Egungo Euskararen Hiztegia
—S—
[bertsioa: 2024-01-10]

eskorpio ik scorpio.

sabai (orobat sapai g.er.) 1 iz gela baten, eraikuntza baten edo barne baten gainaldea, eta batez ere goialdearen barrualdea.

18.000 lagun inguru hartzeko tokia, lau jatetxe, zazpi taberna, bi kafetegi, janari lasterreko hogei saltoki, 66 gela pribatu; eta dena sabai bakar baten azpian.  Berria - Kirola   2006-04-25

Olinpiar igerilekuak ez du sabairik.  Berria - Kirola   2004-08-10

Harryk tuneleko sabaiari begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,9

Slytheringo egongela lur azpiko gela luze eta apal bat zen, hormak eta sabaia harri landugabekoak zituen, eta sabaitik kateetan zintzilika lanpara berdexka biribilak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

Lurretik hamar bat metrora, sabaiak bobedaren forma zeukan, argiari bidea egiten zion linterna eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Rafaga batzuk bota zituzten, sabai aldera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

Sabaian lanpara gorria zegoen zintzilik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.

Sabaian bi argizulo zeuden, eta bonbillen argia japoniar paperean zehar hedatzen zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lizuna bezala sortzen da sotoen sabaian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Begiak sabairantz jasorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Aurrean distiratsu argituriko gela bat ikusi zuten, goian sabaia arku-itxuran zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 251. orr.

Han gelditu ziren ene begiak, sabai azpiko armiarma sareetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Bat-batean sabai osoa erori zen hormen barrura, eta zeruraino altxatu zen gar mendi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Beldurra, adibidez, negutegiko sabaia aipatzeko, haren konponketa gastua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.

Haitzuloaren sabai eta hormetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,18

2 (izenondoekin)

Sabai zurian zurezko habe beltzak ageri; eta burdinazko hiru pantaila, lanparak uztai borobiletik zintzilik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.

Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Ate nagusia atzean utzirik, sabai garaiko hall zabal baten sartu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Zabala zen, sabai altukoa, argia; eta modernoa erabat!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Gela iluna eta leihorik gabea zen, sabai baxutik zintzilika zegoen oliozko kriseilu bakar batek argitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Hirugarren mailako sabai lauraino igo zen, Dorrearen mailarik garaienera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Argia piztu zuten eta sabai zikin beltzetik zintzilik zegoen bonbilla txiki hautsez beteak zirkin egin zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

Milioi bat euroko inbertsioa egingo du udalak Anoetako Belodromoan, eta erabat aldatuko du orain duen sabai zaharkitu, zulatu eta itoginez betea.  Berria - Kirola   2004-11-12

Harry barrura sartu zen, sabai okertua buruarekin ia ukituz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Sabai gangaduna zuen eta, oro har, kripta ahoz behera jarritako kikara baten tankerakoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.

Bainu beroen gaineko sabai gangatuak bikoitzak egiten badira, askoz ere egokiagoak izango dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Handik gora begiratuta bospasei estaia ikusten baitziren sabai burdinsareturaino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Iluntzen ari zuen, argi izpiak geltokiko sabai kristalezko berde koloretik barrena irristatzen ziren behera, mila berdetan apurtuz eta zabalduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Haien gela sabai apalekoa da, itogarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

3 (izenlagunekin)

Goi-goian, hodeietan ia-ia, lastozko sabai handiaren azpi-azpian, uzkurtua zegoen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.

Ebanozko sabaiaren ertz beltzek distira zegiten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.

Horretatik, hain zuzen, irlandar eta beste hainbat herrialdetako usadioa ere, zeinetan etxebizitza osatu eta burutu zenaren seinale, kanaberazko sabaia ematen zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Harryk gora begiratu eta belusezko sabai beltza ikusi zuen, izarreztatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.

Iluntzen ari zuen, argi izpiak geltokiko sabai kristalezko berde koloretik barrena irristatzen ziren behera, mila berdetan apurtuz eta zabalduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Frantziako marketeria; Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak; Italiako sabai-lanparak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Armiarma sarerik gabeko sabai-izkinak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

Sabai ertzetako estukoek oso irudi politak dituzte, arrosa potolo batzuk.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.

Kaperako sukaldeko sabai-kantoiko habe zabalaren gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

sabai zati bat lurrera erori zen eta bazkaltzen ari ziren familia ugari azpian geratu ziren harrapatuta.  Berria - Mundua   2004-08-03

Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena.  Elizen arteko biblia   Ez 1,22

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Areto sabai-apaletan zehar lasterka, zutabeen inguruka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Gustura ekarri ohi zituen gogora bertako gela fresko eta sabai-garaiak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.

Eraikin baxua, zenbait zutaberekin, sabai okerra...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 64. orr.

· Etxordea sabai-hutsik zegoen; Gurutzea egiteko erauziak zituzten habeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 198. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Otorduak sukalde-sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.

7 irud/hed

Oihanaren sabai hostotsuak erabat ixten dio bidea argiari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Txoriak buruaz kaiolaren sabaia jo zuelarik, haurrak burutik heldu zion berehala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Geuk ezartzen diogu geure buruari kristalezko sabaia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 218. orr.

Izan bedi sabai bat uren artean, goiko urak eta beheko urak bereiziko dituena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.  Elizen arteko biblia   Has 1,7

Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Askoz ilunago zegoen hodei-sabaiaren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Haren mingaina ahoaren sabaian trostaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.

ik beherago 12 eta 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Halako gabetasun bular zolan halako zimiko tripa sabaian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Antzerki pribatuaren ereduak sabaia jo du.  Berria - Kultura   2004-10-30

Demokraziak, niretzat, ez du sabairik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

8 ibilgailu eta bagoietan, gainaldearen barrualdea edo kanpoaldea.

Besoa altxatu nuen eta trenmakinaren sabaitik zintzilik zegoen eskuleku moduko bati heldu nion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

Beste batzuk bagoiko sabaitik zintzilik zen barra bati heldu beharrean zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.

Tren baten sabaira erori zen gaztea, burdinbideko hari elektrikoa jota deskarga hartu zuen, eta gero lurrera jausi zen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Autobusaren sabaia erori egin da orduan.  Berria - Harian   2005-07-08

Seat 1430 bat zuan, zuria, sabai eta apaingarri beltzekin. Kontrabidean datozen autoen-eta argi-printzek distira urdin-gorri azkarrak eragiten dituzte autobuseko kristaletan eta sabaian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Antzeko beste kolpe batek autoaren sabaia jo zuen bortitz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Dena larruzkoa zen autoa, sabaia irekitzen zaion horietakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Smithers andreak utzitako kotxe sabai gabean sartu eta bere etxera abiatu nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 165. orr.

Gero lau zaldikoa etorriko zen, esku bat autoaren sabai gainean jarrita.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Jendea, eskuak zalgurdiaren sabaian jarririk, kalesari batera eta bestera eragiten hasita zegoen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Goiko litera eta sabaiaren arteko distantzia ez zen metro batera heltzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

9 ukuiluko goialdeko edo gainaldeko lastategi edo belartegia; belartegia.

Nazionalak heldu zirenean baserriko sabaian ezkutatu zen, handik egunetara elbarri aurkitu zuten hantxe belar artean bertan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.

Sabaian, sardeak belarretan sartzen hasi ziren, hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik. tatxi zenak erraiten zuen, behi hunen amatxiren amatxik negu bortitzak jasan zituela; zeren urte heietan neguak irauten baizuen eta ere sabaia arrunt hustu zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

10 ganbara, teilatupeko solairua; teilatu lauaren gaina.

Sabaian teilak hausten direnean edo haizeak altxatzen dituenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

New York hiri handiko sabaietan eta azpietan egin nuen lo.  Berria - Kultura   2006-01-17

Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

Beste [zakur] batzuek sabaian edo ganbaran egiten dituzte umeak, lasto tartean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Ez dago sotorik, ez dago gelagoi, botika-atze, ganbara edo sabai ezkuturik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

Urriaren 23an, Donibane Garazin, Merkatu estalian, Garaziko eskola publikoko burasoen elkarteak sabai hustea antolatzen du.  Herria   2005-10-20

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren, edo txalupa hartu eta ihesean joango ziren itsasoz batek daki nora.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

11 irud/hed

Haizea dabilkik sabaian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Sekulakoak atera dauzkigu, hogoi urte huntan bere buru sabaia trostan baiterabila antzerki testuen, formen, emanaldi lekuen, aipatu gaien, eta beste gauza anitzen inguruan ausnarrian.  Herria   2005-03-03

12 aho sabaia.

Pasta sukratuaren erruz, hortzak sabaiari itsatsi zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Kontsonante sudurkarietan, eten bat gertatzen da ahoko ahots-bidean, ezpainetako, ezpain-hortzetako, hortz-hobietako, sabaiko edo sabai biguneko hersketak irauten duen bitartean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

Bigarrenean, mihiaren punta sabaiaren aurrealdean jartzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.

Sabaia hortz-hobietarantz jaisten den pare horretan ebakitzen direnak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.

Dena dela, tafrikatuaren ahoskunea ez dagoela zehazki ahosabaian, sabaiaren aurrealdea eta hortz hobien atzealdeko eremuan baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

13 aho sabai (ETCn 268 agerraldi; orobat ahosabai ETcn 694 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahosabai agertzen da) iz aho barrunbearen goiko aldea, eztarriraino zabaltzen dena. ik ahosabai.

Bere indar guztiarekin hondo-hondoraino, heldulekuraino, sartu zuen ezpata sugearen aho-sabaian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Aho sabaian errautsaren gustua egiazki gozo zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

Lehor-lehorrak nituen eztarria eta aho-sabaia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Ur bihurturik zeukan aho-sabaia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Dastamena deritzogunak, mihiak eta aho-sabaiak, arrazoitze handitxoagoa behar dute, ahalegin handiagoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Aho sabaiarekin zer ikusia duten hotsetan, belarriak, eskuarki, aurreko artikulazio bat (sabaikariak) eta atzeko bat (belareak) bereizten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Aitorri egindako bisitak, betiko legez, zapore arraroa utzi dio aho-sabaian itsatsirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

Erbestearen garratza uzten du aho sabaian, negua baitu laranjak aberri eta amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

14 sabai bigun

Klikak egiteko behar den bigarren hersketa sabai bigun edo velum-ean egiten delako, esaten da aire-etorri mekanismo belarraz sortzen direla.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Horrelakoetan, aho gingila, sabai bigunaren azkena denez, gora eta atzera biltzen da, sabai bigunaren mugimenduari jarraiki.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

15 sabai leiho (orobat sabaileiho) sabaian dagoen leihoa.

Argitasun zuri bizia sartzen da sabaileihoko kristal zeharrargitik, Gabini une batez min egiteraino.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Ikusi nuen nekazari etxe batean norbaitek jakinminez sabaileihoa ireki zuela eta zinkezko teilatura atera eta gero besoak goratzen zituela errenditu balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Emakume baten oihu bat, zabaldu zen gauean, eta bi sabai leiho zabaldu ziren!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Haur jaio berriak ukabila erakutsi ziola sabai-leiho batetik, izarrak haurraren gainera astintzen zituelarik suzko bere kiribil itxuragabeak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Igande hartan, siesta egin ondoren, aita ganbarako sabaileiho aurretik igarotzen da.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Sabaileiho bat egingo diozu gailurretik metro erdira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

16 sabai zulo sabai leihoa.

Bukatu orduko, orria gorde, argia itzali, ohe gaineko sabai-zuloa ireki, hango elur-geruza kendu, zeru beltzari erreparatu, eta berriz itxi zuen Jonathanek leihoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

Goizean goiz jaiki nintzen hurrengo egunean, eta sabai-zulotik eguna noiz zabaldu zain egon nintzen eserita lasai, belaunak bularraren kontra kizkurtuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.

Ondo-ondoan, ohean etzanda, sabai-zuloaren azpian, dueloa berriz bizitzen ari zen Jonathan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 340. orr.

Sabai-zulo panoramiko pare batek zulatzen zuen arbelezko sabaia, eta haiek uzten zioten sartzen egunez argiari eta gauez hiri handietako ilunpe gutxi gorabeherakoari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

17 zeru sabai

Zeru-sabaira begiratzeko esan zenidan eta gau izartsuak babesten gintuela ikusi nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni, ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,27

Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.  Elizen arteko biblia   Has 1,14

Zeru-sabai garbi horretara begiak luzatu orduko, gau argia denean, noski, izar multzoak ikusten ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri, batzuetan euripean, besteetan hotzez hormatua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Ohiko kontuez berriketan, hurrengo egunean bisitara nor ote zetorkion bata besteari galdezka, patioko zeru-sabai koadratuan zebilen enara pila ezohikoari begiratuz tarteka.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho sabai (4); sabai aldera (6); sabai azpiko (3); sabai bakar (3); sabai bigunaren (5); sabai gangatuak (6); zeru sabai (7)

aho sabaia (13); gelako sabaia (3); sabaia erori (4); sabaia jo (6); zeru sabaia (9)

aho sabaiak (4)

aho sabaian (21); autoaren sabaian (4); gelako sabaian (3); sabaian bizi (4); sabaian zintzilik (3); zeru sabaian (11)

aho sabaiaren (3); sabaiaren azpian (5); sabaiaren erdian (4); sabaiaren gainean (4); sabaiaren kontra (7); zeru sabaiaren (3)

sabaiari begira (18); sabaiari begira nagoela (3); sabaiari so (7)

aho sabaiko (4); sabaiko argi (4); sabaiko argia (5); sabaiko lanpara (3); sabaiko orban (3); sabaiko zulo (3)

sabaira begira (37); sabaira begira jarri (3); sabaira begiratu (7); sabaira begiratu zuen (3); sabaira begiratzen (3); sabaira jaso (3); sabaira zuzenduz (3)

sabairaino iristen (6); sabairaino iristen ziren (3)

sabairantz begiratu (4); sabairantz jaso (3)

sabairik gabe (3)

sabaitik behera (3); sabaitik dilindan (3); sabaitik hurbil (3); sabaitik zetorren (5); sabaitik zintzilik (29); sabaitik zintzilik zegoen (8); sabaitik zintzilika (6); sabaitik zintzilikatutako (3)


sabaialde iz sabaiko aldea.

Atenas aldean eta Erroman berean, maiatzean egiten dira tenpluetako garbiketa urterokoak: hala zorua eta hormak, nola sabaialdeak, eta baita imajineria eta estatuak denak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.


sabaiaurreko izond/iz ahotsez mintzatuz, sabaiaren aurrealdean gauzatzen dena.

Sabaiaurreko dira xoxo eta txatxu hitzetako kontsonanteak, eta t hurrenez hurren.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.

Horrela, behar izanez gero, bereizi genitzake s, ts, z, tz (S, tS, s, ts) ziztukari hobikariak eta x, tx (, t) txistukari sabaiaurrekoak edo txetxekariak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

Beste hizkuntza batzuetan eta, oro har, deskripzio zehaztuagoetan sabaiaurrekoen artean bereizkuntza zehatzagoak egin daitezke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.


sabaidun izlag sabaia duena.

Bakarren batzuek zingiretako ihiekin egiten dituzte etxola sabaidunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

Sabaidun ohean zegoen etzana Holofernes; ohe-sabaia purpura eta urrez egina zen, esmeraldaz eta harribitxiz apaindua.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,21

Lau isuritako teilatua zuen, arbelezkoa guztiz; lau dorre zituen, horma bakoitzean bana, biribilak laurak, kanpai itxurako sabaidunak, arbelezkoak guztiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.


sabaigabe izond sabairik ez duena.

Toki guztietara eramaten ninduen bere auto sabaigabean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.

Nik neure burua ezin barregarriago ikusi dut autobusaren bigarren pisu sabaigabean, eguzki galdatan gindoazela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.


sabaigain iz sabaiaren gainaldea.

Emakumeak etxeko sabaigainera eramanak zituen, eta han metaturiko liho-sorta batzuen artean ezkutatuak zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Rahab sabaigainera igo zen, israeldarrak artean lotarako etzan gabe zeudela, eta honela mintzatu zitzaien: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.


sabaikari izond/iz ahotsez mintzatuz, sabaian gauzatzen dena.

Kontsonante sabaikarien sailean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Bokal sabaikari batek bere ahoskunea bokal-harmoniaz hedatzen badu [...].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Badakigu antzinako indoeuropar k sabaikari baten jarraipena dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 63. orr.

Horzkari eta hobikariak mihiaren aurreko zati lirain mugikorraz baliatuta ebakitzen dira; sabaikariak, berriz, ahosabaiaren azpian dagoen mihiaren enbor baldarragoaz ebakitzen dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Sabaikarien sailean, beraz, afrikatua da ez-markatu edo oinarrizkoena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Antzinako frantsesak era bereziz jokatu zuen latinezko a azentudunarekin a hori sabaikari baten ondoan agertzen zenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

Gure artean, esaterako, gero eta gutxiago dira ¥ sabaikari albokaria ahoskatzen dutenak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sabaikari edo palatal (3)

kontsonante sabaikarien (5)


sabaikaritasun iz sabailaria denaren nolakotasuna.

Fonetika eta fonologiazko lanetarako erabilgarri izan daiteke bereiztea palataltasuna (sabaikaritasuna), ezaugarria, tasuna adierazten duena eta palatalizazioa, ordezkatzea bera adierazteko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.


sabaileiho ik sabai 15.

sabaipe 1 iz sabaiaren azpialdea.

Sabaipe honetan, zenbat gutun idatzi ote dizkizudan, zenbat malko isuri ote ditudan; orain esan dezaket, bakardade honetan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Gu desiotan geunden jakiteko zer gertatzen zen ganbara hartako sabaipean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.

Sabaipe zahar hura garai bateko norbaiten bizitokitzat hartu zuen, eta denboran atzera egiten saiatu zen, une batez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

2 irud/hed

Zazpiehun eta berrogeita hamar kilometrora noa hegan, hodei astunen sabaipean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.


sabaitu, sabai(tu), sabaitzen du ad sabai batez hornitu.

Etxola eta txabolak altxatzeko eta sabaitzeko, hala nola hormatxoak eraikitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.


sabana 1 iz lautada zabala zuhaitzik gabekoa.

Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Oihanak eta sabanak, sabanak eta oihanak zeharkatu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Zuhaitzetatik sabanara jaitsi ginen, eta beste animalia prestatuago, azkarrago eta indartsuagoei aurre egin behar izan genien. Nola Afrikako sabanetako tribuetako nerabeek, beren gizontasuna frogatzeko, lehoi ehizan bildutako ebatondoak erakutsi behar dituzten, [...].  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.

Merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Haren gau hartako musika dei ilun eta lizun bat zela, tigre eriaren orroa, sabana handian abisua zabalduz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 28. orr.

2 (neurriekin)

Soja laborantzak 22 milioi hektarea baso eta sabana suntsituko ditu Hego Amerikan.  Berria - Gaiak   2004-09-04


sabant 1 iz jakintsua.

Horiek hola, mila karkula derabiltzate arduradunek, Elite eta holako izen sabantekin.  Herria   2004-10-21

2 (izenondo gisa)

Tesien bitartez, eta tesien argitaratzeen bitartez, autorearen lana irakurlearengana hurbil daiteke, modu sabantean, eta literatur irakasle diren hartzaileendako modu preziatua da hori autore horren testuen hobekiago ezagutzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.


sabatar iz argizagiak gurtzen dituen kristau sekta bateko kidea.

Koranean ere, judu eta kristauekin batera, sabatarrak fededun talde gisa aipatzen dira, haiez liburu errebelatuak zituztela eta heriotzaz geroko bizitzan sinesten zutela esanez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Badakizu garai hartan noraino hedaturik zeuden sabatarren iritziak, eta orduko gizaki guztiak, gutxi batzuk salbuetsirik, idolatriara emanak zirela, eta, hortaz, izpiritu eta araoetan sinesten zutela, bai eta kutunak egiten zituztela ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 161. orr.

"Guztiz Gorena haren gainean bizi da" eta ez "hartan", zeren "hartan" esan balute, Jainkoari leku bat egokiaraziko zioketen edota Bera esfera horretan ahalmen bat dela adieraziko, Sabatarren sektek uste ukan zuten bezala, hots, Jainkoa zeruko esferaren izpiritua dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 179. orr.


sabatiko
1 urte sabatiko unibertsitate batzuek beren irakasleei ematen dieten urtebeteko atsedenaldi ordaindua.

1977an urte sabatikoa hartu zuen bere kontura ikertzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Amerikar bat, David Schubert, bi urte sabatiko pasatzera etorri zen, eta berekin ekarri sagu-neuroblastoma zelula batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

2 irud/hed

Urte sabatikoa administrazioaren eta langilearen arteko hitzarmen baten bidez gauzatuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Lurrarentzat atseden-urtea (Urte sabatikoa).  Elizen arteko biblia   Lb 25,1 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urte sabatiko (3)

urte sabatikoa (6)


sabatismo iz kristauen artean, Jaunaren Eguna larunbata, eta ez igandea, aldarrikatzen duen higikundea.

Mugimendu protestanteak hamaseigarren mendetik aurrera izan zuen sabatismoa eta bibliolatria, Mendebaldeko kristau-altzoan judaismoak izandako berpizkunde indartsu eta herrikoiaren adibide garbia dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 458. orr.


sabel 1 iz giza enborraren aurrealdearen beheko zatia, bularretik beherakoa; zati horrek bularretik behera eratzen duen irtengunea. ik sabelalde.

Lurrean sabel gainean luze etzanda, argi-ilun hartan, gure gorputzak zatikatu egiten ziren, apurtu, pixkana desegin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Soldaduak hildakoei fusila zuzentzen agertzen dira argazkiotan, hankak gorpuen sabel gainean dituztela.  Berria - Mundua   2004-11-20

Musuka jardun genuen [...] batak bestearen bular eta sabelak igurtzi genituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Jimmyren sabela uzkurtu egin zen, igogailua brau jaisteaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Sabela haizez puztuta zuten haurrak.  Berria - Kultura   2004-04-24

Presoa lurrera erori eta ez zuen inporta, sahetsetan, sabelean, bizkarrean, alde guzitean ostikoka xehatzen zuten, gizagaizoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari.  Elizen arteko biblia   Epa 3,21

Gizakiaren sabeleko errairik haundiena eta ilunena baita gibela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Pneumoniek eta sabeleko gaitzek eragiten dute, eritasunen artean, heriotzen % 11.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Ziztu bizian zebilen, sotana sabeleraino altxatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 281. orr.

Haren aurpegia nire sabelera heldu zen, zila laztandu eta milikatu zidan, denbora eman zuen bere mihiaz nire pubiseko ilearekin jolasean, okotzarekin zabaldu zuen nire potxotxa...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Ontziak sabel-sabelean jo zuelarik, gizonak orro antzeko garrasia egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

2 (izenondoekin)

Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Quenu bere sabel zuria erakusten ari zen urdaitegiaren alartzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Motza, zabala eta lodia zen ordea, sabel handia zuen eta buru izugarria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haren sabel gurintsua, haren izter borobilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Eta nola babestu ninduen umetan haren sabel zabal joriak, noiz eta izuak mehatxatzen baininduen handik edo hemendik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

Andresek gaixoa aztertu zuen; haren sabel handituak igel batena ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Han utzi zuen gerizetan hondoraturik, biluz-biluzik, izerditan oraindik, paparra eta sabel puztua agerian, maskuria husten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

Orduan, sabel izugarriak, bular oparoak borrokan hasi ziren berriz ere argal haren aurka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

3 (janarien digestio lekutzat hartua)

Janaria sabelarentzat da eta sabela janariarentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,13

Nola azaldu behar zaio gose den ume bati sabela asetzeko ikastea ezinbestekoa duela?  Berria - Kultura   2006-01-07

Sabel aseezina zuen, eta gelditu gabe jan eta edan nahi izaten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Sabel asearentzat mesprezagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,7

Asetzeraino jan zuten, sabela puzteraino.  Elizen arteko biblia   Ne 9,25

Entsalada batekin entretenitu dut sabela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Sabela betetzeagatik egiten ziren esaneko, asetzearen truke jasaten zuten mendekotasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Sabela berdinduta eta pentsakor jalgi zen Manuelenetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Gure sabelean habia egin zuen berriz ere goseak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Nahiago nuke, gosea ere sabela igurtziz aseko banu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

Sabeleko harra mantsotu nahian, gosaldu gabe zegoen, garagardo bat eta olibak eskatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Zerri haragi ketua, gure sabel hutsen gozagarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 62. orr.

Emmaren apartamendutik atera orduko, sabelean neukan guztia bota nuen, oka eta oka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 157. orr.

Komun-esertokian eseririk, sabelekoa hustu zuen aparteko tarratetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Bud sabel hutsik eta erdi zorabiaturik zegoen, baina zoriontsu sentitzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Botalarria, bezperan ardoz potzo-potzo egin izan banu baino sabel-astunago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

4 (haurrak edo umeak egiteko tokitzat hartua)

Ezker aldean, zure aita dago; eskuin aldean, berriz, zure ama; eta bere sabel lodian, zu, jaio gabea oraindik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.

Ni, denok bezala, nire amaren sabelean hasi nintzen izaten.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Filipinetan jaioa banaiz ere, Bizkaiko sabelak ekarri ninduen mundura, eta alde bietatik euskal odoletik ernatua izan nintzen.  Berria - Kultura   2004-01-24

Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu.  Elizen arteko biblia   Epa 13,3

Emakume haurdunaren gelaren paretik pasatzean, hau ohetik altxata, zutik aurkitu du leihotik begira; irribarre egiten du sabel betea laztanduz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 154. orr.

Sabela ez zitzaien batere handitzen haurdunaldiaren bederatzi hilabeteetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Stanley belauniko jarri eta aurpegia emaztearen sabel haziaren aurka estutu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.

Sabel haurdunak uzten zion guztia hurbildu zen sutondora.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.

Sabela irekiko diezu hango emakume haurdunei.  Elizen arteko biblia   2 Erg 8,12

Ohore bai zuri, gaurko ama gaztea, zure sabeleko haur maitea sortu eta laster, hura utzirik, zure menaiuko edo bulegoko lanetara joan behar duzularik.  Herria   2001-05-24

Eta ororen buruan, ene sabeleko fruitua da ez, Abel?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

5 (sentimenen egoitza gisa) ik sabelalde 2.

Sentimenduak sabelari dagozkio, ez gogoari.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Xelebrekeriaren bat egiteko gogoa dantzan doakio sabeletik eztarrira, eztarritik garunera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

Nik, ezetz, jakina, ez nuela inolako arazorik, baina kezka areagotzen sentitu nuen sabel inguruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Larritu egingo zara, eta sabelean korapiloa egingo zaizu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Ez litzaioke goxo geltokia hustu ondoan bera bakar bakarrik gelditzea [...] eta horri pentsatuz sabela korapilotzen hasten zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 92. orr.

Kilima larria sentituko duzu sabelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Larria zetorkion sabelean gora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Herrira itzultzeko eguna heldu zenean, ordea, tristura ilun bat sentitzen zuela sabelean aitortu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Emazteagan pentsatzean, sabeleko dardara berezia hasi zitzaion berriro ere. Harekin berba egiteko behar kasik jasanezineko baten harra egin zitzaidan sabelean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 129. orr.

6 abereetan, giza sabelaren kideko zatia.

Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz, eta hautsa jango duk.      - 0. orr.

Hiru egunez balearen sabelean, Hendrike? -ustekabean esan zuen Kristobalek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 395. orr.

Lurpean usteltzea baino nahiago nuke neure gorputz zatiak beharra dutenei ematea edo, ezertako balio ez badute, saien sabelean bukatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Katua lozorroan zegoen, sabelez gora, hanka bat sudurraren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

-Txakur eme horrek txakurkume txikiak dauzka sabelean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Haren zilborrak ez zuen aitzakiarik, zilbor inguruko ileak ardiaren sabelekoak baino leunagoak ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Hegaztiak azpiletara erortzen ziren; sabeletatik burruntziak ateratzen zitzaizkien, ketsu; sabelak husten eta zukua atzealdeko eta eztarriko zuloetatik isurtzen uzten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Antzara lodien eta indioilo handien sabel txigortuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

7 irud/hed

Kontrabaxu guztiek ote daukate emakume bat euren zurezko sabelean?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 30. orr.

Argentinan hegazkinetako sabela ireki eta handik botatzen zituzten, bizirik, militarren kontra ahotsa goratzen zutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Hegaldi batetik itzuleran bere lurreratzeko trenari jaisteko agindua ematea ahazturik, sabel gainean hartu zuen lurra hegazkinak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Itsasontzi baten sabelean etorri nintzen ni hona. harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 57. orr.

Autobusaren sabel puztuan pilatu dira motxila eta fardelak, eta meriendarako ogi-txokolate edo txorixoarekin igo dira haurrak barrura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

"Hau eta hori egingo dut" diot neure artean, hainbeste gauzen irudiz gainezka daukadan arimako sabel handi honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Osaba Gradelleren denda hura [...] halako sabel beltz bat zen, auzo zaharretako badaezpadako urdaitegi horietako bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Administrazio baten sabel itsuan bizi gara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Lurrak bere sabelean hartzen du elurte eta eurite guztietako ura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonezkoak emakumezkoekin dantza alaian hasten ziren, mihi eta esku dantza lizunean segidan, sabel dantzan gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Kokots-kokotsean haztatu ninduen lehenik, sabel-ahoan gero eta berriz ere kokotsean hondarrik. arnasak ez zuen oraino bere bidea erabat aurkitu sabel-ahoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Ederki betea zaukan sabel zorroa zerri madarikatuak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Laster entzunen genuela sabel-erraiak inarrosten eta suntsitzen dituen kantu-deiadarra: zatozkiote.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.

Bettanen ardi-trapatu sabel-oihua entzun zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Berriro hasi nintzen gehiago jaiki ezinik eta sabel-orroak eginik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Nekez jasan baitzezaketen, bihotzik gabekoak izan ezik, emakumeen heriotza urkamendian, lehertu egiten baitzitzaizkien lehen erorikoan sabel barrenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Sabel-arrabia neukan eta sekula ez bezalako mina ematen zidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Tira, motel, txorakeria batengatik horrela deskontrolatzea ere, esan nion neure buruari, sabel-arnasaldi batzuk saiatzen nituelarik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea, [...] aurpegi-biribila eta sabel-biribila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Izozki saltzailearen inguruan dantzan egiten zuten mutil sabel-biluziak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Florent, aurpegia burdin sareen kontra ipinita, esekitako gorputz sabel-irekien lerro haiei begira zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Zakur sabel-zuri horrek gutitarik ez zidan azpijoko egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Ilargiaren dirdirak aspaldi galdua baitzuen bere zilarra, hodei sabel-astun baten atzean ezkutatu zenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antinook ahuntz-sabel handi bat ekarri zion, bete-betea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 136. orr.

Sutan ahuntz-sabel batzuk daude, koipez eta odolez beterik afaritarako utziak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 134. orr.

Itsasoa bare dagoen arren, ontzi-sabelean mugimendu handia dabil dagoeneko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

11 irud/hed

Zarataka botatzen ditiztek ilarrak eta artatxikia sabel sakoneko gabarretara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen, itxura bitxiko lau hankaren gainean bermatua  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

12 sabel anaia

Hitzek diskurtsoa osatzen dutelako hartu zuen urte hasieran Bilboko jaun mera Azkunak Frantziako Barne ministro Sarkozyren sabel-anaiaren antza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

13 sabel-handi ik sabelandi.
14 sabel-hiztun ik sabeliztun.
15 sabel zorri adkor gosea.

Sabel zorria asetzeko gogo izugarriari kontra eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Hilei ere sabel-zorriak egiteko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

16 sabel zorrosup_1 (orobat sabelzorro g.er.) adkor tripa, gilborra.

Etzaulkian zegoen, eskuak sabelzorro gainean gurutzatuta, ez irakurtzen edo lotan, baizik eguzkia hartzen bizitzaz okitutako izaki baten antzera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

Ederki betea zaukan sabel zorroa zerri madarikatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

17 sabel zorrosup_2 sabelean eramaten den zorroa.

Noiz sortu ote zen turisten gustu txarreko ohitura hori, bizkar-zorroak bizkarrean eraman beharrean sabel-zorro bihurtzekoa?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

18 sabela hustu kaka egin.

Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,4

Etxeko aziendategitik hel-du nintzen, sabela hustetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Aparkatzea galaraztearren Udalak paratutako jardineretariko batera hustu nuen sabela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

· Aljerialat etorri berriak aldiz trenputxartzen ziren, izutzen eta sabel husten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuak sabel gainean (4); sabel barruan (5); sabel gainean (26); sabel gainean arrastaka (4); sabel gainera (3); sabel handi (7); sabel handi bat (3); sabel handia (6); sabel handiak (3); sabel hutsa (3); sabel inguruan (3); sabel izugarri (3); sabel puztua (5)

sabela berdindu (5); sabela bete (18); sabela bete betean (3); sabela hutsik (7); sabela igurtziz (3); sabela ireki (9); sabela karruskaka (3); sabela ondo bete (3); sabela txikitzeko (3); sabela zabaldu (3)

sabelaren barnetik oldartu (3); sabelaren barruan (4); sabelaren gainean (25); sabelaren kontra (11); sabelaren parean (3)

sabelari eusten (3)

amaren sabelean (40); amaren sabelean bezala (3); amaren sabelean eratu (3); amaren sabelean sortu (3); arrainaren sabelean (4); balearen sabelean (5); bularrean eta sabelean (3); haurra sabelean (3); sabelean eraman (4); sabelean eratu (3); sabelean gora (4); sabelean izan (3); sabelean jo (11); sabelean jo zuen (3); sabelean sartu (3); sabelean sortu (9); sabelean tiro (3); sabelean zeraman (3); sabelean zeukan (3)

amaren sabeleko (4); sabeleko arazoak (3); sabeleko fruitua (11); sabeleko gaitza (4); sabeleko mina (14); sabeleko minak (3); sabeleko minez (4)

amaren sabeletik (38); sabeletik atera (3); sabeletik eztarrira (3); sabeletik irteten (5)


sabelalde 1 iz sabelaren aldea, sabela.

Haren bular txiki politak, titiburu tenteekikoak, haren sabelalde zapal eta leuna. ubelduak aurkitu zituzten Jokin Zeberioren bularrean, sabelaldean, besoetan eta hanketan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Frankotiratzaile batek bi tiro egin zizkion, bat bularrean eta bestea sabelaldean.  Berria - Mundua   2004-05-04

Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, sasoiko dagoela ikusten da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Kartzelan daramatzadan urteetan triparik ez irteteko hutsezinezko sistema aurkitu dut -pixka bat altxatu, eta sabelaldea erakutsi zidan: lau-laua zeukan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Skinnerren sabelaldearen erradiografian, 17 zentimetro luzeko artaziak ageri dira.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea, eta esku biak odoletan blai dituela, han ari zaio, meatzaria lurpean bezala, bularpeko sekretu guziak aztertzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Buruari emaztearen sabelaldera erortzen utzi zion, begiak emakumearen soineko luze urdin banoan pausatu zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Isatsa inarrosi du, burua astindu, sabelaldea eskaini.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 35. orr.

Harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

2 (sentimenen egoitza gisa) ik sabel 5.

Sabelaldean halako goragale moduko bat sentitzen hasi nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Traizioaren zimikoa sentitu nuen sabelaldean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

Burua zurrunbiloan hasi zitzaitzan eta sabelaldean bihurritu bat sentitu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.

Dardaragailua titiburuetan pasiatu ondoren, sabelaldean behera eraman nuen izterrarteraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.


sabelaldi iz umealdia, erditze bateko umeen kopurua.

Zurea bezalako sabelaldia izateko, inondik ere basapiztia izan behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.


sabelandi (orobat sabel handi) izond sabela handia duena. ik sabel 13.

Mutilak emakumea ezabatu eta gizon sabel-handi bat marraztu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Badago idolo sabelandi bat, idi muturra du eta lepokoa, eta beso lodi motz pare bi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Prudencio jauna gizon harro, lodi bat zen, sabel handia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Ez baitzuen, ordea, halakorik egundo ikusi, aho-begiak zabalik dauzkan gamelu sabelandi bat irudikatu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

Gaindegi haietako batzuetan kui ildaskatu sabelandiak eta beste batzuk biribilak eta leunak ikusten ziren pilatan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Dozenerdi Junker 52, sabelandi, bonbadun, gure bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.

"Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean, largabista bafore sabelandi bati noratua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Bistara azaltzen zen lurralde eremu hartan etxe dotoreak eta eliz dorreko kupula sabel-handiak nabarmentzen ziren aurrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen, itxura bitxiko lau hankaren gainean bermatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.


sabelanditu, sabelandi(tu), sabelanditzen da ad sabela handitu.

Udaberriari hasiera eman nahi bailiokeen, gaurko haize epelak landare eta arbola asko sabelanditu eta lore torto bidean jarriko ditu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.


sabelbete iz asealdia, betekada.

Denek uste dute biharamunean bizimodu berri bati ekingo diotela [...] biharamunetik aurrera dieta egingo dutela, baina ez da horrelakorik gertatzen: arrats horretan bertan hain sabelbete itzela egiten dute, ezen mutu eta adia galdurik geratzen baitira, mihia ezin mugiturik, hontza baten antzera jendeari begira...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Mingain gorriak luzatu egiten ziren sugarren sabelkoikeriarekin, eta odolki beltzek, saltxitxen ertz argietan paraturik, ilunpeak ezartzen zituzten berebiziko sabelbete hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.


sabeldarraiotasun iz sabelkeria.

Sendatu ezinezko sabeldarraiotasunak jota zegoen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 389. orr.

Ogi xigortua, arauak eta printzipioak dituen gizon honentzat, ia bizioa da, benetan sabeldarraiotasun eutsiezin baten adierazpena ia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.


sabeldu, sabel(du) sabeltzen 1 da ad sabelaren biribiltasuna hartu.

Gainean arkitrabea eta erlaitza izango dituzte, zurgin-lan finez nahiz iztukuz eginda, eta erlaitzaren gainean kasetoi kurbatuak, biribilean sabelduak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Apopilo-etxeko leiho guztiak zabalik zeuden eta farfailazko errezelak kale aldera sabeltzen ziren, emeki, leiho-atetxo goratuen azpitik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Muskulu ziliarra uzkurtzen bada, zuntzen tentsioa gutxitu egiten da, eta kristalinoak, erlaxatu, eta forma konbexuagoa hartzen du, hau da, erdigunean sabeltzera egiten du nabarmen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Kristalinoa ez da sabeltzen erdialdean, gertuko objektuak fokatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Egokitzea, argi-iturriaren distantziaren arabera kristalinoa gehiago edo gutxiago sabelduz haren konbergentzia aldatzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Holograma baten itxurako argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Eraikuntza hori sabeldua izango da, grekoek coelian deitzen duten erakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Ruche jaunaren mahaira eseri zen; pattar gogorren baso sabelduari erreparatu zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.


sabeldun izond sabela duena.

Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Marjolinek, hemezortzi urterekin, gizon lodi baten nerabetasun sabelduna zuen artean, adimen ezdeusa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Poterie kalea eta Lingerie kalea, hango etxe sabeldunekin, hango gurin, arrautza eta gazta saltokiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.


sabeldura iz disenteria.

Osasunerako Mundu Erakundeak pneumonia, malaria, sabeldura, gangrena eta azalaren gaixotasunak atzeman dituztela ohartarazi zuen atzo.  Berria - Harian   2005-01-07


sabeleko iz sabeleko mina.

-Felisa, lehengoan senarrarekin egin nuen topo eta esan zidan sabelekoarekin segitzen duzula, eta beste belar berri hauek gertatuak nizkizun.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 66. orr.

Botaka egin nuen (nork eta nik!), buruko mina, sabelekoa, bururatzen zaizkizun alde guztietakoa nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.


sabeleratu, sabelera(tu), sabeleratzen 1 du ad sabelera eraman.

Pepperoni soberako pizza bat eta hiru zerbezakada sabeleratu nituen, jatetxe italiar hurbil batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Gozozalea izanik, bizkotxa mordoa sabeleratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.

Gosaltzeko zerbait sabeleratu nahi duelako.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 87. orr.

Gainera, lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak, egunean premiazkoa genuen kaloria kopurua sabeleratuko genuen ahamen bakarraz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

2 irud/hed

Maitasun horren errautsak sabeleratzen genituen anorexia linguistikoak jotako kideok.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Oroirenslea den egunerokotasunak [...] gurea ere sabeleratu egin duela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19


sabelgorri iz ipar 1636ko gerra zibilean sabeltxurien aurka borrokatu zen pertsona.

Iduri luke eskuineko belaunaldien ondotik etorri belaunaldi berriek ezkerreko muturretik ekarri diguten sorgin berrien katiximak eraman gaituela iragan mendeetako sabeltxuri-sabelgorrien borroka itsuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.


sabeliano iz kristau erlijioan, Jainkoaren hirutasunaren aurrean, monoteismo hutsa aldarrikatzen duen doktrina.

Sabelianoek hala nahi izan arren, ez zuen "bat da" esan, bat gara baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.


sabeliztun (orobat sabel-hiztun g.er.) izond/iz ezpainak eta hazpegiak mugitu gabe hitz egiteko gaitasuna duena. ik bentrilokuo.

Sabeliztunarena egiten duenean bezala jardun zaidala Leandro, bere ahots propioa beste baten ahotan jarrita. Zeren [...] ohitu egin baikara pentsatzeko eta sentitzeko modu horretara, eta, sabeliztunengan bezala, bi ahots baitabiltza gugan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.

Umeei egindako mehatxuak esaterakoan, sabeliztunaren trebetasuna baliatu du Leandrok.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

Sabel-hiztuna da Kapitain Fracassa eleberriko Gerald D.: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

Jainkoa mintzo zaigu Teleberriko sabeliztunaren ahotik.  Berria - Kultura   2006-01-08


sabelkeria iz gehiegikeriaz jaten duenaren bizioa. ik sabelkoikeria.

Ezen, Sabelkeriaz, Hordikeriaz, Lizunkeriaz, Zekenkeriaz eta Handinahiaz hauxe baizik ez dugu adierazten, hots, jateko, edateko, kopulatzeko, aberasteko eta ospatua izateko Maitasun edota Desira neurrigabekoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 339. orr.

Gizon haragikoi hark, bere sabelkeria agerian jarria ikusirik, oraindik abandonatu gabe zuen mundura itzuli zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Ez nazatela menpera sabelkeriak eta haragikeriak; ez nazazu utz irrika likitsen esku!  Elizen arteko biblia   Si 23,6


sabelkoi 1 izond jan-edanaren neurri gabeko zalea dena.

Bere gorpuzkera handia gorabehera, osaba Kamil ez zuten jatun aseezintzat, nahiz eta gozokietarako sabelkoia izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Batez ere sabelkoia dela gizonen artean jainkozaleena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

2 irud/hed

Gutiziak eskaintzen zizkien handik igarotzen ziren zakur sabelkoiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere, eta orduko emakume trufariak, eta urtarrileko gau urrun hartan utzitako hiri sabelkoi berbera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.


sabelkoikeria iz sabelkeria.

Mingain gorriak luzatu egiten ziren sugarren sabelkoikeriarekin, eta odolki beltzek, saltxitxen ertz argietan paraturik, ilunpeak ezartzen zituzten berebiziko sabelbete hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

Sabelkoikeria pixka batez jaten du, mugimendu finez, baina adinekoen gutizia petoaz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.


sabelmin iz sabeleko mina.

Eskatzen ziotena eman zien hark, baina beren janguragatik sabelmina bidali.  Elizen arteko biblia   Sal 106,15

Logabetasuna, botagura eta sabelminak dira betekadaren ondorenak.  Elizen arteko biblia   Si 31,20


sabelño iz ipar sabel txikia.

Holako atsegin arrarorik zeukala bere sabelñoan xokoan egoiten den pitxerrak, ez zuen sekulan pentsatu Ermitak, nahiz berak dakien zer den ur freskoaren gozotasuna, udan bereziki.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.


sabelpe 1 iz sabelaren behealdea.

Sabelpea inarrosten zuen dolorez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Sabelpea garbitu behar izaten zion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.

Sabelpean eta barrabiletan ostikoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Neskaren sabelpea ukitu zuen Goiok, mutikoen solasetan hainbeste bider imajinatu edo asmaturiko lekuen esplorazioa egiteko, baina neskak eskua apartatu zion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.

Goioren sabelpean eseri zen, Goioren zakila beste gordeleku heze, bigun, epel horretan sartuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.

Goiti eta beheiti ari zen gizonaren sabelpeko makila gorria amaren zangarteko zuloan sartzen eta ateratzen segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

2 sabelaren azpialdea.

Porfirik sabelpetik hartu eta kotxera eraman zuen berriro zakurkumea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Hiltegi barneko arrapalaren gainaldera iritsita, beraz, ia oharkabean zeramaten ganadua, garraio-uhal bat sabelpetik pasatzen zaion lekuraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

3 irud/hed

Aireko indarrak hurbildu ezinean, tankeen sabelpean dinamita, berrogeita hamabost egun eta berrogeita hamabost gau iraun zuen borrokak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 136. orr.


sabeltsu izond sabelandia.

Gizonezko gazte, lodi, sabeltsu bat zegoen gutun bat idazten, bitartean zigarro puru bat errez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 375. orr.

Haien artean, Tosoboko suil sabeltsu gizenek nanoak ematen zuten; eta Colmenarren egindako suil garai lirainek, erraldoiak  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.


sabeltxuri iz ipar 1636ko gerra zibilean sabelgorrien aurka borrokatu zen pertsona.

Iduri luke eskuineko belaunaldien ondotik etorri belaunaldi berriek ezkerreko muturretik ekarri diguten sorgin berrien katiximak eraman gaituela iragan mendeetako sabeltxuri-sabelgorrien borroka itsuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.


sabeltzar iz adkor sabel handia.

Bere ondoan, sabeltzarraz, txapinekin, buru handi eta gorriaz, haur-orrazkeraz eta zigarrokin itzali batekin, Steiner zaharra ageri zen, eta biak ere aduana-etxeko egunaren aurreko gauean utzi nituen bezala zeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 255. orr.


sabelustu izond sabela hustua duena.

Urruntzen entzuten genuen hesterik gabeko agure galdua, sabelustua, basoko laino artean negarrez, bera bakarrik ilargiari uluka.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 16. orr.


sabelzorro ik sabel 16.

sabindar1 1 izlag Sabino Aranari dagokiona; Sabino Aranaren jarraitzailea.

Badakigu euskal nazionalismoaren hazia erein zuen gizona, Sabin Arana Goiri, gazterik hil zela, 1903an eta, geroztik, anitz gorabehera jasan duela sabindar alderdiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Nafarroako eta Arabako hautesleak, egia erran, urrun ziren oraino sabindarren iritzietarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

Miretsiko zuen Lauaxetaren sakrifizioa bere bi fedeen aldarean, baina "ni Euzkadirentzat eta Euzkadi Jainkoarentzat" formula sabindarra ez zen jada bere fedearen egitura oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.

Aitzolek, [...] Engrazio Aranzadik (Kizkitza) ulertzen zuen moduko ikuspegi sabindarraren euskal kultura eta pentsamendua zabaltzen jardun zuen Hernanin frankistek fusilatu zuten arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Euskal Herriko tradizio onomastikoak aztertu zituen: katolikoa, erromantikoa, sabindarra, iraultzailea...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

Bata, bizkaitarra nabarmenki hizkerari zegokionez (bere euskarak zalantzarik gabe salatzen baizuen), "bizkaitarra" ere bazen (sabindarra politikaz, alegia).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 371. orr.

2 post-sabindar sabindar ideologiaren ondokoa.

ETA beste zerbait erradikalki diferentea zen, zerbait post-sabindarra, post-komunista, post-kristaua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.

Gaurko hizkuntzan, lehen ETA hura post-sabindarra zen eta zentzu zabalean ia post-nazionalista ere bai.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.


sabindar2 izlag antzina, Erromatik gertu, Tiber ibaiaren eta Apeninoen artean bizi zen herri bati dagokiona.

Bibliotekako arte-liburu batean bazegoen margolan bat Sabindar emakumeen bortxaketa izenekoa: gizonak zaldien gainean, erromatar armadura arinez jantzita; emakumeak gasazko errezelez estalita, besoak airerantz luzaturik aieneka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 209. orr.


sabiniano izlag ideologia sabindarraren motetako bat.

1978an Ajuriagerra hil zenetik, Anton Ormaza zen BBBko buruzagi, orduan sabinianoak esaten zitzaion taldekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17


sabinzale izond/iz sabindarra.

Herri xehearen euskararen alternatiba bakarra sabinzaleen euskara zegoen, baina euskara hori ez zen herriarengana iristen, herriak ez baitzuen ulertu ere egiten.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.


sable1 (orobat sabre g.er.) 1 iz arma zuria, ezpataren antzekoa, zerbait makotua eta gehienetan aho-bakarra.

Zaldi gainean sartu herrietan, txapela begietan, gerrian sablea, kanpaiak elizan jo eta jo ari diren artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Mezatik irtendakoan, soldaduen modura lerrokaturik, soldaduen modura jantzirik, uniforme dotore eta garbitu berriekin, sablea eta dominak agerian, martxa militarrak jotzen zituen orkestra baten atzetik ibiltzen ziren karrikaz karrika, oin pausu neurtua eramanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Oldar horretan eskua sablearen kirtenean nuela jiratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Husar musikazale batek sableaz moztu omen zion besoa, Gandolfok La Marseillaise jotzean, desafinatu egin zuelako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Halako batean hire aitonak Varelaren sablea hartu zian paretatik eta bere indar guztiaz eztarritik sartu zioan piztia hari.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.

Aitoren seme eta handizki gaizkileei nobleziaren ikur zen sableaz jota lepo egiten zieten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

XV. mendetik XIX. mendera arteko ezpatak, sableak eta ezpata txikiak eramango dituzte ondare zentrora.  Berria - Kultura   2006-04-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina, aldi honetan, Alcide Jolivetek ez zuen ikusi sable biluzia borreroaren eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

Eskularru zuriak zituen, sable distiratsua eta larruzko pistola-zorro lustratua, oinazturaren pareko begi urdin biziak, izotzez eta harrokeriaz beteak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.

Bota altuak, Errusiako larruaz eginak, eta sable laburra eta ganibeta gerrikoan, uhal batetik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Elurra eta hotza, etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Emirraren zaindari bereziak zebiltzan batetik bestera, sable bikoitz gakotua aldean, labana gerrikoan, hamar oineko lantza eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Zalditeriako sable bat zeraman gerrian zintzilik, eta gider laburreko zartailu bat eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Urrezko eta zilarrezko sare-kota soinean; sable kakotua, jataganaren antzekoa, harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean, beste hede bat bestean eta sable ikaragarri bat gerriaren alde batean zintzilik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ezertarako ez zion balio izan barbaro haien aurrean, lantza edo sable ukaldiz baino ez baitzekiten erantzuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Gaur sable-ukaldi latzak emango dira; gehiegi zuretzat, bizarguri hori! -esan zidan norbaitek.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Sable-kolpe batez burua gorputzetik bereiz daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

Sable diziplinako lehen torneoa jokatuko da bihar Donostian.  Berria - Kirola   2004-11-06

20 urtez azpiko Lehen Sable torneoa jokatuko da bihar, Donostiako Antigua auzoko Pio Baroja kiroldegian.  Berria - Kirola   2004-11-06

Sable hotsa, eztarri urratuen burrundara airez kordokatuak eta urduritasuna ziren nagusi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Botere faktikoak zeuden, sable hotsak aipatzen ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Sable-horztun tigre eme alaena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.


sable2 ik salbe3.

sablekada iz sable ukaldia.

-Sablekada ederra emango diat! -esan zion garrasika bibote izugarri luzeko mezulari militar batek, zaldiaren eginahal guztian hurbildurik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.


saboiar 1 izlag Saboiakoa, Saboiari dagokiona.

Alsaziar, Bretoin, Ipar Euskal Herritar eta Kataluniar, Kortsikar, Okzitaniar eta Saboiar alderdi autonomista eta europar federalistek.  Herria   2003-09-04

1938-1944 tarte horretan finkatu zituen aprendizkoak saboiar apezpikuak, frantsesen, suitzarren, italiarren, alemanen eta haien ororen etsaien eta adiskideen erdian biziz.  Herria   2005-04-21

1911an erabaki zuen saboiar gazteak Annecyko seminario handian sartzea.  Herria   2005-04-21

Orduz geroz, gainera, Parisen nengoelarik, 1965/75eko hamarkadan, aita de Lubac-en ikasle ohi jesuita saboiar gazte bat aski hurbiletik ezagutu nuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.

• 2 iz Saboiako herritarra.

Munduko lau bazterretako jendeei ematen diet ostatu: frantsesei, italiarrei, flandestarrei, saboiarrei, bretoiei, alemaniarrei...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Saboiarraren lumaren aisiek eskaini diguten huskeria hilezkorrarena...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

Saboiarra zen bera eta jesuita, Michel de Certeau zena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.


sabotaia ik sabotaje.

sabotaiagile ik sabotajegile.

sabotaje (85 agerraldi, 16 liburu eta 45 artikulutan; orobat sabotaia 18 agerraldi, 3 liburu eta 10 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sabotaje agertzen da) iz 1 gizarte- edo politika-liskarretan, helburu bat lortzeko presio bide gisa eragiten den kaltea.

Herritar errugabe ezagunak atxilotzen dituzte, eta inork sabotajerik egiten badu hil egingo dituztela jakinarazten dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Alemaniarren konboiak deskarrilatzeko sabotajeak egiten zituen erresistentziak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Argia joan izana ez zen komunisten edo juduen sabotaje bat izan, ezta matxura bat ere, Klausen amarru bat baizik jendea berotzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Kerbala inguruan gertatutako sabotaje baten ondorioz, sutan zen atzo eskualdeko oliobide nagusia.  Berria - Mundua   2004-02-24

Ez dio axola zer erantzukizun duzuen sabotajean, oker ari zarete Herr Oberst-en jokoan sartzen bazarete.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 50. orr.

EuskoTrenen aurkako sabotajeak salatu ditu konpainiak.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

35.500 euroko kostua duten sabotajeak ere salatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

2 irud/hed

COBeko buruzagi Jaime Solaresek «sabotajea» egotzi dio Gobernuari.  Berria - Mundua   2006-04-22

Haren ustez [...] Espainiako Estatua, PSOE buru, «etengabeko xantaia eta sabotajea egiten ari da itxaropen horiek zapuzteko».  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Bonbak jarriz, «borroka egunari sabotajea» egin zion ETAk, Jaurlaritzaren ustez.  Berria - Harian   2006-03-10

LABeko buruak prozesuaren aurkako «sabotaje gehiago» ere iragarri zituen, eta aurrerapauso bat ematen den bakoitzeko etor daitekeela erantzuna, «sabotaje, presio edo baldintzatze moduan».  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Sabotajezko jarrera gehiago etorriko diren arren, gertaerak perspektibaz aztertu behar direla adierazi du Rafa Diezek: «Bide onetik goaz».  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

3 (hitz elkartuetan)

Bestalde, ez zuten inolaz ere sabotaje ekintza hura onartuko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 132. orr.

Lekukotasun ekintzetatik sabotaje ekintzetara pasa daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Gryffindorreko bilatzailearen kontrako sabotaje-ahalegin zital eta koldarra izan da hau!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

Eztabaida faltsu horien atzean PPko kideak eta beste sektore batzuetakoak daude, balizko prozesua oztopatu eta sabotaje lana egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22


sabotajegile (orobat sabotaje egile eta sabotailagile) iz sabotajea egiten duen pertsona.

Igandeko lau kirolari, beren jendarmeriak aukeratuak, ustez errugabeak eta sabotajegile terroristen koldarkeriagatik fusilatuak, gure lehengusu fritzei ondo gauza ankerra, eta beraz ondo jostagarria, iruditzen zitzaiean hori.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.

Intxortako gudaria, Dolomitetako partisanoa, Mauthausengo sabotaiagilea, Aldudeko mugalaria, Aralarko makia, Herrera de la Manchako satorra salatuen aulkian jesarriko zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.

Horixe da sabotaje egileak zigortzeko jarri duten azkeneko metodoa  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.


sabotatu ik saboteatu.

saboteadore iz saboteatzailea.

Bere lagun Max alemaniarrekin Bosgarren Kolumnako hirurehun bat saboteadore harrapatzen laguntzen dituenekoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Saboteadore alemanak Kuban sartzen ari ziren!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.


saboteatu, sabotea, saboteatzen (22 agerraldi, 7 liburu eta 13 artikulutan; orobat sabotatu 5 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) 1 du ad sabotajea egin.

-Hasieran, Yumimoto konpainia saboteatu nahi zenuela uste nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 154. orr.

-Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

Ilia Shabaldin jeneralak gerrillari txetxeniarrak «bozak saboteatzeko» erasoak egiteko asmoa dutela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-07-14

2 irud/hed

Ondorioa argia da: era honetako su-eten batekin, prozesua kanpotik saboteatzen saiatuz gero, garesti ordain dezakeela badaki. AEBek ez dute inoiz Europa baturik nahi izan, saboteatu egin nahi izan dute aukera hori.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Harryk ez zeukan ahaztuta Ravenclawen aurkako partidan bera saboteatzeko Malfoyk egindako ahalegina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Isil zaitez, presidentea saboteatzen ari zara-eta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Azkenean, nire sedan berde saboteatuaren gainean hasten gara berriro hizketan, eta esaten dit motorra eta erregai-hodiak garbitzen hastekotan dela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.


saboteatzaile 1 iz sabotajea egiten duen ekintzailea.

Okupazio indarren alde lanean dabilen Irakeko Poliziari «terrorista eta saboteatzaileen» aurka segurtasuna gordetzen laguntzeko prest agertu zen Al-Sadr. Eta saboteatzaile gisa salatzera joan zuan Kommandantur-era!  Berria - Mundua   2004-06-26

Entzuna neukala ez zarela fidagarria, saboteatzailea zarela gaztigatua nintzen, baina ez nuen uste egia zenik, ez nuen sinetsi nahi, horregatik hartu nuela neure gain inork hartu nahi ez duen zure sumarioa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 161. orr.

Izan ere, bakeak saboteatzaile ugari du beti gatazka guztietan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 (izenondo gisa)

Ez dago Iraketik ateratzerik matxinada saboteatzailea menpean hartu arte.  Berria - Mundua   2004-05-23


saboteatze iz sabotajea egitea.

Ez da zaila PPren lekuan jartzea: hurrengo hauteskundeetara bake giroan ailegatuz gero, PPk orain arteko saboteatze jokoari eutsiko balio, zer alternatiba eskainiko lieke espainiarrei, bi urteko su-etenaren ondoren?  Berria - Euskal Herria   2006-03-29


sabre ik sable1.

sadiko 1 izond sadismoa erakusten duena; sufriarazten eta besteak pairatzen ikusiz atsegin hartzen duena.

"Enkontrua"n, eskolara piper eginiko umeak pederasta sadiko bat aurkitzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.

Ez da lekuko zentzuduna, azti sadiko eta erdi eroa baizik: denari eransten dio ukitu deabruzkoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Francesco tirano sadiko eta erasokorra bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Arerioaren irratiek irato egin gintuzten ia-ia, Gernikako sarraski sadikoari buruzko berrien berriez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Arratoiaren irri sadikoa erakutsi behar nion munduari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.

Itsasoa ikusten dudanero oroitzen dut gela hartako hormapaperean margoturik zeuden arraintxoen irribarre sadikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.

Iazko urria eta abendua bitartean Abu Ghraib presondegian arrazoirik gabeko tratu txar sadiko eta bortitz ugari egin ziren.  Berria - Mundua   2004-05-04

2 (izan aditzarekin)

Baina Sade "sadikoa" izan al zen benetan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Alderdi sadiko bat dudala iruditzen zait, ez sadismo fisikoa, oso light ez bada behinik behin, norbaiti arnasa estutu nahi eta haren aurpegiaren gainean esertzen naizenean bezala, horrelako gauzak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

-Sadiko hutsa haiz -esaten zidan arrebak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Sadikoa baino are gutxiago naiz masokista.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Nik uste, natura, jakintsua baino gehiago, sadikoa dela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 26. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ohi baino sadikoago ote zegoen?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

• 4 iz pertsona sadikoa.

-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Ugari baitira geurean, soilik emaztea traste pasibo gisa erabiliz bizirik sentitzen diren sadikoak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

Une horretan sartzen da jefea, sadikoen larruzko arropaz jantzita, zakila gorri eta zut agerian geratzen zaiola, zigorra eskuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

Ez zen ordua enetako sadiko edo serial-killer baten aztaparretara erortzeko!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.


sadikoki adlag era sadikoan.

Beharbada, baita Sadek orduan egin zuen ekarpena baloratzeko ere, noiz, eta burgesia giza sexualitatea gupidagabe, krudelki -"sadikoki"? -zapaltzen saiatzen zen garai batean, horrela energia guztiak jainko berriari, lanari, zuzendu eta eskaini ahal izateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.


sadismo 1 iz oinazea eta mina egitean atsegina, eta bereziki sexu-atsegina hartzea.

Sadismoa sadismoa da, eta masokismoa masokismoa: ba al dute ba beste izenik zentzugabekeria horiek guztiek?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Idazlea hil bezain pronto sortu zen elezaharra, sortu ziren elezaharrak, Poeren bizitzak bezala obrak ere eskaintzen dituen gaietatik abiatuta: sadismoa, nekrofilia, intzestoa, droga.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Goiz argira ulertzen dut tortura gelaren ondoan nizela: ene torturazaleen sadismoak ene gizonen martirioan parte hartu behar dutala erabaki zuen. adierazi zuen Abu Graiben gertatutakoa ez zela goi karguek agindutako zerbait, «gaueko txandaren sadismoa» baizik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

Aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari, zauria benetan sendatzen ahalegindu barik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Hasieran, "sadismo" hitzaren lehen adiera, besteen minaren bidez lortzen den atsegin eta kitzikapen sexuala zen, baina gero hitzaren esanahia zabalduz joan zen, eta orain sadismoa besteen oinazea eragin eta horretan poz hartzea ere bada.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

2 irud/hed

Aporian zetzan sistemaren sadismo haren mukurua: errespetu eza zekarren errespetuak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.

3 (izenondoekin)

Alderdi sadiko bat dudala iruditzen zait, ez sadismo fisikoa, oso light ez bada behinik behin, norbaiti arnasa estutu nahi eta haren aurpegiaren gainean esertzen naizenean bezala, horrelako gauzak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Daniel Dergik Espainiako Gobernuaren «sadismo politikoa» salatu du Askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait, ordea, nire sadismo psikologikoa, eta batez ere harrapakinak hautatzeko dudan begi zorrotza, kasu ederra naiz aztertzaileentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: [...] salataria kalte egitearren, sadismo kirolezkoz, ehizara doanak piztia askea eraisten duen bezala. Osaba horrek abantaila bakarra zuen: bidea ematen zidan nire sadismo espezializatuan trebatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Kasu batzuetan sadismo soilarengatik.  Berria - Mundua   2004-09-11

4 (hitz elkartuetan)

Evak ez zuen sagarra jateko inolako asmorik, baina horretara behartu zuen suge gizen batek, bat-bateko bezain azalpenik gabeko sadismo-krisi batek jo ondoan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 164. orr.

Boa sentitzen nintzen, iaioa naiz ni sadismo-kontuetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.


sadomaso iz sadomasokismoa.

Komuneko papera atzera bere lekuan ipini eta azken begiratua eman diot, aldizkariak, bideoak eta DVDak nahas-mahas handiegian ez uzteko: titi handidunak batean, gaztetxoak bestean, luxuzkoa erdi inguruan, bondagea, sadomasoa, euriak eta bestelako perbertsioak bazterrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 131. orr.


sadomasokismo iz sadismoo eta masokismoa pertsona berean bilduak.

Nik, etxean umetan ikusitako eszenak inspirazio gisa erabiliz, emakumezko sufrituentzako bortxakeriaren arloa hartuko nuen nire gain; sadomasokismoa, gehienbat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 41. orr.

Voyeurismoaz, aho sexuaz, masturbazioaz, sadomasokismoaz, lesbianismoaz eta orgiez idatzi du, poetikoki baina hotz.  Berria - Kultura   2004-06-10


sadomasokista izond 1 batera sadikoa eta masokista dena.

Niri inoiz ez litzaidake gogoratuko saio sadomasokista bat finantza-aktiboei buruzko araudi berri baten mozorropean aurkeztea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.

Dominatrix-bota luze parea baino ez zaio falta eszena sadomasokista borobiltzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

2 (izen gisa)

Ni primeran identifikatzen nintzen sadomasokistaren rolarekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.


saduzear iz arimaren hilezkortasuna eta gorputzaren piztuera ukatzen zuen judu talde bateko kidea.

Izan ere, saduzearrek ez dute onartzen ez piztuerarik, ez aingerurik, ez espiriturik; fariseuek, aldiz, bai.  Elizen arteko biblia   Eg 23,8

Israelen ondorengoek beren ondare espirituala fariseuen formalismo, saduzearren materialismo, herodetarren oportunismo eta zeloteen fanatismoarekin nahastua zutelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.  Elizen arteko biblia   Mt 16,1

Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske.  Elizen arteko biblia   Mt 16,1 tit


saeta iz gai erlijiozko abesti flamenkoa, ahots hutsezkoa, batez ere Aste Santuan abesten dena.

Ekain, kobazuloaren izen horrekin sortu zuen azken pieza, flamenkoko saeta eta cante jondoak izaerarekin duen konpromisoa adierazteko. Akaso horrexegatik egin zaigu gogorra lehen saeta entzutea, konpositore alemaniarraren musika hilezina eta sopranoaren ahotsa entzun ostean, batez ere lehen koadroko dantza flamenkoa Orffen estiloari ederki moldatzen zela ikusi eta gero.  Berria - Kultura   2004-04-01


safari iz 1 Afrika beltzean, basapiztia nagusiak ehizatzeko egiten den espedizioa.

Urtarrilaren 23an, Afrikan barna safarian izan ostean [...] Hemingway senar-emazteek istripua izan zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.

Kenyako Safari Rallya desagertu zenetik, Akropolisekoa da txapelketako proba nagusia, nagusia eta gogorrena.  Berria - Kirola   2004-06-03

2 irud/hed

Neskatxak, beren safarian, txukunagoak izaten ziran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 12. orr.


safiko izond lesbianoa.

Maitasun safikoa: loditzeko aitzakia ona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.


saga 1 iz erdi aroko eskandinaviar literaturako kontakizuna.

Aingerua urtu zenean, antropologoak islandiar edo finlandiar saga frankotan agertzen zen "zaldikatze eroaren" kontzeptuari buruzko xehetasunak eskatu zizkion. Poetak bere Errepublikatik kanpo uzteko Platonen ardurak esanahi bizia lortzen du sagen egileen eta Hirugarren Reich-aren sortzaileen artean kausa eta efektuaren lerroari jarraitzen diogunean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

2 kontakizun luze eta zehatza.

Lankidetza estuko jardun hori, han ari baitziren egunero Morgan eta haren ikasleak gogoberotasun bizizko giro batean buru-belarri [...] biologiaren historiako saga luze bakanetarikoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 51. orr.

Aldaera askotan, aspaldidaniko saga bat jaso nuen, Pistamiglio jauna bera baino ere askoz lehenagoko aro batetik abiatzen zena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Nire untxiekin bakarrik geratua nintzen; alargun eta emazurtz sentitzen nintzen, eta banuen amets-asmoa karbono-atomo baten saga idazteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Beraz ulertzekoa da mikrouhinen behaketak unibertsoaren hasiera ulertzeko giltza direla, eta beren inguruko artikuluen sagak ad nauseam jarraituko duela aurreikustea ez da zaila.  Berria - Gaiak   2006-03-30

3 familia-dinastia.

Arotz saga erraldoiak badira, haiek euren gurasoengandik ikasi eta seme-alabei erakusten diete ogibidea belaunaldiz belaunaldi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Saihestezinezko ordaliarantz zihoazen halabeharrez; eta egoera hartan edozein bidaiarik izan zitzakeen alternatibak zein ziren jakin arren, ezin zuten asmatu alternatiba haietatik zein izango zen beren sagaren bukaera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.


sagaburu iz familia-saga baten burua.

Solferinoko gudu berean dabil Joseph Trotta ere, Joseph Rothen nobela askotako Trottatarren sagaburua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 166. orr.


sagailo iz itsasoa gorabehera handiz inarrosten duen higidura. ik itsaski3.

Sagailoa eta guzti, istriborrean egonen zarete solasean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Mendebaldeko Kapitainak hondoratzen hasiak ziren sagailo hazkorraren azpian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 279. orr.

Hala ere, izotz zatiak dantza zoroan ezarriko ditu itsas sagailoak, behelainotan igarriko denez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.


sagar 1 iz sagarrondoaren fruitua, biribila, mamia sendoa eta saporetsua duena.

Gasna pixka bat eta sagar bat jan ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Sagar bat ez hartu izanaz damutu nintzen, baraurik bainengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Turinen "carpandue" esaten zitzaien sagar batzuk erosten zituen beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

Sagarra zuritu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Udaltzainak ehun pausora usaindu eta txanoak gona azpian desagertzen ziren, xalo-xalo sagar bat hozkatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Sugeak emandako sagarrari Evak kosk egin zionean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

"Bai motelak sagar hauek!", esaten zuen gure aitak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Astigarragako sagar heldu berrien azal kolorea dauka.  Berria - Kultura   2004-11-06

Sagarrak eta udareak metatzen ziren, arkitektura erregularrez, piramideak eratuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Zerura begiratu zuen, kezkaturik, urte sasoi hartako euri berantiarrek sagarrei kalte handiak eragin zietelakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Saskia hartu eta sagar tiraka hasi zitzaion orduan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 77. orr.

Denok atxilotu eta urkatuko gaituzte, George Hooping izan ezik, hura ez baitzen sagar-jaten ari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Fruitu debekatua ez da beti sagarra izaten, ezta beti emakumearen eskutik etortzen ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.

Sagar gorri leun batekin bururatzen du bere bazkaria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Sagasti bat zegoen, beheko aldean sagar berdeak eta goiko aldean sagar gorriak ematen zituena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 144. orr.

Dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

Sagar gazi-gozo eta minez moldaturiko sagardoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

Sagar erreximeta gasnarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Labaka baserriaren ondoko sagar esnabolak hartzera joaten ginen sarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.

Zedrozko arkatz berrien usaina, edo kola-botila batena, edo noizbait han utzi eta ahazturiko sagar umotuegiren batena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Sagar errearen usaina barreiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Sagar galdua sagarrondo ustelean.  Berria - Mundua   2004-07-13

Hala gertatuko zela Da Rua, sagar ustela bezala, juduen ontzitik kanpora botatzen ez bazuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Pasarte horretatik, badirudi sagar basakaren fruituari deitzen zitzaiola "poma".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

-Aita, zein politak diren urrezko sagar horiek -tematu zen neskatila laranjaondoa ikusirik-.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Agian hori izan da zigorra, sagar debekatua jateagatik emandako kondena.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Elkarteak 20bat tokiko sagar mota aurkeztuko ditu, bakoitzaren berezitasunak aipatuz.  Herria   2005-10-13

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion, paradisuko sagar jaioberriaren pare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Euskal sagardoa ere, batzuetan, kanpoko sagarrarekin egiten da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 107. orr.

3 (neurriekin)

Kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

75 tona sagarrekin atera dituzte 35000 pinta sagarno idor, 5000 pinta goxo eta 5000 sagarno-jus.  Herria   2001-05-24

Hamar karga sagar dituen baserritar batek auzokoari -zati bat eskatuko dion beldurrez edo- zazpi baizik ez dituela esaten baldin badio, [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Harri koskorrak, hostoak, sagar zuztarrak, trapu puskekin egindako panpinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak, arroz aleak, [...] elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Ez sagardo hutsari, baizik eta ura nahastutako sagar patsari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

Azkeneko honek, bistan da, "sagar mustio" hutsa adierazi nahi duela, egun "sagardo" deitzen duguna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

Vainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Sagar pilen eta laranja kaxen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Aitak okela-zati bat busti zuen sagar-konpotan eta ahoan sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Sagar-saltsarik gabeko antzara erre soila aski ona iruditu zitzaiola beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Labeko atea zabaldu eta sagar-tarta atera zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Izerditan dagoenez paperezko saskitxoari itsatsitako sagar-azukrearen pare, itxaron egin du beste pixka bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Han, lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Sagar eta ahabi zukua daukat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Iparraldean Eztigar koperatibak 58 000 pinta sagarno atera ditu, eta 12 000 pinta sagar jus.  Herria   2005-05-19

Plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

· Sagar erre puska eder baten aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izen abstraktuekin)

Begiratu sagar multzo bati eta esaten zuten, sagar mota bakoitza bereiziz: "hau, espuru", "hau, domentxa", "hau, gezeta".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak.  Elizen arteko biblia   Kt 7,9

Goitizena ez gezurtatzearren, bere buruak sagar itxura hartu zuen azkenik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Laborarien ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Sagar jotzea egin da,“ Jo ala Jo” elkarteak antolaturik.  Herria   2005-11-17

Motxean erantzun beharra izaten da horrelakoetan, eta ezin ba hasi esplikatzen sagar-lur batekoa naizela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Likenak bere lore sagar-berdea itsatsi zuen metalean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko, eta xingola arrosekin jantziko zuela amets egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarre osagai gisa)

Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Udazkenaren usaina zen nagusi, bere urrin guztien indarrarekin baso-sagar helduegia gogorarazten zuena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Maitasun-sagarrei usain eztia darie, milaka fruitu gozo dago gure atean zain, fruitu zahar eta berri.  Elizen arteko biblia   Kt 7,14

Gari-uzta-aroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion.  Elizen arteko biblia   Has 30,14

8 sagarrondoa.

Udaran sagastian egiten zuan siesta, ta bere barrengo txistu ura adituta, errezeloa jarri zitzayon, an sagar-pean lotan zegoala, sugeren bat edo suangillaren bat barrena sartua izango ote zuan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

9 ate sagar ik ate.
10 ezpata-sagar ik ezpata.
11 kuku sagar ik kuku 10.
12 lur-sagar ik lursagar.
13 sagar arbola sagarrondoa.

Baratze koxkor bat eta sagar arbola batzuk zituzten etxe inguruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.

Hara non bost urteko neska-koskorrak erantzuten dion, biak sagar-arbola baten azpiyen zeudela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Etxe ondoko sagar arbolei mihura kentzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.

Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.

14 zango sagar ik zango.
15 zintzur sagar ik zintzur.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amodio sagar (4); sagar ale (3); sagar arbola (3); sagar arno (9); sagar arno on (3); sagar bat eman (4); sagar bat jan (4); sagar berde (3); sagar eder (3); sagar erre (3); sagar erreak (4); sagar eta azukre (3); sagar gorri (8); sagar gorrituekin (3); sagar handi (3); sagar jusa (4); sagar mota (7); sagar tarta (8); sagar ustela (3); sagar zukua (4); tokiko sagar (4); urrezko sagar (3)

eman dio sagarra (6); sagarra eman (7); sagarra jan (4)

sagarrak eman (3); sagarrak eta laranjak (3); semearen amodio sagarrak (3); urrezko sagarrak (3)


sagara 1 iz mezaren erdialdea, apaizak ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen dituen eta altxatzen dituen unea.

Arabiarrek ere, galerazirik zutela sagarako orduan ehizan egitea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Sagarako denboran, apaizak ostia santua jaso zuenean, elizako atea zalapartan zabaldu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

Sagarak eta komunioneak baitute meza egiten.  Herria   2003-03-06

Apaizak alegia sagara-aurreko kantuan erregeri abisu eman zionean, hantxe zegoela lapurra, ehun doblako eta mando hankarina kendu zizkiona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 102. orr.

2 sagaratzea.

Eta druida, haritz eta mihura, biekin lotura duena, bien apaiz sagara-lanetara emana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Izan ditakea arnoarentzat sagara handiagorik, ezagupen ederragorik?  Herria   2004-12-09

Zezen eta idi, beltzak denak, 100 sakrifikatzen zizkioten hecatombe deitu sagara-aldian, eta zezen-idiok adar artean hagin-arbaz ehotako koroak jantzita zeramatzaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.


sagaraketa iz sagaratzea. ik sagarapen.

Goizeko hamarretan meza hasi da, eta Sagaraketa geroxeago mamitu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.


sagarapen 1 iz sagaratzea.

Hau izango duzue sagarapenetarako gantzuketa-olioa belaunez belaun.  Elizen arteko biblia   Ir 30,31

David erregearen sagarapena Samuel profetak egina eta Salomon erregearen sagarapena, Tzadok apaizak eta Natan profetak egina, dira Mendebaldeko Kristandadean egindako errege-erreginen koroatze guztien aurrekariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Kristoren gorputzaren sagarapeneko hitzak, hots, Hoc est Corpus meum.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.

Apaizen sagarapena.      - 0. orr.

Tenpluaren sagarapena.  Elizen arteko biblia   Esd 6,14 tit

Hartu gero sagarapeneko aharia eta egosi haren okela toki sakratuan.  Elizen arteko biblia   Ir 29,31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Israeldarrek, apaizek, lebitarrek eta erbestetik etorritako beste guztiek pozik ospatu zuten Jainkoaren etxearen sagarapen-jaia.  Elizen arteko biblia   Esd 6,16

Berak eraikitako urrezko irudiaren sagarapen-festarako deitzen zituen.  Elizen arteko biblia   Dn 3,2

Zazpi egunez egingo dituzu garbikuntza- eta sagarapen-ohikuneak.  Elizen arteko biblia   Ir 29,37

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez duzue elkarketa-etxolaren sarreratik alde egingo zazpi egunez, apaiz-sagarapena burutu arte.  Elizen arteko biblia   Lb 8,33

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagarapenetarako gantzuketa (3); sagarapenetarako gantzuketa olioa (3)


sagararazi, sagararaz, sagararazten du ad sagaratzera behartu.

Anaia txikien eliza eraiki zuen Magdeburgeko hiri berrian, eta hiriko artzapezpiku Alberto jaunari sagararazi zion Gurutze santuaren Gorapen egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Haren gorpua hiri berriko anaien elizara eraman zuten, anai Jakobok berak eraiki eta sagararazi zuen elizara, eta bertan hobiratu zuten ohore handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.


sagarardo ik sagardo.

sagararno ik sagardo.

sagaratu, sagara(tu), sagaratzen 1 du ad sakratu egin edo sakratu dela adierazi. ik santutu. (zerbait)

Santutegia eta tenplu barrua konpondu eta atariak sagaratu zituzten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,48

Horrela sagaratu zioten Jaunari tenplua erregeak eta israeldar guztiek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,63

Jaunak esan zion: "[...] Sagaratu dut eraiki didazun tenplua, betierean nire bizileku izan dadin”.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Horrela garbitu eta sagaratuko duzu aldarea.  Elizen arteko biblia   Ez 43,20

Bere idolo higuingarriak jarri ditu niri sagaraturiko etxean, berau profanatuz.  Elizen arteko biblia   Jr 7,30

Ondoren, San Frantziskori sagaratutako eliza batera eraman zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Norbaitek bere ondareko lur-sail bat sagaratzen badio Jaunari, bertan erein daitekeenaren arabera erabakiko da ordaindu beharrekoa.  Elizen arteko biblia   Lb 27,16

Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea?  Elizen arteko biblia   Mt 23,19

Bedeinkatu egin zuen Jainkoak zazpigarren eguna eta sagaratu egin zuen, egun hartan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Sagaratu niri larunbata: nire eta zuen arteko elkartasun-seinale da, jakin dezazuen neu naizela Jauna, zuen Jainkoa.  Elizen arteko biblia   Ez 20,20

Gaurko eguna Jaunari, gure Jainkoari, sagaratua dugu.  Elizen arteko biblia   Ne 8,9

Haren onuren oroitzapena sagaratzen dugu eta gogoangarri bihurtzen egun berezietako ospakizunetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Joan ziren tabernara eta han sagaratu zuten adiskidantza.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 24. orr.

Demokrazia sagaratzeak, paralisia dakar.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

2 (norbait)

Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,2

Sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 1,5

Zure etsaiak irainka ari dira, Jauna, zuk errege sagaratuari nonahi irainka.  Elizen arteko biblia   Sal 89,52

Esan nien "Jaunari sagaratuak zarete; bai eta ontzi hauek ere”.  Elizen arteko biblia   Esd 8,28

Apaizak Jainkoari sagaratuak baitaude.  Elizen arteko biblia   Lb 21,7

Gainera, 'nazir' da Sanson, Jainkoari sagaratutako soldadua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Neu naiz Jauna, apaizak neuretzat sagaratzen ditudana.  Elizen arteko biblia   Lb 21,23

Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete.  Elizen arteko biblia   1 P 2,10

Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, "Jainkoaren seme naiz" esateagatik?  Elizen arteko biblia   Jn 10,36

Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak dituzu horiek.  Elizen arteko biblia   Za 4,14

Baina inork ez dio bere burua Jaunari sagaratzen bere etxekoak aberasteko, baizik eta, errukiaren ordainarekin bere bekatuetatik askatuz, on egiten iraunez betiko bizia lortzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Tenplu bat eraiki zion Venusi, eta mila emagaldu sagaratu zituzten bertan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

-Gaur Jaunari sagaratuak izan zarete, zein semearen zein anaiaren kontura, eta haren bedeinkazioa irabazi duzue.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 191. orr.

3 (da aditz gisa, norbait)

Ikus daitekeen moduan ikusi ahal izateko eta berari atxikitzeko, bekatuen hobenetatik eta desio txar guztietatik purifikatzen gara eta haren izenean sagaratzen gara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eremu hau apaiz sagaratuentzat, Tzadoken ondorengoentzat, izango da. Izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren "funtzionario sagaratu" eta "Jainkoaren funtzionario" zeritzen haietakoak.  Elizen arteko biblia   Ez 48,11

Andre pobreen eta birjina sagaratuen Ordena ospetsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.  Elizen arteko biblia   Eg 20,32

Berak egin zien tonsura guraize sagaratuez, eta zazpi Salmoak eta Dominus pars delako ahapaldia murmurikarazi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Handik, gauez, Artemision-eko lanpara sagaratuak zelatatzen zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.

Baina kritikarik gabeko ondorengotza miresle honek ere ikusten du kode sagaratuak ezin direla aplikatu eraldatu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

5 apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esan.

Ogia eta arnoa sagaratzeko mementuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 638. orr.

Esan zidan, Jesu Kristoren gorputz-odolak sagaratzean, eta aurretik ere bai, argizaria sutan bezala urturik zeukala bihotza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1046. orr.

Aldarean ogi-ardoen itxuran Jaunaren hitzari esker apaizaren eskuz sagaratzen den sakramentua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Apaizak aldarean sagaratzen duenean eta beste norabait daramanean, jende guztiak, belaunikaturik, gorespen, aintza eta ohore eman diezaiola Jainko Jaun bizi eta egiazkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 114. orr.

Klerikoei apalki erregu iezaiezue, beste ezer baino gehiago benera ditzatela Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuak eta idatziriko haren izen eta hitz santuak, berauek sagaratzen baitute Jaunaren gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Meza laguntzen ari zen, eta apaizak ostia sagaratua altxatzean, ostia hori bizirik zegoen haur txit polit bihurtu eta aldatua ikusi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

Hostia Sagaratua hartuta, Zamaria goseak amorratzen zegoen tokira atera zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Egunero baita hura eskainia bizien eta hilen alde, mendez mende gurtzea merezi duen ostia txit sagaratu hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1040. orr.

Eta apostolu santuei egiazko gorputzez agertu zitzaien bezalaxe, ogi sagaratuan agertzen zaigu orain guri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldarea sagaratu (3); jaunari sagaratu (5); sagaratu beharrekoa (3)

jaunarentzat sagaratua (5); jaunari sagaratua (13); niri sagaratua dagoen (3)

jainkoari sagaratuak (4); jaunari sagaratuak (7); sagaratuak dira (3); sagaratuak izan (4); sagaratuak izango (4); sagaratuak ziren (3)

jaunari sagaratuko (3)

jaunari sagaraturik (3)

jainkoarentzat sagaraturiko (3); jainkoari sagaraturiko (7); jaunari sagaraturiko (16); jaunari sagaraturiko atseden (7); sagaraturiko atseden eguna (6); sagaraturiko herri (7); sagaraturiko herri zarete (3); zeuen jainkoarentzat sagaraturiko (3)

jainkoari sagaratutako (3)

jaunari sagaratzeko (4)

berauek sagaratzen baitute (3); neuretzat sagaratzen ditudana (3); sagaratzen badio jaunari (3)


sagaratugabe (corpusean sagaratu gabe soilik) izond sagaratua izan ez dena.

Badaezpadakoa izan du heriotza; eta, ez balitzaio agindu gorena nagusitu arauari, lur sagaratu gabean ezarria zegokeen azken turuta arte.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.


sagaratze 1 iz norbait edo zerbait sakratu egin edo sakratu dela adierazi.

Jaunaren etxearen sagaratzea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,62 tit

Azterketa gainditzeko jo behar duten obrarena: Igor Stravinskyren Udaberriaren sagaratzea.  Berria - Kultura   2006-04-14

Oroimenaren bidez oroitzapenaren sagaratzea hartzeko agertzen da, hain zuzen, esperientzia...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Apaiza zirudien sagaratze unean, estasiak hartutako mistikoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 281. orr.

Sagarapena iritsi zenean, ostiaren gain sagaratze hitzen erdiak, hots, Hoc est enim esanda, ezin zuen inola ere aurrera jarraitu, eta Hoc est enim bakarrik errepikatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1045. orr.

· Eliz sagaratzearen Mendebaldeko errito hori -jada ohikoa bisigodoen Espainian- israeldar erakunde baten berpiztea zen, Samuel eta Erregeak liburuetan agertzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.


sagarazio iz sagaratzea. ik sagarapen.

Ohitura aspaldiko eta sagarazio kutsu batekin egiten zena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.


sagardegi iz

Hain zuzen, publiko hori gogoan aurtengo helburuetan dugu "sagardegi didaktiko" baten idekitzea, Astigarragan bistan dena.  Herria   2005-05-19


sagardi (orobat sagardoi g.er.) iz ipar sagastia.

Kostalde eta Lapurdi barnekaldeko sagardietan, sagarra badago frango polliki. Arratsalde batez, baratze miresgarriko sagardian lo kuluxka baten egiten ari zela amets bat egin zuen.  Herria   2001-09-20

Gizona, hila aspaldian, txokoz txoko ibiltzen zen, auzoen baratz eta sagardietako uzta ebatsiak besapean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Mahasti eta sagardoien erditik heltzen gira Santiagorat.  Herria   2005-06-02

Kaxa orgaren zolaren zolan pausatu zuen, baratzeko eta sagardietako emaitza koloretsuen azpian plantan gorderik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.


sagardo (orobat sagarardo g.er. eta sagararno g.er.) 1 iz sagarren zukua hartzituz egiten den edari alkohoduna.

Batzuetan, sagardo gehiegi edaten genuen, Sebastianek berak ere bai.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Tabernetan ardoa edaten zuten sagardoaren ordez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Hain du gogokoa sagardoa! -erantsi zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.

Zituen basorik onenetan ekarri zuen sagardoa Bain andreak eta berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Barrikote bati ziria kendu, eta Martintxok nahi beste sagardo edan ahal izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Denverrek sagardo pixka bat berotzea sujeritzen dio, burua estutzen duen bitartean zerbait egiteko edo esateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 171. orr.

XIV. mende hasieran, Lapurditik ateratako ardo eta sagardoen gaineko zergak kobratzen saiatu zen Baiona.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

Sagardoaren lurraldean sagardoaren kultura sustatzeko sortu zen Sagarrondotik elkartea.  Berria - Kultura   2006-03-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sagardo ona emateko gai diren sagarrak, barneko harrik gabeak gainera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

Sagardo berriak gorputz gehiago eta fruitu helduen aroma duela esan zuen atzo Sagardun Partzuergoko idazkari Joxe Angel Goñik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

-Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Kobazulo barruan sagardo zoragarria zena kanpoan ozpin bihurtua baitzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Hantxe, izeba-osaben etxean, ikasi nuen nik, kategoriko sagardoa eta halamoduko pitarra ez zirela gauza bera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

3 (neurriekin)

Alexek botila bat sagardo hartu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.

Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.

Bere burua salbu ikusita, ostutako barrikote hartatik tragoxka bat sagardo edan nahi izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik, pitxer bete sagardo aurrean zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Baso bat sagardo jaso zuen, eta ezpainetara hurbildu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.

Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak 150.000 litro sagardo banatuko ditu aurtengo denboraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Ostatariak afaria eta botila-ardo eta -sagardo mordo bat ekarri zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Basoa bete sagardo irensten ari zen senarrari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herri askotan egin ohi den ardo, txakolin edo sagardo festa horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Gaurko saio osagarrietan, sagardo dastaketa izanen da 18:00etan, Larraona ikastetxean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Han bertan, sagardo dastatzea eta otorduak egin ahal izango dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-09

Sagardo usaina ere ez zen falta izaten gure inguruetan, tarteka nabarmen, etxazpi ilunetatik itzuria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Pete Bovey, lanbidez teilatu-lastoztatzailea, eta sagardo edale fina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Atseginez irribarre egiten zion eskuetan zuen sagardo-basoari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

Ohizko ogia eta gazta ez ezik sagardo botilak ere eramaten zituen berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Ur eta sagardo botilak zeuden, eta zenbait edalontzi.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.

Sagardo mustioa egin bear danean, etzaio urik botatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

Sagardo Egunean, adibidez, ehun pertsona inguru bildu ginen.  Berria - Harian   2005-03-13

· Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa,  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

5 baso bat sagardo.

-Julian, ba al zatoz sagardo bat edatera? -nire aitak berehala.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagardo berria (3); sagardo berriaren (3); sagardo botila (10); sagardo dastaketa (4); sagardo dastatzea (3); sagardo edan (3); sagardo eguna (4); sagardo festa (4)

aurtengo sagardoa (3)

sagardoaren kultura (3)


sagardoaldi iz sagardoaren denboraldia.

Asteazkenean, sagardoaldiaren hasiera ekitaldira gonbidatu zuten Gure Irratiak, Ikastolak eta AEKak.  Berria - Kirola   2006-01-28


sagardogile iz sagardoa egiten duen pertsona.

Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Gipuzkoako sagardogileen elkarteak tona bakoitzeko 223 euro ordaintzea proposatu zuen, baina ekoizleen haserrea piztu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Bost sagardogile biltzen ditu elkarte horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Euskal tradizioan, Mari jainkosa sagardogile aparta da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 47. orr.


sagardoi ik sagardi.

sagardotegi 1 iz sagardoa egiten, edaten eta saltzen den etxea edo denda.

Hogei bertsolari agertu zirela oholtzan, eta horietako askok estreinakoz zapaltzen zutela antzoki baten oholtza, plaza eta sagardotegia baitziren ordu arteko bertso leku ohikoak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Igandetan, mezaren ondoren, baserritarrak, jaiegunetako jantziekin, jaka lepoan, sagardotegian eta pilotalekuan elkartzen ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Aratsean aldiz, Zubietako Araeta sagardotegi mukurru bete batean (400 jende inguru), bertze bertsulari batzuk dute kantatu, sagarnoak berotutako giro alaian.  Herria   2004-01-29

Ahoz ari zenak sagardotegiko kupelaren jiran totelduko zuen bere kanta-saioa.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Bost sagardogile biltzen ditu elkarte horrek, Begiristain bera, eta Lekarozko Larraldea, Berueteko Txasenekoborda eta Behetxonea eta Lekunberriko Toki-Alai sagardotegietako nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Nik belarri gainean matxetea ikusten nion, sagardotegirako txuletoiak mozteko erabiltzen diren ikaragarri horietako bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 70. orr.

Konporta-aldeko sagardotegi zahar ilun batean gertatu nintzen, Donostiako Antiguan, igande arratsalde batez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondotik sagardotegi afaria Ttotte ostatuan.  Herria   2003-08-07

Sagardotegi sasoia Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Sagardotegi garaia pil-pilean dago.  Berria - Kirola   2004-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagardotegi afaria (3)

egi luze sagardotegian (3); petritegi sagardotegian (3); rezola sagardotegian (3); zubietako araeta sagardotegian (4)


sagardozale iz sagardoaren zalea den pertsona.

Emeterio, umore handiko gizona omen zen, batere ez elizkoia, gaztetan behintzat, eta sagardozale amorratua.  Berria - Kultura   2004-04-07

Sagardozale profesionalak, aldiz, hamaiketarako ohean behar.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Epaile, sagardozale famatu Manuel Mari izan omen zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 36. orr.

Hegoaldearentzat ez dugu xehetasunik: badakigu hor, denbora batez, sagardozaleek bereziki gostukoa zutela birla edo txirloa, han dioten bezala.  Herria   2004-10-14


sagarno 1 iz ipar sagardoa.

Sagarnoa ere edaten dut, ezin baitut ohitu ahuntz zahagiko ardoari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Horrela sagarno hauta egiten zen etxeetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Aurtengo sagarnoa freskagarria, ona eta atsegina dela, denen ahotan ez da bertzerik entzuten.  Herria   2005-01-20

Iparraldeko sagarno berriaren sasoina urtarrilaren 20an, ortzegun arats huntako 7etan, idekiko dute Christian Sarramagna futbol trebatzaileak eta Daniel Larretchea errugbilariak, Baionako Jean Dauger kirol zelaian.  Herria   2005-01-20

Sagar zukua eta sagarnoa ekoizten dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

1990-an, jende multxo batek Sagartzea elkartea sortu zuen, sagarno egiteko sagarrondo mota batzu salbatu nahian.  Herria   2001-05-24

Sagarnoa egitetik bizitzeko behar dira hamar hektara eremu landatu, baina diru sartzeak hedatu nahi dituen laborariak hektara bat edo beste landa dezake.  Herria   2005-05-19

320 presunek ateratzen dute bizitzekoa sagarnotik zuzenean.  Herria   2005-05-19

2 (neurriekin)

15 miliun pinta sagarno ekoiztu dira aurten Euskal Herrian, horietarik kasik erdia Astigarraga eskualdean.  Herria   2005-01-20

Iparraldean Eztigar koperatibak 58 000 pinta sagarno atera ditu, eta 12 000 pinta sagar jus.  Herria   2005-05-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sagarno afarirako azken txartelak aurki daitezke bi lekutan [...].  Herria   2003-05-22

Ortzirale aratsean, sagarno-gaua Urruñan.  Herria   2002-08-08

-Sagarno xorta bat hartuko duzu? -galdegin zion osabak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Sagarno basoa taula gainean utzi zion, eta bera aulki batean jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Joanttok sorbaldak goratu zituen eta sagarno hurrupa luzea hartu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Maiatzaren 22an iraganen da, seigarren aldikotz, Sagarno Eguna Baionan, Hiruki elkarteak (Baionako Ikastola, Gau Eskola, Gure Irratia) antolaturik.  Herria   2004-05-20

Larunbatean, Sagarno-Besta Ziburun.  Herria   2003-07-24

4 sagarno egile ipar sagardogilea.

Aurtengo Sagarno eguna bosgarrena izanik ohargarri da urte oroz etortzen direla sagarno egileak edari horren eskaintzera urririk.  Herria   2003-05-22

Baionako Aviron taldeak eta Hiruki elkarteak gomita luzatzen daukute, eskualde huntako sagarno egileen uzta jastatzera joaiteko.  Herria   2005-01-20

Baziren hor 50 sagarno egile beren edariaren eskaintzen, bakoitzak 200 boteila ekarririk.  Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arno edo sagarno (3); arno sagarno (3); aurtengo sagarno (3); pinta sagarno (7); sagarno afaria (4); sagarno berriaren (7); sagarno besta (8); sagarno besta ziburun (4); sagarno edaten du (3); sagarno eguna (21); sagarno eguna baionan (6); sagarno egunak (6); sagarno egunaren (4); sagarno gaua (10); sagarno hoberenetik edaten (3); sagarno pinta (3); sagarno xorta bat (3)

aurtengo sagarnoa (5)


sagarnotegi 1 iz ipar sagardotegia.

Sagarnoa Txopinondo Urruñako sagarnotegikoa, txotxetik eskainia izanen delarik nahi den bezenbat dohainik.  Herria   2003-05-15

Hain zuzen sagarnotegiko afaria zerbitzatua izan da Urrunako Txopinondoren edariarekin.  Herria   2001-05-31

Orduan hasten da sagarnotegien sasoi berria.  Herria   2005-05-19

Sagarnotegien giro herrikoia.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Igandean, 9garren sagarnotegi bazkaria, Hazparneko Ikastolak antolaturik.  Herria   2001-05-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagarnotegi bazkaria (14)

sagarnotegietako moldean (3)

bertzaldeko sagarnotegietara joaiteko (3)


sagarnozale iz ipar sagardozalea.

Joan den astean, Angelun bildu dira sagarnozaleak, Imanol Hariñordoqui-ren inguruan, aurtengo uztaren ospatzeko.  Herria   2004-01-29


sagarroi 1 iz trikua.

Sagarroia ipularrera hupatzen lagundu nuen eskuz, disgustua gaindituz. Zezen hilari so egin nion, eta zalantzan egon nintzen sagarroi jigant bat ez ote zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Sagarroia bezain trinko eta ziztadun zegoela argi zen, lanjerra berriz nondik jaukiko zitzaion goaitan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.

-Hoa sagarroiak lekatzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edo zaurtuko ninduketenak, hobeki, nola gertatuko bailitzaidake baldin neure burua sagarroi larruki batez estali nahiko banu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

· Ni ohe ertzean eseri nintzen, eta osabak eskurat eman zidan fosila: itsas sagarroi batena zen, ederra zinez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.


sagarrondo 1 iz arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuri-arrosak dituena eta fruitutzak sagarrak ematen dituena (Malus domestica). ik sagar 13.

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Urte berriarekin batera, artean sagarrondoak hostorik gabe direlarik, mihurak bere aran modukoak ematen ditik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 208. orr.

Harrak jotako sagar eroriak sagarrondo baten pean, sasitza ugaria eta altzairuzko xaflaz, oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Gazte eta libre nintzenean sagarrondoaren adar azpian, etxe kantaritik hurbil...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Igo zen sagarrondoaren adaburura eta han, kukulumuxu, adar artean ondo estalita, zain geratu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.

Kontzeju aurrean, ateetan udal zigilua -otso bat sagarrondo batetik ale eder bat hartu nahian- zeraman zalgurdia zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Jauregiaren kanpoko harresian zehar ibili zen inguruka, sagarrondo adiskidea, sagarrondo babeslea zegoen tokiraino iritsi nahian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

Sagarrondo ugari zituen lur puska baten ondotik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.

Sagarrondoetako sagarrak eguzki txikiak ziruditen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

Amak munduratu ninduelarik, aitatxi Migel 53 aldiz gozatua zen sagarrondo loratu berriaren itzala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonak orduan, sagarrondo landareak Samarcandatik ekarririk, emakumea bizi zen dorretxearen inguruan sartu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 173. orr.

Sagarrondo baso ttipi baten ondoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Sagarrondo adar batetik zintzilik segitzen zuen mutilak, eskuak gorri-gorri eta hankak airoso asko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.


sagartsu izond sagarretik asko duena.

Ezpain sagartsu horien artean haren mihiak kuku egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.


sagartxar iz adkor sagar txarra.

Sotoko eskailburuan edukitzen genuen pulpa edo errejiloia, eta hartatik botatzen puska bat, pazian egositako arbi, erramolatxa, patatazal, azaosto, sagartxar edo zena zelakoari, zerritegira pasaeran.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.


sagartxo iz sagar txikia.

Uda ere bukatu gabe zegoen, mahats bilketa bete-betean, baratzeko sagartxo gorriak bildu eta berriak zituzten beren zume sareetan jarri...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.

Lurrean alfonbra saretuen gainean heda-heda Sassiko lur eremuko sagartxo gorriak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Haritzaren fruitua ezkurra da, noski, baina behin baino gehiagotan ikus genezake ezkurrak ez ezik sagartxo txiki baten tamainako beste fruitu batzuk ere izan ohi dituztela haritzek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Honek ez du elorri-sagarrik ematen, elorri-sagartxoak baitira baxokaran edo baxakan, gero patxaranetarako erabiliak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.


sagartze iz ipar sagarrondoa.

Sagartzeetaz bestalde, lekuko fruituetaz ere interesatuak baitira.  Herria   2005-01-06

Zer nolako sagartzeak biharko?  Herria   2005-10-13


sagarzale izond sagarren zalea dena.

Esaldi horretan laburbiltzen zen Frantzisko Montoiaren teoria, eta sagarzalea zela frogatzen zuten hor-hemen bere diruz argitaratutako poemek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Tamalez zioen, destainaz ere bai, Frantzisko Montoia sagarzale baitzen amorratua, eta ez printzezale.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.


sagasti 1 iz sagarrondoz landaturiko saila.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Etxe gibeleko sagastian, bazagok txabola moduko bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Sagasti eder bat oroitzen dut, aspaldiko partez berriro ikusi nahiko nukeena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aziendak, sagasti pare bat, mizpira-sagasti txiki bat, fruta-arbola dezente, udare nahiz piku, barruti ugari, belaze ordeka paper-fabrikak kendua, soro sorta bat, baratza, borda eta dolarea, upel batzuk eta aitajauna errementari izan zeneko seinaleak ezkaratzean...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.


sagastitxo iz sagasti txikia.

Reginaren hotsa alferrik galtzen zen trastez betetako patioan, ongarri askaren atzean, sagastitxoan, mahasti ia hutsezko errenkaden artean, masustondoen artean, urruti, urruti, eguerdiko soroen bakean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 129. orr.


sagitario (ETCn 50 agerraldi; orobat sagittarius ETCn 117 agerraldi) iz Zodiakoko konstelazioa; zodiakoaren bederatzigarren zeinua; latinez 'sagitarioa' esan nahi du. ik sagittarius.

Eskorpiotik aurreratuz Sagitarion sartzen denean izterretara iritsiz, oraindik ere bide motzagoa egiten du egun bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Hauen jarraian eta Sagitario, Eskorpio eta Libraren gainetik, Sugea dator, bere buru-gainarekin Koroa ukituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.


sagittarius (ETCn 117 agerraldi; orobat sagitario ETCn 50 agerraldi) iz Zodiakoko konstelazioa; zodiakoaren bederatzigarren zeinua; latinez 'sagitarioa' esan nahi du. ik sagitario.

-Sagittariusen dabil: izter eta zainak dute ilargiaren eragina oraingoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 478. orr.


sagrario iz erlijio katolikoan, aldare gainean, ostia-ontzia gordetzen den tokia. ik tabernakulu.

Aldareko ontziak ere bai, eta baita zur urreztatuzko sagrario zahar bat ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Eta sagrarioa itxi zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 48. orr.

Berebiziko jaiera izan zion Jesus Sagrariokoari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.


sagu 1 iz ugaztun marraskaria, arratoiaren antzekoa baino hura baino txikiagoa, etxeetan kalte handiak eragiten dituena (Mus musculus).

Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Gaur goizean sagua harrapatu dut.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Gaur goizean, sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik, katuari deitu, eta hari ematera nindoan zomorro hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Amama Otsok saguak harrapatzeko tranpak jarri zituen, baina Charliek eta biok garaiz aurkitu genituen, eta haietatik ihes egiten lagundu genien.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

Txori txikietarako zepoak, saguak harrapatzekoak, sua astintzeko burdinak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Txoriak, saguak eta horrelakoak begiradaz zorabiatu eta menpean hartzen ditu...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 107. orr.

Ezin konta ahala sagu ikusten nuen etxean barrena ihesi eta haien atzetik katutzar batzuk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Arratoiak eta saguak izugarri ugaldu ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.

Korridorean gure aita ikusten zuenean sagu baten gisara ateratzen zen ihesi, aitak ezin zuelako sufritu. hiria indarrez hartu eta katuak sagua bezala astintzen baitu...  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 48. orr.

Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan, atsedenik hartu gabe, zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Aski, katuarena eta saguarena egiteaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Erdi lotarik iduritu zitzaidan sagu bat ari zela zerbeiten karruxkatzen eta pentsatu nuen etxeko gatuak sobera bazkatzen genituela.  Herria   2005-01-20

Egun osoa ematen zuen pisu zaharreko gela abandonatuetan preso, labirintoan galdu den saguaren antzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Zuk, sagua izaki, jale onaren fama daukazu eta ez zenuke pastel bakar bat ere arbuiatu behar.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Intsulina ekoizten duen ehuna sortu dute, sagu baten zelula pankreatikotik abiatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baziren era berean arratoi batzuk, estolda-ahoen ondoan jateko zerbaiten bila, sagu hori txiki batzuk, eta katu bat, zelatan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

Mendiak erditzen dira, eta sagu barregarri bat dakarte mundura.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 43. orr.

Ikertzaile lanetan bera; Sebastian Gonzalez, sagu zuria (cobaya).  Berria - Kirola   2004-04-08

Kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Sagu bikietan egin diren azterketetan.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Baina topo egingo dute estoldetako sagu maltzurrarekin.  Berria - Kultura   2004-10-20

Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Erreserbako gudaritxo zahar bat, sagu bat bezala izutua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Mendiko sagu txiki bati heltzen zion isatsetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

3 (irain hitz gisa)

-Berriz hemen harrapatzen bahaut, sagu zikina, pottoak moztuko dizkiat azazkal hauexekin!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Orduan gauza pare bat ikasiko duzue, sagu miserableok.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.

4 irud/hed

Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen, hura hesitzen zuten hiru hormek are gehiago ilundua, sagu habia irudi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Katalogo luze bat utzi zigun, zein liburu, zer-nolako orri ziren goxoenak esanez, gure sagu-umeak gosez hil ez zitezen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

ik sagukume.

Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra, ekarrarazi zuen saguak xirmi-xarma desagerraraz zitzan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Teratokartzinoma delakoa, zenbait sagu-leinu odolkideren barrabiletan aurkitzen dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 83. orr.

Guztiak ere ados ziren jauzi egin eta sagu-enbrioia ikertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 87. orr.

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 78. orr.

Hilabete batzuetan, bagenituen haziak hainbat motatako zelulak, sagu-linfozitoenak bereziki.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

Ene leihoaren parean, sabel sagu koloreak, papoen ortzadarren berde-more distirantak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 125. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena; itzelezko belarriak zituen, eta begi basatiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Ekipoko kideek makinaren super-arkuen pean jaso zutena hamaikagarren laborategi saguaren gorpu kiskalia izan zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.

7 ordenagailuari atxikiriko gailua, esku batekin erabiltzen dena eta pantaila gobernatzea ahalbidetzen duena.

Sagu biribila: iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Sagua mugitu, sakatu, posta zabaldu eta oihu egiten du: [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.

Nabigatzen egon gabe ere sagua sakatu nahi izateko keinua egitea zen azterketa batzuek aipatutako zantzuetako bat.  Berria - Harian   2005-01-23

Azkazalak hozkatzen ditu saguarekin jolasean dabilen bitartean. ukitu, pentsatu, ordenagailuaren saguarekin berriro ere klik egin...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.

Urduri begiratu zidan, eta botoiak sakatzen hasi zen, saguaren gainean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.

8 sagu-arte iz sagutegia.

Klaska! entzun zen, eta eskua sagu-arte batean harrapatuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

9 sagu zulo iz

Filch korridoreetan gora eta behera hasi zen bat-batean, dena oholez estaltzen: paretetako zirrikitu txikienetatik sagu-zuloetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 220. orr.

Ukuilu aldera eraman zuen estatua hutsaren mamua, klop, klop, sagu zulora.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Europa sagu-zuloa bilakatuz doa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

sagu zikina (4)

erantzun zidan saguak (3); esan zidan saguak (3)

saguaren bihotza (3)


sagukume (orobat sagu kume) iz saguaren kumea.

Isil-isilik egoten gara, sagukumeak bagina bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

Sagukume erraldoi batzuez erditu zen Amama Otso; denak ere, isats-luzeak eta bibote dardaratidunak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Tokioko Nekazaritza Unibertsitateko zientzialari talde batek sagu kume bat sortu du, bi sagu emeren geneak baliatuta.  Berria - Gaiak   2004-04-22


sagutegi 1 iz saguak harrapatzeko tresna.

Saguak hornidurak jaten ari zitzaizkidala ohartua nintzenez, sagutegi bat ipini nien arasan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik, [....].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Sagutegia prest zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.

2 irud/hed

Auzitegian berdin, ene eskoltarekin sartzen nintzelarik, ez nuen presorik ikusten nehon auzitegian, ez eta presoak beha egoiten diren tokian ere, souricière edo sagutegi deitzen den horretan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.

Epaileari erran ez dudala deus erraitekorik, eta berritz gibelerat ene eskoltarekin, sagutegirat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.


sagutxo (orobat sagutxu g.er.) 1 iz sagu txikia.

Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Orain ez da oso handia baina orduan sagutxo bat ematen zuen...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 132. orr.

Metroko sagutxoak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 132. orr.

Arratoiak akabatzeko hautsak bota behar ditut sagutxoen txokoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Inor ez zela ausartuko galdetzera zergatik hostoa arbolatik jausi zen edota sagutxo ibiltariak nolatan asaldatu zuen ohean etzanda zegoen gizona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 71. orr.

Galder konturatu zen hiritarrak ez zirela sagutxoekin ikaratzen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 131. orr.

Ni Norma Lúciaren boa nintzen eta hura sagutxoa, haren inguruan kiribildu, eta irentsi egingo nuen presarik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

2 irud/hed

Sagutxo beltz lodi bat zeukan, ordea, hankartean, eta aurkeztu nahi izan zidan gona altxatuz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Sagutxo beltzean eman behar izan nion musua, bihotza taupa bizian nik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.


sagutxodun izond sagutxoa duena.

Delitu bat berria baldin bazegoen, hartaz hitz egiten ahal bazuten, festa zen hura bi neskatxa sagutxodun haientzat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.


sagutxu ik sagutxo.

sagutzar iz adkor sagu handia.

Harrezkero txibatoen irudia estolderietako sagutzarrekin alderatzen du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 19. orr.


saguxar ik saguzar.

saguzahar ik saguzar.

saguzar (orobat saguxar g.er. eta saguzahar g.er.) 1 iz Chiroptera ordenako ugaztun hegalari gautarra, mintzezko hegoak dituena.

Saguzarrak leku epel samarrak bilatzen ditu negua pasatzeko; buruz behera esekita jartzen da, ahalik eta kuxkurtuen eta hegaletan bil-bil eginda.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 105. orr.

Saguzarrak oinak gorantz dituela egiten du lo, zerua gainera eror balekio eusteko ahalegin guztiak egiteko asmoz...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 130. orr.

Ohean zegoen izaki txikiak saguzarrak bezalako belarri handiak zituen. Saguzarren aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

Tardarida saguzarren koloniak izugarriak izaten dira garai honetan, sinestezina badirudi ere, kalkulatu da 100.000.000 saguzar eme ume egiteko elkar daitezkeela Texasko bost leizetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.

Saguzarrek txui, txui, txui egiten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 78. orr.

Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

2 (erkaketetan)

Georgek behin betaurrekoak hautsi zituen neskekin hizketan ari zela; alde egin behar izan zuen, saguzar bat bezain itsu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 102. orr.

Beste gizaldi batetik iritsitako ahots batek hitz egiten zuela zirudien gotzain ospetsu hura bera, saguzarra baino zaharragoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.

Esaten zuen bere lanera joaten zela, baina gelan sartuta egoten zen, saguzar bat bezala, inork jakin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

Batzuk buruz behera zeuden itsatsita eta bertan ageri ziren boxeolariek pertxa batetik zintzilik jarritako saguzar erraldoien antza zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emeak gauez ehizara joaten dira, saguzar saldo izugarrietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 96. orr.

Dobbyk eskuez estali zituen bere saguzar-belarriak, kexu mintzatuz: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Erakusleiho batzuetan saguzar-barez eta aingira-begiz beteriko upelak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.

Gorroto diat saguzar konplexua, ezta after-hour-etako bezero finenak izango bagina ere!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saguzar handi (3)


saharar 1 izlag Saharakoa, Saharari dagokiona; bereziki, Saharako Errepublika Demokratikoari dagokiona. ik saharaui.

Elgoibarko udalak udan saharar lurraldeko haurrak etxean hartzeko kanpaina bultzatuko du aurten ere.  Herria   2003-03-27

Saharar herriaren autodeterminazioaren aldeko konpromisoa hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Saharar errefuxiatuak jasaten ari diren elikagai gabezia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

SEAD Saharar Errepublika Demokratikoaren Lagunen Elkartea.  Berria - Harian   2006-01-21

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren lagunek beste bi ordezkari bidali dituzte Malira.  Berria - Mundua   2006-01-22

Uda huntan, saharar haurrak jin beharrak dira Leitza, Elizondo, Etxalar, Lesaka, Zubieta, Ituren, Lekaroz eta Ziga-rat.  Herria   2003-05-22

Neskato saharar batek sentitzen duen bazterkeria narratuko du ipuinean.  Berria - Kultura   2004-11-13

Marokok hogeita hamar ekintzaile saharar askatu ditu aste honetan.  Berria - Mundua   2006-03-31

Grabazioan Gasteizen bizi diren errefuxiatu sahararrek hartu dute parte.  Berria - Kultura   2006-01-29

Hamahiru preso politiko saharar geratzen dira oraindik Marokoren kartzeletan.  Berria - Mundua   2006-04-25

Saharar gerrako ipuinak.  Berria - Kultura   2004-01-13

Egun hortan entzun da saharar musika.  Herria   2003-05-22

• 2 iz Saharako biztanlea; bereziki, Saharako Errepublika Demokratikoko herritarra.

Haima horretan, sahararren eguneroko tresnak eta ontziak bilduko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Marokora itzuli zen, gerraren batera, sahararren aurka seguruenik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 37. orr.

Sahararrek Intifada abiatu dute.  Berria - Harian   2005-06-04

Mauritaniak sahararren esku utzitako lurrak, baina, bere gain hartu zituen Marokok.  Berria - Mundua   2006-02-28

Geroztik, erbestean bizi dira saharar gehienak eta han daukate beraien ordezkaritza politikoa ere.  Berria - Harian   2005-06-04

Espainia sahararren sufrimenduaren erantzule politikoa eta legala zela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-02-28

Giza eskubideen beste 37 saharar preso segitzen dutela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-03-31

Maroko, ordea, ez dago sahararrei independentzia emateko prest.  Berria - Harian   2005-08-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekintzaile saharar (3); politiko saharar (4); preso politiko saharar (4); saharar atxilotu (3); saharar errepublika (6); saharar errepublika arabiar (3); saharar errepublika demokratikoaren (3)

errefuxiatu sahararrak (4); preso sahararrak (4)

herri sahararraren (5)

errefuxiatu sahararrek (3); preso sahararrek (4)

errefuxiatu sahararren (4); sahararren autodeterminazio (6); sahararren autodeterminazio eskubidea (4); sahararren egoera (4); sahararren giza eskubideak (3); sahararren ordezkari (3)


saharaui (orobat saharauiar) 1 izond Mendebaleko Saharakoa, Mendebaldeko Saharari dagokiona. ik saharar.

Jazko udan, hiru haur saharaui egon ziren Elgoibarren.  Herria   2003-03-27

Elgoibarreko familia batek bi urtez segidan, udarekin, ongi-etorria egin diote bi haur saharauiarri.  Herria   2003-05-01

1990etik Saharako Errepublika Arabiar-Saharauiko Lagunen Elkarteko kidea da.  Berria - Harian   2005-01-04

2 iz Mendebaldeko Saharako biztanlea.

Saharauiarrak oso gutxirekin bizi dira, bainan dena ematen dut.  Herria   2003-05-01


saharauiar ik saharaui.

sahasti iz sahatsak dauden edo hazten diren tokia.

Gau hartan sahastien artean kanpatu zuten, Ibai Elurtua Enturarekin batzen den lekuan, Edorastik ekialderantz hamabi legoara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Haren ostean, baliteke Tasarinango sahastietan elkar topatzea, udaberrian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 323. orr.


sahats 1 iz leku hezeetan hazten den zuhaitz handia (Salix cinerea, Salix atrocinerea etab.). ik zume.

Nahas-mahas zegoen dena hor: astigarrak, madariondoak, sahats txikiak, urki gazteak, izeiak, otsaihena otsalizarretan kiribildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Sahats zaharrek, itxuragabe bezain xarmagarri, ur-ertzean batzuk eta uretan bertan beste batzuk, beherantz makurturik zeuzkaten adarrak eta hostoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.

Belardia bezala haziko dira, ibai ondoko sahatsa bezala.  Elizen arteko biblia   Is 44,4

Zuhaitz airosa da sahatsa; arin hazten da, ez agudo bakarrik, baita arinkeriarik gabeko airosidade lirain eta garbozkoan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Duintasunez, askatasunez, loratu zaigun sahatsa gure eskuan ez da ageri, bestek besoan daratza.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 207. orr.

Erleak babesteko, Erramu egunean bedeinkatutako sahatsezko gurutzea ipintzen da erlauntzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

sahats zurez eginiko gurutzea zuten hilobiak ikusi nituen, baita hezetasunagatik, sahats arbola bihurturiko hilobiak ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Sahats-makilatxo batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Harryk sahats jotzailea ikusi zuen urrutian, adar batzuk euskarrien gainean lotuta zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Zumadi sarriek latz egiten dute itsasertza, zeinetan makal baso zabal naroak aurkitzen baitziren, gehiago lehen orain baino, han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sahats jotzailea (11); sahats jotzailearen (8)


sahesbide ik saihesbide.

saheski ik saiheski.

sahets ik saihets.

sai 1 iz hegazti harraparia, handia, mokoa kakoduna eta burua eta lepoa soilak dituena, batez ere abere hilak jaten dituena (Gyps fulvus). ik putre; buzoka.

Zuhaitz iharrak tankaz inarrosaraziz hegaldatzen ziren hogei bat sai, zeru gris hotzean jostatzen miretsi zituen Agatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Saia ez da ehiztaria; ez dauka horretarako atzapar, moko, hegada egokirik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.

Mina hasi zitzaion, pixkanaka, gorputzaren atalez atal sai talde bat haragiari tiraka hasi balitzaio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Sai baten begia zuen: begi urdin argi bat, ganduak lausotua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Saiek habia nola egiten duten, eta txita nola jaiotzen den ikusi ahal izanen dugu hemendik aurrera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Saien harrapakin izango da, badaki ilunpea duela bere zoria.  Elizen arteko biblia   Jb 15,23

Gero artadian utzi zuten zakur bat bezala hilik, putre eta saien bazka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Gero, saien hegaldi biribila izanen da zeruan hauteman ahalko den bakarra.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 88. orr.

Mirua eta mota guztietako saiak.      - 0. orr.

2 (izenondoekin)

Euskal Herrian gaindi aurki ditaizken bost abere mota nahi izan dauzkigu aurkeztu: pottokak, saiak (sai arrea, ugatza, sai zuria), manex buru beltzak, urtxoak eta betizuak.  Herria   2003-07-24

Erakusketa huntan, bost xori harrapari zaizkigu nagusiki erakutsiak: ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia.  Herria   2004-03-11

Buruz dakit, esaterako, etxe atzeko amildegiko zirrikituetan sai zuriak habia egiten duela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.

Bedatsean, sai xuria agertzean, behiak larratzeko bidea erakusten omen duelakotz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.

Ordutik hona, sai arrea pasatu zen desagertzeko zorian zegoen espeziea izatetik hazten ari zen dezenteko populazio egonkorra izatera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

Idatzederrek eskuetan zuen luma ez zen antzara batena... bai ordea, sai gorri batena!  Berria - Kultura   2004-07-27

Begi zorrotzeko sai beltza sarraskitan irten da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.

Ulises eta bere lagunak, berriz, haien atzetik kolpeka zebiltzan, sai erpe-okerrak harrapakinarekin bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.

Herbertek ezin jasan zezakeena zopiloteak ziren; bizirik gauden bitartean ezer egiten ez badigute ere: kiratsa darie, besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

3 irud/hed

Futbolaren inguruan dauden sai begiluze asko Osasunari begira egongo dira. Ama Benita ondoan zeukala eta konponduko zirela biak sai haiei guztiei bizkar emateko.  Berria - Kirola   2006-03-21

Gero, nola ez, holako lanak estimatzeko dauden erakunde ofizialak dauzkagu: kultur saiak, udal beleak, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saiak dauden herrialde guztietan haren eretzeko sinesteak izan dira, nabarmenenak Egiptokoak, Faraonak bere burukoan, sai burua zekarrelako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.

Sugea edo azkazala edo sustraia edo sai-atzaparra, ez du axola handirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.

Harik eta, azkenean, izpi mehe bakar bat, armiarma baten haria bezalakoxea, irekiduratik atera eta sai begia bete-betean jo zuen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Sai hezürrezko txürülak.  Herria   2001-04-05

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hango ikusteko ederrenak hango kanpo zabalak ziren, zernahi ardi ikusi ditugu bazter orotan, eta ere Huanaco basa zernahi, eta mortu-sai iduriak ere frango polliki, desertuko xoriak arras haundiak.  Herria   2005-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sai arrea (4)


saiakera 1 iz gai jakin bati buruzko gogoetak biltzen dituen hitz lauzko idazlana, gehienetan ez oso luzea.

Goitik behera berridazten ari naiz Magiaren Historiaz egin nuen saiakera osoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Burutazio ergel bat izan nuelakoan, kontua bertan behera uzteko prest nengoen, baina azkeneko saiakera bat egitea otu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.

Julia Kristevak bere saiakera labur batean Dostoievskiren pertsonaia batek ahoskatutako hitzak gogorarazten dizkigu: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 171. orr.

Liburu honetako artikulu bakoitza saiakera labur bat da bere horretan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Pascal Quignard-en liburuak, adibidez, nobelak dira? saiakerak? poesia?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Saiakera horretan, hain zuzen, ezaugarri hau jartzen du zinemaren eta irudikapenean oinarritzen diren gainerako arteen bereizgarri gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Freud-ek eman zigun Totem eta Tabu saiakeran "aita primordiala"ren kontakizun mitikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

La Réalité figurative (1965) bilduman jasotzen diren saiakera batzuetan, espazio irudikatua, ikuspenaren aldetik eta haren geometriarenetik ez ezik, [...] ikuspuntu zabalago batetik ere aztertzea proposatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.

Bertsolaritzaren gaineko hogeita bi saiakera laburren bilduma.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.

Berak fikzioak asmatu nahi zituen, istorioak idatzi, ez saiakera moduko haiek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.

Obra honetan, Jean-Louis Davant euskaltzale-abertzaleak biltzen ditu kazeta desberdinetan agertu dituen artikulu andana bat, baita saiakera, olerki eta pastoral zatiak.  Herria   2004-05-06

2 idazlanen horien multzoa literatura-genero gisa.

Saiakera beste genero bat da, erudizioarekin zerikusia duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 365. orr.

Sarritan eduki dut saiakera egiteko tentazioa, baina konturatzen naiz, komunikatzeko, hau da, jendearengana heltzeko, errazagoa dela nobelarekin lortzea saiakerarekin baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Egia da, saiakera egiten duten emakumeen kopurua txikia dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Saiakera landu zuen (Vida de D. Quijote y Sancho); olerkiak idatzi zituen (Poesías, El Cristo de Velázquez); antzerkia sortu (Fedra) eta eleberriak plazaratu (La agonía del cristianismo, Niebla, El sentimiento trágico de la vida, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Niri gogoetaz betetako narratiba duk gero eta gehiago gustatzen zaidana, edo saiakera, edo biografia nobelatuak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 70. orr.

Idazle batek gai jakin baten inguruan ikerketa eta azterketa lan handia egiten duenean, zergatik jo nobelara eta ez saiakerara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beraz, beharturik nago, nolabait esatearren, nobela bakoitza saiakera lan batekin bikoiztera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Jon Sarasuak eremu askotako lurrak goldetu izan ditu bere saiakera-testuekin.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 106. orr.

Crónicas post-industriales (Bartzelona, 2000) saiakera-liburu bitxian aipatzen duen bezala: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Aurtengo Espasa Saiakera Saria.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 58. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkondu orduko, Wildek alde batera utzi zuen poesia-lana, eta kontakizun laburrak, haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

5 saiatzea. ik saiaketa; saiakuntza.

Urduritasuna baztertzeko saiakera egin eta botilen barrura emeki-emeki airea botatzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Laugarren saiakeran ere porrot egin ondoren, taldea bosgarren tribura heldu zen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 13. orr.

Eta saiakerak ez ezik, azken bururaino eramandako ihesak ere bai, izan dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Lucyk hiru egunez eutsi die tinko berari zerbait ateratzeko egin ditugun saiakerei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

Ezpata koskatu eta hautsia zegoen, azken saiakera etsian arroka altzairuaz zeharkatzen saiatu izan balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Guilherme Vitulok egin zuena, portugaldarrak erdeinuz hartu baino areago, beste egoera batean eta beste hitz batzuekin Deabruak egin zuen saiakera deitoragarria errepikatzea izan zelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

-Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

Saiakera eta esperientzia asko egin izan dira, batzuetan irakasleek bakarka eramanak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Martak, bere neurrien barruan abegikor izaten saiatu arren, gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat egin eta kanpoko ateko kisketa bikoitza itxi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Zerbitzu sekretuek disidente errepublikanoen bi atentatu saiakera zapuztu zituztela dio txostenak.  Berria - Mundua   2006-02-25

7 saiakera-egile ik saiakeragile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atentatu saiakera (3); azken saiakera (10); bigarren saiakera (3)

egin zuen saiakera (3); egindako saiakera (3); egiteko saiakera (4); egiteko saiakera egin (3); hainbat saiakera egin (3); hilketa saiakera (5); hiru saiakera nagusiak (3)

idatzitako saiakera (4); ihesaldi saiakera (5); izeneko saiakera (6); juan zelaia saiakera (8); lehen saiakera (5); lehenengo saiakera (3); miguel unamuno saiakera (5); nobela eta saiakera (3)

saiakera antzua (3); saiakera arloko (4); saiakera bat egin (4); saiakera egilea (4); saiakera egin (28); saiakera egin zuen (4); saiakera egin zuten (4); saiakera egingo (9); saiakera egiteko (5); saiakera egiten (4); saiakera guztiak antzuak (3); saiakera labur (4); saiakera liburu (3); saiakera liburua (6); saiakera liburuan (3); saiakera nagusiak (3); saiakera saria (12); saiakera sarian (4); saiakera ugari (4); sartzeko saiakera (3)

unamuno saiakera saria (4)


saiakeragile (orobat saiakera-egile) iz saiakerak idazten dituen idazlea.

Urte gutxian bide oparoa egin du Iban Zalduak ipuingintzan, eta euskal literaturaren inguruko debateetan ere presentzia handia du, hizlari, artikulugile nahiz saiakeragile gisa.  Berria - Kultura   2006-04-12

Hector Lopez Bofill poeta eta saiakeragileak manifestu bat irakurriko du: eskubideak eta askatasuna eskatuko dituzte herri katalanarentzat, eta Herrialde Katalanen autodeterminazioa.  Berria - Mundua   2004-09-11

Hector Lopez Bofill poeta eta saiakeragileak manifestu bat irakurriko du: eskubideak eta askatasuna eskatuko dituzte herri katalanarentzat, eta Herrialde Katalanen autodeterminazioa.  Berria - Mundua   2004-09-11

Mario Vinciguerra, historialaria, saiakera-egilea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

Ben Jelloun saiakeragilea L'Islam expliqué aux enfants eta Le racisme expliqué à ma fille liburuen egilea da, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-04-18


saiakeratxo iz saiakera laburra.

Ez dun nobela bat, saiakeratxoa baizik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Zeren liburu honetan gauza asko baitago: filosofia pixka bat, poesia, narratiba, saiakeratxoak, aitormenak, semiotika, Euskal Herriko gatazka konpontzeko errezetak...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Madrileko Akal argitaletxeak aspaldi itzulitako Duvrescuren saiakeratxoen bilduma batean haren jakituriaren isla bikaina aurki daiteke, batik bat niri bereziki atsegingarria iruditu zitzaidan George Eliot-en Middlemarch nobelaren inguruko azterketa zorrotzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.


saiaketa iz saiatzea. ik saiakuntza.

Gu komentzituta gaude ezker abertzalearen oinarri sozial guztiak nahiko lukeela lehenbailehen gatazka armatua gainditzea, eta beraz, oso ondo ikusten duela azken hilabeteetan egiten ari garen saiaketa zintzoa eta arduratsua gatazka armatuaren konponbiderako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren «gelditasuna» eta enpresaburuek «euren etekinak handitzeko enplegua murrizteko egindako saiaketak» jo ditu eragiletzat.  Berria - Ekonomia   2004-01-06


saiakuntza 1 iz saiatzea; bereziki, esperimentua. ik saiakera 5.

Saiakuntza edo esperientzia hura guztia behar bezala aztertzearren, sendagile ospetsu bat jarri zuen egin beharreko azterketa guztiak egiteko eta hartu beharreko ohar guztiak hartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 186. orr.

100 milioi animaliak pairatzen du urtero munduan ikerketarako laborategietan eginiko saiakuntzak.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Ez zen agian kasualitate hutsa hiri-estatuak izatea saiakuntza egiteko laborategiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Galilei, [...] oraindik ezbaian dabil behaketa/saiakuntzaren eta eraikuntza razionalaren garrantzia metodo zientifikoan determinatzeko orduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Saiakuntza horretan, ezkerreko eskua ur hotzetan eta eskuinekoa ur berotan sartzen du behatzaileak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Halako saiakuntzek zera erakutsi dute: leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

George, Lázló-ren anaia kimikaria, tinta berri baten bila murgildu zen, inprentetan erabiltzen diren lehortze azkarreko tintekin saiakuntzak eginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Mota guztietako gaiak garatzeko erabiltzen dira horrela eginiko saiakuntzak: etxeko garbigarriak, kosmetikoak, elikagaietarako gehigarriak, botikak, industriako kimika-gaiak eta nekazaritzako produktuak, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Saiakuntzari jarraipena eman zion hurrengo jardunaldian, Sadarren, bost atzelari zelairatuta ere.  Berria - Kirola   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan)

Saiakuntza banku bat balitz bezala da, hau da, oraindik bizi izan ez ditugun gauzak eta esperientziak aurreratzeko edo behin eta berriz burura ekartzeko balio digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Nolakoak dira lor daitezkeen emaitzak saiakuntza-mota desberdinen arabera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

· Urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.


saialdi 1 iz zerbait lortzeko egiten den saioa edo ahalegitenako bakoitza. ik ahalegin.

Lehenengo saialdian huts egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Telefonoz eginiko saialdia ere alferrikakoa suertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Erraza izango zelakoan nengoen, baina sei edo zazpi saialdi behar izan nituen doinu egokia aurkitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Itzarri zenean beste saialdi bat egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Entseguen, saialdien, hutsegiteen eta berriz hastearen desordena "bizia".  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Harritzar hura gurdi gainean ipintzeko ahaleginetan zebiltzala, saialdietako batean, harria langileetako baten gainera erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

Edozelan ere, ez dut egin hari deitzeko saialdirik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

Adimenaren adigai huts haiek esperientziatik eratortzeko eta beraiei jatorri enpiriko soila egozteko saialdi guztiak erabat hutsalak eta alferrikakoak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 85. orr.

Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mishrod Guvamombe epailearen arabera, «akusatuaren ekintzek arma erosketa saialdia agerian uzten» dute.  Berria - Mundua   2004-08-28


saialditxo iz saialdi laburra.

"Remington" kaxkar bat eman zidaten; eta goizero egiten nuen saialditxo bat, Borda tenientearen eskutik, tiroketa ordu erdi batez Aitxuriko mazela harritsuan "pratikatzen".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.


saiarazi, saiaraz, saiarazten du ad saiatzera behartu.

Badira, halaber, espekulazio-arazo asko, zientzia metafisiko honetarako oinarri baliagarririk eskaini ez arren, halere, izpiritua azkartzen eta saiarazten dutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.


saiatu 1 da ad saioa egin, ahalegindu. (-tzen objektuarekin)

-Ez da abentura bat -mugitzen saiatu nintzen, argia bilatzen, baina Taniak ez zidan utzi.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 221. orr.

Margotzerik ez baduzu ere, saia zaitez bederen zirriborroa egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

Horrelako hilak berpizten saiatu behar dugu, konkretutasuna itzuli behar diegu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Harridura ezkutatzen saiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.

Egunero saiatzen ziren, hala ere, hura ikusten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 175. orr.

Eta egia hau zuan: egunsentian nire adiskidea ni hiltzen saiatua zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

Besoak mugitzen saiatu zen, baina ezin zuen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.

Biak ala biak begiradei eusten saiatu ziren lipar batez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.

Camel bat iziotu eta, besterik gabe, entzefalograma laua mantentzen saiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 261. orr.

Furgonetan bertan saiatu nintzen Dan xaramelatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.

Ez saiatu haren bila joaten, lo baitago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.

Saiatu zen ihesa eragozten zion olatu hartatik irteten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Une batean nire bizitza berriari konponbideak aurkitzen saiatzen nintzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Nik une hartan inondik ere ez nuen kezka bat arintzen saiatu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Ni neu ere zehazki erantzuten saiatu nintzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.

Zu hil zinen legez hil zinelako egon nintzen prest, bezpera izutu baten, harro hiltzen saiatzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 109,16

Saiatu zen, beraz, pausoak ziurtasunez ematen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Saiatu publikoari ezagutzera ematen ezagutzen ez dituen eta ezagutu nahi ez dituen balio berriak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Ez dezala nehork uste izan Frantsesen Errege ospetsuaren boterea harrotu nahi dudala, edo ahultzen saiatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 121. orr.

Gizonak, bere garaian itunok onarturik ere, gero, ia gauero, andrearen etzauntza bortxatzen saiatua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Irakur nezala, ikasten saia nendila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Saia zaitez ikasten, eta ikasiko duzu saiatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

2 (-tzen objektuarekin, adizlagun eta kidekoekin)

Harry gogor saiatu zen erabat ikaratuta ez jartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 85. orr.

Le Commerciel, nolanahi ere, oso eragin handia zuen aldizkaria, gogor saiatu zen ideia horren kontra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 142. orr.

Haritz alferrik saiatu zen birritan atezainaren aurrean bakarrik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 51. orr.

Berariaz saiatzen zen Euskal Herriko eta etxeko oroitzapenak bururatzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Lajos zinez saiatu zen Nunuri laguntzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Egoera larri horretatik irteten biziki saiatu zen beti Agustin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Gogotik saiatu naiz jakintsu izaten.  Elizen arteko biblia   Koh 8,16

Elkarrizketa sigi-saga eta itsumustuka saiatzen da misteriora -produktuaren benetako preziora- iristen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Ohi baino pixka bat suharrago saiatu nintzen hura gorteiatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Alemanez ere saiatu zen irakurtzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Egutxi bi aldiz saiatu zen, poliki-poliki, hura esnatzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Gizon guztiak letrak eta sinboloak kartajokoan bezala nahasturik saia zitezela, halabeharraren opari gertagaitz bat lagun, arauzko liburu horiek eraikitzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

Apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Malda behera xuabea aprobetxatuz saiatu zen arnasa berreskuratzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

Begiak estututa saiatzen nintzen ikusten nola biribiltzen zituen Tomek eskuak Normaren bularretan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.

3 (-tzen objektuarekin, bila-rekin)

Eskua pistolatik gertu neukan badaezpada ere, eta Agirre, bitartean, paperen bila saiatu zen atearen poltsikoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 140. orr.

Iratzargailuaren bila saiatu zen itsumustuan, beso errariarekin han eta hemen joz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Gero aitaren bila saiatu zen, petriletik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 140. orr.

Hitz-gako baten bila saiatu zen Nora, eta, hainbat hitzen errepasoa egin eta gero, iraupena iruditu zitzaion hitzik egokiena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Zenbat eta gehiago saiatu gizon-emakumeak egintza horien arrazoi bila, hainbat eta nekezago aurkituko dute.  Elizen arteko biblia   Koh 8,17

4 (-tzen objektua ezabaturik, adizlagun eta kidekoekin)

Handik pixka batera, berriro saiatu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 101. orr.

Jan ezazu hau, berriro saiatu baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Berriro urpera jotzen genuelarik, sakonago ilunago itoago saiatzen ginen, inork ikusiko ez gintuen munduren batera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

· Nik Malfoyri begi bat belztu diot eta Neville, inoren laguntzarik gabe, Crabberen eta Goyleren aurka saiatu da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.

Ni saiatu ninduan lehenagokoan, eta ikusi zer gertatu zaidan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

5 (bestelakotean)

Saiatu gabe ez nuen etsiko ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 44. orr.

Saiatuagatik ere, ezin izan zuen bultzada hura saihestu inola ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Saiatu, saiatzen nintzen zerbait; baina berehala amaitzen zitzaidan jarduna.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 72. orr.

Erregea saiatu zen, baina ezin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.

Hori liburuetatik buruz ikasi ezinezko zerbait zen... bera saiatu zen arren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Saiatu nintzen, bai noski, baina orduan ere alferrik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

"Saia zaitez Musekin", esan zidan adiskide batek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Umetako grina berarekin saiatu zarete.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 269. orr.

Zu saiatu elkarrizketa interesgarriren batekin...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.

Dobb-en liburuekin ere saiatu nintzen, eta, gerora, sutsu heldu nion gaiari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Kako-oker manera goxoagoekin saiatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 125. orr.

Arreta gehiagorekin saiatu direnek aurkitu dute zortzi direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Mozorro batekin saiatu zen arratsalde hartan: itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Saiatu bai, baina ez da erraza begiak tinko edukitzea.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Azpitik saiatu behar izan zuten, eta hortik atzerapena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 199. orr.

Ron beste ikuspegi batetik saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.

Hain aurkitzen nituen, ordea, kritikak eta iruzkinak eskasak, saiatu ere ez nintzen egin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 82. orr.

Saia zaitez, gutxienez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 95. orr.

6 (-n deklinabide atzizkiekiko objektuarekin)

Baina bera ez da horrelako ezertan saiatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 29. orr.

Saia zaitez dantzan edo arbuia ezazu, izan zaitez garbia edo lizunkoia, geratu hemen edo zoaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko.  Elizen arteko biblia   Eg 20,35

Protestan saiatu arren, ez zuen benetan ahoskatu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.

Hurrengo, merkatarien herrialdean, Babilonian, saiatu zinen prostituzioan; halere, ez zinen ase.  Elizen arteko biblia   Ez 16,29

Baina bera ez da horrelako ezertan saiatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 29. orr.

Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Saia hadi bukian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 160. orr.

Hori liburuetatik buruz ikasi ezinezko zerbait zen... bera saiatu zen arren. zuei ikustaldi bat egitea erabaki genuen -ni neu, Paulo, behin baino gehiagotan saiatu ere bai-; baina Satanasek galarazi egin zigun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko, ez eta ihes egingo ere saiatu arren.  Elizen arteko biblia   Si 11,10

Erreskadan saiatu zen giltza guztiekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.

Sinistu egin nahi zuela, zin-zinez saiatzen zela horretan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Beti aurkitzen du zertan saiatua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 60. orr.

7 (-tzera objektuarekin)

Gauzak argitzera saiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

-Ez saiatu ni engainatzera, Eduardo Jexux.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Aholku hura sekula ahantzi gabe, loreen maitatzera eta lorategien zaintzera fierki saiatu nintzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 137. orr.

Dutxa epela hartu eta Mikel lokartzera saiatu zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 265. orr.

Laugarren argudio nagusiak, erakusteko ez dela saiatu behar lehiatzera gure auzia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

Gilles Guiguet, Ñapurrak taldeko aizkolaria, munduko marka baten haustera saiatu da.  Herria   2002-08-01

-Zergatik ez haiz saiatzen hire neskarengatik zer egiteko prest hagoen idaztera, ahal den gehien handizkatuz?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 146. orr.

Inor ni hiltzera saiatua zela erraten ari nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

8 (bestelako objektuekin)

Saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.

Amona ez zen saiatu hobeto azal ziezaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Joxe Mari bera ere saiatu zen emaztea etxera itzul zedin, min egingo ote zioten beldurrez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Zaindari on hau saiatu zaigu jendea zedien zentza...  Herria   2005-07-14

Zenbat saiatu ziren Espainiako zilar- eta urre-meatzak berenganatzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 8,3

Leihatilaz leihatila saiatu zara nor non dagoen jakiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

• 9 du ad saiakuntza egin.

Forma nahiz psikologia mailako hainbat aldaera saia ditzaket.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Inork ez du saiatzen zientzia baten sorketa ideia bat ezarri gabe oinarrian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz, zeren bere antzea erakustearren edozein esakune itxurazko argumentuen bitartez frogatu eta berehala hain indartsuak diren besteen bitartez berriro ukatzea saiatzen baitzuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.

Deitu zituen medikuak, bainu-aldiak hartu, sendagai ugari saiatu, baina dena alferrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Etxeko logelan askotan saiatu nuena egin nuen: hankak elkarrengandik apartatu eta orekari ondo eusteko modua bilatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Norbaitek berrikuntza bat saiatu zuen: aldeko zenbakien erroldan aurkako zorte bakan batzuk tartekatzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen, fotograbatua barne.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

Mundu honetara erakartzeko ahalegin ugari saiatu zituen amak, baina etsi egin behar izan zuen azkenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 170. orr.

Irribarretxo bat saiatu zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Olio usaintsu guztiak saiatu zituen; ur ugariz garbitzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Uda hastean, "kolpea saiatu" beharra zegoela baizik ez zuten aipatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Historialariak saiatu gabe utzi nahi izaten ez duen ezinezko gauza horietako bat da, hain zuzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Nik eragozpen bat saiatu nuen, baina Giuliak, abiada hartu, eta han hasi zen aretoaren ilunbean: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Eginahalak saiatu ditut aitak esan zizkidanak albait zuzenen jasotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Hortik, ondoren, gure konkistak hedatzen ditugu, eta erregela haien aldaera denak eta itxurazko saihesketak printzipio hartatik argitzea saiatzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

Grappa bat eskatu, eta poema baten zirriborroa saiatzen hasiko da: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Geroztik arretaz berrirakurri ditut atal batzuk; oraingoz saiatzerik pentsatzen ez dudan kapituluak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

2002ko apirilaren 11ko kolpea saiatu zuten sektore kolpista eta terrorista ber-berek, zibil zein militarrek, kontratatu zituzten oraingo atxilotuak.  Berria - Mundua   2004-05-15

10 (era burutua izenondo gisa; pertsonei buruz)

Banituen, gainera, beste alde on batzuk ere, inguruan nituenak erakartzeko: saiatua nintzen, egiatia eta eskuzabala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Bazekien leku guztietan ganoraz jokatzen, eta asko ikusiriko gizon saiatua zela erakusten zuen edonon.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Biak ziren, halaber, langile saiatuak, eta horrela atera ahal izan zuten aurrera taberna.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.

Hala ere, irakurle saiatuak izango du aukera Bonabenturaren lanaz gozatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Askotan irakasle saiatu langilearena egiteak laguntzen dik ikasleen aurrean hire maila eskasa zuritzen.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 124. orr.

Ikasle saiatua nintzen ni, lehen urtean behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Hala ere, horrelako bildumetan harribitxi eder askoak topa ditzake begiak erne dituen zale saiatuak.  Berria - Kultura   2004-11-13

Morrosko saiatu haiek bibaka hasi dira pozarren. Zaldun saiatu haien sua eta kemena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

Zeintzuk dira bada adiskide saiatu horiek?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

Ez da ikaslerik onena, baina txarrena ere ez: behar bezain argia, baina ez aski saiatua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

Oso aizkolari saiatua da, baina, agian, indar pittin bat falta zaio.  Berria - Kirola   2004-01-17

11 (era burutua izenondo gisa; gauzei buruz)

Musiak tronpeta hori jotzen zuen soldaduaren irudi saiatua zekusan, eta barre egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Lankidetza zabal eta saiatuaren emaitza da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Ahalegin saiatua, etsipena eta halabeharra ibiliak ziren elkarlanean haien idazketan; Daneri-k egozten zizkion bertuteak geroztikakoak ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

Ikerketa lan saiatuari esker egiten du aurrera zientziak, teknologiak eta orobat gizarteak.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Pertsonalki eta bere Elkartearen bidez, gutaz ardura saiatua eta axola berezia izatea, bere anaiez bezalaxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1190. orr.

Gaymardek txalotu egin zuen Sarkozyren «politika saiatua».  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Hamasei liburuki, 14.028 orrialde, 21 urteko lan isil eta saiatuaren emaitza.  Berria - Harian   2005-11-18

Zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua.  Elizen arteko biblia   1 Ts 1,2-3

12 (era burutua izen gisa)

Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,5

13 soineko bat, oinetakoak edo kidekoak jantzi, gorputzari edo oinari egokitzen zaion ikusteko.

Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

14 saiatuaren saiatuaz (orobat saiatuz)

Sinetsidazu: saiatuaren saiatuaz, asmotsu bilakatzen da burua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 501. orr.

Normaltasuna ez baita saiatuaren saiatuz lortzen den zerbait.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

agertzen saiatu (8); aldatzen saiatu (10); aldiz saiatu (24); alferrik saiatu (32); alferrik saiatu zen (9); aprobetxatzen saiatu (7); argitzen saiatu (18); arintzen saiatu (8); askatzen saiatu (7); asko saiatu (14); askotan saiatu (10); asmatzen saiatu (12); ateratzen saiatu (31); ateratzen saiatu zen (11); aurkitzen saiatu (23); aurre egiten saiatu (16); azaltzen saiatu (27); aztertzen saiatu (15)

babesten saiatu (7); bahitzen saiatu (8); baliatzen saiatu (12); baretzen saiatu (9); barre egiten saiatu (7); begiratzen saiatu (7); berreskuratzen saiatu (14); berreskuratzen saiatu zen (7); berriro saiatu (27); berriro saiatu zen (11); berriz saiatu (16); beste egiten saiatu (20); betetzen saiatu (14); beti saiatu (23); beti saiatu naiz (8); bidez saiatu (8); bihurtzen saiatu (15); bila saiatu (16); bilatzen saiatu (42); bilatzen saiatu zen (9); biltzen saiatu (19); birritan saiatu (7); bitan saiatu (9); bortxatzen saiatu (15); botatzen saiatu (9)

edukitzen saiatu (8); egiten saiatu (370); egiten saiatu zen (120); egoten saiatu (9); ekartzen saiatu (12); ematen saiatu (74); ematen saiatu zen (19); engainatzen saiatu (7); erabiltzen saiatu (12); eragozten saiatu (10); eraikitzen saiatu (8); erakartzen saiatu (7); erakusten saiatu (10); eramaten saiatu (12); erantzuten saiatu (14); erasotzen saiatu (10); erosten saiatu (7); esaten saiatu (15); esaten saiatu zen (7); eskaintzen saiatu (7); estaltzen saiatu (10); eusten saiatu (32); eusten saiatu zen (9); ezkutatzen saiatu (17); ezkutatzen saiatu zen (7)

frogatzen saiatu (9)

gainditzen saiatu (7); garbitzen saiatu (9); gehiago saiatu (21); gehiagotan saiatu (14); geldiarazten saiatu (7); gelditzen saiatu (10); gogor saiatu (26); gogor saiatu zen (11); gogoratzen saiatu (21); gogoratzen saiatu zen (7); gogotik saiatu (20); gordetzen saiatu (10)

harrapatzen saiatu (18); harremanetan jartzen saiatu (10); hartzen saiatu (39); hartzen saiatu zen (12); hausten saiatu (11); hiltzen saiatu (63); hiltzen saiatu zen (27); hitz egiten saiatu (25); horregatik saiatu (9); horretan saiatu (32); horretan saiatu naiz (7); hurbiltzen saiatu (8)

igotzen saiatu (9); ihes egiten saiatu (47); ikasten saiatu (12); ikusten saiatu (8); irabazten saiatu (15); irakurtzen saiatu (7); irekitzen saiatu (11); irribarre egiten saiatu (10); itotzen saiatu (7); ixten saiatu (8); izaten saiatu (26)

jarraitzen saiatu (13); jartzen saiatu (50); jartzen saiatu zen (17); joaten saiatu (13); joaten saiatu zen (8); jokatzen saiatu (14); jotzen saiatu (15); jotzen saiatu zen (7)

kentzen saiatu (29); kentzen saiatu zen (9); kokatzen saiatu (8); konbentzitzen saiatu (11)

laguntzen saiatu (8); lasaitzen saiatu (20); lasaitzen saiatu zen (8); lortzen saiatu (38); lotzen saiatu (8); mozten saiatu (7); mugitzen saiatu (11)

pentsatzen saiatu (12)

saiatu arren (57); saiatu aurretik (9); saiatu baitzen (8); saiatu bazen ere (12); saiatu baziren ere (8); saiatu behar (228); saiatu beharko (91); saiatu beharra (22); saiatu beharra dago (7); saiatu beharrean (13); saiatu diren arren (7); saiatu ere ez (16); saiatu gabe (28); saiatu omen zen (9); saiatu ondoren (32); saiatu zen aldea (7); saiatu zen arren (11); saiatu zen berriro (9); saiatu ziren arren (10)

saihesten saiatu (14); salbatzen saiatu (8); sartzen saiatu (59); sartzen saiatu ziren (13); sortzen saiatu (9); suntsitzen saiatu (7); suspertzen saiatu (7)

ulertzen saiatu (14); urruntzen saiatu (8); uzten saiatu (18)

zabaltzen saiatu (8)

alferrik saiatuko (13); argitzen saiatuko (7); ateratzen saiatuko (12); aurkitzen saiatuko (8); aurre egiten saiatuko (12); azaltzen saiatuko (18); baliatzen saiatuko (18); berreskuratzen saiatuko (13); berriro saiatuko (8); betetzen saiatuko (7); bilatzen saiatuko (14)

egiten saiatuko (123); ematen saiatuko (63); erakusten saiatuko (20); errepikatzen saiatuko (10); eusten saiatuko (19); ezustea ematen saiatuko (7); ezustekoa ematen saiatuko (7); garaipena lortzen saiatuko (9); hartzen saiatuko (19); hobetzen saiatuko (16); horretan saiatuko (18)

irabazten saiatuko (35); iristen saiatuko (9); jartzen saiatuko (10); jokatzen saiatuko (10); konpontzen saiatuko (13); laguntzen saiatuko (7); lortzen saiatuko (66); mantentzen saiatuko (7)

osatzen saiatuko (8); sartzen saiatuko (21); sortzen saiatuko (7)

uzten saiatuko (9)

saiatuta ere (18)

aurkitzen saiatzea (8); egiten saiatzea (23); ezkutatzen saiatzea (7)

saiatzea egotzi (13); saiatzea leporatu (9)

bortxatzen saiatzeagatik (7); hiltzen saiatzeagatik (20)

berriro saiatzeko (9); egiten saiatzeko (13); irabazten saiatzeko (7); konpontzen saiatzeko (13); lortzen saiatzeko (10)

aldatzen saiatzen (8); alferrik saiatzen (9); askatzen saiatzen (8); asmatzen saiatzen (9); ateratzen saiatzen (16); aurkitzen saiatzen (13); azaltzen saiatzen (10)

berriro saiatzen (10); betetzen saiatzen (10); beti saiatzen (17); bila saiatzen (14); bilatzen saiatzen (21); biltzen saiatzen (8); bizitzen saiatzen (15); bultzatzen saiatzen (7)

egoten saiatzen (10); ematen saiatzen (46); erakusten saiatzen (11); eramaten saiatzen (10); erantzuten saiatzen (14); eusten saiatzen (18); ezkutatzen saiatzen (22)

gainditzen saiatzen (7); gogor saiatzen (9); gogoratzen saiatzen (8); gordetzen saiatzen (8); hartzen saiatzen (13); horretan saiatzen (22)

ikusten saiatzen (8); imitatzen saiatzen (12); irakurtzen saiatzen (9); izaten saiatzen (26)

jartzen saiatzen (18); jokatzen saiatzen (8); jotzen saiatzen (7)

konpontzen saiatzen (9)

laguntzen saiatzen (10); lortzen saiatzen (16)

saihesten saiatzen (11); sartzen saiatzen (22); sortzen saiatzen (15)

ulertzen saiatzen (13); uzten saiatzen (8)


saiatuki adlag saiatuz, jarraikitasunez.

Izan ere, materia kopuru guztia gorputz osoan zehar kitzikatu behar dute, lohadarretan kitzikaturik, osoan eta saiatuki gogoaren joranari segi diezaion.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.


saiatze 1 iz saioa egitea, ahalegintzea.

Maitatzea jarduera (aktibitatea) da eta ez saiatze pasiboa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 35. orr.

Maitasuna... ez da afektu bat [...] norberaren maita ahalmenean zuztartuta dagoen saiatze bizia baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.

Antzinateko gizon batek denbora luzea eman zuen naturaren izaera eta portaera aztertzen, eta, bere saiatze etengabearen ondorioz, sua zelan egin zitekeen asmatu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 9. orr.

Saiatze nekagarriaren balioa zalantzan jartzen du Koldo Mitxelena-ko 'Ahaleginak' erakusketak.  Berria - Kultura   2004-11-14

2 (hitz elkartuetan)

Erietxean huts egin duten saiatze kasuei ematen diete laguntza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26


saietera iz leiho meharra.

Leihoak, gela aldetik zabalak, kanpora berriz estuak, hormaren loditasun osoa hartzen zutela, saieterak baizik ez ziren, gizonak hiltzeko baliatzen ziren zirrikitu horiek, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Zeren, Napumoceno jaunak testamentuan azaldu ez zuen arrazoiren batengatik, kanporako batere saieterarik gabeko jaki-gordailua, pitch-pine egurrezko ate sendo batek ixten baitzuen, albotik alborako altzairuzko bi xaflaz indartua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.


saihesbide (orobat sahiets bide g.er.) 1 iz hirigune bat erditik ez zeharkatzeko, aldirietan zehar egiten den errepidea edo autobidea. ik ingurabide 2.

N-1 errepidearen saihesbidea egiteko asmoa du Lezo eta Gaintxurizketa bitartean Gipuzkoako Diputazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Luizi handia gertatu zen N-1 errepidearen eta A-8aren lotunean, Donostiako saihesbideko sarreran.  Berria - Harian   2005-12-21

Garesko saihesbidea zabaldu dute, Iruñea-Logroño autobiaren barne.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Euskal Y-arekin eta Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearekin bat egingo luke proiektuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Bihar goizean irekiko dituzte Txorrierriko saihesbidea eta Bilbo erdialdea lotzen dituzten igarobideak.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Ilunbe Anoetarekin lotzen duen pasabidea hartu zuen, saihesbide gainetik pasatzen dena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

11:00etan manifestazioa egingo dute Andoain eta Urnieta (Gipuzkoa) lotuko dituen G-131 saihesbidearen aurka.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Cintruenigoko saihesbidea: N-113 errepidean dago gune beltz hori ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Aurki botako dutela etxea saihesbide berria egiteko, horixe esan ziguten etxe hartakoek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 109. orr.

"Barreau Nord" deitua den Ipar saihets bidearen proiektua fase berri batean sartua da orain.  Herria   2002-07-18

Irun eta Hondarribia lotzeko saihesbidea egiteko proiektua.  Berria - Harian   2006-02-28

2 (hitz elkartuetan)

Pasaiako portuari buruz eta Bilboko porturako tren saihesbideari buruz ere hitz egin zuten Madril eta Lakuako ordezkariek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

3 herrigunea edo errepide bat saihesten duen bidea.

Hiribide amaierako biribilgunetik errepide nagusira irten, aurreneko saihesbidean eskuinera jo, eta bihurgune itxi bati buelta osoa emanez, zuzenean bideratu ziren Hendaiarantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Saint-Sulpiceko bide-seinalea, Norarekin nindoanean egiten nuen bezala autopistatik atera eta saihesbide hau hartzen dut, ez dago oso garbi lasterbidea ote den, askoz kilometro gutxiago izan arren bidea oso bihurgunetsua delako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Herrira iritsi aurretik, saihesbide are bihurriago batetik sartu baitzen, ezkerretara.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Müller jaunari dagokionez, izu batean egin zuen bidea, gidariak saihesbideren bat hartzen zuenean tranparen batera ginderamatzala uste baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Orduan hasi nintzen auzoko saihesbideetan bakarrik edo ardien atzetik, irratia esku batean eta mizpirazko akuilua bestean, terrentaz, ibiltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Arratsaldean Büren herrira zeraman saihesbide bat hartu genuen, Paderborn bazterrean utzita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Harrisonen mitinera baino lehen bi aldiz aldatu nintzen taxiz, metro eta autobus batzuk hartu nituen, itzulinguruka ibili nintzen hainbat saihesbidetatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 77. orr.

Poliziak hautemandakoan saihesbideren bat hartzen zuen berehala, telebistan egiten duten gisara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 211. orr.

4 irud/hed

Hitz "lohiak" esateko nolabaiteko debekuaren aurrean asmatutako saihesbidea, nonbait.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

Bide hartako zenbait saihesbidetan sekretu lazgarriak zeuden zain, arima zimelduko lidaketen sekretu kosmikoak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Eta jakin nuen nire bizitza osoak une magiko hartaraino bideratu ninduela, beti bide zuzena aukeratzera behartuz, saihesbide okerrak bazterrera utzita, aurrera, beti aurrera Esbastikaren Kriptaraino...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 286. orr.

Patuaren apetak zer diren: Giovanni Boccaccio izenari erreparatuta, jakin-minak ustekabeko saihesbidetik jo eta Decameron obrarekin tupust egin.  Berria - Kultura   2006-03-21

Baina 'hiru' jartzerik ez zegoenez, beste saihesbideren bat topatu behar nian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 87. orr.

Ez nuke martxan jarria dena gelditzerik lortuko, ez nioke patuari saihesbiderik aurkituko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 18. orr.

Bada, hala ere, belarri gor bati edo begi itsu bati saihesbidea bilatzeko aukera txiki bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Horrexegatik joan nintzen; saihesbide literario bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garesko saihesbidea (3); hegoaldeko saihesbidea (21); iparraldeko saihesbidea (3); saihesbidea egin (3); saihesbidea egiteko (6); txorierriko saihesbidea (3)

hegoaldeko saihesbideak (5)

hegoaldeko saihesbidearen (11); hegoaldeko saihesbidearen aurka (3)


saihesgaitz izond saihesten gaitza dena, ia saihetsezina.

Koka-kola saihesgaitzaren alternatiba garestia, ardo ona 150 cc-ko botilan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.


saiheska 1 adlag aurrez aurrekoa ez den norabidean edo egoeran. ik zeharka.

Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten, pixkaka-pixkaka ezkerraldeko ibai bazterrerantz hurbiltzen zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

Saiheska erori zen, burua espaloian; horma bat igotzen ari balira bezala mugitzen zitzaizkion hankak errepidean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

Azkenean, batera sartu ziren biak, saiheska eta batak bestea apur bat estutuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Igeltsero hura urtetan gora joana zen, baina hain bizkarzabala ezen saiheska jarri behar izan baitzuen ni pasa nendin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Zabal eta zabar lo egitea, hala saiheska, nola ahoz gora, nola beste edozein jarreratan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.

Saiheska lo egin behar izan du, gorputza itzuliz gero harekin buruz buru kausitu beldur.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

Gero iraulka bidebazterrera joan nintzen, justu saiheska etzanda zetzan soldadu aleman horren ondora.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.

Armairu bat ere bazegoen, hormaren kontra saiheska jarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Orduan, 2002ko otsailaren bukaera hartan, zuzenean lurrean jarrita eta saiheska, Mekara begira, eskeletoak.  Berria - Harian   2006-03-07

2 irud/hed

Laguna erakutsi zion eri batez, eta arreta guzia lanari eskaini zion, etorri berriei begia atxikiz, saiheska.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Logelara ez begiratzen ahalegindu nintzen arren, saiheska, ohe ertzean eserita ikusi nuen, jantziren bat -izara, beharbada- bularren kontra estutzen zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.

Tarteka umeak txistuka aritzen zitzaizkien zeken merke-nahi zurbilei, saiheska begiratzen baitzuten, norbaitek han ikusiko zituen beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Ez naiz uhartekoaz ari, nahiz eta hark, oso saiheska bada ere, ukitu ninduen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 106. orr.

Oraingo funtzionariook diplomazia zuriz eta paperez saiheska egiten baitituzte beren azio kobardeak, inori kararik emateko ere kapaz ez direla kasik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.


saiheskara adlag saiheska.

Baina Oisinen begi lausotuak ez ziren batere argitu eta, bat-batean, saiheskara erori zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.


saiheskari izond saiheska joateko joera duena.

Telebista, kirol, kultura eta kaka gehiegi jan gabe, gehiegi ezkondu gabe (saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari), eta inongo aldetatik gehiegi zeratu gabe betiere...  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.


saiheskatu, saiheska(tu), saiheskatzen du ad saihestu.

Saiheskatzen genituen bahia hutsetan, hunkitzean plastika ziruditen itsas belar malguen hiro gazi usainak gohaina hastapenean eta atsegina ondotik hazten zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.


saihesketa iz saihestea.

Hortik, ondoren, gure konkistak hedatzen ditugu, eta erregela haien aldaera denak eta itxurazko saihesketak printzipio hartatik argitzea saiatzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.


saiheski 1 iz saihetseko okela; saihets hezurrari atxikia dagoen haragia.

Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea; amak, berriz, saiheskia zekarren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Saiheskiak ebaki zituen bere lagun Taboureau andrearentzat, bere neskamea bidali baitzuen urdaitegira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Saiheskiak bildu eta esku motelez pisatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Inoiz ezin jakin idi txuletak edo guraso baten saiheskiak jaten ari garen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Gelditzen zaizu saiheski ogi-arrautzeztaturik, Quenu andrea?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

2 (neurriekin)

Libra bat saiheski, esan zuen, Mansion House-rako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Ganibet luzea trebe maneiatzen zuen, saiheski puska batendako kalte-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Lisak saiheski urdaia marmolezko apal txikian jarri zuen txukun, salmahaiaren muturrean. · Leihotik saiheski erre usaina dator.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txerri-saiheskia ekarri dut, ofertan zegoen eta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.

Lisak jaramon egin behar izan zion libra bat txerri saiheski ozpinetako pepinoekin erostera etorritako andre bati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Primeran pasatu nuen, lehengusuekin etxoletan, baina ez ditut maite zerri-saiheskiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Orain, txahal-saiheski erdia ahiarekin eta platera adinako vatrushkak jaten dituk; bestela, txuletak boilurrekin izango hituen janari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Hartu aharikia -esan zion Txitxikovi-, ahari-saiheskia da, artobeltz-ahiarekin!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.


saiheste iz bidetik ateratzea edo baztertzea.

Euskaldunak sekulan ez du sumatu, goxatu, letren esentzia majikorik, eta saiheste popular horretaz landara garatu da komentuen eta burokraten grafolatria, euskal kaligrafoak eta pendolistak nagusi direla.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


saihesteke adlag saihestu gabe.

Gustavok are tinkoago eutsi zion lemari orduan, jarritako norabidetik saihesteke, soinu hargatik izutzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.


saihestezin ik saihetsezin.

saihestu, saihets/saihestu, saihesten (orobat saihetsi g.er.) 1 da ad bidetik atera. ik baztertu.

Hala, bada, ukatu egin zionez Edomek Israeli bere lurraldetik barrena igarotzeko baimena, saihestu egin ziren israeldarrak bidetik, itzul-inguru bat eginez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 212. orr.

Astemea, orduan, Jaunaren aingerua ikusi zuenean bide erdian, ezpata eskuan zuela, bidetik saihestu eta landan barrena joan zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 215. orr.

Bide nagusitik joango gara, ez ezker ez eskuin saihestu gabe, zure lurralde osoa zeharkatu arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 212. orr.

Aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,12

Saihestu zen, ordea, David Saulen aurretik, eta horman sartu zen lantza.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,10

2 irud/hed

Baina saihestu egin gara kapitulu honen xedetik. "Ene bihotza ez da behin ere bidetik okertu", erran nahi baita: 'nire sentimendua ez da saihestu ez hastandu hortik'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Mesprezatu egiten dituzu zure arauetatik saihesten direnak, gezur huts baitira horien egitasmoak.  Elizen arteko biblia   Sal 119,118

Ez gero engainatu zeuen buruak, ez saihestu Jaunarengandik, jainko arrotzak gurtuz.  Elizen arteko biblia   Dt 11,16

Haiek emandako argibideen eta epaiaren arabera jokatuko duzue, ezertan ere saihestu gabe.  Elizen arteko biblia   Dt 17,11

• 3 du ad kaltegarria, zaila, ezatsegina edo arriskutsua gertatzen den zerbaiti buru ez egiteko, hari itzurtzeko edo hura alboratzeko eran aritu. (zerbait)

Gutxigatik saihestu dugu hot-dog saltzailearen orga.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Juxtu-juxtu saihestu zuen bidean agertu zen harkaitz bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 246. orr.

Saihesten baizik ez da saiatuko; ezpainak saihestu, begiak saihestu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Gasteizko erdigunea saihesten saiatzen da beti, oinezkoen esparruak bereziki: ez du aspaldiko adiskide eta ezagunekin topo egin nahi.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Kortsario veneziarraren bi ezpatakada saihestu ondoren, jauzi egin zuen haren gainera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

Gizonak beti saihesten zuen bidea, Calçada do Correio Velho, alegia, igotzen ari ziren, baina gaur hegoak balitu bezala sentitzen zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 354. orr.

Bi botika batera hartuta GIB birusa saihets daitekeen aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Harry sekula ez zen ordu arte Filchen bulegoan egon; ikasle gehienek saihesten zuten lekua zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Harryk erasoa saihestu eta ganberaren horma jo zuen basiliskoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

-Badaezpada ere, hobe dugu tiroak saihesten ahalegindu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Gazteak ezin izan zuen masailekoa saihestu, eta amorrazioz hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

4 (zerbait abstraktu)

Saihestu beharrekoa da, era berean, pedanteria eta hizkera "barrokoa".  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Delitu bat saihestu ordez beste bat eragiten du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

Norbanakook eurok, besterik gabe, legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.

Lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.

Nire amak, hasieratik bertatik, saihestu izan zuen haiekiko harreman oro, eta haurrekin hitz egitea debekatu zidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 11. orr.

Kontu hartaz pentsatzea ere saihestu egiten nuen, hain zitzaidan mingarria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.

Gizasemearen larruan ipintzeko bulkada ezin izan dut saihestu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.

Arazo hauek guztiak saihets ditzakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Borreroak, behiala, kondenatu bati bezero deitzeko tentazio itsusia izan zuen, azken unean saihesten jakin zuena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Azken mailegatzaile bat, zordun subirano batek ordainketak etetean sistemaren krisia saihestuko lukeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Nahasketa saihesteko, analitikotasunaren nozio eraldatu sinpleena Gottlob Frege-k aurkeztu zuena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Gorpuztasuna baztertu eta egiazko batasuna oinarritzeko -horren errealitatea ezartzeko gorpuztasuna saihestu behar baita- [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 43. orr.

Ezustekoak saihestu nahirik, steam-boaten bulegoetara joan zen lehenik, eta, bertan Kaukaso ontzia esandako orduan aterako zela ziurtatu zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

Beldurrak gidatzen duena eta gaizkia saihesteko ongia egiten, hura ez du Arrazoiak gidatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 493. orr.

Okerrena saihestua zegoen!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 47. orr.

Atzerapenak sortu ziren, Mikel Strogoffen aurrera jo nahi itsuak ere ezin saihestu zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Lucyrekin igaro zituzten bost hilabete eta erdi hartan pentsatzen nuenean, ezin saihestu nuen berengatik erruki sentitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.

5 (norbait)

Ni etengabeki zu hortik saihesten ahalegintzen nintzen, gauzak ordenatuki aztertzea gomendatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Pucey jazarleak bi bludger, Weasley bikiak eta Bell jazarlea saihestu ditu eta ziztu bizian doa... itxaron pixka bat... snitcha ote da hura?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Jauregirat heldurik, ohartu ginen ezen guztiek saihesten gintuztela, izurriak harturik bageunde bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.

Lanbidea galdu duzu, zure izena lokaztu, lagunek saihestu egiten zaituzte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Arratsalde guztian saihestu egiten du alaba, hari zakarkeriaren bat esateko beldurrez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 257. orr.

Astemeak ni ikusi eta hiru bider saihestu nau.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 216. orr.

Delako profeta edo ikusketaria, berriz, hil egin behar da [...] zuen Jainkoak agindutako ibilbidetik zuek saihesten ahalegindu delako.  Elizen arteko biblia   Dt 13,6

Handinahi zozoren batek saihesten ote gaitu, agian, hain beharrezko genukeen gezur eder horretatik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

6 ezin saihestuzko izlag ik saihetsezin.

Norberak nola egiten dion aurre ezin saihestuzko heriotzari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Herio beltz eta ezin saihestuzkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Orain, ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Truke-iragarpenak aldatzen diren unetik bertatik ezin saihestuzkoa izaten baita kapitalen ihes masiboa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Eraldakuntza genetikoa fatidikotzat, ezin saihestuzkotzat jotzen du egun zientifikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

Harik eta gau batean erabateko ziurtasunaz jakin zuen arte heriotza ezin saihestuzkoa zela eta hiru egunen buruan etorriko zela, egunsentian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Amaitzeko, ezin saihestuzko galdera: matematikari haren baitatik igarotzeak zertan aurrerarazi zien beren ikerketa?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heriotza saihets (5)

aise saihestu (3); arriskua saihestu (5); aurpegia saihestu (3); baina saihestu (4); bat saihestu (11); begiak saihestu (3); begirada saihestu (5); beti saihestu (3); bidetik saihestu (4)

egitea saihestu (3); erabat saihestu (3); erantzukizunak saihestu (3); erasoak saihestu (5); ezertan ere saihestu (5); ezin da saihestu (6); ezin saihestu (7); ezin zuen saihestu (3); eztabaida saihestu (5); eztabaida saihestu nahi (3)

ozta ozta saihestu (3)

saihestu ezinezko (4); saihestu ezinik (9); saihestu gabe (14); saihestu nahia (3); saihestu zen (5); saihestu zuen (22)

sufrimendua saihestu (4)

zabaltzea saihestu (3); zeharo saihestu (3)

ezin saihestuzko (7)

ezin saihestuzkoa (5)

azken postua saihestea (3); erasoak saihestea (3); eztabaida saihestea (3); heriotza saihestea (4); jaitsiera saihestea (5); postua saihestea (3); saihestea ezinezkoa (5); saihestea lortu (9); saihestea oso (3); saihestea oso zaila (3)

arazoak saihesteko (20); arrisku hori saihesteko (4); arriskua saihesteko (7); arriskuak saihesteko (12); atentatuak saihesteko (3); auto ilarak saihesteko (3); azken postua saihesteko (3); balizko arazoak saihesteko (3); beharra saihesteko (3); borrokak saihesteko (3); delituak saihesteko (7)

egoerak saihesteko (4); erasoak saihesteko (13); espekulazioa saihesteko (3); eztabaida saihesteko (3); gaitza saihesteko (12); gaitzak saihesteko (6); gaixotasunak saihesteko (5); gaizki ulertuak saihesteko (3); garatzea saihesteko (3); gatazkak saihesteko (3); gehiegikeriak saihesteko (5); gerra saihesteko (3); gerra zibila saihesteko (4); haiek saihesteko (3); halakoak saihesteko (4); hau saihesteko (4); hauek saihesteko (4); haurdunaldiak saihesteko (3); heriotza saihesteko (3); heriotza zigorra saihesteko (5); hiesa saihesteko (4); hondamendiak saihesteko (4)

ilarak saihesteko (3); indarkeria saihesteko (7); istripuak saihesteko (17); izurria saihesteko (5); jaitsiera postuak saihesteko (5); jaitsiera saihesteko (17); jaitsiera saihesteko borrokan (5); jaitsiera saihesteko lehian (5); justizia saihesteko (3); kalteak saihesteko (3); kontsumoa saihesteko (3); kutsadura saihesteko (7); laneko arriskuak saihesteko (6); legea saihesteko (3); minbizia saihesteko (4)

ondorioak saihesteko (5); pandemia saihesteko (5)

saihesteko ahalegin (5); saihesteko asmoz (15); saihesteko aukera (5); saihesteko baliatu (3); saihesteko balio (8); saihesteko bide (3); saihesteko bidea (4); saihesteko bideak (4); saihesteko borrokan (7); saihesteko desira (3); saihesteko egin (3); saihesteko era (3); saihesteko erabiltzen (3); saihesteko erarik (4); saihesteko erredakzioa (4); saihesteko eskatu (12); saihesteko eskatu zien (3); saihesteko gai (3); saihesteko hartu (5); saihesteko kanpainak (3); saihesteko kultura (4); saihesteko legeak (5); saihesteko lehian (7); saihesteko modu (3); saihesteko modukoak (4); saihesteko modurik (7); saihesteko modurik egokiena (3); saihesteko neurri (8); saihesteko neurriak (16); saihesteko neurririk (4); saihesteko neurririk hartu (3); saihesteko plana (3); saihesteko programak (4); saihesteko sistema (3)

sartzea saihesteko (3); terrorismoa saihesteko (4); tortura saihesteko (6); torturak saihesteko (5); tratu txarrak saihesteko (3)

uholdeak saihesteko (3); zabaltzea saihesteko (3); zigorra saihesteko (6)

arriskua saihesten (5); arriskuak saihesten (4); begirada saihesten (3)

saihesten ahalegindu (7); saihesten ahalegintzen (4); saihesten lagundu (3); saihesten laguntzen (3); saihesten saiatu (14); saihesten saiatu ziren (4); saihesten saiatuko (6); saihesten saiatuko direla (3); saihesten saiatzen (11); saihesten saiatzen zen (3)


saihets (orobat sahets g.er.) 1 iz gizakien edo abereen enborraren albo bakoitza.

Erakuts iezazkiozu gurutzeko seinaleak zeure saihets eta esku-oinetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 258. orr.

Mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa, saihets, diafragma eta biriketako muskuluak mugiarazten dituena aire garbia sar dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Eskua ahotik kendu eta errebolberra saihetsean iltzatu zion, min egin arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Gorputza hoztearekin batera saihetsa min ematen hasi zait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Saihetseko minari kasurik egin gabe, gero eta lasterrago gidatzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.

Leihoa itxi eta ohera itzultzen da, eta eskuineko saihets gainean etzaten da, zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 70. orr.

Haren saihetsa, berriz, lantzaz zulatua ageri zen, eta odola zerion sarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Berotu morroi horri ondo saihetsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

Bultzaka eta armen kulatez saihetsak joz, txaletera ninderamaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 351. orr.

Van Daan andrea ohean dago, bere saihets mailatuagatik, egun guztian kexuka ari da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Selifanek, zaldien saihets mardulak zigorraz emeki jo, eta Petrushkari esan zion: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

Erdi lo, noizean behin soilik eragiten zien uhalei, zaldi orobat logaletuen saihetsak leunki joz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Orkatilekin jo ditu animaliaren saihetsak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta [...] nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.  Elizen arteko biblia   Jn 20,25

3 alboa.

Mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.

Haiek ere beha zituzten, pistola eta makila larru beltzezko gerrikoaren saihets banatan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 250. orr.

Elizaren saihets bateko aulkitik [...] Joanttok herritarren aurpegi izugaitzak begiztatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Gure auzoko hiru etxeen saihetsetik pasa ginen baina suertez ez genuen inor ikusi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

Toki hartarik, arras ongi ikusten genituen Ameztoiaren etxe-aitzina eta ezkerreko saihetsa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.

Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Uhinek [...] barrako eta moilako harri berdotzak eta baporeen saihets ontsuak jotzen zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Portuan ainguratuta baleude bezala aditzen ziren olatuak txaluparen saihetsa jo eta astintzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 180. orr.

Brankako saihets batean ez zeukan, bada, letra gorriz idatzirik Andreasen maitasunaren froga isil erabatekoa?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Bere bizikletaren saihetsean xutik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak.  Elizen arteko biblia   1 M 9,45

1642. urtean, hogeita gutxi urte zituela, [...] Cromwelen "ironside" edo burdinazko saihets bilakatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik albo.

Ezkerreko eskuaz eskuineko saihets-zauria estali zuen, ikus ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Ezer erantzun gabe, bat-batean ezkerretara egin eta saihets-kale bat hartu zuen Corleyk.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.

Martak, bihotza eskuetan zuela sentituz, talkia hartu zuen saihets-apaletik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Adarga besoan, eta lantza harturik, istegi bateko saihets-atetik kanpora irten zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Saihets-ideia batzuen bidez indartu ideia nagusi hori.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

Elizan sartzean nahiz ateratzean, Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

-Ez dut saihets-usteetan sinesten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ene burua aurkitu nuen ohe saihetsean jarririk, beztitua, beste ohe ondora begira, begiak goiti so, anaia handia hor izan balitz bezala, zutik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Urte hartan, eliza saihetsean zeuden, lerro-lerro, Nafartar ofiziale-artisauak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Horretan, kolpetxo bat entzun zen txalupa saihetsaren kontra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Gero eta apalagoa zen ontzi-saihetsen karraska-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

Makur-makur egin eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, harkaitz saihetsari erantsiak gelatina puskak bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

6 aldea, alderdia.

"Errealitatearen" ertzean loratzen dira ignoratu edota azpiratu saihets interesgarrienak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.

Saihets politikotik, amaitzeko, oliba olioak eginkizun supraestrukturala betetzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Komunikabideek, berrien irudi eta abailari loturik, gero eta axola gehiago dute egiaren saihets desberdinez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

Fernanek bertze saihets batetik jo zuen kontraerasoa: [...].  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Oraino beste saihets onuragarri bat sexualitatean duen eragin osagarria da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.

7 saihets-hezurra.

Ondorioz, sabel aldean kolpe izugarria jaso zuen, heste meharra zauritu eta hainbat saihets eta diafragma hautsi zitzaizkion.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Laugarren saihetsean jo zion kolpea Tootlesi, baina Smeek Curlyren kolpea jaso zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.

Emaztea dena batera ari zen egiten: bere liburuxkatik nederlandera ikasi, zopari eragin, haragiari begiratu, intziriak bota eta hautsitako saihetsagatik kexuka aritu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Biriken ondoko saihetsak ditu apurturik, eta kolpez josita du gorputz osoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Horrez gain, hautsia du sudurra, ezker lepauztaia eta ezker aldeko saihetsak.  Berria - Kirola   2004-10-26

Eskuineko aldaka bere lekutik kanpora, hiruzpalau saihets hautsita eta kopetan kolpe formala duela.  Berria - Kultura   2004-08-18

Adierazi zuen ezen hildakoak bi beheko saihets hautsirik zeuzkala, eta kolpe larriak eskuineko sorbaldan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Hartara patata-zakuen itzalak, gantzaren poto bat eta txerri ketuaren saihets bat ez nahasteko pertsona batena izan litekeen itzalarekin. harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit, arkume saihets bi, lupia frijitua, [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.

8 saihets egin itzuri egin. ik izkina 6.

Konpainiak, jainkozko apaltasunez, saihets egiten dio iragarkunde orori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

Han, ontziburuaren ganbaran, ontzian beste inork ez zituen jakiak eta edatekoak eskaintzen zizkiolako, eta nork haiei saihets egin?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.

Elikatu ere, beste batzuk ez bezala (hein batean) elikatzen gara, gure kulturak hala aginduta: akzioz, txoko edota sagardotegietara bilduz, babarrun- edo zikiro-jateak ospatuz, etc; erreakzioz, ezezagun dugunari saihets eginez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen ikuskatzaileei eta Genevako Hitzarmenei saihets egiten dien leku hauetan giltzapetuta datxikitzaten presoen aurkako «gehiegikeriak ausazkoak baino ziurrago ekindin ezinak» direla ohartarazi du HRFk.  Berria - Mundua   2004-06-19

Ameriketako Estatu Batuek Iraken, Afganistanen, Pakistanen, Jordanian eta itsasontzi militar batzuetan, nazioarteko arauei saihets egiten dieten hamar bat detentziogune sekretu badauzkatela salatu du Human Rights First (HRF) giza eskubideen defentsarako erakundeak.  Berria - Mundua   2004-06-19

9 saihetsa eman

Atsedenetako boxeo konbateetan -lehen-malkoa-nork izaten ziren, hau da, lehiakideetako batek bere burua galtzailetzat jo eta negarrez hasten zenean bukatzen ziren-, denek, Chessman menderaezinak izan ezik agian, saihetsa ematen zioten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

10 saihets-hezur (46 agerraldi, 24 liburu eta 9 artikulutan; orobat saihetsezur 14 agerraldi, 10 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian saihets-hezur agertzen da)

Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.  Elizen arteko biblia   Has 2,21

Gaitz erdi saihets-hezur guztiak hautsi ez ditudanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Bidezko eta ongi egina irudituko al litzaizuke, etorri eta, hezur bat onik utzi gabe, saihets-hezurrak makilaka hebainduko balizkizukete?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

Harkaitz batean goitik behera erori zela eta saihets-hezurrak pixka bat zanpatuak zekartzala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Bigarren piztiak hartza zirudien: erdi jaikita zegoen eta ahoan, hortz artean, hiru saihets-hezur zituen.  Elizen arteko biblia   Dn 7,5

Balak saihets-hezurra harrapatu bezain laster jakin zuen Humbertok galdua zela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen; lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

11 saihets-hezurdura (corpusean saihetsezurdura soilik)

Jantziak eta gorputza urratzen dizkidaten haitzak ez ote dira, bada, profeta irentsi zuen balea beraren saihetsezurdura edo "leize-sabela"?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi saihets hezur (4); eskuineko saihets (4); hainbat saihets (3); lau saihets (4); lau saihets hezur (3)

saihets aldean (8); saihets aldera (3); saihets artean (4); saihets batean (7); saihets batetik (3); saihets egiten (3); saihets egon (3); saihets ezin daitekeen (3); saihets hezur (18); saihets hezur bat (3); saihets hezur hautsiak (3); saihets hezurrak (14); saihets hezurren (5); saihets hezurrez (3)

eskuineko saihetsa (5); saihetsa lantzaz (3); saihetsa zulatu (3)

saihetsaren gainean (5); saihetsaren kontra (3)

brankako saihetsean (3); ene saihetsean (4); eskuineko saihetsean (4); nire saihetsean (3); oinetan eta saihetsean (4); saihetsean jarri (4); saihetsean jo (3); saihetsean sartu (4); saihetsean zegoen (3)

saihetsei itsatsia dagoen (5)

saihetseko zauria (21); saihetseko zauriaren (3)

saihetsen artean (3); saihetsen kontra (5)

eman zion saihetsetan (3)


saihetsalde (orobat saihetsalde) 1 iz gorputzaren saihetsaren aldea.

Gerrikoa askatu dio, eta alkandora jasoz, saihetsalde txuria milikatu du, lege zahar batek odolari behin eta berriro lur horretara itzultzea aginduko bailion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.

Arnasestuka, saihets aldean min zorrotz bat zuela, Harry ez zen gelditu harrizko txirristara iritsi zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.

Ezker eskua, ordea, luze erortzen zen, saihetsaldean behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Etxeko korridorean berean aztertu zuen erizainari aditua nion besoak eta saihetsaldea baizik ez zituela hunkiturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

Saihetsaldean hartu zuen kolpea, arnasa hartzeko arazoak ere izan zituen une batez.  Berria - Kirola   2004-11-30

Medikuak ezker saihetsaldea minbera eta arnasa hartzeko arazoren bat topatu zizkion Barriolari.  Berria - Kirola   2004-11-28

Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Etzan zutenerako, soin osora hedatua zen saihetsaldeko inguru gorria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Saihetsaldeko kolpeak ere ez dit jada min asko ematen, eta ostegunerako ongi egongo da.  Berria - Kirola   2004-12-01

2 hed

Fraideek, ordenazaleak izaki, elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.


saihetsarazi, saihetsaraz, saihetsarazten du ad saihestera behartu.

Müller doktore ezezagunak bere baieztapena ber-bertan egiaztatzera gonbidatzen gintuen; efektua baiesten bazen, beren ohartarazpen hark nazioarteko tirabira baten eta berresportazio baten neke eta buruhausteak saihetsaraz ziezazkiekeen alderdi biei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Danceny zaldunarenak dira akats horretarik salbuetsirik dauden bakarrak: izan liteke agian, poesia idazten baitzuen batzuetan, haren belarri trebatuagoak aiseago saihetsarazten ziolako hutsegite hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Ez al zeneukan niri hori guztia saihetsarazteko modurik?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.


saihetsezin (26 agerraldi, 12 liburu eta 7 artikulutan; orobat saihets ezin 2 agerraldi, 2 liburutan; saihestezin 166 agerraldi, 48 liburu eta 68 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian saihetsezin agertzen da) 1 izond ezin saihestuzkoa.

Nire bidean, badakit orain bertan, zelatan dut zoriona segada saihestezin bat bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 264. orr.

Gizon-emakumeak indar saihetsezinez lotzen dituen grina baino indartsuagoa zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Indar saihestezin batek erakarririk.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.

Haien aurrean zuloa, trenbide iluna, ezkutuko erakarmen indar saihestezin hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.

Agintzen dizkiguzuen zoritxar saihestezin horiei dagokienez, gertatu beharko ote duten, geroak esango.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.

Charlie, eta hura pairatzen ari zen injustizia bidegabea, eta biharamunean halabeharrez gertatuko zitzaionaren ezinbestekotasun saihetsezina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Modu berean, haur-hilketa ere kontraesan saihestezin baten ondorioa da, zeinetan aurkitzen baita derrigorrez edo ahuldadez amore emandako pertsona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Gure buruaren errotak banaka-banaka ehotzen ditu sentipen negatibook, tortura psikologiko saihetsezin bihurtu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Beste tranpa sorgindu eta saihestezin batean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.

Biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Saihetsezina da, pentsatzen du bere artean, baserria hirira ari da iristen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Amazoniarako bidaia gero eta saihetsezinagoa zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

2 saihetsezineko izlag saihetsezina.

Horrek saihetsezineko frustraziora eraman zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Ba, uxaezineko zoritxarra gertatuko zaizu, saihetsezineko ezbeharra jausiko gainera, ustekabean hartuko zaituen bat-bateko hondamendia etorriko.  Elizen arteko biblia   Is 47,11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indar saihestezin (3)


saihetsezur ik saihets 10.

saihetsezurdura ik saihets 11.

saihetsi ik saihestu.

sail 1 iz lur zatia edo lur eremua; bereziki, lantzen den lur zati mugatua. ik alor.

Inguru guztian, haranaren sail lauetan, mahastiak eta limoiondo lerroak ageri ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Lanari ekin zioten berriro: bi sail geratzen baitziren oraindik, eta belarra gurdira kargatu behar zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Nekazariak, sailetik bueltan, afaria jaso, haurrak etzan eta kriseiluari putz eginda, beren isiltasunean murgilduko dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 49. orr.

Berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Uriasen seme zen Meremotek, Eliaxiben etxeko atetik etxe beraren ertzerainoko sailean jardun zuen.  Elizen arteko biblia   Ne 3,21

Eleazarrek eta bere gizonek, sailaren erdian tinko, defendatu egin zuten, filistearrak hilez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,14

Baratzean baziren zenbait fruitu-arbola, une hartan hostorik gabe; bi ibilbidek gurutzatzen zuten, erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Normalean elizatik ehun bat metrora jokatzen zen borroka, sail ezkutu samar batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

"Porciuncula" (sail txiki) izena eman zitzaion, eliza eraikia zegoen lur-sailari ere horrela deitzen zitzaiolako antzinatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Emakumezkoek 50 metro kuadradoko sail bana ebaki zuten eta gizonezkoek 100 metro kuadrokoa.  Berria - Kirola   2004-06-01

Berak saldutako sail haietan hipermerkatu bat egingo zela uste izan zuelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

· Zein bilau dira hauek, nire sail pribatuetan sartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazen han garagar-sail bat.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,13

Patata-sail bat zeharkatu behar dute itsuan eta behaztopaka etxaldera iritsi aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak.  Elizen arteko biblia   Ag 1,11

Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Agindu ezazu, beraz, ebaki dezatela niretzat Libanoko zedro-sail bat.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,20

Muinoaren malda ondo berdinduriko belarrez jantzirik zegoen, eta Ingalaterrakoen erako bizpahiru lore-sail zituen, lilekin eta arkazia horiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Bestalde, koka sailak suntsitzen badira drogaren prezioak gora egingo du.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

3 giza jardun bat banatzen den zati bakoitza.

Literaturan ere badira, dena dela, sail nagusi bi: ahozkoa eta idatzia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Nahiz zuzenbidezko bi sailak landu, bakarrik sail kanonikoaren doktoregoa zuen eskatu; bi sailak irakatsi zituen bizkitartean Cahorseko eta Tolosako unibertsitateetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Hirugarren eta laugarren kapituluek sail bera daramate, hots, hor ikus dezakegu zer ote zen Azpilkuetaren garaian [...] irakasten zen eta irakasleen gogoan zebilen antropologia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 44. orr.

Ume eta gazte jendeak eskola orduetatik kanpo egin ohi dituen ekintzak sartzen dira sail honetan: era guztietako kirol, jolas eta kultura ekintzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 171. orr.

Ez zenigun eskatu, ordea, "Bestelako matematika" edo "Matematika ez-mendebaldekoa" edo auskalo nola deituko zenion sail baten alde edo kontra botoa ematea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Nik nere idazlana bidali nuela sariketa hartako sail batera: 1994eko "Mikel Zarate" sarira, hain zuzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

Han mota guzietako pertsonaiek bazituzten hitzorduak: sail ezberdinetako abenturazaleek, arma kontrabandistek, mota guzietako gaizkileek, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Horregatik hizketa patologia eta terapiaren eremua lan-sail oparoa da fonetikarien eta bestelako adituen arteko elkar-laguntzarako.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

-Turismoa ezin da izan gure herriaren garapen sail bakarra!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Pisu batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek, kotoi puskak ilean, trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

5 erakunde baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Liburu honen itzulpena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearekin Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko sinatutako hitzarmenaren barruan burutu da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 5. orr.

Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ostegunean antzeman zituen isuriaren lehen arrastoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

EAEko Herrizaingo Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak.  Berria - Harian   2006-03-24

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.  Berria - Harian   2005-12-30

Ramon Jauregik, Eusko Jaurlaritzaren Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte segurantza sailaren buru izandakoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Barne Saileko Ministroak, egileak zeintzuk ziren ere esan zuen agiri batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.

Hauexek dira Justizia Sailak deportatu dituen gorriak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

1980an, Estatu Batuetako Defentsa sailak programatzeko hizkuntza berezi bat asmatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Unibertsitate beraren barnean gerta daiteke sail batzuek ikerkuntza handia egitea, eta beste batzuek, arloaren arabera, ez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko zuzendaria da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Igande goizean, campus hutsera doa autoz, eta saileko bulegora sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Erakunde handi batena bezalakoa da egoera: bulego nagusiak bere kasa jarduten eta erabakitzen uzten dio sail bakoitzeko buruari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Sail bateko zuzendariordea zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Sistemak ez luke funtzionatuko sail bakoitzeko laguntzaileek beren administrazio-sareak besteetatik aparte antolatuko balituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Hizkuntza Modernoetako irakasle izan zen garai batean, eta, berrantolakuntza handiaren ondorioz hizkuntza moderno eta klasikoen sailak ezabatu zirenez geroztik, komunikazioetako irakasle laguntzaile da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Dublingo Gazteluan zegoen enplegatu, Irlandako Errege Polizia Sailean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Eta horrela aukeratutako errektoreak hauta litzake gainetik behera dekanoak, sail zuzendariak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

· XVIII. mendean, "kolejioa" esaten zieten gobernu-sail nagusiei, harik eta XIX mendearen hasieran ministerioak sortu zituzten arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

7 enpresa edo kideko baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza.

Urdaitegi-sailean nengoen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.

Esnekien saila zegoen haren ardurapean eta Saito jaunaren maila berbera zuen, kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Gero X izpien sailera bidali ninduten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Erradiografiak egiteko paper-xaflak fabrikatzen diren sailaren kargua nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Haneda jaunak import-export saila kudeatzen zuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.

8 talde batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza.

Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,6

Kantagintzaren bidez, gazteriaren sail haziak aurkitu eta ezagutu zuen euskara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 17. orr.

Gizonezkoen beste saila lodiek osatzen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Bakides eta Alkimo bidali zituen berriro Demetrio erregeak, gudarostearen eskuineko sailarekin.  Elizen arteko biblia   1 M 9,1

Euskararen alde agertu zen herritarren eta elizaren sail zabala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Iristear dago gosearen eta pobretasunaren garaia, hala herri osoarentzat, nola gizarte-sail bakoitzarentzat...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Armada sail oso bat zekarkion Ivan Ogareffek emirrari. Europako eta Asiaren erdialdeko bazter guztietatik hara bildutako jende sail horretatik ez zen geldituko merkatari bakar bat ere oraindik zerbait saltzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

9 taldea.

Sail bat dago berezia: literatura egileena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Bera ez zegoela betiko bizitzarako aukeratuen sailean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1001. orr.

Traidore eta etsaien sailean kokatuko zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Beraren ahaide egiten zirenak bizi ziren bertan, ume sail handi batekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Bada herritar sail bat oso gogoko ez duena zientzia-ikerkuntzak berezko duen aurreikusezintasun hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 25. orr.

Bere soldadu-sail indargabea lumatxoak airean bezala haizatuko dela behingoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Eskuineko gudari-sail hura menperatu eta pertsegitu egin zuen Azotoko muinoraino.  Elizen arteko biblia   1 M 9,15

Garai hartan, zuhurtasun eta azkartasun ikaragarriz jokatzen zuen kontrabandista-sail ahaltsu bat sortu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea.  Elizen arteko biblia   Os 6,9

10 multzo batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza.

Sail bereko beste errima-hitz mordoska bat topatu beharko duelako.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.

Sail bereko beste kopla batzuekin batera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.

Batzuetan estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Aurrerantzean, arazoa sailak eratzea izango da: sail bakoitzarentzat bere osagaiak definitzea, bere mugak zehaztea, berari dagokion harreman-mota berezia agerraraztea, berari dagokion legea formulatzea eta, honetaz guztiaz gain, sail ezberdinen arteko harremanak deskribatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Baliokideak eta bateraezinak diren osagai horietako bakoitzetik ondorioztatu da objektuen sail koherente bat, forma enuntziatiboen sail bat eta kontzeptuen sail bat (eta sail bakoitzak bateraezintasun-puntu berriak izango ditu).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Oihaneko Liburutegian sartu, eta greziar matematikaren sailaren apaleraino eraman zuen Ruche jaunak aulki gurpilduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Buruari eragiten dio B saileko filmetako irudi zentzugabe horiek aienatzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.

11 kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. ik serie.

Atrilean, Schumannen Scènes d'enfants saileko partiturak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Goyaren margo bat da, gizon urkatu bat ageri duena, 'Gerraren hondamenak' sailekoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 110. orr.

Ez zen jadanik orro nahaspilatsu bat, kanoikada garbien sail bat baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Nahikoa da sail horiei gain-gainetik begiratzea grezierazko eta latinezko paradigmen arteko erlazioaz ohartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Honela sailen sailak edo "koadroak", eratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Esaldi bati edo zeinuen sail bati uztartutako arloak [...] bilbe konplexua eratzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Hamar epiklesiz osaturiko sail bat idazten ari naiz aldizkari baterako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Lilura eragiten zioten orain Gabini liburu haiek guztiek, batez ere liburutegiaren goialdeko sail lerro-lerro jarriek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.

Objektutik garuneraino, begitik igaroz, elkarren segidan burutzen zen isomorfia sail bat balitz bezala ulertzen zen pertzepzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

12 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskaraz, berriz, afrikatuek nortasun bereziko sail fonemikoa osatzen dute.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Zer irudi eratzen dute, ez bada ahal iritzira aukeratutako hizki taula bat, sail alfabetiko baten saila, halabeharrarena baino beste legerik ez duena?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Sail diakronikoari dagozkion gertaerak, sail sinkronikoari dagozkionen maila berekoak al dira gutxienez?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

Oharrak hartzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, sail numerikoetan eta estatistiketan txertatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Ez da denboraz kanpoko forma izango, baizik eta denborazko sail askoren arteko elkarrekikotasun eskema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

13 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauza fisiko bat dela)

Lurrean zegoen mota bereko botila sail luze batetik bat hartu eta lepoa hautsi nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Arku sail baten azpitik igaro ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.

Txabolak teilatu bat zuen txirrika sail baten bitartez itxi eta ireki zitekeena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Don Blasek historiako liburu sail bat utzi zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Kodize-sail bat aurkitu zuen leku horretako liburutegian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

Aparatu sail bat, ministerio bateko bulegoak bezala elkarrengandik erabat bereziak, zituen armairu bat bezala ageri zen gizakia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Herritik kanporako alderdia, etxe edo borda sail batez osatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bat egin dezan.  Elizen arteko biblia   Ir 26,6

Irudi holografiko bat puntu eta orban sail zentzugabe bat da begi hutsarentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Gero, han-hemenka, dorretxo sail bat, printza dirdiratsuz izarniatzen zuten teila urdin eta zuriz estaliak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Gela sail bat igaro zuen gero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Tiro sail bat entzun zen, Dyer, Lewis eta Halligan tiroka ari baitziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Karlistak liberalek abandonaturiko herri sail batez jabetzen ari ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauza abstraktu bat dela)

Bizimodu osasuntsuaren arauak kontu handiz betetzeak urte sail luzeetan eztabaida emankorrean aritzeko aukera eman baitie.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Galdera saila kanporatu zitzaidan, bata bertzearen ondotik, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.

Zalakainek gezur sail bat kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Inoiz ez ditu albistegiak atsegin izan, eta are gutxiago ulertzen du orduero alde handirik gabeko berriez osatutako albiste sail enlatatuak errepikatu beharraren ekandua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

-Ekuazioak ez ziren problema bat izendatzeko sortu, mota bereko problema sail osoak izendatzeko baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Izaten dira gertaera sail idealak benetako gertaeren pare joaten direnak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

G. M. Dyson-ek, lurrinean interesaturiko kimikari batek, esperimentu sail luze bat egin zuen; lehen saioetan, fenilo ziape-olioa aztertu zuen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Esperientzia sail izugarria bereganatua omen zuen urtetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Bertsolari bakoitzak buruan dauka errima-sail bakoitzaren "bere" ordenamendua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Zernahi fonema sail hartuz gero, fonema horiek artikulatzeko modu batzuk beste batzuk baino naturalagoak, erosoagoak izan daitezke. Zeinu sail bat enuntziatu bihurtuko da baldin eta "beste gauza bat" badauka.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

Bi bulkada-sail bateraezin zuzentzen dira objektu bererantz, eta objektu hori haurra bera inguratzen duen unibertsoaren erdigunea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

· Bideo-pantaila sail bat elkarri atxikiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Pentsa daiteke giza gogamena bikain doitutako konputagailu sail bat dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Haren gelako apaindura guztia botila huts sail bat zen, alde guztietan banatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Forma abstraktu sail bat bereganatzeko trebetasuna nabarmentzen zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Ebaluazio psikologiko eta neuropsikologiko sail bat egin zioten Gregi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Berak gertaera diskurtsibo sail batzuen eta beste gertaera eraldaketa, mutazio eta prozesu sail batzuen arteko artikulazio hastapena planteatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

16 aldizkari, telebista edo kideko baten baten egituraren zati bakoitza.

Egunkari edo astekari batean zer irakurtzen duzu lehenik, politika, kirola, kultur saila, [...]?  Herria   2005-02-10

Hartu nuen, Herria astekarian, pilotaren saila.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

Berriako Mundua saileko sailburu Ainara Mendiolarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Egunkarian ikusi zuen sukaldari eskea, Wanted sailean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Gutun bat bidali dut prentsara, iritzi sailerako, Xabier Mendiguren idazleak torturari buruz idatzi duen artikuluak eraginda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 99. orr.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Ezkerreko orria "Euskadi" sailari zegokion.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Anak zeremoniarik gabe itzuli zidan Gertakari sailaren ardura, "hozkailua" hutsik eta deusen aurreikuspenik ez zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Bi atzamar lohiren artean egunkari baten antzerki-sailaren orriari eusten zion, teink.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

17 irratian edo telebistan kapituluka ematen den obra. ik serie 5.

Neskak, ordea, aski lan zuen arratsaldean, zertan eta Zabalguneko atso Rosariori elkarrizketa egiten, "Gure irakurleak oporretan" sail ergelerako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Izarretako gerra saileko lehen filmean, eszena gogoragarrietako bat mugako taberna horietako batean da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Telebista piztu zuen eta han azaltzen zen eskualdeko berri-sailari beha geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Delfin izen xelebreko diziplina-burua "Flipper" bilakatu zen nire bitartez, orduko telebista sail bateko izurde protagonistaren izenaz baliatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

18 sorta, piloa.

Aipatuz Ikas zentroak ikas-liburugintzan daraman sail handia.  Herria   2005-10-06

19 sailean ekoizpenaz mintzatuz, mekanikoki eta era berean bata bestearen ondoan. ik serie 6; saldo1 6. irud/hed

Haur kopuruaren handitzea, haurdunaldiak sailean izatea, haur bat bestearen atzetik hazi behar izatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

Sailean datoz galderak, eta nola edo hala erantzuten diet nik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 76. orr.

Tumor horiek sailean transplanta daitezke sagu batetik bestera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 83. orr.

20 etxe sail (orobat etxesail g.er.) elkarren ondoko etxe multzoa, kaleek edo kidekoek mugatzen dutena.

Izan ere, etxe-sail handi bat ari baitira eraikitzen orain, gurearen ezkerretara, alde horretako ikuspegi guztia jaten digula.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Hurrengo etxe sailean hebreerazko eta yiddishezko liburuak erakusten zituen liburu denda batek: Belaunaldiak eta bere interpreteak, Pariseko misterioak, Gizontxo txikia, Masturbazioa, Nola aurrea hartu biriketakoari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Kaleak hondatuta aurkitu nituen, etxe-sailetan hutsuneak tarteka, eta oraindik zutik zeudenak ere lorrinduta, narriatuta, zulatuta, leihorik gabe.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Ni berehala abiatzen nintzen berarengana, etxe-sailari buelta osoa emateko ardura hartuta noski, inork suma ez zezan nondik joaten nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Hurbil zegoen, bi etxe-sail urrunago Mendebalderantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Etxe-sail batzuk beherago zegoen 106. kalea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Bere kale-kantoia handik bost etxe-sailetara zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Sheilaren etxera hurbildu eta etxetik etxe-sail erdi batera aparkatu nuen, ea zerbait ikusten nuen handik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.

Hasieran etxe bateko patioa izanen zela pentsatu nuen, batek ez duelako espero parke publiko bat hori bezain txikia izatea: etxe-sail erdia ere ez zuen hartzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 220. orr.

· Arkitektoak maldaz baliatu ziren eraikinaren sail ezberdinak zenbait mailatan banatzeko; eskailera eta tranpagainez beteriko korridoreek elkartzen zituzten sail horiek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

21 lur sail ik lur 28.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

argazki sail (6); armada sail (5); bertso sail (6); bilkura sail (8)

ekintza sail (5); errima sail bakoitzaren (5); etxe sail (13); gari sail (10); ikerketa sail (7); jaialdiko sail (6); jaurlaritzako sail (5); jende sail (6); lan sail (11); liburu sail (6); lore sail (5); lur sail (95); lur sail bat (18)

sail aberatsa (9); sail baliosa (14); sail beraren (9); sail beraren kondu (7); sail berari (5); sail berean (22); sail bereko (15); sail berezi (46); sail berezi bat (34); sail berezia (15); sail berri (37); sail berri bat (18); sail berria (5); sail berriak (5); sail desberdin (6); sail desberdinak (5); sail desberdinetan (13)

sail eder (8); sail ederra (17); sail ederrean (12); sail gaitza (5); sail handi (8); sail handiak (7); sail hori (96); sail luze (10); sail luzea (5); sail ofiziala (20); sail ofizialean (71); sail ofizialean lehiatuko (8); sail ofizialeko (38); sail ofizialetik (7); sail ofizialetik kanpo (5); sail oso bat (7); sail osoa (10); sail txiki (7); sail zabala (6); sailez sail (10)

soldadu sail (8)

urte sail (26); urte sail ederrean (11); zeinu sail (5); zinemaldiko sail (13); zinemaldiko sail ofizialean (7); zinemaldiko sail ofizialeko (5)

abiatu saila (7); aeronautika saila (5); aurtengo saila (5); diru saila (12); euroko diru saila (6); hasi saila (5); herrizaingo saila (10); hezkuntza saila (35); ikerketa saila (6); industria saila (10); ingurumen saila (7); jaurlaritzako hezkuntza saila (9); kirol saila (6); kultura saila (8); lan saila (9); literatura saila (5); lur saila (22); metro koadroko saila (5); osasun saila (13); partida saila (7); pilota saila (5); saila akulatzen (6); saila ebakiko dute (7)

arrantza sailak (10); barne sailak (21)

eaeko herrizaingo sailak (35); eaeko hezkuntza sailak (12); elikadura sailak (5); etxebizitza sailak (35); garraio sailak (13); gizarte gaietako sailak (18); gizarte gaietarako sailak (27); gizarte segurantza sailak (14); gobernuko hezkuntza sailak (9); gobernuko ingurumen sailak (10); herri lan sailak (11); herrizaingo sailak (287); herrizaingo sailak adierazi (7); herrizaingo sailak azaldu (10); herrizaingo sailak debekatu (6); herrizaingo sailak emandako (6); herrizaingo sailak jakinarazi (34); herrizaingo sailak zehaztu (5); hezkuntza sailak (236); historia sailak (5)

ikerketa sailak (19); industria sailak (34); ingurumen sailak (86); jaurlaritzako barne sailak (5); jaurlaritzako etxebizitza sailak (8); jaurlaritzako herrizaingo sailak (95); jaurlaritzako hezkuntza sailak (69); jaurlaritzako industria sailak (12); jaurlaritzako ingurumen sailak (21); jaurlaritzako justizia sailak (11); jaurlaritzako kirol sailak (5); jaurlaritzako kultura sailak (45); jaurlaritzako lan sailak (16); jaurlaritzako osasun sailak (28); jaurlaritzaren herrizaingo sailak (11); jaurlaritzaren hezkuntza sailak (6); jaurlaritzaren ingurumen sailak (5); justizia sailak (27); kirol sailak (8); koka sailak (7); kultura sailak (105); lan sailak (69); lur sailak (44); madrazoren sailak (7); nekazaritza sailak (15)

ogasun sailak (12); osasun sailak (95)

sailak adierazi (10); sailak aditzera eman (6); sailak aintzat hartu (5); sailak antolatu (5); sailak antolatutako (8); sailak atzo jakinarazi (6); sailak azaldu (15); sailak azaldu zuenez (7); sailak berak (13); sailak bere (5); sailak bultzatutako (5); sailak debekatu (6); sailak dio (5); sailak egin (10); sailak egindako (7); sailak emandako (19); sailak emandako datuen (9); sailak esan (7); sailak hartu (7); sailak hartutako (6); sailak jakinarazi (46); sailak jakinarazi zuenez (21); sailak zehaztu duenez (5)

segurantza sailak (14); turismo sailak (11); udaleko kultura sailak (7); zuzentzen duen sailak (6)

hezkuntza sailarekin (23); jaurlaritzako hezkuntza sailarekin (6); sailarekin batera (5)

barne sailaren (11); eaeko herrizaingo sailaren (13); garraio sailaren (7); gizarte segurantza sailaren (7); herri lan sailaren (5); herrizaingo sailaren (92); herrizaingo sailaren arabera (44); herrizaingo sailaren eta (5); hezkuntza sailaren (74); hezkuntza sailaren aurrean (7)

ikerketa sailaren (5); industria sailaren (13); ingurumen sailaren (30); ingurumen sailaren arabera (5); jaurlaritzako herrizaingo sailaren (21); jaurlaritzako hezkuntza sailaren (16); jaurlaritzako ingurumen sailaren (7); jaurlaritzako kultura sailaren (18); kultura sailaren (27); lan sailaren (27)

ogasun sailaren (12); osasun sailaren (31); osasun sailaren arabera (7)

sailaren arabera (70); sailaren ardura (14); sailaren arduradunek (5); sailaren asmoa (5); sailaren aurrean (9); sailaren barruan (18); sailaren bertsioa (5); sailaren egoitzan (5); sailaren esanetan (6); sailaren esku (9); sailaren eskutik (5); sailaren irudiko (5); sailaren jarrera (9); sailaren kondu (30); sailaren konduko (12); sailaren ustez (6); segurantza sailaren (7)

herrizaingo sailari (33); hezkuntza sailari (35); industria sailari (6); ingurumen sailari (5); jaurlaritzako herrizaingo sailari (6); jaurlaritzako hezkuntza sailari (15); jaurlaritzako kultura sailari (5); jaurlaritzako osasun sailari (6); kultura sailari (14); lan sailari (16); osasun sailari (18)

ekonomia sailean (14); hezkuntza sailean (10); ingurumen sailean (6); justizia sailean (5); kultur sailean (9); kultura sailean (12); kulturaren sailean (5); lur sailean (5); politika sailean (8); sailean argitaratu (7); sailean egin (6); sailean lan (11); sailean lan egiten (8); sailean sartu (7); sailean sartzen (7); turismoaren sailean (6)

barne saileko (24); bere saileko (7)

ekonomia saileko (5); etxebizitza saileko (9); filosofia saileko (5); gizarte gaietako saileko (5); gobernuko barne saileko (7); herri lan saileko (6); herrizaingo saileko (25); herrizaingo saileko iturriek (7); hezkuntza saileko (52); hezkuntza saileko langile (6)

ikerketa saileko (5); industria saileko (7); ingurumen saileko (26); jaurlaritzako herrizaingo saileko (11); jaurlaritzako hezkuntza saileko (10); jaurlaritzako ingurumen saileko (6); jaurlaritzako justizia saileko (5); jaurlaritzako osasun saileko (9); justizia saileko (11); kultura saileko (31); lan saileko (13); lehen saileko (5); mundua saileko (13); osasun saileko (29)

saileko arduradun (16); saileko arduraduna (13); saileko arduradunak (19); saileko arduradunek (19); saileko arduradunen (5); saileko buru (12); saileko burua (9); saileko buruak (11); saileko hiru arduradunek (5); saileko iturriek (7); saileko kide (5); saileko kideak (6); saileko kideek (6); saileko kontseilari (6); saileko langile (7); saileko langile gisa (6); saileko ordezkariak (9); saileko ordezkariek (7); saileko zinegotziak (6); saileko zuzendari (16); saileko zuzendaria (13); saileko zuzendariak (13)

turismo saileko (8)

lur sailen (19); sailen artean (8); sailen arteko (12)

lur sailetan (10)

osasun sailetik (5)

sailez sail (10)


sailarteko izlag sailen artekoa.

Azken batean, sailarteko organoa da bulegoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01


sailburu 1 iz erakunde, enpresa edo kideko bateko sail bateko burua den pertsona.

Gobernadore militarraren etxeko areto nagusian hiriko funtzionario guztiak bildu ziren, gobernadoretik hasi eta kontseilari titularreraino: sailburu eta bulegoburuak, kontseilariak, aholkulariak, Kisloiedov, Krasnonosov, Samosvistov, eskupeko diru zikinak onartzen zituztenak eta errefusatzen zituztenak [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Libratzeko indarka ari nintzela konputagailuetako sailburua agertu da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Huna nola osatua den gaur Euskaltzaindiaren zuzendaritza: euskaltzainburu Jean Haritschelhar, buruorde Henrike Knörr, idazkari Xabier Kintana, diruzain Jose Luis Lizundia, Iker sailburua Beñat Oihartzabal, Jagon sailburua Andres Urrutia.  Herria   2004-02-12

Azkeneko urteotan, Ekai Txapartegirekin batera, UEUko filosofia sailburua izan da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Baldin eta norbaitek -libre izan eta nahi duena egin dezakeenak- ministerioko sailburua baztertu eta lanpostua kenduko balizu... utzi egingo zenioke?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 65. orr.

Peter Quinn estatu horretako informazio sailburuak bultzatu zuen aldaketa.  Berria - Gaiak   2006-01-03

«Martxoa izango da une kritikoa», esan zuen atzo Nafarroako Gobernuko Nekazaritza sailburu Javier Etxartek.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Antzeko iritzia plazaratu zuen Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Radio Euskadi irratian.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Elena Espinosa Espainiako Arrantza ministroak «nolabait engainatu» egin duela uste du Gonzalo Saenz de Samaniego Jaurlaritzako Arrantza sailburuak.  Berria - Harian   2005-06-03

Barne sailburu Juan Mari Atutxa izan zenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Oliveri sailburuak bultzatutako politikari esker sartu ahal izan dira azken urteotan EHUn irakasle ikertzaile huts batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Gogorra egingo zitzaidan, gero, sailburu andere txit agurgarriaren gizona izatea!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Definizioz nintzen errudun, sailburu bat bere sailaren erantzule delako,  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

2 (aldizkari eta kidekoetan)

Berriako Mundua saileko sailburu Ainara Mendiolarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

3 (hitz elkartuetan)

Erabaki nuen sekula gehiago horrelako lasterketarik ikustera ez joatea eta geroztik ez naiz sekula santan izan; salbu behin bakarrik Salamancan, horretara behartu nauelarik ene sailburu eta buruzagi karguak, hori baitzoakidan doktoregora heltzen den edozein irakasle jakintsuri bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantza sailburu (6)

barne sailburu (9); barne sailburu javier (4)

eaeko etxebizitza sailburu (3); eaeko garraio sailburu (5); eaeko herrizaingo sailburu (5); eaeko hezkuntza sailburu (6); eaeko justizia sailburu (5); eaeko osasun sailburu (4); ekonomia sailburu (4); etxebizitza sailburu (11); eusko jaurlaritzako sailburu (6)

garraio sailburu (20); gizarte arazoetarako sailburu (4); gizarte gaietako sailburu (13); gizarte gaietarako sailburu (23); gizarte ongizate sailburu (4); gizarte segurantza sailburu (15); gizarte segurantzako sailburu (4); gobernazio sailburu (3); gobernuko sailburu (5)

herri lan sailburu (13); herrilan sailburu (4); herrizaingo sailburu (31); hezkuntza sailburu (38); hezkuntza sailburu berriak (3)

ikerketa sailburu (16); industria sailburu (11); ingurumen sailburu (9)

jaurlaritzako garraio sailburu (8); jaurlaritzako herrizaingo sailburu (14); jaurlaritzako hezkuntza sailburu (15); jaurlaritzako industria sailburu (6); jaurlaritzako justizia sailburu (25); jaurlaritzako kultura sailburu (15); jaurlaritzako lan sailburu (5); jaurlaritzako osasun sailburu (8); jaurlaritzako sailburu (8); justizia sailburu (35)

kultura sailburu (31); kultura sailburu ohia (4)

lan sailburu (22)

nekazaritza sailburu (4)

ogasun sailburu (4); ongizate sailburu (5); osasun sailburu (18)

sailburu berriak (8); sailburu izan zen (3); sailburu ohia (12); sailburu ohiak (8); sailburu ohiaren (3); saileko sailburu (3)

turismo sailburu (8)

arrantza sailburua (3)

eaeko hezkuntza sailburua (3); eaeko justizia sailburua (5); garraio sailburua (4); gizarte gaietako sailburua (3); gizarte gaietarako sailburua (7); gizarte segurantza sailburua (5); gobernuko kultura sailburua (3); herrizaingo sailburua (11); hezkuntza sailburua (21)

iker sailburua (3); inclan osasun sailburua (3); industria sailburua (11); ingurumen sailburua (15); jaurlaritzako hezkuntza sailburua (8); jaurlaritzako ingurumen sailburua (7); jaurlaritzako justizia sailburua (7); jaurlaritzako kultura sailburua (14); justizia sailburua (20); kultura sailburua (33); lan sailburua (10); nekazaritza sailburua (4)

osasun sailburua (5)

sailburua izan da (3); sailburua izan zen (5); sailburua izango da (3)

turismo sailburua (5)

adierazi zuen sailburuak (5); aipatu zuen sailburuak (3); arrantza sailburuak (14); azaldu zuen sailburuak (5); azpimarratu zuen sailburuak (7); barne sailburuak (8)

eaeko herrizaingo sailburuak (7); eaeko hezkuntza sailburuak (6); eaeko ingurumen sailburuak (7); eaeko justizia sailburuak (12); eaeko lan sailburuak (3); eaeko sailburuak (3); ekonomia sailburuak (5); esan zuen sailburuak (9); etxebizitza sailburuak (14); eusko jaurlaritzako sailburuak (4); garraio sailburuak (17); gizarte gaietako sailburuak (19); gizarte gaietarako sailburuak (21); gizarte segurantza sailburuak (16); herri lan sailburuak (15); herrizaingo sailburuak (56); hezkuntza sailburuak (89); hezkuntza sailburuak esan (4)

ikerketa sailburuak (5); industria sailburuak (35); industria sailburuak azaldu (5); ingurumen sailburuak (45); jaurlaritzako etxebizitza sailburuak (4); jaurlaritzako garraio sailburuak (6); jaurlaritzako herrizaingo sailburuak (14); jaurlaritzako hezkuntza sailburuak (36); jaurlaritzako industria sailburuak (11); jaurlaritzako ingurumen sailburuak (15); jaurlaritzako justizia sailburuak (24); jaurlaritzako kultura sailburuak (25); jaurlaritzako lan sailburuak (13); jaurlaritzako nekazaritza sailburuak (3); jaurlaritzako osasun sailburuak (13); jaurlaritzako sailburuak (5); justizia sailburuak (69); kultura sailburuak (61); kultura sailburuak adierazi (3); lan sailburuak (56); nabarmendu zuen sailburuak (5); nekazaritza sailburuak (10)

ogasun sailburuak (12); osasun sailburuak (22)

sailburuak adierazi (12); sailburuak adierazi zuenez (5); sailburuak aitortu (3); sailburuak argi utzi (4); sailburuak argitu (4); sailburuak atzo adierazi (8); sailburuak atzo azaldu (3); sailburuak atzoko (3); sailburuak aurkeztutako (4); sailburuak aurreratu (7); sailburuak aurreratu zuen (3); sailburuak azaldu (20); sailburuak azaldu zuenez (16); sailburuak azpimarratu (7); sailburuak azpimarratu zuenez (3); sailburuak berak (15); sailburuak berak eman (3)

sailburuak egin (4); sailburuak egindako (4); sailburuak eginiko (3); sailburuak eman (8); sailburuak eman zituen (3); sailburuak erantzun (3); sailburuak esan (17); sailburuak esan zuenez (8); sailburuak hartutako (3)

sailburuak iragarri zuen (4); sailburuak jakinarazi (8); sailburuak jakinarazi zuenez (3); sailburuak nabarmendu (9)

sailburuak onartu zuen (3); sailburuak salatu zuen (3); sailburuak uste du (3); sailburuak zehaztu zuenez (4)

turismo sailburuak (9)

jaurlaritzako justizia sailburuarekin (3); jaurlaritzako kultura sailburuarekin (6); kultura sailburuarekin bildu (3); lan sailburuarekin (6); sailburuarekin bildu (5)

eaeko herrizaingo sailburuaren (5); eaeko justizia sailburuaren (3); garraio sailburuaren (4); gizarte gaietarako sailburuaren (3); herri lan sailburuaren (5); herrizaingo sailburuaren (20); herrizaingo sailburuaren agerraldia (3); herrizaingo sailburuaren dimisioa (5); hezkuntza sailburuaren (7); industria sailburuaren (3); jaurlaritzako hezkuntza sailburuaren (3); jaurlaritzako justizia sailburuaren (5); jaurlaritzako kultura sailburuaren (3); justizia sailburuaren (19); justizia sailburuaren esanetan (5); justizia sailburuaren iritziz (5); kultura sailburuaren (8); lan sailburuaren (13); lan sailburuaren arabera (3)

sailburuaren aburuz (6); sailburuaren agerraldia eskatu (4); sailburuaren arabera (18); sailburuaren dimisioa (5); sailburuaren esanetan (17); sailburuaren hitzak (6); sailburuaren hitzetan (3); sailburuaren iritziz (10); sailburuaren irudiko (10); sailburuaren jarrera (4); sailburuaren ustez (15)

eaeko herrizaingo sailburuari (5); herrizaingo sailburuari (25); hezkuntza sailburuari (6); jaurlaritzako osasun sailburuari (3); justizia sailburuari (8); lan sailburuari (5); osasun sailburuari (7); sailburuari eskatu (3)

jaurlaritzako sailburuek (3)


sailburuorde 1 iz sailburuaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Iñaki Zabala Lan sailburuordeak aurreratu duenez, datorren irailean estreineko aldiz bilduko da organo berria.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Belaustegik leporatutakoak ukatu ditu Arrantza sailburuorde Luis Miguel Maciasek.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Larrañagak departamentu hori aski ongi ezagutzen du, Lurralde Antolamenduko sailburuordea izan baitzen.  Berria - Harian   2005-06-25

Jaurlaritzako Kirol sailburuordeak Astilleroren aurkako zigorra berretsi du.  Berria - Kirola   2006-04-13

Justizia Administrazioa euskalduntzeko prozesua bultzatzea eta herritarrei administrazio horrekin harremanak euskaraz izateko aukera ematea dira, besteak beste, sailburuorde honen egitekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Marisol Esteban EHUko idazkari ohia; Ander Gurrutxaga Hezkuntza sailburuorde ohia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (hitz elkartuetan)

Aurreko legegintzaldian Imazen aholkulari izan zen, sailburuorde mailarekin.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Joan den otsailaren amaieran, Unibertsitate sailburuorde kargua hartu zuen Ibone Amezagak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxebizitza sailburuorde (4); hizkuntza politikarako sailburuorde (3); ikerketa sailburuorde (3); jaurlaritzako justizia sailburuorde (3)

hezkuntza sailburuordea (3); hizkuntza politikarako sailburuordea (3); justizia sailburuordea (3); kultura sailburuordea (3); sailburuordea izan zen (3); unibertsitate sailburuordea (3)

hezkuntza sailburuordea (3); hizkuntza politikarako sailburuordea (3); justizia sailburuordea (3); kultura sailburuordea (3); sailburuordea izan zen (3); unibertsitate sailburuordea (3)

hizkuntza politikarako sailburuordetzak (9)


sailburuordetza iz sailburuorde baten ardura den azpisaila.

Donostiako Aieteko jauregia monumentu izendatu eta ondasun gisa babesteko prozedura abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak, eta behin behineko babes-araudia aplikatu dio jadanik.  Berria - Kultura   2006-03-29

Gizarte Gaietako Sailburuordetzak prestatu du eta, okerrik ez bada, plana prest edukiko dute datorren urteko maiatzerako.  Berria - Harian   2005-12-10

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, EHUko Soziologia 2 Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak, Udako Euskal Unibertsitateak eta SEIk antolatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 44.982.755 euroko aurrekontua izango du hasi berri den urtean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04


sailburutza iz sailburu baten ardura den saila. ik sail 5.

Lehendakari berria urtarrilaren 16an sartuko da ofizialki bere karguan, euskal gobernuko karguak, industria sailburutza eta bozeramailegoa, alde bat utzi beharko dituelarik.  Herria   2003-12-25

Kultura sailburutzaren lanari ardura handia gehitu zaio azken hilabeteotan, Josu Jon Imazen zeregina bere gain hartu zuenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Hortik azpisailburutzara, edo sailburutzara bertara, ez zegoen tarte handirik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.


sailka adlag sailen arabera, sailetan.

Sailka eta goraka, beheko arroetatik malkarrotan gora xurituz, loratuz joan ohi da udaberri parean elorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; usain oro sudur zuloz; dastagarri oro ahoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Dena sailka banatua zeukan kaxoi eta armairuetan: galtzerdi grisak hemen, horiak hor; gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Huna beraz emaitzak sailka:[...].  Herria   2004-09-02

Bizidunak hiru taldetan sailka daitezke; ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Jendea sailka biltzen zitzaion, eta elkarri txanda hartu behar izaten zioten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Sailka dago antolatuta unibertsitatea, bai gurea bai inguruko gehienak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.

So egin dio euskararen erakaskuntzaren errealitateari bai sailka (lehen maila, bigarrena) bai guneka xeheki aztertuz.  Herria   2005-07-21

Berriako erredakzioaren funtzionamendu orokorraren berri asteartean jasoko dute, eta ostegunean eta ostiralean sailka ezagutuko dute eguneroko lana, bertatik bertara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15


sailkaera iz sailtzatzeko era.

Oro har, guk Oihaneko Liburutegirako erabili dugun sailkaera beraz baliatu ziren haiek ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.


sailkaezin izond ezin sailkatuzkoa.

Artista sailkaezina, urratzailea, librea eta harrigarria.  Berria - Kultura   2006-02-03

Orduz geroztik, ibilbide sailkaezina egin du Vegak.  Berria - Kultura   2004-12-05

Hasieran ez nuen ezer ikusi edo sentitu, edo hobeto esanda, soinu urrun eta sailkaezin bat besterik ez nuen atzeman.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.

Body snatchers, Don Siegelen zientzia fikziozko film arrakastatsuaren remake-a egin zuen; eta jarraian, berriz, The addiction, banpiro film sailkaezina.  Berria - Harian   2005-09-15

90eko hamarkadaren bigarren zatian brit-poparen multzoan sartu bazuten ere, Super Furry Animalsek etiketak gainditzen dituen pop koktel bitxi, haluzinagarri eta sailkaezina egin du bere musikaren oinarria.  Berria - Kultura   2006-02-09

Halaber, sailkaezina gertatzen da [mintzaira] giza gertaeren inongo kategoriatan, bere unitatea desegiten eta argitzen jakin ez dugulako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibilbide sailkaezina (3)


sailkagaitz izond sailkatzen zaila dena, ia sailkaezina.

Baina badu liburu sailkagaitz honek ikuspegi literario batetik gomendagarri egiten duen zinezko kalitaterik.  Berria - Kultura   2004-01-28

Generoei dagokienez, orotarik sartzen da herri literaturaren izenburupean: poesia, antzerkia, narrazioa, eta baita beste genero sailkagaitzago batzuk ere, hala nola atsotitzak eta lokuzioak, esaterako.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

Pixka bat lotsaturik, bista jaso, eta espresio sailkagaitzez begiratzen zidan Albertoren aurpegia aurkitu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.


sailkagarri izond sailka daitekeena, sailkatzeko modukoa.

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Objektuak ulertuta karaktereen eramaileak eta horregatik sailkagarriak diren banakotasunen modura; alda daitezkeen osagai estrukturalen modura; ikus eta azter daitezkeen azaleren modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.


sailkaketa iz sailkatzea, sailkapena.

Filosofia transzendentalaren hastapena osatzen duen adigai gorena, arrunki ahalgarriaren eta ezinezkoaren arteko sailkaketa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 136. orr.

Logika transzendentalaren sailkaketaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Logika orokorraren sailkaketaz Analitikan eta Dialektikan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.


sailkapen 1 iz saikatzea; irizpide jakin baten araberako zerrenda ordenatua.

Sailkapenak lagundu egiten du arazo konplexuak ulertzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Uste dut, sailkapen horren gainetik, errima pobre eta aberatsak, onak eta txarrak berezi behar genituzkeela.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.

Sailkapen honetatik at geratu diren bi filosofo aipatu nahi ditut: Henri Bergson eta Xabier Zubiri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Beste sailkapen baten arabera, zerga progresiboak (sarreren arabera tasa aldakorrak dituztenak) eta erregresiboak (tasa bakarrekoak) bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Zaila da, baina, sailkapenerako irizpide formal bat aurkitzea, arbitrarioa eta ad hoc ez dena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 127. orr.

Sailkapena arbitrarioa da, azken finean.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Bide horretatik, milaka sailkapen egin ditzakegu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 55. orr.

Irakasleren bat ere hasi da bere sailkapenak egiten Espainiako unibertsitateei buruz, baina sailkapen hori oso eztabaidatua izan da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Lehenengo sailkapena: bikoitia/bakoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.

Gramatikaren araberako sailkapena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Ez da sailkapenik usain mota guztiak identifikatzen asmatu duenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Karlosentzat, gainera, funtsezkoa zen, oinarri-oinarrizkoa, ordenaren, kategoriaren, mendekotasunaren ideia, eta Martin berriz sailkapenez eta kategoria sozialez askorik arduratu gabe saiatzen zen bizitzan mugitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Liburu-denda ireki zuenean, sailkapen bat ezarri behar izan zuen salgai zeuzkan liburuak antolatzeko: eleberriak, saiakerak, polizi-eleberriak, zientzia-fikzioa, bidaiak, eskulanak, etab. sailkapenaz eta bereziki landare eta animalien sailkapenaz diharduen jakintza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Herrialde bakoitzeko ekonomiaren maila teknologikoa, erakunde publikoen kalitatea, eta baldintza makroekonomikoak hartzen ditu oinarri sailkapen honek.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Gai militarrak, merkataritza, ogasun eta beste objektu batzuek, harreman partikularrak dakartzate; horiek ere ez dira erraz moldatzen aurreko sailkapen horrekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Herrien sailkapena BPGren arabera (milaka milioi dolar).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

2 (izenondoekin)

Sailkapen sinpleegien etsai amorratua zen. Horretaz gain, ikasleen sailkapen bidegabea egiten du». bertsolari txapelketaren historia, saioen egitaraua, sailkapen eguneratuak, parte hartuko duten bertsolarien argazki eta biografiak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 181. orr.

Al Khaiamek 1. 2. eta 3. mailako ekuazioen sailkapen osoa egin zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Godmanen eraikuntza teorikoan, sailkapen mailakatu baten barruan sartuta dago analogia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Historia naturala, XVII. eta XVIII. mendean, ez da ezagutzeko era soil bat, [...] "sailkapen natural" eta "ugaztunen" moduko kontzeptu berriak sartu dituena; batez ere, arau-multzo bat da, enuntziatuak sailetan taxutzeko, nahitaezko eskema multzo bat da, mendetasunena, ordenarena, jarraitasunena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Queer teoriak sailkapen finkoak haustea izan ohi du helburu; baina, adibidez, zenbait autokritikaren arabera, feminismoa inoiz baino gehiago ari da kategorizatzen.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Fonologialariaren abantaila da [...] sailkapen fonetikoari ez zaiola horren estu lotu behar.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

Onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela, oraindik aurkitu ez bada ere sailkapen numeriko edo geometriko asebetegarririk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Ekintzen eta zirkunstantzien sailkapen kasuistiko bati begira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

3 (izenondoekin, kiroletan)

2.25 jan zion US Postalek, baina minutu bateko atzerapena agertzen da sailkapen ofizialean.  Berria - Kirola   2004-07-08

Gorritxoek Txapeldunen Ligarako sailkapen zuzena [...] eskura dutela dirudi.  Berria - Kirola   2006-03-25

Helburua aurten Emakumezkoen Kopa irabaztea eta sailkapen nagusian lehen hamar postuetan sailkatzea du.  Berria - Kirola   2006-04-05

Sailkapen nagusian atzera egin ostean, helburuak etapa garaipenak zirela esan zenuen.  Berria - Kirola   2004-05-25

Hontxarrek irabazi du erlojupekoa, eta Popovitx da Giroko sailkapen nagusiko lider berria. Sailkapen nagusiko hiru lehenak.  Berria - Kirola   2004-05-23

Sailkapen nagusiko lidertzan jartzea lortu zuen, bonifikazioei esker.  Berria - Kirola   2004-08-29

Mendiko sailkapen berezian, Laurent Jalabert frantsesa denen aintzinean.  Herria   2001-08-02

Segitzen du bigarren lekuan sailkapen orokorrean.  Herria   2005-04-21

Hor daude kasik denak sailkapen orokorreko lehen lerroetan.  Herria   2002-07-18

Sailkapen orokorrean berdinketak gerta daitezke, eta tantoek erabakiko dute.  Berria - Kirola   2004-07-23

Taldeka ere, sailkapen onak ukan ditu "Baztandarrak" elkarteak.  Herria   2002-10-03

Ahalik eta sailkapen onena lortzea, Top 16an aurkari samurragoak edukitzeko.  Berria - Kirola   2006-02-04

Txekiarrek sailkapen matematikoa lor dezakete laranja mekanikoa menderatzen badute.  Berria - Kirola   2004-06-19

Emakumeen artean, Anja Personek jaso du munduko kopa sailkapen konbinatuan.  Berria - Kirola   2004-03-14

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sailkapen-sistema ugari aurkeztu dira (oinarrizko lau usain baino gehiagokoak gehienetan), eta batzuk oso praktikoak gertatu dira zientzia edo industria arloko lanetarako. Katramilatsua gerta daiteke egungo errima-sorten sailkapen era.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Hurrengo urteek zehaztuko dute hobeki zein den erabil daitekeen metodologia eta zer sailkapen motak eskaintzen dituen garantiarik handienak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.

Saia gaitezen, bada, oihartzun luzatua deitu dugun honetan sailkapen irizpide batzuk ezartzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Nola ezarri sailkapen-arau eraginkor bat, sailkatu beharreko gauzak ezagunak ez bazaizkizu?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Koloniatik hurbil zegoen sailkapen zelai batera.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 56. orr.

Bigarren sailkapen saioa bihar jokatuko dute, Txurdinagako Gabriel Aresti institutuan, Bilboaldeak eta Ipar Uribek.  Berria - Kultura   2004-03-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, kiroletan)

Hormadi sailkapen postutik hiru puntura dago, eta etxean lotu behar ditu puntuak.  Berria - Kirola   2004-11-06

Sailkapen fasean, hala ere, Turkiako presioa gainditu zuen. Sailkapen faseko zortzi partidak irabazi ditu Santiniren eskutik.  Berria - Kirola   2004-06-09

Hondurasek 2006ko Munduko Txapelketarako sailkapen partidetan parte hartzen ari diren jokalariak ekarri beharko ditu Donostiara.  Berria - Kirola   2004-12-14

Bosniak eta Espainiak Munduko Koparako sailkapen partida jokatu zuten.  Berria - Kirola   2004-10-01

Amiensekoak golegilerik onenak izan ziren (61) sailkapen ligan; Hormadik baino 12 gehiago.  Berria - Kirola   2004-01-17

Sailkapen ligako azken hirurak Pro D2ra jaitsiko dira, eta 13. sailkatuak kanporaketa jokatuko du ez jaisteko.  Berria - Kirola   2004-08-18

Sailkapen ligaxka jokatu ondoren, postuak finkatzeko lehian ariko dira.  Berria - Kirola   2004-05-14

Nazabal eta Larretxea izan ziren onenak Txapeldunen Ligako sailkapen ligaxkan.  Berria - Kirola   2004-10-23

Sailkapen estropada oso arriskutsua izango da, ez baitago huts bat bera ere egiterik.  Berria - Kirola   2004-09-02

Sailkapen estropadan tosta bat hautsi, eta arraunlari bat ia-ia gutxiagorekin etorri baiginen.  Berria - Kirola   2004-09-05

Osteguneko Sailkapen Estropadaren ondoren, askoren ahotan zebilen galdera hau: «Nork egingo dio aurre Urdaibairi?».  Berria - Kirola   2004-09-05

Zolderreko (Belgika) zirkuituan atzo eginiko sailkapen lasterketen ostean Ander Vilariño seigarren postuan irtengo da gaur lehen lasterketan.  Berria - Kirola   2004-04-25

Larunbateko sailkapen proban nahikoa egin zuen 12. iritsita.  Berria - Kirola   2004-05-21

Bosgarren zerrendaburu eta sailkapen taulako bere aldeko faborito nagusi Lindsay Davenportek (6-4,6-4) kanporatu zuen Zvoraneva errusiarra.  Berria - Kirola   2004-06-29

Clujana Cluj taldearen aurka 0-5 irabazi zuten bilbotarrek, eta sailkapen buru, aurrera egin dute.  Berria - Kirola   2004-07-25

Garaipena ezinbestekoa du Alavesek, sailkapen burua ez galtzeko.  Berria - Kirola   2004-03-13

ik beherago sailkapenburu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Suediak Danimarkarekin lehiatu beharko du bigarren sailkapen txartela.  Berria - Kirola   2004-06-10

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indizearen ebaluazio sailkapen honen arabera egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aizkolarien lehiaketako sailkapen (4); giroko sailkapen (5); heineken kopako sailkapen (8); kopako sailkapen (22); kopako sailkapen fasea (10); koparako sailkapen (5); lehen sailkapen (4); lehenengo sailkapen (4); lehiaketako sailkapen (4); ligako sailkapen (8); magnus kopako sailkapen (6); munduko kopako sailkapen (6); probako sailkapen (4)

sailkapen berria (4); sailkapen buru (4); sailkapen buruan (5)

sailkapen estropada (13); sailkapen estropadan (17); sailkapen fase (6); sailkapen fasea (48); sailkapen fasea amaitzeko (16); sailkapen faseak (4); sailkapen fasean (60); sailkapen faseko (19)

sailkapen liga (7); sailkapen ligan (4); sailkapen ligaxka (13); sailkapen ligaxkan (10); sailkapen nagusia (56); sailkapen nagusia irabazi (4); sailkapen nagusiak (5); sailkapen nagusian (159); sailkapen nagusian hirugarren (6); sailkapen nagusian lehen (7); sailkapen nagusiaren (4); sailkapen nagusiari (6); sailkapen nagusiko (57); sailkapen nagusiko bigarren (4); sailkapen nagusiko buru (5); sailkapen nagusiko hirugarren (4); sailkapen nagusiko lehen (10)

sailkapen onena (8); sailkapen orokorra (13); sailkapen orokorrean (41); sailkapen proba (9); sailkapen proban (5); sailkapen probetan (6); sailkapen sistema (4)

txapelketako sailkapen (6); txapelketako sailkapen fasea (4)

egungo sailkapena (5); final laurdenetarako sailkapena (5); finalerako sailkapena (5); finalerdietarako sailkapena (10); hurrengo faserako sailkapena (5)

iazko sailkapena (14); jardunaldiko sailkapena (12); jokatzeko sailkapena (6); laurdenetarako sailkapena (5); ligako sailkapena (4); ligarako sailkapena (9); lortu zuten sailkapena (4); mendiko sailkapena (11); mendiko sailkapena irabazi (6)

sailkapena egiten (4); sailkapena ematen (10); sailkapena ematen duen (4); sailkapena hurrenez hurren (6)

sailkapena ikusita (4); sailkapena irabazi (10); sailkapena irabazi du (5); sailkapena kontuan hartuta (4); sailkapena lortu (24); sailkapena lortu zuen (5); sailkapena lortzeko (13)

sailkapena ziurtatu (5); sailkapena ziurtatzeko (5)

tiraldietako sailkapena (7); txapeldunen ligarako sailkapena (9)

uefarako sailkapena (9)

azken sailkapenak (8)

sailkapenaren arabera (18); sailkapenaren azken postuetan (7); sailkapenaren bigarren postuan (5); sailkapenaren burua (5); sailkapenaren buruan (29); sailkapenaren buruan dauden (5); sailkapenaren burura (4); sailkapenaren erdialdean (8); sailkapenaren goialdean (5); sailkapenaren goian (6); sailkapenaren goiko (18); sailkapenaren goiko postuetan (5); sailkapenaren lehen (14); sailkapenaren lehen postua (4); sailkapenaren muturrean (4); sailkapenaren zuloan (9); txandak sailkapenaren arabera (5)

sailkapenari begira (10); sailkapenari begiratuta (7)

asobal ligako sailkapenean (6); azken sailkapenean (4); azkena da sailkapenean (9); berdinduta daude sailkapenean (4); bigarren da sailkapenean (5); bosgarren da sailkapenean (4); hirugarren da sailkapenean (4); kopako sailkapenean (5); lehen mailako sailkapenean (6); ligako sailkapenean (15); munduko kopako sailkapenean (5); sailkapenean gora egiteko (8); taldekako sailkapenean (4)

ligako sailkapeneko (10); sailkapeneko azken postuan (5); sailkapeneko azken postuetan (12); sailkapeneko azkena (9); sailkapeneko behealdean (5); sailkapeneko bigarren postuan (6); sailkapeneko buru (17); sailkapeneko burua (21); sailkapeneko burua da (4); sailkapeneko buruak (8); sailkapeneko buruan (26); sailkapeneko buruan dago (4); sailkapeneko erdialdean (7); sailkapeneko goialdean (7); sailkapeneko goiko postuetan (5); sailkapeneko hirugarren (12); sailkapeneko hirugarren postua (6); sailkapeneko lehen postua (10); sailkapeneko lehen postuan (7); sailkapeneko lehen postuetan (8); sailkapeneko lider (4); sailkapeneko liderra (6); sailkapeneko putzuan (4); sailkapeneko zuloan (15); sailkapeneko zuloan dago (5); sailkapeneko zulotik (12); sailkapeneko zulotik ihes (4); taldekako sailkapeneko (4)


sailkapenburu (orobat sailapen buru) iz txapelketa edo kidekoetan, sailkapenaren burua den pertsona. ik lider.

Lehen multzoan, Brive da sailkapenburu, eta izugarrizko ezustea ematen ari da, iaz D2an jardun zuelako.  Berria - Kirola   2004-03-02

Bost proba irabazi ondoan, A multzoko sailkapenburu da 13 punturekin.  Berria - Kirola   2004-06-29

Soilik bitan izan gara sailkapenburuak Top 16an, baina egun beherago gaude, eta kezkatzekoa da».  Berria - Kirola   2004-12-04

Ondorioz, 4. multzoko sailkapenburu jarri dira miarrzitarrak, eta horrela izango dira heldu den larunbata arte, Saracensek bihar jokatuko duen arren, Trevison.  Berria - Kirola   2006-01-14

Uzkudunen idiek jarraitzen dute sailkapenburu Bakion.  Berria - Kirola   2004-03-21


sailkatu, sailka(tu), sailkatzen 1 du ad multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera sailetan banatu.

Fabrika batean lan egiten zuela kontatu zidan, botoiak sailkatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.

1995ean, ikerketa-lan bati ekin genion bat-bateko bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretoriko nagusiak identifikatu eta sailkatzeko.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Abstrakzio horiek dira orain arte bereizi eta sailkatu ditugunak; baina beharrezkoa zen areago jotzea eta elementu konkreturaino iristea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Argudioak bildu, ebaluatu eta sailkatu beharko ditugu, zein den indartsuen eta zein pattalen garbi edukita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 98. orr.

Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren barne-legeak sistematizatu eta aurkeztu zituen, generoak sailkatu zituen...  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Rodaseko Androniko-k bildu eta sailkatu zituela eskuizkribuak, aspektu didaktikoak izanik buruan batik bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

Horrenbestez, berek finkaturiko "norma" baten arabera sailkatu dezakete jendea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 137. orr.

Agian beldurra adinaren arabera sailkatu zitekeela otu zitzaidan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Denak sailkatu ditut berriz, egileen arabera, ordena alfabetikoz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.

Nola sailkatu matematika-lanak, tutik ere ez badakizu matematikaz?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Adibidez, nola sailkatu behar genuke mugimendu sionista?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Eta sentimena bera, hiru hauetatik zein generotan sailkatzen duzu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 134. orr.

2 (sailak adieraziz)

Argaletan eta Gizenetan sailkatu zituen gizonak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Araudi horiek bost kapitulutan sailkatu ditugu.  Herria   2004-09-16

Batzorde hori lau azpibatzordetan sailkatu zuten: Osasunaren Zientziak, Gizarte Zientziak, Zientzia Teknikoak eta Giza Zientziak.  Berria - Harian   2005-05-25

Antoñitok bi motatan sailkatzen zituen emakumeak: alde batetik pobreak, dibertitzeko, eta bestetik aberatsak, haietakoren batekin diruagatik ezkontzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Esakune apodiktiko guztiak (frogagarriak zein zuzenki ziurrak direnak) dogmetan eta matemetan sailkatzen ditut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Silabak konbinatu, eta hitzak zortzi genero eta formatan sailkatu zituen, haien erritmoa, morfologia eta egitura trebetasunez eta dotoreziaz bereiziz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Maiatzaren 1ean Aliatuak euron garraio-ontziak konboietan sailkatzen eta abiarazten hasiak baitira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

Hona animalien hiru motak, sailkatzeko beste modu baten arabera: [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 106. orr.

3 (zein sailetan adieraziz)

Ezaba itzazu biziaren liburutik, ez sailkatu zintzoen zerrendan! Bada beste amodio kanta lizun bat, garbarienak edo artaxuriketakoak izenekoen artean sailkatu izan dena.  Elizen arteko biblia   Sal 69,29

Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Frantziako kontra-espiatze egiturak Jihad Islamikoa erakundeko ustezko kidetzat sailkatu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-05

Txernobilgo zentral nuklearreko istripuaren eraginez, bi milioi pertsona biktima gisa sailkatu zituzten Ukrainako agintariek.  Berria - Gaiak   2006-03-26

4 (adizlagunekin)

Orain, aise sailkatu ahal izango zuten liburutegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Egungo molde erretoriko guztiak egoki sailkatzeko, gutxienez honako aspektu hauek hartu beharko lirateke kontuan.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

Nasir al Dinek banan-banan sailkatu zituen, Behatokiko liburutegi aberatsean, Alamutetik itzuritako liburuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.

Ezin dira sistematikoki zerrendatu eta sailkatu fonemak bereiz, sistema fonologikoa baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

• 5 da ad txapelketa edo lehiaketa jakin batean parte hartzeko beharrezko emaitzak lortu.

Abiatu diren 47etarik 23 baizik ez dira sailkatu.  Herria   2004-02-05

Zortzi sailkatzen dira, eta ziurrenik 1,95-1,96 metroko marka eskatuko dute aurrera egiteko.  Berria - Kirola   2006-03-10

Azken partida hori baino lehen lortu nahi du Tauk sailkatzea.  Berria - Kirola   2006-03-22

Biharko derbia galduz gero, nafarrek sufritu egin beharko dute bigarrenez jarraian Europarako sailkatzeko.  Berria - Kirola   2004-04-30

Juanma Garate irundarra bosgarren sailkatu da Italiako Itzulian, Savoldelli italianoak duelarik Giroa beretu.  Herria   2005-06-02

1986an Pasai Donibanek irabazi zuen, eta San Pedro hirugarren sailkatu zen.  Berria - Kirola   2004-09-05

Errege Eguneko Krosean hirugarren sailkatu zen, Silvaren eta Pablo Villalobos espainiarren atzetik.  Berria - Kirola   2006-01-19

Lekunberriko Gabari taldea sailkatu zen bigarren.  Berria - Kultura   2004-11-28

Kanporaketan 8. postuan sailkatu zen.  Berria - Kirola   2004-04-03

Barrichello ustekabean sailkatu zen hirugarren postuan.  Berria - Kirola   2006-04-23

Sasoia bikaina izango da nafarrentzat, azkenean hamabigarren tokian sailkatzen badira ere.  Berria - Kirola   2004-03-23

Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra.  Herria   2004-07-05

Dorronsoro gaztea hasiberria da, eta Gipuzkoako kanporaketan aritu zen; ez zen sailkatu.  Berria - Kirola   2004-06-25

Saio bakoitzeko onena zuzenean sailkatu zen finalerako.  Berria - Kultura   2006-04-01

Duela bi urte finalerako sailkatu bazen ere, ez zuen parte hartzerik izan.  Berria - Kultura   2004-12-19

Amaia Agirre billabonarra da nagusitu (688,5 puntu) eta finalerdietarako sailkatu.  Herria   2005-10-13

Danimarka eta Suedia sailkatu ziren atzo final-laurdenetarako.  Berria - Kirola   2004-06-23

Discovery taldeko lau txirrindulari sailkatu ziren lehen hamarren artean.  Berria - Kirola   2006-03-22

Irabazlearengandik 15 segundora sailkatu zen Markko Martin.  Berria - Kirola   2004-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

anaiak sailkatu (4); ataletan sailkatu (5); azkena sailkatu (4); bederatzigarren postuan sailkatu (5); bederatzigarren sailkatu (9); bederatzigarren sailkatu zen (6); bi multzotan sailkatu (4); bigarren postuan sailkatu (29); bigarren sailkatu (67); bigarren sailkatu baitzen (5); bigarren sailkatu da (11); bigarren sailkatu zen (30); bigarren sailkatu ziren (7); bildu eta sailkatu (4); bosgarren postuan sailkatu (9); bosgarren sailkatu (24); bosgarren sailkatu zen (13); bosgarren sailkatu ziren (4)

europarako sailkatu (6); final laurdenetara sailkatu (4); final laurdenetarako sailkatu (20); final zortzirenetarako sailkatu (5); finala jokatzeko sailkatu (4); finalera sailkatu (4); finalerako sailkatu (35); finalerako sailkatu da (7); finalerdietara sailkatu (9); finalerdietarako sailkatu (44); finalerdietarako sailkatu ziren (8); hirugarren postuan sailkatu (16); hirugarren sailkatu (57); hirugarren sailkatu zen (30)

jokatzeko sailkatu (20); jokatzeko sailkatu da (5); kanporaketetarako sailkatu (4); kopako finalerako sailkatu (4); koparako sailkatu (4); laugarren postuan sailkatu (13); laugarren sailkatu (27); laugarren sailkatu zen (14); laurdenetara sailkatu (4); laurdenetarako sailkatu (20); laurdenetarako sailkatu dira (4); lehen postuan sailkatu (5); lehenengo sailkatu (4); liga jokatzeko sailkatu (4); ligarako sailkatu (9); multzotan sailkatu (7)

sailkatu da bigarren (6); sailkatu dira finalerako (8); sailkatu zen bigarren (16); sailkatu zen hirugarren (7); sailkatu zen lehen (5); sailkatu ziren finalerdietarako (4)

segundora sailkatu (6); seigarren postuan sailkatu (4); seigarren sailkatu (10); seigarren sailkatu zen (6); txapeldunen ligarako sailkatu (9); txapelketako finalerako sailkatu (5); txapelketako finalerdietarako sailkatu (4); txapelketarako sailkatu (6)

uefa jokatzeko sailkatu (4); uefarako sailkatu (13); zazpigarren postuan sailkatu (5); zazpigarren sailkatu (8); zazpigarren sailkatu zen (5); zortzigarren postuan sailkatu (6); zortzirenetarako sailkatu (5); zuzenean sailkatu (7)

azken sailkatua (16); bigarren sailkatua (19); bosgarren sailkatua (5); hirugarren sailkatua (11); laugarren sailkatua (6); lehen sailkatua (16); seigarren sailkatua (5)

azken sailkatuak (8); bi sailkatuak (13); bigarren sailkatuak (19); hiru sailkatuak (8); hirugarren sailkatuak (8); lehen bi sailkatuak (11); lehen hiru sailkatuak (4); lehen sailkatuak (11); txapelketatik sailkatuak (4); zuzenean sailkatuak (6)

azken sailkatuaren (25); azken sailkatuaren aurka (12); azken sailkatuaren kontra (5); lehen sailkatuaren (4); sailkatuaren aurka (20); sailkatuaren aurka jokatuko (6); sailkatuaren kontra (9)

bigarren sailkatuari (12)

lehen bi sailkatuek (9); lehen hiru sailkatuek (4); lehen lau sailkatuek (5); sailkatuek lortuko dute (5)

hiru sailkatuen (9); hiru sailkatuen artean (6); lehen hiru sailkatuen (6); lehen sailkatuen artean (4); lehen zortzi sailkatuen (5); sailkatuen artean (32); sailkatuen aurka (5); zortzi sailkatuen artean (7)

biak sailkatuko dira (5); finalerako sailkatuko (6); finalerdietara sailkatuko dira (5); finalerdietarako sailkatuko (4); laurak sailkatuko dira (4); nor sailkatuko den (5); onenak sailkatuko dira (6); sailkatuko dira finalera (4); sailkatuko dira finalerako (4); sailkatuko dira finalerdietara (5)

finalerako sailkatuta (5); jada sailkatuta (5); ondo sailkatuta (4); ongi sailkatuta (4); postuan sailkatuta (8); postuetan sailkatuta (7); sailkatuta egon (6); sailkatuta egongo (4); uefarako sailkatuta (5); zuzenean sailkatuta (5)

sailkatze estropada (4); sailkatze estropadan (4); sailkatze fasea (10); sailkatze fasean (13); sailkatze faseko (19); sailkatze ligaxkako (7); sailkatze ligaxkan (4); txapelketako sailkatze faseko (6); txapelketako sailkatze ligaxkako (4)

europarako sailkatzea (13); final zortzirenetara sailkatzea (5); final zortzirenetarako sailkatzea (5); finalerako sailkatzea (13); finalerako sailkatzea lortu (4); finalerdietara sailkatzea (6); finalerdietarako sailkatzea (7); koparako sailkatzea (5); ligarako sailkatzea (10); lortu zuen sailkatzea (4); postuan sailkatzea (4); postuetan sailkatzea (4); sailkatzea espero (4); sailkatzea lortu (42); sailkatzea lortu zuen (11); txapeldunen ligarako sailkatzea (9); uefarako sailkatzea (12); uefarako sailkatzea lortu (4); zortzirenetara sailkatzea (5); zortzirenetarako sailkatzea (5)

europarako sailkatzeko (14); final laurdenetara sailkatzeko (11); final laurdenetarako sailkatzeko (10); finalera sailkatzeko (12); finalerako sailkatzeko (6); finalerdietara sailkatzeko (17); finalerdietarako sailkatzeko (17); koparako sailkatzeko (4); ligara sailkatzeko (5); ligarako sailkatzeko (8); postuan sailkatzeko (4); sailkatzeko aukera (44); sailkatzeko aukerak (9); sailkatzeko aukerarik (10); sailkatzeko borrokan (6); sailkatzeko itxaropena (5); sailkatzeko moduan (5); sailkatzeko zorian (4); txapeldunen ligarako sailkatzeko (8); txapelketarako sailkatzeko (5); uefarako sailkatzeko (18); uefarako sailkatzeko aukera (6)


sailkatzaile 1 izond sailkatzen duena.

Espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute, ez da esaldiez osatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Kanpai ere ez zen kanpaia, txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten zintzarri hots lehor hura, gure belarri sailkatzaileentzat apur bat arrotz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Bellek ez du artelanaren zentzu sailkatzailea kontuan hartzen, aztertzailea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Hemen soilik irizpide sailkatzaileak esango digu gauza bat artelana den ala ez, eta hori askotan artetik at dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.

Horra hor, beraz, Aristotelesen kategoriak edo kontzeptu sailkatzaileak: substantzia, (nolako) tasuna, erlazioa...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

• 2 iz sailkatzen duen pertsona.

Thuletik etorritako jendeari irakurzaletasuna erantsi nahi dion komitea sailkatzaile eta disekatzailez beteta dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Enkanteko sailkatzaileak haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Nolatan Linnaeus eta Adansonen moduko sailkatzaile batzuk birmoldatu eta erabili zuten hizkuntza unibertsal, artifizial eta perfektu baten ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Hor sailkatzaile bakoitzaren definizioa eta irizpidea ikusi beharko lirateke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 260. orr.

Familian egon izan zen diru bakarra aitak posta-bulego nagusian posta-sailkatzaile zeukan lanpostutik astero etxera ekarri ohi zuen soldatakoa baizik ez zen izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Fawkesi eta Kapela Sailkatzaileari isekaz begiratu eta pauso batzuk urrundu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

3 sailkatzen duen gauza.

Aristoteles izatea ulertzeko eta esateko modu desberdinak sailkatzen saiatzen da, eta Kategoriak izeneko testuan proposatzen digu sailkatzaile orokor (ezin orokorrago) horien zerrenda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.


sailkatze 1 iz multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera sailetan banatzea.

Beldurra ematen ziguten gauzak egitera behartzen gintuen, eta hartara sailkatze bat sortzen zen gure artean ere, zailduenen hierarkia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 200. orr.

Hautemateko beste sailkatze bat eta deskribatzeko hiztegi ia guztiz berria.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sailkatze-zeremonia hastera doa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 107. orr.

Xenpelarren aurrera doaz biltze- eta sailkatze-lanak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Sailkatze estropada gauza bat da eta Kontxako Bandera bestea.  Berria - Kirola   2004-09-05

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea, nork bere sailkatze-irizpide propioak ezartzea, hain zuzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.


sailño iz sailtxoa.

Ohiko nobela eta ohiko liburuez gain, badago sailño bat euskal gaiei eskainia.  Berria - Kultura   2004-07-11

Guk ere solas horiek gogoan utziko dugu egungo sailño hau...  Herria   2004-11-04


sailordetza (Euskaltzaindiaren Hiztegian sailburuordetza agertzen da) iz sailburuordetza.

Hizkuntza Politikarako Sailordetzak maiatzean argitaratuko ditu deialdiak EHAAn.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

CCOOko Saez de Jauregik azaldu duenez, planak ez betetzearen errua ezin zaio Hizkuntz Politikarako Sailordetzari leporatu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19


sailtxo iz sail txikia. ik sailño.

Neure lotsagarri baitakuskit hogei mila gizon hortxe heriotzara bidean, ospe-kontu fantasia hutsezko bategatik, oheak bailiran beren hilobiak, osteak hartzeko aski zabal ez den sailtxo batengatik borrokan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 240. orr.

Halabeharrez, derrigor erein behar balitz ere, gutxienez, bezperatik sailtxo bat bederen hasi ereiten, horrela segidako lana izan dadin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Lur-sailtxo bat erosteko asmoz bazabiltzate, eta bi lerro zuzen besterik ez badituzue, hobe bertan behera uztea kontua, ez duzue lortuko eta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Noizbehinka, gure almendrondo sailtxoaren aurrean gelditu eta sineskeriazko zoramenez begiratzen nien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.


sainda (corpusean sainta soilik) izond/iz santa.

Maria Sainta, Jinkoaren Ama.  Herria   2005-03-10

Ondoko urtean, Maulen, "Jeanne d'Arc" trajerian, saintaren leküan "süjeta" izan zen, emazterik ez beitzen sartzen ahal ordüan gizonen pastoraletan.  Herria   2004-02-26


saindu (orobat saintu g.er.) izond santua.

Errege saindu haiek, beren legelari eta teologoen laguntzarekin, bazekiten beharrez gogor egiten aita sainduari berari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Kristoren gorputz bakarraren, hau da Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

Gure Jaun Txit Saindu Pio V. Aita Santuari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

Hori bera irakatsi zuen gure aita guztiz saindu Agustinek, De civitate Dei-ko 19. liburuaren 3. kapitulu osoan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 63. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Paretan, misiolari saindu batzuen biziaren diapositibak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

Sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Erromako Eliza Katoliko Sainduak sinesten duen bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Beren egun eder hori hasi dute meza saindu bat entzunez.  Herria   2001-10-25

Olio saindu hunen gozoa sar bedi gure baitara.  Herria   2001-05-10

Horra zergatik zuzen den epaiketa hau egin dezan Erromako Aulki Sainduak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Delako induljentziaren emateko arrazoi nagusia dela halako gerla saindu eta handiaren egiteko bildu behar den diru meta gaitza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

Ttottek aldiz bizpahiru hilabeteko bizar nahasia zeukan, zapel zabala buruan eta zilarrezko gurutze saindu erraldoia papoan dil-dil.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Zalgizek Eskritura Sainduak, latina, frantsesa eta Gaztelako erromantzea irakasten zizkien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

Idatzi sainduak irakurri behar zituen Josefina, hinki-tinki igo zen aldarera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Gure Ebanjelio sainduek ere hori erakatsi daukute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

Bekatuez garbitzeko indar berezia dute Ganga ibai sainduaren urek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 191. orr.

Munduan ez baita biztanlerik orotan aingeru denik, ez saindurik, orotan saindu denik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 91. orr.

Kofesioak Aiherran ortzegun saindu aratsean 8ak eta laurdenetan.  Herria   2001-04-12

Larunbat Sainduz aratseko 9 orenetan Aiherran, Bazko Gaua.  Herria   2001-04-12

2 irud/hed

Elizara ari dira hiruak, gau mineko argitasun saindu honetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Anartean Joanes, deus ez bailitzan, bere paralitiko aulkiaren eremuan, eskuak gurutzean, [...] loeria saindu batean ito zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 169. orr.

Nafarroan, berriz, bake saindua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Horra beraz, eta gerlarik batere gabe, bakea egin dela betiko“ lur saindu” heietan.  Herria   2005-09-01

Amritsar da sikhen hiri saindua, bere "Urrezko Tenplu" ospetsuarekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Eta hala ere makurtu behar, beti makurtu behar, opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

• 3 iz santua.

Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Ezen san Bernatek eta beste saindu batzuek eta lehen artikuluan aipatu idazle sakratuek dioten bezala: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Saindu baten erlikiak lekuz aldatzea.  Berria - Kultura   2006-02-09

Benedikto bosgarren mendeko saindu handiaz oroituz...  Herria   2005-04-28

Frantzizko Xabier nafartar saindua Makaotik hurbil zendu zena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 106. orr.

Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeek zer zorion dauka?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Aspaldiko saindu xumeek egungo idoloari agur eta ospe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

Zurgin bati San Krispinen irudi bat eginarazi zion, Iruñeko zapataginen saindu zaindaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Konfesioa, eta Jainkoaren, Andre Mariaren eta sainduen irudiak debekatzeko dekretuak are gehiago harrotu zituen bazterrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Saindu guzien besta hurbiltzen ari zauku eta gure pentsaketak hileri buruz egiten ditugu egun hauetan.  Herria   2004-10-28

Zenbat prozesio egin dituen herri honek, lehenago saindu baten ipurditik "Ogi zerutik" kantatzen eta orain lelo agnostikoa dugula gidari, "Guk euskaraz, zuk zergatik ez?" gure ezpainetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Anbrosio sainduak, berriz, honetara dio: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

4 irud/hed

Kartzela-zaina apez bat zen, saindu bat, zioten kanpoan libro zirenek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Jendeek erraiten zuten: saindu bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Beste batzuendako, bere herria aski maitez bere herriarentzat bere bizia eman duen ETA-ko gudari bat, kasik saindu bat.  Herria   2001-08-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoan al duzue haren saindu itxura?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.

Kale bazterretan, mendian edo errekondoetan tenpluren bat, saindu etxeren bat eta jendea otoitzean ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Ez ditu beti saindu urratsak erabili armada aitzindari gazte alegera eta besta egile hasi zen gazte harek.  Herria   2005-11-17

Hark ez zuen saindu bokaziorik, egoera berri hark ez zion arimako zama astuna arinduko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 130. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Hil den gizona protestantea zen eta suizarra, baina aspaldian saindu handi famarekin mundu zabalean ezaguna  Herria   2005-09-01

7 aita saindu aita santua.

Aita saindua Filipinetara etorri zelarik, jendeak milioika bildu zituen Manilako Rizal parkean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

1999ko abuztuaren 14an hil zen, 41 urte zituela, elizakoak eta Aita Sainduaren benedikapena hartu ondoren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Frantzisko Nafarroakoa deitzen zen eta 1518an, Aita Sainduak izendatu zuen Orreagako priore.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Gure Aita Saindu Pio V.ari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Bere egoitza Erromatik Avignonera aldarazi zion Klemente V.a aita saindu frantsesari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Dohatsu izendatu zuen Erroman Pio XI Aita Sainduak 1926 an, eta saindu 1933 an.  Herria   2003-10-30

Erromatarrek ezen daukate Petriri eta haren ondokoei emana izan zaiela botere hura eta, beraz, Aita Saindua Kontzilioaren gainetik dagoela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.

Konstituzio berria izenpetzen ez dutenek, egitate horretatik beretik frogatuko die Erromako Aita sainduaren mutil izaten segitu nahi dutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

8 aste saindu aste santua.

Hola hasi zen, ene lehenbiziko Aste Saindua, beretter bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Aste sainduan gara eta deitoratzen dut gure telebixta publikoetan ez dela deus, ez emankizun bat ere aste saindua aipatzen duenik.  Herria   2004-04-15

Errobiko Salbatore parropian iraganen diren aste sainduko elizkizunak.  Herria   2005-03-17

Aste sainduko elizkizunak, huna zoin izanen diren: [...].  Herria   2003-04-17

Aste sainduko ospakizunak: erritoak eta sinboloak.  Herria   2003-04-17

9 eguzki saindu (orobat eki saindu eta iduzki saindu) ik eguzki.
10 Grial Saindu ik Grial 2.
11 izpiritu saindu ik espiritu.
12 Ofizio Saindu ik ofizio 8.
13 omia saindu ik omiasaindu.
14 saindu-jale ik santujale.
15 Trinitate Saindua ik trinitate.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita saindu (66); aita saindu berak (3); aita saindu berri (6); aita saindu berria (3); aita saindu berriaren (4); aita saindu zenaren (3); aste saindu (7); eki saindu (6); euskaldun saindu (3); gizon saindu (6); gure aita saindu (6); iduzki saindu (3); larunbat saindu (3); meza saindu (3); omia saindu (5); ortzegun saindu (6); ortzegun saindu aratsean (3); ortzirale saindu (8)

saindu bera (3); saindu berri bat (3); saindu guzien (7); saindu guzien besta (4); saindu handi (3); saindu handia (4)

aita saindua (91); aita saindua bera (4); aita saindua izan (3); aste saindua (20); beren patroin saindua (6); gerla saindua (6); gerra saindua (4); gizon saindua (3); gorputz saindua (5); grial saindua (5); izpiritu saindua (18); lur saindua (3); meza saindua (9); patroin saindua (11); sakramendu saindua (9); trinitate saindua (6); urte saindua (6)

aita sainduak (185); aita sainduak berak (7); aita sainduak erran (7); aulki sainduak (3); eki sainduak (3); eliza ama sainduak (3); erromako aita sainduak (3); eskritura sainduak (3); gure aita sainduak (6); inozentzio aita sainduak (3); izpiritu sainduak (10); liburu sainduak (5); ofizio sainduak (4); orduko aita sainduak (5); paulo aita sainduak (5)

aste sainduan (5); bake sainduan (3); hiri sainduan (4); meza sainduan (5)

aita sainduarekin (11); aita sainduarekin batean (3); meza sainduarekin hasi (3)

aita sainduaren (107); aita sainduaren boterea (3); aita sainduaren inguruan (4); aita sainduaren izenean (3); aita sainduaren mezua (3); beren patroin sainduaren (3); erromako aita sainduaren (3); gizon sainduaren (4); grial sainduaren (3); gure aita sainduaren (4); herriko patroin sainduaren (3); izpiritu sainduaren (13); kurutze sainduaren (3); ofizio sainduaren (12); patroin sainduaren (18); patroin sainduaren ohoretan (15); paulo aita sainduaren (3)

sainduaren besta (5); sainduaren itxura (4); sainduaren izenean (4); sainduaren kaperan (3); sainduaren ohoretan (22); sainduaren parropia (3)

sakramendu sainduaren (23); sakramendu sainduaren aintzinean (3); sakramendu sainduaren ohoretan (6)

aita sainduarentzat (3)

aita sainduari (24); aulki sainduari (3); sakramendu sainduari (5)

trinitate sainduaz (5)

aita sainduen (7); eskritura sainduen irakurketa (3); liburu sainduen (5); sainduen artean (4); sainduen irria (3); sainduen lerroan (3)

eskritura sainduetan (3); liburu sainduetan (6); lur sainduetan (4); opor sainduetan (3)

lur sainduetarat (4)

aste sainduko (15); aste sainduko elizkizunak (5); aste sainduko elizkizunen (3); ofizio sainduko (12); ofizio sainduko guardiak (5); omia sainduko (3); ortzirale sainduko (3)

ofizio saindukoak (4)

lur saindura (3)

larunbat sainduz (6); ortzegun sainduz (14); ortzirale sainduz (12)


saindujale ik santujale.

saindukeria iz santukeria.

Molière-k dioen moduan gorputz osoan garbi belarriak baino ez dituen horrek, saindukeriak alegia, ordezkatuko du itsasoarekin jolasean aritzen diren neska hauen jatortasun libre eta errugabea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.


sainduki adlag ipar santuki.

Sartzen da gero komentuan eta sainduki bizitzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 201. orr.

Bere oinarrizko erakaspenak egunero praktikan jartzen saiatzen nintzen bitartean, ohe kantoian sainduki natxikan Paul Laffarguen "Alferreziaren Gorazarrea" izeneko testua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

Eskaini dizkiot Katalina Erreginari, izen hori daraman lehenari, bere merezimendu propioengatik bere senar Erregea bezain handiari eta areago hura galduz geroz, egun oroz bermatzen baita, elkarrekin izan duten iloba, Sebastian gure Erregea, hain sainduki altxatzen, non uste izateko den printze horrek gaindi ditzakeela bere aitaso eta arbaso guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.


saindutasun iz ipar santutasuna.

Hirugarrena eta gorena, bihotzaren jakintasuna, zuhurtasuna, saindutasuna eta beraz fedea.  Herria   2005-02-03

Hau da erreinu horietan aurki ditzakezun gizon hoberenetarik bat, bere ikasketek, bere oneziak, bere biziko saindutasunak higatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.

Eta hori egia dateke, manera horretan saindutasunera heltzen den jendea osasun psikiko onaren jabe balin bada.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.


saindutegi (orobat saintutegi g.er.) iz ipar santutegia.

Saindutegiko eliza gotikoa betea zen goizik eta lehen apailuak ere, arimakoak otoitz eta kofesioekin, elizkizunekoak orobat, kantuko paper, apez eta laiko arduradunekin, hasiak, nahiz ixiltasun haundi hura ez den zinez meza hasterainokoan osoki egin.  Herria   2001-09-13

Lapurdiko zelai hodeitsu eta mutuak utzirik, Leitzarango lanoetan barna petik goiti, Jondoni Mikael Saindutegiko iguzki dirdirara.  Herria   2003-07-24

Nahi luke Vannes hiriko apezpikuak Auray-ko Anna Sainduaren saindutegia izan dadien bretainiar kulturaren alde egiten den indarraren leku sinbolikoa.  Herria   2004-01-01

Bitoriano Gandiaga poeta joan da Arantzazuko saindutegitik zerukora.  Herria   2001-03-08

Gure Eliza Katolikoa, gure saindutegia, gure edergarria, gure berregingarria, gure Erlisione guziz maitea, etsaiek jo dute.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 167. orr.


saindutto 1 iz adkor saindua.

-Hona hemen gure etxeko sainduttoa...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

2 irud/hed

Biboteaundiren arrebei Sainduttoak deitzen zieten, hagitz santujaleak zirelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.


saindutu, saindu(tu), saindutzen da/du ad ipar santutu.

Sainduen bizian ikusten dugu, Aitorensemeak eta jende handienak berak nahi izan direla esku-lanetan saindutu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

San Mamed izen moroa ote, katolizismoari itzultzeak saindutua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.


saindutze iz ipar saindu bihurtzea.

Lehenik hilek bakarrik zuten saindutze xantza gehiago!  Herria   2005-07-14


sainete iz antzerki lan laburra, herrikoia eta barregarria, askotan musikaduna.

-Inguruko neska batzuk joango dituk, beren mutil-lagunekin, Casares, nire lagun kazetari hori, sainete-idazle bat eta beste batzuk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Izan ere, auzia gelditu ezean, 18/98 sumarioa bezalako «epaiketa-sainete» batean amaituko dela ohartarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24


sainetegile 1 iz sainete-idazlea.

Hark sainetegile bat aurkeztu zion, gizon ergel eta goibela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Sainetegileek ordurako tankeratua zuten funtsean Borgesena zen mundu bat, baina jende ikasiak ezin zituen kontzientzia lasaiz mundu horretako ikuskizunak laket izan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Bi sainetegileek izkirimiri zahar, gastatu sail bat kontatuz erakutsi zuten beren gatza eta piperra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Hurtado, zaratak eta sainetegileen graziek nekaturik, sukaldera joan zen, baso bat ur edatera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

2 (izenondo gisa)

-Gauza bat egingo dugu -proposatu zuen Casaresen adiskide sainetegileak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.


sainga 1 iz zaunka.

Zuk ere aditu dituzu, orduan, hemengo zakurren saingak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.

Zakur arrarentzat eta emearentzat ere ez dira saingak bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Arimarik ez, autoaren burrunba entzun zutelarik bizpahiru zakurren saingen hots ezberdinak eta ilargirik gabeko gau beltza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 112. orr.

Izeba Gloriaren agerpenak zakur baten saingak baino bortitzago dardarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

2 irud/hed

Ondotik hogoi urte pasatu dira, ez gehiago, jendea bakeak xoxotua, ergeldua bezala, eta berriz beste gerla bat pizten dute eta mundu guziari hedatzen Hitler-en sainga haserretuek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hara berehala etsai errabiatuen sainga erauntsiak.  Herria   2003-07-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakur saingen eskas dira herrian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 161. orr.

Arrak arrari borroka saingak eta emeari lilura saingak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

5 adlag zaunka.

Zakur bat sainga hasi orduko, beste denak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Guri, sainga ez ezik, hozka ere egiten digute.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.

Artetik, halere, batzuek sainga eta xanpa, zonbaitek huia, bertze batzuek akula, bakar batzuek... ñaka.  Herria   2004-09-30

6 saingan saingaka, zaunka.

Kraskitin, ordea, ez ziren saingan nekatzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 220. orr.

7 sainga egin zaunka egin.

Gure bahitzaileak hurbildu eta sainga egin behar izan zion erranari lotzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.

Kriskitinek eta Kraskitinek sekula baino amorru handiagoz egin zuten sainga.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 218. orr.


saingaka 1 iz zaunka.

Zangoa lurrean pausatu eta hiru urrats gabe, tupusteko zalaparta batek irauli zidan bihotza: ondoko pabiloi batetik, zakur bat saingaka ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Zakurrak saingaka bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Zakur bat saingaka kanpoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 59. orr.

Nahasmendua gazteluko patioan: zakurrak saingaka, emakumeak aieneka eta soldaduak lasterka armen hartzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

2 irud/hed

Gorrotxa oraintxe jabetu bada ere -duela oso gutxi arte hain adiskide ontzat zuen Garate eta gainerako espainolistak saingaka hasi zaizkienean-, kontu zaharra da guretzat  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 307. orr.


sainkari izond zaunkaria.

Zakur sainkaria bakan horzkalaria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 163. orr.


sainta ik sainda.

saintu ik saindu.

saintutegi ik saindutegi.

saio 1 iz norbaitek edo zerbaitek zerbaitetan duen gaitasuna ikusteko egiten duen ariketa; ondorioaz ziur egon gabe egiten den ariketa.

Egin dezagun saio bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 101. orr.

Berebiziko arrakasta izan zuen saio hark.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Hori frogatzeko saio bat egin zuen 1746an, eta Eulerek ere bai berea haren ondoren, 1749n.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Eredu enpiristaren arabera, behin eta berriro beteko litzateke hipotesi hori, "saio eta huts egite" modura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Zenbait saio egina nintzen laboratorioan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Guztira 58 saio egin ziren, eta horietan adituek 33 aldiz asmatu zuten; kazetariek, berriz, 25 aldiz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Saio franko egin nuen arren, ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Ondorio alerik ere ez zen segitu saio hartatik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Txundigarria da bai arkitekto edo ingeniari sozial horien lana, horrenbeste hondamendi sortuko duen erabaki bat, laborategiko edozein saio kontrolatu bailitzan hartzea, froga-akats joko gisara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 265. orr.

Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Izan ere, aipatu garai hartan gertatu zena saio berezia izan zen: hura ere laissez-faire merkatu global bat sortzeko saioa izan baitzen azken buruan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Egunerokotasunari etekin poetikoak ateratzen dizkion saio arrunt itxurakoa...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Saio kimeriko horri buruzko maisulana da Karl Polanyi pentsalariak 1944an argitara eman zuen The Great Transformation liburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Saio-egitasmoak ozta-ozta ari dira itxuratzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 164. orr.

Zenbait saio motatara mugatzen dituelako ikerketa-aukerak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laborategiko hainbat hazkuntza-saio edo animaliekin egindako hainbat esperimentu pasatu dituzten organismoekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

Pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Gertuko informazioa eskuratu nahi genuen bidean zegoen ihes-saio bati buruz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Ezin konta ahala behaketa saio izango zituen eginak, eta hala ere, nonbait, zer ikusi asko geratzen zitzaion tapiz hartan, aldi bakoitzeko arreta beti berrituz ekiten baitzion azterketari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Azken batean, idazte-saio orok duen xedea.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Hizketan hasi eta hala ematen zuten ia lan-saio osoa. En torno al casticismo-n (1895) [...] Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Bere hurbiltze saio xumeen emaitza.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

5 helburua lortzen ez duen ekintza.

Oraingoz Etxe Zuriak egin duen bakarra ustezko kolpe saioarekin zerikusirik duela ukatzea izan da.  Berria - Mundua   2004-05-15

Ekuatore Gineako presidente den Obiang Ngema [...] agintetik kentzeko helburua zeukan estatu-kolpe saioak porrot egin zuen martxoaren 7an.  Berria - Mundua   2004-08-31

Haren arabera, oposizioa eta komunistak daude estatu-kolpe saioaren atzean.  Berria - Mundua   2006-02-26

Mark Tatcher epaituko dute, estatu kolpe saio laguntzaile gisa, auzian izan gabe.  Berria - Mundua   2004-11-17

Aurtengo apirilean, atentatu saio batean zauritu zuten.  Berria - Mundua   2004-06-23

-Hamaika saio egin nituen, eta denetan porrot.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Erregea hiltzeko saio-egileak laurdenkatuak izaten ziren plazan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

6 ahalegina.

Saio bizia egin behar izan nuen begiek sala ez nintzaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Jose Ramon Goikoetxea "Mentxakak" komisarian eman zituen hamabost egunean oinazea menderatzeko egin behar izan zuen saio itzelaren historia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Poliki ezagutzen nuen kazetarisa, burugogorra halakoa, eta segur nintzen delako exortzista parean izanik, gaiari, hemendik ez bazen handik heltzeko inon diren saio guztiak eginen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Banekien lokartzeko saio guztiak debalde izanen zirela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

7 jardunaldia, ariketa.

Hiru saio egin nituen hamar arte kontatzekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

1969an Flora jaiotzea ez zen izan aldez aurretik antolatutako gau bateko saio baten ondorio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Saio polita izan dugu, gaur arratsaldean, tradizio-modernitate auziaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kristinaren erlajazio saio luzeak, salako alfonbra gainean etzana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen. izerdi-patsetan etxeratu nintzen, lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Oso atsegina izan zelarik ere, sexu saio hura ez zen izan Bioletak eskaini zidan alderdirik pozgarriena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 357. orr.

Behin, gure ohe-saio gogoangarri haietako baten ondoren, begira geratu zitzaidan eta esan zidan zerbait zuela niri kontatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.

Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek; erlijio ikastarotxo bat izan zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Karta-saio batera joatekotan geratu gaituk.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.

Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 45. orr.

Umetatik hura azaltzen zen film eta telebista saio guztiak mirespenez behin eta berriz ikusi izanaren eraginez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

9 jendaurreko jardunaldia; emanaldia.

Duela berrogei urteko saio eta txapelketetan, ohikoa zen lehen edo azken agurrean, aurrez aurreko entzuleei diosala egiteaz gain, irrati-entzuleei ere egitea.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

Saio hauek ez dute denek formaltasun maila bera: hirietako zinematoki edo antzokietatik hasi eta herriko jaietako plazako saioetaraino doaz, pilotalekuetako saioetatik eta bertso-afarietatik pasata.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.

Angel Mari Peñagarikano bertsolaria izan zen saio hartako gai-jartzailea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.

Saiorik informalenetan (saio libreetan, gai-jartzailerik gabekoetan, afalosteko saioetan, edo saio tematikoetan) bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Saio hau zuzenean egiten dugu eta noizean behin denen gogoko ez diren gauzak entzuten dira.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 22. orr.

Horretarako, telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 119. orr.

Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

Bertan behera utzi beharko dugu galderen atala, hau kultur saioa baita [...] eta ez eztabaida saio sentsazionalista horietarikoa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 13. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrek dakar, besteak beste, zenbaitzuen urteko saio kopurua izugarria izatea (badira urtean 150-200 aldiz jendaurrera ateratzen direnak).  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urtero 1200 bertso-saio inguru antolatzen dira euskararen geografian zehar.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.

Bertsu saio batean behar da lehen agurra, azkena, eta artean bertsu batzu egin... ordu txikietan entzundako irrati-saio bateko raï musikaz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 195. orr.

ik irratsaio.

Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.

12 saiakera, idazlana.

Saio honen hirugarren atalean aztertuko dira kontu hauek guztiok xeheago.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.

Filosofiako saio edo idazlanetan termino anbiguorik ez erabili, norberak testua bere erara ulertzeko arriskua baitago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

13 (hitz elkartuetan)

"Neoliberalismoa zertan den" kritika saio interesgarri eta bortitzean, Cerecedak dioena: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

· Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu [...] eta amaierarako ekonomia edo politika saio tonua hartuko du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

14 saio hodi ik hodi 10.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

atentatu saio (11); auzi saio (9); azken saio (10); bertso saio (36); bertsu saio (35); bertsu saio bat (8); bi saio jokatu (11); bi saio jokatuko (11); bigarren saio (7)

eginiko saio (6); entrenamendu saio (43); estatu kolpe saio (8); hainbat saio egin (20); hamaika saio (7); hilketa saio (14)

kolpe saio (8); korrika saio (9); lan saio (44); lau saio (11); lehen saio (18); negoziazio saio (6)

prestaketa saio (6)

saio arin (7); saio arina (8); saio asko (11); saio bakar (7); saio bakarra (8); saio bat egiteko (9); saio bat egiten (9); saio bat izan (6); saio berean (12); saio berezi (9); saio berezia (16); saio bereziak (7); saio berri (8); saio bikaina (7); saio eder (7); saio ederra (7); saio egin (61); saio egin dituzte (10); saio egingo (7); saio egiten (7); saio eskainiko (7); saio geratzen (6); saio gogorra (13); saio izango (10); saio izango dira (7); saio jokatu (19); saio jokatu ditu (6); saio jokatuko (12); saio jokatuko dira (9); saio kliniko (6); saio luze (6); saio luzea (7); saio luzeak (10); saio nuklearrak (9); saio ona (26); saio ona egin (10); saio osagarrien (6); saio osoa (7); saio osoan (17); saio polita (25); saio polita egin (15); saio ugari (11)

telebista saio (14); telebistako saio (6)

ahozko saioa (9); arratsaldeko saioa (9); atentatu saioa (7); atzoko saioa (27); aurreneko saioa (8); auzi saioa (46); azken lan saioa (14); azken saioa (58); azken saioa egin (7); azken saioa jokatuko (6); azkeneko saioa (7); bere saioa (9); bertso saioa (33); bertsu saioa (23); bideo saioa (7); bigarren saioa (68); bigarren saioa jokatuko (7); biharko saioa (9); buruz buruko saioa (8)

egin zuen saioa (8); egindako saioa (13); entrenamendu saioa (22); entrenamendu saioa egin (7); estatu kolpe saioa (11); gaurko saioa (18); goizeko saioa (11); hasiko da saioa (6); hilketa saioa (11); hirugarren saioa (32); hirugarren saioa jokatuko (7); hurrengo saioa (16)

inbestidura saioa (6); itzuliko bigarren saioa (6); izango da saioa (7); jokatu zuten saioa (7); kolpe saioa (14); kolpe saioa egin (6); lan saioa (66); lan saioa egingo (6); laugarren saioa (14); lehen saioa (100); lehen saioa egin (7); lehenengo saioa (11); marka saioa (14); marka saioa egingo (7); musika saioa (7)

prestaketa saioa (10); saioa amaitu (17); saioa amaituta (10); saioa atzeratzea (6); saioa bukatu (11); saioa egin (118); saioa egin du (9); saioa egin zuten (28); saioa egingo (39); saioa egingo dute (17); saioa egitea (6); saioa egiten (21); saioa eten (6); saioa hasi (34); saioa hasi aurretik (9); saioa izan (40); saioa izan zen (14); saioa izango (32); saioa izango da (19); saioa jokatu (25); saioa jokatu zen (7); saioa jokatu zuten (12); saioa jokatuko (34); saioa jokatuko da (15); saioa jokatuko dute (18); saioa salatu (8)

txapelketako lehen saioa (6)

atzoko saioak (10); auzi saioak (15); azken saioak (8); bertso saioak (24); bi saioak (12); egindako saioak (6); eginiko saioak (6); egiteko saioak (7); entrenamendu saioak (19); izango dira saioak (6); kolpe saioak (6); korrika saioak (6); lan saioak (29); lehen saioak (11); musika saioak (7)

saioak antolatzen (6); saioak egin (31); saioak egitea (6); saioak egiteko (6); saioak egiten (33); saioak hasi (6); saioak iraun (6); saioak izan (18); saioak izan ziren (7); saioak izango (6); saioak jokatu (6); saioak jokatuko (7); saioak porrot egin (11)

ahozko saioan (9); arratsaldeko saioan (14); asteazkeneko lan saioan (6); atzoko lan saioan (19); atzoko saioan (66); aurreko saioan (8); auzi saioan (30); azken saioan (29); bigarren saioan (23); biharko saioan (6)

egindako saioan (6); eginiko saioan (10); entrenamendu saioan (11); gaurko saioan (18); goizeko saioan (18); hirugarren saioan (10); hurrengo saioan (11)

igandeko saioan (7); inbestidura saioan (38); kontrol saioan (6); lan saioan (74); laugarren saioan (6); lehen lan saioan (6); lehen saioan (44)

osteguneko lan saioan (10); punto saioan (7)

saioan egindako (8); saioan izan (8); saioan izan zen (6)

atzoko lan saioaren (10); auzi saioaren (11); estatu kolpe saioaren (8); kolpe saioaren (8); lan saioaren (27); lan saioaren ondoren (17); saioaren amaieran (14); saioaren bukaeran (6); saioaren ondoren (30); saioaren ostean (22)

biharko saioari (11); biharko saioari begira (9); saioari begira (14); saioari dagokionez (10); saioari ekin (6)

entzunezko saioen (12); entzunezko saioen nazioarteko (10); ikus entzunezko saioen (12)

asteko lan saioetan (6); aurreko saioetan (7); azken saioetan (7); bertso saioetan (12); bi saioetan (14); egindako saioetan (7); entrenamendu saioetan (29); hiru saioetan (7); lan saioetan (31); saioetan parte hartu (6)

inbestidura saioko (7); saioko bertsoa (10); saioko probak (10); saioko probak jardunaldi (8); saioko puntuazioa (6)

hurrengo saiorako (6)

saioren ondoren (6)

saiorik onena (8)

bi saiotan (11); hiru saiotan (7)

saiotzat jo (6)


saioaldi iz saioa, jardunaldia.

Catherinek, lehen saioaldi honetan bere burua irabazle ikusiz, musika jarri zuen eta mutilaren ondoan eseri zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.

Marcel Marceau-ren azken saioaldia Broadway-n oroituz poster bat zegoen eskegita mahai aldeko paretan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.


saiogile iz saiakerak idazten dituen idazlea. ik saiakeragile.

PEN Klub elkartea, jatorrian, poetak, gidoigileak, nobelagileak, saiogileak eta editoreak batzeko jaio zen, horien adierazpen askatasuna defendatzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-09-02

Transnational Institutuko zuzendari eta kanpo zorraren kontrako ekintzaile Susan George saiogilearen hitzaldiak jendearen arreta piztu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-16

Hizkuntzaren eta euskalgintzaren inguruko diskurtsoa eta inertziaren indarrez eztabaidaezin bihurtutako ideiak ere berrikusi, berrirakurri eta birformulatzeko proposamena egiten baitu saiogileak.  Berria - Kultura   2004-07-03

Begi batekin ideia eta kontzeptu teoriko orokorrei erreparatzen die saiogileak, eta bestearekin ideia horien gauzatze errealei, batez ere, geure herriko biolentzia politikoari.  Berria - Kultura   2004-10-23

Metafora izorratuz: bizitzaren militante, [...] gizartearen saiogile, Lurraren behargin eta alkimista, unibertsoaren erreakzio-eragile ñimiñoa da "kimikari militante"a: liburuko historiak kontatzen dituen hori gizon bat da, ez gehiago eta ez gutxiago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.


saiogintza iz saiakerak ontzeko jarduera.

Saiogintzan, jagoletzan, euskalgintzan diharduten asko daude.  Berria - Kultura   2006-01-22


saiotxo 1 iz adkor saioa.

Hala etorri ez balitz ikerketa hori, baizik han-hemenka egin balitz, hainbat laborategitan, saiotxo bat hemen saiotxo bat han, luzaroan haztamuka [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 182. orr.

Urtean behin edo, araldi garaian, egingo dituzte euren saiotxoak, eta hurrengo urtera arte!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 107. orr.

Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Finala hasi aurretik, ordu erdiko saiotxo arina egin dut, beroketa eta gihar luzatzea; ohi bezala.  Berria - Kirola   2004-08-03

Eta "Motxian"-en partaide delarik, azalduko da ostiral iluntzeren batean, bat-batean saiotxo bat egin, trebatzen ari diren lagunekin aritu...  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.

A capella-ko The dew aire tradizionala eta Sean Reganekin batera egindako mouth music saiotxo bat.  Berria - Kultura   2004-04-23

2 (hitz elkartuetan)

Helioterapia saiotxo baten ondoren, beldur nintzen ez ote ninduten berrogeialdian jarriko, baina jende ohatuz beteriko eri-auto batean igo nintzen azkenean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.

Ilunabarrean prestaketa saiotxoa burutu zuten, eta pentsatzekoa da oso garbi ukanen dutela nola mendean hartu Mulhouse.  Berria - Kirola   2004-03-19

3 adkor saiakera.

Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.

Ortegaren saiotxo bat gomenda liteke: Mirabeau o el político, 1927koa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.


saizki ik zaizki.

sajoniar ik saxoniar.

saka1
1 (adizlagun balioko esapideetan)

Bat-batean, argazkilari bat azaldu zen, Topaketa antolatzen zuen Ttipi-Ttapa-koa, bere kameraren botoiari tira eta saka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

Ahotik biraoka, eskuak eta belaunak higatu beharrean eman nituen ate itxi berriari bulka eta saka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Petrusen gonbidatuak inguruan biltzen ari dira, bultza eta saka, eta iruzkinak egiten dituzte ahots goraz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Saka eta maka sartu ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Errezitaldia ozpinduta amaitu zen, polizia saka eta maka sartu zelarik denok atxilotzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.

2 saka ahala

Zubi baten gainean pasatzen ari zelarik treina gertatu da hori, jendea bazelarik saka ahala metatua treinaren teilatu gaineraino.  Herria   2005-12-08

3 saka egin sakatu. ik sakatu1.

Oinekin saka eginez, gibelat abiarazi nuen hainbertze ordutan berotutako aulkia, nabarmen nahi nuen mugimenduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Gero neskari eskuak lepoan ipini zizkion, eta saka egin zion, emeki, alborantz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Paparra askatu nion, eta berak alborantz saka egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

4 saka eta maka adlag saka eta saka.

Saka eta maka sartu ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Errezitaldia ozpinduta amaitu zen, polizia saka eta maka sartu zelarik denok atxilotzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.

5 saka eta saka adlag sakatuz eta sakatuz.

Kalkulagailuko teklak saka eta saka ari nintzen eta gero eta zentzugabeagoak ziren emaitzak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 73. orr.

Ibiliko zen saka eta saka, zertan ari zen arrastorik gabe!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Teklatu batean bost minutuan saka eta saka ibili behar nuenean, patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

6 saka-saka adlag

Ez dira guti jostatu beste biak: Xalak gibeleko paret hura miatuz saka-saka eta Fernandok berriz denen ekartzeko lan hura betez huts bat ere gabe.  Herria   2003-07-17

7 (izen gisa)

Gizona saka-saka lanetan zebilkidala, esku batez aldakatik heltzen zidan eta besteaz nire titien bila hasi zen, hau da, izebaren titien bila.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.


saka2 iz zakua.

Horietarik jinen zen Lafitte liburu edo kaseta saka bat besoan edo, zertako ez ezar hemen, deplauki erraiten giniona "astoa bezala kargatua"!  Herria   2001-10-25


saka3 iz pilota-jokoan, sakatzea.

Batek saka, bertzeak errefera, batek inbido, bertzeak hordago.  Herria   2001-06-28


saka4 ik sakatu1.

sakabanakatu, sakabanaka, sakabanakatzen du ad sakabanatu.

Esan zuenez, bera sakabanakatuta dauden presoen senideei diru laguntza ematearen «guztiz kontrakoa» da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25


sakabanaketa 1 iz sakabanatzea.

Sakabanaketaren ondoren ez baitzen modurik izan animalia bakoitza identifikatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Honi gehituko nioke orain, Naturaren indar ezkutuak ez duela sakabanaketa bakarrik gaitzesten, baizik eta antzeko izatea ere gaitzesten duela, antzekotasunak ezberdintasuna eta bikoiztasuna baititu berekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Haragi sektoreak duen egoera «egongaitzaren» arrazoiak bi dira: batetik, abeltzainen sakabanaketa eta elkarlanerako gaitasun falta; eta bestetik, [...].  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Hainbeste amestua genuen iraultza proletarioaren gainbehera ikusita, gero etorri zen sakabanaketarekin, denok hegan egin genuen industria osteko gizarte berrirantz, langabezia eta berregituratze basatiak jasan eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Teoria aberatsagoa egin zen, sofistikatuagoa eta, ondorioz, nolabaiteko batasun falta eta sakabanaketa hasi ziren nabaritzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Espazioaren handitasunak batetik, eta elementuen sakabanaketak bestetik, espazioaren irudi berri bat eskaini zidaten Utah, Kalifornia eta Nevadako lautada zabaletan.  Berria - Kultura   2004-03-21

Koka dezagun eguzkia 10 graduko altueran: ba, sakabanaketa, piko-pikoan dagoenekoarekin alderatuta, 4-5 bider markatuagoa izanen da; askotxo galduko du, beraz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Gertu egon behar dugu diskurtsoaren bat-bateko edozein agerpeni arreta jartzeko, agertzen den puntualtasunean eta denborazko sakabanaketan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.

Enuntziatu-multzo bat bere indibidualtasunean definitzea objektu horien sakabanaketa deskribatzea izango da, eurak banatzen dituen zirrikitu guztiak atzematea, euren arteko distantziak neurtzea, beste hitz batzuetan esanda, euren banaketa-legea formulatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

2 (presoena)

Zeregin hoberik ez dugun bitartean -esan diot- ihesaldi eta deportazio, kartzelaldi eta sakabanaketa horien historia moduren bat idatzi beharko genuke.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Euskal preso politikoei eta beren senideei ezartzen zaien sakabanaketa salatzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Presoak ez ezik senideak ere zigortzeko asmatu zuten sakabanaketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

-Presoon eguneroko bizitzan, bakardade sentsazioa da sakabanaketaren eraginik gogorrena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

Estatu hilketa dela diogu, kalkulatutako eta diseinatutako politika baita sakabanaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inferentzia kateak berriz osatu beharrean (zientzien eta filosofiaren historian sarritan egiten den legez), diferentzien taulak ezarri beharrean (hizkuntzalariek egiten duten bezala), sakabanaketa-sistemak deskribatuko lituzke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.

Sakabanaketa politika egokia zela eta bere etekinak ematen ari zela esan zuen garai hartako Madrilgo ministro batek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

«Inkomunikazioa» eta «sakabanaketa politika» gogor kritikatu ditu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazio eraikuntzaren dinamikan dauden egitasmoak badaude, baina indar sakabanaketa nabaria da.  Berria - Harian   2005-09-21

Enuntziatu-multzo bat deskribatzea kanpokotasun sakabanaketaren arabera eta ez asmo baten, pentsamendu baten, subjektu baten, barrukotasunarekin harremanean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal presoen sakabanaketa (32); ezartzen duten sakabanaketa (3); indar sakabanaketa (3); indarrean duten sakabanaketa (3); inkomunikazioa eta sakabanaketa (3); jasaten duten sakabanaketa (3); pairatzen duten sakabanaketa (3); preso politikoen sakabanaketa (3); presoen aurkako sakabanaketa (3); presoen sakabanaketa (57); presoen sakabanaketa amaitzeko (4); presoen sakabanaketa bukatzeko (3); presoen sakabanaketa politika (8); presoen sakabanaketa politikaren (3); presoen sakabanaketa salatzeko (6)

sakabanaketa amai (3); sakabanaketa amaitzea (6); sakabanaketa amaitzeko (24); sakabanaketa amaitzeko eskatu (7); sakabanaketa areagotu (3); sakabanaketa bukatzeko (7); sakabanaketa bukatzeko deia (3); sakabanaketa bukatzeko eskatu (4)

sakabanaketa hiltzaile (3); sakabanaketa hiltzailea (3)

sakabanaketa politika (101); sakabanaketa politika amaitzeko (11); sakabanaketa politika indarrean (5); sakabanaketa politika martxan (3); sakabanaketa politika salatu (11); sakabanaketa politikak (45); sakabanaketa politikak eragindako (6); sakabanaketa politikan (3); sakabanaketa politikarekin (4); sakabanaketa politikaren (31); sakabanaketa politikaren aurka (4); sakabanaketa politikaren ondorio (4); sakabanaketa politikari (6); sakabanaketa politikari amaiera (4)

sakabanaketa salatu (9); sakabanaketa salatu dute (3); sakabanaketa salatzeko (17)

euskal presoen sakabanaketak (7); presoen sakabanaketak (10); sakabanaketak eragindako (11); sakabanaketak eragindako istripuak (3); sakabanaketak hil egiten (9)

sakabanaketarekin amaitzeko (4)

euskal presoen sakabanaketaren (4); presoen sakabanaketaren (9); sakabanaketaren amaiera (4); sakabanaketaren aurka (21); sakabanaketaren aurkako (14); sakabanaketaren eraginez (5); sakabanaketaren inguruan (3); sakabanaketaren kontra (4); sakabanaketaren kontrako (8); sakabanaketaren ondorioak (8); sakabanaketaren ondorioz (12)


sakabanarazi, sakabanaraz, sakabanarazten du ad sakabanatzera behartu.

Laino-hodeiek xurgatzen dituzten izpiak % 3 badira, islatu eta sakabanarazten dituztenak beste % 23 direnez, % 26 hodei-lainoekin galtzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.


sakabanatu, sakabana, sakabanatzen 1 da ad bildua dagoena han-hemenka gertatu. ik barreiatu.

Besteok abiada bizian sakabanatu ginen oihan txikian barrena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Jendea sakabanatu zenean bi jeep ikusi nituen, eta sei bat guardia fusilak tente zituztela. segika joan zitzaien harik eta taldea Darasako amaieran sakabanatu zen arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Erabakia deusik esan gabe hartu zuen jendeak, eta poliki-poliki sakabanatzen hasi ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 60. orr.

Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.

Kirxaren kafe etxeak ere ateak itxiak zituen eta bezeria sakabanatua zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

-Bada zure Inperioan herri bat, jatorri berezikoa, probintzia guztietako herrien artean sakabanatua bizi dena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

1989an ia 600 preso zeuden 70 espetxetan sakabanatuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Logelara sartu naiz, neskaren oinetako eta arropa lurrean sakabanatuak bildu eta sukaldeko mahai gainean utzi ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.

Barra osteko neskak toplessean zeuden; han-hemenka sakabanaturik zebiltzanak, berriz, lentzeria erakustaldi bat eginez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Hamar bat gizon zeuden errekaren beste aldeko sailetan sakabanatuta, nor bere zaldiarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Izan ere, errepresentazio ezberdinei lagun egiten dien kontzientzia enpirikoa sakabanatua da berez eta ez du harremanik subjektuaren identitatearekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 71. orr.

Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Haien inguruan sakabanatuak, eguzkitako bat, eskularruak, eta sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.

• 2 du ad bildua dagoena han-hemenka gertatu.

Administrazioak, gero, sakabanatu egin zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 201. orr.

Horregatik, Babel -hau da, 'Nahasketa'- du hiriak izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Pentsatu nuen: 'Sakabanatu egingo ditut, / ezabatu egingo dut haien oroitzapena munduan'.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.

Etxera gentozela, jainkoren batek akaiarren ontziak sakabanatu zitian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Rohango Zaldizkoak Hegoaldeko Gizakien lerroen artera sartu ziren, zalditeria sakabanatuz eta infanteria zanpatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Lurrera eroritako karea sakabanatu duzu hankarekin zikina disimulatzeko, eta Iñakiri deitu diozu berriz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Gauean ziztuka ari den haizeak lotan dagoen ororen ametsak sakabanatzen ditu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Haizeak ke aztarna sakabanatu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Denak seme galdu eta sakabanatuak, egiaren eta gezurraren arteko lurralde ilun eta arriskutsuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Israelgo seme sakabanatuak biltzen dituen Jaunari egin zion otoitz, bere errukiz ahalik azkarren berriro elkar zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Beste hirurak, Miriam barne, aretoko mahai sakabanatuetan barreiatuta, bozgorailu txikietatik heltzen zen Billie Holidayren ahotsaz ezaxola.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.

Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Goizeko hamarretan ailegatu naiz Managua zabal sakabanatura, eta hamaiketarako etxera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Han nire bizitzako urteak saminez hausnartuko ditut eta, nire bihotz sakabanatua barnebilduz, nire espiritua gauza hobeetara bideratuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

Enuntziatu sakabanatu eta heterogeneo horien arteko koexistentzia da ezaugarritu eta bereizi beharko litzatekeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Forma hauen guztien pean, horrela aurkitutako koherentziak beti paper bera jokatzen du: [...] erakustea beharrezkoa dela argitasun sakabanatuen joko hau foku bakar batera murriztea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardiak sakabanatu (4); ardiak sakabanatu egingo (3); etsaiak sakabanatu (3); jendea sakabanatu (5); lurrean sakabanatu (3); nazioen artean sakabanatu (3)

oso sakabanatuak (3); sakabanatuak biltzen (4)

modu sakabanatuan (4)

lurrean sakabanaturik (6); sakabanaturik bizi (5)

espetxeetan sakabanatuta (4); han hemenka sakabanatuta (3); oso sakabanatuta (6); sakabanatuta bizi (3)

lurrean sakabanatutako (3)

presoak sakabanatzea (3)

jendea sakabanatzeko (3)


sakabanatze iz bildua dagoena han-hemenka jartzea.

Kulturaren homogeneotasunaren eta botere politikoaren sakabanatze izugarriaren arteko kontrastea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Horren ondorioa izan da ikasleak oso zama handia zuela bere gainean: askoz ere ordu gehiago eskolan, eta askoz ere ikasgai gehiago, horrek dakarren frustrazio eta sakabanatze ikaragarriarekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Utzi behar al da sakabanatze hau bere itxurazko desordena horretan?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Heriotzari materiaren nahas-mahas eta sakabanatze handiagoa baitarraio eta inor ez baita itzarturik jaikitzen, behin biziaren eten hotza gertatuz gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Eskemok aukera ematen dute deskribatzeko, ez kontzeptuak eraikitzeko barruko legeak, [...] baizik eta euren sakabanatze anonimoa testuetan, liburuetan eta obretan zehar.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Kontzeptuen sakabanatze-legea bilatzean ez du elaborazio-prozesu guztien kontu ematen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.


sakabutxe iz antzinako musika-tresna, tronboi arruntaren antzekoa.

Orkestran tronboiek (sakabutxeek) arestian aipaturiko grabeen gabezia zuzendu zuten.  Berria - Kultura   2004-06-12


sakada 1 iz bultzada.

Sakada askoz xumeagoz mugitzen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.

Zuhaitz hostotsu bat, ostera, haizearen sakadaz balantzaka, astitzen eta beste zuhaitz baten adarren gainera etzaten denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.

Nabaria zen hegazkina bihurkadei itzuri eginez ari zela jaisten, sakadarik ez jasatearren, eta halaxe gindoazen hegan, lautada ustez aproposaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Badaki bere burua engainatzen diharduela, gaurkoa ez dela gaueroko ekintza, eta sarrailari ematen dion buelta bakoitza garroteari emandako sakada dela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 117. orr.

2 atxikia, xurgada.

Bi sakada egin zizkion zigarroari, eta kea eguzkiaren printza-sorta baterantz bota zuen bafada batez  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.


sakadiko izond begiaren, bururaren edo kideen higidurez mintzatuz, oso lasterra dena.

Mugimendu sakadikoak, oso bizkorrak (segundo hamarren bat inguru), bat-batekoak, nahita eginak (ikusmenezko bilaketa batean, irakurtzen ari garela lehengo lerrora itzultzen garenean, adibidez, edota irudi bat aztertzen ari garenean), edo nahi gabe eginak [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.


sakadura iz presioa, bultzada.

-Zure gorputz adarretan sakadura bat jasateko ahulegi zaude.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.


sakagune iz sakatzeko gunea.

Saka-gune zehatza bilatu nuela erabakirik, artilea apartatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.


sakail 1 iz zauria. ik saki.

Urratuko eta sakailako odola.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Sakaila handia du eztarri aldean, handik odolustu da.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 65. orr.

Sakaila polita egin diozu saihetsean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Sakail eta ubelduraz josiak zeuzkaten, puztuak eta babaz beteak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 182. orr.

Kopeta haztatu du orduan, ezker bekainaren gainean sakaila topatu duen arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 124. orr.

2 ebakiondoa.

Ebaki handi baten sakaila zeukan belaunaren gibeletik goiti, otsolaharra makilan iduri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.

Ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.

3 irud/hed

Harri beltzezko arranke luze bik seinalatzen dute fatxada hau sakaila batez goitik beheraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.


sakailatu, sakaila, sakailatzen (orobat sakaildu; Euskaltzaindiaren Hiztegian sakailatu agertzen da) 1 da/du ad zauriz bete; sakaila egin.

-Sakailatu ezazue goitik behera! -baina segurtasunik gabeko agindua izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Beren etsai guztiak ezpataz jo, hil eta suntsitu egin zituzten juduek, lepoa moztuz eta sakailduz.  Elizen arteko biblia   Est 9,5

Eskua luzatu du kokotsa sakaildua duen langileak, mendeku zaharren bat gomutan, menturaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 128. orr.

2 erabat desegin, suntsitu.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten, eta nazio suntsitzaile hori bizi da bertan, bazter haiek kutsatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Erromatar probintziak gobernu-era despotiko eta gogor batek sakailatuta zeudela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea? Nola eraman ote nezake neure senideak sakailtzen ikustea?  Elizen arteko biblia   Est 8,6

Entzun, nahi baduzu, haren laguntza hartu zuen dohakabearen boza; baina ez hargatik entzungor egin sakailatu dituen ehundaka kaltetuen oihuei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Soldadu israeldarrek hiru etxe eraitsi zituzten, baita oliobondoak eta limoiondoak sakailatu.  Berria - Mundua   2004-02-12

3 irud/hed

Lehen enperadoreen garaian, epaiketek etengabe sakailatu zituzten Erromako familia handiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Hiri kiskali eta populazio sakailduetatik ez dago irabazia ateratzeko modurik  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.


sakailatze iz triskantza.

Normandiarren sakailatze beldurgarriek, esan dudanez, asko lagundu zuten sesio haiek buka zitezen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

[Dirua] mailegutan hartzeko premia handiegia zen, besterik ez bazen ere armaden sakailatzeak ordaintzeko, magistratuen lapurretak, tratularien kobraketa gaitzak eta egunero gertatzen ziren usadio txarrak ordaintzeko  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.


sakaildu ik sakailatu.

sakaildun izond/iz sakaila duena.

-Zakur baten moduan! -egin dio oihu Cienfuegosek sakaildunari-.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 127. orr.


sakaka adlag bultzaka.

Aurrekoan bultzaka eta sakaka lortu zuen lagunarteko beste guztiak sartzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Aurkezpenak eginda, ahalik eta lasterren ahalegindu zen Kat eta bera tabernatik kanporatzen eta, ia sakaka, lortu egin zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.

Bihurdikatu nintzen, berriz ere sakaka hasteko prest, baina Kristinaren zimiko batek eragotzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.


sakalari (orobat sakari; Euskaltzaindiaren Hiztegian sakalari agertzen da) 1 iz sakea ateratzen duen pertsona. ik sakatzaile1.

Bi sakari aitzinean, bi ekartzale jotzale gibelean, gustaturik utzia zuten Amikuzeko ikuslea.  Herria   2005-05-12

Erran behar da bizkitartean elgarren betetsu ibili direla bi sakalariak botean, lehenak lau sartuz eta bigarrenak hiru bakarrik.  Herria   2005-04-14

Sakari hoberena Etchegaray, finalerdian bezala.  Herria   2004-01-22

Hor zuen ere bere Biriatuko auzo gaztea, Sorhuet, sakari segura eta oro biltzen.  Herria   2005-03-24

2 (izenondo gisa)

Partida hau bizi bizia ereman dute bi pilotari sakari horiek, nahiz desberdinki.  Herria   2003-04-03


sakaldika adlag bultzadak emanez.

Nahierara egiten du presioa: jarraituki, gorabeheraz nahiz sakaldika -gehitu zuen-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.


sakaletxes iz

Sakaletxes esaten genion.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.


sakamantekas iz umeak beldurtzen zituen alegiazko pertsona; tripa-ateratzailea.

Zakudun gizonaren edo Sakamantekasen antza ari ote zen hartzen?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Ezagutzen dituk Jaun Barua, Musde la Place, Ursuko Beltza, Xarlem, Juan Patata, Doxamendi kapitaina, Otezaharreko buhamesa, Sakamantekas?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 256. orr.

Hemendik ordu bitara sakamantekasen pare erabiliko dute Santos, eta guk zeharo bestera egin beharko dugu, oker ulertuarena eta abar.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Botanikaz gehien zekien doktorea, sakamantekas bihurturik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 115. orr.


sakan1 1 iz lurrazaleko sakongunea; mendiartea. ik ibar.

Gutxienez 57 bidaiari hil dira autobus bat sakan batera erorita.  Berria - Mundua   2006-04-18

Kanpamentua zeharkatu zuten, sakana inguratu eta, maldan gora igoz, Betuliako ateetara iritsi ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Handik sakan batera joan behar zuten, herriraino eramango zituen biderik ziurrena hartzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 80. orr.

Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

Obus baten ziztua entzun zen, beraiengandik berrogeita hamar pauso ingurura lehertu zen, sakanaren gaineko ordekan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Gauero jaisten zen Betuliako sakanera eta bainua hartzen zuen kanpamentu ondoko iturrian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 152. orr.

Sakan honetan, eltxoek ziztatu egingo zaituzte -'urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek'-, baina udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.      - 0. orr.

2 (izenondoekin)

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, gidatzen zihoan kamioia errepidetik atera eta sakan txiki batera amildu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Sakan mehar bat zeharkaturik, askotariko basalandarez oparo jantziriko baso sarri batean sartu zen bidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Zeinen sakan tristea, sigi-saga egiten duen pezoiarena!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Sakan eguzkitsuaren oinaldean su ttipia izeki zuen egunera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 283. orr.

Egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.

Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

4 irud/hed

Hatz lodiaren eta erdikoaren artean, hutsune nabarmena zuen, eta gauetan, kandelaren argitara otsoaren itzal bihurtzen zuen eskuko sakan hura, atzamarra galdu zueneko istorioa kontatzen zionean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 39. orr.


sakan2 ik sakon.

sakanar izlag/iz Sakanakoa, Sakanari dagokiona; Sakanako biztanlea.

Mattin Mottela sakanarrak bi lanbide zituen: mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.


sakandun izond sakongunea duena.

Feltrozko kapela bat -marroia, sakanduna, ertz beheratukoa, txano aldea galoizko txirikorda batez inguratukoa- besteen artean zebilen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 57. orr.


sakangune iz sakongunea.

Feltrozko kapela bat -marroia, sakanduna, ertz beheratukoa, txano aldea galoizko txirikorda batez inguratukoa- besteen artean zebilen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 57. orr.


sakantxo iz sakan txikia.

Ezponda eta makaldi artean, sakantxo batean, baseliza zaharra zegoen, elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena, eta urek zegoen bezala hartu zuten, barruan sakristau zaharra zegoela, bai eta estali ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.


sakaratu ik sakratu.

sakari ik sakalari.

sakarina iz gai zuria eta oso eztia, azukrearen ordez erabiltzen dena.

Berak ere azukrea alde batera utzi eta sakarina eskatu zuen, irriño batez.  Berria - Kultura   2004-08-22

Arroz budina jaten du berriz, sakarinaz gozatzen du berriz kafea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Carvalhok bere irribarre-erdiaz agurtu ninduen, eta deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

Katuek ez dute gauza gozorik dastatzen, eta sakarinak zapore garratzagoa du zakurrentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.


sakarinoso izond azukretsua.

Horra zergatik zuritzen dituen liztorrak ere lizar adaska hezeak: maná delako sustantzia sakarinoso horren bila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.


sakarosa iz azukre arruntaren zientzia-izena.

Azukre txarra horrelako jakiek dute: laktosa esneak, fruktosa fruituek eta sakarosa azukre zuriak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Pregestimil laktosarik edo sakarosarik hartu ezin duten haurrei ematen zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19


sakats izond bihurria.

Erabakigarria herri gogoaren zerketan geografia izan bide da: batetik, honen gogorrak bertoko jatorrizko biztanleen izpirituak gogortu dituelako; bestetik, lekuaren bazterrekotasunak eta klimaren eta lurraren lakarrak bertara jende tipo bat erakarri duelako: menturazale, sakats, gerraria, natiboekin urtu dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.


sakatu1, saka, sakatzen 1 du ad zapaldu, presioa egin.

Piparatutako tabako harroa sakatu eta beheko sutik hartutako ziriarekin piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.

Eskuineko loki parean hatzaz sakatu eta ezkerreko hankako behatz lodian sentitu zuen mina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.

Saka dezagun botoia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 39. orr.

Igogailuaren botoia sakatu eta zain geratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Telefono higikorra hartu eta urduri sakatu zituen botoitxoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Bat-batean, tekla bat sakatu eta zas!, Mutila agertzen da pantailaren erdian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

Gizona bazara eta emakumezko batekin egon nahi baduzu, 1 sakatu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

Telebista piztu, play sakatu eta, urduri, sofan esertzen da, bideoa ikustera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 94. orr.

Behin eta berriz sakatu zuen txirrina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Orduan sakatu zuen alarma eta hasi zen oihuka: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Interfonoa sakatu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Giancarlok kotxera hurbildu eta klaxona sakatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Izu laborri batean, azeleragailua sakatu eta Guardia Zibilaren kontrol seinaleen aurka zapatu zuen bere autoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Sakatu zuenean kanpai-hots batek urratu zuen isiltasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

-Bilatu Philosopher's Index eta saka bertan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Saka dezadan hatza, saka-saka, zaurian, eta atera dezadan plazara munta handiko gorabehera bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

2 (dio aditz gisa, zer/nor osagarririk gabe)

Beira gainean jarri egunkari-orria, erdi-erdian kokatu argazkia, eta handitzeko botoiari sakatu zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Makinan pieza bat ipini, pedalari sakatu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Erretzeko erabiltzen zituen bi hatzekin jostailuzkoa zirudien pistolaren katuari sakatu zion, lurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Arnasa hartu eta azeleragailuari sakatu zion Martak, bolantea ertz batera bortizki biratuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Harria jo dut, kax-kax, etxean ez dagoen lagun baten atea jotzen dugun legez, etxean ez dagoen jakitun txirrinari luze sakatzen dionak bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.

3 irud/hed

Demokraziaren leloa sakatzen daukutela beti mutur aintzinera "zuen eskakizunak errespetua merezi du, baina minoritario zaizte!  Herria   2001-02-22

4 sinetsarazi.

-Ederra sakatu zigunan ia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Kabroia halakoa, ederra sakatu ziguk!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Udan baigara sakatu dizkigute bertze berri batzu, hala nola "Papillon" deitzen zen hartza hil izan dela Pirineotan eta Alpetan artzainek hil zezazkeetela hiruzpalau otso, kalte haundiak egiten baitituzte artaldeetan.  Herria   2004-07-05

5 (era burutua izen gisa) atxikia, xurgada.

Zigarroari sakatu bat egiten zioneko bekainak gorantz tinkatzen zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Olatz dagoeneko zigarro bati azken sakatuak ematen ari zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Bi hatzez zigarroa piztu eta bi hatzez zigarroa sustengatuz, lehen sakatua eman zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

6 gezurra sakatu gezurra esan.

-Ez -gezurra sakatu zion, boz sendoz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Haren izenik ez zen agertzen baserriko orduko egoiliarren artean, eta horrek frogatzen zuen hor bizi zela erran zuenean gezurra sakatu zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Han nengoan, goxoki, ba lo, ez lo; karkulatzen ari nintzela, nagusiari gezurra sakatuko niola... ardi errebelatuaren ondotik luzaz ibili nintzela, edo horrelako zerbait. Ospitalean egon zen eta bildu zituen zaurietaz medikuei gezurra sakatu zien: maitale ohia jin zitzaion eta dirurik eman ez ziolako kasik hil arte jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Egiazko hobendunak dira kondenatuak izanak direnak gezurra sakatu baitute eta haurrak bortxatu gezurti izaiteko.  Herria   2005-12-08

Denak xeheki kondatzen ditu, den mendreneko gezurrik sakatu gabe. · Behin gezur bat sakatzen duenak alabaina ez ote du beste bat berdin aise jalgitzen ahal?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 18. orr.

Apirilaren lehenaren antzekoa da Hegoaldeko inuxenten eguna, erran nahi baita edozein gezur saka daitekeela abenduaren 28-an, hala nola egiten den Iparraldean apirilaren 1-ean.  Herria   2005-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azeleragailua sakatu (7); azeleragailuari sakatu (3); balaztari sakatu (3); berriro sakatu (3); botoi bat sakatu (8); botoi guztiak sakatu (4); botoia sakatu (34); botoia sakatu zuen (10); botoiari sakatu (7); botoiari sakatu zion (3); ederra sakatu (5); gezurra sakatu (8); gezurra sakatu zion (4); indarrez sakatu (3); katua sakatu (9); katua sakatu zuen (3); ondo sakatu (4); tekla bat sakatu (7); tekla sakatu (5)

hortzen artean sakatuz (4)

botoiari sakatzen (3); botoiei sakatzen (3); sakatzen eta sakatzen (3); teklak sakatzen (4)


sakatu2, saka, sakatzen du ad sakea atera.

Ondo sakatuz lorturiko abantailari esker, Agirrek hamaika tanto egin zituen jarraian, mota guztietakoak gainera (11-3).  Berria - Kirola   2006-04-02

Doneztebekoak ezin hobeto sakatu zuen atzoko partidako hasierako tantoetan, lehen pilotakadatik behartu zuen Altuna II.ren jokoa.  Berria - Kirola   2004-08-22

Hasieran paretara sakatuko dut; gero, ordea, baliteke zabalera ere sakatzea.  Berria - Kirola   2006-04-27

Ezin saka, utzi dio sakea lagunari, berak aldiz sarea zainduz ahal bezala ezkerraz.  Herria   2005-01-20

Jendeak ezin sinets manera hortan apuñatik saka zitakeela zuzenean, pilotak gibelean errebot egin eta efetua beheiti eginez arras bitxiki.  Herria   2003-12-04

Pilota partida batean bezala, nork du hobekienik sakatzen, nork hobekienik jokatzen.  Herria   2004-10-07

Bonetbeltx ainitz gustatu zaigu harekin, ernea, bipila, airez sartzen, sakatzen.  Herria   2005-10-20

Ni sakatzaile txarra naiz, baina binaka eta banaka sakatzea ez da berdina.  Berria - Kirola   2004-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ongi sakatzen (5); ongi sakatzen du (3)


sakatzaile1 izond sakatzen duena, bultzatzailea.

Talkaren beraren indarrak ere eragiten du sua, nahiz eta haize-kolpe sakatzailea hotza eta hasieran su gabea izan, dudarik gabe, zartada gogorrez jotzean, beroaren elementuak atera daitezkeelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.

Horrela, haize sakatzaileak toki berean pilatzen eta galkatzen dituenean, gar koloreei distira ematen dieten hazi estutuak jaurtitzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.


sakatzaile2 1 iz sakea ateratzen duen pertsona. ik sakalari.

Auzmendik sakatzaile trebea dela gogorarazi zien Ezkurra eta Ioni, eta bere sakeek hasiera baldintzatu zuten.  Berria - Kirola   2006-01-15

Ni sakatzaile txarra naiz, baina binaka eta banaka sakatzea ez da berdina.  Berria - Kirola   2004-11-13

Sakatzaile hobea da, kolpe biziagoa dauka, aire-joko landuagoa, eraso eraginkorragoa.  Berria - Harian   2005-06-05

Egun tenis profesionalean ari diren bi sakatzaile bortitzenak aritu ziren atzo elkarren kontra.  Berria - Kirola   2004-09-11

2 (hitz elkartuetan)

Partida bitxia gaur Galarretan: Zeberio II.a aurrelari eta sakatzaile lanetan.  Berria - Kirola   2004-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakatzaile ona (3); sakatzaile trebea (6)


sakatze iz zapaltzea.

Stevie Wonder eta Diana Rossen diskoei dagokienez, oso ondo entzuten dira eta jartzen ditut noizbehinka, CD-aren tiraniatik ihesi, oraindik botoi-sakatze arruntaz haratago nire eskuek orratz bat hartu eta disko bat jartzeko errituala egiteko gogoa dutenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.


sake1 (orobat sako g.er.) 1 iz pilota jokoan eta kidekoetan, jokaldia hasteko pilota jaurtitzea.

US OPEN-a, jotzaileen lurraldea da, sake eta bolea dominatzen dutenen erreinua.  Berria - Kirola   2004-08-28

Sakea, txapagaina, ezker besagaina... lau koadro horien barruko bazter guztietara daki pilota bidaltzen, eta kontrarioa behartzen.  Berria - Kirola   2004-11-20

Sakea eta errestoa, hala nirea nola berea, zuzenean tantoa lortu ala ez, lehen pilotakadak joko guztia baldintza dezake.  Berria - Kirola   2004-12-24

Sakea ateratzen du, pilotari gurpil suntsigarri eta erantzun ezinezko bat eraginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.

Lege zaharreko pilotaria izanda ere, hiru sake airez erantzun zituen. Launa sake egin dituzte eta 52 minutu iraun du partidak.  Berria - Kirola   2006-05-02

Berak egin ditu 16 tanto, heietan bost sake.  Herria   2003-01-28

Zortzi sake erantzun zituen airez, eta askotan seigarren koadrora jaitsi zen.  Berria - Kirola   2006-01-07

Sakea sartzea lortzen badu, kontuz Iñakirekin!  Berria - Kirola   2004-09-04

Ruizek 10 sake sartu ditu, Eugik baterez.  Herria   2005-05-05

Unanuek bi sake sartu zizkion Peñagarikano azpeitiarrari, eta Berasaluzek bakarra Errasti azkoitiarrari.  Berria - Kirola   2004-11-23

Oso gaizki ekin zion partidari, oso urduri eta sakeak bata bestearen atzetik galduz; guztira bost.  Berria - Kirola   2004-09-05

Errusiarrak sakea kendu zion eta tie break-ean lortu zuen garaipena, bere kolpe zehatzei esker.  Berria - Kirola   2004-09-12

Hirugarrenaren hasieran Mauresmok Suarezen sakea hautsi zuen eta erraz iritsi zen seigarren jokora.  Berria - Kirola   2004-07-01

Hunek, punpe makur bati esker pilota sarean sartzen du Amédéeren aitzin aitzinean..., ez baitu hunek sekulan ahantzi [...] bere lagunaren azken sake hori.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Pentsa: batean sakean eta bestean erreferan, hemeretzi kintze egin ditu oronoztarrak.  Herria   2004-03-18

Bere aita ezagutu zuelarik, mutikoak petto itsusi bat egin zuen sakean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Sake errestoaren ostean ere ez zuen gozatu, eta hala ezinezkoa da buruz buru deus egitea.  Berria - Kirola   2006-05-02

Aurrelari argentinarrak hamalau tanto egin zituen saketik.  Berria - Kirola   2006-05-05

Sakez kale egin du, eta hirugarren partida neuk irabazi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.

Nik bi tanto baino ez nituen egin sakez, baina ondo aritu nintzen.  Berria - Kirola   2004-01-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sake ona du, eta kolpe ederra.  Berria - Kirola   2004-05-14

Dejada batekin egin zuen gorrien bigarren tantoa, eta jarraian bi sake zital atera zituen.  Berria - Kirola   2004-01-18

Sarasuak partidan erakutsiriko sake kamutsa.  Berria - Kirola   2004-07-11

Irujok bolea eta sake zehatz pare batekin partida hautsi zuen berriz (18-9).  Berria - Kirola   2006-05-07

Sake bortitza, lanjerosa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Alboko sake luze batean Rayoko atzelariek ez zuten baloia urruntzen jakin eta Cuevasek area txikitik lehenengo gola egin zuen.  Berria - Kirola   2004-04-04

Orduan, alboko sake bat ateratzea egokitu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

Irujo eta Eulate binakako txapeldunek egin zuten ohorezko sakea.  Berria - Kirola   2006-03-23

3 irud/hed

Izan ere ez ziren eskaleak, lana galdu edo gizarte lehiakorrean sakea galdu zutenak baizik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

4 sakea ateratzen duen taldea.

Sakeak hamabost, erreferak esperantza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

5 asko jateko edo edateko ohitura.

Denak jatun onak, baina amonaren sakea!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.

Chowder-tarrek biek jasaten dute ondo alkohola, eta bere gorputz tzarrarekin eta bere sake itzelarekin, Tomek jarraitu egin diezaieke edariz edari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Txinan oro har asko edo sobera jatea oso gaizki ikusita dagoela, eta zaharrek sake oneko haurrei esaten dietela: inoiz ez zara deusetara ailegatuko, debru tripazale hori!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 299. orr.

Goizeko zortziak eta oraindik kristoren sakea...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.

6 sakez ipar bat batean.

Sakez aitaren itxura agertu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.

Argiguneak mozten du sakez azken izaien itzala eta hor berean daukat, azkenean, ene kapera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Eta sakez, anaiak eskainia zidan pilota larruzkoa sakelatik hartuz, firrindaka bota nuen itsasoko ur handietara!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alboko sake (3); sake egin (3); sake erantzun (3); sake falta (3); sake on (3); sake sartu (14); sake sartu ditu (7)

ohorezko sakea (9); sakea berreskuratu (17); sakea berreskuratu zuen (4); sakea egin (3); sakea egin zuen (3); sakea erabakigarria (3); sakea eta errestoa (3); sakea hartu (3); sakea izan (5)

alboko sakeak (3)

sakean eta errestoan (3)

lortu zituen sakearekin (4); sakearekin asmatu (8); sakearekin asmatu dut (3); sakearekin asmatuz (4); sakearekin asmatzen (4)

sakearen errestoan (5)

sakeari esker (5)

saketik egin (6); saketik egin zuen (3); saketik eginiko (5); saketik falta (4); tantoa saketik egin (3)


sake2 ik saki.

sake3 iz japoniar edari alkoholduna, arroza hartzituz egiten dena.

Gaur gauean sakea edaten aritu al zara?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 92. orr.

Oraindik eiki aho sabaietan josirik generaman sakearen gustu jarraikia, Padraigen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 64. orr.

Pekingo mendi amoltsuen maldetan ekoiztu ardoaren ondotik, maitasun sakonez hurrupatu genuen sake basotxoetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Aurreko patioan jasotzen genituen bisitariak, eta te hotza, ur beroa eta sake urtsua eskaintzen genien.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.

Sushia janez, eta sake bikain batetik bapo edanez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Ohitura faltagatik, Sapporo garagardoagatik, edan genituen sake beroengatik edo, agian, egoeraren beraren aldrebesagatik, neu ere txoriburutzen hasi nintzen afariaren azken alderako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 136. orr.


sakeatu, sakea(tu), sakeatzen du ad arpilatu. ik harrapakatu.

Uhartea inbaditu, kolonizatu eta sakeatu zuten garaian.  Berria - Harian   2005-07-29

Agintari musulmanak Orreagako bidetik zeharkatu zituen Pirinioak, Bordele sakeatu zuen eta Toursera abiatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Azkenean mundua sakeatzera bidaltzen da bota-garbitzaile edo neskame gisa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.


sakel ik sakela.

sakela (orobat sakel g.er.) 1 iz jantziei egiten zaizkien irekiduretan josten diren poltsa modukoetako bakoitza; orobat, gainean ehun zati bat josirik egiten dena. ik poltsiko.

Haztatu, bada, jakaren barrengo ezker sakela, eta eskuak billete bat non aurkituko zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 46. orr.

Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza brusaren barnealdean egindako sakela batean gorde zuen arduraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Gartziak paltoko sakela miatu zuen, zenbait plegutan emanak ziren paperak hartu, eta eskuratu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

Palto barruko sakela ferekatu zuen: sosa ederki eskuratu zuen Seinan Murtutsen hiltzearen karietara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.

Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Emaztea bizkarrez zegoen, gizon batekin solasean, eta bere sakela miatu ondoan, zerbait eman zion, dirua naski, paket baten truk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Orduan gutunak sakelan gorde zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.

-Ongi -esan zuen eta sakelan sartu zuen papera-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.

Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain-zorroko sakela batean gorde zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,40

Hatz lodiak kanpoan utzita, eskuak jakaren sakeletan, sabel lodia aurrera, buru handia atzera, harro.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Behar da sakelan moltsaño bat diru-paperez ongi hantua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.

Paul D-k gora begiratu, saihetseko sakelako mugimenduaz ohartu eta purrust egin zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 irud/hed ik poltsa 6.

Sakela hutsik nagok larunbatera arte, orduan ordainduko baitidate...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Sakela hutsik nekarren; burua ongi betea.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Batzuen lana, familia elikatzeko; bestetzuena, sakela puzteko.  Berria - Mundua   2004-07-10

Kortejatzaile gisa sakela diruz beteta zeukaten bi lagun aukeratu zituzten, bata merkataria zen eta bestea ere bai.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Aurkituko zuen Ostolazari sakela arintzeko modua, aurkituko zuenez!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Alde ederra gaur egungo sektekin, ederki zikiratzen baitiote horiek sakela jendeari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Sakela gizena izaten zuten, droga pasatzen zieten lagun aberats batzuei, eta diru-mordoa irabazten zuten horrela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Jatorri "ospetsuko" (Modena, Xerez, Borgoina, Libano, etc) ozpinen kontsumoa areagotuz doa, jendearen sakela epeldu ahala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Arrantzale xumeak miseria gorrian gelditzen ari dira gutxi batzuek sakelak betetzen dituzten bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

3 (izenondoekin)

Segituan gabardinak forruan duen sakela haundi batean gorde du paketea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Mundu guztiko gutunak eta posta-txartelak -nireak ziren haietako asko, jakina- irteten ziren zapata kutxetatik, sakela txikietatik eta paper, plastiko edo larruzko zorroetatik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Gazta eta ogia zamarrako sakela zabalean sartu eta ate aldera jo du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Kutxa hutsean gorde zuen, eta kutxa galtzetako sakela luzean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

Sakela mehar haiek leporaino bete ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Zarpa zaharrez janzten zen, eta, hala ere, sos batzuk izaten zituen sakela zulatuetan sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere sakela zola bezain ongi ezagutzen zituen gudaroste espainiarren nahiz frantsesen ibilbideak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Joan eta joan, hartu zuten Kapito-Harrin gaindi bidez bide, Arruntza eta Arrangoitze alderat Lafitte beti mintzo, galdeak ere huntaz eta hartaz, orena sakela xokoan ixil ixila zagoela, noizbait ohartu ziren halere, etxerat itzuli beharko zela.  Herria   2001-09-27

Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik, eta berau, gure izerdi-tantez, penagarri margultzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egiaz, ordea, Roma dendan [...] giza buruak asma eta giza sakelak ordain lezakeen edozein gauza aurki zitekeen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

6 sakelako1 ik sakelako1.
7 sakelako2 ik sakelako2.
8 sakela-telefono (7 agerraldi, liburu 1ean)

Sakela-telefonoa joka hasi zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Mutilak sakela-telefonoaren bibrazioa sentitu zuen izterrean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.

9 salekako telefono (216 agerraldi, 28 liburu eta 114 artikulutan) sakelan eramaten ahal den telefonoa. ik segapoto.

Aldez edo moldez, sakelako telefono horiek lehenagoko mokanesa eta ganibetaren lekua hartua dute. Siemens markako sakelako telefono jakin batzuek kalte egin diezaiokete entzumenari.  Herria   2005-09-29

Mahai gainean gin-tonic-a, liburu bat eta sakelako telefonoa, piztuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 141. orr.

Gehienak sakelako telefonoak eskuan, metroan joatekoak ziren ezagun edo senitartekoei deika ari ziren.  Berria - Harian   2005-07-09

Sakelako telefonoen zenbakiak eman genizkion elkarri. memelokeriak esaten elkarri sakelako telefono ñimiño eta koloretsua zela medio.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

Sakelako telefonoan ari zen emakume baten hitz-hotsak esnatu nau.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

Sakelako telefonoa atera du, eta deiari erantzun dio.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Han neuzkan, Palais de Justiceko bebarruan beren kronikak bidaltzen sakelako telefonoetatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.

UEMAk sakelako telefonoen SMS mezuen lehiaketa antolatu du.  Berria - Harian   2005-05-14

Urteko fakturazioaren %1 ordaindu beharko dute Frantziako sakelako telefonoen konpainiek, GSM sareetako baimenak berritzean.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia; bai azpiegitura handi bat eraikitzea bai indigena masai batek sakelako telefono bat izatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

· Lehen ordenagailua oso garestia izan zen, sakelako lehen telefonoa bezala.  Berria - Mundua   2006-03-25

· Funerarian, sakelako telefonotxoaz gain, denok daukagu halako bat, badakizu: don hildakoei ez zaie ihes egiten utzi behar.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakela batean (3); sakela hutsik (4); sakela telefonoa (6); sakela telefonoa joka (3)

sakelak bete (5); sakelak betetzen (3); sakelak diruz (3); sakelak miatu (3)

sakelako telefona (3); sakelako telefono (30); sakelako telefono bat (4); sakelako telefono batetik (3); sakelako telefono bidezko (4); sakelako telefonoa (47); sakelako telefonoak (39); sakelako telefonoarekin (7); sakelako telefonoaren (12); sakelako telefonoaren bidez (4); sakelako telefonoari (4); sakelako telefonoei (5); sakelako telefonoek (7); sakelako telefonoekin (3); sakelako telefonoen (19); sakelako telefonoen bidez (5); sakelako telefonoetan (3); sakelako telefonoetara (3); sakelako telefonoetarako (3); sakelako telefonorik (4); sakelako telefonotik (8); sakelako telefonotik deitu (3); sakelako telefonoz (8)

sakelakoak jo (3)

sakelakoaren bidez (3)

barruko sakelan (3); esku bat sakelan (4); eskua sakelan (11); eskua sakelan sartu (6); eskuak sakelan (6); jakako sakelan (6); jakako sakelan sartu (3); pistola sakelan (3); sakelan dirua (4); sakelan gorde (19); sakelan gorde zuen (5); sakelan sartu (52); sakelan sartu zuen (19); sakelan sartzen (3); sakelan zeraman (5); sakelan zeramatzan (3); sakelan zeukan (3); sakelan zuen (3); zamarraren sakelan (3)

sakelara sartu (7)

alkandorako sakelatik (3); atera zuen sakelatik (20); atorrako sakelatik (3); bere sakelatik (23); bere sakelatik atera (3); bere sakelatik ordaindu (3); bere sakelatik ordainduz (3); beren sakelatik (7); eskua sakelatik (3); jakaren sakelatik (3); nire sakelatik (3); sakelatik atera (31); sakelatik atera zuen (4); sakelatik aterako (3); sakelatik ateratzen (3); sakelatik ateraz (3)

sakeleko telefonoa (3)

eskuak sakeletan (23); eskuak sakeletan sartu (3); sakeletan sartu (8); sakeletan sartu ditu (4); sakeletan sartuta (4); zamarrako sakeletan (4)

sakeletatik atera (3)

bere sakeletik (6)


sakelako1 1 izlag sakelan eramaten dena; sakelan dagoena.

Esan dut lehenago ere gaizkileak ez duela sekulan sakelako musuzapirik falta izaten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.

Solas horiek jende guztia jo zuten, eta gehienek gure sakelako mokanesak atera genituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.

Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

-Paul D-k txamarraren sakelako botilari heldu zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.

Beti sakelako diru zorroan bere aitaren argazkia eramaten zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

· Sabeth, bere galtza bakero beltzekin, noizbait txuri izandako joskurez josiekin, atze-sakelako bere orrazi berdearekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

2 gauzakiez mintzatuz, sakelan eraman daitekeen motakoa.

Gaur egun, sakelako edozein kalkulagailuk egiten du lan handiago eta arinagoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.

Gizon gaztea duk oraindik, eta sakelako erlojua behar dik andregaiari gustatzeko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Sakelako gailuak asko garatu dira azken urteotan, eta normala da haien kontrako birusak sortzea.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak, botila-irekitzekoak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Sakelako egutegia eskuan duela kalkuluak egiteari ekin dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 40. orr.

Sakelako agenda elektroniko bat (PDA) izango da gidariaren eta ibilgailuaren arteko komunikazio tresna.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Hasierako ETAkoek azal zuriko sakelako liburuxka bat zuten lagun.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.

Bere epopeia idazten hasi zen, letra xehez inprimaturiko bost liburukik osatuko zuten ibai-nobela (hiru bihurtu ziren urte batzuk geroago argitara eman zen sakelako edizioan).  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Zednicek kontseilariak lehenbizi Europako sakelako mapa bat hedatu zuen, Reicharen armaden egoera militarra aztertu eta azaltzeko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 58. orr.

1674an, Perrault-ek berak argitaratu zuen "sakelako" Vitruvio moduko bat, Abrégé des dix livres d'architecture de Vitruve izenekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

3 irud/hed

Sakelako derbia.  Berria - Kirola   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakelako labana (3); sakelako musuzapi (3); sakelako salatoskopioa (4)


sakelako2 (orobat sakeleko g.er.) iz sakelako telefonoa.

Orduan jo du sakelakoak, eta Jaimeren izena irakurri du, letra likidoetan: Jaime, 09:42.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Hegoaldeko sakelako batetik Iparraldera deitzeko, minutuko 0,12 eta 0,44 euro artean kobratzen dute Movistarrek eta Vodafone.  Berria - Harian   2005-08-20

Maddi dutxan zegoen batean, haren sakelakoan arakatuta ikasi nituen morroiaren telefono zenbakiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Emakumeak txartel bat luzatu zidan: "Elena Duvrescu" jartzen zuen bertan, eta azpian, eskuinaldean, sakelako baten zenbakia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 169. orr.

Horretaz gainera, sakelakoa ere mezua hedatzeko tresna bezala erabili nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Sakelako baten tamainako aparatu bat.  Berria - Gaiak   2004-01-09

Karga ezak sakelako ustel hori, eta dei ezak, nahi baduk.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 52. orr.

sakelakoarekin eginiko argazkiak erakutsiz.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Ezustean hartu eta aulkitik mugiarazi du bidaiaria sakelakoaren doinuak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 120. orr.

Sakelako madarikatuak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 86. orr.


sakelaratu, sakelara(tu), salelaratzen (orobat sakeleratu g.er. eta sakelatu g.er.) du ad sakelara eraman.

Dena ordaintzera noa -esan zuen ahots erlatsarekin, eskua sakelaratuz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Atea neronek ireki ondotik, nonbait, giltzak sakelaratu nituen oharkabean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Max gelan sartzen zen uneantxe sakelaratu zituen Perrettek lumak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.

Irabazi guztiak Dhandapani osabak sakelaratzen zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Udan diru poxi bat sakelaratzeko lan egiten duten gazteek ez dituzte beti une goxoak iragaten.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Sos batzuk sakelaratzeko saldu egiten dituzte alabatxoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.


sakelatu ik sakelaratu.

sakelatxo iz sakela txikia.

Emakumeak aurpegian estalgarri beltz batekin etorriko zen eta soineko berdearekin; Iñaki, traje urdin batekin, jakako sakelatxoan krabelin bat zuela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 152. orr.


sakeleko ik sakelako2.

sakeleratu ik sakelaratu.

sakelogiko izond adkor

Gazte jendea doakio gehienbat, oilaskoa eta irina ekologiko edo sakelogikoagoak baitira kabiarra eta trufak baino; edo militantziak bultzaturik, apika.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.


sakeo iz arpilatzea.

Txaletean ez, eta herriko batzokian ere ez: gerra aurreko artxibo guztiak galduta omen zeuden, frankistak sartu zireneko sakeoan desagertuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 93. orr.

Lousianako kostaldeko hiriei eraso eta lapurreta eta sakeoan hasi zen, eta 1821. urtean amerikarren itsasontzi bat hondoratu zuen -zeuzkan ondasunak kendu ondoren-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.


saki (orobat sake eta saku) iz zauria. ik sakail.

Eskutartean zuen ganibetarekin saki bat egin zion eskumuturrean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

Ordaintze horrek izen berezi bat bazuen erdaraz: "sisa", iduri izan balu bezala aixtur pare baten sakia oihal batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Hemengo saki hunengatik da hori -erantzun zizun hatz-muturra aurpegian jarri eta goitik behera labanaz mozteko imintzio eginez-.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.

Ilargia tipia da, saki mehe bat ortziaren sabelean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Oin zolak sakiz xehaturik, odola gogorturik, besoak dilindan, buru-makur, herrestan Zakurrak zepora heltzean, makilarekin hiruzpalau saku egin zizkieten sabelean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Bat-batean, zauri-saki sekulakoa ikusi diot besaburuan, besoa enborrari lotzen zaion tokian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Harrobia izeneko lekua mendi mazelako buztinean ireki sarraski itsusia zen, sake gorri bat, irudi odola zeriola, dena nahar eta asun, beleen kuku toki ahantzi bat baino ez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

2 irud/hed

Aurtengo arrangura nagusia gobernuaren salatzea izan da, eskubide sozialei egiten dizkien sakuen gatik.  Herria   2004-05-06


sako ik sake1.

sakon (orobat sakon g.er.) 1 izond hondoa oso behean edo gainaldetik oso urrun duena; asko barneratzen dena.

Kolpez josi eta elurrez beteriko zulo sakon batera jaurti zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

-Oso putzu sakona daukat ezkaratzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Hor egongo dituk sabel sakoneko gabarretaraino garraiatu arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Guk Sansonen putzua deitzen genion ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Zuhaitzen azpitik, zuhaitzetan zihoan ibaia, ur gaina belarrez beteta, ibai sakon, hotz, gardena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Ibairik sakonenak irristatzen dira isilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Oraindik amildegi sakon bat igaro behar zuten ihes egin nahi bazuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Leize sakon eta urrunetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 69. orr.

Arku sail baten azpitik igaro ginen, beherago jaitsi, aurrera jo, eta berriz ere behera eginez, kripta sakon batera iritsi ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.

-Aurrena zauri sakona ikusi nion Luteziari bekokian, ezker begiaren gainean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.

Sirius odola zeriola zegoen; ebaki sakonak zituen muturrean eta bizkarrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Ahoaren ertzetan bi zimur sakon zituen, berriak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Itsaso ilun eta sakon batetik irtendako antxetak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.

· Atzo Van Daan andrearen plater sakon bat eskuetatik irristatu eta mila puska egin nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.

Ilaran zeuden azpil sakonak seinalatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

2 irud/hed

Haren begiek begizulo sakon batzuetatik begiratzen zioten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.

Amaren eritasunak eta heriotzak arrasto sakona utzi bide zuten Poeren memorian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Tristurak, baretu denean ere, lorratz sakon bat uzten du zure baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Hemen behean geratuko da Gorria gaixorik, joritasunaren basamortu eta ahazturaren jungla sakon honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Zeregin jasoetan erdarara jotzeko ohiturak sustrai sakonak ditu, beraz, gure herrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 10. orr.

Ur sakonak dira giza pentsamenduak, zentzudunak asmatzen du ateratzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,5

Herio-leize sakonetik Frantzisko Aita errukiorrari konfiantza handiz deitu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

3 azalekoa ez dena, hondoraino doana, asko barneratzen dena; oso barnean sortzen dena.

Berak azaltzen ditu gauza sakon eta gordeak.  Elizen arteko biblia   Dn 2,22

Ur handiak arrain itsuentzat direla eta arrain itsuen pare diren jakintsu, intelektual eta teorikoentzat; gai sakonak horretarakoxe direla, galtzeko, eta ez nork bere burua aurkitzeko edo jakintsu agertzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Soinu sakon eta betea zuten doinuaren notek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Eremua espazio sakon bat da, baina gainazal plano batean irudikatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

Mundua aldaketa prozesu sakon batean sartua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Azterketa sakonago batean, hiruzpalau gauza arras desberdin somatu ahalko dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Gogoeta sakon batean murgildu zen Héraclius Gloss, pozaren pozez zurbildurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Halako bake sakon bat barneratu zaio orain, gizasemeak burutu nahi izaten dituen grina guztiak airean desegin balitzaizkio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Misterio handi eta sakonen ateak jo ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

Jakinmin sakon batek altxarazten zizkigun begiak liburutik eta bultzatzen gintuen [...] kalera eta moilaren burura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Europako kultura zaharrean sinbologia sakona zuen landare parasitoa dugu mihura.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Bada hor logika sakon bat, Jainkoarena berarena dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Morfina injekzio bat sartu zuen, eta lozorro sakon batean geratu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Eguzkia ari du, zeruak urdin sakon bat du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 198. orr.

4 (beste izenondo batzuekin loturik)

Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Isildu, eta hasperen luze sakonak egiten zituen berriro.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Duchesne izeneko emakume batekin harreman luze sakona bezain ezkutukoa izan zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.

Bertsulari sentikorra, hitz neurtu sakonez, bere sentimenduen berri zazkienak zabaltzen.  Herria   2003-07-03

Divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

-Nortaz ari zara? -galdetu zuen, ahots apal sakonez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Zergatik poz hori, alaitasun sakon, ulertezin hori?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Jesuitetatik nahigabez kalera atera nintzen, agnostizismo sakon ilunean hogei urteko ibilaldia hastera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 94. orr.

Analisi zorrotz, sakon, argi, zehatz garbienen bidez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 11. orr.

Ustekabean, bat-bateko aldaketa sakon, latz, burtzoragarri hori gertatu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

Tristura handi, sakon, ezin gaindituzko batek hartzen eta betetzen zuen dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

· Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira, bizitzeko bilatzen diren arrazoi horiek, sakonetik oso gutxi duten arrazoi sakon-usteko horiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

5 irud/hed

Haren zaunka sakon eta durunditsuek gazteluan guztiak esnatuko ote zituzten beldurrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Patxadaz piztu eta atxiki sakona eman zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Oso hasperen sakona egin zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Eta haren arnasestu sakona entzun nuen, haren eutsi ezinezko zirrara.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.

-Ez da sekula esnatuko lo sakon horretatik -esan zuen Denethorrek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 157. orr.

Gero loak hartu ninduen, edo lozorro sakonak bederen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Patxadaz piztu eta atxiki sakona eman zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Txirria sutu eta zupada sakon bat eman dio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.

Egia esan, ez da lagun-laguna, ezaguna besterik ez -zupada sakona eman zion Winstonari-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

Hirugarren musua sakonagoa izan zen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 221. orr.

Nire bi-ga-rren lehengusua subnormal bat dela, subnormal sakona!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.

6 (izan aditzarekin)

Putzuak oso sakonak ziren; haietatik bainu baterako adina ur ateratzea lan gogorra zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Sakonak dira polemika horren sustraiak, neurologiaren filosofiarenak bezain sakonak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Galera horren oihartzuna sakona zen oso.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Haustura eta oroimina sakonagoak dira baldin eta, haztean, utzi edo galtzen badugu jaiotetxea edo haurtzaroko bizilekua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.

Ur sakon dira gizakiaren hitzak, erreka gainezka, zuhurtzi iturri.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,4

Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakinduria eta ezaguera!  Elizen arteko biblia   Erm 11,33

Zurrunbiloak edo osinak hain izaten dira zabalak eta sakonak, non itsasontziak, haren erakarmenaren barruan sartzen baldin badira, erremediorik gabe gertatzen baitira irentsiak eta hondoratuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Gogoratu etengabe zeinen sakona den zeure ezereza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Baina [zauriak] hain ziren ugariak eta sakonak, ez baitzuten sendatzerik lortu, eta etsi egin zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Gero eta goibelago zegoen, haren mistizismoa gero eta sakonagoa zen, eta depresioak, berriz, etengabeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Sakona izanik, identitatea ez da, hala ere, irizpide bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.

Maitasuna sakona izanagatik, sumindura indartzen zihoakion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

7 sakontasuna adierazten duena.

Behin, institutuan zebilen lagun bati 'Kcappo' nire nobelari buruzko lan bat egin nion, bost folio sakon idatziz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Liburu sintetiko eta sakona, baita gardena ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Egia bilatzen duen pentsalari sakona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.

Jende sakonak ez du luze jarduten hizketan; are gutxiago idazketan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

8 (neurrietan)

Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,27

Aldare inguruan erretena zegoen, sakon eta zabal metro erdi zena.  Elizen arteko biblia   Ez 43,13

Gailurraren tankerak, ordea, gutxienez berrehun oin sakon zen arro biribil harekin, eman zezakeen noski bidea hala zela burura zekigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

9 (adizlagun gisa)

Espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel-estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Kea sakon barneratu du, urdaileraino.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

Ez zarete ausartzen zeuok gauzei sakon eta arretaz begiratzen, nahiago duzue gaingiroki behatu, inolako gogoetarik egin gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Komeni da historia ere sakon ezagutzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Eibarko giro kosmopolitak sakon eragin zion musikari gazteari.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

Notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Idazkietako Frantzisko, lehenik eta behin, Jainkoaren irrika sutsu eta garbiak sakon markaturiko gizona da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Erniek kosk egin bere ezpain zuriei eta gero, arnasa sakon harturik, esan zion: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 169. orr.

Aita gelditu eta, arnasa sakon hartuta, begiratu egin zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Sakon hasperen egin eta Harryri begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

Aharrausi egin dut, hain sakon ezen negar malko bat etorri zait begietara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Harry geldi geratu zen pixka batean, sakon gogoeta egiten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

Kontua sakonago aztertzea erabaki nuen, psikoanalisiari buruzko eskuliburuak irakurtzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Erroetarago eta sakonago begiratuz, orainaldian bizi dugun denborak funtsean duen izaera arrotza aztertzeko tresna izan da zinema.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel-estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

10 (izen gisa) ik sakonera; sakontasun.

Hiramek brontzea urtu eta "Itsaso" deitu zuen uraska biribil bat egin zuen; ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,23

Haraino joango gaitun igerian, sakona dagoen alderaino, eta gero estu-estu elkar besarkatu eta hondora eroriko gaitun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.

Ezin parekatu dira inola ere gure sorkariak eta Haren eginen zabaltasun, sakontasun eta ulergaiztasuna, Demokritoren putzua baino handiagoa baita haiek beren baitan duten sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

Oihanaren sakonera egiten zituen joan-etorrietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Nolatan, baina, gailurretatik sakonetara amildu norberaren erditik igaro gabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Keinu izugarriak ari zen egiten, ahoa estuturik, masailak sakoneraino ildokaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

McCloskey estatubatuarrak sakonean aztertu zuen auzi hau.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Ez dut astirik gai hau sakonean jorratzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Sakonean denok ere berdintsuak garen seinale.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.

Sinesten duenarekiko atxikimenduaren, koheretziaren eta kuraiaren erakustaldia dugu, sistemaren alde krudelena sakonetik ezagutzen duen batek izkiriatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Loak sakonenean harrapatu zaituenean hasi da negarrez.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 42. orr.

Kolpeak 25 metroko sakoneko eta 100 metroko diametroko krater bat sortu zuen.  Berria - Gaiak   2006-02-04

11 (izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean)

Azkenean amildegiaren sakoneneraino erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Berriz ere sentimendu beltz hura gaineratu zitzaidan, bularraren sakonenean hazten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Ttotte ez zen den-mendrenik ohartu Lilaren aluaren sakona zirrikatzen ari zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 121. orr.

Barre-algara hura bere sinesmenen sakonetik erne zen, sua errautsetik bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Horrek konbentzitu zuelako, azkenik, Antonioren eromenaren sakonaz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.

Amak bere arimaren sakona irekitzen dio bere alabarik maiteenari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1174. orr.

Ez naiz saiatu osotasun galdu bat bilatzen, ezta berpizten ere hitzaren betetasun bizia, berbaren aberastasuna, logosaren batasunaren sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Urrutieneko izarraz arduratzen zen, ozeanoaren sakonenean zegoen harkaitz batez, hauts izpi txikienaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Amazoniako oihanaren sakonean galdutako gizon batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 514. orr.

Oso zapalduta egonda ere, izaera primitiboak kontzientziaren sakonean irauten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Neskatoaren besotik agurearen betazalen barneko sakonera isurtzen zena bizitzaren jarioa zen, bizitzaren ahairea, bizitzaren lilura.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

12 (hitz elkartuetan)

Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, bai eta Jainkoaren barne-sakona ere.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,10

13 sakoneko izlag sakonetik datorrena, sakona.

Sakoneko asperdura, existentziala, haserrea ia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 33. orr.

Sakoneko eta sustraizko aldaketa adierazten du paradigma-aldaketa kontzeptuak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Sakoneko mezua argia zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 143. orr.

Hori da egiazko sakoneko arrazoia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 73. orr.

Sakoneko higuin batek hartua zidan barrena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Badakigu ez dela erraza, arazoa oso sakonekoa delako.  Berria - Harian   2006-03-24

14 sakon-sakon izond

Erruki sakon-sakon bat sartu zitzaidan ariman harenganako eta haur haienganako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 156. orr.

· Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho-biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da.  Elizen arteko biblia   Heb 4,12

Horrela, gaztetzen zuen beroa igo zitzaion gorputzaren sakon-sakonetik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

Sakon-sakonetik ezagutzen zituen antzinako filosofiak eta filosofia moderno guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Iritsi al zara itsasoaren iturburuetaraino edota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?  Elizen arteko biblia   Jb 38,16

Zehazgabetasun xume horiek aldatu egiten al du, akaso, oinazearen zentzu sakon-sakonekoa?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

15 (adizlagun gisa)

Arnasa sakon-sakon hartu du.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

Zorionez ez zitzaidan sakon-sakon sartu ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 112. orr.

Sentimendurik gorenak, aratzenak, gizakiaren baitan sakon-sakon barneratzen den musika batek askatuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots sakon (18); aldaketa sakon (19); aldaketa sakon bat (6); amildegi sakon (6); arazo sakon (4); arnasa sakon (85); arnasa sakon hartu (50); arnasa sakon harturik (5); arnasa sakon hartuta (5); arnasa sakon hartuz (7); arnasa sakon hartzeko (6); arnasa sakon hartzen (4); arrazoi sakon (4); azterketa sakon (14); azterketa sakon bat (10)

ebaki sakon (4); erreforma sakon (4); eztabaida sakon (6); gaia sakon (7); gauza sakon (6); gogoeta sakon (14); gogoeta sakon bat (4); gogoeta sakon eta (4); hartu du sakon (5); hartu zuen sakon (7); hasperen sakon (12); hasperen sakon bat (9); hausnarketa sakon (8)

ikerketa sakon (9); ikerketa sakon bat (6); isiltasun sakon (10); krisi sakon (4); krisi sakon batean (4); lan sakon (5); leize sakon (7); lo sakon (9); luze eta sakon (7); modu sakon (4)

pase sakon (6); pase sakon bat (4); prozesu sakon (4); putzu sakon (8)

sakon arnasa hartu (4); sakon aztertu (37); sakon aztertu ostean (4); sakon aztertuko (6); sakon aztertuz (4); sakon aztertzeko (10); sakon aztertzen (10); sakon errotua (4); sakon eta zabal (5); sakon ezagutzen (7); sakon eztabaidatu (4); sakon hartu (79); sakon hartu zuen (25); sakon harturik (5); sakon hartuta (5); sakon hartuz (7); sakon hartzeko (6); sakon hartzen (9); sakon hausnartu (5); sakon sakon (11); sakon sakona (5); sakon sakonean (46); sakon sakoneko (10); sakon sakonetik (12); sakon sartu (6); sakon sartuta (4); sakon sustraitua (4)

sentimendu sakon (9); ur sakon (4); zabal eta sakon (9); zauri sakon (5); zimur sakon (5); zulo sakon (10); zupada sakon (4)

ahots sakona (6); aldaketa sakona (32); analisi sakona (4); arrasto sakona (18); arrasto sakona utzi (12); azterketa sakona (22); azterketa sakona egin (9)

ebaki sakona (4); eragin sakona (11); eragin sakona izan (5); erreforma sakona (9); esanahi sakona (5); ezagutza sakona (11); eztabaida sakona (13); garbiketa sakona (4); gogoeta sakona (28); gogoeta sakona egin (10); gogoeta sakona egitea (4); hasperen sakona (18); hasperen sakona egin (14); hausnarketa sakona (25); hausnarketa sakona egin (8); hausnarketa sakona egiteko (6); ikerketa sakona (15); ikerketa sakona egin (4); isiltasun sakona (6); kritika sakona (4); lan sakona (12); lan sakona egin (4); lo sakona (7); luze eta sakona (6)

politiko sakona (7)

sakon sakona (5)

tristura sakona (4); zauri sakona (4); zentzu sakona (4); zulo sakona (7)

are sakonago (6); askoz sakonago (5); gero eta sakonago (17); maila sakonago (6); maila sakonago batean (5)

sakonago aztertu (7); sakonago aztertuko (6); sakonago aztertzeko (5); sakonago ezagutzeko (5); zenbat eta sakonago (5)

arazoa sakonagoa da (5); are sakonagoa (6); askoz ere sakonagoa (5); askoz sakonagoa (4); azalekoa baino sakonagoa (10); azterketa sakonagoa (14)

gero eta sakonagoa (9)

gero eta sakonagoak (4)

aldaketa sakonak (33); aldaketa sakonak egin (6); azterketa sakonak (9); begi sakonak (5); desadostasun sakonak (7); elkarrizketa sakonak (4); erabaki sakonak (5); erabaki sakonak hartzeko (5); erreforma sakonak (8); erro sakonak (6); eztabaida sakonak (6); gai sakonak (5); gogoeta sakonak (8); harreman sakonak (7); hausnarketa sakonak (6); ikerketa sakonak (5); sustrai sakonak (8); urrats sakonak (4); zauri sakonak (4)

ahots sakonaz (6)

arimaren sakonean (5); baina sakonean (5); bere sakonean (4); bihotzaren sakonean (9); gogoeta sakonean (4); isiltasun sakonean (4); itsaso sakonean (4); koma sakonean (5); krisi sakonean (16); lo sakonean (9); lozorro sakonean (4); modu sakonean (4)

sakon sakonean (46)

zulo sakonean (4)

sakon sakoneko (10); sakoneko aldaketa (8); sakoneko aldaketak (7); sakoneko aldaketarik (4); sakoneko arazoa (13); sakoneko desadostasunak (4); sakoneko egia (4); sakoneko gogoeta (4)

aldaketa sakonen (5); gogoeta sakonen (4)

gai sakonetan (4); gogoeta sakonetan (7); ur sakonetan (9)

ahots sakonez (8)

aldaketa sakonik (6)


sakonagotu, sakonago(tu), sakonagotzen da/du ad sakonago bihurtu.

Horrez gain samina areagotzen dugu gure intziriak sakonagotzen eta gure malkoak doblatzen dituen gastuak eginez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 142. orr.

Sakonagotzen da laguntasuna eta partaide egiten du bere zorionean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.

Oso gris iluna da, ia beltza, eta badakizu begiak sakonagotzen dizkizula.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.


sakonagotze iz sakonago bihurtzea.

Sentimenaren erantzunaren sakonagotze bat ateratzeko hortik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

sako (orobat sakon-alde) iz alde sakona.

Artista bakoitzaren gogamenaren sakonaldeak badu eredu moduko bat edo arkitektura mota bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Maila apalagoan bada ere, horixe bera gertatzen zitzaion Francori: Pontito zuen bere pentsamendu guztien sakonalde.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Su eternoa lurraren sakonaldeetan ezkutatzen den bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Nahi gabeko oroimenak baizik ez dezake ekar oso-osorik, sakonaldeetatik berez jalgiz, inozentzian, harriduran eta izuan bildurik, haurtzaroko esperientziaren zer-nolakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.


sakondegi iz gune sakona.

Haitza eta harri-txintxarra dauzkagu berriz, berdetasuna sakondegietan ezkutatzen baita.  Berria - Kultura   2004-12-26


sakondu, sakon(du), sakontzen 1 du/da ad sakonagoa egin.

Ostarte urdinak, hodei zuri harroen zuriak berak ilundurik itxuraz, sakondu-edo egin ziren beren urdinean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Sakondu egin zitzaion depresioa S.B.ri; gaixotu, eta, operaziotik bi urtera, hil egin zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Muga klandestinoki iragan genuen hartan egiten zuen eguraldia adierazi behar du odol zipriztinak indartzeko, laidoaren mindura sakontzeko, urduritasuna girotzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

Arnasa sakondu zaio bat-batean Anari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Arnasa sakonduz eta bizkortuz erantzuten zaio muskuluek egoera horretan duten oxigeno-eskakizun handiagoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Aho zabalik geratzen ginen entzuten, gure aulkietan uzkurturik, beldurrez eta negarrez sakondutako begi tristeekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 97. orr.

Tunelerantz egin ahala, ezpata ikusezin batek ebakia sakontzen du poliki Igeldo eta Santa Klararen artean, eta zauriaren arrosa argia gorriminduz, odolduz doa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

2 sakonago bihurtu.

Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaira arte; orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko.  Elizen arteko biblia   Dn 12,4

Geroago, gizakien arteko harremana sakonduz arimaren kultura ere sortu zen munduko leku batean bizitzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Giza eskubideak hain arretatsu hedatu eta sakondu diren mende honetan, neskatilak ez du jarraitu behar bere familiaren esklabo dela pentsatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.

Norbaitekin oheratzeak adiskidetasunaren adierazgarri izan beharko luke, adiskidetasun hori osatu eta sakondu beharko luke, eta ez inolaz ere hondatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Bere hitzek bereizketa sakontzeko baino ez dute balio.  Berria - Mundua   2004-03-09

Herbehereetako ezezko biribilak krisia sakonduko du Europan.  Berria - Harian   2005-06-02

Lorpen sozialak sendotu eta sakontzeko.  Berria - Mundua   2004-08-17

Tarte honetan arazoak eta ezberdintasunak sakondu eta okertu besterik ez dira egin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

3 sakonunea egin; hondorantz jo.

Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Ura ere aterako da, putzuak sakonduz edota bat-bateko euri-erauntsiak direnean teiletatik erortzen den ura jasoz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Bide beretik joan ziren, baso-bide hartan barnatuz joan ziren, labana gurinetan bezala, zaurian sakondu ahala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.

Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

4 irud/hed

Aldi honetan, nolabait, gau hartan baino adierazkorrago hitz egin zuen, benago, gogagarriago Amerikaren etorkizunaren gaineko bere etsipenean sakontzen zuen heinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

5 (zerbait) arretaz aztertu edo hausnartu, hura hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.

Zentzuzko erantzunak dirudite, baina, pixka bat sakonduz gero, berehala ikusten zaie amarrua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta ulergaitzagoa duk natura, bai horixe!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Beste batzuek teorien azterketa pragmatiko eta sozialean sakondu dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Gaian sakondu gura duenak, baditu Interneten kontzentrazio-esparruetako hiztegiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

Tesia egin nuen, eta literaturaren zein filosofiaren arlo zenbait sakontzen jarraitu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Izan ere, ez dute inola ere sakondu denboraren egiazko izaeran.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Agerpenei dagokienez "objektu" hitzaren esanahiaren inguruan gehiago sakondu beharko genuke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Errepara diezaiogun baina, ekimenaren aldeko ikuspegian sakonduz, ustezko arazo teknikoen aldeari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.

PPk 2003ko uztailean dekretu bidez onartu zuen erreforman sakonduko du akordio berriak.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Iruditeriaren kontzeptu hori asko sakondu dute psikoanalisiaren ikuspegitik zinemari buruz egin diren lanek Narrazio batek zergatik egoskortu behar du, bere benetako esparruak aztertu eta sakondu ordez, menostu baten konplexu gogaikarri hori erakutsi, eta zinemari konpetentzia inozoa egiten?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Braillea ez ezik, ingelesa ere erabilia baitzuen eskolan, letra konkortu edo sakondu batzuk baliatuz ikas-tresnatzat, eta gai omen zen nahiko segida onean irakurtzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Bere gogoeta zorrotzak, sakonduak eta gizontasunez neurtuak ez ditu bakarrik Euskal-Herriko gaietara mugatu, Europara eta mundu zabalera ere hedatu ditu.  Herria   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnasa sakondu (3); autogobernuan sakondu (3); bide horretan sakondu (5); bidean sakondu (3); gaian sakondu (4); gehiago sakondu (15); gehiegi sakondu (7); harremanak sakondu (4); lanean sakondu (5)

autogobernuan sakontzea (4); demokrazian sakontzea (5); harremanetan sakontzea (3)

autogobernuan sakontzeko (8); estatutuan sakontzeko (3); harremanak sakontzeko (3); hezkuntzan sakontzeko (4); sakontzeko asmoa (5); sakontzeko asmoz (5); sakontzeko aukera (11); sakontzeko aukera ematen (4); sakontzeko balioko (3); sakontzeko balioko du (3); sakontzeko premia (3)

politikan sakontzen (3); sakontzen jarraitzen (4); sakontzen lagundu (3)


sakondura 1 iz sakontasuna.

Atera zuen mahukatik eskuineko besoa ezkerrarekin muturrari eusten ziola, sartu zuen sakelan, lanpararen kaxa eskuratu zuen galtzen sakonduretan, egin diat orain ere, ongi dagoen probatu gabe etorri nauk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Marinel bat entzuten dut kantari, haur batzuk barrez, txalupariak deika, garbitzaileak harria jotzen arroparekin, hemen ohitura den bezala, sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak, mendian marraka egiten duten ahuntzak, ontziolan jotzen duten mailuak, dabiletetan lasaitzen diren kableak, jotzen duen haizea, gora datorren itsasoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Iduritzen zitzaidan eliza honen sakonduratik ez nuela ikusten nolanahiko paisaia, baizik eta Espainiaren begitartea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

2 irud/hed

Lagunik gabeko, obligaziorik gabeko eta grinarik gabeko bakardade honek, berez sortzen duen asperraren, nazkaren eta etsiaren ondotik, neure baitako eta naturako sakondurarik barrenenetan murgiltzen naiz, oharkabean bezala, indar berri bila edo.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Isildu egiten da aldizka, eta halakoetan ni ere mutu egoten naiz, begiramenez, etorria ahitu izan balitzaio bezala, edo bere oroimenaren sakonduretaraino iritsiko ez balitz moduan, edo itsaso urrunen batetik datozen uhinek ekarri behar lizkioketen hitz berrien aiduru dagoelakoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.


sakonera 1 iz sakontasunaren neurria; hirugarren dimentsioaren neurria.

Lau metroko sakonera zuen, eta kanpoko hormek metro bateko lodiera.  Elizen arteko biblia   Ez 40,9

Mendian hamalau zulo egingo dituzte, eta ehun metroko sakonera izango dute.  Berria - Kultura   2004-01-17

Ez zuen metro erdiko sakonera baino askoz gehiago.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Geltokiaren sotoan, 14 metroko sakoneran, hiru nasa egokituko dira.  Berria - Harian   2006-02-21

Zundatu eta, urak 75 metroko sakonera duela eta hondoa harrizkoa dela jakinen duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Zulaketa horietako batean, 3.100 metroko sakonerara iritsi dira.  Berria - Gaiak   2004-06-11

3.100 metroko sakoneratik ateratako izotz bloke bat baliatuta.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Zenbateko sakonera duen inork ez daki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Irakatsia baitut lehenkien kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

Iluntasuna handiegia zen malkortegiaren sakonera kalkulatu ahal izateko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Bazirudien erretiluak sekulako tamaina eta sakonera zeuzkala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.

Zulaketa horietako batean, 3.100 metroko sakonerara iritsi diraHarresiaren aurrean zabaltzen zen lubeta guztiari askoz ere sakonera handiagoa eman zioten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

Dentikuluak bere altueraren erdia izan behar du, aurreko aldetik, zabalean; tartearen sakonera, berriz, izan dadila dentikuluaren aurreko aldearen hirutik bi adinakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Urpekari talde batek antzeman du, baina sakonera handian dagoela-eta ez dute oraindik lur azalera ateratzea lortu.  Berria - Mundua   2004-01-07

Sakonera txikiko putzu batera erori zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.

Sakonera txikiko urlaster baten gainetik zihoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.

2 irud/hed

Sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Pentsatzen saiatu zen sexuaren ze hedadura eta sakonera ezagutu zuen bere hirurogeita zazpi urteetan. Sexuaren hedadura neurtezinaren, sakonera hondogabearen zein zati ezagutu ote zuen Egutxik bere hirurogeita zazpi urtetan?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Sakonera historiko handiko komunitatea dugu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erlojuaren lekuan, aparatu berezi bat neramala, zunda moduko bat, itsasoaren edo ibai baten sakonera neurtu beharrean, puntu geografiko bakoitzaren denbora-sakonera kalkulatzen zuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 40. orr.

Objektiboaren irekierak ezartzen du foku-sakonera, oso garrantzizkoa argazkigintzan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metroko sakonera (6)

metroko sakonerako (3); sakonerako zuloa (3)

metroko sakoneran (19)


sakoneratu, sakonera(tu), sakoneratzen da ad (elkarketa baten bigarren osagai gisa)

Marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena eta zilar urtu gisara pil-pil isurtzen eta zoruko pitzaduretatik leize-sakoneratzen ziren txirriena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.


sakongune ik sakonune.

sakongunetxo ik sakonunetxo.

sakonketa iz sakontzea.

Botere zentroen hedakunde eta sakonketaren historia mendebaleko geografian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Ikaragarrizko sakonketa lan bat eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Rock musikaren "sakonketa" psikoanalitikoa eta madarikazioa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 127. orr.


sakonki 1 adlag sakontasunez.

Bularrean edo sabelean labana sakonki sartu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.

Arnasa hartu zuen, sakonki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

BLANCHEk sakonki begiratu dio.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 161. orr.

Sakonki barneratu zuen zigarro kea, biriken hondoraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Frommen alde baikor eta salbatzaile honek, Freuden ezkortasun sakonaz hain bestelakoa, sakonki eragin zien hippiei eta alternatiboei.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 46. orr.

Konpainiaren izpiritua eta haren operazioak sakonki aldatu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Nire ikuspegia nire bizitzako pasadizo baten bitartez azaldu nahi nuke, halatan sakonki eta zehazki erantzungo baitiot zure proposamenari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

Botuez hain goraki, zuhurki eta sakonki mintzatu zen Inozentzio Aita Sainduarenganik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Logika klasikoaren propietate nagusiak sakonki aztertzen dituztenak. hautaturiko presuna batzu taldeka bilduko dira, elgarrekin eztabaidatzeko eta sakonkiago aztertzeko hori guzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Sakonki azter ditzala bere egitate, bide, hitz, egintza eta ohitura guztiak, bilatuz zer dagoen hor Jainkoaz kanpo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Tortura salaketak «sakonki» ikertzeko eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Izan ere, sakonkien dagozkigun gaiak etikoak, mistikoak, estetikoak dira.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

Euskal gizartea sakonki gaixo dagoela eta balio kolektiboek ingurumenarenek bezalaxe gaur egungo sistema kapitalistan babes tresna eraginkorrik ez dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Armendarizek azpimarratu zuen ezker abertzalea gizartean sakonki errotua dagoela eta Nafarroa osoan «erreferente politiko nagusia» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnasa sakonki hartu (3); sakonki aldatu (4); sakonki aztertu (12); sakonki aztertu zuen (3); sakonki aztertzea (3); sakonki aztertzen (3); sakonki ezagutu (4); sakonki ezagutzeko (3); sakonki ezagutzen (5); sakonki hartu (7); sakonki hartu zuen (4); sakonki ikertzeko (4)


sakontasun 1 iz sakona denaren nolakotasuna. ik sakondura.

Graziaren errealitateak graziaren hiztegiak baino sakontasun eta funts handiagoa du Frantziskoren idazkietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Gizonaren begiak sakon mintzatzen zitzaizkion, hitzetatik eta zentzumenetatik haragoko sakontasun handiagoz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Sakontasun psikologiko eta sozial handiko kontaketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Psikea -bere sakontasun subkontzientean eta bere gainazal kontzientean- ulertzen saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Baina igual entzungo da kanpai hotsa, pentsatuko duzu, itsaspeko sakontasun abisaletan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Sardexka utzi eta sakontasun miragarriaz begiratzen dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Sakontasun handiegitan sartu gabe: [...].  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aise gerta daiteke toki bakoitzeko sakontasun irizpideak ez izatea aski, edo nahasgarriak izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Sakontasun-adierazle dinamikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Sakontasun-ilusioaren zehaztasunari ematen zitzaion gehiegizko lehentasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.

Bi irudien arteko desberdintasunak kontu handiz kalkulatuz, errealitatean gertatzen den sakontasun-efektuaren antzeko sakontasun estereoskopikozko efektu bat eragiten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zen normala komisaldegi batean inork eztarria lehertu beharrean barre egitea, zeremonia aurkezleek [...] soilik zuten leize sakontasun harekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Eritasun tragiko horrek jeinuko gizon bati erasaten badio -idatzi zuen Dostoievskiz-, hura gauza izaten da ulermen-sakontasun bat... Comollik filmetako eremu-ssakontasunaz hitz egiten badu, eremu-sakontasun hori perspektibari loturik doalako hitz egiten du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

4 sakonera.

Sakontasun gutxiko erreka batean hondoraturik aurrera doan kupel bateko uztaia bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.


sakontze 1 iz sakonago egitea.

Bakea eta sakontze demokratikoa; autodeterminazio eskubidearen defentsa; euskal ezkerra berritzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

2 (zerbait) arretaz aztertzea edo hausnartzea, hura hobeto ulertu eta ezagutzeko.

Ondorengo sakontze eta aberasteek eratorpen fonologikoaren eraldatze handiak ekarri zituzten.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Itxura hutsa baita berak agintzen duen sakontze zientifikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deliberatu dute epe hori luzatzea ekainaren 30 arte, sakontze lana hobeki egina izan dadin.  Herria   2001-05-03

Oinarrizko ikasketa ama-eskolako azken urtetik CE1 mailaraino litzateke, sakontze fasea CE2tik seigarrenera, eta zabaltze fasea bosgarrenetik hirugarrenera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Unibertsitateko Sakontze Ikastaro batean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnas-sakontze bik laxatua zioten barrena, baretuago gogoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Liburutto bat ere banatua izanen da, gogoeta sakontze horren lagungarri gisa.  Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakontze demokratikoa (3)


sakonune (orobat sakongune g.er.) 1 iz gune sakona. (naturan)

Behean, mila eta bostehun bat oineko sakonunearen hondoan, barnealdeko lautada ilunpe itxuragabean hedatzen zen bistatik galdu arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Hezurrak aterata agerian geratzen zen horma hartan, beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Errazena, azkenean, House tximinia ospetsua izan da, hogei metroko izotzezko sakongunea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Hizketan aritu zen sakonunean behera, mendixka marmartietan gora, eta zelai malkartsuan barna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Hiru orduko ibili baten buruan, sakonune batean azaldu zen herria.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Plataformatik jaitsi ostean [...]Gusev kraterreko sakonune baterantz abiatuko da robota.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Konturatu zen sakonune handi baten ertzean zeudela; sakonune hura soilduta zegoen, zuhaitzik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

sakonune batean zihoan erreka ziztor baten ertzetik ibili ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.

Urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, [...] euria atertu gabe aritu baitzuen aurreko asteetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Aldapan gora joan ziren, sakonunetik irteteko, eta laster ziren oihanean aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 234. orr.

Bi haitz ilunen arteko sakonunea gurutzatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

2 (bestelakoak)

Sakonune hark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen katakonbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arteko barrunbea besterik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Burukoan sakonune bat zegoen berak igandeaz geroztik burua jarrita izan zuen lekuan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Haren gorputz gurixka patxadan jesarririk zegoen larruzko besaulki handi baten sakonunean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Barrenera eginiko sakonune batean dago kokaturik barra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Eskuaira bat jartzen bada ildaxkaren sakonunean eta jiraka mugitzen bada erpinaren inguruan, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Aurpegia ere potoloa, berea zuen hazpegi bakoitza zalantza izpirik gabe, espresio eta keinu nabarmenez, kokotsa biribil, sakonunea erdian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.

Begi haien sakonguneetako isla putzuko urarena bezalakoa zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

3 irud/hed

Historia helenikoaren kultur gailurra antoninotarren aroan oso garbi bereizten zen hamasei mendeko denbora-tartearen -Gibbonentzat kultur sakonunea zen tartearen- bestaldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.

Bekatuaren itzala ikaragarri honen hirugarren sakonuneak, oinarrizkoenak, nabarmentzen duena, gizakion alderik ilunenetakoa da: hots, mingarri zaiguna errepikatzeko joera bortitza, gozamenik ez etekinik batere gabeko ekintza errepikatzeko irrika eroa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.


sakonunetxo (orobat sakongunetxo g.er.) iz sakongune txikia.

Aldamenetik, giharren arteko sakonunetxo luze hori, oraindik dudana, eskultura xamur bat, horretaz dakitenak erotzeko modukoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 97. orr.

Erretinan, kristalinoaren ardatzean ia-ia, dagoen sakonunetxo bat, bereziki hartzaile asko dituena, da fobea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Itzalak bere babesean hartu zuen Madama Glynnen soineko margula, baina lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan jausi zitzaion mendekari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.


sakotontzi iz jakiak eramateko ontzia.

Bitez han beren iritzi eta zaldun Iege gura nagusiak, eta jan bezate beraien arau-agindura; nik, nire sakotontzia nirekin, badaezpada; eta zahato hau ere bai zela aurrean zintzilik; eta hain maite dut eta hain da nire kuttuna, horra, oso bake-une motxak ohi ditu, nik mila muxu eta mila besarkada eman gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.


sakral izond sakratua.

Beste galdera bat egin nion Sabethi, eta erantzunik jaso ez, ea nondik ikasiak zituen bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak, esate baterako: arkaiko, lineal, helenistiko, dekoratibo, sakral, naturalistiko, espresibo, kubista, alegoriko, kultista, konpositibo eta abar, highbrow hiztegi hura, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.


sakralizatu, sakraliza, sakralizatzen 1 du ad izaera sakratua eman.

Italiarrak oso diferenteak dira, gehiago maite dute bizitza, bitalistagoak dira, ez dituzte legeak sakralizatzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Ez dut uste irakurketa literarioa sakralizatu behar denik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 103. orr.

Beti sakralizatu beharko da hitz soil bat, elizako Jainko Ahalguztidun haren ordezko, sinestun laikoen erritual xurian erruz salduko dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Ez da esan nahi honekin historia, "gertatu dena", sakralizatu behar denik, edota modu fatalistan onartu behar denik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 101. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kristauon mundu eta gizarte sakralizatu haietan areago oraindik: hasi Erregena pasa orduko, eta Inauteri eta Karnabalak zirela, garizuma santu hura prestatu behar zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.


sakralizatzaile izond sakralizatzen duena.

Eta haren errituala askoz ere sakralizatzaileagoa zen alkoholarena baino, hau etxean ibiltzeko droga bihurturik baikenuen: informala, erraz lortzen eta erabat kontrolatzen genuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.


sakralizazio iz sakralizatzea.

Gauzen sakralizazio ezinbestekoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Sakralizazioaren aurrean, ironiaren aldekoa zara. kirolaren sakralizazioaz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Euskal pilota jokoak oro har errespetuan oinarritu direlakoan nago, ia-ia sakralizazioraino.  Berria - Kirola   2004-02-18


sakraltasun iz sakrala denaren nolakotasuna.

Estatu-Nazioa erlijiosoa da errotik, sakraltasunaren erritu, bandera eta liturgia guztiekin; eta fedea eta debozioa exijitzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.


sakramendu ik sakramentu.

sakramental 1 izond sakramentuari edo sakramentuei dagokiena. ik sakramentu 2.

Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da: ez onak edo txarrak direlako, haiek duten ministerio sakramentalagatik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Jakina da hasierako ETAkide haiengan zer garrantzi zuen kristautasunaren mundu sakramentalak; Oteiza eta Chillidarentzat ere beren artegintza eginkizun sakramentala izan zen funtsean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

2 irud/hed

Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

3 auto sakramental eukaristiaren gorazarrez onduriko antzerki lan laburra, XV. mendekoa.

Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Aurreko batean ere, erredakziokook auto sakramental baten itxurako festa eszenifikatu genuenean, antzeko hitzak esan zituen Adak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

-Errusiarrek katedralean auto sakramentala eman ziguten, ez ahaztu hor.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 194. orr.


sakramentario 1 izond sakramentala.

Herese Sakramentarioen mintegi zornetsua ere bazen, zeinek ukatzen baitute Kristo dagoela Ostia Sagaratuan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

• 2 iz sakramentuen errituala daukan liburua.

Baita Fiteroko sakramentarioa eta San Saturnikoko oharrak ere.  Berria - Kultura   2004-06-11


sakramentatu izond erlijio katolikoan, Jesusi buruz, ostia kontsakratuaren irudian dagoena.

Behin, Belenen, ahotza jateari uzti zenion Jainko jaio berriari behar bezalako harrera emateko, orain Tolosan garagarra jateari utzi diozu Jainko Sakramentatua gurtzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.


sakramentino izond/iz Sakramentu Santuaren Betiereko Gurtzaren ordenakoa.

Lan hortan arizan da bereziki Juan Otaegi sakramentinoa, Deustuko Unibertsitateko erakasle ohia.  Herria   2004-12-23


sakramentu (116 agerraldi, 31 liburu eta 9 artikulutan; orobat sakramendu 210 agerraldi, 7 liburu eta 179 artikulutan –denak Herria astekarikoak-; Euskaltzaindiaren Hiztegian sakramentu agertzen da) 1 iz Jesu Kristok bere Elizari utzi zion seinale agiria, hartzen duenari grazia eta bertuteak eman edo gehitzen dizkiona.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Jainkoak hala nahita, beste gaixotasun batek jo zuen gorputz-arimaz sendatutako legendun hori, eta Elizako sakramentuez indarturik, santuki hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.

Nola Jesu Kristoren gorputz guztiz saindua Eukaristiako sakramentu hazkurri eta miragarrian aurkitzen baita oso osorik ogiaren eta ardoaren itxura osoan ala itxura bakoitzaren baitan ala haren zati bakoitzean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

-Sinesten al duzu Jesukristo gure jauna aldareko sakramentu guztiz santuan egiazki dagoela?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Zer den penitentziako sakramentua eta zer haren parteak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Arinkeria dela emakumearekin solasean jardutea, aitortzako sakramentuan edo, ohitura denez, aholku oso laburren bat emateko izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Ezkontza sakramentua den ala ez den eztabaida [...] tokiz kanpo dago hemen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 130. orr.

Erritu arraroak asmatu zituzten eta sakramentu deitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sakramental.

Sakramentu-bizitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Tsarrak bere eskuz emandako sinadura ezagutu zuen, sakramentu formularen ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Ordezkaritza honek egiten du, beren sakramentu-eginkizuna bete dezaten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Adorazio eta Sakramentu Gurtza guztiek, eta Biltzar Eukaristikoek zaindaritzat aukeratu dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan, klerikoak zabar eta arduragabe ziren maiz Jainkoaren Hitza iragartzerakoan nahiz Eukaristi sakramentua ospatzerakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Apaizek oneski hitz egin bezate haiekin, penitentzi sakramentua nahiz bestelako aholku espiritualak ematerakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Kristau-sakramentu horrek bere izena erromatar errito pagano batetik hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakramentu txit santua (3)

aldareko sakramentua (3); penitentziako sakramentua (4)

elizako sakramentuei buruz (3)

bataio sakramendu (5); ezkontza sakramendu (4); ezkontza sakramendu hortaz (3); sakramendu hori errezebitu (5); sakramendu hortaz elgarretaratu (3); sakramendu saindua (9); sakramendu sainduaren (23); sakramendu sainduaren aintzinean (3); sakramendu sainduaren ohoretan (6); sakramendu sainduari (5)

bataioko sakramendua (9); erien sakramendua (3); ezkontzako sakramendua (51); ezkontzako sakramendua errezebitu (10); ezkontzako sakramendua errezebituko (3); ezkontzako sakramendua hartu (3); ezkontzako sakramendua ukan (19); konfirmazioneko sakramendua (7); sakramendua errezebitu (14); sakramendua errezebitu dute (13); sakramendua errezebituko dute (3); sakramendua hartu (4); sakramendua hartu dute (4)

ezkontzako sakramenduak (27); ezkontzako sakramenduak elgarretaratu (25); ezkontzeko sakramenduak (3); ezkontzeko sakramenduak elgarretaratu (3)

ezkontzako sakramenduaz elgarretaratu (5)


sakratu (orobat sarakatu g.er. eta sagaratu g.er.) 1 izond Jainkoari edo jainkoei dagokielako begirunerik handiena eskatzen duena; ukitua edo erabilia ezin izan daitekeena. ik sakro; santu.

Bere itsumenean irudi sakratu bat, lapurtu gabe, profanatu duen gazte alferrik galdua eta Brinvilliers anderea, bere aita eta bere familia pozoindu duena, berdin tratatuko al dituzue?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lia Fail zen, irlandarren harri sakratua, agi zenez giza ahotsez hitz egiten zuena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

Behiak, sakratuak direnez gero, ez dituzte jezten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

Zeharo debekatuta dago baso sakratura sartzea... -esan zuen druidak ahots txistukariaz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.

Ghanako zuhaizti sakratuen garrantzia ere nabarmendu du dokumentuak.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Frantzisko dohatsuaren irudia zegoen elizan zauri sakratuekin pintatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Parropiako erretoreak esplikatzen dizkit, azaltzen, halako kar goxo batekin, ontzi sakratu borobil horren marrazki zizelkatuak, batez ere kurutze mota guzien formen adierazpena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.

Milioi eta milioika hinduk arratoiak Ganesh jainkoaren "mezulari sakratuak" direla uste dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Koran Islamaren liburu sakratua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Judu makabeoak nola matxinatu ziren siriar heleniarren kontra [...] eta nola sagaratu zuten Tenplu Sakratua, profanatua izan baitzen, Antioko Epifanesen buruzagitzapean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Merkuriok non zituen bere toki sakratuak?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko, eta ez haren lur sakratuaz jabetzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Herri sakratu izango zarete, apaizek gobernaturiko herria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 183. orr.

Lege zibil sakratuak giza legeak baitira, eliz legeak izenekoak, gauza sakratuei buruzkoak; sekularrak, ordea, zibil izen orokorraz ezagut daitezke. Jainkoaren agindu sakratuetako bat da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Ez omen zen zilegi-eta bidegabe lortutako ezer helburu sakratuetarako erabiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.

Antzinakoen artean erregeen hira sakratutzat hartzen zen, jainkoren baten eragina erabil baitzezakeen hura agertarazteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Besta dionisiakoan, mozkortze sakratuarekin, entusiasmoarekin, denboraren ezabatzeko ilusioa lor daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Gero hobeki ikusiko duzu, nola haritz gaineko mihurak jainkozko indar sakratua zuen Europa zaharreko errito paganoetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

3 irud/hed

Horixe da egun merkatua: pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Egonkortasun Ituna ez da behi sakratua.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

-Gutxienez plantillako behi sakraturen batek esan izan balu...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 40. orr.

Numerologiaren aldi bakoitzak, garatu eta ugaldu ahalean bere numero sakratuak sortu ditu: bata, hirua, bosta, zazpia, bederatzia, hamarra, hamabia...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

-Zuk Hitz Sakratuan, Hitz Esentzialean, sinesten duzu.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

Emakume bat ez, baizik Hirutasun Santua aurkitu zuela esaten zien Perikok lagunei, eta, maitatu baino gehiago, halako izaki sakratuari dagokion debozioaz jauresten zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Beti bidea irekita utzi behar zaio errugabetasuna frogatzeko eskubide sakratuari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

SSetan leialtasuna sakratua da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 237. orr.

Ez sekula ahaztu emandako hitza sakratua dela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

Populu guztien subiranotasun printzipio sakratua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Elkarri laguntzeko agindu sakratu eta hautsiezina.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Merkataritzaren segurtasuna eta ondasunen jabetza sakratua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Canyon de Chellyko giro "sakratua", edo monasterio batekoa, oihartzunez eman zezakeen, eta berezko zentzu "erlijioso"rik batere izan ez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Halako izu sakratu batek geldiarazi ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Eri Aroko errege erreginek eta printze printzesak halaxekoa zuten beren ohitura eta desio sakratua: hil ondoan, beren gorputzeko organoak zatitu, eta beren guztizko santu eta santei eskaintzekoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Jatetxean, afaltzen ari diren gehienak telebistari so daude, futbol sakratuari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agindu sakratu (3); eremu sakratu (6); frantziskoren zauri sakratu (5); gauza sakratu (6); irudi sakratu (3); izu sakratu (3); landare sakratu (3); mendi sakratu (3); ontzi sakratu (4)

sakratu bihurtu (6); sakratu bihurtzen (4); sakratu santuak ezarri (3)

toki sakratu (3); tresna sakratu (3); zauri sakratu (22); zauri sakratu santuak (8); zauri sakratu santuen (5)

arbola sakratua (3); batzar sakratua (18); batzar sakratua eginez (3); batzar sakratua egingo (3); batzar sakratua izango (11); bizia sakratua (4); bizitza sakratua da (6)

egun sakratua (3); gauza sakratua da (3); guztiz sakratua (16); guztiz sakratua da (9); harri sakratua (4); hiri sakratua (5)

izen sakratua (3); leku sakratua (10); liburu sakratua (7); mendi sakratua (4)

ogi sakratua (3); opari guztiz sakratua (3); otordu sakratua (4)

sakratua izan (6); sakratua izango (20)

toki sakratua (4); zuhaitz sakratua (4)

zutoin sakratua (8)

gauza sakratuak (14); guztiz sakratuak (6); jantzi sakratuak (14); liburu sakratuak (8); ontzi sakratuak (3); opari guztiz sakratuak (3); opari sakratuak (8)

sakratuak izan (3)

su sakratuak (3); tenplu sakratuak (3); zauri sakratuak (15); zauri sakratuak hartu (3); zutarri sakratuak (14); zutoin sakratuak (18)

mendi sakratuan (4); toki sakratuan (13); toki sakratuan jan (4); toki sakratuan jango (4)

bihotz sakratuaren (5); harri sakratuaren (4); lur sakratuaren (3)

leku sakratuen (3); tenplu sakratuen (3); zauri sakratuen (8); zauri sakratuen bidez (3)

zauri sakratuengatik (3)

eremu sakratuetan (3)

zauri sakratuez (5)

haran sakratuko (3); mundu sakratuko (5)

prostituzio sakraturako (4)

gauza sakraturik (3); opari sakraturik (3)

sakratutzat jo (3); sakratutzat jotzen (3)


sakratutasun iz sakratua denaren nolakotasuna.

Marokoko hiru tabuak errespetatzen dituzte: erregearen sakratutasuna, Marokoko lurraldearen batasuna, eta erlijioa.  Berria - Mundua   2004-01-30

Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere, erlijiozko sinboloena zehazkiago, ustez jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez sakratutasunaren mundurako sarbidea ematen zutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Zer baliatzen zuen haren oroimenak, bada, kontu pertsonal, hutsal eta une-unekoak eraldatu eta unibertsaltasunaren, sakratutasunaren erresumara hala igoarazteko?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Jainkoen artea, anonimoa, oso-osorik sakratutasunaren munduan kokatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Nabarmen hobea zen Stephenen marrazkia, eta (are artista navajoarentzat) leku haren misterio bitxia eta sakratutasuna sentiarazten bide zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.


sakre 1 iz arnegua, madarikazioa. ik birao.

Honekin zenbait hitz egiten ditut latinez, alemanez ikasiak, sakreak baitira gehienak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Migel Mailuk apeza ziegan sarrarazi du, haren birao, sakre eta madarikazioei entzungor.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Orro, sakre eta mehatxuei lotu eta muturra porrokatu nahi izaten diote elkarri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Bi hitz frantsesez edo sakre bat ahoskatzen direlarik da irria sortzen publikoan.  Berria - Kultura   2004-07-10

2 (hitz elkartuetan)

Ni aitzina tematzen, tira eta tira azkenean sakre andana bat ederra bildu nuen burutik beheiti.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.


sakreka adlag arneguka.

Bizpahiru S.S. matrakadunek lo-egileak harrotzen dituzte, ostikoka eta sakreka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Irainka eta sakreka hartu dituzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 76. orr.

Sakreka aritzen zen eta arnoa edaten baleztari gaskoi baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.


sakrifikaezin izond ezin sakrifikatuzkoa.

Baina horrek "guzti"ak salbuespen bat zuen, hauxe sakrifikaezina: dena haren aldarean entregatu behar zitzaion Gauza bera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.


sakrifikal ik sakrifizial.

sakrifikatu, sakrifika, sakrifikatzen 1 du ad zerbait edo norbait jainkoren bati oparitzat eskaini.

Baina aharia sakrifikatu ondoren, etxerako bidean akabera desberdina du: egun haren ondoren Abrahan zahartu egin zen, ezin zuen ahaztu Jainkoak zer eskatu zion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 38. orr.

Agamenonen arimaren alde zezenko bat sakrifikatzen ari zela, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Bibliaren arabera, Hinomen ibarrean dago, Jerusalemdik gertu, Moloch idoloari haurrak sakrifikatzen zitzaizkion lekua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Andra Pradeshen, berriz, herriko handi-mandiek emakume haurdun bat jainkoei sakrifikatu zieten, goialdetik euria ekar zezan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Zuriz jantzitako apaiz bat zuhaitzean gora igotzen da, eta mihura ebakitzen du urrezko igitai batez, eta zapi zuri batean biltzen; gero biktimak sakrifikatzen dituzte, jainkoari otoitz eginez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Deabruari edo dena delakoari sakrifikatu beharreko biktima aldarera lotu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

2 irud/hed

Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 129. orr.

Frakasatu batzuk iruditzen zitzaizkidan: beren bokazioa sakrifikatzen zuten eguneroko ogiaren aldarean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Hauxe da nire Euskal Herri fededuna, Abrahan zoratuaren fedea, bere seme Isaak mendian gora sakrifikatzera daramana.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Lurpeko hilotz bihurtu gabe ere eman daiteke bizia, edo sakrifikatu, edo eskaini ezdakit-Zer edo badakit-Norengatik; heriotza modu guztiak ez dira kolpe batekoak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

Geu garela Ara mitikoan sakrifikatzen den abere sakratua, Abrahamen denboretan bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 122. orr.

3 zerbait edo norbait kaltea edo galera jasatera behartu, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Ingalaterrak Holandaren eta okupatutako gainerako lurraldeen alde borroka egin, guduan jardun eta sakrifikatu behar ditu bere semeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 327. orr.

Zeren izenean sakrifikatzen nauzu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Egia da beraz sakrifikatu nauela, saldu ere nauela... eta nori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Ohore zaharkitu baten aitzakian, hiru hobengabe sakrifikatzeko dudatu ez duen leinuko jauntxo urguilontzia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Ezin al dugu izaki bakar bat ere sakrifikatu gure mendeku edo gutiziarako?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Ez du esplikatuko, ordea [...] zergatik sakrifikatu behar duen Komunitate batek gizon bakar baten alde.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Horrela, abertzaletasunak dena sakrifikatzen zuen Estatuaren ongizatearen alde.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Justizia eta sorterriaren ongia benetan maite bazituzten, ez zuten zertan iraintzat hartu nire harrokeria; aitzitik, beren handinahia ito eta beren nortasuna sakrifikatu beharko zuketen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.

Hobe duk bat sakrifikatu hiru salbatzeko, harro ibili eta laurak akabatu baino.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 50. orr.

Emakume hauek bere izen ona sakrifikatzeko adorea dute gizartearen zerbitzuan, gizarte horrek bere fama hain era bidegabean lapurtu arren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

Izan nadin bidezko neure buruarekin, haren gisako aurkari batek merezi zuen ni hari sakrifikatua izatea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Gu ez ginela bikote normal bat; ez zela normala den-dena nire karrerari sakrifikatzea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

4 (nork bere burua)

Hereseen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

Bere eleberrien amoreagatik, Balzacek [...] bere burua sakrifikatu zuen: kafe katilukada anitzez eta anitzez zigortzen zuen gibela, bere burua egunean hogei orduz idaztera behartuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.

Nork bere burua sakrifikatzeko orduan gizonak aurrerago zauden, alde handiz, gu baino.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

5 zerbaiti edo norbaiti uko egin, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Zati bat sakrifikatu zuten, gainontzekoaz seguru eta lasai gozatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Iritzi horiei behar diedala plazer bat, gutizia bat sakrifikatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.

Eztabaida haietan gure amak erantzuten zion berak ere sakrifikatu zuela bizitza bere semeei ogia ematearren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 131. orr.

Euskal nazionalismoa ere sakrifikatu egin behar bazen askatasun berria lortzeko, erabaki hori hartu zuten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 83. orr.

Beretik zerbait sakrifikatu duenak, salbatzeko borroka egin duenak, eta edertzeko nekeak hartu dituenak, hark, ez bestek, ulertuko du zer den etxaldea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 177. orr.

Herrialde horietan inflazioaren kontrolaren izenean sakrifikatu ziren hainbat helburu ekonomiko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Emakumeak bere zekenkeria gainditu ahal izan zuen, eta etorkizun loriatsu baten alde sakrifikatu zuen bere dirua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

6 hil.

Berantxago, denek elkarrekin jan zuten: eltzekaria eta karia horretara sakrifikatu oilasko erreak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Neronek, Tiberiok, Heliogabalok umeak sakrifikatzen zituzten zakila gogortzeko; Retz-eko mariskalak, Charolais-ek eta Condé-ren osabak ere lizunkeriazko hilketak burutu zituzten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

• 7 da ad zerbaiti edo norbaiti uko egin, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Oso ongi dakit zer bilatzen dudan eta zertan ari naizen, eta zer dela-eta sakrifikatzen naizen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Eskifaia salbatzeko sakrifikatzen den ontzi-mutila bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan [...] sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Denak beren borondatez sakrifikatu dira; ez dezagun alferrikako bihurtu haien odola.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 267. orr.

-Gu lan egiteko eta sakrifikatzeko jaioak gara: alferrik da buruan ideiak erabiltzea!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 136. orr.

Harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan, bere borondatez edo ez, sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Faborez, ez nazatela sufritu dudanagatik edo sakrifikatu naizenagatik bakarrik gogoratu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 29. orr.

Sakrifikatzen bazarete, erresistentziako zuen lagunak salbatuko dituzue.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Ama horiek ama sakrifikatuak dira, beti sufritzen daude, beraiek ez dira ezer eta besteak dira dena...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.

Mutil sakrifikatua eta langilea izan zen beti.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Allen Ginsberg-en Orroa poemaren egitekoa ere [...] izarren hautsa bizigai bihurtzea zen, bere belaunaldiko gazte sakrifikatuen komunioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.

Haurtzaroko eta gaztetako urterik ederrenak egoera umilean eta ikasi-behar gogorrean emandako presidente sakrifikatuak ezingo du ikusi gabe utzi dirua, pribilejioak, ondasunak, maitaleak, bidaiak eta gainontzeko luxuak lortzeko daukan parada, aukera, erraztasuna.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Egiaz miresgarria da pertsona horiek, beren bizia arriskutan jarriz, besteei lagundu eta salbatzeko egiten duten lan prestu eta sakrifikatua. aire heroiko eta sakrifikatuarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Atzo, nire alabari tokatu zitzaion sakrifikatua izatea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko sakrifikatu (3); bere burua sakrifikatu (3); bizitza sakrifikatu (3)

sakrifikatua izan (4)

sakrifikatzeko prest (7)


sakrifikatzaile iz sakrifikatzen duen pertsona.

Zuzen da zu izan zaitezen nagusi: sakrifikatzaileari baitagokio tenpluaz baliatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.


sakrifikatze iz zerbaiti edo norbaiti uko egitea, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatu zenuela erran dizut gorago, baina segur naiz zuk ez zenuela sakrifikatze horren kontzientziarik, zure jendetasunari hain zuzen ez zeniolako baliorik ematen, ez baitzen horrelakorik zure baitan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.


sakrifizial (orobat sakrifikal g.er.) izond sakrifizioarena, sakrifizioari dagokiona. ik sakrifizio 4.

Dei ilunari men eginez, senari jarraituz, astero errepikatzen zen errito, ekintza sakrifizial, zeremonia hartan berritzen eta berresten zen kidetasuna.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Makal zuria usadio erritual eta sakrifikal askotan erabiltzen zuten, hosto zurixkak dituelako, bere zur zuri-zuriarekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Gazte horren hilketak zezenaren errito sakrifiziala irudikatzen du: plazatik garaile inolaz ere irten ezin den zezen erremediorik gabe hilko dutenaren pareko da gaztea.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Su sakrifizialetan ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.


sakrifizio 1 iz norbait edo zerbait jainkoren bati oparitzat eskaintzea. ik sakrifikatze.

Jainkoari sakrifizioak eskaintzera joan behar dugu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea. eskaini labore-opari eta sakrifizioak Jaunaren, gure Jainkoaren, aldare gainean.  Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Erregeak, herri osoarekin, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari.  Elizen arteko biblia   2 Kro 7,4

Gizon haiek beldur handia hartu zioten Jaunari; sakrifizio bat eskaini, eta promesak egin zizkioten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

Orobat, aldare handiaren gaina zirtatuko duzu erre-oparietako eta sakrifizioetako odol guztiaz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,15

Antzina jainko izugarriren baten izenean sakrifizioak egiten zituzten apaizen tankera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

2 irud/hed

Aski dut neure jokabideaz argitua izatea, jauna, jokabide hori aldatzeko premia sentitzeko; sakrifizio hori eskaini diot Jainkoari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da, zibilizazio baten eritasunaren sintoma: kolektiboaren sakrifizio egiazkoa eta errituala, indibidualismoaren aldarean  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

3 zerbaiti edo norbaiti uko egitea, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Nire abortatzeko erabakia sakrifizio bat edo "maitasun-adierazgarri" bat bezala onartzea nahi nuen beharbada, nik neure nahiaren eta interesen arabera erabakitako zerbait bazen ere.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Umiliaturik sentitu nintzen Vressaci sakrifikatua izateaz, eta sakrifizio hori ez pairatzea deliberatu nuen: eskaria errepikatu nion beraz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.

Sufrimendua bertute baitzen, sakrifizio ideal bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Sakrifizio absurdu eta sofrikario sainduaren mekanismoak gaur ulertzen ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Ez da justua jokalariei sakrifizioak eskatzea beste arlo batzuetan ezer egiten ez denean.  Berria - Kirola   2004-12-14

Gerraren tragediak harrapaturik, Lauaxetak bizitzaren sakrifizioarekin ordaindu zuen bere konpromisoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

4 (egin aditzarekin)

Pilotariak behar du ainitz sakrifizio egin, gero!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 218. orr.

Gauza ederra da nork bere buruaren sakrifizioa egitea: batzuk hiltzen dira beste batzuek bizirik jarrai dezaten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Hitz batean, egin sakrifizio handi bat jaunari, eta ez dadila zure eskuetan anatema horren pusketa txikienik ere geratu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gure ama zegoen, ohean gaixorik, ipurdian hartutako kolpe itsusi hura zela eta; eta sakrifizio handia eginez altxatu behar izan zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.

Lehen faseak, garaipenaren aurreko borrokak, gizon eta emakume arruntei sakrifizio gorena egiteko aukera indargarria eman zien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Sakrifizio txiki bat egin beharko duzu niregatik: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Sakrifizio ekonomiko handiak egiten genituen langile guztiok, kateak kiebra jo eta langabezian gertatuko ote ginen beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Apaiz batek, kastitate botoa betetzeaz gainera, beste sakrifizio batzuk ere egin behar dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zu eta zure senarra, zure aldameneko gizon altua, gizon dotore isila, zure eskaintza, sakrifizio-aldarera ekarri duzun oparia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 66. orr.

Sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen, emazteak semen ugariz haurdun uzteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Norberaganako maitasunak gaitasuna kentzen die sakrifizio-bizitza eramateko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Sakrifizio-eszena bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Esan genezake Abrahan, Sokrates eta Kristoren sakrifizio ereduetan oinarritutako mendebaldeko tradizio erlijiosoa jarraitu besterik ez duela egin euskal abertzaletasunak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Sakrifizio-egunean zigortuko ditut buruzagiak eta erregearen etxekoak eta atzerriko erara jantzita dabiltzanak.  Elizen arteko biblia   So 1,8

Eliza kristauan badela ordena sakratuen sakramentu bat edo apaizgoa, sakrifizio eginkizunak eta naturazgaindiko ahalmenak berekin dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Estilo berri hauek eraldatzen joaten dira sakrifizio-ohituraren eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Gure amak ez zuela ezer esaten, baina salto haiek nozitzen zituela amen sakrifizio izpirituaz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 154. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza sakrifizio ankerrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Ez giza sakrifizioan oinarritutako subiranotasuna, gizartearen nahimen demokratiko eta askotarikoan baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakrifizio handi (3); sakrifizio handia (7)

bere sakrifizioa (3); isaaken sakrifizioa (4); sakrifizioa egin (3); sakrifizioa egiten (3); sakrifizioa eskaini (4); sakrifizioa merezi (3)

bidezko sakrifizioak (3); jainkoari sakrifizioak eskaintzera (3); jaunari sakrifizioak eskaintzera (10); opari eta sakrifizioak (3); opariak eta sakrifizioak (7); sakrifizioak egitera (3); sakrifizioak eskaini (12); sakrifizioak eskainiko (5); sakrifizioak eskaintzea (4); sakrifizioak eskaintzeko (8); sakrifizioak eskaintzen (12); sakrifizioak eskaintzen dizkiona (3); sakrifizioak eskaintzera (17); sakrifizioak eskaintzera joan (3); sakrifizioak eskaintzera joaten (4); sakrifizioak merezi (3)

sakrifizioari esker (4)

odol sakrifiziorik egiten (3)


sakrifiziotxo iz adkor sakrifrizio txikia.

Ni neu, egia esan, ez nago oso-oso pozik arrotz bat nire gauzak erabiltzen ikusita, baina zerbait egin beharra dago helburu onaren alde, eta gustura egiten dut sakrifiziotxo hori, azken finean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 79. orr.


sakrifiziozale izond sakrifizioen zalea dena.

Hainbat hilketen ondoren, ETAren abertzaletasun transzendental sakrifiziozale horretan fedea galdu genuen euskaldun ia denok.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.


sakrilegio (orobat sakrileio g.er. eta sakrilejio g.er.) 1 iz sakratutzat hartzen dena profanatzea.

Profanazio handiagoen kasuan, sakrilegio deiturikoetan, legeria kriminalari buruzko gure bildumak [...] elizetan egindako lapurretez mintzatzen dira bakarrik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Musulmanentzat sakrilegioa da Mahoma zein jainkoaren irudiak egitea.  Berria - Mundua   2006-02-03

Norbait ehorzteko baliatu izan den eremua, aldiz, ezin da hunkitu eta sakrilegio gisa bizi dute lurra iraultzea edo tokiz aldatzea.  Berria - Harian   2005-02-23

Beraz, gaitzen egile aitortzen duzu Jaungoikoa, eta hori baino sakrilegio gogaikarriagorik ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 74. orr.

Anfisa Andreievnak aspalditik ez zuen Jainkoarengan sinesten eta, kondearen santuaren egunean, etxean ikonoak jarri zituztenean, sakrilegio ikaragarria egin zuen haietako baten gainean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.

Tazitok dioenez, germaniarren artean sakrilegioa zen inori etxeko ateak ixtea, ezaguna nahiz ezezaguna izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.

Sakrilegioa egin dudala kanposantura bere burua hil duen bat eramateagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.

Izan bedi goretsia gauza guztietan gure Jainkoa, sakrilegioa egiten ari zirenak horrela galdu zituelako!  Elizen arteko biblia   2 M 1,17

Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zuzenbide kanonikoaren arabera, sakrilegio-delituagatik zigortuko dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Berak estimatzen eta errespetatzen zituen beste burukide batzuek ere ez ote zuten ordurako sakrilegio-lapurretaren berri izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 443. orr.

Horrela, sakramentu bat salaketa-bulego bihurtu zuten, eta baita sakrilegio-bide ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 irud/hed

Pentsatu nuen Atxagari sakrilegioa edo irudituko zitzaiola, baina ideia asko gustatu zitzaion.  Berria - Kultura   2004-10-17

Batzuentzat sakrilegioa izan zen, baina Zuberoako herriak ikaragarri estimatu zuen.  Berria - Kultura   2004-12-01

Baina ez, edozein aurkari baino gehiago ez direla onartzea gehiegizkoa litzateke eurentzat, sakrilegioa ia.  Berria - Kirola   2004-06-22


sakrilego 1 izond/iz sakrilegioa egiten duena; sakrilegioari dagokiona.

Menelaoren oniritziz, lapurreta sakrilego asko egin zuen Lisimakok Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   2 M 4,39

Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak; beren anai-arrebak hil balituzte bezala zigortu behar al dituzue horregatik?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

-Alde hemendik, kasta sakrilegoa!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Aldizkarian bazen komiki sakrilego bat, apaiz perbertitu bat azaltzen zuena eta jende guztiari Leunda bera gogorarazi ziona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.

Hesi hori apurtu nahi duena sakrilegoa da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.

Sakrilegotzat kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erregeak ez ziren sakrilegoak, sakrilegoentzako zigorren beldur zirelako; baina bestela, era guztietako krimenak burutu zituzten, suminez nahiz odol hotzean, krimen eta injustizia haiek ez zietelako Jainkoaren eskua hain agerian erakusten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,9

Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.

2 irud/hed

Bada, programako aurkezle edo gonbidatuak fuck edo shit bezalako hitz sakrilegoren bat esango balu, hitz hori pii ziztu batekin ezabatzeko helburu  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.


sakrilegoki adlag era sakrilegoan.

Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez edo, txandaka joaten zen Pio V.a kaleko Scòlara eta Sant'Ottavio parrokiara; baita konfesatzera ere, itxura denez, sakrilegoki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.


sakrileio ik sakrilegio.

sakrilejio ik sakrilegio.

sakristau (orobat xankrixtano g.er. eta xankrixtazain g.er.) 1 iz apaizari elizkizunetan laguntzea, eliz jantziak zaintzea eta eliza txukun atxikitzea egitekotzat dituen pertsona.

Ihes egin dute denek, baita serorak eta sakristauak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

Baselizako sakristau zaharra eta errotazain herrena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 278. orr.

Detxesarri, Biriatuko sakristaua; Gibelegieta, Barkoxekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

1675an, Campoy herrian, kanpai jotzen ari zen sakristaua jo eta garbitu zuen tximistak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Elizako urrezko kurutzefika, kalitza eta aldare gaineko beste gauza batzuk utziak zituen sakristauaren eskuetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Anaia sakristauak lagunduko zion herriko apaizari meza ematen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 53. orr.

Zenbat holako, xantre, eskolabe, sakristau edo enparau izan ote da gure herriskotan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.

Xankrixtanoak ontsa hartu gintuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gerora, gauzak hobetu ziren, lotarako behintzat, anaia bat sakristau joan baitzen, besteak aparteko motiborik gabe alde egin zuen eta bi arrebak beraiek baino itsusiagoak ziren bi jornalariekin ezkondu ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakristau zaharra (3)

anaia sakristauak (3)


sakristautza iz sakristauaren lanbidea edo kargua.

-Benefizio soilen bat -esan zuen apaizak-, edo zaintzakoren bat, edo sakristautzakoren bat; on askia izan ohi da horien errenta jakina, eta beste hainbeste jotzen du aldare-sariak  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.


sakristia (orobat sankristia g.er. eta xankrixtia g.er.) 1 iz elizetan, apaizak janzten eta elizkizunetako gauzakiak gordetzen diren tokia.

On Camillo sakristian mezatarako janzten ari zen bitartean, eliztar talde bat gerturatu zitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.

Sakristiara eraman zuen eta berehala jaramon egingo ziola esan zion, eliz atorra eranzten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Sakristia txikian sartu eta elizako esparru nagusira ematen zuen bigarren atea ostikada batez zabaldu zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 75. orr.

Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.

Sakristia oso leku hezea omen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.

Sakristia ez zen erromanikoa, askoz geroago eraikitako eranskina baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Eta hala hasi ginen sakristian ostiak jaten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 37. orr.

Sarritan Gavard isilarazten zuen, hark oso gustuko baitzituen apaizen eta mojen istorioak eta sakristiako gordinkeriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.

Sakristia lurrina kendu gabea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.

3 irud/hed

Zenbait gaitan ematen du sakristian itxita dagoela Vatikanoa.  Berria - Gaiak   2004-10-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizako sakristian (4); sakristian sartu (3)


sakristiaratu, sakristiara(tu), sakristiaratzen da ad sakristiara joan.

Sakristiaratu zen, Leonie segika zeukala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.


sakristiazale izond adkor elizkoia.

Rockarenganako zaletasuna hark piztu zigun, gure hiriburu probintziano eta sakristiazalean oraino nabarmenkeria gertatzen zen garaian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.


sakro izond sakratua.

Aita Angiozar, musika sakroan dagoen jakitunik handienetakoa. Musika sakroan Hungariarrek, Profanoan Hungariarrek, Polifonian Alemanek, Folklorean Letoniarrek, Haur Abesbatzetan Israelek eta Kutxa Saria ere Letoniak ereman zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

The Upper Room Gospel bikoteak irekiko du Donostiako musika sakro zikloa.  Berria - Kultura   2006-04-05

Arte sakroaren inguruko ikasketak egin zituen Bartzelonan.  Berria - Kultura   2004-01-14

Arte Sakroaren Bilboko museoan.  Berria - Kultura   2006-03-28

Erdi Aroko artean, modernoan, sakroan eta primitiboan espezializatu da Plazaola.  Berria - Kultura   2004-07-18

Kontzeptu bat [...] sasimistiko, absolutuki unamunotarra, tragedia sakro baterako bakarrik zentzuzkoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Batetik, erabilera sakroa izan du, prozesioetan eta halakoetan, baina, bestetik, bazuen erabilera profanoa, herriarentzat dantzaldiak egiteko.  Berria - Kultura   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika sakroan (3)


sakrosantu 1 izond sakratua eta santua dena.

Jesukristoren doktrina sakrosantuaren ildotik fedearen eraginez ikasi dugunak hunkitzen bazaitu, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 139. orr.

2 irud/hed

Segurtasun sakrosantua zela medio, nik bakarrik neuzkan txosten guztiak, nik bakarrik neukan koadro osoaren ikuspegi orokorra.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 192. orr.

Greba egiteak eskubide sakrosantuak defenditzea esan nahi dik, hire ogia, hire askatasuna eta hire umeen etorkizuna defenditzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Nekazari primitiboen gehiengoa noraino iritsiko zen Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak onartzen eta tradizionalki sakrosantua zen ugaltzeko eskubide eta betebeharraren mugapenak onartzen?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.


sakso ik saxo.

saksofono ik saxofon.

saku1 ik saki.

saku2 ik zaku.

sakulu iz barne belarriko xixku txikia.

Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Utrikuluan eta sakuluan, gelatina gogor batean sarturik daude ile-zelulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.


sakzofonista ik saxofonista.

sakzofono ik saxofon.

sala 1 iz etxebizitza batean, gela nagusia.

Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Beren bizitokia nolakoa den kontatzen digu: lau metro bider bost edo sei metro: gela bat, aldi berean sala, sukalde eta logela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Etxearen neurriko sala ñimiñoa zen: telebista aparatu bat, bideoa azpian zuena, besaulki bat, zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso, eta bi aulki, halaberekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Sala eta logela banatzen zituen gortina ondora hurbildu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Harritzekorik ez, sala izan baitzen egun horretan Klararen bizitegian urratu gabe utzi nuen atal bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Salako ispiluan Pataki ikusi zuen, jaiki berria, zahartuagoa, arropak zimurtuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.

Sillitoe eta Fowles-i buruzko lana etxean utzi du Davidek, salako altzarian ahaztuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 53. orr.

Telebista sala erdian zetzan, pantaila hautsita, eta logelako ohe ondoan, azala odol tanta txikiz zipriztinduta, Rosaliaren liburua topatu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.

Etxeko salako koadro handia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 81. orr.

Sala erdiko mahaitxoan zegoen, goiko ertza leihora begira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Salara eraman ninduen, besaulkian esertzeko esan, eta ea edateko zerbait nahi nuen galdetu zidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.

Harrera lekuak familia burges baten sala dirudi, lorez tapizaturiko sofaz eta besaulkiz jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Txikia zen eliza, gizon aberats baten sala baino handiagoa ez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.

