Egungo Euskararen Hiztegia
—Y—
[bertsioa: 2024-01-10]

y ik i 2.

ya ik ja1.

yankee ik yanki.

yanki (orobat yankee g.er. eta yanqui g.er.) izond/iz estatubatuarra.

Ni ez nintzela soldadu yanki bat Bigarren Mundu Gerra bitartean mendean hartutako herri batean umeei txokolatinak banatzen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 163. orr.

Talibanen ustez «eragile yankiak» dira boluntarioak.  Berria - Mundua   2004-08-22

Inbidiaz begiratu izan dut, gurasoekiko miresmena film yankietan soilik gertatzen zela uste duenaren begiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.

Batek burua bisera yankiaz du estalita eta besteak fular tradizionalaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 37. orr.

Yankiek, dena den, iragarri dute dagoeneko ez dituztela Afganistango bonbardaketak etengo barau-hilabetean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 59. orr.

Glenn Pattersonek aldiz yankia ematen du, betaurrekoak eta baseball kapelu horrekin aldean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.

Yankiek, urdai-saltzaile batzuk baizik ez baitziren guztiak, lasterka alde egingo zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

Errua yankiena da; izan ere, wahabien eta baath alderdiko jarraitzaileen aliatuak dira», esan zuen Mohamed Ali mulak.  Berria - Mundua   2004-03-04

Kontrola zuten yankiek kontrolik gabe laga zituzten matxinoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.


yanqui ik yanki.

yaourt ik jogurt.

yarda iz luzera neurtzeko ingeles unitatea, 0,91 metroren baliokidea.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Errepidetik yarda batzuetara harkaitzezko muino altu, aldapatsu, beltz bat zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Azken ahalegin etsian, Frodok, eskuen gainean arrastaka, hogei bat yarda aurreratu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.

Gai sentitzen haiz bonba mila eta bostehun yarda urrun jaurtitzeko?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.

Igerian joan zitekeen haiengana, hanka-puntetan bezala, eurengandik yarda bateko distantzian geratu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.

Hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.


yate iz aisiarako itsasontzia, belaz edo motorrez ibiltzen dena.

Grigorine, atondu egik yatea bihar goizerako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Orioko marinelek pilotatzen zuten Azor izeneko yate ospetsuan egin zuen sarrera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

Arrantza-ontziak, yate txikiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Yatea haitzen oinetan ainguratua eta sabairik gabeko autoa atarian.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Geratzen zitzaizkion indar apurrez yatearen motorra martxan jarri eta gasolina bukatu zitzaion arte utzi zuen joaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Beti nahi izan duzue yate bat Urmael Biribilean nabigatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 231. orr.

Ezaren itsasoko naufragoari zer inporta zaio olatu idorren ukaldietatik salbatuko duena luxuzko yatea edo patera den?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.


yatezale (corpusean yate zale soilik) izond/iz yateen zalea dena.

Hainbeste gauza ikasita, trebe baino trebeagoa izateraino iritsi zen, eta, yate-zaleen bileraren batean Carl ezagutu eta elkarren adiskide bihurtu zirenean, den-dena kontatu zion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.


yeismo iz gaztelaniaz ll idazten fonema y fonema gisa ahoskatzea.

Esan behar da, azkenik, yeismo izena ere ematen zaiola fenomeno honi.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

Hizkera askotan hedatu da tt -> tx ahoskatzeko joera, eta baita yeismoa deitu ohi dena ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 191. orr.


yemendar (orobat jemendar g.er.) izlag/iz Yemengoa, Yemeni dagokiona; Yemengo herritarra.

Yemendar batek Al Kaedako kidea dela aitortu du epaiketan.  Berria - Mundua   2004-08-27

Salim Ahmed Hamdan yemendarraren abokatuak akusazioa erretiratzeko eskatu die epaileei.  Berria - Mundua   2004-08-25

AEBek ustez bahitu eta torturatutako hiru yemendar ekialdeko Europan atxiki zituztela dio AIk.  Berria - Mundua   2006-04-06

Historikoak dira Errolan eta Karlomagno, Al Hussayn eta Sulayman yemendarrak, eta Oneka, Ximeno, Eneko Arista eta Banu Quasitar baskoiak.  Berria - Kultura   2004-12-30


yen iz Japoniako diru unitatea.

