“Nire bertsoetan eta nire begiratzeko moduan, Arte Ederrak ezagutu izana nabaritzen dela uste dut”
Campusa aldizkariatik hartutako hitzak. Artikulu osoa 69 alearen bertsio digitalean (6,16Mb) eskuragarri dago.
“Orain dela ez hainbeste urte, Maialen Lujanbio egunero igotzen zen Leioako Campusera Arte Ederretako Fakultatean eskolak hartzera. Garai horretan bazegoen bertsolaritzaren munduan sartuta, baina oraindik ez zeukan oso argi nondik norakoa izango zen bere
etorkizuneko ibilbidea. Ezin baitzuen ezta imajinatu ere egun batean Euskal Herriko Txapela jantziko zuenik. Pasa den abenduaren 13an, alabaina, Hernaniko 33 urteko neska horrek Andoni Egañaren liderazgoarekin bukatu zuen, txalo zaparrada izugarri artean, BECen saio bikaina burutu ondoren.”
Argazkia: Euskal kultur erakundea – Institut culturel basque (Maite Deliart)
Argazki hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Erantzuna idatzi