2 jauregi, gaztelu eta kidekoetan, gela nagusia eta nagusietako bakoitza.

Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko, eraikin hartako handiena, tximinia eta guzti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Salaz sala ibili zineten jauregian, pinturen lekuan lehenbizi, liburutegian gero, eta, azkenik, Lakoizketari eskainitakoan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 133. orr.

Apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia, sala nagusia batik bat, jangelatzat eta dantzalekutzat erabiltzekoa zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Koadroa igande haietarik batean jauregiko sala nagusian eseki baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Gazteluko sala handia, bertzalde, Garrüzekoa halako hiru zen, eta horrek txiki, arrunt txiki, sentiarazten ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Paueko gazteluko sala nagusian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,4

Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,17

Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

3 bestelako eraikinetan, aretoa.

Gela, sukalde, sala, kafetegi eta terraza hutsek [...] bakardadeaz haratago eramaten zuten bere espiritua, Alaska hotel hura, orain, ataria baizik ez bailitzan, beste norabaiteko sarrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Beheko solairuan, halaber, sala egongo zen, eta, haren ondoan, ikus-entzunezkoentzako gela berezi bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 77. orr.

Sartu berria behar zuen erredakzioko sala handira, poltsa besotik dilindan baitzeraman oraindik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Alderdi guztietako gudari eriak zeuden sala hartan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.

Sala dezente gurutzatu genituen, ezker-eskuinera begiratu gabe [...] azkenean Turner-en alderdira iritsi ginen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 123. orr.

Sala zabala da, oheak ilaran igarri ditut eta leihoraino joan naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Belarritik tiraka salaz sala eraman zuen, Rembrandtek pintatutako juduen erretratu bakoitzaren aurrean geldiarazi eta jipoituz, "juduen adiskide denak juduen patua merezia dik" esaka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Gainezka bildu zen jendea biharamunean udaletxeko sala estuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Dutxa labur baten ondotik botatzen gituzte, metatzen, biluzirik, sala batean, zoladuraren gainean etzanik, 200 preso baginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Gela horiek, ordea, exedrak edo sala karratuak baldin badira, zabalerari beste erdi bat gehituz egingo da altuera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Erizain batekin dago, sala zurian biak ariketak egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Harrera-gelarena egiten duen sala zabalean sartu naiz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Sala handia zen eta oheak bi aldeetan zeuden, bederatzi edo hamar alde bakoitzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Zerbitzuburua meteorito bat bezain laster heldu zen, sala luzearen bertze muturretik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Ikusi zuen handik bost minutura film bat ematera zihoazela zortzi sala haietako batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 271. orr.

Sala hutsa zegoen, beti bezala: lau edo bost ikusle izango ziren denera, John Waineren film kaskar hura ikusten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

Jateko sala ia betea zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Ikusi ditugu ganbara nagusiak (suite frantsesez), jateko salak, sukaldeak han lanean ari diren jendeak.  Herria   2004-05-27

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Musika-sala izaten jarraitu zuen, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Haztamuka hasi nintzen argiaren bila, baina musika-salako argia piztuta zegoela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Telefono-sala publiko batera iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

-Mundua bai gauza dibertigarria, benetan -xuxurlatu zuen Andresek-: ospitaleak, ebakuntza salak, kartzelak, prostituzio etxeak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

Ikasle gehienak irrikatan zeuden disekzio-salara iritsi eta eskalpeloa gorpuetan sartzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Han ikusi ditugu mikro ainitz, estudioak, bilkura salak, tresna mota guzietarik...  Herria   2005-02-03

«Maule baita» zinema salak errezebitzen du neskenegun hunetan, SWING filme berri berria, aurten doi doi eginik izan dena.  Herria   2002-10-24

6 emakizunetan edo bestelako ekitaldi publikoetan erabiltzen den aretoa.

Beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze-zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Sala erraldoi bat zen, zeinean ikastolako ekitaldi nagusiak egiten baitziren: antzerki-emanaldiak, mozorro-dantzaldiak, kontzertuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

Zinearen salak almazena ematen zuen eta denetik batzen zen han barruko ilunpean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Salako argiak itzali, pantaila zuribeltzean piztu eta nodoa eman zuten lehenengo.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.

-Ortzirale aratseko 9etan, Hendaian, Beltzenia salan,“ Kaukasiar kreazko borobila” antzerkia.  Herria   2005-11-17

Nodoa hasten zen sala ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.

Luhusoko salan, Beñat Errecalde-ren diapo-erakusketa, euskal mendiaz, aratsaldeko 5:30etan. l Shim eta Shamen swing dantza ikuskizuna, Miarritzeko Koliseo salan, igande arratsaldeko bost orenetan.  Herria   2004-07-29

7 epaitegietan, epaimahai bat biltzen den tokia; epaimahai bat osatzen duten epaileen multzoa.

Salako magistratuek gaiari buruzko lehen bilera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Auzitegi Goreneko Zigor Salako plenoak erabaki zuen Paroti aplikatu beharreko neurria.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Del Olmoren tesiak bere egin eta auzipetzeak berretsi ditu Zigor Salak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Izendapena babestu egin zuen Auzitegi Gorenak, fiskal nagusiak Fungairiño Salako fiskal izendatzeko ahalmena zuela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Salak ezarritako bermea (600.000 euro) «neurrigabea» dela salatu zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Salak atzera bota du argibide helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Salak aho batez onartu ditu Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak HZren hautagaitzari aurkeztutako inpugnazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ezkontza antolatu behar izan nuen itoka, baita hura burutu ere Epaitegiko sala kasik huts batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Administrazioarekiko Auzietarako Salak ez du helegitea onartu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako salak bi udal akordio baliogabetzeko erabakia hartu du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Bermea «neurrikoa» dela uste du Auzitegi Nazionaleko Salak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Gorenaren 61. salak organu parlamentarioen ekintzak baliogabetzeko eskumenik ez duela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Ermuko Foroak dei helegitea jarri zuen erabaki horren kontra, eta EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibileko Salak artxibatzea bertan behera uztea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibil arloko Salak aste honetan erabaki beharko du auzia artxibatzen duen edo ez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Hala, zuzenean Madrilgo Lurralde Auzitegiko bosgarren salak hartuko du orain auzia esku artean, dei helegitea ere aurkeztu baitzuen Iruinek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

8 sala-fiesta

Sala fiestatako neskatxa gaztiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzitegi goreneko sala (14); etxeko sala (7); etxeko sala haundian (3); gazteluko sala (3); goreneko sala (16); goreneko sala bereziak (7); goreneko sala berezian (3); goreneko sala bereziaren (3); herriko etxeko sala (4); herriko sala (11); herriko sala berrian (4); herriko sala handian (5); jateko sala (4); jauregiko sala (6); kirol sala (3); luhusoko sala (7); luhusoko sala berrian (4)

sala bereziak (11); sala berezian (3); sala bereziaren (3); sala berotuan (9); sala berri (5); sala berrian (16); sala bete (7); sala bete da (3); sala eder (3); sala ederra (4); sala ederrean (4); sala erdian (3); sala handi (9); sala handia (7); sala handian (14); sala handiaren (5); sala handira (6); sala haundi (5); sala haundian (3); sala ilunean (3); sala nagusian (6); sala nagusiko (3); sala osoan (3); sala zabal (3); salaz sala (5)

tenpluko sala (5); vauban sala (5); zigor sala (3)

auzitegi nazionaleko salak (7); salak atzera bota (3); salak jarritako (3); zigor salak (27)

bigarren salako (3); etxeko salako (3); goreneko zigor salako (5); salako argia (3); salako fiskal (4); salako horman (3); salako ispiluan (3); salako mahai (4); salako mahaiaren (4); salako presidente (8); salako presidentea (3); salako sei magistratuek (3); salako sofan eseri (3); zigor salako (19); zigor salako presidente (7)

administrazioarekiko auzietako salan (3); aiziritzeko herriko salan (3); auzietako salan (3); besta salan (3); etxeko salan (31); herriko etxeko salan (11); herriko salan (17); jauregiko salan (4); larrazkena salan (3); luhusoko salan (5); mendeala salan (10); ondoko salan (4); salan sartu (5); sartu zen salan (3); trinketeko salan (4); uztaritzeko lapurdi salan (4)

logelatik salara (3); salara eta sukaldera (3); salara iritsi (5); salara joan (6); salara sartu (3); zakurraren salara (5); zigor salara iritsi (3)

salaren aurrean (5); salaren erabakia (3); salaren erdian (9); salaren esku (3); zigor salaren (3)

zigor salari (9)

salatik abiatuko da (3)

salaz sala (5)


salabardo iz arrantzaleak erabiltzen duten esku sare kirten zulekoa.

Han arroken azpian salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen, mareak behera egitean putzuetan mugatuta geratzen ziren arraintxoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Salabardoen gainean, katu-puskak gori-gori ageri dira ur gardenetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki Ama Birjinen irudi kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz, ozen egin nuen oihu.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

Zelai batean nenbilen, sigi-saga zihoàn tximeleta urdin baten atzetik, eskuan salabardo txiki irudiko bat neramala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.


salada izond (emakume) jostagarria, grazia duena.

Koro irakasleak -salada, sinpatikoa, adar-jotzailea eta parrandazaleak-, gehien bat Pablo tentatzeko erabiltzen zuen mingain piperduna, baina inor ez zegoen erabat salbu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 71. orr.


salafista izond Koranen eta Sunan oinarrituz islamaren jatorrira itzultzea, aldarrikatzen duen higikunde sunitakoa.

Le Point Frantziako aldizkariak kaleratu duenez, Aldarrikapen eta Borrokarako Talde Salafistak sarraskia egin nahi izan zuen Dakar Rallyan.  Berria - Kirola   2004-01-30

Abu-Bakr Al Siddik Brigada Salafista deituriko taldeak bi bahitu hil zituela esan zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-10-05

Aljeriako GSPC Prediku eta Borrokarako Talde Salafista erakunde armatuen inguruan.  Berria - Mundua   2006-01-11

Frantziak Aljeriara kanporatu zuen atzo Abdelkader Bouziane muturreko iman salafista, emakumeen aurkako indarkeriaren defentsa egiteagatik.  Berria - Mundua   2004-04-22


salagai izond salatzekoa.

HZren ilegalizazioa salagai Ebn.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12


salagarri 1 izond salatua izatea merezi duena.

Politikeroen hipokrisia salagarria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Herrialde kontserbadorearen ekintza salagarriak.  Berria - Harian   2005-08-04

Horregatik iruditzen zaio ETAri aberri eguna berari menia edo tregua eskatzeko aprobetxatzea "mingarria, lotsagarria eta salagarria" dela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

Haren ustez, «zentzugabekeria eta astakeria» da Urkulluk esandakoa; «erabat zoritxarrekoa, ulertezina eta salagarria».  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Horixe pentsatzen dute, intromisio lazgarria izan zela hura, guztiz salagarri eta arbuiagarria, zaila baita pentsatzea, inoren mesedetan aritu zirenik liskar haietan eskuhartu zutenak. hizkuntza eskubideak ez bermatzeagatik hainbatetan medikuen eta gaixoen artean sortu diren gaizki ulertuak ere salagarriak iruditzen zaizkie.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Korsikaren eta kontinentearen artean lotura egiten duen konpainia batek batean eta bestean bizi direnen lanpostuak berrorekatzea ez dut salagarritzat jotzen.  Berria - Mundua   2004-09-23

2 salatzen duena.

Keinu zapuztua jokalariak esku artean zuèn karta-jokoaren salagarri izan zitekeen, jakina...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 86. orr.

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora- epaileak berak baino askoz ere arrano eta putre sarraskizaleago horiekin, soinekoko A adabaki salagarria baino askoz ere kondena latzagoa erabakia baitute.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.


salakeria iz salaketa gaitzesgarria.

Herriko karlista nabarmen batzuen salakeriari eskerrak, ezkertiar eta abertzale ezagunen bila jo zuten nafarrek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

Ezaren garaipena da ere, mota guztietako salakeria baten garaipena.  Berria - Harian   2005-05-31


salaketa (3212 agerraldi, 143 liburu eta 1554 artikulutan) 1 iz salatzea. ik salakuntza.

Salaketa hori zela eta, auzia izango zen eta auzi horretan ministroa bera sartuko zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Traizioz hil hituen nire anaiak; hori duk nire salaketa.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 102. orr.

Salaketa bati esker harrapatu genituen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.

Alabaina, ero batek baino ez luke pentsatuko salaketa horrek lotsaraziko zuenik, inoiz ez baitzitzaion burutik pasatu kontrabandoan aritzea delitua izan zitekeenik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

Emakumeak ere salaketa horiexei erantzun beharko die, atxilotu baitute.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.

Salaketa guztietatik 15 kasuk zigorra merezi dutela ondorioztatu dute ikuskatzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

McCoy-ren idazlanetan indarkeria gogorra agertzen da, eta marginazio eta zapalketaren salaketa ere maiz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 3. orr.

Auzoko batek esan zigunean anaia entzun zuela irratian, ezetz erantzun genion, ezin zitekeela bera izan; salaketen beldur ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa.  Herria   2004-02-26

Lan baldintzen salaketa Ospitaleko batzorde teknikoan.  Herria   2005-12-01

Poitou aldeko jendarme erretiratu baten salaketak eragin zuen ikerketa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 58. orr.

Petrusek aseguru-etxeetan duen konfiantza gorabehera, bere salaketak ez du aurrerabiderik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Ospitalera joanez gero, salaketak izango zirela, polizia agertuko zela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 189. orr.

Bere aurkako hamar salaketari egin zion aurre atzo Michael Jackson kantariak, Kaliforniako auzitegi batean.  Berria - Kultura   2004-05-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salaketa xuxena, ikusiz zer desmasia izigarriak egin lezazkeen mota hortako bide batek.  Herria   2005-10-06

Bai salaketa barregarria, bai oinarri eskasekoa, ez da hala?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

-Hori salaketa larria da -Pilarrek, bere buruaren defentsan-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 114. orr.

Ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko.  Elizen arteko biblia   Lb 19,16

Ikerketari hasiera eman ahal izateko, lagungarri izanen omen zen salaketa formal bat aurkeztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Lan handiagoa izan zuen bere salaketa bihurritsu hura justifikatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Salaketa publikoa jendea informatzeko beste era bat ere bada.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Baina bere salaketa publikoak ez du erantzunik jaso.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 144. orr.

Jaitsi egingo naiz, bada, salaketa zuzena den ikustera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 51. orr.

Isilpeko salaketa onartzen da orduan, eta publikoa zigortzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

Bere burua salatu zuen -zorioneko salaketa!-, zaharra izanik ere, mundua maite zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Ez zen [...] salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

3 (aditzekin objektu gisa)

Salaketa egin beharko diagu hire kontra, agintariak iraintzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra.  Elizen arteko biblia   Mk 15,3

Zergatik egin zuen zure aurkako salaketa?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 92. orr.

Alabaina, egiten didan salaketa hain duk gogorra, non, aurre egiten ez badiot, ohorea baitut galduko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 100. orr.

Ertzainak agertu zirenean salaketa jartzeko asmoa agertu zuen, tabernako nagusiaren eta oihuka aritu zirenen aurka.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Joxe Mari eta biak joan ziren epaitegira, salaketa ipintzera, baina salaketa bertan behera geratuko zen, ez baitzegoen nor salatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

-Baina salaketa bat ezarri dute Epaitegian nire aurka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Itoizko Koordinakundeak Madrilgo Probintzia Auzitegian aurkeztu zuen urtegiaren arduradunen kontrako salaketa, eta aintzat hartu zuen epaileak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Ezen, ba al dute, egiaz, salaketa haiek jaurtitzeko froga argi eta erabatekorik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Xerxesen erregealdiaren hasieran, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulitakoen etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen aurka.  Elizen arteko biblia   Esd 4,6

Ondoren ken dezala salaketa epaitegitik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.

Utzi lana aldi batez, eta horren ordainetan, neskak edo haren familiak salaketa kentzea lor dezake unibertsitateak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Lehiaketa Batzordeak Clementeren kontrako salaketa artxibatu du.  Berria - Kirola   2006-03-08

Bestela norbait gainera jauziko zaigu anakronismoaren salaketa jaurtiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

Kapitaina etorri zitzaigun behin esanez zerraldoetan armak gordetzen genituelako salaketa heldu zitzaiola eta miaketa egin behar zuela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

Biek planta egin behar zuten pixa egitera joanak zirela hara, polizien salaketa saihestearren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Bi salaketak onartzen ditut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salaketa-orri bat bete genuen, bestela aseguruak ez zigulako ezer ordainduko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Horiek dira salaketa-karguak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

Salaketa gutun hori komunikabide guziei hel-arazi die Erien Axurantza Kutxak, eta denbora berean, Justizia eta Afera Sozialen ministroei.  Herria   2004-06-10

Orain, beste bati esaten diolarik, salaketa-hitzaldi horri guztiari melodramatiko irizten dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Baionan ginuen joanden ortzegunean Amnesty-ren ordezkaritza bat, 2003 urteari doakion munduko txostena aurkezteko: 475 orrialdeko salaketa liburu gotor bat.  Herria   2004-06-03

Salaketa tonua du Dantek: bai botere politikoaren eta bai botere espiritualaren eguzkiak itzalita ikusten ditu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 19. orr.

Salaketa-bulegoan aurkezten da, eta handik korridore-labirinto batean zehar Ostutako Autoen Sailera eramaten dute.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.

Horrela, sakramentu bat salaketa-bulego bihurtu zuten, eta baita sakrilegio-bide ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Haren hitzek, Hasiera-hasieratik jadanik, salaketa kutsua izan zuten, salaketa eta eskakizun kutsua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Nire galderak salaketa-hotsa izan dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.

Nork esan dik nigana etortzeko, salaketa kontu horiekin?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 60. orr.

Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Entrenatzaile batek kargua utzi du ustelkeria salaketengatik.Tortura salaketa batzuk entzun ditugu egunotan.  Berria - Kirola   2006-02-22

Manifestazioak, tortura salaketak, atentatuak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.

Ez da sekula izan inolako auzitegitan ezer goitik beheraino frogatuagorik zenbaiti heriotza ekarri zioten sorginkeria-salaketak baino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

6 ipar jakinarazpena.

Izan zen lehenik Abou Hafo Al-Masri deitu brigaden salaketa bat, ziona beren gain hartzen zutela egintza hori Europako Kurutzedunen Batasuna deitzen zuten baten kontra.  Herria   2004-03-18

Bestalde, auzapezak salaketa egin du holako bahiketa ez dela onesten ahal.  Herria   2005-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurka jarritako salaketa (13); aurka salaketa jarri (5); aurkako salaketa (132); aurkako salaketa aurkeztu (10); aurkako salaketa jarri (34); aurkako salaketa jarriko (9); aurkako salaketa jartzeko (7); aurkeztu zuen salaketa (9); aurkeztutako salaketa (6); auzi salaketa (7); batasunaren salaketa (6)

egindako salaketa (21); eginiko salaketa (6); emakumeak salaketa jarri (8); enpresaren aurkako salaketa (4); familiak salaketa jarri (4); gobernuaren aurkako salaketa (8); hiru salaketa aurkeztu (4)

jarri du salaketa (4); jarri zuen salaketa (13); jarri zuten salaketa (7); jarritako salaketa (48); kontra jarritako salaketa (6); kontrako salaketa (76); kontrako salaketa jarri (25); kontrako salaketa jarriko (6); nire salaketa (4)

ppren salaketa (4); romanoren tortura salaketa (4)

salaketa artxibatu (15); salaketa artxibatzea (8); salaketa artxibatzea erabaki (5); salaketa artxibatzeko (5); salaketa asko (10); salaketa atzera bota (5); salaketa aurkezteko (4); salaketa aurkeztu (65); salaketa aurkeztu zuen (19); salaketa aurkeztuko (5); salaketa aztertu (5); salaketa bakarra (4); salaketa bana (6); salaketa bat egin (8); salaketa bat jarri (15); salaketa baten ondotik (4); salaketa bera (9); salaketa berretsi (8); salaketa berretsi du (4)

salaketa egin (41); salaketa egin dute (4); salaketa egin zuen (4); salaketa eta eskaera (4); salaketa ezarri (23); salaketa ezarri dute (5); salaketa faltsua (12); salaketa faltsuak (11); salaketa gehiago (9); salaketa gogorra (4); salaketa gogorrak (11); salaketa gogorrak egin (8); salaketa horren harira (4)

salaketa ipini (12); salaketa izan (11); salaketa izango (4); salaketa jarri (287); salaketa jarri dio (16); salaketa jarri ondoren (8); salaketa jarri zuen (79); salaketa jarria (5); salaketa jarriko (40); salaketa jarriko du (13); salaketa jartzea (16); salaketa jartzea erabaki (5); salaketa jartzeko (30); salaketa jartzen (5); salaketa jartzera (8); salaketa jaso (25); salaketa kanpaina (9); salaketa kendu (7); salaketa kopurua (4)

salaketa oldea (5); salaketa onartu (9); salaketa publikoa (6); salaketa publikoak (4)

salaketa ugari (11); salaketa ugari jaso (5)

tortura salaketa (69); tortura salaketa artxibatu (7)

aurka jarritako salaketak (7); aurkako salaketak (30); aurkeztutako salaketak (7); bere aurkako salaketak (4); bere salaketak (4)

egindako salaketak (16); eginiko salaketak (9); eginiko tortura salaketak (4); herritarren salaketak (7)

iruzur salaketak (7); jarritako salaketak (16); kontrako salaketak (28); kontrako salaketak jarri (7); nazioarteko salaketak (4)

presoen salaketak (4)

salaketak aintzat hartu (4); salaketak aurkezteko (9); salaketak aurkeztu (8); salaketak aztertu (4); salaketak baztertu (7); salaketak baztertu zituen (5); salaketak berretsi (5); salaketak biltzeko (4)

salaketak egin (17); salaketak egitea (4); salaketak egiteko (4); salaketak egiten (5); salaketak egon (4); salaketak faltsuak (5); salaketak gaitzetsi (4)

salaketak ikertu (4); salaketak ikertuko (4); salaketak ikertzeko (8); salaketak ikertzen (6); salaketak izan (9); salaketak jarri (28); salaketak jarri zituzten (5); salaketak jartzen (4); salaketak jaso (9); salaketak jasotzeko (4); salaketak jasotzen (4)

salaketak ukatu (7); salaketak ukatu ditu (4)

tortura salaketak (110); tortura salaketak ere (4); tortura salaketak ikertzeko (6); tortura salaketak izan (4)

ustelkeria salaketak (5)

jarritako salaketan (5)

egindako salaketaren (4); jarritako salaketaren (14); salaketaren arabera (9); salaketaren berri (7); salaketaren harira (7); salaketaren ondorioz (11); salaketaren ostean (5); tortura salaketaren (8)

egindako salaketari (4)

kontrako salaketarik (5); salaketarik egin (7)

egindako salaketei (8); eginiko salaketei (4); salaketei aurre egiteko (5); salaketei erantzun (4); tortura salaketei (13)

egindako salaketen (6); salaketen arabera (7); salaketen aurrean (5); salaketen berri (7); salaketen harira (4); salaketen inguruan (9); tortura salaketen (24); tortura salaketen inguruan (6)


salaketagai iz salaketaren gaia.

Histrionismo izpirik txikienaz ere purifikatzen saiatu beharrean, salaketagai zuen perpaus hura xuxen-xuxen ortodoxoa zela frogatzen ahalegindu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.


salakot iz esfera erdi baten itxurako kapela, oso arina.

Hara abiatu nintzen, jantzirik nuen laneko arropa, Kandido Zubizarretaren salakota, Bitoriano Gandiagak behin erabili zuen estola bat eta Villasanterena izana zen Oteizaren hamabi apostoluen postala ekipaje bakartzat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 15. orr.

Inoiz Kandido Zubizarretarena izandako salakotari etxola hartatik hegan aterako ninduten helize txiki batzuk hazi zekizkiola.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.


salakuntza (32 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan) iz salaketa.

Salakuntza guztietatik libre bidali zuen erregeak Menelao, kalte guztien egilea.  Elizen arteko biblia   2 M 4,47

Salakuntza hori egiaztatzera joan behar dut, eta egiazkoa den ala ez ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 18,21

Erregearen aurrean herriaren kontra salakuntzak egin zituzten, esanez: "Judasek eta beronen anaiek hil egin dituzte zure aldeko guztiak eta gu geure herrialdetik egotzi".  Elizen arteko biblia   1 M 7,6

Desordenaren salakuntza ez ezik haren etsenplu garbi ere badiren hitzok nabarmen ematen dute aditzera hala mintzo direnen gustu ezinago txarra eta haien ezjakintasun etsi-etsia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

Zorionekoa, bestek egindako oharpena, salakuntza eta errieta norbere buruari egindakoa bezalako pazientziaz hartzen duen zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Irakurtzen ari nintzen bitartean, idazlea, zenbait unetan, bere salakuntzetan neuri ari zitzaidala iruditzen zitzaidan, eta horregatik, orain, barrutik egiaz nolakoa naizen azaldu nahi nizuke, eta eraso horretatik defenditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 341. orr.

Elkarren salakuntzetatik defenditzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 150. orr.


salakuntzaka adlag salakuntzak eginez.

Egia da ez zitzaidala gaitzespenka edo salakuntzaka ari; soilik, bezperan betetako hautsontzien hustuketan ari zen hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.


salamancar (orobat salamankar g.er.) izlag/iz Salamancakoa, Salamankari dagokiona; Salamancako biztanlea.

-Ez naizela salamancarra, zamorarra nauk, dedio!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 80. orr.

Arreba nagusiarekin ateratzen zen mutila zen, salamancarra, eta Avarozon egiten zuen lan, administrazioan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

Burura etorriko litzaigukeen lehen gauza ea horrela mintzo dena hegoamerikarra-edo ote den izango litzateke, baina salamancarra dela esango baligute, adar soinuan dabilela, edo, bestela, petral eta pedante galanta dela esango genuke.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 147. orr.

Pedro eta salamancarra, amildegi pendiza jaitsi zutenean, haitzarte batean ezkutatu ziren, hegazkinak urruntzen entzun arte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

-Isilik egon hadi, salamancar alu hori.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 80. orr.


salamandra iz arrabioa.

Mozorro aldaketa izan zen gauzarik ikusgarriena; onagroak putrearekin elkar trukea egin, salamandrak ardiarekin, ostrukak tximinoarekin... ezin konta ahala trukaketa izan zen ikusleen artean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Panpinak jarri baitzituzten hildakoen eserlekuetan, txotxongiloak, kartoi-harrizko tigreak edo putreak edota salamandrak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.


salamankar ik salamancar.

salami 1 iz hestebete lodia, behikiz egina.

Hungariatik salamia eta pepiniloak ekartzen zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Eseri ziren garbigune batean, eta patriketan zuten ogia eta salamia jaten hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Umbertok oparitutako liburua hasi eta buka irakurri, sukaldean aurkitu nituen ogi apur batzuk eta salamia jan, ohean sartu eta loak hartu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baba pixka bat eta polenta, eta salami xerra bat, etxean ez dituk inoiz falta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 67. orr.

Ekarri salami errazio bat, bi arrautza katilu batean, ogia, eta botila bat garagardo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 80. orr.

Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren -tomate-zopa, arrautza nahaskia eta salami ogitartekoak-, Lucy eta biok erosketak egitera atera ginen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.


salaminar ik salaminatar.

salaminatar (orobat salaminar) izlag/iz Salaminakoa, Salaminari dagokiona; Salaminako biztanlea.

Bistan da Gabiniar Legeak probintzietara zabaldua zuela Senproniar senatu-kontsultua, salaminatarrek, lege hori zela medio, ezin zietelako dirurik mailegutan hartu erromatarrei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Hala ere, abiatu zinen salaminarra eta paralienarra ontzien buru... Ziziliaren menperatzera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 107. orr.

Mailegu hura ez zela hartuko legeari egindako iruzurtzat, eta Ziliziako gobernadoreak salaminatarren biletean adierazten ziren abenikoen arabera epaituko zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.


salapide iz salatzeko bidea.

Irrati eta telebixtek hartaz dute beren errepika, sariak eta prima gaitzak hitzemanez Al Qaidaren buruzagi hortaz zerbait xehetasun eta salapide ekar lezakeen edozeini.  Herria   2005-07-28


salarazi1, salaraz, salarazten du ad saltzera behartu.

Damuan izango dut beti amak eta biok salarazi genion bihotz itxurako kutxatila hura, leunkiro landua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Zigor gisa, Abdi aghak bera eta bere ama, aurrena gari alerik gabe utzi zituen eta gero, zeukaten behi bakarra gari zaku baten truke salarazi zien.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 170. orr.

Emakume horren historia erromantikoak eta maitasun fatalak makina bat malko isurarazi zuten Britania Handian, baita milaka egunkari eta aldizkari salarazi ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.


salarazi2, salaraz, salarazten du ad salatzera behartu.

Umiliaraztearren, barkamen eske ikustearren, beste batzuk salaraztearren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.


salatari (221 agerraldi, 73 liburu eta 36 artikulutan) 1 izond/iz salaketa egiten duena. ik salatzaile.

Delitu baten konplize salatariari inpunitatea aginduko balio, hobe izango litzatekeela hau edozein deklarazio berezi baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Konturatu zen, antza, Tsarren inperioko txakur salatari guztien artean gizarajoena nintzela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Puntu honetara heldurik, eta keinu dramatiko batez, atzamar salatari bat bideratu zuen Golengana, honelaxe jarraitu aurretik-: zer adierazi nahi digu, beraz, Golek?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 58. orr.

Hain salatariak dira hortzak, izan ere, ez baita sekreturik gure bizitzan, haietan agertzen ez denik!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 45. orr.

Hark egin ez zituenak... -esaten zidan aitak, amaren ezkutuan keinu salatari bat erantsiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Zuzien argi salataria aldentzen hasi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.

Urduri nengoen, aingeru pausoekin nindoan, lapur bihurria bezala, harrapatuko ninduten beldur, ezker-eskuin terrenoa ikuskatuz, poliki nenbilen egurrezko lur salatarian. beribilen abiadura neurtzen, argazkia hartzen eta orena emaiten dituzten tresna salatariak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Masta bat zeru beltzaren salatari eta akusatzailea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera, beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,20

Erraz jakin zitekeen, baiki, soldadu alemanen ibileraren berri, kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Ez zitzaidan gogoratu ilea, Akademian hain arrangura handiz laburtzen zigutena, gure salatari gerta zitekeela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

Behin irakurri nuen Itsas Armada Britainiarrak erabiltzen dituen toldo guzti-guztiek hari gorri bat daukatela osagarri, eta horren kariaz inork ez dituela osten, hari gorria salatari bihur daitekeelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Begipe ubelak zeuzkan gaueko ibileren salatari.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Erasoka ari dira! -garrasi egin zion Luthi salatari-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 171. orr.

EEBBak lehorrak dira, baina Rio Grandetik hegoaldera, ostera ere, lurra da salatari dabilena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

-Igandeetako egunkariak irakurtzen aritu zara -bota zuen salatari Humphries jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

-Ez zakiat, baina, ikusitakoak ikusita, agian susmoa bazuelako, norbaitek Martin Mihurubikoa salatu ahalko zuela,eta salatari nor-eta huraxe joan zitekeela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

Hatz zuzena hedatu zen, salatari, nire aitzinera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Amorratuki ari dira, beren jabeen traizioaren salatari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.

Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari.  Elizen arteko biblia   Za 3,1

3 iz zerbait edo norbait salatzen duen pertsona.

Salatua izan den anaia errugabea dela ikusten baduzu, zentzaraz gogor salataria eta guztien aurrean nabarmen utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Bera izan zen nire lagunaren salataria!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

Ongi ordaindutako salatariak ere badituzte, erruz zoritxarrez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Dardarez zeukan ahotsa; egoki ematen zuen dardarak salatari batengan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Bazeuden hala ere beste zaindari modu batzuk, leku guztietan sortzen direnak: salatariak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

Ihes egitea lortu bazuen ere salatari batek salduta egun gutxiren buruan atxilotu zuten atzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Salatari baten mihi luzearen erruz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

Ezerk ez omen zion gainera burutik kentzen orain emaztetzat ondoan zuena salatari bat ez zenik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.

-Ez luke zertan jakin, gutako batzuk salatari ez balira -ihardetsi zuen Hobek, haserre.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Salatarien bidez jakin zuten Marko, hamabostean behin, Gorazdera joaten zela, hirian zituen adiskideei bisita egitera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

Aita Leloir, Aita Xurietakoa, Les grands lacs aldizkariaren zuzendariak aste bat pozoindatua pasatu zuen, segurtamena baitzuen salatari horietarik bat kofesatu zuela eta salatua izan zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

Jean-Martin Monduteguy, Jean Etchevers, Eustache Dhiriart, Augustin Harismendy, Maneche d'Ascain..., agente, komisario eta handikiak, euskal lurra salatari eta kriminalen infernu soil bilakarazi zuten herriko semeak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 287. orr.

-A, Joanes, salatari zantarra! -ahopeka zuzendu nintzaio.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 333. orr.

Baina badira ere salatari maltzurrak kontrako lana egiten dutenak, berri faltsuak abilki emanez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: salatari guztizkoa, bere haragiaren gramo bakoitzez, salataria izatez eta joeraz, sinesmen faxistaz edo interesez baino arego: salataria kalte egitearren, sadismo kirolezkoz, ehizara doanak piztia askea eraisten duen bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Odolez Krapotkin bat nintzen eta hara non salatari lanetan ari nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.

Mundu guztiak salatari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da alde guztietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

5 adierazlea.

Jean Chevalierek gauza bera dio, eperraren kantu nabarra Europa zaharrean eta Txinan ere, zorigaitzaren adierazletzat jotzen zela, nahiz batzutan amodioaren salatari izan. Hortzak biziaren ataka, gure aldarte guzien salatari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa, eta horregatik gero, gureganaino iritsi diren otelanen azken aztarnak, bizimodu urriaren edo mixeriaren salatari gelditu izana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

6 salatari-malatari ipar adkor salataria.

-Salatari-malatari...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz salataria (3)


salatu, sala(tu), salatzen (orobat salhatu g.er.) 1 du ad gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinarazi.

Batean zein bestean, Administrazioaren utzikeria salatu dute herritar nafarrek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Savak-en beldurrez, ezin genuen irandarren saldukeria salatu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Bazirudien prozesuaren izugarrikeria salatu baino, bere burua zuritu nahi zuela Hathorne epailearen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Preso sartu berrien ahaideek etengabeko torturak salatzen zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Bizirik atera zen eta poliziari salatu zion gertatua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 91. orr.

Salatzekoak salatu eta gehiago ez zuela balio deliberatu zutenean, etsaiek eurek garbitu zuten Velasco.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

"Fartsatzat" jo zuten Sanzen ekitaldia, eta "herriak suntsitu izana" ospatzen ari zirela salatu zuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Badut uste Erregeren eskerra galdua dudala hiru arrazoi hauetarik batengatik edo salatu baitiote frantsesa naizela edo Erregeren sekretu zerbait argitaratu dudala edo Ordariarengana hurbildu naizela mandaturik gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Nikanor gobernuaren interesen aurka zebilela salatu zion, erreinuaren etsai zen Judas bere ondorengo izendatu zuelako.  Elizen arteko biblia   2 M 14,26

Bi nesken senideek auzitegian salatu zuten, deabruarekin elkar hartuta zegoela esanez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Polizia buruarengana joan eta herritarren erdiak salatu zituen, honelako iruzurgilea zela esanez eta halakok Galitziatik kontrabandoa ekartzen zuela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Morsez mezuak bidaltzeko tresna bat mugimendu kurduarentzat lapurtzeagatik salatu zuten aita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Mardokeok, asmo horien berri izan zuelarik, Esterri jakinarazi zion azpikeria, eta Esterrek erregeari salatu.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,22

Epaitegiak, gainera, solidarioek salatu zituzten tratu txarren inguruko diligentziak zabaldu zituen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 57. orr.

Gotzaiek heresiaz salatu zuten bera ere, eta Toursera itzuli zen, Treverisen torturatuko zuten beldurrez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Città di Castelloko gazte bat sutea eragiteaz salatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Sanchez Urrutia jaunak ez zion poliziari salatu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 126. orr.

2 (adizlagunekin)

Solidarioek ozen salatu zituzten jasotako jipoiaren ondorioak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Gogor salatu zuen Akab erregea, Naboti bere mahastitxoa lapurtzearren egindako hoben odoltsuagatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 19. orr.

Greenpeacek berak kableen mozketa "ekintza bortitza" izan zela erran eta gogor salatu zuen, taldeko garaiko arduradun nagusi Xavier Pastorren ahotik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Ez zen bigun zenbaiten hutsegiteekin, zorrotz baizik; ez zuen bekatuzko bizitza babesten, gogor salatzen baizik, Aldiz, badira ekimen horiek gogorki salatu dituztenak ere, zeren Hirugarren Munduko herrialdeentzat merkataritzarako oztopotzat hartzen baitituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Estatuko kontu auzitegiak garrazki salatua zuen duela zenbait hilabete, Postak dirua jaten duela sobera bulego zabalik atxikiz.  Herria   2004-01-08

San Geminianoko Gidoloto, pozoiaz gizon bat hil zuela faltsuki salatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.

Berriro salatu nahi dugu, erabaki honen bidez, Gide, Sartre eta horrelako poeta eta idazle batzuen joera ideologiko eta filosofikoen eragina.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

3 (norbait) erruduntzat hartzen dela adierazi.

Oso poliki itzuli nintzen Guzzi berrian, eta ez nuen bide guztian beste pentsamendurik eduki, nork salatu ote ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

-Apaizaren taldeko edozeinek ikusi eta salatuko hau.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Obren erantzule diren agintariak salatu nahi genituen. Apaizburu eta fariseuek agindua zuten, inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala zezala, atxilotu ahal izateko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Zeure erruz hiltzen zara! zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,16

Gizon hura salatu egin zuten Nikanorren aitzinean.  Elizen arteko biblia   2 M 14,37

Emazteak salatu zian alemanen aurrean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 56. orr.

Uste osoan baitziren inork ezin zituela beren mezuak deskodetu magiaren laguntza gabe ez bazen, Inkisizioan salatu zuten Madrileko agintariek Viète.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Hark, hil hurren zelarik, judutzat salatu zuen ontziko zirujaua, eta askok gezurra sinetsi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 299. orr.

Bere espiritu prestua Jainkoagana jasorik, izan zuen koldarkeriagatik salatu eta epaitu zuen bere burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Hantxe zegoen idatzia nola salatu zituen Mardokeok Bigtan eta Teres, Asuero erregea hiltzeko asmotan ibili ziren atezain bi haiek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.

Iritsiko nintzen gurasoak salatzera agintariek eskatzen ziguten bezala?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Amonak enpresa labegilea salatu, eta epaitegietara eraman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 24. orr.

Malfoyk salatu egingo zintuen ezkutuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Errepasatu egin behar da dena, arriskuan ipiniko gaituen, salatuko gaituen ezer, batez ere euskarazko ezer ez daramagula ziur egoteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.

Egunkarietan etorri zen biharamunean bere istorioa: salatua izan zen, eta atxilotua, orein bat bortxatzeagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

4 (ezkutatu nahi dena, ezkutuan dagoena) ezagutarazi, erakutsi.

Hitzek salatzen dute gure pentsaera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 24. orr.

Rabat atsoari [...] ikustaldi bat egitera joango zen, etorkizuneko sekretuak sala ziezazkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 164. orr.

Filologoak letren eta liburu sakratuen atzean zer dagoen begiratzen du, eta han gorderik datzan gezurra salatzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Esaten dute norbaitzuk salatu egin zutela eta gobernuan bazekitela zetorrenaren berri.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Horratx, nola baieztatu ziren geroago bere susmoak: handik hiru hilabetera, auzia hasi zen egunean, errekonozimendu errondan, Linok zimino hura Elsa ez zela salatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Baina hori hala bazen, ba al zuen berak don Ottaviori sekretua salatu eta Grosrouvreri saldukeria egiteko eskubidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Nork salatu zion bestela lehendakariordeari? zein zerrik, zein ergelek?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 46. orr.

Judu batzuk Jerusalem inguruko leize-zuloetara joan ziren, larunbat-jaia isilean ospatzera; salatu zioten hori Filipori, eta denak batera bizirik erre zituzten.  Elizen arteko biblia   2 M 6,11

Haren jakitun egonik salatu ezean neu ere bekatari nintzatekeelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian eta nola denak suntsituak izaiteko zorian ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Norbaitek ezkutatuak salatu zituen, zalantzarik gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Egin duenak ez duela deusik salatu, gauza batzuk baitira bakoitzak beretzat atxikitzen dituenak, badaiteke...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Masturbatzeko tentazioa sentitzen dut, baina eutsi egiten diot gogoari zeren eta ohearen malguki herdoilduek salatu egingo bainaute, ziur.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Aurpegiak salatu bide ninduen, ordea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 236. orr.

Agirrek ezer ez esatea espero duzu, baina alkandoran aurkitu dizkizuten olio-mantxek salatu egiten zaituzte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 129. orr.

Andrea lotsatzen da adina salatzen dion biguntasun horregatik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

5 ipar adierazi, jakitera eman.

Azkenean salatu zidan delako zaia Jakesek erosia eta eskainia ziola aitzineko larunbatean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Artzain higatzen ginen garaietan, ardiak ardura auzoen funtsetan atxikitzen genituela sala dezaket egun, lasterka, jostatzen, idazten, irakurtzen edo ametsetan galtzen ginelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Maite, zure azken orenek berek salatzen dautate nola izan ziteken zure bizia, betea nahiz laburra.  Herria   2004-10-14

-Zure segeretu guziak hola nahi baitizkidazu salatu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Zurgina so jarri zitzaion, aldi berean ustekabea eta tristezia salatzen zituen begiradaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Honek salatu zion bere erregeri Aita Sainduarekin izan zuen elkarrizketa: "Beste gai batez ere nahi zuen ene iritzia jakin, zeren eta aipatua baitzioten Doktor Nafarra, eskola handiko eta bizimolde sainduko gizona, nik ere banekien bezala, [...]”.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Astearentzat zenbat diru erdietsi zuen ez zigun sekula salatu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

Nagusia Fleuryra ekarriko zuten beldurra salatu zion amari.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 73. orr.

Ez zuela Charlotten ordezkatzeko emazterik kausitu salatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 75. orr.

Argazki bat dago bertan; koloreek eta jantziek 70. hamarkadakoa dela salatzen dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Ikerketa berak salatzen dauku ere probintziaka nun zonbat jende bizi den, eta jendetze hori nun zonbatez emendatu den edo ttipitu azken 125 urte hotan.  Herria   2002-12-12

6 (era burutua izenondo gisa)

Esan al diot berak, gaizkile salatuak egia esanez erantzun nahi badu, jakin behar duen guztia?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.

Azkar asko oroitu zen erokeria hori nondik atera zen, baina ezin ezer esan, eta gu biok joan ginen ustezko salatari salatuaren tabernara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.

7 (era burutua izen gisa)

-Esaguzu, Lopez anderea, ezagutzen duzu salatua? Salatuaren erretratua, Dostoievskiren nobeletakoa da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.

Salatua, Dachau-ra deportatu zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

Geroenean ere, krimen baten epaiketan, lekukoen bitarteko froga da biztua kontrakarreko esanetatik, salatuaren argudioetatik eta oro har, salatu hori babesteko forma guztietatik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

Gaua arte eutsi zioat hire erasoari, eta salatzaileak gaua iritsi aurretik menderatu behar dik salatua; bestela, ez dik arrazoirik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 106. orr.

Salatzaileak, legeak ezartzen zuen diru-kopuru bat hartuta, zenbait lekukoren zina askietsi zezakeen, salatuak delitua egin ez zuela aitortzen bazuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ari dela salatu (55); ari direla salatu (69); asmoa salatu (8); atxiloketa salatu (18); aurkako erasoak salatu (13); baldintzak salatu (11); batzordeak salatu (18); bazterketa salatu (8); berriro salatu (12); berriz salatu (8); bortizkeria salatu (9); ccook salatu (8); diskriminazioa salatu (8); duten jarrera salatu (8)

egin duela salatu (27); egin dutela salatu (18); egin izana salatu (10); egin zuela salatu (15); egin zutela salatu (22); egitea salatu (11); egiten duela salatu (26); egoera salatu (76); egoera salatu zuen (20); egotea salatu (10); ekologistek salatu (10); elak salatu (17); elak salatu du (10); elkarteak salatu (21); emakumeak salatu (10); erabakia salatu (12); erakundeak salatu (19); erakundeak salatu duenez (13); erasoa salatu (15); erasoak salatu (37); erasoak salatu ditu (14); espekulazioa salatu (8); etxerat ek salatu (16); ez dagoela salatu (13); falta salatu (22); gertatutakoa salatu (14); gobernuaren jarrera salatu (8); gogor salatu (248); gogor salatu zuen (99); gogor salatu zuten (23); gogorki salatu (8); heriotza salatu (19); heriotza salatu dute (9); herritarrek salatu (8); hil direla salatu (8)

irregulartasunak salatu (12); iruzurra salatu (24); itxi izana salatu (9); izandako jarrera salatu (18); jarraitzen duela salatu (12); jarrera ere salatu (17); jarrera gogor salatu (9); jarrera salatu (166); jarrera salatu zuen (65); jasan izana salatu (20); jazarpena salatu (31); jazarpena salatu dute (11); jokabidea salatu (18); jokaera salatu (14); kideak salatu (8); koordinakundeak salatu (8); labek salatu (15); lagunek salatu (11); langileek salatu (16); langileek salatu dute (8); larria dela salatu (9); mehatxuak salatu (14); neurriak salatu (8); norbaitek salatu (10); nork salatu (8)

ohar batean salatu (8); onartezina dela salatu (10); operazioa salatu (8); ozen salatu (9); plataformak salatu (11); saioa salatu (8); sakabanaketa politika salatu (11); sakabanaketa salatu (9)

salatu beharra (9); salatu du aralarrek (18); salatu du askatasunak (46); salatu du batasunak (39); salatu du eak (9); salatu du elak (24); salatu du erredakzioa (10); salatu du etxerat (13); salatu du greenpeacek (8); salatu du labek (17); salatu du sindikatuak (15); salatu dute ekologistek (15); salatu dute elak (9); salatu dute erredakzioa (23); salatu dute langileek (11); salatu dute sindikatuek (28); salatu zuen askatasunak (16); salatu zuen batasunak (14); salatu zuen emakumeak (8); salatu zuen erakundeak (9); salatu zuen etxerat (17); salatu zuen otegik (8)

sindikatuak salatu (18); sindikatuek salatu (24); sindikatuek salatu dute (8); taldeak salatu (14); taldeak salatu du (8); tortura gogorrak salatu (12); tortura salatu (8); torturak salatu (82); torturak salatu dituzte (10); torturak salatu zituen (25); torturak salatu zituzten (10); torturatu zutela salatu (11); tratu txarrak salatu (32)

udalaren jarrera salatu (8); urraketak salatu (9); urratzen dituela salatu (8); ustelkeria salatu (8); utzikeria salatu (13)

salatutako torturak (9)

egoera salatzea (8)

anguloren heriotza salatzeko (13); atxiloketa salatzeko (16); atxiloketak salatzeko (29); egoera hori salatzeko (13); egoera salatzeko (100); epaiketa salatzeko (8); erasoa salatzeko (10); erasoak salatzeko (21); errazkinen heriotza salatzeko (14); euren egoera salatzeko (8); gertatutakoa salatzeko (9); heriotza salatzeko (88); heriotzak salatzeko (9); hilketa salatzeko (19); hori guztia salatzeko (9); indarkeria salatzeko (14); istripuak salatzeko (9); itxiera salatzeko (9); jarrera salatzeko (32); kanporatzea salatzeko (8); politika salatzeko (22); presoen egoera salatzeko (12); sakabanaketa salatzeko (17); salatzeko asmoa (8); salatzeko asmoz (15); salatzeko eskatu (17); solagurenen heriotza salatzeko (17); torturak salatzeko (12); tratu txarrak salatzeko (10)

gogor salatzen (13); gogorki salatzen (8); torturak salatzen (12); tratu txarrak salatzen (10)


salatxo 1 iz sala txikia.

Jangela ondoko salatxo hartan beti egon omen zen piano bat, Gerra Handiak pianoa eta etxeko hainbat altzari saltzea ekarri zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Berriro itxaroten egongo nintzen gauzaz mukuru egindako salatxo hartako ilunabarrean, berriro aztertuko nituen haren erretratu ugarietako gorabeherak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Klausek agur esan zigun, eta proiektagailuaren salatxora igo zen salto txikiak emanez eskaileretan gora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ayakok ireki zidan atea, eta operazio salatxoan sartu nintzen.  Berria - Kultura   2006-01-05


salatzaile (122 agerraldi, 35 liburu eta 31 artikulutan) 1 iz norbait edo zerbait salatzen duen pertsona. ik salatari.

Zure salatzaileak datozenean entzungo dizut.  Elizen arteko biblia   Eg 23,35

Nola izan zitekeen semea aitaren salatzaile?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Nik erantzun nien, erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe.  Elizen arteko biblia   Eg 25,16

Auzi horrek ez du ohiko bide burokratikoa hartuko, ni neu izango bainaiz auzi-jartzaile eta salatzaile, eta ezin gezurtatuzko frogak aurkeztuko ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Auzia Wilderen kontra bihurtu zen, ordea, eta salatzailea "beste gizonezko batzuekin itsuskeriarik handienak egiteaz" salatu zuten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Salatua izan den anaia errugabea dela ikusten baduzu, zentzaraz gogor salatzailea eta guztien aurrean nabarmen utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra, baina ez azaldu inoren sekreturik.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,9

Lau lagun agertu dira okerkeria horien salatzaile.  Herria   2004-01-29

140 salatzaileen arabera, ingurumenaren, pertsonen eta osasunaren aurkako erasoak egiteko eta kalteak eragiteko konplize izan dira erakunde horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

2 irud/hed

Doinua bera izaten da eten-hausteen salatzailerik behinena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

3 (izenondo gisa)

Hatz salatzailea Maria izenaren gainean zuela lo gelditu zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.

Lautada isil eta mortu hura ahots salatzailez bete zen bat-batean.  Berria - Kultura   2006-03-16

Zuzengabe mintzo den inor ez da oharkabean geldituko, justizia salatzaileak ez dio barkatuko.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,8

Filmak Good night, and good luck-en ildo salatzaileari jarraitzen dio.  Berria - Kultura   2006-02-15


salatze iz gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinaraztea; (norbait) erruduntzat hartzen dela adieraztea.

Salatze satanikoak.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Aitarenarekin batean, osaba Joanikoten boza aditu nuen, neure kontzientziatik eta barrengo ganberatik oihuka, salatze mota ororen aurka mintzo zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Ezagunak dira hainbat enpresak eta marka ospetsuk jasan izan dituzten salatze eta boikot kanpainak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.

Epailearen aurrean ez nuen aipatu nahi izan tratu txarrik, ordurako pasata zeudelako jipoiak eta ez nekielako salatzeak onerako edo txarrerako balio zezakeen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 107. orr.


salaurre iz sala baten aurrealdea.

Denbora gutxi beharko dute atalondoa, salaurrea eta jangela zeharkatzeko, baina saia gaitezen tarte labur horretaz baliatzen zertxobait esateko etxeko nagusiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.


salazarismo iz A. Oliveira Salazar-ek Portugalen ezarritako gobernu era, diktaduran oinarritua.

EBko erakundeetan dauden guztiek ez dutela betidanik label demokratikoa izan; haietako batzuk iragan iluna dutela: nazismo, faxismo, frankismo, salazarismo edo kolaborazionismoko kide ohiak izan direlako.  Berria - Mundua   2004-02-08

Espainian faxismoaren garaian Kixoterekin bezala, Portugalen Camoesen liburuarekin jokatu omen zuen Salazarismoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.


salba iz tiro jasa.

Emakume horri asistentzia emateko anbulantzia eskaera 13:15ean du gorderik Osakidetzak, eta ertzainen salba jaurtitzea 13:21ean izan zen. Herrizaingo sailaren arabera, berriz, «ertzainek salbak jaurti aurretik» hil zen Sanchiz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16


salbabide 1 iz salbatzeko bidea.

Geldi eta lasai egotea da zuen salbabidea; patxada eta konfiantza, zuen indarra.  Elizen arteko biblia   Is 30,15

Baina kinkarik larrienean ageri ohi da salbabidea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Nahi zuen gordeleku hartaz haratago pentsatu, atera espirituz zulo hartatik eta sinetsi salbabidean zegoela, bizitza luzea izango zuela heriotzari ihes egin ondoren, eta eutsi egin behar ziola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Ezetz esaten diot neure buruari gogor, tinko, badagoela oraindik salbabiderik Nemesiorentzat, ate asko dagoela, irtenbide ugari, ezin dudala hain erraz amore eman.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.

Kristautasuna herrientzat salbabidea izan behar zela irakatsi zuelarik alabaina Añoveros Bilboko apezpiku jaunak, mezu horrek harrotu zituen bazterrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.

Zu zara gure salbabide bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Aurrera egin behar dute, ez baita bertze salbabiderik.  Herria   2005-10-06

2 salbabide izan du ad

Hori bera izango dut salbabide, sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.  Elizen arteko biblia   Jb 13,16

Neure gorputz-arimen naufragio hartan haiek bainituen nik ohol eta salbabide.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.


salbadore izond/iz salbatzailea.

letrena ezezik, hitzen majia bera, metodo monolitiko apezkoi staliniano berberak irentsi dik hemen, "Hitzaren kirol nazionala", "Hitza jolas bihurtu zen" eta gisako ebanjelio salbadoreak lekuko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Gure herri koxkorron arima pixar xaloa irentsi arteko onik ez duten salbadoreon burla egunero jasan behar dugunontzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.


salbaezin izond ezin salbatuzkoa.

Esan nahi du ageriko madarikazioa bekatari eskandalu-emaile txarrarentzat; erritoak bihurtzen du Satanen esklaboa eta sekulakoz salbaezina Kristorentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 109. orr.


salbagailu 1 iz uretan igeri egoteko gerri inguruan jartzen den eraztun modukoa, edo gorputzean jazten den txaleko modukoa.

-Lotu ezak salbagailua gerrian, Zulaika...!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Frantsesek txalekoak zauzkatek, salbagailuak lotuta ibiltzen dituk Baionako portuko pilotu guztiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

2 irud/hed

Limes-a ez zen izan zibilizazioaren gordeleku bakarrik, baita probidentziazko salbagailu ere barbaro erasotzailearentzat berarentzat, bere baitan zituen indar demoniakoki autosuntsitzaileen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.


salbagarri 1 izond salbatzen duena. ik salbatzaile.

Teologoak [...] interpretazio salbagarri bat behar du baitezpada; ezin irents dezake interpretazio asaldagarririk, lazgarririk, zeren teologoak osasuna eta salbazioa nahasten baititu bidegabeki.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Denek dituzte harengan doktrina salbagarriaren adibide argiak, jokabide santuaren etsenplu bikainak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Aitak, ihes egiteko-eta, erakutsi zigun hitz salbagarria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 200. orr.

Aita santua, pozez gainezka, presaz jarri zen entzundako aholku salbagarria betetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Haren egintza salbagarria adieraziko, sortzeko dagoen herriari.  Elizen arteko biblia   Sal 22,32

Jaunaren ekimen salbagarriaren aitortza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Bezperako jestu hura ez zen beraz inkontzienteki egin nuen buruberokeria, baizik eta, ene izate propioaren frogatzeko bultzatu nuen jazarraldi salbagarriaren seinalea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Mundu osoa poz salbagarriz beteko duen egun bedeinkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Autoreak begiramen handia die frantses hizkuntzak Errusiari ekarri dizkion onura salbagarriei, begiramen handia dio goi-gizarteko jendeak eguneko ordu guztietan frantsesez mintzatzeko duen ohitura laudagarri horri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Behar-beharrezkoa nuen sokorri salbagarria ekarriko zidan adiskiderik ba ote neukan?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 119. orr.

2 (izan aditzarekin)

Berak jasan zuen guretzat salbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatu gintuzten.  Elizen arteko biblia   Is 53,5

Agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.  Elizen arteko biblia   Tt 2,11

Eta ETAren hondakinetan, gelditzen al da hor salbagarri den inolako altxorrik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.


salbai (orobat salbaia eta salbaje g.er.) 1 izond/iz basatia.

Kruasanak zer gerta ere zubitik uretara botatzen zituzten: haur salbai haiek ez zuten sekula horrelakorik jan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Hasieran pentsatu zuen ardiak ebasteko barreiatzen ziren indio salbai haietarik bat zatekeela. nahiz eta arima-zola belar gaiztoek harturik eduki, inolako ontasunik gabe, piztia salbaiaz betea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

Hilketa salbaiaren berri aste baten buruan baizik ez zen jakin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Atzera sentitu zuen bozkario zoro hura, bozkario salbai hura...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

Dena dela munduan hedatzen ari den liberalismo salbaia dute gudukatu nahi mundialtzearen kontrakoek, gure iduriko onar ez ditaken moldean.  Herria   2001-07-26

Arizan dira salbaiak bezala; ukamilo ukaldia huni, muturrekoa bertzeari, errugbi guti, ukabilka asko.  Herria   2001-05-03

Londreseko abrekeria: Lehenik New-York eta Washington-en, gero Madrilen, azkenik Londresen Al Qaidako salbaiek hiltzen eta zauritzen dituzte jende xumeak, hobenik ez dutenak.  Herria   2005-07-14

Emetasunaren dohainez gabeturiko salbaia irizten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Zenbait asteren buruko, 1940ko udaminean, gure aitzinekoek sekulakotz garaituak eta suntsituak omen zituzten les Boches aleman salbaiak etxen genituen, Frantziako gudaloste garaitezinari berrogei egunez nagusiturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

2 (izan aditzarekin)

Etsaia beti salbaia da, alde batetik bestetik bezala, bainan gerla beti zikina.  Herria   2003-04-03

-Agur mutiko, agur adiskideak, gutaz ontsa mintza zuen herrian, errazue nor garen, ez garela gu salbaiak...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

-Salbaia zen, baina gizon ona, Senpe zaharra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Lehen, demagun Erdi-aroan, jendeak salbaiak zirelarik -batzuk dioten bezala- bestaburuetan uzten zuten borroka, uzten guduka bake garaia etorria zelakotz denen ustetan, bakea nagusitzen zela Eguberriz, Bazkoz, Mendekostez.  Herria   2002-12-26

3 (hitz elkartuetan)

Azala aitzurtzen baldin bazen, salbai izaera agertzen zitzaidan, harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.


salbaikeria iz basatikeria.

Bertze edozeinen gisa, nazien salbaikeriek gazte gazterik okaztatu zuten eta are gehiago, baitzekien aitatxiri deabru gorria ikusarazia ziotela, hainbertzetaraino non amatxik, ez zuen nehoiz haren berririk izan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Bertze atxilotu batzuek oihu egin zuten salbaikeria horren kontra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

Berriz erran eta ere, gerla bera da salbaikeria eta ez dira alderdi batean denak onak eta bestean denak tzarrak edo gaiztoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

Salbaikeria hasten da xehatzen dituztelarik eremaiten ahal ez dituzten gauzak, zizel-obrak, harri-lanak, pisuegiak direlakotz.  Herria   2003-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbaikeria horren kontra (3)


salbaiki adlag basatiki.

Gerezi-ondoaren atzetik Emma agertu zitzaidan eta, ezin kontrolatuzko indarrak bultzaturik, musukatzen hasi nintzaion, salbaiki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Bagoietatik salbaiki jautsarazi zituzten, besotik harturik lurrera botaz, azote eta makil ukaldika aitzinaraziz, ihizi arriskutsuak balira bezala. Dena aldrebes bihurdikatu zitzaion ezen, larrua salbaiki jo eta koman zegoela irudiz, motel bateko gela beilegi nazkagarri batean gaindosiaz hil zitzaion Monika.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

Noiztenka lagun trufari batek ene kontakizuna salbaiki hausten zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.


salbaitasun iz basatitasuna.

Hondarrean salbaitasuna hobesten zuen, bai eta LAPDen dastatu orduen finkotasuna, ordreen zehaztasuna eta bertako elkartasun sentimendu arraroa  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.


salbajantzi iz (corpusean salba-jantzi soilik) iz salbagailua.

Kaiaren inguruko kaleetan salba-jantziak saltzen dituzte.  Berria - Harian   2006-04-04


salbaje ik salbai.

salbakondukto (orobat salbokondukto) iz igarobaimena.

Lehenagoko denboretan elkarrekin berrogei aldiz arraildu izana ez da deusetarako salbakonduktoa, alderantziz baizik, aunitzetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Izena eman nuen, salbokonduktoa erakutsi nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.


salbakuntza 1 iz salbazioa, salbamendua.

Zorigaitzaren neurriak gainditu zituen Kumbakonam hiriko salbakuntzarako baliabideak eta Madras hiri nagusitik etorri behar izan zuten sorosleek, euren ekipamenduekin.  Berria - Mundua   2004-07-17

Robespierre, Montagnards taldeko Jakobinoak bere burua jarri zuen Salbakuntza Publikoaren Komitearen buruzagi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

Logikariek, salbakuntza horiek biak elkarrekin adosteko hizkerarik ezean, arima, edo gorputza, sakrifikatzeko tentazioa izango dute.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Atentatua gertatu eta gero, lekuko batzuek zehaztu zuten xiitak zein ere sunitak eskuz esku zebiltzala salbakuntza lanetan, hots, etxe apurkinen azpian harrapatutakoen sorosteko ahaleginetan.  Berria - Mundua   2004-05-08


salbaleku iz salbatzeko lekua.

Salbalekura heldu eta gero ere jo egin ote zuen edo gerritik gora joan ote zitzaion eskua edo indartsuegi izan ote zen... bazuen beti muturtzeko aitzakiaren bat, nahiz eta inork jaramonik egin ez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 43. orr.

Auzuneko beste lau etxeak pasa zituen bata bestearen atzetik, eta guztiez egin zion bere buruari galde, han laguntza eskatu ala ez; guztiei buruz pentsatu zuen ondo zein gaizki, Kainen bizileku bailitzan eta Abelen bizileku bailitzan; herioleku edo salbaleku.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 262. orr.


salbamen (349 agerraldi, 26 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz arrisku larri batetik onik ateratzea edo ateraraztea; hondamenetik begiratzea. ik salbazio; salbamendu.

Salbamena, nola edo hala, geure eskuetan zegoen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 156. orr.

-Mikel Strogoff, [...] har ezak, bada, eskutitz hau; bertan zoak Siberia osoaren salbamena, bai eta agian nire anaia duke handiaren bizitza ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.

Gure inperioaren probetxua lortzeko gaude hemen (--...) mendean hartu nahi zaituztegu arazorik sortu gabe eta zuen salbamena biontzat probetxuzkoa izatea nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Estebanek, bi alde ezberdinetatik letorkiokeen tiroketaren erdian harrapaturiko gizagaixoak, Leon Martyrengan aurkitu zuen salbamena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.

Batzuetan, izan ere, gozotasuna baita galbide, eta garraztasuna salbamen, Ediporen mitoan bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Amets arketipikoetan barna galtzea desiratzen nuen ondikotz, salbamen eske.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 147. orr.

2 erlijioak sinestunei ematen dien ongi nagusia, zeruratzea.

Bakea eta salbamena Jainkoarekin adiskidetuei.  Elizen arteko biblia   Erm 5,1 tit

Jainko gure Jaunaren gorespenerako eta neure arimaren salbamenerako.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 107. orr.

Hasi nintzen ezohiko ikastaldietan, sakramentuak eta arimaren salbamenari zuzenean doazkion beste gai izpiritualak hunkitzen dituzten Dekretalen tituluak argitzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.

Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator: hura dute gotorleku arrisku-garaian.  Elizen arteko biblia   Sal 37,39

Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,9

Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,10

Herri eta auzo guztietan barrena zebilen, Jainkoaren erregetzaren eta bakearen berriona iragarriz, eta salbamena eta bekatuen barkamenerako bihotz-berritzea hots eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Esaguzue, bada, zein den guretzat salbamenerako bidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Esaten zuen, gainera, emakumeekin hitz egiten jardutea arinkeria zela, aitortzako sakramentuan edo arimaren salbamenari buruzko aholkuak emateko izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Jauna dut indar eta gorespen, bera gertatu zait salbamen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 88. orr.

Eliza beti izango dela salbamen horren ezaugarri eta bultzagile.  Herria   2001-03-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri bidali zaigu salbamen-mezu hau.  Elizen arteko biblia   Eg 13,26

Ikara golkoan eta arreta handiz itzuli dira Croixera, nazioarteko izaera humanitarioa duen salbamen-altzora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 172. orr.

Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita, Jainkoaganako begirunea sortu zuen barruan, eta salbamen-espiritua eman argitara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da, gauza handiak egin baitituzu.  Elizen arteko biblia   Sal 71,19

Ofizioaren ardatza eta mamia Pazko Misterioa dela esan behar da, baina salbamen-historiako beste zenbait misteriok ere badu garrantzia: kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Zure salbamen-ekintzagatik alaituko gara, gure Jainko Jaunaren izenarengatik harrotuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 86. orr.

Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,7

Semeok, jakin ezazue pobretasuna salbamen-bide berezia dela; era askotako fruitua du, baina inor gutxik ezagutzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Aitzitik, beste askori, beraien gaiztakerien azkena aurreikusiz, geroko salbamen-grazia iragarri zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbamen asmoa (7); salbamen bide (3); salbamen bidea (5); salbamen egintza (3); salbamen indarra (3); salbamen indarrari (3); zure salbamen asmoa (3)

arimen salbamena (3); bakea eta salbamena (3); gure salbamena (5); nire salbamena (6); salbamena emango (4); salbamena iragarri (3); salbamena lortu (3); salbamena maite dutenek (3); zure salbamena (7)

arimen salbamenaren (3); betiko salbamenaren (6); salbamenaren iturri (3)

arimaren salbamenari (6)

arimaren salbamenaz (4); bere salbamenaz (3)

aberastasuna salbamenerako oztopo (3); arimaren salbamenerako (8); arimen salbamenerako (3); gure salbamenerako (4); salbamenerako eman baitzaizkio (3)


salbamendu (282 agerraldi, 31 liburu eta 147 artikulutan; orobat salbamentu 2 agerraldi artikulu 1ean) 1 iz norbait salbatzea, bereziki ezbehar edo istripu batean.

Bizpahiru esaldi lauso atera nizkion, baina ez Orainvilleko berririk, ez salbatutako lagunaren izenik, ez salbamenduari buruzko xehetasunik ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Zutik gelditzen diren supermerkatu eta denda apurrak arpilatzen ari diren bitartean, kontrola berreskuratzen saiatzen ari dira, oraindik ere bizirik dirauten pertsonen salbamenduarekin jarraitu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-09-03

Izan ere, irribarre ergel bat aurpegian zintzilik, salbamenduko maskara eta salba-jantzia nola jarri bidaiariei esplikatzean hegazkin-laguntzaileak egiten dituen keinu mekaniko berberak egiten ari zen Max.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Mesedez ez zezatela huts egin biharamuneko ikastaroa, salbamenduzko lehen jakitekoak emanen zizkiela aditu batek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Federal Reserve Boardek, irailaren bukaeran, Long Term Capital Management diru-funtsaren salbamendua antolatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dembak ez zuen parte hartzen salbamendu-lan horretan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 189. orr.

Eguna argitu orduko indarrean jarri zirelarik salbamendu operazioak, airekoaren puskakinak aurkitu ziren itsaso gainean zehar.  Berria - Mundua   2006-05-04

Berehala Bilboko Itsasoko Zerbitzuak Santanderren dagoen Herriko Itsasoko Salbamendu Zentroari istripuaren berri eman zion.  Berria - Ekonomia   2004-08-17

Maxek neurriak hartu beharko ditu amona salbatzeko... nahiz eta salbamendu nahi horrek bestelako ondorioa izan.  Berria - Kultura   2004-01-10

Bagenekien aurki azalduko zela gurean polizia edo dena delakoa, ordurako hasiak baikinen, salbamendu-talde eta halakoez gainera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Salbamendu jakak jantzi eta bateletara ailegatze ariketak egingo dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Mr. Densch adi zegoen, salbamendu-txalupa batez babesturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Gizonak ez zuen salbamendu gabarrara jaitsi nahi.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Bai, salbatuko zen, Dodov ohitua dago muturreko egoeretara, izaera militarra du, vivac, guerra de guerrillas, biziraupen ikastaroak, salbamendu patruilak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

Armadako bi itsasontzi eta salbamendu zerbitzuko hegazkin bat prest zituztela arestian aipatutako ontziari laguntzeko.  Berria - Harian   2006-04-04

Ertzaintzaren salbamendu txakurrak erabili zituzten mendian behera eroritako bi gazteak aurkitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Banku horiek eta Erreserba Federalak antolaturiko azken orduko salbamendu ekintza batek atera zuen funts hori aurrera  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontziko eskifaia ateratzen laguntzeko eskatu zien Mangourasek itsas salbamendukoei, baina berak ontzi barruan gelditzea erabaki zuen, «ontzia ez galtzeko».  Berria - Gaiak   2004-02-07

Itsas Salbamenduko helikopteroak eta zenbait itsasontzik atzo jarraitu zuten ostiraletik desagertuta dagoen Irungo (Gipuzkoa) arrantzalea bilatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Estatu Batuak behartuta gertatu ziren estatu beregain baten onuran sekula ez bezalako finantza-salbamenduzko eragiketarik zabalenari ekitera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

4 salbazioa, salbamena.

Iheslariek ez zuten muga zeharkatzearekin salbamendua irabazia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 24. orr.

Jesus Kristo gure Jaunaren nagusitasuna arimaren salbamenduari eta izpirituko ontasunari buruz antolatua dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

Komentuetako esku-lanetarik atera dire, bai Europako aberastasuna, bai hainitz arimen salbamendua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

Munduko populu guztien artean, Euskal Herriak ere aurki dezake Kristautasunaren baitan salbamendua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Luteroren eta Kalbinoren eliza berrituak salbamenduaren bidean ezarri ninduen, baita umezurtz utzi ere aldi berean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbamendu lanak (26); salbamendu lanekin (3); salbamendu lanetan (12); salbamendu plana (4); salbamendu planak (3); salbamendu taldeak (28); salbamendu taldeei (3); salbamendu taldeek (56); salbamendu taldeen (11); salbamendu taldeen arabera (4); salbamendu taldeen lana (3); salbamendu taldeetako (8); salbamendu taldeetako kideak (3); salbamendu taldeko (5); salbamendu taldeko kideek (3); salbamendu txalupa (5)

itsas salbamenduko (15)


salbamentu ik salbamendu.

salbaontzi (corpusean salbauntzi soilik) iz salbamendu ontzia.

Azkenean lortu zuten bultzaka popa itsasoratzea, bota zuten salbauntzia, eta eraman zuten lur muturretik harantzago ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

Camek pentsatu zuen, zehatz zergatik jakin gabe harro, aita han izan balitz salbauntzia ureratuko zuela, hondakinetara helduko zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.


Salbatore 1 iz ipar Igokundea.

Lau egun gutiago beraz lanean artzeko: maiatzaren lehena, lanaren ohoretan preseski, maiatzaren zortzia, gerlari ohiak gogoan, Salbatore eta ondotik Mendekoste biharamuna.  Herria   2005-04-28

Urtats ondoan berehala Pazko eta Salbatore jin orduko uda hor berean!  Herria   2005-06-09

Salbatore ere ginuen aste huntan eta Itsasun bi besta ohoratu ditugu: Salbatore eta haur ttipien lehen komunionea.  Herria   2003-05-29

Donibane Lohizunen, Salbatore-kari izaiten da Arin elkartearen besta.  Herria   2005-05-12

Salbatore-karieta lau egunez, erakusketa berezi batzu eginen dira Donibane Lohizunen.  Herria   2003-05-22

Maiatzaren 20 an, Salbatorez lehen komunionea haur ttipientzat.  Herria   2004-04-29

Salbatore ondoko igande hortan, asteburu luze bat bururatzen ari-eta, usaian baino jende gehiagok hartu beharra zuen treina Bordele eta Parise alderat.  Herria   2001-05-31

Urte guziez bezala, Salbatoreko beila egina izanen da Bestaberri zaharrez... beraz, helduden igandean, ekainaren 24 ean.  Herria   2001-06-21

2 (beste izen baten ezkerrean)

Salbatore egunak ekarri du usaian bezala asteburu luze bat, gero eta jende gehiagok "zubia" egiten-eta.  Herria   2004-05-27

Umore ona nagusitu da buruan buru Girouettes futbol zelaian Salbatore egunez, Ibaialde elkarteak antolatu duen seikako futbol txapelketaren karietara.  Herria   2001-05-31

"Kalimotxo gaua"eginen da herriko pilota plazan, helduden asteazkenean, maiatzak 19, Salbatore bezperan beraz, aratseko 10-etarik goiti.  Herria   2004-05-13

Maiatzaren 20 an, Salbatore ostegunez, izanen da Baionako Elkartetxeak antolaturik bidaia eder bat autobusez Gasteizerat.  Herria   2004-05-13

Saindu horien ohoretan, bi egun beila izaiten dira beraz maiatzean, 24-ean eta 25-etan, eta aurtengoak sekulan baino arrakasta gehiago ukan du lehen eguna Salbatore ortzegunarekin batean gertatu baita.  Herria   2001-05-31

Taller berezi batzu bestalde, Salbatore aratsaldez, haurrentzat eta helduentzat.  Herria   2003-05-22

Joanden astean, Salbatore biharamunean, egin dira Philippe Cachenaut-en ehorzketak.  Herria   2001-05-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbatore bezperan (3); salbatore egunean (8); salbatore kari (5)

mendibe salbatoreko beila (3); salbatoreko beila (8)

lehen komunionea salbatorez (4)


salbatu, salba, salbatzen 1 du ad arrisku larri batetik onik aterarazi; norbait hondamenetik edo suntsitzetik begiratu.

Jauna, senda nazazu eta sendatua geldituko naiz, salba nazazu eta salbatua izango.  Elizen arteko biblia   Jr 17,14

Kubako gerraontzi batek salbatu zuen; ekaitz betean eraman zuen atoian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 63. orr.

Senak salbatu hinduen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Zure arerioa hiltzeagatik, zure semea salbatzeagatik, zure gaixoa sendatzeagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Horra salbatzen saiatu den gizona.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 165. orr.

Dokumentuak salbatzea, edo haurra salbatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Ez naiz gizon indartsua eta hitzek baizik ezin ninduten salbatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

-Oraingoan, inork ezin izango zaitu salbatu, emakumetxo -egin zuen txistu Mullinsek, pozarren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Ene larrua salbatu diat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Gu guztiok, larrua salbatu nahi dugun funtzionariook nazionalsozialismora afiliatzeko presa izan dugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

Bere burua salbatzeko aukera bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Bere burua salbatu nahi, ordea, eta prestatu egin zen atea zabaldu orduko kanpora egiteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 100. orr.

Gorroto zietenen eskutik salbatu zituen, etsaien menpetik askatu.  Elizen arteko biblia   Sal 106,10

Ez zuen semea heriotzatik salbatzeko adina indarrik izan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.

Heu izan hintzen-eta sugarretatik salbatu zuena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 162. orr.

Argi frogatu dit ordea burua galdu duzula, eta soilik horrek salbatu zaitu nire erresuminetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Zaurituak zekartzaten gurdietan, Lautadako Gotorlekuetako hondamenditik salbatzeko aukera izan zuten guztiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Liburu honek salbatu nau nire buruaz beste egitetik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Etsai indartsuagandik salbatu ninduen.      - 2. orr.

Gudu-zelaian sorterria salbatu duten gizon bulartsuen alderako begiruneak bultzaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Rock and rollak bizia salbatu zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Hamanek prestatua du, hain zuzen, urkabea Mardokeorentzat, bizia salbatu zizunarentzat.  Elizen arteko biblia   Est 7,9

Bi gerrateen ondoko porroten ondoren salbatu ahal izan genuena bera ere erauzi nahi ditek Madrilen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

Frantzian, dena galdurik dela dirudienean, mirari batek salbatzen du Frantzia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Egin ezak ihes! salbatu dokumentuak!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Elorza-k salbaziorik ez daukana salbatu gura du -edo salbatzen duelakoa egin?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

• 2 da ad arrisku larri batetik onik atera; hondamenetik, suntsitzetik begiratu.

Kristauak gaitzetsi ondoren, pagano ugari salbatu ziren Erromaren inbaditzaileek errespetatu zituzten kapera eta basiliketan ezkutatuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Hegazkinekoak jausgailutan garaiz saltatu eta salbatu egin ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

"Ez nekien Lubisen aita salbatu zenik", esan nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

-Izan pazientzia, eta entzun nola salbatu nintzen -esan nion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.

Haien ontzia Erpiceko uharrietan tarratatua zen, eta berak igerian salbatu dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Jende gutxi salbatu zen orduan uholdetik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Itsasoan galtzetik salbatu dena ikusten ote dugu baliabideak ezin hautatu izana deitoratzen?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Oroitu nola salbatu ziren gure arbasoak Itsaso Gorrian faraoiak bere gudarostearekin pertsegitzen zituenean.  Elizen arteko biblia   1 M 4,9

Jauna, ni ez naiz nor zu nire etxean sartzeko, baina esan ezazu hitz bakar bat eta nire zerbitzaria salbatu egingo da.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 216. orr.

Zergatik salbatu gara gu hirurok eta beste inor ez?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 163. orr.

Egun hartan, bada, pertsona errugabe baten bizitza salbatu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 179. orr.

Epaiketa eginda ez zen salbatu, kanjeetan ere ez zen sartu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

Agian horrexegatik salbatu nindunan nazionalak sartu zirenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Azken herri horretan, metro gutxigatik, jauregiaren ondoko eliza salbatu da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 142. orr.

Artelanak ere ez ziren salbatu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 132. orr.

Atxik, kostarik kosta, eta salbatua haiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Hantxe zeuden liburu mirariz salbatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

• 3 du ad erlijiozko salbamena eman.

Salbatzen gaituen grazia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 155. orr.

Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen.  Elizen arteko biblia   1 P 3,21

Horregatik, Jainkoak, guk hots egiten dugun zorakeriaren bitartez salbatu nahi izan ditu fededunak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,21

Eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz.  Elizen arteko biblia   Tt 3,5

Gizadia salbatzeko eraman zituen konta ezin ahala neke eta samin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Arrisku baten aurrean paratzen du zubiak gizona, eta hartan iragotzeko erabakiak, salbatu edo kondenatu eginen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Mauka ederra duk arimak salbatzeko bizimodua duenarentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

-Behin hil zuten gu salbatzearren; orain geuk salbatu behar ditugu geure buruak!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.

• 4 da ad erlijiozko salbamena lortu. ik zeruratu.

Zeure bihotzean Jainkoak hilen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.  Elizen arteko biblia   Erm 10,9

Zintzoa nekez salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?  Elizen arteko biblia   1 P 4,18

Penitentzi bizitzan iraun ezean, ez baitaiteke inor salbatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Semetxook, begira zenbat arima salbatu diren zuen otoitzez; gauza gutxian leial izan baitzarete, askoren buru ipiniko zaituztet.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Neuk antolatuko dut zer egin behar duzuen zeuen arimak salbatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 972. orr.

Munduko probintzietan barrena bidaltzen ditu predikatzera eta arimak salbatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Gizakiaren arima [...] berenaz hain handia, hain gora eta hain ohoragarria dena, arrazoiaren erabiltzeko mailara heldu orduko behar dela bizi honetan salbatu edo kondenatu, gizatiarrak, humanoak edo moralak deitzen diren haren erabakien eta ekintzen arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.  Elizen arteko biblia   Mk 13,13

5 (era burutua izenondo gisa)

Ume salbatuaren aurpegia pixeldurik ageri zen, "Frantziako legeak honelako kasuetan adin txikikoak babesten dituelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 91. orr.

Sortzaileak Noeri eta haren ontzi-lagun salbatuei emandako itun-hitza etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Nolabait esan liteke salbatuak salbatzailea salbatu zuela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziak salba (3); bizitza salba (5); salba dezagun ikerkuntza (3)

aita salbatu (6); aitak salbatu (3); ama salbatu (3); arima salbatu (6); athletic salbatu (3); bere burua salbatu (12); bizia salbatu (65); bizia salbatu zion (11); biziak salbatu (6); bizitza salbatu (17)

eskuetatik salbatu (4); etsaiengandik salbatu (3); euskara salbatu (5); gizon bat salbatu (3); gu salbatu (3); heriotzatik salbatu (6); herria salbatu (3); hiltzetik salbatu (3)

inor salbatu (4); inork salbatu (4); jainkoak salbatu (3); jaunak salbatu (5); larrua salbatu (4); lepoa salbatu (3); mendizale bat salbatu (6); militarrak salbatu (3); mundua salbatu (6)

ohorea salbatu (5)

salbatu da (7); salbatu du (18); salbatu edo kondenatu (3)

sinesmenak salbatu zaitu (3); sorterria salbatu (4); sutatik salbatu (3); taldea salbatu (8)

euskara salbatua (4); salbatua izan (3); salbatua izango (6); salbatua izango da (3); salbatua izateko (3)

salbatuak izan (5); salbatuak izan dira (5); salbatuak izateko (3)

bizia salbatuko (13); bizitza salbatuko (3); jainkoak salbatuko (4); nork salbatuko (3)

ia salbatuta (4); salbatuta egotea (3)

bizia salbatzea (9); bizitza salbatzea (4); salbatzea erabaki (3); salbatzea lortu (9); taldea salbatzea (3); zu salbatzea (4)

alstom salbatzeko (3); arima salbatzeko (10); arimak salbatzeko (3); bahituak salbatzeko (3); bere bizia salbatzeko (3); bere burua salbatzeko (5); beren bizia salbatzeko (3); bizia salbatzeko (34); bizitza salbatzeko (13); bizitzak salbatzeko (6)

euskararen salbatzeko (3); gobernua salbatzeko (3); gu salbatzeko (8); haren bizia salbatzeko (3); haren bizitza salbatzeko (3); heriotzatik salbatzeko (4); herria salbatzeko (3); herriaren salbatzeko (5); hizkuntza salbatzeko (3)

israel salbatzeko (3); judua salbatzeko (3); ni salbatzeko (5)

ontziola salbatzeko (5)

salbatzeko ahaleginak (3); salbatzeko ahaleginetan (3); salbatzeko asmoz (5); salbatzeko aukera (10); salbatzeko bidea (3); salbatzeko gauza (3); salbatzeko giltza (3); salbatzeko itxaropenik (3); salbatzeko konpromisoa (3); salbatzeko plana (3); salbatzeko zer egin (3); taldea salbatzeko (5)

zu salbatzeko (5); zuek salbatzeko (4)

bizia salbatzen (10); bizitza salbatzen (3); salbatzen ahalegindu (3); salbatzen saiatu (8); salbatzen saiatu zen (4); salbatzen saiatzen (3)


salbatzaile (orobat salbazale g.er.) 1 izond/iz arrisku larri batetik onik aterarazten duena, hondamenetik salbatzen duena.

Printze salbatzaile eta arratoi gaiztoek osatu mundu liluragarri batera eramaten du bere irudimenak.  Berria - Kultura   2004-08-12

7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan, hil edo bizi, 190 metra barnatasuneko urpean, noiz-eta ingeles Royal Navyko tresna salbatzaile bat doi doietarik heldu baita haren lekurat eta zazpi mariñel errusoak osorik salbatu.  Herria   2005-08-11

Galga salbatzaile hori limes-ak berak ematen du, barbaroak suntsitu nahi izaten duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Beldur salbatzaile batek eman zidan abisua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile.  Elizen arteko biblia   Sal 31,3

Ordura arte, beren fedean tinko egon ziren arte, arbuiatu zuten hitz baten bertute salbatzailearekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.      - 0. orr.

Salba gaitzazu, Jainko salbatzaile horrek; aska gaitzazu eta bildu nazioen artetik.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,35

Zer egin dugu halako salbatzaileak merezi izateko?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 114. orr.

Salbatzaile indartsua sortu digu bere morroi Daviden ondorengoen artean.  Elizen arteko biblia   Lk 1,69

Fernando Katolikoa izan zen Jainkoak nafarroi igorri zigun salbatzailea, Nafarroa protestantismoaren atzaparretarik libratzeko eta zerurako bidean jartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Nolabait esan liteke salbatuak salbatzailea salbatu zuela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

2 erlijiozko salbamena ematen duena.

Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Ahaztu egin zaizu, bestalde, Jainkoaren errukia munduko bekatu guztiak baino handiagoa dela, eta Kristo bedeinkatuak, gure salbatzaileak, mugagabeko prezioa ordaindu duela gu erostearren?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1030. orr.

Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen Salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako. txarrerako gogotsu egin zuten biek bat, behinola Herodesek eta Pilatok Salbatzailearen aurka bat egin zuten bezala.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,10

3 (hitz elkartuetan)

Boterea eskuratzeko aurrera egiteko prest zegoen herri-salbatzaile beti bezain zorrotza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ene jainko salbatzaile (4); gure salbatzaile (7); jainko salbatzaile (7); jainko salbatzaile hori (4); jesus salbatzaile (3); nire salbatzaile (3); salbatzaile gisa (12)

bere salbatzailea (3); ene jainko salbatzailea (4); gure salbatzailea (7); haren presentzia salbatzailea (3); indar salbatzailea (3); jainko salbatzailea (5); literatura salbatzailea (3); nire salbatzailea (4); zure salbatzailea (6)

jainko salbatzaileak (4)

gure salbatzailearen (13); jaun eta salbatzailearen (4); salbatzailearen onginahia (3)

jainko salbatzaileari (3)


salbatze iz arrisku larri batetik onik ateraraztea; hondamenetik, suntsitzetik begiratzea.

Nork onartuko luke gaurko egunean horrela aritzea? bai, gauzak salbatu behar dira, baina salbatze horri zentzu bat eman beharra da.  Berria - Kultura   2004-09-26

Bai, liburu eder bat eta asko irakurleentzat egiazko altxor bat, denbora heietako ainitz izen eta gertakarirekin, jendeen salbatze, salatze, preso hartze, heriotze eta guziekin. Gasna ote zen gure salbatze eremu bakarra jadanik?  Herria   2004-07-01

Ohoragarria da, ohoreetan kuttunena naski, herriaren askatze eta salbatze bidean sartzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.


salbatzearren adlag salbatzeko.

Ihes egin zuten, bizia salbatzearren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,7

Jainkoak ekarri nau ni hona zuen aurretik, zuen biziak salbatzearren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 126. orr.

Arima hori desesperatuki salbatzearren Ortega-ren jokaera Primo de Rivera eta Franco-ren aurrean ez da gure gaia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 156. orr.

-Behin hil zuten gu salbatzearren; orain geuk salbatu behar ditugu geure buruak!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.

Sinesten zuten, ontzia urperatzen zenean salbatzearren aski zela kapitainari leial eta hurbil agertzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

Guztiak infernutik salbatzearren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizia salbatzearren (3); gu salbatzearren (3)


salbauntzi ik salbaontzi.

salbazale ik salbatzaile.

salbazio (364 agerraldi, 62 liburu eta 114 artikulutan; orobat salbazione g.er.) 1 iz arrisku larri batetik onik ateratzea edo ateraraztea; hondamenetik begiratzea. ik salbamen; salbamendu.

Artea da ankerkeriaren aurkako salbazio bakarra.  Berria - Kultura   2004-08-10

Une berean, herriaren salbazio hori bera da printzeei aberastasunen bidea erakusten diena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 163. orr.

Salbazio pribatuaren gisako zerbait lortu nahian zabiltza?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 148. orr.

Hura bihurtzen zaio bigarren salbazio, bere gaztaro berrituko emaztegai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Ez zegoen salbaziorik errebolber kargatuaren aurrean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 199. orr.

Begiak itxi eta salto egitea, idaztea bera da salbazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 371. orr.

Sinestea Euskal Estatua lortzea dela gure azken salbazioa, beste guztia makurtu behar zaion kausa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

Ortega-rentzat ere arazoa Espainiaren arimaren salbazioa da; bere kasuan, arima hori europartzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 149. orr.

Arrateren porrot batek salbazioa emango lieke lortzen duten emaitza lortzen dutela.  Berria - Kirola   2004-05-21

Bidasoak, Barakaldok eta Arratek, aldiz, ez dute oraindik salbazioa ziurtatu.  Berria - Kirola   2004-04-22

Izan ere, salbaziotik puntu bira dago talde zuri-gorria.  Berria - Kirola   2006-01-22

2 erlijioak sinestunei ematen dien ongi nagusia, zeruratzea.

Bera arimen salbazioaren zaletasunaz barruraino betea zegoen. arima Jainkoarekin bat egitea eta betiko salbazioa aldarrikatzen zuten bizitzaren helburu bakar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Jaun gurutziltzatuarekin batera, salbatzekoak ziren guztien salbazioaren egarri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

Krisiak indartu bide ditu zientziok, itolarritik salbazio bila.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazetorren Salbazio Armadako musika-banda, distiratsu, itsas urdin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Booth jeneralaren "Salbazio Armadak".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Izenak erroak bota zituen, eta salbazio-programa izen horrekin gelditu zen azkenean: Pandora.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 205. orr.

Arteak, beraz, salbazio indarra hartuko du.  Berria - Kultura   2004-12-11

Esan senarrari Jainkoaren eta nire izenean, orain dela salbazio-garaia, gero justiziarena izango baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

Bazuten salbazio-ikur bat ere, legearen agindua oroitarazten ziena.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,6

Guztiei ematen zien bizi-araua, eta bakoitzari bere bizi-egoeraren arabera erakusten zion salbazio-bidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Katolikotasun hau enperadorearen helburu bakarrak eragina zen, hots, bere jendeari ezagutaraztea Asokaren maisuak, Gautamak, gizadiari errebelatutako salbazio-bidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Ez dago beste salbazio-biderik...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakiaren gizarte-salbazioa ideal nagusi hori errealitatera aldatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbazio bide (3); salbazio bidea (5)

arimaren salbazioa (3); gure salbazioa (4); helburu nagusia salbazioa (4); herriaren salbazioa (4); nire salbazioa (4)

salbazioa eman (4); salbazioa lortu (8); salbazioa lortzea (3); salbazioa lortzeko (12); salbazioa ziurtatu (10); salbazioa ziurtatuko (5); salbazioa ziurtatuta (7); salbazioa ziurtatzea (4); salbazioa ziurtatzeko (4)

zure salbazioa (5)

salbazioaren alde (3)


salbazione ik salbazio.

salbe1 (orobat salve) 1 interj ohoragarritzat hartzen den pertsona bat ikusten denean esaten zaio diosal hitza. ik agur.

Salbe, d’Artagnan!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.

Salve, Maiakovski.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.

Salve Cesar, hil behar direnek agurtzen zaituzte.  Berria - Mundua   2004-05-15

2 irud/hed

Salbe, fruitu nobleetan nobleena: mahatsa!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.


salbe2 (orobat salve) iz Salve Regina hitzez hasten den otoitza.; otoitz hori errezatzen edo abesten den elizkizuna.

Dena dela, erreza dezagun salbea, eta eska dezagun, otoi!, barkamena hain berandu egiteagatik. esaten zuen kuerda paratzean, Salvea errezatzeko artaz oroitzean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.

Gero Domingo Salbea esaten hasi zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Maria Kristina erreginak lehenengo aldiz parte hartzen du abuztuaren 14ko Salbean.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

2 otoitz horren hitzekin ontzen den musika-lana.

Igande hartan, elizan Salbea kantatu ondoren, don Justiniano udaletxeko balkoira igo zen, herriko jaiei hasiera emateko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Koruak elizatik kanpo, komentuko terrazatxo batean, Benedikta abestu zuen, Salbe eta guzti, elizan sermoi sutsua ziharduen bitartean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.

Emozioa senti nezakeen, harridura, lilura, Leireko monastegian, adibidez, monjeek konpletak eta salbea abesten zituztenean.  Herria   2005-02-17


salbe3 (orobat sable g.er.) 1 iz ipar hondarra. ik harea.

Dena sable, dena bero, dena basamortu...  Herria   2004-04-29

Gizon bat, hantxe, urrun, bere atorra xuriarekin salbe gorrailean kanika bat dirudiena: "Hatxeman behar diat, galdegiteko".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Zendu aitzin, azken jestu bat bideko salbean eri pototsaz marratu "Aski".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Haren oinatzak bai eta haren lagunenak ere sablean markaturik egon ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

Hona non Zokoan haur batzuk hasiak zirelarik salbearen miatzen, aurkitu duten joan den mundu gerlako obus bat.  Herria   2001-05-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harri bat, arbola bat edo sable pikor bat izan bazina, berdin zatekeen naski.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 129. orr.

Galdu ez ote ziren dohakabeak, han egiten dituen salbe galerna batean.  Herria   2003-05-01

· Baina zer harri koskolak badiren hor Miarritzeko salbe-area finaren aldean!  Herria   2001-11-01


salberatasun iz

Politikarien salberatasuna, emakumeen ahultasuna, men egitea esan nahi zuen oro, gustatu egiten zitzaion; antzerki-aktoresa bat, garrantzi handiko paper bat jokatzeagatik, enpresari zahar eta nardagarri batekin moldatzen zela; andre bat, itxuraz prestua, zita-etxe batera joaten zela; horrek guztiak txoratu egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.


salbia iz landare ezpainduna, eremu lehorretan hazten dena, lore more handiak dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Salvia officinalis).

Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu... eta mundua bere besoetan zeukàn haur txiki bat zela iruditzen zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Berak gertatu eta antolatzen zuen urteroko Bridge Txapelketa; diru-funtsak handitzeko asmoz antolatu ere, Amerikako Iraultzaren Alaben kuartel nagusiaren aurrean zegoen kanoiaren inguruan salbia landatu ahal izateko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.

Bi hilabeteren buruan, banituen eginak berrogeiren bat analisi: fosforo-eduki handieneko landareak salbia, zaran-belarra eta perrexila ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.


salbo (orobat salbu) 1 adlag arriskurik gabeko egoeran. ik onik.

Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salbo izan daitezen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,33

Egia zen, bizia materialki lortu arren, ez zela aise garaizegi sufritutako ahalkearen harrak karrakatzen zuen zurrunbilo mentaletik salbo ilkitzea, partikulazki laguntzarik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

Chadefaud tratulari ile zuridunak Janinari hitza eman zion Eva sano eta salbo Arbidera eta handik Zuberoara lagunduko zuela gau hartan berean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Lapurdiko herri guzietakoak baziren, eta on eta salbu iristen ziren bestaldera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 236. orr.

Ekaizte ikaragarri hartatik salbo, abereak aterbe beroan lizarrosto jaten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Amaren anaiek, ihes egin zuten eta Ipar Ameriketan azaldu ziren salbu eta bizirik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

"Euskara salbo ikusi arte, eztut kenduko bizarra" Arestik Fideli ikasia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

2 (izenondo gisa)

Guk bagenekien polizia batengandik arineketan ihes egin ostean gelditu zirela han, leku salboan zeudelakoan, baina irudian ikusten zen polizia hori euren atzean bertan zegoela ordurako, eskuak gerrian, eta bere bibote handiarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.

3 salborik (orobat salburik) adlag salbo, onik.

Hiru gizon hauekin ez duzu deusik irriskatzen, badakit, konfiantza osoa egiten baitiet, Argonen erreinura salborik helduko zarela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Txanponen aldean, billeteak isilak ziren, ez zuten zaratarik ateratzen, eta kalezuloko begiluzeengandik salburik sentitzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Salburik zegoen, intimitatea berreskuraturik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onik eta salbu (10); salbu eta onik (4


salboi ik salboin.

salboin (orobat salboi g.er.) 1 iz ipar xaboia.

Perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Zapata luzeak nituen: han sartzen ditut, salboi eta ikuzteko puska, ganibet, ogi puska, Bourgeois apezaren otoitz liburua...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

Koipezko salboina erabiltzea, berriz, gutizia huts zen niretzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Palaz jotzen zituen lehentxeago zurezko taulan salboinez marruskatu zituen jantziak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Galtzak erori zitzaizkion eta, gotortutako zakila salboin urez eztiki garbitu ondoan, preserbagailuaz estali zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

Salboin puxka bat banuen, eta mokanesa xukatzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.


salbokondukto ik salbakondukto.

salbu 1 adlag izan ezik.

Bitartean Eusko Armadako soldaduek, salbu aspaldian sasiratu Bozek, ahalik bizitza normalena eramaten zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Lagunak ez zituela ikusten, salbu tarteka Patrice eta Patricia, laster etxe berriaz jabetuko zirenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.

Zaintzaleek, noski, ez zidaten deus erraiten, salbu bonjour! heltzen zirelarik eta bonsoir! partitzen zirelarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Hemen asmoak ez zuen, ordea, inolako oposiziorik izan, salbu aldizkari espezializatu batek itsasoaren hurbiltasunak bere kresala lurrinaren joan-etorrietara ohitu gabe zeuden animaliengan sor zezakeen eraginari buruz agertu zituen erreparoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Herriko apeza salbu, inor ez zen Ttotteren balizko egoeraz kezkatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Kartagotarrak salbu, lehen gerra punikoari amaia eman zion itunean ikus daitekeenez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 356. orr.

Ekialdeko herri guztiek, mahometarrek salbu, uste dute erlijio guztiak berez berdinak direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

Ez zen arimarik ageri; txorien ttiuttak eta urruneko ardien joareak salbu, ez zen toki haren bakea hausten zuen beste azantzik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Herritar guziak beren loan urrun joanak baitziren, bat salbu beharbada.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Nehork ez baitu erabat galtzea onartzen, filosofoek eta poetek salbu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

Lehen saio horren ondoren, denak erretiratu dira Karmelo, Ruben, Tom eta ni salbu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Marisaren eta bion artean ez zegoen sekreturik, pistolarena eta balena salbu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Etxe horretako neska-mutiko guztiek, edo zehatzago, sei urtez goitikoek, egunero zuten eskola, igandeetan salbu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Egun osoan, orain arte, nehor ez dut ikusi bidean, salbu Logroñon.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

-Egia esateko, ez diot ezeri muzin egiten, salbuespen bat edo beste salbu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

2 salbu eta

Jaka gorrixka eta buruan txano bat zeramatzan, eta, beraz, ez zen Maimieren ezertxo ere ikusten, salbu eta bere aurpegitxo polita eta kirruak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Hori guztia -salbu eta urratsen eta objektuen hotsa, eta soldaduak adore emateko egindako iruzkin zorrotz baina umoretsuak- erabateko isiltasunean jazo da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

Besteak ez zitzaizkion interesgarri eta bera ere ez zen besteentzat interesgarri, salbu eta Buxi doktorearentzat edota, haurrak beldurtze aldera, haren izena aipatzen zuten gurasoentzat. Justinianok ezarri zuen ezen, senarra joan ondoren zeinahi denbora iragan eta gero ere, emaztea ezin zela ezkondu berriz, salbu eta, buruzagiaren aitortza eta zinaren bidez, senarraren heriotza frogatzen bazuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Bidea jarraitu dute, hein handi batean: Arregi kalea (18:14), Gernika kalea (18:20), San Agustin kalea (18:25), Bergarako Seminarioaren enparantza (18:31), eskuineko espaloietatik kasu honetan, salbu eta San Agustin kalea zeharkatzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 182. orr.

Ez da soinurik txikiena ere entzuten, salbu eta koiotearen ulu bakartiaren imitazio zoragarria egiten dutenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Larrua jotzera joaten ginen besterik gabe, bakarrik uzten gintuzten ia guztietan, salbu eta nik gogorik ez nuenean -oso gutxitan-, eta horrelakoetan konturatu egiten zen sistema telepatikoren baten bitartez edo.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Ezer gutxi dakigu, besterik, Swann zaharraz [...] salbu eta, hala mintzatu arren, ez zuela aurkitu nahigabe haren benetako kontsolamendurik, eta bi urteren buruan ahitu zitzaiola bizidunen arteko aldia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 101. orr.

Kontuak kontu, ez nuen deus aurreratu, salbu eta Ibai-Ertzi buruzko artikuluxka hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.

Ezerk ez, salbu eta...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 191. orr.

3 salburik adlag salbu.

Bolikostan pasatuez ez dugu berriagorik, salburik Abidjaneko apezpikuak Frantziaren kontra erabili zituen solas gogorrak ez direla osoki ahantziak, Alliot-Marie andere ministroa gaitziturik utzi baitzuten.  Herria   2004-12-02

Ez dugu xehetasun osorik, salburik ondorio hau.  Herria   2005-06-09

Pilotariak desbardin hasi dira, maiz bezala, salburik Oçafrain bat eta Aramburu ere bere hainean.  Herria   2003-08-07

Haatik lehen partida huntan, behar zen mail hura ez dute denek kausitu, salburik Herve gostuan ari zela lekondarrarekin.  Herria   2003-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aita salbu (4); asteartetan salbu (4); asteazkenez salbu (5); bere burua salbu (4); bizia salbu (5); igandetan salbu (6); ni salbu (5); salbu astelehenetan (7); salbu bat (6); salbu batto (4); salbuespenak salbu (11)


salbuesle izond salbuesten duena.

Espainiako Zigor Kodean salbueslea zen irakurtzen eta idazten ez jakitea.  Berria - Gaiak   2004-05-15


salbuespen 1 iz kideko guztiei dagokien edo guztiak hartzen dituen lege edo arau batetik at gelditzen den gauza edo gertaera.

Jainkoak guztia lezake, eta araua salbuespen bihur lezake mementu jakin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.

Baina salbuespenek araua berretsi ohi dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Lege batean, salbuespenak, mugak, aldaketak, beharrezko ez direnean, askoz hobe da horrelakorik ez jartzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

"Baietz" ihardetsi neion, salbuespen honekin: aitaren lekürik ezin züala bete andere batek, haboroziz eta gizon batek amarena.  Herria   2005-08-11

Dena itzuli-mitzuli, dena bihurri eta salbuespen, eta hori batere beharrik gabe gehiago dena...  Herria   2005-01-13

Salbuespen bat egiteak gure herrien arteko harremanei zenbateko onura ekarriko zien ulertaraztera saiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Itxaropena neukan salbuespena egingo zuela nirekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Salbuespenak ere kontuan hartu behar dira, batez ere froga enpirikoei behatzeko baldintzei dagokienez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

-Eta bera enteratu gabe ezin al duzu salbuespenik egin...? -goxo-goxo Martak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.

Bi salbuespen besterik ez ditiat egiten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 295. orr.

Gurekin ere ez du salbuespenik egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.

Nork egin gaitu salbuespen bat herrien artean?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Heroi modernoak salbuespena ere sakrifikatu egiten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Beste salbuespen bat memoriak huts egiten duenean gertatzen da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Emakumeekin gosaltzea, tira, oporretan bai, salbuespen gisa, balkoi batean eta hola, baina hori bera ere ezin izan dut inoiz hiru aste baino luzaroagoan jasan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Haurraren ahoskerako ordezkatze horiek ez dira nolanahikoak izaten, ezta noizbehinkakoak ere, erregular eta salbuespenik gabeak baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salbuespen nagusia Pierre Bourdieu-k argazkiari buruz idatzitako lana da, noski, dagoeneko klasiko bilakatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Euskal Herriko unibertsitateetan ikerkuntza egiteko ditugun egiturak, salbuespen markatu batzuk kenduta, ez dira oso egokiak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

Hau salbuespena da, salbuespen bakarra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

Salbuespen bakarra Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera doan aldiari dagokiona da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Salbuespen bakanen bat gora-behera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Salbuespen gutxi batzuk kenduta, laguntzaile osagaiko beste elementuak beti ager daitezke zeinahi aditzekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 66. orr.

Salbuespen esanguratsu banaka batzuk alde batera utziz gero, [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Badira, ordea, salbuespen atsegingarri batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Salbuespen indibidualak erraztu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Hastapenari estu lotu behar hori da, salbuespen nahasleei itzuri eginez, lor daitekeen egiaren parterik handienera iristeko modurik egokien.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Sistemak sistema, toki guztietan daude zorioneko salbuespenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

Larunbatero, oso noizbehinkako salbuespenak salbu.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 51. orr.

Halako salbuespen ia mirarizko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

3 (izan aditzarekin)

Bestela, legea salbuespen denean, kometaren soka umearen eskumenetik kanpo dagoenean, ez dagoela askatasunik, ezta askatasunaren irudirik, indarkeria baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Gripearen birusek, oro har, bizkor mutatzeko joera dute, eta hegazti gripearen birusa ez da salbuespena Bada salbuespen bat, Nordrhein-Westfalen estatuan, hor sistema zentrala ezartzen delako.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Gure gaurko gizarteak -euskaldunok ez gara salbuespen, aitzitik baino- halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Foru Hobekuntzan salbuespena den «itunaren bidea» UPNk «betikotu nahi» duela salatu du talde abertzaleak.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Gobernuaren kontrako mugimendu guztiei gauza bera gertatzen zaie, eta gurea ez zen salbuespena izan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

"Lege" historiko hau bereiz badaiteke ere, salbuespen asko ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Eragin txikiko salbuespenak dira.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ni Kaliforniara joateko kontua uda guztietan sortzen zen, osaba Juan han gelditzen zelako Espainiako gobernua Salbuespen Neurriak ezartzen hasi zenez gero.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.

«Tortura ahalbidetzen duten inkomunikazioa, salbuespen legeria eta salbuespen epaitegiak» desagertzeko eskatu du Udalbiltzak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Tortura, salbuespen jurisdikzioa, mugimendu eta elkarte politikoen kriminalizazioa, egunkarien ixtea eta horrelakoak kaltegarriak dira demokraziarentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Errazegi jotzen da maiz salbuespen zerrendak egitera.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.

Praktikan de fakto salbuespen kasu gehiegi dagoela, agian egon beharra dagoela, ikusiko dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Bere irudiak historikoki inguruan bildu dituen salbuespen-izaera horrek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

Orain arte ohiko estrategia erabiltzen ez den bi salbuespen mota aipatu ditugu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Errege-dekretu honi esker, baina, zenbait salbuespen kasutan, hiru enbrioi baino gehiago txertatu ahalko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-30

-Gaur salbuespen eguna da -esan zuen, erdaraz, noski-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

1967 eta 1968ak, bereziki salbuespen aldian, detentzioak emendatzea dakarte. Salbuespen dosiei esker bizirauten dugunekoa, alegia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

Iparraldeak salbuespen nortasuna erakusten duela erranik izan da aldi bat baino gehiago.  Herria   2001-05-03

Gola zen estrategia elaboratuaren, desira aseezinaren, erritualizazio ondo markatuaren amaiera, salbuespen puntua, joko guztiari zentzua eta gozamena ematen ziona.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zerga-salbuespen erabatekoaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Hor baita debekatzen ezkontzeko eragozpen salbuespenik ematea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

6 salbuespenezko izlag

Eta, salbuespenezko aldiren batean izan ezik, ohartu ere ez zen egiten debekatutako jarreran nengoela. fantasia gehien-gehienak, group sex esaterako, guztiz aspergarriak direla gauzatzen direlarik, salbuespenezko kasu gutxi batzuk alde batera utzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.

Salbuespenezko egoeran bizi da oraino Angelu Montaury-ko zientzia fakultatea, ez du legezko nortasun egiazkorik batere.  Herria   2001-07-26

Espainiako Konstituzioak dio salbuespenezko egoeratan baino ezin direla itxi egunkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea dela «espetxeetan aplikatzen diren salbuespenezko neurriak jantzi eta babesten» dituena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Espainiako Auzitegi Nazionala «salbuespenezko auzitegia» izanik, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Salbuespenezko legeak bertan behera uztea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Euskal Herriaren kasuan, «salbuespenezko mekanismoak eta inpunitate guneak» martxan jarri dituztela salatu du Gizarte Foroak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Herrialdean segurtasuna berrezartzeko salbuespenezko sei neurri iragarri zituen, era berean, lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-11-09

Ez du uste autoak errepidetik kentzeko Armada erabili behar denik, esku hartze hori «argi eta garbi salbuespenezkoa eta ezohikoa baita».  Berria - Ekonomia   2004-08-26

7 salbuespen egoera

Abuztuaren 6an Salbuespen Egoera ezarri zuten Gipuzkoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 53. orr.

1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean. Txarrena da salbuespen egoerak salbuespena arau bihurtzen duela berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Gure herria deklaratu gabeko salbuespen egoeran dago.  Berria - Harian   2005-02-27

Euskal Herriak «salbuespen egoera» bizi duela adierazi zuen, eta Espainiako Auzitegi Nazionala «salbuespen egoera horretan aitzindari» dela, baina ez dagoela «bakarrik».  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Asko areagotu dira zentsura kasuak 2005ean, batez ere Nepalgo salbuespen egoeraren harira.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Salbuespen egoera subiranotasunaren kontzeptuarekin lotzen du teoria politikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Salbuespen egoeran gauzatzen den fenomenoa honela deskribatzen du Agamben-ek: "ezinezkoa da bereiztea zer den legea haustea eta legea betetzea, honela arauari uko egiten diona eta arauari men egiten diona bat dira eta beste ezer ez da gelditzen".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Frantses espetxetan 21 preso, salbuespen egoera bat da Iparraldekoendako  Herria   2004-07-01

8 salbuespenak salbu

-Salbuespenak salbu, bai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 58. orr.

Piezak, salbuespenak salbu, luzeak izan ziren.  Berria - Kultura   2004-07-06

Era berean, horregatik iruditzen zait -salbuespenak salbu- koldarrak izan ohi direla idazleak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.

Euskal idazlea isila da [...] eta, salbuespenak salbu, diskretua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 289. orr.

Hedabideek ez diote, salbuespenak salbu [...] gerora eskainiko dioten tokia eskaintzen bertsolaritzari.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

Oteizaren ekarpen handien horri, aldiz, nago ez ote diogun jaramonik batere egin, eta, salbuespenak salbu, auzokoen kopia merkeak egitea nahiago izan dugula geurea sakondu eta geuretik ematea baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

9 salbuespenak salbuespen

Euskal Herrian, oro har, eta salbuespenak salbuespen, iritzi-emaile-sortzaileen fauna -zorionez- askotarikoagoa da eta orekatuagoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Bi begiez ikusten dugu, ikusi; baina irudi bakarra dugu, salbuespenak salbuespen, errealitateaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Vienako Zirkuluaren ontologia, salbuespenak salbuespen, fisikalismoa zen: giza zientziak termino fisikoetan deskribatzen ziren [...] baita psikologiarenak ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Esan nahi dut ez dudala -salbuespenak salbuespen- liburutegietan-eta aparteko "ikerketa" edo antzeko lanik egin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 193. orr.

Euskal Herrian, oro har, eta salbuespenak salbuespen, iritzi-emaile-sortzaileen fauna -zorionez- askotarikoagoa da eta orekatuagoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Kalitatea, hortaz, salbuespenak salbuespen, talde handien erresuman bizi da.  Berria - Kirola   2006-02-14

Gure sistemak ez du literatura hutsetik adina bizitzeko ematen, salbuespenak salbuespen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ezarritako salbuespen (5); hainbat salbuespen (4)

salbuespen bakar (7); salbuespen bakarra (37); salbuespen bakarrak (4); salbuespen bat egin (4); salbuespen batekin (6); salbuespen batzuk (4); salbuespen dira (5); salbuespen egoera (59); salbuespen egoera batean (4); salbuespen egoera ezarri (11); salbuespen egoerak (6); salbuespen egoeran (14); salbuespen egoeraren (7); salbuespen gisa (13); salbuespen gutxi batzuk (6); salbuespen txiki (4)

salbuespenak salbuespen (69); zen salbuespen (7)

salbuespena egin (5); salbuespena egingo (4); salbuespena izan (29); salbuespena izan zen (5); salbuespena izango (8)

badira salbuespenak (7); salbuespenak dira (9); salbuespenak izan (6); salbuespenak salbu (11); salbuespenak salbuespen (69)

salbuespenen bat (5)

salbuespenik gabe (73)


salbuespentxo iz adkor salbuespen txikia.

Beste aldera, euskarazkok ere badu bere salbuespentxoa, eta da garai batean, Oñatin eta Bizkaian gutxienez, esaten zen euskerazko prakak delakoa, [...] beharbada "euskarazko jendeak ardurenik janzten dituen prakak" bezala interpreta litekeena bere sorreran, eta garai jakin bati dagokiola.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 248. orr.


salbueste iz adierazten den lege, arau edo multzotik at (zerbait edo norbait) uztea edo uzten dela adieraztea.

Ez dago berezko erregela horren salbuesterik, gradu jakin batzuen arteko senideak izan ezik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.


salbuestezko izond salbuesten duena.

«Zaila da hau baino egoera salbuestezkoagorik aurkitzea», diote aipatu epaileek.  Berria - Gaiak   2006-05-09


salbuetsarazi, salbuetsaraz, salbuetsarazten du ad salbuestera behartu.

Alabaina, ez da jadanik Tourvel andre maitagarri zerutiarra, emakume harrigarri, emakume fin eta sentikor bat da, halatan bertze guztiak salbuetsarazten dizkizuna; emakume bakan eta antzekorik ezin kausi litekeen gisarako bat da finean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.


salbuetsi, salbuets, salbuesten 1 ad adierazten den lege, arau edo multzotik at, zerbait edo norbait utzi edo uzten dela adierazi.

Badakizu garai hartan noraino hedaturik zeuden sabatarren iritziak, eta orduko gizaki guztiak, gutxi batzuk salbuetsirik, idolatriara emanak zirela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 161. orr.

Jainkoagandik hautemate motaren bat salbuesten bada, beharrezkoa da gainerakoak ere salbuestea, hau da, bost zentzuak, eta hautemate mota bat onartuz gero, noraezekoa litzateke bostenak ere ontzat ematea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.

Pentsamendu oro, ikusmenaz baliatzen dena ere salbuetsi gabe, hizkuntzaz baliatzen da esplizituki.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Hori, beldur gaindiezina, salbuesten den baldintza dela eskubideen doktrinan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Atenasko lege batek pobrezia gorrian eroritako gurasoak elikatzera behartzen zituen seme-alabak; salbuetsi egiten zituen emakume publiko batengandik jaiotakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Raimundo Silvaren bulegoa salbuetsirik dago, noski, han txukuntasun faltak lanaren beraren baldintza ematen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Esan liteke honelatsu direla gauzak, erabat harturik eta salbuespenak salbuetsirik: neurri jasangarri batetik aurrera, bat zenbat-eta abertzaleago orduan-eta españolagoa dela izatez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

Zergak salbuetsita berunik gabeko erregaien %37,88 gasolinaren kostuei dagozkio.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Protekzionismo selektibo batek [...] zergez salbuesten zituen industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak. hizkuntza eskakizuna langile euskaldunei jarri zitzaiela, arduradun politikoak eta goi karguak salbuetsita zeudela...  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Udalak dio kalean egiten diren ekitaldi guztiei eskatzen zaielabermea, eta soilik haurren olentzeroak daudela salbuetsita.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

2 (-tik atzizkiko osagarriaz)

Augusto salbuetsia izan zen askatasuna emateko eskuduntza mugatzen zuen legetik, eta legatzeko eskuduntza mugatzen zuenetik. Zure eskubideak errespetatzen ditut, ez ordea nire betebeharretarik salbuetsia izateko heineraino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Inor ez legoke zoritxar horretatik salbuetsirik, agian "hiri bakoitzetik bana edo gehienez ere familia bakoitzetik bina".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Neure zerbitzutik salbuetsi nahi haut, baina ez nire adiskidetasunetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 85. orr.

Ez dugu utziko gure seme-alaben sufrimenduaren kontura inor bere erantzukizunetatik salbuestea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbuetsita daude (6); salbuetsita zeuden (3)


salburik1 ik salbo 3.

salburik2 ik salbu 3.

salbutamol iz bronkioetako asma sendatzeko aerosol gisa erabiltzen den gaia.

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.


salda 1 iz okela edo beste jakiren bat egosiz egiten den zuku urtsua.

Ardi zaharra hil eta, haren haragiarekin egiten ziren salda eta tripotak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Lentejen salda eman zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 195. orr.

Salda beroa hartzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Bobbik ekarritako salda beroak epelduko dizu barrua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

Eguerdiko saldaren ontzeko baratzekiak bipiltzeari ekinez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Sua egokitu zuen gero, irakiten jarrai zezan saldak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Apirilaren 8an, 1945koan, salda partekatzen daukute eta 100 grama ogi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

Bagoiez bagoi jautsarazi gintuzten, ortutsik salda nahas-mahas baten edanarazteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

2 (neurriekin)

Su apalean berotu ondoren, irakiten hasi zenean, katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Dionisosek katilu bete salda jarri zion aurrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.

Sukaldeak, 60 000 pinta salda egin ditzaketenak, xuriketategia, linjeria, dutxak modernak dira eta frango ontsa pentsatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez ote dugu salda xorta bat merezi?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Eguerditan deia izaiten zen, salda xorta bat zerbitzatu aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Goizean kafe ura banatzen zitzaien, eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat, eta arratsetan eguerdiko hondarrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Txerrikia jaten dute eta janari kutsatuz eginiko salda-katilukadak hartzen.  Elizen arteko biblia   Is 65,4

Azken salda-koilarakada irentsi orduko, leihotik kanpoaldera begira jarri nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Dieta arruntarekin egunak 45 euro balio du, janari gordinak, frutak eta zukuak hartuz gero, 30 euro, eta ur edo salda baraua eginez gero, 18 euro.  Berria - Harian   2005-07-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Senar-emazteek baraua hautsi zuten, oilasko salda edanez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

Eltze bete uretan oilo-saldazko bi kubotxo botaz hasi zen dena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Zopa edo haragi-salda egiteko pastillen marka, Maggi enpresak merkatura aterea, Liebig baroiak asmatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Baratxuri salda preparatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Su gainean berotzen utziak zituen barazki saldari eta haragi saltsari ohore eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Lehenago bazen ohidura, pilotarien artean, tripa saldaren jateko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

· Oilo salda usaina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

5 irud/hed

Nire gusturako, gutxitxo agertu da Oteiza hori hil eta geroko laudorio salda beroan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

Egosi, halaber, desioz, beldurrez eta damuz osatu salda batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.

Ito egingo nintzen Ritarik gabe, neure ganora ezaren saldatan, une batetik bestera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.

Are arinago zebilkion burmuinetako salda nahasi hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Kaliza bedeinkatzeari ekin zionean don Martinek, beste hitz-salda batek irakiten zion buruan Markoxi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.

Globalizazioa, mundializazioa... eremuak gainditzen ari den kultur salda honetan, jakin behar dugu geure baloreak, ikuspuntuak, borrokak zabaltzen, helarazten.  Berria - Mundua   2004-06-18

Soinu saldaren erdian, euskal musikak ukanen du leku garrantzitsuena halere. astapotroarena egiten genuen, gure gorputz nerabeetan bor-bor ari zen hormona-salda nolabait baretzeko.  Berria - Kultura   2004-06-20

Elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako salda (3); haragi salda (4); oilo salda (6); salda bero (8); salda beroa (16); salda egiteko (3); salda hartzen (3); tripa salda (3)

tripa saldak (4)

tripa saldarekin (3)


saldatsu 1 izond salda duena.

Zopa hotza zegoelako edo babarrunak saldatsuegi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 447. orr.

Hori bai, lenteja gehiegi jarri zioten platerean, seiehun igual, eta itxura eskasa zuten, saldatsuegi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 61. orr.

2 salda itxura duena.

Erdi Itsaso Atlantikoa erdi laku saldatsua diren urotan, lasai dabiltza batel txikiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.


saldo1 1 iz taldea, batez ere ez-txikia. ik samalda.

1200-1500 gizon zeukan gure saldoa abiatu zen geltokiari buruz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bost edo seiehun ardiko saldoak zaintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Errusiarrak edo siberiarrak, tatariarren mende geratzeko beldurrez, hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Kanpamenduak sutan zeuden eta orkoek ibairantz egiten zuten ihes ehiztariek jazarritako animalia basatien saldoak bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 137. orr.

Taldeak, multzoak, saldoak norainoko desplazera pizten dion bazekien lehenagotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Emakume igerilarien saldo bati begira zegoen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 163. orr.

Emazte hanitx bazen antzezleen saldoan, eta denentako lanik ez günüan.  Herria   2005-08-11

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gure korrikalarien saldoa ez zen ez atertu, ez-eta mehatu ere: beti heldu lagun ziren berriak, beste batzu nekatuz bezala.  Herria   2003-04-17

Godo eta iberoen saldo batzuk, mairuen zapalkuntzatik ihesi, Luisen lurretan onartuak izan ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Bera baitzen saldo horretan guztian [...] latinez aise hitz egin zezakeen bakarra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Norbere izaerari eta barne-ahotsari jarraitu ala amore eman eta saldoaren moralari makurtu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Zezenak, zama hura askatutakoan, bat egin zuen berehalakoan saldoarekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

2 (izenondoekin)

Bertze saldo handi batek, aro txarraren beldurrik gabe, haize ematen zien su-emaileei, oihuka eta ufaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Igerilekuaren ertzera saldo handian inguratzen ari ziren gizon dotore batzuekin zetozen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Saldo ederra bildü da lehen mustraka hortan, 90 batek izena eman dü taulen gainera igaiteko.  Herria   2004-01-15

Mila beso, mila ezpain, mila... izamolde nahi nituzke izan izakari xarmagarri garrantzi gabeko horietako saldo oso bat aldi berean besarkatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Tomas saldo nagusitik kanpora zen, behar zirenak eginda badoanaren itxuran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Iruditzen zitzaidan heriotza emandako haiek guztiak [...] saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herritarrak bezala zetozela, gizarteari esatera: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Siberiako animali saldo ikaragarrien elikagai bakarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Letrek zozabar saldo nekaezinak ematen zuten paper zuriaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Egunak joan, egunak jin, Graxik saldo ibiltariaren itxura burutik ezabatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Giza saldo armatuak zebiltzan inguruko mendiak eta haranak arakatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Hamabost soldaduko saldo urri honetara igorri nitek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia animaliei dagokiela)

Otso-saldo bat orpoz orpo duela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Basamortuan bizi diren gazela-saldoak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

Zaldi saldo amorratu bat uxatzen ari balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Arratsaldean, galeper saldoa etorri eta kanpamentu osoa estali zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.

Kaio saldo handiak hegaldatu ziren bat-batean labarretatik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Konturatu ziren Jasperek eskopetaz uxatutako zozo saldoa makalen gailurretan pausatu zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.

Kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

Bat-batean, kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

· Uso poloniar saldo bat bulegoko ate aldera hegatu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Abelgorri errubi-gorrizta saldo bat sakabanatu egin zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia pertsonei dagokiela)

Euskaltzale saldoa espero da Baigorrin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Gizon saldo bat badago, olibondo hostotsu baten azpian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.

Gizon-emakume saldoa sartu zen ostatuan, irribarrez eta alai denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Gazte saldo ederrak bohemiaren eta etorkizun ziren euskal zine-antzerki-telebisten promesak liluratuta.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Zeremoniara Eskual Herriko sei kantoietarik jende saldo handia bildu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Hilkutxaren inguruan jende-saldo ikaragarriak, Norari azken agurra ematera etorriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Bazterretan, buhame saldoaren harramantza salbu, ez zen ezer entzuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Ez zuten tenpluan sartzerik izan, soldadu saldo batek, armak eskuan, oztopatu baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Akamarre izeneko herrixkako ateetan, bertze armagizon saldo batekin egin nuen topo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Armada baten kideak baino gehiago, gaizkile saldo bat dirudizue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Entzule saldo handi baten erdian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak; une hartantxe garbitzaile-saldo bat ontzia garbitzen aritu zela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

· Jende gaixo saldo bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 101. orr.

· Gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Pianoa pa-pa--pa-pa-pa hasten den hori, hasierako notek deabru-saldo bat orpoz orpo balute bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauzei dagokiela)

Zenbaitetan hodeien lekua izar barreiatuek hartzen dute, zurrunbiloak sortzen biraka ibiltzen diren izar saldoek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin, atomo-saldoen zirimola begietsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Taxi-saldo batez inguratuta zeuden; ia denak aireportutik etorriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Zilegi izan bekit sinestea ezen haren aita begietan bertute saldo batek irabaz dezakeela ahulkeria baten barkamena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 428. orr.

Lokartu barik, aurrera, bizkor, oraindik auto saldoa dabil-eta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 102. orr.

«Gizateriaren aurkako krimen saldoa» gertatzen ari dela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-05-09

6 saldoan adlag ugari. ik saldoka; sail 19.

Saldoan bildü da berriz jentea: 3600 jarlekü baziren (lehen aldian beno 500 haboro), eta haboroxeak bete dira.  Herria   2001-07-26

Haren gudu-taldeak saldoan datoz, nireganaino iristeko bideak egin eta oihal-etxola inguratu didate.  Elizen arteko biblia   Jb 19,12

Baina uxatu bezain laster berriro saldoan zetozkidan oldarka begiak lainotzera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Ondoren, sehiak saldoan sartu ziren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Turista-multzo handi bat saldoan igaro zitzaion aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 86. orr.

Mundua gero eta hobea izateko berak egin behar zuen gauza bakarra aurkikuntza berriak saldoan egitea zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Zuen elkartasunaren beharra dugu, zatozte saldoan aratsalde goxo baten pasatzera!  Herria   2003-03-20

Akemenestar Inperioa Alexandrok konkistatu aurretik eta iragarpen gisa, akemenestarrek eurek mertzenario helenikoak erabili zituzten saldoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi saldo (3); armagizon saldo (3); bele saldo (6); bele saldo bat (4); deabru saldo bat (3); erle saldo (4); euli saldo (3); gizon saldo (4); haur saldo (3); ikusle saldo (3); jende saldo (17); jende saldo bat (3); kaio saldo (3)

saldo eder (3); saldo ederra (8); saldo ederrak (4); saldo handi (8); saldo handi batek (3); saldo handia (5); saldo handiak (4); saldo handian (4); saldo haundian (7)

soldadu saldo (5); soldadu saldo bat (3)

jende saldoa (6)

jende saldoak (3); soldadu saldoak (4)

jende saldoaren (4)


saldo2 1 iz kontu edo balantze baten azken emaitza.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute, eta eskariak, ekoizpenak eta enpleguak berriz behera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Saldoa ELGEko herrialdeetan inbertitu zen (%40), maileguan eman zitzaien garapen-bideko beste herrialdeei (%15) edota nazioarteko erakundeei aurreratu (%5).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Mailegu pertsonalen saldoak ere %13,1 hazi dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Hazkundea handiagoa izan da epe luzerako aurrezkietan, pentsio, aurreikuspen eta erretiro planen saldoa %24,7 hazi baita urte betean.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Finantza publikoen saldoa koiunturaren eragin orotatik kanpo balego, zergen mailak, aldiz, ekonomiaren hazkunde-ahalmenari eragingo lioke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Ipar Euskal Herriko saldoa, berez, positiboa da: 12.670 biztanle gehiago zituen 1999an 1990ean baino, bertara bizitzera etorritakoei esker.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Estatu Batuetako oinarrizko balantzaren defizita (balantza korrontearen eta epe luzeko kapitalen mugimenduen saldoaren batuketa) ez zen arazo izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Ondorioz, joera bera izan zuen kanpoko saldoak ere.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Bigarrena heldu zen VISAren saldoari begiratu zionean, behar zuena baino txikiagoa baitzen.  Berria - Harian   2005-03-03

Txartelaren saldoa berriro betetzea, gainera, metroko saltegietan ere egin ahal izango da etorkizunean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Heldutasun ekonomikorako igarobidea, oroz gain, herrialdearen finantza-posizioa berriz orekatzen denean gauzatzen da, alegia, zorpetze-saldo garbiaren erabateko balioa ezabatzen denean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Abuztuaren 31ean 3.827 milioi euroko kreditu saldoa zuen kutxak, urtebetean %16 igo eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

Migrazio saldoak: Liburuaren egileek nabarmendu dutenez, «ezinezkoa da gaur egun Euskal Herrirako migrazio mugimenduen estatistika egokirik osatzea».  Berria - Harian   2006-04-08

3 salgai-hondar merkea.

"Dena Ehun Pezetatan" denda horietako batetik pasa eta korrika eta presaka azken saldoak handik-hemendik hartu, arropa merkeenak eta zarpailenak, eta horrela etorri nintzela jantzita hitzordura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.


saldoka 1 adlag saldoan. ik samaldaka.

Segidan, bidaiariak saldoka ateratzen hasi ziren trenetik, geltokiko kafetegia helburu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Eta emakumeak, saldoka eta, ahateak hegoaldera bezala, lerroka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.

Iparralde huntarik ere saldoka joan beharrak dira harat gazteak.  Herria   2005-07-07

Begira nengokien arren, saldoka ateratzen ziren arratoiak, presaka, begi gosetiez, haragiaren usainak erakarrita.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Zeren txolarreak saldoka ibiltzen baitziren batera eta bestera joan-etorrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Saldoka etorri ziren eulitzarrak Faraoiaren eta funtzionarien jauregietara eta lurralde osora; eulitzarrek dena hondatu zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.

2 (gauzak)

Itzalek, ikatza bezain ilun, saldoka zeharkatzen dituzte ilargi-izpiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Eta koadroak saldoka saltzen hasi zen Australian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 187. orr.

Ez zaizkigu interesatzen zerurainoko bidea egin nahian-edo liburuak/diskoak saldoka sartu nahi dizkigutenak.  Berria - Kultura   2004-12-04

Hainbeste obra moderno, hala, saldoka agertzeak zeharo aldatzen zuen OLren estatusa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.


saldoratu, saldora(tu), saldoratzen du ad saldora eraman.

"Virgoren Seme-alabak", "Hartz Nabarraren Gurtza", "Enbor Sakratuaren Ezpala" eta hiri honetako adimen andeatuek beren zoroa saldoratzeko aurkitu dituzten bertze zenbait kofradiaren berri aski zehatzaz eskolatzen ahalko zen biharamunean gure irakurlea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.


saldotto iz saldotxoa.

Eta frantximant horien artean, euskaldun saldotto bat, Iparralde huntarik, Paul Sarcou beilarien apeza buru.  Herria   2001-10-25

Eta partida ontto batekin, eta irabazle, gehiago dena, Lehuntzeko xorittoarekin, ikusle saldotto baten gustagarriko partida batean.  Herria   2002-08-01


saldotxo iz saldo txikia.

Mendietarik Aljerrerako itzulerako bidean zazpi kidetako saldotxoak ez zuen gelditzeko betarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

Akatsak akats, Magda Goetzek ongi nabaritu zuen beheko angeluko ezker partean zegoen teilatu-hegalaren gainetik, hain zuzen, txori saldotxo bat ari zela pasatzen goiz aratzean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 154. orr.

Makina bat abelgorri, bertze hainbeste felino, saguzar saldotxo bat, suge dezente, zenbait kaiola bete tximino, pakidermoren bat edo, hamaikatxo hegazti, kakalardo multzo handi bat, anitz armiarma, arkakuso ugari eta abar eta bertze.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.


saldu, sal, saltzen 1 du ad norbaiti zerbait eman diru kopuru baten truke.

Oilo-simaur edo zirin-satsa [...] ez da hutsean ematen; aitzitik, saldu egiten da, eta garesti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

Enpresek erabateko askatasuna dute zer ekoitzi, zer saldu eta zein preziotan saldu erabakitzeko orduan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Saldu iezadazu mahastia, edo, nahiago baduzu, beste mahasti bat emango dizut haren ordez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 78. orr.

Orduan ardiak saldu, eta jauregi bat erosiko dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

1947an idiak saldu eta traturra erosi zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Donibane Garazitik etortzen zirela emazte batzuk, kausera, krepa, etxeko baratzeki eta fruitu saltzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Asteburuetan talo-saltzen eta kontzertu-antolatzen aritzeko astirik ez zutelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

Ezin da dolarrik saldu, urrea gutxiago oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Enpresa jakin baten akzioak saltzeko eskaintza handia bada, enpresaren kotizazioek beherantz egiten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Hogeita hamar mila bolaluma saldu zizkion Martin jaunak RAFi eta oraindik gehiago Estatu batuetako Armadari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Espainian norbait gai baldin bada liburu baten 10.000 ale saltzeko [...], euskaraz arrakastatzat hartu beharko litzateke 125 ale saltzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 54. orr.

Zenbat ale saltzen ditu, bada, Berriak? eta, batez ere, zenbat ale saltzen ditu Argia beteranoak?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 129. orr.

Baina Euskadi Saria irabazi arren, oso ale gutxi saldu zituen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 162. orr.

Geroago Irauzketako etxea bere lurrekin saldu zion gobernuak Beltrán Etchepare-ri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Mutikoak han jarduten zuten gaizkile-banda horietariko bati saldu bazion loroa?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.

Katmandun neskatila zenean saldu zuen gizonaren bila hasi zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

Zin egin zion Esauk eta premu-eskubidea saldu zion Jakobi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Gero, dibisen merkatuan, diru hori saldu egiten du, alegia beste dibisa baten ordez trukatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

· The Tibetan Book of Living and Dying liburuak arrakasta izugarria izan zuen eta milioi ale inguru saldu dira mundu guztian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 196. orr.

Orduan, Frantziara ere saldu zen zura frango.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Ziur zeuden Claude aurkituko zutela idi birikak handizka saltzen zuten lekuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Salgaia prezio onean saldu duen merkataria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Erositako prezioan saltzen dizkizuet kontuok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.

Prezio doblean saldu beharko dinat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.

Haien gorozki guztiz ere urria urrearen prezioan saltzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Hemengo hau 900 dolarrean saldu beharko zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.

-Tira, ondo da, prest nago hamabosna errubloan saltzeko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Erosi baino prezio merkeagoan saldu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Armadako tramankuluak merke-zurrean saltzen dituen gizon begibakarrari erosi diogu Fresnon.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Garai hartan [...] orain bezala, ederki saltzen ziren hiztegiak, gramatika osoak edo zatikakoak, eta aditzen koloretako paradigmak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.

Merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Diamanteak bezain garesti saltzen den beltz indartsua, lanerako aparta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Trintxerpe, arrantzale txiroen etxe multzo hezea, armadoreek berek merke jaso eta garesti saldua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Hamabi artistak beren obrak eskaini dizkiete demoei, enkantean saltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Koadroak saldoka saltzen hasi zen Australian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 187. orr.

-Asko saldu dut gaur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.

3 irud/hed

Denik eta lan motarik exkaxenera, duingabeenera eroria zen jada: gorputza diruaren truke saltzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Gaztea eta polita zen, gazteegia tamalez ametsik gabeko munduan murgildua izateko, gorputza garesti saldu arren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Ez nintzen bihurtu kaleko emakume deritzana, mari-purtzil bat, baina neure larrua saldu dut.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.

Katilukada bat zopa edo non egona edukitzeko, arima saldu behar zenuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

Deabruari arima saldua diona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Arima saldu nahi al diozu eskaintzarik handiena egiten dizunari?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.

Segada batean eroria zela ulerturik, sablea atera eta bere burua garesti saltzera prestatu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Bere burua saldu edo bere buruaz beste egin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 216. orr.

Ikusi dugu kontraispiluaren astalogika zuri-belztaile horrek zer eginarazten zigun: eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.

Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Nortasuna bera ere saldu egiten da.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 123. orr.

Poza saldu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 39. orr.

Euskal idazleek edo euskal literaturak atzerrian ideia berezi, ezberdin edo propio bat saldu dezakeela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.

Hartzaren larrua saltzen ari nintzen hura akabatu aurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

4 leialtasuna zor diogun norbaiti edo zerbaiti kalte edo iruzur egin; norbaitenganako leialtasuna hautsi, bereziki diru edo onuraren baten truke. ik traditu; traizionatu.

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Faxistak Bartzelonan sartu zirenean, Adelaren aita ihes egiten saiatu zen, familia eta guzti, baina, zer diren gauzak, beste maisu batek saldu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Saldu egin ninduen kolegiotik bota ninduten egunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

"Saldu egin nau, saldu egin nau, bihotza niretzat besterik ez omen zuen horrek; eta beragatik saldu nuen neuk, halaber, munduko gizonik zintzoena".  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herria, txikituak, hilak eta suntsituak izan gaitezen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.

Amerikarrek saldu egin gintuzten, lehen sobietarrek bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.

Arrazoi duzu, horrek ez du baitezpada erran nahi zure aitatxik enea bezalakoak SS-ei saldu zizkiela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 167. orr.

Saldu eta entregatu behar nituen erruso guztietatik, neska hura eta haren anaia ziren nire kontzientziatik gelditzen zen apurra hunkitzeko gai ziren bakarrak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.

HBko batek esan zuen EE traizio baten ondoren jaioa zela, eta Espainiar Estatuari saldu ziotela beren burua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Hiltzaileak halakoak, gobernu zitalari salduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

6 (da saileko laguntzaileekin)

Horra, saldu egin zarenez, eta Jaunak atsegin ez duena egin, zigorra hartuko duzu nire eskutik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 80. orr.

Herritarrek Nafarroako Gobernuarekin negoziatu zutela salatu zuen Koordinakundeak; saldu egin zirela, nolabait.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 75. orr.

7 zerbaiten edo norbaiten onarpena bultzatu.

Iristen den konponbidea gero "saldu" egin beharko dio alderdi bakoitzak bere publikoari, bai euskal alderdiek eta bai estatuko alderdiek ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Negozio huts dena beharra balitz bezala saldu nahi dute.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.

Agintariek, hala ere, bortitzen kontrako gurutzadatzat saldu dute Itoizko urtegiaren auzia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Hain traszendentetzat saldu nahi izan diguten bikotekidea aukeratzeari ez ziola hainbeste garrantzirik ematen esan nahi zuen agian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Nafarroako Gobernuak okupaziotzat saldu nahi izan zuen Artozkin gertatutakoa, baina ez zen hori izan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 130. orr.

8 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua.  Elizen arteko biblia   Erm 7,14

Ondasun saldua jabe zehatzik gabe zegoen, hori ere nekazaritzarako kaltegarria izanik.  Berria - Mundua   2006-04-27

CIAk mertzenario bilakatu duen kazetari saldua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Ezagutzen duzu nire familia guztia; uste al duzu saldu bat naizela?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Le Détonant, erosi Le Détonant, faxisten eta salduen kontrako antidotoa!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

· -Basbusa saldu hutsarekin, gu denok lurperatzeko bezainbeste diru irabazia du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akzio saldu (6); akzioak saldu (5); ale saldu (20); ale saldu dira (6); aletik gora saldu (4); altzariak saldu (4); ardiak saldu (4); arima deabruari saldu (4); arima saldu (10); armak saldu (4); asko saldu (11); auto saldu (10); auto saldu ziren (4); bere burua saldu (12); berehala saldu (5); deabruari saldu (5); dena saldu (11); denda saldu (5); disko saldu (6); dolarretan saldu (10); dolarretan saldu zen (5)

enpresari saldu (4); ere saldu (27); erosi eta saldu (4); eskubidea saldu (4); eskubideak saldu (4); eta gero saldu (4); eta saldu (46); eta saldu egin (6); eta saldu egiten (9); etxea saldu (12); etxea saldu eta (4); euroan saldu (10); eurotan saldu (21); eurotan saldu da (4); eurotan saldu du (4); ez saldu (8); ezer saldu (5); ezin saldu (4); gabe saldu (6); garesti saldu (9); garestiago saldu (5); gehiago saldu (36); gehiago saldu ziren (4); gehiago saldu zituen (4); gehien saldu (9); gehien saldu den (4); gero saldu (7); gisa saldu (4); gora saldu (6); gutxi saldu (5); gutxiago saldu (20); gutxiago saldu dira (5); guztia saldu (7); guztiak saldu (27); guztiak saldu dira (5); guztiak saldu eta (8); guztiak saldu zituen (4); hegazkin saldu (7); hegazkin saldu zituen (5); herria saldu (4); hori saldu (9)

jokalariak saldu (6); lurrak saldu (6); megawatt saldu (4); merke saldu (6); merkeago saldu (7); milioi auto saldu (6); milioi disko saldu (5); milioi dolarretan saldu (5); milioi eurotan saldu (7)

ondasunak saldu (5); ondo saldu (5); partaidetza saldu (6); prezio onean saldu (5); prezioan saldu (5)

saldu beharra (10); saldu dira (59); saldu ditu (25); saldu eta erosi (5); saldu izana leporatzen (5); saldu zeure ondasunak (8)

sarrera guztiak saldu (6); sarrera saldu (7); sarrera saldu dira (4); truke saldu (15); txartel saldu (9); zenbatean saldu (4)

libururik salduena (4)

libururik salduenak (4)

ama ere salduko (4); berehala salduko (5); bixkotxak salduko (4); bixkotxak salduko dituzte (4); euroan salduko (4); eurotan salduko (11); eurotan salduko dira (5); garesti salduko (9); gehiago salduko (6); merke salduko (5); merkeago salduko (4); prezioan salduko (7); salduko dira (22); salduko ditu (12)

zenbatean salduko (5)

salduta daude (6); salduta zeuden (5); sarrera salduta (4)

ale saltzea (4); arrautzak saltzea (4)

saltzea debekatu (5); saltzea debekatzen (4); saltzea egotzi (7); saltzea erabaki (12); saltzea erabaki dute (4); saltzea leporatu (4); saltzea lortu (8)

tabakoa saltzea (4)

bosch siemensi saltzeagatik (4)

akzioak saltzeko (5); berriz saltzeko (4); enkantean saltzeko (5); etxea saltzeko (8); euskara saltzeko (4); garestiago saltzeko (4); gehiago saltzeko (5); merke saltzeko (6); niri saltzeko (5); produktuak saltzeko (8)

saltzeko asmoa (22); saltzeko asmotan (5); saltzeko asmoz (4); saltzeko aukera (13); saltzeko baimena (6); saltzeko eskaintza (31); saltzeko eskaintza publiko (5); saltzeko eskaintza publikoa (10); saltzeko eskaintza publikoan (4); saltzeko gai (7); saltzeko prest (26)

sarrerak saltzeko (5); tabakoa saltzeko (7)

bi sosetan saltzekoa (7)

ale saltzen (6); armak saltzen (4); arropa saltzen (6); asko saltzen (12); bere burua saltzen (5); dendetan saltzen (4); droga saltzen (8)

egiten eta saltzen (5); egunkariak saltzen (8); erosten eta saltzen (4); europan saltzen (4); eurotan saltzen (6); garesti saltzen (7); garestiago saltzen (8); gauzak saltzen (6); gehiago saltzen (17); gehien saltzen (9); gutiago saltzen (5); gutxi saltzen (8); gutxiago saltzen (10)

jantziak saltzen (4); kea saltzen (8); kea saltzen ari (6); liburuak saltzen (4); merke saltzen (9); merkeago saltzen (9)

ondo saltzen (7); ongi saltzen (5); produktuak saltzen (5)

saltzen diren produktuak (5); saltzen dituen denda (4); saltzen ibili (7); saltzen saiatu (6); saltzen zituen denda (6); sarrerak saltzen (6)

tabakoa saltzen (4); txartelak saltzen (4)

zenbatean saltzen (4)


salduerosi ik salerosi1.

salduezin izond ezin salduzkoa.

Galdetu al diok inoiz heure buruari zergatik margolan ospetsu jakin batzuk, berehala ezagutu daitezkeelako ustez salduezinak direnak, ostu egiten dituzten hala ere museoetatik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.


saldukeria (61 agerraldi, 32 liburu eta 11 artikulutan; cf traizio 525 agerraldi, 130 liburu eta 94 artikulutan) 1 iz leialtasuna zor zaion zerbait edo norbait saltzea. ik traizio.

Saldukeria presondegi zigorrez eta, maiz, heriotzez ordaintzen da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Saldukeriatzat jotzen zuen plagioaren posibilitate hura, beraren miresmenari egindako traizio izugarritzat alegia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Dena ez zen hondamena eta saldukeria: karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Julio Zesarri ere, bere lagunen labanak zain zeuzkan lekura zihoala, ohartarazpen bat eman zioten, irakurtzeke geratu zena, zeinean agerian jartzen baitzen saldukeria, traidoreen izen eta guzti.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Herritarren uztea frantsesa jakin gabe, hori da, hori, saldukeria nazionearen aurka.  Herria   2002-12-26

Jesusek Judasen saldukeria iragarri.  Elizen arteko biblia   Jn 13,21 tit

Santoñako saldukeriaren ondoren arras bizkortu zen errepresio eta izua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Dena den, saldukeriaren aiztoak zauritzen zaituelarik, ez da samurra gizaki zuhur gisa jokatzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Ikusi dut zure saldukeriaren froga, zure eskuz izkiriatua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Frantzisko Garzia jenerala, berriz, Nafarroako Buruzagi gorena, zetorkion saldukeriaz berantegi jabeturik, apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Erregea bakar-bakarrik sartu zen Komunen Ganberan, hango lehendakariari eskatzeko saldukeriaz akusaturik zeuden bost diputatuak atxilotzeko entrega ziezazkion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Jakin zuten, ordea, saldukeria juduek; eta Rodoko harrapatu eta hil egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 13,21

Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek, antzezko sorginkeriaz, saldukeriazko dohainez [...] bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

2 saldukeriaz adlag traizioz.

Halaxe hil zuen ia bostehun urte lehenago, saldukeriaz hark ere, Beltxe Mikolaldekoak, ohandotarren ahaide egiten zenak, Martin Lopez Zalakaingoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Artean ere, whiskia gai zen Morse andrea eztitzeko, hein handi batean; baina tupustean eta unerik ulergaitzenetan, lainopeak bertan behera uzten zuen, saldukeriaz, eta orduan atsekabeak, durduzadurak eta asperdurak tarratatzen zuten, beste edozein izaki antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Herri akusazioak ere erailketa egotzi zien, baina «saldukeriaz eta ankerkeriaz jokatu» zutela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

3 saldukeria egin ik traditu.

Noski, eseki egin behar izan nuen, eta, saldukeria egitea iruditzen zitzaidan arren, aurreiritziak gainditurik ostera deitu, eta azkenean jakinarazi nien harrerakoei mezua utzi besterik ez nuela nahi. Baina hori hala bazen, ba al zuen berak don Ottaviori sekretua salatu eta Grosrouvreri saldukeria egiteko eskubidea?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

judasen saldukeriaren iragarpena (3)


salemdar izlag/iz Salemgoa, Salemi dagokiona; Salemgo biztanlea.

Bero errea egiten zuen, baina Salemdarrek, eguzkiaren erasanarekiko guztiz sorgor, udaletxeko atariaren aurrez aurre eraikitako urkamendian zeukaten jarririk beren arreta osoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Salemdarrek ukabilak jaso zituzten borreroarenganantz: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.


salerosgai (61 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz salgaia. ik salgai.

Dirua salerosgaien edo artikuluen prezioa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.

Merkataritzaren xedea salerosgaiak Estatuaren mesedetan esportatzea eta inportatzea da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Herri haietan, dirua ganadu, salerosgai edo fruitu bihurtzen zen; eta gauza horiek diru bihurtzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Napoleonen garaiko frantziar gobernuak, britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin, baina isil-ezkutuan britainiar botak eta gainjantziak inportatu zituen Napoleonen armadetan erabiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Pasaiako portuan salerosgaien joan-etorriak %5,4 jaitsi dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Salerosgaien konfiskazioa berekin daramaten merkataritza-legeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

2 (neurriekin)

Pasaiako portuak 5.364.424 tona salerosgai mugitu zituen iaz.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

3 (hitz elkartuetan)

Mugikariak, hala nola dirua, ordaintzekoak, kanbio-letrak, konpainien akzioak, itsasontziak eta salerosgai-mota oro, mundu osoarenak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikulu edo salerosgai (3


salerosgarri iz saldu eta erosteko modukoa.

Maitasun salerosgarri eta ezkutuko horiek etsipenez bete zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.


salerosi1, saleros, salerosten (orobat saldu-erosi g.er., salduerosi g.er. eta sal-erosi g.er.) 1 du ad saldu edo erosi; saltzen eta erosten aritu.

Zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,20

Ez da lan gozoa antzinako eran salerostea, errekardaritzan jardunez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Haietako ahulenak frutak, kalabaza pipitak, erlojuak, arropa salerosten, botak konpontzen aritzen dira, praka zaharrak adabatzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.

Espainiako Guardia Zibilak eta Poliziak 162 pertsona atxilotu zituzten iaz droga salerosteagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Ekoizpenak bidezko prezioan salerosteko lan egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

ATBk Trapagarango lantegia salerosteko kontratua izenpetu zuten joan den ostiralean.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

2 (ekonomian)

Akzioak eta bonoak balira bezala, energia eta ura etorkizuneko prezioetan salerosi zitekeela ohartu zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

Gai horiei balio merkantil bat eman beharko zaie eta merkatuan sartu, bai zergen bidez bai saleros daitezkeen kutsadura baimenen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Dibisa merkatuetan salerosten denaren %5a baino gutxiago omen dagokio ondasun eta zerbitzuen aldaketei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Euroa 1,305 dolarretan salerosi da merkatuetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

3.093 milioiren akzioak salerosi ziren atzo, edonor dardarka uzteko moduko kopuruak.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Brent petrolio upelaren ekaineko kontratua 38,24 dolarretan salerosi zen eguerdian Londresen.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Atzo goizean gora egin zuen berriro, eta 42,72 dolarretan salerosi zen.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

50,3 milioi titulu eta 400 milioi euro salerosi ziren burtsan eta amaieran 3.855 milioi euroko kapitalizazioa zuen enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

Edozein elkarte anonimoren akzioak bezalaxe, akzio horien salerosketa askea da, eta hala, akzio horiek salerosi ahal izateko kapital merkatu jakin bat antolatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

3 (era burututa izenondo gisa)

BBVA izan da hirugarren baliorik salerosiena (395 milioi euro) eta %0,56 egin du atzera.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akzioak salerosi ziren (16); dolarrean salerosi (9); dolarrean salerosi zen (6); dolarretan salerosi (18); dolarretan salerosi zen (16); dolarretik gora salerosi (4); euro salerosi (13); euro salerosi ziren (10); euroren akzioak salerosi (7); milioi euro salerosi (12); milioiren akzioak salerosi (11)

kontratuak dolarretan salerosten (3)


salerosi2 1 iz saltzen eta erosten aritzea; saltzen edo erosten den gauza. ik salerosketa.

Etxekoentzat eta etxeko trabailarientzat egunoroz ekartzen zirèn jatekoak eta bizigaiak, eta egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

-Lisa nirea, pozez betea ikusten dut zeinen ondo doazkizuen salerosiak; baina nik ez dut zuen dirurik nahi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Lisak adierazten zuenez, ez ziren handinahiak, ez zuten dirua arinegi biltzeko asmorik; bestela, senarra txerrien handizkako salerosietan hastera bultzatu eta "ehunka eta milaka" irabazaraziko zituzketen txanponak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

Hamahiru urte zituen orduan; ezin, beraz, salerosi handietan pentsatzen hasi, ezin loreen kalean saltoki bat izatearekin amets egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

2 irud/hed

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat, hitzaren adiera guztietan: fedeko gezur, egiazko profeta, liturgia, sufrimenduaren salerosi eta mistika.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

3 salerosian adlag salerosketan.

Beste gauzen antzera, dirua dohainez, mailegutan, akuran edo salerosian eman daiteke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Salerosian aritzen zen Moskun, eta bostehun errubloko zergak ordaintzen zizkidan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.


saleroskera iz salerosketa.

Hemen egiten ditu bere saleroskera nazkagarriak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.


salerosketa (456 agerraldi, 53 liburu eta 238 artikulutan) 1 iz saltzen eta erosten aritzea. ik merkataritza; tratu; salerosi2.

Argi utzi behar da ekonomian dirua salerosketarako -hau da, trukerako- eskuarki onartzen den edozer gauza izan daitekeela, izan ukigai edo ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Gainerakoan beste edozein azoka bezalakoa da: salerosketarako, trukerako, traturako azoka da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 28. orr.

Produktu eratorriak, salgai bati buruz epe jakin batera salerosketa bat egiteko kontratuak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Merkataritza, salerosketa eta edozein gauza eduki edo sartzea guztiz debekatuta baitago Lager-ean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.

Adinean aurrera zihoazen, irabazi handiagoko salerosketekin amets egiten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Salerosketak, dohaintzak, pribilegioak eta foru emakidak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan.  Elizen arteko biblia   Dt 25,13-14

-Salerosketa lapurreta balitz, ez litzateke gizarterik izango.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Kontsumoko zergak salerosketen gaineko tasa nola bihurtu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Jabego pribatuaren defendatzaile sutsua zen Anacharsis, eta baita salerosketarako askatasun osoaren aldekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

2.367 milioiren salerosketarekin, egun baikorra izan zuten atzo indizeek.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Argi ikusi zuen salerosketa hura onuragarria gertatuko zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Erosleak kosta ahala kosta ezarri zuen salerosketa bururatzeko baldintza gisa ken zezatela liburu-denda handik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Alor horretako profesionalak beste konpainia batzuekin salerosketak hitzartzeko astia izango dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Japonian burtsarekin zer gertatzen den, mendebaldeko jendea iratzarri orduko izango du eragina Parisko edo New Yorkeko akzioen salerosketetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

2 (salgaia aipatuz)

Zaldien eta behorren salerosketa zen haren eginkizun nagusia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Astor koronelaren garaian larruen salerosketari esker aberastu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Drogen salerosketa, baimenik gabe armak edukitzea, mehatxuak egitea eta justizia trabatzea leporatu die.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Esklaboen salerosketa ez zen gauza berria Afrikan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Edozein elkarte anonimoren akzioak bezalaxe, akzio horien salerosketa askea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Legez kanpokoa da, orokorrean, abereon nazioarteko salerosketa, baimen berezirik ez bada tartean.  Berria - Gaiak   2004-09-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salerosketa etxe handi bateko nagusiak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Salerosketa-gune batean, beste hainbat purtzil-saltzaileren artean, jai-egunetako giro zaratatsuan...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Hiritarren salerosketa-leku edo ibiltoki diren bide publikoetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.

salerosketa azoka handia da Midem, eta euskal disketxeek negozio txiki batzuk egin ditzakegu, urtetik urtera, ohartzen garelako badagoela gure musikarentzako merkatu bat.  Berria - Kultura   2004-01-22

Salerosketa bolumena, lehen hiruhilekoan, 170 milioi eurokoa izan da.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Irabaziak zerga tasa txikienak dituen tokian edukitzea aukeratuko du, eta horren arabera finkatuko ditu taldearen barneko salerosketa prezioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Ekialde Urrunaren indarraren gorakadari ez zaio salerosketa-trukeetan bakarrik antzematen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Produktu manufakturatuak irauliko zituzten produktu ezezagun asko erantsi behar zaizkio [...] salerosketa-ibilbide berriak menderatzen zituzten merkatariei mozkin izugarriak eman zizkietenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hobe izango da salerosketa-askatasuna pribilegio esklusiboen bidez ez oztopatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbat ume mugitzen ditu urtean esklabo-salerosketak, Afrikan?  Berria - Gaiak   2004-04-16

Hegazti migratzaileek baino gehiago legez kanpoko hegazti salerosketak kezkatzen du Alemaniako Gobernuak.  Berria - Harian   2005-10-14

Jar zitzaketen negozio guztietatik, bat bakarra jar zezaketen inbertsio handiegirik eta ezaupide zehatzik gabe, merkantzi salerosketa besterik ez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Mugaz kanpoko finantza salerosketak zainduko dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-09

Atzo, jaieguna eta, horrek, mundu osoko akzio salerosketari eragin zion.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Salt Lake Cityko hiria 2002ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko aukeratua izan zenetik [...] eskandaluek eureganatu zuten arreta osoa: boto salerosketa Salt Lake City aukeratu izan zedin, Ipar Amerikako herrialdeen aldeko jarrera lotsagabea patinajeko puntuazioetan, boikot mehatxuak, inoiz baino dopin kasu gehiago.  Berria - Harian   2006-02-09

5 salerosketan adlag saltzen eta erosten.

Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Lk 19,45

Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Gadusmar SL, bakailaoren salerosketan aritzen zen enpresa besterik ez zela.  Berria - Harian   2005-11-22

Homero aurreko greziarrek beren artean eta herri barbaroren batekin baino ez zuten jardun salerosketan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen bazen droga salerosketan jarduten zuen indonesiar talde amorratu bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Badirudi aita Virginiako larru-saltzaile bat zuela, indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Emakumezkoen salerosketan dabilen tipo bat?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Arabiarrek maite zuten kafea, eta kafearekin salerosketan dirua egin zitekeela ikusi zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Tarsiseko jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna.  Elizen arteko biblia   Ez 27,12

6 salerosketa egin

Itsasontzia irlarik irla zihoan, eta nik, eskuak gurutze egon gabe, hamaika salerosketa egin nuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Sanzek azaldu zuen Acciona salerosketa egiteko aukerarik onena zela, «konpainia indartsua delako, eta Nafarroan eta sektorearen barruan gelditzeko asmoa duelako».  Berria - Ekonomia   2004-11-11

7 salerosketak egin

Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 221. orr.

Salerosketak egiteko ondoan hotela eta negozio bulegoak izatea oinarrizkoa da.  Berria - Ekonomia   2004-11-07

Gizartea kudeatzen eta salerosketak egiten iaioak ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Zure aita Nur Al-Dinek itsasontzi batzuk bidali zituen salerosketak egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armen salerosketa (3); milioi euroren salerosketa (32); milioiren salerosketa (21)

salerosketa arautu (3); salerosketa bolumena (12); salerosketa bolumenak (3); salerosketa handia izan (3); salerosketa izan (13); salerosketa izan zen (10); salerosketa lagun (8); salerosketa polita izan (3)

haurren salerosketak (3); milioiren salerosketak (4)

milioiren salerosketan (3); salerosketan ari (3); salerosketan aritzeko (3); salerosketan aritzen (4); salerosketan parte hartu (3)

milioiren salerosketarekin (7)

landareen salerosketaren (5); salerosketaren bidez (3); salerosketaren inguruko (6); salerosketaren nondik norakoak (3)


saleroskin iz salerosi den gauza. ik salerosi2.

Bidaiariei askotariko saleroskinak konfiskatu eta huskeria ugari kentzen bazizkien ere, ez zuen inolako kapitalik bildu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

-Jainkoarren!, hain da bitxia saleroskina, ohiz kanpokoa erabat...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.


salerosle 1 iz salerosketan aritzen den pertsona. ik merkatari.

Erreinu berriak sortu zituen; haren merkatariak printzeak ziren, haren salerosleak mundu guztian aintzat hartuak.  Elizen arteko biblia   Is 23,8

Atzerriko gobernuentzat salerosleei emandako gomendiozko kartak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

Armada sail hura ez zen etorri Omsk eta Kolivandik segizio moduan hamaika eskale, litxarrero, salerosle eta buhame ekarri gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Emankorra izan zitekeen borroka honetan bakarrik mimoek eta ferietako salerosleek jarraitzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Asiako eskualde hurbiletatik etorritako salerosle guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Hamaika urterekin, dagoeneko traste-saleroslearen arima zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Bazen entzuleen artean Lidia izeneko emakume bat, izatez Tiatirakoa, purpurazko oihalen saleroslea.  Elizen arteko biblia   Eg 16,14

Will Armitage IG Index inbertsio sozietateko saleroslearentzat atzokoak ez zuen beldur handiegirik eragin merkatuetan.  Berria - Harian   2005-07-08

Era berean, nazioarteko diru merkatuetako salerosleen portaerak ere garrantzia du.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salerosle etxe haundiek 2,8ko goratzea izan dute beren negozioan Euskal Herrian jaz.  Herria   2001-03-01

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziskoren aita, Pedro Bernardone, oihal-saleroslea zen lanbidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.

Hasi nintzen jostun miserable xamar baina inolaz ere kriminal bat ez zen harengana, benetan esklabo-saleroslea edo neska-saltzailea izan balitz bezalako gorrotoa hartzen eta nire buruan itzulikatzen zer bide erabil nezakeen 9 zenbakiko neska hori harengandik salbatzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.

Garagar saleroslea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Lupulu salerosleentzako baimen bereziak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

· Azukre kana salerosle aberatsa zen, bigarren ofizioa zuela kontrabanda, hirugarrena esklabo tratua.  Herria   2004-06-17


salerospen iz salerosketa.

Indiako lehen minixtroak esperantza zuen bederen bi herrien arteko salerospenak aipatuz, tratu bat eginen zutela.  Herria   2001-07-19


saleroste iz saldu edo erostea; saltzen eta erosten aritzea.

Argi zekusan saleroste hark onura handia ekarriko ziola, baina ohiz kanpokoa zen, eta berriegia aukeran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Biak salerostetan ari dira lanean; nahiz gainerat, Alain erresuma gehienetan ibiltzen den artetan, erosketen egiten.  Herria   2001-06-28

Hiesa gehiago zabal ez dadin», odolaren salerostea debekatu du Txinako Gobernuak  Berria - Gaiak   2004-09-01


salesiano iz salestarra.

Salesianoetan izan zela, txikitu egin ziotela automobila zuzendari jaunari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.


salesiar ik salestar.

salestar (orobat salesiar; Euskaltzaindiaren Hiztegian salestar agertzen da) 1 iz Joan Bosco-k XIX. mendean sortu zuen “San Frantzisko Saleskoaren Bazkuna” izeneko erlijiozko ordenako kidea.

Salestarrekin ikasi eta gero, 29 urterekin apaiztu zen.  Berria - Mundua   2004-03-02

Salestarren egoitzan egin nahi omen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Oposizioko alderdiak haserretu ziren zuzenketa horren bidez Iruñeko Salestarren orubean luxuzko ehun etxebizitza egiteko proiektuari bidea eman nahi zaiolako, haien ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

2 (izenondo gisa)

Barakaldoko aita salesiarren ikastetxean izandako istiluen karian [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

Bildu zituzten ikasle salesiar guztiak Aula Magnan, eta geure aztoramendurako den-denak berdin-berdin ez-mintzatzen zirela jabetu ginen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.


saletxe iz gauzak saltzen diren, salmentak egiten diren etxea. ik saltoki; denda.

Ohartu zen Maddalenek berarengana begiratzeari utzi ziola eta aurrerantz zihoala beste aldera begiratuz, saletxeetako erakusleihoetara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.

Hazparne: Detchart prentsa saletxea.  Herria   2002-09-26


salgai (993 agerraldi, 110 liburu eta 540 artikulutan; orobat salgei g.er.) 1 iz salerosketa baten gai izan daitekeen gauza. ik salerosgai.

Salgaia izan daiteke arroza, garia, artoa, laranjak, urrea, akzioak edota dibisak, besteak beste. Diruak, salgaiak eta gizakiak aske zuten batetik bestera egiteko bidea: migrazio mugimendu handien aldia izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Emakume bat salgaia da zuentzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 73. orr.

Lana, gizarte kapitalistetan [...] salgai bat da, gainerakoak bezala saldu eta erosi egiten dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Salgai asko ez omen da iritsiko merkatura Asiaren erdialde horretatik, ez Samarkandeko alfonbrarik, ez ekialdeko artilerik, gantzik edo xalik. Alkohola eta beste salgai zenbait baziren, hala nola zetazko oihalak, mokanesak, eta soldaduek biziki preziatzen zituzten zilarrezko gauzak, hark labore zakuen eta irinaren kontra trukatzen zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

Salgaiak inportatu edo esportatu ahal izateko behar den dibisen salerosketarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Bidaian urtebete emanda zeudenak ere baziren han, Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Egun batez, itsasontzi bat arribatu, eta salgaiak deskargatzeari ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.

Ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,11

Paiva jaunak profetizatu zion urte hartan euria egingo zuela eta azkenean salgai guztiak salduko zituela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.

Salmahaiak plastikoz estalita daude, eta salgaiak ahalik eta txukunen agertzen saiatzen dira. Aberastasunak harrapatu egingo dizkizute eta salgaiak ostuko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Bulegoko katua da, salgaien biltegietatik arratoiak uxatzen dituena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Merkataritzaren goraldiarekin, italiar merkatarien ekimenez, findu egin ziren finantza-teknikak, gerora salgaien joan-etorria erraztuko zutenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Prezioen iraultzak [...] mozkinen inflazioa ekarri zuen, lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Portu sekulakoak ontzi sekulakoekin milioika salgai garraiatzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.

Produktu eratorriak, salgai bati buruz epe jakin batera salerosketa bat egiteko kontratuak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berrogeita hamar mando ziren, salgai ederrez zamatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.

Ekainaren 25ean larunbatarekin egun guzian saltegiak karriketan, salgai merkeak.  Herria   2005-06-16

Laboreak dira salgai nagusia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Fotogenia oso salgai bakana da haren iritzian ere; estetika bat definitzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Edukiontzietako salgai orokorrak %6 igo dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Irkutsk biltegi handi bat da, non Txinaren, erdialdeko Asiaren eta Europaren artean trukatzen diren salgai zenbatezinak pilatzen diren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Hornidura biltegi zabalak: orotariko salgaiak edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Barkatu, osaba, baina ahalordea iraungi egin da eta lurreratutako salgaiak galtzeko arriskuan gaude, sinatu hemen, mesedez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura, zoko guztietan barreiatuta eta sabaitik zintzilik zeuden traste zaharrez betea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 235. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero zapuztuta geratzen nintzen, ikusirik lehenago desagertzen zirela, zuhaitzari aurrea hartuta, salgai-ontzi holandar baten hondakinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Bere dendako salgai-fardelen artean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.

1489an, Widmann delako batek ikur horiek erabili zituen salgai-kutxak markatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

Salgai-bilduma bat oraindik ez zegoelako prest.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 41. orr.

Frankfurteko Pomosin fabrikako zuzendariak etortzekoak ziren, Opektaren salgai igorketak negoziatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Ordaina salgai mota berean nahi diat, berria berri truk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1500 metro karratuko bastiza bat partekatuko du enpresa horrek haurrendako kirol salgaiak proposatuko dituen beste saltegi batekin.  Herria   2003-05-29

Billabong markako itsas kirol salgaien mega saltegi bat idekiko dute Angelun, Busquet deitu gunean.  Herria   2003-05-29

Orduan marru-dardarizotan hasten zaizkizu, arraza zuriaren likidazio-salgai horiek, izter artean deus ez dutenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Arabiar eta europar beltz-tratulariak ez ziren inoiz giza salgaiaz zuzenean jabetzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

5 pred saltzeko.

Dena salgai zen, ogia, margarina, ganitak, zakuak, trikotak, atorrak, uhalak, eta beste.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Genetikoki aldarazitako elementuez osaturiko jangai baliagarri asko izango ditugu salgai ohiko dendan. Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

Salgai dauzkat, aldean ditut Katalina sorgin Gezalakoak urkamendian kantatu zituen hamasei bertsoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Inditex S.A. enpresa [...] produktu bat berdiseinatu eta munduko edozein lekutan bi astetan salgai edukitzeko gai omen dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Emakumerik ederrenak... dena zagok salgai, badakik hori noski.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Ez, ez zegoen salgai: eskaintzan, bai.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Ez zegoen bat ere ez alokairuan, ezta salgai ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.

Kapitalismo mota horretan gizakiaren lana salgai bihurtzeko zailtasunak askoz ere handiagoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Oparigintzari buruzko liburua izango denez, ez nuke salgai jarri nahi: opari ematea nahi nuke, eta hala proposatuko diet editoreei.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

Artzainek gaztak ekarri zituzten, eta arrantzaleek eguneko arraina salgai ipini zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.

Edozer espero daiteke kaleko merkatuan zumezko hilkutxak salgai eta makuludunak bizikletan ikus daitezkeen hiri batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.

180 orrialde, salgai 100 liberetan.  Herria   2001-10-25

Afitxak eta liburuak salgai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Salgai, zioen afixak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Kretako esklabo-azokara eraman zuten, salgai.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez da salgai (15); ez dago salgai (4); ez dela salgai (5); ez zegoen salgai (3); grabatu salgai jarriko (3)

ikusgai eta salgai (4); izanen da salgai (3); izanen dira salgai (5); jadanik salgai (6); jadanik salgai dira (4); jarri ditu salgai (3); jarri dituzte salgai (6); jarri dute salgai (3); jarri zen salgai (4); jarri zituzten salgai (4); jarri zuen salgai (3); jarriko dira salgai (18); jarriko ditu salgai (10); jarriko dituzte salgai (17); jarriko du salgai (3); jarriko dute salgai (7); laster salgai (3); liburu dendetan salgai (3); liburua salgai (5)

salgai bihurtzeko (3; salgai da (21); salgai dago (9); salgai dagoen (6); salgai datorren (3); salgai daude (21); salgai dauden (5); salgai dauzkat (3); salgai den (3); salgai dira (26); salgai dira herriko (3); salgai direla (5)

salgai egongo (5); salgai eman (4); salgai ezarri (4); salgai ezarriak (6); salgai ezarriak dira (3); salgai ezarriko (3); salgai ezartzen (3)

salgai izanen (35); salgai izanen da (5); salgai izanen dira (23); salgai izango (4); salgai jar (6); salgai jarri (37); salgai jarri ditu (6); salgai jarri dituzte (4); salgai jarri dute (3); salgai jarri ziren (3); salgai jarriko (26); salgai jarriko dituzte (5); salgai jarriko du (4); salgai jarriko dute (3); salgai jarritako (6); salgai jartzea (4); salgai jartzen (8); salgai mota (4)

salgai zegoen (4); salgai zen (3); salgai zeuden (4); salgai ziren (3)

sarrera salgai (3); sarrerak salgai (24); sarrerak salgai daude (5); txartelak jadanik salgai (4); txartelak salgai (24); txartelak salgai dira (9); txartelak salgai izanen (3)

xartelak salgai (3); zozketaren txartelak salgai (3)

beren salgaiak (6); salgaiak erostera (3); salgaiak garraiatuko (3); salgaiak garraiatzeko (5)

bere salgaien (3); gipuzkoako salgaien (3); salgaien denda (3); salgaien garraioa (3); salgaien garraioaren (3); salgaien prezioen (3)


salgarri 1 izond sal daitekeena, saltzeko modukoa.

Ohiko beste harrapakin salgarri batzuk liburuak eta CDak izaten ziren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Zerbitzuen pribatizazioa etorri da, hezkuntza eta osasuna produktu salgarri bihurtu dituzte, eta dumping soziala eta fiskala areagotu egin dira.  Berria - Harian   2005-05-29

Salgarria eta funtzionala ere behar du onaz gainera.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Sinesgarria zen benetan haren istorioa, sinesgarriegia, tamalez; eta salgarria, salgarririk bada.  Berria - Kultura   2006-05-02

Salgarria ez litzatekeen akordioren bat itxiz gero bake prozesuaren etekina txikiagoa litzatekeelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 pred saltzeko.

Esnea, haragia, ilea, bildotsak, larrua, guztiak ditu salgarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.


salgei ik salgai.

salgia 1 iz ipar saltegia.

Üskal edo biarnes ostatü edo salgietan, edari hori erosten ahal da, bai eta ere herri handi zunbaitetan.  Herria   2003-03-13

2 (hitz elkartuetan)

Badüt beldürra frantsesez ere ez dela hainbat irakurtzen gure probintzian, horren seinale delarik, ene ustez, egiazko libürü salgiarik ez dela Atharratzen eta Maulen.  Herria   2002-12-05

Mauleko Marion Garses anderearen 5 lan ikus dateke Herri ekoizpen salgian.  Herria   2004-09-23


salgune (16 agerraldi, 13 artikulutan) 1 iz saltzeko gunea. ik saltegi; saltoki.

Ameriketan, New Yorken berean 350 metro karratuko salgune bat idekia du Quiksilver enpresak.  Herria   2003-05-29

Angelun ere izanen da mugimendu [...] BAB2 salgunean.  Herria   2003-04-17

Bost kontinenteetako ekoizle garratzitsuenen 757 salgune, munduko erosle handienen zerbitzura.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Saltegi gehienetan, bereziki salgune handi horietan, erosi pusken ezartzeko izaiten dira plastikazko zakuttoak.  Herria   2005-10-20

Urtearen amaieran hipermerkatu berriak izango ditugu Frantzian eta Espainian, Asturiasko Mieresen, Murtzian eta Madrilgo Torrelodosan; baita beste bi salgune handi ere Cadizko Chiclanan eta Ceutan.  Berria - Ekonomia   2006-04-06

Salgune handiei baimena emateko irizpideak aurten berrikusiko ditu Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Ibiltokiaren beste aldetik, liburu-saltzaile baten salgunearen aurretik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Aste osoa etxean sarturik ematen dugu, eta, asteburuan, salgune handietara joaten gara, gure dirua gastatzera behar ez ditugun gauzak erosiz.  Berria - Kultura   2004-10-19

2 (hitz elkartuetan)

Afera zutik ezartzen dutenek erran dute itsas hegi kirol salgunerik handiena izanen dela Europa guzian.  Herria   2003-05-29


salhatu ik salatu.

saliar izond Erdi Aroko frankoen adarretako batekoa, merovingiarren agindupean zegoena.

Erromatar Inperioan Beheko Rhinen mugan zeuden saliar zaindari frankoen historia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.

Rhin aldeko frankoen tribuak Klodoveoren garaian franko saliarrenekin bat egin zuelarik, bere usadioak gorde zituen, eta Teodorikok, Austrasiako erregeak, idatziz jarrarazi zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Lege salikoa, adibidez, lege pertsonala zen; baina franko saliarrak bizi ziren lekuetan, lege saliko hori, denik eta pertsonalena izanda ere, lurralde-lege bihurtzen zen franko saliarrei zegokienean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Lege saliko edo franko saliarrenaren eta franko erripuario eta beste herri barbaroen legearen arteko aldea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.


saliko izond legeez mintzatuz, frankoen Klodoveo erregeak VI. mendearen hasieran promulgatu zuena; gaur egungo legeez mintzatuz, emakumeak eta emakumeen ondorengoak tronurik baztertzen dituena.

Frankoen mendeko lurraldean, lege salikoa zegoen frankoentzat, eta Teodosiar kodea erromatarrentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Lege salikoa, adibidez, lege pertsonala zen; baina franko saliarrak bizi ziren lekuetan, lege saliko hori, denik eta pertsonalena izanda ere, lurralde-lege bihurtzen zen franko saliarrei zegokienean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Frankoek erromatar zuzenbidea erabiltzeari utzi bazioten, franko, barbaro edo lege salikopeko gizona izateak abantaila handiak zituelako utzi zioten; mundu guztiak utzi zuen erromatar zuzenbidea, lege salikoaren azpian bizitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 196. orr.

Lege salikoen biltzaileek frankoen usadio zahar bat aipatzen dute, zeinen arabera, inork gorpu bat hilobitik ateratzen bazuen lapurreta egiteko, gizartetik baztertzen baitzuten, harik eta hildakoaren ahaideek berriro gizartera zedin onartzen zuten arte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Lege salikoak, ez baitzuen onartzen froga negatiboak erabiltzea, ez zuen borrokaren bidezko frogaren beharrik, eta ez zuen onartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean, berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei; baina ehun besterik ez zituen ordaintzen erromatar jabe bat hiltzen zuenak, eta berrogeita bost besterik ez, erromatar zergapeko bat hiltzen zuenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Lege saliko eta erripuarioetan, alemanen, bavariarren, turingiarren eta frisiarren legeetan, sinpletasun miresgarria dago; jatorrizko zakartasuna aurkitzen da han, beste espirituren batek ahuldu gabeko espiritua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lege saliko (10)

lege salikoa (10)

lege salikoak (18)

lege salikoaren (8); lege salikoaren arabera (4)

lege salikoen (4)


salketa 1 iz saltzea. ik salmenta.

Salketa hau apirilaren 3an izanen eta saltzaile bakotxak bere tokia hartzen ahalko du goizeko 6 etarik 8ak artean.  Herria   2005-02-17

Salketa hortan kausituko dituzue, Eguberrikari balia ditaizken edergailuak, bertze asko gauza ere burrasoek eskuz eginak eta oparitzat eskaintzeko hautak izaiten ahal direnak.  Herria   2003-12-11

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laguntza elkarte hunek antolatzen du soineko salketa bat Aterbe Ona gelan.  Herria   2005-04-07

Gero, jendeari galdetzen diogu zer iritzi duen kamiseta salketaz.  Berria - Kultura   2006-03-12

Eta usaian bezala, marro salketak.  Herria   2003-02-13


salletar (orobat lasalletar) izlag/iz Salleko San Joan Bautistak sortu zuen Institutuari dagokiona.

Huraxe izan da, derradan bide batez, nik bizitzan ikasi dudan latin bakarretakoa, La Salleko ikastetxean ibili nintzen arren, salletar anaiek ere baztertua baitzuten latina orduko beren errezoetatik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.

Euskaltzaleak ziren lasalletarrak, eta abertzaleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Salletarren futbol-taldearekin egiten nituèn entrenamendu haietako batean, hamalau urterekin-edo, beste istilu bat izan nuen anai Jaxintorekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 56. orr.

Legazpiko lasalletarren El Buen Pastor ikastetxea, orain ikastola den hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.


salmahai iz dendetan-eta, salgaiak ipintzen diren mahaia. ik erakusmahai.

Zuzenean hall-era irten eta autoak alokatzeko salmahai baten ondoan geratu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak salmahai bana dute aurten ere azokan.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Pentsa zer-nolako ezustekoa hartuko nuen [...] Brightman's Attic liburu-dendara sartu eta sarrerako salmahaiaren atzealdean eserita nire iloba ikusi nuenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Goiz guzian merkatua (35 salmahai), Telethon-en aldeko kutxekin.  Herria   2005-12-01

Lehenik, eskularruen salmahairantz jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Andre fruitu saltzaileen salmahai gezak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Salmahaiaren zinkak distira egiten zuen, eta likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Zerbitzaria basoerdiak eta zuritoak banatzen ari da, salmahai osoa hartuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Edaten ari ziren salmahaiaren aurrean zutik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Abundio Martínezek beste hogei zentabo utzi zituen salmahai gainean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 159. orr.

-Amaitu dut -Püchl andreak ogia bultzatu zion salmahai gainean-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Aspaldian ogia erosten zuen okindegiaren ondotik igarotzean, bisaia ezezagunak ikusi ditu salmahaiaz bestaldean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 167. orr.

Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Arratsaldean animatu ziren nonbait erosleak, bai kaleko salmahaietan, bai liburu dendetan.  Berria - Kultura   2004-04-30

Merkatariak [...] berehalaxe altxatu zuen salmahaiko ohola, eta, igarobidea horrela irekirik, saltoki barruan kokatu zen, salgaiak atzean eta eroslea aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Halako batean, Mr. Goldsteinek errebolber berri eta distiratsu bat salmahai azpitik atera eta erreportariari destatu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Neska eder hura hantxe zegoen, salmahai kolore eta pintura gabetu haren atzean, gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.


salmenta (1036 agerraldi, 86 liburu eta 539 artikulutan) 1 iz saltzea; saltzearen ondorioa.

Bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Dirua erabili eta gero, salmenta, erosketa eta bizitza zibilaren merkataritza izeneko ekintza multzo horren bitartez gauzatzen dira horiek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

Aitaginarreba zena hil ondoren, bere gain hartu zuen jaki gazituen salmenta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Beharbada, Nepaleko neskatxen salmenta, prostituzio negoziorik handiena da mundu guztian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Errioxako ardoaren salmenta %5,6 jaitsi zen 2003. urtean.  Berria - Mundua   2004-05-16

Bere produktuen salmenta finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Animalien salmentak ematen du irabazpiderik mardulena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.

Salmenta bertan behera uzteko agindu zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Urriaren 29an gauzatu zen salmenta 322 milioi eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Halaxe bukatu nituen liburu honekikoak, joan den urteko garagarrilaren atzen aldera, eta hurrena, buruilaren erdi aldera ikasi nuen liburua salmentan zela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Salmentako dirua eskaini zion, elizaren berriztapenerako eta behartsuen premietarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Martxel neure anaiarekin konpondu nituen Putzu kaleko neure partearen salmentaren gorabeherak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

Inork ez du auzitan jarri salmenta legezkoa denik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Ez da esan behar, Justinianok bezala, salmenta haiek alegiazkoak zirenik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Niri ez zait iruditu alta salmenta handirik badela eskualde honetan...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

Salmenta ona izan zen lehenengo goiz hartan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Industriaren ikuspegitik, salmenta erreala eta hipotetikoa izugarria da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 96. orr.

Salmenta iruzurtia gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Bertako argitaletxeek salmenta errazeko liburuak itzultzeko politika lehenesten dutela esan beharko nuke.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Salmenta ibiltarian edota etxeko lanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Jack obsesionaturik dabil bortxakeriaren eta su-armen salmenta askearen kontuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Trukean merkatu nazionalean salmenta segurua zuten artikuluak lortzen zituen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.

Idazle bat, aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Inportazio eta esportazioko merkataria, handikako salmentarako saltokiak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 12. orr.

Europan txikizkako salmentak igo direla.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Kostuen azpiko salmenta legezko egitea aztertuko du Sarkozyk.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

Erosketa eta salmenta aginduak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Aitaren eskutik sartu zen salmenta departamentura.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Jendetza ugaritzen ari zen salmenta bulegoen inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Beste hiru kartelak zinematokian bertan ipintzen ziren, bi salmenta-leihatilaren alboetara eta hirugarrena hallean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.

Antola ditzakezu Damaskon zeure salmenta-tokiak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,34

Gainontzeko salmenta postuak ondoko plazan daude.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

Antigoaleko gauzen zale handia zen, salmenta-areto eta atxamarta azokena bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Ez din paperik erakutsi, ez salmenta-agiririk, ez halakorik?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 57. orr.

Gutunak artxibatzea eta salmenta liburuan eragiketak idaztea edonork egin dezakeen lana da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Salmenta teknika amerikarrak sartu nahi zizkigutela, eta jaten oso gaizki eman zigutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Salmenta ikastaro bat antolatu zigutela jarri nion aitzakiatzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

Salmenta arrakasta handiak izan zituzten Rougon-Macquartarren gainerako liburu gehienek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Erlijio nagusien misiolariek landu zuten lehenengo, eta gero Mendebalde modernoko gizartean dendariek egokitu zuten salmenta-xedeekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

OPV delakoa, hots, salmenta eskaintza publikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

General Motors enpresa erraldoiaren 1995 urteko salmenta zifra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

Salmenta kopuru jakin batetik gora.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Okel salmentak %30 egin du behera azken egunotan.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Amirzada, berriz, 1983an auzitara eraman zuten, droga salmenta bat zela eta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 211. orr.

Lore salmenta haizatzen hasi da apalki.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 225. orr.

Etxe-salmenta da New Yorkeko erlijio ofiziala, eta erlijio horretako jainkoak traje arraiadun gris bat darama jantzita, eta Diru deritzo, Diru Gehiago eta Gehiago jauna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Lur salmenta txar batengatik beren burua hiltzen zuten gizonak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akzio salmenta (3); akzioen salmenta (5); autoen salmenta (3); boulevardeko salmenta ikertzeko (4); etxebizitzen salmenta (3); merkataritza gunearen salmenta (5); nihaten salmenta (4); produktuen salmenta (5)

salmenta baimentzea (3); salmenta baimentzeko (3); salmenta debekatu (6); salmenta debekatu du (3); salmenta eta kontsumoa (3); salmenta gelditu (3); salmenta handiak (3); salmenta ikertzeko (10); salmenta legezkoa (3); salmenta onak (5); salmenta prezioak (3); salmenta prozesua (4); salmenta teknika (4); salmenta zuzena (7)

txartelen salmenta (5)

akzioen salmentak (3); auto salmentak (6); eurotik gorako salmentak (3); milioi euroko salmentak (10); salmentak behera egin (4); salmentak egin (4); salmentak izan (9); salmentak izan zituen (4); salmentak jaisten (3); salmentak jaisten ari (3); salmentak lortuko (3); salmentak nagusitu (3); salmentak nagusitu ziren (3)

saltoki handietako salmentak (3)

liburuen salmentan (3); salmentan edo komertzioan (4); salmentan jarri (5)

etxe salmentarako (3)

armen salmentaren (3); salmentaren ostean (3); sarreren salmentaren (3)

akzioen salmentari (3); salmentari esker (3)

salmentatik ateratzen (6)

salmentek behera egin (3)

salmenten buru (4); txikizkako salmenten (3)


salmentaburu (corpusean salmenta-buru soilik) iz salmenta saileko burua.

Guisfredo, Guisfredo Biskert, Salmenta-burua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 118. orr.


salmista iz salmoen egilea.

Baina honi buruz esan den gauzarik onargarriena salmistaren hitzak dira: [...] "Zuk laudorio deritzozu isiltasunari".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.


salmo (orobat salmu g.er.) 1 iz juduen eta kristauen Jainkoa goraipatzeko kanta; Bibliako liburu bat osatzen duten eresietako bakoitza.

Salmoa: Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz (3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.

Salmoa, goian bezala).  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Hala dago idatzia bigarren Salmoan: "Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu.  Elizen arteko biblia   Eg 13,33

Salmoak dioen bezala: "Orduan bozkario kantuz bete da gure ahoa".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

Salmo hau beti goizeko otoitzean (Priman) esaten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 78. orr.

Segidan, Andre Mariaren ofizioko salmoak esaten zituen aurrena; hurrengo, berak aukeraturiko beste zenbait salmo eta, hauen ondoren, Nekaldiko salmoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Penitentziaren salmoak marmarkatzen zituzten hiru haurren konpainian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu bakoitzerako seinalatua den salmoarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.

Hamabost salmo dira guztira eta Frantziskok salmo askotako zatiak elkartuz eta moldatuz egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Izenburua Salmoetatik (87, 3) hartu zuen: Bai ospetsua, Jaungoikoaren hiri, Jaunak zutaz dioena!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Salmoak irakurri nituen Iratzederren itzulpenean.  Berria - Harian   2005-12-06

Irakur iezaguk salmo bat, ea errautsez egindako ahi nazkagarri hau ogi-edo bihurtzen den...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

Salmoen zatiak eta ereserkiak abestuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-26

Zenbatetan etorri ez ote zaidan bururat, hartaraz gero, Salmoen liburuko aipu hura: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 379. orr.

Salmoen aipamenetan, Vulgatako zenbakikuntza erabili da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan anaiek ez zeukaten brebiariorik, eta salmo-liburuak ere gutxi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.

Ez dezazuela uste, otoitza datzala ahoz-kanpoko xuxurlatzean, salmo-sortak, eskariak esatean, eta errosarioa errepikatzean, bihotza galduta dabilen artean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Azkenik, Frantziskorengan misterio guztiak konplituak zirelarik, otoitz eta salmo-kantu artean, Jaunagan lokartu zen gizon dohatsu hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

Salmo-txatalez ehundua dagoen Nekaldiko Ofizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Berak aipaturiko salmo-bertsoa esatean, haiek alde egiteko eskatuko zieten adeitasunez bisitariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bezperako esker-salmoak berritu ziren istant batez gaztelu barnean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.


salmodia (orobat salmodio g.er.) iz salmoak abesten diren musika.

Baina indar bat zegoen han lanean; [...] alderoka ibili eta zeharka begiratzen zuen zerbait; lanean jarduteko orduan ritual ohoragarritan eta salmodia gorenetan inspiratua ez zegoen zerbait.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Argi uztartu zituten gregorianotik datozen Erdi Aroko salmodiak egilearen musika baikorrarekin.  Berria - Kultura   2004-05-22

Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua.  Berria - Kultura   2004-04-08


salmodiatu, salmodia(tu), salmodiatzen du ad zerbait salmoak bezala abestu.

Han, adiskide mami izan zuen Jean Bruillot, kalonje eta txantrea, zeinarekin letania ederrik salmodiatzen baitzuen Mariaren ohorez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

Tipo bat zegoen han, ebaketa-mahaiko hanketan kateaturik, nik dakit zer arraio salmodiatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.


salmodio ik salmodia.

salmonella 1 iz Salmonella generoko bakterio gram negatiboa, izaera patogenoa duena gizakiengan eta zenbati animaliengan.

Salmonellak eragin du Donostian gastroenteritisa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Salmonellaren aurkako txerto bat garatu du iruinseme batek.  Berria - Gaiak   2004-12-08

2 salmonellosia.

Osasun Departamentuak argitu duenez, salmonella eragin duen bakterioa desberdina da bi kasuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Salmonellaren bakterioak bere burua babesteko eta ugaltzeko txoko bat egiten du.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Bajarekin zegoen salmonella izan zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Donostiako salmonella kasuen zergatia argitu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21


salmonellosi (orobat salmonelosi; Euskaltzaindiaren Hiztegian salmonellosi agertzen da) 1 iz salmonellak eragiten duen gaitza, intoxikazioa edo hesteetako infekzioa ezaugarri dituena.

Salmonella deituriko bakterioak eragindako gaitza da salmonellosia.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Lanean hasi zenetik behin baino ez da gaixotu Yolanda, duela hiru urteko ekainean, tortilla pintxo bat janda salmonelosiaz kutsatu zenean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Baldintza naturaletan animalietatik gizakira kutsatzen den gaixotasunik garrantzitsuena da salmonellosia, nazioarteko osasun erakundeen arabera.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Hiru milioi pertsona hiltzen ditu salmonellosiak urtero munduan.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Oiloaren genoma deskodetu izanak sekulako informazioa eman dezake gizakiaren biologiaren inguruan, eta, besteak beste, salmonellosiaren eta hegaztien gripearen kontra borrokatzen lagun dezake.  Berria - Gaiak   2004-12-10

2 (hitz elkartuetan)

Orain dela gutxi azaldu diren salmonellosi kasuak aparte utzita, [...].  Berria - Harian   2005-08-06


salmonelosi ik salmonellosi.

salmotegi iz salmo bilduma.

Otoitz ongarriagoa hauxe, salmotegia esatea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

Zati handi bat, baita ere, zentzuen egitateagatik, gure praktika, gau-beila, salmotegia eta antzeko gauzengatik; hainbesteraino hartzen gaituzte, non galarazten baitigute geure barruan sartzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.


salmu ik salmo.

salneurri (310 agerraldi, 27 liburu eta 184 artikulutan) 1 iz ondasun bat saltzen edo erosten den diru kopurua. ik prezio.

Levine andreak Picasso txikia erosi du eskatuta genion salneurrian.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Hotel, kafetegi eta jatetxeetako salneurriek ere gora egin zuten, baina maila apalagoan.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Salneurria ere izutzekoa eskatu zuen, jakina, eta Héracliusek errekardaritzatan ibili gabe ordaindu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Salneurrien gorakada edo ogirik zuriena non eros zitekeen izaten zuten hizpide.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Ondasungabetzeak salneurria jartzen dio ahularen buruari, errugabeari errudunaren zigorra sufriarazten dio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Beste kontua da ea egokia den errudun baten buruari salneurria jartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 100. orr.

Salneurriaren eranskailua kendu eta bitan tolestu zuen paperezko poltsa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.

Gizartean negozioak aurrera daitezen diruak salneurria behar du; bestela, ez dira mailegu emaileak izango.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Ezer gutxi aurreratu nahi dute upeltegiek eta mahastizainek mahatsaren salneurriari buruz.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Autobus-txartelaren salneurria ordaintzen ari zen bitartean, eserlekuak jendearen ipurdiekin katigatuak zeudela ohartu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 83. orr.

Zenbateko hori eguneratuz gero, 80 dolarrekoa litzateke erregaiaren salneurria.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

Barazkien salneurriek %7,3 egin zuten gora EAEn eta %8,3 Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Bruselak agindutako politikaren ondorioz, datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Zenarrutzabeitiak petrolioaren salneurriaren etengabeko garestitzeari egotzi zion inflazioaren igoera hori.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Gurinaren eta gariaren salneurria jakiteko eginak gara, edota bi zaldiren, bi itsasontziren, bi ministroren edo bi artistaren balioaz eztabaida egiteko, gehienez ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Diruaren salneurria zehazten duten harremanak agintaritzatik kanpokoak dira; gobernuek ezin dute hori zehaztu aginduzko legeen bitartez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ahari bi saldu berri nizkion Cox laborariari, eta salneurri onean, gainera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Sei pennyren truke erosten dizut txakurra; ez da salneurri txarra, ezertarako balio ez duen txakurrarengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.

Pedro Berrondok egindako itzulpena da salgai jarriko duena, salneurri merkean.  Berria - Kultura   2004-11-26

Produktu berriak merkaturatzea, salneurri baxua edota promozioak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Kalitatezko jaialdiak salneurri xumeetan eskaintzen.  Berria - Kirola   2006-03-11

Ezin da ahaztu duela hilabete batzuk petrolio upela inoizko salneurri garestienetan jarri zuen faktoreetako bat espekulazioa izan zela.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Salneurri tasatuetako etxeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Baikorrenek espero dute joan den urteko batez bestekoei eustea, salneurri duina dela uste baitute.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Batez besteko salneurria 0,9 euro izan zen kanpainaren bukaeran.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Salneurri arrazoizko baten barruan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batez besteko salneurria (4); direkzio elektrikoen salneurria (3); erregaiaren salneurria (3); etxebizitzen salneurria (3); gasolioaren salneurria (3); petrolioaren salneurria (4); salneurria merkatzeko (4); salneurria merkatzeko eskatu (3); sarreren salneurria (3)

etxebizitzen salneurriak (4); salneurriak jaistea (4); salneurriak jaitsi (5)

salneurrien igoera (5)


saloi (orobat saloin g.er.) 1 iz etxebizitzetan, sala; bestelakoetan, aretoa.

Alarguna saloi bateko tximiniaren aurrean hitz eginez dut gogoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

Saloia jendez gainezka zegoen eta gizon gehien-gehienak esmokinez jantzita zihoazen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.

Saloia urdinez pintatutako gela txiki bat zen, belus gorriz estalitako hiru besaulki zituena, frantses erakoak hirurak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Klubera iritsitakoan, Lucy eta aita mahai eta eserleku handiz beteta zegoen saloi eskerga batera sartu ziren aperitiboa hartzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.

Alarguna zen, nik uste, eta batzuetan auzolagunak gonbidatzen zituen saloi handian txokolatea hartzera, hotza zetorrenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.

Bazter inarrosleak eta saloietako iraultzaileak ere trenpu txarrean uzten zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Ahots goraz eta espantuka Ateneoko saloiko mahai handiaren gainean zutik deklamatzen zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Sukaldeko dantzaria esaten zaion hori nintzen ni, ez inolaz ere saloikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Nautilus-eko saloiko beirate handiaren aurrez aurre daude Aronnax jauna, haren zerbitzari Conseil eta Ned Land arpoi-jaurtitzaile kementsua, beren begien aurrean agertu berri den txibia erraldoiari so.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saloi dotorea, beheko sua, epeltasuna. Hark erakutsi zizkion saloi dotoreetako sedukzio arauak eta sexu-jolaserako lehen urratsak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Justina, bezperan berarekin errege jauregiko saloi handian dantza egin zuen neskatxa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Saloi argituan sartu behar nuen, loro nazkagarriaren eta horko zoo guztiaren ondotik pasatu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Saloi gorrian mahaiak eta aulkiak belus gorriz estalirik zeuden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Kafeteri edo halamoduzko saloi inportanteren batean ordu jakinetan soinua jotzeko konpromisoa harturik omen zeukan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

Biliarrerako saloi berria ari omen dira egiten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 88. orr.

Alde batera eta bestera zebilen zutabe anitzeko saloi marmolezkoan zehar.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saloi bazter batean zegoen mahaian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

· Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Ezkerretara jo du, haritz ilunezko ate eskerga zabalduz, eta saloi-jangela moduan erabiltzen diren erreserbatuetako batera iritsi da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amaitu ziren korruak eta neskatxen balkoipeetako errondak, eta pobreen igandeetako dantza saloia ere itxi egin zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 96. orr.

Senarra ahalduna duk aterki-enpresa batean, eta emazteak arropa-saloi bat zeukak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

5 (orobat salun g.er.) industriako produktuen erakusketa, periodikoki egiten dena.

Baiona, Gipuzkoa eta Nafarroako merkatal ganbaren artean antolatu ekitaldia zen aitzinagoko asteartean «Interplus» saloia.  Herria   2002-10-24

Ezkontzaren Saloina Baionako Lauga Salan iragan da joanden asteburuan.  Herria   2001-01-25

Bilan biziki baikorra ateratzen dute berriki Baionan iragan den bizitegien saloinaren antolatzaileek.  Herria   2005-10-20

Pariseko saloinean saristatuak izan ziren departamenduko ekoizleak bildu dira duela gutti Pauen.  Herria   2003-05-15

Ingalaterran egin berri da hegazkien saluna Farnborough hirian.  Herria   2004-07-29

6 behinolako bilera aristokratikoa edo burgesa, batez ere literaturari, arteari edo politikari buruzkoa zena.

Literatura hizkuntzak gainditu egiten ditu literaturak jartzen dizkion mugak: gogora ditzagun saloien eragina, gortearena, edota akademiena, esaterako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Ekintza-gizon, abenturazale, bildumatzaile, erudito, bidaiazale, saloietako gizon, idealista gogoz kontra, hori baita bere dobladuren atzean ageri den pertsonaia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Hango alabek, hemeretzigarren mendean Inglaterrako saloietan sakabanatuak, zoragarri zazeatu eta zalaparta gartsuak harrotu zituzten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.

Nork asma zezakeen Madrileko saloietatik aterea zirudien galai lerden beltzaran hura apeza zela?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.

Hiriko jende apainak kopiatu egin ohi zion, eta toxatik nola atera eta pizten zuen zigarreta -keinu dotore distraitu harekin-, hura ere eredu zen mundu zabaleko saloietan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

7 saloona.

Berak Yuma, Denver eta Kansas City aldeko saloietan epe laburrean maite izan dituen korista frantsesen antzik ez duelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.

8 saloiko izlag saloian gertatzen dena; benetakoa ez dena, friboloa.

Oso famatuak dira [Dvorak-en Dantza Eslaviarrak], baina beharbada niretzat behintzat bere garaiko saloiko musika burgesaren eredura lotuegiak.  Berria - Kultura   2004-05-02

Ez da erraza jakiten zenbateraino ziren saloiko keinu eta planttak Cloots jaunarenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Saloiko komunista saldoa zarete, eta urtero jaka aldatzen duzue.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saloi handi (3); saloi handian (3); saloi jangela (3)


saloin ik saloi.

saloitxo iz tamaina txikiko saloia.

Saloitxo batera eraman ninduten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Saloitxoan zegoen sofa bakarrean eseri nintzen nahiko larriturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Afaria amaitu ondoren, beste zerbeza lata bat hartu eta saloitxoko sofan eseri zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.


salokeria iz jatunkeria.

Leku hari Kibrot-Taaba -hau da, "Salokeri Hilobiak"- eman zioten izen, han lur eman baitzioten jan-irrika sartu zitzaion jendeari.  Elizen arteko biblia   Zen 11,34


salomoniko izond auzitan diren bi alderdiak era berean gogobetetzen dituena.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.

Hori ikusita, Espainiako Atletismo Federazioak erabaki salomonikoa hartu du: ez dio baimenik eman ez Donostian, ez Haron aritzeko.  Berria - Kirola   2006-01-29

Gaur gauean erabakiko du zuzendaritzak Quintanaren baldintzak onartzen dituenetz, nahiz eta litekeena da erabaki «salomonikoa» hartzea, hau da, erakundearen statu quo-a aldatuko ez duena.  Berria - Mundua   2004-07-07

Aitak, bista egunkaritik jaso ere egin gabe, erantzun salomonikoa eman dio seme jakin-goseari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabaki salomonikoa (5); erabaki salomonikoa hartu (3)


saloon iz ipar amerikar mendebaldeko taberna, jokoa eta ikuskizun friboloak ere badaudena.

Orduantxe sartu zen Morgan kuatreroaren banda Saloonean, ateari ostikoa emanda.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

Eta forasteroak zaldi gainetik jaitsi gabe esaten zuen saloon alaiaren atarian, “Neska ederrak bai, baina jakin nahi dudan bakarra da ea hemendik pasatu diren sheriffa eta bere jendea”.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 336. orr.

Atarian gizon bat zegoen karta jokoak eginez, salooneko tahurren gisara mozorroturik.  Berria - Kultura   2006-04-02

Kontsolamendu bakarra saloon-ean pistola eskuan sartzea izango dute herritarrek.  Berria - Mundua   2004-08-01


salpen iz ipar salmenta.

Aurtengo lehen sei hilabetetan % 18 ez goititu dira behi haragiaren salpenak.  Herria   2002-09-26

Donibane Lohizunen ere plantatu zen, mugaz hunaindirat hedatzeko bere salpenen sarea.  Herria   2005-11-03


salpikadero iz ibilgailuetan, gidariaren aurreko aginte taula.

Zazpiak eta hogeita bi irakurtzen dut salpikaderoko erlojuan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

Bederatziak hogei gutxi direla ikusten dut salpikaderoko erlojuan,  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.


salpostu iz saltzeko postua. ik salgune.

Eta salpostura hurbildu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 210. orr.

Bond Streeteko salpostutik atera zenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Aste hartan bigarren aldiz hurbiltzen zela salpostu hartara aterkia erostera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.


salprezio iz salmenta prezioa.

DVD-aren salprezioa: 28,50 euro.  Herria   2005-10-13


salsa1 (orobat saltsa g, er.) 1 iz jatorria Antilletan duen dantza-musika bizia eta alaia, erritmo afrikarrak eta latinoak nahasten dituena.

Diskoaren mamia, salsa, reggae eta rockaren artean murgiltzen diren hamar kantuk osatzen dute.  Berria - Kultura   2006-02-02

60ko hamarkadan salsak hartu zuen nagusigoa, eta urte batzuen ondoren, 80ko hamarkadaren bukaeran, jazz latinoaren loraldia gertatu zen.  Berria - Kultura   2004-03-10

29an, ostiralez, aratseko 7.30etarik goiti, kontzertuak (rock, reggae, hip hop, salsa eta gaineratiko) talde hauekin: [...].  Herria   2001-06-28

Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Aurrena goiko pisuan egon gara eta zinez ikustekoa zen [...] dantzariek zein serio eta lizun hartzen zituzten salsaren konpas bihurriak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tokatan salsa musika jarri eta pozik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Carloren herrian ikusitakoaz gogoratzen naiz, plazatxo batean zegoen jende multzoaz, salsa dantzari pilo bat zegoen, bertako italiar dantza tradizionalak balira bezala ari ziren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Aratsean "salsa gaua".  Herria   2005-04-21

Herbehereetan nengoela [...] salsa big band batean ere aritu nintzen.  Berria - Kultura   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salsa gaua (3)


salsa2 ik saltsa1.

saltaka ik saltoka.

saltalari izond saltokaria.

Uste zuten, mutilik saltalarienaren gurasoek izango zuela uztarik aberatsena; ordea, lotsatiren batek muzin egiten bazion jauzi egiteari, etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.


saltarazi, saltaraz, saltarazten du ad salto eginarazi.

Goizean goiz, sua berritu eta aziendak, zaldi eta behor, brasaren gainetik saltarazten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Hain leku estrategikoan pausaturik, haren ukipenak guti faltan ez ninduen ohe gainean saltarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

RIP hitza ukitu orduko, jaurtigailu metaliko batek saltarazten duen burezur ezkutatua.  Berria - Kultura   2006-02-12

2 irud/hed

Nik bihurkin bat hartu eta sarraila saltarazi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean, hiru gintuan, izutzeko...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Lan baldintzak ahalik eta malguen atxiki nahi dituzte, zurruntasun guziak saltarazteko.  Berria - Harian   2006-02-07


saltarello iz Erdi Aroko dantza alai eta bizia, hiru aldiko erritmoa duena.

Biolina eskuetan hartu eta jotzen hasten zen itsua, dantzarako piezak gehienetan, alemana ez bazen zarabanda, saltarelloa ez bazen gailarda edo-eta, etsi-etsian pabana bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.


saltari 1 izond jauzi egiten duena.

Leiho zabaletik [...] bainatzen ari zirenen puntutxo biribilak, etxola txiki-txikiak, txotxongiloaren inguruko nano saltariak eta erlijio zirkulu txikia ikusi zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Jostailuzko untxi txiki saltari bat bezalakoa da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Uretan saltoka zebilen arrain bat zen ala Peter zen, txirularekin arrain saltarien doinua eginez?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela, txori eta arrain basati, ezinezko eta saltarien artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Badira Lycosa generoko armiarma handi, iletsu eta saltari batzuk, Taranto inguruetan beste zenbait lekutan baino ugariagoak zirelakoan tarantula izenarekin bataiatuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Pilota saltaria komeni zaio hari, alaia, erraz erabil dezakeen horietakoa.  Berria - Kirola   2004-12-16

Korrika joan ginen belar malgu saltariaren eta arroken orratz zulatzaileen gainetik. Ene maitearen ahotsa!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

2 irud/hed

Begi bizi saltariak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

Arin eta urrats saltari laburrez barruratu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.

3 (izen gisa)

Soka ematen zutenek markatzen zuten saltarien erritmoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Saltari trebeak ez zuen gerrikominik izango igitai-lanetan jardungo zuenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

4 (adizlagun gisa)

Horra, hor dator bera, mendiz mendi saltari, muinoz muino jauzika. hortik jostatzen dira ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik  Elizen arteko biblia   Kt 2,8


saltarin izond saltaria.

Tronpatu nahi duenak utz biezaio gorputzari arkumeak bezala, aske eta saltarin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Polixenek apirileko ur biziak baino saltarinago jartzen zidaan bihotza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.


saltatu, salta, saltatzen 1 du ad

Harresia saltatu, basoa zeharkatu eta zabortegi batera irten gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.

Zurezko mailak launaka saltatuz jaitsi zituen bi pisuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

4,35 saltatu dut aurten, baina 4,40-4,45 saltatzeko moduan ikusten dut neure burua.  Berria - Kirola   2004-03-05

Sutegitik saltatutako su-printzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

2 (osagarri zuzena agertzen ez dela)

Miliok saltatu zuen orduan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

Leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Poliki-poliki, gizonek kamioi gainetik kaleko lokatzetara saltatzen zuten, armak eskuetan ondo helduta zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Ez dela landareak biltzea edo noraezean ibiltzea baino hoberik, aldian behin hilobi baten gainetik saltatuz edo itzulinguru bat eginez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Su gainetik saltatuz.  Herria   2005-06-23

Erbinudeak orduan lurrera saltatu zuen txistuka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.

Ni geldiro abiatu nintzen, eta ehunen bat metroren ondoren, orga gainera saltatu nuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Ohera joan arte ibili ziren jolasten, herrenka saltatzera eta besoak lotuta eramatera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 136. orr.

Pentsatzeko astirik gabe, albora saltatu eta bi eskuez ote mordo bati heldu zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 192. orr.

Inortxok ere ez zidala jarraituko, are gutxiago martxan zegoen tren batetik saltatu behar bazen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 59. orr.

3 irud/hed

Zati bat saltatu duzu -mozten dio Janek, orain amak baino hobeto baitaki istorioa-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 217. orr.

Azken eskola-ordua saltatu eta zerbeza pare bat hartu dudala lagunekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

Inportanteena da oso gustura nabilela Kutxin gora eta behera, taberna bat ere saltatu barik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Astean behin gosaria saltatu eta hamasei kilometroko bidea egiten dute elizara, etxeratutakoan bazkari eder baten esperantzan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.

ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda, bidean aurkitutako semaforo guztiak saltatu ahal izateko sinkronia bikainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

4 (da aditz gisa)

Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen eta beheiti begiratu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

Ikusten dut nola saltatzen den ohetik, lotsarik gabe, gazte hura defenditzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainetik saltatu (3); lurrera saltatu (3)


saltegi (498 agerraldi, 28 liburu eta 263 artikulutan) 1 iz zerbait saltzen den, salmentak egiten diren tokia. ik saltoki; denda.

Jatekorik ez zakuan: erosketak egin ditut herriko saltegi bakarrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Kongresu horiek ainitz diru ekartzen dutela hotel, jatetxe, saltegi eta holakoeri.  Herria   2005-11-03

Saltegi eta lantegi handi askoren nagusiak bildu.  Herria   2004-06-10

Miarritzen, merkatuguneko saltegiek indar berezi bat egin dute aurten bazterren alegeratzeko San Ferminen ohoretan, Iruñako bestak zireno.  Herria   2005-07-14

Joan den udan hasia bainaiz lanean eta udan astelehenetan ere irekia baita gure saltegia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 45. orr.

Quiksilver enpresak mega saltegi bat idekiko du Angelun, Pontots gunean.  Herria   2003-11-13

Auchan, Promodes eta Continent hiper saltegiek izan dituzte kondenu gorenak.  Herria   2005-04-28

Autoen mugimendu hura, hango saltegien distira eta apaindurak...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"LIDL" saltegi ezagutuak, Hazparnen idekiko du 700 M2-ko saltoki bat.  Herria   2003-01-14

Baionako saltegi handi batean lore sorta eta xanpaina botila bat erosirik, ospitaleko bidea hartu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Saltegi handiak, hasteko, aitzineko urteetan ere irekiak ziren; Geant Casino, kasu.  Berria - Harian   2005-05-15

Supermerkatua itxi eta saltegi txikiak ireki behar ote dira?  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Ostatu bat eta saltegi tipi bat ere badaude.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 274. orr.

Saltoki handi frangotan, hyper eta supermerkatuetan, aurki ditaike, eta eskualde huntako saltegi ttipiago zenbaitetan ere.  Herria   2003-01-21

Marie Helene Oyhenart sartu zaiku herriak eraiki saltegi eder berrian, lehenagotik hurbil hurbila.  Herria   2003-02-13

Saltegi arrunt horretan pasatzen zituen egunak, hor zuen bere bizia, bere kargua, bere misioa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Greba-egun segitua, tren geltokiko saltegi hertsiak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Saltegi beltz haien barrenean pila-pila eginik ikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Neverseko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak, beste batzuk haritz zurezkoak, kristoak, amabirjinak, santuak, elizako jantziak, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Arratsalde osoan autobusez ibili ginen hara eta hona, helbururik gabe, eta horrela, jauregi, monumentu eta saltegi espantagarriak ikusi genituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Ainitz sari irabazteko aukera ederra da hemen, tokiko saltegiak lanean arraraziz.  Herria   2005-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela zenbeit aste aipatzen ginuen Hazparneko saltegi andana baten hestea.  Herria   2004-11-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baionan ari lanean, zapata saltegi batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Ezagutzen ez zintuzten liburu saltegi batera joan zinen itzulpen horren erostera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 15. orr.

Jende gutxi dabil Baionako karriketan, gutxi Baiona Txikiko bihotza den Pannecau karrikan eta gutxiago oraindik karrika erdian dagoen tabako saltegian.  Berria - Harian   2006-02-11

Hala ere joan zen 'Old England' jantzi saltegi parean finkatu zuten hitzordura.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 227. orr.

Taberna bidearen aldamenean kokatua zen, ezantza saltegia eta drive-in jatetxea zetxizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Andere honek atxikitzen du edergintza saltegi bat Pannecau karrikan.  Herria   2001-10-11

Manifestazioa Hendaiako hondartzara hurbiltzean, apainketa saltegi batek ateak eta pertsiana itxi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

5 irud/hed

Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti, bizkarrean seda saltegi oso bat zeramana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburu saltegi (3); saltegi berri (7); saltegi berri bat (4); saltegi berria (3); saltegi handi (11); saltegi handi batean (7); saltegi handiak (4); saltegi handien (3); saltegi haundi (5); saltegi on (3); saltegi on guzietan (3); saltegi ttipi bat (3)

saltegiaren aitzinean (3)

kanboko saltegietan (5)


saltegiño iz saltegi txikia.

Eta badu ixtante hogoi urte hotelean berean muntatua dutela etxe-ekoizpen saltegiño bat, arrakasta ederra baduena.  Herria   2001-07-12


salterio1 iz salmo liburua, salmutegia.

Salterioa eduki nahi zuen anaia laiko batek baimena eskatu zion Frantziskori; honek, ordea, errautsa eman zion salmo-liburuaren ordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Salmoa: Ene Jainko, zatozkit lagun! (8. Salmoa, salterioan dagoen bezala).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 84. orr.

Salmo asko eta asko buruz zekizkien Frantziskok, salterioarekin ikasi baitzuen irakurtzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Salmoak irakurtzen dakiten laikoei ere zilegi bekie salterioa edukitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.


salterio2 iz Erdi Aroko zitara, erresonantzia-kutxa prismatikokoa, hatzekin edo ziriekin jotzen diren hainbat hari dituena.

Izan ere, musika tresnak -zitarak, hamar hariko salterioak eta gainerako tresnak- handikeria eta bekaturako erabiltzen dituzte, Jainkoaren nahiari aurre eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Salterioa, lautea, hiru arrabita, kontrabaxua, bongo moduko danborrak, pianoa eta bost gizonezko ahotsak izan zituen laguntza gisa.  Berria - Kultura   2004-04-07

Magnificat edo David-en salmoan, bakarlariak egiten zuen arabiar melopeari unisonoan elkartzen zitzaizkion instrumentuak lehenez salterio edo lautea.  Berria - Kultura   2004-04-07


saltinbanki 1 iz kale-saltokaria, akrobata.

Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan, deus ez baitzuten arriskatzen koitadu horiek salerosietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Gurdietako bat saltinbankien etxea zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Saltinbanki saldo handi hura mila verstako bideari lotu beharrean zegoen, hurbileneko mugara iritsi nahi bazuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Gero Lindak bereak kontatu zituen, bere saltinbanki-bizimodu bohemioa, harik eta jaun aberats batek zirkutik atera eta bere babesa eskaini zion arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

3 (izenondo gisa)

Ustez ilustratua zen kristau-aroko hemeretzigarren mendean, filosofo saltinbanki bat aurkitzen dugu, "arraza nordiko" barbaro osasuntsuaren mitoa zabaltzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.


saltinbankitza iz saltinbankiaren lanbidea.

Salerosketarako aukera, esate baterako, edo ostalaritza berpizteko bidea; abadetxe, janari-denda, azoka, garraio eta saltinbankitzarako diru-iturria zen, eta beste hainbatentzat bideko bizi-poza eta ondasunak eskuz aldatzearen alegrantzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.


salto (1548 agerraldi, 183 liburu eta 317 artikulutan; orobat saltu g.er.) 1 iz bat-bateko abiadaz, norbaitek edo zerbaitek, bera dagoen tokia epe labur batez utzi, eta toki berean edo beste batean gelditzea. ik jauzi1.

Beste salto hori ikusi dezu, airean buelta eta guzti?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 105. orr.

Azken bi saltoetan eskura izan zuen aurrera egitea, baina azkeneko mugimenduan kale egin eta listoia bota zuen.  Berria - Kirola   2004-03-06

Marmolezko eskailerak jaitsi zituzten biek batera, salto eta jauzi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

Aneren kolega arlekin bilakatu zen, uju eta salto lokalean hara eta hona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Pentsamendu horrekin salto eta salto zebiltzan gazte guztiak, nork altuago eta luzeago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Beste salto bat eta zutik nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Ziegako atea itxi bezain laster, salto bat eman eta, eskua zabalik, kolpe bat eman diozu paretari indarrez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Kolpeak salto emanarazi zion, eta burua jiratu zuen eskailera zurien atzetik zetozen xuxurletara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 145. orr.

Suaren gaineko saltoak nolako, lihoaren uzta halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Suaren gainetiko saltoa, suabiar hauek binaka egiten zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Gazteek salto pare bat egin nahi izan zutenean, hasieran debekatu egin nahi izan zieten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 189. orr.

Oso gutxitan lortzen zuen saltoekin batera konpasean kantatzen zuen leloa akatsik gabe bukatzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Gorako eta luzerako saltoan aritzen naiz arin asko, orduak eta orduak ibiltzeko gauza naiz eta bai mendietara igotzeko ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Alde guztietatik sartzen zizkidaten hatzak kilimak egitearren, eta, jakina, saltoak egiten nituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salto handi batekin, Harryk giltzari heldu, kolpean atea itxi eta giltzaz ixtea lortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Gero, bihotzak salto handi bat eman ziolarik, apatx-hotsa entzun zuen bere atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 332. orr.

Jauzkariak, zenbat eta salto handiagoa jo, orduan eta gerrikomin gutxiago nozituko zuen gero liho-biltzean eta gainerako uzta-lanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Hanka-puntetan orain, salto txikiak emanez gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Usoak nonahi, salto txiki zalapartariak eginez hurbiltzen zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Begira ez zaudela uste dutenean, salto alaiak emanez joaten dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Bi katu ere bai, bere salto ustegabeko eta isilpekoekin izutzen nindutenak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Harryren bihotzak izugarrizko saltoa egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 106. orr.

Orpoz sartu bainuen gola, airean inoizko saltoa eginik, sekulakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

3 irud/hed

Mediterraneo Itsasoaren ertz eta aldamenean, klima gozo leun berezi-berezia osatu da, koska oso gutxi edo salto nabarmenik apenas duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Zinez idazlea denak, salto bat eman eta errealitatera jauzi egin behar duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Orduan, salto handi bat emanez Japoniara joan, han finkatu eta Japoniako hiritar egin zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Lan honek istorioan salto handiak eskatzen dituenez, joko asko ematen duen egitura sortu dugu.  Berria - Kultura   2006-04-28

Errealitatearen interpretazio molde razional bat destakatu behar zuena, errealitatearen uko bihurtzen da, salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Euskadik autogobernuan salto bat eman behar duela uste dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Aurrera emandako salto historikoa da eta ez da inorentzako mehatxua.  Berria - Harian   2005-10-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hermionek dantza-salto batzuk egin zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 217. orr.

Püchl andrearen alaba zaharrena, Katharine, soka-saltoan zebilen egongelan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Asto-saltoan, nahiago izaten du etsi-etsian beti asto gisa aritu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Ureztontzia husten amaitu aurretik, halako ikara-salto bat egin du Garbiñek.  Berria - Kultura   2004-08-11

Hau ez da arrisku-salto bat, azken hamarkadako prozesuaren segida baizik.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

4a (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Garmish-Partenkirchen-go eski salto txapelketan.  Berria - Kultura   2004-09-25

5 saltoan adlag salto eginez; salto batean; laster batean.

Dena orro, dena marru, haitzez haitz saltoan, harriz harri aurrera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

Trenetik saltoan jaitsi, markesinatik kanpora laster egin, eta estropezu egin nuen ikusi ez nuen oinezko batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Gerezi mordoz gehisko kargatu eta lurrerantz abaildutako bazterradarrik bajuenak eskua luzatuz saltoan harrapatu nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Dursley jauna saltoan zutitu zen, lokietan zainak taupaka zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Harry saltoan eseri zen, bat-batean guztiz esnatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.

Lockhart saltoan sartu zen ikasgelara, eta ikasleak adi-adi begira geratu zitzaizkio  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 226. orr.

6 salto batean adlag salto eginez; laster batean.

Azken sei mailak salto batean jaitsi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Oihu handiz esan zion: "jarri tente oinen gainean!" salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Eg 14,10

Salto batean altxatu ondoren, gelako atera hurbildu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Orduan, Raguelek salto batean jaiki eta musu eman zion.  Elizen arteko biblia   Tb 7,6

Ama, eztago piperrik eta banoa salto batean.  Herria   2001-06-07

Entzun zuen Ivyk nola ari nintzen erreserba agintzen, eta salto batean etorri zen niregana hura etenaraztera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Joan zaitez salto batean Posta-Bulegora, mesedez, eta begiratu ea ezer dagoen niretzat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 42. orr.

Gaur gauean ezer egiteko ez baduzu, etorri salto batean antzokira, unetxo baterako besterik ez bada ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

Salto batean jaiki nintzen eta, janaria ukitu ere gabe, plazara joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

7 salto batez adlag salto batean.

Salto batez hegaldatzeko distantzia handiegia zen, eta igerian ez zekien.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.

Itzuli, zaldi gainera salto batez igo eta arrapaladan abiatu zen Cirith Gorgorrerantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 207. orr.

salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Eg 3,8

Peppone kapela jaurti eta salto batez oholtzara igo zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Une egokian, On Camillo erretenetik atera zen salto batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Salto batez iritsi zen nire aldamenera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

8 salto egin ik saltatu.

Lehendabizi makurtu eta gero salto egin behar dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Baina Antoniok kotxetik martxan salto egin eta mendira jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 132. orr.

Morroiak, zeharo ikaratuta, leihotik salto egin eta ihesari eman zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Errekara salto egin zuenean, guardia batek pistola atera zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 126. orr.

Alabari helduta amak tranbiatik salto egin eta erori egin zunan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Horma gainetik salto egin duen lapurra naiz ni.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Salto egitera zindoazen unean jo zintudan makilarekin buruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 158. orr.

Kitok aitortu zuen txalupa barrura egiten zutela salto perkek eta katu-arrainek. Mutilak, arin-arin, leihotik behera egin zuen salto.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Kalera egin beharko nikek salto, baina... hiru solairu zeudek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Erbikumeak, aita onberaren deia entzunik, haren magalera egin zuen salto bizi-bizi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Aurrera egin zuen salto, ezpata borrokarako prest.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.

Erorikoa samurra da, egin salto!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

8a (tartekoekin, edo egin ezabaturik)

Salto bat egin, armairura hurbildu eta whisky botila bat hartu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.

Papera kendu zionean, salto handi bat egin zion bihotzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Salto erdia egin zuen aulkian, eta zer nahi nuen galdetu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Egin festa eta pozez salto.  Elizen arteko biblia   Jr 50,11

Mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 114,4

Berriz igo, berriz salto.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 265. orr.

Ikusi dezu nolako saltoa egin duen tipo horrek?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

9 irud/heg

Errealitatetik desirara salto egiteko nahi bat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 183. orr.

Eszenariotik salto eginik Dabiden bila joan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Barneko orrialdeetara salto egin zuen azkar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Bihotzak salto egiten zion neskatxaren azal zuria ikusten zuen bakoitzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Itzali kalefakzioa; automatikoak salto egingo du bestela...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 147. orr.

Mailaz maila, hitzetik hitzera egiten dugu salto, norabide jakineko progresio baten barruan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.

Onomatopeiak hitzetik esaldira egin du salto.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Zenbat ahotatik zenbat belarritara egin behar du salto esaera batek, esaera zaharraren kutsua jaso ahal izateko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 208. orr.

Gero pare bat urtez egon zen Londresen, eta handik Erromara egin zuen salto.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.

Bretainiatik Ameriketarako salto handia egin zuen lehendabizi Pierre-Olivierrek, eta itsasaldi luzearen ondoren Hego Amerikako hainbat lurralde ezagutu zituen: Mexiko, Peru...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Igotzeko gogoa badago, baina ezkorren tropeletik baikorkeriaren tropelera salto egiteko arriskua du burtsako itzuliak.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Hego Euskal Herriko langabezia tasak gora egin du 2003ko abendutik 2004ko urtarrilera bitartean; %7,3tik %7,73ra egin du salto.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Txirrindulari italiarrak tropeletik salto egin zuen helmugarako 80 kilometro falta zirela.  Berria - Kirola   2004-03-14

10 salto eginarazi

Lehoiaren kaiolan sartu zen, jolasean ibili zen harekin, salto eginarazi zion eta zutik jarrarazi zuen. -Ikusi nahi al du? -esan zuen Pepponek oldarrean, hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek salto eginarazten zion bitartean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Harryren atzean oihu lazgarri batek salto eginarazi zien biei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

-Han! -oihu egin zuen Harryk, Roni eta Hedwigi salto eginaraziz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

11 salto eragin

Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei, bufalokumearen antzera Sirion mendiari.  Elizen arteko biblia   Sal 29,6

Myrtleren negar-zotinak atzera utzi eta Harryk atea itxi orduko, ahots ozen batek salto eragin zien hirurei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzera salto egin (5); aulkitik salto egin (3); aurrera salto egin (5); autobusetik salto egin (3); behera salto egin (3); bihotzak salto egin (4)

egin du salto (13); egin nuen salto (6); egin salto (6); egin zion salto (4); egin zuen salto (37); egin zuten salto (9); egiten du salto (6); egiten zuten salto (4); gainera salto egin (24); gainera salto eginez (3); gainera salto egiten (5); gainetik salto egin (15); gainetik salto eginez (3); gero salto egin (3)

jauzi eta salto (3); lehorrera salto egin (6); leihotik salto egin (4); lurrera salto egin (3); noragabe salto egitea (3)

ohetik salto egin (10)

salto bat egin (4); salto bat eginez (3); salto bat eman (5); salto batean (58); salto batean altxatu (4); salto batean jaiki (3); salto batean jaitsi (3); salto batean zutitu (9); salto batez (31); salto batez igo (3); salto batez jaiki (3); salto batez zutitu (5)

salto egin (316); salto egin du (7); salto egin zion (11); salto egin zuen (85); salto eginaraziz (3); salto eginaz (3); salto eginda (23); salto eginda zutitu (4); salto eginen (3); salto eginez (30); salto egingo (16); salto egitea (24); salto egitean (7); salto egiteko (36); salto egiteko arriskua (3); salto egiten (56); salto egiten zion (3); salto egiten zuen (6); salto egitera (8); salto eta brinko (3); salto eta jauzi (6); salto handi (7); salto handi bat (5); salto handia (7)

salto txiki (7); salto txikia (4); salto txikiak (9); salto txikiak emanez (4); salto txikiak ematen (3); uretara salto egin (7); zelaira salto egin (3)

saltoa egin (4); saltoa eman (10); saltoa emateko (5)

saltoan zutitu (16); saltoan zutitu zen (9); soka saltoan (4)


saltoka (229 agerraldi, 91 liburu eta 30 artikulutan orobat saltaka 19 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian biak agertzen dira) 1 adlag saltoak egiten. ik jauzika.

Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Itzal haiek ziztu bizian urreratzen ari ziren saltoka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 405. orr.

Euripean saltoka hasten zelako putzuetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 49. orr.

Azkenean ni ere saltoka eta oihuka hasten nintzen, aztoratuta eta etsita.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Laugarren kantuan Peliqueiroak Terranovan entzuleak saltoka eta dantzan hasiak ziren.  Berria - Kultura   2004-02-03

Lasterka eta saltoka jaitsi zituen Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Haranetarantz abiatu zen maldan behera saltoka, arrapalada bizian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Mendiz mendi saltoka doazen zalgurdiena bezalako burrunba dakarte.  Elizen arteko biblia   Jl 2,5

Saltoka hurbiltzen ziren sukalde atzeko zaborrontzietara, edo hegaldi laburrak eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Aldapan behera korrika eta saltoka zetozen neska-mutilek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Sua pizten dela herriko plazan eta gazteak saltoka suaren gainetik badabiltzala.  Herria   2005-01-13

Percy ere saltoka zebilen, erotuta bezala, duintasun guztia galduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 254. orr.

Ez zen pozez saltoka ibiltzeko moduko udaberria.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Zart egiten duen zigorraren gainean saltoka mugitzea.  Berria - Kultura   2004-11-17

Eskailerak saltoka igo eta sukaldean sartu da kolpean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 136. orr.

Bulegotik ziztuan irten, saltoka eskailerak jaitsi eta Maiden Lane-ra atera zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Ardiekin saltoka jarraitu zuen neskatilak puska batean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.

Nagiak ateratzen, gorbiztutako junturak saltoka berotzen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 irud/hed

Giro jolastia, alegia, grabeak eta agudoak saltoka.  Berria - Kultura   2006-02-28

Egun osoan, behean eta urrun, arroila garaitik ur-jauzietara saltoka zetorren erreka izan zuten bidelagun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Zer, hegazkina zurrunbiloan ibilarazi nahi badu, edo, jauzi eta saltoka, zilipurdika, kiribilketan hasten bada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Paul D-k saltoka sentitzen du bihotza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.

Peterren bihotza gora eta behera zebilen saltoka, entzuten ari zen bitartean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Klasetik piper egiteko lizentzia izan zuenetik, amona-saltoka ematen zuen ordua Jexuxek Sorazuko Felixianarekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 93. orr.

-Ardiekin saltoka jarraitu zuen neskatilak puska batean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.

4 saltoka-saltoka adlag

Untxiak bezala, saltoka-saltoka egingo zuen Gryffindorreko dorrerainoko bidea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 196. orr.

Kanta zaharrak modu /erritmo berezian kantatzen zituzten, saltoka-saltoka.  Berria - Kultura   2004-10-29


saltokari 1 izond saltoka dabilena. ik jauzkari; jauzilari.

Anaia zaharrek saltokari bat baino ez zela zioten baina.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 37. orr.

Andre hark, senarraz hitz egitean, "musikaria" edo "artista" zioen, baina gainerakoek "saltokari" deitzen zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 36. orr.

2 (gauzez)

Zer zen pieza saltokari hura izutu zuena?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.


saltokatu, saltoka(tu), saltokatzen du ad saltoka igaro.

Kantuaren bitartez populuen Europa berri bat eraiki dugu, muga guziak saltokatuz Euskaditik Astoriarat, Greziatik Georgiarat, Rusiatik Italiarat goretsiz Ama Birjina, maitasuna, itsasoa, besta, borroka, ahantzi gabe alaitasuna.  Herria   2004-05-06


saltoki (477 agerraldi, 67 liburu eta 157 artikulutan) 1 iz zerbait saltzen den, salmentak egiten diren tokia. ik saltegi; denda.

Marseillako azoka, saltokia izateaz gain, topagunea eta koprodukzioak hitzartzeko lekua izan ohi da.  Berria - Kultura   2004-06-03

Frantziako auzitegi batek Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia zigortu ditu CDak kopien kontra gehiegi blindatzeagatik.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Saltokiko bi erakusmahaien gainean, atzealdean, sekulako gurin pilak zeuden, lerro-lerro jarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Berger kalearen aldean, ostra handizkarien postuen atzean, haragi egosien saltokiak daude.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Saint-Marc plazara heldu nintzenerako, azokako saltokiak bilduta zeuden.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

238 saltoki zabaldu zirela zehaztu zuen, eta horrek sektore horretako enplegua handitzea ekarri duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

600 milioi euro inbertituko dituzte 130 saltoki irekitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Iritsia zen saltokia zabaltzeko ordua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Saltokia ixteko agindu dute, ez baitago dendarik edukitzerik odol garbirik izan ezean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.

Hegaztien pabiloian saltoki bat errentan hartzera deliberatu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Apaizak kanpora bota eta haien saltokiak itxi behar zirela esaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Saltokiak plazaren inguru guztian zabaltzen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Donkin enparantzan, saltokien jabeak badabiltza dagoeneko asto-mahaiak jartzen eta salgaiak mahaien gainean zabaltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Aita militar erretretatuaren elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Pitxer bat yaraki eskatu genuen, eta saltokiko jabeak ekarri eta edaten hasi ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.

Egunero ikasiko zuten elkarrekin, saltoki bateko bazkide ere izan zitezkeen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saltoki handi frangotan, hyper eta supermerkatuetan, aurki ditaike, eta eskualde huntako saltegi ttipiago zenbaitetan ere.  Herria   2003-01-21

1883an, Au bonheur des dames, saltoki handien sorrera, bilakaera eta salmenta modu berriak islatzen dituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Esaten zaio saltoki handietako irekialdi berezi horri?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

Halako batean, eliza handi baten aurreko plaza ikusi dut jendez gainezka eta saltoki txikiez inguratuta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Saltoki itzelak, askotariko salgaiz gainezka, amaierarik gabe hedatzen dira kaietan barrena, kilometro askotan zehar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Concepción parrokiako saltokinagusiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Hiru emakumeak saltoki meharraren hondoan eseri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.

Elitearen pasabidean, saltoki ederrak joan dira irekitzen banan-banan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Hiriguneko saltoki berri batera jo genuen, jostailuak baino gehiago diseinua saltzen duten horietako batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 77. orr.

Postarekin hitzarmen bat sinatua duten agentzia postalak edo saltoki pribatuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Laurek elkar hartu zuten Quenu-Gradelletarren saltoki purtzil hartan gertatzen zenaren berri batak besteari jakinarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Jendaurreko saltokietako izozkailuetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Ohizko saltoki eta elizetan aurki dezakezue.  Herria   2003-12-04

Dotorezia zerion guztiari, beti berri eta luxuzko saltoki batean bezala paraturik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaurlaritzak mugatu egin du saltoki gune handien gehienezko eremua.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Barakaldo albo batera utzi eta autobideko irteeraren ondoan dagoen saltoki-guneko Eroski-an.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.

Saltoki eremu handiek sektoreko lan baldintza onak jaitsi egin dituztela Saltoki ilara bien arteko pasabideetan zebiltzanak hegoaldetar jatorrak ziren.  Berria - Harian   2005-10-26

Saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan-edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dendetan edo kale saltokietan ziria sartzen eta zure sakeletako pisua ahal duten gehien arintzen saiatuko dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Gizon bien atzetik etorri zara, postal saltoki, iragarki eta letrero guztiei begira.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.

Janari-saltoki batzuk zabalik zeuden oraindik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Esne- eta haragi-saltokian ere bizi-bizi doa salerosketa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Poterie kalea eta Lingerie kalea, hango etxe sabeldunekin, hango gurin, arrautza eta gazta saltokiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Baita liburu- eta disko-saltoki atseginak, marka onenetako arropa-dendak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

Prentsa saltoki eta diru kutxa bat.  Herria   2002-07-18

Aldizkari-saltoki bat dago lehen arraindegia zegoen izkinan, eta zenbait banketxe-sukurtsal berri.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 72. orr.

Karrika hits hartan bada ispilu saltoki bat.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eroski saltoki (3); nafarroako saltoki (3); saltoki berri (5); saltoki gune (3); saltoki handi (13); saltoki handia (3); saltoki handiak(10); saltoki handiei (3); saltoki handiek (12); saltoki handien(19); saltoki handietako (6); saltoki handietako salmentak (3); saltoki handietan (10); saltoki txikiak (4); saltoki txikiei (4); saltoki txikien (5)

saltokiak itxita (5)

saltokietako langileak (3)

saltokiko jabea (3)


saltokitxo iz saltoki txikia.

Alferrik bilatu zuen, alabaina, herriko denda eta saltokitxo guztietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 54. orr.


saltotxo 1 iz salto txikia.

Ahalik eta gehien inguratu ontziralekuraino eta saltotxo bat egin zuen gabarrara sartzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Saltotxoak egiten ditu aurreko gizonaren inguruan, bestea poliki eta dorpe mugitzen den bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Hirugarren aldiz abiatu zen zaharrengana, saltotxoak eginez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.

2 irud/hed

Egin dezagun mende eta erdiko saltotxoa eta har dezagun E.T.A. Hoffmannen Hareetako gizona, siniestrotasunari ateak erabat zabaldu zizkion testu aitzindaria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.


saltotxoka adlag salto txikiak eginaz.

Orduan, txapeldun federala saltotxoka hasi da, ustekabean harrapatzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

Gero jiraka hasi zen galaiki, saltotxoka, modu harrigarri batean higituz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.


saltsa1 (orobat salsa g.er.) 1 iz janari batzuk gozatzeko maneatzen den nahastura, uretan, oliotan, esnetan edo kidekoetan desegiten diren zenbait gai koipetsu eta urrintsuz osatua.

Potagea, berdura, haragia saltsan, gazta eta fruta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Saltsa egiteko kazolan jartzen zituen olioa eta tipula txiki-txiki eginda, gero azenarioa ere bai, txiki-txiki eginda, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Léa gogotik ari zitzaion sardexkaz eragin eta eragin, saltsa ondo nahasteko. azkenean, egin samartu zen garaian, pipermina lehendabizi, eta ogirina gero, saltsa loditzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Saltsak, saiheskiak boilurrekin eta bestelako jaki gozoak prestatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Hiru ordu laurden edukitzen zuen saltsa egiten pilpilean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Ahabi garratzez egindako saltsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Saltsa arrosarekin prestatzen dituzte sukaldean, oso goxoak dira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Cocktailarena bezalako itsas aintzira baten pareko kolore berde bera zuen saltsa mehe, min eta fresko batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Maionesa, saltsa konplikatuak eta pastelak ez zitzaizkion batere gustatzen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Chopsuey-k eta saltsa txinatarrak isuritako usaina nabaria zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.

Sukaldaritza txinatarrean bezala, saltsa gozo-garratza osatzeko.  Berria - Kultura   2004-09-15

Kontua da, Patri, Ezpeletako piperra ez dela egokiena bizkaitar saltsa egiteko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

Saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

Mango Sorbetea Marrubizko Saltsa Epelarekin Gero patatak zuri-tzera etor zaitezke eta entsaladarako saltsa egitera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Jan artean ustel ez daitezen (tomate saltsa, izozki industriala), mikroorganismoei lehia irabaz diezaiegun.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Zorterik ez baduzu, pote batean luzokerrak eta mustarda saltsa pixka bat besterik ez dator.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Mary Janeren ideia izan zen hori, eta antzararentzako sagar-saltsa ere iradoki zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Labean apur bat xigortu baizik ez dituela egin, gainetik tipula eta txokolate saltsa batez estaliz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Zikiro saltsa "keztatuak" kozinatzeko, ardiak premiazko baino, hornigailu bilakatuak ziren. arroz koilarakada bat haragi-saltsan, eta kalabaza-xerra bat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

Bi ordu geroago, postrea irabazia genuen: soingaineko-botoi bat... intxaur-saltsan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

· Tomate-saltsa botila bat beira xehatuzko uhinen gainean zabukatzen zen, batetik bestera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

4 irud/hed

Beste saltsa bat mintzen ari dena, Europa batuaren lege nagusiarena... Esan behar dut gogoko izan nuela Harry, Tomi atsegin emateagatik eta haren fantasia gauzagaitzaren saltsa loditzen aritzeagatik.  Herria   2005-02-10

5 nahaste-borrastea.

Boto zenbaketan dagoen saltsa ez da makala, eta hori Bushen garaipen garbiaren aurka doa.  Berria - Mundua   2004-10-31

Gero etorri ziren saltsak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Berehala zetozen azterketak, eta gero selektibitatea, eta saltsa hura guztia baino lehen egin behar genuen gurea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 122. orr.

Jendea segur da saltsa guzi hori saltsa bat baizik ez dela, ez dela larria oinarrian.  Berria - Harian   2005-10-25

Saltsa eta tirabiretan abiatua nintzen neure nagusi eta lankideekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Dena den, saltsa hartan putakumerik handiena puten mundutik at zegoen, zalantzarik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Hauxe da saltsa sortu dudana!  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.

Saltsan sarturiko bat, noski, zuzenean edo zeharka baina saltsako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Dena zen posible saltsa hartan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 239. orr.

-Ez, nik ez dut neure burua saltsa horretan nahastuta ikusi nahi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

Ohi dudanez, damutzen hasia nintzen saltsa horretan sartu izanaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Hizkuntza aitzakia izaten delako hortik kanpo dauden saltsak konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

-Hainbat hobe, nahiago baitut emakumeen saltsetan sudurra sartzea diru kontu zikinetan baino.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Gogorik eta grinarik gabe bizi nuen saltsa politiko guztia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Gisa guziz, hortarat joan gabe ere bada jadanik saltsa bat ederra...!  Herria   2004-12-30

Detektibe lizentzia atera zuenetik saltsa lodi batean sudurra sartzeko aukera aurkezten zitzaion lehenbiziko aukera zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Emakumea, egunen batean saltsa ederrean sartuko zaitu zeure aho handi horrek!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Jendetan ez da makurrik izan bainan kasik egun erdi bat osoa ikaragarriko saltsa!  Herria   2001-06-07

Saltsa harrigarria, kasik ezin sinetsia, bainan nun den egia finkatzen ahalko ote dute azkenean Paueko juje horiek?  Herria   2005-02-03

Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Hizkuntza-saltsa guztietan atondu zuten Tales.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.

Famili saltsa hauek gainera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

8 saltsa-maltsa adkor saltsa.

Geroztik nik ahal dakit zenbat elkarte, erakunde eta enparauetako saltsa-maltsatan sartuta ibili naizen: idazleena dela, bertsozaleena, Egunkaria Sortzen...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.

Leihatilaren beste aldean begira izango duzu, saltsa-maltsa hori guztia zer den ezin asmaturik. Gogoko zuen saltsa-maltsatan ibiltzea, Kenen emaztearekin eta lagun pila batekin jo zuen larrua, eta Gordonen seme zaharrarekin, eta baita jeneralarekin ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 54. orr.

Okerreko saltsa-maltsatarako bidea eman dezakete deskuido santuan beste esku batzuetan eroriz gero.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.

9 saltsa mehe egin etekinik ez atera.

Orain bai hasi garela saltsa mehe egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 77. orr.

10 saltsa-miatzaile izond ik saltsero.

Ez pentsa batere erraza denik ezkutatu saltsa-miatzaile batzuen erdigune lotsagabea izatea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

11 saltsa-ontzi (orobat saltsontzi) saltsaren ontzia.

Kikara eta saltsa-ontzi bana bota ditu lurrera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 202. orr.

Dusselek, mahaian gaudenean, saltsa ontziaren laurdena beretzat hartu eta gainerakoak, besterik gabe, batere saltsarik gabe uzten gaituenean, jateko gogoa joan egiten zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 180. orr.

Koronel batek ezpata biluziaren puntan luzatu zion saltsontzi bat dama bati.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a zer saltsa (3); axurki saltsa (4); bada saltsa (5); beste saltsa bat (3); gaitzeko saltsa (3); hauxe da saltsa (3)

saltsa bat ederra (11); saltsa ederra (8); saltsa ederrean (5); saltsa gaitza (6); saltsa gogorra (9); saltsa gogorra izan (4); saltsa guztietan (4); saltsa handia (3); saltsa horretan sartuak (3); saltsa izan (3); saltsa izigarria (3); saltsa maltsa (5); saltsa pixka (6); saltsa pixka bat (5); saltsa sortu (4)

tomate saltsa (4); zer saltsa (6)

saltsaren erdian (4)

saltsatan sartu (3); saltsatan sartuta (3); zer saltsatan (3)

halako saltsetan (3); horrelako saltsetan (3); saltsetan sartzeko (3)


saltsa2 ik salsa1.

saltsaberritu, saltsaberri, saltsaberritzen du ad adkor

Libururik saltsaberritzen ez badu, ezin du pentsatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.


saltsaki iz saltsa duen jakia.

Elizaren ondoko plazan, hamabost bikote arizan dira zoin-gehiagoka, zoinek prestatuko zuen hobekienik axoa deitzen den aratxeki saltsakia.  Herria   2004-05-06

Sukaldaritza lehiaketan, nork prestatuko duen gixadu hoberena (gixadua aratxe saltsaki bat izanki).  Herria   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain saltsaki (6); arrain saltsaki prestatzaileen (3)

arrain saltsakiaren kofradiak (3)


saltsatxo iz adkor saltsa.

Egin ezazu bizkor saltsatxo bat esnegainaz eta ketchupaz.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.


saltseatu, saltsea, saltseatzen du ad lardaskatu.

Arratsaldeetan kalera irteten gara, liburutegira joaten gara, interneten saltseatzera, edo osteratxoa egitera, besterik gabe.  Berria - Kirola   2004-05-05


saltsero 1 izond saltsetan sartzea atsegin duena. ik saltsa1 10.

Manu gogoratuko da hobeto; azken batean, bera da koadrilako saltseroa, jatetxeak aukeratzeaz eta telefono-deiak egiteaz arduratzen dena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

Baina, hasi banintzen hasi, "nahastaile", "saltsero", "endredadore" tatxa guztiak aurpegiratu zizkidaten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 125. orr.

Jendeak oro har ez du jakingo nola prestatu elikagaiak, [...] eta Mendebaldeko kontsumismoak eta ongizateak eramango du eginkizun hori baztertzera: "sutondoko saltsero" edo filateliko izatea antzekoak izango dira, zaletasun kontu arkaiko samarrak, alegia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

Falta zela afera hortako hobendun handiena, saltsero atrebituena, Alfred Sirven, duela lau urte desagertua.  Herria   2001-02-08

Hizkuntzalari, doktore, jakintsu, matematikari eta enigmazale ugari ibili dira eskuizkribuaren ezkutukoak argitu nahiz azkeneko ehun urte hauetan, eta horiekin batera, saltsero, berritsu, pseudojakile eta parazientzialari ugari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

2 martin saltsero ik martin 2.

saltsontzi ik saltsa1 11.

saltu ik salto.

saltxitxa 1 iz hestebete mehea, txerrikiz egina eta ondu gabea, erreta edo egosita jaten dena.

Moutonek sudurraren azpian zeukan oraindik saltxitxak egiteko haragiaren azpila.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.

Saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin, mingain puntaz, ea behar bezala maneaturik zegoen ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Txerriaren saltxitxa eman zion jateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Eser hadi eta jan ezan saltxitxa bat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 70. orr.

Harryk saltxitxak eta tomate frijituak hartu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 83. orr.

Lan egiten zuen zerrategitik etxeratu, gosaltzeko saltxitxa batzuk hozkailutik hartu, eta Four Rouses botila bat zabaldu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.

2 (izenondoekin)

Orein okelaz egindako saltxitxa gorri-gorri batzuk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden, eran-eran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Jangela saltxitxa frijituen usain gozoaz eta jendearen berriketa alaiaz betea zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 166. orr.

Itsusiak ere badira amerikano horiek, horratik, hemengo gizakien aldean: horien saltxitxa egosi tankerako larmintz gorrixka, okaztagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Sei saltxitxa koipetsu eta kiskali samarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Begira-begira gelditu nintzaien sauerkraut eta patata-pureaz lagunduriko saltxitxa lodi haiei.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 69. orr.

Kalitatezko elikagairik ez, goizeko ordu txikietan hor galdu denak saltxitxa plastifikatua aski du eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Jarraian, azpil larriak ageri ziren: Strasbourgeko mingain bilduak, gorriak eta dirdirka, odoletan, saltxitxa zurbilen eta txerri hanken alboan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

Zerbitzariak saltxitxa-platerak ekartzen ditu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 70. orr.

Saltxitxa-ogitarteko bat prestatu zuen sukaldean. Ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 128. orr.

Saltxitxa gaia polikiago nahasten hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.

Saltxitxa zatiak, gibel pate xerrak, urdai azal paketeak ateratzen zituen bularretik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

Rudolfek saltxitxa puska irentsi, garagardoari hurrupa bat eman eta burua Bavariako aterantz itzuli zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Agure zarpail bat eta saltxitxa itxurako txakurreme txiki bat ikusi nituen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Artega, bere atzamar saltxitxa-itxurakoez idazmahaiaren ertzaren kontra kolpe txikiak ematen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

· Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetan ote ziren saltxitxa haiek -ketchupez eta ziapez ongi igurtziak irensten zituzten haiek- txerri-saltxitxak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.

5 saltxitxa-txakurra.

Saltxitxa horietakoa, gorputz luzea eta ia zangorik ez dutenak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 145. orr.

Orduan etxeko txakurrak agertu ziren, bata arratoi txakurra eta bestea dachshund, saltxitxa horietakoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

Bazituen bere mende beste hiru zakur bera baino ahulagoak: Pittin (saltxitxa horietako bat), [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

6 saltxitxa-jale iz

Eta okerrena, Del Vallek Müller eta SDko bere saltxitxa-jaleen zakarkeriak pairatu behar izan zituen infernu hartan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Hansi eta haren manupeko saltxitxa-jaleei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.

7 saltxitxa-txakur (corpusean saltxitxa zakurra)

Saltxitxa zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.


saltxitxoi 1 iz gordinik jaten den hestebetea, txerrikiz, urdai giharrez eta piperbeltz alez ondua, gordinik jaten dena.

Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Quenuk, Augusteren eta Léonen laguntzaz, saltxitxoiak betetzen zituen eta saiheski urdaia, hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen, urdaiazpikoak atontzen zituen eta txerri gantza urtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Batzuetan honako gauzak esaten baitzizkion Quenuri, saltxitxoiak lotzen zituen bitartean: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Estu-estu saltxitxoiak bezala sartuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

Saltxitxoiak bezala estutzen din andrazko horrek gerria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.

Noiz edo noiz izebak gordean gonbidatzen zuen langilea saltxitxoi pixka bat edo kapoi egosia jatera edo ardoa edatera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lisa ganibet mehe bat hartu eta saltxitxoi xerrak ebakitzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Bi saltxitxoi zerra gure afarirako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

3 adkor zakila.

Kondoian bilduta, gainera, askarian jateko moduko saltxitxoia zirudien.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saltxitxoi xerrak (3)


saltzaile (orobat saltzaille g.er., satzalle g.er. eta salzale g.er.) 1 iz zerbait saltzen duen pertsona.

Saltzaileak beren saltokiak atontzen ari dira, bi asto eta ohol bat, plazaren leku estrategikoenetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Saltzaileak ez du bere salgaia berreskuratuko.  Elizen arteko biblia   Ez 7,13

Enpresaren funtzionamendua bermatzeko, bera eta saltzaile bat nahikoa zirela erabaki zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.

Aita saltzailea zen, amak dendan lan egiten zuen, eta ni bakarrik geratzen nintzen etxean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Lanbidez saltzaile edo erosle dena erraz da ezagutzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Eroslearen eta saltzailearen arteko tirabirak konpondu behar ditu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Saltzaileak galdegin zion besteari zein zen erosi nahi zuen ametsa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

Bi saltzaile mokoka ari ziren eta haiengana oldartu zen, borroka eragozteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

Dendei zuzenean saltzen dieten saltzaile horietakoa izanen zara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Aitari iruditu zitzaion ziria sartu ziotela, eta saltzailearen kontra oihu egin zuen: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Baldin eta ezin bazen bat bera baztertu, zerk eragozten zion hirurogei urteko bizitza-aseguruen saltzaile ohi bati haien arteko lerroetara sartzea?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Kartzelara hezitzaileak eta liburu eta argazki pornografikoen saltzaileak!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Zure paperek musika-diskoen saltzaile gisa aurkezten zaituzte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Arrazoi berberagatik, Estatuak irabazi egiten du saltzaile gisa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Chicagon hasi zen, Marshall Field's-en lurrinen sailean saltzaile.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

2 (izenondoekin)

Handik egun gutxitara saltzaile ibiltariaren faktura jaso zuenean gutxi falta izan zuen bihotzekoa izateko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 55. orr.

Mahaian hiru saltzaile bidaiari zeuden.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Hauek autentikoak dira, [...] Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Arteztu egin zen bezeroa sartzen ikustean, eta saltzaile ernearen ohiko irribarrearekin hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Saltzaile horiek denak ikastaro berbera eginda zeudekeela, ikastaro estatubatuarra, ausaz, zeinean beraiek bezalako beste saltzaile gorbatadun irribarretsu batek, Ameriketatik etorriak, jakina, azalduko baitzien, Texasko azenturik onenarekin, jada ez duela balio garai batean bezala saltzeak, saltzaile erasokorraren garaiak joan direla.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.

Bera frantsesa zela, oihal-saltzaile frantsesa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.

Saltzaile aditu eta amultsuaren moduek gidatzen zuten bere jokabidea. Saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 49. orr.

Denda bateko saltzaile xumea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Arrain saltzaile zaharra, eserleku baten gainean makurturik, mendekuaren fintasunaz gozatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 403. orr.

· Haren eskua eskuin-ezker mugitzen zen, saltzaile andre guztiak batera seinalatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

3 (izenlagunekin)

Txinatarrek nahi izan zutelarik merkataritza hori geldiarazi, europar saltzaileak -'dealerrak'- kanporatu zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 78. orr.

Tximino handi bat erosi omen zien feniziar saltzaile batzuei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Goizean goiz jaikitzen zen, sapelarra, artatxiki adarrak, txori opilak erosten zizkien handizkako saltzaileei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Auzoetako azoketarantz zihoazen handizkako saltzaileek jotako zartailu kolpeak entzuten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Rambuteau eta Pont Neuf kaleen espaloiak ere gustuko zituen, fruituen pabiloien kantoia bereziki, txikizkako saltzaileak jartzen ziren tokia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Ohiko saltzailea medikuarenera joanik zen goiz horretan, eta hura dendara itzuli artean haren lekua betetzeko eskatu zion Harry-k Tomi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Hor baziren tokiko saltzaileak eta ere kanpokoak.  Herria   2003-08-14

Lehendik ikusita nuen kaleko saltzaile bati bi domina erosi nizkion, lau liberatan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 225. orr.

Kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure saltzaile baimenean enpresaren izena ageri da...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Saltzaile lana aurkitu zuen Mila eta Bat Orrin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Saltzaile lanetan ibili zen lehen urtean bertan Urteko Saltzailearen saria eman zioten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

Atez ateko saltzaile aurpegia jartzen saiatuko da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere, eta gozoki-saltzaileak, jende artetik oihuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.

Kaleko tabako-saltzailearen paretik pasatzean beronek keinua egin dit Hussein seinalatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 132. orr.

Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.

-Bunny Kaiser da, Glendaleko altzari-saltzaile nagusia.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

Beste zeregin hoberik ez duen aseguru-saltzaile erretiratua baino ez naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Ez zuen onik izan, lore saltzaile haietako batekin lanean hasi zen arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Inprimatzea sortu zen garaian liburu-saltzaile izatea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Zirtzil-saltzaile hura bilatuko bagenu...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

Goiz batean, merkatu nagusian, liskar izugarria piztu zen Roseren eta arrain saltzaile baten artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Gaztanbera Cossonnerie kaleko andre fruitu saltzaile baten oparia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

-Amets saltzailearen ipuinaz ari al zara?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ibrahim kanpa-denda saltzaileak bezala, ikasketak egitera Nichapurera bidali zuen hark ere bere semea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

7 (izenondo gisa)

Denda osoan barrena ibili zen emakume saltzailearen bila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Neska saltzailearen deskribapena egin zion Perrettek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 391. orr.

OL ez zen saltoki handi bat, eta bera ez zen azpiko jantzien saileko neska saltzaile pinpirin bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Beharginak entzuten ziren biraoka, mutil saltzaileak [...] beren letania zolia deiadarka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Ez nuen lankide saltzaileak ikusteko gogorik izaten, itxura gaiztoa zuten, besterik ez esatearren.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

8 saldukeria egiten duena. ik traidore.

Saltzaileak seinale hau jarria zien: "Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz".  Elizen arteko biblia   Mk 14,44

Norbaitek bestela egiten badu, Judas saltzaile bilakatzen da eta Jaunaren gorputz-odolekiko errudun bihurtzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien.  Elizen arteko biblia   Mt 27,3

Judas Santiagorena eta Judas Iskariote -Jesusen saltzaile gertatu zena-.  Elizen arteko biblia   Lk 6,16

9 kale-saltzaile ik kale 23.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma saltzaile (3); arrain saltzaile (11); aseguru saltzaile (4); barazki saltzaile (6); droga saltzaile (4); egunkari saltzaile (4); esne saltzaile (3); handizkako saltzaile (5); hegazti saltzaile (3); kale saltzaile (4); kaleko saltzaile (5); kaleko saltzaile bati (3); krispeta saltzaile (4); liburu saltzaile (13); liburu saltzaile baten (3); lore saltzaile (5); neska saltzaile (3); oihal saltzaile (7); periodiko saltzaile (3)

saltzaile andre (3); saltzaile baten dendan (3); saltzaile ederra (4); saltzaile ederrak (5); saltzaile eta erosle (3); saltzaile gazteak (4); saltzaile gisa (8); saltzaile ibiltari (8); saltzaile lanetan (4); saltzaile ohi (3); saltzaile txikiak (3)

tabako saltzaile (5); urdai saltzaile (10); urdai saltzaile ederra (3); urdai saltzaile ederrak (4)

arrain saltzailea (11); bakailao saltzailea (3); esne saltzailea (4); gurin saltzailea (3); hegazti saltzailea (7); ikatz saltzailea (3); liburu saltzailea (11); saltzailea izan (7); saltzailea izan zen (3); tabako saltzailea (3); urdai saltzailea (9)

arrain saltzaileak (20); arropa saltzaileak (3); barazki saltzaileak (3); droga saltzaileak (3); egunkari saltzaileak (6); entziklopedia saltzaileak (13); esan zuen saltzaileak (6); gurin saltzaileak (7); hegazti saltzaileak (8); ikatz saltzaileak (6); liburu saltzaileak (11); lore saltzaileak (5)

saltzaileak dira (4); saltzaileak erantzun (3)

sardina saltzaileak (3); tabako saltzaileak (7); txikizkako saltzaileak (3); urdai saltzaileak (13)

entziklopedia saltzailearen (6); liburu saltzailearen (5); lore saltzailearen (3); neska saltzailearen (3); saltzailearen jarrera (3); tabako saltzailearen (6)

liburu saltzaileari (3)

arrain saltzaileek (7); droga saltzaileek (3); liburu saltzaileek (9); tabako saltzaileek (5)

arrain saltzaileen (7); gipuzkoako liburu saltzaileen (5); liburu saltzaileen (13); liburu saltzaileen elkarteko (4); saltzaileen elkarteak (3); saltzaileen elkarteko (4)

tabako saltzaleak (3)


saltzaileño (corpusean saltzaleño soilik) iz adkor saltzailea.

Maiatzean sartuak bainan aroa kasik otsailekoa, horra zer zion, irriño bat ezpainetan halere, maiatz-lore saltzaleño batek...  Herria   2001-05-03


saltzaille ik saltzaile.

saltzale ik saltzaile.

saltzaleño ik saltzaileño.

saltzalle ik saltzaile.

saltzapen iz saltzea.

Lantegi multinazionalen atarriak, etxe-saltzapen agentziak, zergategiak eta jendarmeriak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 36. orr.

Holandarako saltzapen horrekin ohartu gira Europan gaindi zerriki jale handiak direla, Belgikan, Holandan eta Alemanian.  Herria   2002-12-12

Nuna [Xinak] akorkio bat sinatu duela Europearrekin, bere saltzapenak ttipituko dituela ehuneko 12,5 ez.  Herria   2005-06-16


saltze 1 iz norbaiti zerbait ematea diru kopuru baten truke.

Saltze horrek arrakasta haundia zuen, baitezpadakoa baitzen etxeetan ikatzaren ukaitea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Bisitatzen ahalko dira horgo biziguneak, lantokiak eta ere saltzeen gela.  Herria   2004-09-16

Bere saltzeen % 60a segurtatuko diote lantegi horiek.  Herria   2004-03-04

Ezagutu dugu bestalde Donibaneko oihal saltzaile bat, Auritze eta Aezkoako jende anitzi, "Montañesa" autobusan etorriak, saltze onak egiten zizkiena astelehenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 95. orr.

Bertze saltze handi zenbaiten mentura ere badela, hala nola aipatzen den Antoneneko eremuak, Euskal Herriko pottokaren eremu famatu horiek.  Herria   2004-09-02

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badute aipaldi barnekaldeko lur saltze horiek.  Herria   2004-09-09

Bixkotx saltze bat eginen da ere plazan.  Herria   2005-03-03

Igandean, puska saltze handi bat antolatzen dute egun osoan.  Herria   2005-11-03

Trebeak izan baitziren nola hidraulika kontutan hala ehunki lantze eta saltze kontutan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Kapital saltze batekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Han bazegoen, mutil gisa, frantses bat José Pellou, eta honekin biziki aise zen aditzen gure Aguirre, bere haragi saltzeetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bixkotx saltze (8); bixkotxa saltze (11); bixkotxa saltze bat (8); lur saltze (10); saltze bat eginen (4)

bixkotx saltzea (5)


saltzearren adlag saltzeko.

Ez zen eskerrak ematen ari ardiek larrean non eginik aurkitu zutelako, ezta beiraki gehiago saltzearren erreguka ere, ezta aurkitu zuen emakumea bere zain egon zedin eskatzen ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 206. orr.


saltzeke adlag saldu gabe.

Baziren artean lan batzuk saltzeke, baina sei hilabeteren edo urtebeteren buruan agorturik izango zen stocka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.


saludatu, saluda, saludatzen (orobat salutatu) du ad agur egin.

"Egunon!" saludatu zuen Taxik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 153. orr.

Aroztegi parean, Jone ikusi zuen: kokots-handia, dotore bere moduan, besapean karpeta zeramala, Tapax buru keinu eta irribarre batez saludatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Eskuaz esnezalea saludatu zuen Aldaik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.

Militar erara salutatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

'Bai, hauxe bera!' erantzuten zuen, eta niri esan zidan: 'Saludatu!'.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 91. orr.


salun ik saloi 5.

salutadore iz hurrenez hurreneko zazpi semeren saileko zazpigarrena, errabia-eta sendatzeko ahalmena omen zuen pertsona.

Zazpi seme segiduan baldin badira, zazpigarrena salutadorea da; zakur amorratuen kontrako birtutea arek du. Zakur amorratu batek koska egin ziola bere lehengusuari, eta "salutadore" esaten zitzaion petrikiloa etorri zela hura sendatzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 22. orr.

Salutadoreak zaindu ondoren, lehengusu hura kantari egon omen zen hil arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 22. orr.

Roch zen horietako bat, salutadorearen semea, gertuko koba-auzo batean bizi zena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.


salutantzia iz agurra, diosala.

Behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.

Errepuesta eztiak, hitz onak eta salutantzia arraiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.


salutatu ik saludatu.

salvadortar izlag/iz Salvadorrekoa, Salvadorri dagokiona; Salbadorreko herritarra.

FMLNko idazkari nagusi Medardo Gonzalezek salvadortarrentzat aldaketa garaia iritsi zela nabarmendu zuen ostegunean, kanpainako azken egunean.  Berria - Mundua   2006-03-12

Lehenago vietnamdarren, salvadortarren eta hirugarren mundua delakoko herritarren balioaz mintzatu dira biak.  Berria - Harian   2005-05-10


salve ik salbe2; salbe3.

sama 1 iz lepoa.

Eskuak eta besoak garbitu ditu usain gozoko gel batez, baita musua eta sama ere.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.

Ehun zurizko lepo almidoiztatua zeraman samaren jiran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Laster eman dit pota saman, gosebera, bularrak itsatsiz nire aurka.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

Gero toaila saman irten zen komunetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Oso arrimaturik sentituko dituzu bere titiak zure paparraren kontra, bere gerria zure gerriaren kontra, bere izterrak zure zangoartean, bere arnasa zure saman.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

Kapelua buruan, krabata saman, zulo bi aurrerago lotutako gerrikoa gilborrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Labanak saman egindako zauriaren ondorioz odolustuta hil zen.  Berria - Harian   2005-12-13

-Akabatu egingo diat! -errepikatu zuen Joxanek, samako zaina hanpatuta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Joxanen eskutzarrak samatik oratu zion, atzera bultzaka.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Sotana beltza oinetako beltzetatik samaraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

2 (animaliena eta gauzena)

Joan nintzen ni, heldu nion samatik geure zakurrari, eta bereizteko gauza izan nintzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Oso lantzean behin bakarrik, arrantzale txinoak, eraztuna samatik kendu eta ematen dio arrain puska txiki bat ubarroiari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Joxanek alkandoraren samatik gogor oratu eta, ia arrastaka, uretara doazen harrizko mailetara jaitsi du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Gabardinako sama-barrenera egiten zioten berba, aholku eske.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.

Ontziaren piezak botilaren sama estutik sartu eta barruan pieza guztiak gakorratz luze batez eta itzelezko trebeziaz antolatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.


samako iz lepokoa.

Sotana beltza oinetako beltzetatik samaraino, portzelanazkoa ematen zuen samako zuria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.


samalda 1 iz izaki bizidunez osaturiko taldea, handia bereziki. ik aldra; saldo1. (pertsonak)

Soldadu-aldra eta soldaduen atzean berriro osatu den samalda zakarra ordurako iritsia zen Pierre Lancreren jauregira justizia eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Azokak dirauen bitartean, poliziez gain kosako franko ibiltzen dira zelatan, lantza sorbaldan, hirurehun mila atzerritarren samalda hartan ordena zaintzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Parrokoak hau eta beste esan dezake, deklama dezake, elokuentziaren edergailuek eta teologiaren argudioek ez dute liluratuko ezkerreko aulkien atzenean dagoen gizon argalen samalda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Apaiz eta eskalezko samalda bat oldarrean sartu zen [...] Florentziako auzo noblera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Hango mahaitxo ugarietako batean eserita, tankera eta kolore guztietako aurpegiz, ahotsez eta janzkiz osatutako samalda nahasiaren erdian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

'Samalden kultura ez da irudiaren kultura bat, zarataren kultura baizik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

2 (bigarren osagai gisa)

Tropa samalda handi samarra zetorren Amaotzako malkarrean behera, zabalduan, fusilak eskuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Langile samaldak atzera-aurrera ari ziren lanean eta, bazkaritarako salbu, ez zuten etenik egiten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Emakumeari uraren froga egiteko eskatu du jende samaldak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Broadwayn gora zebilen jende-samalda motelaren eskuetan dantzan ari baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Argi ikusten da ohiko kartzelez gain etxe eta bestelako leku asko bilakatu zituztela kartzela preso samalda handiak gatibu edukitzeko: konbentuak, gotorlekuak, kasernak, [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Albaitari samalda handi bat ari zen nire inguruan, txertoak jarri eta jarri, eta ukenduak ere eman zizkidan marabut batek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

Hantxe zain, emakume eta haur samalda dago, mordo batean, dardarka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Promenatzaile samalda bat ikusi nuen nonahitik heltzen ari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Gero giza samalda baten marrumaren itxura dute; jendetza bat hizketan ari balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Auzo zaharreko kaleak korritu zituzten bi gizonek, eta gero ateetatik kanpo atera, eta, zubitik abiatuta, neska-mutil samalda bat atzetik segika zutela, Santa Anako belardira heldu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

· Gizon arraro samalda batek inguratu nau; zarpatsu, pildatan bilduak, Callot-en figurak balira bezain harro eta dotore; Direktorioko Incroyables-en bonetak buruan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

3 (animaliak)

Haltzen adaburuak ikaratu egin ziren, eta txori-samalda bat atera zen ihesi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Hantxe sartu zen, motorrari dena emanda, buruz buru, putre-samalda beltzaren erdira, atzera eta aurrera eginez: hura bai luma beltzezko zurrunbiloa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Sutan zeuden basoetatik piztia samalda bat atera zen ihesi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Dutxatzera zoazenean, atzamarraren luzerako zomorro-samalda jaisten zaizu kortina lizunetik behera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

4 (izaki ez-bizidunak)

Lasterka ekin behar izan genion, jendarmeak jadanik bere borra zuria altxatu eta auto-samalda abiatu berria gainera baitzetorkigun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Gertakari horrek emaitza samalda bat ekarriko zuen ondotik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 51. orr.

Bat-batean usain samalda hark etsai eztiaren moduan erasotzen zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

5 samaldan adlag ugari. ik samaldaka.

Burrunba hura entzutean, hara bildu zen jendea samaldan.  Elizen arteko biblia   Eg 2,6

Alde guztietatik etorri zen jendea, samaldan iritsi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

Zoritxarrak bidaliko dizkiet samaldan, neure gezi guztiak jaurtikiko.  Elizen arteko biblia   Dt 32,23

Jaunak txistua jo eta euliak pilaka bezala etorraraziko ditu egiptoarrak Nilo ibaiaren azken bazterretatik, erleak samaldan bezala asiriarrak beren lurraldetik.  Elizen arteko biblia   Is 7,18

Samaldan eta era ordenatuan.  Berria - Mundua   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende samalda (7); samalda handi (3)

jende samaldak (4)

jendea samaldan (3)


samaldaka adlag ugari, talde handietan. ik samalda 5.

Ordurako jendea samaldaka ateratzen ari zen elizatik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 31. orr.

Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka, aspaldiko kontua da, hauxe da drogarik txarrena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

1988an, Espainiako eta Frantziako gobernuek egindako itunaren ostean, errefuxiatuak samaldaka atxilotzen eta kanporatzen hasi ziren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Aldi baterako kontratuak «samaldaka» mugagabe egingo direla eta lan erreforma tresna «baliagarria» izango dela iragarri du.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Terrazan eta eskaileretan Platonek amets egiten zituen dantza misteriotsu guztiak egiten dituzte samaldaka karramarroek geldotasun dotorean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Ez da berdin maileguak banaka sartzea edo samaldaka iristea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendea samaldaka (3)


saman iz Mimosaren familiako arbola garaia eta adaburu zabalekoa, Venezuelan eta inguruko herrialdeetan hazten dena (Samanea saman).

Gernikako haritza "saman" bilakatua dugu Karibeko lurretan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

Euskaldunek lana egiten duten Centro Catalaneko jatetxearen erdi-erdian dago saman handi bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.


samaniegotar izlag/iz Samaniegokoa, Samaniegori dagokiona; Samaniegoko biztanlea.

Bederatzi anai-arreben artean hirugarrena izanagatik, Samaniegotarrek herrian zuten jauregia jarauntsi zuen, anaia zaharra apaiz egin zelako.  Berria - Kultura   2004-04-07


samar 1 adlag dagokion izenondo edo adizlagunaren eskuinean doan hitza, “areago asko gutxi baino” esanahia duena. ik aski; nahiko. (izenondo baten eskuinean, eta hortaz, eskuinean artikulua edo beste mugatzaileren bat duela).

-Zail samarra da zuretzat -esan zidan Adelak irribarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Arraro samarra ere bada egoera, aldez aurretik ezarritako egunean jokatuko baita aspaldiko partez finala, finalerdiak euren gustura atzeratu zituzten arren.  Berria - Harian   2005-06-05

Erantzun hori, edo galdera hori, hobeto esanda, ergel samarra zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.

Asto samarra izateaz harrotzen zen eta nabarmentxo janzten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Handia eta zabala zen, eta ilun samarra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Anna Mari ilehoria zen, lodi samarra, ez horren altua ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 88. orr.

Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Ezagutzen ez dutenentzat ulertzen zail samarra denez, azalpen bat emango dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Esanguratsu samarrak iruditu zaizkigu, hala ere, ikerketa erakunde multzo horren bi ezaugarri.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Eskua erakutsi zigun, handitu samarra zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Bere trajea maiztu samarra zegoela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Txolina eta malapartatu samarra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

2 (izen + izenondo multzoaren eskuinean)

Herri handi samarra zen, zortzi-hamar mila biztanle ingurukoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Hurrengo piezak erritmo erraz samarra zuen, hizketari laguntzen ziona.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Eskerrak emateko era berezi samarra zuen, hori zen dena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.

Montanerrek halako segurtasun iraingarri samar batez hitz egiten zuen gauza guztiez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Hasieran egin nituen gastu handi samar haiek egin eta gero, ahaztu egin nintzen diruaz. komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Senar-emazte zahar samar batzuen etxean zegoen gordeta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Bien bitartean, erlijio esoteriko ergel samar batek mantendu zituen nolahala elkarturik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Poltsa zahar samar baina zabal bat ere hartu nuen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

Erritmo bizi samarrean nabil poteoa egiten, ni bakarrik, eta dagoeneko "puntutxoa" hartuta daukat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Gizon gaztearen logika zurrun samarrarekin, Iraultzako tiporik handiena Sain Just izan zela sinestera iritsi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Kezka handiena ez zetorkion ingeleseko bere maila baju samarretik, ezta hurrik eman ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Bi emakume makatu handi samarrekin jaso zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Manolo Txoriburua eseri egin zen, susmo txar samarrez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.

Kolore deigarri samarrez janzten zen, baina giro garbi eta argiz bete hartan ondo ematen zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.

Beti egoten da datu harrigarri samarrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 61. orr.

Trafiko handi samarreko errepidean makina bat ibilgailuk jo didate klaxona.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera, moro-tankera samarrekoa, argi estalizkoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

3 (izenondoen kidekoekin)

Andresek begitan hartu samarra zuen Julio Aracil, baina gauza batzuetan bera baino gehixeago zela aitortzen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Cox laboraria adinean aurreratu samarra zen ordurako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Esan berri dut zurrutaren gaitzetik osatu samarra zegoela aita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.

Beste anaiak buruan sartu samarra zeukan kontatu behar zidala nolakoak ziren emakumeak soinekoaren azpitik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

4 (adizlagun baten eskuinean, eta hortaz, inongo markarik gabe, edota adizlagun batek har ditzakeen markak soilik hartzen dituela).

Izterra ere ongi samar neukan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Gainera, herr Öchlerrek estimua zidan ondo samar idazten omen nuelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Hizketan hasi zitzaidan, poliki samar hastean, bizkorrago gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Biak ere poliki samar mintzatzen ziren frantsesez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Pasarte batzuk errezitatzen hasi omen zen presaka samar.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 142. orr.

Meatzeetako haitzean, beraz, bazen nikelik: gutxi samar; Marxismoari eta psikologiari buruzko liburu asko samar lapurtuak nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Pentsatu nuen emakumea bere senarra bezain xantua baldin bazen, hartuko zuen ustekabekoarekin goiz samar alde egingo zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

Ilunabar batean, berandu samar arte aritu nintzen aitaren garajean, motor zahar haietako bat abian jartzeko probak egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Aspaldi samar da Mr Worthing erretorearen etxerantz abiatu zela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 118. orr.

Ontzia uhartetik hurbil samar zihoala, sirenak konturatu egin ziren, eta kantuan hasi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Chelseako komisaldegi nagusitik hurre samar zegoen garagardotegi handian bildu ginen hirurok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Öchler urruti samar bizi zen geunden tokitik eta metroa hartu behar zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Gaur biharkoagatik eta bihar gaurkoagatik, aitak eta nik sarri samar izaten genituen sesioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Elkarrizketa klase horiek sarri samar erabili zituen bere lanegin guztian ideiak eta iritziak azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Haurra linfatikoa eta katarroak aise samar harrapatzen zituena zenez, herrialde epel batera eramatea komeni zela iritzi zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Astiro samar igaro zen, bada, nire aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Ez dute polizia trazarik, baina aparte samar gelditu zara hala ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Pianola baten musika mekanikoa entzuten zen hurbil samar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Handik hurbil samar bi neska ari ziren, zaldun jantzian, zaldi bana eskuilatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Hala ere, Julian urduri samar zihoan hitzordura.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 121. orr.

· Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

5 (adizlagunen kidekoekin)

Esku bat eskuineko aldetik zintzilik, burua ezker aldera samar makurtua; lotan dagoen batena bezala...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 181. orr.

Artean fokoz kanpo samar zegoen, baina argi ageri zen absoluzio moduko bat nahi zuela nigandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

6 (adizlagun gisa ari den izenondo baten eskuinean)

Lizentziatu aurretik -azaldu nion harro samar-, hamalau eguneko ibilaldia egin nian mendirik mendi, hogeita hamar kilometro egunero. Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Txunditu eta kopetilun samar geratu zen bere porrota ikusita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Esan beharra zaukaat nire iritzian zeken samar jokatu duala, Fidel.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Camillak haurtxoari so egin ohi zion, geldo eta jostalari samar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Deseroso samar sentitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Estu samar daukat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Gutixi garestixkoa diruz urri samar bizi zen jende soilarentzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

Ia mindu ninduen hitz horiez, eta halaxe esan nion bizi samar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.

Arin samar jantzia ibiltzen omen zen udan behinik behin etxe barruan zegoenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 156. orr.

7 (adizlagun gisa ari den aditz era burutu baten eskuinean)

Bazituen hark ere ordurako bi emazte ohi eta alaba hazi samar bat, Pamela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

-Bai, bai, har ezazu -esan nion, aztoratu samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Txunditu eta kopetilun samar geratu zen bere porrota ikusita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

· Nahas-mahas eginda samar hago, Tommo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

8 samarrera (-ra atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Esaten zuten haizeak uhin aparra kaleetan barru samarrera bultzatzen zuela, batzuetan eliz ataria ere kresalaz igurtziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Ibilian joan ginen urruti samarrera, zigarreta erreaz, hareatzan barrena, eta orduantxe aitortu nion paisaiak ez zaizkidala axola, eta hainbat gutxiago basamortukoak direnean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

9 samarretik (-tik atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Juliette-k bihotzeko gorabehera larriak zituen aspaldi samarretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Gorpua urruti samarretik (arboladitik nahiz beste edonondik) besoetan eraman ondoren, [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.

Hegazkinen bat goi samarretik igarotzen fortunatzea da ona honelakoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Atezainaren ondotik joango dira, urrun samarretik jarraituz, urduri eta galdu samar, ingurura begira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.

Une hartan tiro bat aditu zen, eta bala bat igaro zen gertu samarretik txistuka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Belaunak herdoilduak ukan ditut gazte samarretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

Beti egiten genion geure bisita putreak garbitutako aziendari, berta samarretik igarotzerakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

10 samarrik (-ik atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Gisela liluratua zegoen, baita harritu samarrik ere nik ematen nizkion zenbait berri zirela-eta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.

Niri gelako pertsianak ireki samarrik uztea eta Monikari erabat itxirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.

Isil samarrik pasatu da bere bisitaldia, katedratikoa izan arren maisu baita, batez ere, Carlos.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Vespa hamaika zati egina gelditu omen zen; bidaiariak, berriz, on samarrik, besoren bat eta saihetsen batzuk kalte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Eginahalean esplikatu omen zioten, baina alfer samarrik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Guri ere erakutsi ziguten trantze jakin batzuetan eskerrik asko esaten (alfer samarrik, egia).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Geroztik zerbeza askotxo edan dut tabernan bakar samarrik, eta zigarro mordo bat erre, pentsatuz hobe nuela mutikoskor dirugabea izateari sekula utzi ez banio.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Hotzak edukiarazten zidan, halere, tente samarrik, saltxitxoi izoztu bat bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahul samar (9); alai samar (5); aparte samar (28); aparte samar zegoen (6); argi samar (8); arin samar (9); arraro samar (19); artega samar (6); asko samar (19); aspaldi samar (15); azkar samar (8); baldar samar (6); barregarri samar (7); berandu samar (43); berandu samar heldu (5); berdin samar (6); bitxi samar (8); deseroso samar (11)

eroso samar (5); erraz samar (5); eskas samar (6); estu samar (13); fresko samar (6); gaizki samar (5); galdu samar (5); garbi samar (7); garesti samar (5); gertu samar (7); gogaitu samar (5); gogor samar (10); goibel samar (9); goiz samar (20); gutxi samar (13); handi samar (42); handi samar bat (19); harritu samar (14); harro samar (10); haserre samar (25); herren samar (8); hurbil samar (22)

ilun samar (15); justu samar (14); kezkatu samar (7); kritiko samar (6); larri samar (13); lasai samar (10); lauso samar (8); lotsati samar (6); lotsatu samar (7); luze samar (21); maiz samar (11); makal samar (10); merke samar (6); motz samar (5); nabarmen samar (6); nahasi samar (9); nekatu samar (10); ondo samar (10)

ongi samar (5); sarri samar (17); serio samar (14); trakets samar (6); triste samar (12); txiki samar (5)

urduri samar (48); urrun samar (48); urruti samar (33); zabal samar (5); zahar samar (5); zakar samar (26); zikin samar (6); zurbil samar (6); zurrun samar (5)

ahul samarra (6); alde handi samarra (10); altu samarra (9); antzeko samarra (5); apal samarra (6); argal samarra (5); arraro samarra (30); arraro samarra da (6); arrunt samarra (8); aspergarri samarra (16); astun samarra (14); aurreratu samarra (5); baldar samarra (10); barregarri samarra (13); berezi samarra (14); berri samarra (12); berri samarra da (6); bihurri samarra (6); bitxi samarra (25)

ergel samarra (8); ero samarra (13); erraz samarra (8); estu samarra (8); ezkor samarra (6); ezusteko handi samarra (11); gogaikarri samarra (5); gogor samarra (16); handi samarra (171); handi samarra da (9); handi samarra egin (10); handi samarra eman (7); handi samarra hartu (11); handi samarra izan (15); harrigarri samarra (10); harrigarri samarra da (5); harro samarra (6); hotz samarra (6)

ilun samarra (13); itsusi samarra (5); kolpe handi samarra (15); labur samarra (7); larri samarra (6); lotsati samarra (5); luze samarra (34); luze samarra da (5); motel samarra (5); nahasi samarra (11); nahasi samarra izan (5)

on samarra (12); serio samarra (6); surrealista samarra (5); triste samarra (9); txiki samarra (19); txiki samarra zen (6); txukun samarra (5)

xelebre samarra (7); zabal samarra (6); zahar samarra (9); zail samarra (23); zail samarra da (9); zakar samarra (10); zikin samarra (6); zuri samarra (5)

arraro samarrak (5); berezi samarrak (6); ergel samarrak (5); eutsi samarrak (5); handi samarrak (25); luze samarrak (5); txiki samarrak (7)

handi samarrarekin (5)

luze samarrean (5)

handi samarren (5)

aspaldi samarretik (5); urrun samarretik (6)


samariar izlag/iz Samariakoa, Samariari dagokiona; Samariako herritarra.

Jesus eta emakume samariarra.  Elizen arteko biblia   Jn 4,1 tit

-Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi?  Elizen arteko biblia   Jn 4,9

Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik.  Elizen arteko biblia   Jn 4,39

Samariar on batek aurkitu zuen, ordea, eta eritegira eraman.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

Ni hemen samariar onarena egiten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.


samaritano izlag/iz samariarra.

-Mila esker! -esan zuen mutilak, neskaren ohe-bazterrean kukulumuxu; zapatillak erantzi zizkion, samaritanoaren jokora jolastearren-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.

Nola ez aipa, hemen, Jesusek kondatu Samaritano onaren parabola.  Herria   2002-10-24

Samaritano onen etsenplua baino askoz ere deigarriago zaizkio, eskuin eta ezker ikusten dituen miragarriak, ematen dituen etsenpluen kopurua hartzen baldin badugu kondutan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 130. orr.


samartu, samartzen 1 ad (aditz baten era burutuaren eskuinean eta laguntzailerik gabeko formetan)

Harritu samartua nago oraingoz, ez zen hau nik espero nuena. Ohitu samartua zegoen ordurako Maddalenen nortasunaren gorabehera eta purrustadekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Utzi samartua zegoen kanpotik, baina behiak, bihotzak, arranoak, loreak zeuzkan sabaian margotuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 210. orr.

Esan diot gurean autoa jainkotu samartua dugula.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Gero, berriro kanila itxi samartuaren azpian ipini zuen edontzia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

So egin nien, ez nostalgiarik gabe, neure eskuizkribuei, zirriborro bukatu samartuari eta Artemido-ren ametsei buruzko tratatuari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Muturra jenio txarrekoa zuen, eta zanpatu samartua, buruz aurrera adreiluzko horma bat jo izan balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Galdu samarturik utzi zuen Rekexo ohar horrek. orain kontu hura ahaztu samarturik zegoen auzoan, beste albiste berriagoek estalirik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 113. orr.

Bere izualdiaz lotsatu samarturik, Harryk ez zion ezer esan Roni.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 210. orr.

Argizaria da -esan zuen berehala, txunditu samarturik-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Arazorik presazkoenak bederen konpondu samarturik utzirik, Skagen hirira [...] abiatu ginen nire zalgurdian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 257. orr.

Loratu samartuta egon behar horrelakoak oihukatzeko, izan ere, frankisten presondegi batean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.

Fionnek txundituta begiratu zion, baita dezepzionatu samartuta ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 59. orr.

Harrizko bankuaren ondoan gelditu zen zutik, uzkur eta nahastu samartuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.

-Ederki asko dakit -esan zuen goxo, mindu samartuta- ni ez naizela mundu honetarako egokia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

2 (aditz baten era burutuaren eskuinean, eta aditz jokatu gisa)

Lotsagarrizko eusbakofharen sasiak jan samartu dizkigu oraintxe bazter guztiak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Bukatu samartu ziren hango lanak (edo egiteko gelditu), ixildu ziren erromeriak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Uko egin gaueon; eta horrek erosotu samartuko dizu hurrengo abstinentzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 155. orr.

Horixe da, hain zuzen, gaur egun galdu samartu duguna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 136. orr.

Beharbada Unamuno-ren pentsamendua bera hizkuntzari buruz orokorki ez da aldatu, esango genuke, baina interesa galdu da edo galdu samartzen ari da euskarari buruz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.

Alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere estasi-une propialari buruz itaundu nion.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

· Hanna ere lasai samartu zen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Izu-samartu naiz, benetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

3 (izenondo edo adizlagun baten eskuinean eta laguntzailerik gabeko formetan)

Ordaintzeke dauden epeak kita litezke eta artean ere zerbait geratuko litzateke; hori bai, ordea, urri samartua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Ilun samartua da kanpoan, eta kontuz ibili behar dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Eta behar bada, ez gutxiagotan, oinaze erdi asmatu, negar eta espantu haundi samartu, eta kontu ilun ikaragarrituen gailurrean errukia sortzeko sastakai beltz gisan ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Goizetik ere mozkor samarturik baitzebilen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Eskueran izango duzu giza ergelkeria ere, lingirdatsu eta likatsu samartua beroaren eraginez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.

Baina gure protagonista adinean aurrera samarturik zegoen eta jokabide zuhurreko gizon hotza zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Gero, urtetan aurrera samartutako emakume bat jaitsi zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.

Datuen razzia aurrera samartua genuelarik, gero eta gehiago nabarmentzen ari omen zen hutsune baten berri eman zigun irakaslea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Adinean aurrera samartutako bikote bat zihoan beste autoan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdu samarturik (3); kezkatu samarturik (3); lotsatu samarturik (3); nahastu samarturik (4)

mindu samartuta (3)


samats iz ongarria, simaurra.

Etzuten samatseko hegaztinek ildoxorien grazia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.


samba ik sanba.

sami 1 izond Laponiakoa, Laponiari dagokiona. ik laponiar.

70eko hamarkadan herritar sami batek ikus-entzunezko hedabideak arautzen dituen batzordean aurkeztutako salaketa baten ondorioz hasi zen telebista eta irrati publikoa sami hizkuntzan saioak igortzen.  Berria - Mundua   2006-02-11

Stockholmeko gobernuaren aurkako salaketa jarriko duela jakinarazi du alderdi sami nagusiak SSR Suediako Samien Erakunde Nazionalak.  Berria - Mundua   2006-04-22

Finlandiaren menpeko samien lurraldeetan dauden basoetan. Hegoaldeko lurralde samien inguruko hausnarketa egiten ari da orain Norvegiako Gobernua, iparraldean jarraitutako bide bera hartuko duen erabakitzeko.  Berria - Mundua   2006-02-18

2 (izen baten ezkerrean)

Hitzartutakoa haustea eta sami herria diskriminatzea leporatzen diete komunikabideei.  Berria - Mundua   2006-02-11

Suediako gizartean sami herriaren inguruan -laponiar ere deritzote- dagoen ezjakintasunari aurre egiteko SVT eta UR telebista kateek eta SR irratiak dute, gainera, sami hizkuntzan ikus-entzunezko programak hedatzeko monopolioa.  Berria - Mundua   2006-02-11

Hezkuntzari buruzko eta sami gazteentzako saio gehiago ere nahi ditugu.  Berria - Mundua   2006-02-11

Sami Legebiltzarrak Suediako telebista eta irrati publikoaren aurka aurkeztutako salaketaren nondik norakoez mintzatu da Legebiltzarreko presidente Lars-Anders Baer berriarekin.  Berria - Mundua   2006-02-11

• 3 iz Laponiako herritarra.

Inuiten, samien eta Artiko inguruko beste herri indigenen ordezkariek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu zioten atzo Estatu Batuetako Gobernuari.  Berria - Gaiak   2004-11-13

80 bat mila sami bizi dira Europako iparraldean: Norvegian (50.000), Suedian (20.000), Finlandian (5.000) eta Errusiako Kola penintsulan (2.000).  Berria - Mundua   2004-11-20

Hainbat estatutan sakabanaturiko nazioa izatea samien aurkako izango da hauteskundeetan.  Berria - Mundua   2004-06-10

Betitik beraienak diren 10.000 kilometro koadro lur aldarrikatzen dituzte Suediako samiek.  Berria - Mundua   2006-04-22

Hegoaldean, urrun dagoen herri exotiko gisa ikusten dira samiak; iparraldean, berriz, samien eta gainerako biztanleen artean lurraren jabetzaren inguruan mendeetan izan diren gatazkek diskriminazio handia ekarri dute.  Berria - Mundua   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sami herria (8); sami herriaren (4); sami hizkuntzan (12); sami hizkuntzan kaleratutako (3)

samien informazio zentroa (3); samien inguruan (3); samien legebiltzarrak (5); suediako samien (3)


samiera iz finlandiaeraren familiako hizkuntza, Laponian mintzatzen dena. ik laponiera.

Samiera hitz egiten ez duten suediarrek gure egoeraren inguruan informazioa jasotzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.  Berria - Mundua   2006-02-11

Lagun sami batek esan zidan, ordea, samiek duela zenbait mende bazekitela eta biologoek aztertu zituzten errekek samieraz zituzten izenek, hori adierazten zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Aurrekontuen murrizketa samierazko saioei soilik aplikatzea susmagarria da.  Berria - Mundua   2006-02-11


samin 1 izond garratza, mingotsa.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Bat-batean, limbourg gaztaren hilzoriko urrin samin mingotsak iritsi zitzaizkien hiru andreei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok, iluna argi eta argia ilun, samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok!  Elizen arteko biblia   Is 5,20

2 irud/hed

-Nire lagun maiteak! -xuxurlatu zuen, malko saminak isuriz-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia.  Elizen arteko biblia   Mt 26,42

Edan baituzu Jaunak emaniko zigor-edari samina, hondoraino edan duzu zorabiozko kopa.  Elizen arteko biblia   Is 51,17

Eguzki samin haren eta errepide honen artean harrapatua naiz, gero ta berotuago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik,  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hain samin hitz egin zionean, bizitza guztia hondatu ziola eta.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 171. orr.

4 atsekabea edo nahigabea eragiten duena.

Min samin batek hartu zion bihotza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen. Aurrerantz abiatu zen, oihu samina ito ezinik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Garrasi samin batzuk entzun nituen, emazte bat nonbait ari dena pleinu, negarrez naski, eta gizon bat erasiaka, arras bortizki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Politika gaiak hunkitzen zituzten eztabaida larri eta samin batzuen argitzeko parada izan bainuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Mitxelena handiak ikasketa hauek indartzeko bere Salamancako katedra goxo hura utzi eta hemengo borroka saminetan oldartzeko erabakia hartu zuenetik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kexa samin haien aurrean, laguna errukitu egin zen aitaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Negar saminetan zegoen andrea aparte hartu eta barrura sartu zuen isilpean santuaren bikarioak eta, lagunaren gorputza eskuetan jarriz, esan zion:Eta etorri ziren, gau beltzean, euriak euriari, beren tuta samin eta argi gorri, argi urdin, argi hori, argi zuri handiekin, halako apokalipsi giro bat sortzen zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Hasperen handi samin batek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Aitortzak liburuan kontatzen digu nola geratu zen bere arima galera hain saminaren aurrean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Goxoa bezain samina baina zernahi gisaz ezin ahantzia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.

Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria -herritarren samina eta sumina- hozte aldera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

• 5 iz samintasuna.

Diotenez, sufre uretan murgiltzen denak ahaztu egiten omen ditu bere min eta samin guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Gorputzeko oinaze gogorrek estutzen bazuten ere, neke-samin haiek ez zirela "oinaze" esaten zuen, beraren "arreba" baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Zeren, samin oroz at, arriskuetatik libre [...] ez ongintzen menpe baitago, ez suminak jotzen baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Gogoeta eta samin, sufrikario, infernua bera, gaixoak ditu txera eta atsegintasun bilakatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.

Lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Lagun guztiek haien samina partekatzen zuten, bat-bateko heriotzak mutil osasuntsua nola eraman zuen ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Ez zuen gure samina areagotu nahi, ondo dakit hori. ez zitzaion hitzik ateratzen, bihotza erdibitzen baitzion saminak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Safo eta Egea isildu egin ziren, Juvenaliaren hitzek samina islatzen baitzuten, samin urrutikoa, samin sendaezina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.

Semearen eta emaztearen faltak samin handia ematen baitio.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.

Eta gau eta egun aieneka zebilen samin handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Eta samin latz hari beste bat gehitu zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.

Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria -herritarren samina eta sumina- hozte aldera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

Penaz, nekez eta saminez nago. ik beherago 10.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arimak bekatuaren edonolako zikinez kutsatuak ikustean, esan ezin ahalako samin-ezten zorrotzak bihotz-zulaturik, gupida samurrez haiengatik dolu egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

Hara, badator negar- eta samin-eguna, atsekabe- eta tristura-eguna!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.

Hau negar- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat, baina zuretzat kontsolazio eta alaitasun mugagabea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.

Bere samin-erakusaldiaren nabarmenak naik noski neure onetik atera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 213. orr.

Samin tonua zeukan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 159. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena izena ez dela)

Erregina itzultzen da; erregea hilik aurkitu, eta samin-espantuka hasten da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.

Zure aitaren heriotzaz errugabe naizela, eta hartaz guztiz nagoela samin-larriturik,  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.

Bihotz-saminez egingo dute negar, aiene egingo garratz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,31

Alde guztietatik oinaze-saminez jota, harrigarria zen haiek eramateko adina indar izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

9 saminetan adlag samina sentituz.

-Jakina, jauregian zagok hura, zain eta zain, gauez saminetan, egunez negarretan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.

Buruz aurrera botako ditu Jaunak, txintik ere ezin izango dutelarik esan; oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko; saminetan biziko dira eta haien oroitzapena ere galdu egingo.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,19

10 saminez adlag samintasunez.

Beraz, jo bularra saminez.  Elizen arteko biblia   Ez 21,17

Saminez onartu zien Arturrek, benetan baitzituen maite.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.

Berria jakinik, negar egin zuen saminez eta esan zuen: "Hauxe da, hain zuzen, izan dudan ametsa".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.

Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak.  Elizen arteko biblia   Has 3,16

Emiliok saminez baina gizonkiro onartu zuen bion porrota eta nire desertzioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere samin (4); edari samin hau (5); eztabada samin (4); min samin (3); neke samin (3); oihu samin (4); samin handia (6); samin handiz (10)

bere samina (13); bihotzondoko samina (3); biktimen samina (3); dei samina egin (3); edari samina (3); egun samina (5); ene samina (3); eragindako samina (4); eztabada samina (3); gure samina (3); negar samina (4); nire samina (8); oroitzapen samina (3)

samina adierazi (5); samina agertu (4); samina areagotu (3); samina arintzen (4); samina eragin (8); samina eragin du (3); samina eragiten (6); samina eta etsipena (3); samina eta haserrea (3); samina gertatzen zitzaidan (3); samina izan (8); samina zen nagusi (3)

arrangura saminak (3); eztabada saminak (7); minak eta saminak (3)

saminaren saminez (5)

saminean lagun (3)

edari saminetik (4)

ahots saminez (3); saminaren saminez (5); saminez bete (6); saminez beterik (7); saminez dago (3); saminez izango dituzu (3)


saminaldi iz egoera samina jasaten den denbora.

Han, elur-pistetan, Lola libre sentitzen zen, ahazten zituen bere magistratuak, ahazten zituen bere seme-alaben ikasketak, olio gehiegi gastatzen bide zuen neskamea, bere aldarte txarrak eta bere saminaldi betierekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.


samindu, samin(du), samintzen 1 da/du ad hasarretasunezko, nahigabezko edo samintasunezko egoeran jarri. ik mindu.

-Zergatik samintzen zara, neure alabarekin hitz egin dudala-eta?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Jende batzu samindu ziren beren libertatea ez zela aski errespetatua.  Herria   2003-12-04

-Ez zaitez samindu, arren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Lotsa handia ematen baitzion egunero aitortu beharrak, eta honek samintzen zuen gehiena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Nola izan zaitezke horrelakoa, nola samintzen duzu horrela zure ama!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

Min berriz samintzen ninduen ene minak eta bi goibelaldik torturatzen ninduten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

Beste bi oinazek saminduko dute orain Sade: eroetxe batean bizi beharrak, eta Vincennes eta Bastillan idatzitako hamabost obrak galdu izanak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Handiagoa baita norbera samindua izateko beldurra, norberak norbait samintzeko gogoa baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Hori esanik, oroitzapenak arras samindurik, negarrez hasiko da, luzaro, etsimenean, bere burua besoen gainean duela, mahaitxoaren gainean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 127. orr.

Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea eta ardoa samindutakoari.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,6

2 (gauzak)

Goizeko hotzak eta hezetasunak egoera samindu baizik ez dute egiten, eta kamioilarien haserrea haziz joan da orduz ordu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Nekadurak jujamendua samintzen dit eta mina arrapizten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Lanceloti barrena samindu zitzaion; Ginebrak jakiten bazuen, irain larria irudituko zitzaion.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Haren atzetik joan nintzen, bihotza samindurik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Ideia hauek zigorren edukiak bigunduz gauzatzen dira, zuzenbide penalak ezin baitu gizakiaren duintasuna samindu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

Partida berriz hasten da eta hor bazterrak arras samintzen.  Herria   2002-10-17

3 (era bururuta izenondo gisa)

Soka-zatia emakume saminduaren gainean ipini bezain laster, mina desagertu zitzaion eta oso erraz bota zuen ume hila -herio eragile egina-, lehengo osasun betera itzuliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

-Zu... -hiraren, edo gorrotoaren tonua duen ahoskera saminduaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.

Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.

Eta ez bakarrik jende kultura gabeko, samindu eta ergelek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.

Batzuk libre geratzen dira delitu txiki baten zigorretik alderdi saminduak barkatzen dionean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.

Askotan doinu horiek hitz saminduak estaltzen zituzten.  Berria - Kultura   2006-05-09

Isilik egongo nintzen handik aurrera, saminduarena eginez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.

· Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea, ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari.  Elizen arteko biblia   Si 4,3


samindura 1 iz samintasuna, samina.

Ez diote barruan bizitzen ari direnari ateratzen uzten: amorrua, axolagabea, emozio eza, haur txikien moduko zinkurin mutuak, samindura eta etsipena aski oniritzi, ezagutu eta maitatu izan ez garelako eta aurrerantzean horrelakorik ezin espero delako.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

Imanolen heriotzak eragindako saminduratik, lan intimoa egin nahi nuen; ez hanpatua.  Berria - Kultura   2004-11-13

Idazluma jaso egin nuen tupustean, irainaren hizkiak irakurtzeak areagotu egin baitzidan barrengo samindura.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 134. orr.

Grebak eztitu dira, nahiz halako samindura batek hartuak dauzkan aintzina bazterrak, bereziki hiri handietan.  Herria   2003-06-19

Justizia samindura bihurtzen dute, eta zuzenbidea hankapean erabiltzen.  Elizen arteko biblia   Am 5,7

Zendako horiek emaiten zautaten holako samindura, tristezia?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Samindurarik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.

Esan ezin ahalako saminduraz, dardarka hartu zituen semeen hilketaren froga haiek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Samindura keinu bat egin zuen, eta eliz atariaren ertz baterantz urrundu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

-Hain zuzen ere, ondorengo horietako batek haren izen berbera du -bota zidan bisitariak, samindura aire batez.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 35. orr.


samingarri izond samintzen duena.

Hau da honen estutasun samingarrian aurkitzen naizen lehenengo aldia, eta ez naiz batere trebea gisa honetako gauzetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 130. orr.

Gertakizun garrantzitsuenak ez ditut oraino ezarriak hemen eta sentimentu samingarrienak biharko utziko ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

Egoera samingarri horren aurrean Eusko Legebiltzarrak ez duela deus egin salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Hain da samingarria altxatzea lanik ez duzula jakinda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

Samingarria izaten da elurra ikusita harroskotzen ez den haur zibernetikoaren axolagabezia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera samingarria (3)


saminki 1 adlag samintasunez.

Van Daan jaunak jotzen du erasoa, amak saminki erantzuten dio, eta ez daki ezertaz normal hitz egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 213. orr.

Badik jadanik kasik ehun urte frantsesa dela Frantzia osoko hizkuntza ofizial bakarra -moztu zuen ordezkariak, saminki-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 149. orr.

Ia inork ezin zion negarrari eutsi, bakearen mezulari haiek hain saminki negar egiten ikustean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Gertakari haren berri jakitean, Matatiasek eta lagunek saminki egin zuten negar.  Elizen arteko biblia   1 M 2,39

Erreginak, hori entzunik, negar egin zuen saminki.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.

Negarrari eman zion saminki eta ezin zen kontsolatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.

Efraimek saminki nahigabetu du Jainkoa: Jaunak lepora botako dio isuri duen odola, eta berari itzuliko bere irainak.  Elizen arteko biblia   Os 12,15

Penetan eta saminki hunkituak izan diren guzieri, gure euskal bihotzeko sendimendu leihalenak.  Herria   2005-02-24

2 irud/hed

-Ez da jauregi bat -erran zion gizonak hetsi gabe zegoen eta gontzak saminki karrankatu zitzaizkion atea bultzatuz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen saminki (3); eman zion saminki (8); saminki negar egiten (5)


saminkiro adlag saminki.

Beste kazeta batek, berriz, juduek eta atzerritarrek eragindako arazoez jarduten zuen saminkiro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

-Parisen nagok -pentsatu zuen Del Vallek saminkiro-, munduko hiririk zoragarrienean, eta kankailu aleman baten zurrungak dituk gau osoan entzun dudan bakarra...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 111. orr.


saminkor izond erraz samintzen dena, samintzeko joera duena.

Horrek esan nahi du gorroto handia eta saminkorra sentitu behar dugula beti, edozein gauza gertatzen dela Jainkoaren borondatearen aurka.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Morfemen, hitzen eta perpausen arteko leherketak baino ez direla, alegia, eta esplosaketak non harrapatzen zaituen, horren gorabeheran agertuko zarela haserregaitz edo saminkorrago.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 57. orr.


samintasun 1 iz atsekabea, nahigabea.

Jatsutik alde egin zuen, samintasuna bihotzean eta errabia gorputzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Gainera, sufrimendu luzeen samintasun hura, paria begitarte goibel hura zeuzkan kaltetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Errabia hain samintasun sakona bihurtua zen non malkoak nekez jasaten baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Jabetzen ziren zenbat samintasun sufritu behar izaten duten munduzaleek lurreko atseginen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Malenkoniaren eta samintasunaren, tristuraren eta minaren, esker onaren eta etsipenaren artean, gurasoak zahartzen ikusteko eta haietaz mintzo ziren objektuak jasotzeko zortea izan nuela pentsatu nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 44. orr.

Ingelesek, orduz geroztik, porrot bakoitzaren samintasunaren memoria gordetzen dute.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.

Koroa distiratsua emango diet samintasunezko errautsaren ordez.  Elizen arteko biblia   Is 61,3

Samintasunik gabe diotsut hau.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Samintasun itzal batek iluntzen zizkion aho ertzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 363. orr.

Bat-batean atzera itzuli, eta, aurpegian samintasun keinu bat zuela, esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

Izenburuak ezin hobeto islatzen duela denboraren samintasun puntu hori, gauza galduengatiko sumindura.  Berria - Kultura   2004-03-18

Samintasun egunetan gogoratu behar litzateke, gainera, Jainkoak egia diola, eta egiazkoak direla bere agintzariak, Bera ere Egia denez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Hilketa biolento baten aurrean denok sentitzen dugun kontzientziako inarrosiaren edo esijentzia primario baten eran, samintasun eta dardara sentimendu hori printzipio mailara altxatu nahi dugularik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

3 samintasunez adlag

-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak -esan zuen samintasunez boxeolari aurpegiko gizonak-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

-La Sarriettek nahi duena egiten du -erantzun zion Lecœur andreak samintasunez-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.

Eta orduan, samintasunez gogoratzen ginen hoteletako garaiez, bizimodu burgesean ere basamortuko nomaden antzera bizi baikinen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.


samintsu izond saminez betea.

Gizonek, eskuetatik heldurik, aldarera eraman zuten dardaraz, ez, ohitura sakratuaren solemnea amaiturik, Himeneoa joez lagundua izateko, baizik nubilaroan bertan, bera hain garbia eta hain ezgarbiro, aitak inmolaturik, biktima samintsu eror zedin, ontziteriak irteera dohatsu eta oparoa izatearren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.


samoar izlag/iz Samoakoa, Samoari dagokiona; Samoako biztanlea.

Aipagarria izan zen, halaber, Lealamanua'a harroin samoarraren mugikortasuna.  Berria - Kirola   2004-08-22

Johnston samoarra orain gutxi sartu dute txapelketako zerrendan.  Berria - Kirola   2006-04-02

Aski nabarmenak dira Miarritzen eta Baionan diharduten jokalari samoarrak beren ezaugarri fisiko eta kulturalengatik. Lealamanua'ak bigarren sasoia du Miarritzen, eta sortzez Zeelanda Berrikoa bada ere, samoarra da.  Berria - Kirola   2006-03-18

Samoarra izaki, biziki maite dituela hemengo hondartzak.  Berria - Kirola   2006-03-18


samobar ik samovar.

samoiedo (orobat samoyedo) 1 iz Errusiako iparraldeko herri nomada, itsasalde artikoan bizi dena.

Finlandiarrak, estoniarrak, laponiarrak, txeremiarrak, txuvashiarrak eta permiakak gehitzen baditugu, eta alemaniarrak, grekoak, tatariarrak, Kaukasoko leinuak, mongoliarrak, kalmukak, samoiedoak, kamtxatkarrak eta aleutiarrak gaineratzen, ongi ulertuko dugu horren estatu zabalean batasunari eustea zaila baino zailagoa dela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Burezur horren azpian, samoiedoak, nyam-nyamdarrak, malgatxeak, fueginoak ospakizun arraroenetan aritzen dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

2 (izenondo gisa)

Mendebete baino lehen ebatzi ahal izan zen zein hizkuntza zen: guaraniaren dialekto samoiedo-lituaniar bat, arabiera klasikoaren zenbait molde zerabiltzana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

3 samoiedo txakurra ile zuri luzeko txakurra, berez Siberiakoa.

New Yorkeko bi ahizpa, Bandit eta Jenny, beren samoyedo zakurrekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

3 samoiedo txakurra.

Alaskako malamutak, samoyedoak, Siberiako huskyak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.


samostar Samoskoa, Samosi dagokiona; Samosko biztanlea.

Pitagoras Samostarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.


samovar (orobat samobar g.er.) iz tea prestatzeko lanabesa, jatorriz errusiarra.

Samovar-aren lurrunak airea loditzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Samovarra sutan jarriko dute, eta bere etxean bezain egoki sentituko da. goizeko bederatzietan esnatzen zen, samovarraren zain geratu, eta tea edaten zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Saltzailearen aurpegia samovarra bezain gorria zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Etxera itzulitakoan, samovarraren alboan ipintzen zituen galtzerdiak, lehor zitezen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.

Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.


samoyedo ik samoiedo.

sampleatu, samplea, sampleatzen (corpusean sanpleatu soilik) 1 du ad samplerra erabiliz jo.

Dominique bretoiak bi gitarra, bi mikro eta gitarrak eta ahotsak sanpleatzeko tresna baino ez zuen eraman.  Berria - Kultura   2004-06-01

Boskotearen bateria jotzailea ezin izan etorri (teklatuetan sanpleatu ziren erritmoak).  Berria - Kultura   2004-04-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Hainbeste urtetan desiratutako enkontrua guztiz artifizial eta indarrik gabea iruditu zait, freskotasunik gabeko pasarte sanpleatu bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.


sampler (12 agerraldi, liburu 1 eta 8 artikulutan; orobat sanpler 4 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan)iz gailu elektronikoa, aldez aurretik grabaturiko pieza bateko instrumentu baten hotsa bakartzea eta gero zernahi emanalditan erreproduzitzea ahalbidetzen duena.

10.0 diskoan Mikel Errazkinek bere bakarkako ibilbidean jorratu duen pop lasaia nagusitzen da, baina badira beste abiadura bat hartzen duten doinuak ere, Hemendik urrun kasu, eta sampler eta loop-ak ere sartu ditu.  Berria - Kultura   2004-12-17

Fermin Muguruzak Bernat Detxeparen leloa bereganatu zuen: 'sampler' eta kitarren distorzioaz baliatuz "euskara plazara" jalgiarazten zuen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 158. orr.

Sports berrian, aldiz, orkestraren lana nabarmentzen da, nahiz eta badiren kirol bakoitzari lotutako hainbat sampler ere: Mogambo filmeko pasarteak edo Wipe out surf kantu ezagunaren lelo ospetsua, beste batzuen artean.  Berria - Kultura   2004-06-24


samu 1 iz kakalardoaren familiako zomorro mota.

Samuak intsektu txiki-txiki batzuk dira, kakalardoaren talde berekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Imajinatu marigorringo txiki eta beltz bat eta samuaren gutxi gorabeherako irudia izango duzu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Samu ezagunena, orokorrean hartuta, babarrun edo indaben samua izan daiteke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Samuen ahoa elikadura berezirako moldatua egoten da: haziak jateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Alabamako nekazariek monumentu bat egina omen diote kotoiaren samuari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Izan ere, samu-eme helduek hainbat landareren obulu ernaldu berrietan -landarearen hazi bihurtuko diren ale berdeetan- jartzen dituzte euren arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

XIX. mendearen bukaera aldera, kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak, eta nekazari haien ekonomia hankaz gora utzi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.


samur 1 izond gogortasunik ez duena, biguna.

Amonak leuna zuen ahotsa eta samurrak zituen besoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza eta beren esku samur leunekin itxiko dizkiate begiak hire ilobatxoek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.

Lehengo gorputz-adar zurrunak bigun-bigun eta moldakor bihurtu dira, batera eta bestera mugi daitezkeela, haurtxo samur batenak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Goiok haren ezpain samurrak sentitu zituen ezpainetan. Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 254. orr.

2 irud/hed

Ea zein haizek bilakatuko duen arantza tortoa lore eder eta samur.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak, zuk nauzu mesprezatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 55,14

Eme helduek eme samur heldugabeak limurtzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Jaiotzerakoan, amak bere bular samurra eskaintzen dio haurrari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Malko samurretan lasaitzen zitzaion gogoa, eta bi eskuak nobela gainean utzirik geratzen zen luzaroan, gaua erori eta beheko suaren azken txinpartak ahitu ondoren ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

«Gizon samurra eta bihotz onekoa» iritzi zion Laura Bushek George Bushi.  Berria - Mundua   2004-09-02

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pasatu dituenak pasatu arren, txoil aguregazte jatorra zela eta dela, berean buru-gogor bezain ingurukoekiko bihotz-samur.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Ez dut gogoan noiz hasi nintzen emakume azal-zakar eta barne-samur horri ama erraten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

4 gogorkeriarik gabea, amultsua.

Non dira zure maitemina eta indarra? non zure bihotz samurra eta errukia?  Elizen arteko biblia   Is 63,15

Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Haren musika, leuna eta samurra zenean ere, indarrez jo behar zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Bazuen hauskortasun samur halako bat eta herabetasun ia etsigarri bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

Zein bide misteriotsutatik iritsi zen askatasun harro eta mugagabearen sentipenetik erruki samur eta bizi horretara?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Oi zeinen santu eta samur, atsegin, apal, baketsu, gozo, maitagarri eta beste ezer baino desiragarriago den horrelako anaia eta horrelako semea edukitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Berriro kausitu nuen begitarte xarmangarri hartan, tristura aldi berean sakon eta samur hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Irribarre leun eta samur batez begiratu zien hormei eta burdin hesiari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Mutilak bere kanta samur umila bukatutakoan [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Maitasuna ez al da memorian leku on bat, leku samur bat ematea, beste bati tarte bat irekitzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Ama ere ez zela tentazio samur horretaz ohartu gabea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.

Samurragoa zen latinetik hizkuntza erromantzeetarako jauzia, latinetik euskararakoa baino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 25. orr.

Zigorra ez zen samurra izan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

5 (adizlagun gisa) ik samurki.

Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Honela esan zuen samur baina lehor: [...].  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

-Alazne -hasi zen Arantxa, samur-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Orduak samur igarotzen, larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Samur egin zenidan irribarre, bai, samur, ez dut beste hitzik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Orain, ordea, ez zion aurpegia samur laztantzen bere esku-ahur bigunaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Jainkoaren onginahi zoragarria, hain samur bere zerbitzariengana makurtzen dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Bularrean pausatu zion burua, xalo eta samur.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

Samur jokatu beharko duk, baina gogor, gogor baina samur.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

6 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Luisek ez daki bere irribarreen samurra hitzez janzten, beti tontokeriaren bat esan behar du.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 124. orr.

Araba urrunean mirari baten gisa ikusi zuen Perikok nola batzen zituen Isidorak bere oroimenaren bi sustantzia haiek, otorduaren samurra eta hizketaldiaren ederra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Gizon xehe haren irriaren samurraz ohartu orduko beranduegi zen neuretzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

7 erraz murtxikatzen dena; tresna ebakitzaile batek erraz zulatzen edo ebakitzen duena. ik uxter.

Indioilar bikainen haragi samurra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Beretzat patatarik txikienak, mokadurik gozoena, gauzarik samurrenak aukeratzea, horra bere lema.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.

Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Sartu zen txir-txar burdina haragi samur hartan, eta kauterizazioa belarritik bekainetara zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

8 irud/hed

Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak, otordu samurraren gisa ahosabaian bizkor urtzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Txuleta bat zein prozesuren bitartez bilakatzen den sentsazio samur edo zail, txuleta moztu zaion animaliaren adinaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

9 (adizlagun gisa)

Bestela ez dira egositakoan samur geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

10 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Menda belarraren fin betegarria; olioaren arina; Pertsiako arrozaren samurra;  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

11 hauskorra.

Ebe jagon behar dut, hain da samurra eta babesgabea...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 29. orr.

12 erraza. (ezezko esaldietan)

Opin ez duk, gero, kontrario samurra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Ez da lan samurra, ez horixe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Ez da lan samurra gaiaren labaina kontuan hartuta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Izan ere, berez ez da batere prozesu samurra.  Berria - Harian   2006-05-06

Ez baitzen kontu samurra gauza horiek atzerriko hizkuntza batean kontatzea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Ez zen denboraldi samurra izan serbiarrarentzat, Badakigu Patxiri ere ez zaiola batere samurra gertatu zenbait pasarte itzultzea.  Berria - Kirola   2004-09-08

Behin hiztegi bat zabaltzen denean, ixtea ez da samurra izaten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea, eta horrexegatik atzeratu zen erabakia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

Ez, nire bizitza ez zen batere samurra, baina lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Ez zen hausnarketarako gai samurra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

13 (bestelakoetan)

Celtari min emateko biderik samurrena erasoan azkar jokatzea dela iritzi dio Athleticeko entrenatzaileak.  Berria - Kirola   2006-03-19

Izan ere, beti da lan samurragoa hitz eta esapide jakin batzuk ikastea, aditz egitura osoa eta, batez ere, fonetika eta intonazioa barneratzea baino.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.

14 ipar haserrea.

Ondorioz, badira eztabada samurrak eta saminak.  Herria   2002-09-05

Eztabada samur batzu ere ba denbora berean.  Herria   2005-10-20

Euskal-Herri osoan, hor bizi diren jende guzieri behar zaiotela galdetu nolako geroa nahi duten, aspaldiko gataska samurrak behin betikotz gainditzeko xedetan.  Herria   2005-03-10

Kanpaina bizia, samurra eta nahasia.  Herria   2001-05-03

Dena galde samur eta deus ihardespenik ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

• 15 iz ipar haserrea.

Halako samur batek kolpez hartu banindu bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

16 samur-samur

Errealitatea bera baino askoz interesgarriago agertzen zaigu eremu berri hori, aldi berean absurdoa, poetikoa eta samur-samurra dena.  Berria - Kultura   2004-10-24

Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak, bi begi samur-samurrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Hitz samur-samurrak aurkitzen zituen, haren senarrak bere aurrean etsia hartzen zuen guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

· Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

17 ipar haserre-haserrea.

Libanoak eta Siriak protesta samur-samurra hel-arazi diote horren gainetik ONU erakundekoeri.  Herria   2001-07-05

18 (adizlagun gisa)

Istant batean samur-samur eginik jarri ninduen, trago bat eta penak konpartitzeko gogoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Bihotza samur-samur eginik, Nadiari hitz egin zion irribarretsu: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen, atzean gizona zuela, emakumeari eta honen sabelari samur-samur begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Berriz ere samur-samur begiratu zidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

-Sinets iezadazu -samur-samur hitz egin zuen handik pixka batera-, bati txantajea egiteko asmoa zuela, horixe besterik ez genekien guk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begirada samur (3); bihotz samur (4); gozo eta samur (3); haragi samur (4); haragi samur hartan (3); irribarre samur (6); modu samur (3); oso samur (3); samur eta bigun (3); samur jokatu (4); samur samur (5); sentibera eta samur (3); sentipen samur (3)

aurkari samurra (9); bihotz samurra (3); egoera samurra (4); erabaki samurra (3); ez da samurra (86); ez dela samurra (11); ez zen samurra (17); fina eta samurra (3); gauza samurra (4); irribarre samurra (3); kontu samurra (3); lan samurra (33); lan samurra izan (4); lan samurra izango (19); maitasun samurra (4); oso samurra (5); partida samurra (8); partida samurra izango (5)

ezin samurrago (3)

askoz ere samurragoa (5); askoz samurragoa (4); ez da samurragoa (4); samurragoa da (4); samurragoa dela (3); samurragoa izan (5); samurragoa izan zen (3); samurragoa izango (10); samurragoa izango du (3)

aurkari samurragoak (4)

begi samurrak (4); bezain samurrak (3); eztabada samurrak (8); hitz samurrak (8); oso samurrak (3); samurrak izan (11); samurrak izango (5); samurrak ziren (3); sentimendu samurrak (3)

ahots samurrez (3); gupida samurrez (4); maitasun samurrez (6)

aurkari samurrik (4)


samurai 1 iz japoniar gizarte feudalean, jaun baten mendeko gudaria.

Giza neurritik gaineko errespetuak itxuraldaturiko ahotsaz zuzentzen dira samuraiak beren buruzagiei.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 157. orr.

Badakizue heikeak Antoku enperadorearen samurai leialak zirela, haren defendatzaile kementsu eta gogorrak gengi klaneko samuraien aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Samuraien garaiko film bat.  Berria - Kultura   2004-01-25

Borrokalari sutsua, ez du inoiz amore ematen gladiadore txikia eta samurai txikia deitzen diote.  Berria - Kirola   2004-11-06

Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 173. orr.

Merkatariak ziren, batez ere finantza-bitartekariak eta diru-mailegariak, chonin edo hiriko jende gutxietsia, teorian edozein samuraik zigorrik gabe hil zezakeena begirunerik gabeko mintzaira erabiltzeagatik soilik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Haren alde, hil arte nengoen borrokatzeko prest, samurai baten antzera. adinik eta zauririk gabeko terrorista eternal bat zen Veronica, mila aurpegi aldakorreko samuraia eta espia, bisaiarik gabeko Eztarri Sakona.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Samurai keinu handiz ekin nien.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.

Tom Cruise samurai lanetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

Biziki gogoko izan dut beti samurai filmetako aktoreen jokoari horren ongi dagokion formula hau.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 157. orr.


samurbera izond samurtzera jotzen duena.

Agenteak, prestuki, berri on bat dakarrenaren doinu samurberaz:[...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.


samurgaitz izond samurtzen zaila dena.

Nahita dira mutiko biok samurgaitz eta gogorrak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.


samurgarri izond samurtzen duena.

Gero jiraka hasi zen galaiki, saltotxoka, modu harrigarri batean higituz, bere txotxongilo gorputz xumea kiribilkatuz, aurre hutsera agur samurgarri eta irrigarriak eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Hautua egin beharrez, Bambiren ipuina hain modu samurgarrian kontatzen dion amaren aldera egiten du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 84. orr.


samurgo iz ipar haserrea.

Lehen ere ikusi baita alabainan bozetarik sortu samurgo batek gero zernahi denbora irauten.  Herria   2001-02-22

Azken aste hortan, samurgo hori ez da emendatu baizik, eztabada gaitzak izan baitira batasuna egiten ahal zen ala ez Charles Millonere partzuer.  Herria   2001-03-22

Samurgo hori azkarki samindu zen 1711-an.  Herria   2003-05-01

Horren ondorioz gure auzapez jaunak, ez zuen bere samurgoa gordetzen; kantonamenduko boz emaile kopuru apalena izan da Saran.  Herria   2004-06-24

samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean.  Herria   2005-02-24


samurkeria 1 iz samurtasun gaitzesgarria.

Deitoreetarako, kexuetarako eta samurkerietarako aitzakia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Literaturan zaila da poza adieraztea samurkeriarik gabe, xalo edulkoratua izan gabe.  Berria - Kultura   2006-02-23

Atearen markoan ikusi nuen haren zezen bizkar haiek makurtzen zirela eta nire amari ahoan musu ematen ziola, atzealdea samurkeriaz haztatzen zion bitartean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.

Eta barruan hiru liburukiko eleberri baten eskuizkribu bat, samurkeriaren samurkeriaz ohi baino okaztagarriagoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Vilma hil zenean, Lajosek, ohikoak zituen samurkeria-une haietako batean, onartzera behartu ninduen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.


samurki 1 adlag samurtasunez. ik samur 5.

Agurtzerakoan, samurki besarkatu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Samurki maite duten aberri horren kontura aberasteaz bakarrik arduratu diren zenbait abertzale.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

Ez zioten elkarri samurki begiratzen edo laztanik egiten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Luzaroan eta samurki negar egin ohi zuen berripaperetako pasadizoak aitzakiatzat hartuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Nire orgasmoaren astinaldiak sentitu nituenean, samurki besarkatu ninduen, eta gogoan ez ditudan hitzak xuxurlatu zizkidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

Poztu egin zen santua haren sinpletasun garbiaz, eta samurki debekatu zion berriro horrelakorik egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

-Lehen esan bezala -hasi zen, poliki mintzatzen, samurki-, txostena osatu gabe daukat, baina hitzez aurreratuko dizut jartzeko asmo dudana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 68. orr.

Bularra ukitu zion, eta esku-ahurrean hartu zuen samurki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Ikastetxearen atarian geratzen zen, oharkabean bezala, samurki beldurturik, neguaren lehenengo bufadekin udazkeneko orriak han aurreko zuhaitzetatik zelan erortzen ziren begira bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

2 irud/hed

Hurrengo, egun batzuetan bederen, whiskiak samurki tratatu eta beratu zuen Morse andrea, harengana laguntza eske jo zuen estreinako aldian bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Trenak goizean goiz utzi zuen Paris, samurki eta zarata handirik gabe, hiria esnatzeko beldurra balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

samurki besarkatu (3); samurki maite (4)


samurkiro adlag samurki.

Frantxua beha zegokion samurkiro, aspaldian egia aitortu bailion ez zuela gaurkoan horrelako krisiari jasanen pentsuz harilkatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Eta irudia samurkiro eta errukiz mintzatu zitzaion: "Frantzisko, ez al duzu ikusten nire etxea erortzen ari dela?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Erizain oso polit baten besoetan azaltzen nintzen, gelako kristalaren beste aldean nire aita gazte samurkiro hunkituaren irudia, bere umeari irribarre eginez, gain-inpresioan bezala ageri zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Familiaren, ahaideen eta adiskideen negar hipakoak aditu ziren, kanpotik sartzen zen haize arinak hilkutxaren gaineko ikurrinaren kantoiak altxatzen zituela, samurkiro.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.


samurlari iz ipar

Jenden artean izatu banaiz bereizle samurlaria.  Herria   2005-06-16


samurraldi iz samurtasunezko aldia.

Poz edo etsimenduzkoak, onerako edo txarrerako samurraldi gordinenak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Poz edo etsimenduzkoak, onerako edo txarrerako samurraldi gordinenak,  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.


samurtasun 1 iz samurra denaren nolakotasuna. ik biguntasun.

Denda baten paretan axuriaren samurtasuna goraipatzen zuen iragarki bat irakurri nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 210. orr.

Bularreko haur baten samurtasunaren gisako bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

2 irud/hed

Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Gure gorputz osoak parte hartzen du esperientzia sexualean: hormonek, burmuinak, hipotalamoak, larruazalak, hatz mamien samurtasunak, ezpainen sentsualitateak, mihi heze eta jostariak [...].  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.

Esku dotorea zen, eta haren atzamar leunek aldi berean indarra eta samurtasuna erakusten zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Doriarraren izaera zuhurra eta korintoarraren samurtasuna nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.

Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 229. orr.

Emakumeekin batere harremanik izan ez duen gizonaren samurtasun traketsaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

3 norbaitenganako sentipen edo joera samurra.

Samurtasuna hitz ederra da, esanahi sakonekoa, eta beti maitasunari eta txerari lotua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Samurtasuna eta pasioa ez dira kontrakoak, elkarren osagarriak baizik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Andrésen jolasari segitu nahi izan diozulako samurtasuna sentitu duzu zure barrenean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 104. orr.

Baten samurtasuna ederresten zuen, bestearen indar basatia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Aspalditik baitzerabiltzan gogoan bere nagusiaren samurtasuna lapurtzen zion arrotzaren kontrako mendeku asmorik beltzenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Hura ikustera joaten zara, maitale baten samurtasunaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Begirada samurtasunez bete zitzaion, zorioneko zerbaitek txunditu edo gauza bitxiren bat aurkitu balu bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

-Prefektua delako -esan zien amak samurtasunez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 90. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Annyk irribarre egin dit bat-batean, hain samurtasun agerikoaz non malkoak etorri baitzaizkit begietara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.

Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 229. orr.

Samurtasun eta gupida miragarriz makurtzen zen gorputzeko edozein minez atsekabetuta zeudenengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Ez nuen ezagutuko bihotzean igotzen ari zaidan samurtasun eder horren berri.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Landarekiko samurtasun handia gordetzen zuen bihotzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Etxetik urrun, aita samurtasun abstraktu baten ziurtasuna izan zen niretzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Ahizparen ondoan etzan da kolpean, samurtasun histerikoz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 112. orr.

Ebek apurtzen ez den benetako samurtasuna eman zidan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 44. orr.

Nonbait, bihotzeko samurtasun guztia husteko gogoa zuen. susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Hireganako samurtasun halako bat sentitzen diat  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marta odol hotzeko eta kalkulatzaile haren barruan bazela samurtasun puska bat, denbora asko baino lehen [...] azaleratuko zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

Ama gazteak ez zuen inoiz horrelako amodio eta samurtasun oparirik erdietsi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Ez samurtasun keinurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Lepic jaunak, samurtasun erakustaldien etsai, zirikatuz baino ez du azaldu semea berriz ikustearen poza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.

Maitasun eta samurtasun beharra dauka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 203. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Hegoalderantz abiatzen dira, han ongietorria egiteko bihotz-samurtasunik balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

samurtasuna eta maitasuna (3); samurtasuna eta pasioa (4)

samurtasunez betea (3); samurtasunez beteak (3)


samurtu, samur(tu), samurtzen 1 da/du ad samur edo samurrago bihurtu. ik bigundu.

Okelak ez dira sosarekin samurtzen.  Berria - Kultura   2004-12-26

Haren aldera samurtzen zaio bihotza, berriro ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.

Damuak harrizko bihotzak ere samurtzen ditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Begira, ez dizut negar eragin nahi, ez dut zure bihotza samurtzeko premiarik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Eta, nola diren gauzak, bihotza oraindik ere samurtu egiten dit gogoratzeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.

Bihotz samurturik zegoen guztiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Horrelakoetan bigundu eta samurtu egiten zitzaion arima, eta malkoz betetzen begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Aseak samurtutako bere eskuak igurtzika zebiltzan nire titiburuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Ez dute ezer txarrik errituek, une zailak samurtzeko asmatu ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Sendagileak mina sendatzen du, mina samurtzen, leuntzen du, baina ez daki mina zer den.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Irteerakoak, txirrista forma izango luke nolabait esateko, eta bere eginkizuna itzulbidea leuntzea, samurtzea izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

Hasierako harreman txarrak samurturik daude nonbait, eta Ramuntxoren berri jakin zutenean kartzelara joan ziren bisitara Joseba Barrera presidentea eta Aitor Asua juntaren ordezkaria, haiek ahal zuten babes eta eragin guztiarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

Juanluisek egoera samurtu du, dena baino oraindik modu amultsuagoan niregana zuzenduz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

Uste dut erorikoaren kolpea samurtzeko dagoela hemen. emakumeen eta gazteen «egoera latza» samurtzen saiatuko da Jaurlaritza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

Turkiako federazioak zigorra samurtzeko egin zitzakeen trikimailuak saihestu nahi izan ditu FIFAk.  Berria - Kirola   2006-02-08

2 (pertsonak)

Elizkizunean Flora negarrez ikusteak samurtu egin ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Ez daki bere trakestasunak samurtzen nauela hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek, guztiz samurtzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Hunkituta nengoen, erabat samurtuta... eta amets egiten hasia-, lasai hitz egin ezazu, luze eta zabal.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Peter Ansorena eta biok ginen ataka berean, eta, eginahalak eginda ere, ez genuen lortu aita Altuna samurtzerik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

3 (era bururuta izenondo gisa)

François-ek hartu zuen, orduan, bi besoetan, eta bere anaia zaharrenaren oinetan bota zuen, ahots samurtu batez hari esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

4 erraztu.

Laster, baina, ezinak alboratu eta testuen eta web orrien euskarazko itzulpenak automatikoki egitea posible izango da; itzulpenen lan nekeza samurtu egingo da.  Berria - Harian   2005-02-10

Ibildea samurtu nahi izan dugu, baina horrek ez du esan nahi txirrindulariek zailtasunik izango ez dutenik.  Berria - Kirola   2006-02-12

• 5 da ad ipar haserretu.

Badakite, samurtzen direlatik, elgarri laster barkatzen.  Herria   2001-08-09

Haste hastetik nahi dauzut erran ez girela samurtuko eztabada hunen gatik, bakotxak bere iritziaren emaiteko eskubidea baduelakotz.  Herria   2005-12-22

Zenbat intuizio, zenbat idazki ez ote ditu sortarazi, oihanetan zebilela, bakarrik, norbaitekin samurturik bere koska ezin heziz, edo munduari bere jeinuaren mezua botatu nahiz?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Dakiguna da komentuko apez eta fraileak arrunt samurtu ere zirela Ziburu eta Donibane bi parropietako apezekin.  Herria   2003-05-01

Anitz zen, eta nik ahal nuena egiten nuen hura samur ez zekidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Samurtzen da eta barkamendu galdatzen du.  Herria   2003-05-15

Biziki samurtua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazerraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

6 samurtzearren adlag samurtzeko.

Eginahalak eta bi egin dituzte besteek niri gauzak samurtzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.


samurtze iz samur edo samurrago bihurtzea.

Baliteke nire samurtze honen errudun nire irudimena baizik ez izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.


san (8463 agerraldi, 215 liburu eta 2428 artikulutan; orobat sen g.er.) 1 kristau erlijioko santu bat aipatzean aurrean ezartzen zaion hitza. ik santo; santa; done; jondoni.

Kristau-anakoretak, San Antonio basamortuan edo San Simeon zutarrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

San Paulo maisu ospetsuak hitz hauek esaten ditu bere gutunetako batean: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 11. orr.

Ez zen izan, dio San Agustinek, lege bidegabeagorik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

San Joan Bataiatzailearen jaiotza.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.

San Frantziskoren irudia bere idazkietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Lehen puntua da, San Gabriel aingeruak Andre Maria agurturik, Kristo gure Jaunaren gizon egitea adierazi ziola.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.

2 (gauzen izen gisa)

Ordu bat barne, Zuriain, San Millan elizaren gerizapean oraino lokartua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Bere omega eskumuturrekoari begiratu zion, San Pedroko elizan ordua egiaztatu ondoren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Gurean, San Migel Goiaingeru Aralarkoaz gainera, beste dozena bat mendi kate eta lerrotan badira ermitak, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Hiriko domingotarren komentuan behin baino gehiagotan san Tomasen hilobia agurtzen izan zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Txaneltxoa San Salvador ontzikoa zen, hartantxe baitzegoen armadako pagatzailea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.

San Anton egunez debekatuta zegoen abereak lotzea: uztarrian lanerako, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

San Joanetan iritsi zen beranduenera: 9ak eta 49 minututan hartu ohi zuen erretiroa orduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

San Agustinetan dantzan eta edanean arituta, Brinkolatik behera bide zaharretik zetozela, [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 5. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita san frantzisko (12)

san adrian (12); san adrianen (10); san adriango (17); san agustin (64); san agustinek (48); san agustinen (45); san andres (114); san andres elizan (17); san andres plazan (14); san andreseko (22); san andresen (14); san anton (50); san antoni (12); san antoniko (15); san antonio (169); san antoniok (106); san antonioko (24); san antonioren (25); san antoniori (23)

san bartolome (44); san bartolomeko (8); san benediktoren (14); san benito (8); san bernardo (12); san bizente (34); san bizenteko (13); san blas (36); san bonabentura (8); san bonabenturak (19); san bonabenturaren (15)

san cristobal (19)

san damian (37); san damian eliza (12); san damianen (17); san damiango (24)

san esteban (31); san fermin (130); san fermin torneoa (9); san fermin torneoan (8); san fermin torneoaren (9); san fermin torneoko (40); san ferminak (11); san ferminetako (20); san ferminetan (17); san fernando (32); san fernandoko (15); san fernandoren (8); san floreano (8); san francisco (100); san francisco ko (11); san franciscoko (16); san franciscon (41); san franciscora (8); san frantses (78); san frantses xabier (16); san frantsesen (22); san frantzisko (385); san frantzisko agertu (9); san frantzisko auzoan (9); san frantzisko bere (11); san frantzisko elizan (11); san frantzisko kalean (8); san frantziskok (330); san frantziskok bere (15); san frantziskok erantzun (13); san frantziskok esan (26); san frantziskoko (74); san frantziskon (57); san frantziskora (15); san frantziskoren (271); san frantziskorengana (11); san frantziskori (79); san frantziskotik (9)

san giovanni (9); san giovanniko (18); san giovannin (11); san gregorio (28)

san ignazio (13); san ignazioren (8); san inazio (50); san inaziok (9); san inazioren (22); san isidro (33)

san jeronimo (13); san joan (113); san joan bataiatzailea (8); san joanek (21); san joanen (19); san jordi (8); san jorge (23); san jose (85); san josek (14); san josep (84); san josep eskola (8); san josep eskolako (26); san josep eskolan (9); san josep parkean (8); san josepe (68); san josepe eskola (9); san josepe eskolako (20); san juan (167); san juan bautista (8); san juanen (17); san juda (10)

san klemente (11); san kristobal (14); san kristobalgo (8)

san leon (33); san leon elizan (8); san leonen (12); san lorentzo (15); san lorenzo (15); san luis (15); san luisek (17); san luisen (34); san luisen establezimenduak (8); san lukas (11)

san marco (20); san marko (12); san markos (90); san markos mankomunitateak (14); san markos mankomunitateko (14); san markosek (8); san markoseko (49); san markoseko zabortegia (13); san markosen (15); san martin (169); san martinek (32); san martinen (35); san martzial (10); san mateo (19); san mateoren (8); san matias (11); san migel (72); san migelek (12); san migeleko (9); san migelen (13); san miguel (104); san miguelek (36); san miguelen (12); san mikel (20); san mikel goiaingeruaren (9); san millan (13); san mixel (98); san mixel eskolako (10); san mixel garikoitz (41); san mixel kolegioko (11)

san nicolas (8); san nikolas (54); san nikolasen (9)

san pablo (11); san pantzar (12); san pantzarren (14); san paulo (15); san paulok (31); san pauloko (8); san pauloren (13); san pedro (173); san pedrok (29); san pedroko (29); san pedron (13); san pedroren (24); san pedrotan (10); san petersburg (11); san petersburgen (15); san petersburgo (10); san petersburgoko (19); san petersburgon (19); san petersburgora (11); san petri (24); san petri plazan (8); san prudentzio (44); san prudentzio txapelketa (8)

san remo (53); san remoko (13); san remon (26); san roke (20)

san salvador (61); san salvador ontzian (9); san salvador ontziko (10); san sebastian (107); san sebastian egunez (9); san sebastianek (12); san sebastianen (8); san simon (13)

san telmo (129); san telmo hondartza (8); san telmo museoa (21); san telmo museoan (24); san telmo museoaren (9); san telmok (8); san telmoko (10); san telmon (10); san telmoren (8); san tomas (28); san tomasek (27); san tomasen (14)

san vicente (35)


San Joan (orobat sanjoan, sanjuan eta San Juan g.er.) 1 iz San Joan eguna.

San Joan goizean goiz jokatu behar diren ohiturak dira, bezperako sutzarraren errautsetatik ke poxi bat airera doan bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Udako San Joan inguruko solstizioatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Lotia denari, sanjoan loa duela esan ohi zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

2

Hein handi batean, San Juan jaietan izan zuen sorrera, 80ko hamarkadaren hasieran.  Berria - Kirola   2006-02-23

San Joan festetan emanaldiak eskaini zituzten diskoan parte hartu duten talde guztiek, eta uda ondoren ere segida izango dute zuzeneko saioek.  Berria - Kultura   2004-07-14

3 San Joan bezpera

San Juan bezpera hartan suak egin genituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

Azken urteotako San Joan bezpera guztietan bezala, jatetxe txinatarrean elkartu gara. San Joan bezperan, ilunabarrean, mendi kaxko horretara zihoazen gizaseme guztiak, adineko eta gazte. San Joan bezpera gauean heldu ziren hondartzara.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 105. orr.

Mirariak gertatu ziren ibaiaren ertzean San Joan bezperako iluntze hartan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Ez zen futbola San Joan bezperatako jolas bakarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

4 San Joan egun

Ez badakizu ere, gaur San Juan eguna da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hala berean, San Joan eguna zen moroen arteko festegunik handiena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Eskuetan dudan ohol hau eta azpikoa San Joan egun batez lapurtu genituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.

Ohi bezala, 1948ko San Juan egun hartan ere Gail Halvorsen hegazkin-gidari estatubatuarrak, bere DC-3a hartu, eta hainbat aldiz zeharkatu zuen Berlin suntsitu, garaitu, gosetuaren zerua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 72. orr.

San Joan eguna pasatuta ere, txondorraren sabelean suak iraungo zuela esaten zuten batzuek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

San Joan egunez, herri osoa lizar-arbaztaz egindako koroak alderdi eta baxter orotan kokatzen ibili ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Kronika hau argitaratzen denean, aldiz, San Joan Egunaren bezpera izango da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

5 San Joan gau

Beraz, aurtengo San Joan gauean ere, une batez, harriak ogi eta urak ardo bihurtuko dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 70. orr.

Katalunian San Joan gaua beharbada gurean baino garrantzitsuagoa baita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 158. orr.

Guk sanjoan gauez bezala, zeltiarrek apirilaren 30 gauean, egundoko sutzarrak pizten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

XVI. mendean, dozena bat katu bizirik erretzen zuten sutan Parisen San Joan gauean, hiritarren pozkarioa festa honetan guztizkoa izan zedin  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

6 San Joan su pl

Biztanleek erre zituzten, eta, dena esan behar denez, sute horiek San Juan suen pareko izan ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Guk ere badugu San Joan sutara zer jaurti.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Leitzara etorri berri hartan, hura poza gurea, herri inguruko bazterretatik Sanjoan sutarako epuruketan. plazako bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.

Nafarroako herri eta auzo askotan, sanjoan suarekin guztiz lotua ageri da sarna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

San Joan suak utzitako hautsak botere sendagarriak zituen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.


sanandres (orobat san Andres) iz pl San Andres jaiak; San Andres inguruko egunak.

Nazabal, gainera, erakustaldietan murgilduta ibili da sanandresetan eta santotomasetan.  Berria - Kirola   2004-12-26

San Andresetan, elurra ankazpitan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 461. orr.


sanatorio iz sendategia.

Pasillora joan naiz, zapatak eskuan eta oin puntetan noa zaratarik ez egiteko, eta sanatorioaren aurrealdeko logela batera sartu naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Maryren aitak berdin segitzen du; dena dela gelak lortu ditugu Sanatorio moduko batean, Gulfporten, Gorriarengana jaitsi naiz, sanatorioko ordu garden eta mantso, luze eta hutsetara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.

Ricardo, gaztetan krisialdi bat izan eta sanatorio psikiatrikotik pasatu zena, eta orain artikulu bat argitaratu berri duena sendagileek gizartean duten botereaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 14. orr.

Mugaz bestaldeko udaleku batean zeuden haurrak 1937ko abuztuan Gorlizko sanatorio-ospitalera herriratu zituztenean faxistek euren garaipen moduan ospatu zuten gertaera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.


sanba (6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan; orobat samba 10 agerraldi 9 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sanba agertzen da) 1 iz brasildar etorkiko dantza, erritmo bizikoa.

Tristeziarik gabeko sanba bat mozkortzen ez duen ardoa da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Zatoz, Cumparsita, sanba bat dantzatuko dugu eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 114. orr.

Bat-batean etzanda jartzen dira, elkar besarkatzen dute eta, hitzik esan gabe, sanba dantzatzen hasten dira elkarrekin, sarritan gertatzen dira horrelakoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Zu zeu samba entzuten hazi zinen.  Berria - Kultura   2004-05-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Aita samba konpositorea zen, eta etxean beti egoten ziren musikariak; Baden Powell eta beste hainbat.  Berria - Kultura   2004-05-07

Oskar Lasak samba erritmoko neurketa luzeak gustuko ditu, bi edo hiru orduko etenik gabeko piloteoak, hobeago.  Berria - Kirola   2004-03-16


sanbartolome (orobat San Bartolome) iz pl San Bartolome jaiak; San Bartolome inguruko egunak.

Aurreneko zazpi krosak sanbartolomeetan egin zituzten, abuztu amaieran.  Berria - Kirola   2006-01-19

San Bartolomeak ezkero, arbiak lurrean eta txaketa bizkarrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 183. orr.

Gure aitak ere, paper-olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan, hurrengo Sanbartolometako festa asmoak ez baziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

Gure aitak ere, paper-olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan, hurrengo Sanbartolometako festa asmoak ez baziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.


sanbenito iz Inkisizioko epaitegiak zigor gisa ezartzen zuen jantzia; izen ona galarazten duen kalifikatiboa.

Sanbenito: inkisizioak zigor gisa inposatzen zuen ikurra, jantzita eramateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Sanbenito horrekin ibili beharko duzu honezkero.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.

Berorien kondairak, ez erretzekotan, sanbenito bana behintzat merezi luketela jartzea, edota izen txarrekoak eta ohitura onen galtzaileak direla adierazteko ezaugarriren bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.


sanbernardo (orobat san bernardo) iz txakur mota handia, ile zuri eta beltzekoa, berez Alpeetako San Bernardokoa, mendian galduak bilatzen iaioa.

Sanbernardo txakurrak dauden bezala, gurea sanpedro edo sanpaulo bat izan daiteke, eta baterat edo bertzerat dei diezaiokegu, nahi baduzu...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.

Egilea erdi ardi-zakur, erdi sanbernardo bat zen, txuri-hori bat, Barrieren san bernardoa, Porthos, 1902an hil ostean, idazleak Ternuako txakur bat eskuratu zuen, Luath izenekoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 126. orr.


sanblas (orobat San Blas) iz pl San Blas jaiak; San Blas inguruko egunak.

Bi saio geratzen dira soilik Abadiñoko sanblasak amaitzeko.  Berria - Kirola   2006-02-12

Lau eguneko bidea egin dute Abadiñoko sanblasetako probek, eta bart gaueko markak aintzat hartu gabe, Telleriaren uztarriak egin du markarik onena: 59 iltze eta 3,30 metro.  Berria - Kirola   2006-02-11

Idiazabalgo herriak, Sanblasak bururatu bezain laster, [...].  Herria   2003-02-13

Behin, San Blasetan Bilbora joan ginan, bera eta Kepa alde batetik eta Roberto eta ni bestetik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.


sancta sanctorum (orobat sancta santorum) 1 iz Jerusalemgo tenpluko gune sakratuena.

Sancta-sanctorumean sartu ohi zen, berekin hartuz txekor baten odola, ikatz piztuekin batean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

2 irud/hed

Orain arte gobernuek bizitza pribatuaren sancta sanctorum horretan sartzeko gehienez ere egin dutena ezohiko familia handien gurasoentzat sari negatibo edo positiboak ezartzea izan da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Egile eta itzultzaile saiatu batzuk sancta sanctorum, olinpotxo eta parnasotxo guztietatik at dauden artean,[...].  Berria - Kultura   2004-02-07


sandalia 1 iz pl oinetako arina, zola batek eta honi eusteko hede batzuek osaturikoa, behatzak agerian uzten dituena.

Bazuen buruaren jiran urrezko xingola bat, burdinorizko sandaliak oinetan, eta artile eta ereinotzez txirikordaturiko girlandak zeuzkan lepotik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Bere neskatxa-oin mehe biluzietan sandaliak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Kale piko harriztatuan zurezko sandalien hotsa entzun zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Une hartan, sandaliak lotzen ari zen zerrizaina.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere jantzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

Oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez.  Elizen arteko biblia   Mk 6,9

Sandaliak erantziak zituen, oinen alboan baztertuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Astegunetarako sandaliak eta igandeetarako tenisak erosi zituen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 91. orr.

Badator Darruitx xaharra, sandaliekin lurrean putinka...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Oinak sandalietan barneratu, eta hitzik esan gabe utzi zuen kafe etxea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Abitu-mahukan ezten bat aurkitu zioten, sandalien zorua konpontzeko erabiltzen zuena. behatz gorri biluziak ageri zituela larruzko sandalia handi batzuen aurreko zulotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sandalia urdinak lokatzez zikindu zituen. oinetan sandalia gorriak, odola bera baino minagoak kolorez.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 121. orr.

Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Gona gorria jantzi zion Nereari, bakeroak eta larruzko sandaliak Sebasi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Jonathan haiengana bildu zen, malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Gomazko sandaliarik ezean aitak besoetan hartu ninduen arroketara igotzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Montmartre tankerako soineko grisa soinean, eta belusezko sandalia urdin argiak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Oihalezko soineko bat, melaia maiztu zahar bat, eta sandalia zola gastatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

Urrineztaturik zeuden haren sandalia-zolak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Egun batean emakume bat iritsi zen hondartzara eta jantzita zeukan guztia (sandalia pare bat) eranzten ari zela, kontsulak, bere onetik aterata, perdigoi zaparrada bat bota zion pertsona haren alderik nabarmenenera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

Zoaz haren osaba Hasan sandalia egilearengana, Kurunfuxura, eta jakinaraz iezaiozu ilobaren heriotza.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sandalia pare bat (3)

sandaliak jantzita (3); sandaliak oinetan (3)


sandalo 1 iz Sandalum generoko zernahi landare; bereziki, sandalo zuria, Hego Asia eta Australiako zuhaitza, zurgintzan erabiltzen den zur argia eta usainduna duena (Sandalum album).

Bibliako edo Koraneko hainbat pasartetako lurrin gozo eta hitz are gozoagoak oroitarazten zizkietenak, sandalo, intsentsu eta mirra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Intsentsuz, sandaloz, azafranez, argizariz, kakaz, espeziaz, jan hondakinez, fruitu ustelez, landarez eta giza izerdiz osatutako usaina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

Denetariko zerrikeriak botatzen zizkiok ardoari: sandaloa, artelazki errea...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Sandalozko kandelak piztuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ondoan, emakume batek sandalo-usaina isurtzen zuen. Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Erregeak sandalo-zurez Jaunaren etxea eta bere jauregia jantzi eta kantarientzat zitarak eta harpak egin zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,11

Gaindegiko landareetatik, sandalo eta menda loreontzietatik, urrin gozozko bafadak iristen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.


sandia1 iz angurria.

Berak bezala, andre haiek bere herrian jaten zuten zerbait bilatzen zuten: mohama, txilarra, erromeroa, albahaka, sandia, olibak...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

Maleta parrillan ipiniko duzu, poltsa, oilo, sandien artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Egun batean, bi sandia zeramala aitarekin etxaldera zihoala, mutiko bati begira gelditu zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 71. orr.

Mahatsa eta sandia eskaini ditu Danielak.  Berria - Harian   2005-08-17

Amak ogia jartzen zigun eskolarako txistorrarekin, edo piku, sandia edo menbrilo gozoarekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.


sandia2 (orobat Sandia) iz “urlia”-ren ondoan, beste pertsona ez mugatu bat aipatzeko erabiltzen den izena. ik berendia.

Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 158. orr.

Urlia pixka bat bortxaka, sandia bere kontzientzia lasaitu nahian, berendia ongi pasatu nahirik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Eskabide batekin joango zaio urlia; galdera sorta batekin sandia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Urliarentzat literatura gehiegi du saio-liburu bat izateko, eta sandiak justu kontrakoa adierazi dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.

Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 37. orr.

Batzuk Urlia ote zaren esan didate, beste batzuk Sandia ote zaren esan didate.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sandia eta berendia (3)


sandinismo iz Nikaraguako higikunde iraultzailea, C. A. Sandino gerrillariaren ideietan oinarritua.

Esaten dute alderdi barruan bi adar daudela: danielistak eta 70eko hamarkadako sandinismoa berreskuratu nahi dutenak.  Berria - Mundua   2004-07-17

70eko hamarkadako gerrako urte gordinetan hedatutako sandinismoan sinesten du herriak, klase, erlijio edo lotura politikoak bereizten ez dituen ongizate gizartean.  Berria - Mundua   2004-07-17

Sandinismoa boteretik bota zutenean Euskal Herrira itzuliko nintzen esperantzan idatzi zidaten etxetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Hierarkia horrek funtsezko rola jokatu zuen hauteskunde garaietan, sandinismoaren aurkako oposizioaren alde.  Berria - Mundua   2004-07-17


sandinista 1 izond sandinismoarena, sandinismoari dagokiona.

Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa eman bazizkidan niri iraultza sandinistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

Fronte Sandinistak sozialismoranzko eraldaketarako gidatutako kontzientziazio prozesuak eragin latzak izan zituen sistema sozial horren kontrakoak ziren gizarte sektoreetan.  Berria - Mundua   2004-07-17

Gobernuan izan zelarik, nazioartean gobernu sandinistaren kontrako desorekatze kanpaina bat aldarrikatzen tematu zen Reagan.  Berria - Mundua   2004-07-17

Terrorismo paramilitarraz Nikaraguako gobernu sandinista suntsitzen saiatu ziren Ronald Reaganen mertzenarioentzat  Berria - Mundua   2004-03-06

2 izond/iz sandinismoaren aldekoa.

Daniel Ortega Saavedra sandinistak tarte handiarekin irabazi zituen.  Berria - Mundua   2004-07-17

Nikaraguako Sandinisten gobernuan lan egin zuela zenbait urtez.  Herria   2003-09-25

Sandinisten gobernuaren aurka 1980ko hamarkadan borrokatu zen Eden Pastora [...] Managuako alkatetzarako aurkeztu da Nikaraguan.  Berria - Mundua   2004-06-19

Zu gerrillari izan zinen Nikaraguan, sandinistekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nikaraguan, esaterako, azaroan egingo dituzte bozak, eta sandinistak dira faborito.  Berria - Harian   2005-12-20

Europak bere parlamentua hautatu zuen, sandinistek Somoza bota zuten Nikaraguatik, Khomeini Iranera itzuli zen, eta, Pertsiako Sha kanpora bidaliz, erlijioa jarri zuen lurreko arazoak konpontzeko lege. Lau edo bost urteren buruan, sandinistek Managuako gobernua galtzean, beste errefuxiatu euskaldun batzuek alde egin zutenean, Goiok ez zuen berehala ihes egin beharrik izan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fronte sandinista (3); iraultza sandinista (6)

fronte sandinistak (8)

fronte sandinistako (3)

gobernu sandinistaren (3); iraultza sandinistaren (5)


sandios interj

-Putak ere ez zaizkiguk hurbiltzen, sandios! -jaurti zuen Imanolek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 44. orr.

Ai! Sandios! Nolako lana!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.


sandu ik santu.

sandwich (orobat sandwitx g.er.) 1 iz ogi karratuaz eginiko ogitartekoa.

Azkeneko tabernan sandwich bat eskaini zigun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 128. orr.

Parke batean pausatu gara, sandwich batzuk jateko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

2 (izenondoekin)

Guk ondo ezagutzen genituen taberna hartako sandwich hotzak, barra gainean dotore-dotore eskainiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 128. orr.

Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun, Beharbada sandwich bejetalak baino gauza goxoagorik aurkituko dut. eroan diogu sandwich bizi-bizia, eta bloodymarya, eta joan gara gure lekura, abadearen erreakzioa zein izango den itxarotera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Dutxatu, sandwich ñimiño bat prestatu eta telebista aurreko besaulkian jesarrita jan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kabiar sandwich batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Afaltzeko ordua zela eta, gose zegoenez, gazta eta urdaiazpiko sandwich bat eskatu zuen garagardo batekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

5 irud/hed

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Sandwich horretako nukleoan, egurraren ordez, material termoplastikoa erabilita, beste propietate asko emateaz gain, taula merkeagoak eta hezetasun gutxiago jasoko dutenak lortu nahi dira.  Berria - Gaiak   2004-12-23


sandwitx ik sandwich.

saneamendu (orobat saneamentu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian saneamendu agertzen da) 1 iz ur zikinen kudeaketa. ik sanotze.

Ez dugu bukatua oraino Baionako saneamenduaren gaia, nahiz legez hirigune elkargoak duen eskutan hartua.  Herria   2001-06-07

Bost gai proposatu zituen, lehentasun gisa: ura eta saneamendua, energia, osasuna, nekazaritza eta biodibertsitatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Diru honek behar gorrian diren palestinarrei elikadura, ur edangarria eta saneamendurako bitartekoak emateko balio izango du.  Berria - Mundua   2004-05-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amerikak eskaintzeko daukana: konforta, munduko saneamendu-instalaziorik onena, ready for use, mundua Ezerez amerikar erara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Saneamendu azpiegiturak egin ziren, eta murriztu kobre (%59) eta zink mailak (%78), baita fosforodun konposatuak ere (%89).  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Diru horrekin saneamendu zerbitzuak duen kostua ordaintzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

GMek bihar ofizialki aurkeztuko duen saneamendu planarekin 500 milioi euro aurreztuko dituk.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Langilea, saneamendu lanetan ari zela, hondeatzeko makinak harrapatuta hil zen.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri saneamendura loturik ez dauden etxeen %90 inguruk ez dituzte Europako arau berriak betetzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

4 saneamendu sistema ur zikinen sistema.

Abertzaleen batasunak 99 ko urrian salatua zuen jadanik saneamendu sistema zaharkitua zela.  Herria   2001-02-22

Dirudienez hiriak nahi baitzuen POS eremu antolamendu plana berritu, administrazioak nahi izan bide du uren eta saneamendu sistema ikertu.  Herria   2001-02-22

5 saneamendu sare ur zikinen sarea.

1998an Aturri-Garona agentziarekin osatu hitzarmenaz geroztik, saneamendu sarea egokitzeko 60 milioi euroko inbertsioak egin dituzte hiri elkargoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Noiz egongo da saneamendu sarea osoki amaituta?  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Aldundiak Bizkaiko udalerrietako bigarren mailako hornikuntza eta saneamendu sareak berritu ditu azken urteetan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saneamendu sarea (3)


saneamentu ik saneamendu.

saneatu, sanea(tu), saneatzen 1 du ad saneamendua egin. ik sanotu 2; drainatu.

Ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kiratsuak larre naro bilakaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

172 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailak Gipuzkoako ibaietako arroetan ertzak lehengoratzeko, uholdeei aurre egiteko eta ingurua saneatzeko lanak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

2 pertsona edo enpresa baten ekonomia edo ondasunak egoera onean jarri.

Norvegiarrek 50 milioi euro pagatuko dituzte beren zatiaren truke, eta Alstomek, berriz, 350 milioi inbertituko ditu finantza egoera saneatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

2000an, kinka larrian zegoela, Moulinexek bat egin zuen Brandt saneatuarekin, baina biren bat egiteak ez zuen porrota eragotzi.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

3 sanotu.

Lege unibertsala da hori: jarri saski batean sagar sano batzuk eta ustel bakar bat: sanoek, gehiago izanik ere, ez dute saneatuko ustela: ustelak ustelaraziko ditu sanoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Zabal leihoak, etxeko bazter denak argiz eta airez saneatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.


saneatze iz saneamendua egitea.

Bereizkuntza analitikoa bizitzaren saneatze, desinfektatze lan bat izango litzateke.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Herriko saneatze horniduran egiten ari ziren lanen ondorioz aurkitu dute hilerria.  Berria - Gaiak   2004-08-04


sanedrin iz antzina, juduen kontseilu nagusia, erlijio, justizia eta administrazio gaiez aritzen zena.

Nazareteko semea, hutsik gabeko gizona, errurik gabe heriotzara kondenatua duten bezala, hala daramate urkamendira herri errukarri eta hobengabe hau; Erromaren lekuan jarri Espainia, Sanedrinaren lekuan jarri Vatikanoa, eta goitik behera betetzen da analogia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.


sanfermin (orobat San Fermin) iz pl San Fermin jaiak; San Fermin inguruko egunak.

Ataun Zugarramurdi Lesakako Sanferminak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Gogora etorri zaizkio aspaldiko sanfermin haiek.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 38. orr.

San Ferminak hasten ziren, eta hango lagunekin bazkaldu eta egun aztoratuagoa pasatzea nahiago zuen, baina...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Sanferminetako torneoa, urte guziz Iruñeko ferietan jokatzen dena ez dute Goñitarrek irabazi.  Herria   2002-07-18

Sanferminetako torneoa, urte guziz Iruñeko ferietan jokatzen dena ez dute Goñitarrek irabazi.  Herria   2002-07-18

Sanferminetako elastikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

«Hitzordu berezia eta oso garrantzitsua da guretzat Sanferminetakoa.  Berria - Kirola   2004-07-06

Idazlea askotan etortzen zen Sanferminetara -diost Untzainen ilobak-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

1936an, lau garaztarrek deliberatu zuten behar zutela Sanferminetara joan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Sanferminetatik heldu berria.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo sanferminetako (4)


sanfranciscotar izlag/iz San Franciscokoa, San Franciscori dagokiona; San Franciscokoko biztanlea.

Miraria bailitzan, misio hartako iturri santua izan zen sanfranciscotarren egarria leuntzeko gai izan zen bakarra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.


sangaratze ik sangratze.

sangratu, sangra(tu), sangratzen (corpusean sangreatu soilik) du ad odolustu.

Eta ez zen irri egitekorik: mextak sutan, kabalak sangreatuak, neskatxak bortxatuak eta umeak urkatuak, harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak, soldaduek eri ttittila higitze beharrik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Aita sangreatu zuten duela sei urte Cassie iragarlearekin Verdundik herriratu zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Soizan nola eginen dugun: ahalik ohore handienean errezibituko dinagu, apailatuko diogun bainura gonbidatu eta, bargo gurintsuaren pare, trebeki eta halabiz batean sangreatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.


sangratze (corpusean sangaratze soilik) iz sangria egitea.

Sarasolak eta Zuazok gaixotasunaren sendatzeko ohiko sendagarriak erabili nahi izan dituzte: sendabelarrak, sangaratze arinak ebakuntza larriegirik gabe, eta abar.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 94. orr.


sangreatu ik sangratu.

sangria iz edari freskagarria, urardoari azukrea eta limoi edo laranja zatiak gehituz egiten dena.

Amama sangria prestatzen ari zen, sukaldeko ilun nabarrean, kantinan izotz eta laranja zatiak ikusten ziren, urardoan igerian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 99. orr.

Halaxe esan zion aittittek, gurdi gaineko belar metatik jaitsi gabe, heldu berria agurtu eta sangria edateko egin zen atseden unean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

23 orenetan, kontzertua eta sangria urririk.  Herria   2003-09-25


sanidade1 iz sanotasuna.

Edukazio gehiago dute xiudadekumeek [...] baina guk gehiago estimatzen dugu sanidadea, hain maite dugun herri-giroko sanidade hori, baina zoaz zu xiudadanoari sanidadea aipatzera: ministerio edo garbiketa zerbitzuren batekin zer ikusia duen zerbait delakoan geldituko da gaixoa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Eta badakit badela pesimismo modu bat ("onenak emanda gatxaudek, eta txarrenak hartzeko" dioenarena, adibidez), esperantzadun optimismo etsiaren aldean, beste sanidade bat adierazten duena edo dakarrena, beste grazia bat, indar bat, beldurrik eza eta kasik bizipoza ere bai.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Zerga eta pagakizun guztiak dira badaezpadakoak, egia, baina herri-jendeak asmatutako txakil-ardo izeneko zerga popular honek, esango nuke baduela sanidade bat, jakinduria bat eta arrazoi eder bat: azpiko arrazoi zatar bat agerrarazten duen arrazoi eder bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.


sanidade2 ik sanitate.

saninazio iz pl San Ignazio jaiak.

-Ez: abuztu hasieran esango nuke, Saninazioak pasata.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Saninazioetan, Landetako luistarrek San Luisen irudia eraman ohi zuten Loiolako basilikara.  Berria - Kultura   2004-01-17

Bestalde, hurrengo asteburuan, Saninazioetan, hainbat elkarretaratzetara deitu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20


sanitario 1 izond osasunari dagokiona.

Kontrol sanitarioa izango du eta medikuek gomendatuta hartu ahal izango da soilik.  Berria - Harian   2005-04-17

Sagarnoaren ateratzea beste ofizio bat da, horretarako formakuntza beharrezkoa da bio kimikan, baitira ere araudi sanitario biziki zorrotzak.  Herria   2005-05-19

Lan egin behar dugu haurdunaldia egoera sanitario egokienetan eten dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.

Hilerri guztiek bete behar dituzten baldintzak zehaztu ditu, hala nola ingurumenean eta osasun publikoan arriskurik ez izateko baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen dituela.  Berria - Harian   2005-02-23

Beraz, tarte luze baterako eskarmentua bermatu beharko dute gehigarri ekoizleek, populazioaren egoera higieniko-sanitarioa zaintzeko, elikagai jakin bat kalera aitzinetik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Plan Sozio-sanitarioa tresna garrantzitsua izango da.  Berria - Harian   2005-12-24

2 iz osasun-langilea.

Zain zeuden sanitarioek eta guardia zibilek berehala sarrarazi omen zuten anbulantzian.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.

Egun hartan bonbardaketa jasan zuen Bartzelonak, eta hartan lanpetuta zeuden sanitarioak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 66. orr.

Arrisku gehien dutenak sanitarioak dira, gizarte zerbitzuetan lan egiten dutenak, jendearen aurrean lan egiten dutenak komertzio txikietan adibidez, irakaskuntzan dihardutenak.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Enpresek soldata igoera esanguratsuak soilik gidari eta sanitarioentzat eskaini dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-22


sanitate (orobat sanidade g.er.) 1 iz osasun zerbitzuak.

Badira sei urte gazta-tokia egin genuela, eta arau gogorrak izan ditugu sanitatearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Apustu egingo nuke kaña horrek ez dituela sanidadeko arauak betetzen, pentsatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

2 (hitz elkartuetan) osasun-. ik osasun 5.

Eusko Jaurlaritzak Hilotzen Sanitate alderdiei buruzko Araudia onartu zuen urrian.  Berria - Harian   2005-02-23

Herrialde industrializatuetan sanitate-urgazle tekniko titulua behar da emagin izateko.· Eusko Jaurlaritzak dekretu berria onartu du heriotza sanitatearen inguruko arauak berritzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilotzen sanitate alderdiei (3); sanitate alderdiei buruzko (3)


sanja iz ipar aldaketa. (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horra nola Biscoubyk irabazi duen finalarako baimena Parisen, lagun sanjarekin aurten.  Herria   2002-10-03

Ukrainako haur horiek aire sanjan etorri dira ekainaren 22 an Euskal Herriko familietara eta abuztuaren 29 artera egonen.  Herria   2002-07-18

Gero musika sanja beste alderat lehenak ere akitzearekin.  Herria   2004-06-17


sanjamendu iz ipar aldaketa.

Aljerian, apirilaren 8ko bozek ez dutela sanjamendu haundirik ekarriko, ez dute mentura egiazkorik gazteek bederen.  Herria   2004-04-08


sanjatu, sanja, sanjatzen da/du ad ipar aldatu.

Aste huntan ez da aldaketarik izanen zeremonia edo parropiako mezetan, bainan kasu helduden hilabetean, larunbat aratseko mezaren tenorea sanjatuko da.  Herria   2005-11-24

Orain Husseinen estakuruak joanak baitira, politika hori sanjatu dute.  Herria   2003-11-27

Merkatu berri batzuri buruz goatzi hala nola Carrefour eta Leclerc, beharrez beharko dugu gasna parte baten egiteko moldea sanjatu.  Herria   2001-02-22

Hori sanjatzerat doa, erran dugun bezala, orduak zabalagotuz.  Herria   2004-04-29


sanjoan (orobat San Joan g.er., sanjuan eta San Juan g.er.) 1 iz pl San Joan jaiak; San Joan inguruko egunak.

Sanjoanak tradizio handikoak izan dira gurean ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Sanjuanak ezkero, ordea, etengabeko festa-soka dago aukeran, soka-saltoan ibili nahi duenarentzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Sanjoanetan hemen ere festa izaki, sobratutako suzko baloiak hegan egin zuten asteazkenetik ostegunerako gauean, herri baten pozaren metxari su emanez bezala.  Berria - Kirola   2004-07-02

Iturriotzera iristeko, Ernio mendiko magaletan, hiru ordu behar omen zituen Sakabik, eta Egañazpik berak soinuaren kargarekin laguntzen omen zion sanjoanak zirenean.  Berria - Kultura   2006-04-22

Tolosan azoka berezia egin zuten ekainaren 16an Sanjoanetakoa urtero egiten dutena.  Herria   2001-06-28

Hurrengo eguna ekainaren hogeita lauaren bezpera izango da, sanjoanak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

Napumoceno jaunaren trajeak berritzat jo zitezkeela Estrela Plazara eramandakoan ere, gutxitan ikusten baitzuten eguzkia, sanjoanetan, Corpus Christi egunean, Gabon edo Urteberri egunean gertuenekoei nahiz Gobernadoreari egin beharreko bisitetan besterik ez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 23. orr.

2 sanjoan-belar (orobat sanjuanbelar)

Sanjoan belarrak ere, millorria eta beste, komeni zen bezperako sutan esku-sortatxo bat aparte erretzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.


sanjoandar izond San Joan apostoluari dagokiona.

Hizkuntza da, hitza, kasik balio teologiko sanjoandar batean (eta hainbat eratan Renan gogorarazten duen arren, inon ez da nabaritzen Herder edo Humboldt-en oihartzunik urrunekoena ere).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.


sanjose (orobat San Jose) 1 iz pl San Jose jaiak; San Jose inguruko egunak.

Uzkudunen idiek osatu dute Bakioko Sanjosetako podiuma.  Berria - Kirola   2004-03-24

Badakit negu hartan elurretik izan genuela, San Josetan ere bai.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 107. orr.

Eta negu luzearen sonak ematen dituen beste hau: Kandelarioz elurra noraino, San Josetan haraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

2 sanjose-lore Primula generoko belar landare hosto-zabala, lore horiak ematen dituena. ik primula.

Hasieran zuten lumajea sanjose loreena bezala galtzen zen, gero lumaje azkarragoa haziko zitzaielako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 275. orr.


sanjuan ik sanjoan.

sanjuanbelar ik sanjoan 2.

sanjuandar izlag/iz 1 estropadez mintzatuz, Pasai Donibaneri dagokiona; Pasai Donibaneko arraunlaria. ik donibandar 3.

Inoizko talde sanjuandarrik onenean aritu zen 80ko hamarkadan, eta hainbat postutan egin zuen arraunean. Sanjuandarra sentizen baitzen goitik behera: sanjuandarren aldeko bezain oriotarren aurkako.  Berria - Kirola   2004-09-09

Azken urte honetan ustekabean sartu ziren donostiarrak txanda nagusian, eta sanjuandarrak menderatu zituzten bigarren jardunaldian.  Berria - Kirola   2004-09-09

Urtebete lehenago San Pedrok irabazi zuen lehen jardunaldian, baina sanjuandarrei 1,72 segundo baino ez zien atera.  Berria - Kirola   2004-09-08

2 Pasai Donibanekoa.

Bargota, antzinako herria, non XII. mendean Bargotako Enkomiendako Ospitale Sanjuandarra zegoen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.


sankristia ik sakristia.

sanmartin (orobat San Martin) iz pl San Martin jaiak; San Martin inguruko egunak.

Beste batean Oriora deitu zioten San Martinetan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.

Eskerrak sanmartinez gizenduta zuketen txerria hazitzeko lain izaten zenik baserri inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Huna Miarritzeko bestetan ere sartu dela Pilota Plazaberrin San Martinetako.  Herria   2004-11-18

Ez dira udak, "sanmartinetako uda txikiak" baizik, udazkena mozorrotu eta negua iragartzen dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

San Martinetako hego haizeak etxeetako ate eta leihoak pil-pil jotzen zituenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Ze demontre, esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.


sanmartzial (orobat San Martzial) iz pl San Martzial jaiak; San Martzial inguruko egunak.

San Martzialak ia-ia gainean daude, eta lorategiak guztiz itxuragabe daude.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

San Martzialak nahiko ongi iragan dira Irunen, nahiz alardeen inguruko ikamikak ez diren oraino ezeztatuak.  Herria   2005-07-07

Emakumeak duela hamar urte hasi ziren aldarrikatzen herriko alardean parte hartzeko eskubidea dutela, eta urteurren hori gogorarazi nahi izan zuten atzo, sanmartzialetan egiten den alarderako bi hilabete falta direnean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Geure aitaren bidetik, aitaren anaiaren etxera joaten hasi ginen, hara Altzara, sanmartzialetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

Bidasoaldeko Emakumeak taldeak gertu diren Irungo (Gipuzkoa) San Martzialetako alardean parte hartzeko deia egin zuten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13


sanmateo (orobat San Mateo) iz pl San Mateo jaiak; San Mateo inguruko egunak.

Bukatu dira Logroñoko sanmateoak, udako feria luzeena, erakargarriena eta ezbehar gehien pairatu dituena.  Berria - Kirola   2004-09-28

Irailaren 11n, Sanmateoen bezperan hartu zuen min Oier Zearra bizkaitarrak.  Berria - Kirola   2004-10-29

Bengoetxea VI.ak aurtengo udako bere lehen torneoa jokatuko du Logroñoko sanmateoetan.  Berria - Kirola   2004-09-17

Partida asko jokatu ditut, irabazi ere bai asko, uda amaieran nire saria izan nuen sanmateoekin, eta orain eduki dut beste sari bat lau t'erdiarekin.  Berria - Kirola   2004-10-26

Xalak eta Fernando Goñik Titin III.a eta Elkororen kontra jokatuko dute gaur San Mateoetako binakako finala.  Berria - Kirola   2004-09-26

Aldaketa garrantzitsuak sanmateotako Torneoan.  Berria - Kirola   2004-09-15

Hurrengo konpromisoez mintzatzea udako azken torneoaz hitz egitea da, Logroñoko san-mateoetakoa, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-09-08

Pubisean ere min pixka bat badu San Mateoez geroztik.  Berria - Kirola   2004-01-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

logroñ oko sanmateoetako (6); sanmateoetako buruz buruko (3); sanmateoetako torneoan (3); sanmateoetako torneoko (3)


sanmiel ik sanmigel.

sanmigel (orobat San Migel eta sanmiel) iz pl San Migel jaiak; San Migel inguruko egunak.

Sanmigel bestak ospatuko dira asko herritan, hala nola Igantzin eta Urrotzen, irailaren 28an hasirik urriaren 2raino.  Herria   2005-09-29

San Migel inguruko sasoi honetako fruituak ere aipatzen dira beste esakune zahar batzuetan: San Migeletan okaranak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

2000. urteko sanmieletako bezperak Urriko edo sanmigeletako ilberria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Hauetako egun aparta, eroa, suertatu zitzaigun sanmieletakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.


sano 1 izond irekia eta tolesgabea dena, bihurritsua-edo ez dena; gaixotia-edo ez dena.

Zeltiar jende natural eta sano haientzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Xanpun, bertsulari fina, errotik euskalduna eta donibandarra, gizon sanoa eta jendekina.  Herria   2003-02-27

Elgar iduriak balinbadira maiz elgarretaratzen, ezin uka Lafittek askotan gizon on, sano, arraillant eta bihotz haundiko horietarik zituela bere inguruan.  Herria   2001-11-08

Makea Uharteko Mari-Krixtina andereak hartu du biziko lagun Arrangoitzeko Xabi Dachary, gazte sano bat.  Herria   2001-10-11

Mutil sanoak zirela, basati samarrak, baina sanoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.

Musikarekin hiru mutil sano eta alaien itxura izango genikek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Bururatu baino lehen, entzun ditugu bestalde gure bi kantari xahar eta sano, zinez herri gostuz betea baitzuten beren emaitza.  Herria   2003-03-17

Horregatik esan ohi dute munduan diren ezjakin sano bakanek dena dakienak ez dakiela ezer Baigorriarraren nausitasuna egin dute hemen ainitz sake eta beste hainbeste pilota ongi negurtuek, lakartar sano eta azkarrak ez badu sekulan amor eman ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

2 (gauzez)

Gazteria sanoa.  Herria   2001-07-12

Ez bageneki bezala, gure arteko jende sanoenari ikasirik, lerdokeria latza dela gaixoak bezala bizitzea, gero azkenean sano-sano hiltzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Umore sano eta patxada ederrekoan aletzen genituen gure aro kontu eta komentarioak, algara lasaigarriren bat tarteko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 138. orr.

Ordainetan, borrokaren tokian, denok dakigun, ulertzen dugun eta ez dugun Borroka etorri zen ("... borroka ere bai"), eta horrek kalte izugarria egin zion lehengo borroka sano hari. Burua bere tokian eta sano duenak ez du horrenbeste sentitzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Maite ditugu lagunarteko edo mahaininguruko bertsu kantatze sano horiek.  Herria   2005-11-03

Baina filosofatze sano baten puntzoiak geure izpiritua zulatzen duenetik aurrera, puf! zenbat zikinkeria hustutzen den!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

Lagun-arteko giro sanoan, jolasa joko eta jokoa jolas.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

Adiskidetasun-erlazio sano bat ere bai, ia edozertaz lasai-lasai hitz egin ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Kamusten ari ote zen nire oldarkortasun sano hura?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

3 (gauzez beste izenondo batekin)

Borroka errukigabea zen, mugan bezala, alabaina hirian falta zen adiskidetasuna, falta ziren bihotz sano eta zabalak, falta ziren... izarrak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 268. orr.

Amodio bero eta sano bat ez zitekeela enetzat ilusimendu huts baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 75. orr.

Mendekoste izan dadila denentzat argi eta sano!  Herria   2004-05-27

Zientzia etsiarentzat, mitoarentzat eta erlijio eriarentzat, mundua ulergarria da; arrazoi sano beldurgabearentzat ez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik, burua hari buruz itzultzen duelarik, irri pollit sano bat eskainiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Benetako eztabaida politiko sano bat bultzatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Intuizio politiko sano baten ondorioa da HZ, ekimen eredugarria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

4 (adizlagun gisa errepikaturik)

Ez daki ez dakit sano-sano esaten, ezin asmatu du inola ere; gehienez ere, "ez daukat datu hori orain esku artean" edo gisako zerbait botako dizu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela, eta morboaren batere arrastorik gabe kontatu zidan, sano-sano: [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

5 osasuntsua, sendoa; osasungarria; gaixorik ez dagoena.

Diabetikoaren zein sanoaren baitako glukosaren metabolismoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Emakume esklaboen kasuan ere, ez dira sanotzat hartzen haurdun daudenak, zeren eta beren gorputzean umekia hazten doan neurrian alimentu guztia beretzat hartzen baitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Gizon-emakume sano eta osasunekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Produktu fresko, oilasko sano eta kalitateko janari eskaintzekin.  Herria   2001-09-20

6 (gauzez)

Beti da arazo zaila protesia ondoko hezur sanoari lotzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Jarri saski batean sagar sano batzuk eta ustel bakar bat: sanoek, gehiago izanik ere, ez dute saneatuko ustela: ustelak ustelaraziko ditu sanoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Eta eguzki sano honekin, aiserian emaiten da indarra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Hontzaren kanta gertuko etxeondokoa, ordu sano gauekotan izanez gero, albiste ona zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Udazken sano eta naturalak, arrats gorriak gehiago ekarri ohi ditu goiz gorriak baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 418. orr.

Eguraldi sanoa: egunez beroa eta gauez 10 edo 12 gradu freskoago, eta iparreko haizea.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik, hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik.  Elizen arteko biblia   Sal 38,4

• 7 adlag osasunean, sendo.

Oinaztu makur batek ama bat kiskali eta haren haurra sano eta onez utzi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Ernari daudenean, ez da sano daudela esaten, umea izan duten arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Guztien begien aurrean, gorputz-atal guztiak sendotu zitzaizkion eta haurra sano eta indartsu altxatu zen, bere kasa oinez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 819. orr.

Zaku horretatik ateratzen diren gauzak ez dakigu jateko diren, sano bizitzeko diren, sukaldean baliatzeko diren...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.

Egunean, lantegiek ere egiten ahal dute indar bat, bistan da, ingurumenaren sano atxikitzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 150. orr.

Lurraren osasuna ostikatuz airoski, holako oihanak baitezpadakoak izanki-eta Lurra hein bat sano begiratzekotan.  Herria   2005-09-29

Inguruetako urak eta larreak gibelak sano eta sendo uzten zituztela egiaztatu ondoren, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.

Segur niz bere bizia opari bezala eskaini duela etxerat itzul nadin bizi eta sano.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

· Harrikoskor batzuk 200 gramokoak omen ziren: teilaturik apenas sano utzitakorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

8 asko; oso.

Bestalde, iragarri du EHNEko lau federazioen arteko harremana «sano» hobetu dela azkenaldion.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Langabezia «sano» murriztu zen Bizkaian.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Azkeneko hamar urtean sano handitu da Gasteizko aireportutik atzerrira garraiatuko merkantzia kopurua.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Sano arinduta zeudela zirudien, ez zutelako Cumhail beldurgarri ospetsuaren aurka borrokatu beharko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Ezin esan ausarta ez zenik, sano sinetsita sartzen baitzen joko haietan, bere burua arriskatuz, ezkutuko arauak aurkitzen saiatuz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 173. orr.

Gero, denborarekin, gauzak sano gozotu dira, itxuraz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 41. orr.

Zorionez, gauzak sano aldatu dira urte gutxian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.

Sano gaiztotu da garabien gatazka.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Zartako sano lehorra izan da, oihartzunik gabea, garbia inondik ere.  Berria - Kultura   2004-08-19

Parranda sano dibertigarriak egin daitezkeela inon eta inori enbarazu egin barik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Aznarrek Espainiari buruz hitz egiten duenean, sano ondo dakit zer eratako nazioaz ari den.  Berria - Kultura   2004-03-12

Emiliak eta Mikelek sano ongi zekiten hori.  Berria - Kultura   2004-02-18

-Badirudi sano pozik zaudela etxera itzuli zarelako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Barre egin dugu, luze eta sano.  Berria - Kultura   2004-08-12

9 ondo, ederki.

Aspaldi honetan ez duzue bat sano asmatzen!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Eta gero, txandaka, sano edan zuten botilatik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Urtetan pilaturiko hautsak eta krakak sano amataturik zeukaten sasoi bateko kolore bizien garra.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Dagoeneko sano dakik, ezta halan?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

Kalte-ordainak sano apalagoak lirateke kasu horretan.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Argi geratu da leku askotan kutsadura sano handiagoa zela metro bateko sakonean geruzean bertan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

10 burutik sano (egon, ibili...)

Zu ez zaude burutik sano.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

-Burutik sano al daude, horrelakoak asmatzeko?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 254. orr.

Burutik sano dagoen inork ez dezake uka Kristoren aintzarako izango zela, kristau askok Frantziskorena bezalako maitasun sutsuz Kristo buruarekin bat egingo balute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Daviden ama ez zegoen oso sano burutik, baina funtsean ondo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

-Tira, argi dago tipo hori ez dabilela burutik sano -erran nuen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

Ez zen burutik sano.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 188. orr.

Gorra eta zaharreriak joa behar du egon, ez zuen burutik sano ematen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

Nork ulertu behar du burutik sano, ongi esnatuta, zuhurtziaz beterik dagoen eta lotan zegoen bitartean desagertu den ur poxi bati botila baten beiratik zehar begira dagoen gizon baten emozioa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 314. orr.

11 (burutik ezabaturik)

Sano al dago Hitler?  Berria - Kultura   2004-04-07

Hi ez hago sano!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezen sano (3); bake sano (3); burutik sano (18); elkartasun sano (4); europa sano (3); garbi eta sano (7); harreman sano (4); in corpore sano (3); jendarte sano (6); jendarte sano batean (3); jendarte sano baten (3); oso sano (3); politiko sano (3)

sano aldatu (4); sano begiratzea (3); sano dago (3); sano eta garbi (4); sano garestitu (3); sano handitu (4); sano sano (12)

bezain sanoa (3); biziki sanoa (3); inbidia sanoa (4); sanoa izan (3)


sanoki 1 adlag tolesgabeki, era sanoan.

Ikusiz nagusia, bekoz beko, zein sanoki mintzatzen zitzaidan, barkatu bezala nion bere jendetasun eskasa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

Kasik erran nezake ez dela hori mundu honi sanoki behatzen dion norbaiten urratsa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.

Nire autoktono papera planttan eta sanoki bete nuen, isilik geratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 72. orr.

Geroztik, hiru-lau hilabetetarik edo, elkar ikusten genuen, elkarren berri on eta txarrak sanoki erabiliz. Holako filma batek badu bere balioa erakusten duelakotz nola jokatzen diren gure politikariak, ez beti sanoki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Nork negoziatuko du sanoki, jakinez hiltzaileen itzuleraren mehatxua dagoela?  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Arras sanoki eta adiskideki hartu eta artatu baigituzte beti hainbeste urtez.  Herria   2001-11-01

Hobe dute hola segitzea sanoki ta adixkidantzan.  Herria   2005-09-08

Nahi dute ere erakutsi mintzaira guttituetan, beste edozointan bezala, mundu guziko berriak hedatzen ahal direla goxoan eta sanoki...  Herria   2001-05-10

Liburu aberatsa, lañoki eta sanoki idatzia!  Herria   2004-10-28

Nornahirekin aritzen naiz gogotik solasean, baina sanoki eta lañoki aritzekotan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Lañoki eta sanoki, urratsa urratsaren ondotik, ez tarrapataka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Raveliades sailaren konduko kontzertuak arras poliki iragan dira eta biziki sanoki.  Herria   2004-08-12

2 era osasungarrian.

Ekitaldi horrekin erakutsi nahi da kantinetan ere posible dela sanoki jatea, bakotxaren osagarriaren errespetuan.  Herria   2004-10-14

Laborariek berek ekoizten dute, «sanoki, naturaren legeak errespetatuz eta industria moldeei bizkarra emanez».  Berria - Ekonomia   2004-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iragan da sanoki (3); lañ oki (3); oki eta sanoki (8); sanoki eta lañ


sanopotro izond adkor ergela.

Sanopotro bat; ebentuala; gurekin hirugarren eguna zian...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.


sanotasun 1 iz sanoa denaren nolakotasuna. ik sanidade1.

Materialistak erranen du materia baizik ez garela eta kontortsione mistiko horiek ez direla sanotasun baten seinale.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 152. orr.

Euskarians deitu dute diska hirukoitz hau, "Euskarians Rugby Club"-aren filosofia kantagintzaren bidez ere zabaldu nahiz: mugaz bi aldeetako batasun herrikoia, adiskidetasuna, sanotasuna...  Herria   2003-11-06

Ez dira pagano basatiak eta ikastoletako haurrek horien perpausetan errespetuaren eta sanotasunaren derrigorrezko etsenplua hartuko dute nasaiki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Daramagun bizimolde erdi-eroarekin, denek badugu kanpoaren sanotasunaren jastatzeko beharra.  Herria   2001-10-11

Nork bere bikotekidea ezer baino maiteago zuen, baina horrek ez zuen galarazten irrika eta fantasia oro beste norbaitekin edo denok elkarrekin sanotasun osoz gauzatzerik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 129. orr.

Denentzat ikusten da lana badela bakotxak eman dezala bere hoberena sanotasunean herriaren abantailetan.  Herria   2001-03-22

2 ipar sanitatea.

Haragiko behi aterbeen sanotasunaren segurtatzeko, Akitaniak 42 gazte lagundu ditu eta beste 32 laborari zohitu, 237 000 euro ekarri dizkie.  Herria   2005-06-30

Europako sanotasun neurriei egokitzen zena?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.


sanotu, sano(tu), sanotzen 1 du ad ipar sano bihurtu.

Goresmen beroenak familia berri huni eta beren etxekoeri eta bizi ditela urostasunean aitamek sanotu eta berritu bide ederrean segituz. Elizak anitz lagundu dezake bortizkeria ohiturak sanotzeko.  Herria   2001-09-20

2 ipar saneamendua egin. ik saneatu.

Lur zati bat erosi behar izan da lehenik zointan egin baitira ur bilgia handi batzu nun batetik bertzerat pasatuz eta airerat egonez sanotzen den ur zikina errekarat ixuri aintzin.  Herria   2005-02-03

Larrazken huntan hasirik elizateko ur zikinen sanotzeko lanak bururatu dira.  Herria   2005-02-03

3 pertsona edo enpresa baten ekonomia edo ondasunak egoera onean jarri. ik saneatu 2.

Batasun bat izendatu dute diosesa horren kudeantza kontrolatuko eta sanotuko duena ikusiz nola gutituko diren horgo 130 miliun eurotaraino heltzen diren zorrak.  Herria   2003-03-20


sanotze iz ipar saneamendua egitea.

Irisarriko ondarkin gunearen sanotzea ere solastatuko dute.  Herria   2003-12-04

Bata sanotzeaz arduratzen da eta bertzea edateko uraz.  Herria   2005-02-27

Ur sanotze lanak.  Herria   2005-02-27

Ur sanotze sarearen emendatzea, Hergarai eta Akertegarai kartieretarat.  Herria   2004-09-02

Urepeleko karrikan sanotze obrak egin beharrak dira.  Herria   2004-10-14

Eta, hunen baimenik gabe, antolatze eta sanotze obrarik ezin egin!  Herria   2003-03-10

Uraren sanotzeko elkartean.  Herria   2003-08-07

Kultur sindikataren ageria, ur garbitze sindikatarena eta sanotze sindikatarena.  Herria   2004-11-18

Kolektiboa ez den Ur Sanotzearen onartzea.  Herria   2003-08-07


sanoxe izond adkor sanoa.

Gauzak horrela jarrita, trabesa bertatik: aurtengoa baietz sanoxeagoa izan!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.


sanpantzar ik zanpantzar.

sanpedro (orobat San Pedro) iz pl San Pedro jaiak; San Pedro inguruko egunak.

Asteburu huntan aldiz, Sanpedroak dira ospatuko, Erratzu, Segura, Olaberria, Mutiloa, Pasaia eta bertze hainbat herritan.  Herria   2005-06-30

Kukuarekin batera, sanjuanetan, hasten da festa eromeria, baina ez da, ez, kukuarekin batera sanpedrotan amaitzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

-Gure aitaren urteko oporraldia San Pedroetako lau egunak izaten ziran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.


sanpedrotar izlag/iz estropadez mintzatuz, Pasai San Pedrori dagokiona; Pasai San Pedroko arraunlaria.

Santurtziarrak izan ziren denbora hori hausten lehenak, eta sanpedrotarrak gero.  Berria - Kirola   2004-09-12

Kontxako estropadako lehen aste bukaeran abantaila txukuna lortu zuten, baina bigarrengoan, ulerkaitza bazen ere, banderak eskuetatik alde egin zien, sanpedrotarren mesederako.  Berria - Kirola   2004-07-31

Hurrengo urtean sanpedrotarrak izan ziren Donibanekoak menderatu zituztenak, baina lehen postua Zumaiarentzat izan zen  Berria - Kirola   2004-09-05


sanpelaio (orobat San Pelaio) iz pl San Pelaio jaiak; San Pelaio inguruko egunak.

Orain, koadrilakoak afaltzen ari gara taberna bateko mahaian: sanpelaioak dira.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Sanpelaio bigarrenean izaten da hori: goizeko zazpiak aldera hasi eta eguerdian bukatu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Lagun artean soinua jotzen hasia zen Joxeaustin pare bat pieza ikasi orduko, eta sanpelaioak iristean, herritik Iñurritzara dagoen kilometroa "Ai Ximon, Ximon" joaz egiten zuela kontatzen zuen askotan Jexuxek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

San Pelaioak ospatu dira Zarautzen.  Herria   2003-07-03


sanpleatu ik sampleatu.

sanpler ik sampler.

sansebastian (orobat San Sebastian) iz pl San Sebastian jaiak; San Sebastian inguruko egunak.

1977ko ilbeltzaren 19ko gauerdi aldera, herriko plazan eta sansebastianetako ospakizun ritualen erdian.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

San Sebastianetako eta Inauterietako jaietan "egingo zuen" eguraldiari zegokionez, iragarpena berbera izaten zen beti: "eguraldi ona".  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

Horren erakusle da sansebastianetako alea kalean izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Lehengo bideari eutsi zion, eta Donostian San Tomas bezperan eta San Sebastianenean hamabi obra antzeztu zituzten zortzi urtean.  Berria - Kultura   2004-02-03


sansilbestre iz pl San Silbestre jaiak; San Silbestre inguruko egunak.

Bertan izango da James Moiben ere, aurten, Beasaingo eta Gasteizko 'sansilbestreak' irabazi dituen keniarra.  Berria - Kirola   2004-01-03

Korrikalari asko bildu zen Euskal Herriko sansilbestreetan.  Berria - Kirola   2006-01-03

Sansilbestre probak amaituta, urte berriaren txanda da.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 80. orr.

Emakumezkoen lasterketan ere lehia gogorra izan zuten Estibaliz Urrutia eta 'sansilbestreetatik' garaipenez josita zetorren Iratxe Aranburuk.  Berria - Kirola   2004-01-07


sanskrito 1 iz antzinako Indiako indoeuropar hizkuntza.

Indoeuropar hizkuntzatik sanskritoa, greziera, eslabiera, talde zeltikoa eta talde italikoa sortu zirela esatea, eta hizkuntza horietako bat indoeuropar hizkuntzaren lekuan jartzea oso gauza desberdinak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Egoera ezin hobean dagoela sanskritoa, konparaketa hori argitu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Sanskritoa, hain zuzen indoeuropar "s" guztiak atxiki dituelako gertatzen da hain argigarria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Punjab hitzak sanskritoz "bost ibai" esan nahi du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

1769an egin zen sanskritoaren eta latinaren konjugazioen arteko lehen alderaketa berriro eguneratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

1769an egin zen sanskritoaren eta latinaren konjugazioen arteko lehen alderaketa berriro eguneratzea1769an egin zen sanskritoaren eta latinaren konjugazioen arteko lehen alderaketa berriro eguneratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Mendebaldeko literaturari literatura pertsiar eta sanskritoaren gainetik lehentasuna emateko britainiar politikak eragin handia izan zuen hinduen kultur historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Acharya, gizon saindu batek sanskritozko gorazarreak esaten ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.

2 (izenondo gisa)

Izen sanskritoak ikasten nituen, jolas hutsez, eta grazia egiten zidaten. Hiztegi sanskrito guztietan, aditzak, beren erroaren arabera daude ordenatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.


sanskritoartu, sanskritoar(tu), sankritoartzen da ad sanskritoar bihurtu.

Hindustanera esaten zaion sanskritoartutako hindiera herri-hizkuntza britainiar misiolari protestanteek landu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.


sansonarri iz euskal mitologiaren arabera, Sansonek menditik behera botatako harria.

Tartean beste guztiok, geure bizitzak antolatu ezinean, sansonarria bizkarrean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 49. orr.

Bera ziztatzen zuten ederki zeuk harrotutako erleek, erlauntzetik dozena bat metrora artega eta sansonarria bezain geldirik egon arren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.


santa 1 iz emakumezko santua. ik santu.

Artzainek zaindari bat bezala, artzaintsek bi santa dituzte: Genoveva eta Germana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

Eliza garaileko santu eta santen artean goratuz eta aintzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Hil ondoan, beren gorputzeko organoak zatitu, eta beren guztizko santu eta santei eskaintzekoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Bien bitartean, santu eta santa mordoska aitzaki, beti eske festarako prest.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Eulalia santaren oroipena egiten du gaur Elizak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

-Avilako santak piztuko du jaun Lorenzo Cortés zalduna!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

Ez diguzu oraino kontatu nola eskuratu zenuen zuk santaren erlikia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.

Hik badakik, Joanikot, ezen santaren mirakulurik handiena, halarik ere, haren erlikien ingurukoa dela.  Berria - Mundua   2004-05-02

Gertaera hau Santaren Kanonizazio-prozesuan -bere zenbait moja testigu direla- jaulkitzen denarekin bat dator funtsean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.

Nola Avilakoa naizen, debozione berezia baitiot gure santari,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.

2 irud/hed

Santa hutsa duk, emakumea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

3 kristau erlijioko santa bat aipatzean aurrean ezartzen zaion hitza. ik andredena.

Santa Germana, berriz, Okzitaniako Tolosa aldekoa zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

San Frantziskoren eta Santa Klararen Idazkiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

-Santa Rita Casciakoa... -marmartu zuen abadetxoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Don Carlos bion artetik pasa zen zaldiz Santa Maria elizaraino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

1912ko abuztuaren 11n, Santa Klara egunean, San Nicolás lantxa arrantzara atera zen Lekeitioko portutik...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 79. orr.

Beti Santa Rita baforearen kubertan zeudenek Nemesioren eskua ikusi zuten sirenaren giltzari eragiten, Santa Anako belardian finkatu zuten hitzordua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

Santa Barbarako ermitaren ondoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Erromeriak jotzen, ezkontzak, Santa Agedako eskeak, jubilatuen egoitzetan, festetan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 31. orr.

Santa Eskolastikaren ordenako komentuan moja sartzea erabaki zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

4 Eliza ama santa (6 agerraldi, 4 liburutan) ik santu 13.

Eliza ama santa hierarkioaren mendean daudenak. behinola Eliza Ama Santak Sixtotar Kaperako kantariei, hobeto abes zezaten, barrabilak kentzen zizkien bezala.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.

Gure Eliza Ama Santak agintzen duen eran.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 83. orr.

Gure Eliza ama santaren kontzilioez, kanonez eta konztituzioez ere baliatzen dira.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

Gure Eliza Ama Santaren grazian eta miserikordian hartu baitzaituzte  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

5 santa sekulan (12 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) sekula santan. ik sekula 13.

-Hori ez, santa sekulan!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Eta santa sekulan ez ahaztu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 112. orr.

Ibilaldian zehar, santa sekulan ez zuen horri pentsatu eta, jin bidetik itzultzea ere pentsatu zuen, momentu batean. hor daude beren nahia erakutsiz, Christine Boutin, Corinne Lepage eta santa sekulan zahartzen ez den Arlette Laguiller, bihotzez eta izpirituz bederen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aingeruen santa maria (8); aingeruen santa mariako (7); aingeruen santa marian (7); aingeruen santa mariara (19); ama santa (4); andere santa grazi (5); garaziko santa maria (6); gasteizko santa maria (9); miarritzeko santa eugenia (7); portziunkulako santa maria (17); portziunkulako santa marian (28); portziunkulako santa mariara (10)

santa agata (6); santa ageda (25); santa agedako (6); santa agedan (9); santa ana (44); santa ana elizan (4); santa anak (4); santa anako (12); santa anaren (4); santa barbara (51); santa barbarako (17); santa barbarako aldean (4); santa barbararen (5); santa cecilia (4); santa clara (10); santa claran (5); santa cruz (20); santa cruzen (4)

santa elixabet (6); santa engrazia (5); santa eugenia (59); santa eugenia elizan (34); santa eugenia elizapean (5); santa eugenia kaleko (10); santa eugeniako (4); santa eulalia (9); santa fe (16); santa feko (4); santa grazi (16); santa graziko (7); santa grazin (4); santa gurutze (14); santa gurutze auzoan (4); santa gurutzeko (15); santa honek (4); santa honen (4)

santa ines (5); santa izpiritu (6); santa juana (4); santa katalina (43); santa katalinak (7); santa katalinako (8); santa klara (53); santa klara uhartea (4); santa klarak (14); santa klararen (36); santa klararentzat (5); santa klarari (4); santa klaus (5); santa krutz (11); santa kruz (15); santa kruzek (4); santa kurutz (5); santa lutzia (5); santa luzia (33); santa luziako (4); santa madalena (5)

santa maria (206); santa maria birjina (28); santa maria eliza (8); santa maria elizan (10); santa maria elizaraino (4); santa maria elizaren (7); santa maria eskolako (4); santa maria eskolan (4); santa maria katedrala (10); santa maria katedralaren (5); santa maria katedraleko (5); santa mariako (22); santa marian (52); santa marian egin (4); santa marian eginiko (5); santa marian zegoela (4); santa mariara (36); santa mariara eraman (7); santa mariara itzuli (7); santa mariaren (7); santa mariatik (5

santa marina (6); santa marta (5); santa monica (4)

santa rita (7); santa sekulan (13); santa sofia (5); santa teresa (26); santa teresak (5); santa teresaren (6); santa teresitari (6); santa terexa (18); santa terexa ikastetxeko (4)

santa zezilia (20); santu eta santa (8)

avilako santaren (5); edo santaren (4); santu edo santaren (4)


santaeske iz santa baten egunean etxez etxe egiten den eskea.

Kandelario, San Blas, Santa Ageda...! bezperatik antolatzen zen santaeskea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Hor goian gogora ekarri dugu bezperako santaeskea eta kanpae-yoleen kontua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

Horregatik jotzen zuten kanpai-saioa gauerdira arte, eta noski, santaeskeko puskak heientzat beharko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.


santageda iz pl Santa Ageda jaiak; Santa Ageda inguruko egunak.

Santagedatako loteria?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.


santagraztar izlag/iz Santa-Grazikoa, Santa-Graziri dagokiona; Santa Graziko biztanlea.

Hainbeste idazlanen artetik hau ere hontürik, eskerrik beroenak hartze dütü Junes Casenave Harigile, Altzain dagoan urdaxtar-santagraztar apez langile perestüak.  Herria   2002-12-26

Sebastien Ager itsasuarra, Eric Alzazebe santagraztarra, Peio Domecq bidarraitarra.  Berria - Kirola   2004-09-05

«Pastoral emanaldien amaieran eskerrak bihurtzen zizkieten beti tragediak moldatzen lagundu ziotenei», ohartarazi du pastoral egile santagraztarrak.  Berria - Kultura   2004-10-03


santaklara iz pl Santa Klara jaiak; Santa Klara inguruko egunak.

Eta erran diot ezen abuztuaren 11n ospatzen ditugula Urbiainen santaklarak, eta orduan etor zitekeela egun batzuetarako dukesarekin, baita Mantillanako kondearekin eta kondesarekin ere, haiek hala nahi balute... eta dukeak baietz, santaklaretarako etorriko zirela guztiak, hiru egunetarako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.


santakrutz iz pl Santa Krutz jaiak; Santa Krutz inguruko egunak.

Santakrutzetan erramu bedeinkatuz egindako ezpaltxo gurutzedunak argizari bedeinkatuz ttanttan batzuk botata ipini...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.

Santa Barbara, Santa Krutz, konjuru, terreno eta soroak bedeinkatzeko ohiturak, santakrutzetako erramu-gurutzetxo bedeinkatu, eta zer ez?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

Zeanuri aldeko usadio santakrutzetakoa ere hor datorkigu arto haziarena mostratan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.


santaluzi (orobat Santa Luzia) iz pl Santa Luzia jaiak; Santa Luzia inguruko egunak.

Santaluzietako feriarekin zerikusi duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 479. orr.

Santa Luzietan maiz ageri ziren Zumarragako arkupeetan jotzen Arbe eta Auntxa, Sakabi eta Elgeta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.


santamas ik santomas.

santanderino izlag/iz santandertarra.

Argitu didatenez, santanderinoek leonesei esaten zieten -eta diete- maketoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.


santandertar izlag/iz Santanderkoa, Santanderri dagokiona; Santanderko biztanlea.

Ondoko mahaietan betiko bezeroak zeuden, aspaldian han aterpetutako faxista bizkaitar, gipuzkoar, asturiar, santandertarrak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.


santatxo iz adkor santa.

Hantxe zain gelditzea erabaki zuen, ondoko kaperako ezkilek mezatarako deitu arte eta orduan, noizpait, santatxoaren zorra kitatzea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Eta Santatxoa iruditu zitzaion berak urte asko lehenago bere-bere alaba imajinatu zuen bezalakoa.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 45. orr.


santero 1 iz sendatze lanetan santuak aipatzen dituen petrikiloa.

Tropikokoa, Santeroen kristoa, bat izatekotan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

-Santeroa al zara?  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 230. orr.

2 (izenondo gisa)

San Antonio irudikatzen duen mozorro santeroa.  Berria - Kultura   2006-02-12

Erromako aitasantuak aldare santero bati bizkarra erakusten dion postal bitxia.  Berria - Kultura   2006-02-12


Santiago
1 Santiago bide (22 agerraldi, 7 liburu eta 10 artikulutan; orobat Santio bide 6 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; eta santiagobide g.er.) Done Jakue bidea. ik done 4.

Koadrilako adiskideak Santiago bidea egitekotan ziren, uda hartan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 118. orr.

Bereziki Irunetik Agurainerako Santiago bidea ezagutzen baitut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.

Badirudi Nafarroatik ekin ziola Penintsulako Santiago-bideari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Santio bidea bizikletaz egitera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 34. orr.

Dirudienez, aspaldi, Santiago bidea hemendik igarotzen zen, eta ermita erromesen aterpe gisa zegoen antolatuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.

Santiago bidetan beilari.  Herria   2004-10-07

Lizarra Santiago bideko pitxi bikaina dela ulertu nuen betiko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.


Santiagobide ik santiago.

santifikatu, santifika, santifikatzen 1 da/du ad santutu.

Peste egunak penitentzia eginez santifikatzen. Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

Erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.

Ez da egintza zibila ezta erlijiosoa ere, ezpada egintza natural hutsa, legegileen arreta antzeman eta erlijioak ere santifikatu egin duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Gainerakoek, izututa, torturak santifikaturiko haragi biluzi bati bezala behatzen zidaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin eta berriz errepikatzen da gastu soziala oso dela inproduktiboa, eragin negatiboa duela altxor preziatu bilakatu den lehiakortasun santifikatuarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.


santifikatzaile izond santifikatzen duena.

Indiarrek sinesten dute Ganges ibaiko urek ahalmen santifikatzailea dutela: uste da ibaiaren ertzetan hiltzen direnek beste bizitzan zigorrik ez dutela izango.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

Pirata [...]: maila apaleko konkistatzailea, handitasunaren meritu santifikatzailerik ez duten anexioak egiten dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.


santikrutz (orobat santikutz) iz Gurutze Santu eguneko jaiak; Gurutze Santu egunaren inguruko egunak.

Orduantxe ezkondu giñan, Santikrutzetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Legazpin jaioa, apenas ezer esaten didaten santikutzek: goizegi alde egin nuen jaioterritik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.


santikutz ik santikrutz.

Santio ik Santiago.

santio-belar (orobat santiobelar) iz epai belarra.

Epai-belar deitzen zaie santio-belar edo milazulo, ebakiak garbitzeko eta sendatzeko erremediotan erabiltzen diren hyperycon eta ebaki-belar horiei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz, edo insusa-lorerik bere garaian bildu bazenuen, handik xorta ttiki bat botata edo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.


Santiobide ik Santiago.

santisima iz guztiz santa.

Rocío Juradoz eta bere ama santisimaz oroitu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 117. orr.

Haserre, suak hartuta, kontatuko zituela, bai, haiek denak Ministerioak edo bere ama santisimak, bihozgabe doilorra.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Belengo estalpe, orentzero, preso, kanta, errito, jostailu, angula, turroi, loteria, txanpan edo birjina maria santisima, igoal igoal dio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.


santo 1 kristau erlijioko Tomas eta Domingo santuak aipatzean aurrean ezartzen zaioen hitza. ik san.

Bidea, ja dakigunez, Santo Domingok idekia, hamaikagarren mendean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Santo Domingo-ren eliza tristea, uste zenuen Satanas bentzutua zenuela, eta Voltaire-k bentzutu zaitu!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Santo Tomas ez beste ikasleak bilduta zeuden "juduen beldurrez".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

Santo Tomas Akinokoaren Suma handietan gorena jo zuena, jadanik iraganeko zerbait zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Santo Tomas Villanuevakoa, gotzain jantzita, bere makulua eskuan zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Honela dio Santo Tomasek: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Gustura ospatzen dugula Santo Tomas eguna hiri batzuetan eta Santamasak beste herri batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.

2 ik santokristo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

santo domingoko (16); santo domingon (19); santo domingora (14); santo domingora joan (3); santo domingoren (4); santo domingotik (5); santo tomas (53); santo tomas eguna (4); santo tomas egunean (5); santo tomas lizeoan (5); santo tomas lizeoko (3); santo tomasek (5)


santoi iz kristaua ez den anakoreta.

Bere bizar luzeagatik-edo [...] zena baino zaharragoa zirudien, hogeita hamar urterekin berrogeitik gorakoen heldutasuna iritsi balu bezala, Indiari buruzko dokumentaletan agertu ohi diren santoi horietako bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.


santokristo (orobat Santo Kristo) iz Jesukristo gurutziltzatuaren irudia duen gurutzea. ik gurutzefika.

Zilarrezko santokristo gaitza zutitzen zen bere mahai beltzean argizarizko bi kandela horiren artean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 81. orr.

Bergara esan eta berehala aipatuko dizkizute Santo Kristo eder bat eta bizkotxa beteak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

Denek zeramaten santokristoa eta pistolak, zintzilik.  Berria - Harian   2006-04-14

Esku batian santokristo ta / bestian berriz pistola.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.


santomas (orobat satamas) iz pl santotomasak.

Santomasak balira bezala, txorixo eta ogiari laguntzeko zahato ardoa irten da nonbaitetik, eta eskuz esku ibiltzen hasi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Gustura ospatzen dugula Santo Tomas eguna hiri batzuetan eta Santamasak beste herri batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.

Eta 1875ko Santomasetan (txistorrik gabe emana, ondikotz!) Donostiatik etorritako mezulari baten bidez izan nuen berri fidagarririk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.


santotomas (orobat Santo Tomas) iz pl Santo Tomas jaiak; Santo Tomas inguruko egunak. ik santomas.

Prozesioak [...] kermesak, igandeko festak, San Juanak eta Santo Tomasak...  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Martinez Irujo protagonista, gaur, santotomasetako jaialdian.  Berria - Kirola   2004-12-21

Santo Tomasetako txerriaren zozketa baino ez zen falta atzo La Mongien.  Berria - Kirola   2004-07-17

Bigarren marka ahalegina santotomasetan, Azpeitian.  Berria - Kirola   2004-11-30

Eta hau txekorrarekin Santo Tomasetara joan zen batean, radioa erosita bueltatu zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Santotomasetakoan, berriz, Nazabal eta Azurmendi ariko dira.  Berria - Kirola   2004-11-30


santu (orobat sandu g.er.) 1 iz erlijio katolikoan, hil ondoan Elizak gurtza ageriko eta unibertsala eskaintzen dion pertsona. ik santa; done.

Santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Santu bakoitzak lan berezia du: San Anton azienda eta abereen zaindaria, eta, Paduako Antonio, gizakien laguntzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen. hala eskatu baitiet santu guztiei neure kar guztiaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Jaiera handia izan bide du santu honek ere inguru hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.

Nor ote genuen Medardo santu hau?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

Guzmango Domingo santua, Osmako kanonigo zela, Dinamarkara joatea suertatu zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Santuak lotsatzen ez badira, zergatik lotsatu behar dut nik, santu ez naizen honek?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Santu baten ordez beste bat jarri genuen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Zer diren gizonak paradisuko aingeruen eta santu guztien aldean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Frantziako herritxoek zeinek bere santu patroia du zaindari, zeinek bertako biztanleen irudira moldatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Azkenengo aldia, hilabete lehenagoko Santu Guztien zubian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Santu handia, jakitez eta neurriz, zintzoa eta egiazalea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Elizako beste santu handiek ere, San Dionisiok eta San Gregoriok eta beste askok, geldiro idatzi dute gai honi buruz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.

Itzulian Bretainiako zazpi santu fundatzaileen elizak bisitatzen ziren. Kristau familien artean, Mateo santu ebanjelari honen eguna data ezberdinetan ospatzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.

San Lorenzo elizako San Fermin kaperan santu beltzaranari eskaini zioten nafarrek joan den larunbatean lortutakoa.  Berria - Kirola   2004-04-27

Vicent Ferrer valentziar santu ospetsuak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.

Elezahar batek zioenez, santu judu bat zegoen lurperaturik leizean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.

Bada santu euskaldun bat, Martin izenekoa, frantziskotar sartu, misioetara joan eta Nagasakin hil zutena, XVI. mendean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Gaur, gainera, santu nafar baten eguna da: Fiteroko Raimundo dohatsuarena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Santu fama handiko bi fraideren bihotzetan sartu nintzen harra sagarrean bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Mementu batean begietan santu begirada jarri zitzaion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.

Munduko tristezia guztia eta maitasun guztia biltzen ziren santu-aurpegiko gizon haren begietan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.

Gero, isipua mezamutil bati eman eta santu-irudi bana eman zien han bildutako guztiei, bira osoa eginda.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

Orain franko baretua zegoen eta berreskuratua zuen lehengo santu-itxura.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.

Santu itxurako deabru madarikatu bat da galerianoaren aita.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Karlos Setimoren santu-eguna anaiaren ondoan, eta Lizarran, handiro ospatzekotan omen zetorren Alfonso Carlos.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

4 santu baten irudia.

Bete du bere hitza egunero, santuari argizaria piztu eta errezoak eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Zurezko eta igeltsuzko santuak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 62. orr.

Elizan santu eta irudi berriak jarri zituztela antzeman zuen Pedrok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 107. orr.

Kapera horretako Amabirjina Guztiz Santuaren aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 312. orr.

Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen aurka, eta bota du azkenik leihotik behera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

4a adkor irudia.

Bati baino gehiagori ulertezin egingo bazaio ere, liburuki hauek ez dira larruz azaleztatuak, ez dute urrezko letrarik bizkarrean ez koloretako santurik barruan.  Berria - Kultura   2004-10-02

• 5 izond Jainkoari, erlijioari kontsakratua; Jainkoari, erlijioari dagokiona. ik sakratu; jainkozko.

Brahmaren apaizak [...] sekula gaiztoak ez diren gizon santu eta ikasiak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.

Zer eman liezaioke errotari apal batek kardinal jaun santu bati?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

Ba omen zen gizon zahar santu bat, sorkarien irudietatik hain aske, non jadanik ez baitzezakeen oharmena galtzerik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Santa Ines beste birjina txit santu hura bezalaxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Hirutasun Santu Berritua balitz bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

-Zergatik ez zen errabino santu bat ikustera joan?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Roberto II.a, Frantziako erregea, Elizkoia edo Santua esaten ziotena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

6 (gauzekin)

Zerbait esan dezagun, beraz, gure barruan, eta arima santu guztietan, lortu behar den jaiotzari buruz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

1224an, irailaren 14ko Gurutze Santuaren Gorapen jai inguruan gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Santa Klararen basilikan Sakramentu txit santuaren kapera dagoen lekuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Sinesten du, halere, profetak idatzitako Eskritura Santu fidagarriek hartaz diotena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 332. orr.

Horregatik, erlikia santu bat bezala tratatu nuen neure ilar erdia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Olio santuak eman gaixoari eta esan: "bukatu dut".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Arabiarren liburu santuan ez zegoela gamelurik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Beti goratu dut Haren Izen Santua, nahiz eta sekula onartu ez Elizaren irakaspenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.

Ongi dakizu zuk, ene Jaun Jesukristo, zu zerbitzatzeagatik eta zure izen santua goresteagatik ekin niola zure etsaien aurkako gerrari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

Zure jarduera santu eta biziera guztiz eredugarriaren ospea entzunik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.

Lege santu eta ukiezin bakarra merkatuaren legea den bitartean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 340. orr.

Heriotzak jainkoen etxe santu guztiak ere gorputz bizigabez beteak zituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Gudukak egon ziren xiiten hiri santu honetatik hurbil.  Berria - Mundua   2004-04-18

AEBetako soldaduak hegoaldeko hiri santu nagusiak inguratu zituzten duela bi aste, Najaf, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-04-24

Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,9

7 irud/hed

Pirata santuaren bizitza harrigarria.  Berria - Kultura   2006-01-13

Klaus Dohrnek Sergeren anaia, eskuizkribua irakurri zuenean, izenburua aldatu beharra zeukala esan zion Rothi, eta ez zuela "edale santua" izan behar, "edale zoriontsua" baizik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 93. orr.

Nirea pazientzia santua izan arren, ezin izan nion gehiago eutsi halako geldotasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Eta deskuido santuan, nire barrenki pizar ustelduak, bihotz eta guzi, putreek irentsiko balituzte, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.

Lehiakortasun santuaren izenean kaleratzen dira langileak, bere horretan uzten dira soldatak, edo malgutzen da lan-merkatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Bake santuan egon ohi zen etxea jendez beteta zegoen gauerdirako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 214. orr.

8 adkor

Zure aita eta lagun santu haiek oso adar-jotze dibertigarria egin nahi izan zidaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Ni neu ere ez nengoen oso santu, egia da; lauso ikusten nuen dena gure aurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Horra magnesioarekin fosfatoa, beti berdin, egun santu guztietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Bazen esamesarik Koronelaren jokamolde ilun gaiztoaz ere, zer-nola giltzapetzen zen batzuetan bere langelan egun santu osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

Hasiera batean, egun santu osoan etxean geratzen nintzen ezer egitekorik gabe.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

Motorrean ez habilenean, ordenagailuaren habil buru-belarri, txat santu horretara lotuta egun osoan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.

Ni neu ere ez nengoen oso santu, egia da; lauso ikusten nuen dena gure aurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

9 Aita santu ik aita.
10 Aste santu ik aste.
11 Domu santu ik Domu.
12 eguzki santu ik eguzki.
13 Eliza ama santu (10 agerraldi, 2 liburutan) ik santa 4.

Jaunaren aginduen eta Eliza ama santuaren legeen arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 107. orr.

Jainkoak bereganako fedea indartzera eta Eliza ama santuko prelatu eta klerikoei laguntzera deitu gaitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

Galdu, non galdu da emakume hori ez bada Eliza Ama Santu Katoliko Apostoliko eta Erromakoaren begietara, eta esanahi moral, ideologiko batez beti ere? gomendatzen dizkiet nire ahizpa guztiak, oraingoak eta gerokoak, Erromako Eliza Ama santuari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

14 Larunbat Santu ik larunbat 4.
15 Lur Santu ik lur 30.
16 Ofizio Santu ik ofizio 8.
17 olio santu ik olio 14.
18 Ostegun Santu ik ostegun 5.
19 Ostiral Santu ik ostiral 4.
20 santu egin ik santutu.

Hilda printzesa abadesa santu egin zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

Eskerrak ematen dizkizut, pobreak gidatzen eta santu egiten dituzun Jauna, nire anaien berri hauekin pozez bete nauzulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Bedeinka itzazu, arren, anaia haiek bedeinkapen zabalez, eta santu egin itzazu dohain bereziz etsenplu onen bidez beren profesio erlijiosoa usain gozoko bihurtzen dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Nire kapusaiak, nire ilemotzak, nire konbentuak, giro santuak, honek guztiak ez nau santu egiten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

21 santu izan

Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Beharrezkoa zait arima-zola santua, hutsa, garbia eta askea, ni santu izatera hel nadin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Jainkoaren gizona, bere asmo santuagatik jadanik santu zena, haitzuloan sartzen zen [...] eta espiritu berri, aparteko batez beterik, otoitz egiten zion ezkutuan Aitari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Santu izan beharra dago gaixoak sendatzeko, eta, ikusten duzunez, santu izatetik urruti nago.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 143. orr.