Japoniako nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte garrantzitsu bat, 1985 ondoren, yenaren balio-igoeraren ondorio bide da, bai dolarrari buruz, bai europar diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Truke-tasak dolar bateko 150 yen eta 1,80 marko ziren, eta, hala, ekonomia-adierazle nagusiekin adosturik zeudela erabaki zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

3,7 miliar yenen zorrarekin da ikastetxe haundi hori.  Herria   2005-06-30

Hoteleko gelaren faktura yenetan eman ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

Japoniak, adibidez, ahalegin handia egin du yenak euroarekiko balio apala izateko, era horretan inportazioak merkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

2001az geroztik %33 baliogabetu da [dolarra] euroarekiko eta %15 yenarekiko.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz (%25 "besterik ez" bost urtetan), baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan, Estatu Batuetako merkataritza-kide nagusien diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.


yeti (orobat Yeti) iz Himalaian bizi dela uste den animalia ezezaguna.

Batzuetan Patroklo, bestetan arima erratu bat, hurrengoan sorgin bat edo yetia bera, pertsonaiok sor daitezkeela esan dut aurreko marrazkiaren bukaeran.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Horrela esplikatzen da elurretako gizon izugarriaren pertsonaia, yeti delakoa esan nahi dut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Ez ziren haien takoi-zapata biren urratsak, baizik eta yetiak bidean ohi dituen haserre-pauso astunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.

Asko dira Yeti izugarria edo Ness aintzirako munstroa ustez ikusi dutenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Tipo ideala Yetiarena bezala delako: gutxik ikusi diten eta ikusi dutenek ez diten, zer gerta ere, etxean aurkeztu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.

Institutu garaian esaten geninan bezala, ez dun nire Elurretako Yetia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.

"Yeti gizona" deitzen dute, Himalaiako abere famatu haren eite daukalako.  Herria   2004-09-09


yiddish (orobat jiddish g.er. eta jiddisch g.er.) 1 iz alemanaren dialektoa, hebraieraren eta beste hizkuntzen osagaiak dituena, Europako erdialde eta ekialdeko juduak erabiltzen dutena.

Yiddisha, agian; badakik: ekialdeko juduen dialektoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Gero eta gehiago entzuten nuen yiddisha.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Liebkind Bendelek yiddishez baino ez zuen egiten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Kafkak Pragan ikusi zituen mundu horren ordezkariak [...] berak nekez ulertzen zuen hizkuntzaz, jiddischez, mintzatzen zirela.  Berria - Kultura   2004-07-14

Atean jo zuen, eta yiddishez erantzun zioten, zakar, barrutik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 56. orr.

Mundu aberats hori [...] bizirik zegoen Bashevis Singerrek edo Joseph Rothek idatzi zutenean, batak jiddischez eta besteak alemaneraz.  Berria - Kultura   2004-07-14

Aleman tankerako yiddishez hitz egin zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Yiddishezko idazle ezaguna zen hura ordurako Polonian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

2 (beste izen baten eskuinean)

Bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Pauetik jinikako hiru musikarik eskainiko dute tzigano musika, bereziki Hongriako tziganoena, bai-eta Yiddish musika, Polonia, Errumania eta Errusiako juduena.  Herria   2004-02-19

Ghettoetako jende bera aurkitzen zen ostera ere Manhattan behereko Orchard Street edota Hester Street-eko denda eta arropa lantegietan, eta ugariak ziren yiddish antzeztokiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Varsoviako yiddish idazleen klubeko zinikoek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Jiddisch hizkuntza semitarra ote?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.


yiddishzale izond/iz yiddisharen zalea dena.

Ezin izaten dut denbora askorik eman yiddishzale horiekin, lanpetuta nabil-eta beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.


yoga 1 iz ekialdean sorturiko filosofia sistema, meditazioaren eta gorputzaren jarrera berezien teknikaren bitartez, norberaren kontzientzia izatasun unibertsalarekin bat egitea helburu duena.

