EPEA LUZATUTA!! 2018ko AZAROAREN 8ra arte!!!
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak, eta Arte Ederren Fakultateak, ikasleei deialdi hau zabaltzen die ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamen irekiak bideratzeko ideiak proposatzeko, Euskaraldia jardunaldiari ikusgaitasuna emateko asmoarekin.
EUSKARALDIAren ekimenen programazioan, ikasleen parte-hartzea da helbururik nagusiena eta ikaslegoaren inplikazioa bilatuko da antolakuntza eta kudeaketa lanetan.
Deialdi honek, guztira, 2.000 €ko aurrekontua du.
Aurrekontuak dagokion moduan egiaztatu behar dira eta barne sar ditzake egileentzako ordainsariak eta produkziorako aurrekontua (materialak).
Ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamenak EUSKARAZ bideratu beharko dira .
Proposatutako ekimenak 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3era bitartean egin beharko dira, Bizkaiko Campusean. Ekimenak bideratzeko proposatzen diren espazio, pareten edo bestelakoen baimenak bideratzeko eskariak, Euskararen Errektoreordetzaren ardura izango dira.
Proposamenen kudeaketa
Proposamen bakoitzaren arduradunek deialdi honen baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dute.
Deialdian, modu banakoan edo kolektiboan, UPV/EHUko gradu eta gradu-ondoko ikasleak parte hartu ahalko dute.
Ekimenen aurrekontua
Proposamen guztiek aurrekontu zehatza barne hartu beharko dute.
Aurrekontu zehatzean produkzio gastuak (materiala, ekoizpena, etab) adierazi beharko dira (hauek fakturen bidez justifikatu beharko dira), eta parte-hartzaileen /egileen ordainsaria.
Ekimenen arduradunei fakturak egiteko beharrezko datuak emango dizkie hauek bideratu eta ordaindu ahal izateko.
Ekimenen hedatzea
UPV/EHUk deialdian onarturiko ekimenen web-hedapena (posta zerrenda, sare sozialak, monitore digitalak) bakarrik hartuko du gainean. Beste hedapen medioetatik hedapena (kartelak, euskarri digitalak) egiteko balizko gastuak ekimen bakoitzaren erantzule ardurapean geratuko dira.
EPEA LUZATUTA
Deialdia 2018ko AZAROAREN 8ra arte. Eskaerak, pdf formatuan (gehienez 8mb), ecultural.fac.bellasartes@ehu.es helbidera zuzenduko dira informazio honekin:
- Proposamena egiten duen pertsona edo taldearen dossierra
- Proposamenaren proiektua: deskribapena, kokapena, azalpenak eta irudiak,
- Aurrekontu zehatza eta ekimena egiteko datak
Euskararako Errektoreordetzak eta Arte Ederren Fakultateko zuzendaritzak proposamenak aztertu eta aukeratuko ditu.
Deialdi honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar.
Erantzuna idatzi