22 santu-jale ik santujale.
23 santu-santu

Toki hori santutegia, hots, toki santu-santua izateko antolatu zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,16

Antioko IV.a Epifanes seleukotar erregeak Zeus Olinpiarraren estatua bat Jerusalemgo Jahveren tenpluko leku santu-santuan jarri zuenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Bi orriko ate batetik sala handira sartzen zen, eta beste ate batetik toki santu-santura.· Ez dut zuhur izaten ikasi, eta nola izango dut Santu-Santuaren ezagutzarik?  Elizen arteko biblia   Ez 41,23

24 (adizlagun gisa)

Liga santu-santu hasi ez badute ere pazientzia behar dutela adierazi zuen Aranburuk.  Berria - Kirola   2004-09-01

Ez nengoen oraindik santu-santu, gertaera askoz larriago baten txanda iritsi zenean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aita santu (144); aita txit santu (5); anaia santu (21); arima santu (7); aste santu (14); batzar santu (4); bere herri santu (4); bere santu (7); biziera santu (4); domu santu (10)

egun santu (11); egun santu osoan (6); eliza santu (9); erlikia santu (4); espiritu santu (7); frantzisko santu (6); gau santu (4); gizon santu (19); guztiz santu (9); herri santu (5); hiri santu (11); hirutasun santu (4)

izan santu (4); jainko santu (4); jaun santu (4); leku santu (4); mendi santu (8)

oi zeinen santu (4); ostiral santu (6)

santu asko (5); santu bakarra (4); santu beraren (6); santu edo santaren (4)

santu egin (8); santu egiten (9); santu egunean (5); santu eta santa (8); santu eta santen (4); santu guzien (4); santu guztiak (12); santu guztiei (5); santu guztiekin (4); santu guztien (38); santu guztien egunean (5); santu guztien egunetik (4); santu guztietan (4); santu handi (5)

santu izan (23); santu izan zen (4); santu izan zena (4); santu izango (6); santu izateko (8); santu izatera (6); santu izendatu (6); santu izendatu zuen (4); santu jauna (4)

santu santu (4); santu santua (6); santu santuan (4)

toki santu (21); toki santu santua (5); txit santu (24)

aita santua (137); aita txit santua (15); andere pobretasun santua (4); arma santua (4); asmo santua (4); aste santua (18); bake santua (6); biziera santua (7); bizitza santua (4) domingo santua (5)

ebanjelio santua (26); ebanjelio santua betetzea (5); egun santua (5); espiritu santua (58); espiritu santua jaitsi (6); frantzisko santua (70); gerra santua (32); gizon santua (18); gorputz santua (10); gorputz txit santua (7); gurutze santua (9); guztiz santua (14); haren izen santua (4); herri santua (6); hilobi santua (4); hiri santua (15); hirutasun guztiz santua (4); hirutasun santua (8)

idazki santua (4); israelen jainko santua (5); israelen santua (4); itun santua (6); izen santua (17); izpiritu santua (24); jainko santua (18); jainkoaren santua (17); lantza santua (8); liburu santua (10); lur santua (7); ni gizon santua (4); nire izen santua (7)

ofizio santua (4); ogi santua (5); ostegun santua (4); ostiral santua (4); pobretasun santua (29)

santu santua (6); santua baita (10); santua hil (11); santua zela (5); santua zen (5)

tenplu santua (4); toki santu santua (5); toki santua (10); txit santua (41)

aita santuak (217); aita txit santuak (19); akinotar santuak (8); apaltasun santuak (6); dio liburu santuak (11); domingo santuak (4)

ebanjelio santuak (5); eliza santuak (4); esan zion santuak (6); eskritura santuak (6); espiritu santuak (75); espiritu santuak eraginda (4); espiritu santuak eraginik (4); frantzisko santuak (56); gauza santuak (5); gizon santuak (9); gregorio aita santuak (8); guztiz santuak (12); hitz santuak (6); honorio aita santuak (5)

israelen jainko santuak (6); izpiritu santuak (6); jainko santuak (11); jainkoaren santuak (11); leku santuak (4); liburu santuak (102); liburu santuak dio (7); liburu santuak dioen (25); liburu santuak dioena (9); liburu santuak dioenez (6); misterio santuak (4)

odol txit santuak (5); olio santuak (4)

santuak erantzun (18); santuak erantzun zion (13); santuak esan (38); santuak esan zion (23)

tomas akinotar santuak (8); txit santuak (34)

zauri sakratu santuak (8)

aste santuan (31); bake santuan (10); hiri santuan (15); liburu santuan (11); mendi santuan (20); nire mendi santuan (5); ostiral santuan (6); pobretasun santuan (5); pobretasun txit santuan (4); santu santuan (4); tenplu santuan (4); toki santuan (5); txit santuan (7); zure borondate santuan (4)

aita santuarekin (6); espiritu santuarekin (10); frantzisko santuarekin (6)

aita frantzisko santuaren (4); aita santuaren (152); aita txit santuaren (11); akinotar santuaren (6); ama santuaren (6); ama txit santuaren (4); apaltasun santuaren (8); aste santuaren (8); biziera santuaren (7); ebanjelio santuaren (20); ebanjelio santuaren arabera (5); ebanjelio santuaren perfekzioa (4)

edale santuaren kondaira (4); eliza santuaren (14); erromako eliza santuaren (4); espiritu santuaren (126); espiritu santuaren argiz (9); espiritu santuaren bidez (5); espiritu santuaren bitartez (4); espiritu santuaren eraginez (8); espiritu santuaren graziaz (4); espiritu santuaren indarrez (4); espiritu santuaren izenean (8); frantzisko santuaren (39); frantzisko txit santuaren (4); gerra santuaren (6); gorputz santuaren (4); grial santuaren (4); gurutze santuaren (31); gurutze santuaren gorapen (4); gurutze santuaren seinalea (8); guztiz santuaren (11); herri santuaren (5); hiri santuaren (6); hirutasun guztiz santuaren (5); hirutasun santuaren (13)

idazki santuaren (8); izpiritu santuaren (15); jainko santuaren (4); jainkoaren santuaren (6); kapitulua santuaren (11); mendi santuaren (4); mikel santuaren (4)

obedientzia santuaren (33); obedientzia santuaren indarrez (9); obedientzia santuaren izenean (5); ofizio santuaren (7); pobretasun santuaren (14); pobretasun txit santuaren (4)

santuaren hilobira (5); santuaren hitzak (6); santuaren mirariak (5); santuaren oinetan (4)

tomas akinotar santuaren (6); txit santuaren (39)

xalotasun santuaren (5)

aita santuarena (7)

aita santuarengana (15)

aita santuari (54); aita txit santuari (7); espiritu santuari (15); frantzisko santuari (23); gizon santuari (6); izen santuari (5); izpiritu santuari (6); jainkoaren santuari (7); pobretasun santuari (5); pragako ines santuari (4)

besarkada santuaz (4); espiritu santuaz (30); espiritu santuaz beterik (7); santuaz beterik (7); zeure gurutze santuaz (5)

aita santuek (5); eskritura santuek (4); liburu santuek (20)

aingeru santuen (5); aita santuen (4); anaia santuen (9); anaia santuen bidez (4); birjina santuen (4); eskritura santuen (6); gizon santuen (4); idazki santuen (4); jainko santuen (4); liburu santuen (14); santuen artean (6); santuen irudiak (8); santuen izendegian (7); santuen izendegian ezarri (4); zauri sakratu santuen (5)

liburu santuetako (5

liburu santuetan (25); liburu santuetan idatzia (5)

hiri santuetatik (5)

aste santuko (47); aste santuko oporrak (5); aste santuko oporren (8); ebanjelio santuko (20); ebanjelio santuko moldearen (9); eliza ama santuko (4); eliza santuko (4); idazki santuko (8); liburu santuko (8); ostiral santuko (148); ostiral santuko akordioa (40); ostiral santuko akordioak (6); ostiral santuko akordioan (9); ostiral santuko akordioarekin (4); ostiral santuko akordioaren (16); ostiral santuko hitzarmena (4)

hiri santura (8); lur santura (5); mendi santura (4)

hiri santutik (4); pobretasun santutik (4)

santutzat zeukaten (8)

ostiral santuz (3)


santuario iz santutegia. irud/hed

Ez dagokio, hain zuzen, santuariorik hilketari; ez da mugarik mendekuarentzat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 187. orr.

Unibertsoko eremu bat -zibilizazioaren prozesuan gizakiak harturiko eremu metropolitarra- aginte nagusi izengaberen batek kaosarentzako santuario gisa gorde zuela aldarrikatzea asegarria izan zitekeen historialari antinomikoentzat, baina blasfemiatzat hartuko zuketen zientziaren jarraitzaile zintzo guztiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Frantziako justizia ministroak erran du Frantzia ez dela sekula terroristen "santuario" izanen.  Herria   2001-07-26


santugin iz santuen irudiak egiten dituen eskulangilea.

Felipe Arrese Beitia (Otxandio, 1841-1906) arotza zen ogibidez, irudigile edo santugina.  Berria - Kultura   2006-01-15

Santu-irudi askoren egilea zelako esaten zioten santugina.  Berria - Kultura   2006-01-15

Ama Euskarari bere negar-erostak zuzentzea Otxandioko santuginak asmatu bazuen, ama-semeak elkarrizketan jartzea Hernaniko harginari bururatu zitzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.


santugintza iz santuen irudiak egitea; santuginaren lanbidea.

Idazteko epea eta astia bere arotzerian hartzen ei zituen; santugintzako zintzela eta mailuaren ordez, papera eta luma harturik, bere lantokia poesia-tailer bihurtzen zuela.  Berria - Kultura   2006-01-15


santuhartu izond adkor begikoa.

Jean Desmarets, Saint-Sorlingo jauna (1596-1666), literaturgile frantziarra, Frantses Akademiako lehen kantzilerra, Richelieuren santuhartua eta jansendarren etsai porrokatua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.


santujale (orobat santu-jale g.er., saindujale g.er. eta saindu-jale g.er.) 1 iz adkor elizkoia.

Txinpartak erauzi genizkionan bizitzari... santujale hura azaldu zen arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.

-Nik pixa egingo diat San Nikolaseko ur bedeinkatuaren ontzira, hartara santujaleek nire pixaz egin dezaten aitaren! Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

Bileran atera zen gaia: lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan; santujale asko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Santujale infiltratuak harrapatzeko bilabide aproposa erakutsi nahi zigula.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

Mikeren lehengusina zen, begitarte xamurrekoa, santujale eredugarria itxuraz, baina, gero ikusi genuenez, batere inbidiarik ez zien Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irakasle betaurrekodun bat, ezkondua, santujale aurpegikoa eta alderdi kontserbadorearen jarraitzaile esanekoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.

Izan ere, formaltxo, santujale eta ikastun fama ondo irabazia neukan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

3 (izenondo gisa)

Tirano fanatiko horietako bat, besteei arauak eta legeak ezarri zalea, astopito santujale bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

Moral burgesaren aszetismo santujaleari aurre egiteko asmoz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Gizarte zapaltzaile eta santujale hari mingarrienak zitzaizkion arloetan gauzatzen du bere apurketa-lana: sexuaren eta erlijioaren arloetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Mezatakoa! ez nuen sekula ulertu izan Estepanen santujale joera hura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 66. orr.


santuki adlag santuen moduan. ik sainduki.

San Frantziskok halako debozioz eta hain santuki predikatu zien, ezen bakera, apaltasun handira eta elkartasunera bildu baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 963. orr.

Bertan santuki bizi izan zen eta aintzaz beterik hil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Beste gaixotasun batek jo zuen gorputz-arimaz sendatutako legendun hori, eta Elizako sakramentuez indarturik, santuki hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.


santurtziar 1 izlag Santurtzikoa, Santurtziri dagokiona.

Preciadok 29 urte ditu eta Gonzalezek 30, eta biak santurtziarrak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Azken urteotan bezala, Gomez santurtziarra zen faboritoa.  Berria - Kirola   2006-04-28

Gros taldeko maisu handi santurtziarrak irabazi zuen Zornotzan jokatu zen Euskadiko Txapelketa.  Berria - Kirola   2006-04-28

2 iz Santurtziko biztanlea.

Hildako santurtziarra ertzaina zen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Hango adierazteko moduak, hango negar egiteko gonbitak, hango hunkitzeko erak medellindar bilakatu zuten santurtziarra.  Berria - Kultura   2004-04-17

Dakigun bezala, santurtziarra euskaldun berria zen, eta ez nolanahikoa, Euskaltzaindiko alkietaraino heldua zen.  Herria   2004-11-25

Lezo Urreztietak -bai, Agirreri armak erosten zizkion santurtziar abertzale suharrak-.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.


santuru ik domuru.

santutasun 1 iz santua denaren nolakotasuna.

Ez ziren defendatu, egun haren santutasuna errespetatzeagatik.  Elizen arteko biblia   2 M 6,11

Luzaroan bizi izan zen, santutasun, zintzotasun eta jainkozaletasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

-Ez zarete nitaz fidatu eta ez duzue nire santutasuna israeldarren aurrean aitortu; beraz, ez duzue herri hau gidatuko emango diodan lurralderaino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 211. orr.

Neure santutasuna agertuko dut nazioen aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 28,25

Santutasunaren bilaketa pertsonala gizarte-ekintzaren forma bat baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Honelako eta bestelako bertuteez santutzen zuten leku hau eta beren buruak santutasunean gordetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 671. orr.

Baina horrek ez du esan nahi oso herrialde urrun batetik [...] ekarritako erlijioak bere santutasunari zor zaion arrakasta guztia izango duela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Horrela denak eraberrituak izango gara zuzentasunean, egian, santutasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 105. orr.

Jainkoak zuzentasunean eta egiaren santutasunean sortutako gizaki berriaz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko [...] edo Bere santutasuna Sionera berriz eramanda Jerusalem berreraiki zezala erregutzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Gauza arrunta izan zen lur-jabeek lurrok elizei eman eta gero beraiek zentsuz hartzea, joputza horren bidez elizen santutasunean partaide zirelakoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

horrek, jainkoak jakingo du zergatik, ematen zion bere santutasun berezia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 170. orr.

Bere santutasun bakartian munduari eta errealismoari kontzesio gabe bizi denarentzat. Behin, santutasun handiko bi anaia frantsesek Frantzisko santuarekin topo egin zuten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.

Bazen anaia bat, itxuren arabera, santutasun bikaineko biziera zuena; baina bere burua nabarmentzea gustatzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara. Santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Espiritua santutasun gorenaren atzetik lehiatzen zenean, gorputzak ez baitzion eragozpenik jartzen. fariseuen azaleko santutasuna, zenbait praktikarekin aski dutenak barruko garbitasunik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Horiei ustezko santutasun eta garbitasuna dariela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordudanik, santutasun-bide guztietan aurrera egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Hilobiek nolabaiteko santutasun ukitua dutela onartua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Arretaz azter dezatela arima-zola, ea barruratu zaien santutasun-ideia bat, Jainkoagandik ez datorrena eta Jainkoa garbi bilatzen ez duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Frantzisko, sortzen ari den gizarte berriaren eskakizunei erantzuten dien santutasun-eredu berri bezala aurkeztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Hain garbiak ziren Frantziskoren santutasun ezaugarriak, ez baitzen inor hari aurre egitera ausartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Nola izan daiteke -zioten-, hainbeste santutasun-seinaleren azpian faltsukeria eta itxurakeria baino ez egotea?  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Luzaz bizi izan zen hango kobazuloan ermitau, beti ere bidaiariei laguntzeko pronto, harik eta santutasun usainean hil zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziskoren santutasun (3); santutasun ezaugarri (3); santutasun fama (5); santutasun gorenaren (3); santutasun handiko (12); santutasun handiko gizona (6); santutasun handikoa (5); santutasun handiz (3)

frantzisko dohatsuaren santutasuna (3); frantziskoren santutasuna (4); gizon honen santutasuna (3); neure santutasuna (6); nire santutasuna (6); santutasuna agertuko dut (3); santutasuna eratzen (3)

frantziskoren santutasunaz (4)

santutasunez agertzean (3)


santutegi1 1 iz santu entzutetsu baten irudia edo erlikia gurtzen den eraikina.

Garai hartan, Asisko gotzaina Gargano mendiko San Mikel santutegira erromes joana zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Santa Maria santutegia hetsia zen baina eraikinaren urrezko handitasunak harritu ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Arantzazuko Santutegiko teilatu izkina batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Gerra zibilaren beldurra berriz piztu da Iraken, Samarrako Al Askari santutegi xiitaren aurkako erasoaren ondorioz.  Berria - Harian   2006-02-26

Zenbaitetan, santutegiari erantsitako arkupe eta zutabe galeria batek inguratzen du kanpandorre basa.  Berria - Kultura   2004-12-26

Loiolara iritsi, eta santutegian bertan antolatuta zegoen kuartelera joan ginen lehenbizi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 113. orr.

San Juan de Ortega, santutegiak, aterpeak eta ostatuak osatzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Santutegiko horma euriak garbituen aurrean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.

V. mendean lortu zuen ospe handiena santutegiak.  Berria - Kirola   2004-08-10

Xiiten santutegi garrantzitsuenetariko bat suntsitu dute ekintzaile batzuek Samarra hirian.  Berria - Mundua   2006-02-23

Defentsako lanetan harresi, dorre eta ateen kalkulua sartzen dira [...]; erlijiokoetan jainko hilezkorren santutegiak eta tenpluak sartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Eleusisen Zeres eta Proserpinarenaren santutegia eraiki zuen Iktinok estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

2 Juduen tabernakuluaren aurrealdea.

Tenplu barne-barneko toki hura, santutegia, Jaunaren itun-kutxa ezartzeko antolatu zuen Salomonek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,19

Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegadun izakien hegalpean.  Elizen arteko biblia   Jr 3,16

Santutegia hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta metro bat gora, eta urre garbiz jantzi zuen Salomonek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

Santutegian sartzeko jantziriko lihozko tunika erantzi eta bertan utziko du.  Elizen arteko biblia   Lb 16,23

Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

santutegiak dituen diru-sarreretatik urtero kentzen diren zilarrezko bost mila txanponak bertan diharduten apaizentzat uzten ditut.  Elizen arteko biblia   1 M 10,42

Zakarias bakarrik sartu zen santutegian, herria kanpoan zegoen bitartean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Baina santutegia inor gabe, aldarea profanatua, ateak erreak eta gelak deseginak zeudela, atarietan sasiak, edozein baso edo menditan bezala, erne zirela ikustean, [...].  Elizen arteko biblia   1 M 4,38

Nire santutegiko liturgi zerbitzua bera ere atzerritarren esku utzi duzue.  Elizen arteko biblia   Ez 44,8

3 irud/hed

Kontua da, azaldu dugunez, Jainkoak bere argiaz eta distiraz nabarmendu eta nobletu duen leku orori, hala nola bere santutegi edo zeruari, tronua deritzola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 54. orr.

Ziur jakin beharra edukitzen du bere kolkoan, egia absolutu bat badagoela, eta leku seguru batean dagoela gordeta, fidelek eta berak badakiten lekuan, infidelak beti haren mehatxu barbaroa izaten diren santutegian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Gandhiren "arima-indarra" askatu zuen gertaera espirituala topaketa bat izan zen, arimaren santutegian zertua, hinduismoaren espirituaren eta kristau-berrionaren espirituaren arteko topaketa, eta Adiskideen Elkartearen bizitzan gorpuztua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Kontenplaziorako kripta bat da, zaratarik gabeko santutegi bat arimak azkenean bake apur bat aurki ahal izan dezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Herri zibilizatu guztietan nabarmen da, legeen santutegiaren aldamenean eta legegilearen zaintzapean, halako goiburu, ebatzi eta doktrinaren gordailua, egunero eraberritzen dena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Jakituriaren distirak joko zaitu, bere barne egoitzatik eta egiaren santutegi sakonetik abiatuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Minessotakoak gitarra elektrikoa hartu eta rock talde batekin Newporteko folk santutegian azaldu zenean, Seeger emanaldia boikotatzen saiatu zen.  Berria - Kultura   2006-04-20

Hori ote zen munduko jakintzaren santutegia?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

-Frantziara joan, ostren santutegira hain justu, Arcachonera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

santutegi xiita (3); santutegi xiitaren (3)

al askari santutegia (3); neure santutegia (3); nire santutegia (7); nire santutegia kutsatu (3); santutegia desegin (3); santutegia profanatu (4)

arantzazuko santutegian (8); jaunaren santutegian (5); loiolako santutegian (3); santutegian sartu (5)

samarrako santutegiaren (3); santutegiaren aurrean (7); santutegiaren aurrean zegoen (3); santutegiaren garbikuntza (5); santutegiaren kontrako (3)

arantzazuko santutegiko (5); san migel santutegiko (3); santutegiko liturgi zerbitzurako (4); santutegiko oihala (3); santutegiko pisu neurriaren (11)

san mikel santutegira (3)

bere santutegitik (4)


santutegi2 iz santuen egutegia.

Pentsatzekoa ere izan zitekeen, Santa Kruz eguna baita, elizaren santutegiaren arabera, maiatzaren hirua, eta hortik Gurutz izena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 36. orr.


santutu, santu(tu), santutzen 1 du/da ad santu bihurtu. ik santu 20.

Honelako eta bestelako bertutez santutzen zituzten beren buruak eta toki hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Apaltasun horrek santutzen eta grazian finkatzen zuen gizon hura, eta etengabe hazarazten zuen bertuteetan eta Jainkoaren dohainetan, eta ez zion bekatuan jausten uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.

Izan ere, limosnako ogia ogi santua da, Jainkoaren gorespenak eta maitasunak santutua.  Elizen arteko biblia   Ne 12,24

Erlijioak funtsezkoa ez den zerbait santutzen duenean, alferrik galtzen du gizakien artean den bitartekorik handiena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

2 irud/hed

Badakigu erromatarrek Jupiter eta Ganimedesen amodioak santutu egin zituztela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.


santutxuar izlag/iz Santutxukoa, Santutxuri dagokiona; Santutxuko biztanlea.

Jon Ander Couceiro euskal preso santutxuarra aske geratu zen atzo, zigor osoa bete ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Garikoitz Aspiazu santutxuarrarekin harremanetan egotea ere leporatzen diote poliziek Perezi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Orain arteko denboraldi onak eta talde mailako Espainiako txapelketan erdietsitako emaitza azpimarragarriek podiumerako kiniela guztietan sartzen zuten santutxuarra.  Berria - Kirola   2004-02-29

Harrituta zegoen santutxuarrak guardia zein baxu zuen ikusita eta mozolotuta legez zegoen gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 155. orr.


santutzar izond adkor santua.

Ez halako jainkosa santutzar ezin hurbilduzko bat, baizik eta hezur-haragizko emakume bat, beste edonork bezala jaten, kaka egiten eta larrutan egiten zuena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.


santuzale iz santuen zalea dena. ik santujale.

Hogeita sei urte ditut eta santuzalea beharko nuke honezkero; alabaina, emakumerik lizunena nauzu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 67. orr.

Kreatina debekatzea santuak baino santuzalegoa izatea da.  Berria - Kirola   2004-01-30


sanusismo iz islamaren jatorrira itzultzea aldarrikatzen zuen higikundea.

Antzeratsu agertu zen mundu islamikoan wahabismoaren, idrisismoaren, sanusismoaren eta mahdismoaren mugimendu militanteki arkaistetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.


sapa1 1 iz sargoria.

584 lasterkari (292 pare) dira Bidarraitik abiatu goizeko 8etan, aroa guziz alde zutelarik eta aurten (ez jazko sapa zar hura!).  Herria   2005-06-30

Arratsalde apalean, karrikak airosten ziren ipar haizearen edo itsas haizearen menturan, baina gauaz egunaz bezalako sapa zen, eta ez zen soleitze handirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak, bat-batean badator behintzat, pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

Nafarroan, berriz, beroa sapa izango dela adierazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Sapa sartua baitzait izaki osoan akidurak bidea doblatzen dit, bereziki errepide gogorraren gatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Egun osoan gorputzak irentsi duen beroan murgildua naiz, Navarrete bera, sapak zapaturik, doi-doia higitzen hasia denean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Ez da ezer entzuten, kirol zelaiko oihu urrun bakan batzuk baino ez, arratsaldeko sapan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 32. orr.

Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak [...] pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

2 (izenondoekin)

Martxoko sapa bero ustel horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.

Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako sapa beroa.  Berria - Kultura   2004-07-29

Beharrik ez zuten bezperako bero asto hura, nahiz zonbeitzuk aski lan izan duten aintzina jarraikitzen, hain zen tokika sapa haundia.  Herria   2001-07-05

Gauaz ere bero, sapa tzar pisu bat!  Herria   2003-08-14

Sapa jasanezina zen eta denak izerdi putzutan zeuden.  Berria - Kultura   2004-08-03

Sapa malapartatu hark izotz-kozkorrez freskatutako bainua hartzera gonbidatzen zuen bezala, egunean bi alkandora janztera behartzen zuen Justo Badiola.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.

Berriro sapa urdin hura itsasoaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.

3 (izenondo gisa)

Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna; aire sapak berak ere arriskua du albiste.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Sekula ahaztuko ez dudan gauza bat gertatu zen arratsalde sapa haietako batean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 113. orr.

Izerdi sapa batek hartu dit gorputza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Eta, hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Hemen gehixago senditu ditake aro sapa horren eragina.  Herria   2005-05-05

4 (hitz elkartuetan)

Oroitzen dut sapa-egun hura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.

5 bero sapa

Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako bero sapa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Bero sapa baino ez, labe bat irekitzerakoan bezalakoxea, aire irakinezko bafada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak.  Berria - Kultura   2004-07-30

Behar den bezalako aroarekin, ez euririk, ez bero saparik.  Herria   2005-05-12

Hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Bero sapa egiten du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

Bero sapa genuen goiztiritik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Bero sapa itogarria egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.

Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan eta bero sapa emankorretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

1911n, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Arratsaldean, bero sapako orduak igaro ondoren, patioan eseri eta etxekoekin hizketan aritzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

6 izerdi-sapa

Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Hasperenka eta izerdi sapetan jaikitzen nintzen goiz urratu horietan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Izerdi sapa batek hartu dit gorputza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

7 sapa-belar

Zaldi-irrintzia iruditurik, sapa-belarrak ateratzeari utzi, eta burua jaso nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero sapa (41); bero sapa handia (3); bero sapa itogarria (3); sapa egiten (4); sapa egiten du (3); sapa handia (3)

bero sapak (9)

bero saparen (4)


sapa2 1 iz landarearen izerdia.

Lehenbizikoa, udaberriko sapa gora datorkionean: hostoa ernetzen hasten deneko amaitzen da aldarte hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Bere izerdi eta sapa bizigarria da oso: irakiten duenez gero, urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte lurralde iparraldeko hotz haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

2 irud/hed

Ilbeherak desintoxikatu egiten digu gorputza, garbitzearen aldera jotzen du, barruko sapak mugitu, ureztatu eta izerdiarazi, sapa-izerdiak mugiarazi eta atera, garbiketa behartuz;  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.


sapa3 iz txima.

Gabanaren botoiak katean askatu ondoren bisera kendu zuen, eta ile-sapa beltzarana bizkarrean behera haizatu  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.


sapai ik sabai.

sapailo iz balkoia.

Kanpora eraman ninduen, bandera faxistak zeuden nonahi, baforeetan, sapailoetan, atelierretan, kanpandorreetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Bere logelan, oilarrak egiten ez badu, bateleren kantak esnatzen du: sapailoan irakurtzen edo idazten dagoela, batelerak entzuten ditu badiaren beste aldean, kantari beti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.


sapalda ik zapalda.

sapar iz ipar laparra, laharra, sasia.

Kanporat egin nuen, eta, sapar batzuen arterat ezkutatzen nintzela, nigarrez hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Ez nau izuak irentsiko, saparrek harrapaturiko papogorri ni...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

Manexunek buneta goratzen eta aihena inguratzen zuen saparrera hurbiltzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.


sapatsu1 izond sapa handikoa. ik sargoritsu.

Badaki sapatsu eta sargori jartzen ere, eta orduan kontuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Elektrizitate gidatxo bihurtzen dira giro pixu eta sapatsuan, bai zuhaitzak, dorre altuzkoak, oletako tximini eta beste altuerako eraikinak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

Egun luze hauetako eguzki ordu nasaien bero sapatsuen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Egun pare bat, ez askoz gehiago, bero samar, erre edo sapatsu, bota dituela...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.


sapatsu2 izond landaren izerdiz betea.

Egutera gozoki egonik, axkar demonio bere zainetan gora izerdi sapatsua altxatzen eta axkartzen zaion bat maitagarri zait oso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.


sapatsu3 izond tximatsua.

Baina uka liteke, diferentzia horiek gizadia arrazatan bereizi eta klasifikatzea justifikatzen dutela (zientifikoki), buruaren soilak edo sapatsuak ez duen legetxe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.


sapaxut iz

Axkarra da gure sagarrondotto sapaxut deitzen diodana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Urriko Pilareko Ama Birjina inguru horretan, brizt batean, loreak ñirñir dituela berriro gure sagarrondo sapaxut hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.


sapelar iz hirustaren antzeko landarea (Stellaria media).

Goizean goiz jaikitzen zen, sapelarra, artatxiki adarrak, txori opilak erosten zizkien handizkako saltzaileei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.


sapientzia iz jakinduria.

Egiazki ez ginuen uste herriko semeak ari zirela taulen gainean sapientzia osoan, ofiziokoak iduri.  Herria   2005-11-24


saponari iz belar landare lore-handia, xaboi gisa erabiltzen den sustraia duena (Saponaria officinalis).

Udaminaren garai hori zen, abuztuko airea bero-bero puzka dabilenekoa, saponarien usain ustelak pozoiturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.


sapristi interj harridura adierazten duen hitza.

Sapristi, neskatxa gozo batzuk hemendik irteten ikusi ditiat eta ez zituan batere zatarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Bertze batek: errak Sapristi!  Herria   2003-05-29

Sapristi! ogi eta ezti.  Herria   2003-05-29


saproxiliko ik kakalardo 5.

sar-atera (12 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat sarratera g.er.) 1 iz sartu-atera.

Paco sei urterekin etxetik fuineta (eskapo) egiten hasi zen, auzoko sukaldeetan sar-aterak egiten zituen, joaten zen Mosenen beraren etxera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 218. orr.

Gero gazte ainitzentzat bezala elizako sarraterak bakandu ziren, urtean ehorzketa bat nunbait, Eguberriko meza noiztenka...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 85. orr.

Henrikeren armagizonek ezpatak herdoiltzera ez utzi nahi eta sar-atera azkarretan neurtu zituzten etsaiaren indarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu zuela bere sar-ateren lorratzik ez uzten. Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Heriok gorputz batean sar-atera egiten duenean litekeena duk kolpatua bere onera ekartzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

2 (adizlagun gisa)

Merkatuko ateetariko batean ginen, sar-atera zebilen jendearendako traban.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

3 sar-ateraka adlag sartu-ateraka.

Gure gibeleko etxeak argiak piztuak ditu, hogei bat urteko ikasleak sar-ateraka ari dira gelditu gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

4 sar-ateran (orobat sar-aterean) adlag sartu-ateran, sar-ateraka.

Bertzerik ezinean, lau hilabete horietan Josuren ganberan sar-aterean ikusitako aurpegi ugarietariko bati lotzera saiatu nintzen hitz bakarreko boza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.


sar-hitz (orobat sarhitz) iz sarrera-hitza.

Aita Montcheuil-en "Problèmes de vie spirituelle" liburuaren sar-hitzean, [...] aita d'Ouince-ek izkiriatzen zuen "1943an, haren fraide lagun bat gestapoak arrastatu zuelakotz, ixtudiantek otoitz egiten zuten libra zezaten”.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.

Batez ere hori esateko jarri naiz sar-hitz hau idazten; esana dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 7. orr.


sar-jalgi (orobat sarjalgi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sar-jalgi agertzen da) iz sartu-irtena.

Bederatzi orenak inguruan, erantzun hura hartzeko gogoak neure etxean berariaz sar-jalgi bat eginarazi zidan, baina ez nuen fitsik kausitu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

Behi handi hau beti gostuan, ase eta lo, beti azkenik sar-jalgietan, nahiago du egon etxe ondoko pentzeetan, mendirat joan gabe; aldia egina du, helduden urtean salgai izanen da.  Herria   2003-04-03

Nafarrak nahiko zuen bai, baina Xabier bere aldetik ez zen presatu, funtsean Espainian gaindi iragaitean, Lisboako bidean ez baldin bazuen arterik hartu bere Xabierko sortetxean sar-jalgi baten egiteko, ez da hain handi izan behar, ez bazen ere Coimbrara aldaratu irakasle ahaide urrunaren agurtzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

Nola etxe horretan hezia izan baita, eta batzuetan han sar-jalgi bat egiteko ohitura baitu, ohi bezala abegi egin zioten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.


sarabanda ik zarabanda.

sarale iz abere bazka.

Han baitauzkate animaliak, eta zurezko gainean, harrizko bermez, dagoeneko aipatu dudanez, han bizi baitira berak eta han edukitzen saralea eta janariak. Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Sarale-usaina usaintzeko desioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.


sarapide iz

Efesotarrek tunika amorginoak eramaten zituzten, gardenak, goruan iruniko lihozko jantzi bioleta, purpura eta azafrai kolorekoak, sarapide sagar-hori kolorekoak eta zuriak eta arrosak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.


sarar ik saratar.

sararazi ik sarrarazi.

saratar (orobat sarar g.er.) 1 izlag Sarakoa, Sarari dagokiona.

Saratar medikuaren deiak ez zuela izan, ez bere garaian, ez geroztik ere, oihartzun handirik Euskal Herrietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

2003ko ekainaren 22an zendu zen Manex Bergara saratar bertsu idazlea, 86 urtetan.  Herria   2005-06-09

Ramuntxo Lamothe, saratar korrikaria, izan da irabazdun haundia, bi lasterkaldiak berak ereman baititu.  Herria   2002-09-26

Etxalarreko gaztek, denbora hetan afari on bat eskaintzen zuten saratar laguneri eta guk gogotik ordaintzen ginuen gure bestetan.  Herria   2004-02-05

-Bai, sortzez saratarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Ganixon Larzabal saratarrak 1940an Joxe Miel Barandiarani nola, hala kontatu dugu guk, gutxi gorabehera, Mouriskot aintziraren elezaharra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 144. orr.

• 2 iz Sarako biztanlea.

Saratar guziak hor izanen direlako menturan gaude.  Herria   2005-06-16

Egun batez, paskin batzuk agertu ziren saratarren ateetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.

Saratarrak, asteak eta hilabeteak joan arau, beren herrian gertatzen ziren aldakuntzen lekuko kezkatuak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Oihu lazgarriak entzun ziren gau osoan, baina saratarrik ez zen leihora irten, indartsuagoa baitzuten haiek izua, jakin-mina baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

Bizi luze saratar berrieri eta goresmenak burasoeri.  Herria   2005-12-01

Saratar hautetsiek esperantza dute auzo herriek ere sustengu bide bera hartuko dutela.  Herria   2005-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero saparen (4)

saratarren kontra (6)


sarberri izond sartu berria.

Ez zekien sarberria ez zela edatera heldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.


sarbide 1 iz sartzeko bidea. ik sarrera 2.

Kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Lorategiko sarbidetik sartu zuen autoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

Handik datorkiela argiantza eta, aldi berean, han dutela tenpluko sarbidea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Eraikineko sarbide guztiak metalezko xafla astunez zarratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Hamar minutu igaro aurretik, jauregiko sarbidera iritsiak ziren biak ala biak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

Volskwagen furgoneta zahar bat dago aparkatuta etxerako sarbidean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Bertara iritsi ahal izateko 405 metroko sarbide bat eraikiko dute.  Berria - Harian   2006-03-14

Ikastetxeko sarbide guzti-guztiak ari dira zaintzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Lehorreko sarbide guztiak ixten zituzten Mendebaldeko eta Errusiako Gizarteen eremuetatik Mundu Zaharreko beste alde batzuetara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Bigarrenez saiatu zen sartzen, baina lehen baino bortitzago galarazi zioten sarbidea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 240. orr.

Norbaitek erabiltzen bide du sarbide hura, pentsatu du, susmoak gorpuzten ari zaizkiolakoan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Soldadu gehiegi ziren eta sarbidea oztopatzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Atariko ilunpean, sarbideko atearen aurrean, bortxaz heldu zion eta bere soinerantz erakarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

Horren ondorioz, trakea lehortu eta zurrundu egiten da aire-hodiaren sarbidearen inguruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ate horiek ziren hiriaren sarbide bakarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Hirirako sarbide berriak egiten ez diren bitartean, zaila da hau konpontzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Sarbide bakarra zegoen harako: zubi altxagarri bat, amildegi ezin malkorragoen gainean ezarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Hainbat polizia hedatu dituzte aipatu lekuetan, baita inguruko sarbide nagusietan kontrol zorrotzak ezarri ere.  Berria - Mundua   2004-08-05

Aparkaleku berriak eta oinezkoen sarbide hobeak egin eta lorategi inguruak txukunduko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Ilun zegoen; sabaiaren erdian zegoen zulo bat zen argi naturalaren sarbide bakarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Alboetan, beste kaleen sarbide beltzak ageri ziren, oro isil, oro ilunpe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Hortzak zotzez garbitzen ari zen Brooklyn-go zubiaren sarbide lohitik igaro zenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Ez du uraren sarbide zuzenik topatzen, nonbaitetik iragazten dela dirudi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.

sarbide zaileko eta berandu erromantzaturiko eskualde batzuk aurrez latina erabili gabe zuzenean igaro zirela euskara baliatzetik katalana baliatzera.  Berria - Kultura   2004-06-29

Denak dira berdintsuak, batetik bestera ez dago alde handirik: aho beltz estua dute atari, denak dira sarbide zaileko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

3 (testuinguru abstraktuetan)

Gizarte-hizkuntzak, eta teknikoak, orain, zientziarako sarbidea eskaintzen zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Darritxonek, menturaz, kontseilu nagusira itzultzeko sarbide bat aurki zezakeen, Tassy ez balitz aurkezten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Dantza eskatzea izaten zen erritoaren hasiera, barnago ezagutzeko sarbidea, eta horraino bai, ausartzen nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Horretarako, ordea, sarbide guztiak itxi behar lizkioke torturari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.

Zeinen garrantzitsuak diren, kapitalen sarbidea huts-hutsik exogenoa denean, sarbide horrekin batera gertatzen diren baztertzefenomenoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.

Aztertzeari ekin diogun labirinto historikoan sarbide bat aurkitzeko arrastoa eman diezaguke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

4 (testuinguru abstraktuetan, izenondo eta izenlagunekin)

Momentu horren argazkia sarbide ezin hobea izango da prentsa idatzirako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 26. orr.

Sarbide zuzeneko 203.200 bezero edukiko ditu telekomunikazioen euskal operadoreak urtea amaitzerako.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Nolahai ere, hilketa pare bat sarbide ona duk beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Zuhur jokatuko genuke sarbide egokia bilatuko bagenu. garapenbideko herrialdeek Mendebaldeko merkatuetan duten sarbide mugatua ex post emaitza dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

Kreditua, meatzaritza edo nekazaritzako errentarik baldin badago, eta laguntza bereziki, izaten dira atzerritar kapitalen sarbide nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Ekoizpen modu kapitalistaren erdizkako sarbidea izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sarbide arazoak konpontzeko akordioa hartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Bataioaren sarbide-errito kristaua erromatar armadan sartzerakoan erreklutari eskatzen zitzaion zin-egite militarrarekin (sacramentum) parekatzen du San Ziprianok.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

· Arrotzari trabak jartzen dizkioten mekanismoak dira horiek: sarbide-kontrol sistemak, sare birtual pribatuak, suebakiak sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware edo software sistema...  Berria - Gaiak   2004-11-04

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Auto sarbidean, ilunpetan, atea zabaltzeko ahaleginetan zebilela, pastel bat erori zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Eta zaila da egokitzapen horiek egitea, sudur artifizialak ez baitu balio trakearen aire-sarbidearen ondo-ondoan kokaturik ez badago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Karta interraktiboaren bidez, kantonamendu bakotxeko internet sarbide libre guziak segidan agertuko dira, klik sinple batez.  Herria   2004-12-09

7 sarbide eman

Badia Handira irekiak, honek sarbide ematen zuelarik esteparen ipar-mendebaldeko zerrendan zehar zegoen lur beltzeko zati goldagarrira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Nori eman nahi diozu sarbide informazio horretara?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 135. orr.

Horazio, lerrook irakurritakoan, emaiek gizonoi erregerengana sarbide.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.

8 sarbidea eman

Bazirudien ateak eta ateak zabaltzen zituztela infinituraino, okelaz mukuru betetako beste gela batzuetara sarbidea ematen zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere [...] ustez jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez sakratutasunaren mundurako sarbidea ematen zutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Gileni, berriz, nire itzala izateak sarbidea ematen zion dorrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Zerga-salbuespen erabatekoaz eta gizarte-arautegi murrizgarririk batere gabe nazioarteko zuzeneko inbertsioei sarbidea ematen zieten eremu frankoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Ingeniaritza genetikoak esperimentu bidezko sarbide erabat berria ematen digu hainbat auzi konplexu aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 149. orr.

Brecht-en poemaren hitzek («Bizitza da handiena») ematen diote sarbidea hastapenetatik bikoiztasuna bere egiten duen nobela honi.  Berria - Kultura   2004-02-01

9 sarbide izan du ad

Garbiketa-zerbitzukoa izanik, sarbide baitzuen sail guztietara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

10 sarbidea izan du ad

Kontsumoaren merkatu modernoan sarbidea duen erdi mailako klase zabal bat sortzea errazten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Buxi doktorea hautatu zuen mezulari, izan ere, lanbidea zela eta, sarbidea baitzuen kalezuloko etxe guztietara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Herrialde horiek ia batere trabarik gabeko sarbidea zuten europar merkatuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Zuzeneko sarbidea duten lineak 200.866 izatera iritsi ziren ekainean, eta EAEan zabaltzen ari den zuntz optikozko sareari lotuta daude.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sarbide bakarra (3); sarbide guztiak (3)

etxebizitzarako sarbidea (3); sarbidea ematen (4); sarbidea izan (3)

sarbideak egiteko (3)

lorategiko sarbidetik (3)


sarda1 1 iz itsasoan elkarrekin ibiltzen den mota bereko arrain multzoa. ik baltsa.

Biharamunean balea asesinoen sarda ikusi genuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Bistan da sarda horiek jasaten duten arrantza presioa handiegia dela oraindik.  Berria - Mundua   2004-10-21

Sarda bat gomendaturiko gutxieneko kopurutik behera dagoenean ez zaio ematen aukerarik ugaltzeko, eta arrain multzoak ekosisteman duen produktibitateak behera egiten du.  Berria - Mundua   2004-10-21

Azkenean inork ez du arrantzatik bizitzerik izango, sardak agortuko direlako.  Berria - Mundua   2004-10-21

Mareaje ona gertatu zen, sarda baten erdian gelditu ziren Ternuako uretara iritsi orduko, gogor jardun zuten denek gau eta egun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Perka sarda bat zihoan gure aurretik, hogei, hogeita hamar ale, bat bera ere ez bi libratik beherakoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Ez dago zantzu argirik bakailao sardak suspertzen ari direla esateko.  Berria - Mundua   2004-10-21

Ez dago ezta ganorazko sardina sardarik.  Berria - Harian   2006-04-30

Neurri handiagoko sareak egitea alternatiba bat al da, arrain-sardak gero eta txikiagoak direnean?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

3 aldra.

Ez naiz oroitzen non bazkaldu genuen, sarda polita bildu ginela bai, eta gero, berak jo eta jendeak dantza egiten zuela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Aldendu egin nintzen lagunengandik, bakartasuna bilatu nuen sardatik bereiz, gogora sortzen zitzaizkidanak igarriko ote zituzten lotsa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

-Ganden igandean urte on gisa izan da gure ihiztari kementsuentzat, bainan aski hitsa Larrungo basurde sarda harentzat.  Herria   2005-01-20

4 sardako izlag arrainez mintzatuz, sardan ibiltzen dena.

Sardako arrainak sarean legez jausten ari dituk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain sarda (3)

arrain sardak (4)


sarda2 ik sarde.

sardana iz Kataluniako herri dantza; dantza honen musika.

Sardana edo arin-arina.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 116. orr.


sardango (orobat txardango) iz sardea.

Aztikerietarako erabiltzen omen zen: ur-bilatzaileen sardango makila, energia uhinen bila zerabiltena basa-lizar adarrez egina zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.


sarde (orobat sarda g.er. eta xarde g.er.) 1 iz gider luzea eta burdinazko bi hortz zorrotz edo gehiago dituen lanabesa, soroan eta ukuiluan lastoa, belarra edo simaurra jasotzeko edo biltzeko erabiltzen dena. ik bihortz; matxarde; bostortz.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Belar-deskargagailu bat zen; behin zorura ezkero, sardearekin aldameneko biltegira.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko.  Elizen arteko biblia   Mt 3,12

Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

"Zer nahi duk? sarde hau sartzea!", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Goitik behera sartu nion sardea, ni San Migel eta hura Satan, alderik alde, errukirik gabe, hondoraino.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

Sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Aittitte sardeaz belarra sabaira sartzen ari zen oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Zaindariak begiratzen ez zuela, atsedenaldi txiki bat, zelan heldu ahalik eta gutxien pala, sarde edo aitzurrari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.

Leihora irten, eta gorriz jantzitako gizon bat ikusi zuen, deabru bat iduri, sarde eta guzti.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Azeituna iltzatuta zegoen lurrari, sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

Nibs haien aurrean, zain, belarretarako sardea eskuetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 361. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela-, aza zurtoin hori ezagutzen diat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

· Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garo-pilak eta garo-metatxoak egin, garo-sardeaz lagunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

4 irud/hed

Apropos goratu zuen soinekoa izterrean gora, zangoen sarderaino kasik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.

5 (tiragomarena)

Txominek tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu... eta harriak bekokian jo zuen nagusia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

6 sardexka.

Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Esan gabe doa nazka ematen ziola ni sardina lata irekitzen ikuste hutsak ere, eta zer esanik ez, platerik ez zikintzearren, latan bertan sardea sakatuz ogitan bustitzeko orea -neuri ere begietara oso atsegina ez zaidan kolore susmagarrikoa- egiteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.


sardeka adlag sarde ukaldiz.

Halako kargamentua franko zaila duk kamionaren kajeran berdin samar uzten, inor ez daukak han palaka edo sardeka heure lanaren kuxidadea egiten eta kajeraren edo bagonaren bazter samarrean zabaltzen diagu aunitz aldiz  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.


sardeska ik sardexka.

sardeskada ik sardexkada.

sardeskatu, sardeska(tu), sardeskatzen (orobat sardezkatu) du ad Zeharkatu, iltzatu.

Jantzi militarraren sakelatik laban mehe bezain zorrotza zanpez atera eta Katxoren begitartea urrako sakonaz sardeskatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Leihoratu nintzen izuaz hustearren eta inguru beltza, zenbatu nituen zortzi segundo oroz argi marra batez sardezkatua zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.


sardexka 1 iz mahaiko labanesa, hiruzpalau hortz dituena, jakiak ziztatu eta ahoratzeko erabiltzen dena.

Ronek gisatua atera zuen bere platerera, eta sardexka hartu zuen, baina ez zen jaten hasi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Labanaren ahoari begiratu eta gero, sardexka sartu zion antzarari, irmo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Inork ezer esan beharrik gabe joan zen lasterka sukaldera beste sardexka baten bila.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.

Mrs. Cardinalek sei plater ezarri zituen, bakoitza bere sardexka, aizto eta koilararekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Argi bizi batek intxaurkiz apainduriko jangela hura gainezkaturik zeukan, zilarrezko aizto eta sardexketan aldizka dir-dir eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Aiztoen eta sardexken tintin-hotsak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Berehala ekarri zituen platera, ezpainzapia [...], ganibet bat [...], bi hortzeko sardexka bat eta, azkenik, gatzontzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.

Nati sardexka handia jasotzeko mahaipera makurtu zenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.

Léa gogotik ari zitzaion sardexkaz eragin eta eragin, saltsa ondo nahasteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Sardexkarekin espagetiak baldarki biltzen zituen artean kontatu zion: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.

Hori adituta Lakatos sardexkarekin basoan joka hasi eta beste txanpan botila bat eskatu zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

Kontu harekin jarraitu nuen bezperako platerak eta jateko tresnak garbitu bitartean, eta eginkizuna bukatu nuenerako sardexka baten hortzekin josita bezala zegoen erabakia nire bihotzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sardexka- eta koilara-hotsa hasi zen berriro.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 84. orr.

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Sardexka kolpea hartu du noski.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.

· Platerak, urrezko koilare-sardexkak, kristalezko kopak eta edalontziak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.

Konfiantza tatxagabea dik niregan eta horrexegatik sartu naik tabakoaren, sardexka-labanen, izaren eta galtzerdi-oinetakoen estraperloan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Freddy Malinsek erritmoa eramaten zuen bere pudding-sardexkarekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 306. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aiztoa eta sardexka (3); sardexka eskuan (4); sardexka plateraren (3)


sardexkada (corpusean sardeskada soilik) iz sardexkak daukan jaki kopurua.

Gozoak ziren, astunegiak aukeran; kosta egin zitzaidan azkeneko sardeskadak irenstea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 99. orr.


sardezkatu ik sardeskatu.

sardiant ik sarjentu.

sardina (orobat txardina g.er. eta xardina g.er.) 1 iz itsas arrain txikia, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, jateko oso ona (Sardina pilchardus).

Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 44. orr.

Munoa Plazan parrilan erretako sardina eta txitxarroa eskainiko da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Sardinak erretakoan bazter guztietan geratzen den usaina bezalakoak dira oroitzapenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Sardinak legez estu-estu eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Bertan egiten zuten lo, sardinak latan bezala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.

Sardinak bezala gaude hemen, 25 bat pertsona ziega bakoitzeko.  Berria - Mundua   2006-01-03

Zer izango ote zen gutaz, baldin eta sardinak, berdelak eta karrakelak saldu izan banitu, liburuak saldu ordez?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Han sardinzar ketuen kaxek, Nantesko sardinek, hostoen gainean jarrita, bakailao bilduek, denak andre merkatari lodi txepel batzuen aurrean zabaldurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arratsalde erditsutan ateratzen zen, sardina erre zenbait eta beste zertxobait erosten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Errai marroiak agerian zituzten sardina koipetsu haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

Horiekin batera sardina eta antxoa gazitua ugari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Afaltzekorik ez zegoenean egiten nuen hori, sardina latakoak jatea alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Zakila aluan sardina da, itsaso zabalean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 130. orr.

Eskabetxeko sardina latak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 41. orr.

3 (neurriekin)

Arrandegi baten bidez 20 bat kilo sardina sal ditzakezu, ez 2.000.  Berria - Harian   2006-04-30

Herenegun itsasoratu ziren hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dago ezta ganorazko sardina sardarik.  Berria - Harian   2006-04-30

Bazkaltzeko garaia zenez, sardina lata bat ireki ala ez egon nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Garagardo botila eta sardina-pote zirtzilduak pilatzen diren lekua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.

Gurdia bete sardina kaxa bentatik kamioietaraino eramateagatik sos batzuk biltzeko modua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Behinolako marmol eder bat bezalakoa zen, itsasoak eraman eta sardina arrantzale baten sarean kostaldera ekarritakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Petra, chardin saltzallia obra txikiko sardina saltzaileen korua.  Askoren artean   «Rataplan» - 72. orr.

Egurrezko kaxa zaharraren sardina usainarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori AEBetako ekialdetik Itsaso Beltzera eraman dute eta, ondorioz, antxoa eta ijito-sardina desagertu egin dira itsaso horietatik.  Berria - Gaiak   2004-02-17

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.

7 sardina zahar sardina gazitua.

Non estutzen baitziren bidaiariak atabal-kutxan garraiaturiko sardina-zaharrak bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.

Ba sardina zaharrak bezala, batek burua haruntza begira jartzen bazuen, hurrengoak hankak, txandaka.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

Zezina, sardina zaharrak, jengibre-opilak, mahaspasak... -eskuak mugitu zituen desenkusaka-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.

Sardina zaharrak jaten zituenean, labana lurrean sartzen zuen usaina kentzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Eskolatik irten, sardina zaharra ogi pusketa batean sartu, hura jan eta ahal bezain azkar lagunengana kalera ateratzen nintzen.  Berria - Kultura   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sardina lata (10); sardina lata bat (3); sardina saltzaileak (3); sardina zahar (3); sardina zaharrak (4)


sardinatzar ik sardinzar.

sardinera iz

Ionesco eta Beckett, eskua hilobitik ateraz gero elkar agurtzeko moduan jarrita daude, barne-patio batean balkoitik balkoira ttor-ttor ari den sardinera parea bezain gertu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.


sardiniar 1 izlag Sardiniakoa, Sardiniari dagokiona.

Abertzale sardiniar guztientzako topagunea.  Berria - Mundua   2004-06-05

Herri sardiniarraren autodeterminazioa zuten helburutzat.  Berria - Mundua   2004-06-05

Limba Sarda Comuna (Hizkuntza Sardiniar Komuna) atondu, sardiniera batua lortzeko, eta honen erabilpena sustatzeko prozesuari bultzada ematea zen ekitaldiaren xedeetako bat.  Berria - Mundua   2006-04-22

Gilles Chabenat korsikarrak, Roston Kuchichian armeniarrak, Heikki Syrjanen eta Pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarrak [...] parte hartu dute Airea lanean.  Berria - Kultura   2004-05-07

• 2 iz Sardiniako herritarra.

Katalan, euskal herritar, sardiniar, eskoziar eta okzitaniarrek beren esperientziak alderatzeko aukera izango dute.  Berria - Mundua   2004-08-08

Lurra lantzea galarazten zien sardiniarrei, heriotza-zigorraz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Erroman bizi diren sardiniarrek, aldiz, protesta eserialdi baterako deia egin zuten gaurko, Washingtonen politikarekin bat ez datozen hainbat italiarrekin batera.  Berria - Mundua   2004-06-05


sardiniera iz Sardiniako hizkuntza.

Sardinia: Eskualde Kontseiluak lehen ekitaldi ofiziala egin zuen sardinieraz.  Berria - Mundua   2006-04-22

Limba Sarda Comuna (Hizkuntza Sardiniar Komuna) atondu, sardiniera batua lortzeko, eta honen erabilpena sustatzeko prozesuari bultzada ematea zen ekitaldiaren xedeetako bat.  Berria - Mundua   2006-04-22


sardintzar ik sardinzar.

sardinzar (orobat sardintzar g.er. eta sardinatzar g.er.) 1 iz itsas arraina, sardinaren antzekoa, freskoa, gazitua edo ketua jaten dena. (Clupea harengus harengus).

Azaleko uretan bizi diren beste espeziek, berdela eta sardinzarra esate baterako, ez dute halako presiorik pairatzen.  Berria - Mundua   2004-10-21

Lurrean, kalez kaleko arrainketariak sardinzar eta arrain txikien otarreak banatzen ari ziren, bat hartuta erosiak baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Zein bere izaera eta gustuen arabera jaten hasi ziren denak, nor kabiarra, nor sardinzar ketuak, nor gazta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

Han sardinzar ketuen kaxek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian, eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten, bai eta sardinzar erreak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Ez zuen jan kabiarrik, ez xerra mehetan ebakitako sardinzarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin, sardinzarren urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sardinzar kiratsa zerion barrabasari, arrain gizenen baten sabeletik sortua zela pentsarazteraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.

Zeru puska zoragarriak, lorezko eskulturak, amets politak sardinzar saltzaile baten eskuetan jartzeko, bai eta markesa bati oparitzeko ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sardinzar ketuak (3)


sardista iz sardiniar abertzale autonomista.

Hain justu, azken alderdi honetako kideek «abertzale sardiniar guztientzako topagunea» osatu nahi izan dute, «federalistak, sardistak eta nazionalistak barne hartuz eta eskuin, ezker eta zentroko bereizketak gaindituz».  Berria - Mundua   2004-06-05


sardonika iz agata horixka.

Bosgarrena sardonikaz, seigarrena kornalinaz, zazpigarrena krisolitoz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena agataz, hamaikagarrena hiazintoz, hamabigarrena amatistaz.  Elizen arteko biblia   Ap 21,20


sardoniko izond sarkasmozkoa.

Ene oroitzapen xoxoloek behialako jakintsuaren errana gurutzatzen zuten, irri bidetik delirio sardoniko horien atzean, egia zerbait izan zitekeela sinesteraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Ana Morenak irribarre sardoniko bat egin zuen, galdetzailearekiko irain gisa. Hirugarren oroitzapena, irri batena da: ene anaiaren irri sardonikoarena, zeina baita, bertze hitz batzuetan, oinazearen irria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.


sardonikoki adlag era sardonikoan.

Tomas Friedmannek barre egin zuen berriro, sardonikoki oraingoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 124. orr.


sare 1 iz hariak edo kidekoak gurutzatuz eta elkarri lasaiki lotuz egiten den ehuna.

Ikusmena mugatua du, bere zeldako horman gelditzen baita, aldiz entzumenak gainditzen ditu hormak, ate, burdin eta sareak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Lau eraztun egin zituen brontzezko sarearen lau izkinetarako, haietatik hagak pasarazteko.  Elizen arteko biblia   Ir 38,5

Arietearen babestoki horrek oholez egindako kutxa trinko eta ondo finkatutakoa zeukan, soka lodiz egindako sarea zuena; sare horren zimurtasunetatik hankak labaindu gabe igoz, errazago iristen ziren harresira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

2 (izenondoekin)

Horretarako metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Zilarrak ondo hartzen eta botatzen du beroa, eta sare xehea oinarri egokia da aldika ura biltzeko eta lurruntzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Leihatila bera aski gora da, eta barneko aldetik sare trinko batek ongi hesten du.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Leihatila bat ikusi nuen, metalezko sare sarri batek estalia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.

Beste sei zazpi emakumerekin batera, sare handien alboan aulki txikian eserita, plastikozko jostorratzarekin eta hari lodiekin, arrantzaleek itsasoan erabiltzen zituzten sareak josten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

Ihiak eta kanaberak ziren batik bat, sare korapilatsua eratzen zutenak, zulatu ezineko bilbea, kolore bizi-biziko mila lorez josia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere oinek daramate sarera eta sare-mailan gelditzen da trabatua.  Elizen arteko biblia   Jb 18,8

Beste batzuetan, ordea, sare-begiak estutu direla dirudi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Mugaldeko sare-hesiaren oinean jesarrita, marihuana erretzen ziharduten, megafoniari entzungor.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.

Zutabe-buruetan zeuden kapitel haietarako sare antzeko apaindurak egin zituen eta kate-xortak, kapitel bakoitzerako zazpi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,17

Leiho osoa kolore askotako beiraki txiki-txikiz eginda zegoen, eta beirakiek marrazki bat osatzen zuten sare itxurako zurezko egitura batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trastetegietako alanbre sareak zulatu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Bular-sareak eta brontzezko bular-oskolak jantzirik.  Elizen arteko biblia   1 M 6,35

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Egurrezko zutabeak eta gapirioak ageri, etxeak badu halako "baztandar" kutsua, nolabait erretikula-sare molde hori zer den nik hemen azaltzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

6 hed

Aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Inguragune asko dituen zuntz sare batek eusten die epidermiseko zelula biziei, geruza basalekoei eta ingurukoei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Zuntz elastikozko sare baten bidez hari lotua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta beraz solido batean eraldatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

7 irud

Iritziak kontrajarriak izan zitezen, mesfidantzak eta ustekeriak ehundutako sareak egia ezkuta zezan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.

Amodioaren sareetan preso zegoen garaian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 121. orr.

Doluaren sareak bihotza tinkatzen zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Gizarte batek beti antolatzen du bere buruaren defentsarako kontrol-sare ezkutua, eta sareko hari mehe-mehe horiek gaiztoagoak izan ohi dira legeak baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak; [...] harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Hainbat kolega depresioaren sare ilunetan gatibu zeudela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

Tximista batek argitzen du euri-sarea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Begiak itxita, Stanek salto egin zuen ukabil-sare baten barnean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Oraingoan zuk erabili duzu, nahita, babes-sare bezala, plurala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.

Zu bezalako gizon handia esaldi bakarraren marasma-sarean harrapaturik: izadiaren handitasuna gauza txikiei begira aurkitzen da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.

8 (futbol eta kideko jokoetako atekoa; trinketekoa)

Penaltia egin zioten Puñali, eta Nagorek sarean sartu zuen baloia, 60. minutuan.  Berria - Kirola   2004-12-30

Jaurtiketak sarearen kanpoaldea jo zuen.  Berria - Kirola   2004-01-15

Eibarrek lehen zatian lortu zuen gola, Fagoagak Manelen erdiraketa iztarrarekin sareetara bidali zuenean (23. min).  Berria - Kirola   2004-12-22

Aranzubiari hankartetik sartu zitzaion sarean.  Berria - Kirola   2006-01-08

Hiru pase bizkor nahikoa izan ziren Smertinek, area ertzetik boleaz baloia sareetara bidali zezan.  Berria - Kirola   2004-09-30

Molina atezainari ozta-ozta joan zitzaion baloia hatz puntetatik sare barrura.  Berria - Kirola   2004-05-05

Gero, izan du Biscoubyk pasaia bat ona, botea eta ainitz pilota biziki xuxen erabiliz, sarearen hegi heietan maiz.  Herria   2001-05-17

Boteak ere bortitz eman ditu gibeleko sarerat eta berriz gaina hartu, ondarrekotz segurean jarriz.  Herria   2001-05-17

9 (bestelakoak) ik saretxo.

Baionan eta Bordelen bidaiakide batzuen konpainia egokituko zitzaidala pentsaturik, maleta goiko sarean utzi eta gero, [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Beti ohe guztia sareaz inguraturik lo egiten genuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Aitak aholkatzen zidan brillantina jartzeko eta amak gaueko sarea jartzeko ileak bere tokian gera zitezen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Bazter batean, berriz, ama egoiten zen, adatsa maiz sare edo mantelina batez bildua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Gazteak, ilea sare batean bildurik, akituak ageri ziren jadanik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Haietako batek ahaztua zuen burutik ile-sarea kentzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

10 arrainak, hegaztiak, piztiak eta kidekoak harrapatzeko prestatzen den zernahi tresna saredun.

Zubi erromatarraren zuloetan aparailua eta sarea edukitzen zituen gordeta, debekualdirako; bazekien mailuz arrantza egiten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua.  Elizen arteko biblia   Os 7,12

Benetan alferrik botatzen da sarea, hegaz doazenek ikusten badute.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,17

Zuloa egin baitzuten ni erortzeko, sareak ipini bidean ni harrapatzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 18,22

Txoririk erortzen ote da lurrean jarritako sarean, zer janik ez badu? sarea lurretik gora teinkatzen ote da, ezer harrapatu ez badu?  Elizen arteko biblia   Am 3,5

Agirretarrok ongi dakigu, usoek edo erizain atzemanezinek bezala, sareak hedatu aitzin hegan egiten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Hor daude zure seme-alabak, kaleburu guztietan etzanik, ezinaren ezinez, sarean harrapaturiko antilopeak bailiran.  Elizen arteko biblia   Is 51,20

Guardietarik batek sare bat atera eta hedatu zuen, baita sare hartaz txakurra meneratu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.

-Badira tigreak, sare batean lotu eta zaldiaren gibelaldean eramaiten direnak, ehiza-lekuraino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.

Gerta bekizkie beren otorduak tranpa eta sare, erorbide eta zigor.  Elizen arteko biblia   Erm 11,9

Sare pelagikoak, esaterako, ahalik eta arrain gehien harrapatzeko asmatu ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Marinel haiek, haize ona zenean, sare baldar bat eraisten zuten, zeinak zurezko buiak baitzituen eta astungarritzat harriak. arrantzaleak, untzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

-Karramarrotan nenbilen -esan zion mutilari amorruz, eskuan zeraman karramarroz betetako sarea astinduz-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konpontzen jarritako sare lerroei arrainek behin erantsitako hozkaden lurrin urruna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Gasolio putzuetan islatutako garabi, sare eta txatarra meta haiek berberek osatzen zuten ispiluaz bestaldeko mundua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.

Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren untzian.  Elizen arteko biblia   Mk 1,19

Sare-konpontzaileek lanean aspertzen direnean asmatutako kontuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.

Goiori entzuna nion sare karramarroak txikiak direla eta euren aliketa lako besoez sareak ebakitzen dituztela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontzi bat segitzen zuen, ibai zabalean, ezpondatik ezpondara, arrantza sareak hedatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Itsasoko haize umelen soka-sare estu itxia hasten da noizbait ere xaretzen, lasatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

13 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Bazter batean arrantza-sare multzoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

14 irud/hed

Joanden egunean, hango polizak bere saretarat bildu du, jestu gutiz azkenean, han egoiteko paperik etzuela, ez segurik paper xuxenik. Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez, eta lakioan preso zeuk esandakoagatik?  Herria   2001-02-08

Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean erortzen dira.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,9

Sare bat osatuz joan zinen hitzez hitz eta elez ele, eta ni sare hartan atrapaturik eta liluraturik sentitu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Sare koipetsu, estu batean harrapatua sentitzen zuen bere burua Josebak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.

Orduan zenbakiak sare bihurtu dira eta hesitu egin naute.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Meridianoek eta paraleloek sarean harrapatzen dute lurra, apur bat lotzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.

Bere itsas urteetan ere buru baino bular gehiagorekin jokatu baitzuen beti, eta horregatik erori Maracaiboko gobernadoreak kortsarioen aurka jarrita zuen sarean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

15 sistema bat osatzen duten bide fisikoen multzoa.

Muskuluek eta oxigeno-hornikuntzarako sareak ezingo dute egin eskailerak lasterka igotzeko behar den indarrik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Isurbideen sarea aztertu zuten arretaz, estolda-zulorik egokiena aukeratu baino lehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Eta elektrizitatezko lanpek, [...], bizi-bizi, zurbil bihurtzen zituzten, beren argi nakaratu, misteriozko eta erregetiarren pean, gas sareak, gas zikin gaiztozkoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Azpitik, lurpetik, metroa eta kalefakzioaren sarea pasatzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Eta berehala garestiago da, zeren eta ordaintzen dena da telefonoaren sarea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 208. orr.

16 (izenondoekin)

Izerdi-guruinen bidez eta odol-hodien sare eraginkorraren bidez, gorputzeko tenperatura erregulatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Sare elektriko normal batean, eroalearen erresistentzia gainditzen galtzen da energia asko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Baina [Internet] sare handi hau gobernuek eta administrazio publikoek ere erabiltzen dute mundu osoan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 159. orr.

Mundu osoko ekarpenekin elikatzen den sare globala da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

17 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbeste izen eta hainbeste izenondo, horiek denek osatzen dutena sare-arte polita da eta, ez da zaila horretan harrapaturik geratzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

18 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainkoak ahaztutako lurra zen periferia, eta horrek [...] inbertsio handietatik urrun egotea esan nahi zuen, urrun egotea halaber autopista sareetatik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Lohia zegoen kaleetan alde oro, bezperako erauntsien eta bide-sarearen hondatze kronikoaren ondorioz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.

Ahalegin horren gakoetako batek, halabeharrez, garraio arloa izan behar zuen: trenbide-sare bat eraikitzea premiazkoa zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Berrikitan bururatu da ur sarearen diagnostika.  Herria   2004-07-01

Lan komisioak agindu zituen ureztatze-sareak ez ziren egin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 67. orr.

Pedrok korrika segitu zuen, estolda sareko errekastoan sartuta, erori eta jaiki.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

Behatokien eta klimatologia hornituko duen azpiegitura sarearen zaintza.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

Espaloi berriak egiteko lanak zeuden, eta argiztapen sarea ere hobetzen nonbait.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 83. orr.

Telegrafo-sare baten antzekoa da nerbio-sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Bainugelan oinen pean egurrezko ohol labainkorrak topatu ditugu eta buru gainean dutxa pilo bat zeuzkan hodi sarea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Hodi-sare konplexu bat da sistema linfatikoa, zain eta arterietatik hurbil dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Besoek eta zangoek badute beste zain-sare bat larruazalaren azpi-azpian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Segur aski, ez genuke irizpide finko batekin bat egingo, aldagai sare batekin baizik, isoglosa zenbaitekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.

Espezie berri bakoitzak behar izan balu, agertzeko, erregulazio-sare berriak eratzea, ez zen izango denbora nahikorik paleontologiak deskribatzen duen eran gerta zedin eboluzioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.

19 irud/hed

Munduaren gidaritzat jotzen diren indarren sare ikusezinari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 169. orr.

Kultura baten ezaugarri diren sinesmen, ezaguera eta jarreren sare zabal horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Gu ere, euskal presoak, elkartasun sare horretan parte hartuz, indartzen gira, baina gure indarra bikoizten dugu euskal preso guzien elkartasunari esker.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

20 (Internet aipatzeko)

Gaur, atzo baino milioi batzuk Web orri berri gehiago aurki ditzakezu sarean, Interneten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Proposatzen dituen ariketak sarean aurki daitezke, honako helbide honetan: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 153. orr.

Orain, berriz, Sarean ditugu itxaropenak, Sarean egote hutsak sendatu eta mundu-munduko egingo gaituelako uste ustel inozoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Labur esanda: edonork sarean jar dezaken egunerokoa, norberaren identitatea islatzen duen web orri pertsonalizatua, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Berton, kronologikoki azaltzen dira norberak sarean jartzen dituen informazioak, iritziak, artikuluak eta estekarik interesgarrienak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Erreferentzia hori bilatu egin behar duzu (liburutegietan, sarean, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.

Adbuster Media Foundation bezalako hainbat gune alternatibo daude sarean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 50. orr.

Bilaketa akademikoak egiteko komeni zaizu ahalik eta lasterren sarean nabigatzen ikastea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Azkenik, sarea deskonektatzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Sarearen erabiltzaileen artean, % 16k bakarrik erabiltzen zuen euskara; ingelesa, berriz, % 50ek erabiltzen zuen, Eustatek argitara eman zehaztapenen arabera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.

21 hainbat puntutan eta bateraturik aritzen diren pertsonen edo elementuen multzoa.

Bello Monteko gorputegian taxi piraten sare bat sortu da, egunero, eta batez ere asteburuero gorpuen bila joaten den jendea joan-etorrian ibiltzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

Frantses Indar Libreak izeneko sarea osatzen zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Nola ez aipa Florentino Goikoetxea famatua, hernaniarra, "Comète" sarean muga-pasatzaile izan zena?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Poliziaren arabera, Bogdan Madejak Cofidiseko mediku poloniarra da sareko arduradun nagusia.  Berria - Kirola   2004-01-14

Badute orain langile talde murritz batekin merkataritza-agentzien sare astunek ematen ez dizkieten irabaziak eskuratzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Espioitza egiten harrapatua genuen Wakoning kontsularen sarean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

22 (izenondoekin)

Estatuarteko logika gainditzera jotzen du, eta sare transnazionalen logika ipini nahi du haren lekuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Eta nire lana ere, isildu eta desagertu egingo dela sare komertzialean eta tribuaren ideien sarean ez dagoelako...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 399. orr.

Ikastolek ere, legearen irakurketa esku zabala eginez, hori bai, sare publikora igarotzeko aukera izan zuten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

Akademiak aztertu beharko luke ez ote litzatekeen komenigarria bide berriak irekitzea holako jendea ere sare zabalago batean biltzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Meteorologia organizatua, egun ezagutzen dugun gisara sare estuan antolatua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.

23 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horixe bide da Duñabeitia kapitaina bere sare-buruarentzat: informatzaile hutsa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua, desagertzen hasi da, sare-forma duen mundu osoko egitura baten mesedetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

24 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

iaztik hona sei ekintzaile saretatik bost indargabetu dituzte.  Berria - Mundua   2004-06-01

Megakorporazioak eta finantza talde erraldoiak komunikazioaren munduaz jabetu diren garai hauetan, horrelako hedabide-sareak bizirik eta osasuntsu irautea miragarria da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.

Eusko Armadaren laguntzaile sareko kideen etxeetan gorde zitezkeen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.

Kontraespioitza sare hori 1940ko txostenekoa dateke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Sara gaztetu zenean, Marina Ivanovnak, ordurako sortua zuen adiskide-sareari esker, Pariseko Kontserbatorioan sartu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Nazioarteko ekoizpen-sareak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Kontuan izan behar dugu XIX. mendean zientziak eta teknologiak -industria sarean zuten garrantziagatik-, kulturari dagozkionetan artearen rola gutxietsi egin zutela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

Venezia hasi zen, XI. mendean, merkataritza-sare bat aurrenekoz ehuntzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du -alegia, eguneko ordu guztietan ia abian dagoen finantza-sare global bat sortzea eragin du-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Mundu-ekonomiaren truke-sarean txertatzeko duen modu bereziak definitzen du periferia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Fenomeno honek komunikazio horizontala errazten du, eta gizarte-sare berrien sorrera ahalbidetzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

25 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.

Gizartearen babes-sare sistema (hala nola erretiroa eta osasun sistema).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Tamalez marketing eta itxurakeria amarru sare amaiezinaren kontra borrokatzen gara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

26 ipar trinketean, sarean egiten den tantoa.

Ezcurrak lehena, baina 5etan ados eta 11-5, urruñarrak bi sare, bi punpa-sare eta hiru sakerekin, aldiz hiru sake eta sare bat dituelarik Oçafrainek.  Herria   2003-05-08

Joan du gazteak halere, baina 8 sare sarturik xaharrak, eta punpa-sare eta pausatuño batzu eta holako bixkotxañoak, gaztearen aztapar ukaldien ordaintzeko.  Herria   2002-12-05

Ikusgarria izan da, zenbat sare sartu dituzten (hor Muscarditz nausi baina Biscoubyk ere), zenbat punpa-sare (Biscoubyk) zenbat xilo (Ezcurra eta Muscarditzek), zenbat pilota eztiki pausatuak eskuin, plazan bezala (Serge Maytek).  Herria   2003-11-06

• 27 izond sarria edo trinkoa ez dena.

Itsasoan osatu ohi den lainobera sarea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Euri sare-sarea hasi zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

28 (adizlagun gisa)

Sare-sare ari zuen euria, eta noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

29 armiarma sare

Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Begira armiarma-sare zuri horiek, nola distiratzen duten kobazuloko hormetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Kokotsa oso egitura finekoa, bere aurrera beharrean indar moralaren premiaz mintzatzen zena; armiarma-sarea baino leunagoa eta finagoa ilea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Iraganak, armiarma sare uher, gatibatu zion pentsamendua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

Ezin nintzen mugitu: paralizatuak nituen gihar guztiak, armiarma-sarean erori den eulia baino harrapatuago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Honen uste sendoa funtsik gabea baita, armiarma-sarea baino ez honen konfiantza.  Elizen arteko biblia   Jb 8,14

Hortik aurrera, ordea, ikuslea apurka-apurka katramilatuz doa zuzendariak atondutako armiarma-sarean.  Berria - Kultura   2004-09-23

30 burdin sare1 burdin barraz eginiko egitura, leiho eta kidekoetan jartzen dena babesgarri edo apaingarri gisa.

Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Burdin sarea horman sartuta zegoen, baina ez zen ateratzen zaila.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Orain, hiri guztia ari zen burdin sarezko ateak zabaltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Burdin-sare hau kaperako berezitasuna da, hala lanagatik nola materialagatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.

Iruñeko katedraleko korua, hamaseigarren mendeko zurgintza garai eta iluna, karratu luze baten hiru aldeak hartzen dituzten bi ilara aulkik osatua da, laugarren aldea burdinazko burdin-sare batek ixten duela, aro bereko sarrailgintza bikaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

31 burdin sare2 burdin hesia.

1949ko su-eten lerroa baliatuta, Kaxmirren zatiketa fisikoa indartuko duen burdin sarea eraikitzen ari da India.  Berria - Mundua   2004-07-16

32 punta-sare ik punpa1 5.
33 sare kota ik kota1 3.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

armiarma sare (21); armiarma sare bat (4); brontzezko sare (4); burdin sare (17); eaeko trenbide sare (5)

elkartasun sare (6); errepide sare (18); errepide sare nagusian (10); espioitza sare (4); gizarte sare (5); goi tentsioko sare (6); harreman sare (7); hezkuntza sare (6); hodi sare (4)

internet sare (4); kolaboratzaile sare (5); komunikazio sare (4); nazioarteko sare (7)

osasun sare (11); osasun sare publikoan (4); pederastia sare (5); pornografia sare (5); prostituzio sare (9); prostituzio sare bat (5); punpa sare (11)

sare bat desegin (8); sare bat osatu (4); sare bat osatzea (6); sare bat sortu (7); sare berria (5); sare berriak (9); sare berriaren (9)

sare elektrikoa (8); sare elektrikoaren (4); sare elektrikoen (5); sare elektrikoen araudia (5); sare elektronikoa (8); sare elektronikoak (4); sare elektronikoan (6); sare elektronikoaren (22); sare elektronikoaren bidez (11); sare erraldoia (4); sare handi (9); sare handi bat (4); sare konplexua (4); sare kota (4); sare moduko (4); sare nagusian (14); sare nagusiko (4)

sare osoa (7); sare osoan (4); sare pribatuan (4); sare propioa (9); sare publikoa (7); sare publikoak (9); sare publikoan (49); sare publikoaren (14); sare publikoko (18); sare publikora (9); sare sozial (4); sare trinkoa (7); sare trinkoa osatu (4)

sare zabal (10); sare zabala (8)

trafiko sare (4); trenbide sare (30); trenbide sare berriak (4); trenbide sare berriaren (7); ustelkeria sare (4)

zerbitzu sare (4)

alanbre sarea (4); armiarma sarea (10); banaketa sarea (4); bere sarea (5); beren sarea (4); bulego sarea (4); burdin sarea (5)

elkartasun sarea (6); errepide sarea (6); eskolen sarea (6); euskal trenbide sarea (5); gogoeta sarea (7); harrapatzeko sarea (8); harreman sarea (4); haur eskolen sarea (5)

industria sarea (5); internet sarea (5); komunikazio sarea (5); mamuak harrapatzeko sarea (6); nazioarteko sarea (8)

sarea bota (4); sarea botako (4); sarea desegin (10); sarea hedatu (4); sarea hobetzeko (4); sarea osatu (7); sarea osatzea (11); sarea osatzeko (13); sarea osatzen (9); sarea sortu (9); sarea sortzea (4); sarea zabaldu (4)

trenbide sarea (19)

armiarma sareak (6); banaketa sareak (4); burdin sareak (7); hiru sareak (4); laguntza sareak (4); osasun sareak (6); punpa sareak (4); sareak botatzen (4); sareak josten (4); trenbide sareak (5); trenbide sozialerako sareak (6)

armiarma sarean (6); asier altunaren sarean (4); baloia sarean (5); errepide sarean (6); euskal lokuzioak sarean (4); hezkuntza sarean (8); internet sarean (40); mailako errepide sarean (4); osasun sarean (7)

sarean erori (6); sarean erortzen (5); sarean harrapaturik (5); sarean harrapatzeko (5); sarean jarri (14); sarean jartzen (5); sarean lan (4); sarean parte (4); sarean sartu (10); sarean sartu zuen (4); sarean sartzeko (11); sarean sartzen (4)

trenbide sarean (9)

burdin sarearen (10); ekintzaile islamista sarearen (4); hezkuntza sarearen (4); industria sarearen (4); internet sarearen (8); sarearen barruan (10); sarearen bidez (11); sarearen bitartez (5); sarearen eskaintza (5); sarearen ezaugarriak (4); sarearen gaineko (4); trenbide sarearen (13)

sareari esker (5); sareari lotuta (5); trenbide sareari (4)

burdinazko saredun kota (7); saredun eskua (8); saredun kota (14); saredun leihoak (4)

armiarma sareen (5); sareen arteko oreka (4); sareen bidez (4)

sareetan sartzeko (4)

baloia sareetara (14); baloia sareetara bidali (8); sareetara bidali (21); sareetara bidali zuen (10)

errepide sareko (8); sareko arduradun (5); sareko argia (4); sareko kide (5)

sarera bidali zuen (4)

bere saretarat bildu (12)

burdin sarez (5)

burdin sarezko (4)


sarealdi iz sarekada.

Guardien ohiko sarealdi baten aitzinean ote nengoen, bada, eta gartzelarat eramanen ote ninduten haiek?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 489. orr.

Zeren eta hura ez baitzen ohiko sarealdi haietarik bat, gobernariek aldian behin manatzen zutena, hiria jende lohi lizunaz garbitzeko, eta gartzelaldi jendetsu batekin akabatzen zena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.


sareatu izond

Aldiz, merkatura atera berria den polietileno sareatuak, termoegonkorrak, oso propietate onak aurkezten ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-12


saredun 1 izlag sarea duena.

Ate sareduna erdi irekita zegoen, kutxa batekin eutsia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Erreglamentarioa deitzen zen futbol zelaiak hartzen zuen espaziorik hoberena, metalezko porteria saredunekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak euden, bai eta tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere.  Elizen arteko biblia   Ez 41,26

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Eta poztu ere egin zen bere ohea eta bere leiho burdin sareduna ikusi zituenean, eta jaten eman ziotenean, goizetik ez baitzuen ezer jan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

ik sare 30.

3 saredun kota sare kota.

Zaharra eta bizar zuriduna izan arren, saredun kota eta kasketa beltza zekartzan, eta lantza luze eta astuna erabiltzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Burdinazko saredun kotaz jantzita zegoen, eta uhalak oso-osorik zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.


sareetaratu, sareetara(tu), sareetaratzen du ad sareetara eraman. ik sareratu.

Korner batean markatzaileari aurrea hartu eta buruz sareetaratu zuen azpeitiarrak.  Berria - Kirola   2004-12-23

Hurrengo jokaldian Figok baloia area ertzean hartu, eta jaurtiketa neurtu batekin baloia sareetaratu zuen.  Berria - Kirola   2004-12-09


saregile 1 iz sareak egiten dituen langilea. ik saregin.

Han ari zen sareak josten, beste sei saregileren artean jostorratzari eskularruarekin eusten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

Doinuaz eta algara motaz, Bermeoko saregile horietako bat izan zitekeen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

Saregile trebea zarela ikusi dut eta...  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Konturatu nintzen saregile beharretik aparte arropak garbitu eta plantxatzen zituela etxean dirua egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.


saregin iz saregilea.

Ez kezkatu horregatik, bilatuko zioat nik lana, saregin ez bada labari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.


saregintza iz sareak egitea.

Aitari saregintzan laguntzen eman zituen Huckek egun aspergarri haiek, gero moilara joan izan zen kontrabandistekin hitz egitera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.


sareka adlag sareen arabera.

Zuzendaritza: sistema osoan Lehen Hezkuntzako zentruetako zuzendarien %53k hiru urte baino gutxiago daramate karguan; hala ere, sareka aztertuta, publikoan %87k daramate hiru urtetik behera eta %36k itundutakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Dena den, EAEn sareka dauden aldeak OCDEko txikienak direla azpimarratu du ISEIko zuzendariak, eta beste guztietan sareka dagoen alde sozioekonomiko kulturala askoz handiagoa dela.  Berria - Harian   2005-03-22


sarekada 1 iz poliziak aldi eta toki berean hainbat lagun atxilotzea.

Espainiako Poliziak sarekada egin zuen atzo eguerdian Bilboko San Frantzisko auzoan, bertan paper barik bizi diren etorkinen kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Sarekada bat egin zuten eta jendea hormaren aurka jarri zuten. eta Perez iazko urriaren 8an atxilotu zituzten, Garzonek agindutako sarekada batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.

Kondatua dugu nolako sarekada izan zen duela kasik berrehun urte, Euskal-Herrian bizi ziren bost ehun bat buhami arrastatu baitzituzten.  Herria   2001-06-28

-Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Sarekada hartan 31 lagun atxilotu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Behin, homosexualen aurkako sarekada batean, Osasun Publikoaren poliziak nire lagun mina atxilotu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

Hiru lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografiaren aurkako sarekada batean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Sarekadan atxilotutako guztiek salatu zituzten tortura gogorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Ez ziren hogeita lau ordu sarekada hasi zenetik, eta, Umbertok zioenez, jada bazterrik bazter omen zebiltzan atxilotuei eragindako tortura izugarriei buruzko zurrumurruak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 262. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iaz «atxiloketa prebentiboak» eta sarekada masiboak gertatu zirela komentatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Bilboko Udaltzaingoaren drogaren kontrako taldeak «egin ohi dituen sarekada ikusgarri horietako batean» [...].  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Baina badakit Gestapoa jakinean dela, barrandan dagola, nola mendekatuko den antolatzen ari dela, noiz sarekada eder bat eratzen ahalko duen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Norbaitek legez kanpoko zerbait daukan jakiteko sekulako sarekadak, miaketak egiteak ez dauka zentzurik.  Berria - Kirola   2004-06-30

Pariseko gobernuaren manuz, bospasei ehun poliza-gizonek gaitzeko sarekada obratu zuten, ehunta hogoi bat etxe miatuz, ehun bat lagun geldituz.  Herria   2002-10-03

Atzeman zutenean, izugarrizko sarekadak gertatu ziren, eta, azkenean, buruzagitza osoa eta aparatua ia dena desegin zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 203. orr.

Poliziaren aldizkako sarekadak ziren arazo bakarra.  Berria - Harian   2005-12-10

3 (hitz elkartuetan)

PSOEren gobernuak «polizia sarekadekin, torturekin, herrien okupazioekin eta errezeta errepresibo zaharrekin» erantzuten dio. · Egun hartan bertze sarekada andana bat gertatu zen Hendaian, Donibane Lohizunen eta Baionan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

4 sarean jasotzen diren arrainen, usoen edo kidekoen multzoa.

Egin kontu: lauzpabost sarekada egunero, astebete itsasoan arrantzan... kiloka arrain txiki.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agindutako sarekada (4); aurkako sarekada (7); egindako sarekada (4); sarekada bat egin (9); sarekada egin (7)


sarelari iz

730.000 euro atera ditu okasionezko sarelari baten erosteko.  Herria   2003-09-11

Federazioak bi sarelari zigortu.  Herria   2005-12-15


sareño iz ipar adkor sarea. ik sare 26.

Aguerrek ez bazuen ere zenbait aldiz bezain goxoki irri egiten, ez baitzuen beti suertea alde marrako xixtako heietan, huna Etchetok ederki iraun diola sareño batzuekin.  Herria   2001-02-22


sareratu, sarera(tu), sareratzen 1 du ad sarera eraman, sarean sartu. ik sareetaratu.

Ezin atera ahal arrain sareratu zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

Ehizaki bat sareratzen zuelarik, zenbait egunetan maitalearena egiten ibili ohi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

2 sarean -Interneten- jarri.

Orain Egan bezala, Literatur Aldizkarien Gordailua-k Olerti aldizkaria sareratu zuen duela gutxi.  Berria - Kultura   2004-03-20

Sareratu dituen ia 200 argazkiak ez dira, hala ere, egin dituen guztiak, ezta hurrik eman ere.  Berria - Kultura   2004-02-26

Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerako filmak sareratzen hasi da Nontzeberri webgunea.  Berria - Kultura   2004-06-17

'Konkordia bila' 'fikzio-net'-a sareratu du Fito Rodriguezek.  Berria - Kultura   2004-03-14


sareta (orobat xareta g.er.) 1 iz leihoetako itxitura mugikorra, zurezko zerrendatxoez edo kidekoez osatua dena.

Gizonak errezelak eta saretak egiten zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Hirugarren etxeak sareta horiak zeuzkan aurreko bi leihoetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.

Ohartu nintzen etxearen aurrealdeko leihoetako sareta guztiak jaitsita zeudela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Leihora hurbildu zen, saretak irekitzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 62. orr.

Begietako mina? -Mikschek segituan itxi zituen saretak, eta ilunpe bizian zegoen orain gela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

Nire burutazioetan sartua, leihoko saretaren zirrikitu artetik lehen eguzki-printzak sumatzen ari nintzenean, logelako atearen kirrinka entzun nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Leihoetan sareta veneziarrak, bazterretan lorontziak eta airean ke zaharra zituen egongela batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Leherketak kalte materialak eragin zituen egoitzan, baita inguruko etxebizitzetako hainbat leiho eta saretetan ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Etxeko leihoan nengoela xareten artetik so eginez, heldugabeko gazte batzuen artean zentzugabe bat zegoela ohartu nintzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

2 irud/hed

Bukatzeko aztertuko ditugu zehaztapen saretak: hauek sistemak dira, horien bidez zoramen ezberdinak, psikiatriaren gai diren neurrian, banatzen dira, kontrajartzen, elkarrekin lotzen, multzokatzen, sailkatzen eta bata bestetik eratortzen dira (bereizte sareta hauek XIX. mendean honako hauek izan ziren: arima, hierarkizatutako ahalmen-multzo modura ulertuta,[...]).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.


saretadun izond sareta duena, saretaz hornitua.

Horman oso goian, inor ez iristeko moduan, zulatutako leiho estu saretadun batek argitzen zuen gela argi, hits hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Liburutegi bihurtutako armairu zoragarri bat zegoen gelan, eta haren ate saretadunen artetik liburu bikainak atzematen ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.


saretegi 1 iz arrantzarako sareak konpontzeko eta gordetzeko tokia.

Eguerdian, zenbait zalapartari bilduak zeuden saretegia inguratzen ari zirela, eta alto adierazteko astirik eman gabe, tiroka egin zitzaion indar publikoari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

Arauxok oihukatzen omen zuena erantsi morbosoz hobetzen zen ardandegian, ile-apaindegian, saretegian, mezako irteeran.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

2 usoak harrapatetzeko sareak jartzen diren tokia.

Gero urte bat orai Pierra Inchauspe Oxkaxekoa zendu zen hau ginuelarik urtxo saretegi eta hotelaren nausia.  Herria   2002-12-26


saretu, sare(tu), saretzen 1 da/du ad ehun batek, higatzen denean, sare itxura hartu.

Higatua dago, saretua ia-ia!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.

Baita ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena, ikuzi beharraren ikuzi beharraz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Bere artilezko jaka kedar-kolorea erabiltzen zuen, sakelen aldean saretua eta zipildua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Samurragoa zen kotoi saretuaren ukitua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Beti garbi-garbi joaten zen, bizarra ongi egina, txukun, baita bere arropa saretuekin ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Ama-alabek jantzi saretu eta adabakituak zerabiltzaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Mozkotea, baldarra, ile-gorria, eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Berak egiten zuen lixiba; bi atorra saretu besterik ez zuen, eta tentu handiz garbitzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Soineko zaharra ez zaio sekula erreko ez berez higatuko, eta beroki saretuak denbora luzea egingo du komodan gorderik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Gelaren altzari goibelen eragin beldurgarriagatik zela, eta tapiz ilun eta saretuengatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Haren oinetako zahar urratuei begiratu zien, haren ukondo saretuei, haren esku zikinei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Ni arduratzen nintzen [kimu] hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

3 irud/hed

Euriaren errezela saretu zenean, hiru anaiek leihotik begiratu zuten.  Berria - Kultura   2004-08-15

Teilatu pikoak ikusten zituen, eta hezetasunez blaitutako zeruko errezel saretuen artetik zerura altxatzen ziren tximinia gris eta okertuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Eskuak oraindik ahoa estaltzen zion erdizka, eta hitzak urrunak eta saretuak entzuten ziren, benetan amarenak ez balira bezala.  Berria - Kultura   2004-10-23

4 trinkotasuna galdu.

Geltokian dagoen usain trinkoa saretu nahi duela ematen du.  Berria - Kultura   2004-07-29

Palas Ateneak lainoa saretu zuen, eta Ulisesek bere lurraldea ikusi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Areteren belaunak besarkatu zituen, eta lainoa saretu egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Bizar zuri-luze baina eskas eta saretua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

6 (era burutua hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Zeharo gautu eta herria argi-saretu denean nabarmenago egin da kanpandorrea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

7 zeruaz mintzatuz, iluntasuna galdu.

Zerua ari da saretzen estoreen bestaldean, baina oraindik ez dago nahikoa argi begirada batetik bestera dauden trapezio kordelak ikusteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Argi izpiek zerua saretzen zuten, deblauki.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Laster zerua saretuko duen argi baten errainuek zipriztinduko gaituztela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.

8 sare bat osatu.

Bertatik bertarako komunikabideak saretzeko pauso bat gehiago emana da: ON aldizkaria kalean da pasa den ostegunetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Neskatxak lanean atxikitzeko, ordea, proxeneta eta madame talde ongi saretua zegoen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

9

Gau oskarbiak izozte zuri sanoak dakartza, lur azala saretzeko dohaina dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Lehenago, harrera hobea egiten geniolarik euriari, egun batzuk pasatzen zituen gure artean, errekara eta ibaira baino lehen, lurra ongarrituz eta saretuz...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

Zain eta zuztar, lurra saretu eta hezedura jasotzeko arte berezia dizu haritzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Sarri euria noiz atertuko zain, lurra zopa egindakoa noiz saretuko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lainoa saretu (3)


saretxo 1 iz tamaina txikiko sarea. ik sarexka.

Posible al da treneko saretxoan liburu bat ahazten zaigun bezala hilketa bat ikusi izana ere ahanzturaren saretxoan uztea?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Han zituen termometro lehorra eta beste bat hatz-tamainako gasa saretxo bustiz inguratua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.

2 ik sare 10.

Oinetakoak haitz gainean utzi eta saretxoaz atzematen genituen koloretako arraintxoa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Nik saretxoa botatzen nion behin eta berriro, bota nion auskalo zenbat aldiz, baina tximeletak guztietan egin zidan ihes.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.

3 ik sare 21.

Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen, eta pixkana-pixkana gaua pasatzeko ganbara edo lastategia utziko ziguten edo jaten emango ziguten nekazari fidagarrien saretxoa osatu nuen han-hemen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Orduan urratu ziren hedabideen lehen saretxoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Fabrika handi haiek hartzen zuten jende guztiarentzat apopilo etxeak-eta izaten zituzten prestatuta eta horrek ere negozio saretxo bat sortu zuen herrietan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.


saretzar 1 iz adkor tamaina handiko sarea. ik sare 10.

Portuan, zezenak itsasontziratzen ari: zezen beltz-nabar haiek lurrean zabaldutako sarearen gainera eramanak, gero gorantz altxatuak, eta haien izua, haien bat-bateko ezintasuna, airean zintzilik, lau hankak saretzarraren txuloetatik kanpora luze, haien begi guztiz epileptikoakøø  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

2 ik sare 21.

Gure laboratorio xume eta ausart hartan, gauzarik xelebreenak analizaraztera, askotariko jendea etortzen zen, gizon eta emakume, zahar eta gazte, baina denak nabariki sartuak merkataritzaren saretzar anbiguo eta maltzurrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.


sarexka iz saretxoa.

Ohe-atorra jantzi zuen, buruko sarexkan bildu ilea eta bizi-bizi orraztu zituen adats lehor kolore-aniztunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Han ari dira apaiz bi janzten, kristalak estaltzen dituen metalezko sarexkak irudiari klausurako lekaime lotsatien halako herabetasun aire bat ematen diolarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Zilarrezko sarexka mehe-mehez estaliriko urrezko sagar aipatuaren antzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.


sarezain 1 iz uso sareak zaintzen dituen pertsona.

Saiberriko abatariak, ahal guziak egiten ditu igorri nahiz uso pila, trapariaren menerat; orduan bai da egiazko loria sare azpian direlarik bilduak? sarezainen atzaparretan, gaixo xoriek, hor dute beren azken fina.  Herria   2002-10-24

2 ik sare 8.

Lehen taldeko jokolari hoberenetarik batto, Stephane Mendiboure, bederatzi urte huntan hor zena sarezain bezala, Baionarat johan da, Aviron elkartean artzeko.  Herria   2001-07-19


sarezaku iz zaku mota.

Bildu izandu ditut karakolak askotan, eta sarezaku batean hamar dozena bat egunean zaitan eduki ondoren, kaxulka eder batzuk jan ere bai.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.


sareztatu1, sarezta, sareztatzen 1 du ad pasaratu. irud/hed

Arropetan sareztatuta, azalean itsatsita, izerdi lehortuan harrapatuta ilunabarrero bere oheraino zekarren basoko lurrin sakona.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 44. orr.


sareztatu2 1 izond sarez hornitua. ik saredun.

Katu-jan piloa eskuan hartu, eta, mantaleko patriketan sartuta, ate sareztatua ireki du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

2 burdin zareztatu ik saredun 2.

Biak kanpoan zeuden hotzetan, leiho burdin-sareztatu batetik labe orrolari batean botilak egiten ari zen gizon bati begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

Eta gero, ibiltokian nintzelarik, inguruetako egoitzetako horma alimalei so, hainbeste leiho burdin sareztaturik, pentsatzen hasi nintzen bat edo bestearen gibeleko zelda horietarik batean euskaldun bat-edo izan zitekeela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.


sarezulo iz sarearen zuloa.

Ezin askatuko zarela katramilatutako hari horietatik, zeuk sartu duzula burua eta hegala sarezuloan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 150. orr.

Gero noraeza dator, etsipena, gorrotoa; eta behin zirkuluaren baitan sartua, itxi egiten dira itzulbideak eta estutu sarezuloak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.


sarfurtxa iz sardexka.

Mahaien gainean, mahai-tresnak -platerak, zerbietak, koilarak, sarfurtxak, nabalak eta ganibetak- eta argi-mutil batzuk zeuden.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.


sarga1 iz espartzua.

Tormesko itsumutilak ezagututako gizon-emakumeak alde batetik sarga edo kalamuzko zarpailak eta bestetik pustulaz betetako gorputza zuten txanponak bezalakoak baziren, erregeak eta Gorteko gainerako kideak guztiz aurkakoa ziren edo izan nahi zuten, txanpon distiratsuak bi aldeetatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.


sarga2 iz artile finezko ehuna.

Gelaren hormak arbel kolorekoak ziren, solairua lurra bezain arre, zurezko komoda berezko kolorekoa, gortinak zuri, eta osagai nagusia -burdinazko ohe baten gaineko estalkia- sarga urdinaren txatalez zegoen egina, artile beltza, marroia eta grisa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 67. orr.

Hara abiatu ginen, Gwilym arropa beltzez jantzirik, nahiz eta asteleun goiza izan, eta ni berriz atzealdea pasaratua zeukan sargazko janzki batez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Herrietako neskatxak eta Baionako jostun pertxentak usu ongi zulatuak izaten dituzten sargazko atorretan mainatzen dira, atorrek ezkutatzen dutena zuloek erakusten dutenetz futitzen direla.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Sargazko gona urdina larruzko gerriko beltzez loturik zeukan gerrian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Nikolas Loyseleur notario batekin kokatua zen leiho baten koskan, sargazko oihal baten atzean, karguak soilik pilatu eta desenkusen herronka zuri uzteko asmotan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.


sargarritasun iz sartzeko aukera.

Sargarritasuna eta barne lotura tranbia bidez egitea aurreikusten du proiektuak, «Zorrotzaurreko bizkarrezurra izateaz gainera, kanpoko trafikoari bidea ixteko balio izango du tranbiak», esan zuen egileak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30


sargaso ik sargazo.

sargatu

Entzun, adi, otoitz, gogoeta eta ixiltze, lur bat ere sasoi eztian, iraul, sarga, legun eta berdintzen eta ontzen den bezala.  Herria   2002-09-19


sargazo (orobat sargaso; Euskaltzaindiaren Hiztegian sargazo agertzen da) iz itsaso beroetan igeri dauden eta Ozeano Atlantikoan eremu handi bat estaltzen duen alga mota (Sargassum).

Harekin Sargazoen itsasora joaten zen, non lurraren gainean nabigatzen baita.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Sargazo Itsaso zabala.  Berria - Kultura   2006-01-31

Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak; bai eta txanelak ere, gainez kargaturik, hondoratzeko zorian, uretan kareleraino sartuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.


sargento ik sarjentu.

sargentu ik sarjentu.

sargia 1 iz ipar sarrera.

Kriseilu batek seinalatzen zuen aspaldiko harresia eta egoitza bereizten zituen bidexkaren abiapuntua eta, beste batek, etxeko sargia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Irunetik Sarriara trenez egin dut bidea, Burgoseko geltokiko sargian ordu bat egon ondoan, gauaren erdi erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.

Hain segur sargiako bulegoan lan egiten duten presoen bila dabiltza.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

Kattalinek, pasatzean, sal-mahai gainean dagoen egunkaria hartzen du "garagardo bat aterako didazu” dion bitartean, eta bere ohiko mahaira, ixkinako mahaira doa eta paretari kontra jartzen sargiari begira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 55. orr.

Sargiaren gaineko aldean, atarri egiten duen pitrailaren gainean irakur daiteke, zurean zizelkaturik "Recht oder unrecht, mein vaterland".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bide handian, herri ttipi batetako eliza sargian horra ongietorririk eztiena eta hunkigarriena: lehen komunioneko haurrak esku-zartaka eta agurka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

Beste seinale bat denborak aldatzen ari zirela berria jakin zen Kurutze Gorriaren oto batzuk jin zirela kanpaleku sargiara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.


sargori 1 iz eguraldi bero hezea, itogarria gertatzen dena. ik sapa1.

Zoratzeko moduko sargori hura berriro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko.  Elizen arteko biblia   Ap 7,16

Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Sargori handienean.  Berria - Mundua   2006-02-15

Hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Hotz eta sargori, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,67

Betidanik entzun izan du ura irakiten eta, tupina hustu den bakoitzean, euria egin, haizea egin, sargori egin, bete egin izan du beti.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.

Uda zen oraindik eta hondartzan sargori egiten zuen, eta harea udatiarrek botatako zaborrez ereinik zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Egunak ez zuen bezperako sargoriaren inolako sapa astunik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 187. orr.

Hego-haizea denean, berriz, "Sargoria dugu" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

2 (hitz elkartuetan)

Eguzkia galtzen hasita zegoen arren, sargori sentsazio higuingarria zegoen oraindik ere hiri osoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.

Sargori eguna izan zen goiz-goizetik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.

3 (izenondo gisa)

Arropa dendetako aldagela txiki eta sargorietan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.

Egun hartan, larunbat sargori hartan, plantxa egiten ari nintzela, derrepentean atea jo zuten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Eguraldi sargori erabat sasoiz kanpokoari jarraiki, udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Abenduaren zortziko eguerdi sargori hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Arratsalde eguzkitsu eta sargori batean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 95. orr.

Huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Udako egun sargorietako zaparrada.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Egun sargori eta nekagarria espero zen. Egun sargoria izateko itxura zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Bero sargoriko egunetan itzal hozkirria egingo duten zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Berorik sargorienean, manta mordo bat gainean zuela egiten zuen lo formalista amorratuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.

4 (izenondo gisa, irud/hed)

Hau da hau laztan sargoria!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.

5 (predikatu edo adizlagun gisa)

Azaroaren hondarreko egun haietan sargori zen arren, arratsetan fresko samar egiten bazekien eguraldiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

-Ez al dago oso sargori? -esan zuen Danek-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 93. orr.

Egunak ez zuen bezperako sargoriaren inolako sapa astunik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 187. orr.

Udako giroa zirudien, sargori eta motel pasatzen diren arratsaldeko ordu horietako batean jasotakoa.  Berria - Kultura   2006-01-22

Erlojuko kukuak fuerte kantatuz gero, euria zekarren [...]; eztulka kantatzen bazuen, sargori.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arratsalde sargori (3); eguerdi sargori hartan (3); egun sargori (4); sargori dago (5)

bero sargoria (4); egun sargoria (7); sargoria dugu (3)

udako sargorian (3)

arratsalde sargorietan (3)


sargoritsu izond sargori handikoa. ik sapatsu1.

Eguzkia atera zenean, Jaunak hegohaize sargoritsua bidali zuen.  Elizen arteko biblia   Jon 4,8

Dena zen pisua goiz sargoritsu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.

Gaua sargoritsua zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Motelak eta egun biziak, egun hotzak eta gaurkoa bezain sargoritsuak...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 114. orr.

Bero sargoritsua igo zitzaion Andreasi zainetan gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Abuztuko arratsalde bero-sargoritsua zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gau sargoritsu (3)


sargoritu, sargori(tu), sargoritzen du ad sargori egin.

Egunak sargoritzera egin zuen, eta janari-dendetako erakusleihoetako galleta lizunduak hantxe zeuden, koloregabetzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.


sargune (orobat sartune; Euskaltzaindiaren Hiztegian sargune agertzen da) iz sartzeko gunea; sartzen den gunea. ik sarrera.

Sarguneko atera heltzean, plaka erakutsi behar izan zion zaindariari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 115. orr.

Hiri-atariko pasabidean, ezkerretan, eta Tito jaunaren etxe txukunerainoko tartean, hirirako sargunean alegia, arku txapal zabala gurutzatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Iparraldeko muga baino ehun bat metro lehenago, errepidearen sargune batean aparkatu genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Belarriaren eginkizun garrantzitsuok, entzutea eta oreka gordetzea, loki-hezurraren sartune txikitxo batean burutzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Biak zutik zeuden, leiho haietako baten sargunean, dantzan ari zirenei begira.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Hirurogeita hamabost solairuko garaiera, zabaltzetarako sarguneak dituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Esfera erdiaren formako sakonune bat kanfor-usainari lotzen zaio, eta ziri formako sargune bat, berriz, menda-usainari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Kuantu bat argiren energia xurgatzen denean, erretineno molekula, eraldatu, eta bere sargunetik irteten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.


sari1 1 iz egin den lanaren, egintza onaren edo zerbitzuaren ordaintzat hartzen den ondasuna.

Lanari saria zor zaio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

Haurrak sari bat merezi zuen, halako egia begi-bistakoa azaleratzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Lortzen baduzu, sari ederra izango duzu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 17. orr.

Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die, zintzoek zoriona dute sari.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,21

Harri bat ematen didanak, sari bat izango du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,8

-Zein sari edo zein ordain eman zitzaion Mardokeori, egin zuenagatik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.

Hain baituk bera eskuzabal saria ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.

Iheslari bat atxemaiten edo salatzen zutenek sari bat eskuratzen baitzuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko.  Elizen arteko biblia   Flp 3,14

Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Legeen babespean dauden eta lanaren sari diren aberastasunak tiraniaren janari bihurtzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Laburra da hemen gure nekea, / eta saria betikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Ehun ontza urre ere eman zioten sari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.

Baina merezimendua Haren graziagatik da, eta zoriona izango du sari.· Jarduera sexualaren sarietako bat orgasmoa dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.

2 (hitz soila –en atzizkiaren eskuinean)

Zorigaitz eternala duket amodiorik amoltsuenaren sari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

"Zeru gorenean egon dadila!", bai, lur honetan egin duen ongiaren sari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari, eta Belgikako erregeak Alemaniako mugetan bizpalau herrixka beretu, hortik jasan kalteen ordain.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

3 (izenondoekin)

Handitu egin ditut obeditu ez dutenen zigorrak, eta sariei dagokienez, hain dira handiak, non ez baitakit bertuteak inoiz hain sari handirik izan ote duen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Sari betea eman diezazula Israelgo Jainko Jaunak, haren babespera etorri baitzara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut.  Elizen arteko biblia   Has 15,1

Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sari- eta zigor-sistema oso bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

Bidaxuneko jaunak bere eskuz idatzirik egin zuen peoiarendako sari-eskaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

· Bere asmakariaren abantailak azaldu eta sari-eske joan omen zitzaion berehala Thamus bere nagusiari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itzulitakoan gutxieneko langile-kategoria ezarri ziotela, antzinatasun-sari guztiak ezabatzeaz gain.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Jendetza ugaria emango diot ordainetan, eta giza multzoak izango ditu garaipen-sari.  Elizen arteko biblia   Is 53,12

Egipto eman dut zure askapen-sari, Etiopia eta Seba zure ordaineta.  Elizen arteko biblia   Is 43,3

Ordain-sarii bat handia eta baliotsua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.

Ez zuela merezi, bost urte gehiago edo bost urte gutxiago lan eginda ere berdin-berdin izango nuela erretreta-sari kaxkarra.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.

Funtzionarioak esan zionez, aurre-erretiroa hartzeko zerrendan zegoen; erretiro-sari txiki bat emango zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Bertze san Isidro bat bai, onartuko nizueke, atsegin-sari gisa, hautsi zitzaigunaren orde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela-sari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Bere ondasunetarik asko eralgi zuen herri-gudarostea armatzen eta gudari-saria ematen.  Elizen arteko biblia   1 M 14,32

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.

Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

6 bestelako arrazoiren batengatik hartzen den ondasuna.

Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da, eta jaunak, bestalde, beste sari batzuk ere eskuratuko ditu, salgaietan gehienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Ingurumenak dagoeneko kaltea edo hondaketa jasan duenean, kalte-sari bat eskuratzeko errekurtsoak baliatu ahal izango ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.

7 lehiaketa edo kideko batean irabazleari ematen zaion gauza.

Bazirudien hura zela biltzar burua eta hari zegokiola bukaeran sariak banatzea.1998an Nascimento diskoarekin Grammy sari bat irabazi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Ez dakit zenbat sari irabazitakoa zientziaren alorrean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Sari asko irabazitakoa zara eta gaur egun epaimahaietan diharduzu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Memoirs of a Geisha filmak hiru sari eskuratu ditu.  Berria - Kultura   2006-02-21

Epaimahaiak sari hori jasotzeko nahiko kalitaterik duen lanik ez dagoela erabaki du.  Berria - Kultura   2004-11-21

Hainbat sari jaso zituen mundu osoan bere jarduera berritzaile eta hezitzaileagatik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Sari eta omenaldi asko jaso zituen Altunak, batez ere azken urteetan.  Berria - Kultura   2006-01-21

Saria eman gabe geratu zen, beraz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 131. orr.

Filmeko protagonistek, Joaquin Phoenixek eta Reese Witherspoonek, sari bana eraman zuten.  Berria - Kultura   2006-01-18

Mae West-en igeltsuzko figuratxo bat, tiro-postuetako sari arruntena, dakarrelako buruz behera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 157. orr.

Ez dezatela pentsa loteria tokatu zaienik, sari hau beraiek irabazitakoa da.  Berria - Kirola   2004-11-26

8 (izenondoekin)

Sari handietatik kanpo geratu ziren, atzo, Eric Rohmer, Theo Angelopoulos, Ken Loach eta Patrice Leconte.  Berria - Kultura   2004-02-15

Eta iruditu zitzaidan oso sari txikia izan behar duela Nobel sariak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 161. orr.

Espainiako Sari Nazionala eman zioten Atxagari Obabakoakengatik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

Laster erabakiko zen sari literario batera nobela bat bidali nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Cannesen.  Berria - Kultura   2004-10-08

Sari bereziak: interpretazioan Audrey Carrique; [...].  Herria   2001-04-26

Frantziako Sari Nagusia jokatuko da gaur Le Mansen.  Berria - Kirola   2004-05-16

Duela lau urte La estrategia del caracol filmarekin sari nagusia irabazi zuen egile kolonbiarrak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

MIguel Indurain Sari Nagusia korrituko dute larunbatean, eta Euskal Herriko Itzulia ondoren.  Berria - Kirola   2004-03-31

Trilogiaren lehenengo atalak lau sari tekniko irabazi zituen orain dela bi urte.  Berria - Kultura   2004-03-02

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.

Sari banaketako ekitaldian.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.

Sari ematea handik pare bat egunera egin zen, Inauteri atarian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeren oihartzun handia baitute, besteak beste, enpresak lortzen dituzten ziurtagiriek [...] edota kalitate-sariek (Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen zilarrezko eta urrezko Q-ak, kasu).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Hadidek Pritzker arkitektura sari ospetsua jasoko du maiatzaren 31n.  Berria - Kultura   2004-04-29

Espainiako Motoziklismo Sari nagusia.  Berria - Kirola   2004-04-29

Eleberri erromantikoak egiten dituen idazle famatua, iaz irakurleen elkarteko kritika sari nagusia jaso zuena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 127. orr.

Esan zidan itzal handiko jende asko lo egina zela ohe hartan, ministroak, hiru Nobel sari.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 267. orr.

Kimikako Nobel saria eman zioten Van't Hoffi, 1901ean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 215. orr.

Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Paul Haggisen filmak hiru Oscar sari eraman ditu.  Berria - Kultura   2006-03-07

11 (loterian eta kidekoetan)

Ondotik loteria ainitz sari motarekin. Loteriako sari handia egokitu eta inori aitortu ezin diotenen senitartekoa nintzen.  Herria   2001-07-05

Iruzurra egiten dutenek Telefonicako langileak direla esanez hainbat etxetara deitu izan dute zozketa batean sari bat egokitu zaiela esan, edo deitu diotenaren izenean premiazko pakete bat dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Loteria bat zen ordea Liebkind Bendelen ideia kutuna, saria neska eder bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Loteriaren sari nagusia irabazi duzu ala?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Opel Agila bat da Kanboko komertsanteen batasunak antolatzen duen Eguberriko zozketaren lehen saria.  Herria   2004-12-16

Loteriako bigarren sariak (45.564) 960.000 euro utzi ditu Gasteizen · Zozketako sari txikiak irabazitakoa nintzen baina nik sari handia nahi nuen, handiena: Rita.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

12 zerbitzu edo kideko batengatik ordaindu behar dena. ik salneurri.

Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea.  Berria - Kirola   2004-11-10

Atsegin duzu zeure prostituzioaren saria gari-larrain guztietan jasotzea.  Elizen arteko biblia   Os 9,1

Astebete buruan Ostolaza libre geldituz gero -jarraitu zuen-, sei mila euroko saria ordaintzekotan gelditu ginen, eta erdia epe hori gaindituz gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Mendebaldeko gizakiak giza izaera ez duten legeek bere arazoetan zuten eragina aldatzen izandako arrakasta aseguru-sarien kuotek izandako murrizketan geratu zen jasota.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio.  Elizen arteko biblia   Ir 22,14

Libra ezazu hilobira jaistetik, aurkitu baitut honentzako erospen-saria.  Elizen arteko biblia   Jb 33,24

Heriotzatik askatzeko jarein-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain.  Elizen arteko biblia   Ir 21,30

Bazkide-saria ordaindu, eta Batzorde anonimoari idatzi nion esanez parte hartuko nuela afarian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

13 irud/hed

Baina "mirariak" bazuen bere odol-sari latza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

14 diru sari ik diru 30.
15 hilabete sari ik hilabete 6.
16 lan sari ik lansari.
17 muga-sari ik muga 30.
18 ordain sari ik ordainsari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ainitz sari (15); alemaniako sari (13); asko sari (7); australiako sari (9); bbk sari (8); bertze sari frango (8); brasilgo sari (10)

epaimahaiaren sari (13); epaimahaiaren sari berezia (9); espainiako sari (31); espainiako sari nazionala (11); euroko sari (7); europako sari (20); europako sari nagusian (8); hainbat sari irabazi (7); hainbat sari jaso (9); hegoafrikako sari (8); hilabete sari (10)

italiako sari (7); japoniako sari (11); kataluniako sari (8); lanaren sari (9); laudioko sari (12); laudioko sari nagusia (8); lehen sari (11); lehiaketako sari (7); literatur sari (10); miguel indurain sari (9); nobel sari (13)

oscar sari (15)

sari ainitz (20); sari asko (21); sari bakarra (8); sari banaketa (36); sari banaketan (20); sari bat irabazi (9); sari berezi (32); sari berezi bat (24); sari berezia (41); sari bereziak (15); sari bikaina (7); sari bikoitza (7)

sari eder (16); sari ederra (10); sari ederrak (34); sari eman (7); sari eskuratu (8); sari frango (15); sari garrantzitsu (7); sari gisa (39); sari guztiak (10); sari handia (20); sari handiagoa (7); sari handiena (7)

sari irabazi (20); sari irabazi zituen (8); sari jaso (21); sari jaso ditu (7); sari nagusi (16); sari nagusia (237); sari nagusia eman (7); sari nagusia irabazi (18); sari nagusia jokatuko (11); sari nagusiak (30); sari nagusian (97); sari nagusiaren (15); sari nagusiko (39); sari nagusiko lehen (8); sari nagusirako (7); sari nazionala (35); sari nazionala irabazi (8); sari nazionala jaso (7)

sari txikia (8)

sari ugari (18)

txekiako sari (7); zuricheko sari (9)

aktore onenaren saria (14); antzerki saria (14); bakearen nobel saria (23); bakearen saria (8); bere saria (22); beren saria (8); bigarren saria (74); diru saria (29); dolarreko saria (17); donostia antzerki saria (7); donostia saria (38); donostia saria jaso (8)

eman zion saria (7); epaimahaiaren saria (8); euroko saria (61); euroko saria jaso (7); euroko saria jasoko (13); euskadi saria (39); euskadi saria irabazi (8); film onenaren saria (15); giza eskubideen saria (8); goncourt saria (12); goya saria (9); grammy saria (10); grinzane cavour saria (8); hernandorena saria (7); hilabete saria (14); hiria saria (15); hirugarren saria (22); hoberenaren saria (22)

ikusleen saria (8); jaso zuen saria (11); jasoko du saria (14); jokalari onenaren saria (16); kritikaren saria (16); lan saria (7); lanaren saria (15); langabezia saria (12); lehen saria (171); lehen saria ardietsi (10); lehen saria irabazi (12); lehenengo saria (16); lehiaketako lehen saria (13); literatur saria (10); literatura saria (10); literaturako euskadi saria (7); literaturako nobel saria (8); lizardi saria (7); manuel lekuona saria (17); max saria (14); melies saria (7); merezitako saria (20); merezitako saria jaso (10); mikel zarate saria (8); nobel saria (125); nobel saria eman (24); nobel saria irabazi (8); nobel saria jaso (18)

ohorezko saria (20); onenaren oscar saria (21); onenaren saria (175); onenaren saria eman (12); onenaren saria eskuratu (7); onenaren saria irabazi (9); onenaren saria jaso (30); onenaren saria jasotzeko (11); ordain saria (9); oscar saria (31); oscar saria irabazi (9); pla saria (7); publikoaren saria (28); pulitzer saria (9); saiakera saria (12); sakharov saria (12)

saria ardietsi (16)

saria eman (134); saria eman zioten (28); saria emango (32); saria emango dio (9); saria ematea (12); saria emateko (14); saria ematen (13); saria eraman (12); saria ereman (11); saria erredakzioa (15); saria eskaini (10); saria eskuratu (67); saria eskuratu zuen (23); saria eskuratzeko (19)

saria irabazi (149); saria irabazi zuen (61); saria irabazteko (17); saria izan (29); saria izango (21); saria jaso (246); saria jaso du (40); saria jaso duen (8); saria jaso dute (8); saria jaso zuen (101); saria jaso zuten (12); saria jasoko (58); saria jasoko du (37); saria jasoko dute (9); saria jasotzean (9); saria jasotzeko (41); saria jasotzen (16); saria jasotzera (13); saria lortu (23); saria lortu zuen (7); saria lortzeko (16); saria merezi (15)

saria ukan (13)

txomin agirre saria (9)

urte saria (29); vianako printzea saria (12); zilarrezko saria (7); zuzendari onenaren saria (18)

diru sariak (12); euskadi sariak (9); lehen sariak (8); literatura sariak (7); muga sariak (10); nobel sariak (14); onenaren sariak (7); oscar sariak (8)

sariak banatu (35); sariak banatu zituzten (7); sariak banatuko (10); sariak banatzeko (7); sariak banatzen (7); sariak eman (9); sariak irabazi (8); sariak jaso (12)

euskadi sariaren (7); nobel sariaren (11); sariaren irabazlea (24)

sariari esker (8)

sariaz gain (9)

euskadi sarien (7); goya sarien (7); hilabete sarien (8); oscar sarien (16); sarien banaketa (22); sarien banaketan (9)

goya sarietarako (7); oscar sarietarako (17)

bbk sariketako (7)

bbk sariketaren (7)

nobel sarirako (14); onenaren sarirako (7)

ez zuen saririk (7); saririk gabe geratu (9); saririk handiena (13); saririk onena (7)

saritarako hautagai (3)


sari2 iz emakumeen jantzi luzea, berez Indiakoa.

Emakumeek ez dute gonarik erabiltzen; eskuarki sari deritzan soinekoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Neska txinatarrak zirela, denak ttiki samarrak, azal horikoak eta sari gorri zilarreztatua janzten zutenak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.

Baliteke bilbotarrak janzteko beharra eta baloratua izateko beharra izatea eta larruzko jaka bat desiratzea, eta Indiarrak, berriz, gisa bereko beharrak asetzeko, zetazko sari bat desio izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Sari bat jantzi zioten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Beldurrak eroturik, Tippuk jauzi egin zuen bidean ikusi zuen pozadera baten barrenera bularreko haurrarekin, eta beraren sari-jantziari atxikiak ziren beste biekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 111. orr.


saridun 1 iz sari bat irabazi duen pertsona.

Ruche jaunak ezin etsi zuen saridunaren historia kontatu gabe. sekulako dirutza emango zitzaion saridunari, baina baldintza batekin: FATen demostrazioa 2007ko irailaren 13a baino lehenago egin beharra zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

DIPC fundazioak sei nobel saridun ekarriko ditu Donostiara.  Berria - Harian   2005-02-11

Urte jakin bateko Nobel saridunak afari batean elkartu dira, saria jaso eta handik urtebetera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Problemak eta korapiloak, alabaina, R. jauna -Kimikako Nobel saridun ezaguna- Bartzelonara iritsi zenean hasi ziren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.

Robert M. Solow Ekonomiako Nobel Saridunak. erabakia hartzean zerikusi handia izan zuen Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunak, herrialdea defenditzeko Atenasen izan baitzen.  Berria - Kirola   2004-08-11

"Gonbidaturik, besteak beste, Portugalgo Kultura Ministroa eta Nobel Saridun Saramago daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 23. orr.

Epaimahaiko kide izan dira edo dira, besteak beste, Noam Chomsky hizkuntzalaria eta Pulitzer saridun Susan Faludi feminista.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Sariekin jarraituz, aurtengo Donostia saridunak AEBetatik etorriko dira: Willem Dafoe eta Ben Gazzara aktoreak.  Berria - Harian   2005-09-15

Enriquillo Sanchez Ruben Dario poesia sariduna hil da.  Berria - Kultura   2004-07-14

2 izond saria duena.

Arrakastadunari merkatuko zenbaki sariduna egokitzea besterik ez zaio gertatu, egia, baina... "zerbait egingo zian, ezta?".  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nobel saridun (32); nobel saridun bat (3); sei nobel saridun (6)

bakearen nobel sariduna (8); fisikako nobel sariduna (5); nobel sariduna (38)

bake nobel saridunak (4); bakearen nobel saridunak (8); fisikako nobel saridunak (3); nobel saridunak (44)

nobel saridunaren (18)

nobel saridunari (9)

nobel saridunek (10)


sarigabe izond saririk ez duena.

Indargetzaile edo motelgailuarena egiteko zerbitzu sarigabea, Kristandade Ortodoxoaren gorputz nagusiak garai batean Mendebaldeko mundu berarentzat jokatua, eskualde lehergarria, ez India edo Txina, baizik eta arabiar musulman primitiboen gidaritza dinamikopeBankuak nahitaezko erreserba sarigabeak, egoiliar ez direnei diru nazionalean emandako maileguen araberakoak, osatzera behartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.


sarigarri izond saria merezi duena.

Nireak izan zarete, nire hainbat hitz konbinazio eszitagarri, hainbat metafora sarigarri, hainbat ezkutaleku bakarti; eta letagin handiko basurde baten, donazio furgoneta baten, etnia oso baten odola ez litzateke nahikoa nire literatur gosea asetzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.


sariketa 1 iz hainbat parte-hartzaileren artean sari bat edo batzuk banatzeko egiten den lehiaketa.

Antolatzen dira sariketak eta maila bikaineko sortak aurkezten dira.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

Anitz dira urte sasoi honetan antolatzen diren sariketa eta txapelketak.  Berria - Kultura   2006-03-04

Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.

Arratsaldean amaitzen zen hiriko sex-shopak antolatu ipuin erotikoen sariketara lanak aurkezteko epea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Hasierako poema haiek "Premio Guipúzcoa" izeneko sariketara bidali nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

Bor-bor hartan idatzitako lana "Donostia hiria" sariketara aurkeztu eta irabazi egin nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.

Anton Abbadia sariketaren bederatzigarren edizioan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Hor ere bertsu hitzordu bat baiginuen, Hernandorena sariketaren finala.  Herria   2005-12-15

71 zaldi etorriak ziren sariketa huntarat.  Herria   2004-10-28

2 (izenondoekin)

Nirea da ipuina sariketa literario batera bidaltzeko erabakia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Sariketa handietako epaimahai askotan parte hartu duzu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Japonian, herri hortako motoen arteko sariketa haundian, ixtripu izigarri bat izan du Daijiro Kato gazteak.  Herria   2003-04-10

Lehen aldikotz egin da Donibane Lohizunen tenislarien sariketa nagusia.  Herria   2003-09-25

Baziren sariketa bereziak ere.  Herria   2004-10-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatur lantegian idatzitako gustu gutxiko ipuin gazgabe hori inongo literatur sariketara bidaltzea debekatzen dizut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.

Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.

Donostia Hiria piano sariketa hasiko da bihar.  Berria - Kultura   2006-03-23

Elizondon eginen da, lehen aldikotz, Mariano Izeta bertsu sariketa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolaturik.  Herria   2004-11-25

Sariketa hau azaroaren 26an eginen da, ostiral arats huntako 9.30etan Santxotenan.  Herria   2004-11-25

Dantza sariketetan parte hartzen zuen, eta txapelen bat irabazi ere bai.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Berangon jota sariketea dago eta ez daukat panderojolerik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Errenteriako Gabon Abesti Sariketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago.  Berria - Kultura   2004-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazteentzako sariketa (3); ipuin sariketa (4); nazioarteko sariketa (3); sariketa antolatu du (3); sariketa eta txapelketa (3); sariketa irabazi (5); sariketa nagusia (3)

bbk sariketako (7); gazteen bbk sariketako (4)

gazteen bbk sariketan (4); sariketan parte hartzeko (3)

sariketara aurkeztu (5)

bbk sariketaren (7); bbk sariketaren finala (3); hernandorena sariketaren (3)


sarin iz gas pozoitsua, nerbio sistemaren paralisia eragiten duena, gerra-arma gisa erabiltzen dena.

Aireak ez duenez, oxigenoa eta nitrogenoa alde batera utzita, gas kopuru aipagarririk, garrantzi gutxiko tasuna da hori, gerra biologikoan ez bada: ziape-gasak eta oraintsuago garatutako beste gai batzuek -sarinak, adibidez- larruazala igarotzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Poloniako Armadak atzo helarazi zuenez ekainean «sarin gasa» zuten jaurtigaiak aurkitu zituzten hegoaldean.  Berria - Mundua   2004-07-03


sariño iz adkor saritxoa.

Bertze guziek ere sariño bat ukan dute, bixtan da, krakada on batekin bururatzen zelarik aratsaldea.  Herria   2004-12-30

HERRIAk langile eta berriketari xintxo frango baditu eta horietarik zenbaitzu nahi izan ditu eskertu, sariño bat eskainiz.  Herria   2004-12-09


saristapen ik sariztapen.

saristatu ik sariztatu.

saritu, sari(tu), saritzen 1 du ad eginiko zerbitzuaren edo lan onaren ordainetan saria eman. ik sariztatu. (norbait)

Bekatuak bertuteak baino liluragarriagoak edo, bederen, iraunkorragoak diren seinale da antzina Nemesis jainkosak onak saritu eta gaiztoak zigortzen zituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.

Bistakoa zen Degrela koronelak saritu egiten zuela, hala nola saritzen zuen Berlino hotelaren ardura bere eskuetan utziz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Eskuak astinduz eta malkoekin saritzen nau.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 23. orr.

-Jainkoak ontasunez eta ondasunez sari zaitzala!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Saritu egin nau Jainkoak senarrari neskamea eman diodalako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 84. orr.

Gibeleko patologien inguruan egin dituen ekarpenengatik saritu dute.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Bakeak fidelak saritzeko tenorea ekartzen ohi du berekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Ingurumenaren alde egindako lanagatik saritu du Nobel Fundazioak.  Berria - Mundua   2004-10-09

Bere borondatez legea betetzen dutenak saritu nahi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Bizkaiko kirolari onenak saritu ditu Bizkaia Irratiak.  Berria - Kirola   2004-12-04

Aurtengo literatura-lehiaketan Iparraldeko hiru neska gazte izan dira sarituak.  Herria   2001-05-03

2 (zerbait)

AEBetako Glaukomaren Fundazioak EHUko proiektu bat saritu du.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Etxeko nagusiek ematen zioten tratu ona saritu nahi zuen horrela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Gure maisuaren txaloek saritu zuten nire ahalegina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

-SDn badakigu ongi eginiko lana saritzen...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Gizartean itzala duten pertsonen lana saritzea "honoris causa" gradua edo unibertsitateko domina emanez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

-Jainkoak arrakastaz sari ditzala zure asmoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Baserritarren ahalegina eta borondatea saritzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Egin dituen urratsak saritu nahi genituen.  Berria - Kirola   2004-07-06

Sekulako txalo zaparradaz saritu zuten afaltiarrek Mathilderen saioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Ondorengo gertaerek nire zuhurtzia saritu zuten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 133. orr.

Aldi berean, kontsumora bultzatzen gaituzte, eta kontsumoa saritzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Ez dira hain zuzen horrexegatik txalotzen eta saritzen zinemaldietan In this world bezalako filmak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 37. orr.

Bostongo agintariek eskekoaren ausardia saritu nahi izan zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

1998. urtean bere ibilbide literario luze eta oparoa saritu zuten, urte hartan Nobel saria irabazi zuelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Herritarrek elkarrizketa eta aldaketa saritu dituzte.  Berria - Harian   2005-04-18

Jendeak beste txalo-zaparrada batez saritu dio apaltasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

«Indarkeriaz jokatzea saritu egin da» gaineratu zuen Manigatek.  Berria - Mundua   2006-02-17

3 (zerbait eta norbait)

Ni bidali nau mundura; ni izendatu nau salbatzaile; historiak ni saritu ordez, ni naiz historia saritzen dudana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

Gizakiaren berezko mugak gainditzeko ahalegina saritu nahi bada, zergatik saritzen da beti ahalegin horretan arrakasta izan duena?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Arkitekto saritu honek 2004ko Pritzker Saria jaso zuen esan duenez, Durangoko paisaia naturalari eta hiriaren ezaugarriei batasuna ematea izan da asmo nagusia.  Berria - Kultura   2006-02-09

Beste bi nobelak ez bezala, 'Vredaman' idazle saritu, aitortu eta profesional izatera heldu ostean idatzi duzu.  Berria - Kultura   2006-01-15

Euskadi Sariaren helburu nagusia idazle saritua ezagutzera ematea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

5 (era burutua izen gisa) saritua izan den pertsona.

Mahai beraren inguruan bildu ziren zenbait epaimahaikide eta saritu, afaltzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 184. orr.

Saritu ainitz futbolari eta futbolzaleak izan dira.  Herria   2003-10-30

Gero, izan dira beste zortzi saritu eta denek 457,35 E (3.000 F) errezebitu dituzte sari bezala.  Herria   2001-03-01

Ohorezko Aipamenari dagokionez, aurtengo sarituaren merezimenduak hauek dira: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apustua saritu (3); egindako lana saritu (5); egindako lanagatik saritu (3); filma saritu (6); hainbat lehiaketatan saritu (3); idazle saritu (3); jainkoak saritu (3); lana saritu (18); lana saritu dute (5); lanagatik saritu (3); lehiaketan saritu (3); lehiaketatan saritu (5); lehiaketatan saritu dute (3); onak saritu (3); presidentea saritu (3)

ipuin saritua (3); saritua izan (9); saritua izan da (4)

film sarituak (3); lan sarituak (4); sarituak izan (7); sarituak izan dira (3)

sarituen artean (3); sarituen izenak (4)

lehiaketan saritutako (5); saritutako lana (6); saritutako lanak (6); saritutako liburua (5); saritutako liburua itzultzeko (3)

saritzat ematen (3); saritzat hartu (3)

lana saritzea (5); saritzea du helburu (4); saritzea erabaki du (5)

lana saritzeko (5); saritzeko eman (3); saritzeko modukoa dela (3)

lana saritzeko (5); saritzeko eman (3); saritzeko modukoa dela (3)

erakundeak saritzen ditu (3); lana saritzen (3); pertsonak saritzen (3)


saritxo 1 iz sari txikia.

Saritxoa da isilikakoa, hain zuzen ere: sukaldera eramaten ditut eta litro bat esne ematen diet.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Berak ez baitaki saritxoagatik baino jokatzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horrekin bizi zen, andre Leonardaren pentsio-saritxoaz gainera, familia osoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Zakurrak bere burmuinetan bilatze lan hori maitasun-saritxo horiei lotzen die.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 50. orr.


saritze 1 iz eginiko zerbitzuaren edo lan onaren ordainetan saria ematea.

Washingtonek, bere aldetik, 25 milioi dolarreko saritze bat hitzeman du Osama Bin Laden harrapatzen lagunduko lukeen informazioentzako.  Berria - Mundua   2004-05-08

Saritze horiek soldadu estatubatuar eta britainiarrek preso irakiarrei jasanaraziriko tortura eta tratu txarren «mendeku» gisa justifikatu zituen Al-Bahadiik.  Berria - Mundua   2004-05-09

2 (hitz elkartuetan)

Egia horiek oro entzunik, berari zoazkion eskuzartak eskaini diozka suharki jendeak: hori egin da saritze orduan eta, guziz, bere hitz lañoak entzun ahal zaizkonean, arras hunkitua, bainan orozgainetik osoki emazte, osoki xehe eta bihozdun. · Badakizue AEBek diru saritze handiak agindu dituela mujahidinak (gudukari musulmanak) hiltzearen truke.  Herria   2002-10-17


sariztapen (corpusean saristapen soilik) iz sariztatzea.

Baionan aprendizen saristapenean Ofiziale Ganbarako buruzagiek egin dituzten deklarapenak.  Herria   2005-07-07

Saristapen horrek beraz errekonozimendua ekartzen die tokiko langilek egin dituzten lanei.  Herria   2001-11-08


sariztatu (39 agerraldi, 12 liburu eta 14 artikulutan; orobat saristatu 198 agerraldi, 4 liburu eta 162 artikulutan -guztiak Herria aldizkarian-; Euskaltzaindiaren Hiztegian sariztatu agertzen da) 1 du ad saritu.

Unibertsitateko Irakasle aipatuak sariztatzen ohi zituzten araberako kargu handienekin: kalonje, auzitegi eta kontseiluetako kide, apezpiku.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

-Gure Jainko Jaunak jakingo du nik baino milatan hobeki zu sariztatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Lehen aldikotz saristatua da musulman bat eta, gehiago dena, emaztea.  Herria   2003-03-17

Horretarako gizon kementsuak beharrezkoak dira, egiazko patriotak, eta gainera hauek...[...] beren zerbitzuaren ordainez ederki sariztatuak izanen dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

-Egun on anderea, amoina otoi, jainkoak sariztaturen zaitu!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Eta, non ez den legeen haustea herioaz sariztatzen, zoritxarreko Antigona hark irakatsi zigun eran, legeak aldaezinak dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Davidek Bartzilai sariztatu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,32 tit

Ondotxo dakit ez dituzuela nik gaurdaino euskararen alde irabazitako nola-halako merezimenduak sariztatu nahi izan.  Berria - Kultura   2006-01-21

1951n Estatu Frantsesak Aita Hondet eta Joannatéguy-ren merezimenduak saristatu zituen zitazio honen bidez: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Ni baino idazle handi eta sariztatuagorik hurbiletik eta arrakastaz interesatu zaionez gero, ez dut hemen behirik, are gutxiago euskal behi erorik aipatuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Bigarren sariztatua, Joseph Iragaray, Bidarteko nausia, 18 urtez Azkarateko auzapez egona.  Herria   2001-09-20


sariztatzaile iz sariztatzen duen pertsona.

Frantxua Tambourin eskolako kontseiluaren presidenta eta Alexis Inchauspe lehen urteetako erakasle ohia mintzalari ozen eta suhar, andere Irazoqui eta kontseilu nazionaleko arduradunak denen goresle eta sariztatzaile.  Herria   2003-10-02


sariztatze (orobat saristatze) iz saritzea.

Sariztatzea holaxet egin da: [...].  Herria   2004-09-30

Harri batez bi xori, bi sariztatze egin ditu berriki herrian.  Herria   2001-09-20

Azen ontzeko, zer ziliportak ez ditu izan azkenik Cannesko zinema festibalean eman den sariztatzeak!  Herria   2004-05-27

Ondotik sariztatzeak izanen dira eta afaria denentzat.  Herria   2004-11-18


sarjalgi ik sar-jalgi.

sarjant ik sarjentu.

sarjen ik sarjentu.

sarjent ik sarjentu.

sarjento ik sarjentu.

sarjentu (orobat sardiant g.er., sargento g.er., sargentu g.er., sarjant g.er., sarjen g.er., sargent g.er., sargento g.er. eta sarkentu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarjentu agertzen da) 1 iz ofizialaren agindupeko soldaduburua.

Berako errepidean fusilatu ditik segituan: tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Hasiera-hasieratik, Hanley sarjentuak begitan hartu zuen Charlie.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Ni Europan sarjentu izatera iritsi nintzen, galoiak kendu zizkidaten arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 406. orr.

Jaka harekin eta aitaren atorra, praka eta bota batzuekin SSetako sarjentu baten itxura peto-petoa hartu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Bijilantzian zebilen milizietako beste sarjentu bati pistola ostu ziotela kuarteleko taberna ondoko takillatik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.

Turkiako Armadako sarjentu bat hil zuten eta soldadu bat zauritu Damlarca eta Akdizgin herrien artean.  Berria - Mundua   2004-07-14

Epaitegi militar batek zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Ivan Frederick AEBetako Polizia Militarreko sarjentuari.  Berria - Mundua   2004-10-22

Itsas armadako sarjentu bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Brutto tempo, tenente -esan zion Amianiri bere konpainiako sarjentuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Beren eremu txiki kaxkarrean festa egitea pentsatu zuten soldaduek, sarjentua buru zelarik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beharbada aita armadako sarjentu ohia zuelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Sarjentu kontularia, birao gordinak txekieraz botatzen zituena, bestek irabazten zuenean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

Sarjentu errekrutatzailearen aurrez aurre geundelarik, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Antjeren aita Holandan, gerra denboran, sarjentu nazia izan zen, Schumacher sarjentua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

3 irud/hed

Pilik bilatu zuen Maruk falta zuen hitza: hain sarjentu? Maruk horixe! bota zuen, eta ordutik aurrera elkarren arteko adiskidetasun-kode moduan edo, «Brown sarjentua» hasi zitzaizkion deitzen.  Berria - Kultura   2004-08-22

Sarjentu bat iruditzen zitzaidan Antje ere, aingerutxo maitagarri hura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer berri dago herrian? -galdegin zion uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Moisesen gainetik sarjentu-laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 361. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Croly Polizia Sarjentuak adierazi zuen ezen bera iritsi zenean hildakoa nasan etzanda aurkitu zuela; hilda, itxura guztien arabera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati ere bai, eta hilotza aurkitu duenari ez, etxera itzuli baita, baina bai haren ilobari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Horrexek arrimarazi zuen Châtelet-eko makila-sarjentu Casin Cholet-engana.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

6 (adizlagun gisa)

Eusko Milizietan sarjentu egondako eusko bat da -sozialista bera- orain Seguritatean lan egiten duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Katxo zagok hemen sarjentu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

7 sarjentu nagusi

Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 38. orr.

Bizkarreko kamaretan aterpeturik, O´Keefe sarjentu nagusia eta Dutch Robertson lehen mailako soldadua berrogeialdian ainguratutako ontziei eta ontziralekuz jositako itsasbazterrei begira zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 38. orr.

Hurrengo, sarjentu nagusiak besapean jarri zuen ostera bere makila.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadako sarjentu (4); sarjentu nagusi (3); sarjentu nagusia (3); sarjentu nagusiak (6); sarjentu nazi (3); sarjentu nazia (3)

brown sarjentua (3); guardia zibilen sarjentua (4); hanley sarjentua (9)

brown sarjentuak (3); esan zion sarjentuak (3); esan zuen sarjentuak (4); hanley sarjentuak (6); schumacher sarjentuak (5)


sarkasmo 1 iz ironiazko edo burlazko esaera ankerra.

Ironia sarkasmotik bereizten duena ironiak objetuarekiko duen afektibitatea dela, sarkasmoak ez duena.  Berria - Kultura   2004-12-04

Sarkasmoak ez bezala, ironiak izan dezake lotura afektiboa kritikatu nahi duenarekin.  Berria - Kultura   2004-10-23

Aise erabiltzen nuen umorearen ezten maiz korrosiboa, anbulatorioko beste medikukideen aurrean, esate baterako, sarkasmoaren mugetaraino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.

Ez zen, pentsatuko duzun bezala, irakurle, salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik, gehiago ironiaren edo sarkasmoaren bidetik zihoana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

Antonio Basagoitik «sarkasmotzat» jo zuen atzo Eudelen (Euskal Udalen Elkartea) mehatxatutako zinegotzien aldeko kanpaina abiatzeko asmoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Askotan irudikatu nuen elkar ikusiko genuen momentua, eta aldizka gorrotoa, aldizka sarkasmoa eta gehienetan higuina ikusten nuen Hermannen alegiazko harrera haietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 150. orr.

-Halabeharra -erantzuten zuen neskak, sarkasmoari helduta-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 38. orr.

Bere buruari aitortze hutsa sarkasmo garbia izan arren, komediantearena izan zen agian zailena.  Berria - Kultura   2004-11-07

Ez dakit zer jarrera hartu; ezin diot bere utzikeria, bere sarkasmoak eta bere gogortasuna aurpegiratu, baina ez dut uste horren guztiaren errua nik dudanik ere. Message?, mais quel message?, erantzuten du Baconek sarkasmoz beteta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

2 sarkasmoz adlag ik sarkastikoki.

Bere garaiko eta gizarteko konbentzioei aurka egin zien, ironiaz eta sarkasmoz maiz, argitasun handiz beti.  Berria - Kultura   2006-02-25

LUIS (sarkasmoz): hilekoa etorri zaidala uste dut.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 85. orr.

Gelditu egin zen apur batean Léa, eta berriz ekin gero, sarkasmoz -Norbaitek esana da: askatasuna da matematikaren muina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Baina orduantxe hasi zen "tira egiten dik, ezta?, gustuko daukak, ezta?" bezalako lelo temosoekin, noiz sarkasmoz, noiz erresuminez, besteak Idoiaren alde egiten zuen bakoitzean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 146. orr.

-Gol-festa katedralean, beraz -gaineratu zuen Begoñak sarkasmoz, gorroto duelako futbola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sarkasmo hutsa (3)


sarkastiko izond sarkasmoa daukana edo adierazten duena.

Hamar orri ziren, aitaren kontakizun zuhurtasunik gabeko haiek oinarri zituztenak, sarkastikoak, krudelak eta ezin garratzagoak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.

CAIaren gida jadanik aipatutik harturiko aipu sarkastiko bat zen hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Lehendik ere bagenekien, ala ezetz uste zenuen? -galdetu zuen Amaiak ukitu sarkastiko batez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.

Halaxe zegoen zuzentzailea, irribarre sarkastikoa ezpainetan zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.

Basapizti sarkastikoa, deitzen zion Andrewk.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.

Zahar nahiz gazte, ezagun nahiz ezezagun, liriko edo oniriko nahiz ironiko edo sarkastiko, era guztietako poetei zabaltzen die atea urtero Hatsaren Poesia olerki bilduma-k.  Berria - Kultura   2006-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri sarkastiko (3)


sarkastikoki adlag sarkasmoz.

-Hara, Luth, aspaldiko, oraindik hemen al zabiltza? -esan zion Maelek sarkastikoki-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.

Fionnek ez zion arretarik ipini Belaskoren eraso honi, baina Maelek ezinegona erakutsi eta belarrira xuxurlatu zion sarkastikoki: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 100. orr.


sarkentu ik sarjentu.

sarketa iz koitoan, zakila sartzea.

Gaur egungo aingeruek masturbazioa, sarketa, kitzikatzea eta abar garbi horiek oro txit ongi ikasiak dauzkate.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Berriro lotu gintzaizkion oheko jolas atseginari eta, egoki iritzi genionean, sarketarako prestatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 91. orr.

Sasoi-sasoiko emakume bati zakil gogorra gustatzen zaio eta sarketa gustatzen zaio.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Emakumea ohituta ez badago, aurretik nahiz atzetik egin, beti mingarria izango da sarketa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 89. orr.

Aldizkari ia guztietan, sarketa bikoitzeko argazkiak ageri dira, bi tipo eta zoritxarreko tipa bat makillajez gainezka, hot dog erotiko bat gutxi gorabehera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.


sarkin 1 izond eremu batean edo jarduera batean eskubiderik gabe sartzen dena.

Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Zibilizazio sarkina kanporatzeko eta bere historian estatu unibertsalaren fasea berriro hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Material sarkina gorputzetik kanpora bidaltzen da (larruazaletik), edo zuntzezko ehunean bildu eta guztiz isolaturik uzten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

• 2 iz eremu batean edo jarduera batean eskubiderik gabe sartzen den pertsona.

Itsasaldetik amildegiak eta beste hiru hegaletatik burdinazko hesi batek babesten zuen etxea sarkinengandik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Fang-ek sarkina hil dezake, sarkinak Fang hil dezake, biak ere salba daitezke, biak ere hil daitezke, eta abar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.

-Eta hiri, gizagaixo sarkin zuhurgabe ergel hori, adio sekulako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Hala ere, okasio batzuetan sarkin barbaroak zerbitzu apal bat egin izan dio geroari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Sarkin bat sentitzen naiz -esan zuen-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

3 irud/hed

Nik sarkin bat aurkitzen dut sarri nire gogoan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 70. orr.

Hainbat mendez hibernatu, bere garaiaren zain egon eta azkenean bere aukera aurkitzen duelarik zibilizazio sarkina kanporatzeko eta bere historian estatu unibertsalaren fasea berriro hartzeko, eten zioten puntuan bertan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.


sarkinkeria iz eremu batean edo jarduera batean eskubiderik gabe sartzea, gaitzesgarritzat markatua.

Sandrok ez zituen gogoko erlojuak: sarkinkeriatzat sentitzen zuen haien gaztigu isil etengabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.


sarkofago iz harrizko hilkutxa, eskuarki erliebeak eta idazkunak dituena.

Septimak, herabe, sarkofagoen artean lasterka ekin zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Itxi egin zen horma, sarkofago baten estalkia bere altxor izugarrien gainean bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.

Bainuontziari sarkofagoaren antza hartzen nik: etruskoa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.


sarkoma iz ehun konjuntiboan sortzen den tumor gaiztoa.

Kutsadurarekin lotzen diren tumoreak (sarkoma, linfoma, jaiotzetiko anomaliak) %30 gehiago ziren Tarragonan Gipuzkoan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16


sarkor 1 izond erraz edo oso barnera sartzen dena. ik barrenkor. (hotsez eta kidekoez)

Hasperen sarkorra egin zuen, eta bezeroek sabela zatika jaurtiko zuela pentsatu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Odola gatzatzeko moduko txilio sarkor batek hautsi zuen isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

Gizonak ahots ederra zuen, sarkorra eta katuaren ilea bezain leuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Kolera aienatu gabe zuela, atzealdetik zetorkion ahots sendo sarkor bat entzun zuen, samurtasunez beterik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 231. orr.

Trenaren soinu sarkor sakona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Horretan ziztu sarkor bat entzun zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Pedro Aranburu-k hitz sarkor batzu erran ditu ikastola guzien federakundeko lendakari bezala, errepikatuz zoin beharrezkoak ditugun herri-eskola horiek.  Herria   2003-05-15

Mintzaldi sarkor baten ondotik, de Monsabert jenerala, Marsella I944ko agorrilaren 15ean libratu zuenak, papoan eman zion "Légion d'Honneur" medaila ospetsua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.

Xabier Leteren doinu sarkorrak izan dira aurrena: "Jo, a zer rolloa", esan du segituan batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

· Badira zapore baten dei sarkorrera heltzen zaizkigun oroitzapenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

2 (bestelakoez)

Nafarro aldetik datorren ipar gorri sarkor txorrotx horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Fionnek, burua altxatzean, Matienaren begirada sarkor hura beregan josita nabaritu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 130. orr.

Begirada akitu batekin egin du topo, inoiz bizi-bizi zelatatu duten begi sarkorren distira itzaliarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

Min sarkor eta hotza sentitzen dut, labankada baten antzekoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Berebiziko oinaze sarkor bat sentitu zuen, eta begiak malkoz bete zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Neskatoaren usaina oso sarkorra zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.

Goroldioarena bezalako usain sarkor bat sentitu zuen sudur-mintzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Bulegoko usaina lehengo bera zela ohartu zen, nikotina eta mendazko lurrin sarkor hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Gaua trinkoa zen; euri sarkor batek isilperatzen zituen zarata guztiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.

Neguko hotz sarkorrak izoztuta hil omen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.

Ortega-ren ikusmoldeak arrazialismo sarkor batek inpregnatuak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.

Neskarenganako gorrotoz beterik, bihotzondoko sarkorra hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Gezi bat bezain arin, gezi bat bezain sarkor, munduko indio guztiak bezalaxe.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Hiru esku batera altxatu dira, eta egongela kristal-hots zorrotz-sarkorrez bete da: hiru esku altxatu dira, hiru bihotz batu...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 109. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.

4 (adizlagun gisa)

Abartzuza inguruetan bele asko jiraka hegaz, omen; eta beltzen gorpu usteldu kiratsa, sarkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

Erabat ahantzia neukan keroseno usaina, bat-batean sarkor, gailen; eta hegazkin orroa, giroan gorgarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 18. orr.

Hain sarkor nagusitzen da bere indarra.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) ik sarkortasun.

Isiltasun karroinduaren sarkorra baizik ez zen ozen, bistan dena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots sarkor (5); doinu sarkor (3); doinu sarkor batez (3); hitzaldi sarkor (3); hotz sarkor (3); lurrin sarkor (5); lurrin sarkor bat (3); usain sarkor (15); usain sarkor bat (3)

ahots sarkorra (4); begirada sarkorra (4); hotz sarkorra (3); usain sarkorra (21); usain sarkorra zerion (4)

begi sarkorrak (3); hotz sarkorrak (3); usain sarkorrak (11)

bihotzeko sendimendu sarkorrenak (10)


sarkortasun iz sarkorra denaren nolakotasuna.

Bi gauza argitu ziren aldi berean anaia honen hondamenean: Jainkoaren justiziaren zuzentasuna eta santuaren profezi espirituaren sarkortasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.

Behaketa luzeagoa edo sarkortasun handiagokoa egin ondoren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 59. orr.

Holakoxe arrazoi biribilak botatzen dituzte dena dakiten gizajoek, eta biribila kamutsa da beti, sarkortasun gutxikoa eta zorroztasunik batere gabea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.


sarleku iz sartzeko lekua.

Errausturik dago herrien sarleku zen hiria.  Elizen arteko biblia   Ez 26,2

Eguzkiaren sorlekutik sarlekura, goretsia bedi Jaunaren izena!  Elizen arteko biblia   Sal 113,3

Jauna, jainkoen Jainkoa, mintzo da, mundu osoari egiten dio batzarrera dei eguzkiaren sorlekutik sarlekura.  Elizen arteko biblia   Sal 50,1


sarmatiar ik sarmaziar.

sarmaziar (orobat sarmatiar) izlag/iz Sarmaziakoa, Sarmaziari dagokiona; Sarmaziako herritarra.

Gilermo Konkistatzailearen soldaduak sarmatiar kasket koniko eta ezkatazko armadura-jakaz ekipatuak daudela, kometa formako ezkutuekin. honek hainbat germaniar eta sarmaziar koloniaren presentzia jasotzen du Galia, Italia eta danubiar probintzietako erromatar lurraldean. Jarraian zimeriarrak, eskitiarrak, sarmatiarrak eta godoak, besteak beste, iritsi ziren, K. a. lehen milurtean. barbaro teutoniko eta sarmatiarren gobernua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.


sarmiento iz aihena.

Oraintxe, esan zuen, mmm, oraintxe arkume bat, oraintxe sarmientoekin erreta txuletilla batzuk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 74. orr.


sarna iz hazteria, ezkabia.

Beldur handia zioten sarna eta larruazaleko gaitz orori, sendatzeko ukendua besterik ez baitzuten ezagutzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Sarnaren kontrako erremediotzat artoa ta koipetzu jatea, berriz, azken horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornatsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.  Elizen arteko biblia   Dt 28,27

Tuberkulosia, tifus exantematikoa (zorri berdea), sarna, eromena...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.


sarnadun izond hazteria duena.

Berak orduan zirkulu erdi bat eginez hasi dira nire bila, zakur sarnadunak bezala, eta haietako biren erdian gertatu naiz ni, ondo-ondotik pasa zaizkit, eskerrak pagoen hostoen itzalek ilargiaren argitasuna zapuzten zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.


sarobe ik saroi.

saroe ik saroi.

saroi (orobat saroe g.er. eta sarobe; Euskaltzaindiaren Hiztegian saroi agertzen da, eta sarobe baztergarritzat jotzen da) iz zelaia edo bazkalekua ondoan duen borda.

Ezker behatuz aldiz, Urkulu deitu misteriozko dorrea, Arnoztegi, beste mendi batzuk ere, etxola zenbait ere, beren saroi ederrekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Olibesarioko saroian, Euskal Herriko erdigune geografikoa aurkitu omen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, eguterako ardiborda itzalduak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Ardirik gabeko sarobe baten pareta ostean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.


sarra iz metal urtuen hondakina. ik zepa.

Mendia gero eta handiagoa bilakatzen ari zen, gero eta hurbilagoa, eta buru astunak altxatzen zituztenean, errautsa eta sarra eta kiskalitako arrokak osatutako mendi erraldoia besterik ez zuten ikusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 268. orr.

Azpiegitura horiek osatzeko, herrialdean 3.000 edukiontzi berri ipiniko dituzte, linea zuriko etxetresna elektrikoak birziklatzeko gutxienez instalazio bat eta burdin sarrak heltzeko beste instalazio bat.  Berria - Harian   2006-01-03


sarraila (orobat sarrail g.er. eta serraila g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarraila agertzen da) 1 iz ateetan, kutxetan... kokatzen den metalezko tresna, haiek giltzaz ixteko eta irekitzeko erabiltzen dena.

Hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Kutxaren sarraila hautsiko diat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Sarrailak daude kutxa, eskorta, estalpe, oilotoki, zelategi, eta mandioko atean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 302. orr.

Isilik geratzen dira, adi-adi, zer entzungo: sarrerako sarrailak egindako hotsa ematen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.

-Giltza sarrailan dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Giltza sarrailan sartu, atea ireki, eta jarlekuan esertzen naiz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Sarrailan indarrez sartu, bira eman eta... eta zabaldu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Gurasoak esnatzeke izango ziren esperantzaz eragin zion giltzari sarrailan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 167. orr.

Irekitzean, sarrailak kirrinka egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Sarrailaren hots zakarrak esnarazi zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Komunera behartu nintzenean, atea sarrailaz itxita zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Sarraila elektronikoa kontrolatzen zuen botoia zanpatu zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.

Seguritate-kutxara joan, ateko sarraila zifratuan zenbakiak sartu, hura zabaldu, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Gabardinako patrikan, ezusteko opari bat: hogeita hamar dolar eta sarraila ezezagunen bat irekitzeko giltza bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Ez zuen asmatzen, ez zuen sarrailako zuloa aurkitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Sarrailaren begira giltza kateatu, bira bakar batez atea itxi eta kalera atera zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Sarraila ireki zen une berean, giltza hegan irten zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Etxetik ateratzerakoan, Luisek itxi du sarraila giltzaz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 162. orr.

Bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Bi sarrailak libratu zituen eta berriz barrendik giltzatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Ezezaguna egin zitzaion sarraila biratzeko presa hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

Eskailerapeko armairuaren sarraila behartu, bere liburuetako batzuk hartu eta bere logelan ezkutatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

George urkila arrunt bat patrikatik atera eta sarraila bortxatzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.

Aise bortxatu zuen Anjelmariren 127aren sarraila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 183. orr.

Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Armairuak zabaltzen zituzten ate-zangoak labanaz irekirik, kutxa handiak ere bai, sarrailak leherturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

Sarrailak klik egin eta atea zabaldu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Sarraila herdoilduta egon daiteke, edo kisketatik libratuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 240. orr.

Askotan konpondu zizkiguk sarrailak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.

Eskailera burura ematen zuen ateak sarraila emanda zeukan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiak itxi eta sarraila hotsa entzuten dut goiko pisuan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Ohazur soinuak, "bai banoa", pausoak, sarraila-hotsak, eta Joseba agertu zen begietako makarrak kenduz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ate sarraila estuen lehen bortxatzailea izateko irrikan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarraileraino.  Elizen arteko biblia   Kt 5,5

Snelling erloju-sarraila jartzera joan zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

Hortaz baliatu da Sarkozy ministroa erranez ez zela bertze bat bezala sarraila lanetan ariko orain Frantziaren oihu eta marruma entzun gabe  Herria   2005-07-21

5 (su armena)

Fusil sarrailaren krakatekoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

6 sarraila-zulo ik zulo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atearen sarraila (5); ateko sarraila (4); sarraila ireki (4); sarraila zuloa (3); sarraila zulora (3); sarraila zulotik (10)

sarrailak ireki (3)

giltza sarrailan sartu (10); giltza sarrailan sartzen (3); sarrailan sartu (15); sarrailan sartu zuen (4)

sarrailaz itxita (4)


sarrailagile (orobat sarrailgile eta sarrailgin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarrailagile agertzen da) iz sarrailak egiten dituen pertsona.

Sarrailagile bati deitzea beste erremediorik ez daukala. arratsaldean bulegoan nengoela etorri zaiok nire amari sarrailagilearen morroia, zera, aldameneko mutila.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Errementari eta sarrailgileak ere eraman zituen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 24,14

Rouendik sarrailagile bat ekarri, eta nire gelarako burdinazko leihosare bat egiteko agindu diot.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 335. orr.


sarrailagintza (orobat sarrailgintza; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarrailagintza agertzen da) iz sarrailak egitea.

Aspaldian ikasi genuen eskolan sarrailagintza maite zuela Louis XVI.ak, horretan pasatzen zuela denbora ez zituelarik batere entzuten Frantsesen oihu eta marrumak.  Herria   2005-07-21

Sarrailagintzak unatu zuen, ordea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Laugarren aldea burdinazko burdin-sare batek ixten duela, aro bereko sarrailgintza bikaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.


sarrailatu, sarraila(tu), sarrailtatzen du ad sarrailaz itxi.

Kisketa itxi barik eduki arren, Antoniak ez zuen gelan sartzeko atrebentziarik hartzen, eta ateko euslekuari gora eta behera egiten zion sarrailaturik balego moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.


sarrailatxo iz sarraila txikia.

Sarrailatxoa ireki eta bi hatzen artean bat hartuz, sudur parera eraman zuen aurrena, begiak itxita usaintzeko, eta belarri ondora gero, puntuan lehortutako tabakorriaren grakada fina sumatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 201. orr.


sarrailgile ik sarrailagile.

sarrailgin ik sarrailagile.

sarrailgintza ik sarrailagintza.

sarrakio iz laborria, izu-ikara.

Doktorea zutik geratu zen, zurbil, izumenak harturik, begiak sarrakioak nahasturik, ilea burugainean zut, hortzak karraska, eta burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela aurrean zuen ikuskari ulertezinak hartaraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.


sarraldi (orobat sartualdi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarraldi agertzen da) iz sartzea, norbait edo zerbait nonbait sartzen den aldi bakoitza. ik sarrera.

Handik hasiko zituzten aurreneko sarraldiak eta erasoaldiak Europan barrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.

Fronteaz bestaldean sarraldi bat egitea erabaki zen, eta Alemaniako hamar fisikari bikainenak bahitzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Jonnet eta Jourdaine iazko jokalariek oso maila ona eman zuten iaz eta hegaletan zuloa egitea lortzen zuten sarraldi bakoitzean.  Berria - Kirola   2004-08-17

Idazlearen eta gertakariko protagonista nagusi izandako kide baten arteko harremana jorratzen du, pertsonaien psikologian sarraldi sakonak eginez.  Berria - Kultura   2006-03-01

Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere hain sakon ez bada ere, eta bi mugimendu puritano horiei, beren aldetik, arimak duen jainko-aniztasunaren gose aseezinak eraso zien unibertsoko indar naturalen itxurazko aniztasuna islatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Gizarte hauen jatorrietaraino joanda, mila urteko "sarraldi helenikoaren" atzean, desagerturiko gizarte bat, Gizarte Siriako deitua, dagoela aurkitzen dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tanke sarraldi horiek erremediorik ez duten kalteak eragiten dituzte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Jennyren mihiak nire aho barnean egin zuen sarraldi ustekabekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.


sarrarazi (orobat sararazi g.er. sarrerazi g.er. eta sar-erazi; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarrarazi agertzen da) 1 du ad sartzera behartu.

Lambertek ukuiluan sarrarazi gintuen, eta hantxe giltzapetuta utzi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Hendaiatik Bordelerako trenean sarrarazten gaituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Autoaren atzeko atea zabaldu, eta barrura sarrarazi nuen obispoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Ate beltz bat zabaldu zen, eta katez loturiko gizon bat sarrarazi zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Logelan sarrarazi ostean, atea giltzaz itxi zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Hitlerrek komunista guziak preso sarrarazi zituen eta orduan ireki herio zelaiak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Gero apez batek laminak gaztigatu zituen lurpean sarraraziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.

Diligentziako zaldiak bainatzera eramaten zituztenean, Tellagorrik errekan sarrarazten zuen biloba, haietako baten gainean. aita eta biok lo gaudelakoan, emaztea ohean sarrarazi du gelakideak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Herriko jendeak kontatzen zuela alaba komentu batean sarrarazi zuela, bortxaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Neguak sarrarazten gaitu etxetarat laster, kanpoan denbora handirik pasatu gabe.  Herria   2003-03-13

Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Manausko portuan, liburu-kutxak ontzira sarrarazi zituenean, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Diafragmaren jaisteak sarrarazten du airea biriketara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

2 (testuinguru abstraktuetan)

Esplotatzaile madarikatu batzuek dirua lapurtu didate, ohitura txarren galbidean sarrarazi nahi ninduten berberek!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

Harexek sarraraziko luke arrastoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Preso guziei kaskoan sarrarazteko zer zen ihesaldiaren saria eta halako xederik zutenei gogoa kentzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 157. orr.

Batetik, soldadugai etorri berriak lasaiaraziz, eta, bestetik, gure istorioekin haiei beldurra sarraraziz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Hor ageri da frantses administrazioak eta eskolak euskaldun izaitearen ahalkea zer heinetaraino sarrarazi zuten euskaldunen baitan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 55. orr.

Zazpigarren kapituluak, sarrarazten gaitu erdiz erdi, mendeetan barna, filosofia ala teologia politikoaren eztabaidetan gai nagusietarik izan den boterearen eta botere mota ezberdinen arteko liskarren muinean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Literaturak sortzen dituen fantasia, amets, ilusio, abentura eta, zergatik ez, historiaren benetako kontaketa-munduan sarrarazi ninduten idazleen artean aurreneko tokian dagoela Jules Verne.  Berria - Harian   2005-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoan sarrarazi (4); barrura sarrarazi (8); barrura sarrarazi zuen (3); etxean sarrarazi (4); preso sarrarazi (5); sarrarazi ninduen (14)

barrura sarrarazten (3); sarrarazten gaituzte (3)


sarrarazle iz zerbait edo norbait sarrarazten duen pertsona.

Böhl de Faber-en ahaleginei gizarte espainolak zaputz egin die, eta Bartzelonako Europeo aldizkariak ere arrakastarik ez du izan; Durán-en ekarpenak aldiz txaloka hartu dira, hau jo daiteke erromantizismoaren sarrarazletzat Espainian (kritiko edo teorikoen mailan).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.


sarrarazte iz sartzera behartzea.

Zuberoan eta mendiko nekazaritza bizirik dauden beste eskualdeetan hartzak berriz sarrarazteek piztu duten gizarte eztabaida gori-goriekin, ezinezkoa izango zen hartzik ez egotea maskaradetan...  Berria - Kultura   2006-01-03


sarraski 1 iz hilkintza, gizaki askori bizia kentzea. ik masakre.

Sarraski hartan gure gudarosteak galera handiak izan zituen: sei mila lagun hildakoen eta preso eroritakoen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Hamabi gizon baizik ez ziren bizirik atera sarraski hartatik... haien artean Fidel Castro.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Turkiarrek guri egindako sarraskiaren ospakizuna da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

Otso harrapari taldeek sarraski handiak egiten zituzten, ez abereetan bakarrik, baita gizakietan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

Bahiketa sarraski bilakatu zen gero, Errusiako tropak haien kontra oldartu zirenean.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Lehengo udaberrian donapaleutar erreformazaleen sarraskian parte hartu zuten herritarren zerrenda da. honek, zaurituta baina, sarraskitik ihes egin baitzuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Errudunak atxilo hartzea nahi dute Srebrenicako sarraskiko hilen senideek.  Berria - Mundua   2004-11-10

Sindikatu bat sortu zuelako lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrela, Josuek eta israeldarrek sarraski handia egin zuten etsaien artean, ia denak hiltzeraino. Uholdeak sarraski ikaragarria sortu zuen.  Elizen arteko biblia   Jos 10,20

Abiasek eta beronen gudarosteak izugarrizko sarraskia egin zuten israeldarren artean: bostehun mila gudari aukerako erori ziren hilik.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,17

Atzerriko zaldun batek berebiziko sarraskia egin zuen Arturren gudarostean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.

Inoiz baino gerra handiagoak ikusi ditu mende honek [...] inoiz baino genozidio handiagoak egin dira, inoiz baino sarraski zikinagoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 166. orr.

Errege eta buruzagi greziar eta erromatarren sarraski etengabeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Hitz bat esan eta presoak akabatzen hasiko ziren haren gerlariak, sarraski odoltsu batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Haur errugabeen sarraski zuzengabeaz.  Elizen arteko biblia   2 M 8,4

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste batzuek Errusiak Txetxenian bideraturik darabilen sarraski-gerraren aurkako sinadura bilketarekin segitzen dute. Kolpetik ohartu nintzen iragana besterik ez zela gerra, baina sarraski-eremuetan gertaturikoak garun-harresian iltzaturik nituela betiko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 256. orr.

Jar itzazu aparte gaiztoak, hiltzeko ardiak bezala, gorde itzazu sarraski-egunerako!  Elizen arteko biblia   Jr 12,3

Lehen aldiz egunkariek korrespontsalak igortzen dituzte sarraski lekura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

4 irud/hed

Hementxe jazotzen dira espekulazioaren ondoriozko sarraski larrienak: "alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

Handik hona, ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen. hobe izango dute txuri-urdinek lotan ez geratzea, geratzen zaionarekin sarraski handi samarra egin baitezake Atleticok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Euskarari eginak zaizkion sarraski horiek.  Herria   2005-06-16

Bihotz sarraskia ezin gaindituz, urtea baino gehiago eman nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 90. orr.

5 hilikia.

Sarraskia non, han biltzen dira putreak.      - 0. orr.

Hegaztiak sarraskira nola, halaxe inguratzen ziren denak atsoak utziriko ondare oparora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.

Sarraski hartatik jaten duenak bere arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsera arte.  Elizen arteko biblia   Lb 11,40

Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue.  Elizen arteko biblia   Dt 14,8

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beren Aro Heroikoa in vacuo aurkezten dute, ustekabeko erreferentziaren bat bakarrik eginez gorpu ahaltsuari, zeinen gainean ari baitira beren sarraski-festak egiten bardoaren putre-heroiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Piztia horien sarraski-zatiren bat edozer gauzaren gainera jausten bada, kutsaturik geldituko da.  Elizen arteko biblia   Lb 11,35

Bide bazterretan, sarraski puxkak, hegazti beltzak, txakurrak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 191. orr.

Hi baizik ez hintzen falta sarraski-jaleen kofradiatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

7 irud/hed

Esaten dituzun hitzak hilda iristen dira mundura, kiratsa darie, sarraski bat dirudite, zure ahotik irten bezain laster.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sarraski handia (6); sarraski handiak (6); sarraski handiak egiten (3); sarraski handiena (3); sarraski ikaragarria (4); sarraski itzela (3); sarraski izugarria (3); sarraski ugari (4)

aurkako sarraskia (4); berebiziko sarraskia (5); berebiziko sarraskia egin (4); gernikako sarraskia (3); gertatutako sarraskia (3); izugarrizko sarraskia (7); izugarrizko sarraskia egin (3); madrilgo sarraskia (4)

sarraskia egin (18); sarraskia egin zuten (4); sarraskia egiteko (4); sarraskia eragin (3); sarraskia eragozteko (4); sarraskia geldiarazteko (3); sarraskia gertatu (6); sarraskia gogoratzeko (3); sarraskia izan (6); sarraskia izan zen (4); sekulako sarraskia (4)

srebrenicako sarraskia (3)

madrilgo sarraskiak (3); sarraskiak egin (4); sarraskiak egiten (5); sekulako sarraskiak (3)

madrilgo sarraskian (3); sarraskian parte hartu (3)

gatumbako sarraskiaren (3); madrilgo sarraskiaren (8); sarraskiaren biktimen (3); sarraskiaren erantzukizuna (3); sarraskiaren erantzule (5); sarraskiaren inguruko (3); sarraskiaren ondoren (5); sarraskiaren urteurrenean (3); srebrenicako sarraskiaren (6)

sarraskirik handiena (3)


sarraskigile (orobat sarraki egile) 1 izond sarraskiak egiten dituena.

Urak turkiar piratez josita baitzeuden, eta haiek krudelak ziren, odol-goseak ziren, sarraskigileak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Hiru egun errekontrua iragan ondoan, Frantses justiziak ez zuen oraino eskakizun deus eginik ez Holandari, ez eta Norvegiari, horkoa baita karga untzi sarraski egilea.  Herria   2002-09-05

2 irud/hed

Begi minduak ziren, urliaren larruan sufritu nahi izan eta sufritu ez, baina haren sufrimenduaren lekuko izan zirenak; begi beltzak ziren, gau sarraskigilea, gau argijalea betile zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.


sarraskijale 1 izond/iz sarraskiak jaten dituena.

Herbertek ezin jasan zezakeena zopiloteak ziren; bizirik gauden bitartean ezer egiten ez badigute ere: kiratsa darie, besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik, itsusiak ere badira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Sarraskijaleek haren hezur dohakabeak grinaz irents ez zitzaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 363. orr.

Saiak mende luzeetako bilakaera eduki du sarraskijale izatera iristeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.

Jendeari putre eta sarraskijale deitzeak ez du elkarlanerako bidea laguntzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

2 (hitz elkartuetan)

Txoriak, txori sarraskijale.  Berria - Kultura   2006-05-02


sarraskikide izond sarraskian kide dena.

"Nolatan gero Hitler eta Stalin sarraskikide?", zioten ortodoxiaren zaintzaile eta jagoleek, egiaren komisario politikoek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.


sarraskitu, sarraski(tu), sarraskitzen 1 du ad sarraski batean erail.

Sarraskitu egin zituen gazte eta zaharrak, emakume eta haurrak suntsitu, neskatxa eta bularreko haurrei lepoa moztu.  Elizen arteko biblia   2 M 5,13

Beraien erregea, menperagaitza zirudien gudarostearekin Pertsiara heldu zenean, sarraskitu egin zuten Nanea jainkosaren jauretxean.  Elizen arteko biblia   2 M 1,13

Gizon horiek, harrapatu eta sarraskitzeko sortuak diren adimengabeko animaliak bezalakoak dira.  Elizen arteko biblia   2 P 2,12

Serbiarrek onartu dute 1995ean Srebrenican 7.000 musulman sarraskitu izana.  Berria - Mundua   2004-10-15

1649-1650ean haien aurkako kanpaina militarra abiarazi zuen, eta Ingalaterrak bidalitako kolonoen kontra altxatu zirenak sarraskitu zituen.  Berria - Harian   2005-07-31

Poliziak bere 19 kide sarraskitu zituela gogoratu zuen herenegun MST Lurrik Gabekoen Mugimenduak.  Berria - Mundua   2006-04-19

Haurrak plazetan sarraskitu dituzte, gazteak etsaien ezpataz erori dira.  Elizen arteko biblia   1 M 2,9

"Basa" fama gaitza bildu zuten orduan gure herritarrek, Paysandu hiria sarraskitu zutelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

Buztan zihoazenak Belateko mendian harrapatu eta sarraskitu zituzten gipuzkoar zitalek, baita haien kanoiak kendu ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Bi jokabide daude politikan sekta berri baten aurrean: kupida gabe sarraskitu buruzagiak eta jarraitzaileak, gizonak, andreak eta umeak, bat bera laga barik, edo toleratu, sekta handia denean; lehen jokabidea munstroarena da, bigarrena jakintsuarena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

2 irud/hed

Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa, eta hatzak laranja zatitzeko frutaren bihotzeraino sartzen zituen heinean, laranja erabat sarraskitzen ari zen, alde guztietatik zukua zeriola. gero bere azeri-isatsak ekarrarazten zituen, aurkitzen zituzten euli eta erle guztiak esetsi eta sarraskitzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu.  Berria - Kultura   2006-04-26

Morala sarraskitua izan dela, herri erkidego batek prezioak putinka hupatzen lagundu baititu, merke arazteko tresnak baliatzeko ordez.  Herria   2005-12-29

SCH (%0,97) eta BBVAren (%0,8) igoera ahulak, Altadis (- %3,1) eta Endesaren (- %0,79) jaitsierek sarraskitu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

3 (abere bat) sarraski bihurtu.

Piztiaren batek sarraskitu badu, hala gertatu delakoaren frogak aurkeztuko ditu, eta ez du ordaindu beharrik izango.  Elizen arteko biblia   Ir 22,12

Munstro bilakatu eta nire ardiak banan-banan hiltzea erabakiko banu gaur, ia artalde osoa sarraskitu arte ez lirateke ohartuko eurak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik.  Elizen arteko biblia   Lb 7,24

Abelgorri baten hondar sarraskituak ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.


sarraskitzaile izond sarraskitzen duena.

Esan zioten Musuoker pirata odol gose eta sarraskitzailea etorri zitzaiola borroka bila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

Bihotzei dardar eragiteko eta hildako ugari egon dadin, ate guztietara zuzendu dut ezpata sarraskitzailea, distira botatzeko egina, sarraskirako leundua.  Elizen arteko biblia   Ez 21,20


sarraskizale 1 izond abere sarraskien zalea dena.

Sai, putre eta bertze hainbat hegazti sarraskizalek apailatuko dizkiete hiletak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora- epaileak berak baino askoz ere arrano eta putre sarraskizaleago horiekin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

2 irud/hed

Ospearen eta arrakastaren eztia ondo dastatu eta gozatuta hil baita Orioko jenio handia, bere jenialtasunaren handiaren eta jendearen mirespen ez txikiagoaren jakitun, sarraskizaleak gorabehera eta museoak museo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.


sarratera ik sar-atera.

sarrats iz abere sarraskia.

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.


sarratzinismo ik sarrazenismo.

sarratzino ik sarrazeno.

sarrazenismo (corpusean sarratzinismo soilik) iz sarrazenoen sinesmena.

Luthertiar haiek berak [...] Jesu Kristoren izenean beren sarratzinismoari jarraikitzen diren beste guztiekin, aski eta gehiegi izanen direla gure Aita Sainduaren erreinuan sartzeko eta haren iraultzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.


sarrazeno (orobat sarratzino g.er., sarrazin g.er. eta sarrazino g.er.) izond/iz arabiarra edo Arabian jatorria duena, musulmana.

Godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

Nafarrak eta leondarrak eta gero [...] beste herri guztiek sarrazenoen eskuetarik atera zituzten Espainia osoko erreinu guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Longobardotarrak egundoko garaipena lortu zuten, Siponto itsasoan, sarrazenoen aurka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

San Frantziskok binaka bidali zituen bere lagunak sarrazenoen hainbat lurraldetara Kristoren fedea predikatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Hark galdetu zien ea sarrazeno egin nahi zuten, ala mandatari bezala etorri ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1155. orr.

2 Zel 108an sarrazenoek martirizaturiko beste anaia bat aipatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.


sarrazin ik sarrazeno.

sarrazino ik sarrazeno.

sarrera 1 iz sartzea.

Ontzien sarrera eta deskarga ikusi nahi nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 173. orr.

Erdi Aroaren mugarriak nahiko ondo markatuta daude historikoki: batetik, Alarikoren sarrera Erroman eta bertako harrapaketa 410ean, eta, bestetik, humanistek aurrera eramandako iraultza kulturala 1400az geroztik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Kontabilitate liburu gisako batean apuntatu dute nire sarrera, eta sinatu egin behar izan dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Joseba bizkarrez zegoen eta ez zen haren sarreraz konturatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Emakumeei sarrera eragozten dien araua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.

Sekularrek erabat debekatua zuten sarrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Nekazari bat etorri zen bere astoarekin Jainkoaren gizona bere lagunekin bizi zen aterpera; eta sarrera uka ez ziezaioten, astoari barrurantz eragiten zion, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Ene etxean sarrera debekatua baitute zu bezalako atso zahar purtzilek...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.

Sarrera ordaindu egin behar zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Denek espero zuten orduan gizonezko beltzaranaren sarrera oldartsua, baina minutuak aurrera joan ziren eta ez zen beste inor sartu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 76. orr.

Trelawney andereñoak ohiko sarrera dramatikoa egin zuen itzalpetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Atzo arratsaldean Bere Maiestate Enperadoreak sarrera publikoa egin zuen Tullerietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek [...] sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Ameriketako konpainiak ez dute batzuetan sarrera erraza Europan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 163. orr.

Hor hartuko nuen nik parte, ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela esan baitzidan Angelok: merkatalontziko sotoan pisatutako ikatzak ikaztegira iritsitakoan ere pisu bera zuela kontrolatu behar nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

· Baduzue denen berri, eta sarrera erraza etxe guztietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordu bata ipini dute sarrera-ordua.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Bigarrenik sarrera-kodea behar duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Harako krak hura, garezurraren barruan itsatsirik, sarrera-giltza bihurtu zen nire baitan, heriotzarekin aurrez aurre ipintzen ninduen giltza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Ingold zen haien gidari [...] Gandalf eta Pippini sarrera-baimena eman zien bera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Kontuan izan behar da, esate baterako, 2001. urtean sarrera azterketa euskaraz egin zutenen kopurua %45 izan zela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

4 irud/hed

(36i) irudian, teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

Garrantzitsua da egoera horrek zer egiten duen jakitea, zein den horren rol kausala sarreraren (input) eta irteeraren (output) tartean baita gainerako gogo-egoeren sarean ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

(36ii) irudia gramatika eta corpusa sarreran dituen lanabesa da, irteeran, gramatika zuzena bada "bai", edo zuzena ez bada "ez" erantzuten duena; beraz, gramatikentzako erabaki-prozedura eskaintzen digu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

5 norabaitera sartzen den jendearen kopurura.

Astigarragako kiroldegiak oso sarrera aipagarria izan zuen (400 ikusle), eta sarritan nahi lukete tiralariek horrelako giroz.  Berria - Kirola   2004-02-15

Sarrera oso polita Zarauzko Aritzbatalde frontoian.  Berria - Kirola   2004-01-11

Sarrera txukuna Tolosako Beotibarren, eta dirua parekatuta hasieran.  Berria - Kirola   2004-03-30

Denboraldiko sarrera onena espero baita gaur Mendizorrotzan.  Berria - Kirola   2004-11-21

Gasteizko Ogeta pilotalekuko harmailek sarrera eskasa izan zuten.  Berria - Kirola   2004-08-10

6 dirua banku edo kontu batean sartzea; irabazten den dirua.

Aurrekontu publikoen sarrera eta gastuen arteko oreka.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Gastuak sarrerak baino handiagoak badira, defizit publikoa sortzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Zuzeneko zergen sarrerak berriz, eskasagoak izan ziren, %2,9.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Zentraleko laguntzaileak izan ziren bukatzen lehenak, egun bateko sarreren balantzea besterik ez baitzuten egin behar.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 65. orr.

Zerga progresiboak (sarreren arabera tasa aldakorrak dituztenak) eta erregresiboak (tasa bakarrekoak) bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Txarrerako berriz, dibisen sarrerek produktu inportatuen kontsumoa areagotu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Sektore publikoaren finantzaketa-premiak murriztu egin ziren sarrera fiskalen gainean hazkundeak zuen eragin positiboari esker.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Sarrera faltsu haiek guztiak diruak ongi koadra zezan eginak ziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

Kaxako sarrera urriak ez baitzuen argindarra eta alokairua estaltzeko adina ematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.

Lanorduak galtzea, produktibitatea beheratzea, etxeko sarreren murrizketa, aurrezkien galera...  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzerritar kapitalen sarrera moduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Ordurako libretarentzat sarrera-agiria prestatua nuen eta diru kopurua kopiatua haren aurrean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.

Ohiz kanpoko mozkinak eta sarrera-hesi gogorrak izatea da merkatu horien ezaugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Europarrek [...] ondo asko zekiten kapital-sarrera horrek beren ekonomiak biziagotzen zituela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.

9 sarbidea; sarbideko eremua.

Kristalezko atea igaro eta sarreran geundela, atzera begiratu eta piltzar-biltzailea ikusi dinat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

Alchononek, sarreran, bere kaftan zarpaila, bere litsekiko jantzia eta galtzak erantzi zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Erruki-etxeko zaindariaren irudi bitxi bat zegoen sarrerako galeria beiradunean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen.  Elizen arteko biblia   Eg 14,13

Bi erreken arteko sarreratik sartu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

Bart tirokaldi luzea entzun omen duk Arrameleko zubiaren aldetik, Tolosako sarreran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Txaleterako sarrera ixten zuen burdinesi handiaren aurrean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.

Atenasko Akropoliaren sarrera diseinatu zuen arkitektoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Sarrera hogeita bost metro zen luze, eta hamabi eta erdi zabal.  Elizen arteko biblia   Ez 40,36

Cella-rik gabe egindako tenpluek plataforma altxatua izaten dute, eta sarrera harmailaduna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Barneko atariak ere bazuen sarrera bat hegoaldera.  Elizen arteko biblia   Ez 40,27

Abimelekek bere taldearekin aurreratu eta hiriko sarrera hartu zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 9,44

Patiotik zeukan sarrera, eta zurezko mahai handi bat zegoen erdian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen.  Elizen arteko biblia   Mk 15,46

-Sekretuen Ganberako sarrera! -esan zuen ahots latzez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 215. orr.

Erdiko solairurako sarrera tenpluaren eskuinaldeko saihetsean zegoen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,8

Sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen mila urteak bete arte.  Elizen arteko biblia   Ap 20,3

Sarrerako burdin-hesiak kirrinka egin zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Sarrerako pasabideak barne patio batera jotzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Dorreak egingo dira portikoen bi aldeetara, dorreetatik makina bidez kateak zeharkatu eta portuko sarrera itxi ahal izateko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Bi letrero sarrerakoan: Ez erre batak; Isilik besteak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

10 (izenondo eta izenlagunekin)

Buru bat agertu zen sarrera zabalaren eta egongelaren artean zeuden gortinen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Ez nizkien bisaiak ikusi; sarrera argiztatuan distiratzen ziren bi nabala gorriztatuek bihurrarazi zizkidaten begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Gryffindor dorreko sarrera ezkutura iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.

Apaizak seguru eta harro agertzen ziren, mahai azpian sarrera ezkutu bat egina baitzuten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,12

Segurtasuneko gnomoen ondotik lasterka igaro eta sarrera nagusira bideratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe horiek sarrera-gela zoragarriak izaten dituzte eta duintasunez egindako ate egokiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Metro sarrera batean geratu gara aurrekontratua sinatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Institutu sarreran Itxaso bere lagunekin hizketan ikusten duenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.

Hotel-sarrerako marmolezko bi estatua zuriak baino zurrunago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

Hantxe gelditu zen Joanes, plaza-sarrera zaintzen, ezer edatera ausartzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 152. orr.

Atari-sarrerako oihala.  Elizen arteko biblia   Zen 3,26

Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Lk 24,2

Asiriako erregeari atsegin emateko, aldatu egin zituen Akazek bai tenplu barruan egina zen larunbatetarako aterpea, bai kanpoan zegoen errege-sarrera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,18

Erregeak bere laguntzaile nagusi hura bidali zuen hiri-sarrera zaintzera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,17

Jendea hiri-sarrerako plazan bilarazi eta sutsu hitz egin zien, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,6

· Baina liburutegiko kontrol-sarrerara iristen denean, makinak ez dio txartela onartzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

13 gai edo ekitaldi bati buruzko atarikoa. ik hitzaurre; sartaurre.

Lan akademiko baten ohiko eskemak oinarrizko hiru zati ditu: sarrera, garapena eta ondorioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 357. orr.

Kijoteren sarreran hala dio Cervantesek: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 214. orr.

Julio Herranz anaiak "Los Escritos de Francisco y Clara de Asís" libururako prestatu duen sarrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Sarrera: Ezekielen profeta-bokazioa.  Elizen arteko biblia   Ez 1,1-3 tit

Sarrera honetan Sokratesen aurreko helendarren filosofia aztertzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Bost atal nagusi dauzka sarrera honek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Sarrera historikoa.  Elizen arteko biblia   Ba 1,1 tit

Sarrerako ohartxoan esaten zaigunez, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

"Fern Hill" poemaren sarrera -Aspaldi, artean gazte eta berde ginela...-, datorkigu gogora Erretratuko "Extul Handi" kontakizunaren hasieran: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 10. orr.

14 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskaltzaindian onartua izateko eliza katolikoaren jarrera atzerakoia kritikatuz egin zuen sarrera hitzaldiagatik erbestera joan behar izan zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

Hori gaurko sarrera-mintzalditik aparte gelditzen zaidan gaia da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 33. orr.

Dibulgazio modura idatzitako sarrera-testua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 334. orr.

Sarrera-liburu on bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.

Pazkoaldiko III. igandeko mezako sarrera-antifonaren lehen hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.

Liburuaren aurkibideak eta Maimonen sarrera-triptikoak aski behar lukete izan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Aukeratu ditugunak ohikoenak izaten dira hemen Logikako sarrera-ikastaro baterako, baina ezberdintasunak badaude haien artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Sarrera-ohar baten bidez, itzultzailea bera Inkisizioarekin izan zitzakeen arazoei zirkin egiten ahalegindu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

· Beethovenen Bosgarren Sinfoniako sarrera-doinuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Musika-sarrera motz baten ostean, hurrengo igandeko futbol partidei buruzko ohar batzuk ematen hasi zen esataria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 155. orr.

16 ikuskari edo emanaldi batera sartzeko aukera ematen duen txartela. ik txartel.

Pentsatu diat larunbateko borrokaldirako sarrera bat erostea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.

Londresen bizi den lagun bati operara joateko sarrerak oparitu, nire etxetik mugitu gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

72 egun falta dira Jokoetarako, 1.833.919 sarrera saldu dira orain arte, eta beste 2.133.096 sarrera jarri dituzte orain salgai.  Berria - Kirola   2004-06-02

Parisko Parc des Princes zelaian, ordea, 25.000 edo 30.000 sarrera sal ditzakete.  Berria - Kirola   2004-02-05

Gasteizera 1.500 sarrera bidaliko ditu, guztiak 35 eurokoak.  Berria - Kirola   2004-06-09

Lauko Finala ikusteko sarrerak agortu dira.  Berria - Kirola   2006-04-21

Derbirako sarrera pare bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Doi-doi eduki nuen denbora derbirako sarrera-multzo bat hartu eta poltsikoratzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 23. orr.

Sarrera-txartela eskuan zuela, Alejandro atezainaren ondora joan, eta berbetan hasi zen berarekin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 53. orr.

Sarrera: 25 euro.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

Sarrera 30 liberetan finkatua da eta emanaldi bat baizik ez da izanen.  Herria   2001-05-17

Zera esan zidan, ahapeka, etzaiok beltzari sarrerarik erosi, nik merkeago saltzen dizkiat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

17 hiztegi eta kidekoetan, atal nagusi baten izenburua; atal hori bera.

Entziklopediaren batean bilatu beharko zuela erle sarrera edo erlezain sarrera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 137. orr.

"25.000 sarrera ditu", zioen hitzaurrearen egileak, "eta koloretako 72 orri informazio eranskin gisa”.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Hiztegietan sarrera bakarra dute hitz polisemikoek, sarrera ezberdinak hitz homonimoek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Komeniko litzateke han "non" sarrerari, esaterako, begirada bat ematea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 184. orr.

Ikus "Askatasun" sarrera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Ezohiko sarrera zen hori entziklopedia batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Diderotek berak eskaini zion Entziklopediaren sarrera oso bat hobbisme hitzari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Horregatik, sarrera edo azpisarrera bereziak dituzte hiztegietan, non esamoldearen esanahia argitzen den.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 233. orr.

18 futbolean eta kidekoetan, jokalari batek, pilota kentzeko, aurkariari egiten dion erasoa.

Yachvilik 22 metrora baloia berreskuratu, Gaitanek sarrera egin eta Bidaberi egin zion pasea.  Berria - Kirola   2004-09-05

Jonas Gutierrezek sarrera gogorra egin zion Tuniri, eta lurrean utzi zuen. Sarrera erdia baino gehiago Hernaniko Galarreta Jai-Alai pilotalekuan.  Berria - Kirola   2006-04-21

Berriz ere Racingen aurkako lagunarteko norgehiagokan, belauna bihurritu zuen sarrera gogor batean.  Berria - Kirola   2006-03-29

Moralesen sarrera beldurgarria izan zen lehia itsusitu zuen gauza bakarra.  Berria - Kirola   2006-04-02

Aranburuk denboraldiari agur esan behar izan zion, Oriol erdiko atzelariak egin zion sarrera ikaragarriaren ondorioz.  Berria - Kirola   2006-04-14

Emerson brasildarrak egun Juventusen dago sarrera itsusia egin zion Contrari, eta errumaniarra larriki lesionatu zuen.  Berria - Kirola   2006-02-03

«Egiten dituen sarrerak neurtu behar ditu», dio irribarretsu Sarriugartek.  Berria - Kirola   2006-03-11

19 diru sarrera ik diru 31.
20 eguzki sarrera eguzkia ostertzaren azpian ezkutatzea.

Urrezko eguzki-sarrera joaten ari zen eta airea mindurik zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.

Udazken hondarreko eguzkii-sarreraren argitasunak estaltzen zituen berdeguneak eta ibilbideak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Bitartean Fionn eguzki-sarrerari begira zegoen, bere gogoetetan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 165. orr.

21 sarrera egin

Lidia zain zuen Alexisek egin zuenean sarrera etxera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Jaunaren 1243. urtean, anai Gotfredok bere sarrera egin zuen probintzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Burua eta sorbaldak makurtu nituen, hamar minutuan, Yumimoto konpainian sarrera egin nuen egunean, txintik ere atera gabe, inpresio txarra eragin nuela konprenituz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 8. orr.

Begira jarri zen mostradoreaz harantz, aldi berean Txantoi nagusiak eta Orrondok egingo zuten sarrera zelatatzen zuela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 24. orr.

Gitarra eta bateria abio bortitz batek sarrera egin zion boz anfetaminiko maliziotsu bati. pentsatu nuen errito hori alderanztea, gaztelaniaz sarrera eginez eta hitzaldia euskaraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Sarrera egin behar nion estasiaren paroxismoari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 156. orr.

Rafael Calderaren gobernuari petrolioagatik bat-batean 11.000 milioi dolarreko sarrera egin zioten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

-Bai, orri hau bete behar duzu eta ehun dolarreko sarrera egin banku-kontu honetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

22 sarrera eman

Eskaileraren beherenean ganga bat zegoen, egiaz katakonba heze, hotz, luze, bihurri baterako sarrera ematen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

1569ko apirilaren hondar egunetan, Nabarrenkoxeko ateak ireki ziren ehunka biarnes izuturi sarrera ematearren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Beste batzuek ateak bota eta sarrera eman zioten juduen gudarosteari; horrela, jabetu egin ziren hiriaz. helburua da operadoreek sarean aritzeko sarrera ematea.  Elizen arteko biblia   2 M 10,36

Markoa, izan ere, irudimen mundurako, irudiak irudikatzen duen diegesirako sarrera ematen duen irekiune bat bezala agertzen da orduan nolabait.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baginako sarrera (9); bere sarrera (14); derbirako sarrera (6); diru sarrera (91); diru sarrera garrantzitsua (8); egin zion sarrera (4); egin zuen sarrera (8); egindako sarrera (6); etxeko sarrera (4); euroko diru sarrera (4); euroko sarrera (4); ganberako sarrera (4); herriaren sarrera (5); hiriko sarrera (4); ikusteko sarrera (4); kontzerturako sarrera guztiak (6); portuko sarrera (5)

sarrera aldera (10); sarrera aurreko (5); sarrera bidaliko ditu (4); sarrera bortitzak (4); sarrera doakoa (7); sarrera doakoa izango (5); sarrera doan (16); sarrera doan izango (8); sarrera dohainik (5)

sarrera egin (13); sarrera ekitaldia (4); sarrera eman (10); sarrera eskatu (4); sarrera eskuratu (4); sarrera galarazi (4); sarrera garrantzitsua (8); sarrera gela (5); sarrera gelan (4); sarrera gisa (16); sarrera gogorra egin (4); sarrera guztiak agortu (9); sarrera guztiak saldu (6); sarrera hitzaldia (18)

sarrera irteera (5); sarrera irteerak (8); sarrera itxi (7); sarrera izan (12); sarrera izango (6); sarrera izatea (4); sarrera jarri (5); sarrera jarriko (8); sarrera jarriko ditu (4); sarrera liburu (6); sarrera moduan (6); sarrera moduko bat (7); sarrera nagusia (4); sarrera nagusian (11); sarrera nagusiaren (5); sarrera nagusiko (7); sarrera nagusira (5)

sarrera ona (6); sarrera ondoan (9); sarrera ondoko (5); sarrera ordaindu (12); sarrera polita (8); sarrera saldu (7); sarrera saldu dira (4); sarrera salduta (4); sarrera solteak (7); sarrera txartela (4)

sarrera zaintzen (7)

bere sarrerak (6); derbirako sarrerak (11); diru sarrerak (86); diru sarrerak izan (12); emanaldirako sarrerak (5); euroko diru sarrerak (11); euroko sarrerak (10); finalerako sarrerak (7); gastuak sarrerak baino (5); ikusteko sarrerak (5); joateko sarrerak (4); kontzerturako sarrerak (19); kontzerturako sarrerak agortu (6); partidarako sarrerak (9)

sarrerak agortu (16); sarrerak agortuta (10); sarrerak agortuta daude (5); sarrerak erosi (6); sarrerak erosteko (5); sarrerak itxi (5); sarrerak izan (14); sarrerak izan zituen (7); sarrerak salgai (24); sarrerak salgai daude (5); sarrerak saltzeko (5); sarrerak saltzen (6)

atari sarrerako (5); hiri sarrerako (10); hiri sarrerako plazan (4); sarrerako arasa gainean (4); sarrerako atarian (5); sarrerako ate (14); sarrerako atea (29); sarrerako atean (10); sarrerako atearen (5); sarrerako ateraino (6); sarrerako atetik (6); sarrerako burdin (4); sarrerako oihala (9); sarrerako plazan (5)

aretoko sarreran (5); ate sarreran (4); bere etxolaren sarreran (5); bere sarreran (4); dago sarreran (4); egoitzaren sarreran (9); elkarketa etxolaren sarreran (23); etxeko sarreran (7); etxola sarreran (5); etxolaren sarreran (34); herri sarreran (6); herriaren sarreran (5); herriko sarreran (7); hiri sarreran (12); hiriaren sarreran (6); hiriko sarreran (12); liburuaren sarreran (10); sarreran dagoen (12); sarreran gelditu (5); sarreran jarri (11); sarreran utzi (6); sarreran zegoen (16); sarreran zeuden (10)

elkarketa etxolaren sarrerara (13); sarrerara eraman ninduen (4); sarrerara eramango (4); sarrerara heldu (4); sarrerara iritsi (10); sarrerara joan (4)

hamateko sarreraraino (4)

sarreraren alde (4); sarreraren aurrean (11); sarreraren ondoan (11); sarreraren prezioa (4)

diru sarrerarik (16); diru sarrerarik ez (5); ez dago sarrerarik (5); sarrerarik ez da (4); sarrerarik gabe (10)

sarreratik gertu (4); sarreratik hurbil (4)

diru sarrerek (5)

diru sarrerekin (5)

bere diru sarreren (4); diru sarreren (52); diru sarreren araberako (4); sarreren arabera (5); sarreren dirua (4); sarreren prezioa (5)

diru sarreretan (10)


sarreratxo 1 iz sarrera laburra.

Atal honen xedea Hizkuntzaren Filosofian sortu diren arazo nagusiez eta joera desberdinez sarreratxo bat egitea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Hasiera-hasierako sarreratxoan adierazten du egileak bere lanaren helburua: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 490. orr.

Irakurgai hautatuak funtsezko hainbat arazori buruz, sarreratxo egokiekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.

Familiaren baimena orduan lortu zuela dio Labaienek, antzerkiari paratu zion sarreratxoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

2 irud/hed

Hiruzpalaurentzako jartzen zen lapikoak lau edo bostentzako ere ematen zuela eta, Justoren bazkariak beste sarreratxo bat zekarkien.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.


sarrerazain iz norabaiteko sarrean zaintzen duen pertsona.

Sarrerazainaren keinu idorra ikusirik, desenkusaka hasi nintzaion: banekiela ixteko ordua zela eta barkatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Sarrerazainak xera handirik erakutsi gabe utzi zidan pasatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.


sarrerazale izond sarreren zalea den pertsona.

Konturatu zen, modu berean, oso sarrerazalea zela Luvino.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 97. orr.


sarrerazi ik sarrarazi.

sarrezin (orobat sartuezin) izond bere barrura sartzeko ezintasuna agertzen duena.

Hedadura sarrezina (materia).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Zerbait hau, ordea, ez da hedatua, ez da sarrezina, ez da elkarketazkoa, zeren predikatu hauek sentimenarekin eta bere begiespenarekin soilik baitute zerikusia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.

Zeren hor azaltzen baita agerpen iraunkorrek espazioan (hedadura sarrezinean) hartueman soilak baino ez dituztela barnebiltzen, ezta barne-barnekoa den ezer ere, eta, hala ere, kanpoko hautemapen ororen lehen substratua izan daitezkeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.


sarrezintasun (orobat sartuezintasun) iz sarrezina denaren nolakotasuna.

Hedadura eta sarrezintasuna dira (batera materiaren adigaia osatzen dutenak) agerpenen batasunaren printzipio enpiriko gorenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.

Gorputz baten errepresentaziotik bertan adimenak pentsatzen duena kentzen bada, hots, substantzia, indarra, zatigarritasuna eta abar kentzen bada, halaber, sentsazioari dagokiona ere kentzen bada, hots, sarrezintasuna, gogortasuna, kolorea, eta abar, orduan oraindik ere begiespen enpiriko horri dagokion zerbait geratzen zaigu, hots, hedadura eta tankera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Utz ezazue "gorputz" esperientzia-adigaitik pixkanaka bertan enpirikoa den guztia alde batera: kolorea, gogortasuna edo biguntasuna, pisua, sarrezintasuna bera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.


sarri 1 adlag maiz, asko aldiz, askotan. ik ardura1.

Sarri esan dut eredu hori ez dela gaur egunerako egokia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

Harryk sarri maitatu izan zuen iraganean, baina oso bakan maitatu izan zuten bera ordainetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Hori hiru urtetik behin, edo sarriago nahiz bakanago, aipaturiko ministroak agindu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 158. orr.

Hegazkinak sarri datoz hiria bonbardatzera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 39. orr.

Hizkuntza handien jauregietan ere sarri ikusten dira horrelako egoerak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Aseguru-agente onak gauza izan behar du bere burua defendatzeko bezeroekin eztabaida zail bihurriak sortzen direnean, sarri gertatu ohi denez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Adituek diotenez, ura sarri edan behar da garai honetan, egarririk izan ez arren.  Berria - Harian   2005-08-06

Lujanbio mendizalea da, inguruko mendietan urteetan zehar sarri ibili izan dena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.

Zer ote du niregandik sarri urruntzen duen eta sarri niregana etorrarazten duen hori?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Hemen kontua da istorio hauetan Kristo gurutzekoak sarri hitz egiten duela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.

Sarri huts egiten dute, egia da, baina huts egina onartu eta hurrengo eguneko eguraldia asmatzeari ekiten diote berriro.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 152. orr.

Sarri egin izan diet uko antzeko irritsei lehenago ere, lotsa dut esatea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Tolosako euskara aipatzen da sarri euskara onaren eredu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 104. orr.

Dena galduta dagoenean iristen da sarri itxaropena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Aita apostolikoa: hitzok Erdi Aroan Aita santua adierazten zuten sarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

Osperik ez duten hizkerak baztertuta gelditzen dira sarri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 37. orr.

Sarri, ordea, idazleak ezkutatu eta mozorrotu egiten ditu oihartzunok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Nikolas, emakumeak bultzaturik, gero eta sarriago joaten zen bere lur-sailak eta baso puskak bisitatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

"Lituania Europa da" izan da sarrien entzun dudan komentarioa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 198. orr.

Ez momentuoro, baina bai sarri.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 48. orr.

Arrazoiz esan ohi da, maiz-sarri, giza izaera unean-unean agortu eta sortzen dela, belaunaldi batetik besterako loturarik gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Gauza batez oroitzen garenean, maiz sarri errana dudanez, horrenbestez gauza hori aitzinean bagenu bezalako afektuarekin kontenplatzeko prest gaude.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 369. orr.

2 (izan aditzarekin)

Sarri ez zen garagardorik, eta kafea esne eta azukrerik gabe hartzera behartzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

Gure artean, hoskidetasun maila izan da sarri errima txarra eta ona bereizteko irizpide bakarra.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.

Psikoanalisiaren sortzaileek, Freudek guztien buru, sarri izan zuten tentazioa arte-produkzioa bere alderdi subjektibotik ikusteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Auzo herrien artean sarri izaten dira tirabirak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 7. orr.

-Guk, emanaldien eraginez, sarri izaten ditugu tentsio metaketak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

3 (izenondo batekin)

Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

4 (beste adizlagun batekin)

Mozkortu egiten zen oso sarri eta emaztea jotzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 95. orr.

-Oso sarri erabiltzen du juntagailu kopulatiboa (et=eta).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Sarri, oso sarri entzuten da obra pornografikoa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Lehenbiziko aldi haren ondoko hilabeteetan aski sarri hitz egin zuten elkarrekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Lorcari buruz mila nobela, film, saiakera, antzezlan eta perfomance egin da, baita kantak eta diskoak ere, haren alderdi ugari aztertuz, eta horien artean homosexualitatea nahikoa sarri.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 129. orr.

Gisa bereko leloak sarri samar entzuten dira han eta hemen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Aitak eta nik sarri samar izaten genituen sesioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

· Ez du inoiz adorerik izango bere mendea iritzi-moda zentzugabeek hain sarri sartzen duten lokatza artetik ateratzeko. baina horrelako aukerak ez dira beren sumina asetzeko bezain sarri gertatzen: konformatu egiten dira, eta sufritu egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

5 berehala; aurki, laster.

Sarri ohartu nintzen euskaldunen sostengua baizik ez nuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 192. orr.

Sarri Peko Arrüa suntsituko dute.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 222. orr.

Eta sarri, nahi baduzu, aise gehiago ere behar gara biak goxatu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 63. orr.

Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Sarri, aroa edertzearekin, gure eskualde goxorat, jende frango etorriko da.  Herria   2003-04-17

-Sarri gaituzue hemen, Satankume alaenak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Sarri aita heldu zait xerka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

-Badakit, Menhirera abiatuko gara sarri.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.

Janztekoak jantzi bezain sarri duintasun galdua berreskuratu izan bagenu bezala. pilula bat ahoratu nuen etxeratu bezain sarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

Sarri arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 271. orr.

• 6 izond maiz egiten edo gertatzen dena.

Ertzain, erizain, argazkilari eta abarren joan-etorriak, jendearen jardunak, sirena-hotsak eta flash sarriak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

Euskal Herriko nekazarien bizimodua okertu dute ekoizpen eredu industrialak, lur eskasiak, lehorte sarriek eta jakien prezio txikiek.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Hermannek askotan hitz egin ziola nitaz, eta elkarren arteko tratu sarria balute bezala hitz egin zidan Hermanni buruz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Etengabeko otoitz eta kontenplazio sarriaren bidez Jainkoarekin intimitatezko harreman esanezinekoa lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Gogoratzeko ahalegin sarri eta burutsuen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren: batenak sarriak, lasterrak, urduriak; bestearenak sendoak, geldiak, izugarri bakanak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

-Normala denez, kasu partikular bat ez da kasu orokorra bezain sarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Arrazoiren batengatik, bazirudien haien arteko gutunak ez zirela hain sarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.

Horrek sexualitatea sarriagoa, askotarikoagoa eta jostagarriagoa izatea ekarri zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 222. orr.

Apaiz-batzarreko kideek gero eta trabes sarriagoak eta handiagoak egiten zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Bazuen sorgin puntu bat, eskua irakurtzen zuen, aztien bezero sarria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Edari sarriak bezala lanbrotzen dute adimena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Semeen errefusak ez ote zuen Domingo horren gizon isil eta ezkibela egin, emazte oihu-laster eta espantu-sarria ez bezalakoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

8 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) ik sarritasun.

Berak ezagutzen zuen haren ilearen sarria; Jimmyk Ellie maite zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

9 eremu txikian banako asko, tarte gutxirekin, dituena. ik tapitu; usu.

Hona non nagoen lantzakada sasitza sarri baten erdi-erdian.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Hostotza sarrian kantuan ari ziren urretxindorrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.

Zaldiak, bridak kenduta, bazkatzen hasi ziren lurzorua estaltzen zuen belardi sarrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Hartara, basoaren gune sarri eta etengabe ilunekin egokitu ginen, eta hezetasunak irristakor bihurtzen zituen pendizekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Aberatsa da gari-soroetan, eta baso sarri itxietan, eta belardi amaigabeetan. segur zegoen pistolariak azaldu behar zuela gurdibidetik behera errekaraino zabaltzen zen pagadi sarrian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Neure ondo-ondoan ikusi nuen... eskeleto bat bezala, ile sarri ugari eta zikin-zikinarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.

Ile fin sarriak, atzeraka orraztuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Ileak artean sarriak, bizarra ongi moztua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Adats beltz sarria harrotu zuen eskuaren mugimendu lirain batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Bibote sarri eta patilla luzeko gazte jazarra intelektual pentsati eta malenkoniaz betea bilakatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Begiak argitu zaizkio bekain sarri-berdin bien azpian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Pertsiako klasiriak, ehun sarri, arinezkoak, beren hondo gorriminaren gainean kopela moldean tankeraturiko urre-pikorrez goitik beheraino josiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Tximinoek, txinpantze eta gainerako primateek [...] ile-jantzi sarri bat dute, beste animalia gehienek bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Bere pubiseko goroldioa sarria zen, eta triangelu perfektua markatzen zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

10 irud/hed ik trinko.

Bat-batean eta inpentsan sortutako laino sarri lodi batean sarturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Badu bulta bat patarra beheiti egiten ari dela, baina oihana beti bezain sarri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Itsasontzi bat azaldu zen orduan, gezi batek bezala laino sarriaren sarea hautsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Triskilatu egiten zizkioten bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Pintatu begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak, bekoki zimurtsua eta, sorbaldan, soingaineko beltza edo su-kolore gorriminekoa, eta prest daukazu potreta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Gizon ederra baitzen, garaia, mehea, beltzarana, bibote-sarri eta dotorea ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

12 sarri askotan

Sarri askotan bere burua lurrera bota eta, begi-espresio izugarriz, iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Sarri askotan erabili da formula hau analogiaren fenomenoa bera ulertarazteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.

Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Lehen kolpea, lehen trauma jasanezina, sarri askotan gertatzen den bezala, jaunartzean jaso zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.

Jesukristo dela uste du, eta sarri askotan elizetan ezkutatzen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Ezin zuen oso ondo ikusi; baina, sarri askotan, bazirudien ez zela gauza ikusten zuena ere ulertzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

Hainbeste urtean aurreztutakotik gastatzen hasi zen, eta kontuak atera gabe sarri askotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.

Ozpinetako pepinoak ematen zizkion, sarri askotan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 358. orr.

13 sarritako adlag

Zeren bikainek adimenduaren sarritako kontenplatzeagatik eta argitasunagatik gehiago gogoratzen, hausnartzen eta kontenplatzen baitute Jainko gure Jauna dagoela sorkari bakoitzean bere izate berberaz, bere egotez eta ahalaz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.

Gainerakoan eguna ohiko otoitzetan eman genuen, soil-soilik eriaren ahulezia sarritakoak etenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Moraltasunaren kezka da seguruenik arazo larriena, sarritakoena Nietzscheren obran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

14 sarritan maiz, askotan.

Sarritan festa alaia negar-malkotan amaitzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 360. orr.

Sarritan esaldi bakar batez argitzen zituen arazo eztabaidatsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Nik sarritan ikusten nuen Greg pasabideetan, holako edo halako programara edo patiora zeramatela, gurpil-aulkian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Ni behintzat, sarritan egokitu ohi naiz ataka horretan, eta idazteko konputagailua erabiltzen hasi nintzenetik gehiago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

Denok, sarritan, gogoan bizi-bizi genuen pertzepzio, irudi edo pentsamendu bat galdu egiten dugu bat-batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Jerusalemeko kaleen labirintoan zehar, sarritan, helbide ezezagun baten bila ibilia naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Legeak eta lukainkak parekoak dira sarritan: bageneki nola egiten dituzten ikaratuko ginateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Aitzitik, ordea, erlijioa bera da sarritan gaizkintzak eta inpiokeriak eragin dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Fernandok eta biok maitale berberak izaten genituen sarritan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Agintari autoktonoen erreakzioak ekarriko zuen alde biko eta bakezko trukea, kanpoko erasoa zirudienari aurre egin nahian sarritan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

'Etsaiekin' izandako borroka ugarien kronika luzea eta sarritan astuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

15 sarrixeago (orobat sarrixago) adkor

Hau ere gutxitan, baina sarrixeago gertatzen da, batez ere zakurra lotua badago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.

Aitona eta amona baserrian bertan bizi ziren, eta gu, sarrixeago edo bakanxeago baina bisitan joango ginen hara azken batean, eta, hortaz, litekeena da baserrian argazki-album osoagoren bat izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baso sarri (4); bibote sarri (5); ikusi bezain sarri (4); ile sarri (5); izan da sarri (5); izaten da sarri (5); laino sarri (8); maiz sarri (4); oso sarri (11)

sarri agertzen (9); sarri agertzen dira (4); sarri aipatu (9); sarri aipatzen (10); sarri aldatu (4); sarri aritu (5); sarri asko (7); sarri askotan (144); sarri azaltzen (6); sarri baino (5); sarri batek (4); sarri baten (4); sarri bere (4)

sarri egin (17); sarri egiten (28); sarri egiten du (5); sarri egiten dute (4); sarri eman (4); sarri ematen (5); sarri entzun (11); sarri entzuten (10); sarri erabili (15); sarri erabili ohi (5); sarri erabiltzen (15); sarri errepikatzen (7); sarri esan (19); sarri esaten (13); sarri etortzen (8); sarri galtzen (4); sarri gertatu (12); sarri gertatu ohi (9); sarri gertatzen (28); sarri gertatzen den (5); sarri hitz egin (4); sarri hitz egiten (8)

sarri ibili (4); sarri ikusi (13); sarri ikusi izan (4); sarri ikusten (14); sarri ikusten dira (5); sarri izan (10); sarri izaten (19); sarri izaten dira (5); sarri joan (6); sarri joan ohi (4); sarri joaten (16)

sarri samar (17); sarri sarri (42)

bibote sarria (4)

askoz sarriago (4); gero eta sarriago (47); inoiz baino sarriago (6); sarriago egiten (6); sarriago gertatzen (19); sarriago gertatzen da (6); sarriago gertatzen dira (7); sarriago joaten (5)

bekain sarrien (4)

izan da sarritan (5); izaten da sarritan (11); izaten dira sarritan (7); nahiz eta sarritan (5); oso sarritan (6)

sarritan adierazi (4); sarritan agertu (5); sarritan agertzen (9); sarritan aipatu (17); sarritan aipatu izan (4); sarritan aipatzen (11); sarritan aldatzen (4); sarritan bezala (4)

sarritan egin (27); sarritan egin du (4); sarritan egiten (22); sarritan egiten zuen (7); sarritan egoten (6); sarritan ematen (4); sarritan entzun (13); sarritan entzuna (4); sarritan entzuten (5); sarritan erabili (7); sarritan erabiltzen (5); sarritan erakutsi (4); sarritan errepikatzen (6); sarritan esan (28); sarritan esan izan (7); sarritan esaten (19); sarritan esaten da (5); sarritan eskatu (9); sarritan etortzen (6); sarritan galdetu (4); sarritan gertatu (10); sarritan gertatzen (27); sarritan gertatzen da (8); sarritan gogoratu (4); sarritan hitz egin (5); sarritan hitz egiten (5)

sarritan ibiltzen (8); sarritan ikusi (15); sarritan ikusia (4); sarritan ikusten (12); sarritan izan (16); sarritan izaten (13); sarritan jo (8); sarritan joan (4); sarritan joaten (16); sarritan joaten zen (5); sarritan jotzen (4)

sarritan pentsatu (9); sarritan pentsatzen (5)


sarriagotu, sarriago(tu), sarriagotzen du/da ad sarriago bihurtu.

Barreak eta algarak, goitik, lorategiko hostaila sarriagotzen zuten, gizakortu natura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.


sarridun 1 izond sarrikoa.

Kantari itsua, adinekoa eta bizar sarriduna zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

2 izlag sarriko.

Bibote gris sarridun bidaiari bat eseri zen laster nire parean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.


sarrio iz ahuntzaren antzeko hausnarkaria, adarrak beltzak eta ilea arrea dituena (Rupicapra rupicapra).

Paleolitiko ondarrerako euskaldunok ehiztari trebeak omen ginen, eta gure ehizarik guztizkoena, orkatza omen zen, basahuntz, sarrio, zaldi, uro eta abarren artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Sarrio talde bat bazkatzen ari da hemendik hurbil.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.


sarriro adlag sarri.

Zure arimak eta aldi berean nireak irrikatu eta opa bezain sarriro idatzi ez badizut ere, ez zaitez harritu, 5 ez eta uste izan ere inola, zuganako maitasunaren suak zure amaren erraietan gar txikiagoa duenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.


sarrirten ik sartu-irten.

sarritasun iz sarria denaren nolakotasuna.

Nozio komun propioen tematizazioak bere burua gidatzeko hartzen dituen irizpideak (erlazioaren) sarritasuna eta (erlazionatuaren) antzekotasuna dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.


sarritsu izond

Egunoro norbait bidaltzen dit sarritsu nire berri jakitera; hura ordea ez zait behin bakarrik ere etorri, nahiz erregu hori egin diezaioten manatu dudan: ez dut beraz Parisen balitz baino gehiago ikusten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 389. orr.


sarritxo adlag adkor aski sarri. ik maiztxo.

Sekula izan gabea nintzen hotel baten barruan, baina sarritxo igaroa nintzen haien ondotik hiri erdialdera amarekin egiten nituen osteretan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Gisa hartan jakin ahal izan zuen bazela mutil bat kafera aspaldian sarritxo etortzen zena eta nagusiak abegitsu hartzen zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Legendunekin eta zakurrekin bizi izan da, poliziek sarritxo jo dute, aldamenean jendea sexu harremanetan eta hiltzen ikusi du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Laster arnasestutu nintzen, burua gorri-gorri, sarritxotan makurtu beharra bainuen pilota jasotzera, baina neskak ere erantzi behar izan zuen jaka, eta blusa-mahukak jaso, ni menderatuko baninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.


sarrixago ik sarri 15.

sarrixeago ik sarri 15.

sartalde (149 agerraldi, 44 liburu eta 5 artikulutan; cf mendebalde 3757 agerraldi, 155 liburu eta 894 artikulutan) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sartzen den aldeari dagokiona. ik mendebalde.

Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango.  Elizen arteko biblia   Lk 13,29

Lau aurpegiko aingeru bat, Sortaldera eta Sartaldera, Iparraldera eta Hegoaldera, aldi berean doana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Bitan ebakiko da Oliamendi, eta haran bat azalduko da sortaldetik sartaldera; mendiaren erdi bat iparralderantz aldenduko da, beste erdia hegoalderantz.  Elizen arteko biblia   Za 14,4

Sartaldera doa eguzkia, begi-bistatik galtzen den itsasontzi bat irudi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 43. orr.

Sartaldera ematen zuten etxeetako leihoko kristalek hodei-barra handi baten urre gorrizta islatzen zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Sartalderantz errekasto bat bada, nik eskuz arrantza egiteko egokia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

Sartaldean lainoa ikusi orduko, "Euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

Ibilaldi luzea egin zuten sartaldeko bideetan barrena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Baliteke, norbaiten ustez, sartaldeko bizkaiera izatea jatorrena, aberatsena eta zuzenena, baina sortaldean egiten da euskara gehien, eta hizkuntzak ezertarako badira, erabiltzeko dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Sartaldeko leihor aurkitu berrietara joan baino lehenago, sortaldera buruz abiatuko zen Marco Poloren eta Mandabillaren hatzei jarraikirik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.

Itsaso barea, sartaldetiko olatuekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Deception Island, 66º 56' Hegoalde, 60º 40' Sartalde, 19 kilometro iparretik hegora, sortaldetik sartaldera 15 kilometro, eta 50 kilometro karratu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

· Mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

2 lurralde edo herrialde baten sartaldeko eskualdea.

Barbados uharteetako gobernadoreak, Sartaldeko Indietan piratek berenganaturiko harrapakin eskergak erresumindurik, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Otso jendearen aztarnak orain bi milioi bat urte suma litezke bai Sartaldeko Asian, bai Afrikan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Haurrik gehienak Sartaldeko Bengalatik zetozen eta bost urtetik hamabost urtera bitartekoak ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Sartaldeko Pirinioetan, esaterako, oso hartz gutxi geratzen omen da: dozena erdi bat edo, gehien jota.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

3 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Txinako sartaldean dauden herrialdeetan zehar.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Euskara giputzaren tankera hartu dute Nafarroako sartaldeko hizkerek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 94. orr.

Bitxia eta berezia indartu behar horretan, Bizkaiko sartaldeko ezaugarriei eman zaie lehentasuna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 119. orr.

Lo dago, erietxe garesti baten, New Yorkeko goialdeko sartaldean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Four Corner eskualdea zuen aipagai: New Mexiko Gallup hiriaren sartaldeko eremu zabalak hain zuzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

4 jatorria Europako mendebaldean duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik mendebalde 4.

Galdera hori egitean ikusten dugu Mendebaldeko historiaren norabidea berezia zela hiru puntutan behintzat, guztiak ere juduen eta sartaldearen arteko harremanen historiari dagozkionak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Penizilinari esker gizakiok 80 urteko bizia dugu, ez 50ekoa edo 60koa, sartaldeko gizarteetan bederen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.

Gu, jakina, sartaldekoak gaituk, edo hona iritsi eta bertakotuak, behintzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

Kristauak gaituk, erru-sentipena diagu geure baitan, sartaldeko kulturan heziak gaituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

5 ipar-sartalde ik ipar 20.
6 hego-sartalde ik hego1 11.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartaldea sortaldea (4)

bizkaiko sartaldeko (4); sortaldeko eta sartaldeko (3)

sartaldera begira (4); sortaldetik sartaldera (4)


sartaurre iz atarikoa. ik sarrera 13.

Marie Iholdiren olerkiak eta eskutitzak plazaratzeko aukera dugun honetan, sartaurreko solasa prestatzeko ardura eman didazue  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.


sartrear izlag J. P. Sartrerena, Sartreri dagokiona.

Abertzaletasun berriaren zutabe ideologikoak hauek ziren: erabaki aldaezin ignaziotarra (San Ignazio egunean sortu zen ETA ere, EAJ bezala); askatasun absolutu sartrearra (begira Txillardegiren Peru Leartzakoari); eta Aberriaren alde bizitza eskaintzearen juramentu sabindarra (Sabinoren "espiritu neurrigabea" goraipatzen da).  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.


sartu, sar, sartzen 1 da ad barrura joan, barrura igaro.

Orduan, Tom sartu zen, Harryri irribarre eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Sartu zenean, bostekoa eman zion gonbidatu zuen gizon gazteari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

-Sar zaitez, mesedez -laster itzuli zen emakumea-, Iturbide jauna zain duzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Portuari begira bizi ginen, itsasontziak nola sartzen eta ateratzen ziren ikusten Zalgurdi bat zegoen atean zain; sartzeko agindu zioten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.

Eguzkia sartzen ari delarik, gizonezkoak udaletxeko plazako alde batean biltzen dira, korruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Eguzkia sartu eta erabat ilundu zuenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen zatien artetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Usain sarkorra, sudurzuloetan gora sartzen zaizuna, zehaztezina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

Iltze bat, sartzen da edo ez da sartzen; sokak, eusten dio edo ez dio eusten: horiek ere ziurtasun-iturri ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Goxo-goxo sartuko zaizu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 221. orr.

2 (non)

Faxistak Obaban sartu zirenean -esan zuen-, nire kide guztiek mendira jo zuten Agirreren armadarekin bat egiteko asmoz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Jende arrotzak, larru xuri iletsuak, sartu zirelarik Indianoen lurretan, tiroka nahi izan zituzten ez bakarrik menperatu, baina ezeztatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.

Seoane, arraioa, non sartu haiz!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.

Non sartu nintzen galdetu zidaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 33. orr.

Sar hadi behingoz hire zuloan eta ongi itxi atea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

Taxi berean sartu ginen hirurok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Martinek atea bultzatu zuen [...] eta etxolaren barruan sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Lapurrak, zuenean ez al dira sartu?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.

Estalpeko kale nagusian sartzera zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.

Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Ordura arte Lisak behin ere ez zuen gonbidatu bere gelan sartzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Auto baten hotsa entzun nuen logelatik, patioan sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

-1646an, Bartzelonan, tximista katedralean sartu, organoa erre, eta Santa Eulaliaren kapera hondatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Laukian sartutako argazki bat, non ageri baitziren iratze-landare baten aurrean irribarrez Annie, osaba Jim eta Gwilym.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Alkohola Tellagorriren gorputzean sartu ahala, agurea suspertu eta animatu egiten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Sakelatik giltza bat atera eta, sarrailan sartu bitartean, bere baitan pozarren egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Batzuk ezkutuan sartu dira Amerikako Estatu Batuetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

3 (nora)

Berriro hilerrira sartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Begi distiratsuak ikusi zizkion Emilek jangelara sartzean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 204. orr.

Umea txabola barrura sartu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 214. orr.

Barrura sartu zen presaka, galesez hizketan entzun nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Gela txiki batera sartu zen eta handik minutu batera edo pare batera itzuli zen, zetazko négligée zuri bat jantzita.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 85. orr.

Oinetakoak kendu, eta uretara sartu zen hura ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Erle artera sartu beharrak arras izutu nau.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Ostatu barnera sartu nahian zebilena abarroska eta ukaldika lotu zitzaion ate itxiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Behin hara sartuta, lanerako mahai liburuz mukuru zuenean eseri eta... amets egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Hara sartzeko beldurra zuen alde batetik, eta bertzetik berantetsia zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,4

Urteak ziren haren Agentziara sartzen ez nintzela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Errepidera sartu gara berriz eta [...] hogei kilometro dituen aldapa goxo bati lotu gara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 173. orr.

Osaba Vernonen autoa etxaurreko bidexkara sartu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Nola sartu zara hona? -galdetu nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 92. orr.

4 (nondik)

Zulo batetik sartu ginen kaperara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Ezkaratzetik sartu, sukaldeko atea jo eta ireki zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 66. orr.

Orduan sartu zen Olatz sukaldetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Atetik sartu zenean, jode!, oso urrundik nire tabernan hiltzera zetorren animalia jipoitua iruditu zitzaidan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

-Hona atetik sartzen zarete eta tximiniatik ateratzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 109. orr.

Erreketeak Nafarroatik sartu zirenean, aitaren batean iritsi ziren gure auzora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Lehentxeago ikusi dut atetik sartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Oiloen zulo hartatik sartu nintzen, bada.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Gurasoak eta amona eraikin barrura sartu ziren, kristaltxo ilunak zituen ate batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Pixka batera, linterna itzali zuen, leihotik sartzen zen argi apurrera ohitu zitezen begi-niniak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 251. orr.

Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Hiru hontz sartu ziren leihotik barrura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

5 (nola)

Marta, isilik sartu zen sukaldera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Triste sartzen zen jangelan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Afaldu gabe sartu nintzen ohean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 305. orr.

-Saltsa horretan buru-belarri sartuta hago, e? -esan zidan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 99. orr.

Lantokian tarrapataka eta hatsantua sartu nintzen, erdia egia eta erdia alegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Arrapaladan sartu zen, arnasestuka, amorruz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Lehen emakumeek bakarrik zeukaten komunera binaka edo hirunaka sartzeko eskubidea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Oldarrean sartu ziren denak korridorean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 118. orr.

Abiadan sartu ziren Faedistarren patioan, euriak erdi jandako atetik zehar.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.

Autoan jauzian sartu, gakoak itzuli eta segidan berogailua pizten du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Haize bafada bat bezalaxe sartu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Haizete bat bezala sartu ziren erresuman, eta etsaiari gibelka eginarazi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Otsoa artaldean bezala sartu zen doktorea umeteria haren erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Dinbili-danbala sartu zen orga zubian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Nola Sierra Maestran bat egin zuen Castroren soldadu iraultzaileekin, eta nola borrokatu zen Castrorekin eta "Che" Guevararekin batera, Habanan garaile sartu ziren arte.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 74. orr.

6 irud/hed

Iluna sartzen hasia zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Kontua da bertso-edo batzuk idazteko grina sartu zitzaidala, eutsi ezinekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Peterrek gero agian gaizkile edo espekulatzaile egingo dela esaten duenean, sekulako beldurra sartzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Kartak, eskua, galdutako zerbait edo norbait berreskuratu, negozioren baterako aholkua, izpirituren batekin harremanetan sartu...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Orduan da izpiritua barneko gogoetetan sartzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Ni segurik, errabia gorrian sartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

1976ko urtarrilean eta martxoan, indarrean sartu ziren bi hitzarmen horiek, beren artikulu guztiekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Greziar ohiturak eta arrotzen joerak oso indartsu sartu ziren [...] Jason higuingarri haren eraginez.  Elizen arteko biblia   2 M 4,13

Biolinak sartzen direneko unea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Zein ondo sartzen zaidan ardo hau.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 88. orr.

-Ea nire ordenagailuan sartu haizen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Berak gure txatean sartzerik izan dik, eta zertan ari ginen jakin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.

Aktualitatea -eta paisajea- begietatik sartzen da nagusiki.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.

Klima aldaketaren inguruko NBEren goi bilera azken txanpan sartu da, eta protesta ekitaldiak ugaritu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-12-17

7 (non)

"Asentatzea" deitzen diote, edo "arrastoan sartzea", "heldutasunera iristea".  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

Baina sar gaitezen harian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.

-Zeren trukean? -haren jokoan sartu zen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 268. orr.

Seme, ez zaitez politikan sar, gaineratu zuen gero erreguzko tonuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

Ia erotu zen Alderdi Jeltzalean sartu nintzela jakin zuenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Ez al huen hik soldadu talde batean sartu nahi?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Baina ez nuen lortu torturatzaile baten larruan sartzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.

-Ez haz ezertan sartuta ibiliko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Eta bera ere, aitaren negozioan sartua ikusten dugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

-Horregatik bakarrik sartu al hintzen borrokan?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Begien bistakoa zen pozaren pozez zegoela, abentura arriskugarri batean sartzen ari zelakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

-Nolatan sartu da nahaste honetan?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Mundua aldaketa prozesu sakon batean sartua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Orduan bihurtu zen errepublikazale; errepublikan sartu zen, itxaropenik gabeko neska gazteak komentuan sartzen diren bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Ez al nian gomendatu armadan sartzeko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

Unibertsitatean sartzeko sistema murritzaileak ezartzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Liburua [...] kontsolamenduzko liburuen tradizio luzean sartzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Urte horretan Sunny von Bulow intsulina koma batean sartu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Jai-alai delakoaren historian sartuko ziren jokalari handiak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Ea Gerra Handiari buruzko zerbait sartzen zaizuen kaskezurrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Ez gaude gu ohituak, edo ez, bederen, behar adina, ebaluazioa eta neurketa sartzera unibertsitatean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Najeran, Nafarroan torneo baten finalean sartu da azkaindarra finalerdi eder hau irabazirik, gogotik ari zen Galarza baten kontra.  Herria   2002-12-12

8 (nora)

Gizakiaren bihotzera sartzen dena Jainkoaren gozotasunaren bitartez izan behar du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Oso barrura sartzen zen Hermannen ahotsa, bihotzeraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

Batxilergora sartzeko proban huts egin genuen neska-mutiloi deitu, eta esan zigun: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Joera bera ikusten dugu urtero Unibertsitatera Sartzeko Hautaprobetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.

9 (elkarrizketa batean)

-Eta zergatik ez alderantziz? -sartzen da Hauster, ordura arte bere azazkalari emana-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Durrutik ate asko zabaltzen ditin, konpañera -sartu zen Fructuoso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

-Horretara nindoan -sartzen da Gabin-.  Berria - Kultura   2004-07-31

Sartzen da Basoi: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

"Eta ez naiz alemana", sartu zen Susana tartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

-Zergatik ez diozu amonari berari galdetzen? -sartu nintzen ni tartean, neure aukeraren zain oraindik ere.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

10 (adizlagun gisako izenekin)

Ez zitzaion asko kostatu neska leku hartatik atera eta bere etxean neskame sartzea. Ignazia Arkaleren ostatuan sartu zen umezain, eta hamalau urte bete zituen arte hantxe aritu zen lanean.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.

Katekista sartu al zara?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 188. orr.

Horra zertaratuak ginen Eskualdunak Baionako apezpiku sartu nintzalarik, 1599ko azaroaren 12an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

11 (eguraldi kontuekin)

Ez da ezohikoa antizikloi hori Europa aldera sartzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Handik pixka batera lainoa sartu zen, bazter guztietan, eta ez zen ezer ikusten, ez brankatik ez txopatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Laino itxia sartu zitzaiela, poliki zetozela bai, baina errebuelta batean autoak eskuina jo eta bazterrera egin zutela.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 18. orr.

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Hego haizea ere sartu zuelakoz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

Hegoaldi beroa sartu zuen ezustean, hego haize bolada ikaragarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Mendebal lanbroxka sartu orduko: euri xehea, iparra laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

• 12 du ad zerbait edo norbait barrura joanarazi, barrura igaroarazi.

Aurrena, burua sartu nuen; gero, besoak gorputzaren bi aldeetan luze utzita eta oinekin indarra eginez, sorbaldak sartzea lortu nuen, eta gainerakoa erraz joan zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Zirriak besterik ez, zakila sartzeko beldurrez zegoen-eta Almeida hura, horrelako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

-Ez didazu mutur osoa sartu nahiko, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 221. orr.

Amak labana sartu zion strudelari, eta lau zatitan banatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Gainean, urteko agenda, idazmakina, eta bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Kaiolako barroteetara hurbildu eta eskua sarturik, tximinoak hozka egin zion segituan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

-Baina ganibeta sartzeko moduak ere eragina dik -eten zuen Quenuk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Errai-erraietan sartu diot tiro bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

Jakitea, konparazio batera, Mauritaniako hiriburua zein den, edo zeinek zenbat gol sartu edo zenbat boto atera dituen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Debutean, gainera, bi gol sartu nituen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.

Pixka bat goratu egin zion besoa, berea galtzarbe azpitik sartu, beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Arrebak txanponak sartu zituen [...] Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Zutoinak sartuak zituzten, sokak tenkatuak, eta, azkenean, toldoa zabaldu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

13 (non)

Bala bat sartu zion bularrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Ur epeletan sartzen ditu bi eskuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Mingaina sartuko dizut zirrikitu guztietan, urdangatxo hori.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Edo-zein egunetan kartzelan sartuko haute!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 49. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek anbulantziara sartzen nindutelarik, ohartu nintzen Joyce han zela berriro, nire ondoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 346. orr.

Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Ondoren, karpeta kutxatxo batean sartu eta giltzaz itxi zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 210. orr.

Berunezko zerraldo batean sartu zuten gorputza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Eskua jertsepean sartu eta betaurrekoak atera zituen alkandorako patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Kaskoa jarlekuaren azpiko kofretxoan sartzen ari zen motorraren gidaria. arrabildu egin nituen bi pardeltxoak, eta mesanotxeko kaxoian sartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Martinek sakelan sartu zuen gutuna.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.

Haien atzetik iritsi zen Dan, txistu joka, eskuak sakeletan sartuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 110. orr.

Andreak burua biratu zuenean, azenarioa ahoan sartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Osabak azukre-koxkor bat sartu zion ahoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Beroki barruan sartu zion mutikoari lepokoa, eta esan zion Edithi: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Hermann gugana itzuli zen, eskuak gabardinan sartuta, burua tente eta militar baten ibileran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Harmonium txiki baten aurrean eseri da, oinak pedaletan sartu eta eragiten hasi zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Oskarrek beste bala bat sartu zuen Mauserraren errekamaran.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Kasete bat sartzen du bideoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Orduan, Ripperrek salto egin eta osaba Vernonen zangoan sartu zituen haginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Luma tintatan sartu eta idazten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Baita sukaldeko su-zuloan ikatza sartzen ari zenean ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Non debru sartu ote ditut gako alu horiek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

14 (nora)

Mary Annek franbuesa bat hartu zuen tartaren gainetik eta ahora sartu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

15 (adizlagun gisako izenekin)

Menturaz, Gibarako porrotaren ostean Pako Garai kartzelan preso sartu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

16 irud/hed

Gizarteko agintariei kontu hauetan muturra sartzen utzi gabe.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 51. orr.

Sukaldari bat eta neskame bat dituzu muturra sartzeko prest.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 200. orr.

Ez nuen Josuren bizian muturra sobera sartu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Hirugarren martxa sartu zuen brastako batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Gero nahi diren ñabardura guztiak sar daitezke [...] baina datu horrekin badugu abiapuntu bat aski serioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

17 (banku edo negozio batean)

Jainkoari eskerrak, joan den astean ez nuen dirua banketxean sartu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

Dirua bankuan sartu duenak ere dirua izango baitu (banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Partzuer guziek lege premiatsuenetarik dutelarik hastapenetik irabazi guzien ber-sartzea argitaletxean, euskal kulturaren garapena laguntzeko.  Herria   2003-09-25

18 adkor eman.

Hiru zupada eder sartu dizkiot haxixari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 316. orr.

19 gezurrez eta kidekoez mintzatuz, sinestarazi.

-Ederra sartu ziguan dendari putakume horrek -Hausterrek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

Joseluk "hoa popatik!, niri ez didak sartuko, joder!" edo horrelako zerbait bota du.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.

-Ederra sartu zenion gaixoari -gaitzespenez baino areago, konplizitatez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

20 hanka sartu ik hanka 24.
21 sartu-atera ik sartu-atera.
22 sartu-ateraldi ik sartu-ateraldi.
23 sartu-ateratze sartzea eta ateratzea.

Beste batzuetan, gizasemea sentitzen da errudun emakumeak sartu-ateratzearekin orgasmoa lortzen ez duelako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.

24 sartu-irten ik sartu-atera.
25 sartu-ireanaldi ik sartu-ateraldi.
26 ziria sartu ik ziri.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahoan sartu (54); ahoan sartu zuen (9); aita sartu (9); aldean sartu (9); aldiz sartu (32); aretoan sartu (18); aretora sartu (14); armadan sartu (19); arrapaladan sartu (9); atarira sartu (12); atean sartu (20); atean sartu zuen (10); atetik sartu (49); atzean sartu (13); atzera sartu (9); atzetik sartu (25); auto batean sartu (13); autoan sartu (83); autoan sartu eta (28); autoan sartu zen (11); autora sartu (9); azken txanpan sartu (13); azpian sartu (35); azpian sartu eta (11); azpira sartu (21); azpitik sartu (13)

baina sartu (17); baino gehiago sartu (12); bainugelan sartu (9); baitan sartu (17); bakarra sartu (18); bakarrik sartu zen (10); bana sartu (15); barna sartu (12); barnean sartu (23); barnera sartu (27); barrena sartu (33); barruan sartu (98); barruan sartu zuen (9); barrura sartu (274); barrura sartu zen (60); barrura sartu zuen (10); barruraino sartu (24); basoan sartu (18); batasunean sartu (35); bederatzi gol sartu (11); beldurra sartu (25); bere atean sartu (15); bere gelan sartu (22); berehala sartu (20); berriro sartu (47); berriro sartu zen (9); berriz sartu (26); bertan sartu (59); bertan sartu zen (10); bertara sartu (15); bete betean sartu (27); bi gol sartu (33); bidean sartu (26); bidez sartu (9); bigarren gola sartu (9); bihotzean sartu (9); bizian sartu (12); bizitzan sartu (16); borrokan sartu (16); bost gol sartu (27); bote sartu (23); bote sartu ditu (16); bulegoan sartu (28); bulegora sartu (22); buru belarri sartu (23); burua sartu (27); burua sartu zuen (9); buruan sartu (55); buruan sartu zitzaion (9)

deialdian sartu (50); deialdian sartu du (13); dendan sartu (29); dendara sartu (23)

ean sartu (10); ebn sartu (29); egoeran sartu (10); egoitzan sartu (16); egoitzara sartu (9); egongelan sartu (16); egongelara sartu (18); eguzkia sartu (38); elizan sartu (35); elizan sartu zen (9); elizara sartu (10); elkarrekin sartu (10); erdian sartu (19); eremuan sartu (14); erretretan sartu (9); eskolan sartu (11); eskua sartu (60); espetxean sartu (55); espetxean sartu zuten (15); etxe barrura sartu (14); etxe batean sartu (9); etxean sartu (192); etxean sartu orduko (10); etxean sartu zen (35); etxeetan sartu (16); etxera sartu (89); etxera sartu zen (13); etxolan sartu (9); etxolara sartu (11); europako batasunean sartu (23); europan sartu (30); ezin sartu (22); eztabaidan sartu (11)

final laurdenetara sartu (9); finalean sartu (31); finalerdietan sartu (12); finalerdietara sartu (10)

ganbaran sartu (11); garaipenaren gola sartu (10); gazte bat sartu (14); gela batean sartu (20); gelan sartu (150); gelan sartu zen (34); gelara sartu (91); gelara sartu zen (17); gerran sartu (22); giltza sarrailan sartu (10); giltza sartu (9); giltzapean sartu (11); gizon bat sartu (22); gizon sartu (15); gobernuan sartu (14); gogoa sartu (14); gol asko sartu (11); gol bakarra sartu (12); gol bana sartu (11); gol bat sartu (22); gol gehiago sartu (10); gol gehien sartu (23); gol gutxiago sartu (9); gol sartu (281); gol sartu zituen (81); gola sartu (162); gola sartu zuen (68); golak sartu (24); golik sartu gabe (15); gorputzean sartu (10)

han sartu (48); handik sartu (10); hanka sartu (67); hantxe sartu (15); hara sartu (29); harremanetan sartu (35); hegaletik sartu (9); hegazkinean sartu (13); herrian sartu (30); herrira sartu (11); hirian sartu (37); hirira sartu (14); hiru gol sartu (31); historian sartu (10); hor sartu (16); horregatik sartu (19); hotelean sartu (10)

igogailuan sartu (10); ikara sartu (10); indarrean sartu (66); indarrean sartu zen (12); indarrez sartu (26); indartsu sartu (10); inguru sartu (10); inor sartu (18)

jendea sartu (16); jokoan sartu (46)

kabinan sartu (9); kaiolan sartu (13); kalean sartu (13); kartzelan sartu (77); kartzelan sartu zuten (21); kartzelara sartu (19); komunean sartu (26); komunera sartu (20); krisian sartu (9); kutxan sartu (20)

labana sartu (15); lagun sartu (27); lagun sartu ziren (9); lan munduan sartu (9); laster sartu (9); lau gol sartu (22); legea indarrean sartu (9); lehen aldiz sartu (11); lehen gola sartu (12); lehian sartu (20); leihotik sartu (9); liburuan sartu (9); ligan sartu (9); ligaxkan sartu (10); logelan sartu (48); logelan sartu zen (9); logelara sartu (23); lurpean sartu (10); lurraldean sartu (12); lurrean sartu (10)

maletan sartu (10); metroan sartu (9); munduan sartu (22); muturra sartu (24)

nagusian sartu (14); noiz sartu (11); nola sartu (80); nola sartu zen (18); non sartu (73); non sartu haiz (11); nondik sartu (11); norbait sartu (16)

ohean sartu (77); ohean sartu zen (10); ohera sartu (22); ondo sartu (9); ondoren sartu (9); ontzian sartu (12); orain sartu (10); ordenan sartu (30); ordenan sartu zen (11); orduan sartu (25); orduantxe sartu (10); ospitalean sartu (15); ostatuan sartu (17)

partidan sartu (30); patrikan sartu (23); penaltia sartu (11); politikan sartu (11); polizia sartu (9); poltsa batean sartu (9); poltsan sartu (13); poltsikoan sartu (46); poltsikoan sartu zuen (9); postuetan sartu (16); preso sartu (54); presondegian sartu (16); puntu sartu (61); puntu sartu zituen (31)

sake sartu (14); sakelan sartu (52); sakelan sartu zuen (19); sarean sartu (10); sarrailan sartu (15)

sartu ahala (34); sartu aintzin (12); sartu aitzin (59); sartu arren (17); sartu arte (58); sartu atera (19); sartu aurreko (9); sartu aurretik (177); sartu baino lehen (56); sartu baino lehenago (9); sartu barrura (22); sartu beharra (36); sartu beharrak (9); sartu beharrean (14); sartu beharrik (13); sartu berri (66); sartu berri diren (32); sartu berria (43); sartu berria zen (16); sartu berriak (21); sartu berritan (9); sartu bezain laster (65); sartu bezain pronto (16); sartu da (605); sartu du (168)

sartu eta atera (36); sartu eta berehala (32); sartu eta gero (32); sartu eta irten (16); sartu eta sartu (11); sartu ez sartu (12); sartu ezin (13); sartu ezinik (20); sartu gabe (204)

sartu irten (49); sartu irten bat (20); sartu irtena (18); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16); sartu izana (47); sartu izanak (21); sartu izanaren (14); sartu nahian (25)

sartu ohi (26); sartu omen (35); sartu omen zen (12); sartu ondoan (13); sartu ondoren (77); sartu ordez (10); sartu orduko (146); sartu ostean (29); sartu ote (31); sartu ote da (11)

; sartu zen (2318); sartu zen arte (21); sartu zen atzo (18); sartu zen barrura (18); sartu zen berriro (17); sartu zen berriz (11); sartu zen gelan (36); sartu zen gelara (13); sartu zen indarrean (18); sartu zen tartean (17); sartu ziren arte (11); sartu ziren atzo (23); sartu ziren barrura (9); sartu ziren biak (11); sartu zuen (746); sartu zuen eskua (9); sartu zuen gola (30); sartu zuten preso (10); sei gol sartu (15); soilik sartu (15)

sukaldean sartu (24); sukaldera sartu (28)

taberna batean sartu (14); tabernan sartu (30); tabernara sartu (23); taldeak sartu (10); taldean sartu (31); tartean sartu (58); tartean sartu zen (12); taxian sartu (12); tokian sartu (10); trenean sartu (11); txanpan sartu (15)

udaletxean sartu (11); unibertsitatean sartu (11); ura sartu (12); uretan sartu (39); uretara sartu (12

xehetasunetan sartu (26); xehetasunetan sartu gabe (22

zaku berean sartu (11); zakuan sartu (16); zazpi gol sartu (11); zergatik sartu (31); zerrendan sartu (49); ziegan sartu (17); ziria sartu (79); zorroan sartu (21); zuloan sartu (17)

sartua da (42); sartua dago (10); sartua dela (11); sartua den (16); sartua dute (12); sartua izan (9); sartua nintzen (12); sartua zegoen (9); sartua zela (15); sartua zen (63); sartua zuen (17)

barruan sartuko (13); bertan sartuko (10); buru belarri sartuko (9); deialdian sartuko (10); etxean sartuko (9); finalera sartuko (11); gehiago sartuko (13); hor sartuko (10); indarrean sartuko (16); noiz sartuko (19); non sartuko (9); nor sartuko (12); preso sartuko (11)

sartuko da indarrean (20); sartuko ote (22)

xehetasunetan sartuko (10); ziria sartuko (9)

barruan sarturik (12); etxean sarturik (11)

atzean sartuta (9); azpian sartuta (12); barruan sartuta (40); barrura sartuta (10); bete betean sartuta (13); borrokan sartuta (10); buru belarri sartuta (32); erabat sartuta (19); etxean sartuta (17); gol sartuta (17); ohean sartuta (12); ondo sartuta (13); oso sartuta (12); partidan sartuta (20)

sartuta dago (49); sartuta dagoela (9); sartuta dagoen (13); sartuta daude (21); sartuta dauden (27); sartuta egon (29); sartuta egotea (9); sartuta geratu (9); sartuta zegoen (22); sartuta zeuden (15); uretan sartuta (11); zuloan sartuta (19)

sartutako gol (21); sartutako golak (17)

bote sartuz (9); sartuz gero (99); sartuz geroz (16); sartuz geroztik (10)

ahoan sartzea (9); barruan sartzea (16); barrura sartzea (18); bertan sartzea (10); buruan sartzea (9); ebn sartzea (15); eskola sartzea (21); eskua sartzea (11)

etxean sartzea (9); europako batasunean sartzea (13); europan sartzea (13); ez sartzea erabaki (10); finalean sartzea (10); finalera sartzea (14); gol bat sartzea (10); gola sartzea (21); golak sartzea (22); hanka sartzea (34); jokoan sartzea (9); muturra sartzea (12); partidan sartzea (15)

sartzea debekatu (16); sartzea egin (10); sartzea erabaki (72); sartzea erabaki zuen (20); sartzea eskatzen (10); sartzea galarazi (10); sartzea izan (25); sartzea izan da (9); sartzea izango (11); sartzea lortu (89); sartzea lortu zuen (29); sartzea lortzen (15); sartzea nahi (11); sartzea urririk (155); sartzea urririk da (12); sartzea zaila (11); uretan sartzea (9)

eguzkia sartzean (14); etxean sartzean (16); etxera sartzean (12)

sartzearekin batera (40)

ebn sartzearen (16); sartzearen alde (24)

sartzeari buruz (11)

sartzeaz gain (16)

barruan sartzeko (17); barrura sartzeko (53); batasunean sartzeko (37); beldurra sartzeko (11); bertan sartzeko (27); bertara sartzeko (9)

ebn sartzeko (41); espetxean sartzeko (9); etxean sartzeko (11); etxera sartzeko (17); europako batasunean sartzeko (28); europan sartzeko (26); final laurdenetan sartzeko (9); final laurdenetara sartzeko (9); finalean sartzeko (44); finalera sartzeko (21); finalerdietan sartzeko (11); finalerdietara sartzeko (25); gobernuan sartzeko (11); gol sartzeko (9); gola sartzeko (72); gola sartzeko aukera (9); golak sartzeko (47); hanka sartzeko (12); hara sartzeko (9); harremanetan sartzeko (23); hartzak sartzeko (12)

indarrean sartzeko (11); jokoan sartzeko (15); kartzelan sartzeko (12); lan munduan sartzeko (11); lauko finalean sartzeko (10); lehian sartzeko (15); merkatuan sartzeko (13); munduan sartzeko (18); muturra sartzeko (9)

partidan sartzeko (16); podiumean sartzeko (9); sarean sartzeko (11)

sartzeko agindu (35); sartzeko agindu zuen (12); sartzeko agindua (14); sartzeko ahalegina (15); sartzeko ahaleginetan (10); sartzeko arriskua (9); sartzeko asmoa (32); sartzeko asmorik (17); sartzeko asmoz (16); sartzeko atea (11); sartzeko aukera (118); sartzeko aukera eman (11); sartzeko aukera izan (11); sartzeko aukerak (10); sartzeko aukerarik (28); sartzeko baimena (31); sartzeko baldintzak (9); sartzeko behar (9); sartzeko bidea (23)

sartzeko erabakia (12); sartzeko erabiltzen (11); sartzeko esan (20); sartzeko eskaera (18); sartzeko eskatu (36); sartzeko eskubidea (18); sartzeko gai (22); sartzeko gaitasuna (10); sartzeko gogoa (14); sartzeko gonbita (12); sartzeko hautagai (15); sartzeko izan (9); sartzeko keinua egin (12); sartzeko moduan (19); sartzeko moduko (14); sartzeko prest (43); sartzeko txartela (14); sartzeko zailtasunak (9); sartzeko zain (11); sartzeko zorian (14)

taldean sartzeko (18)

uefan sartzeko (14); unibertsitatean sartzeko (24); zerrendan sartzeko (18); ziria sartzeko (10)

ahoan sartzen (14); airez sartzen (10); aise sartzen (9); argia sartzen (11); asko sartzen (34); askotan sartzen (9); atetik sartzen (33); autoan sartzen (13); azpian sartzen (17); bakarrik sartzen (17); barna sartzen (9); barnean sartzen (13); barrena sartzen (16); barruan sartzen (69); barruan sartzen da (20); barrura sartzen (54); barruraino sartzen (17); begietatik sartzen (9); beldurra sartzen (10); berriak sartzen (10); berriz sartzen (13); bertan sartzen (12); bete betean sartzen (16); buruan sartzen (46)

eguzkia sartzen (27); eguzkia sartzen ari (11); elizan sartzen (10); eremuan sartzen (14); erraz sartzen (14); eskua sartzen (10); etxean sartzen (42); etxera sartzen (21); ezer sartzen (9); gelan sartzen (31); gelara sartzen (13); gol bat sartzen (11); gola sartzen (20); golak sartzen (42); golik sartzen ez (9); gorputzean sartzen (15); gutxi sartzen (11); han sartzen (17); hara sartzen (10); harremanetan sartzen (18); hemen sartzen (12); herrian sartzen (11); hezurretaraino sartzen (13); hor sartzen (25); horren barruan sartzen (10)

ikusle sartzen dira (10); indarrean sartzen (9); jendea sartzen (11); jokoan sartzen (18); kanalean sartzen (10); kanalean sartzen da (10); kanpotik sartzen (10); leihotik sartzen (30); leihotik sartzen zen (14); muinetaraino sartzen (10); muturra sartzen (18); nola sartzen (33); non sartzen (18)

ohean sartzen (18); poltsikoan sartzen (9)

sartzen ahalegindu (10); sartzen ari (291); sartzen ari da (37); sartzen ari den (13); sartzen ari dira (9); sartzen ari nintzen (12); sartzen ari zela (24); sartzen ari zen (44); sartzen ari zirela (9); sartzen ari ziren (27); sartzen da (552); sartzen du (51)

sartzen eta ateratzen (12); sartzen ez uzteko (10); sartzen hasi (69); sartzen hasia (12); sartzen hasita (9); sartzen hasten (11)

sartzen ikusi (81); sartzen ikusten (15); sartzen joan (11); sartzen lagundu (13)

sartzen omen (13); sartzen saiatu (59); sartzen saiatu ziren (13); sartzen saiatuko (21); sartzen saiatzen (22)

sartzen utzi (103); sartzen utzi gabe (9); sartzen utziko (36); sartzen uzteko (23); sartzen uzten (40)

taldean sartzen (14); tartean sartzen (20)

ura sartzen (9); uretan sartzen (12); zerbait sartzen (11); ziren sartzen (10); ziria sartzen (31); zuloan sartzen (11); zuzenean sartzen (12)

sartzera behartu (10); sartzera doa (10); sartzera gonbidatu (13); sartzera zihoala (15); sartzera zihoan (14)


sartu-atera (33 agerraldi, 22 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz aldi labur batez norabait sartzea eta bertatik ateratzea. ik sartu-irten; sar-atera.

Eginak nituen aurrez sartu-atera batzuk, sekula ez ordubete baino gehiagokoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.

Apartamentura joan aurretik sartu-atera bat ez ote zuen egin etxera?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.

Etengabe sartu-aterak egin eta, zelatan egonda ere, harrapatu ezin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.

Zinera joaten bazen, jatetxe edota diskoteka batera sartzen bazen, noiz eta norekin egin zuen sartu-atera hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 97. orr.

Marmeladaren jolasak baztertu egin zituen pixkanaka nire jabe sexualak, eta sartu-ateraren bidez eskaintzen nizkion etengabeko orgasmoekin zaletu zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Handik ederki ikus nezakeen jendearen sartu-atera etengabea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jendea sartu-atera zebilen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.

Bereziki dramatikoak dira sindrome neurologiko edo psikiatrikoetatik sartu-atera dabiltzanentzat, eta lanbidez antzezle direnentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

3 (aditz gisa)

Bortitzago hasi zen pistola sartu-ateratzen, mina ematen zidan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

4 sartu-ateraka adlag sartzen eta ateratzen.

Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu-ateraka, kalearen erdian dantzan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

5 sartu-ateran (orobat sartu-aterean) adlag sartzen eta ateratzen.

Erromako beren etxean ez zegoen Turinen bezala [...] sartu-ateran ibiltzen zen jenderik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

Estropezu egiten dute sarritan, portaletik sartu-aterean, aterkiak gurutzatzen direnean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartu atera bat (4); sartu ateran (4)


sartu-ateraldi iz sartu-irtenaldia.

Hobeki pentsatuta, sartu-ateraldi bat egin zuen tabernara, kopa bat koñak eskuratzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.


sartu-irten (117 agerraldi, 53 liburu eta 21 artikulutan) 1 iz aldi labur batez norabait sartzea eta bertatik irtetea. ik sartu-atera.

Garrasien Etxeak ere merezi du sartu-irten bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Sartu-irten bat egin zuen atezainarenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Tira, sartu-irten bat egingo dut loradendan etxerakoan, eta sorta bat bidaliko dizut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 188. orr.

Goldschmidtek telefonoz deitu zigun, eta bere etxera sartu-irten bat egiterik banuen galdetu zidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.

Txitxikovek, orobat, sartu-irten bat egin zuen hiriko lorategian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Apaizgaien logeletan-eta mugimendu arraroak sumatzen hasita zegoen, sartu-irten gehiegi ibiltzen baitzen ilundu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.

Gero, zereginik ez baduzu eta etxera bidean nirearen aldamenetik igaro behar baduzu, eskertuko nizuke sartu-irten labur bat egitea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

Wilmarth andereñoa sartu-irten etengabean ibiltzen zitzaien, loreak ukitzen, burkoak esku-zartaka atontzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Arraunen sartu-irtena bizkortu genuen, horra gure erantzuna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Doktoreak Posta etxera egunero egiten zituen sartu-irtenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Eguzkiaren sartu-irtenak iragarri beharra daukagu besteontzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Arratsalderoko sartu-irtenek ez ote zuten zerikusirik berak uste zuenarekin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Jendearen sartu-irtenekin atea irekitzen den bakoitzean, ardaila ikaragarria ateratzen da barrutik, kirats nardagarri batekin nahasian.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 151. orr.

Ezikusia egiten zion, eta sartu-irtenetan hitz gutxi batzuk baino ez zituen harekin trukatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sartu-irten zebilen jendeari begiratu zion Georges Berniardek. Maryk ez zuen inolako zerikusirik izan nahi ez Wilmarth andereñoarekin ez hura bezalako jendailarekin; alegia, beti besteren jantokian sartu-irten zebiltzanekin.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.

Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Usategi txiki bat zuen eta usoak sarean egindako zulo batetik sartu-irten ibiltzen ziren, euren kasa, auzoko teilatu gainetan jirak egin eta berriz itzuliz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

3 (aditz gisa)

Zenbait etxe eta edifiziotan gizasemeak ate batetik eta emaztekiak bestetik sartu-irteten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

Printzea sarrerako atalondotik sartu-irtengo da beti.  Elizen arteko biblia   Ez 46,8

4 sartu-irtenean adlag sartzen eta irteten.

Jende dezente zebilen sartu-irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Gure atzera-aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu-irtenean zebilen jende dotorearen artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.

Sartu-irtenean zebiltzanei begira bakarrik susma zenezakeen bazela hemendik kanpo beste mundu bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.

Eguneko edozein ordutan, sartu-irtenean dabiltza ontziak, Mediterraneoko portu guztietakoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Ezin ibili zen beti sartu-irtenean eta txikikeriatan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Jendea sartu-irtenean ikusten dut, eta pentsatzen dut irteten direnek hobe luketela barruan geratu eta sartzen direnek kanpoan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 41. orr.

Honez gero inor burua nahikoa bero ez bazegoen, horra prostitutak etengabeko sartu-irtenean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 246. orr.

5 sartu-irtenka adlag sartzen eta irtenen.

Biltegitik merkantziak sartu-irtenka zebiltzan, errapeka, kamioien harrabotsa Sanadikia, Gurija eta Azar kaleetaraino zabalduz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartu irten bat (20); sartu irten gehiegi (3); sartu irten labur (3); sartu irtena (18); sartu irtena egin (6); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16); sartu irtenean ibili (3); sartu irtenetan (3); sartu irteten (3).


sartu-irtenaldi iz sartu-irtena.

Eskolako sartu-irtenaldietan jendea pasilloan pilatzen zenean, atzekoak trabatuak eta mugiezinik geratzen ginen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.


sartu-irtentxo iz sartu-irten laburra.

Bulegotik goiz antza irten, loradendan sartu-irtentxoa egitera geratu eta etxerantz abiatu zen Camillarengana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

Esan dezakegu, zientziaren asmazioetan sartu-irtentxo bat eginaz, ustezko quark-ek omen daukaten askatasun asintotiko deritzanaren tankera hartzen diogula amodio gatzatuaren zera honi.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.


sartualdi ik sarraldi.

sartuezin ik sarrezin.

sartuezintasun ik sarrezintasun.

sartune ik sargune.

sartuxe adlag sartu samar.

Alexisek adinean sartuxea zen aitarengana jo zuen [...] eta esan zion semeak aitari, areago adindua delarik, zor zaion begirunez ea bizia emango ote zuen semea salba zedin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Langabezian zeuden gizonak ziren, adinean sartuxeak gehienak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Urteetan sartuxeak zeudenak ibiliko ziren estuen -gure aitona-eta-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 87. orr.

Inguruan, azken orduetako langarrak sortutako putzuetan sartuxeak, lata, kartoi eta plastiko hondarrak ageri dira nonahi. adinean sartuxeago gaudenok badakigu horrelako gauzak ez direla errazak.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 98. orr.

Emakume adinean sartuxe bat ari zitzaidan nire alboko eserlekua seinalatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adinean sartuxe (3)

adinean sartuxea (3)


sartzaile 1 iz sartzen den pertsona; sartzen duen pertsona.

Sartzaileak, atea gurutzatzen zutenean, taldean edo bikoteka edo bakanka, baina inoren bila ez balebiltza bezala sartzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 130. orr.

Alta Kaskarotak ziren lehen golaren sartzaileak, baina Lalanne eta Iparragerrek abantaila Baionesei ekarriko diete.  Herria   2003-02-06

Tantoen sartzaileak izan dira Kovacevic eta Xabi Alonso donostiarrentzat, eta Hakan Sukur turkiarrentzat.  Herria   2003-03-10

Hain zuzen psikologia horren sartzailea Espainian krausopositibismoa izan ei da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oreguy, Sabarots eta Tarrat dira entsegu sartzaileak eta Aguerre ostikalari trebea.  Herria   2001-10-18

Erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.


sartze 1 iz barrura jotea, barrura eramatea. ik sarketa.

Musuak, laztanak, sartzeak, miaketak, zirriak, miazkatzeak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

Sartze nausiaren gainean untsa agerian idatzia da: "zuzenbidea baino lehen ene eskubidea".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Elkarren ondo-ondoan zeuden neskak, urre eta beltz, eguzkiaren sartzea interesik gabe miresten, lepoko zapiak ukituz, irribarreak zuzenduz elkarri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Arratsaldean izan da sartzea.  Herria   2004-10-07

Andoni Arrietaren ezusteko sartzeak hitz etorria eten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Iragan igandean ginuen Noblia Andre gure erretor berriaren sartzea, egun garrantzia handikoa Baigorri, Banka, Aldude, Urepele eta Irulegi herriendako.  Herria   2004-10-07

Karrikaren beste aldean zegoen taxi gorri batek bidea zeharkatu zuen eta etorri zen hoteleko sartzearen aitzinean aparkatzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zegoen oinarririk Mendebaldeko kulturaren sartze-prozesua maila horretan geratuko zela uste izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Gure kulturan, elkartze sexuala sartze-ateratzearen inguruan oinarritzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 242. orr.

Utzi balidate, sikeran, euren sartze, ateratze, miazkatze eta zurrupatze saioei begira egoten, hartan inspiratuta kanpaia jo nezan gustura!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Hirugarren legea zera da, kultur irrada integral baten abiadura eta sartze-ahalmena bere [...] osagai ekonomiko, politiko eta "kulturalek" izaten dituzten abiadura eta sartze-ahalmenen batez bestekoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain ohartzen baitzen ilean bi aldiz jasotako diru sartze haiekin ez zuela lana bilatzen hasteko inolako premiarik. Irail honetako eskola sartzeak erakusten du erakaskuntza katolikoaren osasun ona.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.

Ama eskoletan eta lehen mailan ibiltzen diren haurren itzulia dugu egiten, eskola sartzearen karietarat.  Herria   2001-10-04

Ez da funtsezko arrazoirik errateko kasu horretan izan dela zuzenkontrako preso sartze zuzenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Betteren sendia, alde batetik, eta haren aita handiustearen mutur-sartze larderiatsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Bertze bestarik ere baduk plaza huntan, dantza, kantu, bertsularitza, kabalkada, etxe sartze eta abar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Eguzki-sartze hari begira geratu zen, luzaro geratu ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Eguzki sartzeak kalezuloko murruetan hedatzen zuen argitasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Alabaina, eguzki sartzearen ondotik ere, kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Kurmari eta handik, eguzki sartzeari buruz, hirurehun miletan den Eliko hiria ere aipatu nizkion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

4 eguzki sartze sartaldea.

Bi zati ditu Etiopiak, eguzki sortzea eta eguzki sartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Lehenengo Euskaldunentzako Ternuako eguzki sartzean den baia hau ezaguna zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

Portu horretara baitira heltzen eguzki sartzetik, Hormes, Quis, Aden eta Nubia guzitik jiten diren ontziak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Mihi murritz honen eguzki sortzeko alderdiak gaurko Pointe au Mal eta Fox Island Riverren aldera ematen du; eguzki sartzetik berriz, mihi luzearen gainean diren Tea Cove, Lourdes, Winterhouse, Brook, Black Duck eta Long Pointen aldera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Handik eguzki sartzera bertze bi irla badituzu, Horia eta Argira, lurra urrez eta zilarrez dutena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 78. orr.

5 hanka sartze ik hanka 25.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru sartze (10); eguzki sartze (5); eskola sartze (13); esku sartze (8); esku sartze politikorik (3); mutur sartze (4)

sartze bilkura (3); sartze egunean (3)

eguzki sartzea (4); erretor sartzea (3); eskola sartzea (21); eskola sartzea iraganen (3); esku sartzea (7)

diru sartzeak (13); eskola sartzeak (6); esku sartzeak (4); mutur sartzeak (3)

eguzki sartzean (3); eskola sartzean (5); etxe sartzean (3)

eskola sartzearen (3)

diru sartzeen (3)

eguzki sartzetik (5)


sartzear adlag sartzeko zorian.

Ozta-ozta ikusi ahal izan zuen Ewing jauna, hura etxetik irtetear eta bera etxera sartzear zela, edota hura etxera sartzear eta bera etxetik irtetear zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 265. orr.

Hirira sartzear zegoela, Atenea irten zitzaion bidera, neskatila baten itxuran, buruan pegarra harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 33. orr.

Gernikara sartzear zeuden faxistak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 93. orr.

Etxe ezezagun batera bi maleta erraldoirekin sartzear denaren buru desordena gainetik kendu ezinik, hara nor den ikusten dudan lehen pertsona: zuzenbide zibileko irakasle izan nuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Gatibutasun bikoitz, hirukoitz batean sartzear nintzela esaten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartzear dago (3); sartzear zela (5)


sartzearren adlag sartzeko.

Ehun dolar han sartzearren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 245. orr.

Urrunean, Hondarribiko arrantzako txalupa bat eginahalean ari da, bela biak haize alde, badian sartzearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Pepponek alde egin zuen handik, bere burua estuasunetan ez sartzearren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 300. orr.


sartzeke adlag sartu gabe.

Lerroen atzetik bizi zirenei garaipenaren esperantza ematea ere bazuten helburu, etsipenaren ibai lohizko eta zurrunbilotsuan sartzeke lanean segi zezaten, aberriaren alde.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Sakontasunetan sartzeke azaldu zion, gainetik azaldu ere, bere jarduna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Sakontasunetan sartzeke azaldu zion, gainetik azaldu ere, bere jarduna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.


sasaniar izlag islamiar bihurtu aurreko azken mendeetan Pertsian agindu zuen dinastiari dagokiona.

Hori Arabiako basamortu eta oasietatik irten eta Erromatar eta Sasaniar inperioetako landa eta hirietara joanez egin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Seleukotar Greziar Inperio baten ondorengo sasaniar eta abbastar estatuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.

Hizkuntza eta idazkera arabikoaren ordez greziera ezarri baitzuen arabiar kaliferrian erromatar izandako probintzietan, eta pehleviera sasaniar izandako probintzietan, agiri publikoak egiteko baliabide ofizial gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.


sasi 1 iz arrosaren familiako landarea, zurtoin luze aihentsuak eta arantzaz hornituak, eta lore zuri edo arrosadunak dituena, fruitutzat masusta ematen duena (Rubus fruticosus); sasiaren antzeko zuhaixka sarria. ik lahar.

Gar bizian ari da gaiztakeria, sua sasi eta lahar artean bezala.  Elizen arteko biblia   Is 9,17

Sasia eta laharra emango dizkizu, eta basalandarez elikatu beharko duzu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 21. orr.

Lugorri bihurtuko dut: ez dute inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dute.  Elizen arteko biblia   Is 5,6

Sasi, lahar eta zakardietan basurdea bere gogara bizi da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.

Sasia ugari, otea han-hemenka, lur errea, ahitua ageri duten soilguneak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Eguzkirik gabe gelditu da ibai gaina, hegaztien zalapartak hartu du airea, kanturik gabe gelditu dira sasi eta arbolak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Inguruan dena belarbas eta sasi, arbol mehakoila, jauregia gainditu nahi balute bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Erreka ilun bat, dena sasi eta lapar.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 134. orr.

Azpiko gela guzietako murruak deseginak dira, dena asun eta sasi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Sasi eta sastrakak ematen baditu, ez du ezertarako balio, Jainkoak madarikatu egingo du eta, azkenik, erre egingo dute.  Elizen arteko biblia   Heb 6,8

Nik, beste hamarrekin sasi baten atzean kukuturik nengoela, aita ikusi nuen gugandik hogei bat pausotara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.

Zulo hori Larregiren azpian zegoen eta dago, orain laharrak eta sasiak estalita, seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

Sasi batzuen ostean ezkutatu ginen gu ere.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 32. orr.

Lur zulatu berria estaltzeko sasi bila joan zenean, azken zakurra lurperatzeko erabili zuen kobazulo ttikiaren paretik igaro zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Zenbait hilabetez hodei guztien gainetik egonda, sasi guztien azpira beheititu nintzen kolpetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.

Orain, sasi guztien azpitik ari nintzen narraska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

Berrogei urteren buruan, aingeru bat agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan.  Elizen arteko biblia   Eg 7,30

Oker eta erortzear, basoak, sasiak eta errekako hezetasunak janda, baina zutunik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 103. orr.

Makilaz ibili behar du sasiak baztertzen eta asunak zapaltzen, bidea libratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 116. orr.

Soineko baten puskak agertu ziren inguruko sasietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

Baserri abandonatu bateko pareta sasiak jandakoen artean sartu ginen arte.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Urrunxeago joan nintzen, sasi artera, parke publikoetan pixa egiteagatik ezartzen duten isun itzelezkoari itzuri egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Sasi arteko hazia bezalakoak, berriz, hauek.      - 0. orr.

Sasia beti maldaren alde.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 16. orr.

2 (izenondoetan)

Gerard, bere lehen maitalea, arbola eta sasi nahasi haietan ezkutatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Abere bihoztun hori txilarrezko sasi handi baten atzean zegoen ezkutaturik, uzbeken begiradetatik kanpo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

-Agur, Julieta laztana betiko! -esan du, hitzek eztarrian gora sasi arantzatsuren bat aurkitu izan balute bezalako ele urratu batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.

Sasi lehor arantzadunei heldu nien, baina erroak atera egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Garaitsu hauxe hartuko zuen nekazariak sasi iharrak, kontuz-kontuz, garbitzen hasteko ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 322. orr.

Errepideraino erortzen diren mendi mazelak oihan basa dira, sasi itxiak eta zuhaixka moldatu gabeak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

Bide bazterreko sasi biluziak urratu zituen auto batek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Ibiliko ziren beste puska batez, jostailu deseginen azpian, sasi gorrien artean, asunetan, eraikin erdi erorien tripetan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.

Sasi eta belar motzeko eremua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.

Bazen larrerik eta gari alorrik, eta sasi errezko usain garratz bat, neure herriaren mina ekarri baitit.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

3 (arte-ren ezkerrean) ik sasiarte.
4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han pasatuko dute atertu arteko denbora, sasi-sustraien inguruetan ere izango dute mokoaz lurra aztakatu eta zizareren bat edo beste ahoratzeko aukerarik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Ordez, mugaz muga nabil, erdira hurbiltzeko beldurrez bezala arraposki, lehen nola hesiz hesi ardiak pasa zitezkeen balizko sasi zuloak begiztatzean, gaur hala salbamendua menturatik etorriko bailitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Is 7,23

Orduak entzuten genituenean, bagenekien Pitxita gure astoa lotzeko ordua zela, haizebelastu baino lehen; garbiketa egiteko ordua, gero arropak lehortuko baitziren; atzendu beste baterako sasi erreketa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

· Askak bi dira, garai bateko latsarri egun lehortu eta sasi-jandakoen antzekoak, hauek urez beteak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txilar sasi batetik bestera lasterka doan sutea bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Bilo-sasi iluna zirudien hura txinaurri andana beldurgarria da, eta orain ahoaren barrunbean dabilzkio, eztarrian eta sudur zuloetan gora.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

Zelai-sasiak, izotzetan zuri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

6 irud/hed

Bere biziko une gogor batean, politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren harilkatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen, lehenik testuak errana errespetatuz, perpausen barnean harat hunat ibiliz sasitik ezin jalgiz, gero beste mintzaira baten libertateari eskainiz aurrekoari zor nion obedientzia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

7 adkor klandestinitatea.

Ondoko egun eta ilabetetan, militante ainitz geldituak ziren, batzuk sasia hartu zuten, beste batzu tirokatuak eta erahilak.  Herria   2003-10-23

Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Zazpi urte sasian eman eta gero, atxilotua izan zen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.

ETAren zuzendaritzan bidalitako propaganda zabaltzen aritu zen garai hartan [...] 1967ko azaroan sasian sartu zen, atxilotzekotan zutenean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Nemesio Arozena dugu garai gogor haietakoak zehatzen kontatzen dituena, gerraondoan ere Francoren aurkako sasiko borrokan elikatu duen memoria zintzoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Lau mutil gazteak sasiko urteetan iragan gosearen erruz mehetuak ziren arras.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Ez dute denborarik ukan sasira eskapatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Sasirat jotzera behartu zaituzte, harrapatzeko arriskutik ihesean, baina ahal duzun gisa antolatzen duzu eguneroko bizitza.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

Horregatik altxatuko dira, horregatik joko dute sasirat, horregatik borrokatuko dira, horretarako bizia ere emanen dute.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

Battistik eskaintza onartu zuen, eta 1980. urtetik kartzelatik ihes egin zuenetik klandestinitatean zen militantea, sasitik atera eta Parisen jarri zen bizitzen.  Berria - Mundua   2004-07-01

7 sasi-mozteko iz sasiak mozteko tresna.

9000 Euroko auto bat, bapore lisa burdin bat, sasi mozteko bat, [...].  Herria   2003-12-11

8 sasitik berrora txarretik okerrera.

Sasitik berrora.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Goiza sasitik berrora eta berrotik sasira egin genuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasi artean erori (3); sasi artean pizturiko (3); sasi baten atzean (3); sasi guztien gainetik (4); sasirik sasi (3)

sasia eta laharra (6)

sasiak hartua (3); sasiak hautsiak zeuden (3)

); sasian agertu (3); sasian bizi (3); sasian ibili (3); sasian sartu (7)

sasiaren sustraiak (3); sutan zegoen sasiaren (3)

sasien artean (8); sasien artetik (9)


sasi-idazle (corpusean sasidazle eta sasi idazle soilik) iz idazlearenak egiten dituena.

Aizu, sasi idazle, ez gaude batere konforme ipuin eskas honi eman diozun amaiera eskasarekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 101. orr.

Ni, sasidazle gizajoa, bere gaineko ikusten nau langile herritar batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

-Sasidazle traidorea! -altxatu da beste ahots trumoitsu ezaguna: Dabid!!!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 322. orr.


sasi-ikurrina iz

Sasi-ikurriña horiek dira frantsesez "pavillons de complaisance" deitzen direnak.  Herria   2002-11-14

Frantses edo ingles banderarekin dabiltzan barkuetan eman dezagun, frantses edo ingles legeak berme, gauzak ez doatzi hain makur, nahiz baden oraino zer egin hobeki joan diten, bainan gogoetararriena da sasi-ikurriña batzuekin gertatzen dena.  Herria   2002-11-14


sasi-ilustratu (orobat sasiilustratu) izond faltsuki ilustratua.

Norbere sena [...] sen moral zuzen eta jatortzat hartzea, tradizio "ilustratu" enetzat oso sasi-ilustratu bateko agerkari susmagarria iruditzen zaidala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Nahas-mahas sasiilustratu bat dirudi denak: munduaren arima, unibertsoaren batasuna, gizadiaren solidaritatea, nazioaren edo arrazaren izpiritua, norbanakoarena, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.


sasi-informazio iz informazio faltsua.

Areago, Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.


sasi-intelektual (orobat sasi intelektual) izond/iz faltsuki intelektuala.

Deutsch Schule hartako arkupeetan piztutako pospolo hura zen Azkona Estudioko erredakzioan piroteknia sasi-intelektuala leherrarazten zuena, diletantismoak horixe baitu bere alde. Sasi intelektual batzuek errana baino inportanteagoa duzu hori niretzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.


sasi-interes (corpusean sasi interes soilik) iz interes faltsua.

Udalak argi eta garbi azaldu zuen ez duela onartuko, «sasi interesengatik, herriko bizikidetza apurtzen saiatzea».  Berria - Euskal Herria   2004-12-19


sasi-interpretazio iz interpretazio faltsua.

Kasu batzuetan gomendagarria dirudi adierazpen hauek gorago aipatutakoen ordez erabiltzea, honela sasi-interpretazio oro saihestearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Halere, hortik sasi-interpretazio asko sortzen da eta zehatzagoa eta zuzenagoa da akzidentea substantzia baten izatea positiboki determinatua izateko moduaren bidez izendatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.


sasi-irakasle iz irakaslearenak egiten dituena.

Sasi-irakasleak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,3 tit


sasi-irakaspen iz irakaspen faltsua.

Sasi-irakaspenen kontrako oharpena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,3 tit


sasi-irakurri, sasi-irakur, sasi-irakurtzen du ad faltsuki irakurri.

-Petroniorengan ere antzeko gauza bat irakur daiteke -esan zuen P-k ordu arte sasi-irakurtzen aritutako poema liburua utziz-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.


sasi-iraultza iz iraultza faltsua.

1994. urteaz geroztik Ukrainiako presidente karguan egon den Leonid Kutxmak, berriz, Justxenkoren jarraitzaileei «sasi iraultza» gelditzeko eskatu zien.  Berria - Mundua   2004-11-27

Leonid Kutxma jarduneko presidenteak, berriz, «herrialdearen zatiketa» deragitenak salatu zituen eta euren «sasi iraultzari» amaiera emateko deia egin zien.  Berria - Mundua   2004-11-27


sasi-iraultzaile (corpusean sasi iraultzaile soilik) izond faltsuki iraultzailea.

"Sasi iraultzaile" eta "izu-eragile" deitzen zaio ETAri manifestuan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

-Hi, hago isilik, oilartxo sasi iraultzailea!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.


sasi-irmotasun iz irmotasun faltsua.

Nire sasi-irmotasuna, ordea, kordokatzen hasia zitzaidala erreparatu nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.


sasi-irribarre (corpusean sasi irribarre soilik) iz irribarre faltsua.

-Gure bideek topo egin dute berriro, lehengusu -esan zuen mornatarren buruzagiak azkenean, hortzak sasi irribarre batean erakutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 22. orr.


sasi-irtenbide (orobat sasiirtenbide) iz irtenbide faltsua. ik sasi-aterabide.

EHEk dei egin zien Euskal Herriko euskaltzale guztiei indarrak metatzera eskubideak errespetarazteko, «zapaltzen gaituzten estatuek eskaintzen dizkiguten sasi-irtenbideen zain egon beharrean».  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Batasunak torturaren aurka «sasi-irtenbiderik» ez dagoela ohartarazi zuen, asteartean Joseba Permachek eginiko prentsaurrekoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Tortura amaitu behar da, eta amaitzeko ez dago sasi-irtenbiderik, legeria antiterrorista eta inkomunikazioa desagertzea ezinbestekoa da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Ez gaude sasiirtenbideetan sartzeko, benetako irtenbideak planteatzeko baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


sasi-irudi iz irudi faltsua.

Handik aurrera, zenbat irudi edo sasi-irudi ikusten nituen!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.


sasi-itzulpen (orobat sasi itzulpen) iz itzulpen faltsua.

Sasi-itzulpen hauek euskara dute sorburu- edo xede-hizkuntza, eta beste edozein erdara egon daiteke tartean. Oharkabean egindako sasi itzulpen hauen harira, erraza da itzulpen okerrak nahita egitea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 166. orr.


sasi-izar iz izar faltsua.

Baina izarren edo sasi-izarren artean, ezin.  Berria - Kirola   2006-03-01


sasi-izen (corpusean sasizen soilik) iz izen faltsua.

Kahina sasizena bera ere ez da hemen kasualitatez aukeratua: VIII. mendean inbasio islamikoei aurre egiteagatik burua moztu zioten erregina berebere baten izena da.  Berria - Kultura   2004-09-22


sasi-izpiritual izond faltsuki izpirituala.

Sasi-izpiritualentzat, ordea, benetan kaltegarri izan daiteke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.


sasi-ohe-talde iz ohe talde faltsua.

Noizean behin Norminha eta biok ohe-taldeak antolatzen genituen, sasi-ohe-taldeak, egia esateko, inozokeriak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.


sasi-radikal ik sasierradikal.

sasi-rock’n’roll iz rock’n’roll faltsua.

Telebistak mutu egon ohi ziren, eta Xarlesek sobera maite ez zuen sasi-rock'n'rollak baizik ez zion poxelu egiten hara bildutakoen solasari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 251. orr.


sasiabertzale (corpusean sasi abertzale soilik) iz abertzale falstua.

Sasi-abertzale haien diskurtsoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12


sasiabokatu (corpusean sasi abokatu soilik) iz abokatu faltsua.

-Ez da tokirik hiritar zintzoentzat; sasi abokatuez eta etxeko probetxu ari diren jendez osatu gobernua gure erresumaren errekaratzen ari da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.


sasiadar (corpusean sasi-adar soilik) iz adar faltsua.

Erlijioak eta ezkontzak legitimo egindako seme-alaben zerrendetatik aldentzen ziren sasi-adarrak baitziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.


sasiaditu (orobat sasi-aditu) iz adituarenak egiten dituena.

Hortik aurrera, gainerako sasiaditu edo sasikritikariak maisu horien ildotik sartu dira; gehienek, maisu horiek esandakoa errepikatu dute, askotan ulertu ere egin gabe zer esaten zuten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Antza, Alemaniako Borussia Dortmunden hainbat sasoitan jokatu zuela ahaztu zuten sasi-adituek.  Berria - Kirola   2006-03-08


sasiakazia (orobat sasi-akazia; Euskaltzaindiaren Hiztegian sasiakazia agertzen da) iz klima epelatako akazia-mota, loze zuri usaintsuak ematen dituena (Robinia Pseudoacacia).

Argitaraturik gabeko olerkien artean Kirmen Uriberen Sasiakazia izenekoa dago.  Berria - Kultura   2004-11-12

Tom eta biok kalearen beste aldean geunden, sasi-akazia handi baten enborraren atzean zuhurki kokaturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.


sasiakordio (corpusean sasi-akordio soilik) iz akordio faltsua.

Ziur aski, CCOOk eta UGTk aste honetan bertan egingo dute sasi-akordioa Eudelekin, udal eta foru erakundeetako lan ituna lotzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

«Onartezina» iritzi zion gutxiengoaren «sasi-akordioari».  Berria - Ekonomia   2004-06-19


sasialbiste (corpusean sasi-albiste soilik) iz albiste faltsua.

Unibertsitateko korridore luzeetan, Condrenek, Sorbonako doktore eta predikatzailerik suharrenak irri egin zion sasi albisteari: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.


sasialternatiba iz alternatiba faltsua.

Ez gara konformatuko sasialternatiba batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03


sasialtzairu iz altzairu faltsua.

Jaregin dut, eta berak, artean izuak erabat harturik, azaldu dit gure haren moduko zilarbizi gordinak ez duela askorik balio, baina purifika daitekeela, whiskya bezala, sasialtzairuzko zein terrakotazko destilagailutan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.


sasiama iz zuhaixka aihentsua, lore usaintsuak ematen dituena (Lonicera sp.). ik atxapar.

Sasiamen eta amañilili laharren usainak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.


sasiamnistia (corpusean sasi-amnistia soilik) iz amnistia faltsua.

Sasi-amnistiarekin kaleratu nintzenean, Alcalatik zuzenean joan nintzaion bisitara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.


sasiandere (corpusean sasi-andere soilik) iz andere faltsua.

Jainkoak eman daukula andere eder bat lagun (euskara) eta hau utzi eta sasi andere bat (erdara) hartzen dugun aldi bakotx bekatu linguistikoa egiten dugula.  Herria   2004-10-21


sasiantonimo iz antonimo faltsua.

Atsekabearen sasiantonimoa, nahi eta ezinaren ume; nahigabearen kontrako botika gozagarria, ezen ez sendagarria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.


sasiantropologo iz antropologo faltsua.

Gogorra da nola Ortega-k hala ere guztiz onesten duen, nahiago izanez hainbat literato, sasiantropologo, historiaren sasifilosofo eta propagandistari jarraitu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.


sasiapaiz (orobat sasi-apaiz) iz apaiz faltsua.

Judako erregeek ezarriak zituzten sasiapaizak Judako hirixka eta Jerusalem inguruetako kultu-lekuetan, toki horietan intsentsua erre zezaten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,5

Sasiapaizen hezurrak, berriz, beraien aldareetan beretan errearazi zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,5

Nork, eta sasi-apaiz hark niri sermoiak!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.


sasiapostolu iz apostolu faltsua.

Horrelako horiek sasiapostolu dira, gezurrezko langile, Kristoren apostolu-itxura baino ez dutenak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,13

Paulo eta sasiapostoluak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,1 tit


sasiarazo iz arazo faltsua.

Filosofo horien arabera, arazo tradizionalak -indukzioa barne- sasiarazoak dira, eta horien iturria hizkuntzaren erabilera traketsean aurki dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Hori zuzenduz gero, hortaz, sasiarazo horiek disolbatu egingo lirateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Hizkuntzak ezin ditu muga horiek hautsi; hala egitean sortzen dira arazo filosofikoak (Wittgensteinentzat arazo filosofikoak sasiarazoak dira, hizkuntz arazo sinpleak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.


sasiardi (corpusean sasi ardi soilik) iz ardi faltsua.

Ainhoar abeltzainen partetik baginituen: sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24


sasiargi (corpusean sasi-argi soilik) iz argi faltsua.

Orduan hor datorkie deabrua, eta isurtzen die sasi-gozotasun bat eta sasi-argi bat, hauekin liluratzen dituelarik arriskuan jartzeraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.


sasiaristokrazia (corpusean sasi-aristokrazia soilik) iz aristokrazia faltsua.

Odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.


sasiarrabita iz arrabita faltsua.

Hungariarraren ahots durunditsua pintore erromantikoen sasiarrabitak barregarri uzteko puntuan zegoela, politika gaietara bideratu zuen Ségouinek taldea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.


sasiarrasto (corpusean sasi-arrasto soilik) iz arrasto faltsua.

Sasi-arrastoa zen apurtuta zegoelako eta ezin zelako jakin apurtu baino lehen paper karratua izan zen, edo laukizuzena izan zen, edo triangularra izan zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.

Beste sasi-arrasto bat ere topatu zuen Matiasek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.


sasiarrazoi iz arrazoi faltsua.

Nik hau bakarrik diot: norbaitek zerbait dastatzen duenean, egiazta dezakeela zuzenki bere dastamenaren testigantzaz badakiela gozoa ala kontrakoa den; eta zientzia hori ken diezaiokeen sofisma (sasiarrazoi) greziarrik ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.


sasiarrosa (corpusean sasi-arrosa soilik) iz arrosa basatia.

Igarobidea eragozten baitiote haien distirari hemengo arku ilunek -bata bestearen gainean altxaturik, mahatsondo bihurriek, huntzak eta ezin zenbatuzko sasi-arrosek harturik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.


sasiarte (orobat sasi-arte) 1 iz sasitza, sasidia. ik sasi 4.

Sodomarena bera gertatuko zaio Moabi, eta Gomorrarena amondarrei: sasiarte eta gatzaga eta hondamendi bihurtuko dira.  Elizen arteko biblia   So 2,9

Gorde gaitezen ongi bide-bazter, harri-arte edo sasi-arte izatetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Egun urratzetik eguzki gorritua zuhaitz handi biluztuen atzean etzan zen arte, sasiarte guztiak jotzen aritu ziren, ezer aurkitu gabe, ordea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Alferrik jotzen ziren basoak, alferrik miatzen sasiarteak, ez zuten aurkitzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Ikuspegiak handik lerro biguneko panorama zabal bat hartzen du, berde bizi-bizikoa, harkaitz zorrotzik gabe, sasiarte ilunik gabe, gogortasunik eta basakeriarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Eguerdian aurkitu zuten gorpua Donostiako Zubiaurre pasealekuaren eta trenbidearen arteko sasiarte maldatsuan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

2 (lekuzko deklinabide atzikiekin)

Sasiartean aurrera joaten entzun zuten eta elkarri begiratu zioten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Botila hutsak ikusi nituen sasiartean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.

Pistola bat atera zuen kolkotik, egunkarian bildu zuen eta sasiartean ezkutatu, paretaren kontra zangoarekin zanpatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Nire aita-eta lasterka zoroan hasi ziren inguruko harkaizpeetan eta sasiartean ezkutatzera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Xingola askatu, sakelan gorde, eta ile-kiribila sasiartera bota zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.

Meharra astiro-astiro zihoan sasiarterantz, kontu handiz zapalduz, eta isiltasunak berunaren pisua bera zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Han hiru edo lau lanrober edo patrol horietakoak zeudean eta, izkina denetan eta sasiartean ere zibila mordoa, denak txanoa jarrita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

3 irud/hed

Poliki-poliki, eztainua urtu egiten zen, eta tantak konketa bateko uretara amiltzen ziren karranka ozenez: hondoan metalezko sasiarte liluragarri bat osatuz zihoan, itxura beti berriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Garai hartan Bereziartua herriko organojolearekin ikasten zuen, eta teklen basoan botoien sasiartean baino hobeto ibiltzen zela ikusi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Usu ezagutu ukan du -bai sasian, bai sasiartean- bakardadea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.


sasiartile iz artile faltsua.

Zuzentzaileak hain du itxura errukarria Eskoziako sasiartilezko bata hartan bildurik, bizarra egin gabe, ilea barregarri tindatua, aurpegiko arrasto zuriekin aurkakotasun tristea osatzen duela, ezen [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.


sasiartista iz artistarenak egiten dituena.

Azkenean sasiartista jendeak kutsatu egingo hau... eta astakeriarik egin ez dezaan...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 116. orr.


sasiartzain iz artzainarenak egiten dituena.

Sasiartzainek Jesus baztertu.  Elizen arteko biblia   Jn 10,22 tit


sasiaskatasun (corpusean sasi-askatasun soilik) iz askatasun faltsua.

Mende batean zehar sasi-askatasuna prometitzen zuten iraultza liberalen aurka altxatu ondoren, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 108. orr.


sasiaterabide (corpusean sasi-aterabide soilik) iz ateraiibide faltsua. ik sasi-irtenbide.

Hainbertze urtez Ipar Euskal Herriko gehiengoaren eskaria mespretxuz baztertu ondoan, sasi-aterabideak proposatu ondoan, orain argi ta garbi azaldu dute beren egiazko jarrera.  Berria - Harian   2005-01-15


sasiaukeraketa (corpusean sasi-aukeraketa soilik) iz aukeraketa faltsua.

Pilotarien iritziak jasotzeko hitzordu bat antolatzea ondo dago, baina ez dadila izan telegidaturiko sasi-aukeraketa baten aitzakian.  Berria - Kirola   2006-02-24


sasiausardia (corpusean sasi-ausardia soilik) iz ausardia faltsua.

Sasi-ausardia etilikoa aprobetxatu behar zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 127. orr.


sasiautobiografia (corpusean sasi autobiografia soilik) iz autobiografia faltsua.

Horren froga berria dugu sasi autobiografia postumo hau.  Berria - Kultura   2004-03-03


sasiautonomo (corpusean sasi-autonomo eta sasi autonomo soilik) iz langileez mintzatuz, autonomo faltsua.

Estatutuak sasi-autonomoen egoera berezia aintzat hartuko du.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Lanpostu tradizionalak desegin eta beste kontratu-lotura duten lanpostuak sortu dira, are baldintza kaskarragoekin (sasi-autonomoak, aldi baterako enpresentzat lan egiten dutenak, edota orduka lan egiten duten langileak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Etxeko langileak, zaintzaileak, sasi autonomoak eta, kasurik txarrenean, prostitutak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28


sasiazaldu, sasiazal, sasiazaltzen (corpusean sasi-azaldu soilik) du ad faltsuki azaldu.

Poeren Arthur Gordon Pim nobelako itsaso txurian azaltzen edo sasi-azaltzen ziren izakiekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.


sasibakezale (corpusean sasi-bakezale soilik) izond/iz bakezalearenak egiten dituena.

«Ibarretxeren gobernuaren kolaborazio politiko eta poliziala» eta «erakunde sasi-bakezaleen konplizitatea» arbuiatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Elkartasuna baldintzapean eskaintzen duten Elkarriko sasi-bakezale horien modukoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15


sasibakezalekeria (corpusean sasi-bakezalekeria soilik) iz bakezalekeria faltsua.

Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera, albiste faltsu etsigarriak hedatu ziren etengabe, mutilen gurasoengan beldurra eta etsipena erein ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.


sasibarroko izond faltsuki barrokoa.

Erretaula barroko edo sasibarrokoen irudiekin, entreteni daiteke bat eliza gehienetan, besterik ez bada; aszetismo horretan murgildurik, hori ere ez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.


sasibide (orobat sasi-bide) iz bide faltsua.

Sarkozyk hemen plazaratu duen mezua izan da Estatuaren partetik azken hamar urteetan izan dugunaren segida: ez tresna egituratzaileei, eta ireki sasibide batzuk denbora irabazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Erraza ematen du, baina baditu bere sasibideak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Ez zen sasi-bideetarako, duda egiteko, momentua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.


sasibiki (corpusean sasi-biki soilik) iz biki faltsua.

Handik bederatzi hilabetera jaio ziren Jonathan-eta-Léa, bi sasi-biki peto-peto.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.


sasibizar (corpusean sasi-bizar soilik) iz bizar faltsua.

Hurrengo goizean, igandeko trajea jantzi, aurpegia sasi-bizar batekin mozorrotu, mediku-maletatxo bat hartu eta berriro lapurraren etxera jo zuen Mattinek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 187. orr.


sasibizi (corpusean sasi bizi soilik) iz bizi faltsua.

Sasi bizi bat antolatu behar da ere, Filipe ez baita gehiago bakarrik... ondoko urteendako IK-k beharko du sustengu zabalago bat  Herria   2004-06-10


sasibizibide (corpusean sasi-bizibide soilik) iz bizibide faltsua.

Herrian ez zen aski zaldi, behi edo ardirik izango gazteen sasi-bizibidearen segurtatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.


sasibizigarri (corpusean sasi-bizigarri soilik) iz bizigarri faltsua.

Ezin konta ahala plan eta plantxo, proiektu eta proiektutxo asmatuko dira "bion artean", maite-denbora jakinaren betegarri edo sasi-bizigarri, edo, hobeki esan, asmatzen lanik izan ez dadin,  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.


sasibohemio iz bohemioarenak egiten dituena.

-Bien bitartean horrelako sasibohemioak aguantatu beharko ditut -erantsi du Sasanek, taldeari begira.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 136. orr.


sasibulego (corpusean sasi-bulego soilik) iz bulego faltsua.

Otsailaren 25ean, Madrileko gobernuak ordainduta, sasi-bulego bitxi bat zabaldu zen Baionan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.


sasiburutazio iz burutazio faltsua.

Colum McCannen This Side of Brightness liburutik jasoa da bestalde Tunelak eta zenbait sasiburutazio arkitektoniko ataleko elkar topatzen ez duten tunelen pasartea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 187. orr.


sasidazle ik sasi-idazle.

sasidemokrata izond/iz demokratarenak egiten dituena.

Urrutira joan gabe ere, ongitxo ezagutzen ditugu sasidemokrataz jositako demokraziak!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 122. orr.


sasidemokrazia (orobat sasi-demokrazia) iz demokrazia faltsua.

Agirre hori putakume itzela duk!, putre galanta!... sasidemokraziaren jauntxo negoziante berria, eusko jaurlaritza, diputazioa eta udalaren babespean beti dirutza egiten. Espainiako sasi-demokraziak azken 27 urteetan kaltetu, torturatu eta hil dituen milaka euskal herritar.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Uriak espetxe barruan «espainiar sasidemokraziaren aurpegi ezkutua» ezagutu duela ere esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

36-39 epealdiko gudak eragindako biktimak, 39-75 frankismo aldiak eragindako biktima eta ondorioak, edota 75-05 Espainiako sasi-demokraziak eragindakoak.  Berria - Harian   2005-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako sasi demokraziak (3)


sasidemonio iz demonio faltsua.

Orain ziur nago sasidemonio haiek bertan jo eta txiki-txiki egingo ditugula!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 160. orr.


sasidi iz sasiz beteriko eremua. ik sasitza; sasiarte.

Erretenen inguruan, glazisetan, zuhaizti altuak eta erromantikoak daude, sasidiak eta zuhaizti txikiak, eta loretxoez zipriztindutako belardi berdeak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Hantxe geratu ginen kuzkurtuta, erne, adartxo bat noiz hautsiko, edo noiz zabalduko sasidi ezkutua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.


sasidiru (corpusean sasi-diru soilik) iz diru faltsua.

Gastatu du nasaiki sartu den dirua edozein pegeserietan, hain aipatua den egun hauetan sasi-dirutik % 5-a bakarrik doa Elyseora eta beraz % 95-a doa gobernura.  Herria   2001-07-19


sasidotore izond dotoretasun faltsukoa.

Perfumaturik eta ile-gantzuturik zegoen eta arrunt itxura sasidotorea zuen: souteneur bat ematen zuen, edo, hobeki esan, putazain-papera egiten zuen antzezle txar bat; edo eta kale izkinako erronkajole horietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.


sasidun izond sasiak dituena.

Kantoiari buelta eman zion, eta, pareta sasidunen gainetik, neskaren ahotsa entzun zuen, ehundaka ahots, eta neskarenak ziren denak, bere izena esanez, eta ehundaka izen, bereak denak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.


sasieder (corpusean sasi-eder soilik) iz eder faltsua.

Sasi-egiak, sasi-ederrak, sasi -ongiak jota eta menperatuta izaten garela aldi askotan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 75. orr.


sasiegia iz (corpusean sasi-egia soilik) iz egia faltsua.

Sasi-egiak, sasi-ederrak, sasi-ongiak jota eta menperatuta izaten garela aldi askotan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 75. orr.

Gibelera behatu eta anitz dira bidean utzi sasi egiak eta gezur perrekak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 95. orr.


sasiegitura (corpusean sasi-egitura soilik) iz egitura faltsua.

ELBk argi erran zuen ez zuela orain arte bezalako «sasi-egiturarik» onartuko.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Aitzinamendutzat jotzen duen sasi-egitura bat indarrean ezarriko du.  Berria - Ekonomia   2004-05-13


sasiegunkari iz egunkari faltsua.

-Hori sasiegunkari bat da, txantajea egiten besterik ez dakiena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 275. orr.


sasiejekutibo ik sasiexekutibo.

sasiekialde iz ekialde faltsua.

Euskaldunara bildu zen jendetzak txaloekin adierazi zuen atsedenaldian eta amaieran gustukoa izan zuela ikusi eta entzun zuen sasiekialdeko eszenaratze exotikoa.  Berria - Kultura   2004-05-04


sasiekologista (orobat sasi-ekologista) iz ekologistarenak egiten dituena.

Erruduna nire adiskide txirrindulari-sasiekologista horietako bat izan zela aldarrikatzen zuen Ainhizek. Integrista islamikoen intolerantzia eta Greenpeaceko sasi-ekologisten errezeloak gainditu behar izan ditugu zuengana heltzeko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 77. orr.


sasieledun (corpusean sasi-eledun soilik) iz eledunarenak egiten dituena.

Herriak aukeratu ez dituen sasi-eledun espainolistek zabaldutako kanpaina lotsagarria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


sasielegante izond sasidotorea.

Ur hauek... laster ez dira ikusiko horrenbeste zubi sasielegante eta modernoekin, itsasadar hau hiri honen motorra izan dela ikusi ez dutenek propio jarriak...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 128. orr.


sasielkarrizketa iz elkarrizketa faltsua.

Batzuetan harritu egin naiz jendearekin izan ditudan sasielkarrizketa luzeekin, txantxa giroan, ganorazko ezer esan gabe, Europako futbolarien izenak aipatuz, ekipoak goraipatuz eta abar.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.


sasielkarte (corpusean sasi elkarte soilik) iz elkarte faltsua.

Iruzur horretan tartean izan dira abokatuak, bitartekariak, ustezko enpresak prozesua hasi baino egun bi lehenago sortutakoak eta etorkinen aldeko sasi elkarte bat.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26


sasiemazte (corpusean sasi-emazte soilik) iz emazte faltsua.

Azkenik, hara, ezkontza txar bat eginik bederen ezkonduta hobe noski alaba, sasi-emaztetan baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.


sasienpresari (corpusean sasi-enpresari soilik) iz enpresariarenak egiten dituena.

«Sasi-enpresariek» beti egin dituztela horrelakoak, baina haiek salatzearekin bat Asegarceren ekimena ere salatzendutela, «EPELen barruko enpresa bat delako».  Berria - Kirola   2004-05-05


sasientrenatzaile (corpusean sasi-entrenatzaile soilik) iz entrenatzailearenak egiten dituena.

Eta atzoko partidaren bezperan, sasi-entrenatzaile berria aurkeztu zuen, hori ere lotsagarri utziz.  Berria - Kirola   2006-02-19


sasiepaiketa (corpusean sasi-epaiketa soilik) iz epaiketa faltsua.

Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan: sasi-epaiketa lehendabizi, zeinaren ondorioz gehienak heriotzara kondenatu zituzten; "entresakak", alegia, gauero zeldetan azaldu, eta norbait aukeratzea, hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Aukeran txekak nahiago zituela, baina egia entzun gura bazuen, haietako sasi-epaiketak ere ez ziren ba oso fidagarriak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Gurasoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen Bilboko epaitegiaren aurrean «sasi-epaiketa salatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

«Oinarrizko askatasunik ez» dagoela eta aurkarien kontrako torturak, sasi-epaiketak eta espetxeratzeak ohikoak direla dio AIk.  Berria - Mundua   2004-04-28


sasierakunde (corpusean sasi-erakunde soilik) 1 iz erakunde faltsua.

Orain arte sasi-erakundeak emanez konformatu da Frantziako Estatua.  Berria - Harian   2005-07-27

Trufa trufaren gainean, sasi-erakundea sasi-erakundearen gainean, Ipar Euskal Herria aldarrikapen fasea utzi eta egiturak eraikitzen hasi da.  Berria - Harian   2005-07-27

2 klandestinitatean ari den erakundea.

ETA sasi-erakundeak jakin-arazirik bortizkeriari uko egiten duela Kataluñan, bainan bakarrik Kataluñan, zernahi eztabada egundainokotan sortu da horren gainetik.  Herria   2004-02-26

"ETA" hiru hizkiak ere idatziak zituen norbaitek bainan nehork ez du sinesten ETA sasi-erakundearen egintza bat ditakeela...  Herria   2005-06-02


sasierantzun (orobat sasi-erantzun) iz erantzun faltsua.

Eta sasi-erantzun honen bitartez eman nion segida jokoari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.


sasierlijio izond erlijio faltsua.

Alabaina, filosofiak fedea bere mendekotzat hartu nahiko balu, edo ordezkatu, erlijio hori eta berari dagokion fedea pobretu eta endekatu egingo lirateke, eta sasierlijio bihurtu, sasijainkoak sortuz. nazismoa «sasierlijio bezala» aztertzea beti iruditu izan zaiolako interesgarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.


sasierlijioso (corpusean sasi-erlijioso soilik) izond faltsuki erlijiosoa.

Edo, zabalago esanda, zer jarrera hartu behar nuke horrelako erreakzioen aurrean, horrelako ateraldi sasi-erlijiosoekin gertatzen naizenean?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.


sasierradikal (corpusean sasi-radikal soilik) izond ipar faltsuki erradikala.

Gerra zikina (harmatua eta psikologikoa), infiltrazioa (pertsonena eta ideiena), eta mozorroketa sasi-radikala, sistematikoki erabiliak izan direla ikastean, hemen ere ausarki pentsatzeko beharra dugu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.


sasierrealista (corpusean sasi-errealista soilik) izond faltsuki errealista.

Eta ez pentsa, nik errealistatzat zaukaat hala ere, errealistagoa beste sasi-errealista batzuk baino.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 73. orr.


sasierreferentzia (corpusean sasi-erreferentzia soilik) iz erreferentzia faltsua.

Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.


sasierrepide (corpusean sasi-errepide soilik) iz errepide faltsua.

Askok hirigune esaten diete hiri erditik 20 kilometrora dauden sasi-errepideei.  Berria - Ekonomia   2004-08-11


sasierromantiko (corpusean sasirromantiko soilik) izond faltsuki erromantikoa.

Esentzialismo eta ruralismo sasirromantiko, ezen ez erromantiko, honen kritika -Tx. Agirre, Orixe-, euskal literaturari begira, aspalditxo, h. d., jada 1960 eta 70eko urteetan, egin zen Euskal Herrian: Varela jaunak hori ez daki, noski.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 92. orr.


sasierudito (corpusean sasi-erudito soilik) iz eruditoarenak egiten dituena.

Bibliarekin eta Marxen Kapitalarekin batera, sasi-erudituek irakurri gabe aipatzeko eskubidea dutela uste duten hiru liburuetako bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 73. orr.

Lehen lerroak katedratikoaren, akademikoaren, helenistaren txaloa bereganatzen du, eta are sasi-eruditoena, ez baitira gutxi iritzi-emaileen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


sasierudizio iz erudizio faltsua.

Beldur naiz, beraz, sasierudizioaren ostentazio erretoriko bat gehiagoren aurrean soilik gaudela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.


sasieskola (orobat sasi eskola; Euskaltzaindiaren Hiztegian sasieskola agertzen da)
1 sasiekola egin eskola huts egin.

Batzuetan sasieskola egiten genuen, alde egin eta gerretan olgetan genuen landaren batean, edo benetako gerrari buruz berba egiten genuen haren batean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 48. orr.

Sasi eskola egiten duten haurren familiei presio handiagoa egin nahi die lege egitasmoak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Broadwayra irtetean, sasieskola egiten duen mutilaren modura sentitu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.


sasiestudiante iz eskola huts egiten duen ikaslea.

Hala ere, ez geneukan batere presarik ikasgai haiek gainditzeko, eta sasiestudiante errepikatzaile nekaezin bilakatuta geunden.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 32. orr.


sasieuskara iz euskara mordoiloa.

Sasieuskara deitzen zion hizkera horri, eta buhame lenguajia, berriz, Pagolakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.


sasiexekutibo (corpusean sasiejekutibo soilik) iz exekutiboarenak egiten dituena.

Baserritar iganderako jantziak, sasiejekutiboak, adurra zerien bi gazte...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.


sasiezagutza iz ezagutza faltsua.

Descartesen Meditazioen lehendabiziko helburua benetako ezagutza eta ustezkoa (sasiezagutza) bereiztea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.


sasieztabaida iz eztabaida faltsua.

EHNEk azaldu duenez, «Foru Aldundia sasieztabaida bultzatzen ari da, arazoa ez baita non jarriko den errauste planta, hondakinak nola tratatu behar diren baizik».  Berria - Euskal Herria   2004-07-17


sasifesta (corpusean sasi-festa soilik) iz festa faltsua.

Aukera kaxkarra da, baina, aukeran, nahiago dut, ordea, festarik gabe elbarri bizi, herritarren erdiari giza gradua ukatzen dioten sasi-festetan parte hartu baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.


sasifilosofia (orobat sasi-filosofia) iz filosofia faltsua.

Lagunak gero eta erretxinduago nindukan bere sasifilosofia harekin.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Sasi-filosofia merketan abiatzeko gogorik bat ere ez, ordea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.


sasifilosofiko izond faltsuki filosofikoa.

Pentsamendu sasifilosofiko haiek bueltaka buruan ikusi zuen Iturbide abokatua espaloitik hurreratzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Arrazoi bakarra, arazo hau soluziorik ez duen eztabaida (sasifilosofiko) infinitu batean nahaspilatzeko interesa izan liteke  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.


sasifilosofo (orobat sasi-filosofo) iz filosofoarenak egiten dituena.

Gogorra da nola Ortega-k hala ere guztiz onesten duen, nahiago izanez hainbat literato, sasiantropologo, historiaren sasifilosofo eta propagandistari jarraitu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

Sasi-filosofo trufariren bat ere izan ohi zen tartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.


sasifin (corpusean sasi-fin soilik) izond faltsuki fina.

Urliain, Sandiain eta Berendiainen ezin guztiz fina izan eta ezin jarri horrelako izenburu finik; sasi-fina izan behar, haiek bezala,  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.


sasifroga (corpusean sasi-froga soilik) iz froga faltsua.

Adulterioa eta atsegin greziarra (sodomia), froga zaileko delituak biak, direla ohiko irizpideen arabera, aurreiritzi tiraniko gehien onartzen dutenak, sasi-frogak, erdi-frogak (gizon bat erdi-errugabe, edo erdi-errudun izan ahalgo balitz bezala, edo erdi-zigorgai edo erdi-barkagai).  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.


sasifuturista izond faltsuki futurista.

Behin barruan, eszena gainean ikusten dena ez da ezertan ere desberdintzen telebistako plato batean ikus daitekeenaz: fokuak, kamerak eta gustu diskutigarriko dekorazio sasifuturista dira elementu nagusiak.  Berria - Kultura   2004-04-25


sasigaixo iz gaixoarenak egiten dituena.

Ez diat nahi atzean gelditutakorik, ez eta sasigaixo itxuratirik ere; hitaz ari nauk, Peaceful.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.


sasigaraipen (corpusean sasi-garaipen soilik) iz garaipen faltsua.

Teknikari mendebaldarraren sasi-garaipen katastrofikoaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.


sasigauza (corpusean sasi-gauza soilik) iz gauza faltsua.

Gu indeterminazioaren alde gaudela; jeneralean gauzen kontra egon ohi gara, edo sasi-gauzen alde (izan zitekeen astodeterminazioa, edo apodeterminazioa), edo bestela ezezkako gauzen alde.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.


sasigaztetasun (corpusean sasi-gaztetasun soilik) iz gaztetasun faltsua.

Horien sasi-osasuna, horien sasi-gaztetasuna, horien emakumeak, zahartzen ari direla onartzeari ezin amore emanak, horien kosmetika baita hildakoen gorpuei aplikatua ere, eta, oro har, Herioarekin duten harreman pornografikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.


sasigerlari (corpusean sasi gerlari soilik) iz sasigudaria.

Zertako ez dira jende berak oldartzen ikusiz egun guziez Irak-en milaka gizonak, emazteak eta ere haurrak hiltzen, Amerikanoek edo hango bereko sasi gerlariek tirokaturik: ez ote du musulmano baten biziak frantses batena balio?  Herria   2004-10-14


sasigerra iz gerra faltsua.

Behin Istanbulera ailegatuta, Ekialderantz jo beharrean Mendebalderantz abiatzea, sasigerra madarikatu honek zipriztinduko ez dituen Bulgaria eta Errumanian barrena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.


sasigizakoi izond faltsuki gizakoia.

Ramírez Maldonadoren jokabide itsu, iraingarri eta sasigizakoiak ez luke gogoetarik bat ere merezi.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.


sasigobernu iz (corpusean sasi-gobernu soilik) iz gobernu faltsua.

Frantzia eternoarekin zerikusik ez zuen sasi-gobernua besterik ez zela hura arrazoitu zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.


sasigogo iz gogo faltsua.

Erich Frommek aipatzen du, nolabait, sasigogo hau, 'sataniko' deituz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 71. orr.

Gezur-gogoren bat, sasigogoren bat jabetuko bailitzan, nolabait, maitagogoaz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 71. orr.

Ahuldu egiten da maitagogoa, bai gogoko zaiona nabaritzeko eta maitatzeko, baita ere sasigogoak uxatzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 69. orr.


sasigogoeta iz gogoeta faltsua.

Bardemek aurten Los lunes al sol 2 estreinatu izan balu, sikiera! Sasigogoetan nabilela, komunisten ipuin bat (zaharra naiz, benetan) datorkit gogora bat-batean.  Berria - Kultura   2004-09-19


sasigogoko izlag faltsuki gogokoa.

Bereizi egiten ditu erakargarrien artean, gogoko zaizkionak eta sasigogoko direnen artean (gero aipatuko dugu gogoko ez direnen -sasigogokoen- erakargarritasunaren misterioa).  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 26. orr.

Gogoan bertan azaltzen diren gogoak, sasigogoak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 71. orr.


sasigozotasun (corpusean sasi-gozotasun soilik) iz gozotasun faltsua.

Orduan hor datorkie deabrua, eta isurtzen die sasi-gozotasun bat eta sasi-argi bat, hauekin liluratzen dituelarik arriskuan jartzeraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.


sasigudari (orobat sasi-gudari) iz legalitatetik at aritzen den talde armatu bateko kidea. ik partisano; sasitalde.

Guk, zaharrek, aldi bat baino gehiagotan kantatu dugu hain famatua eta hain hunkigarria den "Le chant des partisans", sasi-gudarien kantua.  Herria   2001-07-19

"Gerla ttipia", erran nahi baita sasigudari edo "maquisards" horiena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.

Gerla denboran arrisku anitz hartuz loturak bazituen sasigudariekin eta zenbat judu haur ez ditu gorde eta salbatu!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.

Orduan sartu da erresistentzian, juduak gerizatu, de Gaullen anaia Suizara ereman, bultzatu gazteak ez diten joan STO delakora, bainan joan borrokatzera sasi-gudarien artean.  Herria   2005-12-22

Historia hurbila [...] Frantziak galdu zuelarik Alemanen kontra eta, emeki emeki, sortu zelarik "sasi-gudarien" armada, askatasunaren alde eta Frantziaren libratzeko.  Herria   2001-05-24

Hainbeste fama nahasi barreiatu zituzten batzuek, hastapen hastapenetik, bai kontrabandaren aldetik, droga eta beste, bai politikaren aldetik, sasigudari, terrorismo eta beste; legez kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Israeltiarrek suntsitu dituzte Libanoko lurretan sasi-gudari batzuk ezarri muntadurak.  Herria   2001-07-05

Ipar-Irlandako David Trimble gobernuburuak bere kargua utzi du, errana zuen bezala, IRA-ko sasi-gudariek beren harmak ez dituztelakotz nunbait pausatu eta indargabetu.  Herria   2004-04-01

Kolunbian ere (Amerika erditsu hartan) hogei ta bi laborari hil dituzte eskuinburuko sasigudari batzuek, beren betiko lurraren jabetasun eta holakoak direla medio.  Herria   2005-12-15

Uribe jauna, Kolonbiako presidenta harremanetan sartu dela FARC delako sasi-gudariekin Ingrid Betancourt eta haren adiskidearen askatzeko.  Herria   2005-09-29

Dirudianez, Kolonbiako presidentak, Uribe jaunak libratu du berrikitan sasi-gudari bat erakusteko nahi zuela mintzatu haren kontra jokatzen direnekin bahituak aska ditzaten.  Herria   2005-09-15

Gero jakinen dugu txekiar sasigudariak gu eremaitera entseatu zirela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Soudanafrikar herriko gobernua beti lanetan baita Darfour aldean sinatu bake haren errespeterazteko, hor oldartuak zaizkon sasigudariekin.  Herria   2004-10-28


sasigudu iz gudu faltsua.

Egun batez, sasigudu baten ondotik hogoi soldado hil ziren eta hogoita-hamabortz kolpatu.  Herria   2003-05-08


sasigune iz sasiz beteriko gunea edo eremua.

Beste mila hektara ere badira itsasondoko Alpesetan erre direnak Verdon haranean; eta hor da ere bestalde, Kortsikan, Vero eskualdean erre den 1.200 hektarako sasigunea.  Herria   2003-07-24


sasigutxiegitasun (corpusean sasi gutxiegitasun soilik) iz gutxiegitasun faltsua.

Nire sudurra luzeskoa ote den, izan nuen horretaz kezkaren bat edo beste nerabezaroan, baina aurrerantzean batere ez; geroztik, izan ere, emakume dexentek askatu izan bainau sasi gutxiagotasun-uste horietatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.


sasihasperen (corpusean sasi-hasperen soilik) iz hasperen faltsua.

Eta hau bezalako zauri iraunkorrarekin... -sasi-hasperen handi bat egin zuen-, batek daki nire besoa inoiz jarriko ote den ondo berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.


sasihatz iz hatz faltsua.

Mat Sasihatz gizajoa eta Rowlie Sagasti eta Tom Lahar txikia hil ziren Muinoaren beste aldaparen aldekoen artean; eta Willie Banku, han goikoa, eta Habarrietako Mendibeatar bat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.


sasihausketa (corpusean sasi-hausketa soilik) iz hausketa faltsua.

Udaberriko gau fresko batean gauzatu zen sasi-hausketa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 63. orr.


sasiheroiko (corpusean sasi-heroiko soilik) izond faltsuki heroikoa.

Gorroto zuen Smith-en erromantizismo joria, haren imintzio landuegiak eta bulkada sasi-heroikoak, baina horrek ez zuen esan nahi ez zenik gauza berak nahi zuen estiloa imitatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.


sasihildako (corpusean sasi-hildako soilik) iz hildakoarenak egiten dituena.

Akabatutako piztien parean jartzen zituelarik telebistako sasi-hildako haiek, lasai asko begira zezakeen pantailara.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 180. orr.


sasihippi (corpusean sasi-hippi soilik) iz hippiarenak egiten dituena.

Politikaz mintzatu ziren autobusean, Euskal Herriko mugimendu abertzalea sendotu beharraz, [...] San Cristobalen europartasunaz eta bertaratutako sasi-hippien aurpegibikotasunaz, gai batetik bestera tximinoak adarrez adar bezala igaroz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.


sasihistorialari (corpusean sasi-historialari soilik) iz historialariarenak egiten dituena.

Nola ez, sasi-historialarien artean arrakasta handia izan du hipotesiak.  Berria - Gaiak   2006-01-20


sasihistrioniko (corpusean sasi histrioniko soilik) izond faltsuki histrionikoa.

Elkarrizketak aurrera jarraitu zuen bizi-bizi, lehentxeago bezalako iruzkin eroz, ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.


sasihitz (corpusean sasi-hitz soilik) iz hitz faltsua.

Adibideotan, sasi-hitzak erabili beharrean hutsuneak erabili behar ditugu, Izenek, Aditzek, Adjektiboek eta abarrek "mugagabetasuna" edo emankortasuna erakusten dutelako, Determinatzaileek, Adizkiek eta abarrek ez bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.


sasihumanista (corpusean sasi-humanista soilik) izond faltsuki humanista.

Pentsatu nuen, objektuena, gauza ahaztu eta gauza galduena duk mundu hau, eta ez, ordura arte nire izaera sasi-humanistak pentsatzera behartu ninduen bezala, gizon eta emakumeen bizilekua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.


sasijabe iz jabe faltsua.

Zorionez, histerismoa apur bat pasatuta, nire sasijabe puta hura ez zen hain-hain puta izan, eta halakorik ez egiteko eskatu zien medikuei.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 73. orr.


sasijainko (orobat sasi jainko) iz jainko faltsua.

Egiazko Jainkoa eta sasijainkoak.  Elizen arteko biblia   Is 46,1 tit

Utzi egin naute israeldarrek eta sasijainkoak adoratu dituzte.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,33

Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna bertan behera uzten dute.  Elizen arteko biblia   Jon 2,9

Alabaina, filosofiak fedea bere mendekotzat hartu nahiko balu, edo ordezkatu, erlijio hori eta berari dagokion fedea pobretu eta endekatu egingo lirateke, eta sasierlijio bihurtu, sasijainkoak sortuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Eta hara non orain berriro ere Europara natorren, jendez gainezkatua, sasi jainkoz eta zorabiatzerainoko handikeriaz bete honetara.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

Sidondarren jainkosa Astarte gurtu zuen, eta berdin Malkon ere, amondarren sasijainko nazkagarria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Sasijainkoei eskainitako haragiaz, denok dakigu, noski, jakin behar dena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,1

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amondarren sasijainko (4)

sasijainkoak gurtu zituzten (4)

sasijainkoei eskainiriko haragia (3); sasijainkoei eskainitako haragia (3); sasijainkoei eskainitako haragirik (3)


sasijainkotu izond sasijainko biurtua.

Nor engainatu nahi dute gure heroi berri txiotxiolari sasijainkotuek?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 96. orr.

Izkirimiriek lehen une arriskutsu hura nolabait saihesten lagundu bazioten ere, sakon-sakonean halako erredura ozpin bat jasan zuen aurkezle sasijainkotuaren banitateak, aldartea zeharo gaiztotuko ziona.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.


sasijainkozale izond/iz sasijainkoen zalea dena.

Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,10


sasijakinduria iz jakinduria faltsua.

Ezjakintasun itsua sasijakinduria bezain kaltegarria ez bada ere [...] gizon argitua da soberanoak nazioari eta bere buruari egin diezaiokeen oparirik zoragarriena, lege santuen banatzaile eta zaintzaile bihurtzen duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.


sasijakintasun (corpusean sasi-jakintasun soilik) iz jakintasun faltsua.

Baina -aitortu ezak- posea besterik ez duk, defentsa mekanismo bat, alegia, ikasleen aurrean sarri erakusten duan harrokeria eta [...] sasi-jakintasuna bezalakoxea.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 104. orr.


sasijakintsu (orobat sasi-jakintsu, sasi jakintsun eta sasi jakintsu) izond/iz faltsuki jakintsua; jakintsuarenak egiten dituena.

Galde diezaiogun geure bihotzari: horixe gomendatzen diet beti gure moralista sasijakintsuei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.

Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek esaten zuten bezala esateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Baina nondik atera da ume txirriporro sasijakintsu hau?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 97. orr.

Sasijakintsu asko baita bazterretan.  Berria - Kirola   2006-03-14

Gizaki ororentzat ei dela ulergarri artea, sasijakintsuarentzat izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Alferrikako jakinguratik guztiei atzera eragiteko, eta haiek sasi-jakintsu baino karitatez beteak nahiago zituelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere; ez dakikete ber gauza direla grekozko ethnos hitzetik datorkigun "etnia" eta latinezko natio hitzak sortu digun "nazioa".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Sasijakintsu kalakari eta gaitzbakoen atxikimendua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Burgesak, merkatari maltzurrak, sasijakintsu inozoak topatuko ditu Denbak diruaren atzetik egiten dituen itzuli-mitzuli zoroetan.  Berria - Kultura   2004-02-14

Euskaldungoaren defentsari unibertsalismoaren aitzakiaz uko egitera behartu nahi gaituzten filosofo, soziologo, sasi jakintsun batzuei.  Herria   2001-07-05

Mario sasi jakintsu horietako bat delako.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.


sasijakitun izond/iz sasijakintsua.

Baina noski, halako mauka bat baino ez du behar kritikari sasijakitunak, bere argitasun zorrotza erraz azaltzeko; idazle gazte gizajo batez ari denean, bereziki.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Datorren sasoian non jokatu zuen pentsatzeak Osasunaren ibilbideak baino gehiago kezkatzen zuela ere entzun zuen Krutxagak Iruñeko hainbat irrati eta telebistetan, futbol partidak matematika azterketak bailiran aztertzen dituzten sasijakitunen ahotik.  Berria - Kirola   2004-03-19


sasijangarri (corpusean sasi-jangarri soilik) izond faltsuki jangarria.

Geroz eta litxarreria (bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere) gehiago ekoitziko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.


sasijaponiera (corpusean sasi-japoniera soilik) iz japoniera mordoiloa.

Stephen sasi-japonierazko hitz parrastadak botatzen hasi zen, "japoniar" keinuz lagundurik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.


sasijatorri (corpusean sasi jatorri soilik) iz jatorri faltsua.

Baina ez gaitezen gure hitzen esanahien sasi jatorrietan galdu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.


sasijudizial (corpusean sasi-judizial soilik) izond faltsuki judiziala.

Eraso mediatiko eta sasi-judizial izugarria.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24


sasijustizia iz justizia faltsua.

Sasijustiziaren aurrean, benetako justiziaren aldeko hautua egin dezala.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14


sasikapitalista (corpusean sasi-kapitalista soilik) izond faltsuki kapitalista.

Izan ere, askorentzat kapitalismoari alternatiba ere baziren enpresak, egun azal desberdineko mami bera duten enpresa sasi-kapitalistak baizik ez baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.


sasikazetari (corpusean sasi-kazetari soilik) iz kazetariarenak egiten dituena.

Talibanei buruzko iritzia eskatu zion sasi-kazetariak nobel saridunari, eta hark gogoan ez dudan zerbait erantzun  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 101. orr.


sasikazetaritza (corpusean sasi-kazetaritza soilik) iz kazetaritza faltsua.

Ezerk ez omen dio antropologiari kalte gehiago egiten sasi-kazetaritzak edo sasi-literaturak baino...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.


sasikiste (corpusean sasi-kiste soilik) iz kiste faltsua.

Zaldia gainera eroria zitzaion estropezu eginda, eta pankreako sasi-kiste izugarri bat garatu zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.


sasiklasiko (corpusean sasi-klasiko soilik) izond faltsuki klasikoa.

Herri-ipuin gatz gabeak baztertu, bada, eta, ordainetan, fabula sasi klasiko bat kontatzen jartzen du bere seme Txomintxo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.


sasiko 1 izlag ezkontzaz kanpo jaioa; legezkoa edo bidezkoa ez dena.

Ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.  Elizen arteko biblia   Heb 12,8

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Sasiko edo...: jaiotzez apalak direnak, etxe pobrekoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 110. orr.

Madril aldetik-eta bere jatorriaren berri galdezka etorri den asko disgustu galanta hartuta itzuli dela, espero zituen euskaldun leinargi eta aitonensemeen ordez sasiko eta parte txarreko arbasoak aurkituta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

Sasiko seme-alabei elikagaietarako eskubidea baizik ez zitzaien aitortzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Nola urratuko litzaidake bihotza mundu guztiak sasikotzat daukan nire alabak 'ama, zergatik ez dut nik aitarik?' galdetuko balit? Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikume delako, eta zenbat-eta sasikoago orduan-eta jatorrago eta ederragoa delako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.

2 (izen gisa)

Aurpegiratu zidan anaiak eta biok goi-mailako traizioa egina geniola eta sasikotzat jo ninduen eta ez legezko semetzat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Bankarra zen, baina bere burua Idotzingo jaun Joanes Jatsukoaren sasiko baten ondoko egiten zuen, Nafarroa Handikoa, beraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

3 irud/hed

Espetxe onuren «interpretazio irekiegia» egitea egotzi dio Gorenari, eta «sasiko interes politikoei» men egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Horrek sinesgarritasun handiagoa eman zion informazio sasiko hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Antje maitea, nola gustatuko litzaidakeen zuk irakurtzen jakitea idaztea egokitu zaidan hizkuntza nazional sasiko honetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seme sasikoa (3)


sasikolokialtasun iz kolokialtasun faltsua.

Sasikolokialtasuna eta sasikomunikatibotasuna uxatu egin behar ditugu, beraz, eta non gauden, norekin gauden eta zertaz dihardugun kontuan izan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 205. orr.


sasikolore (corpusean sasi-kolore soilik) iz kolore faltsua.

Ez zaizkit sekula gustatu arrosak eta pastelak, sasi-kolorezko pertsonak.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 68. orr.


sasikomiko izond faltsuki komikoa.

-Badirudi munduko aktore sasikomiko guztiek hemen jaten dutela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

-Izan ere, munduko aktore sasikomiko guztiak Mrs. Sunderlanden etxean bizi dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.


sasikomunikatibotasun iz komunikatibotasun faltsua.

Sasikolokialtasuna eta sasikomunikatibotasuna uxatu egin behar ditugu, beraz, eta non gauden, norekin gauden eta zertaz dihardugun kontuan izan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 205. orr.


sasikoñak iz koñak faltsua.

-Sasikoñaketik kopatxo bat -agindu zuen- eta txorrotxean sartuko zara sotoan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.


sasikondaira (corpusean sasi-kondaira soilik) iz kondaira faltsua.

-Gure kondairaz idatzi eta zabaldu izan diren ipuiñ, sasi-kondaira eta burgeskerien ganetik, ikuspuntu zientifiko materialista batetik berraztertu behar yuagu dana, diru interesak billatuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 187. orr.


sasikonponbide iz konponbide faltsua.

Bigarren gatazkaren sasikonponbide hori belaunaldiz belaunaldi igaroa zen, egungo mundu mendebaldartuan erlijioaren eta arrazionalismoaren gatazka konpontzeko laguntza baino eragozpen handiagoa delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.


sasikontzertu iz kontzertu faltsua.

Aspaldion astelehen gauetako sasikontzertu horietako giroan bilatzen dut babesa; badakizu, elkar ezagutu genuen lekuan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 95. orr.


sasikotu, sasiko(tu), sasikotzen da/du ad sasiko bihurtu.

Pertsonak sasikotu egin badira, menderatu baldin banaute, zeren kexu izan ninteke ni?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.


sasikotza iz sasikoa denaren egoera.

Eta baita bere sasikotza aldarrikatzeko ere.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 63. orr.


sasikritikari iz kritikariarenak egiten dituena.

Hortik aurrera, gainerako sasiaditu edo sasikritikariak maisu horien ildotik sartu dira; gehienek, maisu horiek esandakoa errepikatu dute, askotan ulertu ere egin gabe zer esaten zuten, eta bigarren, hirugarren edo are laugarren mailako iturriak erabiliz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.


sasikritiko iz sasikritikaria.

Poeta omen duk orain, handia gainera, beketatik eta Diario-n idaztetik bizi diren beste sasipoeta, sasikritiko horiek diotena sinetsiz gero.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.


sasikultu (orobat sasi-kultu) iz kultu faltsua.

Sasikultuak antolatu zituzten hiri guztietan, bai eta zaintzaileen dorreetan eta gotorlekuetan ere.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,9

Jerusalemen ziren sasikultuko aldare guztiak, bai eta intsentsua erretzeko aldareak ere, kendu eta Zedron errekara jaurtiki zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,14

Sasikultuetako gurtzaileen aurka.  Elizen arteko biblia   Ez 6,1 tit

Muinoetako sasikultuekin sumindu egin zuten, beren sasijainkoekin jeloskor jarri.  Elizen arteko biblia   Sal 78,58

Zeuen semeak haien alabekin ezkonduko zenituzkete, eta hauek, beren jainkoen ohorez kultua egitean, zuen semeak ere sasikultura erakarriko lituzkete.  Elizen arteko biblia   Ir 34,16

Sasi-kultu-lekuetako otorduetan parte hartzen du, lagun hurkoaren emaztea desohoratzen.  Elizen arteko biblia   Ez 18,11

Deuseztu egingo ditut zuen sasi-kultu-lekuak, lurrera botako zuen intsentsu-aldareak, zuen gorpuak idoloen pusken gainean pilatuko eta gaitzetsi egingo zaituztet.  Elizen arteko biblia   Lb 26,30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasi kultu lekuak (5); sasi kultu lekuetako (4); sasi kultu lekuetako (4)


sasikume 1 iz sasiko umea.

Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Nafarroako Frantzisko, Pedro mariskalaren sasikumeari Comentarios sobre la penitencia (Coimbra 1542) eskaini zion hitz hauekin: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.

Sasikumeak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haren ondorengoek ere hamargarren belaunaldira arte.  Elizen arteko biblia   Dt 23,3

Orobat, Atenasen, herriak kendu egin zituen sasikumeak hiritarren artetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Hainbat hiritan, nahikoa hiritar ez zegoenean, sasikumeak oinordeko omen ziren, eta nahikoa zirenean, berriz, ez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Erantzun zioten: gu ez gara sasikume; aita bakarra dugu, Jainkoa.  Elizen arteko biblia   Jn 8,41

Hala, bada, ez da ezagutzen sasikumerik poligamia onartuta dagoen herrialdeetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Sasikumeak" esatekotan egon zen, baina bertaratuen artean asko haietarikoak izango baitziren, hitza jan zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Atsoek ahots apalez iraindu zuten Prothero andrea, gezurti, ezkontza nahasle, sasikumeen ama, lapur zikina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

2 (irain hitz gisa) ik putakume.

Robe sasikume hau!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

-Sasikumea galanta! -esan zuen Sobakevitxek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.

Badakizu zein izango den zure patua, orain argi daukazu, sasikume hori.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Sasikume horri lepotik helduko banio...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Zer ardura dio beste sasikume honi norekin ibiltzen naizen edo norekin ez naizen ibiltzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 150. orr.

Ziria sartu izango omen zioten, noski, bestela, sasikume haiek.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 41. orr.

-Niri ere utziko didak sasikume horri tiro egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

3 (izenondo gisa)

Eta etxean zegoelarik noizean behin bururatzen zitzaion bere seme sasikumearekin berriketan hastea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.


sasilatin (corpusean sasi-latin soilik) iz latin mordoiloa.

Egin ditik latinezko edo sasi-latinezko orazino batzuk nik ulertu ez dizkiodanak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.


sasiletratu (orobat sasi-letratu) iz ustezko legelaria.

Eguraldiak eta eguraldi maisuek, sasi-letratuek bezala jakintsu eta lizentziatuek, denek merezi izan dituzte bertsolarien ahaleginak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 162. orr.

2 (izenondo gisa) sasijakintsua.

Euskara sasi-letratua, hau da, ustez-eta handinahiko hitzak erabiliz zerbait ekartzen diogula hizkerari, hori ez denean horrela gertatzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskara sasiletratua (5)


sasiletratukeria iz sasiletratuaren jarduna.

Hori ez da aberastasuna, hori ez da hizkuntza jakitea; petralkeria eta sasiletratukeria besterik ez da hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.

Oraingo honetan ez da sasiletratukeria; aldi honetan bada aberastasuna, bada hizkuntza jakitea, bada hizkuntzarekin jolastea eta gozatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.


sasiliterario (orobat sasi-literario eta sasi literario) izond faltsuki literarioa.

Sasiliterarioa, literaturaz kanpoko beste asmoren batez egindakoa izan delako (katekesia, hizkuntza normalkuntza...).  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

Arazorik gabe imajinatu ahal dut liburua aireportu eta tren geltokietako liburu dendetan salgai, itxuraz gai sakonetan arakatu baina egiatan ezertan ere sakontzen ez duten errazkeria sasiliterarioen artean.  Berria - Kultura   2006-01-17

XX. mendea ondo sartu arte behintzat, euskal literatura idatzia anakronikoa eta sasiliterarioa izan da gehienetan.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

7.023 karaktereko informazioa, Tomasi mailegatutako grabazioez baliatuta gehienbat, eta 2.098 karaktereko kronika sasi-literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.

Lekuz kanpoko zarata batek ildo sasi-literariotik iradoki ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.


sasiliteratura (corpusean sasi-literatura soilik) iz literatura faltsua.

Ezerk ez omen dio antropologiari kalte gehiago egiten sasi-kazetaritzak edo sasi-literaturak baino...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.


sasilizun (corpusean sasi-lizun soilik) izond faltsuki lizuna.

Izena daukan pentsio bakarra behintzat -keinu sasi-lizun bat egin zuen gizonak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 24. orr.


sasilogiko izond faltsuki logikoa.

Argudio sasilogikoaren nahasmendua ongi-ongi ulertu gabe.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.


sasimahasti iz mahasti faltsua.

Neuk landatu zintudan mahatsondo jatorrez, mahasti bikain izateko; nolatan bihurtu zara fruitu garratzeko sasimahasti?  Elizen arteko biblia   Jr 2,21


sasimahats (corpusean sasi-mahats soilik) iz mahats faltsua.

Erdian talaia eraiki zuen, eta dolarea egin; mahats gozoa espero, eta sasi-mahatsa eman zion.  Elizen arteko biblia   Is 5,2


sasimaistra (corpusean sasi-maistra soilik) iz maistrarenak egiten dituena.

Ez ezazu uste ni sasi-maistra zorrotz mutxurdin bat naizenik... ez dut horrelakorik pentsatzerik nahi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 169. orr.


sasimaisu iz maisuarenak egiten dituena.

Zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak.  Elizen arteko biblia   2 P 2,1

Sasimaisuok harroputz eta ausart dira: inolako beldurrik gabe, maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien kontra.  Elizen arteko biblia   2 P 2,10

Sasimaisuen aurka.  Elizen arteko biblia   Ju 1,8 tit


sasimaitagai (corpusean sasi maitagai soilik) iz maitagai faltsua.

Maitagogoaren sasigogoak, sasi maitagaiak, gezurra.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 70. orr.


sasimaitale iz maitalearenak egiten dituena.

Gainera etsaia sasimaitalearen modura aritzen da, isilik ibili nahirik eta inoiz ez agerian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.


sasimaitatu, sasimaita, sasimaitatzen (orobat sasi-maitatu) du ad faltsuki maitatu.

Zuzen (maitatu) ala oker (sasi-maitatu), beti maitatzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 24. orr.


sasimaite izan du ad faltsuki maitatu.

Gauza bat da nondik datorkion bizitzeko gogorik ez hori: fosforo faltatik, muineko zelulak gaixotzetik, maite -edo sasimaite- zituen asmoak ez betetzetik, gizartearen eraketek eragindako desbideratzetik  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 69. orr.


sasimarxismo (corpusean sasi-marxismo soilik) iz marxismo faltsua.

Modan zegoen ultra-klasismo eta sasi-marxismoaren aurka, kontrakoa aldarrikatu zuen Sartrek.  Berria - Harian   2005-06-21


sasimateria (corpusean sasi-materia soilik) iz materia faltsua.

Ez dut esango gure espedizioa Scott kapitainak bere egunkarian deskribatu zuen hura bezalakoa izan zenik, ez baitiot erantsi nahi, orduan gogorra iruditu zitzaidanari, sasi-materiarik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.


sasimatxinada (corpusean sasi matxinada soilik) iz matxinada faltsua.

Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera, albiste faltsu etsigarriak hedatu ziren etengabe, mutilen gurasoengan beldurra eta etsipena erein ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.


sasimediku (orobat sasi-mediku) iz medikuarenak egiten dituen pertsona.

Sasimedikuak dira, diote, medicine men.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 51. orr.

Horixe duk osasuntsuena, Mikel, ez egin kasurik sasimedikuei!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Gure etxetik berriro iragan ziren etxeko medikua eta Uraitzeko barbera, baita bertze bizpahiru mediku eta sasi-mediku ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Legeak zigortu egiten du kaleko jendeak sasi-mediku deitzen duenaren lana, eta Sakabian horixe egiten da, hain zuzen, medikuek sendatu ezin dutena sendatu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Ez pistola batez, noski; medikuek egiten dituzte trepanazioak, eta sasi-medikuek ere bai.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.

Zeren zuek gezurzale baitzarete, sasimediku besterik ez.  Elizen arteko biblia   Jb 13,4


sasimetafisiko izond faltsuki metafisikoa.

Esanahia ez da hitzetik harago dagoen ente psikologiko edota sasimetafisiko bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.


sasimetodo (corpusean sasi-metodo soilik) iz metodo faltsua.

Berez nahi gabeko haurdunaldia eragozten ez duten sasi-metodoak erabiltzeagatik, batez ere atzerako martxa eta egunen metodoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 107. orr.


sasimilitar (corpusean sasi-militar soilik) 1 izond faltsuki militarra.

Horrelako triskantza politiko sasi-militarrik gure herrian bederen gerta eta gazte bakar bat erakundean ez dadin gehiago sar.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 103. orr.

• 2 iz militar faltsua.

1873ko uztailaren 9 harez geroztik, Gorteko sasi-militarrek eta sasi-politikariek, eta alfer mordo zabal batek, lasai egin zuten lo beren ohe leunetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.


sasimistiko izond faltsuki mistikoa.

Bagoian bizi genuen barne-giro sasimistiko hura aprobetxatuz, erabaki nuen zigarrokina itsuaren esku batean itzaltzea, argi jakin zezan nork agintzen zuen han.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

Arazoa bera da, bere izaera sasimistiko hori.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 98. orr.

Kontzeptu bat, ez politiko, bai politika ororen ukaziozko, sasimistiko, absolutuki unamunotarra, tragedia sakro baterako bakarrik zentzuzkoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.


sasimoral (orobat sasi-moral) 1 izond faltsuki morala.

Berrehun urtean gugan pisua izan duten printzipio sasi-moraletaz askatu ahal izango gara orduan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

• 2 iz moral faltsua.

Horregatik, morala "razionalki oinarritzen" enpeinatu diren lehengo filosofo moralisten aurka, sasimoral horren genealogia bastarta saiatuko da erakusten oraingo filosofo (agian hobe: "psikologo") inmoralista.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.


sasimoraltasun (corpusean sasi-moraltasun soilik) iz moraltasun faltsua.

Apaltasunak badu berekin sasi-moraltasun eta erlijio itxura bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 521. orr.

Desira bat, haren bidez gizakiek, sasi-Moraltasun baten itxuran, , maizenik liskarrak eta jazarketak sustatzen baitituzte.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.


sasimuga (corpusean sasi-muga soilik) iz muga faltsua.

Horrek muga gaindiezina tartekatu zinan gu bion artean, egungo sasi muga horiek bezalakoa: politika, lana, kartzela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 191. orr.


sasimundu (corpusean sasi-mundu soilik) iz mundu faltsua.

Historia zaharrak aireratu ziren, gehienak mikrokosmos irrigarri samar baten ondorio zaharkituak, adabakiz jositako sasi-mundu baten ondare pitzatuak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.


sasinarratibo (corpusean sasi narratibo soilik) izond faltsuki narratiboa.

Hari sasi narratiboa.  Berria - Kultura   2006-04-05


sasineurri iz neurri faltsua.

Jasan behar ote ditut gaiztoaren etxea eta ondasunak, okerbidez eta sasineurri madarikatuz sortuak?  Elizen arteko biblia   Mi 6,10


sasiofizial izond faltsuki ofiziala.

Bihar hasiko da Munduko Rally Txapelketa; soilik bi talde ofizial egongo dira, sasiofizial diren beste lau talderekin batera.  Berria - Kirola   2006-01-19


sasiogibide (corpusean sasi-ogibide soilik) iz

Berak ez zigun inoiz halakorik aitortu eta oso serio ekin zion sasi-ogibide berriari.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.


sasioilar iz pertsona harroxkoa.

Dendariak dira begirunez tratatzen duten bakarrak, ez kalean topatzen dituen beste sasioilar horiek bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.


sasioldartze (corpusean sasi-oldartze soilik) iz oldartze faltsua.

-Sasi-oldartze baten erasoetarik jendeak salbatu behar genitian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.


sasiongi (corpusean sasi-ongi soilik) iz ongi faltsua.

Sasi-egiak, sasi-ederrak, sasi-ongiak jota eta menperatuta izaten garela aldi askotan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 75. orr.


sasiontologia iz ontologia faltsua.

Nietzschek Mendebaldeko kultura eta metafisikari egindako kritika hartu dute, hala ere, Nietzscheren betiereko itzuleraren sasiontologia zaharkiturik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.


sasiordain (corpusean sasi-ordain soilik) iz suzedaneoa.

Gogoaren sasi-ordain edo suzedaneoa den helburua hilburu bat da izatez, eta bizia orduan "nere bizia" bihurtua dago, bizitza, bizi-arte edo hil-artea, hartara arteko arte edo bitarte gisa sentitzen dena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.


sasiordeka iz ordeka faltsua.

Cerlerren ere antzera gerta daiteke, azken mendatearen altzora iristeko 30 kilometroko sasiordeka gainditu behar delako.  Berria - Kirola   2004-12-16


sasiorgasmiko (corpusean sasi-orgasmiko soilik) izond faltsuki orgasmikoa.

Karisma ez da abesten den bitartean aurpegi hiper eszitatua eta sasi-orgasmikoa jartzea bakarrik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.


sasiorko (corpusean sasi-orko soilik) iz orko faltsua.

Ez nukeen inoiz pentsatuko: eskualdean bertan bidelapurrekin eta sasi-orkoekin borroka egitea...  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 358. orr.


sasiosasuna (corpusean sasi-osasuna soilik) iz osasun faltsua.

Horien sasi-osasuna, horien sasi-gaztetasuna, horien emakumeak, zahartzen ari direla onartzeari ezin amore emanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.


sasipanfletario (corpusean sasi-panfletario soilik) iz faltsuki panfletarioa.

Maizegi, kapitalismoari, merkatu ekonomiari eta merkatuari oro har egiten zaion kritika, sinplea, erabat ñabardurarik gabea, eslogan errazetakoa, are sasi-panfletarioa bilakatu da (hitzaren zentzu txarrenean).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.


sasiparagoge (corpusean sasi-paragoge soilik) iz paragoge faltsua.

Hitz bat luzatu beharrean, laburtu egin duela, gero hitz laburtu hori hitz osoaren aurrean paratuta, sasi-paragoge bat sortzen duela: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.


sasipartida iz partida faltsua.

Lau aurrelarien arteko sasipartidaren ordezko Titin eta Olaizola II.aren arteko kaiola barneko desafioa primerako ikuskizuna izan zen.  Berria - Kirola   2004-09-28


sasipe 1 iz sasiaren azpialdea.

Sasipe ilunak txaraz eta otez!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Sasipeko iluntasun hartan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 110. orr.

Galizian ikasi du zelatan egoten, sasipean ibiltzen, joan-etorrien ordutegiak kalkulatzen, ibilbideak zehazten... basurde ehizan balego bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 139. orr.

2 irud/hed

Luze gabe galdu ginen, erraten bai baina konprenitzen ez genituen hitzen sasipean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Ez du eskurik doinu zuri neutro batetik haratagoko esanetan: hor ez da euskararik ahoraino iristen edo esan ezinkako kinkirrin baldar batean iristen da, erdara mordo baten sasipean kuxkurturik gainera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

3 sasipeko izlag klandestinoa.

Ruhakana Rugundu da jazarle horien buruzagia eta bada ere beste sasipeko gudari bat besteak ez bazalakoa, Joseph Kony deitzen dena eta Museveni presidentaren kontra dena.  Herria   2005-01-06


sasipenalti (corpusean sasi penalti soilik) iz penalti faltsua.

Arbitroak sasi penalti bat pitatu duenean jaiki eta kanpora joan dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 70. orr.


sasiperatu, sasipera(tu), sasiperatzen da ad sasipera joan.

Adimena landu ahala, nahimena indartu ahala, oroimena argitu ahala, gogoa zimeldu, agortu, ilundu, sasiperatu egin dakioke.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 67. orr.


sasiperpaus (corpusean sasi-perpaus soilik) iz perpaus faltsua.

(57ii) arauz kanpoko azterketa delako, ezin ditugu John doesn't have arrived edo does John have arrived bezalako sasi-perpausak sortu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.


sasipluralizatzaile (corpusean sasi pluralizatzaile soilik) iz pluralizatzaile faltsua.

Nor eta nori nahasi gabe, behar den tokian eta unean xarmanki nork baten jartzeko gai direnak, bat-batean mingain puntara datozkien partitiboa eta sasi pluralizatzailea, biak batera, esku zarta batekin gaitzesten dituzte, bekatu larria dela ikasi baitute.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.


sasipluraltasun iz pluraltasun faltsua.

Erakundeek «hizkuntza sasipluraltasunaren mozorropean hiru hizkuntza nagusien aldeko (alemaniera, frantsesa eta ingelesera) egin asmo dutela» salatu dute.  Berria - Mundua   2004-05-11


sasipoeta (orobat sasi-poeta) iz poetarenak egiten dituena.

Hildakoaren etxean sasipoetaren bat dagoenean ederki baliatzen du aukera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 110. orr.

Poeta omen duk orain, handia gainera, beketatik eta Diario-n idaztetik bizi diren beste sasipoeta, sasikritiko horiek diotena sinetsiz gero.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.

Iskilu pila bat eman behar izan diotela gutarrek Ramón Fernández Garaialde donostiar Alkate sasi-poeta ustelari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.


sasipoetiko izond faltsuki poetikoa.

Pentsamendu sasipoetikoak zerabiltzan dutxapean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Horren adibiderik biribilena euskal arropagintzak eman du, kamiseta eta alkandoretan egin ohi diren aldarri idatziak ergelkeria sasipoetiko bihurtuz, loreak mendian eta gisakoak alegia.  Berria - Kultura   2004-06-26


sasipolitikagintza (corpusean sasi-politikagintza soilik) iz politikagintza faltsua.

Multikopistak sartu zirenean, jaun eta jabe ginen tramankuluok sasiko sasi-politikagintzatik ezagutzen genituenok.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 132. orr.


sasipolitikari (orobat sasi-politikari) iz politikariarenak egiten dituena.

1873ko uztailaren 9 harez geroztik, Gorteko sasi-militarrek eta sasi-politikariek, eta alfer mordo zabal batek, lasai egin zuten lo beren ohe leunetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.


sasipolitikeria (corpusean sasi-politikeria soilik) iz politikeria faltsua.

Gure herriak gudariak behar ditu; eta ez sasi-politikeria antzua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.


sasipornografiko (corpusean sasi pornografiko soilik) izond faltsuki pornografikoa.

Poema sasi pornografikoak egin nituen.  Berria - Kultura   2006-04-20


sasipoz (corpusean sasi poz soilik) iz poz faltsua.

Etsaia baldin bada, poztu egingo gara -sasi pozez-.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.


sasiprensaurreko (corpusean sasi prentsaurreko soilik) iz prentsaurreko faltsua.

Sasi prentsaurreko baten bidez, martxoaren 31 n, IK-k esplikatu zuen bere postura: bere ustez, abertzale munduan egoera berri bat sortzen ari da eta nahiago du debatea libre utzi haien artean.  Herria   2004-07-08


sasiprofeta iz profeta faltsua.

Ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan.  Elizen arteko biblia   1 J 4,1

Israel herrian sasiprofetak izan ziren bezala, zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak.  Elizen arteko biblia   2 P 2,1

Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.  Elizen arteko biblia   Mt 24,24


sasiprogre iz progrearena egiten duena.

Irakasle jatorrak jarri nahi nituen beste sasiprogre haien parean, denak berdinak ez zirela erakusteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.


sasiprogresismo iz progresismo faltsua.

Egia handia da asko hitz egiten duena nabarmendu egiten dela, eta niretzat bistan gelditu zen laster batean zenbateraino zen axalekoa haien ezkertiartasuna, zenbateraino faltsua haien sasiprogresismoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.


sasiproiektu (corpusean sasi-proiektu soilik) iz proiektu faltsua.

Eskola publikoko euskal erakasleak Ikas-ekin eskuz-esku ari direlarik, harrigarri da nola Ikas-Bi-ko buruzagiak bertze bide batetik badoazin, "sasi-proiektu" bat aintzinaraziz, Ikas-en kalteetan.  Herria   2001-11-15


sasipropaganda (corpusean sasi-propaganda soilik) iz propaganda faltsua.

Estalinismoak ezarritako estatu-erlijioak horrelako zerbait ekar zezakeela-eta, sasi-propagandaren mozorroak mozorro, ordurako jada ekarri zuela- iruditzen zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.


sasiproposamen (corpusean sasi proposamen soilik) iz proposamen faltsua.

Betiko sasi proposamenak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13


sasiratu, sasira, sasiratzen da ad klandestinitatera igaro.

Munduko herrialde zibilizatu guztietan gertatzen ari omen zen arimaren bazterketaz, arimaren sasiratzeaz (hots, maquis-eratzeaz), etabar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Bitartean Eusko Armadako soldaduek, salbu aspaldian sasiratu Bozek, ahalik bizitza normalena eramaten zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.


sasirromantiko ik sasierromantiko.

sasisalbatzaile (corpusean sasi salbatzaile soilik) iz salbatzaile faltsua.

[Euskal gizarteak] ez du behar aberriaren sasi salbatzailerik, egiten duten bakarra beldurra, gorrotoa eta frustrazioa sortzea baita.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17


sasisantu (orobat sasi-santu) iz

Filotti etxekoak sasisantu kanpolarrosa mordo bat baino ez dira denak, Judas baino zuriagoak -oihu egin zuen mutilak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.

Isilik gelditu ziren anaiak, sasi-santuak eskandaluren bat sortuko zuen beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Sasisantu [...]: bere jokabide zintzoaren atzean gordetzen den putetxe-jabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.


sasisarrera iz sarrera faltsua.

Osteguneko kontzertuan jende-joera hobea izan zen, baina Kearney andreak berehalaxe ikusi zuen sasisarreraz beterik zegoela aretoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.


sasisentiberatasun (corpusean sasi-sentiberatasun soilik) iz sentiberatasun faltsua.

Bestela, sasi-sentiberatasunezko erasoaldiek ezustean harrapatzen gaituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.


sasisesio (corpusean sasi-sesio soilik) iz sesio faltsua.

Ikerren ahots erretxinduak eten du sasi-sesioa: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 65. orr.


sasisilogismo (corpusean sasi-silogismo eta sasi silogismo soilik) iz silogismo faltsua.

Sasi silogismo baten argumentua garatuko balitz bezala, honako adibide ereduzko honetan ikusten dugunez:[...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.


sasisindikatu (corpusean sasi-sindikatu eta sasi sindikatu soilik) iz sindikatu faltsua.

EHNEk salatu du orain arteko politiken porrota estaltzeko baliatu gura duela Aldundiak sasi-sindikatua.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Aldundiak sasi sindikatu bat sortu nahi du xantaia medio.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Nekazaritza diputatua jo zuen «sasi sindikatuaren» bultzatzaile nagusitzat.  Berria - Ekonomia   2006-02-25


sasisofa (corpusean sasi sofa soilik) iz sofa faltsua.

Bulego hitseko sasi sofa batean eserita zegoen Mikel, leihotik kanpora begira bigarren lehengusuari hitz egiten zionean ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.


sasisoinu (corpusean sasi-soinu soilik) iz soinu faltsua.

Jakina, haiek paperetik jotzen zuten, eta guk berriz, sasi-soinua.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 45. orr.


sasisorgin (corpusean sasi sorgin soilik) iz sorgin faltsua.

Horretarako, sasi sorgin igarle batez baliatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 157. orr.


sasisorketa (corpusean sasi sorketa soilik) iz sorketa faltsua.

Nire lagunak eta biok, eta gu biok bakarrik, jakingo genuen Pitzadura bat elur izoztuan sasi sorketa zela, broma baten ondorio.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.


sasitalde (corpusean sasi-taide soilik) iz legalitatetik at aritzen den talde armatua. ik sasigudari.

Aspaldian bortizkeria asko egina duen sasi-taldeak jakin-arazi du, hamar bat lagunek, denek beren aurpegia gorderik muntatu prentsaurreko batean, jakin-arazi beraz gauzak nola itzulikatu diren ikusi arte segurik, bortizkeria arrunt bazterrerat uzten zutela.  Herria   2003-11-20

Iduriz, partzuer zen ixlamixta sasi-talde batzuekin eta menturaz joanden asteko atentadu handi horiek egin dituztenekin.  Herria   2001-09-20

Noiz nahi ba nun nahi bahiketa batzu, sasi-talde batzuk egiten dituztenak, nehork ez jakin xuxen erraiteko nor den talde horien buru!  Herria   2004-09-23

Hilik eta kolpaturik ez da izan bainan makur handiak ba!; gero eta usuago badira gisa hortako ekintzak, sasi-talde batzuk juduak arrunt begietan...  Herria   2003-11-20


sasitar 1 izond sasikoa, klandestinoa.

Ugarte zenbaitzuen oihan trinkoetan, aldiz, 'Hukbalahap' erresistentzia sasitar mugimendua izan zen ere.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

2 iz sasigudaria.

Txokok bazekien, oraindik sasitarra izan gabe, Klentteren anai bat Eusko Armadan zegoela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Lehergailuaren sistema hobeki menperatzen ikasten du, dirua behar du funtzionatzeko (banko arrobatzeak) eta antolakuntza azkar bat behar du ekintzen kudeatzeko (lehen sasitarra).  Herria   2004-06-03

IK-k erabakitzen du borrokaren azkartzeko sasitarrak ukaitea (bizpahiru kide sartzen dira).  Herria   2004-06-03

2002 ko irailaz geroz, sasitar bilakatua zen.  Herria   2003-05-15

Zita bat egina geneukan mendi aldean, beti mendian ibiltzen ginen garai haietan, benetako sasitarrak ginen, bera zen karriketan lasai ibiltzen zekien bakarra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.


sasitegi iz sasitza. irud/hed

Halakoak jo beharko zituen “sasitegi hartan”; tangoa Buenos Airesko Maria la Vasca-ren burdelean berritu zen bezala berritu zen Eibarko Petrarenean gure soinu txikiaren errepertorioa.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.


sasiteilatu (corpusean sasi-teilatu soilik) iz teilatu faltsua.

Sasi-teilatu gorria du; eta atearen gainean, uztai itxuran, Baltza hitza irakur daiteke.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.


sasitekniko izond faltsuki teknikoak.

Funtsean hitz horietan oinarri sasiteknikoak ageri dira, zentzurik gabekoak, eta argiki erakusten dute epaile horrek ez duela ongi ezagutzen tokiko errealitatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10


sasiteoria iz teoria faltsua.

Nire sasiteorien kontrako irakurlerik sutsuena ere komentzi dezakedala uste dut datu batzuekin.  Berria - Kirola   2004-07-06


sasitresna (orobat sasi-tresna eta sasi tresna) iz tresna faltsua.

Funtsezko tresna estrategikoen aldarrikapenaren ordez sasi tresnen eta bide faltsuen irekitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Botere publikoek sortuko duten Interes Publikoko Elkarteari «sasitresna» deritzo EHEk, ez diolako ofizialtasunik aitortzen euskarari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Egiturazko arazoak eta sasi tresnak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Oraingoan ere Frantziak sasitresnak proposatuko ditu, ez duelako arazoei egiazko konponbiderik emateko borondaterik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Xabi Larralde Batasuneko bozeramaileak Frantziako Estatuak eskaini «sasi-tresnak» salatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Bitartean, egungo ildo beretik lanean jarraitzearen beharraz ohartarazi zuen Agerrek, «gure tresnak eraikitzen segi dezagun, Sarkozyren sasitresnei aurre egiteko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-08


sasitribuna iz tribuna modukoa.

Bigarren Etorbideak Houston Street-ekin bat egiten duen kale-kantoian, Cosmopolitan kafetegiaren aurrean, gizon bat garrasika ari zen sasitribuna batetik: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.


sasitsu 1 izond sasiz betea.

Eguzkiak argiturik, oihan sasitsua zabaldu egiten zen leku batzuetan, eta bere barrunbeak erakusten zituen, itzaltsu, laiotz, piztia baten ahutz ilunak bailiran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Hiru edo lau abeslari lurrera erori ziren, eta gainerakoak, malkar sasitsuen artetik salto eginez, ihesari eman eta tiroka hasi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

2 irud/hed

Neurologoaren bizitza ez da zientzialariarena bezain sistematikoa, baina ustekabeko egoera berriak ematen dizkio, naturaren izate korapilotsura irekitako leiho edo zelata-zulo bihur daitezkeenak: batek ezingo luke aurrez ikusi bizitzaren ibili normalean korapilaketa sasitsu hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.


sasitu, sasi(tu), sasitzen 1 da/du ad sasiz bete, sasiak jana gertatu.

Eremu horiek laster sasitzen ahal baitira.  Herria   2001-10-11

2 (era burutua izenondo gisa)

Baratze sasitu bat dirudi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.


sasitza 1 iz sasiz beteriko eremua. ik sasidi; sasiarte.

Zapi batean bildurik, eliza osteko sasitzan ezkutatu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Orbelez estalitako sasitza bat zabaldu zen haien aurrean, eta piztia erraldoi bat, guztia grisa, atera zen eta ihesi abiatu zen basoan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Erreka ertzeko sasitza batean ezkutatu zuen Mobylettea eta oinez abiatu zen errepide jeneralaren ertzetik, eskuak zimur-maxkal eta prakak astun.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Alde bietako sasitza sarriaren ondorioz hartxintxarrezko bidea xendra bihurtzeraino estutzen zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Laket ditu Argosek harainoko bidean aurkitzen dituenak, sasitzetako hegaztiak, zaldi eta behien gorotzak eta, batez ere, bere pausoaz azkarrarazten dituen ardi izutiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 153. orr.

Morgaiko arroiletan, haranaren beste aldean, zuhaitz baxu eta txepelek sendo heltzen zioten lurrari, belar grisetako sasiak harrien kontra egiten zuen borroka, eta sasitzetan kiribilduriko liken idorrak eta lahar handiak edonon hasten ziren bihurriturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.

Burutik jotako gizaseme azal-ilun batek [...] lana eman zion emakumea erail zuen, eta izua barreiatu zen sasitzan sua bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

2 irud/hed

Dena dago, trufaz irri egiten duen Odry barne, sasitzazko ileorde baten azpian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.

Zibilizazio garaikideen arteko topaketen azterketari ekitean, labirinto historiko ikaragarri nahasiaren aurrean aurkitzen gara, eta, sasitza horretan murgildu aurretik, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

Gazte jendeari dagokion axolagabekeria-puntu harroaren sasitza gainditzen zuen berak bihotz zabaltasunez.  Berria - Kultura   2006-01-21


sasitze iz sasitsu bihurtzea.

Sasitze horrekin bazterra kanbiatzen...  Herria   2001-10-11


sasiumaldi (corpusean sasi-umaldi soilik) iz sasiko umaldia.

Ez zarete, bada, zeuek ere bekatukume eta sasi-umaldi?  Elizen arteko biblia   Is 57,4


sasiunibertsalismo iz unibertsalismo faltsua.

Erlatibista juridikoek (Gustav Hugo, Friedrich von Savigny, Rudolf von Jhering-ek) eta marxistek lege naturalaren sasiunibertsalismoa kritikatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.


sasiunibertsitari iz unibertsirariarenak egiten dituena.

Urte mordoa pasatua zuten hirurek dagoen karrerarik laburrena presa barik ateratzen, eta titulua lortu ondoren, ganorazko lana bilatzeari ekin beharrean, nola edo hala moldatu ziren eskolan bertan bekadun lana lortzeko, sasiunibertsitari bizimodu patxadatsua luzatzearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.


sasiunibertsitate (corpusean sasi unibertsitate soilik) iz unibertsitate faltsua.

Euskal Herrian dauden eta egongo diren unibertsitate eta sasi-unibertsitate multzoari Euskal Herriko Unibertsitatea izena emango diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23


sasiurrats iz urrats faltsua.

Zibilizazio filiala Elizatik urruntzea Elizak egindako sasiurratsei zor zaie, eta horiek "lurrean militatzeko" helburuarekin erlijioaren espiritua eliz erakunde baten gorpuztearen ezinbesteko ondorio dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Hiru motatako sasiurratsak aipatzen dira: (I) inperialismo politikoak agintari sekularrak iraintzeko arrazoizko zioa ematen du, eskusartzea iruditzen baitzitzaien beren eginbeharren egikaritzan; (II) [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.


sasiyuppy iz yuppiarenak egiten dituena.

Sasiyuppi guztiek hain gogoko dituzten forma anglo horietako bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 67. orr.


sasizen ik sasi-izen.

sasizientifiko (orobat sasi-zientifiko eta sasi zientifiko) izond faltsuki zientifikoa.

Ez zegoen arrazoirik uste izateko, arrazoi sasizientifikoetan oinarrituta, beste zibilizazio guztiak desagertuta zeudelako edo desagertzen ari zirelako, Mendebaldea behartuta zegoenik bide berari jarraitzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

Arrakasta horren aurreneko zioa -dio- bere sinplismo sasizientifikoa da, bere sinplismoagatixe jende asko ustebetetzen duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 167. orr.

Nahiz eta han-hemenka sarritan aipatua izan eta ikerketa sasi-zientifikoek sakratu bihurtu-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Baieztapen sasi-zientifikoen eta ondorio azkarregien tentaldian ez erortzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

Hizkuntza sasi zientifiko hori baldarregia irudituko zaie zenbait autore kritikori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Unibertsitate publikoan Artearen historia lizentziatura berriak ezin izan dio erantzun gizarteak behar duen alde dibulgatiboari eta Espainiako eredu sasi zientifikoa jarraitu du.  Berria - Kultura   2004-07-18

Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.


sasizientzia (orobat sasi-zientzia eta sasi zientzia) iz zientzia faltsua.

Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak. Eguzkirat eta eurirat itzulirik, berehala erranen dizut zein den errealitatearen eta poesiaren arteko aldea, edo zientziaren eta sasizientziaren artekoa.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,20

Beraz, ekonomia, zientziaren eta artearen artean dagoen jakintza esparru bat da; sasi-zientzia bat, Samuelson eta Nordhaus-en hitz zatarretan esateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Zeren haien jakintasunak zientzia ez zen sasizientzia baitzuen harroin, baliatzen zirelarik, hartarakotz, hainbat iduri sakratuz [...] edo osabarentzat oinarri zientifikorik ez zuten sinbolo numeriko eta geometrikoez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.

Linbo moduko batean egon da harrezkero, poeta handi baten ateraldi xelebre baten edo sasi-zientzia gisako baten pare.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Anatomia patologikoaren gisako diskurtsoak sorrarazi ditu, eta handikeria litzateke, zalantzarik gabe, hauei sasi zientzia izena ematea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

Herria gobernatzeko, administrazioa bideratzeko, baina ez sasi-zientzia zerbait aldarrikatzeko edo mugatzeko, ez historiaz aritzeko, izatekotan historia ikasteko.  Berria - Kultura   2004-05-05

Sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,21


sasizuberotar izond faltsuki zuberotarra.

Ni teledendako iragarki abailgarriak ikusten eta azpian hankapalo Benito Lertxundiren doinu sasizuberotar guztiak entzuten: arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.


saskel ik saskil.

saski 1 iz gauzak eramateko ontzia, berez zumitzez egina, gehienetan euskarririk gabea. ik otarre; zare; otzara.

Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.  Elizen arteko biblia   Lk 9,17

Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Papera zimurtu, mezuari kasurik egin gabe, eta saskira bota zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Haiek saski batean ipini, eta Aladinen jauregira jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 226. orr.

Eseri orduko, afari oparoa atera zuten saski batetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

Saskiek bazuten enplegu nasaia, hala nola Pasaiako portuan: arrainak saskietan ezartzen ziren itsasuntzietarik deskargatzerakoan.  Herria   2003-01-14

Sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

Saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,33

Txoriak zebiltzan, gozokiei mokoka, nire buru gaineko saskian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Ondoan hiru asteko haurra zeukan, anega bateko saskian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

-Zer ikusten duzu, Amos? -galdetu zidan. -Saskia bete fruitu heldu -erantzun nion.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Zure erradiadoreak saskia balitz bezalaxe galtzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz. hor, muinak, saski apaletan kontu handiz utzita; han, gibelak, odola zeriela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Hegazti bizien kaiolak eta hegazti hilen saski karratu azpi-sakonak zoruan deskargatzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Astean behin, portura hurbiltzen ziren bildu zituzten arrainak bi saski alimalekotan eramanez eta, gauza harrigarria, berehala saltzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Txintik atera gabe, bere enkarguaren seinale bakartzat besoko saskia, herrira joaten zen, behartsuengana.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Katutxo bat, txiki-txikia, ia jaioberria, zumezko saski barrubigun batean gorde eta biberoi esneaz elikatzen zutena.  Berria - Kultura   2004-08-20

Zumezko saski handi bat atera zuen arrastaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Zumitzezko saski bat hartu, haren zirrikituak galipotez eta bikez estali, eta han sartu zuen haurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

Bere gurdiaren ondoan zebilen, esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Atusa eta Mecautoko beharginek dirua bildu eta euren gabonetako saskiak emango dizkiete opari.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

3 (neurri gisa) ik saskikada.

Nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.      - 0. orr.

Louiseren amak oraindik kontatzen zuen nola iritsi zen Parisa, saski bat aingira besapean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Irin garbiz eginiko legamigabeko saski bat ogi.  Elizen arteko biblia   Zen 6,15

Bi saski bete gereziri hezurrak kendu behar izan genien bulegorako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Hala joaten zen aldirietako bidean barrena, saski bat ogi malgu zeramala zerbitzarien etxera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Goizero amak saski bat bete ogi eta sagar edo gaztainaz beteriko poltsatxo bat ematen zidan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Beheko gizonak saski pila kulunkatu eta abiada hartu behar zuen, goiko lagunari botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erosketa saskia merkatuko dut.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Soineko marguldu batez jantzirik zegoen, betiereko esku saski beltza besoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Egun guztia ematen zuen batetik bestera erosketak egiteko aitzakiarekin, esku saskia hutsik aldean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Aziendari bizkarrean jartzen zaizkion asta-saski haien antzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Merkantzi saskiei sorbalda kolpe batez erortzen lagunduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Egun batean, aita, Donibane-zuhaitzaren puntaraino igo ondoren, elikagai-saskia hartu gabe jaitsi zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Itsasotik ekarritako arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Opil saski batzuk ekarri zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Mrs. Densch isilik ari zen negarrez, burua fruta-saski baten gainean bermaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Merkatu nagusiaren inguruetako bankuetan hainbat saltzaile esertzen ziren, limoi saski banarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

6 irud/hed

Saskian aurkitutako pilotekin gustura gelditu ziren Olaizola I.a eta Ruiz; ez, ordea, Olaizola II.a eta Beloki.  Berria - Kirola   2004-01-15

Saskian jasotako piloten artean bi aukeratzeko lanean Ladis anaia izan zuen lagun. Baina bere ideia distiratsua ez du ahanzturaren saskira bota nahi.  Berria - Kirola   2004-05-13

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

7 (saskibaloikoa)

Saskiak, markagailuak eta bestelakoak Casilla kiroldegitik eramango dira BECera.  Berria - Kirola   2006-01-11

Errebotean ere aise nagusitu zen bi saskietan.  Berria - Kirola   2004-03-28

Dena den, burua ondo estaltzeak oinak airean uzten ditu eta gasteiztarren talde lanak saski azpiko zuloa bilatu beharko du.  Berria - Kirola   2004-05-23

Aurreko partidatan saski barruan bukatzen zuten jaurtiketa argiak ez ziren sartu hasiera batean.  Berria - Kirola   2004-06-03

Egin zituzten jaurtiketa gehienek saski barruan bukatu zuten.  Berria - Kirola   2006-04-29

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

3.500 etxebizitza dago auzo honetan, eta bi saskibaloi saski besterik ez dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Egoera aldatzeko Estudiantes zonakako defensan jarri zen, eta baloia ondo mugitu ondoren, Prigionik eta Macijauskasek hirukoz josi zuten aurkariaren saskia.  Berria - Kirola   2004-05-22

8 saski-naski (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat saski-nahaski 4 agerraldi, 4 liburutan)

Bake Plana «saski-naski» bat dela iritzi zion, «terrorismoaren biktimak eta frankismoarenak, Zuzenbide Estatua eta ETA» bezalako gaiak nahasten dituela iritzita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Saski-nahaski baten irudi, guztiz ezberdinak diren eta elkarren antza ez duten prozeduren nahasketa korapilatsu baten aurrean gaudela ematen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Saski-naski gordin horren artetik, beste ezeinen antzik ez duen forma bat ontzeko osagaiak bereizten ditu biografoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Arabiar literaturako genero ospetsua, saski-nahaski gisakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamabi saski bete (4); saski banarekin (3); saski barruan (3); saski bat eskuan (3); saski baten gainean (3); saski bete zituzten (4); saski handi (5); saski handi bat (3); saski nahaski (4); saski naski (4); saski txiki (3); zumezko saski (3)

saskia besoan (3); saskia bete (3); saskia hartu (4); saskia ikusi (3)

gabonetako saskiak (3); saskiak egiten (3)

saskian aurkitu (4)

saskira bota (4)

saskitik gertu (5); saskitik urrun (4)


saskibaloi (orobat saski baloi g.er.) 1 iz bosna jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen den kirola, baloi bat, eskuekin jaurtirik, aski gora dagoen saski batean sartzean datzana; kirol horren jarduera.

Hamasei urte nituela, saskibaloian jokatzen nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Giza itxuratik zipitzik ez duten zomorro batzuek ageri dira, saskibaloian jokatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Kirola nahi ez dela egiten da: ni saskibaloian aritu nintzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Europako saskibaloi onena Europako pabiloi onenetako batean bilduko da ostiraletik aurrera.  Berria - Kirola   2006-04-25

Euskal Herriko saskibaloi profesionalak bere historiako garai gozoenak bizi ditu.  Berria - Harian   2006-01-20

Igandekoa euskal derbia baino gehiago izango da, Euskal Herriko saskibaloiaren festa izango da.  Berria - Kirola   2006-01-22

Saskibaloiko jokalariak imitatuz, hiru bat metrora zeukan paperontzira bota zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

Bestela, nola uler daiteke Asiako talde bat Europako saskibaloiko talde indartsuenen artean egotea?  Berria - Kirola   2004-03-31

Itxaron gela txiki bat ikusi zuen, eta familia bat hantxe, zumezko aulkietan eserita, gizon bat alkandora kakiz jantzita eta saskibaloiko txano bat buruan atzekoz aurrera jarrita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Bosgarren baloia hartu du, saskibaloian erabiltzen duten horietakoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Egiten duten saskibaloia, gainera, ez da ohikoa.  Berria - Kirola   2006-04-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

New York Knicks saskibaloi taldeak NBAko finala galdu du San Antonio Spursen kontra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 171. orr.

Tau eta Pamesa saskibaloi taldeetako elastikoak.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Egun, Olinpiar Jokoetan dopin analisiak egin ez dituen talde bakarretakoa da AEBetako saskibaloi selekzioa.  Berria - Kirola   2004-02-03

Saskibaloi zelaian agertu berri zen itzal batek itauntzen zidan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.

Bizkaia Arena saskibaloi pabiloi bihurtzeko muntaia lanak iragan astelehenean hasi ziren.  Berria - Harian   2006-01-20

BEC erakustazoka bat da, ez saskibaloi kantxa bat.  Berria - Kirola   2006-01-11

Gasteizko taldearen eta munduko saskibaloi liga indartsuenaren artean harreman bitxia dago.  Berria - Kirola   2004-10-02

Aita saskibaloi jokalaria izan zen, eta 6 urte besterik ez zituela hartu zuen baloi bat esku artean Ipiranga Saskibaloi Klubeko eskolan.  Berria - Kirola   2006-02-04

Bordeleko talde baten kontrako saskibaloi partida jokatu genuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Izan ere, eskolako saskibaloi saskietako baten azpian zegoen.  Berria - Mundua   2004-09-12

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

Europako Saskibaloi Federazioak maila berean jartzen ditu EBko eta EBtik kanpoko jokalari europar guztiak.  Berria - Harian   2005-12-14

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Eskubaloi edo saskibaloi kirol zelai handi bat.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

munduko saskibaloi liga (3); nafarroako saskibaloi (3); saskibaloi federazioak (4); saskibaloi jokalari (4); saskibaloi jokalaria (5); saskibaloi kantxa (3); saskibaloi liga (4); saskibaloi ona (3); saskibaloi onena (3); saskibaloi partida (7); saskibaloi partida bat (3); saskibaloi partidak (3); saskibaloi profesionalean (3); saskibaloi talde (5); saskibaloi taldea (6); saskibaloi taldeak (4); saskibaloi taldeko (7); saskibaloi txapelketa (3)

goi mailako saskibaloia (3); maila handiko saskibaloia (3); saskibaloia egiten (3)

egungo saskibaloiak (3)

gaur egungo saskibaloian (3); saskibaloian jokatzen (6)

europako saskibaloiaren (13); europako saskibaloiaren historian (3); saskibaloiaren jaia (3)


saskibaloilari iz saskibaloian jokatzen duen kirolaria.

Futbol-izarrak ez ezik, beste kirolari batzuk ere bazeuden: txirrindulariak, tenislariak, saskibaloilariak... baita politikariak -Pujol, Maragall, eta abar- eta beste alor batzuetako gizon ospetsuak ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.


saskibaloizale (corpusean saskibaoi zale soilik) iz saskibaloiaren zalea dena.

Lagun Aroko Xabier Jon Davalillo presidenteak Euskal Herriko saskibaloi zaleen laguntza eskatu zuen, «historikoa izan daitekeen data egia bihur dadin Datuek agerian uzten dute pibot argentinarraren maila bikaina: denboraldiz denboraldi markak apurtzen joan da, saskibaloi zale guztien onerako.  Berria - Kirola   2006-01-11

Ez zegoen eguna ekitaldi sozial askotarako, baina saskibaloiaren zaleek huts egin ezinezko hitzordu bat zuten Fernando Buesa Arenan: Baskoniaren eta Panathinaikosen arteko Euroligako norgehiagoka.  Berria - Harian   2005-01-27


saskidun izond saskia duena; saskiak dituena.

Kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak; etxeak, nahiko altuak eta ia leihorik gabeak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.


saskiegile ik saskigile.

saskigile (orobat saskiegile g.er. eta saski egile g.er.) iz saskiak egiten dituen eskulangilea.

Saskigileak omendu dituzte Igantzin, horietan Jesus Mari Sein Igantziko azken saskigilea.  Herria   2003-01-14

Jesus Mari Sein beldur da haatik saskigile ofizioa ez ote den berarekin itzaliko.  Herria   2003-01-14


saskika adlag saski beteka.

Halaxe lagundu genion, gustura lagundu ere, arratsalde pare batez, artean teologia ikasle ginenok, saski ttiki edo kopa-saskika lurra goi-goiko porlan-zoko hartaraino igotzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 57. orr.


saskikada iz saski betearen edukia. ik saskitara; saski 3.

Jaunak bi saskikada-piku erakutsi zizkidan, tenplu aurrean ezarriak.  Elizen arteko biblia   Jr 24,1

Onddorik balego, senarra herrira arratsalderen batean hurbildu eta saskikada eder bat bilduta itzultzeko...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Margaretek saskikada handi bat bete zuen jatekoz eta edatekoz, guretzako eta konpartimentuko gainerako bidaiarientzako adina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.


saskil (corpusean saskel soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian saskil agertzen da) 1 izond zikina, narrasa, arlotea.

-Zalamandrana saskela!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Baina Europako egunkari guztietan Portas lotinanta torturatzaile legez ageri den arren, zu ez zara morroi saskel bat besterik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

-Beti izan zara txarri saskel itzela!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 156. orr.

2 (izen gisa)

-Ni banoa leku zikin honetatik, saskelak baino ez daude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.


saskipe 1 iz saskiaren azpialdea.

Oila-loka jaiki eta berriz saskipean jartzean, hartu bera eskuetan eta hiru gurutze arrautzen gainean eragiten zaizkio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

2 saskibaloi saskiaren azpialdea.

Errusiarrek ez dute baliabide gehiegi saskipea ondo ixteko, eta Scolak garrantzi handia izan dezake hor.  Berria - Harian   2005-05-06

Tituluak norberaren saskipea ondo zainduta hasi behar dira eraikitzen.  Berria - Kirola   2004-04-17

Partidako minutu guztietan zehar burua argi edukitzeaz gain, jokoa saskipean oinarritu behar du Tauk.  Berria - Harian   2005-05-06

Defentsa dute ardatz, baina talentua ere bai: Billups eta Hamilton apartak dira, Prince beso-luzea jokalari osoa eta Wallacetarrak, Rasheed eta Ben, ederki moldatzen dira saskipean.  Berria - Kirola   2006-01-03

Pelaezek 23 puntu lortu zituen, Pagek 16 puntu eta zortzi errebote eta Ferragut ere txukun aritu zen saskipean: zortzi errebote.  Berria - Kirola   2006-01-15

Fuenlabradaren bertute nagusiak talde jokoa eta saskipeko defentsa gogorra dira.  Berria - Kirola   2006-01-15

Hutsune adierazgarriena greziarren saskipeko jokoa da.  Berria - Harian   2005-05-06


saskiraezin izond ezin saskibaloian,nsaskiratuzkoa.

Bilbao Basketen erasoak uztaitik lau metrora eginiko Scotten jaurtiketa behartuekin eta baloi jabetza denboraren amaieran jaurtitako hiruko saskiraezinekin amaitu ziren.  Berria - Kirola   2004-10-05


saskiraketa iz saskibaloian, baloia saskiratzea.

Lakers ahaltsuak ozta-ozta irabazi zion Houstoni, 72-71, O'Nealen saskiraketa bati esker. baloia modu egokian jasotzen duenean, jokaldia bi modutan bukatzen da: saskiraketa edo falta.  Berria - Kirola   2004-04-20

Barrutik, kanpotik, bi puntuko saskiraketak, hirukoak... kolore guztiko saskiraketak lortu eta 12 punturekin Skipper txikitu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-02

Macijauskasek ere kanpoko lerrotik lagundu zuen ezinezko saskiraketak lortuz.  Berria - Kirola   2004-11-18

Hasiera batean Dusko Ivanovicek nahi zuen hegaleko altuaren tankera ez duen arren, laguntza polita eman diezaioke taldeari saskiraketetan.  Berria - Harian   2005-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiruko saskiraketa (3)


saskiratu, saskira(tu), saskiratzen 1 du ad saskibaloian, baloia saskian sartu.

Prigionik, Jacobsenek eta Hansenek defentsa estu hori ireki zuten kanpotik saskiratuz, eta hortik aurrera apur bat errazago jokatu zuen Baskoniak.  Berria - Kirola   2006-03-09

Saskipetik saskiratzerakoan.  Berria - Kirola   2006-04-25

Hiruko lerrotik gupidarik gabe saskiratzen hasi zen.  Berria - Kirola   2006-04-20

Kanpokoek jaurtitzen zuten guztia saskiratu zuten, ia-ia.  Berria - Kirola   2006-04-27

Splitter gelditzen badute Kornel Davidek bost metrotik saskiratzen du.  Berria - Kirola   2006-03-15

Partida hura Perasek azken unean saskiratutako hirukoarekin irabazi zuen Baskoniak.  Berria - Kirola   2006-04-26

Hiruko bederatzi jaurtiketa egin eta denak saskiratu zituelako Atenasen.  Berria - Kirola   2006-04-26

Navarro Bartzelonako jokalaria, berriz, hasieratik hasi zen baloiak saskiratzen, eta Kataluniako taldeak 11-0eko partziala lortu zuen lehen laurdena amaitu aurretik (15-23).  Berria - Kirola   2006-02-18

Azken bi laurdenetan 27 eta 28 puntu saskiratu zituen.  Berria - Kirola   2006-01-24

Sartu zituen 15 puntoetatik 10 azken sei minutuetan saskiratu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-07

62 jaurtiketa saskiratu zituen jarraian, Lakerseko betiko onena, baina bi kale egin zituen bere partida onenean.  Berria - Kirola   2006-01-24

Saskiratzerakoan ere dotore aritu zen McDonald: 35 puntu eta portzentaje ona jaurtiketetan: %68.  Berria - Kirola   2006-02-26

2 irud/hed

Jasoaren agiria sinatu zuen idazkariaren boligrafoaz, eta jakanarruko patrikan saskiratu zuen, Corte Inglesen Parker bat osten den moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriz saskiratu zuen (3); erraz saskiratu zuen (3); hiruko lerrotik saskiratu (3); puntu saskiratu zituen (5)

saskiratzeko ardura hartu (8); saskiratzeko aukera (7); saskiratzeko erantzukizuna (3)

erraz saskiratzen (3)


saskiratzaile 1 iz saskibaloian, baloia saskiratzen duen jokalaria.

Salgado eta Koljevic, jokoa ondo gidatzeaz gain, saskiratzaile petoak dira.  Berria - Kirola   2006-01-14

Bullock eta Rakocevic saskiratzaile trebeak dira, eta bi horiek kate motzean lotu ezean jai dutela aurreratu du Bidorretak.  Berria - Kirola   2006-03-26

Baskoniak Italiara jo du bertako saskiratzaile onena hartzeko.  Berria - Harian   2005-05-06

Euroligako saskiratzailerik onenak ikuskizun paregabea eskaini zuen alor guztietan.  Berria - Kirola   2004-02-05

Ron Artest izan zen partidako saskiratzaile nagusia: 24 puntu.  Berria - Kirola   2004-02-04

2 (izenondo gisa)

Ikusgarriagoak, saskiratzaileagoak, indartsuagoak eta biziagoak diren jokalariak bazeuden, baina Pablo Prigioni izan da Kopako jokalari onena.  Berria - Kirola   2006-02-21

Tau talde saskiratzailea izan ohi da, baina atzo ez zuen inondik inora hori erakutsi.  Berria - Kirola   2006-04-29

Hortik aurrera, Baskoniaren dinamika saskiratzailean sartuta, gasteiztarren ustezko defentsa onak uzten zituen hutsuneez baliatu zen behin eta berriz saskiratzeko.  Berria - Kirola   2004-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

partidako saskiratzaile (3); saskiratzaile nagusia (4); saskiratzaile onena (13); taldeko saskiratzaile (3)


saskiratze 1 iz saskibaloian, baloia saskian sartzea.

Saskiratze asko ari da lortzen, eta Pamesaren kontrako partidan bertan, bere hutsunea nabaritu zuten azken laurdenean.  Berria - Kirola   2004-10-08

Azken segundoan eta urrutiko saskiratze bati esker.  Berria - Kirola   2006-03-26

Bi puntuko saskiratzea lortu zuen eta partida erabakita utzi: 94-92.  Berria - Kirola   2004-03-21

Dwyane Wade rookie-ak, jokalari berriak, erabaki zuen lehia, azken minutuan saskiratze erabakigarria lortuta.  Berria - Kirola   2004-04-20

Hortik aurrera gertatu zenak ezer gutxirako balio izan zuen: bi taldeen saskiratze ikusgarri batzuk, bilbotarren presioa... kontraerasoen bitartez saskiratze errazak lortu ahal izateko.  Berria - Kirola   2006-04-20

2 (hitz elkartuetan )

Saskiratze lanean laguntzen duen jokalari sorta garrantzitsua du Tauk, azken urteetako handiena.  Berria - Kirola   2006-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saskiratze erabakigarria (3); saskiratze errazak (3)


saskitara iz ipar saskikada.

-Herriko etxera ekarriko dituzu bi saskitara oskol, eguerdi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.


saskitaraka 1 adlag ipar saski beteka.

Iraila ondarrera, noiz eta ere golkoek iduri baitzuten aski ontuak zirela, mahats biltzea saskitaraka, orgetako gupelen betetzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

2 irud/hed

Harriet-tarrak aipatu ditu xeheki, lege-gizon eta beste, bai eta amaren eskualdeko Gorostarzu-tarrak, hau ere hedadura handiko familia, zernahi apez eta serora, "eta militarrak saskitaraka.  Herria   2004-07-01

Laguntza horiek ez ziren jin, trabak aldiz jin ziren saskitaraka...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 96. orr.

Badu mutiko horrek saskitaraka omore on.  Herria   2005-11-03


saskitxo 1 iz saski txikia.

Fraide batek ikusi omen ninduen aurrena, elizako ate ondoan, saskitxo batean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Ganbaran, zoko batean, saskitxo bat zegoen zerrautsarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Telemakok zerrizainari saskitxo bat eman zion okelaz beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 128. orr.

Zumezko saskitxo bat zegoen kutxa-metaren ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Besteak zilarrezko mahaiak ipintzen zituen besaulkien aurrean, eta urrezko saskitxoak mahai gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 68. orr.

Hona zer egin behar duzun: sartu saskitxoan ogi pare bat eta Mountain Driveko helbide honetara joan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 126. orr.

Urtero saskitxoa bete alixa izeneko arrain txiki bidaltzen zien monjeei, apaltasun eta pobretasunaren seinaletzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ospitalean gizonak pasatu zuen lehen gauean bisitan joan nintzaion fruta-saskitxo batekin. limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 20. orr.

Mariok, esker onez, jostun-saskitxo bat oparitu zion hari.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.


saskitzar iz adkor saski handia.

Saskitzarrera bertaratu, eta txakurkumeetako bat hurbildu zait harro-harro.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 210. orr.


sasoal iz samurra.

Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti, Mignonen gorputza haginkatzeko prestik, zeren haren haragi-giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.


sasoi (orobat sasoin g.er. eta sasu g.er.) 1 iz nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia.

Sasoi hau artoa ereiteko propiala zela dakusgu nonahi: San Markos astea, artoa ereiteko astea izan da beti, esaerak dioen modura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Hain zuzen, mahatsa biltzeko sasoia zen.  Elizen arteko biblia   Zen 13,20

Gaztainak jasotzeko sasoia da, almendra erribera aldean-eta, erremolatxa biltzekoa, asko urritu bada ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Hauxe baita hain justu mahats-biltzearen sasoi zabala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen.  Elizen arteko biblia   Sal 1,3

Sasoi honetarako laborearen uzta egitear izan behar zuten orduko nekazariek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Artoa ereiteko a zer sasoia dagon!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Maiatza loreen sasoia den gisara, abuztua fruituen garai gozoa da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Natura berritzen den urtaroa izanik ere, haziak ernatu eta landare berriak sortzeko garaia, puja eta kimuak ateratzeko sasoia, udaberrian ere ez du gupidarik heriotzak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Garrantzitsua baita sasoia, landarearen itxura aldatzen ahal delako garaiaren arabera.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Berak emango dio lurrari sasoian sasoiko euria, eta garia, ardoa eta olioa izango dituzue.  Elizen arteko biblia   Dt 11,14

Honelako esaerak gogoratuz gertatzen ziren, aste batzuk aurretik jada, lurra antolatzeko kontuak ateraz eta, sasoian sasoiko laborea martxan nola ipiniko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

· Atunaren sasioa Iparraldean.  Herria   2003-11-13

2 garaia.

Abraham eta patriarken sasoia, Kristoren aurretik 19 mende lehenago hasten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.

Sahatsa genuen zeltar egutegian oraingo sasoi honi dagokion zuhaitza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia eguzkipean. esan nion, tira, bai, baina etxera joateko sasoia zela.  Elizen arteko biblia   Koh 3,1

Natura geldi eta lo dago sasoi honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Sasoi honetan, neguak ia lau aste bete dituenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

1580-1700; sasoi hauxe da arestian seinalatu dugun hotzaldi klimatikoa gertatu zenekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Berrogeitamar mila ale saldu zituen, kopuru izugarria sasoi hartarako.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.

Hartarako Perugiara etorri zen, han bizi baitzen sasoi hartan anai Egidio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.

Sasoi bateko motocar haien itxurakoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 126. orr.

Beste mundu eta beste sasoi batetik heldu diren albiste, gutun, argazkiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 92. orr.

Beste sasoi bateko lanak, gure honetan, gariaren haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

Sasoi latz haietatik onik irten nahi bazuen, beste aterabide bat bilatu beharra zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Sasoi turistikoan egiten baitira txapelketak Iparraldean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 278. orr.

Doktrina hori sasoi zail eta egongaitzetan nagusitzen da, eboluzionismoa, berriz, oparoaldietan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Azaro bukaeran etorri zen umea, ur hegaztien sasoi betean gertatu zen tarte hotz batean. astero astero bere krixtau gogoetak egin zitzala HERRIAn, urteko sasoi liturgikoari edo bestaburu haundieri edo xoilki igandetik iganderako ebanjelioeri zoazkienak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 140. orr.

Alde ederra gure sasoitik oraingo honetara!  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 198. orr.

Gure langile zen sasoitik ezagutzen dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Horretan ez du alderik bere sasoiko beste idazle askorekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Egun argia sasoirako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hostotan zegoen pikuondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia.  Elizen arteko biblia   Mk 11,13

Loratze-sasoia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Udako solstizioa da haritz sasoia: hor ematen ditu loreak. orduan udazkena zen, iazko udazken sasoia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Garizuma sasoia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Festa kontuan, egia esan, irundarra naiz ni, eta hondarribiarra, hantxe eman bainuen nik neure festa-sasoia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen [...] gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana, geometrian -eskola sasoi urruna gogoratuz- erronbo deritzanaz hornitua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Ekainean ebakiko dut ilea, dolu-sasoia amaitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

-Gure estudiante sasoiko egiazko gertaeretan oinarritutako ipuin bilduma egin nahi dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 131. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Igelen korroka entzun zuen; kilkerrak; eurite sasoiko gau geldia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

4 urtaroa.

Urteak lau sasoi ukanez, lau kontzertu antolatuko dituzte, eta jadanik Xuberotar kantariekin hasi primaderako emanaldiak arrakasta ona bildu zuen.  Herria   2004-06-17

Vivaldiren “Lau Sasoiak”.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Neguko urte-sasoian eta eguraldi garbiarekin ganadua goizetik leku horietara eramaten denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Urte sasoi honetan neguak aldaba jotzen badaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.

Ibaiak ur handia zekarren urte sasoi hartan, eta mendiko uhar baten indarrez isurtzen ari zen, nonbait.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

5 kiroletan-eta, denboraldia.

Brestek bigarren sasoia du Maila Nagusian.  Berria - Kirola   2004-01-30

Larrazabalen ustez, datorren urtean Athleticek 109. sasoia jokatuko du gorengo mailan.  Berria - Kirola   2006-04-29

Hirugarrena, sasoi honetarako (2005-2006) aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena izango da.  Berria - Kirola   2006-01-03

Udako sasoia ez da Hazparnen jokatuko aurten baina bai Luhusoko trinketean.  Herria   2004-07-01

Irailaren 21an abiatuko du bere sasoia Angeluko Hormadi izotz hokeiako taldeak, Elite Super 16an.  Herria   2002-09-05

Bihar hasiko da sasoia, Mungialdeko Rallysprintarekin.  Berria - Kirola   2004-02-13

Deportivoren zelaian ere inoiz ez zuten irabazi nafarrek, sasoi honetako bigarren jardunaldian 1-3 nagusitu ziren arte.  Berria - Kirola   2004-10-03

31 urteko errugbilariaren inguruan, ekiparen herena berria da sasoi honetan.  Herria   2002-09-05

Aviron indartsu sasoi berriari begira.  Herria   2001-07-05

Bi jokalari horiek, ordea, sasoi txarra izan dute 2003-2004koa.  Berria - Kirola   2004-06-12

Ohi baino atzerago jokatu duen arren, John Aloisi izango da sasoi honetan ere taldeko golegilerik onena.  Berria - Kirola   2004-05-12

Uztailaren 15ean ekin zioten bi taldeek sasoi aitzineko prestakuntzari.  Berria - Kirola   2004-07-30

Romandiako eta Suitzako Itzuli txukunak egin nahi ditu, iazko sasoitxarra ahazteko.  Berria - Kirola   2004-01-31

6 giza bizitzaren garai bakoitza, gorputzaren osasunaren aldetik ikusia; bereziki, garai osasuntsuena.

Adinekoa zirudien eta, aldi berean, sasoi ederrekoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.

Lirainak eta sasoi ederrekoak ziren hango neskak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.

Sasoi ederrean zegoan, eta hil egin duk bat-batean!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.

Gorputzaren eta arimaren bakea, bizitza neurritsua eta bizidunaren sasoi ona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Haiek jokoan ikusiz bazekien Ernestek nor zegoen sasoi onean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 134. orr.

Sasoi bikaina izango duzu hilobira arte, gari-balak uzta-aroan bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 5,26

Bera bizi-bizirik dago, lehen baino sasoi hobean gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Beti sasoi berean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Zure sasoi mental eta fisikoaren eta zure abiaduraren arabera dago hori, jakina.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Dagoeneko laurogei urte inguru dituzten arren, sasoi betean dauden senar-emazteak dira Mario eta Miriam.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Bere bizialdiko erdi aldera, sasoi beteko gaztea zela, erabat aldatu zitzaion bizitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Izan al liteke sasoi beteak eta gainez egindako osasun eta bizi-indar batek ekarritako gogo-ixuri bat, gauza gogor, espantagarri, gaizto eta bizi-nahasgarrietara garamatzana?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Harlemgo apaizak sasoi puntu onean daude.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.

7 gorputzaren sendotasunaren eta osasunaren betetasuna.

Gorputzaren sasoia inportantea da, baina buruaren indarra ere bai.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Ezagun du, bai, sasoian dagoela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Egia zen pattal irudi zuela, ez zegoela sasoian inolaz ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Ildo beretik, bi herrialde bereizi zituen poetak, sasoian daudenena eta gaixoena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

-Aski atsotua, baina sasoian beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Hazi, handia egin eta sasoira iritsi zinen: bularrak hazi zitzaizkizun eta biloxka atera.  Elizen arteko biblia   Ez 16,7

Urte haiek eta sasoi hura banu, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 116. orr.

Hobe osasuna eta sasoia munduko urre guztia baino, hobe gorputz indartsua ondasun ugariak baino.  Elizen arteko biblia   Si 30,15

Aitzitik, sasoi handia du, eta batez ere bere bularrak izugarri mardulak dira, Victoriarenak adinakoak ia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Hiltzen da bat sasoi-sasoian, zoriontsu eta lasaitasun betean.  Elizen arteko biblia   Jb 21,23

8 sasoiko izlag sasoian dagoena.

Sasoiko andre bat zen, etxea alokatzen dutela entzun du, eta ikusi egin nahi luke.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 102. orr.

-Ez da batere usua zure sasoiko gizon bat pianoa ikasten hastea -esan zuen Willemek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Hogeita hamar bat urteko andre sasoikoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Oraindik gizon sasoikoa zela hil omen zen, bihotzekoak emanda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Armagizonen erdiak baino gehiago gazte sasoikoak ziren, ezkongabeak edo emazteak urrun zituztenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Zenbat bertsolari gazte eta sasoiko aritzen diren elkartearen ohiko lanetan nahiz txapelketa, batzar eta bestelakoen antolamenduan.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 10. orr.

Stanleyk hirurogeita zazpi urte ditu baina sasoiko dago duen adinerako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Germania aldeko idazle batek, ordurako, kontatu zigun nola han, hiri eta auzoetan, sanjoan suak pizten diren, eta nola, zahar, adineko, sasoiko eta gazte, gizakume eta emakume, suaren inguruan pasatzen duten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Osasun onekoak, sasoikoak, kementsuak, edozein ekintzatarako gogoz eta gorputzez prest daudenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 118. orr.

Baina sasoi-sasoiko emakume bati zakil gogorra gustatzen zaio eta sarketa gustatzen zaio.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Egun hartan, sasoi-sasoikoa ageri zen; mantalaren eta mahuken zuritasunak azpilen zuritasuna luzatzen zuen haren lepo beteraino, haren masail arrosetaraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

-Sasoiko ikusten zaitut, Tomas.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken sasoi (5); bere sasoi (33); bere sasoi puntu (6); bere sasoi puntua (5); bi sasoi (35); bost sasoi (5); hiru sasoi (13); hiru sasoi eman (5); lau sasoi (11); lehen sasoi (8); lehen sasoi puntu (5); orain bi sasoi (7); oso sasoi (11); oso sasoi onean (5)

sasoi aitzinean (8); sasoi aitzineko (17); sasoi aitzineko lehen (5); sasoi amaiera (16); sasoi amaiera arte (8); sasoi amaieran (31); sasoi aparta (6); sasoi bakoitzean (5); sasoi batean (47); sasoi bateko (31); sasoi baten (11); sasoi batzuetan (9); sasoi berean (11); sasoi bete (6); sasoi bete betean (5); sasoi betean (206); sasoi betean dago (14); sasoi betean egon (14); sasoi bikaina (18); sasoi bikaina egin (6); sasoi bikainean (8); sasoi bukaeran (9)

sasoi egin (9); sasoi egokia (12); sasoi eman (12); sasoi eman zituen (5); sasoi guztian (12); sasoi guztietan (5); sasoi hasiera (16); sasoi hasierako (6); sasoi hasieran (45); sasoi hasieratik (11); sasoi hobean (16); sasoi hoberenean (7)

sasoi maila (6)

sasoi ona (43); sasoi onak (5); sasoi onaren (5); sasoi onean (95); sasoi onean dago (11); sasoi onean egotea (5); sasoi onenean (31); sasoi onenetik (6); sasoi oso (8); sasoi oso onean (5); sasoi osoan (13); sasoi puntu (62); sasoi puntu egokia (6); sasoi puntu egokian (7); sasoi puntu on (6); sasoi puntu ona (14); sasoi puntua (25); sasoi punturik (6); sasoi punturik onenean (6); sasoi sasoiko (5); sasoi txarra (8)

urte sasoi (38); urte sasoi hartan (6); urte sasoi honetan (9); urteko sasoi (8)

aurtengo sasoia (6); azken sasoia (6); bakoitzaren sasoia (5); bere sasoia (12); bigarren sasoia (9); bigarren sasoia du (6)

emateko sasoia (5); ez du sasoia (5); hasi zuen sasoia (6)

iazko sasoia (6); iragan sasoia (6)

sasoia amaitu (31); sasoia amaitu arte (18); sasoia amaituta (30); sasoia amaituta utzi (5); sasoia amaitzeko (12); sasoia ari da (5); sasoia berreskuratu (6); sasoia bukatu (5); sasoia du (8); sasoia egingo (5); sasoia hasi (26); sasoia hasi zenetik (9); sasoia heldu (7); sasoia izan (8); sasoia ona (5); sasoia prestatzen (6)

utziko du sasoia (5)

aurreko sasoian (34); aurtengo sasoian (8); azken sasoian (6); bere sasoian (13); datorren sasoian (57); datorren sasoian europan (5); heldu den sasoian (30); hurrengo sasoian (23); iragan sasoian (110); joan den sasoian (17); joan zen sasoian (8); lehen sasoian (11)

sasoian aritu (8); sasoian dago (15); sasoian dagoela (13); sasoian dagoela erakutsi (5); sasoian dagoen (7); sasoian daude (7); sasoian daudenena (5); sasoian egon (7); sasoian egonda (5); sasoian egoteko (6); sasoian iritsi (9); sasoian izan (6); sasoian jokatu (5); sasoian sasoiko (7); uda sasoian (6)

bere sasoiaren (6); sasoiaren amaieran (12); sasoiaren hastapenean (16)

sasoiari begira (9); sasoiari eutsi (5)

azken bi sasoietan (7); azken sasoietan (13)

aurreko sasoiko (8); bere sasoiko (6); ez dago sasoiko (5); heldu den sasoiko (11); iragan sasoiko (23); oso sasoiko (16)

sasoiko aritu (10); sasoiko bigarren garaipena (5); sasoiko dago (31); sasoiko dagoela (20); sasoiko dagoela erakutsi (6); sasoiko dagoen (9); sasoiko daude (19); sasoiko daudela (5); sasoiko egon (11); sasoiko egotea (7); sasoiko gizon (6); sasoiko ikusten (6); sasoiko lehen partida (8); sasoiko zegoen (5)

uda sasoiko (6)

datorren sasoirako (6); hiru sasoirako (8)

bere sasoirik onenean (6); sasoirik onena (10); sasoirik onenean (29)

sasoiz kanpo (20)

sasoin batean (6); sasoin berri (6); sasoin berria (7); sasoin betea (5); sasoin betean (6); sasoin ederra (8); sasoin guzian (6)

aurtengo sasoina (6); sasoina bururatu (5)


sasoialdi iz sasoia, garaia.

Lehen bi multzoetan aipagarria izan da Olasagastiren eta Larretxearen sasoialdia; agerian utzi dute sailkatzeko aukeran direla.  Berria - Kirola   2004-12-21


sasoiberritu, sasoiberri(tu), sasoiberritzen du ad gaztetu, biziberritu.

Sasoiberritzen zuen Honoré hark guztiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.


sasoidun izond sasoia duena, sasoian dagoena.

Inurriak zebiltzan arrastaka berak pintzelarekin lardaskatzen zituen zainbelar artean -inurri gorriak, sasoidunak, Charles Tansleyren antzekoak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 193. orr.


sasoika (orobat sasoinka) adlag sasoi jakinetan.

Aitzineko urtetsuan idekiak ziren bana-beste, Donapaleun, Maulen, Hazparne ondoko Garroan Lekornen, laborantzako eskolak, urte osokotz ez oraino, baina sasoika bederen ari zirenak.  Herria   2003-09-18

Haren azalean bide da ur hori, nahiz oraino ez dakiten zenbat, ez-eta ere sasoinka den hormatua, baititu Marzok ere bere gisako uda-neguak.  Herria   2004-01-29


sasoikako izlag lanaz edo langileez mintzatuz, sasoika lan egiten duena. ik sasoilari.

Arabako Foru Aldundiak eta UAGAk sasoikako lanean esku-hartzeko programa prestatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

EAEn sasoikako lanak egiten dituzten beharginen lan baldintzak eta bizitokiak hobetzea, langile horiei loturiko adingabeei arreta ematea, eta beharginen integrazioa bermatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Aurten, mahats-bilketarako 250 sasoikako langile kontratatzea espero du UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Arartekoak prestatutako txosten batek dioenez, bitartekariek banatzen dituzte sasoikako langileei ordaintzen zaizkien hamar soldatetatik sei.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

UAGAren arabera, mafiek batez ere Portugalgo sasoikako langileen kontratazioan esku-hartzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasoikako langileei (3); sasoikako langileen (3)


sasoikide iz sasoi berekoa. ik garaikide.

Edozein lege mota naturala baita, eta kronologikoki gizadiaren sasoikidea, eta, horrexegatik, letrak eta idazketaren artea asmatu zirenekoak baino zaharragoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 201. orr.


sasoiko ik sasoi 8.

sasoilan iz sasoi jakin batean egiten den lana.

Izan dira Euskal Herrira sasoilanak egitera etorri diren kanpotarrak -harginak, gehienbat-, eta Euskal Herrian izan ondoren bertoko hitzak itsatsi ohi zituzten euren jardunean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 215. orr.


sasoilari (orobat sasoinlari g.er. eta sasoinkari g.er.) iz sasoikako langilea.

Urtero bezala, sasoin denboran, gazte edo heldu andana bat sasoilari gisa arituko dira lanean.  Herria   2003-06-26

Sasoilaria ez den langilea bilatzeko joera dugu, lan tresnari egokitu behar zaizkiolako.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Sasoilariek legearen arabera baino anitzez ordu gehiago pasatzen dute lanean, CFDTren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

CFDT sindikatak sasoilariei buruzko kanpaina presentatu du Hendaiako ostatu batean.  Herria   2002-08-08

Antzerki taldeak hainbat gai jorratu ditu, besteak beste sasoilarien lana eta etxaldearen segida hartzeko gazteek dituzten zailtasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Gure hotelean sei langiletik bakarra da sasoilaria.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Kasu hau ere eztabadatua izan da eta deliberatua jakin araztea bi hilabeterendako herriko etxeak lan batzurendako sasoinkari bat hartzen ahal duela hilabetean, udako denboran.  Herria   2002-07-18


sasoin ik sasoi.

sasoinka ik sasoika.

sasoinkari ik sasoilari.

sasoinlari ik sasoilari.

sasoitsu 1 izond sasoi betean dagoena. ik sasoi 8.

Eurokopako hiru aurrelaririk sasoitsuenak izango dira gaur aurrez aurre: Zlatan Ibrahimovic eta Henrik Larsson suediarrak eta Ruud Van Nistelrooy herbeheretarra.  Berria - Kirola   2004-06-26

Gazte sasoitsu askok majo sufriarazi diote errusiarrari orain arte, baina odolkiak ordainetan eman zizkien atzo denei.  Berria - Kirola   2004-05-28

NBAko talde sasoitsuena dela berretsi zuen atzo Phoenix Sunsek, hamargarren partida jarraian irabazita: 106-94 Toronto Raptorsi.  Berria - Kirola   2004-12-28

Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,30

2 irud/hed

Festa kontuan, egia esan, irundarra naiz ni, eta hondarribiarra, hantxe eman bainuen nik neure festa-sasoia, 14 urtetik 22ra bitarteko sasoi ondo sasoitsua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.

Urte sasoitsua burutu zuen, aurrez, Urrezko Aizkorako bi txapelak eta Euskadiko Maila Nagusikoa irabazi zituelako.  Berria - Kirola   2004-11-19

Jendeak elurraren berandua, udaberri sasoitsuan guztiz ezohikoa, zuen solasgai nagusi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskarmentuz dakit, norbera sasoitsu ez dagoenean, emakumeek ere ez diotela beren sasoiari eusten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.

Sasoitsu nago, ez dut inolako arazorik.  Berria - Kirola   2004-10-20

Orain ondo gaude, sasoitsu, gogotsu.  Berria - Kirola   2004-12-03

Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat.  Berria - Kirola   2006-01-17

Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere.  Berria - Kirola   2004-10-05

Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat, Aitor Osa eta Gorka Gonzalez dira sasoitsuen dauden euskal txirrindulariak.  Berria - Kirola   2006-01-17

Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere.  Berria - Kirola   2004-10-05

Datorren asteburura sasoitsu iristea da helburua orain.  Berria - Kirola   2004-10-12

Han lan txukuna egin, Euskal Herrira sasoitsu itzuli, eta Urkiolan edo Donostiako Klasikoan irabazita, poz-pozik erretiratuko nintzateke.  Berria - Kirola   2004-05-04

Vuelta sasoitsu bukatu zuen, halere, eta sasoi horrek beste gabezia guztiak estali ditu.  Berria - Kirola   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasoitsu egon (3)


sasoitu, sasoi(tu), sasoitzen da ad sasoia hartu.

Horregatik ari da Jaungoikoa era horretan gure baitan bere indarrez aurrera bultza eta apaltasunaren makalean sasoi dadin karitatearen bertutea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.


sasoitxo iz adkor sasoia.

Apirilak, udaberriko lehen sasoitxoan marratzen doalako, xume eta apal jokatzen du tarteka, eta eguzki-laino-hodei-euri-haize-elur... denetik egun berean emanez ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.


sast interj sastadaren onomatopeia.

Bestela, begiak bildu orduko, sast!  Berria - Kirola   2004-04-29

Hobe lukete erbi-lotan baleude, bat-batean, sast! jauzi egiteko.  Berria - Kirola   2004-04-29

Sast!, lepora jauzi eginez.  Berria - Kirola   2004-04-29


sasta 1 iz sastada.

Harryk bere makilaz sasta egin zion atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.

Seinale bat iduri, bertzeei itsatsi gintzaizkien, hemen zizta eta han sasta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

2 sisti sasta ik sisti.

sastada (orobat zaztada) 1 iz sastatzea; gauzaki sarkor batez eginiko zauria. ik ziztada; sastako.

Gero Seigarrenek sastada egin zion izterrean -sugearen hozkada balu bezala-, aitzakia gisa erabil zezan ez zelako garaiz heldu tabako-hostoen harrak astintzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.

Gizon batek TAOko langile baten aurka egin eta hainbat sastada eman zizkion langileari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

C. hil zuen lepoan sastada bat emanda.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Hogeitaka sastada zituela, eta odolustuta hil zela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Larri egon zen denbora batean, sastadak birikak zulatu baitzizkion.  Berria - Kultura   2006-04-11

Zurbil zegoen laguna, arnasa ere ahalik eta pausatuen hartzen ahaleginduz, biriketan airea sartzeak berak bizkarreko ornoan zuen sastada gaiztotuko balio bezala.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.

Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Txapeldunak sastada nabaritu zuen belaunean eta partida bertan behera uztea erabaki zuen.  Berria - Kirola   2004-10-06

Buruzagien oihuak oihu, zartailuen sastadak sastada, liskarrak eta ezpatak agertu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Bidezidorrean behera hartu zuen gero, ezker-eskuin zeuden ote zuri, garo eta asunen sastadei erreparatu gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saruman Frodoren ondotik iragan zenean, eskuan zeraman sastakaiak distira egin zuen, eta sastada arina luzatu zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Sastada hilgarria emateko asmoz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Sastada hotza sentitu zuen izterrean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 216. orr.

Orduantxe jabetu nintzen, izter batean sekulako sastada hartzearekin batera, egunak generamatzala, edo asteak, mokadurik probatu gabe!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.

3 irud/hed

Euskaldunok gure lurraldetasuna nola bizi dugun, horren gaineko sastada ironikotzat hartu behar zen, batez ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

Hobeto bereganatzen ditu bizitzaren kolpeak, maitasunaren sastadak barne, gazteak baino.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik banengo bezala eta bizitzarekin etsaiturik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.

Lagun katolikoek, haren exakzioen sastada pertsonalki zein ahaldunen bitartez hartzen zutenean, hitz garratzak erabiltzen zituzten haren kontra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusiko duzu nola desagertzen diren berehala min-sastadak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Bizkarra laztandu dio, hitz samurrak esan dizkio, mingain-sastada biziei begira egon da, eta bihotza beratu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Etsipen sastada bat sentitu zuen haien aurpegietan mesfidantza zantzuak aurkitzerakoan, baina laster otu zitzaion ezinezkoa zela ezagut zezaten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 233. orr.


sastadatxo iz sastada txikia.

Eta berriro eta berriro, aurrera egin eta sastadatxoa ematen zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.


sastagai ik sastakai.

sastaka 1 adlag sastadak emanez.

Izan ere iltzeak dauzkak buruan sastaka.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Hatz handituetan ere sentitzen zituen erresumina eta eztenkadak, haragian milaka orratz sastaka ari balitzaizkio bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.

Piztia-talde baten erdian ikusi zuen bere burua, elkarri gupidarik gabe sastaka eta tiroka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

2 irud/hed

Galderak sastaka erauntsi zidan: nire emazteak zapata takoidunetan eginen ote zuen Ximurrarekin?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Senaren barne-oihua sastaka hasi zitzaion Josebari barnean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 170. orr.

Aski adoretsuki heriotzaren zain nengoen egun haietan, hain zuzen, ororen gura zorrotz bat sumatzen nuen sastaka neure baitan, imajina zitekeen giza esperientzia ororena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.


sastakada 1 iz sastada, sastakoa.

Amorrazio beltzak harturik, ezpata atera eta, sastakada bakar batez, biei moztu zien burua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Prest zegoen, hori esaten zuen behintzat, ondra kendu nahi zionari sastakada bat emateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Sastakada amorratua eman nion urdailean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Burdina atera eta sastakada ematea besterik ez neukaan...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Ez zait gustatzen iluntasunetik irits daitekeen sastakada baten aurkako babesgarri bakarra larruzko jantzi soila duzula pentsatzea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 240. orr.

Bisaia oinazez mudatu zitzaion, sastakada bat bildu balu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Izan ere, zerbaitez duda guti nuen: anaiak hartutako sastakadak niretako ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

2 irud/hed

Aitortu behar dut [Rubio irakaslearen] liburu hau ezusteko bat izan dela niretzat, eta gustura irakurri dudala, sastakadak ahal nuen moduan saihetsiz, lana leitzen ari nintzen bitartean burua alde batera eta bestera makurtzen nuela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 177. orr.


sastakai (orobat sastagai; Euskaltzaindiaren Hiztegian sastakai agertzen da) 1 iz arma zuria, laburra, altzairuzko mutur zorrotzaren bidez zauritzen duena. ik puñal.

Larru oneko gerruntzea, gerrikoa eta sastakaia. ezpata bat baino tikiagoa eta ohiko sastakaia baino luzeagoa, aho lodi eta kiribilekoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 85. orr.

Ezkerreko eskuan sastakai luzea eta eskuinekoan tantaia harturik, [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 365. orr.

Armairuan gorderik zuen sastakaia hartu eta arnas estuka, otso pausuka, neskaren logelara jo zuen, jeloskortasunak haraino eramanik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Sarumanen bizkarrera salto egin eta burua atzerantz bultzatuz, sastakaia lepoan sartu zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 377. orr.

Ala Charlotte Cordayk, Marati, gizona baineran zegoelarik, sastakaia alderik alde sartu zionean?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 145. orr.

Antza denez, zuzen-zuzen begian barrena sartu zioten sastakaia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Hitzordura sastakai ezkutu batekin agertuko ote zen, aurkariari zintzurra egingo ote zion?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Lurraren kontra erori zen ahuspez, eta Alainek, gainean zangalatrau, sastakaiaz ebaki zion zintzurra, alderik alde.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Sastakaiaren inguruan uzkurtzen da; zerraldo erortzen da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

Eskuan zeraman sastakaiak distira egin zuen, eta sastada arina luzatu zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Mendeku gosea nagusitu zitzaiolarik, atsegin handiz iltzatuko zion sastakai zorrotz bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.

Bihotzean sastakaia sartu izan baliote bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.

Kendu eskuak heure sastakaitik ala tripetan sartuko diat gezia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.

Zezenketa batean bezala esesten dute, sartzen dizkiote suzko sastakaiak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

Komisarioak sorbaldak eta lepoa kizkurtu zituen, begietatik sastakaiak jaurtikitzen zituela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

Hotzaren eta beldurraren eraginez dardarka zarenean, oihu egin behar duzu, sastakaiaz leihora aterarazi zugan bizi den jainko zarrastel barru-nagi bezain barre-eragile hori.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sastakaia sartu (4)


sastakarazi, sastakaraz, sastakarazten du ad sastakatzera behartu.

Aladinoren historiak errakuntzaz kontatzen du afrikar magoa bere jauregian pozoitua izan zela eta haren gorputza, drogaren poderioz belztu eta arrakalatua, zakur-katuetara bota zutela; egia da ezen haren anaiak, itxura horrek atzipetu, eta bere burua sastakarazi zuela, Fatima santuaren arropan bildurik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.


sastakatu, sastaka(tu), sastakatzen (23 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean) 1 du ad sastakaia sartu. ik sastatu.

Behin, espaloian lo zegoela, gizon batek labanaz sastakatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Christopher Marlowe hil arte sastakatu zuten taberna-liskar batean hogeita hamar urte bete gabe zituela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

44 urte zituen eta mozkorturik zegoen Michael McMorrow sastakatu, hil eta Central Parkeko aintzirara bota zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 48. orr.

Erasotzailea beste gizon bat sastakatzen saiatu zen Ego Gain kalean, baina ez zuen zauritu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Ganibeta haragian sastakatzeko gogo bizia sentitzen nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Goiz batez, bere dendan sastakatua aurkitu zuten Nizam u'l Mulk bisirra, errege-kanpamenduaren erdi-erdian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

2 irud/hed

Begiradaz sastakatu zidan Fubukik barrua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 134. orr.


sastakatzaile izond sastakatzen duena.

Eguraldi txarra egingo du, haizea gogor iparsortaldetik, elurra eta kazkabarra bota ahalean, hala ere elur kristal sastakatzaileen menpean geratuko zara istriborrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 287. orr.


sastako 1 iz sastada.

Hiru sastakok arnasa ebakitzen ziotela sentitu zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.

Baina mugitzerakoan sastako zorrotz bat sentitu du gerri aldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Hura sastakoa!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

2 sastakoan bat-batean, istantean.

Nire eskuak, sastakoan, hormaren tenperatura bereganatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Sastakoan apaldu zen azal latz hori inguratzen zuen argia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

-Nabarrenkoxe ere bai? -galdegin nuen sastakoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.


sastar izond itsusia eta txarra.

Beti ikusiko duzu traje sastar dotore-nahi batez jantzirik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.

Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Maisu Txikiak bazuen denda sastar bat Fucar kalean, eta han egon ohi zen sarritan bere alaba Silveriarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Victoriok bazuen joko-etxe sastar bat Olivar kalean, debekatutako jokoetara jokatzen zena, eta taberna bat Leon kalean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Hiriaren periferia hartako pinudi sastar batera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Kontua da egonkortu bezala egin dela bere euskara maila eta gu hizkera eta intonazio sastar hori gauza normala dela pentsatzen hasiak garela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 81. orr.

Hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Gaztetxeko bonbillak itzali eta oholtzako argi sastarrak piztu zituzten: gorri bi, urdin bi eta laranja.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Berak aparkatzeko maniobrari ekin eta, trabeska begiratzen zien txoferrari erdiko hatzaz keinu sastar bat egin zion Dimasek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.


sastatu, sasta(tu), sastatzen (35 agerraldi, 17 liburu eta artikulu 1ean) 1 du ad sastakaia sartu. ik sastakatu.

19 urteko mutila igande goizean hil zuten labana batekin sastatuta, Poliziaren arabera, «diru kontuengatik».  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Ateratzen dut aiztoa jakatik, eta Kolomanen sabelean sastatzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Denver lanera eramateko etorri zela gizon zuria, eta Sethek sastatu egin zuela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 358. orr.

Urkilek burua sastatzen zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Tenedorearen puntan sastaturiko patata frijituak hortzartean kras-kras hausten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Bezeroak ikusten nituen, nire eskoteko loreak jan nahian edo, hortzak nire lepoan sastatuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Damak orduan ustekabeko minak sastaturik bezala begiratu zion, zurbil.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 61. orr.

2 irud/hed

Oraintxe bost urte pasatxo, eta atletaren heriotzak sastatuta, Andoni Egañak Euskaldunon Egunkaria-n argitara emandako agur gutuna dut hori.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Lore adinera hel berri den zaldia, maitasun hegodunaren ezproiak sastaturik, behor artean berotzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

3 (era burututa izenondo gisa)

Orein eta zezen sastatuen iduriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.


sastra iz satraka, sasitza.

G. gizonezkoa erreta hil zen herenegun arratsaldean Garain (Bizkaia), sastrak erretzen ari zela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27


sastraka 1 iz basa zuhaixka abartsu eta sarriz beteriko lekua. ik sasitza.

Zelaia bukatzen zen lekuan, lurrak apur bat beherantz egiten zuen, lehorra eta harritsua bihurtzen zen, eta asunak eta sastrakak ageri ziren han eta hemen sakabanaturik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Baina ez zen belarra eta sastraka beste barik, zuhaixkak ere bazeuden.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Sastrakak zumakeenak eta zorne-belarrenak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Etxe ondoko zaborra eta sastrakak garbitu, eta loreak jarri dituzte leihoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Zenbaitetan bizkor eta zuzen joaten zen, sastrakaren artetik bidea urratuz, eta zenbaitetan bazirudien adar batek jotzekoa egiten ziola, lahar batek itsutzen zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Highgate-ko kanposantuko hilarriak nekuskien sastrakak estaliak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Sastrakaren atzean ezkutatu ginen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Harresi pitzatuek baino sastraka erraldoiek hobekiago babesten zuten jauregi eroria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Ai jaitsiko bazina, sastraka erretzen edo urari irakinarazten dion sua bezala!  Elizen arteko biblia   Is 64,1

Putzuaren jarraian urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Sastrakaz beterik zituen bide batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak.  Elizen arteko biblia   1 M 9,45

Dionisosek opari bat egin nahi izan zion ninfari, eta, berarekin eraman ohi zuen makilatxo magikoa hartuz, ninfa gatibatzeko hazarazi zuen sastraka ukitu eta loratzeko agindu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Marroren aitona geldirik egon zen, zuhaitzaren kontra bermatuta, nola egoten baita otsoa sastraka artean zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sastraka-mutturrak goizeko ihintzen buxti frexko ezkoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

· Borroka-hots bortitza entzun zen, oinlodi-sastraka astindu eta Ron tente jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

3 irud/hed

Eta hala doa irakurlea artikuluan barrena, sastrakaz sastraka.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Itsuari erreparatu nion, bere amarekin maitagarri horien ipuin bat irakurtzen zuen umeari, eta bikote gazteari; surik antigualenak asebetetzen zituzten haiek, ahalkerik gabe, oihanetako piztien gisa, gordelekuan edota herioaren sastrakan begiak elkar aurkitzeko beldurrik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 29. orr.

Hitz egiten genuenean, mihia trabatu egiten zitzaigun sastraka lizun batean, izar usteldu batean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Zenobiaren begiak sastraka artetik bidaiariari deika ari diren bi masusta heldu ziren, beltz-beltzak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sastraka artean (14); sastraka artetik (6)

sastrakaren atzean (3)

sastrakaz sastraka (3)

sastraken artean (3)


sastrakatsu izond sastrakaz betea.

Fionn, ordea, jendearengandik aparte zebilen, baso sastrakatsuetan zehar, zauri eta urraduraz beterik, eta ilunabar aldera Busturiara itzuli zen jakin gabe non zegoen ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 145. orr.


sastre iz jostuna.

"Munduko jabe"entzako sastre xelebre horietako bati traje batzuk enkargatu nizkion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.

Sastre-lokarria lepoaren inguruan zuen Minkiewicz jostun txalekoduna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.


sasu ik sasoi.

satagin (corpusean satain soilik) iz basasagua.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

"Gabirai arrea", hor goian, hegatsak izuikaraz dituela, toki berean hegaka egoten dena, beheko xagutxu edo satainari erreparatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.


satai iz itxura, gorpuzkera. ik jas.

Hain satai oneko gizona izateko, begiak oso txikiak ditu Dostoievskik, eta inork pentsa dezake adimen askorik gabeko pertsona dela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.


satain ik satagin.

satalur iz sator lurra.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du, eta ezari emana baino areagoko eremu ezdeus bat eraikitzen du bihotzean, bertako bazter ilunenak bihurturik hutsunearen satalur.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.


satan 1 iz/izond deabrua.

-Fuera, satan hori! ez nauk nire eginbeharretik aterako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

-Astopito satanak, zuen amen alu zikinean ezar esku kakazu horiek!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 45. orr.

2 Zuberoako pastoraletako pertsonaia.

Mauleko pastoralaren beste lorpen oso handia izango da, aldiz, 18 satan oholtza gainean agerraraztea.  Berria - Kultura   2004-07-04

Satanak eta joteroak, bikain.  Berria - Kultura   2004-07-27

Dantzak ere lekü hanitx hartzen dü, hainbeste satanekin.  Herria   2002-09-26

Sophie Larrandaburu dabil kantu zuzendaritzan, eta Jean Etxegoienek dihardu Satan dantzariak eskolatzen.  Berria - Kultura   2006-03-21

3 (hitz elkartuetan)

Azken bi mendeetako bilakabidearen emaitza dira maskarada eta pastoraletako satan dantzetako urrats segidak.  Berria - Kultura   2006-02-10

Dantza ezagutza akademiko hori zekarten gazteek etxera itzultzean maskarada eta pastoraletako jautzi, barrikada eta satan dantzetan txertatu zituzten urrats eta teknika berriak.  Berria - Kultura   2006-02-10


satandar izond Satani dagokiona. ik sataniko.

Deabruaren zigiluaren bila ibili ziren Micaelaren gorputzean; seinale satandarrak, ahozko auziak dioenez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


sataneria iz Zuberoako pastoraletako satanen multzoa.

Jelkaldi llabür andana batekin, sataneriak ere kantatüz, ez da denborarik irabazten.  Herria   2002-09-26


sataniko izond Satani dagokiona.

Litekeena da Egunkari honek eskatuta hiriko sekta sataniko eta talde okultisten gainean egiten ari zen ikerketa Anjel Urtxipiaren hilketaren nahigabeko eragile gertatu izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Iragan astean Savernen esbastikak eta 666 ikur satanikoa margotu zituzten hilobi juduetan.  Berria - Mundua   2004-08-21

Praktika satanikoak gure hirian?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Sexu-harremanak salatu zituzten errito satanikoak zirelakoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Zenbaiten ustez, emakume hori desehortzi eta errito sataniko batean erabili zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Gaiztoa ez izatea soberbia satanikoa zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.


satanismo 1 iz deabruaren gurtza.

Satanismoa, sorginkeria, atso-hilketen estatistikak, ebaketa erritualak eta ez erritualak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Satanismoa eta posesio diabolikoak, Magia zuria/Magia beltza, Sorginkeria gaur eta abar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Horrek ez du esan nahi, hala ere, hilerriak liluragarriak zaizkidanik, bertan egoteko joera konpultsiborik edo satanismorako inolako zaletasunik izan dudanik  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Eta satanismo afera horretaz zein da zure iritzia? -Tomasek, ni bezain lehiatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.


satanizatu, sataniza, satanizatzen 1 du ad izaera satanikoa egotzi.

Carod satanizatu zutenek akats politikoa izan zela esaten jarraitzen dute. nola negoziatu orain arte plana erabat arbuiatu eta satanizatu dutenekin?  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Ez dugu inor satanizatzeko asmorik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Ezin dugu elkarrizketa satanizatu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

«Satanizatutako» artearen jaialdia.  Berria - Kultura   2004-09-03

2 (era burutua izenondo gisa)

Halaber, FMIz gainera aipagarri dira zerrenda satanizatuan nola Munduko Bankua [...] edota Munduko Merkataritza Erakundea (MME).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.


satanki iz era satanikoan.

Beha egoiterik beltzena, satanki organizatua, arratseko deia da: [...] 25/30 000 gizonek hantxet beha egon behar oren bat, edo bi edo berdin hiru, adizione huts bat zuzendu arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.


satankume iz deabrukumea.

-Sarri gaituzue hemen, Satankume alaenak! zuen koskabiloak izanen ditugu sari!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.


satarte iz sagutegia. irud/hed

Heriotzaren egun hori baino ia urtebete lehenago Bordeleko portuan satartetik ihes egin guran Ameriketara abiatu direnen artean, [...] Indalexio Tribisarrospe legenda bilakatuko da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Hiriko irteerako satartean jausi da, behinola Poliziaren atzaparretan bezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.


satelita ik satelite.

satelite (orabat satelita g.er.) 1 iz planeta baten inguruan biratzen den argizagia.

Hark irakatsi zidan, finean, lurra biribila zela, eta ilargia satelite bat, lurraren inguruan biraka zebilena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Lurraren satelitea ikertuko du hurrengo sei hilabeteetan.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Marteren Phobos eta Deimos sateliteetara robotak bidaltzeko proposamena.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Saturnoren Titan satelite misteriotsua aztertu behar duen Huygens zunda.  Berria - Gaiak   2004-12-30

Astronomoen ustez, satelite horiek Neptunoren grabitatearen eraginez harrapatutako asteroideak izan daitezke.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Askoz ere biziagoa da Saturnoren eraztun urdinean dagoen satelitea, Enceleadus.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Uranoren eraztunak, Saturnokoak bezala, satelite bat du: Mab.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Eguzki Sistemako satelite natural txikienak izan daitezkeela.  Berria - Gaiak   2004-08-18

2 irud/hed (izen nahiz izenlagun gisa)

Kulturaz ahul dabilen herriak, nahi dituen muga guztiak jarrita ere, herri satelitea izaten jarraituko du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

PPren eta PSOEren nahia da gu Espainia zentralista eta uniforme bateko sateliteak izatea, baina gu berezko argia duten izarrak izango gara Europan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Sumertar legeak, Hamurabiren Kodean gorpuztuak, indarrean jarraitu zuen Hamurabiren siriar mendeko edo sateliteen ondorengoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Amerikar Batasunaren estatu sateliteek, ikuspegi gehienetatik, ekintza-askatasun inbidiagarria zuten arren, Sobietar Batasunaren sateliteei erabat ukatzen zitzaiena, haiek ere egoera etsigarri berean aurkitzen ziren hil ala biziko gai hauetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Herri sateliteen bizitza eta zoria jokoan jartzen zituzten politikak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Gasteizko sateliteen hazkundea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

3 satelite artifiziala.

1957an [...] Sobiet Batasunak bidali zuen airera bere lehenbiziko satelitea: seinaleak igortzen zituen esfera txiki bat baizik ez zen izan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Iranek satelite bat bidaliko du espaziora.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak satelite bat bidali du Nazioarteko Espazio Estaziora, «Erlatibitatearen Teoriaren zehaztasuna egiaztatzeko».  Berria - Gaiak   2004-04-21

Satelite guztiak Lurretik 705 kilometroko orbitan egongo dira, eta jira ia zirkularra egingo dute planetaren inguruan.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Gerra Hotzaren garaian espioitzarako erabilitako satelite estatubatuarrek ateratako irudiak.  Berria - Kultura   2004-12-31

Panel batean satelite batetik ateratako mapamundi gisako bat topatu dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 231. orr.

Telefono, zuntz optiko, nahiz satelite bidez, egunetik egunera, ugarituz doaz telebista kateak, telefono mugikorrak, Interneten erabilera eta, oro har, teknologia berriak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

Herri arabiarretako herritarren %60ek satelite bidez jasotzen dituzte telebistako albisteak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Auto guztiak satelite bidez kontrolatzea.  Berria - Harian   2006-01-31

80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-17

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Satelite seinaletatik zintzilik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 139. orr.

Bidegainek komunikazio birtuala eta satelite sistemaren bidez funtzionatzen duen gizartea sortu digu.  Berria - Kultura   2004-06-05

Estatu Batuen satelite programak kontrolatzea izango zen haren egitekoa.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Satelite mapetan norberak bere puntuak nabarmentzeko eta horien inguruko informazioa trukatzeko Tagzania egitasmoa.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten.  Berria - Mundua   2006-03-22

Darwin Proiektuko satelite-teleskopioen kontrol automatikorako sistema garatu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-21

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Komunikazio-sateliteak dira satelite horietako batzuk. Esan daiteke Marteko lehen eguraldi satelitea dela hau.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena.  Berria - Gaiak   2006-04-29

6 satelite artifizial Lurretik jaurtiriko ibilgailua, planeta baten satelite bihurtzen dena.

Eta gela barruan erridikulua sentitu naiz karikaturaren moduan, satelite artifizialaren moduan, trapu zaharraren moduan, postal turistikoaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.

7 satelite bidezko izlag

Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak. Satelite bidezko kate hau 1996ko azaroaz geroztik ari da bere seinalea aireratzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Rahimek satelite bidezko telebista dauka etxean, ilegala, jakina.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

GPS satelite bidezko nabigazio sistemak salgai daude berrehun euroren truke.  Berria - Harian   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

satelite bidez (14); satelite bidezko (24); satelite bidezko nabigazio (5); satelite bidezko telebista (6)

lurraren satelitea (3)

sateliteak aztertu (5)


saten ik satin.

satifamendu ik satisfamendu.

satifatu ik satisfatu.

satifazio ik satisfazio.

satifos ik satisfos.

satin (24 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; orobat saten 20 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian satinatu agertzen da) iz ehun leuna, arina eta distiratsua.

Damen janzkerak gusturik onena agertzen zuen: muselinak, satenak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden kolore margul horietakoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, satin berdezko idunekoa, urre nielatuzko kapa, sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Leunaren leunaz eta distiraren distiraz masailak satenaren pareko utzi arte bizarra egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Kirikaka so eginez, Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Txano arrautza formakoa, gerezi-koloreko satinez egina, ertzak beltz, zerrenda gorri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Satinezko bata gorri iluna jantzi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 94. orr.

Prozesioetan, elizan, tulezko soineko eta txanoa janzten zituen, satinezko xingolekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Camillaren adiskideak hura mirestera biltzen ziren, satinezko etzaulki abrikot-kolorearen inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Edredoiaren zorroa satinezkoa zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.

Egongela aretoko sofa satinezkoan etzanda aurkitu ohi zuten, eskuei harat-honat eraginez, haize leun ilaunak dilindan zerabiltzan zitori astunak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

satinezko bata (4); satinezko etzaulki (3)

satenezko gorbata (3)


satinatu 1 izond satinaren leuntasuna eta distira eman zaiona.

Kretonazko ehun satinatu gehiegi aukeran.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Gortina gorriek eta soineko luze satinatuek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.

Purpura-koloreko kartazal satinatu handi bat, gainean zilar-itxurako hizkiak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Marraz bitza hire lasterraldi arin eta behaztoparik gabeak ifrentzu satinatuzko paperean glifo alfabetiko haiek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

2 irud/hed

Berak, bere besoek, bere lepoak ematen zieten fruituei maitasunezko bizitza hori, emakume epeltasun satinatu hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.


satira 1 iz norbait edo zerbait irrigarri jartzeko ontzen den idazlana.

Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.

Berdin dio tragedia, komedia, satira, epika, alegoria... edota diskurtso politiko bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Eguneroko bizitzaren satira da Tatiren obren ardatza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Gurean satirak ez du sekula izan bizi herbal eta hutsala besterik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Non gelditu da agintari publikoak -satiraren bidez- kritikatzeko dugun eskubidea?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

Ideien pinturaren satira ere ikusten zuen han, eskola zaharrei emandako masaileko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Gorabehera guztiak sakon aztertzen dituenak ikusiko du gaur eguneko arazoak lehendik datozela, eta iraganeko garaiei egiten zaiela hemen satira eta errieta, eta ez mende honi eta bere legegileei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

Ingelesez Brave New World esaten du hemen, Huxleyk 1932an idatzitako satiraren izenburua, euskaraz Bai Mundu Berria izenburuaz itzulia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 472. orr.

2 (izenondoekin)

Guk, hortaz, ezin ikus genezakeen graziarik halako satira beltz batean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Fantasia, komedia beltza eta satira soziala uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-04-28

Bertan kokatzen zituen bere satira politiko edo moralak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

Satira politiko guztiek badute alegoria bihurtzeko joera.  Berria - Harian   2005-10-12

Gogoeta baliozkoa, satira politikoaren bisturi zorrotzaz Italiako historiaren zatirik mingarrienetako bat urratzen duena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

Prosa soila eta satira zorrotza erabili zituen bere ikuskera ez-konformista.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.

Nire parez pare, José eta hirurogeita hamar bat urteko planta ederreko gizon lerden bat: Juan Octavio Prenz, poeta, satira sozial zorrotzeko Inocencio Honesto dekapitatuaren fabula narrazio fantastikoaren idazlea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Satira moduko bat egin nahi dute.  Berria - Kirola   2006-04-22

Axolagabe "Apuleius" Lucius Apuleius satira-idazle latindarraren aipamena da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 284. orr.

Mamu Heinrich Heine (1797-1856) poeta eta satira-idazle alemana.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

satira politiko (3); satira politikoa (3)


satiragile iz satira-idazlea.

horregatik jendeak gizatxar ozpindutzat hartu ohi du satiragilea, Erromako Juvenal satiragilea, kristau-aroko bigarren mendearen hasiera aldera idazten zuelarik, ohartua zen Orontes siriakoak Tiberrera zeramatzala urak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.

Kalumniak, lagun; satiragile doilorrak baitio, hara, urdinduak dituztela agureek bizarrak, haien aurpegiak zimurturik daudela, begiei erretxina lodi eta aranondo-goma dariela, eta aurki nagusitzen zaiela buru-eskasia, guztizko zango-ahultasunarekin batera...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

Ilargitar Luziano Samosatakoa, bigarren mendeko satiragile greziarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.


satiriko izond satirari dagokiona; satira-lanak ontzen duena.

Hiru eratako eszena-motak daude: bata tragikoa deitzen dena, bestea komikoa, eta hirugarrena satirikoa deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Arazoa izan zen satirikoegia gertatu zela, korrosiboegia, eta, ondorioz, konplizitatea izan zezaketen sektore batzuek Euskadi Sioux boikoteatu egin zuten.  Berria - Kultura   2004-10-28

Poeta satiriko frantsesa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.

Desiderius Erasmusek (1467-1536) Encomium Moriae (Erokeriaren gorazarrea) izeneko liburu satirikoa idatzi zuen 1511n.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Lanbide hori etekin gutxikoa zela ikusirik, erreportajeak eta artikulu satirikoak idazten hasi zen Moskuko egunkari demokrata berri batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Pantomima bat idazten hasi nintzen Simplicissimus aldizkari satirikoko estiloa antzeratu nahian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

70eko hamarkadaren erdialdean sortutako beste kolektibo batzuek ikuspegi kritiko-satirikoa landu zuten bereziki, Golvanoren iritziz.  Berria - Kultura   2004-10-28

Imintzio horiek oso ukitu garratza ematen zieten haren eztenkada satiriko ugariei. irribarreak ezpain-ertzak gorantz jasotzen zizkion, eta aurpegiak halako itxura satiriko, txorrotx bat hartzen zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari satirikoak (3); astekari satirikoak (3)


satirizatu, satiriza, satirizatzen du ad zerbait edo norbait satira gai bihurtu.

Juvenalek anitzetan satirizatzen zituen Erromako herritarrak, mesprezatzen eta gutiesten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Edouart Maneten margolanak defendatu zituen burgesen konformismo ergelaren kontra, Napoleon III.aren inperioa satirizatu zuen, kartzelaren gogortasuna salatu, apaizen hipokrisia agerrarazi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Arrakasta itzela izan zuen garai bateko eskola umore zorrotzez eta gupidarik gabe satirizatzen zuen lanak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Gehienbat aldizkari errepublikazaleak ziren, eta Carlos VII.a eta hark ordezkatzen zuen karlismoa satirizatzen zuten; askotan krudeltasunez.  Berria - Kultura   2004-01-29

[Zolak] Edouart Maneten margolanak defendatu zituen burgesen konformismo ergelaren kontra, Napoleon III.aren inperioa satirizatu zuen, kartzelaren gogortasuna salatu, apaizen hipokrisia agerrarazi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.


satiro iz mitologian, erdi jainko basatia, giza gorputza eta aker hanka eta adarrak dituena, haragikeriara oso emana.

Herritarrek uste dute inguru horietan ninfak eta satiro ahuntz-hankadunak bizi direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Nor konturatu zen erdi biluzik zebiltzan hiru pertsonaiak gora eta behera lan gogoangarria, gainera mitologiako satiro zirikatzaileak zirela?  Berria - Kultura   2004-05-25

Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro.  Berria - Kultura   2004-05-21

Urrutitik ikustatu nuen Itsasoari izena eman zion mendia: haren mazeletan euforbioa hazten da, edenen deusezgarria; gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Gorteiatzen zuen gizon aberats batek Prosperidad-eko hotel batera eraman zuen, eta handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.


satisfakzio ik satisfazio.

satisfakzione ik satisfakzio.

satisfamendu (orobat satifamendu) iz ipar satisfazioa.

Ez da dudarik lanaren kalitateaz, satisfamenduak ez direla hor falta: etsaminetako erreusitzeak osoak, erakasle eta ikasleen arteko partalietasun haundi bat bestetik, oraiko pedagogia berrietan, hori da zinez oraiko berritasuna.  Herria   2005-04-07

Mahastizain, langileen eta erosleen satisfamendua beti gogoan.  Herria   2005-07-21

Satifamendu azkarra dugu bidaia erreusiturik.  Herria   2003-04-17

Ez dira gutti harro hemengoak, saria baino gehiago, satisfamendu hori bereturik.  Herria   2004-12-30


satisfatu, satisfa, satisfatzen (orobat satifatu) du ad ase, bete, gogobete.

Adin orotakoak satisfatuz partikulazki ondar gauean zikiro arrado eta alaitsua janez.  Herria   2005-08-11

Egun guzian zehar gose edo egarri ttiki batzuen satisfatzeko parada izanen da tokian bertan. Ametsez betetzen nuen bihotzaren hutsa eta satifatzen gorputzaren gosea.  Herria   2005-06-09

Bere bizi luzean gogoeta franko garatu du mintza moldetaz, gauzen gisa batera erraiteak nola bultzatzen gaituen ekintzara ikertu du, sekulan ere behin betikoz satifatzen zuen arraposturik aurkitu gabe.  Herria   2005-05-26


satisfazio (orobat satisfakzio, satisfakzione g.er. eta satisfazione g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian satisfazio agertzen da) 1 iz poza, pozbidea.

Literatura egiterakoan satisfazio pertsonala du helburu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Txakur amorratua izatea da edozeri ostikadak ematea, eta horretan badago, bai, satisfazioren bat edo beste.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.

Isilik denok -esan zuen, satisfazio maltzurreko begiradarekin-, entzun ditzagun ama batek bere umeei esango dizkien azken hitzak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.

Eman zidana baino satisfazio handiagoa espero nian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.

Gero, idazle bezala, bizirik dagoen zerbait egin dudala jakiteak eman didan satisfazioa eta batzuei balio izan diela, niri irakurritako liburuek balio izan didaten bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Satisfazioz egiten zuten garrasi, ikusterakoan Peterrek eskuekin hartzen zituela eurek botatako ogi-kozkorrak, ohiko moduan hartu beharrean, hau da, ahoarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 243. orr.

Zertan ari nintzen jabetu zenean satisfaziozko irri bat marraztu zitzaion, ume batena irudi, dena ondo zihoalako pozik eta lasai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zer iruditu zaizu poema? -galdetuko luke erromantikoak satisfakzio aurpegia jarriz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 153. orr.

Eta sinatzen ikusi nuenean, bere txapelarekin, gizon handi hura, satisfazio gaindosi batek eraso zidan eta malkoa atera zitzaidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.


satisfos 1 pred/adlag pozik, kontent.

Bestalde, joanden igandean, Michèle Alliot-Marieere etzen hain satisfos.  Herria   2004-12-02

Eba ez zen arras satisfos.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 90. orr.

Lasserre satisfos ateratu da biltzar hortarik.  Herria   2005-02-24

"Eta bai!" erran nahi zuen irriaz ihardetsi nien, ene balentriaz behingoz aski satisfos.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Bayrou loriatua, ezkerraldeko alderdiak ere satisfos, gauzak hola hobeki direla demokraziaren onetan...  Herria   2003-04-10

2 (izenondo gisa)

Apezaren mintzaldia harrigarria kausitu zuen, hiriko apeza zelako eta fededunak hein bateko egoera material satisfosean aurkitzen zirelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.

Lehiaketa horrek ikertzen zuen zein saltegitako erosleak ziren satisfosenak.  Herria   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras satisfos (6)


satisfoski adlag satisfazioz.

Mattin, eskuak satisfoski torratuz, grebalarietarik aldendu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.


sator 1 iz oso ile leuneko ugaztun txiki intsektujalea, begiak oso txikiak dituena, eta bost behatz azkazaldunez osaturiko eskuez lurpean zulo bideak egiten dituena (Talpa europaea).

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Egun hartan, gizaki orok sator eta saguzarrei botako dizkie bere idoloak, gurtzeko eginak zituen urrezko eta zilarrezko idoloak.  Elizen arteko biblia   Is 2,20

Elur-pilotetan harriak sartzeko bezain gaiztoa, jolas hutsagatik satorrak eta katuak akabatzeko gai, neskatoak engainatzen saiatzeko bezain lizuna.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.

Ikustekoa zen aita, tontortxo baten aurrean zut, satorra noiz hasiko lur azpian mugitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Noizbait, satorren baten mugimendua antzemanik, aitzurra jasotzen zuen poliki-poliki; gero, sekulako kolpea ematen zion aitzur-buruaz lur harrotu berriari, eta sator bat hiltzea lortzen zuenean, animalia triste bat hil izanak ezin justifika zezakeen poz gehiegizko batek hartzen zuen aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Gabiraiaren hegadari behatzen zenion, xagu eta sator bila zerutik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Begiak txipituak zitzaizkion, sator bat iduri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Aspaldi ez bezala, mozkortu egingo nintzen gau hartan, bakar-bakarrik, nola satorra bere zuloan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 76. orr.

ik satorzulo.

Satorra lanean ari.  Herria   2003-07-10

ik satorlan.

LEIAren iduriko, 2X2 proiektua aitzina doa satorraren lana bezala, lurpean nehork ez ikusteko gisan.  Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain bideak pinudi eder bat segitzen du eta, hantxe, mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Sator meten artean, egin ahala barna sartzen ditu gariak bere erroak: jendearen lan tematsua, haatik!Eramangaitzak zitzaizkion naziak eta etxe aurreko lorategi txikian uda partean agertzen ziren sator-tontor txikiak. Pentze biluzien azaletan sator puloak turrunpilo biderkatzean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Sator-larruzko berokiarekin, han erabat lekuz kanpo zegoela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.

Zutik zegoen, sator-larruzko gainjantzia soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da bi-bien motorra eta inork ez dio erreparorik erakusten bihotz-zabaltasunetik deus gutxi duen sator-tratuari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas-satorra deitzen dutena tresna berezi bat da Zenitzeko ondartzan baliatuko dena, Getariaeta Donibane Lohizuneren junta hortan.  Herria   2003-07-10

4 irud/hed

Josu Abrisketak hartu zuen ardura kartzelan, eta satorrak, berandu baino lehen, lur azpiko lanetan murgildu ziren buru-belarri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Tarte huts bat omen zegoen galeria horren azpian; beraz, puntu zehatz hartan zulatu beharko zuten satorrek behetik gora zorua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

"Botella" operazioa prestatzen hasiak geunden, lanean ari ziren ordurako satorrak Burgosko kartzelaren azpian, eta Petxorekin batera joan nintzen arma eske berarengana.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 236. orr.

Alarma jotzen dute planoak ateratzen dituzte hodi guztiak txekeatzen dira zulo guztiak miatzen [...] eta hilabeteetan eginiko lan astuna bertan behera, bai, etorri zaie teilatupean ezkutatzen diren satorrei, Basaurin gertatu zitzaigun bezala 77an.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.

Gorantz hasi naiz ostera, axarka kafazka uztarrika, sator baten moduan, lurra jan ere egiten dudala, gorantz, gorantz, askatasunerantz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.

5 erakunde batean infiltraturiko espioia.

Euskal iheslarien erakundeetan sartutako satorrekin bildu eta berehala izan zuen Reichetik iritsi berria zen espioiaren berri, ordurako denek hiltzat jotzen zuten espioi gaztearena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

Sator baten antzera espiatzera joana nintzaiola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Akusazioak garbiak ziren: atzerritarra, noblea, girondinoen aldeko ezkutuko satorra, legez kanpoko diru-trafikatzailea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Frantziako erresistentziaren sareetan satorrak sartu eta erreboltarien asmoak zapuztea?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Instituzio demokratikoak izan ziren Erdi Aroan, baina ez puruak, bazeuden trikimailuak, amarruak, azpilanak, azpijokoak, satorrak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Euskal Herrian, zerbait baldin baduzue, horixe duzue: traidore, heroi, sator, salatari, azpijoko eta maltzurkeriei buruzko nobelak idazteko material itzela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 111. orr.

Aspaldi hartan entzuteko beldur zen zerbait baieztatzera zetorren karta hura: sator bat zebilen haien artean zer suma, eta sator hura edonor izan zitekeen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.

Azken aldi honetan sator bat daukagu barruraino sartua, itxuraz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.

Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.

Ondoegi egiten ari duk satorrarena satorra izateko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.

"Dei bat jaso diagu eta orain zuloan zagok satorra" adierazi zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 123. orr.

6 satorretan adlag sator bila.

Goizean satorretan ibiltzen nintzen denbora-pasan bazkaldu arte, eta ahaztu egiten nuen harria.  Berria - Kirola   2004-04-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sator baten moduan (3); sator kabroi (3); sator lan (6); sator lana (5); sator lanean (3); sator larruzko (6)


satorbide iz lurpeko bidea, azpijokoko bidea.

Lurpeko gordabiak eta sator-bideak ere ba omen ziren eginak ihesleku edo eskapabideLurralde honetan konfiantza handiz bada ere, alferrik altxor bila dabilen arrazoimen baten satorbide asko baitaude, eraiketa-lan hura arriskuan jartzen duten satorbideak.  Herria   2003-04-17

Eta egun batean tunelez tuneleko sator-bide azkengabe hartatik begiratu, eta argi izpi batzuei antzeman zien.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 93. orr.


satorkako izlag adkor sokapekoa.

Manezen moldean Periku selauruko sunpurretan zintzilikatu zen, Augustek ihiziko fusilarekin kokotxa zitzifrikatu zuen, eta Maijanek hirurogeita zazpi bedatsetan satorkako pozoia irentsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.


satorkeria iz azpikeria.

Gerrillari maoistek «erregearen iruzur egite» eta «Nepalgo herriaren aurkako satorkeria» gisa salatutakoa pozik hartu dute nepaldarrek.  Berria - Mundua   2006-04-26


satorki adlag azpikeriaz.

-Eta irudipen hori al zeneukan zuk monasterioan aste bat edo beste pasatu eta gero? -galdetu zion S-k satorki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.


satorlan azpijana.

Uste dut komeni zaizula jakitea zuri, eta komeni zaiola jakitea zuk ordezkatzen duzun erresumari ere, zertan den Juan Inazio Iztuetaren hemengo sator-lana; zein diren handi bezain zikinak haren amarruak; zer nolako bihurgune gaiztoak bururatzen zaizkion haren bihotz galduari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

-Ez diat ukatuko sator lan ona egin duanik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

Sinn Feinen barruan sator lanak egin zituela onartu zuen agente britainiarrak, erakundeak salatu eta kanporatu ondoren.  Berria - Mundua   2006-01-03

Sator-lana: maiz entzuten nion espresio hori aitari, gehienetan nazien lana arbuiatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Gavard, egun hartatik aurrera, elkarte sekretu baten partaide zela eta sator lanean ari zirela sinetsita egon zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.

Jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko burutzen zituztela naziek sator-lan haiek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.

Sator lanean inor ez ote zebilen merkatu handira zihoazen persiarren, armeniarren edo kalmuken artetik, inperioaren barne aldean mugimendua bultzatzeko?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Sator lana egiten dute, pixkanaka aurkariari zuloak ireki, eta behar denean, mailukada eman.  Berria - Kirola   2004-02-22

Kaston, Jakes Haundiaren adiskideak ez zuen hori onartu eta sator lanari esker aldatu du gehiengoa.  Herria   2004-10-28

Handik aurrera, amutik helduta eduki gintuzten zerbitzu sekretuko kideek, eta aita zendu zenean satorlana egitera behartu ninduten Gobernazio ministeriorako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 34. orr.

Satorlan honekin Dominique de Villepin lehen ministroak gutxi edo aski zerikusia izanaren susmoak hazi dituzte Philippe Rondot Defentsa Ministerioko informazio adituak epaileei egindako deklarazioek.  Berria - Mundua   2006-05-10


satorraldi iz satorren gisa pasaturiko aldia.

Sokorriko armada 1569ko abuztuaren 9an agertu zen Nabarrenkoxen, hiru hilabete eta erdiko satorraldiari akabaila emanik horrela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.


satortu, sar(tu), satortzen da/du ad sator bihurtu.

Heroi bat naizela pentsatu beharko zenuke, Estatuaren eta Sistemaren etsaien lerroetan satortu bainaiz, bizitza bera ere arriskuan jarriz, gure gizartearen baloreak defenditzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 117. orr.

Premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren, Ivryra zihoan metroan satortu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Haietako gehienek inork baino denbora gehiago zuten Nabarrenkoxen, lehenbizikoak izan baitziren murru erraldoien gibelean satortzera etorritako iheslari uholdean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.


satortxo iz sator txikia.

Iparrak garbitutako plazako harri eta lur gogortutik zehar elizara zihoazen atsoak ikusten ziren, satortxo beltzak bailiran.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.


satorzulo 1 iz satorrak eginiko zuloa.

Inoiz, Arena giltzatu ostean, Arthur Cravan poeta boxeolariarekin mozkortzen nintzen ondoko satorzulo zikin batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Sator-zuloek indiarren usadiora atondutako etxolen herri ñimiñoa osatu dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Lubaki, kobazulo, sator-zuloak ikusi nituen, soldaduen lurrezko estalki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Sator zulo batean usainka utzi nuen zakurra, eta komunaren zelaiko zuhaitzera igo nintzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

2 irud/hed

Zimur ñabarrak ezpainen hantura sukartuaren bi aldeetara, ezpondak, sator-zuloak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.


satraka iz

Handik aurrera, atzean bezalaxe, basamortuko lur zurikara eta ametsetan ere jazartuko zaizun satraka motxa besterik ez (gizakiaren ondoan bizi denez, honek ere badu bere izena: coirón).  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.


satrapa iz antzinako Pertsiako probintzia bateko gobernaria.

Hiru ministro hauei eman behar zieten kontu satrapa guztiek, erregeak inongo kalterik izan ez zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.

Hara, jauna, erreinuko ministro, buruzagi, satrapa, aholkulari eta gobernadore guztiek aho batez diote erregeak honako agindu hau eman behar lukeela: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.

Dario mediarrak, bere erregealdian, ehun eta hogei satrapa izendatu zituen erreinu osoan zehar, eskualdez eskualde, eta haien buru hiru ministro ezarri zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.

Ikus nola hiri guztiak atera zitzaizkion, nolabait esateko, aurrera; nola satrapak eta handikiak iritsi zitzaizkion oldean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.


sats 1 iz simaurra, zaborra.

Ingeniaria izan banintz, kemena ukanen nuke satsetan jarduteko?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Giro iluna, sats usaina, behiak muuuka, lurra oso labaina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Ez zitzaidan gehiegi axola jende horrexek ni aintzat ez hartzea, ene lana sats-biltzailearena baino areago ez estimatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

2 irud/hed

-Hari muturretik mataza, bai! [...] haria bakarra denean; hariak bat baino gehiago direnean, satsa!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

Berak du jende xehea hautsartetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,8

Orduan, lege-hausle batzuk, Israelgo satsa zirenak, elkar hartu eta erregeagana joan ziren, Jonatanen aurka salakuntzak egitera.  Elizen arteko biblia   1 M 10,61

Baina satsa besterik ez nuen lagun Bergaran aurrenekoz ezagutu nuen atxilotuen gela hutsean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 9. orr.

Heltzen den zikina, ez kazetariak ez irakurleak ezin irents lezakeen satsa da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Apaintzen dugu geure satsa eta geure simaurra arrosa lurrinztatu batez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

3 zirin-sats

Tira, bada, ekiok pozoi, ezpain--margo eta zirin-sats artean induska.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Oilo-simaur edo zirin-satsa (hala esaten zaio: guk kalekumeok ez genekien, ez genekien ezen, nitrogenoaren kariaz beti ere, baratzeetarako ongarri gisa guztiz estimatua dela) ez da hutsean ematen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

Ongi izerditutako kilo bat zirin-sats bizikletaren saskian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.


satsu 1 izond lohia, zikina.

Txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

-Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.

Etxe hartan indiarrak arratoi satsutzat zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Amona Màliak bereizkeriarik gabe gordeak zituen arropa fin-finak zein pilda satsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Gainera, hondakin satsuen, jaki ustelen eta graka zikinaren zaletasun nabarmenak ez dio batere mesederik egiten euliaren irudiari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 65. orr.

Hor goiko ortzi garai bipila, urrezko suz apainduriko sabai maiestatetsu hori, hara, ez zaidak niri lurrun-bilkura satsu eta kirats bat besterik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

Bizi ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean, lizunkeriaz irakinak, maite-maite eginez heia satsu baten...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

Amorioak bakarrik atera diezaioke, halatan, baita materiarik satsuenari eta zantarrenari ere, urre distirarik distiratsuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

2 irud/hed

Egosketak zerion usain satsu tristea aditu zuen berehala, eta pentsatu zuen apika arrazoi izan zezakeela apaizak, infernuan sufre-usaina zegoela zioenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Gaixotasun satsu batek jo duen eria bezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

Klararen arrazoi satsuetatik ale garbirik ateratzea ez zen erraza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Onartu behar da ere hurko lagunarentzat bizimodu satsuenetaz kapable dela gizona, sokorri errefusatze, lapurtze, bortizkeria, borroka, hiltze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

3 (izen gisa)

Satsu eta zentzugabeak ez dira hortik ibiliko; bidsaturatzde santua deituko zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 25. orr.


satsukeria iz lohikeria, zikinkeria.

Aurki bere baitan murgilaraziko gintuen satsukeria kirats hartaz ez zitzaigun artean iritsi inolako berri zehatzik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Mailu jo, pikatu, garbitu eta harraskatzen jardun zuten, baina ama pozik zegoen, aurrerantzean azkenik bukatuko baitzen aldamenekoen satsukeria, berak zioenez.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Saiakera hau eskaintzen diet harako mutiko bihurri eta beren eskuko horiei, zeinak deliberatuta dauden giroko satsukerian ez lurruntzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.


saturatu, satura, saturatzen 1 du ad gauza bat bere edukieraren mugaraino bete.

Baina epe luzera begira, argi dago ezin dela guztia eremu txiki baten pilatu eta gureak bezalako auzoak saturatu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

2 irud/hed

Syd Barreten musikak berehala saturatzen nau.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Hori guztia, jakina, egun haietako nire obsesiotik zetorren, aste luzez eduki bainuen josia arreta auzi berean, jira eta bira, arazo hark saturaturik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 188. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Patrizioarekin ez da nahastu behar, hura disoluzio saturatua baitzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, gai organikoez mintzatuz) ik ase.

Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Etorkizuneko elikagaiek oraingoek baino gantz saturatu gutxiago edukiko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

Kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.


saturazio 1 iz saturatzea.

Egungo merkatuen saturazioak, petrolioa, gasa, ura eta beste zenbait natur baliabide kontrolatzeko gerrak globalizatzeak, [...] hainbat trinomio osatzen dute, esate baterako pobrezia, enplegua eta kultur aniztasuna hirukoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Egun bizi dugun saturazio informatiboa da zentsurarik perfektuena askotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Bi erretorika edo mito horien inguruan gertatu den saturazio mediatikoa dela eta, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

Metaketa-mugimenduak eta euren saturazio geldoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saturazio maila batera iritsi, eta, lurrina pilatu zaiolako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Kristau Eliza saturazio-punturaino helenizatua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

-Telebistak sor dezakeen saturazio-mugaz jabetuz.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurrena berriz, informazio saturazioa, horrek ere informaziorik eza dakarrelarik, noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.


saturnal izond Saturno jainkoari dagokiona; Saturno jainkoaren gorazarretan egina.

Kantatu genuen zerbait, sehaskatikoa, blues kartzelati bat, serventesio saturnal bat, ez dut ongi gogoan, eta loak hartu genuen segituan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Bestalde, ospakizun saturnaletan, protagonista Gorosti-mutila zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.


saturnismo iz berunak edo berunaren eratorri batek eraginiko posoitze kronikoa.

Saturnismoa berunak eragiten duen gaitza da.  Berria - Harian   2005-08-31

Ez zuten urik, hormak zartatuta zeuden eta hainbat umek saturnismoa zuten.  Berria - Harian   2005-08-31


saudade iz portugaldarren edo galegoen herrimina.

Tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Garai on haien saudadea sentitzen dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.

Alaba bat ere badu Ana Luisak, ostera, eta San Joan bezpera honetan saudadez beterik da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 158. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena, gauza guztiak beren edertasunean iragankorrak direla eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Zure saudadean murgildu eta harekin gozatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Aulki horietan esertzen dira saudadea praktikatzen duten lisboatar ugariak: zerumugari begira egoten dira, norbaiten edo zerbaiten esperoan baleude bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

Halako nostalgia bat, halako saudade bat sentitzen dudala esan dut eta ez da gezurra, baina gauza onak eta txarrak bereizten saiatzea bezalakoa da, ezinezkoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Gai egokia, saudadeak utziko baititu tren honek, eta esan behar dut aukera izan dudala Portugalgo beste poeta handi bat ezagutzeko, Ruy Velo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 315. orr.


saudadezale izond saudadearen zalea dena.

Guztiak hain baitziren beren baitara bilduak, hain saudadezaleak, beren sentimenduen kontaduria egiten iaioak, bakar-jokoan aritzekoak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.


saudiar (29 agerraldi 18 artikulutan; orobat sauditar 16 agerraldi 13 artikulutan) 1 izlag Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiari dagokiona. ik saudiarabiar.

Saudiar Barneko Ministroak erran du badituela han beste holako jazarketak hutseginaraziak.  Herria   2004-05-06

Saudiar segurtasun indarrak atzetik zeuzkaten erasotzaileek jende andana bahitu zuten.  Berria - Mundua   2004-05-30

Riadek saudiar herritartasuna kendu dio, halaber, Al Kaedako sortzaile eta agintari goren bezala emana den Osama Bin Ladeni.  Berria - Mundua   2004-05-30

Nagusitasun saudiarra mundu arabiarrean bukatzeak ekimen politiko berrientzako lekurik utz lezake?  Berria - Harian   2005-08-04

Guardia saudiar eta kontsuletxeko bost langilek bizia galdu dute.  Berria - Mundua   2004-12-07

Jamaat al Tauhid e Islam taldeak bere gain hartu zuen atentatuaren erantzukizuna, ekintzaile suizida saudiar batek egin zuela zehaztuta.  Berria - Mundua   2004-05-07

• 2 iz Saudi Arabiako herritarra.

Ontziak 1.200 egiptoar, 99 saudiar, hiru siriar, bi sudandar eta kanadar bat zeramatzan.  Berria - Mundua   2006-02-04

saudiarrek ziurtatu dute erraz igo dezaketela produkzioa 10,5 milioi upeletaraino.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Saudiarren trebatzaile ziren AEBetako bost militar eta bi indiar hil ziren.  Berria - Mundua   2004-12-07

Zazpi lagun hil ziren eraso hartan, zehazki, mendebaldeko herrialdetako 6 atzerritar eta saudiar bat.  Berria - Mundua   2004-05-30

AEBetan, hegazkinak gidatzeko eskola batean atxilotu zuten saudiar baten kasua aipatzen zuen liburuan.  Berria - Harian   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabia sauditarrean (6)


saudiarabiar (10 agerraldi 7 artikulutan) 1 izlag Saudi Arabiakoa; Saudi Arabiari dagokiona. ik saudiar.

Saudiarabiarra den Osama Bin Ladenek Riadeko monarkia agintetik kenduko duela agindu du.  Berria - Mundua   2004-07-06

Ustezko hemeretzi ekintzaileetatik hamabost saudiarabiarrak zirela baieztatu zuen Etxe Zuriak.  Berria - Harian   2005-08-04

Bandar printze saudiarabiarra presidentearen lagun mina da.  Berria - Harian   2005-08-04

• 2 iz Saudi Arabiako herritarra.

Iturri ofizialen arabera, zazpi siriar, hiru libanoar, saudiarabiar bat, palestinar bat eta jordaniar bat dira.  Berria - Mundua   2006-01-14

Saudi Arabiako lobbyaren eragina murrizten ari da eta diru beste herrialdeetara bideratzen ari dira egun saudiarabiarrak.  Berria - Harian   2005-08-04

Ez dut uste saudiarabiarrek eta bertan lan egiten duten estatubatuarrek terroristek irabaztea nahi dutenik.  Berria - Mundua   2004-06-20

LPEEk eta saudiarabiarrek ez dute nahi petrolio gehiegi merkaturatzea.  Berria - Ekonomia   2004-07-04


sauditar ik saudiar.

sauerkraut iz alemanezko hitza, ‘aza samina’ esan nahi duena.

Garai bertsuan, Estatu Batuetan aleman eskolak eta Beethovenen musika galarazita zirelarik, sauerkraut berdea ere itzuli zen: askatasunaren aza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 138. orr.

Begira-begira gelditu nintzaien sauerkraut eta patata-pureaz lagunduriko saltxitxa lodi haiei.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 69. orr.

Ez zait sekula sauerkrauta gustatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.


sauldar iz Saulen leinuko kidea.

Zerahengandik zerahtarrak eta Saulengandik sauldarrak.  Elizen arteko biblia   Zen 26,13


sauna iz oso tenperatura altuan hartzen den lurrun bainua; bainu hori hartzeko egokituriko lekua.

Deialdiaren arabera, eraikinak honako atalak izanen ditu, bertzeak bertze: igerileku girotua, hidromasaje eta aquaerobic igerilekuak, saunak, Vichy dutxak, dutxa ziklonikoak, izotz iturria, yoga aretoa, gimnasioa, aldagelak eta kafetegia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Tennis Clubeko saunan, toalla zurietan bilduta eta izerdia kopetatik behera ibaika zeriela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.

Jesarri egin naiz ostera sauna higuingarri honetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

Sauna gay batean hasi nintzen lanean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Izerdi-parrasta, sauna batean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

-Zu ez ezik, sauna honetan geu ere argaldu gara -zuzendu zaio Tom, irribarretsu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 267. orr.

Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Sauna moduko zerbait omen zen, haren ustez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.


saunatokia iz sauna dagoen tokia, sauna.

Bertan lo egin eta, biharamunean, errusoen saunatokia atondu eta probatuko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.


saurio izond narrastiez mintzatuz, lau hanka motz, gorputz eta isats luzeak, azal ezkatatsua edo tuberkuloz betea, eta baraila horzdunak dituena.

Kameleontidoen familiako narrasti saurioen izen arrunta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.


saussurear izlag F. Saussure-rena, Saussureri dagokiona.

Hizkuntza sistema sinkroniko baten egoera jakin batek ez du, saussurear pentsamoldean, diakroniarekin zer ikusirik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Badago Coseriuren hainbat idazti, saussurear mundua dela eta aipa litezkeenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

Frogatu beharko da nola positibismo neogramatikotik sailkapenen zientzia saussurearra sortu den, nola lege fonetikoaren ideiak egituraren ideiara daraman, diakroniaren ideiak sinkroniarenera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.


savant 1 iz oroimen miragarria eta arrazoimen urria agertzen duen pertsona.

Bada haien artean mordoxka bat beste guztien gainetik atentzioa ematen duena, eta hura da teknikoki idiot savant deitzen den idiota klasea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Ia savant guztiek dituzte oroit-ahalmen miragarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Agerian uzten dute savantek, froga sendo ere sendoz, badirela adimen mota desberdinak, eta ez dutela batak bestearekin zerikusirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Artista, Stephen Wiltshire, autista zen, eta savanten trebetasunak erakutsiak zituen txikitandik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Savanten oroimenaren ezaugarri bat [...] xehetasunak gogoan hartzeko ahalmen miragarria da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Sekula aztertutako savant dohaintsuetariko bat iruditu zitzaien Stephen, gaitasun izugarrikoa ikusmen-ezagutzan eta buruz marrazten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

"Jasotakoa denbora-tarte bat pasatuta bere hartan emateko gaitasuna" da savant artisten ezaugarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Stephen ez zen savant hutsa, haur miragarria baizik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dohain berezi horiei erreparatzen nien bereziki, savant sindrome horiei. garunaren alde batzuk oker edo gutxituak badira ere, beste batzuk nabarmen garatuak dira: miragarriro, noski, savant sindromeak dituztenen baitan, baina, hein batez, autismoa duten pertsona guztiengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

3 (izenondo gisa)

Garbi geratu zen autista savant askok dohain mota bat baino gehiago izaten zutela: musika arlokoak, mnemoteknikoak, ikusmenezko edo grafikoak, konputaziokoak, etab.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

savanten dohainen (3); savanten trebetasunak (4)


savantismo iz savantari dagokion nahasmendua.

Alde batzuetatik, nerabe normal bat da; ez autismoak, ez savantismoak, ezin dute hori eragotzi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Savantismoak autisten artean zuen intzidentzia -ehuneko 10 doi-doi- atzeratuen artean duenaren berrehun halako zela, eta biztanleria normalean duenaren mila halako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.


saxo (76 agerraldi, 6 liburu eta 54 artikulutan; orobat sakso g.er.) 1 iz saxofoia.

Gorka Benitez jazz musikariak saxoa, alboka eta txirula jo ditu.  Berria - Kultura   2004-09-22

Hiruko formazio klasikoa mantendu du bizitza guztian: soinua, jazbana, saxoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Magnus musikari trebea eta dotorea dugu, batez ere saxoan.  Berria - Kultura   2004-07-06

Iosu Izagirre (kontrabaxua), Alejandro Mingot (gitarra), Miguel Villar (saxoa) eta Hasier Oleaga (bateria).  Berria - Kultura   2004-12-05

Gustura sentitu genuen Obsidieene estreinako asmakizunarekin, klarinete, piano, biolin eta saxorako egindakoarekin.  Berria - Kultura   2004-04-01

Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Akordeoi edo saxo irakasle tituluarekin trikitia irakats dezakete.  Berria - Kultura   2004-09-29

3 saxo-jole (3 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; orobat saxojole 6 agerraldi 2 liburutan eta saxo-joile 2 agerraldi artikulu 1ean) saxo-jotzailea.

Saxo-jolea John Coltranen musika imitatu nahian zebilen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.

Neal Sugarman saxo jolearen zuzendaritzapean.  Berria - Kultura   2004-10-28

Jean Louis Hargous saxo-joilearekin batera eginikako jazz-obra, 12 kantuz osatua.  Herria   2002-12-12

Lanetik irten, Eguren saxojolea hartu, saxoa eta soinua motoan ezarri, eta abiatu ziren ilunpetan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 39. orr.

· Horretaz aparte beste saxo eta bateria edo "jazbanjoleak" izan dira Gelatxo taldean urteotan: Arturo Zuloaga "Txokolo", [...].  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.

4 saxo-jotzaile (23 agerraldi 18 artikulutan) ik saxofonista.

Jan Garbarek norvegiar saxo jotzailea ariko da, Kursaaleko auditorioan.  Berria - Kultura   2004-07-25

Herbie Hancock piano jotzaileak eta Wayne Shorter saxo jotzaileak distira berezia ematen diote laukoteari.  Berria - Kultura   2004-07-13

Londresen jaiotako saxo jotzaileak freskotasun handiko jazza egiten du.  Berria - Kultura   2004-07-13

Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra.  Berria - Kultura   2004-07-04

· Urteko artista, talde akustiko onena, saxo soprano jotzailerik onena eta urteko konpositorea.  Berria - Kultura   2004-07-13

Hiru abestietan Gillaume Moreau saxo tenore jotzaileak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-07-20

Fredrik Nordstrom saxo tenor jotzailea eta Filip Augustson baxu jotzailea.  Berria - Kultura   2004-10-21

5 saxo tenor tenorraren eskala-bitartea hartzen duen saxoa.

Ez zen gauza saxo tenor bat eta saxo altu baten artean bereizteko, baina ez zuen uste bereizi beharra zegoenik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.

Hiru film labur emango dituzte, Tato Gracia kontrabaxu jotzailearen, Gorka Benitez saxo tenor eta flauta jotzailearen eta Jose Luis Canal pianistaren laguntzaz.  Berria - Kultura   2004-02-25

Gotzon Garate (bateria eta ahotsa) eta Josu Urkidi (saxo tenorra) ditu lagun egun.  Berria - Kultura   2006-04-06

Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea.  Berria - Kultura   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saxo jotzaile (3); saxo jotzailea (9); saxo jotzaileak (4); saxo tenor (6); saxo tenor jotzailea (3); saxo tenorra (3)


saxofoi (70 agerraldi, 9 liburu eta 42 artikulutan; orobat saxofon g.er., saksofono g.er. eta sakzofono g.er.) 1 iz metalezko musika tresna giltzaduna, gehienetan “U” forma duena eta ahokoa klarinetearena bezalakoa duena. ik saxo.

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Ezpainetan saxofoia, eskuetan gitarra edo aho-bihotzetan bertsoa duenak aurrera pausoa eman eta bat-batean barrenean duena husten duenean bezala, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Orain, saxofoiaren doinuaren txanda da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Saxofoiaren birtuoso bat da Daniel Kientzy.  Berria - Kultura   2004-02-06

Zorionaren paradigma pasodobleak saxofoiaz jotzen aurkitzen zekienarentzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

Summersen ondoan, Abraham Laboriel (baxua), Vinnie Colaiuta (bateria), John Beasley eta Tohn Novello (teklatuak) eta Katisse Buckingham (saxofoia) aritu dira diskoa grabatzen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Perkusio, saxofoi eta konposizioko goi mailako eskolak ere egingo dira.  Berria - Kultura   2004-02-04

Juan Carlos Perezek perkusiorako eta saxofoirako eginiko 09 foxtrot obra.  Berria - Kultura   2004-12-30

Lacy New Yorken jaio zen, eta oso gazte zela saxofoi sopranoa jotzen hasi zen.  Berria - Kultura   2004-06-06

2 (hitz elkartuetan)

Saxofoi nota baten soinu garbi eta zehatza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.

Besteak beste, txalaparta, pandero, alboka, trikiti, dultzaina, txirula, saxofoi eta piano eskolak ematen dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-02

3 saxofoi-jole (corpusean sasofoi joile eta saxofoijoile) saxofoi-jotzailea.

Hargous saxofoi joilearekin musikak eta pinturak bat egiten zuten.  Herria   2001-09-13

Saxofoijoile baten laguntzarekin.  Herria   2001-08-02

4 saxofoi-jotzaile (26 agerraldi 23 artikulutan) ik saxofonista.

Tim Garland saxofoi jotzaileak, Gwilym Simcock pianistak eta Mark Hodgson baxu jotzaileak osatzen dute gaur egun taldea.  Berria - Kultura   2004-03-25

Iñaki Salvador pianistak eta Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaileak Quitoko La Mitad del Mundo nazioarteko jazz jaialdiaren lehen ekitaldian parte hartuko dute, hilaren 8an.  Berria - Kultura   2006-03-04

60ko hamarkadan jazza astindu zuen saxofoi jotzailearen laukote mitikoko partaide izan zen, McCoy Tyner pianistarekin eta Jim Garrison kontrabaxu jotzailearekin batera.  Berria - Kultura   2004-05-20

Soft Machine taldeko saxofoi jotzaile ohia hilaren 8an zendu zen, Londresko ospitale batean.  Berria - Kultura   2006-02-16

Steve Lacy jazz saxofoi jotzaile estatubatuarra herenegun hil zen, Boston hirian.  Berria - Kultura   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saxofoi jotzaile (10); saxofoi jotzailea (8); saxofoi jotzaileak (3)


saxofoijoile ik saxofoi 3.

saxofon ik saxofoi.

saxofonista (14 agerraldi, liburu 1 eta 12 artikulutan; orobat sakzofonista g.er.) iz saxofoi-jotzailea.

Bazuen lagun bat bandan, saxofonista.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

Daniel Kientzy saxofonista handiarekin.  Berria - Kultura   2004-02-06

Ramon Garcia tronpetistak, Jon Robles eta Mikel Andueza saxofonista altuek, Gorka Benitez eta Victor de Diego saxofonista tenorrek, Josetxo Silguero baritonoak, Iñaki Salvador pianistak, Dani Perez gitarristak, Laura Ridruejo abeslariak eta Gonzalo Tejada kontrabaxu jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Ekainaren 3-an, igande aratseko 9-tan, Vauban zinegelan, entzuten ahalko da David Arriola saxofonistaren "Sax d'Oc" laukotea.  Herria   2001-05-24


saxoi 1 iz Ingalaterran kokatu zen germaniar herri bateko kidea.

Betiere lurralde eta ondasun gehiagoren gosean, iparraldeko eta ekialdeko alaman, bavariar eta saxoien aurka aritu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

V. mendean saxoiak kontinentean gelditu balira, gaur egungo ingelesak beste eraketa bat agertuko luke noski. Jorvik-etik hegoaldera, saxoien armada atera zitzaien, buruz bururako prest.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Berriz kantatu zuen erresinolak saxoien oihanetan, eta poeta ere itzuli zen bere kodizearekin; lehengoa baino laburragoa zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Bedak saxoien mitologiaz idatz zezakeen (eta idatzi ez zuen) tratatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

2 (izenondo gisa)

Ingalaterrako errege saxoiaren anaia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

Oton I.a erromatar enperadore santuaren soldadu saxoi batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Hitz saxoiak bakarrik ez erabiltzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

3 saxoiera.

Saxoiz idazten duen gizona, aizkoraz erdibitzeko ona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 238. orr.

4 anglo-saxoi ik anglo.
5 anglo-saxoiera ik anglo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anglo saxoi (3)


saxoiera iz saxoien hizkuntza.

Antzinako saxoieraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 275. orr.


saxojole ik saxo 2.

saxoniar (orobat sajoniar g.er.) 1 izlag antzinako Germaniako Saxoniakoa, Saxoniari dagokiona.

Nahiz eta piztia ilehori honen gerra-zaletasunak, saldukeriak eta handinahikeriak Anaren aita inperialari askoz arazo gehiago sortu zizkioten, Nizeforo enperadoreak inoiz Liutprandori eta haren saxoniar ugazaba inperialei sortu zizkienak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Hamargarren mendeko italiar haren eta hamargarren mendeko greziar haien artean leize handia zegoen jada, baina ez zegoen halako leizerik Liutprandoren eta haren ugazaba saxoniarren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Geroago, Arma Santua Heinrich I.a errege saxoniarraren eskuetara heldu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.

Gainera, ez dakit nola esan daitekeen Hébon bezalako jopu bat saxoniarra edo germaniarra zela: jopu batek ez du familiarik, eta, beraz, ezta naziorik ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.

2 iz Saxonian kokatu zen germaniar herriko kidea.

Alemanen, bavariarren, turingiarren, frisiarren, saxoniarren, lonbardiarren eta burgundiarren legeak erripuarioen molde beraren gainean egin ziren. guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

Saxoniarrak altxatu ziren iparraldean, eta itzuli egin behar izan zuen, haserre; bidean zihoala, ez dakigu oso ondo zergatik, Iruñea erre zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Saxoniarrak, frankoen mende bizi zirelarik, hezkaitzak ziren, eta behin eta berriz oldartzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Karlomagno izan zen lehena saxoniarrak bezatzen, eta ezagutzen dugun legea eman zien.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Auzitegi honen gogortasuna [...] hain zen handia, non heriotza-zigorrera kondenatzen baitzen garizumako baraua hausten zuen edozein sajoniar.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 anglo-saxoniar ik anglo.

sazerdote iz apaiza.

Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Arbelaiz kultugin edo sazerdote paganoa da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 227. orr.

Sazerdote-elkargoak behin baino gehiagotan debekatu behar izan zion naosera sartzea, non Artemis estaltzen zuen ehun preziatu eta astuna aldaratzea espero baitzuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.


sazerdotesa (orobat sazerdotisa) iz andre apaiza.

"Tombuctu"n, azkenik, Rhangun-en alabak gurtzen dituzte, berak dira agintari, epaile eta sazerdotisa: Jainkoaren eta andre yoruba baten alabak dira.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.

Nire burua Afroditaren sazerdotesatzat jo dezaket, nik uste; nire sona harena bezain handia da  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.


sazerdotisa iz ik sazerdotesa.

scherzando iz scherzo moduan jotzen den pasartea.

Scherzandoan ere indar betez eta bixi-bixi aritu ziren (hasierako serieak, ikusgarri).  Berria - Kultura   2004-08-27


scherzo (orobat scherzzo g.er.) iz musika konposizio alaia eta festa girokoa, eskuaki sonata edo sinfonia erdiko zatia osatzen duena.

Emakumeek [...] scherzori ekin zioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Vierneren 2. sinfoniaren Scherzo-arekin.  Berria - Kultura   2004-03-31

Maila ezin hobean jardun ziren, scherzo bukaeran mirakuluzko pianissimo tenuto aparta zela medio.  Berria - Kultura   2006-04-06

2 irud/hed

Behin berriro ulertzen dut arte modernoak irriaren baltsamua eskatzen duela, scherzoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


scherzzo ik scherzo.

schizofreniko ik eskizofreniko.

scorpio (orobat eskorpio) iz Zodiakoko konstelazioa; zodiakoaren zortzigarren zeinua; latinez 'eskorpioia' esan nahi du.

Eta oroitzen diat ezen, teleskopioa ukitu orduko, halako zirrara bat nabaritu nuela neure baitan, baita zirrara hura osoa eta guztizkoa egin zitzaidala ere, noiz eta begia bere lekuan ipini eta Scorpio-ko izar distiratsu hura ikusi bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.

4 Hauen jarraian eta Sagitario, Eskorpio eta Libraren gainetik, Sugea dator, bere buru-gainarekin Koroa ukituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.


scrofula ik eskrofula.

sebillano izlag sevillarra.

Kamargako zezen zaindariak zaldiz, zezenak karrika gainean zaldunez inguraturik, sebillano dantzak eta abar...  Herria   2005-05-12


sebo iz bilgorra. ik sego.

Pilotak aukeratzerakoan eurenak nahiko txukunak ematen zuten, baina partida hasi eta seboa joan ahala, asko motelduko dira.  Berria - Kirola   2004-02-20


seda ik zeta1.

sedan iz karrozeria itxiko autoa, bi edo lau atekoa, atzeko maletategia irtena duena.

Sedan urdin bat zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Haien atzean, limusinak, turismoak, ibilaldi turistikoetarako autoak eta sedanak herrestan zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.


sedante iz lasaigarria.

Lana aurkitu arte, bere odola saltzea erabaki du Yellamma eritegi pribatura eraman dute Velu eta sedante bat eman diote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.


sedatsu ik zetatsu.

sede iz egoitza.

Parrillada batean infiltratu ginen arratsaldeko 17:30ak aldera, Portotik hurbil, sede baten atzealdeko partean (sede-ak hemen kirol, kultur eta gastronomi elkarteak dira, gehienbat gastronomikoak).  Berria - Kirola   2004-06-22


sedentario izond herriez eta komunitateez mintzatuz, leku batean kokatua bizi dena, nomada ez dena; herri sedentarioari dagokiona.

Herri sedentario konkistatuen gain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Erronka hori komunitate nomada bat lekuz aldatzea izan zen, komunitate sedentarioak gobernatu behar zituzten ingurunera, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Kultura nomadatik sedentariora pasatu eta nekazaritza hasi zenetik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

2 (izen gisa)

Lur beltzean eszitiarren mendeko sedentarioek hazitako labore-uztak itsasoz bestaldera eramaten baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Nomadak basamortua ordezten du; sedentarioak, hiria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

3 pertsonez-eta mintzatuz, bizilekutik gutxi mugutzen dena; pertsona sedentarioari dagokiona.

Txokoarekiko atxikimendua dela eta, gizakiek sedentarioak izateko joera dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 250. orr.

Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Egun gizentasuna oso zabaldua dago, elikadura txarra eta bizitza sedentarioa dela eta.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Lan sedentarioa duten hainbat kontsumitzailek alergiak nozitzen dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.


sedentarismo iz sedentarioaren nolakotasuna.

Baina lurra lantzen hasi eta sedentarismoa ezarri zenean, egoera guztiz aldatu zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Sedentarismoaren eta giza kokagune gero eta handiagoen ondorioz, gizarte egitura gero eta konplexuagoa zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

Gainerako herrialde aberatsetan bezalaxe, elikadura modernoak eta sedentarismoak dute errua.  Berria - Kirola   2006-02-07

Sedentarismoak, artzaintzak eta nekazaritzak ikusarazi ziguten koitoaren eta ernalketaren arteko lotura.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.


sedentarizatu, sedentariza, sedentarizatzen da ad sedentario bihurtu.

Teorian denbora laburrez egon behar dute bidaiariek, baina ohiturazkoa da familia anitz sedentarizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19


sedentarizazio iz sedentarizatzea.

Erregadioan oinarrituriko ekonomia agropekuarioak, aginte zentralizatuaren menpeko lankidetza komunitarioaren koordinazioa eta sedentarizazioa ekarri baitzuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.


sedimentario izond jalkitzearena edo jalkinena.

Harri sedimentarioak, ikusi! -leihotik kanporanzko keinuak egiten ditu-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Tratatu bako hondakin-urak, atmosferaren kutsadura, industriek isuritako hondakinak eta txarto kudeatutako arro hidrologikoetatik iristen diren arroka sedimentarioak dira, hein handi batean, horren errudun.  Berria - Gaiak   2004-06-05


sedimentatu, sediementa, sedimentatzen da/du ad jalki.

Behar dena azaltzeko astia badago, noski, baina ez dakit azaldutakoa sedimentatzeko astirik dagoen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.


sedimentazio 1 iz jalgitzea; jalgitzearen ondorioa.

Medikuak laster erran zidan sedimentazioa beharko nuela guritu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

2 irud/hed

Gure pertzepzioak berak aspaldiko sedimentazioen aztarna biziak dira.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Idazten ari naizelarik, egundaino harri bihurtzear zegoen sedimentazioa harrotzen dut, atzarriz lo zagoen oroitzapen alferra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Beste multzoak, aitzitik, historia agerrarazten du inertzia eta astuntasun modura, iraganaren metaketa geldo modura eta esandako gauzen sedimentazio isil modura  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tresna hauen bidez historiaren alorrean bereizi ahal izan dituzte zenbait sedimentazio geruza ezberdin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.


sedimentu 1 iz jalkina.

Mendikatearen gainaldean, bestalde, duela milioika urte pilatutako sedimentuak daude.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Denborarekin sedimentu garbiagoak jalki direla.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Ibaiek kutsaduraren eta sedimentuen maila erregulatzen dutela gogorarazi du adituak. landarea hiltzen denean eta osagai toxiko horiek sedimentu bihurtzean zer gertatzen den ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Sedimentu horietan sufre sulfatoaren arrastoak topatu dituzte eta horiek ur azalean soilik aurki daitezke.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Azido fluorhidrikoz eraso, horra burdinarekin amoniakoa, horra nikelarekin (zeinen gutxi!: sedimentu poxi bat, arrosakolorea) dimetilgloxima, horra magnesioarekin fosfatoa, beti berdin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Sedimentuetan metal astunen kontzentrazioa murriztu delako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

2 irud/hed

Erabaki etikoak, hasteko, ez du unean uneko arauei makurtua egon beharrik; ordena arau-emailea, aldiz, hasierako ekintza etikoaren sedimentua da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.


sedizio iz estatuaren gobernua eraisteko xedea duen matxinada.

Estatu txiki haietan gertatzen ziren sedizioetan, hiritarren gehienak liskarrean sartzen ziren, edota liskarra sortzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 252. orr.

Solonen lege bat -sedizio batean alderdirik hartzen ez zutenak izengabe deklaratzen zituena- harrigarria iruditu izan zaie denei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 252. orr.

Ulema Musulmanen Elkarteak erasoa gaitzetsi, eta giza taldeen arteko sedizioa bultzatzea zuela helburu salatu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-23

Hortik sortzen dira gorrotoa eta inbidia gizonen artean, eta sedizioa eta gerra beraiekin batera, animalien artean gertatzen ez dena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 102. orr.

Erakutsi dugu pobreziak sorturiko gogoaren etsipenak bultzatu egiten dituela herritarrak sediziora.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 171. orr.

Sediziorako prestatzen duten doktrinen artean hau da lehenengo eta bakarra: ongiaren eta gaitzaren ezagupena guztiona da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 140. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goi-mailako traizio krimentzat hartzen bada Estatuaren etxe batean egindako lapurreta bat, ustelkeria kasu bat edota sedizio-hitz batzuk, moteldu egingo da goi-mailako traizio-krimenak edo lesa maiestatekoak eragin behar lukeen izua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Botere hori egon beti egon eta erabili da, sedizio eta gerra zibil garaian izan ezik, baina orduan bi botere absolutu sortzen dira bakar batetik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.

3 sediziozko ik sedizioso.

-Sediziozko literatura bila gatoz -esan zuen totelka Humphries jaunak, eskua agur egiteko jasoz batera. Tiranozidioa zilegi dela iritzi sediziozkoa da.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren gaineko iritzia partikularrei dagokiela diotenen ustea sediziozkoa da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

Iritzi sediziozkoa da herritar partikularrek jabego edo nagusitasun absolutua dutela beren gauzen gainean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sediziorako prestatzen (6)

iritzi sediziozkoa da (5)


sediziogile iz sedizio batean parte hartzen duen pretsona.

Izan ere, botere absolutuaren aurka hitz egiten duten sediziogileek nahi dutena ez da berau deuseztatzea, beste batzuei transferitzea baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 123. orr.


sedizioso izond sediziozkoa.

Magistratuak nazkatzen ditu bere hitzaldi sediziosoekin, nahiz eta bakanak izan. Menekotzat hartuz gero bai Estatuaren botereak deitu dituenak bai modu sediziosoan bildu direnak, askok uste baitute gehiengoaren baitan dagoela guztien adostasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.


seduktora izond andreez mintzatuz seduktorea dena.

Saio huts honek leher eginda utzi gaitu // baina jainkosak erakarri egiten gaitu // Hauxe du bere jokoa, seduktora halakoak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.


seduktore izond/iz seduzitzen duena. ik limurtzaile.

Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean, irribarre seduktore batekin hanka egin baino lehen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.

Hurbildu zaidan neska, jarri dizkin eskuak aulkian, egin zidan berriro irribarre -aurrekoa baino are seduktoreagoa nire pertzepzioaren arabera-, eta esan zidan: "A, libre dago? Zein emakumek ez lioke ihes eginen seduktore baten lehen proposamenari?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.

Woody Allen-en film bat datorkit gogora: "Seduktore baten ametsak" zuen izena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.


sedukzio (orobat sedukzione g.er.) 1 iz seduzitzea.

Limurtzea zen orain persuasiorako bidea, sedukzioa alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.

Desioa sedukzioan azaleratzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Errekurtsoak bere autonomia dauka eta bukaera hasierari dagokio; finean, sedukzioa ez da beti jokoa izanen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Begiradaren eta laztanen ondoren, musuek osatzen dute sedukzioaren jolasa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Ez zioat utziko ni harrapatzen sedukzioaren amarruarekin! ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Pentsaera bakarrak pentsamendu propioa du etsai, nork bere gogoeta askeaz eraikitzen duen pentsamoldea, alegia; sedukzioaren indarrean sinisten duen gogoeta eta ekintza-bidea da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Baina bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Erakarri zaituen sedukziozko irribarrea berehala bihurtuko zaizu hilgarri: lamiaren bila ibaian sartu orduko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan banuen halako lider-gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Sedukzio lanak berehala izan zuen eragina gaztearengan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

Hark erakutsi zizkion saloi dotoreetako sedukzio arauak eta sexu-jolaserako lehen urratsak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Nork bere izaerari eustearen eta bestearen nahietara moldatzearen arteko dialektika bat sortzen zela sedukzio-jokoan eta halako topikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.

Apurka-apurka, sedukzio joko basatiagoen bidez erakarri zuen mutila, baraualdi sexualak, uholde sexualekin tartekatuz, xantaia plan zehatza aurrera eramanez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

Emakumea sedukzio jolas baten partaide sentitzen da, baina ez dauka jolaserako gogorik, eta bestaldera begiratzen du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.

Txilintxok, Tigre Lilitxok eta Wendyk sekulako sedukzio-borroka izango dute mutikoa lortu nahian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Beste alde batetik, sedukzio-saioaren porrotak are erretxinago eta goibelago egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Sedukzio prozesua oso modu naturalean -ia oharkabe- inor zapaldu gabe gauzatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Asteburu hartan etengabe erabili nuen gogoan sedukzio istorio hura, nondik heldu ez nekiela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.


seduzitu, seduzi, seduzitzen du ad 1 norbaitek beste pertsona batekin sexu harremanak izatea lortu. ik limurtu 5.

Ez naiz seduzitu dituenak kontatzen baratuko: zenbat ez ote ditu ordea galdu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

Karlos Ignazia seduzitzen saiatu zenean, indar gehiago zuen ia berarengan Martini zion gorrotoak neskarenganako zaletasunak baino.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Zerorrek aitortu didazu literaturaz baliatuz emakume bat seduzitu zenuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Beharbada lesbiana da, beharbada frigida, ni seduzitzea premiazkoa zitzaion, egoista hutsa eta munstro bat nintzela uste baitzuen, tuntuna ez da, baina bai perbertitu xamarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Etengabe nagusitzeko desira bortitz batek hartua bizi zen, eta hala agertzen zuen bai gizonak seduzitzeko gogoan bai bere borondatea amarenarenetik gainjartzeko ahaleginean ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Oso-oso jende gutxi dagoela seduzitzeko zaila.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

2 norbaitek besteren nahia edo maitasuna bereganatu; norbaitek beste norbait bairatu. ik limurtu 4.

Gure gutunen helburua atsegina zen naski, ideiak adimenaren seduzitzeko asmatuak ziren, eta bihotzen goxatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Uste dut idazlearen eta irakurlearen artean dagoen sedukzio jokoan, umorea dela seduzitzeko armarik onena.  Berria - Kultura   2006-03-31

AEBak ere, konbentzitzen baino, seduzitzen errazagoa den herrialde bat dira, Denek egiten dizute irri, eta Diegok bidaiariak seduzituak ditu bere kantekin.  Berria - Mundua   2004-10-23

Seduzitua denak ez daki noiz izan den seduzitua. Estatuak bere premien berri ematen zion herriari, eta ez zuen seduzitu nahi.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.


seduzitzaile izond seduzitzen duena.

Izaki seduzitzaile baina erdeinugarriz inguratua, ezein ere ez zitzaidan arimaraino barneratu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.

seduzitzaileari dagokio bakarrik berak sortu duen kaltea konpontzea, ahultasunak barkamenerako eskubidea ematen baitu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez, dudarik gabe, emakume horrek ez du, gure emakume pinpirinen gisara, behako gezurtirik, batzuetan seduzitzaile eta betiere engainatzailerik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Bihotz bihotzez sentitzen dut gu bion artean ez dela amodioaz bertze seduzitzailerik egon.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.


sefardi (orobat sefarditar g.er., sefardiar g.er. eta sefardita; Euskaltzaindiaren Hiztegian sefardi agertzen da ) izond juduez mintzatuz, Erdi Aroan Iberiako Penintsulan bizitzen jarri zena.

Sefaradeko judutarrei sephardim deitu izan zaie, sefardiak edo sefarditarrak, Europako beste komunitate judutarretatik [...] bereizteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

"Itsusia da...", esaten zion gure amari, Ginzburgez ari zela, "judu sefardia delako”.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.

Zure aitari Bordelen eman genion lurra, sefardien hilerrian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

Turkoen gudu bertsoak; armeniarren eliza otoitzak; arabiarren poesia; greziarren negarra; sefardien erbeste eresiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.

Gazteleraren hain antzekoa den sefardia txikitatik menperatzen duela diost.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.


sefardiar ik sefardi.

sefardita ik sefardi.

sefarditar ik sefardi.

sega 1 iz laboreak edo belarra lur-arras ebakitzeko lanabesa, bi eskutoki dituen gider luze batez eta honen beheko muturrean finkatzen den altzairuzko xafla luze makotu batez osatua. ik dailu.

Burdinsareak, burdinesiak eta ateak egiteari utzi, eta segak, igitaiak, aizkorak eta aingurak egiten hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.

Hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Sega handiak 1,18 metro ditu xaflaren goialdean.  Berria - Kirola   2004-04-13

Sega txikia aukeratu dute, altzairuzko xaflaren goialdean 90 zentimetroko luzera duena.  Berria - Kirola   2004-05-21

Goierriko elkarteak sega txikiko hiru lehiaketa antolatu ditu.  Berria - Kirola   2004-04-13

Aitaz akordatzen zen, zelan etxeratzen zen ilunabarrean, aitzurra edo sega sorbaldan, burua makur.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 182. orr.

Sega kamustu zitzaion.  Berria - Kirola   2004-05-25

Santutxoko bentaren ondoan, zumardi txiki baten itzalpean, han ari zen etxeko nagusia sega pikatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Edozein neurritako sega erabili ahal izango da.  Berria - Kirola   2006-05-02

Araiako (Araba) soro batean egindako ekitaldian gari transgenikoa segaz ebakitzen aritu ziren Zabaleta eta Aralarreko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Iratze guti da orai segaz pikatzen.  Herria   2001-10-11

2 (Heriorena)

Herioren sega zorrotz gupidagabea airean geldiarazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Horra non beraz pizten hasia zen landare pollit hori kolpez moztu zuen herioaren sega maltzur zorrotzak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Arrotz arriskutsu bat zebilen herrian, eta gauez inortxo ere ez zen ausartzen leihoa irekitzera, beltzez jantziriko atsoa ikusiko zuten beldurrez, sega eskuan, ilargiak zuritutako larrainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

3 irud/hed

Marroren ahotsak sega batek bezala moztu zizkidan zangarrak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Gizartearen sega krudelak nire leporik ez duela moztu konprobatu nahi bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 119. orr.

Neure begien aurrean ikusten dut zer-nola segaz ebaki eta bertan behera zimeltzen utzi gaituzten, erabat deuseztatzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etzanda, belar artetik begiratzean, hutsaren pareko begitantzen da heroiaren estatua eta handitasunez betea gizon arruntaren sega-lan apala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 5. orr.

Borroka aktiboaren hazia ez zen heldu guganaino bizirik, urte gutxi batzuk lehenago iraungia zen, azken protagonista eta lekukoak [...] presondegira, konfinamendura, erbesteratzera edo isiltasunera errenditu zituen azken sega-kolpearekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Sega zorroztailea: Xabier Mendizabal.  Berria - Kirola   2004-07-31

Sega-denbora denean-eta, segalari asko biltzen baitira hemen jaietan-eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Hasieran, joan zen larunbatean zen hastekoa sega denboraldia, Arabako Txapelketarekin, baina ez zen jokatu.  Berria - Kirola   2004-05-21

Hiru alditan jardun du aizkora eta sega proba konbinatuetan.  Berria - Kirola   2004-06-26

Mitxelena eta Urki sega apustua hitzartzekotan dira.  Berria - Kirola   2004-09-24

Aspaldi ez da Ipar Euskal Herrian sega lehiaketarik izan.  Berria - Kirola   2004-08-21

Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa igandean.  Berria - Kirola   2004-07-08

Goiherriko Almitza Sega Elkarteak (Gipuzkoa) antolaturiko lehiaketa da.  Berria - Kirola   2004-05-25

Sega Eguna ospatuko da bihar, Seguran, eta nazioarteko erako lau txapelketa jokatuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-06-26

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero etorriko ziren lan guztiak: garo-segak eta garo-igitaiak pikatu eta zorroztu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

6 ipar zerra.

Alpana: pitrailen luzera mozteko erabiltzen zen sega.  Herria   2005-03-24

Entseguen erdian partalierrek hatsa hartzeko, 4 aizkolari: Aguite, Arria, Latasa eta Ayerbe, Baigorrin usatuak, ariko dira Hairako oihanean hautatu pago batzuen aizkoraz eta segaz mozten.  Herria   2002-07-25

Ainitz mintzaldi, kantaldi, bertsu, gaualdi izan dira eta ere erakutsi daukute nola arbolak trenka segaz botatzen.  Herria   2004-10-14

Puskatzeko segekin, 4 gizon gipuzkoar arizan dira egur gordinarekin.  Herria   2001-09-06

7 segan adlag segaz mozten.

Denok dakigu zenbat lan egin duten emakumeek etxetik kanpo ere, segan, uzta biltzen, animaliak zaintzen eta etxean bildutakoarekin hainbat produktu egiten eta saltzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Segan ari zen semeari begiratu zion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Hura segan eta ni eskuarearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Bost kirolariak hiru txandatan jardun zuten segan.  Berria - Kirola   2004-05-25

8 ipar zerratzen.

Batez ere zur segan ari izan ziren, kamiun kargatzen eta xofurgoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Pago trunko segako zoingehiagokan ariko dira.  Herria   2001-08-09

9 ipar (pilotan)

Makearra nausi sare egiten, segan, baina baigorriarra abila, defentsan edo pausatzeko, botean ere pare bat gehiago, xapeldun eder bat, nahiz besteak ere guti eskas.  Herria   2003-04-10

Irujo atrebitu eta indartsu, besoairea berez trinketeko moldean eskuinetik ezker segan, azken krakoa bortitz.  Herria   2005-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizkora eta sega (3); euskadiko sega txapelketako (3); sega almitza (3); sega eguna (5); sega erabili (3); sega libreko (6); sega sega (4); sega txapelketa (5); sega txapelketako (3); sega txikia (4); sega txikiarekin (6); sega txikiko (19); sega txikikoa (3); sega zorroztailea (4)


segada 1 iz ustekabean egiten den erasoa. ik zelata.

Hilketa jendaurrean burutu ezin zutenez, armaturik eta bakoitza bere taldearekin, segadak jartzen zizkioten elkarri behin eta berriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Ezkongaiek segada bat prestatu diate Itaka eta Same uharteen tartean, handik igaroko haizelakoan; lurrera iritsi baino lehen hil nahi haute.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 107. orr.

Segada batean hil zuten... bai.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Herrerako mendatean Ertzaintzaren aurka egindako segadan, ETAko bi kidek eskopetekin tiro egin eta bi ertzain zauritu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Turkoen segada batean erori zirela, eta berak ihes egitea lortu bazuen ere, gainerako lagunak galdu egin zirela, batzuk hilik, zauriturik besteak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.

Guztiak mobilizatu, eta zaindari taldeak antolatzea segadak eragozteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.

Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 84. orr.

Bere aita hilik zegoela esatera joan zen unetik aurrerakoa segada bat izan zela, ongi prestatutako amarrua, Agnès Bordelera ekartzeko trikimailua, eta biak erori zirela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Zergatik sartu nintzen halako segadan?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

2 irud/hed

Zer adierazi nahi duzu, Miss Fairfax, ezkontzaren segadan erorarazi nuela nik Fidel?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

Nire bidean, badakit orain bertan, zelatan dut zoriona segada saihestezin bat bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 264. orr.

Hark berak ere, euskaldun guztiak bezala kristau zaharra izaki, Inkisizioak erabiltzen zituen tranpa eta segaden jakile, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Sexu bateko zein bertzeko gazteek ikas lezakete orobat ezen ohitura gaiztoko presunek horren erraz eskaintzen bide dieten adiskidantza ez dela beti segada arriskutsu bat baizik izaten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.

Emakumeei hartzera uzten bide diegun aginpide alegiazkoa nekez saihesten duten segada bat dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.

Segadan harrapatua zegoen Ruche jauna, Oihaneko Liburutegiaren existentzia isilpean gordetzera behartuta zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Elkarren maitasunez askeak zirela uste izan zitean, eta zorion hark askeak zirela sinesteko segada jarri ziean.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 89. orr.

3 txoriak-eta atzemateko lakioa edo artea. ik sare; xedera.

Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan, pinudietan, lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.

4 irud/hed

Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko, ez du batez ere hainbat harrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta haiek hedatzen eta paratzen dituzten artez, sarez, laxoez eta segadez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

5 (hitz elkartutetan)

Gero, bankero eta zerga-biltzaileenak erosoagoak eta itxuraz airosoagoak egingo dira eta segada-arriskuetatik babestuta gainera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako segada (3); egindako segada (3); gertatutako segada batean (4); segada bat izan (5); segada batean hil (7); segada egin (5); segada jarri (3); segada prestatu (7)


segadora iz segatzeko makina.

Lehiaketaz gain, egun osoko jaia prestatu zuten: txondorra, artisautza erakusketa, ardi-txakur erakusketa, belarra segadoraz ebakitzea idiekin, herri bazkaria eta musika.  Berria - Kirola   2004-07-20


segadun izond sega duena.

Gibela zaindu beharko zuen, hori bai, dama segaduna agudoegi irits ez zekion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.


segadura iz ipar

Hodien segadura horiek berriz erakusten diete botere publikoei, ez direla urrats guziak bete lan gune hori seguritate osoan uzteko lantegia orobat hetsi ondoan.  Herria   2003-07-24

Hauek segadurak tapatu dituzte eta DRIRE, ingurumen administrazioari gertakarien parte eman diote.  Herria   2003-07-24


segail (orobat sekail g.er.) 1 izond gizonez edo emakumeez mintzatuz, luzea eta mehea, mami gutxi eta hezurdura handikoa.

Gorpuzkeraz segaila zela esan zidaten, baina jendartean nabarmentzen ez diren horietakoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 135. orr.

Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Ilda polita zen, segaila, ile-horia, eta Paola eta biak hirian paseatzera joaten ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

Zilan Bey gazte segaila zen, kementsu eta suharra.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

Han esan ezin ahalako gazte segail eta lirain bat ikusi zuen lotan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.

Berehala senditu dut haren urratsaren neurria ez dela enearen antzekoa eta asmatu, presatu gabe, gizon gazte sekailaren heinean izanen naizela, ordu laurden bat barne.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.

2 (-en atzizkizaren eskuinean izen gisa)

Begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea, dena nuke goresgai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

3 lerdena, liraina.

Kupulak eta kanpandorre txikiak ageri dira, puntetan orratz segailak zerura, minareteen antzekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte segail (5); gizon segail (4)


segailtasun iz segaila denaren nolakotsauna.

Jantziak nabarmenago egiten zuen soinaren segailtasuna, eta betazaletako lerro urdin, ongi marraztuek katemearen begi distira irudikarazten zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.


segaketa iz segatzea.

Soroa irakaz eta herdoildun gariz betea zegoenez, haien segaketak irabazi zuen gorespenik: beste arrastorik ez zuten utzi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.


segalari 1 iz segaz ebakitzen duen pertsona.

Sega-denbora denean-eta, segalari asko biltzen baitira hemen jaietan-eta, eta beti bada nor edo nor irakurtzen dakiena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Etxe aurrean, belaze handi bat: berde iluna, bi segalarik bibelarra ebaki ahala argitzen ari zena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Ekin egin nion, jakina, eta sega eman zidaten, eta segan egin nuen, edo segalariaren itxura egin nuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Zer zehatza kodainaren mugimendua, zer txukuna belar moztuaren etzankera, zer ederra segalariaren geldialdia eta zorroztarri hotsa alor bat bukatutakoan eta hurrengoa hasi orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

2 sega apustuan aritzen den pertsona.

Segalari, aizkolari, zakulari, lasto altxatzale, orga altxatzale, harri altxatzale, arto burutxa edo lokotxa biltzale, esneketari eta beste, zonbat kirolari mota joko zaharren sail aberats hortan!  Herria   2005-09-01

Guztira 15 segalari ariko dira lehian, lau multzotan.  Berria - Kirola   2004-06-25

Lau segalariz osaturiko taldeak ariko dira lehian.  Berria - Kirola   2006-05-02

Almitza Elkarteko segalariek lehen postua lortu zuten nesketan eta bigarrena mutiletan, Austrian Almitza Elkarteko segalariek lehen postua lortu zuten nesketan eta bigarrena mutiletan, Austrian.  Berria - Kirola   2004-06-17

3 (hitz elkartuetan)

Herenegun jokatu zen aurtengo Euskal Herriko Segalari Txapelketaren azken final-laurdena.  Berria - Kirola   2004-07-13

Alde txikiarekin izan bazen ere, Mikel Aranalde gazteluarra nagusitu zen herenegun Azkaraten, Euskal Herriko segalari txapelketako kanporaketan.  Berria - Kirola   2004-07-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bost segalari ariko (4); segalari ariko dira (12)


segaldi iz segatzen den aldia.

Segaldi bakoitzean hondamendia hango bizidun txikientzat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.


segapika iz sega pikatzea.

Eguraldia bera izan ohi da usteak ustelarazten dizkizuna eta jakite txorrotxa koskaz kamusten dizuna... ondoren, jakina, ][...] berriro segapika egin behar, bildutako jakintza eta eskarmentu kamustuak zuzenduko badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.


segapoto 1 iz adkor sakelako telefonoa.

Llumek piztuta eramaten du beti segapotoa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.

Badauka norbaitek segapotorik mutikoaren gurasoei dei egiteko?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 100. orr.

Segapotoa atera zuen orduan poltsikotik, baina hartaz oroitzean begiak dirdirka piztu zitzaizkion bezalaxe, desilusioak itzali zizkion mendi arte hartan seinalerik ez zegoela ikustean.  Berria - Kultura   2004-08-26

Segapotoaren botoiak zanpatzen hasi nintzen, garabikoak jakitun egin beharrez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

-Etxera lehenbizi -azaldu zuen-, eta hartzen ez badu, segapotora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Bi isun handi ordaindu beharko ditu: autoan segapotoa erabiltzeagatik eta gida baimena hemengoa ez izateagatik.  Berria - Kirola   2006-02-07

SMS Segapotoen Mezu Sekretuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goiz osoa Udaletxearen atari-inguruetan eman ondoren, segapoto-dei bat jaso eta, gero, Goizeko-Kabi tabernara sartu delako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 181. orr.


segari 1 iz ipar zerraria.

Segariak taulak egiten zituen onborretik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.

Luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan: aizkolari eta segari sailetan bazekiten lehen ateratzen!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Aizkorari eta segarietan Arria eta Ayerbe nausitu dira 10 pago 24 minutaz mozturik.  Herria   2003-07-24

2 segalaria.

Osinean, inurriak bezalako segari ttipiak ari dira garitan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

Segariak galburuak nola, hala lotu ginen lepoak egiteari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.


segatoki iz ipar zerratokia.

Beste batez segatoki batean arizan nintzen, haurtzaroko usain miresgarriak, auzoan sentituak, itzultzen zitzaizkidala burrustan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.


segatu, sega(tu), segatzen 1 du ad segaz ebaki.

Transgenikoak erabiltzen ari diren nekazariak badira, «guk segatu dugun soro honetakoak, adibidez», eta horiek guztiak kontuan hartu behar direla uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Lastozko kapela hegal-zabal handia jantzita, lur eremu zabalak betetzen zituzten jornalariek gari lerroetan, egunsentitik ilunabarrera, sega eta sega, igitaia eskuan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 115. orr.

2 irud/hed

Hor kanpora irtenarazi nahi gaituzu orain, etsaien metrailadoreek jo eta segatu gaitzaten, garia bezala motz-motz ebaki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

Metrailak segatuta hiltzen ari zelarik oraindik betetzeko zeukan lagunak eskatu mesedea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Atzo bala batzuek haren bizia segatu zuten.  Berria - Mundua   2006-04-05

3 ipar zerratu.

«Ez naute hartaratuko! ez dut polizia deituko!», zioela, hark berak segatu zuen ikastetxea zerratzeko lizeoko ikasleek erabili kate lodia.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Egarten gütüan adarra ez dezagün sega.  Herria   2002-12-26


segatze iz segaz ebakitzea.

Orain, garbitzeak eta fregatzeak eta segatzeak eta kimatzeak ordura arte itota eduki balu bezala, erdizka aditutako melodia hori zabaldu zen, belarriak erdizka atxiki baina erortzen utzi izandako musika eten hori  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.


segeretario ik sekretario.

segeretu ik sekretu.

segeria iz ipar zerratokia.

Luzaiden segeria haundi bat muntaturik utzi zuten, Txirriskineko gune horretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Gero, mandoz eraman ondoan, metatzen zituzten gune batzuetan, kablez airean joanarazteko segeriara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Xehetasun ainitz ere Mendibeko armarriez, elizaz, eskolez, etxeetaz, oihanaz, lehengo burdinolaz eta aski famatua izana den segeriaz.  Herria   2005-09-08


segetari ik sekretario.

segetario ik sekretario.

segetaritza ik sekretaritza.

segiarazi, segiaraz, segiarazten du ad segitzera behartu.

Lehen egunetan presoak lanean segiarazi zituzten, ahal zelarik, ahal zen lekuan eta ahal zen bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Eskolako kurtsoa segiarazten diegu eta handienek lan bat ikasten dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Mayi Minaberry bere semen laguntzarekin eta langilekin, bi deiztegi segiarazten dituena.  Herria   2003-11-06

Aratsaldea biziki ongi antolatua zen eta Ttotte Elgue eta bere lagunek ongi segiarazi dituzte partida guziak.  Herria   2003-12-11

Barkamena eskatu beharko nioke irakurleari jolas horietan segiarazteagatik, espero dut batzuek behintzat gustuko izatea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Haur bakotxak segiarazi behar ditu laneko tresnak (arkatz, kola, haixtur etabar).  Herria   2002-12-26


segiarazle iz segiarazten duen pertsona.

Garat apez nausia meza emaile lehen, Kattin jatsuarra segiarazle eta beste irakurleak harekin, Maritxu lasarra organoan goizean eta Felixa, ama, aratsaldean, eta herri guziak oro batean kantari, hori baitzen zinez koro ederra.  Herria   2001-09-13


segida (orobat segida g.er.) 1 iz kideko diren eta hurrenez hurren dauden gauzen multzoa. ik sail; serie.

2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu dela iragarri zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Galdera-erantzun-zalantza segidaren kalbarioari ekin behar diogula dirudi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.

Irudi mugikorrez osatutako segida ordenatu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Letrak segida jakin batean ordenatzen ditu alfabetoak, eta hurrenkera horrek aurrera/atzera egiteko bidea zabaltzen digu guri.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 93. orr.

Osagaiak segida jakin batean antolatzen dira, eta segida hori markatzea edo azpikoz gora jartzea, horiexek dira aukeran dauden bideak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Fonazioak inplosio eta esplosio segida bat izatea eskatzen du, eta hau da silabazioaren baldintza funtsezkoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

Esan daiteke, adibidez, segida bereko edo sekuentzia bereko bi irudi finkoren artean badela bitarte bat (denborazkoa).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Segida horretako zenbaki bakoitza aurreko bien batura da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Arau horiek erabiltzen ditugunean hizkuntzako sintaxiaren oinarriak jartzen ari gara, eta beraien bidez zehazten dugu gure logikan sinboloen zein segida den onargarria eta zein ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Onargarriak diren segidei hizkuntzako formulak deituko diegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Denbora berari segida bat atxiki nahi izango bagenio, beste denbora bat pentsatu beharko genuke, bertan segida hori ahalgarria izan zedin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Bakoitza bere leku horretan aipatuko nuke, segida horretan: zarata, argiak, kea, jendea, beroa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.

Gero lana galdua eta beste segidarik ez dut nehon kausitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

2 (-en atzizki pluralaren eskuinean)

Untxi-bikoteen segida hori erakutsiz, zenbakien segidaren nozio matematikoa asmatu zuen Fibonaccik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Sintaxiaren arloan gaudenean, formulek ez dute esanahirik, sinboloen segidak dira soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Aitatxi Migelek mihi naroa zuen gertakarien segida hari batean lotzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Askotan, kronologikoki antolatutako autoreen segida hutsari filosofiaren historia esaten zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Teorema baten froga formulen segida finitu bat baino ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Arrazoi ezkuturen bat egon behar zuen kointzidentzien segida hartan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

Saltoki gorrien gas argiek ilunpeak urratzen zituzten, kolorea ematen zioten etxe grisen segidari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Ibiltari erneak noizbait antzemango dio sistole-diastoleen segida horri.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jean-Louis Schéfer-ek, historiako segida-ordena atzekoz aurreratuz, antzerkiko eszena-antolamendu bat balitz bezala aztertzen zuen XVI. mendeko koadro bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kamioi segiden mugimendua jarraitzeko gauza da.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Hogwartseko zuzendari-segida luze batek ez badu ezer aurkitu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

-Nire bizitza dimisio-segida baten historia da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 28. orr.

Egiantzarik gabeko egitate segida bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Zergatik egin zuten Parisko Clignancourteko Arkakuso Merkatuan bat bi gertakizun-segida horiek?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.

Gertaera-segida esanahirik gabea, hogeigarren mendeko eleberrigile ingeles batek [...] Odtaa deitu zuena, horrekin esan nahi zuelarik "gauza zahar bat beste baten atzetik".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.

Hots segida hori, hots soilak diren aldetik hartuak, fisiologiaren eremuari dagozkio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Distiraldi-segida bat, elkarren segidan oso bizkor, tarte kritiko bat baino bizkorrago gertatzen baldin badira, pertzepzio bakar batean "bateratzen" dira distiraldi guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Arrazoinamendu-mota hori indukziozkotik eta dedukziozkotik bereizten da, datu-segida bat azaltzerakoan hipotesi bat aurreratzen duelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

5 jarraipena, jarraitutasuna.

XL. gutunaren segida.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.

"Dominus vobiscum... Oremus..." eta segida.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Segida helduden astean.  Herria   2002-07-18

Segida ondoko astetan.  Herria   2004-07-08

Hona Jakoben historiaren segida.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.

Burua makurtu zuen Gure Aita zeruetan zarena murmuzikatuz, segida bitxiki erabat ahantzia zuela konturatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Segida irakurri nuen mahai gaineko paper zigortuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Eta tituluak baldin badu gustu edo... grazia pixkat, gero haren segida irakurtzen dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 180. orr.

Jazoeren segida hutsa eta hotza nagusi ez dadin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

[Begiak] segundoko 6-8 distira kolpetik gora, esate baterako, ez ditu gertaera desberdinak balira bezala bereizten, segida bat bezala baizik, baterakuntza-fenomeno baten eraginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Hau izan zen Ameriketako ekaitz erraldoi bati segida egin zitzaioneko lehen aldia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Aldi berria abian da, segida ez da eten, ez kalean, ez lantokietan, ez itzalpeko ostatu hauetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

30 bat urte izango zituen behintzat ezkondu zenerako: adin handi samarra, baserriaren segida ziurtatuko zuen beste gizonezkorik ez zela gogoan hartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 73. orr.

Alta bada, ez nezakeen etxondoa segidarik gabe utz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko, Rostaing arduradunarekin, zeinak Eugiko olaren segida eraman baitzuen urte parrasta batez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

6 (izan aditzarekin)

Espainiako administrazioak historikoki diseinatu dituen zapalketa neurriek segida izan dute Iparraldeko lurraldeetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Hau ez da hasi besterik egin, segida izango du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Inoizka, borrokaldiak handik kanpo izaten zuen segida, leku bakartuagoetan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Langile eta ikasle frantsesen 68ko maiatzak Italian izan zuen, handik gutxira, segida.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Esketxak bere segida izan zezan, nik halaberean ihardetsi behar nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Ez uste ohartzen ez naizenik ezen nahiagoko zenuela delibero hori lehenik zeuri burura zekizun, eta Valmontena ez zedin izan zurearen segida baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 416. orr.

· Gure eskariak segidarik ez zuen ukan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

7 (hartu edo eman aditzekin)

Biak ala biak [...] joka hasi ziren elkarrekin, eztei-kantari segida emanez, eztei-kanta hura amaieraraino eramanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Aitaren politikari segida eman zion, aldi berean habsburgotarren eta kalbindarren kontra eginez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.

Aspaldian ahaztuta zeukan oharren zirriborroari segida emateko bulkoa sentitu zuen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 159. orr.

Tenorez etorri zen premu berria dinastiari segida ematera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Salomon da Dabiden erregetzari segida ematen diona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Duela lau urte hartua zuen etxaldearen segida.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Menaud hil eta haren seme Antoniok leinuaren segida hartzean, ez ziren moztu elkarrekiko harremanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

Ziburun, Jean Elissagaray apeza jarri da erretor, Jean Pierre Etcheverry-ren segida hartuz.  Herria   2004-10-07

Gero Antipater ikasiak hartu zion segida, eta baita Atenodorok ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Haren seme Domingok hartu zuen segida aitaren ofizio nagusian nahiz gainerakoetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Ttipik ni hautatu ninduen porru-jiraren segida-emaile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

9 segida batean adlag etenaldirik gabe.

Irakur ezazu liburu hau -segida batean nahi baduzu edo atal solteka bestela, inoiz atal bat eta hurrengo batean beste bat-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 10. orr.

· Eta segida batean konturatu zen lehen ez zela hain antiklerikala, errespetuzko zer bat gordetzen ziola elizari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

10 segidako izlag hurrengo, ondoko.

Egia da interpretación gisa bataiatzen duela bere saioa, baina egia da Oteizak idatzi zituela segidako hitzak ere: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Halako begiratu bat eman eta gero, segidako oharra idatzi zuen: [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.

Arte Eder museoan azter daitekeen segidako lanean, Barbarigo jauregia pintatu zuen Canalettok oihalaren alde batean.  Berria - Kultura   2004-07-27

Halaber aurkitu dugu, aztertu ditugun gizarte-desintegrazioko iragan kasu guztietan, segidako etapa berberak hurrenkera berean gertatzen direla beti, etapa bakoitzak gutxi gorabehera denboraldi bertsua hartzen duelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Poloniarrei hainbat hiri kendu zien arren, Jusuf Khanek ez zuen grina handirik erakutsi segidako suntsiketan, segidako lapurretan, gainerako soldadu eta mertzenarioek bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

11 (-en atzizki singularraren eskuinean)

Palestinanbozak eman dira igandean Yasser Arafat zenaren segidako buruzagiaren hautatzeko.  Herria   2005-01-13

Haren segidako heste lodiak baino diametro txikiagoa duelako esaten zaio meharra (2-5 cm).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Haiek osatzen dituzten parteek ez diruditelako bata bestearen segidakoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Elkarren segidako hiru larunbatez, ez zuen hitz bat esan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Denbora tartea luzeegia baldin bada, berriz, elkarren segidako bi gertaera berezi bezala pertzibitzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

12 iraunkorra, etenik gabekoa.

Segidako amodio bero eta sano bat ez zitekeela enetzat ilusimendu huts baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 75. orr.

Bizpahiru miliun gizon eta emazte badirela segidako lanik gabe.  Herria   2005-06-30

Segidako paperik ez dute aise ardiesten.  Herria   2003-07-03

Uda nahasia dugula, ez da besterik aditzen; "ez da segidako denbora ederrik eta ez da segidako denbora txarrik, ardurenik bien arteko aro bitzi bat..." horra zer zion joanden egunean hazpandar laborari batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

EAEn migrazio saldoa positiboa den segidako bosgarren urtea izan zen 2004a.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

· Halaz, etxeko zazpi haurrideetarik bat segidako geratu zen, bi neska seroratzeko Filles de la Croix komentura bidali ziren eta gainerako laurak, Xarles bezala, Parisen ziren sehi eta mutil.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

13 segidan ik segidan.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerpenen segida (3); aitaren segida (4); argazki segida (3); asteko segida (3); badu segida (3); batasunaren segida (3); bere aitaren segida (3); bere segida (5); beren laneko segida (3); biziaren segida (4); denbora segida (4)

ekimenak segida izango (3); elementuez osatutako segida (3); etxaldearen segida (9); etxaldeen segida (3); etxeko segida (13); etxeko segida hartu (4); gertaera segida (3); gertakarien segida (3); gobernuburu ohiaren segida (3); haikaren segida (3); hartuko du segida (3); hartuko duen segida (3); hitz segida (6)

izango du segida (6); laneko segida (21); laneko segida bat (6); laneko segida baten (3); mugimendu segida (6)

osatutako segida (4); prozesuari segida (4)

segida berean (3); segida beretik (6); segida bestaldian (8)

segida eman (53); segida eman zion (7); segida emanez (8); segida emango (10); segida ematea (11); segida emateko (22); segida ematen (12); segida eta aldiberekotasuna (3); segida eza (6); segida gero (5); segida har (5); segida hartu (45); segida hartu arte (4); segida hartu du (4); segida hartu zuen (12); segida hartua (7); segida hartuko (12); segida hartuko duen (3); segida harturik (5); segida hartuz (9); segida hartzeko (9); segida hartzen (21); segida hartzen zuela (6); segida helduden astean (4)

segida izan (18); segida izan zuen (7); segida izango (19); segida izango du (9); segida izatea (6); segida jakin (4); segida luze (4); segida nork hartuko (3)

segida on (3); segida segurtatua (4)

segida ukanen (4)

urrats segida (3); zer segida eman (3)

orduan s segidak (4); s segidak a (3); segidak a asetzen (3)

elkarren segidako (15); elkarren segidako irudien (3); segidako biltzerik ez (4); segidako denbora (4); segidako irudien (3)

denbora segidaren (4); segidaren hartzea (3); segidaren hartzeko (6)

ez du segidarik (5); segidarik eman (5); segidarik ez ematea (3); segidarik gabe (10); segidarik gabeko (5); segidarik izan (4)


segidan 1 adlag ondoren.

Lehenik oinak altxatuko ditu, gero burua aterako du, segidan isatsa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 88. orr.

Segidan, epaile baten aurrean bezala, errugabetasun hura arrazoitu nuen-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.

Ohiko galdera arinak egin dizkio segidan, eta gu biok gorantz abiatu gara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

Karrika Nagusia, zubia eta segidan seinalea, ezker aldera norabidea erakusten didana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Adeitsuki agurtu zuten elkar masailean muin emanez, eta segidan biak batera eseri ziren besaulkietako batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Bozgorailuetan, Saint-Saëns-en Dantza Makabroaren albiste eman zuen ahots lodi-bildu batek, eta gramola bateko orratzaren krakatekoak entzun ziren segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Gero, Bitte, Bitte!, entzun genuen, eta segidan bi mutil gurerantz inguratzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Eta segidan erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Nik, segidan, ogitarteko bat ukaiten ahal dudanez? -Baietz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Zezelka mintzatu zen segidan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Jendearen kurrixkak eta oihu lazgarriak segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Ontziak lau edo bost bira egin zituen segidan, oso laster.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

2 (-en atzizki singularraren eskuinean)

Salmahaiak bata bestearen segidan zabaltzen ziren Karrika Nagusitik hasi eta, lege berriaren arabera, Errepublika Enparantzaraino, kolorez josiak denak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Erronda ugari ordaindu nien, bata bestearen segidan: parranda polita antolatu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.

Pianoaren segidan zegoen atean finkatu zuen linternaren jopuntua. horren segidan, adierazi zuen bera ez zela bizi izan, ez zelako bere buruaz oroitu nahi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

3 berehala.

Abiatu eta segidan sumatu du pixa egiteko gogoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Baina segidan aldapak beheiti egin du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Segidan partitu ginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Edurnek ez du segidan erantzun.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

Banihak beraz segidan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Agindua zidan ni abiatu eta segidan joango zela Joachimengana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 83. orr.

Kattalinek burua segidan altxatzen du eta egunkaria ezkerreko eskuarekin baztertzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

Eta etorri ere, segidan etorri zen: haren lehensemea bat-batean gaixotu eta handik gutxira hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.

4 elkarren ondoan.

Hitzak eta eleak hain segidan eta hain elkarren ondoan zetozkidala, non baitzirudien ezen Spiritu Saindua ene mihitik ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Gaur egun uste da soslaiei buruzko informazio zehatza galdu egiten dela segidan datozen fotogramen arteko ilunaldian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

5 etenik gabe; bestelakorik tartekatzen ez delarik. ik segido.

Hamabi astez segidan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Harry ohetik kanpo hiru gau segidan hor zehar ibili zelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 194. orr.

Bost egunetan segidan kanpaiak joka aritu ziren eta seigarrenean ezkondu zen Alberto Díaz de Heredia Eugenia ederrarekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 98. orr.

Iratxen bi urte eta Artaxonan bakarra egin nituen nik, 1975ean hasita, segidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere, ia sei orduko loa egin bainuen segidan, hain nengoen-eta akitua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Sei jokaldi jarraitan, dado berberarekin, sei aldiz segidan batekoa agertzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

"Ez zuen orduan oso segidan idatzi", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

6 elkarren segidan elkarren ondoan.

Jokaldiak sakon hausnartzen ari nintzelako itxurak egin nituen, baita elkarren segidan figura guztiak galdu ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

-Ez da erraza, horrenbeste zero elkarren segidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Hizki solteek, elkarren segidan kokaturik, hiru hitz osatuak zituzten, bata bestearen gainean: "Zarra, biba zu".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 9. orr.

Ikusmen-estimulu gehienak aldatuz joaten dira, iraun ahala, edo elkarren segidan gertatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Jarraian etengabe aurreratu dira [...] elkarren segidan mahaira hurbildu eta gauza distiratsuak edo txilin-hotsekoak, soinudunak edo zaratatsuak utzi dituzte, zigorraren eta zorroaren arteko tarte txikian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainan ez segidan (3); bata bestearen segidan (24); bi aldiz segidan (9); bi aratsez segidan (5); bi astez segidan (3); bi egun segidan (3); bi egunez segidan (16); bi partida segidan (3); bi urtez segidan (8); bigarren aldikotz segidan (5); bigarren urtea segidan (5); bigarrena segidan (3); bizpahiru egunez segidan (3); bospasei egunez segidan (6); bost egunez segidan (15)

denbora segidan (3)

egin zituen segidan (3); egin zuen segidan (8); egun segidan (4); egunez segidan (90); elkarren segidan (74); elkarren segidan datozen (4); entzun dezagun segidan (4); ere segidan (3); eta hala segidan (8)

gauez segidan (3); gero segidan (22); guztiak segidan (3)

hamar egunez segidan (3); handik segidan (15); haren segidan (5); hasi zen segidan (3); hau segidan (7); hiru aldiz segidan (5); hiru egunez segidan (16); hiru igandez segidan (3); hiru larunbatez segidan (3); hirugarren aldikotz segidan (3)

kasik segidan (9); kintze segidan (4)

lau egunez segidan (11); laugarren aldikotz segidan (3); nahiz eta segidan (4)

ondotik segidan (9); ordu segidan (3); oren segidan (4); orenez segidan (9); oso segidan (3)

partida segidan (11); partida segidan galdu (3)

segidan abiatu (4); segidan aipatuko (3); segidan datozen (7); segidan doaz (3); segidan doazen (8)

segidan egin (10); segidan eginen (4); segidan eman (3); segidan erantsi (4); segidan erran (15); segidan erran zuen (6); segidan esan (5); segidan etorri (4); segidan galdetu (5); segidan galdu (4); segidan han berean (3); segidan hartu (5); segidan hasi (4); segidan heldu (3)

segidan idatzi (4); segidan irabazi (6); segidan izan (6); segidan jokatuko (3); segidan kontatuko (3); segidan lance armstrong (3); segidan lanean (3)

segidan oso (4); segidan pentsatu (6); segidan pentsatu nuen (3)

segidan utzi (4)

sei aldiz segidan (3); sei egunez segidan (3); sei orenez segidan (3); tanto segidan (3)

urtean segidan (3); urtez segidan (27); zonbait egunez segidan (5); zortzi egunez segidan (5)


segidatu, segida(tu), segidatzen (orobat segidatu g.er.) da ad ipar tokiren batean gelditzeko kokatu.

Hamasei lagun horiek alta aspaldian gure artean kokatuak eta segidatuak dira, batzu hogoita-zonbait urte huntan!  Herria   2001-10-04

Mendeak jin, mendeak joan, beti izan dira kanpotikako jendeak Ziburun kokatu direnak kokatu eta segidatu ere...  Herria   2003-07-24

Egun hotan, Ziburuko alde hortan, Salaberry familia horietarik batto ukanen dute bereziki gogoan, orai Queec lurraldean segidatua bainan bere erroak Ziburun izanki. gure gazte horiek hemen berean segidatzeko moldea ukaiteari, ez da dudarik...  Herria   2005-05-12


segidilla (orobat seguidilla) iz lau lerroko ahapaldia, eskuarki lehenengoa eta hirugarrena zazpi silabakoak eta bigarrena eta laugarrena bostekoak dituena. ik seguiriya.

Esaterako, Aitor Sarriegi beasaindarrak eta Unai Muñoa lasartearrak kubako errepentistek ohikoa duten segidillan egindakoa.  Berria - Kultura   2004-07-06

Gogoeta horiek guztiak eta bertze anitz seguidilla bat kantatuz amaitu zuen hitzaldia Egañak, jendeak lepo bete zuen aretoaren berotasunean.  Berria - Kultura   2006-03-18


segidista iz politikan-eta, beste norbaiten ideiei eta jokaerei jarraitzen diena.

PSOEk PPren atzetik daraman diskurtso segidistaren biktima da Zapatero.  Berria - Mundua   2004-03-11


segido 1 adlag etenik gabe; bestelakorik tartekatzen ez delarik. ik segidan 5.

1435ean, Madril aldean, egundoko euri-jasak izan omen ziren, aste pare batean segido.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

Errogatibak egin zituzten egun batzuetan segido, lehorte makurrean murgilduta zeudelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Sekulako elurtea martxoaren16an, eta ia segido, berriro, 18an, errepikatu nahi izan zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.

Ongi eta segido ikasten nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 28. orr.

2 segidoan adlag ondoren eta etenik gabe.

Ikus, hementxe, segidoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

3 segidoko izlag

Segidoko xirimiri xirri-xirri hori toki gehienetan ez baitu maiz egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Horrek, hego haize segidoko lehor iharrak ekarri zituen, bolada oso zakarrak tartekaturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Hortxe doaz ilara segidokoan, beti uztarri bakarrean, banan-banan, zazpi egunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 342. orr.

4 segido-segidoan segido.

Irratian 13 urte eta erdi, segido-segidoan, jardun eta gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.


segidore iz jarraitzailea.

Aurrenekoa Ximenez Radakoa bera izan zen, naparra eta euskalduna, 'De rubes Hispaniae' idatzi zuena, eta gero Garibay bere 'Compendio Historial' sekulakoarekin, eta hauen segidore izan dira gero Menéndez Pelayo, Sánchez Albornoz eta...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.


segika adlag segituz. ik jarraika.

Gizatxar hori atzetik segika dabilkit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Berriz ere aditu ziren segika zebilzkion bi gizonen pausoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Segika zihoakion gaztea ere gisa berean jantzirik zegoen, eta hark ere maleta bat zeraman. bi ekintzaile palestinarri segika zihoan soldadu bat hil zuten palestinarrek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

Malta-usaina segika etorri baitzait etxe barruraino eta eskaileretan gora.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

-Ez zitzaizun inor segika ibiliko, ala?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Gau batez diskoteka batean ezagutu nuen eta harrezkero niri segika dabil.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.

Guardak aurkitu omen zuen bele beltz batzuen hegadari segika.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.

Lasterka zeharkatu korridorea, argia segika zuela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

Gainean ditugu segika; leher eginak gaude, ez da atsedenik guretzat.  Elizen arteko biblia   Nk 5,5

Jendea atzetik segika zuela igarri zuenean, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Pauso luzeka, albo kale ttiki batera hurreratu zen, Abas orpoz orpo segika zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 335. orr.

Laban Jakobi segika.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Kaioak itsasontziari segika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrastoari segika (4); atzetik segika (51); atzetik segika zuela (3); elkarri segika (3); guri segika (3); niri segika (4); orpoz orpo segika (4); segika ari (4); segika etorri (8); segika hasi (6); segika ibili (5); segika ibiltzeko (3); segika joan (8); segika joan zitzaion (3); segika joango (3); segika zituela (3); segika zituztela (3); segika zuela (9)


segiketa iz norbaiti segitzea. ik jarraipen.

Burutazio neketsutik landa, bi gauza baiestekoak nituen: primo, Herri Urrats ez zela toki egokia segiketa sistematiko baten obratzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Ez nintzena segiketa diskretuaren berezilari hoberena?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

XIX. mendeko autore euskotar horiek ez ziharduten Europan puri-purian ikusten zutenari segiketan baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 174. orr.


segikor izond iraunkorra.

Suen gunean ordea, aldiro, lur hiro usain segikorraren presentziaz gogoratzen zen, Pern puntan itsas ontzi hura kraskatu bitartean sala eta deigarri zitekeen desmasia handirik ez zela izan azpimarratuz bukatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.


segimendu 1 iz zerbaiten garapen edo bilakaerari arretaz segitzea. ik jarraipen 2.

Erdi Aro amaiera arte, jende arruntak apenas egiten zuen bere odolekoen segimendurik; nahaste eder batean bizi ziren orduan, batez ere, Trentoko Kontzilioak familiaren segimendua, apellidoak eta beste diziplinatu zituen arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Erien segimendua egiteko, nork zer egiten duen jakiteko, Segurantza Sozialak kodeak ezarri ditu indarrean.  Berria - Harian   2006-01-04

Antolaketa orokorra, laborantza politiken segimendua, etxaldeen transmisioa, laborariei proposatu formakuntzen balorapena.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Haiek egiten dute 10 cm baino handiagoak diren hondakinen segimendua, eta haiek dira beste guztientzako informazio-iturria. erreformak nola gauzatzen diren ikusteko segimendua egin beharko dutela azaldu zuen. museoaren kudeaketa ekonomikoan hainbat irregulartasun atzeman dituztela, bereziki 2002 eta 2003. urteko diru laguntzen segimenduan,  Berria - Gaiak   2006-02-17

2 (izenondoekin)

'Egunkaria auziaren' segimendu juridiko eta politikorako batzordea osatu dute 105 pertsonalitate katalanek.  Berria - Harian   2005-04-23

Immigrazioaren inguruko eztabaida jarraitzeaz gain, manifestazioen segimendu handia egiten ari dira asteotan.  Berria - Mundua   2006-04-12

Egia erran, kanpotik ikusirik eta kanpainari segimendu zehatza egin gabe, ematen du ez duela indar gehiegirik jarri amua ederresteko.  Berria - Harian   2005-04-18

3 zerbaiti edo norbaiti segitzea. ik jarraipen.

Jesu Kristo pobre eta apalaren segimendua ulertzeko era berria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1145. orr.

Poliziaren «jazarpena» jasan behar dute, kasu askotan, besteak beste «mehatxuak» eta «segimenduak».  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Jesusen segimendu-bidea, horixe da garrantzizkoena Frantziskorentzat, eta horixe proposatzen die bere anaiei eta kristau guztiei, eta horretarako bidea ere erakusten die, agian Mariari begira: bertute "santuak", alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

4 segimendu batzorde jarraipen batzordea.

Emakundeko zuzendari Txaro Arteaga «oso pozik» da akordioaren praktika bideratzen duen segimendu-batzordearen bilerak nola joan diren ikusita, Arabako Garraio eta Herrilanetako diputatua den Rodolfo Saenz de Ugarte atzo agertu zen prentsaurrekoan, azpiegituraren segimendu batzordeak herenegun egindako bileraren berri emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Orfila medikua eta Hondakin Solidoen Segimendu Batzordeko kidea da; Rivera fisikaria eta hondakin kutsatzaileen analisietan aditua da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02


segipen 1 iz ipar zerbaiten garapen edo bilakaerari arretaz segitzea. ik jarraipen 2.

ondarkin bilketaren segipena.  Herria   2001-05-03

Hitzarmenen segipena, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren garatzea eta egituratzea, euskararen presentzia bizi sozialean, partaidetzen eta ebaluaketa adierazleen segipena.  Herria   2005-06-09

Osagarri segipena eta dependentzien urratsaren jarraipena elkarrekin segurtatzen dute.  Herria   2003-08-07

2 segipen komite jarraipen batzordea.

Hitzarmen bereziaren segipen komitea martxan jarri.  Herria   2001-07-12


segira ik segida.

segiratu ik segidatu.

segitalde iz segizioa, jarraile taldea.

Jolasen atautaren segitaldea ginen, eta harrezkero ere era batean edo bestean, modu gazian edo gozoan, bizitzen jarraitu beharko genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.

Zabor biltzaileak izango dira, oharkabean, ezkontideen segitaldea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.

Habiarik habia joanen da horrela, zuek osaturiko segitaldearekin, familiak beren habiatik jaurtitzen eta arrautzak errebisatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Gero kalez kale ibili ginen berarekin segitaldean, kaleei izen berriak ezartzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 89. orr.


segittuan ik segituan.

segitu (8805 agerraldi, 256 liburu eta 3420 artikulutan), segi, segitzen 1 dio ad jarraitu. ik jarraitu.

Maggiek liluraturik bezala segitzen zion atzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Ezbai baten ondoren, beste gazteak haren atzetik joan ziren, eta Fionnek ere segitu egin zien, bien arteko tarteari eutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.

Dorreko salaraino segitu nion, gainerako guztiak patioan utzita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Eztarritik barre eginez, emakumeari segitu zion gelatxo ilun bateraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Begiradarekin segitu zion Mathildek, harik eta ezkaratzeko ilunpeak senarra guztiz irentsi zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Ezpatak hartu eta ziega aldera segitu zioten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 83. orr.

Duke-ak, deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala, bere emazte printzipalagoari segitu zion, bilintzi-balantza, baratxe-baratxe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

2 (zerbaiti)

Bideak erreka bati segitzen zion, aldapa malkartsu batean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Bide bazterreko soroan artajorran ari diren baserritar batzuek, eskuak aitzurretan bermatu, eta markesaren zalgurdiari segitu diote begiradaz aldirietatik hirirainoko galtzadan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Deiadar batean segitzen dio semearen hilkutxari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

Ez zen abiada handia ere harrapatzen zuen trena, baina ez, ahariak ez zion segitu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 221. orr.

Ematen du Asiriar Inperioaren ondorengo estatu neobabiloniarrak Egiptoren jarraibideari segitu ziola mertzenario helenikoak alokatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Hurrengo asteetan, bide berari segitu zioten Biarnoko eta Nafarroako hainbat jaunek eta infantzoi eta kapare andanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Aldi berean [...] heteronomizatu egiten da, irudi, konparazio edo metafora batek iradokitzen duen bideari segitzeko gauza da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Konplitu ondoren, bakoitzak bere bideari segitzen dio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

Denek segitu zioten gogo onez hari berriari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Denbora-pasa atseginagoak edukitzen nituen politikaren gorabeherei segitzea baino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 274. orr.

Segitu nahi baldin banion lau neskatoen mahaian gertatzen ari zenari, burua, eta sarri baita gorputz erdia ere, mugitu beharra nuen alde batera zein bestera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

Beti nire aholkuei segitu diezu, honetan izan ezik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 100. orr.

3 (du aditz gisa)

Argosek ere ez zaitu segitu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 179. orr.

Nik hementxe uzten dut autoa baina nahi baduzu urruntxago segitzen ahal zaitut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 45. orr.

Errepidea segitzen dut beraz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Parryk urraturiko bidetik segitu du Ongek eta, hark bezala, "formula" deitu dio unitate prefabrikatu horietako bakoitzari.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Hona non aurrean, segitzen ari dudan bide zabala, hertsitzera doan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Metro zenbaitetara kapitainaren urratsak segitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Dena dela, ikuspegi hori bai dela gauzak mistifikatzea, eta ez dut hortik segitu nahi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Hurbiletik eta kartsuki segitu nituen urtean behin egiten ziren elizkizunak. -Apez batek behar ditu apezpikuaren manuak beti segitu?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Genevako dantzari guztiek formakuntza klasikoa segitua dute.  Berria - Kultura   2004-09-10

· Joanden larunbatean bere azken egoitzarat segitua izan da Ida Iraola 87 garren urtean zelarik.  Herria   2005-02-10

4 (zaio aditz gisa)

Urrats beretik azken patarrari lotzen dira, mendizalea kasu eginez fiteegi ez doala eta karrikako mutikoa segitzen zaiola.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Umetxoak sugandila bat bezala alde egin zuen, baina On Camillo burutik joanda zegoen eta atzetik segitu zitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 219. orr.

Feudoen oinordekotzarako ere koroaren oinordekotzarako segitutako ordena berari segitu zitzaion.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

· Eni segitu zen deusik erran gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

• 5 dio ad beste zerbaiten ondotik etorri edo gertatu.

Taliban bizardunak ere indartu ziren Afganistanen, eta teologoak agintera eramanik, komunismoaren integrismoari erlijioaren integrismoak segitu zion.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Afari onari grappa hobeago batek segitu dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Hortik segitzen da, batetik, ezin dudala ilara alderantziz jarri, gertatzen dena honi jarraiki zaionaren aurretik ezarriz; eta bestetik, behin aurreko egoera jarriz gero, jazoera jakin hori hutsegiteke eta halabeharrez jarraiki zaiola segitzen da hortik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.

6 (da aditz gisa)

Ondorio alerik ere ez zen segitu saio hartatik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

Baxenafarroan [1773an] Nafarroako erreinuaren denborako usaiak segitzen zirela mintzairen aldetik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

• 7 dio ad norbait edo zerbait gidaritzat edo arautzat onartu; norbaiten iritziak edo erakutsiak onartu.

Gero, berea ez zuen norbaiti bururatu zitzaion "ohizko"rekin hastea eta, ikusten dudanez, Atxagak ere segitu zion, antza, berak ere kanpotik ikasia baitzuen hitza.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 164. orr.

Zeinek segitu dion zeini -edo kopiatu-, edo zeini segitzen dioten biek, ez da gure galdera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 82. orr.

Egutegi horri "kalendario juliano" deritza eta egutegi hau da, hain zuzen ere, eliza ortodoxoak segitzen duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Gülbaharren aitak estimu handian zuen Ismail eta hitzez hitz segitzen zien haren aholkuei.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 79. orr.

Hemen akademiaren arauak segitzen dira, barruak agintzen duen neurrian.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Kaliforniako homosexualen artean berpiztu zen moda zahar hau, badakizue, kulturismoa eta gorputzaren gurtza, eta harrezkero itsu-itsuan segitu diogu denok.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

• 8 da ad beste zerbaiten ondorio izan.

Ez da hortik segitzen sintagma ere hizketari dagokiola?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Ea zein ondorioztapen segitzen den hortik adimenaren erabilera enpirikorako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.

Oinarri-esakune honetatik bere ondorio zuzena segitzen da: "datur continuum formarum".  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.

Hortik segitzen da, batetik, ezin dudala ilara alderantziz jarri, gertatzen dena honi jarraiki zaionaren aurretik ezarriz; eta bestetik, behin aurreko egoera jarriz gero, jazoera jakin hori hutsegiteke eta halabeharrez jarraiki zaiola segitzen da hortik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.

Hemendik segitzen da [...] adimenaren adigai hutsek inoiz erabilera transzendentalik ezin dezaketela izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.

• 9 du ad egoera edo jarrera jakin batean iraun.

Gaur goizean hasi da guztia eta eguerdian ere segitu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Baina inork ez zian liburuen negozioarekin segitzeko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

-Hor segitzen baduk, suge bat irten, eta heldu egingo dik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

Horrelaxe segitzen du ipuinak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 124. orr.

Baina gerrak eta neguak segitu zuten Stalingradoko garaipenaren ondoren ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.

Sara Vidalek Odessan segitu zuen, eguneroko bizimodua eginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Hiru umeek segitu zuten gurasoen ondoan, eta laster hasi ziren Fulsom andereñoaren eskolara joaten, umezainaren eskutik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.

Zorionez nire laguna izaten segitu du orain arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Azken batez, Migel Mailuk, Garrüzeko bere talaiatik, zerbitzu egiten segitzen zion Agaramonteko leinuari, Lüküzeko etxearekiko liskarretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 82. orr.

10 (adizlagun eta kidekoekin)

Neskatxa irriberak kantari segitu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Emakumeak marmarka segitu zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

-Halere, aitzina segitu zenuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Bere jarrerarekin lotsatuta zegoen, baina aurrera segitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Etsi-etsian segitu zuen oinez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

Horrela segitu genuen oporrak bukatu arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Haizeek jo eta jo segitu zuten egun horietan guztietan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Zeruak urdin-urdin segitzen du, airea ez da behean bezain epel.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Amak zerura begira segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Ohean buelta erdi eman, eta lotan segitu dut berriro.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Lo-plantan segitu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Aitor dut nerabezaroaz geroztik ez dudala meza bat hain arretatsu segitu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Gero haren seme Kosme Duñabeitiak ere abokatu segitu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.

Bi gizonen jardunean lotuta segitu du nire arreta osoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

-Segitu nahi al duzu ikasten?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 53. orr.

Oso zaila zen Yvan gabe goiari eusten segitzea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 122. orr.

Pixka batean belarriari tiraka segitu, besterik ez zuen egin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

11 (hizketaldietan)

-Segitu aurretik, zerbaitetaz ohartarazi nahi zaitut: nekez sinetsiko duzu erran behar dizudana...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Del Burgo hau -segitzen du Jon Bilbaok Telesforo Monzoni azaltzen- Gernikan sartu zirenen lehenengoetakoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

-Gizonaren izena -segitu zuen Wendyk- Darling jauna zen, eta damarena Darling andrea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 145. orr.

Ongi da -segitu zuen, egunkaria utzita eta niri pentsakor begiratuz-, esanen dizut zergatik etorri naizen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 16. orr.

-Ez hago horretan, aita bitxi hori -segitu zuen Nikolasek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.

Maddalenek berak zuen segitu: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Tadjikek segitu zuen, hotz: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

-Zergatik egingo zuen horrelako zerbait? -segitu nuen nik-.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 47. orr.

12 (grebez-eta mintzatuz) parte hartu.

Langileek, beren aldetik, lan baldintza txarrak eta baliabide urriak salatu dituzte, duela hilabete abiatu duten greba segituko dutela iragarriz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Baionako erietxean greban segitzea deliberatu dute sindikatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Iparragirreren abokatuek ez zekiten oraindik ea gose eta egarri greba segitzen zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Haniak esan du boikotarekin segitzeko Washingtonek eginiko presioei aurre egin behar diela Laukoteak.  Berria - Mundua   2006-05-10

Tarifak igotzeko akordiorik ez eta lanuzteak aurrera segitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

13 (era burutua izenondo gisa) etenik edo etenaldirik ez duena.

-1658an, aldiz, errogatibak Salamancan, eurite makur eta segitua geldiarazteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Greba-egun segitua, tren geltokiko saltegi hertsiak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ainitzek segitu dute (4); aintzina segitu (52); aitzina segitu (24); aitzina segitu zuen (4); atzetik segitu (8); aurrera segitu (70); aurrera segitu zuen (24); azken egoitzara segitu (4); azken egoitzarat segitu (32)

bakarrik segitu (4); bederatzian segitu dugu (5); begira segitu (7); begiradarekin segitu (4); berdin segitu (9); berdin segitu zuen (4); bere bidea segitu (4); berean segitu (11); beretik segitu (8); besta segitu (9); besta segitu da (4); beti segitu (12); beti segitu du (6); bide beretik segitu (4); bidea segitu (17); bideari segitu (4); bidetik segitu (4); bizirik segitu (5); borrokan segitu (8)

dantzan segitu (9); dantzan segitu zuten (4)

egiten segitu (32); egiten segitu zuen (10); ematen segitu (11); ematen segitu zuen (4); ez du segitu (4)

formakuntza segitu (4)

gertutik segitu (5); gora segitu (6)

hala segitu (5); hantxe segitu (8); hantxe segitu zuen (4); hitz egiten segitu (7); hizketan segitu (15); hizketan segitu zuen (8); hola segitu (7); honela segitu (6); horrela segitu (12); hortik segitu (9); hurbiletik segitu (7)

idazten segitu (5); ikasten segitu (8); irakurtzen segitu (6); isilik segitu (15); isilik segitu zuen (7); izaten segitu (22)

jaten segitu (7); jaten segitu zuen (5); joka segitu (4); jokatzen segitu (5); jotzen segitu (5); jotzen segitu zuen (4)

lana segitu (7); lanean segitu (23); lasterka segitu (4); lo segitu (4); lotan segitu (6)

mugimendua segitu (4); mugitzen segitu (4)

onak segitu (4); ondotik segitu (4)

politika segitu (4)

segitu aitzin (4); segitu arren (4); segitu beharra (10); segitu da (22); segitu dio (6); segitu du (131); segitu gogo (6); segitu izan (9); segitu nahian (4); segitu zen (6); segitu zion (20); segitu zuen (441); segitu zuen atzo (4); segitu zuen aurrera (4); segitu zuen berak (4); segitu zuen esaten (4); segitu zuen hizketan (10)

azken egoitzarat segitua (57); ondar egoitzarat segitua (5); segitua izan (75)

bi herritar segituak (7); segituak izan dira (4); segituak izan dire (11)

a arte segituko (7); aintzina segituko (17); aitzina segituko (7); arte segituko (28); astez segituko (6); aurrera segituko (14); aurrera segituko dutela (4)¸ berdin segituko (5); bere horretan segituko (4); berean segituko (8); beretik segituko (16); beretik segituko dutela (6); besta segituko (4); bide beretik segituko (13); bila segituko (4); borrokan segituko (14); borrokan segituko dugu (4); borrokatzen segituko (5)

gabe segituko (5); hala segituko (6); hartan segituko (4); hartzen segituko (4); hola hola segituko (4); hola segituko (11); horrela segituko (7); hortik segituko (5)

izaten segituko (34); izaten segituko duela (6)¸ karguan segituko (5); lana segituko (4); lanean segituko (25); lanean segituko duela (11); noiz arte segituko (5); nola segituko (6)

protestan segituko (5)

segituko da (29); segituko du (166); segituko duela esan (10); segituko dutela esan (4); segituko dutela iragarri (5)

urtez segituko (4

aintzina segituz (8); bidetik segituz (4); hala segituz gero (7); hola segituz (62); horrela segituz gero (11); ohidura segituz (4)

aintzina segitzea (8); aurrera segitzea (5); bide beretik segitzea (5); bidea segitzea (5); hurbiletik segitzea (4); segitzea erabaki (20); segitzea espero (5)

aintzina segitzeko (17); aitzina segitzeko (13); arte segitzeko (4); aurrera segitzeko (34); bide beretik segitzeko (4); bideari segitzeko (4); bizirik segitzeko (8); bizitzen segitzeko (6); borrokan segitzeko (9)

ematen segitzeko (4); hizketan segitzeko (5)

izaten segitzeko (12); jotzen segitzeko (7); lan sailaren segitzeko (4); lanaren segitzeko (4); lanean segitzeko (12); mailean segitzeko (4)

segitzeko asmoa (35); segitzeko asmoa dute (6); segitzeko aukera (13); segitzeko beharra (4); segitzeko borondatea (5); segitzeko erabakia (4); segitzeko esan (4); segitzeko eskatu (10); segitzeko gai (4); segitzeko gisan (6); segitzeko gogoa (8); segitzeko gogorik (4); segitzeko keinua egin (4); segitzeko modua (4); segitzeko parada (5); segitzeko prest (8); segitzeko xedea (5)

aintzina segitzekotan (4)

adi segitzen (4); aintzina segitzen (31); aintzina segitzen du (6); aise segitzen (4); aitzina segitzen (9); arte segitzen (8); aurrera segitzen (51); aurrera segitzen du (16)

bat izaten segitzen (6); begira segitzen (17); begira segitzen zuen (7); berdin berdin segitzen (5); berdin segitzen (20); berdin segitzen du (8); bere bidea segitzen (4); bere hartan segitzen (6); bere horretan segitzen (8); berean segitzen (13); berean segitzen du (5); beretik segitzen (10); beretik segitzen dute (4); bertan segitzen (10); bertan segitzen zuen (5); bestek aintzina segitzen (4); beti segitzen (22); beti segitzen dute (6); bidea segitzen (11); bidetik segitzen (5); bila segitzen (9); bila segitzen dute (4); biraka segitzen zuen (4); bizia segitzen (4); bizirik segitzen (19); bizirik segitzen du (4); bizitzen segitzen (5); borrokan segitzen (11)

ematen segitzen (13); ematen segitzen zuen (4); erne segitzen (4); erretzen segitzen (4); eserita segitzen (5); etortzen segitzen (5); ezinik segitzen (4)

gabe segitzen (36); gabe segitzen zuen (7); gainean segitzen (4); gora segitzen (4)

hala segitzen (4); halaxe segitzen (6); han segitzen (15); han segitzen zuen (5); hantxe segitzen (12); hantxe segitzen zuen (4); hemen segitzen (5); hizketan segitzen (12); hizketan segitzen zuen (5); hola segitzen (20); hola segitzen badu (5); hor segitzen (12); hor segitzen du (5); horregatik segitzen (4); horrela segitzen (15); hortik nahitaez segitzen (4); hortik segitzen (17); hortik segitzen da (13); hurbiletik segitzen (16)

idazten segitzen (6); igande arte segitzen (4); indarrean segitzen (6); irakurtzen segitzen (4); isilik segitzen (6); izaten segitzen (79); izaten segitzen du (23)

jaten segitzen (5); joka segitzen zuen (4)

lana segitzen (6); lanean segitzen (13); lider segitzen du (6); lotuta segitzen (4)

martxan segitzen du (5)

nahitaez segitzen (5); nahitaez segitzen da (5); nik segitzen (4); niri begira segitzen (4); nola segitzen (10); nola segitzen du (4)

oihuka segitzen (5); ondoan segitzen (4)

preso segitzen (12); preso segitzen du (4)

segitzen ahal (41); segitzen ahalko (33); segitzen badu ere (4); segitzen da (39); segitzen dio (10); segitzen du (436); segitzen du aintzina (9); segitzen du lider (9); segitzen du lidergoan (6); segitzen du oraindik (4); segitzen duten bitartean (4)

segitzen ere (5); segitzen ote (4); segitzen utzi (6); segitzen zuen bitartean (12); segitzen zuten atzo (7)

tinko segitzen du (5)

zergatik segitzen (6)

zutik segitzen (5)

aurrera segitzera (4)


segituan (orobat segittuan g.er.) 1 adlag berehala.

Segituan, Wendyren ilea lisatu ostean, Johnen tximak apur bat harrotzen zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 30. orr.

Segituan aspertu omen zen, ordea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.

Segituan iritsi zen Villoslada kapitaina, Seat 124 urdin ilun batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Gaua zen oraindik; segituan zen taldea prest.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Segituan deituko dizut konfirmatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Segituan ezkonduko gaituk.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Ikusten dudanean segituan antzematen diot talentuari, neuk ez dudan arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Joxe ez da segituan jiratu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

Gerra segituan bukatuko duk.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Ezin izan nion segituan erantzun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

Ez nintzen itzuli segituan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 104. orr.

Ez nintzen, ordea, segituan erretiratu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Mutikoa eta beste biak, berriz, segituan desagertu ziren ur azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Jaitsi zaitez segituan hortik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Cienfuegos, hator segituan!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.

2 (aditz baten era burutuaren eskuinean tartean eta delarik)

Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Beste batzuekin, aldiz, hizketan hasi eta segituan ohartuko ginen, topaketak ezer onik emango baldin bazuen, zenbait gai isilean gorde beharrak ginela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 76. orr.

Gauean, lanetik iritsi eta segituan afaltzen nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Sorbaldak mugitu eta segituan hasi zen logelan hegaz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atera eta segituan (4); hartu zuen segituan (3); hasi eta segituan (13); hoa segituan (4); ia segituan (5); ikusi eta segituan (4); jo zuen segituan (5)

segituan abiatu (3); segituan agertu (3); segituan ahazten (5); segituan alde egin (3); segituan amaitu (3); segituan antzeman (5); segituan antzematen zaio (3); segituan atera (6); segituan atxilotu (4); segituan azaldu (3); segituan dator (3); segituan derrepente (5)

segituan egin (5); segituan eman (3); segituan erantzun (10); segituan esan (7); segituan esan nion (3); segituan etorri (6); segituan etorri zen (3); segituan etorriko (3); segituan ezagutu (3); segituan galdu (3); segituan hartu (6); segituan hartuko (3); segituan hasi (11); segituan hasi zen (8); segituan hasiko (3); segituan heldu (3); segituan hemen naiz (3)

segituan igarri (4); segituan ikusi (6); segituan ikusiko (3); segituan iritsi (9); segituan iritsi zen (4); segituan isildu (7); segituan isildu zen (4); segituan itxi (5); segituan itzuliko (3); segituan izan (3); segituan izango (3); segituan jabetu (7); segituan jabetu ziren (3); segituan jakin (6); segituan jarri (4); segituan joan (7); segituan joango (4); segituan kendu (4); segituan konturatu (17); segituan konturatu zen (6); segituan konturatzen (3)

segituan ohartu (6); segituan ohartu nintzen (3); segituan ohartuko (3); segituan ohitzen (3); segituan sartu zen (3)

segituan ulertu (8)


segituki adlag ipar jarraituki.

Epe hortan guzian, bere herriko arditegi batetik bestera zabilan gizon hori, maiz tokiz aldatuz eta bere aldeko lagunez segituki lagundua, dudarik ez dena.  Herria   2003-07-10

Bigarren maileko federakuntza gisa bat hoin ontsa eta segituki biziarazteko egiten duen guziarentzat.  Herria   2005-03-31


segitza iz jarraipena.

Unibertsitateko erakasle, kontsultatzale eta hezitzaileak dira kurtso emaileak eta banakako ikasle segitzan arduratzaileak.  Herria   2004-09-09


segitzaile (orobat segitzale g.er.) 1 iz jarraitzailea.

Orduan Nafarroako erreinuak gerla zibil izigarri bat jasan beharko du: "Agramontesak", aitaren segitzaileak, ari dira karraskan "Beaumontesen" kontra; hauek dira semearen aldekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Europan Pragako Zirkulukoak eta horien ondorengoak dira estrukturalismoa hotsaren azterketan garatu dutenak, Ameriketan, berriz, Bloomfield-en segitzaileak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Gaur soinujole ugari dago eta segitzailerik ez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 67. orr.

Larramendy presidentak hitza hartu du eta eskertu elkartea hain hortarat heltzen lagundu duten guziak: entrenatzaile, laguntzaile, arduradun, partaide, herriko etxe, kontseilu orokor eta segitzaile guziak.  Herria   2003-05-01

Gora gure neska pilotariak, horien trebatzaileak, eta segitzaileak.  Herria   2002-07-18

2 ipar arduraduna.

Parkea bakoitxak bisitatzen ahal du bere gosturat bainan ere multxoka, segitzaile batekin, segitzaile horrek xehetasun guziak emanez (gisa hortako bisitak irauten du oren bat eta erdi).  Herria   2001-04-05

Donibanetik eta inguru hortarik baziren hamazazpi gazte, bestalde Hendaiako bi elbarritu eta heien segitzaileak.  Herria   2005-09-08

Euro bat gostatzen da bidaia, sei urtez azpiko haurrek ez dute pagatzerik bainan heldua den norbait ukaitekotan segitzaile.  Herria   2005-07-21


segitzale ik segitzaile.

segitze iz egoera edo jarrera jakin batean irautea.

Zenbait oharpen eginez, ohartzen gira gero ta herritar gutiagok segitzen dutela sakramendu saindua, kanpotiarrer ari girelarik segitze hori balio handikoa dela.  Herria   2003-06-26

Askatasuna elkarteak salatzen du Madrilerat segitze hori, estraditze bat dela bainan arrunt legez kanpokoa...  Herria   2003-06-05


segizio 1 iz hildako bati lagun egiten dioten pertsonen multzoa (ik beherago 7). ik ahuku.

Apaiza eta beretterra, zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Kachuri Gali kalean barna bazoaz, laster ikusiko duzu ahuku edo segizio zirraragarriren bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Hildakoaren segizioari jarraitu diot eta ongi ohartu naiz bideaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Kanposanturako segizioa hunkigarria: oste jendetsuan ez zen hitzik batere entzuten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.

Hangu hirian, Ashura eguna ospatzen zuten 29 xiita hil ziren segizio baten aurka gertatutako eraso baten ondorioz.  Berria - Mundua   2006-02-10

2 lagun-egileen multzoa.

Beherexeago, karlista armadako jeneralek, eta segizioan etorritako beste agintariek ere, Erregeren keinuetan eta urratsetan zeukaten jarrita beren arreta guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

Aldi hartan Oton enperadorea segizio eta arrandia handiz igaro zen inguru haietatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Gero buruzut alde egin zuen segizio guztia atzetik zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Villagrandeko dukea Mantillanako kondearekin etorri zen, bakoitza bere emaztearekin eta bere segizioarekin -berrogeita hamarren bat pertsona orotara-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Makurtu, damari eskuan muin eman, eta lagundu zion aldameneko aretora, non bere segizioko gizonak zutik baitzeuden, zirkulu-erdia eginez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Goi pertsonaiez eta dotore apaindutako andreez osatutako segizio horri haien handitasunaren neurriko ingurunea eskaintzen zion areto nagusiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Klaudio, Gertrude, Laertes, Osrik, gorte-gizonak eta segiziokoak sartzen dira, turutaz eta danborrez, ezpata-jokorako tresnekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Puiuelo kalera abiatu zen segizioa, atzealdean Donostiako Orfeoia zihoala, ohorezko zutoihalarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

3 (izenondoekin)

Orain dela hogeita hamar urte, goi mailako bidazti bat ez zen Siberian barrena abiatuko segizio eder batek lagundu ezean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Lehenengo lerroetan erregearen segizio pertsonaleko hamabi gizon zihoazen: izen handiko Zaldunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua, zaldizko uzbeken segizio bikaina atzetik zeramatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Gildor ikusi zuten, elfo ederrek osaturiko segizio handiarekin batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Jende guztia bidera ateratzen zaio eta segizio jendetsua eratzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Herausteko geltokian [...] Napoleon III.a enperadorea bera topatu zuen zain; Bonaparte erraldoiaren iloba, segizio koloretsu batekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Gauza da, Bilboko Koralek (helduenak zein eta umeenak) non abestu, hara daramatela segizio nabarmena.  Berria - Kultura   2004-12-15

4 irud/hed

Gizonezkook, horrela, maitale ohiek osatzen duten mamuen segizio horretako partaide bihurtzen gara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Mail-a alderik alde korritu zuen, errege-segizio guztian barrena, zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan, printze pozoitzailearen gainean argi egin beharrez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Eztei-segizioa.  Elizen arteko biblia   Kt 3,6 tit

6 segida.

Ordura arte ikerketaren gaia izan den gertaeren segizio linealen lekua sakoneko erauzketa jokoek hartu dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Jakitekoa litzake hitz onomatopeiko honen segizio historikoa: pot, pot egin, poto, pototoa (alua, Goizuetan)...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

7 hileta-segizio

Edonola ere, egun hartako gertakaririk gogoangarriena ez zen hileta-segizio hura izan, Arantxaren ezezkoa baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.

Kale batean, hiru hileta segizio igaro zitzaizkion aurretik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 164. orr.

Hileta segizio eta ospakizunetan dena kontrolpean izateko ariketak egin zituen.  Berria - Mundua   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hileta segizio (3)

hileta segizioa (3)

segizioaren atzetik (3)

bere segizioko (3)


segizioburu iz segizioaren buru dena. irud/hed

Eskailera estuetan, ezin Kristina eta biok batera jautsi, eta eskua askatu behar izan genion elkarri, ni segizioburu eta hura ondoko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.


seglar iz laikoa.

Markulforen hirugarren formulak nahikoa frogatzen digu inmunitate-pribilegioa eta, beraz, justiziarena, elizgizonenak eta seglarrenak zirela, zeren eta batzuentzat zein besteentzat egina baita.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.


segmental izond segmentuei, bereziki hots kateko segmentuei, dagokiena.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Garbi dago, beraz, prosodia dela gertakizun segmentalen gertaleku, eremu.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Silaba-egituraren aldaketak ikuspuntu segmentaletik aztertu izan dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Merezi du gai honetaz gogoeta egitea, maiz ahazten baititugu baldintza prosodikoak, ziurrenik segmentalak baino gaitzago direlako deskribatzen eta sailkatzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.


segmentatu, segmenta, segmentatzen du ad segmentuetan zatitu.

Gizartea segmentatzeko joera du egungo kultur sorkuntzak: gazteentzako musika egiten duen talde baten kontsumitzailea, folk talde batena edo operarena nahiko soslai definitukoak izaten dira oro har, eta bata bestearengandik ondo bereiztuak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Guardia zibilak Goiori, erantzuna mutikoaren gorputzetik bereizi guran bezala begiratu zion, espezie ezezaguna topatzeko gorputz txikiaren parteak segmentatu eta sailkatzen dituen entomologoaren gogortasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.


segmentatze iz segmentuetan zatitzea.

Ulric Neisser-ek, psikologia kognitibistaren sortzaileetako bat izan zenak, ikusmen-eremua objektu eta hondotan segmentatze gisako bat bezala definitu izan du arreta modu hau, gero arretari, behar duenean, segmentu horietako batean finkatzeko aukera ematen diona, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.


segmentu 1 iz zerbaitetik egiaz edo irudiz zatitzen den partea.

Nola eralda dezake mutazio batek gorputzaren segmentu bat?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 57. orr.

Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 104. orr.

Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 109. orr.

Birus honek, baina, badu ezaugarri bat: genomak segmentu ezberdinak ditu.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Organismoak -kasurako, intsektuak- segmentu errepikatuen taxuan garatzen dira, itxura denez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 110. orr.

Burduntzi-arrak matxarda antzeko batzuk edukitzen ditu azken segmentuan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Bertsoa puntua baino atal edo segmentu handiagotan zatikatu, segmentu bakoitzari funtzio erretoriko jakin bat egokituz.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Ikusmen-sistema bere "egikeraz" dago ikusmenezko ertzak, zirrikituak, marrak, segmentuak ezagutzeko gai diren tresnez hornitua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Enuntziatu bat deskribatzea ez da segmentu horizontal bat bakartzea eta ezaugarritzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

2 (gauza abstraktuetan)

Emakumea gizartearen segmentu bat dela diote, txiroak edo beste edozein segmentu bezala.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Euskaldunak lurraldetasunaz hitz egiten hasten direnean, denak segmentu abertzale berekoak izanda ere, berehala sortzen da sesioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

Biztanleriaren segmentu aberatsenaren irabazi errealak [...] %15 areagotu ziren 1988 eta 1998 urte bitartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

Irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilak egonkortu gura zituela azpimarratu zuen, eta azken segmentuari dagokionez, handitu ere egin nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Irizar PB ereduak arrakasta handia izan du bere segmentuan, alegia, luxuzko autobusen alorrean.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Merkatuak dinamikoagoak eta aldakorragoak direnez, merkatu osoa osatzen duten segmentuei produkzioa hobeto egokitu ahal izateko, produktua desberdintzea da helburu nagusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nola lor dezake, hirugarren torax segmentuan ageri diren koska edo halterioen lekuan, hegalak instalatzea?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 57. orr.

Sistema oso bat da, elementu koordinatuz osatua; elementuok elkarturik irauten dute eboluzioan zehar kromosoma segmentu berean, eta bata bestearen segidan abiarazten da haien jarduna, hala eulian nola saguan, ordena zehatz baten arabera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 125. orr.

Gene segmentu kopuru mugatu baten konbinazioz eraikiak dira halako generik gehienak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 61. orr.

Trukea, eremu gehienetan, balizko osagarritasunei emandako erantzuna baino areago, borroka orokorra dela azpimarratu behar da oroz gain, ekoizpen-segmentu ondoena ordainduez jabetzeko lehia gogorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Bertso bakoitza, bere diskurtso-izaera galdu gabe, diskurtso-segmentu bilakatzen den (makro) diskurtsoa sorrarazten da antolabide horri esker.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

4 (hizkuntzalaritzan) ahots katean analisiaren bidez bakartu daitekeen zatia.

Mintzamenaren fluxuaren elementuen banaketa, propietateak eta egiturazko konbinazioak; fonemak eta ezaugarriak, uhin akustiko baten edo artikulazio-mugimendu batzuen segmentutzat harturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Silaba segmentuz (bokal eta kontsonantez) osatua dago, baina ez da segmentu multzo bat bakarrik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

Kontrastez ohartzen gara azentuaz, doinuaz, segmentuen luze-laburraz eta baita silabaz ere: beste batzuk edo bestelakoak daudelako aldamenean, beste horiekin kontrastatuz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.

Alderdi operatibotik bakarrik interesatzen zaie analistei (alegia C edo V segmentu bakoitza baino unitate luzeagoa den bezainbatean), azentuaren kokalekua zehazteko, segmentuen zenbait ordezkatze sistematizatzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Badirudi, beraz, segmentu-kateatze hutsa baino areagoko egitekoa duela silabak hizkuntza batean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.

6 (geometrian) lerro edo azalera baten zati mugatua.

Aurreko tenplu horretan dagoen tribunak zirkuluerdi baten segmentu-forma dauka; segmentu horren zabalera, frontean, berrogeita sei oinekoa da, eta kurbaturak hamabost oin ditu barruko aldetik neurtuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Arkuaren zein segmentutan kausitzen gara?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.


sego iz bilgorra. ik sebo.

Inoiz ez zuten patatarik horrela probatu, gehienetan etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.


segoviar izlag/iz Segoviakoa, Segoviari dagokiona; Segoviako biztanlea.

Gipuzkoa Basketeko arduradunek jakinarazi dutenez, 39 urteko Porfirio Fisac segoviarra izango da entrenatzailea.  Berria - Kirola   2004-07-11

Rodriguez eta Bunes dira gehien etortzen diren segoviarrak, baina ba omen dira gehiago.  Berria - Kirola   2004-05-06

Beti bezala lurrerat ere joan direnak izan baitira bai zezenetan eta bai gazteetan, izan dute lan Nafarroako Ospitalean eta Bideko Ama Birjinarenean ere: batean 35 urteko segoviarrak eta bestean 33 urteko australiarrak ere jastatu dituzte zezenaren adarrak eta mediku-erizainen tresna artatzaileak.  Herria   2001-07-19


segregazio 1 iz bereiztea.

New Izar sortzeko plana aurkeztuko dute bileran eta horrek ontziolen segregazioa onartzea ekarriko du.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Igeldoren segregazioa bideratzeko sortu zen Itxas-Aurre elkarteko kidea da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Itziarren 1990ean sortu zen segregazioa bideratzeko batzarra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Eskaera egin zuten unean indarrean zegoen legea ezarri behar zaio Igeldoren segregazio prozesuari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 arraza-talde edo gizarte talde bati egiten zaion bereizkeria.

Kanpotarren aurkako segregazioa.  Berria - Mundua   2004-04-24

Erabateko segregazioa zegoen arlo guztietan: eskolan, elizan, hilerrian leku bereizi bat zeukaten, haurtzaindegia ijito ez zirenentzat bakarrik zen.  Berria - Mundua   2004-04-28

Eskolari uzten zaio etorkinak integratzeko lana, baina horrela gizarteko integrazioa edo segregazioa lortzen da?  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Hor jada segregazioa indartzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Segregazio garaian klase ertainak eta beltz aberatsak baztertuta zeuden, beltz txiroak bezalaxe.  Berria - Harian   2005-09-08


segregazionismo iz segregaziozko doktrina edo jarrera.

Guk ez dugu segregazionismorik, AEBetan ez bezala.  Berria - Kultura   2006-02-02


segretu ik sekretu.

seguidilla ik segidilla.

seguiriya iz ijitoen kopla mota, lau ahapaldikoa, konpas alternoan kantatzen dena; kantu horri dagokion dantza. ik segidilla.

Flamenkoaren palo guztietan barrena eginiko bidaia proposatuko diote ikusleari: seguiriyak, tarantoak eta buleriak dantzatuko dituzte. Eta gero beste aireak etorri ziren (solea, seguiriya, buleria), hasieran hirurak elkarrekin, gero Riqueni eta Morente eskuz esku.  Berria - Kultura   2004-10-23


segunda1 1 iz auto baten abiadurez mintzatuz, bigarren sartzen dena.

Kontuz gero bihurguneekin, maitea, sartu segunda.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 59. orr.

Hiru martxa dauzka: primera, segunda eta drick ("directa" omen ingelesez).  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

2 bigarren maila.

Orduan dena primera, segunda eta tertzerakoa izaten zen, treneko bagoiak eta eserlekuak berak, medikuak, hiletak..., zenbat diru zenuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.


segunda2 ik segundo.

segundo (orobat segundu g.er., segunda g.er., sekunda g.er. eta sekundu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian segundo agertzen da) 1 iz minutuaren hirurogeirena. (zenbatzaile zehaztuen eskuinean)

Bi segundo egon zen hausnarrean, bilatzen jarraitu ez jarraitu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.

Hori guztiori pentsatzeko bi segundo eta laurden behar izan zituen Matiasek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.

Amonarentzat bi segundo horiek garrantzi handikoak izan zirela.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Hamar segundo behar izan zituen lau hitz horiek josteko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

Hamar segundo geroago, egundoko leherketak urratu zuen isiltasuna.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

Pieza bukatutakoan, erlojuari begiratzen diot: berrogeita hamabi segundo.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Bukatzeko hogeita hamar segundo falta zirela, epaileak penaltia adierazi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 151. orr.

Hamabost-hogei segundo pasatu dira gai-jartzaileak gaia eman dionetik.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 104. orr.

Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Hizpidea eten zaio josulagunari, pare bat segundo.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Gorputzak ezkutuan mantentzen dituen bideo irudiekin abiatzen da pieza, eta 3.600 segundo irauten du.  Berria - Kultura   2004-04-16

2 (zenbatzaile zehaztugabeen eskuinean)

Segundo asko eman nituen haren oihartzuna entzuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.

Segundo asko galduta, eragina izan dezake psikologikoki.  Berria - Kirola   2006-02-04

Baliteke inbasioaren urteurrenari buruzko albisteek segundo gutxi irautea eta atzeko planoan ateratzea.  Berria - Mundua   2006-03-21

Segundo gutxiren buruan ez zen odolaren arrastorik ageri.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Oraindik zenbait segundo behar izan nituen aginduari obeditzen hasteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Zenbait segundoz zutik geratu ziren, bata bestearen aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Iraupen hori hainbat segundotakoa izan daiteke distiraldi bizi bat izan denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Nire ingurukoen oihuxka eta madarikazioak baizik ez nituen sumatu hainbat segundotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

3 (artikulu edo erakusleekin)

Azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, bai.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Itzuliko ez den galdutako unea: segundoa, ordua, astea; bueltak ematen ditu lurrak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Txokolatezko segundoa izan zen hura.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.

Mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, lekua besterik ez, urrin deritzan herrian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Segundo hartan, aditzen?, segundo hartan, gizon zaharrak, ni neska koskorra nintzenetik ikusi gabe ere, ezagutu egin ninduen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 57. orr.

4 (bat-ekin)

Segundo bat barru ikusiko dituzu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 51. orr.

Segundo bat geroago, absurdoa iruditu zitzaidan guztia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.

Segundo bat ere ez nintzen luzatu izen bat gogora ekarri gabe: Manuel Sarasa Gonzalez, goitizenez "Potzolo".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Duda egin du segundo batez eta gero ohartu da ez duela besterik esateko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

-Ez dut segundo bat edo bi baino gehiago beharko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 54. orr.

Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Segundo batzuk eta beltzak kantatuko du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.

Handik segundo batzuetara, ziplo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

5 (izenondoekin)

Segundo luzeena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Bizpahiru segundo laburren buruan, isiltasun osoa egin zen gelan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 34. orr.

Segundo isil batez Joek ez zuen mugimendurik egin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

Musikarik gabeko segundo bakan haietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.

Inork ez zion segundo katodiko bat bera ere eskaini albiste hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

· Segundo gutxi batzuetan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 300. orr.

Aurkariaren bertsoa osorik entzun eta gero oso segundo gutxitan hari erantzuna prestatu eta bota.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.

6 (pluralean)

Segundoak, minutuak, orduak igarotzen ikustea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak, eta hausnarrean nik, buruan zer ote zebilkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Uneak beti dira asko, segundoak gutxi izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Segundoen buruan, hanka bat Buckbeaken gainean zuen, eta laster zen oso-osorik haren gainean, Hermioneren atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Beldur handiagoa izaten du, hala ere, bukatu ondoren; ikus-entzuleak txaloka hasi aurreko segundoetan, hain zuzen ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Bi eskuak elkarrizketa betean, azkeneko segundoetara iristen ari naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.

Tresnaren muturra ez zela sekula handik irtengo iruditu zitzaion, segundoetako kontua izan arren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.

7 (ordua adierazten)

Goizeko zortziak eta hogei segundo ziren, zehazki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

Manolo, hiru minuturen buruan, hau da, Iruņean zortziak eta hiru minutu eta hogei segundo zirenean, gorpu zen Santo Domingo karrikako harlauzen gainean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Segundo zatiki baten buruan erregistratzen du garunak berotasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

-Eta? -galdetu zuen Mentxuk, segundo erdi bateko zurrutaldiaren ondoren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Egiazko abenturak segundo hamarren bat iraungo zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 61. orr.

Erretinako hartzaileek segundo milaren bat baino gutxiagoan erreakzionatzen dute pausaturik daudenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

TKEko azken proban, Oriokoan, Pedreņak ere segundo andana galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-11

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Isiltasun segundo batzuk, eta jarraitu du.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

10 (denbora-atzizkiekin)

Ondorioz, 15-20 minutuz 35.000 hektometro kubiko ur kanporatuko lirateke segundoan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 174. orr.

Azken segundoan heriotza-kondenatuari erregearen barkamena ekartzen dion mezulari hatsantuaren nobelako pertsonaia dirudi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

Zotin isil horiek aharrausi bihurtzen ziren hiru segundoan behin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Lepoa moztu eta handik 8 segundora, endorfinak askatzen dira; oinazerik gabe hiltzen da animalia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

11 (alde hitzarekin)

-2 minutu eta 30 segundoren aldearekin! -egin zuen jauzi Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

Lehen itzulian 6 segundoren aldean jardun zuten eta lanerdietan parean ziren.  Berria - Kirola   2004-04-20

Hamabost segundoko aldea atera diot, minutu doia duen pieza batean!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Hainbat segundoko aldea eman nien, berriz ere agondu eta neroni ere abiatu artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Euskadiko Txapelketa Nagusiari dagokionez, kanporaketan 2 minutu eta 30 segundoko aldea atera zuen etxarriarrak.  Berria - Kirola   2004-05-22

12 arku minutu baten hirurogeirena.

Tresna konplexu batzuen bidez erretinako irudia finko mantenduz egiaztatu ahal izan denez, irudi hori 1 segundoko angeluaren barruan finko edukiz gero [...] kolorea eta forma galduz joaten da,  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

13 segundo oro (orobat oroz) adlag segundo guztietan. ik segundoro.

2003ko maiatzerako segundo oro sei litro ur ari zen hormatik pasatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

· Labartzakoa zehazki ezagutzen nuen: argi izpi bat bederatzi segundo oro; Matxitxakokoa baino geldoxeago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Anartean bista luzatzen zitzaidan eta faroak aurtikitzen zuen su lerro bakoitza mugarik gabeko ur aldearen bizkar borobilean punpatzen ikus nezakeen, zortzi segundo oroz: aski zen zenbatzea!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

14 segundo orratz (orobat segundoorratz) segundoen orratza. · irud/hed

Atertu zuen elurra, ilargi ezin ederragoa atera zen, bazter guztietan tiktak egiten zuten, maluta guztietan, segundo orratz koloretsuek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Elurrak dizdiz egiten zuen zelaietan eta elurrezko kristaltxo bakoitzean segundoorratz ņimiņo batek tiktak egiten zuela zirudien.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lau segundo ateratzen (4); pare bat segundo (8)

segundo andana (4); segundo apur batzuk (4); segundo asko (4); segundo atera (23); segundo atera zizkion (16); segundo ateratzen (20); segundo ateratzen dizkio (14)

segundo baino ez (9); segundo baino gehiago (6); segundo bakan (5); segundo bakar (36); segundo bakar bat (10); segundo bakar batean (5); segundo bakar bategatik (5); segundo bakar batez (4); segundo bakarra (4); segundo bakarreko (4); segundo bakarrik (5); segundo bakoitzean (6); segundo bakoitzeko (7); segundo bat behar (6); segundo bat bera (6); segundo bat gehiago (4); segundo bat geroago (11); segundo bat lehenago (8); segundo batean (29); segundo bateko (18); segundo bateko aldea (4); segundo baten (14); segundo baten buruan (4); segundo batera (5); segundo batez (47); segundo batzuen buruan (23); segundo batzuetako (9); segundo batzuetan (37); segundo batzuetara (9); segundo batzuez (15); segundo batzuk baino (5); segundo batzuk barru (4); segundo batzuk behar (13); segundo batzuk geroago (15); segundo batzuk igaro (6); segundo batzuk itxaron (4); segundo batzuk lehenago (5); segundo batzuk pasatu (4); segundo behar (35); segundo behar izan (35); segundo besterik ez (4)

segundo egin (4); segundo erdi (17); segundo erdi batean (4); segundo erdian (4); segundo eskas (13); segundo eskas falta (5); segundo eskaseko (4); segundo eskasera (4); segundo eta erdiko (4)

segundo falta (12); segundo falta zirela (8)

segundo galdu (21); segundo galdu zituen (14); segundo gehiago (26); segundo gehiago behar (16); segundo geratzen (4); segundo geratzen zirela (4); segundo geroago (9); segundo gutxi (56); segundo gutxi batzuetan (17); segundo gutxi batzuk (14); segundo gutxiago (5); segundo gutxiko (5); segundo gutxira (10); segundo gutxiren (18); segundo gutxiren buruan (11); segundo gutxitan (11)

segundo hamarren (13); segundo hamarren bat (5)

segundo irabazi (5); segundo iraun (9); segundo iraun zuen (5); segundo irauten (8); segundo izan (5)

segundo jan (18); segundo jan zizkion (7)

segundo kendu (7); segundo kendu zizkion (5); segundo kentzen (5)

segundo lehenago (8); segundo luze (7)

segundo oro (4)

segundo pare (17); segundo pare batez (10)

segundo zatiki (5)

segundoz segundo (5)

azken segundoan (23); hiru segundoan (4); hurrengo segundoan (4); segundoan amaitu zuen (6); segundoan behin (4); segundoan ebaki (4); segundoan ebakita (4); segundoan egin (11); segundoan egin zuen (8); segundoan hobetu (13); segundoan hobetu zuen (10); segundoan irabazi (4)

azken segundoetan (8)

segundoko aldea (168); segundoko aldea atera (68); segundoko aldea aterata (14); segundoko aldea du (8); segundoko aldea kendu (10); segundoko aldea lortu (21); segundoko aldearekin (29); segundoko aldearekin helmugaratu (5); segundoko aldeaz (13); segundoko atzerapena (14); segundoko atzerapenarekin (10); segundoko errenta (10); segundoko tartea (10); segundoko tartea atera (4); segundoko zigorra (5)

azken segundora arte (6); bat segundora (6); bi segundora (8); bost segundora (5); hamar segundora (6); hiru segundora (6); lau segundora (5); segundora dago (5); segundora du (5); segundora helmugaratu (4); segundora iritsi (4); segundora iritsi zen (4); segundora sailkatu (6); segundotik segundora (4); sei segundora (7); zazpi segundora (5)

hamar segundoren buruan (5)

bi segundotan (6); hamar segundotan (5); zenbait segundotan (8)

segundotik segundora (4)

segundotik behin (5); segundotik segundora (4)

bi segundoz (4); hainbat segundoz (5); hamar segundoz (4); hiru segundoz (4); segundoz behin (10); segundoz segundo (5); zenbait segundoz (15)

segundu bakar (6); segundu batean (4); segundu batez (6); segundu berantago (4)


segundoero ik segundoro.

segundoorratz ik segundo 14.

segundoro (orobat segundoero eta segunduro) adlag segundo guztietan. ik segundo 13.

Zer egiten du egunero, orduro, minuturo, segundoro, ikusten dituen milaka eta milaka irudiekin, entzuten dituen milioika hitzekin?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.

30.000 eta 40.000 metro kubiko ur kanporatuko lirateke, segunduro.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 175. orr.

Segundoro, are gehiago!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

· Matzakuko parolak zazpi segundoro.  Berria - Kultura   2006-04-04

Bost segundoro, bristada gorri birena nahasten zuen urak hamabost metro beherago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.


segundotxo iz adkor segundoa.

Arratsaldetik, ordea, segundotxoak bakarrik, minututxo bakar bat bera ere ez, ez du aurreratu erretiroa [eguzkiak].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.


segundoxka iz adkor segundoa.

Baxutxuena, segundoka kontatuz, hortxe 7 arratsean, eta segundoxka batzuk irabazten hasia da dagoeneko; etzi ja hurrengo minutura igaroko gara; etzi, 16.49an erretiratuko da eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.


segundu ik segundo.

segunduro ik segundoro.

segur (3110 agerraldi, 133 liburu eta 1447 artikulutan) 1 adlag zalantzarik gabe. ik seguru; segurki; segurik; ziur.

Maitagarria segur, baina buruberoa!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

-Segur baietz, Abdelen dendara gaur bertan joko nuke, ordu honetan zerratua ez balitz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

Segur, Kattalin hasten delarik, ez da berehalakoan isiltzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Segur luzeak izanen dira aste horiek, maiatzaren 29a artio.  Herria   2005-04-28

Segur gertatuko da hori; jakin bezate Israelgo leinuek.  Elizen arteko biblia   Os 5,9

Segur beste jarleku ospetsuagorik ezagutu zuela bere bizi denboran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.

Segur, klientek estimatzen zutela eta nagusiak are gehiago.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.

Bai, segur holako zerbait nahiko nuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Bai, nere buruaz, segur sentitzen naiz...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 203. orr.

Segur ez zuela ahantzia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.

Segur galduko zaretela bakarrik joaten bazarete.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

Orduan ez zen, segur, oraingo errextasunik munduko gertakarien jakiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Ez zen, segur, lehen aldia izanen, ez eta ere azkena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 157. orr.

Apezpikuaren eskuinean denak ez du segur elizgizon baten itxura.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Bilkura baliosak, iraganaz oroituz segur, bainan gerotiar gogoarekin...  Herria   2001-09-20

Zuk badakizu, eta Domengak ere, eta segur istorio hori herri osoak badakiela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

Hobe dute segur, ihardetsi zion Pantxikaren aitak, aski goiz jinen zaizkie negarrez aritzeko egunak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Bazutela segur beste mila gauza presatuagorik.. etxe berriaren egiten hasiak izanki eta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.

Han, segur, inork ez ninduela ezagutuko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Ez zinan leher eta zapart egiteko arrisku handirik, segur ezetz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Gauza batez segur: ikasketak ondorio onetara zihoazela eta ikasle izan behar eta nahi nuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 101. orr.

Bai, Patri laztana, gogorrak dira espainiarrak, edo erotuta daude, ez dakit segur.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 34. orr.

Giro ezinago goxoa badüzü, hori segur!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 108. orr.

• 2 izond arriskurik gabea. ik seguru 4.

Herriko etxeak hitzeman dio Itsas-Begia elkarteari gela bat lehen barkuez dituen maketak toki segurean atxikitzeko.  Herria   2001-09-13

Erdi Aroan ere elizak ziren ihes-leku segurrenak persegituak zirenentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 142. orr.

Azken honekin lokarri segurrak ukan behar nituen geroago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Kantari ona, boz segurra eta pollita.  Herria   2003-12-18

Han leihorra segura dugu, euria izanik ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Ehiza ugaria zen arren, ez zen beti gauza segura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.

Gauza segur bakarra zen Ithurbide desagertu zela erasoa gertatu zen gau hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Norbaitek laguntzekotan, sustengurik hoberena, segurrena, Ximunek ekarriko zidala, dudarik ez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Biek ere bazituzten gibeleko lagunak bat bestea bezain segurak.  Herria   2001-06-28

Erretreta arte, denbora guzia mutil eta langile on zerbitzari segura izanez.  Herria   2004-08-12

Urruñako bi anaiak pilotari segurrak; aise nagusitu dira.  Herria   2003-09-04

3 (izan aditzarekin; ik beherago 9)

Turkiar airekoak ez direla segurak.  Herria   2005-05-19

Astelehenean denbora ez segura izanez, ez dira oihan xokorat joan.  Herria   2002-08-08

Halere, gauza bat bada segura, jendea pobreago eta etxeak txarragoak direla. holako lagun bat duelarik aintzinean, arras jestutsu eta segura da Serge gibelean.  Herria   2003-05-29

Zer gider on eta segura izan zuen Lafittek Altzürüküko apez xuberotarra.  Herria   2001-11-15

4 hain segur

Hain segur, toki guztietan daude ortutsik zakurrak. Ximun ikusi nuen autoan sartzen, hain segur lanera joateko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 135. orr.

Ez zuen iduri haren biziak luzaz iraunen zuenik eta ez zuen, hain segur, luzaz iraun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Horra zergatik hain segur, Mathias, gure adineko gazte guztiak baino zuhurragoa zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

-Erran, Kattalin, hire aitatxik ez zinan, hain segur, gaur guk bezalako otordu ederrik gain hartan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Eta ondoko aldian hain segur, toki gehiago ere izanen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Hurrengo urteko, udaberrian hain segur, uzten dut gelditzen zaidan zatia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 185. orr.

Doi bat zalantzan egonik -baina, hain segur, ontsa kontent gauzak hain aise zihoazelako- hiru alemanek baietz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Inarrosaldi handi baten ukaiteak on egiten du, hain segur, bainan dena dela nahiago dut ez abiatu!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 8. orr.

Alkohol eta tabakoz aserik, hain segur lehengo kezkak ahantzarazi dizkio, zer baitziren ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.

Gehiago frantsesez hain segur.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

5 hain segur ere hain segur.

Hain segur ere biziki ontsa ari naiz ohitzen hemen egiten ari naizen egonaldira.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

Hain segur ere, susmatua nuen bi hilabeteren buruan eta zeremonia gehiagorik gabe Epaitegian sinatuko genuen papera ez zela aldaketa bakarra izanen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Honegatik izango zen, hain segur ere, etxeko nagusia hiltzen zenean erleek izan behar zutela horren berri.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.

Ez zen, hain segur ere, jarrerarik aproposena xarmatu nahi duzun neskaren aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Denetarik egongo da, hain segur ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 19. orr.

Konduak atera dituzte, hunenbertze urtez hunenbertze deitura galdu direla sekulakotz Frantzian, eta hain segur ere gure Euskal Herrian.  Herria   2001-02-15

Azindak erosi behar, etxeak altxatu, lurrak garbitu, aziak ere bildu behar, eta, hain segur ere, sosik ez!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

6 segur aski (467 agerraldi, 77 liburu eta 122 artikulutan; orobat seguraski 167 agerraldi, 23 liburu eta 32 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian segur aski agertzen da) adlag seguru asko.

Segur aski beste tarantasik ez zen izango Perm hiri osoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Segur aski ez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 152. orr.

Segur aski, hiltzaileren bat da hori; itsasotik ihes egin du, baina Justizia jainkosak ez dio bizitzen uzten.  Elizen arteko biblia   Eg 28,4

Segur aski orain dena primeran joanen da, ziur, orain badakit nola egiten den... lasai!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Bernat segur aski ez zen isilik egonen, hura zen kalakaria!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 28. orr.

Baina, segur aski, sektore edo alor berean ez da berdin irabazten bigarren mailako edo unibertsitate mailako titulua edukita.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Itzultzaileen ustez, esaera hau, maiz errepikatua, segur aski garai hartako atsotitz ezaguna izan zitekeen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Maximilian plazan (baita segur aski hiri osoan ere) denek zekiten zer negozio klase egiten zen karrika-zulo hartan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Bera ere ez da oso gaztea, eta jakingo du, segur aski, zer den ama edo aita galtzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Eguerdi inguruan segur aski, esan zuen mutilak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Hortaz, tartea ez da segur aski ere txikia izango.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Parisen hilko diat segur aski.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.

Bere printzipio segur aski katolikoek ametitzen zioten punturaino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

7 segur egon

Zerrenda horretako zenbait ederki menperatzen dituzula segur nago.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

Ez gaude segur gizarteak, guk, unibertsitariook, ikusten dugun bezain garrantzizko ikusten duen unibertsitatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 19. orr.

Segur zegoen ezer ez dela gertatzen berak hala nahi izan gabe.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.

Ez nengoen oso segur kanpoko berri emateko gai izanen ote nintzen, uste nuen ez nuela adorerik ukanen egia esateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 38. orr.

8 segur ere segur.

Sosa segur ere burrustan irabaziko nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.

Segur ere geihenak ez ziren ez nunbaitik jinak, ez eri; baizik eta lekuko jendea zen gizartetik kanporatua izan zena.  Herria   2003-12-25

Ez da, segur ere, beti errex izan, bainan zure bidea segitu duzu, azantzik gabe, haurren beharreri lehenik kasu emanez.  Herria   2005-07-07

Zilokak ttipiegi dira eri punta bat ere sartzeko, salbu atxeman dudan ziloka hori, aitzineko presoek handiturik, segur ere.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

9 segur izan da ad

Hortaz segur naiz.  Herria   2005-05-05

Segur nauk gure beha daudela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

-Segur hiza?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 16. orr.

Segur zen bereaz, eta ni zehe bat sudurrekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Ni segur nintzen, egun ere segur naiz ez zutela ukitu, berean bere isurarazi zuela komandanteak fuela, jo zutela uste genezan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 83. orr.

Ez nion galdetu, baina segur naiz amesten zituela duna handiak, hankapeak hondar kiskaliez erretzen dituzten horietakoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

Nahiz eta elgarren artean mintzatzeko tenoreari eta zaintzaleen mugimenduari kasu eman, segur da gure solasaldi guziak entzuten zituztela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.

Atalasean gelditu zen zutik, nahiz eta segur zen hurrengo momentuan barrura sartzeko gomita egingo ziotela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 64. orr.

-Agertuko da, segur naiz -adore eman nahi zion Tomek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Bagenuen segur denaren beharra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

10 segur eta fida izan da ad

Horiek horrela, segur eta fida zen herritarrek nahi zutelarik mendiak zeharkatzen zituztela oraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Segur eta fida naiz, ez duela oroitzapen hori ahantzia Etxegaraik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Eta etxerako bidean, han edo hemen, gurutzatuko nuela, segur eta fida nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Nehoren maitatzeko gaitasunik ez zuela eta, Sarako postua eskatzen baldin bazuen, han kontu batzuen zuritzeko zela segur eta fida zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bada segur (21); bai segur (17); bezain segur (5); ez naiz segur (5); ez segur (10); ez zen segur (13); hain segur (553); hain segur ere (81); hain segur ez (16); hobe segur (19); izan da segur (8); izanen da segur (8); kasik segur (13); leku segur (5); oso segur (6)

segur aski (465); segur aski ere (25); segur aski ez (26); segur bai (6); segur baietz (5); segur bainago (7); segur baita (7); segur da (37); segur dena (7); segur dena da (7); segur derraizut (5); segur dira (7)

segur eta fida (6); segur gara (5); segur gira (25)

segur izan (10); segur izanen (5); segur izateko (7); segur nago (14); segur naiz (123); segur nengoen (10); segur nintzen (22); segur niz (15); segur nuk (6); segur nun (7)

segur oraino (7)

segur zegoen (6); segur zen (13)

zaude segur (6)

gauza segura (9)


seguragotu, segurago(tu), seguragotzen da/du ad segurago bihurtu.

Aurten badu alabaina ainitz partida irabazirik uztariztarrak, eta finalak ere bai: duen beso fierrarekin min egiten baitu hunen pilotak eta esku-joa eta gero ta seguragotzen ari baitzaio, lehengo huts heietarik gutiago eginez.  Herria   2002-10-03


segurantza (582 agerraldi, 41 liburu eta 242 artikulutan) 1 iz arrisku eta kidekoetatik at dagoela uste duenaren lasaitasunezko egoera; egiazko arrisku gabeziatik sortzen den egoera. ik segurtasun.

Hiritarrek askatasuna eta segurantza galduko lituzkete, salatzaileek ez lukete konbentzitzeko bitartekorik, ez eta salatuek ere beren burua zuritzekorik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 251. orr.

Nigan aurkitzen zuen, falta zituen segurantza eta babesa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.

Galdu egin du eguneroko erreferentziak ematen duen segurantza, eta babes bila mugitzen da oroitzapenen artean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.

Gure koloniak hain urrun egotea ez da haien segurantzarako eragozpena; izan ere, metropolia urrun badago hura defendatzeko, metropoliaren nazio etsaiak ere hura bezain urrun daude koloniak konkistatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Eskema horrek segurantza sendotuko lizuke, bizitzan finkatuko, bermatuko zintuzke.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.

Errudun zenak ordaintzen zuen fredum-a, berak egindako gehiegikeriek galarazi zioten bake eta segurantzaren truke, babesari esker berreskuratu egin baitzitzakeen; baina haur batek ez zuen bere segurantza galtzen; ez zen pertsona, eta ezin pertsonen artetik kanporatua izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 292. orr.

Hurtzaroan, segurantza gose gara guztiok eta, gero, burasoek eta haien laguntzaileek eskaintzen digute jakintsuki beren segurantza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

2 duda-mudarik sentitzen ez duenaren egoera. ik segurtasun 8.

Segurantza harrigarri batekin mutikoa zutitzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 144. orr.

Bitarteko bat da objektua, aitzakia bat, segurtasuna ematen du, segurantza, konfiantza.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.

Idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Halako segurantzaz ari zen kontari, non asaldatu ere ez baitzen egin seiak aldi berean irri erotan lehertu ginenean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.

Gerra askotan ibilitako jokalariak dira, baina Savo Milosevicek segurantza osoa ematen digu, zalantzarik ez genuen izan.  Berria - Kirola   2004-08-25

Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Hori duk hori segurantza!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 121. orr.

3 segurtamena ik ziurtasun.

Zu ere sekretuaren jakinaren gainean zaudelako segurantzak eztituko ditu bederen gabezia krudel horiek.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.

Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Tupustean zabaldu zuen kalerako atea, laguna metro eskas batzuetara egongo zelako segurantzan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Gau hartan ez zuela etxean afalduko esan zuen gaztetxoak, amaren baimena lortuko zuela segurantza osoa adierazten zuen irribarre samur batez goxatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Inork ez du bere orduaren segurantzarik, iristen den arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Ziurtasun horrek barregarri uzten ditu nire gainerako segurantza eta ebazpenak, nire kontu larri usteko guztiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 115. orr.

Filosofiak eta zientziek -adimen hutsezko jakituriek, orokorrean- ezin didate eman ziurtasunaren segurantzarik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 79. orr.

Jakob nirekin egotea, dena dela, marka ona zen; segurantza osoa nuen emakumeak igorria zuela niregana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Estatu hauetan nork bere ondasunez ustez daukan segurantza handiagoari esker, edozeri ekiten diote.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Pruden Gartzia Euskaltzaindiko Azkue Liburutegiko zuzendariak % 95eko segurantza du.  Berria - Kultura   2004-03-09

4 (hitz elkartuetan)

Esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurantza faltarentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

· Goizeko 11etan abiatuko dira Baionako ospitaletik, CPAM (eritasun segurantzaren egoitza) aitzinera joateko.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

5 gizarte segurantza (406 agerraldi, 11 liburu eta 231 artikulutan)

Langabezia, zergak, gizarte segurantza eta justizia soziala dira buruzagi politikoek hizpide hartu dituzten gai nagusiak kanpaina honetan.  Berria - Harian   2005-09-02

Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

Gizarte Segurantzan kotizatzen hasten direnean.  Berria - Harian   2005-05-11

Dendariek ez zuten oraindik gizarte-segurantzarik garai hartan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Kreditu-txartelak, autoaren matrikula, gizarte-segurantzako txartela, NAN, euskalduna eta espainola.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Gizarte Segurantzaren Hego Euskal Herriko bulegoren batera joan, paper bat bete eta Ipar Euskal Herrian aurkeztuz gero, Gizarte Segurantzaren zerbitzuak jasoko dituzte han.  Berria - Harian   2005-03-05

Gizarte-segurantzako ikuskatzaile bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Gizarte segurantza sistemei hobekien egokitzen zaien tasa da.  Berria - Gaiak   2004-11-06

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Argitalpena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 337. orr.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak irakurri zuen agiria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 337. orr.

6 segurantza sozial (28 agerraldi, 3 artikulutan)

Indarrean da Parisek egindako Segurantza Sozialaren erreforma.  Berria - Harian   2006-01-04

Segurantza Sozialak sendagile erreferentzialaren orria helarazi du etxeetara.  Berria - Harian   2006-01-04

Xahutzeak kontrolatzea da Segurantza Sozialaren helburua.  Berria - Harian   2006-01-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte segurantza (152); gizarte segurantza ordaindu (3); gizarte segurantza saila (4); gizarte segurantza sailak (14); gizarte segurantza sailaren (7); gizarte segurantza sailburu (15); gizarte segurantza sailburua (5); gizarte segurantza sailburuak (16); nire segurantza (3)

segurantza ematen (3); segurantza eta babes (3); segurantza osoa (7); segurantza sozialak (20); segurantza sozialaren (9); segurantza sozialaren helburua (3)

gizarte segurantzak (40)

gizarte segurantzako (47); gizarte segurantzako atzerapenak (3); gizarte segurantzako kotizazioak (3); gizarte segurantzako sailburu (4)

gizarte segurantzan (40); gizarte segurantzan kotizatu (5)

gizarte segurantzara (6)

gizarte segurantzarekin (13)

espainiako gizarte segurantzaren (4); gizarte segurantzaren (100); gizarte segurantzaren erreforma (9); gizarte segurantzaren erreformaren (3); gizarte segurantzaren eskumena (3); gizarte segurantzaren galera (4); gizarte segurantzaren kotizazioa (3); gizarte segurantzaren kudeaketa (5); segurantzaren egoitza (3)

gizarte segurantzari (28); gizarte segurantzari buruz (3); gizarte segurantzari ordaintzen (3)

geroko segurantzarik (3); gizarte segurantzarik gabe (4); segurantzarik gabe (7)

gizarte segurantzatik (3)


segurantzia (61 agerraldi, 23 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz segurantza.

Gauza gutxitan izaten dut nik segurantzia, eta gutxiago etimologia kontuotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.

Sakelan dirua daukanaren segurantziarekin, Pernod bat eskatu eta segurantziarekin edan ere zuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 31. orr.

Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Segurantziarik sekula ez nik emakumeekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Bere buruarekiko segurantzia eroa duen gizon autoestimatuaren eroriera da hori, arrain hilaren eroriera da hori: arrain hila, gizon garailea bezalaxe, gorantza erortzen da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.

Hangoak dena lapurtu eta xehatuko diguten segurantzian bizi gaituk hemengook.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Ez izatetik, ezinetik eta ez jakitetik, segurantzia oso bat ateratzen du hitzekiko jolas ergel batek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Ezin dut segurantziaz esan, heleniarrek hori ere egiptoarrengandik ikasi zutenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta, gainera, katastrofe txiki edo krisi sentimendu iraunkorra hedatu denez, "elikadura-segurantzia" horren bila abiatu beharko da, lehenbailehen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.

Alde horretatik, oinarrizko segurantzia falta bat dut; zapaltzen dugun lurra ez zait segurua iruditzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

segurantzia osoz (4)


segurar izlag Segurakoa, Segurari dagokiona; Segurako biztanlea.

Martin Alustiza segurar pilotariak erabaki du pilotaren uztea.  Herria   2003-06-19

Urte berean, Juan Ormazabal segurarrak hartuko dio txanda.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 56. orr.

Joseba Auzmendi segurarrak badu bere palmares txikia.  Berria - Kirola   2004-01-10

15.000 euro ordaindu beharko dizkiote demanda jarri zienari, Rafael Berasategi 53 urteko segurarrari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Gostaia gosta ereman du segurarrak eta bigarren mailean egonen da Apeztegia nafarra.  Herria   2003-05-29

Launa berdinduta egon ziren, baina orduan segurarrak dakien guztia atera zuen, eta tartea handituz joan zen pixkanaka.  Berria - Kirola   2004-12-12


seguraski ik segur 6.

segurasko ik seguru 15.

segurata iz adkor seguritate pribatuko kidea.

Kalean jasaten duten kontrol soziala ere salatu nahi izan dute: segurata eta kamerarik ez irakur daiteke pankarta batean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05


seguratu ik segurtatu.

seguridade ik seguritate.

segurik 1 adlag behintzat, bederen.

Nehon ez dut segurik aditu behin ere norbaitek holakorik egin duela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Baina polliki-polliki, adimendu zorrotzagoa etorri zitzaidanean, ohartu nintzen anaia ere ez zela perfektua eta batzuetan segurik, haren balentriak ez zirela astakeria trauskil batzuk baizik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Eta beste honenbeste, ulertzeko segurik gauza direnak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

Egia erran, lehen begiradan segurik, frango murrukutuna iduritzen zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Gure eremuetako istorio aberatsak zerbait gisaz nahi ukan ditut bildu, oroz gainetik euskaraz ez direlakotz, orain arte segurik, biziki aipatuak izan eta erdaraz ere gutixko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Ondarrola ere, paperetan segurik, ekarria zen Arnegiko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 36. orr.

Eliza katolikoak bi aldiz segurik, 1866an eta 1917an ofizialki hilekilako harremanak kondenatu ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 84. orr.

Nork ezagutzen zituen irabazleak? nik segurik, ez.  Herria   2004-09-02

Eta erran dezaket, ordu arte segurik nolabait eskapatu nintzela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

-Berri ona dudarik gabe, loriatua iduri duzu segurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Hori baizik ez dute gogoan, hala iduri du segurik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.

Santiagorat ari den beilari bat hemen gaindi ginuen orai, itxura halakoa zuen eta estakuru hori eman daut segurik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

-Entseatzen dira, segurik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 150. orr.

2 zalantzarik gabe. ik segurki.

Eta ez zen bizitzarik txarrena; ez onena ere, segurik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.

3 seguru, onik.

Lehenengo jaidurak uste baino nagusigo handiagoa izaten du beti eta Dancenyk egun neskatxa hori berriz ikus baleza ez nengoke segurik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 375. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitzen gostuko segurik (4); aldean segurik (4); aldiz segurik (8); artetan segurik (4); aurten segurik (3); balin bada segurik (4); balinbada segurik (4); behin segurik (16); bere gostuko segurik (3); beren gostuko segurik (3); beti segurik (3); bi aldiz segurik (3); biga segurik (3); bospasei segurik (4); denetan segurik (3)

erran dute segurik (7); errekontruz kanpo segurik (3); eskualdean segurik (4); ez segurik (13); frantzian segurik (6); gehienak segurik (3); gostuko segurik (17); gostuko segurik aski (3); gure eskualdean segurik (4); gure gostuko segurik (5); hala dio segurik (6); hala diote segurik (10); hamar bat segurik (3); hein bat segurik (5); hil segurik (7); hiru segurik (4); hor segurik (4); hurbil segurik (10)

iduri du segurik (5); iduriz segurik (20); iparraldean segurik (3); irudiz segurik (5); itxuraz segurik (3); itxuren arabera segurik (3); jakinean segurik (3); lagun segurik (8); lekuka segurik (15); liburu segurik (3); mila segurik (9); ni segurik (3); nik segurik (14); nik segurik ez (5)

orai arte segurik (5); oraiko ustez segurik (3); orain arte segurik (4); oraino segurik (6); orainokoan segurik (12); parte segurik (24); parte segurik guhauren (3)

segurik arras (5); segurik aski (9); segurik guhauren faltaz (3); segurik hor gaindi (4); segurik iraun (5); segurik izanen (6); segurik izanen dira (4); segurik oraino (3); segurik sobera (3); segurik uste (3)

tokika segurik (3); tokitan segurik (4)

urte segurik (9); urtez segurik (5); ustez segurik (5); zenbait segurik (4); zonbait segurik (3); zortzi segurik (3)


seguritasun iz seguritatea.

Portuko seguritasun programa pikoan emana dute 2001 urteaz geroztik, erran nahi baita Okzitaniako Tolosako AZF lantegiko zaparketa baino lehenagodanik.  Herria   2003-04-24


seguritate (120 agerraldi, 17 liburu eta 54 artikulutan; orobat seguridade g.er. eta sekuritate g.er.) 1 iz segurtasuna.

Horri esker, P2P erabiltzaileak seguritate juridikoa ukanen luke, eta egile eskubideak jasotzeko aukera ukanen lukete artistek.  Berria - Harian   2005-12-29

Gero, urteak eta urteak bakartasunean iragan ondoan, preso kategoria berezi horiek, kondena luze eta buru beroen kategoria bereziak, elgar atxemaiten dugu seguritate handiko zentraletan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 101. orr.

Nik berriz tropa haren seguritateaz arduratzeko agindua nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 118. orr.

Hala Euskal Herritik aldentzea, seguritate gorenezko espetxeak, erregimen militarizatuak, isolatze politikoa, nola dispertsioa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Lehenbizikorik lan baldintzak, xantieretako seguritatea eta higiena.  Herria   2003-11-13

Sekuritateak, askatasun eta justiziaren ondorio ez bada, militarismora eramaten du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Zaila da seguritate inmanentea nozitzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 218. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Klandestinitateko seguritate neurriak zorrotz errespetatzen zituen. Premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Behar dira haatik neurri zorrotzago batzu hartu, bereziki seguritate mailan.  Herria   2005-03-03

Seguritate-kutxako zenbakia eurek emango zioten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Gau batez hortxe ireki du Enbaxadako seguritate-kutxa, handik zifratuen kaxa harturik gainerako dena agindu bezala egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Baina ez, zu zara Elpides, goratik hartzen nauzuna, zure mendeetako jakitate eta seguritate premiarekin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 152. orr.

Ingurumenaren Iso 14001 ziurtagiria ere ukana du eta azkenik, laneko osasun eta seguritate baldintzena, OH SAS 2001 deitzen dena.  Herria   2003-08-14

3 segurtasun publikoa zaintzen duen taldea edo taldeen multzoa.

Eusko Milizietan sarjentu egondako eusko bat da -sozialista bera- orain Seguritatean lan egiten duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Nire ustez, seguritatearen buru zen, baina ez nion galdetu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

Beren buruak "mugako pentsalaritzat" dauzkate, Estatuaren seguritatearen mugazainak direlako apika.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

Eskola nazionalen aurrean seguritatekoak jende olatuari eutsi ezinik, kamiseta estu eta baseballeko biserez jantzita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

1943ko urtarrilean, Enbaxadako 'legal attaché' delakoari -hots, seguritatekoari- iturri onetik jaso duten isilekoa jakinarazi diote Factorykoek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuin aldean, gaueko txandan egondako seguritate guarda bat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Francis Bardou deitzen da, 52 urte ditu, horixe dugu Lapurdiko seguritate buruzagi berria.  Herria   2003-03-10

Baionako besten antolaketa berritua presentatu dute herriko etxean, auzapeza, suprefeta, seguritate eta osagarri saileko kargudunen inguruan.  Herria   2005-05-05

Badute haatik zer egin oraino, egiazko Bake ta Seguritate kontseilu batera heltzeko, 27 Estadu behar bailukete izan halako batasun baten egiteko.  Herria   2003-07-17

Bolikostan,ikusirik luze doala Afrikako herri hortan bakearen segurtatzeko lana, horra ONUko seguritate kontseiluak beste mila soldado igortzea erabaki duela lehengo sei mila kasko urdinen eta lau mila frantsesen gainera.  Herria   2005-06-30

Ustez Errepublikaren Seguritate Zerbitzuetan kontaktuak zituen Ernest Hemingwayri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 93. orr.

Seguritate indarrak dira orain erabaki horren betetzeaz axolatu behar, erraitea ez baita aski.  Herria   2005-08-04

Egun batean, alabaina, Errepublikako Seguritate Indarrek egin ziguten eraso.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.

Tamalez, biktimaren zapatetako bat besterik ez dute salbatu seguritate enpresakoek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udagoien hartan Pilar ontziak norentzat lan egingo zuen argitzen da; itsaso-seguritateko agentearentzat, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Lanean elkar harturik ari dira Estatu Batuetako Enbaxada eta Kubako Barne Seguritatea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Testuinguru honetan Estatu Batuetako Enbaxada gai da Kubako Errepublikako goi-seguritatekoari Hemingwayri buruzko eskutitz horretan dioena, eta besterik ere, agintzeko  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Seguritate ageri horrek erakusten du zenbat bide egin den lantegi horretan lan seguritate baldintzen hobetzeko.  Herria   2001-04-12

7 seguritate sozial (9 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan) gizarte segurantza. ik segurantza 5.

Zure irudiz, Elpides, gerla premiazkoa izan daiteke jana, edana, lana, seguritate soziala, alokazioak, langabezia-sariak eta subentzioak estatutik ausarki eskuratu arren?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Erabaki nuen [...] Seguritate Sozialeko nire sendagilearengana joan eta, hasieran nahikoa urduri baina solasaldia aurrera joan ahala zertxobait lasaiago, aspaldiko nire egonezinaren berri hari kontatzea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

Geriza sozialeko lau erakundek, prentsarekin kafea partekatuz markatu nahi izan dute seguritate sozialaren hirurogeigarren urtemuga Baionan.  Herria   2005-11-03

Berdin gertatuko da seguritate sozialarenarekin: ordain dezakeenak baizik ez du berea salbatuko.  Berria - Kultura   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seguritate neurri (5); seguritate neurriak (6); seguritate sozialaren (5)


seguritateburu (corpusean seguritate buru soilik) iz segurtasunburua.

Lapurdiko seguritate buru berria.  Herria   2003-03-10

Nire ustez, seguritatearen buru zen, baina ez nion galdetu, seguritate burutzat jo dugunari ezin egin dakiokeen galdera bakarra horixe baita, ea zein den bere kargua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.


segurki (orobat sekurtki g.er.) adlag zalantzarik gabe; segurantzaz. ik ziur.

Segurki jakin ahal izateko Jainkoa bat dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 121. orr.

Bada, segurki, zer erran aste honetan kirolei buruz, zer nahi iragan baita mundu guzian.  Herria   2001-06-14

Eta baditugu, segurki, idazle onak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Hobe, segurki, harentzat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Nagusiak berehala baietz segurki, dirua fornituko zuela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

-Segurki baietz lan bat manatu zenidala!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Ene ahizpa duk Elixabet eta maite diat segurki baina ez diagu jite bera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

Jakinez segurki, zenbat eta Jainkoaren laguntza jarraikiago izan ariman, hainbat eta zoriontsuago izanen garela bakoitza gure bizian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Xaxik emazte planttakoa eta zintzoa irudi zuen, jeloskor errea segurki, sanoa hargatik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

Donostiako prentsak, hitz batez, ez zuen segurki egia osoa esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Zibilizazioak aurkituko du segurki erremedioa, baina bilatu egin beharko du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Benta ez zen nehoren lurretan ezen nehork ez zezakeen erran segurki frantses lurretan edo espainol lurretan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Bihar jinen da segurki, hura adiskide ona baita, eta otoiztuko diot nire gutuna berehala eman diezazun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 494. orr.

Zenbait ehun preso bide ginen animaleko presondegi hartan, eta urruntxago emazteak, ez baitzeuden segurki isilik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.

Zenbat eta zenbat miliun sartu dituzte beren moltsan ez dugu sekulan segurki jakinen.  Herria   2003-05-15

Belaun perfektu bat, segurki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 135. orr.

Pollitak gara bai, segurki!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Ez, segurki!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 128. orr.


segurkiro adlag segurantzaz.

Orduan, gatuak segurkiro mihiperatzen zitzaizkion: jatekoa, garbitasuna, sega zahia, ura, artak eta milaka balakak  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.


segurkita ere (orobat segurkitare) adlag segurki.

Gai horrek badu segurkita-ere aipamen denbora hautan.  Herria   2004-12-02

Beti bezala 11etan, lehen errepika eginen da Lacarre plazan, eta segurkitare ez da errepikatzeko kantu eskasik, ikusiz zenbat kantu berri sartu diren programan azken aldi hautan, ondotik Merkatuko galeriak airosteko.  Herria   2003-10-23


segurkitare ik segurkita ere.

seguro ik seguru.

segurtaezin izond ezin segurtatuzkoa.

Ados nago gizakia jainkozko gai zinez iraunkorretatik aldentzean eta aldakor eta segurtaezinetara bihurtzean gertatzen direla bekatu guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 122. orr.


segurtagailu 1 iz armetan-eta segurtasun gailua.

Pistolari segurtagailua kendu eta, kontu handiz, burua atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

Hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

2 irud/hed

Limes-aren bat-bateko kolapsoak segurtagailu hori desagertarazten duenean, diziplina desagertu egiten da eta aldi berean berarentzat zailegiak diren zereginak betetzea eskatzen zaio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.


segurtagarri izond segurtatzen duena.

Errebide horiek ere hartu dute, arin aldi segurtagarria.  Herria   2002-10-10


segurtageri ik segurtagiri.

segurtagiri (corpusean segurtageri soilik) iz segurtasun agiria.

Ipar Euskal Herriko 46 elkarte, komertsio eta lantegiri eskainia izan zaie "Bai Euskarari" segurtageria, euskararen alde hartu eta hemendik aintzina oraino hartuko dituzten engaiamenduen sari gisa.  Herria   2002-12-12

Ikas zentroa, "Guk zerbitzua euskaraz" segurtageria ardietsi duena.  Herria   2002-12-12


segurtamen 1 iz zalantzarik ez duenaren, oker egoteko inolako beldurrik ez duenaren gogo egoera. ik segurantza 3.

Segurtamen gabeko jendea idekia dateke, duda ez da traba, atea baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Haren mintzoak salatzen zuen zer segurtamen eskasa zuen erraten ari zenaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Segurtamen osoa zuen ezen bere laztana munduan zenik eta gazterik pertxentena zela, eta ez zuen horren zalantza izpirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Beti ukanen ote dugu segurtamen osoa "bio" ekarria dena errealki halakoa dela?  Herria   2001-10-04

Ez zezakeen segurtamen osoz erran sartu ziren haiek berak ote ziren, baina itxura guziak bazituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Zer zela eta segurtamen irmo hura?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Gizonak larrutik ordaindu beharko zuen bere segurtamen lotsagabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

2 segurantza.

Goxoan ziren bata bestearekin, inguruan janari eskasa eta segurtamen eza sentiturik ere, eta hortaz poztu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Ez zaitu gehiago izitzen, baina ezin erranezko segurtamen, atsegin batez betetzen zaitu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Zu, pobre buru-ahul gisa begiratzen zaituzte, salbu neurekin zabiltzanean, bikoteak segurtamen soziala ekarriko bailuan!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Segurtamen hori gabe, ez direla berriz lanean hasiko mehatxatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan)

Neskak [...] galdeak, dudak, segurtamen izpiak, erantzunak, hipotesiak eta anitzetan ondorio hutsalak zizelkatzeko gai zen alimaleko irrati bat zeraman kolkoan, ahots etengabe bat, lotarako bakarrik isiltzen zen murduka zurrun bat, menturaz ametsetarik eleka ari zitzaiona.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.

Erne egon baitira haatik hango segurtamen zaintzaleak.  Herria   2005-11-24

Auto eta kamiun bonbadunen alderako beldurra dute manera berezi batez salatu hango segurtamen zerbitzuek.  Herria   2004-07-05

ONU ko Nazioneen Segurtamen Kontseiluak agurtu ditu holako urratsak bake jestu bezala, hala-nola Pretoriako akordioek galdegina zuten bezala.  Herria   2005-06-02


segurtarazi, segurtaraz, segurtarazten du ad segurtatzera behartu.

SIVU egitura berezi bat ere muntarazten du Garaziko 23 herri eta Baigorrialdeko 4 herriren artean, egitura hunen bidez botere publikoen ganikako finantzamendu bat segurtarazi nahian.  Herria   2002-12-05

Herri bihotzean dagon Etxegaraia etxea, herriak erosi ondoan, hiru bizitegi eder eginik baititu hemen berean; CUMA laborarien batasunari, Aterbe handi bat tresnen aterbetzat segurtaraziz.  Herria   2001-02-22


segurtasun (4776 agerraldi, 173 liburu eta 2167 artikulutan) 1 iz arriskurik gabekoa denaren nolakosatuna. ik segurantza.

Zelula guztiak itsasoarekin kontaktuan dauden bitartean, segurtaturik daude oxigenoa eta elikagaia [...] baina segurtasun horrengatik ordaintzen den prezioa zera da: garapen biologiko oso mugatua izatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Hiritarren segurtasunaren eta askatasunaren aurkako delituak dira, beraz, deliturik handienetakoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Errusiar lurraldearen segurtasuna eta batasuna lehen-lehehik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Itoitzen bezala, segurtasunaren afera bilakatu da urtegia handitzeko asmoen kontrakoen arma nagusi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Segurtasuna da edozein kontrazepzio metodok izan behar duen ezaugarri behinena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Edozein urtegiren edo errepideren segurtasunak kezkatzen nau.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Urtegiaren segurtasunik eza, alegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 39. orr.

Norberaren bizitzaren segurtasuna berezko eskubidea da, eta ondasunen segurtasuna gizarte-eskubidea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Esana dugu lehen ere, segurtasunak behartzen gaituela neurriok hartzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Segurtasunaren arduradunak eserarazi egin ninduen, eta galdetu zidan bat-batean: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Halako batean atea zabalduz joan zen, baina segurtasunezko kateak dena eman arte soilik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Guztion segurtasunerako, arren eskatzen da ordutegi hauek betetzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Segurtasuneko ofizial batek paperak eskatu zizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 116. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Segurtasuneko agenteek biraogiletzat zeukaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Abeslariaren aginduen kontra segurtasuneko kideek taula ondora hurbiltzera baimendutako ikusle hautatuak gonbidatu zituen taula gainera igotzera.  Berria - Kultura   2004-07-16

Segurtasuneko zaindarien artean eraman behar izan zuten erditze-gelara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Auzi honez Washingtonekin hitz egiteko prest dela jakinarazi zuen atzo Irango segurtasuneko kontseilu goreneko idazkari Ali Larijanik.  Berria - Mundua   2006-03-17

Ez dugu uste gaitza duenik», azaldu zuten Elikagaien Kateko Segurtasuneko Agentziako adituek.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Gastu militarra eta segurtasunekoa neurriz kanpo handitu baitute.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Bigarren hitzordu horri segurtasunekoa deitzen zenioten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.

2 (aditzen objektu gisa)

Zaldien lokarriak bikoiztu, eta, segurtasuna handiagotu nahian, gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten. Gizonak fuertea delako irudia eman du beti, bikotearen euskarriarena egin du, bikote harremanean aurrea hartzen duena, segurtasuna ematen duena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Pistolaren pisuak ematen duen segurtasunak lagunduta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Gizon bakoitza armatu zuen, baina babeskiak eta lantzak ematen duten segurtasunaz baino gehiago hitz jatorrek ematen duten konfiantzaz.  Elizen arteko biblia   2 M 15,11

Aldizkariko lanak segurtasuna eskaintzen zion, zoriontsua zela zioen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.

Segurtasuna ekarri zuela pentsatu zuen, arriskua desagerrarazi zuela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 225. orr.

Lasaitasuna eta segurtasuna transmititu behar genituela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.

Boteredunen pozbide eta segurtasuna galdurik, zoritxarrez eta mehatxu guztiez inguratutako bizitza baten jabe izatera igaro nintzen oso egun gutxiren buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Herrialde demokratikoek Euzkadiren independentzia behartuz gero, euskaldunok Frantziaren hegoaldeko mugaren zati baten segurtasuna bermatuko genuke.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

Gero, jendearen segurtasuna ziurtatzeko adina karabinero daudenean, prozesioa egin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.

Hartara, euren segurtasuna ezbaian jartzen dute tarteko diren esanezko zein ezkutuko egiune batzuek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

3 (izenondoekin)

Ez dago gizon argiturik, segurtasun komunaren hitzarmen ageriko, argi eta egokiak maite ez dituenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Segurtasun pribatu, mutualitate eta familia laguntzeko tresna pribatuak ahalik eta gehien garatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Beste [delitu] batzuek hiritar baten bizitzako segurtasun pribatua iraintzen dute, bere ondasun edo ohorean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Segurtasun publikoaren aurkako atentatuak luxuzko objektu ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.

Kode Zibilean ditugu garai honetako lege euskarri nagusiak eta oinarri gorenak, segurtasun juridiko delakoaren adierazmolderik bikainenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Nazioarteko diru-erregimen egonkorra, segurtasun kolektiboko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Izatekotan ere, segurtasun burges baten asperdura janzten da halako ekimen-itxura batez, hartarako dohain aparta dugu gizakiok.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.

Segurtasun handieneko presondegiko patioan azaldu zinenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.

Peter Laing, zientzia alorreko Segurtasun Nazionaleko Kontseilaria.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 31. orr.

Mehatxuka ere jardun zaizu Segurtasun Nagusiko Zuzendaritzara eramango zaituela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena pertsonei dagokiela)

Apartamentu higuingarri haietan bera eta bere segizioa bakartuta edukitzen zituen segurtasun-poliziak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Konfiantza-itxura bikainez gidatu zuen Templek autoa atetik barnerantz, segurtasun-guardiarekin diosal-keinu txeratsu bat trukatuz. Enkargaturik ez zen izaten inguruotan, Perrito esaten genion segurtasun zaindari bat baino ez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Atera bidean, segurtasun zaintzaile erraldoi bat hurakan baten pare igaro da gure albotik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Zera erantsi zion segurtasun-arduradunak: [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena gauzei dagokiela)

Segurtasun-txartela kendu didate.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Nork askatu zuen nire segurtasun-uhala?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

-Banku batean, segurtasun-kutxa batean, esaterako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Baina hori ez da dena, segurtasun kutxak ere garbitu ditu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

Ateburuetako segurtasun-argien helmena ez zen aretoko bazter guztietarainokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Eustorma fisiko baten egituran, ingeniariak segurtasun-balbulak jartzen ditu, uhateak alegia, egoerak eskatzen duenaren arabera zabaldu edo itxi egiten direnak, eta segurtasun-gailu hori limes militar baten ingeniari politikoei ez zaie oharkabean pasatzen, ikusiko dugun bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Segurtasun-hesia irekitzen du, gero atea, eta barrura sartzeko gonbita egiten dio neskari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Barrak jarri beharko lituzkete, segurtasun-ateak, hesi bat inguru guztian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Eskuizkribua giltzapean gordeta dago Citibank bankuaren segurtasun-ganbera batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Jantzi, hall-etik segurtasun gelara joan, eta Tomen kutxa zabaltzean [...] pistola bat topatu nuen!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 273. orr.

Zorionez, segurtasun-pisua ez zegoen hain urrun, eta hara abiatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.

-Gazte gaizkile zentzagaitzentzako San Brutus segurtasun-zentroa! -oihu egin zion osaba Vernonek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Lantegi nuklear bat lehertzeko zorian gelditu zela, segurtasun mekanismo guztiek huts egin ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena bestelakoei dagokiela)

Segurtasun-kontua da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Era horretan, oinarrizko segurtasun-arau guztiak urratu zenituen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 85. orr.

Txosten hartan Itoizko urtegiak inolako segurtasun bermerik ez zuela azpimarratu zuen Rebollok.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 177. orr.

Tarte hori gure "segurtasun distantzia" zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Badu hezurrak helburu praktikoetarako egoki den segurtasun-tarte bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Paolak esaten zuen Tersillak segurtasun-sentsazioa ematen ziola.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

Plastikozko manpara horrek gainera, ez du batere segurtasun sentsaziorik ematen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Bularra ez da elikagai iturri bakarrik; maitasun, berotasun, babes eta segurtasun iturri ere bada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Finean, segurtasun arazoak ukatzen dituztenek euren burua engainatzen dute.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 89. orr.

Horregatik komeni zaigu dauden kontrazepzio metodoen segurtasun neurria zenbatekoa den jakitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.

Jaiotzen garen unetik bertatik musua maitasun, onarpen eta segurtasun adierazpena da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Segurtasun protokoloa jarraitu behar zuela ohartu zen Ramírez kapitaina.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiri Segurtasuneko eta Osasun sailetako teknikariek iazko abenduaren 17an ikuskatu zuten La Posada de los Abrazos ostatua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Ahalegina egin zuen giza segurtasunari eta giza garapenari lehentasuna emateko merkatu globalen eskakizunen gainetik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Merkatu esferak irentsi egin du esfera politikoa, horren garapena eta berezko eginkizuna oztopatuz, eta giza zein ekologi segurtasuna merkatu globalen funtzionamenduaren mendean jarriz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

8 duda-mudarik gabekoa denaren nolakotasuna. ik segurantza 2.

Ordu erdi geroago bulegotik atera nintzen, ikur txuri distiratsua ezker besoko mahukan eta nire izena jadanik sarean dantzan zebilelako segurtasuna nuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

Bai, baliteke; nik behintzat ez daukat kontrako segurtasunik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 309. orr.

Dakigunaren segurtasuna eta ziurtasuna ematen digu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Jainkoa, gizakiaren patua, gaitza eta askatasuna eta hainbat horrelako gai jorratzen zituen eszeptizismo apur batez, horiei buruzko egiaren segurtasunik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Ez zuen oraindik gerokoei ihes egingo zien erabateko segurtasunik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Segurtasunik gabeko geldokote herren bat iruditzen zitzaidan aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

Segurtasunik handienaz esan zion ilunabar aparta zela hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.

Segurtasun osoz oihu egin dezaket ezetz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Segurtasun osoz zekien hori.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 266. orr.

Honako hau segurtatzen dizugu, irakurle, berezko egiak segurtatzen diren segurtasun erabatekoaz: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 202. orr.

Segurtasuna dario alde guztietatik, eta umorea, eta borondate ona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.

Segurtasunez dakigun ia gauza bakarra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 259. orr.

Ezin nuen orduan segurtasunez baieztatu, baina apustu egiteko prest nengoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.

Serio-serio mintzo zen, begi-bistako egiak botatzen ari denaren segurtasunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez komentzitua egotea.  Elizen arteko biblia   Heb 11,1

Zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,13

-Ez, ez, inondik ere -erantzun zion berehala Raukinak segurtasun handiz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 121. orr.

Inor nire zain ez zegoelako nolabaiteko segurtasuna bildu ahal izan nuelarik, pistolari sakela barnean gogor helduta, ostatura sartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Orduan zalantza nagusitu zitzaion eta sentitu zuen segurtasun falta handi batek ez ziola uzten eskua izen hartaraino inguratzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.

-Zerbaitek argia amatatu du -esan zuen, segurtasun falta apur batekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.

10 segurtasuneko iz segurtasun talde bateko kidea.

Segurtasunekoek bazekiten anaia erresistentzia kurduaren irratiko esataria zela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.

Hiru minutu-edo egin zituzten protestagileek zelaian, segurtasunekoak etorri eta zelaitik atera zituzten arte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Segurtasunekoen jeep batera igo nintzen; okerrena espero nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 117. orr.

11 Segurtasun Kontseilu (574 agerraldi, 2 liburu eta 248 artikulutan)

Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak zigorra ezarriko dion beldur.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Europako Batasunari, G-8ko estatuei eta Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluari gidaritza eza leporatu diete.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Nazio Batuen Erakundearen segurtasun kontseiluari, eta baita Mendebaldeko Saharako mandatari berezi James Bakerri.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Iranek dio auzia Segurtasun Kontseilura eramatea huts historikoa litzatekeela.  Berria - Harian   2006-02-03

NBEko Segurtasun Kontseiluan bi ordezkari nahi ditu.  Berria - Harian   2005-07-06

NBEan enbaxadore zelarik, Madeleine Albright-ek aitortza zintzo askoa egin zuen: Segurtasun Kontseiluko seigarren kide iraunkorra CNN da. nazio guztiek baldin badute ere Nazio Batuetan sartzeko eskubidea, zenbat eser daitezke erakunde horren Segurtasun Kontseiluko mahaiaren aulkietan?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 56. orr.

· Arabako Biltzar Nagusiei eskatu die Espainiako Segurtasun Kontseiluari Garoñako zentral nuklearra itxi dezaten eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

12 segurtasun sozial (8 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) gizarte segurantza. ik segurantza 5.

-Eta Estatu Batuetan lan egiteko segurtasun sozialaren txartel berdea behar da izan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.

Handik aurrera, antizikloia eguzkiarekin lotuko zuen aitak, eguzkia azaleko minbiziarekin, minbizia segurtasun sozialarekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako segurtasun (20); agindupeko segurtasun (6); aginte nazionaleko segurtasun (8); arabiako segurtasun (10); arabiako segurtasun indarrek (5); askatasun eta segurtasun (6); auzia segurtasun kontseilura (21); barne segurtasun (14)

egungo segurtasun (6); erakundearen segurtasun (17); erakundeko segurtasun (94); erakundeko segurtasun kontseiluak (25); erakundeko segurtasun kontseiluan (11); erakundeko segurtasun kontseiluaren (11); erakundeko segurtasun kontseiluari (18); erakundeko segurtasun kontseiluko (9); erakundeko segurtasun kontseilura (11); erresuma batuko segurtasun (5); errusiako segurtasun (27); errusiako segurtasun indarrek (5); espainiako segurtasun (41); espainiako segurtasun indarrek (14); espainiako segurtasun indarren (5); espainiako segurtasun nuklearrerako (10); estatu batuetako segurtasun (5); estatuko segurtasun (30); estatuko segurtasun indarrek (10); etxe zuriko segurtasun (7); europako segurtasun (40); ezarritako segurtasun (7); gazako segurtasun (9); gazako segurtasun arduradun (5); gobernuaren agindupeko segurtasun (5); gobernuaren segurtasun (13); gobernuko segurtasun (8); gure segurtasun (8)

irakeko gobernuaren segurtasun (6); irakeko segurtasun (78); irakeko segurtasun indarrak (14); irakeko segurtasun indarrek (21); irakeko segurtasun indarren (15); irakeko segurtasun indarretako (11); irango segurtasun (8); israelgo segurtasun (24); israelgo segurtasun indarrek (10); laneko segurtasun (9); langraizko segurtasun (7); langraizko segurtasun buru (5); marokoko segurtasun (13); marokoko segurtasun indarrek (9); nazio batuen segurtasun (5); nazionaleko segurtasun (8); nbeko segurtasun (113); nbeko segurtasun kontseilua (5); nbeko segurtasun kontseiluak (34); nbeko segurtasun kontseiluan (18); nbeko segurtasun kontseiluaren (9); nbeko segurtasun kontseiluari (9); nbeko segurtasun kontseiluko (19); nbeko segurtasun kontseilura (14); nberen segurtasun (43); nberen segurtasun kontseiluak (15); nberen segurtasun kontseiluan (6); nberen segurtasun kontseiluaren (6); nberen segurtasun kontseilura (7)

palestinako segurtasun (10); paneko segurtasun (23); paneko segurtasun indarren (5); politika eta segurtasun (16); polizia eta segurtasun (9); saudi arabiako segurtasun (10)

segurtasun aholkulariak (7); segurtasun arauak (8); segurtasun arazo (6); segurtasun arazoak (24); segurtasun arduradun (20); segurtasun arduraduna (9); segurtasun arduradunak (9); segurtasun arloan (9); segurtasun arloko (6); segurtasun arrazoiak (17); segurtasun arrazoiengatik (27)

segurtasun baldintzak (6); segurtasun batzordea (7); segurtasun bila (8); segurtasun buru (25); segurtasun buru ohiaren (9)

segurtasun egoera (21); segurtasun enpresa (14); segurtasun eremua (7); segurtasun eta kooperaziorako (33); segurtasun eta osasun (10); segurtasun eta osasunaren (5); segurtasun eza (34); segurtasun eza salatu (5); segurtasun ezak (7); segurtasun ezaren (6)

segurtasun falta (27); segurtasun fisiko eta (5)

segurtasun handia (6); segurtasun handiagoa (8); segurtasun handiagoz (8); segurtasun handiko (16)

segurtasun idazkari (6); segurtasun indar (43); segurtasun indarrak (93); segurtasun indarrak trebatzeko (5); segurtasun indarrei (39); segurtasun indarrek (213); segurtasun indarrek egindako (7); segurtasun indarrekin (11); segurtasun indarrekin izandako (7); segurtasun indarren (140); segurtasun indarren arabera (5); segurtasun indarren artean (8); segurtasun indarren arteko (10); segurtasun indarren aurkako (10); segurtasun indarren kontrako (5); segurtasun indarren lana (5); segurtasun indarretako (71); segurtasun indarretako kide (9); segurtasun indarretako kideak (9); segurtasun indarretan (10)

segurtasun juridikoa (10)

segurtasun komunerako (11); segurtasun kontseilu (8); segurtasun kontseilua (30); segurtasun kontseiluak (157); segurtasun kontseiluak onartutako (5); segurtasun kontseiluan (61); segurtasun kontseiluaren (71); segurtasun kontseiluaren ebazpen (5); segurtasun kontseiluaren ebazpena (6); segurtasun kontseiluaren esku (14); segurtasun kontseiluari (62); segurtasun kontseiluko (99); segurtasun kontseiluko kide (41); segurtasun kontseiluko kideak (5); segurtasun kontseiluko kideek (7); segurtasun kontseilura (81); segurtasun kontseilura eraman (7); segurtasun kontseilura eramango (5); segurtasun kontseilura eramatea (17); segurtasun kontseilura eramateak (5); segurtasun kontseilura eramateko (7); segurtasun kontseilura iristea (5); segurtasun kontseilura joko (7)

segurtasun maila (8); segurtasun ministro (11)

segurtasun nazionala (8); segurtasun nazionaleko (33); segurtasun nazionaleko kontseilari (6); segurtasun nazionalerako (56); segurtasun nazionalerako aholkulari (13); segurtasun neurri (128); segurtasun neurri bereziak (11); segurtasun neurri eskasak (5); segurtasun neurri gisa (7); segurtasun neurri guztiak (12); segurtasun neurri handiak (8); segurtasun neurri handien (8); segurtasun neurri zorrotzagoak (6); segurtasun neurri zorrotzak (15); segurtasun neurriak (177); segurtasun neurriak areagotu (12); segurtasun neurriak betetzen (6); segurtasun neurriak hartu (8); segurtasun neurriak indartzeko (5); segurtasun neurriak zorroztu (12); segurtasun neurriek (6); segurtasun neurrien (11); segurtasun neurririk (13); segurtasun nuklearrerako (12); segurtasun nuklearrerako kontseiluak (5)

segurtasun osoa (10); segurtasun osoz (20)

segurtasun plana (7)

segurtasun sistema (17); segurtasun sistemak (6)

segurtasun uhala (10)

segurtasun zaintzaile (6); segurtasun zerbitzu (7); segurtasun zerbitzuek (18); segurtasun zerbitzuen (10); segurtasun zerbitzuetako (8)

bakea eta segurtasuna (13); bere segurtasuna (6); egonkortasuna eta segurtasuna (6); errepideetako segurtasuna (7); euren segurtasuna (7); gure segurtasuna (9); herrialdearen segurtasuna (7); herritarren segurtasuna (14); lan segurtasuna (6); langileen segurtasuna (10); pertsonen segurtasuna (7)

segurtasuna arriskuan (20); segurtasuna arriskuan jartzen (5); segurtasuna bermatu (24); segurtasuna bermatu ahal (5); segurtasuna bermatuko (14); segurtasuna bermatzea (38); segurtasuna bermatzeko (96); segurtasuna bermatzeko eskatu (6); segurtasuna bermatzen (22); segurtasuna ematen (18); segurtasuna eta bakea (5); segurtasuna eta egonkortasuna (10); segurtasuna hobetzeko (16); segurtasuna izan (6); segurtasuna izango (6); segurtasuna kolokan (8); segurtasuna lortzeko (6); segurtasuna ziurtatzeko (8)

lan segurtasunaren (8); laneko segurtasunaren (9); segurtasunaren alde (10); segurtasunaren ardura (7); segurtasunaren auzia (7); segurtasunaren eta osasunaren (8); segurtasunaren inguruko (19); segurtasunaren izenean (13)

segurtasunari buruzko (39); segurtasunari buruzko txostena (5); urtegiaren segurtasunari (9)

segurtasunaz arduratzen (6)

barne segurtasunerako (6); espainiako segurtasunerako (10); politika eta segurtasunerako (29); segurtasunerako estatu idazkari (14); segurtasunerako estatu idazkariak (5); segurtasunerako goi arduradun (7); segurtasunerako goi komisario (19)

segurtasunik eza (14); segurtasunik gabe (14)


segurtasunburu (orobat segurtasun buru) iz segurtasunaren buru dena.

Arafatek Al Majaide ezarri du berriro ere PANeko segurtasunburu; gainera, segurtasun indarrak hirura murriztu ditu.  Berria - Mundua   2004-07-23

Omar 'mula' buruzagi talibanaren segurtasun burua atxilotu dute.  Berria - Mundua   2004-12-15

Segurtasun buru batek zabaldu zuen M-11ko lehergaia Titadyne zela.  Berria - Mundua   2004-07-09

Hartu nuen, eta zortzi-zortzietan iritsi nintzen elkartu behar genuen puntura, segurtasun-burua arratsaldero edatera joaten zen jatetxearen aurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Aurrera egingo du bihar Mariano Merino Langraizko (Araba) espetxeko segurtasun buru ohiaren kontra abiatutako auziak, ustezko sexu jazarpenengatik.  Berria - Harian   2005-09-25


segurtate iz segurtasuna.

Segurtate bat... edo zuretzat berdin da, sosik gabe ere jendea bizitzen ahal da?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 200. orr.


segurtatu, segurta, segurtatzen (1183 agerraldi, 78 liburu eta 579 artikulutan; orobat seguratu 25 agerraldi, 7 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian segurtatu agertzen da) 1 du ad zerbaiten segurtamena eman.

Liburua hamaika aldiz miatu, arakatu, aztertu eta berraztertu ondoren, honako hau segurtatzen dizugu, irakurle, berezko egiak segurtatzen diren segurtasun erabatekoaz: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 202. orr.

"Bai", segurtatu zion William Bankesi, "denontzat dago aski".  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.

Erdalduna dela, bai; "baina oso pertsona prestua" dela segurtatu dit.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.

Michel Goyenetche Ligako burulehenak segurtatu dauku garbiki "afera martxan dela eta martxa onean".  Herria   2005-02-10

Konpainiakoek deitu eta segurtatu zidaten Evora egun bi geroago helduko zela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 277. orr.

Bidarteko herriak zonbait egunentzat aloimendua segurtatu diote hor bizi zireneri...  Herria   2004-06-17

Lantokitik zuzenean etorriko zela segurtatu bazidan ere, bistan zen lehenago etxea izana zuela geltoki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

-Gauzak hobetzen direnean, bila etorriko natzaizue -segurtatu zion Xanek andreari, agur erratean-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 212. orr.

"El Eco de Navarra" egunkaria urrunago doa eta segurtatzen du gobernadorea entseatuko dela teileri baten sortzen inguruan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 82. orr.

Neure baietza areago segurtatu nion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Deusik ez zuela segurtatu zion Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 134. orr.

2 zerbait edo norbait seguru jartzea edo arriskuetatik libre uztea lortu.

Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guarda ipiniz.  Elizen arteko biblia   Mt 27,66

Sareak, gainera, egurrezko ate bat edukiko du, burdinazko bi sarraila ezberdinekin, eta euskarriz eta morroiloz oso ondo segurtatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1181. orr.

Korapilo sendo batez segurtatua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

Inguruko etsaiak mendean hartu eta Nafarroako mugak ondo segurtatu ondoren, [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

Honek asko maite baitu Ines eta bizibide materiala segurtatu nahi baitio ondasunen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Euskarari behar zaiola legez segurtatu hartze duen tokia.  Herria   2002-11-14

Enpresa amak segurtatzen du, IG jarduerak zentralizatuz, ekoizpenaren mundu mailako koordinazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Udazkenean, gobernuak ez zuen gizarte-babesean atzera egiteko dudarik izan, merkatuak segurtatu eta Maastrichteko helburuei atxikitzearren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Aldi huntan, gehiengoa behar lukeela segurtatu.  Herria   2001-01-11

Bi erdiak billete berarenak zirela segurtatu ondoan, gela ttipiko atea doi bat pusatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 45. orr.

Tokia segurtatu nuen gauaz dabiltzan trein horietarik batean, etzateko lekua ere ba.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Sailkapenean laugarren tokia segurtatu du, honenbestez Top 16-eko finalerdietan ariko baitira sasoi ondar honetan.  Herria   2003-03-06

Lana segurtatua izango dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Bazkaria 15 eurotan da eta animazioa segurtatua da.  Herria   2002-09-26

Segurtatu onbidean zeure zerbitzari hau, ez nazaten harroputzek zapal.  Elizen arteko biblia   Sal 119,122

-Urrundu dela segurtatzea hobe ginuke!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

• 3 da/du ad zerbaiten segurtamena lortu.

Segurtatu nintzen etxe horretan ez zedin izan adinagatik edo gorpuzkeragatik nire ekintza susmagarria bihur zezakeen ezein neskatila edo emakumerik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.

Bere bizia segurtatu nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du.  Elizen arteko biblia   Lk 17,33

4 (era burutua izenondo gisa)

Zorraren zerbitzu segurtatuaren erdia baino gehiago Munduko Bankuari eta NDFri egindako ordainketei dagokie. Orduan bururatu zitzaion ni berarekin sar nintekeela bonbillen salmentan, etorkizun segurtatua izanen nukeela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Urketa eta Milafrangako herriek obrak abiatuak dituzte [...] beren posta bulegoak leku berri eta segurtatuetan emaiteko.  Herria   2003-03-20

"Hastamuska soilik" ibiltzetik "zientziaren ibilera segurura" doan igarobide gisa ulertzen du, aurretik marraztutako egitasmoaren eta metodo segurtatuaren araberako igarobide gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.


segurtatzaile izond segurtatzen duena.

Gainera armak, norberaren biziaren segurtatzailea eta etsaiaren kalitzaileak, nola erabiltzen eta artatzen ziren irakasten zieten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Horiek izanen baitira biharko bakearen segurtatzaile, partikularzki erakusten baitzaiote zer gauza behar gabekoa den gerla.  Herria   2005-11-17

Xarlesen gustuko metro edo postako ofizio horiek bizi-segurtatzaileak izan arren, ez ziren aski emankorrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.


segurtatze iz zerbaiten segurtamena lortzea.

Apurkinen pean harrapatuta ustez geratzen ziren lau lagunen bilaketarako ahaleginak berriro hastekoak ziren, haatik, segurtatze lanak egin ostean.  Berria - Mundua   2006-01-04

Falujan burutzen ari garen segurtatze operazioak herrialde osoan izan dezakeen eraginaren arabera ebaluaketa bat egingo dugu», zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-11-21


segurtki ik segurki.

segurtu, segur, segurtzen du ad segurtatu.

Ez da baitezpada aldaketa handirik kontseilu jeneralean, eskuindarrek gehiengo ederra segurtua-eta.  Herria   2001-03-22


seguru (3982 agerraldi, 257 liburu eta 689 artikulutan; orobat seguro g.er.) 1 adlag arriskurik gabe, arriskutik at.

Seguru aritzeagatik, galdetu egin nion ea Gordon Dryer-ekin hitz egin ote nezakeen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.

Konfiantzazko lagunarekin jardungo balu bezain seguru sentitzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.

Maindireen lauki horretan gutxienez eroso sentitzen omen ziren eta seguru, handik kanpo ez zekiten zer egin beharko zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.

Zuzen dabilena seguru dabil, bide okerretik doana nabarmen geratzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,9

Tenpluaren babespean gorde zituzten ondasunak osorik eta seguru zaintzeko.  Elizen arteko biblia   2 M 3,22

Edozein lekutan seguru bizi ziren; beldur eta ardura guztietatik libre.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Armada faxista auzoan sartu zenean, mendira bidean, ingurua garbi eta prest zegoen, seguru kanpatzeko, eta handik kilometro batzuetara mendian gotorturik zegoen armada errepublikarrari eraso egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Ksantiko hilaren hogeita hamarra baino lehen itzultzen direnak, bakean eta seguru bizi ahal izango dira.  Elizen arteko biblia   2 M 11,30

Asisa itzuli zen lasterka batean, seguru eta pozik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.

Seme bakarra amari bezala atxiki zitzaion Hugolino jaunari, haren onberatasunaren magalean seguru atseden eta lo hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

· Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak, baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea.  Elizen arteko biblia   Jb 24,23

2 zalantzarik gabe. ik segur.

Seguru judua dela?, galdetu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

-Seguru beldurtzeko modukoa nagoela -esan zuen Monikak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Seguru“, erantzun zidan Susanak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

-Seguru, ezta?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 149. orr.

Eta seguru Adrianek eta Josebak zerrategiko zokoren bat erakutsiko zidatela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Lore xorta gorri bat erregalatzen badiozu emakume bati, seguru haren hankarteko larrosa duzula gogoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Irakur egitzak Txekhov-en ipuinak, seguru haietako batean xehetasun hori bera aurkituko duala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

-Goizegi omen seguru jakiteko, baina denak horretan zaudek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Ez dakielako seguru hori guztia egia edo gezurra den.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 21. orr.

Bizirik ote zegoen ere ez zekien seguru.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.

Gauza bat bederen seguru dakigu, zeuen errukiak bultzatuko zaituztela lan hau egitera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Hori ere erabat seguru zakiat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

Ondo ikusi gabe ezin seguru esan baina, [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.

Baina ordurako ez zuen seguru gogoratzen igela edo sugandila ote zen gelan zapaldu zuena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.

Esan zion emazteari: -seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu.  Elizen arteko biblia   Epa 13,22

Grappa, Italiatik eroan ahal nizkien guztietatik ia seguru gehien estimatuko zutena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Lizzie Flemingek esan zuen Mariari suertatuko zitzaiola, seguru, eraztuna. goizean kafe kikara bat hartzea bezain arrunta izango zen, seguru.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Hainbeste liburu irakurri badu, seguru baietz!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.

Neuk odolez markatutakoak, hori ere seguru.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

3 bere buruaren uste osoarekin; huts egin gabe.

Seguru eta inbidiatua sentitzen zen haren ondoan, Tarantinoren nobia bailitzan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Seguruago sentitzen naiz, lasaiago neure baitan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Baina errege frankoek, beren botereaz seguru, ez zuten halako damurik izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Bi hatz erakusleez, erritmo beti berdinean, teklak bizkor ez baina seguru sakatuz, mingaina hortz artean, ahalegin betean, zeharo kontzentratuta ari da.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

• 4 izond arriskurik gabea. ik segur 2.

Aterpe seguru bila.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Ondoren bide laburrago eta seguruagoa hartu zuten, eta lurmutur hartatik Sigerreraino joan ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.

Ural mendiak gurutzatu ondoren Errusia osoa zeharkatu beharko zuen toki seguru batera iristeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Hala oso zoko seguru batera iritsi naiz, basoa oso itxia den lekura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei, jana, jantzi egokia eta osasunaren kontrako izango ez den bizimodua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Eta zientzia, ez ote da pesimismoaren beldurra, eta hari ihes egiteko bide seguru bat?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Ez zen batere lan segurua, ez nengoen eroso ordu txikietako giro hartan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Kontratu finkoa segurua omen duk orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Asmo sendoa hartua zuelako ihesa segurua ez zen bitartean estepan barrena ez saiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Ezaugarri guztiz seguru hauen bidez [...] Jainkoak zuregan eta zure bidez adieraziak guztiz sinesgarriak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Urrea bezain segurua zen aktibo likidoa, interesak sortzen zituena gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Oso denbora gutxi neukan muga-pausoa modu seguruan antolatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

· Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 46,2

Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat, zu zintudan neure babesleku seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 71,7

5 zalantzarik gabea.

Gauza bat segurua da: ez diegu keinuei duten garrantzia ematen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Gauza segurua da ez zidala erantzungo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.

Kontu segurua zen zaurituari laguntzen gelditzen zena ere atzeratu egingo zela, eta frantsesek biak harrapatuko zituztela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Gauza seguru xamarra da, ordea, gizarte normalak berarentzat idatzirik daukan garapen pertsonalean aurrera egin ahala, misterio guztiak bidean galdu eta orain dioenaren kontrakoa esatera [...] iritsiko dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,18

Orriak tokiz aldatzen dira erritmo seguruaz, pasarteak eta koadroak badoaz bata bestearen ondotik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Berehala gogoratu zitzaidan liburu hark deskribatzen duen erritu gaiztoa, eta hipokondriakoaren gainean izan zuen eragin ia segurua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Irizpide hori da seguruena; neure egingo dut, noski.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

6 bere buruaren uste osoa duena; huts egiten ez duena.

Baina guztiz espero ezin zitekeena zen hura bezalako emakume segurua bat-batean aurpegia gorriz tindatzeraino asaldatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.

Halakoak ziren beti Oesteko heroiak, ausartak baina krudelak, seguruak baina trikimailuzaleak, arduratuak baina isilak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.

Aspaldiko ika-mikak kitatzeko erabiltzen den ahots-doinu seguruaz dio: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 228. orr.

Urruntasuna izaten da ematzeko erremedio segurua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu.  Elizen arteko biblia   Heb 6,19

Gauza handi, seguru eta tinko bati zaion errespetoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 207. orr.

Uztaia ez baitzen bioi helduleku segurua eskaintzeko bezainbestekoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Tramankulu hauek oso seguruak izan ohi dira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Oharturik kirol horietako tresnak zangoari finkatzeko moldeak ez zirela hain seguruak, lotgailu sistema berri bat asmatu dute.  Herria   2003-01-21

• 7 iz segurtasun gailua. ik segurtagailu.

Seguruak huts egin zuen, hori da dena...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

8 asegurua.

Agentziak, kolpearen neurriaren arabera, seguruak ordaintzen ez duen konponketaren zatia ordainaraztera eta garajean dauden furgonetak garbitzera zigortzen ditu gidariak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino,  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

9 seguruena adlag seguruenik.

Seguruena pentsatuko huen beste erremediorik ez nuela izan, behartua nintzela horretara.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

Puf, seguruena ez du deus.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

Gure aitak, seguruena bizar luze hori zela-eta, "Olivetti zaharra" deitzen zion beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Hiztegian begiratzean okertuko nintzen seguruena, presagatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

-Plazan ibiliko da seguruena, pasieran.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Irudipena nuen ez ote zuen maitaleren bat han, eta, seguruena, negozioak ere izango zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Zer edo zer gaizki egingo dut, seguruena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.

Gela handi bat zen, bulego izandakoa seguruena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

10 seguruenik (483 agerraldi, 91 liburu eta 122 artikulutan) adlag aukera gehienen arabera. ik beherago 14.

Seguruenik badakizu zer esan nahi dizudan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 67. orr.

Detektibeok, seguruenik badakizu, ez dugu lan-ordutegirik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Seguruenik 1211. urtean jaio zen Pragan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Husainek seguruenik arrazoia zuen: bere bizimoldearekin, apenas ateratzen zuen iraunbizitzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Eta horrek, seguruenik, ez digu gauza onik ekarriko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

Azaldu zidanez, Juliok gogor egin omen zion Marroren kontra, seguruenik jeloskor zegoelako, edo agian drogaren susmoa ere bazuelako eta Adela hartatik babestu nahi zuelako; auskalo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Familia bat bizi da hemen seguruenik edo bederen langileak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

-Maiatzeko zenbaki berezian, seguruenik -erantzun zion Del Vallek-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 226. orr.

Eta Otero ere, ia seguruenik, hari zor zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Norbaitek ikusiko balu, seguruenik irribarre egingo luke.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 230. orr.

Beti iruditu izan zait literaturak ordezkatzen ziola bizitza, benetan sentitzeak edo bizitzeak beldur ematen ziolako seguruenik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Ordurako, Tomas gizon eskolatua zen eta apaiza seguruenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Hautsak ez harrotzeko, seguruenik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

11 segurutik adlag seguru asko.

Laurogeitaka urte (eta gehiago, segurutik) iraun dezakeen bizi-pasaren ondoren, zer egiten du zoriontsuak?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Zuzentzaileak ez dauka gogoan, honez gero, nola jakin zuen hau, segurutik denborak zuzendu ez duen konfiantzazko liburu batean irakurriko zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 43. orr.

Inongo herritan jaio ez eta hiriburuan hil, alajaina!: liburuaren historia unibertsalean sartzeko moduko alea eta beste inon ikusi ez dena, segurutik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

12 seguru, dudarik gabe; segurtasunez.

Inork ez zekien segurutik Hüsok zenbat urte zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Segurutik dakigu tiro egin zutenen artean zegoela Juan Astigarribia, buruzagi boltxebike ezaguna, esan zigun gobernadore jaunak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

Ez dakit segurutik zer bilatzen ote zuen ama iharrarekin, beti han eta hemen harekin lan bila.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Badakik, ni hagitz segurutik beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

13 ez-seguru izond

Ideien, pentsamenduaren, zientzien edo ezagutzen historia deritzen diziplinetan, euren mugez hain ez-seguruak eta euren edukietan hain zalantzatiak diren diziplinetan alegia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

14 seguru aski (128 agerraldi, 33 liburu eta 17 artikulutan) adlag seguru asko.

Seguru aski bahekien hik hau...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Seguru aski, denbora luzea zeraman Hannak negar-zotinka, aurpegia burkoetan sarturik, gehiago ezin eutsi izan zion arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

Ulertu nian, horrez gain, zein bitxi sentituko hintzen, seguru aski, gure artean, jende arruntaren artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

Baina Jainkoak nahiko du, seguru aski, noizbait ni dirua itzultzeko gauza izatea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 128. orr.

Rafa gu baino askoz ere ganoratsuagoa duzu, eta seguru aski ez zaio gizalegezkoa irudituko arrazionamenduaren kontura txantxetan ibiltzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Nagikeria hutsez egingo nuen seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Ezti-usain betegarria zerion haren arropari, halvah ezti-opilarena seguru aski.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

15 seguru asko (548 agerraldi, 94 liburu eta 73 artikulutan) adlag aukera gehienen arabera.

Seguru asko ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Seguru asko -halaxe pentsatu zuten-, lo zeuden andreak eta haurrak bakean utziko zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Baina seguru asko, halaxe uste zuten denek, haien grebak, haien sakrifizioak, irabazia zuen saria ordurako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Inpresioarengatik seguru asko, pixa egin duzu galtzetan, eta agerian gelditu zaizu marka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 121. orr.

Ordubete lehenagoko deia ere haiena izango zen seguru asko, baina nik artean ezin atenditu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Handiagoak ere esango zizkion, seguru asko, emakumeak bere pistola eskuan zuela isilik jarraitzen zuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.

Letretakoa monsieur Nestor izango zela seguru asko, ordu arte frantsesa eman ziguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Ritaren lagunen bat izango zen, seguru asko, hura zeramana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Costaren mehatxuagatik ez balitz, seguru asko ez zitzaidan inoiz burura etorriko harresiaren trazatua errepasatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

Baina zergatik eskaini diot hainbesterainoko arreta seguru asko interes handirik ez duen Tortoren eta Agustin izeneko agure armairutxoaren arteko solasari?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 261. orr.

Apal txiki batzuk besterik ez; aspaldiko artxiboren baten hondakinak, seguru asko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

-Dirudunen bat, seguru asko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

Sukaldean egongo dira seguru asko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.

Ez da esku horren laztana nahi izango duen inor seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

16 seguru askorik seguru asko.

Hainbat artikulu idatzi eta argitaratu nituen, gainera, tarte horretan, orain seguru askorik -ez naiz, egia esan, bilatzen saiatu ere egin baina- inongo hemerotekatan ezin aurkitu ahal izango liratekeenak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 155. orr.

Ohikoena eta errazena egin nuen horretan ere seguru askorik, egokitzen zitzaidana.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Betiko seguru askorik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.

17 seguru egonsup_1 zalantzarik ez izan.

Seguru hago esaten ari haizenaz?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

-Ez nagok seguru, Jon.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 88. orr.

Ez al zaude diozunaz seguru?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.

Ez nago hain seguru.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 17. orr.

Baina ez nago guztiz seguru.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 18. orr.

Seguru nago nire koinatuak oso prezio onean salduko digula.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Baina, egon zaitez seguru, izango dugu oraindik bakarka egoteko aukera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Eta, bere burua ikusirik, seguru nago handik ere ihes egiteko premia sentituko duela atzera berriz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.

Besterik zioen arren, seguru nago Monikak gau horretan erabaki zuela nirekin bizitzera etortzea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Ni irteten naizenean seguru nago saltzaile irtirin hori nire atzetik etorriko dela, ikusiko duzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Kontakizuna amaitu zela seguru egon zenean, barre-algaraka aritu zen minutu erdi osoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Oraindik ez zaude seguru ezizen berriaren kontua denek behar bezala ulertu ote dizuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 25. orr.

Baina horretaz ere ezin seguru egon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

18 seguru egonsup_2 arriskutik at egon.

Lasai utz dezakezu hemen, seguru dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.

-Hemen ez hago seguru.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 135. orr.

Etxe barruan eta zaintzaile zintzoek inguraturik bazaude ere, ez pentsa gero seguru zaudenik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 207. orr.

Loiolan ari ziren Euzko Gudarostea antolatzen, eta inon ez omen ginen han bezain seguru egongo.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.

Bilobatxo, ez kezkatu zure aitaz; hura seguru dago mendietan, eta irakiarrek ezin dute harrapatu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Gu seguru gaude hirian, haragia dupinean bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 11,3

-Ez, ez; hemen seguru zaude.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Israeldarrak ez daude seguru armak dituztelako, mendi garaietan bizi direlako baizik.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,10

Gizaki edo mamurik, inor ez dago seguru!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 172. orr.

19 seguru izansup_1 arriskutik at izan.

Arduradun honekin seguru zarete.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Jeseren seme hori lurrean bizi dadin arte, ez haiz seguru izango, ez hi, ez hire erregetza.  Elizen arteko biblia   1 Sm 20,31

Arduradun honekin seguru zarete.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Gure sagua seguru dela iruditu zait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Izan uste on Jaunarengan, zeuen Jainkoarengan, eta seguru izango zarete.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,20

20 seguru izansup_2 zalantzarik ez izan.

Irabazlearen koroa lortzeaz seguru dira, baldin eta azken erasoa egiteko abantaila lortzen badute eta aurkakoaren eraso berria jasotzera behartuak ez badaude.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 181. orr.

Seguru baita ongi ezagutzen duela bere burua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Ez, ni seguru naiz Iurreta, Lakua, Senpere, Garazi, Luzaide edo Goizueta aldera begira idatzi zuela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Horretaz seguru izaten ahal zara!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 262. orr.

21 seguru-seguru

-Seguru-seguru hago nire semea dela?  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

Seguru-seguru jakin nuenean keinua niretzat zela, hurbildu egin nintzen, nahikoa harriturik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Hamar-hogei urte barru doinu-bilketari heltzen dionak, Joanitok baino doinu gehiago bilduko ditu seguru-seguru.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.

· Seguru-seguru etxera eramango zaitu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bezain seguru (16)

egon seguru (7); erabat seguru (10); ez dago seguru (8); ez dakit seguru (20); ez nago seguru (24); ez nengoen seguru (5); ez zaude seguru (5); ez zegoen seguru (12); ez zekien seguru (8); guztiz seguru (13); hago seguru (5); hain seguru (33); hemen seguru (6); hori seguru (35); horren seguru (12); horretaz seguru (5)

ia seguru (31); izango da seguru (5); izango zen seguru (7); lasai eta seguru (6); leku seguru (6)

oso seguru (55); oso seguru aritu (5)

seguru al hago (5); seguru al zaude (6); seguru aritu (9); seguru aritu zen (8); seguru aski (127); seguru aski ere (8); seguru aski ez (5); seguru asko (549); seguru asko bai (5); seguru asko ez (23); seguru askorik (10); seguru baietz (8); seguru baitzegoen (8); seguru bizi (13); seguru biziko (16); seguru biziko dira (6); seguru dago (21); seguru dakit (8)

seguru egon (30); seguru egongo (11); seguru egoteko (6); seguru esan (8); seguru eta lasai (5); seguru ezetz (6); seguru ezin (6); seguru gaude (12); seguru hago (9)

seguru ikusi (7); seguru jakin (17); seguru nago (149); seguru nagok (20); seguru naiz (8); seguru nengoen (24)

seguru seguru (12); seguru sentitzen (18)

seguru zaude (27); seguru zegoela (5); seguru zegoen (55); seguru zekien (6); seguru zer (8); seguru zeuden (5); toki seguru (5)

zaude seguru (7)

bide segurua (9); erabat segurua (5); ez da segurua (17); gauza segurua (38); gauza segurua da (15); guztiz segurua (6); hain segurua (6); ia segurua (9); ibilera segurua (6); kontu segurua (9); leku segurua (7); obra segurua (7); obra segurua dela (5); oso segurua (10); segurua baita (5); segurua da (64); segurua dela (24); segurua izan (9); segurua izango (5); segurua kendu (6); segurua zen (16); sexu segurua (5)

seguruago egongo (11); seguruago sentituko (7); seguruago sentitzen (11)

seguruagoa da (13)

seguruagoak dira (6); seguruagoak direla (5)

oso seguruak (12); seguruak direla (5); seguruak izan (6)

leku seguruan (8); toki seguruan (8)

biderik seguruena (5); lekurik seguruena (7); obrarik seguruena (5); seguruena da (7)

bide segurutik (6)

ia segurutzat (5); segurutzat jo (11); segurutzat jotzen (14)


sehaska 1 iz haurrentzako ohe txikia, eskuarki kulunka daitekeena.

Neskak sehaskan utzi zuen berriz umea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 143. orr.

Badakizu Jose negarrez dagoela sehaska alboan?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Biolina mahai gainean tentuz eta maitasunez jarri zuen, ama batek umea sehaskan bezala-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Haur zurien sehaskari eragitera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 346. orr.

-Sehaskan ito behar nian-eta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Herio haur bat sehaskatik hartzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Haurtxo bat ikusi zuen sehaskan etzana hilik, eta santuak, harengana hurbilduz, lozorro batetik bezala iratzarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Aspaldi galdutako anaia zenuela, behinola ijito batzuek sehaskatik ebatsitakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Ohe-armairuak eta haurren zurezko sehaskak sukalde pribatuan zeuden.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Platanondo, zumar eta ezkien adaburuek, berriz, zabuka segitzen zuten sehaska erraldoi batzuk balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Sehaska horiek oso zurrunak izaten dira, eta haurra sehaskaren erdian lotzeko uhal bat izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Kantu bat sehaska hutsari.  Berria - Kultura   2004-09-22

Liburuzaleen giroan, inkunable esaten zieten halakoei: "sehaskako" obrak, 1500 urtea baino lehen inprimatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Horregatik, esku bigunaren leuna erantsi behar diote beren kargu-itzalari, handizkien sehasketan hazi ez direnak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

2 irud/hed

Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Itsasoa ez zitzaigun bidaia hartan haserretu [...] eta, hargatik, berant gabe ohitu nintzen mugimendu hartarat, goiti-beheiti eta beheiti-goiti, uraren sehaskan kulunka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Druiden artean, mihura beneragarria zen, haritz gainean sorturikoa batik bat, jainkoen agerpena zelako; eta haritza, beneragarria, jainkoen sehaska eta jauretxe bihurtzen zelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Hitzaren sehaska, beraz, badirudi Antzuolan eta Bergara aldean dagoela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Lurra zen bizitza, sehaska betierekoa, munduaren osasuna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Kanta diezaiogun sehaska kanta bat gure herriaren sehaska hutsari: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Ateismoaren sehaska Europa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.

Beti garbi izan ezazue erlijioak despotismoaren sehaska direla.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Florentzia (Italia) pizkundearen sehaska izan zen XV. mendean.  Berria - Kirola   2006-01-25

Sehaskatik urruntzea ez ote da bada akulturizazioa?  Berria - Ekonomia   2006-02-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerbait gozo eta ezti, sehaska-kanta baten antzekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.

Sehaska-kanta baten doinua erabiliko du.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.

Autobusek, trenek edo metroek [...] "sehaska-efektua" izenez ezagutzen dena sortzen dutenez bidaiariengan, [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Lukrezioren ahotsa gure bilaketen sehaska-eragile da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sehaska izan (3); sehaska kanta (22); sehaska kanta bat (7); sehaska kanta baten (4); sehaska kantak (5); sehaska kantaren (4); sehaska kantu (5); sehaska kantuak (4); sehaska kantuen (6)

sehaskan ito (3); sehaskan lotan (3); sehaskan utzi (6); sehaskan utzi zuen (4)

sehaskara hurbildu (3)


sehaskatu, sehaska(tu), sehasktzen du ad sehaskan kulunkatu.

Haizearen ahotsak sehaskatzen gaitu, kantuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 60. orr.

Harmailetan ikusten nituèn ikurrinak hiru koloretako izara uhintsuak ziren, nire gogoa sehaskatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.


sehaskatxo iz sehaska txikia.

Burura zetorkion orduan, ez atsegin handiz ere, Diane txikitxoa, musu-arrosa eta haserre-antza, bere sehaskatxoan ozta-ozta ikusgai, hainbeste parpaila eta gauzakiren artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.


sehi 1 iz etxeko zerbitzaria, gizona nahiz emakumea. ik morroi; neskame.

Han ezagutu zuen Jeanne jaun-andere haien sehia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.

Gehienetan, sehiek eta zaindariek baizik ez zuten bizi jauregi hori.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Arbidetar baten aholkuak jarraituz Rachel eta Jacob oihal-saltzaileen etxeko sehi bilakatu zen, Santa Izpiritu auzoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

-Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez -gaztigatu zion sehiak merkatariari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.

Eta aitzinean edo azpian beste norbait, esklaboa edo sehia, honek bete dezan agindu zaion lana.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Bere egitateaz damuturik, Martzelina, bizi guzian haiekin egona zen sehia, igorri zuen, har zezan eta etxera ekar, baina ordukotzat mutikoa desagertua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

Aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin: soldadu eta sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Kalean sehi atso bat ikusi duzulako, soil-soilik, ezin zaitez negar-zotinka hasi haren kariaz, zinkulin-minkulin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Etxetik kanpo, ainitz urtez lan egin baldin badu sehi bezala, sort etxeari eta herriari guziz atxikia zen.  Herria   2004-05-27

2 (adizlagun gisa)

Duela 78 urte Arizkunen sortua zen eta sehi etorria Garazi alde huntarat aspaldi huntan.  Herria   2005-04-14

Gaxton bera Trocaderoko ostatu bateko zerbitzari trebea zen eta Elli honen arreba aldiz Lutecia hotelean sehi zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

Hazparnen Trolietean sehi egon zinen.  Herria   2001-03-22

Gazte gazterik joanik sehi bazuen 11 urte erretiratua zela zaharretxe batetarat.  Herria   2001-05-17

3 (izenondo gisa)

Arraza konkistatzaileak daude, gudariak, eta herri konkistatuak, azpiratuak, baztertuak: herri xume laboraria, sehia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan, Rachel eta Jacobenean sehi lanetan hasi baino lehen, harekin oheratzen zen erregularki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Tuileries baratzea ez zen oraino hertsia, eta Xarlesek La Motte Piquet etorbideko sehi-gela urriraino jo zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Aita bretoina du, ama euskalduna, sortzez mugaz haindikoa, gaztean sehi kondu etorria Hendaiarat  Herria   2001-09-06

5 morroia.

Lasai asko igo ziren denak nor bere karrozara; anitz sehi, neskame eta zerbitzarik lagunduta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Ulibarri jaunaren zerbitzuko, sei bat sehi eta neskame topatu ditut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.


sehigo iz sehi dagoenaren egoera. ik sehitasun. irud/hed

Nola ez bada, iruindar guztiak eta are nafar guztiak ere apartaraziko genituen noizbait Erromako printze ustelaren sehigotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Finean, sehigo mota bat baizik ez da soldadutza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 244. orr.


sehilabeteko ik seihilabeteko.

sehileko ik seihileko.

sehitasun iz sehia denaren nolakoasuna. ik sehigo.

Zeren nahiago baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.


sei 1 zenbtz bost eta bat, 6. (dagokion izenaren ezkerrean)

Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen. Sei orrialde idatzi ditut, nolabaiteko atseginaz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,27

Begiratu diezu lorea aspaldi galdutako sei magnolia arbola itzelei.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.

Gizaseme bat ikusi zuen, Serafin batek bezala sei hego zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,18

Sei zaldik tiraturiko kalesa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Sei digitoak markatzea baino gauza errazagorik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Sei pisuko eraikina zen, leiho estuekikoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Sei aldeko poligono bat hartu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Beheko aldearen diametroa sei partetan banatu eta goiko muturraren diametroari bost parte emango zaizkio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Nafarroa Behereko bortz hirietako eta sei ibarretako jendeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Kolomaren beheko aldeari aplikatutako diametroa hartuz, sei aldiz eman zioten neurri hori altuerari, kapitela ere barne.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Michael ere altxatuta zegoen ordurako, sei zerra-hortzeko labana zorrotza bezain prest.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Ozta-ozta sei edo zazpi ordu lo eginda zeuden eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

-Banekielako etxe zaharraren azpiko hartzuloan sei bidoi gasolina, laurogeita hamabost metraileta, berrehun eta hirurogeita hamabost eskubonba [...] zeudela ezkutaturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Sei izen, eta seiak esanguratsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 228. orr.

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi urteko kartzela zigorra seira murriztu dio.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Horretan eman nituen bost urte Zarauzko ikastolan eta sei Lasartekoan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Bide-bazterretan, berriz, beste sei hil zituela esaten dio Josek epaileari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 134. orr.

Sei hilda erori ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.

Hamabi urtez izan zen errege eta horietatik sei Tirtzan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,23

Gau haren ondoren beste bi, hiru, sei etorri ziren, auskalo, soka berari helduta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.

-Zergatik bost, eta ez lau edo sei?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 3,4

Sei horien artetik bizirik gelditutako bakarraren balentriek -nireek- hartzen zuten lekurik luzeena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

Txapeldunen Ligako zortzi partidetatik zazpi jokatu ditu, horietako seitan titular.  Berria - Kirola   2004-03-11

Neskak hamar groscheneko txanpon bat, seiko bat eta lauko bat hartu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Hi zortzi urteko neskatillia; ni seiko mutilla.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 40. orr.

Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 40,49

3 (futbol, pilota eta kideko kirolen emaitzetan)

Jainkoa lagun, sei eta huts utziko ditugu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

4 (data adierazteko)

Urriaren seia zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.

Otsailaren seian CRSak sartu ziren gose grebalari guztiak atxilotu eta handik ateraz. Martxoaren seian askatu beharko lituzkete.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

Apirilaren lehenetik seia arte Gantxiki trinketean.  Herria   2003-03-20

Joan den irailaren seiaz geroz hasia da zerbitzu hori.  Herria   2001-09-20

Hilabete hunen seian herriko etxean elgarretaratu dire. aranaztarrek indarrez kendu, eta urriaren seirako Iruñean zuten denuntzia.  Herria   2003-03-20

Bi egun falta dira azaroaren seirako.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.

Buckbeaken apelazioa... hilaren seian izango da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 256. orr.

Aurrerantzean kondenatua deituko dena, ekainaren seiko ilunabarrean hil behar da...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

5 (ordua adierazteko)

Gaur goizerdian, goizeko seiak aldera, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Arrats batez, seiak irian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Seiak eta zazpiak bitartean gertatu ohi zela esango nuke.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Arratseko seietatik zazpietara izango zen hori.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

Zortzietatik seietara egiten nian lan, eta egunetik egunera gero eta lan zikin gehiago agintzen zidatean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Seiak hurbil abiatu naizenean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Arratsaldeko seiak baino lehentxoago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Sei eta erdiak aldera lo hartuta, handik hamar minutura jaikiarazia.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 68. orr.

Seiak eta erdietako etxeratzen nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.

Egunkariko telefonariak arratsaldeko sei eta erdietan ailegarazi zidan semearen deia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

"Sei eta erdietarako ilun dago, jauna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

Baina nik uste baino lehenago deitu naute: seiak eta laurden.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 193. orr.

Seiak laurden gutxi ene erlojuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 193. orr.

Nire erlojuan seiak eta hogei ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Seiak bost gutti, eta orai zer?  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Goizeko seiak hamar gutxi ziren hegazkinak Miarritzeko aireportuan lur hartu zuenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

Seiak 12 gutxiagotan sartzen da eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

Seiak minutu bat gutxi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

Zortziak eta sei ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

-T. andrea seiak arte ez dun itzuliko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Seiak jota ziren Bilbora heldu zirenerako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.

6 (denbora unitateekin)

Sei urte nituen Antonio zendu zenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Neskato hura sei urterekin hil zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Beti maite izan zituen liburuak, eta hark bost edo sei urte zituenetik hasita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Sei urte eman zituzten eraikina egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Horrelaxe amaitu ziren Espainian enbaxadore egin nituen sei urteak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Migel baino sei urte zaharragoa zen Ramon Itsusko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Sei hilabete inguru egin ditut han.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Handik sei hilabetera ikusi nuen berriro, Bakearen kalean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Ez kezkatu, hemendik sei hilabetera pasatuko zain.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.

Orain dela sei astetik hona ez du irten nahi izan ordu biak eta zazpietatik!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Arratsaldeko bostetatik hurrengo goizeko bostak arte astean sei egunez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Sei egunen buruan, erdia ardoa eta erdia ura dago upel horretan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.

Sei urtez goitikoek, egunero zuten eskola, igandeetan salbu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

-Sei minutu seietarako -dio Felixek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.

8'30etan aireratu zen, sei ordurako erregaiarekin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 13. orr.

7 (diru unitateekin)

Sei dolar eta hirurogeiko lenteja platerkada bat hartu eta hamar dolarreko propina utzi dit...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

Verstako sei kopek gehienez ere!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Ez nuen sei penikeko sarbiderik aurkitu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Orduan izango ditut libera bi, bederatzi txelin eta sei penny.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Hogeita lau sos -esan zion-, eta gantzaren sei sosak, hogeita hamar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Brontzez egindako sei txanpon izatea, sei as alegia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

8 (luzera neurriekin)

Sei metro luze eta sei metro zabal zen, eta hutsik zegoen, noski. Herritik sei kilometrora zegoen auzoan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Bost edo sei metro karratu besterik izango ez zituen esparru batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Trokolaren azpian erregela bat jartzen da, bi oin inguru luzekoa eta sei hatz zabalekoa, eta lau hatz lodikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Sei oin horietatik, beheko harmailak eta bainularien eserlekuak bi oin hartuko dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Sei oin ingeles lur horiei, "for a grave" ("hilobitzat") eransten die.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Konturatu ziren, gainera, ukondo batek ere sei arra dituela, hau da, hogeita lau hatz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

9 (bestelako neurri unitateekin)

Kamioi bakoitzean sei tona gatz sartzen dira.  Berria - Harian   2005-12-07

Egunean sei gramo baino gehiago ez hartzea aholkatzen dute medikuek.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Hartu usainkirik bikainenak: sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu.  Elizen arteko biblia   Ir 30,23

Eztainu kloruroa sei litroko beirontzi mokodun zein torroiletan kontzentratzeko baliatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Sei litro espirometroan!  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

• 10 iz zenbaki naturalen sailean bostaren ondotik datorren zenbakia.

Gero zifrak hartzean okertu zen, seia paratuz hirua zen tokian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 255. orr.

Dadoetan dabilen batek bi sei elkarren ondotik ateratzea aski arrazoi dela apustu egiteko, ziurtasun osoz, ezetz atera seia hirugarren saioan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 191. orr.

Bi hiruko, sei.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.

Bederatzi bider sei: zenbat?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 134. orr.

Matematikariek [...] esan zuten zenbaki perfektua seia zela, zenbaki honek badituelako zatiki batzuk beren artean batuz sei ematen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Seiaren seirena, bat da; herena, bi da; seiaren erdia, hiru da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Zenbakitzailean, zenbaki oso bikoiztuak: bi bider bi, bider lau bider lau, bider sei bider sei bider eta abar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.

Hauen ustez ihardespen heina ona da, galdeketen ehuneko seia jada itzulia baita.  Herria   2005-07-14

Justu-justu aprobatu zuen; sei bat jarri zioten, 'Ongi' besterik ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Ehuneko seiko interesari lukuruaren erdia deitzen zaiola.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

11 seiko izlag (kalibreez mintzatuz)

Ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren, bai eta emirraren artilleria osatzen zuten seiko eta lauko kanoien eztanda hots apalagoak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

12 seitan sei aldiz.

Zalgizek Eskritura Sainduak, latina, frantsesa eta Gaztelako erromantzea irakasten zizkien, astean seitan, Ezponda Baithako neska-mutikoei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

13 bost-sei ik bost.
14 sei bat (54 agerraldi, 27 liburu eta 20 artikulutan; orobat seiren bat 18 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) gutxi gorabehera sei.

Beste sei bat lagun bizi ziren nirekin batera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Artean sei bat urte zituen Beñatek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 167. orr.

Jendea sakabanatu zenean bi jeep ikusi nituen, eta sei bat guardia fusilak tente zituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Azal haren barruan egondako izakiak gutxienez sei bat metro luze izango zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

-Ez, itsasertzean ez, Hendaiatik sei bat miliatara.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Zakurrak eta mamuak ikusten hasi zen orain dela sei bat hilabete.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 177. orr.

Gonbidatzen nau sei bat aste edo bi bat hilabeteko bidaldi horretan lagun dezadan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.

Sei bat milioi musulman daude AEBetan.  Berria - Mundua   2004-10-21

Hala, epaia eskatu zitzaienean banan-banan, epaimahaiko sei bat etorri ziren elkarrekin, eta jendeari gehien gustatu zitzaiela sumatu zuten hura, hari eman zioten lehenengo saria, eta hurrengoari bigarren saria.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.

Sei bat mila bonba urte erdi bakar batean!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

15 sei mila zenbtz

Eta ez ziren bat edo biga, baina, gutiz barka, sei mila lagun partidaren ikustera etorriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Jendea orduko sei mila kilometroko abiadan ibiliko da indar superatomikoz mugituriko autoetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.

Sei mila libera baino gehiago galdu zituen...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Urtearekin, sei mila pesetan laburtu digute laguntza.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.

Honek, ordainez, sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,25

Hauetarik hogeita lau milak Jaunaren etxeko lanak egin behar zituen; sei milak idazkari eta epaile-lana egin behar zuen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,4

Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,25

16 sei milioi

1815 eta 1915 bitartean, berrogeita sei milioi lagunek alde egin zuten Europatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Aldundiak uste du Ryanairri esker urtero sei milioi euro irabaz ditzakeela herrialdeak.  Berria - Harian   2005-09-04

Duela sei milioi urte bizi izan zen elefante-hegazti baten arrautza aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-01

Frantsesik batere ez zekitenak izaitez sei milioi frantses baitziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Sei milioi eskatu omen zizkioan bere lagun Soriari, izebaren gorpuaren truke.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Horietatik sei milioi inguru dira katolikoak.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Soja ekoizleek hamasei milioi hektarea sabana eta sei milioi hektarea baso tropikal suntsi ditzaketela nabarmendu du erakunde horrek.  Berria - Gaiak   2004-09-04

17 sei-zazpi

Larrinagakoaz gain, beste sei-zazpi egoitza erabili zituzten presondegi moduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Orain ere geure baratzetxoan egunero sei-zazpi katuri ematen diet jana.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.

-Sei-zazpi ordu bide dago -esan zien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Sei-zazpi urte pasatu dira eta ez dute ezer egin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Hiruki horren gailurra sei-zazpi metrotan dago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Antzerkia prestatzen hara eta hona dabiltzan sei-zazpi gazteak Dialog Theatre taldekoak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.

Pianoaren aurrean ia egunero pasatzen ditudan sei-zazpi orduek markatu dute nire bizitza. horietarik sei zazpik euskara mintzatzen dugu ongi eta gure tartean beti euskaraz ari gara.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Ibaia erabat libre utzirik, bazter bakoitzean hegi etenik gabe bat zuen eratua, sei-zazpi bat metro garai.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Azkenik, sei-zazpiren bat kilometroren buruan, hara, ikaragarria, baso artean, belardia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

18 sei-zortzi

Sei-zortzi lore kontatzen zituen, urtaroaren arabera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Probintziako pope literarioetariko bat zen, sei-zortzi poesia libururen egile.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.

Bilbao Basketek sei-zortzi milioi euro behar ditu ACBn jokatzeko.  Berria - Kirola   2004-05-26

Azken sei-zortzi urtetan gure gogoetagai izan da zenbateraino guneratu edo zenbateraino ertzeko izan. hemendik sei-zortzi urtera begira.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.

Sei-zortzi kilometroko atsedentxoa izango dute Olaberriko gaina igo aurretik Sei-zortziren bat ginen, isilik, miresmenez, begia gindoazen urrutiko Afrikarantz bihurturik. Ez askorik, sei-zortzi bat.  Berria - Kirola   2004-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

azken sei hilabeteetan (11); azken sei hilabeteotan (11); azken sei partidak (14); azken sei partidetan (9); azken sei urteetan (21); azken sei urteotan (10); bat eta sei (12); berrogeita sei (17); beste sei hilabete (10); beste sei hilabetez (12); beste sei pertsona (14); beste sei zauritu (14); bortz sei (14); bost edo sei (84); bost sei (20); duela sei hilabete (37); duela sei urte (123); duela sei urteko (15)

euskadiko sei orduetan (18); handik sei hilabetera (12); hirurogeita sei (11); hogeita sei (83); hogeita sei urte (20)

lau edo sei (13); lau eta sei (10); laurogeita sei (12); lehen sei hilabeteetan (21)

orain sei urte (10)

sei aldaketa (8); sei aldiz (94); sei arraunlari (8); sei aste (45); sei astean (11); sei asteren (10); sei astez (9)

sei bat (52); sei bat urte (9); sei bertsolari (8); sei bertsulari (11); sei bider (10); sei bikote (12); sei bote (9)

sei denboraldi (13); sei dira (18)

sei edo zazpi (60); sei edo zortzi (11); sei egun (61); sei egun lehenago (8); sei egunean (8); sei eguneko (26); sei egunera (8); sei egunetan (22); sei egunez (51); sei ehun (40); sei ehun bat (11); sei ehun mila (8); sei elkarte (8); sei emakume (10); sei entsegu (32); sei entsegu egin (13); sei eta erdiak (17); sei eta erdietan (20); sei eta zazpi (11); sei etapa (9); sei euro (8); sei euskal (135); sei euskal herritar (9); sei euskal herritarrak (23); sei euskal herritarrek (10); sei euskal herritarren (37); sei euskal presoen (14)

sei garaipen (10); sei gazte (15); sei gizon (17); sei gol (29); sei gol sartu (15); sei goleko (55); sei goleko aldea (32); sei goleko aldearekin (12)

sei haur (8); sei hil (16); sei hilabete (363); sei hilabete barru (8); sei hilabete beharko (16); sei hilabete egin (13); sei hilabete geroago (9); sei hilabete lehenago (23); sei hilabetean (39); sei hilabetean behin (10); sei hilabeteetan (66); sei hilabeteko (147); sei hilabeteko epea (20); sei hilabeteko epean (10); sei hilabeteko espetxe (8); sei hilabeteko kartzela (18); sei hilabeteko zigorra (12); sei hilabetekoa (16); sei hilabeteotan (18); sei hilabetera (45); sei hilabeterako (21); sei hilabeteren (30); sei hilabeteren buruan (20); sei hilabeterentzat (8); sei hilabetetan (14); sei hilabetetik (24); sei hilabetez (103); sei hiri (9)

sei irabazi (10); sei irakiar (12); sei irakiar hil (8)

sei jardunaldi (16); sei jardunaldietan (9); sei jasoaldi (8); sei jokalari (25); sei jokalarik (12)

sei kantu (11); sei kantuak (8); sei kide (16); sei kidek (8); sei kilo (16); sei kilometro (19); sei kilometroko (14); sei kontseilari (12)

sei lagun (96); sei lagun hil (23); sei lagunak (9); sei lagunek (17); sei laguneko (8); sei lan (10); sei langile (22)

sei metro (21); sei metroko (9); sei mila (83); sei milioi (83); sei milioi euro (19); sei milioi euroko (15); sei miliun (12); sei minutu (30); sei musikari (9)

sei nazioen (48); sei nazioen torneoa (12); sei nazioen torneoan (10); sei nazioen torneoko (8); sei nazioetako (62); sei nazioetako torneoa (23); sei neska (11)

sei oin (11); sei ordu (47); sei orduetan (20); sei orduko (16); sei orduz (17); sei oren (17); sei orenetan (14)

sei palestinar (11); sei pare (15); sei partida (62); sei partida jokatu (19); sei partidak (26); sei partidatan (10); sei partidetan (18); sei partidetatik (14); sei pertsona (81); sei pertsona hil (35); sei pertsonaia (21); sei polizia (23); sei polizia irakiar (8); sei preso (17); sei proba (12); sei puntu (54); sei puntuko (27); sei puntuko aldea (13); sei puntura (15); sei punturekin (8)

sei segundoko (9); sei seme (21); sei soldadu (25)

sei talde (35); sei talde ariko (8); sei taldek (17); sei tanto (22)

sei ume (8); sei urte (467); sei urte bete (13); sei urte daramatza (9); sei urte egin (20); sei urte eman (13); sei urte geroago (18); sei urte huntan (10); sei urte lehenago (16); sei urte pasatu (8); sei urte zituen (10); sei urtean (33); sei urteetan (35); sei urteko (103); sei urteko kartzela (9); sei urteotan (14); sei urtera (15); sei urterako (13); sei urterekin (17); sei urteren (23); sei urteren buruan (10); sei urterentzat (13); sei urtetan (20); sei urtetarik (9); sei urtetik (9); sei urtez (87)

sei zauritu (25); sei zauritu ziren (9); sei zazpi (68); sei zortzi (22)

soilik sei (8); taldeko sei (9)

urte eta sei (10); urtean sei (9)

arratsaldeko seiak (53); arratsaldeko seiak eta (10); beste seiak (9); goizeko seiak (30); seiak aldean (10); seiak aldera (23); seiak arte (21); seiak eta (57); seiak ziren (9)

arratsaldeko seietan (40); goizeko seietan (42)

arratsaldeko seietatik (8); seietatik aurrera (8)

seiren bat (18)


seiehun (orobat seirehun g.er. eta seireun g.er.) 1 zenbtz sei bider ehun, 600.

Erregearen gudarosteak seiehun gizon galdu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 6,42

Motor baten ordez, seiehun motor baino gehiago dituela gorputzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Gogoan hartu seiehun kilometro egin behar ditugula Bartzelonaraino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Marte seiehun eta laurogeita hiru egun inguru ibili ondoren izarren arteko espazioan zehar, berriro bere lehenengo ibilia hasi zuen puntura itzultzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

Ukabila bezain handia zen eta 3.106 kilate zituen (seiehun gramotik gora).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 77. orr.

Aurrezki kutxatik zetorren, eta seiehun zloty galdua zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Seiehun dolar sartu behar genituen egun hartan Sheilaren kutxan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.

Seiehun urteko denboraldia zuen eguraldi-ziklo baten zeharkako frogak aurkitu genituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Jekaterinburgetik seiehun eta hogeita hamar verstara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Gruaroko eskualde guztian seiehun langaberi lana ematea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 116. orr.

Bost edo seiehun ardiko saldoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Euskal Herriak bi mila errefuxiatuen kuota jaso zuela 2043. urtean, zeinetatik seiehun Gasteizen kokatu baitziren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Seiehun eta sei lagun bazirela kontatzen du Basilio Pujanak, langile batailoiak osatzeko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.

Mila seiehun eta laurogeita hamabiko irailaren hogeita bi honetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Trenera bultzaka eraman zituzten batzuk, seiehun bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Duela seiehunen bat milioi urte, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 126. orr.

2 (izen gisa)

Seiehun eta hogeita hamabia.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 20. orr.

3 bostehun-seiehun ik bostehun.
4 seiehun mila

Frantziak, aurrenik, 1830ean heldu zion Aljeriaren kolonizazioari, eta hala, 1900erako, seiehun mila europar bizi ziren bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

1794ko urtarrilean Barrère adiskideak salatu zuen bazirela Frantziako lau eskualdetan seiehun mila frantses bederen, nazioaren hizkuntza tutik ez zekitenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Popea, berriz, herriko apaiz xume bat zen, inperio errusiarrak dauzkan seiehun mila horietako bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Nahiz batere laguntzarik ez eduki ez mendebaldetik, ezta ekialdetik ere, nahiz barbaro horiek seiehun mila izan, sekula ez diat Irkutsk haien eskuetan utziko!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.


seiehuna adlag bakoitzari seiehun, bakoitzak seiehun.

Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38


seiehungarren ord zerrenda batean aurretik bostehun eta laurogeita hemeretzi dituena (600.).

Noeren bizitzako seiehungarren urtean, lurrazpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko ataskak ireki.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.


seigarren ord zerrenda batean aurretik bost dituena (6.).

Seigarren izurria: zauriak.      - 0. orr.

Ildo beretik datoz, bosgarren eta seigarren kapituluak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

XII. dinastiako seigarren erregearen erregealdian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Seigarren Etorbidean behera zihoazen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Seigarren Kalearen eta Zazpigarren Etorbidearen artean dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Liburuko bosgarren eta seigarren orrialdeak erabili behar dituzue.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Bosgarren edo seigarren egunean adineko turista haietako bat hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Bere konbertsioaren seigarren urtean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Hau ez zen ohiko gauza bihurtu aro honetako seigarren mendea arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Haien bekatuak seigarren manamenduaren kontrakoak baitira.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.

Egia izango ote zen seigarren zentzumenaren kontua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

Hamar eranskinetatik bigarrena, seigarrena, zazpigarrena eta hamargarrena aldatu egin behar dira.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.

Abenduaren hogeita seigarrenean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

Seigarrenaren eskuak naturaz haragoko gogoa nabaritzen du bateko edo biko diamanteari ertz batean koskatxo bat egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Ikusteko dago seigarren honetan azterketa gainditzeko gai den.  Berria - Kirola   2004-11-28

Rowling, Harry Potterren sortzailea, seigarren hori idazten ari da egun, eta iragarri du jadanik izenburua: Harry Potter and the half blood prince.  Berria - Kultura   2004-12-01


seihilabete iz seihilekoa.

Konstituzioa Irlandako presidentetzapean onartu behar da eta ekainaren 1erako ez badugu lortzen Holandaren seihilabetean, baina, edozein kasutan aurten.  Berria - Mundua   2004-02-10

Gazako kokaguneak urte honetako bigarren seihilabetean bertan behera uzten hasiko direla jakinarazi zion Olmertek Powelli herenegun.  Berria - Mundua   2004-02-07


seihilabetekari iz urtean bitan agertzen den aldizkaria.

Datu horren berri Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Iritzia seihilabetekariak eman du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03


seihilabeteko (7 agerraldi 7 artikulutan; orobat sehilabeteko g.er.) iz seihilekoa.

Seihilabeteko horretan, gai garrantzitsuak erabaki behar ditu Bruselak.  Berria - Mundua   2004-06-11

Obren eskaintzak martxoko bigarren hamabostaldian egingo lirateke eta obrak, berriz, aurtengo bigarren seihilabetekoan hasiko lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2004ko lehen seihilabetekoan 485 emakumek salatu zituzten tratu txarrak Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18


seihileko (87 agerraldi, 8 liburu eta 61 artikulutan; orobat sehileko g.er.) 1 iz sei hilabete hurrenez hurrenekoren denbora-bitartea.

Seihilekoa bete zuen ezkonduta; urtebete hurrengo; eta gero beste hiru urte bete zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Unibertsitatean ikasteko bere buruari ordurako zaharregi iritzi eta hiru seihileko egin ondoren utzi egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Unibertsitatean bi seihileko oso eginik, ez neukan titulurik ateratzeko ez gogo ez premiarik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

2 (ordinalekin)

Lehen seihilekoa bukatu baino lehen Jerry ezkondu egin zen, eskola utzi, eta lanpostu finko bat hartu zuen Robby's saltokian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Alemaniar jarduerak eta inportazioek 1991ko bigarren seihilekoan gailurra jo zuten arren [...] 1992ko abuztua arte epe laburreko interes-tasa altuen politikari eutsi zion Bundesbankek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Narbartek apartamentu txiki bat utzia zidan Münsterren bertan, eta hantxe egiteko asmoa nuen hurrengo seihilekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.


seikako izlag seinakoa.

Umore ona nagusitu da buruan buru Girouettes futbol zelaian Salbatore egunez, Ibaialde elkarteak antolatu duen seikako futbol txapelketaren karietara.  Herria   2001-05-31


seiko 1 iz sei lerroko ahapaldia.

Eta berriz ere ofiziotan, seiko motzean hiruna bertso osatu beharko dituzte.  Berria - Kultura   2004-03-28

Seiko motzean Silveiraren jarduna polita izan zen, eta Juan Mari Lopezek ahal bezala erantzun zion, bigarren bertsoan errimarekin hagitz trakets ibili bazen ere.  Berria - Kultura   2004-03-30

Seiko motzean, Estitxu Arozena eta Erika Lagoma gazteek egin zuten saiorik onena.  Berria - Kultura   2006-04-02

· Egitasmoa xumea izanagatik ere, interneterako sarbidea gazteen artean zabalduena egonik, bertsolaritzari, eta bereziki bertsozale eta bertsolari gazteei plaza bat egitea du xede Seiko Motzak.  Berria - Kultura   2006-04-08

2 sei laguneko taldea. ik seikote.

Hamburger, Mori, Backstedt, Ziegler, Albasini eta Mori seikoak egin zuen aurrera helmugarako 50 kilometro geratzen zirela.  Berria - Kirola   2004-05-14

Euskaltel-Euskadiko seikoa Koldo Fernadez de Larreak, Markel Irizarrek, Aketza Peñak, Antton Luengok, Joseba Zubeldiak eta Igor Antonek osatuko dute.  Berria - Kirola   2004-09-02

Eutsi zion seikoan ere batzuk besteak baino indartsuago zeuden, eta galbahea ibilbidearen gogortasunak egin zuen berriro.  Berria - Kirola   2004-04-30

3 izlag seik osatua.

Oinezko seiko eskoadrilla bat eta zaldizko bi zeuden, denak fusilez armatuak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 58. orr.

Izanen dira jokoak haur eta handientzat, hala nola seiko birlak.  Herria   2001-05-03

4 joko kartetan, sail bakoitzeko seigarren zenbakia.

Andolin Eguzkitza zenak Egunkaria-ko Seiko Urrea sailean idatzitako azkenaurreko artikuluan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27


seikoiztu, seikoitz/seikoiztu, seikozten da/du ad sei halako, sei aldiz handiago bihurtu edo egin.

1998tik 2005era seikoiztu egin da atzerritarren kopurua Hegoaldean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Inguruko glaziar batzuen abiada seikoiztu dela ondorioztatu dute.  Berria - Gaiak   2004-09-23


seikote 1 iz sei laguneko taldea. ik seiko 2.

Jean-Michel Galant ABkoa, Frantxoa Maitia eta Monique Larran-Lange PSkoak eta Beñat Gimenez eta Beñat Intxauspe UDFkoak ere seikote horretan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Jean-Michel Galant ABkoa, Frantxoa Maitia eta Monique Larran-Lange PSkoak eta Beñat Gimenez eta Beñat Intxauspe UDFkoak ere seikote horretan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Plan hoberik ez neukan gau hartarako eta, seikoteko inork trabarik ipini ez zuenez, euren atzetik abiatu nintzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

Hiru seikotetan banatuak izanik hauetarik lehenak jokatu du beraz igandean Leitza-ko zine aretoan finalerdia.  Herria   2001-03-22

Ez zitzaion dolutu, haatik, hurbildu eta beha egon zenari gaitzeko saioa egin baitzuen bertsulari seikoteak.  Herria   2005-11-10

2 sei laguneko musikari taldea.

Kursaaleko emanaldia jazz musikaren estandarretan oinarrituko du seikoteak.  Berria - Kultura   2004-01-20

Larunbatarekin, urriak 29, Ziburuko elizan, Die Singphoniker aleman seikotea, hogoi bat urte huntan fama gaitza bildua duena.  Herria   2005-10-20

Disko horretan agerian uzten du seikoteak (ahotsa, baxua, bateria, organoa eta ahosoinua eta bi gitarra) non jartzen duen arreta.  Berria - Kultura   2006-03-02

Harri Sparnaayren aginduetara hari seikote batean jo zuen.  Berria - Kultura   2004-07-13

Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote.  Berria - Kultura   2004-01-31


seikun izond seikoitza.

Ur ertzean lehendabiziko zitori zuri seikunak loretan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.


seilatu, seila, seilatzen du ad zigilatu.

Harri bat ekarriz, lehoi-zuloaren sarreran jarri zuten, eta erregeak bere errege-zigiluz eta funtzionarioen zigiluz seilatu zuen, Danieli buruz erabakitakoa inork alda ez zeza  Elizen arteko biblia   Dn 6,18


seilu 1 iz zigilua.

Biharamunean Gombrowiczen testuaren fotokopia bat egin du postariak, posta-kutxa bateko zenbakia idatzi du bertan, gutunazalean sartu du fotokopia, seilua jarri dio gero, eta eskuz esku eman dio N. jaun artistari.  Berria - Kultura   2006-02-12

Bat-batean, eguerdi hartan jasotako gutun berriaren seiluan itsatsi zituen begiak, eta Ingalaterrako Isabel erreginaren irudia ikusi zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 52. orr.

Hamar rappen ordaindu behar omen zituen, bere helbidera oker bidalia zioten gutunaren seiluengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Seilu bat gutunari erantsi eta gero buzoian uzteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Idazteko asmoa dutenei seiluarekiko kartazala bidaltzeko eskatzeak, zer zentzu izan dezake?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 205. orr.

Munduko posta-zerbitzu guztietako seiluak lortzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

Baziren larruz forratutako liburu itzelak, edo gutun-azaletako seiluen tamainakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Seiluari hortzak apurtzen bazaizkio, ez du balio.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 233. orr.

2 marka, ezaugarria.

Benetan bertso ederrak, Imanolen seilua eta ukitu leundua daramatenak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Seilu bilduma egiten hasi nintzela esan nien eta bildumagile askorekin harremanetan jarri nahi nuela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 86. orr.

Egun batean, etsipenaren etsipenaz, sutara bota nuen nire seilu-bilduma.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

· -Ongi nago! -oihu egin zuen gorantz, posta-seilu baten tamaina zuen argiunerantz, tranpola irekirantz, alegia-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

Aipatutako arau-hausteetakoren bat eginez gero, etxean jasotzen da abisua, eta ordaintzeko zerga etxean edo prentsa eta tabakoa saltzeko guneetan mailaren araberako isun seiluak saltzen dira.  Berria - Harian   2006-01-31


sein 1 iz haurra.

Burua halakoetan nerabilela, andrazko bat agertu zen etxeko ate-postan, sein bat besoetan eta neskatxo bat gonari oraturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Jose Luis, sein txikerra zala, oso lotia ei zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.

-Trankil, seina, oraintxe emango dizu amatxuk bazkaria.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Eta gero sein piloa iladan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.


seina 1 adlag bakoitzari sei, bakoitzak sei.

Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena.      - 1. orr.

Hiriburu eta Mugerrek seina ordezkari dute, beste hiru herriek aldiz launa.  Herria   2004-01-15

Lau izakiok seina hego zituzten.  Elizen arteko biblia   Ap 4,8

Botoientzako hamabi kako beltz behean -alde bakoitzean seina-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 313. orr.

Denen artean, begira botata, 1.205.000 kintal metriko belar jo zuten, eta seina pezeta kintaleko: 7.230.000 pezeta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.

Talde bakoitzak seina saio jokatu ditu, eta sei horietatik hiru irabazi eta beste horrenbeste galdu.  Berria - Kultura   2004-07-01

2 seinako izlag

Seinako berdinketarekin Bereikuak saskiaren takoa hautsi zuen, eta aldageletara joan behar izan zuen.  Berria - Kirola   2004-09-12

Irabazleek seinakoarekin apurtu zuten partida, hamalau tanto erreskadan egin zituztenean  Berria - Kirola   2004-06-20


seinaka (orobat seinazka g.er.) 1 adlag seinako multzoetan.

Han zebiltzan eurak, bonbaz txikitutako hirietako hondakinen artean alderrai neguko hotzak zapalduta, basoetan janari bila azterka, umeak bakarrik, umeak bikoteka, umeak taldeka, launaka, seinaka, hamarnaka, piltzarrak oinen inguruan bildurik oinetakoen ordez, haien aurpegi zargalduak lokatzez zipriztinduak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Ur gainean dabiltzan lazunei begiratu die; hortxe daude, banaka, hirunaka, seinaka...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.

Seinaka egin zituen jasoaldiak, baina azkenekoan 14 egin zituen; guztira, 80 jasoaldi.  Berria - Kirola   2004-11-02

Gero, hamarka, seinaka edo launaka eramanarazten zituen bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira iratzartzen zirelarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

2 seinakako izlag

Seinakako multzotan hiru emakumek eta hiru gizonek egon behar zuten, errenkadan, zerrenda osatu artean-.  Berria - Harian   2005-04-29

Haren atzetik hamabi zaldi gorri-beltzak zihoazen, seinakako ilaretan, sei orain eta sei gero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Gauza bitxia zen, alegorikoa ematen zuena, neskatxoak lasterka eta oihuka jolasean ikustea, eta aldi berean fraideak bost edo seinakako ilaratan patioari jiraka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.


seinalagailu iz seinalatzeko gailua.

Debekaturik zegoen, orobat, orrien artean seinalagailu bat uztea bera, edo orriaren ertza tolestea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.


seinalagarri izond seinalatzeko modukoa.

Guk ez baitugu ezer seinalagarririk inguruetan, ezer nabarmenik alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Cajal-en erantzuna da, dekadentziarik ez dagoela, zientzia produkzio seinalagarririk inoiz ez delako egon.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 41. orr.

Seinalagarri da manera batez hango bereko Bam hiria bezalako bat kasik osoki suntsitua izan dela.  Herria   2004-01-01


seinalakuntza iz seinalatzea.

Amerikar film askori esker egia erran, galaxiatik kanpoko izaki horien seinalakuntza zehatza baneukan: kuskandel larrua, suge mihi eztena, dinosauro beso eta zangoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.


seinalamentean (corpusean sinalamentean soilik) adlag

Belateko lapurrak, Iruñean urkatu dituzte 1818ko abenduaren 4an, Santa Barbara egunez sinalamentean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.


seinalatu, seinala, seinalatzen (orobat sinalatu g.er.) 1 du ad zerbaiti, nabarmentzeko edo bereizteko, seinale bat ezarri.

Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa, errotuladore gorriz seinalatua eta puntutik puntura heltzeko behar zen minutu kopurua anotatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Heletaruntz eta zubiaren ondotik ezker, bidea seinalatua izanen da.  Herria   2003-06-26

Punta doblatu batek seinalaturiko orrialdean zabaldu zuen Norak liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Horregatik dago hainbeste buia, eta buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Baina zer txikitu seinalatu zenieten zuen atzetik etorriko zirenei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Bertze irrits batek seinalatuko din gure egun dohatsuetako une bakoitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 474. orr.

2 adierazi, markatu.

Alferrik dute erlojuek arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Eskuinean dauka Jerusalemera seinalatzen duen gezia.  Elizen arteko biblia   Ez 21,27

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Katiximako haurrek [...] ekarri dituzten argiek seinalatu dute zer lekua zuen lur huntan bere lekukotasunaz hoin betea izan den bizi horrek.  Herria   2002-08-01

Ez zuten garbi seinalatzen beste teoria berri bateranzko bidea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Alta, Virgen del Caminotik jalgita, ezker aldera gidatua ninduen geziak beste bide bat, agian, gidaliburuak seinalatzen ez duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

3 hatzaren edo kideko zerbaiten bidez adierazi edo erakutsi.

Kartoizko kaxa seinalatu zidan: "Ekarridazu, mesedez".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

"Eser zaitezte denak hor", eskatu zigun gizonak lehen aulki ilara seinalatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Eta zer da hori dena, Hermione? -galdetu zion Harryk, haren ondoko aulkian zeuden [...] hiru poltsa handiak seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.

Nire gurasoen etxeko salan ere badago antzeko bat -esan zidan Mary Annek jantokian zintzilikatua zegoen Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat seinalatuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Non zegoen seinalatu zioten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Ikasketa-buruak skai berdeko sofa bat seinalatzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Gordelekua seinalatu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Ni seinalatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Atea seinalaturik, gelatik bota ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Pozak txoratzen jarri ziren eltzea seinalatu eta nahi zuten guztia hartzeko esan nienean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.

Ilargia seinalatzen zaiolarik [...] hatzari begira geratzen dena ergeltzat jo ohi da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

Errealitatea ez dago behatzez seinalatzerik, zeren errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

4 (nola adieraziz)

-Gauzak hatzaz seinalatzen zitizten; orduan, nik, baietz adierazteko, buruaz keinu bat egin eta Awright esaten nian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Ruche jaunak hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Hatzez seinalatzen du erosi nahi duena: esnea, pastak, marmelada.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 66. orr.

Kalezulo baten hondoan zegoen etxe bat seinalatzen zuen aitak, hatza luzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.

-Horixe! -esan zuen Pettigrewek zoli, bere esku moztuaz Hermione seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

Luthek zerbait ahoskatu zuen ahopetik eta Cumhailengana seinalatu zuen besoaz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Nire bihotza seinalatu zuen gero makuluaren puntaz, eta beste hizketa-saio luze bati ekin zion berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Amonak begiradarekin seinalatu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

-Lan ederra izango du Harry hemen aurkitzen -esan zion Ronek, maineldun leihoez bestaldean mara-mara ari zuen elur zurrunbilotsua buru-keinuz seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Aita seinalatuko du begi-keinu izugarri batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 41. orr.

Gero, oso astiro, hutsik zeukan eskua altxatu zuen, eta zuzenean Ron seinalatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak? -galdetu zuen, burua erdi jiratu, eta Nora seinalaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

5 irud/hed

Ertzainek ez zuten egilearen aztarrenik atera, baina denek Marro seinalatzen zuten ezkutuan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 216. orr.

Pertsona bat seinalatzen du, izen eta guzti.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

6 adierazi, nabarmendu.

Gainera, zantzu gehienek seinalatzen digute ilargi amandrea gertuago sentitzen zuela euskaldunak, eguzkia bera baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

-Andaluzia aldean, uholde pare bat seinalatzen da garai honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

-Zenbat denbora duk gidabaimena atera huela? asko ez -seinalatu zuen Haritzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.

Eta bakarrik zagok -seinalatu zion Alexek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

-Besteengana itzuli beharko diagu -seinalatu zuen Imanolek-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 189. orr.

Liburu hunek, bertzalde, Donostiako jatetxe hoberenak ezagutzeko parada emaiten du, bakotxean zer aurki ditaikeen seinalatuz.  Herria   2004-07-08

Altamira-ren nazioa [...] ekibokoa da, eta A. Rivero Rodríguez-ek haren kontraesan errepikatuak seinalatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hurrengo eguna juduen pazko-bildotsaren festa seinalatua zelako ibili ginen bezperan hainbat atetan izarrak margotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Gezurra, hurrengo eguna zen-eta Adlerhausera joateko egun seinalatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

"Poztu hadi egun seinalatuotan!", erantsi du begiraleak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Errege egunez eman ohi zuen urteko data seinalatuenen berri apaizak pulpitotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Garizuma sasoi seinalatua denez, baditu bai, esaera zahar eta atsotitz batzuk bere bizkar jasotakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Halaber, toki seinalatua dute Somerset Maugham, Graham Greene, E.A. Waugh, edo J. Kerouac bezalako publiko zabaleko autoreek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Manuel Castells bezalako analista seinalatua honelako ondoriora iritsi da: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Reclus jaun geografo hori anarkista seinalatua izan zen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea seinalatu (4); atzamarrez seinalatu (3); bidea seinalatu zidan (3); burua seinalatu (5); burua seinalatu zuen (3); data seinalatu (3)

egun seinalatu (22); egun seinalatu hartan (4); egun seinalatu horretan (3); erlojua seinalatu (5); estatua seinalatu (3); gela seinalatu (7); gela seinalatu zuen (3); gizona seinalatu (3); harry seinalatu (3); hatzaz seinalatu (7); hatzaz seinalatu zuen (5); hatzez seinalatu (4)

leihoa seinalatu (3); lulu seinalatu zuen (3); ni seinalatu ninduen (4)

puntu bat seinalatu (4)

seinalatu zuen hatzaz (4)

xubani seinalatu (16); xubani seinalatu zizkion (16); zerbait seinalatu (4)

egun seinalatua (12); toki seinalatua dute (4)

egun seinalatuetan (7)

aita seinalatuko du (8); ama seinalatuko du (11); emakumezkoa seinalatuko du (3); pertsonaiak seinalatuko ditu (4); semea seinalatuko du (7); ugazalaba seinalatuko du (8)

egun seinalatuotan (4)

hatzaz seinalaturik (3)

aita seinalatuz (5); atea seinalatuz (4); hatzaz seinalatuz (4); liburua seinalatuz (4); mahaia seinalatuz (4); mapa seinalatuz (3); seinalatuz esan nion (3); seinalatuz esan zuen (4); vasili seinalatuz (3); zerbait seinalatuz (3)

hatzaz seinalatzen (6); hatzez seinalatzen (5); zerbait seinalatzen (4)


seinalatu, seinala, seinalatzen (orobat sinalatu g.er.) 1 du ad zerbaiti, nabarmentzeko edo bereizteko, seinale bat ezarri.

Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa, errotuladore gorriz seinalatua eta puntutik puntura heltzeko behar zen minutu kopurua anotatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Heletaruntz eta zubiaren ondotik ezker, bidea seinalatua izanen da.  Herria   2003-06-26

Punta doblatu batek seinalaturiko orrialdean zabaldu zuen Norak liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Horregatik dago hainbeste buia, eta buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Baina zer txikitu seinalatu zenieten zuen atzetik etorriko zirenei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Bertze irrits batek seinalatuko din gure egun dohatsuetako une bakoitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 474. orr.

2 adierazi, markatu.

Alferrik dute erlojuek arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Eskuinean dauka Jerusalemera seinalatzen duen gezia.  Elizen arteko biblia   Ez 21,27

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Katiximako haurrek [...] ekarri dituzten argiek seinalatu dute zer lekua zuen lur huntan bere lekukotasunaz hoin betea izan den bizi horrek.  Herria   2002-08-01

Ez zuten garbi seinalatzen beste teoria berri bateranzko bidea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Alta, Virgen del Caminotik jalgita, ezker aldera gidatua ninduen geziak beste bide bat, agian, gidaliburuak seinalatzen ez duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

3 hatzaren edo kideko zerbaiten bidez adierazi edo erakutsi.

Kartoizko kaxa seinalatu zidan: "Ekarridazu, mesedez".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

"Eser zaitezte denak hor", eskatu zigun gizonak lehen aulki ilara seinalatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Eta zer da hori dena, Hermione? -galdetu zion Harryk, haren ondoko aulkian zeuden [...] hiru poltsa handiak seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.

Nire gurasoen etxeko salan ere badago antzeko bat -esan zidan Mary Annek jantokian zintzilikatua zegoen Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat seinalatuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Non zegoen seinalatu zioten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Ikasketa-buruak skai berdeko sofa bat seinalatzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Gordelekua seinalatu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Ni seinalatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Atea seinalaturik, gelatik bota ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Pozak txoratzen jarri ziren eltzea seinalatu eta nahi zuten guztia hartzeko esan nienean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.

Ilargia seinalatzen zaiolarik [...] hatzari begira geratzen dena ergeltzat jo ohi da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

Errealitatea ez dago behatzez seinalatzerik, zeren errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

4 (nola adieraziz)

-Gauzak hatzaz seinalatzen zitizten; orduan, nik, baietz adierazteko, buruaz keinu bat egin eta Awright esaten nian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Ruche jaunak hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Hatzez seinalatzen du erosi nahi duena: esnea, pastak, marmelada.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 66. orr.

Kalezulo baten hondoan zegoen etxe bat seinalatzen zuen aitak, hatza luzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.

-Horixe! -esan zuen Pettigrewek zoli, bere esku moztuaz Hermione seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

Luthek zerbait ahoskatu zuen ahopetik eta Cumhailengana seinalatu zuen besoaz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Nire bihotza seinalatu zuen gero makuluaren puntaz, eta beste hizketa-saio luze bati ekin zion berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Amonak begiradarekin seinalatu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

-Lan ederra izango du Harry hemen aurkitzen -esan zion Ronek, maineldun leihoez bestaldean mara-mara ari zuen elur zurrunbilotsua buru-keinuz seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Aita seinalatuko du begi-keinu izugarri batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 41. orr.

Gero, oso astiro, hutsik zeukan eskua altxatu zuen, eta zuzenean Ron seinalatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak? -galdetu zuen, burua erdi jiratu, eta Nora seinalaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

5 irud/hed

Ertzainek ez zuten egilearen aztarrenik atera, baina denek Marro seinalatzen zuten ezkutuan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 216. orr.

Pertsona bat seinalatzen du, izen eta guzti.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

6 adierazi, nabarmendu.

Gainera, zantzu gehienek seinalatzen digute ilargi amandrea gertuago sentitzen zuela euskaldunak, eguzkia bera baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

-Andaluzia aldean, uholde pare bat seinalatzen da garai honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

-Zenbat denbora duk gidabaimena atera huela? asko ez -seinalatu zuen Haritzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.

Eta bakarrik zagok -seinalatu zion Alexek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

-Besteengana itzuli beharko diagu -seinalatu zuen Imanolek-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 189. orr.

Liburu hunek, bertzalde, Donostiako jatetxe hoberenak ezagutzeko parada emaiten du, bakotxean zer aurki ditaikeen seinalatuz.  Herria   2004-07-08

Altamira-ren nazioa [...] ekibokoa da, eta A. Rivero Rodríguez-ek haren kontraesan errepikatuak seinalatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hurrengo eguna juduen pazko-bildotsaren festa seinalatua zelako ibili ginen bezperan hainbat atetan izarrak margotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Gezurra, hurrengo eguna zen-eta Adlerhausera joateko egun seinalatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

"Poztu hadi egun seinalatuotan!", erantsi du begiraleak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Errege egunez eman ohi zuen urteko data seinalatuenen berri apaizak pulpitotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Garizuma sasoi seinalatua denez, baditu bai, esaera zahar eta atsotitz batzuk bere bizkar jasotakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Halaber, toki seinalatua dute Somerset Maugham, Graham Greene, E.A. Waugh, edo J. Kerouac bezalako publiko zabaleko autoreek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Manuel Castells bezalako analista seinalatua honelako ondoriora iritsi da: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Reclus jaun geografo hori anarkista seinalatua izan zen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea seinalatu (4); atzamarrez seinalatu (3); bidea seinalatu zidan (3); burua seinalatu (5); burua seinalatu zuen (3); data seinalatu (3)

egun seinalatu (22); egun seinalatu hartan (4); egun seinalatu horretan (3); erlojua seinalatu (5); estatua seinalatu (3); gela seinalatu (7); gela seinalatu zuen (3); gizona seinalatu (3); harry seinalatu (3); hatzaz seinalatu (7); hatzaz seinalatu zuen (5); hatzez seinalatu (4)

leihoa seinalatu (3); lulu seinalatu zuen (3); ni seinalatu ninduen (4)

puntu bat seinalatu (4)

seinalatu zuen hatzaz (4)

xubani seinalatu (16); xubani seinalatu zizkion (16); zerbait seinalatu (4)

egun seinalatua (12); toki seinalatua dute (4)

egun seinalatuetan (7)

aita seinalatuko du (8); ama seinalatuko du (11); emakumezkoa seinalatuko du (3); pertsonaiak seinalatuko ditu (4); semea seinalatuko du (7); ugazalaba seinalatuko du (8)

egun seinalatuotan (4)

hatzaz seinalaturik (3)

aita seinalatuz (5); atea seinalatuz (4); hatzaz seinalatuz (4); liburua seinalatuz (4); mahaia seinalatuz (4); mapa seinalatuz (3); seinalatuz esan nion (3); seinalatuz esan zuen (4); vasili seinalatuz (3); zerbait seinalatuz (3)

hatzaz seinalatzen (6); hatzez seinalatzen (5); zerbait seinalatzen (4)


seinalatzaile izond seinalatzen duena.

Ez dinat ezer ikusten. -Denverrek hatz seinalatzaileari segitzen dio.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 174. orr.


seinale (orobat sinale g.er. eta siñale g.er.) 1 iz zerbait adierazten edo ezagutarazten duen aztarna, ikurra, higidura edo ezaugarria.

Zeruaren keinu, aieru eta seinale eta halakoetan sinesten hasiko ote nintzen, bada?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela, tindagaiaren hondakina, agian, zaharreriaren seinale behin-betikoa, agian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

-Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?  Elizen arteko biblia   Jn 2,18

Apostolu naizela adierazten duten seinaleak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,12

Eta hau egia dela frogatzeko, seinale hauek ematen dizkizut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Emanen dizuet seinale bat, ezagutaraziko zaituztena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Susmoaren seinale gisa interpretatzen da seriotasun hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Seinale eta mirari bila dabiltzanek, errepara biezaiote Frantziskoren santutasunari, eta aurkituko dute bilatzen dutena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Galera handi baten seinalea daramagu kopetan idatzia, eguzki betearen argitan ezin ikus daitekeen seinale bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.  Elizen arteko biblia   Ap 12,3

Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

«Herritarrek seinale argi-argia eman digute eta errespetatuko dugu», erantsi zuen.  Berria - Harian   2005-06-02

Gero, lurrean ahozpeztu eta, turutek seinalea ematean, deiadar egin zioten Jainkoari.  Elizen arteko biblia   1 M 4,40

-Armada abiatzeko seinalea kanoikada bat izango duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Abiatzeko seinalea emateko.  Elizen arteko biblia   Zen 10,2

Faramirrek seinale bat egin eta Maizterra erretiratu egin zen, gurkera eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.

Behin seinale hori eginda, Irkutskeko defendatzaileak eraso guneetara bilduko ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Azkenik, bedeinkatu egin zituen, gurutzearen seinalea eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Hitz hauek esanik, gurutze santuaren seinalea egin zion bekokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Bi bezero sartu zaizkit gaur zu ontziak garbitzen ari zinela, eta seinale ona izan da hori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 73. orr.

Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 55. orr.

Amodioaren estiren auhenak eta soldaduen herotsak zeramatzan gogoan, lanjer hurbil baten seinale isila bailiran. Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Jainkoak maite eta lagunduko zuelako seinale ezin argiago gisa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

Zer egin? gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!  Elizen arteko biblia   Jn 11,47

Parte txarreko seinale hark lur jota utzi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Indian pertsona bati izterretik eustea ohorezko seinale da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 117. orr.

Euskal Herrian beltzik ez duk eta azken beltza ikusten denean, miseriaren seinale garratza dela aitor dezakeat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Azkenean, leihora hurbildu eta ohiko seinalea egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Lau nota botatzen zituen beti -mi, la, mi, la-, norbaitekin harremanetan jartzeko seinale ezkutua ziruditenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 429. orr.

Azkenaren aurreko seinaleak.      - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordaintzen ez zuenari beso bat moztuko zitzaion, lapur seinale gisa, jendeak hala ezagun zezan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.

Argi seinale nabariak azaldu omen ziren zeruan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Biharamunean antzeman zuten lehenbiziko arrisku-seinale zehatza.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.

Ametsaren errepikapen erlatiboarekin harritu samar nengoen, baina artean ez zitzaizkidan alarma-seinaleak piztu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Sendagile eta ingeniariek neke handiak hartu behar izaten dituzte matxura-seinaleak agertzen dituzten piezak konpontzeko edo ordezkatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Martiri-seinale haiek ez zuten ikusleen barnean beldur-ikara sortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Drogak bihurtu ziren askatasun-seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.

Larunbata ere eman nien, atseden-eguna, nire eta haien arteko elkartasun-seinale izateko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,12

Bainugela edukitzea, aberastasun-seinale, gero eta normalago bihurtu zen gerra ostean Elkartasun seinale legez, jaiki eta Mentxuri hurbildu zitzaion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Guztiak santutasun seinale bereziz aberastuak izan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa zela bere espezieko ordezkari bakarra, desintegrazio-seinale ukaezinik ageri ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Zuria zen altxaturik zekarren eskua, ahurra aurrerantz, bake-seinale gisa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

4 marka.

Eta bezperako gogoeta berak eginik, alboko ateak seinale gorriz markatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Horretan, burua ezer ulertu ezinik eta bihotza ezohiko ikuskariagatik kezkaz betea zuela, iltzeen seinaleak hasi zitzaizkion esku-oinetan agertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Jipoiak utzitako seinaleak dauzka soinean nabarmen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Santuaren gorputzean zigilu bezala markaturiko Errege gorenaren seinaleak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.

5 zerbait jakinarazteko, argibideren bat emateko erabiltzen den abenikozko ikur grafikoa.

Gidariek askotan ez dituzte errespetatzen seinaleak.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Maniobraria esnatu eta seinalea aldatzen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Bide bakoitzaren hasieran jarri seinale bat, ezpatak zein hiritara joan behar duen adieraziz.  Elizen arteko biblia   Ez 21,24

Irteeran, seinale zahar batean, inguruko herrien izenak zeuden idatzita: ezkerrera, Cestona 14 km, Azpetia 22 km; eskuinera, Guetaria 3 km eta Zumaya 9 km.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 220. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besteekin komunikatzeko balio ez duen seinale sistema bat erabiltzea ez da erabilgarria, alegia.  Berria - Gaiak   2004-04-30

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "San Sebastián 3 km" jartzen zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Kataroen lurraldeak oraindik, autopistako bide-seinaleak ondo gogoratzen duen bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Hazparneko herriak erabaki du bide seinaleak emaitea bide eta bidexka guzietan.  Herria   2002-12-05

Bide-seinale elebidunak direla eta ez direla.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Zurezko kale-seinale zahar bat zegoen zintzilika kandela pozoitsuak saltzen zituen denda baten gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Motorra trafiko-seinale baten kontra utzi, eta une batez, eskuak gerrian, pentsatzen ahalegindu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 123. orr.

8 eroaleren batek transmititzen duen gauza entzungaia, ikusgaia edo kontrolatzailea.

'Galileo' sistemaren sateliteak lehenengo seinaleak igorri ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-14

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Badirelako ikusmen sisteman mugimenduaren atzemaile bereziak, erretinan elkarrengandik hurbil dauden puntuetan eragina duten seinaleak kodetzeko gai direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

Laborategian seinalea analizatzean, [...].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Bip-bip seinaleek Agataren belarria oihartzun metalikoz bete zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Ezinbestekoa da muskuluek oso bizkor erantzutea uzkurtzeko agintzen dien seinaleari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Seinale horiek, nerbio-konexioetan zehar garunera iristean, gutxitu egiten dute ADHren emaria; horren ondorioz, gernu-ekoizpena handitu, eta odol-bolumena murrizten laguntzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Muskulu bat luzatzen den guztietan, haren nerbio-amaierek seinale bat sortzen dute; seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Garunetik muskuluraino [...] seinalea milisegundo batzuetan helaraztea da diseinuaren lehenengo arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Baina seinale eferente bat igortzen da, eta ikusleak seinale hori begiaren inolako mugimenduri ez dagokion seinale erreaferente batekin alderatuz, "mugitzen" ikusten du mundua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

9 (izenondoekin)

Seinale ahul batek, berriz, maiztasun apalean transmitituko ditu bulkadak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Soinu-bibrazioak seinale elektriko (edo agian kimiko) bihurtzen direla belarrian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Inguruko nerbio zelula batek seinale elektriko bat sortzen du, eta garunera igarotzen da seinalea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Seinale kontrajarri horiek elkarri gehitzen (edo kentzen) zaizkio, eta, azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Beste arazo bat, berriz, seinale entzungarriak nahiko konplikatuak izateak sortzen du, Ez dakigu nola ateratzen duen garunak hain informazio zehatza seinale aski landugabe horietatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere, eta nola haien bitartez bihurtzen den nerbio-bulkada bat benetako ekintza: muskulu-uzkurtze, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Garunera iristen diren seinale mota berriak interpretatzen ikasi behar du, kasu horretan, pazienteak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako une jakin batean output funtzionalari (esate baterako, eskuari edo ahotsari) hemisferio bat bakarrik konektatzen zaiola segurtatzeko, beste kontrol-seinale batzuk beharko lirateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da: entzumen-organo delikatuei berehalaxe kaltea datorkien abisu-seinalea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Nerbio seinalearen izaera zein den ere, elektrizitate bidezko seinalearekin metafora gisa baizik berdindu ezin daitekeena, ez baitago batere garbi oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Kenketa baten aurrean gaudela esan daiteke eta hori ere [...] hots seinalearen ahultzetzat hartu behar da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

"Zarata" hori baino nabarmen handiago izan behar du argi-seinaleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

12 seinale izansup_2 du ad

Ez nintzen ohartua ere barneko inketa gosearen seinale nuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Gaizki erabilia izan zen seinale zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 112. orr.

-Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz [...] aurpegi gorri biribilean atsegin sakona seinale zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

13 seinale izansup_1 da ad

Ez da bertutearen seinale, jelosia ongi ulertu batena baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Hiltzen badira, Jaunak bidali ez nauen seinale izango da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 209. orr.

Kultura mailan, klimatxo bat igo dugun seinale ere bada hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Haurra zela, tximeletak zorte onaren seinale zirela esana zion aitonak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.

Ez da ohartzen gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,22

Ezekiel seinale izango da zuentzat; berak egin duen guztia egingo duzue.  Elizen arteko biblia   Ez 24,24

Pesimismo hori gainbeheraren, hondamendiaren, nekearen eta ahuleriaren seinale ote da baitezpada?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra [...] eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Ezkerraldeko bidean, kurutze bat, naski bide xuxenaren seinale dena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da, herri sineste baten arabera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.

14 (aditza ezabaturik)

Edertasuna, Egia baten seinale edo ikur ote?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Kanpoan zebilelako seinale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Itsua sutarantz badoa, seinale suaren premia sortu zaiola.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 160. orr.

Artelanak aura baldin badu, seinale argitasuna dariola, bibrazio bereziak eragiten dituela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Ilea, mototsik gabea jadanik, idor zekarren hala ere, txanoa buruan edo arta handiz dutxatua zen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ona da hori, bihotza bizirik daukazun seinale.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 177. orr.

Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Han-hemenka, herri batzuk, inor gabe jadanik, tatariarren tropak hurbiltzen ari ziren seinale.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Ardo-sagardoek ere kaltea nozitzen zuten seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

Begirada finkatzeko eginahala zuen pinpirrindua zegoen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aieru eta seinale (6); aldaketaren seinale (6); ari den seinale (13); ari diren seinale (6); ari naizen seinale (4); ari zelako seinale (4); arrakastaren seinale (4)

bide seinale (25); bide seinale bat (6); bide seinale elebidunak (4); bizi seinale (4); bizirik dagoen seinale (5)

dabilen seinale (4); dagoen seinale (26); dagoen seinale da (4); dauden seinale (8); delako seinale (7); den seinale (58); den seinale da (6); diren seinale (27); diren seinale da (6); dituen seinale (4); dituzten seinale (5); doan seinale (8); duen seinale (32); dugun seinale (5); duten seinale (12); duzun seinale (4)

ere seinale (6); erlisione seinale (7); ez dagoen seinale (4); ez den seinale (11); ez duen seinale (5); ez zen seinale (5); ez zuen seinale (6)

maitasunaren seinale (4); mirarizko seinale (10); mirarizko seinale eske (4)

naizen seinale (8); nuen seinale (5)

oso seinale ona (5)

seinale argia (12); seinale asko (6); seinale bat egin (6); seinale bat izan (7); seinale baten zain (5); seinale berezi (5); seinale berriak (7)

seinale egin (6); seinale elebidunak (9); seinale elebidunen (4); seinale elektriko (6); seinale elektrikoak (4); seinale eske (7) ; seinale garbi (5); seinale garbia (6); seinale gisa (18); seinale handi (5)

seinale izan (11); seinale izango (20); seinale izango da (14); seinale izaten (4)

seinale ona (87); seinale ona da (16); seinale ona iruditu (4); seinale ona izan (4); seinale ona izango (5); seinale ontzat (4); seinale ote (7); seinale txar (4); seinale txarra (39); seinale txarra da (6); seinale txarra izango (4)

toki seinale berriak (4)

zegoelako seinale (6); zegoen seinale (8); zela seinale (5); zelako seinale (10); zen seinale (21); zenaren seinale (5); zer seinale (6); zerbaiten seinale (8)

abiatzeko seinalea (6); den seinalea (7); duen seinalea (5); gurutze santuaren seinalea (8); gurutzearen seinalea (72); gurutzearen seinalea egin (24); gurutzearen seinalea eginez (12); hasteko seinalea (4); krexaren seinalea (4); lehen seinalea (7)

seinalea agertu (4); seinalea egin (49); seinalea egin zuen (17); seinalea eginez (16); seinalea egiten (6); seinalea eman (12); seinalea emateko (4); seinalea galdu (4); seinalea izan (11); seinalea izango (7); seinalea jaso (5); seinalea jasotzen (5)

zelako seinalea (6); zerbaiten seinalea (4)

bide seinaleak (22); mirarizko seinaleak (5); seinaleak ageri (5); seinaleak egiten (5); trafiko seinaleak (4)

seinalearen zain (5)

gurutzearen seinaleaz (4)

arrisku seinaleren (4); seinaleren baten bila (5)

bizitza seinalerik (4); inolako seinalerik (6); seinalerik argiena (4); seinalerik eman (9); seinalerik ematen (5); seinalerik gabe (6); seinalerik jaso (4)

seinaletzat hartu (17)


seinale (orobat sinale g.er. eta siñale g.er.) 1 iz zerbait adierazten edo ezagutarazten duen aztarna, ikurra, higidura edo ezaugarria.

Zeruaren keinu, aieru eta seinale eta halakoetan sinesten hasiko ote nintzen, bada?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela, tindagaiaren hondakina, agian, zaharreriaren seinale behin-betikoa, agian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

-Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?  Elizen arteko biblia   Jn 2,18

Apostolu naizela adierazten duten seinaleak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,12

Eta hau egia dela frogatzeko, seinale hauek ematen dizkizut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Emanen dizuet seinale bat, ezagutaraziko zaituztena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Susmoaren seinale gisa interpretatzen da seriotasun hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Seinale eta mirari bila dabiltzanek, errepara biezaiote Frantziskoren santutasunari, eta aurkituko dute bilatzen dutena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Galera handi baten seinalea daramagu kopetan idatzia, eguzki betearen argitan ezin ikus daitekeen seinale bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.  Elizen arteko biblia   Ap 12,3

Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

«Herritarrek seinale argi-argia eman digute eta errespetatuko dugu», erantsi zuen.  Berria - Harian   2005-06-02

Gero, lurrean ahozpeztu eta, turutek seinalea ematean, deiadar egin zioten Jainkoari.  Elizen arteko biblia   1 M 4,40

-Armada abiatzeko seinalea kanoikada bat izango duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Abiatzeko seinalea emateko.  Elizen arteko biblia   Zen 10,2

Faramirrek seinale bat egin eta Maizterra erretiratu egin zen, gurkera eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.

Behin seinale hori eginda, Irkutskeko defendatzaileak eraso guneetara bilduko ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Azkenik, bedeinkatu egin zituen, gurutzearen seinalea eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Hitz hauek esanik, gurutze santuaren seinalea egin zion bekokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Bi bezero sartu zaizkit gaur zu ontziak garbitzen ari zinela, eta seinale ona izan da hori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 73. orr.

Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 55. orr.

Amodioaren estiren auhenak eta soldaduen herotsak zeramatzan gogoan, lanjer hurbil baten seinale isila bailiran. Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Jainkoak maite eta lagunduko zuelako seinale ezin argiago gisa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

Zer egin? gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!  Elizen arteko biblia   Jn 11,47

Parte txarreko seinale hark lur jota utzi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Indian pertsona bati izterretik eustea ohorezko seinale da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 117. orr.

Euskal Herrian beltzik ez duk eta azken beltza ikusten denean, miseriaren seinale garratza dela aitor dezakeat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Azkenean, leihora hurbildu eta ohiko seinalea egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Lau nota botatzen zituen beti -mi, la, mi, la-, norbaitekin harremanetan jartzeko seinale ezkutua ziruditenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 429. orr.

Azkenaren aurreko seinaleak.      - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordaintzen ez zuenari beso bat moztuko zitzaion, lapur seinale gisa, jendeak hala ezagun zezan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.

Argi seinale nabariak azaldu omen ziren zeruan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Biharamunean antzeman zuten lehenbiziko arrisku-seinale zehatza.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.

Ametsaren errepikapen erlatiboarekin harritu samar nengoen, baina artean ez zitzaizkidan alarma-seinaleak piztu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Sendagile eta ingeniariek neke handiak hartu behar izaten dituzte matxura-seinaleak agertzen dituzten piezak konpontzeko edo ordezkatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Martiri-seinale haiek ez zuten ikusleen barnean beldur-ikara sortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Drogak bihurtu ziren askatasun-seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.

Larunbata ere eman nien, atseden-eguna, nire eta haien arteko elkartasun-seinale izateko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,12

Bainugela edukitzea, aberastasun-seinale, gero eta normalago bihurtu zen gerra ostean Elkartasun seinale legez, jaiki eta Mentxuri hurbildu zitzaion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Guztiak santutasun seinale bereziz aberastuak izan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa zela bere espezieko ordezkari bakarra, desintegrazio-seinale ukaezinik ageri ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Zuria zen altxaturik zekarren eskua, ahurra aurrerantz, bake-seinale gisa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

4 marka.

Eta bezperako gogoeta berak eginik, alboko ateak seinale gorriz markatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Horretan, burua ezer ulertu ezinik eta bihotza ezohiko ikuskariagatik kezkaz betea zuela, iltzeen seinaleak hasi zitzaizkion esku-oinetan agertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Jipoiak utzitako seinaleak dauzka soinean nabarmen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Santuaren gorputzean zigilu bezala markaturiko Errege gorenaren seinaleak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.

5 zerbait jakinarazteko, argibideren bat emateko erabiltzen den abenikozko ikur grafikoa.

Gidariek askotan ez dituzte errespetatzen seinaleak.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Maniobraria esnatu eta seinalea aldatzen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Bide bakoitzaren hasieran jarri seinale bat, ezpatak zein hiritara joan behar duen adieraziz.  Elizen arteko biblia   Ez 21,24

Irteeran, seinale zahar batean, inguruko herrien izenak zeuden idatzita: ezkerrera, Cestona 14 km, Azpetia 22 km; eskuinera, Guetaria 3 km eta Zumaya 9 km.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 220. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besteekin komunikatzeko balio ez duen seinale sistema bat erabiltzea ez da erabilgarria, alegia.  Berria - Gaiak   2004-04-30

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "San Sebastián 3 km" jartzen zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Kataroen lurraldeak oraindik, autopistako bide-seinaleak ondo gogoratzen duen bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Hazparneko herriak erabaki du bide seinaleak emaitea bide eta bidexka guzietan.  Herria   2002-12-05

Bide-seinale elebidunak direla eta ez direla.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Zurezko kale-seinale zahar bat zegoen zintzilika kandela pozoitsuak saltzen zituen denda baten gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Motorra trafiko-seinale baten kontra utzi, eta une batez, eskuak gerrian, pentsatzen ahalegindu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 123. orr.

8 eroaleren batek transmititzen duen gauza entzungaia, ikusgaia edo kontrolatzailea.

'Galileo' sistemaren sateliteak lehenengo seinaleak igorri ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-14

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Badirelako ikusmen sisteman mugimenduaren atzemaile bereziak, erretinan elkarrengandik hurbil dauden puntuetan eragina duten seinaleak kodetzeko gai direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

Laborategian seinalea analizatzean, [...].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Bip-bip seinaleek Agataren belarria oihartzun metalikoz bete zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Ezinbestekoa da muskuluek oso bizkor erantzutea uzkurtzeko agintzen dien seinaleari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Seinale horiek, nerbio-konexioetan zehar garunera iristean, gutxitu egiten dute ADHren emaria; horren ondorioz, gernu-ekoizpena handitu, eta odol-bolumena murrizten laguntzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Muskulu bat luzatzen den guztietan, haren nerbio-amaierek seinale bat sortzen dute; seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Garunetik muskuluraino [...] seinalea milisegundo batzuetan helaraztea da diseinuaren lehenengo arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Baina seinale eferente bat igortzen da, eta ikusleak seinale hori begiaren inolako mugimenduri ez dagokion seinale erreaferente batekin alderatuz, "mugitzen" ikusten du mundua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

9 (izenondoekin)

Seinale ahul batek, berriz, maiztasun apalean transmitituko ditu bulkadak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Soinu-bibrazioak seinale elektriko (edo agian kimiko) bihurtzen direla belarrian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Inguruko nerbio zelula batek seinale elektriko bat sortzen du, eta garunera igarotzen da seinalea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Seinale kontrajarri horiek elkarri gehitzen (edo kentzen) zaizkio, eta, azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Beste arazo bat, berriz, seinale entzungarriak nahiko konplikatuak izateak sortzen du, Ez dakigu nola ateratzen duen garunak hain informazio zehatza seinale aski landugabe horietatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere, eta nola haien bitartez bihurtzen den nerbio-bulkada bat benetako ekintza: muskulu-uzkurtze, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Garunera iristen diren seinale mota berriak interpretatzen ikasi behar du, kasu horretan, pazienteak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako une jakin batean output funtzionalari (esate baterako, eskuari edo ahotsari) hemisferio bat bakarrik konektatzen zaiola segurtatzeko, beste kontrol-seinale batzuk beharko lirateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da: entzumen-organo delikatuei berehalaxe kaltea datorkien abisu-seinalea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Nerbio seinalearen izaera zein den ere, elektrizitate bidezko seinalearekin metafora gisa baizik berdindu ezin daitekeena, ez baitago batere garbi oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Kenketa baten aurrean gaudela esan daiteke eta hori ere [...] hots seinalearen ahultzetzat hartu behar da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

"Zarata" hori baino nabarmen handiago izan behar du argi-seinaleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

12 seinale izansup_2 du ad

Ez nintzen ohartua ere barneko inketa gosearen seinale nuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Gaizki erabilia izan zen seinale zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 112. orr.

-Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz [...] aurpegi gorri biribilean atsegin sakona seinale zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

13 seinale izansup_1 da ad

Ez da bertutearen seinale, jelosia ongi ulertu batena baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Hiltzen badira, Jaunak bidali ez nauen seinale izango da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 209. orr.

Kultura mailan, klimatxo bat igo dugun seinale ere bada hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Haurra zela, tximeletak zorte onaren seinale zirela esana zion aitonak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.

Ez da ohartzen gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,22

Ezekiel seinale izango da zuentzat; berak egin duen guztia egingo duzue.  Elizen arteko biblia   Ez 24,24

Pesimismo hori gainbeheraren, hondamendiaren, nekearen eta ahuleriaren seinale ote da baitezpada?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra [...] eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Ezkerraldeko bidean, kurutze bat, naski bide xuxenaren seinale dena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da, herri sineste baten arabera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.

14 (aditza ezabaturik)

Edertasuna, Egia baten seinale edo ikur ote?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Kanpoan zebilelako seinale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Itsua sutarantz badoa, seinale suaren premia sortu zaiola.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 160. orr.

Artelanak aura baldin badu, seinale argitasuna dariola, bibrazio bereziak eragiten dituela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Ilea, mototsik gabea jadanik, idor zekarren hala ere, txanoa buruan edo arta handiz dutxatua zen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ona da hori, bihotza bizirik daukazun seinale.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 177. orr.

Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Han-hemenka, herri batzuk, inor gabe jadanik, tatariarren tropak hurbiltzen ari ziren seinale.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Ardo-sagardoek ere kaltea nozitzen zuten seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

Begirada finkatzeko eginahala zuen pinpirrindua zegoen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aieru eta seinale (6); aldaketaren seinale (6); ari den seinale (13); ari diren seinale (6); ari naizen seinale (4); ari zelako seinale (4); arrakastaren seinale (4)

bide seinale (25); bide seinale bat (6); bide seinale elebidunak (4); bizi seinale (4); bizirik dagoen seinale (5)

dabilen seinale (4); dagoen seinale (26); dagoen seinale da (4); dauden seinale (8); delako seinale (7); den seinale (58); den seinale da (6); diren seinale (27); diren seinale da (6); dituen seinale (4); dituzten seinale (5); doan seinale (8); duen seinale (32); dugun seinale (5); duten seinale (12); duzun seinale (4)

ere seinale (6); erlisione seinale (7); ez dagoen seinale (4); ez den seinale (11); ez duen seinale (5); ez zen seinale (5); ez zuen seinale (6)

maitasunaren seinale (4); mirarizko seinale (10); mirarizko seinale eske (4)

naizen seinale (8); nuen seinale (5)

oso seinale ona (5)

seinale argia (12); seinale asko (6); seinale bat egin (6); seinale bat izan (7); seinale baten zain (5); seinale berezi (5); seinale berriak (7)

seinale egin (6); seinale elebidunak (9); seinale elebidunen (4); seinale elektriko (6); seinale elektrikoak (4); seinale eske (7) ; seinale garbi (5); seinale garbia (6); seinale gisa (18); seinale handi (5)

seinale izan (11); seinale izango (20); seinale izango da (14); seinale izaten (4)

seinale ona (87); seinale ona da (16); seinale ona iruditu (4); seinale ona izan (4); seinale ona izango (5); seinale ontzat (4); seinale ote (7); seinale txar (4); seinale txarra (39); seinale txarra da (6); seinale txarra izango (4)

toki seinale berriak (4)

zegoelako seinale (6); zegoen seinale (8); zela seinale (5); zelako seinale (10); zen seinale (21); zenaren seinale (5); zer seinale (6); zerbaiten seinale (8)

abiatzeko seinalea (6); den seinalea (7); duen seinalea (5); gurutze santuaren seinalea (8); gurutzearen seinalea (72); gurutzearen seinalea egin (24); gurutzearen seinalea eginez (12); hasteko seinalea (4); krexaren seinalea (4); lehen seinalea (7)

seinalea agertu (4); seinalea egin (49); seinalea egin zuen (17); seinalea eginez (16); seinalea egiten (6); seinalea eman (12); seinalea emateko (4); seinalea galdu (4); seinalea izan (11); seinalea izango (7); seinalea jaso (5); seinalea jasotzen (5)

zelako seinalea (6); zerbaiten seinalea (4)

bide seinaleak (22); mirarizko seinaleak (5); seinaleak ageri (5); seinaleak egiten (5); trafiko seinaleak (4)

seinalearen zain (5)

gurutzearen seinaleaz (4)

arrisku seinaleren (4); seinaleren baten bila (5)

bizitza seinalerik (4); inolako seinalerik (6); seinalerik argiena (4); seinalerik eman (9); seinalerik ematen (5); seinalerik gabe (6); seinalerik jaso (4)

seinaletzat hartu (17)


seinalekuntza iz seinaleztatzea.

Obra batzu badira bestalde ez oraino bixtan ezarriak, argi-joko zenbait ez arras pikoan, seinalekuntzan ere eskasño batzu ba han-hemenka.  Herria   2001-07-26


seinaletika iz ipar seinaleak.

Joanden astean, berriz ere Baionako geltokira hurbilduak ziren demo kide batzu, frantses hutsezko seinaletika euskaratu nahian.  Herria   2004-11-04

Ez da Konstituzioa berrikuste beharrik seinaletika elebiduna sartzeko geltokietan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Euskararen Zerbitzua lan eta lan ari da euskara gehixago sar dadin bizi publikoan: bide-seinaletikan, telefono-urtekarian, ospitalean eta abar...  Herria   2002-12-26

Nola ez aipa, azken aldi honetan agertu zaizkigun seinaletika eta paisaje linguistikoa euskaldundu beharra, hau da, mutuei euskaraz erakutsi beharra.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

barne seinaletika (4); seinaletika elebiduna (7)


seinaleztapen iz seinaleztatzea. ik seinalizazio.

Autobideko seinaleztapena «lotsagarria» dela salatu du, eta auto gidari askok ez dietela jaramonik egiten seinalei.  Berria - Harian   2005-12-21

Hitzezko jardutearen mailan, espirituaren edo gauzen ordenan garatu ahal izan den seinaleztapen soila.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 149. orr.


seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen 1 du ad seinalez hornitu. ik seinalizatu.

Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 93. orr.

Erretzeko toki berezi hauek ondo seinaleztatuta egon beharko dute, gainontzeko eremuetatik bereizirik egon beharko dute, eta berariazko aireztapena izan beharko dute.  Berria - Harian   2005-11-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Nire bizitza bide seinaleztatu -eta zapaldu- bati segitzera mugatu dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.


seinaleztatze (orobat seinaliztatze) iz seinalez hornitzea. ik seinalizazio.

Herri Elkarteak bideratutako ekimena udal bakoitzaren nahikundeari lotuta zenez, haietatik hiruk zehazki Hauzek, Irurik eta Santa Grazik ez dute, orainokoan behintzat, seinaleztatzea euskaraz ere ezartzerik erabaki.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

seinaliztatzea Bidelaneko langileek egiten dute beti.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Guztira, 86.881,65 euro eralgi ditu Herri Elkarteak seinaleztatze elebiduna gauzatzeko; hots, 54.003,18 euro seinaleak eginarazteko eta 32.878,47 euro pankarta horiek ezarrarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Seinaleztatze elebidunaren esanahi politikoa nabarmendu nahi izan du batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09


seinalizatu, seinaliza, seinalizatzen du ad seinalez hornitu. ik seinaleztatu.

Errepidearen beste aldean, kontrako bidean, bi ertzain istripu bat seinalizatzen ari ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Ezbeharra goizeko 05:30ean izan zen, Baiona pasa eta gutxira autoak obrak seinalizatzeko piboteen aurka jo zuenean.  Berria - Kirola   2006-03-07

Gipuzkoan megalito guztiak, 300dik gora, seinalizatu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


seinalizazio iz seinaleztatzea.

Baina maniobrarien loa seinalizazio sistema bereziren batek gidatua dago zerbitzuan daudenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.


seinaliztatze ik seinaleztatze.

seinazka ik seinaka.

seindun adlag haurdun.

-Eta neska, seindun egoan?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.


seinu ik zeinu1.

seipazazpi zenbatz sei edo zazpi.

Gogoan ditut oraindik duela seipazazpi urte Callejak Cadizeko hitzaldi batean esandakoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 59. orr.

Gainera herrian ez zen aski zaldi, behi edo ardirik izango gazteen sasi-bizibidearen segurtatzeko, Xarlesen bandak urtean seipazazpi kalitzen baldin bazituen: mutikoaren koloka-hotsa irentsi zuen ipar haizeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.


seira banatz ipar seina.

Seira bote orohar.  Herria   2003-06-05


seirehun ik seiehun.

seireun ik seiehun.

seirtar iz Biblian, Seirren leinuko kidea.

Ondoren, Amatziasek, zeharo adoreturik, Gesaltza haranera gidatu zuen bere gudarostea eta han hamar mila gizon seirtar hil zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,11


seiscientos iz Fiat eta Seat markako automobil txikia.

Garaia duk, ilehoria, eta "seiscientos" berde bat erabiltzen dik, gorriz tapizatua, Bilboko matrikula daukana...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.

Ez al zara konturatzen seiscientos bat zarela kamioi baten aurka egin nahirik?  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 32. orr.

Automobilak miatzen dabiltza; seiscientosak batez ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Eta Zabaleta, seiscientos baten gurpil estalkia koilaratxoekin jotzen zuen lagun batekin!  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 62. orr.


seismo (26 agerraldi 13 artikulutan) iz lurrikara. ik lurrikara.

Lurrikara izan zen tokian seismoak nabaritzen dira oraindik.  Berria - Mundua   2006-04-09

Seismoak Richter eskalan 6,5eko indarra izan zuen.  Berria - Mundua   2004-02-25

Richter eskalan 2,6 gradu izan zituen seismoak baina agintariek ukatu egin zuten horrek eragitea luizia.  Berria - Mundua   2006-02-18

Indiako Andaman eta Nicobar artxipelagoetan 5,3 graduko seismoa izan zen gero.  Berria - Harian   2005-01-07

Chipungaberra herrian (Sofala eskualdea) izan zuen epizentroa herenegun gauean izandako seismoak.  Berria - Mundua   2006-02-24

Seismoaren 70 erreplika inguru izan dira Al Hoceiman. Adituen ikerketaren arabera, seismoa lur azaletik 26 kilometro barrualdera izan zen.  Berria - Mundua   2004-02-26

Seismoa izan eta ordu batzuetara itsasoa zakar zegoen oraindik.  Berria - Mundua   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seismoa izan (5)

izandako seismoak (3)


seiurteko iz Espainiako unibertsitate sisteman, ikerlarien lana saritzen duen soldata-osagarria, sei urtean behin ematen dena.

Hola sortu ziren "seiurteko" izenarekin ezagutu ditugun soldata osagarri berezi batzuk: lana egiten duen ikertzaileak osagarri horiek eskuratzeko aukera du harrezkero.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 123. orr.

Hiru eragile horietan oinarritu da seiurtekoen sistemaren arrakasta.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 123. orr.


sekadero iz

Urte batzuk geroago, krisi gogor samar bat zela eta, taxi batean sartu eta sekaderora -izen hori ematen zitzaion psikiatrikoari bertan egoten ziren alkoholikoengatik- berreramaten saiatu ziren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.


sekail ik segail.

sekale ik zekale.

sekante
1 paper sekante xukapapera.

Paper sekanteak sekula ere ez ziren aski gure estilo traketsa garbitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.

Inazitok ... hasta que choques erantsi zuen disimuluan, burua altxatu gabe, tinta eta kaligrafia dotore berberez, azken letrak paper sekantez txukundurik  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.


sekatu ik sikatu.

sekeretu ik sekretu.

sekeretutxo ik sekretutxo.

sekito iz errege edo kireko baten jarraileria. ik segizio.

Erregearekin Bragako artzapezpikua zegoen, Joâo Peculiar, eta Portoko gotzaina, Pedro Pitôes, biak latinez adituak, zein baino zein areago, eta erregearen sekitoa duintasunez osatzeko adina jende.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 166. orr.

Enperadorea eta sekitoa gu geunden tokitik metro gutxitara gelditu ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Orduan sortu zen Urbe jainkosa: eraikuntzak, merkatu organizatua, garraioa, artea... ezin izan haren sekitoak baizen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.


seko 1 adlag adkor erabat, zeharo.

Seko beldurtuta dago, laster berrogei urte beteko dituelako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

-Maiteminduta dago, seko maiteminduta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Apur bat desorientatuta ez, seko galduta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.

-Seko burutik, nor den ere ez zekik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 93. orr.

Burutik seko jota zaude.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 37. orr.

-Hi seko erotuta hago, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

1719an, Valladolid hirian Pisuerga ibaia seko izoztuta egon zen hamabostaldi osoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Zorionez, Lepic andrearen begiratu izoztupean, seko isildu da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 63. orr.

Seko ergeldu zait Kerli hau!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 230. orr.

Ondoko harri batean eseri eta burua seko hustu zait.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 99. orr.

Orduan seko gelditu zen, eztul egin zuen, zuzendu zuen panamazko kapela, gure begiei itzuri egin, eta buelta emanda bere eserlekura abiatu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Mael bertan seko gelditu zen eta eskuaz keinu misteriotsu bat marraztu zuen airean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.

Beharbada ez dio ezer esango, txarrenean seko aspertuko du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Eguraldia seko aldatuko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Seko ergela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Sinets iezadazu, seko itxura osasuntsua zeukan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

2 hilik.

Gure aita erbikume bat laurogei metrora seko uzteko gauza zelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Frankotiratzaileek bala gaizto bat nahikoa zuten gidaria seko uzteko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Zakur bat atera zitzaien, baina zaunka hasteko astirik ere ez zuen izan, makilakada batek berehala utzi baitzuen seko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Ez zaizu gustatuko tiroak pum pum entzun eta hegaztia seko erortzen ikustea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Itsua seko geratu zen espaloiaren gainean, uso grisak odol arrastoaren inguruan mokoka zituela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Perretxiko naturalegiak janda bertan seko gelditzea baino gauza naturalagorik ez dagoela kasik ezer.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Natxo, ordea, seko dago, burua bolante gainean, besoak alde banatara zintzilik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Basurtura gabe seko gelditu zitzaien anbulantzian bertan; seko, txoritxo baten modura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 126. orr.

-Ibai hotzera salto egin zian, bai, salto [...] ipurdia gora, eta, ene!, hantxe geratu zuan, bertan seko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

· Gainera, zuek bezalako ehiztariek ez dute ehizakia zauritzen: seko akabatzen dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 34. orr.

Bere ama derrepentean seko hilda geratuko zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Francoren soldaduek harrapatzen zituztenak seko garbitzen baitzituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

3 lo; konortea galdurik.

Nire ohera jo beharrean, auskalo nola, Tetrako besaulkian amaitu nuen; erosoa-edo zela erabaki eta, kontzientzia handirik gabe, hantxe geratu nintzen seko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

Halako batean seko gelditu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Orduan nik ezkerrez desbideratu eta eskuinez jo eta seko utzi dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

4 (lo hitzarekin; ik beherago 5)

Gauez lo seko egiten baitut.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

5 lo seko (37 agerraldi, 26 liburu eta 3 artikulutan; orobat seko lo 22 agerraldi 16 liburutan) adlag erabat lo, lo zerraldo.

Eta bera nire ondoan, aingerutxo bat bailitzan, lo seko.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

-Lo gelditu zen, lo seko, nik baino hobeto egiten zuen eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

Bainuontzian etzanda lo seko dagoela. elkarren ondoan lozakuen gainean lo seko jarraitzen baitzuten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Barruan, ozta-ozta ikusten zela, mutikotxo bat zegoen, seko lo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Otsailekoa, lurra seko lo dagoenekoa, ama lurrari dedikatzen zioten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Bestea ez da mugitu ere egin: ezkerrez desbideratu du, eta muturreko gaizto galanta eman dio eskuinez, hainbesterainokoa non txapeldunak ohe-bagoia hartzen baitu: hau da, bidaian lo gelditu eta lo seko erortzen da borroka-uztaitik behera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

· Azkenik nire esku utzi zidaten denbora zelan eman, eta, batez ere, seko lo egiten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

Barbituriko dontsu horrek lasai eta seko lo eginarazten dit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Igandeetan seko egiten zinan lo.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

"(Euskal) filologoak eta filologo-euskaltzainak lo ederrean daude, ametsetan, seko", oroitarazten digu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 174. orr.

Eta aire pixka bat balitz Itzalpean pausatu gara eta seko lokartu dira bi holandesak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

Autoan sartu orduko, ene gorputza bota nuen tanpalahara atzeko aulkien gainera eta seko lokartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertan seko gelditu (4); jo eta seko (4); lo seko (35); lo seko geratu (7); lo seko geratzen (5); lo seko zegoen (3)

seko erotuta (3); seko gelditu (19); seko gelditu zen (11); seko gelditzen (3); seko geratu (13); seko geratu zen (6); seko geratzen (6); seko hilda (6); seko hoztuta (3); seko isildu (3); seko izoztuta (3); seko jota (3); seko lo (22); seko lo egiten (3); seko lo zegoen (4); seko lokartu (4); seko maitemindu (4); seko moztu (3); seko utzi (8); seko utziko (6); seko zegoen (3)


sekreta 1 iz polizia sekretuko kidea.

Esaten dute sekreta pila bat dabilela, bai zipaioenak bai paisanozko pikoloak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.

Lisboan egon ginen errebentaren gorabeherekin jakin-mina pizturik, baina uniformedunak eta sekreta kantosoak baizik ez zeuden estadio inguruan, larunbatez.  Berria - Kirola   2004-06-22

2 polizia sekreta

Turistaz beteriko hegazkin batean iritsi zen, eskoltarik gabe, tartean polizia sekretaren batzuk bazetozela uste duen arren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 70. orr.


sekretaria iz emakukezko idazkaria.

"Academia"ko sekretariak galtza estu berdeak janzten ditu; bluxa berde-beltza, ez askoz laxoagoa; eta takoi luzeko bota beltz altuak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.

Labana zorrotza ahurrean tinkatu zuen, eskaileretan gora igo zen, nagusia eta bi sekretariak plastikozko berinaren atzetik beha zeuzkala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Behin puta bat kontratatu genuen horretarako propio, eta Fernandoren sekretaria zela esan genion medikuari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.


sekretario (orobat segeretario g.er. eta segetario g.er.) 1 iz erakunde bateko idazkaria.

Deputatu-talde osoa, Bizkaiko karlisten errespetua Erregeri erakustekotan, bertara zen: Arrieta Maskaruako Lorenzo, korrejidorea; Piñerako Pedro deputatua, Tollara eta Saratxu aholkulariak, eta Olaskoaga sekretarioa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Bigarrenik, luzaz ere Donostiako Udaleko Sekretario ibilitako Lorenzo Alzate izenekoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Maialen Christy Aire Ona-ko etxekandereak, 23 urte hauetan Bastidako Herriko Etxean idazkari edo sekretario zenak, erretreta hartu du.  Herria   2005-08-04

Alkate asko, orain gutxi arte, sekretarioaren bastoi inozentea izan ohi zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Gehienak mail gorakoak erakasle, sindikatetako zuzendari edo sekretario, Hitler-en aldekoak ez zirenak, edo epelegiak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Zereginetan, berriz, ni ontziburu eta bera eskribau eta kontulari, hots, sekretario.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

2 kargudun baten idazkaria. ik idazkari 2.

Sinatu zuten agiri batzuetan hitzarturik zuten tratua, gure aitaren administratzaileak eta Villagrandeko dukearen sekretarioak aitzinetik prestatu zutena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Txekoslovakiako barne-ministroaren sekretarioa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

3 lehen sekretario lehen idazkaria.

Buruzagia han zelarik, oro zelai, baina falta zenean lehen sekretarioak luzatzen zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.


sekretariotza iz idazkaritza.

Liburuaren lehen argitalpenerako, «Xalbadorren sekretariotza lana egitea» egokitu zitzaion Zabalari.  Berria - Kultura   2004-10-14


sekretaritza (orobat segetaritza g.er.) iz idazkaritza.

Ikasle haietatik, batzuen batzuk fraidetzara joko zuten bezala, beste askok beren herritan maisutzan, apaizgoan, organistatzan nahiz sekretaritzan jardungo zuten: Don Ramon Etxeberria abadea eta Tomas Garbizu, adibide pare bikaina.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.


sekreter iz idazteko taula ezkutagarria duen altzari tiraderaduna.

Sekreter ttipi bat dago ohe bihurtu dugun sofaren ondoan eta bertan jarri dut idazmakina elektrikoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.


sekretismo iz egitekoak eta gorabeherak isilean atxikitzeko joera.

Sekretismorik gabe baina diskrezioz landu behar dugu bidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Paradoxa, disidentzia, sekretismo eta ezjakintasun guztien gainetik, erantzukizuna exijitzen dio, erabakiak hartu beharra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Mitxoletaren egoeraren inguruan nolabaiteko sekretismoa hedatu bazen ere, andereñoek esanda jakin genuen oso noizbehinka hitz batzuk esaten zituela, behintzat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

«Sekretismo osoz» jokatu izana leporatu zioten eta eztabaida publikoa isilaraztea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15


sekreto ik sekretu.

sekretu (orobat segeretu g.er., segretu g.er., sekeretu g.er., eta sekreto g.er.) 1 iz isilpean edo ezkutuan atxikitzen den gauza.

Haren gorputzak sekretu guztien berri zuela zirudien.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Zientziak ez du jakin [...] orain artekoan sekretu horren berri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Ez zion inori eman bere bihotzeko sekretuaren berri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 811. orr.

Sekretu baten jabe den gizonaren begiak ziren. hala ere, lagunartearen begiradek norbera zelatan zuten gizarte hartan, gutuna mamitasunaren, isilmandatuaren eta sekretuaren eremua izan zitekeen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.

Sekretu bat zen, gauetan, beren sabai-zuloen azpian, ahapeka aipatzen zutena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Askoren arteko sekretuak ezin du sekretu izan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 209. orr.

Aitaren sekretu guztien jabe zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Erabat lasai, ia umoreko sentitzen nintzen, sekretu baten jabe den haurraren pare.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Herriko sekretuek ez diete ihes egiten taxi-gidariei.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 118. orr.

Zeren badira beste sekretu garrantzi handiagoko batzuk izarretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.

Ezin izan nioan Krisztinari lagundu, sekretu bat baitzegoen bion artean, barka ez daitekeen sekretu bakarra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 207. orr.

Zer egin lau soseko egia horrekin, jadanik existitzen ez den gorputz baten sekretuekin?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

-Esan nahi du -erantzun zion Dumbledorek- Sekretuen Ganbera berriro ireki dutela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 154. orr.

Zer ziren, zehatz-mehatz, Grosrouvrek aipatutako akusmata haiek, eta zergatik sekretuaren betekizun hura?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Ostatua zela adierazten zuen idazkunik ere ez zegoen; etxe haren sekretua zela-eta ziurrenik. ez nuela inongo eskubiderik hildako baten sekretuetan kuxkuxean ibiltzeko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.

Gutarik bakoitzak bere sekretuan gorderik dauzkan atxikimendu eta lokarri bereziez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

2 (izenondoekin)

Ez zion inori, edo ia inori, agertzen bere sekretu handia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Armairua zabaldu eta, karpeta askoren azpitik, paper tolestatu bat atera zuen, sekretu handiz nire aitaren aurrean paratu zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Hura gure sekretu txikia izango zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.

Tentsio tinkoenean nahi ditut gertatu direnak hitzen barnean atxiki bizirik, xoko honen sekretu goxoan mina eztituz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

Sekretu ikaragarri bat baitut isilean gorderik ene baitan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

Hain argi eta garbi azaldu baitzizkion jainko-jakinduriaren sekretu ezkutuenak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Titan, sekretu harrigarriak gordetzen dituen ilargia.  Berria - Gaiak   2004-12-26

Sekretu saminak, sekretu lotsagarriak, gure izatean zehar izan ditugun ahulezia aitor ezin guztiak gordetzen diren barren zoko horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.

Lan-eremua ez zian eskas, gehienek txantajerako behar diren bi baldintzak betetzen baitituzte: sekretu aitorrezinak eta kontu korrente pollita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Zu zara gure sekretu madarikatua!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Ezetz esaten zioten lehenik, sekretu profesionala argudiaturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.

Urtebetez, eztabaidatu bitartean, sekretu ofizialaren tratamendua eman zioten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.

Zigarro bildu berria eskaini zidan, sekretu militar bat ematen ariko balitzait bezalako zeremoniaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Ni ez ninduan joango biharamunean hire etxera, sekula gonbidatu ez ninduan etxe hartara, non gordetzen huen heure sekretua, gure adiskidetasuna pozoitu zuen sekretu ulertezin hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.

3 (aditzen objektu gisa)

Traidorea etxekoa izaten da, zure sekretu guztiak dakizkiena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Oihanak sekretu asko ezkutatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 229. orr.

Zer sekretu gordetzen ote zuen hitz xume horrek?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 40. orr.

Hik ere sekretua gordetzeko eskatzen diat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Oihaneko sekretua beretzat gorde behar zuela?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Kezkatu egiten ninduen pentsatzeak zer oinaze ez ote zituen jasan bere sekretu hari eusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Alemanen sekretu izigarriaren atxikitzeko molderik hoberena hiltzea zen, dudarik gabe.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 187. orr.

Garbi zegoen sekretu batek bestea bermatzen zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Agureen sekretua ez zuela hautsiko agindu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.

-Zer sekretu darabilkizue?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 240. orr.

Sekretu bat kontatu berri duenaren herabetasun damuzko horrekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Bere sekretu guztia eman zuen jakitera, bere bizitza alferrik galduaren istorio gordin ergel guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Geroztik neure sekretu guztiak jakinarazi dizkizut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Sekretu bat esateak sekretu horren mirabe bihur gaitzake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.

Kontatu nahi dizudana beste inori esango ez niokeen sekretu bat da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.

Ez naiz ausartzen neure atsekabeen sekretua paperari fidatzera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 183. orr.

-Elgar-ek sekretua fidaturiko pertsonak, ordea, berehala zabal zezakeen jendaurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sekretu giroa nonahi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.

Bere etxean eta sekretu giroan egin zidan aitorpena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Batzuek uste dute pertsiar sekretu-jakileren batzuk etorri zirela harekin hitz-aspertu bat egitera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.

Nik neuk aitortu nion Ministerioari Sirius izan zela Pottertarren sekretu-gordetzailea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 317. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontua da mespretxu handiz esan zidala ea ez al nuen uste umea intseminazio artifizialaren bidez sortua izan balitz, mundu zabalean jakingo zela, mediku-sekretu guztien gainetik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Frantzisko, errege sekretuaren jakitun, arreta osoz saiatzen zen ezaugarri sakratu haiek ezkutatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

Egurats ustelduko logela-sekretu lizunduekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

Adin berekoak ziren eta etengabeko harremanez sakonduriko elkarrenganako estimuak konfiantza ematen zion Frantziskori bere barne-sekretuak lagunari agertzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

• 6 izond isilekoa, ezkutukoa.

Bi agente sekretu bagina bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.

Polizia sekretu batzuk bikotearen atzetik ibili dira zenbait egunetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Zerbitzu sekretuen agentea naiz, ala zoro bat?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.

Jendeak ez zekien kode sekretu bat ote zen, berba horiek mezuren bat ezkututatzen ote zuten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 71. orr.

Ate sekretu bat!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Uste dut behin norbaitek zerbait kontatu zidala Hogwartseko ganbera sekretu bati buruz...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 125. orr.

Etxe sekretu hari klub dei zekiokeen arren, agure gutxi batzuk besterik ez ziren haren kide.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Lee Jordanek uste du pasabide sekretu bat aurkitu duela ikastetxetik irteteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 139. orr.

Leku sekretua zen hura, Hassanek zeregin oso berezi baterako gordea zeukana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Inork iristerik ez zeukan leku sekretu bat beretzat bakarrik edukitzea bezala zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Nazien arma sekretu baten inguruko zurrumurruak zebiltzan nonahi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

-Ekintza sekretu bat egin behar dinagu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 25. orr.

Hitz sekretu batzuk esan zizkidan, oraindik inori jakinarazi ez dizkiodan hitzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1104. orr.

Oso interesgarria iruditzen zait idazkera sekretu hori ongi menderatzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

Elkarte sekretu bateko kide izatea leporatu zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Kontua duk..., ispiluez bestaldeko mundu paralelo sekretu hori hor dagoela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Sinfonia sekretu bat zuzentzen ari balitz bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Oh gauak, oh ilunbearen goxo eta epela, oh maitasun ibai sekretu bat bezala isurtzen dena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Maruja ere ez dago geldi, baina erritmo sekretu pausatuagoan ari da, zalapartatik at bezala.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Bere galtza estuen atzeko poltsikoan eskua sarturik ibiltzea gustatzen zitzaidan, mami urrien azpitik braille sekretu eta epel baten bidez bere hezurduraren mugikera nahasia irakurriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Niniren kemenak etxea eta pertsonak betetzen zituen; paretak, gauzak zeharkatzen zituen indar-laster sekretu bat bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Beharbada hori izan zen arrazoia, ni, beldurrez beteriko basamortu lausoetan barrena, Hilezkorren Hiri sekretuaren xerkan oldar nendin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

7 sekretuan adlag isilean. ik isilean.

Ektor hura ere sekretuan ari zen borrokan, eta inork ez zekien bera zenik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 23. orr.

Testes intrare judicii secretum, "lekukoak sekretuan itaundu" behar zirela esan nahi zutela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kreazioaren lan gehiena sekretuan, isilik eta ilunpean iragaten baita. baina oturuntza prestatzen aritu direnek sekretuan gorde nahi d Lehenik eta behin predikariak sekretuan eginiko otoitzetik edan behar du, gero predikazio sakratuan isuriko duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Hiru edo launazka ibiltzen ziren harat honatka, sekretuan, zuhurtzia handirekin, Jaunaren eguna otoitzaz ohoratzen zutela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agente sekretu (7); agiri sekretu (4); aitaren sekretu (3); bere sekretu (13); bere sekretu guztiak (4); beren sekretu (4); bozketa sekretu (3)

elkarte sekretu (5); etxe sekretu (5); hitz sekretu (3)

itun sekretu (3); izen sekretu bat (3); kode sekretu bat (3); kongresuko sekretu ofizialen (7); mezu sekretu bat (4); nire sekretu (4)

pottertarren sekretu gordetzailea (3); sekretu bat dauka (3); sekretu bat esan (4); sekretu bat gordetzen (3); sekretu bat kontatuko (4); sekretu baten jabe (6); sekretu gordetzaile (5); sekretu gordetzen (3); sekretu handi (8); sekretu handi bat (4); sekretu handia (3); sekretu izan (3); sekretu izugarria (3); sekretu militar (3); sekretu ofizialen batzordea (3); sekretu ofizialen batzordean (8); sekretu profesionala (5)

zer sekretu gordetzen (3); zerbitzu sekretu (25)

agente sekretua (3); arrakastaren sekretua (4); atxiki sekretua (4); beltzaren sekretua (9); benetako sekretua (3); bere sekretua (15); bihotzeko sekretua (3); bion arteko sekretua (3)

eguzki beltzaren sekretua (8); erakunde sekretua (3); gure arteko sekretua (3); gure sekretua (6); hor dago sekretua (3)

ilargiaren sekretua (11); informazio sekretua (9); itun sekretua egin (3); jaunaren sekretua (3); nire sekretua (14)

polizia sekretua (9)

sekretua gorde (7); sekretua gordetzeko (6); sekretua gordetzen (3); sekretua izan (16); sekretua izan zen (4); sekretua izango (7); sekretua izango da (4); sekretua kontatu (3); sekretua zela (6); sekretua zen (14); sumarioa sekretua (3); zein da sekretua (3)

zoriontasunaren sekretua (3); zure sekretua (8)

agente sekretuak (4); barneko sekretuak (3); bere sekretuak (6); beren sekretuak (5); erakunde sekretuak (4); hegaldi sekretuak (6); israelgo zerbitzu sekretuak (3); kartzela sekretuak (5); kontu sekretuak (3); mailegu sekretuak (5); mezu sekretuak (3); munduko sekretuak (3); polizia sekretuak (5)

sekretuak argitu (3); sekretuak azaldu (3); sekretuak dituzte (3); sekretuak ezagutzen (6); sekretuak gordetzen (3); sekretuak ikasi (3); sekretuak izan (3); sekretuak izango (3)

zentro sekretuak (3); zerbitzu sekretuak (40)

sekretuaren berri (4); sekretuaren bidez (3); sekretuaren jabe (6); sekretuaren jakitun (3); zerbitzu sekretuaren (4)

espainiako zerbitzu sekretuei (3); zerbitzu sekretuei (18)

aebetako zerbitzu sekretuek (8); alemaniako zerbitzu sekretuek (4); cia zerbitzu sekretuek (3); errusiako zerbitzu sekretuek (6); espainiako zerbitzu sekretuek (14); fsb zerbitzu sekretuek (4); zerbitzu sekretuek (142); zerbitzu sekretuek egindako (3)

zerbitzu sekretuekin (3)

aebetako zerbitzu sekretuen (5); bere sekretuen (3); cni zerbitzu sekretuen (4); hegaldi sekretuen (3); kartzela sekretuen (4); kontu sekretuen (3)

sekretuen ganbera (21); sekretuen ganbera ireki (4); sekretuen ganberako (4); sekretuen ganberako sarrera (3); sekretuen ganberan (5); sekretuen ganberara (3); sekretuen ganberari (4); sekretuen ganberaz (4); sekretuen jabe (3)

zerbitzu sekretuen (99); zerbitzu sekretuen agiriak (3); zerbitzu sekretuen arabera (3); zerbitzu sekretuen datuek (3)

zerbitzu sekretuentzat (8)

aebetako zerbitzu sekretuetako (3); cia zerbitzu sekretuetako (3); irakeko zerbitzu sekretuetako (3); israelgo zerbitzu sekretuetako (4)

zerbitzu sekretuetako (91); zerbitzu sekretuetako agente (3); zerbitzu sekretuetako buru (12); zerbitzu sekretuetako burua (3); zerbitzu sekretuetako buruak (8); zerbitzu sekretuetako kide (6); zerbitzu sekretuetako kideak (4); zerbitzu sekretuetako kideek (3); zerbitzu sekretuetako talde (3)

euskaldunak zerbitzu sekretuetan (3); zerbitzu sekretuetan (10)

zerbitzu sekretuetarako (5)

zerbitzu sekretuetatik (4)

polizia sekretuko (7); zerbitzu sekretuko (3)

epaileak sekretupean jarri (4)

sekretupean dagoela (3); sekretupean egondako (3); sekretupean ezarri (3); sekretupean gorde (5); sekretupean gordetzen (4); sekretupean jarraituko (3); sekretupean jarraituko duela (3); sekretupean jarri (9); sekretupean jarri du (6); sekretupean zegoen (3)

sekretupetik atera (6)

ez da sekreturik (4); ez dago sekreturik (9); ez du sekreturik (6); sekreturik gabe (4); sekreturik gabeko (3)

elkargo sekeretu (7)

segeretuzko bozak (3)


sekretuki adlag era sekretuan, isilean.

Erraten zidan garbiki nik sekretuki pentsu nuena: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

Batetik triste sentitu zen etxearen maileguen ordaintzeko emaztearen hilabeteko sosaren premia gorria zeukatelako, baina bestetik, sekretuki pozten zen hoberenen multzoan geratzeko hautatu zutelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

Sekretuki, haiengana isurtzen du Bere maitasuna, eta gertutik ematen die arreta, Beraren maitasunaren duin ote diren ikusteko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

Bi galdeketa egin zizkioten, egiaztatzeko ea zinez sekretuki bidalia zion bere txostena Erregeri, ala Erromako edo Trentoko bideetan ateraia zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Aita Renteríak, ohe ertzean eserita, eskuak Susana San Juanen sorbalden gainean jarririk, ahoa haren belarriari ia itsatsita goraki ez mintzatzeko, sekretuki tartekatzen zuen bere hitzetako bakoitza: "Lurrez beterik daukat ahoa".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 151. orr.


sekretutasun iz sekretua denaren nolakotasuna.

«ERCko eta EAko ordezkarien arteko komunikazioen sekretutasuna hautsi duten CNIren ekimenei buruzko informazioa» da bi alderdiek eskatu dutena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15


sekretutxo (orobat sekeretutxo g.er,) iz garrantzi txikiko sekretua.

-Nik ere neure sekretutxoak ditut...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 213. orr.

Biolonek maite ditu haren ume-kontakizunak, eta esna mantentzen du sekretutxoak eta istorio samurrak kontatuz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

-Sekretutxo bat kontatuko dizut -esan zidan, irribarretsu-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.


sekretuzale 1 izond sekretuen zalea dena.

Engainatu nahi duten erregimen sekretuzaleekin ari zarenean, ez duzu ziur egoteko modurik.  Berria - Mundua   2004-01-31

Teknologiak demokratizazioa ekarriko duela ziurtzat jotzen du Vicente Aceituno irakasleak; Microsoften Windows bezain sekretuzalea eta iluna izateak, bestalde, luzarora kalte egiten duela dio.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Nolatan da posible sistemarik sekretuzaleena ahulena izatea?  Berria - Gaiak   2004-11-14

2 (izen gisa)

Ez zen sekretuzale amorratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.


sekrezio iz jariatzea.

Ulermen [...]: Burmuinaren sekrezio bat, zaldia eta etxea bereizteko ahalmena ematen duena, teilatua dela medio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 255. orr.


seksu ik sexu.

sekta 1 iz erlijio edo kideko baten barruan doktrina bera duen pertsona-talde egituratua; bereziki, kideentzat kaltegarria eta alienatzailea dena.

Sekta bat indarrean dauden erlijio komunitateekiko erlazioan definitzen da.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Erlijio beraren sekten arteko gerrak eta Estatu bereko fakzioen artekoak direla gogorrenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 66. orr.

Juduen ikuspegitik, Kristau Eliza, juduen fedea ukatzen zuen sekta bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

Kristo o. III. mendean Manesek fundatutako sekta dugu manikeismoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Zenonen sekta suntsitzea gizadiaren zoritxarren artean jarriko nuke ezinbestean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 129. orr.

Priszilianori dagokionez, berriz, bere sektak martiritzat ohoratu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erlijioek aukera bat egin behar dute: eboluzionatu eta eraberritu, edo baztertu eta sekta bihurtu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 268. orr.

«Gizarte askeagoa, parekatuagoa eta zuzenagoa» lortzeko eman diren urratsak geldiarazi nahi dituztela «Elizako hierarkiak eta integrismo katolikoaren sektek».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Musulmanek metodo hori onartu zutenetik, beren artean sekta bat sortu zela, mutazili-ena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 183. orr.

Harrituko hintzateke jakinen bahu nor den sekta horretako apez-buru edo dena delakoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Irrazionalak al dira ezbeharraren aurrean federa edo sekta baten ideietara jotzen dutenak?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Militarrek ez eta, erlijioak biziari zentzu bat aurkitzen lagunduko ziolakoan, sekta batean sartu zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.

Poliziaren arabera, hildakoak Alusi Okija izeneko sektako kideak dira.  Berria - Mundua   2004-08-06

Garai honetako gertaerarik esanguratsuena manikeismoak eragindako deslilura izan zen, sektatik irtetea erabakitzera arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Sekta horretatik ihesi alde egin nuen Afrikara.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.

Arrasateko mugimenduaren ezaugarri nagusia da, sekta baten gisako antolaketaz, langileen ustiaketa harik eta handiena egiten duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

2 (izenondoekin)

Bai nestoriotarren eta Mendebaldeko kristau katolikoen elizek bai Islamak, baita mahayaniar budismoaren sekta tantriko lamaistak ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Hamaseigarren mendearen bukaerako Espainiako sekta heretiko bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

"zeloteen" erreakzio totalitarioa, bere adierazgarri tipikoak Sinesle Zaharren sekta fanatikoan aurkitu zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Honek burua berotu zion erregeari esanez Simon Morin gizajoak sekta berri bat antolatu zuela, ia jansendarrena bezain arriskutsua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sekta nekrofiloez jakingarriren bat ikasteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

Litekeena da Egunkari honek eskatuta hiriko sekta sataniko eta talde okultisten gainean egiten ari zen ikerketa Anjel Urtxipiaren hilketaren nahigabeko eragile gertatu izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Sekta okultisten gaineko ikerketa, Urtxipiaren hilketaren eragile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

-Sekta puta batekoak dirudizue, nik ez dakit ezer!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Federalismoa historian eta geografian oinarrituko da, ez etnia edo erlijio sektetan. Filosofi sektak, antzinakoen artean, erlijio-motatzat har zitezkeen.  Berria - Mundua   2004-03-09

Filosofo sekta bat, lehen kristauen eta Platonzaleen arteko batasuna moldatu nahi izan zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.

Sermoilari-sektaren bateko kidea etxean hartu duelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Badakit zaila dela zu bezalako pertsona judutar batentzat guri ulertzea, baina gu ez gara Biblia mailuka sartzen eta infernuko sua predikatzen ibiltzen den kristau-sekta horietako beste bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Karaitarrak, testu sakratuen letra idatziari erabat atxikia zen judu sekta bat zen ("literalistak").  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

· Bizi osoa eraman ote zitekeen sekta militar kutsuko sineste murritz horietan bermatuz, zioen, aberria, herria eta hizkuntza, denak ama deituz?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

5 irud/hed

Ba ote du interesik filologo eta literatur ikerlarien sekta murritzetik kanpoko irakurlearentzat idazle baten ariketen bildumak?  Berria - Kultura   2006-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sekta berri (4)


sektakeria (2 agerraldi 2 artikulutan) iz doktrina edo ideia baten alde fanatikoki egiten duen pertsonari dagokion portaera edo nolakotasuna. ik sektarismo.

Jendearen sentimendu erlijiosoak erabiltzen dituzte erasoetan; berez xede politikoa dute, baina erlijioa eta sektakeria erabiltzen ari dira, beti bezala.  Berria - Harian   2006-04-28

Nire ustez, sektakeria alde batera uzteko gai ez den herria ez da herri bat.  Berria - Harian   2005-10-01


sektakide iz sekta-laguna.

Fausto, manikeoen buruetariko bat, Cartagon izan zen sasoi hartan sektakideen atxikimendua sendotu nahian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Sektakide bat Konstantzaren aitorlea izana zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sektakide bezain militante izateko lur-beltza zen bera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.


sektario 1 izond sektarismoz jokatzen duena.

Parroki estatuak, eliza sektarioak bezala, ez bakea baizik eta ezpata ekartzen zuten idoloak zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.

Euskaldun bat izan zen, agian mende oso batez Gipuzkoan izan zen katolikotasunaren aurkaririk gogorrena, bere furfuria sektarioan, Ostiral Santuko egunean, zenbat urtez ez gara gogoratzen, promiskuitatezko parranda publikoak antolatzera ere iritsi zena.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

New Age erlijioa ez da sektarioa, eta ez dago kultoaren inguruan guztiz oinarriturik.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Urte haietako katalogoari begiratzen bazaio, argitaletxea ez da batere sektarioa, orduko kulturaren ispilu baizik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

2 sektarismoaren ondoriozkoa.

Indarkeria sektarioa, dena den, bere horretan da.  Berria - Harian   2006-02-26

Hemen gaude oztopo sektario guztien gainetik, emakume modernoari geure onena eskaintzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Ideologia arrazista, terrorista edo muturrekoa, garbiketa sektarioa bultzatzen duena.  Berria - Harian   2005-10-15

Adibide garbiak daude EAJk eta EAk borondate sektarioa dutela adierazten dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Eraso eta atentatu sektario horien helburua nahasmena sortu eta herritarren eta aldeen artean gerra zibila piztea dela dirudi.  Berria - Harian   2006-03-16

Abizenak ez dira hizkuntzak berak markatzen duen gu horretatik ematen, aldakorrak diren irizpide sektarioagoetatik baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 18. orr.

3 (izen gisa)

Neurriz kanpoko botere zibila egin dudalako salaketak jaso ditut, baina elizgizonen eskutik; kontzientzi askatasuna deuseztatu dudala, baina sektarioen eskutik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Sektario-talde horietako batean edo bestean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indarkeria sektarioa (5)

eraso sektarioak (6)

eraso sektarioen (3)


sektarismo (7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan) iz doktrina edo ideia baten alde fanatikoki egiten duen pertsonari dagokion portaera edo nolakotasuna. ik sektakeria.

Hizkuntza ez erabiltzea tentsio politikoaren hornigarri; ahalegintzea, joera demokratikoak lagun, sektarismoak baztertuz, bere oinarria zabaltzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Era berean, PPren «moduak eta sektarismoa» kritikatu zituen, negoziazioa baztertzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Batzuetan hizkuntza gutxituei atxikitutako kultura txikiek sektarismo dogmatiko ikaragarria erakusten dutela, kanon orokorrak ezartzen duena baino gogorragoa inondik ere.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Zergatik hainbeste sektarismo egitasmo baikor baten kontra?  Berria - Kultura   2004-03-03

Felipe Puig bozeramaileak hirukoari «sektarismoz aritzea» salatu zion.  Berria - Mundua   2004-05-14


sektazale iz sekten zela den pertsona.

Garai batean biziki kritikatu ohi nuen, lagunartean behintzat, jarrera mota hori, eta haserretu egiten nintzen sektazaleekin ate joka etortzen zitzaizkidanean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.


sektore 1 iz helburu bera duten edo sailkapen berean sartzen diren jarduera eta enpresa multzoa.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Petrolioaren sektorean oso argi ikusten da hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Aisialdiaren sektorea enpresa multinazionalen hazkundearen paradisu bihurtu da. teknologia-maila altuko sektoreetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Eraikuntzako greba beste sektore batzuetara hedatuko dute Gipuzkoan.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Ekipamendu-ondasunak ekoizteko sektore baten falta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Halaber, sektore arteko akordioa osotasunean sinatzeko aginduari «gehiegizkoa» iritzi zion.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Lehen sektoreak ekoitzi eta bigarrenak transformatzen duena konpainia itzel horiek erosi eta beren biltegietan metatzen dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

1975ean, hirugarren sektoreak nazioarteko zuzeneko inbertsioen munduko stockaren %30 inguru baino ez zuen hartzen; industriak berriz %45 hartzen zuen, eta lehen sektoreak %25.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

2 (izenondoekin)

Sektore ekonomiko guztietako 150 enpresa etorri dira xehetasun biltzera eta harremanen lotzera, erdia pasa hegoaldetik.  Herria   2002-10-24

Unibertsitate eta ikergune publikoek har zezatela bere gain arlo hauetan egiten den ikerkuntza, berriz ere sektore pribatutik sektore publikora eramanez zeregina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Sektore publikoak metatutako zorraren maila ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 60a baino handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Teknikari edo kontularirako bokaziorik ez eta erabat abandonatu nuen sektore primarioan kokatzeko ene xede leiala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Truke-tasak ekonomiaren batez besteko produktibitatearen mailan geratzera jotzen baitu, eta ez sektore esportatzaile bakarraren mailan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

"Ez haute mobilizatuko arrantzan habilela, sektore estrategikoa diagu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.

Mendebaldeko ekonomiei aukerak zabalduko zaizkie beraz, [...] beren jarduerak eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara bideratzen badituzte, eta sektore tradizionalak garapen-bideko herrialdeen esku uzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Elkartzeak, zatiketak, sektore ez-errentagarrien salmenta, finantza-amarruak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai batean, sektore-korruetan antolaturik, erosketa eta salmenta aginduak elkarri ahoz esaten zizkioten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Sektore Konferentziak: gehiengo sindikalak ez du begi onez ikusten enpleguari edo prestakuntzari buruzko gaiak estatu mailan erabakitzea.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Lanaldiari dagokionez, Arabako metalgintzako sektore itunak 1.735 ordukoa ezarri zuen aspaldi.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

Enpresetako negozioazio kolektiboa lehenetsiko du ELAk, sektore akordioen emaitzarik eza dela eta .  Berria - Ekonomia   2004-07-28

-Ikuspegi integratua: lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Estatuaren jarduera, sektore mailan birgaiturik, erabakigarria gertatzen da bestalde politika makroekonomiko globaletan eta politika horiek truke-tasen gainean duten eraginean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Sektore barneko merkataritzaren ehunekoa, manufakturen trukeen osotasunean, %80ra heltzen zen Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuaren kasuan 1991n.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Soluziobideak 1980ko hamarraldiaren bukaeran hasi zitzaizkion ematen, banku-sektorearekin zorpeturiko herrialdeei dagokienez behintzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

60ko urteetan, elektronika sektoreko zenbait enpresekin antzekorik gertatu zen [...] eta, 80ko urteetan, bioteknologia sektorekoekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Aurrerabide teknikoak kanpokoak izateak eta ekipamendu-ondasunen ekoizpen-sektore baten faltak sortzen dituzten arazoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Kristina eta Ximurra gure ondoan ziren berriz, eraikuntza sektorearen garapenak gure Erkidegoari dakarzkion onurez aspertuak nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Fernando Soria delakoa, ikuzgintza sektoreko enpresaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Manufaktura-sektoreko soldata errealak, berriz, urteko ia %2 handitu zirela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Jarduera-sektore osoei berregituratzen eta modernizatzen laguntzen diete (nekazaritzari, energiari edota komunikazioei, adibidez).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Bost sektore nagusi aztertu ditugu: okelagintza sektorea, arrantza sektorea, esne ekoizpen sektorea, barazkien kontserba sektorea, eta ardogintza sektorea.  Berria - Gaiak   2004-04-03

5 alorra, eremua, zatia.

Elkartea kultur arloa ez den beste sektore batzuetan ere aritu baita; nekazaritzan eta ekonomian, esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-24

Gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Kulturgintzako sektore guziak ordezkatuak dira, baita ere EKE, AEK eta Seaska.  Herria   2004-07-22

Zuk badakizu San Mameseko sektore batek eta hedabide batzuek ez zaituztela oso gogoko.  Berria - Kirola   2006-03-15

Irizpide batzuk zehaztu dira eta horietatik estrapolatzen dute herrien edo gizarte sektore batzuen bizi-kalitatea.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Etxe guztietara ordenagailuak eramango ditu baina ez ditu interes demokratikoak kontuan izango, ezta herri-sektoreen nahiak ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 129. orr.

6 (izenondoekin)

Unibertsitateko sektore euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertiarrak eta aurrerakoiak bildu nahi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Bartzelonako sektore aurrerakoiek, elkarrizketa eta elkartasuna bultzatzen dutenek, ez dute begi onez ikusten foroa.  Berria - Kultura   2004-02-21

Hori egin izana ez diote inoiz barkatuko AEBetako sektore atzerakoienek, ezta bertako komunitate judu indartsuak ere.  Berria - Kultura   2006-02-01

2002ko apirilaren 11ko kolpea saiatu zuten sektore kolpista eta terrorista ber-berek, zibil zein militarrek, kontratatu zituzten oraingo atxilotuak.  Berria - Mundua   2004-05-15

Garai horretan aurkitzen ditugu oso sektore adierazgarrietan erlijio-esperientziaren lekuko behinenak, Arrazakeria pairatzen dutenak, feministak, langabetuak, gay eta lesbianak, unibertsitateko sektore kritikoak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

Hori ez da sektore politiko zehatz bati soilik dagokion erronka, klase politiko guztiari baizik, jendartean sinesgarritasuna lortu nahi badu, bederen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

Dei marxista horren ahalmenaren aurrean amerikar sektore antikomunista batzuen larritasuna ez zen ezkutatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Hiru patronatukide gehiago izendatzea proposatu du sektore ofizialak, eta kritikoak aurka agertu dira.  Berria - Kultura   2004-07-01

7 txirrindularitzan, etapa baten zatia.

Gaurko etapak bi sektore izango ditu: goizean 93 kilometroko errepidekoa, eta arratsaldean 8,8 kilometroko erlojupekoa.  Berria - Kirola   2006-04-05

Bi sektore korritu ziren atzo.  Berria - Kirola   2006-02-10

Konyshev nagusi goizeko sektore bizkorrean.  Berria - Kirola   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alderdiko sektore (8); alderdiko sektore batek (3)

eajko sektore (3); eako sektore (4); ehuko sektore (3); eskuineko sektore (3); espainiako sektore (4); euskal gizartearen sektore (3); euskal gizarteko sektore (6); euskal herriko sektore (3); gizarte sektore (3); gizartearen sektore (13); gizarteko beste sektore (5); gizarteko sektore (26); hainbat sektore (16); herriko sektore (3)

industria sektore (5); jarduera sektore (5); nafarroako sektore (3)

oposizioko sektore (3); psoeko sektore (3)

sektore abertzale (3); sektore arteko (4); sektore bakarra (4); sektore barneko (5); sektore berriak (4); sektore desberdinen (3)

sektore ekonomiko (5); sektore ekonomikoen (5); sektore estrategikoa (7); sektore eta enpresa (3); sektore ezberdinen (3); sektore garrantzitsu (3); sektore handi (6); sektore handi batek (3)

sektore jakin (6); sektore konferentzietan (3); sektore kritikoa (5); sektore kritikoak (7); sektore kritikoek (3); sektore kritikoko (5); sektore mailako (7); sektore mailan (3)

sektore ofizialak (3); sektore ofizialarekin (3); sektore politiko (5); sektore politikoek (3); sektore pribatu (4); sektore pribatua (4); sektore pribatuak (5); sektore pribatuan (8); sektore pribatuaren (7); sektore pribatuari (4); sektore pribatuko (9); sektore publikoa (8); sektore publikoak (10); sektore publikoan (16); sektore publikoaren (10); sektore publikoko (7)

sektore zabal (8); sektore zehatz (5)

sektorez sektore (4); unibertsitateko sektore (8)

bigarren sektorea (5); eraikuntza sektorea (6); lehen sektorea (6); liburugintza sektorea (4); makina erremintaren sektorea (3); sektorea liberalizatzeko (5); zerbitzuen sektorea (11); zerbitzuen sektorea liberalizatzeko (3)

energia sektoreak (4); energiaren sektoreak (3); eraikuntza sektoreak (4); industria sektoreak (4); zerbitzuen sektoreak (6)

elikagaien sektorean (4); energia sektorean (3); energiaren sektorean (3); eraikuntza sektorean (10); eraikuntzaren sektorean (4); esnearen sektorean (3); etapako lehen sektorean (3); garraio sektorean (4); hirugarren sektorean (3); industria sektorean (8); lehen sektorean (7); nekazaritza sektorean (4); zerbitzu sektorean (4); zerbitzuen sektorean (4)

sektoreei dagokienez (7)

herri sektoreen (4); sektoreen artean (4); sektoreen arteko (7)

administrazio sektoreko mahaia (5); eraikuntza sektoreko (8); lehen sektoreko (5)

sektoreko enpresa (11); sektoreko enpresek (4); sektoreko enpresen (5); sektoreko eragileekin (4); sektoreko hitzarmen (5); sektoreko hitzarmena (8); sektoreko ituna (7); sektoreko lan (23); sektoreko lan itunaren (4); sektoreko lan itunen (5); sektoreko langileak (4); sektoreko langileen (8); sektoreko mahaia (12); sektoreko negoziazio (4)


sektoreka 1 adlag sektoreen arabera, sektorez sektore.

Klaustroak aukeratzen dituen 14 ordezkariak sektoreka aukeratzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Lana sektoreka banatuz gero, zerbitzuetan daude langabegehien.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Sektoreka hartuta, funtzionario doktoreek 354 boto eman dizkiote (%10,99), irakasle kontratatuek 306 (%4,07), ikasleek 1.527 boto (%2,76) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Plantillako (AZP) 230 langilek (%2,29).  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Sektoreka, zerbitzuak izan ziren lanpostu gehien sortu zituztenak.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Sektoreka industriak eta zerbitzuek izan dute aktibitate gehien.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

2 sektorekako izlag

Sektorekako datuek erakusten duten bezala, energiaren prezioa eragiten ari da batez ere goranzko joera.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Negoziazio kolektiboa ezin da sustatu sektorekako hitzarmenetan bakarrik.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Sektorekako mahaiak ez al dira hori lortzeko tresna egokia?  Berria - Ekonomia   2006-04-09

Sektorekako azterketa egin zuen Gabiolak.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

«Malgutasuna» helburu, sektorekako banaketa zurrunak ekiditeko, Kongresuak antolakuntza berria onartu zuela azaldu zuen Cataniak.  Berria - Harian   2005-10-21

Sistema eta sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea.  Berria - Kultura   2004-05-21


sektorial izond sektorearena, sektoreari dagokiona.

Hitzarmen sektorialetan eta enpresetako hitzarmenetan euskararen aldarrikapena agertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Eraginkorra izan nahi badu, legeak akordio sektorialak garatu beharko ditu, bitarteko behartzaileak zehaztea ahalbidetuko dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Udaletxeei dagokionez, esate baterako, Aralarrek prestatua du proposamena, batzorde sektorial bat sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Bileran negoziaziorako mahai sektoriala osatuko dute eta hitzarmen berrirako hizketaldiak hasiko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Grebari eutsi diote sindikatuek Mahai Sektoriala bildu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Mahai sektorialeko gehiengoarekin.  Berria - Harian   2005-09-10

Izaera sektorialeko pentsio osagarriak.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Mahai sektorialaren bilkura eten ondoren, protesta gisa, Osakidetzaren egoitzan ziren langileek itxialdia hastea erabaki zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

«Arlo sektorialetan zer motatako erantzuna eman daitekeen, dinamika bateragarriak nola eraman eta alderdi politikoek zer nolako tokia duten» gogoetatzeko asmoa du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ekoeraginkortasun globala eta sektoriala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Programa horiek arazo ekologikoen ikuspegi bertikal eta sektorial batean oinarrituta zeuden.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mahai sektoriala (11)

mahai sektorialaren (6)

izaera sektorialeko (3)

hitzarmen sektorialetan (3)


sektorializatu, sektorializa, sektorializatzen da/du ad sektoretan banatu.

Edo sektorializatu: gauez publikoari ixten zaien esparruekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


sektorialki adlag sektorez sektore.

Gero, noski, plangintzak sektorialki egin beharko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07


sektorizatu, sektoriza, sektorizatzen du/da ad sektoretan banatua.

Euskara alortuta dagoela uste dugu, sektorizatuta.  Berria - Harian   2006-02-24


sekuentzia 1 iz elkarren artean kidetasunen bat duten elementuen segida; segida horren ordena.

Gauaren eta egunaren etengabeko sekuentziak zehazten du zehaztasun konkreturik gabe denboraren joana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.

Tartekatze perfektuaz ari garenean (k-b-k-b-k-b), banana hitza da nazioartean erabili ohi den izena, fruitu horren ingelesezko -eta euskarazko- hitzak sekuentzia hori betetzen baitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

Heroien arraza bat brontzezko arrazaren eta burdinazko arrazaren artean sartzea garbi dago geroko burutazioa dela, olerkiaren sekuentzia, simetria eta zentzua apurtzen duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Ezagutzen ez dugun hizkuntza bat entzuten dugunean, ez gara gai esateko hotsen sekuentzia nola aztertu behar den.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.

Hor gertakariren batek begitartea iluntzen diola ematen du, zoriontsu zeneko irudien sekuentzia etenez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 105. orr.

Sekuentzia baten moduan funtzionatzen du, ez da bat-bateko kontua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.

Txinatar kapitalismoa prest dago gaur Txinako kontinente-eremua bere mendean hartzeko, Europako aldi merkantilista biziki gogorarazten duen sekuentzia batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Garbi dago, ordea, ezin dugula aurreikusi bihar-etzi historia egingo duten gertakarien sekuentzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 31. orr.

Ikertzaileen artean bi talde egin ziren, norgehiagoka, nork identifikatu lehenago ADNaren atalkako sekuentzia hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Elementuak, galaxiak, izarrak, Lurra sorrarazi duten aldian aldiko gertakarien sekuentzian haietariko batzuk gauzatu ez balira, gerta zitekeen ez izatea hostorik zuhaitzetan, ez eta zuhaitzik ere, ez eta, apika, mundu bizirik batere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Gertaera diskurtsiboen esparrua, berriz, formulatuak izan diren sekuentzia linguistiko hutsen multzoa da. Bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Entzima horiek guztiz ere espezifikoak ziren: bakoitzak ADN sekuentzia labur jakin bat ezagutzen zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 29. orr.

Badira, gehien-gehienetan, sekuentzia ez-kodetzaile batzuk -intronak- tartekatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Era orokor batean esan daiteke hizkuntza osagaien sekuentzia-enuntziatua dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.

Errua "sekuentzia-arazo"ei egozten bazien ere, bazirudien pertsonaiekiko enpatiarik ezak sortzen ziola arazoa, eta zio eta asmoen joko katramilatua ez ulertzeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ume normalek garapen-sekuentzia bat pasatu behar izaten dute urratsez urrats, hasi zirrimarrak egitetik eta irudi eskematiko eta geometrikoekin jarraituz, zapaburu ("tadpole") estiloko irudietaraino iritsi arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Gerora, berriz, ikurren bidez irudikatuko zituen soinu sekuentzia haiek egunen batean, idazkuntza asmatuko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.

Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia) eta ez dira gauza, ikusmena dugunok bezala, aldi bereko ikusmenezko pertzepziorako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

Proteina bakoitza aminoazido-sekuentzia batek osatua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 104. orr.

Gene bakoitza nukleotido-sekuentzia berezi batek osatua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 104. orr.

Proteina baten baitako aminoazido-sekuentzia, jakina denez, proteina hori determinatzen duen genearen baitako nukleotido-sekuentziak kodetzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 105. orr.

5 zinema eta kidekoetan, batasun motaren bat osatzen duten planoen segida. ik pasarte 4.

Ivan Beldurgarria filmeko orgiaren sekuentzian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

Irrikan egon nintzen ea sekuentziaren batean aitona ikusten nuen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.

Segida bereko edo sekuentzia bereko bi irudi finkoren artean badela bitarte bat (denborazkoa).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

-Irudi autonomoa vs. sekuentziako irudia: oraingo honetan semantikoa da, batez ere, irizpidea, sekuentzia beren esanahiak lotzen dituen irudi sail bat baita izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Lau marrazki ziren, nik kontatutako ipuinaren sekuentzia osatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

Gogora dezagun badirela, gainera, irudi finko eta narraziozkoen sekuentziak (komikian, pinturan), bideratzen duten narraziozko edukiarengatik, neurri bateraino bederen filmeko sekuentziarekin aldera daitezkeenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Gurutze-bideen adibidea aipatzen du, elizetan Kristoren nekaldia irudikatuz egon ohi diren hamalau irudizko sekuentziak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Hor ditugu, adibidez, hainbat sekuentziatan erabilitako testura aldaketak, kameraren mugimendu azkarrak eta ahotsik gabe musika hutsarekin utzitako eszenak.  Berria - Kultura   2006-03-08

Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

6 (izenondoekin)

Komikietakoa dirudien ekintzen sekuentzia geldoan Platoan lehiakidearen sekuentzia eskatologiko gogoangarrienak pasatzen dizkigute: Vanessa dutxan, Vanessa kaka-lekuan, Vanessa tetrabrikeko ardoaz mozkortuta konpresa zikina aldatzen...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Russellek hitzaurre moduan edo diktadorearen ametsa balitz bezala -flash back antzeko batean- txertatu nahi zuen sekuentzia multzo hura.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Duane Michalsek historiatxo bat [...] kontatzen duen argazki-sekuentzia batean, elkarren segidako argazkien arteko denborazko hutsarteak denbora diegetiko koherente batean du erreferentzia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Bazinek ere arrazoiz mantendu ahal izan du plano-sekuentziak hainbesteko errealitate-sentipena ematen duela non errealitatearen oso irudikapen modu berezi bat gertatzen baita hartan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Pintura-sekuentzia tradizionaletan (gurutze-bidea da hemen ere prototipoa), sketch erdi-autonomo bat irudikatzen du irudi bakoitzak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Surrealismotik gertu dauden musika sekuentziak.  Berria - Kultura   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adn sekuentzia (4); adnko nukleotidoen sekuentzia (3); aminoazido sekuentzia (4); nukleotido sekuentzia (4); nukleotidoen sekuentzia (3); nukleotidoen sekuentzia zifratua (3); sekuentzia osoa (3)


sekuentzial izond sekuentziarena, sekuentziari dagokiona; sekuentzietan zatitua dagoena.

Templek adierazten du goi-goiko maila ematen zuela haur-haurretatik test espazial eta ikusmenezkoetan, baina nahiko gaizki ibiltzen zela lan abstraktu eta sekuentzialetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Prozedurak deskriba ditzakete, erabaki sekuentzial jarraituak eskatzen dituztenak barne.  Berria - Harian   2005-01-02

Badira sekuentzialak izanagatik mugimendurik gabekoak diren irudiak, eta badira mugimendua duten obrak, baina egiaz sekuentzialak ez direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.


sekuentzialtasun iz sekuentziala denaren nolakotasuna.

Pertzepzioaren helburua ikusmenezko munduaren ebaluazio-eskala bat ematea da nolabait Gibsonentzat [...]; mugimendua eta sekuentzialtasuna -eta, horrenbestez, denbora- funtsezkoak dira pertzibitzen den munduaren oinarrian dagoen espaziozko eskala hau eraikitzerakoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Zinematografiako muntaketaren oinarri berean oinarritzen da elkarketa hori -metaketatik hurbilago baitago, Eisenstenen iritzian, printzipio hori sekuentzialtasunetik baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

Horrelako margolanak irudi-sekuentzien parekoak dira, Rudolf Arnheimek esan zuen bezala; hark dio, gainera, ez dela nahasi behar sekuentzialtasuna eta mugikortasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.


sekuentziatu, sekuentzia(tu), sekuentziatzen da/du ad sekuentzietan zatitu.

2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu dela iragarri zen, eta gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Adibidez, 21. kromosoma hau da txikiena, eta sekuentziatu ahal izan den bigarrena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

Orain, genoma ia osoa sekuentziatuta egonik, egin daitezkeen estimazioak askoz ere zehatzagoak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aletu edo sekuentziatu (3)


sekuentziatze iz sekuentzietan zatitzea.

Horrenbestez, narraziozko irudi oro, eta berdin irudikapenezko irudi oro, narratibotasunaren "kodeek" markatuta dator, narratibotasun hori sekuentziatze baten bidez agertu baino lehen ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Berriro zinemara itzultzeko, bada, muntaketak, sekuentziatzeak denbora guztiz artifizial, sintetiko bat sortzen du, errealitatean elkarren segidan ez doazen denborazko blokeak elkarrekin lotuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.


sekuentziazio iz sekuentzia ordenatuetan zatitzea.

Sekuentziazioa deitzen zaio hurrenkera zehatza eta egiazkoa aurkitzeari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.


sekuestratu, sekuestra, sekuestratzen du ad bahitu.

-Baina zer egin nahi diguzue: sekuestratu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.

Gizon-emakume horiek zahar bat daukate hor barruan lotuta, sekuestratuta, eta orain berarekin zer egin ari dira eztabaidatzen, beren ezkutalekua deskubritu duenez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 119. orr.


sekuestro iz bahitzea, bahiketa.

Gaurkoa egun arrunta duk, ez duk ezer berezirik gertatu, eta, guri dagokigunez, behintzat, ez duk sekuestrorik izan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 117. orr.

Berria jakin, eta Julianen lehenengo akordua, Seat 124 zuriarentzat izan zen. “Sekuestroaren lekuko izan ote da?”.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 116. orr.


sekula (5779 agerraldi, 250 liburu eta 674 artikulutan; orobat sekulan 963 agerraldi, 54 liburu eta 438 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sekula agertzen da) 1 adlag inoiz ere ez. (ezezko esaldietan; ez partikularen ezkerrean)

Sekula ez naiz lapurretan aritu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Sekula ez naiz horretaz libratuko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Sekula ez zuen halakotzat hartu bere burua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Sekula ez dut halakorik ikusi Italiako lurretan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Hortaz, sekula ez zara Brasilen izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

Baliteke berak ere sekula ez jakin izana istorio osoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Zin egin nuen sekula ez nituela ahantziko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Ez dut sekula ahaztuko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Itsasoari esker bizi bazen ere, sekula ez zuen Nikola Saltzek itsasorik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Sekula tratatu ez dugun jendeaz ere aise lor genezake informazio baliagarria.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Basa gauzatxo bat sekula kontatu ez nizuna gure topaketa laburrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.

Banning Cocq eta Willem van Ruytenburgh, esaterako, gizon printzipalak Amsterdamen, sekula tiro bakar ere egin ez zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Ama batek sekula izan ez duen umearen mina bezalakoa, aberririk sekula izan ez duen abertzalearen mina bezalakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Big Joek bizirik iraun zuen, eta onera egin zuen, nahiz eta erabat sekula ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Hobe da berant, sekula ez baino.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sekula ez, edo oso gutxitan, eraman nahi izaten zuen oihal berrizko tunikarik.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Geroztik, sekula Hannaren berririk ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 83. orr.

· Zorte hark sekula ihes ezin egingo zioneko pentsamendu lausoa baitzuen buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Sekula ezingo dizut adierazi galera horrek eragiten didan samina.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

2 (ezezko esaldietan; ez partikularen eskuinean)

Ez dut sekula gizon hori ikusi, ez dut ezagutzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Ez zen sekula argitu ea gaixotasun akutuak eragin zion erretinetako lesio hori, ala erretinen endekapena sortzetikoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Ia bi hilabete iraganak ziren jada: erantzuna ez zen sekula iritsiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Infernuak ere ez du sekula halakorik kanpora jaurti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren izenean ez dezazuela sekula zerupean besterik ezer eduki nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 157. orr.

Garbi zeukan ez zuela sekula inor tirokatuko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Ez didala inork sekula mundu honetan gaur zuk egin didazun bezainbat ohore egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Ez nion berriro sekula deituko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Ez diot inori hitz egiten, sekula; ez dut deus hartzen, ez dut deus ematen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 33. orr.

3 (baldintzetan)

Baina baldintza honekin, hots, sekula frogatzen baldin bazen heretikoa zela, bera izanen zela haren kondenatzaile lehena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Peter, halaber, sekula herriratuko balitz arras bestelakotua atzemanen zuketen otsabidetarrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Frantses Estatuak sekula onartuko balu Iparralde mailan departamenduaren inguruko galdeketa bat egitea, nonbait Iparraldearen ezagupenari buruz aitorpenaren hastapena litzateke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

4 (galderetan)

Kontatu diat sekula nire kosmosaren ikuspegia?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Jakin al dugu sekula, nere arbaso gaxte begi-ederrok?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Uzten al diogu sekula bakarrik egoteari?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.

Zuen aitak sekula jan al du emandako hitzik? Sekula sentitu al dugu, bada, geure ona beharrean inorena hobestera eraman gaituen berezko bultzadarik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

-Fantaisi polonaise hura... jo al huen tropikoan sekula?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.

5 (bestelakoak)

Doinu bat etorri zitzaion orduan, gela hartako bazter batetik sortua, sekula ordu arte entzun gabea bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Haiek ziren gela hartan sekula ukitu gabeak ematen zuten gauza bakarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 39. orr.

Ezein gizakirengan sekula ikusi den jarrerarik errukarrienean baitzegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Hitz batean, ederra zen dena, naturak edo arteak -zeinek bere aldetik- sekula asmatuko lukeen baino ederragoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Sekula idatzi den libururik ospetsuenetakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.

Orduko hura ez zen borondatezko isiltasuna izaten, han denek baitzeukaten zer esana eta zer iritzia, sekula baino gehiago gainera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Sekula halakorik!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

6 sekula baino

Gauza asko -sekula baino gehiago- esanarazi behar zaizkio artelan garaikideari, bera berez gutxi -sekula baino gutxiago- delako, edo batere ez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Denek baitzeukaten zer esana eta zer iritzia, sekula baino gehiago gainera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Gau hartan hondarrean etxeratzean, sekula baino gehiago, hozkailuan gasnaren ez atzematea deitoratu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Sekula baino hobeto.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 338. orr.

Goiz hartan sekula baino lehenago jaiki nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Sekula baino tristeago iritzi nion hots betibateko hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Eta beroa ere sekula baino pixuagoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Ezkutu bat, gaur munduak sekula baino beharrago duena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Sekula baino harrituago nengoen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.

Gryffindorreko taldea sekula baino gogorrago ari zen entrenatzen Hooch andrearen begiradapean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 139. orr.

Etxean sekula baino krisialdi luzeagoa, zaratatsuagoa eta larriagoa izan zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

Nikolas Pigassof, aldiz, sekula baino sasoi hobean zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Big Lanniek sekula baino arrazoi handiagoz bedeinkatu zuen dama andrea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

7 sekula betiko adlag

Demostraziook sekula betiko gal ez daitezen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Lo suspergarri bati emana ote, ala koman eroria sekula betiko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Askotan maletak itxita geratzen ditun, sekretu guztiak barruan gordez sekula betiko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Ez dut gehiagorik galdatzen, non ez den gure adiskidantzak iraun dezan sekula betiko. Adio, jauna; zure jokabideak dit erakutsiko zer nolako sentimenduz behar natzaizun izan, sekula betiko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.

Hala jokatuta, gera zitezen, lur gainean gizona, bizialdirako aske, eta lurpean emakumea, sekula betiko preso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

8 Sekula Betiko Lurralde

Peter eta Wendy horretan agertzen dira, jakina, Sekula Betiko Lurraldea eta Kako-oker kapitaina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Sekula Betiko Lurraldea Barrieren lurralde desiratua da, haurtzarokoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Irla zoragarri horietatik, goxo eta erosoena Sekula Betiko Lurraldea da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

Sekula Betiko Lurraldean umeen eguneroko bizitza etengabeko jolasa da, baina jolas horretan hil egin zaitezke, edo norbait hil dezakezu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 20. orr.

9 sekula ere adkor sekula. (ezezko esaldietan; ez partikularen ezkerrean)

Sekula ere ez naiz berriz liburutegira joanen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 167. orr.

Bapo! ez nintzen sekula ere hara azaldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 379. orr.

Halako desengainu katean ari zen Hadass sarrarazten eta ari zen bera sartzen, eta hainbeste arau ari zen urratzen, non sekula ere ez baitzen gai izango haien guztien zigorra ordaintzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.

Baina sekula ere ez dute esan nahi Jainkoak (gorets bedi!) hotsen edo hitzen bidez hitz egin duenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 166. orr.

Orduan eskubiderik ez zen, eta sekula ere argia ikusi ez duten euskal esparru batzuk, esparru berriak, ditugu orain eskura.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Han aurkitzen dira amets ere egin daitekeen mendeku gai ederrenak, mendeetako gorrotoak, aldi batez baketuak, baina sekula ere ez itzaliak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

Ezkonduta gero morroiak hartu, sekula ere ez maitaleak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.

Sekula ere ez berriro!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Hara, eskatu egiten dizut, ez berriro hona deitzeko, sekula ere ez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.

Orain ala sekula ere ez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.

· Karpeta urdinean gordetzen zuen eskuizkribua sekula ere abandonatu gabe.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

Esanen dut, bestetik, nolako belazeak ikusi nituen, ordu arte nik sekula ere ikusi gabeko belaze handiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

10 (ezezko esaldietan; ez partikularen eskuinean)

Ez duzu sekula ere probatu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Ez da sekula ere abiaburutzat hartu eskualde ahul eta atzeratu bateko hizkera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Ez diote sekula ere elkarri aditzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Ez zuen sekula ere inor egin sentimendu horren partaide, eta damu zuen Amianorekin zenbait gauzatan, sakonera heldu gabe, azalean geratu izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

· Ezin izango ziokeen barkatu, sekula ere, 600 librako ezpatarraina harrapatu barik joaten utzi izan balu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

11 sekula ez bezala

Sekula ez bezala artatua eta gozatua sentitzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Ongi mereziak nituen gainera, sekula ez bezala gezurretan ibiltzeagatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 69. orr.

Stalingradon, ordea, soldaduek sekula ez bezala aritu behar izan zuten, alemanek gogor erasotzen baitzieten egunez nola gauez, airez nola lurrez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Arte garaikideak zerbait esan nahi badu, sistemaren garaipena esan nahi baitu: [...] esanahi handiko ezerezarekin eta ezerezaren esplikazioarekin gizabanakoak sekula ez bezala entretenituz itxuragabeko arte-dirua mugiarazten duen sistemarena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Aparteko ezer aipatzekorik ez zeukan andre baten gose nintzen, sekula ez bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Tootlesen aurpegia zuri-zuri zegoen, baina duintasuna ere nabari zitzaion, ordura arte sekula ez bezala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 96. orr.

12 sekula guztian adkor sekula.

Baina nor zara zu niretzat, sekula guztian ezagutu ez nauzun hori, [...] beti aurrera eta aurrera eginez amaigabeko itxaronaldian uzten nauen hori?  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 57. orr.

Horrexegatik, erran ez zuelako, ez-osotasun kutsua txertatu zion esaldiari, zerbait falta balitz bezala eta huts hori sekula guztian ez betetzera kondenaturik balego bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Liburuari esker, hilabeteko epean ikasten duzu adituen ahotik "sekula guztian" ikasiko ez zenukeena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Gero, arratsalde haren oroitzapena biziro gorderik geratzen zaizu gogoan, behin betiko, sekula guztian, eta zehatz-mehatz oroitzen duzu hain egun gogoangarrian gertaturiko guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.

Orain galdezka ari zara, ene maitea, zergatik gorde dudan isilpean haur hau urte luze guztiotan eta ez dudan egundo bera hizpide izan, hemen ilunpean lo datzana, betiko loan, joateko eta sekula guztian ez itzultzeko prest, sekula guztian ez!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 39. orr.

13 sekula santan (86 agerraldi, 41 liburu eta 6 artikulutan) adkor sekula. ik santa 5.

Sekula santan ez zen gerezi-ondoaren azpira etorriko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

Sekula santan akabatu behar ez zuen hilabetea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Ez dut sekula santan denborarik alferrik galdu literatur kritikoen terminologia antzu, berbaro zuri eta nahitanahiez guzia sailkatu behar larriaren sasi zikinean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.

Nik ez zioat Eñauti sekula santan neskarik ezagutu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

Bere ezpainetatik ez zen sekula santan halako eskaerarik jaulkiko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.

Uriel da Ruaren begi inozo ongira eginek ez zuten sekula santan halako bortizkeriarik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Baditugu ur-erlojuak, itsaso guztietako ura jaso, bildu eta gero gora botatzen dutenak, sekula santan gelditzen ez den iturrian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Zin egin zuen ez zela berriro sekula santan taberna batera sartuko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

Ez dit axola sekula santan ikusten ez badut ere berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

-Sekula -esan zuen-, sekula santan ez du agertu hain jokamolde txarrik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 248. orr.

Eta esan zuen, ezohiko irmotasun erabatekoz esan ere, ez zituela sekula santan ikusi nahi ez kautxu-lantegia, ez Ruby, ez eta Durant jauna ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Ez da ordea, hizkuntzen zentzua gure filologoena bezain simetrikoa izandu sekula santan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.

14 sekulako ik sekulako.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina sekula ez (89)

ez baita sekula (13); ez baitu sekula (8); ez baitut sekula (8); ez baitzen sekula (13); ez baitzuen sekula (14); ez da sekula (149); ez dela sekula (28); ez diat sekula (12); ez dio sekula (11); ez diot sekula (15); ez dira sekula (46); ez dit sekula (9); ez ditut sekula (11); ez dizut sekula (7); ez du sekula (105); ez dudala sekula (9); ez duela sekula (33); ez dugu sekula (31); ez duk sekula (17); ez dut sekula (149); ez dute sekula (22); ez dutela sekula (9); ez duzu sekula (16); ez gara sekula (11); ez genuen sekula (13); ez luke sekula (7); ez naiz sekula (77); ez nau sekula (11); ez nintzen sekula (23); ez niola sekula (7); ez nion sekula (9); ez nuela sekula (16); ez nuen sekula (68); ez sekula (22); ez zaio sekula (11); ez zait sekula (19); ez zaitut sekula (8); ez zela sekula (30); ez zen sekula (114); ez zidan sekula (15); ez zion sekula (26); ez ziren sekula (19); ez zituen sekula (7); ez zitzaidan sekula (10); ez zitzaion sekula (11); ez zuela sekula (27); ez zuen sekula (163); ez zuten sekula (32)

orain arte sekula (20); ordu arte sekula (19); ordura arte sekula (19)

sekula aditu (12); sekula ahantzi (10); sekula ahantziko (17); sekula ahaztu (14); sekula ahaztuko (60); sekula ahaztuko ez (15); sekula aipatu (8); sekula aipatzen (11); sekula aitortu (8); sekula aitortuko (7); sekula amaitzen (8); sekula atera (9); sekula aurkitu (11); sekula aurkituko (8); sekula ausartu (7)

sekula baino gehiago (30); sekula baino hobeto (8); sekula barkatuko (14); sekula betiko (72); sekula betiko lurraldea (13); sekula betiko lurraldean (8); sekula betiko lurraldera (7); sekula bizi (8); sekula bukatuko (9); sekula bukatzen (13)

sekula egin (68); sekula egin den (8); sekula egin ez (18); sekula egingo (14); sekula egon (22); sekula eman (13); sekula entzun (40); sekula entzun ez (9); sekula erabat (7); sekula erabili (10); sekula ere (118); sekula ere ez (74); sekula esan (31); sekula esan ez (7); sekula esango (7)

sekula ez (1441); sekula ez baita (11); sekula ez baitzen (10); sekula ez bezala (13); sekula ez bezalako (7); sekula ez da (83); sekula ez dela (13); sekula ez diat (9); sekula ez dira (12); sekula ez du (36); sekula ez dudala (8); sekula ez duela (18); sekula ez dugu (10); sekula ez dut (116); sekula ez dute (20); sekula ez duzu (10); sekula ez naiz (32); sekula ez naizela (8); sekula ez nintzen (18); sekula ez nuen (70); sekula ez omen (7); sekula ez zait (8); sekula ez zara (10); sekula ez zela (15); sekula ez zen (60); sekula ez zidan (7); sekula ez zion (26); sekula ez zioten (7); sekula ez ziren (14); sekula ez zituen (9); sekula ez zitzaidan (9); sekula ez zitzaion (12); sekula ez zuela (24); sekula ez zuen (123); sekula ez zuten (23)

sekula ezagutu (40); sekula ezagutu dudan (12); sekula ezagutu ez (7); sekula ezagutu gabeko (8); sekula ezer (33); sekula ezin (22); sekula ezingo (12)

sekula galdetu (11); sekula galdu (15); sekula galtzen (11); sekula gehiago (60); sekula gehiago ez (12); sekula gertatu (30); sekula gertatu ez (9); sekula gezurrik (7)

sekula hain (10); sekula hainbeste (7); sekula halako (9); sekula halakorik (24); sekula hemen (8); sekula hitz (17); sekula hitzik (8); sekula horrelako (14); sekula horrelakorik (18); sekula huts (14)

sekula ibili (10); sekula idatzi (11); sekula ikasi (7); sekula ikusi (149); sekula ikusi dudan (10); sekula ikusi ez (33); sekula ikusi gabea (11); sekula ikusi gabeko (17); sekula inor (17); sekula inori (10); sekula inork (9); sekula iritsi (12); sekula iritsiko (8); sekula irten (10); sekula itzuli (11); sekula itzuliko (17); sekula izan (131); sekula izan den (12); sekula izan ez (37); sekula izango (16); sekula izaten (7)

sekula jakin (33); sekula jakin ez (7); sekula jakingo (29); sekula jakiterik (11); sekula jo (7); sekula joan (10); sekula joaten (8); sekula jokatu (9)

sekula lortu (13); sekula lortuko (13)

sekula onartu (10); sekula onartuko (11)

sekula pentsatu (18); sekula pentsatuko (9)

sekula santan (86); sekula santan ez (18)


sekulako 1 izlag berebizikoa.

Sekulako lasaitua hartu zuen Perrettek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Sekulako garrasi batez ezproinatu zituen zaldiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Sekulako ahalegina egin zuten tronuaz jabetzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Sekulako poza hartu nuen alemanez ere eguzkia andrazkoa dela jakitean: "Die Sonne".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.

Sekulako buruko minak ematen zizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Berri hark sekulako harrimena sortu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Sekulako balantzak egiten zituela iruditu zitzaidan, ibaiaren bazter biak joz, behin bata behin bestea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Sekulako ostia eman omen zion behetik gora bat-batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 150. orr.

Sekulako kalapita izan zuen nagusiarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Sekulako presioa sentitzen ari nintzen lepo-bizkarretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Sekulako haize-boladak astintzen du etxea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

-Nor izan dira sekulako dirutza irabazarazi dizutenak?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.

Sekulako arazoa behar dugu konpondu, lekuarena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Sekulako ergelkeria!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 510. orr.

Haren aurpegiari, ordea, sekulako lasaitasuna zerion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Atea zabaltzen dute, sekulako harrabotsekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Pilotari haundienekin, sekulako partida ederrak izan dituk plaza huntan, herriko bestetan eta bertze anitz okasionetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Ikasturtea amaitu eta agur esatean, sekulako emozioa sentitu genuen, eta biak egon ginen negarrez, ni lizeo juduan onartu nindutelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Azaren usain min sekulakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Etxe guztia egurtegi sekulako bat zela esan zitekeen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 106. orr.

Distira sekulako batek itsutu zuen eguna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Eta, betekada sekulako baten ondoren, jabetu zen lehen atsegin zituen gauza asko orain ezin zituela begi-bistan ikusi ere egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Emakume handi sekulako bat zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

Begiraleek gutxien espero dutenean, barre-algara sekulakoak egiten ditut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.

Portu sekulakoak ontzi sekulakoekin milioika salgai garraiatzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.

2 adlag beti-betiko. ik sekulakotz.

Ez da han egundo berriz inor biziko, bizilagunik gabe geldituko da sekulako.  Elizen arteko biblia   Is 13,20

Maletetan sar daitekeen guztia sartu eta iluntze batean hemendik urrunduko gara sekulako.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 223. orr.

Adio, nire maite eder hori; sekulako naiz zure adiskide arras mina.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 368. orr.

Kausa hori bera askiko zen egiaren ezjakinean uzteko gizaki guztiak, sekulako, Matematikak ez balie haiei erakutsi beste egiabide bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Eta baldin, amoltsutasun tronpagarri horren lilurari men eginik, zeure bihotzaren arabera ihardetsiko bazenio, handik sarri giltzapeturik luzaz, sekulako ausaz, zeure sineskortasun itsua negarretan zenuke deitoratuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 344. orr.

-Eta hiri, gizagaixo sarkin zuhurgabe ergel hori, adio sekulako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

3 iz pl

Etxean sekulakoak aditu omen zituen, baina ez zen sobera larritu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Lubakiz bestaldekoen aldarri bat izenpetu zuela, eta sekulakoak esan zizkioten ostiraleroko tertulian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 69. orr.

Halakoetan, begirada jaso, eta zerura tu eginik, madarikazio eta erronka sekulakoak jaurtitzen zituen Andreasek, zeruarekin kitatu gabeko zor zaharren ahakarrez: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Gero etxean husten zuen barrena sekulakoak esanez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Orduan gure aita sumindu egiten zen eta sekulakoak asmatzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Sekulakoak entzun zituzten funtzionario guztiek, eta batez ere Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Bertze gizon batzuek, bolantera jarrita daudela, sekulakoak eta bat izaten dituzte beren emazteekin, zapata zola sobera higatu-eta azeleragailuaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

4 sekulakoak eta bi

Ez nago ohituta inori sekulakoak eta bi entzutera, "mila esker" esan diodalako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Bihar arratsaldean odolkia erosiko niola esatera sartu naiz onez onean, eta sekulakoak eta bi bota dizkit...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

Tertulia-kideek sekulakoak eta bi esan zituzten Espainiako gobernuaren kontura.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 164. orr.

