“Etorkizunak prototipatuz” workshop-erako 12 beka, TIPIk gidatutako bitartekaritza artistiko partehartzailea.
Bilboko eskola batean bitartekaritza artistiko parte-hartzailearen diseinua eta praktika garatzean datza workshop-a, non elkarbizitza eta aniztasuna landuko diren artea eta diseinu espekulatiboaren bitartez. Diseinu espekulatiboa etorkizuneko aukerak imajinatu eta era kritikoan aztertzen dituen korrontea da, hartarako objektu tangibleak erabiltzen dituena. Metodologia hau erabiliz eskolako umeek etorkizuneko erronkak identifikatu eta hauentzako erantzun posibleak asmatuko dituzte.
Workshop honen bitartez EHU/UPV-ko Arte Ederretako Fakultateko ikaslegoari praktika marko bat eskainiko zaio bitartekaritza artistikoaren arloan lan egiteko, eta proiektu erreal batean esperimentaziotik eta talde lanean jarduteko aukera emanez.
Lehen atala AAEE-tako Fakultatean garatuko da eta hiru tailer barne-hartuko ditu. Parte-hartzaileek diseinu espekulatiboa oinarri izango duten bitartekaritza artistikoko hiru proiektu diseinatzeko formakuntza eta laguntza jasoko dute.
Bigarren atala eskolan burutuko da eta parte-hartzaileek aurrez diseinatutako tailerrak eskolako umeekin garatu eta dinamizatuko dituzte; eskola, auzoa edota munduari buruzko erronkak, desioak eta kezkei erantzuna eman eta aukerak irudikatzeko.
EPEA: Irailaren 24ra arte.
12 becas para el Workshop “Etorkizunak prototipatuz” sobre mediación artística participativa impartido por TIPI.
El workshop consiste en el diseño y puesta en práctica de una mediación artística participativa en una escuela de Bilbao, en donde se trabajará sobre valores como convivencia y diversidad a través del arte y el diseño especulativo. El diseño especulativo es una corriente que trata de imaginar y explorar de forma crítica las posibilidades del futuro a través de objetos tangibles. Utilizando esta metodología, las/os niñas/os del centro escolar identificarán retos futuros y para los que imaginarán posibles soluciones.
A través de este workshop se pretende dar un marco de práctica real en el ámbito de la mediación
artística a alumnado de la Facultad de Bellas Artes de EHU/UPV y la opción de trabajar en un proyecto real desde una lógica más experimental y partiendo del trabajo en equipo.
La primera parte del workshop se desarrollará en la Facultad de BBAA y constará de un bloque de talleres donde se formará y acompañará a los participantes en el diseño de tres proyectos de mediación artística participativa partiendo del diseño especulativo.
La segunda parte se llevará a cabo en la escuela y en ella, los participantes desarrollarán y dinamizarán los talleres con niños/as para dar respuesta o visibilizar posibilidades a los retos, deseos y preocupaciones respecto al futuro del mundo, el barrio y/o su escuela.
PLAZO: Hasta el 24 de septiembre
Jaun/Andre agurgarriak:
Nire izena Irati da eta gaur izan dut zuen proiektuaren berri, naiz eta epez kanpo egon asko gustatuko litzaidske parte hartzeak eta oraindik plazaeen bat egonda gero eskertuko niezueke aukera hau. Arte ederretako 4.mailako ikaslea naiz, eskuntzarako bidean zuzendu nahi dut nire ikaskuntzak, jada bolondresa egiten dut Bilbao formarten ezgaitasun psikikoak dituzten artistekin eta hau ere oso interesgarria izango zen ikaskuntza eta metodologia berriak ikasteko.
Adeitasunes, Irati de la Torre.
Aupa Irati.
Nahiz eta epez kanpo egon, oraindik aukera daukazu parte hartzeko.
Bidaliozu dokumentazioa kaixo@wearetipi.co mailera.
Ondo segi.
Eskerrik asko zure interesagatik!