Categorías

Archivos

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Zehaztapenak

Views: 338

Edukiak argitaratzeko zehaztapen orokorrak

Erabilera arau hauek atariaren erabilera egokia ahalbidetzeko finkatu dira eta ehusferako erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkie.

  1. Unibertsitateko kide den edozein pertsonak (irakasle eta ikertzaileak eta AZP) erabil dezake blog bat, edo ehusferan dauden blog-etako batean adierazpenak egin.
  2. Post edo adierazpen bat egiterakoan, aurretik erabiltzailearen nortasuna egiaztatu behar da (bere LDAP kodea sartuta) eta bertan jasotzen duen edukiaren erantzulea izango da.
  3. Blog-ari izena ematerakoan, garrantzitsua da gogoratzea helbideak motza izan behar duela eta letra xehez idatzi behar dela, azentu edo eñe bezalako karaktere berezirik gabe. Helbidean blog-aren edukia edo egilea aipatu ohi da, nahiz eta horri dagokionez erabateko askatasuna dagoen, betiere, ondorengoen moduko izenak ez badira:
    • unibertsitate erakunde osoa edo horren zati bat aipatzen duten izenak (ikastegiak, sailak, institutuak, errektoreordetzak edo beste edozein unibertsitate egitura edo elkarte);
    • Unibertsitateak eskaintzen dituen programa edo zerbitzuenak: Erasmus, Praktiges, Garapenerako Lankidetza Bulegoa, etab.;
    • UPV/EHUko elkarteenak;
    • UPV/EHUk berak eskaintzen dituen graduondoko, gradu eta tituluenak.
    • Halako kasuetan, izen horiek blog-ean kudeatzeko prozedura berezia bideratuko da.
    • irakasgaienak. Halakoetan, irakaslearen eskaerak sailaren oniritzia izan behar du.
  4. Formatu argi eta errazean idaztea: lineako komunitatean LETRA LARRIZ idaztea oihuka ariko bazina bezala da eta ohIHoak eZ DiRen fOrmAK erabiltzeak ez dirudi batere fidagarria.
  5. Irakurleei zurekin harremanetan jartzeko aukera ematea: adierazpenak, berriketak, etab. erantsita hausnarketarako guneak jartzeak elkarrizketa eta arrazoizko eztabaidak sustatzen du.
  6. ehusfera blogger komunitatea eraikitzen laguntzea:
    • besteen lana ikusita, beste batzuek zurea ikus dezaten;
    • beste erabiltzaile batzuek zure blog-ean koherentziaz eta errespetuz egiten dituzten adierazpenei erantzunez, sarrera bakoitzean proposatutako gaien inguruko elkarrizketa hasi ahal izateko;
  7. Egiten dituzun akatsak zuzentzea: beharrezkoa denean, eguneratzeak eta azalpenak argitaratzea.
  8. Ez esan linean zuzenean esan ezin litekeena.