Hainbat urtez, Espainiako Errege Akademiak (RAE) Hacker terminoaz ematen zuen definizioa “pirata informatikoa” zen. Orain dela gutxi, haatik, erakunde horrek bere definizioa aldatu du, bigarren adiera hau erantsita: “konputagailuen erabileran aditua den pertsona, sistemen segurtasunez eta hobekuntza-teknikak garatzeaz arduratzen dena”. Pirata, beraz, kriminal bat da, baina hackerra ez. Izatez, hackerrak teknologiak probatzen dituzten ikertzaile […]