Sarjentuari ere sekulakoak eta bi esateko gogoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Sekulakoak eta bi antolatzen dituzte.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

sekulakoak eta bi egin beharko dituzte beren helburua lortzeko.  Berria - Kultura   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

sekulako ahalegina (7); sekulako ahalegina egin (7); sekulako ahaleginak (5); sekulako aldaketa (4); sekulako aldaketak (4); sekulako aldea (10); sekulako aldea dago (7); sekulako anabasa (6); sekulako arazoa (4); sekulako arrakasta (45); sekulako arrakasta izan (12); sekulako arrakasta ukan (8); sekulako astindua (4); sekulako aukera (14); sekulako aukerak (5)

sekulako balentria (5); sekulako balioa (5); sekulako barre (6); sekulako bat (4); sekulako batek (5); sekulako baten (4); sekulako beldurra (14); sekulako beroa (4); sekulako borroka (4); sekulako bultzada (6); sekulako bultzada eman (4); sekulako burrunba (6)

sekulako danbatekoa (6); sekulako denboraldia (10); sekulako desmasiak (6); sekulako desmasiak egin (4); sekulako dirua (4); sekulako dirutza (13)

sekulako egurra (7); sekulako egurra eman (4); sekulako emaitzak (6); sekulako eragina (19); sekulako eragina dute (4); sekulako eragina izan (7); sekulako erakustaldia (11); sekulako erakustaldia egin (4); sekulako erakustaldia eman (6); sekulako erauntsia (4); sekulako errieta (7); sekulako esperientzia (6); sekulako euri (5); sekulako eztabaida (4); sekulako eztabaidak (6)

sekulako garrantzia (27); sekulako garrantzia dauka (6); sekulako garrantzia du (5); sekulako giro (4); sekulako giroa (6); sekulako gogoa (15); sekulako gogoa nuen (4); sekulako gorrotoa (5)

sekulako harrera (4); sekulako hondamendia (4); sekulako hotza (6); sekulako hutsegitea (4)

sekulako ika (5); sekulako ika mika (4); sekulako ikusmina (5); sekulako indarra (18); sekulako indarra ematen (4); sekulako irabaziak (4); sekulako iraultza (6); sekulako iskanbila (17); sekulako iskanbila sortu (6); sekulako izua (6)

sekulako jauzia (9); sekulako jende (6); sekulako jendea (5); sekulako jendetza (5); sekulako jipoia (14); sekulako jipoia eman (10); sekulako kalapita (4); sekulako kaltea (8); sekulako kalteak (4)

sekulako kolpe (4); sekulako kolpea (13); sekulako kritikak (4)

sekulako lana (31); sekulako lana egin (18); sekulako lanak (7); sekulako lasaitua (9); sekulako lasaitua hartu (6)

sekulako maila (14); sekulako maila eman (4); sekulako mina (7); sekulako miresmena (4); sekulako mugimendua (4)

sekulako nahaste (5); sekulako nahaste borrastea (4); sekulako nahastea (4)

sekulako oihartzuna (5); sekulako ondorioak (5); sekulako ostikoa (6)

sekulako pagotxa (5); sekulako partida (14); sekulako partida egin (5); sekulako partida jokatu (5); sekulako poza (31); sekulako poza hartu (10); sekulako presioa (6)

sekulako sarraskia (4); sekulako sustoa (6)

sekulako taldea (4); sekulako triskantza (10)

sekulako zalaparta (8); sekulako zarata (6); sekulako zartakoa (4); sekulako zirrara (6); sekulako ziztuan (4)

ez da sekulakoa (4); sekulakoa da (13); sekulakoa egin (4); sekulakoa izan (28); sekulakoa izan da (4); sekulakoa izan zen (11); sekulakoa izango (6); sekulakoa zen (11)

sekulakoak entzun (7); sekulakoak esan (6); sekulakoak esaten (9); sekulakoak eta (21); sekulakoak eta bi (17)


sekulakotu, sekulako(tu), sekulakotzen du ad sekulako bihurtu.

Ez saxoiak bere hitz haiek esan zituenekoa, baizik eta arerio batek sekulakotu zitueneko beste hura, egun seinalea dugu historian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.


sekulakotz adlag ipar sekulako, beti-betiko.

1789ko iraultzaz geroz, alabaina, Frantziaren eremuetako ikastegi guztietan, izan zitezen Errepublikarenak edo Elizarenak, Enperadorearenak edo Erregerenak, irakatsi izan da beti, Estatua eta Nazioa eta Populua eta Aberria [...] denak gauza bera direla, egundainotik eta sekulakotz Frantzian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.

Haiek baitute hura salbatu edo kondenatu behar sekulakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Horietarik hiru letra haunditan ziren, ikatzez murru zuriaren gainean, gelaren hiru murruetan, sekulakotz han egon zitezen, hain segur: [...]. Adios sekulakotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.


sekulan ik sekula.

sekular1 1 izond elizgizonez eta mojez mintzatuz, monasterio edo ordena baten araupean ez dagoena.

Beren bekatuak apaiz sekular bati aitortzen zizkioten sarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Silvestre Asis hiriko apaiz sekularra zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Anaiaren bat hilko balitz, ez litzateke egokia hemen edo kleriko sekularren elizaren batean lur ematea.  Berria - Kirola   2004-11-28

Frantziskotarrek Parisen zuten Studium-eko zuzendari zela, klero sekularrarekin izandako eztabaidetan parte hartu zuen Ordenaren defentsan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 733. orr.

· 2 izond/iz kristuaez mintzatuz, elizgizona ez dena; horrelakoei dagokiena.

Edonon eta edozein sekular nahiz erlijiosoren aurrean zelarik, bere barrena harrokeria, handiuste edo beste grina txar batera tentatua sentitzen zuenean, berehala argi eta garbi aitortzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Bazuten han mantu bat, anaia batek sekular zelarik erabili zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.

Herriari predikatu ondoren, leku bakartiren batean bildu ohi zituen bertan ziren apaiz guztiak, esaten ziena sekularrek entzun ez zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 568. orr.

Sekularrek erabat debekatua zuten sarrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Frantziskok, orduan, oso jainkozalea zen sekular bati dei egin eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Jendearen zein fraideen begietan haien bizierak ez zirudien familian bizi diren sekularrena, Jaunaren zerbitzuan urte asko bizi izandako pertsona santu eta erlijiosoena baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

Ikusi nuen eta aitortzen dut jantzi sekularraren azpian Kristo Jaunari sagaraturiko arima zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Ikusi nuen eta aitortzen dut jantzi sekularraren azpian Kristo Jaunari sagaraturiko arima zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Anaia hura, handik egun gutxira, bere borondatez atera zen Ordenatik eta, sekularrez jantzita, mundura itzuli zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.

Gisa berean, eskumiku zigorraren mehatxupean, debekatzen diegu ere ikusgarri horrien beren ikustera joatea, fraideei eta sekularrei, elizaren kargutan edo ordena sainduetan sartuak direnei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

3 (adizlagun gisa)

Frantzisko, oraindik sekular jantzita, erlijioso da bihotzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Oraindik sekular jantzia zeraman arren, ezagutzen ez zuten hiriren batean egon nahi zuen, bertan bere jantziak erantzi eta behartsuren bati maileguz hartutakoak janzteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 498. orr.

Baina gaztetxo hauei ere sekular jantzia utzi eta erlijiosoa janztea ezartzen die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1176. orr.

· 5 izond laikoa.

Milurteko-laurden bat igaroa zen gizarte sekular berri batek Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren krisalidatik irteteko prozesu luzea osatu zuenetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Kasu batzuetan eragin intelektual eta moral hauek ez ziren transmititu jarraibide hutsez, baizik eta pertsonaren bat eremu sekularretik eliz eremura aldatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Eliz gorputz batetik ihes egiten duen zibilizazio sekular bat gai dela bere bidea egiteko, aurreko zibilizazioaren bizitzako elementuen laguntzaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Pariseko unibertsitatean, maisu sekularren eta mendikanteen arteko polemika pizten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

Elizgizonak pozik zeuden ikusten baitzuten arazo sekular guztietan elizetara eta aldareetara jotzen zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.

Beren eliz krisalidetatik irten eta beren kasako bizitza sekular berri bat bizitzeari ekitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

Elizaren batasun espiritualean bat eginda zeuden botere sekular eta intelektualak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Frantziar iraultzaileek, beren egutegi sekular berria ezartzen hain osoro huts egin zutenek, arrakasta ekumenikoa izan zuten beren pisu eta neurri berriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Egungo gizarteak, ordea, gero eta sekularragoak dira.  Berria - Gaiak   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz sekular (3); zibilizazio sekular (3)

sekularrak onbidean (3)


sekular2 izond mendeetakoa.

Egunotan estreinatu den Yo, Satan antzezlanak Vatikanoko obskurantismo sekularra eta Aita Santuaren inguruko intrigak hartu ditu gaitzat komedia eta dramaren arteko produktu hau eratzeko.  Berria - Kultura   2006-01-17

Gure dependentzia sekularraren alegoria nazionaltzat irakur daitezkeela uste dut, nahiz eta ez dauden Galizian kokatuta.  Berria - Kultura   2006-03-07


sekularioan adlag mendeen mendeetan.

Eternal dirauten gauzek nahitaez behar dute edo kolpeak ezetsi, gorputz trinkodunak direlako, eta ez utzi barne-atal batuak, euren izaera lehen azaldu dugun materiaren lehenkiak direlakoak, banatzeko ezer sar dakien, edo bestela sekularioan irauteko gauza izan, kolpeetatik libre dagozelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.


sekularismo iz zernahi eliza edo erlijioren eraginetik kanpo egotea. ik laizismo.

Kristautasunaren ondoko Mendebaldeko Zibilizazioa hamazazpigarren mendetik aurrera Mendebaldeko Kristandadetik aldenduta garatu zenean, Elizak, sekularismoa hedatzearen eta neopaganismora itzultzearen beldur izanik arrazoiz, fedea desagertzen ari zen gizarte-sistemarekin identifikatu zuen, oker.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.


sekularizatu, sekularizatu, sekularizatzen 1 da/du ad sekular bihurtu. ik sekulartu.

Mendebala sekularizatu arau gogortuko da Eliza katolikoa, honek erranen baitu ez dela moralik Egiaren kanpotik, mundua erlatiboa dela definizioz eta gizona laxista jitez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Gaur eguneko gizartean jainko, azti eta apaizen beldurra gero eta txikiagoa denez, gizartea gero eta sekularizatuagoa dagoenez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Mendebalde moderno berant sekularizatuaren zientzia berria, ordurako, holandarren bidez, ezkutuan aztertzen ari ziren kripto-ikertzaileak animatzen zituen mugimendua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Mendebaldeko Zibilizazio moderno sekularizatu batek lortua zuen azkenaldian benetako unibertsaltasuna ekonomia eta teknologian, politika edo kulturan pareko arrakastarik lortu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Mendebaldeko mundu moderno sekularizatuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.


sekularizatzaile izond sekularizatzen duena.

Berritasun sekularizatzaile hori aintzat hartuta ere, ezagunak ditugun hipotesiak errepikatzen ditu Kritiasek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.


sekularizazio 1 iz sekularizatzea.

Mendebaldean, modernitateak sekularizazioa ekarri zuen.  Berria - Harian   2005-04-19

Modernitatearen balioetan oinarritua dago, aldaketa politikoen bultzatzaile delako eta bizitza politikoaren sekularizazioa bultzatzen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Horrek guztiak hizkuntz deseterealizazioa adierazten du, gizartearen sekularizazioaren ikurra baino ez dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Nazio estatuari zaion gorrotoa, azken batean, legearen sekularizazioari zaion gorrotoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

2 (hitz elkartuetan)

Gure kontzepzio etikoa guztiz dago moral kristauaz blai eginda, eta azken mendeetako sekularizazio-prozesua ez da eragin horretatik libratzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.


sekularpen iz sekularizazioa.

Ilustrazioak Jainkoa kendu eta haren lekuan arrazoimena jainkotu zuen (bitxiki "sekularpena" bezala ederretsi ohi dute batzuek filosofiaren teologizazio lirdinga hori!).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 43. orr.


sekulartu, sekular, sekulartzen 1 da/du ad sekular bihurtu. ik sekularizatu.

Kritiko agertzen da konpromisoa eta fedea eskatzean oinarritzen diren kanpaina erraldoi binkulanteekin; gizartea sekulartuz doan bitartean, liturgien estetika eta izaera gordetzen baita, demagun, Bai euskarari moduko kanpainetan.  Berria - Kultura   2004-07-03

Natura hori Jainkoa bera zen "sekulartuta", esan ohi den bezala  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 135. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esan daiteke nahasmendu horren lokatz artean mugitu dela askotan pentsamendu sekulartua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.


sekulorum ik sekulorun.

sekulorun (orobat sekulorum g.er.) sekulotan adlag mendeen mendeetan.

Saiek ez diote erasotzen Akeronten datzan Tiziori eta ziur ezingo luketela haren bular zabalean ezer miatzekorik aurkitu sekulorun sekulotan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

Saiek ez diote erasotzen Akeronten datzan Tiziori eta ziur ezingo luketela haren bular zabalean ezer miatzekorik aurkitu sekulorun sekulotan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

Gatazkatsu, dudakor eta aldabera sekulorun sekulotan, harik eta lurrekoak egiten ditudan arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Errege katolikoen izpirituak zutik baitirau eta zutik iraunen baitu, sozialismo eta komunismo guztien gainetik, sekulorun sekulotan, amen!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.


sekulotan ik sekulorun.

sekunda ik segundo.

sekundario 1 izond bigarren mailakoa.

Hau da, arriskuak ez dira besterik gabe aplikazio hondarrak, albo-ondorio sekundarioak, gure gizarteen erakusle fidelak baizik.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Liburuan aparteko garrantzia daukate bigarren mailako pertsonaiak edo pertsonaia sekundarioak, horiek sostengatzen dute nagusienen balioa.  Berria - Kultura   2004-01-02

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Endelgu hori sekundarioa da, organismoaren posteriusa da, berorrek baldintzatua, burmuinaren funtzio soila den heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Erabaki horrek -beste zeinahi erabaki ekonomikok bezala- baditu efektu sekundarioak ere (inflazioa, ekonomiaren uzkurtzea edota interes tasen areagotzea, hurrenez hurren, aipatu finantzazio bideei dagokionez).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Batzuetan tratamenduak, hainbat arazo direla medio, ez duela aurreikusiriko efektua sortzen, edota, lortu arren, txarrera ere egiten duela eriak tratamenduaren efektu sekundarioengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen (V4 aldeak zehazki, edo haiekiko konexioak) lesioaren ia zama guztia jasan zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

2 bigarrena.

Merkatu sekundarioa ere esaten zaio burtsari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

3 iz taldeko aktore lana.

Sekundario politak egin ditut, eta ni horrekin konforme nago.  Berria - Harian   2005-08-07


sekundariotze iz sekundario bihurtzea.

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren psikoanalisiak alemaniar hizkuntzako herrialdeetan izan zuen zabalkundearekin batera, era bateko edo besteko abstrakzionismoekin eta, batez ere, espresionismoarekin, neurri batean bederen sekundariotzea, arrazionalizatzea alde batera utzi eta beren obran produkzio primarioak nahita azaleratzen uzten duten pintura-eskolak agertzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.


sekundarizazio iz sekundariotzea.

"Sentimena" eta "grina" afektuaren "sekundarizazioak" dira, afektua dagoeneko irudikapen sail batean nahasten dutenak; emozioa, berriz, "primarioagoa" da hori baino, eta esanahi jakinik gabe bizi izaten da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.


sekundu ik segundo.

sekuoia 1 iz pinuaren ordenako zuhaitza, jatorriz Kaliforniakoa, guztiz handia, 150 metroko garaiera iritsi dezakeena (Sequoia sp.).

"Munduko izaki bizidun zaharrena" ikustera joan gara gero, hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

Yosemite parkeko sekuoiak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 283. orr.

Ni isilean geratu naiz sekuoia tantai bat besarkatu ezinik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 282. orr.

Ez dakit [...] nire bihotzean erne den zuhaitz aldaxka asko ala gutxi haziko den, bonsai bat bezain ttiki ala hemengo sekuoiak bezain sendo eta garai haziko den.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

Gazte haien artean Landau nagusitzen zen, sekuoia bat bitxiloreen artean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sasiak ikusi zituen sekuoia egurrezko hesiaren ondoan haziak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.


sekuritate ik seguritate.

sekurokrata iz adkor seguritate zerbitzuetako kidea.

Londresko sekurokraten eta ikertzaile politikoen ordezkaria besterik ez den batzorde antierrepublikanoaren lana. Justizia arloan, aldiz, bi lege proiekturekin gabiltza, eta orain botere transferentzia egitea geratzen da; sekurokraten eta inteligentzia zerbitzuen eskutik kendu eta herritarren ordezkarien esku jartzeko, Ostiral Santuko Akordioak zioen bezala.  Berria - Mundua   2006-02-02

Zer dakite IMCko kideek hitz egin nahi dutenari buruz? [...] Armagh hegoaldeko zokoei buruz? ezer ere ez, espiek eta sekurokratek esaten dietena besterik ez.  Berria - Mundua   2006-02-03


sekzio (orobat sekzione g.er.) 1 iz saila; atala. (armadan eta kidekoetan)

Soldadu italiarren zenbait sekzio agertu ziren geroxeago kaian.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Paris hogei sekziotan banandu zuen, hiriaren hogei barrutien arabera; sekzio bakoitzean, buruzagi bat jarri zuen, jeneral moduko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Partaideek tenientea baizik ez zuten ezagutuko, eta honek bere sekzioko buruzagiarekin baino ez zuen harremanik izango.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

CDJA-ko ardi hazkuntza sekzioko ordezkaria.  Herria   2001-01-25

Berehala sekzio hartako langile guztiak deitu gintuzten batzarrera, gertatutakoa argitzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

-Sekzioko idazkariak bidali nau esatera -esan zuen Zakarrak-, prozesioan sekzio osoak parte hartuko duela, bandera eta guzti.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

2 (epaitegietan)

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Sekzioaren ebazpena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Gipuzkoako Auzitegiko lehen sekzioko Fiskaltzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Izan ere, AVTk ere kereila jarri du Auzitegi Nazionaleko Lehen Zigor Sekzioan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Gipuzkoako Auzitegiko 2. sekzioak, auziaren artxibatzea atzera bota eta ikerketarekin jarraitzeko agintzearekin batera, [...].  Berria - Harian   2005-06-10

3 (Frantziako hezkuntza-sisteman)

Sekzio berriak jada elebitasuna segurtatzen duten eskoletan dira denak.  Herria   2004-02-19

Bi sekzio elebidun ideki dira Azkainen eta Ziburun.  Herria   2001-09-13

4 (erakundeetan)

Oroitu behar da lantegi batean edozein sindikaten sekzio baten idekitzea ez dela gauza erretxa.  Herria   2001-02-08

Iparraldean sozialista alderdiak dituen hamabi sekzioetatik bostek Emmanuellistak dituzte idazkariak, baina Baionako sekzioa, kopuruz aise nagusi dena, Pierre Lalanne Holandetiar gaztearen alde agertu da deplauki. tipo batek mitin bat emango zuela herriko plazan, alderdi liberalaren sekzioak gonbidatuta.  Herria   2005-12-08

Fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

5 (orkestra eta kidekoetan)

Berreskuratu nuen hirukote formula hura, eta haize atal bat gehitu nion, metal sekzio bat.  Berria - Kultura   2006-04-09

Brussels Jazz Orchestra 15 musikarik osatzen dute eta haize eta perkusio sekzio oparoak darabilzki.  Berria - Kultura   2004-03-25

· Gela isil batean, Zenobiaren adatsaren hari-sekzio osoak soinu ezin sarkorragoz doitutako kontzertu bat eskaintzen zion Sixtori.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 60. orr.

6 (dendetan eta)

Eroskin izan zen: jateko zerbait eskuratzera joan, eta esnekien sekzioaren beste muturretik norbait ni tirokatzera zihoala konturatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Zilar koloreko errimelak probatzen ari nintzela, aterkien sekzioan bikote batek atentzioa eman zidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 43. orr.

-Ertzaintzako objektu galduen sekziora ere jo dut, baina han ere ez dut aurkitu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

7 (testuetan)

Sekzio hau aurreko sekzioko azken adibidearen argudioaren jarraipena da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.

8 geometrian, ebakidura.

Beste adibide bat aipatzearren, Sekzio konikoen II. liburuan frogatu izan da badirela bi lerro, halako puntu batzuetatik irteten direnak, eta hasierako puntuan badutela beren artean halako distantzia bat, lerrook luzatzen diren heinean txikituz doana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Horregatik deitzen dira zuen begien aurrean eratutako lau irudi horiek Sekzio koniko; edo Koniko, laburrago esanda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Lurrarekiko kontaktu-eremua [...] oso txikia baita, gorputzaren parterik gehienen zeharkako sekzioarekin alderaturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

· Landare baten zurtoina zeharka mozten badugu, sekzioaren gainaldean konplexutasun handiko edo ez hain handiko marrazkia geratzen da agerian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.

9 geometrian, zatia.

Nire bista-eremuan dagoen zerbait hori (koilara), okertuta dago, beren arteko angelua osatzen duten bi sekzio zuzenetan dago banandurik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen sekzioari (3)

sekzioko idazkaria (3)


sekzioburu (orobat sekzio buru) iz sekzio baten burua.

Ikusia naiz erredakzioko laguntzaileak erredaktore bilakatzen, erredaktoreak sekzioburu, sekzioburuak erredakzioburu eta erredakzioburuak zuzendariorde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Gros-Caillou aldean, morroi batek, sekzio buru bikaina izan zitekeenak, besoa bere lekutik atera zion ia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.


sekzione ik sekzio.

selaru ik selauru.

selauru (orobat selaru) 1 iz ganbara, aletegia.

Etxez etxe ibili ziren, selauru eta ukuiluak oro miatuz, eta elizako ageri bildumak herriko etxekoekin erkatu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Teilatua berritua da, selaurua ere.  Herria   2001-02-08

Selaurua zaukaten belarrez betea.  Herria   2003-04-03

Iduriz berogailu tresna batetarik abiatu da sua eta hau selauruan zagon.  Herria   2004-01-01

Gustatzen zitzaion errain ukaldi batez zamaren bizkarreratzea eta trinkili-trankalaka selauru edo ganerrera hupatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Hirugarren batek histua deplauki emaiten du, bularrak, selauruko tabako hostoak iduri, xukatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

· Bazkaria etxen, selauruan, ezkaratzean lekurik ez izanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

2 irud/hed

Bertzalde egun berean, selaru zoko horietan aspaldiko denboretan lo zagotzin puskak, xabalerat agertzen ahalko dire.  Herria   2003-05-29

Hilabeteak ahitu ziren eta Agatak, tristura sakona gainditurik, gutxienez solaskide izaera eskertzen zion Louise memoriaren selauruan kokatu eta laster ahantzi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Gaur bezalako ilunpez ilunpeetan euskara amaren bularrean eta aitaren selauruan jaso nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

3 selauru huste ipar

Selauru eta xoko husteek argitarat emaiten dituzte asko gauza baliatzen ez direnak eta beraz salgai izan ditazkenak.  Herria   2005-02-17

Maiatzaren 1ean, larunbatarekin, Sanoki gelan, "selauru huste" 50 bat saltzailerekin.  Herria   2004-04-22

Larunbatean, Azkainen selauru-hustea herriko plazan.  Herria   2005-07-07

Ber-denboran iraganen dira ere tokiko ekoizpenen merkatua eta selauru hustea.  Herria   2004-12-09

· Haurrentzat elkarteak Donoztiri eta Donamartiriko eskola publikoaren onetan selauru-hutsaldi bat muntatzen du maiatzaren lehenean, Bil-Etxea gelan, goizeko 8-ak eta erdietarik aratsaldeko 6-ak arte.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

selauru huste (13); selauru huste bat (4); selauru hustea (14)


selegilina iz Parkinson eritasunaren eta depresioaren aurka erabiltzen den sendagaia.

Selegilina deituriko botika du partxeak.  Berria - Gaiak   2006-03-03


selektibitate iz Espainiako hezkuntza-sisteman, unibertsitate ikasketak egiten hasteko gainditu behar den azkerketaren izena.

Selektibitatea esaten dioten espantukeria zentzugabe hori pasatu behar izan duen mutil baten aita naizelako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 190. orr.

Selektibitatea kendu, eta errebalida jarriko omen dute atzera berriz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

Amaitzen ari ginen kurtsoa: berehala zetozen azterketak, eta gero selektibitatea, eta saltsa hura guztia baino lehen egin behar genuen gurea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 122. orr.

Kontua da EHUn ez direla sartzen selektibitateko hautaprobak gainditu dituzten ikasleak bakarrik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Arreba selektibitatea egitera joana zen goizean, eta azterketara iritsita paper bat falta zitzaiola ohartarazi zuten, eta biharamunerako eraman behar zuela ezinbestez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Selektibitatean D ereduko ikasleek lortzen dituzten emaitzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

selektibitate azterketa (6); selektibitate azterketa euskaraz (3)

selektibitatea egiten (4); selektibitatea euskaraz egin (3)


selektibo 1 izond hautaketa egiten duena, hautaketaren ondoriozkoa.

"Komunikazioan heztea" irakasgaiaren helburua ez da kazetariak sortzea, baizik eta, gaztetxoenek masa-hedabideen bitartez jasotzen duten mezuaren jabetze selektiboa ahalbidetzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.

Protekzionismo selektibo batek [...] zergez salbuesten zituen industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Betiere selektiboa da oroimena, nahi duena gomutan hartu eta nahi duena ahazten du.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Artikulu eta liburuetan bibliografia selektiboagoa etorri ohi da, testuan esplizituki aipatzen diren liburuak bakarrik sartzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.

Ordura arte ETAren ekintzak oso selektiboak izan ziren, gaur ulertezina iruditzen zaigun arren borroka armatu on eta txarraren artean bereizten baikenuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 31. orr.

Atzerriko enpresek Errusian inbertitzeko konfiantza ahuldu daiteke araudia betetzerakoan gobernuak irizpide selektiboak erabiltzen dituelako.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Zerbaitek esaten dit ez naizela sadikoa; esan dezagun, normalean, sadiko selektiboa naizela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Israelek 'eraso selektiboak' egiten segituko duela berretsi du; Gazan bi ekintzaile hil ditu tiroz.  Berria - Mundua   2006-02-25

Israelgo Armadak gutxienez hiru palestinar hil eta hainbat zauritu zituen atzo Gazan, hilketa selektiboetan.  Berria - Mundua   2004-02-29

Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

2 gaikakoa.

BAMek hondakinen bereizketa selektiboa sustatzeko kanpaina abiatuko du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Ez dute hondakin organiko ugari sortzen dituztenen zabor bilketa selektiboa egiten, ez dute beharrezkoa den konpostgintza planta eraiki, ez dute zaborra jasotzeko inolako aterik ateko zerbitzurik jarri.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Herritar bakoitzak modu selektiboan 81,88 kilo zabor bildu zuen iaz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilketa selektibo (3)

eraso selektiboak (5); hilketa selektiboak (12)

hilketa selektiboen (6)


selekto izond bere motako onenetakotzak hartzen dena.

Hau oso selektoa izan da beti, alderdikoa, PNVkoa, eta oso puritanoak ziren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 63. orr.


selektore iz hautagailua.

Konturatu baitzen ez zela merkatuan ezein selektore magnetiko hauts finetan zegoen material bat bereizteko gauza zenik, eta hauts zakarragoekin nire metodoak ezin zuela funtzionatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.


selekzio (orobat selekzione g.er.) 1 iz kiroletan, herrialde jakin bateko jokalari onenak hautatuz osatzen den taldea.

Gauza bera gertatu zen Kataluniako selekzio nazionalen alorrean.  Berria - Mundua   2006-03-04

Lortutako onespenarekin Kataluniak selekzio ofizialak eduki ahal izango ditu lau kiroletan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Poza sentitu nuen batez ere, Espainiako selekzioko entrenatzailearen deia jaso nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 113. orr.

Euskadiko selekzioko hautatzailea da Martija, eta duela hilabete batzuk kirol ekitaldien barruan derbia antolatzeko ideia proposatu zigun.  Berria - Kirola   2004-09-02

Amonak gelan zuèn argazkia etorri baitzitzaidan burura, gerra garaiko euskal selekzioarena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.

Portugalgo selekzioak jokatzen zuenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 45. orr.

Halako batean harrobiarekin kezkatzen hasi ziren, tokian tokiko selekzioen etorkizunarekin.  Berria - Harian   2005-12-14

Egiptokoa selekzio sendoa da.  Berria - Kirola   2006-02-08

Txekia bezalako selekzio indartsuei aurre egiteko moduan dela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2004-06-16

Esadazu, zuri zein gustatzen zaizu gehiago, Brasilgo selekzioaren futbola edo Alemaniarena?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

Irlandako Nazioarteko Selekzioak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Nor ote zen ziklista hura, ze selekziotakoa.  Berria - Kultura   2004-03-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irizpideak jokalariak aukeratzerakoan, irizpideak Euskal Herriko jokalari guztiak hautatuak izateko aukerari buruz, lurraldetasunaren kontzeptuari buruz, selekzio ereduari buruz...  Berria - Kirola   2004-12-03

Selekzio mailan, 80ko hamarkada kenduta, Magrebetik behera dauden herrialdeak nagusi izan dira Afrikan.  Berria - Kirola   2004-02-18

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argentinako futbol-selekzioaren elastiko ofizial bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.

Ez pilotako euskal federazio bat edo hockey selekzio katalan bat antolatu ahalko duzu, ez Trebiñuko arazotxoa konpondu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Eta Nevillek lehenago jokatuko du Ingalaterrako quidditch-selekzioan, Hagridek Dumbledoreri huts egin baino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.

Euskal Herriko kirol selekzioen aldeko ekimenak ere izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Kataluniako kirol selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

4 hautaketa.

Ortega-ren misioa edo egitasmo publikoa [...] bi jomugatan zertu da: arraza espainolaren jasoera kulturala, bat; bestea -inarrosgarria benetan, baina koherentea-, arrazaren hazkuntza biologiko edo selekzioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Bederatzi ordu eta laurdeneko azterketaren ostean, beste hirurehun geratu ziren kanpoan -berrogei bat selekzio naturalaren ondorioz-.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

Eboluzioaren eragiletzat selekzio (hautespen) naturala ematen duen teoria ez da, ordea, metazientifikoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hautaketa eta selekzio lana poeta bakoitzaren lanak dira, eta izan, zamatsuak dira lanok.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

· Aurre-selekziora pasatzeko egin beharreko sub-frogetara 1.007 lagun bildu ziren, umeak eta agure-atsoak kontatu barik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal selekzio (4); frantziako selekzio (3); kirol selekzio (4); selekzio ariko dira (6)

selekzio bakarra (5); selekzio berean (3); selekzio mailan (3); selekzio nagusiarekin (6); selekzio ofiziala (5); selekzio ofizialak (7); selekzio onenak (3); selekzio propioa (3); selekzio propioak (4)

bere selekzioa (9); espainiako selekzioa (6); etxeko selekzioa (5); euskadiko selekzioa (10); euskal herriko selekzioa (3); euskal selekzioa (11); greziako selekzioa (7); kataluniako selekzioa (7); lehen selekzioa (3); nafarroako selekzioa (5); selekzioa utzi (3); selekzioa utziko (7); selekzioa utziko du (3)

danimarkako selekzioak (3); emakumezkoen selekzioak (3); eskubaloi selekzioak (4); espainiako selekzioak (11); etxeko selekzioak (5); europako selekzioak (3); euskadiko selekzioak (22); euskal herriko selekzioak (4); euskal selekzioak (9); frantziako selekzioak (6); futbol selekzioak (4); kataluniako selekzioak (4); marokoko selekzioak (3); multzoko lau selekzioak (4); nafarroako selekzioak (4)

selekzioak deitu (3); selekzioak jokatzen (3); tenis selekzioak (3)

espainiako selekzioan (21); euskadiko selekzioan (3); frantziako selekzioan (10); ingalaterrako selekzioan (4); selekzioan aritzeko (4); selekzioan jokatzea (3); selekzioan jokatzeko (4); selekzioan jokatzen (5)

aritu da selekzioarekin (3); australiako selekzioarekin (8); bere herriko selekzioarekin (5); bere selekzioarekin (22); espainiako selekzioarekin (34); espainiako selekzioarekin ariko (3); euskadiko selekzioarekin (7); frantziako selekzioarekin (7); herrialdeko selekzioarekin (4); jokatu ditu selekzioarekin (3); jokatu du selekzioarekin (3); kamerungo selekzioarekin (6); kroaziako selekzioarekin (3); marokoko selekzioarekin (9); portugalgo selekzioarekin (3)

selekzioarekin ari (11); selekzioarekin ari zela (5); selekzioarekin ariko da (3); selekzioarekin aritu (7); selekzioarekin aritzeko (3); selekzioarekin izan (3); selekzioarekin jokatu (13); selekzioarekin jokatu zuen (4); selekzioarekin jokatuko (6); selekzioarekin jokatuko du (4); selekzioarekin jokatzen (7)

turkiako selekzioarekin (3); uruguaiko selekzioarekin (3)

espainiako selekzioaren (16); euskadiko selekzioaren (6); euskal herriko selekzioaren (3); euskal selekzioaren (51); euskal selekzioaren alde (4); euskal selekzioaren aldeko (19); euskal selekzioaren eguna (11); euskal selekzioaren ofizialtasuna (3); frantziako selekzioaren (3); futbol selekzioaren (3); irlandako selekzioaren (3); nafarroako selekzioaren (4)

selekzioaren alde (13); selekzioaren aldeko (24); selekzioaren aldeko aldarria (3); selekzioaren aldeko eguna (3); selekzioaren aldeko iritzi (9); selekzioaren aurka (3); selekzioaren deia (3); selekzioaren eguna (11); selekzioaren eguna egingo (3); selekzioaren ikurra (3); selekzioaren kontra (3); selekzioaren ofizialtasuna (3); selekzioaren partida (3)

bere selekzioari (4); espainiako selekzioari (5); etxeko selekzioari (3); frantziako selekzioari (4)

kirol selekzioek (7); nafarroako selekzioek (4)

euren selekzioekin (11); selekzioekin aritu (3); selekzioekin aritzen (3); selekzioekin aritzen diren (3)

bi selekzioen (7); euskal selekzioen (10); euskal selekzioen aldeko (7); kataluniako selekzioen (5); kirol selekzioen (4)

selekzioen alde (4); selekzioen aldeko (9); selekzioen artean (5); selekzioen arteko (15); selekzioen arteko txapelketa (6); selekzioen ofizialtasuna (3)

bere selekzioko (3); espainiako selekzioko (15); euskadiko selekzioko (7); euskadiko selekzioko hautatzailea (4); frantziako selekzioko (10); frantziako selekzioko jokalari (3); greziako selekzioko (4); ingalaterrako selekzioko (3); marokoko selekzioko (3); nafarroako selekzioko (3); portugalgo selekzioko (3)

selekzioko entrenatzaile (3); selekzioko entrenatzailea (4); selekzioko hautatzailea (5); selekzioko hautatzaileak (3); selekzioko jokalari (15); selekzioko jokalaria (6); selekzioko jokalariak (5); selekzioko jokalariek (3); selekzioko kapitaina (3); selekzioko kapitainak (3); suitzako selekzioko (3); turkiako selekzioko (3)

selekziotik kanpo (3)


selekzionatu, selekziona, selekzionatzen du ad kirol selekzio baterako hautatu.

Nafarroako Federazioak GRAVN txapelketarako Belate elkarteko pilotaririk selekziona dezakeen galdetu genion, eta zera erantzun zuen: «Selekziona ditzake, nahiz eta berez ez dituen bere pilotari gisa errekonozitzen».  Berria - Kirola   2004-03-03


selekzionatzaile iz kirol selekzio bat hautatzen eta entrenatzen duena pertsona. ik hautatzaile 2.

«Hori baliatuz, selekzionatzaileek euren irizpideen arabera, Euskal Herriko jokalari onenak hautatzeko aukera izatea», hori da ESAITek aipatu federazioei luzatzen die lehen eskaera.  Berria - Kirola   2004-12-03

Denboraldi bukaera aparta izan nuen: hain aparta, non Espainiako futbol-selekzionatzaileak -Clementek- deitu egin baininduen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.


selekzione ik selekzio.

selekzionista izond

Baina aski erakusten du, ezagutzen duela Nietzsche, ageriki ezagutzen dituela halaber Vacher de Lapouge edo Chamberlain arraza "selekzionisten", Renan antisemitaren eta konpainiaren teoriak,  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.


selenio iz gai bakuna, ez-metal oso pozoitsua, 217 °C-tan urtzen dena (Se; at. z. 34).

A, B, C edo D bitaminak, burdina, selenioa, manganesoa edo ginsenga dira osagarri horietako batzuk.  Berria - Gaiak   2004-04-15

Badirudi mineral batzuen (selenioa, zinka, kobrea) gabezia izan daitekeela gaixotasun horien iturrietako bat, xede "objektiboa" bizitza luzatzea izaki.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

Ibaira gai toxikoak isurtzen hasi zen industria duela bi urte pasatxo; toluenoa eta selenioa, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07


seleukotar izlag/iz Alexandro Handiaren jeneral Seleukok sorturiko dinastiakoa. ik seleuzida.

Aurreko urteetan emanak zizkieten seleukotar erregeek juduei zenbait eskubide onginahiz, Eupolemoren aita Joanen ahaleginei esker.  Elizen arteko biblia   2 M 4,11

K. a. 167an Antioko IV.a Epifanes seleukotar erregeak Zeus Olinpiarraren estatua bat Jerusalemgo Jahveren tenpluko leku santu-santuan jarri zuenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Seleukotar Inperioaren ondorengo asmondar estatua Judean ezarri zenetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Seleukotarren agintaldiko ehun eta berrogeita seigarren urtea zen.  Elizen arteko biblia   2 M 13,1

K.a. 190. urtean, erromatar armadak Magnesiako asiar gudu-zelaian seleukotarren armada menderatu zuelarik, legioak garaiz iritsi ziren arrazoi sinple honengatik  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.


seleuzida izond Alexandro Handiaren jeneral Seleukori dagokiona. ik seleukotar.

Seleukok aztertu zuenari Itsaso Seleuzida deitu zioten; Antiokok aurkitu zuenari, berriz, Itsaso Antiokida.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.


seljuktar izlag/iz Mendebaleko Asia XI. mendetik XIII. mendea arte menderatu zuen turkiar dinastiakoa.

Normandiar "frankoak" eta seljuktar turkiarrak, biak, barbaro ohiak ziren, eurek inbaditu eta, zentzu askotan, menderatu zuten gizartearen erlijio nagusira duela gutxi konbertituak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Armeniar eliza eta seljuktar karabansarai-en hondakinetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Normandoak, frankoen erasoaren lantza-mutur zirenak, seljuktarrak bezain konbertitu berriak ziren barbarotasunetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Patioko atera iritsi zen, parerik ez zuen dekorazio seljuktarreko arku sekulakoa baitzuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.


semaforo 1 iz zirkulazio-argia.

Kaleburuko semaforoaren ondoan gelditu nintzen arnasa hartzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Semaforoak geldiarazi zituenerako bidea zeharkatzen hasia zen pareko espaloiko mutila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Oinezkoen semaforoan, argi berdeak dizdiz egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Hantxe omen zegoen geldirik, bai semaforoa gorri zegoenean, bai berde zegoenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 138. orr.

Beste batzuetan, ordea, gauzak ez ziren ongi ateratzen, semaforoak beti gorri harrapatzen zituen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Semaforoa gorrira pasatu zen eta gelditu behar izan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.

Ez zen semaforo gorrian gelditu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Semaforoa berde noiz jarriko zain dago alarguna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.

Semaforo aurrean gelditu da, argi berdea noiz agertuko zain.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Poliziaren autoak aldendu zirenean jarri zen semaforoa berdean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Semaforo laranja baten aurrean frenatu zuen gidariak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 23. orr.

Errepidea gainezkatzen zuten motor, kotxe nahiz autobusak era anarkikoan zebiltzan, ke handia botaz eta semaforoak errespetatu gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 140. orr.

Diputazioak eta Udalak bi semaforo jarriko dituzte istripua gertatu zen lekuan, Basurtun.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

2 (hitz elkartuetan)

Tarteka, semaforo-argiak, ohiko butxadurak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

Haientzat baino ez zuten ordu hartan semaforo argiek dir-dir egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

3 tren-gidarientzako seinale optikoa.

-Maniobraburu jauna, semaforoaren besoa erori zaigu!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Semaforo eta seinaleetako palankak arin mugitu nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 83. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Bidea emateko edo ixteko semaforoaren argia etengabe gorritik berdera aldatzen ari zen, trenbideorratzen seinaleak argi zuriak ematen zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Hradec Královéko Trenbideen Zuzendaritzan esan ziotena trenbideen ondoan gelditzeko eta semaforoak altxatzeko eta jaisteko Reicharen armada geltokian barna pasatzen zen bitartean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

semaforo baten aurrean (4); semaforo gorria (4); semaforo gorrian (3)

semaforoa berde jarri (5); semaforoa gorri (8); semaforoa gorri jarri (3); semaforoa gorrian (3)

semaforoaren besoa (3); semaforoaren ondoan (5)


semaiko (orobat xemaiko, xemeiko, xemeko eta semeiko) iz sei marabediko dirua; pezetaren bost zentimoko txanpona.

Mirariz, landetxe txiki eta bakarti bat eskaini zioten, lehengo jabeak bertan behera utzia, eta bi semaikoren truke.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 47. orr.

Oker zegoela esan zion bere nagusiari, xemaiko bana ez baina erreal-erdi bana balio zutela eta halako azoteak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.

Egia esan, ez zara handik aterako azken semeikoa ordaindu arte.  Elizen arteko biblia   Lk 12,59

Berak ez zuela xemaikorik ere eskuratzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 113. orr.

Bost urtez egin zien diru horrekin txantaia egunkariei, bere gustukoak ez ziren gauzak ateratzen bazituzten ez zutela xemeikorik jasoko esanez.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.


semantika 1 iz hitzen esanahiaz diharduen hizkuntzalaritzaren adarra; ikurren eta dagozkien gauzakien arteko harremanen azterketa.

Lexikologia eta Semantika irakatsi ditu.  Berria - Kultura   2004-05-29

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Semantikan adituek badute zer azterturik hizkera ekonomikoan, non terminologia emozionala den nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Sistema postidealisten jarrerak elkartuz doaz, bai filosofia anglosaxoian, bai filosofia kontinentalean: hizkuntzaren aldetik, sintaxia, semantika eta pragmatika bateratzen hasi dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Arretaz ibili behar da Semiologia, eta esanahi aldaketak aztertzen dituen zientzia, Semantika alegia, ez nahasteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 281. orr.

Etimologiak hitz bat aztergai hartzen duenean, fonetika, morfologia, semantika eta abarretik hartuko ditu aldizka hitz horren azterketarako behar duen guztia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.

Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 151. orr.

Euskal Herria 2050. urtean irudikatzea, irudimena nahiz etorkizunerako semantika osoa eraikitzeko gonbidapena luzatuz.  Berria - Kultura   2004-06-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik semantiko.

Semantika-hausnarketa sistematikoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Teoria hau iker-alor erabat formala izango dela agintzea erraz batera daiteke semantika-teoria paralelo batekiko bilbatze iradokitzaile eta esanguratsuak izan ditzan nahi izatearekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

Erreferentziaren oinarrizko semantika prozesuaren kasu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Hizkuntza naturalek egiten dituzten semantika eta sintaxi bereizkuntzek mundu naturalaz egiten diren bereizkuntza desberdinak islatzen baitituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Semantika irakasle zenetik hasita Eguzkitzaren ibilbide emankorra ekarri zuen gogora Fernandezek.  Berria - Kultura   2004-10-07

3 (logikan)

Aurkez dezagun orain logika honentzako semantika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Semantikako kontzeptuen formulazioa errazteko definizio batzuk behar ditugu lehenago: xi aldagaiak azalpen lotua izango du formula batean, xi edo xi adierazpen kuantifikatuaren eraginpean baldin badago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Egiazkoa eta faltsua egia-balioak 1 eta 0-ren bidez adierazten baditugu, proposizioen logikaren semantika sinbolikoki honako taula honen bidez adieraziko genuke: [...]. Beste logika batzuk sortu dira baldintzatzaile desberdinak edo baldintzatzailearentzat beste semantika batzuk definituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

Defini dezagun errekurtsiboki semantika, konektatzaile horiek dituzten formulentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Ez da kontuan hartzen formulen esanahia, hori semantikan azaltzen den kontzeptua baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Behin hizkuntzarentzako interpretazioa definitu eta gero, semantikako kontzeptu nagusiak definitzen has gaitezke, hala nola: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

4 esanahia.

Ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

Hau ez da semantika kontu hutsa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Alkate hitzak semantika zabala izandu du gizaldietan barrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Semantika ugaria eta sorburu iluna du tobera hitzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.

Krisialdiko egoera soziopolitiko aldakorretan ohiko adieren eta terminoen semantika nola aldatzen den.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Hiztunak esapideak sortzeko eta bere gramatikakotzat ezagutzeko duen gaitasunak ez du zerikusirik esanahiarekin (semantikarekin).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal semantika (3); hitzaren semantika (4)

sintaxiaren eta semantikaren (4)


semantikagabe izond semantikarik ez duena.

Gramatika aztertzeko ikerbide semantikagabeak semantikan oinarritzen direnen kideko aukera bezala hartu ohi dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

Badira semantikagabeak diren bikoteen froga bezalako eragiketazko azterbide nahiko zuzenak bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.


semantiko 1 izond semantikari dagokiona; esanahiari dagokiona. ik semantika 2.

Frantziskoren garaian diligenter adberbioak galdua zuen bere jatorrizko balio semantikoa (diligere=maitatu) eta "arretaz, arduraz" esan nahi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Izan ere, alor semantiko zabal-zabala du "errepikapen" hitzak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Lokalismoa, kosmopolitismoa, sustraiak, aberria eta arlo semantiko bereko hainbat kontzeptu izango dituzte aztergaieta eztabaidagai Bernardo Atxagak [...] eta beste hainbat idazlek.  Berria - Kultura   2004-06-02

Sarrerarekin batera kategoria gramatikala eta ohar semantikoak sartu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Gaur egunean, hats hitza, espainoleko aliento esateko besterik baliatzen ez badugu ere kasik, harrigarria baita behialako euskara bizian erakutsi duen ugaritasun semantikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.

Esaldiek eduki semantikoa dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Hitz horren eremu semantikoaren zehazgabetasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Ikusten da enuntziazio-maila honetako deskribapena ezin dela egin ez azterketa formal baten bidez, ez ikerketa semantiko baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Froga honek ez luke inolako kutsu semantikorik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 136. orr.

Argi dirudi, beraz, hizkuntzaren ezaugarri formalen eta semantikoen artean badela lotura ukaezina, perfektoa ez den arren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Eztabaida semantikoekin geratzea zinismo ariketa bat iruditzen zait.  Berria - Harian   2006-03-24

Gatazka guztiek bere fase semantikoa ere badutela erakutsi du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Doris Allen psikologoak "defizit semantiko-pragmatiko"tzat deskribatzen du autismoaren alderdi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

2 irud/hed

-Irudi autonomoa vs. sekuentziako irudia: oraingo honetan semantikoa da, batez ere, irizpidea, sekuentzia beren esanahiak lotzen dituen irudi sail bat baita izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Gertaera bat "une" baten bitartez irudikatzea keinuen, jarreren, eszena-antolamenduaren kodeketa semantikoetan oinarrituta baizik ezin daiteke egin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Paradoxa badirudi ere, ordea, esango litzateke ustez "iruditsuagoa" den prozesu semantiko hori, "ikusmenezko pentsamenduari" atxikiago behar lukeen prozesu semantiko hori, hitzari ez ezik literaturari zehazki atxikirik ez bada ezin uler daitekeela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

3 (logikan)

Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Tarskiren "Egiaren kontzepzio semantikoa".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Metahizkuntzaren eremuan oso erraza da "egia" "asegarritasun" bezalako kontzeptu semantikoetara laburtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

B A-ren ondorio semantikoa bada, sinboloetan honela idatziko dugu: A=B. Logika bati eska diezazkiokegun propietate metalogiko garrantzitsuenen artean bi aipatuko ditugu hemen: zuzentasuna eta osotasun semantikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Logika bat proposatzen denean, logika horrek dituen propietate sintaktiko eta semantikoak aztertzea da logikarien zeregin nagusietariko bat -edota propietate sintaktiko eta semantikoen artean korrespondentziarik edo loturarik ote dagoen-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

A eta B formulak baliokide semantikoak direla esango dugu, eta sinbolikoki A B idatziko, baldin eta bakarrik baldin A eta B-k egia-taula bera badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eremu semantiko (3)

eduki semantikoa (5); egiaren kontzepzio semantikoa (5); eremu semantikoa (4); kontzepzio semantikoa (5); ondorio semantikoa (6); perpausen eduki semantikoa (3)

egiaren kontzepzio semantikoaren (3)


semantikoki 1 adlag semantikaren aldetik.

Zentzuak ahalbidetzen die izen hutsei (erreferentziarik ez duten ize-nei, alegia) semantikoki baliagarri izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Perpaus gramatikalak, semantikoki esangura dutenak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

2 (logikan)

Bi formulak baliokideak badira, semantikoki propietate berdinak izango dituzte. Logika bat osoa izango da (sistema batentzat) semantikoki ondorioztatzen dena sintaktikoki ere ondorioztatzea posible denean. Zuzentasuna honela definituko genuke: logika batentzat sistema formal bat proposatzen denean, sintaktikoki ondorioztatzen dena sistema horretan semantikoki ere ondorioztatu egin behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.


semantizista izond/iz teoriez edo ikerketez mintzatuz, hitzen esanahian oinarrituriko irizpideak erabiltzen dituena; irizpide horiek erabiltzen dituen pertsona.

Ikusmolde semantizistan ez, teoria zuzenean identifika baitaiteke ereduak identifikatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Semantizisten aldetik, Zientziaren Filosofiaren helburua hau da: zientziaren barneegitura argitzea teorien berreraikuntza logiko-matematikoaren bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Semantizisten eta estrukturalisten arabera, ostera, teoria ez da identifikatzen sistema formal edo hizkuntz formulazio batekin, eredu klase batekin baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Semantizista gehienena bezala, van Fraassenen zientziaren irudia antifundazionalista da (vs ikusmolde estandarra), antinaturalista (vs enpirismo quinear eta kognitiboa, bai eta vs naturalismo sozio-historikoak) eta konstruktibista (ereduen eraikuntza azpimarratuz eta ez, errealista zientifikoak egiten duen moduan, fenomeno behagarrien arteko erregulartasuna).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.


seme 1 iz gizakumea bere gusaroekiko.

Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.      - 0. orr.

Haurdun geratu zen berriro Lea, eta beste seme bat izan zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.

Hara, Jaunak ez dit semeak izaten uzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.

Seme honek beste seme bat izan zuen, aurrekoa ez bezala etxetik atera zena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Baina begira: seme bat sortu eta izango duzu orain.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Jaunak, bere errukian, seme asko eman dizkit, eta emango ere oraindik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

-Nik ere ez dut semea zure alabarekin ezkonduko -sumindu zen Nur Al-Din.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.

Jauna gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.

Semea bere gisa sendatzeari ekin zion amak; zauriak lotu, ukenduz igurtzi umea, eta bere lana egiten utzi zion denborari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Paseo horietako batean ezagutu zituen, 1897an, Arthur eta Sylvia Llewelyn Davies senar-emazteen hiru seme, artean umeak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Biziki atsekabetu zen Abrahan, hitz horiek entzutean, seme baitzuen Ismael ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.

Hantxe geratu zen Noemi, bakarrik, ez senar eta ez seme.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 93. orr.

Seme bat galdua zuen 22 urtetan ixtripuz.  Herria   2003-03-13

Egun batean, Terah-ek, Abran semea, Lot biloba eta Sarai erraina berekin hartu eta Kaldearren Ur hiria utzi zuen, Kanaan lurraldera joateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Telemako, semea, aitaren berrien bila irteten da.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Gogorra da, bai gurasoentzat eta bai seme edo alabarentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.

Don Pedrok begitan hartua zeukan seme hura; menderakaitz eta bihurritzat zeukan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Hori esanik, semea musukatu eta negar egin zuen ugari, ordura arte eusten aritu baitzen. dena aldeko zitzaion: salmentak goraka, osasun ona eta familia pozik, eta semeek bizimoldea aurrera atera zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.

Semea sartu zitzaigun gelara!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Gurasoen gaiztakeria semeengan zigortzen duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

-Mutil, noren seme haiz?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 52. orr.

Orestes, Agamenonen semea, artean txikia zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Adio, Peregrin Paladinen semea!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 117. orr.

Eneidak hiriaren jatorria Eneasi egozten dio, jainkoen seme bati, Troiako heroia bera. ene pilotu kide Mattin, Basurtoko Joan Sanzen bigarren semea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Gure feudoetako legeek beren arrazoiak izango zituzten agian semeetan zaharrenak, edo gizonezkoen bidetiko ahaiderik hurbilenak, dena jaso zezaten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Senar-emazteek idazlea semetzat hartu zuten, eta umeek anaiatzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Barka iezadak hika hitz egitea: neure semetzat haukadalako ari nauk horrela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hi, Nikolas, seme bakarra haiz eta oinordekoa haiz, eta enekin etorriko haiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Egun batean, Esau seme nagusiari deitu zion: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

-Esau naiz, zure seme nagusia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Seme zaharrenak, Silviok, bere buruaz beste egin zuen gau batez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 30. orr.

Penelope emaztea eta Telemako seme gaztea etxean utziak zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Senarra eta beste bi seme zaldun borroketan galduak ditu alargunak, eta seme txikia babestu nahi du.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.

Iñaki Murua irakasle da ogibidez, eta ezin izan zuen saihestu seme txikiaren okerra zuzentzeko grina.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 189. orr.

Gure printzearen seme naturala nintzelako.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Haren edertasunaz liluraturik, errege ahaltsu batek bere emaztetzat hartu nahi izan zuen, harengandik seme ederrak sortuko zituelakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 521. orr.

Seme galant bat zuen, baina aspaldian ez dugu haren albisterik izan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Arreba horrek seme hazia omen zeukan eta Blancok kuttun-kuttuna omen zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.

Gauza bera egin ohi du Jaunak bere seme kutunekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Siberian, baserritarren seme baserritarrak, erbesteratuak denak, elurretan ikusi nituen hiltzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

Zertarako irakatsi bere seme urrikalgarriari halako ogibide hutsal eta alferrekorik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Irlandar judua eta analfabetoa zela esaten zuten, eta haren seme idiotaren bitartez Jainkoak lukurreriaren gaitzespena agertzen zuela uste zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.

Honetan, aita, guk, seme endekatuok, ez zaitugu zu engainatzen, geure burua engainatzen dugu geure gaiztakeriaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Zaldun baten seme herrena Toscanellan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

Seme etxekaltearen gamelua edo emazte gazteagoaren amorantea -golfeko irakaslea?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Europak gaitz sendaezin modura bizi du bertako seme ustez zibilizatu batzuen eskubideen kontua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.

Aurpegiratu zidan anaiak eta biok goi-mailako traizioa egina geniola eta sasikotzat jo ninduen eta ez legezko semetzat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Etxeko seme baten heriotzak agerian jarriko ditu belaunaldien arteko teinkak: gorpua non beilatu, nola ehortzi...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Nago abantaila izugarria dela seme sasikoa izatea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.

Bistan da haren seme sasikoa zarela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

Zein amak ez luke irakurri nahi izango bere seme poliziaren bizitzaren istorioa, zeina hogeita hamalau urterekin tirokatu baitzuten zerbitzua betetzen ari zela?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean eta pertsona izen baten eskuinean)

Haren seme Domingok hartu zuen segida aitaren ofizio nagusian nahiz gainerakoetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Bitartean, Daviden eta Hagit-en seme Adonias harrotzen hasi zen, errege izanen zela pentsatuz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,5

Kretako Idomeneoren seme Ortiloko hil nian, eta orain ihesi noak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 95. orr.

Sara ohartu zen Abrahanek Agar egiptiarragandik izandako semea bere seme Isaakekin jostatzen ari zela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 55. orr.

Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: [...].  Elizen arteko biblia   Jr 22,24

Konturatu zara zure seme Mokii Kifovitxen jokaeraz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Joan ziren, bada, Hamor eta haren seme Siken hiriko ateko bilgunera eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.

Urte horretan, Ameriketara joandako zuberotar baten seme Robert Laxaltek Sweet Promised Land izeneko liburu ederra argitaratu zuen Estatu Batuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Haren seme abokatu Aref Selim Aluanek, politikan ez menturatzea gomendatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

4 (deiki gisa)

-Zer duzu, seme? -Sosega zaitez, seme.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu, prestatu zeure burua probarako.      - 0. orr.

Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Frantziskok esan zion: "Seme, lor itzazu artazi batzuk, nire azazkalak mozteko". Seme -esan zion-, ez da zilegi inoren dirua hartzea, eta besteena emateari bekatuaren zigorra dagokio, ez merezimenduaren ospea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.

Ez dut gauza askoren beharrik, seme; ezagutzen dut Kristo pobre eta gurutziltzatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.

-Amak kolpe latza hartuko dik, seme.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

-Nestorren seme hori: gauza bat eskatuko diat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Hor ikasiko duk egunen batean, seme.  Herria   2004-02-12

5 irud/hed

Juan Bautista Agirre, Asteasuko seme eta erretorearen "Eracusaldiac"etik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.

Nafarroa Behereko seme den Baigorriko auzapez ohiari.  Herria   2005-06-16

Ez dio axolik, beste seme bat irabazi dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 205. orr.

Aitamen umea baino gehiago Elizaren seme izan naizela eta etxea ez zaidala arras arrotz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 124. orr.

Bi artistak «bere garaiko semeak» izan zirela deritzo Pierluigi de Vecchiok, Strozzi jauregiko erakusketako komisarioak.  Berria - Kultura   2004-03-15

Ez naiz nire garaiko seme.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Odolez eta suz egin ninduen denbora baten seme naiz, eta nolabaiteko azalpen bat aurkitu nahi diot honi guztioni.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.

Bai, XX. mendeko semea nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

-Jainkoaren nahikaria da, zoroaren seme!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Seme-maitasuna da egiazki Frantziskorekin poztea, zeren hil ez, baizik eta zeruko azokara joana baita, diru-zorroa berekin eramanez, eta ilbetean itzuliko da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Gizagabea iruditzen zitzaidan, hegaldia hasi aurretik, eta orain, hegazkinak berak edoskiarazten didala, halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Amak nire anaiaren lepoan seme-usaina bilatzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

Une bat besterik ez du egin Imanolek seme aulkian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

· -Zartaginean badago gehiago, azukre koskor hori -esan zion izeba Petuniak, begi lausotuak bere seme-puskarengana zuzenduta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitak aberats-seme baten haurtzaroa izan zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Llanako Diego da bere izena, eta, etxe-seme eta kristau jator, nahi adinakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Nire ustez, etxe-seme jauna, andereño gazte eder-ederraren antzeko da olerkia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.

8 kristauen jainkoaren bigarren pertsona.

Semearengana (dibinitatean) heldu nahi duenak, lehenago berak seme bihurtu beharra dauka, eta seme izan ondoren, Semea dagoen tokian dago, hau da, "Aitaren altzoan eta bihotzean".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Horregatik ongi dio Semeak (=Kristok): Jainkotasunaren Semea (Logosean eta berarekin) Aitarengan, ni nagoen tokian, han egon beharko du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Aita Jainkoa, Seme Jainkoa eta Izpiritu Santu Jainkoa, eginak diren gauza guztien Jaun direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Era honetan, Aita Semeagan dago eta Semea Aitagan; eta Aita eta Semea bat dira Izpiritu Santuagan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Jaunaren, Aita, Seme eta Espiritu Santuaren izenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Bere bizitzako gai nagusia aipatzen du berriro: Jesu Kristo Seme maiteari jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

9 aitonen seme ik aitoren.
10 aitoren seme ik aitoren.
11 seme-alaba (orobat semealaba)

Jakoben seme-alabak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.

Bost seme-alaba zituzten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 142. orr.

Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Sarai agorra zen eta ez zuen seme-alabarik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Baduzu seme-alabarik?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Ez seme-alabarik, ez amaginarrebarik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Lurrak erosi zituzten han, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.

Zeruko Aitaren seme-alaba dira, haren obrak egiten baitituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.

Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Seme-alaben irakasleekin hitz egitera doanean, nahiago du erdaraz hitz egin.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.

Horri dagozkio, baita ere, inguruko beste gaiak, hala nola, gurasoen ahalgoa, dibortzioa, seme-alaben egoera zibila, egoitza, absentzia eta abarrekoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 22. orr.

Heure seme-alabei emaien, eta seme-alaben seme-alabei.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.

Bi minutu igaroz gero, seme-alabaren bat izango duzu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.

· Gai honetaz dagoeneko luze idatzi dugu eta fenomeno normal eta beharrezkotzat jo daiteke, horri gurasotasun eta seme-alabatasunaren analogia aplikatu diogunean suposatzen zen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

12 seme-kalte

Biharamunerako, ustezko seme-kalteen guraso guztiak ziren txandrioaren jakitun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aita seme (14); aitonen seme (8); aitoren seme (47); amaren seme (8); apaizaren seme (8); bi seme izan (9); bi seme zituen (8); bigarren seme (15)

emazte eta seme (40); erregearen seme (13); etorkinen seme (20); etxeko seme (13); euskaldun seme (9); hamedataren seme (9); herriko seme (37); hiru seme izan (12); hirugarren seme (9)

israelgo seme (11); jainkoaren seme (77); jainkoaren seme alaba (28); jefuneren seme kaleb (9); joiadaren seme benaias (8); lehen seme (36); nebaten seme jeroboamek (9); noren seme (8), nunen seme josue (9)

postariaren seme (13)

seme alaba (532); seme alaba asko (12); seme alaba ditu (15); seme alaba guztiak (16); seme alaba izan (33); seme alaba izango (8); seme alaba ugari (8); seme alaba zituen (14); seme alabak (934); seme alabak dira (17); seme alabak dituzten (10); seme alabak izan (43); seme alabak izateko (8); seme alabaren (29); seme alabarik (103); seme alabatzat (8); seme alabei (179); seme alabek (245); seme alabekin (127); seme alabekin batera (13); seme alaben (329); seme alaben aita (10); seme alaben ama (15); seme alaben artean (10); seme alaben arteko (14); seme alaben egoera (8); seme alaben zaintza (10); seme alabena (12); seme alabengan (15); seme alabengana (9); seme alabengatik (18); seme alabentzako (8); seme alabentzat (53); seme alaberi (21); seme alabetako (11); seme alabetan (12); seme alabetatik (9); seme alabez (18); seme alabok (37)

seme bakarra (68); seme bakarraren (9); seme bat bezala (9); seme bat eman (16); seme bat izan (28); seme bat sortu (8); seme biak (12)

seme edo alaba (27); seme eta alaba (18)

seme gaztea (10); seme gazteena (15); seme gazteenak (13); seme guztiak (28)

seme hauek izan (13); seme izan zituen (21)

seme kutun (12)

seme maite (11); seme maitea (23); seme maitearen (8)

seme nagusi (11); seme nagusia (15)

seme on (8)

seme zaharrena (37); seme zaharrenak (20); seme zituen (13); senarra eta seme (8)

zenbat seme (12); zenbat seme alaba (9)

aita eta semea (18); bigarren semea (21); emaztea eta semea (15); erregearen semea (11); gizonaren semea (60); herriko semea (8); jainkoaren semea (53); lehen semea (30)

semea edo alaba (17); semea eman (18); semea eman zion (11); semea galdu (9); semea hartu (12); semea hil (37); semea hiltzen (8); semea ikusi (9); semea izan (58); semea izan zuen (31); semea izango (16); semea izango du (8); semea jaio (10)

senarra eta semea (8); soinujolearen semea (82); urteko semea (26)

aita semeak (72); ama semeak (28); bere bi semeak (12); enperadorearen guardiaren semeak (8); gizonaren semeak (17); herriko semeak (8); jainkoaren semeak (22); lehen semeak (23)

semeak berak (8); semeak hil (12)

aitaren eta semearen (20); gizonaren semearen (17); jainkoaren semearen (16)

semearen amodio (8); semearen aurrean (9); semearen izena (9)

aita semeek (19); ama semeek (9)

semeekin batera (12)

semeetako bat (16)

semetzat hartu (20)


semealaba ik seme 11.

semeatxi ik semebitxi.

semebitxi (orobat semeatxi eta semetxi; Euskaltzaindiaren Hiztegian semebitxi agertzen da) 1 iz seme besoetakoa.

Ikus Bergerot hau lehengo esku-huskalari onaren semetxia dela, Harriet apezarekin biak hain pilotari haundiak baitziren.  Herria   2004-09-16

Dawson, Joanesen semeatxiak apezak hautatu Charles Peguyren olerki bat irakurri zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Semebitxia zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

Ospitaleko gaztigu-orriaren ariora, balentriaren berri ematen ahalko zieten, zahartzean, semetxi eta alabatxiei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

2 irud/hed

NATO da globalizazio neoliberalaren beso armatua, eta Silicon Valley beren semebitxia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.


semeiko ik semaiko.

semen 1 iz esperma, hazia.

Semenak biziaren transmisioan parterik bazuela jakitea traumatikoa gertatu zen gizartearentzat, patriarkatua ezartzen lagundu baitzuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.

Espermatozoideak semenera iristea galarazten dugu basektomia eginda.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

2 (hitz elkartutetan)

Hazia espermatozoidez eta prostatan eta semen besikulan sortzen diren likidoez osatua dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.


semenario ik seminario.

semental izond/iz ugalketarako bereizten den arra. irud/hed

Nire sementalaren kemena ez da inoiz agortzen, hau da gozamena!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.


semeorde 1 iz semetzakoa.

Aitak huraxe hartu zuen zapategian, bere odolekoa, adinez semeordea aitzinean egonagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Domingoren lanbideak semeordea liluratzen bezainbat zuen semea nardatzen eta malerusten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Jesukristo Gure Jaunak kristau guztiei laguntzen die, guztiei berdin, horixe besterik ez genuen behar, batzuk semeak eta besteak semeordeak baldin bagara, akabo erlijioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 169. orr.

2 ezkonlagunetako batekiko, besteak aurreko ezkontza batean izen duen semea.

Edadeko gizon bat hil da Gasteizen,ustez semeordeak leihotik botata.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Lekukoen arabera, «neu izan naiz, zer gertatzen da?» esan zien semeordeak kalean zeudenei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31


semetxi ik semebitxi.

semetxo iz seme txikia.

Lehengo batean, Circo Raluyra joan nintzen nire semetxoarekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 168. orr.


semetza 1 iz semearen egoera.

Ez da jakitea ezta egia ere, ez da erreinua ezta jakituria, ez da ba ez batasuna ez dibinitatea edo ontasuna; ezta ikusi gaituen izpiritu ere; ezta semetza ez gurasotza, ezta guri edo existitzen direnetako batzuei ezaguna zaien beste edozer gauza ere, ezta ez diren eta diren gauza haietako ezer.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

2 lehen-semetza ik lehen 9a.

semetzako 1 iz semetzat hartzen den gizakumea.

Beraz, Jazinto semetzako hartua zuten, eta bere senideordekoen adinari erreparatzen badiogu premutzako, maiorazkotzako hartua izan zela pentsa genezake.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 48. orr.

Ordudanik, esana zien adiskideei, ez zen behin ere damutu mutikoa semetzako hartu izanaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.

Eszipion zentsorea, herriari ohiturez egin harengan, kexu da jadanik sartuta zegoen gehiegikeriaz: semetzakoak seme naturalaren pribilegio berbera izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.

2 (herri batek ohore gisa ematen duen titulua)

1980an Toledon semetzako izendatu zuten.  Berria - Kultura   2006-03-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

semetzako hartu (3)


semi (aurrezki gisa) erdi.

Haren okelaz ospe handiko "quaiëtta 'd pitô" (indioilar-opil) semi-ritual bat atontzen zelako Pazko jaietarako. Estatu semi-autonomoak dira eta tribu buruzagiak dira bertan agintzen dutenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.


semiautomatiko izond erdiautomatikoa.

Behar bada, pistola semiautomatikoetarako baino, optikarako aurrekontu handiagoak komeni dira Polizia departamenduetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.


semibokal iz bokalerdia. ik erdibokal.

Horrela, azaldu dugun ordenaren arabera, bokalak, semibokalak eta mutuak deitu zien.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Semibokalak ere (edo semikontsonanteak) badaudela ohartaraziko gintuzke hizkuntzalari batek, baina gure jardunerako ez digu axola: bokalen kontura utziko ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.


semieslabiar izlag xake jokoan, defentsez mintzatuz, dama ganbitoaren aldaera nagusia.

Bilbotarrak semieslabiar defentsa planteatu zuen eta Mario Gomezen Botwinik erasoan sartu zen.  Berria - Kirola   2004-04-20


semifinal iz finalerdia, finalaurrekoa. ik finalerdi.

Ongi prestatuta nengoen, baina semifinaletan kolpe gogorra hartu nuen.  Berria - Kultura   2006-04-22


semikonstonante iz kontsonanterdia. ik kontsonanterdi.

Semibokalak ere (edo semikontsonanteak) badaudela ohartaraziko gintuzke hizkuntzalari batek, baina gure jardunerako ez digu axola: bokalen kontura utziko ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.


seminal izond haziari dagokiona.

Landareak, hegaztiak, arrainak eta gizakiak potentzialki sortuak izan ziren, hots, euren arrazoi seminaletan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.

Arrazoi seminalak sorkarietan daude eta garapenerako ahalmen ezkutuak agerian jartzen dituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.


seminario (orobat semenario g.er.) 1 iz apaizgaitegia.

Larresoroko seminarioan sartu zen 7. klasean 1855ean, 14 urtetan beraz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 16. orr.

Osaba Xabier Gasteizko Seminariora ikastera joan zenean irakasle euskaltzaleak izan zituen, Don Manuel Lekuona eta Don Joxemiel Barandiaran besteak beste.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Nabarrengoxe hirira joana nintzen Uztaritzeko Seminario Txikian ezagutua nuen garaztar adiskide baten gana, astelehenez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

Ondotik seminario handian sartu zen, 1867an apeztua izateko, ekaineko 15ean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 16. orr.

Idatzi diot Seminarioko kontseilari espiritualari, erranez zertan nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Ni ere seminariotik atera berriko apaiztxo bat ninduan gerra erdian sartu nintzenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.

Gipuzkoa ertzeko Saturrarango seminarioa emakumeentzako kartzela bilakatu zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Seminarioa faltan bota balu, ez zizkion izebari beste hamar seme-alaba egingo bata bestearen atzetik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.

2 mintegia.

Denbora galdu alde, seminario bat egitea pentsatu dute idazle errealistaren metafisikak aztertzeko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Borreroari, zenbait alditan, egoerak beharturik, in situ lan egitea tokatu zaio; hala futbol partidu batean, nola parapsikologiari buruzko seminario batean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.


seminarista iz apaizgaia.

Politika gaietan, gure inozentzia ala enuxentzia etikoa galdua genuen seminarista gutiz gehienek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Seminarista haietako baten aurrean gure ama kasualitatez mahuka-hutsik agertzen bazen, gogorki egingo zion errieta osaba Xabierrek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Richard uneka-uneka puzten zen, ikasle mukitsuek arbelaren aurrean ernegarazten duten seminaristaren eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

Baina -seminarista-ohi baten itxura guztia izanda ere- neu nintzen Espainiako polizia handi, libre eta anitzen arreta erakartzen zuen bakarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 61. orr.

Noizbait Richard seminarista ipurdimiazkatzaileak eta sarjentuak gure errespetu apur bat merezi izan bazuten [...] egun hartantxe galdu zuten betirako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.


seminola izond Florida penintsulan kokatu zen herri amerindiar bati dagokiona.

Ez ditut gustuko gandorra ematen duten horiek ere, bi izterrondoetako ileak moztu-moztuak eta erdikoak hantxe, indio seminola baten burua balitz bezala, edo filmetako zenturioi erromatar baten kaskoko luma-mototsa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.


semiolinguistika (orobat semio-linguistika) iz linguistikaren adarra, semiotika kontuan hartzen duena.

Irudiak berez eta ezin banatuzko moduan lotzen ditu bi funtzio psikologiko hauek; besteren artean [...] errealitateari buruzko jakintza forma kodetuan bideratzen du nahitaez ("kodetu" hitza semiolinguistikak ematen dion zentzuaren oso antzera hartuta, oraingo honetan).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Irudi oro, nahi den bezain analogia "perfektua" izanagatik ere, egiaz erabiltzen eta ulertzen denean, azken finean hizkuntzan oinarritzen diren gizarte-konbentzio batzuen arabera erabiltzen eta ulertzen dela azpimarratzea zen, batez ere, Metzen asmoa (horretan garbi ageri da semio-linguistikaren oinarrizko postulatuetako bat).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.


semiologia (36 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz zientziaren adarra, ikurrak eta ikur sistemak aztertzen dituena. ik semiotika.

Gure autoreak [Saussurek] uste zuen hizkuntzek, idazkerak edo errito sinbolikoek ideiak adierazten dituzten ikur sistemak osatzen dituztela, eta taxu daitekeela, era horretara, "ikurren bizitza gizarte bizitzaren barruan aztertuko duen zientzia" bat, zeinari "semiologia" esatea proposatzen baitu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

Semiologiarentzat hizkuntza baita komunikazio eta esanahi-fenomeno ororen eredua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Semiologiak beste zernahik bezala bere aztergai propioa izanik, nolatan ez da hartzen oraindik zientzia autonomo gisa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.

Informazio guztiak bezala, kodetuta dago hau ere, hitz horri semiologian eman ohi zaion zentzuan zehazki ez bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Ideia bera aurkitzen da Umberto Ecoren semiologiako lehen lanetan, beste era batera adierazita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Otegik azterketa estrukturalista egin zuen; Toledok ere bai, baina semiologiaren edo narratologiaren ildotik.  Berria - Kultura   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan) ik semiologiko.

Hizkuntzan, -semiologia sistema orotan bezala- ikur bat beste ikurretatik bereizten duen guztia da, hain zuzen, ikur hori osatzen duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 157. orr.

Formaren analisia Worthek "film antolamenduaren garapenaren egituraz" egindako lehenagoko semiologia-lanetan landutako eredu baten arabera egin zuten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Ezaugarri hau da, dudarik gabe, hizkuntza, gainerako semiologia erakundeetatik bereizten duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.


semiologiko izond semiologiarena, semiologiari dagokiona. ik semiologia 2; semiotiko.

Esan daiteke ikur erabat arbitrarioak direla hobekien betetzen dutenak prozedura semiologikoaren egoera ideala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

Worthek bereziki bi entitate semiologiko bezala definitzen ditu "kamerako" planoa, filmatzerako planoa (berak kadema deitzen duena) eta "filmeko" planoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.

Horixe azpimarratu dute joera semiologikoko autore askok: espazioan bezalaxe inskribatzen da denboran kontaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Guretzat, aitzitik, arazo linguistikoa semiologikoa da batez ere, eta horrela, ikuspegi horretatik, gure arrazoinamendu guztiek esanahia eta garrantzia hartzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.


semiologo iz semiologian espezialista den pertsona.

Nik beti esaten nion ez nintzela idazlea, semiologoa baizik, baina nola ulertarazi berari zer zen semiologo bat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.


semiotika (7 agerraldi, 5 liburutan) 1 iz semiologia.

"Irudien semiotika bat osatzeko ahaleginak egin diren guztian, semiotika ikoniko bat baizik ez da egin orain arte"; irudia mimesi bezala hartzen duen semiotika bat, esan nahi dute artikuluaren egileek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Zeren liburu honetan gauza asko baitago: filosofia pixka bat, poesia, narratiba, saiakeratxoak, aitormenak, semiotika, Euskal Herriko gatazka konpontzeko errezetak...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Ez al dira Saussuren aurrekoak Pierce eta bere semiotika, Arnauld eta Lancelot eta euren zeinuari buruzko azterketa klasikoa, estoikoak eta adierazlearen teoria-sail berean eta aurrekotasun modu berean?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Moda mundua doluz jantzia dago, noski, eta gertaera triste honek zer esanik franko emango du hurrengo semiotika ikastaroetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.


semiotiko izond semiologikoa.

Nobela da, laburra da, baina ez da "nobela laburra" bere egitura semiotiko sakonenean, irakurle jantziak antzeman diokeenez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Eta Foucaulten pendulu ospetsua; izen hori bera jarri zion Umberto Ecok bere eleberri semiotikoetariko bati.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Saio semiotikoa, halaxe esan dit berak...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.


semiperiferia iz

Semiperiferia, hortaz, hau da: kapitalismoaren nazioarteko zabalkundearen logikak, zeina aurren-aurrenik zentrotik hazkunde-ahalmen handia duten lekuetarako kapitalen esportazioan gauzatzen baita, nazio-garapeneko dinamika bat aurkitzen duen espazioa; garapen hori, normalean, estatuak bultzatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Espazio horiexek definitzen saiatzen da semiperiferiaren kontzeptua: XIX. mendearen amaieran, politikoki, espazio burujabeak ziren, baina bertako ekoizpen modu kapitalista zentroko nazioen finantza eta teknikari buruzko mendekotasunean garatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Mendebaldeko kapitalen sarrera da semiperiferia eta periferia bereizten dituzten ezaugarrietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

semiperiferiak, nahiz eta ez egon beti esportazioan espezializatua, ekoizpen-oinarri dibertsifikatuagoa izaten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Semiperiferia oso espazio egokia da kapitalismoaren zabalkunderako: Europaren hegoaldea eta ekialdea EBren gune nagusiarentzat, Mexiko eta, teorian, Latino Amerika osoa NAFTAren kasuan, Urruneko Ekialdea Japoniarentzat eta lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrientzat, laster ezingo baita haien nagusitasuna auzitan jarri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Zenbat eta indartsuago barneratu hazkundea [...] are gehiago murriztuko da finantza- eta teknologia-mendekotasuna, eta errazagoa izango du semiperiferiak zentroko nazioen talde itxian sartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.


semiperiferiko izond semiperiferiakoa dena.

[Larrugintza, zurgintza, jostailuak, material elektrikoa, etab.] denborarekin, eta berrikuntza tekniko handiren bat ez badago, soldata apaleko eskualdeetara joango da, eta aspaldi industrializaturiko herrialdeek, ez badituzte ekoizpen horiek baztertzen, edo berandu baztertzen badituzte, arrisku handia izango dute estatu semiperiferiko bihurtzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

XIX. mendean bertan ere pairatu zuten herrialde semiperiferikoek kanpoko finantzaketak ekar dezakeen mendekotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.


semita 1 izond semitikoa.

Juduei ez ezik, arabiarrei ere egokitzen zaie semita definizioa, bereziki hizkuntzari dagokionez.  Berria - Mundua   2004-08-21

Izaera semitak berezkoa du hori.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 29. orr.

"Progresoaren" historia (filosofia, zientzia) espiritu indoeuroparraren obra da; espiritu semitak lehenago erlijio eta poesia fruituak eman zituen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Abimelech I.a Gideon-en eta ohaide semita baten semea zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Sumeriera eta euskara bitarteko hizkuntza semita guziak jorratzen ditu, itzal, atz (apar) eta gisako hitzen azpiko metafora sistema zaharrak oso antzekoak direla erakutsiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 169. orr.

Hitler edo Rosenberg-en testuek berek [...] beti kualitate moralak azpimarratzen dituzte: arraza ariarraren kualitate moral olinpikoak, arraza semitaren kualitate moral edentsuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

2 (dagokion hitzaren ezkerrean)

Gure bertsolariak, gehienak semita kastakoak, sermoilari judukristau peto-petoak izan dira horretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

Hark bezala du beltza ilea, luzea sudurra, eta semita tankerakoa ahoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

3 iz herri semitiko bateko kidea.

Greziarrek eta semitek bizitzeko sen indartsua zuten, berentzako jainkoak asmatzen zituzten, berentzako bakarrik izango zen paradisu bat asmatzen zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Semitek, berriz, kontsonanteak markatzen zituzten soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.

Semitek paradisu materialista bat asmatu zuten (zentzu txarrean).  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.


semitar izlag semita.

Julio feniziar hutsa zen; Mallorcakoa zen jatorriz, eta bazuen semitar odol puska bat segur aski.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Parasanga: [...] semitar munduan Erdi Aroan erabiltzen zen luzera neurria, 5.762 metro zituena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Maimonen ustez, hitz biak semitar erro berekoak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Jiddisch hizkuntza semitarra ote?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.


semitartu izond semitar bihurtua.

Izan ere, hainbat feniziar-kartagotar, arabiar eta judurekin, Espainia ez ote da herri semitartu bat?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.


semitiko 1 izond arabiarrak, hebrearrak eta beste herri batzuk biltzen dituen talde etnikokoari dagokiona.

Baal, Antzinako herri semitikoak zituen oparotasunaren jainkoetako bat zen, hebrearrek jainkoaizuntzat zeukatena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

Baziren, azkenik, afgano azal-ilunak, arabiar ederrak, arraza semitikoen eite antzinakoari eusten ziotenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Erlijio semitikoa dugu, odol semitikoa dugu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.

Esango dugu sintaxi mota honek zerbaiten argitzen digula pentsaera semitikoa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Bi eratako gizakiak daudela Espainian, ikuspegi moraletik begiratuta: gizaki mota iberikoa eta semitikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

-Nola ageri den pikaro semitiko sail horren sen praktikoa! -esan zuen Iturriozek-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Hizkuntza semitikoek aldaketa fonetiko gutxiago jasan dituzte beste hizkuntza batzuek baino, eta kontsonanteek hobeto iraun dute bere hartan hizkuntza multzo horretan, beste batzuetan baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Hizkuntza afrikar eta semitikoetako "hots enfatikoa".  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

Erro semitikoek antzeko ezaugarriak dituzte, baina nabarmenagoak oraindik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.

2 iz hizkuntza-familia semitikoa.

Semitikoari jarraituz, ohar gaitezke hiru kontsonanteen "legea" ez dela hizkuntza familia horren ezaugarria bakarrik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Berdin gertatzen da, eta hein handiagoan oraindik, bokalekin semitikoan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.


semitismo 1 iz semitaren nolakotasuna.

Semitismoa izan da [...] munduko nagusia, hark izan du aukera eta indarra. -Nik ez dut sinesten sen horretan -esan zuen Iturriozek-, eta semitismoaren hondamendian ere ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Semitismo judua, kristaua edo musulmana izango da aurrerantzean ere munduaren jabea, guztiz aldaera bereziak hartuko ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kristautasunak -beste semitismo modu bat, hau ere- gizakiaren bukaeran eta haren bizitzaz kanpo kokatu zuen paradisua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.


semitono iz tonuerdia.

Makina horiek zeharkako habeetan semitonoen zuloak izaten dituzte ezker-eskuin irekita, eta zulo horietatik teinkatzen dira nerbioak, tornu eta larakoekin bihurrituz; eta nerbio horiek ezin izaten dira teinkatzez utzi harik eta langilearen belarriarentzat soinu garbi eta afinatua ematen duten arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.


semizirkular izond zirkuluerdi formakoa.

Plazako bi aldeetan, bankuak daude, bata bestearen ondoan jarrita, ilara luze semizirkularra osatzen dutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.


semizirkulu iz zirkuluerdia.

Ministroak erakutsi zituen, esku zabalarekin semizirkulu bat eratuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Don Patricioren eskuetan globomundiaren marmolezko oina eta metalezko semizirkulua ikusten nituen, munduaren beraren muga eta koloreak buelten abiadarekin borratu baitziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

Badia osoaren inguruan, muinoek eginiko semizirkulu zabal bat ostertzean galtzen diren izurduretan, Larrun mendiaren mende.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 117. orr.


semola iz irin larria.

-Semola zopa nahi al du? -galdetu zuen amak jaten hasi ginenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.


sen1 1 iz berezko joera indartsua, sortzetikakoa, ez ikasia, izaki bizidun guztiek edo mota bateko banako guztiek batera dutena. ik instintu. (abereetan)

Animaliek senean atxikitzen dute beren jakituria guztia, ezagutu beharreko informazio guztia, eta senak agintzen die Hegoaldera noiz joan behar duten, habia nola egin behar duten, edota bikotekidea erakartzeko zer nolako dantzak eta kantuak egin behar dituzten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Sena, zakur izaera, edo katu izaera, edo abere izaera, azken batean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 91. orr.

Berezko sena dute hori, zakurrek ere etsaiak izaten baitituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Jaik amarengandik ekarriko zuen uretan ibiltzeko sena. Sen hori zeukan, katuak akabatzeko eta kito.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

Inolako ikerketak ez du argitu ahal izan katu haren sena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 102. orr.

Artista hintzen: piztien sen anker horiek findu egin al dituk heure barruan?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Ikusten duzu, bada, nola jende guztia den inozoa, estua, eta gure adimenaren ahalmenaz uste handia duena, ozta gainditzen badu ere animalien sena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Senez joaten zen, enarek hegora edo alkatxofek eguzkitara jotzen duten bezala,  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

2 (gizon-emakumeengan)

Azokaren plazan hain zuzen ere egin zuten topo batak bestearekin, eta ozta-ozta harritu ziren horregatik, sen berak bultzatzen zituen-eta arrasto beraren atzetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Noski, alferrik zen ohartaraztea zientzialari bati ez dagokion bezala mitifikatzen zuela amatasunaren sena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Haragiaren sena astuna da, haragizkoa delako; hori du izaera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.

Ehiztariaren senak hartuta koadrila osoa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Bere izaeran zegoen sena, bere independentzia pertsonala gordetzeko sen gehiegizkoarekin zerikusirik zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 46. orr.

Nola ulertu, beraz, sen edo "barru" sano hori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Nondik norakoa eta zer-nolakoa ote da sen edo sentimendu hori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Elkarrizketa hainbat abarretan ari zen banatzen aldi berean, eta sena huts egiten hasi zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Basagizon baten senez asmatzen edo zituen ibilbideetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Guk horrela esaten diogu senez aritzeari, pentsatu gabe egiten denari, egin nahi hutsagatik egiten denari.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 136. orr.

Emakumeak, senez, haurra nahi du lehendabizi; baina naturak beste forma poetikoago, iradokitzaileago batez jantzi behar du desira hori, eta maitasuna osatzen duten gezur horiek, errezel horiek sortzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

3 (gizon-emakumeengan, izenondo eta izenlagunekin)

Sen naturala ote da hori, biologikoa edo, instinto animal baten antzera diharduena gure baitan?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Batzuek sena esaten diote; beste batzuek, bizitzaren legea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 20. orr.

Berezko sen baten jabe naizela aitortu behar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Norbere sena (jeneralean norbere kontzientzia edo kultura besterik izaten ez dena) sen moral zuzen eta jatortzat hartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Sen berezko eta primarioenari jarraituz egiten dute musika, «natura basatiari erantzuteko modu bakarra da».  Berria - Kultura   2006-05-04

Barneratu, berriz itxi eta, sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Hildakoaren dohain ugariak laudatzen hasi zen, haren negoziorako sen berezia.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Sen gaiztoak eragin zidan, sen gaiztoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Neure burua distantziaren bidez babesteko sen irrazionalari amore emanez, kontrako espaloira jo nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Traidore horri aurre hartu behar ziola sentitzen zuen, halako sen berezi batengatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Sen ulertezin batek, esker ona baino biziagoak, bultzatu egiten zuen traidorearen esklabo izatera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Niri berriz, sen atabikoa abisuka ari zitzaidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

"Sen moral jatorraren" edo "barruak" agintzen omen digunaren arrazoia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

Ohitura edo gure izaeraren berezko sen jakin bat, beste sen batzuen antzera, engainagarria eta iruzurtia izan daitekeena bera ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

4 gogoetaren, esperientziaren edo heziketaren ondorio ez den berezko aritzea, helburu jakin baterantz diharduena. ik intuizio.

Norbere buruarekiko ziurtasuna eta sortzeko gaitasuna dira, azken baten, hizkuntza jakitearen ezaugarria, eta ezaugarri horri "sena" deitu ohi zaio euskaraz.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.

Bere intuizioari, nire gorputzeko zein zoko nahi dudan ferekatzea jakiteko senari, zein muino atximurkatu edo miazkatu asmatzeari deabrukeria deritzot.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Senak esaten dio konspirazio baten aurrean dagoela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

-Detektibeei ere huts egingo dizue senak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 20. orr.

Tropoei dagokienez, ikerketa ezean senak gidatuta esan ahal izango dugu nagusi direla metonimian oinarrituriko jardunbideak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

Osaba mediku ezin hobea zen, giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Emakumeen sen zierto horrekin, istanteko igartzen baitiote beren enamoratuen beldur eta ahuleziari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Primerako emakumea dela esango nuke: elegantea, azkarra, sen handikoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.

Romanen koinatuak "Ambrose" izena ikusi zuenean eta bere sen linguistikoak adierazi zionean testu guztiak frantsesez zeudela, pentsatu zuen frantziar gehienek izen negargarriak dituztela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.-Nire sen maskulinoa izango dun -esan zuen barrez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Teoria kuantikoak eta erlatibitatearen teoriak, beren ondorioekin, muturrez mutur jotzen dute denboraz eta espazioaz dugun sen berezkoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 100. orr.

Sen berezi baten jabe sentitzen nintzen, hala ere, bizi izandakoek arriskuari aitzintzeko dohainaz jantzi banindute bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen nahiz laugarren adierakoak)

Abere-sen hain primario hori azaldu beharrak lotsatu egiten nauelarik ere [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Izan zaitez zuhurra; hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hiri honek argazkilari sena, margolari sena, zerbait egiteko sena pizten dizu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Emakumeei ama sena pizten zieagu, baina, hori bai, hortaz baliatzen ikasi beharra zagok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Ama-sena sortuko zitzaiola, nonbaitetik bidalitako seinaleren batekin.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 88. orr.

-Bitxia -esan du Axenariok-, familia-sen hori artile-fardel hauen artean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Norbere buruarekiko konfiantza eta ziurtasun horretan oinarrituta, umearen hizkuntza sena ere garatuaz joango da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 172. orr.

Kultur sen ia biologiko hura geureganatuko dugu.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Dolar bakoitza merkatari sen handiarekin defenditzen zuen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

Nire arrisku sena lo zegoen, nonbait, Haren nagusitasun sena ttikiagoa zen eztabaida eta kalapitarako zuen joera baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Talde sena sendotzeko balio dute, elkarte jakin bateko kide egiten gaituzte.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

Arazoa da umore-sen handiegia duela enpresaburuei eta ikusleei koipea emateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

Bizitza atzemateko jakingura hori, hain gizakiarena den ikerketa-sen hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Babes bila, kontsrebazio-senez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 208. orr.

6 zentzu ona, gogo oreka.

Hamlet bere sen eta burutik horrela irtena badago, eta bera ez delarik badio egiten kalte Laertesi, ez dio Hamletek egiten kalte.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

Denak harriduraz sor eta lor, sena galduta bezala, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

-Jakin egin nahi dut, Sonjari buruz esatera zindoazena! -egin zuen marru Dembak, sena galduta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.

Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,13

Bere senean dagoen inork ez du urlia ezezagun baten ardura hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da, eta betebeharraren sen guztiz indartsu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Bere senetik aterea, presaka, ohartu gabe egin zuen etxerainoko bidea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 103. orr.

Ziur zegoen lehengusua erakarriz urdai saltzailea senetik aterako zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

Ni senetik kanpo bainengoen, desiraz gainezka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Jainkoaren erregetza hots eginez eta gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketuz eta zentzugabeak zintzoen senera bihurtuz bizi izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Ez nuke esango berriro neure buruaren jabe egin eta nire senera itzulia nintzenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Senera etorri ziren noizbait, hordialdi baten ondotik bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Ez dira idazleak senez eta zentzuz jokatzen duten bakarrak; hiztun arruntek ere ederki asmatzen dute sarritan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

7 senezko izlag

Ezin dut irudika erro errotiko sineste senezko hori gabeko pentsalaririk, ez izpiritu azkarrik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Horrek esan nahi du sexualitatea ez dela senezkoa -esaterako, txoriek habiak egiteko duten ahalmena den bezalakoa-; ez datorkigu zehaztuta ernalketa unetik bertatik, baizik eta prozesu bat da, osatzen, ikasten eta lantzen den zerbait.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Poeren kontakizunek sentikortasunari eragiten diote, haren alderdirik senezkoen eta ezkutuenari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Senezko erreakzioa izan zen, noski, egindakoa egin eta gero ez baitzuen uste emakumea han-hemenka ibiliko zenik aldakak kulunkatzen, bolada luze batean bederen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

8 sen on zentzu ona.

Sen onak eta begi erne batzuek, besterik gabe, erakusten digutena paperera eramanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Sarak, egoera gorabeheratsuetan ohi zuen bezala, zentzuari eta sen onari men egin nahi izan zien.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Sen onari jarraiki, beraz, botere-egitura (politiko, sozial, administratibo...) berriak asmatu beharko ditugu nahitaez. eta koherenteak direlako eta oinarrizko sen onarekin guztiz bat egiten dutelako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.

Aristoteles, horrenbeste, sen onari jarraituz, errealista da, gizatiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Otzanegi ere ez jardun, baizik heure sen onari fida.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abere sen (3); berezko sen (4); halako sen (4)

sen berezia (4); sen gaiztoak (3); sen handikoa (3); sen hutsez (16); sen kritikoa (3); sen moral (4); sen ona (11); sen onak (8); sen onaren (15); sen onari (4)

ama sena (4); berezko sena (9); egiteko sena (4); ehiztari sena (3); euskal sena (12); garaile sena (3); gol sena (6); idazle sena (3); irabazle sena (5)

sena eman (3); sena erakutsi (5); sena erakutsi zuen (3); sena galduta (4); sena pizten (6); sena sendotzea (3)

talde sena (3); teknika eta sena (3)

senak aginduta (4); senak agintzen (5); senak bultzatuta (3); senak eraginda (3); senak esan (4); senak esan zion (3); senak esaten (9); senak gidatuta (4); senak hala aginduta (3)

senari eutsi (3); senari jarraituz (9); senari jarraitzen (4)

afrikarraren senaz fidatuz (3); gidari afrikarraren senaz (3)

bere senean zegoen (3)

bere senera etorri (8); bere senera etorriko (3); bere senera itzuli (8)

senera etorri (11); senera etorri zen (3); senera etorri zenean (3); senera etorriko (3); senera itzuli (10); senera itzuli zenean (3); senera itzultzen (3)

bere senetik aterata (6); bere senetik ateratzen (6); senetik atera (3); senetik aterata (7); senetik ateratzen (8); senetik ateratzen zuen (3); senetik aterea (7); senetik irtenda (5); senetik kanpo (8); senetik kanpo dago (3)

senik gabeko (3)


sen2 ik san.

senadia iz (corpusean senaia soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian senadia agertzen da) iz badia txikia.

Minututik minutura gero eta argiago ageri dira itsasoa eta zerua, baina lehorra ez, oraindik; antzeman daiteke Atenas non dagoen gutxi gorabehera, eta uharte beltzak ere bai senaia argitsuetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Bera joan zen, zenbait itsasontzirekin, itsasoa arakatzera, eta portuak, senaiak eta armategitarako erabili nahi zituen lekuak markatu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.


senadore ik senatari.

senadu ik senatu.

senaia ik senadia.

senar 1 iz gizon ezkondua emaztearekiko. ik gizon.

Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,3

Hitzaldia senarrak eman zuen, baina emaztea, gizon handiaren atzeko emakume handia, han zegoen, isilik baina jakintsu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 43. orr.

Senarra duenak jaun izaten ohi du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Ez dut nire senarrak jakiterik nahi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Gainera, haren senarra, zerbaitetaz mesfidatzen hasia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Arazoa da senarrak egin nahi duela, eta nik, ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.

Bizia galduko dute, bai berak, bai eta beraren senar, seme eta zerbitzariek ere.  Elizen arteko biblia   Dn 11,6

Senarra hil zitzaionean bi umerekin geratu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Etxean bost haur bazituen hazteko, eta senarra hila.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

-Zergatik ez duzu senar guztien antzera jokatzen?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Eskandalurik gabe ikusi ohi da nola doan andrazkoa eskurik esku eta besorik beso, senar batengandik beste batengana.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Bera eta senarra Andrew Levitt izeneko kirurgia plastikoko doktore baten adiskide egin ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Bere senar jaunaren krabelin gorriak familiaren tradizio bat dira, nonbait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

Hesterren senarra itsasoan, eta Hester haurdun alajaina!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Ene osaba hartu zuen senar, ene aitaren anaia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Klodiak bere lehengusu Metelo hartu zuen senar, gizon zintzo bezain trauskila.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Senarra non zuen galdetu gabe.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

Ezin zuen senarra gobernatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Senarrak maitekiro pausatu zion besoa, eta "tira, tira!", xuxurlatu zion sailean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

-Ene, berandu da! -esan dio senarrari-; zuk ere lo egin beharko zenuke. nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.

Luisi ez zenion analisiena aipatu kafean, zuen kafe hartan, senarrarekin inoiz egon ez zaren kafean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

Gaua nire senarraren besoetan pasa dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Guraso on, senar on, seme-alaba on horiek egiten dituzte herritar onak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Lan ona, senar prestua, apartamentu erosoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Emazte aberats batekin ezkondu zen [...] zeinarekin ezin hobeto portatu zen bizitza osoan, senar maitalea izan baitzen, eta elkarrekin izan zituzten bederatzi seme-alaben aita eredugarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Neure senar gizajoa galdu nuenetik, goizero joaten naiz merkatu nagusira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Senar susmatia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea denentz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.

Haren senar adarduna horren beharrean baldin badago oinak berotzeko, ez zabilen toki txarrean!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Kirxaren emazteak [...] ama izatea opa zion, gau eta egun joka erabiliko zuen senar bihozgabe baten mendean haurrei bularra eman behar izatea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Izan ere, oso senar ankerra zuen eta asko sufriarazten zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Arratsaldeak Gordon-entzat ziren, baina gauez senar eta aita arduratsuaren eginkizunera itzultzen zen isilean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Sekula ez dut ikusi senar jaieratsuagorik nire bizi osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Badakit ez naizela senar perfektua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Buffalon jaioa, Betteren senar ohia, Floraren aita eta espetxean egona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Senar ezkonberria soldaduskatik aske.  Elizen arteko biblia   Dt 24,5 tit

Izen horixe zuen nire senar zenak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.

Senar zenaren dolua zekarren, negarrez hipaka, Xarlorekin bizitzen jarria zen arren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 45. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean eta pertsona izen baten eskuinean)

Biharamunean, herria Susanaren senar Joakimen etxean bildu zenean, etorri ziren bi zaharrak ere.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,28

Husnia okinak bere senar Jada jipoitua zuen, odola eragiteraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 22,14

Harekin izanen zen bere senar Antonio Borboikoa ere, Frantziako leinu printzipalenetariko baten semea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Horrelako emakumeak senar-hiltzaileak izaten ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

5 senar-emazte (orobat senarremazte g.er.) pl

Egia da senar-emazteak maiz batu egiten direla elkar ezagutu gabe eta elkarrekin bizitzera kondenaturik daudela, elkarrekiko maitasunik gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Horra: senar-emazte zarete hemendik aurrera; zeurea duzu betiko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.

Van Daan senar-emazteek sekulako liskarra izan dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.

Matson senar-emazteek aho batez onartzen zuten izugarrizko hondamendia letorkiekeela gainera, iloba axolagabe haiek jabetzen baziren inoiz Matsondarren eta Whitmoretarren diruaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.

Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Besterik ez baitzuen munduan nahi, bera eta Arianna senar-emazte moduan bizi baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Jabeak edadeko senar-emazteak ziren, haurrik ez zutenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Gutxi barru, aspaldiko senar-emazte arruntak izango gara. horra zertan den dibortziatutako senar-emazte ohien arteko tolerantziaren eta onginahiaren mitoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 98. orr.

Hor aldiz senar-emazte bikote bat, frantsesez ari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Egun batez, senar-emazte beharrak joan ziren Bidarterat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

6 senar-emaztegai pl

Senar-emaztegaiek hara jotzen zuten ezkondu aurretik. artean Pili eta biok senar-emaztegai huts baizik ez ginela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Senar-emaztegaien gaua, hain zuzen ere, errotazain herrena eta urpeko kanpaia gogoratzen ziren horietako bat izaten zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Ez da sekula kriseilu-argirik izango, ez eta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan.  Elizen arteko biblia   Ap 18,23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

senar berria (10); senar emazte (142); senar emazte berrien (4); senar emazte gazteak (4)

senar emaztea (4); senar emazteak (178); senar emazteak dira (5); senar emazteak hil (4); senar emazteak ziren (8); senar emazteei (10); senar emazteek (74); senar emazteek ospatu (6); senar emazteen (81); senar emazteen artean (10); senar emazteen arteko (19); senar emaztegaiak (4); senar emaztegaien (7); senar emaztegaien kantuak (4); senar emaztek (6); senar eta aita (5)

senar ohi (5); senar ohia (14); senar ohiak (9); senar ohiaren (9); senar on (7)

senar zena (6); senar zenak (5); senar zenarekin (15); senar zenaren (10); urteko senar (4)

andrearen senarra (5); bera eta senarra (8)

emakumearen senarra (4)

senarra atxilotu (8); senarra bizi (5)

senarra eta alaba (4); senarra eta biak (6); senarra eta biok (7); senarra eta seme (8); senarra eta semea (8); senarra etxean (6); senarra galdu (17); senarra galdu zuen (4); senarra galdua (5); senarra hartu (5); senarra hil (33); senarra hil zitzaionean (4); senarra hiltzen (5)

senarra ikusi (5); senarra iritsi (4); senarra itzuli (4); senarra izan (14); senarra izango (5); senarra jo (4); senarra joan (4)

senarra utzi (5); senarra zegoen (4); senarra zenaren (6); senarra zuen (7)

esan zuen senarrak (20)

senarrarekin batera (8)

bere senarraren ondoan (4)

senarraren abizena (4); senarraren adiskide (4); senarraren alde (6); senarraren aurrean (5); senarraren bila (4); senarraren deitura (4); senarraren etxekoek (5); senarraren heriotza (5); senarraren izena (5); senarraren kontrako (4); senarraren lagun (4); senarraren ondoan (11)


senardun izond senarra duena.

Bakarrik utziaren seme-alabak gehiago izango baitira, senardunarenak baino.  Elizen arteko biblia   Ga 4,27

Alegia, bakoitza beste guztiekin, eta bereziki gizon bakoitza emakume guztiekin, ezkongabe zein senardun, eta emakume bakoitza gizon guztiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.


senargai (orobat senar gai g.er.) iz emakumearentzat, ezkontzeko hitza eman dion gizona. ik gizongai.

Nire senargai Mauriciorekin apartamentu baten atean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.

Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Egunen batean etxe honetatik ihes egingo nuen gauaren erdian, Lajosekin, nire ahizparen senargaiarekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.

Neskak senargaia omen zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 68. orr.

Badakizu ez dudala senargairik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Hala ere beste bat egokitu zitzaion senargai, morroi jator bat, gris-gris eta arrunt-arrunta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Gizontasunaren indarra kentzen zien senargaiei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Ezin baitzuen inolaz ere senargai haren gomuta uxatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

Behin bere senargaia aurkeztu zidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

Senargaiarentzat emazte hartzea tresna bat hartzea bezala da, izozgailua, telebisioa edo beste zerbait ukaitea bezala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 82. orr.

Senargaia atxeman du, ezkonduko da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 112. orr.

-Kattalin, hona Gérard ene senargaia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.


senarremazte ik senar 5.

senartxo iz adkor senarra.

Emazte jatorrak ederki jakin dik bere senartxoa sendabidean ematen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

-Egia nahi duzu, eta egia kontatuko dizut, senartxo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

-Ezer ez senartxo gaixoarentzat!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 239. orr.


senatari (329 agerraldi, 12 liburu eta 207 artikulutan; orobat senadore 67 agerraldi, 11 liburu eta 35 artikulutan, senatore 14 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulutan, senator g.er. eta senatur g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian senatari agertzen da) 1 iz senatuko kidea.

Atzo goizean eman zuten agiriaren berri diputatuek eta senatariek, Madrilen, Kongresuan egindako agerraldian.  Berria - Harian   2005-10-20

Eusko Legebiltzarrean parlamentari eta Espainiako Gorteetan senatari ere izan zela.  Berria - Harian   2005-11-29

Edward Brongersman Alderdi Laboristako senatari izandakoari hiltzen lagundu zion sendagilearen kontra egin zuen Gorenak.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Gonzalo Quiroga PPko senatariaren etxeari eraso diote Donostian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

1977an senatari izendatu zuten arte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

1977ko hauteskundeetan Gipuzkoan senatari aukeratu baitzuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Californiako senatari Dana Rohrabacherrek, berriz, uztak bilketa etorkinek egin beharrean, presoek egitea proposatu du.  Berria - Mundua   2006-04-08

Dei zuzen bat egin die Miarritzeko auzapez eta senatari Didier Borotrari eta Baionako auzapez eta diputatu Jean Greneti.  Berria - Harian   2005-11-01

Ruben Giustiniani Argentinako senatariaren arabera, legez kanpoko abortuak dira andreen heriotza eragile nagusia.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Pere Macias CIUko senatariak PSCren jarrera salatu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-04

Pinochet Armadatik erretiratu zen eta bizi osorako senatari izendatu zuten.  Berria - Harian   2006-03-24

Hango senatari anitz politika bakarzalea baztertu eta AEBei munduan dagokien tokia hartzearen alde omen daude.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 301. orr.

Hantxe zegoen Jakoba andrea, Erromako dama txit ospetsua, senatari ziren bere bi semeekin, zaldizko gizon asko lagun zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1101. orr.

2 (izenondoekin)

Larry Craig senatari federalaren ordezkari batekin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

AEBetako senatari errepublikano Lincoln Chafeek «herri venezuelarraren aurkako errespetu faltatzat» jo zituen alderdikidearen hitzak.  Berria - Harian   2005-01-21

Nancy Pelosi senatari demokratak, berriz, bere irteera «gobernuarentzat eta herrialdearentzat galera» handia dela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-11-17

Senatari sozialistak kritikatu egin zuen Eusko Jaurlaritzak egunkariari diru laguntzak eman izana.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gatazkak dauzkagu toki izenekin, italierazko izen gehienak Tolomei senatari faxistak asmatu baitzituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Politikaren mundua nabarmen aldatu dela dio senatari ohiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Arratsaldeak Senatuan ergelkeriez eztabaidatzen eta Aberriaren aitonei logalea eraginez ematen duten senatari gogaikarri horietako bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Gaur egun, bizi osorako senatari kargua du.  Berria - Harian   2006-03-24

Mendes Saakoa, guztiz isila, nahiz bera Coimbrako etxe handienetarik jalgia eta gero Toledoko Artzapezpikuaren kontseiluko kide ezagun jakintsuetarik izanik, orain, berriz, senatari karguan distiratzen duena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 139. orr.

Helegiteak Jose Maria Aznar garai hartako Espainiako presidenteak, Espainiako arartekoak eta PSOEko senatari talde batek aurkeztu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

"Ordenei" (ordines) dagokienez, izena erromatar gorputz politikoan zeuden politikoki pribilegiaturiko klaseetatik hartu zuten, "Senatari Ordena"tik, adibidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako senatari (7); bizi osorako senatari (5); diputatu eta senatari (5); john mccain senatari (4)

senatari aukeratu (5); senatari demokratak (11); senatari errepublikano (5); senatari errepublikanoak (7); senatari izendatu zuten (3); senatari ohi (4)

kerry senataria (3)

aki anasagasti senatariak (4); eajko senatariak (3); iñ john edwards senatariak (3); kerry senatariak (4); massachusettsko senatariak (3)

mccarthy senatariaren (4); quiroga ppko senatariaren (3)

diputatu eta senatariek (6); diputatuek eta senatariek (3)

diputatu eta senadore (3)


senatarigai (orobat senatari gai) iz senatari izateko bozketan partze hartzen duena.

Bera, Haiti hego-ekialderako senatarigai bezala lehiatu da, otsailaren 7ko bozetan.  Berria - Mundua   2006-02-15

Frantz Large, Haitiko itxaropena plataformako eleduna eta senatarigaia.  Berria - Mundua   2006-02-15


senator ik senatari.

senatore ik senatari.

senatu (orobat senadu g.er.) 1 iz antzinako Erromako kontseilu gorena eratzen zuen aitoren semeen biltzarra; antzinako edo Erdi Aroko errepubliketako zenbait biltzar politikori ematen zitzaien izena.

Marko Senpronio herri-tribunoak plebiszito bat eginarazi zuen senatuaren agintearen izenean , zera zioena: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Erromako senatu eta herriaren erabakiz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Erromako senatuak guk bezain errespetu sakona zion, zalantzarik gabe, Jainko gorenari, eta baita haren menpeko jainko hilezkor eta bigarren mailakoei ere, guk geure santuei diegun adinakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Hannonek, Kartagoko senatuaren aginduz, hogeita hamar mila kartagotar barreiatu zituen Herkulesen zutabeetatik Zerneraino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Milango senatuan ez zioten men egiten arau horri.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 340. orr.

2 bi ganberako parlamentu sistema batzuetan, eskuarki legeen bigarren irakurketa egiten duen ganbera.

Asteazkenean Asanblea Nazionalak onartu eta gero, atzo gauza bera egin zuen Senatuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

Bere alderdiko jendea hasia da kezkatzen, hala nola Senatuko lehendakaria.  Herria   2004-06-24

Legea onartua dago Espainiako Parlamentuan eta Senatuan, alderdi guztien oniritziarekin, EAJrena barne.  Berria - Kultura   2004-05-19

Lege proiektua Senatura iritsi baino lehen egin beharko dituzte aldaketak.  Berria - Harian   2005-04-22

PP ez beste alderdi guztien akordioa lortu dute Senatu eta Kongresurako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Demokratak Etxe Zurian, Senatuan eta Kongresuan nagusi jartzeko helburua.  Berria - Mundua   2004-07-27

Senatuko eta Legebiltzarreko ordezkariekin biltzeko asmoa du Zenarrutzabeitiak.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Legebiltzarrak eta Senatuak dituzte lehendakariaren poderea orekatzen [Filipinetan].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Txekiako Senatuak ontzat jo du sexu bereko pertsonen arteko harremanak legez arautzea.  Berria - Gaiak   2006-01-27

Legearen bozketa atzeratzeagatik protesta egin zuten Valparaison, Senatuaren egoitzaren aurrean.  Berria - Mundua   2004-06-11

NY estatuko senaturako zerrendaburu hautatu zuten errepublikarrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Lehiarik handiena Dakota Hegoaldeko senaturako eserleku bati dagokiona da.  Berria - Mundua   2004-11-03

3 (hitz elkartuetan)

Altxortegia, presondegia eta kuria edo senatu-etxea foroari itsatsita egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

4 senatua dagoen eraikina.

Legebiltzarra eta Senatua ere hetsiak, alta deputatu eta senatoreek dute Mendekoste astelehenean lan egitearen alde bozkatu.  Herria   2005-05-19

Urriaren 17an, Frantziako 321 gazte, tartean 4 baiones, bilduko dira Pariseko Senatuan, beren lekukotasuna zabaltzeko eta gizarteaz eztabadatzeko.  Herria   2004-10-14

Hauta nezakeen beste edozein ere: Senatua edo Kongresua, Espainiako Erregearen palazioa, Valle de Los Caidoseko gurutze erraldoia, Pariseko Euro Disney, El Corte Inglésa, Bruselako Parlamentua, Escoriala, zubi bat, metroa, museo edo antzerakoren bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 161. orr.

Egun batean, Senatutik zetorrela, nekaturik, edatekoa eskaini zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

5 senatu-kontsultu (orobat senatukontsulto g.er.) antzinako Erroman, jatorria Senatuan zuen testua.

Senatuak, botere betearazlea baitzuen, erromatar hiritarrengandik mailegutan hartzeko baimena ematen zuen, batzuetan behar hutsez, besteetan fabore gisa, eta senatu-kontsultuak egiten zituen horretarako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Nahi nuke lege erromatarrak irakurtzen dituztenek ondo bereiztea batetik hipotesi moduko horiek eta bestetik senatu-kontsultuak, plebiszitoak, enperadoreen konstituzio nagusiak eta gauzen izaeran, emakumeen hauskortasunean, adinez txikien ahulezian eta baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Argi dago senatu-kontsultu hori Lege Papiarraren luzapen bat besterik ez zela; honek, kasu berean, arrotzek ematen zizkieten jarauntsiak eman zizkien emakumeei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

Ez al ziren bata bestearen ondoan etorri, senatukontsultoak, plebiszituak, pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak, ediktuak eta enperadoreen nobelak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senatu kontsultu (7); senatu kontsultuak (4)

espainiako senatua (7); kongresua eta senatua (4)

aebetako senatuak (8); espainiako senatuak (7); frantziako senatuak (3); ganberak eta senatuak (5)

senatuak atzera bota (3); senatuak berretsi (8); senatuak onartu (3)

txileko senatuak (3

aebetako senatuan (4); espainiako senatuan (36); frantziako senatuan (3); kongresuan eta senatuan (14)

senatuan eztabaidatuko dute (3)

espainiako senatuaren (3); senatuaren erreforma (14)

aebetako senatuko (4); espainiako senatuko (37); espainiako senatuko presidente (16); espainiako senatuko presidenteak (5); kongresuko eta senatuko (15); legebiltzarreko eta senatuko (3)

senatuko batzorde (3); senatuko eta kongresuko (3); senatuko eta legebiltzarreko (3); senatuko mahaian (3); senatuko mahaien (3); senatuko presidente (23); senatuko presidentea (5); senatuko presidenteak (17); senatuko talde (3)

txileko senatuko (4)

senatura iritsi (3); senatura joango da (3)

espainiako senaturako (8); kongresu eta senaturako (3); kongresurako eta senaturako (23)

senaturako eta kongresurako (3); senaturako hautagai (6); senaturako hautagaiak (9); senaturako zerrendaburu (5); senaturako zerrendaburuak (8)


senatukontsulto ik senatu 5.

senatur ik senatari.

senda iz bidea.

Elizako sendetarik hürrüntürik zirener, ezinezko batzarri huna egiten zünian eta, holaz, bihotzak eztiki hunkitzen.  Herria   2003-02-13


senda-agiri (54 agerraldi, 2 liburu eta 34 artikulutan; orobat sendagiri 14 agerraldi 11 artikulutan) iz norbait sendatu dela dioen agiria.

Erietxean senda-agiria eman zidaten egunean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Denbora hori pasaturik, sendaturik zegoela eta bere buruari senda-agiria emanda etxera itzul zitekeela erabaki zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 112. orr.

Inclanek berak begi txarrez dakusa mutualitateek senda-agiri arruntak eman ahal izatea.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Ander Vilariñok ostiralean jasoko du senda-agiria.  Berria - Kirola   2006-05-02

Mohamed Radi gaztea Emara hiriko erietxean senda agiria jaso eta bi egunera hil zen.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Auto baten kontra jo zuen autobusean zihoazen beste hamalau lagunek jaso dute senda-agiria.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Tang Xiaoping erietxeko zuzendariaren esanetan, senda-agiria hartzeko prest dago kazetaria.  Berria - Gaiak   2004-01-07

Txaskoren senda-agirian jartzen du sudurreko hezurra apurtuta daukala.  Berria - Harian   2006-03-05

ELA, LAB, ESK eta EILASen ustez, ez da zilegi lanetik kanpoko istripuen senda-agiriak kudeatzea.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senda agiria eman (12); senda agiria jaso (7)


senda-indar iz sendatzeko indarra.

aingeruen hizkuntzan hitz egin eta izarren ibilbideak eta belarren senda-indarrak ezagutuko balitu,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.


senda-laguntza iz sendatzeko laguntza.

Lehen senda-laguntzak eman ondoren anbulantzian sartu eta, sirena eta argiak egin ahalean, 96. kaleko Metropolitan Ospitalera abiatu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 175. orr.


senda-lan iz sendatzeko lana.

Frantzisko dohatsuak, ordea, ez zuen sendaketa hasi nahi anai Elias etorri arte, honek esana baitzion bertan egon nahi zuela medikua senda-lanean hastean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 723. orr.

Frantzisko dohatsuak, ordea, ez zuen sendaketa hasi nahi anai Elias etorri arte, honek esana baitzion bertan egon nahi zuela medikua senda-lanean hastean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 723. orr.

Biltegitako moldatutako gela batean sartu da senda lanak akituta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.


sendabelar (orobat senda-belar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sendabelar agertzen da) 1 iz sendagintzan erabiltzen den belarra.

Sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 85. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Batzuetan zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Ze gaixotasun duten, hari dagokion sendabelarra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Neska ilegorri eder batek, sendabelarrak saltzen zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.

Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

197 sendabelarren salmenta debekatu du Osasun ministerioak.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Sendabelarren kulturari, loreen kulturari, usadioen kulturari, birziklaiaren kulturari, horiei guztiei tokia eginen dien mundua posible dela uste dugu.  Berria - Harian   2005-05-26

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun ezagutzen diren 50.000 sendabelar espezieetatik 10.000 inguru galtzeko arriskuan daudela ohartarazi du aste honetan Erresuma Batuko Plantlife International erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-01-18

sendabelar espezie askoren geroa «inoiz baino ilunagoa» da egun.  Berria - Gaiak   2004-01-18

2737. urtean Txinako Shen Nung enperadoreak buruturiko sendabelar bilduman hainbat gaixotasunentzat kalamua gomendatu zuen.  Berria - Harian   2005-04-17

3 irud/hed

Zein, euskarak behar duen sendabelarra?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.

Baina poetari, poeta den aldetik, erantzukizun artistikoak galdegiten eta estimatzen zaizkio, literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendabelarren industria (3); sendabelarren laborantza (3)


sendabide (211 agerraldi, 72 liburu eta 45 artikulutan) 1 iz eritasun edo gaitz bat sendatzeko bidea. ik osabide; sendagai; erremedio; tratamendu 2.

Ez diote eritasunek sendabideari amore ematen, non ez diren garaiz hartuak izaten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Minbizia eta sendabidea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 59. orr.

Hiltzen laguntzea delitua da, nahiz eta leku gehienetan legezkoa izan hilzorian dagoena hiltzen uztea eta sendabiderik gabeko gaixoei beren tratamenduari uko egiten uztea.  Berria - Harian   2005-02-04

Mediku asko saiatu ziren beren sendabideez Frantziskori laguntzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Sendagileek kauterizazioa aholkatu zuten eta anaiek behin eta berriz erregutu zioten sendabidea onar zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Sendabidea ohatua egotea zen, geldirik, ez dakit zenbat egunez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.

-Hortaz -amaitu zuen jakintsuak-, bihar bertan ekingo diogu sendabideari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 28. orr.

-Nire begiaren sendabidea bilatzen dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 183. orr.

Euren asmoa diabetesarentzako sendabidea aurkitzea da.  Berria - Gaiak   2004-08-12

Enbrioien zelula amekin sendabideak egitea debekatzen dute Espainiako legeek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Zure hondamendiak ez du erremediorik, ez zure zauriak sendabiderik.  Elizen arteko biblia   Na 3,19

Ez da inor zutaz arduratzen denik, ez dago zure zaurientzat sendabiderik.  Elizen arteko biblia   Jr 30,13

Sendabide guztiak alferrikakoak gertatu zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

-Hortaz -amaitu zuen jakintsuak-, bihar bertan ekingo diogu sendabideari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 28. orr.

Ez dago ura bezalakorik zauriak gozatzeko, sendabide eraginkorrena da eta gaur egun gehien erabiltzen dena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

Sendabiderik onena baxoerdi bat ardo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.

Hortaz, huraxe zen sorgina, belar eta sendabideetan aditua, alegia.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 82. orr.

Maitasuna da sendabiderik onena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gaitza hain larria zenez, mediku-sendabideez etsita zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Gaitza larria bezain sendaezina zenez, haren gurasoek, giza sendabideez etsita, Frantzisko dohatsuaren laguntza eskatu zuten arrenka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

3 irud/hed

Gainpopulazioaren sendabide tradizionala goseari, izurriari, desordena zibilari eta gerrari biztanleria murrizten uztea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

Ortega-k [...] Espainiaren gaitzaren diagnosiak bazekien zorrotzak egiten, baina ez zeukan sendabiderik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 259. orr.

Beraz, sendabiderik egokiena Tolosan ongi jokatzea da.  Berria - Kirola   2004-05-01

Era horretara, bazekien denei sendabiderik onena ematen, hots, harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1006. orr.

Horrelakoen tumorearentzat sendabide hau erabiltzen zuen inoiz: "Zergatik harrotzen zarete gizon-emakumeen konbertsioaz, horien onbideratzea nire anaia sinpleen otoitzez lortua bada?".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Huraxe zuela, une hartan, doluaren sendabiderik eskuragarriena, esperantza moldatzeko zeukan tornu bakarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 196. orr.

Eraldatzen ez den enpresa sendabiderik gabeko krisian izango da.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

4 sendabidean adlag sendatzeko bidean.

Orain sentitzen dituzun ezerosotasun arin horiek, eta ausaz zerbait erremedio galdatzen dutenak, ez direla haatik deus, dagoeneko sendabidean duzun eritasun izugarriarekin konparatuz gero.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Ama sendabidean jartzeko esperantza ez dute oraindik erabat galdu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

Aukeran, nahiago zakar xamar umea sendabidean jarriko duen medikua, gozo-gozo erremediorik aurkituko ez duena baino.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 57. orr.

Sendabidean jarri nahi omen gintuen: "Zer kalte ekarriko dizue eguraldiak hotzera egin du, eta horrelakoak esateak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

Frantzia onezik izan duk hondar urteetan, alemanek ezarriko gaitiztek sendabidean.  Berria - Kultura   2004-03-21

-Sendabidean zagok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Zurbil zegoen, eritasun baten sendabidean balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Gaitzen kontrako sendabidean abiatzeko efikazena, informazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

Emazte jatorrak ederki jakin dik bere senartxoa sendabidean ematen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Ordubete, bi, lau edo hamabost ordu entrenatuta ere, gaixoa ez da sendabidean sartzen.  Berria - Kirola   2006-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendabide gisa (3)

askorentzako sendabidea aurkitzen (3); gaixotasun askorentzako sendabidea (3); sendabidea aurkitu (4); sendabidea aurkitzen lagunduko (3)

sendabidean jarri (3)

sendabiderik bako (3); sendabiderik gabeko (6); sendabiderik onena (3)


sendaerraz izond erraz sendatzen dena.

Nazionalismoak kutsatuak garela gu ere, eta gaitz hori ez dela sendaerraza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 82. orr.

Beretzat eta bere kapitainentzat, elizen ondasunak eta elizak berak hartu zituen, eta gehiegikeria bat gerarazi zuen: ohiko gaitzak ez bezala, askoz sendaerrazagoa zena, askoz muturrekoagoa zelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.


sendaetxe iz erietxea.

Zaragozan eta Iruñean aurrena, eta azkenaldian, etxetik bertan, Francoren armadak sendaetxe bihurtua zuen Zestoako bainuetxean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 22. orr.


sendaezin 1 izond ezin sendatuzkoa.

Eri asko gaitz sendaezinak jota zeuden, Itzal Beltza deitzen zioten gaitzak jota.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.

Gaitz larri eta sendaezin honegatik hiltzera zoazela erabat sinetsita daude. gaitz genetiko sendaezin batekiko immunea den enbrioiak odol bereko gaixo bati laguntzerik izango luke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 608. orr.

Gaitz kutsagarria da, eta, aldizkakoa bada ere, sendaezina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.

Ondoren, Jaunak erraietako gaixotasun sendaezinaz jo zuen Joram.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,18

Central Parken euli bereziren bat omen dabil uda honetan gaixotasun tropikal sendaezin bat zabaltzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.

Gorenak Pinocheten sendagileen agiria aintzat hartu eta «dementzia sendaezina» zuela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-05-29

-Kalte sendaezinik behintzat ez du -erantsi zuen Dumbledorek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Oinaze moral korapilatuak, sendaezinak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 129. orr.

Nola gainditu senitartekoen heriotzak uzten duen zauri sendaezina?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Juvenaliaren hitzek samina islatzen baitzuten, samin urrutikoa, samin sendaezina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.

Arimaren bakardade sendaezinari buruz jardun eta jardun.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Gonazale sendaezin batekin elkartu ez bazara bederen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Berdinik ez duen elbarri sendaezin bat asmatu diat, Bunbury izenekoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

2 (predikatu gisa)

Gaitza larria bezain sendaezina zenez, haren gurasoek, giza sendabideez etsita, Frantzisko dohatsuaren laguntza eskatu zuten arrenka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Zure gaitza sendaezina dela eta denbora gutxirako duzula bizia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.

Sendaezina da nire gaitza, erremediorik gabea.  Elizen arteko biblia   Jr 15,18

Gaixotasun horietako asko ez dira sendaezinak.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Erremediorik gabea da zure hondamena, sendaezina zure zauria.  Elizen arteko biblia   Jr 30,12

Abusuak grinen eskutik datozenean, legeak zuzentzeko modukoak dira; legeen emaitzak direnean, ostera, gaitza sendaezina da, sendabidean bertan baitago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.  Elizen arteko biblia   Dt 28,27

3 sendaezineko izlag sendaezina.

Azkenean, bertan behera galduko da fruitua, zoritxarrak, sendaezineko gaitzak jota.  Elizen arteko biblia   Is 17,11

Zergatik jo gaituzu sendaezineko gaitzaz?  Elizen arteko biblia   Jr 14,19

Irakurleak liburua itxi beste erremediorik ez luke, sendaezineko malenkonia beltzez zauritua barren-barrenetik arima.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

4 sendaezinezko izlag sendaezina.

Emaztearen heriotzak sendaezinezko samina piztu omen zuen Sha Jahanen bihotzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Hark dei egin zion bere Jainkoari eta honek sendaezinezko izurriz zigortu zuen Egipto.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaitz sendaezin (5); gaixotasun sendaezin (4); larri eta sendaezin (4)

gaitz sendaezina (4); gaitza sendaezina (6); gaitza sendaezina da (4); gaixotasun sendaezina (12); gaixotasun sendaezina duen (3); gaixotasun sendaezina zuelako (3); gaixotasuna sendaezina (3); larri eta sendaezina (15)

zauri sendaezina (4)

gaitz sendaezinak (6); gaitz sendaezinak dituzten (4); gaixotasun sendaezinak (6); gaixotasun sendaezinak dituzten (5); larri eta sendaezinak (4)


sendagai (313 agerraldi, 52 liburu eta 122 artikulutan) 1 iz eritasun edo gaitz bat sendatzeko erabiltzen den gaia. ik sendagarri; erremedio; sendabide.

Azarias, ene anaia, zein sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik?  Elizen arteko biblia   Tb 6,7

Deitu zituen medikuak, bainu-aldiak hartu, sendagai ugari saiatu, baina dena alferrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Homeopata batengana ere joan ginen, eta hark ere sendagai batzuk eman zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Sendagaiek eragindako alergia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

-Erabil ezazu zeure sendagai horietako bat -esan zion Cumhailek burlati.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Mediku eta petrikilo guztiek beren sendagaiak eskaini arren, erregea ez zen osatzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

Pulmicort sendagaia botika guztietan eros daiteke.  Berria - Kirola   2004-06-17

Tinko eta lasai hartu zuen erabakia: sendagaiak utzi, eta azken asteetan jateari ere uko egin zion; ura eta zukuak besterik ez zituen hartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Diru dezente pagatuz botikan sendagai bat erostea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Alzheimerra geratzeko sendagaia bidean da.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Erabilitako enplasto eta beste sendagaiek ez zioten inolako lasaibiderik ekarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Artemisina izeneko sendagai bat erabiltzen du OMEk malariaren kontrako ohiko botikekiko erresistente direnak artatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Hanturaren kontrako sendagai guztien artean estimatuena zen Vioxx.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Bila sendagaiak haren zaurientzat, ea sendatzen den.  Elizen arteko biblia   Jr 51,8

2 (izenondoekin)

Hartu behazuna, bihotza eta gibela, eta gorde itzazu, sendagai onak baitira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Oinazeak beraren indarrentzat jasanezinak bihurtu zirelarik, bere gogoz kontra izanik ere, ezinbestekoa gertatu zen haren gorputza sendagai aringarriz zaintzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Sendagai generikoek izen komertziala duten sendagaien konposizio berbera dute, baina askoz merkeagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Jatekoaren osagai gisa saltzen dituzte botikok eta sendagai naturalak direla esaten dute.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Bazirela, beharbada, beste aukera batzuk, sendagai kimikoetatik kanpo, medikuntza alternatiboan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.

Bi gaixorekin egin zen saioa, sendagai berria injektatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Droga edo sendagai indartsu bat eman zaie.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Artean ez baitziren sendagai retrobiralak sortu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.

Roche botika etxearen Tamiflu da hegaztiaren gripearen kontrako sendagai eraginkor bakarra.  Berria - Harian   2005-08-26

Ganbelako belarra, herriak gordea, gaixo zeuden abereentzat sendagai miragarri [...] gertatu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Aletu berri diren sekuentzietan eta geneetan oinarrituriko sendagai iraultzaile berriak garatuko direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arma produkzioan gertatutako gorakada izan daiteke, edo eskolen eraikuntzari edo sendagai produkzioari esker izandako gorakadak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Europako Batzordeak Bayer eta Roche sendagai ekoizleen bat-egitea onartu du.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Elikadura, ur eta sendagai behar gorrian gaude.  Berria - Mundua   2004-12-05

AEBetako jaki eta sendagai agintaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

4 (izenondo gisa)

Zeren eta gaitz hura ez baitzen sendagai, ez sendakizun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

5 irud/hed

Harrokeria dogmatikoaren aurkako sendagai gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Frustrazioaren aurrean sendagai bakarra ikasteko gogoa zela azaldu zuen adituak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Helduleku egokia izan daiteke Kopa, taldearen ajeentzako sendagai eraginkorra, epe motzean behintzat.  Berria - Kirola   2004-11-10

Betiko arerioari irabaztea baino sendagai eraginkorragorik ez dago.  Berria - Gaiak   2004-09-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako sendagai (5); kontrako sendagai (4)

sendagai bakarra (4); sendagai bila (4); sendagai gisa (8); sendagai ugari (3)

elikagaiak eta sendagaiak (5); hiesaren kontrako sendagaiak (3)

sendagaiak hartzen (3); sendagaiak legeztatzeko (3); sendagaiak legeztatzeko agentziak (3); sendagaiak merkatzeko (3)


sendagaila 1 iz harrotasuna.

Eta iritsi zen, bai, Mattinen balentriaren eguna eta haren sendagailarena!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 203. orr.

2 sendagaila egin harrotu.

Izan ere, ba ote zen munduan gauza faunagorik eta are ergelagorik ere, hutsik uzten ninduen hartaz banaloriatzen eta sendagaila egiten ibiltzea baino [...]?  Elizen arteko biblia   Na 3,19


sendagailu (48 agerraldi, 10 liburu eta 26 artikulutan) 1 iz sendagaia, erremedioa.

Orduan genuen jakin nola 1928an Fleming britaniarrak atzeman zuen sendagailu orokor hori, damurik gerla ondoan baizik hedatu ez zena munduan zehar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.

Herri ttipietako elizetan hetsirik, artamendurik gabe, janari eta sendagailurik gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Goizean goizetik arratsa arte, hainbat sendagailu ahotik irentsi behar izateaz gain, kinesoterapeuta egun guziz bi aldiz ikusi beharra du birikiak garbitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Ezagutzen ditugu orai sendagailu generikoak, beste erremedioak baino ainitzez merkeago izaiten ahal ditugunak eritasun gaixto batzuen artatzeko.  Herria   2003-09-04

Eterrez eta sendagailuz urrineztatu klinikako pasagia beilegian, eskuak aurpegiratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Lehen bi hegazkin militarrek tonaka elikadura, ur, sendagailu, oihal aterpe eta estalki eraman zituzten artxipelagoaren erdialdeko eta iparraldeko bi aireportutara.  Berria - Mundua   2004-12-05

Minixtroak ez duela hori deliberatu bere baitarik bainan sendagailu egilekin funtsez solasean arizanik.  Herria   2003-05-01

2 irud/hed

Eta beraz, Nazionalismoen sendagailu bakarra Federalismoa dela behar genuke denok orozbat onetsi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

Izpirituaren ezagutza soilaz zehaztuko ditugu afektuen sendagailuak, guztiek apur bat probatu ditugunak baina ez ditugunak aski artarekin ikertu ez aski bereziki ikusi.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 535. orr.

Nostalgiaren sendagailu bat izan liteke, edo, hobeto agian, etorkizunarekiko itxaropenaren agergarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

Lagunak aterpe, lagunak abaro, lagunak belaki, lagunak tristuren sendagailu, lagunak malko eta mukien biltontzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.


sendagailuztatu, sendagailuzta, sendagailuztatzen (corpusean sendagailustatu soilik) du ad sendagailua ezarri.

Frantses hitzez mintzatua den euskara zer izan ditake? beharbada Frantseskuara bena nehola ere ez euskara! behar da gauza hori jakin, erran eta... sendagailustatu!  Herria   2003-08-14


sendagaitz izond sendatzen zaila dena, ia sendaezina.

Orduan, herriak oihu: "ai ene, hau hondamena gurea!, sendagaitza gure zauria!; eta gu, gaitz eramangarria izango zelakoan!  Elizen arteko biblia   Jr 10,19

Badarakusa, batez ere, nortasun ahulezia bat ia beti sendagaitza eta orori ihardukitzen zaiona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Arrisku gordea duten gauzek kalte sendagaitzagoak egin ditzakete arriskua argi eta garbi ezagutzen denean baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Misterio neurtezin eta sakon bat baino ez dago honela batu ahal izateko harmonia minean eta erlijiosoan izakiaren endekatze sendagaitza eta kreazionearen gaztetasun betierekoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

Aspaldi zen ohartua bere amodioaren ezintasunaz, baina zauri sendagaitz hark okerrera egingo zuen Jauregian zegoen bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.


sendagarri (73 agerraldi, 33 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz sendagaia. ik sendagai.

Eskarmentuz daki emazteen larruazal leuna sendagarri hauta dela buruko minendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 301. orr.

Ene herriminaren arintzeko sendagarri egokiagorik ez zezakeen Fanchek asma.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.

Izan ere, sendagarri naturalak dira belarrak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.

Oin puztu eta gorrituetarako sendagarri bila.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.

• 2 izond sendatzen duena.

Nagorek, izena ahazturik dudan krema sendagarri bat jarri zidan barnean, arreta handiz, inguruko odola ongi garbitu ondoren.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Izan ere, 2000. urtean Donostiako Perla zentroa bisitatu eta erabiltzen ari zen lokatz sendagarri asko Israeldik zekartela jakin zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-01

3 (-en atzizkiaren eskuinean, adizlagun edo predikatu gisa)

Mihura oso gutxitan sortzen da zuhaitz horietan; baina han aurkitzen dutenean, zeremonia larri batean biltzen dute eta gaitz ororen sendagarri aldarrikatzen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Bi ipuru klaseokiko gizakiak erakutsi duen jaiera eta sinesmena arrunt zaharra eta ugaria da; lehen esanaz gain, ipuruaren azala eta fruituak mila gaitzen sendagarri erabili izan baititu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Beste zatia [...] Irisarriren jauregian geratu zen, Safo eta Egearekin batera, haien minaren min, hain oihuaren oihu, haien gaitzen sendagarri izan ezik, haien beraien kontsolagarri izan nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Filosofoak ongi erran zuen bezala, heriotza da gaitz guztien sendagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Nikolas Loyseleur maistru jaunak esan zuen iruditzen zitzaiola ezen, neskaren arimaren sendagarri, on zatekeela torturapean ezartzea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Grenobleraino ez zuten arazo handirik izan, Robespierreren pasa-agiria mirakuluzkoa baitzen ausaz, gaitzen sendagarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Desio zuen edari hura Emaile eskuzabalak eskuratu ziola, ez hainbeste atseginaren asegarri, osasunaren sendagarri baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Laboaren ahots apala entzun zen bozgorailuan, Leteren hitzak kantatzen, plazan zeudenen begien eta sentimenduen gorritasuna laztantzen bezala, etsipenaren sendagarri: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 144. orr.

· Bere hitza bidali zien sendagarri, eta hondamenditik atera.  Elizen arteko biblia   Sal 107,20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaitzen sendagarri (3)

sendagarrien poltsatxoa (4)


sendagela (orobat senda-gela) 1 iz lehen sendaketak egiteko erabiltzen den gela.

Senda-gelan ikusten nituen zauriak nireen antzekoak ziren, gehienetan izterrean edo aztalean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.

2 irud/hed

Bide hegiko sasiaren maldaren aterpean nolabaiteko sendagela naturalean amultsuki eta emeki pausatu orduko, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.


sendagile (1246 agerraldi, 106 liburu eta 274 artikulutan) 1 iz lanbidetzat medikuntza duen pertsona, horretarako gai egiten duten ikasketak bururatu dituena. ik mediku; osagile; sendalari; sendatzaile.

Zeren ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Sendagile eta erietxeek ezer gutxi egin dezakete haien alde, botikak eta osasun arloko gaiak ere eskasian daudelako.  Berria - Mundua   2006-04-06

Baina ez batere larria, sendagileek esan didatenez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

Gaixoaldiaren ostean, sendagilearenera joateko usadioa hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Gero eta larriago zebilen, baina sendagilearenera joan eta zerbait eskatzeko aholkurik ez zuen entzun ere egin nahi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 117. orr.

Gaixoa sendagilearengana hurbildu zen, esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 341. orr.

Eta guregana, sendagilearengana bezala, arazoren bat duenean jotzen du jendeak, orduan bakarrik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.

Ostiraletan, sendagileari bixita egin ostean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Sendagilea ikustera joan naiz, ezin nuen lorik egin eta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Sendagile batek pikura bat egiten dizu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 308. orr.

Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Sendagile hura -gizon ikastuna-, diagnostikoa oso gutxik ohi duten bezala menderatzera iritsia zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Sendagileak erretzea debekatua zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Gaueko bederatzietatik aurrera pasatzen ziren guztiak atxilotzeko agindua emana zuen, sendagile eta emaginak salbu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Diru handia egiten dute sendagileek lorea galdu duten neskei himena berriz ipintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.

Sendagileen lana luzea baina benetan taxuzkoa izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.

Mediku horrek gutxienez beste sendagile bati kontsultatu behar dio kasua, eta haren onespena izan jaso behar du, eutanasia egin ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Tristuraren argi abaildua zuten sendagilearen begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Sendagile, sendatu zeure burua.  Elizen arteko biblia   Lk 4,23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Luze gabe auzunean bizi zen sendagile judu baten helbidea jakin zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

Jendea sendagile berriaren jakintzan sinesten hasia zela ikusirik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.

Gizonaren eskariz, sendagile ospetsu batek neskaren ardura hartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Ez zien epaileak bezala hitz egiten, aita errukitsuak seme-alabei eta sendagile onak gaixoei bezala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 526. orr.

Mediku-ikasketak egina zen eta sendagile ona izatera iritsia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Ez da pentsatu behar, hala ere, sendagile txarrak direnik kartzeletan lan egiten dutenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 157. orr.

Enpresen ligak sendagile independentea sortu beharko luke, forensearen figura hain justu.  Berria - Kirola   2004-05-12

Sendagile espezialisten sindikatuak.  Berria - Harian   2006-01-04

Alfredo Cahe Maradonaren sendagile pertsonalak eman zizkien argibideak erietxe atarian ziren kazetariei.  Berria - Kirola   2004-04-20

Norberaren sendagileak osasun sistemaren zutabea izan beharko luke.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Sendagile ustelei penizilina erosteko aski diru lortu ez zuelako.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 65. orr.

Sendagile adintsu samar batek hartu ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Ba omen zuen iragan mendeko sendagile anatomistak bizi izandako istorio tristearen aditze lanbrotsua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

Espezialistengana joan ahal izateko jendeak sendagile erreferentzialaren oniritzia beharko.  Berria - Harian   2006-01-04

Burgosen ere muinoia erakutsi beharko zion sendagile militarrari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Bi frantsesak beti han daude, bi italiar sendagile laguntzaile andereak ere bai.  Herria   2004-09-30

Han ezagutu zuen Ernesto Guevara, argentinar sendagile bat bere anaia Raúlen adiskidea zena.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Konfiantzazko sendagile batengana joan, hori egin behar du lehenengo gauza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Egun batez, begietako sendagilea etorri zitzaion ikustera hiritik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Guardiako sendagile haren abizena jakingo eta gogoratuko banu, ez nuke inongo eragozpenik izango hemen idazteko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Medikuntza orokorreko sendagile batek.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

3 irud/hed

Agintzen neurritsu nahi zituen, hutsegiteekiko onbera, irainak jasateko gertuago egiteko baino, bizioen etsai baina biziotsuen sendagile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.

4 (adizlagun gisa)

Ez diat uste sendagile ari denik, baina ongi bizi duk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.

Manuel Leiras Mondoñedo aldean ibili zen sendagile.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

Juantxo zen ikaskide berantiarra, gaur egun Donostian sendagile dabilena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregearen eskuak sendagile eskuak dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.

Nire sendagile-maleta hartu nuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Lehenago, suge-liluratzaileok, sendagile lana ere egiten zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

Erremedioak bezala, sendagile ekipak ere eskas dituzte.  Herria   2005-07-07

Askotan itxaropen izpi batek sendagile aldra batek baino gehiago egin baitzezakeen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.

Sendagile estatutuak gaitasun eta jakinduria-irizpideak biltzen ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Sendagile kontuak izan zitian hizpide bazkalondoan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 160. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marrande doktoreak, ero-sendagile famatuen eta goratuenak, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

7 (izenondo gisa)

Bolada hartan bi emakume sendagile zeuden Herreran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 131. orr.

Gaingiroki ezagutzen zuen emakume sendagile baten etxera joan zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Etiopiako kontakizuna, Poncet jaun sendagileak egina.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 362. orr.

8 sendagile-buru ik sendagileburu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ospitaleko sendagile (4)

sendagile baten bila (3); sendagile batengana (3); sendagile erreferentziala (8); sendagile erreferentzialaren (3); sendagile eskuak dira (4); sendagile estimatua (3); sendagile ospetsu (4); sendagile talde (4); sendagile talde batek (4); sendagile taldeak (3)

etorriko da sendagilea (3); sendagilea etorri (6); sendagilea etorri zitzaion (3); sendagilea ikustera (3)

esan zidan sendagileak (3); esan zuen sendagileak (11); realeko sendagileak (3); sendagileak esan (9); sendagileak esan zidan (4)

sendagilearen arabera (3); sendagilearen aurrean (3)

norberaren sendagilearengana (3); norberaren sendagilearengana joan (3); sendagilearengana joan (10)

sendagileari deitu (6); sendagileari deitu nion (4)

athleticeko sendagileek (3); klubeko sendagileek (3); ospitaleko sendagileek (4)

sendagileek artatu (3); sendagileek berek ere (3)

ospitaleetako sendagileen (3); sendagileen arabera (6); sendagileen artean (8); sendagileen esku (3)


sendagileburu (corpusean sendagile-buru soilik) iz sendagile talde baten burua.

Jakin nuenez, aurpegi larrutua zeukana sendagilea zen, sendagile-burua hobeto esanda.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Gure erietxeko sendagile-burua zela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.


sendagilegai iz sendagile izateko prestatzen ari den pertsona.

Osabak gauzak konpondu zituen era zibilizatuan, ebakuntza txikia praktikatan zebilen sendagilegai batek arratsalde hartan bertan egin ziezaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 59. orr.


sendagingo iz sendagintza.

Txomin Peillen xiberotar ikerleak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan: "Sendagingoa eta sendakuntza Zuberoan".  Herria   2004-12-09


sendagintza 1 iz medikuntza.

Ez zen ikasleen sendagintzarako gogoak berotzeko modua, baina iritzi horixe zuen irakasleak, inondik ere, eta ongi egiten zuen esanez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Erietxea, etengabeko behaketarako lekua dena, kodifikatua, sistematikoa, sendagintzako langile-multzo berezitu eta hierarkizatu batek bermatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Sendagintzazko liburuak eta aldizkarietako artikuluak irakurtzen nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan)

[Demografia] leherketa hori, alde batetik, hilkortasunaren beherakada lasterretik dator (Mendebaldeko sendagintza-metodoen zabalkundeak eragina).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.


sendagiri ik senda-agiri.

sendagune iz sendaketak egiteko gunea.

Momadayren nobela bateko navajo sendagune baten deitura zen Lukatxukai.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.


sendakari iz sendagaia.

Maisuaren sendakarien poltsatxoa nirekin atxiki nuelako nire artean berriro eskerrak eman nituen,ez dakit nori zuzenduz ordukoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.


sendaketa 1 iz sendatzea.

Amak, inongo medikurengana jo gabe, Frantzisko dohatsuari eskatu zion sendaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,9

Aholkuak emanez eta sendaketak eginez, mesede handiak egin zizkieten hainbeste sufrimenduz itxaropena galdua zutenei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

Bizpahiru aldiz sendaketa egin eta arrastorik ere ez, nire lankide maite hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Estoizismoz pairatu zituen sendaketak, mingarriak baitziren oso.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

30eko hamarkadan baserri giroko etxekoandreek eginiko sendaketak erakusten dituzten filmak dira.  Berria - Kultura   2004-07-24

Frantziskok dohatsuak ez zuen sendaketa hasi nahi anai Elias etorri arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Nik uste keinu bat egin zuela kotoia eta alkohola hartzeko, sendaketaz arduratzeko asmoz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 386. orr.

Hiltzear zegoen gaztearen sendaketa San Gimignanon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa.  Elizen arteko biblia   Mt 17,14 tit

Bekatuen barkamenari buruz: elbarriaren sendakuntza.      - 0. orr.

Idi baten sendaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Odoljarioa zutenei eta legendunei garbitasuna eta osasuna eman zizkien, larriki zaurituei sendaketa osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Puntuak berez erortzen dira, 10-15 egunen buruan, eta bien bitartean sendaketa txiki bat egin behar da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 134. orr.

Gure Auschwitz komunean sendaketa aseptiko gehiegirik nekez egin daitekeen arren, orbaina nahiko garbi mantendu eta ongi itxi da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Eta baliteke beste sendagile bat ere, maila txikiagokoa, eguneko sendaketetan ibiltzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 214. orr.

Emakumearen bat-bateko sendaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Bere aitak misteriozko sendaketa haiek, pertsonetan bezala zaldietan ere, nola egiten zituen kontatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Ahal izan nuen moduan Burgoseraino heldu, hango anbulategi batean larrialdiko sendaketa egin, eta aurrera jarraitu nuen besteekin batera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 120. orr.

Harriturik gelditu zen gizona ustekabeko sendaketaren bizkortasunaz, eta hain bat-batean gertaturiko sendaketa benetakoa zen egiaztatzeko hainbat ariketa fisiko egiten hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Andoainera etorri zen J.M., eta, urgentziazko sendaketa egin ondoren, antibiotikoak eman zizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Luzeegi izango litzateke guztien oinaze-nekeak eta sendaketa-moduak banan-banan kontatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Baina urtaro hartan hotz handia egiten zuen, eta ez zen garai ona sendaketa-lanetan hasteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.

Naturala da, hortaz, sendaketa-uste horrek bultzatzea Napumoceno jauna hirugarren koadernoari Adeliaren itzulera izenburu iradokitzailea jartzera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendaketa egin (4


sendakin iz sendagilea.

Rousset Donibane Garaziko mediku zaharra, tropetako sendakina, lehenbiziko auto batean horraraino heldua nolabait.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Sendakina-edo etorri da, galdera batzuk egitera; besteren artean eia gutun hura nirea ote zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.


sendakizun izond sendatzekoa.

Zeren eta gaitz hura ez baitzen sendagai, ez sendakizun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.


sendakuntza 1 iz sendaketa.

Ezekiasen gaixoaldia eta sendakuntza.      - 2. orr.

Errituetarako, sendakuntzarako, magiarako gai indartsu gertatzen dira errautsak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

Concharen senitarteko urruna, bularretik gaixorik dagoena bera, eta gaixotasun horren kariaz urtero-urtero, eta urteetan, Suitzara joaten izan dena hango mendietan sendakuntzak egitera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Beste era batera geraezinak ziren odol-isuriak agortu egiten zitzaizkion Grigoriren errezo eta sendakuntza esoterikoekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Txanoa erabiltzen zuen buruan, begietako sendakuntzak utzi zizkion orbainak estaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Armadako sendakuntza zentroko Andrew Shor medikuak pneumonia eosinofiliko akutua (AEP) deritzon gaixotasunaren ezaugarriak aurkitu zituen iaztik aurtengo martxoa bitartean ikertutako hemezortzi soldadu zauritutan.  Berria - Mundua   2004-12-23

Telefonoak eskuko izatea, sendakuntza zerbitzu eta janari hobeak lortzea.  Berria - Mundua   2004-09-03

· Gizateria osoa ari da jasaten apaiz-sendakuntzen inozokeria horien eraginak: dietak, kastitatea, bakardadea...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendakuntza egun batez (3)


sendalari (5 agerraldi, 4 liburutan) iz ikasketa akademikoak ez dituen sendagilea.

Etxeko beste tipo bat, oso ezaguna, Maisu Txikia zen, mantxatar pedante eta orojakin bat, drogeriako saltzailea, sendalaria eta izain-jartzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Sendalariak gaixoaren gorputz etzana zelan arakatzen duen, halaxe ekin zion otoitzen, ebanjelioen eta Apokalipsiaren liburuei zegokien azal barrua haztatzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.

Malasiar guztiak dituk sendalariak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.


sendalaritza iz sendalariaren jarduera.

Ramona, bizia eta amaren dohain beraren jabe sendalaritzan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.


sendamen iz sendaketa.

Garbikuntzaren eta azaleko gaitzen sendamenaren aztarrenak, akaso?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.


sendarazi, sendaraz, sendarazten du ad sendatzera behartu.

Lafourcade Baionako klinikan egonik etxeratua dugu Noelie Uhart Iguzkilarrekoa, etxeko goxoak sendaraziko du gaineratikoa.  Herria   2003-01-14

1916an kolpatua izan nintzen, gas paralisatzaileak irentsi nituela ederki artatu eta sendarazi ninduen, bestela ez nintzen hemen zuen aitzinean izango.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Hala ere, Kristorengana bihurtu zen une beretik izan zuen espiritu sutsuagatik, ez zuen inoiz bere burua gaitz horietako batetik ere sendarazteko ardurarik hartu nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Nork sendarazi zuen eta Maisuak egin ote zuen, bihotza halako itxaropen mehe batek zabaldu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 369. orr.


sendategi 1 iz sendagela.

Arratsaldean zaintzale bat etorri zitzaigun atera: Infirmerie erraitera... ez, ez, pas d'infirmerie... zeren sendategia kartierraren gainaldean baita eta handik kartierrera laster egina baitzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 108. orr.

2 erietxea.

Istorioaren jarraipenean, Cady, sendategian sendatu ondoren etxera itzuli eta Hans-i gutunak idazten hasten dela pentsatu dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 307. orr.

Erizain ikasketak burutzen dituenean, Suitzara jotzen du, bere aitaren lagun batzuek aholkatuta, eta biriketatik gaixo daudenentzako sendategi batean hartzen du lanpostua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 307. orr.


sendatoki iz sendatzeko tokia.

Aitzitik, atzera begiratu eta, garai batean bere inguruan bat eginda zegoen jendea, izarrek egin moduan erabat urrundua eta hutsaldua ikusirik atsekabetzen denari memoriak eskaintzen dio, unibertsoaren erlaxapenak planetei ez bezala, babes, gordeleku, sendatoki eta batasun gune.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.


sendatu, senda, sendatzen (orobat sendotu g.er.) 1 da/du ad norbaiti osasun fisikoa bihurtu; gorputzeko gaitz batetik begiratu; eritasuna desagertu edo kendu.

Nork sendatu zaitu, seme?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.  Elizen arteko biblia   Mk 10,52

Jendea sendatu nahi izaten zuen, baina senda zitzala eskatzen ez bazioten betiere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

Jauna, senda nazazu eta sendatua geldituko naiz, salba nazazu eta salbatua izango.  Elizen arteko biblia   Jr 17,14

Ipar-mendebaldekoarekin eztulka hasten da; iparraldekoarekin, berriz, sendatu egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Ikazkinak edabe plazebo bat eman zion erreginari eta sendatu egin zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 141. orr.

Urtebete barru, ume hau sendatu egingo da, edo hil. deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka, eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

Marrantaduna sendatu, eta goxo-goxo mainatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Lancelot erabat sendatu zenean, Kamelot aldera abiatu ziren biak, bi ezkutarirekin, basoan barna.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 57. orr.

Las Heras doktorearen iragarpena ez ezik, Bilbao doktorearena ere motz geratuko zela sinetsi nahiko zukeen senarrak, denak erratuak zirela, gaixoa sendatu egingo zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 164. orr.

Handik aurrera, gero eta hobera egin zinan, guztiz sendatu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

Aurreko udan Genovan bihotzeko larria jasan ondoren, zeharo sendatu ez, eta urtarrilaren 27an hil egin baitzen Via-reggion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 369. orr.

15 urteetan 12 milioi legenardun sendatu dira dapsona, rifampizina eta klofazimina nahastuz osatutako tratamenduari esker.  Berria - Gaiak   2004-01-25

-Baina nik ez dut sendatu nahi -esan zuen berak-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.

Neu sendatu naiz, neurez, nire egintzak zein okerrak ziren neure buruari ikusaraziz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 342. orr.

Gainera, erabat sendatu gabeko gaitza neukan giltzurrunetan, eta minez nindoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.

Odol-jarioa eteteko, amaraun bat jarri nahi zioten; Espinosak pastila batzuekin sendatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Espero dut honezkero sendatua egotea...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 32. orr.

2 (objektua sendatu den zatia dela)

Santuak, errukiz beterik, eskuak ukitu eta sendatu egin zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Jaunak gurutzea ikusi bezain laster, artzainari besoa sendatu zitzaion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Bihurritutako hanka sendatu nion mando bati, eta 10 erreal irabazi nituen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Gau osoa hilobiaren aurrean otoitzean eman ostean, hanka sendatu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.

Nire magia boteretsuari esker oraintxe bertan sendatu dut orkatila, inongo ukendurik erabili gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Konturatu zirenean hezurrak sendatu ahal izateko hilabete luzea behar zutela, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 265. orr.

Asensiok ez du sendatu ezker oineko tendinitisa eta ez da deialdian sartu.  Berria - Kirola   2006-02-12

Dena sendatzen du heriotzak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

3 (objektua eritasuna edo kidekoa dela)

Oinazea gehitu egin zen eta gaitza sendatu beharrean larriagotu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Biriketako gaitza sendatu zitzaidanean, psikiatriako pabiloira eraman ninduten.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

Lupetzetatik atera eta tuberkulosia sendatu zion putaseme handi harekin zer egin pentsatzen aritu zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 134. orr.

Lorik eza sendatzen dute somniferoek.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.

Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen, espirituaren sendatzearekin batera gorputza ere sendatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Zoaz eta busti zaitez zazpi aldiz Jordan ibaian, gaitza sendatu eta garbi geldituko zara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,10

Arrosa loreak begietako gaitzen sendatzeko balio duen gisara, bihi gorrixkekiko patxaranak auskalo zenbat tripako-min sendatu dituen gure etxean...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.

Begiratze hutsarekin esango zinan non heukan mina, eta baita sendatu ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 284. orr.

Eizagirre gaur itzuliko da kantxetara, lesioa sendatu ostean.  Berria - Kirola   2004-09-16

Badago beste ur hotz mota bat nitroa duena [...] edaten denean barrua garbitzen duena eta hesteetatik pasatzen denean eskrofula-tumoreak sendatzen dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Nire birraitonak toteltasuna nola sendatu aurkitu zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Gwainen zauriek, ondo sendatu gabe berrituta, oso itxura txarra zeukaten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 111. orr.

Sendatu gabeko zaurien antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Uste duzu nekea sendatu egingo zaizula lana eta giroa urtebetez alboratuta.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Berehala, ene zangoko hausturak sendatu ere gabe [...] aurkeztu nintzen auzitegian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 209. orr.

-Lepotik bularrerainoko urraduraren marka duenez, hori sendatu arte oporrak eman dizkiogu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 105. orr.

4 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Bere gaitzetik sendatu zenean.      - 0. orr.

Azaro hasieran izan zuen lesiotik sendatu ondoren, Bartzelonaren kontra eskuin hankako kuadrizepsean mikro-haustura bat egin baitzuen.  Berria - Kirola   2004-11-24

Frantzisko dohatsuak gaitz orotatik sendatu nau goizean, eta orain arte inori ez esateko agindu dit.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Hilabete behar izan nuen lehenengo zoritxar hartatik sendatu arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Anaia bat sabelpeko fistulatik sendatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Urte hauetan jasan dituen gaitz ugarietatik ez sendatua baina bai hobeto zegoela esan daiteke.  Berria - Harian   2005-08-07

5 (gaitz psikikoak eta kidekoak)

Gutunek sendatu egin dute neskatoaren nahigabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Ez zion bakean uzten, bere bihotzeko zauria gozatu eta sendatu arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Heriotzari nion beldurra ere sendatu zitzaidan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Berriro psikologoarengana joan beharko duzula, ez zaizula oraindik sendatu misantropia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Engainatzeko grina unibertsala da, gazte, eta behin gizaki batek gustua hartutakoan, ezin da inoiz sendatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Zuk eman ez diozun kontsolamendua, zuk sendatu ez diozun mendekotasuna, zuregan aurkitu ez duen babesa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.

Ez litzateke ederra izango, nire osaba jauna zalduneria-minetik sendatu eta gero hauek irakurriaz buruan sartuko balitzaio...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

6 irud/hed

Liburuak, bistan denez, ez zituen euskararen gaitz guztiak sendatu. Volksgeist espainola gaixo dago [...] medikatu eta sendatu -erregeneratu- egin behar da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Frankismoaren ondoren ere holako zerbait gertatu zen, sendatu gabeko zauriak zornatzen utzi ziren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Sendabide bikaina, sofismetatik erabat sendatu baitzuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 247. orr.

Hasiak gara makiavelismotik sendatzen, eta egunez egun sendatuko gara Merkataritzak sendatu egiten ditu aurreiritzi suntsitzaileak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen, Mendebaldeko ereduaren arabera antolaturiko indiar nazio-estatuarentzat independentzia lortzearen panazea politikoak sendatu ezin zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hernia sendatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Pozarren aldatuko genuke gure burua, ospitaletik alde egitear, poltsan arropak batzen ari den gaixo sendatu berri horren zoriagatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.

8 ezin sendatuzko ik sendaezin.

Ezin sendatuzko zauria izan zen nik harendako senditu nuen maitasuna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 38. orr.

Bere begi beltz ederrak betzuloetan hondoratuak zituen, ezin sendatuzko tristeziaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Maiz hola zaiku agertzen bere pertsuetan ezin sendatuzko min batek jana.  Herria   2001-10-18

Bihotzeko desformakuntza bat zioten hari ezagutua, ezin sendatuzkoa.  Herria   2005-11-24

Gaitz dorpe ezin sendatuzko horrentzat sendagailuak bilatzen ari direnentzat.  Herria   2004-12-02

9 senda-agiri ik senda-agiri.
10 sendatu-pasara

Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

11 sendatuxe sendatu xamar.

Valdivia begi bistan zutelarik, bere burua sendatuxe aurkitu, eta itsasontziaren bizkarrera igo zen Patrizio, kapitainari dagozkion lanak egitera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita sendatu (4); alaba sendatu (4); amaginarreba sendatu (3); azkarrago sendatu (3); berehala sendatu (4); berehala sendatu zen (3); deabruduna sendatu (3)

emaztea sendatu (3); erabat sendatu (17); erabat sendatu zen (5); eskua sendatu (7); gaitza sendatu (8); gaitzetik sendatu (3); gaixo asko sendatu (5); gaixoa sendatu (3); gaixoak sendatu (4); guztiz sendatu (12)

itsua sendatu (3); jesusek itsua sendatu (3); larunbatez sendatu (4); lesioa sendatu (7); nola sendatu (7)

ondo sendatu (4); oraindik sendatu (4)

sendatu ahal (15); sendatu ahal izateko (8); sendatu arte (21); sendatu baino lehen (3); sendatu berri (3); sendatu bitartean (3); sendatu da (4); sendatu du (6)

sendatu eta gero (4); sendatu gabe (14); sendatu gabeko (6)

sendatu naiz (3); sendatu nau (3)

sendatu ondoren (5); sendatu ostean (6)

sendatu zaio (5); sendatu zen (19); sendatu zuen (21); sendatu zuten (4)

simonen amaginarreba sendatu (3); sinesmenak sendatu zaitu (5); untsa sendatu (3); zauria sendatu (10); zauriak sendatu (6)

elbarria larunbatez sendatua (3); erabat sendatua (4); guztiz sendatua (6); guztiz sendatua gertatu (3); sendatua gelditu (5); sendatua gelditu zen (3); sendatua gertatu (8); sendatua gertatu zen (8); sendatua izan (3); sendatua zegoela (3); sendatua zela (6); sendatua zen (5); sendatua zuela (3); une hartatik sendatua (3)

denborak sendatuko (3); gaitza sendatuko (4); garaiz sendatuko (3); laster sendatuko (12); sendatuko da (13); sendatuko du (3); sendatuko zaitu (6); sendatuko zen (3)

zauriak sendatuko (3)

aita sendaturik (4); erabat sendaturik (4); guztiz sendaturik (3); sendaturik dago (4); sendaturik gelditu (4); sendaturik gertatu zen (3); sendaturik jaiki zen (5); sendaturik nago (6); sendaturik zegoen (4)

erabat sendatuta (5); guztiz sendatuta (4); sendatuta zegoen (5)

ezin sendatuzko (5)

ezin sendatuzkoa (3)

ezin sendatuzkoak (3

azkar sendatzea opa (3); diabetesa sendatzea lortu (3); gaixoa sendatzea (4); inor sendatzea (3); laster sendatzea (6); sendatzea lortu (5); sendatzea opa dizut (4)

diabetesa sendatzeko (13); erien sendatzeko (3); gaitz guztiak sendatzeko (3); gaitza sendatzeko (7); gaitzak sendatzeko (8); gaixoak sendatzeko (6); gaixotasuna sendatzeko (5); gaixotasunak sendatzeko (6); guztiak sendatzeko (4); mina sendatzeko (4); pubalgia sendatzeko (3)

sendatzeko ahalmena (5); sendatzeko aukera (3); sendatzeko balio (7); sendatzeko balio duten (3); sendatzeko bidea (5); sendatzeko bidean (5); sendatzeko denbora gehiago (3); sendatzeko dohaina (3); sendatzeko ebakuntza (5); sendatzeko erabil (3); sendatzeko erabili (4); sendatzeko erabiltzen (12); sendatzeko erabiltzen da (3); sendatzeko gai (3); sendatzeko modu (3)

tuberkulosia sendatzeko (3); zauria sendatzeko (4); zauriak sendatzeko (7)

denborak dena sendatzen (4); erraz sendatzen (5); gaitz guztiak sendatzen (3); gaitza sendatzen (4); gaixoak sendatzen (6); nekez sendatzen (5); ondo sendatzen (4)

sendatzen ari da (5); sendatzen ari zen (3); sendatzen da (12); sendatzen du (14); sendatzen hasi (6); sendatzen hasia (3); sendatzen omen (6); sendatzen ziren (5); sendatzen zituen (7)

zauria sendatzen (4); zauriak sendatzen (12)

sendatzera bidali (3); zauriak sendatzera (11)


sendatzaile 1 izond sendatzen duena.

Gauean, afaldu ondoren, ur sendatzailea borborka ari den parkeko zuhaitzen pean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.

Ordezkari goi horrek bere diosal sendatzailea egiten dionean bakanetan bisitatzen duen jendeari, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

Bere ondorengoei Erregek uzten die bedeinkazio sendatzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 101. orr.

2 (izen gisa)

Ingalaterrako azken errege-erreginak ez dira ukipen bidezko sendatzaileak izan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

-Izarren adarra! -esan zuen nire sendatzaileak-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko, jakintza-emaile, hilen bizi-emaile, gaixoen sendatzaile, atxilotuen askatzaile deitzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.


sendatze 1 iz norbaiti osasuna bihurtzea.

Mateo Vicalviko elizgizon pozoituaren sendatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Zenbat sendatze huts eginak anartean, jende frango hiltzen baitzen holako baten eskasean!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.

Zure aitaren sendatze mirakulutsuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.

Gerta liteke Jainkoak niri osasuna ematea bere asmoen aurka, baina orduan sendatze hori ez litzateke ene gogoko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Sendagileen iritziz, ezinezkoa zen sendatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

5 mediku izendatu zituzten orduan sendatzearen alderdi guzien miatzeko, 9 teologo ere ba fedearen partetik altxatuak izaiten ahal diren galde guzien ikertzeko.  Herria   2005-07-21

Bururatu zitzaidan, lehenik, ene balizko sendatzearen ordainean, Donejakuerako bidea egitea  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mundu osoan, han eta hemen osasun ikerketan gastatzen den diru gehiena ez doa eritasun larrienen zergatiak eta sendatze bideak bilatzera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Sendatze bidean ibiliko zen zure antzinako alde hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Gaitz hilgarri batez akitua zegoen Anconako neskatila baten sendatze-ahalegina bertan behera utzia zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Hilabete batzuk irauten ditu sendatze-prozesu osoak. liburu horrek ez zukeen Ttotteren osasun mentala sendatze-ildoan jarriko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Egia da arrautzak sartzeko agintzen zuela, baina bistan da sendatze-kontu hori kazetariak asmatu zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Orain Sendatze Etxeetara goazak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendatze epea (3); sendatze etxeetako (5); sendatze etxeetan (5); sendatze etxeetara (6)


sendatzear adlag sendatzeko zorian.

Ezker orkatilan duen lesioa sendatzear da Tiko Athleticeko erdilaria.  Berria - Kirola   2006-03-09


sendetsi, sendets, sendesten du ad berretsi.

Zentzu horretan ezin interesgarriagoak dira ahozkotasunaren hipotesia sendetsi duten Parry, Havelock, Nagy eta gainerako autoreen ekarpenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Edo neure burua, neure izatea, amodio-grina baten bitartez sendesteko premia?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 141. orr.


sendi1 1 iz familia. ik familia.

Martin Tolosan gertatu zen sendi bereko kide aipagarri batekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Lepic sendia amorrazioz ito beharrean dago.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

Isidoraren sendiak morroi hartu baitzuen Periko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Denera, lau kide ditu sendiak, gurasoak eta bi seme-alaba, eta bederatzi metro koadroko etxola batean bizi dira, Mumbayko auzo batean.  Berria - Gaiak   2006-05-10

Biztanleria baten, talde baten, sendi baten, banako baten osasunaren zaintzailea eta bermatzailea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Atzean utzi zuten sendi eta lagunarteak ez zuen haien izenik gehiago berreskuratzen. gure familiakoak hemen izateak poza ekarri zuen sendira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 43. orr.

Sendi baten erradiografia egiten du filmak.  Berria - Kultura   2004-09-19

Biktima eta erasotzailea sendi berekoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Otoitzak eta bihotzak azaroaren hasieran badute, bai, norabide eta txoko jakin bat sendi bakoitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.

Evo Morales (Isallavi, 1959) nekazarien sendi batean jaio zen, pezozko etxe batean, areazko kaleak dituen herrixka batean.  Berria - Harian   2005-12-20

Frantzian 165.478 sendi zorrari aurre egin ezinik.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

183 sendik interesa azaldu dutela esan zuen, eta 18 familiak haurrak hartuko dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Hura sendiko nuela, amonaren lehengusu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Auskalo nongoak, jakin ezazue noren sendikoak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Rastignac zuzenbidea ikastera etorria da hegoaldetik Parisa; bere sendi apalak diru sakrifizio handia egin du semearen alde, kinka larrian gelditu da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Betiere jaun agurgarri horrentzat eta bere sendi agurgarriarentzat onena opa eginez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 94. orr.

Harrera familiak, ordea, ez du sendi naturala ordezkatu nahi.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Ezinezkoa da bizi izan duena, sendi biologikoa alde batera uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Iñakik eta Albertok, eta lehenengoaren alaba biek osatzen dute sendi homoparental horietako bat.  Berria - Harian   2006-01-29

Bazekiten ni babestuta nagoela, kontuan hartzen badugu Albia ondoan jaioa naizela, eta Abandoko sendi abertzale batetik natorrela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 39. orr.

Badakigu badirela berez azter daitezkeen harremanak sendi burgesaren eta epai-instantzien eta epai-kategorien funtzionamenduaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Bakuban, berriz, sendi xiita bateko hamaika kide hil dituzte tirokatuta.  Berria - Harian   2006-02-26

Kondairak dioenez, Sendi Saindua Egiptora ihesi zihoala -astotxo batekin-, gurutzatu beharreko basamortuan ez zuten landare bakar baten babesik eta itzalik izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Zarauzko Itegi harkaitzean Sendi Donearenak eta astoarenak ikus omen daitezke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gabonetako sendi giro beroarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua, eta B. sendi gizon aberats jantzi bezain argia, halabeharrak elkartu egin ditu xake partida gogoangarria jokatzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

Iruzurra edo ahaztea edo intsumisioa, gauza da ordaindu ez, eta, agindu bezala, besoa moztu zietela sendi-buruei, betiko oroimen basati gisa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baserria baitzen, baserri sendi luze eta zabalekoa gehienon sorlekua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 85. orr.

Azti-sendietakoek etengabe hitz egiten zuten quidditchari buruz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berruetaren sendiak (4)

sendiaren abokatuak (3)

sendiari elkartasuna (3)


sendi2 ik senti.

sendiarazi ik sendiarazi.

sendiarte (orobat senditarte) 1 iz familiartea.

Une batean nire bizitza berriari konponbideak aurkitzen saiatzen nintzen: beste sendiarte batean sartu beharko nuen, otorduak ordaintzeko lana egin, gurasoak ahaztu, eta pena hura menderatzen nuenean, neska polit batekin ezkondu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Etxeak harripean gelditu ziren, bideak hondatuta [...] itsasoa gorpuz betea, sendiarte osoak hilda, desagertuak, lokatz toneladak eta toneladak...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

Atzo, orain gurasoak falta direla, sendiarte guztiaren ordezkari modura-edo etorri behar izan dut aldeko Jeronimoren hiletetara.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.

2 sendiartean familiartean.

Badira pertsonak, umetatik badakitenak bizitzan zer egin nahi duten, zer izan, zein funtzio bete gizartean eta sendiartean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Azken batean, inork ez dio idazterik eskatu, inoiz ez da haren hitza garrantzitsua izan, ez lantokian, ezta sendiartean ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 51. orr.

3 sendiarteko izlag familarteko.

Munduari buruz, gizarteari begira, sendiarteko harremanei dagokionez edo sexuaren gainean kezkatuta zegoen jendez inguraturik eman dut nire gazte denbora.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 98. orr.

Sendiartekoek ez dute albisterik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 43. orr.

Txaletaren jabeak, nire neskaren sendiartekoa izaki, ez zidan ezer kobratzen. goiz osoan joan-etorrian ibili ziren sendiarteko bakanen eta auzokide ugarien bazkalorduko hutsuneak hilkutxa inguratuz eskaini zien abagunea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Gero erabateko iluntasunak ostuko dio senaren indar guztia, eta senditarteko egingo ditu gizona eta harria, gizonari dagokion muginahia harriaren ibilezaren altzoan bilduz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.


sendikide iz sendi berekoa.

Kanpotik begiratu, ez inor mindu, ez neure burua samindu, jarraipen luzeko ekimenik ez hasi; edo bihotza leihotik bota, eguneroko tirainaren borrokara jaitsi, lana egin neure sendikideen alde, haserretu, dagoena onartu eta sumindu: bi jarrera horien artean labaintzen dira nire egunak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.


sendikor ik sentikor.

sendimendu ik sentimendu.

sendimendutsu ik sentimendutsu.

senditarte ik sendiarte.

senditu ik sentitu.

sendo 1 izond gauzez mintzatuz, lodia edo gorpuzkera handikoa delako, trinkoa edo irmoa dena.

Aurrean, garaiak hosto gabetua, zuhaitz sendo bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Apur bat urrunago, lainotan galduta, zuhaitz sendo eta ordurako biluzien multzoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.

Hendrikek txabola sendo bat eraiki du, leihorik gabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

Gotorleku ikaragarri sendo batek defendatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Penduluak trinkoa eta astuna zirudien, eta ertzetik gora mehetu egiten zen, goiko egitura sendo eta zabaleraino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

Elefante bakoitzak oholez eginiko dorre sendo bana zeraman bizkarrean.  Elizen arteko biblia   1 M 6,37

Burdinazko hodi sendo baten gainean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Kate sendo bati lotutako burdinazko esku bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Ate sendo batek eta gimnasioan hezi eta hazitako bi tipo ikaragarrik galarazten zieten sarrera sudurluzeei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Paperez beteriko mahai sendo baten atzean zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Artile urdineko jertse bat jantzia zekarren, kaki koloreko prakak, eta kapela, eta oinetako sendoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Makila sendo batean bermaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

Azal beltzeko liburukote sendo bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

Sendo zegoen orain ere, harkaitza nola.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

2 irud/hed

Grafenoa erabilita gai sendo, malgu eta egonkorrak sortzea egongo dela gaineratu zuten atzo.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Eskoziako ohial sendo eta beroa da, gizonezkoen gona tipikoak eta abar egiteko erabiltzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Paper sendo marroiaz bilduta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Azkenean gorbata laranja bat aukeratu zuen -zeta sendo, nabarrekoa-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Anna izozki-puska batzuk arrantzatzen ari zen bere edontziko likido sendo apartsuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Horretarako kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Usain sendoa zetorren sukaldetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Dena hauts-geruza sendo batez estalia zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Onespenez begiratu zion Lenehanek neskaren gorputz motz sendo gihartsuari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Oin-hots sendo batzuk entzun zituen korridorean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 329. orr.

Bisigodoek ez dute gizarte feudal sendo bat -zinezko "jaunekin" lurraldean zehar- eratu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Hura ez zen onura ateratzeko ahalegin hutsa, bai zera!, asmo sendoa baizik-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Mugimendu sendo batez -arretazko, albokako, atzeranzko mugimendu motel batez-, xingolaren loturatik apartatu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Pertika-jauzlari baten lerdentasun sendo hartaz oroitzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Argudioa ez da batere sendoa, baina bai zehatza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Ez da beste teoria fonemiko edo morfologikorik irizpide sendo hau betetzen duenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Erabaki sendo hau hartu zuten: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Erlazio sendoa dago bigarren eta hirugarren mailen artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Lehena hitz sendoagoa da, unitate morfologiko batuagoa.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Berriro harremanetan geunden, oinarri sendoen gainean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Barazki-lapikoko sendo eta min bat jaten hasi ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Hara han Arrietaren lasaitasunaren iturria, koartada sendo bat, alegia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 233. orr.

Flako da haragia eta sendo; flako defendatzeko, sendo tentatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

3 pertsonez-eta mintzatuz, orobat osasuntsua, sasoikoa.

Baserritar emakume sendo bat, zinezko boervrou-a.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Biak ziren andre sendoak, aurpegi garbikoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Hogeita hamabosten bat urteko gizon sendoa zen, luze samarra, tankera onekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Gizon azkar eta sendo bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Gizon gazte sendo bat neukan begien aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Gizaseme sendo eta lerden bat sartu zen gelan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Gizon sendo eta harroak dira, eta oso isilak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 51. orr.

Flora emakume sendoa zen, ni baino sendoagoa, eta joko ote ninduen beldur ere izaten nintzen sarritan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

Bazen zerbait begirada hartan Franz sendoaren irribarreak baino izu handiagoa eragin zidana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.

Atzamarrak eraztunez beteak zituen gizon sendo bat, judua bera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Sorgin-orratz bat sentitzen zen sarjentu mozkote sendo hura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Morroi sendo gihartsua zen, boxeolari itxurakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Annarekin dantzan ari zena suediar garai eta sendo bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Izan sendo eta adoretsu!  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,7

Mando bat bezain sendo eta osasuntsu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

4 hed

Onespenez begiratu zion Lenehanek neskaren gorputz motz sendo gihartsuari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Neskazaharraren gorputz sendo zuria goitik behera, orpotik hasi eta kokotseraino ikusi zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Beso sendo batek gerria estutu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Ez zitzaizkion oharkabe pasa gona motzak agerian utziriko izter sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Bularrak, sendo eta ederrak, bularretako itxialditik askatu nizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Bular tenteak eta aldaka sendo eta biribilek berehala erakartzen baitzuten ingurukoen soa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Mr. Densch gelatik irten zen, burua sorbalda sendo erorien artean hondoraturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

• 5 adlag irmoki, bortizki. ik sendoki.

Sakon errotu eta sendo eta luze hazitako zuhaitza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.

Haurra sendo eta indartsu hazi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Sendo zegoen iltzatua, zioen Mildredek. segundo gutxiko lana izan zen nire adiskidea horman sendo kateatzea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.

Goizuetarrak oso partida serioa jokatu zuen, sendo agertu zen bai erasoan bai defentsan.  Berria - Kirola   2004-04-13

Hala ere, juduen gudarosteak sendo eutsi zion erasoari.  Elizen arteko biblia   1 M 10,81

Azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.  Elizen arteko biblia   Mk 13,13

Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,13

Sendo ihardetsi zion Itziarrek, iradokizunei jaramonik egin gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 253. orr.

Esnatu zenean, apaizak jakin zuen eta sendo sinetsi Kristoren egiazko adiskidea eta zerbitzaria zela Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 511. orr.

Osasuntsu eta sendo nagoenean, ezerk ez nau nire bidetik ateratzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Fededun guztiak oso pozik geratu ziren fedean sendo indarturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1019. orr.

Mari Altzaten zegoen, bere familiarekin, sendo eta salbu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

6 sendoxeago

Aldiz, udaberria haritzaren hosto berdexka sendoxeago horrek agurtzen badu lehenago, urte hori nahastua eta giro ezberdin koskadunarena izango omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

7 sendo-sendo

Bi dorre sendo-sendotan, gutxienez, bederatzi mila lagun babestu ziren.  Elizen arteko biblia   2 M 10,18

Zimendu horiek, ahal bada, estruktura sendo-sendoarekin bete beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Epe hori eskuzabalegia delako susmo sendo-sendoa daukat, zinez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Hauxe da nire nahi sendo-sendoa: aitor zaitezela astean bitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahots sendo (15); atzean sendo (24); azkeneraino sendo irauten (5); berean sendo (5); defentsa sendo (7); defentsan sendo (23)

egitura sendo (5); ekonomia sendo (9); erabaki sendo (9); erantzun sendo (6); esku sendo (6); etxean sendo (5); gazte sendo (5); gizon sendo (14); gorputz sendo (5)

iraun sendo (5); konpromiso sendo (5)

oinarri sendo (16); osasuntsu eta sendo (6); oso sendo (29)

sendo agertu (18); sendo agertu zen (7); sendo ari (17); sendo ari da (5); sendo aritu (16); sendo egon (12); sendo egotea (6); sendo eta egonkor (5); sendo eusten (11); sendo eutsi (13); sendo eutsi zion (5); sendo eutsiko (5); sendo ezarri (12); sendo iraun (11); sendo iraungo (6); sendo irauten (13); sendo irauten duena (7); sendo jarraitu (7); sendo jarraitu zuen (5); sendo jarraitzen (9); sendo jarraitzen du (8); sendo sendoa (6); sendo zegoen (6); talde sendo (10); uste sendo (6); zuhaitz sendo (5)

ahots sendoa (5); apustu sendoa (18); apustu sendoa egin (7); arrazoi sendoa (6); asmo sendoa (36); bezain sendoa (28); bikote sendoa (8); bikote sendoa osatzen (5); borondate sendoa (6); defentsa sendoa (16)

erabaki sendoa (36); erabaki sendoa hartu (15); erabaki sendoa harturik (5); erabakia sendoa (6); erantzun sendoa (8); gizon sendoa (7); gorputz sendoa (7); handi eta sendoa (5); handia eta sendoa (7); hautagai sendoa (8)

industria plan sendoa (5); itxura sendoa (5); jarrera sendoa (8); konpromiso sendoa (17); lan sendoa (8); lider sendoa (10)

oinarri sendoa (36); oso sendoa (24); oso sendoa da (8); oso talde sendoa (11); plan sendoa (6); politiko sendoa (5)

talde sendoa (78); talde sendoa da (15); talde sendoa du (6); urrats sendoa (5); usain sendoa (6); uste sendoa (20)

gero eta sendoago (20); inoiz baino sendoago (5)

askoz sendoagoa (8); talde sendoagoa (13)

argudio sendoak (7); arrazoi sendoak (13); hautagai sendoak (5); konpromiso sendoak (6); lotura sendoak (8); oinarri sendoak (37); oso sendoak (9); pauso sendoak (5)

urrats sendoak (19); urrats sendoak egin (7); uste sendoak (7)

defentsa sendoan (5); uste sendoan (5)

asmo sendoarekin (7)

dolar sendoaren (5)

oinarri sendoen (9); oinarri sendoen gainean (5)

ahalik eta sendoena (5); bikote sendoena (11); hautagai sendoena (13); irabazteko hautagai sendoena (6); talderik sendoena (6)

froga sendorik (6); oinarri sendorik (10)

ahots sendoz (10)


sendoagotu, sendoago(tu), sendoagotzen da/du ad sendoago bihurtu.

Hitz egin ahala, Del Valleren ahotsa sendoagotuz zihoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.

Airean kea zen nagusi, egongelako atmosfera sendoagotu egiten zuen Laboaren 7. Lekeitioak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.


sendogarri 1 izond/iz sendotzen duena.

Medinako surah-etatik, lege-sistema orotakoa, kanpoko sendogarririk gabe, ateratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

2 (izen soila –en atzizkiaren eskuinean)

Ikuskizun hain ezohiko eta harrigarri hura fedearen sendogarri eta maitasunaren bizkorgarri gertatu zen ikusi zuten guztientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Pazientziaren sendogarri bekizu bart gaueko gure solasa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.

Donostiatik betiko aldegiteko erabakia hartua neukalarik, poesia hau aurkitu nuen, neure deliberoaren sendogarri. honela mintzatu zen bere arrazoien sendogarri: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 357. orr.

Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz.  Elizen arteko biblia   Sal 118,7

3 sendogarri izan

Zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko.  Elizen arteko biblia   Erm 1,11


sendoki adlag sendotasunez. ik sendo 5.

Eskumuturretatik sendoki helduta mantendu zituen Martak mutilaren esku biak sukaldeko plakako su-txikietan erretzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Sendoki maitatzea baita onuraren egiteagatik zauritzearen eta laidostatzearen arriskatzea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.

Baitezpadakoa den laguntza bat, elkarteak sendoki aintzina jo dezan!Eldarnio horiek moteldu behar izan zituen Gracinhak, oso gozo baina sendoki,  Herria   2004-02-12


sendokote 1 izond adkor sendoa.

Gizon sendokotea zen hura eta zezen-lepoa zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Ondo jantzitako bi gizonezko ziren, sendokoteak eta buru-iritziak, eta oparotasun-arnasa bat ekarri zuten lagunarte hartara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Txunditurik zeuden denak [...] eta Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Wood ikasle baten abizena zen, bosgarren urteko mutiko sendokote batena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 137. orr.

Handia zen, sendokotea, eta masailezur indartsua nabarmen irtena zuen oldarkor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.

Jarraitu egin zion brankarantz zihoan gorputz sendokote hari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

30 metrora igo daiteke haritz sendokote bat. auskalo zenbat akuilu egin izan diren hurritz makila sendokotez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Enara arreak ziren, sendokote indartsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Altzoan jasotzen saiatu zenean ezin izan zuen pisu sendokote harekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 164. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mediterraneo eta arabiar nahiz hebrear kulturan, itsas inguruan behar zukeen palmondoak sendokote hazteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.


sendor iz azaoa, karga.

Egur sendorra atarira elduta mailadian gora igoten asi zenean, atso min-zorrotz bat etorren mailadian bera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.


sendoro adlag sendoki.

Hizkera berez-berezkoa eta oso-osokoa du Arresek, herri tradizioan sakon sustraitua, eta berberak, tradizioko iturrietatik edanez, sendoro landua.  Berria - Kultura   2006-01-15


sendotasun 1 iz sendoa denaren nolakotasuna. (pertsonak, gauzak)

Zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 624. orr.

Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan! Firmitas, utilitas, venustas, hau da, eraikuntzaren sendotasuna, eraikuntza bere funtzioari egokitua egotea eta edertasuna.  Elizen arteko biblia   Jb 40,16

Horregatik, maite duguna sendotasun gehiagoz maitatuko dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 293. orr.

Taj Mahal bere samurtasunez eta sotiltasunez ikusgarria den bezala, Lal Quila gotorlekua bere sendotasun eta izugarrikeriagatik da mirestekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.

Indarra eta sasoia, gorputz atalen sendotasuna eta gorputzaren mugimenduen abiadura eta arintasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Besoak ere berdin, ikusi besterik ez zegoen bizeps haien taxua eta sendotasuna.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Bestela sendotasuna nonahi: bular ederretan, sabel leunean eta aldaka biribiletan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

Pezoen erdia junturen gainean geratzen denez, sendotasuna harzeaz gainera, bi aldeak ere ez dira itxuraz grazia gabeko geratzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.

Angeluetako pilareak neurri zabalekoak egin baldin badira, dobelei eutsi eta aparailuari sendotasuna emango diote.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.

Hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Ba ote da sendotasunaren, sasoi onaren pesimismorik?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

2 (bestelakoak)

Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Indarra taldearen sendotasunean datza. Baina sendotasun hori fede itsu batetik edo pentsuaren sendotasunetik baizik ezin etor daiteke.  Berria - Kirola   2004-04-09

Haren asmoaren sendotasuna eta borondate santuaren sugarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

Templeren artikuluak irakurri nituenean [...] berehala aurkitu nuen halako xehetasun eta sendotasun bat -zuzenekotasuna-, iritzia aldarazi zidana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

Bere esplikazio arrazialari sakontasun eta sendotasun hori beste guztien aldean aitortzea bera, literatura arrazialistaren karakteristikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.

Prozesuak izan beharreko «sendotasun» hori, sei printzipioetan laburbildu dute: [...].  Berria - Harian   2006-03-25

Paragrafo hau, osorik, koherentzia eta sendotasun gabeko paper puska bat da orain guretzat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 154. orr.

Olabe etorri denetik, taldeak sendotasunean irabazi duela dirudi.  Berria - Kirola   2006-01-22

-Ezin duzu hau ikusi! -esan nion, dardar-ikaraz, Usherri, gozo baina aldi berean sendotasunez leihotik aulkira eramanez-.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

«Desafioei sendotasunez» erantzun die BBK-k.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Udala, «sendotasunez» jokatzeko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

3 (izenondoekin)

Gurdien gurpilak zurezkoak ziren hasieran [...] baina burdinazko uztai bat jarri zitzaien sendotasun handiagoa emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Euren bakuntasun trinkoagatik dira [lehenkiak], beraz, indartsuak, eta hauen elkartze estuagoz bat egiten dute eta sendotasun bortitza erakusten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.

Sendotasun mekanikoan, adreilua edo hormigoia baino askoz hobea da hezurra, zura eta metal asko baino hobexea, eta ez altzairua baino askoz txarragoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Alde batean Meskita Urdinaren liraintasun argia, beste aldean Santa Sofiaren sendotasun iluna.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.

Osasunaren ohiko sendotasun defentsiboa.  Berria - Kirola   2004-05-12

Sendotasun ekonomikoaren eta berrikuntza teknologiaren sinbolo bat.  Berria - Harian   2005-01-19

Herri-ipuinetako bikoteak ez duen sendotasun ideologikoa du Basarteko matrimonioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

Sendotasun geometriko handiko eraikina diseinatu du.  Berria - Kultura   2004-05-25

Oroimen mota horren egitura oso desberdina da normalaren aldean, eta sendotasun eta ahulezia nabarmena ditu aldi berean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hark ematen zidan halako sendotasun sentipen bat, kontrapisu bat eskuin aldean, esku inerte bat izatearen sentimendua, bederen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Efektibo minimoekin ahalik eta sendotasun itxurarik handiena ematea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 147. orr.

Gorabeheratsu ari da McLaren; sendotasun arazoak dituztela da begi bistako kontu bakarra.  Berria - Kirola   2004-02-25

Berriz aukeratua bazina, zer proposatuko zenuke nazioa gidatzeko izan duzun sendotasun eza aldatzeko?  Berria - Mundua   2004-11-03

Ahotsari sendotasun apur bat eman nahirik  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sultanaren aurrean izan zuen gogo-sendotasuna, hitz egiteko barne indarra, kristau fedeari egiten zizkioten irainei erantzuteko hitz etorria eta adorea?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Atlas munduari eusten irudikatzen da historian, bera izan zelako, adimen-sendotasunez eta trebetasunez, gizonari eguzkiaren ibiliaren eta ilargiaren eta astro guztien iraulien arrazoien berri ekartzen saiatu zen lehenengoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendotasun gehiago (4); sendotasun handiagoa (4)

euroaren sendotasuna (4); sendotasuna agerian (3); sendotasuna azpimarratu (3); sendotasuna berreskuratu (9); sendotasuna eman (5); sendotasuna emango (4); sendotasuna ematen (6); sendotasuna erakutsi (6); sendotasuna falta (3); sendotasuna galdu du (4); sendotasuna izan (4)

euroaren sendotasunak (6)

sendotasunaren aldetik (3)

erakutsitako sendotasunari (5); sendotasunari esker (6); sendotasunari eutsi (3)

sendotasunez erantzun (3)


sendotu1, sendo(tu), sendotzen 1 da/du ad sendotasuna hartu; sendotasuna eman. (izaki bizidunez eta gauzez mintzatuz)

Janaria hartzen da, lohadarrak sendotzeko eta han-hemengo indarra berritzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 281. orr.

Ibiltzen sendotzen dira hankak.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Leitzarrak aitortu du finkatzen ari dela bere burua aizkoran, baina baduela zer hobetu oraindik: “Gorputza sendotu behar dut eta indarra atera nondik edo handik”.  Berria - Kirola   2006-05-05

Sukar horrek, bene-benetan, gorputz osoa sendotu dik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Bide horretan gizakiaren gripearen birusa agertzen bada, hasierako birusa sendotu egin daiteke eta errazago zabaldu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Hainbat urte lehenago, Sams Al-Dinek edabe bat eginarazi ziola hazia sendotzeko eta trinkotzeko. Judako herria gudurako sendotuko dut, Joseren ondorengoei garaipena emango diet.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Material polimeriko bat sendotzeko eta bere propietate mekanikoak hobetzeko gehigarriak erabiltzea oso gauza hedatua da plastikoen munduan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Honela, hiru kareorezko geruza eta beste marmolezko beste hiru geruzarekin lana ondo sendotuta dagoenean, ez da ez zartaturik eta ez bestelako akatsik sortuko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Bet-Sur eta Gazara hiriak eta Jerusalemgo gotorlekua ere sendotu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 9,52

Ate-morroiloak sendotu baititu.  Elizen arteko biblia   Sal 147,13

Zuhurtasunak defentsak sendotzea eta erasoaren zain geratzea aholkatzen du.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 190. orr.

Horrelako hodi mehe batek okertzeko arriskua du tentsioaren pean, baina gehienetan barne-ostikoz sendoturik egon ohi dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Gorago altxatu behar izan baikenuen txopako gaztelua, beste bat eregi brankakoan, kartolak ezarri hesi legez manda bietako kareletan, eta, batez bestekoan, gotortu eta sendotu oholak, mastak eta aparailuak denak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 138. orr.

Egurrezko beste armazoi bat jartzen zen akerrekin eta besoekin gogor sendotuta. ilea sendotzeko krema gehienek urea izan ohi dute osagairik printzipalena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Animalien ilez sendotutako igeltsua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Berez kirasdunak diren lekuak neguan osasungarri bihurtzen direla, zeren eta hotzarekin sendotu eta irmotu egiten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.

2 (bestelakoez)

Garapen berri horiek sintaxiaren, semantikaren eta pragmatikaren arteko zubiak sendotu zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

-Gure apaiz koxkorraren indarrak sendotzera joango naiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

Espainian eta Portugalen, penintsularen errekonkistaren eta islamak atzera eginaren ondorioz sendotu zen aginpide zentrala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Gaurko gizon-emakumeen debozioa suspertzeko eta gerokoen sinesmena sendotzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Horrela, sendotu egin zen erregetza Salomonen eskuetan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,46

Perezek bere lidergoa sendotu zuen.  Berria - Kirola   2004-07-04

Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen.  Elizen arteko biblia   Eg 16,5

Horrek autoestimua sendotu egingo die.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.

Espainian eta Portugalen, penintsularen errekonkistaren eta islamak atzera eginaren ondorioz sendotu zen aginpide zentrala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Ahoko zapore mikatzak ajearen ebidentzia sendotu zion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

Erabaki zehatzak ere hartu zituen hizkuntzaren osasuna sendotze aldera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 64. orr.

Bakegintza prozesuan urrats batzuk sendotu behar dira.  Berria - Harian   2006-03-24

Trukeen hazkundearen moteltzeak pertsona batzuen aberasteak beste batzuen pobretzea dakarrelako ustea sendotu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Egiazko predikaria zen, Aita santuaren aginpidez sendotua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zigorrak kentzeaz gain, Batasunak Kubako oposizioarekin «elkarrizketa sendotua» bilatu behar duela esan zuen batzordeak. erasoaldi militar berriak edota sendotuak.  Berria - Mundua   2004-12-15

Bakearen babesleak ez baina, Espainiako konstituzioaren zaintzaileak, bigarren indar politiko sendotua bihurtzen da euskal herrian.  Berria - Harian   2005-04-18

4 sendotzearren sendotzeko.

Botereak ere sortzen ditu mamuak, bere ahala sendotzearren, bere indarrak zabaltzearren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Baina ez, eutsi egiten diogu eraikuntza mingarriari, "errealitateak" ematen dizkigun datuak geure mina larriagotuko duen ikuspuntua sendotzearren erabiliz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

5 sendotzenago

Gizon hark egiten zizun hitz bakoitzarekin zentimetro bat sakonago sartzen zitzaizkizun oinak lurrean behera, sendotzenago oinarri airezkoak, Arizkungo eliza aurrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bake prozesua sendotu (3); bakea sendotu (3); demokrazia sendotu (3)

elkarlana sendotu (5); erakundea sendotu (3); eskaintza sendotu (3); euskararen erabilera sendotu (3); gehiago sendotu (4); gorputza sendotu (3); harremana sendotu (3); harremanak sendotu (13); harremanak sendotu eta (3)

indarra sendotu (5); lidergoa sendotu (8); lidergoa sendotu du (3); loturak sendotu (3)

oinarriak sendotu (4); politikoa sendotu (4); prozesua sendotu (5)

taldea sendotu (3)

betiko sendotuko (3)

ondo sendotuta (4); sendotuta atera da (3)

sendotuz doaz (4); sendotuz joan (3)

bake prozesua sendotzea (4); bakea sendotzea (4); harremanak sendotzea (18); prozesua sendotzea (4); sena sendotzea (3); sendotzea ekarriko (3); sendotzea erabaki (4); sendotzea izan (7); sendotzea izan da (5); sendotzea izango (6); sendotzea izango da (3)

harremanak sendotzearen (5); harremanak sendotzearen alde (3); sendotzearen alde (6); sendotzearen alde agertu (3); sendotzearen aldekoa (3)

sendotzeaz gain (4)

aukera sendotzeko (4); bake aukera sendotzeko (3); bakea sendotzeko (5); batasuna sendotzeko (4); demokrazia sendotzeko (3)

egitura sendotzeko (3); ekonomia sendotzeko (4); elkarlana sendotzeko (6); elkarlana sendotzeko beharra (4); harremana sendotzeko (6); harremanak sendotzeko (24); harremanak sendotzeko aukera (3); hegala sendotzeko (3)

indarztatzeko eta sendotzeko (3); lidergoa sendotzeko (5)

osasuna sendotzeko (3); populazioa sendotzeko (5)

sendotzeko asmoa (5); sendotzeko asmoz (5); sendotzeko aukera (10); sendotzeko balio (5); sendotzeko balioko (3); sendotzeko beharra (5); sendotzeko beharra nabarmendu (3); sendotzeko bidea (4); sendotzeko bideak (4); sendotzeko eskatu (4); sendotzeko konpromisoa (6); sendotzeko konpromisoa hartu (3); sendotzeko xedez (3)

balioak sendotzen (3); lotura sendotzen (3); pixkanaka sendotzen (3); sendotzen joan (5)

sendotzera etorri (3)


sendotu2 ik sendatu.

sendotxo izond adkor sendoa.

Artaburu pare bat, sendotxoen eta beteenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Sendotxoenak erdiko nerbiotarako ipini, eta haien artean bigunago eta zumelagoak tartetik, batean goitik eta bestean azpitik pasatuz, ehundu eta trentzatuz  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.


sendotza iz Elizaren sakramentua, bataioan harturiko grazia sendotzen duena.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Alferrik egin zuen zin apezpiku batek eman ziola zaflada batez sendotza, hamar urte zituelarik: patre-nostreak osorik esaten ere ez zuen asmatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

UBI egiten ari ginela sendotzako sakramentua hartu behar zuen Arrigainek, aurreko bi-hiru urteetan horretarako prestatzeko asteroko bileretan ibili ondoren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.


sendotze iz sendotasuna hartzea; sendotasuna ematea.

Konkurrentziaren eremuaren sendotzea eta zabaltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Muga ekonomiko eta kulturalen sendotzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Zer ondorio ekarri zituen sendotze horrek?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Hori hitzaren sendotze morfologikoaren aldetik mesedegarri da, baina ez gardentasun morfosemantikoaren aldetik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

XX. mendeko lehen hamarraldi hori Pío Barojaren nahaste eta katramila politikoen urteak izan ziren Alejandro Lerroux-en Alderdi Erradikalaren lerroetan [...] baina baita bere idazkintzaren sendotze urteak ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.


sendoxe ik sendo 6.

senegaldar (orobat senegaltar g.er.) 1 izlag Senegalgoa, Senegali dagokiona.

Waly Ndiaye senegaldar medikuak arta batzu segurtatzen ditu urririk, hilabetean zenbait egunez.  Herria   2004-01-08

Haurtzaroan klitoria moztu zioten Colle Ardo senegaldarrari erlijio kutsuko erritu batean.  Berria - Kultura   2004-09-24

Sokhna, halaxe zeukan izena emakume senegaldar itoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.

Kanariak jomuga zituzten 83 etorkin senegaldar hauen herrialdera itzuli zituen atzo Marokoko Gobernuak.  Berria - Harian   2006-04-04

Saharaz hegoaldeko immigranteak dira: maliarrak, gambiarrak, senegaldarrak.  Berria - Mundua   2006-03-08

Bigarren gizona beltz-beltza, Senegaldarra, hori ere ederki mintzo.  Herria   2003-02-06

Exotikoagoa izango da, senegaldarra edo nigeriarra delako prostituta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

Aita senegaldarra du, ama Euskal Herrikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

2 iz Senegalgo herritarra.

Senegaldarrak, ghanatarrak, maliarrak, gambiarrak, nigeriarrak, ginearrak, sierraleonarrak, bolikostarrak, kamerundarrak, kongoarrak, marokoarrak eta aljeriarrak bizi dira bertan.  Berria - Harian   2006-04-04

Senegaldar batek 34 egun eman ditu kartzelan, deliturik egin gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Senegaldar gehienak wollof tribukoak dira.  Berria - Mundua   2004-12-31

Denak ere senegaldarrak, noski, baina han ere gurean bezala batzuk zaindari eta bestea preso...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.


senegales izlag /iz senegaldarra.

Bat-batean Gurseko senegalesak, Lorentxoren eta beste hainbaten oroimenean halako arrastoa utzi zuten haiek, etorri zaizkit gogora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 59. orr.

Hain zuzen ere, zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.


senegaltar ik senegaldar.

senekismo iz L. A. Séneca-ren doktrina moral estoikoa.

Izpiritu espainolaren senekismo eta Senekaren espainoltasun hori, hamaika autore gehiagotan aurki daiteke (Ganivet, etc.).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

Senekismoa arima espainolaren betidaniko eta berezkoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Ganivet-entzat arima espainola esentzialki zertzen duena da senekismoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.


seneratu, senera(tu), seneratzen da/du ad

Erortzean, konortea galdu zuen; seneratu zenean, orainaldia, hain aberats eta zehatz izatez, ia jasanezina zen, eta halaxe oroipenik aspaldikoen eta arruntenak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Horrenbestez, ez zen harritzekoa funtzionarioek, nahi gabe, horrelako gogoetak erabiltzea buruan; nolanahi ere, laster seneratu ziren, konturaturik gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Guregatik segi beza betiko horrelaxe loak, ez baitugu seneratzeko irritsik nabari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.


seneskal 1 iz Erdi Aroko Europako gorte batzuetan, maiordomo nagusia; gorteko ofizial nagusia, batzuetan eskumen judizialak eta militarrak zituena.

Zaldunik ausartenen artean zeuden Lancelot, Perceval, Keu (Arturren seneskal fidela), Gwain, Tristan eta beste hainbat.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

-Zin egiten dut leiala izango naizela, eta Gondorren eta Erresumako Jaun eta Seneskalaren zerbitzurako lan egingo dudala, hitzez zein isilduz, eginez zein egiten utziz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.

Faramir Jauna da, ordea, zuzenbidez, Hiriko Seneskala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 294. orr.

Seneskala sugarrek kiskalita hil zen, Rohango Erregea hilda zetzan Gotorlekuan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 293. orr.

-Hemen datza, Seneskalen Etxean -esan zuen Denethorrek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Seneskal aginpidea baliatuz, gure arbasorik urrunenen garaian bizi zen Earnur azken Erregearen koroa ekarri dut hona Rath Dinenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 305. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gondorko seneskala (3)


sengabetu, sengabe(tu), sengabetzen du ad sena galdu, ergeldu.

Ez dakit eman ditudan argibide guztiak halaxe direnentz; ezin jakin dezaket jadanik halako edo halako zertzelada errealitatearen traskribapena diren, ala ene gauak sengabetu zituzten itxura haiena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.


senide 1 iz norbaitentzat, bere gurasoen beste seme-alabetako bakoitza. ik haurride.

Gure ama-eta hamar senide ziren; haren ama begien aurrean daukat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

Feli eta... zazpi senide dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.

Hamabi senide ginela, aita baten seme, baina bat galdua dugula eta gazteena, berriz, aitarekin geratua zela Kanaanen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.

Ezagutu ziuen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 117. orr.

Gu, berriz, zazpi senide izan gara.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Berriki hila zen bestalde Eñaut Arhanegoiti, etxeko hirugarren senidea, 36 urtez Arrokiagako erretora izan ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

Aita ederki moldatzen zen frantsesez, senide guztiok genuen frantsesaren hor nonbaiteko ezagutza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Lan egiteko moduan diren senide guztiak langabezian dituzten familiak 11.300 dira EAEn.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Senide bikiak aztertu ostean, jakin ahal izan dugu ezaugarri genetikoak dituen gaitza dela hau.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Presoen senide eta lagunen historia hori ere idatzi behar luke norbaitek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 204. orr.

Sansonen senide eta ahaideak etorri, haren gorpua hartu eta aita Manojen hilobian ehortzi zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.

Izan hadi heure senideen nagusi, makur daitezela hire aitzinean hire amaren semeak!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.

2 hed ik ahaide.

Aita-amaren oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe; horiek ezean, senide hurbilekoenei.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Tania Kovaltxukek ez zeukan senide hurkorik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Non geratu da senide eta adiskidez inguratutako "bel morir" hura?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Ama eta gainontzeko senideak ez ziren jaiki artean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama, nire nebak eta ahizpak, beren senide guztiekin, eta heriotzatik libratuko gaituzuela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Hirugarrenik, gurasoak, neba-arrebak, senar-emazteak, seme-alabak, ahaideak, senideak eta nolabaiteko kideak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.

Haien harremanak baketsuak izan ziren jeneralaren etxera bi senide agertu ziren arte: Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Baina benjamindarrek ez zieten entzun nahi izan beren senide israeldarrei.  Elizen arteko biblia   Epa 20,13

Emazteak eta seme-alabek, senide eta adiskideek negar-itxurak egiten dituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 103. orr.

Gurekin trenetik jaitsitako batzuei senideak-edo etorri zitzaizkien ongietorria ematera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 147. orr.

Kurduok eta arabiarrek elkarren artean banatuko genuen guztia, senideek bezalaxe!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

Indioek animaliak senidetzat dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

3 irud

Autista askotxo dira idiota hauen senide diruditenak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Zibilizazio Helenikoak senide ziren bi gizarte sortarazi zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Dudarik ez, semantika bereko senide ugari izanen dutela "Nabar" horiek gure usarioan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Izerdia, munduan gaizki bizitzen hasi ginenetik, nekearen eta lanaren senide da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Guziak senide dira hortzak, baina ez kasta bereko: hortzak, letaginak, haginak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Carlosi senide izaera kentzera behartu zuten gertakari negargarriek baieztatu zioten ondo jokatu zuela horretan bere burua enpresako buru utzita.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

Jainkozaletasunarekin senide-batasuna, eta senide-batasunarekin maitasuna.  Elizen arteko biblia   2 P 1,7

Senide-harremanak (ama-ahizpa-alaba) eta ebanjeliozko askatasuna, erabateko pobretasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Antzeratsu erabili zituen judaismoak eta honen senide-erlijio zen zoroastrismoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Senide edo lagun arteko otordu batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Kilometroak hurrengo egunean Zarautzen eta Orion, senide giro ederrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Ondorengorik ez badago, alboko senide guztiak deituak izango al dira oinordetzara, senide gradua edozein izanda ere?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Eta neure senide-tartekoa bat, gainera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.

Espiritu basati berberak gidatzen zuen legegilearen eskua, eta senide-hiltzailearena edo sikarioarena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Beste senide-herri batzuekin batera nazio handi batean elkartzeko  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimen senide (6); biktimen senide batzuek (3); elkarren senide (5); euskal presoen senide (18); gure senide presoak (3); hildako senide (4); lagun eta senide (6); preso politikoen senide (3); presoen senide (35); presoren senide (4)

senide arteko (4); senide bat ikustera (3); senide dituzuen (3); senide edo lagun (3); senide eta abokatuek (5); senide eta adiskideen (3); senide eta ahaideak (3)

senide eta lagun (37); senide eta lagunak (35); senide eta lagunei (21); senide eta lagunek (70); senide eta lagunekin (6); senide eta lagunen (33); senide eta lagunentzat (4)

senide hil dituela (4); senide izan (4); senide maiteok (9); senide presoak (7); senide zen (7); senide ziren (10); senide zituen (3); senideak senide (3)

aita eta senideak (4); biktimen senideak (5); euskal presoen senideak (10); hildakoen senideak (5); joseren senideak (4); lagunak eta senideak (3); preso eta senideak (4); presoen senideak (21); presoen senideak eta (3)

senideak biltzen (5); senideak biltzen dituen (5); senideak dira (5); senideak eta aitaren (3); senideak eta lagunak (11); senideak etorri (4); senideak ikusteko (3)

senideak zigortu (4); senideak ziren (3)

senideari gorroto diona (4)

biktimen senideei (3); euskal presoen senideei (7); hildakoaren senideei (3); hildakoen senideei (5); lagun eta senideei (4); presoen senideei (23); presoen senideei ematen (3)

senideei doluminak (7); senideei elkartasuna (10); senideei emandako (3); senideei esan (3); senideei eta lagunei (4)

amaren senideek (3); atxilotuen senideek (3); azkarateren senideek (3); bi presoren senideek (3); biktimen senideek (9); eskatu dute senideek (4); eskatu zuten senideek (3); euskal presoaren senideek (6); euskal presoen senideek (11); gazteen senideek (3); hildakoaren senideek (3); hildakoen senideek (5); jokinen senideek (3); lagun eta senideek (5); lagunek eta senideek (6); preso baten senideek (6); presoaren senideek (10); presoen senideek (32); presoren senideek (8); salatu dute senideek (6); sanchizen senideek (5)

senideek adierazi (3); senideek eta lagunek (15); senideek istripua izan (6); senideek pairatzen (3); senideek salatu (4)

atxilotuen senideen elkarteko (7); biktimen senideen (8); biktimen senideen abokatuek (3); desagertutako atxilotuen senideen (6); euskal presoen senideen (8); fusilatuen senideen (6); fusilatuen senideen elkarteak (3); nafarroako fusilatuen senideen (3); preso eta senideen (6); presoen eta senideen (8); presoen senideen (18); presoen senideen elkarteak (5)

senideen abokatuek (3); senideen alde (5); senideen arabera (4); senideen artean (18); senideen arteko (10); senideen aurkako (9); senideen aurrean (4); senideen egoera (5); senideen elkarteak (11); senideen elkarteko (12); senideen elkarteko kidea (3); senideen eskubideak (10); senideen eskubideen (6); senideen eskubideen defentsan (5); senideen eta lagunen (5); senideen istripuak (4); senideen izenean (3); senideen sufrimendua (3); senideen testigantzak (3); senideen ustez (3)

senideengan eta lagunengan (4)

senideengandik hurbil (3)

presoen senideentzako (3)

presoen senideentzat (3)

ene senideok (8)

seniderik txikien hauetako (4)


senideordeko iz senidearen ordekoa.

Beraz, Jazinto semetzako hartua zuten, eta bere senideordekoen adinari erreparatzen badiogu premutzako, maiorazkotzako hartua izan zela pentsa genezake.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 48. orr.


senidetasun 1 iz senideak elkartzen dituen lotura. ik senidetza; haurridetasun; anaitasun.

Adiskidetasun eta are senidetasun erakutsi bat izanen zatekeen, nik, zerri honek, igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua izan ez banu gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Klan familiarra eta senidetasun sarea amen eta haien anaia eta ahizpen eta seme-alaben inguruan eraikitzen zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Hala ere, zuei mandatariak bidaltzen saiatu gara, zuekin ditugun senidetasuna eta adiskidetasuna berritzeko, zuentzat arrotz gerta ez gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 M 12,10

Politikak zuen lehentasuna; politikak, Frantziako Iraultzaren zentzu zabalean: askatasuna, berdintasuna, senidetasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 38. orr.

Bazekien Abasek Hamidari lotzen zion esnezko senidetasuna zuela gogoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Ba al dute zer ikusirik edo senidetasunik?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

San Frantziskok, ordea, ez du izaki guztiekin bizi duen senidetasuna adieraztea beste intentziorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Orduan senidetasun unibertsala izango da zeru bihurtutako lur honen gainean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez dut oker handirik egingo esaten badut asko lasaitu zuela Angelorekin lotzen ninduena senidetasun-lokarri bat zela entzuteak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

Zer izango da gradu urruneko senidetasun lotura hori, bestelako loturarik ez bada?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.


senidetu, senide(tu), senidetzen du/da ad senide bihurtu.

Aurkitu egin dugu, denok ere, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, batzen eta senidetzen gaituen hitza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Banekien [...] mundu zabaleko erdi-kalean bizi direla uste duten mixiolari edo internazionalistentzat, lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Halabeharrezko zera horrek senidetzen ditu, beraz, gizon-emakumeak, eta haien tasunak berdintzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Gurean, biztanleen ehuneko hamarra inguru judua zen, edo juduren batekin senidetua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Protagonista Carlos Evans da, hiriburuan bizi den militar eta diplomatiko ingelesa, Andaluziako familia aberats batekin senideturik dagoena.  Berria - Kultura   2004-06-24

Ondorioz, gure lagunarteak txikitu egingo ziren, senidetu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Lapurdiko Kanbo eta Gipuzkoako Deba haurridetu edo senidetu ziren, duela bi urte, bi herrietako auzapezek izenpetu zuten hitzarmen baten bidez.  Herria   2001-08-09


senidetxo 1 iz senide txikia.

Kalean bost urteko haurra bi urteko senidetxoa lepoan edo bizkarrean daramala ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

2 adkor senidea.

-Eskertzen dizut laguntza, senidetxo -esan zion Golek Fionni ankerkeriaz-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.


senidetza 1 iz senidetasuna.

Udalbiltzako buruak gogoratu zuen Euskalduna jauregiko sorrera batzarrean onartutako bost oinarrietako batean euskal herrialde eta udalerrien arteko senidetza bultzatzea hartu zuela ardatz nazio instituzioak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Teoria, XIX. mendeko filologian, hizkuntza indoeuropar guztien senidetza -seme-alabatasuna edo lehengusu izatea- eta euren abiapuntu komuna izango litzatekeen hizkuntza arkaiko bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta nola bi herriak bat besteari lotuak diren senidetza hitzarmen baten bidez, bi elkarteko kideek deliberatu dute harreman batzuen ukaitea elgarren artean.  Herria   2004-04-29


senidetze 1 iz senide bihurtzea.

Euskal Herriak bere herrialde eta udalerrien arteko elkar ezagutzaren eta senidetzeen premia handia duela uste du Udalbiltzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Senidetzeari begira konpromisoak hartzeko eta elkar aberasteko deia egin zien Arkotxak udalerriei.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Ofizialki izenpetu zuten senidetze hori bi herrietako auzapezek Kanboko bestetan.  Herria   2001-05-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erran behar da bi herrietako auzapezek izenpetu senidetze hitzarmenaren bidez harremanak sortzen ari direla bi herrien artean.  Herria   2003-05-29

Udalbidek nahi du ere “ Hurbiltzen” izeneko saila akulatu, Ipar eta Hegoaldeko herrien birazkatze edo senidetze urratsak sustatuz.  Herria   2005-12-01

Hunoak ezohiko basatasunezko barbaroak izan arren, eta haien agintea Erromatar Inperioko europar limes-ean iragankorra izan arren, hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.


senior 1 iz aita.

Abeslari lirikoak ziren bere gurasoak, eta aita, Robert McFerrin Senior, New Yorkeko Metropolitan orkestrako lehenbiziko bakarlari beltza izan zen.  Berria - Kultura   2004-07-16

2 eskarmentu goreneko mailan dagoen pertsona.

Eta zer esan Hank Miller-ez, unibertsitateko futbol taldeko atzelari eta emakume ospetsuen senior mailako limurtzaileaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Hernaniko Musika Eskolako Orkestra izan zen akordeoi taldeen ataleko irabazlea, eta Idoia Laburu, senior musikarien mailan, Variettes saileko onena izendatu zuten.  Berria - Kultura   2004-12-07

3 kirolariez mintzatuz, hogeita bat urtetik gorakoa.

Seniorretan 67 pilotari ariko dira, 22 urtez azpikoetan 41 pilotari, eta jubeniletan 37.  Berria - Kirola   2004-03-03

19 urte zituela egin zuen seniorrekin jokatzeko urratsa, Pauen (Biarno).  Berria - Kirola   2004-08-14

Vega II.a-Markaidak irabazi zuten paletaz, Berasaluze-Bengoetxeak eskuz binaka seniorretan, eta Antxia II.ak eskuz banaka seniorretan.  Berria - Kirola   2004-05-04

Binakako saioak izango dira, erlojupean, eta seniorretan honakoa da ordena: Fortuna-Bermeo, Getaria-Algorta, [...].  Berria - Kirola   2004-05-22

Lasterketa nagusiak 12:00etatik aurrera jokatuko dira: junior gizonak eta senior emakumeak, biak 5.330 metroetan.  Berria - Kirola   2006-01-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senior mailako final-laurdenetako azken partida Bellosok eta Oteizak jokatu zuten. Nazioarteko atalean jazotakoaren kontra, senior mailan lehen saria banatu zuen bakarrik.  Berria - Kirola   2006-04-19

Modernean Amaturrek eskuinaldea bete dute ikusleetan Junior eta Senior bi finaletan.  Herria   2001-01-25

70 batel ariko dira infantil, kadete, gazte eta senior mailetan.  Berria - Kirola   2004-04-17

Aguraingo pilotalekuan hiru partida jokatuko dituzte, senior eta kadete mailetan.  Berria - Kirola   2004-05-22

5 (izenondo gisa)

Goizeko 10:15ean hasiko da lehen proba, baina 12:15ean hasiko da emakume seniorrena, eta orduerdi geroago gizonezkoena.  Berria - Kirola   2004-01-25

6 hed

[Akordeoi Leihaketan] nazioarteko atalean jazotakoaren kontra, senior mailan lehen saria banatu zuen bakarrik.  Berria - Kultura   2004-12-07

Hernaniko Musika Eskolako Orkestra izan zen akordeoi taldeen ataleko irabazlea, eta Idoia Laburu, senior musikarien mailan, Variettes saileko onena izendatu zuten.  Berria - Kultura   2004-12-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

junior senior (3); senior mailako (7); senior mailan (8); senior mailetan (3)


seniparte 1 iz gurasoek seme-alabei utzitako ondasunetik senide bakoitzari dagokion partea. ik ondare.

Aita, emadazu dagokidan senipartea.  Elizen arteko biblia   Lk 15,12

-Senipartearen bila etorri naiz, aita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.

Denbora batez, Lajosek senipartea eskuratu zuenean, elkarrekin bizi izan ziren hiriburuan [...] ezkongabe-apartamentu zoragarri batean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 12,13

Iraganean larderia emateko erabili zituen taktika berberak erabili zituen -senipartea kentzeko mehatxua, aldika eman ohi zizkion diru-kopuruak berriro ez emateko mehatxua-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Bere jabetzatik bakarrik emango die semeei senipartea.  Elizen arteko biblia   Ez 46,18

· Etxetik bota, eta senipartetik kendu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

2 irud/hed

Hauxe da Jaunaren zerbitzarien senipartea, nik ematen diedan garaipena.  Elizen arteko biblia   Is 54,17

Harrezkero, beste seniparterik ez-eta, susmo txar haiek hartu zituen osabaren ondaretzat, eta susmo horien gainetik Aita Morlansenganako herra, bihotzean zulatua betiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 48. orr.


senitarte 1 iz anai-arreben multzoa; ahaideen multzoa.

Senitartean, lagunekin edo bikotean gaztelania erabiltzeko joera da nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Antza denez, ehorzketaren eguna arte Sabinoren senitartea bera ere ez zuten zeremoniaz ohartarazi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 435. orr.

Izeba Milca-ren susmoen ildotik, osabak senitarte guztia eraman zuen horrenbestez bere hondo-jotze hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Senitarte ezagun horretan bazen bat letrengana gerturatu zena, Juan Perez Lazarraga zen berau.  Berria - Kultura   2004-02-19

Helegite Auzitegiaren erabakia poztasun oihu eta txalo artean hartu zuten epaitegiaren aurrean bilduta zeuden biktimeen senitarteek.  Berria - Mundua   2004-05-29

Diru laguntza eta Gizarte Segurantzako kotizazioa zaintze-lanak egiten dituzten senitarteei emanez etxeko zaintzei garrantzi handia egozten die, zerbitzu publiko eta anitzen sorreran lehentasun osoa jarri beharrean.  Berria - Harian   2005-12-24

2 (israeldarren artean)

Judaren leinuko senitarteak aurkeztarazi eta Zerahen senitartea gertatu zen izendatua.  Elizen arteko biblia   Jos 7,17

Juditen senarra, Manases, beraren leinu eta senitarte berekoa, garagarraren uzta-aroan hila zen.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,2

Tobitek galdetu zion: ene anaia, zein senitarte eta leinutakoa zaitugu?  Elizen arteko biblia   Tb 5,11

-Zer, emakumerik ez al da, ba, zure senitartean eta zure herri osoan, filistear erdaingabe horien alabetara joateko emazte eske?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,27

-Zureak egin du, Ahimelek!, zureak eta zure aitaren senitarte osoarenak!  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,16

Apaiz lebitarren familia osoak sartu behar zuen erroldan: emazte eta seme-alabekin, hots, senitarte osoak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,18

Hauek guztiak familiaburu izan ziren beren senitarteetan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,9

Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,5

Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak; orotara, hamahiru hiri senitarte haientzat.  Elizen arteko biblia   1 Kro 6,45

Jende ona da zure senitartea.      - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lebitarron senitarte bakoitzak lagun diezaiola herriko senitarte-talde bati.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,5

Goiz osoan zehar, hirurek pazientzia handiz bisitatu zituzten klanak, Maelek ordenaturik bakoitzaren garrantziaren edo senitarte harremanen arabera.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.

Auzolagun eta senitarte elkartasun batek du bata eta besteen gutxien-gutxieneko egunerokotasuna nola edo hala ziurtatzen.  Berria - Mundua   2004-05-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senitarte osoa (4); senitartez senitarte (5)

aitaren senitartea (3); nire senitartea (4); zure senitartea (3)

judaren leinuko senitarteak (3); leinuko senitarteak (18); ondorengoen senitarteak (3

bere senitartearen (4)

leinuko senitarteei (9); leinuko senitarteei egokitu (7); ondorengo senitarteei (3)

leinuko senitarteek (3)


senitarteburu iz senitarteko burua.

Orduan, Salomonek bere inguruan, Jerusalemen, bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,1

Lebitarren senitarteburuak Eleazar apaizarengana, Nunen seme Josuerengana eta israeldar leinuetako senitarteburuengana joan ziren.  Elizen arteko biblia   Jos 21,1


senitarteka iz senitarteen arabera.

Egizu lebitarren izen-bilketa, senitarteka eta familiaka, hilabetez gorako gizonezkoak erroldatuz.  Elizen arteko biblia   Zen 3,15

Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,19

Amatziasek bildu eta senitarteka antolatu zituen Juda eta Benjaminen leinuetako gizonak, mila gizonen eta ehun gizonen buruzagiak ezarriz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,5

Ekialdeko muga Jordan ibaia zen; horra, bada, Benjaminen leinukoei senitarteka banaturiko ondarearen mugak.  Elizen arteko biblia   Jos 18,20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izen bilketa senitarteka (4); senitarteka banatua (11); senitarteka erroldaturik (3); senitarteka eta familiaka (9)


senitarteko 1 iz ahaidea, familiakoa.

Ondasun handiak eskuratu ahal izateko, senitarteko eta adiskideei banatzeko asmoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Bazuten senitarteko bat Parisen, amaren anaia bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

1936ko gerran fusilatuen senitarteko eta lagunen batzordeak antolatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Tom senitartekoa balitz bezala da niretzat, eta zu Tomen senitarteko zarenez, nire senitarteko zara zu ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Garaziren senitarteko lapurtarrak ere etortzen ziren normalean; eta gure mahaikide izaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

Gertaera hark, bai senitartekoak eta bai inguruan genbiltzan batzuk markatu egin gintuen ezinbestean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

Hark Jaurlaritzan zuen senitarteko baten bidez ere saiatu nintzen, baina ez nuen lortu. bakarrik senitarteko hurbilenen bisitak izateko eskubidea dute.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Senitarteko guztiek opariak eskaini zizkioten, eta niri ipuin bat egitea otu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 183. orr.

Oraingoz, zu eta Rachel zarete irentsi ahal ditudan senitarteko bakarrak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Bost auzi-jartzaileek hainbat senitarteko galdu zituzten nazien kontzentrazio esparruetan.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Salomon Egiptoko faraoiarekin senitarteko egin zen, haren alaba batekin ezkonduz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.

Gainerako gonbidatuak, berriz, bertsolariak eta senitartekoak ziren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.

Nire senitartekoa da, nire jende artekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 259. orr.

Galdera horiek ia egunero entzuten dira bakarrik bizi den adineko senitartekoren bat duten familietan.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Mutil hori, senitartekoa al duzu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.

2 (izenlagun gisa)

Senitarteko festa bat antolatuko dugu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.

Gizon egin nintzenean, gure senitarteko emakume bat, Ana izenekoa, hartu nuen emazte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Ilunabarrean hil zenez, biharamunerako utzi zuten lur ematea, senitarteko jende ugaria bildu ahal zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Delako euskal gatazka hori ez dela espainolen ez frantsesen egitekoa, euskaldunen arteko gerla baizik eta, ondorioz, senitarteko liskarrak oro bezala, poliziari dagokiola gaizkileen zentzatzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

3 senitartea.

Jaso ezazue euskal preso politiko guztion dolumin zinezkoena, euskal preso politikoon senitarteko osoari zabaltzen dioguna.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere senitarteko (9); fusilatuen senitarteko (3); gure senitarteko (3); kehaten senitarteko (4); senitarteko eta lagunei (5); senitarteko eta lagunek (4); senitarteko eta lagunen (3); senitarteko guztiak (5)

senitartekoa da (3); senitartekoa zen (4)

presoen senitartekoak (5); senitartekoak eta lagunak (7); senitartekoak ziren (3)

biktimen senitartekoei (3); euren senitartekoei (4); hildakoen senitartekoei (3); senitartekoei eskaini (3)

bere senitartekoek (3); biktimen senitartekoek (5); fusilatuen senitartekoek (4); senitartekoek eskatu (3)

akaben senitartekoen (6); bere senitartekoen (3); euren senitartekoen (3); fusilatuen senitartekoen (9); fusilatuen senitartekoen elkarteak (6); nafarroako fusilatuen senitartekoen (8); senitartekoen elkarteak (9)


senitartekotasun iz senitartekoen arteko lotura. ik senidetasun.

Gutxitan, oso gutxitan izan dira adiskidetasuna edo senitartekotasuna euskal nobelaren sorburu nagusi.  Berria - Kultura   2006-04-04

Kontua da Araujorik gabeko Maria da Graçaren 25 urteetan inork ez ziola inoiz, gaiztakeriaz, begirune faltaz edo jolas hutsez, Napumoceno jaunarekiko [...] balizko senitartekotasunik aipatu ere egin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 12. orr.


señora iz anderea, andrea.

-Mila esker, señora -agurtu zuen oraingoan Taniak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 148. orr.

Non lagako ditut, señora.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.

Gutxiago behar izan du señorari badoala esateko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Orain leundu egin da señora.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 11. orr.

Algara ederra egingo du entzuten duenean zer komeriak izaten zituen señora gajoak loreak zaindu ezinean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Eta hor daude, edo zeuden, asto ilunak eta aker beltzak; Mari edo hango eta hemengo damak, señorak eta sorginak; basajaun, herensuge, tartalo eta beste.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

"Señoraegi ematen dut!", esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.


señorita 1 iz emakume gazte ezkongabea.

Veleno artean beste neska batekin ibiltzen zen, neska Veleno bezain altua zen eta ordurako señorita bihurtua, eta saltzaile zen denda batean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

2 ikastetxeko maistra.

Formación del Espíritu Nacionaleko señoritak mahaiaren gainean zuèn paper bat gainetik kendu eta azpian beste bat aurkitu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 26. orr.

Petardo bat behar baitzuen berak, hain zuzen ere, señoritaren klasean nola edo hala lehertzeko!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 30. orr.

3 adkor prostituta.

Han-hemenka señorita asko ikus zitezkeen bi barren inguruan, eta aldika bezero batzuekin esertzen ziren, geroxeago saloiaren atzealdean zegoen erreserbatu batean desagertu baino lehen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.

Atzerantz zihoazen turisten prozesioa -erreserbatuan aldez aurretik aukeraturiko señorita baten laguntzarekin- etengabekoa zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.

Angel señorita horietako batekin etorri zunan Iruainera inork ikusiko ez zuelakoan, eta ari zunan hor larrua jotzen eta zaldia irrintzika, bera jo eta jo eta zaldia irrintzi eta irrintzi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.


señoritinga iz adkor señorita.

Luxua gustatzen baitzaio señoritingari, afaltzera irten, pitxi dotorez apaindu, pelukeria, arropa garestiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.


señoritismo iz señoritoari dagokien gizarte jokaera.

Señoritismo-an erori gabe, euskal idazlea, kritikoki, ezker abertzalean kokatu behar dugu; hemen idazle batek bere herri zapalduarekin bat eginda lan egin behar du  Berria - Kultura   2004-10-07


señorito 1 iz aberatsen semea, alferkerian bizi dena.

Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek esaten zuten bezala esateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Neskamearen esanetan, señoritoa irten berria baitzen kanpora, egun osorako, bere anaietako baten etxera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 69. orr.

Eta hurrengo egunean, beste bat izango zen aitzakia, señoritoa bildurik baitzegoen familiarekin, aitak utzitako negozioei buruz hitz egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 69. orr.

Neskameak hala esan zidan txikitan, gure ama señoritoen espaloikoa zela, ez dakit gorrotoz ala mirespenez esan zuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Protestaldi gisa, zuhaitzak mozten hasi ziren, hango señoritoek ez baitzuten fruitu arbolarik ez bestelako labore sailik landatu nahi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 68. orr.

Ez zituen maite Tomen lehengusuak, haiek bai zirela señoritoak, gure artera azaltzen ziren bakanetan aletak jantzita egiten zuten igeri, bermudak erabiltzen zituzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.

Finketara zihoazenei lapurtzen zien, señoritoei, haien alaba pinpirinei, medikuei, apaizei, badakizu, jendilaje horri guztiari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 50. orr.

Bere lagunek gizarte-maila oneko madrildar señorito baten ideiak eta bizimodua hartzera bultzatzen bazuten ere, Hurtadok ez zuen etsitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Etorriko da ama sukaldetik berriro, señoritoak telebistaren aurrean ikusmena galtzen duen bitartean -bota zion semeari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aspaldion señorito ohiturak hartuta habil.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Bai; "señorito" herria omen dela Miarritze: dena errege, erregina, printzes, jauregi...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 310. orr.


senper
1 senperrak ikusi/ikusarazi asko sufritu/sufriarazi.

Senperrak ikusi ditiat katea limatzen eta karraskatzen, eta lehen bezalaxe zegok.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 114. orr.

Eman dian porrazo bakoitzeko, senperrak ikusaraziko zizkioagu Xegama horri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.

· Hori ez zekiten ni atxilotzera heldu ziren mendizerriek, eta senperrak entzun behar izan zituzten lekuko gisa sinarazi nahi ziotelako paper bat, nire etxeko miaketan ikusle egon gabetanik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Hala entzuten nion behin, mahainguru batean, literatur itzulpenak menosten dituen baina euskara itzulpen tekniko eta burokratikoen pean itotzeko senperrak eta bi egiten ari den hizkuntzaren teknokrata bati: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Eta apologistek katolizismoa dela egiazkoa protestantismoaren aurka, edo alderantziz, demostratuz, senperren lanak ibili dituzte beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 87. orr.

2 senperrenak ikusi/ikusarazi asko sufritu/sufriarazi.

Itzultzaile arituenak eta trebatuenak ere gorriak eta senperrenak ikusi beharko baitzituzkeen, jatorrizkoa itzultzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.

Senperrenak ikusi zituela, hori bai, baina joan zirela oinazeak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 118. orr.

Gogoratu senperrenak ikusi zenituela mutil horren erruz...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Senperrenak ikusarazten zizkion Allie-ri, okela berak nahi bezain bizkor ebakitzen ez bazion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.

3 senperrenak egin ahalegin handiak egin.

Amak eta arreba zaharrenak senperrenak egin behar izan zituzten, aita zenak toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Begiak erdi itxita zeuzkan eta senperrenak egiten ari zen haiek ireki nahirik, logaleari eusteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Senperrenak egiten ditu zer ahaztu zaion gogoratzeko: sudur-zapia, beharbada?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Filotti hau kea ere emango ez lukeen zeken eskulehor horietako bat zen, eta lira bat aterarazteko senperrenak egin behar izaten ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Nik behintzat, senperrenak egin arren, ez nuke hobeki pintatuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senperrenak egin (5); senperrenak egiten (3); senperrenak ikusi (5)


senperrendu, senperren(du), senperrentzen da ad ahalegin handiak egin.

Idatzi ere samin eta suminetan idazten senperrendu dena bigarren karlistada galduaren ondoko euskal gizarte abarrakituan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.

Ez duela merezi modernotzen senperrentzea, hala ere ez lukeelako balioko "munduan", mundu modernoan gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.


senpersekula iz ik sekulorun.

Hementxe nagoen lekuan, hementxe egona nauzu senpersekula guztian... beno, ez hain beti ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.


senpertar 1 izlag Senperekoa, Senpereri dagokiona.

Emanak eman, ez baitzuen biderdi uztekotan hasia bere ildoa senpertar laborari semeak.  Herria   2001-06-21

Mirentxu Doyhenard, 23 urteko senpertar gaztea.  Herria   2004-09-23

Senpertar pilotari gazteak ez dira berehala jokoan sartu, ondarrera aldiz beren ahal handiak erakutsi dituzte.  Herria   2003-09-18

Hona, adibidez, Azpeitiko bestetan, 1894an, Adema Zaldubiri egin omenaldian, senpertar kalonje xaharrak, karia horretara, ontu zuen errepika: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra.  Herria   2004-07-05

Hogoi urteko lan luzea du bururatu Henri Duhau senpertarrak.  Herria   2003-05-01

2 iz Senpereko biztanlea.

Euskaraz mila bider esana eta idatzia berritu dezagun hemen, bat hautatu behar eta Zaldubi aspaldiko senpertar haren ahoz: [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Senpertarrak baigorriar trebea garaitu du.  Herria   2001-03-01

Urruñarrak xapeldun senpertarren aitzinean.  Herria   2005-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senpertar gaztea (4)


sensazio ik sentsazio.

sensibilitate ik sentsibilitate.

sensibilizatu ik sentsibilizatu.

sensibilizazio ik sentsibilizazio.

sensible ik sentsible.

sensore ik sentsore.

sensorial ik sentsorial.

sensoriomotor izond alde sentsorialak eta motorrak hartzen dituena.

Denbora-sekuentzien entzutezko pertzepzioa ahotsaren aparatu sensoriomotorraren zenbait aldaketarekin egokiturik, guztiz modu berrian sinboliza daiteke, eta kodetu, irudikapen kognitibo hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 183. orr.


sensu ik sentsu.

sententzia 1 iz epaia.

Gizon bati ezin zaio errudun deitu epailearen sententzia baino lehenago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Sententzia irakurriko diat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

Sententzia emateko eginbidea dugu eta hemen idatzia den bezala erraten dugu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

Sanz Bareak egin zuen txostenak baliorik ez zuela erran zuen sententziak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Gobernuaren jarduerak, halaber, ez dio sententziak jasotakoari men egiten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Sententzia hura berretsi zuen 1997. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.

Fiskalarentzat delitua ez zegoen preskribituta, eta, gainera, uste du forma akatsak daudela sententzian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Iruñeko Familia Epaitegiak plazaratutako sententziak haur bat adoptatu nahi duten bikote homosexualei «bidea ireki» diela uste du abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Epaileak sententzian azpimarratu duenez, familia ez da mugatzen gurasoen eta seme-alaben harremanetara.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Hainbat sententziak legez kanpokotzat jo izan dute urtegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Sententzia oso sendoa da, eta uste genuen helegitea aurkezteko aukera aztertu ere ez zuela eginen Itoizko Koordinakundeak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.

Bosman sententziak merkatua zabaldu eta futbolaren inguruan dantzan dabiltzan hainbaten interesa ere areagotu zuen.  Berria - Harian   2005-12-14

C-93/415 sententziak Europako kirol araudia hankaz gora jarri zuen.  Berria - Harian   2005-12-14

Lege berria bultzatu zuten arrazoiei eskaini zieten tartean, Itoitzen kontrako sententziek eragindako araudia dela onartzen du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1948.ean bizi osorako kartzela sententzia eman zioten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

"Jendeen erranez" deitu kapituluko eskumiku sententzian erraten da alabaina Frantziako erreinuan heretikoak ez direla zigortuko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

-Zuen heriotza-sententzia sinatu duzue.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.

Zergatik eman zion heriotz-sententzia?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

3 esaera, esakunea.

Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko balu bezala...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

Uste izan genuen Amurizak bertsogintza irauli zuela bere kantaerarengatik, bere metaforizatzeko gaitasunarengatik, bere sententzien eder-betearengatik...  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.

Tomas Handiak frogatzen duen bezala, Sententzien 2. liburuaren 3. bereizketako galdearen 6. artikuluan, nahiz bestaldera, edozein substantzia ez den giza arima.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko sententzia (3); aurkako sententzia (3); auzitegiaren sententzia (3); behin betiko sententzia (6); emandako sententzia (3); epailearen sententzia (3); kontrako sententzia (3); plazaratutako sententzia (6)

sententzia bete (4); sententzia betetzeko (3); sententzia eman (12); sententzia eman arte (3); sententzia plazaratu (4)

kontrako sententziak (3)

sententziaren arabera (8); sententziaren berri (4); sententziaren zain (3)


sententziatu, sententzia(tu), sententziatzen 1 du ad epaia eman; kondenatu.

Madrilgo ospitalera eraman gintuzten eta erabakirik ei zegoen beste espetxe batzuetara aldatzea, baina azken uneko Ministro Kontseilu batek sententziatu ei zuen gu berriro Zamorara itzultzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

Espainiako prentsa guztia gainean izan dugu, etengabeko presioa jasan dugu, komunikabideetan sententziatu egin gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

2 baieztatu.

Depresioak aire guztia kentzen baitie baita beste egoera batean gora egin dezaketen ametsen globoei ere -eta, zalantzaldi baten ondotik, sententziatu zuen-: horregatik, heriotza baino okerragoa da.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.

-"Estatuarekin, azken batean, ez gaitezen engaina", sententziatua zuen Godotek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.

Hirekin beti berdin: lan bat kendu, eta handiagoa jarri...! -sententziatu zuen amak, zaplazteko bat ematen zidala, bizitza osoan eman didan bakarra.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.

-Garçon, ardoa edateko asmatu zen, eztarritik pasa ondoren lurrunak garuna kilika dezan, eta ez poesia egiteko -sententziatu zuen aitaginarrebak etxera sartu zen lehenengo hartan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.


senti (orobat sendi) ipar
1 senti izan du ad (indikatiboko formetan) sentitu.

Bihotzean zarrazta bat senti dutela diote ainitzek, partida denboran entzutearekin: a moi edo laisse.  Herria   2003-11-27

Sabelean mugitzen sendi diat; jalgi nahi dik eta nik nahiago nikek hor egon dadin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Beste asko bokazione sendi ditut nere baitan: apez, apostolu, martir bokazioneak...  Herria   2003-05-29

Ez dut senti Euskal Herria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Ezin da erran nola mintzo ziren hartaz jendeak, ez zer senti zuten haren aldera erromesek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Etsituak gira, herioa ez dela urrun sendi baitugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Erran nezake beraz "zuzenak", hala senti baititut ezagutzen ditudan euskal fededun horiek.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Hortik dator Izpiritu batek eta Gorputz batek osatzen dutela gizakia eta giza Gorputza existitzen dela senti dugun bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 147. orr.

Bere bere hura sendi ez duenak ez du ulertuko mundu zabaleko gauzen neurria eta zentzua.  Herria   2001-07-05

Lehengo barkoxtarraren "ahuntz-jaki jate" hartan ez omen baitzen deus eskasik... daukat halere sendi zutela kantari horiek norbaiten mina...  Herria   2002-10-17

2 (da ad, inpertsonaletan)

Kanbiamen aire azkarra sendi da Xiberoko sindikatean.  Herria   2001-04-26

Lantegi askotan, sendi da holako giro mintu aire bat.  Herria   2004-07-08

Euskal-Herrian, salbu Xuberoko alde hortan diotenaz, ez da mediku eskas hori orainokoan sendi.  Herria   2005-06-23

Jendetasuna sendi zen zure ondoan.  Herria   2004-11-04

Gazteetan senti zen egonezin bat, gizarte problemei buruz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 101. orr.


sentiarazi, sentiaraz, sentiarazten (orobat sentierazi g.er. eta sentituarazi g.er.) 1 du ad sentitzera behartu.

Damuaren auzoko den errudun-sentimena sortu bide dio bizidunak abandonatu beharrak, borondatez kontrako desertore, gogoz kontrako traidore sentiarazi bide du.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

Aspaldi honetan Pedro Agerre gauza anitzek sentiarazten dute bekatari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Baina hain da handia basamortua, hain dago urruti zeruertza... ezen txikia sentiarazten baitute jendea, eta isilik egonarazten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 105. orr.

Deseroso sentiarazten zuen berehala Anak halakoetan, bere kontraesanetan harrapatuta.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

Ordea, denbora guztian etzanda egoteak sakrifiziorako zain dagoen abere otzan bat bezala sentiarazten zuen, eta bere buruari lana jartzea deliberatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Horrek zaharrago sentiarazten zuen, adiskide ezkonduak izateak alegia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Odolean barna bueltaka zebilzkion alkohol litroek, erretako marihuana guztiak eta bere sudurraren birjintasuna apurtua zuten lerro sutsuek burrunbadan irentsia balego bezala sentiarazten zuten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Hotza eta harriaren gogortasuna sentiarazten zituen erantzuna: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Nire betidaniko joera batek [...] Jonas balearen sabelean egon zen hartan bezala sentiarazten nau.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

Izugarri gaizki sentiarazten nau.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Ez nion deus ere aitortu, traizio txiki hark oraindik ere gaizki sentiarazten nauen arren.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Ondo sentiarazten nauzu!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 16. orr.

Ongi sentiarazten zaitu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 79. orr.

Kontzientzia lasai edukitzeak sendo sentiarazten zaitu!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Sarkin sentiarazten gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

«Batzuetan gaizkileen moduan sentiarazten gaituzte», gaineratu zuen ELAko ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Eta hiztuna zen, izugarri hiztuna: lehenengo unetik eroso sentiarazi gintuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 110. orr.

Bazen han desgogara sentiarazten ninduen zerbait: nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Hitz batean esatearren: askeago sentiarazten ninduen [pilulak].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.

Galtzontzilo hutsetan zegoen, eta horrek jantziegi sentiarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Eta ez dizuet ukatuko, ene lagunak, lapurretako batek errudun sentiarazi ninduela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Makina bat pasadizo gogoratu nituen, gero eta errudunago sentiarazi nindutenak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

2 (nor-nori-nork sailekoak)

"Polita" iruditzen zaio, baina ez dio barnean ezer sentiarazten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik, eta horrek atsegina sentiarazten zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Gorrotatu egiten zuen [neska] une haietan, baina bere baitan, azken buruan, agian arrazoi zuelako sentiarazten zion egonezin hainbestekoa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

Zirrara bizia sentiarazten zion, halaber, berokiaren mahukapean tinko lerratu ohi zion beso argal eta gihartsuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Sufrimenduak ez ziola pertsona hobea zenik sentiarazten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Gero eta gusturago sentitzen nintzen Idoiarekin, baina, beste alde batetik, itsas labarren ertzean banindoa bezala sentiarazten zidan zerbaitek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Basoaren bihotzean galdurik bat-batean autobide batekin topo egiteak halako perplexidade moduko bat sentiarazten zidan niri beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 89. orr.

Ezintasun hark erruaren zama sentiarazi zidan bihotzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Izua sentiarazi nahi nien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Taupada bizkor haiek, une batetik bestera geldi zitezkeela ziruditen haiek, bizitzaren hauskortasuna sentiarazten zidaten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 177. orr.

Hiltzailea neroni nintzela sentiarazi zidaten: galderak, galderak eta galderak, horixe baizik ez zidaten egiten, inspektoreorde madarikatu horrek bereziki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Ziegarik zikinenetan sartzea eta egunean hogei edo hogeita bi orduz ateak itxita edukitzea, ez da aski presoari preso dagoela sentiarazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Aski dira bi emakume gizon bati errege sentiarazteko, errege baino gehiago sentiarazteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deseroso sentiarazi (6); errudun sentiarazi (6); ezeroso sentiarazi (3); hobeto sentiarazi (3); ondo sentiarazi (4)

sentiarazi du (5); sentiarazi nau (4); sentiarazi ninduen (13); sentiarazi zidan (6); sentiarazi zidaten (3); sentiarazi zion (11); sentiarazi ziona (3); sentiarazi zuen (14); sentiarazi zuten (4)

deseroso sentiarazten (15); deseroso sentiarazten zuen (6); eroso sentiarazten (4); etxean bezala sentiarazten (5); gaizki sentiarazten (5); harro sentiarazten (7); harro sentiarazten gaituen (3); hobeto sentiarazten (3); ondo sentiarazten (7); ongi sentiarazten (3); seguru sentiarazten (4)

sentiarazten da (3); sentiarazten digu (4); sentiarazten dit (4); sentiarazten du (4); sentiarazten dute (9); sentiarazten gaitu (6); sentiarazten nau (18); sentiarazten naute (3); sentiarazten ninduen (22); sentiarazten zaitu (4); sentiarazten zidan (6); sentiarazten zidaten (5); sentiarazten zion (15); sentiarazten zuen (19); sentiarazten zuten (4)

zahar sentiarazten (4)


sentiarazle izond sentiarazten duena.

Hau oraindik erabat izen gabe dago; ez dago ezer berau baino mugikor eta arinagorik, ez elementu txiki eta leunagokorik; berau da lohadarretan mugida sentiarazleak lehenen banatzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.


sentibera 1 izond erraz hunkitzen dena. ik sentikor.

Mutil lotsati sentibera da, edozein txikikeriagatik negar egiteraino hunkitzen dena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.

Emakume sentibera da Koro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Baina gizon sentibera, urduria, oinazea gehiegi sentitzen duzuna baldin bazara, orduan ez ezkondu, eta ezkontzen bazara, ez izan haurrik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.

Poeta sentikorra, gazte sentibera.  Berria - Kultura   2004-02-22

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Neska argia eta gogorra... argia eta gogorra bezain sentibera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.

Izan gaitezen sentiberak gogoko dugun guztiarekin, eta bihozgogorrak gainerakoarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Neure buruari galdetzen diot zergatik ote dagoen txarto sentibera izatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Kasu berezia omen zen nirea, eta nire portaerak sentibera nintzela adierazten omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Hemen, ordea, beste edozein lekutan bezain sentiberak gara artearekiko, edo gehiago.  Berria - Kultura   2004-07-18

"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Napumoceno jauna pobreen arazoekiko sentibera zelako ospea zabaltzen hasi zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

Hik bai izaera sentibera!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.

Legeari heltzeko garaia da, gainera, gizartea oso sentibera baita aferarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Eta bazirudien abere sentibera haiek ulertu egiten zutela!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

· Garai sentibera da onerako edo txarrerako eta eragin handia du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

2 hed erraz hunkitzen duena. ik hunkigarri.

Hilketa baten lekuko izanak sortutako giro sentibera baliatu nahi izan nuen, hain zuzen ere, neurearekin ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Ez dira istorio sentibera hutsalak.  Berria - Kultura   2006-02-25

Elizkizuna sentibera izan zen oso: izan ere, ezkonberriek harreman estua izan dute frantziskotarrekin txikitatik; ezkontza, ezkongaien eta apaizen arteko elkarrizketa goxoa izan zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.

Biktimen auzia oso kontu sentibera da, areago balizko entzuleria horren aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Lizarrako alkate ohiak senide eta lagun hurbilenen agur sentibera jaso zuen atzo goizean Iruñeko hilerrian, bere gorpua erraustu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Biolontxeloarentzako literaturan hainbeste kontzertu egonda, horietako batzuk guztiz hunkigarri eta sentiberak, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

Eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

4 (adizlagun gisa)

Emakumeei ezinezkoa zaie adierazpen hori sentibera jarri gabe entzutea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Aitortzen dut, eta Monikak berak askotan aitortu izan dit, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur egon nintzaiola, harrigarriro samur nonbait.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Mundu guztiak irakurri beharko lituzke haikuak sentibera dabilenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

5 kanpoko zerek nabarmen eragiten diotena. ik sentikor 2; minbera.

Nola Frantziskoren haragi sentibera, burdinazko tresna gori-gori ikustean, berezko izu-ikaraz dardar zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Ukituz gero sentiberak diren hostoengatik ezaguna den landarea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Antzeman zuen Max sentibera zitzaiela haize guztiei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 21. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Hasieratik baztertuak izanik, eskolan demagun, arras sentiberak ginen injustiziekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Ez dut uste berak esan zigunik lehenengo lana zuela, beharbada ez zigun inortxok ere esan, gauza horietarako antena sentibera moduko batzuk ditu ikasle jendeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Autogileen txapelketan Renault da bigarren, baina autoa oso sentibera da eta zirkuitu batzuetan gidatzeko zaila.  Berria - Kirola   2004-06-01

6 (testuinguru teknikoetan) ik sentikor 3.

"Fotograma" hitzak bi esanahi ditu [...]: argazkigintzan, gainazal sentibera batean, objektibo batetik igaro gabe, argazkiak duen eraginaren bidez eratzen den irudi bat nahi du esan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Erretina begiaren barneko geruza bat da, argiarekiko sentibera den geruza.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Uhin-luzerarekiko sentibera ziren V1eko zelulek ateratzen zituztela uhin-luzera bakoitzaren argitasun-indizeak. zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete, periferian daude batez ere, eta ez dira oso sentiberak irudi lausoetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

7 (testuinguru teknikoetan hitz ellkartuetan ) ik sentikor 4.

Izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume sentibera (3); gizon sentibera (4); oso sentibera (13); pertsona sentibera (4); sentibera eta samur (3); sentibera izan (3)


sentiberatasun 1 iz sentibera denaren nolakotasuna. ik sentikortasun.

Normala baino askoz sentiberagoa zen; baina pasiboa zen sentiberatasun hori, hautapen edo gune-zehaztapenik gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Torturaren arrakasta izakera eta kalkulu kontua da; kalkulua gizon batetik bestera asko aldatzen da bakoitzaren sendotasunaren eta sentiberatasunaren arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Zenbateraino gara dezake sentiberatasun edo estilo berezko bat?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Sentiberatasun horren suak ez ditzala gure plazerak baino berotu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Alabaina, inspirazio eta sentiberatasun bera aurki daiteke obra osoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Gizarte-egoeran, animak samurtuz doazen neurrian, hazi egiten da sentiberatasuna, eta hau hazten denean leundu egin behar da zigorraren indarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, eta bereziki behartsuenganako sentiberatasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Efektu honek lehenengo estimuluarekiko sentiberatasuna txikitzen du: kontraste gutxiago nabaritzen da, begi-zorroztasuna gutxitu egiten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Nire adeitasunak, sentiberatasunak edo dena delakoak hunkiturik, bere etxera eraman ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Barkatuko didazue, baina nik ez dut sinesten diruaren sentiberatasunean.  Berria - Kirola   2004-06-23

2 (izenondoekin)

Andre Virginiak guztiz sentiberatasun fineko emakumea zela erakutsi nahi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Artista plastikoa da eta, beraz, paisaietarako sentiberatasun berezia duena.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Bazeukan halako sentiberatasun berezi bat jendeak erakusten zuen kualitate fisikoarekiko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Naturarekiko sentiberatasun berritu honetan [...] laguntzaile bikaina izan nuen Faustino Erro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Margolari klasikoek sentiberatasun handia izan dute beti bitartekaritza-eginkizun horretarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Nortasun handiko emakumea da, sentiberatasun sakonekoa, argia eta orekatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.

Horrez gain, sentiberatasun aparteko gizakia zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 214. orr.

Andres Hurtado medikua urte askoan izan da ingurunearen aurkako eta ideologia eta sentiberatasun nagusien aurkako errebeldiaren sinbolo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Zaildu, landu, zigortu, bihotza gogortu, sentiberatasun belaxkari biderik ez eman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Ezin al duzu bertan behera utzi sentiberatasun milika hori?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Esnatu beharra daukazu zure sentiberatasun desfasatu horretatik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Kezka politikoa, sentiberatasun soziala, ankerkeria batzuen ezagutza, munduan dagoen saminaren negar-zotina iritsia zen ordurako nire belarritara.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Aukera guztiak zirela egoki sentiberatasun sentigogorraz hitzegiteko; ahaleginak egin behar zirela edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berrikusketa bat ari zen gertatzen, halatan non, bere lehengo mundu koloretakoa, eta are haren oroimena, ahultzen eta barnean itzaltzen ari zitzaizkion bitartean, ikusmen-, irudimen- eta sentiberatasun-mundu berri bat ari baitzitzaion aldi berean jaiotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Gizartearen eta kontsumitzaileen arreta edo sentiberatasun areagotze horretan eragin itzela izan du GKEen eta hirugarren sektorearen hedapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan, sentiberatasun isuria biziki areagotzen zuena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Mugimendu hauek sentiberatasun-galera txikiago edo handiago bat eragiten dute beti, gertatzen ari diren bitartean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Sinetsi, Eugeni, sinetsi sentiberatasun ezetik jaiotzen diren atseginak sentiberatasunak emandakoak baino gehiago balio dutela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Kopeta makurtuta urrundu behar izan dut handik, lotsaz beteta erakutsi dudan sentiberatasun faltagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 139. orr.

Begiak oso sentiberatasun tarte zabala du luminantziarako, lehen ikusi dugun bezala (10-6 cd/ml-tik 107 cd/m2-ra).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentiberatasun aparteko (3); sentiberatasun apur (3); sentiberatasun berezia (4); sentiberatasun handia (6)

halako sentiberatasuna (3); sentiberatasuna izan (3)

sentiberatasunik gabeak (3)


sentiberatu, sentibera(tu), sentiberatzen da/du ad sentibera bihurtu.

Argituz, finduz, sentiberatuz joango da beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 115. orr.

Hasi omen da hizketan, ahora etortzen zaizkionak botatzen, urduri, sentiberaturik, besoak astinduz etxeen gainetik zeru-ertzera begira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 147. orr.

Matazako haria askatu ahala, neuk ere askatzenago nabaritzen nuen neure barrua, baretzenago eta sentiberatzenago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.


sentiberatze iz sentibera bihurtzea.

Erabilera askeko guneetan euskara erabiltzeko zerbitzuak eskaini, bilguneak sortu eta sentiberatze lana egiteko jarduerak garatu. herritarren kontzientzia lantzeko egin izan digutun informazio eta sentiberatze kanpainak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Entitate, zerbitzu eta enpresa pribatuak; komunikabideak; azpiegiturak; diru laguntzak; sentiberatze eta partaidetza; koordinazioa eta aurrekontua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01


sentidu1 iz zentzua.

Miranderen amoralismoak ere, kristautasunaren arbuioak bezalaxe, bere testuinguru eta lagunarte zabalagoa duela, hortxe duelarik bere sentidua kultur historian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 236. orr.

Gizakia historian bizi da eta historiak bizitzaren sentidurik edo ekintzaren arau absoluturik emateko ez du balio, aurretik bera teologizatu ez bada. honen guztiaren sentidua, barne-barnean, ez da hertsiki historikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 177. orr.

Aro suntsituaren amaiak zibilizazio berri baten hasiera irekitzen zuela, balio-sistema eta bizitzearen sentidu berriekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 278. orr.


sentidu2 ik sentitu.

sentiera 1 iz sentimena; sentipena. ik sentikera.

Nire sentiera guztiek, nire gurariek, nire joranek, jomuga aurkitua zuten noizbait ere! Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Bestelako izaera bihurtzen da orduan itsuarena, izateko beste modu bat, bere sentiberatasun, koherentzia eta sentierarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Behar bada, izaera, sentiera, honegatik, pentsamentu hutserako nere joera gero eta nabarmenagoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Aleunka gizalditan umotutako sentiera, hitz batean fosildurik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Munduko erlijioek ez diete atxikimendurako arrazoi berberak ematen beren jarraitzaileei; hori, erlijioek gizakien pentsaerarekin eta sentierarekin bat etortzeko moduaren araberako da hein handi batean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Neolitikoan gauzatu eta finkatu zela euskaldunaren sentiera estetikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Industrializazio basatiaren aurreko jarrera prekapitalista bat, naturarekiko sentiera protoekologista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 41. orr.

Ez hil nahi izateak, sentiera zaharkitu ahul baten aztarna erakusten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 343. orr.

Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.  Elizen arteko biblia   1 P 3,8

Bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz.  Elizen arteko biblia   Flp 2,2


sentierazi ik sentiarazi.

sentiezgarri izond ezin sentituzkoa.

Hauek honela, zer da zure gogoa zauritzen, zirraratzen eta askotariko gogoetak azalarazten dizkiona, sentiezgarritik sentigarria sortzen dela ez sinesteko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Eta hau ez dute errefutatzen ez ezeztatzen berbertatik ezagutzen diren gertakari nabariek, aitzitik euren eskutik eroaten eta pentsarazten digute bizidunak, diodanez, zer sentiezgarrietatik harakoak direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.


sentigabe izond sentimenik ez duena.

Catherineren mugimendu erotizatzaileak deblauki bertan behera geratu ziren; dendetako kartoizko maniki baten jarrera sentigabea hartu zuen Josebaren "ez nauzu berotzen" entzutean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.

· Sentigabe horra belarriak, entzun behar zigutenak bete dugula, bete, emaniko agindua, eta Rosenkrantz eta Gildenstern hilik daudela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.


sentigai iz senti daitekeen gauza. ik sentikizun.

Izatean badira gauza argi eta nabarmen asko: batzuk lehen nozioak edo sentigaiak dira, beste batzuk berorien antzekoak, halako moldez non, gizakia den bezalakoa utzirik ere, ez bailuke horri buruzko frogarik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.


sentigaitz (orobat sentikaitz) izond sentitzen zaila dena, ia ezin sentituzkoa.

Orduan Ilion sentigaitzak, kolpea somaturik irudi, gailurrak sugarrez hor lur jo du bertan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Zeren ez zuen haize bolada batek ere ematen, izotza gogorra eta sentigaitza zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 224. orr.

Lotsa sentigaitza zaion izaera baten gaiztotasunean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

Bizitza sentikaitz bilakatzen duen / min urdin bat sentitzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.

Honetan, sentikor ikusten ditugun izakiak ere, denak lehenki sentikaitzez osatzen direla aitortu beharra dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.


sentigaiztasun (corpusean sentikaiztasun soilik) iz sentigaitza denaren nolakotasuna.

Hanketako sentikaiztasun ederra gorputzera zabaldu zitzaion, buruaren aginduak handik baletoz bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.


sentigarri izond senti daitekeena.

Sentimenez hautemandakoari sentigarri deitzen diogu, adimenez sumatutakoari, berriz, ulergarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 193. orr.

Esperientzia sentigarririk ez dugunaz ezingo dugu adigai edo kontzepturik eduki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Ez dut uste zuregan adimenaren kontzepzioa irudimenarekin lausotua dagoenik, ez eta, honen gainean, zure fantasiak gauza sentigarriekin konparaketarik egin dezakeenik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Jakinduria gauza materialetan (plazer sentigarrian eta aberastasunetan) ez baina espiritualetan (bertutean eta egian) aurkitzen zela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Garrantzi handikoa dela zer sentigarriaren sortzaileak zein txikiak diren eta nolako taxua daukaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Osagai sentigarri batean gorpuztu izan ez balitz eta arrastoa utzi izan ez balu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

Begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak, eta sentigarria eta adigarria den guztia, eta baden eta ez den guztia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


sentigogor (orobat sentigor) izond nekez sentitzen duena.

Pentsatu nuen museoko bisitak harrotutako gaiak zentzu berri bat zuela garaiotan, mutil harena bezalako eritasunengatik, teoria salbatzaileen hondoraketagatik, munduan barneratu den isiltasun berriarengatik; aukera guztiak zirela egoki sentiberatasun sentigogorraz hitzegiteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Ez, artista guztiek ez zuten jarrera bera boterearekiko, denak ez ziren "sentibera sentigorren" kastakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.


sentigor ik sentigogor.

sentikaitz ik sentigaitz.

sentikaiztasun ik sentigaiztasun.

sentikari izond sentikortasun handikoa.

-Sentikari totala.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.


sentikera iz sentitzeko era. ik sentiera.

Edozein gizon zentzudun, hots, bere ideiak taxuz lotzen dakiena eta gainontzeko gizonen sentikera berdintsua duena, izan daiteke testigu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Senarrak baizik ezingo zukeen haien egiazko izaera eta sentikera ezagutu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.


sentikeria iz sentikortasun gaitzesgarria.

Izan ere, sentikeria errazeko poetak azalean gelditzen dira, lehen mailako emozioetan; beren buruak heldutzat dituzten errealistak kezkaz betetzen dira  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.


sentikide izond/iz sentimen berekoa.

Hilkorra betikorrarekin batzea eta sentikide eta ekinkide direla pentsatzea zorakeria baita benetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.

Honela, geuk sentitzen duguna sentitu behar dute, bizi-sentimen osoan sentikide izateko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Badakusu, gainera, gogoa nola aldi berean gorputzarekin ari den eta nola gorputz barruan haren sentikide den.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Baina, gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela eta mihia moltsotzen eta abotsa iraungitzen dela, begiak iluntzen, belarriak furruntzen, lohadarrak makaltzen  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.


sentikidetasun iz sentikidea denaren nolakotasuna.

Eta gorputz amaituetan sartzea ere ezinezkoa da; ezingo bailukete haiekin sutilki bat egin, ez sentikidetasunez elkar ukitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.


sentikizun iz sentitzen den gauza. ik sentigai.

Sentikizunak adierazi nahi ditut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Gizonezkoen bizitzan sentikizunak bigarren mailako kezka direla.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.

Besterik egitea bere buruari -Guzmudenari- eta barren-barrengo sentikizunei uko egitea zatekeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.


sentikor (orobat sendikor g.er.) 1 izond erraz hunkitzen dena. ik sentibera.

Liburu honetako heroiak sentikorrak dira, eta nobela osoa malkoz josia dago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.

Sentipen hark eragiten zion bere baitara biltzea, sentipen haren erruz zeukaten auzoek hotz eta hantustetzat berez apal eta sentikor hutsa zen mutila.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Oso sentikorra zen, olerkari on guztiak bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Urteek sentikor bilakatu naute [...] neure baitatik atera eta besteenganako kontzientzia berri bat sortzen sentitu dut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 52. orr.

Euskara eta Euskal Herria errotik maite dituen militante sentikor baten lanak daude bilduak liburuan.  Berria - Kultura   2004-03-10

Uko horrek ez ninduen haserretzen, atsekabetzen ninduen; neure adiskide sentikor horrek ez ote zizkidan kontsolamendu batzuk zor?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

Adinak ez dit oraino adiskidantzari sentikor ez izateko heineraino hoztu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Merkatari ezin pragmatikoagoen aldean, ohoreekiko sentikorra zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Ez uste igurikitzen dudanik zu noizbait sentikor bihurtzea: baina nire nahira erori gabe, nire iritzira bildua izanen zara azkenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Sentikor natzaio orobat zure kontseiluak iradoki dituen adiskidantzari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.

Paristar sentikorren gogoan zirrara sakona eragiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.

2 kanpoko zerek nabarmen eragiten diotena. ik sentibera 5.

Poeta sentikorra, gazte sentibera.  Berria - Kultura   2004-02-22

Eguraldi koska bakoitzarekiko guztiz sentikor azaltzen dira sagarrondotto xumeok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

Nataliaren ukitu leuna sorbaldan, hatz sentikor hura marra bertikal bat marraztuz bere azalean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Organo sentikor eta praktikoa da belarria, baina ez da, bihotza bezala, bizitzeko guztiz beharrezkoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

3 (testuinguru teknikoetan) ik sentibera 6.

Klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Gune sentikor horien azpiko nerbio-amaierak aztertzen badira [...] denak berdinak direla ikusten da; ezerk ez du adierazten zergatik erantzuten dieten estimulu desberdinei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Argazkiari begira, paper sentikorrean geldituriko indizeetatik ahalik eta erantzun gehien jaso nahian dabil.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Emultsio sentikorrean zehar igarotzean baliatu ez den argiaren parte bat, zeluloidearen oinarriak islaturik edo barreiaturik, geruza sentikorretara irits daiteke atzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Film horrek, sentikorragoa izanik ere, irudi pikortsuagoa ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Begiak puntu baterainokoan argazki-makina baten antza badu ere, erretina-xafla sentikor bat balitz bezala ikus badaiteke ere, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Larruazaleko gune batzuk beroarekiko dira sentikorrak; beste batzuk, hotzarekiko, eta beste batzuk, berriz, presioarekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Baditu zelula batzuk presioarekiko sentikor direnak, arteria handietan, bai eta beste zelula batzuk ere zabaldurarekiko sentikor direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Nerbio-amaierak oso sentikorrak dira beroarekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko gai den erregistragailu sentikor bat da elektroentzefalograma.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

4 (testuinguru teknikoetan, hitz elkartuetan ) ik sentibera 7.

[Erretina] zelula argi-sentikorrez eta bestelako ehunez osatutako pila korapilatsu baten azpian dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Film edo plaka argi-sentikor bat, han eratuko baita argazkilariak atera nahi duen objektuaren edo eszenaren irudia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 88. orr.

5 hunkigarria.

Beste pasarte batzuk bertan dituzu, soinu apartarekin eta Cassandra Wilson, Irvin Mayfield Jr (unerik sentikorrena), Aaron Neville eta Buckwheat Zydecoren eskutik, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-01-12

Une horietan, balada sentikorrak nagusi egiten direnean, Flaco Jimenez handiaren laguntza dauka, haren akordeoiaren intziriak Downsen beraren ahotsarekin bat eginez.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ahots lodi eta doinu sentikorrean, horrelako zerbait kantatu zuen, gutxi gorabehera: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.

6 bihotzetikoa.

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan, nork doluminik sentikorrena adierazteko lehian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Jean bere senarrari, seme alaberi, herren, suhi eta familiako guzieri, gure dolumin sentikorrak.  Herria   2005-02-03

Mintzaldi sentikorrak erran dituzte.  Herria   2003-02-27

Ziur dakit Lizardiri buruzko Orixeren olerki batetik hartutako hitz sentikorrak direla.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

Modu honetara, omenaldi xumea eta sentikorra eskainiko diote herriko olerkariari.  Berria - Harian   2005-08-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izaki sentikor (4)


sentikortasun 1 iz sentikorra denaren nolakotasuna. ik sentiberatasun.

Erromantikoa da, eta sentiberatasunari, sentikortasunari eta sentimenduei garrantzi handia ematen die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Poeren kontakizunek sentikortasunari eragiten diote, haren alderdirik senezkoen eta ezkutuenari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Donostiar izaeraren sentikortasuna hunkitzeko bertutea.  Askoren artean   «Rataplan» - 86. orr.

Haren kontra bihurtuko ditut arimaren dohainik baliosenak, sentikortasuna eta jarraikitasuna?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

Espazio-propietateek objektua osatzen dute, baina, aldi berean, gure mende daude, gure sentikortasunaren mende (espazioa gure sentikortasunaren a priori eginiko forma bat da).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

«Dominazio kulturalaren aurkako sentikortasuna» dutenen aldetik.  Berria - Kultura   2004-09-24

Horren adierazle dira patronalak agertu dituen langileenganako «sentikortasunik eza» eta «arduragabetasuna».  Berria - Ekonomia   2004-11-20

2 (izenondoekin)

Ez da pentsatu behar gauzak bizitzen ditugun sentikortasun berarekin idatzi behar ditugunik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 133. orr.

Zalantza apur batez betiere, bihotza biluzteak sentikortasun ulergaitz halako bat erantsiko balio bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Naturak emakumeari gizonari baino izaera sutsuagoa eta sentikortasun sakonagoa eman dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Lauaxeta sentikortasun berezi batekin hartuko duen jendea biltzen saiatu naiz.  Berria - Harian   2005-08-02

Halako sentikortasun berezi bat, negatiboa, balukeela kontsumitzaileak konpostaz osatu ongailuentzat iruditzen zaie enpresa horiei.  Herria   2003-11-06

«Sentikortasun politiko askotako udal hautetsiekin harremanetan» jarri dela jakinarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Sentikortasun desberdinetako pertsona ezagunen talde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Egungo egoera politikoa osatzen duten sentikortasun ezberdinak aintzat harturik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Zirrarak unean uneko astindu gozagarria izan behar du, eta gero aldatzen jakin sentikortasun berrien haizetean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

3 (testuinguru teknikoetan)

Belarriak sentikortasun hobea du 1.000 Hz eta 4.000 Hz bitarteko maiztasunetan, eta sentikortasun hori apaldu egiten da eskalaren bi muturretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna, halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Begiaren sentikortasuna ikusmen-eremu osoaren batez besteko argitasunera automatikoki doitzen delako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Gauez edo argi naturalik gabe lan egiteko, nahiago izaten du film laster bat, argiarekiko sentikortasun ona duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Pertsona gehienentzat normalak diren eragileen aurrean gorputzak agertzen duen gehiegizko sentikortasuna izatea da alergia.  Berria - Gaiak   2004-12-02

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sentikortasun falta leporatzen zion bere buruari, haien etxean modu horretan ostatu hartzeagatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Ez dira izango familiak -euren arauekin, debekuekin, sentikortasun atalaseekin- erabakiko dutenak zein den zoroa eta proposatuko dutenak gaixoa aztertu behar dela eta psikiatraren esku jarri behar dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Ikusmen-zelulen argiztatze biziak auzoko zelulen sentikortasun-galera eragiten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Sentikortasun maila hori da -edozein mikrofonorena baino askoz ere handiagoa- errendimenduaren azken muga.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

5 sentitzeko ahalmena. ik sentimen.

Hain gogor heltzen zion Hermionek Harryren besoari, ezen hau sentikortasuna galtzen ari baitzen hatzetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Itsuak entzuteko sentikortasun aparta garatzen duen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentikortasun politiko (3)

begiaren sentikortasuna (3); belarriaren sentikortasuna (4)


sentikortu, sentikor(tu), sentikortzen 1 da/du ad sentikor bihurtu.

Zer da bada zuk gure artean iraun dezan onartzen duzun adiskidantza hori, baldin nire atsekabeaz zu sentikortzeko bezain ahaltsua ere ez bada.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

2 mindu.

Erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.


sentikortze iz sentikor bihurtzea.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrena dela-eta, Nazioarteko Biltzar bat burutzea; urtero giza eskubideen adierazpenari buruzko sentikortze kanpaina garatzea; edota giza eskubideen alde lan egingo duen Nazioarteko Behatokia bultzatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27


sentimen (787 agerraldi, 60 liburu eta 27 artikulutan) 1 iz sentitzeko ahalmena. ik zentzumen.

Ezagutza edo zientziari gagozkiola, hori hanka biren gainean dabilela esan behar dugu, sentimenaren eta adimenaren gainean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Gauza bat da, beraz, sentimena eta bestea sentimen bidez sumatzen dena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Kontrolatu ezin ditugun sentimenetatik, entzumena da iruzurrik handienak egiten dizkiguna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Sentimen oro erraiei, nerbioei eta zainei loturik baitago, beti bigun eta gorputz hilkorrez ikusten ditugun organoak eurok.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Gure sentimenak ez dira honaino iristen, holakoak ezkutatu egiten zaizkigu erabat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 69. orr.

Esadazu orain, ea badakizun gorputzaren bost sentimen txit arruntak dituzula, alegia, ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 128. orr.

Harmonia hau sentimenari dagokiolako eta arimak, gorputzari itsatsita dagoelako, haren poza antzematen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Halaz guztiz, eta hutsak huts, seigarren sentimen edo zena zelakoa beti izan zuen kontuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Su beroak eta antzigar izoztuak gorputzaren sentimenak ezten ezberdinez zastatzen dituztela, bien ukituak seinalatzen digu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Film bat geratu baldin bazitzaidan gogoan, hori "Sentimenen inperioa" izan zen, Nagisa Oshimarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sentsorial.

Informazio eferentea garunetik sentimen- eta mugimen-organoetara doan nerbio bidezko informazioari esaten zaio; [...] informazio erreaferentea, nahita egindako mugimenduek eragindako sentimen-gertaerek emandako informazioari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Sentimen-organoak beren ahalmenaren mugara iristen direnean, haien argia itzaltzen hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Kontaktu moduak desberdinak direnez, gure larruazalak ere hainbat sentimen bukaera ditu, bakoitza estimulu eta kontaktu modu desberdinak jasotzeko espezializaturik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Sentimen-esperientzia subjektiboak kanpoko mundu materialaren errepresentazioa eratzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Sentimen-esperientziaren usteak sistema koherente baten barnean kokatuz justifikatuko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Psikologiak egin dezakeena beste gauza bat da, esaterako, uste anitz eta desberdinak kausatzeko sentimen-esperientziak -Quineren hitzetan, sentimen-estimuluak- dituen prozedurak azaldu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Epistemologia naturalizatuaren helburua sentimen-ebidentzia eta teoria (zientifikoa) nola erlaziona ditzakegun aztertzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Horren aburuz, nire sentimen-ideiak Jainkoak sortzen ditu nire gogoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne sentimen hau piztiengan ere aurkitzen baitugu, eta piztiek ez daukate adimenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 134. orr.

4 sentipena; sentimendua. ik sentipen.

Etxeratu bezain laster ekin zion idazteari, sakoneko sentimen eta sentsazioak azaleratzeari.  Berria - Kultura   2004-06-17

Organoek ezin dute euren kabuz sentimenik eduki; zeren lohadarren sentimen oro beste sentimen batzuei begira baitago, eta ez gorputzetik moztutako eskuak, ez beste ezein organok dezake bakarrean sentimenik eduki.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Sentimen oro erraiei, nerbioei eta zainei loturik baitago, beti bigun eta gorputz hilkorrez ikusten ditugun organoak eurok.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Horixe izan zen gizonaren nahiz emakumearen barruak astindu zituen sentimena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Formula horrek egoki adierazten du irudiak geroz eta ugariago, bai, baina geroz eta dibertsifikatuagoak eta geroz eta trukagarriagoak diren mundu batean bizi ote garen guztiok izaten dugun sentimen hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Orobat zen egia, ordea, doluak bere baitan biltzen dituen sentimenak -nahigabea, tristezia, gogogabetasuna, inhibizioa- poliki-poliki atzean utziz joana zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Hamabi lerroak baliozkoak zirela uste izatearen pozak gainerako sentimen orori lekua kentzen baitzion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Gehienak zaharrak dira, eta lekuari bizitzaren hoberenak bota dituztenen bake eta tristuraren arteko sentimen bat itsasten zaio.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 63. orr.

Sentimen hauek islatu ziren atzo hainbat kazeten orrietan, borrero, torturatzaile, barbaro, kriminal hitzak baliatu zitzuten AEBetako eta Erresuma Batuko militarren ekintzak salatzean  Berria - Mundua   2004-05-06

5 (izenondoekin)

Zuk ez didazu ulertzen beharbada sentimen bizkor horietatik geratu zaidan zirrara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Gizakiak, bereziki gaixorik dagoenak, etorkizunaren aurrean duen sentimen naturala, begiak itsu amildegiaren ertzean egoteak sortzen duenaren parekoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Hau sentimen soilaren objektua izan daiteke (atsegina), edo arrazoimen hutsarena (ongia).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 204. orr.

Gauza jakina da huts egiten dutela hitzek, sentimen biziak adierazi nahi direnean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.

Frogatuta dago min eragitea oso sentimen atsegina dela guretzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.

Eta gauza hori, azkenean, sentimen hutsa da, plazera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

Minak edo beste sentimen bortitzen batek eraginda.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Ezin zion ukatu bere buruari jeloskortasunetik oso urruti ez bide zegoen sentimen bitxi bat pizten ziola horrek, barne ezkutuenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Hondarrean, plaza hura xarmagarria zelako sentimen lausoa geratu zait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

Zer da politika, gizonen sentimen aldaezinak hobeto gidatzeko eta sortzaile bihurtzeko artea baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

Rollebon jaunak, sinesgabea izaki, apustua egin zuen Moulinseko apaizarekin ezetz bi ordu baino gehiago eman eria sentimen kristauetara bil zedin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Sentimen erlijioso hori ukaezinezkoa zen Erdi Aroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.

Gure lanbidean, sentimen osoak baizik ez ditugu izaten esku artean eta izen generikoak ematen dizkiegu: handinahia, interesa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Esker oneko sentimen epel batek bete zidan barrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honela, geuk sentitzen duguna sentitu behar dute, bizi-sentimen osoan sentikide izateko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Argitasun sentimena ikusmen-sistemak gauzen luminantziaren aurrean dituen erreakzioek eragina den bezala, kolore sentimenak ere ikusmen-sistemak gauza horiek emititzen edo islatzen dituzten argien uhin-luzeraren aurrean dituen erreakzioetan du jatorria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Horrela lehenago urratuko dira haren himenaren mintzak, eta arinago piztuko zaizkio atsegin-sentimenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

Herrian, nolanahi ere, lasaitasun sentimen bat zegoen, ia isiltasunekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Barrez irten ginen uretatik eta ohera egin nuen salto; zorabio sentimen batek hartu ninduen bat-batean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Berebiziko argitasun sentimen batez sentitzen dut komunitate hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Abentura sentimen hori ez da heldu, dudarik gabe, gertaeretatik: frogaturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Berriketa haiek bazuten halako gauza kitzikagarri bat, ausardiazkoa, eta erru sentimen apur batekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

Erlijio sentimenen indarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.

Sentimen ugari bilduko ziren orduan beren baitara, nahaspila bizian; haien arteko bat erabat harrigarria: errudun-sentimena, bizirik jarraitzeak sortua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Uler zezakeen errudun-sentimen hura, maite direnak joan eta norberak bizirik jarraitzeak pizten duen sentimen zentzugabea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Berriro indartu dut nire baitan isilean dastatzeko den komunitate sentimen hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.

Hutchesonek onartzen du kognizio-funtziorik ez duten barne-sentimenak ere badirela -morala, handitasuna, edertasuna, etab.-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne sentimen (13); gorputzaren sentimen (5)

sentimen bidez (3); sentimen datuak (4); sentimen datuen (4); sentimen errezeptoreak (3); sentimen esperientzia (3); sentimen esperientziak (3); sentimen oro (3); sentimen orotatik (3)

barne sentimena (8); errudun sentimena (5); gorputzaren sentimena (3); gure sentimena (3)

barne sentimenak (3); gorputzaren sentimenak (4); gure sentimenak (4)

gure sentimenaren (17); sentimenaren antolaera (3); sentimenaren baldintza (9); sentimenaren baldintzarik gabe (3); sentimenaren forma (7)


sentimendu (2276 agerraldi, 227 liburu eta 415 artikulutan; orobat sendimendu 203 agerraldi, 9 liburu eta 142 artikulutan eta sentimentu 90 agerraldi, 16 liburu eta 23 artikulutan) 1 iz gogo egoera edo jarrera, bihotzondoak edo zirrararen batek eragina. ik sentimen 4; sentipen.

Uste da minak, sentimendu bat, azken batean, garbitu egiten duela doilorkeria, harreman moral zuzena dutela biek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Izan ere, gorrotoa maitasuna baino sentimendu iraunkorragoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Beharbada lotsak derrigortuko zuen sentimenduak gordetzera eta alde egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Sentimenduak eraman ninduen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Maitatu behar hori izan zela zure sentimenduen motorra, Urteen poderioz, sentimendu hura ahuldu egin zitzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Zergatik haserretuko zinateke zuk sorrarazi duzun sentimendu batez?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Zure sentimenduetan sinestea, ez litzateke sentimendu horien beldur egoteko bertze arrazoi bat?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.

Sentimendu horiek guztiak gailendu zitzaizkion harik eta ispiluak Farairen begitartea [...] itzuli zion arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Ezin dut zehaztu zein sentimendu nagusitzen zitzaidan halakoetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Sentimendu hori atsekabezkoa da, dudarik gabe, sorrarazi duenak ez badu beretu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Haren aldera dituen sentimenduak adeitsuak dira, ohartzen da, baita maitekorregiak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Magistratu sentimendu gabearen erosotasun eta plazerrak, alde batetik, eta presoaren malko eta saminak, bestetik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Hemeretzigarren mendetik han kokatu industriak eman zion hiritartasun modernoaren sentimendua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Sentimenduak sentimendu, barkatzerik ez dagoen gauza bakarra adimen eza da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Hitz haien azpitik bultzaka ari ziren sentimenduek hunkitu egin ninduten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorputz-atal ihartuei indarra bihurtzen baitzien eta bihotz gogorrei sentimendu samurrak ezartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Sentimendu goibelek ez zuten, ordea, luze iraun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

sentimendu gazi-gozo bat sumatu zuen eztarrian gora.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Sentimendu nahasiak irribarre faltsu bat eragiten dit ezpainetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Abasen begiradapean, neskak sentimendu nahasi eta kontraesankorrak zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Bihotza, sentimendu ezezagun batez harritua, baratu edo egiten da urrats bakoitzean, sentitzen ari den bozkarioaz gozatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Alabaina, bada, edo izan daiteke, bederen, sentimendu moral bihotz-eragingarri horren manipulazioa, aldebikotasun arketipiko horri probetxua ateratzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Sentimendu indibiduala (kulpa) eta sentimendu soziala (lotsa).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Plazerezko eta harrotasunezko sentimendu sakon batek hartu zuen Hamida.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

Leiho atzetik itsasoari, itsaso adiskideari, itsaso minari, itsaso sentimendu-sortzaileari begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Gogobetetasunezko sentimendu batek hartu zuen eta arreta handiagoz entzun zituen gizonaren hitzak Ez zen harritzekoa jelosiazko sentimendu hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Izumenezko sentimendu batez xurgatu nituen ero hark asmaturiko giro surrealistaren xehetasun guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

Esker oneko sentimendu bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Nekez deskriba dezakedan sentimendu galdu-minezko batez egin dit osinak gainezka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 65. orr.

Amore eman edertasunak sortu eta bertuteak justifikatzen duen sentimendu gogoz kontrako bati.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sentimendu-egoera mesedegarria ez da ekintzaren ordezkoa; eta adiskidetzea lortu nahi izatekotan, ahalegin bateratu baten bidez bilatu beharko lukete alderdiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Ez zen ohikoa nigan sentimendu erakustaldi handiak egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Berak berretsi egin du aurreneko sentimendu inarrosaldia igaro ondotik, senarrarekiko orain sentitzen duen amodioa handiagoa dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 173. orr.

Ez dut hitzik nire zoriona deskribatzeko, nire sentimendu-uholde hura azaltzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Orduan, bikotekideak banatu egiten dira edo, bestela, beste harreman mota bat hasten dute, lotura eta sentimendu harremana.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 271. orr.

Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erru sentimendu pisutsu, eutsi ezinezko batek malko saminak isurarazi zizkidan kaperako erdi itzaletan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.

Une batez behintzat hala aurkitu nuen, eta bat-bateko eta ustekabeko gupida-sentimendu horrek oharkabean harrapatu ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Nork biziarazi bere baitan Jainkoagana etengabe isurtzen zenituen esan ezineko maitasun-sentimendu haiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Nazio-sentimendu indartsu bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Eta honen ondorioei elkarren interes kontrajarriek eutsi ahal izango diete bakarrik, eta ez askatasun eta berdintasun-sentimendu indartsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Une horretan berezkoa den harrotasun sentimendu batek eraginda, munduan bakarra izan nahiko luke sentitzen duena sentitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Akidura eta hustasun sentimendu jasanezin bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat ere bai, beldurrarekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.

Halako izu sentimendu lauso bat izan zuelako.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antzeko sentimendu (5); aurkako sentimendu (4); doluminezko sentimendu (12); doluminezko sentimendu bizienak (7); erru sentimendu (6); giza sentimendu (4); halako sentimendu (11); halako sentimendu bat (5); maitasun sentimendu (6)

sentimendu berri (5); sentimendu bitxi (5); sentimendu bizienak (8); sentimendu garbi (5); sentimendu gazi (7); sentimendu gazi gozo (4); sentimendu handi (4); sentimendu handiz (5); sentimendu ilun (4); sentimendu kontrajarri (4); sentimendu kontrajarriak (14); sentimendu onak (4); sentimendu sakon (9); sentimendu zoragarri (4)

erru sentimendua (5); erruki sentimendua (4); herritarren sentimendua (5); izatearen sentimendua (7); sentimendua eta borondatea (5); sentimendua nagusitu (4)

benetako sentimenduak (4); kulpa sentimenduak (5)

sentimenduak adierazteko (12); sentimenduak adierazten (4); sentimenduak eta ideiak (4); sentimenduak ezkutatu (4)

sentimenduen berri (6); sentimenduen gainean (5)

horrelako sentimendurik (4); sentimendurik gabe (4); sentimendurik gabea (4); sentimendurik gabeko (10)

bihotzeko sendimendu (34); bihotzeko sendimendu lehialenak (5); bihotzeko sendimendu leialenak (11); bihotzeko sendimendu leihalenak (6); bihotzeko sendimendu sarkorrenak (10); doluzko sendimendu (8); doluzko sendimendu bizienak (7); euskal bihotzeko sendimendu (33); euskal sendimendu (5); gure doluzko sendimendu (7); sendimendu sarkorrenak (12)

doluzko sendimenduak (4)


sentimenduka adlag sentimenduz sentimendu.

Ezin baitut denbora guztian sentimenduka bizi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.


sentimendukeria iz sentimentalkeria.

Lizunkeria onargarria da, lizunkeria eta sentimendukeria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.


sentimendutsu (orobat sendimendutsu) izond sendimenduz betea.

Periferiako lurrak zentzumenen pekoak dira (Mediterraneo argitsua, iparralde sentimendutsu gozoa, hegoalde sorgina), izpirituaren eta arrazoiaren parajea meseta da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

Urte undarreko pesta eder huni buruz bagoazi eta karia huntarat baliatzen naiz, Eguberri on eta sendimendutsu baten agiantzak egiteko irakurle guzieri.  Herria   2004-12-23


sentimental 1 izond sentimendu samurrek hunkitzen dutena; sentimendu samurrak adierazten dituena.

Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Benito Lertxundi kantariak sentimentalak ginela esaten zigun, gazte sentimentalak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 17. orr.

Sentimental hutsa naiz, badakit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.

Badakizu ez naizela bereziki sentimentala, ezta bereziki kartsua ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Isekari eta alai zena, triste eta sentimental bihurtu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Hain sentimentalak jartzen dira elkarrekin daudenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.

Hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxoriak biltzen diren lekuen ibilbidea egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aurreko hitzekin sentimental jartzeko bidera lerratu banaiz, Inazio Mujika Iraola honezkero idazle ez hain gazteak nik bidali nion eskakizunari erantzun diolako da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.

Mikelek lepoa igurtzi zion leunkiro, pertsonak sentimental edo triste jartzen zirenean egiten zekien bakarra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Mikelek ezagutu izan zuen behin edo behin halako egoera batean, eta beldur zen sentimentalegi jarriko ote zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.

O. irakaslea azaldu zen [...] nire maisu estimatua izana; baina baita zeharo sentimental azaldu ere, negar eta negar, besterik ez baitzuen egiten, nahiz eta, berez, bera matematikaria izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

3 sentimenduei, batez ere sentimendu samurrei, eta bereziki maitasunezkoei, dagokiena.

Maitagarrien zitzaizkidan pertsonen izenekin osatzen nituen zerrendek ere -nire zerrenda sentimentalek- ez zuten besterik erakusten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Abentura politiko zein sentimentalei hitz arranditsuz ekiten zien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Nire bizitza sentimental ordurako nahiko egonkorraren kontrairudi moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Garai hartan, lau toki sinboliko ezberdinetan bizi nintzenez, erro sentimentalik gabekoa nintzatekeen, nehork ez ninduen espreski maitatzen eta desertu horretan nirauen, nomada, aire kutsatua usnatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Oso hitzaldi hanpatu eta puztua, ukitu sentimental batzuekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Balio sentimentala beste deusik ez zuten pitxiak, koadroak, ontziteriak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Maitasuna gorroto bihurtzen denean bezala, kontsultorio sentimentalen estiloan esateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Ez nuke nahi erruki sentimental batek nire babes-ahalmenak ahultzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

Mugarri bat izan zen nire heziketa sentimentalean eta heziketa literarioan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 343. orr.

Nire azken urteotako frakaso sentimentalen zerrendatxoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Amaren txantaje sentimentalaren aurrean ahul agertzeko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Ez dira ergelkeria sentimentalak, istorio honetan aitaren historiaren zati bat baitago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.

Gure betetasun sentimentalaren fruitu eder zirudiena usteldu egin dela ikustea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Goroldio sentimentalik itsatsi ez zaion hitz soil batek sor lezakeen oharkabetasun beraz [...] entzun nituen Daneli buruzko aipamenak ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen: argizeituak amultsutasuna oparitzen zion eta bihotza arintzearren, prest nintzen naski, bertan debalde bezain arriskurik gabeko, dena ere on, transfer sentimental baten bideratzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.


sentimentaldu, sentimental(du), sentimentaltzen da/du ad sentimental bihurtu.

Beharbada, edozein gizoni onartuko zion, egiazki, gonbidapena: ideia horrek ez ninduen sumindu, baina jeloskortu bai, zeharo sentimentaldu alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.


sentimentalismo iz sentimentala denaren nolakotasuna. ik sentimentaltasun; sentimentalkeria.

Gizasemeok gogor lan egiteko hezi gaituzte, eta esan digute alde batera utzi behar ditugula sentimentalismoak eta tontakeriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Ihes egin behar geniola sentimentalismoari, subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du-eta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Magrisek, emaztea hil zitzaionean, liburuari idatzi zion batere sentimentalismorik gabeko -eta sentiberatasun aparteko- posfazioa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Eskarmentuko jendea, sentimentalismora batere ez emana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Hiltzen dituen animaliei sentimentalismorik gabe begiratzen saiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.

Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Erauztea apaltasunerako, norbere buruari uko egiteko, tristurarako, engainurako, lapurretarako, sentimentalismorako joera oro.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.


sentimentalista izond sentimentala.

Bera ez da, hala espero du bederen, sentimentalista bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.


sentimentalkeria iz sentimentalismoa, gaitzesgarritzat hartua.

Halako sentimentalkeria lauso batek itotzen zion espiritua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Eta, gainera, sentimendu falta hori itxurazko sentimentalkeriekin ezkutatzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Egiaz, bere sentimentalkeriak ez zidan onik egiten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.

Sentimentalkeria alde batera uzten duen lirika bat.  Berria - Kultura   2004-05-13

Ez da negarrez eta sentimentalkerietan hasten; ez da hori; baina ohitura du ordu laurden osoan oin orpoen eta oin punten gainean balantzaka aritzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Arduradunaren ahotsa aditzen da sei ontza zentzu eta hausnarketa erlijiosoko hiru lerro eskatuz edo jakituria alde batera uzteko eta sentimentalkeriari bide emateko aginduz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.


sentimentalki adlag sentimenduen aldetik.

Ekonomikoki proletarioa naiz; sentimentalki nerabe hutsa; baina bizi, burges ttipi bat bezala bizi naiz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 71. orr.

Sentimentalki garrantzi handia hartzen du euskarazko itzulpen honek.  Berria - Kultura   2004-12-29

Ez ninduten betetzen damu- eta elkartasun-aldarrikapen prestu eta orokor haiek, sekula ikusi gabeko jendeak eginak, ez bainuen ezagutzen haien beste aurpegia, eta ez baitziren ziur aski sentimentalki baino inplikaturik egongo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Hemen gertatzen ziren gauzak abstraktuak ziren enetzat edo sentimentalki ikusten nituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.


sentimentaloide izond sasisentimentala.

Batzuk eta besteak bat etorri dira esatean modu serioan tratatu dela maitasuna eta maitemintzea, eta ez dela egin melodrama sentimentaloide eta erromantikozalea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Euskal eta andaluz folklorearen artifizea, funtsean beratsua (jende jitojudutar komiko sentimentaloidea) izan dela ikusteko, ez baita antropologian doktore izan beharrik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.


sentimentaltasun iz sentimentala denaren nolakotasuna. ik sentimentalismo; sentimentalkeria.

Biak erromantizismoaren aurkakoak dira, baina beren sentimentaltasuna aurkituko dute.  Berria - Kultura   2006-02-12

Gure historiari buruz axalezko gainbegiradak eman dizkiegu, legenda sortzen dutela laster ezjakinak eta sentimentaltasunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.


sentimentu ik sentimendu.

sentina iz itsasontziko bateko behealdeko barrunbea, gilaren gain-gainean dagoena, eta filtraturiko urak pilatzen direna.

Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Inork ez zuen hitzik atera nahi, sentinako txapetara beha geunden hamabi gizon gordin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.


sentipen (995 agerraldi, 144 liburu eta 112 artikulutan) 1 iz gogo egoera berezia, zentzumenen bidez edo bestelako eraginen baten ondorioz nabaritzen dena. ik sentsazio; sentimendu.

[Lobulu frontalek] ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin; alegia, ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

Zuzen jokatzen jakin ez zuelako sentipena zeukan, iruditzen zitzaion bere ahalbideak ez zituela egoki erabil.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.

Orain badakigu sentipen eta emozioak urdailean izaten direla, janaritik bilakatuak isurkin gastrikoen eragin kimikoaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Animaliei sentipenak ukatzen zizkien aro bat zen Skinnerren aroa -ondorioztatu zuen Templek-, eta automatatzat hartzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Sarritan izan dut sentipen hau: ume baten begietatik beste norbait ari zitzaidala begira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Itomenezko sentipen batek gainezka egin zion Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Erbesteratze- eta galera-sentipenek eta oroiminak mundu mota bat, berak galdutako benetako munduaren ordezko bat eskatzen bazuen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena; artegintzaren ahalmenaren adierazgarri, ordea, kontrolpean zeuden sentipenok.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Sakonagoko nahasmendu ia adierazezin bat sentitzen zuen, eta ikara, eta sentipen horiek, hain zuzen ere, margolanean kolorea erabiltzen saiatu zen hilabetean jo zioten gailurra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Etxerako bidean, maitasuna, sakontasunik gabeko sentipen bat zela iruditu zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

Hik, egiaz, gorrotoa hidan, hogeita lau urtez gorrotatu ninduan, eta sentipen horrek higan loturarik sendoenen ezaugarria zian, bai, anaitasunaren pareko indar eta garra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Azkenik, gertaera edo fenomeno bati buruz batek duen iritzi edo sentipen bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

2 (izenondoekin)

Amets tankerako irudi haiekin batera, sentipen berri bat nagusitu zitzaion: "deitua" zela sentitzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Batera eta bestera ibili nintzen Branforden, déjà vu eta jamais vu sentipen bitxienarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Sentipen atsegina zen, han Ronekin eserita egotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Bere gorputza ezagutzen eta sentitzen hasten da, eta berehala ohartzen da gorputzeko zati guztiek ez dizkiotela sentipen berdinak eragiten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Irudiak ikuslearen atsegingarri izateko helburua du, hari sentipen (aisthesis) bereziak sorraraztekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Errezeptore desberdinak informazio eta sentipen desberdinak jasotzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Hain zuzen ere, (sentsazio eta sentipen oinarrizkoen ikuspegitik) animaliek eta pertsonok dugun oinarri komunaz jabetzeak ematen zion aukera animaliekiko halako sentiberatasuna erakusteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Gauean izarretara begiratzen dudanean, badakit izan beharko nukeela sentipen "numeniko" bat, baina ez dut halakorik sentitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Arteak bai baitu indarra halako sentipen bete-betekoak agerian jarri eta, hala ere, bridaturik emateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Nire sentipen beroenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin zezakeen azaldu, sentipen kontua zen dena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 145. orr.

Kontatzen ditudanak oker badaude, ez da inor engainatzeko asmoz propio okertu ditudalako, sentipen-usteok niretzat ustekabean ustel direlako baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.

Isla orok gugan helburu bat balu, susma genezake adimena ez dela islatzeko tresna bat bakarrik, bere sentipen-horizontean jartzen zaion ororentzat arduragabe den ispilu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Elkartze sexuala sentipen eta plazer sinfonia ederra da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Akademia bukatu, eta Armadako zerbitzuan izan ginen garaian, nik beti izan nian neure baitan segurtasun-sentipen hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Gauzen zein ezaugarrik bideratzen dute mugimendu-sentipena?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Nondik nora, zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

Kulpa sentipen horrek zer egin ez dakitela uzten ditu emakume asko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Japonia Asian dago, baina modernizazioaren ondoren bere burua ez du asiartzat; eta, gainera, nagusitasun-sentipen batek Asiako beste lurraldeak zapaltzera bultzatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.

-Joateko agindu dizut! -zioen printzeak, oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizi sentipen (3); erru sentipen (5); halako sentipen (9); oso sentipen bitxia (4)

sentipen arraro (3); sentipen arraroa (4); sentipen atsegin (3); sentipen atsegina (4); sentipen atseginak (3); sentipen bakarra (3); sentipen bat izan (3); sentipen bat uzten (3); sentipen bera (7); sentipen berak (3); sentipen berbera (4); sentipen berezi (5); sentipen berezi bat (3); sentipen berri (4); sentipen berriak (4); sentipen bitxi (6); sentipen bitxia (11); sentipen bitxia zen (3)

sentipen eta plazer (3); sentipen gazi (5); sentipen gazi gozo (3); sentipen kontrajarriak (5)

sentipen onak (5); sentipen oso (3); sentipen samur (3)

antzeko sentipena (3); ari nintzelako sentipena (3); barne sentipena (3); bezalako sentipena (3); delako sentipena (3); handi baten sentipena (3); izanaren sentipena (4); izandako sentipena (3); izatearen sentipena (4); nintzelako sentipena (3)

sentipena daukat (4); sentipena ematen (4); sentipena eragiten (5); sentipena izan (12); sentipena izan nuen (4); sentipena izaten (4); sentipena nuen (3); sentipena sortzen (5)

usain sentipena (3); zegoelako sentipena (3); zelako sentipena (3); zuelako sentipena (3)

sentipenak adierazten (3)

sentipenei buruz (3)


sentitu, senti(tu), sentitzen (orobat sentidu g.er) 1 du ad zerbaiten sentipena izan.

Freskotasuna sentitu nuen, iturri batena zirudien ur hotsa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.

Guztiz kontzentraturik nengoela, esku bat sentitu nuen bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan, eta orduan eta gehiago asaldatu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Hamabigarren tronkoan itomena sentitu zuela, eta hortik aurrera ez zela ezertaz gogoratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Egiaz diotsuet, ez dudala suaren berorik, ez haragian minik sentitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Gauerdia jo zuen; zirrara sentitu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Beraz, ez nuen zalantzaren zirrararik sentitu, eta ezta gelatik atera beharrik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Ikasturtea amaitu eta agur esatean, sekulako emozioa sentitu genuen, eta biak egon ginen negarrez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Hura guztia norbaiti adierazteko gogoa sentitu zuen, bere buruan argiago ikusteko batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Andreak frantsesez hitz egiteko premia sentitzen omen du batzuetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Egun batez, berak tratabiderako uzten zidan zirrikitua handitu egin zela sentitu nuen, eta "zer moduz, Virginia?", esan nion, bere izena ebakiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Hala sentitzen dut nik behintzat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.

Horretan, han zegoela sentitu nuen, eta pozak, poz ero batek, hartu ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Une batetik bestera, urrun egondako gauzak hurbil sentitu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

-Ez al duzu inoiz sentitu, Fermin, izarrek zerbait esan nahi digutela baina guk entzun ezin, eta ezintasun horrek are gehiago larritzen gaituela?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.

Hori fisikoki sentitu dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.

Estepa-otso sentitu izan duzu, maiz, zeure burua...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

Xurgatua sentitu zuen Perrettek bere burua; garrasi egin zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

2 (da aditz gisa)

Luigik eskua estutu zidan berriro berotasun handiz; ni, ordea, oso gaizki sentitu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Ni errugabe sentitzen ninduan, noski: arau guztiak zorrotz bete nitian beti, ez nioan inolako aitzakiarik onartu neure buruari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.

Bat-batean txikia sentitu nintzen, barregarria.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 287. orr.

Ondoezik sentitu nintzen, ez dakit zergatik ia beldurra izan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Indarberritua sentitzen nintzen, gauza handiak egiteko gai.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

-Triste sentitzen naiz -esan zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Dohatsu sentitzen naiz -erantzun zuen behin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Taldean integratua sentitu izan zara betidanik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

Seguruago sentitu naiz: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Ahalmenik gabe sentitu nintzen, antzu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Zirrararen zirraraz, zinez maitemindua sentitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

1220an erabaki larri bat hartzera behartua sentitu zen Frantzisko: Ordenako agintea besteen esku uztera, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Gizon guztiak altxor ukigabe eta isilpeko baten jabe sentitu ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Ez naiz emakume izateaz harro sentitu izan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

Sarkin bat sentitzen naiz -esan zuen-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

3 entzun-edo.

Presaka Pantxok eta Sebastianek, txorien kantak sentitu eta kosta egiten zitzaielako haien bila joan gabe etsi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Haiek ez zituzten tiroak entzun, gizonak erortzerakoan ateratako soinua sentitu, odola ikusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.

Amonaren ahotsa sentitu genuen gelako leiho irekitik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 167. orr.

Iruainera iristean, goiko bizitzako gela batean sentitu nuen osaba Juan, altzariren bat arrastaka mugitzen, iruditu zitzaidanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Ez dituzu nire pausoak sentitu eskaileretan behera?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 207. orr.

Kolpeak sentitzen nituen, min egiten zidaten, sendoa banintzen ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Laster, ama sentitu nuen atea zabaldu eta egun onak ematen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Ate hotsa sentitu zuen tabernaren beste muturrean, eta burua jiratu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.

Une hartan atea sentitu genuen eta Annette sartu zen alaitasun iskanbilatsuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Musika gora etortzen sentitu zuen Dylanek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Zigilu bila hasita nengoela, sarraila-hotsa sentitu nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

4 damu izan, atsekabe hartu.

-Sentitzen dut -esan nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 148. orr.

Benetan sentitzen dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

Biziki sentitzen dut.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Sentitzen dut, baina bizitzak sekulako bueltak ematen ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

Ralph, sentitzen dut, baina etorri naizenerako bisita-ordua pasea zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 142. orr.

-Sentitzen dut, barazki estimagarri horiek, baina, inori meriturik kendu gabe, neure egiten dut adiskidetasunaren gorengo ordezkari izatearen ohorea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 144. orr.

Sentitzen zuen artistengatik, nola ez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.

Sentitzen diat berarengatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.

Sentitzen dut neure kromosomengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

5 sentitzeke adlag sentitu gabe.

Han zegoen burua hesi gainetik begira, ni airez aire eta batere oinazerik sentitzeke bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 106. orr.

Handik aurrera hala-hola jarraitu zuen harremanetan, baina jadanik Maddalenenganako ezer berezirik sentitzeke.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 251. orr.

Anestesia lokalaren eraginpean agerian jarrita, nahiko xehetasun handiz azter dezake kirurgialariak, gaixoa erabat kontziente egonik eta minik sentitzeke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

amorrua sentitu (9); antzeko zerbait sentitu (13); arraro sentitu (7)

bakarrik sentitu (26); barruan sentitu (6); beharra sentitu (49); beharra sentitu zuen (16); beharturik sentitu (8); behartuta sentitu (9); beldurra sentitu (17); beldurra sentitu zuen (8); berehala sentitu (10); berehala sentitu nuen (6); berezirik sentitu (10); beroa sentitu (19); beroa sentitu zuen (6); berriro sentitu (13); beti sentitu (12); bezala sentitu (79); bezala sentitu nintzen (23); bezala sentitu zuen (10); bezalaxe sentitu (12); bizia sentitu (16); bizia sentitu zuen (11)

dardara sentitu (9); deseroso sentitu (27); deseroso sentitu zen (10)

errudun sentitu (24); errudun sentitu zen (8); errukia sentitu (7); esku bat sentitu (9); eskua sentitu (9); ezer sentitu gabe (7)

gainean sentitu (8); gaizki sentitu (20); gaizki sentitu nintzen (10); gertu sentitu (8); gogo bizia sentitu (8); gogoa sentitu (20); gogoa sentitu zuen (8); goragalea sentitu (9); gustura sentitu (14)

hala sentitu (14); halakorik sentitu (7); halaxe sentitu (7); harro sentitu (23); hobeto sentitu (19); hobeto sentitu nintzen (7); horrela sentitu (7); horrelakorik sentitu (9); hotsa sentitu (10); hotza sentitu (14); hotza sentitu zuen (10); hotzikara bat sentitu (9); hotzikara sentitu (16); hurbil sentitu (10)

ikara sentitu (8); ikusi eta sentitu (9); inoiz sentitu gabeko (6); itolarria sentitu (8)

kanpo sentitu (7)

lasai sentitu (6); lasaiago sentitu (11); libre sentitu (9); lotsa sentitu (12)

mina sentitu (23); mina sentitu nuen (8)

ondo sentitu (13); ondoezik sentitu (11); ongi sentitu (7); orduan sentitu (13)

pena sentitu (11); pena sentitu zuen (6); poza sentitu (18); poza sentitu nuen (8); pozik sentitu (12); premia sentitu (14)

sentitu gabeko (11); sentitu orduko (11); sentitu ote zuen (10); sentitu zuen harryk (12); sentitu zuen norak (6); sentitu zuen orduan (11)

usaina sentitu (8)

zerbait sentitu (22); zirrara sentitu (13); zirrara sentitu zuen (9); ziztada bat sentitu (8); zoriontsu sentitu (12)

bakarrik sentitzea (6)

eroso sentitzeko (7); errudun sentitzeko (6); harro sentitzeko (6)

sentitzeko aukera (7); sentitzeko gai (11); sentitzeko gauza (9); sentitzeko modu (6)

ahul sentitzen (9); ama sentitzen (6); antzera sentitzen (7); arin sentitzen (6); arinago sentitzen (6); arraro sentitzen (10); arrotz sentitzen (16); aske sentitzen (10); asko sentitzen dut (11); askotan sentitzen (6)

bakarrik sentitzen (57); bakarrik sentitzen zen (8); barnean sentitzen (9); barruan sentitzen (19); baztertuak sentitzen (8); baztertuta sentitzen (11); beharra sentitzen (43); beharra sentitzen zuen (7); beharturik sentitzen (7); behartuta sentitzen (11); beldurra sentitzen (7); bene benetan sentitzen (6); benetan sentitzen (23); benetan sentitzen dut (13); berdin sentitzen (6); beroa sentitzen (17); berriro sentitzen (6); beti sentitzen (8); bezala sentitzen (176); bezala sentitzen naiz (29); bezala sentitzen nintzen (22); bizia sentitzen (9); biziki sentitzen (10)

desberdin sentitzen (6); deseroso sentitzen (21)

eroso sentitzen (58); eroso sentitzen naiz (6); erosoago sentitzen (18); errudun sentitzen (43); errudun sentitzen zen (7); errukia sentitzen (6); etxean bezala sentitzen (11); euskaldun sentitzen (7)

falta sentitzen (8)

gai sentitzen (17); gainean sentitzen (7); gaizki sentitzen (39); gaizki sentitzen zen (8); galdua sentitzen (8); galduta sentitzen (7); gauza bera sentitzen (10); gauza sentitzen (16); gehiago sentitzen (15); gertu sentitzen (11); gertuago sentitzen (6); gizon sentitzen (8); gogoa sentitzen (11); gorrotoa sentitzen (6); gustura sentitzen (33); gusturago sentitzen (10)

hala sentitzen (28); hala sentitzen zuen (6); halaxe sentitzen (20); harro sentitzen (32); harro sentitzen zen (7); hobeki sentitzen (13); hobendun sentitzen (6); hobeto sentitzen (45); hobeto sentitzen hasi (7); hobeto sentitzen naiz (18); horixe sentitzen (14); horregatik sentitzen (11); horrela sentitzen (14); hotza sentitzen (13); hurbil sentitzen (15); hurbilago sentitzen (13); hutsik sentitzen (9)

ikusten eta sentitzen (6); indartsu sentitzen (13); indartsuago sentitzen (8)

jota sentitzen (6)

kanpo sentitzen (7); kide sentitzen (6)

lasai sentitzen (7); lasaiago sentitzen (6); libre sentitzen (15); lotsa sentitzen (15)

mina sentitzen (22)

nekaturik sentitzen (8); nola sentitzen (47); nola sentitzen zara (7)

ondo sentitzen (37); ongi sentitzen (13); orain sentitzen (20); oso bakarrik sentitzen (7); oso eroso sentitzen (6); oso gaizki sentitzen (7); oso ondo sentitzen (6)

pena sentitzen (6); pentsatzen eta sentitzen (7); plazera sentitzen (7); poza sentitzen (13); pozik sentitzen (17); premia sentitzen (24); premia sentitzen zuen (6); presioa sentitzen (6)

seguru sentitzen (18); seguruago sentitzen (11)

sentitzen dut (471); sentitzen naiz (273); sentitzen nintzen (269); sentitzen nuen (289)

triste sentitzen (6); urrun sentitzen (13); urrunago sentitzen (7)

zer sentitzen (111); zer sentitzen zuen (13); zerbait berezia sentitzen (9); zerbait sentitzen (15); zergatik sentitzen (10); zorabioa sentitzen (6); zoriontsu sentitzen (24); zoriontsu sentitzen nintzen (6); zoritxarreko sentitzen (9)


sentituarazi ik sentiarazi.

sentitze 1 iz zerbaiten sentipena izatea.

Sentitzearen xedea ez da jakitea, arrazoimenak eragiten baitu jakitea, mugitze soila baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Baina zinez normala da orain bi urte doi idatzi nuen testuan nire deus ez ikuste edo ez sentitze hori?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

Orduan sentitu nuen hezurretaraino paper zuriak eragiten duen zorabio hori, tximeletak sabelean sentitze hori. Nahiz eta taldekideekin entrenatu, taldearen barruan sentitze hori edo tokia bilatze hori hasieran pixka bat kostatzen zaizu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 46. orr.

Badirudi zenbait herrik bereziki sentitzen duela herrimina eta besteek ez bezala sentitze horrek hitz nostalgikoak sortzen dituela: morriña, saudade, sodade...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 212. orr.

Maisua eta distzipulua, mila modutan, fedeak sortu ditu, munduan errudun sentitze zahar batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barne sentimenak sentitze ekintzak antzematen ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Arrazoitako pertsonak, beren ulertze- eta sentitze-moldeetatik dena iragazten dutenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Musikari bakoitzaren ikuspuntua edo sentitze era talde osoarenarekin amankomunean jartzeko gaitasunean.  Berria - Kultura   2006-04-06


sentitzeke ik sentitu.

senton1 iz pertsona oso zaharra.

Malkoak zerizkiela ikusi ditiagu Zazpi Urteetako gerratean borroka latza egindako sentonak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Berrogeita hamar urteko senton kaskaildu honek -ni neure artean- zer espero dezake 30 urte gazteago diren sexu-pitxi horiengandik?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.


senton2 iz

Hitz eta esapideetatik unitate handiagoetara igarotzen bagara, sentonak aurkitzen ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 148. orr.

Asmatitzek eta sentonek hitzak-eta biltzen dituzte, bi batugai (edo gehiago) zeuden lekuan batura bat ezarriz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.


sentondu, senton(du), sentontzen da/du ad senton bihurtu.

Eta, baldin zaharraren ezaugarrietarik bat esperientzia bada, nola sentitu nintzen, gazte nintzen arren, zaharturik eta sentondurik...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.


sentorale iz erromesa.

Iratzar sentorale, ez egon egarri .  Herria   2001-05-24


sentsasio ik sentsazio.

sentsatzio ik sentsazio.

sentsazio (927 agerraldi, 134 liburu eta 265 artikulutan; orobat sentsazione g.er., sentsasio g.er. eta sentzazio g.er.) 1 iz sentipena.

Entzutea, ikustea, sentsazio guztiak, erabat pasibo eta jasotzaile ziren Lockerentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Nik benetan sinisten dut haurtzaroko sentsazioek eta bizipenek guregan duten eraginean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

Artelanak eragiten dituen sentsazioen eta sentipenen azterketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Baditugu haurrak, bizitzan momentu bat dira eta momentu hori ere bukatzen da, eta badaukagu pasatzen den denboraren sentsazio bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 319. orr.

Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Unean uneko sentsazio eta inpresioei soilik erantzuten zieten, edo joan-etorri urduri eta zentzugabeetara pasatzen ziren moteltasunetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Sukarrarekin egon naizen egunetan, inoiz sentitu ez nuen sentsazio bat izan dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Ez daukat hitzik Chicagok sortarazi dizkidan sentsazio eta sentimenduak azaltzeko, sentsazio eta sentimendu horiek hitzetan itzulezinak balira bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 105. orr.

Sentsazio batzuk nabarmen eta are jasanezin zaizkie; beste batzuk, berriz, apaldurik edo ia ezereztuak dituzte (esate baterako, batzuetan ez dute sentitzen mina bera).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Gelditasun handia eta bake-sentsazioa biltzen ditu, ez bakarrik haren Pontiton jenderik ez dagoelako eta eraikinak eta kaleak hutsik daudelako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

Esaldia burutu bezain pronto, halako déjà vu sentsazio bat izan nuen, baina ez zen ilusioa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 250. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sentsazio fisikoa da, guztiz erreala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 211. orr.

Garbi dago bi farola dauden kale batean baino seguruago sentituko garela hogei dauden lekuan, baina sentsazio psikologikoa da hori.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Zakila hatz artean estutu eta sentsazio atsegina izan nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 40. orr.

Etxetik gertu, halako batean, sentsazio berezi bat nabaritu zuen bizkarraldean, hats epel moduko sentsazioa garondoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Sentsazio berrien gaindosia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Sentsazio goxo lasaigarria zen; aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Urdailean halako sentsazio bitxi bat nuela, bulegoko sukaldean sartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

Ikusmen normaleko pertsonek, ikusmen hutsezko sentsazioetatik abiatuz, nekerik gabe taxutzen dituzte formak, ertzak, gauzak eta eszenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Uste dut folioz beteriko karpeta lodia ikusi baino lehenagoko sentsazio bat izan zela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 168. orr.

Bere etxean zegoelako sentsazio iheskorra izan zuen lehen unean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.

Film on bat egiteko elementuak zituen zuzendariak, baina elementu horiek alferrik galdu dituelako sentsazioarekin amaitzen du ikusleak.  Berria - Kultura   2004-09-21

Zuk fitxatutako zein jokalarirekin izan duzu asmatu duzulako sentsazioa?  Berria - Kirola   2006-02-26

Oso sentsazio bitxia da benetan, ni bezalako batentzat, egunkaria idaztea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

Ez zuen sekula sentsazio izu-gozo hura bizi izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Yolok 14 urterekin izan zituen lehendabiziko sentsazio homosexualak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Hortxe zegokeen, Verreyren ondorioaren arabera, "sentsazio kromatikoen gunea".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik ez nuen hori "ikusi" inola ere; ez nuen inolako eszenarik ikusi, baizik kolore askoko irudi korapilatsu bat, sentsazio multzo zeharo abstraktu eta kategorizatu gabeko bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Sentsazio gurpilaren edozein jira-biraren distira edo itzala pausatutako unea kristalizatu eta izozteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik, ordenagailu aurrean jartzen nintzen bakoitzean, idazten nuelarik ere, ezintasun sentsazio batek harrapatzen ninduen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 143. orr.

Neure barruan hazten sumatu nuen, ustez lehenbiziko aldiz, huts sentsazio higuingarri bat: horixe zen, beraz, "bestelakoa izatea".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Bularrean nuen hustasun sentsazio berezi zoragarri hori gorputz ataletara zabaldu zen berehalaxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.

Euforia sentsazio on batek hartuta sentitzen zenez gero.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 193. orr.

Libertate sentsazio bera sentitzen nuen irakurtzen nuenean eta bazterretan, naturan, zaldiekin, ninderabilenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Urteak ziren jadanik ez zuela tristura sentsazio hori nabaritzen beragan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.

Sargori sentsazio higuingarria zegoen oraindik ere hiri osoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.

Halako babes-sentsazio bat ematen zizun, hots guztiak eta gauzen abiadura bera moteldu balira bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

Mundu naturalarekiko galera-sentsazio hori kasu guztietan nabarmendu izan da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sentsazio (11); halako sentsazio bat (3); oso sentsazio (8); oso sentsazio onekin (3); porrot sentsazio (3)

sentsazio arraro (5); sentsazio arraro bat (3); sentsazio arraroa (4); sentsazio arraroak (4); sentsazio atsegina (8); sentsazio bat izan (4); sentsazio bera (4); sentsazio berezi (10); sentsazio berezi bat (6); sentsazio berezia (5); sentsazio berri (4); sentsazio bitxi (7); sentsazio bitxi bat (3); sentsazio bitxia (5)

sentsazio eta sentimendu (3); sentsazio gazi (5); sentsazio gazi gozoa (3)

sentsazio kontrajarriak (3)

sentsazio on (3); sentsazio ona (6); sentsazio ona da (3); sentsazio onak (24); sentsazio onak izan (7); sentsazio onekin (4)

zein sentsazio (3); zer sentsazio (8)

gorri sentsazioa (6); izanaren sentsazioa (7); izatearen sentsazioa (4); lasaitasun sentsazioa (4); segurtasun sentsazioa (3)

sentsazioa dut (3); sentsazioa dute (3); sentsazioa ematen (8); sentsazioa ematen zion (3); sentsazioa eragiten (3); sentsazioa geratu (3); sentsazioa izan (9); sentsazioa izango (6); sentsazioa izango duzu (4); sentsazioa izaten (8); sentsazioa izaten zuen (3); sentsazioa sortzen (7); sentsazioa sortzen du (3); sentsazioa utzi (4)

sentsazioak berreskuratu (3); sentsazioak berreskuratzeko (3); zer nolako sentsazioak (3)

izanaren sentsazioarekin (3); sentsazioarekin irten (3)

sentsazioari dagokiona (5)


sentsazionalismo 1 iz komunikabide batzuen joera, berrien alde deigarrienak nabarmentzea, garrantzizkoenak alboratuz, ezaugarri duena.

Hedabideek jarraitu beharreko hamabi puntu aipatzen ditu Minobisek, besteak beste, honakoak: genero indarkeriak giza eskubideak urratzen dituela erakutsi, biktimen intimitatea errespetatu, sentsazionalismoa saihestu eta edukia daukaten irudiak bakarrik argitaratu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Argentinan sentsazionalismoa da nagusi gisa horietako gaietan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Sentsazionalismo hutseko albisteak zabaltzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hogeita hamarreko urteen hasieran, sona hartu zuen Lyssenkoren izenak, hark bere "aurkikuntza" esaten zionari ematea lortu zuen sentsazionalismo-kutsuarengatik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 43. orr.


sentsazionalista 1 izond sentsazionalismoa ezaugarri duena; sentzazionalismoa lantzen duena.

Prentsa sentsazionalista zein kalitatezkoak, eskuinekoak zein laboristak, den-denek kritikatu zuten oso gogor Blair-en jokamoldea. News of the World egunkari sentsazionalistak igandean ematen zuen horren berri.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.

Zer egin ezean aldizkari sentsazionalista bat irakurtzen ari zen, munduko miseria, ospetsuen esamesa eta zenbait emakume ospetsu eta ez hain ospetsuren biluztasunarekin denbora pasatzen eta morboa asetzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Hau kultur saioa baita, KULTUR saioa, eta ez eztabaida saio sentsazionalista horietarikoa!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 13. orr.

Usteko duzu literatura sentsazionalista merkea egiten ari naizela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Agentzia horiek mundu osoko "puntu beroenetan" barreiatuak dituzte beren erreportariak irudirik ikusgarrienak, sentsazionalistenak eta unibertsalenak hartzeko eta zabaltzeko prest.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

IMCk ezkerreko poltsikotik ateratzen du informazioa, era sentsazionalistan hitz eginez, IRAk gobernuaren erakundeetan espiak dituela dioenean.  Berria - Mundua   2006-02-03

2 irud/hed

Esate bateko, zaldiak eta behorrak bezain gordin, beren organu sexual sentsazionalistak amodio grina gorritan erakutsiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.


sentsazione ik sentsazio.

sentsibilisatu ik sentsibilizatu.

sentsibilitate 1 iz sentiberatasuna, sentikortasuna.

Esneak amatasuna, erroak, sentsibilitatea dakarzkigu gogora.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.

Ustez sentsibilitatea dutenek gai handietara jotzen dute beren burua edertu nahi dutenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Edozeinek pentsatuko du, sentsibilitate pixka bat izanez gero, basakeria hutsa izan zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Hik gauza horiek ulertzeko sentsibilitatea bahuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Jakitateak ez duen sentsibilitatea badu bihotzak eta konprenitzen du doinu horrek zer erran nahi duen. zakar erasan baitio kalimotxoaren eta kalitxikiaren azpikulturak geure gazteen sentsibilitateari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Haiek han etzanda, bakarrik, noragabe dauden bezala nago ni, heroinaz izan ezik osterantzeko gauza guztiekiko sentsibilitatea galdurik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 235. orr.

Mundu mailako ingurumen eta gizarte arazoak konpontzeko beste sentsibilitate batzuk eta funtzionatzeko beste modu batzuk behar direla iritzita, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Sentsibilitatez egindako itzulpena inondik ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

2 (izenondoekin)

Sentsibilitate politiko desberdinak zaudek, zaharrak eta gazteak zaudek, unibertsitatean ikasitakoak, hiri eta baserriko girokoak...  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

Aukera horrek, noski, sentsibilitate erromantikoa adierazten zuen. Zibilizazioaren lehen ondorioa sentsibilitate nerbiosoaren garapena da, eta sentsibilitate horren harrotze edo bizkorketa gure gaitz nahiz plazerren jatorrian dago. ez dakit urteen berezko uzkurtze baten poderioz ala irakurketaren sentsibilitate erne berriaz, artaldean ez nintzela gustura sentitzen ohartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Hurrengo kantua ere sentsibilitate handikoa izan zen; handiegikoa apika.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 164. orr.

Eta sentsibilitate osagarri bat: lurraldetasuna.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Wagnerren musikan sentsibilitaterik gorena aurkituko duk, Oskar, giza arimak asma ditzakeen sentimendurik garbienak, Jainkoarengana hurbiltzen gaituztena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Saiatuko naiz, nolanahi ere, [...] irakurlearen sentsibilitate kristalezkoa ez mintzen, edo hobe -kristalezkoa den neurrian-, ez pitzatzen edo hausten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mina sortzen sentitu zuen puntu haiek denak bat egin zuten berehala, ondoez orokor eta normalago bat sortuz, eta orduan sentsibilitate une berriak piztu zitzaizkion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal Herrian, beste lekuetan bezala, idazleek literatur sentsibilitate ezberdinen arabera dituzte koadrila ezberdinak egiten, modu naturalean gainera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 161. orr.

Frantzia-katolikoaren-apezgai-euskaldun-fededun gixakoak ginen, doi doia Ybarnegarayen altxotik harrotzen hasiak, Errepublikaren maitatzen ere, eta kristautasunaren gizarte-sentsibilitateari ohartzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 89. orr.

Gure agintarien kultur politika eta sentsibilitatea oso kaskarrak dira, oinarrizkoak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 75. orr.

5 irud/hed

Gai honekiko sentsibilitatea hildakoak daudenean baino ez da agertzen, baina ezin dugu ahaztu istripu larri eta lanak eragindako gaixotasun ugari ere badaudela.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Askotariko ikuspuntu eta sentsibilitateak bilduko dituen akordioa lortzea du helburu prozesuak.  Berria - Harian   2006-03-18

Harrigarria da nola isurtzen duen liburuak sekulako gizatasuna eta sentsibilitatea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Ohartua nintzen ene omonier lagunari arriskutsua iduritzen zitzaiola sentsibilitate hori, bereziki marxismoaren analisiek leku handiegia hartzen zutelakotz Mounieren ikuspegian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

6 zentzumenen bidez sentimenak hautemateko ahalmena.

Erretinaren eta begiko nerbioaren sentsibilitatea, ordea, errotik suntsitu zituen altzairu galdatuaren beroak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Gero, musuak sentsibilitatearen punturik finenera iristen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Giza primateok ez daukagu beste ugaztunek usainetarako daukaten sentsibilitatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Espresiorik eta sentsibilitaterik gabeko bere begi biribilekin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Ezkerrekoa protesia zuen, bizi-zipriztinik gabekoa, Danielak ukatzen zion sentsibilitaterik gabekoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Bartzelonako Udalak zezenek sentsibilitate psikikoa dutela dioen deklarazioa onartu du.  Berria - Gaiak   2004-04-07

7 eragineei erantzuteko ahalmena.

Atalas-fenomeno batzuk ere ez ditugu gogoratzeko baizik aipatuko (oso azalera txikiak direnean, esate baterako, argizko orbanaren tamainak ez du eraginik sentsibilitatean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Efektua handik egun gutxira ikusi zen: xaflaren sentsibilitatea desagertua zen, literalki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriko sentsibilitate (5)

sentsibilitate apur bat (3); sentsibilitate eza (4); sentsibilitate ezberdinak (4); sentsibilitate guztiak (6); sentsibilitate guztiek (4); sentsibilitate guztien (3); sentsibilitate handia (4); sentsibilitate politiko (26); sentsibilitate politiko ezaz (3); sentsibilitate politiko guztiak (4); sentsibilitate politiko guztien (3)


sentsibilizatu, sentsibiliza, sentsibilizatzen (orobat sentsibilisatu g.er.) da/du ad zerbaiten garrantzia edo balioa ikusarazi.

Egünaldi hortaz baliatüko da gazteen sentsibilizatzeko eüskararen egoeraz.  Herria   2003-03-06

Gizartea sentsibilizatzen saiatuko dira ELA eta LAB, eta «beharrezkoa bada», protestak antolatuko dituzte merkataritza guneetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Oso garrantzitsua da etorkin horiek nahiz bertako jendea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Zeharo sentsibilizaturik gaudela pobreziak, egitura-doiketak eta zor programek, nazioarteko merkataritzak eta jabetza intelektualerako jardunbideek Giza Eskubideei eragiten dizkieten kalte larriez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Montrealek erreferenduma proposatu zuenean Kanadako Armadako buruak ez zuela esan Kanadako Armada lurraldearen batasunaz «oso sentsibilizaturik» zegoela.  Berria - Harian   2005-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herritarrak sentsibilizatzeko (3)


sentsibilizatze iz zerbaiten garrantzia edo balioa ikusaraztea.

Ingurumenaren zainketari buruzko sentsibilizatze lan honetan, hitzek gauzen erranahia adierazten badute, argazkiek finkatzen laguntzen dute.  Herria   2004-10-28

Baina halako gertaerak salatzen ditugun guztiok gizartearen sentsibilizatzea sustatu beharko genukeela uste dut.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02


sentsibilizazio 1 iz sentsibilizatzea.

Buru batzarrek gure alderdikideek euskararen erabileraren alorrean izan beharreko sentsibilizazio aktiboa bultzatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Indarkeria eta gatazkei eman beharreko konponbideen inguruko sentsibilizazio soziala sakondu dutela.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Sakoneko afera jendearen benetako sentsibilizazioan datzala uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Campusean Sexu Erasoen gaineko Sentsibilizazioaren Astea da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Musika jaialdiaren aurretik Bilboko Erakustazokan hegoaldeko komunitateekiko sentsibilizazioa bultzatzen duten ekintzak egingo dira, beste kultura eta gizarte mota batzuk ezagutarazteko asmoarekin.  Berria - Kultura   2004-04-23

Informazioa kanpainak: Sentsibilizaziorako eta prebentziorako kanpainak egingo dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan)

Sentsibilizazio kanpaina hasi du Oinarriak elkarguneak Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Sentsibilizazio lana aspalditik ari da egiten, kontua da berdintasun gaietan adituak diren langileen falta dagoela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Erakunde ofizialek sentsibilizazio planak egin behar dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Sentsibilizazio garaiotan, Berria-n, asteartean: "Iragan apirilaren 8an aurkeztu zen Ahotsak Euskal Herrian, Donostiako Miramar jauregian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

informazio eta sentsibilizazio (3); sentsibilizazio kanpaina (12); sentsibilizazio kanpainak (5); sentsibilizazio lana (3)


sentsible 1 izond sentikorra.

Gure hankak oso sentsibleak dira.  Berria - Kirola   2004-07-13

Lukrezioren konparazioak zer sentsiblearen eta gogoetaren arteko bitartekari dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

2 kontuz tratatu behar dena.

Kontu sentsiblea izango dela badakigu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Plan hori denon artean hitzartua zegoen, eta hori zaila izaten da euskara moduko gai sentsibleetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

3 (Kant-en filosofian)

Adigai intelektualak onesten zituzten, baina objektu sentsibleak baino ez zituzten onartzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Horrela, askatasuna eta izadia bakoitza bere esanahi osoan beren kausa inteligiblearekin edo sentsiblearekin alderatu ondoren aldi berean eta aurkakotasunik gabe aurkitzen dira ekintza berberetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 202. orr.


sentsifikatu, sentsifika, sentsifikatzen du ad

Leibnizek agerpenak intelektualizatu zituen, Lockek, berriz, bere aldetik adimenaren adigaiak noogoniaren bere sistemaren arabera [...] osotara sentsifikatu zituen, h[au] d[a], hausnarketa-adigai enpirikotzat edo bakartutzat baino ez zituen hartzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.


sentsitibo izond zentzumenena, zentzumenei dagokiena.

Landareen arima begetatibotik eta beste abereen arima sentsitibotik bereizteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

Beraz horrela arima bera da bizidun bezala begetatiboa, sentibera bezala sentsitiboa eta arrazoidun bezala adimentsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Baitirudi hiru arima badirela gure baitan, hots, begetatiboa, sentsitiboa eta arrazoiduna eta hiltzen garelarik gure arima bi dira bakarrik hiltzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

Delako ahalmen sentsitiboa, sentsualitatea deitzen dena komunzki, tirria ere badela, hark baitu gutiziatzen berari dagokiona eta gogaitzen kaltegarri iduritzen zaiona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.


sentsomotore izond sentipenari eta higidurari batera dagokiena.

Irudi mota berri horrek krisialdi bat erakusten du, "lotura sentsomotoreen" eten bat, eta denbora, ordu arte filmeko irudia definitu izan zuen mugimendu soilaz harago, zuzen-zuzenean aztertu nahia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.


sentsore 1 iz ingurumeneko magnitude fisikoen aldaketak erregistratzen dituen gailua.

Korridoreko argia pizteko eskua altuera jakin batean mugitu beharra dago, sentsore baten bidez piztu beharko bailuke korridore luzearen amaieran dagoen bonbilak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

AEB Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariek atzo esan zuten giza ile baten zabalera baino txikiagoak diren sentsoreak erabil daitezkeela gaitzak diagnostikatzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Sentsore elektronikoek datuen maiztasuna aberastu eta ziurtatu dute: 10 minuturo seinalatzen eta biltzen dituzte datuak zintzo erregistratuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 175. orr.

Ukipen errezeptoreak nerbio sistemako bukaera superespezializatuak dira, kanpotik datorren ukimenezko edozein estimulu atzematen duten oso sentsore sofistikatuak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Hobekuntza ekarri zuen esposimetroa eta bere sentsorea uztai baten forman objektiboaren inguruan jarri ahal izateak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Etxera iritsi eta sentsore batzuen bidez, ordenagailuak gure egoeraren berri emango digu.  Berria - Kultura   2006-02-24

Lau gailu berezi ditu Aurak: erresoluzio handiko zunda dinamikoa, mikrouhinen zunda, ozonoa kontrolatzeko sentsore espektrometroa eta sentsore troposferikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-11

2 (hitz elkartuetan)

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean, eta piztu, berriz, tenperatura behar den mailatik gradu bat edo bi jaisten denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.


sentsorial 1 izond zentzumenena, zentzumenei dagokiena.

Irudi hori sentsoriala da, eta "materiala" ere esaten badiogu, zentzu horretan eta elkarketaren beste terminoaren aurkakotasunez da; termino hori kontzeptua da, eta, eskuarki, abstraktuagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 96. orr.

Lukreziok gertaera sentsorialetan eta arrazoiketa inferentzialetan oinarrituriko argitasunez aurkezten ditu beti bere tesiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Gizakia zer horietariko bat da: ezagutza sentimenetatik hasten delako eta ezagutzarik behinena sentsoriala delako baiespena gizakiaren kosmoango inkardinazioaren ideiatik dator, hain zuzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Pentsamendu maskulinoan, ostera, asepsia handiagoa dago; elementu sentsorialek ez dute eragiten neurri berean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 197. orr.

85 dezibeliotik aurrerako soinuak jasan behar dituztenek gorreria sentsorial progresiboa garatzeko arrisku handia dute.  Berria - Gaiak   2004-07-08

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun ez dugu tresna egokirik goi mailan eragina duten halako galera sentsorial-neuralen ondorio sotilak anatomikoki adierazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.


sentsorialtasun iz sentsoriala denaren nolakotasuna.

Besteei, hots, irakurleari, eskatzen ari da obrak garatzen duena amankomun ipintzeko prozedura komunikatibo berberak erabil ditzala: irakurlearen sentsorialtasun arrazoitzaileari bultz egiten dio, komunikazio giro baten barruan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.


sentsu 1 iz zentzumena.

Hari esker ditu gizakiak mugiarazten besteak eta mugitzen da bera ere, eta haren bitartez dute ezagutzen kanpoko bost sentsuek, hots, Ikusten, Entzuten, Usnatzen, Dastatzen, Hunkitzen, bai eta berdin jakiten barneko lau sentsuek, hots, Sentsu komunak, Gogamenak (batzutan Irudimena deituak), Jujamenduak, Oroimenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

Sudurraren bitartez gure sentsuak hunkitzen dituzten gauzak, Usain-onekoak edo Usain-txarrekoak deitzen dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Objektuen azalean, haien itxuran geratu gabe, sakonera jotzea; bazter batera uztea, ahal den neurrian, geure sentsuen eta geure burmuinaren izaerak eragiten dizkiguten irudipen ustelak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.

Beilan, informazio kantitate gaitza iristen da, sentsuen bidez, ugaztun goren baten burmuinera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 179. orr.

Fisikariak objektu bati buruz eraikitzen duen irudikapenaren eta geure sentsuek ematen digutenaren arteko aldea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 101. orr.

Objektua (sentsuen objektua den aldetik) gure begiespen-ahalmenaren antolaerari egokitzen bazaio, berriz, orduan ederki errepresenta dezaket nik horren ahalgarritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Asmamen handia behar da [...] sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 10. orr.

Justizia hura galduz geroz, galdu zen ere hastapeneko ordena eta harmonia miresgarria, eta sentsuak jazarri ziren arrazoiaren aurka, eta arrazoiak ez zion Jainkoari sinetsi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpoko mundua, espezie bakoitzak hautematen duen moduan, bere sentsu-organoen araberakoa da, batetik, eta, bestetik, sentsu- eta mugimendu-gertakariak burmuinean integratzen diren moduaren araberakoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 178. orr.

Kalkuluz, halako errealitate batera iristen dira, non gauzek hala behar dutelako ebidentzia matematikoak muturrez mutur jotzen baitu sentsu-intuizioaren datu guztiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.

Gu geu ere hertsiki kaiolatuak gaude geure nerbio- eta sentsu-tresneriak inposatzen digun mundu-irudikapenean  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 178. orr.

3 ipar noranzkoa.

Heldu den primaderan, trinketeko eta “Les Terrasses“ karrikak sentsu bakarrean ezarriak izanen dira herriko etxetik elizaraino, lehenik entseatzeko.  Herria   2005-12-15

Lerro bat baizik ez da idekia, aldizkatu beharrean dira bi sentsuetan dabiltzan ibilgailuak.  Herria   2004-05-13

Sentsu batean baizik ez dira ibilgailuak hor haizuko, aldizkatzeko su gorri bat izanen delarik manatzaile.  Herria   2005-09-01

Hego Lapurdiren kasuan urratsa ongi eta zuzen daramate hautetsiek zentzu eta sentsu horretan.  Herria   2004-09-02

4 ipar adiera.

Azken bi pundu horiek ongi gogoetatuz, konturatuko zare sentsu bat baino gehiago adieraz dezaketela marka berek.  Herria   2005-12-15

Badira hola hitz batzu, lehengo sentsurik ez dutenak: gure mendean, zer da ahalgea? zer da beldurra? zer da lana? zer da elkartasuna?  Herria   2003-11-06

5 ipar zentzua.

Iduritzen zaio ere, herri-elkargo hau ttipixegia delakoan, luza gabe Amikuzeko herri-elkargoari josia izanen dela, eta hala balitz, orduan-ea sentsu gutiago lukeela Irisarrirentzat egitura horren barne izaitea.  Herria   2004-01-15

6 ipar ildoa.

Sentsu hortan hitzordu inportanta dukegu helduden urtarrilaren 10an antolatzen dugun kantaldiarekin.  Herria   2004-01-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barneko sentsua (18); kanpoko sentsua (4)

barneko sentsuak (5); gure sentsuak (8)

barneko sentsuan (8)

barneko sentsuarekin (3)

barneko sentsuaren (44); barneko sentsuaren forma (3); barneko sentsuaren formaren (4); barneko sentsuaren objektu (5); barneko sentsuaren objektua (5); gure barneko sentsuaren (4); kanpoko sentsuaren (8)

sentsuaren bitartez (3); sentsuaren forma (4); sentsuaren formaren (4); sentsuaren objektu (5); sentsuaren objektua (5)

barneko sentsuari (7); gisa barneko sentsuari (3); kanpoko sentsuari (5); sentsuari soilik (3)

gure sentsuei (4); sentsuei ematen (3)

barneko sentsuen (3); gure sentsuen (13); gure sentsuen objektu (3); kanpoko sentsuen (20); kanpoko sentsuen objektua (3)

sentsuen arabera (7); sentsuen begiespenaren (4); sentsuen bidez (4); sentsuen bitartez (7); sentsuen mundu (4); sentsuen mundua (5); sentsuen munduak (4); sentsuen munduan (18); sentsuen munduaren (11); sentsuen munduari (4); sentsuen munduaz goiti (4); sentsuen munduko (18); sentsuen mundutik (3); sentsuen objektu (18); sentsuen objektu gisa (4); sentsuen objektu ororen (3); sentsuen objektua (4); sentsuen objektuak (9); sentsuen objektuei (5); sentsuen objektuen (9); sentsuen objektuetara (4)

sentsurik gabe (4)

gure sentsuzko (15); gure sentsuzko begiespenaren (7)

sentsuzko baldintza (5); sentsuzko begiespen (11); sentsuzko begiespena (9); sentsuzko begiespenak (3); sentsuzko begiespenaren (38); sentsuzko begiespenaren baldintzarik (3); sentsuzko begiespenaren forma (5); sentsuzko begiespenaren objektua (4); sentsuzko begiespenari (4); sentsuzko begiespenean (6); sentsuzko begiespenen (4); sentsuzko ezagutzaren (4)

beti sentsuzkoa (3); sentsuzkoa den (4); sentsuzkoa denez (3); sentsuzkoa ez den (13); sentsuzkoa izan (3)


sentsual 1 izond zentzumenek eraginiko sentipenei dagokiena.

Harrizko zutabeekin halako ukimenezko harreman sentsuala izan ostean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

Sexua da sentimendu, nahi eta desio horren adierazpen fisikoa, materiala, sentsuala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Amodio sentsual bat, fisikoa, ia lizuna, uholdea nola, musika-gela osoan barreiatu zen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Adimenaren plazer oro, edo aintza da (hau da, norberaren izen ona), edo, azken batez, aintzari dagokio; beste guztia sentsuala da edo sentsualera darama, eta komenientziaren izenpean sarturik dago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 62. orr.

Hori guztia sexuala edo sentsuala den berdin dio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

2 sexuaren plazerekin lotua dagoena; plazer horiek eragiten dituena.

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek... horrek guztiak Venezia sentsual baten irudia eraiki du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Montse sentsuala zen, limurtzailea zen, lizuna zen, fantasia bera zen... eta, batez ere, jolastu egiten zuen, eta jolasarekin liluratzen ninduen, egiatik haratago, baina baita gezurretik haratago ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Nahita aukeraturiko jarrera zen, sentsuala oso, gorputzaren lerdentasuna erakusteko aukeratua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Bazen zerbait sentsuala, eta morbosoa batera, eszena hartan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Irrika sentsualak hain diziplina gogorrez zentzatzen zituen, ez baitzuen jaten naturari eusteko behar-beharrezkoa baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Haien laztan samurraren gozamen sentsual gozagarria dastatzen denean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Neska beltzaran sentsual bat zegoenean begiak kolore desberdinekoak zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Erdilunpetan gelditu ginenean, musika sentsual bat jarri zuten platoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

70. urtebetzean atera duen diskoko singela Cohenen sustraietara itzulera bat da, abesti sentsual eta zintzoa.  Berria - Kultura   2004-10-26

Segidan, ezpainak belarrian ipini eta, ahots tonu isil eta sentsual batez, halaxe esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

Begirada urdin, ezpain sentsual eta su itzalezineko ofizialaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

3 irud/hed

Dutxatik irten zenerako italianak etxe osoan zehar barreiatua zuen kafearen usain sentsuala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.


sentsualismo iz sensualitatea.

Sentsualismoak, bestalde, gune aparta ukan du Luis Mari Mujikaren poetikan.  Berria - Kultura   2004-10-22


sentsualista 1 izond sentsualismoari dagokiona.

Bi sentsualista: horrek eduki zituen elkarrekin, iraun zuen bitartean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.

2 filosofian, giza ezagutzaren iturri bakartzat kanpo sentimenak hartzen dituena.

Gure arrazoimen-ezagutza ororen objektuari begira filosofo batzuk sentsualista soilak izan dira, besteak, filosofo intelektualista soilak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Ezagutzaren teoria atomista-sentsualistaren tradizioan kokatuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.


sentsualitate (56 agerraldi, 24 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz sentsuala denaren nolakotasuna. ik sentsualtasun.

Haragiak gutiziatzen du Izpirituaren aurka eta Izpirituak Haragiaren aurka; haragiak erran nahi baitu sentsualitatea arima sentsitiboa den bezainbatean eta izpirituak erran nahi baitu nahimena arima arrazoiduna den bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 78. orr.

Delako ahalmen sentsitiboa, sentsualitatea deitzen dena komunzki, tirria ere badela, hark baitu gutiziatzen berari dagokiona eta gogaitzen kaltegarri iduritzen zaiona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

Orduan, amonak plazera eta sentsualitatea erakutsiko dizkio, txokolatina zuri bat dela medio.  Berria - Kultura   2004-12-22

Berezia du gida lanetan aritzen den honek hiria erakusteko, zubiekin eta eraikinekin duen harremana sentsualitate handikoa da, ia sexuala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

2 sexuaren plazerekin lotua dagoenaren nolakotasuna.

Istorio horiek direla-eta, zenbait kritikarik [...] sentsualitatearen nabarmentzea aurpegiratu diote Singerri, pertsonaien sexualitateari eskainitako leku haien ustez handiegia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Areago, judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Sentsualitateak obedi diezaion arrazoiari eta beheko grina guztiak egon daitezen goikoei menderatuagoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.

Ez dut sentitu gehiago hain sentsualitate eta erotismo zirraragarririk.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Giza primateen artean, musuak maitasun adierazpenak dira eta gure sentsualitatearen, jolas erotikoaren eta kitzikapen sexualaren oinarrizko osagaia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Bere musuak bereziak zirela, bere ezpainen ukitu bakoitzari sentsualitate harrigarria zeriola, grina ezkutuz beteriko musuak zirela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Laztan, usain eta zapore nahasketak sentsualitatearen gorenera eramaten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Haren keinu guztiei [...] fintasun apartaren eta sentsualitate ilunaren lurrina zerien.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 54. orr.

Cadinek bere sudur arrosa irekitzen zuen kateme baten sentsualitatearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Gaurko klasean Marisari esan zioat, prosa honi sentsualitatea dariola.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.


sentsualki adlag sentsualitatez.

Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Ezpainak sentsualki plegatuz, senarra beste batekilan nola harrapatu zuen erraten zion, ttattit beha zegokion pareko gizonari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.


sentsualtasun (19 agerraldi, 6 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz sentsuala denaren nolakotasuna. ik sentsualitate.

-Ez egidak esan kilima egiten ez dianik tonu bibliko latino honek, euskara arkaikoaren sintaxian halako sentsualtasun batez bilduta...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Erromantizismo samur batek -baita sentsualtasun lotsati batek ere- blaitzen dituen pasarteak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

N. jaun artistak hegoa maite badu, biziki maite ditu utopia, sentsualtasuna, beroaren koloreak eta koloreen beroa, atabismoa, bat-batekotasuna, bidaia iniziatikoa...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.

Begiratzeko gozamena, sentiberatasuna, sentsualtasuna, irudimena, bihotzera iristen den guztia nire kameraren objektiboan elkartzen da  Berria - Kultura   2004-08-05

2 sentsuala denaren, sexuaren plazerekin lotua dagoenaren nolakotasuna.

Orri ilun esperantzarik gabeko hauetan Pío Baroja sumindu bat ageri da, izuaren eta jasotako ideien kontra borrokan, erotismo bizi larri batek atakatua, sentsualtasun ia gaixo batez gainditua, sekula ez asetzera kondenatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Erotismoa eta sentsualtasuna goratzen du Singerrek pertsonaien bidez.  Berria - Kultura   2004-07-14

Emakume hotza iruditzen zait, indar organikorik eta sentsualtasunik gabea, beretzat inpresio guztiak intelektual soilak direna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 272. orr.

Emakumearen sentsualtasunaren goraipamen poetiko bat.  Berria - Kultura   2004-02-07

Ahotsaren sentsualtasuna hainbestekoa da non gizona hunkitu egin baita.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Neskak marmar egiten zuen, oraindik lotsaturik, geroago arte ez baitzion bidea eman sentsualtasun neurrigabe eta ero hari, ez atera orain!, esango zion gero neskak, ahalke eta lotsa oro desagertu zirenean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 107. orr.


sentsuratu ik zentsuratu.

senttibera izond adkor sentibera.

Ez, ez nuen besterik espero moddernaje senttiberaz moxkortutako "proyecto hombre" berriongandik!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


sentzazio ik sentsazio.

sentzillo (orobat senzillo) izond laua, soila, bakuna.

Niri holakotan eranzten zaizkit lagunak, eta ttak, momentutxo batez larrugorritan jartzen, eta, nahiz beren jantzi jator eta sentzilloekin, zeremoniarik ez dutela batere gogoko disimulatu nahi izaten duten, inork baino itsuago bizitzen dute zeremonia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Inoiz ez da erraza izan "sentzillo" izaten, baina, gaurregun inoiz baino zailago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 331. orr.

Orain hauek erabiltzen dira asko, gama honetan, edo honetan, hauek denak gaztainezkoak dira eta hauek, berriz, senzilloagoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Euskara sentzilloaren manifestua-rekin adibidez, saio mordo bat ari dira egiten Patxo Telleria eta Mikel Martinez.  Berria - Kultura   2004-12-21

Idazkera gardena baina ez sentzilloa, prosarena ez den narratibarekiko joera.  Berria - Kultura   2004-05-13


sentzillotasun iz bakuntasuna.

Nere gutizia ez da, zuzendari edo artista izatea, neure buruarekiko karreran "sentzillotasunean" masterra ateratzea baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 331. orr.


sentzumen ik zentzumen.

senzillo ik sentzillo.

separata iz aldizkari artikuluez eta kidekoez mintzatuz, aparteko inprimaldia.

Susa aldizkariaren separata gisa kaleratu zuen bigarrena, 1992an: Begien bizkar.  Berria - Kultura   2006-01-10

Krestomatiak, antologiak, edizio kritikoak, eskuliburuak, separatak, kantutegiak, poesia klasikoaren edizio elebidunak [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Gutxi gorabehera 4.500 liburuk, testuk, artikuluk eta separatak osatzen dute Eguzkitzaren obra eta artxiboa.  Berria - Kultura   2006-03-25

Cecil Day Lewis ingeles poetaren (1904-1972) The Nabarra poema narratiboa eman du argitara, bi hizkuntzatan, jatorrizko ingelesean eta euskaraz, Idatz&Mintz aldizkariak, 37. zenbakiaren separata gisa.  Berria - Kultura   2004-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

separata gisa (3)


separatismo iz ideologia edo higikunde politikoa, nazio bat, parte den estatutik bereiztea aldarrikatzen duena.

Han, Herder biziki gogoratzen duen ikuskari batean, ez separatismoz, baizik herrien askatasunaren garapen naturalez, gainditua gaurko liberalismo jakobinoa ere, Euskal Herriaren independentzia ikusten zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

Aurrerantzean, Espainian separatismoaren alde egiten zuenari estatuaren kontrako errebeldia ekintza bultzatzaile izatea leporatuko zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Geroztik, nazionalismoek eta separatismoek etengabe baldintzatu dituzte gertakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

ETAren helburu politikoak, beraz, askatasun nazionala, independentzia, eta separatismoa baino haratago doaz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.

Euskal nazionalismo berri bat sortu behar zen aranismo eta separatismotik harantzago, Europa federal batean bilatu behar zen Euskadiren tokia, muga nazional guztien gaindi internazionalismo sozialista baten aukera ikusi behar zen urrunean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.


separatista 1 izond separatismoarena, separatismoari dagokiona.

Ez da haatik lehen aldia txetxeniar separatistek beren burua erakusten dutela holako jokoetan.  Herria   2004-02-12

Egunkaria dela atentatu separatisten beldurra suspertzen ari dena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 21. orr.

Broussain, Constantin, Mendiboure, Dourisboure eta mediku gazte zenbaitek, berriz, alderdi separatista baten antolatzeaz izan zuten solas, Sabino Arana Goirik Hegoaldean ireki bideari pentsatuz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

Kaxmirko talde separatistetako buruzagiekin bilduko da Singh.  Berria - Mundua   2006-05-02

40 urtez borrokan aritu ostean, «euskal talde separatistak» su-eten iraunkorra iragarri duela nabarmentzen du telebista arabiarrak.  Berria - Harian   2006-03-23

Horretaz gain, «euskal mugimendu separatistarekin» zer harreman duen ere galdetu zioten.  Berria - Kultura   2006-03-29

Ez dago oso argi zertarako: "ideia separatistak" ezeztatu, eta aurka egiteko asmoarekin seguru asko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 23. orr.

Laboristek esan dute independentzia eskaera «ezinezko amets separatista» dela: Gales independenteak EBtik dirua jasotzeari utziko liokeela eta 50.000 lanpostu galduko liratekeela.  Berria - Mundua   2004-06-10

«Apeta separatistei» aurre eginen diela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bera zinegotzia zelarik (73-79), kabroi separatista horien trapu zikina bere kabuz Udaletxean jarri zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

2 iz separatismoaren aldeko pertsona.

Francoren hitzetan, komunistek eta separatistek galdua zuten guda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

Marxistak, separatistak eta masoiak euren gordeleku siniestroetan sartuta zeudela eta gogor egin behar zela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 80. orr.

Separatisten atzaparretatik salbatu gaitu sarritan.  Berria - Kultura   2004-09-03

Gehienetan Bretainia eta Euskal Herria ere talde berean sartzen dituzte, hala nola «nazionalisten», «erregionalisten» edo «separatisten» zerrendan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

-Zer harremon mota eduki izan duzue separatista euskaldunok iraultzaile greziarrekin?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.

Separatista zikin zerria!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

3 gorri separatista izond

Gudarien amenaza gorri separatistak alde egin ondoren, ez zen kalean inor geratu, ateak itxi, leihoak zarratu, ordu erdi inguruan geure moduko mutiko batzuk ibili ginen bakarrik kale hustuetan gora eta behera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 78. orr.

4 (izen gisa)

Eskolako liburuetan Francoren argazkiak agertzen ziren eta gorri separatisten aurkako garaipenak ikasi behar zituen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

BECen gorri separatisten zelatan dabiltzan bitartean, txerritxoak gorriak ikusten ari dira burtsan.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

talde separatista (3)

atentatu separatisten beldurra (4); gorri separatisten (3); separatisten beldurra (4)


separatu izond banandua, bereizia.

Linoren emaztea -egindako ikerketetatik ondorioztatu zutenez karabana separatuetan lo egiten zuten-, bera ere zirkuko langilea, Gorky zelako harekin, hildako morroiarekin oheratzen zen aspaldiko asteetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Gertaera txiki separatuz osatuta.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.


separazio iz banantzea, bereiztea.

Horrela, amodioaren objektua galtzean bere eta bestearen arteko mugak non dauden erabakitzera behartua aurkitzen da nartzisista, bere identitatearen separazio oinarrizkoaren arriskuak onartzera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Behar dena da kaleratzea alde batetik aztertzea, separazioa bestetik eta erreklamazioak bestetik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22


sepia 1 izond koloreez arituz, marroi argi gorrikara.

San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Begiratu eta ohartzen gara ze arrotza den irudia, ze ohitura arraroak genituen iraganaren herrialde sepian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 340. orr.

2 (kolore hitzaren ezkerrean)

Gogoratzeko, hortxe ditu argazkiak; eurotan dira Pako eta Duñabeitia, sepia koloreak nekez baina hortxe jaso duen Karibe itsasoko argitasunean brankara begira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.

Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Sepia kolorez margoturik ageri zen zeru urdinaren gainean  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

3 sepia koloreko izlag

Bazen sepia koloreko argazki eskerga bat, Templeren aitonak North Dakotako Grandin herrian 1880an zuen etxaldearena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Baita sepia koloreko hainbat argazki ere, zinta beltz batez lotuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.

Gorago argazki sepia-koloreko batek betetzen du alderik alde horma.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.


septentrio (orobat septentrione g.er. eta setentrione g.er.) iz iparraldea.

Karaianera helduko zara eta handik septentriora buruz joan beharko duzu bertze zortzi egunez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Diotenez, Septentrio aldetik zetorren Rodeseko Hospitaliako zalduna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 60. orr.

Alemaniako Bohemiaren inguruetan, berrogeita hemezortzi gradutan eta septentrioaren aldera hirurogei gradu eta minutu batzuetako alturan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 95. orr.

Indiako septentrioko zatian hotzak ura kristalizatzen du eta kristalezko arroketan heltzen dira diamanteak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.


septentrione ik septentrio.

septiko
1 hobi septiko ik hobi 10.

septizemia iz infekatze larria, odolaren bidez organismo osora hedatzen dena.

Septizemiak jota hil ez nendin saiatu zen gutxienez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.


septuagesima iz Garizuma aurreko hiru igandeetatik lehena edo hiru asteetatik lehena.

Hiru aste gehiago ipini zituen Elizak sasoi hura gertu izateko: septuagesima, sexagesima eta quinquagesima.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Hiru astez aurreko ostegun horri septuagesima ondokoa deitzen zitzaion Elizaren egutegian: izan ere, Elizak garizuma 40 egunekoa gutxi balitz bezala, beste hiru aste hartzen zituen aurretik, garizumako giroa prestatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.


sepultura iz hilobia.

Gure memoria historikoan eta autokontzientzian, guk ez daukagu piramiderik eta tenplu galantik, trikuharri eta sepultura galdu batzuk mendietan apal-apalak bakarrik dauzkagu hasieran, orgabidezko historia mehar neketsu luzea gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 224. orr.

Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da eta sepultura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Sepulturetako kiratsa aditzen dut bazter guztietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.


serafiko izond serafinena, serafinei dagokioena.

Atsegin izan bekio Jainkoari, atal askok maitasun serafiko beraz Kristo Buruarekin gorputz bat bakarra egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.

Horrela, bada, Frantzisko bere gurarien sugar serafikoek Jainkoarenganaino altxatua eta gupida samurrez Kristo [...] bihurtua, goiz batez, mendi hegal batean otoitzean ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Horrela, bada, Frantzisko bere gurarien sugar serafikoek Jainkoarenganaino altxatua eta gupida samurrez Kristo -neurrigabeko maitasunez gurutziltzatua hil nahi izan zuen hura- bihurtua, goiz batez, mendi hegal batean otoitzean ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Haien artean etorri zen anai Egidio serafiko eta jainkozalea, eta anai Bernardo ikustean, pozez gainezka esan zuen [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.


serafin 1 iz aingeruen hurrenkerako bederatzi taldeetako lehena osatzen dutenen kidea, hiru hego parez irudikatzen dena.

Ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Serafinek aingeruen korurik gorena osatzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

Kerubinen gozamena eta serafinen kantua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Gorenean, serafinak dena irudi batean begiratzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Hartan, Serafin bat ikusi zuen zeru goienetik jaisten, suzko sei hego distiratsu zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Berebiziko poz-alaitasuna sentitzen zuen, ikusten baitzuen zein aurpegi onbera eta atseginez begiratzen zion neurrigabeko edertasuna zuen serafinak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Estasian geratu zen, begiak zabalik kerubinak eta serafinak ikusten ari balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gainera asko harritzen zen horrelako ikuskari miresgarri eta ezohikoarekin, bai baitzekien nekaldiko ahulezia ez zetorrela bat serafin-espirituaren hilezkortasunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.


serbentesio ik serventesio.

serbiar 1 izlag Serbiakoa, Serbiari dagokiona.

Oroitzen ziren, bai, biak ia berdinak zirela, udako garia bezalakoxe ilea zutela buruan, eta biak ala biak zirela iharrak bezain gihartsuak: serbiar arrazarik petoenaren erakusle.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Kosovoren auzia hor geratzen bada ere, serbiar nazionalismoaren oinpean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Hau izan zen sikh eta maratek mogolei emandako erantzuna, eta greziar eta serbiar nazionalistek osmanliarrei emandakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Kristau ortodoxoek Mendebaldearekiko zuten jarreran, hamazazpigarren mendean izandako iraultzak are aldaketa handiagoa ekarri zuen serbiar eta greziar bihotzetan errusiar bihotzetan baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Mira Milosevic soziologo serbiarra gonbidatu ditu UPNk Jose Jabier Mugikaren omenez egiten duen udako ikastarora.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Musulman bosniarrak gehiengo zituen 60.000 biztanleko hiri honetan indarrez sartu ziren Ratko Mladic jenerala buru zuten indar serbiarrak.  Berria - Harian   2005-07-10

Ez nolanahiko txerria, txerri serbiarra baizik, txerri konkorduna, zenbat eta gehiago jan orduan eta mutur luzeagoa zeukana.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

2 Serbiako herritarra.

Radovan Karadvic Bosniako serbiarren buruzagi politiko ohia ihesi joan zen nazioarteko tribunalaren ganik.  Herria   2004-07-15

Oker izugarria izan zen botere hori ez erabiltzea serbiarrei akordioak betearazteko.  Berria - Harian   2006-03-12

Borrokaldi horretan, jakina denez, serbiarrei eta hungariarrei esker salbatu zen, Viena ez ezik, Europa Mendebaldea ere bai.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Joan da Artest, eta Peja Stojakovic serbiarra etorri.  Berria - Kirola   2006-02-02


serbiera iz serbokroazierari Serbian ematen zaion izena.

Albaniera zatekeen edo serbiera, edo errusiera, poloniera agian, dena K eta Z hotz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Norvegieraz edo serbieraz jakin zezakeen, apika, eta horrek ia ezinezkoa bihurtzen zuen Josebaren ahalegin guztia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Alegia, serbiera eta kroaziera bi hizkuntza direla orain.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

Txerna Gora (Mendi Beltza, serbieraz).  Berria - Mundua   2006-03-05

SPrako tranbia estonieraz argitaratuta dago, eta eslovenierara, serbierara eta kroazierara itzultzen ari dira.  Berria - Kultura   2006-01-15


serbileta ik serbilleta.

serbiletatxo ik serbilletatxo.

serbilismo iz gehiegizko mendekotasuna agertzen duenaren portarera.

Gogoan dut baita ere agindua betetzen hasi nintzela, esaneko bai baina serbilismorik gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

Gizonezko helduok emakume gazte batzuen aurrean serbilismora irits gaitezke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.


serbilleta (orobat serbileta) 1 iz ezpainzapia, ahozapia.

Kafesnea bukatu zuenean, serbilletaz muturra garbitu eta mukizapiaz begiak sikatu ondoren, hizketan hasi zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Har ezak serbiletaren azpian jarri diadan papera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 191. orr.

Xanpaina atera genuen izozkailutik, eta ontzi batean jarri bere serbilleta zuri eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Berna gaineko serbilleta kizkurtua mahai gainean laga eta ahurraz prakak astinduz abiatu zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 142. orr.

Haizeak pasteleria bateko paperezko serbilleta zerabilen airean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Isiltasuna nagusitu zen beste behin: bata serbilleta-ontziarekin jostalari, bestea azazkalez mahaian joka, elkarrekiko mututasun eta ihesketan tematsu  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.


serbilletatxo (corpusean serbiletatxo soilik) iz serbilleta txikia.

Zerbeza bana hartzen ari gara Natxo eta biok, botilatik, muturrean jartzen dieten serbiletatxo hori kenduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 54. orr.


serbitu, serbi, serbitzen du ad zerbitzatu.

Hemen behintzat ia denetik egitea tokatzen zait: mahaia jarri, jaso, otorduak serbitu, meriendak prestatu, batzuetan ontziak garbitzen edo lehortzen laguntzea ere bai, eta ume pila batentzat gainera!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.


serbitzu ik zerbitzu.

serbokroata iz serbokroaziera.

Ildo horretan, deigarri egin zait lehen serbokroata zen hizkuntza hura, egun, bitan banatu dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.


serbokroaziera iz Jugoslavia ohiaren lurralde gehienetan mintzatzen den eslaviar hizkuntza.

Taldearen ezaugarririk nabarmenena, bertako kide diren idazle triestetarren sormen-hizkuntzen ugaritasuna: italiera, serbokroaziera, alemana, gaztelera, friulera, esloveniera, ingelesa, frantsesa eta orain gogoan ez dudan bederatzigarren bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Baina nire egiazko pasioa serbokroaziera zen, nire lehen amoranteak, Belgradeko opera-kantari batek ohean hitz egiten zidan hizkuntza. Itzulpenaren maila baloratu beharko luke? baina nola, demagun, jatorrizko testua serbokroazieraz idatzia bada?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Serbokroazierako idazlerik ezagunenetakoa da.  Berria - Kultura   2006-02-25


serenata 1 iz gauaz eta toki agirian egiten zen musika saioa; musika-saio horietarako onduriko musika-lana.

Don Juanek serenata bat eman dio amoranteari eta bere etxean sartu da.  Berria - Kultura   2006-02-17

Altisidorak serenata bat kantatzen dio Don Kijoteri eta honek ezingo du lorik egin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

2 irud/heg

Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian; guarnizioko musikariak dira hiriari serenata ematen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Geroago, gau hartan bertan, ezezagun batek serenata jo zion, apaizetxeko ate aurrean petardo bat jaurtiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

3 hainbat zatitan bereizitako musika-lana, batez ere zurezko musika-tresnentzat idatzia.

Pareko gaitasuna sumatu genuen Mozarten Do minorreko Serenata K.388-an galante den estiloa izateko ezohiko tonuan egin zuena.  Berria - Kultura   2004-05-06


serenatatxo iz serenatan laburra.

Seietatik zazpiak eta laurdenetara bitartean Mozarten kontzertu oso polit bat eman zuten irratitik: Gau serenatatxoa gustatu zitzaidan batez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 265. orr.


serendipia iz

Serendipia, antza, aurkikuntza zientifikoetara ailegatzeko bide kasuala da.  Berria - Kultura   2004-03-30


serenisimo adlag

Veneziako Errepublika Serenisimoak zeraman politika eztabaidatu edo gaitzetsi nahi zutenean, lan egitera ohituta eta zama astunak eramaten ikasia zegoen harrizko eta burdinazko gizon hau hartzen zuten ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 119. orr.


serenitate iz inongo grinaren eraginak nahasten ez duenaren egoera.

Handik bost egunetara hil zen Bartzelonan: serenitatez, solemnitateari edo gurasoen fedeari amore eman gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

"Atera egin gara orbitatik, egoera oso arriskutsua da", esan zidan serenitate handiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 434. orr.


sereno 1 iz gauzaina.

Kairako bidean gehienez sereno birekin topo egingo zuela kalkulatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 7. orr.

Hiri barnean, berriz, gauetan, ordua kantatzen zuen serenoak ozenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Serenoa ibiltzen zen orduan, eta kantatzen zuenean, denok ohera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.

Zapataria izan zen lanbidez, urte askoan, nahiz eta sei urtez, 1871etik 1877ra bitarte, Tolosako bigarren serenoa izan zen.  Berria - Kultura   2004-04-14

2 egurats zabala.

Den dena ondo xehatu eta birrindu ondoren, pilota baten antzekoa egin osagaiekin eta hiru gauez serenoan utzi, euriak eta ihintzak ez bustitzeko moduan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 23. orr.


serenotza iz gauzaintza.

Garbi eusten dio inguruneari: eguzkiak jotzen du egunez eta ilargiak gauez, gauez tokatzen bazaio bere serenotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.


serial1 iz irrati nobela, irrati saila; telesaila.

Bezeroei atea ireki aurretik hamar bat minutu bazituen oraindik, eta irratian bolumen baxuan entzuten ari zen serialaren amaiak puntuan adieraziko zion kaleko ateari sarraila noiz libratu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.


serial2
1 serial killer sailean hiltzen duen hiltzailea. ik serie 9.

Gérard Marchand Frantziako serial killer-ik handiena bihurtzeko bidean omen da, poliziak bere biktimen kopuru doi-doia zein den oraindik ez badaki ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Herriko plazan kateme bustiak goseti bilatzen zituen serial killer baten balizko presentzia imajinatu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Ez zen ordua enetako sadiko edo serial-killer baten aztaparretara erortzeko!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Bat-batean ulertu zuen atxilotu guztiak beren argazki polizialean halako serial killer aurpegiarekin agertzearen arrazoia huraxe zela: alegia, denak, bera bezalaxe, goizeko hiruretan jaikiaraziko zituztena begizuloen neurria azpimarratzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.

Fidelak ez diren emazteak kalitzeko xedea baizik ez zuen Oresten gisako serial killer bat ote zara?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.


serializazio iz serietan antolatzea.

Lotura duten eta bata bestearen atzetik doazen elementuekin kate bat osatzea da serializazio ororen funtsa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Formula bat dago serializazio guztien oinarrian, matematikako hitza erabiltzerik badugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Ordena edo hurrenkera konkretu bat ere izan daiteke serializazio baten indar eragilea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Silabak, hitzak... berdin erants edo ken daitezke, erregulartasunez, kopuruak markatutako serializazio hauetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.


serie 1 iz kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. ik sail 11.

Zera ematen du, leku bakoitzak bere erritmoa duela eta bertako gauza guztiak erlazio zuzenean daudela, serie bateko elementuak bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Minotauromakia (1935) deritzon serieko grabatu bat da bildumaren lan nabarmenena, 1,1 milioi euro balio dezakeena.  Berria - Kultura   2006-02-23

Datu teknikoak, mesedez: marka, modeloa, serie edo identifikazio zenbakia...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

Neurri zabaleko 8000 serieko 14 bagoi motor egiteko kontratua ere itxi du CAFek, 34 milioi euroan.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Errepikapena nolakoa den galdetzean, errepikapen hutsa den (elur eta elur) edo aldaketa onartzen duen (elur-melur) aztertu behar dugu, are serie batean mailakatzen den (melur-elur-lur-ur) Serie batzuk egiten aritu zen osaba Joanikot, baita iduri geometriko batzuk ere, serie haiek zimendu harturik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Bainulariak izeneko serie horrek, Cezannen beste lan askok bezala, bide berriak ireki zituen artista gazte konformagaitzen artean.  Berria - Kultura   2004-08-17

Zer periodizazio-irizpide hartu behar dugu serie bakoitzarentzat?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Ehun urte inguruko ziklo horietako bakoitza serie baten zati bat baino ez da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Aztertu bigarren garapena, Fourierren serie batekin hasten dena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Tenis jokalari onenak ariko dira gaurtik igandera Indian Wells torneoan, denboraldiko lehen masters seriea.  Berria - Kirola   2006-03-09

Bihar hasiko dira Bilbon Munduko Serieak izeneko auto lasterketak, eta horrek polemika bizia piztu du herritarren artean.  Berria - Harian   2005-07-14

Proba handi bat edo final baten aitzinetik larunbatean egin ohi dut prestaketa proba osoa eta asterdian serieak.  Berria - Kirola   2004-06-16

2 (izenondoekin)

Zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Aurpegien serie infinitua zeinu abstraktuek osatzen dute, hala nola gertatzen den suarekin, itsasoarekin edota arabeskoekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 209. orr.

Beraz, serie historiko bat dugu honela sailkatuko duguna: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 105. orr.

Jakingo bagenu quantum horren balioa serie psiko-sozialean [...] gai izango ginatekeela kopuru ezezagunaren magnitudea kalkulatzeko beste serieetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dezagun ahaztu Oteizak serie lanak egin arren eskultura autonomoak ere badirela.  Berria - Kultura   2004-10-16

Maniako baten pentsamoldea agerian jarriko zuen nolabaiteko serie edo datu-sailik (deituren hasierako letraren harremana, krimenak gertatzen ziren asteko egunak, hilketako tokien artean ezar zitezkeen nolabaiteko erlazioak...) ez zen, edo ez zen inondik atzematen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

Berak azaldu zidan serie zenbakirik gabeko pistola dela, noizbait delituren bat egiteko erabilia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hitz serieak ditugu, beraz, hitz kateak. Inolako zentzurik ez luke bost menderen joanean Vitruvioren obrak izan dituen ilustrazio-serie guztien egin gabeko historia sistematikoaren zirriborrorik eman nahi izatea. Zoruan, baina zorua ukitu barik, sabaitik eskegita, beste artelan serie bat ikus daiteke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

8 argazki serie eta bideo jarri ditu erakusketa aretoaren gela bakoitzean.  Berria - Kultura   2004-04-13

Sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Jarrera horretan irauteak esplikatzen ditu topaketaren errepikapenak ziklo-serie batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 318. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioaren hazkundean ere ikusten dugu erronka-serie bat erantzun arrakastatsuak sortarazten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

5 telebista, irrati edo komikietako saila. ik sail 17.

Tabernako telebistan estatubatuar seriea, poliziena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 50. orr.

-Bizitza ez da telebistako serie bat, ezta mundua kolonia iragarkia ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 122. orr.

Gustatuko litzaidake telebistarako serie bat edo beste pelikula bat egitea.  Berria - Kultura   2006-01-06

Aurrena serie bateko pertsonaia batez gara maitemintzen, ondotik Institutuko edo Lizeoko haren islarekin gara jotzen entseatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Gaur egun, globalizazioaren garaian gaude eta gure haurrek, aldi berean, Harry Potter irakurtzeko eta serie japoniar bat ikusteko aukera dute...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 107. orr.

Horietariko lauk halako serie bat osatzen zuten, zinematografikoa oso, nire kargu utzitako egunkariko erdiko bi orrialdeetan: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Sei film laburreko serie baten bitartez, XX. mendeko sei zuzendari ezagunen haurtzaroa kontatu nahi dute ekoizleek.  Berria - Kultura   2006-01-18

Frantzian, Fournier&Zidrou bikoteak aldizkarietan maiztasunez kaleratzen den Les crannibales seriean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Tipo gogorrarena egin nuen berarekiko aurrez aurrekorako, eta B serieko filmetako hiltzaile ahots urratuko batena irudi zuen zitalkeriaz eraso nion hari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

B serieko beldurrezko filmen batetik ateratako dekoratua ematen zuena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.

6 serieansup_1 adlag ekoizpenaz mintzatuz, mekanikoki eta era berean bata bestearen ondoan. ik sail 19.

Fatronikek, dena den, ez ditu makinak seriean ekoizten.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Seriean fabrikaturiko produktuak eta publizitatea, bi egiturok bultzaturiko karrera da gaur egungo bizimodua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Zergatik ari dira Ingalaterran geroz eta hegazkin handiagoak, geroz eta bonba astunagoak egiten, eta beste alde batetik herrialdea berreraikitzeko etxeak seriean egiten?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.

Honen herrian hi baino monigote azkarragoak seriean fabrikatzen ditiztek!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.

7 serieansup_2 adlag korronte elektrikoak, elkarren segidan loturik dauden osagai guztiak zeharkatzen dituela. ik paralelo 10.

Aspaldi ez dela, seriean elkarturiko hiru neurona edo gehiagoren eraztunean dabiltzan korronte elektriko txiki batzuekin lotzen zen oroimen zati bakoitza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

· irud/hed Ahalegindu behar da zehazten zein eskemen arabera (seriean jarri, aldi bereko taldekatzeak, aldaketa lineal edo elkarrekikoak) lotu daitezkeen enuntziatuak elkarren artean diskurtso-mota batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

8 serieko izlag seriean ekoiztua edo egina.

Lehenago bakarrak eta errepikaezinak ziren ekoizpenak (etxean egindako jantzi bat, postre bat), orain serieko ekoizpenak dira gehienbat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 51. orr.

Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Gorputza, zoritxarrez, oso modu bitxian eraikia dago ingeniariaren begietarako: serieko ekoizpena erabili da, baina osagaiak, edozein proba sinpleren arabera berdin-berdinak, ez dira trukagarri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Bertsolaritza da [...] inolako serieko erreprodukziotan oinarritzen ez diren jendaurreko kultur-adierazpen gutxietako bat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Serieko motoekin korritzen da, eta aurten, moto saltzaile eta erosleentzat izaten duen interesaz gain, bestelako interesgunea ere izango du.  Berria - Kirola   2006-02-25

Serieko hiltzaileei buruzko filmen kopiak egin nahi zituztela, ez dakizu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

9 serieko hiltzaile sailean hiltzen duen hiltzailea. ik serial2 1.

Serieko hiltzaileei buruzko filmen kopiak egin nahi zituztela, ez dakizu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Suspentsezko giro hori sortzeko serieko hiltzaile baten istorioaren hariak soka sendo batean bildu ditu.  Berria - Kultura   2006-05-02


seriedade iz seriotasuna.

Seriedadea asko gustatzen zaio Rosari.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 148. orr.

Hi, bale, seriedade pixka bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Ferminek seriedadetik brometara pasatzeko duen erraztasun horrek komunikazio ahalegina beste zereginik gabe denbora pasa moduan gauzaturiko zerbait dela sentiarazten dit.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.


serigrafia 1 iz inprimatze teknika, zetazko pantaila baten edo ehun metaliko fin-fin baten bidez irudiak grabatzean datzana.

Afrikan artisten atelierretan parte hartu zuen, zeta gainean egiten den pintura, serigrafia, pastel eta akuarelen teknikak ikasi zituen, olio pintura hasi baino lehen.  Herria   2005-09-08

Serigrafiaren teknika ez dut menderatzen.  Berria - Kultura   2004-07-06

Serigrafian lan egiten dut goiko pabiloian.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Azken sasoian, alabaina, beste teknika batzuekin ausartu da, serigrafiarekin eta olioarekin.  Berria - Kultura   2004-07-06

Tailerrak: serigrafia eta graffitiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Serigrafia zeramikoaren hastapenak.  Berria - Kultura   2004-07-15

2 teknika horren bidez onduriko irudia.

Nestor Basterretxearen ehun serigrafia salgai izanen dira bihar Miarritzen, enkantean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Ur margoak, arkatzez eginiko marrazkiak, collage-ak eta serigrafia eta olio bana.  Berria - Kultura   2004-07-06

Falangeari barre egiten dion kartel batetik hartutako iruditik abiatu naiz serigrafia egiteko.  Berria - Kultura   2004-07-06

Jainkorik ez dagoen eta Che Guevara elastikoetako serigrafia bat gehiago den gizartea da ipuin hauetakoa.  Berria - Kultura   2006-04-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lan horretaz gain, Cielo nuevo, tierra nueva olioa (1972), bi serigrafia lan eta txartel bat bildu ditu orain arte.  Berria - Kultura   2004-04-22

Gaztetxe gunean atzo hasi ziren serigrafia eta grafiti lantegiek ere oso harrera ona izan omen zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bi kooperatiba biltzen ditu: barazki jatetxe herrikoia eta serigrafia tailerra.  Berria - Harian   2006-04-21


serigrafiatu, serigrafia(tu), serigrafiatzen 1 du ad serigrafiaren bidez apaindu.

Baina hoztasun horretan mingarri da, Andy Warholek argazkia hartu eta mihise berean behin eta berriz serigrafiatzen duen arte.  Berria - Kultura   2006-04-16

-Zer irudituko litzaizuke egun batetik bestera zure aurpegia, demagun, italiar neska baten titien parean serigrafiatuta aurkitu beharra?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Neska bat ikusi dut, bularreko madarietan esku bana serigrafiaturik kamisetan.  Berria - Kultura   2006-03-02

Ondo begiratu ondoren, bada, Ruche jauna konturatu zen haiek ez zirela benetako islak, eraikinen siluetak baizik, beiretan serigrafiatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Mutila ilegorria zen, eta alkandora horian haren izena ageri zen, letra beltzetan serigrafiatuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Mutilaren alkandora serigrafiatu hartaz gogoratu da, eta baita haren izenaz ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 185. orr.

Guggenheimeko Fish aretoan paratutako Ehun eta berrogeita hamar koloretako Marilyn eta Maoren pintura handia akriliko serigrafiatuetan, Erdi Aroko margolariek santuak irudikatzean egin bezala.  Berria - Kultura   2004-02-10


seriko izond serumarena, serumari dagokiona.

Mirena DIUa jarrita izanez gero hilekoak egun gutxiago irauten duenez, eta odol gutxiago botatzen denez, hemoglobina eta ferritina serikoaren maila ez da jaisten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 100. orr.


seringa iz Seringa brasildar generoko zuhaitza, latexa ematen duena.

Seringa arbolatik latexa ateratzen zutenen jazarpena jasan zuten aurrena, eta zur merke bila joan ziren lurjabe handiena gero.  Berria - Gaiak   2004-08-20


serio (2109 agerraldi, 217 liburu eta 644 artikulutan) 1 izond barrez edo txantxetan gutxitan aritzen dena. ik serios; ben. (pertsonak eta pertsona-alderdiak)

-Amodioa josteta hutsa da eta gu pertsona serioak gara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Ez naiz oso pertsona serioa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Carlos oso serioa zen, lehorra, izugarri arretatsua gauzak egiteko orduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Mutil serioa zen Doran jauna, ez arduragabea eta ahoberoa, besteak bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 94. orr.

Gizon serioa dirudi, erantzukizun handiek ekaitz handiek bezala goibeltzen dituzten horietakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 163. orr.

Behin Edward Kilkenny izeneko merkatari irlandar bat etorri zen Pragara, lanorduetan gizon serio eta zuzen askoa zena, baina lanorduetatik kanpo, gizon zurrutera emana, irlandar gehienak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Emakumezko serioa zen, berrogeita hamar eta zenbait urtekoa, geldo eta amaiezin mintzatzen zena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

Ordu erdi barru etorri da, aurpegi serioa, praka estuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 185. orr.

Hasierako aurpegi serioa argituz joan zaio apurka-apurka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 121. orr.

"Zer moduz zaude?", esan zidan aurpegi serioz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Gelaren erdian nengoen, begi serio horien guztien xede.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Lanak izan genituen barre bihurriei eusten, zeren batak mutur serioa berreskuratu orduko, han hasten baitzen bestea iji eta aja.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

2 (gauzak) seriotasuna duena.

Margotek liburu serio asko irakurri ditu dagoeneko, eta ez dabil debekatuta dauzkan gaien bila.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Traje bat jaso behar nuen, traje "serio" bat, iluna.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.

Plaza zeharkatzeko, arropa serioa jantzi zuen, zeta beltzezkoa goitik behera, xal handi batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Esaten zuen hori gauza serioei barre egitea dela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

Epaileak halako irribarre serio bat egin zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.

Mitologia, zer lan mota da hori, eta puntu egitea eta irakurtzea ere ez dira lan serioak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 119. orr.

Ez omen zuten beren burua lan politiko serio eta jarraituan ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.

Orain kontua serio hartu beharra zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Baionan, Mousserolles auzoko altzairutegia berriz zutik abiatua da joan den urte ondarreko krisi serioaren ondotik.  Herria   2003-06-12

Robineren aurpegi bizardun eztia, Clémenceren soslai serioa, Charveten argaltasun zurbila.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Ofizialki kultura ez da hirigunearen boteretan sartzen baina aurtengo buxetean argi eta garbi erakusten du diruketa serioa sartuko duela kapitulu horretan.  Herria   2005-02-03

Kontratu serioa zen, esamolde juridikoz betea, testamentu edo ezkontza-kontratuetarako erabiltzen den hizkera tekniko eta hanpatuaz idatzia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira, bizitzeko bilatzen diren arrazoi horiek, sakonetik oso gutxi duten arrazoi sakon-usteko horiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Bi mutikoen arteko adiskidetasuna, bada, bizitza osoan irauten duen beste edozein sentipen garrantzizko bezain serioa eta isila zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

3 (adizlagun gisa)

Serio ala txantxetan, hala jaso zian paperean!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

B-k serio baino lasai hartu zuen medikuaren epaia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

Serio heldu zen, kezka antzean beharbada, baina haserre mikorik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Larri daude, serio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.

Mary Ann oso serio jarri zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Oso serio ari naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Arras serio zegoen, ezpainak estu, begiak argi, saiheskiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Berriro so jarri nintzaienean isilik zeudela konturatu nintzen, eta oso serio gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Erdi serio erdi irribarreka begiratu zion emakumeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Serio samar erantzun nien, agindua goitik zetorrela, eta azkar esateko non zegoen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Halako batean, aurpegia serio, ETArekin harremanik ote neukan galdetu zidan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 92. orr.

Lisak, ohi baino zurbilago eta serioago, bosgarren solairura igoarazi eta dendan laguntzeko hartua zuten neskaren gela eman zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Okerrena zen serio egin zuela magia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.

Orduan has gintezke serio lanean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

Egia da batzuetan badirela arrazoiak serio haserretzeko, baina hemengo ika-mikak huskeriak baizik ez dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

-Andres -moztu zidan, serio-, ezin haut behartu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.

"Juani ez zaio dantza egitea behin ere gustatu", erantzun zidan amak serio.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

-Orduan nik ere adiskidea dut -esan zuen serio.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

-Berehala aterako nauk -esan zidan osabak oso serio, nik kontra egin banio bezala-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Gogoeta egin behar dut horretaz serio.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 57. orr.

-Egia al da zeure izeba puztu zenuela, Harry? -galdetu zion Hermionek oso serio.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.

-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kaxilda, gainera, mutil batekin ibiltzen duk serio-itxuran aspaldisko honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

-Ea zer den txarra... -erantzun zuen emakumeak serio-itxurak eginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.

Serio plantak egin ditu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 48. orr.

5 serio-serio adlag

Pepponek serio-serio onetsi zuen buru keinu batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.

Gero, serio-serio, lilurak joa, "polit, polit, polita" hitzak errepikatzen zituen, andreari begira, doinu motelagoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

"Joan banadi" eta "joaten banaiz" adizkien arteko desberdintasunaz jabetzen ez denak ez omen daki euskaraz, hala zioen serio-serio.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.

Nik ez nuke esango batere gaizki zaudenik -esan nuen nik serio-serio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

-Horra nire orga-pulpitua -esanda, hagatik igoz serio-serio sartu zen organ-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Kattalinek galdera zehatzagoa pausatzen du, serio serio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

Hau gizonen gauza da -Iñakek serio-serio, solemne ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.

Baina nik lezioa ikasia nekarren, eta aurrera ekin nion, serio-serio.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 150. orr.

6 seriotan adlag serio.

Horrek adierazten baitu beren ezberdintasuna defendatu eta bultzatzeagatik zanpatuak direnekin hartzen ditugula seriotan haien arrisku berak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

Horrekin inori ez diot kalterik egiten, ez daukate zertan horren seriotan harturik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Edipok bere burua seriotan hartzen du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.

Harreman hark nik idazkuntza seriotan hartzeko balio izan zuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.

Elkarrekin ibiltzen hasi orduko, seriotan ibili nahi zuela esan zion Llumi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 21. orr.

Seriotan ari da? zer nahi du egin?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 70. orr.

Besotik heldu nion, seriotan ari nintzela azpimarratzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Ez dut uste seriotan esaten duenik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 219. orr.

Erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Seriotan esaten ziola ikusi ahal izan zuen eta, nondik norakoak eta nola zitekeen konprenitu gabe, berak maite zuela sinetsarazten saiatu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 16. orr.

Horrexegatik bururatu zitzaidan niri ideia, txantxetan baino, seriotan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurpegia serio (6); erdi serio (11); gauza serio (6); gauzak serio (5); gizon serio (12); guztiz serio (5); isilik eta serio (4); lan serio (5); oso serio (109); oso serio hartu (5); oso serio hartzen (7); oso serio jarri (6); oso serio jokatu (4); oso serio zegoen (6)

serio agertu (4); serio antzean (6); serio ari (32); serio ari naiz (10); serio ari zela (4); serio ari zen (5); serio aritu (13); serio aritu ziren (4); serio arraio (5); serio aztertzen (8); serio begiratu (10); serio begiratu zidan (4); serio begiratzen (8); serio demonio (13)

serio egin (8); serio egon (4); serio erantzun (4); serio esan (11); serio esan zion (4); serio eta sendo (4); serio hartu (41); serio hartu behar (9); serio hartuko (6); serio hartzea (6); serio hartzeko (6); serio hartzen (25); serio hasi (6); serio heldu (4); serio hitz egin (5); serio hitz egiteko (5)

serio jarraitu (6); serio jarraitu zuen (4); serio jarri (42); serio jarri zen (23); serio jarrita (5); serio jartzen (5); serio jokatu (17); serio jokatu zuen (6); serio jokatzen (4)

serio samar (14); serio samarra (6); serio serio (78); serio serio esan (4)

serio zegoen (12)

ahalegin serioa (7); apustu serioa (5); aurpegi serioa (7); ekarpen serioa (4); eskaintza serioa (5); ez da serioa (17); gauza serioa (16); gauza serioa dela (4); gizon serioa (6); hain serioa (4); ikerketa serioa (5); itxura serioa (6); kontu serioa (7); kontu serioa da (4); lan serioa (17); lan serioa egin (5); mutil serioa (5); oso gauza serioa (5); oso partida serioa (4); oso serioa (25); oso serioa da (5); partida oso serioa (4); partida serioa (23); partida serioa egin (11); partida serioa jokatu (4); pertsona serioa (7); proposamen serioa (4)

serioa baita (5); serioa da (48); serioa izan (16); serioa izango (5); serioa zela (8); serioa zen (16)

zerbait serioa (8)

serioago hartu (4)

askoz serioagoa (4); gauza serioagoa (5); serioagoa da (6)

serioagoak dira (4)

izan gaitezen serioak (4); lan serioak (4); serioak direla (5); serioak izan (6)

lan serioari (4)

serioegi hartzen (4)

gai serioez (4)

oso seriotan (5); oso seriotan hartzen (4); seriotan ari (4); seriotan hartzen (10)

aurpegi serioz (4)


serioagotu, serioago(tu), serioagotzen da/du ad serioago bihurtu.

Hasiera batean txantxa giroan hasi dena serioagotu egin da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.

Eta orain, suposatzen dut mesede moduko bat eskatu behar dizuedala -aurpegiera zeharo serioagotu zitzaion Imanoli.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.

Um Hamidak sakelan sartu zuen argazkia, marko eta guzti, eta, zigarro bat pizturik, hizketa moldea serioagotuz mintzatu zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Erantzute aldera, ahotsa serioagotu egin zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.


serioki (4 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) adlag seriotasunez. ik serioski.

Zergatik ez zaie hauei serioki eskaintzen, XXI. mendean gaudela, euskara Interneten bidez ikastea ikasle arruntek dituzten onura guztiekin?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Hondora joan ziren behin ere serioki tirorik egin gabe, ariketak-eta alde batera utzirik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Ezker Abertzalea taldeko bozeramaile Nekane Erauskinen aburuz, bada garaia Legebiltzarrak auzia «serioki» jorra dezan.  Berria - Harian   2005-08-05


serios (436 agerraldi, 69 liburu eta 172 artikulutan; orobat serius g.er.) 1 iz serioa. (pertsonak eta pertsona-alderdiak)

Hori izanen da halaber mendean hartu dudan emakume serios horri eginen diodan lehen desleialtasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.

Bazkideak han biltzen ziren filosofoaren teorien aztertzeko eta eztabaidatzeko, baina berak nehoiz ez zien gizon seriosen zantzurik aurkitu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Herrian sartzen nintzela, atso eskale serios batek, ehun urtekoa bai, pareta baten bazterretik zutitu eta erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Gizon serios eta maltsoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

Goizean itsas adarra elkarrekin iraganak ginen gizon seriosa zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Goresmenak denaden Berasategui pilotari serios eta finari.  Herria   2003-04-03

Andre Maria Erreginaren aurpegi seriosa, altzoan daukala bere semea ja heldua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Xavier, azkenik, bidean gora topatu dugu: izerditan, baina adoretsu, aurpegi ezinago seriosarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 207. orr.

Aitak igandeetako begitarte serios eta larderiatsua aitzinatu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.

Aurpegiera zeharo seriosarekin, mahaian zehar besoa luzatu eta kolpetxoak eman zizkidan eskuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

2 (gauzak)

Eguneroko ezin finituzko liburu gris seriosa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 78. orr.

Ez dute, aperantziarik ere, beste jaun-etxeek Etxauzea balio, ez Leizaratzuk ez Urdoz jauregiak, nahiz hau guziz ederra den bere harri azkar seriosetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Bainan laburzki erranen dautzut, hori gai seriosa da, herioaren bel-durra eta hiltzearen beldur bat ikaragarria ukana dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 141. orr.

Baina emaztearen aire seriosak neska gaztea beldurtu du.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 267. orr.

Miaketa luzea, xehea, seriosa, baina ororen buru gauza guti Harritu nintzen, notetan ez baitzen arrazoi seriosik holakorik egiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

72 urte zituen eta azken bi urte hauetan osagarri arrangura seriosak bazituen.  Herria   2004-07-05

Serge ateoaren argumentuak indartsuak dira, fededun eta apez anitzenak baino seriosagoak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.

Kantu seriosak, bainan ere umorez beteak.  Herria   2001-09-13

Ez da sekulan berantegi urrats alai eta seriosen egiteko.  Herria   2002-10-31

3 (adizlagun gisa)

Maiek ez zekien engoitik, irri egin edo serios egon behar zuenez.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Bezperetan bezain serios hasi da finalerdi hau igandean bost orenetan.  Herria   2003-05-08

Handik landa Xabi etxera bildu zelarik, usaian baino berantago, biziki serios kausitu zuten aitamek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Serios begiratu zion detektibeari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 120. orr.

Hantxe zegoen eserita, xume, serios.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.

Zu, aldiz, serios zoaz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 158. orr.

4 serios-seriosa adlag ipar serio-serio.

Serios-seriosa baratu nion alegerazkoa, hastapenean baliatzeko arinegia iruditzen baitzitzaidan; adiskidetasun  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 270. orr.

5 ez-serios

Gai ez-seriosa, umoretsu eta parte hartuz bizitzekoa.  Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atso eskale serios (3); biziki serios (3); eri serios (3); gauza serios (3); guztiz serios (3)

biziki seriosa (3); gai seriosa (3); gizon seriosa (3)

ezin seriosago (13)

arrangura seriosak (3)


serioski (223 agerraldi, 53 liburu eta 100 artikulutan) adlag seriotasunez. ik serioski.

Horri buruz serioski pentsatzea erabaki zuen, egun hartan bertan, biharamunekoaz axolatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Norbaitek zerbait serioski esan arren, bera edozein hitzetan trabatzen, beti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Ez dago jakiterik serioski ala brometan ari den, baina badaezpada ere likorea probatu beste aukerarik ez zaigu geratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

"Baina ez dago beste aukerarik", esan zidan serioski.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Gizonak serioski begiratu zidan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

Berriz diotsut, serioski ari nintzen zurekin ezkonduko nintzatekeela esan nizunean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

Aztertu zeuen barrua ea sinesmenean zaudeten, aztertu serioski.  Elizen arteko biblia   2 Ko 13,5

Bada, despilfarro hori, gauzak ondo eta serioski programatuz geroz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

Ez zen irririk, ez zen jostetarik, denak serioski ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Gaixo emazte borondate onekoa: baduke hogei urte jestu bera serioski egiten, eta hutsegiten duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Hartu dut bada haren amorosago agertzeko asmoa, nire xedea aiseago bete ahal izateko: hark ordea serioski hartu du.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.

Gizonak serioski hartu zuen mehatxua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Ondoko istorioen egiazkotasuna ez da serioski gezurtatu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Nire existentziaz serioski harritzen hasia nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Ruche jaunaren itsukeriak bakarrik eragotzi zuen aztarna hori serioski kontuan ez hartzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 483. orr.

Bizpahiru lagun aurkitu nituen, Rio de Janeiron, Egintza Handiari serioski emanak, baina ez ninduten errezibitu nahi izan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Gezur polit horietako bat, serioski aztertua eta zientifikoki ikertua eta ondorioztatua izan dena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Iruñean altxatu dute zinez burua Xala eta Pascualek, biziki serioski jokatuz biek.  Herria   2004-02-12

70 bat orrialdetan, bada nun zer irakur eta denak argi ezarriak dira, xintxoki, funtsez, arrunt serioski.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras serioski (4); biziki serioski (5); oso serioski (3)

serioski ari (15); serioski egiten (4); serioski hartu (5); serioski hartzen (6); serioski iragan (3); serioski mintzatzeko (3); serioski segituko (3)


seriostasun 1 iz seriotasuna.

Bai seriostasuna, eta irria.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 178. orr.

Baina borroka armatuaren alternatiba bati seriostasuna emateko, hitzetatik haratago joan behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Gero, bere seriostasunera itzuli zen eta burua hazkatu berriz mintzatzen hasi aitzin."Txorakeriak" esan zuen Ramsay andreak, seriostasun handiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Auxotean elgarretaratuko dira, seriostasun haundienean hain segur, otsailaren 20an, arratsaldeko 3tan.  Herria   2005-02-10

Inportantzia baitu errespetu eta seriostasun osoan egoitea.  Herria   2004-06-24

2 (hitz elkartuetan)

«Inongo daturik gabe» mintzatu izana «arduragabekeria izugarria eta seriostasun falta izugarria» dela salatu zuen Segiko bozeramaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seriostasun haundienean (3)


seriostu, serios(tu), seriosten du ad seriotu.

Seriostu zen eta soa ilundu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Emeki-emeki seriostu eta zibilizatu ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 135. orr.

Baina orain seriosteko tenorea jin zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Musu emon gura izan zenion, baina Dolorsek atzera egin zuen, seriostua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.

Amaturretan huna barraderak nola joan diren, eta gero dira aferak seriostuko.  Herria   2002-11-28

Hainbertze seriosten haizenean ez haiz betiko Edu izaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.


seriotasun 1 iz serioa denaren nolakotasuna.

Bazen han zerbait, samurtasuna, seriotasuna, eskuzabaltasuna, patu-kutsuko zerbait, eta distira horrek hitzik gabe uzten zituen txantxazaleenak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Horrek aspertzen zuen, eta hortik seriotasuna.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

Esan berri zuenaren sinesgarritasuna adierazten zuen haren aurpegiaren seriotasunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Seriotasuna zen zeremonia guztiaren ezaugarri bereziena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

Hala bizi ziren gaztaroko betetasunean [...] hark ematen baitzien beren bizitzei beharrezko seriotasun, ernetasun eta itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira, nolabaiteko seriotasuna ematen omen diotelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Eztitasunez, baina seriotasunik galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Ateraldiak ez zion bisaiaren seriotasuna mudarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Beharrezkoa da planteamendu horiek gutxieneko seriotasunez eta analisiez hornitzea, erreferentzia utopiko eta lelo soiletan utzi nahi ez badira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Ordu arte erakutsi ez zuen seriotasunez mintzatu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Solemnea deituko nukeen seriotasun batez mintzatu zitzaidan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Aspaldi izan dugun pozik handiena eman diguk baiezkoarekin", esan zidan Martinek beragan imajinatu izango ez nuen seriotasun batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

2 (izenondoekin)

Hermannen ahots lodiak seriotasun handia ematen zion esaten ari zenari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Seriotasun larria erakusten baitzuen, beso horiek bular parean fuerte.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Goxotasuna, konfiantza, muturrik ez, honenbeste gustatzen zaidan seriotasun neurritsu hori.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Tamalez gizon ezkondua nintzela eta ezin nuela esan nion, "je regrette"; seriotasun itxuratiz, baina esan egin nion, eta berak ulertzen zuela erantzun zidan, "je vois".  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Kontsigna demagogiko eta seriotasun gutxikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.

Burua astindu zuen, seriotasun komikoz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

Mentxuk zetorkion algara ito zuen eta seriotasun fermutuaz hurreratu zuen bere kopa Luigirenera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Zirt edo zart egiteko asmoa hartua zuen guztiz, dardararik gabe, seriotasun latza begietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Seriotasun mingarrira itzuli zen segituan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere aurpegi txiki haserreari seriotasun-airea emateko alferrikako ahaleginak egiten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Saioari seriotasun itxura emateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Hemengo gainerako lankideei esan beharko diedala zure seriotasun falta dela medio ez dela batere komenigarria jaun agurgarri horrekin traturik txikiena ere egitea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 57. orr.

Ez zela seriotasun kontua, arazoa agertzeko modua baizik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean, bakoitza bere maletarekin [...] bere amarekin, bere haur seriotasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

5 seriotasunez adlag ik serioski.

-Ez dakit berpiztuok ezkontzerik ba ete dogun -komentatu zuen seriotasunez-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

Gertaerei begira jartzen zen, seriotasunez, irakaspena ondorioztatzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Mugimendu finez jaten dute, baina baita leinu zaharren otoruntza erritualean bezala ere: seriotasunez eta erne.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Isiltasun osoan hartu ditugu osaba Lajosek seriotasunez esandako berbak, jainkoari laguntza eskatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Kalitatezko enplegu egonkorraren alde borrokatuko dutela esan zuten, prekarietatea, behin-behinekotasuna eta ezbehar kopurua “seriotasunez“ landuz.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seriotasun batez (3); seriotasun falta (3); seriotasun gehiago (3); seriotasun handiz (9); seriotasun osoz (6)

bere seriotasuna (4); gutxieneko seriotasuna (3)

seriotasunik gabe (3)


seriotu, serio(tu), seriotzen da/du ad serio bihurtu, serio jarri.

Dylan deblauki seriotu da oraingoan; bere onera dator.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Amak ere irribarre egin zuen hura entzunda, baina berriro seriotu zen begien aurrean agertu zitzaiena ikusi zuenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 28. orr.

Badakit horrekin bakarrik ez dugula seriotuko hizkuntza, baina agian honek guztiak lagun dezake pixka bat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 165. orr.


serioxeago adlag/pred apur bat serioago.

Ez, motel, ez haiz oraingoz hilko, broma bat zuan, ondo bizirik hago!, esan zuen Angelok, apur bat serioxeago, baina artean trufa-doinua guztiz baztertu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Kaleko antzeztoki handian, serioxeago ala alaixeago, ez zirudien jendeak arazo asko zuenik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.

Serioxeagoa izatea nahiko luke, arduratsuagoa, baina horrela galduko luke bizitasun guztia.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.


serius ik serios.

sermogile ik sermoigile.

sermoi 1 iz eliz hitzaldia. ik prediku.

Elizkizunak (behin eta berriz ageri direnak, bere forma eta aldaera guztietan: errogatiba, sermoi, letania, pazkoazko, bezpera, konjuro, sermoi, prozesio, hileta... garai batean jendearen bizimodua arautzeko elizak izandako aginte osoaren seinale).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Igo zen anai Filipe pulpitora sermoia egitera eta oso debozio handiz predikatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1027. orr.

Sermoia entzun, miraria ikusi eta bedeinkazioa hartu ondoren, jendetza erretiratu egin zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

San Frantziskok sermoia bukatu zuenean, otoitzari ekin zioten guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Apaiza, Tabor mendiko kontakizuna aitzakiatzat harturik, jardunari jardun ari zen sermoian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 238. orr.

Honela idatzi zuen laurogeita bigarren sermoian: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Isilean bere etxera deitu eta oso ondo pentsatutako eta ederki idatzitako sermoi bat jarri zion eskuetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.

Egunon, erretore jauna, asko gustatu zait hipokresiari buruzko berorren gaurko sermoia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.

Hor daude lekukotzat zenbait sermoi edo prediku gure mintzairan emanak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Aleman errabinoaren sermoiaren ondoren, beste gorazarre bat izan zen, New Yorkeko hebrear aldizkari baten argitaratzaileak egina.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Galderak, errepikazioak eta sermoien erretorikak berezko dituen gisa horretako baliabidea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.

Sermoi luzeak ipurdia mugiarazten du, eta motzak bihotza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Sermoi sutsuak egiten zituen aldian behin arrantzaleei soldata duina eman nahi ez zieten armadoreen aurka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Batzuetan, esaten dutenez, ez zuela oso sermoi ortodoxoa egiten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 244. orr.

Hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.

Sermoi maltzur honek emakume guztiak asaldatzeko ahalmena izan zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Ez zuten izan hara itzultzeko baimenik, harik eta Hugolino jaunak [...] jendaurreko sermoi batean etxe hura berea zela aldarrikatu zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 317. orr.

Suizidioari buruzko sermoi ikaragarri bat eman zuen mezatan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Sermoi gogorra, beldurgarria, gupidagabea izan zen. elizak ikaragarrizko boterea du, dena menperatzen du ematen dituen arau eta egiten dituen sermoi zitalekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sermoi-gaia ere eman zien: "Zoazte eta egin prediku esanez: zeruetako erreinua hurbil da".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Agarradoan ikusten bahinduten agoazilari azkar apartatzeko agindua, eta hori ez bazen sermoi garaian denen aurrean igual salatuko hinduten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Sermoi kutsuko erretolika horiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Don Humberto abadeak egoki topatu zituen hitz haiek familiakoa zen "Buendía" cortijoko kaperan ospatuko zen hileta-sermoia prestatzeko: "Penak eraman du".  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

5 irud/hed

Zigarro bat falta nuen, baina salan utzia nuen toxa, eta nahiago nuen barau, beste sermoi bat entzun baino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

Gaur goizean beste sermoi bat bota dit amak, eta ezin dut onez eraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Lezio emaile zaharkitu horietako bat da, azkenean, manera onez eta ongi portatzeaz ezin bukatu ahalako sermoiak botatzea gustatzen zaiona.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Fideltasunari buruz sermoiak entzun behar...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

«Sermoi luzerik» ez zuen egin nahi izan Juan Joxe Petrikorena Batasuneko ordezkariak, atzo eguerdian.  Berria - Kultura   2006-02-15

Arkaleren etxeko parlamentura sermoiak botatzera zihoanean, esaten zion: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Jendea ez omen zegoen inoren sermoiak irensteko.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.

Nork, eta sasi-apaiz hark niri sermoiak!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sermoi luzeak (3)

egin zuen sermoia (3); esteberen sermoia (3); sermoia amaitu (3); sermoia bukatu (4); sermoia egin (3); sermoia ematen (3); sermoia entzun (5); sermoia entzuten (3)

sermoiak egiten (3)

bere sermoietan (3)


sermoigile (orobat sermogile) iz sermolaria.

Sermoigile oparoa izan zen gerra osteko urteetan, eta hizlari dotorearen fama bereganatu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-12

Sermogile onaren fama zuen Altunak.  Berria - Kultura   2006-01-21


sermoigintza iz sermoiak egitea.

Sermoigintza alde batera utzitakoan bestelako lan batzuei ekin zien, etnografiaren arloari estu lotutakoak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Sermoigintzarako bokazioa zer den.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.


sermoilari ik sermolari.

sermoitxo 1 iz sermoi laburra.

Abadetxoa, aho-zabalik jarraitu ondoren Pepponeren ekintza, zurbildu eta bere sermoitxoa ahal bezala tetelkatuz, aldarera itzuli zen meza bukatzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

-Ea hemendik aurrera isilxeago zaudeten -esan zigun fraideak Txufik alde egin ostean, eta proiektorea berriz martxan jarri aurretik sermoitxoa botatzeko aprobetxatu zuen-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.

2 irud /hed

Nik neuk, lagun-artean, "sermoitxoak" esaten diet ostiraleroko hitzalditxo hauei.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.

Geroztik, Espainiako funtzionarioa naiz, baina espero dut ez diozuela horregatik nire sermoitxo hauek entzuteari utziko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Orain, berriz, ostiraleko nire sermoitxo hau egitera natorrenean, ez dut neure irrati haren arrastorik topatzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.


sermolari (20 agerraldi, 9 liburu eta 2 artikulutan; orobat sermoilari 19 agerraldi, 8 liburu eta 5 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sermolari agertzen da) 1 iz sermoiak egiten dituen apaiza. ik predikari.

-Zuen sermolari horrek jendea senda dezakeela diozu?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Gaur, gure sermolariak otoitz bat esango du, eta eskuak ipiniko dizkizu, eta dantzari baten pare ibiltzen hasiko zara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

-Sermolari atera zaigu, bai -ahalegindu da haria harrapa-tzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 61. orr.

Probintzia batera bere jarraitzaileei ezkutuan predikatzera datorren sermoilari kalvindarrak heriotza-zigorra bereganatuko du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez pulpituetako sermoilari arranditsua, talde txikietako hizlari hurbilekoa eta solas-eragilea baino.  Berria - Kultura   2004-04-04

Gizon hori elektroshock baten tankerakoa da, sermoilari eta fanatiko on bat bakarrik izan daitekeen bezala.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 19. orr.

Meskitetako Batzordeko presidente Sale al Sadlanek ukatu du sermoilariok muturreko islamismoa sustatzeko mezuak helarazten dituztela.  Berria - Mundua   2004-03-19

Erlijio islamistaren alderik irekiena sustatu nahi dute Marokoko zenbait agintarik, eta bide horretan aurrera egiteko 50 emakumeri sermoilari izateko aukera eman diete.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Gizona iluminatu bat da, eta sermolaria, baina zintzoa, bere fedea zabaldu nahi du: Jesukristoren predikazioa faltsua izan zen.  Berria - Kultura   2006-02-14

2 (hitz elkartuetan)

Sermoilari-sektaren bateko kidea etxean hartu duelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (izenondo gisa)

Apez sermolaria "bizkaitarra" Arana Goirizale edo jeltzale zela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.


sermolaritza iz sermolariaren jarduera.

Apaiz hura trebea zen sermolaritzan, arima sendatzeko erremediogintzan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.


sermonatu, sermona, sermonatzen (orobat sermoneatu) du ad adkor sermoia bota.

Euskaldun eta katalanen joera partikularista grinatsu eta kaldarraren kritika hau, joera berak Hispanoamerikan sermonatzeko zeharbide bat da kasu honetan nolanahi ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Eskola, pentsa dezakezuen bezala, drama egina dugu etxean... Ama negarrez eta aita errietan; edo aldez bestera, agian: amak nau sermoneatzen eta aitak ez du txintik ere ateratzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.


sermoneatu ik sermonatu.

serodiskortante izond bikoteez mintzatuz, seropositibo batek eta seronegatibo batek osatua.

Eskarietako lehena bikote serodiskordanteei buruzkoa da.  Berria - Harian   2005-11-30


seronegatibo izond hiesaren birusa ez duena.

Agiri horretan «gizarte hipokrita honek» bere barruan dagoen errealitatea ezkutatu nahi duela salatu zuten aipatutako taldeek; gizartea «bere burua zuri, seronegatibo, patriarkal, kapitalista, heterosexista eta konbentzional» gisa azaldu nahian dabilela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29


seropositibo izond/iz hiesaren birusa duena.

Pertsona bat kutsatzen denean, hiesaren birusa haren immunitate sisteman sartzen da, eta une horretatik aurrera pertsona hori seropositiboa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

1990 inguruan, hiesaren arazoa pil-pilean zegoenean, hainbat euskal presori odol analisiak egin eta seropositiboak zirela erakutsi zieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 157. orr.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ia gaixo seropositibo gehienek (%96) hiru edo lau botika hartzen zituzten birusaren garapena geldiarazteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Garai hartako adituek ziotenez, bizialdi laburrera kondenaturik zeuden haur seropositiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.

Horretaz gain, «seropositiboenganako elkartasun faltako jarrerak» ere badirela azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Seropositibo kutsatu berria.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13


seror ik serora.

serora (orobat serora) 1 iz ipar moja.

Nahi izan zuen parropiaren izenean beste eskola bat sortu, eta eskatu zituen serora erakasle zenbait, "Filles de la Croix" ordenakoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Ernestine zuen izena, serora bezala Sœur Ignace.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.

Marie Marceline serorak bizi hau utzi du.  Herria   2001-02-08

Zazpi haur altxatu zituzten, zeinetarik bat apeztu baitzen eta beste bat berriz serora egin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Mende horretan dira sortu ere hemen Angeluko serorak, Betarrameko misionestak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 126. orr.

Frantzian egon zelarik, bestalde, Albiko Klaratar seroren komentuan aterpetu handiki agramondarrekin harreman hertsiak izan zituen Irakasle Nafarrak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Aspalditik ohartua zen neska euskaldun asko joaten zela serora: bi kongregazio berri baziren hemen, Angeluko serora urdinak eta Uztaritzeko serora beltxak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Serora beltxak, tuneldunak, berriz jiten dira 1933an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 19. orr.

1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ez zituen bakarrik apez xahar eta eriak gogoan, Serora bokazioak ere bai, eta etxe horren ondoan, seroragaientzat etxe berri bat eraikitzea erabakia izan zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.

Uztaritzen sartu zuten serora eskoletan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

Gurutzadako Mezulariari eta haren ordezkariei emanez eskua baimena emateko sar daitezen serora komentuetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 189. orr.

Arbelbidek izan zuen etxe hori apezen pausa leku eta apez xaharren erretreta-etxe egiteko ideia, serora kongregazio baten gain emanez etxearen erostea eta ideia gauzatzea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.

19. mendean, 397 serora ordena berri sortu ziren, bainan 51 gizon ordena bakarrik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 93. orr.

3 (izenondo gisa)

Bazituen bi arreba serora komentu bortitz batean zerratuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Iparralde honetan karmelitak aipu ditugularik, santa Terexa Lisieuxkoaren ahizpa serorak, Baionan ere komentu bat daukatenak zaizkigu soilik gogoratzen.  Herria   2003-07-17

Mayi Sabalçagaray herritar andere serora zendu da Alzazian, bere kongregazio etxean.  Herria   2004-10-21

4 elizaren ardura duen andrea.

Obispoak oso alai agurtu zuen serora eta apaiza.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.

Ihes egin dute denek, baita serorak eta sakristauak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: Oiartzunen fusilatu zuten, zor batek galdu zuen eta mezatara ez joatea izan zen aitzakia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

Serora aurpegiko neskameak lehor erantzun zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

Etorri dira, bai, apaizaren bila, eta serorak erbia askatu ere egin du.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andere serora (7); andere serora zendu (3); apez eta serora (4); arreba serora (4); bere serora (4); bi serora frantses (3); dominique serora (7); serora egin (3); serora zendu (4)

andere serorak (3); euskaldun serorak (3)

fraile eta seroren (3); seroren etxean (3); seroren komentuan (4)


seroragai iz ipar mojagaia.

Apez, apezondo eta serora zein seroragai erle-kofoin hori?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Bainan ez zituen bakarrik apez xahar eta eriak gogoan, serora bokazioak ere bai eta etxe horren ondoan, seroragaientzat etxe berri bat eraikitzea erabakia izan zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.

Hiru neska gazte bazituen, seroragaietan sartzeko prest.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.


serorago iz ipar serora-egoera.

Jandaramendiko Mari Graxi St Martinek, joan den igandean, seroragoko urrezko ezteiak ospatu ditu, Aiherrako elizan.  Herria   2003-11-13

Seroragoa utzirik, beti kar berarekin jarraiki du borroka sozialetan, greba, manifestaldi eta gaineratiko.  Herria   2002-10-03

Uztaritzen seroren komentuan izan da erretretaren bururatzea eta urte guziz bezala hor ohoratzen dituzte 50, 60, 70 urte seroragoren jubilauak.  Herria   2001-09-06


serorategi (orobat seroratei; Euskaltzaindiaren Hiztegian serorategi agertzen da) iz serora-komentua.

Atzo Baionan eskainitako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez, Poliziak Fresnes ondoko serorategia miatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Bainan bereziki astean bietan bere lagunekin ezin hutsinezko hitzorduak zituen Serorateian arratsaldea musean iragaitea gatik.  Herria   2001-04-12

Kreatura basatia zen, legerik eta araudirik gabeko askatasunean bizitzeko sortua, ebasle baten aurrean izutua, baina hari oldartzeko kalipua bazuena; menpekotasunaren gatibu serorategian bizi zen amaren aurkakoa zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.


seroratei ik serorategi.

seroratu, serora(ru), seroratzen da ad ipar serora egin.

Edmeak garai batean pentsatu zuen, Germena etxeko eta beraren barne-bakeagatik seroratuko zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.

Egun hortan ohoratzen dira 50-60 eta 70 urte seroratu direnak.  Herria   2003-09-25

Halaz, etxeko zazpi haurrideetarik bat segidako geratu zen, bi neska seroratzeko Filles de la Croix komentura bidali ziren eta gainerako laurak, Xarles bezala, Parisen ziren sehi eta mutil.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.


serositate iz serumaren antzeko likidoa.

Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.


serotonina iz neuronetan dagoen gaia, neurotransmisore betekizuna duena.

Biokimikaren ikuspuntutik, badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen eta ezartzen dela depresioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

Buruko neuronetako serotonina agortzen zaigunean, itzalak hasten dira dantzan -ihardetsi nion-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 186. orr.

Baina halakoxea da mundua: batzuek serotonina behar dute, eta beste batzuek saratonina...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

Jende anitzek eskas genituen adrenalina, endomorfina eta serotonina pastillak farmazietan saltzen zirelakoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.


serpertina 1 iz paperezko tira bildua, botatzen denean askatzen dena.

Serpentinak eta girlandak nonahi, farfaileria berde eta gorrizko oihana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Jangela apaintzeko ehunka eta ehunka kalabaza ipini zituzten, barruan kandelak piztuta zituztela, eta saguzar bizi-pila bat airean hegaldaka, eta laranja-kolore biziko serpentina ugari, sabaitik sigi-sagaka erortzen zirenak, uretako suge distiratsuak balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.

Serpentinak ateratzen ziren emakumeen autobusetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Serpentina bustia.  Berria - Kultura   2006-01-03

2 irud/hed

Sukaldeko mahaiaren aurrean, plater hutsak jaso gabe, bazkalostearen kolore bakarra postreko laranja azalaren serpentinak dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.


serraila ik sarraila.

serrana iz Espainiako sierra-ko emakumea.

Lope de Vegak ospetsu egindako serrana gizajalearekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.


serratu ik zerratu1.

serum 1 iz esnea, odola edo linfa gatzatzean bereizten den isurkaria. ik gazur.

Seruma eraldatzeko eta esne kondentsatua eta esne hautsa ekoizteko lantegi berria irekiko du Iparlatek Kantabrian.  Berria - Ekonomia   2006-03-23

Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

15 jaioberri hil dira Brasilen, ustez kutsatutako seruma hartzeagatik.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Hildako 15 haurrei eta larri dauden beste 24 jaioberriri Ganutre enpresak egindako seruma txertatu zieten.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

2 erietxeetan-etan seruma zainean sartzeko tresna.

40 egun egin zituen atzo gose greban eta Fresnesko ospitaleko sendagileek seruma ezarri zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Iragan ostegunean jarritako seruma kendu egin diote Atxurrari, eta ura onartzen ere hasi da berriro.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

3 (hitz elkartuetan)

Neskari serum-injekzioa jarria ziotela eta salbu zegoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 222. orr.

· Aurrerantzean esne kontsumoa jaisten den urte sasoietako soberakinak eta gazta serumak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, animalientzako jangaiak eta kosmetikoak ekoizteko.  Berria - Ekonomia   2006-03-23


serventesio (orobat serbentesio) iz ahapaldi nagusi mota, lau lerrok osatua, non lehen lerroak hirugarrenarekin errimatzen baitu, eta bigarrena laugarrenarekin.

Libretatxoa atera nuen lehenik, igandeko emaitzak eta serventesioak eta epitafioak apuntatzen nituen huraxe, Zuhurra eta onargarria al zen pentsatzea akabatu egin nahi nindutela nire ipuin erromantiko edo endetxa edo serbentesio edo liren kausaz?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.

Kantatu genuen zerbait, sehaskatikoa, blues kartzelati bat, serventesio saturnal bat, ez dut ongi gogoan, eta loak hartu genuen segituan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.


sesamo iz belar landarea, jatorriz Indiakoa, hazi oliotsu eta jateko onak ematen dituena (Sesamum indicum).

Euskal Jai gaztetxeko plazan, Iruñearen kiratsa estaltzeko-edo, sesamoak eta geranioak landatu zituzten lorategian. Ezti eta sesamozko bizkotxoak ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Sesamo-ogitarteko bat egin zuen, eta te beroa edan zuen kristalezko baso batean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.


sesiante iz adkor sesioaren zalea dena, liskarzalea.

Marta ere atera da, hurbildu da sesianteengana, ikusi du ukabilkada, eta hitzik esan orduko ateratzen du Mikelek bonboi paketea kotxe barrutik eta eskura luzatzen dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Hirurak jo ditu kanpaina honetako sesiantetzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04


sesio1 1 iz adkor istilua, liskarra.

Eskola-umeen arteko sesio batek merezi ote du errugabe bat berriro Azkabanen sartzea?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.

Hortik hainbeste sesio eta negar.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Alde egizu eztabaida zoro eta zentzugabeetatik, badakizu-eta horiek sesioak sortzen dituztela.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,23

Gerarko artzainek sesioa izan zuten Isaaken artzainekin.  Elizen arteko biblia   Has 26,20

Berealdiko sesioak izaten zituzten batzarretan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Aita-semeek sekulako sesioa izan omen zitean lehengoan, bide-seinale elebidunak direla eta ez direla.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Autoritarismoa zuen amak sesioetatik onik irteteko bide bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Hiri handira hurbiltzen gaituk, lortzen ditiagu emakume batzuk, pagatuta, noski, sesio bila hasten gaituk, eta nonahi bilatzen diagu, eta den-dena lehertu egiten zaiguk inguruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

2 (izenondoekin)

Arkumeak jaiotzeko ilargiaren koskek zerikusirik baduten eztabaidatzen zebiltzan, sesio handirik gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Sesio ederra izan genian Denverrengatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.

Amamak eta aitak sesio izugarriak izaten zituzten hura zela-eta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Gero eta sesio bortitzagoak izaten zituzten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

1819an, sesio nabarmena izan zen Mitxelena jaunaren eta Iturbe alkate jaunaren artean, hain zuzen ere, Mitxelena jaunaren iritzian, herriak pairatu dituen zoritxar guztiengatik, orain jostatu egin behar baitu, Iturbe jaunaren iritzian, berriz, arrazoi berberengatik, alderantziz behar du izan.  Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Hemeretzi hilabetez minbiziarekin sesio latza izan ondoren, atzo hil zen, Basurtuko Ospitalean (Bilbo), Iñaki Uriarte Zabala.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean sesio-hotsa sentitu genuen geure atzealdean, eta geure kamioi aldera jiratu genuen burua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.

