1.500 €-ko sariak emango dira adierazitako modalitateetako bakoitzean: bi idazketakoan (euskaraz eta gaztelaniaz), bi irudikoan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak) eta bat musikakoan.
Lehiaketaren oinarriak behera kargatu (pdf, 129 KB)
Helburua
Mikel Laboaren (Donostia, 1934-2008) heriotzaren lehenengo urteurrena dela eta, UPV/EHUk idazketa, irudi eta musika lehiaketa antolatu du euskal artistaren irudia eta obra aintzat hartuta. Ikasleei zuzenduta dago eta UPV/EHUk euskal artistarekiko duen lotura indartu nahian eskainiko dituen omenaldi ekitaldien artean kokatuta dago.
Modalitate guztietarako oinarriak
- Lehiaketa honetan UPV/EHUko graduko eta graduondoko ikasle guztiek parte har dezakete.
- Aurkezten diren lanen gaiak Mikel Laboa musikariarekin edo bere obrarekin zerikusia izan behar du, zentzu zabalean.
- Lehiakide bakoitzak egokitzat jotzen dituen beste ekarpen bidal ditzake.
- Lehiaketara aurkezten diren lanek jatorrizkoak izan behar dute eta ezin dute beste lehiaketaren batean saritutakoak izan.
Modalitate bakoitzerako oinarri espezifikoak
Idazketa:
- Edozein generotako lan argitaragabeak onartuko dira (poesia, saiakera, kontaketa, azterlan kritikoa, etab.), nola euskaraz hala gaztelaniaz. Hizkuntza bakoitzerako sari bat egongo da.
- Testuak paperean (hiru kopia) eta CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar dira. Ez dago orrialde mugarik.
Irudia:
- Irudi modalitatean bi sari egongo dira: bata, arte plastikoetako teknikei lotua (marrazketa, pintura eta eskultura) eta, bestea, ikusizko edo ikus-entzunezko bitartekoak darabiltzaten adierazpen teknikei lotua (argazkigintza, zinema, bideoa, etab.).
- Lehiaketan ikusizko edo ikus-entzunezko lanen batekin parte hartuz gero, CD-ROM/DVD euskarrian bidaliko da. Ez dago denbora mugarik.
Musika:
- Modalitate hau Mikel Laboaren abestiren baten bertsioa aurkeztu nahi duten musika talde edo bakarlariei zuzenduta dago.
- Lana CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar da. Ez dago denbora mugarik.
- Taldeei dagokienez, gutxienez kideen % 50ek UPV/EHUko graduko edo graduondoko ikasleek izan behar dute.
Agirien aurkezpena eta epea
- Lanak bidaltzerakoan, izenburua eta egilearen izengoitia bakarrik adieraziko dira. Ondorengo helbide hauetako batera bidaliko dira:
- Arabako Campuseko errektoreordetza.
Izardui Komandantea,2,;01005 Vitoria-Gasteiz. - Bizkaiko Campuseko errektoreordetza.
Sarriena auzoa,z/g; 48940 Leioa. - Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza.
Julianategi. Arriola ibilbidea, 2; 20018 Donostia-San Sebastián.
- Arabako Campuseko errektoreordetza.
- Lanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidaliko da eta, bertan, ondorengo informazioa adieraziko da: egilearen izena, helbidea, fakultatea edo eskola, NAN zk., telefono zk. eta posta elektronikoko helbidea, eta erabilitako izengoitia.
- Gutun-azal itxiaren kanpoaldean, “MIKEL LABOARI OMENALDIA” LEHIAKETARAKO adieraziko da eta, horrekin batera, kasuan kasuko modalitatea (“Idazketa modalitatea”, “Irudia-Arte plastikoak modalitatea”, “Irudia ikus-entzunezkoak modalitatea” edo “Musika modalitatea”) eta, hala badagokio, lanaren izenburua.
- Lanak, modalitatea edozein dela ere, 2010eko uztailaren 30a baino lehen helarazi behar dira.
Sariak
- 1.500 €-ko sariak emango dira adierazitako modalitateetako bakoitzean: bi idazketakoan (euskaraz eta gaztelaniaz), bi irudikoan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak) eta bat musikakoan.
- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek ez badute nahikoa meriturik edo ez badituzte oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen.
Erabakia
- Erabakia, apelaezina, errektoreak izendatutako epaimahaiak hartuko du eta 2010eko azaroaren 15ean ezagutaraziko da UPV/EHUren web orriaren bidez.
- Saritutako lanak UPV/EHUren esku geratuko dira eta honek erabili ahal izango ditu, ondorio guztietarako. Gainerako parte-hartzaileei ez zaizkie lanak itzuliko. Hala ere, eurek hala nahi izanez gero, jaso ahal izango dituzte, erabakia eman eta hogeita hamar eguneko epean.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berekin.
Sariak 2010eko abenduaren 1ean Mikel Laboaren omenez egingo den ekitaldian banatuko dira (lekua dagokionean iragarriko da).
Erantzuna idatzi