Kontextuarekin harremanean dauden lau istorio txikiz osaturiko proiekzio batetan oinarritzen da interbentzio hau. Horretarako, robot-xurgagailu batek gainean daraman bideokamera baten bitartez lorturiko irudiak dira erakusten direnak, honek etxolaren azpikaldean dauden gela desberdinetako zoruetan dagoen hautsa jasotzen duen bitartean.
Proiekzioaren bitartez, espazioa fisikoki erakutsi nahi izatearekin batera, zubiaren inguruko memoriaren une jakin bat ere berreskuratu […]