4 sesioan adlag

Zergatik nahi duzu sesioan hastea?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Berehala hasiko zela Jamesekin beti bezala hika-mika eta sesioan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 59. orr.

Ez gara sesioan arituko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 120. orr.

Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretan eta sesioan ibiltzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sesio bila (4)

sekulako sesioa izan (3); sesioa izan (13); sesioa izan zuen (4); sesioa izan zuten (3)

sesioak izaten (3)

ez gara sesioan (4); sesioan aritu (3); sesioan arituko (3); sesioan hasi (3); sesioan hasiko (4)


sesio2 1 iz saioa, jardunaldia.

AEBetan ematen dituzte zenbait animazio lan labur, elkarren segidan, sesio bakar batean.  Berria - Kultura   2006-05-05

Animazio filmak aukera polita eman dio bere kantugintza alaiaren beste sesio bat eskaintzeko, Ben Harper eta G Love lagun dituela.  Berria - Kultura   2006-03-02

Milaka orratzek haginka egingo lidakete bihotz aldean, akupuntura sesio definitiboan legez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

Bakarrik ez joatearren, zinemarako edo, zeudenean, luchalibre sesioetarako sarrera ordaintzen nion beti norbaiti.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 173. orr.

2 bilera.

sesioko 3. kapituluan erabaki duela 3. kanonean heretikotzat edukitzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.


sesioaldi iz sesioa.

Azaldu zuenez, sesioaldi baten ostean jo zuen senarrak, etxean zeudela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17


sesiobide iz sesiorako motiboa.

Testuinguru horretan, sekulako sesiobide bihurtu zen, esaterako, gizakien arimari zegokiona.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Baina sesiobide nahiz konponbide askotarako aitzakia ere eman behar zuen kristau kulturaz kanpo sortutako Aristotelesen mundu-irudia arau-emailetzat hartze horrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.


sesiozale izond sesioaren zalea dena.

Ez ardozale, ez eta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsu eta ez diruzale.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,3

Ez harro, ez haserrekor, ez ardozale, ez sesiozale, ez okerreko irabazien gose.  Elizen arteko biblia   Tt 1,7

Berebiziko ika-mikak izaten zituzten abertzaleetako batekin, gazte luzanga sesiozale batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.


sesitu, sesi(tu), sesitzen 1 da ad ipar atzeman, harrapatu, atzitu.

Biriatukomugan, guardek 31 kilo heroina sesitu dituzte Espainiarat ari zen auto batean.  Herria   2001-02-01

Berrizere droga tornu ederra sesitua izan da Biriatuko mugan.  Herria   2004-12-02

Orotarat 1200 kilo zartagailu eta arma parrasta bat sesituak izan dira,muntadura diru eta dokumentu asko bestalde.  Herria   2004-10-07

Harekin zen iparraldeko presuna bat ere arrastatu du polizak, hunen bizitegian Hendaian ordenadore bat eta dokumentu batzu sesitu ditu.  Herria   2001-03-01

47 pasaporte sesitu daizkiote beren autoan, denak Pariseko alde hortan ebatsiak.  Herria   2003-01-14

Sesitu edo ebatsi, hartu zernahi gisaz!  Herria   2003-05-08

2 irud/hed

Aitortu bezala du berak ez zekiela sobera non zegoen, bere andre eta ama eginbideak bete zituela bai halako beste bizi batean eta gero ezagutzen ez zuen edo ahantzia zuen libertate batek sesiturik utzi zuela uste gabean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Badakit hastetik borda honen inguruetan baizik ez naizela ibiliko, kasik jeiki orduko, gosaria presaka harturik, ideien haiduru eta sendimenduen oldarretan sesitua bezala izatekotan, agian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Bainan denbora haietako bizimoldeak desagertu dira, hainbesteraino non ez baitut sesitzen mugimenduaren isuria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

Bat-batean, ideia honek sesitu nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.

Euforia batek gorputza sesitu dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

3 guztiz harritu, nahasi.

Harritua gelditu nintzen, harritua baino gehiago ere, arrunt sesitua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.

Joanes mututurik, sesiturik, ikaraturik gelditu zen gizon itxurarik ere ez zuten gizaki haiei so.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Sesitu eta obsesionatua, ez da gehiago libro.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.

Denak sesitu dituen gertakari latza!  Herria   2004-02-19

Ixil-ixila nengoen ene xokoan, burua apal-apala, gaitzeko hotzikara batek kolpez sesitua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrunt sesitua (3); sesitua gelditu (5); sesitua gelditu nintzen (3); sesitua izan (3); sesitua izan da (3)

sesiturik utzi (3)


sesitze izipar atzematea, harrapatzea, atzitzea.

Norbaitekin mintzatu behar nuen -aitortzen diot, hatsa har ezinik, hormazko sesitze itzel; deblauki ari natzaio, sekula eta nehorekin ez bezala-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.

Henry irriz ari zen, itsas ertzeko arrain malgu eta zurpail bilakatu Euskal Elkarteen Ordezkariaren sesitzeaz ohartu gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.


seska iz kanabera.

Mendikletaz Fanchekin Feunten Velen aldera zuzendu ginen, ilardi, ote sail, ihidoi eta ahul itxurako seska landen artetik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.


sestante iz argizagi baten egongunearen luzera eta latitudea kalkulatzeko erabiltzen den itsasketa-tresna.

Axelek sestanteaz kalkulatuko du, eguzkiaren deklinazioa kalkulatzen den bezala, hogei metroko altura dutela urgainean. Behin barruan, Jules Verneren harako Nautilus itsaspeko hura gogorarazten duen espazio harrigarri bat, dena itsasoari buruzko liburuz eta itsas trepetez beteta: mapak, grabatuak, sestanteak, urpekarien kaskoak, unamak eta era guztietako sokak, aingurak...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.


sestaotar izlag/iz Sestaokoa, Sestaori dagokiona; Sestaoko biztanlea.

-Hainbeste kezka Porturekin, zu ez zinen ba sestaotarra?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

M. sestaotarra atxilotu zuen herenegun, emazte ohia jo zuelakoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

32 urteko sestaotarra.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


sestario (orobat sextario) iz erromatarren edukiera-neurria, 54,68 litroren baliokea.

Honela osatutako tantak tamainaz lau sestario dituenean, pisatzen bada ikusten da ehun libra hartzen dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Ondoren, masa atera eta berriro bete zuen isuritako ura, sextario bat, lehen bezala ontzia ertzeraino betez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.


sestertzio 1 iz erromatar diru zilarrezkoa, denario laurdena balio zuena.

Denarioaren laurdena bi as eta erdirekin egiten zelako, sestertzioa deitu zioten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Kinario izeneko erdiak ere egin zituzten, dio autore horrek, bai eta sestertzio izeneko laurdenak ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.

Zesarrek debekatu egin zuen etxean hirurogei sestertzio baino gehiago gordetzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Laurehun sestertzio jarri dituenak obra egiteko, beste ehun jarri behar baditu ere, atseginez jarriko ditu bukatzeko itxaropenik baldin badu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Zesarren garaian, lur-zatiak izan ziren zor guztiak ordaintzeko dirua; Tiberioren garaian, berriz, hamar mila sestertzio lurretan bost mila sestertzio dirutan balio zuen diru arrunta bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nebak, Apio eta Kaio, egiten zitzaizkien larruzko igel eta intxaurrezko orgatxoez zikoitz ziren ordurako; geroago, sestertzio-gose izan ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.


sestra1 1 iz garaiera edo maila. ik galga 4.

Beharrezkoa da ezen ura edozein aldetarantz isurtzen dela ere, erdian puzgune bat edo kurbatura baldin badu ere, ezkerreko eta eskuineko muturretan sestra berean egotea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Depositu hori ez da ez maldan behera egingo, ez lautadako sabelean eta ez gorako aldapetan, eta ezta, inola ere, haranetan ere, baizik eta sestra-maila konstantea mantentzen den lekuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

· Nibelatzeko, dioptrea edo ur-sestrak edo korobatea erabiltzen dira, baina seguruagoa da korobatea, dioptreak eta ur-sestrek inoiz huts egiten baitute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

3 sestran adlag garaiera edo maila berean. ik galga 8.

Komeni da altuera desberdineko plintoak jarriz estilobatoa erdi parean zertxobait altxatzea, zeren eta erabat sestran jartzen bada, begiari irudituko baitzaio sakonunea daukala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.


sestra2 1 iz liskarra, ika-mika.

Beste bezero batek hitz egin zuen, tabernariaren eta gizonaren arteko sestra arintzeko jarrera nabarmenduz: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Horra bada, antropologiaren arreta merezi duen ikerketa-bide bat: baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Lehen zegoenaz gainera berotu zen gela eta unean baino unean zailago gertatu zen Ségouinen eginkizuna: bazen sestra pertsonala sortzeko arriskua ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez nuen inorekin bizitzen ikusten, ezin nion pasio bana-banakorik imajinatu, ezin lot nezakeen diru-kezkak edo politika-sestrak edo moda-gorabeherak bezalako arreta mundutiarrekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.


sestratu, sestra(tu), sestratzen du ad sestran jarri.

Hareatza berriaren aurrealdea sestratu eta estalitako lorategi handia bihurtu zuten, eta hegiaren hegoaldean haitzulo berriak indusi eta adreiluz estali zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 381. orr.


set iz tenis partida bat banatzen den zati nagusietako bakoitza, jokoz osatze dena.

3-6 eta 5-7 hasi zen galtzen, baina hurrengo hiru setak irabazi zituen (6-3, 6-4 eta 6-4).  Berria - Kirola   2006-01-27

Zazpi falta bikoitz egin zituen, eta horietatik bi jarraian lehen seteko laugarren jokoan.  Berria - Kirola   2006-01-28

33 urteko beteranoa saiatu zen lehen setean kontrarioa bolea eta globoekin amorrarazten.  Berria - Kirola   2006-01-25

Bigarren seta izan zen lehiako gakoa.  Berria - Kirola   2004-06-05

Bigarren seta izan zen lehiako gakoa.  Berria - Kirola   2004-06-05

6-1 irabazi zuen lehen seta eta 2-0 zen aurretik bigarrenean.  Berria - Kirola   2006-01-29

Bigarren seta berdin hasi zen, 2-1ekoarekin euriak moztu zuen arte.  Berria - Kirola   2004-07-02

Federer amorratuta hasi zen tenisean jokatzen, eta jarraian irabazi zituen hurrengo hiru setak.  Berria - Kirola   2006-01-28

Nalbandian 5-1 jarri zen aurretik, baina ez zuen setari azkena ematen jakin.  Berria - Harian   2005-06-05


seta 1 iz gogor eta amore eman gabe eusten zaion uste edo iritzia; asmo, erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten dionaren jarrera edo jokabidea. ik tema1; egoskorkeria.

Horretaz gain, kantatzeko seta izaten zuen, jai guztietan kantatzen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gorrotagarria zitzaion gobernuak droga zabaltzen zuten tabernazuloak zaintzeko zuen seta, batik bat haxixa arimaren sendabidetzat zuelako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Kexu azaltzen zitzaidan hotelera joaten ez nintzelako eta "artzain baten bizitza" egiteko setarekin jarraitzen nuelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Frantsesez jakitea beti interesgarria izan daitekeela-ta... seta hori jarri zaiok buruan aitari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

Aitari bost axola zitzaion zinema: Sorbonneri buruz hitz egiteko seta sartu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Nekez uler daiteke antzinakoek Kaspio itsasoa ozeanoaren zati bat zela sinesteko hartua zuten seta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Seta hori hartua zeukan, hankapean ikusi nahi zituen Euzkadi galtzen utzia zuten aliatuen hiriburu guztiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

Zientzialariak [...] ezin atera dezake arrazoizko hitzik beste mundu bateko abstrakzio errealen setak harrapatu ez duenaren aurrean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Ukrainakoen seta eta temaren nondik norakoaz susmoak baditut, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 257. orr.

Ezin nuen nire benetako sekretua azaldu; hortaz, nire aldetik aurka egiteak tema hutsa zirudien, makurkeria eta seta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Gure moduko xoriño ergelak kapaz dira [...] haren atzetik abiatzeko esperimentuetako arratoien itsumen eta seta berberekin.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 259. orr.

Hobe genikek seta eta kemen hori guztia onerako erabiliko balu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

Oso gustu txarrekoa zela bere seta eta bere gorrotoak era bortitzean halako lekuan agertzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Harria bezalako seta eta irmotasuna igartzen zitzaizkion masail irtenetan, goibeltasuna bekokian, nahigabea begietan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Beste behin ere, ezin ihes egin neskaren setari, nobia formalarena egiteko egoskorkeria hari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Ene Jainkoa, bizkonde, zeinen gogaikarria zaidan zure seta!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 455. orr.

Gerra guztiek bere setak dituzte.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 14. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Harrotasunezko seta irrazional batengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Bide horri berorri heltzera behartu zituzten ordea Saharaz hegoaldeko herrialdeak 1980ko hamarraldiaren hasieratik, seta harrigarriaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Baldin nire ilobak segi baleza nigana darakusan seta gaizto horri loturik, hartuko dut, bizkortzen naizen orduko, hura bere gelan ikusteko deliberoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 390. orr.

San Marco Plazan nengoen eserita [...] Sabethek, seta hutsez nik uste, klaustro osoa bisitatzen zuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Telefonoa ez zen isiltzen, nolabaiteko seta barearekin hots egiten zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.

Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Bere ohiko seta batere leundu gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Ez ginen demasazko setan tematu gajoarekin ordea, zauritua zetorren-eta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Aita bere setan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zahardadeari dagokion seta puntu horrekin, bere polemika zaharretako esaldirik bikainenak zerabiltzan parrastaka.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.


setakeria 1 iz setatsuaren jarrera; uste, iritzi, asmo edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eustea. ik hisia.

Giza izaeraren setakeria naturaren legeekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

Argi eta garbi ikusi zen deabruaren setakeria ez dela gauza obedientzia santuaren indarrari aurre egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Politikarien «arduragabekeriari» eta «setakeriari» egotzi diete ontziolaren beheraldia.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Langileek diotenez, «FEVEren setakeriak zapuztu du negoziazio kolektiboa».  Berria - Ekonomia   2004-01-31

-Orain ulertzen diat loroa berreskuratzeko izan duan setakeria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Setakeria gisako bat zen ausaz, setakeria motetan azkena, bakarra, agian -aitortu behar dut- ezarritakoa, nolabait esatearren inposatutakoa, neurrira egina-edo, beharrezkoa eta halaber alferrekoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 164. orr.

Aztikeria adinako bekatua da desleial izatea, sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,23

Zenbat eta handiagoa setakeria, hainbat eta biziagoa liskarra.  Elizen arteko biblia   Si 28,10

Nire iritziei, ez setakeriaz, baizik eta arrazoiari zor zaion indarrez eusteagatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 103. orr.

Emakume gaiztoa da -errepikatu zuen haurren setakeriaz-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz, nekagaitz, nire bizitza zurearen jiran zebilen, zure existentziaren inguruan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Zalantza egin du bigarrengoz, ardiarenaren moduko setakeriaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

2 (izenondoekin)

Haurren setakeria berekoiaz, taula aitzinera eraman nuen ama eta zehatz-mehatz azaldu nion zertan zetzan ganbitoaren estrategia bikaina.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Andresek ez zuen amore ematen bere eskubidetzat zeukan ezertan, eta halako setakeria bortitz eta erasokor batez egiten zien aurre aitari eta anaia nagusiari. Hazpegiek setakeria astuna uzten diote agerian; harrokeriazko pareta bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Agintzen dizut, arrazomenik gabeko Kreatura horri, ezen, bazka horri muzin eginik, zu sortu zaituen Sortzailea behar bezala gurtu dezazula, gizonen setakeria maltzurra honela komentziturik, Zamarien sen ez hain setakeriak itsutuak hala beharturik Erromako Fede Katolikoaren egiak aldarrika ditzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.


setaldi iz seta gailentzen den denbora.

Gerozago, setaldi askoren ondotik, beste bi tenplu egin zizkioten, tabernakuluaren eredu berekoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.


setati (105 agerraldi, 56 liburu eta 3 artikulutan) 1 izond uste, iritzi edo asmo bati gogor eta amore eman gabe eusten diona. ik setatsu; tematsu. (pertsonez)

Konturatuta nengoen berriz ere jostailu berria nahi duen haur setatiaren gisara nengoela jarrita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

Oi, errektore setatia! Ardiak bezala tirano batengandik besteagana pasatzen ohitutako gizakiak aldatu eta jarraitzaile sutsu eta errebelde setati bihurtu zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 46. orr.

Ni bezalako uko egile setatientzat prestaturiko putzua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

Bazuen beste ezaugarri bat ere Massók; Wagner-zale suhar eta setatia izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Setatia zarelako eta ni haserraraztea gogoko duzulako.Tontakeria batengatik haserretu ginen, eta halakoetan oso setatia nintzenez, pikutara bidali nuen, besterik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Nola irakurlearen baitan biziro txertatzen duen, maizegi guk geuk eraikitzen dugula geldika-geldika baina setati mespretxatuak sentiaraziko gaituen antzerki ankerra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

2 (gauzez)

Ez nuen oso ondo ulertzen haien jarrera setatia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

Bera bezalako begirale zorrotz batek haren ahalegin setatia suma zezakeen lainoen artean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.

Zertarako, bestela, Garibai hil eta gero ere Garibairen izen ona lohitu nahi setati hori?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

Mahatma Gandhik, indiar independentziaren bilaketa setatian, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

Oraindik idazteko intentzio setati horretan jarraitzen duk?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Agustinek ez du onartzen ez eszeptizismo setatia ez eta arinkeria ere proposizio bat ontzat ematerakoan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Bai, eternitatea bezain kopetilunak beren mugiezintasun setati, ia traidore hartan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Estatu unibertsalen hilezkortasunari buruzko sinesmen setatiaren lekukotasun are ohargarriagoa haien arimei dei egiteko praktika da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Giza arazoak setatiak direla naturaren legeekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

Modu setati baina nahasi batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.

3 irud/hed

Zer ote zen ezin igarrizko arrabots ez ozen baina bai setati batek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Hego haize setatia sartzen bada eta eusten badio, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Ur-azalean geratuko zen, burbuila setati baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

4 (adizlagun gisa)

Setati eta tristuraz begiratu zuen bakezko estalki batean bildutako lehorralde hartara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 168. orr.

Uko egin zion setati berak ere ihes egiteko aukerari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Hilabete batzuetan setati ibili zen Gegenbauerren ihesi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.

Bazen abesti bat, Martin andreak fonografoan setati jarri ohi zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.

Esklabotasunaren erakundeari setati iraunaraztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Beren joera gaiztoei jarraitu diete setati.  Elizen arteko biblia   Jr 11,8

Behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Ez zuen hitz egiten, eta, setati, egunak eta gauak pasatzen zituen "Miserere" berri bat konposatu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.  Elizen arteko biblia   Sal 36,5

Alabaina, nagusiak, setati eta erretxin, oihuka jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

setati jarraitu (3)


setatiro adlag era setatian.

Setatiro esaten dute Jainkoak (gorets bedi!) akzidente horiek istant batean sorrarazi dituela, lege naturalaren edo beste edozein gauzaren bitartekotasunik gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.


setatsu (98 agerraldi, 38 liburu eta 4 artikulutan) 1 izond uste, iritzi, asmo edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten diona. ik setati; tematsu. (pertsonez)

Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.  Elizen arteko biblia   Ez 2,4

Emakumeek jakinmin handia izaten dute eta setatsuak izaten dira.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.

Ivan Antonovitxek antzeman zion gizon setatsua zela, eta ez ziola gehiago emango.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Baina bera tematu egin zen, ezaguna zen, gainera, gizon setatsua zelako, eta ordaina hartua zuen orain.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 71. orr.

Hire amona, ezer izatekotan, setatsua duk, eta edozer gauza egingo zian bere semeengatik.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.

Izatez baitzen hura, izan, setatsua eta gaiztoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Setatsu bihurtuko dut nik Faraoia eta ez dio herriari joaten utziko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

Bere hitzaren indarrez setatsuak biguntzen zituen bihotz-berri zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

2 (gauzez)

Ez zituzten aldatzen beren jarduera gaizto eta jokabide setatsuak.  Elizen arteko biblia   Epa 2,19

Liburu honek kritika zorrotzak jaso ditu hasieratik, katolizismo setatsuenaren partetik batez ere.  Berria - Kultura   2006-02-14

Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Nahiz emakume horrek denik eta isiltasun setatsuena gorde duen, erdietsi dut harengandik erantzunik agian nahasmen gutxiena duena eta balakariena berebat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.

Begirada setatsu bat bota zion Léari Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

Zerk eragiten zion zeruaren eta itsasoaren kontra lehiatu behar setatsu hartan jarraitzera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

3 irud/hed

Dirdir egiten zuen xanpainak edontzietan; plateretan, berriz, enbor izoztu puskek, izozmendi setatsuek, gogor eusten zieten mahakideen koilarakadei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.

1999ko EEBBetako bero-lamada setatsuen ondorioak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.

4 (adizlagun gisa) ik setatsuki.

Mundu guztiak bazekien, aspaldidanik, erizain tituludunak setatsu tematzen zirela otseinak bezala trata ez zitzaten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Bera eta bere funtzionarioak setatsu jarri ziren.  Elizen arteko biblia   Ir 9,34

Bere lanean jarraitu zuen setatsu arratsera arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Tentetnikovek setatsu eutsi zion bere erabakiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Senatuak lukurrerien alde hain setatsu jokatzen zuen garaian, pobrezia, neurritasuna, urritasunarekiko maitasuna oso handia zen erromatarren artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Nora kikildu egin zen, azkonar baten moduan begiratzen baitzion aitak, makur eta setatsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Hamaika aldiz libratu zituen, baina haiek, beren jarreran setatsu, beren erruengatik galtzen ziren.  Elizen arteko biblia   Sal 106,43

Ez diot beraz amodio hitz hori hain setatsu ukatua errepikatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Le Soleilek hain setatsu azpimarratzen duen lizun hori dela-eta, hain setatsu non oraintxe errepikatu dizudan paragrafo labur horretan hiru bider baino gehiagotan aipatzen baita, [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 173. orr.

Eta setatsu desobediente zen anaiari, zigorra bete ostean ere, nekez itzultzen zion bere onginahia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaunak setatsu bihurtu (9); nik setatsu bihurtuko (4); setatsu bihurtu (13); setatsu bihurtu zuen (10); setatsu bihurtuko (6); setatsu bihurtuko dut (5)


setatsuki adlag setatsu. ik setatsu 4.

Hasiera batean begiak setatsuki itxi banituen ere, kontu haiek guztiek nirekin zerikusirik ez zutela izango esperantza intimoarekin, gero, bidaiaren lehen unetik bertatik laino artean azalduz joan zitzaizkidan ebidentziak ekarri nituen argitara.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.


setatu, seta(tu), setatzen da ad uste, iritzi edo asmo bati gogor eta amore eman gabe eutsi; setan gogortu. ik tematu.

Eta aita setatzen zenean, ez zegoen zereginik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Gazte askok ikasi nahi zuela aerodromoan, baina gehien setatzen zirenak baizik ez zituztela hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Nire ezagun bat setatu zen, zu bezala, ohore handirik egiten ez zion emakume batekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.

Zergatik setatzen zara kontu horri jirabiraka. haiek indarrez erreskatatzeko asmoan setaturik jarraitzen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.

Zer, andereño, niri erantzuteko ukoan setatua zara oraino!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

Ezetz eta ezetz, berean setatu zitzaidan irakasle anderea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.

Hain segur ere sinetsiko haut, horretan setaturik bahago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.

Horretan setatzen bahaiz, merezient izanen haiz gertatuko zaianaren.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Aitarengatik hasi nintzen, aita baitzen arriskutsuena harroxko jartzen bazen eta ezezkoan setatzen bazen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Nolanahi ere uste dut, guretzat, edukitzerik ez dagoen arrazoi bat edukitzen setatzea baino inportanteagoa, soluzioa lortzea dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.

Hartan setatzen da, arnasari arnas, harik eta irentsitako keak arnasa laburtzen dion eta hats-neketan itotzen duen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Durant jauna adeitsuki setatu zitzaion Roseri diru hura ematen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

-Durruti bera ez al zaik nahikoa gora iruditzen? -setatu nintzaion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

-Hor bazegok zerbait, erakarmen ezkutu bat, ez didak ukatuko -setatu zen Xereal.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

Jabetzen naizela nire arreta liburu gutxi batzuetan setatzeak ez diola onik egiten ez nire buruari ez nire espirituari...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 202. orr.

Russell setatuta zegoen: filmean Hynkelen pertsonaiari background moduko bat, hitzaurre bat erantsi behar zitzaiola uste zuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.


setemere (orobat seteme g.er.) iz ipar iraila.

Setemere hatsarrean Maulen, eraikuntzako ofizioetaz AFPA formakuntza egitürak ikastaldi bat proposatü züan 11 gehitüer.  Herria   2002-11-14

Setemerearen 15a astelehena: Herritarren Egüna.  Herria   2003-09-11

Setemearen 25ean, iganteareki, beste alkarte elibateki botin, Bortükariak parte hartüren dü, muscoviscidose haurren eritarzün izigarriaren goitzeko sos biltze egünaldian.  Herria   2005-09-22

Ondorioz setemerearen 13an, Bretaindar ohidürazko kantari eta dantzariak kümitatü dütü Muskildiat.  Herria   2003-09-04

Bildü sosaren banatzeko, lan talde bat sortüko da dagün setemez, eta ordüan dütüe gaüzak erabakiko.  Herria   2002-08-08

Asteaskenetan eta ostegün goizetan, 2004ko setemeretik goiti.  Herria   2004-06-24


setenbre iz iraila.

Harik eta setenbre hatsarreko egun batean erran zuen arte: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 182. orr.

Eta hala egon zen handik aitzina, hitz bat bera ere erran gabe setenbre osoan, bere hutsean amildua  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.


setentrione ik septentrio.

setiaketa 1 iz setiatzea. ik setio.

Hastera zihoala Donostiaren setiaketa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Beste 10.000 soldadu gehiago bidali ditik Bizkaira; nola-hala, kosta ahala kostarik, Bilbo "kankailu bandoleroen" setiaketatik jaregiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Hiria gotortu zuen setiaketari aurre egiteko.  Elizen arteko biblia   Si 50,4

Garbi baitzegoen troiarrek itzuliko zuketela, hori egiteko moduan egon izan balira, hamar urteko setiaketa jasan ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Jaunak eskura eman zien hiria eta setiaketaren bigarren egunean hartu zuten.  Elizen arteko biblia   Jos 10,32

2 irud/hed

Ikusten duenean tentaldiaren setiaketa eta arima-ehiza oso gogorrak eta neketsuak gertatzen direla, etenaldi bat egin ohi du eta bihotz atsekabetuaren bilgunetan ur tanta bat jaurtikitzen du, hau da, betiko bizitzaren zapore atsegina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.


setialdi iz setioa.

Hilabetetan barrena Armada liberalak, hiritik mugitu ezinik egon ondoren, bat-batean setialdiari akabera ematea erabaki zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.

Israelek Palestinako herriari jasanarazten dizkion sarraski eta setialdiari emandako erantzuna da erasoa  Berria - Mundua   2006-04-18


setialeku iz setioaren lekua.

Hortaz, zereginik ez zegoen, zeren On Camillo saiatu izan balitz setialekutik behera ateratzen, herri erdian agertuko baitzen, eta, setialekutik gora saiatuz gero, basoan aurkituko baitzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.


setiatu, setia(tu), setiatzen 1 du ad setioa jarri.

Lisboa setiatu eta konkistatzeko lan izugarriari egokien zaizkion taktikak prestatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.

Kartagotarrek Gades setiatzeko asmotan ezarri zituzten kanpamentuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

1813an, hiria setiatu, erre eta harrapakatu ondoren, San Sebastianen erlikia desagertu egin zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

Inguratu eta setiatu behar, derrigorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Elurrak etxea bakarturik utzi zuen, erabateko setioa ezarri zion, iparraldetik iritsitako gudaroste isil eta ilun batek gaztelu bat setiatzen duen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Etsaiak setiaturik, suak inguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Setiatzen ari garen gotorlekua oso sendoa da eta, gainera, erresumako arazoez arduratu beharra dugu.  Elizen arteko biblia   1 M 6,57

Setiatu gaituzten tropei buru egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.

Ezin ziren Irkutsken sartu, armada tatariarrek setiatua baitzuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.

Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri gudu-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian.  Elizen arteko biblia   Ez 4,2

Setiaturiko hiriaren barruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.

Jakin bezain laster Patton jeneralak, Munich-etik 14 kilometrotan denak, delako tropa ttipi hori igortzen du eta hunek uste gabetarik 2 000 S.S.ak setiatzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Honek, orduan, gastu handia eta teknika eta lan handiak beharko zituen setiatzeko makina bat eraiki zuen, 125 oin altuerakoa eta 60 oin zabalerakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Berde-kaki kolorez beztitu arrotzez setiaturik zen plaza hertsia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Beste hainbeste portugaldar bazik ez zaio gelditzen, ez dira nahikoa etenik gabeko fronte oso bat setiatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 258. orr.

2 irud/hed

Nire gelan setiaturik sentitzen naizenean ez dut jakinen nora joan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Klinikako gelara heldu zenean, aita hariz eta monitore argitsuz setiatua ikusi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Eskaeraz eta helegitez setiatu zuen Amiralgoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

Ideia beltzez setiaturik jaikitzen zen eta eguna mutur higatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Usaian loriatua nindoala, egun hartan lotsatua nengoen eta beldur samin batek setiatua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Ilunpea zilar eta autoa setiatuz, euria ausarki ari zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Garrüzeko gaztelu setiatuan armagizon izatea erraza ez bazen, ez zen hagitzez aiseagoa haurra izatea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Abaurretarrak ere ez ziren nornahi plaza setiatuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Hiri setiatura hurbiltzen hasi zirenean, argia inoiz baino apalagoa zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Biharamunean jakinen nuen ziudadela setiatuan gelditzen ziren barrika apurrak arnoz hustu zirela egun hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.

Ilunpea du bere alde, hiltzera dihoan animaliaren desesperazio arriskutsua, piztia setiatuaren oldarra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 133. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Nola edo hala, setiatuen nekeen berri izan zuten setiatzaileek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Setiatuak azken bi egunetan lasai antzean zeuden, tatariarrek erasorik ez baitzuten egiten, setioaren hasieratik ohi zutenaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.

Setiatu gehienei, berriz, ikaragarria iruditu zitzaien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Leku gehienetan bezala, setiatuen artean guti ziren igeri zekitenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiria setiatu (7); lisboa setiatu (3); setiatu egin zuen (8); setiatu ondoren (4)

hiria setiatua (3)

hiri setiatuan (3)

hiria setiaturik (3); setiaturik zeuden (4)

hiriak setiatzeko makina (3)

hiria setiatzen (8); lisboa setiatzen (4); setiatzen ari (17); setiatzen ari zen (3); setiatzen ari zenean (3)


setiatzaile 1 izond/iz setioa jartzen duena.

Infiltrazio-prozesu neketsu hau aurrera egiten eta bukaera garratzera -Madiango oste setiatzaile guztia Israelgo defentsa inguratuen barrura- eramaten ikusten dugularik, [..].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Bidaia ikusgarriak egin ditzake setioa ezarri 1147tik egungo Lisboaraino, Raimundoren gogotik on Afonso Errege setiatzailearenera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 133. orr.

Orduan, amerikar setiatzaileen kontrako amorruz, makurtu eta nire bularraren gainean pausatu zuen burua, lo egin nahian bezala; ez luzaroan, halere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 173. orr.

Ezinbertzean, haren anaiak, Nabarrenkoxeko setiatzaileen artean zuenak, bere partea bildu zuen eleketan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Nola edo hala, setiatuen nekeen berri izan zuten setiatzaileek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Haren asmoa, dakigunez, hirian sartu, duke handiarengana joan, haren uste onaz jabetu, eta, memento egokian, harresiko ate bat setiatzaileei zabaltzea zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.

Kantatzeko gai ginen guztiak, mila lagun baino gehiago, igoarazi gintuen harresietara, gure boza setiatzailearen kanpamenduetara heda zedin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

Setiatzaileek gibelka egin zuten, bortu aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

2 irud/hed

Morala zen setiatzailea, moral katolikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Rodastarrek Kaliasi eskatu zioten presta zezala bere makina beste hiri-setiatzaile haren kontra, hasieran agindu bezala kanpoko makina hura hartu eta barrura sar zezan  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.


setiatze iz setioa jartzea.

12 elkartek dei eginik, jendea bildu da palestindarrek Ramallah eta inguruetako herrietan Israel-en ganik jasaiten duten setiatze izigarria salatzeko.  Herria   2002-10-03

Setiatze horrek gogoarazten dauku, neurri apalagoan balin bazen ere, orain dela 15 urte xuxen Ipar Euskal Herri huntan gertatu zena.  Herria   2002-10-03


setio 1 iz gudaroste bat, hiri edo gotorleku bat hartzeko, jartzen den tokia; hiri edo gotorleku bat hartzeko egiten dituen operazioen multzoa.

Akilesek Troiako setiora eraman zituen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 297. orr.

Borrokalari idenpendentistek soldaduen setio horretatik ihes egitea lortu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-14

Irkutsken setioa eta errendizioa denbora kontua besterik ez zen, eta denbora laburreko kontua beharbada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Batailak jo, setioak jarri, eta zazpi soldadu besterik ez zituen galdu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

Bihar tigre tamilek srilankar soldaduei egindako setioaren urteurrena beteko baita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Setioa hasi berria zen, jendeek ez zekiten oraino zer etorriko zitzaien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.

Gderra zibilean, gudaroste karlistaren setioan gertatu zen dena.  Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

Argi zegoen ez zutela inondik inora ere pentsatzen setioa altxatzerik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 198. orr.

Antonio Borboikoa hil zen Rouengo setioan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 314. orr.

Hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

Jasser Arafaten egoitzaren kontrako setioa gero eta zorrotzagoa dela salatu du PANek.  Berria - Mundua   2004-03-07

Fruizen hil, 1937an, Bilboren setioa hautsi nahian ziharduen armada frankistan kamillero zebilela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.

Setioa ez zen tartean laxatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Hiriak gerrak eta setioak pairatu zituen garaian.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Setioaren amaiera zen eta hura ospatu beharra zegoen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Nabarrenkoxen, amets daitezkeen gaiak oro izan zitezkeen solasgai setioko egun luzeetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Baimena eskatu zuen gogorarazteko Europako setio guztietan erabili ohi direla, emaitzarik onenekin, zurezko dorre mugikor batzuk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gerra hau iritsi, ikusi eta irabaztea izango ote zen [...] ala setio luzea izango ote zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Garrantzizkoena oroz gain hiria setio luze samarrari eusteko eran ezartzea zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 416. orr.

1779: Espainiak haitza berreskuratzeko asmoz Setio Handia deiturikoa hasi zuen.  Berria - Mundua   2004-08-05

Zisjordaniako setio nagusiak.  Berria - Mundua   2006-03-15

Setio atakatua izan zen, baina -lehendik ere banekien- Garrüze ez zen Nabarrenkoxe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

Ivan Ogareff, ingeniari iaioa, ongi prestatua zegoen erazko setio baten lanak zuzentzeko; baina baliabide materialak falta zituen azkar jarduteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horixe ari garela gerran, setio-gerra duk, gainera, gutariko bakoitzak bestea setiatzen dik, eta besteak setiatzen dik gutariko bakoitza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 386. orr.

Gezien eta jaurtigaien euria areagotu egin zen; setio-dorreak amilduta edo sutan zeuden, zuzien antzera ahituz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Bidaxunen jan-edanaz lepo egindako bi asteei esker, sasoiagoan nengoen nire setio-lagun gehienak baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Irakurlea Saramagok proposatzen dituen bi historien artean -bata orain mende asko gertatzen dena, setio garaian, alegia, bestea gaur egun gertatzen dena- kulunkatzen baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Setio egoera jarri dute, eta gurin kupoi bat gutxiago eman behar diete denei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

4 irud/hed

1987a zen, Ipar Euskal Herrian iheslarien aurkako setioan ari zen Frantziako Polizia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 109. orr.

Elurrak etxea bakarturik utzi zuen, erabateko setioa ezarri zion, iparraldetik iritsitako gudaroste isil eta ilun batek gaztelu bat setiatzen duen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Estatu Batuen setio ekonomikoak zaildu egiten zuen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

Eta halako setio limurtzaile eta estua antolatu zion otordu, txango, opari eta jaiekin, non besteek ia hilabete osoan lortu ez zutena erdietsi baitzuen astebeteren buruan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

Funtsean atsegin nuela, pentsatzen dut, Patxiren setio galaia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 264. orr.

Horrenbesterekin, setio eta eraso latzean oldartu zen Lyssenko sobietar genetika-eskola ordura arte bikain askoaren aurka.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lisboako setio (3); setio egoera (6); setio luze (3)

ezarritako setioa (3); najafeko setioa (3); setioa ezarri (3); setioa hasi (4)

lisboako setioaren (58); setioaren historia (41); setioaren historiak (5); setioaren historian (3); setioaren historiaren (6)


setoso izond adkor setatsua.

Mutiko setosoa hura.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

1978an bisitan joan zirenek ez zuten asko pentsatuko noraino, noiz arte iraun behar zuen Sisiforen harri horren dantza setosoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 118. orr.

Diziplina handiz transmititu da, setoso, egoskor.  Berria - Kultura   2006-01-17


setsualitate ik sexualitate.

setter iz ehiza-txakur arraza, aski handia, gorputz-sendoa eta ile-luzea.

Setter arrazako txakurra.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Atzerago txakur bat zetorren, setter bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.

Gero ardi zakurrak (3.635), ingeles setterrak (2.862), pointerrak (2.229) eta cocker spanielak (1.614).  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

Setter bat zen, arra, ederra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.


seudonimo iz izengoitia, izenordea.

Emilio Bobadilla (1862-1921) idazle kubatarraren seudonimoa, hori Biarritzen hil zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.


sevillana iz Andaluziako herri dantza, seguidillaren hitzekin kantatzen dena, berez Sevilla eta ingurukoa.

Nik Katalunian lan egingo banu, katalanez ikasiko nuke, baina nire burua aberasteko, Andaluziara joanez gero, sevillanak dantzatzen ikastea gustatuko litzaidakeen bezala.  Berria - Mundua   2006-01-12

Sevillanak trikitixa eta txistua baino maizago entzuten baitira gure auzoan...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.


sevillar izlag/iz Sevillakoa, Sevillari dagokiona; Sevillako biztanlea.

Buelta eman zuenean, sevillar kapela jantzita ikusi zuen, esku bat goian eta bestea behean, dantzan hasteko prest balego bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 227. orr.

Jesus Quintero sevillar kazetariaren enkarguz egingo dut.  Berria - Kultura   2004-02-27

Aipa dezadan, bitxikeria gisa, idazle sevillarrak Euskal Herriko mugan girotu zuela elezahar hori, Moncayo aldean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 198. orr.

Pare bat aldiz entzun ahal izan diot Jose Antonio Maldonado sevillarrari, bere andaluz sanoenaren umore eta ukittuz emaniko hitzaldia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

22 urteko sevillarra Real Madril B taldean aritu da azken zortzi urteetan.  Berria - Kirola   2004-07-27

Sevillarrei eskerrak emateko aukera hoberik izango da, ordea.  Berria - Harian   2005-06-11


sevillazale iz Sevilla F.C.-aren zalea den pertsona.

Sevillara gerturatu ziren osasunazale apurrek mendeku gosea izango dute, Sanchez Pizjuanen bildutako sevillazaleek infernu bilakatu baitzuten zelaia nafarrentzat.  Berria - Kirola   2004-11-28


sex-symbol iz pertsona ospetsua, eskuarki zinema-izarra, bere erakargarritasun fisikoagatik sexu sinbolotzat hartzen dena.

Jane Birkin Europako musika eta zinemako sex-symbola izan zen, eta, oraindik ere, ia 60 urte dituela, erraz ulertzen da zergatik.  Berria - Kultura   2004-12-18

Oso andre ederra; sex-symbol erabatekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Ile zuriak erakargarritasun seinale izatetik zahartzaroaren oinaze izatera igarotzen diren tarte arriskutsu horretan aurkitzen den olerkigintzako sex-symbola.  Berria - Kultura   2004-12-18


sexagesima iz Garizuma aurreko hiru igandeetatik bigarrena edo hiru asteetatik bigarrena.

hiru aste gehiago ipini zituen Elizak sasoi hura gertu izateko: septuagesima, sexagesima eta quinquagesima.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Hurrengo osteguna zen emakumeentzakoa, sexagesima ondorengoa, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.


sexi ik sexy.

sexismo iz sexuan oinarrituriko bereizkeria.

Homofobiak baditu hamaika aurpegi, sexismoak, arrazakeriak edo faxismoak bezala.  Berria - Harian   2005-04-22

Sistema horiek elkar elikatu eta indartzen dira eta arrazakerian, sexismoan, misoginian, xenofobian, homofobian, kolonialismoan, inperialismoan eta esklabismoan oinarritzen dira.  Berria - Harian   2005-10-18

Aginteak erabiltzen duen ikonografiaz baliatzen dira bestelako mezua zabaltzeko, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua eta nazionalismoa kritikatzeko, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Aginteak erabiltzen duen ikonografiaz baliatzen dira bestelako mezua zabaltzeko, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua eta nazionalismoa kritikatzeko, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Sexismoa eta militarismoa sustatzen duten jostailuen kontrakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Ez dezagün sexismo haboro sar gure hizkuntzan.  Herria   2005-08-11

Lan mundua sexismoaren gotorleku da oraindik ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14


sexista 1 izond sexismoari dagokiona; sexismoa erakusten duena.

Berria-k ez ditu, berez, eta estilo zuzenean, erabilera sexista, xenofoboa edo oro har, baztertzailea duten hitzak erabiltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

2004ko abenduaren 30eko legeak gogortu egin ditu adierazpen sexista eta homofoboen aurkako zigorrak.  Berria - Harian   2005-08-11

Bortizkeria sexistaren aurkako kolektiboa.  Berria - Harian   2006-03-09

Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak agerraldia egin zuen batzorde horren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Horrelako irain sexistak eta mehatxuak entzun behar izan zituzten atzo alarde mistoan parte hartu zuten gizon eta emakumeek Irungo Kale Nagusian.  Berria - Harian   2005-07-01

Espazio hegemoniko horiek egituratzen dituzten eduki sexistak.  Berria - Kultura   2006-02-26

Ez ditut batere maite kalifikatibo horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit eta fabore guti egiten diete emazte idazleei.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.

2 ez-sexista izond

Aldarrikatu dugu Euskal Herri euskalduna, ez sexista, zapalkuntzan baino justizia sozialetan oinarrituko dena, naturaren errespetuarekin bat egiten duen garapen eredu bat izango duena..  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Kazetarientzako estilo liburu «ez sexista» kaleratu du Bilguneak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburu ez sexista (4); neurri sexista (3); publizitate sexista (4); sexista izan (3)

irain sexistak (5)

bortizkeria sexistaren (6); bortizkeria sexistaren kontrako (3); indarkeria sexistaren (4); indarkeria sexistaren kontrako (3)

bortizkeria sexisten (3)


sexo ik sexu.

sexofobiko izond sexualitatearen beldurrari dagokiona.

Askotan, gabeziak izan daitezke kulturak ezarri dizkigun eredu sexofobikoengatik, edo gure desio sexuala benetan ezin dugulako zertu, dela adinagatik, dela lagun faltagatik, dela laguna urruti dagoelako, dela lagunarekin haserre edo krisian gaudelako, dela besteak ez diolako gure desioari erantzuten...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.


sexologia 1 iz gizakiaren sexualitatearen azkerketa.

Masters eta Johnson-en lana XX. mendeko Sexologiak egindako ekarpen handienetako bat dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 79. orr.

Gaurko Sexologiak dio desira dela giza sexualitatearen mamia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

Sexologia ere aspalditik ari da primateen, gure senideen jokabide sexualak aztertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Puta batek asko erakuts lezake bere gau-eskolan, edo zezakeen bederen, sexologia deritzan madrea azaldu baino lehen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

Gaur sexologia izan dugu eskolan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 195. orr.

Sexologiako kontsulta batean lan egiten dugunok.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sexologia ikasketarik ez duen hezitzailea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Adriana neska normala zen guztiz, baina sexologia ikastaro batean izena eman orduko hasi ziren gure arazoak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.

Sexologia kontsulta bateko gai nagusia dela esango nuke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.


sexologo iz sexologian aditua den pertsona.

Sexologoarekin izandako lehenbiziko kontsultan jakin nuen, nire pozerako, arazoaren muinean ez zegoela inongo akats fisikorik, esan nahi dut, arazoa nire buruaren funtzionamendu desegokiari bakarrik zegokiola.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

XIX. mendean onanismoaren inguruan egon ziren bezala, egun haurren eta helduen arteko sexu harremanek hartu dute lekukoa Maider Altuna sexologoaren ustez.  Berria - Harian   2005-07-13

Sexologo batek "Gure Irratian" gazteentzat emankizun bat egiten duenetik, Euskal Herriko betiko balore sakratuak desagertzen ari dira...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 27. orr.

Beatriz Preciado sexologoa elkarrizketatu dute Ostiela! aldizkariaren 36. zenbakian.  Berria - Kultura   2004-12-17


sexta iz orduen liturgian, tertziaren ondoan errezatzen den otoitza.

Laikoek, berriz, esan bitzate hogeita lau Gure Aita maitinen ordez; gorespenen ordez bost; prima, tertzia, sexta eta nona, bakoitzaren ordez zazpi; bezperen ordez hamabi, eta konpleten ordez zazpi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Gero Sexta eta Nona erreza bitzate; eta erreza bitzate Bezperak dagokien orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.


sextario ik sestario.

sexu (orobat sexo g.er.) 1 iz arra eta emea bereizten dituen ezaugarri fisikoen multzoa.

Sexua, sexualitatea eta erotismoa prozesu bat da, ez da aldez aurretik zehaztuta ematen zaigun zerbait, aldaezina eta faktore bakarrekoa, baizik eta prozesu dinamiko, etengabe eta eragile askotakoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Medikuaren sexua ez dela garrantzizkoena esaten dit buruak, baina, erditzeko orduan, lagundu behar zidan medikua emakumea zela ikusi nuenean, askoz erosoago sentitu nintzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Pertsonaien sexuari eta adinari erreparatzen badiogu, sailkapen bat egin liteke.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sexual.

Masturbazioak sexu-organoen hondamena zekarrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Garunaren eta sexu-guruinen arteko labirintoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexu-estalkiarekin jaisten direnena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

Hark guztiz burutua du sexu-aldakuntzari buruzko ebakuntza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 181. orr.

Haurdunaldiko zati handi batean ez dago sexu bereizketarik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Sexu banaketa horretan, Merteuileko markesa guztiz pertsonaia arauz kanpokoa da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

A zer zentzugabekeria sexu berdintasunaz hitz egitea!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Hirugarren orrian ageri da artikulua: "Sexu-erasoen salaketa irakasle baten aurka" du izenburua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Sexu-instintuak gizona emakumearenganantz eta emakumea gizonarenganantz bultzatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Sexu beharrak asetzeko emakume-etxeetara joaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

3 sexu organoen kanpo zatia.

Zapalkuntza sexualak, neskatoei, nerabeei eta emakumeei galarazi egin die beren sexua aztertzea eta ezagutzea, harekin jolas egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.

Bere sexu gogor eta beroa sentitu nuen nire ipurmasailen ondoan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Orain beste esku jostari bat hasi zait sexua laztantzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.

Emilioren sexua Noraren barruan mugituz imajinatzeak ezereztu egiten ninduen edozein lanetarako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Emeek bata bestearen sexua miazkatu eta elkar masturbatu, ukitu eta estaltzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Bestea, izterrartean belaunikaturik, sexua ukitzen hasi zaio inongo koplarik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

-Maitemindu egingo zaitut -esan zion Bibik ke, izerdi eta sexu usainak nahasian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

-Peter, sexu alderdiak deitzen ditugun horiek badituzte izen bereziagoak ere arrarentzat eta emearentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Legenak jota edo sexu-jarioarekin dagoen apaizak ez du opari sakraturik jango.  Elizen arteko biblia   Lb 22,4

4 sexualitatea; sexu jarduera.

Sexua ez da lotura bakarra, baina sexurik ez badago -sexu ona-, ez dago bikoterik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Sexua deitzen duten gozamen-bide bat badagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Sexu eskasa dutela, bata ez dela joaten, besteak ez duela disfrutatzen...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Zuena, antza, ez da erotismoaren mugarrietara iristen, sexu hutsa da, sexu basatia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Hala, bada, nahigaberik ez izateko: sexu segurua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 85. orr.

-Ba horixe, zirri batzuk, sexu apur bat... txortan edo.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 25. orr.

Naturak ardura handia hartzen du jan dezagun eta sexua jo dezagun; izan ere, gure biziraupena dago jokoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 136. orr.

Jaten dugunean eta sexua egiten dugunean plazera sentitzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Berak azaldu dit zer-nolako gauzak egiten diren, sexua egiteko preserbatiboa erabili behar dela eta gauza horiek.  Berria - Harian   2005-04-15

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Sexua zen hura, sexu huts zikina eta norberarena, horixe baizik ez baita sexua, beste norbaitekin egiten den norberaren kontua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 151. orr.

Hemezortzi hilabeteko karrera luze samarra egina zuen sexuaren negozioan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan) ik sexual 2.

Sexu-heziketako eskuliburu lodikote bat eskuratu nuen nonbait, aitonaren liburutegian, nik uste.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Lehenik eta behin sexu eta maitasun heldutasuna lortu behar dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Gaitua nengoen orain sexu-mota guztietarako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Sexu kontuetan konfidantza handia dugu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 75. orr.

Mutilak beti sexu-proposamenak egiten zizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.

Ni, esan bezala, zenbait gizonekin sexu esperientziak izandakoa nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.  Elizen arteko biblia   Lb 18,11

Herbalduetaz sobera baliatzen direla enplegatzaileak, heien eskubideak zangopilatuz, sexu bortxaketetaraino.  Herria   2002-12-19

Interes handia zegoen ugalketara zuzentzen ez zen edozein sexu-jokaera itotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Hik behar duana sexu saio on bat duk -bota zion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 71. orr.

Sexu jolasak gustatzen zaizkiola.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Sabaiari begira zegoen bikotea, sexu-atseginaren osteko lasaitasunaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Askotako sexu-fantasia probokatzaile eta kilikagarrien kateaketa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Saio luze bat oso bizipen ederra izan ohi da, baina baita sexu-jotze azkar bat ere, biek hala nahi izanez gero.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Bi euli ikusi nituen beiraren kontra sexu-jotzen, doilorki, maitasunik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Sexu bidezko ugalketa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Sexu-marketing hutsa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

6 sexu bereko gizakien multzoa.

Begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Beste pertsona sexu berekoa nahiz bestekoa izan daiteke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 38. orr.

Harreman sexualak beren sexu berekoekin dituztenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

Sexu arteko asimetria dela eta, Euskal Herriko emakumeen langabezia tasa EBkoa baino handiagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Izadiak bi sexu bestelakotsu egin ditu, euren nahitaezko batuketa gauzatzeko asmoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Eta horrekin ez zebilen sexu maskulinoarekiko zuen arrakasta eskasa estali nahian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Badakigu primate eta ugaztun familia askotan ere oso ohikoak direla sexu berekoen arteko jarduera sexualak, bai beste sexukoak aurrean egonda nahiz ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

7 sexu grina (orobat sexugrina)

Sexu-grinak hartuta geunden eta geure gogoa lasai askatu ahal izan genuen arratsalde hartako eguzki goxotan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

Baina horrek ez zion sexu-grinarik piztu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Ohikoa omen zen hori autisten artean, eta horrexegatik huts egiten omen zuten, besteak beste, nahiz eta sexu-grina sentitu, inorekin irteteko kontuetan eta sexu-harremanetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Eta ez zuen zerikusirik sexu-grina asetu nahi izatearekin, voyeurismo berezi hori B-rentzat pertsonak pertzibitzeko manera baizik ez baitzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Euskaraz ere badugu ihel, iheldu, ihel egon aditza, hain zuzen ere, abereen sexugrina adierazteko erabiltzen dena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.

Maitemintzea sexu-grina formateatzea besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 174. orr.

8 sexu irrika (orobat sexuirrika)

Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Dena den, hori guztia zuzen ulertzeko derrigorrezkoa da psikoanalisiaren hainbat kontzeptu eta teoria ezagutzea, inkontzientea, haur-sexualitatea eta sexuirrika batez ere. Iragarki batean etxe baten eraikuntzan lanean ari ziren neska gazte batzuk ikusten ziren, aldameneko kaletik pasatzen zen mutil lerden bati sexu-irrikaz begira.  Berria - Harian   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alabari sexu gehiegikeriak (4); haurrekin sexu harremanak (5)

sexu abusuak (12); sexu abusuak egiteagatik (5); sexu askatasuna (5); sexu askatasunaren (7); sexu aukera (4)

sexu bereizketarik (6); sexu bereko (117); sexu bereko bikote (5); sexu bereko bikoteak (11); sexu bereko bikoteei (6); sexu bereko bikoteek (9); sexu bereko bikoteen (18); sexu bereko bikotekideen (6); sexu bereko gurasoak (4); sexu bereko pertsonen (23); sexu berekoa (5); sexu berekoak (6); sexu berekoen (20); sexu berekoen arteko (12); sexu bidez (5); sexu bidezko (8); sexu bila (7); sexu bizitza (5); sexu bizitzaren (4)

sexu eraso (4); sexu erasoa (22); sexu erasoa egin (5); sexu erasoa egiteagatik (5); sexu erasoak (55); sexu erasoak egin (6); sexu erasoak egiteagatik (11); sexu erasoak jasaten (4); sexu erasoen (6); sexu erasoengatik (5); sexu erasoren (4)

sexu gehiegikeria (29); sexu gehiegikeriak (83); sexu gehiegikeriak egin (11); sexu gehiegikeriak egitea (7); sexu gehiegikeriak egiteagatik (20); sexu gehiegikeriak egiten (4); sexu gehiegikeriak jasan (5); sexu gehiegikerien (5); sexu gehiegikeriengatik (5); sexu gosez (4); sexu grina (15); sexu grinak (4)

sexu harreman (20); sexu harremana (5); sexu harremanak (127); sexu harremanak edukitzera (4); sexu harremanak izan (19); sexu harremanak izatea (11); sexu harremanak izateagatik (4); sexu harremanak izateko (4); sexu harremanak izaten (10); sexu harremanak izatera (14); sexu harremanei (4); sexu harremanen (23); sexu harremanen bidez (10); sexu harremanen bitartez (4); sexu harremanetan (14); sexu harremanetarako (8); sexu harremanik (36); sexu harremanik ez (7); sexu harremanik izan (8); sexu harremanik izango (15); sexu heziketa (7); sexu heziketaren (5); sexu hutsa (7)

sexu identitatea (7)

sexu jarduera (4); sexu jarduna (5); sexu jarioa (4); sexu jazarpena (17); sexu jazarpenak (6); sexu jazarpenak egitea (4); sexu joera (7)

sexu kontuak (4); sexu kontuan (5); sexu kontuei (4); sexu kontuetan (16)

sexu organoak (12); sexu osasun (4)

sexu segurua (5)

sexu usaina (4)

maitasuna eta sexua (4); nire sexua (8); sexua aldatzeko (5); sexua egiten (7); sexua jotzen (5)

sexuaren arabera (11); sexuaren araberako (7); sexuaren inguruan (4); sexuaren inguruko (5)

sexuaz hitz egin (7)

sexuen arteko (44); sexuen arteko berdintasuna (8); sexuen arteko parekidetasuna (4)

beste sexuko (4)

bere sexura (4); sexura eraman (4)

sexurik gabeko (7)


sexual 1 izond sexuarena, sexuari dagokiona. ik sexu 2.

Beste askok bizitza guztian pentsatuko dute beren organo sexualak tentaziora eta infernura bultzatzeko baizik ez daudela dauden lekuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Guruin sexualak diferenteak omen ziren neskentzat eta mutilentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

-Ba, maitasuna, eta badakit pedantea irudituko natzaizula, instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Batere argi ez eduki ondoren bere apaiz bokazioa edo nortasun sexuala bat-batean aurkitzen duena bezala sentitu naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Elkartzen dituen grina sexuala pikutara joango da ikusten dutenean eguneroko egoeretan oso gutxitan datozela bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Berdintasun sexuala baino haratago, aita eta haurraren arteko lotura sinbolizatzen duen elementu bakarrenetakoa abizena dela entzun da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Garai batean, lanaren banaketa sexuala oso eredu egokia izan zen; hala, amak zaintzen zituen umeak eta aitak babestu egiten zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

Eraso sexualen mehatxua ere etengabea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Emakumeari eredu sexual maskulinoa inposatu nahi hori oso antzinatik dator.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

Inor ez da mundura sortzen rol sexual zurrun batekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

2 sexualitatearena, sexualitateari dagokiona. ik sexu 5; sexualitate 3.

Masturbazioa jolas sexual atsegintzat jotzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Egia esateko, behin ere ez nuen lortu animaliekin izaten nituen fantasia sexual gutxi haiek errealitatera eramatea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Sexologia ere aspalditik ari da primateen, gure senideen jokabide sexualak aztertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Baraualdi sexual haietako batean zeudela, sexu grinaz eta alkoholez mozkorturik erabat, Manuelek aitaren pistola hartu eta Varelaren etxera joan zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Heziketa sexualak kontuan hartu eta errespetatu egin behar ditu gazteen sexualitatearen egungo adierazpideak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.

Bizitza sexuala zapuztu egiten du telebistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 112. orr.

Zaila da Stephen neskekin irteteko gelditzen irudikatzea, are gutxiago harreman pertsonal edo sexual sakon batzuez gozatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Bestela [...] ez duzu behar bezalako sintonia emozionalik lortzen, eta sexu-jarduera zentzurik gabeko kamasutra bihurtzen da, gimnasia sexual hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Orain beren senarren emaitza sexual pobreei buruz txisteak egiten dituzten emakumeek beren garairik hoberenean sexuak ez zituela erakartzen sinestarazteko interesa izan zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Hilketa baten ostean eldarnio paranoiko bat dagoela edo delitu sexual batean neurosi bat dagoela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Maniako sexual batek? -kezkak atzeratu egin zuen erantzuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Turista sexual horiek adingabekoak aukeratzeko arrazoietako bat hiesaz kutsatzeko beldurra da.  Berria - Gaiak   2004-02-06

3 sexuaren bidezkoa.

Darwinen garaiko arazoa herentziari buruzko azalpen sendorik ez izatea zen, orduko teoriek ugalketa sexualean karaktere desberdinek bat egingo zutela azaltzen baitzuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitza sexual (4); elkartze sexual (3); eraso sexual (5); eredu sexual (5); estimulu sexual (4); harreman sexual (10); harreman sexual iraunkorrak (3); heziketa sexual (3); jarduera sexual (4); jokabide sexual (7); jolas sexual (5); objeto sexual (3); sexual guztiak (3)

askatasun sexuala (4); bizipen sexuala (3); bizitza sexuala (8); desbideratze sexuala (3); desio sexuala (7); disfuntzio sexuala (4)

elkartze sexuala (9); erantzun sexuala (5); eraso sexuala (4); eredu sexuala (6); esperientzia sexuala (3); estherren turismo sexuala (3); eszitazio sexuala (5); garapen sexuala (3); grina sexuala (3); harreman sexuala (14); harreman sexuala izan (3); heziketa sexuala (42)

informazio sexuala (4); iraultza sexuala (4); jarduera sexuala (10); jazarpen sexuala (3); jokabide sexuala (3); jokaera sexuala (3); jolas sexuala (7); kitzikapen sexuala (7)

objektu sexuala (3); orientazio sexuala (3); plazer sexuala (4); turismo sexuala (22)

urte garapen sexuala (3); usain sexuala (3)

elkartze sexualak (7); eraso sexualak (16); eredu sexualak (4); estimulazio sexualak (4); fantasia sexualak (11); gustu sexualak (4); harreman sexualak (46); harreman sexualak izan (8); harreman sexualak izatea (7); heziketa sexualak (11)

jarduera sexualak (3); jokabide sexualak (4); jolas sexualak (8); nahi sexualak (3)

organo sexualak (3); rol sexualak (3); turismo sexualak (3)

usain sexualak (5)

askatasun sexualaren (4); bizitza sexualaren (5); heziketa sexualaren (8); heziketa sexualaren kontra (3); jarduera sexualaren (5); jolas sexualaren (4); kitzikapen sexualaren (4); plazer sexualaren (4); turismo sexualaren (6)

arlo sexualean (6); jolas sexualean (5)

harreman sexualekin (3

transmisio sexualeko gaitzak (4)

elkartze sexualen (3); harreman sexualen (5); jolas sexualen (3)

plazer sexualerako (3)

elkartze sexualetan (3); harreman sexualetan (19); jolas sexualetan (7)


sexualismo iz sexuala denaren gorazarrea.

Gizarte Maia, Hitita, Babiloniko eta Indikoak, desegiten direnean, gizaki primitiboaren ethos-era itzultzen direla dirudi, beren erlijioaren sexualismo abandonatuaren eta beren filosofiaren gehiegizko aszetismoaren arteko leizearekiko itxurazduren sentiberatasunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.


sexualitate (orobat setsualitate g.er.) 1 iz sexuari buruzko jokabide edo jarduera.

Freuden ekarpen handitzat jo da sexualitatea eta ugalketa bereizi izana.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Ugalketara zuzentzen ez den sexualitate oro -homosexualitatea, masturbazioa- itotzea da helburua, eta sexu adierazpen guztiak ezkontza ugalkorraren barrutira mugatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Giza eskubideen arabera, emakumea bere sexualitatearen jabe da eta bere esku daude hari buruzko erabakiak.  Berria - Gaiak   2004-06-27

Bakterioen lisogenia eta sexualitatea ikertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 69. orr.

Haur batek sexualitatea dauka, baina sexualitate hori ez da emakume edo gizon heldu baten modukoa.  Berria - Harian   2005-07-13

Batzuek oso markatuta dute beren sexualitatea, eta homosexualak edo heterosexualak dira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

Judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Kulturak debekatu eta ukatu dizkigun gure sexualitateko hainbat alderdi garrantzitsu garatu ahal ditugu fantasien bitartez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 163. orr.

Eta ez zen konformatu beste behin ere masturbazioa, lesbianismoa edo homosexualitatea gaitzestearekin; sexualitatearen psikiatrizazio obsesiboak "perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat egitera eraman zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

2 (izenondoekin)

Ugaztun gehienek sexualitate ziklikoa daukate.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 238. orr.

Sexualitate egonkorra, ludikoa, kitzikagarria, sarria eta maitaleen artean lotura sendoak sortuko zituena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Heziketa sexualak errespetatu egin behar ditu gazteak, eta haien sexualitate sutsu, oparo eta bizia argi eta garbi onartu behar du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.

Ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esporulazio- eta sexualitate-fenomeno batzuk alde batera utzita, ez zuen inolako zerikusirik enbrioiaren garapenarekin eta zelula-desberdintzearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 71. orr.

Afektibitate eta sexualitate kontuetan.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Arauak badaki hainbat sexualitate, maitasun eta erotismo klase daudena -horregatik, hain zuzen, egiten dira arauak-, baina saiatzen da hori guztia araua baieztatzen duen salbuespena baino izan ez dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Panden kopurua ttipituz joan da ez baitira ontsa populatzen, sexualitate lan hortan frango alferrak izanez.  Herria   2001-03-08

Beste antolatzaile batek, «gizartean sexualitate mailan saltzen diguten aurrerapen hori faltsua» dela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakumearen sexualitatea (3); giza sexualitatea (9); haurren sexualitatea (3); primateen sexualitatea (3)

sexualitatea adierazteko (3); sexualitatea bizitzeko (6); sexualitatea eta erotismoa (6); sexualitatea eta ugalketa (5)

giza sexualitatearen (9); lapurtutako sexualitatearen (3); primateen sexualitatearen (3); sexualitatearen gaineko (3); sexualitatearen inguruan (5)

emakumeen sexualitateari (3); sexualitateari buruzko (4)


sexualki 1 adlag sexuaren bidez, sexuaren aldetik.

Mike-Hellok sexua nahi du, noski, ezezagun batengana sexualki sartzeak ematen dion morbo izugarriaren harira. ezin da inor ezkontzera eta lana egitera behartu; ezin da pertsonekin trafikatu, ezta sexualki esplotatu ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 39. orr.

Ez garraioetan bakarrik, sexualki ere xantaiatu egiten nau.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 162. orr.

Bost zentzumenak modu bikainean erabili ohi dira bata bestea sexualki erakartzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.

2 sexuaren edo sexualitatearen arabera.

Emakumeak lehen begiratuan taxutzen ditu, eta sexualki sailkatzen; buru barruko irudi gordinek zehazten diote nola egin behar dien irribarre.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sexualki eraso (3)


sexualtasun iz sexualitatea.

Esan nahi baitut, ez diot sexualtasuna igartzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 65. orr.


sexuatze iz sexudun bihurtzea.

Gizakiaren sexuatze prozesuko faktore biologiko, psikologiko eta sozialen bateratze horretan, gerta liteke anatomia maskulinoa izanik emakume sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Hala, sexuatze prozesua orain faktore sozial eta kulturalek aberastuko dute, eta bakoitzak bere bizipenak izango ditu, norberaren sexualitatea osatuz joango da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Dudarik ez: sexuatze prozesua ikasi egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 73. orr.


sexudun izond sexua duena.

Izaki sexudunak gara, eta ernalketa gertatzen denetik bertatik gara desberdinak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

Gurasoek ez dute onartu nahi beren seme-alabak jaiotzen direnetik bertatik izaki sexudunak direla.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.

Freudek ezeztatu egin zuen ikuspuntu hori, eta gizon eta emakume, jaiotzen garenetik hiltzen gareneraino, denok garela sexudunak onartzera behartu zuen gizartea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.

Gaur [...] psikoanalisiak badu izateko arrazoia: bere sufrimenduaren bitartez salatzen duen desordenaren aurrean, subjektu hiztun, sexudun eta hilkorrari ardura pixka bat hartzeko aukera ematea.  Berria - Kultura   2006-05-09


sexugabe 1 izond sexurik ez duena.

Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Ezin da onartu, emakumeak -objektu desiratua, baina ez desiratzailea, sexugabea eta tatxagabea- beste emakume bat maitatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Soldaduaren subjektua definizioz da zikiratua; izan, "ni" izenordaina ere ez du berea, eta debekaturik dauka lehen pertsonan hitz egitea; ni-gabeko subjektua izateaz gain, sexugabea ere bada, Aberriaren alde bizitza emateko prest egon behar baitu, sublimazioa edo putetxeak gelditzen zaizkio irtenbide, sexu harremana eta sorrarazte arrunta ez beste edozer.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

2 irud/hed

Txakurrak, baratzea, astrologia-liburuak, arropa sexugabetuak: gauza bakoitzean beregaintasun-adierazpen bat ikusten du berak, sakon hausnartua, irmoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.

3 sexu bidezkoa ez dena.

Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 30. orr.


sexugrina ik sexu 7.

sexuirrika ik sexu 8.

sexuka adlag sexuaren arabera.

Gaurko garaietan, sexuka biltzea, bereiztea da, apartheidean bizitzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 161. orr.


sexukera iz sexua egiteko era.

Esan liteke Anja izan nuela irakasle nik "sexu zientifikoa" deitzen dudan alor horretan, erran nahi baita, norberaren gozamen hutserako biderik onena darabilen sexukeran.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 66. orr.


sexuketa iz sexua egitea.

Horrela, hogei urte betetzerako, bi haurdunaldi saihestu zituen eta kanpaia jotzearen eta sexuketarako alua ez erabiltzearen abantailak ikasi zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 14. orr.

Bagenekien Mikelek eta Joxemarik ez zutela gizon helduekin sexuketan ibiltzeko joerarik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 88. orr.

Nola diren gauzak, gizonak sexuketarako gogoko ez zituen gizon bat ari zitzaidan popatik ematen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.


sexukide iz sexu bereko pertsona.

60 urtez santutegi batean bere sexukideez soilik inguratua eta kastitate-botoak gorde beharrean bizi den norbait.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Etsaigoa aktiboa eta pasiboa izan daiteke; adibidez (hurrenez hurren) emakume baten sentiera bere lagun emakumezkoenganako edo bere gainerako sexukideenganako.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Uste nuen emakumeekin soilik egoteak zentzatu egingo ninduela;... gurariak nire sexukideengana bideratzeak zure sexukoenganako joera moztuko zidala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 67. orr.


sexuondo iz

Zer sexu eta zer sexuondo?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 138. orr.


sexuzale izond sexuaren zalea dena.

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen, eta biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

-Hara, hara, gure sexuzalea!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 204. orr.


sexy (orobat sexi g.er.) izond sexualki erakargarria dena, sexu grina pizten duena.

Joana zentzudunagoa eta maitagarriagoa da; Irati, ordea, sexiagoa eta ausartagoa.  Berria - Kultura   2004-09-11

Aipatutako azken film horretan, zer egiten ote dute Grant dotoreak eta Eva Marie Saint ilehori sexiak trena tunelean sartzerakoan?  Berria - Kultura   2004-01-18

Haren gorputz txiki liraina; haren arropa sexiak; haren begiak, kilikaduraz distira zerienak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.


sezesio 1 iz estatu batetik haren zati bat bereiztea. ik banakuntza.

Europako bihotzean estaturik gabeko nazio baten sezesiorako bidea zabaltzen zuen legea onartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Autodeterminazio eskubidea eta sezesiorako aukera arautzea jasotzen dituzten 42 atalkako zuzenketa aurkeztu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Herrien autodeterminaziorako eskubideak ez du sezesioa ahalbidetzen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

«Ezin dugu besoak gurutzaturik geratu iragarritako sezesio prozesuaren aurrean», esan zuen atzo PPko Ignacio Astarloak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Bi irizpiderekin erantzun zion Kanadako Gobernu Federalak Quebecen sezesio eskubideari buruz egindako galderari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Amerikako Sezesio Gerran Abraham Lincoln presidenteak habeas corpus eskubidea bertan behera utzi izana.  Berria - Mundua   2004-02-26

Dead birds (Alex Turner) AEBetako sezesio gerran girotutako ipuin beldurgarria.  Berria - Kultura   2004-10-28

3 irud/hed

Katalaneraren defentsarako elkarteentzat Alderdi Popularrak Valentzian eta Balear Uharteetan ezarritako «sezesio politikari» emaniko kolpe juridikoa da ebazpena.  Berria - Mundua   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sezesiorako aukera arautzea (3)


sezesionista 1 izond sezesioaren aldekoa.

Osteguneko bilkurak zenbait erkidegotako presidenteen «egitasmo sezesionistak» arbuiatzeko balio behar duela uste du PPk.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Espainiatik aldentzea du helburu [proposamenak] eta sezesionista da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

André Gunder Frank-ek aipatzen du nola Ulysses Grant amerikar lehendakariak, Hegoalde sezesionista azpiratu zuenak, modurik argienean salatzen zuen doktrina liberalaren akatsa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean "sezesionista" deitutako bandera bera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

2 irud/hed

Bloc nazionalistak eta ACPV Valentziako Accio Culturalek, aldiz, ebazpenak PPren politika sezesionista (valentziera katalanetik bereizteko) gutxiesten duela diote.  Berria - Mundua   2006-04-08

3 iz sezesionismoaren aldeko pertsona.

Kontuan hartuz jasan bai baina borrokatu ez zituen gerrak -miamien, espainolen eta sezesionisten aurka-, astiro joan zen denbora.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.


shakespearear izlag Shakespearena, Shakespeareri dagokiona.

Tragedia handi bat, shakespearearra, biblikoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.


shanghaitar izlag/iz Shanghaikoa, Shanghairi dagokiona; Shanghaiko biztanlea.

Lorontzia esaten zioten shanghaitarrek, statu quoaren alde beti, ekimen gutxiko pertona zela iritzita.  Berria - Mundua   2004-09-16


sherif ik sheriff.

sheriff (31 agerraldi, 6 liburu eta 5 artikulutan; orobat sherif 14 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz Estatu Batuetako konderri batean, justiziaren ordezkaria, ordena atxikitzeko eta legea betearazteko eginkizunak dituena.

Sheriffak erabakita zeukanean harengana hurreratzea eta nola edo hala lotzea haren esku busti gorriak, buelta emanarazi zion atzeko itzal batek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 210. orr.

-Ez dut ezer eransteko sheriffari esan nionari!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.

Beren izenak eman zizkion sheriffari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 93. orr.

Humboldt Countyko sherifaren laguntzailea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Ingalaterrako erregeak sir William Phips titulua eman zion eta Bostongo High Sheriff izendatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Ameriketako indigenekin hezitako Mike Blueberry sheriffa da filmaren pertsonaia nagusia.  Berria - Kultura   2004-06-12

Gaizka, gure atariko lehenengo pisuan bizi dena eta lagun artean (errealitatetik askorik urrundu gabe) "Sheriffa" deitzen duguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

3 irud/hed

Azkuna, city-ko sheriff-ak eman du abisua: identifikazioa eta miaketa.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

«Bushen atzerri politika arriskutsua da, eta ez du Amerika seguruago egin», esan du The Boss-ek, Etxe Zuriko sheriff-a kritikatzeko.  Berria - Mundua   2004-09-26

· Kerry hitzez, Bush ekintzez, sheriff jokatzen ari dira biak, untxi desberdinak jomugan izanik ere.  Berria - Mundua   2004-10-22


sherpa 1 iz Himalaiako mendietan bizi den mongoliar herri bateko kidea.

Mera Peak mendia (6600 m.) igan du hango lagun batzuekin, sherpa batek gidaturik.  Herria   2004-02-05

Sherpak altuerara ohituta omen daude, dagoeneko, eta azkar-azkar igo omen daitezke hilotza dagoen lekuraino.  Berria - Kirola   2004-10-22

Everest mendi kaskorat heldu zen lehen aldikotz euskaldun bat, Martin Zabaleta, Pasang Temba sherparekin, 1980eko maiatzaren 14ean.  Herria   2005-05-19

Ximiko bat bihotzean ukanen dute haatik, duela bi urteko lasterkaldiaren irabazlea, Sumba Sherpa nepaldarra, berrikitan zendua baita goi mendi horietan.  Herria   2005-04-07

Hilotzaren bila joan daitekeen sherpa talde bat bilatzen saiatuko dira.  Berria - Kirola   2004-10-20

Lope eta ni abiatu ginen lehenengo, gailurrera igotzeko dauden aukerak aztertzera bidaltzen dituzten sherpen gisa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 79. orr.

Hemendik joan diren mendizaleen ondoan, hango sherpa jendeak kanpaina hauek nola bizi dituen agertzen da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 30. orr.

2 (izenondo gisa)

Herri sherparen errespetua merezi duen mendirik badago, hori Ama Dablam da.  Berria - Kirola   2004-04-15


shirt ik T-shirt.

shock 1 iz kommozio larria eta eskuarki bat-batekoa, etorki psisiko edo fisikokoa.

Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

-Zure nebak shock bat izan du.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Heriotza, beraren ustez, shock bat izan eta bat-batean bihotza gelditu izanak eragin zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.

Haietako bat d'Agilera poliklinikara eraman behar izan zuten jasandako shockaren eraginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Yonsuk andreak ere shock bat jasan zuen, eta horregatik dago betiko eri.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Izeba Garbiñe maitearen heriotza tragikoak sortu zion shocka gainditzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.

Eta aldiro shock moduko bat hartuko zuen, eta sekulako zarrakoa sentiaraziko zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

Shock moduko bat eragin zidan hark.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Psikiatra jendaila horrek azalpen aldrebes bat baino gehiago asmatuko luke jarrera muker hartarako, gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Hain nengoen prestatu gabe borond ate onezko eraso hartarako, non ia-ia botaka hasi bainintzen nire sistemari eragin zion shockagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

2 (izenondoekin)

34 urteko gizonak ez zuen zauri fisikorik izan, baina ospitalera eraman behar izan zuten shock handia zuelako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Ez nago, bada, shock latz baten eraginpean?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.

Segurtasunerako prefetaren ondoko berriak nolabaiteko shock psikologiko bat piz dezake klandestinoen artean.  Berria - Mundua   2004-08-26

Shock traumatikoa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

3 inarrosaldia.

Beretzat shock ikaragarria izan zela emakumea zela deskubritzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.

Bat-batean pentsamendua gelditzen denean tentsioz ernaldutako egituran, egitura honi shocka eragiten dio...  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 105. orr.

Blancheren aurpegiak shock txiki bat adierazi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 139. orr.

4 irud/hed

Bi ezaugarri horien eraginak eta «shock» demografikoak kalte handia egingo lioke pentsio sistemari.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

5 elektro-shock ik elektro 3.
6 shock egoera

Natachak ezin dio erantzun, shock egoeran baitago.  Berria - Kultura   2004-09-22

Asko shock egoeran zeuden, iparra galduta.  Berria - Mundua   2006-02-18

Buruak banatu ondoren, baina, eta koagulazio arazoek eraginda, haurra shock egoeran sartu zen.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Lekuko baten esanetan, bidaiari asko shock egoeran atera ziren trenetik.  Berria - Mundua   2004-11-07

7 shock elektriko ik elektro 3.

Gose greba bertan behera utz zezaten, tartean, shock elektrikoak jaso zituztela adierazi zuten.  Berria - Mundua   2004-08-31

Torturatzeko baliatzen diren metodoen artean, berriz, loa eta janaria ukatzea, shock elektrikoak jartzea eta jipoitzea daudela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

shock egoeran (7); shock moduko bat (3)


shopping 1 iz dendetan erosten ibilitzea.

Eta ukanen dugu shopping egiteko astia? -edertasuna lore fresko zeukan neskatxak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Kontua, baina, ez da AEBetako lehendakaritzarako bi hautagaiek shopping-a edo barbakoak maite dituzten edo ez, biek, azaleko diferentziak alde batera utzita, antzeko politika ordezkatzen dutela baizik.  Berria - Mundua   2004-08-01

Kontsumo ekologikoaren utopia da nagusi: produktu biologikoen eta ekologikoen shopping ekologikoa, nolabaiteko hedonismo ekologikoa, eta produkzio bide ekologikoen neofordismo ekologikoa, ekoprodukzioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Jatetxetik ateratu ziren 'shopping' guneetara joateko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.

2 shopping center merkataritza-gune batean bilduriko denden multzoa.

Ikara ematen didate Rioko auzo berri horiek, separatistek arrazoi dute, kaka zahar hura blokeatu beharko lukete eta hango jendea bakean utzi beren shopping-centers modernoetatik atera gabe, izugarria da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

3 asilium-shopping

Errefuxiatuei giza babes osoa bermatuko zaie baina asilium-shopping delakoa, hau da, errefuxiatuak direla dioten etorkin ekonomikoen arazoa eragotzi beharra dago.  Berria - Mundua   2004-10-19


shoppingzale izond shopping-aren zalea dena.

Ninak, "shoppingzalea" izanki, nahiago zituen saltegiak bisitatu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 123. orr.


short iz helduentzako galtza motzak.

Zilborra, short edo praka-labur banaren goian, oraindino lar hazi barik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

Hark short ñimiño bat jantzia zuen lasai xamarra, eta blusa bat, egundoko bular haien gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

Short eta blusa erantziak zituen, den-dena erantzia zuen, larru gorrian zegoen, ahuspez, hankak angeluan tolestuak, bizkarra pixka bat kakotua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.


show 1 iz ikuskizuna.

42. kalean Walt Disneyko Lyon King musikala eta antzeko showak daude egun ikusgai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Musika, edariak, jatekoak eta, halako batean, trabestien showa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.

Showra bultzatu zuten hitzok mutila: arrenkari erakutsi zuen bularra, esaldi solemneren bat zioela: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

«Show handi bat besterik ez da», esan zuen Dennis Shepherdek abailduta.  Berria - Mundua   2004-10-23

Show erotiko eta pornografikoz beteriko kalea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Behin show porno batean ikusitako zaldi-zela bat marraztu ere egin nuen buruz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Hiru egunez izanen da zernahi joko: aerotrin, jumping, quad eta kart lasterketa, show akrobatikoa, skate eta gaineratiko.  Herria   2005-04-28

Telebistako show bati begira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

Bakarkako showa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak, ordea, esan zuen ez zuela nazioarteko show-rik onartuko eta aukera hori atzera bota zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

3 irud/hed

1966an show mediatiko itzela egin zuen Fragak.  Berria - Harian   2005-06-29

4 reality-show (orobat reallity-show g.er.) telebista-programa, gizarteko jendearen arazoak, askotan eskandalagarriak, aurkezten dituena.

Denetan ikusiko duzu telebista piztuta, inor begira ez dagoela, reality show liluragarriak ari eta ari. A3ko reallity show morbosoa. Gran Hermano, Confianza Ciega eta Espainiako telebistetako beste reality show batzuetan errealizazio lana egin izan du Kobeagak, eta Vaya Semanita ETB2ko saioan gidoilari ibili zen, Nacho Vigalondorekin batera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Halako gertaera bat ezin da bihurtu «reality-show, tele-zaborraren gertaera hutsal edo morboa eta eskandalua nahi duten kazetaritza artikulu».  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

5 show-business ikuskizunen munduarekin loturiko negozioak.

Ene iduriko euskaldun taldeek ez dute show-business hortako itxura batzu hartu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 56. orr.

6 talk-show

Talk-show horietako bat zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.

Talk-show bat grabatzen ari zela joan den ostiralean, zera agindu zuen: bozak galduz gero, ez zuela bere enpresa inperioko zuzendaritza berriro hartuko.  Berria - Harian   2006-04-09

Ikusi egiten dugu Fox kateko Gerardo Riviera talk-show aurkezlea Afganistanen barrena, pistola gerrikoan duela: "Bin Laden topatzen badut ez diot galderarik egingo, bi bala sartuko dizkiot sabelean".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

reality show (12); talk show (5)


showgirl iz ikuskizun-aurkezle emakumezkoa.

Profumo afera 1963an ere gertatu zen, eta hautsak harrotu zituen: Harold Macmillanen gobernu kontserbadoreko ministroak sexu harremanak zituen Christine Keeler showgirl gaztearekin.  Berria - Mundua   2004-02-29


showman iz ikuskizun-aurkezle gizonezkoa.

Ez da showmana izan, baina bazekien alkandora koloretsuak jazten.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Peter La Farge Estatu Batuetan country deitzen zaion musika egiten -sortzen eta abesten- duen kantari eta showman-a da: rodeo-etako zaldun, zezen-hezitzaile, bidaiari...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 135. orr.


showzale izond ikuskizunen zalea dena.

Showzalea da Feld.  Berria - Kultura   2006-04-27


si iz musika-eskalako zazpigarren nota, germaniar eskalako B notaren kidea.

Do-re-mi-fa-sol-la-si: bat-bi-hiru-lau-bortz-sei-zazpi: notak eta numeroak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-03

Bach-en Meza Si minorrean.  Berria - Kultura   2004-12-18

Ez zen ohikoa orduan si bemola.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Handik gutxira joko dute elkarrekin Komunsoron, "si bemolean" afinaturiko Larrinaga-Guerriniekin biak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Si agudoa emateko izan zuen zailtasunak ez zuen lainotu oso ona izan zen kantaldia.  Berria - Kultura   2004-05-04


siamdar 1 izlag/iz tailandiarra.

Gauza bera siamdarren artean ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

2 izond pl bikiez mintzatuz, gorputz zati batetik lotuak jaio direnak.

Tanzanian, haurtxo siamdarrak erdibitzetik atera nuela ogibide nahikoa itxuroso bat?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.

Bi ahizpa siamdarrak gibeletetik lotuta jaio ziren iazko abenduan.  Berria - Gaiak   2004-05-16

Lazareffek burutik lotuta jaio ziren Guatemalako bi ahizpa siamdar banatzea lortu zuen, 2002 urtean.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Zazpi zirujau, zazpi erizain eta 22 ordu behar izan zituzten asteartean bizkarretik loturiko bi haur siamdar banantzeko, Zeelanda Berriko Hamilton hiriko erietxean.  Berria - Gaiak   2004-10-08

3 irud/hed

Parte-hartzetik eta adostasunetik ezin daitekeela aurrera egin uste duen munduaren ideiaren anai siamdarrak dira gerra eta terrorismoa.  Berria - Mundua   2004-06-27


siames (orobat siamesa) 1 izond katuez mintzatuz, arraza gorputz-lirain, belarri-handi eta ile-labur batekoa dena.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

2 bikiez mintzatuz, siamdarrak. ik siamdar 2.

Bi ahizpa siamesa elgarri bizkar-hezurretik loturik sortuak zirenak, gaixoak, berexi ahal izan dituzte 15 oren ebakuntza edo operazioneren ondotik Riadeko ospitalean, Araba Sauditarrean.  Herria   2005-01-13

Siamesak deitzen dira biak elgarri loturik sortzen diren haurrak.  Herria   2003-03-17


sibarita izond bizitza leuna eta zentzumenen atsegina bilatzen duen pertsona.

Ari direnen arteko onena izatea ez da, antza, aski arrakasta gu bezalako sibaritentzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Sibarita bat" pentsatu du Robertok, [...] Colon de Larreategi kaleko jatetxerantz joateko agindu dionean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 121. orr.

Sibaritagoak dira erleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 200. orr.

Halere, Roata jeneralaren sibarita fama ezagututa, ez zeukan esperantza handirik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.


siberiar 1 izlag Siberiakoa, Siberiari dagokiona.

Siberiar tundraren hegoaldeko zerrendetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Negu siberiarrean pilatutako elurra guztiz urtzen du udako eguzkiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Europa aldera oldartuko haiz, eta agudo konkistatuko dituk Tobolskeko probintzia siberiarrak Ural mendietaraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 273. orr.

Inguru hartan bizi ziren siberiar lertxunak ere joan egin ziren.  Berria - Harian   2005-01-28

Ehiza larria ez zen ez hutsaren hurrengoa, hartza siberiarra, alajaina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Mikel Strogoffek ganibet siberiarra beste armarik ez dauka eta ezin etsaia ikusi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.

Ivan Ogareffek, egiari susmo harturik, zuzenean galdekatu nahi izan zuen andre siberiar zaharra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.

Ehiztari siberiar zailduena ere ezin sekula ohitu sastada horietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Batean agintariak eta funtzionarioak besterik ez dira bizi, eta bestean merkatari siberiarrak gehienbat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Soroetan nekazari siberiar banaka batzuk edo bat ere ez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.

2 iz Siberiako herritarra.

Siberiarren garezurrak, esate baterako, «zabalak eta biribilduak» dira.  Berria - Gaiak   2004-09-15

-Ivan Ogareff duk -erantzun zion siberiarrak, gorrotoa zeriola bere ahots apalari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 205. orr.

Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Marfa emakume adoretsua dun, kemen handiko siberiar ausarta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.

Hura, siberiar peto-peto bat, berehala agertu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

3 (txakurrez mintzatuz)

Soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Bi zakur handik laguntzen zioten mutikoari, rottweilerra zen bata eta siberiar husky arrazaz nahasita bestea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andre siberiar (4); siberiar husky (3); siberiar zaharra (6); siberiar zaharrak (4)

negu siberiarrean (3)


sida iz hiesa.

Begien bistakoa da SIDA edo HIES eritarzünaren trabatzeko, xahütarzünaren peredikatzea ez dela segür aski.  Herria   2005-07-14

Ez al zen haietako txalet batekoa mutil teatrozale hura, SIDAk hil zuena?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 41. orr.

Nire biloba eta zure osaba zena ere, Julen, hemen dago, Sida demonio horrek harrapatuta...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Hik ere Sida daukak orain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

SIDAz zurgatua, otsaileko egun batetan Padraig beste munduratu zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Sidak jotzen ditu 45 miliun biztanle munduan eta horren kontra kanpainek segitu behar dute.  Herria   2004-07-22

Jende askok uste du izakien hiltze gehienak direla gerla, terrorismo eta SIDAren gatik.  Herria   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sida edo hiesa (9)


sidekar 1 iz motozikleta bati alboan lotzen den kotxetxo modukoa, gurpil batean bermatzen dena.

Baina askotan eramango zuen moto kaskarren baten sidekarrean, guaguan bestela, edo boniatoz beteriko kamioiaren bolketan  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

2 motozikleta sidekarduna.

Daniar handiari eskatu nion sidekarrean nire bila joan al zitekeen trenera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 138. orr.

Goiz haietako batean abiatu ginen bere sidekarrean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Nire gauzak sidekar barrenera bota nituen eta, abiatzekotan geundela, Antje atera zen kanpora.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.


sideral 1 izond izarrena edo argizagiena, izarrei edo argizagiei dagokiena.

Izaki gorpuzdunen munduan, masa sideraletik hasi eta gure ileen kopururaino, mailaz maila hain ongi ordenaturik dago gauza guztien perfekzioa ezen tentelkeria bailitzateke esatea: "zer da hau?".  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 155. orr.

Ikuskizuna ez zen turista sideralak erakartzeko modukoa, zertan ukatu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

2 irud/hed

Izen horrekin erabateko artista espero nuen, eta halakoxea topatu dut: txikia, ilea erabat soildua, pasta lodiko betaurreko sideralak, pega-pega egindako galtzak eta likrazko jertse bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

[Nikelaren] gogortasun sideral, etsai, arrotzean hautematen nuen inguratzen ninduen haitzaldea, Alpe-mendipeen berde sigi-sagatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Zaharrak begiratu zion deus esaten ez zuten begiez, edo agian zorabio sideral baten erakusgarri zen espresio huts batez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.


siderurgia 1 iz burdingintza.

Isurtzeko eskubideen beharra hasiera batean zazpi sektoretan ezarriko dira: zementua, petrolio findegiak, siderurgia, beiragintza, zeramikagintza, papergintza eta energia.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Siderurgia garatzen hasi zen, baina industria ehungintzara mugatzen zen ia osorik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Siderurgia bat antolatzea urteetako kontua da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Euskal Herriko ia siderurgia guztia Gipuzkoan dagoela gogorarazi zuen.  Berria - Harian   2005-12-28

Siderurgia oso garrantzitsua da Frantziarentzat, 30.000 langiletik gora baititu.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik siderurgiko.

Arcelor Europako siderurgia taldeak 257 milioi euroko irabazi garbiak eduki zituen 2003an.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Siderurgia sektoreak mundu mailan izandako arazoei eta CLH enpresaren itxierari egotzi zien errua Jose Ignazio Espel Pasaiako Portuko Agintarien presidenteak.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Arcelorrek Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) berria egin zuen Dofasco siderurgia enpresarengatik.  Berria - Ekonomia   2006-01-17


siderurgiko izond siderurgiarena, siderurgiari dagokiona. ik siderurgia 2.

Talde siderurgikoak 6.899 milioi euroko negozio bolumena kudeatu du iaz baino %0,7 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Barakaldo betidanik sektore siderurgikoan murgilduta egon da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Bilbon ez dira ezertarako kontserbatu industria siderurgikoaren eraikin industrialak.  Berria - Kultura   2004-10-28

Gehien mugitutako salerosgaiak siderurgikoak izan ziren, 3,3 tona.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Lapurdiko portuan produktu siderurgikoak eta erregaiak dira merkantzia nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-02-17


sidondar izlag/iz antzinako Feniziako Sidongoa, Sidoni dagokiona; Sidongo biztanlea.

Faraoiaren alabaz gainera, moabdar, amondar, edomdar, sidondar eta hitita emakumeak ere bai.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,1

Libanotik Misrefot-Maimerainoko mendialdea, sidondarrak bizi diren lurraldea.  Elizen arteko biblia   Jos 13,6

Salomon erregeak emakume atzerritar asko maite izan zituen, Faraoiaren alabaz gainera: moabdarrak, amondarrak, edomdarrak, sidondarrak eta hitiarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Sidondarren jainkosa Astarte gurtu zuen, eta berdin Malkon ere, amondarren sasijainko nazkagarria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.


siesta 1 iz bazkalondoko loaldia. ik biao.

Siesta ere ondo etorriko zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.

Siesta ostean, galtzak janzten ari nintzela, zerbait arraroa sumatu nuen patriketako batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

Bazkal tenoreko etxeratua zen; siesta bota eta etxaldeko lanei lotu zitzaien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Behin, goian inor ez zela, igo eta, sofan siesta ederra bota nian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.

Siesta labur baten ondoren, erabaki bat hartzera altxatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Ekaitzak ez zuen ordu erdi ere iraun; juxtu, siestako denbora.  Berria - Kultura   2004-08-15

Ea egun batekoagatik siestarik gabe ez den geratuko.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 141. orr.

Laurak hogei gutxi, mundu guztia siestan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 36. orr.

2 irud/hed

Gosaldu-ondoko eta bazkalondoko siestak.  Berria - Gaiak   2004-12-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Siesta ordu horiek astunak, izugarriak iruditzen zitzaizkion Hurtadori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

Teilatupean habia egindako txoriek siesta garaiari zegokion bakea hautsiz barreiatutako txioak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

4 siesta egin

Partida bukaturik ostatura itzuli ziren berriro, siesta egitera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Bikiak umore onean, siesta eginda, kabroi haiek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

Osaba Vernonek berehala jo zuen beira hatz-koskoekin, baina sugeak siesta egiten segitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera.  Berria - Harian   2005-10-28

Siesta luzeegia egina banengo bezalako astuntasunarekin altxa naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 171. orr.

Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera.  Berria - Harian   2005-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

siesta ederra (3); siesta egin (3); siesta egiteko (8); siesta egiten (17); siesta egitera (3); siesta labur (3)

siestatik jaiki (3)


siestatxo iz adkor siesta.

-Siestatxoa egin behar det, Juan Martin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

Horrela egoten da idazmahaitxoaren aurrean, etengabe lanean, inoiz aurrera egiten ez duela, bere lana siestatxoa egiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Ez dit inork kenduko bankuetako batean bota dudan siestatxoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.


sifili (orobat sifilis; Euskaltzaindiaren Hiztegian sifili agertzen da) iz sexu bidez kutsatzen den eritasuna, bakteria batek, Treponema pallida-k, eragina.

Historian zehar giza primateok gure harreman sexualetan bata besteari kutsatu dizkiogun hainbat gaitz ezagutu ditugu: sifilia, gonokozia, herpesa, klamidia...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 117. orr.

Sifiliaren kontrako lehenbiziko sendagaiak ere orduan hasi ziren saltze.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

1877rako heriotzaraino lagunduko zion sifilisaren seinaleak agertu ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Hire amak sifilia al dik?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Sifilia ere harrapatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Sifiliak jota hiltzen direnengatik....  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.

Ehun bat gaixok salatu dute transplantea egin ondoren hiesaren birusaz, B eta C hepatitisaz edo sifiliaz kutsatu direla.  Berria - Gaiak   2006-04-30


sifilidun izond sifilia duena. ik sifilitiko.

Osaba agintzaileak agindurik, haurgaldu sifilidun bat familian ez zutela onartuko esan zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 141. orr.


sifilis ik sifili.

sifilisdun ik sifilidun.

sifilitiko 1 izond sifilia duena. ik sifilidun.

Haur gaixoak, tuberkulosoak, sifilitikoak, neurastenikoak izaten badira, kriminaltzat hartuko ditugu gurasoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 291. orr.

2 sifiliarena, sifiliari dagokiona.

Onek ez zituzten ordura arte ezagutzen zuriek ekarritako hotzeriaren birusak, birikaminaren bakteriak, txankro sifilitikoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.


sifoi 1 iz hodi kurbatua, S itxurakoa, komunetan eta, usain txarrak saihesteko ezartzen dena.

Komuneko sifoia hondatuta dago.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 40. orr.

Ni sifoiko U-bihurgunean nengoen eserita, heriotzari buruz gogoetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 194. orr.

2 ur gasduna daukan botila, barneko likidoa aterarazteko sakatzen den giltz moduko bat duena.

-Aizu, Bob, deitu telefonoz izotz xehetu apur bat eta sifoi bat ekartzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 380. orr.

Sei margolarik 'Sifoia eta ron botila' lanaren bertsioa egin dute Cadaquesko galeria batentzat  Berria - Kultura   2004-04-21


sigi-saga 1 iz angeluak eta bihurguneak eratzen dituen lerroa.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Ondoan zolagunea, hots eguzkiaren sinboloa; baita sigi-saga batzuk ere, eta beste markak.  Berria - Kultura   2004-02-13

Mapa hori sigi-sagaz beteta dago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Zaharrenek, astebetekoek, atzealdea zakar astinduz luzatu eta sigi-saga garbi bat marrazten dute airean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.

Ikastetxetik bidali eta lanbidez lanbide sigi-saga bihurrian abiatu zenetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Dantzatzeari lotu zitzaion, trebe, ezin airosoago, sugeenaren gisako sigi-sagarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa, zilarrezko giderrak eta zizareen sigi-sagak gogora ekarrarazten zituena ezinbestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Maite itzazu mozkorrei itzuri egiteko euritan egiten dituzten sigi-sagak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 208. orr.

Sukarra duzuenean, medikuak tenperatura hartzen dizue, eta graduak papertxo batean irudikatzen ditu, eta papertxo horretako marrak ere sigi-sagak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Horrelako sigi-sagez dago beteta ume baten buruaren mapa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

2 irud/hed

Euskaraduntasuna ukatzen zitzaigun garaiotan, merkatuaren sigi-saga zirristatsuen artetik gasnak zekarren gure izatearen hondar zigilu zilegia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

3 adlag sigi-sagak eginez.

-Jo sigi-saga, kapitain jauna!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Herri txiki batean sartu zen, bera bakarrik, zaindarien artetik sigi-saga suge baten moduan irristatu eta gero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Mota guztietako musker eta sugeak narraska eta sigi-saga zebiltzan egur eta harrien gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Erreka batek [...] sigi-saga eta ikur-makurka zeharkatzen zuen inguru guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Mendian sigi-saga hedatzen den pistaren ingurua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 153. orr.

Ilara luzea zihoan sigi-saga dendaren azkeneraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Zaldizkoak beherantz zihoazen, beherantz etengabe lerro luzean, sigi-saga.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Haren barrenetik zerbait ari zen sigi-saga irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

Bat-batean, ziraun bat ikustea lipar batez, belarretan sigi-saga bidea irekitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

4 sigi-sagan adlag sigi-saga.

Mendi maldaren oinean ia ikusezin dagoen herritxo horretaraino mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Milaka auto pasatzen ziren, furgoneta batek sigi-sagan denak aurreratu zituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Ortega-ren meditazioa sigi-sagan doa, behin arrazaren alderdi biologiko edo bitalista nabarmendu, bestean kontzientzia edo izpiritu/karakterea azpimarratu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.

Hor zoaz airean eskegita bezala, oztopoen artetik sigi-sagan, ahalik eta lasterrena iristen zara hara, baina deus egitekorik edo esatekorik ez duzu kontu horretan guztian. zuzenean emanak sigi-sagan eta andarka ibili gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Oinaztargiak sigi-sagan ari ziren leiho hilen ilaretan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

5 sigi-saga egin

Farolen argi berdeek haien inguruan sigi-saga egiten zuten, sugeen gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Lagunek ez diote jaramonik egin, eta aurrera segitu dute beren bidean, elkarri bultzaka eta kontu kontari, mojaren atzetik sigi-saga eginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sigi saga egin (6); sigi saga egiten (6); sigi saga ibili (3); sigi saga jaisten (3); sigi saga zihoan (4); sigi sagaka (22); sigi sagako (3); sigi sagan (16)


sigi-sagatsu izond sigi-saga askokoa.

Arkupeetara ematen zuen kale bihurri sigi-sagatsu baterantz jo zuen berlinak. Arin bai arin abiatu gara bidexka sigi-sagatsuan behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Ibai sigi-sagatsuaren ibilbideari jarraitzea oso atsegina izan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.

Bide sigi-sagatsuak dira pentsamenduak hor ibili beharrekoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 164. orr.

Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

Udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.


sigilu ik zigilu.

sigla 1 iz erakunde, enpresa edo kideko baten deituraren hitzen lehen letrek osatzen duten laburdura. ik akronimo.

Hitz bat baino gehiagoren laburdura da sigla, normalean hitzen lehen letrez osatua (AEK=Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

DIU siglak Umetoki Barneko Gailu esan nahi du (gaztelaniazko dispositivo intrauterino hitzen siglak dira). a) azken orduko maileguak (rally, stop), b) siglak (RENFE), eta c) izen bereziak (Sri Lanka).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

ICHN (Indemnité Compensatrice des Handicaps Naturels) siglarekin ezagutua den laguntza hori, ISM deitzen genuen lehenago (Indemnité Spéciale Montagne).  Herria   2003-02-27

Sigla horren azpian Ouvroir de Littérature Potentielle dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 19. orr.

Hitz bilakatze horretan, sigla batzuk izen arruntzat jotzen dira zentzu guztietan, eta horregatik hiztegietan aurkituko ditugu, minuskulaz, gainerako hitz osoen parean (radar, laser).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

Ez diat gorde buruan [...] gutun hura igorri zuen merkataritza-erakundearen sigla bihurria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.

2 irud/hed

Zenbat sigla eta zenbat burruka gure herri tipietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.

Alabaina, bake prozesuak aurrera egitea borondate kontua da, ez sigla kontua.  Berria - Mundua   2004-09-17

3 laburdura.

Bibliako liburuen siglak, eta liburu honetako Bibli aipamenak Bibli Elkarte Batuek eta Euskal Elizbarrutiek argitara emandako Elizen arteko Biblia-tik hartuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

siglak eta akronimoak (3)

siglen gainetik (7)


siglatu, sigla(tu), siglatzen du ad sigla ezarri.

Balio etnografikoa duten piezak eskuratzen jarraitzeaz gain, azken urteotan eskuratutakoak ordenatu, siglatu eta inbentariatzeko lanean jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki.  Berria - Kultura   2004-05-27


siglazale iz siglen zalea dena.

A.D.N.E., siglazaleei plazer emanez gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.


signatura iz liburu edo kideko bat liburutegi edo artxibo batean kokatzeko erabiltzen den letra- eta zenbaki-multzoa.

Hantxe zegoen, SSA-7.894 signaturarekin klasifikatua, orri horiztatuez osatutako koaderno txiki bat, Mexiko DF-ko Gráficas Cultura-k inprimatua eta 1944ko data daramana.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.


signifikagarri 1 izond adierazgarria.

Atsegin al zaizu signifikagarri deitzea ezaugarriak izan gabe ezaugarri bidez ezagutzera ematen direnei, ikus daitezkeenak ikusgarriak deitzen ditugun moduan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 180. orr.

2 (izen gisa)

Lehen ere onartu dizut hori ezaugarri eta signifikagarri orori buruz  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.


signifikantza iz esanahia.

Hitzen signifikantzari gehiegi erreparatu gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Oroitzen dut, alde horretarik, usu baino usuago erabiltzen zituela signifikantza bakarra ez zuten erranak eta etsenpluak edo hainbat haritako anekdotak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 128. orr.


signifikatu, signifika, signifikatzen 1 du ad adierazi, esan nahi izan.

Ireki nuen meza-liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Beraz, zera diogunean, alegia: "betikoa, hilezkorra, hondaezina, aldaezina, bizia, jakintsua, ahaltsua, ederra, zuzena, onbera, zoriontsua, espiritua", hauetatik guztietatik azken aipatutakoak soilik dirudi signifikatzen duela substantzia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 335. orr.

2 ekarri, ondorioz ekarri.

Balio edo arauok absolutuak ez direla jendea ohartzeak aparteko desordenarik ez du mendebalean signifikatu, ordenaren kontzeptu esentzialista edo naturalista (metafisiko) batez bakarrik seguru samar sentitzen diren espirituren batzuentzat izan ezik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezaugarri horretan bi gauza daudelarik, hots, soinua eta signifikazioa, ez dugu soinua aditzen ezaugarri bidez, hark entzumena ukitzen duelako baizik, eta signifikazioa sumatzen dugu gauza signifikatua ikusi ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 190. orr.


signifikazio iz esanahia.

Pasaia eta Lezo ez dira bi errealitate, baizik bi signifikazio, bi sinbolo, euskal errealitate berak dauzkan bi alde.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Iraganaren eta etorkizunerantz ireki orainaren bikoiztasun hori ez da ematen bereizita, gauza batzuk politak eta beste batzuk lotsagarriak: bikoiztasuna signifikazioan dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 8. orr.

Eta ezaugarri horretan bi gauza daudelarik, hots, soinua eta signifikazioa, ez dugu soinua aditzen ezaugarri bidez, hark entzumena ukitzen duelako baizik, eta signifikazioa sumatzen dugu gauza signifikatua ikusi ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 190. orr.


sij ik sikh.

sikagailu iz lehorgailua.

Ez nuen sikagailuaren ahotsik aditu hura kanpoan egon bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.


sikario iz soldatapeko hiltzailea.

Strogoff, tsarraren sikario hori, hazi ahala gero eta larderiatsuagoa zen eta nire ekintza guztiak ilegaltzat hartzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Alfer-alferrik ukatuko zuen tsarren sikario hark.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Forondako aireportuko TNT Express Worldwide enpresak sikario kroaziarrak hartu ditu kaleratutakoak ordezkatu dituztenen bizkartzain gisa.  Berria - Ekonomia   2006-02-16


sikate (orobat sikute; Euskaltzaindiaren Hiztegian sikate agertzen da) 1 iz lehortea.

Etorriko dituk hotzak, beroak, eurite eta sikateak, baina hemen gu eta beste bi baino ez gaituk ezinbesteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

Gaztela aldean, baina, lehorte eta sikate latzeko urteak izan dituzte, azkena, batez ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.

Nire aitaren etxea egurrezkoa da, eta defendatuko dut otsoetatik, sikateetatik, Jehovaren lekukoetatik (kosta lain kosta), baina sute batetik ezingo nuke.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Proiektuok sikate denboraldiari aurre egiteko ureztatze sistema eta mendi eskola bat dira, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-08-05

3 irud/hed

Leitzarrak zortzi urteko sikatea eten zuen 2001eko finala jokatu zuenean.  Berria - Kirola   2004-12-26


sikatu, sika, sikatzen (orobat sekatu g.er.) 1 du ad lehortu.

Une batez geratu egin behar izan zuen bekokia sikatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.

Edalontziak lehortzeko zapiarekin sikatu du kopeta.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Malkoak eskuez sikatuz eman zion erantzuna Helenak, oraindik zotinka: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 15. orr.

Izerdia sikatu eta beste zigarro bat isiotu du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

Izerdia sikatu eta beste zigarro bat isiotu du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

Bukatutakoan, eskuak mandarrean sikatu zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

Ura berotzen jartzen dugu; Linek harrikoa egiten du; nik ontziak sikatzen ditut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

Salemdik iparralderanzko bidean zihoan kalesa, hiru gabiraiak inguruan zituela, eguzkiak sikaturiko bideko zokor-zuloetan klankaka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Kanbioak itzultzerakoan eskua hoztu zaio eta eztarria sikatu.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 irud/hed

Horixe pentsatu izan du sarritan, bihotza sikatzen ari zaiola, boxeo borroketan galdutako odola birsortu ez balitzaio bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

Nik ez dut txibatoa bihurtu nahi -klinkada bakarrean sikatu zuen kopatxoa-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Suitzako taldeak presionatzeari ekin zion, Zidani pentsatzen ez uzteko eta frantziaren jokoa sikatzeko.  Berria - Kirola   2004-06-22

3 (era burutua izenondo gisa)

Eman zidan, bada, soina ere ez ote zitzaion arrain sikatuari bezala urritu eta kiribildu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak sikatu (3)


sikemdar (orobat sikendar) izlag/iz Samariako antzinako Sikem hirikoa, Sikemi dagokiona; Sikemgo biztanlea.

Eta, kanaandar, periztar, jebustar, sikemdar eta girgaxtar guztiak bertatik egotzirik, bera gelditu zen luzaro lurralde hartan bizitzen.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,16

Simeonek eta Lebik sikemdarrak xehatu.  Elizen arteko biblia   Has 34,25 tit

Kanaango gorabeherak: sikendarrak suntsitu, Benjamin jaio eta Rakel hil.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 95. orr.


sikendar ik sikemdar.

sikera ik sikiera.

sikh 1 iz Baba Nanak erreformatzaile hinduak XVI. mendean sorturiko erlijio sektako kidea.

Punjaben kondairan sikhen eragina handia izan da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Indira Gandhiren bizitza eta heriotza sikhei loturik daude.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 52. orr.

Amritsar hiria da sikhen Erroma saindua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

Debekaturik daude, beraz, musulmanen hijab-a, judutarren Kippa eta Sikh-en buruzapia ere.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Sikh gizonezko guztiak, zein adinetako ziren kontuan hartu gabe, makilaz ehoak edo bizirik erreak izan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Britainiarrek barbaroen aurkako muga sikh-engandik heredatu zutenetik, 1947a arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Ondoren, sikhen aurkako mendeku kanpaina hasi zen herrialdean.  Berria - Mundua   2004-06-13

Munduan estatu asko daudela terrorismoarekin bizitzen ohituak, «Irlandan IRArekin, Espainian euskaldunekin, Indian sikhekin...».  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

2 (beste izen baten ezkerrean)

Sikh komnunitateko kideei turbanteen ordez sare ikusezinak erabiltzeko gomita egin zien.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Martin Luther (1483-1546) Alemanian protestantismoa predikatzen ari zen garaian, Indiako Iparraldean Baba Nanak (1469-1539) erlijio berria zabaltzen hasi zen, sikh erlijioa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

Sikh erlijioa Punjaben finkatu zen batez ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

Sikh erlijioko Manmohan Singh, 71 urtekoa eta CP Kongresuaren Alderdikoa, Indiako 13. lehen ministro bihurtu zen atzo, Abdul Kalam presidentearen aurrean zin eginda.  Berria - Mundua   2004-05-23

Ongi jabetzen ziren, bide beretik, mogolen agindupeko lurralde izandako gehiena ondorengo hindu-estatuen -maratha eta sikh estatuen- harrapakin izango zela,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

3 izond sekta horri dagokiona.

Eskolara aizto txikiak eramaten utziko diete Kanadan ikasle sikh ortodoxoei.  Berria - Gaiak   2006-03-04


sikhismo iz sikh erlijioa.

Kabirismoa; sikhismoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.


sikhtar iz sikha.

Sikhtarrei, berriz nazkagarri zaie hindutarren mila eta mila jainko, ikono, irudi eta pintura.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

Musulmanek, berriz, sikhtarrek hindutarren aldera jotzen dutela uste dute, behia ohoratu eta zerria jaten baitute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.


sikiatra ik psikiatra.

sikiatriko ik psikiatriko.

sikiera (orobat sikera g.er. eta sikira g.er.) 1 adlag behintzat, bederen, gutxienez; besterik ez bada.

Gaurkoan sikiera iritsi gaituk norabait.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Horrek sikiera barrenak berotuko lizkioke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

Basokada bat ur sikiera.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Eta ez zaizu inportako sikiera ikusi ote dudan, sikiera zer pentsatu ote dudan, [...].  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 88. orr.

Ez bata eta ez bestea, ez ziren biratu, baina biek mantendu zuten, nork bere kolkorako, beste lagunak zorte ona opatuz samurtasunez biratu eta sikiera begiradarekin agur keinu isil bat egin ote zioneko itxaropena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Guk sikiera harri bat hartu eta farola bat hautsiko genian...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

Leihoa zabaltzera jaiki beharko nuke sikiera: kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

Bularrak hustutze aldera sikiera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Entretenitu egingo hau sikiera -eta kokotsa jaso zuen makulu-kirtenetik-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Egun asko pasatu ziren egunerokoa oparitu zidanetik, eta, gaur haatik eta bihar hargatik, nik ez nion artean esker oneko ezer esan, ezta sikiera ohar labur bat bidali ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Ezin bizizko ahaleginean pitintxo bat sikiera bizia zer den jakiteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

2 (balizko adizkiarekin)

Sikiera Lolik itzulpena ondo egin badio...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Edateari utziko balio sikiera!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

Burdinazko kota hori jantzi izan banu sikiera!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Gazta pixka bat jarri balu sikiera, saguren bat eroriko zen agian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 88. orr.

-Suz egindako marka bat egin izan balute sikiera Hester Prynne horren kopetan!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Gaitzerdi gainera, sikiera gonak eta lepoko lazoak erabiliko bazenitu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 190. orr.

Sikiera polita izan balitz, ni ere entregatuko ninduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

Sikiera afariren batera etorri izan balitz, jarraitu du pentsatzen, berarekin akordatuko zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 85. orr.

Haserretu balitz sikiera, haserretu balitz, errua berea, Luisena, zela garrasi eginez joan balitz behintzat.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balitz sikiera (6); balu sikiera (6); balute sikiera (3); banu sikiera (7); bat sikiera (8); bazenu sikiera (5); lehen sikiera (3)


sikira ik sikiera.

siklo iz hebrearren zilarrezko dirua, ontza erdiko pisua zuena.

Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.  Elizen arteko biblia   Ez 45,12

Gudu-gurdi batek zilarrezko seiehun siklo balio zuen, eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.


sikoanalista ik psikoanalista.

sikodelia ik psikodelia.

sikodeliko ik psikodeliko.

sikologia ik psikologia.

sikologiko ik psikologiko.

sikologikoki ik psikologikoki.

sikologo ik psikologo.

sikomoro iz basapikua, piku masustondoa.

Ziztu bizian oihanaren ertzera joan eta hanka altxatu zuen sikomoro pikuondo baten kontra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.


sikomorondo iz sikomoroa.

Zure gainean izarrak distiraka, badirudi gaueko haize finak "maite zaitut" dioela, txoriak sikomorondoan kantatzen ari dira, egin ezazu nitaz amestxo bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.


sikopata ik psikopata.

sikopatologiko ik psikopatologiko.

sikopolitiko ik psikopolitiko.

sikotekniko ik psikotekniko.

siku 1 iz lehorra. ik lehor.

Kako-okerrek ezpain sikuak busti zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.

Mingain sikua aho sabaian duzu itsatsita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

Bakailao sikua baino sikuago.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 54. orr.

Ogia, nahiz eta sikua izan,  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 111. orr.

2 irud/hed

Aitak aurreneko bihotzekoa izan zuenetik, Joxan konturatu da ez dela hain gogorra, hain sikua, eta bihotzak oraindik eskertzen dituela besarkadak eta laztanak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

Lurrera bota zuen behin, zeharkako matraileko-andana batetik babestu guran ari zelarik gantxoz sartutako kolpe siku baten ostean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 160. orr.

Zartadatxo siku batez lehertzen zen burbuila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Zalantza momentu labur baten ondoren, "bai" sikua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Astegunetan nahiago izaten zuen bermut zuri sikua; jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

3 (adizlagun gisa)

Lokomotoraren argiek ere [...] distira bortitz eta dirdaitsua marraztuko zuten noski airean, tren gidariak siku balaztari sakatu zionean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Mmmm... eztarria siku daukat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 47. orr.

Patata-tortilla berotu beharko dizut, eta badakizu zer siku geratzen den mikrouhin-labean pasata.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Andaluzia aldean ere badaki majo ematen: han, euritsu dabilenean, gurean uzkur eta siku portatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 430. orr.

Konturatu nazenerako lo siku hengoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

-Bai halaxe izango da, egunen batean amaitzen badut, behinik behin -erantzun zidan, siku.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.

4 (izen soila –en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Takateko bat aditu zen, eztanda txiki baina bere sikuan amorru bizikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

5 iharra.

Arbola sikuaren adar bakarretik urkatu zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Arin jausten da erreka, adaxka eta adar siku hilak umelduz eta berpiztuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.

Abuztuko beroa, Gaztelako zelai sikuetatik pasatzean askoz beroagoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

Baserriraino eraman eta ahalik eta belar sikurik gehiena sartu behar zuten sabaira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Hosto siku eta eroriek denboraren herdoila ziruditen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.

6 sikuan adlag bat-batean.

Berak sikuan erantzun eustan: "Niri ez deust inork irakatsiko".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.

Auzia sikuan ebagiko eban: "Giputzek eurena eta guk geurea".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 63. orr.

Anek ia minutuko soloa egin eta txapa kolpe batekin moztu zuen, sikuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.


sikulu
1 sikulu-saltsa

Edukirik gabeko kontzeptu horiek eta nire etxeko euskara nahastuta, sekulako sikulu-saltsa sortu nuela oroitzen naiz, aberrazio gramatikalen antologietan agertzeko modukoa. Bikoiztasun hau oreka berri baten seinale ote den ala dijestio txarra eragingo digun sikulusaltsa, igarleek eta prospektibazaleek antzeman beharko diote.- Txorakeria bat asmatu nuen, Quevedo, Gómez de la Serna, Valle-Inclán eta Francisco Umbral eltze berean nahastuz eta sikulu-saltsa bat eginez, pedantea eta jasangaitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.


sikute ik sikate.

silaba 1 iz ahots igortze bakarrean ahoskatzen den hotsa edo hotsen multzoa, fonetikaren oinarrizko unitatea.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Silaba segmentuz (bokal eta kontsonantez) osatua dago, baina ez da segmentu multzo bat bakarrik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

Silabak, hitzak, esaldiak, paragrafoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Latinez azentua azken aurreko silaban zegoen, silaba hori luzea zen guztietan; eta silaba hori laburra baldin bazen, orduan azken hirugarren silabaren gainean kokatzen zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

Ahozko katea silabatan banatuko bagenu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Azentu esaten zaio silaba bat bere ondoan gertatzen diren gainerakoetatik bereizteari.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Silaba guztietako bokalek gutxieneko iraupena eta nolakotasun garbia izaten dute.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Silabak ongi ebakiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

-Carolinan -esaten du, silabak luzatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

Azken zortzi silabak errepikatu egiten zituen.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Hiru silaba oihukatzen hasi zen modu konbultsiboan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

Bokalak, beraz, silaba osa dezaketen hots irekienak dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Letretatik eta silabetatik hitzetara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

Bokalen arteko arazoak beti izango dira silaben artekoak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Lau silaba xuxurlatu zizkidan belarrira: "Winston-Salem".  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.

Bi bokal elkarren ondoan egokitu eta silaba edo erritmo unitate berean ahoskatzen direlako.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Arreta handiz, silaba bakoitza azpimarratuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Hala, esaten da frantsesezko azentua azken silaban dagoela; txekierazkoa, berriz, hitzaren lehen silaban.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egia da halaber ebakera laxoak silaba luzeetan gertatzen direla, eta silaba laburrak arta handiagoa eskatzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Silaba azentugabeek azentudunekiko izaten duten ahuleziagatik, silaba azentugabeetako bokalak galtzeko joera handitzen da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Bigarrenak silaba luze bat sortzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

Silaba irekia bada, alegia, silabagune bokalikoaren ondoren kontsonanterik ez badago, codarik ez duela esan ohi da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Zortziko handi baten egituran, silaba gurutzedunak lirateke lehenik pentsatzen direnak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Ez dakit zer silaba ulergaitz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Hatz erakusleaz katilua seinalatu eta ko-bra-tu-ko silaba mutuak osatu ditut ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Latinez azentua azken aurreko silaban zegoen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik silabiko.

Silaba muga adierazteko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Indar handiko azentua silaba egituraren hausle izaten da, azentua gauza erlatiboa baita.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Horrelako silaba egituratze sendoari eusteko, mesedegarri da azentu ahula.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Bertso bakoitzak oin kopuru jakina du, eta oin hauek berriz, silaba kopuru jakina.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Euskararen silaba hasierak indartzeko joerak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Ez dira ahaztu behar, halaber, etxiya bezalako silaba moldaketak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Hizkuntzaren erritmo-ereduak, doinu-ereduak, azentu-guneak, silaba-neurriak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Silaba barneko kontsonante multzoak osatzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken silaba (3)

silaba aldiko (4); silaba azkenean (3); silaba bakar (6); silaba bakarrean (6); silaba bakarreko (6); silaba beraren (3); silaba egitura (13); silaba egituratze (3); silaba kopuru (5); silaba kopurua (5); silaba kopuruari (3); silaba luze (3); silaba muga (3); silaba osatzeko (3); silaba osatzen (3)

lehen silaban (3)

silabaren gainean (3)


silababakar izond silaba bakarrak osatua.

Nire maitea, abesten du Teresak, poetaren ohean ikasi zuen ingelesezko hitz silababakar lodia hanpatuki esanez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Alcide Jolivet esaldi luzeez ari eta ari, eta Harry Blount hitz silababakarrez erantzuki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Baina harrituta geratu gara zenbat silababakar, silabekiko eta hiruko dauden harrapatuta dagoeneko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 62. orr.


silabadun izlag silabak dituena.

Ez al da antzeko zerbait gertatzen verbum bi silabaduna esatean?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.

Zeren, bi silabadun honek esanahiren batekin ahotsaren artikulazioz adierazten den oro ezagutzera ematen badu, espezie honen baitan bera ere sartu behar da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.

Ba al dakizu, halaber, animal (animalia) esatean gauza bat dela ahotsez esandako hiru silabadun hitz hau eta beste zerbait horrek ezagutzera ematen duena?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.


silabagile izond silaba bat osatzen duena.

Berez, silaba osatzeko gai den hotsaz esan ohi da silabagile dela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

Aintzat hartuta bokalen arteko kontua dela eta bokal oro dela silabagile, bokalen arteko arazoak beti izango dira silaben artekoak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Bokalak silabagile dira, baina kontsonanteek bokal baten laguntza behar dute silaba osatzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Badira kontsonante silabagileak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Herskariak, berriz, ezin dira silabagile izan, ez baita posible herskari bat inolako bokalen laguntzarik gabe ahoskatzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.


silabagiletasun iz silabagilea denaren nolakotasuna.

Silabagiletasuna, indarra, luzera eta horrelakoak, baldintza linguistikoren bat [...] ez duten neurrian bilakabide prosodikoen araberakoak dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Kontsonante ozenen silabagiletasunaz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.


silabagune (orobat silaba gune) iz silabaren gunea.

Silaba irekia bada, alegia, silabagune bokalikoaren ondoren kontsonanterik ez badago, codarik ez duela esan ohi da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Hots horren ozentasuna aski da kontsonante ozenak silaba-gune izan daitezen hizkuntzak hala eskatuz gero.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Indar, garaiera eta iraupen nabarmenenak silaba guneetan jarri ohi dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.


silabaka adlag silabaz silaba, silaba oinarri hartuz.

Letraz letra ez, silabaka irakurtzen badugu atzekoz aurrera -besdreal, alegia-, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 119. orr.

Mundu osoko hizkuntza guztietan hizketa silabaka ateratzen da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

Zerbait esaten zuenean hitzak silabaka ebaki eta doinu kantariz ahoskatzen zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Silabaka kontatzea atseginago dute, antza, hizkuntz jostalariek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 96. orr.


silabakatu, silabaka(tu), silabakatzen du ad silabaka ahoskatu.

-U-ni-tà -silabakatu zuen On Camillok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 296. orr.


silabario iz irakutzen ikasteko erabiltzen den liburua, hitzak silabetan banatuak biltzen dituena.

Sequoyahk asmatutako glifo bilduma silabario baten antzekoa zen, nahiko erraza eta ulergarria -dirudienez- cherokee indiarrentzat, eta haien izateko erarekin bat zetorrena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.


silabatze iz silabaka ahoskatzea edo zatitzea. ik silabazio.

Ez da erraz jakiten hizketaren prozesatzean, pentsaturiko esaldia ahozko hizketa bilakatu bidean, zein momentutan gertatzen den silaba, silabatzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Gorago aipatu bezala, silabatzearen kokalekua oso azaleko liteke ahoskeraren eratorpenean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Esango genuke silabatzea (non gertatzen, sortzen den silaba) ez dagoela sakonean, baizik eta sakon hori (pentsatutako esaldia), azaleratzeko abian jartzen denean, erabat azaleko errealitate fisiko bihurtu bitarteko bidearen punturen batean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.


silabazio iz silabatzea.

Fonazioak inplosio eta esplosio segida bat izatea eskatzen du, eta hau da silabazioaren baldintza funtsezkoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

Zeren silabazioa baita, nolabait esateko, fonologia horrek hasieratik bukaerara kontuan hartzen duen gertaera bakarra.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Artikulazio irekitzaileen eta itxitzaileen artean aukeratzeko ahalbideak, hein handi batean, ber hartan jarraitzen du, eta hain zuzen aukeraketa horren araberakoa izango da silabazioa, eta ez zuzen-zuzenean mota fonologikoen araberakoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.


silabifikazio iz silabatzea.

Orain bertsolariak aztertzen ari naiz fonologia aldetik, silabifikazio aldetik.  Berria - Kultura   2004-09-05


silabiko 1 izond silabarena, silabari dagokiona. ik silaba 3.

Kasu batzuetan, muga silabikoa fonemen sail bakar baten bi puntu desberdinetan koka daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 86. orr.

Beste horrenbeste gertatu bide da silaba azentugabeetako bokal murriztuak denbora eta nolakotasun beteagora igarotzean erritmo silabiko berriaren arabera. euskarak antolamendu silabikoari garrantzi handia ematen dio, bestelako aukeren arteko lehentasuna du euskararen egituratze fonologikoan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Halako hotsak halako funtzioa du "azentu silabikoa" jaso edo ez jaso.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 88. orr.

2 oinarritzat silaba duena.

Idazkera fonetikoak izan daitezke silabikoak nahiz alfabetikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Ikusia dugu idazkera primitibo batzuek banako silabikoak markatu zituztela; sistema alfabetikoa geroago etorriko zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.

Izan ere, tigrina, Eritreako hizkuntza, silabikoa da, eta alfabeto latinoa ez zuten ezagutzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 87. orr.


silarri iz harlandua.

Neurri horiek ez dira silarrietan bakarrik hartu behar, baizik eta baita harlangaitz bezala erabiliko direnetan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Haiek ez dute kanpotik morteroz estalitako harri bigunez egindako obrarik egiten, baizik eta, silarriak erabiltzen ez dituztenean, sukarrizko edo harri gogorrezko ilarak egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Ondoren, landutako silarrizko horma bat altxatuko da, junturak ahalik eta luzeenak eginez erdiko harriak elkarrekin ondo trabatuta gera daitezen junturen bitartez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.


silbote iz txistuaren tankerako musika-tresna, hura baino handiagoa.

Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu...  Herria   2004-04-29


silesiar izlag/iz Silesiakoa, Silesiari dagokiona; Silesiako herritarra.

Baina ez naiz silesiarra -zuzendu zion gizonak, hortz zuri-zuriak agerian, eta, erreberentzia txiki bat eginik, eskua eskatu zion Norari-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

-Gerezi beltzek ematen dioten aldibereko garraztasun eta gozotasun puntu hori estimatzen diote silesiarrek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.


silex 1 iz suharria.

Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.

Badira hor sua egiten zuten tokiaren herrestoak, eta harri bat ondoan jarlekutzat, laneko tresna apaintzeko silexak, hiru ahuntz-hortz eta xokoan lo egiteko lekua.  Herria   2001-06-07

Ortzi semearekin futbolean ari ginela, zuk inguruetan silexa xerkatzen zenuen.  Berria - Kultura   2004-05-08

2 silex harri suharria.

Barruan bi oin zabaleko hormak egin beharko ditu harri karratu gorriarekin edo adreilu errearekin edo silex harri arruntekin, ilaratan jarriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.


silfide 1 iz germaniar mitologian, aireko espiritua.

Silfideak gnomoen, ninfen eta arrabioen lagunak ziren oso, oihanean, uretan eta sutan hurrenez hurren bizi baitziren, gaur hiru leku osasungaitz direnak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Silfideak, aireko txoriak bezala, arrak eta emeak ziren, alferrik, dirudienez; izan ere, ondorengorik izan balute, leku iritsezinetan egingo zuten habia, kumerik ez baitie inork sekula ikusi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Oi, Arnheimgo zuhaixketako silfidea!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

2 emakume mehe eta lerdena.

Aspertzeraino ibili nintzen larrugorrian, hura atzetik nuela lasterka gelan barrena, eta nik silfide iheskorraren poseak hartzen nituen eta gutxi gorabehera parnasianoen eta arkadiarren eta erromantikoen moduan hitz egiten nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.


silikato iz azido silizikoaren gatza.

Hartarako, zatiki magnetiko bat bainuen analizatu beharra (eta, beraz, uste izatekoa zen, silikatoz pobrea) eta presari men eginez, aldaera sinplifikatu bat saiatu nuen ber-bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Normalean, nanokonposatuetan erabilitako kargak edo gehigarriak silikatoen familiakoak izaten dira.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Kometak hondarrezko poltsak zirela uste zuten astronomoek, baina Whipplek «elur zikinezko bolak» zirela esan zuen, hau da, kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela.  Berria - Gaiak   2004-09-01


silikona 1 iz gai sintetikoa, funtsean silizioz eta oxigenoz osatua, beroa, hezetasuna eta elektrizitatea jasaten dituena, industrian hainbat erabilera dituena.

Beraz, mina [...] zertan inplementatzen den jakitea -burmuina, konexio elektronikoak, silikona... -ez da garrantzitsua mina identifikatzerakoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Dardaragailua atera nuen poltsatik -ukimen naturala, silikona hutsa- eta ahoan sartu nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Kapsulak silikonaz, urrez, zafiroz eta diamantez egindako kolektoreak zituen.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Ikastetxe batzuetako ateak silikonaz blokeatzen saiatu dira, beste udal garbiltzailen lana oztopatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Etxe salmentarako 40 agentziatako ateak silikonaz itxi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

2 (gorputzaren estetikan)

Ez dakit beste belarria moztu ala, aitzitik, zirujaurik garestiena erosi eta kirurgia hoberenaz josiko ote zukeen silikona koloreztatuzko bat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.

Estatu Batuetako Elikagaiak eta Botikak Legeztatzeko Agentziak ez duela silikonazko bularreko protesien merkaturatzea baimenduko iragarri zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-01-10

Alabaina, bertsolariei bota gaietako bat, silikonazko bularrez mintzo zen.  Berria - Kultura   2004-01-04

Gustuko zituelako haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 105. orr.

Silikonaz puztutako azal margulean aureola eguzkitsua tatuatuko zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Ilehoria zen, bular harroa eta aldaka zabalak zeuzkan: gerritik gorakoa silikonaz harrotua eta beherakoa, zelulitisak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

silikonazko bularreko protesiak (3)


silikonatu izond silikonaz hornitua.

Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Aspertuta nagok hoteletako eta egunkariko iragarkietako puta silikonatuez eta ilehori tindatuez!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.


silikosi iz arnas aparatuko eritasuna, silize hautsa arnasteak eragina.

Beste aldeko aitona [...] arbel meatzean aritu zen lanean, harik eta, 50 bat urte zituela, medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Badakik zer jazotzen den meatzetan dabilen alproja bat tuberkulosiak edo silikosiak jota gaixotzen denean?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Telebistakoak edo egunkarietakoak izango nituen lanbide horri buruzko lehenengo berriak, hango edo hemengo meatzari-kontuak agertzen zituztenekoak, Asturias aldekoak segur aski: grisu-leherketa bat eta hildakoak, silikosia, zulo barruko ilunpea eta klaustrofobia...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.

Soldata barregarriak, istripu larriak oso sarri, baita hildakoak ere, silikosia guztien biriketan habia eginda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.


silize 1 iz silizio oxidoa, mea oso gogorra, lurrazalaren osagai ugarienetakoa.

Nikelak, burdinarekin batera, hodibihurraren egituran itsatsirik egon behar zuen finko, silizearekin eta urarekin bat eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Izoztutako silizea ere izan daitekeela esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-08-03

2 (hitz elkartuetan)

Beste hainbeste gertatzen da silize-harriarekin ere, ez burdinak eta ez suak ezin izaten dutena berez desegin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Mendien oinetan eta silize-harkaitzen artean ateratzen dira urik ugarienak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.


silizio 1 iz karbonoaren saileko gai bakuna, ez-metal solidoa, oso ugaria dena naturan silize eta silikato forman (Si; at. z., 14).

Gaurko teknologia silizioan oinarritzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Landareak ematen dute, baina berez, galio metalaren tantatxoak siliziozko gainazal baten gainean jartzean hazitako egiturak dira.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Eta Harri Arokoa izanik, hizkuntza honek ez zuen tokirik XX. mendeko hezkuntzan [...] ez zuen tokirik Punta Galeako golfean edo medikuen kontsultazioetan, ez zuen tokirik silizioaren gizartean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.

Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala, ez dira inkoherentziatan galtzen, baizik eta lehen bizikizunetara itzuliz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hondarraren edo kristalaren antzeko silizio dioxidoa.  Berria - Gaiak   2004-01-04

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak, nikel apurra haien sare artean harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.


silla 1 iz aulkia, eserlekua.

Sillak mahaietatik metro pare batera daude, hiruak beste hainbeste aldetara jarriak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Datzuetan hasperenka hasten zen sukaldean silla batean eserita.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Bi hurrupa ttiki egin eta silletako batean jarri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

Oihu bat egin eta silla batera igotzen zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Beren sillatik jaiki ziren, magiaz bezala zutitu alegia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Maisuak sillatik salto egin zuen hori entzunda.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

Federicok silla bat eman zion eser zedin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Aurki sillan jarriko naitek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

2 (izenondoekin)

Legarrezko eremuan burdinezko bi mahai eta hiru silla herdoildu daude.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

3 silla elektriko aulki elektrikoa.

Ehiztari bikainak zirela-eta kartzelara, edo Ameriketan egiten zuten bezala, silla elektrikora eraman behar zen jendea harrapatzeko orduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.


silloi (orobat siloi) iz besaulkia.

Bazterrean, erdi argituak, egurrezko silloi bat eta bi silla kaskar dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

-Zer da? -galdetu dio ahopean Abelek Joxeri, honek zoruan, silloi ondoan utzi duen botila seinalatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.


silo 1 iz ale biltegia, hezetasunetik begiratua, lehen lurpean eta gaur egun dorre garai gisa eraikitzen dena.

Udaberrian silora sartutako belarra ematen ari zaie animaliei.  Berria - Harian   2005-07-23

Maiatza belarraren lehen mozketa nahiko apala izan delako, ez dute aurreko urteetan bezainbeste belar sartu siloetara.  Berria - Harian   2005-07-23

Erromatarren garaiko etxebizitza azaleratu zuten makinek, eta Garesen, berriz, hainbat silo.  Berria - Kultura   2004-04-27

Silo batek azpian harrapatuta hil da azkoiendar bat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

2 erregai solidoak, zementua, hondarra eta kidekoak gordetzeko biltegia.

Zortzi milioi euroko inbertsioa egin du 43 metroko altuera eta 39,6 metroko diametroa duen siloa eraikitzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-06

Kamioia siloaren azpian jarri, eta berehala betetzen du guztia.  Berria - Harian   2005-12-07

Norvegiako UECC ontzi konpainiak 18 milioi euroren inbertsioa egingo du Pasaiako Portuan, 90.000 metro koadroko zutikako siloa eraikitzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Siloak hiru solairu izango ditu eta Pasaiako Portuko autoen garraioa bikoiztea eragingo du.  Berria - Ekonomia   2004-12-28


silogismo 1 iz bi perpausez eta horietatik nahitaez ondorioztatzen den beste batez osatzen den arrazoibidea.

Badakizue zer den silogismoa: bi premisa xuxen hartu, eta premisa horiei ezinbestean darien ondorioa ateratzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Logikaren oinarria silogismoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.

Silogismoaren zerizana printzipioetatik ondorioetarako erlazioan datza, premisetatik ondoriora heltzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Silogismo hori zuzena da; ezin ditugu zalantzan jarri lehenengo bi premisak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Silogismo osoa honela litzateke: gutxi direnei, arrazoia izanagatik ere, ukatu egiten zaie arrazoia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Beraz, eszeptikoak ongi ibiliz gero, silogismoa tautologikoa litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Darabilten argudiabideetan bada silogismo bat, ametsen eskolaurrean ere onartuko ez litzatekeena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.

Topikoen eta, bereziki, silogismoen xedea argudiatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Epaileak edozein delitutan silogismo perfektu bat egin behar du: nagusia lege orokorra izango da, txikia legezkoa edo ezlegezkoa den ekintza, ondorioa libertatea edo zigorra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Homeroren ekarpena ez da Sokratesek ukatuko duen silogismo hutsaren modukoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Eta hala, azkenik gabe, Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Zenbait Silogismo nahasketa-eragingarriren eleketa mordoilo mamituak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Figurak eta moduak, premisak, ondoreak eta korolarioak, baita hainbat silogismo molde ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 109. orr.

Ondorio bakoitzari egiazko premisa bana gehituz, horietatik nahitaezko ondorioak ateratzeko, silogismo kate baten ondoan, azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera helduko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

silogismo osoa (3)


silogismogintza iz silogismoak egiteko jarduna.

Lan soilak, silogismogintzak eta irain asmakuntza hutsak, nego eta autem eta nequaquamen erabilerak ematurik, arrangura hura ahazteko modua izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.


silogistiko izond silogismoarena, silogismoari dagokiona.

Lau figura silogistikoen irakaspen zabala arrazoimen-inferentzia kategorikoei baino ez dagokie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 290. orr.

Metodologikoki axioma unibertsal gisa baliozkoa, handik zuzen deduzitzeko gainerako jakite guztien printzipioak, ez dedukzio silogistikoan [...] dedukzio matematikoaren eran baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.


siloi ik silloi.

silueta (orobat zilueta g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian silueta agertzen da) 1 iz hondo argiago batean nabarmentzen den objektu baten forma; objektu baten inguru lerroa.

Bere silueta irudikatzen du, hormaren kontra itzal-antzerki txinatarra egiten duenaren erara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 36. orr.

Gure itzalak ilargitan: guraizez ebakitako siluetak!, Sabethen irudiko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Guraso bat silueta bat baino ez da, eta seme-alabak dira gurasoek utzitako siluetan eta zuloetan sartzen direnak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.

Halako batean, emakume adindun baten silueta islatu zen beiran.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.

Pertsonaiak erabat zehaztu gabe moldatu zituen nortasunaren aldetik, laino arteko siluetak besterik ez balira bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 7. orr.

Denverren silueta ikusi zuenean lanpararen argitan leihoan, ezin izan zuen baztertu pentsatzea: "Eta hi noren alde hago?".  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 183. orr.

Bata besteari begira, eszenatokian bi silueta bailiran. haien ordez, François Hugot arkitekto frantziarrak 1883an eraikitako pabilioi lirainak, eta auzoari silueta ematen zioten hiru tximinia luzeak.  Berria - Kultura   2004-04-07

2 (izenodoekin)

Silueta txiki bi ikusten ziren haitzaren kontra joka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 129. orr.

Iduritu zait karrikaren buruan zebilen silueta fina Mariarena zela eta urratsa zalutu dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Hainbat kanpandorre suma zitzaketen, itzaletan lauso, han-hemenka beren silueta itzelak agertzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Haren silueta lausoa besterik ikusten ez bazuen ere, oroimenak eta irudimenak osatu egiten zuten haren ikusmen akitua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Santosek silueta ilun bat besterik ez zuen bereizi Azken Portuko kaian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Logelatik irtetean, Elleni silueta garai bekain gorrixka bat hurreratu zitzaion, egiptoar buru-estalkia zeramana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 458. orr.

Une hartan, aurreko eserlekuetako silueta ezagun bati erreparatu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.

Espaloian gelditu zen, arrosa koloreko egunkari-pilo baten ondoan, arnasestuka, Woolworth eraikinaren silueta dirdaitsuari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

silueta ikusi (7)


sima1 iz leizea, osina.

Nagoren, atzeko presak eraikitzeko egindako zundaketetan sima batekin egin dute topo, eta horma atzerago eraman behar izan dute.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 89. orr.


sima2 iz arkitekturan, S formako moldura.

Tenpluen saihetsetako erlaitzen gainean jartzen diren sima edo molduretan, lehoi-buruak zizelkatuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Erlaitza bere zimazioarekin, sima aparte utzita, arkitrabearen erdiko faxaren neurri berekoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Gainerako elementu guztiak, hala nola tinpano, sima eta erlaitzak, ordena joniarrari buruz gorago esandakoen arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.


simaur (orobat ximaur g.er.) 1 iz abereen gorotza, bereziki ongarri gisa erabiltzen dena; gai organiko ustelezko ongarria. ik sats.

Denetik egin nuen: ukuiluak garbitu, zaldiak garbitu, simaurra jaso.  Berria - Kirola   2004-11-14

Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Bi egun hauetan ez dela ongarririk eta simaurrik belazeetara atera behar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren -oso egokia, gutxienez, aza-soroak ongarritzeko-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Mundu osoko biztanleen erdiak, simaurra, ikatza edo egurra erabiltzen dute energia iturri gisa.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Makina hark sartu behar zuen lekutik harresia zulatu zuen eta jende guztiari agindu zion [...], jasotzeko ahal zuten ur, simaur eta basa guztia eta hodien bidez ateraz zulo hartatik bota zezatela den-dena harresiaren aurrera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Gizonak behin ikusi zuen zalditegian, zapi zuria buruan, soineko baldres zakarra gorputzean, simaur biltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Burutik behera bota genion simaurraren usaina sentitu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Haren gorpua simaur bihurtuko zela alorrean, Izreelgo landan; inork ere ezin izango zuela "Hau Jezabel da" esan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,37

Arreba hegatxabalak txanoa du erlijiosoek bezala; eta hegazti apala da, pozik joaten baita bidean zehar aleren baten bila, eta, simaur artean aurkitzen badu ere, atera eta jan egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

Bizirik ikusten zituen, hostoak zabaltzen, sustrai lasai beroak oraindik simaurretan sartuak eduki izan balituzte bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Simaur ona zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Arbitarako simaur egokia omen duk obixpo jendea...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Izan ere, simaur higuingarritik har bizidunak sortzen ikusten da, euri larregiz beraturiko lurra usteltzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Ai! haragia, simaur erakargarri bizia, ibiltzen, pentsatzen, hitz egiten, begiratzen eta irribarre egiten duen ustelkia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Simaur gurdi batean ezkutatu izan balitz ez zuten berehala harrapatuko, esan zidan amak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Nor da bizitza honetan hain handikia, urrez betetako etxe bat emango baliote, mundu guztian zehar simaur saskia pozik eramango ez lukeenik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1061. orr.

Hor-hemengo simaur-metatxo izoztuak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Noiz utziko ote diozue simaur-usaineko hizketa-modu horri!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Erregearen izendapenak bat-batean sortu dizkion arerio ugari gupidagabeek ez dute barkatzen Idiakez berbera bezalako simaur-seme batek hain bat-batean gorteko distira lortu izana  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldi simaurra bildu, garraiatu eta baratzean ongarri moduan zabaltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

5 irud/hed

Biografoak ez du gehiago emateko premiarik ikusten, ez da bere asmoa irakurlearen gustu onean simaur botaka jardutea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.

Simaurra balitz bezala tratatzen zuen andrea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Armadan bi urte, lana, ezkondu, familia baten ardura, geroz eta diru gehiago irabazi beharra, eta geure kasa aurrera egiteko potrorik ez daukagunean itotzen gaituen simaur hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Pentsatzen dena esateko aukerarik ez dagoen lekuan, satorrak nagusi, esan zuen Öchlerrek erregimenaren simaurretan hazitako idazleengatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Isildu hadi, simaurra esaten ari haiz eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.

Auzoan zabaldu zen anaiak bortxatu egin zuela neska, baina anaiak esaten zidan: ez airean dabilen simaur hori irentsi, Julinho.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Horrela jokatzen dute, ETAren aurka ari diren aitzakian, edozein aukeraz baliatzen direnek euskaldunen gainera -euskaldun guztien gainera- simaur mordoxka bat botatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Halakorik ostera esanez gero independentziaren aldeko mugimenduaren simaur fronteak lehen martiria izango zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

6 (izenondo gisa)

Ina garai hartan euskara ikasten ari zuan, eta bahago esaten huenarekin baino areago, hire euskara simaur esklerotikoarekin zegoela txora-txora eginda.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simaur artean (3)

simaurra bezala geldituko (3)

simaurraren usaina (4)


simaurjale izond simaurra jaten duena.

Antzinako egiptoarren kakalardo sakratua, gure "kakalardo simaurjalearekin" lotura duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 170. orr.


simaurtegi 1 iz ukuiluko simaurra gordetzen den tokia.

Badira helburua berengan ez duten espezieak ere, baina ugaltze- eta suntsitze-legeen nahitaezko ondorio direnak, hala nola, adibidez, simaurtegietan jaiotzen diren har mota ezberdinak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Simaurtegi batean ere sartuko litzateke!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

2 irud/hed

Hainbeste zoritxarreko andre etxegabe, sala beltz batean abandonaturik, giza simaurtegi batean ikusteak, sexu-bizitza pozoitzen duen ustelkeriari erreparatzeak, zirrara larri bat eragin zion Andresi.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Aipatutako artikulu horretan bertan detektibeak "hiriaren simaurtegietan gerriraino sartu eta usain txar guztiak bereizten jakin behar duela" zioen modu erabat metaforikoan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.


simaurtoki iz simartegia.

Lehenago bai, komunak: lehenago jendeak kaka egin behar zuenean simaurtokiko atean elkartu eta, solas egiten zian, e, solas...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.


simaurtu, simaur(tu), simaurtzen du ad ongarritu.

Ilargibeteko gau zoro hodeitsu hartan, lorategiek, berakatzak, ibaiek eta arrosa-eremu simaurtu berriek isuritako usainak nahasten ziren. animalientzako janari (pentsuak, irinak) edo soro eta baratzeak simaurtzeko ongarri bihurtuko du industriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Obispoa arbi-sailen bat simaurtzeko erabiltzea eragotzi izana ez zidala inoiz barkatuko txerrenkume hark.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.


simetria 1 iz aurrez aurreko zatien erabateko egokitasuna forman, tamainan eta egongunean; geometrian, puntuz puntuko egokitasuna puntu, ardatz edo plano bati buruz.

Ispiluaren bestaldeko simetria munduaz jabetzen ari balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

Alfonbra pertsiar eder baten aurrean, urliak ez du ikusten alfonbra egin zuen ehulearen nekea beste deus, berendiak, aldiz, simetrien ederra edo hari baten lotura miresgarria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Errealitateak simetriak eta anakronismo arinak maite ditu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Patuari atsegin zaizkio errepikapenak, aldaerak, simetriak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 185. orr.

Metodoak edo teknikak transferitzea baimendu duen isomorfismoa finkatzea, orokortzeak baimendu dituzten auzotasunak, simetriak edo analogiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

"Zentrikotasunaren" artea da espresionismoa (inpresionismoaren "azentrikotasunari" kontrajarririk), esentzialtasunaren, simetriaren, estatikotasunaren artea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Komenigarritasun ideia faltsua da izaki sentikorren multzoari materia landugabe eta bizigabearen simetria eta ordena berbera eman nahi izatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Arkitektoa formalista zen eta gogoko zuen simetria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Ez zuen simetriarik ikusten abertzaletasunaren eta nazionalismoaren artean.  Berria - Kultura   2004-04-14

2 (izenondoekin)

Etxegaraigoienetxe abizenak bi aldiz esaten du gauza bera simetria perfektuko kiasmo txundigarri batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 236. orr.

Zetazko oihal luze batek, zeinak baitzuen erdian brodaturik gure etxeko armarriaren iduria, estaltzen zuen balkoia, simetria osoz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Ia bata bestearen gainean, azpian, barnean..., simetria ia atsolutuan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 77. orr.

Beti osatu behar izaten baitu gure gogo lojikaz gaixotuak, simetria ergelen bat. azalpenaren eta aurresan zientifikoaren arteko simetria estrukturala. tinta tantaren eta odol tantaren arteko simetria topikoa guztiz atsegin zuen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Bi hitzetan esateko, honatx simetria sinbolikoa: erregetzaren arranoa, egun batez, buhame eskazaleen errepetita bihurtuko da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat simetri)

Egitura geometrikoen arteko simetria jokoak nonahi, horrelaxe osatuta zeuden tapizaren motibo dekoratiboak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Berezko simetria-akatsen ondorioz, arazo handiak agertzen ziren: inperfekzio txikienek prozesu osoa desegonkortzen zuten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

Eta nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.


simetriko 1 izond simetria duena.

Irudi geometrikoak eta simetrikoak dituzten formatu ertaineko piezak dira.  Berria - Kultura   2004-08-15

Eunateko eta Olkozko parrokiako ateak berdinak dira, edo, hobe esan, simetrikoak, batek ezker-eskuin dituen irudiak, eskuin-ezker baititu besteak, elkarren ispilu balira bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 66. orr.

Teilapea bi gela simetrikotan banaturik zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Itzaletan, kolore simetrikoz egindako tapizeri lana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Gaur, hara bat-batean jabetu, neure gorputz guztian sentitu, alegia, halako egitura simetrikoak barnean zeukan ahalmen ikaragarria.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 187. orr.

Pedalkada moduaren azterketa da lehena, hankek pedalei eragiteko mugimendua simetrikoa den, dismetriarik balego, hori konpontzeko.  Berria - Kirola   2006-01-27

Kimikan ere suertatzen da, arkitekturan bezala, eraikin "ederrak"-hots, simetriko eta sinpleak- orobat izatea sendoenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

Horregatik ez dira errazak lortzen inplosio simetriko horiek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.

Aldi berean balantza korrontearen mugimendua Estatu Batuetakoaren simetrikoa gertatzen zen erabat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

2 irud/hed

EAPren teoriaren arabera, bi herrialdeen arteko inflazio-aldeek badute joera bat truke-tasen alde biko mugimendu simetriko batek oreka ditzaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.


simetrikoki adlag simetriaz.

Belardiak, ezpel-hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak. Belaunak simetrikoki jarriak behar ditut bolanteari buruz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Erpinaren alde batera eta bestera simetrikoki zabaltzen diren bi azalerek eratzen dute konoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Mahai baxu baten inguruan simetrikoki elkarrengandik pare bat metrora-edo dauden bi besaulki erosotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.

"Kaixo, mutilak" esan, eta han hasiko zela biei, sinkronikoki, simetrikoki, burua laztantzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.


simetrikotasun iz simetrikoa denaren nolakotasuna.

Bi txakur ekartzea ez ote zegoen, hein batez, loturik egongo simetrikotasunerako konpultsioarekin?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.


simetrikotu, simetriko(tu), simetrikotzen du ad simetriko bihurtu.

Paragrafo bakoitza, eta askotan lerro bakoitza antolatzeaz gain, silabak eta hitzak "orekatu" beharrak, puntuazioa gogamenean "simetrikotu" beharrak, letra jakin baten maiztasuna neurtu beharrak eta bere golkorako hitzak, perpausak edo esaldiak esan beharrak, ez zioten bakerik ematen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.


simil iz gauzen arteko antzekotasunaren adierazpena edo erkaketa.

Simil baten bidez esateko, filosofiara ateratzen da Kant begiratzera ea zenbat eta zer dela-eta ikusi egiten duen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.

Demagun gure similean limes-aren ikurra den irudizko eustorma, Txinako Shinsi eta Shansi probintzia modernoen barruan Harresi Handiak benetan zeharkatzen duen eskualdean goiko haranen batean hankalatraba eraikia izan dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Adera horien erantzunak gure similari Ekialdeko Asian izan zuen kokapen geografikoaren arabera jarraitzen badiogu aurkituko ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.


simonia 1 iz eliz karguen, sakramentuen eta kidekoen salerosketa.

Bi kasu berdinetan simoniaren aitzakia bera baita.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Jaunen aztaparretik eta simoniatik libratzea izan zen Cluny-koen lehen ürratsa.  Herria   2004-04-01

Gero oroitu nintzen paralesiaz hil zela, eta konturatu nintzen nik ere irribarre arin bat egiten nuela, haren simoniazko bekatua barkatzeko bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zeren eta adieraztea eta finkatzea zer neurritako amoina behar den izpirituko sariarentzat ez du simonia arrisku gehiago izaten promesa orokor batek sari nabarmen batentzat izan behar duen baino, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.


simposium ik sinposio.

simuladore iz simulagailua.

Ziurrenik, mundu guztiak ikusi du noizbait Formula 1eko simuladore bat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Ez dirudi horrek pistaren ezagutzan eragingo dienik, euren trebetasuna eta simuladoreen laguntza kontuan hartuz gero.  Berria - Kirola   2004-04-03


simulagailu 1 iz gertakari bat edo tresna baten funtzionamendua artifizialki erreproduziten ahal duen gailua. ik simuladore.

Simulagailuak, sintesi bidezko irudiak asmatu direnetik batez ere, erabat ugaltzen ari dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erreakziozko hegazkinetako gidariak trebatzeko erabiltzen diren hegaldi simulagailua, adibidez, ikaslea hegazkineko agindu-sistemaren guztiz antzeko baten aurrean eseri eta informatikazko sistesiz bere aurrean duen pantaila batean agertzen zaizkion ikusmenezko gertaeren arabera jokatu behar duen gela itxi bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.


simulakre ik simulakro.

simulakro (orobat simulakre g.er.) 1 iz beste zerbaiten simulazioa den gauza.

Horren harira, hegazti gripe kasu bat agertuz gero nola jokatu behar den ikusteko, simulakroa egingo du Jaurlaritzak datorren astean.  Berria - Harian   2006-02-16

Klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Fikzioa versus simulakroa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Nik fikzioa egiten dut baina ez dut simulakrorik egiten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.

Autentikotasuna dagoeneko ez da existitzen Cilleroren ipuinetan ere, eta suzedaneoak, simulakroak ordezkatu du errealitatea.  Berria - Kultura   2006-04-18

Gupidaren simulakroak antolatzen ditu gizarteak, zaharren egoitzak adibide, ONGak, % 0,7a eta horrelakoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

2 (izenondekin)

Gezurrezko montajea eraikitzen ari dituk hemen, dena simulakro hutsa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Gehienez ere emozioaren planta tristeak egiten dituzue, simulakro hitsak, itxura patetikoak, antzezpen penagarriak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Istripu simulakroak «ganorarik» ez zuela izan diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Borgesen literaturaren kasuan, simulakro-jolas moldakor -ez libre- batetik adierazpen guztiz errealismo itxurakoak eratzen baititu, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

· Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.

4 irud/hed

Saint-Exuperyren ustez, eurek egiten dutena ez da gerra, gerraren simulakroa baino.  Berria - Kultura   2004-05-01

Partida simulakroa.  Berria - Kirola   2004-05-09

5 zerbaiten edo norbaiten irudikapena.

Gauzen simulakroak deritzegunak badirela azaltzen saiatuko natzaizu; hauek, gauzen gainazaletik jareindako mintzak bezala, airean hara-hona hegan dihardute, eta eurok izutzen dituzte, bidera irtenik, gure gogoak, itzarrik zein lotan gagozela, irudi txundigarriak eta argigabetuen simulakroak ikusten ditugunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute [,...] ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen, eta batzuetan, itzarturik, oreinen simulakro funts gabeei segitzen diete, iheska ikusiko bailituzten, okerra ezabaturik seneratu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Gertatzen da baita irudi bat ispilutik ispilura bidaltzea eta bospasei simulakro bilakatzea ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.

Postaletako Donostia hura simulakroa zen, jarraitzen zuen Godotek, eta horren kontra errebelatzea zen beren egitekoa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simulakroa egin (3)

gauzen simulakroak (4)


simulatu, simula, simulatzen 1 du ad itxurak egin.

Paripé hitzaren bidez zerbaitetik eduki ez eta edukiko balitz bezalako plantak egitea, edo simulatzea, faltsutzea, eta faltsukeria sinesten delakoa egitea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 145. orr.

Dutxan ez dute kantatzen, telebistako eta irratiko elkarrizketak simulatzen dituzte. gure kideak estimatzeko eta atsegin irizteko itxura egitearen poderioz, langintzan urte batzuek eman ondoren azkenean zinezkoa bihurtzen da jarrera hori, luzaroan eromena simulatzen duena sarritan ero bilakatzen den modu berean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 123. orr.

Peter Pettigrewek bere heriotza simulatu zuen!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 315. orr.

2 gertakari edo egoera bat artifizialki itxuratu.

Metodoaren funtsa zera da: komunikazio pieza egoki baten aitzakian komunikazio egoera bat simulatzen da gelan, abiapuntuko pieza horretan erabili diren estrategiak bistaratzen dira gero, eta, azkenik, ikasleak estrategiok erabiliz bere diskurtsoa moldatzen du.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.

Heldu diren 200 urteetan espazioko zaborraren bilakaera nolakoa izango den simulatu dute ikertzaile horiek, eta ikusi dute 2055. urtetik aurrera handitzen hasiko dela.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Erleak irteten direnean euria simulatu behar da.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 137. orr.

Ozonoaren imitazioa da, badakizu, hor gain gainean hamaikaren bat kilometrora ozono geruzan dugun zuloaren ordez hemen ozono kontzentrazioa simulatzea otu zitzaigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

Bertso-eskoletan ere, mikrofonorik ezean, eta plazako egoera hobeto simulatzeko, erratz-kirtenari kantatzen zitzaion.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.


simulazio 1 iz gertakari edo egoera bat artifizialki itxuratzea.

Auto istripu baten simulazioa .  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Gure erremintekin posible da sistema baten gainean eragin aurretik, simulazio bidez, ondorioak ikustea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Zentraleko istripu nuklearraren simulazioak 14 herriri eragingo die.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Sistema dinamikoen simulazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Egingo duten simulazioan balizko kutsatze kasu bati egingo diote aurre Jaurlaritzako adituek.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Simulazioa garrantzitsua da, batik bat norbere buruarekin konfidantza hartzeko.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Gehien-gehienak hutsalak, ordea, simulazioak eta irudikeriak baino ez direlako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Baina simulazio moduko edo irudikapen konkretu horiek ez dira hain egokiak beste pentsamendu mota batzuetarako: pentsamendu sinboliko, kontzeptual edo abstrakturako, kasu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nago, simulazio hutsean oinarritu izan dugula gure prestakuntza.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Bere entrenamendua ez da simulazio soilean oinarrituko.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

Egiazko laborategi bat behar dute muntatu, mikroskopio eta simulazioko material duinarekin.  Herria   2001-11-01

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

Ordenagailu bidezko simulazioak egingo dituzte, besteak beste.  Berria - Harian   2005-02-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertzepzioa dena, pertzepzio hutsak eragiten duen errealitate-efektuaren oso antzeko bat eragiten duen ia-haluzinazio bat bihurtzea da simulazio-aparatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Nik garapen iraunkorraren inguruan landu ditudan simulazio modeloek garbi erlazionatzen dute munduko populazioa, elikagaiekin eta osasun nahiz hezkuntza zerbitzuekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Munduko 13 herrialdeetako ikasleek hartzen dute parte simulazio jolas honetan.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Zer dira simulazio sistemak?  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilketa simulazioa gizakiaren duintasunaren aurkakoa da.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Frantziako Canal Pluseko kazetari batzuek atzo salatu zutenez, soldaduek atxilotu eta «exekuzio simulazioa» egin zieten askatu aitzin.  Berria - Mundua   2004-05-21

5 itxurak egitea.

Bertan dena da simulazioa, itxurakeria, bikoizketa eta mozorroa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

Tortura metodoen simulazioak: estutu gabe buruan poltsa jartzea, edo elektrodoak balira legez kableak erakustea...  Berria - Harian   2005-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simulazio bat egingo (3)


sinadura (orobat siñadura g.er.) 1 iz norberaren izena iruditzaken duen marrazkia, beti era berean egiten dena, izkribu baten egiazkotasuna adierazteko edo haren erantzukizuna hartzeko erabiltzen dena. ik izenpe.

Sentimendu kontrajarri horiek guztiak desagertu egin ziren ordea, paper hartan, bere sinadura ikusi zuenean, eta bere sinaduraren pean, amesgaiztoa borobilduz, bere izena eta lehen bi deiturak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Behealdean, letra argiz idatzirik, king c. gillette sinadura irakur zitekeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Eta sinadura: Angie.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Maraten sinadura zeukaten pasa-agiriak zeramatzaten arren, gerra garai hartan bide guztiak ziren arriskutsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

Ale bat erosi nian, sinadura, eskaintza eta guzti.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

Ez dut sekula zalantzan jarri sinadura haien benetakotasuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Dean Thomas, lumarekin trebea baitzen, baimen-orrian osaba Vernonen sinadura faltsifikatzeko prest agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Aditua ez bazen ere, bitan behintzat, nahiko ezaguna zen pintore baten sinadura ikusi zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Ezin irakurrizko sinadura bat zegoen idatziaren azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.

Grafologoek baietz, sinadura emakumearena zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Hala ere, sinadura ederra zuen, harrotasunez ikasia, hain ziur.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Herritarren sinadurak biltzen ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 80. orr.

Castejongo zentralaren aurka 50.000 sinadura bildu ziren Erriberan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Elkarrizketa foroaren aldeko 100.000 sinadura lortu ditu Elkarri-k.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Mendea bukatzen ari ginenean sinadura digitala garatzen ari ziren euskal epaitegiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.

2 hed artikulu edo kideko baten behealdeko izena.

Isabel Sanjoseren sinadura aurkitu berria nuen hainbertze asaldatu ninduen albistearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Ohiko poster edo iragarki batean ondorengo elementu hauek azaltzen dira, normalean: irudia, titulua, azpititulua, testua eta sinadura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 52. orr.

Sinaduran erreparatu eta esperotakoa: "Erredakzioa".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

3 irud

Orain ez dakit, nola esango nuke, urte batzuk baditut, eta uste dut adin honetan maitasunak nire bihotzean uztea interesatzen zaidan sinadura bakarra barre zoroa dela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Denak tiroz josiak zeuden, metalezko paretek metraileten sinadura zeramaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Porlanetan utzi diat nire sinadura, tango bat!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Izan baitira erasiak, protestak, sinadura biltzeak eta manifestaldiak kontra egiteko.  Herria   2001-07-12

Sinadura nahasteak-eta ez badira, egunkariek ez dute ohikoa okerrak zuzentzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

14-15 urte ditugunean egolatria-fase bete-betean egon ohi gara: horoskopoak irakurri, sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

5 sinatzea.

Akordioaren sinadurara atzo azaldu ziren 11 senitartekoek euren poza azaldu zuten ondorio honetaz.  Berria - Mundua   2004-01-10

Paperen artean, andrea eta bion argazki bana zegoen, bai eta sinadura egiteko lekuan zirriborro bana ere. agiriaren irakurketa osoan bertan egonak zirela ziurtatu behar baitzuten beren sinadurekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatutako sinadura (3); aldeko sinadura (10); aldeko sinadura bilketa (3); aurkako sinadura (4); aurkako sinadura bilketa (3); behar adina sinadura (3); bere sinadura (12); beren sinadura (4); milaka sinadura (4)

sinadura aurkeztu (16); sinadura aurkeztu zituzten (5); sinadura bildu (48); sinadura bildu dituzte (15); sinadura bilketa (70); sinadura bilketa abiatu (4); sinadura bilketa egin (5); sinadura bilketa egingo (3); sinadura bilketa hasi (4); sinadura bilketak (9); sinadura bilketan (9); sinadura bilketaren (6); sinadura bilketari (4); sinadura biltzea (4); sinadura biltzeko (8); sinadura biltzen (4)

sinadura ekitaldia (3); sinadura ekitaldian (3); sinadura eman (11); sinadura emateko (3); sinadura eraman (4); sinadura erregistratu (3); sinadura gehien bildu (3)

sinadura ikusi (3); sinadura jarri (3); sinadura jaso (12); sinadura jaso dituzte (6); sinadura kopuru (3); sinadura lortu (16); sinadura lortu ditu (6); sinadura lortzeko (3); sinadura mordoa (3)

sinadura zeraman (4)

sortzeko sinadura (3)

aldeko sinadurak (11); aldeko sinadurak biltzen (4); aurkako sinadurak (6); aurkako sinadurak biltzen (4); bazkideen sinadurak (3); beharrezko sinadurak (3); bildutako sinadurak (6); eskatzeko sinadurak (4); herritarren sinadurak (7); izateko sinadurak (3); jasotako sinadurak (3); pitermanen aurkako sinadurak (4)

sinadurak aurkeztu (4); sinadurak batzen (4); sinadurak bildu (23); sinadurak bildu dituzte (5); sinadurak bilduko (8); sinadurak bilduko dituzte (6); sinadurak biltzea (5); sinadurak biltzeari ekin (3); sinadurak biltzeko (31); sinadurak biltzeko kanpaina (4); sinadurak biltzeko mahaiak (4); sinadurak biltzen (50); sinadurak biltzen jarraitzen (5)

sinadurak egiaztatzeko (6); sinadurak eskatzen (3)

sinadurak lortu (4)

sinadurak onartu (3)

sinaduraren bidez (4)

sinadurekin batera (3)

sinaduren baliogarritasuna (3)


sinadura (orobat siñadura g.er.) 1 iz norberaren izena iruditzaken duen marrazkia, beti era berean egiten dena, izkribu baten egiazkotasuna adierazteko edo haren erantzukizuna hartzeko erabiltzen dena. ik izenpe.

Sentimendu kontrajarri horiek guztiak desagertu egin ziren ordea, paper hartan, bere sinadura ikusi zuenean, eta bere sinaduraren pean, amesgaiztoa borobilduz, bere izena eta lehen bi deiturak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Behealdean, letra argiz idatzirik, king c. gillette sinadura irakur zitekeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Eta sinadura: Angie.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Maraten sinadura zeukaten pasa-agiriak zeramatzaten arren, gerra garai hartan bide guztiak ziren arriskutsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

Ale bat erosi nian, sinadura, eskaintza eta guzti.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

Ez dut sekula zalantzan jarri sinadura haien benetakotasuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Dean Thomas, lumarekin trebea baitzen, baimen-orrian osaba Vernonen sinadura faltsifikatzeko prest agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Aditua ez bazen ere, bitan behintzat, nahiko ezaguna zen pintore baten sinadura ikusi zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Ezin irakurrizko sinadura bat zegoen idatziaren azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.

Grafologoek baietz, sinadura emakumearena zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Hala ere, sinadura ederra zuen, harrotasunez ikasia, hain ziur.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Herritarren sinadurak biltzen ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 80. orr.

Castejongo zentralaren aurka 50.000 sinadura bildu ziren Erriberan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Elkarrizketa foroaren aldeko 100.000 sinadura lortu ditu Elkarri-k.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Mendea bukatzen ari ginenean sinadura digitala garatzen ari ziren euskal epaitegiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.

2 hed artikulu edo kideko baten behealdeko izena.

Isabel Sanjoseren sinadura aurkitu berria nuen hainbertze asaldatu ninduen albistearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Ohiko poster edo iragarki batean ondorengo elementu hauek azaltzen dira, normalean: irudia, titulua, azpititulua, testua eta sinadura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 52. orr.

Sinaduran erreparatu eta esperotakoa: "Erredakzioa".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

3 irud

Orain ez dakit, nola esango nuke, urte batzuk baditut, eta uste dut adin honetan maitasunak nire bihotzean uztea interesatzen zaidan sinadura bakarra barre zoroa dela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Denak tiroz josiak zeuden, metalezko paretek metraileten sinadura zeramaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Porlanetan utzi diat nire sinadura, tango bat!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Izan baitira erasiak, protestak, sinadura biltzeak eta manifestaldiak kontra egiteko.  Herria   2001-07-12

Sinadura nahasteak-eta ez badira, egunkariek ez dute ohikoa okerrak zuzentzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

14-15 urte ditugunean egolatria-fase bete-betean egon ohi gara: horoskopoak irakurri, sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

5 sinatzea.

Akordioaren sinadurara atzo azaldu ziren 11 senitartekoek euren poza azaldu zuten ondorio honetaz.  Berria - Mundua   2004-01-10

Paperen artean, andrea eta bion argazki bana zegoen, bai eta sinadura egiteko lekuan zirriborro bana ere. agiriaren irakurketa osoan bertan egonak zirela ziurtatu behar baitzuten beren sinadurekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatutako sinadura (3); aldeko sinadura (10); aldeko sinadura bilketa (3); aurkako sinadura (4); aurkako sinadura bilketa (3); behar adina sinadura (3); bere sinadura (12); beren sinadura (4); milaka sinadura (4)

sinadura aurkeztu (16); sinadura aurkeztu zituzten (5); sinadura bildu (48); sinadura bildu dituzte (15); sinadura bilketa (70); sinadura bilketa abiatu (4); sinadura bilketa egin (5); sinadura bilketa egingo (3); sinadura bilketa hasi (4); sinadura bilketak (9); sinadura bilketan (9); sinadura bilketaren (6); sinadura bilketari (4); sinadura biltzea (4); sinadura biltzeko (8); sinadura biltzen (4)

sinadura ekitaldia (3); sinadura ekitaldian (3); sinadura eman (11); sinadura emateko (3); sinadura eraman (4); sinadura erregistratu (3); sinadura gehien bildu (3)

sinadura ikusi (3); sinadura jarri (3); sinadura jaso (12); sinadura jaso dituzte (6); sinadura kopuru (3); sinadura lortu (16); sinadura lortu ditu (6); sinadura lortzeko (3); sinadura mordoa (3)

sinadura zeraman (4)

sortzeko sinadura (3)

aldeko sinadurak (11); aldeko sinadurak biltzen (4); aurkako sinadurak (6); aurkako sinadurak biltzen (4); bazkideen sinadurak (3); beharrezko sinadurak (3); bildutako sinadurak (6); eskatzeko sinadurak (4); herritarren sinadurak (7); izateko sinadurak (3); jasotako sinadurak (3); pitermanen aurkako sinadurak (4)

sinadurak aurkeztu (4); sinadurak batzen (4); sinadurak bildu (23); sinadurak bildu dituzte (5); sinadurak bilduko (8); sinadurak bilduko dituzte (6); sinadurak biltzea (5); sinadurak biltzeari ekin (3); sinadurak biltzeko (31); sinadurak biltzeko kanpaina (4); sinadurak biltzeko mahaiak (4); sinadurak biltzen (50); sinadurak biltzen jarraitzen (5)

sinadurak egiaztatzeko (6); sinadurak eskatzen (3)

sinadurak lortu (4)

sinadurak onartu (3)

sinaduraren bidez (4)

sinadurekin batera (3)

sinaduren baliogarritasuna (3)


sinagoga iz juduak otoitz egitera eta Moisesen doktrina entzutera biltzen diren etxea; juduen erlijiozko batzarra.

Sinagoga gehienetan hitz egin dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Gogoan dut oso deseroso egon nintzela sinagogako zeremoniak iraun zuen denbora guztian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Spinola, italiar faltsua, kristau faltsua, aitortzera ausartzen ez bazen ere judua baitzen odolez, edo hori aipatzen zuten Portugaldarren Sinagogako ofizioetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Sinagogara otoi egitera joango da.  Berria - Harian   2005-08-16

Gure hiriko sinagoga nagusiaren kontra egindako ekintza basati batean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 125. orr.

Lehenbiziko hirurak atributuak ere ez ginateke esatera ausartuko, baldin eta Moisesek Legean aipatu ez balitu eta Sinagoga Handiko gizonek otoitzean finkarazi ez balituzte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.

Mementoaren xarma paregabeak lagunduta, are Santa Maria Jus-eko Sinagoga zaharra sumatu nuen, eta bertako judu gorrotatuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Sinagogako arduradunetako bat, hiriko komunitate juduan zaharrenetakoa, desagertua zegoela arratsaz geroztik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 125. orr.

Bi aldiz madarikatuak izan ziren, elizan batetik eta sinagogan bestetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinagoga handiko gizonek (4)

sinagogako buruzagiaren (3)

sinagogan sartu (4)

sinagogara joan zen (3)

sinagogetan irakasten (3)


sinagogazain iz sinagoga bat zaintzen duen pertsona.

Monje budistak, eskaleak, eskribak, guruak, koru-arduradunak, sinagogazainak, fakirrak, elizainak, beneragarriak, errebibalistak, zenobitak, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


sinalamentean ik seinalamentean.

sinalatu ik seinalatu.

sinale ik seinale.

sinale ik seinale.

sinalefa iz hitz baten amaierako eta hurrengoaren hasierako bokalak silaba bakar gisa ebakitzea.

Irizpide batzuk jarri genituen, metrika lantzeko, errima, sinalefa, bukaerako arrazoia... ariketa ezberdinen bidez bertsoaren atal ezberdinak jorratzeko, eta baita gaiari dagozkionak ere.  Berria - Kultura   2006-01-21


sinapsi 1 iz bi neuronen elkartze gunea.

Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin, baizik eta, bat-batean gelditu, eta tarte bat uzten du (sinapsi delakoa), hazbete baten milioirenaren neurrikoa gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Seinale elektrikoa sinapsia gainditzeko gai ez bada ere, eragile kimikoak nahikoa erraz gainditzen du, eta hala transmititzen da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Iradoki izan da sartzen diren seinaleek eraldatu egiten dituztela neurona auzoen arteko konexioak eratzen dituzten sinapsiak, hartara ondorengo bulkadei pasatzen uzteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zelula hauen arteko komunikazioak oso konplexuak dira: aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak (aurreraxeago ikusiko ditugu horren ondorio batzuk).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.


sinaptiko izond sinapsiarena, sinapsiari dagokiona.

Soziologia konputazionala eta kartografia sinaptikoa izango dute mintzagai Biltzarrera batzen diren adituek.  Berria - Kultura   2004-04-13


sinarazi, sinaraz, sinarazten du ad sinatzera behartu.

-Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Ekintza terroristei uko egiteko' konpromisoa zehazten zuen papera sinarazi zieten atzo askatutakoei.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 163. orr.

Lauaxeta kanposantuan hil zuten, gure aitona ez, egun batean beren askapen-agiria sinarazi zieten berari eta beste nazionalista eta errepublikar batzuei, alkateari adibidez, kamioi batean sartu eta Azatzeta mendaterantz eraman zituzten egunsentia baino lehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Autokritika bat sinarazi?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.

Gero, faxistak han sartu zirenean, gezur mordo hura sinarazi zioten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 92. orr.


sinatu, sina, sinatzen (3218 agerraldi, 159 liburu eta 1750 artikulutan; orobat siñatu g.er.) 1 du ad norbaitek izkribu baten azpian, egilea dela edo adierazten denaz bat datorrela aditzera emateko, bere sinadura ezarri; zerbait onartzen dela sinadura ezarriz adierazi. ik izenpetu.

Paperak sinatzen dituzte, eta kanpalekuari buruz bagoaz, bosnazka lerrokaturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Agiri bat sinatu genuen biok, eta gero erditik zatitu genuen: zati bat niri eman zidan Gabaelek eta bestea berari eman nion nik, diruarekin batera gorde zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

[Palindromo] hori "Txadin" sinatzen zuen neska batek bidali zuen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 122. orr.

Galdetu zion ea bazuen eroste-agiria sinatzeaz eta gainerako eginbideez ardura zitekeen ahaldunik edo ezagunik hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Ikaratuta, minbera, aitorpena sinatu nuen azkenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

New York-eko zabalgunerako proiektua sinatu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Martxoko egun eder batean, Saddam Hussein irakiarrak hitzarmen bat sinatu zuen Iraneko Xa-rekin; galdua genuen azken euskarria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.

1929ko otsailaren 11n sinatu ziren Letrango Itunak eta, ondorioz, 44 kilometro koadroko estatu berri bat sortu zen monarkia absolutu gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Eisenhower presidenteak itunak sinatu zituen Francorekin hango armadaren gotorlekuak jartzeko Zaragozan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Armistizioa irailaren 3an sinatu zen, ingelesak Italian lehorreratu ziren egun berean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Esaten didate autoa berria balitz bezain ondo dagoela, Al Zaharrak bere zerbitzuengatik zor diedanaren faktura eskuratzen dit, eta txeke bat sinatu eta ematen diet unean bertan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Argazkiak sinatzen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 84. orr.

Nire ohe aurreko margolana sinatzen zuen artistarenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Ez nintzen arrotz sentitzen, liburu bat sinatzen ari banintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Buruzagiak bostekoa eman zion eta aitak liburuan sinatu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

Sinatu gabe daude eta nik ezin ditut kobratu, baina zuk, atzerritarra izanda, agian bai.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 53. orr.

Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Albistea Reuters berri-agentziak sinatzen du.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.

Nork sinatu zuen?, nor izan ziren lekukoak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.

Sinatu hemen... eta hemen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.

Hamabostean behin gure herriko ertzain-etxean sinatzera agertzeko aginduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

Permachi egunero sinatzera joateko agindu dio, eta besteen egoera ez du aldatu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

2 (eta burutua izenondo gisa)

Nor ari da argazki sinatuak ematen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Lehenbiziko edizioak, are lehenbiziko edizio sinatuak ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Sinatuetan, aldiz, ageriago da nolabaiteko nahiera: "bazterkeriaren eta arrazakerien kontra piztutako liskarrek 13. suzko gaua izan zuten herenegun".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abenduan sinatu (5); adierazpena sinatu (9); adierazpena sinatu zuten (5); agiri bat sinatu (6); agiria sinatu (34); agiria sinatu dute (6); akordio bat sinatu (26); akordioa sinatu (150); akordioa sinatu ondoren (5); akordioa sinatu zenetik (4); akordioa sinatu zuten (51); akordioak sinatu (12); alde sinatu (4); atzo bertan sinatu (5); atzo sinatu (15); atzo sinatu zuten (8); aurreakordioa sinatu (7)

bake akordioa sinatu (13); bake ituna sinatu (6); bakea sinatu (7); bi urterako sinatu (4)

deklarazioa sinatu (4); dekretua sinatu (5); denboraldirako kontratua sinatu (8); dokumentua sinatu (10)

egiteko akordioa sinatu (4); elkarlanerako hitzarmena sinatu (5); epaia sinatu (4); eragilek sinatu (4); etena sinatu (10)

gehigarria sinatu zuen (4)

hiru urterako sinatu (5); hitzarmen bat sinatu (22); hitzarmen demokratikoa sinatu (11); hitzarmen kolektiboa sinatu (8); hitzarmena sinatu (133); hitzarmena sinatu ondoren (4); hitzarmena sinatu zuten (47); hitzarmenak sinatu (9)

idatzia sinatu (4); itun bat sinatu (5); ituna sinatu (100); ituna sinatu zuten (16); itunak sinatu (4); izenez sinatu (4)

konpromisoa sinatu (4); konstituzioa sinatu (7); kontratu bat sinatu (6); kontratua sinatu (64); kontratua sinatu du (27); kontratuak sinatu (5); kyotoko protokoloa sinatu (4)

lan hitzarmena sinatu (9); lan ituna sinatu (4); lankidetza akordioa sinatu (6); lankidetza hitzarmena sinatu (5); luzapena sinatu (4)

manifestua sinatu (16); manifestua sinatu dute (5)

ohd sinatu (4); ordezkariek sinatu (5)

proposamena sinatu (4); protokolo bat sinatu (4); protokoloa sinatu (16); protokoloa sinatu zuten (6)

sinatu arren (6); sinatu aurretik (13); sinatu du kontratua (4); sinatu dutenen artean (4); sinatu eta biharamunean (4); sinatu eta gero (5); sinatu gabe (15); sinatu hemen (6); sinatu izan (4); sinatu ondoren (27); sinatu ostean (5); sinatu zen (37); sinatu zuen (186); sinatu zuten akordioa (12)

sindikatuek sinatu (4); su etena sinatu (10); ugaltzeko ituna sinatu (6); urteko kontratua sinatu (7

argazki sinatuak (5)

akordioa sinatuko (5); bihar sinatuko (4); datorren astean sinatuko (4); gaur sinatuko (6); hitzarmena sinatuko (12); hitzarmena sinatuko dute (4); ituna sinatuko (12); kontratua sinatuko (9); kontratua sinatuko du (7); protokoloa sinatuko (5)

sinatuko du kontratua (5); urteko kontratua sinatuko (4)

atzo sinatutako (7); batera sinatutako (4); euskarara itzultzeko sinatutako (4); herenegun sinatutako (4); itzultzeko sinatutako hitzarmenaren (4); psoek sinatutako (8)

sinatutako agirian (5); sinatutako akordio (4); sinatutako akordioa (15); sinatutako akordioak (16); sinatutako akordioaren (9); sinatutako akordioaren arabera (5); sinatutako akordioari (6); sinatutako hitzarmena (7); sinatutako hitzarmenak (5); sinatutako hitzarmenaren (12); sinatutako hitzarmenaren arabera (5); sinatutako hitzarmenaren barruan (4); sinatutako ituna (7); sinatutako kontratuen (5); sinatutako lan (4); sinatutako malgutasun (4); sinatutako su (4); sinatutako terrorismoaren aurkako (5); udalak sinatutako (4); udalarekin sinatutako (4)

akordioa sinatzea (4); hitzarmena sinatzea (10); kontratua sinatzea (6); sinatzea erabaki (8)

agiria sinatzeko (10); agiria sinatzeko eskatu (4); akordioa sinatzeko (12); akordioak sinatzeko (4); etxean sinatzeko (4); ez sinatzeko (7); hitzarmena sinatzeko (23); ituna sinatzeko (9); kontratua sinatzeko (9); lan hitzarmena sinatzeko (5); lan ituna sinatzeko (5); protokoloa sinatzeko (4)

sinatzeko asmoz (4); sinatzeko aukera (9); sinatzeko baldintzarekin (4); sinatzeko ekitaldia (4); sinatzeko epea (4); sinatzeko eskatu (9); sinatzeko exijitu (4); sinatzeko garaian (4); sinatzeko prest (12)

autografoak sinatzen (4); hitzarmena sinatzen (5); ituna sinatzen (5); liburuak sinatzen (4); sinatzen dugunok (4)

alde sinatzera (5); aurrean sinatzera (4); sinatzera behartu (8); sinatzera joan (10); sinatzera joateko (4)


sinatu, sina, sinatzen (3218 agerraldi, 159 liburu eta 1750 artikulutan; orobat siñatu g.er.) 1 du ad norbaitek izkribu baten azpian, egilea dela edo adierazten denaz bat datorrela aditzera emateko, bere sinadura ezarri; zerbait onartzen dela sinadura ezarriz adierazi. ik izenpetu.

Paperak sinatzen dituzte, eta kanpalekuari buruz bagoaz, bosnazka lerrokaturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Agiri bat sinatu genuen biok, eta gero erditik zatitu genuen: zati bat niri eman zidan Gabaelek eta bestea berari eman nion nik, diruarekin batera gorde zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

[Palindromo] hori "Txadin" sinatzen zuen neska batek bidali zuen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 122. orr.

Galdetu zion ea bazuen eroste-agiria sinatzeaz eta gainerako eginbideez ardura zitekeen ahaldunik edo ezagunik hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Ikaratuta, minbera, aitorpena sinatu nuen azkenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

New York-eko zabalgunerako proiektua sinatu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Martxoko egun eder batean, Saddam Hussein irakiarrak hitzarmen bat sinatu zuen Iraneko Xa-rekin; galdua genuen azken euskarria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.

1929ko otsailaren 11n sinatu ziren Letrango Itunak eta, ondorioz, 44 kilometro koadroko estatu berri bat sortu zen monarkia absolutu gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Eisenhower presidenteak itunak sinatu zituen Francorekin hango armadaren gotorlekuak jartzeko Zaragozan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Armistizioa irailaren 3an sinatu zen, ingelesak Italian lehorreratu ziren egun berean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Esaten didate autoa berria balitz bezain ondo dagoela, Al Zaharrak bere zerbitzuengatik zor diedanaren faktura eskuratzen dit, eta txeke bat sinatu eta ematen diet unean bertan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Argazkiak sinatzen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 84. orr.

Nire ohe aurreko margolana sinatzen zuen artistarenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Ez nintzen arrotz sentitzen, liburu bat sinatzen ari banintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Buruzagiak bostekoa eman zion eta aitak liburuan sinatu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

Sinatu gabe daude eta nik ezin ditut kobratu, baina zuk, atzerritarra izanda, agian bai.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 53. orr.

Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Albistea Reuters berri-agentziak sinatzen du.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.

Nork sinatu zuen?, nor izan ziren lekukoak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.

Sinatu hemen... eta hemen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.

Hamabostean behin gure herriko ertzain-etxean sinatzera agertzeko aginduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

Permachi egunero sinatzera joateko agindu dio, eta besteen egoera ez du aldatu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

2 (eta burutua izenondo gisa)

Nor ari da argazki sinatuak ematen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Lehenbiziko edizioak, are lehenbiziko edizio sinatuak ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Sinatuetan, aldiz, ageriago da nolabaiteko nahiera: "bazterkeriaren eta arrazakerien kontra piztutako liskarrek 13. suzko gaua izan zuten herenegun".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abenduan sinatu (5); adierazpena sinatu (9); adierazpena sinatu zuten (5); agiri bat sinatu (6); agiria sinatu (34); agiria sinatu dute (6); akordio bat sinatu (26); akordioa sinatu (150); akordioa sinatu ondoren (5); akordioa sinatu zenetik (4); akordioa sinatu zuten (51); akordioak sinatu (12); alde sinatu (4); atzo bertan sinatu (5); atzo sinatu (15); atzo sinatu zuten (8); aurreakordioa sinatu (7)

bake akordioa sinatu (13); bake ituna sinatu (6); bakea sinatu (7); bi urterako sinatu (4)

deklarazioa sinatu (4); dekretua sinatu (5); denboraldirako kontratua sinatu (8); dokumentua sinatu (10)

egiteko akordioa sinatu (4); elkarlanerako hitzarmena sinatu (5); epaia sinatu (4); eragilek sinatu (4); etena sinatu (10)

gehigarria sinatu zuen (4)

hiru urterako sinatu (5); hitzarmen bat sinatu (22); hitzarmen demokratikoa sinatu (11); hitzarmen kolektiboa sinatu (8); hitzarmena sinatu (133); hitzarmena sinatu ondoren (4); hitzarmena sinatu zuten (47); hitzarmenak sinatu (9)

idatzia sinatu (4); itun bat sinatu (5); ituna sinatu (100); ituna sinatu zuten (16); itunak sinatu (4); izenez sinatu (4)

konpromisoa sinatu (4); konstituzioa sinatu (7); kontratu bat sinatu (6); kontratua sinatu (64); kontratua sinatu du (27); kontratuak sinatu (5); kyotoko protokoloa sinatu (4)

lan hitzarmena sinatu (9); lan ituna sinatu (4); lankidetza akordioa sinatu (6); lankidetza hitzarmena sinatu (5); luzapena sinatu (4)

manifestua sinatu (16); manifestua sinatu dute (5)

ohd sinatu (4); ordezkariek sinatu (5)

proposamena sinatu (4); protokolo bat sinatu (4); protokoloa sinatu (16); protokoloa sinatu zuten (6)

sinatu arren (6); sinatu aurretik (13); sinatu du kontratua (4); sinatu dutenen artean (4); sinatu eta biharamunean (4); sinatu eta gero (5); sinatu gabe (15); sinatu hemen (6); sinatu izan (4); sinatu ondoren (27); sinatu ostean (5); sinatu zen (37); sinatu zuen (186); sinatu zuten akordioa (12)

sindikatuek sinatu (4); su etena sinatu (10); ugaltzeko ituna sinatu (6); urteko kontratua sinatu (7

argazki sinatuak (5)

akordioa sinatuko (5); bihar sinatuko (4); datorren astean sinatuko (4); gaur sinatuko (6); hitzarmena sinatuko (12); hitzarmena sinatuko dute (4); ituna sinatuko (12); kontratua sinatuko (9); kontratua sinatuko du (7); protokoloa sinatuko (5)

sinatuko du kontratua (5); urteko kontratua sinatuko (4)

atzo sinatutako (7); batera sinatutako (4); euskarara itzultzeko sinatutako (4); herenegun sinatutako (4); itzultzeko sinatutako hitzarmenaren (4); psoek sinatutako (8)

sinatutako agirian (5); sinatutako akordio (4); sinatutako akordioa (15); sinatutako akordioak (16); sinatutako akordioaren (9); sinatutako akordioaren arabera (5); sinatutako akordioari (6); sinatutako hitzarmena (7); sinatutako hitzarmenak (5); sinatutako hitzarmenaren (12); sinatutako hitzarmenaren arabera (5); sinatutako hitzarmenaren barruan (4); sinatutako ituna (7); sinatutako kontratuen (5); sinatutako lan (4); sinatutako malgutasun (4); sinatutako su (4); sinatutako terrorismoaren aurkako (5); udalak sinatutako (4); udalarekin sinatutako (4)

akordioa sinatzea (4); hitzarmena sinatzea (10); kontratua sinatzea (6); sinatzea erabaki (8)

agiria sinatzeko (10); agiria sinatzeko eskatu (4); akordioa sinatzeko (12); akordioak sinatzeko (4); etxean sinatzeko (4); ez sinatzeko (7); hitzarmena sinatzeko (23); ituna sinatzeko (9); kontratua sinatzeko (9); lan hitzarmena sinatzeko (5); lan ituna sinatzeko (5); protokoloa sinatzeko (4)

sinatzeko asmoz (4); sinatzeko aukera (9); sinatzeko baldintzarekin (4); sinatzeko ekitaldia (4); sinatzeko epea (4); sinatzeko eskatu (9); sinatzeko exijitu (4); sinatzeko garaian (4); sinatzeko prest (12)

autografoak sinatzen (4); hitzarmena sinatzen (5); ituna sinatzen (5); liburuak sinatzen (4); sinatzen dugunok (4)

alde sinatzera (5); aurrean sinatzera (4); sinatzera behartu (8); sinatzera joan (10); sinatzera joateko (4)


sinatzaile (orobat siñatzaile g.er.) iz sinatzen duena.

Sinatzaile guztien izenean, Luis Zulaika antimilitaristak irakurri zuen agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Akordioa berresteaz gain, sinatzaile berriek aukera izango dute bat egiteko agiriarekin.  Berria - Harian   2005-03-06

Hitzarmenaren sinatzaile biak, Gobernuak zein gerrillariek, giza eskubideen bortxaketa ikertzen duen nazioarteko batzordearekin elkarlanean aritzea onartu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-01

Berrikitan sinatu da Miarritzeko udaletxean Biarritz Olympique errugbi batasuna eta Miarritzeko euskal taldeen artean, sinatzaile zirela ere Euskaltzaindia eta Euskal Kultur Erakundea, hitzarmen bat dioena euskara sartuko dela kirol zelaian jokatuko diren partidetan.  Herria   2004-09-23

Francoren garaiko zentsuraren arduradun, heriotza-zigorren sinatzaile, Gasteizko hilketen eragile harro.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 161. orr.


sinatzaile (orobat siñatzaile g.er.) iz sinatzen duena.

Sinatzaile guztien izenean, Luis Zulaika antimilitaristak irakurri zuen agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Akordioa berresteaz gain, sinatzaile berriek aukera izango dute bat egiteko agiriarekin.  Berria - Harian   2005-03-06

Hitzarmenaren sinatzaile biak, Gobernuak zein gerrillariek, giza eskubideen bortxaketa ikertzen duen nazioarteko batzordearekin elkarlanean aritzea onartu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-01

Berrikitan sinatu da Miarritzeko udaletxean Biarritz Olympique errugbi batasuna eta Miarritzeko euskal taldeen artean, sinatzaile zirela ere Euskaltzaindia eta Euskal Kultur Erakundea, hitzarmen bat dioena euskara sartuko dela kirol zelaian jokatuko diren partidetan.  Herria   2004-09-23

Francoren garaiko zentsuraren arduradun, heriotza-zigorren sinatzaile, Gasteizko hilketen eragile harro.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 161. orr.


sinatze 1 iz norbaitek, izkribu baten azpian, haren egilea dela edo adierazten denaz bat datorrela aditzera emateko, bere sinadura ezartzea; zerbait onartzen dela sinadura ezarriz adierazea.

Sinadura kanpaña bat badabila han 120.000 sinatze ukan dituena lege laxoago baten aldekoa.  Herria   2004-02-19

2 (hitz elkartuetan)

Iñaki Mendiguren ere azken urteetan beterano bihurtu da azokan, sinatze lanetan.  Berria - Kultura   2004-12-08

Sinatze ekitaldian, Gipuzkoako ahaldun nagusiaz eta Zarauzko alkateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak, Jose Miguel Corres EHUko Berrilikerketa, dibulgazioa eta kontserbazioa erakunde horiekin elkarlanean garatuko dira.  Berria - Kultura   2004-11-19

Sinatze ekitaldian azaldu zutenez, «herrien errealitateak» Europan ere onartzea izango da Galeusca-Europako Herriak koalizioaren helburu nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28


sinbiosi 1 iz bi organismoren arteko elkartze edo harreman iraunkorra, bientzat onuragarria dena.

Nunu besterik ez nuen; harekin sinbiosi berezian bizi nintzen, hala nola mihura eta zuhaitza, eta biotan inork ez genekien nor zen bizkarroia eta nor arbola.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

2 irud/hed

Sinbiosi guztietan bezala, harremana bi aldeen mesederako da: birusak azkarrago zabaltzea lortzen du mezu faltsuon bidez, eta bidea irekitzen du zabor-mezu gehiago zabal daitezen.  Berria - Gaiak   2004-12-30

Ekonomia terminoak bi greziar hitzen sinbiosian baititu erroak: oikos, etxea, eta nomos, gobernua edo gidaritza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Naturaren eta arkitekturaren arteko sinbiosia zena kirolgune bilakatu du Donostiako Udalak.  Berria - Kultura   2006-03-18

Arrazoiaren eta erritualaren sinbiosi adiskidetsuaren aurrekari itxaropentsuan oinarrituta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Edertasunaren eta indarraren sinbiosi perfektuak eraikia bezala du eliza.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emaitza paradoxal batekin, joera arriskutsua gararazi baitute nigan maltzur benetako batekin lotzeko sinbiosi-bidez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.


sinbiosikide iz sinbiosiaren kidea.

Alberto sinbiosikide ideal bat zen, bere maltzurtasuna nire kaltean erabiltzeari uko egiten baitzion  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.


sinbiotiko izond sinbiosiarena, sinbiosiari dagokiona.

Ama eta biak nolabaiteko intimitate eta hurbiltasun aurreedipiko ia sinbiotikoan murgilduak ziren, nonbait berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.

Demokrazietan -eta Espainiakoa Italiakoa edo Frantziakoa bezain ona da-, Armada Sinbiotikoa edo Baader Meinhoff bezalako taldeak sor daitezke, ez Liberazio Mugimendurik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.


sinbolika iz sinbolismoa.

Egun hori kristautasunak hautatu du, Jondoni Batista (bataiatzailea) ospatzeko; sinbolika azkarra du.  Herria   2005-06-23

Horrek eragin litzakeen arazoen konplexutasunak eta Frantziako Koparen sinbolikak helegite batzordea Baionako taldearen proposamena ez onartzera bultzatu dute.  Berria - Kirola   2004-01-31

Diskurtso mota berri bat sortzeko premiaren kontzientzia berdinarekin bizi gara, adimena eta ezagutza zer poetikoaren, ametsaren eta zer primitiboaren esparrura bazterturiko sinbolikaren erreskatearekin bilduko dituen diskurtsoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.


sinboliko 1 izond sinboloari dagokiona; sinbolo bidezkoa

Kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea. Ez dakit nik Landartek irakurketa sinboliko bat proposatu nahi digun; ez dakit anaia hilari Abel izena ematean beste guztiok, oharkabean bezala, Kain bihurtzen gaituen. italiar horren arabera, pertsonaia sinbolikoa da Homero, Pluton edo Akiles-en antzera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.

Egun sinbolikoa hautatu nahi nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 190. orr.

Funtzio sinboliko guztiak bezala, hau ere era askotakoa izan daiteke, indarrean dauden sinbolismoen arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Bizitzaren hizkuntza sinboliko eta berezia mila modu desberdinetan mintzatzen zaiguk horrelako egunetan, eta, guztia oharpen eta seinale bihurtzen denez, haiek diotena ulertzea besterik ez duk falta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 168. orr.

Irudikapen konkretu horiek ez dira hain egokiak beste pentsamendu mota batzuetarako: pentsamendu sinboliko, kontzeptual edo abstrakturako, kasu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

Xake taula denboraren errepresentazio sinbolikoa dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena gertaeren denboraren irudikapen sinboliko konbentzionalean oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Idazle hauen mundu sinbolikoak eta hizkerak Biblian du bere iturri aberatsena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Perspektiba zentratuak [...] ongi erakusten du, gehienean kontuan hartzen ez badugu ere, aukera ideologiko, edo, zentzu zabalagoan, sinboliko bat egin dugula: gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Gottlob Frege, Bertrand Russell, Alfred N. Whitehead eta Ludwig Wittgenstein-en logika sinboliko sortu berria, logika matematikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Lehena sinboliko eta esoterikoa da; bigarrena filosofiko eta frogatzailea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Pixkana-pixkana, ikasketek aurrera egin ahala, euskararen mundutik urrutiratzen eta euskarak bere baitan duen mundu sinboliko-afektibotik urrutiratzen hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 179. orr.

Hemen desagertu da amona, aienatu da umea eta suntsitu da poeta bisitaria ere, maila errealista-deskriptiboa utzi eta sinboliko-ideologiko hutsean ari baita egilea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

Gainera, baginatik odola botatzea gaixotasuntzat jo izan da, edo, pentsaera magiko-sinboliko baten arabera, egoera zikintzat, eta, osatzeko edo garbitzeko, hainbat erritu magiko asmatu izan dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Beste pasarte batek erakutsi zien modu are argiagoan erredaktore anitzen kontua; bat-batean, itzulgaian joera antropologiko-sinboliko halako bat zuen testua aurkitu zutenean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 90. orr.

3 sinbolo balioa duena.

Horren truke, Büren eskualdeko udalak reichmark bateko errenta sinbolikoa jasotzen du urtean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Ekintza txiki sinbolikoak, hala nola hil-mezua idaztea, hitzak eta izenak aukeratzea, argitaratze epea errespetatzea, lerroak kontatzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Uribetarrei ere lur asko kendu zieten gerra bukatutakoan, prezio sinbolikoan beti, miseria bat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Zuloaga eskolak bi egunez «era sinbolikoan» gaztetxe bilakatzea nahi zuten gazteek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Erakundeei min ematea, betiere modu sinbolikoan, bilera bat izorratuz, edo ekintza zehatz bat zapuztuz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balio sinboliko (9); ekintza sinboliko (3); esanahi sinboliko (3); forma sinboliko (5); forma sinboliko bezala (4); leku sinboliko (4); mundu sinboliko (5); okupazio sinboliko (3); prezio sinboliko (3); sinboliko handia (4); sinboliko hori (8); zentzu sinboliko (3)

balio sinbolikoa (11); ekintza sinbolikoa (8); ekitaldi sinbolikoa (3); forma sinbolikoa (3); keinu sinbolikoa (3); kutsu sinbolikoa (5); oso sinbolikoa (3); sinbolikoa izan (8); sinbolikoa izan zen (3); sinbolikoa izango (8); sinbolikoa izango da (4); soilik sinbolikoa (3); zikiratze sinbolikoa (5)

balio sinbolikoan (3); era sinbolikoan (3); modu sinbolikoan (3); okupazio sinbolikoan (3)

aita sinbolikoaren (3); zikiratze sinbolikoaren (4)


sinbolikoki 1 adlag era sinbolikoan.

Tradizio handiko bitxi denda bat erosi zuen MacDonald's-ek, eta hura eskandalu bihurtu zen batzuen ustez, nahiz sinbolikoki ederki erakusten zuen noraino zen egia globalizazioaren kontu hau guztia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 150. orr.

-Ez al duzu inoiz entzun nork bere gurasoak hil behar dituela, sinbolikoki bada ere, hori delako bizitzan hazteko modu bakarra?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Ez du estatus sozial edo ekonomiko berezirik, ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.

Gero, handik ez oso urrun ikusten zen Askatasunaren Estatuak erakarri nau, neure egoeran, besterik ez bada ere, sinbolikoki laguntzen zidalako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 30. orr.

Herri elkargoak proposamena luzatu zion Coumet jaunari, Eihartzearen biltzar nagusi batean: utzi Eihartzea etxea herri elkargoari (euro baten truk, sinbolikoki) eta Herri elkargoak eginen zituela lanak eta beste.  Herria   2005-03-10

2 sinbolo bidez.

Multzoa bada, eta A -n dauden formulen ondorio logikoa bada, sinbolikoki =A idatziko dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

A eta B formulak baliokide semantikoak direla diogu, eta sinbolikoki A B idatzi, baldin eta bakarrik baldin A B-ren ondorio semantikoa bada eta B A-rena, hau da, A=B eta B=A baldin baditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.


sinbolikotasun iz sinbolikoa denaren nolakotasuna.

Ikonologiaren "iraultza" [...] irizpide bezala artelan bateko elementu guztiak sinbolikoak direla hartzean datza -sinbolikotasun hori zentzu zabalean harturik-.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.


sinbolismo 1 iz sinboloak erabiltzea; sinboloen bidezko irudikatzea edo adierazpena; sinbolo sistema.

Mendebaldeak interes handiagoa du arrazionaltasunean, zuzentasunean eta praktikotasunean; Ekialdeak, aldiz, nahiago ditu sinbolismoa eta mistika gaiak.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Errealitatearekin dituen erlazio modu guztietan eta funtzio guztietan, sinbolismoaren munduaren mende dago irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Funtzio sinboliko guztiak bezala, hau ere era askotakoa izan daiteke, indarrean dauden sinbolismoen arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Sorbonaren sinbolismo hori guztia buruan zutela itxi zen han ikasle talde bat duela bizpahiru egun.  Berria - Ekonomia   2006-03-12

Antagonismo politiko zuzenera eraman zuen ETAk gerra osteko umilazioa eta derrota; Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko diferentzia purua markatu zuen, sinbolismo eta lege ororen mediaziotik harantzago dagoen antagonismoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Alegoria dute hondakinek beren tropo egokia, ez sinbolismoaren betetasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Hizkuntza kontuetan sinbolismoak indar gehiegi du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 131. orr.

Orduan, benetako ekintzak hasi ziren behar izaten, ez zen aski sinbolismoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Eztabaida independentziaren sinbolismora mugatu asmo du.  Berria - Mundua   2004-07-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Dudarik ez dago sinbolismo handiko omenaldia izango dela.  Berria - Harian   2006-04-14

Ikerketek argitu dute urreak Perun edukitako sinbolismo konplexu, magiko eta erlijiosoa.  Berria - Kultura   2004-04-06

Nolanahi ere, ordea, eta onartuz 10 zenbakia ez dela inola ere arbitrarioa eta baduela, benetan, sinbolismo magiko-matematiko bortitza, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Pertsonaien buruaren atzean ipinitako argizko biribil edo aureolak haien santutasuna adierazten zuen (sinbolismo zaharrago batetik etorritako eskema ikonografikoa da, izatez, argi-koroatik, auratik, datorrena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Premia espiritual hori ezin ase horrelako alegoriazko sinbolismo batez, inoiz edo beste goreneko ironia batez ez bada (Ariostorengan, adibidez).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Areago baliozta dezakegu haren ekarria, noski, hots sinbolismoari buruzko haren lanetan (Sapir 1911, 1915, 1929).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 132. orr.

4 literatura eta arte higikundea, XIX. mendearen azken partean Frantzian sortu zena, irudien erabilera sinbolikoa ezaugarri duena.

Lehen atalean, azpi-atal bana dute euskal literaturak, literatura klasikoak, neoklasizismoak, erromantizismoak, sinbolismoak eta modernismoak, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-03-15

Andreieven obra guztiak hiru polo nagusi izan zituen: errealismoa, sinbolismoa eta espresionismoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

-Onartzen dut jende honek XIX.eko traste zahar dezente bota zuela leihotik kanpora, eta sinbolismoari edo art nouveau-ari zabaldu zizkiotela ateak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 129. orr.

Sinbolismoa alderantzizko bidea delako, errealitatea ordenatzeko edo errealitatea goraipatzeko sortutako bidea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 307. orr.

Mikel Lasak Rimbaud, Rimbaudek Baudelaire, eta Baudelairek sinbolismoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.

Errealismotik sinbolismora egin duzun jauzia naturala ala probokatua izan da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 307. orr.

Bere liburuetan Maupassanten naturalismoa eta Poeren sinbolismoa bateratzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Frantziako sinbolismoarekin eta Espainiako modernismoarekin (estetika bera deitzeko era bi azken batean).  Berria - Kultura   2006-03-15

Frantses sinbolismoa Poeren Konposizioaren filosofia lanean oinarritu zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinbolismo handiko (3)


sinbolista 1 izond sinbolismo literarioarena, sinbolismo literarioari dagokiona.

Banvilleren poema erromantikoak, parnasianoak eta sinbolistak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Soneto sinbolista bat, La Conque aldizkarian (aldaera batzuekin) birritan agertu zena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Mallarmé poeta sinbolistaren itzalpean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

"Fin de siècle" delako belaunaldi sinbolistaren espirituari higuingarriak gertatu behar zitzaizkion Frantziako nobelaren norabidea zein gizartea bera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.

Sasoi sinbolista horretan natura inspirazio iturri duten lanak egiten hasi zen.  Berria - Kultura   2004-05-19

• 2 iz sinbolismoaren jarraitzailea den idazlea edo artista.

Hastapenean, literatura italiarra izan genuen eredu, batez ere, olerkigintzan; gero frantsesa, kontraerreformako idazleekin, eta XIX. mendean sinbolistek, Baudelaire eta Rimbaud-ek, eragin handia izan zuten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 325. orr.

Lan honetan Nabis taldearen eragina nabarmena da, Gauguinen inguruan bildu ziren sinbolistena: Serusier, Denis, Vuillard eta Bonnard bera.  Berria - Kultura   2006-04-23

Hautabide hori, espainiar batengan, erraz antzean esplika zitekeen; nekezago, ordea, Nîmes-ko sinbolista batengan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.


sinbolizatu, sinboliza, sinbolizatzen du ad zerbait beste zerbaiten irudikapen sinbolikoa izan.

Sinbolizatzen ez den emozioak alde egiten du, eta errealitatea abstraktuan eta sinbolizaturik baizik ez da transmititzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Sinboloak [...] kaltegarriak gerta daitezke arras, azkenean sinboloa bera jartzen baitugu ikurrak sinbolizatu nahi duen horren gainetik, sinboloak berak ordezkatzen duela, amets batean bezala, sinbolizatu nahi duenaren funtsa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 131. orr.

Bizitza, heriotza, ihesa, aldaketa, mugimedua, etorkizuna eta iragana maleten bidez sinbolizatu dizkigu Olasagarrek.  Berria - Kultura   2004-07-17

Artikulazio bakoitza formula baten bitartez sinbolizatuko dugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Denbora sinbolizatzeko oso baliabide ahaltsuak ditu, gainera, zinemak: iraungipen kateatua, gaininprimaketa, bizkortzea, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Baina zer sinbolizatzen du, munduko hegaztirik ttipiena egun jakin batzuetan munduko errege izendatze horrek?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

India aldean berriz, begien edertasuna sinbolizatzen du eperrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 155. orr.

Sinboloa artearen osagai bat besterik ez da (arkume baten marrazkia, adibidez) eta kualitate batzuk sinbolizatzen ditu (maitasuna edo sakratua, esaterako).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Horrez gainera, apezaren zirikatzaile, zakurren zaunka izanen da, zorigaitzerako deabruaren deia sinbolizatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Autore guztiak ez datoz bat adarbakarraren itxura agertzean; bai, ordea, zer sinbolizatzen duen adieraztean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heriotza sinbolizatzen (3)


sinbolizatze iz zerbait beste zerbaiten irudikapen sinbolikoa izatea.

Terminologia horretan, errealitatearen sinbolizatze prozesuaz hitz egiten da beti, gizarte batean "truka" daitezkeen eta konbentzioz errealitatea aipatzeko balio duten sorkarien produkzioaz, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Arkeologiak bere azterketa beste maila batean kokatzen du: adierazpen, islapen eta sinbolizatze-fenomenoak berarentzat irakurketa global baten ondorioak dira analogia formal baten edo zentzu translazioen bila dihardutenak, besterik ez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.


sinbolizazio iz sinbolizatzea.

Eraketa diskurtsibo bat ezaugarritzen duen harreman-arloa da sinbolizazioak eta ondorioak hautematea, kokatzea eta mugatzea ahalezkoa egingo duen lekua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Adierazgarritasunaren kontzeptua etengabe aldatuz baitoa gizartea balio estetiko berriak onartuz doan heinean; sinbolizazio-eginkizuna den aldetik, esanahiarekin loturik dago beti, harekin berdindu gabe, ordea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.


sinbolo 1 iz egokitasun baten bidez beste gauza bat irudikatzen duena; bere forma edo izateagatik, aurrean ez dagoen edo abstraktua den zerbait gogora ekartzen duen gauzakia. ik ikur.

Pasaia eta Lezo ez dira bi errealitate, baizik bi signifikazio, bi sinbolo, euskal errealitate berak dauzkan bi alde.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Horiexek direla mende honen aurrerapenaren ispilu eta sinbolo: atomoa, genea, konputagailua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.

Alfa, omega, giltza, denak beste zerbaiten sinbolo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Hizkuntzarekiko eten formalista horren sinboloa h dugu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 162. orr.

Eta sinboloak batzuetan onak baldin badira ere -zure gela sinboloez betea dago, hori badakit-, horretan bakarrik geldituz gero kaltegarriak gerta daitezke arras, azkenean sinboloa bera jartzen baitugu ikurrak sinbolizatu nahi duen horren gainetik, sinboloak berak ordezkatzen duela, amets batean bezala, sinbolizatu nahi duenaren funtsa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 131. orr.

Burugogorkeriaren sinbolo eta agerbiderik zabalduena mandoa da, oso abere argia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.

Kristauek sineste hori egokitu zuten eta arrabioa haragiaren grinen sinbolotzat hartu zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 283. orr.

Sinboloen sinbolo, gurutzean iltzatutako Semearen heriotza narrazio kontsolatzaile horren orrialde nagusia bihurtu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Zuretzat sinboloak besterik ez dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure historiako sinesmenetan marigorringoari [...] egiten zitzaizkion galderak eguraldiari buruz, hura baitzen, azken batean, ilargiaren sinbolo bizia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Joak izan dira Estatu Batuetako seinale edo Sinbolo nagusiak: ekonomia bi dorreekin, politika Pentagone delakoarekin.  Herria   2001-09-20

Behin berrogei urteetatik gora, aldaketa oro denboraren iragatearen sinbolo gorrotagarria da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.

Oinetakoa, beraz, jabetza eskubidearen sinbolo garbia da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

sinbolo misteriotsuz osaturiko mikrokosmos miragarri bat eratu zuten La Torreko geografia osoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 152. orr.

Haragizko sinbolo erotiko horregatik edo, herejia eta sorginkeria kontuetan ere maiz ageri da pikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizkuntza oro sinbolo-alfabeto bat da eta, baliagarri izan dadin, ezinbestekoa da solaskideentzat amankomuna den iragan bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Lan horretan "sinboloen" [...] eta "sinbolo-sistemen" edo "hizkuntzen teoria orokorraren" oinarriak jarri nahi ditu estatubatuar filosofo horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Enuntziatuak sintagma bat edo sinbolo sail bat esaldi bihurtzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere, erlijiozko sinboloena zehazkiago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haunditasun, trebetasun eta maitasun sinbolo deneko eper bizirik gabe baitator ehiztari zozoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.

Berez literatur sinbolo baizik ez den "zazpi/zortzi" kontu hori, zinezko zifratzat zeukan nonbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Kontua da [...] pikoa ere, hasieran sexu grinen eta bizi haziaren ugalkortasun sinbolo naturala zena, erlijioak bereganatu eta sakralizatu egin zuela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

5 (logikan eta kidekoetan)

Sinboloetan honela idatziko dugu: A=B.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Batzuetan beste sinbolo logiko bat ere sartzen da alfabetoan, "", identitatea errepresentatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

A formula bada eta xi aldagai indibidual sinbolo bat bada, orduan xi formula da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

(16) erregelan, X sinboloak sinbolo bakarra izan behar du, esaterako Det, edo Aditza, baina ez DetI bezalako sinbolo  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.

Nahiz eta X-k ez duen sinbolo bakarra izan behar, X-eko sinbolo bakar bat berridatz daiteke Y sortzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.

QLren azpihizkuntza logiko desberdinak kontsidera ditzakegu horretarako alfabetoan azaltzen diren konstante-sinbolo, funtzio-sinbolo eta predikatu-sinboloen azpimultzoak zehaztuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

funtzio sinbolo (5); sinbolo bihurtu (8); sinbolo bihurtu zen (3); sinbolo bilakatu (8); sinbolo bizia (3); sinbolo ederra (4); sinbolo erotikoa (3); sinbolo gisa (17); sinbolo izan (3); sinbolo n tar (4); zerbaiten sinbolo (5)

askatasunaren sinboloa (4); borrokaren sinboloa (3); euskal herriaren sinboloa (3); gaizkiaren sinboloa (3); herriaren sinboloa (4)

sinboloaren interpretazioa (3)

funtzio sinboloen (3); sinboloen bidez (3)

sinbolotzat har (3); sinbolotzat hartu (4); sinbolotzat hartzen (6)


sinbologia 1 iz sinbolo multzo edo sistema.

Analogiak, sinbologiak eta metaforak erabiltzen ditu Jainkoaz hitz egiteko.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Sinbologia horren arabera, Andre Mariaren mantua margotzeko erabiltzen zen itsaso urdin biziak zeruko mantua, zeru-ganga sinbolizatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Gauza jakina da bildotsak kristandadean duen sinbologia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Iraultzaren sinbologian ere antzeman zitzaion aldakuntzari.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 90. orr.

Ordu asko ematen nituen egunean haren sinbologia konplexua ulertu nahirik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.

Dirudienez, nekazaritzako sinbologiari jarraituz, lurra bera baino askoz garrantzitsuagoa da hazia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.

Eszenografia figuratibotik aldendu, eta sinbologiaz beteriko oholtzan ariko dira Els Joglarseko aktoreak.  Berria - Kultura   2004-05-05

2 (izenondoekin)

Hagitz sinbologia aberatseko hegaztia izandu da belea munduko kultura guzietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Omenaldiak «sinbologia handia» izango duela azaldu zuen Saenz de Santa Mariak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Hala, «sinbologia arrotzaren» aurkako «intsumisio ekimena» egin nahi izan zuten gazteek atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Nafarroako «irudi eta sinbologia propioak» zabaltzea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Oina oinetakoan sartzen denez, sinbologia femeninoa omen dute oinetakoek Freud, Jung eta beste sikoanalista fededun askok diotenez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Egun arranoaren sinbologia inperial eta konkistatzailea nagusi da munduan.  Berria - Mundua   2004-02-15

«Sinbologia faxistaren kontrako kanpainari jarraiki», Ferrol hiriko udal liburutegian zegoen Franco diktadorearen garaiko ikurra arrosaz pintatu zutela iragarri zuen NOS-Unidade Populare ezker independentistako alderdiak.  Berria - Mundua   2006-02-11

3 (hitz elkartuetan)

Athleticek, historikoki, badu Victor Alexandrek atzo Berrian azaltzen zuen nazio sinbologia beste euskal taldeei eurena kendu gabe, Bartzelona Kataluniarekin lotzen duena, Liverpool Ingalaterrarekin eta Celtic Glasgow Eskozia eta Irlandarekin.  Berria - Kirola   2004-11-27

Goyaren Fusilamientos del 3 de Mayo obratik gertu ikusten dut San Bizenten dagoena, eta badu kristau sinbologia ere.  Berria - Kultura   2004-06-20


sinbologintza iz sinboloak eratzea.

Artea gizakiaren produkzio-alor berezi bat da, hizkuntzarekin aldera daitekeena, hizkuntzak bezala sinbologintzazko balio bat duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.


sindikal 1 izond sindikatoari edo sindikatoei dagokiena. ik sindikatu1 3. (pertsonez mintzatuz)

Arauca eskualdeko hiru buruzagi sindikal exekutatu izana leporatzen diote Armadari.  Berria - Mundua   2004-08-11

Jose Bove buru sindikal eta globalizazioaren aurkako mugimenduaren ikurrak gutun bat bidali die antolatzaileei.  Berria - Kultura   2004-02-21

SEPIko kudeatzaileak ordezkari sindikalen bozeramaileekin izandako azken bileran.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Sammy zen, delegatu sindikala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.

Aholkulari sindikalaren paperari eutsi behar diozu kosta ahala kosta, eta Antonio zarela sinistu behar dute.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 125. orr.

Zu oso morroi xelebrea zara ordezkari sindikal ibiltaria izateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.

Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei.  Berria - Harian   2006-03-25

2 (gauzez mintzatuz)

Manifestazio erraldoiak egon dira, ia erakunde politiko, sindikal, kultural, eliztar guztiek euren protesta eta solidaritatea erakutsi dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Indar politiko, sindikal eta eragile sozialen ekarpen mardula azpimarratu nahi du.  Berria - Harian   2006-03-25

Horregatik emango diogu ezetza itun honi gehiengo sindikal eta politikoak.  Berria - Harian   2005-02-13

Elorrietaren arabera, «ez dago batasun sindikal sendo batez hitz egiterik».  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Lege Sindikal berriari aurre egiteko jarraibideak ematera etorri ninduan Herrialdeko Mahaira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.

Iparraldeko karta sindikalean analisi sozio ekonomikoetan askotan hartzen da modelo nazional frantsesa.  Herria   2001-02-08

Hauteskunde sindikalak antolatu zituzten, sindikatu bertikalerako hauteskundeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Mugimendu sindikalean «espazio abertzale eta klasekoaren» aldeko urratsak egin direla uste du.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Ondasunen banaketan oinarritzen den dinamika sindikal berriaren ardatz nagusiak lanaren banaketa eta gizarte soldata dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

Arlo sindikalean dauden arazoak ezagunak dira, negoziazio kolektiboan, ekintza sindikalean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Aitzitik, ordea, erizainak: ama batek ez bezala, ordutegi bat bete behar du; estrategia sindikal gupidagabe batekin babesten ditu bere lan-eskubideak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Langileen aldeko propaganda-jarduerak egin ditugu askatasun sindikal eta politikoak eskatzeko. Ildo sindikal berria zehaztu bezain laster, mugaz beste aldera itzuli beharra neukan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 191. orr.

Ondare Sindikal Metatuaren banaketan sindikatuen ordezkaritza da irizpidea.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dinamika sindikal (3); ekintza sindikal (3); gehiengo sindikal (7); lege sindikal (10); lege sindikal berria (4); lege sindikal berriari (3); ondare sindikal (12); ondare sindikal metatuaren (6); politiko eta sindikal (9)

sindikal eta politiko (5); sindikal eta politikoa (3); sindikal eta politikoak (4); sindikal eta sozial (6); sindikal eta sozialekin (3); sindikal eta sozialen (5); sozial eta sindikal (8)

askatasun sindikala (4); batasun sindikala (9); ekintza sindikala (9); estrategia sindikala (4); gehiengo sindikala (14); gehiengo sindikala osatzen (3); ordezkari sindikala (3)

batasun sindikalak (3); ekintza sindikalak (3); euskal gehiengo sindikalak (5); federazio sindikalak (3); gehiengo sindikalak (32); hauteskunde sindikalak (11); munduko federazio sindikalak (3); ordezkari sindikalak (5); politiko eta sindikalak (7)

gehiengo sindikalarekin (4)

ardura sindikalaren kontua (3); ekintza sindikalaren (3); euskal gehiengo sindikalaren (4); gehiengo sindikalaren (15); ordezkaritza sindikalaren (7)

batasun sindikalari (3); gehiengo sindikalari (7)

arlo sindikalean (4)

sozial eta sindikalei (5)

ordezkari sindikalek (14); politiko eta sindikalek (4)

politiko eta sindikalekin (5); sozial eta sindikalekin (7)

ekintza sindikaleko (3)

ordezkari sindikalen (4); politiko eta sindikalen (5); sozial eta sindikalen (8)

hauteskunde sindikaletan (5)


sindikalgintza (45 agerraldi, 4 liburu eta 32 artikulutan) iz jarduera sindikala. ik sindikalismo.

Gaurko manifestazioarekin bat egin dute euskalgintza, sindikalgintza, hezkuntza, gizarte, kirol edo kultur alorreko hainbat eragilek; hala nola, ELA eta LAB sindikatuek, Bilgune Feministak, EHEk, Askatasunak, Batasunak, Ikasle Abertzaleak taldeak, Segik, Bai Euskal Herriari taldeak eta Etxeratek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Euskalgintza sindikalgintzan txertatu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Euskalgintzan, sindikalgintzan edota osasungintzan dabiltzanak.  Berria - Harian   2005-05-26

Politika alorreko, sindikalgintzako zein kulturgintzako ordezkaritza zabala.  Berria - Harian   2005-12-01

Euskal Herriko bizimoduko esparru guztietan gertatu zen aldakuntza: politikan dela, sindikalgintzan dela, erlijioa ulertzeko eta bizitzeko eran dela, emakumearen statusean dela... nonahi.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 17. orr.

Sindikalgintzak Euskal Herrian dituen erronkak ez dira gutxi.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Besterik da sindikatu bakoitzak duen oinarrizko estrategia, ez bakarrik sindikalgintzan edo maila sozialean, baita arlo politikoan ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Sindikalgintzaren bidetik ekin zion lanari.  Berria - Mundua   2004-06-27

Txostenak Europaren eraikuntza, euskal sindikalgintza eta Europako Konstituzio Ituna ditu aztergai.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Gerra Zibila eta ondoko garapen soziala gogorarazi diozu hasteko, eta nola sindikalgintza estatuko aparatuan integratuta zegoen garai hartan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

Sindikalgintzan hasi zuen ibilbide publikoa, 1978an.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Ikasle garaiko manifestaldiak, bilkurak, politika eta sindikalgintza ahantzi nahi zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 159. orr.

Sindikatuok eta sindikalgintza abertzaleak helburu horien araberako ekarpenak eta ekimenak egin beharko genituzke.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sindikalgintza abertzaleak (4)


sindikalismo (74 agerraldi, 5 liburu eta 49 artikulutan) 1 iz jarduera edo sistema sindikala. ik sindikalgintza.

Saltoki handien eta bankuen sorrera, kapitalaren eta lanaren arteko borroka, sindikalismoaren hastapena, grebak, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Euskalgintza, sindikalismoa, hezkuntza, ekologismoa, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Politika eta sindikalismoko eragileekin egin bezala, Berriak euskalgintza eta kulturgintzako eragileekin hitz egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

ELA eta LAB sindikatuek Espainiako Gobernuan «beste giro bat» sumatu dute, baina euskal sindikalismoan eta politikagintzan ez duela aldaketik eragin diote.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Politikan, sindikalismoan eta kulturgintzan lan egiten duen jende ezagun ugari bildu zen 18/98 ekimenak deitutako ekitaldian.  Berria - Harian   2005-02-20

Sindikalismoan zebilen bitartean hasi zen ETAren lehen ekintzetan parte hartzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Sindikalismoaren tradizio errotuenean bezala, gorrotagarriak zaizkio aparteko orduak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Sindikatuetako kideekin hitz egiten dudanean, azpimarratu egiten diet sindikalismoaren helburua langileen lan baldintzak hobetzea baldin bada, mundu justu eta solidarioagoa egiteko, hori ere badela euskalgintzaren eta hizkuntz normalizazioaren helburua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Gizartearen aldaketan subjektu aktiboa izan behar du sindikalismoak.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Larunbat aratsaldean aldiz Mixel Berhocoirigoin laborantza arloko sindikalismoaz.  Herria   2005-05-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uste dut Iparraldeko sindikalismo abertzaleari begirako gogoeta LABekin eta ELArekin eraman behar zela.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Alternatiba bat behar dugu, sindikalismo gatazkatsua eta demokratikoa berriro eraiki.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Nazioarteko lankidetza indartu, gutxieneko lan egoera globala eskatu, enpresa mailan negoziatu hitzarmenak eta ez herrialde mailan, azken batean, sindikalismo global berri bat eraiki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

«Sindikalismo askotarikoa eta solidarioa» lelopean.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Ez dugu defendatzen sindikalismo apolitiko bat, alderantziz, defendatzen dugu sindikatuak gai izan behar duela bere kabuz pentsatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Bi sindikatuon kritikak haratago joan ziren eta ELA, LAB eta ESKri «sindikalismo bizkarroia» egitea egotzi zien.  Berria - Ekonomia   2004-08-17

ELAri, CCOOri eta UGTri «sindikalismo mediatikoa» egitea ere leporatu zien Urrutikoetxeak.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Ohiko sindikalismoa krisian dagoela diozu.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Diru murrizketak; zurruntasun administratiboak eta gehiegizko esku-hartzea; politizatutako sindikalismoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

3 (hitz elkartuetan)

Zubiaren irudiko, «70eko sindikalismo eredua» hobetsi du ELAk, eta «borrokarako grina horrek» kalte egiten die «lan harreman modernoei».  Berria - Harian   2005-05-27

· Txosten politiko sindikalean burujabetzaz, klase sindikalismoaz eta eredu sozialaz hitz egin zuten.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal sindikalismoa (3)


sindikalista 1 izond sindikalismoari dagokiona.

LABek gonbidatuta, Euskal Herrian dira Europako ordezkariak, eta datozen hilabeteotan immigrazioa, Palestina eta hezkuntza sindikalista gogoeta gai izango dituztela iragarri dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-12

Goi mendietako umezaroa, borroka sindikalistak eta botererako bidea deskribatuko ditu filmak, 50.000 dolarreko aurrekontuarekin.  Berria - Kultura   2006-04-18

Horretarako, Jose Bove, globalizazioaren kontrako mugimenduaren ikur sindikalista gomitatu dute.  Berria - Kultura   2006-04-14

• 2 iz sindikatu bateko kidea den pertsona.

1934 eta 1940 artean, naziek kanpaleku hortan sartzen zituzten beren kontrakoak komunistak, sozialistak, sindikalistak, katolikoak, eta beste.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Ezaguna omen zuen liburuaren egilea, apaiza eta komunista, Proceso 1001 deituriko epaiketan beste sindikalista batzuekin batera epaitua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

Sindikalista batek salatu zuen. horrexen usaina hartzen bainien nien nik batez ere sindikalistei, irakindako izerdiarena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Navaleko sindikalistek ohartarazi zuten SEPIk «berehala» zatitu nahi duela Izar taldea, eta ontziola publikoen birmoldaketa «gerorako» utzi nahi duela.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Bonbaz eta terrorez noizbait bazterrak majo espantatu zituzten sindikalista iraultzaileak edo anarkistak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Sindikalista «ustelak» izatea eta diru publikoa «lapurtzen» saiatzea leporatu zien langileen ordezkari horiei.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Sindikalista etxegilearen solasa gurea baino interesgarriagoa izaki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

3 (izenondo gisa)

Preso sindikalista batek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 98. orr.

Paul Nicholson bizkaitar laborari sindikalista.  Herria   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bove sindikalista (3)


sindikalizatu, sindikaliza, sindikalizatzen da ad sindikatu bateko kide bihurtu.

%8 sindikalizatu da Frantzian.  Berria - Harian   2006-02-07


sindikalizazio iz sindikatu bateko kide bihurtzea.

Lan-eskaintza gehiegizkoak oztopatu egiten ditu sindikalizazio-ahaleginak, estatu-aparatu zapaltzaileek debekatzen ez dituztenean behintzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.


sindikat ik sindikatu1.

sindikatu1 (orobat sindikat g.er.) 1 iz kideen interesak babesten dituen elkartea; bereziki, langileen interesak babesten dituena.

Gobernu, sindikatu eta enpresa elkarteek sinatutako hiruko akordio honek berriz, enplegua eta hezkuntza, lan egoera eta lan harremanei buruzko gomendioak ezartzen zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

Negoziatzen diren puntu askotan aldeak daude sindikatu eta patronalaren artean.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Idazki bateratua hitzartu dute hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragilek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Sindikatu bat sortu zuelako lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Beste sindikatu bateko kideak hitz egin zuen goraki, sindikatuen arteko influentzia gatazkak langile borroken minean ziharduela seinale.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

Programa horiek langile eta enpresarioen sindikatu eta elkarteak zuzenean finantzatzeko erabili izan dira praktikan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Bestetik langileak, hauek ere taldeetan antolaturik eta sindikatuen bidez ordezkaturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Zertarako balio du sindikatu batek behar duzunean harengana jotzen ez baduzu?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 215. orr.

Katedraletik ez urrun U.N.E.F ikasle ezkertiarren sindikatuaren egoitza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Donostian, Adarra talde pedagogikoan ere ibiltzen zen, eta orobat irakasleen sindikatuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Ikasleen sindikatuaren aretoa ilunetan dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Sindikatu horren ordezkaritza %3ra ere ez dela iristen azaldu zuten atzo beste sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

--- Baina sindikatuak ez al zizun greba ordaindu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

Hasieratik erakutsi zuen lankideen arazoek biziki kezkatzen zutela, eta horrek LAB sindikatuan militatzera eraman zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Jornalaria zen, han zeuden gehienak bezala, baina aspaldi sindikatuan buru-belarri sartua zegoen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aldian-aldian etortzen zitzaigun bisitan unibertsitateko sindikatu demokratikoko ikasle-jende gaztea eta artean klandestinoa zen Comisiones Obreras sindikatuko militanteetarikoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.

Espainiako sindikatu nagusiek eta CEOEk Negoziazio Kolektiborako Akordioa izenpetu dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

UGTk patronalaren eta sindikatu nazionalisten arteko kidetasuna salatu du.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Sindikatu abertzaleak dira nagusi Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Sindikatu ez-abertzaleek greba uztea erabaki dute.  Berria - Mundua   2004-09-25

Sindikatu sozialista, antikapitalista eta internazionalista gisa agertzen da.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Sindikatu laborista nagusien bozen eraginez, bozen %86k ezezkoa eman zioten proposamenari.  Berria - Mundua   2004-10-01

Sindikatu plurala eta solidarioa da CCOO.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Sindikatu profesionalek eta klase sindikatuek dituzten «hutsuneak» betetzea da sindikatu profesional berri horren helburua.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Frankismoko sindikatu bertikalak ez zuen ezer egingo, eta bestelako sindikatu klandestinoek artean ez zuten aski indarrik ez tradiziorik inon.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Denak ginen sindikatu gorri-beltzekoak, komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Gobernuak kontseiluan egoteko «sindikatu otzanak hobetsi eta kritikoak baztertu» dituela salatu du ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Sindikatu berriko paperak ziren, inprentatik atera berriak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 214. orr.

ELA da sindikatu borrokalariena eta erradikalena, gaur egun, Hegoaldean.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Ohiko sindikatu asko, ordezkatzen dituzten langileengandik oso urrun daude.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sindikal.

Ez al zintuen konbentzitu sindikatu-kuota ez ordaintzeko?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

Egindako zuzenketek zalantzan jartzen dute txosten nagusiak dioena, hots, ELAren sindikatu ereduan aldaketa sakona izan dela.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Javier Bermejo UGTko EAEko sindikatu ekintzako idazkariak ere.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Geroa gorrira ekarri lemapean 500 sindikatu kide bilduko ditu LABek datorren hilaren 21 eta 22an Iruñeko Baluarten.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

[ELAk] ez du Europako bertze sindikatuen bilakaera jasan; hots, ez da sistemari osoki lotua zaion kudeaketa sindikatu bihurtu.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Klase sindikatu borrokalarienak.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Bastiza bat altxatu bi partetan baliatuko dena, bata langile sindikatu eta elkartek, bestea aldiz Orai Bat kultur elkartearen esku.  Herria   2004-02-26

Nekazari sindikatu horren irudiko, kalitatea egiaztatzeko ardura duten erakundeek «disfuntzio larriak» dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Beharrik zerbait eginen baitute laborari sindikatu horiek herrebeskeria horren xuxentzeko.  Herria   2003-10-02

Bisiten orduak, paketeak sartzeko baldintzak, kartzelaren garbitasunari buruzko aipamenak, ordutegiak, eta espetxe sindikatuen aldarriak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 31. orr.

Ikasle sindikatuetan jendearen ezagutzen ikasi zuen, bere iritzi pertsonalen eraikitzen ere bai.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Baziren hor: erakasleak, ez-erakasleak eta burraso sindikatu guzietatik.  Herria   2004-04-15

Bisiten orduak, paketeak sartzeko baldintzak, kartzelaren garbitasunari buruzko aipamenak, ordutegiak, eta espetxe sindikatuen aldarriak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 31. orr.

Gaur egun bi herri sindikatu desberdin ba dira hego Lapurdin ondarkinen tratatzeko.  Herria   2001-11-15

5 sindikatuaren egoitza.

Bilerak egiten zituen sindikatu katolikoan eta mitinak antolatzen zizkiguten inguruetan, bazkaria ematen zioten jendeari batzokian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.

19:30ean hasiko da, sindikatu zaharrean.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi eta sindikatu (10); babcockeko sindikatu (3); batzordeko sindikatu (3); eaeko sindikatu (3); ehuko sindikatu (6); ehuko sindikatu guztiek (4); espainiako sindikatu (3); europako sindikatu (3); euskal herriko sindikatu (3); ikasleen sindikatu (6); klase sindikatu (4); lab sindikatu (4); langile sindikatu (5); lau sindikatu (6); ordezkaritza duten sindikatu (4)

sindikatu abertzale (5); sindikatu abertzalea (3); sindikatu abertzaleak (59); sindikatu abertzalearen (5); sindikatu abertzaleek (30); sindikatu abertzaleekin (4); sindikatu abertzaleen (9); sindikatu abertzaleko (5); sindikatu eta alderdi (9); sindikatu eta elkarteei (4); sindikatu eta eragile (4); sindikatu eta eragileekin (3); sindikatu eta erakunde (4); sindikatu gisa (3); sindikatu nagusi (4); sindikatu nagusia (7); sindikatu nagusiak (9); sindikatu nagusiek (16); sindikatu nagusien (3); sindikatu nagusietako (6); sindikatu zaharrean (4)

abokatu euskaldunen sindikatua (5); ccoo sindikatua (5); cgt sindikatua (3); ehne sindikatua (3); ela sindikatua (5); euskaldunen sindikatua (5); herriarteko sindikatua (4); ig metall sindikatua (3); lab sindikatua (5); langileen sindikatua (3); sindikatua sortu (6)

adierazi du sindikatuak (6); aktoreen sindikatuak (3); bildu ziren sindikatuak (5); ccoo sindikatuak (29); cfdt sindikatuak (11); cgt sindikatuak (13); donostia lab sindikatuak (3)

ehne sindikatuak (11); ekoizleen sindikatuak (3); ela sindikatuak (56); elb sindikatuak (9); enba sindikatuak (3); esk sindikatuak (7); euskal sindikatuak (4); fo sindikatuak (5); garraiolari autonomoen sindikatuak (5); garraiolarien sindikatuak (10); herriarteko sindikatuak (7); hiru garraiolarien sindikatuak (4); hiru sindikatuak (6)

ig metall sindikatuak (7); ikasleen sindikatuak (5); izar taldeko sindikatuak (3); izarreko sindikatuak (3); lab sindikatuak (99); lab sindikatuak deituta (4); langileen sindikatuak (5); medikuen sindikatuak (8); nabarmendu du sindikatuak (3); nafarroako medikuen sindikatuak (7); nekazarien sindikatuak (4)

ohartarazi du sindikatuak (3); ohartarazi zuen sindikatuak (5); patronala eta sindikatuak (7); politikoak eta sindikatuak (3); salatu du sindikatuak (15); salatu zuen sindikatuak (6)

sindikatuak adierazi (4); sindikatuak ados (3); sindikatuak atzo salatu (4); sindikatuak azaldu (11); sindikatuak azaldu duenez (5); sindikatuak bat etorri (4); sindikatuak baztertu (3); sindikatuak bildu (3); sindikatuak bilduko (3); sindikatuak bilduko dira (3); sindikatuak deituta (8); sindikatuak dioenez (6)

sindikatuak egin (3); sindikatuak egindako (4); sindikatuak elkarretaratzea egin (3); sindikatuak esan (3); sindikatuak esan zuen (3); sindikatuak eta patronala (7); sindikatuak eta zuzendaritza (4); sindikatuak haserre (5); sindikatuak jakinarazi (3); sindikatuak kexu (3); sindikatuak kezkatuta agertu (3); sindikatuak langileen (3); sindikatuak salatu (18); sindikatuak salatu du (7); sindikatuak uste du (5)

taldeko sindikatuak (3); uaga sindikatuak (4); ugt sindikatuak (18); uste du sindikatuak (6)

lab sindikatuan (5)

cgt sindikatuarekin (3); lab sindikatuarekin (3)

ccoo sindikatuaren (7); cgt sindikatuaren (7); ehne sindikatuaren (4); ela sindikatuaren (7); lab sindikatuaren (16); lab sindikatuaren arabera (3); sindikatuaren aburuz (7); sindikatuaren arabera (32); sindikatuaren barnean (3); sindikatuaren egoitza (3); sindikatuaren egoitzan (7); sindikatuaren esanetan (9); sindikatuaren hitzetan (6); sindikatuaren iritziz (12); sindikatuaren izenean (4); sindikatuaren jarrera (3); sindikatuaren ustez (31)

medikuen sindikatuari (3)

alderdi eta sindikatuei (3); aurkeztuko die sindikatuei (3); eskaini die sindikatuei (5); eskatu die sindikatuei (3); eskatu zien sindikatuei (8); izar taldeko sindikatuei (3); jaurlaritzak sindikatuei (5); patronalak sindikatuei (4); patronalari eta sindikatuei (4)

sindikatuei azaldu die (3); sindikatuei egotzi (3); sindikatuei eskatu (5); sindikatuei eskatu zien (3); sindikatuei gogorarazi (3); sindikatuei leporatu (4) zuzendaritzak sindikatuei (7)

adierazi zuten sindikatuek (3); agertu dute sindikatuek (4); alderdi eta sindikatuek (6); alderdiek eta sindikatuek (6); azaldu dute sindikatuek (3); azaldu zuten sindikatuek (4); azpimarratu dute sindikatuek (3); azpimarratu zuten sindikatuek (3); confebaskek eta sindikatuek (3); deitu dute sindikatuek (5)

egingo dute sindikatuek (5); egotzi diote sindikatuek (3); ehuko sindikatuek (3); erabaki dute sindikatuek (3); eraikuntzako sindikatuek (5); eskatu diete sindikatuek (4); eskatu diote sindikatuek (4); eskatu dute sindikatuek (6); eskatu zuten sindikatuek (4); espero dute sindikatuek (4); euskal herriko sindikatuek (3); euskal sindikatuek (5); gaitzetsi dute sindikatuek (5); gipuzkoako eraikuntzako sindikatuek (4); gura dute sindikatuek (3)

esako sindikatuek (3); ikasleen sindikatuek (3); iragarri dute sindikatuek (4); izar taldeko sindikatuek (3); jaurlaritzak eta sindikatuek (3); jo dute sindikatuek (3); kritikatu dute sindikatuek (4); langileek eta sindikatuek (3); langileen sindikatuek (6); metalgintzako sindikatuek (3); montañ nahi dute sindikatuek (13)

ontziolako sindikatuek (3); patronalak eta sindikatuek (7); politikoek eta sindikatuek (3); salatu dute sindikatuek (28); salatu zuten sindikatuek (5); sektoreko sindikatuek (3); sepik eta sindikatuek (6)

sindikatuek adierazi (5); sindikatuek argi utzi (3); sindikatuek aurkeztutako (3); sindikatuek aurreratu (3); sindikatuek azaldu (5); sindikatuek azpimarratu (5); sindikatuek azpimarratu zuten (3); sindikatuek bat egin (6); sindikatuek batera (4); sindikatuek batzarra (3); sindikatuek begi onez (4); sindikatuek berretsi (4); sindikatuek deitoratu (3); sindikatuek deitu (3); sindikatuek deiturik (3); sindikatuek deituta (24); sindikatuek deitutako (7); sindikatuek diote (3); sindikatuek diotenez (6)

sindikatuek egin (7); sindikatuek egin dute (3); sindikatuek egindako (9); sindikatuek eginiko (5); sindikatuek elkarrekin (4); sindikatuek elkarretaratzea (6); sindikatuek enpresarekin (3); sindikatuek erantzun (6); sindikatuek eta enpresaburuek (5); sindikatuek eta ikasleek (3); sindikatuek eta patronalak (11); sindikatuek eta sepik (4); sindikatuek gaitzetsi (3); sindikatuek gogor gaitzetsi (5); sindikatuek gogor kritikatu (3); sindikatuek gogoratu (3)

sindikatuek iragarri (6); sindikatuek iragarri dute (3); sindikatuek jakinarazi (3); sindikatuek langileen (4); sindikatuek mobilizazioak iragarri (3); sindikatuek nabarmendu (5); sindikatuek nabarmendu dute (3)

sindikatuek ohartarazi (7); sindikatuek ohartarazi dutenez (4); sindikatuek osatzen (4); sindikatuek proposatutako (3); sindikatuek salaketa (3); sindikatuek salatu (24); sindikatuek salatu dute (8); sindikatuek salatu dutenez (6); sindikatuek salatu egin (4); sindikatuek sepiri eskatu (3); sindikatuek sinatu (4)

sindikatuek uste dute (7)

taldeek eta sindikatuek (3); taldeko sindikatuek (3)

zuzendaritzak eta sindikatuek (3)

sindikatuekin adostu (3); sindikatuekin batera (6); sindikatuekin bildu (3); sindikatuekin bilduko da (4); sindikatuekin egin (4); sindikatuekin eta alderdiekin (3); sindikatuekin hitzartu (4); sindikatuekin izandako (3); sindikatuekin lortutako (3); sindikatuekin negoziatu (8); sindikatuekin negoziatu beharreko (3); sindikatuekin negoziatuko (3)

alderdi eta sindikatuen (4); alderdien eta sindikatuen (5); enpresaburuen eta sindikatuen (3); enpresaren eta sindikatuen (3); europako sindikatuen (9); europako sindikatuen konfederazioak (3); europako sindikatuen konfederazioko (3); patronalaren eta sindikatuen (5)

sindikatuen aburuz (8); sindikatuen arabera (49); sindikatuen artean (28); sindikatuen arteko (55); sindikatuen arteko batasuna (4); sindikatuen arteko desadostasuna (3); sindikatuen arteko desadostasunak (4); sindikatuen aurka (3); sindikatuen batasuna (4)

sindikatuen egoitzen (3); sindikatuen esanetan (10); sindikatuen eskaera (4); sindikatuen eskaerak (5); sindikatuen eta enpresaburuen (3); sindikatuen eta langileen (3); sindikatuen eta patronalaren (4); sindikatuen eta patronalen (4); sindikatuen eta zuzendaritzaren (5); sindikatuen haserrea (3); sindikatuen helburua (4); sindikatuen hitzetan (3)

sindikatuen iritzia (4); sindikatuen iritziz (13); sindikatuen irudiko (5); sindikatuen izenean (3); sindikatuen jarrera (11); sindikatuen konfederazioak (6); sindikatuen konfederazioko (5); sindikatuen konfederazioko idazkari (3); sindikatuen kritika (3); sindikatuen kritikak (5); sindikatuen lana (5)

sindikatuen ordezkariak (3); sindikatuen ordezkariek (4); sindikatuen ordezkaritza (5)

sindikatuen ustez (16)

alderdi eta sindikatuetako (5)

sindikatuetako idazkari (6); sindikatuetako idazkari nagusiek (3); sindikatuetako kideak (7); sindikatuetako kideek (7); sindikatuetako ordezkariak (46); sindikatuetako ordezkariak bildu (3); sindikatuetako ordezkariei (4); sindikatuetako ordezkariek (47); sindikatuetako ordezkariekin (3); sindikatuetako ordezkarien (4)

alderdik eta sindikatuk (4); politikok eta sindikatuk (4); sindikatuk sinatu (4)

abokatu euskaldunen sindikatuko (3); cgt sindikatuko idazkari (3); cgt sindikatuko ordezkariak (3); ela sindikatuko idazkari (4); herri arteko sindikatuko (3); korsikako langileen sindikatuko (4); lab sindikatuko idazkari (14); lab sindikatuko kideak (4); langileen sindikatuko (4); nekazarien sindikatuko (6)

sindikatuko arduradunak (5); sindikatuko arduradunek (4); sindikatuko bazkideek (3); sindikatuko bozeramaile (5); sindikatuko buruak (3); sindikatuko idazkari (55); sindikatuko idazkari nagusi (19); sindikatuko idazkari nagusia (9); sindikatuko idazkari nagusiak (20); sindikatuko idazkariak (5); sindikatuko kide (12); sindikatuko kidea (4); sindikatuko kideak (14); sindikatuko kideek (10); sindikatuko lehendakari (3); sindikatuko ordezkari (5); sindikatuko ordezkaria (3); sindikatuko ordezkariak (17); sindikatuko ordezkariek (12); sindikatuko presidenteak (3)

sindikatuok salatu dutenez (3)

sindikatuon arabera (3); sindikatuon esanetan (3); sindikatuon ustez (7)

sindikatutako ordezkariek (3)

langile sindikat (6)

cfdt sindikata (7); cgt sindikata (4); elb sindikata (3); lab sindikata (3)

cfdt sindikatak (13); cgt sindikatak (9); ehne sindikatak (3); elb sindikatak (25); euskal sindikatak (4); fdsea sindikatak (3); herrien sindikatak (4); lab sindikatak (11); laborari sindikatak (4); langile sindikatak (13); sindikatak jakinarazi (3)

garaziko sindikatek (3); langile sindikatek (4); langileen sindikatek (3); sindikatek deiturik (4)

cfdt sindikateko (3); ehne sindikateko (3); elb sindikateko (6)

sindikaten arabera (6); sindikaten sustenguarekin (3)


sindikatu2, sindika, sindikatzen da ad sindikatu batean afiliatu.

Tarteko hilabeteetan, ekialdeko herrialdeetan gauzak mugitzen hasi ziren, eta lantegietan egindako presioa zela eta, Poloniak sindikatzeko askatasuna lortu zuen. soldata igoera eta sindikatzeko eskubidea aldarrikatzegatik metrailatu eta hil zituzten langile batzuei buruz ari gara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 108. orr.

Eguberri, urtats eta jaietako Jacquesek derrigorrez laneko aukeratzen zuen, sindikatzea garesti ordainarazi nahiko bailion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Sindikatua zen eta, langileen dretxoak ongi ezagutu beharrez, maiz biltzarretara zihoan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.


sindikatuburu (orobat sindikatu buru) iz sindikatu baten burua.

Mintzatu zen Jean-Louis Caset sindikatuburua, sindikatuaren betebeharrez eta azpimarratu sindikatuaren diru sartze bakarrak direla artzainek ordaindu bazkasariak eta oihanen salmentak.  Herria   2002-12-12

«Nigeriako barne politikan nahastu dira, eta gobernuarekin bat egin dute gure jendea zapaltzeko» salatu zuen NLCko sindikatuburuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Aurrera egiteko ahaleginak sindikatuburu, burges ezkertiar, apaiz konprometitu eta urte haietako borrokak harremanetan jarritako hainbat pertsonaiatan haragituak.  Berria - Kultura   2004-09-08

Sindikatu buru guztiak elkarren artean bildu behar lirateke, beren artean ikusteko zein helburu dituzten eta gero zein baldintzetan ariko diren elkarrekin lanean.  Herria   2001-11-15


sindikazio iz sindikatu batean afiliatzea.

Sindikazioaren bitartez, toki agenteen arteko lankidetza formulak zabaltzen dira, bai telebisten kudeatzaileen artean, baita tokiko ikus-entzunezkoen alorreko enpresekin ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18


sindrome 1 iz eritasun baten ezaugarri diren sintomen multzoa.

Arraza, kultura eta gizarte maila guztietan gertatzen da Touretteren sindromea; ohituta dagoenak aski du begirada bat ezagutzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Sindromearen sintoma guztiak dituzu –Gorkak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.

Sindromearen ezaugarriak honako hauek ziren batik bat: tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek, Churg-Straussen sindromea delakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Nagusiengan ere gara daiteke autismoa, edo autismoaren antzeko sindromeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Halako gaixotasuna, itsutasun psikiko erabatekoa (Antonen sindromea esaten zaiona), kasurako, apoplexia baten ondorioz gerta daiteke, garuneko ikusmen-aldeetan hondamena larria bada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Fiskalak Carmen Lopezen lekukotzaren baliogabetasuna eskatu zuen, bere deklarazioak Stockholmeko sindromearen eraginez eginak zirelakoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.

Hiesa (Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea) gaitz bat da, GIB Giza Immuno-Eskasiaren Birusak eragiten duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

"Bagoiko azkenaren sindromea" deitzen zaio honi arrazakeriari buruzko ikerlarien artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.

21. kromosoma, esaterako, Down sindromearekin erlazionatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Pickwick sindromean, arnasaren depresio larria eta odol guztia oxigenatzeko gutxiegitasuna gertatzen dira, garuneko arnasgunearen depresioari lotuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Ez nion nabaritzen ez amnesiaren, ez lobulu frontaleko sindromearen aztarnarik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Fibromialgia sindrometzat hartzen da soilik, ez gaixotasuntzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

2 (izenondoekin)

Haren amnesiaren tragedia urteekin batera gero eta handiago bihurtu zen, nahiz eta amnesiak berak, haren sindrome neurologikoak, lehen bezalatsu iraun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Litekeena da ibilera sindrome genetiko batekin lotuta egotea.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Nik ez dut uste sindrome psikiatriko larri bat duen gaztearen gaitzaren iturria droga denik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Txantxazaletasun mota hori, izan ere, oso berezkoa da sindrome orbito-frontaletan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hipokondria sindromera itzuli zen Ana Luisa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.

Abstinentzia sindromeak, dardarak, buruko minak, botagurea, konbultsioak, izerdi botatzeak, makalaldiak eta delirium tremensa eragiten dutela dio.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Handik gutxira, jakin nuen alkoholaren abstinentzi sindromearen ondorio direla delirium tremens-ak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 101. orr.

Bihotzeko arazoak, dislipemia, hepatopatia, gaixotasun neurologikoak eta depresio sindromea.  Berria - Gaiak   2004-11-21

4 irud/hed

Mexikar sindromea edo nazioarteko finantzaren arriskuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Gero, sorkuntza krisia ezagutu zuten, hirugarren elepearen sindromea deitutakoa alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Ezagutzen dut hizlariaren sindrome hori: behin hitzaren dohaina biziberrituz gero zaila da gelditzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.

Eskua paralizatzen zidan patata purearen sindromearen berri eman nion.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 67. orr.

Rezolako tximiniaren sindromeak jota nengoela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 100. orr.

Aizkolariaren sindromea sartuko zait koadrodun alkandora honekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Nire ustez, Mendebaldea-Ekialdea sindromeak jota jaio da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.

"Prentsaurrekoaren sindromea" erraten diot nik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Eguraldiaz mintzo direnen sindromea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abstinentzia sindromea (3); aspergerren sindromea (7); down sindromea (5); downen sindromea (7); esne behiaren sindromea (3); golkoko sindromea (3); sindromea duten (7); sindromea dutenek (3); touretteren sindromea (17); touretteren sindromea duten (3); ulises sindromea (7)

abstinentzi sindromeak (3); heriotzaren sindromeak (6); heriotzaren sindromeak jota (4); sindromeak jota (10); touretteren sindromeak (4)

touretteren sindromean (5)

heriotzaren sindromearen (3); sindromearen ondorioz (3); touretteren sindromearen (5)

touretteren sindromeari (3)

sindromepean bizi (3)


sindromedun izlag aipatzen den sindromea duena.

Aste bikaina izan zen benetan, hango arduradunetako bat, Shane, Touretteren sindromeduna, laguna bainuen, eta, gezurra badirudi ere, ederki moldatzen baita autismorik sakonena duten umeekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

Zama handiegia ezarriz gero, edo leher eginda zegoenean, atzera-aurrera ibiltzen zen itsutasun fisikoaren mugan, eta are Antonen sindromedunen itsutasun psikiko erabatekoaren mugan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Erdi eraso, erdi tik alegia, Touretteren sindromedun petoen erara moldatutako ongietorri-keinu bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.


sinekdoke iz hitz bati berez dagokiona baino zentzu zabalagoa edo estuagoa ematean datzan irudia.

Nozio bat berez beste zerbait esan nahi duen hitz baten bidez adierazteari deitzen zaio sinekdokea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Arima hitzak gizaki bizia adierazten duela, horko iruzkin egileak ikusi duen bezala, sinekdokearen itxurak hartzen baitu osoaren ordez zati soila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

Atalak osotasuna izendatzen duen sinekdoke berezi horretan filosofiak bere buruarekiko antzinatik daukan konpromiso baten aipamena egiten da agian.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Erretorika-poetika bikoaren lehen osagaia sinekdoke bat da berez, osotasuna izendatzen baitu (erretorika) haren zati bat adierazteko (elocutioaren teoria).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Bere-bereak ditu kazetariak sinekdokea eta metonimia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.


sinergia 1 iz hainbat eragile edo elementuk batera jarduteko ekintza, ondoriotzat bakarkako emaitzen batze hutsa baino emaitza ahaltsuagua ematen duena.

Etorkizunari begira ere, elkarlan horrek berebiziko garrantzia izaten jarraituko du: sinergiak sustatu eta garatu behar dira, baita baliabideen erabileraren optimizazioa bilatu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Europako bost talde ahaltsuenen artean segitu gura du kooperatibak eta, horretarako, sinergiak bultzatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

«Harremanak eta sinergiak bultzatzea ere bada helburu», azaldu du Garazi Andonegik.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Gainerako herri mugimenduekin sinergiak lortu behar direla azpimarratu du talde ekologistak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Talde berriak 2006rako mozkinak emango dituela uste du Santanderreko Zuzendaritzak eta 560 milioi euroko sinergiak ere lortuko direlakoan dago.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Geure enpresen eta atzerrikoen artean sinergiak bilatzen lagundu behar dugu.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

«Sinergiak» eragin nahi dituzte zientzia eta teknologiaren alorrean, enpresen kudeaketan eta giza baliabideen garapenean.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Desio izeneko tranbia irakurri ahala, ziurrenik zuk ere atzemango dituzu Stanley Kowalski eta Blanche DuBois protagonisten sinergia osatzen duten bost osagai nagusiak: indarkeria, pertsonaien jatorri kontraesankorra, sexualitatea, bakardadea eta egia/gezurra erlazioa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.

Gaur egungo erretorikan, aldiz, diskurtsogintzan etengabe, sinergia bidez eta elkarri eraginez diharduten alderdiak dira kanonak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

2 (izenondoekin)

Halaber, nazioaren garapenerako «sinergia berriak» sortu behar direla eta «ikuspegi endogamikoak apurtu» beharra dagoela iritzi zion Sotok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Hazkunde eta diziplina fiskalaren arteko sinergia hobeak lortzea da helburua.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Indar politiko desberdinen arteko «sinergia plurala» lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Sektore pribatuarekiko sinergia ereduzko baten bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez dago inongo sinergia aprobetxamendurik, eta ez du aldaketa politikorik ordezkatzen», esan zuen Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


sinesbera (orobat sinisbera g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesbera agertzen da) 1 izond/iz sineskorra.

Sinesberak ginen, eskarmentu gutxikoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Ez naiz oso sinesbera; oraintxe bertan ere, dudak dauzkat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 127. orr.

Jainkoak ez ninduen bertze anitz jende bezain sinesbera egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Nork ez daki itxuratasun sentikorrak arrazoiaren indarra duela herri sinesbera eta txundierrazean?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Ez ulertzera, ez bilatzera, ez jakitera ohituta zegoen behinolako arraza sinesberakoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.

Piztia beratua (hozbera, minbera, gaixobera, sentibera, bihozbera, sinesbera) edo beratzen jarritakoa...  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Hainbeste gerra eta errege istilu bizi izan dituen euskal lur sinesbera honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Hil behar duten ardi bat baino sinesberagoa baitzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Geroztik, edonolako gezurren aurrean sinesbera izaten jarraitzen badut ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 137. orr.

Santo Domingon jendea oso sinesbera da sorgin eta azti kontu horietan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Orain jendea antibiotikoetan sinesberago da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Bizitza horiek idatzi dituztenei batzuetan sinesberegiak izatea egotz badakieke ere Jainkoak ezbairik gabe egin dituen gauzez, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

Sinesberak izutzeko asmaturiko ipuina da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

2 (adizlagun gisa)

Deabruak, sinesbera eta mesfidantzarik gabe, erantzun zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Gure herriska bixion arima pixarra pozointzera sartu den azken funtzionario berria, eta honen esanera erne eta sinesbera jarri den herriskotako jendaje ikasi informatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso sinesbera (3); sinesbera egin (3)


sinesberatasun iz sinesbera denaren nolakotasuna.

Bere xalotasun eta sinesberatasuna zela eta, era guztietako txantxa eta azpikeria klase guztien xede izan zen Temple hasieran.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Mikel Strogoffek bere lagunaren duda-muda ulertu zuen, nahiz haren sinesberatasunarekin bat ez egin inola ere pasatzen diren erbiak direla-eta, eta lasaitzen saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Hain baita handia gizonon ergeltasuna, baldin beldurra eta sinesberatasuna ehun berean bilbatzen eta irazkitzen badira eta gorputz-arimetako endrezera, juntura eta parte guztietarat hedatzen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.


sinesbide iz sinesmena. ik sinespide.

Ideologia edo sinesbide liberalak behin eta berriz kontrakoa dioen arren, lana eta lurra ez dira ekoizpen faktoreak, gizartearen funtsa baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

Mendebaldeko munduaren aldeko desberdintasun honek bazirudien, batez ere, kristautasunaren espirituaren etengabeko eraginari zor zitzaiola, artean galdu gabea zuelarik bere agintea Mendebaldeko gizon-emakumeen bihotzetan, nahiz eta hauen gogoek errefusatua zuten kristautasunaren egia iraunkorrak filosofia heleniko paganoaren hizkera iragankorrera aldatu zituen sinesbidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.


sinesdun ik sinestun.

sinesgabe (orobat sineskabe g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgabe agertzen da) 1 izond sinesten ez duena¸ bereziki sinesmen erlijiosoa ez duena. ik fedegabe.

Atzerritar sinesgaberik, kutsaturiko inor ez baita berriro zuregan sartuko.  Elizen arteko biblia   Is 52,1

Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako.  Elizen arteko biblia   Erm 1,18

Sinesgabea izanik ere, katedralaren ilunpeko espazio hotz, isil eta handi hartan bakarrik aurkitzen omen zuen atseden aski, bere buruaz beste ez egiteko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.

-Herri honetako biztanleak sinesgabeak eta arriskutsuak dira -argitu zion nekazariak-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 142. orr.

Kontuan izanda musulman eta kristauak ofizialki "sinesgabeak" zirela batzuk besteentzat, eta fanatikoki esklusibistak ziren bi erlijio judaiko horien aldekoak kronikoki gerran zeudela, miragarria gerta dakiguke borrokalari haiek elkarrenganako sentitu zuten begirune-maila.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Ni bezain sinesgabea zen ordurako, fede guztia abertzaletasunari emanik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 76. orr.

2 irud/hed

Herri sinesgabearen aurka bidaltzen dut, haserretu ninduen herriaren aurka.  Elizen arteko biblia   Is 10,6

Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen.  Elizen arteko biblia   Heb 11,7

Haien gaiztakeriaren lekuko, hor da oraindik lur idorra ketan, garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin, bai eta gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,7

Ez dezala zuetako inork bihotz gaizto eta sinesgaberik izan.  Elizen arteko biblia   Heb 3,12

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,13

4 (adizlagun gisa)

Izan ere, ez dira gutxi Europari sinesgabe begiratzen dioten britainiarrak.  Berria - Mundua   2004-04-21

• 5 iz sinesten ez duen pertsona.

Ordurako sinesgabe hutsa nintzen, baina hain zuzen horrexegatik ez zitzaidan axola erlijiozko klasea jasotzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Ez nahasi sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak?  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,14

Behin gertatu zen, anaia batzuk sinesgabeen lurraldeetara iritsi zirela, eta han musulman batek, errukiturik, jatekoa erosteko behar zuten dirua eskaini zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.

Zer espero lezake sinesgabeak Jainkoak bizia kenduko dionean?  Elizen arteko biblia   Jb 27,8

Sinesgabeei dagokien heriotza lotsagarria izango duzu atzerritarren eskutik.  Elizen arteko biblia   Ez 28,10

Baliteke hauxe izatea benetako sinesgabea, pentsatu zuen errabinoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Liburutegira jo nuen: erran nahi baita, Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira, Meka bezala sinesgabeentzat guztiz itxirik dirauen tenplu hartara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.      - 1. orr.

6 sinesgabeko izlag sinesgabea.

Agorra da sinesgabeko jendea, suak suntsituko ditu eroskeriazaleen etxeak.  Elizen arteko biblia   Jb 15,34

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesgabe horiek (6)

sinesgabeen artean (4); sinesgabeen aurka (4)


sinesgabetasun 1 iz sinesterik eza; sinesgabea denaren egoera edo nolakotasuna.

Alauiri «gaizkiaren ikur eta sinesgabetasunaren agente» izatea leporatzen dio ahotsak.  Berria - Mundua   2004-06-24

Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zizkien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako.  Elizen arteko biblia   Mk 16,14

Sinesgabetasun beraz erreakzionatu nahi izan nuen Alos-Torreako gertakariak amestu eta hurrengo goizean bele batek kua-kua eginez esnatu ninduenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

Irribarrea sentitzen du ezpainetan, sinesgabetasunak ekarri ohi duen ezpain zabaltze arin bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Boninok sinesgabetasun zeinuren bat atzeman bide zuen nirean, zeren bere jarduna moztu eta, halako doinu apur bat minduan, esan baitzidan: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.


sinesgabezia iz sinesgabetasuna.

Eta ez kristauak bakarrik, sarrazenoak eta sinesgabeziaren ilunpetan daudenak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.


sinesgai iz fedez sinetsi behar den gaia. ik sineskizun; dogma.

Fedeko sinesgaiak argitasunez eta trebetasunez ulertzen dituzte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Honako Tratatu honek [...] Torah-ren zientzia bere errealitatean aztertzea du helburu, edo hobeki esan, gure Legearen egia ariman sinesgai gisa ezarria daukan gizon erlijiosoa argitzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.


sinesgaitz (orobat sinisgaitz g.er. sinisgatx g.er. eta sineskaitz g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgaitz agertzen da) 1 izond nekez sinets daitekeena, sinesten zaila. ik sinestezin.

Berehalakoan, halako ausardia sinesgaitz batez, eskutik heldu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

Mirakulu sinesgaitz baten eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

Alemaniarren okupazioaren denboran, eta Parisen bizi ginela, bi bidaia sinesgaitz egin genituen Hego Euskal Herrira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 64. orr.

Torturak bere horretan dirauela esan zuen, Auzitegi Nazionalean 18/98 bezalako epaiketa «sinesgaitzak» egiten direla.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Irribarre sinesgaitza egin nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 67. orr.

Gol sinesgaitz bat sartu du Mendietak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 43. orr.

Egiaz, Botanikoa oasi sinesgaitza da, Pradoko zirkulazioaren burrunba ikaragarria urruntzen duena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Sinesgaitza da honelako leku baten ondo sentitzea, baina ni ondo sentitzen naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Sinesgaitza da, hala ere, Frantziskok Sultanaren aurrean bere espiritutik hain urruti dagoen argudioa erabili izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.

Roberti sinesgaitza zitzaion batzuetan horrelako haur batek hain ulermen izugarria izatea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

Aliziari sinesgaitza iruditzen zaio oraindik bart gertatutakoa, amets hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 159. orr.

Sinesgaitza gertatuko litzaizueke guretarrek zer hartu duten sorgintzeko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.

Sinesgaitz gertatzen zait Maximilian plaza inoiz toki baketsu edo atsegintzat hartu izana.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 24. orr.

Aski sinesgaitza da arma horrek gure garaia arte irautea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Zure istorioa erabat sinesgaitza da eta badakizu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

Sinesgaitza edo ez, egia da.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 119. orr.

Suharki, aberri-zale agertzen direnen diskurtsoen muina sinesgaitzago zait, manipulazio hutsa irizteraino batzuetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

Oraindino ere bonba-zulo erabat sinesgaitzak ikusi ahal dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Egosketen lurrinak eta usain sinesgaitzenak sortzen ziren han.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako, kontakizunik sinesgaitzena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Modu sinesgaitzean antzezten zituen animaliekiko sexu egoerak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Realak, modu sinesgaitzean, markagailuari buelta emanez irabazi du partida.  Berria - Kirola   2004-11-23

2 (adizlagun gisa)

Ez nintzateke ausartuko esaten pozik, harriturik edo sinesgaitz galdetu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.

Diruagatik?... -sinesgaitz begiratu zion, kirtenkeriaren bat entzun izan balu bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.

Sinesgaitz behatu nion, nekizkien guztiak kontatzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

-Benetan? -galdetu nion sinesgaitz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Burua astindu nuen, sinesgaitz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

Ezker-eskuin mugitu zuen burua, sinesgaitz.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.

3 irud/hed

Begi sinesgaitzez begiratzen zioten Agustinari gizonak eta neskatoak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 171. orr.

• 4 iz sinesgogorra den pertsona.

San Tomas bezalako sinesgaitz eta sinesgogor hanitx beita eüskaldünen artean ere.  Herria   2001-05-31

Laborari debota eta fraile sinesgaitza elkarrekin ehortziak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 200. orr.

Santo Tomas sinesgaitzak, aurreko agerkundean ez baitzegoen beste lagunekin, esaten du: "Ikusten ez badut, ez dut sinetsiko".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

Sar ezak hemen behatza eta ikus ezak egia, eta ez adi izan sinesgaitza, baizik sinestuna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

Oraingoan aurrez aurre begiratu nion, mirari baten aurrean sinesgaitzok begiratu ohi dugun harridurarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Merkatari zuhur bezala, aurkitutako harribitxia sinesgaitzen begietatik ezkutatzen zuen eta, bere gauza guztiak salduz, hura erosi nahi zuen isilpean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

5 sinesgaitz egin (orobat sinesgaitza egin)

Izan ere, antigoaleko jende askorentzat, bihotza baitzen kontzientziaren organoa eta burua sentimenduena, orain burmuinaz pentsatzen dugula hain begi-bistakoa denean, inoiz bestela izan zitekeenik ere sinesgaitz egiten zaigun arren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Sinesgaitz egiten da hemen iturriko ura ez edatekoa izatea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.

Ikusleari sinesgaitza egiten zaio Jose Garfia hiltzaile gupidagabearen onbideratzea.  Berria - Kultura   2004-09-21

Öchlerrek harrituta begiratu zidan, sinesgaitza egingo balitzaio bezala nire ezjakintasuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

Sinesgarri izan nahi zuten hitzek, ordea, sinesgaitz egin zuten kontatutakoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

· Sinesgaitz samarra egiten baitzitzaidan tipo bitxi hura halako aingeru baten aita (edo aitaordea behinik behin) izatea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Ez zuen sinetsi nahi Justina don Leonardorekin ezkontzera zihoanik; are sinesgaitzago egiten zitzaion bezperan elkarrekin bizi izandakoa akordura zetorkionean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesgaitz begiratu (3); sinesgaitz egiten (4)

sinesgaitza bada ere (3); sinesgaitza badirudi ere (3); sinesgaitza da (27); sinesgaitza dela (3); sinesgaitza dirudien arren (3); sinesgaitza egiten (4); sinesgaitza iruditzen (4); sinesgaitza izan (3); sinesgaitza zen (4)

modu sinesgaitzean (3)


sinesgaizki adlag era sinesgaitzean.

Pasaiak nolabait inpaktatu egin zuen, eta gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.

Zeinen sinesgaizki tristea den dena: galitziar aberetu eta errukigarriok, sinagogen hondakinok, bizitza doilor hau, gertakari izugarriak inon, zeinen isla baizik ez dugun ikusten...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 16. orr.


sinesgaiztasun (orobat sineskaiztasun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgaiztasun agertzen da) 1 iz sinesgaitza denaren nolakotasuna.

Ez nion hitzik ere sinetsi, jakina... eta dibertigarria gertatu zitzaidan nire sinesgaiztasuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Nire sinesgaiztasuna jarrera intelektual zuhurraren ondorioa ez, baizik eta gabezia baten emaitza iruditzen baitzitzaidan behingoz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Ez nuen ondo ezagutu Harry, baina nahitasuna hartu nion modu berezi batez (aldez miresmenez, aldez harriduraz, aldez sinesgaiztasunez).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.

Haren sinesgaiztasuna sinesgarri zait eta gainera osoki fededuna balin bada, Gaizkiaz ez dituela aski gogoetak egin botako diot.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 90. orr.

Zenbat eta handiagoa delituaren basatikeria eta gorabeheren sinesgaiztasuna, orduan eta txikiagoa testiguen sinesgarritasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

2 irud/hed

Guztietariko urrunena, miragarriro geldoa, elezaharrezko eta sinesgaiztasunezko beztidura lodi batean bildua, eta haragi-printz bakoitzez bere osabatasunean fosilizatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.


sinesgarri (orobat sinisgarri g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgarri agertzen da) 1 izond sinestekoa, sinesteko modukoa. (pertsonez mintzatuz)

Haren ahotik neuk entzunak eta testigu sinesgarri eta probatuengandik jaso ditudanak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 180. orr.

Hurbileko buruzagi sinesgarri bat bilatzen zuten hautesleak bereganatzea lortu duen fenomeno politiko bat.  Berria - Harian   2006-01-17

Kabinetean dauden hutsuneak Ŧsunita sinesgarri eta ordezkatzaileek betetzeaŧ espero duela adieraztearekin batera.  Berria - Harian   2005-04-30

Ezinbestekoa zen abestea, ezinezkoa egingo zitzaidan Cash sinesgarri bat izatea benetan abestu gabe.  Berria - Kultura   2006-02-03

Gatazkan baino, gatazkak inguratuta bizi diren pertsonaia sinesgarriak eraikiz.  Berria - Kultura   2004-10-19

2 (gauzez mintzatuz)

Idatzia dago ere eta lekukotasun sinesgarriz frogatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

-Oso arrazoi sinesgarriak eman ditu -esan zuen Trumbellek-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 239. orr.

Beraz lehenbailehen asmatu behar zuen aitzakia sinesgarri bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Fedea sinesgarria eta bizigarria da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

Hautesle asko ez daude Bushekin gustura, baina ez dute uste Kerry alternatiba sinesgarria denik.  Berria - Mundua   2004-10-23

Andreas isilik egon zen une batez, argibide sinesgarri baten bila.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

Trikimailu sinesgarriren bat topatu beste erremediorik ez daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau. nork epai lezake zer den posible eta sinesgarri.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,15

Erantzuna ere prest daukazu, eta sinesgarria gertatzea espero duzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.

Agidanez, jendeak sinesgarriagotzat hartzen ditu argazkiak ilustrazioak baino.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.

Natura, lege eta graziaren testigantzak baietsia gertatuko da egiazko eta sinesgarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 407. orr.

Gezur txiki bat kontakizuna sinesgarriagoa egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 103. orr.

Kontzentrazio-efektu horrek modu sinesgarrian esplikatuko luke airean oso kontzentrazio txikian dauden gai batzuk detektatzeko gaitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Artista izan behar da hain eszena zailak hain modu garbian eta sinesgarrian filmatzeko!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Era sinesgarrian beti.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ez nintzen arras sinesgarri agertu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

-Inork ez dik egindakoa eskertuko -esan dizu, sinesgarri, konbentzitzeko asmoz-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.

Markesaren alabari benetan gertatu omen zitzaiona kontatzen hasi zitzaidan emakumea, kontagai zituenak une hartantxe bere begien aurrean gertatzen ari balira bezain bizi eta sinesgarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

4 modu sinesgarrian (orobat era sinesgarrian)

Kontzentrazio-efektu horrek modu sinesgarrian esplikatuko luke airean oso kontzentrazio txikian dauden gai batzuk detektatzeko gaitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Bada beste alderdi bat Barojaren baitan inoiz ez zuena modu sinesgarrian garbitu: familia hurbilaren gorabeherak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Artista izan behar da hain eszena zailak hain modu garbian eta sinesgarrian filmatzeko!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Era sinesgarrian esan behar diegu gatibuei inork ez dakiela non dauden eta kanpoan inor ez dela beraietaz kezkatzen.  Berria - Mundua   2004-06-23

Gizakiaren motibazioek eta zorteak ere eragin ederra dute istorioan, eta era sinesgarrian txertatzen ditu narrazioan.  Berria - Kultura   2006-01-25

· Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 34. orr.

5 sinesgarri egin

Pertsonaia erabat sinesgarri egin zuen eszenifikazioari esker.  Berria - Kultura   2004-02-01

Zein da, zure ustez, obra bat sinesgarri egiten duen elementua?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 247. orr.

Acqua Sappone taldeko txirrindulariak ezinezkoa zirudiena lortu du, sineskaitza zena sinesgarri egin du: Alessandro Petacchi garaitzea. Ozenegi abestuz gero, gaitzeko arazoak izango ditu bertsolariak eszena sinesgarri egiteko.  Berria - Kirola   2004-05-18

Kontatzen duena edo idazlea istorioan sartuta sumatzeak egiten du obra bat sinesgarri. · Niri sinesgarri samar egiten zait Satrustegiren susmoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesgarri egin (4); sinesgarri egiteko (3); sinesgarri egiten (8); sinesgarri izan (3); sinesgarri izateko (8)

benetakoa eta sinesgarria (3); erabat sinesgarria (5); ez da sinesgarria (12); fedea sinesgarria (3); guztiz sinesgarria (3); oso sinesgarria (6); sinesgarria da (13); sinesgarria dela (7); sinesgarria den (4); sinesgarria egin (3); sinesgarria eta bizigarria (3)

sinesgarriago egiten (3)

sinesgarriagoa da (3)

ez dira sinesgarriak (5); oso sinesgarriak (3); sinesgarriak ziren (3)

era sinesgarrian (3); modu sinesgarrian (6)

froga sinesgarririk (5)

sinesgarritzat jo (4)


sinesgarriki adlag era sinesgarrian.

Eta, bistan da, ahulezia honek galaraziko dio asmaziozko fabulazioa -zeinean denok, nork gehiago nork gutxiago, hartzen baitugu parte-, sinesgarriki erabiltzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.


sinesgarritasun (orobat sinisgarritasun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgarritasun agertzen da) 1 iz sinesgarria denaren nolakotasuna.

Zenbat eta handiagoa delituaren basatikeria eta gorabeheren sinesgaiztasuna, orduan eta txikiagoa testiguen sinesgarritasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

Bere nazioarteko sinesgarritasun eta itzala indartzeko asmoz.  Berria - Harian   2006-01-05

Sinesgarritasuna eman nahi nion istorioari, sinesgarritasuna politikoki zuzena litzatekeen jarreraren aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Ez da egia ETAri Gobernuari baino sinesgarritasun gehiago ematen diogula.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Batzuek diote ospetsuek mezua gehiago zabaltzen dutela; besteek mezuari sinesgarritasuna kentzen diotela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 147. orr.

Beraz, gure susmoak frogatuko balira, edo okerrena, baten batek frogatuko balitu eta ezagutzera eman, gure alderdiak, esan bezala, sinesgarritasuna galduko luke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Gobernu errepublikarrak sinesgarritasuna eta urte hartako hauteskundeak galdu zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Sinesgarritasuna eginen dugun lanak ekarriko dio "Euskal Herriko laborantza ganbarari".  Herria   2004-06-10

Sinesgarritasuna ez duk kontakizunean jokatzen, kontakizunaren prestakuntzan baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Zer sinesgarritasun izan lezake orain?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Ez dakit zer sinesgarritasun duten Lamassoureren hitzek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Bat-bateko aldaketa horren neurriak baldintzatuko du erreformaren sinesgarritasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Iruzur hauekin aldizkari zientifikoen sinesgarritasuna ere kolokan jarri da.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Batzorde berriaren zilegizkotasuna kideen sinesgarritasunean oinarrituko.  Berria - Mundua   2006-05-09

Haren sinesgarritasunaren benetako neurria, egia esateko edo ez esateko duen interesa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Erori diren bertsoaldiak narrazioaren elementuak behar bezala lotu ez eta sinesgarritasunean eragin zuzena izan duelako erori izan dira.  Berria - Harian   2005-12-18

Ni idazlea naiz, eta idaztearen funtsezko legeari baizik zor nion errespetua: sinesgarritasunari.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik, Gipuzkoako Auzitegiak uste du neskaren deklarazioak «sinesgarritasun gutxi» duela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren elkarrizketarako deia positiboa dela esan zuen Aralarrek, baina ez zion sinesgarritasun handirik eman.  Berria - Harian   2005-02-02

Horrek sinesgarritasun handiagoa eman zion informazio sasiko hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Sinesgarritasun handiagoko zeozer asmatu beharko bailitzateke, beste gabe egiak gezurra gainditzea eragingo lukeena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Ikerketa horren emaitzek sinesgarritasun eskasa dute.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Garai urrun haietan, hautagai baten balio eta sinesgarritasun politikoa, mintzaldiaren ondotik eskaintzen zuen aperitifaren oparotasunaren arabera trenkatzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Zinez uste dut Frantziako Elizak bere sinesgarritasun etikoa galdu duela XIX. mende hondarrean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Kristauen komunitatea oso une zaila bizitzen ari da, bere sinesgarritasun morala kolokan baitago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

«Politika publikoak sinesgarritasun osoa galdu du herrialde horietan, eta horregatik alferrik da lege berriak sortzea.  Berria - Gaiak   2004-09-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Komunikazioa, ordea, ez da sinesmen kontua, baizik eta sinesgarritasun kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Lucio Gutierrez presidentearen sinesgarritasun maila %3,9 da.  Berria - Harian   2005-04-20

Argazki-sekuentzia baizik ez da gai -argazkiaren arhkéak berekin duen sinesgarritasun-indarraren eraginez-, horren bortizki ez bada ere, filmeko sekuentziarekin alderatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Vitruvioren kritika estetikoa eta morala da, aldi berean, eta ez da materialen izaerari zor zaion leialtasunean oinarritzen [...] sinesgarritasun-premian baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

Maila sozialean, demokraziaren gaineko halako sinesgarritasun galera garbi bat gertatu da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Aipatu ikerketan, ageri-agerian gelditu zen masa-hedabideek Euskal Herrian duten sinesgarritasun-defizita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Zuzendarien dimisioak soilik emango lioke «sinesgarritasun puntu bat» asteazkeneko bilerari.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Planak duen gabeziarik handiena sinesgarritasun-eza da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beharkizun hori oso kontuan hartu zuten gobernuek, eta, hala, diru-sinesgarritasunaren alde egitea erabaki zuten, diru bakarraren igarobiderako baldintzetan ofizialki ipiniz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesgarritasun eza (4); sinesgarritasun falta (7); sinesgarritasun gehiago ematen (4); sinesgarritasun gutxi (7); sinesgarritasun guztia (4); sinesgarritasun handia (6); sinesgarritasun handiagoa (3); sinesgarritasun handiko (3); sinesgarritasun handirik (8); sinesgarritasun osoa (9)

bere sinesgarritasuna (3); duen sinesgarritasuna (4); salaketei sinesgarritasuna eman (3)

sinesgarritasuna eman (17); sinesgarritasuna eman die (3); sinesgarritasuna ematen (14); sinesgarritasuna ematen dio (4); sinesgarritasuna galdu (15); sinesgarritasuna galdu du (5); sinesgarritasuna galduko (4); sinesgarritasuna irabazi (4); sinesgarritasuna izan (7); sinesgarritasuna izan dezan (4); sinesgarritasuna jokoan (3); sinesgarritasuna kendu (8); sinesgarritasuna kendu zion (4); sinesgarritasuna kentzea (3); sinesgarritasuna kentzeko (3); sinesgarritasuna kentzen (7); sinesgarritasuna kolokan (4); sinesgarritasuna lortu (3); sinesgarritasuna zalantzan (13); sinesgarritasuna zalantzan jarri (8)

ez du sinesgarritasunik (10); ez dute sinesgarritasunik (6); inolako sinesgarritasunik (6); sinesgarritasunik eman (5); sinesgarritasunik ematen (8); sinesgarritasunik ez duela (6); sinesgarritasunik gabeko (4)


sinesgogor 1 izond nekez sinesten duena, zalantzatzeko joera duena; sinesgogortasuna adierazten duena. ik sinesgabe.

Santo Tomas sinesgogorra zen, Kristoren zauria ukitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.

Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.  Elizen arteko biblia   Erm 10,21

Nazi sinesgogor goiargitu hauek ez zekitek kontu hauetaz!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Horregatik egin nien nik ere aurka eta etsaien lurraldera eraman, ea horrela haien barru sinesgogorra apaltzen zen eta zigorra merezia zutela aitortzen zuten.  Elizen arteko biblia   Lb 26,41

Ondo gogoan ditu Mirenek ama lotsatuaren, nekatuaren begirada sinesgogorra, eta alabaren keinu despistatuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Haien bihotza sinesgogor eta desleial bihurtu da; niregandik urruti joan dira; ez baitzaituzte zu gutxietsi, ni gutxietsi naute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Sineskor izatetik, sinesgogor izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Nire sinesgogor aurpegiaren aurrean, zerbait ekartzeko agindu dio seme nagusiari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 66. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Ez naiz fida -iritzi zuen bentazainak, sinesgogor-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Abokatuak burua astindu zuen, sinesgogor Batzuek onartzen. zuten Paulok esana; beste batzuek, ordea, sinesgogor jarraitzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 135. orr.

Sinesgogor bazegoen ere Belasko hasieran, aho zabalik eta miretsita geratu zen azkenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.

-Horrenbesteraino, hortaz? -galdegin zion, artean sinesgogor antzean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Nire lehengusina irribarrez ari zen, oso sinesgogor hura ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

Cartierrek ezetz sinesgogor, felagen espioia dela, goi hauetan harriak baizik ez dituztelako alhatzeko ahuntzek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

-Nola hiltzailea? -erantzun zion Anak zakar samar, hiltzaile kontu hari sinesgogor eginez-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.

• 3 iz sinesgogorra den pertsona. ik sinesgaitz 4.

Zonbaitek maitarzün ütsüz maite dügü arbasoen ganiko hizkuntza, bena San Tomas bezalako sinesgaitz eta sinesgogor hanitx beita eüskaldünen artean ere.  Herria   2001-05-31

Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,22

Halako erruki mugimendu moduko bat izan zen sinesgogor haren inguruan, fraide biltzar batean biraoren bat bota izan balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Baina Bko bi kondesak, gure sinesgogor hura ondoan baitzuten, harekin batera lotu zitzaizkion beren solas partikularrari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 208. orr.

4 izond/iz eszeptikoa.

Sinesgogor samarra da banku pribatuon jardunarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Dirua, bada, ideia edo sineste puru-purua da, dagoen idealik garbiena edo, hobeki esan, zikin-estaliena, eta hargatik esan ohi du herri-jende desengainatu eta sinesgogorrak diru zikina, estalkia kenduz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.


sinesgogorkeria iz sinesgogortasun gaitzesgarria.

Bi egunean oihu eta orro egon zen min izugarriagatik, eta denei azaldu zien ezkutuko bere sinesgogorkeria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Saia gaitezen, bada, atseden horretan sartzen, eta ez dadila inor sinesgogorkerian eror.  Elizen arteko biblia   Heb 4,11

Etorriko da askatzailea, eta sinesgogorkeria kenduko du Jakoben ondorengoetatik.  Elizen arteko biblia   Erm 11,26

Saia gaitezen, bada, atseden horretan sartzen, eta ez dadila inor sinesgogorkerian eror.  Elizen arteko biblia   Heb 4,11

Harrigarria benetan: sinesgogorkeria baztertuta, espirituaren sendaketari gorputzarenak jarraitu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.


sinesgogortasun 1 iz sinesgogorra denaren nolakotasuna. ik sinesgogorkeria.

Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Mutil sendo bat, neskazale eta andre-ehiztari amorratua, hain finko baitzuen gauza orotarako sinesgogortasuna non ez baitzuen eztabaidarik onartzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Ez zion, beharbada, aurre egin nahi ezjakitunen sinesgogortasunari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Haren gorpuzkera mardul haragitsuari begirakune grinatsua jostea, eta seta eta sinesgogortasuna areagotzea dena bat izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Baina gero ezerezera itzultzen zen, sinesgogortasunera, bakardadera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Tomi barre labur bat atera zitzaion, sinesgogortasunezkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

"Lizardiren Onuzki?", galdetu nuen nik erretorikoki, sinesgogortasun kutsu batez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Horregatik, lagunak itxura oneko ikusten duela esan dionean, nekez ezkutatu du sumindura sinesgogortasun-mozorroaren pean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.


sineskabe ik sinesgabe.

sineskaitz ik sinesgaitz.

sineskaiztasun ik sinesgaiztasun.

sineskera 1 iz sinestea, norbaitek sinesten duena. ik sinesmen.

Hirutasunaren misterioa eta Jesusen Mesianismoa dira, hain zuen, juduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Ikasleak harrituta zeuden suaren inguruan sortutako erritu ugarien ondorioz, eta haietariko askok beharrezkotzat jo zuten gizon-emakume haien sineskera eta jokabideak aldatzea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Herritar askoren ordezkari gara eta, horregatik, gure sineskerak albo batera uzten jakin behar dugu, erabaki publikoak hartzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Gure jakintza eta sineskera guziek, analogia klasikoan dute beren lehen sustraia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

Bere ideiak eta sineskerak gorabehera, oso pertsona zintzo eta lagunkoia iruditu zait Said.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

Zazpi arkuko zubi sinboliko honen usarioak, sineskera musulmanaren zazpi betebeharretan ditu bere erroak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Badirudi Nikolas santuaganako sineskera, Santiobideko merkatu eta hiri guneetan kokatu ziren frankoek sartu zutela gure artera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Paganoen gurkerari buruz zeukan jakituria irakatsi zioten liburuek, geroago aipatuko dituenek, sineskera hori, oro har, astrolatrian oinarritzen zela pentsarazi zioten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Herri afrikar askotako sineskeran, hitzaren sorrera gorpuzten baitu kurriloak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Akerra ere ikusi zuten zalditegian, zeren eta, antzinako herri-sineskera zahar baten arabera, abere hori eduki beharra baitago zaldien artean. Kristauen Elizak, zeinen fede-sineskera jakina den, bere baitan filosofoen iritzi horiek [...] oso hedaturik zeuzkaten nazioak bereganatu zituenean, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Etnia, erlijio sineskera eta alderdi politiko guztien arteko oreka nola edo hala errespetatuz.  Berria - Mundua   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure sineskerak (3)


sineskeria (orobat siniskeria g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sineskeria agertzen da) 1 iz sinesgarri ez diren gauzei buruzko sinesmena, arrazoiaren aurkakoa; ikur eta egintza jakin batzuek, modu estalian eta halabeharrez ondorio onak edo txarrak ekartzen dituztela sinestea. ik superstizio.

Sinesmena eta sineskeria nonahi sumatzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Ez nion erran emazte gazteari bere sinesteak sineskeria zirudiela, ene ustez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Elezaharrez betea nuen gogoa, sineskeria eta superstiziozko lurralde honi buruz entzun edo irakurriak nituen historiez betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.

Ez, ez: hamahiru zenbakia harro daramat elastikoan, ez dut horrelako sineskeriarik.  Berria - Kirola   2004-11-20

Sineskeriara emana naiz, eta beti iruditu zait seinale txarra hortzetako zotza lurrera erortzea, beraz, muker samar itzuli nintzen bestaldera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

Oso sineskerietara emana zen; kalearen erditik ibiltzen zen, eta inoiz ez espaloitik; erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara, oraindik ere sineskeriaren ilunpean galduta dabiltzan zure adineko gazteen artean zaudenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.

Erlijioak dituen eta izan dituen betiko arriskuak: dogmatismoa, sineskeria, intolerantzia, indarkeria...  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Lurra sakratua delako sineskeriak gehiago haserretzen zituen bakean ez uzteak baino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

-Herriak uste du gurutzea eskuetatik jausten zaionean hil dela osoro urkatua, baina horiek sineskeriak dira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.

Sorginak, fraideak, txiroak, prostitutak, astoak eta bestelako pertsonaiak erabiltzen zituen ezjakintasuna edo sineskeria salatzeko.  Berria - Kultura   2006-05-06

Filosofiak, ordea, bide luzea egin du geroztik [...] eta izarrak eguzkia piztearekin batera nola, halaxe ezabatuko dira haren aurrean sineskeria guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.

Hortik sortzen dira ere sineskeriak, gizakiez nonahi jabetzen direnak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.

Heriotzaren eta hildakoen inguruko sineskeria eta aurreiritzi sozialen bidegabekeria erakusten ere saiatzen nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Aurreiritzi hura sineskeria bihurtu da eta barna sartu ditu erroak gogo-bihotzetan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Zeltiar sineskeria baten arabera, haurtxo bat intsusaz egindako sehaskan ipiniko balitz, haren galera izango litzateke, ubelduraz eta atximurrez belztuta utziko lukete sorginek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Indioen artean bada sineskeria bat: gaitz asko sendatu egiten direla birjina batekin sexu harremanak izanez gero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 223. orr.

Hilketak ederreztatzeko sineskeria ere tartean sartzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

Niri gorpuzkiak ondratzea eta horrelakoak sineskeriak iruditzen bazitzaizkidan ere, gure kulturan sustraitutako kontuak ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Badabil hor barrena sineskeria bat oso kaltegarria, zerbait berria onartu aurretik zaharra borratu behar dela, alegia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.

Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Hori sineskeria hutsa da; ez du inolako zentzurik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Hiru hauen argitan Jaungoiko bakarraren eta substantzia bakarraren ulertzera iristen gara, sineskeria hutsalak alde batera utzita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

Sineskeria inozo horietako bat zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Sineskeria maltzur eta ilun batek baizik ez dezake plazer hartzea debeka.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.

Fraideen sineskeria zitalak sorrarazitako irudi gorrotagarri eta nazkagarriez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Nik okerrarazi nuen bere egiazko sinestetik [...] gezurrezko sineskeria galgarrietara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Filosofatze zinezkoak ematen digun saririk ederrenetakoa, sineskeria zikinetatik libratzea da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

Gizadi negartsua sineskeria gupidagabearen mende.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.

Abereak hiltzea debekatzen duen legea, alferreko sineskeria batean eta emazteen urrikalkeria batean oinarritzen dela, zentzuzko Arrazoian baino segurago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Beste sineskeria guzietan ere, emetasunaren zantzua hartu izan dio jendeak hego haizeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan, mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherren sineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiztoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Erromatar zaharren garaian, sineskeria berdintsua zegoen indarrean: itsasoratzean, ontzia portura iritsi artean, guztiz debekatuta zeukaten ile-azazkalen ebakitzea eta moztea: ekaitzaren beldurrak hala aginduta, noski.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sorginkeria eta sineskeria klase guztietan sinesten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Jauregiri besotik heltzen nion, eta une orotan markagailua errateko eskatzen nion, ez baitut inoiz begiratzen, sineskeria kontuak direla eta.  Berria - Kirola   2004-04-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denborarekin, herria aspaldiko lokarrietarik, ohidura zaharkituetarik, erlijio sineskerietarik aske sentituko zenean, besterik izanen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Herri sineskeria zaharrok jakin-mina sortu zuten haurrarengan, bizitza osoan iraun zuen jakin-mina.  Berria - Harian   2006-03-03

Herri-sineskeriaren arabera, alfonbran zuloa egiteko bezain indartsua da urdaileko azidoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sineskeria hutsa (3)


sineskeriadun iz superstiziosoa den pertsona.

Galdetu banio hobe: ea mahomatarra ote zen, filmatua izateari hala uko egiteko, edo bestela zernolako sineskeriaduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.


sineskeriatsu izond superstiziosoa.

Ez pentsa, haatik, halako axolagabe erosten zuenik jenero hori: sineskeriatsu izaki erlijozale baino areago, deseroso sentitzen zen kasher´taren arauak hautsirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Nikolasek, sineskeriatsua errusiar gehienen antzera, kibitka gelditu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.


sineskeriazale (orobat sineskeria(-)zale) izond sineskerien zalea dena.

Josefina, sortzez kreol eta sineskeriazalea, Enperadorearen lagun zetorren Baionara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 61. orr.

Eta zinez baitira sineskeriazale, apaizari diote Jainkoari baizik zor ez zaion errespetua eta fedea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

Munduan gorrotoa merezi duen amarik baldin bada, zurea bat, dudarik gabe!; haserrekorra, sineskeria zalea, santujalea, kontakatilua...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Astearteak hortxe baitu, auskalo nondik, bere maldiziotxo elegaitzekoa, ostiralaren pareko, zeinetan zenbait lantxo egitea debekatzen zioten beren buruari baserritar eta artzain sineskeria-zaleenek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.


sineskizun 1 iz fedez sinetsi behar den gaia. ik sinesgai.

Argitasun pixkaten jabe dena erraz samar ohartzen da nik sinesten ditudan zera horiek denak fedetzat, sineskizuntzat eta ideiatzat hartzen ditudala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Fedearen zera honetan gertatzen da gauza bat beste ezertan gertatzen ez dena, eta honelatsu formula litekeena: sineskizunari dagokionez, itsuago eta argiago; zenbat-eta itsuago (sinetsi), orduan-eta argiago (ikusi).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Euskal Herriarekin sinesteak adierazten duena da hori guztia sineskizun bat dela, ikusten (edo entzuten) ez den zerbaitetan sinestea, ez den zerbait badela -edo, okerrago dena, izango dela- uste izatea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

2 sinestea, sinesten den ustea.

Jose Maria Satrustegik [...] bildu zuen sineskizun baten arabera, Donibane gauean ba omen da une bat zeinean harri guztiak ogi eta ur guztiak ardo bihurtzen diren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.

Likantropia, sineskizun ez ezik, metafora ere bada.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.

Mendebaldeko gizakiaren fede nagusia sineskizun hau izan zen beti: unibertsoa legearen mende zegoela eta ez kaosaren esku.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Herodetar asimilazionista zirenen gaitzespena ere bereganatu zuen; hauek juduak "herri berezi bat" zirelako sineskizun irrazionala deitoratzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.


sineskor 1 izond erraz sinesten duena, esaten diotena sinesteko joera duena. ik sinesbera.

Apaiz zahar sineskor bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Aise erakutsi die Bush-ek Amerikano sineskorrei non zagoen gaizkia, nor ziren gaixtaginak.  Herria   2004-01-15

Edozein baldintzatan, menturaz Hokusaien eragin urrunez, kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Jendetasuna, funtsean, animalia sineskor izatetik datorkigu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Begiek ikuspen bat izan zuten, jende sineskorrari mirarietan sinetsarazten dioten ikuspen horietakoren bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Nire segurantza sineskorrean, lasai lokartua nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.

Rudolf enperadorearen izaera sineskorra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Sineskor izatetik, sinesgogor izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

[Filologoa] fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria, letrazko irudipen engainagarrien ezeztatzailea, izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Xiudadekumeak sineskorrak eta toleranteak direla genioen, eta halaxe dira, bai, informazioarentzat, zientziarentzat eta, nola ez!, artearentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Jakina baita gezurtirik handienak izaten direla sineskorrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

• 2 iz sineskorra den pertsona.

Han, zibilizazioaren muga bero hartantxe, ugalduko zen Joan izena, sineskorren ohoretan erruz, eta sineskaitzen desohoretan franko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Baina sineskorrei beste galdera batzuentzat hizpide ez emateko, nahiago dut hau bere horretan utzi.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 455. orr.

Sineskorrentzako botikarik merkeena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.


sineskortasun 1 iz sineskor denaren nolakotasuna.

Ume baten sineskortasuna zuen, eta heroi baten konfiantza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.

Laño-laño azaltzen ahaleginduko natzaizue, auverniar baten sineskortasuna banu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

Pikaroek edo azpisugeek, beren herrikideen sineskortasunaz abusatuz, beren eldarnio barregarriak hedatu dituzte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Beste ministroek sineskortasuna eman zioten haren hitzei, «Batzordeak eskatutakoa bete duelako».  Berria - Ekonomia   2004-07-06

Bere kontzientziak eta sineskortasunak. oroitzapen bortitzek gizonen sineskortasun beldurtian duten eraginagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Eta baldin, amoltsutasun tronpagarri horren lilurari men eginik, zeure bihotzaren arabera ihardetsiko bazenio [...] zeure sineskortasun itsua negarretan zenuke deitoratuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 344. orr.

Haren ahotsa entzute hutsak sineskortasun osoz betetzen nain.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Halako zerbait bakarrik egin daiteke sineskortasun eta idealismo maila batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Atzo ikusitako guztia ipuin batean jarriko bagenu, sineskortasun falta egotziko ligukete.  Berria - Kultura   2004-09-14


sineskortu, sineskor(tu), sineskortzen da/du ad sineskor bihurtu.

Jendea hezteko eginarazi zituen errege Faraonek, eta gaur ere jendea hezteko dira arte garaikidearen mozkin eta eraikinik beldurgarrienak, eta, lehenaz gain, sineskortzeko, eskasteko eta gixaixotzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.


sinesle 1 iz sinestuna.

Doktrina norberekoi eta ezmoral honen ezinbesteko ondorioa sineslea zerbitzu publikotik gero eta gehiago aldentzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Ez niri berriz Haren izenean agindu mundua erdibi dezadan: sinesle eta fedegabe, lagun eta etsai.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Sinesle bazara, begiak erakusten dizutenari baino nahiago izango duzu sinesmenak esaten dizunari kasu egin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 47. orr.

Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira.  Elizen arteko biblia   1 P 3,16

Piccaninnytarrak, bestalde, ohorearen sinesle sutsuak ziren, Etorri da oraingo gizona, dotrina ororen sinesle eta guzien ignoratzaile, eta ez daki zer egin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Ehunka mila sinesle Hussein imamaren hilobiaren kokaleku den Kerbala hiri santuan elkarretaratu ziren.  Berria - Mundua   2006-02-10

2 (izenondoekin)

Halaber, sinesle sutsua izatearen irudiarekin bat, lehen adierazpenak honela amaitu zituen Ahmadinejadek: [...].  Berria - Harian   2005-06-26

Sinesle erromantikoa edo senezkoa dateke zinez sentitzen eta pentsatzen duen bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Mirande sinesle handi izan zen; beharbada euskal kulturak eman duen sineslerik finenetakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

3 (izenondo gisa)

Azken egun guztiotan bezala, milaka musulman sinesleren kale protestak gertatu ziren atzo ere, hala nola Palestinan.  Berria - Mundua   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesleen gidari (3)


sinesmen (orobat sinismen g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesmen agertzen da) 1 iz erlijioko egiei eta dogmei buruzko sinestea. ik fede; sineste.

Erlijioen arteko elkar ulertzea bermatzeko, ezinbestekoa da erlijio bakoitzak dituen sinesmen, erritu eta ohiturak errespetatzea.  Berria - Harian   2005-02-23

Fededunaren arrazoia irrazionala da, sinesmen batetik hasten da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 220. orr.

Judutarra zen sinesmenez.  Herria   2005-04-07

Filemonen maitasuna eta sinesmena.  Elizen arteko biblia   Flm 1,4 tit

Erromatar ehuntariaren sinesmena.      - 0. orr.

Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu eta ez ikusten dugunak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Har itzazu jarraibidetzat, Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,13

-Izan sinesmen Jainkoarengan!  Elizen arteko biblia   Mk 11,22

Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?  Elizen arteko biblia   Mk 4,40

Erlijioa, ezer izatekotan, gizarte-fenomenoa da, sinesmen eta praktika asko eragiten dituen zerbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Sinesmena eta sineskeria nonahi sumatzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Sinesmena hedatzeko eta superstizioa borrokatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Fededuna zen, eta sinesmenari tinko eusten zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,10

Egon erne, iraun sendo sinesmenean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,13

Garai batean suntsitu nahi izan zuen sinesmena zabaltzen ari zela orain.  Elizen arteko biblia   Ga 1,23

Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak!  Elizen arteko biblia   Mt 18,6 tit

Sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.      - 1. orr.

Iritziaz, jakintzaz eta sinesmenaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Sinesmenak mundua garaitu.  Elizen arteko biblia   1 J 5,1 tit

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Kernan jauna protestantea zen jatorriz eta, ezkondu zenean sinesmen katolikora bihurtu bazen ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.

Lurperatzeko zeremonia ere berezia izaten da sinesmen budista dutenentzat.  Berria - Harian   2005-02-23

Nik banekien gorabehera asko izan zituela, agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Berak apaizgai izaten segitzen zuen, gero eta sinesmen sakonagoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.  Elizen arteko biblia   1 Ts 1,2-3

Nazionalismo aranazalearen Jainkoarenganako sinesmen programatikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Sinesmen heldugabekoei lagundu. hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.  Elizen arteko biblia   Heb 10,22

Jarrai ezazue zeuen bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean eraikitzen.  Elizen arteko biblia   Ju 1,20

Itxurakeriarik gabeko sinesmen benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Koldar eta sinesmen gutxikook, zergatik egin duzue ihes?  Elizen arteko biblia   Lk 12,28

Erabateko sinesmen horretan oinarritzen da Islama.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Sinesmen Islamikoaren Elkarteko buruzagia da.  Berria - Mundua   2006-02-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatuaren neutraltasuna eskatzen du, sinesmen askatasuna bermatuz.  Berria - Harian   2005-12-09

Erlijio edo sinesmen askatasun eskubidea urratu diete.  Berria - Harian   2006-02-17

Uko egin zion beti horri, ez erlijiozko sinesmen-irmotasunez, ekimen faltaz eta axolagabetasunez baizik. Horrela, bertze sinesmen motaren bat zuten jendeak ere bertan hilobiratuak daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

Komunikazioa, ordea, ez da sinesmen kontua, baizik eta sinesgarritasun kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Itun zaharreko gizon-emakumeak sinesmen-eredu.  Elizen arteko biblia   Heb 11,1 tit

Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,13

Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta [...] ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.

Bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,9

Hau ez da sinesmen edo pentsaera-kontua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 255. orr.

Bi sinesmen-artikulu besterik ez?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrek David Minor-engana eta haren erlijio-sinesmen zurrunetara eraman zidan gogoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Sekula ez zion buruhausterik eragin ezein erlijio-sinesmenek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Kristau-sinesmena arrazoiak onartzeko modukoa izan daiteke, baina ez da sekula arrazoiaren emaitzekin berdintzen, edo arrazoiaren oinarriaren gainean altxatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

5 irud/hed

Fede eta sinesmen handiko iraultzailea behar da izan gaur egun Kuban Granma irakurtzeko eta sinesteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Grafologian, ordea, sinesmen osoa daukat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.

Ongia Jainkoarengan eta naturaren baitan aurkitzeko itxaropena galdu dut eta gizonarenganako sinesmena ere galtzen hasia naiz.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 46. orr.

Neure sinesmen anarkista horrek eraman ninduen ordea eztabaida lotsagarriagoetara ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

Berak ulertzen ez zituèn hitz haien gainean finkatu zuen bere sinesmen berria, aurrekoa bezain itsua.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 79. orr.

Sinesmen itsua zuela erakutsi zuen Jobsek, 60 milioi dolar inbertituak zituelako konpainian.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Hain ote ziren bada haren sinesmenak gogorrak non babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Estatu indargabetuaren azken fetixea besterik ez da subiranotasunaren sinesmen hau.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: salatari guztizkoa, bere haragiaren gramo bakoitzez, salataria izatez eta joeraz, sinesmen faxistaz edo interesez baino arego.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Ezin da, ezinezkoa da eguneroko eguzkiaren agertzea sinesmen soilaren kontua izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Honelakoei beharbadako sinesmenak deitzen diet, baina ekintza jakinetarako baliabideen benetako erabilera oinarrian dutenei sinesmen pragmatikoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Mila bider ere ikusi zaitut, gero eta epelago, gero eta sinesmen gutxiagorekin, horrelakoak esaten, baina halako gauza bat dogmatzat hartzen bada, edozer da, orduan, baleko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

-Ez da, ez, nere sinesmen sistiman hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 204. orr.

6 sinestea.

Euskal Herriko sinesmen zahar baten arabera, zeruetatik jaurtikita harriak dira tximistak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 198. orr.

Anuntxi Aranakkari hortarat biltzen diren belarren inguruko sinesmen eta kondairak aipatuko dauzku.  Herria   2001-06-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesmen erlijioso (3); sinesmen gutxiko (3); sinesmen gutxikook (6); sinesmen heldugabekoei (3)

haien sinesmena ikusirik (3); kristau sinesmena (3); sinesmena galbidean jartzen (6); sinesmena ikusirik (3); sinesmena ukatu (3)

erlijio sinesmenak (3); sinesmenak salbatu zaitu (3); sinesmenak sendatu zaitu (5)

sinesmenaren arabera (4); sinesmenaren bidez (12)

sinesmenari esker (7); sinesmenari uko (4); sinesmenari uko egin (3)

sinesmenean sendo (4)

bere sinesmenen (3); sinesmenen arabera (6)

sinesmenetan oinarritzen (3)


sinesmendun iz fededuna.

Sinesmenduna baitzen, Jainkoa da, aldez edo moldez, haren poetikaren substantiboa.  Berria - Harian   2005-12-06


sinespide iz sinesteko bidea. ik sinesbide.

Beharbada errealitateak berak emango die hitzei sinespidea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Belarriek inoiz entzun gabeak jaulkitzean gertatzen den bezala, begien bistara ekarri edo eskuar ipini ezin duzunean, bide hauxe baita gizakien bihotzera eta gogoaren barrutietara sinespidea eroan ohi duen hurbilena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 313. orr.

Hobe da arrazoi erratuak itxura bien kausak oker eman ditzan, ezen ez ebidentziari eskutik alde egiten uztea eta lehen sinespidea haustea eta gure bizia eta salbamena bermatzen dituzten oinarriak desegitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.


sinestamendu iz zerbait sinestarazten duena; batez ere, zerbait baieztatzen edo ziurtatzen duen agiria.

Zein ziren nire sinestamenduak?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira, nolabaiteko seriotasuna ematen omen diotelako, nahiz eta ezaguna den sinestamendu eta auditoria prozesu horien inguruan ere iruzurrak baduela lekurik,  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.


sinestaraz ik sinetsarazi.

sinestatu, sinesta, sinestatzen (orobat sinistatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinestatu agertzen da) du ad sinistu.

Burumakur eta aurpegian jele-txarroaren irribarrea zuela zihoan beltza igual hasiko zen bat-batean orroka zezena bezala, eta sinestatzekoak ez ziren gauzak egiten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 206. orr.

Beren harridura gora-behera, begibakarraren zortea inozotasunari zegokiona zela sinestaturik, borrokarik gabe joaten ziren norbere etxera edo lantegira, alferreko madarikaziotan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Mitxirrika batzuek horrenbesteko lana eman behar zutenik ere! Ez da sinistatzekoa -esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 348. orr.


sineste (orobat siniste g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sineste agertzen da) 1 iz frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotzaz hartzea.

Nik berdin-berdin irensten ditut sineste guztiak, dogma guztiak, moral guztiak, sineskeria guztiak, hipotesi guztiak, begitazio guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.

Ez dago tenplu zabalagorik, ez beste sinesterik, isiltasun hau baizik...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Zeren aipatu ditudan erdi-sineste horiek ez baitute sekulan izaten pentsamenduaren indar betea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

-Zaudete isilik, hainbertze sineste eta sinesteondo, hainbertze usadio eta usadiondo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Sinestearen onura (De utilitate credendi) apaiz ordenatu ondoren 391.ean idatzia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Halere, tinki neukan bihotzean zure Kristoren, gure Jaun Salbatzailearen Elizako sinestea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.

Nire sinesteak deitzen zaitu, bai; adierazleen bidez, zure Seme gizon eginaren bitartez eta piztarazi didazun sinesteak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 211. orr.

Osabak, nola zientziaren sinestean hartzen baitzuen kontsolamendua, gaineratu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

Joan dira mundu hau poetiko bihurtzen zuten sinesteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Han Nonbait dena jakina dagoelako sinestean zurrunduak eta zurrungatuak bizi direnak asko eta gehiegi dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Denborarekin, nire sinesteetariko batzuk aldatu egin dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 39. orr.

Garagardotegi zalapartatsu batean aurkitu zuen, bere ikasleen artean eserita, lehor, zimur, barre ahaztezin batez barreka, ideiak eta sinesteak hitz bakar batez hozkatuz eta urratuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.

Ideien eta kulturen, sinesteen eta praktiken arteko harremanak ez dira inoiz izaten zentzu bakarreko prozesuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 175. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta Rafaren beraren ahotsa, sineste osoz kantatzen.  Berria - Kultura   2006-04-27

Sineste errotu eta sakonak zeuzkan gizarte batean errazago zitzaiola pertsonari zein bide hartu jakitea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 7. orr.

Munduko sineste pagano eta erdipagano ugaritan, bildotsaren sinbologia hori, nola edo hala jainkotasunari lotua zegoelako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Zein sineste politikok justifikatzen zuen herra hori?, non ikasten zen?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 22. orr.

Sineste handia aitortu izan zaie lege horiei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Kontua da lizarrari buruzko euskal sinesteak, mundu zabaleko sineste zaharretatik edan dutela noizbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 246. orr.

Neure sineste intimoa da...  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

Munduko sineste partikular guzien iturrian, horixe sumatzen dut: senezko gizaindar askatzaile basatia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Erromatar paganoen sineste okerretara itzultzea litzateke hori, dudarik gabe.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.

Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen.  Elizen arteko biblia   Sal 141,4

Erregea babesten duen jainkotasuna, hasiera batean ez zen formula hutsa, sineste sendo baten agerpena baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Superstiziozko sinesteetan erortzen ziren berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fedeaz edo fededunez ari garelarik, ez gara halere mintzo mundu zabalean alha diren sineste, erlijio edo ideologia mota guztiez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Ja aipatua dut ene ustez sineste molde hori.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Filmak eragiten dituen gainerako sineste-fenomenoak, fikzio-efektuaren bidez eragiten dituenak. diegesia eta hark eragiten duen sineste-efektu ahaltsua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Ez zait interesatzen sineste aztarnarik gabeko pentsalaririk, idazlerik, lagunik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Soziala izan zein intelektuala, politikan, artean zein zientzian gertatu, iraultza orok eskatzen du, lehenik, posible denaren lerratze bat, sineste-jokoaren berrantolatze bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Zinezko sineste indarrik gabeko zozo gregario batzuk bezala gutiz gehienak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Animalia zenbaiten hibernazioaz herri-sineste bitxi franko izan da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

5 erlijioko egia eta dogmei buruzko sinestea. ik sinesmen.

Ene sinestea, Eliza katolikoarena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 48. orr.

Amaren sinestea orekatua senditzen nuen, fatalismo bati naturalki loturik, halabeharrak transzendentzia lur honetara jautsarazten zuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Musulmanen sinestearen arabera, Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma igarleari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Gauza bera suertatu zen erlijioko sineste batzuekin, eta geroago ideia laikoekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Erromako Eliza Ama Sainduaren sineste katolikoaren arabera arima gorputzean dago haren substantziazko forma bezala hari emateko bizia eta fedea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Jaungoikoaren sineste zuzenik gabe ez dago ongi bizitzerik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 351. orr.

Metafora horietan guztiotan datzan irakaspenak gugan sineste hori sendotzea dauka helburu, badela Izaki "bizidun" bat beragandik kanpoan den guztia egiten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.

6 sineste izan du ad

Harengan "esentziazko atributuak" badirela sineste dutenen ustean. naturari eta gizakiari buruzko ezagutza objektibo eta sistematikoan sineste osoa duela azpimarratzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 139. orr.

Ez dut sineste handirik errealismoaren metodoetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.

Gezurra emango du, baina sineste handia dut Jainkoarengan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.

Sineste handia du jenden barneko handitasunean.  Herria   2005-04-21

Zeren sineste osoa baitut gizakiaren barne zintzotasunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

· Guk ezetz, baina sineste handirik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sineste (4); lehengo sineste (4); munduko sineste (3); neure sineste (3); sineste doktrinala (3); sineste efektu (3); sineste handia (5); sineste osoa (4); sineste zahar (10)

ene sinestea (5); gure sinestea (3); sinestea baduzu (4)

sinesteak lan (3); sinesteak lanak (5)

gure sinestearen (3); sinestearen arabera (3)


sinestear adlag sinesteko zorian.

Eta sinestear nengoen agerpena izan zela, nire zentzumenen hutsegite bat izan zela; leihora ondoratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.


sinestedun 1 iz sinestuna.

Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akasgabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,10

Sinestedun guztien betebeharrak.  Elizen arteko biblia   Tt 3,1 tit

Gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen Salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,10

Sinestedun zintzo ez izanik ere, jende horiek badute dretxoa elizarat jiteko, Jainkoaren Hitza entzuteko.  Herria   2003-09-04

Sinestedun fidela izatera saiatu naiz nire bizi osoan, baina, Orthezeko egonaldiaren ondotik, asexea nintzen dotrinaz eta dotrina-emaileez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Sinesteduna da baina azkenaldion fedea «galdu» duela onartu du.  Berria - Kirola   2004-01-03

2 (izenondo gisa)

Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,2

3 irud/hed

Beraz sinesteduneri arizan da predikuan Tony Blair jauna.  Herria   2001-10-11


sinestegabe izond/iz sinegabea.

Eta Saddam Hussein-en eskualdea hartuz, nahiz ez duen batere maite, sinestegabe batentzat baitauka.  Herria   2003-02-20


sinestegabetu izond sinestegabe bihurtua.

Erlisione guziak higuindu eta hobendun ezarri nahi luzkeela oraino jende paganotu edo bederen sinestegabetu honek, hots, gaitz guziak erlisionetik heldu balire bezala, alta, guk ongi dakiguna, lur hunen gaitz on eta baitezpadakoa egoitea duelarik xoilki Ebanjelioak bere xedea eta izaitea.  Herria   2004-11-11


sinesteke adlag sinestu gabe.

Iritsi zen goraino, ikusi zuen sumendia borborka, ahotik sua botaka, eta bi aldiz pentsatzeke, biharamunik bazenik sinesteke, ezpata eskuin eskuan, bere burua bota zuen barrura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.


sinesteondo iz

-Zaudete isilik, hainbertze sineste eta sinesteondo, hainbertze usadio eta usadiondo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.


sinestesia 1 iz gorputzaren alderdi batean gertatzen den sentipen sekundarioa, beste alderdi batean eragindako estimuluari lotua dagoena.

Istripua izan aurretik, sinestesia bizi-bizia zuen: tonu musikalek berehala bilatzen zuten beraren baitan pareko kolorea, eta beraren barneko kolore-burrunbada aberatsa balitz bezala bizitzen zuen beti musika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Goizaldean, egunsentiaren lehen printzek lorea miazkatzen dutelarik, edertasuna sentimen orotara hegaldatzen da sinestesia zoragarrien bidez, eta aberaskaraino iristen, dastamenaren hordigarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

2 zerbaiti, ez dagokion sentipen bat egokitzean datzan figura erretorikoa.

Harriei goroldioa nola hitzari ere historian zehar eta hiztunon erabileran lotu zaion iradokizunerako, metaforarako, analogiarako, sinestesiarako dohain definiezin horrek ematen dio anekdotari literaturarako gai izateko aukera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.


sinestesiko izond sinestesiarena, sinestesiari dagokiona.

Erreparatzea bakarrik irits daiteke ikusmen bete-betea izatera, arreta poliki-poliki puntu jakin batean biltzen denean, hau berdin gertatuko da borondatearen erabaki baten ondorioz nola borondatearen fruitu ez den nolabaiteko egoera sinestesiko baten ondorioz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.


sinestezin (orobat sinetsezin g.er., sinistezin g.er. eta sinets(i) ezin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinestezin agertzen da) 1 izond ezin sinetsizkoa.

Poz sinestezinak tristura arintzen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Asmatutako istorio sinestezinak kontatzen dizkiot aztiez, nik sinetsiko banitu bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.

Mailak eta baranda buruz behera zeuzkaten alderantzizko eskailera sinestezinak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

Frantzisko eta bere lagunen bizimodu sinestezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Ez diezagutela gehiago hitz egin beren kimeretako izakiaz eta beren erlijio sinestezinaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Benetan amodio sinestezina zen, artista pintoreek baino ez duten horietakoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Babesturik nengoelako sentimendu sinestezin horrekin nindoan noranahi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Goxoa haren irri-karkailak aditzea, haren istorio ia-ia sinestezinak entzutea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Haren politika harropuzkeriaz eta ipuin sinestezinez elikatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Izpirituaren oihua, deiadar sinestezinez zeruak urratzen dituena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Labirinto kiribilatu hau zentzugabekeria sinestezinez betea aurkituko du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

Ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

2 (predikatu gisa)

Sinestezina dirudi baina Indian harrigarriak harrigarrien gainean gertatzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Gaur, dena dakidalarik, sinestezina ere iruditzen zait nola ez nintzen, orduan bertan, Via Appiako elkarrizketa hartantxe, egia osoaz jabetu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Jainkoak hildakoak piztea sinestezina iruditzen al zaizue?  Elizen arteko biblia   Eg 26,8

Adak begiak zabaldu zituen, entzuten ari zena sinestezina gertatuko balitzaio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Harrigarria eta ia sinestezina egiten zait, halako santutasun-ezaugarri eta egintzak erakusten dituenari zuk diozuna gertatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Ez al da hau guztia sinestezina?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 119. orr.

Ikuskizuna sinestezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Sinestezina zen, baina aldi berean nahastezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Hori guztiz sinestezina da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 34. orr.

Sinestezina izan zen esaldi horrek etxeko besteengan izan zuen eragina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Sinestezina da gertatu dena.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Sinestezina den gauza gertatu da...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 154. orr.

Sinestezina zitzaion hura bezalako batek Pepe Pinto, cante hondoaren maisua [...] ez ezagutzea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 170. orr.

Guztiz sinestezina zen, ordea, emakume aberats batek hori egitea, hezibidea dela medio ez baitu horrelako keinurik egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

3 sinestezineko izlag sinestezina.

Niri dagokidanez, sinestezineko gogo biziz, eta hitzez adierazi ezin dizudan pozak gaindituta, diozun guztia onartzen dut eta egia hutsa dela aldarrikatzen dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.  Elizen arteko biblia   Nk 1,9

4 sinestezinezko izlag sinestezina.

Historia sinestezinezkoak baina gertatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza sinestezina (3); guztiz sinestezina (4); sinestezina da (26); sinestezina dirudi (6); sinestezina egiten zait (4); sinestezina iruditzen (13); sinestezina izan (4); sinestezina zen (9); sinestezina zirudiena (3)

gauza sinestezinak (4)


sinestu ik sinetsi.

sinestuki adlag

Inoren lotsagarria gertatzen da orduan akademiko eta politiko probintziano batzuen diskurtso jakintsuairea Estatuaren ezdeusaz, multinazionalen ekoa sinestuki simulatzen ari direla dirudiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.


sinestun (orobat sinesdun, sinistun g.er. eta sinisdun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinestun agertzen da) 1 iz sinesmena duena, fededuna. ik fededun; sinestedun; sinesle.

Ez bide dago, ordea, benetako kontsolamendurik, ez bada sinestunentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.

Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.

Han bildutako sinesgabeok, sinestunek adinako premia genuen geure pena adierazi eta sublimatzeko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.

Orain almuedanoak ezin izango du sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 55. orr.

Bekatari bat onbideratzen duena miletan eta miletan hobe da sinestunekin ibiltzen dena baino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

45 urtetik beherakoen artean %27,4 ateoak edo katolikoa ez den beste erlijioren bateko sinestunak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Erritu zaharreko sinestunak gara.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 136. orr.

Ez sekula txantxarik egin sinestunaren aurrean haren erlijioaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Katolikoa naiz, sinestuna, Jesusen bizitza eredu hartu dudalako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Moskuko Simeonofeko monasterioa, Kazangoa, bai eta Sinestun Zaharren eliza ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Ez zen erraza Amikuzen Erlijioaren sinestun fidela izatea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Tenplu barruan, benetako sinestuna zela ematen zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.

3 (izenondo gisa)

Hauxe bera ere zerbait litake, Ratzinger kardinalearen errana gauzatzea oraiko mundu sinestunean: "Gure fede nekatua iratzar-arazi du!".  Herria   2005-04-14

Jende sinestuna da eta inondik ere ez luke halakorik egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Heriotza baino ez zuen gogoan, baina gizon sinestuna izaki, ez zen gizon koldarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.

Jon, gizon zintzo eta onpuska, erromantiko sinestuna zen funtsean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

-Jainko maitea! -oihukatu zuen, izan ere jeinu hura sinestuna baitzen-, mutiko hau ederrenetan ederrena da!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

4 irud/hed

Galdera horiek ordea, eta erantzun hori, zientziaren teologoentzat eta sinestunentzat dira, ez guretzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Madrili agur esateko orduan geltokira bildu direnak trenaren fedeko sinestun bakarrak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Kontua da egiten dutenaz konbentzituta daudela atentatuak gauzatzen dituztenak eta estatuaren indar guztiaz giza-eskubideak zapaltzen dituztenak; kontua da erabateko sinestunak direla.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ez dut sekula jakin zelan jartzen den sinestun aurpegia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Sekta berriak sortzen ari diren honetan, erreflexu gehien duen elizak edukiko du -gero eta gehiago- sinestun kopururik zabalena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.


sinetsarazi, sinetsaraz, sinetsarazten (orobat sinestarazi, sinistarazi g.er., sinitsarazi g.er. eta sinetsierazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinetsarazi agertzen da) du ad sinestera behartu.

Batzuek, jendetasunez, entzuten dute eta noizbehinka galdera bat pausatzen, solasa segitzen dutela sinetsarazteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Zure egiteez, Aita, eztiago sinetsarazten zenuen, errazago konbentzitzen, indar handiagoz frogatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ni arrunt sinetsita nago horretaz, baina ez diot besteri ezer sinetsarazi nahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Gure beste erdiaren mitoa sinetsarazi digute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 259. orr.

-Baina, azken batean, zerk sinetsarazi dik hiri hain gauza sinesgaitza?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Gure lehen usteak sinetsarazten digunaren kontra, kolorea ez dago "gauzetan", argitasuna ere ez dagoen bezala, gure pertzepzioan baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Geure buruei sinetsarazteko soldaduak ginela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Sinetsarazi nahi dizut egin nezakeen guztia egin dudala zugatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.

Ni ordea beti saiatu izan naiz neure buruari sinetsarazten ezen kontra egiteko, aski dela kontra egin nahi izatea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Sinetsarazi nahi baitzait "sistema erreferentzial" jakin bat neureganatu behar dudala, edo hobeki, neuregan dudala, hizkuntza hori jakite hutsagatik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.

Zendako sinetsarazi nahi zenidan ama inbaliera zenuela eta aita mundu honetarik joana, bide ixtripu batean bizia galdurik?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Xehetasunik ñimiñoenak ere kontatzen zizkion, Quenutarrak jende zintzoa zirela sinetsarazi nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.

Ezinezkoa izanen zitzaion sinetsaraztea ez zekiela apez ihardokitzailea emazte haren etxean zegoela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.


sinetserraz (orobat sinets-erraz) izond erraz sinesten dena.

Egigurenen Ave María obra behartuaren ordurarteko interpretaziorik erosoena eta taularatze zoragarri eta sinetserraza lortu zuten, oso noizbehinka ikus daitekeen erakoa.  Berria - Kultura   2004-10-31

Izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedun.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.


sinetsezin ik sinestezin.

sinetsi, sinets, sinesten (orobat sinestu g.er., sinistu g.er. eta siñistu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinetsi agertzen da) 1 du ad frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotzaz hartu.

Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte.      - 1. orr.

Sinestea beti errazago da pentsatzea baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Ez duzu sinetsiko, baina etxe honetan bertan bizi izan da bizitza osoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Agustinentzat sinestea ez da lotsagarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Sinesten nuen sinesten nuelakotz, ez galdera bati erantzuna eskainiz, baizik printzipio-eskabide baten bidez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

-Lily eta James... ezin dut sinetsi... ez dut sinetsi nahi...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.

Jainkoa hautemateko beste biderik ez da, Haren obrez ez bada, horiek Haren existentzia eta Hartaz sinetsi behar den guztia aldarrikatzen baitute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Ezin dut sinetsi zein ergela naizen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Ezin sinetsia da zein diren lasterkari trebeak, mirestekoa da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Ezin sinetsia zait!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Ezin sinetsia!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 339. orr.

Sinetsitakoan ikusiko dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

2 (objektu zuzena pertsona bat dela)

Sinets nazak ikasia baitut!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.

Sinetsiko nauzu nahi baduzu baina egia hauxe da: deus guti dudala erraiteko!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

-Zendako ez zaitut sinetsi behar?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

-Ez, zautan ihardetsi, sinesten zitut, eta esker mila, ez dut gehiago zure barrandatzerik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Sinetsi ninduten ene ustez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 106. orr.

3 (objektua pertsona bat dela, dio aditz gisa)

Aristotelesi sinetsiz gero, Tartesosera iritsi ziren feniziarrek hainbeste zilar aurkitu zuten han, non ez baitzen kabitzen haien itsasontzietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Maggieri sinestera, ordea, berak aditu omen zuen ahots hark, egun batean, gure patua, uhartearena eta giza jende guztiarena esan zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Garrüzeko soldaduei sinestera, bertze merezimendurik ez zuen Migel Mailuren bigarrena izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

-Esaten didazulako sinesten dizut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

-Ez dizut sinesten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Inork ez dit sinetsiko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

-Ez dut nahasmendurik nahi, sinets iezadazu, erran nuen herabeki, Maiena Garatek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

Baina sinets iezadan, kontrolpean zeukanat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Esan dizugu, baina ez diguzu sinetsi: irakurri froga.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

4 (objektu zuzena gauza bat dela)

Sinesten al dituzu zuk gauza horiek?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

Sinets itzazue haren erakutsiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 62. orr.

Baitezpadako da alabaina fededun guztiek sinestea bederen inplizitoki fede katolikoaren gai guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Eta baldin hori guztia sinesten badute eta leial aitortzeko eta azkenera arte tinko betetzeko borondatea badute, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.

Anitz heretiko asko gisatara errebelatu direla, gauza makurrak sinetsiz bekatuari buruz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Anaiek kontsolatu egiten zuten, ez zezala horrelakorik sinetsi esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Ezin zuen entzuten ari zena sinetsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Nik ez nekien zer sinetsi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Eskarmentuak erakutsi dit, ordea, azalpen zirtzil eta funtsik gabeenak izaten direla sinesten errazenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Sinets ezazue sinetsi ezina eta heriotzako orduan egin ezazue negar, alferrik galdutako denbora guztiaren damuaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

-Poliziak ez dio sinesten ilehoriarena, jakina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

5 (konpletibekin)

Sinets ezazu badakidala zertan ari naizen. Azkenerako, neronek ere sinetsi nuen testua ongi idatzita zegoela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Nik uste zuk ez zenuela sekula sinetsi entomologoa nintzela -esan zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Gorputzeko begiz ogia eta ardoa ikusiz, ikus eta sinets dezagun tinko Jaunaren gorputz eta odol guztiz santuak bizi eta egiazkoak direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Sinesten zuen, konfesatzaile ona [...] izateko ez dela aski, bi eskulibururen ikastea tarteka, jolasten ariz, baina behar dela izan teologian, kanonetan eta legeetan ongi moldatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Baina nola sinets estatua ez dela kaosa eta nazionalismoa bai?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

· Hura ikusita ezin sinets zitekeen hark ikasitako dotrina guztiak horren buru txikian sar zitezkeenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Ezin genuen sinetsi hura Venezuelan gertatzen ari zenik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

6 (objektua non deklinabide atzizkiarekin)

Eta nork sinets dezake erlijioan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 98. orr.

Nik ez dut Halabeharrean eta Patuan sinesten; teknikaria naizenez, gertagarritasunaren formulen arabera pentsatzen ohitua nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Ez ninan sorginkeriatan sinesten, baina aurrerantzean ez zekinat...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

Maimon pentsamenduzko aristokrata bat da, elite intelektualak masekiko duen erantzukizunean sinesten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Hain da ederra, Nathan, eta bere bi umetxo horiekin ikusteak, berriro ere gizadiarengan sinesten hasteko gogoa pizten dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Sinesten dut Jainko Aita baitan.  Herria   2004-06-10

Zergatik ez duzue egia ezagutzen eta Jainkoaren Semearengan sinesten?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Minbiziaren kolpea hain izan zen handia non artean ere ez bainuen sinesten bizirik ateratzeko aukeran.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Jainko bakarraren baitan sinesten zuen jendeak honako itxura hauen guztien bidez agertu zuen delako izaki horren izena: [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 116. orr.

Jo dezagun eboluzioaren dotrinan sinesten dugula.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

-Nigan sinets ezazu.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

7 (adizlagun eta kidekoekin)

Ez zen aise sinesteko kontua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Egia garbia da, nahiz eta nekez sinesten den.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Benetan sinetsi dute zuregandik natorrela eta ezagutu zuk bidali nauzula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Zinez sinestean, suzko argia sumatzen baitu gogoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Sinets ezazu, bihotzez sinesten baldin badakizu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Zinez mintzo zen, zioenaz erabat sinetsirik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

8 ezin sinetsizko izlag ik sinestezin.

Antzeko gauzak gertatzen dira, nonbait, ametsetan, zeren ezin sinetsizko fantasmagorietan barneratzen baikara eta ez baikara batere harritzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Ezin sinetsizko sentimentu xoragarrietan urtua nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

Bere painelu zuria eta bere ile beltza, eta bere ezin sinetsizko oin ederrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Ezin sinesteko moduan zen ederra, esan zuen Tomek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Dancenyri izkiriatzeko unea hurbiltzen ari den heinean, bihotza taupadaka ari zait ezin sinetsizko eran.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 79. orr.

Ezin sinetsizko ahaleginean, besoa luzatu zuen Ruche jaunak, bai eta lortu ere idazlana harrapatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

N. Etxanizen euskaldun horiek bakanduak eta urrituak daude ezin sinetsizko heineraino.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 17. orr.

Seguraski, hainbat irakurlek esango dute ezin sinetsizkoa dela hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 299. orr.

Ezin sinetsizkoak ikusten ditut orduan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Kalitua bezala uzten ninduen bere ateraldi ezin sinetsizkoekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.

Gazteek gorrotoz eta hiraz beterik fusilatu zituztela kuartel txikiko militarrak, zinismo beldurgarriz, ezin sinetsizkoz, gudu-arerioak garbitzen ari balira bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

9 sinesteak lanak izan du ad

Badakit sinesteak lanak dituela, baina izterren artean baizik ez zuen egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Saiatu izan dira berdintasun eseriaren aldeko emakume batzuk beste sexukoei txixa eserita eginarazten, eta itxura denez, lortu ere bai, sinesteak lanak baditu ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Sinesteak lanak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.

· Sinesteak lanak ematen ditu.  Berria - Kirola   2006-03-02

10 sinestekoa izan da ad

Hura ezagututa, sinestekoa zen gizona gaixorik zela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 168. orr.

Ez da sinestekoa nolako kiratsa botatzen duen aza zimurra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Badakit ez dela sinestekoa, baina berehala ulertu nuen zer egin nahi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

-Sinestekoa lukek, ezta? -Charlyk bere begirada lasaigarriaren oparia egin zidan mahaiaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Egun haren ondotik ez genuen ia inoiz hitz egin elkarrekin, ez sinestekoa da, ezta?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Egoera horretan egotea oso nekez sinestekoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

-Ez, ez duk aise sinestekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Ez zen oso sinestekoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.

11 sinesten lanak izan du ad

Sinesten lanak izan nituen lehendabizikoz entzutean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Sinesten lanak izango dituzu, David, baina mahai honetan bildu garenok ez gara zure etsaiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Denen protagonista zinez ni izan ote nintzen, sinesten lanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

AEBetan 337.000 landun gehiago egoteak, sinesten lanak izan arren, analisten aurrikuspenak bikoiztu eta indizeak bizkortu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

12 sinetsia egon (33 agerraldi, 14 liburutan)

Kakotxipi sinetsia zegoen ergela zela, Arizmendik esan zion bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Mari Karmen ia sinetsia dago bera gauzaki txolin, zentzugabe eta gauzaeza dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Horixe besterik ez dugu ikusten, eta sinetsiak gaude aztikeria dela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Guztiz sinetsia zegoen inoren beharrik ez zeukala atseginik handienak lortzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Zeren gero eta sinetsiago bainago ezen Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 644. orr.

13 sinetsirik egon (37 agerraldi, 20 liburutan)

Sinetsirik nengoen horrelako kontuak amaitu zirela niretzat, gainbeheran nindoala jada, baina Gordonek gaztetu egin nau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Nire etxe berean izaki ikus ezinezko bat bizi zela sinetsirik bainengoen, hain sinetsirik hala ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Irakurri zuena ezin sinetsirik zegoen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Erabat sinetsirik zegoen lizentziatu bat ezin zela izan benetan "subertsibo" bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Hara lan egitera joaten ginenok gudaritik zertxobait behintzat bagenuela sinetsirik nengoen hasierako garai hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

14 sinetsita egon (205 agerraldi, 53 liburu eta 89 artikulutan)

Sinetsita nengoen orduan, eta hala sinetsita nago orain, hatz gurutzatuak eta Mollyren harribil iragarleak Jainkoari otoi egitea bezain fidagarri edo fidagaitz direla.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 47. orr.

Sinetsita zeuden deabrua jabetu zela hiltzen zegoenaren gorputzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Batzuk, egindakoa egitea baino beste aukerarik ez zitzaiela eman uste zutenak, eta gainerakoak, hautaketarik nobleena egin zutela sinetsita zeudenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Gavard, egun hartatik aurrera, elkarte sekretu baten partaide zela eta sator lanean ari zirela sinetsita egon zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.

Baina garai hartan anaia zen sinetsita zegoena ni zorigaiztokoa izango nintzela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Honezkero sinetsita egon behar zenuke, bada, maitea; ezin duzu besterik egin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Zerbait egin beharra daukat, eta are gehiago horretan guztiz ere sinetsita banago.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Ni arrunt sinetsita nago horretaz, baina ez diot besteri ezer sinetsarazi nahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azkenean sinetsi (4); benetan sinetsi (7); beti sinetsi (7)

erabat sinetsi (5); ezin dut sinetsi (55); guztiz sinetsi (6); harengan sinetsi (4); hori sinetsi (22); horretan sinetsi (9); hura sinetsi (6)

ia sinetsi (4); itsu itsuan sinetsi (6); itsuan sinetsi (6); jainkoarengan sinetsi (4); nola sinetsi (11); nori sinetsi (5); nork sinetsi (9)

sekula sinetsi (7)

sinetsi ez arren (4); sinetsi ez ezik (6); sinetsi ezean (4); sinetsi ezina (4); sinetsi ezinda (10); sinetsi ezinik (79); sinetsi guran (6); sinetsi nion (10); sinetsi niri (5); sinetsi nuen (34); sinetsi zion (4); sinetsi zuen (44); sinetsi zuten harengan (5

zer sinetsi behar (4); zertan ez sinetsi (4)

ezin sinetsia (72); ezin sinetsia da (10); kasik ezin sinetsia (24)

gero eta sinetsiago (4)

ezin sinetsiak (7)

errazago sinetsiko (5); nekez sinetsiko (5); nola sinetsiko (7); nork sinetsiko (10)

erabat sinetsirik (8); ezin sinetsirik (20); guztiz sinetsirik (6); sinetsirik nengoen (7); sinetsirik zegoen (9)

erabat sinetsita (23); erabat sinetsita nago (4); ezin sinetsita (9); guztiz sinetsita (13); ni sinetsita nago (4); sinetsita agertu zen (5); sinetsita dago (40); sinetsita daude (17); sinetsita egon (8); sinetsita gaude (11); sinetsita geratu (4); sinetsita nago (40); sinetsita nengoen (17); sinetsita zegoen (19)

ezin sinetsiz (12); nigan sinetsiz gero (4)

ezin sinetsizko (37)

ezin sinetsizkoa (12)

ezin sinetsizkoak (5)

zaila zen sinestea (4)

sinesteak lanak (5)

ez sinesteko moduko (5); ez sinesteko modukoa (9); guztia sinesteko (4); hori sinesteko (5); sinesteko aukera (4); sinesteko moduan (8); sinesteko moduko (7); sinesteko modukoa (12); sinesteko modukoak (5); sinesteko prest (5)

ez sinestekoak (5)

ametsetan sinesten (4); aukeretan sinesten (4); baitan sinesten (11); batasunean sinesten (4); benetan sinesten (27); berarengan sinesten (7); beti sinesten (4)

egiaz sinesten (5); erabat sinesten (6); eraikuntzan sinesten (4); eskubideetan sinesten (4); ez dizut sinesten (13); gehiago sinesten (13); gehiegi sinesten (7); giza eskubideetan sinesten (4); guztiz sinesten (5); hala sinesten (4); harengan sinesten (9); hartan sinesten (4); hori sinesten (19); horretan sinesten (25)

itsu itsuan sinesten (13); jainkoan sinesten (4); jainkoarengan sinesten (9); jakitate berarekin sinesten (6); jesusengan sinesten (4); justizian sinesten (6); mirarietan sinesten (4); nazio eraikuntzan sinesten (4); nekez sinesten (6); nigan sinesten (8); nik benetan sinesten (4); niregan sinesten (10); niregan sinesten duenak (4); nola sinesten (4)

oraindik sinesten (7); proiektuan sinesten (4); sendo sinesten (4)

sinesten dizut (10); sinesten lanak (9); sinesten zaila (5)

sinestera heldu (5); sinestera heldua (6); sinestera iritsi (6)


sinetsierazi ik sinetsarazi.

sinfalta (orobat sinpalta) adlag huts egin gabe.

Bere inbestigazioen berri emateko, gauean bertan edo bestela biharamun goizean telefonatuko zuela sinfalta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Aurrena, "eskaera" eta "urgente" hitzak aditu ditut, eta gero "astelehenerako sinfalta...”.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Piztu, urteko lau jaiegun handi, hiru hilabetetik behin ospatzen zituzten hauetan pizten zituzten sinfalta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Martxoak, hegoaldi baten beroalditan barnealdeko ordokitik arrimatu ohi diren ekaitzen abisua hor izaten duela sinpalta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.


sinfonia (orobat xinfonia g.er.) 1 iz sonata forma duen musika lana, orkestrarentzat ondua.

Gramofonoak Cesar Franck-en sinfonia jotzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Filarmonicaren egoitzan, orkestrako musikariak Gustav Mahlerren laugarren sinfonia prestatzen ari zirelarik [...] gizon bat etorri zen Agnès de Espinosaz galde egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Hotz hasi ziren Schumanen laugarren sinfonia interpretatzen.  Berria - Kultura   2006-04-04

Brahms aukeratu zuen bere kontzertuaren ardatz bezala, eta egile honen Biolin, Biolontxelo eta Orkestrarako kontzertu bikoitza (Opus 102) eta Bigarren Sinfonia Re Nagusian (Op 73) eman zituen.  Berria - Kultura   2004-08-31

Txekiarrak Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-03

Juan Crisostomo Arriagaren obra bi emango ditu BOSek, Juanjo Menak zuzenduta: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko sinfonia.  Berria - Kultura   2006-03-02

Mahlerren laugarren sinfoniako doinuak baitzituen buruan, txorien modura hegan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Bigarren zatian (Allegretto) sinfoniako momenturik ederrenak lortu ziren.  Berria - Kultura   2004-01-16

Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Hizkuntza, sinfonia batekin erka dezakegu; izan ere, sinfonia horren errealitateak ez du zer ikusirik gero sinfonia hori joko den moduarekin; sinfonia jotzerakoan musikoek egin ditzaketen akatsek ez dute inondik ere errealitate hori arriskuan jartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sinfoniko.

Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Orokorrean, onik atera direla esan behar da, baina tonuen mugetan mugitzen den sinfonia lan latza eta konplexua da.  Berria - Kultura   2004-06-06

3 irud/hed

Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute [txoriek] kantu-sinfonia ondo entsaiatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ez zuen ematen neskari negarrontzien sinfonia gehiegi gustatzen zitzaionik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Gaur ere lo tzarra: bizpahiru orduz bederen zurrungalariek gaitzeko sinfonia egin digute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Goiz ederren sinfonia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.

Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Laztan, irudi, musu, usain eta zapore sinfonia horrek aztoratu eta kitzikatu egiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

beethovenen bederatzigarren sinfonia (4); berliozen sinfonia fantastikoa (3); bigarren sinfonia (4); eskainitako sinfonia (3); mahlerren laugarren sinfonia (3); plazer sinfonia (6)

mahlerren laugarren sinfoniako (3)


sinfonier iz tiradera-armairua, garaia eta estua.

Berehala ikusi zuen armairu handia, eta, alboan, armairuaren eta sinfonier baten erdian, aulki zaharkitua, gainean matrikula-plaka zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.

Akaso sinfonierreko goiko kaxoiko jertseak jantzi zituen egunen batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.


sinfoniko 1 iz sinfoniari dagokiona; orkestra handirakoa. ik sinfonia 2.

EOSek euskal konpositoreen musika sinfonikoa eta sinfoniko-korala ezagutarazteko abian jarritako egitasmo baten azken alea.  Berria - Kultura   2004-11-25

Ez ditu lan sinfoniko asko, eta horregatik ahazturik gelditu da.  Berria - Kultura   2004-04-15

Orkestra-lan sinfoniko konplexuak konposatzen ohitua zegoela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Azken hori, balet obra baten bertsio sinfonikoa da.  Berria - Kultura   2004-01-20

'Weberren gai bati buruzko metamorfosi sinfonikoa.  Berria - Kultura   2006-04-26

Straussen Macbeth poema sinfonikoa.  Berria - Kultura   2004-02-14

Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emango diote aurtengo ekitaldiari amaiera, Brahmsen Alemaniar requiem bat obrarekin.  Berria - Kultura   2004-09-04

· Ni lehenago rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

2 irud/hed

Eta niri, berriz, sinfonikoago ez ezik, poetikoago egiten zait, askoz, larrua jotzea maitasuna egitea baino.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kataluniako orkestra sinfoniko (3); orkestra sinfoniko (22); orkestra sinfoniko nazionalarekin (3); orkestra sinfoniko osoaren (3)

bilbao orkestra sinfonikoa (21); bilboko orkestra sinfonikoa (10); euskadiko orkestra sinfonikoa (35); irratiko orkestra sinfonikoa (4); musika sinfonikoa (6); orkestra sinfonikoa (91); orkestra sinfonikoa zuzendu (3); orkestra sinfonikoa zuzenduko (3); poema sinfonikoa (6)

bilbao orkestra sinfonikoak (26); bilboko orkestra sinfonikoak (18); euskadiko orkestra sinfonikoak (37); galiziako orkestra sinfonikoak (3); irratiko orkestra sinfonikoak (6); musikene orkestra sinfonikoak (3); orkestra sinfonikoak (111); orkestra sinfonikoak antolatutako (3); orkestra sinfonikoak emango (3)

bilbao orkestra sinfonikoarekin (5); bilboko orkestra sinfonikoarekin (3); euskadiko orkestra sinfonikoarekin (10); orkestra sinfonikoarekin (29)

bilbao orkestra sinfonikoaren (7); bilboko orkestra sinfonikoaren (4); euskadiko orkestra sinfonikoaren (15); orkestra sinfonikoaren (30)

orkestra sinfonikoarena (4)

bilbao orkestra sinfonikoko (5); euskadiko orkestra sinfonikoko (8); orkestra sinfonikoko (19)


singapurtar izlag/iz Singapurkoa, Singapurri dagokiona; Singapurko biztanlea.

Preverterenaren bertsio erraldoia zen Yumimoto enpresaren import-export katalogoa: emmenthal finlandiarrarekin hasi, zuntz optiko kanadar, gurpil frantses eta jute togoarrekin segi, eta soda singapurtarrarekin buka, ezertxo ere ez zen haren eskutik irago gabe,  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.


singel ik single 2.

singladura iz itsazontzi batean egiten den bidaldia. irud/hed

Urruzunotarren singladura aurrera doa, eta gure literatur-ontzi berriak kosta ederrak bisitatzen jarraitzen du.  Berria - Kultura   2004-09-17


single 1 izond bakuna. ik sinple.

Komisarioak orrialde single hura hartu eta bere kabutan irakurri zuen: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Txalupari biek zutik egiten zuten arraun, gibeletik aitzinerat, erramu banarekin, mugimendu motel, single eta dotorez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Keinu single batek blokeatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Zuk jakin gabe betikotzen duzun bere mugimendu single hori. nire hilobia harri single batez estaltzea nahi dut, marmolezkoa, eta han zera idatziko dute: Napumoceno da Silva Araujo 1898-19.., duintasunez bizi eta hil zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 31. orr.

Estilo single bezain eragingarria.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Hagitz misterio eta tentsio iluneko poema, axalez aski singlea izanarren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Arizkunera bidean itzuli zinenean, Garai Bareak betiko amaitzen ari zitzaizkizula pentsatu zenuen, eta gogoeta single horrek berriro lotsarazi zintuen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Zuzentasun single eta zuzena, ez sortua eta ez egina, Jainkoa bakarra da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Bada hemen bakartasun single bat, oroz gaindikoa, misteriotsua, eta iluntasun bat libreki eskuera dagoena, baina zentzuen bidez eskuraezina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Batasunak ez duenez desberdintasunik eta mugarik, eta beragan dena singlea bihurtzen da, bereizkuntzak eta mugaketak galduz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.

Txikitasun honetan ulertzen da, eta ez bestetan, egia single eta garbia, zorionaren funtsa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Arimaren izate soil eta singlea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

• 2 (orobat singel g.er.) iz lau bat abesti zeuzkan diskoa, tamaina txikikoa.

1966an sortu zen Oskarbi taldea, eta 1984an plazetatik erretiratu zenera arte lau kantuko single bat eta bost disko luze kaleratu zituen; 65 abesti guztira.  Berria - Kultura   2004-10-29

Ameba izenarekin bi kantuz osaturiko single bat eta maketa bat kaleratu ondoren, Sexty Sexers taldeak bere lehen diskoa kaleratu berri du, Iluntze berri baten zain (Gaztelupeko Hotsak).  Berria - Kultura   2006-02-24

Bitxikeriak, singleak, B aldeak, bertsioak eta maketak bildu dituzte.  Berria - Kultura   2004-11-18

Bestalde, single errazak (itxura batean bakarrik) egiten dituena ere, funk erritmo bizi baten gainean hiru minutuko zartakoa emateko gauza dena.  Berria - Kultura   2006-05-04

70. urtebetzean atera duen diskoko singela Cohenen sustraietara itzulera bat da, abesti sentsual eta zintzoa.  Berria - Kultura   2004-10-26

Orai arte baditu bi diska grabaturik, single moduko diska laburrak: "Aukera" eta "Nire Ametsa".  Herria   2004-05-20

Dani California singlea apirilaren 3an aurkeztu zuten.  Berria - Kultura   2006-04-19

Bestalde, singlea CD-single eta binilozko hamar hazbeteko disko formatuetan berrargitaratuko dute egunotan Erresuma Batuan.  Berria - Kultura   2004-07-06


singletasun iz singlea denaren nolakotasuna. ik bakuntasun.

Beti harritu nauen singletasun hunkigarri batekin amaitzen du Patrick Modianok Le livret de famille eleberria: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.

Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Ez dago adierazterik zenbaterainokoa den pertsonen arteko bereiz-izatea, hauek bata besteagandik datozenean esentziazko batasunean, eta batasun honetara berriro itzultzen direnean guztizko singletasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.


singular 1 izond gramatika kategoria, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati, eta ez askori, dagokiola adierazten duena.

Ala singular guztiek eta plural guztiek hartzen dute parte?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Horren adibide dugu ondorengo singular / plural parea, Rad / Räder, non erroko bokala ondorengo atzizkian datorrenaren palataltasunera asimilatzen den.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

Indoeuropeoz, singularreko akusatibo guztiek bukaerako -m bakarra agertzea zuten ezaugarri.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.

Beti dago Kultura (singularrean eta letra larrian) kulturetan (pluralean eta letra xehean), baina ez dago Kulturarik kulturetan zehar baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

2 osagai bat bakarra duena.

Termino singular baten estentsioa berorrek denotatzen edo erreferitzen duen objektua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Gauza singularrak deitzen ditut mugatuak diren eta existentzia determinatua dutenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.

Edozein gauza singularren eta, ondorioz, gizakiaren existitzeko eta iharduteko ahalmena ez du sekula beste gauza singular batek baizik determinatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 429. orr.

Judizio singularra (judicium singulare) [...] baliogarritasun orokorreko judizioetatik (judicia communia) ezberdintzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Pentsamendu singularrak, hots, pentsamendu hau edo hura, Jainkoaren izaera modu zehatz eta determinatuz adierazteko moduak dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Gorputzak gauza singularrak dira mugimenduaren eta gelditasunaren aldetik bereizten direnak; eta, ondorioz, bakoitza mugitzera ala gelditzera determinatu behar izan du beste gauza singular batek, hots, beste gorputz batek; eta hau ere mugitzen da edo geldirik dago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 151. orr.

Asma dezagun, beraz, nahi izate singular bat, hots, pentsatzeko modu bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 221. orr.

Unibertsal singular bakoitzak osaezineko eta irekia jarraitzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

Azken finean dualismoak ez du Singular Absolutuaren "Ni ez" oro suntsitzeko amorru horixe besterik ezkutatzen!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 142. orr.

Horregatik, ipuinetan, ni pertsona singularra nagusitzen bada ere, apropos, intentsitatea emateagatik, hori ez da derrigorrez monologo bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esentzia singular (3); gauza singular (30)

pertsona singularra (4)

gauza singularrak (8)

singularraren eta pluralaren (3)

gauza singularrei (4)

singularreko eta pluraleko (3)

gauza singularren (19)


singularitate iz singulartasuna.

Arrazaren kontzeptuak [...] erremititzen du singularitate biologikora.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.


singulartasun iz singularra denaren nolakotasuna.

Hasiera batean beste euskaldun askori bezala gertatzen zitzaidan niri, onartu egiten nuela galderak berarekin zekarren aurrejuzgua, euskal literaturaren singulartasunari buruzkoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Non gelditzen zen Euskal Herriaren sinbolo horren singulartasuna.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Singulartasunaren seinale bereizgarriak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Eremu diskurtsiboaren azterketa oso bestela dago orientatua; kontua da enuntziatua atzematea bere gertatzearen estutasunean eta singulartasunean; zehaztea bere existentziaren baldintzak, bere mugak finkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

Arazoa, orduan, izango da jakitea ea diskurtsoaren batasuna zertzen den gehienbat objektu ezberdinak taxutzen diren eta etengabe eraldatzen diren espazioan, eta ez hainbeste objektu baten iraupenean eta singulartasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Horretarako, ETAk, Euskal Herriaren singulartasunean kokatua, unibertsal berri bat proposatzeko ausartasun ezin sinetsizkoa izan zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 124. orr.

Unibertsal bakoitza singularra da, edo singulartasun bat da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.


siniestralitate iz ezbehar kopurua.

Ganaduaz gain beste hainbat azpi sektorek ere kalte handiak jasan zituzten euren ekoizpenetan: esnearen ekoizpena %10 jaitsi zen, animalien «siniestralitateak» eta gaixotzeak %100 baino gehiago igo ziren eta animalien ugalketak, arkumeena, adibidez, nabarmen egin zuen behera.  Berria - Ekonomia   2004-08-10


siniestro izond parte txarrekoa, beldurra eragiten duena.

Hotelera bidean taberna siniestro batera sartu gara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Lekua siniestro samarra baino areago susmagarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Paisaia bare, hotz eta siniestro horretan.  Berria - Kultura   2006-01-10

Ez behintzat umeak harrapatu eta haien gantz fina lortzeko lan siniestroaren gorabeheran.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

Istorio txit siniestroa, noski, industri iraultzaren hasiera halaber siniestroan hertsiki egokitzen dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Ez zekinat zer istorio siniestro moja bati eta marinel bati buruz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.

Montjuichek badu historia siniestro bat, eta hori oso oinordetza onuragarria da estatuak ankerkeria izugilea erabili behar duenerako.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.

Hitz horiek entzun zituenean, egia esan, Alberto ez zen gehiegi arduratu, aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako, baina, une hartan, oihartzun siniestro batez durundatzen ziren bere burmuinean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 23. orr.

Auschwitzeko dutxak ez ziren askoz siniestroagoak izango.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.


siniestrotasun iz siniestroa denaren nolakotasuna.

Egin dezagun mende eta erdiko saltotxoa eta har dezagun E.T.A. Hoffmannen Hareetako gizona, siniestrotasunari ateak erabat zabaldu zizkion testu aitzindaria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.


siniko izond antzinako Txinari dagokiona.

Karaktere sinikoak esanahiak dauzkaten "ideogramak" zirenez, eta ez hotsak adierazten dituzten "fonemak", Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Historia sinikoan Gizarte Sinikoak kolapsoaren ondoren izandako lehen susperraldian, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Zibilizazio Helenikoak Gizarte Hitita, Siriako, Egipziako, Babiloniko, Indiko eta Sinikoan izandako eraginarekin neurtzen badugu, […..].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

Pax Hanica-k mundu sinikoan eskainitako aukerengatik lehian jardun zuten erlijio proletario indiko batek -mahayanak- eta bertako erlijio proletario sinikoa zen taoismoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Mahayana mundu indikotik sinikora transmititu zen, bi gizarteak elkarren aurka inoiz gerran jardun gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Liu Pang mundu sinikoko nagusi bakar bihurtu zenean, gehien merezi zuten ordezkariei feudoak ematea izan zen lehen ekintza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Estatu unibertsal sinikoko biztanleria osoaren eskubidetze politikoa K.a. 196an data daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Tsin lehiakide garaileak [...] ezarritako estatu unibertsal sinikoan, Han Liu Pang-ek K.a. 207an Hsien Yang, Tsin boterearen hiriburua, hartu zuenean bukatu zen Tsin-en nagusitasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte sinikoa (3)

historia sinikoan (3); mundu sinikoan (11)

estatu unibertsal sinikoaren (4); mundu sinikoaren (3)

karaktere sinikoen (3)


sinisbera ik sinesbera.

sinisdun ik sinestun.

sinisgaitz ik sinesgaitz.

sinisgarri ik sinesgarri.

sinisgarritasun ik sinesgarritasun.

sinisgatx ik sinesgaitz.

siniskeria ik sineskeria.

sinismen ik sinesmen.

sinistarazi ik sinetsarazi.

sinistatu ik sinestatu.

siniste ik sineste.

sinistezin ik sinestezin.

sinistu ik sinetsi.

sinistu ik sinetsi.

sinistun ik sinestun.

sinitsarazi ik sinetsarazi.

sinkopa 1 iz hitz barruko letra baten edo silaba baten galera.

Hitzak hasierako letrak, tartekoak edo bukaerakoak gal ditzake, baina oraingo honetan aferesia, apokopea eta sinkopa dira, hurrenez hurren, hizkuntzalaritzari maileguan hartuko dizkiogun hitz bereziak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 54. orr.

Sinkopa dela eta, de tanche, d’tanche bilakatu da; baina leku horretan nabarmentzeko, d-ak inplosiboa izan behar du: d><tanche eta bokal bat agertzen da bere aurrean, aurreko kasuetan bezala  Berria - Harian   2005-04-18

2 musikan, indarraldia konpasaren aldi fortetik ahulera pasatzearen ondoriozko erritmo mota.

Flauten eta klarineteen sinkopak hatz dardartiak ziren, galdera-hostoa airean harrapatu nahi zutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 195. orr.


sinkopatu, sinkopa(tu), sinkopatzen 1 du ad hitz baten barruan letra bat edo silaba bat kendu.

Baliteke, ordea, or (d) ots, orots hori, behialako urdeurruz sinkopatua besterik ez izatea ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 152. orr.

2 musikan, sinkopa egin.

Bigarren zati jazzistikoan erakustaldia eskaini zuen, cadenza erritmikotik sinkopatua den perpetuum mobil-era pasatuz beheko errejistroetatik goienetaraino, akatsik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Erritmo sinkopatuak eta jazz akorde bereziak eskaini zituen, ideia sinfonikoak nola garatu jakin gabe.  Berria - Kultura   2004-03-13

Bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari, eta erritmo bizia eta sinkopatua arku-kolpeekin bigarren mugimenduan.  Berria - Kultura   2004-04-24

Cadenza zailean eta bigarren zati arin eta sinkopatuan harnasketa eta teknika handiaren jabea zela erakutsi zigun.  Berria - Kultura   2006-01-07

4 irud/hed

Esaldien ibili sinkopatuak baizik ez ninduen lotzen idatzi beharreko orrira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.


sinkopatze iz hitz baten barruan letra bat edo silaba bat kentzea.

Badirudi beraz, atxoatu < atxauretu < atxoaguretu < atsoaguretu izan dela sinkopatze horren bilakaera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 174. orr.


sinkope 1 iz konortearen galera igarokorra.

-Ez da ezer, sinkope txiki bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.

Aurreko igandean, hilaren 8an, sinkope koronario bat izan zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Langraizko kartzelan astebete egin baino lehen eta ebakuntzaren zain zegoela izan zuen sinkopea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

2 sinkopa.

Beste testu batzuk, berriz, hitz, hots, letra, silaba eta abarren manipulazioetan oinarrituak dira (aferesiak, apokopeak, sinkopeak, permutazioak).  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 13. orr.


sinkretiko izond sinkretismoarena, sinkretismoari dagokiona.

Eklektizismoaren garaia da Stendhalena; iraganeko elementuen erabilerari interpretazio formal berriak erantsiz sortutako emaitza sinkretikoena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Frankismo-garaiko arkitektura sinkretikoaren adibide formal jorienetakoa da Zuazo-enea etxea: eraikuntzak adreilua, harria eta egurra konbinatzen ditu; elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Kultura desberdinetako elikagaiak nahasiko dituzte-eta elikabide berriek, ezagun ez ditugun zaporeak eskainiz: mestizaiaren sukaldaritza sinkretikoa osatuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Kultura askoren arteko "fusio sukaldaritza" sinkretikoak gora egingo du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.

Neurri handiko erakusketez gain, bilduma propio sinkretiko, koherente eta interesgarria eskaintzen duena.  Berria - Kultura   2004-11-10


sinkretismo iz elkarren kontrako ideia edo estiloak konbinatzeko edo adosteko joera.

Filosofien eta erlijioen arteko amalgama edo sinkretismoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Bai, Amorezko pena baño liburuan egin nuen halako sinkretismo bat hainbat euskalkiren artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 313. orr.

Gizon engeiatua bai segur, halako sinkretismo konkretu bat antolatu nahi izan zuena, Jainkoaren semea eta gizarte material baten gauza uztartu nahiz izate berean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Halako sinkretismo sentimental baten bila?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 141. orr.

Sinkretismo nazional-katoliko horren adibide txiki-txiki bat: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sinkretismo (3)


sinkronia 1 iz hizkuntza baten bilakaeraren une jakin batean sistemaren osatzailetzat hartzen diren hizkuntza-egitateen multzoa.

Saussurentzat, sinkronia elkarri eusten dioten balio sistema itxi bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

Sinkronia eta diakronia, aspaldixko irakatsi zuen Coseriuk, ez dira hizkuntzaren mailako bereizkuntzak, metoduaren mailakoak baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Sinkroniaren egoeran esku hartzen duenak ez du eraginik diakroniaren gainean; aldaketa diakronikoa da sinkronian eragina duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Gauzei begiratzeko modu bi direla esan genezake: sinkroniak denboran batera gertatzen direnei begiratzen die; diakroniak, denboran zehar, lehenagotik gerora edo orainetik iraganera.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Sinkroniari dagokio "Gramatika orokorra" esaten zaion guztia, zeren gramatikari dagozkion erlazioak hizkuntza egoerengatik ezartzen baitira soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sinkroniko.

Gertaera diakronikoa da izateko arrazoia bere baitan duena; bestalde, sinkronia mailako ondorioak erabat arrotz zaizkio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Morfologia, sintaxi eta lexikologiaren intrepretapena uler daiteke, sinkronia gertaera guztiak, funtsean, berdinak direlako izaeraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Elkartze eta sintagma mailako sinkronia egoera orok bere historia baldin badu, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 179. orr.

3 bi gertakari edo gehiago aldi berean gertatzea.

Zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 210. orr.

-Sinkroniaren eta asinkroniaren zentzua: zer da "une bera"?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 103. orr.

Denborari dagokionez, planoa orainean dago [...]; aldiberekotasunaren eta sinkroniaren mailakoa da beti; eta muntaketak baizik ez du uzten orain etengabe horretatik ihes egiten. sentitzen eta ikusten nuenaren arteko sinkronia falta bitxi batek astindu zidan barrena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Zeure buruarekin deseroso zeundela ematen zuen, lehen aipatu dudan sinkronia-ez hori areagotu balitzaizu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinkronia eta diakronia (5)


sinkroniko 1 izond hizkuntzalaritzan, sinkroniarena, sinkroniari dagokiona. ik sinkronia 2.

Hizkuntza sistema sinkroniko baten egoera jakin batek ez du, saussurear pentsamoldean, diakroniarekin zer ikusirik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Hizkuntzalaritza sinkronikoa batera gertatzen diren eta sistema bat osatzen duten erlazio logiko eta psikologikoez [...] arduratuko da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Estudio sinkronikoak ez du helburu aldi bereko den guztia, hizkuntza bakoitzari dagokion gertaera multzoa baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

Garbi dago, noski, hizkuntzaren historian ikusi eta diakronikotzat jotzen ditugun asimilazio horiek jatorrian (gertatzen ari zirenean) aldaketa sinkronikoak izango zirela, beste edozein gertakari fonologiko bezala.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Horrela, aintzat hartu behar da analisi sinkronikoetan mailegu irentsiak ez direla gehiago mailegu.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Haien lanak garbi uzten digute agerian, egoerak nahi dituztela azaldu; haien egitasmoa erabat sinkronikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.

Zer da errealitate sinkronikoa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Lege sinkronikoa eta lege diakronikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.

2 bi gertakari edo gehiagoz mintzatuz, aldi berean gertatzen direnak.

Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira: 60-80 segundo milaren inguru behar dira bi gertaera horiek ziur bereizi ahal izateko, eta tarte hori 100 segungo milarenekoa izatera iristen da (1/10 segundo) gertaerak bereiziz gainera bietan lehenengoa zein izan den bereizi nahi baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

identitate sinkroniko (3)

gertaera sinkronikoa (4); hizkuntzalaritza sinkronikoa (4); lege sinkronikoa (4)

diakronikoaren eta sinkronikoaren (4); eta sinkronikoaren (4); eta sinkronikoaren arteko (3); sinkronikoaren arteko (3); sinkronikoaren eta (4); sinkronikoaren eta diakronikoaren (4)

diakronikoaren eta sinkronikoaren (4); sinkronikoaren eta diakronikoaren (4)


sinkronikoki 1 adlag sinkroniaren ikuspuntutik.

Oso da posible hiztun zenbaitentzat ez egotea hor kenketarik sinkronikoki (inolako ordezkatzerik ez ezartzea hitz egitean), horrela ikasi eta memorizaturiko hitzak izatea baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Bokal azentugabeak kentzea bilakabide natural unibertsala da eta hizkuntza batzuek beren fonologiaren zati egiten dute neurri batean edo bestean (alemanez edo ingelesez handia da horrelako bilakabideen oparotasuna diakronikoki zein sinkronikoki).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

2 sinkroniaz.

Bat-batean begitandu zitzaidan bere ahots tourettikoan "Kaixo, mutilak" esan, eta han hasiko zela biei, sinkronikoki, simetrikoki, burua laztantzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.


sinkronikotasun iz sinkronikoa denaren nolakotasuna.

Kannerren eta Aspergerren txostenek antz harrigarria zuten (izugarria, inoiz) alde askotatik: sinkronikotasun historikoaren adibide polita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.


sinkronizatu, sinkroniza, sinkronizatzen 1 du ad gertakari bi edo gehiagoren sinkronikotasuna gauzatu.

Are eragingarriago bihur daiteke akaso, erlojuak sinkronizatu, eta adostutako orduan denok kateari tira egitearena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

Erloju biokimiko sintetikoak sinkronizatzeko era ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Lurra eta bere orbita Lurrarekin sinkronizatuta daukan zeruko puntu finko baten arteko bidea egingo du igogailuak.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Sukaldeko iturriari tanta eternal bat zerion, segundo bakoitzari oihartzun egiten ziona: bi hots segundoko beraz, bata bestearen atzetik sinkronizatuta, segundoa erdibanatuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

Gustura egoten nintzen biei begira, elkarrekin oinez zihoazelarik [...] betiere pauso arinean, sinkronizaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Agertokiko kantaria bere mugimendu zabarrak eta bere akorde zatarrak sinkronizatzen saiatzen zen bitartean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Amak deitu zuen berriro, eta handik gutxira, sinkronizatuta baleude bezala, Elenak. Horrela ikasi genuen gozamena sinkronizatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argazki-makina bikoitz sinkronizatu bat hartu eta bi objektiboak begien arteko distantzia berera jarririk, eszena beraren bi ikuspegi zertxobait aldenduak hartzen zituzten bi plaka atera zitezkeen. Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Orgasmo sinkronizatuak ere primeran ateratzen dira sarritan hiru lagunen artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Aurretik, igeriketa sinkronizatuko proba jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-05-05


sinkronizazio iz sinkronizatzea; denboren edo erritmoen egokitasuna.

Semaforoen arteko sinkronizazioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Korrika egin nahi nuen, ihes egin handik, betiko desagertu, baina galdua nuen buruaren eta gorputz-atalen arteko sinkronizazioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Gorputz femeninoen lerroen harmonia bat-bateko mugimendu kementsuekin konbinatuz eta denen arteko sinkronizazio itzela eta energia neurtua bizipen-keinuekin batera adieraziz.  Berria - Kultura   2004-10-17

Euskal Herrian politika eta gizartearen artean sinkronizazioa falta da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Titin III.a eta Goñi III.aren arteko sinkronizazio eta koordinazio perfektuak txapelak eman zizkien, Martinez Irujo eta Lasaren aurka.  Berria - Kirola   2004-03-16

Aldaketa asko eginez gero, taldeko sinkronizazioa sakrifikatzen delako.  Berria - Kirola   2004-07-28


sinkrotroi iz partikula azeleragailu mota, zeinean partikulak ibilbide zirkularrak egiten baitituzte eremu magnetikoaren handiagotzaren ondorioz.

7 kilometroko Super Protoi Sinkrotroia hasi zen lanean.  Berria - Gaiak   2004-09-30


sinkulina izond mainontzia, lantu-jotzailea.

Arto ximelduaren karraska sinkulina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.


sinobial 1 izond hezurren giltzadurak lubrikatzen dituen gaiari eta gai hori dagoen guneari dagokiona.

Giltzadura sinobial deritze gorputzean dauden gontz eta bola-ahokadura motako egiturei, mintz sinobial sendo batean bilduta daudelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Poro horiek, eskuarki, likido sinobialez beteta egoten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Hezur-mutur horiek ez dira bata bestean doi-doi ahokatzen, eta likido sinobialak betetzen du elkar ukitzen ez duten guneetako tartea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Giltzadura bateko hezur bat bestearen kontra mugitu ahala, bere onera etortzeko eta hurrengo estutzerako likido sinobiala xurgatzeko aukera du kartilagoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Giltzadura sinobial deritze gorputzean dauden gontz eta bola-ahokadura motako egiturei, mintz sinobial sendo batean bilduta daudelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

2 (izen gisa)

Sinobialaren hantura kronikoak giltzadura-kartilagoa granulazio ehunez ordezten du.  Berria - Gaiak   2004-10-02


sinobitis (corpusean sinobiti soilik) iz mintz sinobialen hantura.

Eskuin eskuko hatzamarrean zeuzkan sinobitia eta fibrosia osatzeko herenegun egin zioten ebakuntza Raimundo Blanco Rai-ri, Bilbon.  Berria - Kirola   2004-12-01


sinodal izond sinodoarena, sinodoari dagokiona.

Bururatzean, gure apezpikuak erran dauku 2002. urtean, diosesako 1992ko sinodoaren 10. urtebetetzea ospatzeko urrats sinodal bat abian eman nahi zuela " hats berri " bat emaiteko sinodoko erabakieri.  Herria   2001-07-05


sinodo 1 iz elizbarruti edo probintzia bateko egitekoez aritzeko, apezpikuak edo artzapezpikuak deitzen duen elizgizonen batzarra; zenbait eliza protestantetan, artzaien batzarra.

Esan dudanak argitzen du nola erromatar legea, lehen garaietatik bertatik, lurraldeko lege bihurtzen hasi zen, Pistesko ediktuan ikusten denez; eta nola lege godoak indarrean iraun zuen, aipatu dudan Troyesko sinodoan ageri denez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Gure Elkartea ere batzar izugarri handia da eta, Sinodo jeneralak bezala, munduko alde guztietako jendea bizimolde batean biltzen duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Hobe dela menturaz fedearen eta hizkuntzen eztabaida hau kontzilioetarik edo sinodoetarik at eramatea fakultateetara edo parlamentuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

sinodoetan maiz ematen zaie apaizei eskopeta eta ehizakurra elizan ez sartzeko agindua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Kexa luze eta zehatza idatzi zien sinodo santuari eta San Jurgiren zaldunen ordenako kapituluari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Joanes Leizarragak 1564an Pauen bilduriko Sinodo Kalbindarraren mandatua hartu zuen eta Arroxelan 1571n hiru liburuki kaleratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

2 irud/hed

Planetak, bakoitza bere bidea eginez, 180 urtetik behin, "sinodo" deitzen zaion posturan topatzen dira: alegia, planeta guztiak eguzkiaren alde batetik, eta lurra beste aldean justu  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.


sinologo iz txinar hizkuntzan eta kulturan aditua den pertsona.

Bazuen halako apaiz jite bat, bai eta itsasgizonarena ere; gero kontatu zidan Tientsin-en misiolari ibilia zela, "sinologo izatera iristeko ahalegina saiatu aurretik".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Stephen Albert sinologo jakintsua Yu Tsun izeneko ezezagun baten eskuetan hil izana, alegia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.


sinonimia iz sinonimoen arteko erlazioa.

Arestian aipaturiko Mendian zoin den eder izeneko maitasun kantak ere, sinonimia berbera egiten du: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 155. orr.

Hizkuntzalari askoren iritzian bereizkuntza fonemikoa esanahi-bereizkuntzaren arabera definitu behar da (sinonimia, ezagunagoa den deitura erabiltzeko).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Erreferentzia, esangura eta sinonimia bezalako nozio semantikoek ez dute inolako lekurik eztabaida honetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.

Hori ordezkapen-kasu bat da, sinonimian oinarritutakoa, eta bere egia logikoa forma honetakoa izan daiteke, adibidez: "Edozein A, B, D klase edo propietaterentzat, ABD oro A da".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.


sinonimo 1 iz hitzez edo esapideez mintzatuz, beste baten esanahi bera edo beretsua duena.

Horregatik dira sinonimoak, gaztelaniaz behintzat, kulturagabea eta aldeanoa, analfabetoa eta rurala, nekazaria eta kaikua, palurdoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Ez baitira sinonimo denbora librea eta astialdia, pentsalari askoren iritziz.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Bizitza eternala, denek dakiten legez, horrorearen sinonimo da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 149. orr.

Antzinakoen artean Hadesen ideia ez zen Infernuarenaren sinonimoa; izan ere, antzinako gizon prestu franko hantxe bizi ziren eroso asko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Zentzu horretan, konkurrentziaren printzipioaren mundu osoko garaipenaren sinonimo da globalizazioa, antolamendu printzipioaren kaltetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Mimesis analogiaren aski sinonimo egokia da, funtsean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Azterketa batean, hainbat erdal hitzen sinonimoak eman behar zituzten ikasleek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 60. orr.

Askotan elkarren sinonimo erabiltzen diren arren, garbi dago ikasketa eta heziketa ez direla gauza bera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Izenik gabeko izenondoen pilatze bat da, eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Garazin XANGO-GORRI izena bildu du agoteren sinonimo bezela.  Herria   2003-10-30

Ekonomia hazkundea eta garapena sinonimo gisa erabiltzen dira, eta herrialde bat garapen bidean dagoela esaten da, kasu, 6.000 dolar per capita errentatik behera badago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Sinonimoen hiztegia, Donostia, Elkar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.

2 (izenondo gisa)

Lautik gora ez dugu guk aurkitu, hau da, lau hitz sinonimo, denak monobokalikoak eta bakoitza bokal baten inguruan eraikia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 209. orr.

Salneurrien eta zirkulazioan dagoen moneta masaren arteko harremanaren formulazioa hitz berekin gauza daiteke -edo hitz sinonimoekin- eta arrazoiketa berarekin lor daiteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinonimo dira (5)

sinonimoak dira (8)

sinonimoen hiztegia (4)

sinonimotzat erabiltzen dira (4)


sinonimotsu izond gutxi gorabehera sinonimoa.

Aski da Pérez Galdós-en sarrera hitzak irakurtzea, arima eta arraza sinonimotsu legez erabiltzen direla ohartzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.


sinopsi iz laburpena.

Askotan atal bakoitzari "aurreko kapituluen sinopsia" eransten zaio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 43. orr.

Sinopsiak irakurrita, gauza asko ikusten da: idatzi duenaren eskua, moldatzailearen eskola, eta statu quo-aren ahalmena denboraren orratzak hautsi eta izan ez dena egungo egiturak sendotzeko ordain gisa saltzeko, esate baterako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 103. orr.

[Sinopsia] idazlana amaitu eta gero idatziko duzu; sinopsi bat baita, ez proiektua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.

Zinemaldiko liburuxkan dagoen sinopsiari kasu eginez gero, drama gordin eta gupidagabe baten aurrean gaudela pentsa dezake ikusleak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Sinopsia: Corey Harris musikariak Mississippitik Afrikarako bidaia egingo du bluesaren sustraien bila.  Berria - Kultura   2004-01-16

Baten bati antzeko sinopsia zuen beste pelikula bat etorriko zaio burura: Airbag.  Berria - Kultura   2006-05-09


sinoptiko 1 izond ikuspegi orokorra ematen duena.

Komedia Jainkozkoaren imajina sinoptikoetan aurki zitekeen Infernuaren irudi eskematikoen antzekoa zen guztiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Bildutako datu horien arabera, aroa nondik nora dabilen edo doaken, nolatsu datorren, mapa sinoptikoak landu eta iragarpenak osatzea litzateke gertueneko eginbeharra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 176. orr.

Azterketa sinoptikoa egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

2 ebangelioez mintzatuz, Mateo, Lukas eta Markos-enak, egitura bertsua izanik gertaera beraren kontakizunak erkatzea ahalbidetzen dutenak.

Zelanok ez du testu jakin bat aipatzen, baizik eta hiru sinoptikoetatik hartutako testu-zatiak elkartzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.


sinoptikoki adlag era sinoptikoan.

Jarraiko ikerketak Azterlan honetan onartu eta honaino izan dugun ikuspuntutik desbideratze bat markatzen zuen, hau da, historian ezagututako zibilizazio guztiak sinoptikoki tratatzekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 460. orr.

Giza burmuinak ehun mila milioi neurona baino gehiago ditu, horietako bakoitza sinoptikoki lotuta dago beste batzuekin, beste askorekin seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.


sinpalta ik sinfalta.

sinpatia 1 iz norbaiten edo zerbaitenganako sentimen beroa eta berezkoa.

Badakit, bai, Sinpatia edo Antipatia hitzak lehen aldiz sarrarazi dituzten autoreek gauzen nolakotasun ezkutu batzuk adierazi nahi izan dituztela izen horiekin. Ez da inongo alderditakoa, gizatasunari ez baitio traiziorik egin nahi, baina jende xehearenganako sinpatia du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.

Ezagutu zezatela hango eta hemengo irakurleek Téophile Gautierrek gureganako izan zuen sinpatia, maitasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 36. orr.

Normala omen den jende horrek, homosexual edo yonki ez direnek alegia, halako sinpatia bat sentitzen zuen gaitzarekiko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Ez dugu sentitu inolako sinpatiarik irailaren 11ko atentatuan hil zirenekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

Nik ez diot sinpatiarik Vlaams Bloki, baina nire ustez bistan da prozesu politikoa dela.  Berria - Mundua   2004-03-20

Horrek guztiak diskurtso populista, demagogiko eta faltsuekin nazkatuta zegoen jendearen sinpatia eta afektoa piztu zuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 91. orr.

Begi-bistakoa baitzen, ETAk halako sinpatia sortzen zuela herriko jende askorengan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 118. orr.

Handik onik irten nahi banuen, eskuratu beharra neukala nolabait ikusleen sinpatia.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

Bokazioen, sinpatien, gustuen, ikasbideen, zirraren berdintasun bitxi horrek lotu egiten ditik bi pertsonak, eta patu berdina ezartzen ziek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Marisaren lagun gizonezkoek erakusten zizuten sinpatiaz gogoratzen zara eta Marisaren irribarre alferraz, begirada triste ironikoaz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 98. orr.

Andresek esaten zuen jendaila zikin bat baizik ez zela hura guztia, ez zuela merezi ez sinpatiarik ez errukirik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Sinpatia handiagoa diot biriketako gaixotasun kroniko bat zuela jakin nuenetik, hortik atera kontuak sinpatiaren bideskak zein bihurriak diren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Maite-jolasak, musutxoak eta sinpatiazko irribarretxoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 321. orr.

Anaia bat bezala maite izan dudan gizona, bihotzak beti sinpatia eta adiskidetasuna zabaldu dituena, jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.

2 (izenondoekin)

Victor Hugok sinpatia handi adina deskontzertuz ikusi du Euskal Herria. Ekonomia eskolan zurekin ibilitako neska bat hurbildu omen zitzaizun sinpatia handiz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 42. orr.

Ez gero nigandik sinpatiarik txikiena ere espero, David, ezta beste inorengandik ere. Gure artean, David, nire sinpatia osoa duzula esan behar dizut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.

Jose Javierren sinpatia naturala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Hasieran Dembari zion higuina sinpatia sendoa bihurtu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 144. orr.

Dagoeneko ez zen lehengo sinpatia txeratsu eta lotsati hura, hain gozoa; abere-maitasun bat zen orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Edo, besterik gabe, sinpatia kontrolaezina ote zen harena?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Keriken izendapenak areago agertzen du Bush bere kabinetea sinpatia politikoetan eta leialtasun pertsonaletan oinarritua atontzen ari dela.  Berria - Mundua   2004-12-04

Emakumearen sinpatia intelektualen baitan dago hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Naturala dela dio, halaber, lagun hurkoarekiko sinpatia sentimendua, eta baita kulpa sentimendua ere. Itsuskeria baten erruduna zarela onartuz gero ezin espero sinpatia-keinu oldeak ordainetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Komentarioaren transkripzioak adeitasuna adieraz lezake, sinpatia keinu bat berarekin geundenon aldera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Ez zen ondoan gustura sentitzen nintzen lehenengo neska izango, seguru aski, baina gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Euskararen arazoa, hizkuntz komunitatearen arazoa, erdal komunitateekiko harremana, erdal komunitateekiko sinpatia prozesuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Sinpatia giro hunkigarria zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

4 bi sistema edo gorputzen arteko erlazioa, bataren aldaketa batek bestean aldaketa bera eragiten duenean.

Batzuetan, iruditzen zitzaidan berehala hartzen zuela lekuen, jendearen eta eszenen giro edo umorea, istanteko sinpatiaz edo imitazioz, sentiberatasun deitu lekiokeena baliatuz baino areago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sinpatia (3)


sinpatiko 1 izond sinpatia pizten duena. (pertsonez)

Horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

Hori ez da arazoa, neska! -moztu zuen potolo sinpatikoak-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

Bikiak sinpatikoak ziren, jardun eta jardun ari zitzaizkidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

Sinpatiko samarra da nirekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Oso itsusia iruditu zitzaigun hiruroi: sinpatikoa, baina itsusia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Oso tipo sinpatikoa zen, asko maite ninduen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Adin ederreko bikote sinpatikoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 161. orr.

Beharbada ez da hori Marcos komandanteordea sinpatikoago gertatzearen arrazoia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

2 (bestelakoez)

Ahoa sinpatikoa iruditzen zait oraindik ere, ez dakit zergatik, ahoa eta begiak ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Begietsi nuen berriro argazkiko Joachimen aurpegia, gizonezko-aurpegi sinpatikoa, Baina hain ziren erleak sinpatikoak eta adiskidetasunera emanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

2004ko urtarrilaren 20an pare bat solidariok beste ekintza sinpatiko bat egin zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

Eztabaida bitxia, bere barregarrian sinpatikoa begitantzen zaidana urteen buruan, batez ere anarkismoaren nahiz komunismoaren paradero beltzari erreparatuz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

Irribarre sinpatiko eta urrikalkor bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Logela ttipi sinpatiko bat eta kanpoan baratzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

Ez dun ezer gertatzen esan dio modu sinpatikoan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.

3 sinpatiaz (laugarren adieran) gertatzen dena.

Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan, magia sinpatikoz edo?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Musika-tresna horren tonu xarmangarria hainbat hari sinpatikok eragiten dute, hari nagusietariko batean nota ozen bat jotzen denean hasten baitira bibratzen hariok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

4 nerbio sistemaz mintzatuz, sistema horren zatia, zenbait organoren funtzionamendua borondateak parte hartu gabe zuzentzen duena.

Hox direlako geneon arabera kokatzen dira ornoak, saihetsak, giharrak, nerbio-sistema zentral eta sinpatikoaren egiturak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 125. orr.

5 tintaz mintzatuz, ikusten ez dena, harik eta erreaktibo egokia ezartzen zaion arte.

Giua kimikoa da, badaki nola egiten den tinta sinpatikoa!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Giuatarren etxean tinta sinpatikoaz idatzitako gutun batzuk aurkitu zituztela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Tinta sinpatikoaren aukera bururatu zaizu, baina mundu honetan ez dago hori sinistuko duenik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

6 sinpatikoa egin sinpatikoa gertatu.

Marcos komandanteordea sinpatikoago egiten zait, baina ez dakit ziur zergatik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 154. orr.

Esan beharra dut Pertiren bizimodua ez zitzaidala oso sinpatikoa egiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

7 sinpatikoarena egin

Sinpatikoarena egiten ez badu, ez du bezerorik izango.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Uste dut beldur ziola bakardadeari, hortik beti sinpatikoarena egiten ibili beharra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Eta irrati esatariak orduan: «Potolitoaren beste gol bat», barrez, sinpatikoarena egiten.  Berria - Kirola   2004-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinpatikoarena egiten (4)


sinpatizante iz alderdi politiko bateko kide izan gabe haren ikuspuntuen eta jardueraren alde nagusiekin bat datorren pertsona.

Beharbada nire irakurle eta laguntzaile guztiak ETAren sinpatizanteak dira eta oso ongi saltzen dut produktua, edo oso gaizki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.

Sinpatizante ugari izan dituena bata; gure zibilizazioaren jatorria gorpuzten duena bigarrena.  Berria - Kultura   2004-11-25


sinpatizatu, sinpatiza, sinpatizatzen du ad alderdi politiko edo ideia-joera baten ikuspuntuen eta jardueraren alde nagusiekin bat datorrena.

Lehen Mundu Gerra osteko errepublika "kaotikoekin" baino errazago Salazar eta Franco bezalako "diktadura paternalistekin" sinpatizatu du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

Aitzitik, ulertzeko eta sinpatizatzeko eskatzen zaigu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.


sinple 1 izond bakuna. ik single. (gauzez)

Jantzi beltz sinple eta galanta duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Kamera sinple batean, tutu haridun batean muntaturik egoten da objektiboa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Ongi naiz ohantze sinplean. aurre-erromaniko estiloko eliza sinplea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Aldare sinple bat. transistore bat eta beste osagai bakan batzuk izaten ditu modelorik sinpleenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Ilea mototsa sinple batean biltzen dute.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 49. orr.

· Itsasoan bizi diren izaki zelulabakarrak dira animalia sinpleenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Soluzioa sinplea zen, aski zen ez lanik egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Azterketa ginekologikoa oso gauza sinplea da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 51. orr.

Gaur iduri zait gauza sinple bat gertatu zela edo bederen era askotako gauzak konkrezio bakar batean bildu zirela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Modu sinplean esateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Modu sinple batean azaltzea zaila da.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Era sinple eta laburrean laburbildu digu izurriteak azken urteotan izan duen garapena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

Egoera ez da hain sinplea. Aztertu behar dugun kasuak aukera sinple baten aurrean jartzen gaitu: operatu eta soilik bikietako bat salbatuko dugu; ez operatuta, berriz, bi bikiak hilko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Beharrik ideia sinple bat bururatu zitzaidan: sarraila zulotik behatzen saiatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Formula sinple horretan ageri dira matematikako oinarrizko zenbakia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.

Borondatea ez dela gauza sinple eta bakun bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Pentsamendu sinple eta errepikatu batzuetan murgildurik. kalkulu sinple batzuk aski dira erakusteko gaur egun Lurrean bizi diren gizaki guztiak ahaide urruntxeagoak edo hurbiltxeagoak direla.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Pertsonak usainagatik ezagutzeko txakurrak duen gaitasun ukaezina ikusita, metodo sinple hori oso eraginkorra da identifikaziorako eta oharpenerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Efektu mekaniko sinple bat da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Are argiago ikusten da egoera proba sinple bat eginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 229. orr.

Oso arrazoi sinple bategatik, hori ez zelako agurearen borondatea, erantzun zuen Carlosek irribarrez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 166. orr.

3 pertsonez mintzatuz, tolesgabea, xaloa, eta batzuetan, inozoa.

Hain zen handia, hain jasoa ere esan liteke, nire ama zen emakume sinple haren maitasuna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.

Haurren inozentziara zeharo itzultzearren, sehaska bat fabrikatu zuen, troxaz bil zezaten agindu, eta bularra eskatu zion errukiz negar egin zuen emakume sinple bati.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Gizon sinple eta eskolagabe bat besterik ez haiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.

Gizon sinple samarra zen; mutiko baten itxura izan zezakeen, buru soilagatik ez balitz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 200. orr.

Maimie deseroso sentitu zen, egia zelako izaki txiki eta sinple hura ezdeusegia zela maitagarria izateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 282. orr.

Jakintsuek sinpleen balioak ikasten dituzte beren onerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Jakintsu nahiz sinple, santutasun handiko nahiz erdipurdiko, gazte nahiz zahar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Gizontxo sinple eta ezjakin horrek, esadazu: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 692. orr.

Ez zaitugu errege nahi, hitz-motela baitzara, sinplea eta ergela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Lege horiek herri sinple eta berez xalo zen batentzat bakarrik ziren egokiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

4 sinple-sinple izond

Egia da fabrika honetako lana sinple-sinplea dela, gormutu bati ere azaltzeko modukoa, izan ere.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 71. orr.

Merkatariek badakite, batere durduzatu gabe, bigarrena hirugarrenaz biderkatzen eta biderkadura lehenaz zatikatzen, zeren edo ez baitute oraino ahantzi nagusiari batere demonstratu gabe erraten entzun diotena edo berek maiz zenbaki sinple-sinple batzuekin saioa egin baitute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

5 (adizlagun gisa)

Zalantza dagoenean, horixe izaten da beti onena, sinple-sinple janztea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.

6 sinple-sinpleki ik sinpleki.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adibide sinple bat (4); arrazoi sinple (9); arrazoi sinple bategatik (5); bezain sinple (3); emakume sinple (3); era sinple (4); galdera sinple (3); gauza sinple (8); gizon sinple (7); herri sinple (3); hitz sinple (4); ideia sinple (5); ideia sinple bat (3); mezu sinple (3); modu sinple (7); oso sinple (3); proba sinple (3)

sinple samarra (3); sinple sinple (4)

arras sinplea (5); arras sinplea dugu (3); arrazoia sinplea da (5); azalpen sinplea (3); bezain sinplea (13); bizitza sinplea (3); gauza sinplea (15); gauza sinplea da (5); gehiengo sinplea (11); gizon sinplea (4); hori bezain sinplea (3); horren sinplea (12); oso gauza sinplea (8); oso sinplea (30); oso sinplea da (13); sinplea izan (16)

askoz sinpleago (3)

forma sinpleak (3); oso sinpleak (6); sinpleak dira (10)

modu sinplean (8); oso modu sinplean (3)

modurik sinpleena (3)

modurik sinpleenean (3)


sinplekeria 1 iz pertsona sinplearen nolakotasuna edo ekintza gaitzesgarria.

Haur baten sinplekeriarekin, sinistua zuen argazkiei egiten zizkien faltsifikazioak ez zirela azken batean faltsifikazioak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.

Zure sinplekeriak xamurtu egiten nau.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Pare bat urte egon zen EEBBetan ingelesa ikasten, eta horrek halako batean lizentzia eman zion abertzaletasuna bidaiatuz sendatzen da eta antzeko sinplekeriak esateko.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 41. orr.

Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz, eta, segurutik, sinplekeriak irudituko zaizkizue esateko ditudanak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

2 sinpletasun gaitzesgarria.

Ingresen koadroek sinplekeria horiek gainditzen dituzte eta konplexutasun handiagoa erakusten tematzen dira gure begi posmodernoen aurrean.  Berria - Kultura   2006-03-05

Euzkitzek Maritxu kantua atera zuen sinplekeriaren zokotik: egun kantu inozotzat badugu ere kantu erotikoenetako bat zen bere garaian, azaldu zuenez.  Berria - Kultura   2004-08-15

Ia sinplekeriaren mugan dagoen lanak 25.000 ale baino gehiago saldu ditu.  Berria - Kultura   2006-03-25

Oker ez banago, nekrofiliaren etiketa egotziz deskalifikatzea sinplekeria litzatekeela dio egileak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.


sinpleki 1 adlag sinpletasunez. ik bakunki; lañoki.

Beharbada, fruitu gehiago lortuko dut sinpleki hitz eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Hori guztia sinpleki adieraz daiteke.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 160. orr.

Honekin abisaturik zaude alde handia dagoela ametsari edo gaueko ikuspenei buruz esandakoaren eta bestela sinpleki adierazirikoaren, hala nola: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Sinpleki janzten denean, pertsonak garbiagoa ematen du.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.

Nik hitz gutxitan eta sinpleki idatzarazi nuen, eta Aita santu jaunak baietsi egin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 139. orr.

Eta beraz sinpleki irudikatzen dugun gauza baten aldeko afektua, besteak beste, handiago da, ezinbesteko, ahalezko edo kontingente bezala irudikatzen dugunaren aldekoa baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 541. orr.

Gure mundu makroskopikoak ere ez duela horren sinpleki funtzionatzen diote hainbat fisikarik.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Zorria etsaiaren gorputza zela imajinatzea, eta orduan krak egitea, krak egitea hain erraz eta sinpleki.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.

2 soilik, besterik gabe.

Arima ziniko, maltzur, edo sinpleki inkontziente batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.

Ni, sinpleki, emakumeei batere gustatzen ez zaien gauza bat naiz: erabat praktikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.

Azken kasu horretan, literatura egiten zuten, sinpleki, gezurra esatea baino kaltegarriagoa izan daitekeena, zenbaitetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

2003-2004 ikasturteko beren haurraren izenaren emaiteko gutizia, edo sinpleki informazio gehiagoren ukaiteko xedea duten buraso guziak gomitatuak dira.  Herria   2003-01-28

Bere burua eskaini zion sinpleki, egunen batean haren beharra baldin bazuen bere zorionerako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Zera esan zidan sinpleki: hire txanda duk!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

-Ez diat borrokan egingo -esan zuen Mikel Strogoffek sinpleki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.

Gogorik batere ez nik hegaldi hartan jarraitzeko, sinpleki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

3 sinple-sinpleki

Maite dutalakotz, sinple-sinpleki.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gutxitan eta sinpleki (4)


sinpletasun 1 iz sinplea, bakuna denaren nolakotasuna. (pertsonez)

Gotzainak, Jainkoaren gizonaren sinpletasun garbiaz hunkiturik, eskerrak eman zizkion Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Onginahiz interpreta dezala irakurtzen duena eta barka edo zuzen dezala kontalariaren sinpletasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Gizon hark ideia baten sinpletasuna zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Umearen barruko sinpletasunari dagokio. bi eskuak poltsikoetan dauzkan pertsona batek zer esan behar duen entzutera 13.000 lagun joatea eta 100.000 lagunek telebistaz ikustean kanpokoak liluraturik gelditzen dira gure sinpletasunaren arrakastarekin.  Berria - Kultura   2006-01-08

2 (gauzez)

Nerea zuen gogoan, harekin igarotako gaua, haren larruaren sentipena berean, bularren sinpletasun epela, gerrialdearen malgutasuna.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 235. orr.

3 (gauza abstraktuez)

Azken egoitzara lagundu dugu Hélène Gueraçague, otsailaren 21ean, bere 75. urtean, sinpletasun handienean.  Herria   2004-03-04

Natura, artzain bat, ardiak, jestu bat, bi hitz: mendez mendeko biziaren sinpletasun sakonean murgildua nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Lege saliko eta erripuarioetan, alemanen, bavariarren, turingiarren eta frisiarren legeetan, sinpletasun miresgarria dago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Hitz soil bat izan liteke deskripzioa, eta bere sinpletasunean gorde dezake potentzia handiagoa izenondoz beteriko pasarte batek baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Nire gustuaren sinpletasuna dela-eta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Aski ahul eta zapaldua nintzen, hots hamabi urteko haurra, denak sinesteko, absolutu baten sinpletasunari lotzen den bezala, osotasunez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Xalotasun edo sinpletasun santua [...] arreta bereziz bilatzen zuen beretzat eta maite zuen besteengan Frantzisko santuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Haren obra inolako tolesik gabe idatzita dagoenez, eta jatorri zuen antzinako nobleen sinpletasunaz, zabaltasunaz eta xalotasunaz mintzatzen denez, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 274. orr.

Hildakoen belarri zoliaz, serioski aditu dute nire bidaldi handiaren meditazio isila, baserriko sinplet[a]sunean jaio eta hazitako mutiko hartatik, orain naizen honetaraino: gizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bere burugogortasun, euskortasun, ideia-sinpletasun eta ausardia berezkoari esker.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sinpletasunean (7)


sinpletu, sinple(tu), sinpletzen da/du ad sinple bihurtu. ik sinplifikatu.

Obra batek prezio ertaina badu, bai erosleari eta bai egileari komeni zaiena, hura egitea sinpletuko luketen makinak, hau da, langile-kopurua gutxituko luketenak, kaltegarriak lirateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Modua errazteagatik edukia sinpletzeak ez luke barkamenik izan behar zientziaren munduan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

1905eko urte miresgarritik, fisika teorikoaren sistema ahal bezainbeste sinpletu eta bateratzen saiatu zen etengabe.  Berria - Harian   2005-02-11

Xede nagusia Federazioaren eta lander-en legeria eta haien arteko finantza arloko harreman korapilatsuak sinpletzea da.  Berria - Mundua   2004-12-17

Beren edukiak izugarri sinpletu eta desitxuratuko dira, horrek ekarriko duen kalitate galerarekin.  Berria - Harian   2005-05-25

Keynesen ideiak sinpletu egin zituzten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Batetik /rd/ multzoa sinpletu da /rd/ -> [r].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.


sinplezale izond gauza sinpleen zalea dena. ik sinplista.

Halere, ikuspegi sinplezale hori laguntza handikoa gerta dakiguke egiara hurbiltzeko, zeren erakusten baitigu banako linguistikoa gauza bikoa dela, bi terminoen loturaz egina dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 96. orr.


sinplezia 1 iz sinpletasuna; sinplekeria.

Gizonek, eta baita emakumeek ere, gauzen aniztasuna aintzat hartu gabe, berarekin sinpleziaren lasaitasuna erabili izan zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Egunetik egunera ohartuz joan zela andregai haren sinplezia, neskatoaren inozotasuna, bere hutsalkeria, gauza baitzen telofonoan segi eta segi egoteko ezertxo ere kontatzeko ez eduki arren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

Belarriak tapatzeko egon nintzen, auskalo zer sinplezia asmatu behar zuen Soterok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elkarren aurka biribildu ziren, trikuaren modura, fusilak soilik erakutsirik geratu ziren, haizeari aurre egiteko, elurrari aurre egiteko, uste baitzuten, beren soldadu sinplezian, elurra eta hotza, eta ez errusiarrak, izan zituztela garaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.


sinplifikaezin izond ezin sinplifikatuzkoa.

-Har dezagun forma hori duen zatikirik txikiena, zatiki sinplifikaezina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.


sinplifikatu, sinplifika, sinplifikatzen 1 du ad sinpleago bihurtu. ik sinpletu.

Elurrak sinplifikatu egiten du paisaia: bideak, koloreak, etxeak ezabatu egiten dira, hortik bien arteko harremana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

Berariaz sinplifikatu dugu, jakina, begiak argi-fluxuen aurrean duen funtzionamenduaren aurkezpen hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Lehen belaunaldia dena aldi berean hil balitz, eta bigarrena ere bai, topaketen bilbea espazio-dimentsioan sinplifikatua geratuko litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

2 matematikan, zatiki, ekuazio edo kideko bat era sinpleenera ekarri.

Entzun, Ruche jauna: zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

Sinplifikatu ondoren, emaitza hau lortu zuen Ruche jaunak: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Beltz hura ez nuen ikusten: ikusmena asmazio abstraktua da, ideia garbitua, sinplifikatua, gizaki ideia bat. informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke, sintaxi sinplifikatu batekin edo adostutako kode baten bidez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

Diskoen gibeleko azaletan agertzen ziren dantzaren urratsen eskema sinplifikatuak segitzen zituzten, lerroz lerro.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Oso irudi sinplifikatua da hori, ez baita batere ohikoa axoi bakar batetik datorren seinaleak aktibatzea neurona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.


sinplifikatzaile izond sinplifikatzen duena.

Burubide horiek, ikuspegi berezi hori, pragmatismo baliagarri bat izaten dira, sinplifikatzailea, sintetizatzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Burke eta Hare jaunen lankidetzan, ez da inolako dudarik ahalmen asmakoi eta sinplifikatzailea Burke jaunari zor zitzaiola.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Zientifismo sinplifikatzailea ez dator erlijioaren aurka, eta ez dakarkio inolako mehatxurik teologiari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.


sinplifikazio iz sinplifikatzea.

Ereduak ez dira ekonomia errealitatearen sinplifikazioak baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Hizkuntza bat ikasten ari zarenean faltan bilatzen duzu sinplifikazio gehiago, logika piska bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

Errua pilotariari leporatzea ez zait zuzena iruditzen, sinplifikazioa besterik ez da.  Berria - Kirola   2004-05-12

Halako sinplifikazio eskematikoa dela medio, irudituko zaigu errealitatea desitxuratzen dela; baina lehenbizi bere hartan aztertu behar da gertaera naturala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

Askotan uste izaten da bihotzak ponpatzen duela odola gorputz osora, baina engainuzko sinplifikazio bat da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

"Ismoa, ista" atzizkiak ez zaizkit sobera laket, maiz kulturarik ezaren marka diruditelakotz, sinplifikazio esnobak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Afrikako zenbait iruditan aurki daitezkeen erabateko sinplifikazio grafikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Orobat, ikuspen, amets, uste gabeko lotura, sinplifikazio sarritan haur batenaren modukoak, zunda-botatze aliritzikoak, ezker-eskuin, guztiz jakin gabe nora daraman bideak. egitura juridikoaren sinplifikazioa, Europako Batasunari «izaera juridikoa» onartzea, Oinarrizko Eskubideen Agiria jasotzea, edo «gizarte politika hobeagoa» ahalbidetzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 166. orr.


sinplismo iz sinplekeria.

Sinplismoaren eredutzat A. Fouillée aipatzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

Arrakasta horren aurreneko zioa -dio- bere sinplismo sasizientifikoa da, bere sinplismoagatixe jende asko ustebetetzen duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 167. orr.

Listoegia ez dago izaterik presidente izateko, eta listoegia denak disimulatu egin beharko du, jokoa sinplismoaren eta ergelkeriaren joko-zelai lokaztuan jokatuko baita ia beti.  Berria - Mundua   2004-10-23


sinplista izond sinplekerian erortzen dena.

Betiko topiko ergelenak berriro alegia, filosofia arroxa batean orain, betiko eskema dikotomiko sinplistak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.

Erran behar da atentaduen salbaikeriak ekartzen dituela menturaz arrazoi sinplista hortara.  Herria   2003-10-02

Obsesio sinplista horren ondorioz benetako irudia ez dute antzematen.  Berria - Mundua   2004-09-01

Badira, halere, sinplistegia eta aldebakarrekoa dirudien ikuspegi hori baino askoz ere ekarpen kritiko interesgarriagoak eztabaida horren gainean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

Guztiz sinplista eta nahiko txotxoloa zen nire anarkismoa, baina ezaugarri biak ere ulertzekoak dira: txotxolotasuna, ezinbestean neurri batean, eta sinplista, hezkuntza zapaltzaile baten pean hazitakoak erantzun erraz eta sinpleak behar zituelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Zintzotasun dosi txiki batez aztertzen badugu auzia, alde batera utzi beharko dugu hain ezaguna, gogo-asegarria eta sinplista den diskurtso hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 102. orr.

Tamalez, sarritan planteamenduaren defentsa oso da sinplista, ebidentzia aritmetiko soil gisa azaltzen baita, bere indarra nonbait aritmetika horretan oinarritu nahirik bezala berriz ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.


sinplizitate iz sinpletasuna, bakuntasuna.

Jainkoa gizakiari lotzen zaio bere sinplizitatean, bete-betean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Sentiberatasunak arrazoian antzaldatzerik baleuka, eta hauek biok izpirituan, kolore beltza kolore hori bilakatuko litzateke, eta gero zuri guztia sinplizitate hutsean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Jainkoagan pertsonei dagokie hain zuzen ekintza, eta poza berriz ezartzen zaio esentziari sinplizitatean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.


sinposio (orobat simposium g.er., eta sinposium g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinposio agertzen da) 1 iz jakintza alor bateko adituek gai jakin bati buruz jarduteko egiten duten batzarra, maiz nazioartekoa.

Atzo, bestalde, 1998an egindako Inkisizioari buruzko nazioarteko sinposioan idatzitako aktak aurkeztu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-06-16

'Hizkuntz eskubideak hezkuntzan' sinposioa antolatu du Behatokiak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Fisikari katalanak mekanika kuantikoaren paradoxen inguruko ikerketa egin du, eta ondorioak Euskal Herriko Unibertsitatean jarduera zientifikoen inguruko sinposioan azaldu ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Gaur, bihar eta etzi Europako Batasuneko kultura-politikaren gainean sinposio bat egingo da Bartzelonan.  Berria - Kultura   2004-09-16

Errauste plantek sor ditzaketen arazoen inguruan eztabaidatzeko medikuen sinposioa egiten ari dira Donostian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

· Azurmendik nabarmendu du Sinposioa izan dela Pizkundean eta XVIII. mendera arte Platonen testuetan eraginkorrena.  Berria - Kultura   2004-02-05

2 (hitz elkartuetan)

Joan nintzen esate baterako Salamancako Unibertsitateak antolatutako idazle sinposio batera, eta nire txanda heldu zenean adierazi nuen: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

platonen sinposioa (3); sinposioa antolatu (3)

sinposioan parte hartu (3)


sinposium ik sinposio.

sintagma 1 iz perpausaren barnean bakartu daitekeen elkarren ondoko elementu saila, bereziki perpausaren antolaketaren banakoetako bat osatzen duena.

Sintagma, beraz, hurrenez hurreneko unitate bi edo gehiagoz dago osatua beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Hitzaren, esaldiaren edo testuaren osagaiak (letrak, fonemak, silabak, hitzak, sintagmak, perpausak, isiluneak...) modu konkretu batean antolatzen dira hizketako edo idazketako egintza bakoitzean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Besteak beste, paradigma eta sintagma ez dira bikote modura aurkezten, ez baitzait etiketak kokatzea interesatzen, kontzeptuak berez ulertzea baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Hau da aglutinazioa: bi termino edo gehiago, berez desberdinak direnak baina eskuarki perpausean sintagman agertu ohi direnak, erabatekoa -edo analizatzeko zaila- den unitate batean lotzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Enuntziatuak sintagma bat edo sinbolo sail bat esaldi bihurtzen du, eta berari zentzua izendatu ahal izango zaio, edo proposizio bihurtzen du, egia-balioa jaso ahal izango duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Kontrako norabideko bilakabideak bilatzeko, dena dela, ez dago paradigma- sintagma alderatzeetara joan beharrik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ia alferrikakoa da ohartaraztea sintagmen estudioa ez dela sintaxiarekin nahasten: sintasia [...] estudio horren zati bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aglutinazioa sintagma mailan bakarrik gauzatzen da; haren eragina multzo jakin baten gainean gertatzen da; ez du besterik kontuan hartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 219. orr.

Sintagma mailako lotura in praesentia da; sail batean batera dauden bi termino edo gehiago ditu oinarri. forma erregularren gainean osaturiko sintagma mota guztiak hizkuntzan sartu behar dira, ez hizketan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Perpausa da sintagma tipo beteena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Deskribapen zehaztuak "Frantziako erregea" edota "Gipuzkoako hiriburua" gisako izen sintagmak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Beraz, to eta ing morfemek antzeko jokabidea daukate izen sintagman, aditz sintagmak izen sintagma bihurtzen baitituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.

Bereziki, pasiboak muinetik kanporatzen baditugu ere, esan nahi dugu by-osagaia preposizio sintagma dela perpaus pasiboan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izen sintagma (14); izen sintagma bihurtzen (3); sintagma bihurtzen (3); sintagma mailako (7); sintagma mailan (3); sintagma mota (5)

izen sintagmak (5)

aditz sintagmaren (5)

erlazio sintagmatikoak (3)

izen sintagmen (4)


sintagmatika iz sintagmen azterketa.

Sintaxia, edota, ohikoagoa den definizioa erabiliz, hitzen multzokatzearen teoria, sintagmatikan sartzen da, zeren multzokatze horiek, berez, gutxienez bi banako espazioan banatuak izatea baitakarte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Sintagmatikari dagozkion gertaera guztiak ezin sailka daitezke sintaxiaren barnean, baina sintaxi gertaera guztiak sintagmatikaren barnean daude.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.


sintagmatiko 1 izond sintagmarena, sintagmari dagokiona.

Jar gaitezen orain ikuspuntu sintagmatikoan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Maila sintagmatikoan (hotsak hizketan bata bestearen atzetik kateatzen direnean) hitz-azkenean eta, oro har, trabari bilkuretan ahoskabetzea da nagusi euskaraz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ingelesak, gooseberry wine "andere mahatsezko ardoa", gold watch "urrezko erlojua" eta abarreko mota sintagmatikoan, hitz ordenaz bakarrik baliaturik adierazten ditu erlazio batzuk, frantses modernoak preposizioen bidez adierazten dituenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Hizkuntzaren mekanismoa honetan dago finkatua: adierazleen eta adierazien batzean, eta hizkuntzaren linealtasunean oinarriturik sortzen diren ikurren arteko erlazio sintagmatikoetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Diskurtsoan erlazio sintagmatikoak sortzen baitira hitzen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

2 irud/hed

Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.


sintagmatikoki adlag era sintagnatikoan.

Dix-neuf solidarioa da dix-huit, soixante-dix eta abarrekin elkartze mailan; eta sintagmatikoki dix eta neuf haren elementuekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 168. orr.


sintaksi ik sintaxi.

sintaktiko 1 izond sintaxiarena, sintaxiari dagokiona. ik sintaxi 2.

Askatasun sintaktikoaren gurpil zoroan gero eta barrenduago.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Maiztasun-ereduek ez dutela argirik egiten egitura sintaktikoaren oinarrizko arazo batzuetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.

Ordena sintaktiko naturala edo alderantzikatuaren adigaia, osagarriaren adigaia (Beauzéek sartutakoa XVIII. mendean zehar) integratu daitezke oraindik Port-Royaleko gramatikaren sistema kontzeptualean, ez dago zalantzarik honetaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Perpausa ingelesaren gramatikako lege sintaktikoen arabera eratuta dagoela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

Hizketa entzutean, goitik beherako (top down) prozesatzea abiatzen da: entzuleak bere ezagutza sintaktikoa, morfologikoa, lexikoa abian jartzen ditu seinalea deskodetzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Aldaketa sintaktiko eta morfologikoei dagokienez, arazoa ez dago hain garbi lehen begiratuan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 126. orr.

Hitzen arteko lotura sintaktikoetara jo gabe, hitzen morfologia ere izan daiteke lardaskatze prozesu honen kaltetua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Ezeztapenak eta beste aldagai sintaktiko batzuek perpausari gehitzen dizkioten konplexutasunak alde batera utzita.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Uste dut antzeko zerbait egia dela hizkuntzaren ikerkuntza sintaktikoen eta estatistikoen arteko harremanari dagokionez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Hitzezko jardute-multzoak, elkarren artean uztartzen ez direnak esaldien mailan lotura gramatikalen bidez (sintaktikoak edo semantikoak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

2 (logikan)

Logika bat proposatzen denean, logika horrek dituen propietate sintaktiko eta semantikoak aztertzea da logikarien zeregin nagusietariko bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

3 irud/hed

Harreman sintaktikoak dira gehienbat hegemoniarenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

Alabaina, ideiak, irudiak, herdoildu egiten dira, gauza fisikoak balira bezala, ez dute luzaro irauten esamolde boteretsuen bizkarrean ondo eta tenkor itsasten ez badira, eurei bete-betean dagozkien gorpuzkera sintaktikoetara egokitzen ez badira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasun sintaktiko (3)

egitura sintaktikoak (3)


sintaktikoki adlag sintaxiaren aldetik.

Logika bat garatu nahi badugu sintaktikoki, behin hizkuntza formalaren formulak zehaztuta sistema formal bat behar dugu, inferentziak egin ahal izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Hau da, logika bat osoa izango da (sistema batentzat) semantikoki ondorioztatzen dena sintaktikoki ere ondorioztatzea posible denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Errima-hitza puntuan sintaktikoki josi beharrean, errima-hitza besterik gabe eranstea da potoo ez egitearren sarri egiten den hankasartze gure ustez larriago horietako bat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.


sintasi ik sintaxi.

sintaxi (orobat sintaksi g.er. eta sintasi g.er.) 1 iz hitzen hurrenkera eta perpausen eraketa gauzatzen duten arauen azterketa; arau horien multzoa. ik joskera 3.

Sintaxia hizkuntzetako perpausak eraikitzeko hatsarre eta prozesuen azterketa da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.

Esan ohi da sintaxiaren helburua hizkuntza unitateen berezko funtzioak direla, eta morfologiaren helburua, berriz, hizkuntza unitateen formak soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

Morfologia, sintaxi eta lexikologiaren intrepretapena uler daiteke, sinkronia gertaera guztiak, funtsean, berdinak direlako izaeraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Ingelesaren sintaxiaren deskribapena errazteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 92. orr.

Hizkuntzen oinarrizko aurkezpen fonologikoak segmentalak dira funtsean eta ez prosodikoak, salbu azentuaren kokalekua [...] edo sintaxiak kudeatzen duen esaldi-doinua.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.

Ulermenaren oihal garbian makularik utziko ez duen sintaxi garbi baten bila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

Informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke, sintaxi sinplifikatu batekin edo adostutako kode baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 121. orr.

Hizkuntza giza bizitzaren adierazle da, haien ustez, eta herri zein arraza bakoitzaren espiritua -espiritu berezia, Volkgeist izendatzen dena- bere hizkuntzaren sintaxi eta fonetika halaber berezian islatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Ezinezkoa litzateke sintaxiko kasu bati buruz arrazoitzea, termino jakin batzuen gainean egingo ez balitz arrazoibide hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Musika hori sintaxiaren barru-barruko joskeran dago, eta, doinu horretaz jabetzeko, ezinbestekoa da klasikoak irakurtzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 255. orr.

Tesia, antitesia eta sintaxia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintaktiko.

Hizkuntzaren sintaxi egitura erabaki ondoren, hizkuntzaren benetako ibilian sintaxi egitura hau nola erabiltzen den iker genezake.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Ezin da onartu sintaxi teoriak fonologia eta morfologiako arazoak noiz konpondu zain egon behar duenik. unitate sinple eta bakungaitzak ez diren hitzak ez dira funtsean bereizten esaldi ataletatik, hau da, sintaxi gertaeretatik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Ulergarritasunaren muga gaindituta, morfologia eta sintaxi arauak haustera iristen dira horrelako ariketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Hitz, sintaxi eta metafora sistema.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

Hizkuntza batean eskuragarri dauden sintaxi eragiketak nola erabiltzen dira hizkuntza horren benetako erabileran?  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.

Joskerari dagokionez, nabarmena gertatuko zaio inoizka hegoaldeko irakurleari aditzaren sintaxi-jokoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.

Esango dugu sintaxi mota honek zerbaiten argitzen digula pentsaera semitikoa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Hizkuntza jakin bati buruzko sintaxi ikerkuntzak aztergai den hizkuntzako perpausak sortzeko lanabestzat har daitekeen gramatika bat egitea du helburu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.

3 irud/hed

Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Irudien sintaxia, berariazkoa eta berria, airean esekitako pixontzi handi baten antzekoa da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 140. orr.

Koldo Izagirreren hizkeraren berezitasunetako bat gizakiak dagoenari mintzatze hutsaz eragiten dion indarkeriari uko egitean datza, giza sintaxiaren alderik bortxatzaileenei muzin egitean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.

4 (logikan)

Sintaxiaren arloan gaudenean, formulek ez dute esanahirik, sinboloen segidak dira soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Defini ditzagun orain logika horren sintaxiaren oinarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Beraz, sintaxiaren arloan aztertzen diren kontzeptuak honako hauek dira: axioma, teorema, ondoriotasun sintaktikoa, froga formala, konsistentzia, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Orain arte egin duguna QL logikaren sintaxia definitzen hastea izan da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Orduan hizkuntzaren analisia zientzia matematikoetan barneratu zen, batez ere proposizioen sintaxiaren eremuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintaxi egitura (4)

lexikoa eta sintaxia (3)

sintaxiaren eta semantikaren (4)


sintaxigintza iz

Ikusmolde hau onartzen bada, arrazoi gutxi gelditzen da eragozpen bezala mailak nahasten direla salatzeko [...] edo fonemika eta morfologiako arazo guztiak konpontzen diren artean sintaxigintzarako goizegi dela uste izateko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 143. orr.


sintesi (orobat sintesia g.er.) 1 iz bakunetik konposatura, osagaitik osotasunera diharduen ariketa; adigai bati buruzko ezagutza osagaiak osotasun batera biltzen dituen buru ariketa. ik analisi.

Al Kashik, Samarkandako behatokiaren zuzendariak, aurreko zazpi mendeetako arabiar matematikaren sintesia egin zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Francastelentzat, irudikapen-espazioa geometriaren eta gizarte baten mitoen arteko sintesi bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Esan daiteke gizakiaren psikologia animaliaren psikologiaren sintesi bat baizik ez dela. akordioa bilatzeko, proposamen guztien sintesi bat egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Eztabaidatu ditugunak bezalako gramatikak guztiz neutralak dira hiztunari eta entzuleari dagokienez, esaldien sintesiaren eta analisiaren artean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 73. orr.

Vitruvioren tratatuak sintesi guztiz pertsonala egiten du afan kulturalista orokorren eta diskurtso tekniko eta espezifikoki profesionalak bilduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Batasun sinteitko honek, ordea, sintesi bat aurresuposatzen du, edo jasotzen du, eta batasun hark a priori beharrezkoa izan behar badu, orduan honek ere apriorizko sintesia izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Beraietan oinarritzen da, beraz, irudimenaren sintesiko batasun formal oro, eta honen bitartez, baita bere erabilera enpiriko oro ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Halere, errepresentazioen bateratze orok kontzientziaren batasuna eskatzen du bere sintesian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 72. orr.

Agerian dago Locke eta Descartes sintesi batean lotzeko asmoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Irudimenak kategorien arabera egiten duen begiespenen sintesiak irudimenaren sintesi transzendentala izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 75. orr.

Nabari du tesiaren, antitesiaren eta sintesiaren nostalgia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintetiko.

Segur nintzen orduan gure tribukoa zela eta sintesi-marrazkiak pantailan lasterregi lerratzen zirelako ez nuen haren soaren ebastea lortu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Filmean, bere egituraz baitu perspektiba, espazioaren irudikapena sintesi-prozesu bat da. Sintesi lana eginez, hona hemen antolaketa berriek betetzen dituzten zenbait ezaugarri: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Agerraraziz diskurtso batean lanean jarri ahal izan diren egitura formalak, kategoriak, kateatze logikoaren moduak, arrazoitze eta indukzio-motak, azterketa eta sintesi erak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Esan beharra dago, hain zuzen ere, gutxienekoaren printzipio horrek berebiziko eragina duela, bistan denez, sintesi bidezko irudietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Ekonomiaren globalizazioaren gainean sintesi liburu polita dela deritzot Jacques Adda-ren La mondialisation de l'économie.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 339. orr.

