Aurten ere UPV/EHUn euskara sustatzeko diru laguntzen deialdia argitaratu dute
ESKATZAILEAK
Ekimenaren eskatzailea UPV/EHUko ikasle, irakasle, ikertzaile edota administrazio eta zerbitzuetako langilea izan beharko da. Eskatzailea arduratuko da beharrezko dokumentuak, txostenak eta fakturak bidaltzeaz.
LAN-ILDOAK
Hizkuntza ohituren aldaketarako estrategiak landu.
Euskararekiko erantzukizunaren eta jokabidearen hausnarketa sustatu.
Eredu eta praktika egokiak ezagutzera eman eta partekatu.
Euskararen aktibazioan parte hartu nahi duten kideen sarea sortu.
Euskararen erabileraren diagnostikoa egin.
EPEAK
Proposamenak aurkezteko bi epe irekiko dira:
Lehenengo txanda: Maiatzaren 16tik maiatzaren 31 arte
Bigarren txanda: Irailaren 13tik irailaren 30a arte
EUSKARA SUSTATU OINARRIAK 2022.pdf
Erantzuna idatzi