HITZALDIAk ARTEA eta ZIENTZIA uztartzeko asmotan
TITULO: Entre el Arte y la Ciencia
Gonzalo Muga
Facultad de Ciencia y Tecnología
RESUMEN:
En una carrera de físico cuántico [1] y como flautista aficionado o semi/profesional [2], en un ambiente familiar de pintores, arquitectos y amantes de las Artes me he planteado muchas preguntas sobre Arte y Ciencia. Esta charla presenta algunas respuestas parciales desde mi experiencia, no es un estudio académico. Intentaré suscitar con distintos ejemplos la curiosidad y la reflexión sobre temas específicos y/o más generales y profundos de la relación entre las dos ramas de la cultura.
NOTA: Si las fechas lo permiten (por confirmar) tocaríamos unos temas de jazz a dúo flauta/piano señalando paralelismos entre la investigación científica y la improvisación en jazz.
[1] Primer director del EHU Quantum Center
[2] De joven toqué con grupos de jazz o músicos/grupos como Mikel Laboa, Itoiz, Oskorri… y ahora estudio y toco jazz a tiempo completo.
IZENBURUA: UNIBERTSOA: bere ezagutzaren historia
Fernando Plazaola Muguruza
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
LABURPENA:
XX. mende hasieran gertatu ziren Erlatibitatearen eta Kuantikaren iraultzek eragin itzela izan zuten hainbat Artistengan. Izan ere, oso hurbilekoa dugun Oteizarengan eragina itzela izan zen. Zientziak XX. mendean barrena aurrera egin du eta gaur egun zientziak duen ezagutza asko handitu da eta unibertsoaren ezagutzarena ikaragarri, eta gainera azken urteetan “sorpresa” handiak gertatu dira.
Hitzaldiaren helburua da era ulerterrazean egun dugun unibertsoaren ezagutza nola lortu dugun aurkeztea. Hainbatetan bidea helmuga baino interesgarriagoa da, eta kasu honetan horrela dela zalantzarik gabe esan daiteke. Izan ere, oso sendo errotutako kontzeptuak, sinesmenak … bidean ipurdi agerian geratu baitira; bereziki XX. mendetik orain arte. Bai, orain ere!
Aurkezpeneko lehen zatian Einsteinen aurreko unibertsoaren ezagutza azalduko da, eta ostean, 1905 eta 1915 urtetan Einsteinek argitaraturiko teoriek sortu zuten kontzeptuen triskantza, adibidez, denboraz edo espazioaz genuen ulermenaz. Horretarako gugandik oso hurbil ditugun adibideak erabiliko dira.
Teoria horiek iradokitzen dituzten kontzeptu berriak deskribatuko dira ere, hala nola zulo beltzena. Ondoren kosmologia modernoaren jatorria azalduko da eta egun denok entzuna dugun Big Bang teoria, eta halaber, zertan oinarrituta dagoen eta babesten duten argudioak erakutsiko dira.
Hitzaldiaren azken zatian, aipatu bidea jarraituz, unibertsoaz ezagutzen duguna, izatez, oso gutxi dela jabetuko gara. Horri gehitu behar zaio azken “sorpresa handia”: duela 25 urte egindako behaketek, unibertsoaren ezagutza irauli dute. Adibidez, unibertsoan dagoen materiatik bakarrik %4a ezagutzen dugu, beste %96a ez dugu ezagutzen. Materia ezezagun horretatik ≈%25a zer izan daitekeen somatzen dugu, baina beste ≈%75-ri buruz ez daukagu zantzu sendorik.
Hasieran aipatu dudan bezala, hitzaldiaren helburua eta nahia uler erraztasuna da!!!
ACTIVIDAD VÁLIDA PARA AGIRI KULTURALA: 4 horas teóricas
AGIRI KULTURALERAKO BALIODUN JARDUERA: 4 ordu teorikoak
Erantzuna idatzi