Yoga, batik bat, barruko filosofia da, bakoitzarena batez ere, nolabait esatearren, eta ez ahalmen fisiko bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Adelaren sare ideologikoaren alderik erakargarrienetako bat ekialdeko ikuspegia zen, yoga eta budismoa oinarri hartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Panfletoa irakurri eta hamar minutu eskatu zizkion Josebari, eta denbora horretan lurrean eserita egon omen zen, yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Baziren ekialdeko filosofien iturrietatik edaten zutenak eta yoga praktikatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Yoga egiten hasi zenean irakasleak apur bat argaldu behar zukeela esan zion.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 162. orr.

Gazte hauetatik inork ez du pipatzen, yogurrak hartzen dituzte, yoga egiten dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Urte asko daramat goizero yoga eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hemen, denbora bete eta jende berria ezagutzeko asmoz, yoga ikastaro batean hasi nintzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.

Goizeko seietan jaikitzen nintzen, dutxa hotz bizkor bat eta yoga ariketa gutxi batzuk egin, eta, hogei minuturen buruan, bizarra eginik eta jantzirik nengoen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Beldurrari aurre egin behar zaio, esaten zuen gure yoga-maisuak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.

Aise ere hobeki jaten da hemen eta yoga irakasleak ere hobeak dira.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Gaur egun ez dago yoga-esperientziak areagotzeko drogak erabiltzen dituen eskola seriorik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Mario Jabiren yoga laguna zen, eta beti tematzen ziren unibertsoaren indarren arteko gatazka ulertu nahian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.


yogazale izond/iz yogaren zalea dena.

Dianne yogazale amorratua eta nahiko new age izaerakoa zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 38. orr.


yogourth ik jogurt.

yogur ik jogurt.

yogurt ik jogurt.

yonki iz heroinazalea.

Pentsatu nuen eredu ekonomiko europarra ez dela horrenbeste bereizten Indiakotik, eta hemen ere badirela pariak, zeinetarik askok yonki edo barbon bihurtuta bukatzen duten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

Eta damu naiz, mutil jatorra ematen du tindaren yonki honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 88. orr.

Normala omen den jende horrek, homosexual edo yonki ez direnek alegia, halako sinpatia bat sentitzen zuen gaitzarekiko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Homosexual edo yonki zoriontsuak, hori ezin liteke onartu, iraingarria ere bada ia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.


yorker iz

Angela Clare izeneko izaki aztoratzaile batek hainbeste yorker egin zituen ezen...  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.


yucatandar izlag/iz Yucantangoa, Yukatani dagokiona; Yukatango herritarra.

Maien egutegi hori Maien "Inperio Zaharrak" bere filial izan zituen Yucatandar eta Mexikar gizarteei utzi zien ondaretzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Babilonikoa, aparteko zibilizaziotzat edo Sumerikoaren luzapentzat har daitekeena, eta Yucatandarra eta Mexikarra, antzeratsu ahaidetuak Maien Zibilizazioarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.


yugoslaviar ik jugoslaviar.

yugozlabiar ik jugoslaviar.

yupi ik yuppie.

yuppi ik yuppie.

yuppie (orobat yupi, yuppi g.er. eta yuppy g.er.) 1 iz exekutibo gazte eta ekintzailea, ekonomia-egoera bikainekoa.

New Yorkeko yuppiek kobratzen dutena baino gehiago ordainduko dizugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Madrildik etorritako yuppie trepa batzuek "zangotrabatu" egin baitzuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Yuppie itxurak erakutsi nahian dabilen jende-modu horietako bat seguruenik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Emakume lodiarekin dagoen gizonari begiratzen diozu eta, segidan, beste mahai bateko yuppy itxurako trajedunari.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 116. orr.

Mendebaldeko kalekumea, yupi-jasp eta zeinahi egokieratako ezkongabea gustura joaten da horrelakoetara astegunean, sagardoa atsegin duelako, sustrai bila edo eskapada klandestino hutsagatik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

2 (izenondo gisa)

Honek ere zaldunago egiten omen du hainbat eta hainbat jende: politikari, jaun enpresari, artista yupi...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.

Txorrada yupi bat ateratzen zen, edo pelikula espainolen traza guztiak zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.