Lauhilekoa modu berezian bukatzeko xedez, UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinu graduko ikasle talde batek aire zabaleko Musika Jaialdia antolatu du datorren apirilaren 28rako. Festibala Fakultateko aparkalekuaren atzealdean izango da 14:00etatik 20:00etara.
Zuzeneko bi talde eta hiru DJ arduratuko dira, eta musika giro paregabea eta energiaz betea eskainiko dute. Artista horietako batzuk fakultateko […]