Laguna ez da ordea sintesi itxurako esaldietan sinesten duen horietarikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Batera-ko biltzar nagusian aztertuko duten sintesi mozioak ondoko urteetako ekimenak aipatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goragoko mailako memorizazio hori alderdi anitzeko prozesua da, eta pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

4 konposatu kimiko bat bere osagaietatik abiaturik lortzeko prozesua.

Proteinen sintesiaren mekanismoa aztertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 54. orr.

Proteinon sintesiak, berriz, are makromolekula gehiago eskatzen ditu, eta mota gehiagotarikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 34. orr.

ADHren sintesia mantsotzen du, eta, horren ondorioz, gernu ekoizpena handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Bere lanak erakutsi zion Oudin-i geneak zuzenean inplikaturik zeudela antigorputzen sintesian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 86. orr.

Iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

Kontua da indarrean dagoen nekazaritzak, sintesi kimikoan oinarrituta, lurrak zeharo kaltetu dituela. familia garrantzitsua osatzen dute bakterioek eragindako sintesietan lortutako polimeroek, ad. polihidroxialkanoatoek (ezagunena, PHBa behar bada).  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute; baina, aldi berean, prozesu horretan bitarteko lana betetzen duten beste batzuen sintesia ere eragozten dute: isoprenoideena.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Egun halako gutxi dago jada, haxixa eta sintesiko drogak nagusitu direlako.  Berria - Gaiak   2006-02-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintetiko 2.

Munduko Medikuak elkartekoak sintesi drogen inguruan prebentzioa egiten ari dira Gipuzkoako dantzaleku handietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Azken boladan, gainera, ugaritu egin da kokaina eta psikosuspergarrien kontsumoa, ketamina eta sintesi drogekin nahastuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Imajina ezazu istant batez, bezperan bilkuran izanik, biharamunean lanera joatean, sintesi-molekula soilen botereaz kolegek irri zabala dutela ezpainetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jacques Monod-ekin gero, kolibaziloaren baitako proteina-sintesi induzigarria aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerpenen sintesi (3); anizkunkiaren sintesi (4); atzematearen sintesi (6); irudimenaren sintesi (11)

sintesi enpiriko (4); sintesi enpirikoa (3); sintesi enpirikoaren (8); sintesi enpirikoari (3); sintesi hutsa (4); sintesi itzulkorraren (3); sintesi lan (5); sintesi lan interesgarria (3); sintesi lana (3); sintesi modernoak (3); sintesi soila (4); sintesi transzendentala (3)

anizkunkiaren sintesia (8); baldintzen sintesia (4); elementuen sintesia (3); guztiaren sintesia (3)

sintesia barnebiltzen (5); sintesia egin (6); sintesia egingo (3)

agerpenen sintesian (6); anizkunkiaren sintesian (3)

adimenaren sintesiaren (3); anizkunkiaren sintesiaren (8); anizkunkiaren sintesiaren batasuna (3); hurrenez hurrengo sintesiaren (5)

sintesiaren ahalgarritasuna (3); sintesiaren batasuna (6); sintesiaren bitartez (8); sintesiaren ekintza (3); sintesiaren erregela (3); sintesiaren funtzio (3); sintesiaren osotasun (3); sintesiaren totalitate (3)


sintetiko 1 izond sintesiarena, sintesiari dagokiona. ik sintesi 2.

Liburu sintetiko eta sakona, baita gardena ere. bi ikuspegi nagusiren arten kokatu dira eztabaidak, ikuspegi horiek denboran zehar izan dituzten aldaera guztiekin: ikuspegi analitiko bat, eta ikuspegi sintetiko bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Judizio analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Denbora sintetiko hori (argazkiak horren aise, horren "naturalki" sortu ezin duena) da, inondik ere, zinema narratibotasunera, fikziora, gehien bultzatu duen ezaugarrietako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Judizio matematikoak sintetikoak dira osotara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Ideia haien errepresentazio sistematiko batean aipatutako ordena sintetikoa litzateke egokiena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Zure pentsamoldea, intuitiboa baino gehiago sintetikoa bada -hau da, zailtasunak badituzu gaiaren ñabarduretan sartzeko, edo, ongi laburbildu arren, zail egiten bazaizu kontzeptuen arteko erlazioak bilatzea-, ideiak sintetizatzea komeni zaizu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.

2 (kimikan) ik sintesi 5.

Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa, ziape-hazietatik ateratzen den gai batekin kimikoki erlazionatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

ADNa, ADN molekula sintetikoak eta berez sortzen den entzima mota bat dira haren osagaiak.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Medikuen kontrolpean hartutako droga sintetikoei esker.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

Lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Landareak izurrietatik eta biktimak intsektuen erasoetatik arma egokiez hornitu baititu naturak, antibiotiko sintetikoetara (hauen erabilera masibora) jo beharrik izan gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Txerto sintetikoak, Patarroyoren eskutik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Nabilonak, TCHaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eragindako gorakoa gutxitzen du.  Berria - Harian   2005-04-17

Hemoglobina sintetikoa (gorputzak bere kabuz sortzen ez duen hemoglobina).  Berria - Kirola   2004-07-03

Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.

Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Beste langile batek apar sintetikozko kubotxoez beteko du hartza.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

3 sintetizadorearen bidez lortua.

RERa sei minuturen buruan etorriko zela zioen geltokiko eme-ahots sintetikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Edmeak hilabetean bietan entzuten zituen marmara sintetikoak ziren; alabaina ahots sintetikoz hegaldatzen zirela, bere baitako kanta doloretsuaren errepika ematen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen.  Berria - Kultura   2006-02-08

Ordenagailu baten bidez erritmo sintetikoak sortzen dituzte zenbait kantutan.  Berria - Kultura   2004-04-03

4 euskal aditzen mintzatuz, perifrastikoa ez dena.

Behin, etxerako lana agindu die irakasle sonatuak ikasleei: aditz sintetikoak erabiliz esaldiak osatu behar dituzte ikasleek: daramazu, dario, dakartzate, genekien...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anizkunkiaren batasun sintetiko (3); apriorizko esakune sintetiko (3); batasun sintetiko (21); esakune sintetiko (19); ezagutza sintetiko (4); judizio sintetiko (10); oinarri esakune sintetiko (7)

anizkunkiaren batasun sintetikoa (3); apertzepzioaren batasun sintetikoa (3); batasun sintetikoa (19); biologia sintetikoa (4); esakune sintetikoa (9); ezagutza sintetikoa (5)

apriorizko esakune sintetikoak (5); apriorizko judizio sintetikoak (5); esakune sintetikoak (17); ezagutza sintetikoak (4); judizio sintetikoak (5); larru sintetikoak (5); material sintetikoak (4); sintetikoak barnebiltzen (4)

batasun sintetikoan (4)

anizkunkiaren batasun sintetikoaren (5); apar sintetikoaren (4); apriorizko ezagutza sintetikoaren (3); batasun sintetikoaren (20); biologia sintetikoaren (4); ezagutza sintetikoaren (3); jatorrizko batasun sintetikoaren (3)

analitikoen eta sintetikoen (3); apriorizko esakune sintetikoen (3); apriorizko judizio sintetikoen (3); esakune sintetikoen (5); ezagutza sintetikoen (3); judizio sintetikoen (5)

judizio sintetikoetan (3)

batasun sintetikorik (3); esakune sintetikorik (4)


sintetikoki 1 adlag era sintetikoan.

Geometria espazioaren berekitasunak sintetikoki eta, hala ere, a priori determinatzen dituen zientzia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Adigai jakin bat beste batekin sintetikoki alderatzearren bertatik irten behar dela onartuz gero, orduan hirugarren bat behar da, bertan bi adigaien sintesia gerta dadin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 96. orr.

A priori sintetikoki pentsatua zegoena a posteriori analitikoki itzultzen digute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.

Horrela, berari jarraiki egun batean agian arrazoimen hutsaren Filosofiaren sistema osoki aurkeztu ahal izango da analitikoki nahiz sintetikoki, bere ezagutzen hedapenaz nahiz mugapen soilaz osatzen bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

2 (kimikan)

Sintetikoki prestaturiko hainbat substantzia kimikori dagokionez usainak molekularen formarekin korrelazioa duela aurkitu zenean, izan zituen atxikimendu batzuk Amoore-ren sailkapenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.


sintetizadore iz sintesi elektronikoa gauzatzen duen gailua; musika-tresna teklatuduna, soinuak uhin-sortzaile multzo baten bidez gauzatzen dituena.

80ko hamarkadan sintetizadoreak eta elementu elektronikoak erabiltzen hasi zen.  Berria - Kultura   2004-07-23

Badira animazio zinemaren historian hainbat errealizadore, ikertzaile lanetan ere aritu direnak luze eta zabal, batez ere Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen.  Berria - Kultura   2006-02-08

Sintetizadoreak ez al ditu txikitu film duinak izan zitezkeen lan asko?  Berria - Kultura   2006-03-29

Hala ere, sintetizadoreekin gauza onak egin daitezke, betiere makinari bere soinua besterik eskatzen ez diozunean.  Berria - Kultura   2006-03-29

sintetizadoreekin ere musika erasokor eta probokatzailea egin zitekeela erakutsi zuen.  Berria - Kultura   2004-12-05

Genna (ahotsa) eta Lover (sintetizadoreak) cyborg-mozorro ikusgarri batzuk jantzita agertu zitzaizkigun taula gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

Kontzertua zoragarria iruditu zitzaidan: sintetizadorea eta pianoa, biolina, perkusioa eta nire amaginarrebaren ahotsa, mugimenduak, begirada eta irribarrea.  Berria - Kultura   2004-12-18


sintetizatu, sintetiza, sintetizatzen 1 du ad sintesia egin.

Homeroren testuetan aurki daitezkeen pertsuasio-bideak -hitz ederra, mitologiaren erabilpena, adibide eredugarriak...- Aristotelesek maila gorenean sintetizatu zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.

Zure pentsamoldea, intuitiboa baino gehiago sintetikoa bada [...] ideiak sintetizatzea komeni zaizu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.

Goihenetxeren obraren sintetizatzea biziki «delikatua» dela deritzo.  Berria - Harian   2005-05-03

Haien itxura aldakorrak objektutasun bakar batean sintetizatu eta hartaz jabetu nahian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Bioi gustatzen zaigun film batetik abiatzen ginen; ez gidoia sintetizatzeko, baizik eta giro edo atmosfera bat iradokitzeko.  Berria - Kultura   2004-10-26

Hauxe izan liteke, beraz, irudian denbora sintetizatzeko formularik orokorrena: irudiaren espazioan leku desberdinei une desberdinak dagozkie irudikatzen den gertaeraren denboran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

2 konposatu kimiko bat bere osagaietatik abiatuz lortu.

1988an sintetizatu egin zen, eta rEPO izena hartu zuen artifizialki sortutako EPO horrek.  Berria - Harian   2005-08-03

Zelula etengabe ari da proteinak sintetizatzen eta ezabatzen.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Bakterio askotan PHBa sintetizatzeko azetil koentzima A (azetil-coA) erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Hartarako, desberdindu izanak hura sortzea eragozten zien entzima bat sintetizatzeko gai ziren zelulak aukeratzen genituen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

Antigorputz bat sintetizatzen zuen linfozito bat halakorik sintetizatzen ez zuen beste batekin bat egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 79. orr.

Begetarianoak dira egun, Mendebaldean, sintetizatu eta lurrindutako elikagai gehien kontsumitzen dituzten pertsonak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zinemak ahalbidetu du [...] denbora sintetizatuaren kontzeptua irudi mugimendudunera zabaltzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.


sintetizatzaile izond sintetizatzen duena.

Burubide horiek, ikuspegi berezi hori, pragmatismo baliagarri bat izaten dira, sinplifikatzailea, sintetizatzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.


sintetizazio iz sintetizatzea.

Halere, beste batek hastetik buru eramanen sintetizazio lan bat egingarria izan daiteke.  Berria - Harian   2005-05-03


sintoista (orobat xintoista) 1 izond Japoniako erlijio politeista eta animistari dagokiona.

Argi eta garbi aitortzen dut nola neure gaixoei eta hiesdunei erants dakiekeen adjektiboa -marxista edo kristaua, maoista edo taoista, budista edo sintoista, musulmana edo animista, materialista edo idealista, fededuna edo ateoa- hori besterik ez den enetzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.

Taiko-danbor hotsak ermita xintoista batetik zatozan, ezta?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.

• 2 iz erlijio horren jarraitzailea.

Erlijio kristaua eta Indietako erlijioak; hauek infernua eta paradisua dituzte; sintoisten erlijioak, berriz, ez du halakorik  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.


sintoma 1 iz eritasun bat ezagutarazten duen gertakaria.

Gaur egun badira sintoma horiei aurre egiteko tratamendu ugari.  Berria - Gaiak   2004-04-11

-Sindromearen sintoma guztiak dituzu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.

Hori depresio arin baten sintoma izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Uremiaren sintomak desagertuz zihoazen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Gaitzaren sintomak sentitu orduko medikuarena joatea ezinbestekoa dela gogorarazi dute sendagileek.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Estatuen gerran edo klaseen arteko borrokan kolapsoaren hurbileko kausak gaixotasun espiritualaren sintomak baino ez ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Sintoma horiekin batera, erreflexuak galtzen dira eta halako gogogabezia eta urruntasuna sortzen bizitzarekiko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

Gaixotasun haren sintomarik behinena autoestimaren desagertze erabatekoa baita.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.

Sintometan oinarritutako medikuntzatik geneetan oinarritutako medikuntzara.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Urte haren bukaeran aitaren eritasunaren sintomek okerrera egin zuten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.

Sendagaiekin sintomak tapatu bai, baina gaixotasuna ez da sendatzen.  Berria - Harian   2005-07-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nerbio sistemaren gaixotasuna da Parkinsonen gaitza, eta dardara eta giharren zurruntasuna dira sintoma nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Gaur senarrari tokatu zaio oheratzea: hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Sintoma nabarmenenak sukar handia eta giltzaduretako oinazea dira.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Gaitzaren sintoma jakin batzuei aurre egiten diete botika horiek, baina ez gaitzari bere osotasunean.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Sintoma argirik gabeko anorexia eta bulimia kasuak ugaritzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Sintoma fisiologikorik ez zutela zirudien arren, alterazio nabarmena izan zuten animaliek izaeran eta jokabidean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Lobulu frontaleko tumor baten lehen operazioa 1884an egin zen, eta sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza, berriz, 1888an.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Horiek bihotzekoaren ohiko sintomak zirela jakiteko beste irakurria nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Poliomielitisaren hasierako sintomak nekea, sukarra, buruko mina, gorakoak, zurruntasuna eta lepoko eta gorputz adarretako mina izan ohi dira.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Orduan, gaitzaren lehenengo sintomak agertzen hasten dira: azaleko lesioak, infekzioak, sukarra, beherakoa, jateko gogo gutxiago eta nekea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Ageriko sintoma gutxi dituzten gaixotasun kroniko asko daude eta haietako askoren ondorioa izaten da erekzioaren disfuntzioa batzuetan.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Denek eztarriko mina izan zutela gaitzaren bestelako sintomak agertu aurretik.  Berria - Gaiak   2004-07-29

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Medikuntza konbentzionalak gaixotasun sintomen aurrean diagnostikoa egin eta hori tratatzen du.  Berria - Harian   2005-07-02

Israelgo hegoaldeko etxaldeetako lau langile erietxean sartu zituzten atzo gripe sintomekin. Urtarrilaren 27an hainbat hegazti akabatu ostean sukar handia eta pneumonia sintomak hasi zitzaizkion.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Fuerteventura uharteko uretan 13 etorkin hilda eta beste lau hipotermia sintoma handiekin aurkitu zituzten atzo ontzi batean.  Berria - Mundua   2004-12-24

Behatzetan izozketa-sintomak hasi zaizkit.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

4 zerbait ezagutarazten duen zantzua.

Gizarte-desintegrazioaren sintomak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Ausentzia ikaragarri baten sintoma.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Gauza guztietan ikusten ziren agerian porrotaren sintomak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.

Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Horrelako mugimenduak, ez indarraren, baizik eta ahuleziaren sintoma ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Mendebaldeko munduan kolapsoaren sintometatik desintegrazioaren sintometara igarotzen bagara, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

Hedapen militarra militarismoaren emaitza izaten da normalean, eta hau gainbeheraren sintoma.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Mendebalde modernoaren historian sintoma etsigarri bat, lehenengo Prusian eta gero Alemanian oro har, militarismoa sortzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Eduardo Fungairiño fiskalburu kargutik kentzea sintoma positibotzat har daiteke?  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Poema hauek lehen sintomei erantzuten diete, aspirinek bezala, eta hori dute ona.  Berria - Kultura   2006-03-31

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak dituela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Konbertsio-sintoma histerikoen sorrerari zegokionez, [...].  Berria - Kultura   2006-05-09

Baliteke arrakasta beti negatibo eta sarri nahigabeko honen ondoriorik garrantzitsuena den gizarte-sintoma barne-proletalgoaren alienazioak edozein kasutan ere planteatzen duen arazoa larriagotzea izatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

Pertsona helduek edo bikotekidea dutenek beren burua masturbatzea desoreka psikologikoren baten edo heldugabetasun sintoma da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintoma nagusiak (9)

antzeko sintomak (4); bestelako sintomak (3); gaitzaren sintomak (13); gaixotasunaren sintomak (3); gripearen sintomak (5); lehen sintomak (18); lehen sintomak agertu (3); lehenengo sintomak (3)

sintomak agertu (6); sintomak agertzen (6); sintomak agertzen hasten (3); sintomak arintzeko (4); sintomak hasi (5); sintomak izan (4); sintomak murrizten (4); sintomak sentitu (3)

sintomarik ez duten (3)

gaitzaren sintomekin (3)

sintometako bat da (3)


sintomatiko izond sintomari dagokiona; sintoma gertatzen dena.

Substantzia horrek kimioterapian daudenentzat ekartzen duen lasaitasun sintomatikoa azpimarratu nahi izan dute elkarteko ordezkariek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hiesa gaitzaren aldi sintomatikoa eta infekziosoa da, gaitzaren aldi terminala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Esklerosis mesialak eragindako epilepsia fokal tenporal sintomatikoa dutenei asko lagundu ahalko diegu.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Perspektibak [...] mugak ezartzen dizkio orobat, begirada batek ikusten duen alor bat bezala antolatzen du (veduta bat bezala, ikuspegi bat bezala, lehendabiziko paisaia margotuak izendatzeko erabiltzen zen izen aski sintomatiko hura bera erabiltzeko).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Sintomatikoa da, esaterako, Italiako irakurle gazteek Osvaldo Soriano irakurtzen jarraitzea.  Berria - Kultura   2004-02-08

Larria, ez dakit den, baina sintomatikoa, bada.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 186. orr.

Bada beste tesi ospetsu bat, oso modu sintomatikoan harekin bat datorrena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Tajo ibaia han atzean genuela, gazte bi poetak, bata asmatikoa bestea sintomatikoa, biak parapatetikoak, portugesez olerkiak esaten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.


sintomatologia iz sintomen multzoa.

Ez da soilik goibel egotea; sintomatologia bat dauka depresioak.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Badaude botikak eta gaixotasunak depresioaren antzeko sintomatologia eragiten dutenak.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Sintomatologiaren larritasuna sailkatzeko Letamendiak bost mailetan banatzen du gaitza.  Berria - Kirola   2004-09-30

Betiko teoria izan da garuneko molekula batzuk gutxitu egiten direla, eta gutxitze horrek dakarrela depresioaren sintomatologia somatiko guztia.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Hori gaur egunean normala da, gizarte eri honen sintomatologia jakinekoa; zurea larrixeagoa izatea, besterik ez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.


sintonia 1 iz irrati edo telebista-emankizun baten hasiera edo bukaeraren ezaugarri den doinua.

Radio Segurako kantu eskaintza orduaren sintonia.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 21. orr.

Hasteko, La clave telebista saioko sintonia joko du orkestrak.  Berria - Kultura   2004-10-27

Sintoniaren ondoren, Goetheplatzen entzundako Hitlerren hitz berak errepikatu zituen irratiak: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Bideo pantailan, berriz, PPren hauteskunde sintonia ospetsua jo eta jo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Beti bezala, irratsaio honen hasieran Zaharra zara Bilbo kantuaren musika, Gariren ahotsa... sintonia itzela, ez duzue uste, txirenetarrok?  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 12. orr.

2 igorgailu baten eta hargailu baten arteko maiztasun berdintasuna, bereziki irrati edo telebista igorgailu baten seinalea hartzea ahalbidetzen duena.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena: eta, baiki, kolpetik sintoniatik irten, eta lastategiko txakurra bezala zaunka hasteko, aski zuen operadorea aulki gainean higitzea, edo esku bat mugitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

3 bat etortzea.

Sintonia eta adostasuna nagusi izan zen, ekarpen ugari egin zituzten ordezkarien artean.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Gero eta argiago dago haien arteko sintonia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 271. orr.

Hasieratik eduki genuen elkarrenganako sintonia ona.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

Ni batez ere Karmelo eta Rubenekin ibili naiz; badirudi bidaia honetara bakarrik etorri izanak gure artean sintonia berezia sortzen duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.

Bestela -erantzun fisikorik gabe esan nahi dut- ez duzu behar bezalako sintonia emozionalik lortzen, eta sexu-jarduera zentzurik gabeko kamasutra bihurtzen da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Giro ona, eta sintonia herrikideen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Sektore horrekin genuen sintonia berreskuratu nahi dugu eta gure jarduera euskal zentro politikoan kokatu nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Bileretan izaniko «sintonia maila oso esanguratsuak» azpimarratu zituen Olanok.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

4 irud/hed

Obra ikusteko sintonia horretan jarri behar dugu.  Berria - Kultura   2004-02-26

Kanpotik, badirudi, zuek Tabako Fabrikaz duzuen ikuspegia eta Bearing Pointek egindako txostena ez daudela sintonia berean.  Berria - Harian   2006-01-18

Prentsan irakurri dudanagatik, sumatzen dut beste idazle batzuk ere egon daitezkeela sintonia horretan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Modu berean, desberdintze terminalak, gorputzean atzeman daitezkeen zelula mota hain desberdinak eragiten dituenak, kontserbaturiko zenbait gene multzo erabiltzen ditu, elkarrekiko sintonian, bere eragiketan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintonia ona (5)


sintonizatu, sintoniza, sintonizatzen 1 du ad igorgailu bat eta hargailu bat sintonian jarri.

Poliziaren emisorak sintonizatzen nituen, ea aditzen nuen Brent inguratzen ari zirela adierazten zuen zerbait.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Loiola sintonizatu beharrean nahiago zutenak Arrate Irratia entzun.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.

Irratia piztu, eta sintonizatzen hasi da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Ongi etorri gaur ere Txirene irratia sintonizatu duzuenoi!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 12. orr.

Bere behinolako bulegoan alemaniar irratia sintonizatu du eta ateari giltza eman dio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Uhin laburretan zegoen sintonizatuta, ia ez entzuteko moduan, baina piztuta.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 132. orr.

Irrati bat frekuentziatik kanpo sintonizatuta dagoenean bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Garrasiak hasi ziren berriro Harryren buru barruan... baina oraingoan gaizki sintonizaturiko irrati batetik zetozela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

2 hed

Gau hartan afalondoan berriak sintonizatu nituenean, lehenbiziko aldiz ohartu nintzen berriak zalaparta gutxiago egiten zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.

Irratian umoristen saioak sintonizatzen zituen, lehiaketak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Gaizki sintonizatuta dagoen irratsaio bat entzutean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 85. orr.

3 pertsona bat beste pertsona edo gauza batekin sintonian jarri.

Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

Orduantxe sintonizatu zuen mutilak errealitatearekin.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 154. orr.

Segundo batzuk behar izan zituen munduarekin sintonizatzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.

Baina era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Inguruarekin sintonizatzen zekien; baina une berean, errealitatearen mugak gainditzen ere bai, mundu berri baten ametsa pizten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irratia sintonizatu (3)


sintzeritate iz zinezkotasuna, egiatitasuna, zintzotasuna.

Uste dut sintzeritatea agertzea jendeari begirunea eta errekonozimendua erakusteko bide bat baino ez dela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Aitortu dut, bi aldiz gutxienez, Montsek sintzeritate handiarekin jokatu zuela nirekin eta, funtsean, halaxe izan zen, nahiz eta xehetasunei buruz beste zerbait esan dezakedan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Mentxu apur bat zapuztuta zegoen Fonsecarengandik espero ez zuen sintzeritatearen ondorioz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Eskertu nion, bihotzez eskertu izan diot sintzeritate hura.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.


sintzero (orobat sinzero) izond zinezkoa, egiatia, zintzoa.

Oso sintzeroa da, ni naiz diskoan ageri dena.  Berria - Kultura   2004-12-01

Halakoxe artistak zarete zuek, halakoxe espontaneo eta sinzeroak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

Bukaera aldera, zurikeria nabarmenaz, dena hutsean geratzen da, hau da Opusekoa jende asto samarra baina sintzeroa bezala agertzen da.  Berria - Kultura   2004-06-30


sinu1 1 iz angelu batez mintzatuz, angelu hori hartzen duen triangelu angeluzuzenaren aurkako katetoaren eta hipotenusaren luzeren arteko zatidura.

Angelu baten sinua eta kosinua zenbakiak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Bere sinuari eta kosinuari esker ezagutu daiteke angelu bat, zuzenean neurtu beharrik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Zirkulu oso baten ibilbidea (bidean egiten diren angeluen sinuak kalkulaturik eta denboran zehar marraztuta).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinu taulak (3)

angelu baten sinua (3); sinua eta kosinua (3)


sinu2 iz zenbait hezurretako barrunbea.

Aurpegiko hezurrek lau zokogune pare dituzte (sinuak), barrutik mukosaz estaliak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Sinuaren irteera estua itxi egiten da batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Sinuak infektatzen direnean (hotzeri arrunt bat harrapatzen denean, esate baterako), hazi egiten da mukosa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Irribarre egin eta, zori hutsean, nota batzuk kanta-murmuriatzen zituen, kopeta-hezurreko sinuan zer efektu egiten zuen ikusteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.


sinu3 iz keinua.

Taxistak sinu bat egin zuen helbidea eman nionean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Musua okertu eta, klink egiteko sinua egin zuen Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.


sinu4 iz patua.

Inola ere ezin dut ekarri gogora, gizakion munduko sinua, ehule baten eskuetan nahasten diren bi hari (zinezko eta grinezko) horien irudipean baino ederkiago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.


sinuka adlag keinuka.

Bere ikaskideak eztulka edo doministikuka hasiz gero, sinuka hasten da bera, eta irain larriak botaka: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.


sinuntzi izond adkor keinu asko egiten duena.

Etxerat itzuli eta, etziron gorde Blair jaunak arras nardatua zela eta zion sinuntzi batzu zirela frantses horiek!  Herria   2003-02-13


sinuoso izond bihurgune irregularrak eta hainbat norantzatakoak dituena. ik sigi-sagatsu.

Denetik ikus daiteke: Canovaren eskultura neoklasizista bere linea sosegatuen oreka eta araztasunarekin (Le Tre Grazie), Rodinen forma sinuosoagoak Donna accovacciata bere obran.  Berria - Kultura   2004-03-07


sinusitis iz aurpegiko sinuak estaltzen dituen muki mintzaren hantura.

Sinuan geratzen den airetik oxigenoa xurgatzen jarraitzen dute mukosako odol-hodiek, eta horrek dakarren presio-gutxitzeak eragiten du sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Sinusitisak jota jaiki nintzela gogoan dut. ostegunetik anginekin, gripearekin eta sinusitisarekin egon zela esan zuen igandekoa hasi aitzin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.

Izigarriko sinusitis krisiak ukaiten nituen, eta radiestesistak bere eskua ene kopetaren gainean pausatzen zuelarik, ba orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Eguzkiak jotzen baldin banau berriz ere ene sinusitisa eta eritasun guziak martxan abiatzen zaizkit.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 21. orr.


sinusoidal izond sinusoideari dagokiona.

Uhin sinusoidalaren gorako eta beherako olatua edo zirkulu oso baten ibilbidea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.


sinusoide iz sinu funtzioa irudikatzen duen kurba.

Espazio sekulakoan, goraka eta beheraka zihoazen lorratz eta uhinak sortu eta abiatzen ziren; dirdai arrosa baten gainean igo eta dirdai more batean jaisten ziren sinusoideak, gero, luzatuta eta zerrenda bihurtuta, ero moduan zihoazenak lasterka bata bestearen atzetik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.


sinzero ik sintzero.

siondar iz Sioneko –Jerusalemgo- biztanlea.

Poz bedi Israel bere Egileaz, alaitu siondarrak beren Erregeaz.  Elizen arteko biblia   Sal 149,2


sionesta ik sionista.

sionismo iz Palestinan estatu judu bat eratzeko helburuarekin sorturiko higikundea.

Sionismoa, bere sortzaile izan zen Theodor Herzl-ek berak aitortuaren arabera, larritasun baten erakusgarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Nazismoaregandik ihesi, sionismoaren alde egin zuen eta juduen lider bihurtu zen.  Berria - Harian   2005-02-11

Buru-belarri aritu zen sionismoaren helburu nagusiaren alde: aberri bat lortzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.

Alderdi sionistaren klub batera joaten naiz, joan, nahiz eta hara joateko eskubiderik ez izan, aiton-amonak sionismoaren oso kontrakoak baitira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Bundistak sionismoaren etsai gogorrak izan ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Binyamin Netanyahuk sionismoaren alde gogorrena gorpuztu nahi izan du kanpainan.  Berria - Harian   2006-03-30

Bagdad Irratiak gu salatzen jarraitzen zuen, gure buruzagia eta beste guztiok, sionismoaren agenteak eta Baas-en etsaiak ginela esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

sionismoa eta arrazismoa ez direnez elgarren bete.  Herria   2001-08-09


sionista (orobat sionesta g.er.) 1 izond sionismoari dagokiona.

Nola sailkatu behar genuke mugimendu sionista?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Estatu sionista sortzen ari zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 202. orr.

Hamasen arabera «armada sionistak porrot egin du leku guztietan».  Berria - Mundua   2004-10-17

Nire aiton-amonak uste dute zura grabatzen ikastera joaten naizela, baina alderdi sionistaren klub batera joaten naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Ez da funtsezko aldaketarik izango [...] politika sionistan.  Berria - Mundua   2006-03-12

Neurriotako asko lobby sionistari men egiteko onartu dituzte. arerio sionistaz mintzatu da, baina bide politikoa erresistentzia armatua baino egokiago dela esan du.  Berria - Mundua   2004-05-13

Azkenaldiko judu-mendebaldartzaileak, eskola liberal nahiz sionistakoak izan, iragan historiko horrekin eteten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

• 2 izond/iz sionismoaren aldekoa.

Noren alde daude, bada, herritar judu gehienak? azken bozek agertu zutenez, Ariel Sharon sionista integrista arrazistaren alde.  Berria - Mundua   2004-05-23

Okupatzaile sionistari gure eskariak helaraziko dizkiogu.  Berria - Mundua   2004-05-12

Sionistek ez dute bakerik izango gure herriari eraso egitetik ez badira gelditzen.  Berria - Mundua   2006-01-03

Behin betiko apartatu nahi zuten ghettotik eta ghettoaren kulturatik; sionista gisa batzuek, iraultzaile erradikal gisa beste batzuek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Lurralde batean kokaturiko nazio berri bat eraikitzeko diasporatik kolektiboki desertatzean, sionistak beren burua gizarte-giro jentil batekin parekatzen ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

Jassin hiltzea erabaki duenak ehunka sionista hiltzea erabaki du ere.  Berria - Mundua   2004-03-23

Sheik berriro hiltzen saiatzen badira, odol itsaso batean itoko ditugu sionistak.  Berria - Mundua   2004-01-18

120.000 kolono eta muturreko sionistak bildu ziren.  Berria - Mundua   2004-01-13


sioux (orobat siux) 1 iz Ipar Amerikako erdialdeko zabaldietako indiar herri bateko kidea.

Siouxak dira, apatxeak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 48. orr.

Iktomiren irakasgaia-k siuxen Hunkapa tribuko indiarren ohiturak kontatzen ditu hainbat abenturarekin harilkaturik.  Berria - Kultura   2004-03-17

Imajinatzen nituen, bai, sioux-en usainez betetako ordokiak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Popotka siux txikia saileko liburu hori euskaraz irakur daiteke orain.  Berria - Kultura   2004-03-17

Mendekua, betiere, da siouxen kontua, siouxen belzkeria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 108. orr.

2 (izenondo gisa)

Zineman usu ikusi esploratzaile siux edo txerokitarrak oroitarazi dizkizute, Biarritzeko neguko igande malenkoniatsuetako filmetakoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

3 (beste izen baten ezkerrean)

Haizetea bezain bizkor trostan zebiltzan sioux jendearen zaldi basatiei agur egin zien.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Hego Dakotako Lawrence Piersol epaileak kide errepublikanoak sioux indioak kikiltzeko estrategiak erabiltzen ari direla ebatzi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-11-03

David Chauvelen gidoiarekin eta Fred Simonen irudi eta koloreekin siux indiarren abenturak dakartza Iktomiren irakasgaia komikiak.  Berria - Kultura   2004-03-17

Zaharrotako bat, David Bald Eagle (Arrano Burusoila) 86 urteko sioux buruzagia tradizioei eusten dieten indiarren ordezkaritza batekin bidaiatu zuen Washingtonera.  Berria - Gaiak   2004-10-03


siouxtar iz siouxa.

Delitua: siouxtarrak izatea.  Berria - Kultura   2004-04-17


sira ik zira.

sirakusar (orobat sirakusatar) izlag/iz Sirakusakoa, Sirakusari dagokiona; Sirakusako biztanlea.

Jai-gau batean, sirakusatar talde batek [...] behar bezala zaindu gabeko ate bat zabaldu zuen Epipoleisko harresian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Arkimedesen Esfera eta zilindroa irakurrita, ordea, Tartagliak eginiko itzulpenean beharbada, laster jabetu zen Girolamo Cardano sirakusatarrak erakusten zionaz: hiru erro zeudela, hain zuzen, kasu horretan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

Baina nonbait Sirakusarrek, nihaurk bezala funtsean, Euripide nahiago eta gure gizona akabo.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.


sirakusatar ik sirakusar.

sire iz (deiki gisa) jauna.

-Darribeau da berorrek behar duen gizona, sire -esan zion Bourgeois Baionako praktiko nagusiak enperadoreari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 16. orr.

-Dudatan jarri du haren hitza, sire.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 18. orr.


sirena 1 iz mitologiako itsas izakia, burua eta gorputz erdia emakumearenak eta sabelalde eta buztana arrainarenak zituena, itsasturiak galarazten zituena. ik itsaslamina.

Ontzia uhartetik hurbil samar zihoala, sirenak konturatu egin ziren, eta kantuan hasi ziren, esanez: "Hator, Ulises, akaiar ospetsu hori; hurbildu, eta entzun gure doinua; gozatu eta gero, joango haiz”.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Edo itsasoan bi sirena balira bezala, bi sirena kantari eta marinelen zoragarri balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

Elkarren ondoan etzanda zeudela, sirena batek Wendy oinetatik hartu zuen eta, suabe-suabe, uretarantz eramaten hasi zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Beste batean, ordea, sirena bat urkatu behar izan zuen, hain omen ziren handiak marinelen artean egin zituen sarraskiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Erregina bat ageri da zuen karrika nagusian, herriko armarritik jaitsitako sirena zangoduna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Orduan olatuak ere ikusiko zenituzkete, eta sirenak kantuan entzungo.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.

Umeak beti dabiltza inguru hartan igerian, sirenekin jolasean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 91. orr.

Euri osteko egun eguzkitsuetan, sirenak saldoka biltzen baitira orduan, eurek egindako burbuilekin jolastera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Zabal-zabal eginik, sirena-antzo diote lipar batez igeri eutsi arropek; bitartean zuelarik abesten kanta zaharretarik, bere larria sentitzeko gai ez denaren gisa, edo jatorriz elementu hartara egokitua den izaki bat irudi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edo sirena-ezkatak ekarriko zituen azalean itsatsita, baina ez zen gai izango gertatu zitzaiona kontatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 71. orr.

3 urrutira entzuten den hots tresna, abisu gisa erabiltzen dena.

Gero, anbulantzien eta polizia-autoen sirenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Bi poliziak tirokatu eta gero, ihes egin zuten bulebarretik gora, sirena jo eta jo.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 73. orr.

Gauez, Anderlecht auzoan sirena azulen alaruek mindu dituzte gure belarriak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Balazta-hotsak, oihuak, sirena gehiago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Erdian, suhiltzaileen autoa, sirena eta guzti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

Gaua bake-bakean dago eta soil-soilik sirena baten argi distiratsuek urratua da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 86. orr.

Anbulantzia edo antzeko ibilgailu bat sirena intzirika daroala pasatzen bada, soilik bertako biztanleek begiratzen diogu haren ibilbideari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 127. orr.

Handik gutxira polizia etorri zen sirenak uluka.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 175. orr.

Moto, auto, kamioneta, sirena guziak pizturik, oihuka marrumaka, nehon gelditu gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.

Ondotik sirenen hotsa aditzen hasi zen eta zenbait anbulantzia pasatu ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Une hartan, fabriketako sirenak orroka hasi ziren, egun hartako lanaren amaiera lau haizetara aldarrikatuz. elur fabrikako sirenak jo eta ontziola aldeko zerra eta mailu hotsa isiltzen zenean neskamutikoak etxera itzultzen ziren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Zarama biltzaileak beren kamioiekin, langileak lanerantz, mozkorrak etxera bidean, okindegietako usaina, negozioak irekitzen, fabrika eta ontzietako sirenak muuuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Sirenak durundika gure inguruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Ez zirudien soinu lurtar bat, ez zen fabriketako tutuen gisako sirena bat, soinu ikaragarri ozen bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Meatzarien haurrek, sirena baten oihuak lur azpiko eztandaren bat aldarrikatutakoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 54. orr.

-Alfako sirena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sasoi elezaharrezko hartan, arratsaldero, bost eta erdietako sirena-tutuak jotzen zuenean, enplegatuetariko inor ez zen etxeratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Ospitalerantz zihoala Harlemgo kaleren batetik sirena uluak zetozen. barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Sirena-dei batzuk entzun nituen urrun samar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Batzuetan, sirena-jotzearen ondoren laboratorioan ixten nintzen luzaroan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Aitak itsasaldeko paseoan barrena doan argi eta sirena herrenkada seinalatzen dio semeari.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 74. orr.

Inguruko jendea, suhiltzaileak, anbulantziak, ertzainak... sirena eta argi festa antzeko bat izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 237. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxerako bidea hartu nuen, neure buruari galdetuz nolatan ez nuen entzun alarma sirenarik. Polizia-sirenak gailendu zaizkie trafikoaren eta euriaren hotsei, Euskaldunara heltzen zaudetela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

6 sirena-hots (orobat sirenots g.er.)

Kanpoan, itsasontzi baten sirena hotsa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Sirena hotsa eta anbulantziak kanpoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Hartan, sirena-hots bat hurbiltzen ari dela konturatzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Egun osoan, Poliziaren helikopteroa ibili zen hiriaren gainaldean eta anbulantzien edo polizia-autoen sirena hotsak noiznahi entzuten ziren.  Berria - Harian   2005-07-09

Arriaga pareko semaforo gorrian geldi zeudela, Poliziaren auto bi igaro ziren ondotik sirena hotsean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Antzerkira eta kontzertuetara joaten ginen, zeinak noizean behin ekitaldiaren erdian eteten baitziren aire-alarmen sirena-hotsera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Kaleek gerra bateko gertalekua ziruditen, tiro eta sirena hotsaren oihartzunak barreiatzen zuela dena estaltzen zuen ke lodia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sirena hots (8); sirena hotsa (13); sirena hotsak (19); sirena hotsak entzuten (3); sirena hotsen (3)

sirenak jo (3)

sirenen kantua (4)


sirenots ik sirena 6.

sirga ik zirga.

siriako izond antzinako Siriari dagokiona.

Gizarte Babilonikoa eta Egipziakoa azkenean Gizarte Siriakoak bere gizarte-gorputzera ekarri zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Gizarte Babilonikoak Siriakoan izandako eragin militarrak judaismoaren eta zoroastrismoaren epifania sortarazi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 250. orr.

Lege ekumeniko bat sortzea, estatu unibertsal siriako berrezarri baten premietarako balio behar zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Erdi Aroko Mendebaldea eta mundu siriakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Bide horietatik lasterren zabaldu ziren erlijioak Jupiter Dolikenoren gurtza hitita helenizatua eta jatorriz iraniarra zen Mitras jainkoaren gurtza siriako helenizatua izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte siriako (7); zibilizazio siriako (6)

gizarte siriakoa (10); mundu siriakoa (3)

gizarte siriakoak (4)

mundu siriakoan (7)

gizarte siriakoaren (4); mundu siriakoaren (3)

mundu siriakoko (3)


siriar 1 izlag Siriakoa, Siriari dagokiona.

Siriar jatetxe on bat ezagutzen dut Washington Street-en.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 341. orr.

Hiru hilabete bahituak izan direla frantses bi kasetariak beren siriar gidariarekin.  Herria   2004-11-18

Egilea hemen greziar eta siriar eliz idazleez ari da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Siriar gudarosteak Judeari eraso.  Elizen arteko biblia   1 M 3,38 tit

Kasu batzuetan iturburu horretatik siriar probintziako bertsioan hartu zuten zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Siriar hitz horrekin egileak Talmudaren garaiko doktoreak adierazten ditu, kaldear edo siriar hizkuntza (arameera) erabiltzen zutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Eragin honek erakusten du Zibilizazio Sumerikoak zein sakon eta setati bota zituen sustraiak siriar lurrean Hamurabiren belaunaldian bukaturiko milurtekoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Zeinek egiten du zalantzarik, katoliko japoniarrak, ortodoxo siriarrak eta kopto egiptotarrak arraza espainol purua direla?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.

Mende horietako jakintsu greko eta siriarrek ikusi zuten bazirela baieztapen batzuk filosofoen iritziekin kontraesan handi eta nabarian zeudenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 183. orr.

Anakoreta siriarren artean, "neurritasunaren aurkako bekatutzat jotzen zen janari egosiak jatea", S. Jeronimoren esanetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.      - 1. orr.

2 Siriako herritarra.

Hiru haltera (Aleksandr Koroljov estoniarra, Youssef Cheikh Younes siriarra eta Ali Hosseini iraniarra) eta tandem diziplinako bide-erakusle bat (Jurak Petrovic eslovakiarra).  Berria - Kirola   2004-09-28

Baltasar Garzón Real epaileak kazetari horietako bat -Taysir Alony siriarra- atxilotu zuen Madrilen 2003ko irailean, Al Kaedako kolaboratzaile zelakoan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 57. orr.

Siriarrek AEBei leporatu diete kurduen matxinada.  Berria - Mundua   2004-03-18

Hiru urtetan ez zen borrokarik izan siriarren eta israeldarren artean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,1

Israeldarrek ehun mila siriar hil zituzten egun hartan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

siriar gudarosteak (3); siriar hil (3)


sirimiri ik zirimiri.

sirofeniziar izlag/iz antzinako Siriari eta Feniziari dagokiena.

Akemenestar politika berberak, kostako sirofeniziar hiriei eurentzako autonomia ez ezik beste siriar komunitate batzuen gain -akemenestar subiranotasunaren pean- agintea ere eman zien, eta horrek gutxienez mundu helenikoko hiri-estatu ahaltsuenen parean jartzen zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Ezbehar heleniko horiek areagotu egin ziren pertsiar inperiogileek sirofeniziarrei eman zizkieten onura bat-bateko eta garrantzitsuengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.


siroko iz Ipar Afrikako haizea, oso beroa eta lehorra, Hego Europa jotzen duena.

Ez zuen euririk ari, baina azalean eta jantzietan uraren hotza sentitzen zen, oraindik ere Adriatikotik siroko haizeak jotzen zuen arren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.

Behin, Agrigento herriko mendi tarte guzia milaka astalarruz ixtea bururatu omen zitzaion, zertarako eta, siroko delako haizea honuntz pasa ez zedin. Tartean behin siroko bafadaren batek beste zaparradaren bat botarazten zuen oraindik San Giovanni gainean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.


siropa ik ziropa.

sirope ik ziropa.

sirtaki iz greziar herri dantza, eskuarki gizonek ilaran dantzatzen dutena.

Ez du ahaztu Egipton jaio zela greziar familia batean eta Theodorakisen agurreko kantuan, sirtaki txikia eta guzti, grekeraz kantatu zuen bouzouki bat eskuetan zuela.  Berria - Kultura   2004-05-18


sisibasa (orobat sisipasa g.er.) 1 iz s eta z-ak ongi ahoskatu gabeko hizketa.

Pilulek baldartutako mihi lodiaren sisibasa soila entzuten zitzaion bart.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Ahotsa apaldurik, ia bere golkorako zen sisibasa triste batez mintzatu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.

Gero, barkamen moduko baten sisibasa egin, eta gelatik alde egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 147. orr.

2 (adizlagun gisa) ik sisibasaka.

Nire esku ahurretik sorbalda gainera egin du salto, eta sisibasa hasi dela iruditu zait, belarrira zerbait esan nahi balit bezala: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Riddlek ahoa zabaldu eta sisipasa hitz egin zuen, baina Harryk ulertu egin zuen esaten ari zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

3 sisibasan adlag sisibasaka.

Alabak ulertu ez zion hitz-andana arranguratuaz aritu zen gero, bere kolkorako sisibasan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.


sisibasaka adlag s eta z-ak ongi ahoskatu gabe.

Sisibasaka badarik ere (urduri, hitzarekin hitza janez) nik uste dudanaren exempli gratia bat garatu dut: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Ezpainak mugitzen nituen sisibasaka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Ezpainak hozkatu, eta sisibasaka hitz egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.


sisipasa ik sisibasa.

sismiko izond lurrikarei dagokiena.

Bertako ezaugarri sismikoak kontutan hartu behar dira.  Berria - Mundua   2004-02-26

Erakundearen esanetan, Nafarroa iparraldea aktibitate sismiko handiko eremua da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Hala ere, gaineratu dute urtegiak ez diola eragiten inguruak duen ahalmen sismikoari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Bi sare horietan [...] nabarmena da 2004ko irailaren 18an eta gainontzeko egunetan gertatu zen ekaitz sismikoa.  Berria - Harian   2006-03-11

Urtegia betetzen hasi zirenetik bi urte pasa dira eta ordutik urtegiaren inguruan 1.000 mugimendu sismiko izan dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Mugimendu sismikoak bai, baina ahulak.  Berria - Harian   2005-12-21

Azaldu zuen urtegia beteta, edo mugimendu sismikoen eraginez, ezker magalaren egonkortasuna "larriki baldintzatuta" geldituko litzatekeela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Espainiako Sare Sismikoaren arduradun Emilio Carreñok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Espaniako Infomazio Sismikoko Zentroak, baina, 6,1eko intentsitatea izan zuela dio.  Berria - Mundua   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugimendu sismiko (5)


sismikotasun iz lurrikaren maila eta intentsitatea.

Nafarroako sismikotasuna maila baxukoa edo ertainekoa dela azaldu du geologoak.  Berria - Harian   2006-03-11

2004. urteko irailean Lizoaingo lurrikara handia gertatu zenetik, Itoizko urtegiaren inguruko eztabaidaren ardatz izan da inguru horretako sismikotasuna.  Berria - Harian   2006-03-11

Itoitz ingurukoa ez da berezko sismikotasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Eragindako sismikotasuna gizakiak sortutakoa da, modu naturalean ez dagoen sismikotasuna da.  Berria - Harian   2006-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragindako sismikotasuna (7); urtegiak eragindako sismikotasuna (3)

eragindako sismikotasunaren (3)


sismoakustiko izond

Axelek bere tresneria sismoakustikoak prestatu eta eginen ditu bere azterketak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.


sismografo iz lurrikarak grafikoki erregistratzen dituen tresna.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Lurrikarak detektatzeko erabiltzen diren sismografoek bezala jokatzen dute egitura horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Lurrikararen neurriari dagokionez, sismografoek neurri ezberdina eman diote: Espainiako Geografia Institutuaren arabera, 1,7 graduko indarra izan zuen Ritcher eskalan; Estrasburgoko Unibertsitateak (Belgika) kudeatzen duen sismografo frantsesen sarearen arabera, ordea, 2,2 gradukoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Sismografoan begiratu beharko nuen nire erantzunak masailezurretan eragin zuen xifridura arinaz jabetzeko: gozatzen ari zen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 153. orr.


sismologia 1 iz lurrikarak aztertzen dituen zientzia.

EAko ordezkari Maiorga Ramirezek azpimarratu zuen geologoaren agerraldiak agerian utzi duela sismologiako aditurik ez duela Nafarroako Gobernuak, eta lurrikaren inguruko ikerketarik egin ez duela ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan)

Hala neurtu dute Espainiako Institutu Geografikoak eta Frantziako sismologia sareak, Itoizko Koordinakundeak jakinarazi duenez.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11


sismometro iz lurrikaren oszilazioen intentsitatea neurtzeko tresna.

Dagoeneko dituzten inklinometro eta GPSei, sismometroak gehituko zaizkie, Espainiako Geografia Institutuak bultzaturik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21


sista1 ik xixta.

sista2 ik zizta.

sistako ik ziztako.

sistatu ik ziztatu.

sistema (orobat sistima g.er., xixtema g.er. eta xixtima g.er.) 1 iz adigaien multzo egituratua.

Periferia ez dago sistematik kanpo, aldiz, sistemaren parte da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Hizkuntza oro den sistema ez dago, bere osotasunean, gizataldeko ezein kideren baitan, "oso-osorik gizarte masan baizik ez baitago": altxor berdintsua da, gizabanakoz gizabanako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

Sistema horren orokortasuna frogaturik gelditzen da, ezin bada sortu sisteman ez dagoen bokal berririk.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Ezagutza filosofiko ororen sistema Filosofia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen, [...] hirien babes ekonomiko eta sozialeko sistemaren amaiera ekarriko zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Marketinaren ideologiari egiten zaion kritika nagusia, beharrak asetzeko sistema bat baino gehiago dela beharrak sortzeko sistema bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

Gaur egungo diru laguntzen sistema oso ahula da, eta Europan oraindik ez da egon indar politiko nahikorik maileguen sistema eraginkorrik ezartzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Unibertsitatea gobernatzeko erabiltzen diren sistemak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Kapitalismoak frogatu du, historian zehar, aurreko sistema guztiek baino aurrerapen handiagoa ekarri duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak [...] eta fruituak diziplina praktikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ereduak ez dira izaten egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den sistemaren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Ernest Crocker, lau koloreko sistema asmatu zuen kimikari estatubatuarra, gai zen 9.000 usain bereizteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Bi ezezaguneko bi ekuazioko sistema.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Saussurek oso sendo [...] azaltzen du hizkuntza sistema guztien barnean gertatzen den terminoen arteko aurkakotasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Garbi dago fonema-sistema hizkuntzaren fonologiari dagokiola. noiz arte jarraitu dezake mendebaldeko gizarteak edo mundu ustez garatuak garapen sistema horretan?  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

[urrats iraultzailea egin zuten beren pisu eta neurri-sistema oinarri hamabitarrean berreginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Bi erreferentzia sistemaren arteko mugimendu erlatiboa da kontuan hartu behar dena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.

Gizartearen babes-sare sistema (hala nola erretiroa eta osasun sistema).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Aipatu bi ekonomia sistemak muturrekoak dira, historian zehar oso gutxitan eta ez oso luze aplikatu izan direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Californiako unibertsitate sistema publikoa da, bere osotasunean harturik, munduan ezagutzen den onenetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

ISO 9000 arauek enpresetan kalitate sistema bat ezartzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Estatuek edo herrialdeek beren diruei buruz truke egonkortasuna bermatzeko sortzen duten arau multzoari Nazioarteko Diru Sistema esaten zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Batetik, badira diotenak egungo ekonomia sistema epe luzera automatikoki doitzen den mekanismo bat dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Ekonomia-historian truke-tasa sistema finko garrantzitsuena urre-patroia izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

3 mota bereko edo funtzio bereko gauzakien edo osagaien multzo egituratua.

Ereduak ez dira izaten egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den sistemaren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Barne-aldamio gisa ere baliagarria da eskeletoa, gorputzeko organo eta sistemei beren lekuan eusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Zaldiak hamazazpi muskuluko sistema korapilatsua du belarriaren posizioa doitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Odolaren beste osagai batzuek, berriz, osaketa-lanerako beti prest dagoen sistema bat eratzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Kolorea taxutzeko sisteman jasandako hondamena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Kolorearen ikerketa fisiologikoaren muga, gaurdaino, ikusmen primarioan koloreekiko sentibera diren sistemetan dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Gorputzeko sistema asko zailtasun handirik gabe deskriba daitezke ingeniaritzaren ikuspuntutik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Sistema horretan, olioa presioan sartzen da bi gainazalen artera, eta, hartara, olio geruza eraginkor bat mantentzen da mugimendurik ez denean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Alfabetoa hots bakoitzari ikur bat egokitzeko sistema grafikoa dela esan genezake.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

4 (izenondoekin)

Sistema zaharraren dekadentzia, eta sortzeko dagoen sistema berriarekiko izua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Teorian bi dira truke-tasak antolatu ahal izateko sistema nagusiak: aldakorra eta finkoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Haren testua metaforaz betea da [...] konfigurazio plastikoak oso estetika idealista batean oinarritutako sistema orokor baten barruan ezaugarritzeko asmoz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Brasilen, sistema demokratikoa ez da gai Amazoniako lur-jabe handien txikizioei aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Hegelen sistema moderno eredugarria indargabetu ondoren, [...] Estamentuz osatutako sistema sozialean, herriko jende xeheak gizarte mailan igotzeko zuen aukera ia bakarra Elizako erakundeen babesera biltzea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Sistema kapitalistari erabat kontrajarrita dago sistema sozialista edo plangintzapekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Sistema formal bat zuzena bada, haren teoremak egia logikoak edo formula logikoki baliozkoak izango dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Sistema axiomatikoetan a priori onartutako axiomak deituriko formulak ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Sistema quinearrak esanahia baztertuko du kontzeptu autonomo gisa, eta bere jakintza sistema ereduak guztitasun bat bezala jokatuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Gorputzaren sistema immunologikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Bi belarriek sistema estereofoniko bat eratzen dutelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

[Garuna] sistema eraginkor eta alde-orotako bat dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Sistema integratzaileak, izan ere, norbanakoen eta komunitateen artean kodeak eta komunikazio espazioak ezarriz ezberdintasuna errespetatzen dutenak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

5 (izenlagun eta kidekoekin)

Antzeko sistema erabil liteke [...] txerriak hiltzeko ere, nahiz elektrokuzioa den halakoak akabatzeko ohiko sistema, eta ez iltze-ukaldia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Horrelaxe hautsi ziren tradiziozko gizarteak konkurrentziazko sistemaren kontra zituen azken hesiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Giza izaeraz batere arduratu gabe, otomandar sisteman bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Muin-perpausen bukaerako kateak osagai-egiturazko sistema erraz baten bitartez eratorri Eragin-truke konplexuzko sistema bat da beti.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 87. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbat milaka gertakari erabat independente behar izan dira, ordena jakin batean, gure unibertsoa, gure galaxia, gure eguzki-sistema eta Lurra sor zitezen?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 33. orr.

Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena. Telegrafo-sare baten antzekoa da nerbio-sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Digestio-hodira banatu den odola beste zain-sistema batera biltzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.

Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola. zelula "iragankorrak" alarma-sistema moduko bat-edo balira bezala har daitezke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Begia eta ikusmen-sistema.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Motor baten kontrol-sistemak, abiatzeko, gelditzeko eta indarra erregulatzeko mekanismoak izaten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Egitura eratzen duten gaietan, hezurra da interesgarrienetariko bat ingeniariarentzat [...] giltzaduretako lubrifikazio-sistema burutsuagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Honelako perspektiba-sistema batean, kubo baten irudikapenean ez dira ikusten haren aurpegien barnealdeak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

alarma sistema (8); babes sistema (10); balio sistema (25); bozketa sistema (11); defentsa sistema (15); diru sistema (10)

eaeko hezkuntza sistema (9); eguzki sistema (28); ekoizpen sistema (6); ekonomia sistema (9); eraketa sistema (12); ereduen sistema (15); eskola sistema (7); espainiako sistema (7); euskal sistema (7); euskal unibertsitate sistema (13); finantza sistema (10); finantzaketa sistema (22); garraio sistema (13); gizarte sistema (7); gps sistema (12); harreman sistema (7); hauteskunde sistema (25); hezkuntza sistema (146); hezkuntza sistema nazionala (7); hezkuntza sistema propioa (8); hezkuntza sistema publikoan (8); hizkuntza sistema (17); hizkuntzaren sistema (6); hozte sistema (12); hutsaren sistema (7)

ikur sistema (9); ikusmen sistema (8); immunitate sistema (16); indarrean dagoen sistema (8); irakas sistema (7); irakas sistema ebaluatu (6); irakaskuntza sistema (9); izeneko sistema (6); joko sistema (55); joko sistema aldatu (6); justizia sistema (11); kanporaketa sistema (6); kontrol sistema (15); kreditu sistema (15); kudeatzeko sistema (8); lege sistema (8); lehiaketa sistema (16); linux sistema (7); literatur sistema (8); mailegu sistema (14); mundu sistema (6); nabigazio sistema (7); nazioarteko sistema (8); nerbio sistema (15); neurri sistema (7); neurtzeko sistema (7)

oinarritutako sistema (10); osasun sistema (33); osaturiko sistema (6); osatutako sistema (6); pentsio sistema (32); pentsioen sistema (6); planeta sistema (6); produkzio sistema (6); puntuazio sistema (7); segurtasun sistema (17)

sistema aldaketa (7); sistema aldatu (36); sistema aldatzea (19); sistema aldatzeko (12); sistema aurkeztu (8); sistema bakarra (12); sistema bat garatu (6); sistema bateratua (9); sistema bera (38); sistema berbera (6); sistema berezia (12); sistema berri (48); sistema berri bat (29); sistema berria (55); sistema berriak (33); sistema berriarekin (12); sistema berriaren (16); sistema demokratiko (7); sistema demokratikoa (14); sistema demokratikoaren (8)

sistema ebaluatu (6); sistema egokia (9); sistema ekonomiko (9); sistema ekonomikoa (9); sistema ekonomikoaren (9); sistema elektronikoa (6); sistema erabili (14); sistema erabiliko (15); sistema erabiltzen (13); sistema eragile (7); sistema eragilea (11); sistema eragilean (7); sistema eragilearen (14); sistema eraginkorra (10); sistema ezarri (11); sistema filosofiko (8); sistema fonologikoa (9); sistema formal (12); sistema formal bat (7); sistema garatu (10); sistema gisa (12); sistema horren bidez (9)

sistema informatikoak (8); sistema izan (6); sistema izango (8); sistema jakin (6); sistema kapitalista (14); sistema kapitalistaren (15); sistema nazionala (14)

sistema operatiboa (6); sistema osatzen (6); sistema oso bat (13); sistema osoa (36); sistema osoan (9); sistema osoaren (15); sistema patriarkala (7); sistema politiko (28); sistema politikoa (18); sistema politikoaren (8); sistema propio (8); sistema propioa (20); sistema publiko (6); sistema publikoa (27); sistema publikoak (11); sistema publikoan (15); sistema publikoaren (13); sistema sozio (10)

sistema zehaztu (6)

unibertsitate sistema (34); ureztatze sistema (10); windows sistema (24)

eaeko hezkuntza sistemak (9); enplegu sistemak (6); hauteskunde sistemak (6); hezkuntza sistemak (45); ikusmen sistemak (18); immunitate sistemak (7); joko sistemak (7); kontrol sistemak (7); mailegu sistemak (10); nabigazio sistemak (6); nerbio sistemak (7); osasun sistemak (9); segurtasun sistemak (6); unibertsitate sistemak (9)

eguzki sistemako (34); hezkuntza sistemako (19); nerbio sistemako (10)

eguzki sisteman (17); hezkuntza sisteman (74); hizkuntzaren sisteman (6); nerbio sisteman (6); osasun sisteman (11); unibertsitate sisteman (6)

egungo sistemaren (6); eguzki sistemaren (20); euskal unibertsitate sistemaren (15); finantza sistemaren (8); hezkuntza sistemaren (50); hezkuntza sistemaren egoera (7); mailegu sistemaren (8); nerbio sistemaren (17); osasun sistemaren (18)

sistemaren aldaketa (8); sistemaren alde (15); sistemaren arabera (16); sistemaren aurka (8); sistemaren barruan (13); sistemaren beraren (7); sistemaren bidez (18); sistemaren egoera (13); sistemaren inguruan (10); sistemaren kontra (6)

unibertsitate sistemaren (28); unibertsitate sistemaren legea (7); unibertsitate sistemaren legearen (7)

hezkuntza sistemari (8); sistemari buruz (8); sistemari buruzko (14); sistemari esker (6)

eguzki sistematik (19); eguzki sistematik kanpo (8); hezkuntza sistematik (10); sistematik at (10); sistematik kanpo (21)

hezkuntza sistemen (7)


sistemadun izond aipatzen den sistema duena.

75 trenetatik 45 CAFek patentatutako Brava sistemadunak izango dira, eta horien balioa 585 milioi eurokoa da.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


sistematika 1 iz zerbait sailkatzeko sistema edo metodoa.

Garbi ikusten dena da ez dela egokia alde akustikoa erabiltzea hotsen sistematikaren oinarritzat; oinarria hutsik akustikoa badu, sistematika ezin zaio erabat atxeki oinarri horri.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

Gizakiok mintzairaren ahalmena erabiltzeko modua ulertaraziko digun sistematika bilatzea, eta hori dela eta "ordena natural bat" ezartzea estudio horretan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.

Estetika burmuineko zein zatik hautematen duen argitu du Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) Unibertsitateko Giza Sistematika Laborategiko zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-04-14

2 (hitz elkartuetan)

Funtsean berdin zaio, hots sistematika edo zatiketa egiteko, bata zein bestea hartzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.


sistematiko 1 izond sistema bati dagokiona edo jarraitzen diona, sistema baten araberakoa dena.

Algoritmo sistematiko baten laguntzaz egin zitekeen eragiketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

Gertakari-mordo baten azalpen sistematiko eta antolatua eskaintzeko aukeraren arabera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Zelanok espiritualitate-tratatu txiki sistematikoa eskaini nahi die anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Oro har, euskal literaturan ez dago kritika sistematikorik, ez gara antologietan sartzen, eta ez dugu jakiten ahal zer oihartzun duen gure lanak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

Gizartean andreen kontrako eraso sistematikoak gertatzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 174. orr.

Idazlantto honen helburua ez da, hala ere, lan sistematiko baten osatzea izanen, ez tesi berezi berri baten aurkeztea. itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Bilaketa-ahalegin sistematiko batean murgildu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Gezur sistematiko eta kalkulatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Lan-molde hura ildo sistematiko bati ekitea baino eramangarriagoa balitz bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

Gehien jota kontzeptuak eratzeko arauak alderaketa sistematiko baten bidez erka daitezke eskualde bataren eta bestearen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Ohar bedi soiltasuna neurri sistematikoa dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Jelosia sorgor horrek Florenten aurkari sistematiko bihurtu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Euskararen erabilpena izan dadila sistematikoa herri-dokumentu guzietan.  Herria   2004-12-16

Mende bat baino ez da modu sistematikoan lantzen hasi dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 195. orr.

Ez al zen, baina, fisiognomia zientzia zuhur eta sistematiko bat?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 151. orr.

Arrazoimenaren batasun sistematiko beteginean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

Modu sistematikoagoan ikusiko ditugu berriro 3. kapituluan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Eztabaida bideratu zuten egiaren bila era sistematikoagoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Estatuak bizitza ekonomikoan modu sistematiko eta koherentean aurrenekoz parte hartu zuen alditzat har daiteke merkantilismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Estilo batzuek modu sistematiko batean desitxuratzen dituzte beren irudiak ikusgai denaren bertsio errealista batekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Benetako hizkuntzaren konplexutasun itzela berreraikitzea, era sistematiko eta dotore batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

2 (adizlagun gisa) ik sistematikoki.

Horren ongi, horren luze, horren sistematiko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.

Euskararen edo hizkuntzaren izpiritua Unamuno baitan sistematiko arakatzea, zeregin iluna eta labainkorra da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.

Volksgeistaren presentzia letra espainoletan ez da neuk sistematiko inoiz arakatu dudan, eta, dakidala, inork artaz arakatu izan duen gaia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 24. orr.

3 ez-sistematiko izond

Ondorengo oharrok ez dira izango irakurzale batek afiziozko irakurketa libreetan -ez sistematikoak-, urteetan zehar, aspalditxo gehienak, gustu lukeen baino usuago, aurkitu izan dituen adibideen oroitzapen mortxaka besterik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batasun sistematiko (23); ikerketa sistematiko (3); modu sistematiko (5)

batasun sistematikoa (27); izadiaren batasun sistematikoa (4); praktika sistematikoa (4); sistematikoa izan (5); tortura sistematikoa (5)

torturak sistematikoak (7)

modu sistematikoan (14)

batasun sistematikoaren (22); batasun sistematikoaren printzipio (7)

erabilera sistematikoari (3)


sistematikoki adlag era sistematikoan. ik sistematiko 2.

Lan hau historikoki ez ezik sistematikoki ere Arrazoimen hutsaren kritikaren benetako muinera iristeko aurre-jolasa edo prestaketa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Komunitate linguistiko baten parte garen neurrian objektu fisiko batzuk (hitzak) sistematikoki eta modu jakin batean interpretatzeko gai gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Lehenbiziko hilabetean, beraz, sistematikoki aztertu zituen, ikusiz eta ukituz, etxeko gauza txiki guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Ibaien egoera sistematikoki neurtu ahal izateko metodologia.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta, hots, juzgatzeko ahalmenetik abiatuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Oroimen artifizial hori da, hain zuzen ere, bertsolariaren egitekoari hertsikien lotzen zaiona, baita kontziente eta sistematikoki landu eta hobetu daitekeena ere.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Auzia bozgorailu bihurtu nahi dugu horrelako prozesu guztietan tortura sistematikoki erabili dela argitara emateko.  Berria - Harian   2006-01-10

Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek [...] sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Gizarte prekapitalistetan [...] ekonomia ez zen alor beregaina; aitzitik, sistematikoki txertatua zegoen gizarte-harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Arrazoimenaren batasuna indeterminatua da bere baitan adimenak bere adigaiak sistematikoki lotzeko dituen baldintzei dagokienez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.

Armada izanik Estatu weberiar modernoaren zutabe, mutil gazteak sistematikoki zikiratu izan ditu armadak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

Bere garajearen parean aparkatzea zure autoa sistematikoki.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskubideak sistematikoki urratzen (7); ia sistematikoki (3); sistematikoki erabiltzen (6); sistematikoki gertatzen (3); sistematikoki hiltzen (3); sistematikoki ukatzen (3); sistematikoki urratzen (11); sistematikoki urratzen dira (4)


sistematikotasun 1 iz sistematikoa denaren nolakotasuna. ik sistematismo.

Proposizioen egia eta batzen dituzten harremanak aztertuta ez-kontraesan logikoen arlo bat defini daiteke: sistematikotasun bat aurkituko da orduan. gaur egun daukagun Aristotelesen liburuen sailkapena Andronikok eginikoa da, eta horrek didaktika, logika eta sistematikotasuna hartu zituen aintzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

Hasieran beti oso zaila iruditzen zaie [euskara], diferentea den neurrian, baina bukaeran iritzia aldatzen dute eta askotan hizkuntzaren sistematikotasuna aipatzen dute abantailatzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Kartesianismoa paradigma bat da, zientziarentzat (a) zalantzan jar ez daitekeen ziurtasuna eta (b) sistematikotasun erabatekoa bilatzen duena oinarrizko ideia bakar batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ezin aurkituko al da euren artean gertatze-sistema bat sistematikotasun logiko bat izango ez dena?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Antzinako munduko obra gutxi, bakarrik bada, kontserbatu izan zaigu sistematikotasun maila honekin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.


sistematismo iz sistematikotasuna.

Sistematismoa, akumulazioaren estetika bat, norbanakoaren mugak sexuaren bitartez ezagutzeko ala desegiteko grina.  Berria - Kultura   2004-01-28


sistematizatu, sistematiza, sistematizatzen 1 du ad elementu multzo bat sistema bat osatzera ekarri.

Teoria hau Raymond Vernonek sistematizatu zuen, eta produktuaren ziklo esaten zaio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren barne-legeak sistematizatu eta aurkeztu zituen, generoak sailkatu zituen.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Hinduismoko metodo zaharrek -Jogasutran sistematizaturik daudenek- azaltzen dituzten erlaxatzeko teknikak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 28. orr.

Kontenplazio hau San Bonabenturaren ohiko doktrina da, Itinerarium mentis in Deum liburuan sistematizatu zuen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Informazio mardula dago batzordearen esku, eta hori guztia sistematizatuz egin dugu txostena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Gure asmoa da talentu apartekoak identifikatzeko prozesuak sistematizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Bateraezinak diren zenbait proposizio, elkarri egokitzen ez zaizkion esanahiak, batera sistematizatu ezin diren kontzeptuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

Araudiak espazio publikoaren kontrola sistematizatzen du, eta askatasunak murrizten ditu.  Berria - Harian   2006-01-31

2 (era burutua izenondo gisa)

Kontuan hartu behar du ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzak ezin direla eskolako praktika sistematizatuan sartu, baina hauen presentzia ziurtatzea beharrezkoa dela ikasleen garapenerako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Ekimen honek Euskal Herriko enpresen inguruko informazioa modu sistematizatuan eskainiko dio ikus-entzunezkoen industriari.  Berria - Kultura   2004-12-07


sistematizatze iz elementu multzo bat sistema bat osatzera ekartzea.

Sistematizatze horrek ondorengo lan guztia erraztu egiten du-  Berria - Harian   2005-10-02


sistematizazio 1 iz sistematizatzea.

Lau gizonok kanposantura bildutako familia-ko ale gehienak mobilizatu eta, sistematizazio ikusgarriz, hilerriaren zatirik handiena orraztu zuten, harik eta batek, panteoi baten barrualdetik, "Hemen" oihukatu zuen arte.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.

Badira sistematizazio kontzeptual batzuk, kateaketa enuntziatiboak, objektuen multzoak eta antolaerak, ahalezkoak izango ziratekeenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Boppek sorturiko zientziaren sistematizazio saio bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Diskurtso ekonomikoa garai klasikoan definitzen da harremanean jarriz modu konstante batean diskurtso baten barruko sistematizazio aukerak, bere kanpoko beste diskurtso batzuk eta eremu ez diskurtsibo bat, jardutez, jabetzez, interesez, eta gurariz osaturikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.


sistemiko 1 izond sistema baten osotasunari dagokiona.

Osagai bati (kiebrari) edo merkatu bati (kraxari) dagokion ezbehar bakartu bat, jardueren, osagaien jokamoldeen eta merkatuen elkarrekiko txertakuntzaren ondorioz, sistema guztira zabaltzeko dagoen arrisku gisa definitzen da arrisku sistemikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

"Ber-arautzearen" ahalegina [...] urruti dago oraindik bankuak nahiz finantza-merkatuak mehatxatzen dituzten arrisku sistemikoei erantzun asegarriak ematetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Euskadiko Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoaren Elkarteak antolatu zuen jardunaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

2 odolaren zirkulazio orokorrari dagokiona.

Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola; handik, arteriola izeneko beste hodi txikiago batzuetara, eta kapilar estuetara gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.


sisti
1 sisti sasta ipar mahatsa zapaltzearen onomatopeia.

Lehenik, moda xaharrean, mahatsaren ixtikatzea zangoz, sisti sasta, zangoak ur beroan ontsa ikuzi ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.


sistilo 1 iz

Bost dira tenpluen altxaera-motak eta hauek dira horien izenak: piknostiloa, hau da koloma-lerro zerratuak dituena; sistiloa, tarte handixeagoarekin dauzkanak; diastiloa, tarte oraindik handiagoarekin; areostilo,a kolomarteak komeni baino irekiagoak dituena; eustiloa, tarteak egoki banatuta daudenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Estilobatoen gainean kolomak egingo dira, goian esanda bezala; tenplu piknostiloa bada, piknostiloetan bezala; edo sistilo, diastilo nahiz eustiloa bada, bakoitza goian esandakoaren eta araututakoaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Sistiloan, altuera bederatzi eta erdi zatitan banatu behar da, eta horietako baten lodiera eman kolomaren diametroari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

2 (izenondo gisa)

Tenplu eustiloaren kolometan ere, sistiloarenetan bezala, bederatzi zati eta erditan banatu behar da altuera, eta horietako zati bat izango da imoskapoaren lodiera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.


sistima ik sistema.

sistole 1 iz bihotzaren uzkurtze mugimendua. ik diastole.

Ibiltari erneak noizbait antzemango dio sistole-diastoleen segida horri.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

2 irud/hed

Inguruaren ezagutze eta bilatze horretan zabaltzen eta biltzen dena, sistole eta diastolearen erritmoan, bizia eta heriotza, kreazioarena da baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Behar zaitut, behar zaitut, behar zaitut... bi hitz, amodiozko bi kolpe bezala, infinituraino errepikatuak, sistole eta diastole perfektuan!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Itsasoaren zelai ilun bizia desagertu egingo da, begiak antzeman dezakeen espazio guztia zurituta, hila izaraz beztitzen den moduan, eta ez da itsas bihozkadarik izango gehiago, ez sistole ez diastolerik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sistole eta diastole (5)


sistuka ik ziztuka.

sitar 1 iz gitarraren antzeko musika-tresna, gidar luzea duena, berez Indiakoa. ik zitara.

Sitarra Indiatik kanpo atera zuen lehenengo musikarietako bat izan zen Khan, eta AEBetan irakasle ere aritu zen.  Berria - Kultura   2004-03-18

2 sitar-jotzaile sitarra jotzen duen musikaria.

Vilayat Khan sitar-jotzaile indiarra asteburuan hil zen Bombayn, 76 urte zituela.  Berria - Kultura   2004-03-18


sits 1 iz gau tximeleta txikia, zurixka edo arrea, beldar egoeran dagoenean oihala eta larrukiak jaten dituena (Tineola biselliella, Trichohaga tapetzella etab.); delako tximeletaren beldarra. ik pipi; zeden.

Gaueko sits hauek antena ondo garatuak eta izpi edo ile ugarikoak izan ohi dituzte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Gauezko tximeletak -gehienetan sitsak dei daitezkeenak- direla usainaren bidez orientatzeko behar eta ahalmen gehiena daukatenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Gizakia pipiak jotako zura bezala birrintzen da, sitsak jandako soinekoa bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 13,28

Ezin finagoa du oihala, sitsak jaten ez duena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Sitsak jandako arropak bezala galduko dira nire etsai guztiak.  Elizen arteko biblia   Is 50,9

Sitsek sekula ez dute arroparik jan; sitsen larbak dira jertseak eta alargunen fajak jaten dituztenak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 141. orr.

-Sitsak zaharren etxeetan baino ez dira egoten.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 19. orr.

Gero sitsak jotako somier zahar baten gainean ibili nintzen jauzika.  Berria - Kultura   2004-08-20

Izeba Petuniak lizundutako burusi bakan batzuk aurkitu zituen bigarren gelan eta Dudleyrentzako ohea prestatu zuen sitsak jotako sofan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

Hegoaldera begira egiten badira, beroaren eraginez pipia, sitsa eta harrak eta bestelako zomorro kaltegarriak sortuko dira, egurra janez mantentzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

2 irud/hed

Sits txiki bat da don Rodrigo, arrea eta nerbiosoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sator batek pintatutako paisajeari darion xarma, edo sits-beldar batek idatzitako istoriari dariona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 99. orr.

Sits-bolaren usain pixka bat dauka.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.

4 pipia.

Goikoan, sitsak jaten hasitako lauzpabost liburu ikusi zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 255. orr.

Munduko plazan eskegiko dugu lotsagabe halakoa, paperetako sitsa beltzek, uhinetako bele are beltzagoek eta Sareko armiarma ezinago beltzek beren bazka izan dezaten. mahai ondoan sitsak jota zegoen aulkian eseri zen Harry.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sitsak janda (3); sitsak jandako (6); sitsak jaten (3); sitsak jotako (4)


situatu, situa, situatzen du ad kokatu.

Berauek ere mendebalaren krisi kultural eta krisi politiko azkenbetiko baten kontzientzia larrituaren markoan situatu beharko lirateke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 221. orr.

Pixkanaka joan nintzen neure burua situatuz eta inguruko jende eta gauzak beren tokian kokatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.


situazio (orobat situazione) iz egoera.

Afaria egingo dugu, situazioaren urgentziaren araberakoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Linterna magikoak oraindik bizi gabeko situazioak proiektatu ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Neskatoa lasai zegoen, situazioa ederki menderatzeko gauza zela ikusiko bailuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 110. orr.

Beste situazio batean bromatan hartu izango nion ateraldia, baina haren aurpegierak besterik adierazten zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.

Iritsitakoan, ez bainuen ene situazioneaz baliatu nahi, poltsatik hirurogeita hamabost sos atera eta eman nizkion kotxeroari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Henryk gero esplikatzen zion, lau haurrideek, handikapik jasan gabe, situazio politak erdietsi zituztela, estatuko funtzio publiko ezberdinetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 46. orr.

Aitama zaharrak haurrek lortu situazioneez harro ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.


situazione ik situazio.

situazionismo iz

Diskurtso dominatzailea desitxuratzeko ariketak onartzen dizkie erakusketaren arduradunak parte hartu duten artelan guztiei, 60ko hamarkadetako Situazionismoaren bidegabeko jabetzatik eta testuingurutik ateratzeko estrategiei jarraituta.  Berria - Kultura   2006-04-09


siux ik sioux.

sixtina ik sixtino.

sixtino (orobat sixtina) izond sixtotarra.

Nire atzeko horman ipinitako posterra seinalatu zidan: Kapera Sixtinoa, Michelangelo Buonarrotirena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Michelangeloren freskoak, ordea, Kapera Sixtinaren horma oso bat hartzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Maxi galdetu zion Ruche jaunak, hura ere lepoa zeharo okertuta baitzegoen, formulari begira, Erroman turistek Kapera Sixtinoko sabaiei mira egiten dioten bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.

Sixtinako freskoak askoz handiagoak direnez, xehetasun bat aukeratu behar genuen guk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Txaplata bat izango litzateke gangan Sixtinaren kopia bat pintatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.


sixtotar izlag Sixto IV aita santuari dagokiona.

Beherakoa eta Michelangelo Buonarrotiren Sixtotar Kapera elkarren ondoan daude liburu honetan.  Berria - Kultura   2006-04-08

Wolfgang Amadeusek hamalau urte bete berri zituela, Erromara joan omen ziren aita-semeak Aste Santurako, eta Sixtotar Kaperan izan omen ziren Asteazken Santuan, Miserere famatua entzuten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 194. orr.

Kapera Sixtotarra... Treblinkako gas-ganbarak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.

Ama Birjina Sixtotarra ikusi ondoren, oso erraz erabili izan dut, eraginaren eraginez, hitz izugarri bat, hilezkortasun hitza, hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama birjina sixtotarra (4)


siziliar 1 izlag Siziliakoa, Siziliari dagokiona.

Senakerib sumindu egin zuen bere agintepeko lurren siziliar kostan "itsasotiko gizon lotsagabe" heleniko kanpotarren matxinada ausartak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Siziliar birjina batek bezala begiak apaltzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.

Bere garaiari eta etorkizunari buruzko galderak planteatzeko darabil Vincenzo Consolo siziliar idazleak nobela historikoa.  Berria - Kultura   2004-01-27

Siziliar doinuz zipriztindutako frantsesez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 498. orr.

Ekialdeko siziliar despotismoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Lehen bazen talde siziliar abertzale bat, baina gaur egun oso gutxi dira.  Berria - Mundua   2004-06-05

Gazte zela hainbat gizonekin izaniko sexu harremanak bildu ditu idazle siziliar gazteak '100 colpi' liburu erotiko-pornografikoan.  Berria - Kultura   2004-06-10

Gure aroak baino VI. mende lehenagoko poeta siziliarra, Stesikoro Himerakoa, arras estimatua izan zen aintzinate guzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

Prakak janzten zituen etxean egoteko, bertan urte batzuk zeramatzaten emakume siziliar australiartuen moduan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Italiar-siziliar estatu osoa, Pedroren ondare gisa aita santuek gutiziatzen zutena, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

• 3 iz Siziliako herritarra.

Erromatar Inperioaren ekialdeko probintzietako jendeak arabiar gerra-taldeenganako zituen sentimenduak eta siziliarrek Garibaldiren-ganako zituztenak ez ziren batere desberdinak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

"Awright", esan zuen siziliarrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Siziliarrak legez, asko izaten ziren gabonetan etxean: osaba-izekoak, lehengusuak, aitite-amamak...  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 181. orr.


siziliera iz italieraren Siziliako euskalkia.

Sizilieraz lehenik, italieraz ondoren.  Berria - Kultura   2004-02-27


ska iz Jamaikan rhytm n’blues-etik sorturiko musika-estiloa, erritmo bizi eta sinkopatua ezaugarri duena.

Hardcoretik aldendu da, eta reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco, cumbia eta Balkanetako erritmo beroei bidea eman die Toulouse lan berrian.  Berria - Kultura   2004-10-29

Ameriketako rhytm n'bluesaren eta Jamaikako tradizioaren erdian hasi zen, bada, bere ska eta reggaea egiten.  Berria - Kultura   2006-05-04

Skaren barruan trebatutakoa da urte luzetan.  Berria - Kultura   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

22etan Maximum kouette (Ska musika) kontzertua eliza aintzinean.  Herria   2003-06-19

Reggae, ragga, eta ska doinuen artean murgilduak segitzen dute.  Berria - Kultura   2004-06-04

Korroskada Gasteizko "ska" talde famatua zen gau hartako izarra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

Baita ere "ska" estiloko "Bizkar Hezurra" taldea, geroxago "Txakun" osatuko zuten musikari zenbaitzuekin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

Ska ukituko kanta alaia atera zaio, dantzarako oso aproposa.  Berria - Kultura   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ska talde (3)


sketch (orobat sketx) 1 iz ikuskizun edo emankizun batean tartekatzen den eszena laburra, eskuarki umorezkoa.

Garai batean Frantzia osoa barrez jarri zuen Fernand Raynauden sketch bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Berbenetan mingaina dantzatzen trebe ziren imitatzaile batzuek, normandiar erara jantzita, sketchak egiten zituzten patoisez, jendeak barre egiten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Sketx batzu, Pantzoren umorearen lekuko direnak, telebixtan ikusten diren horien idurikoak.  Herria   2005-11-03

Pintura-sekuentzia tradizionaletan (gurutze-bidea da hemen ere prototipoa), sketch erdi-autonomo bat irudikatzen du irudi bakoitzak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Horren isla telebistako umore saio bateko sketchak: pertsonaia batzuk talibanen antzera mozorroturik ageri dira, euren txano eta bizar luzeekin, eta besteak USAko soldadu barregarri, bandera eskuan, denak ere lelokeriak egiten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lau edo bost sketch-marrazkiz osatutako kartel bat diseinatuko dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.


sketx ik sketch.

ski ik eski.

skiatu ik eskiatu.

skriba ik eskriba.

skribatu ik eskribatu.

skribatzaile ik eskribatzaile.

skribu ik izkribu.

slalom ik eslalom.

slip (ETCn 35 agerraldi; orobat eslip ETCn 9 agerraldi) 1 iz kulero txikia; hankatartea soilik estaltzen duten galtzontzilloak. ik eslip; tanga1; kulero; braga; galtzontzillo.

Seguru nekien garbitzeko eramaten nion arropa guztia miatzen zuela eta slipak kontrolatzen zizkidala hilero.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Slip bat eta kamixeta zeramatzan, halaxe egiten zuen lo gauero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 189. orr.

Alde batera erortzen da izara; elastikoa eta slipa baizik ez ditu jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.

Germaniar haietako batek bainujantzi handi-zabal bat zeukan jantzita eta bestea slip ņimiņo batez ari zen jolasten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

2 salva-slip (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) konpresa txikia.

Iritsi nintzenean gonbidatuen logela atondu zidan, eta gau-mahaian konpresak eta tanpoiak utzi zizkidan otartxo arrosa batean, halako moduz antolatuak -plastiko horiz bilduriko tanpoiak erdian eta salva-slip zuriak inguruan kiribilduta-, konposizio higienikoak bitxilore bat osatzen baitzuen.  ETC-literatura, saiakera   Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017

Eta berunezko hitzekin batera, plastikoak, tetra brickak, Coca-cola lata herdoilduak, itotako gorpu baten moduan puztutako salva-slipak.  ETC-literatura, saiakera   Aitaren etxea, Karmele Jaio, Elkar, 2019

3 slip-babes (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) konpresa txikia.

Nicok ere barre egiten du, kopak iraultzen ditu eta ko-munera joan behar du txiza egitera; Nandok aukera apro-betxatzen du pixoihal, konpresa eta slip-babesei buruzko txisteak kontatzeko.  ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

Hala ere, askotan izen barregarriak edo itsusiak ere zabaltzen dira, itxura batean arazo barik: free tanga izan da espainiar merkatuan slip-babes baten izena, nahiz eta espainieraz fritanga guztiz desegokia izan higiene-produktu batentzat.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 77 zbk., , UEU, 2011 - apirila-ekaina


slogan (6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; cf eslogan 48 agerraldi, 24 liburu eta 10 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian bi aldaerak azaltzen dira) iz eslogana.

Hormak sloganez eta Lehendakariaren argazkiz apaindurik zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Gaztelerazko esaldiak slogan bat dirudi: [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

EAk taldea osatuko du ERCrekin, Bergarako Ekimenak ERCren slogana erabili du karteletan...  Berria - Euskal Herria   2004-03-02


snifatu ik esnifatu.

snob ik esnob.

snobismo ik esnobismo.

snowboard 1 iz elurretan ohol baten gainean ibili eta jauziak egitean datzan kirola.

Elur taula erran nahi du azken modako emana den Snowboard hitzak.  Herria   2003-11-20

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Snowboardeko emakumezkoen erraldoi paraleloan.  Berria - Kirola   2006-02-24

Snowboardeko gizonezkoen eslalomean.  Berria - Kirola   2006-02-23

Gaztetxoek hain gustuko duten snowboardeko taulak bi ezaugarri izan behar ditu: arintasuna eta egonkortasuna.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Gero eta jende gehiago joaten da neguan eskia edo snowboard egitera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

17 urterekin hasi nintzen snowboarda egiten.  Berria - Kirola   2006-02-10

Zein aholku emango zenieke pistetatik kanpo snowboard-a praktikatzen duten lagunei?  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Urtebete eskas darama goi mailako snowboardean, eta marka da lortu duena.  Berria - Kirola   2006-01-22

2 (hitz elkartuetan)

Hamar urte baino gehiago joan dira snowboard taula lehen aldiz hartu zutenetik.  Berria - Kirola   2006-02-10

Snowboard-cross diziplinan ariko da.  Berria - Kirola   2006-02-10

Puntu gehien lortzen dituzten hamabi snowboard kirolariak sailkatzen dira finalerako.  Berria - Kirola   2006-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

snowboard crossa (3)


snowboardlari iz snowboard kirolaria.

Beste 39 snowboardlarirekin ariko da  Berria - Kirola   2006-02-10


so 1 iz begiratua, behakoa. ik soako.

Margolan bati begi zabalik pausatzen diogu soa.  Herria   2003-10-30

Maianak soa apaldu zuen eta konturatu zen oinezkoen zebra-pasabidetik hamar bat zentimetrotan zegoela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Soa ahal bezain urrun botatzen dut gaineko sarearen artetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 52. orr.

Begia itzatua baitzuen ostia eta kalitzari, mixteriozko so bat botatzen zuela.  Herria   2001-06-21

Kaperari doi-doia so bat botaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Soa biltzen zizun, gogo-bihotzak joz eta bereganatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Zure niniketan neurekiko erasia irakurtzen dut, ez nazazula erantzun ments abandona, bestela bizi osoan so horren kezka putzu amilgarri gisa atxikiko dut, damuzko makila: mintza zakizkit oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Eseritakoan adi begira geratu zitzaien Maiza, soaren bidez has zitezen eskatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Haren soa bainuen gogoan -amodioaren atarikotzat hartu nuena-, eta ziur bainengoen, so haren arabera, Sara ni ikusten ahaleginduko zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Lasai eutsi zion soari Maizak, lan zailena egina baitzuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Begi urdin-ilunen soa, berriz, gozo-herabea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Espetxetik epaiketara daramatenaren antzera nindoan: soa lurrari iltzatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

So luze bat atearen arteka batetik, eta gertakari ttipi batzuren lekuko nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Gérard ere segundu horretaz baliatu da titi artekara so labur baten emaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala, eta Agathari so beltz bat bota zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Ondotik pasatzean, zaintzalearen so ilun beltzari erantzuten diot ene irriño pollitenarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

So urrikaltsua botaz joan zen behialako bikotea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Mahai gainera eman zuen so nekatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.

Bikote gazteak, ezkontzako argazkiei emana zien bere so arretatsua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Isilune bat izan zen, eta laurek elkarri begiratu zioten so uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienetan Heraitze nuen, ene kartiera, behakoaren so-mugatzat hartzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

-Argibideak zertaz? -mahai gainean ukitu gabe zeuden libreta eta grabagailuari zehar-so egin zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Zibila makurtu, atzera gain-so bat eman, gero Dimasi zorrotz begiratu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 84. orr.

• 5 adlag begira.

Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

So dituzue, begiak arma eta uniformeetan iltzaturi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Diana so ari zitzaion nire hatzen azpiko orriari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Bertzeak ez bezala, so ari zitzaidan, miruaren behako tinko eta harroaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Zurgina so jarri zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Gaur egun begiak kanpora so ezarri ditugu eta munduaren konplexutasunak zorabiatzen gaitu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Burua altxatu eta ateari so emaiten naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Burua altxatu eta zeruari so eman nintzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Aitaren begitarteari so gelditu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Pierra so geratu zen: han, euri trebeskariak teilatuak eta loiroa astintzen zituela, buhame taldeak sua atitxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Bere ondora iritsitakoan adi-adi geratu nintzaion so.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.

Ezpatari so jarraitu zuten begiek beste segundo batzuez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.

Kanpoari so plantatu nintzen ni ere ixil-ixila, delako neska pollit arrotz haren aldean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Geldi-geldirik zeuden orain biak, zirkinik egin gabe, bekoz beko elkarri so.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 58. orr.

Ahoz gora etzanda zegoen, sabaiari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Inguruetara so, zerbaitek jo ninduen begietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Ezker-eskuin begira zihoan, nesken aurpegiei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Bizpahiru aldiz harrapatu zuen hari zeharka so.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Bittorrek begiak zabaldu zituen, denei so, harriturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.

Zaintzale bat atean, beste bat gibelean, hitzik ez, ni so, mugitu gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

Iduritzen zait norbait badela ate zilokatik so.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Bi buru ikusi zituen, berari so biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Zeharka begiratuz Mona ikusten nuen, niri so zorrotz-zorrotz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 77. orr.

Baina ez zegoen Irisarri Londresen, Baionan baizik, jauregiko salan isiltasunari so eta adi, isiltasuna bere forma geometrikoetan aztertu nahirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

7 so-egile (orobat soegile; Euskaltzaindiaren Hiztegian so-egile agertzen da)

Bidaiaria so egile bat da, beti pentsaketa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Pilota plaza haundia bada ere, betea zen mukurru dantzariz eta soegilez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

1875eko urtarrilaren 23an, batera telegrafoz eta gure soegileen mezuez, beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Horiek hola, bi terrorismoren mehatxu pean ditakeela orai Espainia daukate so-egile ainitzek.  Herria   2004-04-08

Beroa, koloretsua, barokoa eta gordina da Saint Marc en Pintura eta soegileak bere gisara sendituz beregana dezake.  Herria   2004-05-06

Neska gazte bat pasatu da, betan eder eta pollit, eta haren behako zorrotz eta harroak erakustera emaiten du baduela presunak bere edertasunaren berri: badirudi so egiten duela, eskuin eta ezker, so egilerik badenez karrikan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

M6 gatean emaiten zuten «Popstars», ikusgarri berezi bat, abantxu 5.000.000 so egile ukan dituena.  Herria   2002-10-03

8 so egin (orobat soegin g.er.) ik begiratu.

Florentek begiak altxatu eta ganga garaiari so egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Helduei so eginez nabari zen egoera larria zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 92. orr.

Hotsak gogaiturik, Raimundo Silvak zeharka egin zuen so, agiraka eginez bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Aitzinera so eginez, aldiz, hantxe, jadanik, Puente la Reina famatua, gure Gares.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17.5ºC.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Dembak berriro behartu zuen bere burua, haiei so ez egiteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

Bertzorduz urtzen nintzen, begi ilun izarniatsu horiek so egiten zidatenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Mutilak neskaren begiei so egiteari utzi zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Alegia eta deusez so egiten du, ezker, eskuin, burua sobera mugitu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Matson andreak arretaz so egin zion Curtisi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Estonaturik so egin nion eta buruzagiak behako beltz bat bota zidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Begi urdinek zuzen egin zioten so.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Madeleinek begi argi eta hutsez so egiten dio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Beldurrik ez nuela baina borroka alferrikakoa izango zela azaltzeko moduan so egin nion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Lelotu antza, belaunak dardaraz, ikusi gabe so eginez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

Gure kontrolen helburua gizakien osasunari so egitea da.  Berria - Harian   2006-02-02

So egizue eta ikus nolakoak diren lurraldea eta han bizi direnak, ea indartsuak ala ahulak diren, gutxi ala asko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

-So egizue zer gertatuko zaion mihia laxatzen duen zuetariko lehenari.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

9 (osagaiekin)

Kafe bat hartuko dut, tokiko egunkariari so bat eginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Euskal herrien historia luzeari so bat egitea askiko zaigu ohartzeko azken bi mendeetan, mundu guzian bezala, gure Herrian ere agertu den Estatu-Nazioaren arrakastak baduela ondoriorik.  Herria   2004-02-12

Detektibea begi-bistan azaldu orduko, hortzak estuturik, so beltza egin zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Urdai saltzaile ederrak so larria egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

So arretatsu bat egin zion txitari eta barrez erantzun zidan: [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.

10 so egon

Yhwh-ren begiak so daude. So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Gizon gaztea eskumuturreko erlojuari so zegoen, ordua irakurtzen trebatu nahian balebil bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.

Arbolari so nago, idaztea bertan behera utziz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Zeldari behako bat eman eta leihatilari so egoiten naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Eni so zegoen S.S.aren begia ez zen ez hotza ez beroa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Graxi eta Domenga bata besteari so egon ziren, etsiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Dudarik gabe, egoten ahal dun gutun bati so gutuna irakurri gabe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.

Treinetik egon nintzen bazterrari so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Oroitzapen zaharretan galduta, negar egiteko gogoari eusten, so egonez so egin gabe: halaxe zegoen Angelo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Kotxeraino joan ginen deus gertatuko ez balitz bezalako itxurak egiten, nahiz eta sentitzen genuen jende guztia zegoela guri so errezelen atzetik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 211. orr.

11 so eta so adlag

Mutikoa alderdi guzietara ari da, so eta so.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Apur bat han egon nintzen, eskualde guzietarat so eta so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 83. orr.

Bulta luze bat egoten zen zeruari so eta so.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Josepe han zegoen bere tresnari so eta so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Auzoak hor dabiltza orain so eta so, zerika diren xuxen gazte horiek, euskaldun ala arrotz ote, erakasle ala ofiziale...  Herria   2001-05-10

12 so-so adlag

Ama, tanpez, lurrean belaunikatu zen eta ezkoargiari so-so plantatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Geroxago, eni so-so egonik, galdatu zidan: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.

Konturatu nintzen, hura eni so-so-so zegoela, irri firfira bat ezpainetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adi adi so (11); adi so egin (5); ateari so (5); aurpegiari so (6); aurrez aurre so (5); bazterretik so (14); begiei so (5); begietara so (74); begietara so egin (32); begietara so eginez (8); begietara so egiten (6); begietarat so (6); behera so egin (5)

egin nion so (6); egin zion so (9); egin zuen so (5); elkarri so egin (5); elkarri so geratu (6); eni so (14); erlojuari so (9); erlojuari so egin (6); etorkizunari so (5); gibelera so (8); gizonari so (6); guri so (16)

itsasoari so (7); jendeari so (7); kanpora so (6); leihotik so (15); munduari so (20); neuri so (8); niri so (29)

sabaiari so (7)

so bat (14); so dago (15); so daude (12)

so egile (17); so egilea (6); so egileak (8); so egin (390); so egin gabe (7); so egin zion (116); so eginda (19); so eginen (5); so eginez (109); so eginez gero (12); so egingo (6); so eginik (13); so egiozu (5); so egitea (38); so egitean (10); so egiteko (44); so egiten (250); so egiten zion (28); so egitera (7); so egizu (11); so egoitea (5); so egon (46); so egon zen (9); so egonez (7); so egotea (5); so egoten (5); so eta so (24); so gelditu (28); so gelditu zen (6); so gelditzen (5); so geratu (60); so geratu zen (23); so geratzen (5); so jarri (13); so nago (19); so nengoen (7); so plantatu (5); so zegoela (10); so zegoen (29); so zegokidan (6); so zeuden (12)

telebistari so (15); tinko so (7)

zeharka so (7); zeruari so (17); zuri so (6)

bere soa (8)


soako iz behakoa.

Hortik aurrera, Marysek ez zion hitzik luzatu eta Jakes haren soakoari ihes zebilkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

Soakoa uhertzen zitzaion eta zintzur aldea korapilatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

Ez du begiratu ere egin, eta infinituraino luzatu du soakoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 116. orr.

Ikusi ninduelarik, inguruan eraikia zuen erronda sakratua errespetatzen nuen ala ez segurtatzeko, soako geldi urdin bat eman zidan, burua emeki enegana itzuliz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Karrikaren bi aldeetan soako panoramiko bat bota zuen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik lehena... eta harri hausten ari bigarrena izerdi lapetan, elgarri soako bat ere egin gabe bat eta besteak.  Herria   2002-08-08

XVI-XVII. mende berri horietara itzuliz eta gure Herriaren zorteari soako bat eginez, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Bururatu delarik filma soako bat eman diot berriz futbolari: beti adosean ziren 0 eta 0.  Herria   2004-01-29

Euskal literaturari soako bat emanez, ohartzen gara, hala ere, mende hondarrean politika gaiak sartzen hasi zirela gure bertso edo olerkietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Enetako erraten da orain, mesprezua soakoetan berme, tiranoak sustengatzen nituela, ene andrearena jasanezin zitzaidan arren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.


soaldi iz begiraldia.

Mirarik Julenen soaldia sumatu zuen bere gainean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 116. orr.

Konduei dagokionez, soaldi batez ikusi da, ez bakarrik zorrik gabe, baina ere gainerateko apur batekin gelditzen dela elkartea, ondokoek sailari jarraikitzeko gisan.  Herria   2001-05-31

Segurtasunez irakurri zuen, astiro, eskuizkribuari soaldirik ere egin gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.


sobatu, soba, sobatzen du ad eskukatu.

Ohean sartu dira, larrua larruaren kontra, dena, goitik beheraino elkarri eskainiz, gorputz atal guztiak ukituz, mamituz, sobatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.

Urrutitik ere sobatua ematen zian, festara joandako guztiek eskua bizkarretik pasa izan baliote bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.


sobera 1 adlag gehiegi.

-Ez dut maite besta egitea sobera jaten badut, eritzen bainiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Sobera bazeneki, lanjerrean zinateke.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 261. orr.

Sobera izorratu nauzue eta nahikoa da.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Sobera mintzatzen ari denaren keinu damutua marraztu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Mintzatzeak sobera, darama kaltera.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,3

Ez da komeni legeari eta ordena gailenari sobera begiratzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Sobera goretsia nuen nire hizkuntz gaitasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Sobera txunditua dagoenaren itxura zeukan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.

Etxekoak egin baino lehen, joan behar zenuen auzoko lanetara, sobera gibelatuak baitziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Gizonak ezagutu zituen, anitz eta sobera, baina ez zuen Man-ekikoa bezalakorik nehoiz dastatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

Hurbildu nintzaion, baina ez sobera, izi ez zedin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Hurbildu nintzaion -ez sobera, hertsiki debekatua baitzen-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Bon, kiroletan aritzen nintzen, sobera, nik uste.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 217. orr.

2 (adizlagunekin)

Sobera fite zoazte! -erasiatu zituen gizon xaharrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 128. orr.

Ilehoriari aurpegiratzen zion sobera lotsagabe jokatzen zuela, emakumea izateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Egon hein batean, ez sobera ezker, ez sobera eskuin, ipar eta hegoaren erdi huntan.  Herria   2005-03-03

Baina kasu, ez sobera barna joan, ibil arraposki, ezagutzak polliki-polliki eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Gauza bat gorde dut, sobera luzaz gorde, eta ene bizi guzia nahasia da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.

Gibeletik izaitea ene ustez ez da on, bainan sobera aitzinetik zirelarik ere... Ez duk sobera gaizki, leku garbia duk!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 30. orr.

Emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan, sobera finki estekatutako albornoz marradun lodiaren azpian. Sobera mozkor arribatu nintzen, ordea, aspirinak gogoan izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Parrokira sobera usu joateko aitzakiak asmatzen nituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.

Gehienetan, ez nintzen sobera gaizki konpontzen neskekin!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

3 (izenondoekin)

Beldurra emateko moduko txilioak egiten zizkieten sobera motelak ziren langileei. horiek ez dira makinista batenak, sobera lirainak dira zangar horiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Gehienetan kanpotiarrek ez dute sobera gustukoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Sobera ederra da!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 69. orr.

Tentazioa sobera azkarra izan zen eta bere alabaren sekretuak nahi izan zituen ezagutu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

Barren-barrenean, halere, ez nintzen sobera zoriontsu sentitzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.

4 (izenekin, izenaren ezkerrean)

Sobera arrabots!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

Sobera sari, sobera instituzio...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Dena den, sobera kiilometra, sobera paper, sobera telefona.  Herria   2005-03-03

Sobera ohointza, sobera bortizkeria, sobera molde txar, jende ainitz nardatuak dira eta behar da zerbait egin, zerbait baino gehiago hain segur.  Herria   2002-07-25

Sobera izar fina zara.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 131. orr.

Sobera pena handia zuen hezur muinetaraino sartua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 174. orr.

Honenbestez, sobera lan egiten duen alferraren fama daukat nik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 285. orr.

Sobera komedia egiten dik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Sobera arroltze hautsi ote dituzte, ogi erdi baten hartzeko, ala azken hau ja hor zeno, araberako moleta metatu dute?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

· Hemen badugu aski lan, eta sobera, apez eta apezgai abertzale horiekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

5 (izenekin, izenaren eskuinean)

Lan sobera egiten duzu eta ez zenuke larunbatetan etorri behar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Denbora sobera gastatu zuen bilatzen, gainerako jendeak automatikoki heltzen ziren gunera iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Gauza sobera, haietaz taxuzko gogoeta bat egin ahal izateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Erokeriak egiten ditu diru sobera duenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 182. orr.

Gero ixkilimak behar ziren untsa plegatu, xixta sobera hartu gabe.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Bularralderik ez eta ipurdi sobera zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Isiltasun sobera hemen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 139. orr.

Beharbada telesail merke sobera ikusia naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

6 (aditzekin, ezezko esaldietan) asko, askorik.

Ez zitzaidan sobera kostatu haren telefono zenbakia zein zen jakitea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Pixka bat kexaturik, hitz larriak ez baitzituen sobera maite.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

Hala iruditzen zait, Adanek ez zuela sobera sentitu paradisuaren galtzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Barneko harra alhan ari zaio, berak ez baitaki sobera zergatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

Ez dut ihardesten, eta ez zaitu horrek sobera kezkatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Bertzeaz ez nauk sobera oroitzen, eskasagoa-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Ene izpirituan, idaztea eta marraztea ez ziren sobera bereizten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Nire ustez haiekin ez zegoen sobera fidatzerik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Donostia maite nuen nik, baina... donostiarrak ez sobera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

· Sobera pentsatu gabe erran nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Herritik sobera urrundu gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

7 soberako izlag

Musikak ez du soberako apaingarririk behar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Soberako pisua hobe lehenbailehen baztertu, Richard.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 134. orr.

Ez, dena eman dut; ez neukan soberako indarrik.  Berria - Kirola   2004-08-03

Legegileak soberako esku-sartzetik ihes egin behar du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Pepperoni soberako pizza bat eta hiru zerbezakada sabeleratu nituen, jatetxe italiar hurbil batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Estakuru, pitin bat ahalkegarria zaizun hurrentasun soberakoaren hausteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

Hobeto esanda, Inportanteena nekien, soberakoa zitzaidan gainerako guztia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 140. orr.

Erabaki egin beharko genuke zein kultur arlori buruzko itzulpenak ditugun ezinbesteko, zein soberako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Arloetako batean duen gabezia edo soberakoa beste batean soberakoa metatuz edo gabezia eraginez konpentsatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Ea ez ote den prentsan [...] gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

8 soberan (275 agerraldi, 74 liburu eta 119 artikulutan) adlag behar dena baino gehiago izanik, beharrezko ez dena izanik. ik sobra 4.

Orain materiala soberan, dirua soberan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Deus ez faltan ez soberan. ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Harentzat barruko arropa soberan zegoen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Azalpena, hortaz, soberan zegoen, baina marka onekotzat jo nuen berak oroitaraztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Mundua bakarra da, eta leku batean soberan dagoena bestean faltako da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Ziudadelako armagizonak gazte eta eskarmentu gabeak ziren gutiz gehienak, eta adorez ez zebiltzan soberan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

Irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Estepaz nagusitzeak nomadei hainbeste energia eskatzen dienez, ez zaie soberan batere geratzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Soberan sentitzen nintzen beren arteko irribarre eta ahopekako jardun gozo gogaikarri haien artean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Denbora soberan dugu, ez zaitez kezkatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.

Gainerako argibideak soberan zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Emozioa sortzeko, ordea, hamarreko txikiaren 65 silabatatik 63 soberan ditu Uztapidek.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 150. orr.

Urritasunean dena duzu faltan, aberastasunean oro soberan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Sofaren ertz-ertzean zegoen eserita, hanka biak zabalik eta eskuak soberan balitu bezala, zintzilik, zurrun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Nahi gabeko oporretan, munduko erloju guztiak soberan nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Bizitza guztian soberan edukitako indarrak kolpera denak batera galdu banitu bezala nago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Ni ondo sentitzen naiz, oso ondo, Askalen aurkitu dudan jendearen izaerak soberan konpentsatu baitu gainerako guztia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

9 soberazko izlag soberako.

Beren burua engainatzen ez duten guztiek dakiten bezala, esaldi horiek soberazko hitz-jarioaz eta distira faltsuko irudiez mantentzen dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

Nik haatik ez nuen irri egin, beldur bainintzen soberazko moldakaizkeria hark ez ote gintuen tradituko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Di-da hiltzen zuten jendea sarritan, zeremoniak soberazkoak zirelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Herra eternalaren edo bihozberatasun soberazkoaren artean hautatu beharraren karietara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

10 nahikoa eta sobera ik nahiko 30.
11 aski eta sobera ik aski.
12 sobera egon, gelditu, geratu behar dena baino gehiago egon, gelditu.

Sobera dagoena kentzeko, eta falta dena gehitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 362. orr.

Lotarako ere tokia sobera zegok, bertan gelditu nahi baduk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 91. orr.

Industria Planaren arabera, 239 langiletik 77 sobera zeuden.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

-Alferreko berbarik ez idatzi -sobera dauden adjektiboak, izenlagunak edo hitz-jokoak, adibidez-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Haragi eta ogietarik sobera gelditzen dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 104. orr.

Niri, bederen, hitz asko eta asko sobera gelditzen zaizkit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.

Sobera gelditzen diren haragia eta ogia erre egingo dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 8,32

Hark asetzeraino jan zuen eta, halere, sobera geratu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Rt 2,14

-Ez, keak nazka ematen dit, eta areago oraindik erretzaileek -era hartan adierazi zion sobera zegoela han.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Bakar bat ere ez dago sobera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

13 sobera izan du ad behar dena baino gehiago izan.

Astia sobera zuenez, aitak biolin bat ekarri zion alabari, Pragan egina bera, jotzen ikas zezan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Nire hanka zaharrak ia ez dira gauza sobera ditudan kiloei eusteko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.

Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ez eta gutxi bildu zuenak ere eskas.  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,15

Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du.  Elizen arteko biblia   Lk 21,4

Aberatsa izango da beti, baldin eta, bere muga egokian gelditurik, sobera duenarekin trafikatzen badaki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.

Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da -metro erdia alde bakoitzetik-, egoitza estaltzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 26,13

Ase itzazu horien seme-alabak, eta utz bezate sobera dutena beren haurrentzat.  Elizen arteko biblia   Sal 17,14

· da ad Pariseko bosgarren estaietako neskame-ganbaretan, ezer ez da sobera, asmakizunik ez da eta giroa oso ongi emana dago.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise sobera (14); aski eta sobera (41); ez da sobera (30); ez dago sobera (7); ez dela sobera (6); ez dira sobera (4); lan sobera (4); nahikoa eta sobera (18)

sobera aise (12); sobera ardura (4); sobera arrabots (4); sobera berandu (5); sobera berandu gabe (4); sobera berant (4); sobera berotu (4); sobera bortxatu gabe (5); sobera denbora (6)

sobera edaten (4); sobera erakusterat (4); sobera erakutsi (5); sobera erran (4); sobera ezagutzen (6); sobera fida (5); sobera fidatu (6); sobera fidatu behar (5); sobera fite (6); sobera gaizki (6); sobera gauza (5); sobera gelditzen (4); sobera goiz (4); sobera goizik (6); sobera gora (8); sobera gostako (5); sobera gostatzen (5); sobera handia (5); sobera harritu (9); sobera hartu (4); sobera heda (4); sobera hurbil (5)

sobera izan (17); sobera izanen (4); sobera izango (9); sobera jende (17); sobera karga (4); sobera kario (10); sobera kezkatu (5); sobera kotsadura (4); sobera lan (9); sobera laster (8); sobera luzatu (17); sobera luzatu gabe (12); sobera luzaz (13); sobera luze (13); sobera maite (18)

sobera ona (7); sobera ongi (9); sobera ontsa (7); sobera sartu (8); sobera sartu gabe (4)

sobera urrun (25); sobera urrun joan (5); sobera urrundu (9); sobera urruti (4); sobera usu (7)

ez legoke soberan (5); hitzak soberan (4); soberan dago (12); soberan dagoela (8); soberan dagoena (4); soberan daude (8); soberan dauden (4); soberan du (6); soberan egongo (5); soberan izan (7); soberan izango (4); soberan zegoela (5); soberan zegoen (7)

soberako apaingarririk (4)


soberakeria iz gehiegikeria.

Aljeriako gerlaren kontra, palestindarren alde, eskuin muturraren bai-eta polizaren soberakerien kontra.  Herria   2005-09-08

"Lehenbiziko betegintza" eratzen duten gorputz-zereginek eskatzen duten ardura da, eta bereziki horrek ondoan emaztearen eta haurren arreta badakar, eta are gehiago horri bizitzaren soberakeriak eransten bazaizkio, ohitura txar eta portaera gaitzesgarriengatik noraezeko premia natural bihurtu direnak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 93. orr.

Mesias bezala espero dela esatea soberakeria litzateke segur aski, baina igande honetan Maulen taularatuko den Jesüs pastoralak ikusmin handia sortzen duela zalantzarik ez dago. Uste dut soberakeriari, nahiz ontasuna hurbil duen beti, beldur izan behar zaiola halakoetan.  Berria - Kultura   2006-05-02

Ez baitzaie soberakeriei amore eman behar, ez bada berehala utzi nahi diren gizonekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.


soberakin 1 iz zerbaiti dagokiona edo aski duena kendu ondoren gelditzen den gauza. ik gainerako; haborokin.

Otordu baten ondoren, asko igotzen da odoleko glukosa maila, baina, soberakina atzera bildu, eta glukogeno bihurtzen du gibelak. Beste partikulekiko hamar mila milioireneko soberakin hori hantxe egokitu ez balitz, gure unibertsoa ez zen existituko, edo ez, behintzat, ezagutzen dugun itxura horrekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Kamioia AEBek duten arma nuklearren soberakinez betea dago, Greenpeaceren arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Merkatu inguruan aiseago, Rosariok hango soberakin eta hondakinen artetik ateratzen baitu eguneroko jana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

Ponpaketa-zikloaren hasierako likido-soberakina gorde eta bulkada batetik besterako tarteetan emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Lurra lantzen edo lanarazten dutenak, fruitu-soberakina dutenez, ezerk ez ditu behartzen hurrengo urtean lan egitera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Aisialdian ere, beraz, endreda-makila eta soberakin hutsa baino ez zen Wilmarth andereñoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Neketan aurkituko dugu horiek baino hizkuntza pedanteagorik eta erredundanteagorik (bide batez, agian soberakin horiek baztertzea ez litzateke ona izango komunikaziorako?).  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Ez dira hain juxtu "beroa" eta "ikusgarria" bezalako adjektiboez eginiko klixeak prentsa idatzian komunikazioa bera ezereztatzen eta kazetariaren hizkera loratarazten duten lasto, soberakin eta betelan horiek?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Kopuru honi gehitu behar zaizkio esperimentuetarako hazi ondoren «soberakin» gisa hildako animaliak.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Soberakina soberakin, alabainan!  Herria   2005-08-04

Zeren, soberakinak ere, zilarrezkoak edo urrezkoak direnean, ez baitira izan ohi soberako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

Eskuliburuan aipatzen direla anitz bekatu mota, eta horrela nabari da batzuk bihotzekoak direla, besteak ahozkoak, egitezkoak edo ohiturazkoak [...] batzuk haragizkoak, besteak izpirituzkoak, batzuk eskasez eginak, besteak soberakinez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.

2 (izenondo edo adizlagun gisa)

Erabaki hori hartu zen inglesa sobera sartzen ari zela denetan eta frantsesaren kaltetan zela ingleskeria soberakin hori.  Herria   2005-09-08

Haur hori bederen ez da zakur ume soberakin baten pare karrikan abandonatua izanen. Material baliagarriak (esate baterako, glukosa eta bitaminak eta ur gehiena) atzera odolera bidaltzen dira, eta hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk, berriz, eta ur pixka bat, kanpora garraiatzen dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Sophie-k ez daki nola kasatu behar duen sorbalda goxotasun soberakin batekin tinkatzen dion esku bortitz hori.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Jendeari gomendatua zaio soberakin lituzkeen jantzi, mihise, mahai gaineko, zerbita eta erridauak biltzea, eta ezartzea ondarkin zaku batzuetan.  Herria   2003-06-05

Arras soberakin sentitzen nintzen eta, ene populuaren bihotzaren joaldien ildotik, ametsaren aroari uztartu nintzaion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.

Horiek guztiak iraganda, hondarrak baizik ez ziren gelditzen soberakin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

3 (ekonomian)

Epe luzera, egoera horrek, berez, soberakin bat eragin beharko luke truke korronteen balantzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Lan-banaketa horren ondorioz sortzen ziren soberakinak ez ziren merkataritza-eremuak zabaltzeko erabiltzen, azpiegiturazko lan handiak [...] eraikitzeko baizik Ekoizpenaren antolamendu autarkiko horrek, soberakinak sortzen badira, lekutxo bat uzten dio beti trukeari, eta soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Nekazaritzatik edo meatzaritzatik sortutako soberakinez jabetu nahia. Aldi berean, enpresen soberakinen pisua %37,2tik %40,6ra igo zen EAEko ekonomian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Balantza horrek soberakin handiak eman zituen 1950eko hamarraldian, baina negatiboa bihurtu zen 1971n.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Politika ekonomikoaren orientazioa, oro har, murriztailea zen; horren ondorioz, soberakin korrontea mailarik altuenera iritsi zen 1989an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Dolar-soberakinak ez zituzten munduko gainerako banku zentralek eskatzen urre bihurtzeko; truke-erreserba moduan gordetzen ziren eta Estatu Batuetan inbertitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Persiar Golkoko herrialdeetako aurrezki-soberakinak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Ekialde Urrunak ez du bere kideen manufaktura askorik inportatzen, eta horren ondorioz merkataritza-soberakin aski handia sortzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Europak ez zituen bere biztanleria-soberakinak bakarrik esportatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soberakin hori (3); soberakin horiek (5); soberakina soberakin (3)

larderia soberakina (3); soberakina soberakin (3); ur soberakina (3)


soberakindu, soberakin(du), soberakintzen da ad soberakin gertatu.

Funtsean, jendea soberakindu ere da, franko egon dira kanpotik so, zeru gardenaren azpian eta sartu ezinean.  Herria   2003-05-08

Mahasti gazteak direla, 10-15 urte gehienek, emankorrenean eta jada sendi dutela soberakintzen, joanden urtean jada bildu gabe utzi behar izan dituztela ainitz hektara.  Herria   2003-10-23


soberakintasun iz soberakin gertatzen dena.

Soberakintasun horien ondorioak ez dira uste bezain larriak izan.  Herria   2002-08-08

Gero soberakintasun batetik beste soberakin batera pasatzea, ez zen hori ere soluzioa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 132. orr.

Hor soberakintasun batzu baziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 132. orr.


soberakintxo iz soberakin txikia.

Antimateriarekiko soberakintxo horrek iraun du, hain zuzen -hamar mila milioiren baten gorabehera hortxe-, eta, handik hiru minutura, atomo-gune arinak eratu; gero, milioi bat urteren buruan, atomoak; askoz ere geroago, izarretako elementu astunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.


soberania1 iz gehiegia.

Soberaniatik hurbilago doitasunetik baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Solasaren beroan hitzak hantzen eta hanpatzen zituela, gehiegikeriak eta soberaniak gainez eginik, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Neure sofrimenduak maiteko ditut; neure amodioaren soberania frogatuko didate.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Ez dut fitsik entzuten, sorgortua nauka soberaniazko Babcok Wilcox motor horrek, trasatlantiko batean nago makinista.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.


soberania2 1 iz subiranotasuna.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Erortzen denaz axolatu gabe, monarkia, errepublika edo soberania izanik ere, arima deabruari saldu behar badiote ere, beren interes bakarra aberastea duten haiek ditut gogoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.

ETAk bost irtenbide desberdin posible arrazoitzen ditu "soberaniaren ikuspuntutik": [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Guk, gure aldetik, onartu dugu uko egin behar geniola gure soberaniaren apur bati eta, besteek beren aldetik, berdin egin dute.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Gatazka politikoaren muina euskal herritarren erabakia errespetatzean datzala adierazi zien Espainiako nazioaren soberania bakarraren ordezkarien aurrean, eta subiranotasun subjektuen arteko talka agerian utzi zuen.  Berria - Harian   2005-06-24

2 (hitz elkartuetan)

Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Gure gizartea eraldatzeko helburuak lortze aldera ari gara, baita gaur ukatzen dizkiguten soberania kuotak erdieste aldera ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25


soberaniazale izond suberanista.

Indar abertzaleek sustaturiko ekimenak eta foro soberaniazaleak bultzatzea eta/edo haietan parte hartzea erabakitzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25


soberanismo ik subiranismo.

soberanista ik subiranista.

soberano ik subirano.

soberanotasun ik subiranotasun.

soberasko ik soberaxko.

soberatasun iz gehiegikeria.

Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena, eta ez -gehitzen dugu gaur- ongizatezko deritzan gizarte honek saltzen dizkigun orotariko litxarrerien gaindiduran; aniztasunean eta soberatasunean; asetasunean eta aspertasunean  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.


soberatu, sobera(tu), soberatzen 1 du ad soberakin gisa gelditu. ik sobratu.

Duela bi aste hemen berean kondatzen ginuen jazko arno ainitz soberaturik mahastizainak arrangura zirela Frantzia behere hortan.  Herria   2004-08-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Biltzarretan kide guziek behar zuten aurkitu eta huts-egiten zuenak, 50 zentimaren zigorra behar zuen pagatu, nun ez zen arrazoin soberatu baten jabe.  Herria   2005-12-29

· Baina soberatu nabarmenaren azpian, egia: Jazinto Rivas "putetxeko pianista" izan zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 37. orr.


soberatuki adlag aski eta sobera.

Manatu nion ezen diru segura nahi nuela eta ez zedila egiteko arriskutsuetan bentura, zeren soberatuki bizi baikintezkeen dirutza haren interesetarik,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.


soberaxe adlag adkor soberaxko.

Aldiz debeiatzen balin bazira, horrek erran nahi dü istorian ez zirela sartü, kalakan erauntsi düzüla soberaxe, haria galdürik, edo üngürükoen kalakek nahasi zütüela.  Herria   2003-09-18

Jinko honaren soberaxe tentatzea.  Herria   2002-09-12

Irakurlearen minberatasuna soberaxe kolpa lezaketen xehetasun ezinago lazgarrien abar luxe esateko baino ixilpean uzteko hobea den bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.


soberaxko (orobat soberasko) adlag adkor gehitxo.

Arbelbide soberaxko baikorra agertu zela dio Urricarrietek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.

Soberaxko edaten ere du; eta edana sartzen delarik etxerat, kasu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.

-Duela aste pare bat, larunbat batez, soberaxko edan nuen, eta gauza batzuk erran nituen, isilik egonik hobeko bainuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

De Villepin horrek ez ote du berak soberaxko erakusterat emaiten kargu hori gogotik har lezakeela?  Herria   2005-04-28

Bestalde ez ote diren zergak soberaxko emendatuko.  Herria   2005-12-01

Atzo soberaxko, gaur gutixko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Biok egin genuen irri, ozenago eta luzeago hark, bertzelako batean soberaxko idurituko zitzaidan maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

"Denbora" deitzen badut badirudi orain dela bi mila urte gertatukoaz ari naizela eta hori ere soberaxko da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.

Soberakina soberakin, soberaxko bazela pentsatu dukete Goncourt Sariko epaileek, saria eman baitiote Weyergans jaunari.  Herria   2005-11-10

Kanpotar bat lur hartaz, eta haren biztanleetaz, gutiespenekin mintza zedin soberaxko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.


soberbia iz hantustea; harrokeria.

Jota utzi zuen kolpea onuragarri izan zela agertzeraino zeraman soberbia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Orobat esaten zuten gaiztoa ez izatea soberbia satanikoa zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Soberbiazko egintza nabarmena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.


soberetsi, soberets, soberesten du ad garrantzi gehiegi eman.

Soberetsi ditugu, beharbada, bide horretan Hussein egiten ari zen urratsak.  Berria - Mundua   2004-02-06


sobiet 1 iz Errusian, 1917ko iraultzaren garaiko langileen edo soldaduen ordezkarien batzordea.

Bezperan, hiriko sobieteko idazkariarengana joana nintzen eta ebakuazioaz galdegin nionean, emakumea haserre bizian jarri zitzaidan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Rollebonen iloba, 1810ean tsarraren poliziak eraila, haren paperak bahituak eta artxibategi sekretuetara eramanak, eta ehun urte geroago, sobietek, botereaz jabetu ondoren, Estatuko liburutegian utzitakoak; bertatik ostu nituen nik 1923an.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Hego Osetiako Sobiet Gorenak Ipar Osetiarekin batzeko erabakia onartu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-18

1973an Politburoan sartu eta Sobiet Goreneko Presidiumgo lehendakari izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

1917: Tashkenteko sobieta abian.  Berria - Harian   2005-05-19

Egun hartan Petrogradoko herriak, sobietetan antolaturik, Petropavlovski gotorlekua hartu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Uzbekistan Turkestango Sobiet Errepublika Sozialista Autonomoaren zati bilakatu zen.  Berria - Harian   2005-05-19

Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

Sobiet iraultzaren sasoian «sentimenei loturiko artea» nagusitu zen.  Berria - Kultura   2004-11-04

Estonia, itxuraz, beste errepublika bien aldean Sobiet garaiko azala galduen duen izaki gaztea da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

3 Sobiet Batasun (193 agerraldi, 19 liburu eta 91 artikulutan) Sobietar Batasuna.

Geroago ere berriz egon zen Errusian, hau da, ez ja Errusian, Sobiet Batasunean baizik, egunkari handi bateko mandatari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

Begira zer gertatu den garai bateko Sobiet Batasunaren barruan zeuden herrialdeekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Elurretako Lehoinabarra proiektua gauzatu zuen Sobiet Batasun ohian 7.000 metrotik gora dauden bost mendiak igota.  Berria - Kirola   2004-10-19

Mundu Gerraren amaieran, 1944an, Estonia Sobiet Batasuneko errepublika sozialista sobietar bat gehiago bihurtu zen.  Berria - Kultura   2006-01-03

Txekoslovakian, Sobiet Batasuneko agintari komunisten kontrako mugimendua sortzen da, tankeek isilarazten dutena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Sobiet Batasuneko KGBko saila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

1970eko hamarkadan Bulgariako eta Sobiet Batasuneko atletak hasi ziren kreatina kirolean erabiltzen.  Berria - Kirola   2004-01-30

Sobiet Batasunak, edota Maoren Txinak eragin oso negatiboa izan zuten ingurumenean; estalisnista, nolabait esanda.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Jakina, Sobiet Batasunean zer, eta huraxe aplikatzen zen haren mendeko herrialdeetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 44. orr.

Sobiet Batasunaren literaturaren historian gehiago dira atxilotutako, erbesteratutako, tiroz jotako idazleak, etxean lasai-lasai idatzi dutenak baino.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sobiet batasun (17); sobiet batasun ohian (4); sobiet batasun ohiaren (4); sobiet batasun ohiko (5); sobiet batasuna (26); sobiet batasunak (21); sobiet batasunaren (35); sobiet batasunaren artean (3); sobiet batasunari (3); sobiet batasunean (23); sobiet batasuneko (47); sobiet batasuneko armadak (3); sobiet batasuneko errepublika (3); sobiet batasuneko kide (3); sobiet batasuneko presidente (3); sobiet batasuneko zinema (3); sobiet batasunera (7); sobiet batasunetik (8); sobiet errepublika (3)


sobietar (orobat sovietar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sobietar agertzen da) 1 izlag sobietei dagokiena; Sobietar Batasun ohiari dagokiona.

Stalin, eta, harekin batera, sobietar agintari guztiak, Estatua, Alderdia, justizia eta prentsa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 44. orr.

Sobietar politikaria, 1909-1989.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

-Kim Philby sobietar espia ospetsua Gernikan izan zen, hara!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.

Afrikako eta Asiako herrialdeak hirugarren mundukoak deiturikoak kezkatuta zeuden, AEB Ameriketako Estatu Batuak eta SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna garatzeko bidean zeuden herrialdeak kontrolatu nahian zebiltzalako.  Berria - Harian   2006-01-21

Kirgiztan estatua Sobietar errepublika ohi bat da, bost milioi herritarrekin arrunt Asiako aldean kokatua.  Herria   2005-03-31

Georgiako errepublika sobietar ohira bidaliko zuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.

Titoren komunisgoak ez zuen ondarrekotz Sobietar menpekotasuna onetsi eta 1949 an elgarren arteko haustura egin zuten Stalin eta Titok.  Herria   2001-11-15

Stalinen eta sobietar botere guztiaren adostasuna eta laguntza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 45. orr.

Lana argitaratzeak kalte handia egingo dio komunismoari, alegia sobietar botereari, sobietar herriari.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 72. orr.

Fisikari sobietar gazteek muinetaraino miresten zaituzte.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Garai sobietarreko zurruntasuna eta estilo uniformea.  Berria - Kultura   2006-01-03

Afganistango sobietar inbasioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

• 2 iz Sobietar Batasun ohiko herritarra.

Errusiarra eta sobietarra naiz, ezer izatekotan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.

Amerikarren eta sobietarrren arteko Gerla Hotzaren ondorioz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Mundu Gerran, 1939ko abuztuan, sobietarrek inbaditu zuten Estonia, Sobietar Batasunak eta Alemania naziak egindako tratua dela eta.  Berria - Kultura   2006-01-03

Sobietarrek erasoa jo eta milaka lagun hil ziren [Hungarian].  Berria - Mundua   2004-04-29

Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Sobietarrak xakean munduko onenak ziren, baina Brooklyneko mutilak erraz gainditu zituen denak.  Berria - Kirola   2004-07-23

Beldurrez josi zuen sobietar oro.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Beste alde batetik, ehunen bat sobietar genetista, aurpegiak zorrotz, besoak gurutzaturik, harri eta zur mezatan egoteaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 42. orr.

3 Sobietar Batasun (72 agerraldi, 11 liburu eta 18 artikulutan) Errusiar inperioan 1917an sortu zen estatuaren izena. ik sobiet 3.

Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak K.o. 1956an elkarren aurrean aurkitu ziren, lur gainean bizirik zirauten bi botere handi bakar gisan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Orduan Kubaren eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak onak ziren eta sarri joaten omen zen Kubara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.

Béla Kun-ek gidatutako gobernu iraultzaileak 133 egun iraun zuen, Errumaniak Hungaria inbaditu eta Sobietar Batasunera ihes egin baitzuen Kun-ek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Sobietar Batasun ohiko lan esparruetan egin ziren gehiegikeriak ahaztu ez zitezen sortutako erakundea.  Berria - Gaiak   2004-09-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errepublika sobietar (3); sesb sobietar errepublika (4); sobietar batasun (4); sobietar batasuna (13); sobietar batasunak (12); sobietar batasunaren (14); sobietar batasunari (3); sobietar batasunean (8); sobietar batasuneko (11); sobietar batasunera (4); sobietar blokearen (4); sobietar errepublika (12); sobietar errepublika sozialisten (8)

errepublika sozialista sobietarra (3)

tropa sobietarrak (6)

sobietarren aurka (4)

soldadu sobietarrez (3)


sobietiko izond/iz sobietarra.

Armada sobietikoak Berlin hartu zuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.

Atleta sobietiko batek ehun metroak hamar segundotan egin zituen, baina erakunde internazionalek ez zioten marka ametitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.

Gauza ohartgarria da, hamar herri horietarik zortzi egonak direla, azken gerlatik landa, erruso sobietikoen aztaparretan.  Herria   2002-12-19

Eurak ehiza-hegazkin sobietikoak ekarri ebezala.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Maisu eta maistra askok pedagogia sobietikoaren eta lengoaia separatistarekin lan egin zutela esan zuen maisu berriak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.

Livornon ginen, gomutan daukat sobietikoek Laika txakurtxoa espaziora bidali zutela zekartela izparringi guztiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.


sobornaezin izond ezin sobornatuzkoa.

Bezatzailea [...] adarra jo besterik egin ez zien morroi gogor sobornaezina, horratx orain, begiak malkotan blai.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Sapa sobornaezinak tantez bete du gidariaren aurpegia, eta ez dakiela erantzun dizu, hor ondoan Leroy Merlin bat dagoela, bertan ere altzariak eta etxerako gauzak saltzen dituztela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 77. orr.


sobornagaitz izond sobornazen zaila, ia sobornaezina.

Jende xumearen oso gainetik ibiltzen diren intelektual sobornagaitz batzuek, arazoa "razionalizatu" edo "objektibatu" nahita, bizia bizia dela, esango dizute, eta hilketa guztiak berdinak eta berdin gaitzesgarriak direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.


sobornagarri izond soborna daitekeena, sobornatzeko modukoa.

Zuzendari literario txarra haizela emango zinan, sentimenduen bidez sobornagarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.


sobornatu, soborna, sobornatzen 1 du ad erosi, eroskeria egin.

Zaindariak sobornatuz, René hura salbatu zen, eta kontzentrazio-eremutik bizirik atera ahal izan zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 79. orr.

Sobornatu egin dugu... baina ez kendu begirik gizon horri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Eta, badaezpada, Zurrutas sobornatzeak ere ziurtatzen zigun helburua, denak Bilbora begira egotea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 173. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Sobornatuaren begirada irribarretsua ikusi eta berehala ohartzen da gehiegizkoa dela eta hanka sartzea konpontzen saiatzen da: kanbioak eskatzen dizkio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.


sobornatzaile izond/iz eroskeria egiten duena.

Sobornatzaile hasiberri baten istorioa kontatzen da bertan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.


soborno iz eroskeria.

Borreroak ez du eskupeko edo gabonsaririk onartzen; are gutxiago sobornorik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

Bere burua setiatuta ikusi zuenean, txokolatea eskaini zion Mariak Lucasi, amore emateko eta hilerrira joateko: txokolatearen sobornoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 60. orr.

Kunderari konpromisoa eta ausardia eta zorroztasuna txalotzen zizkiotenek soborno triste bat eskaintzen diote beste honi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.


sobornozale iz sobornoen zalea dena.

Heroien gose zen agure sobornozale eta mozkortia, ordurako egitandiaren eta pairakortasunaren hazia ariman zeraman emakume lizuna, eta gizona.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.


sobra 1 adlag sobera, gehiegi.

Batzuetan Ainararen etxera deitzen zuela, Txatoz galdezka, nahiz jakin behar zuen, sobra jakin ere, Txato jada ez zela Ainararen etxean bizi.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 11. orr.

Errege guzietarik eztiena eta amualtsuena -sobra ezti eta amultsua, ezen bortitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki beteko zituen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

• 2 iz pl hondarrak, geldikinak.

San Juan suetarako etxean sobra bila ari nintzela topatu nuen amak kendutako nire metalezko pistola.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 127. orr.

Sutara bota genituen sanjuan sobrak, aurreko urtetik sabaian sikatzen egondakoak, sobra handirik ez zegoen arren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

3 sobrako izlag soberako.

Zenbat ere gauza zentzugabe eta sobrako egiten zituen, denak iruditzen zitzaizkidan niri natural askoak eta ezinbestekoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.

Musuen dosifikazio hura: beti musu baten faltan, eta "ilun dago hemen, Lucas" eta "hobeto" eta "ez, hemen ez, gero, Lucas"; sobrako musurik ez, dosifikazioa beti.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 47. orr.

4 sobran (102 agerraldi, 29 liburu eta 30 artikulutan) adlag behar dena baino gehiago izanik, beharrezko ez dena izanik. ik sobera 8.

Gainera aterpea geneukan, nahikoa egur sutarako, janaria sobran jakitegian...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 182. orr.

Kontakizun minimalistetan, "sobran" dagoen guztia ezabatu egiten da, kontatzen diren gauzetatik nahiz kontatzeko modutik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Baina nire tokia ez dago inon ere; sobran nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.

Txilintxo hauek sobran daude hemen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

Klinikek enbrioiak sobran gordetzen dituzte ernalketa saioek hainbatetan huts egiten dutelako.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Ez dute erabat lortzen sobran ez sentitzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

Beste asmazio guziak sobran ditu, edo eskas.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Oslora zihoala esan zidan, olioa eta kortxoa garraio, baina denbora sobran zuenez, Kopenhagen gelditu zela, derrigorrezko konponketak egitera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Ez da existitzen, ez baitu ezer sobran: gainerako guztia da sobran dagoena haren aldean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.

Batzuei kontzientzia nazionala falta zaie; nik sobran daukat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.

5 aski eta sobra ik aski.
6 nahikoa eta sobra ik nahikoa 31.
7 sobra ere (orobat sobrare) itxuraz, antza denez.

Idazlearen hilketan, sobra ere, ez zegoen argitu beharreko ezkutukirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.

Sobra ere bere amorantearen aitak arreglatuko zuen horrela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Badaki bai, sobra ere, ondorio ekaitztsuak inguratzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Baina Pedromari parte txarrekoa izan eta, sobra ere, guri hasiera-hasieratik antzeman zertan genbiltzan, eta...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

Sarjentuak irizten zion bera ordurako nahiko su itzalita zegoela bere bizitzan, eta sobra ere, berriz larrua suari eskaintzen hasteko. izan ere aurrean hainbat baso hustu edo erdi hustu zeuzkaten, nahiz eta haiek sobrare usteko zuten bakarra edan zutela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Bizitza bera ere irautea besterik ez baldin bada, motela da sobra ere, ez?  Berria - Kultura   2006-02-18

8 sobra izan da/du ad sobera izan.

Zein dugu hortaz, zinetan sobran dena, publiko hutsean oinarritutako gizarte eredu honetan, artista edo publikoa?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Nik dirua sobra dut.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 9. orr.

-Hi ez hago ongi -esaten dio Jesus Mariak-, sobra ere sekretu garratzen bat gordetzen duk hik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 55. orr.

Gu beti kejo eguzkiarekin: eskas ez badugu sobra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Ez zitzaiola ez koma bat falta ez sobra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sobra ere (14)

sobran dago (3); sobran egonen (4)


sobrakin iz sobra dagoen gauza.

Ripiorik gabeko soneto bat izaten da, eskuarki, baina oso-osorik ripio hutsa dena: hots, sobrakin bat, alferrikako den zerbait.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.


sobrante 1 izond sobran dagoena.

Negu gorrian esne sobrantea berotu, zopak egin, eta behin baino gehiagotan bota izan dizkiegu espaloira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 152. orr.

Horretarako ari dira sua egiten kartoizko kutxa sobranteekin. zuk dena eskas duzu, nik dena sobrante.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 75. orr.

Bisitariek nekez ulertzen diote, arnasa ez baitu sobrante eta hortzik gabe dago gainera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 183. orr.

Atleten gorputzen aldean guri sobranteak tokatu zaizkigu banaketa orokorrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sobrante gelditutako pusketak hurrengo urterako gordeko ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Eta ez denbora sobrante daukadalako, ez horixe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.


sobrare ik sobra 7.

sobratu, sobra(tu), sobratzen 1 da ad soberakin gisa gelditu. ik soberatu.

Nire gurasoei ez zitzaien askorik sobratuko hileko soldatatik, baina sobratzen zen apur hura gordetzen ohituagoak ziren gastatzen baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Sukaldariak esku ona zuen haietarako, eta Sawyer jatetxean ez zen behin ere sobratzen saltxitxarik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Antonio Musu-tristeren azalpenei kasu egitera, guti batzuk baizik ez ziren sobratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ez zitzaiola inch bat ere sobratzen. hain zapore gaitza zuten, ezen uko egin bainion sobratu zena saltzeari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Igandean sobratutako arrozesnea jaten hasi zirelarik begietara behatu zion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.

Sukaldariak beti gordetzen dizkie sobratutako ogi pusketak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

• 2 du ad aurreztu, aurreratu.

Konponduko dugu dirua sobratzen dugunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

· Egin beza berorrek, etxekoandre, mantarren batzuk sobratzeko moduak, norberak behar duena ez da-eta faltatuko, nik ere min pixka bat bai baitut nire gerruntzean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.

Sokrates maitea, ez al duk zikuta apur bat niretzat sobratua?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 138. orr.


sobre iz gutun-azala.

Buzoiari kanpotik begiratu, zer etor daitekeen pentsatu, ireki, sobreak hartu eta gora igo sobre bakoitzaren edukina hatz mamiez imajinatzen saiatuz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Ordurako, sobretik aterata, eskuan izango duzu nortasun agiria eta ardao koloreko pasaporte berria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 115. orr.

Guztia hartu, sobre batean sartu, eta Txoforen lantokira bidali nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

Propio bereizi nuen materiala sobre txiki batean sartu eta komedorera abiatu nintzen gauzak lehen zeuden bezala utzi ondoren.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 108. orr.

Ez zuen sobrearen atzealdeko inizialak ikusi beharrik izan gutuna gailurretik zetorrela ohartzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

Sobre bat eskuetan zuela agertu zen Catherine.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.

Bankuko sobreak eta publizitatea batez ere.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.

2 irud/hed

Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sobrea hartu (4)

zopa sobretan (3)


sobreagudo (orobat sobre-agudo) iz soinuez mintzatuz, agudoaren gainekoa.

Ignacio sopranoak Lucia-ko Il dolce suono... ikaragarri eman zuen, benetan handia sobreagudoetan.  Berria - Kultura   2004-02-01

Chateau Margot-en, aldiz, eman zuen gaueko sobre-agudo bakarra.  Berria - Kultura   2004-11-28

Publikoak ondo txalotu zituen, merezita, sobre-agudoak eta bere gurguilu politak.  Berria - Kultura   2004-01-14


sobresaliente izond bikaina.

Matildek esan zion eskualdeko esnerik sobresalienteena zela hura eta biharamunean epelago ipiniko ziola kafesnea. · Filosofian "sobresaliente" atera nuen, orain "bikain" esaten zaion hori.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.


sobreseitu, sobresei, sobreseitzen du ad auzibideez mintzatuz, epaileak edo epaimahaiak bertan behera utzi, artxibatu.

Egunkaria kasuaren sobreseitzea eta auzipetuen eskubide pertsonal eta material guztiak berritzultzea erreibindikatzen dugu.  Berria - Harian   2005-03-19


soda (orobat zoda g.er.) 1 iz karbono dioxidoa duen uraz eginiko edari gasduna.

Senarrari whiskia eta soda nahastu zizkion edontzi luze batean eta berarentzat pare bat hazbete whiski atera zuen beste edontzi batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.

Sodak whiskya hondatzen du, maitea!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Scotch highballs: whiskya, sodaz eta izotzaz hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

-"Ballantine" bat hartuko dut, sodarekin -esan zuen berak-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.

Nik whiskia sodarekin edan nuen, hurrupa bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.

Lurrina eta zetazko jantziak eta larru-azalen berotasuna, eta guztiak hara eta hona ibiltzea esku batean edalontzi bat whiski eta sodarekin eta bestean zigarreta batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Bi whisky-soda prestatu nituen, dibanen arteko mahaitxoan jarri, eta ondoan eseri nintzaion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 31. orr.

Whiski-eta-soda edaten ari ginen gu denok, Felix izan ezik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

Pioneer konpainiak Sunskit marka daramaten sodak promozionatu nahi ditu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soda ura balitz bezala edaten du koñaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

3 edontzi bete soda.

Orduan bere soda bukatu eta patioko aterantz abiatu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Verak sodak zerbitzatu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

4 soda erregarri soda kaustikoa.

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

5 soda kaustiko sodio hidroxidoa, purua denean erregarria dena, eta ezkata edo ale gisa merkaturatzen dena xaboiak egiteko.

Kloroa, soda kaustikoa eta azido klorhidrikoa ekoizten ditu Electroquimica de Hernani enpresak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Bi kamioiek elkar jo zutenean bietako batek zeramatzan substantzia arriskutsuak errepidera erori ziren: mila litro soda kaustiko eta 40 litro akuaforte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lagunak, baietz bai, garbituko ziola; bazuen hartarako zoda kaustikoa, zernahitarako balio zuen ixurki kimikoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.

Zoda kaustikoak oihal guzia jan zuen, erre, suntsitu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.


sodadun izlag soda duena.

Whiski eta sodadun edontzi erdi hustuak zituzten alboan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.


sodazale izond sodaren zalea dena. ik brandy.

Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.


sodiko izond sodioari dagokiona; sodioa daukana.

Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa (C bitamina) dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Hodiak-eta garbitzeko erabilitako nitrato sodikoa isuri zuten San Pedro errekastora.  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Fiteroko urak kloruratu sodiko sulfatatuak, fluoratuak, bromuratuak eta litinikoak dira, eta 48,5 graduko tenperaturarekin ateratzen dira lurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


sodio 1 iz gai bakuna, zilarraren kolorea eta distira dituen metala, oso arina eta argizaria bezain biguna (Na; at. z. 11).

Sodioa metal dejeneratua da: izan, hitzaren zentzu kimikoan baino ez da metala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Potasioa, esan dudanez, sodioaren bikia da, baina are indar handiagoz erreakzionatzen du airearekin eta urarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Beste substantzia batzuk ere badira -sodioa eta kaltzioa, besteak beste- odolean eta gernuan kontzentrazio berdin samarra dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Haize hegoak jotzen duenean nerbio sistemaren barruan sodio eta potasiozko partikulen dantza gelditu egiten da eta horixe omen zen haize hegoarekin hainbat pertsonak sentitzen zuten ondoezaren arrazoia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Tokaimurako zentralean (Japonia) bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea mikroskopiora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere sodio-lanparen argiarekin parekatu zuen, berehala ezkutarazten baititu kolorea eta ñabardura xumeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Katuetan eta tximinoetan posible da ezarpena aldatzea hipotalamoko sodio- edo kaltzio-kontzentrazioa handituz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Tubuluetako zelula espezializatuek energia erabiltzen dute [...] sodio ioiak berriro odol-kapilarretara bultzatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, gatzen izenetan)

Hala transferituriko sodio kloruroak kontzentratuago bihurtzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.

Batzuetan begietatik sodio-kloruro hidratatuaren jario ugaria izaten du lagun.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Lehergailua sodio kloratoz osatua zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Azido sulfurikoa, sodio kloratoa, binil kloruro monomeroa, sodio dikromatoa...  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Lehen gatz larria eta xehea baizik ez genuela, egun Camargue, Maldon, Guèrande eta beste hainbat tokitakoa kontsumitzen dugu, hainbat agerpenetan: gemma, kristal larritan, lurrinduak (hainbat espeziaz), sodio-glutamatoa, gesala (potasio-nitratoa), gatz urdin edo grisa, itsas gatza, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sodio ioiak (3)


sodomar ik sodomatar.

sodomatar (orobat sodomar) 1 izlag/iz Sodomakoa, Sodomari dagokiona; Sodomako biztanlea.

Egiptoarrak eta sodomarrak.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,13 tit

2 sodomita.

Naturak gozamen sodomarrak, intzestuko atseginak, masturbazioa eta antzekoak debekatuko balitu, utziko al liguke horietan hainbeste plazer hartzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.

Bai, emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.


sodomia 1 iz uzki bidezko sexu elkarketa.

Adulterioa eta atsegin greziarra (sodomia), froga zaileko delituak biak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

Kontua da epaitu eta kondenatu egin zutela, eta bi heriotza-zigor eman zizkiotela: bat pozoitze ahaleginagatik, lepoa moztera, bestea sodomiagatik, sutan erretzera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Ez da munduan sodomiak, ustezko krimen horrek, bere tenpluak eta bere jarraitzaileak izan ez dituen bazter bakar bat ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Honek, Klemente VIII.ak, ez zuen inoiz zigortu, ezta Francescoren amoranteak sodomiaz salatu zuenean ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

1772ko irailaren 2an, 32 urte zituela, errebeldian epaituko dute "pozoitze ahaleginagatik" eta "sodomia krimenagatik".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Iraken askatasun haizeak hedatu behar zituztenek presoak arrastaka ibilarazi dituzte biluzik, itxurazko sodomia ekintzetan parte harrarazi, [...].  Berria - Mundua   2004-05-09


sodomita 1 izond/iz uzki bidezko sexu elkarketa egiten duen pertsona.

Bi mota bereiz daitezke: aktiboa eta pasiboa; mutil edo neska bati ipurditik ematen dion gizonak sodomia aktiboa egiten dihardu; sodomita pasiboa izango da berari atzetik ematen diotenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

2 irud/hed

Apoa, tutulu sodomitaren bidez putz eginik handitzen genuen, zangodun pilota berdea bihurtu arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.


sodomizatu, sodomiza, sodomizatzen 1 du ad norbaitengan sodomia praktikatu.

Egunero sodomizatzen ditut zu baino gazteagoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 138. orr.

Lehenengo eta behin, sodomizatzen zaituztenean, ez utzi inoiz klitoria masturbatu gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Bi esku-igurtziz, berriz gogortuko diot Agustini, eta atzetik emango dit, nik zu sodomizatzen zaitudan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

Lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

2 irud/hed

Mundua sodomizatzen dut  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 152. orr.


sodomizatze iz norbaitengan sodomia praktikatzea.

Ni hartu eta gorputzez bere egin ninduenean, arranoak baino aguroago jaso ninduen zerura eta bertan gozatuarazi zidan sodomizatzearen plazerrak ongi ezagutzen dituztenek bakarrik dakitena.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.


soegile ik so 7.

soegin ik so 8.

sofa 1 iz jarleku erosoa, bizkarra eta besoak dituena, lagun bi edo gehiagorentzakoa. ik kanape1.

Telebista dago sukaldean, eta sofa bi, handiak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

Sofa eta besaulkiak larruzkoak ziren, altzariak zur noblezkoak eta alfonbrak eskuz eginikoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Leiho ondoan zegoen sofa batean eseri ginen, eta betiko ezagunak bagina bezala aritu ginen hizketan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Van Daan andrea sofan etzatera joan zen, eta senarra nire oinen gainean etzan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.

Irentsi egiten nau sofak, zaharra delako eta bigunegia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

Gizona sofan eseri zen, bizkarra bermatu zuen eta mutilari eta neskari begira geratu zitzaien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Kapela burutik kendu eta sofa gainera bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 275. orr.

Bide luzea egin zuten sofa aldean zeramatela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

-Ez igo sofa gainera, Jack, mesedez!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Gauean sofan prestatzen dut ohea, eta goizean ni jaikitzen naiz aurrena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Sofatik altxatu, eta "banoa" esan nuen pausorik egin gabe, Florak ez alde egiteko esango ote zidan zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Llum sofatik altxatu eta gelan hara-hona ibiltzen hasten da, urduri, eskuak igurzten, ilea leuntzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.

Sofaren azpian gorde du Agirrek bere pistola ahalik disimulurik handienarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Sofako amodioak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Bi aulki, bi besaulki eta sofa luzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Hamida sofa zahar batean etzan zen; ama, ostera, zoru gainean ezarria zuten lastairan bertan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Isabelleren ondoan eseri zen, hiru gorputzeko sofa berdean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Behean pista; [...] ziur goia sofa eroso eta iluminazio ilunagoez horniturik dagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

-Sofa austriar horietako bat, ezkooihalezkoa?  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

Nik txakurka jarrarazi nuen sofa hirukoitz luzean, eskuak sofaren besoetako baten gainean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Mrs. Densch astunki eseri zen sofa txiki hanka-okerraren erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

Probageletako sofa zabaletan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Plastikozko sofa puzgarri banatan eserita daudela agertzen dira Natalia Monge eta Brian Degn dantzariak.  Berria - Kultura   2004-04-20

3 sofa-ohe (8 agerraldi, 6 liburutan)

Bi besaulki, sofa-ohe zabala, eta armairu bat, arrunt samarrak denak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Ordura arte sofa-ohe bat genuen egongelan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.

Hemen berokien armairua; han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Hutsik zen logelara eraman nuen Tomek dagoeneko eginda zegoen sofa-ohea hedatzen eta tapakiak zabaltzen zituelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

4 ohe-sofa (5 agerraldi, 2 liburutan)

Ohe-sofan etzan zen eta bere esku meheaz zanpatu zuen ile-adats marroi hitsa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Ohe-sofa batean lo egin ohi dut etxean nagoenean, alegia zaintza batetik besterako aldian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Begira ezazu ea biltegian ohe-sofaren bat ba ote den.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egongelako sofa (4); hiru gorputzeko sofa (3); sofa batean eserita (5); sofa berdean (3); sofa gainean (20); sofa gainean eserita (3); sofa gainean etzanda (5); sofa gaineko (3); sofa gainera (3); sofa gainetik (3); sofa hartan (3); sofa luze (4); sofa ohea (4)

egongelako sofan (21); egongelako sofan eseri (7); etxeko sofan (6); ohe sofan (3); salako sofan (3); salako sofan eseri (3); sofan erdi etzanda (5); sofan eseri (39); sofan eseri zen (17); sofan eserita (24); sofan esertzen (9); sofan esertzen da (6); sofan etzan (8); sofan etzan zen (3); sofan etzanda (10); sofan etzanik (4); sofan jarri (4); sofan jarrita (3); sofan jesarri (5); sofan jesarri zen (3); sofan jesarrita (3); sofan lo (3)

sofaren azpian (3); sofaren ertzean (3); sofaren gainean (13); sofaren gainera (3); sofaren ondoan (4)

sofatik altxa (3); sofatik altxatu (13); sofatik altxatzeko (3)


sofaulki iz sofa.

Sofaulkian eserita zaudetela, lehortean zaudenetik lehenengo aldiz, zaborraz elikatzen jarraitzen duzulako zalantzak asaldatu zaitu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.


sofazale izond sofaren zalea dena.

Sofistak, gehienetan, sofazaleak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 47. orr.


sofisma iz egia itxurako arrazoibide faltsua.

Zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea: bi sofisma horiek beti hondatu dituzte eta beti hondatuko dituzte monarkia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.

Hori sofisma hutsa da, honetan oinarritua: gizadiari ez zaio batere baliagarri halako gizaki bat badela sinestea; aldiz, oso baliagarria zaio Jainkoa badela sinestea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.

Uste dut haien artean hori esan zuena zentzu oso zuzeneko gizona zela, eta higuin zuela sofismak onartu beharra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

Kontzientziaren ziztadak ez datoz espiritutik; bihotzaren fruituak dira, eta buruaren sofismek ez dituzte inoiz itzaliko arimaren sentimenduak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.


sofismakeria iz sofisma, gaitzesagarritzat markatua.

Bere sofismakeria iruzurtizko sare artifiziosoak guztiz birrindurik ikusirik, Santuaren modestia eta apaltasuna tentatzen hasi zen, diskurtso zital honekin, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.


sofismazalekeria iz sofismen zalekeria.

Sofismazalekeria [...]: arerioaren eztabaida-metodoa, norberarenaren aldean gezur eta engainioz hornituagoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 242. orr.

Sofismazalekeria hitzaren zentzu peioratiboa Platonek sofisten kontra zuen jarreratik heldu da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.


sofista 1 iz antzinako Grezian, filosofia eta erretorikako maisua, jendeaurrean hitz egiteko eta eztabaidetan garaile irteteko antzea herriz herri erakusten ibiltzen zena.

Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz, zeren bere antzea erakustearren edozein esakune itxurazko argumentuen bitartez frogatu eta berehala hain indartsuak diren besteen bitartez berriro ukatzea saiatzen baitzuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.

Sofistek engainua bilatzen dute hitzarekin eta aberasteko idazten dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Izaera eta bizimodu berri eta arraroa baita Sokratesena: ez da sofista, ezta ohiko jakintsua ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Sofistika itxurazko jakituria besterik ez da, inola ere ez erreala; beraz, itxurazko jakituriarekin egiten du negozio sofistak, inola ere ez errealarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Konturatu baitira sofistak, hitza bera, egiaren gordetegi sokratikoa baino gehiago, boterea dela giza auzietan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Sofistak ez baitziren izateaz batere arduratu, giza bizitza praktikoaz baizik, batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Sofista grekoek balio ororen erlatibotasunetik, diskurtsoaren eta erretorikaren garrantzia ondorioztatzen zuten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.

Baina beude ene sofista molde nazkagarriak!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 113. orr.

2 (izenondo gisa)

Esklabotzaren filosofiatik egin ohi den interpretazio sofistak bakarrik nahas dezake egia eternoak desberdina dela garbi utzitakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Honen aurrean ezin daiteke ezein itxura sofista faltsu atxiki, baizik honek berehala salatu behar du bere burua, bere estalketaren oinarria edozein izanda ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Sokrates baita irakasle sofista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

3 irud/hed

Akademia eta aholkularitza mundutik datozen sofista berriek asmatutako erretorika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Enpresaren managementaren teorian errotu da azken urteetan enpresaren erantzukizun soziala areagotu beharra, bai guru eta sofista berri handien obran, eta baita egungo managementak gurtzen dituen eredu ospetsuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Sofistak, gehienetan, sofazaleak  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 47. orr.


sofisteria iz

Pierre Menard-en [...] don Kixotea halako sofisteria lainotsuetan berriro erortzea, ordea! Sutara orduan: ez baitugu sofisteria eta irudikeria besterik ekarriko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.


sofistika iz sofisten jakiteen multzoa.

Sofistika eta Periklesen garaiko kultura politikoa. Sofistikak garatuko du, hain zuzen, presokratikoen artean salbuespena izan zen hipotesia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Horiek ez dira froga erabakigarriak demostrazio, dialektika eta sofistika artean bereizten ez dakienarentzat ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.

Sofistika aipatuko zaio eta, modu maltzurragoan sofistak asmazioak salduz aberastu ziren alprojak izan ziren erantzuteko ausardia hartuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Sofistika itxurazko jakituria besterik ez da, inola ere ez erreala; beraz, itxurazko jakituriarekin egiten du negozio sofistak, inola ere ez errealarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Uste dugu ariketa logiko horren bidez ez dela gehiegi lausotzen sofistikaren espiritu pragmatikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.


sofistikatu, sofistika, sofistikatzen 1 du ad teknika edo jarduera berrien bidez konplexuago edo bereziago bihurtu.

Geroago, primateek sofistikatu egin zituzten estrategia haiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) naturala edo bakuna ez dena; konplexutasun tekniko handia erakusten duena. (pertsonez)

Ederra zen oso, sofistikatua ez ordea, naturala ematen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Ilehori bat aurkitu nahi nuen, sofistikatu samarra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Ikusleek, sinple zein sofistikatuek, badakite zeren bila doazen antzerkira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Ile laranjagatik izan ez balitz, ez zukeen igarriko, agian, aurrean zeukan emakume sofistikatu hura Irene zenik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.

Karlomagno bezain gerra-jaun sofistikatu eta konparatiboki zibilizatuaren inperioaren patuak ezintasun horren adibide dramatikoa ematen digu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Orkideei buruz hitz egiten ari zen bikote sofistikatu bat bere ondoan: fotometriaz loratzen dira orkideak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

3 (era burutua izenondo gisa, tresna eta gailuez)

Denboraren makinan edo beste makina sofistikaturen batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 85. orr.

Gaur egun, bosgarren belaunaldiko DIUak ditugu: [...] seguruagoak dira eta eragiteko mekanismo sofistikatuagoak dituzte. "Asmatu berri duten tortura-aparatu sofistikaturen bat" pentsatu duzu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.

GPS mapak, deien jatorria ezagutzeko aparatu sofistikatuak...  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Esku batean pistola sofistikatu bat zuen, laser izpien jaurtigailu edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Inoiz egin den edozein tresna elektroniko baino konputagailu sofistikatuago batek kontrolatzen du aparatu osoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Tresna elektriko arras sofistikatuak erosi nituen Honoréren sukalderako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 22. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, bestelakoez)

Honelako eskari bat Mendebaldeko elite sofistikatuari erabat zentzugabea irudituko litzaioke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Auzo onean, adreilu gorrizko eraikin itxurosoa daukate, Ertzaintza sofistikatuagoa baita, europarragoa, lorategi eta guzti kasernan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 110. orr.

Leku lauetan operazioak egiteko asmaturiko ekipamendu sofistikatu eta garestiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Metodo analitiko bizkor eta sentikorretan oinarrituriko teknologia kimiko sofistikatuaren adibide dira usaimena eta dastamena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Badaude arazo horiek saihestu nahi dituzten teoria sofistikatuagoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Baina BEKOZ jantzirik zoazenean ez zaizu komeni itxura sofistikatuegia ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Serenissimaren garaietatik, Veneziak ez zuen hain bizitza sofistikaturik ezagutu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Mendebaldeko musika sofistikatuena soka koartetoena da nire ustez.  Berria - Kultura   2006-01-27

Antolatu dudan plana espioitzako filmena baino sofistikatuagoa baita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Hori baino modu sofistikatuagoan dihardute muskuluek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte sofistikatu (3)


sofistikazio 1 iz sofistikatua denaren nolakotasua; teknika edo jarduera berrien bidez konplexuago edo bereziago bihurtzea.

Absurdoa da sexuan gero eta sofistikazio gehiago behar izatea, berez gauza naturala izanda. arrazoibide erraza, naturala, sofistikaziorik gabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Ebakuntza-gelari bisitaren bat edo beste egin, artifizialtasun nabaria, sofistikazioa...  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 228. orr.

Adituen esanetan, sofistikazio handiko eraikinak eraiki zituen orduko gizakiak, harrizko piramideak kasu.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Kritikariek beraren espresionismoa gaitzesten zuten eta sofistikazio gutxiagorekin idatzi behar zuela esaten zioten. erregeak, bere luxu, aberastasun eta sofistikazio guztiarekin, ez du bere bizitzan amuarrain hauek bezalakorik jan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Aitortu behar dut ni, behinik behin, ez naizela gauza sofistikazio hori ulertzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 120. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gustatu zitzaidan tokia, eta gustatu zitzaidan janaria, sofistikazio puntu batez prestatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Sofistikazio-maila altua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Basakeria hutsa da, jatorri eskasa adierazten du, eta heziketa-falta, eta klase-falta, eta kultura-falta, eta sofistikazio-falta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.


sofistiko 1 izond sofismarena, sofismari dagokiona; sofismak dauzkana.

Ez nintzen argumentazio sofistikoetan ibili, nahiz analisia maite nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Argumentu sofistiko honen iruzurra aurkitu aurretik, ordea, horretarako prestatu behar gara bertan aurkitzen diren adigai jakinen zuzenketaren eta determinazioaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Arrazonamendu maltzur eta sofistikoetarako agindu labur bat dago: oker egindako arrazonamendu batetik abiatu badira, onartutako guztiaren berrazterketara itzuli behar da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

2 sofistena, sofistei dagokiena.

Sokratesen nagusigoak, bestalde, ezkutatu egiten du, batzuetan, bere garaian izugarrizko garrantzia izan zuen eskola sofistikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Pentsamolde sofistikoak beste gai handia ekarri zuen eztabaidara: legearen (nómos) eta indarraren (physis edo izadia) arteko tentsioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Adibidea, ironiaz betea, guztiz interesgarria da politikaren heziketa sofistikoak jaso zituen kritikak neurtzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Periklesek beretzen dituen garai hartako balio sofistiko gailenak -komenientzia, pragmatismoa eta erlatibismoa- Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan ageri dira garden eta gordin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.


sofre ik sufre.

sofriarazi ik sufriarazi.

sofrikaitz ik sufrikaitz.

sofrikario ik sufrikario.

sofrikarioxka ik sufrikarioxka.

sofrikizun ik sufrikizun.

sofrimendu ik sufrimendu.

sofrimentu ik sufrimendu.

sofritu ik sufritu.

sofrologia 1 iz medikuntzaren adarra, hipnotismoak, sugestioak eta kidekoak organismoaren duten eragina aztertzen duena.

Gorputzaren heziketa edo lasaimena (sofrologia) eta Tai shishun.  Herria   2003-01-28

Sofrologia egiteko hitzorduak.  Herria   2001-10-25

Eta horren bidez erdietsi ezean, hor ditizten bertze guztiak: eskultura, sofrologia eta hamaika zozokeria gehiago.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 91. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.

Eta sofrologia tailerra, asteazkenez, aratsaldeko 6.30 etan, Eihartzean.  Herria   2004-10-14


soft izond biguna.

Jakin gabe, Eguzki Berriaren lurraldeko gazte askok oraindik ere bideratzen duten errebisionismo softaren ildotik mugitzen zen Fubuki ere.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.


softball ik softbol.

softbol (orobat softball) iz beisbolaren aldaera, zelai txikiagoan jokazen dena.

Ordenagailuen kasuan software bera (Word programa, adibidez) hainbat hardwaretan edo oinarri fisikotan inplementa daitekeen moduan, izaki bizidunen kasuan ere gogo-egoerak hainbat oinarri fisiko-kimikotan inplementa daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 2012ko Olinpiar Jokoetatik kanpo utzi ditu beisbola eta softbola, forma akats bategatik.  Berria - Kirola   2006-02-10

Beltzenean, Txingudiko haur pilotariak lehian, Irungo Artian, softball kirolariak egun osoan.  Herria   2002-10-10

Ordiziako errugbi, atletismo, futbol eta softbol klubak hor bildu nahi ditu.  Berria - Kirola   2006-04-06

Kirolgi OBBk irabazi du Donostiako Nazioarteko Areto Softboleko Torneoa.  Berria - Kirola   2004-12-21


software 1 iz ordenagailua erabiltzeko programen eta kidekoen multzoa.

Tresneria bat zein beste, software bat zein bestea izan, tresneria eta software horrekin zer egin nahi den da funtsezko kontua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Are gehiago jakinik azken orduko software hori historiaurrekoa izango dela ikasleak unibertsitatetik ateratzen direnerako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Microsoften softwareak bulegoko programen merkatuaren %90 du AEBetan.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Gure softwarea Wordekin bateragarria izatea eragozteko egin zuen hori.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Bi zigortuek software informatikoak, pelikulak, pornografia eta jokoak legez kanpo kopiatu eta Internet bidez saldu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Ez da software berezirik instalatu behar, ezta ezer ordaindu behar ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Etorkizuna software librearena dela dio Stallmanek.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Datuak Interneten argitaratu izanak, ordea, informazio hori erabiliz antzeko softwareak garatzeko aukera eskaintzen die beste enpresei.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Minbizia ikertzeko software berri bat sortu du NorayBio enpresa bizkaitarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Software bat programatu du pertsonen mugimenduak artikulatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-27

Koordinadoraren ustetan, zenbatzeko tresnen softwarea manipulatua izan zen.  Berria - Mundua   2004-08-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sakelako telefonoen bidez zabal daitekeen lehen birus informatikoa atzeman du Panda Software enpresak.  Berria - Gaiak   2004-06-17

SCO Group software konpainiaren web orria hondatu du 'Mydoome' birusak.  Berria - Gaiak   2004-02-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskarazko ikus-entzunezkoen eta hezkuntza-softwarearen alorrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Multimedia softwarerik onena: Ikastolen Elkartea, Birraitonaren Museoa I CD-ROMa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Gizarte softwarearen iraultzaren ametsa da, jendeak berak sorturiko edukiekin osatutakoa.  Berria - Gaiak   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ixi software (3); panda software (5); software enpresak (3); software konpainiaren (3); software librea (12); software librearen (11); software librearen aldeko (3)

gizarte softwarea (3)

multimedia softwarean (3)


softwaregintza iz softwareak sortzea.

Bestalde, jabego pribatuaren eta publikoaren arteko eztabaiden garaiotan softwaregintzaren funtzioa aldatu egin da.  Berria - Kultura   2006-01-26


sogdiera iz antzinako Sogdianako hizkuntza.

Harrigarria zen, gero, zenbat hizkuntzatatik itzuli beharra zeukaten; hainbesteraino, non Babel jakintsu bihurtua baitzen Jakintzaren Etxea: greziera, sogdiera, sanskritoa, latina, hebreera, arameera, siriera, koptoera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.


sohorna iz bi etxeren arteko sakongunea.

Mohamed Chukrik, hara joaten zen bakoitzean, karrika eta sohorna desberdinak hautatzen zituen: ez zuen atsegin beti bide bera ibiltzea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 91. orr.


soil 1 izond lagungarri edo apaingarri guztiez gabetua.

Soineko soil eta arin batek haren gerri biribil eta zaulia ikusteko parada eman dit.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Ohe-ator soil bat zeukan jantzia, ezeren axolarik gabe.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Etxola soil batek, urrutira argiturik baldin badago, neguko gaurik gorriena ere Gabon Gau bihurtzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.

Geltokia bide zena azafran koloreko eraikin soil bat baino ez zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

Gela zabal guztiz soil, handi, ilun batean zegoen etzanda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Atea ere soila zen; ez, Obabako baserri askotan bezala, arkuduna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Gela huts izoztu hartan, monasterioko ohe soil hura baino zoragarriagorik ez zitzaidan ezer iruditzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

[Kontakizunak] soilak dira, adar apaingarririk gabeak, funtsari estuki atxikiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Baita izkribu soil hau ere: "Margarita de Parma // Reina de España".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.

Ale bakan bat izanez gero, ordea, kopia soil bat itzuliko zaio jabeari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Datu soil horiek erakuts dezakete Maupassanten sormena, lanerako lehia zenbaterainokoa zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Tresneria soil horren laguntzaz, aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Zutoin arrunt soil batetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

Bezeroentzako gelak ere berdinak dira, baina altzariz soilago jantziak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

2 hutsa, aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena.

Jainkoa pentsamendu soila da, bere buruaz du egiten gogo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Jaungoikoa, esentzia soil, aldaezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Jakina da deliturik ankerrenak, edota ilun eta kimerikoenak, inprobabilitate handikoak, alegia, uste soilekin edo froga oso ahul eta ekibokoekin frogatu ohi direla.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Orduan, erleak ez dira erle soilak: itxuraldaturik, aingeru ere badira, parkeko arbola eta loreei arnasa emanez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Bere begi urdinekin -North Cape-; bere belarritakoekin -bi perla soil-; bere ezpainekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan, Floridako hondartzetatik bereizten zituen tarte txikia egin eta Estatu Batuetara, Lur Agindura, iristeko.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Organismo berria sortzen da heldu baten zelula soil batetik.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Gripe soil bat izan zitekeen, edo bat-bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

Apendizitis soil batek hil gaitzan utzi, eta kito.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Bizitzatik oso hurbil, berriz, eszenografia huts eta tramoia soil baino zerbait garrantzitsuagoa den plano batean [...] era guztietako paisaiak daude.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Ez al da bada morse kodea txistu soil eta isiluneen arteko konbinazioa?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Arantzazun, aldiz, 12 litro soil bildu genituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

Gauza bitxiren bat adierazten zuen, nonbait, eta konplexuagoa defizit soil bat baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.

Gertaeretatik beraietatik hasi nahi dut, gertaera soiletatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Itxuraz western soil bat dena, bilakatuko da izana eta ukanaren arteko gogoeta gaia.  Herria   2002-11-21

Konparatista soila den metodo honek ikusmolde desegoki batzuk dakartza berarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Lege enpiriko soil baten arabera elkartzen dira azkenean elkarren segidan doazen edo elkarri lagun egiten dioten errepresentazioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.

Funtsezko unearen kontzeptu hori kontzeptu estetiko soil bat baizik ez da, izatez, eta ez dagokio inolako errealitate ideologikori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Aglutinazioa prozesu mekaniko soil bat da, non uztardura berez gertatu ohi baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.

Tenienteak irribarre soil bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Ahalik eta era soil eta sinpleenean bizi, ondasunen grina baztertu, eta karitatea ahalik eta gehien egin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Orduan hasiko nintzen ulertzen mundua ez zela ulertzeko egina, hitza ez zela zergatik? soil batera errenditzeko egina, gezurra egia izateko asmatu zela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Gauza soil errazen bat aurkitu nahi zuen hari esateko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.

Baina honako istorio hau ez da kronika poliziako bat edo biografia baten kontatze soil hotza.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 47. orr.

3 (pertsonez mintzatuz)

Hura ez ezik, erregeak probintzia guztietan dituen buruzagiak eta herritar soilak ere iraindu ditu. Dornier eta Heinkel hegazkin naziek mila eta bostehun eta gehiago pertsona soil hil zituztela Gernikan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.

Agustinek filosofatu egingo baitu, baina ez da filosofo soila izango, greziar klasikoak ziren zentzuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Soldadu soil ginenean esaten genuen bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Eta berdin fededun soilentzat ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Hangoak ez ziren ikasle edo langile soilak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.

Moskutik Irkutskera zihoan merkatari soil bat zen, Nikolas Korpanoff izenekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Nahiz amodio horrek ez dion eragotziko maiz nahiago izatea odaliska soil bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.

Gaurko trikitilariei zeozer falta zaie, soilak dira oso, horregatik sartzen dituzte kontrabajoa eta, betetzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

Onenak emanda, bertsogile soil, plazaz plaza segitzeko ilusioak ihes egingo zidala aurreikusten nuen.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.

Adiskide gintuan, ez jolaskide, abenturakide, armadakide soil.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Historian zehar korronte indartsu bat doa beti behetik gorantz, gizaki soiletik gizaki itxuraz handirantz [...] menpekoengandik agintariengana.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Erdaldun soilentzat eta erdaldun ere badiren euskaldunentzat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

4 buruan ilerik ez duena. ik soildu 4; burusoil.

Burua soil eta bizarra motz dute guztiek.  Elizen arteko biblia   Jr 48,37

Konkorkara, buru soila, bibote beltzak aho ertzetara luzatuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.

Gero beti astintzen zuen buru soil hura, marmarka esanez: "Hotz, guztiz hotz".  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Durero bera ere -hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan- ileluzea zen, bigote eta bizarduna, ez, inolaz ere, azal soilekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

5 lur sail edo eremuez mintzatuz, landarerik ez duena. ik soildu 6.

Jaso gudu-bandera mendi soil baten gailurrean!  Elizen arteko biblia   Is 13,2

Esauren ondorengo edomdarren mendialdea lur soil bihurtuko dut.  Elizen arteko biblia   Ml 1,3

Israel, eremu soil bihurtu ote naiz zuretzat? ala beti ilunpe beltzean dagoen lurralde?  Elizen arteko biblia   Jr 2,31

Zure kontra nator, Seir mendialde hori, zure aurka ekin eta basamortu soil bihurtuko zaitut.  Elizen arteko biblia   Ez 35,3

Harkaitz soil bihurtuko zaitut, sareak lehortzeko leku.  Elizen arteko biblia   Ez 26,14

Mendi soil batean bakarrik, edatekorik gabe, lurrean etzan zen akiturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Hiriak deseginik eta hutsik, etxeak inor gabe eta lurrak soil gelditu arte.  Elizen arteko biblia   Is 6,11

6 bakarra.

Hauek guztiak bilduak dira ez lekuko soil batenganik baina askotarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Nire susmoa da Hassan eta beste guztiek arrazoi soil batengatik jotzen dutela irrazionaltasunera, beren egoeran praktikoena zaielako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Orain bi barku soil baizik ez dira gelditzen eta hamar bat arrantzale.  Herria   2003-01-14

Astebete soilez erabilitako praka zuri-gorri berrietako gerrikoa tinkatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

7 (adizlagun gisa) erabat; soilik.

Buruko ilea soil moztua du, eta zezen baten lepoa du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Unamuno-k ideiak handik eta hemendik bildu, eta bere pentsamenduaren modura eraldatu egiten ditu, edo soil metaforizatu, literarioki baliatzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Erlatibismoaren kritika eta absolutuaren galdea Renanen filosofiaz jantzi edo bermatu, edo soil asoziatu, nahi izatea, edozein txunditzekoa da, haren ideia pittin bat edukiz gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Adimenaren aprioriko aparamen guztia arrazoiaren printzipiora soil ekarriz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

“Arrazaren arimaren” edo soil arrazaren lehentasun, jatorrizkotasun absolutu hau historiako faktore gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.

Agatak manua betetzen zuen soil bezain fermuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

Erlatiboak ez duela esan nahi soil subjektiboa (edo subjektiboa deitu nahi bada, honek ez duela esan nahi indibidual) eta kapritxosoa, bakoitzaren apetazkoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Gure baiespenetan bezainbat ezespenetan, edo gure ezbaietan soil, gure egungo kulturan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Gero bere doinu jatorrera berriz itzulirik, eta soil baino soilago esan zidan-: [...].  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 282. orr.

8 soilik ik soilik.
9 bere soilean

Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Izan ere, gogo biziko jendeak, bere soilean bakartzera egiten baitu, eta gogo ahul eta zurikoak, jende oldearen zurrunbiloan bere burua babestera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Horra zergatik, gauza baten irudia, bere soilean harturik, berdina den, nahiz geroaldiari nahiz iraganaldiari nahiz orainaldiari dagokiola.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 271. orr.

Imanol Muruak, beretik, Pirinioetako indioentzat sarbide ona daitekeen bere liburuan Geronimoren historia bere soilean eta zehatzean jasotzen du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 93. orr.

Laburtasunaren amoreagatik, xehetasun asko bazterrera utziko ditut eta, miresleen arrandiak isilduz, gertaera miragarriak beren soilean kontatuko ditut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Balio izango ahal digute, beren soilean, Ignazioren obra egoki ulertzeko!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

10 soil-soilik ik soilik 2.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agerpen soil (5); agerpen soil gisa (4); buru soil (7); burua soil (5); determinazio soil (5); determinazio soil gisa (4)

ekintza soil (4); elementu soil (5); errepresentazio soil gisa (5); esaldi soil (4); gauza soil (5); gizaki soil (4); hitz soil (14)

ideia soil (7); izaera soil (4); izan daiteke soil (4); kanta soil (4); kanta soil bat (4); keinu soil (4); langile soil (6); merkatari soil (4)

objektu soil (4); soil bihurtu (5); soil bihurtuko (5); soil bilakatu (4); soil izango (4); soil soil (12); soil soila (7); soil soilean (6); soil soilik (419); soil soilik dakit (5); soil soilik esan (5); soil soilki (6)

soldadu soil (6)

adigai soila (4); agerpen soila (7); arazo soila (4); begiespenaren forma soila (4); buru soila (7)

erabilera enpiriko soila (4); erabilera transzendental soila (4); errepresentazio soila (9); esprinter soila (4); forma soila (17); galdera soila (4)

ideia soila (17); ideia soila da (4); irakurketa soila (4); itxura soila (10); logiko soila (10)

ondorio soila (4); pentsamendu soila (4); sintesi soila (4)

soila aski (4); soila izaki (4); soila izan (28); soila izango (4); soila izatea (5); soila litzateke (4); soila zen (10)

transzendental soila (7)

agerpen soilak (6); bide politiko soilak (4); errepresentazio soilak (12); forma soilak (7); hitz soilak (9); politiko soilak (5)

soilak baino (5); soilak dira (24); soilak direla (7); soilak diren (7); soilak izan (9)

adimen soilaren (5); arrazoimen espekulatibo soilaren (5); esentzia soilaren (5); espekulatibo soilaren (7); izaera soilaren (4); soilaren arabera (15); soilaren bidez (11); soilaren bitartez (19)

izpiritu soilari (4)

adigai soilean (7); bere soilean (4); soil soilean (6)

lege soilei esker (4)

adigai soilen (25); adigai soilen arabera (4); adigai soilen bitartez (16); ideia soilen (6); lege soilen (4)

modurik soilenean (5)

adigai soiletatik (12); adigai soiletatik abiatuta (8)

adigai soiletik (4); definizio soiletik (5)

agindu soilez (5)


soildu, soil(du), soiltzen 1 da/du ad soil edo soilago bihurtu.

Latineko -ss- multzoa, ostera, soildu egin zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 181. orr.

Ezaguna denez, mendebalean soildu egin da txistukarien saila.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 184. orr.

Hark akuilatu zuen jende hori iluna dena argitzera eta konplexua dena soiltzera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Sorterrira bueltatze orokor haren ondotik, astero Arriaga atzean bildu ohi ginenon lagunarteak, urritu ez ezik, soildu egingo ziren jendez, desagertzeraino.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Janarien egitura soildu zaigu (bazkari edo afari egitura klasikoaren ordez [...] jaki bakar bat hartzen dugu, edo postrea baizik ez, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Legea soildu eta erraztea, guztion mesede izan liteke.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Nobelaren izpiritua eta nobelaren giroa mantendu behar nituen [...] baina testua soildu beharra nuen, aldi berean, eta zaborrontzira bota soberan ikusten nuen guztia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.

Urteetan zehar nire estiloa aldatuz joan dela uste dut, soilduz esango nuke, agian. plataforman zutik, Sidney O´Connor-en estilora soildutako bikote bat doa, eta neskaren begi urdinak zuloetan hondoratuta daudela dirudi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.

Izatekotan, estrategiok argitu eta soiltzea da, gaur egun, kontua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Harmoniak edo erritmoak soildu egin dira, ikasleek errazago irakur ditzaten.  Berria - Harian   2006-04-05

Erregela formaldatzaileek izugarri soiltzen dute gramatika.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Niaren eraikuntza bide bat, etika baten eraikuntza bide bat, La Rochefoucauldena esango litzatekeen estilo trinko eta soildu batean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

3 ilea galdu edo galarazi.

Gazterik soiltzen hasia da, eta beharbada horregatik zaintzen ditu hainbeste gorputza eta janzkera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Lokietako ilea urdintzen hasia zuen, eta buru gainekoa, berriz, guztiz soiltzeko bidean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Hogei urte lehenago zuen itxurarekin, hau da, artean erabat soildu gabe, bere xerlo urdintzen hasiak kopetatik behera erortzen zitzaizkiola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 137. orr.

Jerusalemgo jendea, moztu ilea, soildu burua hain maite dituzun zeure seme-alabengatik.  Elizen arteko biblia   Mi 1,16

Kontu zabaldua zen Kasparren andreari eta bere hiru ahizpei burua soildu zietela faxistek herria hartu zutenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko.  Elizen arteko biblia   Dt 14,1

Gizon lodikotea, burugaina berez eta ingurua makinaz soildua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 135. orr.

Izen horrekin erabateko artista espero nuen, eta halakoxea topatu dut: txikia, ilea erabat soildua, pasta lodiko betaurreko sideralak, [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

Burua soildurik eta bere bizar apurrarekin hiltzailea edo halakoren bat ematen du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

· Etxeko soineko bat zeraman, arabeskoz apaindua, zapatillak, eta zetazko zapi bat buru ile-soilduan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 153. orr.

Ile motzak gazteagoaren itxura ematen zion aski urdin-soildutako idazleari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Botikariak hazka egin zuen buru soilduaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Jeneralaren buru soildua leihatilan agertu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

Atezainaren zakur begirada, mutil eta gelarien bizkar makurtua (inoiz ez nien garondo soildua besterik ikusten).  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.

Ordurako argi horixka batek argitzen zizkion bekoki soildua eta sudur kakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Amaren alu soildua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.

5 landareak edo hostoak galdu edo galarazi.

Piztiak muga hertsiagoetarat gibelatu eta baztertuko genituzke, paraje oihantsu hauek soildu eta garbitu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Igo zaitezte oihanera eta soildu periztarren eta refatarren lurraldea.  Elizen arteko biblia   Jos 17,15

Basorik trinkoena ere soiltzen duten egurgileak.  Elizen arteko biblia   Jr 46,23

Txingor-erauntsiak soildutako galsoroetako lasto izpien antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Harantzago auzoko oiloek soildutako eremu bat ageri da, txarrantxaz inguraturik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.

Hirietan guztia harrapatu, landak soildu eta jende gaztea ezpataz hil zuen.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,27

Nahiz eta baso hutsa den, soildu egingo duzue eta zuena izango da alde batetik bestera.  Elizen arteko biblia   Jos 17,18

Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Artistak egitura bat nahi du, logika bat, eta sasiak garbitzen hasten da, kimatzen, soiltzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.

Gero, behera jaitsita, aizkoraz soildu zituen bi adarrak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Sakonune hura soilduta zegoen, zuhaitzik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Santutegia soildua gelditu zen, basamortu egina.  Elizen arteko biblia   1 M 1,39

· Basatza eta urmaelen artean zegoen, haraindian eta honaindian zuhaitzez soil-soildua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Mendi soilduak ikusten nituen, ibaiak zizarez beterik eta zerua napalm bonbaz estalia. Kontzertuaren bigarren atalean, Mussorgskyren Gau bat mendi soilduan eskainiko dute.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Eta harantzago, baso txiki eta soildu hartako beste urki batean, beleak zeuden, entzuleak irudi, beleak zeuden zuriz antzaldaturik haiek ere, usoak irudi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Maien Zibilizazioa oihan tropikalaren erronkatik sortu zen; Andetarra goi-ordoki soilduaren erronkatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Zerutik oso hurbil, ordoki soildu batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Ingalaterra Berria [...] kontinente hartako zatirik soildu eta idorrenetakoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

Lehenengo sarbidetik parkera sartu eta arbola soilduen azpitik aurrera joan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.

Zuzen-zuzen joan zen irristaka zuhaixka soildu baten kontra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Mihurak betiko hosto hezeekin segitzen zuela, eta neguan haren hostaje hezea ikustean haritz adar soilduen artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru soildu (4); burua soildu (4); sail handiak soildu (3)

buru soilduan (3)

larruzko txano soilduaren (3)


soildun izlag soileko.

Bonbain, Malabarreko Hill-eko Dorre Isilaren inguruan lepo soildun saiak dotore-dotore aritzen dira hegan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.


soilgune (69 agerraldi, 26 liburutan; orobat soilune 41 agerraldi, 19 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian soilgune agertzen da) 1 iz landarerik gabeko gunea.

Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Iluntasunean, basoko soilgune txiki batean gelditu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.

Samek ez zuen, oihanen bateko hostailaren artetik edo ezkutuko soilguneren batean, olifanteren bat agertuko zitzaion esperantzarik galtzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Egun batean hantxe iritsi ziren, zuhaizti batean zehar bide eginik, artelatz zaharrez guztiz inguraturiko soilgune batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Alderdi honetan bada soilgune bat, pagoez osatutako plazatxo moduko bat duena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

Ilargia ere berehala goratu zen, eta soilgunea argitzeko moduan kokatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

2 ilerik gabeko gunea.

Orrazteko, ezkerraldeko ileak luzatu eta, soilgunea estalita, eskuinaldera eramaten zituen, eta eskuinaldeko ileak belarritik, soilgunean zehar, beste aldera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Ilea aurrerantz orraztuta, handitzen ari zitzaizkion soiluneak nola edo hala disimulatzearren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Hobbes "oso burusoil geratu zen zahartzaroan [...] eta esaten zuen ez zuela inoiz hotzik harrapatzen baina gogaikarrietan gogaikarri zitzaiola euliak soilgunean pausa zekizkion eragotzi beharra".  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan, ile urdin bakanek soilgune txiki bat osatzen duten lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basoko soilgune (4)


soilgunetxo iz ilerik gabeko gune txikia.

Baina, ai!, buruan soilgunetxo bat zuela konturatu zen, eta tristuraz esan zuen: "Zergatik lerratu naiz hain bortizki etsipenera?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.


soilik 1 adlag bakarrik.

Soilik ez duzula inorekin bizitzen jarri nahi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 81. orr.

Egongelara sartu ginen, baina ez nuen ia arreta jarri, premiazkoena soilik zeukatela jarrita, besterik ez dut gogoratzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Neure indar guztiak behar nituen, soilik eserita jarraitzeko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Zeu ere bordako aterpean sartu zinenean soilik ulertu zenion irribarre zabal batekin esaten zizuna: [...].  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.

Behar zenean soilik hitz egiten zuten eta ez zen sekula haien ahotik hitz gordin edo hutsalik irteten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Denetan historia bera zela eta soilik pertsonaiak aldatzen zirela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.

Tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik. tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Militarrentzat eta haien senideentzat da soilik ospitalea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Lurrean lur eginik berdinduko du bere lurrak bera ere: lurrak soilik iraungo du.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Denda batean soilik zara nor.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Zartakoa soilik du maite.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.

Zientzian, aldiz, ia edukiak soilik ematen dio lanari bere balioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 177. orr.

Nire ustez, traidoreek soilik merezi zuten heriotza.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Altxatu zenean, gosearen antzeko zerbait sentitu zuen, baina edaleek soilik izaten duten moduko gosea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 44. orr.

Joseph Conrad-ek zioen idazleak liburuaren erdia soilik idazten duela eta irakurlearen kontura doala beste erdia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Venezuelak kontsumitzen dituen gauzen %70 inportatzen du, eta %30 soilik ekoiztu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 53. orr.

Lau lagunek soilik erosi dugu Gasteiz-Irun autobuserako txartela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

Ohar solteak soilik idazten dituzte, iruzkin xume diruditenak klasikoen orrialde ertzetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.

Oihu egin zuen Luteziak, bistako egia bat ukatzeko emakumeek soilik oihu egin dezaketen moduan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen.  Elizen arteko biblia   Zen 27,3

Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Erregela batzuk beste batzuk ezarri ondoren soilik erabili ahalko baitira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Lasterketari soilik diot beldur, itsasoan asko nekatu bainaiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Guk ez baitugu seneko eskurik, ukimenera soilik errenditzen denik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

-Beti ez, noski, aldarte onean jaikitzen naizenean soilik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Ez zen soilik une zoriontsu hartako lilura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Uste hori, hala ere, ez da halakoena soilik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 23. orr.

Arriskua ez zen soilik literarioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Ez dela uste izan behar bihotzean soilik dagoela arima.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

Ez naiz sexuaz soilik ari, ezta maitasunaz ere, nahiz eta horiek ere esku-beteka eman zenizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Orain berpiztu duen ahotsak dakarren kontuaren antzekoren bat gertatu zela lehen ere, alegia, baina ez gertatu soilik; kontatu ere, kontatua izan dela behin baino gehiagotan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

Batzuetan iruditu izan zait ez dela soilik gizon-emakumeen irudi, lur honetako bizitzari dagokion zerbaitena ere badela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.

Ez daukagu denbora bat soilik, denbora asko baizik, eta, tartean, amildegiak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Aurpegia ez du soilik zurbila, erabat aldatua baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.

Halako gertakariak [...] azpikoz gora jarri behar zuen, ez biologia eta medikuntza soilik, baizik eta gizarte osoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 94. orr.

Gero ez baita erabiltzen soilik hunkigarri dituen gauzekin, baina bai adigarri zaizkion gai izpiritualekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Dirassar ez da soilik sentimenduez mintzo: sentsazioak ere ematen dizkigu eta bereziki sentsazio sexualak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Mendekua behar nuen, ez soilik Adelari egin zionagatik, baita haur txikia nintzela etxeordean egin zidanagatik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Alde askotarik gaitza izanez biziki gutiago balio duela, ezenez eta soilik alde batetik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Hori finkatzea ez dagokie herri erakundeei soilik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Konturatzen nintzen, bai, hura ez zela dagoeneko beldur hutsa soilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

Iruditzen zait taberna bat ez dela dirubide hutsa soilik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa? ez hori soilik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Ez soilik animaliak garai jakin eta mugatuetan jartzen direlako altan [...] baizik oroz lehen animaliaren desira berehalakoa delako, desiraren eta desiratuaren artean ezin duelako ezer tartekatu, ez bada desira indartsuago bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.

3 soil-soilik

Soil-soilik dakit oso bekatu larria egin duzuela...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.

Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Soil-soilik, mesedetxo bat, ez ezazu zeure burua horrela asaldarazi, mesedez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

Eta niri soil-soilik, gainera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Soil-soilik Karmelo, Adela eta, harrigarria bada ere, Dan bera geratu dira emoziorik bortitzenak dastatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Soil-soilik mirabeek eta maisu jakintsuek ikusten zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.

Beren sineskera faltsua Jainkoari besterik zor ez zaion zerbaiti aplikatzen ziotenez gero -hau da, soil-soilik Jainkoari eman behar zaizkion gurkera eta jauresteari [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

Une batez, soil-soilik une batez, izugarri gorrotatu nuen neure laguna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Konpainia murritz bat utzi zuten, soil-soilik, Santiago gaztelu eraiki berrian, Herrero gobernari gaztelarraren eta Loiola kapitain gipuzkoarraren gain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Printzeak gogoan har dezala beraz, soil-soilik, bere biziaren eta Estatuaren iraupena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Gaiztakeriak dira, soil-soilik, jendeari kalte egiten diotenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

Esadazu, soil-soilik, ez nuela izan nik uste bezain jokabide tamalgarria.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Gerta zitekeen soil-soilik metabolikoa izatea jasandako lesioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Gauzak ondo aztertzen baditugu, konturatuko gara legeak gaitzesten duen hura dela soil-soilik benetan kriminala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 228. orr.

Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora [...] distantzia ahitezina dago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Hiru azken horien obra ia soil-soilik matematikoa zela apuntatu zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Kontsolamendu eskasa nolanahi ere, ezen han barnean bizia ez baitzen jada gure baitakoa: oroimen bat zen soil-soilik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.

Eta hau, ez inork behartzen duelako, ezta gero emaitza bereziren bat egokituko zaiolako ere, soil-soilik Aidôs sentitzen duelako baizik...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

4 (ezezko esaldietan)

Gure arteko bakoitzak, eta ez soil-soilik ametsetan, hiltzen du bere gurasoa eta are guraso biak, haien ondotik bizirik irautearren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.

Bilbon dago Guggenheim, baina ez da bilbotarrena soil-soilik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 181. orr.

Zaita, erdeinu aire bat begitartean, aho zabalik geratu zen, eta ez soil-soilik bere burua Jada baino hobea jotzen zuelako, baina harekin alderatze hutsa birao barkaezina zitzaiolako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

Hala eginik, ez dugu argituko hizkuntzalaritzaren arazoa soil-soilik, baizik eta, errito, ohiturak eta abar ikur gisa hartzean, beste itxurapean agertuko zaizkigu gertaera horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Sorreratik beretik, giza ezaugarriak ezin dira soil-soilik produkziora eta kontsumora mugatu, nahiz kontsumo merkatu neoliberalak hori ezartzen duela dirudien.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abiatuta soilik (8); adimenean soilik (9); arabera soilik (28); arazoa soilik (8); arte soilik (12); artean soilik (18)

bada soilik (8); baina ez soilik (10); baina soilik (69); baita soilik (13); baitan soilik (9); baitira soilik (8); bat soilik (64); batean soilik (20); batek soilik (39); baten bitartez soilik (8); batez soilik (11); batzuek soilik (12); batzuetan soilik (15); batzuk soilik (17); behin soilik (14); berak soilik (10); bezala soilik (9); bi soilik (11); bidez soilik (20); bitartez soilik (56)

da soil soilik (22); da soilik (195); dago soilik (18); daiteke soilik (11); daude soilik (10); dela soilik (36); delako soilik (9); denean soilik (9); dio soilik (9); dira soilik (54); direla soilik (9); direnean soilik (8); ditu soilik (28); dituzte soilik (17); du soil soilik (8); du soilik (57); dugu soilik (11); dute soilik (23)

edo soilik (20); egiteko soilik (8); egun soilik (9); esker soilik (11); esku soilik (10); eta ez soilik (75); eta soil soilik (17); eta soilik (188); ez da soilik (118); ez dela soilik (20); ez dira soilik (20); ez du soilik (12); ez soilik (231); ez zen soilik (21)

galdu zuen soilik (8); gero soilik (8); gisa soilik (44)

hau soilik (13); heinean soilik (18); honek soilik (8); honetan soilik (11); hori soilik (26); horiek soilik (10); horrek soilik (8); horrela soilik (9); horretan soilik (17)

jokalari soilik (13)

nik soilik (8); noizean behin soilik (10)

ondoren soilik (10); orain arte soilik (10); orduan soilik (12)

partida soilik (16); partidatan soilik (10)

soil soilik (419)

soilik abiatuta (9); soilik adierazten (9); soilik agertu (9); soilik agertzen (14); soilik alde (11); soilik alderdi (9); soilik arduratzen (10); soilik ari (13); soilik aurki (12)

soilik balio (19); soilik begiratzen (8); soilik behar (13); soilik bere (31); soilik beren (8); soilik beste (9); soilik bi (44); soilik bide (10); soilik bost (9)

soilik da (27); soilik dago (12); soilik daki (8); soilik dakit (8); soilik daude (8); soilik dela (8); soilik den (8); soilik dira (29); soilik direla (8); soilik ditu (8); soilik du (21); soilik duela (9); soilik dute (16)

soilik egin (59); soilik egingo (9); soilik egiten (35); soilik egon (14); soilik eman (24); soilik ematen (29); soilik erabaki (8); soilik erabil (9); soilik erabili (9); soilik erabiltzen (20); soilik eragiten (13); soilik esan (22); soilik eskaintzen (8); soilik eskatzen (9); soilik eta (26); soilik euskal (20); soilik existitzen (13); soilik ez (55); soilik ezagutzen (16); soilik ezin (10)

soilik falta (17); soilik falta da (9); soilik funtsatzen (9)

soilik galdu (12); soilik geratuko (8); soilik geratzen (25); soilik gerta (10); soilik gertatzen (13)

soilik har (8); soilik haren (8); soilik hartu (20); soilik hartzen (19); soilik hasi (8); soilik hiru (27); soilik hitz (21); soilik hitz egiten (11); soilik horrela (9)

soilik igo (8); soilik ikusi (15); soilik ikusten (9); soilik irabazi (10); soilik iristen (12); soilik izan (68); soilik izango (31)

soilik jaso (16); soilik jasotzen (8); soilik joan (9); soilik jokatu (24)

soilik kontuan (8)

soilik lan (9); soilik lau (14); soilik lor (14); soilik lortu (19); soilik lotzen (10)

soilik nahi (10); soilik nire (14)

soilik oinarritzen (9); soilik onartzen (21); soilik orduan (8)

soilik parte (9); soilik partida (8); soilik partida bat (8); soilik pentsatu (9); soilik pentsatzen (12)

soilik sartu (15); soilik sei (8); soilik sor (8); soilik sortu (8); soilik sortzen (10)

GGsoilik uler (8)


soilkeria iz soiltasun gaitzesgarria.

Hagitz ugaria da ordea liburua, nere betiko soilkeriotan ito nahi izateko; literatur urraketa honen harira, bai baitu beste oharpen dizdizari anitz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.


soilki 1 adlag bakarrik, besterik gabe. ik soilik.

Soilki ordudanik zaigu haizu horiek otoitzetan erabiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Bataioak, ezkontzak, soilki ezinbestean egiten ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Geure helbururako behar ditugun adierak aipatzen ditugu soilki, besterik ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Aldi hauetan soilki onartzen dute arra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Ikas ezazu soilki zilegi duzuna, eta ez zaitez gauza ilunez ardura.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Beste kasu batean beste batek esanikoa onetsi eta soilki haren iritzia izkiriatu du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Baina ez zegoen grabaziorik, soilik nire oroimenean gelditutako hitzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Lockek eta Berkeleyk ideiak proposatzen dituzte soilki, ez sentimen-datuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Portugesak Goa inguruetako lurraldeetara hedatu ziren soilki.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Horixe esan nahi dut soilki: trepeta hura askatzen hasi ez banintz, ez nindukeen dei hark etxean harrapatuko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Menturaz haren bila etortzeko parada ukanen zuten, nahiz biek bazekiten oraingoz aukera hori soilki menturazkoa zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

Hori da existitzen dena, matematizatu ahal dena soilki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Bi foto zekartzan soilki!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Batak, sorkari ulergarri eta sentigarria non bukatuko zen, besteak hau soilki: nondik irtengo ote zen gorputzezko eraikin sentigarri hau, bere kolko handian sorkari agerikoak gertu zeuzkana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.

Ez nintzen asko harritu nik soil-soilki eskaintzen nion gutun hura hark hartu nahi ez izanaz; zerbait ematea zatekeen jadanik, eta nik defentsa luzeago bat igurikitzen dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

Beraz soil-soilki kopiatu, eta are soilkiago diot lehendakariaren emazte zerutiar horri igorri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Gizonak ez diela soilki bere animali izaeraren bulkadei jarraiki behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Gogoaren deskribapena ez da burmuinaren deskribapena eta, adibidez, min izatea ez da soilki egoera neuronal jakin batean egotea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Ez soilki hilabete luzeetan menperatu desira ase zuelako, baizik eta jadanik sekulako gutizia baitzuen eguna laster iragan eta gaua berriz etor zedin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Begi bistakoa da jokatzen dena ez dela soilki Batasunak ekitaldi bat antolatzea, baizik eta gatazkaren konponbidea abiatzea oztopatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Argi dago, halaber, adimendua, adimenduna eta adigarria kopuruz bat izanik, berau ez zaiola soilki Sortzaileari aplikatzen, adimendu orori baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 172. orr.

Azken esaldi hau ez doakie, soilki, belarriari buruzko metaforei, aurreko kapituluetan agerturiko guztiei baizik, eta, oso bereziki, zentzuei dagozkienei.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxetzat eta egonlekutzat hartzerat ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Gainerako izenez den bezainbatean, horiek guztiok atributuak adierazten dituzte, ez soilki esentzia bat, baina atributuak dauzkan esentzia bat, eratorriak baitira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

3 era soilean, lagungarri edo apaingarririk gabe.

Soilki jantzitako bi emakume zahar txiki ziren izebak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Soilki eta ele murritzez agertu zidan Fanchek egoera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, hots, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Maien ezpainek neureak libre utzi zituztenean, erran nion soilki: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

4 soil-soilki

Soil-soilki adiskideak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Azaldu nahi ukan dizut, soil-soilki, ez dela egia erakutsi gura izan den bezala, bide hori aurrekoa ez bezalakoa denik; aitzitik, aurrekoarekin bat datorrela, jadanik ezaguna den onargarritasunari dagokionez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.

Soil-soilki kopiatu, eta are soilkiago diot lehendakariaren emazte zerutiar horri igorri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da soilki (4); eta soilki (6); ez soilki (5); soil soilki (6)


soiltasun 1 iz soila denaren nolakotasuna.

Gizona ez dela gorputz eta arima, osotasun eta soiltasun, baizik eta esperientzia oro unitario dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Urteekin, gero eta hitz gutxiagoko bihurtu zen; halako soiltasun lehor eta gupidagabe batek hartu zuen, bizitzako abentura guztiak gozatuak izango balitu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Barrenean dekorazioaren soiltasun orokorra nabarmena zen eta ez zeukan estatubatuar film puztuetan agertzen diren publizitate konpainien luxu faltsua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Eszenatokiari dagokionez, soiltasuna da nagusi, taula gainean mahai metaliko bat, jesarleku batzuk eta burdinazko lau panel haietariko bi atedunak besterik ez dagoelako.  Berria - Kultura   2004-11-07

Kasu bereziak eztabaidatzerakoan, erabaki batek edo bestek soiltasun orokorrari nola eragingo dion iradoki baino ezin dugu egin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du, ez baitu ez dakit zer xilipurdi nouveau baliatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Ez al dator koadrila hau, jakinduriaren moda eta modista "konplikagarri" guziak saihestu nahiz, soiltasun xalo baten indar bila?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Zoragarri zaio tenpluaren soiltasuna.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.

Bizarra ugaria zuen, luzatzen uzten ez zion arren; burua, berriz, gaztetatik soildu zitzaion, baina soiltasun hura ongi estaltzen ikasi zuen, birreta gainean jarrita.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 37. orr.

Gavoillek, soiltasun guztiaz, izterrean hazka jarraitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Hitzak bere soiltasunean hartuko ditugu, kasu atzizkirik gabe, hiztegi batek jasotzen dituen -jasoko lituzkeen- eran.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bertsolariek eta beste kultura batzuetako inprobisatzaileek batera eginiko saioetan, aldiz, entzule gehienek, bertsoen testua ez ulertu arren, generoaren aberastasun erantsi gisa, eta ez akats gisa, jaso dute bertsolaritzaren musika-soiltasun hori.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere soiltasunean (5)


soiltxo izond adkor soila.

Adibide soiltxo bat jartzeagatik [...], diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.


soiltze 1 iz soilago bihurtzea.

Soiltzea aurrerapena bada, asko aurreratu dugu horretan, gaur egungo zesarrek eta haien andreek arau bakarra baitute begiratzekoa: gizalegeko agertzearena, noski.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.

Erregela honek, beraz, gramatikaren soiltze nabarmen batera garamatza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.

Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Bokal kenketa eta kontsonante taldeen soiltzea harmonizatzeko aukera bilatzen zuen nonbait 3,8 urte zituen Ander euskaradun gasteiztarrak (Legorretako hizkeran hezia) honelakoak ahoskatzen zituenean: tirgea, kokodirdua, korkodiloa.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Arrunt eragin gaiztoa dute guraren kudeaketa txarrak, basoen neurririk gabeko soiltzeak, eta kontrol egokirik gabe egindako nekazaritzak eta abeltzaintzak ere.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Ekologistek salatu dutenez, Brasiliak ez du gauza handirik egiten soiltzearen kontra.  Berria - Gaiak   2004-12-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Basoen soiltze prozesuari aurre egin ezean, 20 urtean basoak galduko ditu Ekuadorrek.  Berria - Gaiak   2006-04-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Buru-soiltzea, egia esan, jaio aurretik hasten den prozesua da. fotomatona uste zuena, han ari ziren obra bateko kaseta bat izan, eta kanpoan ziren fotoak, ile soiltzearen aurkako anuntzio batekoak!  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Baso-soiltzea dela eta, uholdeek triskantza nabarmenak egin dituzte uharteko lurretan.  Berria - Mundua   2004-09-21

Aintzat hartu behar da multzo-soiltze horiek (-kt- > -t-) egiten zituztenak alfabetatu gabeko hiztunak izaten zirela sarri.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso soiltzea (8)


soilune ik soilgune.

soin (orobat soiñ g.er.) 1 iz gorputza, bereziki gorputz enborra.

Mundu honekin dugun egiazko komunitate bakarra ez da jaiotzarekin hasi, ezta soinaren heriotzarekin bukatuko ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Gorputz ikusgarria zuen eta bere soina nabarmentzeko moduko kamiseta estuak janzten zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 167. orr.

Burua uretan pulunpatu, bainuontzitik atera eta soina astindu zuen txakur baten gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Ez soina erdiminez kakoturik izan nuen orduetan, ez gorputza lotsaren lotsaz irakiten izan nuenean estudianteen behako haztatzaileen pean, [...].  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 43. orr.

Aurpegia besterik ez zuen agerian, eta, haren soina ikusi ezin zuen arren, ez zituen hogei urte ere izango.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

Zangoak gurutzatu, soina aurrera makurtu, eta [...] begira geratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Stanek musuzapia mahai gainean utzi eta, barre-algaraka, soina atzerantz eraman zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.

Aitak orduan soina altxatu zuen zertan ari nintzen ikusteko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Budek bere soinaren pisua oin batetik bestera aldatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Emakumearen soinak erakartzen omen du gizona "infernura".  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.

Jantziak nabarmenago egiten zuen soinaren segailtasuna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Ez nekien, zinez, zer egiten nuen ere, eta soin osoa neukan dardar.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 280. orr.

Pijamaren lepotik helduz barrabiletan ostikadak eta soin osoan ukabilkadak eman zizkidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean.  Elizen arteko biblia   Lb 19,28

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Abiatu eta hamalaugarren egunean, eguzkia ikusi genuen aurreneko aldiz, eta soineko arropa leran jarri behar izan genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

ik soineko.

Lanean makurtuta ziharduelarik, zuri nabari ohi zitzaion bizkar aldea soin gaineko blusa narrasaren azpian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Ez da nire burua, oraintxe soin gainean daukadan hauxe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Sorpresa handirik gabe, soin gainetik Massimo Duti jaka kendu, eta ate ondoko armairuan eseki nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Soin sendo, leun eta luze hura emetasun gaztearen sinboloa iruditzen zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Jertse lodiaren azpitik soin sendoa nabarmendu zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Ile mataza gaztainkara eta begi pikaro ilunak zeuzkan, bular tenteak, soin luzea eta zango zuzenak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Txalekoari behera tira egin zion, bere soin betearen inguruan tinko jartzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Aulki batean eseri da; haren ipurmasail tinkatuek bizkarra ukitzen dute eta haren soin tentea aurrerantz makurturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Bere soin segail ederrarekin ibilian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Arropa beltzak zituen, estu-estu lotuak, bere soin motzean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Hor zegoen, soin geldia barraren gainetik tenteturik, irribarretsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hobe dela soin-azala ez bustitzea, zulotxoak ohi baino irekiago egon ez daitezen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.

Eskuak zuriak eta txikiak zituen, soin-egitura hauskorra. orain soin-lanik latzenak zeinek daramazkin ikustera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.

Ikus bestela, soin-indar hutsez antzeman eta sumatu ote daitezkeen, etsaiaren asma bihurriak eta jokabide eta eragozpenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

Horixe esaten aritzen natzaio beti honako rosakruztar honi: egiteko soin-ariketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Buztingintza eta pintura Sophie, Michel eta Véroniquekin, soin dantza Stelinarekin, majia Gilles magoarekin.  Herria   2001-05-31

Ez nuen begirik kentzen haren soin-irudi beltzaranetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Kamisoi erdi garden batez jantzirik, soin-ertzak nabarmentzen zitzaizkion kontrargira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.

Soin Heziketan Lizentziaduna eta Psikologian Diplomaduna da.  Berria - Kirola   2006-01-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Barre egin zuen Irisarrik eta gazte soin-luzeari erreparatu zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza soinaren egitura ikusten dutelarik, zoratzen dira eta antolaketa eder horren kausak ez baitakizkite, hortik ateratzen dute ez dela antze mekanikoz egina baina jainkozko edo naturazgaindiko antzez osatua dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.

Hirurogeita zazpi urte beteak zituen Egutxik pentsa zezakeen, nahi bazuen, emakume soin guztiak funtsean antzekoak direla.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Oroituko duk, noski, haren idi-soina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 452. orr.

6 pl besagainak.

Zu harriturik geratuko zara horren aurrean, eta soinak goratuko dituzu, besterik egin ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Llumek soinak altxatzen ditu garagardoari azkeneko zurrutada eman bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 142. orr.

Besoetatik heldurik, ziegatik atera zuten, eta bera otzan ibiltzen hasi zen, soinak altxaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Soineko luzeak janzten zituzten, propio aukeratuak soin lerdenak nabarmentzeko eta larruazalarekin kontrastatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Erantzuna ezin aurkiturik, soinak goratzen zituen, gelan batera eta bestera zebilela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

7 soinean

Hogeita hamar urte inguru zituen eta soinean jaka lasai bat zeraman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Kolore argiko mantal bat zeukan soinean, sedazkoa, oso ondo ematen ziona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Lihozko mantua zeraman Davidek soinean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,27

Dotore jantzita, zetazko atorra arrosa-kolorea soinean eta gainean besaburuetan artilezko jertse aurretik irekia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Kapelua buruan, longaina soinean eta zapi ñabarra lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Zeuner zutik zegoen, kanpainako uniformea soinean eta eskuak atzean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Eskaileretan behera jaitsi zen, bizkarra zuzen, agure tankera ematen zion traje beltza soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Emakume askok birjintasuna gordetzen zuen, beren etxeetan biziz eta erlijio-jantzia soinean eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Gora eta behera dabil gelan, barruko galtzak eta bularretakoa soinean, edaria eskuan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Erdi biluzirik, galtzoina bakarrik soinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzita duela, haren pastazko betaurrekoak ere soinean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.

Ana erredakzioan, kamiseta tirantedun llaburra soinean zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Gu beraien inguruan, igeri-jakak soinean, egonean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Halaxe, bada, soinean zakua jantzi eta lepoan soka loturik, heldu ziren Israelgo erregeagana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,32

Berrogei edo berrogeita hamarna zinta zeramatzaten soinean, ez bi edo hiru bakarrik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Holandako oihal hoberenaz egin galtzoinak soinean ukanik ere, beren buruak sans-culottes iraultzaile izendatzen zituzten burges haiek: notario, abokatu, negoziogile dirudun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Batez ere dama-itxurako izaki horietako asko badago, bidegurutzeetan zain saguzarren antzera, galtzerdirik gabe, sorbalda-oihal gorria eta bortzegiak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Etxauzko bizkondea bezala, zaldi xuri baten gainean, zilarrezko armadura bat soinean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

8 soin adar

Soin-adarrak luze, giharrak teinkaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean. neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Berrehun hildakotik gora, haur eta emakume ugari kiskalita eta soin-adarrik gabe.  Berria - Mundua   2004-08-17

Haur potolo bat atzera ari da geratzen: nekearen zama sentitzen du soin-adarretan, igurtziaren gorria izter lodi bien barnealdean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Eskua luzatu gabe ere, halako deskarga elektriko batek zizta egin zidan beheko soin-adarretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Eztarria idortu zitzaidan, soin-adarrak txinaurritu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

9 soin atal (orobat soinatal g.er.)

Ratapoil pertsonaiaren kokaera, soin-atalez soin-atal desmuntatzen du, gorputz-atal horiek keinu oso bat beraren segidako uneak direla frogatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

Beraren soin-atal lirain luzexkekin, pertsona ahul, eraginerraz eta maritxuaren eredu berbera zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Soin-atal guztietan sentitzen nuen dardara izuarena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Ukitzean hotzikara luze bat sentitu nuen soin atal guztietan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Jantziek zabalegi ziruditen haren soin atal iharrentzat, haren bular estutuarentzat, haren sabel hustuarentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Eskuetatik artelana eta espiritutik hura egiteko asmoa kentzen badiozu, non eta soin atalen xedea plazera edota denbora-pasa baino izan ez dadin, orduan langintza honi dantza deitzen diogu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza, esku-hankak ez ezik, soin atalak oro, automaten gisa erabiltzera behartzen zituen nekea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

10 soin enbor

Luzamendurik gabe, soinean zeraman elastiko morea kendu zuen gure begien aurrean bere soin-enbor ederra agerian utziz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Besoak soin-enborraren albo banatan utzi ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

Maria Sara doktoreak eseririk jarraitu zuen, baina soin-enborra tentetu eta aurrerantz makurtu zen apur bat, ikusiarazi nahian edo, berari zegokionez, elkarrizketa bukaturik zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.

Eskua ez zegoen hor, ez, baina gorputzak, soin-enborrak, bizkarreko kirioek, hori ez balekite bezala jokatzen zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Urkamendiak zeuden [...] eta bertan, zintzilik, aurpegia desitxuratua, eskuak gogortuak, soin enborrak baldar airean eta oinutsik, soldadu alemanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Intsektu argi-emaileak dira, are argirik gehien ematen omen duten intsektuak, edo halaxe dute fama, bederen, soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

11 soin eta muin adlag buru eta bihotz.

Bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 15,30

Dantzarien takoiek gogor zapaltzen zuten zorua, eta armadako kapitainorde batek soin eta muin eragiten zien besoei eta hankei, ametsetan ere inork lortuko ez lukeen pauso bat markatzeko ahalegin biziak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

12 soinez soin elkarren ondoan.

Andreas eta Nora soinez soin zeuden brankako barandan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Soinez soin, elkarrengandik askatu gabe, ordu laurden bat egon ziren zurubia igo ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Itzulerako bidea hartu zuten, oinez oin eta pausuz pausu, soinez soin eta bihotzez bihotz, lehendik zihoazen gizonekin biltzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Ikusiak zituen gizon-emakumeak dantzan, ezpainak ezpainei, eskuak eskuei, gerriak gerriei, gorputzak soinez soin eta oinez oin elkarri loturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Horrela batak eskuin hankatik eta besteak ezkerretik herren eta herren, berehala ondo lotu zitzaizkion elkarri soinez soin eta hankaz hanka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Serantes mendia, Cuesta, Abanto, Putxeta, Somorrostro, Santelizes, Muñeka inguruak, soinez soin amaitu dituk, hilkintza beldurgarritan gorriturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soin adarretan (4); soin atal (7); soin atal guztietan (3); soin atalak (10); soin atalen (4); soin enborra (4); soin enborrak (3); soin gainean (3); soin gaineko (3); soin irudi (3); soin osoa (5); soinez soin (8)

soina biluzik (4); soina eta burua (3); soina goratu (4)

soinak altxatu (3)

armak soinean (3); berokia soinean (4); besterik ez soinean (3); darama soinean (7)

elastikoa soinean (7); eramango du soinean (7); galtzak soinean (4)

jaka soinean (5); jantzi zuen soinean (3); jantzi zuten soinean (3); jantzia soinean (11); jantzia zeraman soinean (3); jantziak soinean (15); jantziak zituzten soinean (3); lan jantzia soinean (3); maillot horia soinean (4); mantala soinean (3)

pijama soinean (3)

soinean darama (3); soinean daramadan (3); soinean daraman (7); soinean duela (5)

soinean eraman (11); soinean eraman zuen (3); soinean eramango (6); soinean eramatea (3); soinean eramateko (3); soinean eramaten (7); soinean eramaten zuen (3)

soinean jaka (3); soinean jantzi (4); soinean jantzita (7); soinean jarri (5)

soinean urrezko domina (3); soinean zakua (4); soinean zeraman (38); soinean zeraman lehergailua (4); soinean zeramaten (3); soinean zeramatzan (10); soinean zeramatzaten (10); soinean zituela (7); soinean zituen (9); soinean zituztela (8); soinean zituzten (6); soinean zuela (12); soinean zuen (12); soinean zutela (3); sotana soinean (3); suizida batek soinean (4); uniformea soinean (9); urdina soinean (6)

zekarren soinean (5); zeraman soinean (39); zeramatzan soinean (15); zeramatzaten soinean (8); zeukan soinean (11); zituela soinean (3)

soinetik kendu (4)

soinez soin (8)


soin (orobat soiñ g.er.) 1 iz gorputza, bereziki gorputz enborra.

Mundu honekin dugun egiazko komunitate bakarra ez da jaiotzarekin hasi, ezta soinaren heriotzarekin bukatuko ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Gorputz ikusgarria zuen eta bere soina nabarmentzeko moduko kamiseta estuak janzten zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 167. orr.

Burua uretan pulunpatu, bainuontzitik atera eta soina astindu zuen txakur baten gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Ez soina erdiminez kakoturik izan nuen orduetan, ez gorputza lotsaren lotsaz irakiten izan nuenean estudianteen behako haztatzaileen pean, [...].  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 43. orr.

Aurpegia besterik ez zuen agerian, eta, haren soina ikusi ezin zuen arren, ez zituen hogei urte ere izango.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

Zangoak gurutzatu, soina aurrera makurtu, eta [...] begira geratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Stanek musuzapia mahai gainean utzi eta, barre-algaraka, soina atzerantz eraman zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.

Aitak orduan soina altxatu zuen zertan ari nintzen ikusteko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Budek bere soinaren pisua oin batetik bestera aldatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Emakumearen soinak erakartzen omen du gizona "infernura".  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.

Jantziak nabarmenago egiten zuen soinaren segailtasuna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Ez nekien, zinez, zer egiten nuen ere, eta soin osoa neukan dardar.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 280. orr.

Pijamaren lepotik helduz barrabiletan ostikadak eta soin osoan ukabilkadak eman zizkidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean.  Elizen arteko biblia   Lb 19,28

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Abiatu eta hamalaugarren egunean, eguzkia ikusi genuen aurreneko aldiz, eta soineko arropa leran jarri behar izan genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

ik soineko.

Lanean makurtuta ziharduelarik, zuri nabari ohi zitzaion bizkar aldea soin gaineko blusa narrasaren azpian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Ez da nire burua, oraintxe soin gainean daukadan hauxe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Sorpresa handirik gabe, soin gainetik Massimo Duti jaka kendu, eta ate ondoko armairuan eseki nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Soin sendo, leun eta luze hura emetasun gaztearen sinboloa iruditzen zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Jertse lodiaren azpitik soin sendoa nabarmendu zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Ile mataza gaztainkara eta begi pikaro ilunak zeuzkan, bular tenteak, soin luzea eta zango zuzenak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Txalekoari behera tira egin zion, bere soin betearen inguruan tinko jartzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Aulki batean eseri da; haren ipurmasail tinkatuek bizkarra ukitzen dute eta haren soin tentea aurrerantz makurturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Bere soin segail ederrarekin ibilian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Arropa beltzak zituen, estu-estu lotuak, bere soin motzean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Hor zegoen, soin geldia barraren gainetik tenteturik, irribarretsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hobe dela soin-azala ez bustitzea, zulotxoak ohi baino irekiago egon ez daitezen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.

Eskuak zuriak eta txikiak zituen, soin-egitura hauskorra. orain soin-lanik latzenak zeinek daramazkin ikustera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.

Ikus bestela, soin-indar hutsez antzeman eta sumatu ote daitezkeen, etsaiaren asma bihurriak eta jokabide eta eragozpenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

Horixe esaten aritzen natzaio beti honako rosakruztar honi: egiteko soin-ariketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Buztingintza eta pintura Sophie, Michel eta Véroniquekin, soin dantza Stelinarekin, majia Gilles magoarekin.  Herria   2001-05-31

Ez nuen begirik kentzen haren soin-irudi beltzaranetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Kamisoi erdi garden batez jantzirik, soin-ertzak nabarmentzen zitzaizkion kontrargira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.

Soin Heziketan Lizentziaduna eta Psikologian Diplomaduna da.  Berria - Kirola   2006-01-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Barre egin zuen Irisarrik eta gazte soin-luzeari erreparatu zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza soinaren egitura ikusten dutelarik, zoratzen dira eta antolaketa eder horren kausak ez baitakizkite, hortik ateratzen dute ez dela antze mekanikoz egina baina jainkozko edo naturazgaindiko antzez osatua dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.

Hirurogeita zazpi urte beteak zituen Egutxik pentsa zezakeen, nahi bazuen, emakume soin guztiak funtsean antzekoak direla.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Oroituko duk, noski, haren idi-soina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 452. orr.

6 pl besagainak.

Zu harriturik geratuko zara horren aurrean, eta soinak goratuko dituzu, besterik egin ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Llumek soinak altxatzen ditu garagardoari azkeneko zurrutada eman bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 142. orr.

Besoetatik heldurik, ziegatik atera zuten, eta bera otzan ibiltzen hasi zen, soinak altxaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Soineko luzeak janzten zituzten, propio aukeratuak soin lerdenak nabarmentzeko eta larruazalarekin kontrastatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Erantzuna ezin aurkiturik, soinak goratzen zituen, gelan batera eta bestera zebilela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

7 soinean

Hogeita hamar urte inguru zituen eta soinean jaka lasai bat zeraman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Kolore argiko mantal bat zeukan soinean, sedazkoa, oso ondo ematen ziona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Lihozko mantua zeraman Davidek soinean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,27

Dotore jantzita, zetazko atorra arrosa-kolorea soinean eta gainean besaburuetan artilezko jertse aurretik irekia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Kapelua buruan, longaina soinean eta zapi ñabarra lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Zeuner zutik zegoen, kanpainako uniformea soinean eta eskuak atzean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Eskaileretan behera jaitsi zen, bizkarra zuzen, agure tankera ematen zion traje beltza soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Emakume askok birjintasuna gordetzen zuen, beren etxeetan biziz eta erlijio-jantzia soinean eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Gora eta behera dabil gelan, barruko galtzak eta bularretakoa soinean, edaria eskuan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Erdi biluzirik, galtzoina bakarrik soinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzita duela, haren pastazko betaurrekoak ere soinean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.

Ana erredakzioan, kamiseta tirantedun llaburra soinean zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Gu beraien inguruan, igeri-jakak soinean, egonean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Halaxe, bada, soinean zakua jantzi eta lepoan soka loturik, heldu ziren Israelgo erregeagana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,32

Berrogei edo berrogeita hamarna zinta zeramatzaten soinean, ez bi edo hiru bakarrik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Holandako oihal hoberenaz egin galtzoinak soinean ukanik ere, beren buruak sans-culottes iraultzaile izendatzen zituzten burges haiek: notario, abokatu, negoziogile dirudun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Batez ere dama-itxurako izaki horietako asko badago, bidegurutzeetan zain saguzarren antzera, galtzerdirik gabe, sorbalda-oihal gorria eta bortzegiak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Etxauzko bizkondea bezala, zaldi xuri baten gainean, zilarrezko armadura bat soinean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

8 soin adar

Soin-adarrak luze, giharrak teinkaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean. neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Berrehun hildakotik gora, haur eta emakume ugari kiskalita eta soin-adarrik gabe.  Berria - Mundua   2004-08-17

Haur potolo bat atzera ari da geratzen: nekearen zama sentitzen du soin-adarretan, igurtziaren gorria izter lodi bien barnealdean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Eskua luzatu gabe ere, halako deskarga elektriko batek zizta egin zidan beheko soin-adarretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Eztarria idortu zitzaidan, soin-adarrak txinaurritu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

9 soin atal (orobat soinatal g.er.)

Ratapoil pertsonaiaren kokaera, soin-atalez soin-atal desmuntatzen du, gorputz-atal horiek keinu oso bat beraren segidako uneak direla frogatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

Beraren soin-atal lirain luzexkekin, pertsona ahul, eraginerraz eta maritxuaren eredu berbera zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Soin-atal guztietan sentitzen nuen dardara izuarena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Ukitzean hotzikara luze bat sentitu nuen soin atal guztietan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Jantziek zabalegi ziruditen haren soin atal iharrentzat, haren bular estutuarentzat, haren sabel hustuarentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Eskuetatik artelana eta espiritutik hura egiteko asmoa kentzen badiozu, non eta soin atalen xedea plazera edota denbora-pasa baino izan ez dadin, orduan langintza honi dantza deitzen diogu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza, esku-hankak ez ezik, soin atalak oro, automaten gisa erabiltzera behartzen zituen nekea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

10 soin enbor

Luzamendurik gabe, soinean zeraman elastiko morea kendu zuen gure begien aurrean bere soin-enbor ederra agerian utziz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Besoak soin-enborraren albo banatan utzi ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

Maria Sara doktoreak eseririk jarraitu zuen, baina soin-enborra tentetu eta aurrerantz makurtu zen apur bat, ikusiarazi nahian edo, berari zegokionez, elkarrizketa bukaturik zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.

Eskua ez zegoen hor, ez, baina gorputzak, soin-enborrak, bizkarreko kirioek, hori ez balekite bezala jokatzen zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Urkamendiak zeuden [...] eta bertan, zintzilik, aurpegia desitxuratua, eskuak gogortuak, soin enborrak baldar airean eta oinutsik, soldadu alemanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Intsektu argi-emaileak dira, are argirik gehien ematen omen duten intsektuak, edo halaxe dute fama, bederen, soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

11 soin eta muin adlag buru eta bihotz.

Bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 15,30

Dantzarien takoiek gogor zapaltzen zuten zorua, eta armadako kapitainorde batek soin eta muin eragiten zien besoei eta hankei, ametsetan ere inork lortuko ez lukeen pauso bat markatzeko ahalegin biziak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

12 soinez soin elkarren ondoan.

Andreas eta Nora soinez soin zeuden brankako barandan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Soinez soin, elkarrengandik askatu gabe, ordu laurden bat egon ziren zurubia igo ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Itzulerako bidea hartu zuten, oinez oin eta pausuz pausu, soinez soin eta bihotzez bihotz, lehendik zihoazen gizonekin biltzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Ikusiak zituen gizon-emakumeak dantzan, ezpainak ezpainei, eskuak eskuei, gerriak gerriei, gorputzak soinez soin eta oinez oin elkarri loturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Horrela batak eskuin hankatik eta besteak ezkerretik herren eta herren, berehala ondo lotu zitzaizkion elkarri soinez soin eta hankaz hanka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Serantes mendia, Cuesta, Abanto, Putxeta, Somorrostro, Santelizes, Muñeka inguruak, soinez soin amaitu dituk, hilkintza beldurgarritan gorriturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soin adarretan (4); soin atal (7); soin atal guztietan (3); soin atalak (10); soin atalen (4); soin enborra (4); soin enborrak (3); soin gainean (3); soin gaineko (3); soin irudi (3); soin osoa (5); soinez soin (8)

soina biluzik (4); soina eta burua (3); soina goratu (4)

soinak altxatu (3)

armak soinean (3); berokia soinean (4); besterik ez soinean (3); darama soinean (7)

elastikoa soinean (7); eramango du soinean (7); galtzak soinean (4)

jaka soinean (5); jantzi zuen soinean (3); jantzi zuten soinean (3); jantzia soinean (11); jantzia zeraman soinean (3); jantziak soinean (15); jantziak zituzten soinean (3); lan jantzia soinean (3); maillot horia soinean (4); mantala soinean (3)

pijama soinean (3)

soinean darama (3); soinean daramadan (3); soinean daraman (7); soinean duela (5)

soinean eraman (11); soinean eraman zuen (3); soinean eramango (6); soinean eramatea (3); soinean eramateko (3); soinean eramaten (7); soinean eramaten zuen (3)

soinean jaka (3); soinean jantzi (4); soinean jantzita (7); soinean jarri (5)

soinean urrezko domina (3); soinean zakua (4); soinean zeraman (38); soinean zeraman lehergailua (4); soinean zeramaten (3); soinean zeramatzan (10); soinean zeramatzaten (10); soinean zituela (7); soinean zituen (9); soinean zituztela (8); soinean zituzten (6); soinean zuela (12); soinean zuen (12); soinean zutela (3); sotana soinean (3); suizida batek soinean (4); uniformea soinean (9); urdina soinean (6)

zekarren soinean (5); zeraman soinean (39); zeramatzan soinean (15); zeramatzaten soinean (8); zeukan soinean (11); zituela soinean (3)

soinetik kendu (4)

soinez soin (8)


soinalde iz soinaren aldea.

Buruaren ondotik besoak eta soinaldeak jauki ziren, gero sabela eta azkenik oinak, lekeda beltz, zeru grisaren pean distira ketsuz emokatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.


soinatal ik soin 9.

soinbera iz moluskua.

Ontzi hura ongi bikeztaturik zegoen, eta hala ere zoru guztia zulotxoz josirik zeukan: soinberek jana, azaldu zidaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

· Baziren Jurasiko eta Kretaziko garaietan bizi izan ziren txipiroien antzeko bizidun batzuk -belemnite izenez ezagunak- eta txipiroiek izan ohi duten luma edo hezurtxo gardenaren ordez, atzealdean karezko bala edo azkon txiki baten antzeko bat zeukaten -euren soinbera hezurgabearen euskarri bezala edo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.


soinburu (41 agerraldi, 3 liburutan) iz besaburua, besagaina.

Abokatuak soinburuak jasotzen ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Tomek soinburuak goratu zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Hitz egin duen gizona txikia da, mehea, soinburuak aurrerantz makurtuta ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Soinburuan esekitzen du bere esku-poltsa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.

Arrano handi bat eskuineko soinburuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soinburuak altxatzen (5); soinburuak altxatzen ditu (5); soinburuak goratu (3); soinburuak goratu zituen (3); soinburuak jasotzen (3); soinburuak jasotzen ditu (3)


soineko 1 iz jantzia; batez ere gorputz enbor osoa estaltzen duena.

Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,5

Galtzak ala soinekoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 424. orr.

Etsia hartu beharrean, ez bat eta ez bi, senarraren soinekoak eta haren durbantea jantzi, eta dendatik irten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,8

Erantzi, kendu soineko horiek, eta estali dolu-jantziz.  Elizen arteko biblia   Is 32,11

Burura errautsa bota eta urratu egin zituzten beren soinekoak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,47

Soinekoa eta soingainekoa urraturik nituela, belauniko jarri eta Jaunarengana, neure Jainkoarengana, luzatu nituen eskuak.  Elizen arteko biblia   Esd 9,5

Ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ez eta makilarik ere.  Elizen arteko biblia   Mt 10,10

Laborari baten soinekoekin, bere apez lana aintzina eremanen du gordeka.  Herria   2003-10-30

Bai jaunak, eta bai andereak ere, oso dotoreak eta anpurusak ziren, bai beren soinekoetan, bai beren hizkera ozenean ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Jaka bana zuten biek soinekoaren gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Soineko bat egin diot.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Gure amarentzat, soinekoak egitea arte bat zen, beti zer ikasia eskaintzen zuen arte bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Adabakiekin soineko berria josteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Nire ama ere joslea zela eta soinekoak mozten zituela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Soinekoaren bizpahiru botoi askatu zituen, beroak eragindako itomena arintzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Bizkor-bizkor, etxeko mantala kendu eta soinekoa sartzen dut burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Soinekoaren mahukan lehortu zituen begiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.

Han, bere soinekoaren aurrea zabaldu, bularra altxatu eta azpialdea seinalatu zidanan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Txamarrotia aldiz hango arrantzaleen soineko bat zen.  Herria   2001-09-13

Bere soineko eta kaftanarekin dotore jantzirik, pauso luzeka abiatzen zen kalezuloko sarbidera, han izaten baitzuen zaldikotxea zain.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Tanga bat neraman jantzita; kuleroak soineko azpian nabarmendu ez daitezen erabiltzen dut.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Pezaka kentzen zizkioten bere soineko guztiak eta erlikiatzat eramaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere soineko bikainak erantzirik, dolu-jantzi zarpailak hartu zituen soinean.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,13

Soineko motz bat jantzi zuen, besterik ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege-alaba ezkongabeak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,18

Mundura traje edo soineko lisatu eta guzti erdituak izan balira bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

Soineko gris botoiduna.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Nire Lehen Begiek han egon nahi zuten: ikusi egin nahi zuten la paysanne rasozko soineko zuri batekin jantzita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Soineko estu beltza jantzi duzu, Eñauti gustatzen zitzaiona.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 215. orr.

Amerikar jostunek soineko koloretsuak egiten dituzte Europako emakumeentzat, eta jostun europarrek, berriz, soineko ilunak Amerikakoentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Artean mahuka gabeko udako soineko loreduna zeraman emakume handi batek aurrera egin zuen gu guztion artetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Haren azpiko soineko zabal loredunaren gisakoa Kristinak ere probesten zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Kotoizko soineko zuri-gorri bat, betiko soineko klasikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Zetazko soineko zuri garden batez jantzia, azahar lurrin gozoz oparo bustia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.

Beharrik Aqualanden itxurazko soineko bat irabazi nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 57. orr.

Eskolarako 2 soineko (negurako), janzteko 2 soineko (udararako).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Annak dantzarako soinekoa erantzi eta kamisoia jantzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Halako batean, bere pieza bakarreko soinekoa gainetik kentzen zuela, biluztu zitzaidan Mignon.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 486. orr.

Etxean tindaturiko soineko bat zeukan jantzirik, eta oinutsik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,9

Parisen jositako soineko garestiak eta larru leunez apainduriko berokiak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 53. orr.

Zer ikustera irten zineten bestela?, soineko apainez jantzitako gizona?  Elizen arteko biblia   Mt 11,8

Perkalezko soineko ñabar batez jantziriko emakume lodi adineko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi. Besteak, berriz, soineko-hegala jasoz jarraitzen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,44

Zeta beltzezko soineko botoiak lotzen ari zen, oihala bere eskumutur gizenen indar guztiarekin tenkatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Lehen orkatilak agerian uzten zizkioten soineko-barrenek orain lurra erraztatzen zuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.

Goxoki ugarien artean bakar bat hautatu behar duen haurraren erabaki neketsua bihurtzen ari zitzaion Norari soineko-probaketa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Lissar karrikan behin soineko saltegi bat eta ere Francis Jammes karrikan eskulan saltegi bat.  Herria   2004-11-18

Eskualdatuz joan zen, pixkana-pixkana, soineko bilduma hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Galeoi bat azaldu zen, emakume ilehori soineko zuri batek gidatua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Gizon bizar-gorriak emakume soineko-zuria hartu zuen, eskuin eskua emakumearen gerrian jarririk eta ezker eskuaz emakumearen eskuinari oratuz, eta jira eta buelta egin zuten dantzariek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Smoking, frak eta trajeak zeramatzaten gizonezko askok eta gau-soineko luzeak, larruzko gainekoen azpitik, emakumezkoek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Ahantz ote daiteke neskatxa bere bitxiaz, andregaia bere ezkon-soinekoaz?  Elizen arteko biblia   Jr 2,32

Ireki dugunean bolante zuri deigarri batzuek dituela ohartu gara, eztei-soineko baten eran.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.

Eszena samur baten erdian, ni, gala-soineko beltz berria jantzita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 34. orr.

Jarri zioten buru-zapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.  Elizen arteko biblia   Za 3,5

Satinezko festa-soineko zuri zimurtu bat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 231. orr.

Bainu-soineko garbi bat bere plastikozko zorrotik atera eta dutxara abiatu nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Éva, berriz, dama gazte bat zen, hiritarra oso, moda-modako kirol-soineko batez jantzia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Bere sport-soinekoa ez zela jatetxe dotore baterako batere egokia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Ez ziren meza-emaileak falta, baizik eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 137. orr.

Errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino, arima ez baita gorputza bezain mozorrozale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Orduan Tamarrek alargun-soinekoa erantzi eta zapi batez estali zuen aurpegia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aitamengatik negar egiten.  Elizen arteko biblia   Dt 21,13

6 irud/hed

Nire liburua soineko bat da, egunerokotasunaren absurduan ehundua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra.  Elizen arteko biblia   Ba 5,1

Mendekua jantzi zuen soineko, haserre-sumina soingaineko.  Elizen arteko biblia   Is 59,17

Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.  Elizen arteko biblia   Sal 73,6

Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat eta behe-lainoa ume-zapitzat.  Elizen arteko biblia   Jb 38,9

Hezurdurak, zinezko eskeletoak, larruzko soinekoekin eta begiekin, oraino bizirik zeuden.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainu soineko (3); bere soineko (24); beren soineko (4); bi soineko berri (3); egindako soineko (3); gau soineko (7); hitzaren soineko (3); koloreko soineko (5); kotoizko soineko (4); lepoko zuridun soineko (3); nire soineko (5)

soineko apainez jantzitako (4); soineko arin (6); soineko arin bat (3); soineko azpian (3); soineko bat jantzi (3); soineko bat zeukan (3); soineko beltz (21); soineko beltza (9); soineko beltzak (3); soineko beltzaren (5); soineko beltzez (6); soineko berde (11); soineko berri (16); soineko berri bat (6); soineko berria (10); soineko berriak (4)

soineko eder (5); soineko ederrak (3); soineko ertza (4); soineko estu (4); soineko estua (4); soineko gorri (10); soineko gorri bat (4); soineko gorriz (3); soineko gris (5); soineko grisa (3)

soineko ilunak (3); soineko koloretsuak (6); soineko luze (15); soineko luze bat (3); soineko luzea (4); soineko luzeak (3)

soineko politak (3); soineko soil (3); soineko txiki (3)

soineko urdin (10); soineko urdina (3); soineko zaharra (3); soineko zuri (26); soineko zuri bat (7); soineko zuria (18); soineko zuria zeraman (3); soineko zuriak (4); soineko zuriz (11); soineko zuriz jantzia (4)

udako soineko (7); udako soineko zuri (3); zetazko soineko (10)

alargun soinekoa (3); bere soinekoa (9); egindako soinekoa (4); ezkontzako soinekoa (3); gaueko soinekoa (3); neskaren soinekoa (3); nire soinekoa (4)

soinekoa erantzi (9); soinekoa jantzi (13); soinekoa jantzi zuen (3); soinekoa jantzirik (3); soinekoa jantzita (3); soinekoa zeraman (3)

bere soinekoak (10); beren soinekoak (4)

soinekoak egiten (3); soinekoak erantzi (5); soinekoak hartu (3); soinekoak janzten (3); soinekoak urratu (4)

bere soinekoaren (5); soinekoaren azpian (5); soinekoaren azpildurarena (3); soinekoaren botoiak (3); soinekoaren goiko (3); soinekoaren mahuka (3); soinekoaren puskak (3)

bere soinekoari (3)

ez soinekorik aldatzeko (3); soinekorik ederrenak (3); soinekorik gabe (3)

soinekotik heldu (3)

ezkon soinekoz (3); soinekoz jantzia (3); soinekoz jantzita (5)


soinekodun izlag/iz soinekoa duena.

-Etxeko zazpi emaztekiak neuretzat ditut, baina neure eskuetarik iragan diren bertze soinekodun guztiekin nahi duzuna egin dezakezu, nonahi-den eta noiznahi-den.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.


soinekotxo 1 iz soineko txikia.

Sabela handituz zihoakion bitartean, haurrari soinekotxo bat egiten hasi zitzaion Pantxike.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 219. orr.

Zure udako soinekotxo haiek.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sabeth, bere gau-soinekotxo urdinarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Hebrida uharteetan, adibidez, otsailaren 1ean, gauean oherakoan, garagar bala bat hartu, emakume soinekotxoak jantzi eta eskusaski batean etzanda gordetzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.


soineratu, soinera(tu), soineratzen du ad soinera ekarri.

Nik izen hori duen markako niki berria soineratua nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.

Mentxuk txabusina soineratzen zuen bitartean gizonaren galdera entzun zuen: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 91. orr.

Ikasi egin behar izan genuen nola soineratu gure kaki-jantziak -behin ere ez nuen jantzi hainbeste gutiziaturiko uniforme gorrimin eskarlata-kolorerik-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Abiatu aurretik, bazter batean utzirik zuen bizkar-zorroa soineratu eta galtza barrenak jaso zituen Lauaxetak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Zazpiak eta hogei ziren Patakik, jaiki, pastazko betaurrekoak soineratu, tokatara zuzendu eta kantu bat jarri zuenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.


soinestalki iz soinaren estalkia.

Eta Hator jainkosak bere soinestalki margotuaren barnean etzana segitu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.


soingabe izond soinik ez duena

Ez gara subjektu ezagutzaile hutsak ("aingeruburu hegaldun soingabe"), zintzilika dugula gorputz arrotz bat, gorputz biziak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.


soingain iz kapa.

Demo mugimenduak aurrera eramaniko hainbat ekimen azaldu eta adibidetzat jarri zituen Ahedok: besteak beste, SNCF tren konpainian euskara sartzearen aldeko kanpainaren barnean, demoek burdinbide gainean antolatu zuten mus txapelketa berezia edota Frantziako Errepublikaren ikur den Marianne-ren soingainak herriko etxeetatik ostu zituztenekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Dei anonimo batek atzo jakinarazi zuen Hazparneko Herriko Etxetik «Maianaren soingaina askatu dutela».  Berria - Euskal Herria   2004-01-08


soingaineko (orobat soin-gaineko) iz jantzi luzea, berez mahukarik gabea, soina eta besoak estaltzen dituena eta soinekoaren gainean ipintzen dena. ik kapa.

Soingainekoa eta kapela presaka jantzi eta kanpora irten zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Eta soingainekoa kentzen dietenei, ez biezaiete ukatu soinekoa ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

-Itzuli naiz, ba -esan nuen, soingainekoa erantzi bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 184. orr.

-Berehala hemen naiz berriz -esan zuen, soingainekoa hartuta.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 222. orr.

Kontuz gero deabruak ez diezazula soingainekotik heldu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Duintasun paregabez estali zuen eta aginte-ezaugarriz koroatu: galtzaz, soingainekoz eta efodaz.  Elizen arteko biblia   Si 45,8

Bere begi malkoz lausotuekin nire lanjantzia goitik hasi eta beheraino aztertu zidan, gero soingainekoko botoi bat lotu zidan-.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

Joanesek soin-gainekoa eman zion, garbi zezan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

Emakume bat, gona luzearekin eta soingaineko laburrarekin, kale huts batean aurrera doala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.

Frogatu nahi baitzidan nire soingainekoa irekiegia dela paparrean eta beste botoi bat erantsi beharko niokeela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.

Soingainekoaren sakelatik soka bat atera nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

Soingaineko dotore finak zeramatzaten, mahukak atzera jasoak eta polisoi europarraren antzera lotuak, beso biluziak agertzen zituztela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Kontakizunak Soingaineko Berdeko Zaldunaren etxean segituko du.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soingaineko beltz (4); soingaineko beltza (3); soingaineko bila (3)

bere soingainekoa (5); nire soingainekoa (4); soingainekoa erantzi (5); soingainekoa hartu (4); soingainekoa jantzi (5); soingainekoa kentzen (5); zure soingainekoa (3)

soingainekoaren ertza (6); soingainekoaren ertza ebaki (3)


soinkari iz zamaketaria.

Marjolin nora ezean ibiltzen zen, bestela; Cadinek bakarrik uzten zuen gauetan, guardiako soinkari taldearekin geratzen zen pabiloietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.


soinketa (33 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz gorputza indartzea eta zailtzea helburu duten ariketa fisikoen multzoa. ik gimnastika.

Soinketa gorputzaren harmonia da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.

Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Zergatik egiten du soinketa?, indartu beharra daukalako, entzuten dut.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 190. orr.

Soinketa horrek berotu nau pixka bat eta urrats arin batez hasten naiz joan-jinka zeldan harat-honatka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Gauean soinketa pixka bat eginez oinazea behintzat zertxobait arintzen nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Egun batean ikastetxeko prefektoa izango zen, soinketa saio batean azaldu eta "etor daitezela herri txikietako morrosko horiek ehun flexio egitera" esaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Orereta Ikastolako soinketa irakaslea eta egungo Euskadiko hautatzailea da Jose Inazio Altube.  Berria - Kirola   2004-05-28

Beren atzealde handi hori zerbait jaisteko soinketa ariketa barregarri horiek egiten hasten direnean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Gero bostetan itzuli nintzen etxera, soinketa ikastarora joan nintzen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemendik goiti, gorputz soinketa eginen da asteart eta ortzirale arratsetan, 20.30tan, Denen Etxeko gela nagusian.  Herria   2005-10-06

4 irud/hed

Fisika prosa zen: adimenaren soinketa dotore, Kreazioaren ispilu, gizonak mundua menderatzeko giltza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputz soinketa (3); soinketa egiten (4)


soinketari iz soinketa egiten duen pertsona.

Badu, bai, akrobazia puntu bat, malgutasun estilistiko eta formal bat, goi-mailako soinketarien ezpaleko egiten nauena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.


soinki iz txerri xerra.

Xingar eta arroltzeari jarriegia denak har dezake besterik: urdeki, soinki edo lukainka, hauk ere etxean ditugunak.  Herria   2001-02-01

"De porc en port", soinki, giltzurrin, xerrikiak, besteak beste aipatzen ditu bainan antzerki ibilkari honen xede nagusia da antzerki herrikoia sustatzea...  Herria   2001-08-09


soinlabur iz

Kapitain bat, hatzak kobrezko bitxiz kargatua, eta bi galai, soinlabur lasaiz jantziak, bisitan etortzen zitzaizkion afal ondoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.


soinu 1 iz hotsa.

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Soinu baten ozentasuna haren intentsitatearen (hau da, daraman energia kantitatearen) eta maiztasunaren mende dago. garaieratik baino errazago, tinbretik ezagutzen dira soinu baten sorburua eta garrantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Garbi dago entzumen-nerbioak ezingo liekeela erantzun [...] 1.000 Hz baino maiztasun handiagoko soinuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Ozentasun ertaineko soinu batek, 1.000 Hz-eko maiztasunean, 7.000 nerbio-zuntz inguru aktibatuko ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Hasieran soinu txikia izan zen: hosto batek, erortzean, zarata handiagoa egingo zukeen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.

Hego haizeak basoko hostailari ateratzen zion soinua entzun zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Urratsen soinua eta ahotsak aditzen ditut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Entzun daitekeen soinu bakarra euren arnasestuena da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.

Soinu hori dena musika da, bozkarioz beterik baitago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haurrak, ordea, askoz soinu altuagoak entzutera ere iristen dira maiz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Belarriek, garunarekin elkarlanean, goi-fidelitateko soinu estereofonikoak eskaintzen dizkigute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, itxoiten bezala ohizko soinuren bati, soinu mekaniko erregularren bati.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Soinu huts beroa zen, soinu sendo pisua, zorutik nekez altxatu arren, zirrikitu guztien jabe egiten zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Trenaren soinu sarkor sakona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Soinu bat entzun zuten Leviataneko marinelek, soinu min zorrotza, soinu itsaskor tematia, belarrietatik sartu eta burmuinetan geratu zitzaiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Tinpanoa zentimetro baten mila milioiren bat mugitzeak sortzen du soinu-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhinek likidoa zeharkatzean, uhineko zati negatiboek edozein lurrun-burbuilaren tamaina ziztuan biderkatzen zuten, gori jartzeraino eta soinu lumineszentzia lortzeraino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Orduan soinu-olatu bat zen, nahikoa zabala ur sakonaren itxura izateko eta gaztainondoen lekak botatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.

Bere kaset hura, soinu sekuentzia metalikoak errepikatzen zituena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

-Soinu-efektuak egiten ditu filmetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Jesus Aured hausko soinu joilea, Pierre Visler soinu hartzailea, Anjela Mejias eta Antonio Di Bellonio argazkilariak.  Herria   2002-11-14

German, izan ere, soinu-eragile zen, zinemaren efektu berezien teknikari aparta, hitz gutxitan esanda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 53. orr.

Baina gero Jim maitemindu egin zen soinu-nahasletako lankide Martha Ives-ekin, eta hor amaitu zen guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Ke zaporea du ahoan eta, lausoturik, soinu antz bat buruan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zein hots zehaztugabe zekarren haizeak, zein eztanda soinu zabaltzen zen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Goizean goiz itsas soinu garbi eta berriarekin batera lehen argi-izpi herabeak sartu zitzaizkienean gelan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Galdurik, otoitz-soinu arraro horri segitzea erabaki nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

5 musika tresna baten hotsa, belarriari atsegin zaion hotsa.

Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Soinuak eta soinu arteko bitarteak musikazko sinfonia edo akordantzien arabera konbinatzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Soinu baten eta hurrengoaren arteko bitarteak garbiak izaten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.

Soinu aldakorrak, berriz, finkoen tartean kokatzen dira tetrakordioan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Nerbio horiek ezin izaten dira teinkatzez utzi harik eta langilearen belarriarentzat soinu garbi eta afinatua ematen duten arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Bazekien legeak biolinak bezala bi soinu dituela beti, bata jotzaileak tresnari ateratzen diona eta bestea, erabat desberdina askotan, entzuleari belarriraino iristen zaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Herriko jendea, berriz, pozez beterik zebilen, turuten soinura.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,14

Orkestraren soinu bigunekin hasten zen abestia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Gitarra baten soinua entzun zuen, soinu hits mudurria inondik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Soinu ondo gozatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Orkestra txiki baina soinu oneko batek britainiarren ereserkiarekin hasi zuen saioa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuetan neuri irakasten zidan nola jotzen zen soinu-tresna hura, eta bertzeetan hark zuen jotzen eta kantatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Argia airezko musika baita kolorezko pianoa soinu-joka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Soinu-harmoniarik egokiena lortzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Haren entzumena alegiazko soinu-irudiak asmatzen hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Soinu-kontrolaren ondoan, Gregen gurpil-aulkiarentzat gordetako leku berezia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

Stones eta Led Zeppelin, Allmand Brothers eta Linyrd Skynyrd, Jethro Tull eta Black Sabbath, bakoitza oroitzapen ezberdin baten soinu-banda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta halako batean biolin soinu hits eta hustua iritsi zitzaien bidean zihoazenei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan.  Elizen arteko biblia   Ap 18,22

Turuta-soinu batek ekarri zuen bere onera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

8 herri dantza saioetan jotzen duen musika taldea edo erabiltzen diren musika tresnak; bereziki soinu handia eta soinu txikia.

Soinurako zaletasun izugarria zekarren Joxeaustinek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Zure aitak diskurtsoa egingo du; zuk, soinua joko duzu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

"Joango al naiz soinuaren bila?", galdetu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Soinuaren uhaletan sartu nituen besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Etxera etorritakoan ez nion bakerik eman aita zenari, soinua erosi arte.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.

Beti soinua bizkarrean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 16. orr.

Soinu hauxe da zaharrak eta gazteak dantzan jartzen dituen soinua.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.

Botoizko soinua ikasten hasi zen orduan anaia Lorentzorekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Aurrerapen handia izan zen hogeita hiru botoidun soinu hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Bere kasa ikasi izango zuen Gelatxo zaharrak soinua jotzen, ilara bateko soinu batekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Hiru ilarako soinua du esku artean, "Cengotita" izenekoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Erretiratu da biltegira, badakar soinu hori, jarri du barra gainean, ikusi du, eta Sakabiaren poza!, frontean utzi zuen soinua!  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

9 (izenondoekin)

Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina txikiarekin hasia zen, diatonikoarekin.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Larrinaga-Guerrini izeneko soinu barria lepoan ekarrela itzuli ei zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Aitona ez bazen osaba, beti bazen etxeko soinu zaharrari notak ateratzen ahalegintzen zen bakarren bat.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Orduan lortu zituen Jexuxek soinu berria erosteko behar zituen xoxak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

10 esku soinu ik eskusoinu.
10a soinu-egile ipar musikalaria.

Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak.  Berria - Kultura   2006-03-21

11 soinu handi eskusoinua.

Soinu handia eta soinu txikia, dena da balekoa jendea dantzan jartzeko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.

Besoen artean soinu handi bat dauka, tekladuna.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

Lehen soinu handia bazen txikia gutxiestea lortu zuena, Trinidadeko saio haien ondoren handiari zegokion zaputzaldia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Zeuk ere soinu handia jotzen zenuen.  Berria - Kultura   2004-03-15

Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan.  Berria - Kultura   2004-11-23

12 soinu txiki trikitia.

Soinu txikiaren handitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-20

Soinu txikia baserri giroko soinu tresna izan zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Soinu handia inportanteagotzat jotzen zen soinu txikia baino.  Berria - Kultura   2004-03-15

Soinu txiki bat erosi eta bere kasa ikasi zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Kaletik urruti, munduko doinuak ekarri zizkion soinu txikiari, hiriaren usaina.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.

13 soinu-jotzaile (63 agerraldi, 3 liburu eta 25 artikulutan; orobat soinujotzaile g.er.) soinua jotzen duena. ik soinujole; soinulari.

Azken batean soinu-jotzailea festarekin lotzen zen, eta festa soinu-jotzailearekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.

Sakabi soinu txikia kalera ekarri zuen soinu jotzailea.  Berria - Kultura   2004-03-15

Benetako plazagizona da, erromerietako soinu-jotzaile peto-petoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Eguna amaitzeko, Migel Angel Agerralde soinujotzaileak kontzertua eskaini zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Dantzarako orduan soinu jotzailea eta haren laguntzailea panderoarekin, agertzen ziren.  Berria - Kultura   2004-01-31

14 soinu jotze (orobat soinujotze)

«Nire soinu jotzea Iturbidetarrei lotua dago», esaten zuen.  Berria - Kultura   2006-02-03

"Nik beti pentsatu izan diat" ihardetsi zion Lizarriturrik, agian bere soinu-jotzearen helburua gogoan, "animalien ulua, marrua, nahi duan bezala, etengabe eragiten diegun heriotzaren aurrean gure bihotzak samurtzeko-edo asmatu duten defentsa dela, erruki eskaera bat bezalakoa!".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Ezagutzen nuen Pedroren soinujotze martxa, baina etxetik kanpo hainbeste egun pasako zituenik ez nekien.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.

15 soinu tresna musika-tresna.

Huna soinu tresnak zoin diren: akordeoia, bateria, bibolina, djembé, flauta, gaita, gitarra, pandero, pianoa, saxofonoa, xixtu, trikitixa, tronboia, txalaparta.  Herria   2002-09-05

Albokak eta dultzainak, aldiz, melodia soilik jo dezakete, honela uler daiteke soinu tresna hauen baztertzea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu.  Herria   2004-04-29

Donaixtiko klika sartu da bere soinu tresnekin, denak harriarazten ginduztela.  Herria   2003-12-18

Euskal Herriko musika erakunderik zaharrenak, Iruñeko katedralaren musika kaperak, 800 urte beteko ditu aurten, eta XIV. mendeko soinu tresnak berreskuratu ditu ospatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-11

Hemen aurkitzen ditugu bereziki Joxan Goikoetxea hernaniarra, akordeoi joilea, eta Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea.  Herria   2004-11-04

Juan Mari Beltran musikariaren laguntzarekin, Euskal Soinu Tresnen Musika Eskola sortu zuten 1991n.  Berria - Kultura   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere soinu (11); beren soinu (9); dantza eta soinu (6); erpurua soinu hegalaren (4); esku soinu (6); euskal soinu (5); filmeko soinu (5); gure soinu (6); kantu eta soinu (19); ohiko soinu (3)

soinu aldetik (8); soinu arraro (4); soinu artxiboak (4)

soinu banda (45); soinu bandak (8); soinu bat entzun (6); soinu berezi (5); soinu berezia (6); soinu berria (4); soinu berriak (5); soinu bikaina (4)

soinu ederra (5); soinu efektuak (4); soinu egokia (5); soinu eta dantza (14); soinu eta jauziekin (4); soinu eta kantu (8); soinu garbi (5); soinu garbia (7); soinu guztiak (8); soinu handia (22); soinu handia jotzen (7); soinu handiarekin (4); soinu hegalaren (5); soinu huts (5)

soinu jole (4); soinu jotzaile (16); soinu jotzailea (19); soinu jotzaileak (11); soinu jotzailearekin (4); soinu jotzailearen (5); soinu jotzen (5); soinu metalikoa (4); soinu mota (6)

soinu ona (6); soinu ozen (5); soinu tresna (17); soinu tresnen (5); soinu txiki (6); soinu txikia (36); soinu txikiak (11); soinu txikiarekin (7); soinu txikiaren (19); soinu txikiari (6)

soinu zahar (5)

aho soinua (5); ahotsaren soinua (4); bere soinua (15); bezalako soinua (4); esku soinua (19); irudia eta soinua (4); itsas soinua (5); jo soinua (8)

soinua aditu (4); soinua atera (8); soinua ateratzen (9); soinua besterik ez (4); soinua bizkarrean (9)

soinua egiten (11); soinua egiten zuen (5); soinua ekarri (8); soinua ematen (6); soinua entzun (12); soinua entzun zuen (4); soinua entzutean (4); soinua entzuten (24); soinua entzuten da (7); soinua eta argia (15); soinua hartu (11); soinua hartu eta (8)

soinua izan (5); soinua jo (20); soinua jo eta (5); soinua joko (10); soinua jotzea (9); soinua jotzeko (13); soinua jotzen (56); soinua jotzen hasi (4); soinua jotzera (7); soinua kendu (5); soinua lagun (6)

taldearen soinua (5); telebistaren soinua (4); txistu soinua (5)

egunari doazkon soinuak (4); euskadiko soinuak egitasmoaren (4); soinuak entzun (8); soinuak entzuten (7)

soinuarekin batera (5)

soinuaren bila (4)

soinurik atera gabe (6); soinurik gabe (13); soinurik txikiena (5)


soinu egile ik soinu.

soinudun izlag soinuz hornitua.

-Hau ez da pelikula soinuduna, ezta? -galdetu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 154. orr.

Baina orain ezinezkoa da zine soinudunarekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.

Orduantxe egin ziren lehenbiziko urratsak soinudun zinema sortzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Ordenagailu bidezko zuzeneko musika kontzertuekin hasi eta instalazio soinudunetara igaroko gara.  Berria - Kultura   2004-02-04

Maxek edontzi soinudunetariko bat jo zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.

Obra horiez gain, dokumentu bildumak musikariaren argazkiak, egunkari artikuluak eta soinudun grabazioak ere biltzen ditu.  Berria - Kultura   2004-01-22

«Kantuketan» erakusketa ibiltari eta soinudunak bere bidaia segitzen du, eta oraingoan Bilbon, Euskal museoan.  Herria   2002-09-05


soinuez iz soinurik eza.

Halakorik batean ohartzen zara ez dituzula bagen plastakoak entzuten kostaduan, kaioen txilio urruna sumatzen duzu bakarrik soinuezaren handiaz jabetzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.


soinugailu iz soinua egiteko gailua, musika-tresna.

Musika landu bat, soinugailu xahar eta berriak nahasiz, naturaren eta eguneroko lanen ahotsak ere erabiliz, hala nola ardi deizte tresnaren arrabotsa! Plazer handiz entzuten den obra!  Herria   2002-11-07


soinugile iz soinuak (bosgarren adieran) egiten dituen pertsona.

Halaxe egin zuen, Martzelino Larrinaga soinugileak lagunduta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.


soinugintza iz ahotsa, soinua eta musika sortzen, aldatzen, grabatzen edo erreproduzitzen duten tresna eta sistemen multzoa.

Erritmo nekaezina, are gehiago soinugintzan hasi berria den batentzako.  Berria - Kultura   2006-03-02

Soinugintza lan artistiko zabalago batean ulertuz gero, norberak egiten duenari buruz galderak egitea gomendagarria da.  Berria - Kultura   2006-03-02

Txostenak onartzen du, esaterako, badirela lanbidean lan eskaintza apala duten ikasketa batzuk: Arte grafikoak, Kimika, Osasuna, Ileapainketa eta Estetika, Irudigintza eta Soinugintza, edo Administrazioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 33. orr.


soinujoile ik soinujole.

soinujole (200 agerraldi, 18 liburu eta 44 artikulutan; orobat soinujoile g.er.) iz soinu-jotzailea.

Soinujolea naiz, nire aita bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Bizkaiko trikitixa Gipuzkoan sartu zuten bi soinujoleak Lasturren.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 12. orr.

Trikitilarien artean, hala-moduzko asko zebilen, errepertorio motzeko soinujole kaxkar bat baino gehiago.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.

Gaurkoen aldean, soinujole zaharrek gehiago jotzen zuten ilara bakarrarekin, eta hauspoari ere, gehiago eragiten zitzaion.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.

Hala ageri da gerra aurreko soinujolea, bakarrik batzuetan, panderoarekin besteetan, beste soinujole batzuekin askotan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.

Digitalizazioa, ordura arteko soinujoleena zuen, bi atzamarrekin dena, atz lodia atzean gordeta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 78. orr.

Soinujole bat behar dugu ezteietarako, eta zuri esatea pentsatu nuen aurrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Bazkalondoren agertuko da soinujolea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 71. orr.

Galesko zaldiak hazten zituen etxalde baten jabe zen, soinujole trebea eta emakumezale amorratua.  Berria - Mundua   2004-06-19


soinujotzaile ik soinu 13.

soinujotze ik soinu 14.

soinuka adlag

Silabak soinuka iragan ziren, bigarrena lehenaren ondotik, hirugarrena bigarrenaren atzetik eta horrela hurrenez hurren, azkena besteen ondotik eta azkenaren hurren isiltasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.


soinulari 1 iz soinu-jotzailea.

Buenos Airesera alde egitean, osaba batek, Bizkaiko soinulari txapeldun izan zanak, soinua hemen itzi eban eta harexegaz joaten ei zan ardi zain.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.

Soinulari bakotxak bere jestu berezia dauka.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.

Euzko Gudariak kantatzeari ekin zioten, Andoni Olabe soinulari zutela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Teodoro Etxeberri izeneko soinulari edo akordeonixta izana pausatu zauku, bere sort etxean sartzean.  Herria   2001-05-31

2 musika-jotzailea.

Farfailez jantzitako eta itxura tristeko bi soinulari ari dira arrabita eta panderoa jotzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Azkenean, noizbait, soinulariak igan ziren taula gainerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Musika eta dantza nahasiz, orotara 100 dantzari, soinulari eta antzerkilari biltzen ditu lan horrek.  Berria - Kultura   2006-02-24

Dorre handi batean soinua joarazten zuen sekulan soinulariak agerrarazi gabe eta zion Jainkoaren aingeruak zirela musikaren jotzen ari.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Karrika ondoko auzoetan gaindi soinulari eta dantzari batzuk egiten dute itzulia, auzo horier.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

"Ttanbur eta attabalak" maite zituzten bestaberrietako aitzindari, soinulari edo apez nahiz apezpiku batzuk, gure beste herritar iheslari, gudari ala desertur frango ere nazkatu eta nardatu zituzten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan)

IAZAR Baionako soinulari taldea (piano, eskusoinu, kobrezko tresna, kantu eta perkusioak: euskal, afrikano eta jazz musika).  Herria   2005-02-03

4 (izenondo gisa) soinua ateratzen duena.

Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,1

Narrastia hila zen baina ezpal soinularien oiharrak entzuten zituen, hezur karkarekin nahas.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dantzari eta soinulari (6); gure patronajeko soinulari (3); kantari eta soinulari (5); soinulari eta dantzari (4); soinulari eta kantari (4); soinulari eta kantariek (6); soinulari gazte (3); soinulari taldea (4); soinulari taldeak (5)

gure soinulariak (5); herri soinulariak (4); soinulariak karriketan (3); soinulariak trenpu gaitzean (3)

soinulariek alaiturik (9)

erdizka taldeko soinulariekin (3); mendi soinulariekin (3)


soinularitza iz soinulariaren jarduna edo lanbidea.

Berari eskerrak, batez be, jakin dot Rufo nortasun bildurgarriko gizona zala; bere lanbide nagusi bietan, errementaritzan zein soinularitzan, urgulu profesional totalekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.


soinuratu, soinura(tu), soinuratzen du ad musikatu.

Dio, Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.


soinutegi iz eskusoinu fabrika.

Soinutegi hau 1922an sortua dela kontuan hartzen baldin badugu, segurutik esan genezake ordurako aski zabaldua zegoela musikatresna madarikatua gure artean, parke oso bat zegoela.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 15. orr.


soinutsik adlag biluzik.

Lauaxetak esan zidan ohitua zegoela jendea "ia soinutsik" ikusten hondartzetan, baina nire iritziz ez zen oso lasai sentitu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 137. orr.


soinutsu izond soinu handikoa.

Keinu dotore edo mot soinutsu baten bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Putrek mendin, ez udaletxen! lelopean protesta soinutsua antolatu dute bihar gauerdirako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

OAKAn bildutakoek gora egin zuten lehenengoz (31-33), Erdoganek zale soinutsuak isiltzea erabaki zuen arte.  Berria - Kirola   2006-04-13


soinutxo iz soinu laburra.

Bateria artifizialak eta aurrez grabatutako soinutxoak uztartuz.  Berria - Kultura   2006-04-06

Ez da gauza bera egur bati kolpetxo bat ematea edo kolpe baten bidez 30 metrotara soinutxo bat sortzea.  Berria - Kultura   2006-04-06


soja 1 iz landare lekaduna, jatorriz Asiakoa, babarrunaren antzeko fruitu jateko onak ematen dituena (Glicine max).

Erresuma horrek soja ainitz saltzen du kanporat.  Herria   2005-12-29

Esnekiak jende askorentzat jangarri ez izaki (esnearen laktosa digeritzeko laktasa entzimarik pertsona gehienek helduaroan mantendu ez dute-eta), proteina-iturritzat, sojaren kontsumoa biderkatu egingo da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

WWFk dio sojak txandakako laborantza egiteko aukera eskaintzen duela.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Sojaren gerra abiatu dute nekazariek eta ekologistek.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Ari gira ere soja errea sukrez estalirik haurrer emaiten eta biziki maite dute hori.  Herria   2002-11-21

Duela hiru urte Argentinak izan zuen krisia gainditu zuen, neurri batean, soja transgenikoaren uzta oso handia izan zuelako.  Berria - Harian   2005-03-23

Soja, alfalfa, gari eta abarren haziak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Brasilen 1994. urtean 10 milioi hektarea erabiltzen ziren sojarako, eta 2004an 21 milioi hektarea.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Elikagai funtzional, "probiotiko" edo "nutrizeutikoen" [...] kontsumoa hasia da dagoeneko hedatzen (jogurt eta esnekiak, oro har, zukuak, sojazko elikagaiak, gatzak, ogi eta opilak...) gure artean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Irizpide horiek Sojaren Ekoizpen Iraunkorrari buruzko Nazioarteko Mahai-inguruan aurkeztuko dituzte, 2005. urteko martxoaren 11-12 egunetan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dugu uste gantzen kontsumo handia egiten duten herrialdeetan ekilore, soja eta koltza olioek oliba olioa zeharo baztertuko dutenik denboralditxo batean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 36. orr.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Soja alearen ekoizpen iraunkorrerako irizpideak zehazten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Hala da bai, soja bihia saltzen duela kanpo herrietarat.  Herria   2005-02-03

Elikagai "etnikoak" biderkatu egingo dira, oraingo joerari jarraiki (wok-ekoak, paprika, pizza, tabulé, soja-saltsa...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.

Txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun, edo arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Zetazko zuntzak eta soja-ogia egin nahi du, eta baita gazta ekologikoa ere.  Berria - Kultura   2006-02-23

Bertan genetikoki aldatutako soja pentsua eta olioa ekoizten dela salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Soja eskaerak nabarmen egin du gora azken urteotan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Hego Amerikan soja soroen zabalkuntza gelditzeko asmoz.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Cargill, Bunge eta ADM konpainien esku dago soja ekoizpenaren finantzaketaren %60.  Berria - Gaiak   2006-04-09

2020. urterako soja laborantzak 22 milioi hektarea baso eta sabana suntsituko ditu Hego Amerikan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soja ekoizleek (3); soja laborantzak (6); soja landatzeko (4); soja transgenikoa (8)


sojadun izlag soja daukana.

Sojadun elikagaiak sarri hartuta, umetokiko minbizia izateko arriskua murrizten dela ondorioztatu du Txinako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-05-30

Bost urte iraun duen ikerketa batean, arto anzilatu eta sojadun jangai osagailu horiek jateko ordez, pentzean alarazi izan diren behi batzu hamabost hazkuntza tokitan jarraikiak izan omen dira.  Herria   2004-01-01


soka (1470 agerraldi, 196 liburu eta 218 artikulutan) 1 iz elkarrekin bihurtzen diren ezpartzu edo kalamuzko hari multzoa. ik korda.

Larrua, zerrenda fin-finetan moztu zuen Hassanek, eta muturrez mutur lotu zituen, gero, soka bat egiteko haiekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

Sokaren goiko muturrera heldu denean, [...].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Kaxa soka haiekin lotu behar nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 390. orr.

Oihalez estali eta soka batez lotu pakete bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.

Orthezeko harresietatik beheiti lerratu nintzen bi egun geroago, soka baten laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Gerrikoa kendu eta soka jarri zuen gerrian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Biluzik eta soka bat lepotik zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 677. orr.

Baleztaren soka bezain teinkaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Ikus zitekeen masten zutasuna, oihalen zuritasuna eta soken nabardura, soken txirikorda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin.      - 0. orr.

Guk jolas egiten genuen munstroarekin, mendean hartzen genuen, orain seko geldiaraziz, orain soka emanez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Soka ematen zutenek markatzen zuten saltarien erritmoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Soka batetik zintzilik urkaturik ikusi nuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Arropa zabaltzeko soka bi zurtoinen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Eskuaz gorbata laxatuko zuen urkatuak soka laxatuko lukeen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

Soka bat askatu zuen leihotik kalera, eta ikusi zuen hogeita hamar oin zeudela, hor nonbait.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Nik eutsiko zioat sokari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Uraren sokari tiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Sansonek, ordea, eten egin zituen sokak, iztupa-haria sutara inguratzean eteten den bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Aska ezak pixka bat soka, eteteko zorian zagok eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Belar ondua estekatzen duen soka.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Itsasoak irentsi aurretik soka eskatzen duenean bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.

Klabijak zorroztea, sokak txirikordatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

Bati erasotzen diotelarik, biek eginen dute aurre; hiru hariko soka etetea gaitz.  Elizen arteko biblia   Koh 4,12

Nora lotzen erabilitako soka ukalondoaren eta ukabilaren artean jiraka biltzen ari zela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

Lixiba egiten dute, arropa lehortzen jartzen dute soketatik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Soketan zabaldurik zeuden arropei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Huraxe nire agurra ring gaineko hamabi sokei.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 64. orr.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Bere txanodun beroki beltza zeraman, zurezko eta sokazko lokarri eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ez da soka, listaria baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lasterka aldendu zen, eta soka luze batekin agertu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Soka lodiz egindako sarea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Goiko poleatik, tiratzeko soka nagusia pasatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Goitik soka sendoa luzatu zieten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan soka finez lotuta daudela iruditzen zaio sarri.  Berria - Kultura   2004-11-07

Soka finkoak guk paratu ditugu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.

Soka elastiko bati lotutako hondartza-pilota horien antzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Hurrengo egunean soka gakodun bat hartu eta zuhaitzetan goiti ibiliko ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Zilborreste baten gisara, soka gotorrak lotu ninduen haiekin nire haur denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Abere horiek hamarnaka zeuden jarriak, bi soka paralelotan loturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Supermerkatuetan erabiltzen diren plastikozko sokak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsasoko haize umelen soka-sare estu itxia hasten da noizbait ere xaretzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

Azkenean, soka-zurubia!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Soka-zatia emakume saminduaren gainean ipini bezain laster, mina desagertu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Plazako iturriaren ondotik pasatzean, uretara bota zuen gainerako soka puska.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Luca bere denbora guztian sekula pakete bat egin gabea bazen ere, amak eskuan paper mordo bat eta soka-mataza bat jartzen zizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.

Beste batek botatako soka muturra hartu eta lotu egin zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

ik sokamutur.

Aitak soka-lantegikoa baino hobeto ordaindutako lan bat aurkitu zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Urkatuaren etxean ez da soka-solasik izaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdinak zituen zapatak eta urdinak zapata-sokak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Kartzelako leihotik behera izara soka zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,28

Askatutako txanelak, hondoratutako ontziak, kortxo-soka atalak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Aingeruek ere tronpetak utzi zituzten, eta kanpanjoleak kanpai soka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Lemaren ondoko zirga lodi bati eragiten zion, zeinak bela-soka guztien gida-lana egiten baitzuen, belak lasaitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Zaldiaren aho-sokak eskuetara eman zizkidan, haietatik tiraka atera gintezen kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gauza zen Coppolaren iturriak bezalako gai erudito bati buruz haur-soka jostari bat balitz bezain modu naturalean jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Borreroaren itzalak, badaezpada, urka-soka bat eramaten du beti aldean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

5 (neurriekin)

Guztira, kalkulatu dugunez, seiehun metro soka paratu dugu kanpamendu nagusitik bigarrenera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

6 irud/hed

Gelatinazko soka bat da muskulu normal bat: zuntz fin andana bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Kontakizun bakoitzean badago beti, hori hala da, benetako erreferentziaren bat, errealitatearekin lotzen duen soka bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Nafarroako Gobernuak lotu gabe ditu oraindik hainbat soka mutur: ezagutzeko falta diren epaiak; segurtasunaren auzia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 186. orr.

Gazteoi zegokigula borroka egitea Alemaniaren etorkizuna soka motzez estutu nahi zutenen espiritu herdoildua salatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

R. Koselleck-ek erakutsi du, nola pentsaera nazistan, konkretuki Hitler-en testuetan beretan, soka biak, biologikoa eta historiko-filosofikoa, arrazoi bakarrean kiribiltzen diren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Aitortu nion pintura hark, literatura hark zehatzago [...] nire soka morbosoren bat ukitzen zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

7 elkarri nolabait loturik dauden gauzen multzoa.

Goseak jotako jendeak, enplegatu apalek, sukarrez dardarka zeuden emakumeek soka luzea osatzen zuten txandaren zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Goitik eta kanpotik [...] dator aurreneko ezpata zorrotza, eta debekua, eraztuna, zigorra eta gainerako soka lodia.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Irain-soka luzea jaurti zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Ez urte solte batean, urte soka luze batez baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Sanjuanak ezkero, ordea, etengabeko festa-soka dago aukeran.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Ekaitz bateko trumoi-soka danbartsuari, tinbalada itzel bat bailitzan, Jaunaren mintzoa deitzen dio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

8 musika-tresnetan, haria. ik korda 5.

Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

Pianoari sokak kendu eta soken ordez gomak jarri.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Hatzekin [harparen] sokei eragin, eta sentiberatasun handiko pieza bati ekin zion ahots ezti mela batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

Irribarre egin du gitarraren sokak oroitarazi dizkiodanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Zazpi sokako banjo txiki zaharra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna [...] pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Robin jaunak ez du kantatzen, baina aparteko musikaria dugu sokako instrumentuetan.  Berria - Kultura   2004-07-30

Haren hatzak kateatuta gelditzen ziren biolinaren heldulekuko soketan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Arkua ekarri zuen soken gainera eta jotzen hasi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Gorputza teink zuen biolin-soka baten antzo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.

Sokak lan fina egin zuen, zuzendariaren erritmo nekezari egoki jarraituz.  Berria - Kultura   2004-12-01

Soka grabeak (kontrabaxu eta txeloak) apartak eta metal taldea indartsua.  Berria - Kultura   2004-01-24

«Ezohiko soka hirukote» batekin ariko da Xabier Erkizia.  Berria - Kultura   2004-10-21

Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Musika-tresnak sortzen zuen melodia eta soka-zur durundi nahasian kontzentratzen zuen belarria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

9 sokako (-en atziakiaren eskuinean) –en segiziokoa.

Halako areriotasuna, Ohandok eta haren sokako jauntxoek ederki baliatua, Katxoren lagunek proposaturiko partida batean bukatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Gainera, bere alderdian ere baziren ybarratarren sokako batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 41. orr.

Kartelak inprimarazi eta kantoi guztietan jarraraziko ditut, berak eta haren sokako guztiek ikus ditzaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Ez ahaztu gainerakoak errege katolikoen sokakoak izanen direla.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

Erabat burutik nahastu zen, ustez bere sokakoa zen alderdi horrek zeraman politika atzerakoiaz jabetuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

· Erkidegoko legebiltzar autonomikoko parlamentari mutuetariko bat hemen, pare bat poesi libururen autoeditorea hor, sokakoa ez izan eta administrazioaren laguntza faltaz lantegia itxi berria zuen enpresari tikia han.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

10 aho soka aho korda.

Glotisa, bi gihar paraleloz -hau da, bi aho sokaz- osatua dagoena, iriki edo itxi egiten da sokak urrundu edo hurbildu ahala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

11 soka bilur urka-bilurra.

Borreroak merkatariari soka bilurra lepoan ezarri zionean, ahots bat nabarmendu zen jendetzaren zalapartaren erdian: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Atzera agindu zion borreroari soka bilurra lepoz aldatzeko eta benetako hiltzailea urkatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Soka bilurretik pasatu eta zezenaren lepoari lotuko zioten beste muturra.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

12 soka-dantza ik sokadantza.
13 soka eman hitz eragin, hizpidea eman.

Solasbidea emateari, gure etxean, "soka ematea" esaten zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.

Ez duzu sokarik ematen, ez duzu deus kontatzen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.

14 soka koarteto soka kaukotea.

Transilvan Koartetoa, Errumaniako soka koarteto bat, ariko da gaur Gasteizen, Vital Kutxako Astearte Musikaletako kontzertuen barruan.  Berria - Kultura   2006-01-31

Mendebaldeko musika sofistikatuena soka koartetoena da nire ustez.  Berria - Kultura   2006-01-27

15 soka laukote

Beethovenen Harpak izeneko soka laukotea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.

Denis haraino joan baitzen Alouette izeneko soka-laukotearekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Soka laukote batek musika jotzeari uzten zionean, arrapaladan esertzen ziren denak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Bi abestitan orkestrazioa sartu dute, «soka laukote bat».  Berria - Kultura   2006-04-29

16 soka luzea ekarri

Dusselekin izandako hutsaren hurrengo kontu hark soka luzea ekarri du atzetik, eta bere erruagatik dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Zaldibian aurkitutako gorpuek soka luzea ekarriko dute.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 192. orr.

Soka luzea ekar baitzezakeen ene laguna Lohizuneko Donibanen ezagutu nuela argitzeak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 40. orr.

Samaniegoren Alegiek garai hartan, berritasuna ekarri zuten bertsoz idatzitako kontakizun ziren aldetik, baina atzetik tradizioaren soka luzea zekarten.  Berria - Kultura   2004-05-29

Konpartsei inauterietako jaitsiera galarazteak, baina, soka luzea ekarri du, eta Bilboko Aste Nagusian zer gertatuko den da orain hizpide.· Ez urte solte batean, urte soka luze batez baino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

· Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Soka luzeko afera da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

17 soka-salto ik sokasalto.
17a soka-tirari ik tirari 2.
18 soken kontra (boxeoan)

Hamahirugarren asaltora Cassius Clay erdidantzan irten zen berriro, eta kolpe ugari eman zuen, harik eta ostera ere soken kontra errefuxiatu behar izan zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

19 irud/hed egoera larri-larrian.

Soken kontra nengoen, ezin nuen gehiago lukainka puska harekin. Halakoxea zen bera, soken kontra harrapatzen bazenuen noizbait, edo kontraesana aurpegiratzen bazenion, zezen bihurtuta oldartuko zitzaizun.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Norbaitek borroka egin behar din soken kontra daudenen alde.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabilitako soka (4); gaitzeko soka luzea (3); gerriko soka (18); lepoan soka (6); lotutako soka (3); neskatxen soka dantza (3)

soka askatu (4); soka bat eten (5); soka bat hartu (4); soka bat lotu (3); soka batekin lotuta (4); soka baten gainean (3); soka batetik dilindan (3); soka batetik zintzilik (6); soka batez lotu (3); soka bereko (3); soka berriak (4); soka bihurrituen (3); soka bilurra (4); soka dantza (8)

soka eguna (3); soka elastiko (3); soka eskuan (4); soka eten (5); soka finez (3); soka finez lotuta (3); soka finko (3); soka gainean (4)

soka lepoan (5); soka lepotik (3); soka lodi (8); soka lodi batez (3); soka lotu (4); soka luze (13); soka luzea (35); soka luzea ekarri (6); soka luzeagoa (5); soka luzeak (3); soka luzeko (3); soka mehe (7); soka mehe batez (4); soka motz (3); soka moztu (4); soka mutur (8); soka muturra (5)

soka puska (4); soka saltoan (4); soka sendoa (4); soka tira (54); soka tirako (6); soka tiran (9); soka tirari (3)

soka zati (3)

urka soka (3)

sokak askatu (7); sokak hautsi (3); sokak moztu (3)

aritu ziren sokan (5)

sokaren mutur (3)

sokari heldu (3); sokari tira (8); sokari tiraka (8)

aho sokatik (3); sokatik dilindan (6); sokatik helduta (4); sokatik tira (5); sokatik tiraka (14); sokatik zintzilik (6)

sokaz lotu (5); sokaz lotua (3); sokaz loturik (5); sokaz lotuta (6)

aho soken (3); soken artean (5); soken gainera (3); soken kontra (9)

soketan goiti (4)

soketatik zintzilik (5)


sokaburu iz sokaren muturra.

Eskatu zuen sokaburu gakoduna, eseki zuen gakoa adarretik, laxatu genuen guk soka luze hura... eta sokak zuloan beheiti egiten zuela, bele bat jalgi zen bertatik karranka. jaitsi zen toreatzailea zalditik, lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Zeren zinez baitira elkarren kontrakoak diruditen grinak -nola zoriona eta zorigaitza, hala ausartzia eta beldurra, eta bertze anitz sentimendu- soka bereko sokaburuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.


sokadantza (orobat soka-dantza; Euskaltzaindiaren Hiztegian sokasalto agertzen da) 1 iz aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek banan-banan egiten dutena.

Lehenean gozatuko dira gorteko dantza ospetsuak: Lekeitioko andreen soka dantza, Kaixarranka, baiones Panperruka, zinta dantza...  Herria   2005-03-03

Orduan zaiku agertu, bizi bizia, lehengo moduan, gure arbasoek herriko plazan eta karriketan dantzatzen zuten sokadantza.  Herria   2005-06-30

Soka dantza egiten zuten eta neskak orduan ateratzen zituzten, ligatzeko formula zen.  Berria - Kultura   2004-01-31

2 irud/hed

Haizea azkartu zen, eta haien buru gainean, hodeiak soka-dantzan zebiltzan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.


sokadun 1 iz belaontzi batean, soken ardura duen marinela.

Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

• 2 izond sokak dituena.

Mandinka etniako partaide beltz batek, kora deritzan tresna sokaduna lagun, Gambiako aire beroz eta bukolikoz bete zuen areto osoa bere hizkuntzan kantatzen hasi bezain laster.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.

• 3 izlag sokako.

Gitarra jolerik ezean, bi sokadun baxua jotzen du Mark Sandman liderrak eta saxojole nahiz bateria batez osatzen da taldea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.


sokagile iz sokak egiten dituen langilea.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.


sokagin iz sokagilea.

Arrantzuan jarduna zenez, arrantzale, eta arrain-saltzailek hartu dute zaindaritzat eta sokagin eta soka-dendetako langileek eskatu diote bere itzala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.


sokaje iz belaontzietan, soken multzoa.

Efektu berezia egiten zuen gainera zure senarra zebilen ontziak, gogoan daukat bai, masta biak eta sokaje guztia biluzik, Karmengo Amaren festetarako bezala apainduak zeuden baforeen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.


sokaka adlag sokaz saka.

Haize-bolada bakoitzak laino eta hodeiak, aleka edo sokaka, fronte eta frontexkatan artaldeka pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.


sokalagun iz eskaladetan, soka berari lotua doan laguna.

1992an Annapurnan istripu larria izan zuen Pierre Beghin sokalagunarekin.  Berria - Kirola   2006-01-31


sokamutur iz herri jaietan lepoan soka luze samar bat loturik duen idiskoaren inguruan egiten den jolasa.

Sokamuturrean lasterka egiteko zain zeuden gautxori batzuk.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Sokamuturrerako bilurra kokatzen zuten puntuaren pareraino.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 113. orr.

Danborrada ez da ateratzen, sokamuturraren debekuarengatik protesta egiteko.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sokamuturrerako bilurra (3)


sokaratu, sokara(tu), sokaratzen du ad sokatiran parte hartu.

Lau tiralari aritu sokaratu zituen, eta tiraldi guztiak irabazi zituzten bi pisuetan.  Berria - Kirola   2004-05-29

Laukizkoek txapela irabazi nahi dute eta A taldean sokaratuko dute talderik indartsuena.  Berria - Kirola   2004-11-14

Pisurik txikienean zailtasunak izan ohi dira pisuan sartzeko, baina abadiñarrek talde batekin jardungo dute eta Edu Mendizabal entrenatzailea laukorik indartsuena sokaratzeko aukeran izango da.  Berria - Kirola   2004-12-17

Gainera, Gaztedik 680 kilokoan ere sokaratuko du talde bat.  Berria - Kirola   2004-06-04


sokasalto (orobat soka-salto; Euskaltzaindiaren Hiztegian sokasalto agertzen da) 1 iz bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretak heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana.

Sokasaltora lotu nahi zuenak "bekatu!" erantzuten zuen, eta sokaren erdian hasten zen, jauzi bakoitzeko "bekatu!" esaka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Norak sokasaltoko neska-koskorrak ezagutu zituen jende artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Neska-koskorrek sokasaltoari ekin zioten berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

2 sokasaltoan adlag ik sokasaltoka.

Sokasaltoan ibiltzeko soka batez lagundurik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

-Zergatik egiten duzu korrika, Ellie? -galdetu zuen Gloria Draytonek sokasaltoan Norelandarren etxearen aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Urkamenditik gertu, neska-koskor talde bat ari zen sokasaltoan. Agur-ekitaldia, denek sokasaltoan burutzen dutena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.


sokasaltoka adlag sokasaltoan.

Gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak, ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak, panpinak eta sokasaltoka aritzeko sokak, gau-soinekoak eta ile-orratzak, kizkurgailuak eta aurpegirako kremak eta ezin konta ahala oinetako, elemeniaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.


sokategi iz soka biltegia.

Eta horra hor zergatik instalatu zen, 1812an uste dut, ontziolan dagoen sokategi handia, nik hainbeste mesprezatu nuena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

-Jakin ezazu, jauna -erantzun nion arranditsu-, gorroto berezia diedala gauza luze, bikain eta kordelez trazatuei, eta berrehun legoa eginen nituzkeela sokategi baten ez ikusteagatik!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 114. orr.

Arras ongi daki sokategi bat dagoela hemen, berrehun legoa eginak dituenean haren ikusteko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.


sokateri iz belaontzi batean, soken multzoa.

Mendebaldeko Kristandadean, atlantiar itsasertzeko herriek ozeanoan ibiltzeko ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean, hiru masta eta sokateriaz hornitua, lehenengo latindar haize-oihalak eta gero txopatik brankara oihalak zituena, portura sartu gabe itsasoan hilabeteak emateko gai zelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.


sokatira (orobat soka-tira g.er.) 1 iz sokaren alde banatan jarririk, bi taldek, bakoitzak bere alderantz tiraka, bestea bere alderdira erakartzean datzan herri kirola.

Probak: Harri jasotzea, ingudea, lasto-altxatzea, dantza bikoteka, jende probak, lokotxak, txingak, zaku lasterketa, toka, trontza eta sokatira.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gu serio ari gara pentsatzen sokatira uztea; ez du merezi.  Berria - Kirola   2004-02-17

Sokatirak duen hobetzeko gauzen artean saioen murriztea da, eta, ikusgarriago bilakatzea.  Berria - Kirola   2006-03-14

Herri kirolek laguntza eskasa dutela esan du, eta sokatirak are eta gutxiago.  Berria - Kirola   2004-11-30

Sokatiraz gain, herri kirolen zabalkundean dihardute Arrizkuzubikoek ikastetxe, kirol, jai eta kultur erakundeekin elkarlanean.  Berria - Kirola   2006-02-23

Euskal sokatirak TWIFen egon behar du.  Berria - Kirola   2004-02-18

Bost urte egin ditu sokatiran, 18 urterekin hasita.  Berria - Kirola   2004-05-25

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lauko sokatiran sei talde ariko dira gizonezkoetan eta bi emakumezkoetan.  Berria - Kirola   2006-04-01

11 eta 16 urteko gazteak ariko dira proba konbinatuan eta sokatiran.  Berria - Kirola   2004-03-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horixe gertatzen da, hain zuzen ere, Ezpeletako (Lapurdi) Ñapurrak sokatira taldearekin.  Berria - Kirola   2006-01-27

Sokatira txapelketako saioa jokatuko da,gaur, Gatikan.  Berria - Kirola   2004-01-24

Sokatira sasoia larunbatean hasiko da, eta horretan ere badute irizpideak batzeko beharra, batez ere, faltetan.  Berria - Kirola   2004-11-03

Sokatira federaziorik ez dago Euskal Herrian eta ezta Espainian ere.  Berria - Kirola   2004-01-27

3 irud/hed

Sokatira politikoa hasi da.  Berria - Harian   2005-07-27

Errepide horren aldekoen eta aurkakoen arteko sokatira galdu du Bidaxuneko politikariak. Gailurrera jo, ez jo duda-muda horretan edo sokatira horretan zuk gorantz esaten omen zenuen behintzat  Berria - Harian   2006-02-23

4 sokatiran adlag

Beti izan dut sokatiran aritzeko gogoa.  Berria - Kirola   2004-01-13

Hirurok aritzen gara sokatiran, lasto-altxatzen eta zaku-eramate lasterketan.  Berria - Kirola   2006-01-27

Bizkaitarrak bi kiroletan gailendu ziren: sokatiran eta lokotx-biltzen.  Berria - Kirola   2004-08-21

Sokatiran aritu dira bi aldeak, baina irabazle argirik gabe amaitu da lehia.  Berria - Kirola   2004-03-18

5 irud/hed

CPE atzera bota edo ez, sokatiran dabiltza ikasleak eta gobernua.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Etxea eta Lurra: uztarrian ala sokatiran?  Herria   2005-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sokatira pisu (3); sokatira taldeak (3); sokatira txapelketa (3); sokatira txapelketako (5)

konbinatuan eta sokatiran (3); sokatiran ariko dira (3)


sokatiralari iz sokatiran aritzen den pertsona. ik tiralari.

Gaurtik aurrera atsedenaldirik gabe jardungo dute goma gaineko sokatiralariek, Euskal herriko Txapelketa hasiko baita.  Berria - Kirola   2004-01-10


sokatxo iz soka txikia.

Lepoaren bueltan, sokatxo beltz bat, eta, handik zintzilik, zilarrezko lauburu bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Eta fardelaren inguruko sokatxoak korapilo gaitza zeukan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 15. orr.

Sedazko sokatxo bati eraginez, txilina jo zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 521. orr.

Gida bezala erabiltzen zuen sokatxoak ez zuen deustako balio erdi zoraturiko zaldi haiengan. erraz ere erraza izango zitzaidan, segurua kendu, sokatxotik tira egin, eta behingoan amaitzea, beretariko batzuk aurretik eramanez, baina ez nuen izan adorerik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.


sokatzar iz adkor soka luze eta lodia.

Hala eta guztiz, kontakizun bakoitzean badago beti, hori hala da, benetako erreferentziaren bat, errealitatearekin lotzen duen soka bat: itsasontziak lotzeko sokatzarra bezalaxe ziba dantzarazteko listari mehea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.


sokil iz lur zati trinkoa.

Harrituta gelditu ziren hanka haien ederra eta zuria ikusi zutenean; ezagun zuten, ez zirela sokil-gainean harean edo idien atzetik arituak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Sokil emankorrak goldatuz eta lur zorua zehatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Polita izango litzateke, kondetzar edo handizki horietakoren batekin ezkondu nire alaba, eta hark, gogoak emandakoan, bilaukume eta sokil-jole baten, gorulexar baten alaba gisa goitik behera bedeinkatzea!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.


sokor ik zokor.

sokorri 1 iz ipar laguntza. ik sorospen.

Nehori ez nuen ene mina aipatzen ahal, sokorri zerbaiten menturan edo hola, ene bihotzeko segeretu gordeena ez salatzekotan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Hastean ontsasko lagundu ninduen, gisa guzietara, bereziki erliosionearen sokorria ekarriz, oliadura barne, ene lehen eritasun hartan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

Egun bakoitz ehun bat lagun gehiago Ospitaleko lehen sokorrietan, beste hainbeste San Andres auzoan idekia zen sokorri gunean.  Herria   2002-08-08

Behar-beharrezkoa nuen sokorri salbagarria ekarriko zidan adiskiderik ba ote neukan?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 119. orr.

Ondoan badago ur sorgi bat freskoa, horgo ibiltarien sokorri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Bazuten holako sokorri bero baten beharra, lau hilabete ilun eta latz horietarik landa...! orai urte berrian sartuak gira, izan dadila esperantzazko urte zoriontsua denentzat, bakea galdatuz eta ezindueri sokorria.  Herria   2004-12-30

Gure xokoan pobrezia handituz doa, berrikitan Sokorri Katolikoak agertarazi duenaren arabera.  Herria   2003-12-04

Euskal Herrian ere talde bat muntatu da, "Humani-Terre" izenekoa, elkarte andana bat bere baitan biltzen duena, Afrikakolore, Amnesty International, Attac, Emmaüs, Euskadi-Senegal, CCFD, Sokorri Katolikoa, Piztu, Askapena eta bertze.  Herria   2003-11-13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa )

Xiberoko sokorri zentroaren estrena.  Herria   2003-04-17

Frangotan aipatu izan bada kontzentrazio zelaietako anaitasuna, onartu behar da ere hurko lagunarentzat bizimodu satsuenetaz kapable dela gizona, sokorri errefusatze, lapurtze, bortizkeria, borroka, hiltze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Izu laborriak eta etsipenak hartaratua, biziaren ertzei eutsi zien, eta hamaika anpulu eragin zizkion, hamaika sokorri-dei oihukarazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Iduritu zitzaidan norbaiten sokorri behar handitan zegoela eta ni nintzela sokorri hori ematen ahalko ziona.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 98. orr.

Merteuil jaunaren eritasunak zeregin hain eztiak eten zituen; hirira behar izan nintzaion jarraiki, sokorri galdez zetorren eta.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sokorri katolikoa (6); sokorri katolikoak (5); sokorri katolikoko (3); sokorri zerbaiten (3)


sokorrigune (corpusean sokorri gune soilik) iz laguntza emateko gunea.

Egun bakoitz ehun bat lagun gehiago Ospitaleko lehen sokorrietan, beste hainbeste San Andres auzoan idekia zen sokorri gunean.  Herria   2002-08-08


sokorritu, sokorri(tu), sokorritzen du ad ipar laguntza eman. ik sorotsi.

Aterbe gabe eta hazkurri eskasean diren 45 lagun sokorrituko dituzte arats guziez heldu den astelehenetik haste, "Table du soir" elkartean bilduak diren laguntzaileek.  Herria   2001-11-08

Errusia guzia harritu dela eta zernahi odol emaile presentatu direla atentadu hortan berean izan diren 113 kolpatuen eta beste holakoen sokorritzeko beren ahalen arabera.  Herria   2004-02-12

Ondarrean, zernahi bagenuen, eta aise eta gogotik besteen laguntzera, bereziki apez italianoen sokorritzera joaiten ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Edozoin sasoinez, gau ala egun, aroa arrunt hitsa izanikan ere, denak utzirik badoatzi itsasoan laguntza beharretan direnen sokorritzerat.  Herria   2005-09-08

Mendez mende, fraile elkarte zenbaitek ospitaleak eta elizak eraiki zituzten, han hemenka bide luze horien bazterrean, bide frango baitzen, beren eginbidea zutela beilarien sokorritzea, bertzerik ez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.

Bere amarekin elgar sokorrituz goxo goxoa bizi ziren.  Herria   2004-03-11


sokorritzaile (orobat sokorrizale g.er ) 1 iz ipar laguntza emailea. ik sorosle.

Istripua itsusia izan zela agertu zidan Fanchek, uhinen indarragatik, sokorritzaileak harkaitzetara ezin aski goiz hurbilduz geratu zirela hutsal eta aldion ez zela hegietan Arrosa Héréren trakako emazte zainartik suertatu marinelen salbatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Sokorritzaileetan, bi suhiltzaile gazte zauritu dira.  Herria   2005-06-23

Han berean zendu da, sokorritzaileek ez zezaketelarik deusik egin.  Herria   2004-07-01

Behardunen sokorritzaile den elkarte hunek abiatuko du bere urteko diru biltzea.  Herria   2005-10-06

2 (izenondo gisa)

Sei elkarte sokorritzailek buruz gaindi dute horrelako jokabideaz.  Herria   2005-12-08

3 (hitz elkartuetan)

Sokorritzaile ikasketa batzu antolatuak izanen dira Ortzaizen helduden otsailean.  Herria   2001-01-18


sokorrizale ik sokorritzaile.

sokorro1 interj laguntza!

-Sokorro, sokorro, belar artean nago, sokorro!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 65. orr.

Tatarrez heltzen ari zela balkoi horretara, Matiasengana, "sokorro" esanez, edo "ai, ai" esanez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.


sokorro2 laguntza. ik sokorri.

Beheko solairuko aitonak, petxuan mina sortu zaiola eta, sokorro eske ari daiteke, ordea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.


sokotar ik zokotar.

sokrateszale izond Sokratesen zalea dena.

Nik Aristoteles nian gogoko, hainbat eta hainbat idazlan utzia bere atzean; hi, berriz, Sokrateszale amorratua hintzen, eta haren idazlan bat bera ere ez duk iritsi gugana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.


sokratiko 1 izond Sokratesena, Sokratesi dagokiona.

Heroi homerikoaren nortasunarekin lotzen den zentzu agonikoa ez da kabitzen agonismo sokratikoaren baitan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Behar-beharrezko da gehiegikeria sokratikoa, arrazoizkoa, kulturalista bere neurritan ipintzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Homerok ongi erakusten digu [...] botereak berak erabakitzen dituela -ikuspegi sokratikoaren ustez absolutuak izango diren- ongiaren eta gaizkiaren taulak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Poematxo honekin, Novalisek [...] arrazoinamendu itxuraz sokratikoa berritzen zuen, mundua ezagutzea eta nork bere burua ezagutzea eginkizun parekoak zirela, alegia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Aintzat hartu behar da batik bat zein abantaila neurrigabea daukan etikotasunaren eta Erlijioaren aurkako objekzio guztien auzia era sokratikoan behin betiko bukatzeak, hots, aurkakoaren ezjakintzaren froga argienaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Gero, ohiko metodo sokratikoaz, galdera bat: "Azalduko al dit zuetakoren batek, zer den nortasuna?".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

2 (izen gisa)

Sokratiko erretoriko guzientzako bazka gozo izanen da beti jainko hitza, eta zaplaztekoa berriz larreko belar klase lehorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 335. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Beraz, biraketa sokratiko-platonikoa ulertzeko, besterik ez bada, ezinbestekoa da Sokratesen herrikideek partekatzen zuten etika homerikoa aztertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.


sokratizatu, sokratiza(tu), sokratizatzen du ad sodomizatu.

Zuk, Saint-Ange, hurbildu zurea, horrela hobeto igurtz eta sokratiza dezadan... ipurdiz inguratuta egotea komeni da ipurdi bat izorratzen denean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 296. orr.

Eugeniri zer egin behar duen hobeto azaltzeko, Dolmancék berak sokratizatzen du Agustin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.


solairu 1 iz etxe edo eraikin bateko egitura horizontaletako bakoitza. ik estai.

Bost solairu, beheko beste pisu bat, bi soto, atikoa eta aparkalekua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Behekoaz gainera, solairu bakarra zuen etxeak, eta teilape bat goialdean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Oso fatxada luzea eta bi solairu zituen; behekoa ez zegoen kareztaturik; goiko solairua, berriz, ohiko kolore horiaz margoturik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Behe solairua eta ganbara barne, lau solairu zeuzkan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.

Errentako etxe baten goiko bi solairuetan jarri ziren bizitzen Tomekin batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Goreneko gelak beste bi solairuetakoak baino estuagoak ziren, galeriek tokia kentzen zieten eta.  Elizen arteko biblia   Ez 42,5

Solairu askotako auto-aparkaleku batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 43. orr.

Lur azpiko hiru solairu izango ditu aparkalekuak.  Berria - Kultura   2004-08-14

Bazitekeen itsasontziak behar baino bi edo hiru solairu gehiago izatea, legez kanpo eraikita.  Berria - Mundua   2006-02-04

Gogoan dut, artean haurra nintzela, bagenuela bizilagun munstro bat, hirugarren solairuan bizi zena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Ia museoaren zero solairu osoa atonduko dute dokumentazio gune berrirako.  Berria - Kultura   2004-12-18

Liburu-dendaren eta garajearen gainean, etxebizitzak hartzen zuen lehenengo solairu oso-osoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Kalera egin beharko nikek salto, baina... hiru solairu zeudek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

12. A etxebizitza hartatik solairu bereko B-ra pasatu nintzen jarraian.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Museoak lau solairu ditu, sei instalazio-mailatan banatuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Haurtzaindegi bat dauka, orain goian beste solairu bat jaso nahi liokeena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.

Mailarik gabeko arranpak dira solairu arteko bidea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Oinazpian zafirozko solairu moduko bat zuen, zerusabaia bera bezain gardena  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hotel berean hartu genuen ostatu, noski [...], baina ez solairu berean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Etxe txiki bat, solairu bakarrekoa, herrietakoak bezalakoa, bi balkoi loreontziz beteak eta beheko solairuan burdinsare bat zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Dantza-aretoa behereneko solairuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Goiko solairuan igarotzen zuen denborarik gehiena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Solairu altuenetan, zuloak ageri ziren igeltsuzko hormetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Juliok gauzainari deitu zion, hark atea zabaldu zien, eta denak igo ziren solairu nagusira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain sei erakusketa-solairu atondu dituzte, arranpen bidez lotuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beheko solairu (5); bigarren solairu (3); hirugarren solairu (4)

solairu bakarreko (10); solairu bakarreko etxe (5); solairu bakarrekoa (4); solairu bakoitzean (4); solairu bat gorago (3); solairu batetik bestera (4); solairu berean (3); solairu igo (3); solairu osoa (5); zazpigarren solairu (3)

azken solairua (3); beheko solairua (11); bigarren solairua (13); eginiko solairua bezalakoa (3); goiko solairua (6); lauzaz eginiko solairua (3); lehen solairua (7); zazpigarren solairua (3)

beheko solairuak (3)

azken solairuan (8); behe solairuan (4); beheko solairuan (75); beheko solairuan jarri (3); beheko solairuan zegoen (6); bigarren solairuan (33); bigarren solairuan bizi (3); bosgarren solairuan (4)

eraikineko lehen solairuan (3); etxeko hirugarren solairuan (3); gaineko solairuan (7); goiko solairuan (45); goiko solairuan bizi (4); gure solairuan (3); hirugarren solairuan (25); hirugarren solairuan bizi (7)

laugarren solairuan (14); lehen solairuan (25); lehenbiziko solairuan (6); lehenengo solairuan (19)

seigarren solairuan (6)

zazpigarren solairuan (5)

goiko solairuetako (3)

goiko solairuetara (4)

azken solairuko (3); behe solairuko (11); beheko solairuko (26); beheko solairuko gela (4); berrogeita laugarren solairuko (8); bi solairuko autobus (6); bi solairuko eraikin (3); bi solairuko etxe (7); bi solairuko etxea (3); bigarren solairuko (29); bigarren solairuko ate (3); bosgarren solairuko (5)

goiko solairuko (29); goiko solairuko gela (3); hiru solairuko etxe (5); hirugarren solairuko (36); hirugarren solairuko korridore (3)

laugarren solairuko (19); lehen solairuko (26); lehen solairuko gela (6); lehen solairuko leiho (4); lehenbiziko solairuko (5); lehenengo solairuko (4)

goiko solairukoak (3)

goiko solairukoek (3)

behe solairura (3); beheko solairura (14); beheko solairura jaitsi (6); bigarren solairura (12); bigarren solairura igo (5); bosgarren solairura (3); goiko solairura (32); goiko solairura eraman (3); goiko solairura igo (7); goiko solairura igotzen (4); hirugarren solairura (11); laugarren solairura (7); lehen solairura (6); lehenengo solairura (6)

bigarren solairuraino (4); hirugarren solairuraino (3); laugarren solairuraino (4); lehen solairuraino (4)

beheko solairutik (7); bigarren solairutik (7); bizi den solairutik (3); goiko solairutik (12); goiko solairutik behera (3); hirugarren solairutik (7); laugarren solairutik (3); lehen solairutik (7); lehenengo solairutik (3)


solairuarte iz bi solairu hurrrenez hurrenekori altuera-tartea kenduz egiten den solairua.

Solairuartean egon nintzen itxaroten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.


solairuka iz solairuz solairu.

Solairuka saldu zuten, beraiek egin beharrekoa egina zutela ikusi zutenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.


solapa iz papar hegala.

Dolua dakartenen usadioaren arabera, solapa urratua zeukan, eta gabardinaren barrualdea ikusten zitzaion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Obabako garai haietan enblema moduan eraman zezakeela txaketaren solapan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.

Geratuko zaio emakumea begira, itxoiten geratzen diren emakumeek duten otzantasunarekin, esku bat ateko sarrailan eta bestea paparrean, bularrak doi-doi estaltzen dizkion bataren solapak bilduz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.


solapatxo iz liburuetan, azal hegala.

Frantziar kolonia ohi honetan elite kulturalak liburuaren solapatxoan esaten zaigunez Kahina irakaslea da frantsesez idazten jarraitzen du  Berria - Kultura   2004-09-22


solarium iz eguzkia hartzeko egokituriko terraza edo gunea.

Club Marítimoko solariumean goxo-goxo daude eguzkipean Marta eta Letizia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Zuri-zuriak eta beltz-beltzak, solariumetan beltzarandurikoak eta sortzez beltzaranak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Alkandora bat erosteko aitzakian arratsalde osoa dendaz denda alferrik botatzeko, solariumetan eta hondartzetan orduak emateko gure barne-bakeari halako mesedea egingo liokeen gogoeta unearentzat astirik gabe bizi garen bitartean...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 91. orr.


solarizatu, solariza, solarizatzen da/du ad argazkiak errebelatu bitartean argitan jartzea.

Artistaren mundua zabalagoa da, eta solarizatutako argazkiz eta film baten bidez ere osatuta dago eta hondoko aretoan lau pantailetan azaltzen diren artistaren tailerrek espazioa biderkatuko digute, berriz ere fantasia espazio batean sartzeko, oraingo honetan artearena bada ere.  Berria - Kultura   2006-04-02


solas 1 iz hizketa; pl hitzak. ik solasaldi.

-Ez zara aspertzen, engoitik, beti solas beretan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Solas horrek egin du bide geroztik, baina gure frantses pentsalari, kazetari, irakasle, apezpiku, diputatu xuri ala gorrien gogoak ez dira hainbat aldatu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Irriño bat, bi solas erretore etxeko kalostrapean, esku fereka bat... gazteak ziren, eta elkar maite zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Luzaideko eta Arnegiko zubietaz bi solas.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.

Zigarroak, kafea eta patxarana: gau ilunaren kideak, solasaren lagunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Bien artean doi-doia bi solas baizik ez eginak-eta?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Solas horiek barnea nahasi zidaten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 61. orr.

Hainbeste hausnarketa eta solas erabili ondoan [...] herrigintzaz edo politikaz, nago ez ote dugun bitartean gizaki soilaz arduratzea ahantzi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.

Badakizue hondar gerlan nolako solasak ibili diren hortaz munduan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

Tomas Akinokoak, adibidez, [...] De Deo kapituluan, honela hasten du solasa: Jainkorik ez dela dirudi...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Horretan gelditu ziren gure solasak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.

Batzuek, jendetasunez, entzuten dute eta noizbehinka galdera bat pausatzen, solasa segitzen dutela sinetsarazteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Falangisten edo erregularren ahotsak garbi-garbi, solasa segitzeko moduan entzuten zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

-Etorri bai, zuek, hain goizik... -hasi zen ama ahal bezain polliki baina Colettek solasa moztu zion: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Amak zituen gure solasak bat-batean moztu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Ez nuen solasa luzatzeko estakururik erantsi nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Horretan gelditu ziren gure solasak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.

Solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Guk euskaldunen tradizio antisentimentala atxikitzen dugu, gure solas hitzez baino isiltasunez beteagoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.

Makina hilkorrari buruzko gure solasean ez da oraindik agertu ugalketa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Jesusen zazpi azken solasak.  Herria   2002-09-19

2 (izenondoekin)

Buruz buruko solas luzeak izaten zituen harekin tximinia ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Biziki alegera, dena solas goxo, begiak amodio pindarrez beteak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Maurice Ducreuxekin izan genuen solas aberatsa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.

Horren kezka piztu die Gérard-en solas bitxiek, hitz-erdiek eta jestuek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Hauek ez dira literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Solas aspergarrietarako gordetzen dudan irribarre erdia erakutsi nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Solas herabe batzuk baizik ez zaizkio ateratzen, alta, berez ez delarik batere lotsatia eta oraino gutiago bere ikasleekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 182. orr.

Nire solas zentzugabeak nardaturik bezala, haien buruzagiak isiltzeko manatu zidan keinu bortitz batez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Solas nahasia, ezin jasanezko zentzugabekeria zorrotza!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.

Kattalin solas serioetan ari da, ordea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Zure bizi guztian hildakoarekin izan duzun solas intelektuala betirako eten da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.

Solas teknikoetan hasten dira nola osa dezaketen gunea, zer informaziorekin, nolako dokumentuak eta abar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 78. orr.

Sukaldean, beti solas berak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Solas mota frango entzuten da hemen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Behin, mahaian geundela, eta auskalo zer solas-klasek ekarrita, Frantziako herri txiki baten izena esan zuen aitak. grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Beste hiru portiko horietan exhedra zabalak egingo dira, solas-gela jarlekudunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Bazkalondoko prosa, solas-prosa eta ez deklamaziozkoa dugu Cervantesena, eta bestelakorik ez du behar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Dirudienez, bezperako solas-saioa eskaintzen ari dira.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 18. orr.

Gehiegikeria nabarmenez baliatzen zen eskolako solas-jolasetako hitz zaharkituez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Bi gizasemeren solas hotsak trabeska egin zuen autoaren xafla metalikoan barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Azkenik, solas-ondoko uzten dut galde bat, egundainotik kezkatu nauena, eta gaur hemen zertan dugun berrikusi nahi nukeena: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrondoko bikoteak ez zuen iparra galtzen eta ondoko astean eztei solas baizik ez zen haien sukaldea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Tomas ezkon-solasetan hasia zen karrika bereko bertze ofiziale batzuekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Horra iritsirik, barne-solasa eten eta pentsakor geratu zen Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Arras gustatzen baitzaio jantzi solas aritzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 159. orr.

Gerla solas ari baikara, iruditzen zait etsaia balioztatuago eta gerla hobestenago dela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 120. orr.

Ez denak jostatze solas.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Liburu solas: Ministroak, Frantzian, ez dira bakarrik beren sailaren kudeatzeko izendatuak, aise gehiago egin nahi dute.  Herria   2003-05-22

5 solasean hizketan.

Bulta bat egon ginen solasean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Orenak eta orenak egon zen harekin solasean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

-Daniel Landart-ekin solasean ari gira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

Horra zertaz ari ziren solasean joanden aratsean Donibane Lohizunen.  Herria   2001-06-14

Kattalinen esperantza du, solasaren abiarazteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Elgarrekin solasean hasiak dira, bainan neskaren aitak debekatzen dio mutikoaren ikustea, agotea delakoan.  Herria   2003-03-10

Bestea, ostera, zakar hasi zen solasean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Urduri nago, ondo etortzen zait norbaitekin solasean aritzea, eta areago Josebarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

Hor ginelarik hain zuzen, Elizondoko eliz'aintzinean solas eta gogoeta, gure herriko izar horiekin solasean, norbaitek egin du, ainitzek gogoan zuten galdea: zer adin zuen Marianok?  Herria   2001-01-18

6 solas egin hitz egin.

Partida bukatutakoan, solas egiten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Erromesekin solas egiteak anitz aldiz on egiten du, haien pentsamoldeak gureekilan parean emanez, eta harreman baliosak sortaraziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

Euskaraz eta frantsesez solas egiten ahalko da, batbateko itzulpena emanen baitigu biltzar hori kudeatuko duen Txomin Peillen jaunak.  Herria   2001-11-15

Ezagunak agurtu, te bana eskatu, eta lagunekin egiten zuten solas.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 228. orr.

Oiarbide, eskuak bizkar atzean, ene ondotik dator solas eginez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 88. orr.

Benetan sinpleekin egiten du Jainkoak solas.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Atsegin handi dut zurekin berriz solas egitea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.

· Vicente Fox presidenta agurtu du beraz eta harekin solas zonbait egin bereziki bi herrien arteko harremanez.  Herria   2001-02-22

Nahi zituela bi solas egin nirekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

Eguerditan ja bi solas eginik, arratsean bagenuen ontsalaz aise denbora gehiago gure gomendio.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

7 solas eta solas

Hola hasi ginen solas eta solas.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Juan Jose Ibarretxe hasia da jadanik solas eta solas bainan denbora poxi bat joan ditake halere gauzak untsa argitu arte.  Herria   2001-05-17

Kontua da gero lapur mozorrotu eta gautarrarena gertatu zela, eta jendea solas eta solas.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.

Biak egon ziren goxoan solas eta solas, hartaz eta honetaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.

Kontua da gero lapur mozorrotu eta gautarrarena gertatu zela, eta jendea solas eta solas,  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.

8 solas izan du ad

Aldi luze batean denboraldiko gonak, merkealdietako galtzak, modako jakak eta egikera egoki edo desegokiko jantziak izan genituen solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Broussain, Constantin, Mendiboure, Dourisboure eta mediku gazte zenbaitek, berriz, alderdi separatista baten antolatzeaz izan zuten solas, Sabino Arana Goirik Hegoaldean ireki bideari pentsatuz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

9 (aditza ezabaturik)

Kurrida solas, badira bidekari handiak, Santiago Konpostelarat edo beste, baina horiek aipatuak ditugu jadanik.  Herria   2002-07-25

Etxeratu nintzaionetik, hiru-lau muturraldi baizik ez zen piztu gutartean; denetan, ama solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Hurrengoan, elkarrengandik berrogeita hamar zentimetrora eta ahots apalagoaz, eskola ume gineneko denborak solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Erausian heldu dira, huskeriak solas.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

10 solas-molas adkor

Handik pixka batera, ordu laurden, hogei minutu gehienez, elkarrekin atera ziren, solas-molas goxoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Haiekin solas-molasean ari nin-tzela, maletategi irekira lerratu zitzaizkidan begiak. · Laneko goiti-beheitiak [...], Josu itzulita elkarrekin egin behar zuten bidaia, etxeko eskaileretako argia konpondu beharra, batetik bertzera ibili zen solas-molas.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

11 solas-ondo iz

Lan hura bera atseginekin onartu zidan ordea Montréalen Fides argitaletxeak, eta argitaratu [...] Guy Bourgeault Montréaleko Unibertsitateko irakasleak eskaini aitzin-solas laburrarekin eta solas-ondo mamitsuarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz solas (7); aintzin solas (7); aintzin solas gisa (3); aitzin solas (9); bake solas (3); bazen solas (5); beti solas (4); bi solas (24); bi solas egin (8)

egin zuten solas (3); eliza solas (5); erabili solas (4); gerla solas (6); gure solas (6)

irri eta solas (6); irri solas (4); mintzaira solas (3); nire solas (3); pilota solas (6)

solas argi (3); solas ari (4); solas bat (9); solas batek (4); solas batzu (8); solas batzuk (3); solas bera (3); solas berak (4); solas beretan (6)

solas eder (3); solas ederra (3); solas ederrak (5); solas egin (17); solas egin ditugu (4); solas egitea (6); solas egiteko (22); solas egiten (9); solas egitera (5); solas erabili (3); solas eta alegrantzia (3); solas eta gogoeta (4); solas eta solas (25); solas gaiak (6); solas gisa (5); solas goxo (3); solas guti (6); solas guziak (3); solas haiek (4); solas haietan (3); solas hartan (3); solas hau (5); solas hori (8); solas horiek (20); solas horien (9); solas horietan (4); solas horrek (3); solas horri (3); solas hura (4)

solas ibili (3); solas labur (4); solas molasean (3); solas mota (3); solas nahasi (4)

zenbait solas (3); zer solas (5); zernahi solas (3)

aintzin solasa (11); aitzin solasa (15); arteko solasa (10); azken solasa (4); bere solasa (8); beren solasa (3); gure solasa (12); holako zerbaiten solasa (3); izandako solasa (3); lurraren aldeko solasa (5)

solasa bukatu (3); solasa egin (3); solasa eman (3); solasa eten (15); solasa eten zuen (3); solasa frango (9); solasa hedatu (7); solasa hedatu da (4); solasa hedatua (5); solasa moztu (5); solasa zen (4)

azken solasak (4); bere solasak (7); beren solasak (3); erabili solasak (4); gisa bereko solasak (4); gure solasak (5); jendeen solasak (3); nolako solasak (4)

solasak entzun (3); zazpi azken solasak (4)

aintzin solasarekin (3)

solasaren haria (3)

ekin zion solasari (3); solasari ekin (5); solasari lotu (3)

aintzin solasean (4); aitzin solasean (5); aitzin solasean erran (3); ari zen solasean (3); ari ziren solasean (4); aritu ziren solasean (8); aritzen zen solasean (3); artean solasean (7); biak solasean (4)

elkarrekin solasean (9); gizon batekin solasean (4); gure solasean (4); hasi zen solasean (4); inguruan solasean (3); lagunarekin solasean (3); lagunarekin solasean jarduten (3); nirekin solasean (4)

solasean ari (68); solasean ari ziren (7); solasean ariko (4); solasean aritu (14); solasean aritu ginen (3); solasean aritzeko (7); solasean aritzen (5); solasean aritzen zen (3)

solasean egon (7); solasean egonik (5); solasean egoten (4); solasean entzuten (3); solasean erran (3); solasean erran dizudan (3); solasean hasi (24); solasean hasi ginen (3); solasean hastea (4); solasean hasteko (3); solasean hasten (4); solasean jarduteko (3); solasean jarduten (4); solasean jarraitu (5)

solasean segitu (3)

gure solasek (3)

bi solasen (7); gure solasen (3); solasen gaia (4); solasen ondotik (4)

solasera ekarriz (4)

bake solasetan (4); bere solasetan (5)


solasaldi (orobat solas aldi g.er.) 1 iz hizketaldia, solasa.

Batzu eta bertzen artean solasaldiak eta eztabadak egin dira, zerrenda ideki bat behar zenez ala zerrenda hetsia.  Herria   2004-11-25

Iluntzero bezalaxe, dendetako ateak itxirik zeuden eta kalezuloko auzokideak solasaldi bat egitera joanak ziren kafera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

Solasaldiak ere egiten dizkizue noiztik noizera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 71. orr.

Halaxe hasten zen gurekin hizketan, etengabe galderak eginez, solasaldi bat sortu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Ez genuen solasaldi bati hasiera emateko astirik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 171. orr.

Bere hartan utzi zuten solasaldia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Pertsona horiekin izaten zituen solasaldiek ez zuten ez aspertzen ez dibertitzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.

Harekin izandako solasaldia kontatzeari ekin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.

Lotsa pixka bat ematen zidan solasaldi hori Lallyren aurrean izateak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.

Orduan gure amak ere hartzen zuen parte solasaldietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

Gizonak, solasaldiari ekiteko plazer hutsagatik, honela galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Beste solasaldi bati ekin zioten, harik eta goiz-albak hari zuria beltzetik bereiztea ahalbidetu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Bihotzez eskertzen dizut etenik gabe eskaini didazun solasaldi hau.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 198. orr.

Andereño gazteen heziketarako solasaldiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaixoak irribarre gozo batez eskertzen zuen solasaldi lasai hura, dizipulua maisuaren aurrean bezala sentitzen baitzen medikuaren hitzak entzutean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 146. orr.

Aldarte oneko zegoen, eta solasaldi luzea izan genuen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.

Ohi bezala, elkarren alboan esertzea eta solasaldi amaigabean hastea dena bat izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Solasaldi laburra, bainan zoin goxoa!  Herria   2004-12-02

Bitarte hartan, Garrüzeko kapitainordeak solasaldi goxoak egin zituen jaun noblearekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

Ez dezatela emakumeekin tratu edo solasaldi susmagarririk izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Bertze solasaldi telefoniko batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Zoritxarrekoa alferreko solasaldi hutsaletan gozatzen den erlijiosoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Ustekabeko solasaldi bat izan nuen, guztiz gogoangarria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.

Zeren eta gogoan bainuen gurasoen isilpeko solasaldi hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

Gaizkak esan zuen behin, ez dakit bilera batean edo lagunarteko solasaldian, autojestioa zela alternatiba.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Tenientearekiko nire asteroko solasaldi haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Bere nagusiarekin lagunarteko solasaldi batean dagoen ofizial baten gisan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

Deboziozko solasaldi hauei esker konbertitu zen behin San Severinoko gazte bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Adi zegoen, isilik, alboetatik zetozen begiradek osatutako amaraunaren barruan eta jatetxeko ohiko solasaldi gorabeherarik gabekoen erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Solasaldi hasieratik lehenbiziko aldia zuen apaltasun pikor bat adierazten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Tristatu eta sumindu egin zuen entzuten zituen solasaldi zatietan gaztelania nagusi zela jabetzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Telefono-solasaldi hauxe daukat nik neure bizitzako mugarri-gune garrantzizkotzat.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.

Negozio-solasaldi bat, nolabait esateko, oker ez banago eskuen artean bioi interesatzen zaigun bat duzu eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Han biltzen baitziren Kirxaren haxix solasaldia egiteko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Nire narratzaile-solasaldi bridagabeak, Balzac, Ariosto, Fantomas, Madame Bovary, Tristan eta Isolda eta halakoen moduan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure solasaldi (6); gure solasaldi honetan (3); izandako solasaldi (4); solasaldi guztiak (3); solasaldi haiek (3); solasaldi haietan (3); solasaldi hau (9); solasaldi honetan (6); solasaldi horietan (4); solasaldi horretan (4); solasaldi hura (6); solasaldi labur (7); solasaldi labur bat (3); solasaldi laburra (3); solasaldi luze (4); solasaldi luzea (5); solasaldi luzeak (8); solasaldi luzeak izaten (3)

gure solasaldia (5); izandako solasaldia (6); lehen solasaldia (3); solasaldia izan (3)

bere solasaldiak (3); gazteen heziketarako solasaldiak (4); haien arteko solasaldiak (3); kultur solasaldiak (3)

izandako solasaldian (3); solasaldian zehar (3)

izandako solasaldiaren (3); solasaldiaren ondoren (3); solasaldiaren ostean (3)


solasaldiño iz solasalditxoa.

Gure solasaldiño hau nahiko ginuen segur goxo goxoa eta burutik buru Xanpun zenari eskaini.  Herria   2003-02-27


solasalditxo iz solasaldi laburra.

Kontzentrazio guztiak dira antzekoak, mekanikoak: gosaldu, entrenatu, dutxa, masajea, afaria, kafetxoa, solasalditxoa eta ohera.  Berria - Kirola   2006-01-15

Horrela solasalditxo lasaia egiteko aukera izan zezaten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 231. orr.

-Ezer askorik ez, zurekin solasalditxo bat izatea, horixe besterik ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 170. orr.

Han elkartu eta aitzakia horrekin, kafe bat hartu eta solasalditxo bat izaten genuen sarritan.  Berria - Kultura   2004-06-04

Ikusi uste ere dut zure solasalditxo horren bitartez plazerra arras balioets zenezakeela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 343. orr.


solasbide (orobat solas-bide g.er. eta solaspide; Hizegi Batuan solasbide agertzen da) iz hizpidea, solasgaia.

Ordenaren egoeraz eta Erregela gordetzeaz Frantziskorekin izaniko hainbat solasbideren artean, gai berezi batez galdetu zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 638. orr.

Barrenak irauli zizkidan nire ezkonbizitzaren porrota zizare horren solasbide bilakatu ahal izan zela pentsatze hutsak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

-Arrazoiren bat edukiko zuen, ez duzu uste? -eutsi zion solasbideari-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.

Mugatuagoa eginen dut hemengo solasbidea.  Herria   2001-09-13

Solasbidea emateari, gure etxean, "soka ematea" esaten zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.


solasgai (orobat solas gai) 1 iz solasaren gaia, hizketa-gaia. ik solasbide.

Afaldu bitartean nahiz afalostean gehixeago nahastu dira solaskideak eta solasgaiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Eta menturaz, solasgaiaren berritasunak erakarririk, entzule asko etorri zitzaizkidan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Solasgaien ordena bulegoak finkatuko du helduden astelehenean, abendoak 15, egitekoa den bilkura batean.  Herria   2003-12-11

Hori ere ez omen zen solasgaietan ezarria bainan barne-minixtroak ikusiko omen du halere zer egin ditakeen, Justiziaren minixtroarekin egon ondoan.  Herria   2003-03-13

-Etxean denak ontsa -Eusebiok solasgaia aldatu zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Arimak gorputzarekin duen komunitatea argitzeko eginkizuna ez dagokio benetan hemen solasgaia den Psikologiari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.

Europa guztiko gizon jator eta ikasien solasgaia izan ohi da honakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baptistak eta Sabethek Van Gogh dute solasgai, eta Lewinek eta biok, berriz, diesel-motorrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Horrelakoetan gertatu ohi denez, bildu gintuena ez beste guztia izan genuen solasgai kafe-garaia arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Elkartzeko gelan, beste edozein erietxetakoak bezalako kontuak zituzten solasgai medikuek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Gaua izan genuen solasgai.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

Hirurogei urteetara iristean hori zen inguruko guztien solasgaia.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lukreziak azkar asko ahaztu dira, Teodorak eta Mesalinak, aldiz, bizitzako solasgai gozo eta usuenak dira oraindik ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Konturatzen naiz oraindik solasgai deserosoa dela jende askorentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

"Pour la paix en Pays Basque " liburua izan da solasgai nagusi.  Herria   2004-12-23

Uste-gabeko solasgai hori ez da halere arras uste-gabetarik ateratua.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute solasgai (3); genuen solasgai (3); solasgai izan (3); solasgai nagusi (5)

gure solasgaia (3)


solasgune 1 iz solasteko gunea.

ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak, kongresuak eta topaketarako solasguneak antolatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Medikuekin hitz egin ahal izateko hiru bide izango dituzte gaixoek: mezu elektronikoak, solasguneak eta bideo konferentziak.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Horregatik, euren artean hitz egin ahal izateko solasgune berezi bat sortu dugu.  Berria - Gaiak   2004-03-19

2 irud/hed

«Euskal Hintxen pankarta gorria eta urdina zen, Osasunaren koloreetakoa», esan dute zenbait zalek www.noticiasdenavarra.com web orriaren solasgunean.  Berria - Kirola   2006-03-18

Internet erabiltzen duten adingabeen %28 sartzen dira orrialde pornografikoetara, %18k sexu solasguneetan hartzen dute parte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Gaixo eredua 25 urte inguruko mutila ohi da, eta laguntzaren bila doa bideo jokoak, Interneteko solasguneak edo sexua eskaintzen duten webguneak erruz erabili ostean.  Berria - Harian   2005-01-23

Gayles izeneko sareko solasgune batean nago.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.

Normalean, pedofiloek gazteentzako solasguneetara jotzen dute adingabeak ezagutu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-01-13


solaskeria iz solas alferra.

Gaixotu egiten ninduen gazte hark [...] halako aparatu bat erabiltzen lekikeen lehen gizona bera bailitzan, optikari buruzko haren solaskeria ergelak, deus ere ez baitzekien optikaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

Bere rola, sukaldeko hizkerak soziologoen solaskeriari mailegatu dion hitza hobetsiz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Zure solaskeriak aho zabalik uzten du jendea; zuk iraindu, eta ez ote da isilaraziko zaituenik?  Elizen arteko biblia   Jb 11,3


solasketa iz solasaldia, hizketa.

Idazkari nagusiarekin hitz egiten dutenek, eskubide osoa daukate solasketa horiek isilpekoak egon daitezen gura izateko.  Berria - Mundua   2004-02-28

Errepublika eguneko solasketa berean, Chirac-ek frango idorki bere tokian ezarri du Nicolas Sarkozygobernuko diruzain handia.  Herria   2004-07-22

Zer jalgiko den solasketa horietarik, hori haatik besterik da!  Herria   2001-02-01

Tira, ba, esateko zeneukana hori bazen, hobe solasketa hau bertan behera uztea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 229. orr.

Solasketa gozoa zuen, ez zitzaion eromenaren inolako zantzurik ikusten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.


solaskide 1 iz hizketa laguna.

Solaskide baino, entzule zen batez ere Gabin ordura arteko saioetan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Helburu zehatza zuen: hitzaren bitartez solaskidea norberaren iritzira ekartzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Ez da erraza euskal literaturaz mintzatzeko solaskideak aurkitzea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

Ez da zaila Radio Exteriorreko solaskideen aurpegia irudikatzea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 82. orr.

Solaskideek zaldi-haztegiei buruz hitz egiten bazuten, zaldi-haztegiez aritzen zen bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Dena eztabaidatzeko prest agertzen dira solaskideak ahoa zabaltzeko denbora izan baino lehen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Solaskidea erantzun ezinik geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Ikaslea ezin da izan egiazki irakaslearen solaskidea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.

Etenaldi bat egin zuen, solaskideari hitza emateko asmoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

-Zoazte -esan zuen Apaizak, bere solaskideak ikaratu ez zituelako gogaituta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Solaskide gozo zintudan, elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.  Elizen arteko biblia   Sal 55,15

Indarkeriaren beharrak bere zurrunbiloan harrapatu gabea izaki, solaskide ideala izan behar nuen berarentzat, orri zuri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

-Ez zara batere solaskide ona -beste malko bat-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 72. orr.

Trasimako eta Glaukon ditugu Sokratesen solaskide nagusiak, biak Gorgiasen semeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Ezin, ordea, nire solaskide sutuarekin arrazoitzera saiatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Enrikek berak ere unibertsitate ikasketen falta aipatuko zuen sarri, literatur eremuan bera parvenu bat zela adierazteko, eta, hala, solaskide jakitunagoen borondatea bere alde jartzeko.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Zerbait erraten duzu, zerbait egiten duzu, eta laster ez zaitu zure solaskide ohiak agurtzen ere karrikatik zoazela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 305. orr.

Bereari tinko eusten dakiena behar du solaskide egokiak, solas-bideak zorua galtzen baitu bestela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 83. orr.

Kantari aparta, solaskide ezinago egokia, lagun zintzoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.

Idazlanean bertan tartekatzen ditu balizko solaskide baten galdera, iruzkin eta kexuak.  Berria - Kultura   2004-10-23

Fiona, italiarrak eta irratiko solaskideak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

3 (predikatu gisa)

Lagun eta solaskide izan zuen pertsonaren irudia erakusten du. Jaime Otamendi eta Arantxa Iturbe izan nituen solaskide lehen urte haietan.  Berria - Kultura   2004-06-01

Argien erreinua utzi eta itzalenera sartutakoan jakin zuen Joanesek Aloiz printzea zuela etxeko gelan solaskide, loaren lekuko izan zuen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Forentsea, hots, minutu bat lehenago solaskide zuena, hor zen beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Kafetegiko ordu hiletan solaskide izaten ere ikasi izan zuen Aitorrek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Irakurlea solaskide bihurtzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Hauek ere ez zuten ondoriorik lortu, eta azkenik Mogueime solaskide harturik, Mem Ramiresek deiadar egin zuen, hunkipenak ahotsa blaitzen ziola, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.

Hartu solaskide jende zentzuduna, eta mintza beti Goi-goikoaren legeaz.  Elizen arteko biblia   Si 9,15

4 (hitz elkartuetan)

Agatak, tristura sakona gainditurik, gutxienez solaskide izaera eskertzen zion Louise memoriaren selauruan kokatu eta laster ahantzi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Inputatu horietako zenbaitek normalizazio eta bake prozesuan izan dezaketen solaskide izaeraz ohartarazi du Zabaletak, sei lagunei elkartasuna adierazi ondoren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

5 (negoziazioetan)

Gehienentzat prozesuaren «solaskide» bat kartzelatzea ez da albiste ona.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Balizko elkarrizketa horretarako solaskideak hiltzen ari da, ordea, ETA.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Blancoren hitzetan, Otegi ez da PSOEren «solaskide baliagarria» izango indarkeria gaitzesten ez duen bitartean edo ETAri armak uzteko eskatzen ez dio bitartean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Elkarrizketetarako solaskidea ezker abertzaleak berak aukeratu beharko duela zehaztu zuen, eta ez alderdi sozialistak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Stormont-eko hitzarmen historikoak gorriz tindatu ditu solaskideen ezpainak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Solaskideak aurreko bilerako bostak izan ziren.  Berria - Harian   2006-01-07

Onartezina da solaskide politikoak espetxeratzea.  Berria - Harian   2005-05-27

Auzapezen solaskide zuzenaren funtzioa beteko du.  Berria - Harian   2006-02-07

Euskal gizarteko sektore guztien PSOEren solaskidea PSE-EE da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Geroztik geldi dago, negoziaketari ekiteko prest, solaskideen beha.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

6 irud/hed

Esan daiteke Erdi Aroko filosofiak bi solaskide nagusi izan dituela bere gogoeta propioa osatzerakoan: kristau-tradizioa (Elizgurasoak edo patristika barne) eta, harekin batera, antzinako filosofia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etaren solaskide (4); psoeren solaskide (4); solaskide baliagarria (3); solaskide izan (12); solaskide izan zuen (4); solaskide izango (4); solaskide izateko (3); solaskide nagusi (3); solaskide politiko (4); solaskide politikoak (3)

bere solaskideak (4); bigarren solaskideak (3); etako solaskideak (4)

bere solaskideari (3)

solaskideetako batek (4)


solaskidetza 1 iz solaskideen elkarrizketa edo jarduera.

Zergatik utziko dugu solaskidetza gobernu zentralak eta ETAk bakarrik izan dezaten?, zergatik ezin du izan solaskidetza Eusko Jaurlaritzak?  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Solaskidetza baldintzatuak sortzeko tresna zen deportazioa.  Berria - Harian   2006-01-07

Solaskidetza ez bada bermatzen eta politika egiteko eremu politikoa ez bada zabaltzen oso zaila izango da aurrera joatea bakearen bidean.  Berria - Harian   2005-05-27

Euskal alderdien solaskidetza bateratua baztertuta, Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko hiru alderdi abertzale nagusien solaskidetza egituratu nahi du EAJk, estatuaren erreformari begira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

2 (hitz elkartuetan)

Gobernuek erabakita, solaskidetza eskema jakin bat finkatzen da eta, horrela, negoziazio prozesua gutxieneko bermeekin gauzatzeko beharko liratekeen mugimendu eta komunikazio askatasunak ezinezko bihurtzen dira.  Berria - Harian   2006-01-07

3 solaskideen taldea.

Rafael Vera Estatu idazkaria eta Juan Manuel Egiagarai Murtziako gobernu ordezkaria [...] osatu zuten Gobernuaren solaskidetza, eta Etxebestek, Belen Gonzalezek eta Iñaki Arakamak ETAkoa.  Berria - Harian   2006-01-07

Gu ez ginen Erakundearen zuzendaritza, solaskidetza baizik.  Berria - Harian   2006-01-07


solasño iz solas laburra.

Ez gira egun manifestaldi hortaz berriz ariko, bainan karia hortarat handik zonbait urratsetan entzun ditugun solasño batzuetaz, gogoetagarriak iduritu baitzaizkigu.  Herria   2005-07-07

Hor ziren guziekin gure apezak solasño bat egiteko denboran herriak eskaini zintzur bustitze bat egin da.  Herria   2003-10-02


solaspide ik solasbide.

solastari iz egoki solastatzen den pertsona

Solasa dut maite, solastari petoa naiz.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ez nion deus konprenitzen, baina segur nintzen solastari egokia zela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 39. orr.


solastatu, solasta, solastatzen 1 da ad solas egin, mintzatu. ik hizketatu.

Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Harekin solastatu zen bati erran zion bere bidaian ikasi zuela jende anitzek bihotz ona dutela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Ahots koleratuak mututu direlarik solastatu da zaharra.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Ez beti gai beraz mintzatzeko, rugbyaz solastatu ginen pixka bat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

Gorde nuen atzera berriz arkatza eta munduaren egoeraz solastatu ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

Indiaz, Orkada uharteez eta haiek gobernatu zituzten jarl norvegiarrez solastatu ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

Auto-markei buruz solastatzen gara, mutikoa eta biok.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Berarekin berriro eta sakonkiago solastatzeko gogoa piztu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 218. orr.

Lubaki berean egokitutako ezezagunekin solastatzen dira soldaduak beren beldur eta ikarez, tiro hotsen artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

Honela solastatu zitzaion amari, aita Bartolome eta bion aitzinean: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 376. orr.

Oneski solastatzea gustatzen zait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Luzaz solastatu ginen nire ezteiez, eta ez dut deus onik jakin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.

Josepek egina zuen minitelez solastatu ondoan apur bat, oren laurden baten heina edo holako zerbait, Loretxuri galdatuko ziola telefonaz deitzen ahal zuenetz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.

2 (du aditz gisa)

Solastatu dugun Jean Léon Irigarai hoztarra eta Clermont-Ferrand-go unibertsitateko irakasleak erraiten digu ezetz deplauki.  Herria   2001-09-13

Solastatu ditugun enpresa buru batzuk diote biziki zaila dela oraiko egunean langile batzuen aurkitzea beren sailean eta gazteak holako ofizio batzutara moldatuz baluketela herrian bizitzeko eta lan egiteko manera.  Herria   2005-08-11

Zerbait arin jan eta joaiten dira berehala Xantiren burasoak behar dituztela solastatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

Irisarriko ondarkin gunearen sanotzea ere solastatuko dute.  Herria   2003-12-04

Herriko Etxean elgar solastatzean finkatu ere dute egun hori helduden urtean Aiherran ohoratzea.  Herria   2005-12-29

Pseatzeko eta solastatzeko lagunak, alaialdian elkarrekin irri egiteko lagunak, , ilunaldian elkar kontsolatzeko lagunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hala solastatu (3); halaxe solastatu (3); solastatu da (5); solastatu dira (4); solastatu ginen (6); solastatu nintzen (3); solastatu zen (6); solastatu zitzaidan (3)

solastatzeko premia (3)

solastatzen dira (5)


solastatze iz solas egitea, minzatzea.

Solastatze luze horiek noizbait bukatu ginituen eta hitzarmen bat izenpetu ginuen gure bi erreinuen izenean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

Ondarrean solastatze beroak izan dira Atarratzen Pilotarien eta Federazionearen artean hasia den gataska hortaz.  Herria   2004-01-29

Bi kulturen berezitasunak hobeki ezagutzen ahalko dira, dela erakusketa, mintzaldi, solastatze eta kontzertuaren bitartez, aldi bakoitz, bi hizkuntzak erabiliak izanen baitira.  Herria   2004-03-25

Helduden ortzirale aratsaldean, jakin arazten daikute merian izanen dela CTE (Contrat Territorial d'Exploitation) hiru herrien arteko kontratuaz solastatze bat, lur jabe eta laborari guziak gomit baitira.  Herria   2001-09-27


solaste iz solastatzea.

Solasak solastei, urratsak araberakoak izaitekotan bixtan da!  Herria   2004-12-16


solastiar iz solas-egilea.

Erizain lanetan zebilen neska falta da solastiarren artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.


solastu, solas(tu), solasten da ad solastatu.

Eskertzekoa zen inguru-mingururik gabe solastu ahal izatea, ahotik ahora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Zeure zorionean, izeba ero edo osaba pakete mozkortzioren bat izateko ditxa bazenu, solastu harekin, galdegin handien gauzak nola diren, eta hark erranen dizu noski.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Hobe omen baita andre bat deabruarekin berarekin solastea frantses batekin baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Erran bezala, forentsearekin goizeko lehen orenetan solastua nintzen, hazi-arrasto hutsalen xerka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Urketariaz solastu ginela bai, oroitzen naiz, Amsterdam aipatu niola, portu hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.

Hainbat hilabete geroago, gertatuaz jende zibilizatuen gisara solasteko gauza izan ginenean, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Osasunaz, kulturaz eta hainbat gizarte gaiez solastekoak ziren baina, osasuna baino ez zutela hizpide izan adierazi zuten hainbat iturrik.  Berria - Mundua   2006-02-22

Eta, noiz eta indiar gorriez solastu baitzen, erran zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.

Arma nuklearren inguruan solastu dira Piongiang eta Pekin.  Berria - Mundua   2004-04-20


solasturi 1 izond/iz hiztuna.

Haren gibelean ezagun zen moketa gaineko arrasto iluna, atezain solasturiaren garbikariak ezabatu ahal izan ez zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Luis bezala, ez zen solasturi handia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Hirekin nirekin baino solasturiagoa egonen duk agian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Nire gogoan atxiki baino garaiagoa, sendoagoa, gizonagoa, eta, bistan zena, solasturiagoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

2 irud/hed

Ardaua, bai, ardau solasturi eta filosofoa...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.


solastxo iz solas laburra.

Nola izan zuen doktoreak solastxo labur bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.


solbente izond fidagarria.

Karrera amaitu eta gero doktore egin zen, eta Europako arkitektorik onena izendatu zuen Europako arkitekto-elkarterik solbenteenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.


Solbezio iz ipar Ama Birjinaren jaiotzaren eguna.

Igandean izan dugu Luzaidarren beila Orreagarat ohi den bezala buruilaren 8 an, Solbezio eguna ospatzeko.  Herria   2002-09-19


soldado ik soldadu.

soldadogo ik soldadugo.

soldadogu ik soldadugo.

soldadore iz soldatzailea.

Zortzi ordu txandaka lan egiten duen soldadoreak, baietz, badituela autoa, plater-garbigailua, telebista, DVD aparatua, sakelako telefonoa, eta baita Internet ere, baina ez dela hobeto bizi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Albertok, zenbait astez soldadore-talde batekin aritua baitzen lanean, esplikatu zidan oxiazetileno-hodien puntan muntaturik joaten direla, garra pizteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Gibelera behatu zuen, soldadoreak ezin zuen ikusi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.


soldadotegi ik soldadutegi.

soldadu (orobat soldado g.er. eta soldatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian soldadu agertzen da) 1 iz

Hogei soldadu oldartu ziren Mikel Strogoffengana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.

Aurretik soldaduak fusilak eskuetan, baionetak fusil ahoetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Ilara estu-estuetan, uniforme beltzez jantzitako milaka soldadu lerrokatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Baratzea, amultsuki artatua, bertan lerrokaturik zeudela, soldaduak iduri, piperra, tomate, entsalada eta tipulak...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Soldaduak formazioan antolatu ziren eguzkipean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.

Desfilean doan soldaduren batena?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Soldadu bat preso hartu eta hona ekarri behar dugu galdeketa egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Hiru edo lau soldadu garbituko nituen, ez dakit, euliak bezala erortzen ziren gure aurrean.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.

Afonso erregearen hamabi mila soldaduak bost taldetan banatu beharko direla.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.

Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

Kristau Elizaren iruditeria militarraren bilakaeran "Jainkoaren soldadua" lehenengo misiolaria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

-Entzun, Israelgo soldaduak, entzun nire erronka!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Bi soldadu hil nituen, labanaz, tiro hotsik ez egitearren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

20.000 soldadu, leporaino horniturik zaldiz eta kanoiz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Berrogeita hamar mila soldaduko tropak tatariarrei alboetatik eraso eginez berehala askatuko gaitu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Uniformez jantzitako soldadu bat ikuste hutsak kolpetik isilduko zituen merkatari haien mingainak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Hiru adarreko kapeluz jantziriko soldaduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Goarnizioko soldaduen bake denborako bizitegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Nik, soldadu odoletan leziatu honek, Jauregi adiskidea, soka batetik zintzilik urkaturik ikusi nuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan, maite zuen emakumea besartean zuela, benetako emakumea hartzen zuela sinestun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Sanz koronel-ordea, bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Soldaduak eta mertzenarioak leporaino armatuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.

Soldaduak eta peoiak organ kokatzen ari ziren azken kanoia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Jaitsi ziren biak, tenientea eta soldadua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irkutskeko goarnizioan une hartan kosakoen errejimentu bat zegoen, bi mila soldadu oinezko guztira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.

Peaceful soldadu soila arin antzean libratu zela, baina obedientzia ukatzea matxinadatzat har zitekeela gerra-garaian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

-Aurrerantzean armada britainiarreko soldadu boluntarioa izango zara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Dozena erdi bat soldadu uniformedun baitzeuden atarian zelatan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Itsas armadako soldadu ohia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Inaziok badaki Gabriel, Bonaparteren jarraitzaile izana, soldadu zaildua dela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Bota karrankariak zeramatzaten soldadu saiatu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Itsasuko berrogeita zazpi soldadu gazte, "Chasseurs Basques" gudarostekoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Norbaiten aginduz zelatan jarritako soldadu esanekoa balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Soldadu gogorrak dira gero alemanak!  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Nola gure aitonak Kubara ihes egin zuen, nola Sierra Maestran bat egin zuen Castroren soldadu iraultzaileekin.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 74. orr.

Atarian hamar soldadu mutur beltz zeudela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

Geldi zeuden, erregearen soldadu harroek inguraturik. Guda zelaian hiltzea merezi du soldadu ausartak!  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Ukabilak adinako egiak esaten dizkio irakurleari soldadu on-puska eta motz samar baten ahotik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Amerikar soldaduei posizioak hartzen lagundu ziela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.

Atzean israeldar soldaduak zihoazen, armak eskuan eta koroak buruan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.

Espainol gudarostearen aitzinean frantziar soldaduak iheska joan ondoan, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.

Bi soldadu aleman hil zituzten bezperan errepidean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Burgesak ziren gure benetako etsaiak, ez soldadu frantsesak edo ingelesak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Mauleko bastidako soldadu zaindariak ez ziren guti harritu ni ikusita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

Patioan, goardiako soldadua gehitu zitzaion, zuzi batekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Soldatapeko soldadu egin zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

Berunezko soldaduen kutxa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

3 (predikatu gisa)

Hamasei urte bete berri zituenean alde egin baitzuen aitaren ezkutuan Parisa, eta han soldadu sartu, Frantziaren etsaien aurka borrokatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Gerrari ekin zioten alemanek, eta Isaak Zeuner soldadu eraman zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Erabakita zuen tertzioetan izena ematea soldadu jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Soldadu zebilen garaian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Zapatagin-ikastuna soldadu bilakatu zenekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Asensio Kuban soldadu egona zen denboraldi batez, eta lur haietako pasadizoak kontatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.

Soldadu pasatako hilabeteak, berrogei hilabete beltz haiek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.

Bortxaz soldadu izendatuek zernahi estakuru asmatzen zuten deiari ez erantzuteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Hoa gerrara, baina ez soldadu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, soldadu multzoak izendatuz)

Aginte handiko bi ordezkari eta soldadu taldea bidali zituen heretiko aldra hura guztia atxilotzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

Kanpoko argiarekin ez zen deus gehiago ageri, bakar bakarrik soldadu talde bat ari zela bordara sartzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

Sarara iritsi ziren eguneko azken leinuruak itzaltzeko tenorean bidean soldadu talderik ikusi gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Soldadu osteak bidali zituen emirrak Errusiako mugaz harago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Soldadu saldoek jatekoa beharko zuten, eta tokiko jendeak hertsatuko zituzten haien eskuratzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 115. orr.

Soldadu-aldra txikiek tarteka etsaien frontean egiten zituzten eraso-erretira laburretako batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Zulo horietatik guztietatik barneratzen ziren hirian Feofar Khanen soldadu sailen atzetik zihoazen litxarreroak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Gernikarako bidean, bi soldadu ilara antolatu ziren errepidearen bi aldeetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

-Nahiko al zenuke bihar Artxurira igoko den soldadu-zutabearentzat gidari-lanak egin?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Soldadu patruilen urratsak entzuten zituzten orobat, harlauzetan pausoa markatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Soldadu pelotoi batek zaintzen zuen bereziki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Gero beste hogei-hogeita bost minutu oinez soldadu-segizioarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.

Karolinako gobernadore Spotswood jaunak igorririko soldadu-konpainia batekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Soldadu-erregimentu oso baten aurrera bakarrik irten, eta pistola automatikoarekin haien kontra tiroka hasi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bestelakoetan)

Mairuek behin eta berriz eraso egiten zieten, beti indarberrituta, soldadu kopuru mugagabea balute bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Lau edo bost soldadu-deialdi laster desmobilizatzekotan ei dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

Bi asteko soldadu-apailakuntza ukana zuten Marseillan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Eskualde guzian badabiltza soldadu-agintarien mezuen garraiatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 289. orr.

Gizon gazteak ziren batzuk, besterik gabe mentura eta soldadu itxurak egiteko aukeraren bila abiatuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 230. orr.

Soldadu-kontrolez beteta baitaude Frantziako bide asko erlijio-gerren eraginez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Zergatik lapurtu duk soldadu-longain hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.

It's a long way to Tipperary, it's along way to go izeneko soldadu-kanta ezaguna, 1912an konposatua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Ahaztuak zituen erabat soldadu garaiak, orduko balentriak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

Uste baitzuten, beren soldadu sinplezian, elurra eta hotza, eta ez errusiarrak, izan zituztela garaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

6 (hitz elkartuetan)

-Gerra-soldadu trebatua zara benetan, ikusten dudanez -esan zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

7 (neurriekin)

Lau lerro soldadu, zutik edo zaldi gainean, atzean jarri zitzaizkien, ihesaldia guztiz oztopatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako bi soldadu (14); aebetako soldadu (40); aebetako soldadu bat (29); armadako bi soldadu (11); armadako soldadu (10); armadako soldadu bat (5); bi soldadu estatubatuar (18); bi soldadu hil (35); bi soldadu zauritu (8)

ehunka soldadu (10); estatu batuetako soldadu (9); haur soldadu (5); haurrak soldadu (9); hildako soldadu (11); hiru soldadu estatubatuar (13); hiru soldadu hil (17); hiru soldadu zauritu (8)

izeneko soldadu (5); kristoren soldadu (5); lau soldadu (37); lau soldadu hil (11); mila soldadu (18); milaka soldadu (16)

polizia eta soldadu (7); sei soldadu hil (7)

soldadu aleman (8); soldadu alemanak (11); soldadu andana (5); soldadu bat hil (44); soldadu bat zauritu (9); soldadu bidali (14); soldadu bidali zituen (7); soldadu bidaliko (6); soldadu britainiar (30); soldadu britainiarrak (13); soldadu britainiarrek (17); soldadu britainiarren (9); soldadu daude (7); soldadu ditu (24); soldadu ditu iraken (6)

soldadu eraman (5); soldadu errusiar (12); soldadu errusiar hil (8); soldadu errusiarrek (5); soldadu espainiar (6); soldadu espainiarren (7); soldadu estatubatuar (116); soldadu estatubatuar bat (28); soldadu estatubatuar hil (36); soldadu estatubatuar zauritu (9); soldadu estatubatuarrak (36); soldadu estatubatuarrei (8); soldadu estatubatuarrek (60); soldadu estatubatuarren (49); soldadu eta polizia (19); soldadu eta zibil (5); soldadu ezezagunaren (5); soldadu frantsesen (7); soldadu frantziarrek (6); soldadu frantziarren (7); soldadu gazte (6); soldadu gazteak (9); soldadu gehiago bidali (6); soldadu gehiago bidaliko (10); soldadu gehiago bidaltzea (6); soldadu gehiago bidaltzeko (7); soldadu gisa (19); soldadu gutxi (5); soldadu guztiak (14); soldadu guztiei (6); soldadu hil (124); soldadu hil ziren (43); soldadu hil zituzten (12)

soldadu irakiar (15); soldadu irakiar hil (9); soldadu irakiarrek (5); soldadu israeldar (24); soldadu israeldar bat (12); soldadu israeldarrak (14); soldadu israeldarrek (61); soldadu israeldarren (21); soldadu italiar (12); soldadu izan (12); soldadu izateko (5); soldadu izatera (6); soldadu joan (10); soldadu kopuru (5); soldadu kopurua (14); soldadu langileen (7); soldadu langileen diziplina (7)

soldadu ohi (10); soldadu ohia (5); soldadu ohiak (5); soldadu osteak (8); soldadu poloniar (8); soldadu sail (8); soldadu saldo (5); soldadu soil (6); soldadu talde (33); soldadu talde bat (8); soldadu taldeak (6); soldadu turkiar (10)

soldadu ugari (6); soldadu zauritu (33); soldadu zauritu ziren (16); soldadu zauritu zituzten (8); soldadu zeuden (7)

zortzi soldadu hil (7)

soldadua zen (5)

aebetako soldaduak (23); armadako soldaduak (17); bere soldaduak (13); bi soldaduak (6); dauden soldaduak (5); gure soldaduak (14); haur soldaduak (7); israelgo soldaduak (6); nazioarteko soldaduak (13); sartu ziren soldaduak (6)

soldaduak bidali (10); soldaduak bidaltzeko (11); soldaduak erretiratu (8); soldaduak erretiratuko (12); soldaduak erretiratuko dituela (5); soldaduak erretiratzea (5); soldaduak erretiratzeko (11)

aebetako soldaduei (8); bere soldaduei (8)

aebetako soldaduek (48); armadako soldaduek (14); erresuma batuko soldaduek (12); estatu batuetako soldaduek (10); hil dituzte soldaduek (5); hil zuten soldaduek (8); israelgo soldaduek (13)

soldaduek hil (5)

bere soldaduekin (7); soldaduekin batean (5); soldaduekin batera (6)

aebetako soldaduen (17); armadako soldaduen (10); dauden soldaduen (6); gure soldaduen (5); haur soldaduen (5); hildako soldaduen (12); nazioarteko soldaduen (7)

soldaduen amona (5); soldaduen arteko borroketan (7); soldaduen buru (8); soldaduen eta kolonoen (5); soldaduen kontra (8); soldaduen kopurua (10); soldaduen zain (5)

soldaduetako batek (7)

soldaduez gain (6)

bi soldaduk (10); soldaduk bizia galdu (7)

soldadurik gabe (7)

soldaduz osatutako (7)

amerikano soldado (7); catm soldado (8); catm soldado ohien (6); pg catm soldado (5); soldado amerikano (17); soldado amerikano hilak (5); soldado hilen (12); soldado ohi (5); soldado ohien (12)

bere soldadoak (8)

hil soldadoen (5)


soldaduburu (orobat soldadu-buru) iz soldaduen burua.

Kontroletako batean, soldadu-buruak, higanota baita, espiatzat jo du Garibai.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Soldaduburu izan nahi duena iritsiko da soldaduburu izatera, baina gero, gerran hil ezean, zauriturik geldituko. Ez dira bakarrik ibiltzeko lekuak -esan, eta, musuzapia jaitsirik, irribarre egin zion soldaduburuak Norari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Izan ere, idi, zekor gizen eta ardi ugari hil ditu gaur, eta zure seme guztiak, soldadu-buruak eta Abiatar apaiza gonbidatu ditu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 61. orr.

Ilundu duenerako, andre Madalenen ahaide eta lagunen oin-arrastoak zeuden edekanaren, soldadu-buruaren, zerga-zainaren eta sindikoaren jauregietako atari elurtuetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.


soldadueria iz soldadu taldea.

Haren soinupera, funtzionario beltzez jantzien emazteak dantzan ari ziren larruz beztituriko soldadueria basarekin, beren senarren begi urduriek zainduta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Hiriko toki gomendagaitzak bisitatzen hasi zen: Bertako portu inguruko karrikatxoak, Gaztelu Berriko soldadueria ibili ohi zen zerritegiak, Baiona Ttipiko hegoaldeko harresi ondoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.


soldadugai iz soldadu izateko prestatzen ari den pertsona.

Sarri samar berritzen zituzten soldadugaien erroldak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Andres katedraduna ikustera joan zen; soldadugai bat balitz bezala tratatu zuen hark.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.

Sarritan joan behar izaten zuen hirira, soldadugaiak biltzera eta bestelako zereginak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 413. orr.

Soldadugai etorri berriak hasiak ziren pentsatzen gu, beteranook, ahoberokeriatan aritu ginela lubakietako gerra-istorio latz horietako batzuekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.

Kristau-sakramentu horrek [Komunio Santuak] bere izena erromatar errito pagano batetik hartu zuen, non soldadugai berriak zin egiten baitzuen Erromako armadako kide bihurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.


soldadugo (orobat soldadogo eta soldadogu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian soldadugo agertzen da) iz ipar soldadutza.

Dozena bat urte Gerla zibila bukatua zela, hona soldadugoaren tenorea enetzat jina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.

Soldadugoa aspaldian jadanik bukatua zuten gizonak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Gazteek soldado joan behar zutela eta soldadogoak 5 urte irauten zuela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.

Soldadogoko azken hilabeteak luzeak bezain ilunak kausitu nituen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

Beren urte ederrenak soldadugoan gastatzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Jan-Batista Garatek gerla denboran egin zuen beraz bere soldadogua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.


soldadukide iz talde bereko soldadua.

Amultsutasun une horietan oroitzen zen Villejuif hirian utzi zituela andrea eta alaba, bere soldadukide hoberena emazteaz amorostu ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Abu Ghraibeko soldadukideek esan zioten Armadako buruzagien aginduak zituztela presoak torturatzeko, haiek hitz egitera behartzeko.  Berria - Mundua   2004-05-20

Biskratik nekez Aljerrera zetorren saldo xifrituko soldadukide bihurtu aitzin, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.


soldadura 1 iz soldatzea; soldatzearen ondorioa.

Soldadura gabeko tuboen negozio nagusian.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Makina-erreminta hain sona handikoaren erakustaldi horietako batean, han ateratzen zen soldadura eta zerra metaliko hotsa, txinparta, su artifizial, eta sirena-soinuak entzun eta ikusirik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

Prestige-ren istripuaren arrazoi zehatza «soldadura» zela agertu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

2 (hitz elkartuetan)

Soldadura-puntuen antzekoak dira ainguragune horiek, alboko zelulen pareten han-hemenkako loditzearen bidez eratuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.


soldaduska (56 agerraldi, 24 liburu eta 21 artikulutan; orobat soldaduzka 11 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian soldaduska agertzen da) 1 iz soldadutza.

Osaba Xabierrek ez zuen inolaz ere nahi aita hil zion armada berberean osaba Gabrielek soldaduska egitea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Gizon ezkonberria ez dago soldaduska egitera behartua, ezta beste edozein zerbitzu publiko egitera ere.  Elizen arteko biblia   Dt 24,5

Bi jende-mota zeuden soldaduska egitera behartuta: leude basailu edo azpibasailuak, beren feudoaren ondorioz; eta gizon libreak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Senencito soldaduskara joan zen eta Afrikan ia bi urte egin behar izan zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 171. orr.

Manolo soldaduskako laguna da...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soldaduska garaian, Logro-on, Ferdinand de Saussureren liburu bat irakurri omen zuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soldaduskara joan (3)


soldadutegi (corpusean soldadotegi soilik) iz kaserna.

Soldadotegian, orenak egon nintzen ezin loakartuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Biharamun goizean Magali despeitu nuen ortzeguna arte, bi egunez segidan aratsarekin zerbitzuko beharra bainintzen soldadotegian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.

Ni ere zerbait gisaz usaian baino goizago libratua soldadotegitik, eta aitzinetik jakina gisa horretan libratzen ahalko nintzela, denbora gehiago bagenuen elkarrekin egoteko, ene bihotzeko izarrak eta nik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 100. orr.

Zer duk, gaizki jaten soldadotegian?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.


soldadutxo 1 iz soldadu txikia.

Berunezko soldadutxoen bilduma txikia zeukan -husarrak, granadariak, korazariak...-.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Gerra egin nahi diten baina beren berunezko soldadutxoetako bat bera ere zauritu gabe!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

Berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak, bata sarjentua, bertzea jenerala...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Beraz, askatu, eta lurrera erortzen utzi nian, berunezko soldadutxo bat bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.

2 adkor soldaduak.

Lau soldadutxo aleman hituen, eskaileratxoan elkarri bultzaka, bete-betean harrapatu gintuztenak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Jakina, ginebrarik ez balute ondoan nahi adina zintzurreratzeko, hanka eginen liketek, istant bat ere gabe, ingeles soldadutxoek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

A, soldadutxoak, soldadutxoak, bakarrik nago.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.


soldadutza (144 agerraldi, 53 liburu eta 14 artikulutan) 1 iz herritar bat bake garaian armadan aritzea; han igaro behar duen denbora.

1943an soldadutzara deitu zutelarik, eta armak alemaniarren esku uzteko agindu zitzaiela, ihes egin zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

-Hire aita laguna diat nik; soldadutza elkarrekin egin genian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Soldadutza lehorrean egin zuen, komandantzian, jeneral baten laguntzaile edo horrelako zerbaitetan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 36. orr.

Haurtzaro guztian eta soldadutzara joan zen arte, biek gela berean lo egiten genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

-Bihar joan behar dut soldadutzara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

Honen aita artzain joan zen Ameriketara soldadutzatik ihes egiteagatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Hermannen aitak fabore aitorrezinak egin omen zituen soldadutzatik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Dirudienez, soldadutzatik libre atera zen Joxemari gaztea, zozketan zenbaki altua irtenda edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 73. orr.

Sergeik soldadutzan ikasi zuen kantuan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 65. orr.

Soldadutzako denbora gehiena elkarrekin egina genuen, Mont-de-Marsan hirian. Aukerarik txikiena ematea aski, hura ere soldadutzakoak kontatzen hasteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soldadutza garaian Joxe Mari Arrietaren bertso-liburu berdexka hura izan nuen ezinbesteko lagun.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Ibilbide erosoa izan genuen, eta nahiko samurra gertatu zitzaigun soldadutza-bizimodurako bataioa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

3 soldadu bizitza.

Esan daiteke hiru soldadutza zeudela: leude edo erregearen leialenak, haiek ere beren mende beste leial batzuk zituztelarik; apezpiku edo beste elizgizon batzuenak, eta haien basailuenak; eta azkenik kondearena, zeinek gizon libreak eramaten baitzituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

Soroak eta lantegiak utzi berri dituzten laborari eta ofizialeen itxura zuten, ez soldadutza lanbide dutenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Negozio espirituala mundua arbuiatzetik hasten dela, eta Kristoren soldadutzak nork bere burua garaitzean duela abiapuntua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soldadutza egin (10); soldadutza egiten (7)

soldadutzara deitu (3); soldadutzara joan (8); soldadutzara joan arte (3)

soldadutzatik etorri (3)


soldaduzka ik soldaduska.

soldagailu iz soldatzeko erabiltzen den gailua.

Soldagailuaren garraren ukitu urdinska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Brikolaje zale horietako bat bestela, molde guztietako tresneriak liluratuko duena: soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Berraunditzen ari diren burdin fabrikaren teilatuan egunero ikus ditzakegun soplete argiak izango dira langabetuarentzat direnetan izarrik distiratsuenak, soldagailuen bidez mintzo baita fabrika jabea,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.


soldaketa iz soldatzea.

Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: “Ederra soldaketa!”.  Elizen arteko biblia   Is 41,7

Baita errementariek ere, soldaketa lanetan bista galtzeko arriskuarengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.


soldat ik soldata.

soldata (orobat soldat g.er.) iz 1 langileak lanaren truke halako maiztasunez hartzen duen diru saria.

Nik eskatutako soldata -berrogeita hamabost koroa eskas, astean sei orduengatik- bost koroa gutxitu zidatek errekardaritza eginda.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

Hamar dolarreko soldata egunean ontziola batean lan egiteagatik, pentsa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Bigarren urtea hasterako Lizarraga jauna Rafa bihurtua zen Mentxurentzat eta soldata jasotzen ere hasi zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Ez dut gogoan zenbatekoa zen soldata.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 53. orr.

Bigarren jaka, bere lehen soldatarekin erosi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Portugalen irakasten zuelarik soldata ederra irabazten zuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Urte beteko soldata eman zien gudariei.  Elizen arteko biblia   1 M 3,28

Arropak jantzi eta kalera segituan, soldata kobratzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Opelek ere lan astea luzatu nahi du soldatak bere hartan utzita.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Langileari bere soldata zor zaio.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,18

Konturatuko zara ez zaidala batere komeni [...] abuztuaren bukaeran berriz ere soldata ordaindu behar izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

Dena gora eta gora, soldatak izan ezik.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Hiru urterako ituna da eta soldatak KPIren neurrian igoko dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Sindikatuentzat inoiz ez da behar adinakoa soldaten igoera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Esan zidan eskainitako soldata berehala igotzen zela, koskaz koska onduz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Soldata igotzeko eskaintza egin beharko diot...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Azken urteetan soldatek beherantz egin dutela argudiatu dezakete sindikatuek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Soldatak izoztea lortzen ez badu 30.000 lanpostu kenduko dituela iragarri du multinazionalak.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Langileen soldaten eskuratze ahalmena etengabe murrizten ari da.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

2 (izenondo eta izenolagunekin)

Horrek esan nahi du soldata finkoa izanen dudala astero-astero.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 124. orr.

Txaleta ordaintzeko denbora luzea beharko genuke, biok soldata ona izan arren. Nik eskolako soldata eskasa besterik ez nuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Kapitainek mandatua igorri zioten On Afonso Henriquesi, soldata atzeratuak lehenbailehen kita zitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Ordu luzeak, soldata txikia, arrisku fisikoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Larunbat gauean soldata osoa etxera eramaten zuen eta bere andreak aste-saria ematen zion dominoan jokatzeko eta baso erdi batzuk hartzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Soldata sozial unibertsala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Soldata apalak ala errenta altuak hobetu, errentaren gaineko zergei ala konsumo-tasei lehentasuna eman.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Soldata errealen murrizketa handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Gutxieneko soldata [...] 3.600 pezeta izatetik 69.270 izatera hazi baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

18.200 eurokoa behar luke gutxieneko soldatak, «bai behin betiko beharginentzat, bai behin-behineko kontratua daukatenetzat.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura».  Berria - Ekonomia   2004-06-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahaztua zuen bere soldata eguna zela. Soldata-kostuak eta gizarte-babesa maila artifizialki apaletan atxikitzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Soldata-gehigarri handiak eman zizkiguten saritzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Atzerriko lehiak badu bai eraginik, bai enpleguen galeran bai soldata mailan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Soldata igoerek kostuak handitzen dituztela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Soldata desberdintasunen areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maistra-soldatak ez zidan-eta askorako ematen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Industria-soldatek ere gora egiten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.

Dinamika sindikal berriaren ardatz nagusiak lanaren banaketa eta gizarte soldata dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

Anduk bazeukan langabezi soldata txikia, nahikoa berarentzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

Soldata ona da apez soldata?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

araberako soldata (12); batez besteko soldata (9); bere soldata (18); beren soldata (5); dolarreko soldata (5)

eguneko soldata (10); eguneko soldata jasoko (4); eskatutako soldata (4); euren soldata (5); euroko gutxieneko soldata (5); euroko soldata (31); gehiegizko soldata (4); gizarte soldata (9); gutxieneko soldata (62); gutxieneko soldata jasotzen (5); hilabeteko soldata (5); hileko soldata (7)

irakasleen soldata (6); kpiren araberako soldata (4); lan eta soldata (5); langile baten soldata (4); langileen soldata (10); lehen soldata (6); nire soldata (5)

oinarrizko soldata (4); puntuko soldata igoera (4)

soldata apalak (5); soldata apaleko (10); soldata barik (5); soldata bera (7); soldata berdina (4); soldata duin (5); soldata duin baten (4); soldata duina (8); soldata duinak (6)

soldata eman (4); soldata erdia (4); soldata errealak (4); soldata finkoa (5); soldata garbia (5); soldata gordina (8); soldata gordinaren (5); soldata handia (4); soldata hazkuntza (8); soldata hazkuntzak (4); soldata hobeak (6)

soldata igo (9); soldata igoera (145); soldata igoera eskaini (6); soldata igoera eskatu (7); soldata igoera eskatzen (8); soldata igoera hitzartu (5); soldata igoera jasotzen (5); soldata igoera proposatu (4); soldata igoerak (26); soldata igoerak eskatu (4); soldata igoeran (5); soldata igoeraren (6); soldata igoerari (8); soldata igoerarik (5); soldata igoerei (4); soldata igotzea (4); soldata igotzeko (7); soldata jaso (14); soldata jaso gabe (4); soldata jasoko (9); soldata jasoko dute (6); soldata jasotzeko (5); soldata jasotzen (23); soldata jasotzen dute (7); soldata jasotzen zuten (5); soldata kobratzea (4)

soldata ona (5); soldata ordaindu (9); soldata ordaindu behar (4); soldata ordainduko (4); soldata ordaintzeko (6); soldata osagarri (4); soldata osoa (9); soldata txikiagoa (7); soldata txikiagoak (6); soldata txikiak (4)

urteko soldata (7)

beharginen soldatak (7); beren soldatak (4); funtzionarioen soldatak (6); funtzionarioen soldatak ordaintzeko (4); gutxieneko soldatak (8); irakasleen soldatak (6); langileen soldatak (26); langileen soldatak ordaintzeko (4)

soldatak bere horretan (4); soldatak igo (4); soldatak igotzeko (10); soldatak izoztea (4); soldatak ordaintzeko (20); soldatak ordaintzen (4)

langilearteko gutxieneko soldatara (4)

beren soldataren (5); gutxieneko soldataren (27); lanbidearteko gutxieneko soldataren (5)

soldataren ehuneko (4); soldataren erdia (9); soldataren igoera (6); soldataren zati (10); soldataren zati bat (7)

soldatari dagokionez (8)

soldatarik gabe (11)


soldatadun 1 izond/iz soldata duena.

Jostun soldataduna izana zen Gehsmack dendetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Estatubatuar soldatadunen %30ek batez besteko soldataren bi herenetik beherako soldata jasotzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Legez 35 orduko lan astea errespetatzea, soldatadunei eta enpresei «askatasun handiagoa ematea», eta soldatak bere horretan uztea Produktibitate handiko jardueretako irabazien parte bat soldata apaleko herrialdeen konkurrentzia pairatzen duten sektoreetako soldatadunetara desbideratzean datza irtenbide hau.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

2 (izenlagun gisa) soldatako.

Hilean 7.000 lirako soldatadun kakamutil hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.


soldatapeko 1 izlag/iz soldata kobratzen duena.

Soldatapeko langile zintzo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Pentsaturik Marina etxekoa ez, baina soldatapeko laguntzailea dela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.

Soldatapeko soldadu egin zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

Horregatik argituko dugu hauetatik gehienak, jaunen soldatapeko arma-gizon batzuk bazter utzirik, morroiak direla, zama eta hustutze-operazioetarako etorria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Soldatapeko klaseen bizi-maila ekonomiko eta soziala klase ertainen mailara igoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

«Soldatapeko idazleak» arbuiatzen ditu, «beka-sari jokoak» gaitzetsi, eta, poeta bainoago, «frankotiratzailetzat» du bere burua.  Berria - Kultura   2004-07-24

Iranen soldatapeko espioia izatea leporatzen dio CIAk orain.  Berria - Mundua   2004-05-26

Ivan Janson hura soldatapekoa zen nekazari aberats baten etxaldean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Ez zuen entzuten ari zena sinetsi nahi, herri-infanteriako soldatapeko batek erreibindikatu nahi izatea bere gremioarentzat aitoren semeen zalditeriari baizik ezin aitor dakizkiokeen merezimenduak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Gaztea oso azkarra zenez, laster, soldatapeko ez, baizik ugazabaren bazkide bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

2 soldatapean aritzen dena.

Gobernuko espioia edo soldatapeko hiltzailea?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Chico Mendes kautxu "zain-ateratzailea" nola hil zuten kontatzen zuen, sindikatu bat sortu zuelako, lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

• 3 izlag soldatapean egiten dena.

Gaur egun soldatapeko lanaren banaketarekin planteatzen den azken xedea edo helburua errentaren banaketarena da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Soldatapeko lanaren esplotazioaren teoria, aukeran, erradikal samarra iruditzen zitzaion. irabazi-asmorik gabeko erakunde batean dabil boluntario, eta horrek eta soldatapeko beharrak uzten dioten denboran, euskaltegian dabil euskara ikasten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

4 soldata dagokiona.

Soldatapeko kargu bakarra Nora Erfjord idazkariarena izan zen, ez baitzuen bizibiderik eta lan ikaragarria baitzuen bere gain.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soldatapeko langile (4); soldatapeko langileen (6)


soldatatxo iz soldata txikia.

Ordainduko al dit soldatatxo bat nire lanarengatik?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.

Juliok, ospitaleko soldatatxo harekin, ezin sinetsizko gauza zoragarriak egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Ni pozik, eta etxean, azken finean, soldatatxo bat gehiago zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 172. orr.

Etxea (edo etxeak) erostea, osasun sarean integratzea, jubilatzen garenerako soldatatxo bat bermatzea...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.


soldatu1, solda(tu), soldatzen (orobat soldeatu) 1 du ad bi metal zati fusioz batu.

Gero adierazi diot nola orriekin, alde batetik burdina gori batez soldaturik, hodi-tuturik egin daitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Bi zatiak soldatu besterik ez nuen egin behar izan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 106. orr.

Williamsek bolantearen barra aldatu egin zuela, luzeraren parte batean diametro txikiagoko barra bat soldatuz.  Berria - Kirola   2004-04-30

Gero izotza estutu eta xaflak soldatuko dira. kroskoa Txinan soldatu zuten lehenago, eta «metalezko xaflak ondo batu gabe» zituelako susmoa du Alcedok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Soldatu gabeko eta altzairu herdoilezineko tutuak egiten ditu Tubacexek.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Geuk ere ikusi izan ditugu hemen ziegetako leihoetan barroteak soldeatzen kartzelarentzat lan egiten duten presoak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Galipotaren usaina, koipearena, erradiadore elektrikoarena, soldatzeko burdinarena, egurrentzako kolarena, tabakoarena eta gainerakoena.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Soldatutako altzairuzko egiturak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Eskulangile «finak» dira, eta zeregin korapilotsuagoetan ere aritu daitezke: soldatzen eta trokelatzen, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

2 irud/hed

Ematen zuen beste eskua helduta zuen gapirioari soldaturik zuela eta zailtasun handiz lortu nuen handik askatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 126. orr.


soldatu2 ik soldadu.

soldatzaile iz soldatze lanetan aritzen den langilea.

Soldatzaileek, berriz, «giro itogarrietan» lan egiten dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Uzkudunek indar berezia jarriko du bi sektoretan: garbitzaile eta soldatzaileenean.  Berria - Ekonomia   2004-02-08


soldatze iz bi metal zati fusioz batze.

Ondorengo azterketek erakutsi dutenez, barra ez zen edozein tokitan hautsi, soldatze lokarritik baizik.  Berria - Kirola   2004-04-30

23 urteko behargin batek deskarga elektriko bat jaso zuen, farola batean soldatze lanetan ari zela.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

soldatze lanetan sorturiko txinpartek sutea eragin zuten, eta haizeak kea tunelaren barrura bideratu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-09


soldeatu ik soldatu1.

solegitu ik soleitu.

solegitzaile ik soleitzaile.

soleigarri izond soleitzen duena.

Zuen bertute handi eta harrigarriei esker eta aitzineko egun beltz haietan Tolosan ongi etorri zinez soleigarria izan nuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.


soleimendu iz ipar soleitzea.

Sentipen bikoitza daukat, hots, alde batetik, soleimendua eta bestetik, ordea, ondoeza.  Berria - Mundua   2004-04-01

Zeren bizitzak zaurituak, beren buruan konfiantza galduta, ez baitute askotan gehiago nehorrekin harremanik, soleimendurik.  Herria   2005-12-08

Preso gehienak elgarrekin gira eta gure zorigaitzen artetik elgarrekin izaitea halako soleimendu bero bat da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Erreinu guztien, Eliza Osoaren eta bereziki beti hain garbi egon den Toledoko elizaren, bai eta ere haren Ordena argiaren eta katoliko guztien soleimendurako.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Eguberriko eginbidea bete nuen, ikusiz soleimenduz omoniera urruntzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.


soleitu, solei, soleitzen (orobat solegitu g.er.) da/du ad ipar kontsolatu; oinazeak eta nekeak arindu.

Soleitu zen azken hitz hauek aditzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 113. orr.

Ainhoarantz abiatzen ikusi zituztelarik, herritarrak soleitu ziren baina ez zuten beren burua enganatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Garazitik heldu zen Luzaidera, Auritzera eta urrunago ere, eri zirenen soleitzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Larunbatetan jendeen soleitzeko behar dira holako emankizun alaiak eta hori aurkitzen da edozein telebixtetan.  Herria   2001-09-27

Beste gauza honek izigarri soleitzen nau, hots, jakiteak Jainko onak baduela aski indar zure arima sainduaren eta zure idurien nasaiki sariztatzeko ene ordez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

Ene lagunek soleitzen ninduten, ahal zuten guzia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Hurrengo ilabetek nolazpait solegi bitzate Babiren herioak zauritu bihotz guziak! artean harremanen hobetzeko eta elkar ezagutzeko, gure minen soleitzeko.  Herria   2003-10-02

Egia da, nihundik ahal bada, behar direla eri handi baten oinazeak osoki eztitu eta soleitu.  Herria   2003-02-06


soleitzaile (corpusean solegitzale soilik) iz ipar

Lehena: Otharan Thierry, Kapusolokoak, hartu du biziko lagun, Jauregiberri, hazpandar anderea; solegitzale dena.  Herria   2001-09-27


soleitze iz ipar kontsolatzea; oinazeak eta nekeak arintzea.

Arratsalde apalean, karrikak airosten ziren ipar haizearen edo itsas haizearen menturan, baina gauaz egunaz bezalako sapa zen, eta ez zen soleitze handirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.


solemne 1 izond hotsandikoa, ospetsua.

Ekintza serioa da, solemnea, baita modurik apal eta sinpleenean egiten bada ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

Sendagileak seriotasun solemne batez erantzun zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 302. orr.

Ikuskizun zorrotz -hala sentitzen nuen nagusiki- eta solemnea zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 119. orr.

Gaur egun okasio handietan eta leku ospetsuetan elizkizun solemneak zergatik ezarriak diren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.

Musika ona eta handiosa aditu nahi baduzu, musika solemnea, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.

Ramon Fernandez berak badu beste ereserki bat, solemnea hau ere, donostiarrek erabaki egoki horrengatik zuten poza adierazteko.  Askoren artean   «Rataplan» - 45. orr.

Norberaren atarramentua ez jakiteak biktima gehiago eskaini dio tirania ezkutuari, ageriko ankerkeria solemneak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Zentzugabekeria solemne ugari barregarritzat hartuak izan dira mendeetan zehar.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.

Esaldi solemne bat behar nuen errematerako, baina solemne behar zuena barregarri samarra atera zitzaidan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 143. orr.

Adats zuriak, bibote gomaztatuak, bizar punta-zorrotzak [...] ahots huts solemneak, drama bateko aita zorrotzaren itxura ematen zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

-Hildakoen nahia sakratua da -esan zuen ahots solemnez-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.

Era horretan mintzatu zitzaigun obispoa [...] duintasun ikasi batez, zetorkiokeenari antzemanik, nonbait, eta bere baitarako etsia hartuta, zutitu, zigarroa hautsontzian itzali, eta era solemne batean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

Inork ba ote daki artzaiak nola sentitzen duen putreen presentzia solemne hori?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.

-Berorren eskutitza hartu dudalarik -ekin nion, buruz, faxista solemneen tonuaz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.

2 (adizlagun gisa) ik solemneki.

Solemne jarri da orain.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Hau gizonen gauza da -Iñakek serio-serio, solemne ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.

Egun hartan, auzia bideratzen ari zen ofizialak solemne irakurtzen zizkion karguak Hemingway grabeari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 232. orr.

Hortxe daukak, eskutitzean, Falangearen definizioa -eta solemne jarraitu nuen-. sai batek zerua zeharkatzen zuen, geldo eta solemne.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.


solemneki adlag era solemnean. ik solemne 2.

Gizarte zibilaren nagusitasun morala erakutsi beharrez, solemneki aldarrikatu nuen Kolko Mitxoletarengana iristeko delibero irmoa hartua nuela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Gau batean hitza eman genioan elkarri, solemneki eman ere, bizirik segitzen zutenak horretaz arduratuko zirela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Hainbeste denboran mihia erretzen zidan esaldia bota ahal izan dut, solemneki, lekuko harritu hauen aitzinean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 40. orr.

Kokotsa paparretik aldendu zuen Fonsecak eta solemneki errezitatu zuen: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 93. orr.

Gotzain jauna -azaldu zuen solemneki-, casus bello bat izan zen hura, kasu sui generi bat, esan ohi den bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 143. orr.


solemnetasun iz solemnea denaren nolakotasuna. ik solemnitate.

Amari eskua luzatuko dio, azkeneko eskailera mailak igotzen laguntzeko, eta oraindik ere eskutik helduta duela, halako solemnetasun tragiko batez agertokiaren beste alderaino eramango du.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 35. orr.

Madrilgo ikaslea, probintzietatik etorria batez ere, halako Don Juan espiritu batez iristen zen gortera, jostatzeko, jolas egiteko, emakumeen atzetik ibiltzeko asmoz, Kimikako irakasleak bere ohiko solemnetasunarekin esan ohi zuen bezala, giro oxigenatuegi batean laster erretzeko asmoz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.


solemnitate 1 iz solemnea denaren nolakotasuna. ik solemnetasun.

Unearen solemnitateak eta hizkuntzak hunkiturik naukate, esan zuen Maria Sarak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 321. orr.

Handik bost egunetara hil zen Bartzelonan: serenitatez, solemnitateari edo gurasoen fedeari amore eman gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

On Camillo eliz atetik kanpora irten zen, solemnitate handiz, bere gurutze erraldoiari eutsiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.

Gozamen nazional honen aurrean, Estatu zentralak "nazio ez zarete" erabaki lezake solemnitate osoz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

Nabaria da Bonabenturak esaldiari -beronen egitura behartzeraino- eman nahi izan dion solemnitatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Primeran portatu zara, eta mila esker, beraz -bostekoa eskaini zion aitorpenari solemnitatea erakusteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Ironiaz jantzitako solemnitatea erabiltzen genuen horrelakoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.

Alberto ez zen gehiegi arduratu, aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 23. orr.

2 solemnitatez adlag

Arazoa elizaren auzitegi nagusiaren eskuetan jartzen zen, eta hark solemnitatez eskomikatu eta anatematizatzen zituen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Ni, hain zuzen be, Lauaxeta naz, aberriaren eta Jaungoikoaren zerbitzurako berpiztua -esan zuen solemnitatez Lauaxetak-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.

Ondo neurtutako solemnitatez, belaunikatu eta bekokiarekin lurra ukitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

solemnitate handiz (3)


soleo 1 iz zango-mamiko giharra, bikien behealdeari lotua dagoena eta Akilesen orpoa osatzen duena.

Lehenengo azterketan, soleoa hautsia izan lezakeela jakinarazi zuten.  Berria - Kirola   2004-03-28

Prietok kolpea hartu zuen buruan eta Expositok arazoak ditu soleoan.  Berria - Kirola   2006-04-12

San-Remo korritzeko taldean sartzear egon zen, baina aste horretan, muskulu bikian, soleoan, bat-batean, “mina berriz”.  Berria - Kirola   2004-04-01

Ezker hankako soleoan lesionatu zen, eta gaur erresonantzia magnetikoa egingo diote.  Berria - Kirola   2004-11-19

Iaz ezker hankako soleoko minez ibili zen Pablo Garcia uruguaiarra.  Berria - Kirola   2004-07-29

2 (beste izen baten eskuinean)

Soleo muskuluan du haustura, izterrean, aduktoreetan.  Berria - Kirola   2006-01-03

Eskuin hankako soleo muskuluan gainkarga duelako.  Berria - Kirola   2006-04-13

Hasieran abduktorea hautsi zuela bazirudien ere, mediku azterketak soleo giharreko haustura zela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2006-01-04

3 (hitz elkartuetan)

Lizasok ez zuen minik nabaritu, soleo hausturak hogei egundik gora behar dituen arren.  Berria - Kirola   2006-01-04


solezismo iz sintaxi-hutsa.

Luze-zabal korapilaturiko periodo ia askaezinak eraiki zituen, intzisoz trabatuak, zeinetan zabarkeriak eta solezismoak destainaren formak baitziruditen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Baina bere traizioa baino lehen, Kaliforniari ezarri zion konstituzioa solezismoz jositako idazki traketsa zen benetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.


solfa ik solfeo.

solfeatu, solfea, solfeatzen du ad (doinu bat) abestuz eta notak izendatuz irakurri.

Joxe Kakotxipik, musikarako bere zaletasun guztiagatik ere, ez du bere gainean inork solfeatzerik nahi izan eta hilabete bada Apaizaren soldadu taldean dela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.


solfeo (orobat solfa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian solfeo agertzen da) 1 iz musika idazteko eta irakurtzeko sistema.

Elgoibarrera jaisten zen oinez Gonzalez Bastida musika bandako zuzendariarekin solfeoa eta tronpeta ikastera.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

"Solfeorik badakizu?", galdetu zion hasi eta gerora.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.

Harrotuta zegoen, eta lezio bat eman nahi zidan, solfeoa irakasten zidanean bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 352. orr.

Solfeoan, zeozer moldatzera heldu zen, baina ez berak nahi adina.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Solfeoan apuntatu ninduen amak, hamar bat urte nituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Eskaileratan gora noala, soinu ezagun lasaigarriak: solfeoko eskalak, irakasleren bat arreta eske oihuka, bizpahiru pianoren digitazioak eta arpegioak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Akademia baten solfeoko irakasle gisa lortutako lanean astebete eskas aguantatu zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 114. orr.

"Egoki kantatzea" ez da, bertsolaritzan, kantuaren edo solfeoaren arauen arabera kantatzea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 224. orr.

Halakoetan, nik ziztua jotzen dut, baina, partituran baino gehiago jendearen portaeran erreparatuz, garai batekoak bezala, solfarik gabe, belarriz eta begiz aritzen bainauzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorka seietan irteten duk solfeo-eskoletatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 43. orr.

Mutilaren gelara joan zen, eta han eman zuen bere lehen solfeo-eskola.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.

Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Arestian adierazi dugun bezala, bertsolarien doinuen solfeo-transkripzioak urrun daude oso bertsolariak doinu horiek kantatzen dituen era zuzen islatzetik.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.


soliba iz haga nagusietan bermatzen den haga txikiagoa, solairuari edo sabaiari eusten diona.

Egiptoarretan, aldiz, kolomen gainean arkitrabeak, eta arkitrabeetatik inguruan dauden paretetara, solibak jarriko dira, eta soliben gainean zoladura, inguru guztian aire zabalera irekita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

Soliba bakoitzean taularen bi muturretan bina iltze josiko dira, ez dezaten okertu eta angeluan altxatzeko aukerarik izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Egurrezko kanal bat josi zuen solibaren azpian eta bertan txirrikak jarri zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Ezin begiratu nien aurrez aurre piramidearen azkeneko beirakiei, distira betean zeudelako, soliba haiek urrezko geruzez estali izan balituzte bezala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.


solidario 1 izond pertsonez mintzatuz, norbaitekin edo zerbaitekin solidarizatzen dena.

Soil-soilik enpresaburu solidarioarekin topo egiten duenak lortuko du zerbait.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

4.000 sindikalista solidario.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Gazteria konprometitu, solidario eta erreboltariaren ikur bihurtu ziren kantuak.  Berria - Kultura   2006-04-20

Euskal Herri askea, sozialista eta solidarioa lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango; aski da ogi-puska bat botatzea haien artera elkarrekin borrokan jartzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Gisako txartel bat eskuraturik solidarioagoa izan zintezke, izan ere, iragarkian bertan datorren interneteko helbide batean bozkatu ahal izango duzu gogokoen duzun ONGaren alde.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

Gizakiek arrazoimenak gidaturik jokatzen duten neurrian soilik, zerk elkartzen dituen jakitun izanez, izango baitira solidario beren gurarietan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Arrazoiak nekez erakutsiko dizkigu solidario edo eskuzabal edo idealista izateko bideak, filantropiak berak ere status sozial bati dagokion portaera itzaltsua gordetzeko komenientzia pragmatikoan du oinarria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra, ulerkorrak dira salbuespenik gabe eta baita solidarioak ere ahal duten neurrian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Itxuraz irekia eta solidarioa den abertzale mugimendua [...] erakargarria da, herrietan hauek baizik ez baitira loeria egoeraren harrotzeko maneran antolatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

Solidario gara batzuetan, jakin gabe hala garenik ere, ez dakigun jendearekin eta ezgaraiko heroiekin, urte askoren buruan jaio edo aspaldi hil ziren heroiekin solidario, aspaldi jaioko ziren eta urte askoren buruan hilko ziren haiekin ere solidario.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

2 horrelako pertsonei dagokioena; solidaritatea adierazten duena.

Uruguaiko herriari «besarkada solidario eta esker onekoa» bidali zion Nazioarteko Euskal Diaspora Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Badago funts solidario eta etikoetan inbertitzea errentagarritasunari uko egin gabe?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 200. orr.

Gizarte arazoei kasu eginez, ikuspegi solidarioago batekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Finantzaketa solidariorako bide arrakastatsuak azaldu dituzte .  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Herrien arteko elkarbizitzarako politika ekonomiko solidarioago baten beharraz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Guztiek hautsi nahi izan zuten gurasoen munduarekin, askoz ere solidarioagoa izango zen bizimodu berri bati ekiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

3 elementuez mintzatuz, bat egiten dutena.

Formak eta funtzioak solidarioak dira, eta zaila da -ezinezkoa dela ez esatearren- biak bereiztea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Banako hori solidarioak diren bi osagairen konbinaketa bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Gai eboluzionistak zerikusi handiagoa du jarraitasunik gabeko taldeen deskribapenarekin eta organismo baten (bere elementu guztiak solidarioak izango dituena) eta ingurune baten arteko interakzio moduen azterketarekin, espezieen taula jarraitu baten osaketarekin baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

4 zuzenbidean, erantzukizun edo eginbide batez mintzatuz, zenbait pertsonek parketatzen dutena, denei haren osotasuna dagokielarik.

Konfiantza sor dezaketen erakundeak, fidantzen betebehar solidario edo ez-solidarioen gaineko araubide egokiak, hipoteken oreka berma dezaketen lege jakintsuak, [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Auzipetuak erantzukizun solidarioa du, besterik ez; hots, ihes egiten badu, badaki bere sendia edo lagunak geldituko direla bermearen dirua jaso gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04


solidariotasun iz solidaritatea.

Eta ni ere gustura nengoen, solidariotasun sentipen indartsu bat sentitzen nuelako, gaur arte nire lagunekin baizik sentitu ez dudan bezalakoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.


solidaritate 1 iz solidarioa denaren nolakotasuna.

Gipuzkoarren solidaritate eta eskuzabaltasunari esker, erreserbako famili poltsa bat ere badugu etorkizunerako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Solidaritatea, samurtasuna, eramankortasuna, iraun duten bikoteen ondarea dela uste dut...  Herria   2005-02-10

Ni, Jauna, solidaritatea, justizia eta zuzenbidea munduan ezartzen dituena.  Elizen arteko biblia   Jr 9,23

Hau da izpirituzko gorputzari dagokion solidaritatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Auziperatuak euskal kulturako pertsona famatuak dira, eta Euskal Herriko aukera politiko, sozial eta instituzional zabalenaren atxikimendua eta solidaritatea jaso dute.  Berria - Harian   2005-02-24

Manifestazio erraldoiak egon dira, ia erakunde politiko, sindikal, kultural, eliztar guztiek euren protesta eta solidaritatea erakutsi dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Denei eskertu die laguntasuna eta solidaritatea.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 138. orr.

Ederki egin zenuten nire atsekabean zeuen solidaritatea agertzean.  Elizen arteko biblia   Flp 4,14

Ez dakit sexu berekoon arteko konplizitatez izan zen, generozko zapalkuntza bera pairatzen dugunon arteko solidaritatez alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.

Zoritxarreko gaixo haiek ez zuten ulertzen oraindik behartsuaren solidaritateak baduela aberatsa suntsitzeko indarra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Frantziskok, ordea, ez die txoriei gizakien eskarmenturako hitz egiten, haiekin bizi duen solidaritate espiritualagatik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 816. orr.

Benetako solidaritatea (ez telemaratoietakoa) errealitate bihurtu da, eta bidezko merkataritza-formak errekuperatu egin dira (trukea, kasu).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Solidaritateagatik jesarri zen lurrean, sinpatikoa iruditzen zitzaiolako gizona.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Solidaritate edo konplizitate sentimendu bat besterik ez da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Hala moduzko solidaritate izpi batek prestutasuna ematen zion proposamen anker hari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 145. orr.

Blutman judu saltzaileak ezagutu egin du eta Szuch abenidako Gestapoko egoitzara darama... alta, solidaritate kate bati esker, lepoa salbatu zuen: Mokotow kaleko Korda filologoak Paweli abisu eman zion; Pawelek, Filipek xeminotari; Filipekek, [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 234. orr.

Arazo honetan gizatasun eta solidaritate printzipioek beharko lukete izan orotan lehenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.

Solidaritate espiritua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nork bere buruarenganako fideltasuna eta bestearenganako errespetua, norbanakoaren baiespena eta gizarte-solidaritatea,  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

4 elementuen arteko interdependentzia.

Sistema berez aldaezina da, eta soilik elementu batzuek jasotzen dituzte aldaketak, elementu horiek sistema osoarekin elkartzen dituen solidaritatea kontuan hartu gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Orain, aldiz, banakoak haien artean lotzen dituzten elkartasunak onartuko ditugu; solidaritate hauek dira elkartze mailakoak eta sintagma mailakoak, eta arbitrariotasuna mugatzen dutenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 168. orr.

Unitate txikiagoez osatuak dauden unitate zabalagoez aritzen gara; batzuen eta besteen artean, solidaritatezko erlazioak daude.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.


solidarizatu, solidariza, solidarizatzen da ad beste pertsona batzuen kausen edo interesen alde egin eta haiekin bat egin, batez ere egoera zailetan.

Badakit, ondo jakin ere, ezkutatuta edo errefuxiatuta dauden beste batzuei dagozkien gauzak biziki interesatzen zaizkigula eta egiaz solidarizatzen garela ezkutatuta daudenak alemaniarrek aurkitu eta deportatzen dituztenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Kontsumo-gizarteak ezarritako edertasun-modeloaren aurka dagoen emakumearen ahotsa ere badago, edo telebistako albiste bat ikustean beste ama batekin solidarizatzen den amarena, edo eguneroko martxa eroari nekez eusten dion emakume langilearena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.


solidifikatu, solidifika, solidifikatzen da/du ad egoera solidoa hartu edo harrarazi. ik solidotu.

Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-, eta kezkaturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Gerta daiteke berniz bat biltegiko egonaldian solidifikatzea, eta orduan jeneroa bota egin behar da; edo oinarrizko erretxina solidifikatzea sintesiak dirauen bitartean, hamar edo hogei tonako erreaktor batean, eta ondorio trajikoak izan ditzake noski horrek; edo alderantziz, berniza ez solidifikatzea batere, dagokion lekuan eman eta gero ere, eta orduan barregarri geratzen da bat, zeren "lehortzen" ez den berniz bat tiro egiten ez duen fusil bat bezala baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.


solidifikazio iz solidifikatzea.

Solidifikazio-prozesuan aireko oxigenoak parte hartzen du kasu askotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.


solido (orobat solidu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian solido agertzen da) 1 izond gotorra.

Badira, beraz, lehen gorputz solidoak eta hutsune gabeak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

Izatez, habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Leku erresonanteetan, ahotsak gorputz solido baten kontra jotzen du eta atzera itzultzen da, oihartzuna sortuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

Lur beltzetan, berriz, jario txiki batzuk eta tanta urriak bakarrik aurkituko dira, neguko euriteetatik jaso ondoren leku trinkotu eta solidoetan geratu direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Zergatik aurkitzen dugu burdina honen gorputza erabat solido eta gogorra, eta kolore ilunekoa, eta gurinaren gorputza guztiz samur eta bigun, eta kolore zurikoa?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.

82 urteri buruz joan izana gatik, emazte solido eta azkar baten itxuran zabilan Delphine bere etxeko harat hunatetan.  Herria   2004-03-04

2 gaiez edo gorputzez mintzatuz, molekulen artean lotura handia edo forma iraunkorra duena.

Normalean, kantitate txikian egoten da eta egoera solidoan.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Zirkunstantzia batzuetan, zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Gas edo lurrun bat gainazal solido batean adsorbitzeko prozesuak beroa askatzen du beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena, eta parte txiki bat baino ez da transmititzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Nola egin, nola asmatu, kanpoan azkar lehortu eta barruan solido bihurtuko ez zen tinta egoki eta erabilgarria?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Cavalierik, XVII. mendearen hasieran, esan zuen gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Trabekulak deritze belakiaren zati solidoak osatzen dituzten hezur-egiturei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Sukaldean erabili ohi diren erregai solidoek sortzen dute kutsadura.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Zaborrak erraustean, dioxinaz, furanoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen direla azaldu zuen, baita hondakin solido oso toxikoak [...] ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Hondakin solidoak kudeatzeko teknika.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Maradonak bere kabuz arnasa hartzeko zailtasunak ditu, egun hauetan janari solido asko hartu duelako.  Berria - Kirola   2004-05-06

3 (izen gisa)

Lehenik, odola iragazten da: globuluak eta plasma utzi egiten dira, baina ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hondakin solidoak (10); hondakin solidoak kanporatzeko (3)

egoera solidoan (3)

hondakin solidoen (3)


solidoki adlag irmoki.

Aintzinaldea Aguerrek hartua zuen xixtako batzuekin, Dermit ere solidoki ari gibeletik: 9-5, 19-14, baina beti hurbil besteak ere eta horra berdintzea 23 tan.  Herria   2001-07-12


solidotasun iz solidoa edo gotorra denaren nolakotasuna.

Aldiz, harri horiek labean sartu eta suaren bero bizia muineraino barneratuz gero, galdu egingo dute hasieran zuten solidotasunaren funtsa, eta indar guztiak erre eta agortu ondoren, poroak hustuta eta irekita geratuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.


solidotu, solidu(tu), solidotzen da/du ad solido edo gotor bihurtu. ik solidifikatu.

Porlan horren bidez errautsak egonkortu eta solidotu egiten dira isuri aurretik.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Suaren eraginez oso antzera eratutako hiru substantziak nahasketa berean elkartzen direnean, bat-batean hartzen dute ura eta elkarrekin itsasten dira, ur horren indarrez berehala eta irmoki solidotuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Arreta kendu behar zaio adierazteko, izendatzeko, erakusteko, agerrarazteko, zentzuaren eta egiaren lekua izateko duen ahalmenari eta, haatik, begiratu behar zaio bere existentzia berezi eta mugatua zehazten duen uneari -berehala solidotzen dena, berehala harrapatua geratzen dena adierazlearen eta adierazitakoaren jokoan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.


solidu ik solido.

solilokio iz bakarrizketa.

Solilokio konpartituan mintzatu nahi zenuen, psikoanalistarenean bazeunde bezala, kea gorantz botaz, hankak mahai azpian luzaturik, tabernako leihotik begira, gizon-emakumeen silueta errariak pasatzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.


solipsismo 1 iz doktrina filosofikoa, pentsatzen duen norbanakoarentzat bera baino beste errealitaterik ez dagoela aldarikatzen duena.

Beraz, soilik nire gogoa geratzen zait (solipsismoa).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

2 irud/hed

Arrazoi izan dezake, eta horregatik jasotzen dut hemen; ez da porrot komertzialaren beldurra, noski, baizik eta solipsismo ariketa antzu batean jardutearena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 28. orr.


solipsista izond solipsismoaren aldekoa.

Tractatus-eko Wittgenstein gazte suhar solipsistak hizkuntza aldatu nahi du, halatan mundua ere aldatuko duelakoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 157. orr.


solisonbra (orobat solisombra) iz anisez eta koñakez osaturiko edaria.

Goizaldeko txandan laguntzen zion aitari tabernan, kafeak, solisonbrak eta pelikula pornoen giro algaratsuan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 132. orr.

Adur potxingo bat utzi zuten txotxak mamurtzen zituzten australopitecus haiek euren solisombra edalontzien aurrean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.


solista 1 izond/iz bakarlaria.

Urtzi Aranburu Nederlands Dans Theatereko dantzari solista, Lucia Lakarra Municheko Opera Balleteko dantzari nagusia eta Iker Murillo Zuricheko Balleteko dantzari solista.  Berria - Kultura   2006-01-04

Nedjo Kovacevic (biolina eta ahotsa), Miso Petrovic (gitarra solista eta sargija).  Berria - Kultura   2006-03-19

Ahots solisten aldetik, [...].  Berria - Kultura   2004-08-29

Biolontxelo-jole bakarlaria orkestrako bertako artista gazte bat dela, lehenengo aldiz arituko dena hemen solista gisa: Michèle Marineau, hain zuzen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

Michel Luro, Miarritzeko Oldarra taldean solista gisa hasi zen.  Herria   2003-03-17

Laster hautatua izan nintzen solista izateko, zeremonia handietan eta ere igande arratsalde batzuz dama ongiegile baten egongelan kantatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Berak afariko menua erabakitzen laguntzen zien, ardoa hautatzen zuen, abeslarien txandak antolatzen zituen eta solistak aukeratzen zituen. abonamenduarekin hamalau kontzertu antolatu dituzte, eta pretigiozko solista, zuzendari eta orkestra gehiago entzun ahal izango dira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

2 irud/hed

Farolik gabeko gauaren xarma, hontza eta zapoa solista dituen sinfonia isilaren atsedenekoa, hortxe dago, ordea, debalde.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Solista talde baten eta orkestra handiago baten arteko elkarrizketa musikala.  Berria - Kultura   2006-03-28


solistiko izond bakarlariarentzakoa.

Bis bezala, Handel-en Pasacaglia eman zuten, bertsio libre eta solistikoan.  Berria - Kultura   2004-08-31


solitasun ik zolitasun.

solizitatu, solizita, solizitatzen du ad eskatu, galdea egin.

Konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.

Nola Axularrek eskatu eta solizitatu behar izan zion behin, bi aldiz eta hiru aldiz, sakristauak, finean, amore eman zezan eta hartarat ausart zedin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 638. orr.

Motel, aspaldi honetan oso solizitatua nagok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.


solo1 1 iz bakarkako zatia.

Bit-artekoek bakarkako lan bat egiteko eskatu zidaten, solo bat.  Berria - Kultura   2004-02-06

Solo gehienak Simon Wettenhallek (tronpetan) eta Jerry Zigmontek (tronboian) jo zituzten.  Berria - Kultura   2004-12-31

Oboearen soloa eta fagotaren kontrakantoa.  Berria - Kultura   2004-01-24

Burua jaso zuen, gelditu egin zen Antxetak taldeko gitarra baxuak ahapaldien arteko soloari ekiten ziola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.

Ane minutu beteko soloan murgildu zen luzimendu eta luzamenduan, eta txapa kolpe batekin amaitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Erritmo sendoak eta biziak, gitarraren solo ugari.  Berria - Kultura   2004-11-25

Gitarraren solo luzeak hobeto azpimarratuz.  Berria - Kultura   2004-11-25

Lalo Tejada bailaora-k gurutzearen inguruan eta gainean burutzen duen solo zirraragarri eta probokatzailea.  Berria - Kultura   2004-03-30

Atsedenaldiaren ostean, Kiki la Rose solo ederra eskaini zigun Bruno Roy dantzariak.  Berria - Kultura   2004-09-12

Charnett Moffett kontrabaxu jotzaileak lidergoa hartzen zuen solo zoragarrien bidez.  Berria - Kultura   2004-07-06

Askatasun falta hau urruntzen joan zen sinfoniaren bigarren denboran, kontzertinoaren solo eztitsuaren bitartez.  Berria - Kultura   2006-04-04

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burdinazko bolak bezala sentitzen dira bateriaren kolpeak, gitarra soloak, kantariaren oihuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 259. orr.

Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Kontrabaxu solo polita eskaini zigun bakarlariak baina saio borobilena orkestrarena izan zen.  Berria - Kultura   2004-12-16

Non ez dituzte ezagutzen Andra Joseparen tronpeta-soloak, prozesioaren erritmora egokitzen diren pausoan pausoko jardunak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.

3 irud/hed

Usoek sexu-soloak jotzeari ekin diote, mekanikoki, hiriko trafiko orkestra lagun dutela urrutian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

solo ederrak (3); solo ugari (6)


solo2 ik soro.

solomo 1 iz bizkarraren azpialdeko okela gihartsua, bereziki txerriarena. ik azpizun.

Odolki eta gibel, txorizo eta solomo, urdaiazpiko eta txerri-hanka, dena aprobetxatzen zaion jakiduna izaki txerri maitagarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Benetan, solomoa edo azpizuna edo haragi egosia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.

Lokarri batzuekin lotu dut zakua, labean erretzerakoan solomoarekin egiten den legez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Dionisosek klasikoago bat: solomoa piperrekin, eta botila bat ardo.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 97. orr.

Solomoa bukatu orduko kafea eta kontua eskatu dizkio zerbitzariari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Bazkatzeko Bow Wow Tenderloin (solomo xamur-xamurra) (19$) edo Chow Hound Chicken (oilaskoa) (18$).  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.


solstizio 1 iz Eguzkia ekuatoretik urrunen aurkitzen den aldia.

Ikasi dugu gure arbasoek solstizioa markatzen zutela eta suaren bitartez eritasunak eta gauza txarrak haizatzen zituztela.  Herria   2005-07-07

Solstizio eta ekinoziotik 40 egunera, beti ospatzen zuten zeltiar prestu haiek festa-egun oparo ongi prestatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.

Eguzkiak egiten duen bidearen eta neguko solstizioaren goranzko itzalaren behaketaz ateratako erlazioa da analemma.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Udako Solstizioaren bezpera zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 311. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erregeen Hirian, udako solstizio-egunean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 312. orr.

Solstizio inguruko bi aste horiek Altzioneren egunak dute izena eta egun bereziak dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

udako solstizio (3)

udako solstizioa (6)

neguko solstizioan (4)

udako solstizioaren (4)

neguko solstiziotik (4)


soltatu, solta, soltatzen 1 du ad askatu.

Etzan eta ikusi dut hezetasunak sabaiko pintura azala soltatu duela, zementu zaharraren grisa agerian utziz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Papera soltatzen ari zen paretetatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Izotz tontorrak zati handia soltatuz gero posible da, grabitate zentroa galduz, iraultzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Edonola margoturik ere, ondoren errazago soltatzen ziren pastak bandexatik; bestela josita bezala gelditzen ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Hagridengandik soltatu, besotik helduta baitzuen, Dracori keinuz deitu eta dendatik alde egin zuen bizkor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 58. orr.

2 utzi.

'Soltatu pistola hori, ustela!' esan nion.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.


solte 1 izond besterekin multzoa osatzen ez duena.

Hitz eta espresio solteak ulertzen nizkion noizik behin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Pieza solte batzuk besterik ez nituen, oso gutxi, eta puzzle zail bat osatu nahi nuen zati gutxi haiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Bulegoak ez zuen hari solterik utzi nahi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.

Orri solte haietan, euskarazko bertsoak zeuden idatzita, bertso-paperen gisara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Edozein paper soltetan.  Berria - Kultura   2006-01-08

Liburu bateko pasarte bakanen batzuk, artikulu zati bat, film bateko irudi solteak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 193. orr.

Album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Etxe solte baten inguruetara iristean, On Camillo bufandaz begietaraino estali eta erretenean ezkutatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Ile solte batzuk bekoki gainera eroriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Orain arteko kontakizunak herriaren tradizioan nolabait gordetako istorio labur eta solteek osatzen zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

Azkenean lortu nuen eskola solte batzuk ematea AEKn.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 117. orr.

Imanolek idatzitako inpresio solteak dira, boligrafo tinta desberdinez, bakoitza bere datarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.

Txosteneko merituetako batzuei buruzko iruzkin solte batzuk egingo ditugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Jarrera hau ez zen azalekoa edo soltea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

2 askatua.

Araban aurresku eta dantza solteko txapelketak jokatu berri dira.  Berria - Kultura   2006-05-05

Mingain solteko bertsolari batek lasai asko eta hitz bakar batez esango lukeen bezala: alferrentzat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

• 3 adlag askaturik, lokarririk gabe. ik suelto.

Baldosa bat loka zegoen, etxe guztietako pasilloetan dago ohol bat edo baldosa bat solte eta inoiz ez dugu ikasten zapaldu gabe iragaiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Ospitaleko korridoreetan solte dabiltzan birus horietakoren bat ez harrapatzearren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Gauza askoren artean eskusoinu mordo bat, batzuk solte geratu zirenak, besteak txukunago eta egokiago, kaxa handi haien barruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Ilea solte eraman beharko luke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik.  Berria - Kultura   2004-10-19

Kanpaiaren katea zabuka zebilen, solte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 374. orr.

Kamiseta estu beltza, bota luzeak, ile gorria solte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esaldi solte (3); hitz solte (8); hitz solte batzuk (5); ilea solte (4); orri solte (4); pieza solte (3); solte geratu (3); zapatilak solte (3)

adats solteak (3); esaldi solteak (4); hitz solteak (9); orri solteak (6); sarrera solteak (7)

hitz solteen (3)

orri soltez (3)


solteka adlag soltetan.

Irakur ezazu liburu hau -segida batean nahi baduzu edo atal solteka bestela, inoiz atal bat eta hurrengo batean beste bat-, eta ikusiko duzu gustagarri ez ezik, jakingarri ere gertatuko zaizula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 10. orr.


soltera izond/iz emakumeez mintzatuz, ezkongabea, ezkongaia.

Ama-solterak erditzen ziren han.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 147. orr.


soltero izond/iz ezkongabea, ezkongaia.

Museoko langile baten atzetik ere bazebilela, eta berrogeitazak urteko andretxu bat zela, alarguna, eta soltero zegoela bera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 174. orr.

Soltero guztiak mutil ezkongabeak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Neguko solstizioarekin mugante, hementxe daukagu, urteko egun bakar soltero-mutilzahar urterokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.


soltura iz aisetasuna.

Pérez izatea ezin onartzetik euskal atso guziek nahiko luketen suhia izatera pasa den espezimen eredugarria, dioen guziari soltura faltsu, errepelente eta beratza kutsatzen diona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


solugarri iz soluzio batean disolba daitekeen gaia.

Plebeiu Kimikan, soluzio asea da tenperatura jakin batean bertan disolbatu daitekeen adina solugarri duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.


soluzino ik soluzio1.

soluzino ik soluzio1.

soluzio1 1 iz kimikan, gorputz baten molekulak isurkari batean barreiatzea; barreiatze horretatik sortzen den nahastura homogeneoa. ik disoluzio.

Soluzio pixkana-pixkana disolbatuagoz egin genian aproba, homeopatek egiten dutenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Soluzioa irazi, azidotu, Kippa hartu, hidrogeno sulfuratua pasarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Usain-sentipena eragiten duten lehenengo aldaketa fisiko edo kimikoak sudur-mukosaren gainazal hezean gertatzen direnez, pentsa liteke eragina handiagoa litzatekeela aurrez prestaturiko soluzio bat aplikatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Hartatik pixka bat disolbatu nuen ur destilatutan: soluzioa arrea zen, bazuen noski akatsen bat azukre hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Aproba egin nuen 1:10.000 soluzio bat atomizatzen erradiografia-xaflaren lagin bat agerian zegoen kamera beltzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Hitzak argi eta garbi lerratzen zitzaizkion ezpainetan behera, banan-banan, eta antzu, azido borikodun soluziotan garbitu berriak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

Soluzio edo emultsio bateko partikulak  Berria - Gaiak   2004-03-11

2 (izenondoekin)

Tubuluetatik igarotzen den gehiena soluzio sinple bat da, baina badira substantzia batzuk gernuan, hala nola azido urikoa, kaltzio fosfatoa eta kaltzio oxalatoa, disolbatu ez, baizik kristal txiki gisa geratzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Landare eta animalietan, eta orobat gizakietan, gertatzen diren prozesu garrantzitsu asko ez lirateke gertatuko ura eta beste substantzia batzuk igaroko ez balira soluzio diluitu bat eta soluzio kontzentratu bat bereizten dituen mintz batetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Plebeiu Kimikan, soluzio asea da tenperatura jakin batean bertan disolbatu daitekeen adina solugarri duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urarekin nahastutako alkohol-soluzioak ez du zaporerik, gutxienez % 14ko kontzentrazioa ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Fluido biologiko normalen konposizioaren antzeko gatz-soluzioetan substantzia usaintsuak erabilita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Urre soluzioetan disolbagarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.

Hori baino metodo sinpleagoa da, berriz, odola hartzerakoan zitrato- edo oxalato-soluzio pixka bat jartzea botilaren barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Aski da, horretarako, potasio kloruro soluzioa aplikatzea garun ageriari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.


soluzio2 (orobat soluzione g.er., soluziño g.er. eta soluzino g.er.) 1 iz irtenbidea, konponbidea.

Horixe bai soluzio funtsezkoa arazo existentzialari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.

Berriro ere gaitzaren arazoari soluzio bila dihardu Manikeismoari aurka egiteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Zaharragoen asperdura eta mixeria guztien soluzioa zirudien amodioa bera ere [...] inertzia bihurtzen da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

Munduan gaitza existitzearen auziari [...] soluzioa ematen lehenbizikoz saiatzen da solasaldi honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Etsipenak ez du soluziorik, haserreak bai.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 70. orr.

Zer nolako prozesua egingo dugun guztion artean gatazkari soluzio politiko eta demokratikoa emateko.  Berria - Harian   2005-04-02

Zeren asko eta benetan sufritzen duenak soluzio bat aurkitu nahi izaten baitu, ate bat, argizulo bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Heriotza gertu duten gaixoez [...], sendabiderik ez duten gaixotasunen biktimez, hots, soluzio bakarra heriotza duten pertsonen kasuaz ari gara hemen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Heretikoena zen enigma horren soluzio bakarra: ez dago ez epailerik ez epairik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Errazegia da heriotza soluzio bezala ematea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 179. orr.

Euskal Herrian aspaldi problema bat dago, politikak noizbait soluzio bat eman beharra daukana.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 95. orr.

Honek, ordea, soluzio txarra du, nonbait.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Zer egin edo nola bizitza arautu esaten diguten balioekiko arazoek, bazutela guztiek soluzio objektibo bat; eta soluzio hori, soluzio egiazkoa bazen, gizon-emakume guztientzat bera zela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Konpromiso eta soluzio garaiak dira hauek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

3 problemetan eta ekuazioetan, ebazpena.

Zilegi bekit problema zaharraren honako soluzio hauxe iradokitzea: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

Les Problèmes d’un problème obra (Paris, 1917), zeinean ordena kronologikoan eztabaidatzen baitira Akiles eta apoarmatuaren problema ilustrearen soluzioak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

Soluzioa hemen laburki azaldu aurretik [...] ekar ditzadan gogora bizpahiru axioma.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soluzio bakarra (4); soluzio bila (3)

gaurko soluzioak (4)

soluziorik onena (3)


soluziobide iz soluzioa, irtenbidea, konponbidea.

Euskal Herriarentzako oinarrizko eskubide den Autodeterminazio eskubidea berreskuratzea da soluziobidea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Neuk ere ez bainuen soluziobiderik ikusten kasu hartan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.

Zuek hemendik kanpo egonda ez baitago soluziobiderik.  Berria - Harian   2005-02-19

Haren lana zalantzan jartzea erraza bada ere, zailena soluziobideak proposatzea da.  Berria - Kirola   2004-11-17

Hemen ez da inor isilduko soluziobidea aurkitu arte.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Guztien artean aurki dezakegu erantzun eta soluziobide egokia.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Sinestuta nago drogen konturako soluziobide bakarra legeztatzearen bidetik datorrela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Sinestuta nago drogen konturako soluziobide bakarra legeztatzearen bidetik datorrela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Euskal Herriak espainiar eta frantziar Estatuekin duen gatazka politikoarentzat soluziobide demokratiko eta politikoak bilatzeari begira.  Berria - Harian   2006-03-25

Hasiera batean beste buruhauste handiago bat zena [...] gerora soluziobiderik onena suertatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erantzun eta soluziobide (3); soluziobide egokia (3)


soluzionatu, soluziona, soluzionatzen du ad soluzioa eman.

Zertarako behar ditugu politikoak, arazo politikoak soluzionatzeko ez bada?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 95. orr.

Berehala soluzionatu zuen afera, hari batetik eta bestetik tiraka ibili ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.

Berehala ohartu nintzen, ordea, nik neuk soluzionatu beharreko problema zela hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.

Depresiotik ateratzeko kontraesanak oso garbi jakin behar dituzu, eta soluzionatu behar dituzu eta erabakiak hartu.  Berria - Kultura   2006-02-09


soluzione ik soluzio1.

somagaitz ik sumagaitz.

somaketa ik sumaketa.

somaliar izlag/iz Somaliakoa, Somaliari dagokiona; Somaliako herritarra.

