Esperientzia gastronomiko bakarra Leioan! Ostalaritza eskolak eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak bat egin dute Leioa Gastro+Art ekimenean, helburu bikoitzarekin: Leioa Unibertsitate Hiri gisa sustatzea ezagutzaren bidez eta erakargarritasun gastronomiko berri bat sortzea Ostalaritza Eskolako ikasleek menu bat prestatuko dute, tokiko produktuetan, KM0koetan eta sasoikoetan oinarritua, osasuntsua, elikagarria eta ikusmenerako erakargarria, elikagaiak alferrik galdu gabe. […]