Sala Araba (Gasteiz). 25 de octubre al 16 de noviembre Urrun dago, Talikualá. Hemendik harainoko distantzia neurtzen duena da, Talikualá. Sumagaitzak diren gauzak gerta daitezkeen tokian dago, Talikualá. Egunero ordu berdinean euriak barra-barra egiten duen aldean dago, Talikualá. Etxe bakoitzean pertsona berri bat bizi den bazterrean dago, Talikualá. Harri tontorrak tinta beltzez sortutako ur-emariak bihurtzen diren lekuan, eta zulakari eta dragoiaren arteko borroka amaiezina pizten den parajean dago, Talikualá. Urreak gorriak baino balore handiagoa ez duen txokoan eta egunak inon baino azkarrago aurrera egiten duten tokian dago, Talikualá. […]