Atzo kamioilari somaliar bat bahitu zuen talde islamista batek.  Berria - Mundua   2004-07-30

Talde berak bahitua zuen kamioilari somaliarra aske utzi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-03

Hirsi Ali somaliar jatorrikoa da eta emakume musulmandarren eskubideen aldeko borrokan nabarmendu da Herbehereetan.  Berria - Kultura   2004-11-03


somatiko 1 izond izaki baten gorputz alderdiari, eta ez psikikoari, dagokiona.

Mediku burutsu batek dena somatikoa, gorputzaren araberakoa dela esan dit berrikitan Bilbon.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.

Tristura patologikoak, arazo somatikoak eragiten ditu: nekea, bertigoa...  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Bukatu omen zaio fase somatikoa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

Betiko teoria izan da garuneko molekula batzuk gutxitu egiten direla, eta gutxitze horrek dakarrela depresioaren sintomatologia somatiko guztia.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Terapia alternatiboek gaitzaren eragin somatiko nahiz psikikoei aurre egiten lagundu bazezaketen ere, [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Tik somatikoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.

2 zelulez mintzatuz, ugalketarakoa ez dena.

Zelula somatiko hutsen tratamendu hori ez da bereizten, bada, bere printzipioan, medikuntzan aspalditik erabiltzen direnetatik: protesia, organo-txertatzea edo -transplantea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 160. orr.


somatizatu, somatiza, somatizatzen du ad nahasmendu psikikoak sintoma organiko eta funtzional bihurtu.

Alferrikako eutsi nahi horretan, hari lotutako talketatik etengabe sortzen zaizkizu ezinak eta amorruak, gero eta nabarmenkiago somatizaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 194. orr.

Umearen aipua entzun orduko hasi da gatazka psikikoa somatizatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.


somatu ik sumatu.

somelier ik sommelier.

sometitu, someti, sometitzen 1 da ad makurtu.

Phoolanek ez du onartzen, ez da sometitzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 242. orr.

Sometitu beharko ordren arabera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ezagunak dira berak bide bazterrean hilik utzitako lankide-lehiakideak, baita bere inguran osatzea lortu zuen epigonoen gorte sometitua.  Berria - Kultura   2004-03-03


somier iz ohearen oinen edo euskarriaren gainean jartzen den egitura arina, lastairari eusten diona.

Koltxoi bat eta somierra ere utzi dizkit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Euskaldunek alanbreak kendu zizkieten itxiturei, somierrak egiteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Sitsak jotako somier zahar baten gainean ibili nintzen jauzika.  Berria - Kultura   2004-08-20

Oheko somier herdoilduaren kirrinkak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 38. orr.


sommelier (orobat somelier) iz jatetxe bateko ardoez arduratzen den pertsona.

Sudurra zimurtu eta mantsoago mastekatzen hasi zen, ahoan zerabilen mokadua dastatuz, sommelier batek ardo ezezagun batekin eginen lukeen bezala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Somelier batek bezala, mingainaren papila bakoitzarekin sentitzen du, eta plazeraren irudia da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.

Onespen-keinua egiten dio sommelierari, dastatzaile bikainenak baino antzezpen gehiago eginez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Aitaren arreta osoa ardoan jarrita dago, sommelierak bete dion kopa usaintzen ari baita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.


somnifero 1 izond logalea ematen duena.

Mariak ordainetan hauts somniferoak eskatu zizkion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Garagardo eta nekearen efektu somniferoa gainditzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren; dantzaren magia beltzak bahitu zituen Alesen irribarreak eta neskaren mugimendu bakoitzak bertigoa eragiten zion, amildegira erortzen ariko balitz bezala  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

• 2 iz logalea ematen duen gaia.

Hegazkinean sartu orduko, somnifero bat hartu eta ahalik lasterren lokartzen saiatzen da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

Lorik eza sendatzen dute somniferoek. Somniferoak botikatzat hartzeak grazia daukala bururatzen zaizu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.

Somnifero gogor hark eragin zizkidan ametsetan iruditzen zitzaidan ezin izango nintzela berriro itzarri.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.


somozismo iz Somoza familiak Nikaraguan ezarri zuen erregimen diktatoriala.

Sergio Ramirez idazle ezagunarena eta Violeta Barrios de Chamorro eta Alfonso Robelorena somozismoaren kontrako burgesiakoak.  Berria - Mundua   2004-07-17


somozista 1 izond somozismoari dagokiona.

Reaganek kontrairaultza sostengatu zuen, nagusiki guardia somozistako kide ohiek eta indarrez errekrutatutako nekazariek osatua.  Berria - Mundua   2004-07-17

• 2 iz somozismoaren aldeko pertsona.

Eta egindakoa zuritzeko, esaten zuten ahalik eta gutxiena utzi behar zitzaiela somozistei.  Berria - Mundua   2004-07-18


son iz Kubako musika estiloa, espainiar kantua eta Afrikako erritmoak konbinatzen dituena.

Son-a dantzatzen ez badu, odolak lo hartzen du.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.


sona 1 iz ospea, omena.

Sekulako sona hartu zuen, bazekien-eta zorrotza izaten [...] bere gainetik ez zeudenekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 118. orr.

Badirudi absentak Aljeriako gerran (1830-1843) hartu zuela lehenengo aldiz geroztik galdu ez duen ospea eta sona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

Dena lortu nuen aldi berean: sona, dirua eta mundua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.

Eguraldiari buruzko xehetasunak eskainiz sona lortu zuen lehendabiziko meteorologoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

Zinema munduan lorturiko sonan oinarritu du bere kanpaina.  Berria - Mundua   2004-05-11

1988an gertatutakoak halako sona eman dio.  Berria - Kirola   2004-05-27

Oso azkar zabaldu zen pintorearen sona euskal diasporan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Liburu arraroaren eta arriskutsuaren fama jaso zuen zirkulu esoteriko eta espiritistetan, eta haren sona handiagotuz joan zen urteek aurrera egin ahala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.

Euskal Herriko merkataritza gune handiena izateko sonarekin zabaldu zuten Boulevard joan den urteko azaroaren 3an, Gasteizko Zaramaga auzoan.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Zabalkundea edo sona ez zaio beti zor obraren balioari, beste faktore batzuei baizik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.

Ekimenean, ernetasunean, argitasunean oinarritzen zen haren sona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Baltsamatzaile apartaren sona zuela, Velasco izan zela munduan kloroformoaz baliatu zen lehendabizikoetako sendagilea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Domingotar haien bizikera eta sona medio, erruz ugalduko zen Domingo izena gure artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hipnosiak sona handia zuen XX. mendearen hasieran, eta hainbat gauzatarako erabiltzen zen. XX. mendean zehar, sona handia izan zuten 1929ko eta 1987ko urrian gertatu ziren porrotek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Beste idazleenak dira batzuk: modatik pasatakoak; sona handirik gabeko estetika bati atxikiak; etxekoegiak zein arrotzegiak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Nik sona txikiagoa banu herriaren aurrean [...] ziur nago ez legokeela nire kontra arituko zen etsairik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Hura ere ezagun zitzaidan, bere sona historikoa zela eta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.

William Burke jauna jatorririk apalenetik sona eternal batera goratu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Marxek sona handiko manifestu hartan zioen legez, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Sona handiko iragarpena suertatu zen hura: laster etorriko ziren beste hainbat iragarpen ere, jendeak oso gogoan jaso zituenak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Semea -hain sona handiko eta jakintsu ospekoa izandako John Dee distiratsua- susmopean zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Irrikaz zegoen hainbestetan entzuna zuen lehendabiziko musu sona handiko hura dastatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Donostiako Musika Hamabostaldiak gutxienez opera bat sartzen du egitarauan, nazioarteko sona duten abeslari eta maisuekin.  Berria - Kultura   2004-03-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren boxeolari-sona zabaltzen hasi zelarik, ordea, inork ez jakin nola, baina dena utzi, eta Comillasko apaizgaitegian sartu zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Denoueixek harrobia lantzen zuen entrenatzaile sona ekarri zuen.  Berria - Kirola   2004-05-19

Azti sona zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Abas Al-Heluren bizartegia areto ttikia zen, baina dotore sona zuen kalezuloan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Esan dezaket, nafarrontzako, menderen mendetatik, frantsesak gaizto sona izan duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 225. orr.

Gudari kuraiatsuaren eta abertzale berdin ezinaren domina erantsi berri dio ordurako ondo irabazia zuen poeta sonari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Etapa ehiztari sona horren faltan, bere korritzeko modua aldatzeko prest dago Etxebarria.  Berria - Kirola   2004-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sona (3); nazioarteko sona (3)

sona handia (36); sona handia du (4); sona handia hartu (5); sona handia izan (6); sona handia lortu (6); sona handia zuten (3); sona handiagoa (4); sona handiagokoak (3); sona handiko (61); sona handiko korrikalariak (4); sona handikoa (6); sona handikoak (5); sona handirik (6); sona hartu (4); sona hartzen (4); sona lortu (3); sona zuen (4)


sonadun izlag sona duena.

Idazle sonadunak, aingeru guardakorik ez dela existitzen erantzun zion. -Ibon Zaldibia, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun eta literatur kritikari sonaduna.  Berria - Kultura   2004-06-05

1968an Sobietar Batasunak Txekoslovakia hartu zuenerako Literatura estudiatu zuen eta sonadun editore eta antzerkigile bilakatu.  Berria - Kultura   2004-07-16


sonailu iz txintxina.

Animaliek, ostera, basek zein etxekoek, ez dute sonailurik behar, ez inude samurraren xuxurla bigunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.


sonajai iz adkor bost pezetako txanpona.

Karrikan barrena nindoan etsita, sonajairik ez neukala patrikan, lanetik bota baininduten egun hartan bertan berandu iristeagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 74. orr.

Nik ez nekiela irakurtzen hartu zuen usaina nonbait hark, bizardun hark, eta paper mordoska bat luzatu zidan, esanez: hauek banatzen baldin badituk jendearen artean, berrogei sonajai emanen dizkiat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.


sonajero iz haur txikientzako txintirrina.

Izan daiteke sonajeroa, haurraren negarra mututzeko aspaldiko tresna.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.


sonanbulismo iz sonanbuluaren egoera.

Lauaxetak ez zuen bezperakoaren gisako sonanbulismo krisirik izan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.


sonanbulo ik sonanbulu.

sonanbulu (31 agerraldi, 21 liburutan; orobat sonanbulo 5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz lo dagoen bitartean, ibili, hitz egin edo kideko gauzak egiten dituen pertsona.

Hala nola, sonanbuluek lotan egiten dituzten gauzak, harriturik egoten baitira iratzartzen direnean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 245. orr.

-Sonanbulua nauk, eta biharamunean ez nauk sonanbulu ibili naizen bitartean egin dudan ezertaz oroitzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.

Irudimen asaldatuak bere gisa erabili nau, nonbait, non eta egiaz sonanbulu ez banaiz behintzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Kantu monotonoa noski, izan ere, izaki monotonoak dira sonanbuloak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 125. orr.

Hildako sonanbuloz betetako lurraldean bizi bagina bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.

Moldatu nintzen, halere, sukaldera iristeko, besoak sonanbuluen gisa luzaturik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 45. orr.

Ilea banatuta zeukan, sonanbulu batek bezala hitz egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 140. orr.

Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura -begiak irekirik, adimena itxirik, ilunpeko indarrek bultzaturik- zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Beste batzuk ez dira gehiegi arduratzen eta sonanbuloen antzera kalkuloak egiten jarraiten dute.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Garrasi ozen bat zabaldu zen, erdi esnatutako sonanbulo batena bezalakoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 23. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gau batez, erdi sonanbulu erdi erotuta, ohea desegiten du, are koltxoia azpikoz gora jartzen ere, odol-orbanen bila.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Xardeari eusten ziola erdi sonanbulu, hildakoen itzultzailea zeukaten begi aurrean fusilatuen denboraren norabidea aldarazten, edozelako gorpuez jabetzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Protagonista inoiz baino afektuen txotxongiloago ageri da hemen, erabat sonanbulu eta ezindu, Floraren heriotzaren aurreko orduetan nabarien.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

4 irud/hed (izenondo gisa)

Lehengo zakur sonanbuluaren balantza berberak eginez itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.


sonante izond/iz kontsonanteez mintzatuz, ahostuna eta ia bokalak bezain irekia dena.

Bokal eta kontsonante terminoek mota desberdinak adierazten dituzte [...]; sonante eta kontsonante terminoek, aldiz, silaban betetzen dituzten funtzioak adierazten dituzte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

Gero, e batek agertzerik izan du r sonantearen aurrean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.

Ia ezinezkoa da sonanteen kontua eztabaidatzea, fonemen konbinaketak eraentzen dituen legeak modu zehatzean atzematen ez badira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Azterketak frogatzen digu sonanteak betiere inplosiboak direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.


sonantiko izond sonanteen nolakotasuna duena.

Baina, lege horiek ez adierazteaz gain, kualitate sonantiko honi "silbenbildend" esaten zaio gainera, silabaren eraketa azentu honen eraginpean bailitzan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 88. orr.

Bi inplosioak, aurretik beste bat ez dutenez, sonantikoak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.

Sonantikoa zenez, bokal irekitzaileago bat garatu ahal izan zuen bere aurrean (a bat, grafiaren lekukotasuna sinetsiz gero).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.


sonar 1 iz soinu uhinen bidez urpean diren gauzakiak atzemateko erabiltzen den tresna.

Itsasoan dagoen nahiz dabilen edozer jo ondoren, sonarrera itzultzen dira uhinok, oihartzun gisa.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Adituen arabera, sonarrak egiten die kalte gehien itsas ugaztunei.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Uhinen maiztasunaz gain, intentsitateak ere eginkizun handia du sonarrek eragindako kaltean.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Militarrek erabilitako sonarrak dira zetazeoen hondartze eta hiltzearen arrazoi nagusia.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Itsasontziek, sonarra erabiltzean, cuvier baleak nahastu egiten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Sonarrok sorturiko uhinek zetazeoei eginiko kalteak 1997. urtetik ezagutzen ditu, ofizialki, NATOk.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak (Maiztasun Baxuko Sonar Aktiboa).  Berria - Gaiak   2004-11-03

Ekologistek NATOri sonar pasiboak (uhinik igortzen ez dutenak) erabiltzeko eskatu diote.  Berria - Gaiak   2004-11-03

2 (hitz elkartuetan)

Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Animaliok arma gisa erabiltzeko probak egiten dabil NATO eta zifioak trebatu dituzte sonar sistema berriak garatzeko lanetan.  Berria - Gaiak   2004-11-03


sonata iz XVI eta XVII. mendeetako musikan, zati lasterrak eta geldiak txandakatzen dituen musika-lana, zenbait tresnarentzat ondua; hurrengo mendeetan, hiru edo lau aldiko eta egitura jakineko musika-lana, tresna batentzat edo birentzat ondua.

Musika gehiago jartzen du: Scarlatti-ren sonatak, katuentzako musika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 24. orr.

Konpositoreak klabezinerako idatzitako sonatak jaso ditu grabazio batean musika taldeak.  Berria - Kultura   2006-02-21

Biberren lehen bi sonatetan taldea oreka faltarekin nabaritu genuen, eta afinazio arazo batzuekin.  Berria - Kultura   2004-08-07

Arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Beethovenen hamabigarren sonatari ekin zion gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Beti doinu bera hasten zen jotzen, Biolin eta Pianorako Sonata, 5 zenbakia, Udaberria gisa ezagunagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Gero, kafetegiko pianistarekin eta biolinistarekin Beethovenen sonata baten edo Mozarten minuet baten edertasuna komentatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.


sonatatxo iz sonatina.

Simrock editoreak Dvoraki gauza «txikiak» idazteko esaten zion abestiak, duoak, sonatatxoak, baltseak... editatzeko errazak baitziren eta saltzeko oso onak  Berria - Kultura   2004-05-02


sonatina iz sonata laburra eta jotzeko erraza.

1949. urtea aparta izan zen: La Duquesa del Candil zartzuela, La bemol maioreko Sinfonia, La Zapatera y el Embozado baleta eta pianorako Sonatina idatzi zituen.  Berria - Kultura   2004-04-15


sonatu 1 izond entzutetsua. (pertsonez)

Leibniz sonatuak munduaren sistema intelektuala antolatu zuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas zeritzana.  Elizen arteko biblia   Mt 27,16

Beste gauza bat zen merkatu-sisteman artista sonatuek beren sinaduraz hornituriko oro diru bihurtzeko zuten gaitasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 135. orr.

Etxerako lana agindu die irakasle sonatuak ikasleei: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.

Horiek diote eskarmentu handia dutela, pertsonaia sonatuak entzun dituztela eta oso eguneratuak daudela gauza guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 105. orr.

Suess Aja Cawa denbora haietako zine-aktore oso sonatua zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Artxanberri azeri-harrapatzaile sonatua izan zen bere denboran.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

2 (gauzez)

"Villa Eugénie" ezin bikainago hori, berriz, hamaika harrera eta bilera sonaturen gertaleku izan ondoren, aurki salduko omen da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Ez du aipatu, ostera, armeniarrek turkiarren eskutik jasandako genozidio sonatua.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

Arbelean idatzi nuen ekuazio sonatua, eta Enricori azaldu nion nola ari zen han idatzirik zegoena xuxen-xuxen gertatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Descartes filosofo ospetsu bat izan zen, Cogito ergo sum esaera sonatuaren sortzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 69. orr.

Hori izan da garaiko historialarien polemika sonatuena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 272. orr.

Haustura, etete horretarako lanabesak dira Portalisek bere hitzaldi sonatuan [...] laburbildu eta azaltzen dituen oinarriak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Borgesek bere soneto sonatuan aipatutako Omar Khayyam poetak ia bederatzi mende lehenago idatzitako hitz gardenak: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Oroitzen Edgar Allan Poe eta "THE RAVEN" izeneko poema sonatuaz?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 78. orr.

1871n Robert Buchanan-ek hitz umiliagarriak bota zizkion The Fleshly School of Poetry -Poesiaren eskola haragizkoa- panfleto sonatuan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Santu hauek, neguko supazterreko epeletan, tradizio handi eta sonatua izan dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Egoera bestelakoa gertatzen da, ordea, hainbat porrot sonaturen ondoren, sektore pribatua konturatzen denean galerak sozializatzeko aukera errealak mugatuak direla  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sonatua izan (9); sonatua izan zen (6)

sonatuagoak izan (3)


sonatuki adlag

Kobrearekin nahasturatzen delako brontzea emateko, materia errespetagarria inon errespetagarririk bada, sonatuki betiraunkor eta well established.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.


sonbrailu ik sonbreiru.

sonbrairu ik sonbreiru.

sonbreilu ik sonbreiru.

sonbreiru (89 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan; orobat sonbrailu 20 agerraldi, 4 liburutan; sonbrairu g.er.; sonbreilu g.er.) 1 iz kapela. ik kapela; sonbreru.

Sonbreirua jaso eta gorantz abiatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Kaliforniako bere rantxoan beti sonbreiruarekin ibiliko zela pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Zaldi gainean, bere txaleko berriarekin eta neskak garbituriko sonbreiruarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

Cetme distiratsua eskuan, begirada sonbreiruaren biseraren itzalean ezkutatu zuela ohartu zen mutila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin, eta lastozko sonbreiru batekin babesten zen eguzkitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Sonbreirua feltro grisekoa zen, J.B. Hotson markakoa barreneko oihalean irakurtzen zenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Müller jaunak sonbreirua kendu zuen eta zutik jarri zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Haren betaurrekoak eta sonbreirua janzteko eskatu dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Lubisek estalkia altxa zuenean Hotson sonbreirua jantzita aurkitu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Sonbreirua altxatzen zuen beti, adeitasunez, damaren batek txabola barrura begiratzen zuenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.

Erantzi sonbreirua segituan, izan errespetua gure kapitainari!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Peterrek sonbreiru bat zuen eta nik txapela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sonbrailu-dendako erakusleihoari begira suertatu zen egun hartan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.

Nik deskribatzen nizkion okin, sonbrailu saltzaile eta kalean barrena zihoazen gainerakoei, nire hitzekin eraiki berri nituen mamu haiei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

· Gazteago emango luke baldin eta larruzko unai sonbreiru handi batekin ikusi ez banu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Malboroari begira zaldiak eta cowboy sonbreiruak heldu zaizkit gogora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hotson sonbreirua (8); sonbreirua hartu (3); sonbreirua jantzita (3)

sonbrailu denda (3)


sonbreirutxo iz kapelatxoa.

Andrea bere sonbreirutxoarekin, kipea bizkarrean urrundu da ttapa ttapa pauso arinka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.


sonbrero ik sonbreru.

sonbreru (14 agerraldi, 3 liburutan; orobat sonbrero 9 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) iz kapela. ik sonbreiru.

Ondoren sonbrerua jantzi zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 203. orr.

Larruzko gainekoa jantzi, fieltrozko sonbrerua jarri eta, euritakoa eskuan, kalera irten zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Ezkerreko eskuaz sonbreruari eutsiz pauso luze bat eman zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

-Goiz interesgarria, ezta, Tom? -fieltrozko sonbrerua eta gainekoa aulkiaren bizkarrean utzi zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 96. orr.

Kopeta gainean zeukan sonbrerua, erdizka beheratu. andreak sonbreru grisa omen zeraman lehen aldiz ikusi zuenean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.

Askotan beltzez noa, frakez, sonbrero altuarekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 123. orr.

Nabarmen jantzia baitzihoan, sonbreru mexikar gorri-urdin batekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

Semaforo ondoan aurpegi hotzek eta sonbreru sartuek argi berdeari itxaroten zioten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fieltrozko sonbrerua (3)


sonbrerudun izond/iz sonbrerua jantzia duena.

Ostatu aurre batean tronpeta jotzen ikusitako gizaseme zahar, narrats, kopazko sonbrerudun baten antza zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.


sonbrilla iz itzalkina, eguzkitakoa.

Sonbrillak-eta dauzkaten horretan?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.


sonda ik zunda.

sondaia (orobat sundaia g.er.) iz ipar zundaketa, inkesta.

Horiek hola, sondaiak polliki hasiak dira president-bozeri buruz, jakin gabe ere zoin izanen diren hautagaiak!  Herria   2001-09-06

Ordu arte agertu beste sondaia guziek zioten baia nagusitu behar zela...  Herria   2005-03-24

Sondaiak ez baititu batere alde.  Herria   2001-11-01

Berrikitan akulatu sondaia batek erakusterat eman duenaren arabera, iduri du ainitz bikote gaztek nahiko dituztela bi deiturak josi.  Herria   2004-12-23

Agian langile saldo handia joanen da bozkatzera, gaurko sundaiek hautemaiten duten %70ko ezbozkatzea gezurtatuz.  Herria   2002-12-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sondaien arabera (7)


sondaketa ik zundaketa.

sondaldi (corpusean sundaldi soilik) iz sondaia.

Hori bera dute pentsatzen sundaldien arabera, hamarretarik sei frantsesek, eta Alemanian jendeen erdiek.  Herria   2002-12-12


sondeo iz zundaketa.

Era berean, Sondeorik ez, AHT gelditu eta AHT ez da pasatuko leloekin bi pankarta jarri zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22


sondikar izlag/iz Sondikakoa, Sondikari dagokiona; Sondikako biztanlea.

Grebaldia beraiekin hasi zuen Txus del Bado preso sondikarrak pasa den ostegunean, apirilaren 8an, osasun arazoengatik protestaldia bertan behera utzi behar izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14


sonero iz Kubako son estiloa abesten duen kantaria.

Musika kubatarraren eskola zaharreko soneroa da Pio Leyva.  Berria - Kultura   2004-02-08

Pio Leyva soneroak eta Teresa Caturla kantariak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-02-08

Kuba-ko soneroen alegria, Lisboako fadisten melankolia,  Herria   2005-11-24


soneto 1 iz hamalau lerroko poesia lana, lau lerroko bi ahapaldik eta hiruko beste bik osatua, inguruko literaturetan oso erabilia. ik hamalaudun.

Soneto bat ondu zuen, non Danteren kanten neurria eta zentzua kritikatzen baitzuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Buruz ikasten zituen insomniozko hutsarteetan haren sonetoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.

Oihenartek Zalgiz poetari egindako soneto ospetsu haren ildotik (alexandrinoz osatua, 12-13 silabako lerroz alegia).  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Soneto sinbolista bat, La Conque aldizkarian (aldaera batzuekin) birritan agertu zena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Marmolakeko orrietan argitaratuko ziren soneto betegin haietakoren bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.

Ez da neurtitz-idazlerik, txiripazko eta ezteusena izanik ere, bere soneto perfektoa zizelkatu [...] ez duenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Ezaguna da haren soneto miragarria: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Juan Garziak Shakespeareren sonetoak itzuli zituenean, testua eta forma hartu zituen aintzakotzat: ingelesezko sonetoak soneto dira euskaraz ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 183. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bacourt-eko baronesari eskainiriko soneto sorta bikain bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.

Zeren bere bizitza letrazkoa beste bizitza menturazko bat ez bizi izatearen truke bizi izan duela sentitzen baitu Borgesek, soneto puskotan irakur daitekeenez: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

Hiruetan hogoi bat olerki aurki ditaizke liburu goxo huntan, erditsuak soneto moldean idatzirik, bertzeak molde librean.  Herria   2003-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziminaren sonetoak (5)


sonista iz musika-emanaldietan eta, soinuaren tratamenduaz arduratzen den teknikoa.

Zuzeneko emanaldietan ñabardurak azpitik manipulatzen dizkion sonista baten beharra du, Reina Portuondo kubatarra da bere hirugarren eskua.  Berria - Kultura   2004-02-06

Nik nire kontsola eramaten dut, nahiz eta jendea ez dagoen ohiturik sonistaren irudiarekin.  Berria - Kultura   2004-02-06


sono iz

Sala sukaldearekin 50 euro gehiago, sonoarekin 40 euro oraino gehiago.  Herria   2005-02-27

Sohütarrak ahatzarazi gabe, ontsa erauntsi düe arizaleek, eta bereziki süjetak, bai joküan, bai botzen erabiltean, botz handien ükeitea bezain balios beita oraiko sonoekin.  Herria   2001-08-09


sonograma iz soinu espektrograma.

Sonograma ere deitzen zaio, baina esan daiteke espektrograma dela gehien erabiltzen den izena eta esanahiaren aldetik gardenena dena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Sonogramak erradiologoarekin aztertu -kistearen murriztea berretsi zioten-, eta gero, itzuli, eta gaixoa lasaitu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.


sonoridade ik sonoritate.

sonoritate (orobat sonoridade g.er.) 1 iz ozentasuna.

Kanpoko paisaiarantz begiratzen dut, Pietra Ligure, Noli, Spotorno, sonoritate handiko izenak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 183. orr.

«Irudien sonoritatea eta soinuaren irudikapena» berreskuratzea.  Berria - Kultura   2006-03-08

Saxofoiaren sonoritateari halako garrantzia emanez, zer azaldu nahi duzue? aren historiarako kolore eta sonoritate berriak utzi zituen bere 18 sonatatan.  Berria - Kultura   2004-02-06

Menak ondo azaldu zuen hiru mugimenduetan barrena lanak eskatzen zuen sonoritate hutsa.  Berria - Kultura   2004-05-01

Idatziz ere letrak errepikatzen badira ere, sonoritatea jotzen du bete-betean aliterazioak, eta horren efektuak bilatzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 41. orr.

Inori ez zaio oharkabean joan Lukrezioren sonoritate eta biribiltasun espresiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

2 soinu kalitatea.

Estudioaren sonoritatea beste bat da, baina gustatzen zait.  Berria - Kultura   2006-04-28

Sonoritatea, oihartzuna, distira, gardentasuna eta epeltasunari dagokionez hauexek dira akustikak neurtzen dituen gaiak, Baluartek Musikvereinen antza handia izango luke; Kursaal Concertgebowen neurrien pare ibiliko litzateke, eta Euskalduna, gutxienez oihartzunari dagokionez, Bostongo aretoarekin alderatu liteke.  Berria - Kultura   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Jazz sonoritateak bide luzeagoko trenbidean jarri nau.  Berria - Kultura   2006-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sonoritate hutsa (3)

jazz sonoritateak (3)


sonorizatu izond soinu sistema batez tratatua.

17.00etan, kantaldia Izarrak eta Geroa taldeekin; ondotik afaria, musika sonorizatuz alaitua.  Herria   2005-08-04


sonorizatze iz soinu sistema batez tratatzea.

Gainera, aktoreen ahotsa entzunarazteko sartu duten sonorizatze sistemak asko faltsutzen du antzezpenaren egiazkotasuna.  Berria - Kultura   2004-10-10


sonorizazio iz sonorizatzea.

Erakunde horrekin batera, zuzeneko ikuskizunen argiztapen eta sonorizazioari buruzko ikastaroak egingo dira.  Berria - Kultura   2006-05-10

Abendu-urtarril parterako muntaketa eta sonorizazio lanak amaituta edukitzeko asmoa dute.  Berria - Kultura   2004-09-01


sonoro 1 izond soinuari dagokiona. ik soinu 3.

Gaur egun bizi dugun garai bisualean soinu-artea edo arte sonoroa etorkizunez beterik dago.  Berria - Kultura   2006-03-02

Plano sonoroak oso argi egon ziren, melodia piano batetik bestera pasatzen, instrumentu bakarra bailitzan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du, eta gauarekin batera errekurtso bisual bat izateaz gain, sonoroa ere bihurtzen da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Ilustralari sonoroa emankizun kulturalen arduradun eta berriemaile bilakatu zen, eta 1981ean Hego Amerikarako emanaldien zuzendari izendatu zuten. aurtengo ekaina arte.  Berria - Mundua   2004-09-19

2 soinuz hornitua.

Lehen film sonoroak egiten hasiak ziren arren, Akusatu errugabea mutua da.  Berria - Harian   2005-01-30


sonotone iz gorren entzungailua, audifonoa.

Hari ardoa debekatzen diote, honi bizikletan ibiltzea, urliari sonotonea kentzea, berendiari kantatzea, guztioi gauez irakurtzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.


sopa ik zopa.

sopelar izlag/iz sopeloztarra.

34 urteko sopelarrari xafla bat gainera erori zitzaion atzo 09:30ean.  Berria - Ekonomia   2004-10-24


sopeloztar izlag/iz Sopelakoa, Sopelari dagokiona; Sopelako biztanlea. ik sopeloztar.

Argentinarrak eta sopeloztar beteranoak Iriondo eta Lujanen aurka jokatuko dute.  Berria - Kirola   2006-03-02

Espainiako Kirol Sari nagusia eman diote Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrari.  Berria - Kirola   2004-01-29

Partida bateko zigorra bete ostean, sopeloztarra prest dago taldera bueltatzeko.  Berria - Kirola   2006-05-07

Ermuarrak eta sopeloztarrak Belodromoaren omenaldia jaso zuten, iaz Hamiltonen Munduko Txapelketan eginiko balentriaren aitortza gisa.  Berria - Kirola   2004-02-01


soperna iz ipar uholdea.

Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 211. orr.

Nividig eta Behorraren argi-zutoinak itsas erdiko harkaitzetan eraikiak dira: Soperna Jeneralak azkar buhatzen duenean oinak dardaratzen omen zaizkie.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.


soplete 1 iz oso tenperatura gorako garra sortzen duen tresna, tutu formakoa, metalak-eta berotzeko edo urtzeko erabiltzen dena.

Atea ireki ezin zutenez, sopletearekin ekin zioten, burdinazkoa eta barrotezkoa baitzen atea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Ez behatu inoiz sopletearen garrari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Herdoilaren pikorrak blakaren geruza lehertzen, portilo zapartatuak, sopletearen pindarra ontziaren hesteetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

Labearen gainaldeak edo sutondoak betetzen zituen funtzio zenbait sopleteak beteko ditu (karamelatzea, xigortzea, gratinatzea, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berraunditzen ari diren burdin fabrikaren teilatuan egunero ikus ditzakegun soplete argiak izango dira langabetuarentzat direnetan izarrik distiratsuenak, soldagailuen bidez mintzo baita fabrika jabea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.

3 irud/hed

Sopleteak bezain ebakitzen zutela etxean ikasitako uste zaharren burdina herdoildua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.


soportatu, soporta, soportatzen (orobat suportatu g.er.) 1 du ad jasan, pairatu. (gauzak)

Ez zitzaidan ezer gustatzen, ez nuen ezer soportatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Gure aitak, jeneralean, ez zituen soportatzen txisteak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Ez nituen soportatzen film aleman haiek.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

-Eta beste sasoinak ere untsa soportatzen dituzu halarik ere?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

Ez dute suportatzen dena ez kontrolatzea, preso batek bere nahikeria erakustea, bere nortasuna atxikitzea, buru egitea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.

Ez nuke soportatuko idazten dudan lerro bakoitzarengatik dirua irabazten ari naizela jakitea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Gainera ez zuen suportatzen besteak uros izan ziten beren familian.  Herria   2005-02-10

Gainera ez zuen soportatzen besteak uros izan ziten beren familietan.  Herria   2005-02-10

2 (pertsonak)

Ez baititut soportatzen hitz egiteko horrenbeste hurbiltzen diren ez gizaseme eta ez emakumeak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Zailen-zailena soportatzen, euskaltzalearentzat, ez al da izaten euskaltzaleak soportatzea?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

Biharamunean, nekaturik zegoenez, ez zegoen aita nork soportaturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Hango haiek ez bainituen soportatzen, ez zegoen haiekin moldatzeko modurik, eta ulua dena zen niretzat: gauza santua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Erromantikoak ziren gutxiena soportatzen nituenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.


soporte iz euskarria.

Soporte desberdinetan tokia hartzeko egokia izan behar du: agenda, afitxak, jantziak, txartelak..., eta 1, 2, 3, 4 koloretan argitaratua izateko.  Herria   2004-09-16

Amets Arzallus-ek ihauterietako soporte umoretsuak banatu dizkie bertsutan beste lau kideei  Herria   2005-02-17


soportu iz pairamena.

Nik ez dakit nola atera ginen handik bizirik, ez bada zeren Probidentziak gidaturik eta indarturik baikindoazen, hain izan baitzen neurriz kanpokoa gure gorputzen soportua eta jasana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.


soprano 1 iz emakumezkoen artean ahotsik garaiena; ahots hori duen kantaria. ik tenor.

Maite Idirin sopranoari esker kasik sekula entzun ez ditugun Eguberri kantak gozatzen ahalko ditugu.  Herria   2004-12-09

Ainhoa Arteta sopranoak errezitala emango du Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoarekin batera bihar Tolosako Leidor zineman. ahots guztien artean, baina, bi nagusituko dira: Nuria Orbea bilbotar sopranoarena eta David Sagastume arabar kontratenorrarena.  Berria - Kultura   2004-06-15

Madama Glynn sopranoa zela esan zuen norbaitek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Julia, oso buruzuriturik zegoen arren, Adan eta Eba elizako lehen sopranoa zen oraindik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Ahots biak, sopranoa eta tenorra, aurrez aurre, elkarren inguruan kiribiltzen, sugeak bezala, hitzik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Luciak soprano baten aho kolpea aurkitu nahi luke tekla bakoitzaren atzean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 61. orr.

Ahotsen erabateko urtze-kateatuan, sopranoarena pixkanaka-pixkanaka apaldu ahala, ozenduz joan zen Ruche jaunarena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Kantari batek, berrogeita hamarren bat urteko urretxindor tripandia, sopranoendako kabatinak abestuko ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soprano-ahots bat goratu zen lantegian, eta a cappella abestu Bachen kantata bateko aria: Ich habe genug.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Edurtxo Caterpilarrek irakurri zuen, soprano ahotsez, une hartan jartzeko moduan zituzten gaixotasunen zerrenda.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.

Zorionekoak hildakoak, kantatu zuen Elena Königek, soprano ahotsez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontziko kide bat da, opera-soprano ospetsu bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

4 (izenondo gisa)

Kantari sopranoak zion, sagarnoa jastatu ondoan, oso ona zagola, "txuleta, gasna eta intxaur batzuekin bikaina".  Herria   2005-01-20

• 5 izond saxoez mintzatuz, errejistrorik garaiena duena.

Urteko artista, talde akustiko onena, saxo soprano jotzailerik onena eta urteko konpositorea.  Berria - Kultura   2004-07-13

Bere gitarra klasikoaren soinuarekin nahasten dira Geoff Warrenen txirula eta saxo sopranoarena, Salvatore Maioreren biolontxelo eta kontrabaxuarena eta Joxan Goikoetxearen soinuarena.  Berria - Kultura   2006-01-14

Lacy New Yorken jaio zen, eta oso gazte zela saxofoi sopranoa jotzen hasi zen, artean jazzlari gutxik jotzen zutenean tresna hori.  Berria - Kultura   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteta soprano tolosarrak (3); italiako soprano (3)

soprano ahotsa (3); soprano ahotsez (3); soprano ezaguna (3); soprano liriko (3); soprano tolosarrak (6)

ainhoa arteta sopranoa (5); sopranoa ariko (3)

ainhoa arteta sopranoak (5); almudena ortega sopranoak (3); bayo sopranoak (3)

sopranoarekin batera (3)

sopranoaren ahotsa (5


sopuertar izlag/iz Sopuertako, Sopuertari dagokiona; Sopuertako biztanlea.

Agustina sopuertarra zuen, hala ere, solaskiderik maiteena.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 71. orr.


sor-denbora iz sortzeko denbora.

Munduaren sor-denboraren eta itsas-lehorren lehen egunaren eta eguzkiaren jaiotzaren ondoren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.


sor-marka (35 agerraldi, 2 liburu eta 17 artikulutan; orobat sormarka 40 agerraldi 22 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sor-marka agertzen da) iz produktu baten jatorria eta kalitatea bermatzen duen kalitatea.

Abenduan, esnetegien okupazioekin batera, justuki Ossau-Iraty sor-markaren erreklama ikus genezakeen telebistan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

Ossau Irati sor markatik baztertu dute EHLG.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Ondorioz sormarkaren elkartea arras lanetan ezarria da.  Herria   2005-11-24

Rene Renou Frantziako Sor-marken Erakundeko lehendakariak.  Berria - Harian   2005-09-11

Sor marka hortako gasna egileen zerrenda 120 000 aletan banatua da turismo bulego guzietan.  Herria   2002-08-08

Bixkotxa horren egiteko gauzak ez direlakotz hemen ekarraraziak, botere publikoek erraiten daukute ez dela hemengo sor markarik posible.  Herria   2001-07-05

229 parteliantek, 30994 axuri ekarri dütüe; 180 sor markan ari dira.  Herria   2001-10-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sormarka duten (4)


sor1 iz mojei ematen zaien izena edo trataera. ik arreba.

-Emazteki onest hau sor Klara duzu, ene neskame leiala, Uraitzeko komentutik etorria...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.

Haietako baten izena zuen bere paperetan idatzita, Sor Begoña Ibarloza, bizkaitarra, eta harengana jo behar zuen Rekexok iritsi orduko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 152. orr.

Reginak Sor Maria zuen estimatua, Ceciliak Sor Celeste...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 173. orr.

sor Clotilde moja superiora arreba baitzuen.  Berria - Kultura   2004-11-21

30 urte lehenago nire aitari eta osaba Migeli eskola eman zien Sor Conce berbera hain zuzen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a (6); ak (3); ari (3); sor begoñ sor begoñ sor begoñ sor clotilde moja (4); sor klara (4)


sor2 1 izond sentiberatasunik ez duena. ik sorgor; soraio.

Nik, hirugarrenak, definizioz itsu eta sor denak, zerbaiten errezeloa hartu izango nian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.

Ume autistetan -hurkoentzat sor, gor eta axolagabe izaten diren horien arteanhamarretatik batek omen ditu idiot savanten abildade beldurgarri horiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Tsarraren mandatariak, aldiz, sorra eta gorra zirudien min fisikorako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (adizlagun gisa)

Azpian zegoen hiria, eta sor gelditu nintzaion begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.

Begiak sor eta adimena gor, neskatxari so jarraitu zuen Joanesek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Eskale sail bat iruditu zitzaion, ibaiertzetan elkarrengana pilaturik, soingainekoak hautsez eta kedarrez estalirik, eguzki-sarreraren ikuspegiaren aurrean sor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.

Kabala, berriz, nire orpo txipien ziztada ahulei sor.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Zentzumenak oro ahuldurik baitzebiltzan, ahoa lehor, begiak lanbro, belarriak gor, burua sor, oin-hankak ahul.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Odoletan zen, gaitzak ahuldua, mugitzeko sor, ukitzeko latz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

3 gauza abstraktuez mintzatuz, ia nabari ez dena, bizia ez dena.

Lehendabiziko bizpahiru egunetako oinaze sorra kenduta, amairik gabeko ordu astunen zama geldoa egin zitzaidan jasangaitzena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Giharreraino ukitzen nauen min sor ikusgaitz batek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.

Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala. Isilik edaten zuen bitartean, bazirudien norbait suntsipen-lan ikaragarria, lasterra eta sorra egiten ari zela beraren barnean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Haserre sor txikiak areagotu eginen ziren areto ilunean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Raimundo Silva halako ernegu sor bat sentitu zuen gizon harekiko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.

Léonce andrea ere altxatu zen, hitz sorrak ahopetik esaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

Ezertxo ere esango ez zuela zirudienean, erantzun sor, berankor, izugarri urruna iritsi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.

Lilleko geltokien hitz emanda genuen eta huts egindako topaketaren arrasto sorra, nire amesgaizto familiarra.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

Erbestea min sor baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

4 (hotsei buruz)

Hots lehorra izan zen, sorra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Une hartantxe, izan ere, hots apal, sor, laster bat iritsi zitzaidan belarrietara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Gaueko elizkizunera deitzen zuten kanpai hots banaka, sor, ozenekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

Goialdetik beren soinu sor urrutikoa bidaltzen zuten kanpaien hotsek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 224. orr.

Kolpe sor bat entzun nuen handik pixka batera, eta gero garrasi bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Eztanda sor batzuk entzuten ditugu, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.

Sorra eta etengabea, luzaroan gogaikarria, badirudi murmurio horrek, ikusezin eta zalapartari, saguen antzera, isiltasuna karraskatzen diharduela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

Zotin sor eta luze batzuk egin ondoren, negarra eten zen eta sorbaldek dar-dar egiteari utzi zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

5 bero sor

Bero sorra (hau da, ura lurruntzeko behar den energia kantitatea) oso altua da (gramoko 0,58 kcal inguru), eta horretan galtzen den beroa nahikoa eta gehiago da barrura sartzen den aire beroaren eragina arintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Ura lurruntzen erabilitako energiaren parte bat bero sor gisa itzultzen da atzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Galera horretan doan bero sorra 300 kcal baino gehiago da (eguneroko dietan hartzen den energiaren % 10, gutxi gorabehera).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

6 gor eta sor ik gor 9.
7 sor eta gor adlag sorgorturik, inolako sentimenik gabe.

-Zeren Jainkoa mintzatu baitzitzaien, eta sor eta gor egon baitziren haien belarriak...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Oraina hortxe dago sor eta gor, egoskorki.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 5. orr.

Sor eta gor gelditu nintzen une batez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

Emakume haren oihuek sor eta gor uzten zuten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

Ivan Ogareffek, sor eta gor beti bezala, hoztasunez erantzun zien haren bila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Nadia, sor eta gor, eta Mikel Strogoff, dardaraz artean, postako aretoan gelditu ziren bakarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

8 sor eta lor adlag harriturik.

Sor eta lor gelditu ziren anaiak, gertatua mirari handitzat hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Sor eta lor geratu zen, zer egin ez zekiela, urduri eta deseroso antza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Sor eta lor utzi behar gintuzkeena zera da: behin ernalkuntza buruturik, lehenbiziko zelula, arrautza ernaldua, erdibitzen hastea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 97. orr.

Santuarengana hurbildu zen, eta belauniko jarririk, Sakramentuko Kristo gurtu zuen, bertan zeuden guztiak sor eta lor utzirik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Sor eta lor nengoen ni, horrelakoak ikusita.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Denak harriduraz sor eta lor, sena galduta bezala, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

Bi aldiz ikusi nuen burdinsarearen atzean[...]: batean, geldi-geldi, begiak itxita; bestean, geldi-geldirik orduan ere, santonina-zati usaintsu bati begira sor eta lor.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

9 sor-sor

Berari begira dago, sor-sor, mekanoaz pixka batean ahaztuta.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Neska beti isilik, Tapax sor-sor, aurrera begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amorru sor (4); eztanda sor (4); hots sor (4); hots sor bat (3); min sor (8)

sor eta gor (14); sor eta lor (30); sor sor (4)

bero sorra (4); eta sorra (3); min sorra (6)


sorabiar (orobat sorbiar) izlag/iz Erdi Aroan Alemanian kokaturiko eslaviar etorkiko herri batekoa.

Hermannen etxeko emakume sorabiarra bezala, gai zen ezer esan gabe egoteko nik al dakit zenbat denboran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 284. orr.

Nekazari sorabiarrak beren hizkuntzan entzun nituenean konturatu nintzen horretaz: sorabiarrak, juduen moduan, ez ziren alemanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Sorabiarra zen eta neke handiz mintzatzen zen alemanez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Bileran Saxonian bizi diren sorbiarren eskubideak izango dituzte gogoan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Birao bat atera zitzaidan, eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean, alemanaren zelai-mendietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.


sorabiera iz sorabiarren hizkuntza.

Atzerritarrak izango zirela pentsatu nuen, baina gurekin zihoan batek sorabieraz ari zirela argitu zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.


soraio 1 izond sorra; bereziki, gogo edo arimako gauzetarako nagitasuna edo sentimenik eza agertzen duena. ik sorgor.

Begirada luze soraio bat zuzendu zidan, eta gero baietz egin zuen buruarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

Bere aita mozkortia, ama serora, aitatxi soraioa eta emazte desleiala ziren haren erreferentzia pertsonal bakarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Apaingarria eta lilura erauzi, eta, notario soraio antzo, akta jaso egiten du Otamendik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Hain gizon txepel eta soraio bilakatua zen, sena kamustua eta sumatzeko ahalmena ere erkindua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Sheila han zegoen nik harena kontatu nuenean, ezer adierazten ez zuen aurpegi soraioarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

Soraio dira halakoak beren usterik sendoen zein emozioekiko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Han da Pirro gelditu, tirano margotu baten gisa, bere xedea burutzeko soraio irudi, deus egin gabe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Ez gira üdüri bezain soraio.  Herria   2001-10-11

2 (hitz elkartuetan)

Hala zian enea mindu; eta bat-bateko heldeak zian pikortatu, soraio-itxura betean, zarakar higuingarriz, ene gorputz leun osoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Orduan ere soraio omena zuen, nehork eta nehoiz arrangurarik entzuten ez ziolako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.

· Materia ergela, bere nagi-soraioan etsai, giza ergeltasuna etsai den bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

3 (adizlagun gisa)

Joantto soraio gelditu zen, eta aurpegiko gihar bat ere higitu gabe, laster gogoetatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Neskatoak aulkian eserita soraio begiratzen baitzieten, maistren galderei erantzuteke, haien adierazpenei kasu handirik egiteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Kirxa, soraio, egon gabe zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Hitz haiek zuzendu zizkidanean ere, batere entusiasmorik gabe ziharduen, soraio eta sorgor.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 175. orr.

Itsasoa soraio agertu zait, eder, irain bat bere baretasunean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 123. orr.

Eta halaxe egon ginen, soraio, harik eta bigarren miraria obratu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Joantto Ithurbide Aturri ertzeko hirian barna ibili zen, Jakobino sutsuenek Pariseko boterea uzkaili eta politikoki haiekin ados ez ziren guziak garbitu gogo omen zituztelako zurrumurruei soraio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Azken honek erlojuari begiratu zion, ororendako soraio.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soraio agertu (3)


soraiogarri izond soraiotzen duena.

Enpedoklesek, zutitu, besoa luzatu, eta Homerok nepenta soraiogarriari buruz paraturiko bertsoak kantatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.


soraiokeria iz soraiokeria gaitzesgarria.

Soraiokeria honek mundua ikusteko era are zabarragoa du gibelean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.


soraiotasun 1 iz soraioa denaren nolakotasuna edo egoera.

Harrigarriena, hala ere, bere soraiotasuna gertatu zen, zeren ez baitzuen begikotasun edota estimurik ttikiena ere erakutsi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Zaharren ezaugarrri diren soraiotasun eta indar horrek, edozein helbururantz zuzendutako egoskortasun ulertezin horrek...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.

Nabari zitzaion ez zela bizi geldotasunaren eta soraiotasunaren altzoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.

Komisarioak bere soraiotasunean buru-zirkina egin zuen, Zeunerren hitzak ontzat jotzen zituen seinale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.

Jaun-andreek berreskuratua dute soraiotasuna, baina badute oraindik ere ukitu alai bat aho inguruan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Haien ahalmenaren sekretua ostien aurkako soraiotasuna da; borraz kilimak egin iezazkiezu, eta pellokeria batekin barre egingo dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.

Data du bere pertsonaia kuttuna, androide bat, bere soraiotasuna gorabehera, gizaki izatearen jakin-mina eta inbidia sentitzen dituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Neure ahotsaren soraiotasunak harritu ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.

Euri tanta lodi batek atera ninduen nire soraiotasunetik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Distantzia eta soraiotasun handiz bizi nituen Egunkaria-ren gorabeherak, eta baita inguruko egoera politikoa ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Orain behintzat pozik zegoen atsedenaldiaz, pozik beraren erokeria estaliko zuen soraiotasun beltzaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

Uste du ezen, berez biziak diren presunetan, ez dela halako soraiotasun bet-betako horrez sekula ezaxolatu behar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Eginbeharrek eta akaso halako soraiotasun batek iraunarazten zioten hirian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Baldin entseiatzen banintzen haren arreta niganantz erakartzera fereku batez [...] ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Ez zen nabaritu haien arteko maitasun-seinalerik, zeren soraiotasun jainkozko bati eusten baitzion Enpedoklesek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Suhartasuna baino gogagarriago zen halako soraiotasun inolaz ere goxo batez, Macedonio Fernández-en ahotsak arima hilezkorra dela errepikatzen zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beretzat ez zen isekarik, bere soraiotasun-korazan irristatzen ziren guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Akuilatu ezean, soraiotasun moduko bat nagusitu ohi zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako soraiotasun (3)


soraiotu, soraio(tu), soraiotzen du ad soraio bihurtu.

Kiratsaren sarkorrak berak geldotzen ninduen, soraiotzen, sortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Egun-argiz etxera iristea jadanik ezinezkoa bazen ere, gutxienez Landetako errepide zuzen amaigabeek soraiotu baino lehenago litzatekeela zuhurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

Templek dioenez, zorrotzegi zaizkio sentsazioak, hori du bereizgarri beraren munduak (eta, horrekin batera, sentsazioen inhibizioa, batzuetan erabat soraiotzerainokoa).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.


soraluzetar izlag/iz Soraluzekoa. Soraluzeri dagokiona; Soraluzeko biztanlea.

Eraso horretan parte hartzea egotzita atxilotu dute 26 urteko gazte soraluzetarra.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19


sorarazi ik sorrarazi.

sorbalda 1 iz besaburua.

Besaburuari jarraiki, sorbalda bat, eta sorbalda biren erdian lurperatua, lepoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.

Herrenka hasi zen gero, sorbalda bat bestea baino gehiago altxatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Martin leher egina zegoen, eta sorbalda batek min ematen zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Sir Thomas Holtek aihotza hartu eta bere sukaldaria burutik behera jotzean, buruaren erdi bat sorbalda baten gainera eta bestea beste sorbaldaren gainera erori ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 248. orr.

Amaiak sorbalda batean jarri zion eskua Leireri.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 137. orr.

-Sorbalda pare ona daukazu, On Camillo -kontsolatu zuen Kristok irribarrez-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

STANLEYk, altxatu, eta eskuak STELLAren sorbalda bietan jarri ditu maitasunez.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 191. orr.

Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Sorbalda batetik behera dilindan zuen zira, toreatzaileen erara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Jakanarrua sorbalda batean eutsi eta, irtetear zegoenean, praketako atzeko poltsikoa ukitu zuen gainetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

Horra non, ordea, gauza harrigarri bat ikusten diodan, orban beltz bat, sorbalda artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Kontrako sorbaldaraino eroan zuen besoa Mentxuk bizkarretik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Ezkerreko sorbalda... lepoa... eskuineko sorbalda... oso-oso poliki, ez nuen segituan bukatu nahi.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

Gure azafata [...] nire ezkerreko sorbalda ukitu, esna nendin, eta azalpenetan-edo ari zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Ezkerreko sorbalda goratuz, erdizka biratu zen neskatoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

Eskua sorbalda artetik ipurdiraino jaitsi dizu bizkarrean lerro zuzen bat marraztuz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.

Norbaitek eskua jarri zion sorbaldan sendo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.

2 pl

Biktimaren bizkarreko eta sorbaldetako marka berezi horiek txalupa baten hondoko egurrak gogorarazten dituzte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Ai, zein zoragarriak diren sorbalda horiek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Pisu ikaragarria sumatu nuen neure sorbaldetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Haren sorbaldak biribilak ziren, eta haren gerruntze oparo betea guztiz tenkaturik agertzen zen kortsearen kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Sorbaldak eta besoak minberaturik oheratzen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Sorbalda biak jasota.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.

Bestela tiro egingo ziola bi sorbalden artera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Keinu bat egin zuen ezpainekin eta sorbaldekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Sorbaldak jaso zituen, irritxo batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Mr. Denschek bere buruari ispiluan begiratu, sorbaldak tentetu eta boneta doitu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Endrek, gero, sorbaldak goratu zituen, nahikoa ikusi eta entzun izan balu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Sorbaldak harrotu nituen nik, galdezka bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Gizonak Sorbalda politak zituena aldez aurretik ziur zegoen gizon gazte guztiak zeharo txoraturik geratuko zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

Florentek bere ukondo zimelak, bere sorbalda iharrak atzeratzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Beso batez haren sorbalda txikiak inguratu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Neskazaharra gorri-gorri jarri zen, bere sorbalda meheak estutu eta alde egin zuen, ez ikusiarena eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Gretta zihoan atezainaren atzetik, burua beheraturik, bere sorbalda hauskorrak zama bat balerama bezala makur.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Bere lepoa eta bere sorbalda zabalak nire gainean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 288. orr.

On Camillok, etxetik atera, eta bere sorbalda erraldoiak plazatik gora eta behera paseatzera eraman zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 296. orr.

Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen, bizkar hautseztatuan gaindi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Artilezko xala ipini zuen sorbalda biluzien gainean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

3 bizkarraren gainaldea. ik soin 6.

Eskumuturrak, bizkarra eta sorbalda minduta dauzka.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Tentuz aztertu zuen sorbalda haren azalaren guritasuna.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Lepoa mehea; sorbalda zuzena; besoak laburrak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Mathildek sorbaldari gora eragin zion, ezjakintasuna adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Atzetik begiratuta, ile luzea daramala ikusi duzu, beltzarana, sorbaldaraino.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Deere jauna zutik zegoen, eskuak sorbalda atzean ezkutaturik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.

Presidente ohia eserita ageri da: bere sorbaldan usoak pausatzen dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Sorbaldan zeraman xal gerezi-kolorearen ertzak lotu zituen amak katekorratz batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Bi eskuak sorbaldara eraman, eta soinekoaren kremailera gerriraino jaitsi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Harry Blount, sorbaldan zauriturik, lurrera erori da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Nataliaren ukitu leuna sorbaldan, hatz sentikor hura marra bertikal bat marraztuz bere azalean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Ez zitzaidan gustatu haren makila sorbaldan sentitzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.

4 (aditzekin)

Sorbalda makurtu eta buzoiaren ahotik begira geratu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Begoña delakoak sorbalda uzkurtu du, errieta egin dioten umeak bezala, lotsatuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.

Salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 15,30

Sorbalda inguratu zion bere mahuka zetazkoaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Metraila puskak sorbalda ukitu besterik ez ziola egin ikusi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Sorbalda berriz zamatuta ekin zion atzealdeko erripan gora.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

Burutik behera sartu zuen Norak soinekoa, eta gorputzari egokitu zizkion sorbalda eta gerrialdea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Neskatoak agerian zuen sorbalda estali zion eta begiak itxi zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Sorbalda jaso dut, ezer ez nekiela adieraziz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Arnasari eutsirik, sorbalda jaso zuen, lepoaldea euri xehe sarritik babesteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Neskak sorbalda jaso, irribarre egin eta bere kaxa zegoen lekura itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Neskatoak sorbalda pixka bat goratu zuen bi besoak luzatzeko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Mikel Strogoff garaia zen, indartsua, sorbalda eta bularralde zabalekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Astindu bat eman zion emakumearen sorbalda beroari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Xalotasun miragarriko lagun bat sorbalda mindua igurzten ari zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Sarritan, zamak zeramatzaten pobreekin bidean topo egitean, bere sorbalda ahula eskaintzen zien pisua arintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 789. orr.

Bere sorbalda aski ahula eskaintzen zien laguntzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Merkantzi saskiei sorbalda kolpe batez erortzen lagunduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Olatzek bere sorbalda-keinu barkamen eskezko bat egin eta [...] nor bere postu eta zereginetara itzuli zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Keinu honek -sorbalda-goratzeak, alegia- duen nagusitasunetik ondoriotzat ateratzen du frantsesak dortoketatik sortuak direla.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.

Artilezko sorbalda-zapi bat hartu eta lurrean zabaldu zuen, arrautza hantxe eror zedin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Nora popa aldean zegoen, Hawthorneren liburua eskuetan eta sorbalda-oihal bat soinekoaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Etxekoandrea sartu zen, presaka jantziriko lo-txano bat buruan eta flanelazko sorbalda-oihal bat lepo inguruan loturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Bi sorbalda-babeski egin zizkioten efodari, bi ertzetatik lotzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 39,4

-Hotz egiten du, eta ez zara sorbalda-gain soil batez babesturik irtengo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

7 (gain-en ezkerreran)

Sethek haren sorbalda gainetik begiratu zuen, ate itxirantz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 26. orr.

Niri so daude, sorbalda gainetik begira, eta barreka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Anek hormaren kontra bultza zuen Mikel, esku bat mutilaren sorbalda gainetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.

Burua aitaren sorbalda gainean jarririk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Andreasek gizonaren sorbalda gainean jarri zuen eskua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.

Juanak takoi azpian itzaltzen du zigarreta, eta bere esku beltzarana nire sorbalda gainean pausatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Nire esku ahurretik sorbalda gainera egin du salto.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Fred Weasleyren burua Alicia Spinneten sorbalda gainera erori eta zurrungaka hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.

Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

8 (abereetan )

Hona herriak oparitzat eskaintzen dituen zekor eta arkumeetatik lebitarrei eskubidez dagokiena: sorbalda, matrailak eta urdaila.  Elizen arteko biblia   Dt 18,3

9 irud/hed

Lekukorik ez zen egon, hedabideak ez ziren bozeramaile izan, hiriaren sorbalda ez zuen inolako hotzikarak astindu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Baserriko sorbaldan dagoen pagadi oinean aurkitu zuten Erramun, sastraka batzuen alboan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.

Handik ez oso urruti Virgoren irudia azaltzen da, eskuineko sorbaldaren gainean izar txit distiratsua duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

10 sorbalda hezur bizkarrezurra.

Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zitzaion eta sorbalda-hezurra bere lekutik atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 868. orr.

Denverri sorbalda-hezurretan jotzen zion txanoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sorbalda (26); bere sorbalda gainean (5); besoa sorbalda gainean (4); bi sorbalda (3); efodaren sorbalda (6); emakumearen sorbalda (3); eskua sorbalda gainean (7); eskuin sorbalda (5); eskuineko sorbalda (3); ezkerreko sorbalda (5); haren sorbalda gainean (5); neskaren sorbalda (4); neskatoaren sorbalda (5); nire sorbalda gainean (7); setheren sorbalda (3)

sorbalda bat (5); sorbalda batean (3); sorbalda batetik (6); sorbalda biluziak (3)

sorbalda gainean (76); sorbalda gainean ezarri (4); sorbalda gainean igo (3); sorbalda gainean ipini (3); sorbalda gainean jarri (10); sorbalda gainean pausatu (4); sorbalda gainera (7); sorbalda gainetik (41); sorbalda gainetik atzera (3); sorbalda gainetik begira (3); sorbalda gainetik begiratu (6)

sorbalda hautsi (4); sorbalda hezurra (3); sorbalda jaso (15); sorbalda jaso zuen (11); sorbalda keinu (3)

sorbalda oihal (4)

sorbalda ukitu (10); sorbalda ukitu zion (3); sorbalda ukitzen (4); sorbalda uzkurtu (3); sorbalda zabalak (3); sorbalda zabalekoa (3)

burua eta sorbaldak (8); camillok sorbaldak jaso (4); gizonak sorbaldak jaso (3)

sorbaldak agerian (4); sorbaldak altxatu (6); sorbaldak altxatu zituen (4); sorbaldak astintzen (3)

sorbaldak goititu (5); sorbaldak goratu (25); sorbaldak goratu zituen (15); sorbaldak goraturik (3); sorbaldak goratuz (6); sorbaldak goratzen (6); sorbaldak goratzen ditu (3); sorbaldak harrotu (7); sorbaldak harrotu zituen (3)

sorbaldak jaso (100); sorbaldak jaso zituen (66); sorbaldak jasorik (3); sorbaldak jasota (4); sorbaldak jasotzen (11); sorbaldak jasotzen ditu (3); sorbaldak jasoz (11); sorbaldak mugitu (3)

sorbaldak tentetu (3); sorbaldak uzkurtu (13); sorbaldak uzkurtu zituen (9); sorbaldak zabal (3)

anaiaren sorbaldan (3); bere sorbaldan (7); burua nire sorbaldan (5); burua sorbaldan (6)

eman zidan sorbaldan (3); eskua sorbaldan (17); eskua sorbaldan jarri (8); eskuak sorbaldan (3); eskuineko sorbaldan (5); ezkerreko sorbaldan (7); ezkerreko sorbaldan jarri (3); fusila sorbaldan (3); haren sorbaldan (6)

jarri zidan sorbaldan (5); jarri zion sorbaldan (6); nire sorbaldan (14)

pegarra sorbaldan (4); sentitu nuen sorbaldan (4)

); sorbaldan behera (5); sorbaldan hartu zuen (3); sorbaldan hartuta (3); sorbaldan ipini (5); sorbaldan jarri (26); sorbaldan jarri zion (6); sorbaldan jarrita (6); sorbaldan jo (6); sorbaldan min hartu (8); sorbaldan pausatu (7); sorbaldan pausatu zen (3); sorbaldan zeukan (3); sorbaldan zuela (4); sorbaldan zuen (3); zekarren sorbaldan (3)

sorbaldara igo (3)

bere sorbaldaren (3); ezkerreko sorbaldaren (3); haren sorbaldaren (6); haren sorbaldaren gainetik (5); sorbaldaren gainean (14); sorbaldaren gainean pausatu (3); sorbaldaren gainetik (17); sorbaldaren kontra (11); sorbaldaren parean (3)

sorbaldarik gabe (3)

haren sorbaldatik (3); sorbaldatik behera (5); sorbaldatik heldu (12); sorbaldatik helduta (3); sorbaldatik oratu (5); sorbaldatik zintzilik (12)

sorbaldei eragin (5); sorbaldei eragin zien (3)

bere sorbalden (5); bere sorbalden gainean (3); sorbalden artean (4); sorbalden gainean (26); sorbalden gainean jarri (4); sorbalden gainera (3); sorbalden gainetik (10)

haren sorbaldetan (4); nire sorbaldetan (4); sorbaldetan behera (8); sorbaldetan jarri (6)

sorbaldetaraino iristen (4)

sorbaldetatik heldu (14)


sorbaldalde iz sorbalda aldea.

Garaia eta meharra zen, sorbaldalde ederrekoa, burua agerian zeraman eta ile sarria zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.


sorbaldape iz sorbalden azpialdea.

Gero beso eta sorbaldapetik gorantz tirarazi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.


sorbaldatxo iz tamaina txikiko sorbalda.

Negua oso hotza izan zen eta maistrak urte gehiegi zituen bere sorbaldatxo makurren gainean, moldatzen jarraitu ahal izateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.


sorbeltz iz enararen antzeko txori luma-beltza (Apus apus).

Udaberrian, enarek eta sorbeltzek biribil bitxiak egiten zituzten airean, garrasi zoliak botaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Eliza-dorrearen inguruan txilioka zebiltzan sorbeltzei so.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Sorbeltzak goi-goian zebiltzan, zeharretara bizi-bizi hegaka, eta gure inguruan txilioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.


sorberri ik sortu1 7.

sorberritu, sorberri(tu), sorberritzen du ad berriro sortu.

Den-dena badakigu zer den, estatua, eta halakoak ez du hitzez gorroto duen estatua (gainean egokitu zaiona) sorberritu edo birsortu besterik egiten.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

Bere ekintzen sentsazioak sorberritzeko indarrik gabe, nola gorde hizkuntza baten jario bizia?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 335. orr.

Kartagarrek erraiten dute, hezurretik sorberritzen dela beren zaizkia, guk odoletik erraiten duguna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.


sorbete iz erdi izoztua zerbitzatzen den edaria, gehienetan fruituduna.

Segundo gutxiren buruan pronto izango du krema, betegarria, salda- edo barazki-hondoa, izozki edo sorbetea, bere lurrin eta guzti.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Ez nuen asko itxaron behar izan zalantza erabat argitzeko, minutu bat baino lehen azaldu baitzen zerbitzaria sorbetea eta basoko fruitu gorriak zekartzala, eta "your fruits, madam" esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 108. orr.

Nekez gerta zitekeen hark ere nik bezala xanpain sorbetea basoko fruitu gorriekin eskatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Carbayok, eskuineko hatzak klikatuz, zerbitzariari deitu eta Mango Sorbetea Marrubizko Saltsa Epelarekin eta Tolosako Teila Ostoratuarekiko errazio bikoitz bat eskatu zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.


sorbiar ik sorabiar.

sorbide iz sortzeko bidea.

Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez.  Elizen arteko biblia   Ga 4,23

Analisi molekularraren emaitzen arabera, espezie berrien sorbidea ez da, antza, bestelako gene eta bestelako funtzio berriak gehitzea, besterik gabe, organismo zaharragoak hortik gara daitezen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 112. orr.

Galde diezaiogun geure buruari, mamuen sorbideari buruz ari garen honetan, zein beste eragile dagoen pertsonaia horren oinarrian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Euliaren kasuan bezala, gene horietariko batean mutazio bat gertatzeak berekin dakar bestela eratzea sorbidean den organismoa eta, maiz asko, goiztar hiltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 125. orr.

Alfabetoaren letra bakoitzari poema bat eskaintzen dio, eta kasuan kasuko letra ahalik eta gehienetan erabiltzea du xede eta sorbide.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 105. orr.

-Sorbidea: inprobisatua / ez inprobisatua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sorbidean den (4)


sorburu1 1 iz jatorria, etorkia, iturburua.

Nilo ibaiaren sorburua Mauritania aldetik datorrela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

Haurrak bere egiazko jatorria, sorburu genetikoa eta genealogikoa ezagutzeko eskubidea baitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.

Enekiko daukat maitasun ukatuan duela gaitz horrek bere jatorri eta sorburu lehena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 117. orr.

Lehen kasuan, errakuntza hauen sorburuak zentzumenen inperfezioak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

Aurrerantzean, ez duzu Abram izango izen, Abraham baizik, herri askoren sorburu egingo baitzaitut.  Elizen arteko biblia   Has 17,5

Ongi handiak sorburu batetik eta txikiak beste batetik etortzea absurdoa da; batzuk zein besteak jatorri berekoak dira, ongi gorena den Jaungoikoagandik datoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 275. orr.

Elkar maite zutenez, sorburuko bekatua barkatzen zioten elkarri.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Greenpeace sorburura itzuliko da, itsas txakurren hilketa salatzera.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Horrela sorburura itzuliko zarete, egiazko argiak distiratzen duen hartara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Handik hiru minutura, atomo-gune arinak eratu; gero, milioi bat urteren buruan, atomoak; askoz ere geroago, izarretako elementu astunak; eta, azkenik, mundu biziaren sorburuan dauden materialak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.

2 (izan aditzarekin; da ad)

Susmoa baita behaketa ororen oinarri, sorburu eta eragile.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Maitasuna eta nahi izatea dira oinazearen sorburu eta azkena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Susmoa baita behaketa ororen oinarri, sorburu eta eragile.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Santuak gorrotoa zion gaitz guztien sorburu den harrokeriari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Bedeinkatuko dut eta nazio askoren sorburu izango da: harengandik erregeak aterako dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,6

3 (izan aditzarekin; du ad)

Bi sorburu ditik filosofiak -heuk esaten huen hori-: Tales eta Pitagoras.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Merkataritza mota honek ekonomiaz kanpo dagoen esparru batean duela sorburua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Orduan konturatu baita ijitoak joka ari diren doinuak Haydn duela sorburu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

-Sorburu izan dugun tokira -erantzun zidan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itzulpen okerrak direla eta, behar-beharrezkoa da sorburu-hizkuntza jakitea xede-hizkuntzan emandako mezua ulertu ahal izateko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 168. orr.

Sasi-itzulpen hauek euskara dute sorburu- edo xede-hizkuntza, eta beste edozein erdara egon daiteke tartean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 166. orr.

Lan polita litzateke aztertzea non duten beren sorburua Bidasoa, Zadorra, Urumea, Arga, Irati, Urrobi, Errobi eta gainerako ibai-izenek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudia afektu-sorburu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

bizi sorburua itsasten zaio, gorputzari eta sentimen guztiei indar emanez, eta hauetaz baliatzen da kanpokoak sentitzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.

Bi zibilizazio -erlijio nagusi baten inspirazio-sorburu izandakoa eta erlijio nagusi hori sustraitu denekoa- behintzat kontuan hartu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duela sorburu (3); dute sorburu (7); herri askoren sorburu (4)

sorburu beretik (4); sorburu den (5); sorburu dena (3); sorburu eta helburu (3); sorburu izan (14); sorburu izan zen (6); sorburu izango (3); zuen sorburu (3)

beren sorburua (3); du sorburua (5); duela sorburua (3); dute sorburua (4); izan zuen sorburua (3); sorburua da (3); sorburua izan (4)

sorburuetako bat (3)

bere sorburura (4)


sorburu2 iz besaburua, sorbalda.

Oihalezko xerrenda ilun batek inguratzen zion lepoa, eta mantelina beltza ikus zekiokeen sorburuen gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.


sorddes (corpusean sordeis eta sordies soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian sorddes agertzen da) izond gaiztoa, lotsagabea, kaltegarria.

Edozein eskualde ala herritan aurkitzen ditugu jende onak, hobeak eta bikainak, gaiztoak, gaitzagoak eta sordeisenak, baina haiek guztiak, salbuespenik gabe, maitatu behar ditugu, Jainkoaren izenean bederen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Silicon Valley-ko injinadoreak, Niger-eko artzain gaizoak baino askoz ere sordiesagoak izan behar dukete, ikusiz nola laguntzen dituen Jainkoak! arneko sua eho zuen, lagun hurkoen konfiantzaz asebetetzeko: biharko geroa sordeis baino sordeisago imajinatzen zuen beti.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.

Maniako edo sordeis, frustratu sexual gisa kontsideratua izateko gutizia izpirik ez neukalako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.


sorddeskeria (corpusean sorjeskeria soilik) iz sorddesari dagokion egintza.

Gazteek anitz sofritzen dute hortarik, eta sorjeskerietara lerratzen dira lur-sagar xurikin jate, kontserbuko boata huts milikatze, bidean isuri salda ondarkin biltze.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.


sordeis ik sorddes.

sordies ik sorddes.

sordieski ik sorddeski.

sordina 1 iz zenbait musika-tresnari, soinuaren intentsitatea apaltzeko edo tinbrea aldatzeko, jartzen zaien gailua.

Erraza da jotzen ari naizen pieza, eta ez diot sordinaren pedalari eman behar sukaldeko jarduna entzuteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Sordinaz jotako musika kiribilkariak Hindustan zekarkigun gogora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

2 irud/hed

Eta ziegetan itxi gintuztelarik korneta entzun genuen egun oro bezala, gure barruko lanbroaren sordinak tristea eta urruna egiten zuen doinuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Gurasoen garrasiak sordinarekin ito nahian bezala, belarriak esku ahurrekin estali eta desestali ditu Elenak, olatu hotsak gogora ekarriz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Ezin izan zuen edo ez zuen nahi izan bere umore txarreko frustrazioa ito, ez eta bere lanari zegozkion zaratei sordina jarri ere, aitzitik, gehitu egin zituen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.


sorgailu 1 iz zerbait, elektrizitatea bereziki, sortzen duen gailua.

Elektrizitateak batzuetan makalaldiak izaten zituen, baina oro har ezin ziren sotoko sorgailuaren funtzionamenduaz kexatu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horretarako, bestalde, sotora jaitsi beharko zukeen elektrizitate-sorgailua berriz martxan jartzera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka (transistore bat eta beste osagai bakan batzuk izaten ditu modelorik sinpleenak), iraupen luzeko merkuriozko pilaz funtzionatzen duena; pultsu-sorgailu horrek seinale elektriko txiki bat bidaltzen du bi konexio-kabletara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.


sorgarri 1 izond sentimena moteltzen duena. ik sorgorgarri.

Gorputz nekeen sorgarri / egin duzu gau iluna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 241. orr.

2 gortzen duena, gorgarria.

Réclamerik gabe, arrabots sorgarririk gabe, lana eta bakardadea deritzen bi makulu horien laguntzaz beti ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Ahopeko marmarra nagusituko da berehala, eta, geroxeago berriz, motorraren burrundara sorgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Halakoetan ohitura zela ikasleak oihuka hastea, orro ikaragarri batean, birikak hustu arteko kurrixka sorgarrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Han geratzen zen ikusten nola urak, lasterka bizian eta zarata sorgarria ateraz, errotarriei eragiten zien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.


sorgi iz ipar sorgunea.

"Iturburia", iturburu edo ur sorgi baten ondoan egina baitzen etxea, ura hurbil ukaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.


sorgile iz aztia. ik sorgin.

Finlandiar sorgileek, aldiz, haizea saltzen zieten portuan ekaitzak geldiarazitako marinelei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena, hango sorgileek azpijokoz bidalia dela uste baitizute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.


sorgin 1 iz herri sineskeriaren arabera, deabruarekiko hitzarmen baten ondorioz edo, indar ezkutuen jabe den gizona edo, bereziki, emakumea. ik azti; sorgino.

Sorgin bat omen zen, katu bihurtzen zena, oker egiteko eta gaizki obratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Igrainek hiru alaba ere izan zituen, eta haietako batek, Morganak, aztikeriak ikasi zituen, eta sorgin bihurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

150 sorgin atxilotu zituzten eta horietatik 31 epaitu 1692. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 86. orr.

Salemgoa dun mundu berri osoan sorginen aurkako prozesu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Jakin bazekien hura azti eta sorginen herri bat zela oso-osorik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Ehundaka sorgin eta aztik ezagutu dituzte metodo honen onurak!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Aztikeriari berehala antzeman zioten eta, sorgin batek arao egokiak esan zituelarik, Badr erregea atzera gizon bihurtu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Baztertu genuen bigarren basoa pagadi lerden bat izan zen, munduko sorgin guztiak kontentu jartzeko adina amanita muscaria ikusi baikenuen bertan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Zer aurkituko gona-barrenean, eta Katalina sorgin Gezalakoak urkamendian kantatu zituen zeruaren kontrako bertsoak!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Bere barruan desegin eta berregin behar da pagano, turko, protestante, sorgin, komunista, masoi, abertzale gaizto hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Garai bateko sorgin, belagileei, etab. harpia esaten zitzaien, uste baitzen buru inguruan nolabaiteko argitasun edo halo bat zutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.

Emaztea Arberatzekoa zuen, Estefania, emakume furfuriatsua, sorgmailgmailgina bezain itsusia eta sendabideetan aditua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorgin garai ilebeltz bat zegoen han, esmeralda-koloreko soinekoz jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.

Egunak joan ahala, etxekoandre zaharrak sorgin gaizto nazkagarri baten gero eta itxura handiagoa zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Bath-eko sorgin zahar batzuek bazuten liburu bat, behin irakurtzen hasiz gero, ezin zena utzi!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Fred eta George ikusi zituen, sorgin konkordun begibakar baten estatuaren atzetik berari begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Sprout andereñoa sorgin txiki mozkote bat zen, bere adats soltearen gainean adabakiz jositako kapela zeramana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

McGonagall andereñoa, ilea motots sendo batean bildua zuen sorgin betaurrekoduna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.

Stan goitik behera etorri zen, atzetik sorgin berdexka bat zuela bidaiatzeko kapa batean bildua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

1553an jaio zen Pierre de Lancrek, ustezko sorginen ehiztari sutsuak, idatzi zuenez, "itsasoa biderik gabeko bidea da".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 114. orr.

3 (hitz elkartutean)

Sorgin praktika bat da, espirituak lasaiarazteko, gaixotasun bat uxatzeko edo euria eginarazteko egiten dena.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.

Alferrekoak izan zituen uzkurtze deseroso haien kontrako sorgin-neurri guztiak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

Giuliak, esan beharra dago, bazuen sorgin puntu bat, eskua irakurtzen zuen, aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Hiltzera zetorrenan gure aingerua, eta gure aitak, balekebale, auzoan sorgin fama zeukan emakume batengana eraman zinan haurtxoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Juanis deitzen zieten berriz apoei, Fraintzi aldetik sartutako Joanes izenaren sorgin sonak eraginik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Hona xuxen heldua gauaren sorgin-ordua, noiz hilerriek ahoak baitituzte zabaltzen, eta infernuak berak mundu hau bere arnasaz kirasten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 141. orr.

Asteartea, martitzena, toki askotan, sorgin-eguntzat omen zeukatela oroitarazten digu Azkuek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Crackerra ireki egin zen eta sorgin-kapela puntadun handi bat agertu zen, gainean putre disekatu bat zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Dena betiko azti eta sorgin-familietan gorde beharko litzatekeela iruditzen zait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.

Sorgin-zeloz konpondutako makila magikoa atera zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Sorgin Astekaria-k antolaturiko Irribarrerik Xarmagarrienaren saria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Santo Domingon jendea oso sinesbera da sorgin eta azti kontu horietan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Harry Potter aztia zen..., Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan lehen ikasturtea egin berria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Sorgin Ordua, Celestina Warbeck sorgin kantari ospetsuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

4 (izenondo gisa)

Harryren guraso hilak, ama sorgina eta aita aztia, sekula ez ziren aipatzen Dursleytarren etxean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Garaia eta argala da, eta sudur luze bat eta emazte sorgin bat, Darlene izenekoa, dauzka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Sorginen lagun sorgin batek ez omen du besterik merezi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Euskal usarioan izen sorgina da Txomin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Gaur, apeo hartako hitz sorgin batean trabatu zait gogoa: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

Zer egin zuen euskarazko jendeak hitz sorgin horrekin?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Izenak ozentasun sorgina zeukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Zenbat holako mezu sorgin gordetzen ote du, onomatopeiko ustean askotan ijito hizkera disimulatua baizik ez den kanta xarmagarri askok?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

Buhame sorgin madarikatu horiek katuaren begiak zauzkatek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

5 (irud/hed edo irain gisa)

Txiki-txikitatik umezurtz, sorgin hutsa omen zen izeba batenean bizi zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 48. orr.

"Beste sorgin horrek menpeko edukiko ez balu", damu doinuz adierazi zuen koadrilako batek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

Hitzezko galtzerdien inbentarioa osatzeari ekin diozu, kirioen sorgin-erratza hegazkin, dudako hodei guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Munstro, sorgin, zeken deitzen zuen, aurreneko senarra hil zuen arte ez zela Peshe lasaitu esaten zuen, seguru, eta gauza berbera egingo ziola berari ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Sorgin zaharrak kalera bota nau eta ez dizkit nire gauzak bueltatu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.

Ez al dira neska gehienak sorgin samarrak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Sorgin handiak eta urdanga are handiagoak, biak ere!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.

Bai: ni, Maria Aranzazu, eta sorgin galanta zu!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Sorgin alua!, doala pikutara, ze arraio!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

-Sorgin zahar hori! -esan zuen Gavardek purrustan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

Sorgin zikina!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Sorgin alaena!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Hobe erreko balute atso sorgina!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Nun mila sorgin egonak zirezte orai arte?  Herria   2003-10-30

6 sorgin afari gauerdiko afaria.

Ailegatu, amaren saihets berora bildu eta, xera batzuk eginda, sorgin-afari batez gozatzeko parada ez nuen, menturaz, galdua oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Euskadi Irratian bazen orduan Sorgin afaria izeneko irratsaioa.  Berria - Kultura   2004-03-20

7 sorgin-argi ispilatzea, ispilukeria.

Kamioian dabiltza hara-hona, basamortuko sorgin-argiak baino iheskorragoak diren helburuen bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

· Sukalde erdian zintzilik bonbila hura jarri zigutenean, barruan hari bakarra bihurrituta ipurtargia zirudiela, dirdira izugarria egiten zuela iruditzen zitzaigun, sorgin-argia halakoa, eta amonak bekokian eskua jarri eta itzala eginez begiratzen zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

8 sorgin-baratxuri mahastietan eta leku hareatsuetan hazten den baratxuri mota (Allium vineale).

Krisopidoak, izainak, sorgin-baratxuria (Allium sorginium) eta odolurra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

9 sorgin belar (orobat sorginbelar) zenbait landareren (Atropa belladona, taraxacum officinale...) herri izena.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Arekatik errekasto distiratsu bat igarotzen zen, belar-pusken eta sorgin-belarren artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

10 sorgin dantza

Indar hartzen ari zen sua ezpalei itsatsirik, txinpartaka, gero eta sorgin-dantza biziagoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Ametsetarik bezala, ikusten nituen ene aitzinean dantzan ari, halako sorgin dantza bitxi eta ergel batean, Magali, Jakes eta ikaragarriko beldur zoroa emana zidan kukua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Hor emaiten dituzte hamabortz bat dantza mota, hala nola "Mutxikoak", "Euskaldunak", "Sorgin dantzak", "Makila dantza", "Alemanak", "Xubandiarrak", "Marianak" eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

11 sorgin ehiza oinarri politiko edo ideologikoa duen esetsaldia.

Antiamerikar Jarduerei Buruzko Batzordeak, McCarthy ospetsuaren sorgin ehiza bideratu zuen harexek, Gustavo Durani ekin zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.

Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

«Aberriaren zimendu moralak hondatzeaz» salatu zituzten intelektual taldeen kontra aurrera eramandako sorgin-ehiza ospetsua, historia maiz errepikarazten baitute hainbatek.  Berria - Kultura   2006-02-05

Bere kontra abiaturiko sorgin ehizaren inguruan zalantzarik ez du [...]: «Jakina da gehiegikeria honen atzean Alderdi Popularraren hauteskunde interesak daudela».  Berria - Kultura   2004-01-31

Juan Carlos Goienetxek salatu du EAren Zuzendaritzak alderdiko kritikoen kontrako «sorgin ehiza» hasi duela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Gazteen aurkako «sorgin ehiza» salatu du Segi erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Guardia zibilek herritarrak ondo ezagutzen zituzten eta sorgin ehizari ekingo zioten laster.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Sinistu nahi nuke asko eta asko garela ETArekin nazka eginda egonagatik ere argi eta garbi daukagunak sorgin-ehiza ez dela konponbidea, gure arteko su etenik gabeko hau ezin dela egurrez estali.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

· Asmatzeko zer ote ziren Joana Arkekoaren edo Savonarolaren denboretako inkisidoreak, bai eta zer izan behar zen de Lancre jujearen eta Etxauz apezpikuaren Euskal Herrietan, estatuek eta Erromako elizak, eskuz esku, zeramaten "sorgin ehiza".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

12 sorgin erdara ik beherago 18.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Sorgin erdara ez izan arren, zenbakiak era bitxi batean zerrendatzeko aukera eskaintzen digu euskarak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Sorgin erdara ez izan arren, zenbakiak era bitxi batean zerrendatzeko aukera eskaintzen digu euskarak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

13 sorgin gurpil gurpil zoroa.

Hortaz, ezin da sorgin-gurpiletik atera, ezpada zenbait egia hasieratik onartuz, a priori eta behin betiko ezarritzat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

Dena aurrera egitea duk, eta zenbat eta handiago hobe beti, dirua etengabe mugitzeko sorgin-gurpil zoro zentzugabe batean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

14 sorgin haize zirimola, haize zurrunbiloa.

Ur zikina ibaian, sorgin haize zakarra Hansel eta Gretelen tximak nahastuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.

Sorgin-haizeak plastikozko poltsak altxatuko ditu errepideetatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Tximistak, Jainkoak bidalitako gezi azkarrak ziren; ekaitz aurreko sorgin-haize zirimolatsua, berriz, bere sudurretako haize-bafada beldurgarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

15 sorgin harri filosofoen harria, alkimistek erabiltzen zuten gaia, metalak eta beste zenbait gai urre bihurtzen saiatzeko. ik harri 17.

Alkimiaren antzinako ikerketa sorgin-harria egitearekin lotua dago; kondairazko substantzia bat, ahalmen harrigarriak dituena da berau.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.

Sorgin-harriaz berri asko zabaldu da mendeetan zehar, baina gaur egun dagoen harri bakarra Nicolas Flamel jaunarena da, alkimista ospetsu eta operazalearena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.

Pentsatzen ari ginen ea esango ote diguzun zer ari den sorgin-harria zaintzen, Fluffyz gain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 209. orr.

15a sorgin kutxa (corpusean sorginkutxa soilik)

Gaur deskubritu dudanez ordea, Brooklyngo zubia maratilaz betetako sorginkutxa da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

16 sorgin lore txikoria-belarraren lorea (Taraxacum officinale).

Oraindik urdindu gabeko lizuna, hauts zuri harroa, txikitan hainbeste maite genituen sorgin-loreen antzekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.

17 sorgin orratz (orobat sorginorratz) burruntzia (Libellula).

Gogaikarri bakarrak, hauexek: ezin konta ahala sorgin-orratz, Herbert bera bere aurrera segitzeko hisiarekin, eta sugeak egon zitezkeelako pentsamendua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Okasioaren ohoretan, apaingarriz beteriko soineko berde bat zeukan jantzita, eta sorgin-orratz handiegi eta distiratsu baten antz ikaragarria zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Sentitzen zuen gorputza hegaka hasiko balitzaio bezala, sorgin-orratz bat sentitzen zen sarjentu mozkote sendo hura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

· irud/hed Horregatik ez dute ikusi bi puntu zeruan, metalezkoak, bi sorgin-orratz erraldoi, hodei gero eta zuriagoen itsusgarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

18 sorgin solas ik gorago 12.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Lehenbizikoaren kasuan "Harrikada futurista prepositiboa" izeneko testua eman dut jatorrizkoaren ordez, eta bigarren kasuan gurean erabili izan den zapo-erdara, ahuntz-erdara edo sorgin-solas deritzeten horietako batean moldatu dut testua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako sorgin ehiza (3); azti eta sorgin (9); benetako sorgin (3); hitz sorgin (4); hogwartseko sorgin (6); katalina sorgin gezalakoaren (3); lehengo sorgin (4); mila sorgin (10)

sorgin afaria (16); sorgin afaria antzerkia (4); sorgin bat (13); sorgin batek (6); sorgin baten (7); sorgin begibakarraren (7); sorgin dantza (5); sorgin edo (7); sorgin ehiza (25); sorgin ehizak (3); sorgin ehizan (5); sorgin ehizaren (5); sorgin eskolan (3); sorgin eta (29); sorgin eta azti (15); sorgin eta aztirik (3); sorgin gaua (10); sorgin gezalakoaren (3); sorgin haize (4); sorgin harria (8); sorgin harriaz (4); sorgin horrek (8); sorgin hutsa (3); sorgin ixtorio (11); sorgin orratz (4); sorgin zahar (10); sorgin zahar hori (4); sorgin zeloz (3); zen sorgin (4); zer mila sorgin (8)

ama sorgina (3); sorgina da (5); sorgina zela (5)

esan zion sorginak (4); sorginak eta laminak (3); sorginak zirela (5)

azti eta sorginen (4)


sorginaldi iz norbait sorgina den aldia.

Urtetako sorginaldiak ikaragarri kamustu zuen, eta baita ikaragarri zorroztu ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.


sorginbelar ik sorgin 9.

sorgindu, sorgin(du), sorgintzen 1 da/du ad sorgin bihurtu; norbait edo zerbait norbaiten nahiaren mende utzi. (norbait)

Gazte errugabeak ezin zitezkeen sorgin izan bere kabuz, norbaitek sorgindu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

-Dudley nola sorgindu bilatzen ari nintzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Nola "sorgindu" Don Kijote, bere sorterrira itzul dadin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.

Deabruak bi neska sorgintzeko agindu zion Micaela Chaudroni; eta honek zintzo-zintzo bete zuen bere jaunaren esana.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

-Sirenen lekura iritsiko haiz lehenik; hurbiltzen zaizkien gizon guztiak sorgintzen ditiztek haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Eskuan elorri xuri xorta bat erakutsiz jendea sorgindu eta liluratzen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

Malambruno erraldoiak, ordea, ez zuen hori batere ongi ikusi eta sorgindu egin zituen, bata tximino eta bestea krokodilo bihurtzen zituelarik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Gogoa erabat hartua zidan, sorgindua ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Hik sorgindu egin nindunan hire aurpegiaz, hire begiez, hire ahoaz, hire gorputzaz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

-Zu ez zara Ulises, nire aita, deabru bat baizik, ni sorgindu eta oinaze gehiago ematera etorria.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.

Sorgindu eta seko liluratuta katigatzen ninduten, nondik nora nindoan eta zer ordu zen guztiz ahaztuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Bazirudien ohe huts hura indar ezabagarri misteriozkoren batek sorgindu zuela, eta indar horrek bertan etzandako gizonak ezeztatzen zituela eta iluntasunezko eta ahanzturazko erresuma batera igaroarazten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

· Hurrengo egunean irrikaz joan nintzen metro sarrerara, sorgindu ninduten begiak hantxe aurkituko nituen itxaropenarekin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Bi aukera horien artean sorginduta, orri zuri bat ikustean orria zikintzera naraman bidaia narrasean murgiltzen naiz etengabe.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

2 (zerbait)

-Leku hau sorginduta dago! -esan zuen Ronek. Zer gertatuko litzateke, kutxa sorgintzen bazuen, luma bezain arin bihurtuz, gero erratzari lotu, goitik behera kapaz estali eta Londresera hegan joaten bazen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Bera zen, bera, espero nuena, desio nuena, deitzen nuena, nire ametsak sorgintzen zizkidana. Hilerriak sorgintzen dituen mamu-txakur erraldoia da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

-Zerbait egiten ari da... erratza sorgintzen edo -esan zuen Hermionek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 171. orr.

Aintzira gogor-gogor izoztuta zegoen eta Weasley bikiak zigortu egin zituzten elur-bola batzuk sorgindu zituztelako, Quirrelli segitu eta durbantearen atzean jo eta errebotatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

• 3 (era burutua izenondo gisa)

Kapa sorgindu bati esker, berriz, ikusezin bihurtzen omen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 75. orr.

Eseri nintzen, edo hobeki esan, besaulki sorgindu hark atzitu ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

Gainera elur sorgindua, epel eta lehorra, erortzen zen sabaitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.

Pasta sorgindu bat eman liezadakeela, eta hartara bere asmo zikinen esklabu bihur nintekeela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.

Ur sorginduak kristal-distira izoztuak islatzen ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.

Leku sorgindu bati bezalakoxe beldurra baitzion oheari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Bidaiari sorgindu baten antzera noraezean ibiltzen nintzenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Eta sinetsita nago, egiaz, emakume sorgindu bat zela, sorbalden artean sorgin-kutun misteriozkoren bat zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.

Iragana erauzi, ebaki, hautsi, landu, itxuratu, ito, sorgindu, berritu egin dezake.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendi sorgindua (3)

sorgindurik bezala (5)

sorginduta bezala (4); sorginduta dago (3); sorginduta zegoela (3)

oroimen sorgintzea (3)


sorgingarri 1 izond sorgintzen duena. ik sorgintzaile.

Handik hiruzpalau minutura, hedaturik eta nagusiturik aditzen zen parke urrin sorgingarria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.

Asfixiaren lehen zoraldian opio xarmatzaile oinaztarriaren pareko baten mozkor sorgingarria ari zen dastatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.

Olatuen soinuak [...] magia sorgingarria zeukan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.

[Truman Capotek] Odol hotzean eleberrian, egiazko gertakari lazgarri batzuk hartu eta haien kronika erdiragarri bat egin zuen, kazetaritzaren baliabide eta hizkerarekin, erritmo sorgingarri batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.

2 (izen gisa)

Espiritu gaiztoak uxatzeko sorgingarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.


sorgingo iz ipar sorginaren lanbidea; sorginaren antzea.

Jostea beste gauza bat da, bainan xuriketak, ontzi barnean ezartzea, ez da ere sorgingoa...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 81. orr.

Ez duzue sorgingoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 106. orr.


sorginkeria 1 iz sorginari dagokion egite harrigarri eta gaitzesgarria.

Ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik.  Elizen arteko biblia   Dt 18,10

-Lehenengo, makila magikorik gabe praktikatuko dugu sorginkeria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

Landa zabalera iritsi zirenerako, iluntasuna sorginkeria bat bezala ari zen inguruan zabaltzen. Aztiaren altxorra edo San Ziprianoren liburu handia delakoan sorginkeria ugari eta erremedio onak aipatzen dira bihotz eroriari, eta beste hainbat organo elbarriri, sendabide egokiak emateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Hermioneren sorginkeria eraginkorra izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Rochek baliabide eta sorginkeria asko zekizkien, bere etxean entzunda, eguzki-kolpeak sendatzeko eta begikoa uxatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Sorginkeria baten mende egotea bezala zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Ahmetek amets batean murgildua ematen zuen beti, sorginkeria baten eraginpean bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Hurrengo goizean auzoko susmagarria bezperan bezain osasuntsu zegoela ikusi eta sorginkeriak huts egin zuela pentsatu zute.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 97. orr.

Hasieratik beretik sorginkeria eta deabrukeria guztiak uxatzen dituen zura eta zuhaitz xuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Iduri zuen sorginkeria zerbait gertatzen zela etxe hartan, delako gela ttipi hartan ez baitzegoen nehor eta Graxik ez baitzuen nehor ikusi sartzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 45. orr.

Buruzagia eta handikia, kontseilaria eta aztikerian aditua eta sorginkerian trebatua.  Elizen arteko biblia   Is 3,3

Buru-belarri sartu ziren debekuzkoak zirelako xarma berezia zeukaten ekintza haietan, magian eta sorginkerietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Haurra izateko, sorginkeria handiak egiten ditu -esan zuen Denverrek. Nik sorginkeria erraz batzuk egin izan ditut, praktikatzeko bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.

Antzerki-saio bikaina izan zen, sorginkeria psikologikozko lan bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

-Osabaren tramankulu hori [teleskopioa] sorginkeria hutsa da, eta kontuz ibili beharko zenuke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 101. orr.

Haren lilurak berehalako eragina izaten zuen, ferietako sorginkeria maltzurrek bezala. -Sorginkeria txiki praktiko bat da hau -esan zien ikasleei bere bizkar gainetik-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Sagar-pastela bukatu zutenerako, sorginkeria alaigarrien eragina desagertuz zihoakien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.

-Oso sorginkeria zaila da -erantzun zion ahots meheaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 168. orr.

Hori Sorginkeria Esperimentalen batzordeari dagokio.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.

Zorigaiztoko sorginkeriaren baten araoaz bezala, lehertu eta hegan egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

3 (izan aditzarekin)

Gezurrezko irudi batzuk, mugitu egiten zirenak... sorginkeria zuan hura guretzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Alanbrezko hariak, hesolatik hesolara kateatuz herri batetik bestera ipini zituztenean, jendeak ez zuen sinesten hari haren barrutik hitzak joan behar zuenik, eta hala zioten: horiek sorginkeriak zirela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

Eta ez zaio nehori gogoratzen zerbait sorginkeria badela hor.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

4 (egin aditzarekin)

Sorginkeriak egiten zituela, baserrietara inor konturatu gabe sartzen eta ateratzen zela, eta zegoen tokian zegoela, hurrengo goizean goiz Askizuko baserrian esnatzen zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 171. orr.

Adin txikiko aztiek ez dute baimenik ikastetxetik kanpo sorginkeriak egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Gure jendeak sorginkeriak egin behar izaten dizkie ikusi dituzten muggleei, ahaztu ditzaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 208. orr.

-Haurra izateko, sorginkeria handiak egiten ditu -esan zuen Denverrek. Nik sorginkeria erraz batzuk egin izan ditut, praktikatzeko bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aldi berean sorginkeria bidez burua gorputzetik banatzen zuela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Haragizko sinbolo erotiko horregatik edo, herejia eta sorginkeria kontuetan ere maiz ageri da pikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Azti zenez berak inspiratu behar izan zidan ideia hori, deskribatu ere ezingo nukeen sorginkeria mota bat erabiliz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

Ez da sekula izan inolako auzitegitan ezer goitik beheraino frogatuagorik zenbaiti heriotza ekarri zioten sorginkeria-salaketak baino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

Eskolako sorginkeria-liburuak nahas-mahas pilatuta zeuden txoko batean, komiki-meta baten ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Sorginkeria-liburuak, makila magikoa, pertza eta erratza giltzapean gordetzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sorginkeria (3); sorginkeria bat (5); sorginkeria baten (3); sorginkeria liburuak (5)

sorginkerien aurka jarritako (3)

sorginkerietako eskolan (3); sorginkerietako eskolara (3)


sorginkeriazale iz sorginkeriaren zalea den pertsona.

Zorrotz salatuko ditut sorginkeriazale, adulteriogile eta gezurrezko zin-egileak; langileei soldata gutxitzen, alargunak eta umezurtzak zapaltzen eta atzerritarrak gaizki erabiltzen dituztenak, begirunerik ez didaten guztiak salatuko ditut.  Elizen arteko biblia   Ml 3,5


sorginkume iz irain hitza.

Etorri hona, zuek, sorginkumeok, adulteriogile eta prostituziozale zaretenok.  Elizen arteko biblia   Is 57,3

Amonak esaten die: txakurkumeok!; jendeak esaten die: sorginkumeok!, putasemeok!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.


sorginkutxa ik sorgin 15a.

sorgino iz gizonezko sorgina.

Ala Inkisizioa ez zen, bada, halakoen bila ibili izaten, sorgin, sorgino, azti eta halakoen atzetik ibiltzen zen sukar berean?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.


sorginorratz ik sorgin 17.

sorgintasun 1 iz xarma, lilura.

Musika hura gaberik ezabaturik zen sorgintasuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.

Gosaldu ostean Malborkeko gaztelu bikaina bisitatu behar genuela eta, hurrengo sorgintasun-dosia hantxe izan nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gosaldu ostean Malborkeko gaztelu bikaina bisitatu behar genuela eta, hurrengo sorgintasun-dosia hantxe izan nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.


sorgintegi (corpusean sorgintei) iz sorginak biltzeko tolkia.

Sorginak sorgintei!  Herria   2003-10-30


sorgintsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz andre sorgina.

Orduan baita de Lancre kontseilaria igorria herrieri garbialdi bat eman dezan, Deabruaren meneko diren sorgin eta sorgintsa guzietarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.


sorgintxo iz sorgin gaztea.

Bigarren bisita hartan, adibidez, sorgintxo itxurako neskato harekin zegoenean, etxeko debekua haustekotan egon zen, eta bere buruari eutsi zion birjina zela ohartu zenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.

Tartean baziren sorgintxo xelebreak, egun bateko erosketak egitera landatik etorriak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Begira sorgintxo honi, dardara batean dago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 191. orr.


sorgintzaile 1 izond sorgintzen duena. ik sorgingarri.

Lokarrarazi zuten arren, birjina zen arren, neskato sorgintzaile bat zen zalantzarik gabe.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Geureganatutako rolek agintzen ziguten nik egin behar nuela aurrerako urratsa; berak, izatekotan, irribarre sorgintzaile harekin tira egingo zidan, ausar nendin behingoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Aurpegiera sorgintzaile hark xarmatuta, debekatutako jokabidearen deiari jarraiki zitzaion une batez Egutxi.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

Sirenen kantu sorgintzailearen moduan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 57. orr.

2 (izen gisa, hitz elkartuetan)

Janari-saltoki batzuk zabalik zeuden oraindik, baina musika-riak, dantzariak, suge-sorgintzaileak, titiriteroak, Yamaa el Fnan elkartzen diren animatzaile guztiak joanda zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.


sorgintzar 1 iz adkor sorgin handia.

Greziako Maia jainkosa, olerkitan gazte noble alaia dena, maja hitzetik izen hartutakoa da, amama litzatekeena, sorgintzar zena, Hermesen ama.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

2 (irain hitz gisa)

Hura bai sorgintzarra!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 123. orr.


sorgintze 1 iz norbait edo zerbait norbaiten nahiaren mende uztea.

Aita bere onetik aterata ibili zen, bera eta Perkins izeneko azti zahar bat bakarrik baitaude bulegoan, eta oroimena galtzeko sorgintzeak eta horrelakoak egin behar izan zituzten dena estaltzeko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Babestua zegoen hura Lajosi zerion dirdai eta liluraren aurka, Lajosen ustez dena eta denak, baita animaliak eta gauzaki bizigabeak ere harrapatzen zituen sorgintze haren aurka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Tobosorako bidaia eta Dulzinearen sorgintzea, lehoien abentura, Montesinos leizea, Camachoren ezteiak...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Makila ederra sorgintze-lanak egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

· Gero, oroimen-sorgintzea egin behar izan nien, ezer gogora ez zezaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.


sorgor 1 izond sentimenek edo sentipenek eragiten ez diona. ik sor2; soraio.

Haietako batek mezu bat zeukan eskuan, arkatzez idatzirik, eta, besteari aurre hartuz, korrika joan zen enplegatu sorgorraren leihatilara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.

Nire bular aldean bihotz hil eta sorgor bati toki egitearren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 250. orr.

Alferrik nuen gehiago saiatzea, Umberto itzaltzen ari baitzen eta halako isilaldi sorgor batean sartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Ez dut uste sekula izana nintzenik gau hartan bezain sorgor inguruan gertatzen ari zenaren aurrean, hain neure baitan itxirik, hain besteraturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Erabat sorgor bihurtu zen, traste edo altzari baten pare.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Frantziskok sorgor zirudien gauza guztietarako eta, bizirik gabeko gorputza bezala, ez zen gertatzen ari zenaz ohartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Pena zen, ikuskizun hark, lurrin hark bular jada sorgorrean sentipen bat sortarazten baitzidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Ez nintzen itsua, ezta sorgorra ere.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.

2 (adizlagun gisa)

Deliberatu nuen, sentibera nintzelako hain zuzen ere, sorgor agertzea haren aitzinean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.

Nahiz eta ukitu, heldu eta estutu, sorgor dagoen pertsonak bezala, ez zuen inguruan gertatzen edo esaten zen ezertxo ere sentitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.

Kristalari itsatsirik nengoen, paisaia ezezagunari sorgor begira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 16. orr.

Lozorroan bezala egoten baitzen, soraio eta sorgor, hain izan baitzen bortitza psikiatrak -Mendoza jaunak- jarri zion tratamendua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

Bero errea egiten zuen, baina Salemdarrek, eguzkiaren erasanarekiko guztiz sorgor, udaletxeko atariaren aurrez aurre eraikitako urkamendian zeukaten jarririk beren arreta osoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Uztailaren 30ean, arratsaldeko lauretan, Mikel Strogoff, nekeari sorgor, Elamsk hirira sartu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Emakume eratsuak, ia denak beltzez jantziak, elkarrizketei, deiadarrei eta mahai gaineko edariei sorgor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

Batere entusiasmorik gabe ziharduen, soraio eta sorgor.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 175. orr.

K. L. idazle gazteak berean jarraitzen du, sorgor eta itsu, ezer gertatuko ez balitz bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

-Jauzi egiteko gogoa ematen du, lastaira baten gainera bezala, ezta? -esan zidan Idoiak, begirada sorgor.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

3 (izen gisa)

Afalostean, ardoaren sorgorrean, autoan itzuli ziren kaira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Whiskyaren sorgorraz gozatu ahala, apirileko kanpai hotsak datozkit burura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 81. orr.

4 sorra, ia nabari ez dena, bizia ez dena.

Dardara eta ateen zarata horren justu aurretik entzuten zen durundioa, lurraren erraietatik zetorrela zirudien marru sorgor hura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Lotarako pilulen eragina ongi nabaritzen zen, esna irautea neketsu zitzaion eta buruko min sorgor bat zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Poliki-poliki, ezinegon sorgor batek atsekabetu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Aldi berean gatazka sorgor baten hotsak suma zitezkeen bien artean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.

Bere hezurduraren hotzikara sorgorra, piztia izutu batenaren antzekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Jelosia sorgor horrek Florenten aurkari sistematiko bihurtu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztiz sorgor (5)


sorgorgarri 1 izond sorgortzen duena. ik sorgarri.

Berriz ere manten artean lerratu nintzen, oheko epeltasun sorgorgarrian murgilduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Hor izango nuen neure proiektua, bila ibilitako zaldi kulunkari txikia, errutina sorgorgarriaren nagitasunetik aterako ninduen josteta kuttuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

2 (izen gisa)

Truxa irakaslearen ustez, sorgorgarri honen erabilpena ekialdera zegoen mugatua hasieran.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.


sorgorkari iz sorgortzen duen gauza.

-Zorioneko gaudek sorgorkarien edukitza gehitu ez diotelarik kargu horri -kontesta Kixok azkenik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.


sorgorragotu, sorgorrago(tu), sorgorragotzen da/du ad sorgorrago bihurtu.

Biharamunean, jostunarengana joan aurretik, hau da, Luteziarengana, tamaina baino gehiago edan nuen eta gero eta sorgorragotzen nintzen ahala, ustez gero eta argiagotzen zitzaizkidan ideiak eta gero eta maltzurragoko planak egiten nituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.


sorgortasun 1 iz sorgorra denaren nolakotasuna, sorgor dagoenaren egoera.

Gau eta egun hari so, ea "seme" hitza ezpainetaratzen zitzaion, baina esku hutsik ordu arte, ezerk ez baitzuen asaldatzen Marfa Strogoffen sorgortasuna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Ahaleginean ari nintzen gaineratu zitzaidan sorgortasuna gainditu nahian, nire onera etorri eta zer egin pentsatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Sorgortuta zetzan ohean Taibele.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Iratzarri berritako sorgortasunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Amets-antzeko sorgortasun lausoan murgilduta bizi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Ongi erantzuten ari zitzaion tratamenduari, sorgortasunetik ernetasuneranzko bere barne-bidaia hartan, nolabait esatearren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Sorgortasunezko beste tarte bat etorri zen gero; laburra izan zen; zeren, berriz piztu nintzenean, penduluararen beheraldi nabarmenik ez bainuen sumatu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Zurbil zegoen, lur jota, sorgortasunezko egoera ikaragarri batean, hala nola egoten baita gizabanakoa aurrean dakusanean herio beltz eta ezin saihestuzkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Udako beroak berezkoa duen moteltasunari arratsaldeak ohi dakarren geldotasuna erantsi zaio, sukarrari halako sorgortasun sentipen bat itsasten zaion bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Gero eta handiagotuz doan pilula-dosien eraginagatik, sorgortasun itxurako bat nagusitzen da eriaren baitan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sorgortasun (4)


sorgortu, sorgor(tu), sorgortzen 1 da/du ad sorgor gelditu, sentimenik gabe gelditu.

Manhattango etxebizitzan sorgortu, bahitu eta hegazkinez Dominikar Errepublikara eraman zuten, Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz, eta hantxe bertan akabatu zuten, torturatu eta gero.  Berria - Kultura   2006-03-12

Abereak horrelaxe gelditzen dira hil aurretik, bekokian kolpe bat emanez sorgortzen ditugunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Bizi-sentipen horrek heriotza uxatu zuen, eta Jansonek begiak ireki zituen, eta, burmuina sorgorturik, lo sakonean igaro zuen gauaren gainerakoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Arratoiekin hala lan eginez, hemisferio bat zenbait orduz sorgorturik edukitzea lortu zuen Buresek, garunaren beste erdiari eragin gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Kontzientzia sorgortzeko erabiltzen duten edari mistikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

Sorgortuta nuen barnea, sentimenduez hustua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 147. orr.

Ezertxo ere ez zitzaion ezkutatzen nire oharmen zoli artean sorgortu gabeari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Uste dut nire sumintasuna sorgortuta egon zela aitak eta amak emandako argibideek iraun zuten bitartean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Ezin esan dezakegu gure protagonista hain latza eta bihozgabea zenik eta hain sorgorturik zeukanik sentimena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Izan ere, Gustavo musika eztiak sorgorturik zegoen, ametsetik gertu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

Harry Gryffindorreko egongelara itzuli zen entrenatu ostean, hotzak sorgortuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Behin, intxaurrondo baten itzalean lotan gelditu zen, eta, esnatzean, hain sorgortua zuen gorputza, ezin baitzen inola ere ibili.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Sorgortuta baino gehiago xarmatuta zegoen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.

Horregatik, adibidez, sorgortzen du mina anestesiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Bolbora usaina sudur-zuloetan sartzeak izua sorgortu balio bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Bietan zentzumenak luze gabe sorgortu zizkidaten loaren beso gotorrek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horrekin batera, ezkontzak hezurrak biziagotu eta gorputz sorgortuak piztu egiten ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Hanka sorgortuak arin ibiltzera behartu nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Harryk, zango sorgortuetan gora izua sumatzen zuela, Riddle ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

Hartxintxarra aldo-maldoka zebilenez, ezin nuen haren gainean pausarazi besoetan nola-hala eusten nion neskatila sorgortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain sorgortua (3)

sorgortuta zegoen (5)


sorgortzaile izond sorgortzen duena.

Lo egiten saiatzen dira batzuk, autobusaren zurrumurru sorgortzailearen kulunkan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.


sorgortze iz sorgor gelditzea, sentimenik gabe gelditzea.

Kamustu egiten dira lehen oinazeen ertz biziak, sorgortzeak eta kexuek leku uzten diote errealitatearen onarpen geldiari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Hotza nabaritzen nuen, hotz sarkorra, sorgortzailea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.


sorgune 1 iz zerbait sortzen den gunea.

Israeldarrek partimen horietan berentzat hautatuak dituztela lurrik hoberenak eta uraren sorgune jorienak ere ura hoin xuhur den lurralde horietan.  Herria   2003-08-07

Kapitalismoak sorgunetik periferiarantz egiten duen zabalkuntzari baitagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien -beraz, eraldakuntzaren- sorgunea, bilakabide berrien hastapena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Animalei buruz zalantzak izan ditzakegu, haziak animaliengandik datozen edota, alderantziz, animaliak hazietatik; dena den, edozein delarik lehena, hauek ere lurra dutela sorgune, dudarik ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohartarazi zuen segurtasun indarrei manua emana dietela «bortizkeria sorgune guztien kontrako borroka irmo bat eramateko».  Berria - Mundua   2006-03-04


sorho ik soro.

sori izan 1 da ad zilegi izan.

Jesu Kristoren ordezkoaren baimenik gabe hura hartzera menturatzen ez direnei, nahiz ez den sori horrelakorik egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 139. orr.

Reno-raz geroz, hoin aipatuak diren Joko etxe edo sos etxe horietan itzuliño bat egin gabe ez zen sori izanen, memento batez kilikatu ditugu makina horiek, inkas eta ere! burugabea litzateke judizio analitikoa esperientzian oinarritzea, zeren ez baitzait sori nire adigaitik irtetea judizioa egiteko, eta beraz, esperientziaren lekukorik ez baitut behar horretarako.  Herria   2003-12-04

Zientzia guztien artean Metafisikari besterik ez zaio sori halako osaketa agintzea hemen honetaz emango ditugun adigaien arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Baigorri!, Baigorri!, hil edo bizi!, eta oro sori!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

2 (du aditz gisa)

Ez ote nuen nik hura neure nahikeriaren nahikeria bihurtu, hau nahi dut eta hura ere nahi dut, eta nahi dudan guztia zilegi dut eta sori dut, zeren halakoa baita zorionaren bidea...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.

Larriek sori duten zenbat gauza dute debeku haurrek?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 71. orr.


soriano iz Soriakoa.

Sorianoak izango ziren, Kakok esan zuen, eta ke-ba! eta bertakoak ere bazirela eta hala zirela gehienak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 74. orr.


sorjeskeria ik sorddeskeria.

sorkari 1 iz ezerezetik ilkia izan den izakia edo gauza.

Jaungoikoa da sorkari guztien egilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 163. orr.

Jaungoikoak ex nihilo egin ditu izaki guztiak eta horregatik bereizten dira Jaungoikoa eta sorkariak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Zeruan eta lur gainean den sorkari orok eta lur azpian eta itsaspean diren guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 73. orr.

Jaunaren sorkari guztiok, bedeinka ezazue Jauna.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,57

Pertsonaia hauek ez dute azaldu behar, ordea, fantasmak balira bezala, errealitate sortuak bezala baizik, fantasiaren sorkari aldaezin bezala alegia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Nire gogoaren sorkari izanda ere, dagoeneko nirea ez baina berena zen bizitza bat bizi zuten sei pertsonaia horiek.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 148. orr.

Izan ere, ideia arrazoimenaren sorkari soila da. ohartarazi ere egiten diet itsasontzi batean goazela, hots, teknikaren sorkari batean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.

Txartu daitekeen sorkari oro da ona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.

Sorkari guztiak dira onak, baina ez erabat onak; ondorioz, galkorrak dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

Pertzepzio bakoitza sorkari bat da; oroitzapen bakoitza, ber-sorkari bat: oroitzea harremana ezartzea da beti, generalizatzea, errekategorizatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorkari bizidun eta bizigabeei zien maitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Sorkaririk ergelenetakoa dela gizakia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

Zerk darama sorkari arrazionala ongitik gaitzera?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.

Batasuna da sorkari guztiek bilatzen dutena, baita sorkari behekoenek ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Alde bat utzi sorkari erorkorrak eta geure geurekoikeriak, Jaunari urrats irmoz jarraitzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Izan gogoan sorkari pobrea naizela ni eta Zu Jauna zarela, nire Egilea, nire Eroslea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Sorkari hutsalen zorigaitzean jartzen dudala atsegin eta kontsolamendua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Argi dago, gizaki fededunaren arima, sorkaririk nobleena, Jainkoaren graziaz zerua bera baino handiagoa dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Munstro ikaragarrien horiek, hain zuzen, naturaz kontrako hibridoak dira: sorkari higuingarriak guztiz, hala nola erdi arrain erdi txakur direnak, edo erdi arratoi erdi intsektu, edo erdi gizon erdi txori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 150. orr.

Erleen eta antzeko sorkarien sena harmoniatsua da eta guztien onera zuzenduta dago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maisuek diotenez, zoriondunek zeruan ez dituzte sorkariak ezagutzen beren sorkari-irudietan, baizik eta jatorrizko irudiaren argitan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza sorkariak, hurbilagoak dira, batez ere elkarren antzeko izateari esker.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Fantasma orok, arte sorkari orok, izateko, bere drama behar du izan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.

Biziagoa da Kixotearen mamu aleman nahiz eskandinaviar nahiz indostanikoa, estilistaren hitz-sorkari asmotsuak baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sorkari (4); haren sorkari (3); jaunaren sorkari (3); jaungoikoaren sorkari (3); munduko sorkari (5); sorkari berri (4)

jainkoaren sorkariak (3)

bere sorkarien (3); haren sorkarien (3); jaunaren sorkarien (3); sorkarien artean (8); sorkarien kantika (4)

bere sorkarietan (3); sorkarietan aurkitzen (3); sorkarietan bilatzen (3)


sorkera ik sorrera.

sorketa (32 agerraldi, 5 liburutan) 1 iz sortzea. ik sorkuntza.

Gizakiengan, baita sorkari irrazionaletan ere, sorketaren beharbadakotasuna egoeraren menpean dago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Inork ez du saiatzen zientzia baten sorketa ideia bat ezarri gabe oinarrian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Guraso pare batetik sorketaren beheranzko lerroan amaierarik gabe aurrera egin daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

Ez da ez psikologia, ez soziologia, eta ezta oro har sorketaren antropologia ere. ez zegoela errealitaterik, errealitate baten edo mila errealitateren sorketa baizik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

Baita bera zuzentzen badu ere denboraren baitako etengabeko sorketaren ideiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

2 (izenondoekin)

Egitura dramatiko soilak dira [...] memoria kolektiboan gordeak eta ahoz zabalduak, sorketa literario etengabe berriei bidea egiten dietenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Euren jaiotze-unea (berdin da euren sorketa enpirikoa den, edo jatorria ematen dien ekintza transzendentala den).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Sorketa ordenatu baten gaiaren eta natura oparo baten gaiaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Ikusi da enuntziatu guztiek erregulartasunen batekin dutela zerikusia -ondorioz bata ere ezingo da kontsideratu sorketa huts bezala, edo jeinuaren desordena zoragarri gisara-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 167. orr.


sorkide iz sortze berekoa.

Arimak nola ahalko du gorputzarekin batera indartu eta adin-lore desiratua harrapatu, jatorrian bertan sorkide ez bada?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.

«Euskara hizkuntzaren ernamuin diren antzinako arketipoen bidetik dator», Zubiagaren ustez, «eta bere sorkideak Antzinako Sortalde Erdiguneko kulturetan kokatu ziren, Sumerren eta Egipton bederen».  Berria - Kultura   2004-05-20


sorkunde iz sorkuntza.

Ez utzi eguzkitan ibiltzen: zoragarria da sorkundea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 86. orr.


sorkuntza (731 agerraldi, 69 liburu eta 316 artikulutan) 1 iz sortzea. ik sorketa. (arte eta literatura-alorrean)

Sorkuntza ene familian beti baloratu izan da, egiten nituen marrazki eta pinturak etxean beti baloratzen zizkidaten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

Bertsolarien sorkuntza errepikaezina da: une iragankor batean sortzeko gaitasunak ematen dio zentzua bertsoari.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Narrazio baten sorkuntza eta bilakaeraz ari garelako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 243. orr.

Arte guzia, gizakion sorkuntza guzia, Don Beldur-en asmaketa taigabea duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.

Artea "sorkuntza" gisa hartzen duen ikusmolde ohikoaren oinarririk bistakoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Sorkuntzak baldintza batzuk errespetatu behar ditu: [...].  Herria   2004-09-16

Musikaren sorkuntzan ere hainbat lagunek hartu dute parte.  Berria - Kultura   2006-03-09

Denboran gertatzen ez den irudian ere badela denbora, ikuslea irudiaren sorkuntzaz, filmologoek dioten bezala, irudiaren sorkuntza-denboraz, aurrejakintza bat eskatzen duen apailu batean egoki sartzen baldin bada behintzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Iparraldean dantza berrien sorkuntza sustatu nahi du Euskal Dantzarien Biltzarrak.  Berria - Kultura   2006-05-05

Proiektuaren ideia asmatzea, testuen sorkuntza bera, produkzioaren zeregin neketsuak eta, azkenik, salmentaren lan beti esker txarrekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Sorkuntzen artean, bata espresuki jaialdirako sortua dute, Jorge Oteiza omenduko duen ikusgarria, hain justu.  Berria - Kultura   2004-04-20

Igandean, bi sorkuntza daizkigu eskainiko, "Hiruki"eta "Lauki".  Herria   2003-09-11

2 (arte eta literatura-alorrean, izenondoekin)

Bertsolaritzak eta ahozko sorkuntza artistikoek egin behar duten ekarpena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Elkarrizketa haiek "gizonaren egia eta sorkuntza artistikoaren gaineko egia" ezagutzeko zirela aipatzen zuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Zure kezkak edo sorkuntza literarioa konpartitu ahal izateko, lagun talderik izan duzu?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.

Orduko tailerretan, sorkuntza kolektiboa bultzatzen nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 421. orr.

Etorkizunari begira, euskal kultura eta sorkuntza polifoniko bat amesten du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 123. orr.

Kolegio eta lizeotako sorkuntza koregrafiko egonaldia Bidarrain.  Herria   2003-03-27

3 (arte eta literatura-alorrean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Autoreek normalean ezkutatu egiten dutelako beren sorkuntza lanaren nekea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 124. orr.

Eszenografoaren lanbidea aski berandu azaldu zen antzerkian; gaur egun sorkuntza-lan, artelan bezala ikusten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Benetako artistak, bere sorkuntza-lanetan, ahalik gutxien hitz egiten dik arteaz (osterantzean, ez duk artista, birtuoso bat baizik).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Gero, sorkuntza krisia ezagutu zuten, hirugarren elepearen sindromea deitutakoa alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Testuen sorkuntza-historian, hiru une garrantzitsu bereiz daitezke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Oinarri duen sorkuntza-jardunak, bertsogintzak, autoerregulazio ekonomiko handia baitu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.

Kultur eta sorkuntza alorrak eta agenteek ez dute behar adinako lekurik izan ekitaldian. ikastaldiak eta sorkuntza egonaldiak eskaintzeko espazio batek osatuko du Argazkiaren Etxeak.  Berria - Kultura   2004-11-06

Bat-bateko bertsoaren sorkuntza prozesua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 77. orr.

Ni sorkuntza faseaz ari naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.

4 (arte eta literatura-alorrean, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azterketa literarioa eta literatur sorkuntza, biak pareko?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.

Literatur sorkuntzarako burtsaduna.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 3. orr.

Sari horiek guztiek han-hemenka zabaldu dituen musika sorkuntzengatik jaso ditu.  Berria - Kultura   2004-02-11

Bada espantuzko eta soseguzko giro limurtzailea Juan Mari Lekuonaren kultur sorkuntza osoan.  Berria - Harian   2005-12-06

Ortziralean beraz, Ekain, Altxerri eta Otsozelaiko harpeetako margoen inguruan piztu musika eta olerki sorkuntza: hor izanen da.  Herria   2004-05-06

Hor sortzen da sortzaileen eta entzuleriaren arteko konplizitatea, bat-bateko bertso-sorkuntzarako ezinbesteko orea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Irudi-sorkuntza inoiz ez da izaten guztiz zertarakorik gabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

PILOTAR(H)ITZA ikusgarri-sorkuntza berri-berria: pilota, dantza, müsika eta hitza alkarri josirik, honako herri maitale hauekin: [...].  Herria   2005-03-17

5 (arte eta literatura-alorrean, hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Poesian eman zituen bere lehen literatur sorkuntza-lanak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 17. orr.

6 (bestelakoetan)

Halabeharrezko prozesu bat da sorkuntza: emeak milaka arrautza erruten ditu eta arrak ere emankortasun beraz jartzen du hazia, baina arrautza batzuk baino ez dira ernaltzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Teknologiaren bidez, posible da sorkuntza saihestea eta enbrioia heldutasunera iritsi baino lehen galaraztea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Era berean ageriko gauzen sorkuntza Jaungoikoaren barne ekintza da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Gaizkiaren piztia da hura, deabruaren sorkuntza bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 54. orr.

Gauzen jatorri erradikala eta unibertsoaren sorkuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Urtaroen aldakuntzak eta fruituen sorkuntza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.

Seaskako ikastolen sorkuntza eta eraikuntzan parte hartu zuen eta irakaskuntzan zazpi urtez jardun.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.

Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza, idazteko erabilgarria zen lehenengo bolalumaren sorkuntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Labur esanda, inbertsioa, eta beraz lanpostuen sorkuntza, hala areagotu daiteke: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Ekonomia hazkundea, enpleguaren sorkuntza, prezioen egonkortasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Neoliberalismoak Gobernuz Kanpoko Erakundeen sorkuntza sustatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

Louis Pasteur frantsesak (1822-1895) mikrobioen berezko sorkuntza froga argien bidez gezurtatu zuen arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

7 (bestelakoetan, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Giza izaera markatua baitago Jainkoaren sorkuntza-lanaren ezaugarri den aniztasun emankorrarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Merezimendu handiko obra da, sorkuntza-lan filosofiko eta politiko gisa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

Gure espeziea guztiz suntsituko balitz, naturak berreskuratu egingo luke guri utzi digun sorkuntza-indarra, eta energiaz beterik geratuko litzateke bere lanerako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Gizarte-desintegrazioaren ondorio hauek badute rol bat sorkuntza-egintza berrietan jokatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

8 (estelakoetan, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errealitatea giza sorkuntza dela, egiatzat hartzen den sinesmen multzoa ezagutza den bezala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Inbertsioa eta enplegu sorkuntza sustatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte sorkuntza (4); azken sorkuntza aurkeztuko (3); bere azken sorkuntza (6); bere sorkuntza (12); bere sorkuntza lanetan (3); beren sorkuntza (3); bideo sorkuntza (3); dantza sorkuntza (5)

enplegu sorkuntza (6); gazteen sorkuntza (3)

kultur sorkuntza (4); lehen sorkuntza (4); literatur sorkuntza (3); musika sorkuntza (4)

sorkuntza artistikoaren (5); sorkuntza berri (3); sorkuntza berria (5); sorkuntza berriak (3); sorkuntza eta zuzendaritza (3); sorkuntza intelektuala (4); sorkuntza izan (3); sorkuntza lan (7); sorkuntza lana (8); sorkuntza lanak (4); sorkuntza lanaren (3); sorkuntza lanetan (5); sorkuntza prozesu (4); sorkuntza prozesua (3); sorkuntza prozesuan (5); sorkuntza saria (5); sorkuntza sustatuz (3)

taldearen sorkuntza (4)

azken sorkuntzak (3); beren sorkuntzak (3); lanpostuen sorkuntzak ere (3)

literatur sorkuntzarako (5); sorkuntzarako diru (3)

sorkuntzarekin batera (3)

dantza sorkuntzaren (4)


sorkuntzalari iz sorkuntza lanak egiten dituen pertsona.

Hatsa elkarteak proposatzen du, jaz bezala Urdazuri ibaian bizi diren sorkuntzalari guzieri (haurrak ere, nahi badute), 2 egunez Uztailean eta 2 egunez Abuztuan, erakusketa batean parte hartzea.  Herria   2002-07-18

Hatsa elkarteak proposatzen du Senpereko kultural elkarte bai sorkuntzalari guzieri, oraino 2 egunez elgarrekin erakusketa batean dohainik parte hartzea.  Herria   2001-09-20


sorkura iz sortzea.

Iraultzak aberastu zuen Goriot lotsagarri zaie alabei, aitaren aberastasunak goititu baditu ere sorkuraz ez zegokien gizarte goialde aristokratikora.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Eleberri honetan kanpoaldea Nancy da (Ainhoa Goenkale), taldekideak ez bezalakoa sorkuraz, menturaz zein adinez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Gatazka hau dute erlijioek sorkura.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Ez balitz holandarraren galtzarbeen eskandaluaz ohartu, ilusioak egin ahal izango zituen oraindik Fubukik eta begiak itxi, bide batez, balizko ezkongaiaren sorkurazko akats horren aurrean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.


sorle ik sortzaile.

sorleku (orobat sor leku g.er. eta sortleku g.er.) 1 iz sortze lekua.

Idazkari lanetan ezarria zuten zaindari batek izen-deiturak, adina eta sorlekua galdegin zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Siriaren hijazi-luzapena hegoalderantz Itsaso Gorriaren ertzeko goi-lurretan zehar kristau-heresia baten sorleku da, Islamaren erlijio berri bilakatu zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Oxus-Jaxartes arroa mahayanaren sorlekua izan zen, Ekialde Urruneko mundura hedatu zen forman, eta, horren aurretik, agian zoroastrismoarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 168. orr.

Ba omen ziren zazpi hiri Homeroren sorleku izana aldarrikatzen zutenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Delitu honek legean bertan du sorlekua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.

Portziunkula Ordenaren sorleku eta eredu bezala hartzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Bide franko urratuak zituzten Urdazubiko sorlekua utziz geroztik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Herri bakoitzak bere sorlekua.  Elizen arteko biblia   Sal 87,4

Bere sorlekuko bizimodua du gustuko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 161. orr.

Halako batean, nire sorlekua ikusezina zela pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Eskandinavia, eta batik bat Norvegia, jazz modernoaren sorleku garrantzitsuenetakoa bihurtu da azkeneko urteotan.  Berria - Kultura   2006-01-26

Ez urruneko sorlekuak ez aspaldiko ume denborak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Halako herrik halako sorlekua.  Elizen arteko biblia   Sal 87,6

3 (hitz elkartuetan)

Aipatu goi bilera benetako ideia-sorleku gisa agertu zen gizarte zibilaren esparruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sorlekua (6)

bere sorlekuan (6)

sorlekura itzulia (3)


sormarka ik sor-marka.

sormen 1 iz sortzeko ahalmena, arte eta literatura-lanak sortzekoa bereziki.

Sormenak, hain zuzen ere, gauza berriak egiteko ahalmena dakar berekin, gauzak ikusteko lehendik ditugun ereduetatik aldentzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Irudimena sormen gisa harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Eva Brann filosofoak oroimenari "irudimenaren biltegi" deitzen dio, eta irudimenezko eta sormenezkotzat hartzen ditu hasieratik oroitzapenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Gizakien oroimena edo sormena nabarmen handitzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

Objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Bere sormena agortzen ari zaiola sumatzen duenean egiaz erotzen da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Gizonaren sormena ere negualdian, ilunaldietan, itzalaldietan, ernaltzen baita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Sormena bideratzeko mekanismoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Desilusioa, sormenaren pizgarri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Uste dut osasungarria dela generoz aldatzea, antzararen taulan jokatzea, laukitxo batetik bestera mugitzea, sormena proban ipintzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 352. orr.

1839tik aurrera bi krisi gero eta larriagok astindu zuten behin eta berriro Gogolen barrena: sormenaren krisiak eta arimaren krisiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Sormena halako ardura kaxkarrez ez kamusteko.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Aurreko hiru ataletan "arrakastan lokartzearen" adibideak eman dira, sormenaren nemesiaren mende erortzeko era pasiboa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

Errezeta "arrunt" edo klasikoak zentzua galduko du aurki (sormenaren mesedetan).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Litekeena da halako ezaugarrien zantzuak dituzten pertsonak sormen handiagokoak izatea, are jenioak, agian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

Besteok baino sormen txikixeagoa izango zuen agian, baina horren ondoan bazuen ezinegon handi bat, inguratzen gintuen errealitatearekiko urruntasun bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Txapelketetan erabili izan diren irizpideei erreparatzen badiegu, bestalde, badirudi egoeraren aipamenok sormen eskasari egozten zaizkiola.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 155. orr.

Sormen literarioa ez zelako sekula bere dohanik garatuena izan. gehienbat gozamena zen hipokrisiarekin jolasean ibiltzea eta hari sormen indarraz ziria sartzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.

Pentsatzeko, hitz egiteko eta sormen artistikorako gaitasuna duen konputagailua da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Hori bezain erabakigarria izan zen berezko jolaszaletasun eta sormen nolabaitekoa azaleratzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienbat gozamena zen hipokrisiarekin jolasean ibiltzea eta hari sormen indarraz ziria sartzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Akaso, albo-erdera indartsuagoetan baino sormen-premia eta sormen-aukera handiagoak ditugu.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Zuri-beltzean egiten dituen margolanok arrakasta handia dute, eta margolariaren sormen-berritzea darabil jendeak ahotan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Civitas Dei delakoan arrisku hori mimesiaren transferentzia berriak uxatzen du: munduko zibilizazioetako gidari iragankorrengandik Jainkoagana, hau giza sormen guztiaren iturburu delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Ez dugu hizkuntza sormen egokirik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.

Zer da literatura?, literatur sormenaren ekintzaren gaineko galderak eta hausnarketak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.

5 sorkuntza. ik sorpen.

Idazle gisa, begiraden kudeatzaile fina, sormen prozesuari dagokionez artisaua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Itzulpena ez da atzera begiratzea, sormen-lana ere baden berreraikuntza baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.

Guk egiten ditugun sormen lanak emakumekeriatzat jotzen dituzte, serioak ez balira bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.

Idazlearen sormen ahalmenak etekina ateratzen dio prozedurari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 51. orr.

Ondo elikatzen den haur eskolatu batek sormen gaitasun handiagoa izango du.  Berria - Gaiak   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sormen (5); sormen lan (10); sormen lana (14); sormen lana behar (3); sormen lanak (11); sormen lanaren (3); sormen lanean (3); sormen prozesua (8); sormen prozesuan (4); zure sormen prozesua (3)

bere sormena (7)

bere sormenaren (4); sormenaren nemesia (3)

literatur sormenean (3)


sormentsu izond sormenez betea.

Normala denez, ideia sormentsu eta produktiboen artean beste asko eta asko tartekatzen ziren, probetxu handikoak ez zirenak.  Berria - Kultura   2004-07-03

Bideo produkzio eta edizio sormentsuari esker, dantzariaren irudia hiru pantailen artean banatzen da, elkarrizketa guztiz aberasgarriak ahalbidetuz irudi katodikoen eta dantzariaren mugimendu perfektuen artean.  Berria - Kultura   2004-02-10

Koreografia bien arteko solasaldiarekin amaitzen da, gugan zerbait apal, pozgarri, fresko eta sormentsu ikusi izanaren sentsazioa utzi ostean.  Berria - Kultura   2004-04-20


sormuin iz sorgunea.

Unibertsitate baten sormuina argira eman edo.  Berria - Harian   2006-03-19


soro (orobat solo g.er., sorho g.er. eta sorro g.er.) 1 iz lantzen den lur saila. ik alor.

Soro eta alorretako laborean hartxo eta xomorroen izurriteen kontra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Baratze eta soroak, nekazaritzan oinarritutako ekonomia, ez ziren sekula lehengoratu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Urtero, kazkabar-erauntsiek soro eta mahastiak hondatzen zizkieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

Soro bateko belar txarrak kentzen ari gintuan patata ereiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

Soroan goldean ari zen Joan izeneko gizon biziki sinple bat atera zitzaion bidera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.

Behiak gobernatuko nitizkek, landuko nikek soro bat oso-osorik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Gari-balak lotzen ari ginen soro erdian.  Elizen arteko biblia   Has 37,7

Jaun hauek diote soro bat urez bete duzuela beraien lana oztopatzearren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 4,37

Utz diezadala bere soroaren mutur batean dagoen Makpela-ko harpea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Arratsean, horra non datorren gizon zahar bat soroko lanetik.  Elizen arteko biblia   Epa 19,16

Arrain harrapatu berria soroko ongarri bihurtzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Beste mahaiko bezeroak hiru ziren: bik soroko peoiak ziruditen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

Behin gari-orratzak lurraren gainean azaldu orduko, ikusi eta erreparatu beharra doblatu egiten zen, eta igandearen buelta zen, soroz soro, etorkizuna nolatsu zetorren [...] seinalatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Soro goldatua, aretua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Pitin bat gehiago iraun zezaten "altzifreek, mahastiek, soro landatuen ordena garbiak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.

Heroi zoriontsuak, soro emankorrek urtean hiru aldiz eztia bezain uzta gozoak ematen dituztelarik beraientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Haraindian, soro hutsak eta basoak zeuden.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 280. orr.

Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

Etxeetatik haruntzago jarraitu zuen, garai batean soro eta baratze ongi zainduei esker dotore egoten ziren aldeetaraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak.  Elizen arteko biblia   Ir 1,14

Ez zaio horri soro lanetan azalik beztu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Nik lan egiten nuen soro saila kilometro koadro batean hedatzen zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Haien zuzenbidea, ordea, soro-ildoetan hazten den belar gaizto bihurtu da.  Elizen arteko biblia   Os 10,4

Han, geltokiko auzoan, harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek.  Elizen arteko biblia   Epa 15,5

Gizon zaharra patata-soro batean etzanda zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Pertsona bat kolpeka hil zuela, arroz-soro bateko uhate batengatik borrokan hasita, eta gero ihes egin zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 96. orr.

Trenbideak alpapa soro osoa zeharkatu behar zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

Kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Handik beste uharte eta lurralde batzuetara eraman ziren landareak, kafe-soro gero eta zabalago eta emankorragoak egiteko asmoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Baina nola ez ulertu lore horien lekuan gari edo koka-soro bat irudikatzeko ahalmena baino ez duen gose-larrituaren obsesioa?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 63. orr.

Gero, lehen tabako-soroak...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Horregatik, gaur egun ere "Odol-soro" deitzen zaio toki hari.  Elizen arteko biblia   Mt 27,8

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Cíari buruzko hirukoa, konparazio batera, emakume soro-jorratzaileei buruzko poema luze baten parte zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

6 zelaia, belar saila.

Soroan etzanda zeuden behiak jaiki egin ziren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 27. orr.

Mendi mazelak eta bortu soroak artaldez garnituak dira.  Herria   2005-11-03

Beraz VIII. mendean, gertakari bat iragan zela Orriako pentze edo soro batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.

Begietan behiak eta soro berdeak baizik ageri ez dituen gizon zaharra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Kartierreko arditegietan korbeetan behera dilindatzen zen soro idor nasaiaz bazkatzeko, trumilka sartuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

7 bibelarra.

Hilabete bat pasatu nuen etxen, irailaren lehen egunak arte: orduan egin genituen azken soroak, abuztuko Andre Dena Maria inguruan egin ziren euri eta erauntsiek gaitzeko sukar joria emana baitzion lurrari. arratsaldea han harat joan aitzin, oraino bero goxoan zegoen uzta metatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gari soro (7); gari soro batean (3); inguruko soro (4); odol soro (3); patata soro (5); patata soro bat (3)

soro artean (3); soro batean zehar (3); soro berdeak (6); soro erdian (3); soro eta baratze (4); soro eta baratzeak (3); soro eta barruti (3); soro eta mahasti (3); soro eta mahastiak (4)

sororik soro (4)

aaruko soroak (3); bere soroak (3); gari soroak (4); gure soroak (5); inguruko soroak (3); intxausetako soroak (3); kafe soroak (4)

bere soroan (3); soroan barrena (3); soroan goldean (3); soroan lan (7); soroan lan egiten (4); soroan lanean (4)

soroaren erdian (3)

soroetako uzta (3)

herrietako soroetan (3); soroetan barrena (7); soroetan zehar (6)

bere soroko (3); makpela soroko harpean (3); soroko harpean (6); soroko harpean ehortzi (3); soroko lanak (3); soroko lanetan (3)

sorora joan (5); sorora joaten (3)

garbitzailearen sororako bidean (3)


soropil 1 iz lurra estaltzen duen belar motz eta sarria; belardia.

Aurrealdeko soropila inguratuz harrizko hesitxo bat zuen etxeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Atariko portxera atera eta begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Hau soropil zoragarria duzuena! -esan zuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Kanpoan soropilean belarra mozten ez badabil, beharbada hartuko du telefonoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.

Autoa garbituta, soropileko belarra moztuta, aurrezkiak bankuan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Lucyri begira nagokio, nola ari den soropilean zehar lasterka, txakurrari abarrak jaurti eta ekarrarazten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Espazio berean lan eta lo egingo dute parte hartzaileek 200 metro karratuko soropil artifizialean.  Berria - Kultura   2004-09-24

Sustraia, lorategiko burdin hesiak, aulkia, soropileko belar urria, hori guztia desagerturik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Hiribidea hutsik zegoen, burdinazko eserlekuak bi espaloietan lerro-lerro, soropila eta landare sail inausiak ia ikusezin, zuhaitzen urdintasunaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Parkearen barren-barrenetik abiatzen ginen etxerantz, soropiletan zehar.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 124. orr.

Soropilean, pagauso saldo bat zebilen, paparra kulunkan, eguzkitan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Makisarrek tiroz eho zuten Josetekin larrua lehen aldiz jo zuenean, han, Bitxirineko belarkaren ondotik, soropilaren gunerik ilunenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

2 (futbol-zelaietakoa)

«Errotik» konpondu nahi dira azken boladan San Mameseko zelaiak dituen arazoak eta goitik behera aldatuko dute: oinarria, ureztatze sarea, lur-geruza, drainatze-sistema, soropila...  Berria - Kirola   2004-05-26

3 (hitz elkartuetan)

Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soropila mozten (5)

soropilean zehar (3)


soropildu, soropil(du), soropiltzen du ad

Txilarrak soropiltzen duen gerizpe erraldoi baten harresi erraldoiaren itxura eta angelua dauka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.


sorosle 1 iz sorosten duen pertsona.

Segurtasun zioengatik etenaldia gertatu aurretik, 360 soroslek ziharduten salbamendu lanetan.  Berria - Mundua   2006-01-04

Zorigaitzaren neurriak gainditu zituen Kumbakonam hiriko salbakuntzarako baliabideak eta Madras hiri nagusitik etorri behar izan zuten sorosleek, euren ekipamenduekin.  Berria - Mundua   2004-07-17

Sotxiko portutik hogei bat ontzi eta berrogei bat sorosle joan ziren hondamendiaren lekura.  Berria - Mundua   2006-05-04

Igerilekuko sorosleak eta mediku bat suspertzen ahalegindu ziren, baina bertan zendu zen, bihotzekoak jota.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Sorosleek gorpuak ateratzen jarraitzen zuten sutea gertatu zen tokian.  Berria - Mundua   2004-08-03

Bandera gorria jarri zuten sorosleek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Piragua batean zihoan sorosle bati deitu zioten ertzetik 50 metro ingurura gizon bat ur azpian zegoela esanez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Alemaniako Gurutze Gorriko zenbait sorosleren kasuari buruzko ebazpenean.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Sorosleen ustez, «mitoa» da Landako algen arriskua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

2 (hitz elkartuetan)

Sorosle lanetan ari diren suhiltzaile taldea ezin izan zuen atzo presondegiaren hainbat aretotara ailegatu.  Berria - Mundua   2004-06-02

Indian uretatik bizirik atera diren 65.000 bat pertsonari kolera, sukar ustela, disenteria eta A hepatitisaren kontrako txertoak jartzen hasi dira sorosle taldeak.  Berria - Mundua   2004-12-30


sorosmen iz sorospena.

Errumanian alerta egoera ezarri dute eta soldaduak, poliziak, suhiltzaileak eta sorosmen taldeak etengabe lanean ari dira.  Berria - Mundua   2006-04-18


sorospen sorospen 1 iz arrisku edo premia larrian dagoenari ematen zaion laguntza.

Lehen sorospenen azalpen doi batzuk ere eman ziren, badaezpada: zer egin erredura kasuetan, min larria hartuz gero, hezurren bat bihurrituz gero...  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.

20 minutuz lehenengo sorospenak eman zizkioten arren, ez zuten langilea suspertzerik lortu.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

C motako hepatitisari buruzko argibide eta sorospena eman behar dituzten zerbitzu medikoak «gainezka» daudelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Eguraldia hobetzeari esker, sorospena heltzen hasi zen atzo eskualde kaltetuetara.  Berria - Mundua   2004-12-05

Neuk ere, trenetik jaitsi eta bihotzeko masajea ematen ahalegintzen ari ziren larrialdietako sorospeneko taldeek erdi ezkutaturik zeukaten gorpu hura ikustean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.

Menpekotasun egoeran direnei eman beharreko sorospenaz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Gazako eta Zisjordniako milioi bat herritarri premiazko sorospen bat ziurtatzeko gisan.  Berria - Mundua   2004-05-14

Uharteetako agintari eta sindikatuek sorospenerako baliabiabide falta kritikatu dute.  Berria - Mundua   2004-08-14

2 (izenondoekin)

Biktimei laguntzeko bulegoetan ematen da sorospen psikologiko berezitua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Euskadiko ospitaletan ematen den sorospen geriatrikoa desegokia da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ezkutuko bidaiariari ez zioten ez sorospen juridikorik ez laguntza medikorik eman ontzia Bizkaiko eremuan egon zen bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ez dauka zentzurik Espainiako hainbat ospitaletan eta hemen, EAEn, guztietan, zaharrenentzako sorospen egokirik ez edukitzeak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Buruko Osasunari eta Sorospen Psikiatrikoari buruzko Plan Estrategikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tripako minik txikiena sentitzen baduzue, joan bizkor Gurutze Gorriak atarian jarri duen sorospen-postura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 186. orr.

Sorospen lanak ahal bezain laster hasi ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 275. orr.

Beste hiru gorpu aurkitu zituen sorospen taldeak: hirurak bala bana buruan zutela. azken hamar urteetan erdira murriztu direlako sorospen zerbitzua eskaintzen duten anbulantziak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

Sorospen zerbitzukoek txostena idatzi zuten, inor bizirik ez zela atera zioena. jasotako dirua, Alderdiaren hainbat sorospen-erakundetara bidaltzen genuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

Ilargi Gorria sorospen erakundearen ikur bat zeraman kamioneta zuri bat.  Berria - Mundua   2004-01-29

UNWRA errefuxiatu palestinarrak laguntzeko Nazio Batuen Erakundeko herri lan eta sorospen batzordeko eskoletan artea irakasten ibili zen. buruko gaitzen sorospen eredua finkatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gertakari honek frogatzen du sorospen baliabideak urriak direla.  Berria - Mundua   2004-08-14

Prozesu ekonomikoen kateatze bat, non agertzen diren gorabehera demografikoak, sorospen teknikak, eskulan premiak, langabezia maila ezberdinak, etab.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.

Planteamendu orokorra eman zaie prebentzio, sorospen eta gizarteratze politikei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Zein izan diren premia berriak eta sorospen aukera berriak XVIII. mendearen bukaeran.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ginekologia arloan prebentzio-sorospena eskaintzeko exijitzen diote Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen osasun sare publikoari.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ospitale-sorospen erakundeek ere osatzen dute [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

6 sorospen etxe

Sorospen-etxera eraman genituen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 88. orr.

Donostia Ospitalera joan aurretik, sei lagun horiek Sorospen Etxean artatu zituzten, eta handik bidali zituzten Donostia Ospitalera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Sorospen Etxe berean beste zortzi lagun ere izan ziren, zauriak sendatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Urtea hasi zenetik hona, 405 emakume hil dituzte Guatemalan, Poliziak eta Sorospen Etxeen Bulegoak jakinarazi dutenez.  Berria - Gaiak   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sorospen geriatrikoa (3); sorospen lanak (5); sorospen taldeak (3); sorospen taldeek (7); sorospen zerbitzua (3); sorospen zerbitzuak (3)

lehen sorospenen (3)


soroste iz premian edo arriskuan dagoenari laguntzea. ik sorospen.

Egiptoko Aire Armadako helikoptero andanak ere parte hartzen zuen soroste lan horietan, salbamendu barkuetan egon zitezkeen lagunak hautemateko eta ur gainean ageri liratekeen gorpuez erreparatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-04


sorostu ik sorotsi.

sorotsi, sorots, sorosten (corpusean sorostu soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian sorotsi agertzen da) 1 du ad premian edo arriskuan dagoenari lagundu.

Barku pneumatiko batean zeuden beste 11 immigratu albaniar sorostu zituzten Italiako Itsas Armadakoek.  Berria - Mundua   2004-01-11

Meazuloan harrapatuak izandakoei sorosteko 150 lagun ahaleginetan ari ziren atzo iluntzean.  Berria - Mundua   2004-04-11

Atentatua gertatu eta gero, lekuko batzuek zehaztu zuten xiitak zein ere sunitak eskuz esku zebiltzala salbakuntza lanetan, hots, etxe apurkinen azpian harrapatutakoen sorosteko ahaleginetan.  Berria - Mundua   2004-05-08

Lehen leherketa baten biktimak sorosterat heldu ziren hainbat lagun bete-betean harrapatu zituen bigarren bonba baten zart egiteak.  Berria - Mundua   2004-01-07

2 lagundu.

Tratatu honetako kapitulu batean azalduko denez, Jainkoaren laguntzak sorosten ez badu, agindu zenaren arabera: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 67. orr.


sorotxa iz

Joanesek eta Eusebiok bazekiten pentzeak eta sorotxak zirela gunerik lanjerosenak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.


sorotxo iz soro txikia.

Pereissondarrek bizimodua ateratzeko zituzten artoz eta mahatsez landatutako bi sorotxo haiek erdi xehaturik utzi zituen harriak; eta familiak ez zekien nondik jo aurrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 170. orr.


sorpen iz sorkuntza. ik sormen 5.

Alain Iriartek alabaina luzaz eskertu ditu sorpen hori ekarri duten hiruzpalau kontseilariak.  Herria   2003-05-22

Lotzen dira gauza memoriadunak sorpen artistikoarekin, gizaldi berriak tarteko.  Herria   2003-07-17


sorpresa (orobat sospresa g.er.) 1 iz ezustea, ustekabea.

"Hau sorpresa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

-Eñaut, ze sorpresa!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.

Zaharrenek utzi berriak zituzten lagunen etxera joan nahi zuten, sorpresa bat ematera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

Herminiori sorpresa bat ematea erabaki nuen eta inori esan gabe agertu nintzen etxean, gure etxean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 18. orr.

Sorpresak ematen ditu Moskuk.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 265. orr.

Horiek dira bizitzak ematen dituen sorpresak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 75. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta, eta besoak atzera altxatu zituen beste sorginkeria bat jaurtikitzeko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta, eta besoak atzera altxatu zituen beste sorginkeria bat jaurtikitzeko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Eta nahi nion Elpidesi sorpresa bat egin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Erabakia, ordea, ez da sorpresa izan Arkotxarentzat, espero zuten horrelako erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Sorpresa bat ere izango omen da ibilaldian aurrera. boza eman zuen unean «sorpresak» egongo zirela iragarri zuen buruzagiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

-Utzi txantxak, Mentxu, sorpresa bat daukat zuretzat, ustebakoa guztiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Ez zaizkio sorpresak gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Miarritze mendebaldeko kantonamenduan sorpresa gutxi espero da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Ostiral arratsean ikastolako haurren azken eguna kari burrasoek sorpresa bat muntatua zuten beren haurrentzat.  Herria   2005-12-22

Ondo kalkulatutako anbiguotasunak sorpresarako atea zabaltzen du, eta ironiarako, kritikarako, umorerako, nahasketarako, ateraldietarako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

-Sorpresaz sorpresa nabilek hirekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

Diskoak badu, amaieran, sorpresatxo bat ere: Joxe Arazola pianistaren pieza zati bat.  Berria - Kultura   2004-11-19

Paul D ikusitakoan Oo esan zuen, eta bere irribarrea pozezkoa eta sorpresazkoa zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorpresa handia izan dira niretzat, oso sorpresa atsegina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 399. orr.

Hurrengoan orkidea bat ipiniko zuen, eta banekien ezen egun hartan sorpresa atseginen bat izanen nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.

Sorpresa ederra izan nuen iritsitakoan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Sorpresa ederra hartu du Santik, Berangon jasotako behiak uste baino pisu dezente handiagoa eman baitu baskulan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Eta sorpresa galanta hartu dute bertsolarien presentziaren berri izan dutenean.  Berria - Kultura   2006-02-11

Aniak Everything But The Girl taldearen historia ezagutuko balu, sorpresa txiki bat hartuko luke.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.

Siestatik landa, Dongek sorpresa ona ukan zuen: dei anonimo bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 245. orr.

Hauek ez dira nornahi eta gureek kasu egin beharko dute sorpresa txarrik ez dadien gerta.  Herria   2003-03-20

Guretzat, bai kargurik gabe utzi gaituzten bostontzat bai gainerako auzipetuentzat, sekulako sorpresa izan da; sorpresa pozgarria.  Berria - Harian   2005-04-12

Ahaztuxea neukan, egia esan, eta izugarrizko sorpresa izan da.  Berria - Kultura   2004-04-04

Piraten erasoa erabateko sorpresa izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Katrin Corfmann artista herbeheretarrak «performance sorpresa» bat egingo du hirigunean.  Berria - Kultura   2004-02-28

Biharamunean, martxoaren 18an, Berri Txarrak, Betagarri, Morodo&Ranking Soldiers eta Celtas Cortos ariko dira, talde sorpresa batez gain.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

-Ostirala 16, 22.00etan, gaupasa talde sorpresa batekin Gaztetxean.  Herria   2005-09-15

Bazkaria aratsaldeko 1.30tan zerbitzatua izanen da: sartze sorpresa, zikiroa ilarrekin, entselada, ardi gasna eta sagar tarta, kafe, ondoko eta arno  Herria   2001-07-19

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gutunazala urratzen hasi nintzen, edozein sorpresa-klase jasotzeko prest eta urduri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Tentuz administratu eta oso ongi planifikatu behar dira ekitaldi horiek, hedabideekiko sorpresa efektua ez galtzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Suposatzen dut sorpresa aurpegiaz hilko zela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Sorpresa faktorea bazterrean utziz, euren estrategia ezerezean geratuko zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 159. orr.

-Sorpresa kutxatxoa naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez da sorpresa (3); izugarrizko sorpresa izan (3)

sorpresa atsegina (5); sorpresa bat eman (3); sorpresa bat izan (3); sorpresa ederra (7); sorpresa eman (4); sorpresa handia (12); sorpresa handia izan (6); sorpresa izan (21); sorpresa izan da (14); sorpresa izango (3); sorpresa ona (3); sorpresa polita (3); zer sorpresa (5)

sorpresak ematen (3)

sorpresaren bat (4)

sorpresaz hartu (6)


sorpresadun izond sorpresa duena.

Nire amorrua azalean zegoen, eta, une batez, suz inguraturiko izotz puska bat, arrautzopil sorpresadun bat nintzelako irudipen tristea izan dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.


sorpresagai iz sorpresaren gaia.

Begiak zabaltzeko baimena hartuta, ezkerreko besoa ipurmasailetarantz jiratuta zuen gizonak, sorpresagaia bizkarrean ezkutatzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 71. orr.


sorpresatsu izond ustekabekoa gertatzen dena.

Agureak hizketa-modu garbi batez hitz egin zuen, bat-batean mozkorraldia guztiz ahitu balitzaio bezain argitasun sorpresatsu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.


sorpresatxo iz sorpresa txikia; adkor sorpresa.

Diskoak badu, amaieran, sorpresatxo bat ere: Joxe Arazola pianistaren pieza zati bat.  Berria - Kultura   2004-11-19

Hau ez zegoen programan, baina sorpresatxo bat eskaini nahi omen dizue Sorpresatxo bat dut zuretzat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.

Juanitok sorpresatxo bat esaten badik, zerbait gehiago izango dena badakik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.

Susmoa hartu diok hor ote dagoen sorpresatxoa.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.


sorraire iz

Nik mundua bakean balego bezala idazten dut, egungo sorraire honen erdi-erdian, izpiritua neure molde arrotz honetara hustuz, deusen itxaropenik gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.


sorraldi1 iz sortzeko aldia.

Elizak -lehenago, "sorraldian", bizitasuna zibilizazio zahar batetik lortuak eta, "ernaldian", interregnoko ekaitzen artean itsastatuak- bere sabelean sorturiko zibilizazio berriari ematen dio orain bizitasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Kronologikoki hiru aldi horiek zibilizazio zaharraren desintegrazio-aldiarekin, interregnoarekin eta zibilizazio berriaren sorraldiarekin pareka daitezke gutxi gorabehera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Filiazio-prozesuaren sorraldia eliza bere ingurune sekularrak eskainitako aukeraz baliatzen denean gertatzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.


sorraldi2 iz norbait edo zerbait sor dagoen aldia.

Beatriz (nik neuk errepikatu ohi dut hori) argitasun ia gupidagabeko emakume bat, neskato bat zen, baina bazen harengan arreta-galtze, sorraldi, destaina, zinezko krudelkeriarik, apika azalpen patologiko bat eskatzen zuenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Gizonaren ahots sarkorrak atera ninduen sorraldi dibertigarri hartatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.


sorrarazi, sorraraz, sorrarazten (739 agerraldi, 130 liburu eta 163 artikulutan; orobat sortarazi -414 agerraldi, 63 liburu eta 75 artikulutan- eta sorarazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sorrarazi agertzen da) 1 du ad sortzera behartu.

Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea sorrarazi zuen, bere antz eta irudikoa.  Elizen arteko biblia   Has 5,3

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 63. orr.

Animalia heldu baten egitura, hain zuzen, hura sorrarazi duen enbrioiaren garapenaren emaitza da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.

Mota guztietako zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik Jainko Jaunak, zuhaitz ikusgarriak eta fruitu gozodunak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Tomate berezi batzuk sorraraz ditzakegula gure baratzeetan, ondu ondoren denbora askoz ere luzeagoa beharko dutenak usteltzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Berehala ekin nion, ama hornitzaile erabiliz, ni zigotoa eraldatzeari eta nire gorputza eratzeari, segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Hiesa sistema immunearen gaixotasun bat da, GIB delako birusak sorrarazia.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Uharteak sorrarazitako uhinak zabalduz-zabalduz balihoaz bezala.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.

Bere bizitzaren seiren bateko gaztetasuna izendatu zion Jainkoak; hamabiren bat gehiago eman ondoren, bizar beltza sorrarazi zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.

Hezur zaharrez inguratua, hezur gazteak sorrarazi nahi izan zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Kausa horiek guztiek bildurik malkoak sorrarazi ahal izan dizkidate eta erranarazi, neure ustez arrazoiz, dohakabea nintzela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Bertsolariaren helburu nagusia entzuleen artean "emozioak sorraraztea" dela. Koloreak "afektuzko nolakotasuntzat" sailkatzen dira afekzio batetik datozelako, adibidez lotsak sorraraziriko gorritasuna, beldurrak eragindako zurbiltasuna.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

Jendetzek klaustrofobia sorrarazten zioten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 168. orr.

Pertsonak berak ere, baita obratik aparte ere, interes bizia sorrarazi du.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Adibide horiek irribarrea sorraraziko ligukete.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

Gero eta zailagoa da irakurleongan suspentsea sorraraztea osagai ezagun hauek erabiliz.  Berria - Kultura   2006-05-02

Egoera horrek, 1980ko hamarkadan, nolabaiteko ezinegona sorrarazi zuen bi arrazoi nagusi hauengatik: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Zeresan ugari sorrarazi zuen uharteko gertakizunak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.

Orduan ez zen arduratzen mekataritzaz; Indietako itsasoa aurkitzeak bakarrik sorraraziko zion pentsamendu hori. Zergatik haserretuko zinateke zuk sorrarazi duzun sentimendu batez? ETXEA hitzak sendimendu berezi bat sorarazten du herritar guzien gogoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Bezperako irakurketek sorrarazitako sumina uxatzeko premian zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Bada hemen gauza ilun bat, errakuntza sorrarazi diena, eta berau laburki azalduko dizut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Ustegabeko kasuek usadio berriak sorraraziko zituzten, ezbairik gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Damu dut zuri hainbeste endredo sorrarazi izana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Zinemako distantzia da inoiz irudiak sorrarazi dituen distantziarik laburrenetakoa. Ramires e Ramires Lda. enpresarekin bat egiteko proposamena onartu zuela Ramires-Araujo Lda. sorrarazteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirrara sorrarazi (5)

emozioak sorraraztea (4)

errespetua sorrarazten (4); nazka sorrarazten (3)

bezalako profeta sortaraziko (3); gerra sortaraziko dut (5)


sorrarazle (orobat sortarazle) 1 izond sorrarazten duena.

Xehetasun ttipi horiek dira egiantzaren sorrarazleak, eta egiantzak bihurtzen ditu gezurrak ondoriorik gabeak, kentzen baitu haiek egiaztatzeko gogoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 267. orr.

Patriarkatua jo dute adituok emakumeen kontrako indarkeriaren sorrarazle.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Irudi da eta hitz, haren adierazpena baita ezagutuz berdintzen zaionean, eta sortua eta sortarazlea berdinak dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 311. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hartaz konturatzea hondamena izan daiteke gazte autista dohaintsuentzat adin horretan, eta depresio-sorrarazle eta suizidio-eragile izan da noiz edo noiz  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.


sorrarazte iz sortzera behartzea.

Ni-gabeko subjektua izateaz gain, sexugabea ere bada, Aberriaren alde bizitza emateko prest egon behar baitu, sublimazioa edo putetxeak gelditzen zaizkio irtenbide, sexu harremana eta sorrarazte arrunta ez beste edozer.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.


sorrera (orobat sorkera g.er.) 1 iz sortzea, izaten hastea.

Unibertsoaren sorrera eta Jainkoaren existentzia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Ilargiaren sorrera: duela 4.500 urte Marteren neurriko objektu baten eta Lurraren arteko talkatik sortu omen zen satelitea.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Ikusmolde horretakoek zelula edo zelula antzeko sistemen sorreran ikertuko dute biziaren sorrera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Elementuen sorrerak eta suntsipenak, bai eta berorietatik jaiotzen den eta hiltzean haietara itzultzen den guztiarenak ere, nolabait, zeruarenaren antzeko mugimendu zirkular bati segitzen diote.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Beste alde batetik, sorreraren arazoak ere gustatzen zitzaizkidan, biziaren sorrera, espezieen sorrera, gizakiaren sorrera eta, noski, Euskal Herriarena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Bartzelonako Planak hondakinen sorrera bera murriztea bultzatu du argi eta garbi.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Korintoko eliz elkartearen sorrera.  Elizen arteko biblia   Eg 18,1 tit

Frantzisko dohatsuaren ordenaren sorrera eta bere lehen lagunen egintzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Unión Artesana Elkartearen sorrera.  Askoren artean   «Rataplan» - 97. orr.

Europako mundu-ekonomiaren sorrera (1450-1650) berrikuntza tekniko handirik gabe gertatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Hitz berriarekin batera diziplina berri baten sorrera adierazi nahi zuten, mundu organiko bateratua aztertuko zuen zientzia. giza zientzia modernoen sorrera eta garapena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Liburu honen sorrera eta idazketa-prozesua bere mamiari guztiz loturik daude.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.

Non ote du sorrera ipuin horrek?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Birena da munduaren sorrera: egiten duenarena eta kontatzen duenarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

1979ko Europar Diru Sistemaren sorrerak ipini zituen jadanik diru-elkartasunaren oinarriak aldaketa-mekanismoan parte hartzen zuten estatuen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

K.o. 1590. urtea hartzen badugu japoniar estatu unibertsalaren sorrera-datatzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Denok suma genezake Don Quijote, Shilock edo Sherlock Holmes bezalako pertsonaien sorrera-bidea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

Jarrera ziniko samar honek badu, gainera, bere sorrera-une ezaguna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Bat-bateko bertsoaren sorrera-jardunari buruz egin dugun deskripzio fenomenologikoa.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Askotan, ipuin baten sorrera sentimendu bat izaten da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 100. orr.

Krisiaren sorrera-eragileetan, zabalkundearen mekanismoetan, eta konponbidearen baldintzetan, guztietan agertzen da dimentsio hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Gaur bilduko da Kutxako Sorrera Batzarra, araudi berriek eskatzen duten gobernu organoen berrikuntza amaitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerketa sakonagoek erakutsi beharko lukete, gramatikaren osagai-egitura atalean eta atal morfofonemikoan ere, perpaus-sorreraren prozesuan nahitaez ezarri behar diren beharrezko erregelen bizkarrezur bat badela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzordearen sorrera (3); bere sorrera (6); biziaren sorrera (5); danborradaren sorrera (5)

elkartearen sorrera (8); erakunde horren sorrera (3); erakunde publikoaren sorrera (3); erakundearen sorrera (9); estatu palestinarraren sorrera (6); estatuaren sorrera (5); etaren sorrera (3); ganberaren sorrera (7); herri plataformen sorrera (3); hitza sorrera (3); hondakinen sorrera (5); honen sorrera (4); horien sorrera (3); horren sorrera (5)

iperen sorrera (9); izan zen sorrera (3); kontseilu politikoaren sorrera (3); kontseiluaren sorrera (9); laborantza ganberaren sorrera (7); mahaiaren sorrera (3); munduaren sorrera (18)

ordenaren sorrera (8); plataformen sorrera sustatzea (3)

sorrera ahalbidetu zuen (4); sorrera ahalbidetzen (4); sorrera bultzatu (5); sorrera bultzatu zuen (3); sorrera bultzatzea (5); sorrera ekarri (6); sorrera ekarri zuen (4); sorrera ekitaldian (3); sorrera espero (3); sorrera eta garapena (3); sorrera urtea (5); udalbiltzaren sorrera (3)

zibilizazioen sorrera (3)

sorrerak argitzen (3)

sorrerako helburuak (3)

ekinen sorreran (3); estatutuaren sorreran (3); munduaren sorreran (4)

sorreran dago (3); sorreran esku hartu (3); sorreran izan (3); sorreran parte hartu (29); taldearen sorreran (3); udalbiltzaren sorreran (3)

munduaren sorrerarako (3)

sorrerarekin batera (3)

bere sorreraren (3); erakundearen sorreraren (3); munduaren sorreraren (5); sorreraren berri (4); sorreraren kontaera (3); sorreraren nondik norakoak (3)

lanpostuen sorrerari (3)

sorreratik beretik (3); sorreratik gaur (4); sorreratik gaur arte (3); sorreratik izan (4)


sorreradun izlag sorrera duena.

Munduko tenpluak hilkorrak direla eta zerua sorreradun gorputzez egina dela irakatsi dudanez, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 397. orr.


sorreria iz gorreria.

Zerbitzariak sorreria baizik ez zuen izanen ez aditzeko estakuru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.


sorro ik soro.

sorta iz 1 loreak, landareak edo kidekoak bilduz egiten den multzoa.

Bil itzazu Sortaldeko lore distiratsuak, Iparreko loratze zurbilak, belardietako bioletak eta lorategietako arrosak, egizu sorta bat guztiez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Petrusi itzultzen dio sortak lotzeko haria, eta, horren ordez, sortak hartu eta furgonetan pilatzen hasiko da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak.  Elizen arteko biblia   Nk 1,14

Loreen azpian itoa eta galdua egoten zen; ihi zurtoinen gainean sortak eta sortak prestatzen ematen zuen egun guztia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Loreontzi handi batean uretan sartutako lore sorta batean murgildu zuelako Ruche jaunak sudurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Arrosa sorta bat eskuan abiatu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Cadine atzetik joan zen, erretilua lepoan, bioleta sortak goroldioan ziztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Peterrek peonia sorta polit bat oparitu dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Apaiz ospetsuak belar-sorta bat egin ohi du, eta su ematen dio.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Eskuarekin lasto sorta bat goratu eta esaten omen zien, konparazio batera: eskuin bikoitza!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Azenario sorta gorriez, arbi sorta zuriez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Porru pastel bat egiteko, izenak berak dioenez, porru sorta fresko bat behar da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.

Bezpera arratsaldean bildutako barazki sortak eta fruituak erakusten zituzten saskietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Bi sosean barazki sorta txikia! kanabera sortak hartu eta haiek xehetzeko zilindro handi batzuk zituen makina batera eramaten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Mahaiaren azpian egur-sortak zeuden, eta inguruan meta handiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Badirudi gozatu egiten duela makila sorta ederrak eta aizkora ankerrak destainaz zanpatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Segizioko dragoiek euren kaskoetatik eskegirik zeramatzaten luma-sorta luzeek aurpegiak ikustea galarazi zidaten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Kandela sorta handi bat erosi zuen atzo Parisen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Zehaztea oso zaila den hari-sorta dago musikaren eta bizitzaren artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 46. orr.

Garunaren bi alderdiak elkartzen dituen zuntz sorta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

"Oinarrizko" koloreetako [...] izpi sorta txiki-txikiak nahastu bezala egiten dira erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Erealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak, isoglosoak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza kode monolitiko eta uniformeak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan, sortaren zamapean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

2 mota bereko bi gauza baino gehiagok osaturiko multzoa.

Galtzaria ez da inolako froga, oinetakoak ere ez, oinetakoak eta galtzariak sortetan saltzen baitira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.

Billete handiko sorta bat atera zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

1945eko abenduaren 1eko Cancha aldizkariaren aleak bost argazkiz osaturiko sorta dakar seigarren orrialdean, "El Gran Desfile" izenburupean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 223. orr.

Liburu honetan eta sorta bereko beste hiruetan, Guareschik inkoherentzia politikoa predikatzen duela esan daiteke.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

Argitaratzen dituzte liburuxkak sorta sarituekin... gero ordea, sorta horiek kalean jartzen ez dute edo ez dugu asmatzen.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

1991n, Klasikoak sorta abiatu zelarik, latinetik euskaraturik, ondu nuen, Tomas Mororen Utopia liburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Filosofian esan ohi da sorta-kontzeptua dela, biziaren propietatea bera ezaugarri askoren bitartez azaltzen baita, bizidun bakoitzak denak bete behar ez baditu ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskukaldi bakar batez, enkanterako arrain sortak antolatzen zituzten otarre zabal biribiletan eta itxura erakargarria ematen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Handik giltza sorta bat atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Gutun sorta bat aurkitu zuen, mota eta idazkera guztietako gutun sinadurarik gabekoak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Neofitoak paper-sorta bat gordetzen zuen bere altzoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Gizaseme bat ikusi zuen binilozko disko sorta bat ibaira botatzen..  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Abiatu zen, beraz, Naaman hirurehun eta berrogeita hamarren bat kilo zilar, urrezko sei mila txanpon eta hamar jantzi-sorta berekin zeramatzala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,5

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin; magnetofono sorta bat; proiektagailu bat; oihalez estaliak hormak; zoruaren gainean, moketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Epain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion. enbat kontu eta zenbat izerdi sorta ez dituzte eraman izen hauek denak!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa gauza abstraktuekin)

Horiek gezurrak, adiskidea!, gezur-sorta galanta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Bertsolariak badaki, gutxi-gehiago, ze errima-sorta menperatzen dituen eta ze errima-sortak ematen dion joku gehiago Zelten elezahar-sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 17. orr.

Bacourt-eko baronesari eskainiriko soneto sorta bikain bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.

Euskaldunak poema-sorta ederrean, hala dio Orixek batean: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Irudipena da kontu bat, eta klimatologiak damaigun datu-sorta bestea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Ikusgarriak gau osoa iraun du, noizean behin baretuz eta gero atzera berriz zuzpertuz beste eztanda-sorta batekin. hori ere aitortu behar dizut, lorez eta arantzaz osaturiko aitorpen-sorta honetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Harreman-sorta honek osatuko du kontzeptu eraketa-sistema bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna delarik)

Emakume handi sorta bat hemendik, emakume handi sorta bat handik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Material didaktiko sorta nahiko zabala bada dagoeneko argitaratua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Likido konplexu sorta bat prestatu, eta Onsager-en ekuazioa zintzo betetzen zutenentz kontrolatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Bartolomek orrialde zirriborratu sorta bat eman zion eskura komisarioari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 116. orr.

Erritual horretan, galdera tradizional sorta bati erantzun behar izaten diote.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hirugihar-xerra sorta, urdai oso zuri eta haragi gorri franko zurbilekoa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.

Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen [...] eta kezkaturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Gaur goizeko kuku kanta sorta ez zen nolanahikoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

Arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, isats-belar sorta luze bat loretan!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Juan Crisóstomo Lafinur Liburutegiko ezaugarria zeramaten block-orri sorta mardul bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Eskola-mahai sorta bat, zirkuluerdi bat eratuz ipiniak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aholku sorta (4); arazo sorta (5); arbi sorta (4); argazki sorta (14); argi sorta (9); arrosa sorta (12); artikulu sorta (8); belar sorta (5); bertso sorta (25); bilera sorta (6); billete sorta (8); bioleta sorta (4); datu sorta (5)

egunkari sorta (3); ekitaldi sorta (14); elkarrizketa sorta (4); entsegu sorta (3); erreforma sorta (4); erreportaia sorta (4); errima sorta (6); galdera sorta (11); garaipen sorta (3); gari sorta (4); gertakari sorta (3); gezur sorta (3); gezur sorta galanta (3); giltza sorta (19); giltza sorta eskuan (3); gomendio sorta (4); gutun sorta (12); harreman sorta (6); hitz sorta (3); hitzaldi sorta (32); hitzaldi sorta antolatu (8); ile sorta (3)

ipuin sorta (6); iritzi sorta (3); izen sorta (3); jasoaldi sorta (4); jokalari sorta (20); jokalari sorta zabala (3); kanta sorta (3); kantu sorta (5); karta sorta (10); konferentzia sorta (3); kontraesan sorta (3); kontzertu sorta (4); lan sorta (3); larrosa sorta (3); lasto sorta (3); liburu sorta (8); lili sorta (6); lore sorta (121); lore sorta bana (8); lore sorta batekin (6); lore sorta baten (3); lore sorta eskuan (4); lore sorta handi (4); lore sorta jarri (4); makila sorta (3); mugimendu sorta (5); neurri sorta (24); neurri sorta onartu (3)

olerki sorta (4); orri sorta (9); orrialde sorta (6); paper sorta (16); partida sorta (3); pegatina sorta (3); poema sorta (7); proposamen sorta (10); proposamen sorta aurkeztu (3); puntu sorta (3)

sorta abiatuko (3); sorta antolatu (11); sorta antolatu du (9); sorta argitaratu (3); sorta atera (6); sorta aurkeztu (5)

sorta bana (11); sorta bat antolatu (4); sorta bat atera (11); sorta bat bidali (3); sorta bat bota (3); sorta bat eman (4); sorta bat eskuan (3); sorta bat hartu (4); sorta bat jarri (3); sorta bat prestatu (3); sorta bat utzi (5); sorta baten bidez (3); sorta berria (3); sorta berriak (3)

sorta eder (4); sorta ederra (12); sorta egin (5); sorta eman (5); sorta erosi (3); sorta eskuan (10)

sorta galanta (3)

sorta handi (10); sorta handia (8); sorta handiak (3); sorta hartu (7); sorta hartu zuen (3)

sorta indarrean (3); sorta izan (4)

sorta jarri (7); sorta jarri zuten (3); sorta jaso (3)

sorta luze (4); sorta luzeak (3)

sorta onartu (3); sorta osatzen (3); sorta oso (3); sorta oso bat (3); sorta osoa (7)

sorta plazaratu (4); sorta polita (8); sorta txiki (4)

sorta zabala (10)

txinparta sorta (3)

lore sortak (32); sortak egiten (3)

hitzaldi sortan (5)

egur sortaren (4); egur sortaren gainean (4); kontzertu sortaren (4); lore sortaren (5); sortaren barruan (4); sortaren gainean (5); sortaren ondoren (3)

lore sortarik (4)

lore sortaz (3)

lore sorten (5)


sortaka adlag sortak osatuz.

Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Makilek, berriz, ez dute funtzionatzen unitate bakun gisa, baizik eta sortaka elkarturik konektatzen zaizkio ikusmen-nerbioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Aterkiak sortaka hasten ziren batzen, elurrez zipriztindutako kalean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

Noiz edo noiz entzuten dugu gurean belaunaldien kontua (literaturaren inguruan), boladaka eta sortaka sortzen baitira, nonbait, idazleak, eta ez banaka.  Berria - Kultura   2004-09-17


sortalde (164 agerraldi, 48 liburu eta 3 artikulutan; cf ekialde 3174 agerraldi, 176 liburu eta 1195 artikulutan) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sortzen den aldeari dagokiona. ik ekialde.

Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak: Iparra, Hegoa, Sortaldea eta Sartaldea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Lau aurpegiko aingeru bat, Sortaldera eta Sartaldera, Iparraldera eta Hegoaldera, aldi berean doana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Lau burdinak seinalatzen zuten ipar-hegoak eta sortalde-mendebalak norantz ziren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Sortaldetik begiraturik ahate baten mokoaren itxura peto-petoa duelako deitzen da Duckbill.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Une misteriotsua duk: antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Harriandi barreneraino heldu zen, kaiburuan itzuli eta portuari inguru eginez sortaldeko nasara joan zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

Norvegiar armada bat lagun, sortaldeko itsasertzean lehorreratu eta Jorvik-eko (York) gaztelua menderatu zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

Turkiarrak, sortaldeko europarrak, magrebiarrak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.

Sortaldeko merkataritza bera nazio handiek bi Indietan egiten dutenaren mende dago, eta Italiak gehigarri gisa jarduten du hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Arrazoiak arrazoi, baina, sortaldean dago mendebaleko euskararen indarra, Lea-Artibai eskualdean, Busturialdean, Durangaldean eta Deba arroan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Jeloskor zegoen Teodosiorekin, espainiarra hau ere, eta Sortaldeko inperioa kendu nahi zion hari, lehenago Sartaldekoa kendu zion bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· Mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

2 (izenondoekin)

Asian, Afrikan eta Sortalde Hurbilean 100 bat milioi neskaren hutsunea ikusten zuen Unicefek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

1924. urtea zen, eta Corto Maltese Europara itzulia zen Sortalde Erditik, beste nonbait aditzera ematen diren abenturak bizi ondoren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

3 lurralde edo herrialde baten sortaldeko eskualdea; sortaldeko eskualdea.

Don Alejandro Glencoe, lehendakaria, sortaldeko etxalde-jabe bat zen, Brasilgo muga ondoan lurrak zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.

Egiptoan edo Asian zuen jatorria [...] eta erruz hedatu zen sortaldeko probintzietan eta santutegiak eraiki zituen Mazedonian, Kartagon eta Treveris-en.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

Sortaldeko herrialde hartara joan zen bizitzera, adimen eta ezaguerari gailendu egin baitzitzaion berari ernetako grina.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Epai hori baieztu baizik ez dute egiten sortaldeko nazio batzuetako poesiaren jokamoldeek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

4 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Deba arroan eta Bizkaiko sortaldean, berriz, euskara giputzaren "eragina" eta "kutsadura" besterik ez zuten ikusten.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.

Aitzindariei aditu dizkiezun ele berdinak bakegintzari lotu zitzaizkionetik Atlas mendietako sortaldearen duarretan gaindi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 42. orr.

Europako sortaldetik mendebaldera etorri zen gizon gazte bat da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Etorbidearen sortaldeko leiho guztiak su eta gar ari zirela ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

5 jatorria Asian duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik ekialde.

Salmanek sortalde eta sartaldeko zibilizazioak sakon aztertzen ditu.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ezin uka daiteke Sortaldearen eta Sartaldearen arteko gorroto-maitasunak argitzeko saio bikaina denik.  Berria - Kultura   2006-01-31

Sortaldeko eta sartaldeko liburuz osatua zen liburutegi batera iritsi ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Idatzi horren gaia ispilu bat da, eta haren jabea, Sortaldeko tradizioaren arabera, Iskandar Zu al-Karnayn.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Hau guztia aldatu egin zen sortaldeko erlijioak hedatutakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Ulertu genian sortaldean oraindik ere hiltzearen zentzu sakratu eta sinbolikoa ezagutzen dutela, eta baita hiltzearen esanahi ezkutu eta sinbolikoa ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

Gazteluko patioan mendetako pikondo bat zegoen, ixtorio xume-xumeak baizik kontatzen ez dakien sortaldeko jakintsu bat zirudiena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Iparraldeko artilezko gauzakiak eta oihalak, frantses ardoekin eta italiar merkatariek Sortaldetik ekarritako ehunekin eta bizigarriekin trukatzen ziren feria haietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Bere sorkideak Antzinako Sortalde Erdiguneko kulturetan kokatu ziren, Sumerren eta Egipton bederen.  Berria - Kultura   2004-05-20

6 ipar-sortalde ik ipar 21.
7 hego-sortalde ik hego1 12.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sortaldeko eta sartaldeko (3)

sortaldetik sartaldera (4)


sortaldetar izlag/iz sortaldekoa, sortalderari dagokiona; sortaldeko herritarra.

Sortaldetar itxurarik soilena zuen, izarrak zituen masailetan, bekokian eta kokotsean, begi handi-handiak, gorputz zoragarria, beltzaran samarra, baina beltzaran kolore bero burtzoragarri batekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta: sortaldetarra izatea, kriolloa izatea, emakume guztiak erakartzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Hark, hainbat sortaldetarren gisa, ez baitzen Artigas zalea, Buenos Aires maite zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

Sortaldetarren artean bizitza ez da ezer; bertatik hartzen da etsimena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Mendebaldetartu sortaldetarrak.  Berria - Kirola   2004-03-15


sortarazi ik sorrarazi.

sortarazle ik sorrarazle.

sortasun 1 iz sor dagoenaren egoera.

Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean murgildurik geratu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 65. orr.

Binbilinketa apur bat baretu zen; ez, ordea, sargoria, eta agurea sortasun astun batek jo zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Dahlmann-ek halako sortasun motel batez entzuten zituen eta miragarri zitzaion haiek ez konturatzea infernuan zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean, sortasun hain ageriko hura ezin zitekeela iruzur bat baino izan; hau da, bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eraketa diskurtsibo bakoitza ez da iragaiten atalase batetik bestera jarraian, heltze biologikoaren estadio naturaletatik legez, non aldagai bakarra izango zen sortasun denbora edo tarteen iraupena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.


sortatxo 1 iz sorta txikia.

Hori bezalako sortatxo bat emateko prest nago -billeteari begiratu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 83. orr.

Erbesteraturiko konde eta dukeen sortatxoa; zenbait loyalista eta frankista.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.

2 irud/hed

Gero, mendiaren gailurrean errekasto bat aurkitu dut, bertan bota dut ene sortatxoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amak lore-sortatxo bat atera zuen otarretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Bioleta sortatxoak erretiluaren goroldioan berez sortzen zirela zirudien, hain agudo landatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Erromero sortatxo triste hau hamar zentaboan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Menda-belar sortatxoak jarri zizkioten burukoaren azpian eta ahuntz koipez igurtzi zuten goitik behera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.

Sanjoan belarrak ere, millorria eta beste, komeni zen bezperako sutan esku-sortatxo bat aparte erretzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Galtzetako atzealdeko patrikatik giltza sortatxo bat atera du.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 283. orr.


sorte ik zorte.

sortegun iz jaioteguna. ik urtebetetze.

Ezkontza agiri frango baziren ere: ezkongaien izenak, sorterriak eta sortegunak adieraziak ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 211. orr.

Irailaren 8a Mariaren sortegun ekarria da eta egun hortan edo toki batzutan bezperan egiten dira gaur egun oraino beila kartsu batzu.  Herria   2005-09-08

Bertze batzuek beren sortegunaren datarekin osatzen dute pasa-hitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Jesuita nafarrak aldiz, tradizio osoari jarraikiz, gogor zeukan Mendekoste zela Egiazko Elizaren sortegun zuzena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.


sortelegun ik zotalegun.

sorterri (493 agerraldi, 97 liburu eta 136 artikulutan) 1 iz sortze herria (1. edo 5. adieran). ik jaioterri 2.

Aberria da sorterria.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Gure herria zapaldua eta galzorian ikusten baldin badugu [...] atxikimendu berezia erakutsi behar diogu sorterriari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Kontua da sorterria salbatu beharra daukagula; hilzorian dugu sorterria, eta gu geu gara horren errudunak, ez hogei herri atzerritarren inbasioa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Gizaki bakoitza, ordea, deus ez baita sorterri batekoa ez bada eta bere Herri horrek ez baldin badio doi bat ontasun ekonomiko, sozial eta kultural segurtatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.

Pentsa, tropikoan denbora puska bat eman duten ingelesak susmagarri dituk beren sorterrian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.

Napoleon Bonapartek jakobinoen aldea hartu omen zuen behin sorterrian, baina gero, Frantziaren zerbitzuan aitzindari ospetsu bilakaturik, Estatuaren goiko mailetara gazterik igan zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Amak galdua zuen Herioren aurkako borroka latza, bere sorterrian, Ampurdan deitzen den lurraldean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Garbitasun usaina zegok alde guztietan, beste herrialde batera, denboren hasieran heure sorterri izandakora itzultzen ari bahintz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Suitzari, Genevako Akordioaren sorterri den heinean, bitartekari lanak egiteko gonbita egiten dio.  Berria - Mundua   2004-07-22

Langile zintzo, auzo leial, guraso on izan ondoren, erbesteratuak zirelako sorterri bezain hilerri zitzaien hiritik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Biok ginen sorterri berekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

2 sortze herria (7. adieran). ik jaioterri.

Anartean gure belaunaldia badoalarik, han harat, bide handiz, ikusi ditut, zenbait aste barne, Hazparne ene sorterrian bi adiskide handi, bat Ximun ene haurreko laguna, bestea Janpiarre ene ikasle ohia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Belen, errege berriaren sorterri.  Elizen arteko biblia   Mi 5,1 tit

Haurtzaro zoriontsua hogeiko urteetako hura, haren sorterri Kolonian eta Rhenaniako landetan emana.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

Pribilegio handia izan da Oiartzungo herriarentzat Manuel eta Juan Mari Lekuona osaba-iloben sorterri izatea.  Berria - Harian   2005-12-06

Düsseldorfetik Zürichera joan nintzen, sorterria ikusi gabe hamarnaka urte neramalako, besterik gabe, nik uste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Bergarajauregitarren sorterria baino zaharragoa eta herri nobleagoa zela Artaxona ziur asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Neskaren sorterritik 50en bat kilometrotara edo dagoen herri bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.

Luzaz ohartu gabe nihaur, Elizaren, herriko erretorearen, aitamen, sorterriaren, Seminarioko ikasle eta buruzagien begiekin ikusia nuen ene burua: apez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 103. orr.

3 sorterri-min herrimina.

Sabino Aranak aberria galzorian sumatu zuenean sentitu omen zuen halako sorterri-min bat, Euskal Herriari eusteko oinarri politikoak jartzera eraman zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.

Orduan, nazio askotako soldadu eta marinelez inguraturik, nazio askotako emakumeek eraso eginik, orduan jo zuen sorterri-minak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren sorterria (6); sorterria salbatu (4); sorterria utzi (9)

bere sorterrian (19); beren sorterrian (4); nire sorterrian (4); sorterrian hil (3)

bere sorterriaren (5); sorterriaren izena (3)

beren sorterrietara (6)

bere sorterriko (11); ene sorterriko (5)

bere sorterrira (13); bere sorterrira itzuli (3); beren sorterrira (5); nire sorterrira (5); ondoren sorterrira (3); sorterrira bidali (4); sorterrira eraman (4); sorterrira itzul (3); sorterrira itzuli (20); sorterrira itzuli da (3); sorterrira itzuli zen (5); sorterrira itzuliko (4); sorterrira itzultzea (7); sorterrira itzultzeko (11); sorterrira itzultzen (6); zure sorterrira (4)

bere sorterritik (5); sorterritik kanpo (5); sorterritik urrun (4)


sorterriratu, sorterrira(tu), sorterriratzen da/du ad sorterrira joan edo eraman.

Vincent ere triste dago: asea baitzen hemengo komediaz, tiroxka bat bota dio zangoari, sorterriratua izateko baina jukutria agerikoa zen eta bi hilabete gehiago egonen da hemen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.


sortetxe iz jaiotetxea.

Sortetxearen deiak erraiak inarrosi zizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Uda hartan hilabete bat pasatu nuen sortetxean, aitamak laguntzen nituela gogotik kanpoko lanetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Hiritartzearen fenomenoaren ondorioz etxaldeak eta sortetxeak husten ari direla diote.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Ordurako preso zegoen Muñatonesko dorrean -sortetxean bertan, alegia-, semeak testamentua bere alde sinatzera behartu nahi zuelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.

Lasaiago-edo aurkitzen nintzen nonbait, jakinik sortetxean zeudela, iraganarekiko azken loturaren antzera, etxe aldatzea sekula erabatekoa izan ez zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Anita gure arreba adintsuena sortetxera ezkonduko zitzaigula.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Haristoy-en sortetxeko alaba batekin ezkondua.  Herria   2005-04-14

Etxerakoan aitatxiren sortetxean gelditzen da, amatxi Koxepa eta osaba Battitten bisitatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.

Nafarroako erreinu guziko errepide ederrenaren bazterrean dago gure sortetxea eta egunero haren atetik iragaiten dira jende mota guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sortetxean (4)


sortida iz itsasontzi baten irteera.

Sortida egin baino ordu bete lehenago ontziratzen zen hura beti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Ez dizut ukatuko guk nahi baino gehiagotan sortida egin gabe gelditu behar izaten zutela ontziek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Biharamunean sortida handi bat antolatu zen beste auzoetarik etorritako zenbait yaterekin eta gasolinoekin, komandantziako V-18 kostazaina buru zutela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sortida egin (3)


sortilegio iz aztikeria, azti lana.

Hegazkineko bidaia bat, ordea, gauza serioa da, Simca 1.000aren abiadura txiste bilakatzen duena; pisu handiagoko sortilegio baten beharra eskatzen du bidaia ondo burutzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 9. orr.

Euskaldunen idurian, berriz, majia hori ez da esistitu; beti bereizi ditu idazpena eta sortilegioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


sortleku ik sorleku.

sortohe iz sortze ohea.

Boikot hitzak Erne-ko kondearen administratzaile izan zen Charles Cunningham Boycott ingeles kapitainari zor dion bezala denaren parte handi bat, beste batzuek ere ez dute oso bestelakoa sortohea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 167. orr.


sortu1, sor(tu), sortzen da/du ad 1 izatea edo bizia hartu edo eman; (artean ez zen zerbait) egin.

Jainkoak ezerezetik sortu zituen gauzak oro -bizidun eta bizigabeak-.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 103. orr.

Hasieran Jainkoak zeru-lurrak sortu zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

Horrexegatik sortu zuen Jainkoak mundua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Duela 15 milioi urte sortu omen zen unibertsoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Eraikuntzak egiteko egokiak diren materialei buruz hitz egingo dut, nola, itxuraz, izadian sortzen diren, eta nola egoten diren elementu desberdinak nahastuta eta konbinatuta Orain utzidazu azaltzen materiaren gorputz sortzaileek nola dituzten izaki ezberdinak sortzen eta sortuak disolbatzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak.  Elizen arteko biblia   Has 1,25

Inork sortu izan ez balitu bezala, betidanik han izan balira bezala, mendiak edo ibaiak bezalaxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Gero, ikusi zuten naturan erruz sortzen zirela materialak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Bere makila magikoaz aulki bat sortu zuen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Lurrunaren indarrez barru-barrutik erretzen denean, leku batzuetan ikatz-hautsa deitzen den harea-mota hori sortzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.  Elizen arteko biblia   Has 2,10

Hazia espermatozoidez eta prostatan eta semen besikulan sortzen diren likidoez osatua dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Harkaitzetik ura sortu.      - 0. orr.

Gero botila koñak batetik kluka luze parea edan, eta apar ugari sortu diat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Halako batean, uhin bat sortu zen uretan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Orduantxe, ezten zorrotz bat sortu zen uretatik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Bular barnean sortu eta etengabe hazten zen zerbait zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Aspaldidanik sortzen hasiak ziren eskolak han-hemenka premiari erantzuteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Talde liburu bat sortu zen bilera haietatik: Les soirées de Médan (1880).  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Urte berean sortu ziren Hollywoodeko zinema estudio ezagunak eta ondoko urtean urperatu zen "Titanic" itsasontzi indartsua bere lehenbiziko bidaian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Beraz, orduan, Baigura xolan, duela mila urte, Heleta sortu zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.

Egunen batean infernua sortu beharko dugu haientzat bakarrik!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Zatiki hauek, kolapsoaren ondoren zibilizazioen desintegrazioak sortuek, askatasuna lortzen dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Sekulan ez du sortzaile batek beretzat sortzen, sortzea komunikazioan sartzen den harremana baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

· Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.

2 (sentimenak, sentipenak eta kidekoak)

Petxuan mina sortu zaiola.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Muskuluek ere beroa sortzen dute lanean ari direla.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Halako susmo bat sortu zitzaion bihotzean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Etxetik kanpora batere susmo txarrik edo larritasunik sortu gabe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.

Zalantza sortu zitzaion, zer egin marrubien ziriarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Kezka bizia sortu zion Mikel Strogoffi pentsamendu horrek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Heriotzak sortu ohi duen laztura aldez aurretik mendean hartua duenak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 108. orr.

Kafea hartzeko gogoa sortu zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Gizon bitxi hura ezagutzeko ikusmina sortu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Gozokiek izugarrizko egarria sortu zieten eta ez zeukaten zer edanik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Nolako aztoramendu gaitza sortu zigun benetan ari zela frogatu genuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

Herrian gizon bakar bat hiltzen duen edonork mendeku egarria sortzen dik askorengan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Higuinetik sortu behar dute pudorea eta kastitatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Bistakoa da hainbat filia eta fobia sortzen dituela frantziar bigotedunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Sekulako iskanbilak eta haserreak sortu dira jende artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.

Esperantza faltsuak sortu dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.

Ez zuen, beharko zukeen bezala, izu-laborririk sortu, emulazioa baizik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Halako ospe beldurgarria baldin bazuen ere, frustrazio txiki bat sortu zigun Kokok klaserik emango ez zigula jakiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.

Txixagura sortu zitzaidan, ordea, geroago.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 14. orr.

Pinet eta Cavaignac azaldu zirenean, marmar berezia sortu zen, ikusliarren artean hedatu zena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 287. orr.

Bat-batean ahots bat sortu zen ilunpetatik, ahots ezti lainotsu bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Halaxe hasten zen gurekin hizketan, etengabe galderak eginez, solasaldi bat sortu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

3 (bestelako gauza abstraktuak)

Giza arima Jaungoikoak ezerezetik sortu zuela baieztatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.

Prometeok sortu zituen, buztinez eta urez, gizakiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 139. orr.

Mamu bat sortu zuten greziarrek, Pan izeneko jainkoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Unibertsitate hau sortu zenean, ahal izan zen bezala sortu zen eta irakasle gehienak kanpotik etorri ziren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 75. orr.

1980 hamarkadan sortu ziren euskarazko irratiak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 5. orr.

Gerrak ekimen eta irabazpide berriak sortu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Soluzioak saltzen dituenak problemak sortu behar ditu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Badira hirurehun urte luze zientzia sortu zela Mendebaldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 195. orr.

Noiz arte jardun behar digu gizon horrek zorigaitza sortzen?  Elizen arteko biblia   Ir 10,7

1994 urtean, ordea, Gujaraten izurria sortu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Ondoren, askotan infekzioak sortzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Telebistan, ezinbestekoa dela dirudi albistea sortu den lekuan bertan egotea berri-emailea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 191. orr.

Idazlea hil bezain pronto sortu zen elezaharra, sortu ziren elezaharrak, Poeren bizitzak bezala obrak ere eskaintzen dituen gaietatik abiatuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Eleberri genero berri bat sortu da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Estilo bat sortu du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Ordezko sistemarik ere, ez dute sortu, baina.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Norbaitek sortu, gezurrak sortzen ditu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Gizarteak ez direla barrutik aldatzen ahal, gizarte berriak sortu behar zirela, oinarrizko komunitateak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Ezerk ez du adierazten baserri-giro horretatik merkatari-klase bat sortu ahal izan zenik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

SSak nazi alderdiko goi karguak zaintzeko sortu ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

1985. urtean sortu zen taldea.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Berehala sortu zuen Dominikoen Ordena 1216an Frantziako Tolosan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

(San Ignazio egunean sortu zen ETA ere, EAJ bezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

"Euskal izate" benetakoagoa sortu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

Orain punjabtarrek Khalistan deritzan nazio independentea sortu nahi dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Berehala konturatuko gara XX. mendean sortu izan direla, inoiz ez bezala, Gobernuz Kanpoko Elkarteak (GKE) perretxikoak bezala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Unibertso sortu honetan gainontzeko izakiak ez dira haiek baino hobeagoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 363. orr.

Pertsonaia hauek ez dute azaldu behar, ordea, fantasmak balira bezala, errealitate sortuak bezala baizik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Izan ere, Jaungoiko sortuak Jaungoiko dira, ez euren egiagatik, egiazko Jaungoikoaren partaide izateagatik baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 371. orr.

Badirela goi mailako izaki sortuak ere eta gizakiak ezin ditzakeela beren errealitatean hauteman.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 100. orr.

Adimena ere Natura sortuari, eta ez Natura sortzaileari, dagokio.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 93. orr.

Haiek erantzunen lukete orduan elkarren ondoko gauza sortuen kopuru infinitua litzatekeela, eta hori ezin onartuzkotzat ezarria dutela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

• 5 da ad jaio, amaren sabeletik irten.

Isaac Bashevis Singer 1904ko uztailean sortu zen, Poloniako herrixka batan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

1556ko maiatzaren 19an sortu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 79. orr.

Haren sabel hantua ikusten zuen, amarena noiztenka zen eran, anaia edo ahizpa txikia sortu baino lehen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Otsoaren ahoa bezain beltza zen gau batez, [...] Sarako Jaurenea baserri hondatuan, haur bat sortu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.

Oraindino ez da sortu biharamuna ikusi duenik!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.

Momentu ederrean sortu nintzen mundura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.

Haur sortu berriaren ipurdia ematen zuen haren azal leunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Beraien lana haur sortu berriak hiltzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

• 6 du ad amak sabelean izatea eman.

Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,20

Maria zuen izena sortu ninduen amak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Baina begira: seme bat sortu eta izango duzu orain.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Izaki berri bat sortu du niregan, eta orain munduari aurre egiteko gai naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

Laurogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek Ismael sortu zionean.  Elizen arteko biblia   Has 16,16

Bere emazte egin zuen, eta emakumeak seme bat sortu zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Orduan, aitak esan zigun: "Badakizue neure emazteak bi seme sortu zizkidala”.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.

-Musikari familia batean sortu ninduten, Nafarroako Tuteran.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

7 sortzearren adlag sortzeko.

Bakearen izenean esan eta egiten ditut, inolako liskar eta areriorik ez sortzearren esan eta egiten ditut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.

Ahots melengarekiko andre batek hartu eta onartu zuen ene demanda, lotura intimoak sortzearren gaua taldean iragatekoa zela gogor azpimarratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Gero, errezelorik ez sortzearren, pixka bat baztertu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Era berean, Imazen esanetan, estatuetako armadek ere desagertu egin behar lukete, Europako armada bateratua sortzearren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Alabaina, guztiz lasai ere ez nintzen egongo, zeren nahitara azkena sartu bainintzen, ilaran inolako enbarazurik ez sortzearren.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

8 sortu berri (orobat sortuberri g.er. eta sorberri g.er.) izond

Ez zen guti hunkitua izan bere gisan maitatu zuen gizona irudikatu zuelarik ihes egiten, ilunpearen babesean, haur sortu berria besoetan. Haur sortu berriaren ipurdia ematen zuen haren azal leunak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Beraien lana haur sortu berriak hiltzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Frantziako Iraultza sortu berriak agintzen dizkion hiru gezur horiek egia balire!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

arazoak sor ditzake (12)

alderdia sortu (11); aldizkaria sortu (12); arazo ugari sortu (12); arazoa sortu (12); arazoak sortu (38); arazoak sortu ziren (10); arazorik sortu (19); arriskua sortu (9); asmoarekin sortu (9); asmoz sortu (13); aukera sortu (24); aukerak sortu (19); aukerarik sortu (12); aurretik sortu (11); auto ilarak sortu (34); azaroan sortu (10)

baldintzak sortu (9); bat batean sortu (9); batasuna sortu (13); batzorde bat sortu (11); batzordea sortu (22); berehala sortu (13); berriz sortu (12); bigarren haurra sortu (9); bizia sortu (30)

ekimenez sortu (9); elkarte bat sortu (14); elkartea sortu (54); elkarteak sortu (10); enpresa sortu (23); erakundea sortu (24); eskola sortu (16); estatua sortu (9); euskal herrian sortu (10); ezerezetik sortu (11); ezinegona sortu (21); eztabaida handia sortu (13); eztabaida sortu (52); eztabaida sortu da (13); eztabaida sortu du (10)

familian sortu (24); familian sortu da (9)

gatazka sortu (11); giroa sortu (22); gogoa sortu (21); gogoa sortu zitzaion (11); gunea sortu (11)

hala sortu (19); hala sortu zen (13); hamarkadan sortu (18); hamarkadan sortu zen (10); harridura sortu (18); haur bat sortu (10); haur sortu (164); haur sortu berri (9); haur sortu berriari (89); haur sortu berrieri (37); haurra sortu (28); haurra sortu da (9); herrian sortu (17); hitza sortu (12); horrela sortu (42); horrela sortu zen (20)

iaz sortu (14); ideia sortu (11); ikastola sortu (10); ikusmin handia sortu (45); ikusmina sortu (21); ikusmina sortu zuen (11); ilabete hortan sortu (10); ilara luzeak sortu (29); ilarak sortu (47); ilarak sortu ziren (33); inguruan sortu (58); inguruan sortu den (20); inguruan sortu diren (9); inguruan sortu zen (11); iskanbila sortu (33); iskanbila sortu zen (13); itxaropena sortu (10); izateko sortu (20); izugarria sortu (12)

jakin mina sortu (9)

kezka handia sortu (9); kezka sortu (42); kezka sortu du (16); konpainia sortu (10); kontseilua sortu (11); kultura sortu (14)

lanpostu sortu (26); lanpostuak sortu (12); lehenago sortu (14)

mina sortu (10); mugimendua sortu (14); mundua sortu (15)

nahasmena sortu (9); neska bat sortu (9); neska sortu (14); noiz sortu (18); nola sortu (130); nola sortu zen (61); nondik sortu (26)

ondoren sortu (22); ondoren sortu zen (12); ondorioz sortu (21); ondotik sortu (9); orduan sortu (20); orduan sortu zen (11)

plataforma sortu (22); polemika sortu (19)

sabelean sortu (9); sarea sortu (9); seme sortu (13)

sortu ahala (11); sortu aitzin (9); sortu arren (15); sortu arte (16); sortu aurreko (11); sortu aurretik (43)

sortu baino (55); sortu baino lehen (20); sortu baino lehenago (9); sortu berri (81); sortu berri den (17); sortu berria (81); sortu berria zen (11); sortu berriak (48); sortu berriaren (22); sortu berriari (173); sortu berrier (9); sortu berrieri (88); sortu berritan (11); sortu bide (10)

sortu den egoera (9); sortu den eztabaida (9); sortu dena (15); sortu eta garatu (9); sortu eta gero (10); sortu ezin (10); sortu gabe (73); sortu gura (11); sortu nahi (256); sortu nahian (14); sortu ondoren (21); sortu orduko (24)

talde bat sortu (16); talde sortu (13); taldea sortu (83); taldea sortu zuen (18); taldeak sortu (14)

ugari sortu (56); ugari sortu ditu (13); urtean sortu (65); urtean sortu zen (33)

zalantza sortu (26); zalantzak sortu (18); zalaparta handia sortu (12); zalaparta sortu (10); zerbait sortu (12); zergatik sortu (18); zertarako sortu (10); zorionak sortu berriari (17); zorionak sortu berrieri (13)

herrian sortua (9); sortua zen (109); sortua zuen (12); zerk sortua (9)

arazoak sortuko (15); arazorik sortuko (12); lanpostu sortuko (13); lanpostuak sortuko (9); talde bat sortuko (10)

bertan sortutako (10); bidez sortutako (10); gainean sortutako (12); gizakiak sortutako (10); inguruan sortutako (62); ondoren sortutako (13); ondorioz sortutako (26); ostean sortutako (13); propio sortutako (10)

sortutako arazoak (17); sortutako egoera (37); sortutako eztabaida (9); sortutako krisia (10); sortutako lan (14); sortutako lanak (14); sortutako taldea (10); urtean sortutako (9); urteetan sortutako (9)

sortutakoa da (14)

kontseilua sortzea (12); mahaia sortzea (16)

sortzea aurreikusten (12); sortzea aurreikusten du (9); sortzea du helburu (10); sortzea erabaki (34); sortzea erabaki zuten (15); sortzea lortu (14); sortzea onartu (11); sortzea proposatu (46); sortzea proposatu zuen (18); sortzea proposatzen (13)

talde bat sortzea (13); zerbait sortzea (10)

argindarra sortzeko (22); arriskua sortzeko (16); baldintzak sortzeko (15); bizia sortzeko (11); energia sortzeko (14); enplegua sortzeko (14); estatu palestinarra sortzeko (13); euskal curriculuma sortzeko (9); gehiago sortzeko (12); giroa sortzeko (9); jokoa sortzeko (11); kontseilua sortzeko (9); lanpostuak sortzeko (11); musika sortzeko (9)

sortzeko ahalegina (10); sortzeko ahalmena (17); sortzeko ardura (10); sortzeko arriskua (17); sortzeko asmoa (39); sortzeko asmoz (15); sortzeko aukera (39); sortzeko baldintzak (9); sortzeko balio (13); sortzeko beharra (14); sortzeko bidean (14)

sortzeko egitasmoa (9); sortzeko erabakia (10); sortzeko erabiltzen (10); sortzeko eskatu (24); sortzeko gai (48); sortzeko gai da (9); sortzeko gai izan (10); sortzeko gaitasuna (35); sortzeko gogoa (10)

sortzeko ideia (10); sortzeko konpromisoa (11); sortzeko lanean (9); sortzeko makina (9); sortzeko modu (9)

sortzeko orduan (10); sortzeko premia (9); sortzeko proposamena (10); sortzeko prozesua (21); sortzeko prozesuan (11)

taldea sortzeko (12)

arazo bat sortzen (9); arazo larriak sortzen (10); arazoak sortzen (78); arazoak sortzen ditu (26); arazorik sortzen (21); arriskua sortzen (12); aukera sortzen (10); aukerak sortzen (17); baldintzak sortzen (14); beharra sortzen (9); beldurra sortzen (19); berehala sortzen (10); berez sortzen (41); berriro sortzen (9); berriz sortzen (9); bertatik sortzen (9); beti sortzen (21); bidez sortzen (12); bitartez sortzen (9)

efektua sortzen (13); egunkaria sortzen (12); energia sortzen (9); enplegua sortzen (9); etengabe sortzen (12); ezinegona sortzen (10); eztabaida sortzen (15); giroa sortzen (14); gogoa sortzen (13); hortik sortzen (28); hortik sortzen dira (9)

ikara sortzen (10); inguruan sortzen (34); inguruan sortzen den (9); irudiak sortzen (12); jakin mina sortzen (11); kezka sortzen (23); mina sortzen (15); minbizia sortzen (12); musika sortzen (9); nahasmena sortzen (10); nola sortzen (47); nola sortzen den (13); non sortzen (10); nondik sortzen (19)

ondorioz sortzen (24); orduan sortzen (9); soilik sortzen (10)

sortzen den desira (17); sortzen dena (34); sortzen direnak (20); sortzen lagundu (26); sortzen lagundu zuen (9); sortzen laguntzeko (9); sortzen omen (22); sortzen saiatu (9); sortzen saiatzen (15)

ugari sortzen (19); urduritasuna sortzen (9); zalantza sortzen (18); zalantzak sortzen (17); zerbait sortzen (16); zergatik sortzen (9); zerk sortzen (11)


sortu2, sor(tu), sortzen (orobat xortu) da/du ad gortu.

Baina kiratsaren sarkorrak berak geldotzen ninduen, soraiotzen, sortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Lehen gure kantuak aditzen zituen xorturik, bihotz zimikorik gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 197. orr.

Berotasunean xortuta eduki zuen ezker besoak gero eta min gehiago ematen zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.


sortuberri ik sortu1 8.

sortugabe 1 izond sortu ez dena.

Sortugabea zen betierenean, Jainkoagan zegoen, han subsistentea zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.

Idoia, Aintzane eta gure seme artean sortugabea betiko abandonatuko nituzke.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 169. orr.

2 sortugabeko izlag sortugabea.

Gorputzaren Sortzailea bake ororen eta sortugabeko formen iturri da, orotan ederrena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.


sortugai iz sortze gaia.

Eta "hasieran" jakindurian zeru-lurrak egin zituela ulertzen dutenen artean, batak zeru-lur berak zeru-lurren sortugaia deritzala uste du; besteak sorkari eitedun, bereiziak; besteak eitedun eta espiritual bat, zeru deritzona, bestea gorpuzduna, formagabea, lur deritzona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.


sortzaile (orobat sorle g.er. eta sortzale g.er.) 1 izond sortzen duena.

'Irakurle handi bat' horrek irakurle sortzailea esan nahi zuen; alegia, bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Hori oso injustua eta zaila izan daiteke jasateko emazte sortzaile batentzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.

Deus ez dela gertatzen, deus ez sortzen, kausa sortzaile eta eragile batek sortaraziz eta eraginda ez bada.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 71. orr.

Arrazoimen beregain, jatorrizko eta sortzailea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 236. orr.

Nor da, bada, agente sortzaile hori?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.

Txinparta sortzaile bat ezin dela piztu erantzun bat gabe eta erronka bat gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Venusen himnoak naturaren alde sortzailea kantatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Jakin-minezko zirrara sortzailerik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Euren web orrian atalik deigarriena Erresistentzia sortzailea (Creative resistance) deitutakoa da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Tradizioa ikuspegi sortzailetik bizi nahian.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 49. orr.

Izaera [...] aztertu nahi luke artistak, baina modu sortzaile batez aztertu ere; sorkuntza arma bakartzat harturik alegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.

Sarkin galanta den arren, Touretteren sindromea modu sortzailean ere erabil daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

2 (izan aditzarekin)

Jaungoiko bakarra eta ahalguztiduna da, arima eta gorputz ororen Sortzaile eta Egilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 351. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ama ez da haurraren sortzaile, baizik eta erein berri den haziaren zaintzaile baino ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Ontasuna ez da egina, ez da sortua, ez da jaioa; sortzailea da eta bere baitatik sortzen du gizaki ona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Bada mamuen beste sortzaile bat, erabat erabakigarria dena: beldurra.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Gogoan dut Botanikoaren sortzaile izan zen Carlos III.ari buruz mintzatu zitzaidala asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Enbrioiaren formen eta egituren sortzaile diren gertakari konplexuen sekuentziari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 121. orr.

Ez da harritzekoa [...] biak izatea pentsamendu politiko modernoaren sortzaile eta historia osoan biak izatea gaizkien ulertuak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Xabier Azurmendik, Atzoko Zegama liburuan, "Cara al Sol"en sortzaile izandako Joanito Telleriaz ari dela, Aizpurutxiki albokaria aipatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.

Grina horixe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.

Joanes pertsonaia ez baizik haren sortzaile Domingo de Agirre zena ekarri nahi dut orriotara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 69. orr.

Gutxiengo bat, sortzaile izan ordez menderatzaile soilik bilakatu dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

3 hizkuntzalaritzan, generatibista.

Teoria Sortzailearen eremuan, funtsa Chomsky-ren Fonologia Sortzailea edo Generatibista, orain "klasikoa" deitzen dena da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Fonologia Sortzaile klasikoak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.

Gogoan izan Kiparsky-ren [...] fonologiazko ikuspegia, teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

Sortzaile edo generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Irudiaz jabetzeko "sakoneko" mekanismoen eta hizkuntza menderatzekoen artean ahaidetasun bat dagoelako hipotesitik abiatuta irudiaren semiologia "sortzaile" bat oinarritzeko ahaleginetaraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

• 4 iz sortzen duen pertsona.

Munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 96. orr.

Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,35

Estoikoen eskolaren sortzailea izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 286. orr.

Sabino Arana, EAJ alderdi abertzalearen sortzailea eta karisma handiko liderra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 81. orr.

Loiola, Inazio (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556), armada gaztelarreko kapitaina, Iruñean nafarren kontra zauritua, Jesusen Konpainiaren sortzailea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Estatu unibertsal sinikoaren sortzaile iraultzaileak, bere hiriburutik zabaltzen ziren bideak egin zituen, eta ongi antolaturiko ikuskatzaileak erabili zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Euklides, geometriaren aita, optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetariko bat eta zuzendaria izan zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

5 (arte eta literaturan)

Sortzaile batek (idazleak, margolariak, kantariak, antzezleak) inoiz ez baitu ahazten bere obrari buruz esan den gauzarik mengelena ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

Kantariek, poetek, artistek eta oroz bat sortzaileek mugimendu horretan, arraiki parte hartzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

Sortzailea nartzisoa eta masturbazioari emana izaten da, ez du [...] bestek sorturikoa maitatzeko behar den eskuzabaltasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Erlojupeko sortzailea da bertsolaria.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Kantu profanoen sortzaile famatu bat zegoen, Enperadoreak poeta koroatu zuenetik "bertsoen errege" deitzen ziotena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Sekulan ez du sortzaile batek beretzat sortzen, sortzea komunikazioan sartzen den harremana baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

6 (Jainkoaren izen gisa)

Horrelaxe iristen gara Jainkoaren, hots, Sortzailearen, existentzia frogatzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Haiek ere ez al dira, bada, Sortzaileak sortuak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Sortzaileak munduko parte askotatik jasotako buztinarekin egin zitian Adan eta Eva, horrela gizaki guztiok etxean bezain eroso sentitu gaitezen munduko parte guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Nork konta merezi bezala haren gozamena, sorkarietan Sortzailearen jakinduria, indarra eta ontasuna kontenplatzean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Sortzaile ahalguztiduna eta beraren zerbitzari Frantzisko dohatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Edozelan ere Sortzaile onberari eskerrak emateko arrazoirik ez zaizu falta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina badago besterik ere: itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publizitate-sortzaileen lana, hain zuzen, zenbat eta nolako kodeak erabiltzen diren, era bateko edo besteko estrategiez baliatuz irakurri ahal izango diren irudiak sortzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Ziur naiz literatura-sortzaile askok benetan eskertzen dituztela halako kritikak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hondakin-sortzaile handienak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Aho barrunbeak, aldiz, hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Arimak gorputzaren sentimenen eraginez jasotzen dituen inpresio guztiak iritzi-sortzaile izan daitezke, ez dute, baina, zientziarik sortarazten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Jeloskorra zela eta jelosia-sortzaile ere izan zela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 30. orr.

Ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,6

Iraganeko historiak erakutsia zuen elkarrenganako beldurra ekonomi gabezia bezain gerra-sortzaile indartsua zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Besoak aberastasun sortzaile dituztenei.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

I. jauna erretinako konoez ari zen ikusten [...] baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Hipotesi baino ezin zitezkeen izan, mutazioen eta X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez lorturiko datuen araberakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 54. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lafittek idatzi du, kongregazio sortzaile bokazioa zeukala uste izan zuela Arbelbidek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sortzaile (5); ekimen sortzaile (3); enpresaren sortzaile (3); eragile eta sortzaile (3); euskal sortzaile (5); indar sortzaile (8); minbizi sortzaile (5); mugimenduaren sortzaile (3); munduaren sortzaile (4)

sortzaile berriei (3); sortzaile eta buruzagi (6); sortzaile eta zuzendaria (3); sortzaile ezagun (3); sortzaile gazteen (3); sortzaile gisa (15); sortzaile goren (3); sortzaile handiak (3); sortzaile izan (19); sortzaile nagusia (3); taldearen sortzaile (5)

enpresaren sortzailea (4); eromen sortzailea (6); gutxiengo sortzailea (3); hamaseko sortzailea (3); indar sortzailea (4); joko sortzailea (3)

sortzailea izan (21)

taldearen sortzailea (4)

benetako sortzaileak (3); enpresa sortzaileak (3); iritzi sortzaileak (3); joko sortzaileak (5); sortzaileak izan (4)

bere sortzailearekin (6)

fonologia sortzailearen (3)

bere sortzaileari (4)

beren sortzaileei (3)

bere sortzaileen (3); sortzaileen esanetan (5); sortzaileen lana (3); sortzaileen lanak (3)

alderdiaren sortzaileetako bat (4); elkarteko sortzaileetako (3); erakundearen sortzaileetako bat (3); foroko sortzaileetako (3); taldearen sortzaileetako bat (4)


sortzale ik sortzaile.

sortzapen iz sorpena, sortzea.

Astronomia eta Biologia arloan, Maimonek bere garaiko ptolomeotar sistema (gure Lurra erdian zeukana) eta behe mailako bizidunenen berezko sortzapenari atxikia da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.


sortze 1 iz izatea edo bizia hartzea edo ematea; (artean ez zen zerbait) egitea.

"Paraplasmo" batez ari gara, betiko forma baten aldean erantsiriko forma bat ezartzeaz, hau da, sortze bati buruz azken batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 204. orr.

1970 inguruan humanismoan subjektu "zentratu" bat sor zedin (eta, horrenbestez, sortze horrek berorrek osoki determinatua), ezin hobeto egokitzen zen sistema bat bezala ikusi nahi izan zen perspektiba.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Izarretan energia eratzearen eta gure galaxiaren baitan izarrak oldeka sortze eta galtzearen albo-emaitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 33. orr.

Zerbait gertatzen denean, sortze soila da azterketaren gaia bere baitan, sortzen den hori zer izango ote den alde batera utziz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Sortze hori substantziaren egoerari dagokio, eta ez substantzia berari (izan ere, hau ez da sortzen).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Izan ere, sortze etengabean egon behar du hizkuntzak bizirik iraungo badu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.

Ezustean, berezko sortze baten modura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordenantza hori bailien sortze-legetzat hartu izan da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Horien agortze erritmoa alternatiba berriztagarrien sortze erritmora mugatu behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.

Eboluzio biokimikoak sortze-lanetik daukan partea ez da hutsetik egina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 108. orr.

Ea arima sortze bidez beste arima sortzaile batengandik datorren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.

Ez, ezin zen ametitu munduari buruzko kanpotasun hura, ezin zen ametitu [...] sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Udalbiltzaren sortze eguneko adierazpena eta Euskal Herriaren eskubideen karta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Euskal Pen Klubaren sortze bilera egin zen atzo arratsaldean, Donostian.  Berria - Kultura   2004-04-24

Atenasera itzultzean, Akademian jarraitu zuen irakaskuntzan, idatzi metafisikoen sortze-lanetan ziharduen bitartean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Sortze lanak horrelako gauzak zituen: hitz batek obsesionatzen zintuen eta paralizaturik geratzen zinen, aurrera jarraitzeko ezgai, ahalegin guztiak eginda ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enpresa eta enplegu sortze gehienak zerbitzuetan izan dira.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Fenomeno nagusiari ekingo diogu, atzerriko hizkuntza baten ekartze eta literatura hizkuntza sortze orotatik at.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

5 amaren sabelean izatea hartzea.

Gero Antipater ikasiak hartu zion segida, eta baita Atenodorok ere, zeinak jaiotzako datan ez baizik eta sortze-datan oinarritutako genetlialogiaren metodoak utzi baitzizkigun esplikatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Gerta zitekeen segundo batzuen aurrerapenak edo atzerapenak Jose Carlosen sortze-uneko geneen konbinazio zehatza posible ez egitea eta, ondorioz, Jose Carlos Iriarterik ez jaiotzea inoiz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.

6 jaiotzea.

Sortze honek eman ote dio aita pilotariari xapelgoko buruz-burukako partidak airez-aire irabazteko kemena?  Herria   2005-02-03

Orotara, Oztibarren izan dira 18 sortze, 24 heriotze eta 9 ezkontza 2004eko urtean.  Herria   2005-02-27

Hamar urte horietan beraz, Euskal-Herri osoari behatuz, hamar mila jenderentzat, 81 sortze izan dira Euskal-Herrian.  Herria   2002-12-12

Hiltze baino 211.000 sortze gehiago izan dira iragan urtean.  Herria   2005-08-11

Migel Mailuren sortze sasikoaz xehetasun guztiak jakinen nituen luze gabe, haren ahotik entzunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Gipuzkoako agintariek Ama Birjinaren "Sortze Orbangabearen misterioa" dogmatzat hartzea erabaki zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 43. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

bakoitzaren sortze eta heriotza datekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Helburua, bada, txekiar zientzialaririk handienetariko bat ohoratzea da, eta, bide batez, genetikaren sortze-agiritzat jotzen dena ospatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 41. orr.

Hor ageri da sortze-emendatze horren inportantzia ezin preziatuzkoa.  Herria   2005-08-11

Sortze tasa 0,8 da, eta belaunaldi aldaketak 2,1 eskatzen du gutxienez, 1981etik iristen ez den tasa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 129. orr.

8 sortzez jatorriz; jaiotzez.

Genesiaren arabera, gizona eta emakumea desberdinak dira sortzez.  Berria - Gaiak   2004-08-01

Marraskiloa sortzez asiarra omen da, gizakiaren aurreneko jaki izana, eta lurraldeotara koaternario aroan iritsia gizakiarekin batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Hitz hori akasduna da sortzez eta bere izatez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Armada hark sortzez zekarren akatsaz orduan ohartu ziren, artean haren jakitun ez zirenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Zuri-zuriak eta beltz-beltzak, solariumetan beltzarandurikoak eta sortzez beltzaranak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Jaiotza horretan Jainkoa da Aita, jainkozko sortzez izan ere, eta ez beste inolakoz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Nolatan eutsiko diogu, halako eguneroko nabarmenkerien aurrean, gizakia sortzez ona delako usteari?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Akisgranen jaio zen eta alemana da sortzez; Napoleonek frantses egin zuen (Napoleonek eskualde aleman hura guztia Frantziari anexatu zion, alegia), Inperioak soldadu, eta frantsesez hitz egiten du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Entzuna nuen Robert Capa, sortzez hungariarra eta erlijioz judua, André Friedmann izana zela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

Kohn poloniar herri txiki bateko hasidim familia batetik zetorren sortzez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Emaztea, sortzez Dihurçubéhère, arras eskolatua zen literatur mailan eta arte ederretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Gaurko gure gomita, Ezterenzubikoa dugu sortzez, Seaskako presidenta, Jean-Louis Maitia. Sortzez leitzarra, Marilesakeneko semea, eta apeztuz geroztik Aranoko elizako benefiziodun.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 43. orr.

Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Nire begiek ez baitute aurreko oroitzapenik, sortzez naiz-eta itsu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

9 sortzezko izlag

Ez zidaten utzi sortzezko nire izena berriro erabiltzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Izena, abizena (emazte ezkonduen kasuan, sortzezko abizena) eta bozkatzeko tokia ezarri behar dira izenpedurari loturik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Kontakizun osoan zehar Franz deitu ziola nire sortzezko aitari; eta aita hitza erabili zuen bakanetan, zure aita formula baliatu zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Autorearen misoginia ia sortzezkoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Eritasun hura, esan zuen, familiako sortzezko gaitza omen zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

10 eguzki sortze iz sortaldea.

Bi zati ditu Etiopiak, eguzki sortzea eta eguzki sartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Mihi murritz honen eguzki sortzeko alderdiak gaurko Pointe au Mal eta Fox Island Riverren aldera ematen du; eguzki sartzetik berriz, mihi luzearen gainean diren Tea Cove, Lourdes, Winterhouse, Brook, Black Duck eta Long Pointen aldera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Bi erreinu ditu, bat eguzki sortzetik Turkestaneko inguruetan hasten dena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 70. orr.

Hortik landa, hamar eguneko bidaian beti eguzki sortzera Khan Handiaren erresuma gurutzatuz baldin bazoaz, haren bertze probintzia batera helduko zara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 83. orr.

Jakin ezazu hortik eguzki sortzera joanez lurraren itzulia egin daitekeela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 85. orr.

11 Sortzez Garbi

Abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez ospatzen zuten Irratiaren eguna Xorroxindarrek.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.

Bihotz berokoak, gure Ama Sortzez Garbiari loreak ekarri dizkion umea bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Ikusi ere gauza desberdinak ikustera jarri ziren azkenerako Ezkioko ikusleak: batzuek Ama Doloreetakoa ikusten omen zuten, beste batzuek Sortzez Garbia ezpata eskuan zeukala edo bihotza alderen alde zulatzen ziola.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Artozkiko bestak, berez, Sortzez Garbiaren egunarekin ziren, Sortzez Garbiaren dogma.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 135. orr.

Yolok ez du Sortzez Garbi igeltsuzkoa beste amarik ezagutu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Azarora arte aurreko urteetan ezbeharrak gutxituz joateko zegoen joerari eutsi zitzaion arren, Sortzez Garbiaren zubian izan ziren 14 hildakoek aldatu egin zuten joera hori.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertze sortze bat (6); bi sortze (42); hiru sortze (8); hiru sortze izan (3); sortze bat izan (6); sortze batzarra (3); sortze beretik (5); sortze bidean (3); sortze izan (33); sortze izan dira (8); sortze izan ditugu (18); sortze prozesua (6); sortze prozesuan (7); sortze ukan ditugu (5)

izan ditugun sortzeak (15); sortzeak izan (6); sortzeak izan dira (3)

sortzearekin batera (10)

bere sortzearen (3); monzonen sortzearen (3); sortzearen alde agertu (3); sortzearen alde azaldu (4); sortzearen alde egin (6); sortzearen aldeko (7); sortzearen ideia (4); sortzearen mendeburua (3)

departamendua sortzeari buruzko (6); sortzeari buruzko erreferenduma (7); sortzeari ekin (4); sortzeari eman (3); sortzeari uzten (3)

hazpandarra sortzez (3); sortzez aihertarra (4); sortzez baigorriarra (3); sortzez biarnesa (4); sortzez bizkaitarra (4); sortzez garbia (3); sortzez garbiaren (6); sortzez kolonbiarra (3)


sortzealde iz sortaldea.

Hiru bidaiantei anitz gustatzen zitzaien oihan handi berde eta plaia luze hitsez azpilduratua zen ipar sortzealdeko itsas bazterrera etortzea  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 103. orr.


sortzear adlag sortzeko zorian.

Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial eta esklusibo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Fanny Osbourne, Stevenson baino hamaika urte zaharragoa, sortzear zegoen emakume independentearen eredu zen: bi seme-alabaren ama banandua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Etsamina lortu bezain laster, leku bat hitz emana zitzaion kantonamenduko hiriburuan sortzear zegoen haurtzaindegian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Hotza nabari zaio sortzear den udagoieneko egunari.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 12. orr.

Sortzear zen Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza Garaikoetxeak hartuz gero EBBko lehendakaritza hutsik geratuko zela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sortzear den (3); sortzear zegoen (4)


sortzeke adlag sortu gabe.

Herrialde urrun desagertuetan kokatuak edo oraindik sortzeke zeuden lurralde eta zibilizazioei buruzkoak behar zuten ez hanka ez bururik ez zuten ameskeria haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Zirkulazioa handi samarra zen, egokia susmorik sortzeke bikoteari segitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Erregea bera ere hil nezakeen nik, inorengan batere mesfidantzarik sortzeke.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 172. orr.

Bere bihotza Aneren ezker bular biluzian lur hartzen imajinatu zuen eta, ondoren, zauririk sortzeke, haren azalean barneratzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.


sortzetiko izlag jaiotzetikoa.

8 milioi haur jaiotzen dira urtean sortzetiko arazoekin.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Europan 1,2 milioi helduk dituzte bihotzeko sortzetiko gaitzak.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Formaren teoriaren proposatzaileek ikusmenezko mundua lege unibertsal eta betierekoen arabera antolatzeko garunak duen sortzetiko ahalmena nabarmenduko dute batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Aprioriko ezagutzaren edo metafisika razionalistaren posibilitatea, ideien sortzetiko izaeren mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Minbizi eta sortzetiko malformazio kasuak etengabe areagotzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-06-25

Sortzetiko akats batek eragiten zuen, alegia, urea eratzearen kargu zegoen kate metaboliko bat etetea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 53. orr.

Hipotesiak berak ere buruko eskemetan oinarritzen dira; eskema horietako batzuk sortzetikoak dira, eta beste batzuk esperientziak emanak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Daltonismoa, normalean ulertzen den moduan, sortzetikoa izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Pertzepzioa sortzetikoa dela jaioberriarengan, eta ikasia pertsona helduarengan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Ez zen sekula argitu ea gaixotasun akutuak eragin zion erretinetako lesio hori, ala erretinen endekapena sortzetikoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Gibsonek ez du ezinbestekotzat jotzen bere "aldagai konplexuekin" zerikusia duten mekanismoak sortzetikoak direnik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.


sortzetikotasun iz sortzetikoa denaren nolakotasuna.

Ikusmenaren sortzetikotasunaren eta ikasketaren arteko kontrakotasuna ez da halakotzat hartzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.


sos 1 iz liberaren hogeirena balio duen txanpona; liberaren hogeirena.

Zilarrezko liberaren hogeirena zen piezari, sos deitzen jarraitzen zaio, nahiz eta ez izan dagoeneko liberaren hogeirena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean, berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

-Ezagutzen duzia Ziriki, oskol biltzailea? -galdegin zion jaun handiak, zilarrezko hiru sos mahai gainean utziz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Zenbait sosen zilarrak ñir-ñir egin zuen nire eri artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.

Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Franko batek hirurogeita bi sos eta erdi jasotzen zituen lapurreta egin zion erromatarragandik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Bost sos zeuzkaten diru-poltsan, eta zerbait erosi orduko [...] berritu egiten zitzaizkien diru-poltsako zilarrezko bost sos zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Jauna, Ruspit nauzu, nik ere badut kupe bat, hirurogei sos aulkia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Hiru sos balio zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Egunero sos bana ematen zien zintzo-zintzo, agindu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Rouendik, ordea, oinez abiatu behar, hogeita hamar sos besterik ez zuen eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Bere bost sos zaharrak atera zituen gero patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Gainerako bidaiariek ere nik bezala ordaindu zuten, hamabosna sos.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Grande-Truanderie kaleko frijitzaile batek bi sosen patata frijituak saldu zizkion zorrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

2 diru xehea; oso balioa gutxiko dirua.

Osaba Gradelleren denda hura, non bere altxorra bildu baitzuen sosez sos, halako sabel beltz bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Sos hauekin ez diat hik irentsitako mama-gorriaren laurdena ere ordaintzeko adina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

Koinatua diat suge zirtzil hori, baina ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Bihotzez eta amorrazioz esaten diet, nik ez dudala sos baten irabazirik atera liburu honekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Nahiago hamar bider urkatua izan emakume horri beste sos bat eskatu baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

3 adkor dirua.

Jatekoa eskas zuten, sosa ere bai.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

-Hortakotz anitz sos behar da!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

Horixe izan zen sos batzuk irabaztearren nik egin nuen lehenengo lana.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 270. orr.

'Zenbat da?' esango duzu poltsikotik sos batzuk bilduta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

-Sosak xahutzeko dira, gure eskuetatik besterenera pasatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.

Marieren aitak utzitako sosek lanik egin gabe bizitzeko lain eskaintzen zieten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

Lehengaia ona izaten da gehienetan, baina sos ugari utzi beharko dituzu nagusiaren B kontuan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Sei-zazpi hilabete Arizonako edo Mexiko Berriko basamortuetan artzain zinpurtu eta, sosa sakelan Durangoko Basque Hotelera hurbiltzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Sos guztiak xahutzeko beldur etengabea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Soldata ona izan arren, sos guztia gizonak kentzen zion eta hilean 400 pezeta uzten zizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

-Ontziaren sotoak handituko ditut zure sos hauei esker, aurrerapenak merezi baitu hainbeste.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Gaztelu hau gotortzen xahutu ditiat nire zaintza-sariko sos gehienak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Nafarroako altxorrak eskertu zuen, espainolak sos anitz galdatzen baitzuen haren askatasunaren ordain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Badakigu, bai, sakrifizioak beharko ditugula egin guk ere, zuregana jo aitzin diru eske bide berriarentzat, baina gure herriak sos guti du.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.

Ihizi leku batentzat hoinbeste sos ordaintzen dutenak ere zuzen da josta daitezen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Anaia Kalifornian zen, han sos eginik etxera itzuli eta etxaldea garatzekotan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Irabiagailua berarentzat jiraka, sosak egiteko makina baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

4 (izenondoekin)

Etxegintzatik ere sos ederrak jasotzen dituzte, etxegileei ematen dieten babesaren truke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Llum oso ona da ordenagailuarekin, eta sos ederrak irabazten ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Zer dion sos polit honen aurrean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.

Amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Enpresa eta erakunde pribatu anitzek sos publikoa eskuratzen zutela ahalkerik gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Gure alabaren neskame leialak, sos gutxi batzuen truke, alabak bat-batean ihes egin duela jakinarazi didanean, [...].  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bozek Eusko Armadaren sos kutxa ebastea leporatzen ziola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Zapatagin ohiak, berriz, aspaldi ez zuen patrikan sos-hotsik aditzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

Ordainketa dirutik sos tanka bat aitzinatu zioten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Mezara heldu zen jendeari Domine ne esateko atean sos-galde zegoela, heldu zen emazteki luze bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Guru sos-harrapatzaileren baten eskutik aztikerian sartuen zebilen garaietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Ikasle sos gabeen eta errondari adinekoen behialako bilgune, bere bezeria goratzea lortzen ari zen aspaldi horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publizitate-sosen ordainetan, hedabideek berez zuena baino garrantzia handiagoa ematen diote gertaerari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 101. orr.

8 sos-erdi

Holandan florin deritzan txanpona dute; florinak hogei sos balio ditu, edota berrogei sos-erdi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Kanbioa berrogeita hamalautan badago, hiru liberako ezkutuak berrogeita hamalau sos-erdi balioko du; hirurogeitan badago, hirurogei sos-erdi balioko du; zilarra Frantzian urri bada, hiru liberako ezkutuak sos-erdi gehiago balioko du; ugari bada, berriz, sos-erdi gutxiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Hiru liberako nire ezkutuaren truke Holandan dituen berrogeita hamalau sos-erdi ematen didanak berrogeita hamalau sos-erdiko kanbio-letra bat eman beharko dit Holandaren gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme-alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

9 bi sos diru gutxi.

Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.  Elizen arteko biblia   Mk 12,42

Vernonen azken bi sosak gastatu zituen, ogia erosteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Etxetik irten nintzen, poltsikoan bi sos besterik ez nuela, eta errepideko geltokira joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.

Betileak erre beharrean aritu zela Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean, eta ikasteko aprobetxatu zituela sos horiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Holako batean, jendetasunez eta elkartasunez, bi sosen zentzua baduen jendea bera ere "amerikanotzen" da nolazpait...  Herria   2001-09-20

Kalitatezko eta ez kalitatezko liburuak, bi sosen truk metroan edo autobusean irakurtzen eta gero uzten diren liburuak ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz sos (4); aski sos (6); berrogei sos erdi (3); bi sos (14); bost sos zaharrak (3); hamalau sos erdi (6); hirurogei sos erdi (3); sos anitz (3)

sos arrazakeria (24); sos arrazakeria elkarteak (3); sos arrazakeriako kide (3); sos arrazakeriako kideak (7); sos arrazakeriaren arabera (3)

sos balio (5); sos baten truke (3); sos batzuen truke (4); sos batzuk ateratzeko (3); sos biltze (3); sos deia (3); sos deiak (24); sos deiak zerbitzura (3); sos deiekin (3); sos deietako (3); sos deietara (10); sos deietara deitu (3)

sos ederrak (3)

; sos erdi (34); sos erdi balioko (4); sos erdi gutxiago (3); sos erdi kopuru (3); sos erdiko letra (3)

sos gehiago (11); sos gehiagoren (3); sos guti (4); sos gutiago (7); sos gutxi (8); sos gutxi batzuen (4); sos guztiak (7)

sos irabazteko (3); sos iturri (4); sos jaten (5); sos kopuru (4); sos nafarroara deitu (5)

sos ordaintzen (4); sos pizar batzuk (3); sos pizarrak (3); sos poxi bat (11); sos poxi baten (3)

sos utzi (3); sosez sos (3)

zenbat sos (3); zernahi sos (4); zonbat sos (6)

bildutako sosa (3); sosa behar (8); sosa frango (3)

bost sosak (4); sosak behar (4); sosak xahutzen (3)

bi sosean (4)

lau sosen truke (3)

bi sosetako tobera (3)

bi sosetan saltzeko (3); bi sosetan saltzekoa (7); bi sosetan saltzen (3)

dirurik edo sosik (4); ez dut sosik (4); sosik ere ez (3); sosik ez (31); sosik ez omen (3); sosik gabe (22); sosik gabe utzi (3)


sos 1 iz liberaren hogeirena balio duen txanpona; liberaren hogeirena.

Zilarrezko liberaren hogeirena zen piezari, sos deitzen jarraitzen zaio, nahiz eta ez izan dagoeneko liberaren hogeirena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean, berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

-Ezagutzen duzia Ziriki, oskol biltzailea? -galdegin zion jaun handiak, zilarrezko hiru sos mahai gainean utziz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Zenbait sosen zilarrak ñir-ñir egin zuen nire eri artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.

Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Franko batek hirurogeita bi sos eta erdi jasotzen zituen lapurreta egin zion erromatarragandik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Bost sos zeuzkaten diru-poltsan, eta zerbait erosi orduko [...] berritu egiten zitzaizkien diru-poltsako zilarrezko bost sos zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Jauna, Ruspit nauzu, nik ere badut kupe bat, hirurogei sos aulkia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Hiru sos balio zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Egunero sos bana ematen zien zintzo-zintzo, agindu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Rouendik, ordea, oinez abiatu behar, hogeita hamar sos besterik ez zuen eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Bere bost sos zaharrak atera zituen gero patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Gainerako bidaiariek ere nik bezala ordaindu zuten, hamabosna sos.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Grande-Truanderie kaleko frijitzaile batek bi sosen patata frijituak saldu zizkion zorrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

2 diru xehea; oso balioa gutxiko dirua.

Osaba Gradelleren denda hura, non bere altxorra bildu baitzuen sosez sos, halako sabel beltz bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Sos hauekin ez diat hik irentsitako mama-gorriaren laurdena ere ordaintzeko adina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

Koinatua diat suge zirtzil hori, baina ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Bihotzez eta amorrazioz esaten diet, nik ez dudala sos baten irabazirik atera liburu honekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Nahiago hamar bider urkatua izan emakume horri beste sos bat eskatu baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

3 adkor dirua.

Jatekoa eskas zuten, sosa ere bai.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

-Hortakotz anitz sos behar da!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

Horixe izan zen sos batzuk irabaztearren nik egin nuen lehenengo lana.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 270. orr.

'Zenbat da?' esango duzu poltsikotik sos batzuk bilduta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

-Sosak xahutzeko dira, gure eskuetatik besterenera pasatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.

Marieren aitak utzitako sosek lanik egin gabe bizitzeko lain eskaintzen zieten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

Lehengaia ona izaten da gehienetan, baina sos ugari utzi beharko dituzu nagusiaren B kontuan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Sei-zazpi hilabete Arizonako edo Mexiko Berriko basamortuetan artzain zinpurtu eta, sosa sakelan Durangoko Basque Hotelera hurbiltzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Sos guztiak xahutzeko beldur etengabea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Soldata ona izan arren, sos guztia gizonak kentzen zion eta hilean 400 pezeta uzten zizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

-Ontziaren sotoak handituko ditut zure sos hauei esker, aurrerapenak merezi baitu hainbeste.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Gaztelu hau gotortzen xahutu ditiat nire zaintza-sariko sos gehienak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Nafarroako altxorrak eskertu zuen, espainolak sos anitz galdatzen baitzuen haren askatasunaren ordain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Badakigu, bai, sakrifizioak beharko ditugula egin guk ere, zuregana jo aitzin diru eske bide berriarentzat, baina gure herriak sos guti du.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.

Ihizi leku batentzat hoinbeste sos ordaintzen dutenak ere zuzen da josta daitezen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Anaia Kalifornian zen, han sos eginik etxera itzuli eta etxaldea garatzekotan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Irabiagailua berarentzat jiraka, sosak egiteko makina baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

4 (izenondoekin)

Etxegintzatik ere sos ederrak jasotzen dituzte, etxegileei ematen dieten babesaren truke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Llum oso ona da ordenagailuarekin, eta sos ederrak irabazten ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Zer dion sos polit honen aurrean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.

Amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Enpresa eta erakunde pribatu anitzek sos publikoa eskuratzen zutela ahalkerik gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Gure alabaren neskame leialak, sos gutxi batzuen truke, alabak bat-batean ihes egin duela jakinarazi didanean, [...].  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bozek Eusko Armadaren sos kutxa ebastea leporatzen ziola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Zapatagin ohiak, berriz, aspaldi ez zuen patrikan sos-hotsik aditzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

Ordainketa dirutik sos tanka bat aitzinatu zioten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Mezara heldu zen jendeari Domine ne esateko atean sos-galde zegoela, heldu zen emazteki luze bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Guru sos-harrapatzaileren baten eskutik aztikerian sartuen zebilen garaietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Ikasle sos gabeen eta errondari adinekoen behialako bilgune, bere bezeria goratzea lortzen ari zen aspaldi horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publizitate-sosen ordainetan, hedabideek berez zuena baino garrantzia handiagoa ematen diote gertaerari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 101. orr.

8 sos-erdi

Holandan florin deritzan txanpona dute; florinak hogei sos balio ditu, edota berrogei sos-erdi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Kanbioa berrogeita hamalautan badago, hiru liberako ezkutuak berrogeita hamalau sos-erdi balioko du; hirurogeitan badago, hirurogei sos-erdi balioko du; zilarra Frantzian urri bada, hiru liberako ezkutuak sos-erdi gehiago balioko du; ugari bada, berriz, sos-erdi gutxiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Hiru liberako nire ezkutuaren truke Holandan dituen berrogeita hamalau sos-erdi ematen didanak berrogeita hamalau sos-erdiko kanbio-letra bat eman beharko dit Holandaren gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme-alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

9 bi sos diru gutxi.

Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.  Elizen arteko biblia   Mk 12,42

Vernonen azken bi sosak gastatu zituen, ogia erosteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Etxetik irten nintzen, poltsikoan bi sos besterik ez nuela, eta errepideko geltokira joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.

Betileak erre beharrean aritu zela Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean, eta ikasteko aprobetxatu zituela sos horiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Holako batean, jendetasunez eta elkartasunez, bi sosen zentzua baduen jendea bera ere "amerikanotzen" da nolazpait...  Herria   2001-09-20

Kalitatezko eta ez kalitatezko liburuak, bi sosen truk metroan edo autobusean irakurtzen eta gero uzten diren liburuak ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz sos (4); aski sos (6); berrogei sos erdi (3); bi sos (14); bost sos zaharrak (3); hamalau sos erdi (6); hirurogei sos erdi (3); sos anitz (3)

sos arrazakeria (24); sos arrazakeria elkarteak (3); sos arrazakeriako kide (3); sos arrazakeriako kideak (7); sos arrazakeriaren arabera (3)

sos balio (5); sos baten truke (3); sos batzuen truke (4); sos batzuk ateratzeko (3); sos biltze (3); sos deia (3); sos deiak (24); sos deiak zerbitzura (3); sos deiekin (3); sos deietako (3); sos deietara (10); sos deietara deitu (3)

sos ederrak (3)

; sos erdi (34); sos erdi balioko (4); sos erdi gutxiago (3); sos erdi kopuru (3); sos erdiko letra (3)

sos gehiago (11); sos gehiagoren (3); sos guti (4); sos gutiago (7); sos gutxi (8); sos gutxi batzuen (4); sos guztiak (7)

sos irabazteko (3); sos iturri (4); sos jaten (5); sos kopuru (4); sos nafarroara deitu (5)

sos ordaintzen (4); sos pizar batzuk (3); sos pizarrak (3); sos poxi bat (11); sos poxi baten (3)

sos utzi (3); sosez sos (3)

zenbat sos (3); zernahi sos (4); zonbat sos (6)

bildutako sosa (3); sosa behar (8); sosa frango (3)

bost sosak (4); sosak behar (4); sosak xahutzen (3)

bi sosean (4)

lau sosen truke (3)

bi sosetako tobera (3)

bi sosetan saltzeko (3); bi sosetan saltzekoa (7); bi sosetan saltzen (3)

dirurik edo sosik (4); ez dut sosik (4); sosik ere ez (3); sosik ez (31); sosik ez omen (3); sosik gabe (22); sosik gabe utzi (3)


sosa iz karbono dioxidoa. ik soda.

Kasu horretan, potasa edo sosa izaten dira katalizatzailerik erabilienak.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.


sosalde iz sos multzoa.

Beraz XIII. mendean, 1271n bereziki, Irauzketako parropia, oraingo Luzaide, Orriari lotu zuten gaitzeko sosalde batean truk Leireko abadiarentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 215. orr.

Zer sosalde pollitaren mentura beraz anitzentzat!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.


sosdun izond/iz adkor diruduna.

Han denak zarete sosdun.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 97. orr.

Leku horretan dabilen jendea biziki gaztea eta denbora berean franko sosduna ere dela.  Herria   2001-04-26

Haien filosofia (sosdun horiek ezagutzen ditut) hauxela formulatzen da [...] "Gu, Frantses azeriak gara".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Gutarteko gero-eta jende gehiagok nahiago dutelarik lur-mutur bat biziki kario saldu sosdun bati, tokiko gazte bati prezio onesta batean utzi baino. Langile sindikatak bereziki gaitzeko hixtuan dabiltza, garapenaren konduko emaitzak denen onetan behar direla partikatu eta ez bakarrik sosdun handien fagoretan.  Herria   2004-07-15

EDF eta holakoak ez dituela [gobernuak] deus gisaz sosdun puxant batzuen esku utziko.  Herria   2002-10-10

Ardurenean, kanpotiar sosdunak etxe zahar erosle.  Herria   2004-07-08


sosegagaitz izond sosegatzen zaila, ia ezin sosegatuzkoa.

Oinpean deus ez duzula konturatzeak sortzen duen larritasun sosegagaitz halako bat sentiturik, etxera itzuli ordez, itsas aldera jo nuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.


sosegatu, sosega, sosegatzen 1 da ad baretu, lasaitu, ematu.

Ninikak askatu zituenean, ohartu zen ez zela deus ere agitu; sosegatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Zarata ez zen berriro hasi, eta poliki-poliki sosegatu egin nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Besoa sorbaldatik pasatu nion ea sosegatzen zen, baina apartatu egin zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 112. orr.

Luisak, zertxobait sosegatu zenean, esan zidan aita Alzheimer gaixotasunak jota zegoela, eta, segur asko, galduta ibiliko zela hor nonbait, etxeratzeko bidea asmatu ezinean-edo.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

Bizi berri ditugun gertaerei pausatzen utzi behar diegu, sosegatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Sosegatu eta lo egin nuen, asko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Sosegatuago zegoen Mathilde.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

Abailduta bazegoen ere, sosegatuago sentitzen zuen bere bihotz-barrua ametsa kontatu zuenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Pentsamendua alderrai nerabilen, batetik bestera ziztu bizian, ezin sosegaturik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

• 2 du ad baretu, lasaitu, ematu.

Gauaren hotzak sosegatu egin zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Euriak sosegatuko nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

Etsipenak sosegatuko zizkidan noski nerbioak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Neskaren urduritasunaz ohartu ez balitz bezain xalo hitz egin zuen Andreasek, naturaltasunez eta sosegua zerion hizketa-moduaz neska ere sosegatu nahirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Bobbi Endicott heldu eta isilik egongo da arnasa sosegatu arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Hura dela beste deusek ez bezala bizitzaren olatu haserreak sosegatzen eta ematzen dituen kosta.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mutil ederra, garaia, polita, liraina, itxura seriokoa, sosegatua eta bizkorra zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 175. orr.

Pertsona gutxi da, baita pentsalari sosegatuenen artean ere, izadiaz gaindikoaren erdi-sineste lauso baina hala ere zirraragarri batek inoiz asaldatu ez duena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Martinen jokatzeko modua, berriz, lasaia eta sosegatua, bere buruaz seguru dagoenarena zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Alferrik espero izango dira Anneren testuan gogoeta sosegatuak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Egungo egoeraren gainean «irakurketa sosegatua» egitea ezinbestekotzat jo zuen Otegik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Bertze irriño bat egin zidan aitak, aitzinekoa baino hagitzez ere sosegatuagoa eta beteagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 66. orr.

Edertasun handiko irudiak, erritmo sosegatuko narrazioa.  Berria - Kultura   2006-03-29

Tramitatzeko epeak malgutzearen alde dago, «eztabaida sosegatua egin dadin».  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztabaida sosegatua egin (3); irakurketa sosegatua (3)


sosegatuki adlag soseguz.

Izan ere, nola egin zezakeen anaiak hain sosegatuki lo, nik hura ikusi nuen bezala ikusi ondoren, Uraitzeko jauntxoaren alabarekin musuka eta hasperenka?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.


sosegu 1 iz baretasuna.

Aitari esker dugu guk etxean jatekoa eta sosegua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 41. orr.

Harrituta zeukan haien soseguak, ez baitzuen larritasunik antzematen haien jokaeran.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

Ikusi zaitut; soseguak ihes egin du nigandik urrun, eta dudazkoa dut zoriona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Dena da sosegu, misterio, dena Jainko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Ez dezala irakurleak nire liburuan sosegurik bilatu, desosegua aurkituko baitu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.

Joan zaio minutu batzuk lehenago zuen sosegua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

Gatazkarik gogorrenetan ere, bere arimako sosegua galtzen ez duen jendaki noble eta zintzoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

Gaua -kaosa- bizi duenak ezin du sosegurik aurkitu Eden lorategi zaharreko eguzkitan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Ni aldi berean sosegurik gabe sentitzen nintzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.

Jakingo balu zerk kentzen dion sosegua!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

Pertsianen zirrituetatik sartzen ziren argi-txirrinta jolastiek halako sosegua ematen zioten gelako erdi ilunpeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Arnasa hartu ezinik egoten zen, erretzeak ematen zion sosegua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.

-Ondo nago, ama, ez kezkatu -saiatu zara sosegu ematen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 250. orr.

Bizkarreko zakuan zeramatzan erremedioak ferekatu zituen, sosegu bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Denboraren pausatze geldiaren beharra du nork bere hildakoekin bakea egiterakoan, oroitzapenaren sosegua iritsiko bada.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Ez gaitezen zorionaz gehiago mintza, utzidazu ordea sosegu doi bat berriz hartzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

Amets egin dut bart, haize-erauntsirik gabeko sosegu gozatsu batez, Brandano monje irlandarrarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Gero estufara hurreratze ezkutuak izaten ziren, beroarekin etxeko sukaldeko intimitate eta sosegu galdua errekuperatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Zinez esan daiteke inoiz ez zutela orain zuten sosegu eta zorion beterik izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Andresek kontu eta sosegu handiz egiten zituen bere lanak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

"Lan lasterra, lan alferra", sosegu onean egonik hobeki deliberatu ahal izanen duzue deliberatu beharreko guztia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Bi ordu sosegu oso-osoan egon zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Hildakoen sosegu bakegabearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sosegu une bat bizi izan nuen. Lilura galtzearen ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat biziko genuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Sosegu, itxaropen eta baikortasun mezua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Zuri zegoen, marmolezkoa balitz bezala, Andres harritu egin zuen sosegu- eta axolagabetasun-itxura batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

4 soseguan adlag

Gauero berritzen den krisi horren ondoren, soseguan hartzen dut lo azkenik, goiza argitzen duen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Eta zu, eguzki berotan, lasai, soseguan... aire garbiz beteta bularra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

Hemendik aitzina, egonean egon nahi nuke, soseguan eta bake handian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Pentsu beltz batek ez hauela bakean ez soseguan uzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 449. orr.

Olivier eskuizkribuaren azken lerroak irakurri ondoren hartu zuen nonbait loak, erabateko soseguan, irribarre imintzio bat aurpegian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.

5 soseguz adlag

Ezereza soseguz igaro nahi nuke, hori besterik ez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.

Soseguz lotaratzen nintzen, ateei morroilorik eman gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Soseguz beteriko isiltasuna baizik ez zen entzuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.

Etxera erretiratu eta testamentua soseguz idazteko eta heriotzari patxadaz itxaroteko erabakia hartu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Soseguz narama, musukatzeari utzi gabe, bere ariketa-koltxoiraino, plastikoaren hoztasuna sentitu dut bizkarrean, baina ez zait ardura, eskertzekoa da, hain nago bero.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Horrela jardun nuen, pixkanaka, poliki eta soseguz bezain nerbioso, urduri eta desasosegaturik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

6 sosegu hartu

Lurrean etzanda, manta gainean jarri eta ahaleginak egin dituzu sosegu hartzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Andrea, har ezazu sosegu, adiskidantzak dizu galdatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Har ezazu haatik sosegu; nire iloba ez dago arriskuan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.

Orduan, zure on eginengatik sosegu harturik, maiteko dut neure bizitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

· Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

Goxatu eta sosegu pixka bat har dezan, baina, aurrean izanda ere, ez zenuke, beharbada, adierazten asmatuko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sosegu bila (3)

lasaitasuna eta sosegua (3); sosegua ematen (4); sosegua eskatu (5)

sosegurik gabe (4); sosegurik gabeko (4)

soseguz aztertu (4)


sosegubako izlag sosegugabea.

martxo-apiril hain sosegubako eta nahas-mahas joerako bi hilabete hauetan  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.


sosegubide iz sosegatzeko bidea.

Bazkalondo etenaren haria Edurneren aldakan berreskuratzea baino sosegubide hoberik ez zitzaidan begitantzen, egun osotara gorriaren ondotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.


sosegugabe izond (adizlagun gisa)

Eta hura urduri eta sosegugabe ikusi nuelako edo bihozkada bat izan nuelako edo nik al dakit zergatik, kontua duk ezen mihiak labain egin zidala: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Bertze zerbaitek zuen ama urduri eta sosegugabe, halako suertez, non ohi ez bezala ihardetsi baitzion aitari: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.


soslai (181 agerraldi, 59 liburu eta 44 artikulutan) 1 iz aurpegiaren edo gorputzaren irudia alboetako batera begiraturik. ik profil.

Argazkia atera zioten Koldori: aurrez aurre lehenbizi eta soslaia gero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Paisajeari baino gehiago Taniari begiratu nion, nire aurrean eseria, batzuetan soslaiez, bestetan aurrez aurre.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.

Aitzinean ditudan harkaitzetarik batek gizakiaren soslaia dauka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Irudiaren soslaia lausotzea ekarriko luke horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Ongi erreparatzen badiozu, fragata baten soslaia ikusiko duzu ate zatar honen burdinan ere, pintura beltzak guztiz estaltzea lortzen ez duen irudia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.

Zeru garbian elizen eta etxeen soslaiak marrazten ziren.Uhartearen eta Igeldo mendiaren soslaiek bat egiten duten punturaino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Koldo atxilotu zutenean ez zioten bere ezkerreko soslaiari argazkirik atera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan, soslai bat ikusi uste izan zuen, enbarkaderora beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Ez nekien zer egin; soslaiez nekusan ohe ertzean eserita, oinutsik eta berokirik gabe jada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Soslaiez jarri eta bere konkorraren bihurgunea Askatasun Anderearen koroaren angeluarekin gero eta baterago zetorrela ikusteko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

2 (izenondoekin)

Aurpegi luze haren soslai zorrotza nigana itzuli zen beste behin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

Orduan, mistoaren argiak dardara egin eta Joxeren soslai gorritua erakutsi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Hi soslai hits bat baino ez hintzen, ihesari emana, nire beste oroitzapenen antzera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Eskuan zeraman kandelak haren soslai luzanga marraztu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Hodeiertzerainoko erdi bidean, hiriaren soslai urdinxka ageri zen jada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Eskuin aldera joaz, Balda-Matheu kasinoko soslai berezia eta arbelezko bere teilatu desberdina nabarmentzen ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Ospitalearen soslai eskerga eta ilunak beldur ematen zuen.  Berria - Kultura   2006-02-02

Gauzek euren soslai lausoak aldatu egiten dituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Haren soslai lausoa etengabe mugitzen da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 56. orr.

Haratago, ia soslai beltz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

3 irud/hed

Eraso egin zaien kazetarien soslaia honakoa da: hiri handietan egiten du lan eta egunkari sentsazionalista berri horietako batentzat.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Hizlariaren soslai laburra ere egin zuen Torrealdaik.  Berria - Harian   2005-12-01

Erasotzaileen eta biktimen soslai jakinen bat badago?  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Aurrerantzean politiko idealaren soslai estandarrari erantsi beharreko ezaugarriak izango direla ulertu beharko dugu.  Berria - Mundua   2004-10-23

Irungo taldea ondo ezagutzen zuen norbait nahi zuten, eta helburua bete dute, Ruizek soslai hori ondo betetzen baitu.  Berria - Kirola   2004-03-02

Enriqueta Benitori elkarrizketa, eta soslaian, berriro: "txikia eta alua".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen, Agustinen bihotzak irriki zuenaren soslaia besterik ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soslaietan egon ohi dira bildurik gehienetan, soslai marraren noranzkoa biziro aldatzen den lekuetan batez ere. halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina hizkuntza soslaiak direla eta, eraman dugun politikarekin, kezkaz bete ditugu administrazioko langileak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.

Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko modu bat izendatzeko proposatu zuten pertzepzioaren psikologoek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Karikaturak eginez, Solomon jaunaren tukan soslaiarena eta telefono kabinaren ondoan txistu joka zegoen morroi mozkotearena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.

Galdera aintzakotzat hartuz, dudarik gabe, hura gainditu beharreko eragozpen bat izango zela, eta inteligentzia soslai hori rebajatzen saiatuko zirela erantzun zion, gutxi asko.  Berria - Mundua   2004-10-23

• 6 adlag alboka, saiheska.

Bere buruari soslai begiratu eta belarri gaineko ile-orratz bat berregokitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Soslai ikusten dute, behean, berrogeita hamar bat metrora.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 47. orr.


soslaitu izond soslaiez jarria.

Harria gora jaso zuenean, esferaren bihotzean sugar bat pizten zela iruditu zitzaien; eta Seneskalaren aurpegi argalak, zohardura gorrixka hark argiturik, harri gogorrean landutakoa zirudien, soslaitua eta itzal beltzekoa: noble, arranditsua eta ikaragarria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 157. orr.


sospetxa iz susmo, errezeloa, goganbeharra. ik aieru.

Amak zerbaiten susmoa eta sospetxa zuen, bertzalde, eta hargatik debekatzen zion Maddaleni osaba Joanikoten dorretxerat joaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 317. orr.

"gezur" horren beraren sospetxa pean da Tony Blair ere, David Kelly haren jakintsunak bere burua hil zuenetik hunat.  Herria   2003-08-07

Honek guztiak, azken 11 negutatik, 7 gutxi gorabehera belaxkagoak ikusita, ez zaitu izutzen, edo, gutxienez, errezelo eta sospetxatan sartzen...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.


sospetxatu, sospetxa(tu), sospetxatzen du ad susmatu, susmoa hartu, goganbehartu.

Aldi berean, sospetxatzen nuen balitekeela halako emakumerik ez izatea eta, oraingoan ere mutiko gazteek egiten duten bezala, mirakulu baten zain nengoen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 86. orr.

Inoiz ez nuen ordu arte sospetxatu emakume bakar batek zenbat gasta dezakeen, betiere behar-beharrezkoena soilik erosten duen ustean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.

Joan den astean lege berezi bat bozkatu dute zenaturrek, eta haren arabera norbaitek auzitegian sospetxa dezazke jujeak eta beraz bazterraraz.  Herria   2002-08-08


sospresa ik sorpresa.

sosten 1 iz bularretakoa.

Ordutik, ia hilero erosten dut kulero eta sosten berriren bat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Sostena ere askatu zion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Bularrak sosten beltzaren kanpotik jarriak dituzu, jori abailduz errealitatera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Ispiluaren aurrean jartzen nintzen eta sosten eta kulero haiek jantzita zer-nolako irudia neukan begiratzea gustatzen zitzaidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 25. orr.

2 pl

Etxera sartu orduko jertsea atera dio Asierrek Itxasori, blusa eta sostenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.

Agurearen esku dardartiak emakumeari sostenak askatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 117. orr.

Neskak gizonen gainean hanka zabalik eserita, kuleroak eta sostenak gizonaren buru gainean jartzen dituztela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.


sostengaezin izond ezin sostengatuzkoa, ezin eutsizkoa. ik jasanezin.

Aristidek bere bigarren agintaldiko hiru urteak bete zituenerako egoera sostengaezina zen, eta oposizio zibila gero eta indartsuagoa.  Berria - Harian   2005-03-01

Washingtonen politika sostengaezina dela eta nazioarteko komunitateak ia aho batez politika hori salatzen duela agerian gelditu da.  Berria - Mundua   2004-10-29


sostengarri izond ingurumenaren ikuspegitik bideragarria dena. ik iraunkor.

Hori guztia, «garapen sostengarria» hitzaren azpian ezkutatuta egitea ere leporatu zien.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Ikasleen eskubideak ez daude salgai zioen Ikasle Abertzaleak taldearenak; Europa hau ez da sostengarria elkarte ekologistenak.  Berria - Harian   2005-02-13


sostengarritasun iz jasangarritasuna.

Sostengarritasun afektiboa goiburuko hitzaldiaren abiapuntua izan zen ideia hori.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28


sostengatu (597 agerraldi, 38 liburu eta 442 artikulutan; orobat sustengatu 221 agerraldi, 17 liburu eta 156 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sostengatu agertzen da), sostenga, sostengatzen 1 du ad norbaiti edo zerbaiti halako egoeran eutsi edo halako jokaeran bermatu.

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Washingtonek Hussein sostengatu zuela ondo aski gogoratzen dute.  Berria - Mundua   2004-04-29

Catherine Bidartek gain gainetik eskertzen ditu, auziek iraun duten lau urte luzetan sostengatu duten guziak.  Herria   2005-01-20

-Uste duzu Estatu Batuek Espainiako erregimena sostengatuko dutela?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Greziako aginte militarrak Makariosen kontrako kolpea sostengatu zuen.  Berria - Mundua   2004-02-11

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren, eta elkar sostengatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Indartsuena da ahulena defendatu eta sostengatu behar duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Hortxe zeuden, xingola papoan, frantsesez oihukatzen herritar guzien eginbidea zela aberriaren sostengatzea eta haren etsaien salatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Lehen artikuluetariko batek erlijio nagusiari eutsi behar zitzaiola esaten zuen beti, tronua sostengatzeko oinarri politikorik onena zelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Eusko Armada itsuki sostengatzen zuen prentsa abertzalea, iparralde zalea nahiz hegoalde zalea, populazio populaturen manipulazioa salatzen hauteman zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

Izan ere, Kreatzailearen ahalmena eta Guztiahaldunaren eta oro sostengatzen duenaren dohaina da sorkari guztien existentziaren iturburua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 287. orr.

2 gauza materialez mintzatuz, erori edo kordoka ez dadin eutsi edo heldu.

Bukowskiren liburuari eusten diozu, esku biekin, belaun gainean sostengatuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

Harengan sostengatu eta ez da eroriko, hari atxiki eta ez du huts egingo.  Elizen arteko biblia   Si 15,4

Dutxako errezela sostengatzen duen ziria atera egiten da bere zulotik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Nor naizen ere ez dakit, non nagoen, zergatik sostengatzen nauten zangoek, nork agindu dituen nire ahotik irtendako hitzak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Argia alboetako nabeetan lerrokaturiko leiho sakonetatik sartzen zen, sabaia sostengatzen zuten zutabe-lerroen beste aldetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Buruz behera jarriko da anaia esku bien gainean eta oinez ibiliko da nik sostengatzen dudan oholaren luzera osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Luze eta mehe samarrak dira zelula hartzaileak, baina beste zelula handiago batzuek inguraturik eta sostengaturik dago bakoitza; badirudi funtzio babesgarria besterik ez dutela zelula handiago horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Arima arrazoiduna sustantzia bat da, berez sostengatzen dena, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezerezetik kreatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerra sostengatu (3); gobernua sostengatu (3); hautagaitza sostengatu (5); jarrera sostengatu (3); proposamena sostengatu (3)

erreforma sostengatuko (3); testua sostengatuko (4)

matxinoak sostengatzea (3); sostengatzea leporatu (8)

sostengatzeko eskatu (4); sostengatzeko prest (3)

erabat sostengatzen (3); eusko jaurlaritza sostengatzen (9); gobernua sostengatzen (7); gobernua sostengatzen duten (5); plana sostengatzen (3); presidentea sostengatzen (5); presidentea sostengatzen duten (3); prozesua sostengatzen (3)

sostengatzen duten alderdiek (5); sostengatzen duten alderdien (3); sostengatzen duten talde (6)


sostengatzaile (orobat sustengatzaile eta sustengatzale g.er.) iz sostengatzen duen pertsona.

Askatasunaren zer hori ongi zen, eta bera horren sostengatzaileetarik zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Salatzaileen sostengatzaileek esan zutenez, «ebazpenak gizarte demokratiko batean halakorik ez gertatzeko balio izatea» espero dute.  Berria - Mundua   2004-11-04

PDSren sostengatzaileak kapitalismoaren aurka dauden ekialdeko alemaniarrak dira.  Berria - Harian   2005-09-02

Ohituren eta bizimodu tradizionalen sostengatzaile diren indiarrak.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Sostengatzaile ororentzat besta eguna eginen dute Ainhize-Monjolosen.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sostengatzaile sutsua (3)


sostengu (1274 agerraldi, 57 liburu eta 845 artikulutan; orobat sustengu 530 agerraldi, 16 liburu eta 381 artikulutan, eta sustengo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sostengu agertzen da) 1 iz euskarria.

Maite du arranoak bere bakardadea, haizearen sostengu eta bulkada laguntzailea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

'Aldeko axolagabezia' da sistemaren sostengua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Ez dugu asmatu antolaketa politiko bat euskal kultura hartzen duen eremu osoari erantzungo diona, eta haren sostengua izango dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.

Justizia eta epaiketa zure tronuaren sostengua dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 180. orr.

Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu.  Elizen arteko biblia   Is 9,6

Bere saio etimologiko burugabeek ere isilunearen estetikan dute sostengu, hizkuntzatik kanpo, alegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Ezin liteke esan, beraz, haien ustez, akzidente bat beste baten sostengua denik, ez eta berau substantziak sostengatua denik ere; aitzitik, akzidente guztiek, aldi eta maila berean, substantzia bera dute sostengu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.

Anaiaren bizitzak gurutzearen misterioa baitu sostengu eta berme.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Elkarriren proposamenak sostengu handia lortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Neurriak sostengu zabala du herritarren artean, baina kezka ere eragin du.  Berria - Mundua   2006-05-03

Musika sortzeko eta ekoizteko sostengu publikoa eta diru laguntzak areagotu.  Berria - Kultura   2004-10-29

2 laguntza.

Hori gertatzen balitz, erretore bakoitzak beharko omen zuen fededunen sostengua eskatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Haren sostenguarekin, Henrikek tropa handia altxarazi zuen bortuz haraindiko bere jabegoetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Bazuten Ingalaterrako erreginaren eta printze alemaniarren sostengua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Tokian tokiko ezaugarriak, erritmoa eta herriaren sostengua kontuan hartuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.

Biziaren une erabakigarrietan -dolu nahiz bozkario- elkarri eskaini genion sostengu eta laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Joanes joan zelarik, lagun eta seme-alaben sostengua bazeukan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Luzaz, Marcosek jaso zuen Estatu Batuen sostengu osoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 190. orr.

Seaskaren sostenguzko atorra bat baizik ez genuen saltzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Haurrak erabiltzen dituzten talde paramilitarrei sostengua eman diete agintariek.  Berria - Gaiak   2004-11-18

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Etxe Zuriak, beraz, oposizioari orain arte emandako sostengu baldintzagabea erretiratu dio.  Berria - Mundua   2004-08-19

3 aipatzen dena sostengatzen duen persona edo kidekoa.

Diru asko irabazten zuen, eta familiaren sostengu bilakatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Emakume gazteek nagusiek haina behar dute norbaiten sostengua, konfiantza emango dion elementu estrinsekoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 218. orr.

-Etxeko harroina eta etxeko sostengua izanen haiz biharko egunean, Mattin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.

Emakumeak bere burua eskaintzen du, batzuetan ahularen sari, besteetan indartsuaren sostengu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 59. orr.

· Eta horiekin guztiekin batean, beste horrelako zenbait, sostengu eta mezenas zeukatela Frantzizko Nafarroakoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egunkari batean irakurri du "Demoak" eta "Askatasuna" euskal presoen sostengu elkarteak erakus mahai batzuk zituztela arratsalde parteko ekitaldiaren kari.  Herria   2005-03-17

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako mila lagunek osatzen duten sostengu komitea aurkeztu zuen atzo Herritarren Zerrendak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Uztaritzeko sostengu batzordeak antolaturik.  Herria   2003-06-12

Jende ugari bildu da Bidarten aldeko sostengu taldea osatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Egunkari batean irakurri du "Demoak" eta "Askatasuna" euskal presoen sostengu elkarteak erakus mahai batzuk zituztela arratsalde parteko ekitaldiaren kari.  Herria   2005-03-17

Bien [Bush eta Blair-en] sostengu maila inoizko txikiena denean euren estrategia defendatzeko politikari eutsi diote.  Berria - Mundua   2006-03-22

Sasoian dagoenak, berriz, badaki ezerk ezin duela elkartu izaki bereizi horrekin, salbu eta sostengu-lanak, makuluarena ongi egiteak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 92. orr.

Sostengu mugimendu handia sortu da zure baldintzapeko askatasun galdegitearen inguruan, Ipar Euskal Herrian bereziki.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

5 sostengu eman ik sostengatu.

Zeren gurpilak estaltzen zituen lurra eta beheko plataforma makurtuari sostengu ematen ziona bera baitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Praktikari sostengu emateko balioko duen basamentu intelektualaren ideia hori indartu egiten da sarreraren ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Milaka lagun biltzen dira senideei sostengu ematera.  Berria - Harian   2005-09-28

Gazteluko gizonen bertze eginbide bat zen erresumako zerga-biltzaileari sostengu ematea, beren arkabuzen aho konbentzigarrien bertutez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Hebrongo kolono hauei sostengu ematera azken egunetan joan ziren 150 judu estremistek alde egin zutela.  Berria - Mundua   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko sostengu (9); bere sostengu (9); bere sostengu maila (3); bere sostengu osoa (3); duen sostengu (3); gure sostengu (3); herritarren sostengu (6); inoizko sostengu maila (7); nahikoa sostengu (3)

sostengu bakarra (3); sostengu bila (6)

sostengu ekonomikoa (4); sostengu emateko (3); sostengu eske (3); sostengu gehiago (6); sostengu handia (14); sostengu handiagoa (9)

sostengu irmoa (3); sostengu komitea (4); sostengu komiteak (6); sostengu komitearen (3); sostengu komiteko (4); sostengu maila (17); sostengu maila baxuena (3); sostengu nahikoa (6); sostengu nahikorik (3)

sostengu osoa (19); sostengu politikoa (3); sostengu publikoa (5); sostengu talde (8); sostengu talde bat (4); sostengu taldea (4); sostengu taldeak (7); sostengu taldearen (3); sostengu taldeko (5); sostengu txikia (3)

sostengu zabala (27); sostengu zabala du (4); sostengu zabala jaso (7); sostengu zabalagoa (8); sostengu zabalagoa du (3); sostengu zabalarekin (3); sostengu zabalena (4)

abertzaleen sostengua (3); aeben sostengua (3); alderdien sostengua (8); alderdien sostengua izan (3); arabiarren sostengua (3); armadaren sostengua (3); baldintzarik gabeko sostengua (4); batasunaren sostengua (4); bere sostengua (9); bere sostengua erakutsi (3); beren sostengua (6); diru sostengua (3)

elkartasuna eta sostengua (3); emandako sostengua (6); emaniko sostengua (3); erabateko sostengua (8); erabateko sostengua eman (3); errusiaren sostengua (3); estatu batuen sostengua (3); euren sostengua (8); gehiengoaren sostengua (6); gizartearen sostengua (4); gobernuaren sostengua (4); gure sostengua (4); hainbat alderdiren sostengua (3); herrialde arabiarren sostengua (3); herriaren sostengua (5); herritarren sostengua (15); herritarren sostengua jaso (3)

jasotako sostengua (5); kolonoei sostengua ematera (4); komunitatearen sostengua (6); lagunen sostengua (3); legebiltzarraren sostengua (4); nazioartearen sostengua (4); nazioarteko komunitatearen sostengua (6); nazioarteko sostengua (6); ppren sostengua (4)

sostengua adierazi (31); sostengua adierazi dio (5); sostengua adierazteko (11); sostengua adieraztera (3); sostengua agertu (26); sostengua agertu diote (5); sostengua agertu zion (7); sostengua agertuko (3); sostengua behar (14); sostengua behar dugu (4); sostengua beharko (8); sostengua berretsi (6); sostengua dauka (3); sostengua du (20)

sostengua ekarri (3); sostengua eman (65); sostengua eman zioten (10); sostengua emango (14); sostengua emango diotela (3); sostengua ematea (15); sostengua emateko (17); sostengua emateko prest (3); sostengua ematen (21); sostengua ematen diote (3); sostengua ematera (13); sostengua ematera joan (3); sostengua ematera joandako (3); sostengua erakutsi (6); sostengua eskaini (7); sostengua eskatu (10); sostengua eskertu (6); sostengua eskertu zuen (4); sostengua galdu (6); sostengua galdu dute (3); sostengua galtzen (4)

sostengua izan (18); sostengua izan zuen (4); sostengua izanen (3); sostengua izango (14); sostengua izango du (5); sostengua jaso (45); sostengua jaso zuen (16); sostengua jasoko (7); sostengua jasoko du (3); sostengua jasotzea (3); sostengua jasotzeko (7); sostengua jasotzen (3); sostengua kendu (4); sostengua lortu (12); sostengua lortu zuen (3); sostengua lortzea (4); sostengua lortzeko (9)

testuari sostengua eman (5); washingtonen sostengua (4); zer nolako sostengua (5)

psoeren sostenguarekin (3)

herriaren sostenguari esker (3); sostenguari esker (10)

sostenguaz gain (4)

sostengurik gabe (8)


sostenido iz diesea.

Atzapar handiak zituen goiko sostenidoak-eta jotzeko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 43. orr.

Sakabik tonu zailetan, sostenidoetan-eta jotzen duenean, ez du urruti txistularien eskola.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.


sostenitu iz diesea.

Lehenengoa Fa sostenitu minoreko Laukotea izan zen, eta, ondoren, beste laukote bat idatzi zuen, La minorean, pianoaren laguntzaz jotzeko.  Berria - Kultura   2004-04-15

Antzeko bidetik joan zen Sismal xirularako soloa [...] do sostenituaren gainean irudiak egin eta gero.  Berria - Kultura   2004-04-01


sotabento iz haizebetea.

Eta beste aldea, haizea jasotzen zuen aldea, sotabentoa edo haizebea deitzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.


sotal ik zotal.

sotamano 1 iz pilota-jokoan, pilotak botea egin baino lehen jotzea, eskua ukondoaren azpitik edukiz.

Sakeari bolea, gantxoari sotamanoa, boleari dejada eta sotamanori gantxoa.  Berria - Kirola   2006-03-21

Lehen tantoetan sotamanoa erabili zuen, eta Peña lekutik atera zuen (7-3).  Berria - Kirola   2006-05-07

Errebotean sarturiko sotamanoak berandu iritsi baziren ere, Asierrek ere txaloak entzuteko aukera eduki zuen.  Berria - Kirola   2006-02-26

Bi pilotariak ondo aritu ziren piloteoan, beldur gabe sotamanoa bilatuz.  Berria - Kirola   2006-04-16

Gonzalez ondo defenditu zen ezker bolearekin eta sotamanoarekin, eta eskuinarekin ere txukun aritu zen.  Berria - Kirola   2004-09-26

2 sotamanoz adlag pilota, botea egin baino lehen joaz.

Biak ondo aritu ziren kantxa erdian, boleaz zein sotamanoz.  Berria - Kirola   2006-04-11

Sotamanoz errestatuz tantoak luzatu zituen, eta defentsan txukun jardun zen.  Berria - Kirola   2006-05-02

Sotamanoz ongi moldatzen da, bi paretakoa ongi ezkutatzen du.  Berria - Kirola   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boleaz zein sotamanoz (3)


sotamanoka adlag sotamanoz.

Errestoak sotamanoka, gantxoak zazpi koadrotik, aurretik oso gutxitan ikusitakoak harekin ikusten ditugu frontoian, baina Aimar Olaizola du gaur kontrario.  Berria - Harian   2005-06-05


sotana 1 iz apaizen soineko luzea, aurrean botoiak dituena.

Sotana soinean nenbilen aspaldidanik, 18 urteak bete aitzin hartua bainuen zaia beltza, Uztaritzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

Ordurako, 1980an alegia, laurogei urtetik gorako apaiz xaharrek baizik ez zuten sotana erabiltzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 74. orr.

Pinguinoak La Salleko fraideak ziren, halaxe deitzen genien beren janzkeragatik, sotana beltza eta babero zuria eramaten zutelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Gizon luzea eta meharra zen don Estebe, gorputza sotana batez estaltzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 37. orr.

Sotana jantzi omen du berriro Don Manuelek, horretara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Hala esan zuen abadeak, sotanaren goiko botoiak askatzen zituen artean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Jainkoaren zerbitzaria Maddirengana zanpa-zanpa zetorren, sotanaren hegalak harrotuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Ziztu bizian zebilen, sotana sabeleraino altxatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 281. orr.

Batetik bestera [...] apaiza dabil, baldartu samarra, sotana gerrian lotu eta galtzak agerian dituela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Apez bat sotanarekin pilotan ikustea etzen mirakulu bat.  Herria   2001-07-19

Meza ondoren itxaron dio eliz atarian, apaiza, ohiko sotana eta teja jantzi, eta esku batean bastoia eta bestean brebiarioa duela kanporatu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino, eta orain "festa bai, borroka ere bai!" egiten digute aldarri.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Alferrik eta barne-minez gogoratu zituen argizari piztuak, sotanaz jantzitako popea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

2 (izenondoekin)

Harrezkero ez nituen berriro ikusi begien aurrean Don Frantziskoren sotana koipetsua eta begitarte zurbil, hilkara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena, eta gainetik supeliza xuria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Sotana aski handia zukeen entziklopedien karreatzeko ere, baina sotanaren azpian ez zuen kontrabandarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

3 irud/hed apaiza.

Orain sotanei gorroto zien, eta Zuzenbide ikasketak utzi berriak zituen "erreakzionarioak" zirelakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Eta behin abade-sotanak josita sareari, zertan ez pilotarien erremintak ere josi?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sotana beltz (3); sotana beltza (5); sotana eta guzti (3); sotana harrika (5); sotana soinean (3)

sotanaren azpian (4)


sotanadun izond/iz sotana jazten duena.

Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.

Argazkiari kasu egitera, 80 urteen iraulieran ibiliko zen buru-soil sotanaduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Ondo ezagutzen zuten Apaizaren ospea, bazekiten zenbait jeneral karlistarekin etsaitu zela, eta buruzagi sotanadunaren jendea inguru haietatik zebilen artean arriskutsua zela zaldiak Berara edo Lesakara eramatea erabaki zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Sotanadun nahiz galtzadun, gure buru eskuarki hutsetan jakituria pixka bat sartzera ahalegintzen zirenen zerrenda agortuta, ikaskideak gertatu ziren nire abilezia nolabaitekoaren jomuga.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Gure lagun ñarroaren seriotasunetik eta ikasteko zaletasunetik zerbait kutsatuko zitzaiolako mentura zuen, nonbait, sotanadun argi-iturriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.


sotanazale izond adkor sotanaren zalea dena.

Izan ere, hain zen sotanazale, non, bisitaren bat egin behar zuen bakoitzean, ez baitzuen sotana zahar zikina kentzen, zaharraren gainean sotana berria janzten baizik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 37. orr.


sotaniko izond adkor cf sonata.

'Ez dugu anhidrido sotaniko gehiago agoantatu behar!' esan zuen Inazitok, bera ere oso beldurtuta zegoen arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.


sotiko izond astronomia-zikloez mintzatzuz, egiptoar urteko lehen egunean Eguzkia eta Sirio izarra berriro batera ateratzen diren arteko denbora bitartea adierazten duena.

Eguzkiaren eta "izar finkoetako" bakar baten itxurazko mugimenduen arteko kointzidentzia errepikatuen neurri komun txikienak 1.460 urteko "ziklo sotiko" egipziakoa sortu zuen, eta eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten ziklo komun errepikatuak 432.000 urteko Magnus Annus babilonikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Ziklo sotiko berria hasten zen orduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.


sotil (orobat sutil g.er.) 1 izond trebea, amarrutsua; bereziki, gehienek bereizten eta atzematen ez dituzten ņabardurez edo aldeez ohartzen trebea dena. ik subtil. (pertsonez mintzatuz)

Cassie iragarle sotilak orduan erran ziona ez zuen Maddik sekula ahantziko: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

.ŦOso barre-eragile sotilaŧ da Auster, Mujika Iraolaren ustez.  Berria - Kultura   2006-03-15

Moličre-ren L'École des femmes antzerkiko pertsonaia sotila da Ines.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Sotila Artola, zuri min ematen ahal zizuna isilduz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 124. orr.

Xaltokako herren-pausoa zuen, Lakatos lagunak bezalatsukoa baina ez hain sotila eta dotorea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Erriflearen puntarekin hautsa nola-nahika zapaltzen zuen, suge sotil higikorra aldi oroz huts eginez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

2 (gauzez mintzatuz, ekintza eta kidekoetan)

Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Mugitze sotilak sentimena ferekatzen du, arimari, ordea, atsegin zaio gorputz sentimenaren bidez mugimenduan hautemandako adierazpen dotorea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Hori ez dago argitzerik, espekulazio sotilaz ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Dardaratze sotil hura ere nabaritu zizun gorputzean Joaquinek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.

[Pistola] emakumearen eskuetan zerbait oso bestelakoa iruditzen baitzaigu, antzezpen sotil edo gezurrezko zerbait, jostailu bat, azken finean, are gehiago emakumea liraina edo ederra denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Eman zitzaion azkenik erantzun teoriko bat dilema horri; erantzun sotil eta maltzurra, zinez, hark zioenez, hain zuzen, ez baitago kontraesanik irudikapenezko pinturaren bi eskakizun horien artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 216. orr.

Irribarre sotil batek zeharkatu zituen bien ezpain-txokoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Ez zen [...] salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik, gehiago ironiaren edo sarkasmoaren bidetik zihoana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

[Analisi-metodoa] egunean-egunean berrikuskatzen zen, findu zitekeen, gure xedeetara egokitu, arrazoimena, frogak eta hutsegiteak konbinatzen zituen joko sotil batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Mekanismo orokorraren aurka beharrezkotasun objektiboa eta subjektiboaren arteko bereizkuntza sotil baina baliogabea eginez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Hiztegiaz beste hontarzünik badü Etxahunen eüskarak: erranaldi sotil edo azkar ederrak, hizkuntzaren plegü hoberenetan.  Herria   2005-05-26

Ideologia eta pentsaera konkretua inposatzeko nahiak eragindako indarkeria sutilak zein nabariak, mundu ezberdinak sortu ditu.  Berria - Harian   2006-03-26

3 (gauzez mintzatuz, bestelakoetan)

Gauza bakar bat eskatzen diot nik liburuari, oinarrizko gauza sotil bat: bizitza ulertzen laguntzea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Izan ere, askoz sotilagoa zen kontua: ez zegoen preso, baina ezin zuen alde egin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Auzi oso sotila eta guztiz iluna izango da hau, harik eta argi froga dadin arte errealitatea pentsatzen dugun modukoa ote den ala ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 303. orr.

Arrazoia, noski -xehetasun baldarrenetik sotilen direnetaraino- leku jakin bakoitzeko ideologia nagusian bilatu behar da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Hiru oztopo horiek gora-behera, Menard-en Kixote zatikakoa Cervantes-ena baino sutilagoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Gai sotil horiek, ia ulertezinak adimenarentzat, ezin litezke adieraz ohiko mintzairaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Al Jabr eta al Muqabala kalkulatzeko ondu dut kalkuluaren alderdi sotil eta loriatsua lantzen duen liburu labur hau.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Betiko debekatuko zion ezkontza bere buruari, modu sotil eta gupidagabe batean, hots, esposatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga desberdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun paregabeagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Animalia ņimiņoen gorputz atalen egitura sotil eta miresgarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Ez da gauza erraza, hain baitira sotilak, ia atzeman ezinak, sentsazio horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

Objektuei eta harremanei so egiten die, eta obra sotil, dotore eta sentsualak sortzeko abilezia du.  Berria - Kultura   2004-01-29

Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

4 (adizlagun gisa) ik sotilki.

Beste neska-mutilen artean ba omen zen batetik bestera arin, sotil, etengabe aldatuz igarotzen zen zerbait: esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Edonor izan daitekeela hiltzaile erakusten du filmak, eta, sotil, Poliziaren gaitasun falta agerian uzten.  Berria - Kultura   2004-09-25

Zeuk asmatu, jarraitu zuen sotil, nola idazten dudan nik Sots hitza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.

5 pisugabea, xehea. ik mehe 6.

Leku horietan inon urik sortzen bada, aireak desegin eta zerurantz eramaten ditu uraren elementurik arin, sotil eta osasungarrienak, lautadetako iturrietan ez utziz parterik astun, gogor eta zaporerik txarrenekoak baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Sabai gangatuak luzitu direnean, haien azpian erlaitzak jarri behar dira, eta komeni da ahalik eta finen eta sotilen egitea; handiak egiten badira, bestela, pisuarekin erori egiten baitira ezin direlako eutsi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Biolin talde baten allegro-a sortu zen berehala, iluna zen allegro mehe sotil bat, pentagrama ikusezinaren geografia guztia zehatz zeharkatuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

Mareak behera egindakoan, zetazkoa dirudien oihal sotil batek estaltzen du lokaztia, aparrak garagardoa bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Bezperan baino takoi altuagoak zekartzan eta soineko beltz sotil eta arin bat besterik ez soinean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Bere ondoren joateko agindu zigun, keinu sotil batez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Harreman sotila dute elkarrekin, ia primitiboa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

keinu sotil (3)

era sotilean (4)


sotildu, sotil(du), sotiltzen 1 da/du ad sotil bihurtu.

"Nondik gatoz?" galdera zaharraren aurrean, pentsamendu zientifikoak aldi berean sotildu eta konplikatu egin du erantzuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 31. orr.

2 arindu.

Lehenengo, begiarentzat dira osasungarriak, zeren eta landareen eraginez airea sotildu eta arindu egiten baita, eta mugimendua dela bitarteko, gorputzaren barruan sartzen joaten da  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.


sotilezia (orobat sutilezia) iz sotiltasuna. ik subtilezia.

Soiltasuna eta sotilezia dira egile honen tresna nagusiak: ipuinak biluzik daude, ez zaigu asko kontatzen, baina izugarrizko indarra, eta, beraz, garrantzia dute xehetasunek.  Berria - Kultura   2004-03-24

Mugimenduak eta ideiak sutilezia handiarekin elkartuko dira obran zehar.  Berria - Kultura   2004-05-13


sotilkeria iz sotiltasuna gaitzegarria.

Niri iruditzen zitzaidan hartaraz gero egoki zatekeela landarearen konposizioan fosforoa zein eratan sartzen zen finkatzea, eta fosforodun gaia bakartzen saiatzea, baina Commendatoreak, Basileara deiturik, adierazi zidan ez zegoela betarik halako sotilkerietarako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.


sotilki (orobat sutilki g.er.) adlag era sotilean.

Sotilki galdetu zionean, alabak zuzenean aitortu zuen ezbairik gabe.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 66. orr.

Besteak zekienaz sotilki jabetu nahian ekin zioten solasari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Sotilki jokatzeko paradarik ez gerlan, haatik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 26. orr.

Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak ziren, eta denak (benetako beltza izan ezik) aldatu egiten ziren, nabarmen nahiz sotilki, argi-iturriaren uhin-luzeraren arabera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Langintza, hala ere, sotilki iruzurlea; alegia, ez denaren kolore eta itxura emanez, azpian dagoena gordetzeko xedea duen arte oro bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

Eta gorputz amaituetan sartzea ere ezinezkoa da; ezingo bailukete haiekin sutilki bat egin, ez sentikidetasunez elkar ukitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Beste batzuk, berriz, sotilkiago, hutsaren eta garbi-distira zorrotz-zorrotzaren bitartez aitorrarazten dute beren nagusigoa: hala egiten omen zuen Mussolinik Venezia Jauregian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.


sotiltasun 1 iz sotila denaren nolakotasuna. ik subtilezia.

Eztabaidako gauzaren sotiltasuna eta iluntasuna bera, eta hura sakonki hautemateko zailtasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Menperatzaileen armarik eraginkorrena sotiltasuna da, zehaztasuna, eta neurria.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Izen bereziak eta abstraktuak bereizten dituen edozein gramatikak badu sotiltasun nahikoa (94i, iii) perpausen eta (95i, iii) perpausen artean dagoen aldea itxuratzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.

Amak lehenik eta behin sotiltasun handiko emakumea izan behar duela iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.

Sotiltasun dotore eta erasokorraren atzean grinak bizitzeko gogoa ezkutatzen ditek, eguzkitan kiskaltzen diren diren harrien atzean sugeak ezkutatzen diren bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Petersburgeko dama askoren antzera, ohi ez bezalako sotiltasun eta moduzkotasunez mintzatzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Arcanden harribitxiak erromantizismoa, drama nahiz ironia iluna ere sotiltasun handiz uztartzen baititu.  Berria - Kultura   2004-03-02

Teologo bezala erabiltzen zituzten metodoek tankera filosofikoa gordetzen zutela, argudioen beharrezkotasuna zainduz, eta horren aurretik analisi kontzeptuala sotiltasun handiz landuz logikaren laguntzarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

1819ko Paris, filusen eta petzeroen biltzar hura, diruzalekeriazko lupetza hura, sotiltasun gomutagarriz margotzen digu, eta zenbait alegia historiko eskaintzen dizkigu aldi berean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Lanen musikaltasuna, pintzelkadaren sotiltasuna eta aberastasun kromatikoa.  Berria - Kultura   2004-10-14

Haren sotiltasun eta naturaltasuna, haren idazte-perfekzioa ala haren giza barrenaren ezagutza.  Berria - Kultura   2004-07-15

Lanen musikaltasuna, pintzelkadaren sotiltasuna eta aberastasun kromatikoa.  Berria - Kultura   2004-10-14

2 pisugabetasuna, mehetasuna.

Nahiz eta euren gorputzen sotiltasunaren eraginez eta euren zentzumen zorrotzei esker guk ezagutzen ez ditugun jatorrizko arrazoi ezkutu horiek ezagutzen dituzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Zeruaren sotiltasun hori dela-eta, hegoaldeko herriak beroaren eraginez askoz ere zorrotzagoak izaten dira buruz, eta azkarrago eta arinago mugitzen dira erabakiak hartzerakoan; iparraldeko herriak, berriz, atmosfera trinkoaren astuntasunaz jota, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere aurrean zituen bi animalia haien sotiltasun mailak konparatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

· Besteak nola sentitzen ziren jabetzeko berezko trebetasunak -hor tartean izaten diren ñabardurak, gizarte sotiltasunak- nolabait ikasitako norbaitena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.


soto 1 iz etxearen azpian, lurraren mailatik behera dagoen gela edo tokia; lurrazpiko biltegia.

Udaletxearen beheko solairuan leiho bakarreko soto bat zegoen arkupearen eta ostatuaren artean, herriko jendeak betidanik "kartzela" deitutakoa eta [...] ostatuaren biltegitzat erabiltzen zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Agustina, Amaia eta Garbiñe beheko solairuaz eta sotoaz arduratu ziren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Estudio konpartitu bat biontzako, haurrentzako jolasgela bat, eta baita sotoa, ganbara zabala eta bi autorentzako garajea ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Aitaren etxeak egoitza asko dituela, ganbarak eta sotoak ere barne.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Udalak sotoan gordetzen uzten omen zizkien eskulangileei beren zerak, atzealdeko ate batetik sartuta.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Kalearen beste aldera joan ziren, ostatuaren aurrez aurre zegoen etxe batera, eta kristal ketuzko ate baxu batetik sartu ziren soto batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Banekien, denek bezala, sotoan egiten zituztela torturak eta hilketak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

Akusatuak etxeko sotoan ezkutatzen zituen bahitutako 12 eta 14 urteko bi neska.  Berria - Gaiak   2004-03-02

Bi jaioberriren gorpuzkinak aurkitu dituzte soto batean, Alemanian.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Soto batean zegoen, zurezko kaxa txiki eta handi askoren artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Gazteluko sotoetan nengoen oraindik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Kokoriko jarri zen merkatuko sotoetara ematen zuten argizuloetako baten aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko sotoetako mintzategi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Irailetik aurrera, udan hustutako sotoa bete beharra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Nire oroimena berriro inoiz murgildu ez den garaia, hautsez betetako soto baten antzekoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Mutikoa sotoan omen zegoen, beti bezala, argazkiak errebelatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Ehun bat lagun zeuden pilaturik soto haren hondoan, airerik gabe, kaioletako piztiei bezala botatzen zizkieten ogi puska urriak irentsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

-Italiarrak sotoan gordetzen dituen tabako kutxak zitiztean helburu, dudarik gabe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

-Hegaztien pabiloiko sotoan aurkitu zuten elkarrekin lo egiten jarraitzeko era.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Sotoa zaharra da, zabala eta argitsua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Soto horiek izugarri hezeak dira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.

Lizuna bezala sortzen da sotoen sabaian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

-Bonba ez ziotean sotoan sartu, etxe azpiko estoldan baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Atzera egin nuen bietan, ikazkinaren soto-aurretik pasatzeko beldurragatik baino gehiago, Umberto arriskuan jar nezakeelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 275. orr.

Soto antzeko batean bizi da artista hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

2 (itsasontzietakoa)

Orain beste soto batean, itsasontziko sotoan zeuden.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 27. orr.

Merkatalontziko sotoan pisatutako ikatzak ikaztegira iri-tsitakoan ere pisu bera zuela kontrolatu behar nuenEz zuten deus jan hogeita hamasei orduan, le Canada fragatako sotoan pilatu zituzten arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Irten ziren Valparaisotik, sotoa ongi zamaturik, iragan zuten Hornos lurmuturra halako batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

3 (ardoa gordetzekoa)

Etxeko sotoan ardandegi itxura zeukan biltegira hurreratu zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

-Edazu, edazu, botila gehiago ere badut-eta sotoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Huntan ere bada mahasti, 100 bat soto, horgo zaharrena Hongriatik jin Haratzy konteak xutitua 1857ean.  Herria   2003-10-23

Bihitegi eta soto ugari zegoen ibai-adarraren ezker-eskuin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Gero tokian berean egiten dute etxe arnoa [...] eta barriketan ezartzen Urkoiko sotoan.  Herria   2005-10-06

4 (izenondoekin)

Soto ilun batera eraman ninduten, eta hantxe hasi zen hiru bat egun luzatu zen kalbarioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Une hartan, soto ilun itogarri hartan, ni baino askoz ere handiagoa zen joko batean sarturik sentitu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Bilboko portuko soto beltz ilun hori erosi zuen herenegun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.

Soto handi bat zen club hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Liburutegi bat eta hitzaldietarako nahiz bileretarako areto bat prestatzeko, guztia apaizetxe handiaren soto zabalean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Etxe zaharkituetako soto hezeetan. hantxe aurkitu nuen, soto ahitezinean, beharrezko beirateria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Pigalleko putetxe bateko soto sakonean aurkitu ziren laster, ebatsi aberastasunak espantuka elkarri erakusten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

Etxe arrotz bateko soto izugarri batean bakarrik utzita.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Hura etxe arrunt bateko soto arrunta zen, ez nire irudimen asaldatuak marraztu zuen labirinto arriskuz josia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 85. orr.

5 irud/hed

Gizaki oro jaisten da bere arimaren sotoetara, gizaki orok du hausnarketarako gaitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Ausartuko al haiz, iristen zaio nonbaitetik trabesa, hire arima barneko sotoetaraino jaisten?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Arimaren babes-sotoetan gordetzeko unea zen, baldin arimak halakorik bazuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta armategia eta aurkari arriskutsuentzako ziega sotoan ipini dituzue?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Ontzi-sotoan arraunean ari ziren galerianoen egoera zorigaiztokoa musikaren bidez adierazten ari zirelako uste osoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Aurkikuntzen bidaia hartatik itzulita, zerez beteak ekarriko ote zituzten beren ontzi-sotoak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleontzi baten karga-sotoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

-Vinexpo-ri buruzko erreportaje bat prestatu behar nian Bordel inguruko ardo-sotoetan, ahaztu egin al zaik?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Barreneraino sinetsirik zegoela, alegia, gauero bere perrailarekin etortzen zela kanoizain asasinatua urre-sotoa hustu eta ondasunak itsasora botatzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

7 soto-zulo

Gelara zeraman soto-zuloa seinalatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Gero soto-zulotik behera jaitsi ziren neska-mutilak, ontzigaineko elurretan beren hanka-arrastoak utzita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 148. orr.

Soto-zulo batean usteltzen ari naizela iruditzen zait.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 184. orr.

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

portuko soto (3); soto ilun (7)

sotoa hustu (3)

irulegiko sotoak (4)

apaizaren sotoan (8); beheko sotoan (3); etxeko sotoan (9); hegaztien sotoan (3); irulegiko sotoan (3); itsasontziko sotoan (4); kaleko sotoan (3); sotoan gordeko (3); sotoan gordetzen (3); sotoan sartu (4); sotoan zegoela (3); sotoan zeuden (3); udal liburutegiko sotoan (5)

irulegiko sotoaren (3)

sotoko ate (3); sotoko atea (5); sotoko giltza (3); sotoko oporra (12)

apaizaren sotora joaten (3); sotora eraman (6); sotora jaisten (5); sotora jaitsi (7); sotora joan (4); sotora joaten (3)

sototik ganbararaino (3); sototik irten (3)


sototxo iz soto txikia.

Jauregirik ederrenean baino mirespen jaieratsuago batez sartu nintzen Caffarelli kaleko sototxo ilunean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 322. orr.


sotozain iz sotoa zaintzen duen pertsona.

Jakintsuak errespetua zor zion sotozainari berari, zeren sotozainaren bitartez Jainkoa errespetatzen baitzuen, haren Enbaxadore baitzen sotozaina ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.

Gero tokian berean egiten dute etxe arnoa, Arno Etxemendi betiko sotozainaren kontseiluekin, eta barriketan ezartzen Urkoiko sotoan.  Herria   2005-10-06


soufle iz labean sartzen denean puzten den jakia.

Antzara dauka labean, pospoloaren zain dago souflea, zilarrezko erretilu batean dauzka txokolate, bizkotxo, bonboneria eta xanpainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.


soul 1 iz XX. mendeko berrogeita hamarretan Estatu Batuetako beltzen artean sorturiko musika estiloa, pop, rhytm n'blues eta gospel musikak konbinatzen dituena.

Ray Charles soularen mitoa hil da, gibeleko gaitzak jota.  Berria - Kultura   2004-06-11

Garai hartan jarri zizkioten maisua eta soularen erregea goitizenak.  Berria - Kultura   2004-06-11

Soul eta rockaren apezpiku erraldoia.  Berria - Kultura   2004-07-14

Sei abeslariek soularen, funkaren eta R&Baren iturrietatik edan dute, nork bere estiloa garatu eta arrakasta ezagutu dute.  Berria - Kultura   2004-07-27

Ramanen musikak soularen eta jazzaren eragina du, baina baita Indiako doinuena ere.  Berria - Kultura   2004-05-07

Soularen eta funkaren tradiziotik abiatuta, Gorkhiru taldeak kolore ugaritako doinuak bildu ditu bere lehen diskoan.  Berria - Kultura   2004-09-22

Acid-house-aren garaia zen hura, baina soundystem-ek soulari eta dub-ari atxikitako erritmoak berreskuratu zituzten.  Berria - Kultura   2004-01-17

Funky asko, soul eta boogaloo pixka bat bost mutil zuri hauen eskutik.  Berria - Kultura   2004-10-28

Soul sutsua egiten dute.  Berria - Kultura   2004-05-08

Soul sentsual eta biziaren esparru horretan, Pickett musika beltzaren erregeetako bat izan zen 60ko hamarkadan.  Berria - Kultura   2006-01-21

Soul, bop eta jazz garaikidea taularatuko dute.  Berria - Kultura   2004-05-29

Soul garbi eta leunarekin alderatuta, Menphisen eta Stax nahiz Atlantic zigiluen inguruan bestelako soul bat joan zen mamitzen: beroagoa, sentsualagoa eta indartsuagoa.  Berria - Kultura   2006-01-21

2 (izen baten ezkerrean)

Rock, pop, funk eta soul doinuak nahiz musika elektronikoa eta instrumentala entzun daitezke disko berri horretan.  Berria - Kultura   2004-11-24

Soul musika AEBetako gazte beltzen musika zenean egin zuen agerpena Pickettek, AEBetako hiri jakin batzuetan soul mota jakin bat sortzen hasi zenean.  Berria - Kultura   2006-01-21

Soul musikari rhythm'n'bluesaren indarra gehitu zion.  Berria - Kultura   2006-01-21

Bi hilabete daramate bost musikari zuri hauek [...] Europan zehar musika beltza egiten, funk eta soul estiloak gehien batean.  Berria - Kultura   2004-10-28

Soul eta jazz estiloak musika elektronikarekin nahasten ditu.  Berria - Kultura   2006-03-02

Nerabezaroan soul eta funk erritmoak abesten hasi zinen.  Berria - Kultura   2004-02-26

Soul abeslari guztien arteko onena da, eta bere ahotsa, sentsibilitate bikaina duen tresna.  Berria - Kultura   2004-07-14

Wilson Pickett soul kantaria hil da 64 urterekin.  Berria - Kultura   2006-01-21

Motown AEBetako soul disketxe mitikoarekin kontratu bat sinatu zuenean.  Berria - Kultura   2004-11-13

Soul ukituak dituen rock doinuak entzun ahal izango dira.  Berria - Kultura   2006-03-15

Soul kutsuko duetoan.  Berria - Kultura   2004-08-10

Ezagunagoa da, hala ere, haren blues-soul alderdia, musika beltzak blaitutakoa.  Berria - Kultura   2006-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

funk eta soul (3); soul kantaria (5); soul musikaren (3); soul musikari (4)


souvenir (orobat subenir g.er.) 1 iz oroigarria.

Gogoan ditu herriko argazkiak ateratzen zituzten kanpotarrak, souvenir gisa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 144. orr.

Zeure hiria bisitatzera gonbidatuz eta laguntza edo aholkua emanez emaztearentzat edo alabarentzat souvenirak erosteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

Souvenir malenkoniatsu haiekiko zuen zaletasunari eta, horrenbestez, beraren oroitzapenari sekula eta betiko eusteko itxaropenez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Ba, pentsatu dut zure koilarak saltzea, subenir moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Argazkia turistentzako souvenir denda batean egin genuen Sausalitoko kale estu batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

· Unean uneko abenturei "amodio souvenir-ak" deitzen die.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amodio souvenir (3)


sovietar ik sobietar.

soziabilitate 1 iz soziablea denaren nolakotasuna. ik gizartekoitasun.

Aztertutako etxe gehienetan (%57,1) gurasoen inplikazio eta ekimen maila baxua da umeen soziabilitatea eta kontrola bultzatu behar denean. Ene soziabilitate naturala zauritua izan zen, ene zortzi urteetarik hamar urteak arte, haurtzaroko urte zorigaitzenak Baigorriko Saint Joseph ikastetxean iragan izan bainituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

2 (hitz elkartuetan)

Baigorriko eskola ez zen preseski enetzat soziabilitate lekua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.


soziable izond lagunkina, jendekina; gizartean bizitzeko joera duena.

Gainera, denbora berean nintzen bakartia eta oso haur soziablea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Soziabletzat, mailegua zilegi bada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.


sozial 1 izond gizartearena, gizarteari dagokiona. ik gizarte 2.

Gai izatea kontzeptu eta termino geometrikoak pertsonal edo sozialak baino askoz errazago bereganatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Unibertsitaria zen, psikologian eta jakintza sozialetan lizentziatua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.

Psikologia soziala maite duenarentzat, berebiziko herria gure hau.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 27. orr.

Desira ez da egitura sozial bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Aurreiritzi sozialak funtzionatu egin du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Onarpen sozial handia izan behar zuen garai hartako bertsolaritzak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Gaur koherentziaz galdezka datorrenak bazterketa sozialaren aurka borroka egin beharko du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

Balio ezberdinekin bizitzeko razionalitate eredu sozial berriak garatzea. gizarte-antolamendu berri bat sortu zen, Europan bi gerren artean izan ziren aurrerapen sozialen eta Estatu Batuetan lanaren antolamenduak izan zuen berrikuntza handien sintesia izan zena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Eraketa tradizionalaren aurka, organismo sozialak bere burua printzipio edo ideia batzuen arabera berrantolatzen du, razionalizatu egiten du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Frantzisko bere garaian: testuinguru erlijiosoa, soziala eta politikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Botere-egitura (politiko, sozial, administratibo...) berriak asmatu beharko ditugu nahitaez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.

Globalizazioa, beraz, dinamika luze batean kokatzen da, non espazio fisiko eta sozial oro, apurka-apurka, kapitalaren legearen mende ipintzen baita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Balioen krisia deitu ohi dena egiaz krisi sozial, kultural, politiko, etiko konplexu bat da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.

Odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

2 gizartean edo gizarte talde batean eragin onuragarria duena.

Clemente Lopez errejimenaren lorpen sozialak azaltzen hasi zen. Luzarora errentagarritasuna, pribatua nahiz soziala, ziurtatua dutela diruditen proiektu produktiboak edo kolektiboak finantzatzen dituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Hazkundeak beharrezko dituen azpiegitura fisikoak eta sozialak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Beste aditu batzuek Hamas ikusten dute Gazan botere gehiago lortzeko gai, barne batasun handia eta sare sozial zabala dituela argudiatuta.  Berria - Mundua   2004-11-05

Zerbitzu sozialetako bezero izateko itxura guztia zuen gaztea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.

Baionako egoitzen kasik hiruetatik bat bizitegi sozial ekarria da.  Herria   2003-08-14

Hor eraikiko ditu 51 egoitza sozial: hamaika bi gelakoak, 18 hiru gelakoak, 21 lau gelakoak.  Herria   2005-06-16

"Point Accueil Jour" aterbe soziala.  Herria   2004-07-01

Aldaketa horien ondorioak ez ditu Segurantza Sozialak ordaintzen, jendeak baizik.  Berria - Harian   2006-01-04

3 gizarte klaseei, bereziki behekoei eta horietako kideen jarduerei dagokiena.

Gai politiko eta sozial guziak harrotzen ziren eta gogorki eztabaidatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Euskadi askatzearen aldeko mugimenduak bi arazo nagusi konpondu nahi zituela zioen komunikatuetan, alde batetik nazionala eta bestetik soziala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Monolaborantzak kalte sozial handiak egiten dituela diozue.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Haren igoera sozialaren kurbak lagunaren beheraldiaren kurban zuen elkargunea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Kontzientzia soziala, irainduaren protesta eta borrokarako nahia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Askatasun nazionalaren eta justizia sozialaren alde borrokatzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Alderdiaren egunkariaren festa eta haren egitaraua zen, eduki politiko-sozialeko zenbait esaldirekin batera. mugimenduak, komunismoak eta New Deal izeneko erreforma ekonomiko-sozialak gero eta lilura gutxiago pizten ziotela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

Greba ez dea bada gerla sozial bateko ekintza seinalatuena?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 118. orr.

Orain preso politikoen inmoralitatea erakutsiko die preso sozialei, ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez omen diren hauei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.

Preso sozial batzuk gu erasotzera bultzatu zituzten hasteko, ordainean mesedeak eskainita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

Biek ere bazituzten kezka politiko eta sozialak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Soziala izan zein intelektuala, politikan, artean zein zientzian gertatu, iraultza orok eskatzen du, lehenik, posible denaren lerratze bat, sineste-jokoaren berrantolatze bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Nobela beltz eta sozialaren arteko mistura bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 201. orr.

Narratiba sozialaren etiketaren muga estuetan erori gabe, agerikoa da pobreen aldeko hautua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Euskadi askatzearen aldeko mugimenduak bi arazo nagusi konpondu nahi zituela zioen komunikatuetan, alde batetik nazionala eta bestetik soziala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

4 beste gizakiekiko harremanei dagokiena; horrelako harremanetara joera duena.

Erakundeko militanteen arteko bizimodu mugatuak ez dizu uzten, hala ere, nahi bezalako harreman sozial eta afektiboak eramaten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Bizitza sozialean ere, badirudi aurrera egin duela, halatan non oraintsu -berak esan didanez- bizpahiru lagunekin denborapasan aritzeko gauza izan baita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Ordura artekotik modu erabat bestelakoan hasi ginen janzten, bizitza soziala ere lehengoaren oso desberdina izaten hasi zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Edozein ekitaldi sozialetan (jendetsu nahiz koadrila mailako), ez dago aurkezle lanak hark baino hobeto egingo dituenik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.

Ez dute ekimen sozialetan parterik hartzen, sari bat jasotzeko ez bada.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 71. orr.

Nola gizakia abere soziala edo lagunkina den eta biziak eskatzen dizkion baitezpadako guztiak ez dituen bere etxeko soilekin bereganatzen ahal, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

5 (izen gisa) preso soziala.

Beheko galerian, sozialen patiora ematen duen aldean, zulo bat zagok azken ziegan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Zigor ziegetan ezarri zituzten politikoak, sozialengandik aparte, Ohar batzuk egin ditu Bic bolalumarekin, zigor ziegetan ukatzen den horrexekin berarekin, sozialek xiringak egiten dituzten berarekin. motinaren ondoren isolamendura zigortu dituzten sozial horietako batena duzu ziega hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

6 sozietate anonimoei eta kidekoei dagokiena.

Alde guztietatik abantailatsua iruditu zitzaion proiektua: Ramires eta Araujo Lda. sortzea, kapital sozial ez oso handi baina ez oso urriarekin, erdibanatuta eta Araujoren tradizioaren jarraitzaile.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 136. orr.

7 poliziakideez mintzatuz, Brigada Politico-Social-eko kidea zena.

Erakunde iraultzaile baten oinarri politiko eta ideologikoak, taktika eta estrategiak interesgarriak gerta dakizkioke polizia sozial bati etsaia hobeto ezagutzeko eta haren kontra borroka egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Beheragoko solairuko leihoan goizean atxilotu nauten bi sozialak daude, niri begira.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 75. orr.

Sozialak eta traumatologoa ageri dira UVIko kristalaren ostean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 82. orr.

· Gau hartan bertan etorri ziren brigada politiko-sozialekoak bere bila, baina ordurako joana zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adostasun sozial (7); aldaketa sozial (8); aldarrikapen sozial (4); alderdi sozial (35); alderdi sozial demokrata (15); alderdi sozial demokratak (7); alderdi sozial demokratako (6); arazo sozial (5); babes sozial (7); baldintza sozial (5); batasun sozial (4); bizitegi sozial (5); bizitza sozial (6); dimentsio sozial (4)

egitura sozial (7); egoera sozial (12); egoitza sozial (12); ekonomiko eta sozial (9); eragile sozial (49); erakunde sozial (10); erantzukizun sozial (4); eredu sozial (15); errealitate sozial (11); erreforma sozial (6); eskubide sozial (13); etxebizitza sozial (8); europa sozial (7); fenomeno sozial (6); funtzio sozial (4); garapen sozial (4); gehiengo sozial (9); helburu sozial (4)

indar sozial (7); itun sozial (4); klase sozial (10); kritika sozial (5); kultural eta sozial (6); maila sozial (8); mugimendu sozial (21)

oinarri sozial (13); ondorio sozial (4); plan sozial (11); politika sozial (10); politiko eta sozial (34); politiko sozial (5); preso sozial (13); proiektu sozial (4); sare sozial (4); sdlp alderdi sozial (10); sindikal eta sozial (6)

sozial demokrata (21); sozial demokrata laboristako (6); sozial demokratak (12); sozial demokratako (6); sozial demokratek (4)

sozial eta ekonomiko (6); sozial eta ekonomikoak (12); sozial eta kultural (6); sozial eta kulturala (7); sozial eta kulturalak (6); sozial eta kulturalen (5); sozial eta politiko (18); sozial eta politikoa (6); sozial eta politikoak (24); sozial eta politikoaren (4); sozial eta politikoari (4); sozial eta politikoei (13); sozial eta politikoen (12); sozial eta sindikal (8); sozial eta sindikalei (5); sozial eta sindikalekin (7); sozial eta sindikalen (8)

sozial mailan (6); sozial mailean (12); sozial maileko (47); sozial maileko bizitegi (15); sozial maileko bizitegiak (6); sozial mailekoak (15)

alarma soziala (7); alderdi soziala (4); alokairu soziala (6); animalia soziala (4); arlo soziala (7); babes soziala (12); bake soziala (6); bazterketa soziala (8); bizitza soziala (11); desoreka soziala (4); dimentsio soziala (6)

egoera soziala (11); egoitza soziala (6); ekonomiko eta soziala (16); ekonomikoa eta soziala (9); elkarrizketa soziala (11); eraikuntza soziala (9); erantzukizun soziala (4); eredu soziala (7); errealitate soziala (10); eskaera soziala (4); estatus soziala (6); europa soziala (17); foro soziala (12); foru soziala (5); funtzio soziala (14); garapen soziala (5); gastu soziala (16); gatazka soziala (5); gehiengo soziala (7); herriko foro soziala (5)

itun soziala (5)

izaera soziala (9); justizia soziala (38); justizia soziala eta (9); kapital soziala (8); kezka soziala (6); kohesio soziala (11); kontrol soziala (6); kritika soziala (7); mobilizazio soziala (4); mugimendu soziala (11); normalizazio soziala (6)

oinarri soziala (17); plan soziala (5); politika soziala (14); politiko eta soziala (12); politiko soziala (6); politikoa eta soziala (15); presio soziala (12); sistema soziala (4)

soziala eta kulturala (5); soziala eta politikoa (6); soziala oso (10)

tren soziala (4)

europa sozialagoa (4)

alokairu sozialak (4); arazo sozialak (10); baldintza sozialak (5); desoreka sozialak (6)

egoitza sozialak (7); ekonomiko eta sozialak (12); eragile sozialak (4); erakunde sozialak (5); eredu sozialak (4); eskubide sozialak (31); etxe sozialak (4); etxebizitza sozialak (19); etxebizitza sozialak eraikitzeko (4); foru sozialak (4); gai sozialak (7); gehiengo sozialak (6); harreman sozialak (9); helburu sozialak (4)

laguntza sozialak (4); lorpen sozialak (5); mugimendu sozialak (11)

oinarri sozialak (7); ondorio sozialak (4); politika sozialak (10); politiko eta sozialak (14); politikoak eta sozialak (4); presio sozialak (4); preso sozialak (12); programa sozialak (5); segurantza sozialak (20)

sozialak eta politikoak (9)

zerbitzu sozialak (7)

alokairu sozialaren (5); babes sozialaren (5); bazterketa sozialaren (5); bizitza sozialaren (4)

ekonomiko eta sozialaren (11); elkarrizketa sozialaren (7); europa sozialaren (12); foro sozialaren (5); gastu sozialaren (6)

izaera sozialaren (5); justizia sozialaren (21); justizia sozialaren alde (4); justizia sozialaren aldeko (6); mugimendu sozialaren (5)

oinarri sozialaren (8); poesia sozialaren (4); politiko eta sozialaren (12); segurantza sozialaren (9); seguritate sozialaren (5)

sozialaren eta politikoaren (4)

tren sozialaren (7); tren sozialaren alde (4)

elkarrizketa sozialari (6)

arlo sozialean (22); babes sozialean (4); bizi sozialean (4); bizitza sozialean (8); foro sozialean (6); gastu sozialean (4); justizia sozialean (6); maila sozialean (7); politiko eta sozialean (4)

ekonomiko eta sozialei (4); eragile sozialei (8); eskubide sozialei (4); politiko eta sozialei (10); preso sozialei (4)

mugimendu sozialek (7); politikoek eta sozialek (4); preso sozialek (11)

eragile sozialekin (13); politiko eta sozialekin (5); preso sozialekin (5)

alokairu sozialeko (4); babes sozialeko (6); ekonomiko eta sozialeko (9)

egoitza sozialen (7); ekonomiko eta sozialen (10); eragile sozialen (9); eskubide sozialen (27); eskubide sozialen alde (5); eskubide sozialen aldeko (5); etxebizitza sozialen (11); klase sozialen (8); mugimendu sozialen (4); politiko eta sozialen (13); preso sozialen (5); sindikal eta sozialen (5); zerbitzu sozialen (5)

babes sozialerako (7); trenbide sozialerako (9); trenbide sozialerako sareak (6)

gai sozialetan (5); harreman sozialetan (5); mugimendu sozialetan (4)

ikuspegi sozialetik (4)

politiko eta sozialik (3)


sozialdemokrata 1 izond sozialdemokraziarena, sozialdemokraziari dagokiona.

Alderdi Komunista eta Sozialdemokrata debekatuak izan dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

SDLP alderdi sozialdemokratako buru Mark Durkanek IRAren ekimena txalotu zuen.  Berria - Harian   2005-09-27

Doktrina hau planteamendu progresistekin lotu izan da, hau da, konpromiso soziala azpimarratzen dutenekin, eta baita tesi sozialdemokraten gertukoekin ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Eusko Alkartasuna alderdiak jarrera «sozialdemokratagoa, ezkerrekoa eta irekiagoa» hartzea espero du Elorzak. bi alderdiek ikuspegi sozialdemokrata bera dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Alderdi barruan «sektore independentziazaleena eta sozialdemokratena desagerrarazteko».  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Bi joera agertu ziren aurrez aurre: bat sozialdemokrata edo kristau-demokrata, eta bestea sozialismo internazionalista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

• 2 iz sozialdemokraziaren aldekoa den pertsona; alderdi sozialdemokrata bateko kidea.

Mikeli Rosa Luxenburgo sozialdemokratek hil zutela gogorarazteko premia sentitzen nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Sozialdemokraten, berdeen eta liberalen botoekin onartu zuten atzo legea.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Gehienak preso politiko alemanak dira: komunistak, sozialdemokratak eta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 271. orr.

Vladimir Spidla lehen ministro sozialdemokratak ongizate estatuaren aldeko apustua egin zuen.  Berria - Mundua   2004-04-27

SPOko sozialdemokraten arabera, «bere lorpen artistikoengatik eta kritikarako gaitasunagatik» saritu dute.  Berria - Kultura   2004-10-08

Sozialdemokraten hautesleek oso ezberdin ikusten dute hori.  Berria - Mundua   2004-02-07

Bere promesak sozialdemokrata aurrerakoi batenak ziren erabat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.

Keyneszaleak dituk, gehienera jota: sozialdemokrata epelak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Italian Prodi ezkertiarra dela esaten dute, baina oso borondate oneko sozialdemokrata da.  Berria - Harian   2005-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi sozialdemokrata (16); sdlp alderdi sozialdemokrata (6); spd alderdi sozialdemokrata (4)

alderdi sozialdemokratak (23); lehen ministro sozialdemokratak (3); sdlp alderdi sozialdemokratak (5); spd alderdi sozialdemokratak (3)

alderdi sozialdemokratako (21); alderdi sozialdemokratako nazionalista (3); sdlp alderdi sozialdemokratako (3); spd alderdi sozialdemokratako (4)

alderdi sozialdemokratarekin (4); herriaren alderdi sozialdemokratarekin (3)

alderdi sozialdemokrataren (9)


sozialdemokrazia 1 iz iraultzailea ez den sozialismoa.

Keynesen teoria oso du gogoko planteamendu ezkertiar eraberritzaileak, alegia, sozialdemokraziak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Kontua da, ordea, ez sozialdemokraziak ez sozialismo errealak lortu duela agintean egon diren herrietan, gizartea aldatzerik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.

Sozialdemokraziak gehiengoa izatea lortu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

«Erakundeetatik baztertuta [...] dagoen sozialdemokrazia» erakarri nahi du alternatibak  Berria - Mundua   2004-04-04

2 sozialdemokraziaren ildoko alderdi edo higikundea.

Europako sozialdemokrazien gisako konpromiso sozialak ez dituzten herrialdeen lehia berriaren aurrean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.


sozialdun izond

Gatazka politiko gabeko Andoain bat eta Andoain gatazka sozialdun bat aurkeztu duzu.  Berria - Kultura   2004-10-28


sozialisatu ik sozializatu.

sozialismo 1 iz estatuaren erakundeez baliatuz gizartearen interes orokorra banakoen interesen gainetik nagusiaraztea eta gizarteko klase apalen alde egitea helburu dituen doktrina.

Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako kontzeptuez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Nazionalismo klasikoaren eta sozialismoaren artean ere antagonismo historikoak jarraitzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

"Independentzia eta Sozialismoa" aldarrikatzen zuen pintada erraldoia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 72. orr.

Sozialismoa aldarrikatu zuen, «ordena ekonomiko justuena» delakoan.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Sozialismoaren aldarri moralak zapalkuntzaren kontra eta zanpatuen alde egiten du, eta status quoaren kontra egin den saiakera iraultzailerik handienari bide egin dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Sozialismoaren aldeko borroka horretan bi eginkizun nagusi dauzka langileriak: bere diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Hala sortu zen New Labour edo sozialismoaren eta liberalismoaren arteko hirugarren bidea.  Berria - Harian   2005-05-05

Elkartasunean ardazturiko kooperatibismoa ez da sozialismorako bidea bakarrik, baita sozialismoan behar den jokabidea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Aurpegi gizatiarreko sozialismoa ezarri zuen: preso politikoak askatu eta zentsura murriztu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-27

Boliviako Sozialismorako Mugimendua alderdiko diputatua eta Garapen Ekonomikorako Batzordeko presidentea da Ramirez Valverde.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Bozak irabazi izanaz harro dago Edmundo Novillo, Sozialismoranzko Mugimenduko diputatua.  Berria - Harian   2005-12-20

2 (izenondoekin)

Iraultza bide erdian geratu zela eta burutu edo osatu nahiko zukeen mugimendua dago, pentsamendu desberdinekin bere baitan (sozialismo utopikoa, marxismoa, anarkismoa, laborismoa, etab.).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Sozialismo zientifikoak sortu zuen Stalin; erlabititatearen teoriak, bonba atomikoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Bi joera agertu ziren aurrez aurre: bat sozialdemokrata edo kristau-demokrata, eta bestea sozialismo internazionalista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Kontua da, ordea, ez sozialdemokraziak ez sozialismo errealak lortu duela agintean egon diren herrietan, gizartea aldatzerik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.

Hotelera iritsi garenean, sozialismo errealaren garaiko eraikina dela diote kroaziarrek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.

Ondorioz, liberala baino ezin izan liteke sozialismo demokratikoa.  Berria - Kultura   2004-01-15

Hain zen Keynes sozialismo marxistarekin kritikoa, non muturreko liberalismoaren aliatutzat salatu baitzuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Joera berriak sortu ziren, besteak beste, N. Bobbio, A. Giddens eta J. Habermas-en sozialismo liberala, errepublikanismo berria eta demokratismo erradikala hurrenez hurren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sozialismo kutsua hartzen diot nik horri.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pds sozialismo demokratikoaren (4); sozialismo demokratikoaren (5); sozialismo erreala (3); sozialismo errealaren (6)

demokrazia eta sozialismoa (3); independentzia eta sozialismoa (11)

independentzia eta sozialismoaren (9); independentziaren eta sozialismoaren (4); sozialismoaren alde (6); sozialismoaren aldeko (8)

sozialismoranzko mugimendua (5); sozialismoranzko mugimenduko (5)


sozialist ik sozialista.

sozialista (orobat sozialist g.er. eta sozialixt(a) g.er.) 1 izond sozialismoarena, sozialismoari dagokiona; sozialismoan oinarritua.

Sistema sozialistan, beraz, interes kolektiboek lehentasuna dute banakoen interesen gainetik. bai, teoria sozialista guztiak oso ondo zauden, baina gizakia dun huts egiten duena, asma ezan sistema politikorik perfektuena, jarri gizakien eskuetan eta dena ustelduko dun, ez zagon soluziorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Zenbait iraultza sozialistek erabili duten fraseologia fosildua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Lanean ari gara ideia sozialistak zabaltzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Aberri burujabea eta sozialista eraikitzea baitzen orain helburua, borroka armatuaren bidez batez ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

ETAk erakunde sozialista bihurtzea du helburu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Ez du erabaki hori hartzen balio kristau edo etika sozialista edo unibertsaltasun humanistagatik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Errealismo sozialista bera ere, errealismo guztietan teorizazio esplizituena izan duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Jean Pierre Destrade 12 urte honetan kontseilari sozialista zena berriz presentatzen da.  Herria   2001-03-08

La lucha de clases aldizkari sozialistan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

XIX. mendeko foiletoi sozialista bat egiten ari naizela ematen du eta ez nuke nahi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Clemenceau-ren afera gobernu sozialistatik jasotako gaia dela argudiatu zuen.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Alderdi Sozialista Erreformistaren sortzaileetako bat izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

• 2 izond/iz sozialismoaren aldekoa; alderdi sozialista bateko kidea.

Lehendakaritzarako hautagai sozialista izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Gobernuko kontserbadore zein sozialistek ez zuten deus egiten kaos hura konpontzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Sozialistak maite nituen nik, lehengo haiek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 228. orr.

Gero, komunista eta sozialistek elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten tiroka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.

Ikasiko ahal dugu noizbait, liberal edo sozialista baino gehiago nazionalista den frantses eta espainol politikari asko badabilela bazterretan!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Proiektua 80ko hamarkadan hasi zen mamitzen, Nafarroako Gobernuko garaiko presidente Gabriel Urralburu sozialistaren eskutik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 19. orr.

Kontzeptu honen garapen modernoa sozialista utopiko edo humanisten lanekin batera hasi zen garatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Maguggia zaharra "sozialista historiko" bat zen, hau da, hiltzeko ordua noiz iritsiko irrikitan dauden horietako bat, apaiza zirikatzeko haren laguntza kristauari uko eginez eta hiletetan Internazionalaren soinua jo dezatela aginduz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi sozialista (140); alkate sozialista (3); buruzagi sozialista (14); demokrazia sozialista (3); diputatu sozialista (7)

ekonomia sozialista (3); erakunde sozialista (12); erakunde sozialista iraultzaileak (10); errealismo sozialista (6); errepublika sozialista (9); errepublika sozialista sobietarra (3); eskoziako alderdi sozialista (4); espainiako alderdi sozialista (8); espainiako gobernu sozialista (3); europako alderdi sozialista (4); euskal erakunde sozialista (10); gipuzkoako sozialista abertzaleak (10); gobernu sozialista (11); hautagai sozialista (6); hautetsi sozialista (4)

iraultza sozialista (6); kataluniako alderdi sozialista (9); komunista eta sozialista (3); kontseilari sozialista (4); legebiltzarkide sozialista (3); libre eta sozialista (6); militante sozialista (3); ministro sozialista (5); nazional sozialista (9)

politikari sozialista (3); presidente sozialista (3); psoe alderdi sozialista (4); serbiako alderdi sozialista (3); sistema sozialista (3)

sozialista abertzaleak (195); sozialista abertzaleak taldea (25); sozialista abertzaleak taldeak (54); sozialista abertzaleak taldearen (22); sozialista abertzaleak taldeek (3); sozialista abertzaleak taldeko (45); sozialista abertzaleek (33); sozialista abertzaleekin (3); sozialista abertzaleen (17); sozialista abertzaleen botoak (3); sozialista abertzaleetako (7)

sozialista guztiak (3); sozialista guztiek (5)

sozialista iraultzaileak (10); sozialista izan (11); sozialista izan zen (7); sozialista izango (4); sozialista nafarrak (3); sozialista nafarren (5)

sozialista sobietarra (3)

zinegotzi sozialista (4)

alderdi sozialistak (266); alderdi sozialistak egindako (3); alkate sozialistak (3); buruzagi sozialistak (32); diputatu sozialistak (7)

eledun sozialistak (5); espainiako alderdi sozialistak (13); espainiako gobernu sozialistak (3); europako alderdi sozialistak (3); euskal sozialistak (4); frantziako alderdi sozialistak (6); gobernu sozialistak (25); hautagai sozialistak (13)

izan dira sozialistak (3); jauregi diputatu sozialistak (3); kataluniako alderdi sozialistak (12); legebiltzarkide sozialistak (9); lehendakari sozialistak (3); ministro sozialistak (6); nafarroako alderdi sozialistak (6)

parlamentario sozialistak (3); popularrak eta sozialistak (3); presidente sozialistak (7); ps alderdi sozialistak (5); psoe alderdi sozialistak (10)

talde sozialistak (9); zinegotzi sozialistak (7)

alderdi sozialistako (139); alderdi sozialistako buru (15); alderdi sozialistako buruzagi (3); alderdi sozialistako diputatu (3); alderdi sozialistako idazkari (10); alderdi sozialistako kide (5); alderdi sozialistako kidea (3); alderdi sozialistako kideak (5); alderdi sozialistako kideek (3); alderdi sozialistako ordezkari (3); alderdi sozialistako ordezkariek (3); alderdi sozialistako presidenteorde (3)

eskoziako alderdi sozialistako (5); espainiako alderdi sozialistako (16); frantziako alderdi sozialistako (9); galiziako alderdi sozialistako (3)

internazional sozialistako (3); kataluniako alderdi sozialistako (21)

partidu sozialistako (3); ps alderdi sozialistako (4); psf alderdi sozialistako (4); serbiako alderdi sozialistako (8)

talde sozialistako (4)

alderdi sozialistakoa (3

alderdi sozialistan (8)

alderdi sozialistarekin (33)

alderdi sozialistaren (105); alderdi sozialistaren aldetik (3); alderdi sozialistaren babesa (3); alderdi sozialistaren egoitza (3); alderdi sozialistaren egoitzen (7); alderdi sozialistaren izenean (4); alderdi sozialistaren jarrera (5); buruzagi sozialistaren (13); buruzagi sozialistaren ustez (4)

errealismo sozialistaren (3); espainiako alderdi sozialistaren (5); gobernu sozialistaren (5); hautagai sozialistaren (3)

talde sozialistaren (7); zinegotzi sozialistaren (3)

alderdi sozialistarentzat (5)

alderdi sozialistari (79); espainiako alderdi sozialistari (4); espainiako gobernu sozialistari (3); gobernu sozialistari (5)

alderdi sozialistatik (5)

alderdi sozialistaz (3)

egotzi zien sozialistei (5); leporatu zien sozialistei (5); sozialistei dei egin (3)

arabako sozialistek (3); aurkeztuko dute sozialistek (3); buruzagi sozialistek (8); eaeko sozialistek (7); espainiako sozialistek (4); nahi diote sozialistek (3); ordezkari sozialistek (3); popularrek eta sozialistek (7); sozialistek egin (3); sozialistek egindako (5)

arabako sozialisten (17); arabako sozialisten bozeramaileak (3); bizkaiko sozialisten (3); buruzagi sozialisten (4); diputatu sozialisten (3)

eaeko sozialisten (5); errepublika sozialisten (12); errepublika sozialisten batasuna (6); errepublika sozialisten batasuneko (3); espainiako sozialisten (3); europako sozialisten (3); euskal sozialisten (4); gipuzkoako sozialisten (9); gipuzkoako sozialisten buruak (3); gipuzkoako sozialisten idazkari (3)

nafarroako sozialisten (5); sobietar errepublika sozialisten (8)

sozialisten arazoa (3); sozialisten bozeramaileak (3); sozialisten buru (3); sozialisten burua (4); sozialisten buruak (10); sozialisten buruaren (3); sozialisten esku (6); sozialisten hautagaiak (3); sozialisten idazkari (14); sozialisten idazkari nagusi (7); sozialisten idazkari nagusiak (3); sozialisten idazkariak (3); sozialisten izenean (3); sozialisten jarrera (3); sozialisten laguntza (3); sozialisten nahia (3); sozialisten politika (3); sozialisten proposamena (4); sozialisten ustez (9)

sozialixt alderdiak (4); sozialixt alderdian (4); sozialixt alderdiko (3)

eskuindar eta sozialixtek (4); sozialixtek boza xuri (3); sozialixtek goiti (3)


sozialixta ik sozialista.

sozializatu, sozializa, sozializatzen (orobat sozialisatu g.er.) 1 da/du ad zerbait, bereziki ekoizpen bideak, estatuari eskualdatu. ik nazionalizatu.

Egia zen hiltzerainoko etsaiak zituela justiziak, aitak hil eginen zuela baserriko baratzea sozializatzen utzi baino lehen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Sektore pribatua konturatzen denean galerak sozializatzeko aukera errealak mugatuak direla, edo aukerarik ez dagoela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

2 gizarteratu.

Gaur egungo terminologia zehatzetan erabiltzen diren hitz asko batzuetan ez dira oso ondo sozializatzen, eta kosta egiten da mezua ulertzea.  Berria - Harian   2006-02-04

Oinazea sozializatu behar diagu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 87. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Batzuetan ikusle bakarra izaten du; beste batzuetan, ikusle kolektiboa; batzuetan etxe barruan; beste batzuetan, espazio sozializatuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez erabilgarri diren produkzio sozializatuen munduaren mende, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Irudiak, gauza sozializatu, konbentzionalizatu eta, hala nahi bada, kodetu bat den aldetik [...] badu erabiltzeko modu jakin bat, irudiaren kontsumitzaileak, ikusleak alegia, aurrez ezagututzat ematen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.


sozializatze iz gizarteratzea.

Antropologo eta soziologoak ere hausnarketan ari omen dira gizakiaren balore-sisteman kontsumoak duen garrantziari buruz; halatan, zenbaitek kontsumoa lehen mailako eragina duen sozializatze jardueratzat ere hartzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.


soziatibo iz euskal deklinabidean, –ekin kasua.

Ez dute uste soziatiboko -kin, destinatiboko -endako eta hurbiltze adlatiboko -rutz, esate baterako, aintzakotzat hartu behar direnik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.

Markinako zein Orozkoko albistegietan -kaz atzizkia erabiliko da sarri soziatibo pluralean, nahiz eta -kin izan Lea-Artibai eskualdean eta Durangaldean zabalduen dagoena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 121. orr.


soziedade ik sozietate.

soziekonomiko ik sozioekonomiko.

sozietario izond lagunartearena, lagunarteari dagokiona.

Jakin nahi dugu lan zamaren inguruan jarritako oztopoak egia diren, egitura sozietario eredua izatearen edota egitasmo egokia aurrera ateratzeko beharrezko denboraren erabakia zalantzan ote dagoen  Berria - Ekonomia   2004-10-02


sozietate (orobat soziedade g.er.) 1 iz gizartea.

Zure nortasuna, ekartzen zaituen sozietatearen araberakoa dela argi dago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Alderantziz ederki erreusitu zuen sozietatean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 199. orr.

Oker handi samarra da sozietate osoak erregimenaren aurkako jarrera aktiboa zeukala pentsatzea.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 60. orr.

ETA euskal sozietatearen onarpenez sortu zen, onarpen urgente berdinaz irauten du, eta, halaz, euskal jendeak ETArekin bururatzea deliberatuko du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

2 irud/hed

Gizarte gerarazi hauek erle eta inurrien sozietateen antza dute, bere horretan geldi egon direlarik giza bizitza lurrean agertzen hasi aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

3 ekonomia- edo merkataritza-helburuak dituen elkartea, legeriaren arabera eratua. ik enpresa; konpainia.

Merkataritza handiaren garapenak bultzatu zuen orobat hainbat eratako sozietateen eraketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Akitaniako Kontseiluak erabaki du sartzea Herrikoa sozietatearen kapitalean.  Herria   2001-11-08

Itsas aseguruko sozietateek, Europako portu handi guztietan sortu zirelarik, abantaila handiak eman zizkioten itsas merkataritzari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Beste bi sozietatek ere finantzaketan parte hartzen dute: bata Parisekoa eta bestea Bruselas-ekoa, biak ere kooperatiben munduarekin lotuak.  Herria   2003-05-29

Bahiako bikote gogaikarri hari galdetu nion ea inporta zien sozietatearen kide gisa agertzea, eta, batere galderarik egin gabe, paper guztiak sinatu zituzten, begiak itxita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.

Didier Borotra, aireportua kudeatzen duen sozietatearen presidenteak erran du negoziaketak urrats onean doazela.  Herria   2005-02-27

Bazkide batek, adibidez, sozietate baten mozkinak banatu nahi ditu, arriskuak zatitzeke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Ber denboran, sozietateko gastuen kontuak eta garbiketak egiten ditu.  Berria - Kultura   2004-07-23

South Oil Company petrolio sozietatearen egoitza nagusiaren inguruan.  Berria - Mundua   2004-05-09

SEPI Espainiako Industri Partaidetzarako Estatuko Sozietatea.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Dekretu berriak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

1602an sorturiko Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren ereduaren gainean eratu ziren [...] kolonia-konpainiak, akzio bidezko aurreneko sozietate anonimoak izan zirenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Bere agintaldian bihurtu zen Reala sozietate anonimo.  Berria - Kirola   2006-02-28

Baiona eta Basusarriko herriek, SEM (Société d'Economie Mixte) sozietate publiko/pribatu bat asmatu dute.  Herria   2003-12-25

Lurralde Antolaketa eta Ingurugiro Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren aztarna ekologikoari buruzko azterketa argitaratu zuen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Lehenbizi enpresa bat sortu nuen, sozietate zibil bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.

Komanditako sozietatea, nazioarteko kapitalez osatua askotan, nagusitu zen azkenean urrutiko merkataritzan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Sozietate transatlantiarraren eraikin handiaren atzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kupoaren negoziazioa, Ekarpen Lege berria, edo Sozietate Zergaren erreforma.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berlusconiren Fininvest finantza sozietatean eta Publitalia komunikazio enpresan jardun ostean, Forza Italia alderdiaren sorreran esku hartu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-12

Baliabideen kostua handitu egiten da, inbertsio-tresna errentagarriagoak agertzearekin (inbertsio-sozietate eta inbertsio-funtsak), familien aurrezkiak banku-gordailuetatik urruntzen baitituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Herrikoa irrisku sozietateak 30 000 Euroko kapitala sartu du Iravian.  Herria   2002-10-10

6 interes edo helburu komunek eragindako lagunartea, legeriaren arabera eratua.

Europako Kardiologoen Sozietatearen arabera, bihotz hodietako gaitzek eragiten dute munduan hildako gehien.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Estatu Batuetako Astronomia Sozietatearen 204. bileraren karietara, proposamenak egiteko deialdia zabaldu du O'Keefek.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Dena ezin hobeki izan zedin nahi zuen, eta bakoitza bere tokian egotea: hautetsiak, Sozietate Popularrekoak, haurrak, guardia...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Ez zen Sozietate Popularrera joan ere, Monduteguyrekin eta haren kideekin ez topatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Erbesteratze dekretua beren herriko hautetsien eta Sozietate Iraultzailearen eskakizuna zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sozietate anonimo (9); sozietate publiko (3); sozietate publikoa (3); sozietate publikoak (7); sozietate publikoaren (5); sozietate zerga (3); sozietate zergaren (8)

industria partaidetzarako sozietatea (23); partaidetzarako estatuko sozietatea (14); partaidetzarako sozietatea (24)

arrisku sozietateak (3); industria partaidetzarako sozietateak (5); partaidetzarako estatuko sozietateak (8)

partaidetzarako estatuko sozietatearen (4)

sozietateen gaineko zerga (6); sozietateen gaineko zergaren (3); sozietateen zerga (4)


sozio 1 iz beste batekin edo batzuekin sozietate edo negozio batean parte duena. ik bazkide.

Arrazoi komertzialengatik elkartzen badira, nork bere atarramentua bilatzen du, ez sozioarena, eta karguagatik bada, orduan nolabaiteko laguntasun publikoa sortzen da, elkarrenganako beldurrean oinarrituta dagoena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.

Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Sozio batekin erdibana daukat, ez ezazu pentsa zureak bezala egunez funtzionatzen duen taberna lasaiago baten inbidiarik ez daukadanik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.

Erlojerotza utzi eta atelier bat zabaldu zuen Donostian, Guerrini italiarra sozio hartuta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Biok izango gaituk sozio, seme: hik dirua jarriko duk, eta nik lana!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.

-Honezkero ireki du "Turgeniev" beste sozioak, goxoak ariko da esaten!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

Lehenengo-lehenengo, finantziazioa lortu behar zuten, hau da, sozio kapitalista on bat, irabazi-asmorik gabeko bion elkartean inbertituko zuena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Hori ez du egin behar gobernuko sozio minoritarioen jeloskortasunak eragindako batzorde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Tinok gaueko lokal bat ireki zuen sozio aleman batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Etorkizunean ere ezker abertzalearen aurka gogor jarduteko prest dagoela esaten ari da, eta Madrilen sozioa EAJ dela Euskal Herrian, ez beste inor.  Berria - Harian   2006-03-05

Haizeari egiten zion hitz, sozioari aurpegira begiratu gabe, eta sozioak aldiz belarrira hitz egiten zion.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

2 irud/hed

Asierrekin -horrela deitzen da sozioa- "batzuetan" egin duela, baina kondoia orain erabiltzen hasiak direla.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Ekaitz eta guzti zetorrelako zen hori, hegoa sozio txarra baita laborearentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.


sozioafektibo (corpusean sozio-afektibo soilik) izond alderdi sozialak eta afektiboak lotzen dituena.

Alderdi sozio-afektiboarekin lotuta dago irakaslearen jarrera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Haurraren bilakaera zainduko du, bai garapen kognitibo eta sozio-afektiboaren aldetik, bai autonomia aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11


soziobiologia (orobat sozio-biologia) iz soziologiaren adarra, portaera sozialaren biologia-oinarriak aztertzen dituena.

1970eko hamarkadan garatu zen soziobiologiak determinismo genetikoa aldarrikatzen zuen giza portaera azaltzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Berari zientifikoki sendoa Taine-ren sozio-biologia iruditzen zaio bere arraza eta ingurune faktoreen teoriarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.

Enbrioiari buruzko ikerketen, soziobiologiaren garai honetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 157. orr.


soziodemografiko (orobat sozio-demografiko) izond giza talde baten ezaugarri sozialen azterketa estatistikoari dagokiona.

Presuna bakotxari, 45 galde eginak izanen zaizkio, bisean bis: xehetasun soziodemografikoak, elkarte bizia, agusagailuak, haren jarrera euskal lurraldeari, nortasunari, hizkuntzari buruz...  Herria   2004-09-30

Eusko Jaurlaritzaren arabera, nabaria da Bastidak, Oionek eta Guardiak edukiko dutela rol protagonista alor sozio-demografikoan, eta Oionek, berriz, industriari dagokionez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


soziodemokrata (corpusean sozio-demokrata soilik) izond/iz sozialdemokrata.

Europa soziala eta sozio-demokratak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

«Ezkerra hauteskundez hauteskunde desagertzen ari» dela erran zuen, «eskuina eta sozio-demokraten mesedetan».  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Bavariako bozetan, sudurreko haundia hartu du Gerhard Schröder sozio-demokratak eskuinaldearen aitzinean.  Herria   2003-09-25


sozioekonomia (orobat sozio-ekonomia) 1 iz gertakari sozialekin loturiko ekonomia.

Bilbo Handiko Planak berebiziko garrantzia du, area horretan bizi baitira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle guztien erdiak, eta, gainera, oso egoera berezia du lurralde antolamendu edo sozio-ekonomia direla eta.  Berria - Harian   2005-06-15

Euskal Herriko sozioekonomiako eragileen artean harremanak sustatu.  Berria - Harian   2005-01-22

Garoñaren ondoko eremuaren sozio-ekonomia suspertzeko planak eskatu izan dira zentrala ixteko aldarrikatu denean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Erakundeak sozioekonomiaz eginiko txostena eman zioten Bilbaori.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Enpresaburuak, eragile sozio ekonomikoak, unibertsitate irakasleak, hedabideetako jendea, profesionalak eta oro har, Euskal herrian sozioekonomiaren esparruan lanean jarduten duten pertsonek osatzen dute Gaindegia elkartea.  Berria - Harian   2005-01-22

2 (hitz elkartuetan) ik sozioekonomiko.

Euskal Herriko sozioekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea da xede nagusia.  Berria - Harian   2005-01-22

Beraz lana egiten dugu jendarteko beste partaideekin: kontsumitzaileekin, sozio ekonomia munduarekin, ingurumenaz arduratzen direnekin, horiekin guziekin ari gira, Herriko Etxe eta hautetsiekin.  Herria   2004-06-10


sozioekonomiko (orobat sozio-ekonomiko eta soziekonomiko g.er.) izond sozioekonomiarena, sozioekonomiari dagokiona. ik sozioekonomia 2.

Kapitalismo nazionalen erregulazio keynestar hori ekonomien nazioartekotzearekin batera zitekeen, baldin antzeko sistema sozioekonomikoak zituzten nazioen arteko ondasunen eta zerbitzuen trukeetara mugatu izan balitz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Esparru sozioekonomikoa osatu behar da eta hor barruan dago euskal sektore publikoa.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Atzo Gobernuak beste hiru zentsura mozio gainditu zituen, hirurak arlo sozioekonomikoarekin lotuta.  Berria - Mundua   2004-06-29

Politika sozioekonomiko eraginkorrak garatzeko eskumen esklusiboak izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Ikastetxearen erabakiak hartzeko autonomia eta ikaslearen gurasoen maila sozioekonomiko eta kulturalak dute eraginik handiena ikaslearen emaitzetan.  Berria - Harian   2005-03-22

Testuinguru sozioekonomiko bakoitzak historian zehar teknologiaren garapenan nola eragin duen aztertuko du.  Berria - Kultura   2004-07-27

Euskal Herriko 2005. urteko egoera sozioekonomikoaren azterketa.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

Baldintza sozioekonomikoek, teknikoek eta psikologikoek mugatzen duten izakia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.

Hondamendi sozioekonomiko larria eragingo du alkoholaren eta gaupasaren kultura honek.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Gizarte dinamizatzaile aktibo izateko borondatea du eragile sozioekonomikoen artean.  Berria - Harian   2005-01-22

Bi liburu argitaratu eta urtekari sozioekonomikoa prestatu.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Kontrazepzio metodoei esker, aldaketa sakona gertatzen ari da, ez bakarrik arlo sexualean, baizik eta sozioekonomikoan ere bai.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eredu sozioekonomiko (3); garapen sozio ekonomikoa (3); gurasoen maila sozioekonomiko (3); maila sozioekonomiko (5)

egoera sozioekonomikoa (4); esparru sozioekonomikoa (4); maila sozioekonomikoa (3); txosten sozioekonomikoa (3)

arau sozioekonomikoen (3)


sozioemozional (corpusean sozio-emozional soilik) izond alderdi sozialak eta emozionalak lotzen dituena.

Saritutakoa 10 eta 12 urte arteko umeengan garapen sozio-emozionala sustatzeko programa bat da  Berria - Euskal Herria   2004-01-14


sozioetniko izond alderdi sozialak eta etnikoak lotzen dituena.

Utz ditzadan alde batera burutazio sozioetniko horiek guztiak, liburua ulertzeko ez baitigute laguntzarik eskainiko.  Berria - Kultura   2004-08-25


sozioetnologiko (corpusean sozio-etnologiko) izond alderdi sozialak eta etnologikoak lotzen dituena.

Dantza, kantua zein ikerketa sozio-etnologikoa, hots, denetarik hunki du oraino biziz beterik den 81 urteko gizonak.  Berria - Kultura   2004-04-01


soziofuntzional izond alderdi sozialak eta funtzionalak lotzen dituena.

Euskararen eta erdal hizkuntzen arteko bizikidetzak zer etorkizun bide eta zer ardatz izan beharko lituzkeen aztertu beharko litzateke, euskarak espazio propioa izan dezan, bai espazio fisiko-geografikoan, bai espazio soziofuntzionalean.  Berria - Kultura   2006-05-03


soziograma iz soziologia-datuen azalpen zehatza eta antolatua.

Euskal Herriko soziograma politikoan erdigunean dagoena isolatua dago.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


soziohistoriko (orobat sozio-historiko) 1 izond historia sozialari dagokiona.

Azterketa hori azterketa soziohistoriko bihurtzen da Friedek, hipotesi gisa dioenean ezen egoera hori Frantziako XVIII. mendeko obra gehienen ezaugarria dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Zientziaren azterketa gauzatzeko ikuspuntu sozio-historikoak garatu behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Analogiaren mailaketa hori aise ikusaraz daiteke, erreferente berbera duten baina egoera sozio-historiko desberdinetan egin diren irudiak aurrez aurre jarriz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Jasotako lekukotasun guztiek ohar filologiko-literarioak, etnoantropologikoak, sozio-historikoak eta kulturalak edukiko dituzte.  Berria - Harian   2005-09-20

2 (hitz elkartuetan)

Tira, esan dezagun, testigantza sozio-historiko-literario-porno hau, kar, kar, kar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.


sozioideologiko (corpusean sozio-ideologiko soilik) izond alderdi sozialak eta ideologikoak lotzen dituena.

Margolan baten ikuspena batez ere eragile sozio-ideologikoek determinatzen dutenez, XV. mendeko jendeak bere garaiko margolanak nola ikusten zituzten ulertu ahal izateko, nahitaezkoa dela haien ikusteko moduan eragina zuten faktoreak ezagutzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.


sozioinstituzional (corpusean sozio-instituzional) izond alderdi sozialak eta instituzionalak lotzen dituena.

Natura beraren posibilitatea agortu denean, haren zirkulazio sozio-instituzionalak hildakoaren berpizkunde sinboliko saiakerak lez ulertu beharra daude.  Berria - Gaiak   2004-12-09


sozioinstituzionalki (corpusean sozio-instituzionalki soilik) adlag alderdi sozioinstituzionaletik.

Urte askotan sozio-instituzionalki estigmatizatua, gaur egun alternatiba energetiko gisa sustatua izatearen aldeko eskaerak ugaldu egin dira  Berria - Gaiak   2006-04-20


soziokognitibo (corpusean sozio-kognitibo soilik) izond ezaguera-prozesua testuinguru soziokulturalean itsasten duena.

Eratze-prozesu konplexu hori ulertzeko lehen gai-zerrendaren muga gainditu eta prozesuaren dimentsio sozio-kognitiboan sartu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.


soziokultural (orobat sozio-kultural) izond talde sozial bati dagokion kulturarena.

Mundu naturalean bezala, fenomeno soziokulturalek ere beren legeak dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Garai bakoitzak eredu sozio-kultural ezberdinetan gauzatzen du bere leialtasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Kultura bateko partaideei transmititzen zaizkien arau soziokulturalek gure harremanak baldintzatu egiten dituzte ia konturatu gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

-Bertsolaritzaren mugimendu soziokulturala.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Ikerketak ez du soilik elkarte zientifikoen balio soziokulturalen berri ematen, gertakari zientifikoa bera bilakatzen baita esparru soziokultural horren isla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Teknologien konstituzio soziokulturala aztertzea da haien helburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Sare soziokulturalak ikertzen.  Berria - Kultura   2004-12-09

Bakoitzak gorputz bat du, giro soziokultural bat, bizipen batzuk.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Ingurune soziokultural aldakorraren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Gure lurralde txikiko aniztasun ekologiko eta soziokulturalaren lekuko izango den ingurumen sistema orekatu bat sendotzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Antropologia sozio-kulturalak zer ekar dezaken gaurko Euskal Herriaren ezagutzan.  Herria   2003-06-26

Assabil Euskal Herriko Zentro Soziokultural Islamiarrak elkarretaratzea egin zuen arratsaldeko 17:00etan Bilbon.  Berria - Mundua   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

identitate soziokulturala (4)


soziokulturalki iz ikuspegi soziokulturaletik.

Sare Publikora biltzen direnak soziokulturalki premian diren familietako seme-alabak direnez, gizarteak sortzen duen etena eskolaren bidez indartzeko arriskua sortzen dela pentsatzen dute Kontseiluko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15


soziolaboral (orobat sozio-laboral) izond alderdi sozialak eta lanari dagozkionak lotzen dituena.

Ahalegina egin behar dugu eskumen soziolaboralak ez dakartzan estatutu itun berri bat gauza ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Eskubide soziolaboralen alorrean zeuden hutsuneak zuzentzen dituelako.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio politika sozio-laboralen eta enplegu politiken esklusibitatea, berezko esparru sozio-laborala eratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Arlo soziolaboralean, bestetik, fundazio bat sortzeko konpromisoa hartu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Logikoena zen paraleloan industria plana negoziatzea eta bestetik plan soziolaborala.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Azken urteetan maila soziolaboralean hartu den erabakirik larriena eta lotsagarriena.  Berria - Ekonomia   2004-07-17


soziolekto iz talde soziokultural bereko pertsonen mintzamoldeen multzoa.

Soziolektoak edo gizarte mailari lotutako hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 218. orr.


soziolinguista iz soziolinguistikan aditua den pertsona.

Jordi Solé katalan soziolinguista.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Definizioa Kike Amonarriz soziolinguistarena da.  Berria - Harian   2005-05-14

Ardura handiz hartuko du Hezkuntza Sailak soziolinguistek landu behar duten irizpen txosten hori,  Berria - Euskal Herria   2006-01-21


soziolinguistika 1 iz hizkuntzaren soziologia, hizkuntzaren gizarte alderdien azterketa.

Ondorio nagusi bi atera behar ditugu egoera honetatik; hizkuntzari dagokiona bata, eta soziolinguistikari dagokiona bestea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

Soziolinguistikan adituak diren presunak (Erramun Bachoc, Iñaki Martinez de Luma, Alain Viaut, Richard Bourhis, Sophie Barneche, Lionel Joly).  Herria   2005-03-03

Koldo Eleizalde da, nire iritzian, euskal soziolinguistikaren aitzindaria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 88. orr.

Iñaki Larrañaga, Legazpin sortu baina Itsasondon erretore dagoena, soziologo ezagun eta soziolinguistikazko lan garrantzizkoak egindakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik soziolinguistiko.

Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egiten zuen Soziolinguistika Inkestari zegokion Nafarroako azterketa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Abian jarri dute Hiznet, soziolinguistika ikastaroa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Ez da izan behar soziolinguistika gaietan ez aditua ez aritua zentzu onak agintzen duen bide hori aukeratzeko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Soziolinguistika sailak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Soziolinguistika Klusterra abian da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Euskal Soziolinguistika Institutuak eta Aztiker Soziologia Ikerguneak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal soziolinguistika (6); euskal soziolinguistika institutua (3); soziolinguistika klusterra (5); soziolinguistika klusterrak (3); soziolinguistika klusterraren (3)


soziolinguistiko (orobat sozio-linguistiko) izond soziolinguistikarena, soziolinguistikari dagokiona. ik soziolinguistika 2.

Zentzuzkoak ziren arrazoiak: gertakari linguistikoak, soziolinguistikoak eta demolinguistikoak zeuden aukeraren oinarrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 89. orr.

Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko jakitatea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Arrazoi soziolinguistikoak ere bazituen gogoan: Gipuzkoan zegoen, eta dago, euskara indartsuen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 98. orr.

Estatus politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan gaztelaniak eta frantsesak euren lurraldeetan duten pareko egoera lortzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera soziolinguistikoa (8); errealitate soziolinguistikoa (3); inkesta soziolinguistikoa (7)

inkesta soziolinguistikoan (3)

inkesta soziolinguistikoaren (5)

egoera soziolinguistikoari (4)


soziolinguistikoki adlag soziolinguistikaren aldetik.

Horren harira esan behar da H1 eta H2 bereizkuntza soziolinguistikoki egoki eta komenigarri izan daitekeela, baina sarritan ez dagoela linguistikoki justifikatzerik (batik bat gizarte eleaniztunetan).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.


soziologia 1 iz gizarteen sortze eta garapena, eta gizarte egitura, joera edo jokabideak oro har aztertzen dituen jakintza.

Hurtadori ez zitzaion batere axola metodoen eta sailkapenen arazo hori, edo Soziologia zientzia bat ala jakintsuek asmatutako ehunzango bat ote zen jakitea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Teherango Unibertsitateko Soziologia Politikoko irakasleak.  Berria - Harian   2005-07-08

Soziologia konputazionala eta kartografia sinaptikoa izango dute mintzagai Biltzarrera batzen diren adituek.  Berria - Kultura   2004-04-13

Egileek «globalizazioaren soziologia» hartu dute oinarri.  Berria - Kultura   2006-02-21

64an iritsi zen Larrañaga Itsasondora, Parisen soziologia ikasten ibili eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

John Neulinger astialdiaren soziologian adituaren ustez.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Eguzki URTEAGA, 27 urte, soziologian doktore da, Bordeleko II unibertsitatean tesiaren gaia hau zuelarik: "Tokiko kazetariak: ofizio baten bilakaera".  Herria   2001-10-25

Soziologian doktorea eta Filosofian lizentziaduna da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Soziologia eta Unibertsitate Publikoa utzi eta hurrengo ikasturtean Opusen Enpresa Zientziei ekiteko aukera aipatzen hasia zen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

Irudiaren soziologia ez da, zinez, adar hauetan aurreratuena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Soziologia merkerik egiteko asmorik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat soziologi g.er.) ik soziologiko.

Parrokia lasaia izango zen Itsasondokoa berak bere soziologia-lanei ekin ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Azken soziologia azterketen emaitzak dira horren erakusgarri.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Gaur egun, thriller onek kasik soziologia liburuek bezainbat irakasten dizute unibertso batzuei buruz.  Berria - Kultura   2004-04-11

Jakina da, Guy Aznar eta André Gorz soziologia arloko pentsalariei jarraiki, lanaren bidez dela gizakia esfera publikoan partaide.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Barka ezak, baina soziologi ikastaro txiki bat beharko huke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Hau Louvain-en, soziologia erakasle zen eta hemengo apez guzien omonierra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Literatura eta soziologia klaseetara joaten nintzen, unibertsitateko janlekura.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Helsinkiko Unibertsitateko Legearen Soziologia Departamentuko ikertzaile Ari Nieminenen iritziz, [...].  Berria - Mundua   2004-06-08

EHUko Soziologia Sailak antolatutako jardunaldietan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Euskararen Datu Basea (EDB) webgunea eratu du Aztiker Soziologia Ikergunearekin batera eta Udalbiltzaren laguntzarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aztiker soziologia ikerguneak (3); soziologia ikasketak (4); soziologia ikerguneak (3); soziologia irakaslea (14); soziologia irakasleak (3); soziologia irakaslearen (3); unibertsitateko soziologia irakaslea (6)

soziologiako katedraduna (3)


soziologiko izond soziologiarena, soziologiari dagokiona. ik soziologia 2.

Gizarte baten jarrerak ulertzeko ez dira aski azalpen ekonomiko, soziologiko eta historikoak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.

Kuhnen azterketak ekoizpen zientifikoa bera txertatzen du analisi soziologikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Arrazoi politikoak aipatu dira, arrazoi soziologikoak, arrazoi etiko-erlijiosoak...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Lan soziologikoak ere badirela, eta gizarte eredu baten porrota erakusten dutela.  Berria - Kultura   2006-01-10

Azterketa soziologiko asko dago hedabideek duten harrerari buruz (eta artelanek duten harrerari buruz ere bai).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Siadeko-k 1993an egin zuen ikerketa soziologikotik hartutako datuak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Testuinguru soziologikoaren eraginaren garrantziaz jabetzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Efektu lasaigarria dauka, soziologikoki konprobatuta dago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.

Unamuno-k alfer-alferrik gura duena da, ezintasun faktikoa (historiko, soziologikoa: euskararen herria ez da oso kultua izan), hizkuntzaren naturakoa bezala pasarazi.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.

Ezker abertzalearen mundu soziologikoak horri aurre egitea eta behingoz protagonismo politikoa hartzea eskatzen dio Batasunari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Batetik, independentismo soziologikoaren sendotzea: gero eta sektore gehiagok ez dute inolako interesik jada Espainian.  Berria - Harian   2006-01-24

Interpretazioari, hots, irudiaren onarpenari, eragiten dioten faktore guztiak, alegia, soziologikoak nahiz semiologikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Beste historia hau, historiaren azpian lasterka doana [...] pentsamoldeen bilakaera modura deskriba daiteke -era soziologiko edo psikologiko batean-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azterketa soziologiko (4); inkesta soziologiko (3)

ikuspegi soziologikoa (3)

azterketa soziologikoak (4)

ikerketa soziologikoen (3)


soziologikoki adlag soziologiaren aldetik.

Fedea, soziologikoki, gizon-emakumeen habito bat da, fededunek berek Jainkoak emanikotzat badaukate ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Soziologikoki, Baiona mendebaldeko kantonamendua beti eskuinekoa izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Euskara soziologikoki murriztuta egon da luzaroan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.

Efektu lasaigarria dauka, soziologikoki konprobatuta dago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.

Soziologikoki baditu berezitasun batzuk: txikia da, baina deserrotze handia dago.  Berria - Kultura   2006-04-06

Ez dut ohitura xelebre honen jatorriaren esanahia jakiterik izan, ez eta, soziologikoki erroturiko ohitura bat ote den [...] edota artistaren batek hiri guztian hedatu duen instalazio artistiko baten xedea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.


soziologismo iz giza gertakariak ikuspuntu soziologikotik baino ez ikusteko joera.

Agian mereziko du testuinguru honetan Leo Strauss filosofo judu exiliatuaren kritikak gogoratzea, historizismoari ez ezen, Max Weber-en soziologismoari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Erlatibismoa gaur egun aurkitu, perspektibismo, historizismo, soziologismo, psikologismo, antropologismo, biologismo, eboluzionismo, pragmatismo, fikzionalismo, etab., gisan aurkitzen da de fakto.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.


soziologista izond soziologismoarena, soziologismoari dagokiona.

Zientziarekiko biraketa soziologista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Kasu horretan, biraketa soziologista dela medio, ezagutzaren eraketan faktore sozialen garrantzia gehiegi azpimarratzeagatik, galdu egin da epistemologikoki pertinentea den munduarekiko harremana.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.


soziologizazio iz soziologismorako joera.

Gai-zerrenda berriak ezagutza zientifikoaren gero eta soziologizazio nabarmenagoa ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.


soziologo 1 iz soziologia gaietan lan egiten duen pertsona.

Badira hor teologo, soziologo, legelari, irakasle jakintsuen hitzaldi interesgarriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 7. orr.

Azken urteetan onddoak udazkenean bezala agertu dira kazetariek, politologoek, ekonomialariek edo soziologoek egin izan dituzten azterketa eta analisiak [...] gehienetan sen onak eta begi erne batzuek, besterik gabe, erakusten digutena paperera eramanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

soziologoak hasita zeuden kontsumoaren gizarteak zekartzan kalteez abisatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Soziologoek analizatuko dute, eta psikologoek esplikatuko, nola joan ginen gerla ondoan seminario eta komentuetara, orgataraka.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Soziologorik zorrotzena baino lehenago eta sakonago aurreratu zen Kafka burokraziaren makinariak ezdeus bihurtzen gaituela esatera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Alor honetan egin izan diren lanik interesgarrienak ez dituzte askotan soziologoek egin, historialariek baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Bernard Duperrein, Paueko unibertsitateko soziologoa.  Herria   2001-10-18

Iñaki Larrañaga, Legazpin sortu baina Itsasondon erretore dagoena, soziologo ezagun eta soziolinguistikazko lan garrantzizkoak egindakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Hala egiten du James Baldwin idazle estatubatuarrak, baita Jean Baudrillard frantses soziologoak ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.

2 (izenondo gisa)

Piaget bezalako psikologoak, Freud edo Lacanen kide psikoanalistak, Levi-Straussen lagun soziologoak, Wittgenstein edo Ricoeur iduriko pentsalariak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.


sozionatural izond gertakari naturalen eta giza jardueren interakzioari dagokiona.

Gizarteak horrela kritikoki ebaluatzen du transformazio sozionaturala (hots, progresoa) gauzatzen duen baliabide zientifiko-teknologikoen multzoa, bere esparru desberdinetan. Zientzia eta teknologia "produktu" sozialak badira eta, gainera, sekulako eragina badute geure ingurune sozionaturalaren eraldaketan, [...].  Berria - Gaiak   2006-01-26


soziopolitika (corpusean sozio-politika soilik) iz gizarte ikuspuntutik aztertzen den politika.

Erantzuna ez da sozio-politika tratatu zentzudun bat, baizik bizitza baten kontaera; ez kontzeptu andana, sentimendua baino; ez teoria, garrasia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.


soziopolitiko (87 agerraldi, 5 liburu eta 41 artikulutan; orobat sozio-politiko 39 agerraldi, 8 liburu eta 23 artikulutan) 1 izond alderdi sozialak eta politikoak lotzen dituena.

Hemen arazoaren dimentsio soziala planteatzen zen, eta integrazio soziopolitiko eta ekonomikoaren beharra.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Izan ere, esan den bezala, Japoniako egitura soziopolitikoak eta Europa Mendebaldekoak oso antzekoak ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Aldaketa soziopolitikoek balditzatutako artelana.  Berria - Kultura   2006-02-07

50eko eta 60ko hamarkaden konplexutasun soziopolitikoak ere izan zuen eraginik.  Berria - Kultura   2006-02-07

Euskal idazleak inoiz baino gehiago idazten ari direlako Euskal Herriko egoera soziopolitikoaz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 80. orr.

Aberri Eguna modu bateratu eta duinean ospa dadin, eragile soziopolitiko eta instituzionalekin harremanetan jarri eta proposamen eta deialdia egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Garapen Iraunkorrak dituen ondorio ekonomiko eta sozio-politikoei eman diegu lehentasuna.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

ELArekin konpromiso soziopolitiko sakonagoak adosteko asmoa azaldu zuen LABeko idazkari nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

11 alderdi politiko eta sindikatuk [...] euskararen aldeko engaiamenduak hartu dituzte, Bilbon izenpetu duten Akordio Soziopolitikoaren bidez.  Herria   2004-11-18

2 (hitz elkartuetan)

-Egoera sozio-politiko-kulturala.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordio sozio politikoa (4)

akordio soziopolitikoa (18); azterketa soziopolitikoa (3)

akordio soziopolitikoan (3)

akordio soziopolitikoarekin bat (3)

akordio soziopolitikoaren (9)


soziopolitikoki (corpusean sozio-politikoki soilik) adlag ikuspuntu soziopolitikotik.

Paradoxikoa dirudien arren, arrisku arduragarrienak dira sozio-politikoki asimilagarrienak direnak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Pertsonentzako bizi baldintzak urratzen dituen sistema atxikiz, Frantziak argi erakusten du moralki eta sozio-politikoki, iparra galdu duela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21


sozioprofesional (orobat sozio-profesional) izond lanbidearen gizarte alderdiari dagokiona.

Gizarte zibilak eta sektore sozioprofesionalek lurralde ezagupen bat nahi dute, baina Frantziako Estatuaren baitan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

34 administratzaile hautatuak izan ziren: 13 hautetsi, sozio-profesional saileko 10, elkarteen 7 ordezkari eta alokatzaileetarik 4.  Herria   2003-02-13

Ikastetxe frantsesek ikasleen mailaketa sozioprofesionala, aitzin selekzioa eta baxoa gainditzea erabiltzen dituzte erreferentzia gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Ez ghettoen sorrera bultzatuz, etxe kopuru jakinak auzoka txertatuz baizik, jendearen nahasketa sozioprofesionala bermatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


soziosanitario (orobat sozio-sanitario) izond alderdi sozialak eta osasungintzari dagozkionak lotzen dituena.

Arreta soziosanitarioa eta informatika sistemen ustiapena dira erdi mailako ziklo berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Ikasketa horiek egiten dituenaren egitekoa osasun fisiko, psikiko eta sozialeko premia berezia duten pertsona eta kolektiboei arlo soziosanitarioan laguntzea litzateke [...] estrategia eta prozedura egokienak aplikatuz, eta autonomia pertsonala, giroarekiko harremanak eta lanbide ezarpena hobetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

«Diru baliabide gehiago beharko dira», aitortu zuen Ibarretxek Plan Sozio-sanitarioaren berri ematean.  Berria - Harian   2005-12-24

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Arreta Sozio-sanitarioko Plan Estrategikoa aurkeztu zuenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.


soziosinboliko izond alderdi sozialak eta sinbolikoak lotzen dituena.

Bada horretan alderdi tekniko bat (argi-dardara kentzea, behar ez den mozorrotzerik ez izatea), baina bada alderdi soziosinboliko bat ere, apailua bera baita, zentzu zabalago batean, irudi mugikorrak pantaila batean ikustera joatea justifikatzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.


soziotekniko (orobat sozio-tekniko) izond alderdi sozialak eta teknikoak lotzen dituena.

Prozesu horretan XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen lehenengo erdiko gertaera sozioteknikoak koka daitezke: trenbidea, telegrafoa, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Gure gizarteetako markak dira hain zuzen ere gobernatzen zailenak, ez hainbeste arazoaren diagnostikoan sor daitezkeen ezadostasunengatik [...] terapiak exijituko lukeen demaseko berrantolaketa soziotekniko eta kulturalagatik baizik.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Istripuen zergatia ez dago, hortaz, funtzionamendu desegokiari beti egozterik: arrunta da, esate baterako, sistema sozio-tekniko batean (zentral nuklear batean, adibidez)  Berria - Gaiak   2006-03-26


sozioteknoekonomiko izond alderdi sozialak, teknikoak eta ekonomikoak lotzen dituena.

Ilustrazioaren subjektu transzendentalaren gabeziak zizelkatu zituzten, bai maila sozialean, bai maila psikologikoan, Karl Marx eta Sigmund Freud-en lanak miatutakoan, subjektu transzendente huts horretako gorabehera sozioteknoekonomiko eta psikoanalitikoak begietara zuzentzeko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.


sozioterapeuta iz gizabanakoa, dagokion taldean gizarteratzeko terapiak aplikatzen dituen pertsona.

Kristina Plaza eta Uxoa Lazkanotegi erizainak, Ixa Irigoien gizarte laguntzailea eta Idoia Sardui sozioterapeuta dira.  Berria - Harian   2005-07-03


spa iz osasun etxea, oinarri nagusitzat ura erabiltzen duena tratamenduetan, erlaxatze sistemetan eta terapietan.

Igerilekuak, spa guneak, tenis kantxak eta hipika jarriko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Spa horietako bat balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.


spagetti ik espageti.

spaghetti ik espageti.

spanglish iz ingeles etorkiko hitzez josiriko espainola, Ameriketako Estatu Batuetan mintzatzen dena.

Spanglisha gero eta erabiliagoa da komunitate hispanoaren artean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 49. orr.

Gaztelaniaz edo spanglish-ez (gaztelaniaren eta ingelesaren nahasketa) hitz egiten duen jendearen kopurua beste edozein komunitaterena baino askoz bizkorrago handituz doanez, latinoen eragina nonahi ikus daiteke AEBetan kultur arloan.  Berria - Mundua   2004-10-26


sparring 1 iz entrenamenduetan beste boxeolari baten kontra aritzen den boxeloaria.

Sarritan ibilia zen Joselu haren sparring lanetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Cassius Clayren sparring izaten zara bazkaltzeko orduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 272. orr.

Sparring nahiko onak izan ditut aurrean, Patxi Ruizekin aritu naiz, Asier Olaizolarekin, Juantxo Kokarekin ere bai, alde horretatik nik uste nahiko aurkari zailak izan ditudala.  Berria - Kirola   2004-03-25

Txilin baten hots purrustatuak sparring-arengana hurbildu eta haren inguruan estreinako ukabil-ziztadak saiatzen hasteko unea adierazi zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Bi euskal marinelak Sydneyn izan ziren, baina sparring bezala, probatzaile moduan.  Berria - Kirola   2004-02-18

2 irud/hed

Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Borroka-zakurren sparringtzat erabiltzen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Horretarako daude sparring zakurrak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 97. orr.


speed 1 iz anfetamina.

Berdin zaidak speeda, kokaina, bikarbonatoa, amoniakoa edo zaldia... baina pasaidak lehenbailehen, bestela gaur ere lotsagarri gelditu behar diat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.

Speeda, extasia eta kokaina boladaz pasatako droga bigunak dira hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.

Gero beste garagardo batzuk, izerdia, kostoa, speeda, komentarioak, txiste txarrak eta abar luzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Tabakoa, Amaiaren lagunen bat edo beste, Jabirenak, speeda... denak izan zituzten haserretzeko motibo.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 75. orr.

-Esan dizut speedak on egingo zizula.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 205. orr.

Speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

Speedaren ajea gauza eskasa da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 89. orr.

Haren ezteietan, speedez eta herraz leporaino jarritako basa nardagarri batzuen gisara jokatu genuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Autoan bost mila speed pilula zituen gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Azkoitian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Mikel lotsati eta uzkur zegoen, aldean zeramatzan lau litro garagardo eta speed dosia eramanda ere herabe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 161. orr.

Sakenan, 272 estasi dosi eta 100 speed dosi hatxeman dituzte eta hiru presuna itzalerat bildu.  Herria   2001-09-20

Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Guardia Zibilaren esanetan, bi ertzainetako batena den prostituzio etxean aurkitu zuten aspaldian poliziak aurkitu duen speed kantitate handiena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

3 (neurriekin)

Atxiloketa unean, hiru kilo haxix eta 180 gramo speed atzeman dizkiete.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Beste zinegotzi bat atxilotu zuten ustez 1.000 pilula estasi eta kilo erdi speed zituela.  Berria - Mundua   2004-05-29

Espainiako Guardia Zibilak bi ertzain atxilotu ditu, ehun kilo inguru speed edukitzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06


spencertar izond H. Spencer-en pentsamoldeari dagokiona.

Unamuno, bere eboluzioen piririkan, gaztetxotako bere historiazaletasun foralistaz gero ("erromantikoa", esango du berak), laster positibismora konbertitua, historiaren filosofia spencertarraren jarraitzaile izana da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.

Hau da Unamuno-k euskararen heriotza iragarriari bere argumentazioan ipini dion marku filosofikoa, hots, eskatologia kuakero spencertarraren markua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.


spengleriano izond O. Spengler-en pentsamoldeari dagokiona. ik spengleriar.

Hemen, ez dakit zergatik, beharbada bere burua alderdi batean kidekatzeagatik, nobleak eta inteligenteak berdintzen dizkigu Ortegak: spenglerianoa batik bat ez da batere berdinketa hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.


spengleriar izond O. Spengler-en pentsamoldeari dagokiona. ik spengleriano.

Emoziozko erreakzioek, "viktoriar" baikortasuna eta "spengleriar" ezkortasuna bezalakoek, froga gisa ez zuten indarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.


spinozatar izlag B. Spinoza filosofoaren pentsamoldeari dagokiona.

Jainkoarekin edo naturarekin batzean eta arimak substantzia jainkozkoarekiko duen dependentziaren esplizitazioan datza dohatsutasuna edo salbamena, zeina seinalatzen duen spinozatar egitasmoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Egia da spinozatar proiektuak formulazio bat baino gehiago hartzen dituela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Beraren erantzuna spinozatarra da guztiz, Cavaillès-ek irakurri eta miretsi zuen filosofoa: beraren egitekoa zela sentitu zuelako.  Berria - Kultura   2004-04-14


spiral ik espiral.

spiritual ik espiritual.

sponsor (orobat esponsor) iz babeslea, laguntzailea.

'Sponsor' delako berezi bat aurkitu zuen gainera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 285. orr.

Fagorrek miliunak xahutuko ditu adibidez Aviron Bayonnais-ko errubilarien “sponsor” edo babesle gisa.  Herria   2005-11-24


sponsoriratu, sponsoriza, sponsorizatzen du ad sponsor gisa babestu.

Batarena onartua dago, eta mundu ororen bistan lotsagabeki erakutsia, onetsia eta ezin sinetsizko moduan goretsia, lagundua eta sponsorizatua; bestearen diru-eske eta lapurretari, berriz, "diru-eske" eta "lapurreta" deitzen zaio garbi-garbi,  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.


squatt iz indarrean dagoen legearen kontra, bizitzeko hartzen den etxebizitza edo lokala.

Pub hartatik atera ziren eta squatta zegoen etxesailen alderantz jo zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 215. orr.

Squatt horretan bizi zaretenok zer zarete, euskaldunak denak? Maria Madrilgo neskato bat zen, besteak bezalaxe squatt batetik bestera pasatuz bizi zena, lan bat utzi ondoren beste bat hobea bilatzen saiatzen zena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Iluntze eta gauak normalean ontzian pasatzen omen zituen Scottekin, goizaldean squattetik pasatzen zen dutxatzera eta arropaz aldatzera, handik lanera, eta eguerdian, libre baldin bazegoen, pisutik pasatzen omen zen berriro.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.


squattatu, squatta, squatatzen du ad indarrean dagoen legearen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartu. ik okupatu.

Sasiko habian sortuek halako mesfidantza pizten didate: bertzeek adina balio dutela erakutsi beharrak joak izaten dira maizko, eta horrek ondorio gaiztoak ekartzen ditu nagusi baten bulegoa squattatzera etortzen direnean, bi egunetarako baizik ez bazen ere, abuztuko larunbat horretan bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.


squatter iz indarrean dagoen legearen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona. ik okupa.

Talde batekin bizi zen, edota bizi izan omen zen, squatter modura denboraldi luze batez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 165. orr.

'Squatters' besterik ez ziren -gehitu zuen gidariak- insektoak bezalakoak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 163. orr.

Besteak erran zion ez zekiela, berdin zela dena den, 'squatters' horiek aski zutela beste nonbaitera joatea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.


srilankar izlag/iz Srilankakoa, Srilankari dagokiona; Srilankako herritarra.

Bihar tigre tamilek srilankar soldaduei egindako setioaren urteurrena beteko baita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Tamil gerrillako bi kide hil zituzten atzo soldadu srilankarrek.  Berria - Mundua   2006-04-25

Presidente srilankarrak herrialdeak bizi duen egoera baliatuta hartu zuen buruzagitza aldia luzatzeko erabakia 2000. urtean.  Berria - Mundua   2004-01-15


stadium ik estadio.

stalindar ik estalindar.

stalinismo ik estalinismo.

stalinista ik estalinista.

standard ik estandar.

status ik estatus.

stilo ik estilo.

stock 1 iz biltegiraturik dagoen salgai kopurua.

Gasolioaren stock-ak 800.000 upeletan gutxitu direla kalkulatu dute adituek.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Langileen arabera, fabrikok lau eguneko stock-ak baino ez dituzte biltegietan.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Berriz ere, garrantzitsua da azpimarratzea stock horiek ez direla oso ondo neurtzen ordainketa-balantzetan ageri diren nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen zenbaketetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Horrelako ekoizpen eredu batek beharrezkoa du jarraipena: prozesua ez etetea (stock handiak eta eskaria egonkorra, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Horren harira dio gizarteak duen kapitalaren stock-aren balioa (kapital naturala barne) dela kontserbatu beharrekoa.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Hainbat geologok salatu dute azken urtetan herrialde ekoizle askok euren stock-ak puztu egin dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

2 (hitz elkartuetan)

Era horretara biltegiak eta stock pilaketa aurrezten ditu lantegiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

· Batzuek kapital stock osoa hartzen dute kontuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.

Hegoaldeko legatza stock-ak 10.200 tonatik behera daude, eta 35.000 tonakoa da gutxieneko maila onargarria.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapital naturalaren stocka (3); naturalaren stocka (3)

inbertsioen munduko stockaren (3)


stop 1 iz zirkulazio seinalea, gelditzeko obligazioa adierazten duena.

Uda ondarrean ezarria izanen da "stop" seinalea, Hita Zaharreko juntan, zeren-eta ainitz ixtripu bada leku hortan.  Herria   2001-08-02

Herbert beso-keinuka: stop!, nik stop egin, bozina jo, eta Herbertek berriro beso-keinuak: aurrera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Semaforo gorrian stop eginda, ibilgailua ralentian, udaltzain-autoa ikusi dute eskumatik abian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Stopa pasatu aitzin, stopatu da autobusa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.

Hantxe kruzean, stopean zain halabeharrean, sor-sor egon zen izkinako pasteleriari begira; hango bonba goxoak...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

Hagitz errazagoa dela irakurtzea bera, bere bidezidor, errepide, autobide eta stop eta "bide eman" seinaleekin, testuetan barrena kaminero ibiltzea baino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

2 irud/hed

Auzipetuek elkarretaratzea egin zuten auzitegiaren atarian, 'torturari stop' zioten elastikoekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Azalean euren aldarrikapenaren arrastoak ageri ziren: Stop itoiz, Artozki bizirik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

Ber momentoan, Herri Taldeak, "Turismoa Stop" kanpaina abiatzen du.  Herria   2004-06-03

Ni ere ez naizela existitzen... stop!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

Ezinezkoa zen asmatzea non egon zintezkeen nire gutunari stopa altxako ziotenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.

3 makina edo kideko bat gelditzeko botoia.

Ikuzmakina honek ez dauka stopik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

4 telegrametan, puntu seinalea.

BUSA LEPO STOP GAZTE LEPALUZE KAPELA BOROBIL TXIRIKORDADUNAK KARGU HARTU BIDAIARI EZEZAGUN BATI AITZAKIA HUTSALEZ STOP ARAZOA ORPO-KONTAKTUZ BEHATZAK ZAPALTZEA APROPOS STOP GAZTEAK EZTABAIDA UTZI ETA LEKU LIBRE BAT HARTU STOP ORDUBIETAN PLACE ROMEN ENTZUN JANZKERA AHOLKUAK LAGUN STOP BOTOIA GORATU STOP.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 157. orr.


stopatu, stopa, estopatzen du ad stop egin, gelditu.

Stopa pasatu aitzin, stopatu da autobusa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.


strip-tease (orobat striptease eta streep-tease) 1 iz pertsona bat edo gehiago musikaren konpasean pausoz pauso biluzten diren ikuskizuna.

Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek strip-teasea egin zuen uraren gaineko zaldain batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Ez dakit zein pelikula ospetsutako strip-tease deigarriren baten erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Txarra, oso txarra zen pelikula, baina uste dut Charo Lopezek egin zuela bertan striptease lardarts baina erabateko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Doc To tabernak hamargarren urtez jarraian gizonezko baten 'stripteasea' antolatu du Santa Luzia eguna ospatzeko, jostunen eguna  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 127. orr.

2 irud/hed

Etenik gabe, aitorpen bortitz bat egiten du idazle gazteak, espirituzko streep-tease betean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kanpoan zen, Queens inguruan nonbaiten, orduantxe bi negozio-gizon mozkor Garden of Earthly Delights izeneko strip-tease klub baten atarian utzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Lanbide honetan strip-tease dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak ez dira aski.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.


studio ik estudio.

su 1 iz zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea.

Gauzen materia sua dela eta izadia su hutsez egina dela pentsatu zutenak egiazko arrazoitik nabarmen lerratu zirela argi dago. horien bitartez lau gorputz eratu dira: lurra, ura, airea eta sua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 67. orr.

Izeiak, hasteko, airea eta sua ditu gehien, eta ura eta lurra gutxien.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.

Batzuek esaten zuten Hüsok sua gurtzen zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Urrunean, ekialdean, sua ikus zitekeen, eta bazirudien lautadan zehar hedatzen ari zela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.

Sua pizten errazago baita itzaltzen baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.

Sua poliki iraungitzen ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Idortzeko erabiltzen den oihala, suan erre behar izaten zen.  Herria   2005-06-23

Arratsean egindako suaren hondarrak geratu ohi ziren goizaldean: errauts epelak, eta tarteka txingar biziren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

Errautsaren azpian zetzan sua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Sua zutabeen kapiteletan kiribildu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,38

Kapelua kendua zuen ordurako, eta suaren aurrean eserita zegoen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 31. orr.

Azariasek, suaren erdian zutik, otoitz egin zuen ozenki, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   DnGr 3,25

Zelten egutegian ere, naturaren birpiztea ospatzen dute suaren festa eginez, eguzkiaren gorakadak 40 egun bete ditueneko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Suari egurra botatzen zion ingelesak, eta basamortura begiratzen zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 139. orr.

2 (izenondoekin)

Su handia egin zuten haren ohorez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,14

Labeko su bizira jaurtikiko dute.  Elizen arteko biblia   Dn 3,6

Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

Gailurrean, ahul, su dardarati bat ikusten zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Neurri gabeko sumindura merezi du, eta purgatorioko su jasangaitza ere bai.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.

Su zurizko bola bat zen, parte txarreko jirabira batean ari zena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Su itzalien gaineko zartagian, berriz, xerra jadanik hoztua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Su gaiztoaren eta sumendi suntsitzaileen jainkoa Bulkano.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Su likidoaren urre-kolore bizkor hura lurrera hega dadin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eguzki esaten diogun su-masa hori.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen.  Elizen arteko biblia   Ap 8,5

Su-brasetara bota zituen ur, landare eta aleak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Hamar argimutil, alderdi bakoitzean bost, urrezkoak; loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,49

Su- eta harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak, bai eta habailak ere.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Tamaina erdiko su-itzalgailu bat zen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.

Su-bonba karga handia zeramaten bi hegazkin ingeles alemaniar ofizialen zentroaren gain-gainean erori ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Iliadan bertan Akilesek lau behor hil ditu Patrokloren heriotzeko su festan, defuntuaren arima Hadesen erreinura gida dezaten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

ik beherago 42.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nazio askotako txerpolari, su-jale eta gezur-esale ugarirekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hipnosiarena ere urte gutxi batzuetako lasto-sua besterik ez zen izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

5 (zigarroak eta kidekoak piztekoa)

-Tabakorik ez diat, baina sua bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Esneketariari sua eskatu dio zigarreta bat pizteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Eman nion sua, argiztatu zitzaion aurpegi gaztea, eta galdetu nion ea nirekin ezkondu nahi al zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

Sua eskatzeko ere ez nintzaion hurbilduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

6 (janariak prestatzekoa; beheko sua)

Sukaldera abiatu, kafeontzia su gainean paratu eta kajoiak miratu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Atxikoria-ura su gainean, eta bezperan estraperloan lortu ahal izan nituen ogi zuri bi mahaiaren gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Tokiko haragia egurrezko suan errerik.  Herria   2003-08-07

Ken ezazu ur-tupina; itzal ezazu sua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.

Sua egokitu zuen gero, irakiten jarrai zezan saldak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Bero da gelan, sua gozoa da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Jendeek ikatzaz egiten baitzuten eguneroko sua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Su bizi ederra zegoen, eta baxerategi baten gainean Domu Santu bezperako lau opil handi ageri ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Sutondoa ere miserablea zen, eta sua beti amatatzear zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Toki menditsu hau denbora txarrak estalten duenean, erromesek supazterreko sua prezatzen dukete.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Marmol grisezko lurreko suan, enborren garrak gorriz eta beltzez tintatzen dira.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Itoitzen eta Artozkin euren etxeko sua azken eguna arte piztu duten nafarrei.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Ezinbestean konturatzen naiz zelan makurtzen den Piettka kazola batekin eta bere su txiki elektrikoarekin. ik beherago 51.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Gasezko su txiki batean irakiten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.

Apopiloek geletan bertan aritzen baitira su txikietan janaria prestatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen, eta berdin gas-sua, lapiko zikina.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak, botila-irekitzekoak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

7 (haserrea adieraziz)

Zeure ahalmen handiaz dituzu arerioak zanpatu; haserre-sua piztu eta lastoa bezala erre.  Elizen arteko biblia   Ir 15,7

Haserrearen suan, ez zuen entzun aulki gurpildunaren karranka. Jauntxo ankerraren su mina eta basapiztiaren amorrua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Erregea ere su bizitan jarri zen.  Elizen arteko biblia   1 M 15,36

Etxeberri ministroak sua zeriola ohartarazten gintuen gisa horretako papistakerien kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Haserrearen suan, ez zuen entzun aulki gurpildunaren karranka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

8 toki egokian egurrarekin eta kidekoekin egiten den sua.

Pilatu egurra erruz eta piztu sua.  Elizen arteko biblia   Ez 24,10

Sua gartsu pizteko orduan, nekez topatzen zuen gure baserritarrak beste ezer otea bezain onik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Sute horiek San Juan suen pareko izan ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Sanjoan su hauek, guk herri eta auzo bakoitzean pizten ditugun hauek [...] beste lurralde batzuetan, mendi kaxko eta muinoetan egin ohi dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Gudariak ez ziren egunsentira arte ohartu etsaiek ihes egin zutela, su haien distira ikusten baitzuten.  Elizen arteko biblia   1 M 12,29

9 karra.

Iraultzaren sua piztuta irautea helburu bada, beldur naiz idazpuru hauek ez ote duten juxtu kontrakoa lortuko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 89. orr.

Oldarraren suan herra irakiten.  Berria - Harian   2005-11-06

Napoleonek ez omen zuen ulertzen poloniar haien atxikimendua, zaldun saiatu haien sua eta kemena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Jesusek mundura ekarri zuen su hartan izioturik zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Apaizaren su ebanjelikoak eta apostolatu-antsiak politikara bideratu zirela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Pipertu ninduen nire aurkariaren aldeko su horrek, hain beheraturik uzten baininduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Su bizi batek bularreko hutsunea erretzen zion orain ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Jakoben ondorengoak su izango dira, Joserenak gar; Esaurenak, berriz, lasto.  Elizen arteko biblia   Ab 1,18

Karitatearen su-labetik sortzen den anaien salbazioaren grina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

Saguaren azterketarako nire gogo-sua areago berotu zen jakin nuelarik bazela, organismo horretan, tasun berezi-bereziak zituen tumor bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 83. orr.

Geroz eta harrotuago, juduenganako amorru-sua zeriola, lasterrago joateko agintzen zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 9,7

Barne-su horrek bultzatuta, zuloa utzi eta zabal-zabalik eskaini zien bere burua pertsegitzaileen irainei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Ondoan jarri nintzaion, ohe gainean, baina nire aita-su sasikoak makinatxoa nire eskuetara ekartzea baizik ez zuen lortu. hala, geldiunearen ondoren, mendeku-su bizi batek deragio berriz Pirrori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Maitale-sua epeldu egiten da, eta su epela ondo gauza ziztrina da, gero.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Pipertu ninduen nire aurkariaren aldeko su horrek, hain beheraturik uzten baininduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Haragizko desiraren su motelduak gar haserreak harrotu zizkion zainetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 325. orr.

Xuberoak baduela ondare bat guziz baliosa, euskararen aldeko su berri bat azkartuz doala, gazte batzu badirela geroari buruz arras deliberatuak eta beraz, hodei guzien artetik, itxaropentsu behar dugula egon...  Herria   2005-04-14

Indar eta su ezezagun batek hartua zirudien zaldiak ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Su eta gar da maitasuna, Jaunarengandiko sugar.  Elizen arteko biblia   Kt 8,6

ik beherago 37.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oren bat eta hiru laurden partida, zer suan!  Herria   2001-02-15

10 sutea.

Atzo goizeko zortziak inguruan piztu zen sua, oraindik zehazteke dauden arrazoiengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Etxebizitzako logela batean piztu zen sua, zehazki.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Sua hasi eta berehala bildu ziren Urkidi atarian auzokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Suhiltzaileek sua kontrolatuta zeukaten arratsalderako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Auzokideek lortu zuten sua itzaltzea eta zauritua Baionako erietxera eman zuten osasun zerbitzuek helikopteroz.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

-Sua! -oihukatu zuen Arantxak-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.

-Sua, sua...! -entzun genuen solairua utzi bezain laster.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Berehala hoska hasi zen: "Sua, sua!".  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

11 su armez eginiko tiroa edo tiroak.

Gure bou txikiak egundalako suan ari direla Cervera kanoiariarekin eta España korazatuarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Armadura distiratsuko zalduneria ezkoa bezala urtu zen espainolaren su-erauntsiaren pean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Dinosauruak kixkali zituen su erauntsiak hainbat hilabetez iraun zuen, eta hautsa eta hondakinak jaurti zituen lau haizetara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.

Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Berebiziko kanoi-sua piztu zuten ontzietako gudariek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

Hirurak aldera tiro-sua egiten diete.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Gainetara iritsi zirenean, karlistak, bi suren artean harrapatuta, erretiratu egin ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

12 suan (ildo beretik sura, sutik) ik beherago 19.

Burdin peza handi bat suan ezarri omen zuten. Begia gainean ezarri orduko zer erabakiko eta ni goitik beheiti garbiaraztea, ur suan berotua eta larru beratzak erabiliz horretarako.  Herria   2001-07-05

Errabinoak suan erretako juduak, urkamendira zeramatzaten yeshivako ikasleak, birjina bortxatuak, ume torturatuak ikusten zituen ametsetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Aldameneko suan zirti-zarta isilean ari dira sasiak eta abarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.

Haragia gauza bat zen, baina lintxamendu bateko suan egositako giza odola erabat bestelako gauza zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.

Emaztekin ibiltzea eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe egoitea bezala da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 646. orr.

Garai batean jende klase guztiek sinisten zuten fede baten lastargi behiala aldareko suan gordetzen zena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

Haren dei-hotsera, itsasoan nahiz suan, lurrean zein airean, beren gordelekuetara biltzen direla izpiritu bidegaldu eta herratuak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.

Etxekoek sura bota zizkioten manuskrito edo eskuizkribu frango, poliziaren beldurrez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.

Orduan, kandela bedeinkaturik bada, hura piztu behar da ta gatza sura egotzi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Han, esperoan diraute, betiereko sura kondenatuek bezala.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Konponketaren aukerak ixten eta gatazkaren sura egur gehiago botatzen aritu direla.  Berria - Harian   2005-04-02

Ontzia tapatu edo bederen eltzekaria sutik urrundu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

-Ikusi izan bazenu atzo goizean... -amak, zartagia sutik ateratzearekin- "Puta" eta guzti erran zion zuen izeba Gloriari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

13 suko izlag

Gizon txikia, sutondoan pardela laga eta, suko hautsetan zer edo zer bilatzen ari zen bere makilatxoarekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 105. orr.

Biek han jarraitzen dute eserita, isilik, ilunpetan, lurreko suko argia eta itzali gabe gelditu diren bi kandelaren distira lagun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Mendi horietan zauzkaten othe-iratze ihaurkinak eta ere etxeko suko egurra.  Herria   2005-02-10

Bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

14 sura ik gorago 12.
15 surtan ik beherago 20.
16 surtara ik beherago 20.
17 surtatik ik beherago 20.
18 sutako (orobat surtako) izlag

ikatz puska haiek sutako hautsarekin estaltzen ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.

Butano txiki bat geneukan, bi-hiru sutakoa, eta hormak zikintzen zituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.

Bazekien nork zeukan hidropesia eta nork behar zuen sutako egurra.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 232. orr.

Mutilak egun guztian atzetik nitinan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 268. orr.

Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 44. orr.

19 sutansup_1 adlag suak harturik; haserre bizian.

Sutan zeuden mendi-mazeletan behera bidea irekitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.

Ziur nengoen une batetik bestera gela sutan egongo zela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Horrek ez digu esaten ez nor den, ezta sutan erreta hil ote den ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

Dolu eta samin izan zuen Maupassantek, aspaldi ez zela ikusi baitzuen Flaubert gau batean beren arteko gutunak sutan erretzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak.  Elizen arteko biblia   1 M 10,85

-Beraz, horrek guztiak ez dio ezertarako balio izan! -oihukatu zuen Léak, sutan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Ez orain sutan jarri, David, horrek ez du batere laguntzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.

Atso zaharra sutan zegoen errabiaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Sutan zegoen gizona neskaren kontra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Sutan atera nintzen haren etxetik, kanpoko atea panpaka itxiz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.

-Putasemeak! -esan du poliziak sutan-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Amianok, jarri ohi zen bezala, bere onetik aterata begiak sutan, "ea zer zekien mukizu hark gerrari buruz, bezperan jaioa baitzen" bota zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Amaren uste gabeko etortzeak eta galdera horrek sutan ezarri ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.

Odola sutan zeukan ordurako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

20 sutansup_2 (ildo beretik sutara, sutatik; orobat surtan, surtatik, surtara) adlag suan. ik gorago 12.

Ur-tupina sutan berotzeko ere gauza ez naizela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.

Ipini sutan eltze handia eta egin eltzekaria profeta-taldearentzat.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,38

Poliki-poliki ari zen sutan berotzen eltze kafez betea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Samovarra sutan jarriko dute, eta bere etxean bezain egoki sentituko da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Telefonoa joka hasi zen une berean hasi zen borborka surtan zegoen ura.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.

-Egin ditzagun adreiluak eta sutan erre.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Tira, nik ez nuke eskua surtan jarriko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Goiz-argiak argitzen zion bihotza eta pizten borondatea bere maitasunaren sutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Egurra sutara bota bitartean, abesten ari zen ahopean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 211. orr.

Eseri eta sutara hurbildu ditu hotzak sumindutako eskuak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.

Danek tu egin zuen surtara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.

Gutuna surtara jaurti eta oihu egin zuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.

Sutatik ateratako ilintiaren antzera libratu zarete.  Elizen arteko biblia   Am 4,11

Pertza sutatik kendu, gehiegi berotu baino lehen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Quenuk eltzea surtatik kendu zuenez gero, biak agertzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

21 sutik ik gorago 12.
22 beheko su

Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Beheko su bizi-biziaren aurrean eseri ziren hirurak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 181. orr.

Gela txiki bat, beheko su handi eta atsegin batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.

Weasley andreak loreontzi bat hartu beheko su gaineko apaletik eta barruan begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Tiro txarreko beheko sua, piztu orduko itzaltzen zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Zuk, bitartean, beheko sua piztu ezazu, txuletak hantxe erre behar baititut. Afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Bere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

23 nork bere opilari su ik opil 8.
24 su arma

Su arma baten hotsa iritsi zitzaion belarrira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Haren begirada [...] su-arma baten antzekoa zen, edonori ilea lazteko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.

Jack obsesionaturik dabil bortxakeriaren eta su-armen salmenta askearen kontuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Erasotzaileak egoitzaren barrura sartu ziren su armaz tiroka eta eskuko lehergailuak botaz.  Berria - Mundua   2004-12-07

Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak; leinu hobekoak, ezpatak, baleztak eta are su-armaren bat ere eskuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

· Su arma kopuru handi hau jendartean banatuta egotearen ondorioz, hilketak nabarmen ugaritu direla zehaztu du ikerketa txostenak.  Berria - Mundua   2004-07-01

25 su-argi (orobat suargi eta sutargi; Euskaltzaindiaren Hiztegian su-argi agertzen da)

Zaindarien su-argia ikusi zuen eta makurtu egin zen, etxetxo barrura begiratzera ausartzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Haren doministikuek suargia botatzen dute, begiek egunsentiak bezala dirdir egiten.  Elizen arteko biblia   Jb 41,10

26 su artifizial pl su festak.

Egitarauan, egun guziez 18etan zezen lasterrak, 20.45etan su artifizialak Kontxan, eta 23.30etan kontzertuak urririk.  Herria   2003-08-14

Txapliguak, txinpart eta garrez osatutako egiazko su artifizialak ezkerreko zerumuga osoan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Ekitaldi hau Donibane Garaziko zitadelan bururatuko da, bideo, kontzertu eta su artifizialekin.  Herria   2003-09-18

Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean, eta, itxura guztien arabera, gurea mota zoragarri horretakoa zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

26a su aurre (orobat sutaurre) beherko suaren aurrea.

Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteek leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena, eta, su aurrean [...] aulki apal baten gainean, emakume ozta-ozta jantzi bat nire zain.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Eguzkitik argi izpi berriak erioten baitira eta lehenengoak hil egiten dira, su aurrean irundutako artilea bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

27 su baxu (orobat baju) beheko sua.

zoparen ontzia su baxuan jarri zuen berriro.  Berria - Kultura   2004-10-23

Hotz egiten zuen arren, su-bajurako egur bila doanaren izpiritu suspergarria jabetu zen berataz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 170. orr.

28 su bazter ik supazter.
28a su burdina ik suburdin.
29 su eginsup_1

Jendeak suegurretarako erabili ohi ditu: nahiz su egin eta berotzeko, nahiz ogia erretzeko.  Elizen arteko biblia   Is 44,15

Bazter batean su egin eta hantxe erreko zuten zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.

Amak bekorotza batzen zuen, egurra, zaborra, su egiteko.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Lanaldia amaitu ondoren, poztu egiten dira etxean sua piztuta badago, eta ez dira joaten plazara su egitera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 42. orr.

Cowboyak kanpoan egindako su baten inguruan zeuden eserita jardunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

30 su eginsup_2 tiro egin.

Martinek pistola kargatu zuen, zaldi bat eta zalduna kotxera hurbiltzen ikusi, su egin zuen eta zaldia astun erori zen lurrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

-Bi metro baino gertuagotik su egin ziotela erran hidan atzo. kanoiak su egin ahal izan zezan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Heriotzara kondenatuak berak afusilatuko duen pelotoiari su egiteko agindua ematea kemen gorenezko adierazpentzat jotzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

-Egin su! -oihu egin zuen Brionesek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

30a su egun (corpusean suegun soilik)

Tartean, 14 egunera, udako solstizio ondoko sanjoanak: sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez, lurrunez purifikatzeko suegunetako bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

31 su egur (orobat suegur) sutako egurra.

Lotu zuten txakurra gurutzeari, eman zioten su egur-metari, eta txakurraren ulu mingarrien artean, osaba Joanikoten boza aditu zen [...]. kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera, gantzen errautsa botatzen den lekura, alegia, eta su-egurraren gainean erreko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Zuhaitz-adarrak ihartu eta hautsi egiten dira, eta suegurretarako biltzen dituzte emakumeek.  Elizen arteko biblia   Is 27,11

Hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

32 su-emaile (orobat suemaile g.er.) iz su ematen duen pertsona.

Den-denak emirraren banderapean elkarturik, su emaile eta bazter suntsitzaileen bandera haren azpian bat eginik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Ruche jaunak ez zuen aurrerago joan nahi izan, eta baztertu egin zuen Grosrouvre bera izan zitekeenik su-emailea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Gizon bat, saltzailea bera, bere dendaren barruan suak harrapatua, suz inguratua oihuka, inork ezer ez egiten, su-emailea barrez lehertzen, suak jaten ari dena irainka, "hauxe kiratsa, zaborra erretzen denean bezala".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

33 (izenondo gisa)

Bonba su-emaileek etxeak erretzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.

Esku oneko artilari batek -bere artean ari da-, 81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile) baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Atzera begiratuta nabaria den bezala, azken aro honek ez du zertan lotsatu iluntasunaz, barbaro su-emaileen suteek azkenean eurak erre zituztela esan nahi duen iluntasunaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

34 su eman

Dendari su emateko bi gizon ausart nahiko zirela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Batzuek uste dute erre egin zela, Hawthorne-k berak su emanda edo biltegi batek su harturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Berriz joan zen aterantz, bolborari su eman zion eta, bere gibelean atea hetsiz, alde egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Ondoren, inguratu eta, erabat suntsitzeko, su eman zien dorreei eta barruan ziren guztiei.  Elizen arteko biblia   1 M 5,5

Faxistek, bonbardaketa egin ondoan, gasolina edo ezantzaz busti zuten hiria eta su eman, itxurak gordetzeko gisan; horrela nahi zioten munduari sinetsarazi hala ez zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

Zabortegietan [...] zikinkeriak pilatu eta su ematen zietenean, hodei beltz trinko baten azpian desagertzen zen Azpil.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.

Gero, auto abandonatua hartu eta gasolinaz ongi igurtzi ondoren, su ematen zioten, halako sute beltz ikaragarri bat sortuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

-Zergatik eman diote su nire soroari zure morroiek?  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,31

Hegazkinen kontrako kanoi bat ere (Vofors markakoa) erre genuen garai hartan gasolinarekin su emanda.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Zoazte eta emaiozue su.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,30

Bere buruari su eman zion Elosegik eta Diktadorearen gainera salto egin Donostiako frontoi batean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Katek bere zigarroa piztu eta su eman zion komediantearenari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.

Sakelatik zigarro erdi bat atera, eta, su eman ziolarik, irrikaz lotu zitzaion erretzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Pipari su emanez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

35 su emanarazi

-Portu Handian zeuden itsasontzi guztiei su emanarazi zien Zesarrek, matxinatuek beraren itsas armada preso har ez zezaten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Bere lurrak jendez hutsarazi, eta su emanarazi ziean tresnei.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.

36 su eta fu adlag

Behin hantxe eroso ipini zuelarik, hamalau txortaldi jo zizkion segidan, su eta fu, begiak zuri-zuri, mihia hortzartean dantzari, espasmodikoki.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 98. orr.

"Ni apaiz batengana, mekaguensandios", jarri zen su eta fu Brown jauna, irainka eta maldizioka, inoiz ez bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

37 su eta gar adlag

Nik su eta gar defendatu haut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.

Amorruz hustuko du bere haserrea, su eta gar beteko bere mehatxua.  Elizen arteko biblia   Is 66,15

Baldin eta inor etorri izan balitz Big Lannieren gelara, Raymond itsuentzako eritegiren batera eramateko asmoz, aldamenekoak su eta gar borrokatuko ziratekeen haren aurka, harrika, irainka edota ur irakina parrastan jaurtika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Burua su eta gar hasi zitzaion lanean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.

Su eta gar jartzen nau aurreiritziz jositakoek jende azal-ilunarekiko ageri duten hertsikeriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.

38 su eta herio adlag

Kortsarioak berriz, lerro bakar, armak eskuetan, herria su eta herio suntsitzeko prest zeuden hondartza gainean, begiak zorrotz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

Jusuf Khan ez baitzen Timur Herrenarekin su eta herio Bagdad hiria suntsitu zuen hura bera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

Eta une honetan, alemanak ghettoan sartu dira, su eta herio.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Herriko ausartenaren aurka borrokatu nahi zuela, eta hark irabaziz gero barkatuko ziola herriari; bestela, su eta herio, ez zela harria harriaren gain geldituko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

39 su eta ke

Egoitza jendez gainezka aurkitu zuen, eta haren ezagun bat, Jean-Martin Monduteguy, mahai gainera hupaturik ari zen laster gauzatuko ziren aldakuntzen aipatzen, su eta ke.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Bouek Canariasekin su eta ke ekin ziotenean izan zen hortxe aurretxoan, Matxitxako eta Billano lurmuturren artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Entzunda nengoen Bizkai osoak su eta ke ziharduela armadakoak prestatzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Zeharka eserita, adia gona motzaren gainean zeukan ispilutxoan jarririk, su eta ke ziharduen bekainetako ile bihurriren batekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

40 su-eten (orobat sueten g.er.) iz

Martxoak 22, 2006; ETAk su-eten iraunkorra iragarri du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 11. orr.

Su-eten iraunkorra deklaratu du ETAk martxoaren 24an.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

ETAri, hitzez hitz, su eten zabal eta iraunkor bat aldarrika dezala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Dauka ere gisa hortako urratsik ezin egin dela ETA-ren beste su-eten bat gabe.  Herria   2003-12-11

Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena Gobernuak eta gerrillariek.  Berria - Gaiak   2004-04-17

Bi aldeek su-etena hitzartu eta errespetatu zuten bi hilabetez, eta bost bilera formal egin.  Berria - Harian   2006-01-07

Hildakoei lur emateko su-eten armatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.

Burkideekin hitz egin, eta, su-eten bat aprobetxatuz, beste aldera pasatzea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.

su-etena indarrean sartu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

Argi zegoen su-eten moduko hark ezin zuela oso luzaro iraun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.

Mornatar gerlari batek ez luke su etena hautsiko biscaynetar txakur bat hiltzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Su-etena onuragarria izango da garapen ekonomikoa areagotzeko eta enpresak erakartzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Beraz su-eten berri baten alde biltzen hasi dira euskal kulturako ekintzaile batzuk.  Herria   2004-01-01

ETA-ren su-eten denboran.  Herria   2002-11-07

41 irud/hed

Salmenten balizko su-etenak ere karikatura baten itxura du.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Monikek pentsatzen zuen ez zela argitasuna soilik, baizik eta horizontaltasunak berez inposaturiko su-etena, botere oreka. orain ohartzen da ezeroso sentitu zela bide osoan, Nerea eta Sebasen despedidako muxuak suposaturiko su-etenean izan ezik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

42 su festa (orobat sufesta g.er eta txupesta g.er..) iz pl jendaurreko festetan erabiltzen diren suzirien multzoa, lehertzean kolore eta eztanden ikuskizuna osatzen dutena.

Su festak primeran ikusten zituzten, denak egongelan eserita.  Berria - Harian   2005-07-07

Liburuaren azalak berak ere hiriaren postal turistiko tipiko bat erakusten digu, bere elementu guztiekin: Kontxa, Igeldo, Santa Klara, Urgull eta su festaren kolorea.  Berria - Kultura   2004-03-25

Azken Aste Nagusian su festetan erabili gabe geratutako bolbora eta materialen hondarrak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 222. orr.

-Aizue, gaur gauez su-festak izan dira ala...?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

Behera erori, berriz lasterka igotzen hasi, eta azkenean kolore biziko milaka argitxotan lehertzen zen, gorri, urdin eta berde, su-festak bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Perpausak kadentzia baten arabera txirikordatu eta lotzeko gaitasunak su-festa baten antzera egiten digu eztanda begien aurrean.· Eta su-festak piztu zizkidan bihotzean, txoro-txoro eginda bainengoen benetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

· Ondorio batera iritsi naiz, su festa saio bat egin nahi zutela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.

42a su galda (corpusean sugalda soilik)

Bere oroitzapenen arabera aise imita zezakeen hainbeste emakumeren aurpegietan (Ramsay andrearenean, esate baterako) ikusi izandako sugalda, aztoramena, amore ematea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

43 su-gar ik sugar.
43a su geldi (corpusean sugeldi soilik)

Nabarrengoxen bildua nuen sukarraren sugeldiek aski zuten guti pizteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 30. orr.

43b su geldo (orobat sugeldo)

Porta de Ferroko hego harresiaren aurka eraso behar zuen dorrearen sunsitzeak ekarri zuten jende guztiaren grina belikoa su bizitik su geldora pasatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Elementu horiek guztiek bat egiten dute lan horren koherentziaren baitan, eta argi dago su geldoan kuzinatu direla, plater zaporetsu eta goxo baten osagaiak balira bezala.  Berria - Kultura   2004-03-04

Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako sugeldo haragikorra.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

44 su hartu

Veraren soinekoak su hartzen zuela imajinatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.

Bikeak bezala su hartuko du lurraldeak.  Elizen arteko biblia   Is 34,9

Zeluloideak erraz su hartzen duela jakinik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Fenixek su hartzen dute hiltzeko garaia iristen zaienean eta berriro jaiotzen dira beren errautsetatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.

Batzuek uste dute erre egin zela, Hawthorne-k berak su emanda edo biltegi batek su harturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Galiziako kostaldearen parean Urquiola petroliontziak su hartu zuen, eta 100.000 tona erregai isuri zuen.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Orotara 45 edadetu joaten ziren autobusean, eta, antza denez, autobusak su hartu eta ondoren lehertu egin zen.  Berria - Harian   2005-09-24

Su hartzen ez duten etxeak edukiko genitizken, eta ez luken su-emailerik egongo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Eskuan zerabilen potasio-kloratoak su hartuta kiskali omen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.

Eskuin belarriko ertzean du minik handiena: mediku gazteak esan zion bezala, hori izan zen benetan su hartu zion zati bakarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 141. orr.

Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek.  Elizen arteko biblia   Epa 15,5

Hamasei urteko mutil batek ez du pospolo beharrik su hartzeko: berez ere aise eta sarri hartzen du su.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

Gaizki itzalitako zigarro baten eraginez hartu zuen su etxebizitzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

2004an, Arrosadia auzoko etxe batek hartu zuen su.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Kamioiak autobideko 137. kilometroan hartu zuen su, 10:00ak inguruan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

44a su hauts (corpusean surtauts eta sutauts soilik) errautsa.

Olentzaro ikazkin edo surtautsez zikindua ageri ohi da betidanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.

Sukaldeko 300 hitzak, ez dut uste nik askoz gehiago jakingo nuenik; Goierrik askoren belarrietan halako ximaur eta sutauts oihartzunak sortu arren, alde handirik ez horretan Donostiatik gurera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

44b su hesi (corpusean suhesi soilik)

Suhesi batek sareko komunikazioak aztertzen ditu eta soilik erabiltzaileak baimendutakoak iristen dira ordenagailura.  Berria - Gaiak   2004-05-05

44c su-hil (corpusean suhil soilik) izond

Gazteek lehorretik zekartzaten gainerako albiristeen oihartzunek Ánimas karrakaren arima suhila arrapiztu zuten, zeren eta txaneltxokoekin berba urduri batzuk egiten amaitu baino lehen hantxe heldu baitzen beste ontzitxo bat, gure diruen kutxarekin eta armadako amabiaren aginduekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.

45 su-hiltzaile ik suhiltzaile.
46 su itzalgailu (orobat suitzalgailu g.er.) su itzaltzeko erabiltzen den gailua.

Su itzalgailua hartu, eta berak amatatu zuen sute txikia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Inguruko zutabe batera hurbildu eta, handik tamaina handiko su-itzalgailu bat erauzirik, Konstirengana joan zen kulunka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Telefonoa erauzi diogu atzaparretatik, nahikotxo kostata, eta kameraren aurrean ostikoz zanpatu dugu, su-itzalgailuz, mailuz ere bai.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Kanbotarrak aitortu zuen ez duela lana besterik egiten (su-itzalgailu saltzailea da), eta han duela burua.  Berria - Kirola   2006-04-01

Harrizko zolaren gainean Minimax markako suitzalgailu bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

46a su-kolore (corpusean sukolore soilik) izond suaren kolorea duena.

Gorrimina zen haren aurpegia, sukolorea, kobrezko kopeken antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

47 su lama (orobat sulama g.er.)

Zigarrokin bat atera zuelarik, potea lehengo tokian ezarri, eta lanpararen su laman piztu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Kandelen su-lamei begira.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 211. orr.

Eta begira zegoelarik su-lama guztiz eder eta distiratsua ikusi zuen zerutik etortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Zuk ikusi zenuen su-lama hartan Jainkoa zegoen, itxura hartan niri hitz egiten, antzina Moisesi hitz egin zion bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.

Su lama batek -pasioak eta gartsutasunak hartutako bere bihotzetik etorriak-, begiak dirdirarazi zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

Su-lamara hurbiltzen den tximeleta bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.

Lokomotora labe batek su lamazko erauntsi bat jaurtitzen dizu sabelera, zazpi mila metro gora.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

48 su leize suzko leizea.

Lajosek entzunaldian hartzen zuen jendea, begiratuarekin adierazten zuen gaitzespena edo onespena, eta batzuk zeruraino jasotzen zituen eta beste batzuk infernuko su leizera bidaltzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

48a su lerro (corpusean sulerro soilik) gerra batean, frontearen lerroa.

Halako egunetan sulerroan ematen genuen gaua, mendian, artilleriak lan ona egiten zuen eta hiru eta lau egun behar izaten genituen puskaila guztiak biltzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

48b su mendi ik sumendi.
48c su meta (orobat sumeta)

Koadroak, lehen planoan, sutan zegoen or zuri bat erakusten zuen, zutik zegoena bere gidailen gainean, eta su-metaren erdiko makilari katez lotua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Sumeta berean erre zituzten, justiziaren aginduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Ez duzue sumeta bat irazekitzen, suzko labirinto bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

49 su-piztaile ik supiztaile.
49a su pizte (corpusean supizte soilik)

Supiztea, ordea, pozbide den aldetik, denboraren eta espazioaren mugetatik at dagoen zerbait da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Horregatik diote maisuek supiztea loturik doala zailtasunarekin, oinazearekin, eta atsedenik gabeko lanarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

49b su pizteko ik supizteko.
50 su txakur

Kelleyren eraginez John Deek zientziarekiko loturak erabat hautsi zituen, eta asmakizunaren eta sineskeriaren su-txakurren atzetik joan zen betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

51 su txiki

Su txikiak atzematen ziren aintziraren ertzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

Su txikiak piztu ziren han-hemenka eta jendeak etorkizun berri batez hitz egiten zuen su horien bueltan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 207. orr.

Arropa bustita neukan eta hura erantzi eta su txiki bat egin nuen. Gizona, su txikiaren argitan, gezigintzan ari zen. Urrunean, baina ia zuzenean, su txikiek zipriztindutako iluntasunezko lakuaren beste aldean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Gustavok kostaldea ikusi zuen gertu, labarrak eta labarrak bata bestearen atzetik, desolazioaren irudia, eta su txikiak bata bestetik gertu, hango biztanleek piztuta, maltzurkeriaren jokoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Irrien espazio aldakor hartan, ez ote zuen ironiaren su txikiak berriro ere argi egiten bazterren batetik?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 241. orr.

Txiskeroaren su txikian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.

52 suak hartu (orobat suakartu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian su hartu eta suak hartu agertzen dira)

Suak hartu zuen haren etxea. Egurra suak hartuz geroz edo berotuz geroz, aldiz, erraten da baduela berotzeko boterea edo ahalmena; zeren eta horren egiteko gaitasun hurbila baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.

Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Pinu handiko basotxo bat zartako elektrikoak jo eta suak hartu zuen tarantasetik hogei pausora, zuzi erraldoi baten gisa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Lastoa suak hartuko du eta irentsiko. hiru mila lagun hil ziren eta hiria bost egunez egon zen suak hartua, dena desegin zen arte.  Elizen arteko biblia   Ab 1,18

Nire ezpata suak hartu eta egur zatia balitz bezala erre duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.

Eskuineko ur bazterrean, sutea parez pare izanik, zuhaitzak eta amildegiak suak hartuak zeudela ematen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

Odolak eztanda egin zion masailetan Arantxari, lotsaturik eta suak harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 24. orr.

Batzuk -suharrenak, suak hartuenak-, dena emateko prest bezala, edo lehenago, dena kentzeko prest paratu ziren.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Patrikatik gutuna atera eta kandelako garrera hurbildurik, gutuna berehala hartu zuen suak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

Sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino.  Elizen arteko biblia   Ez 21,3

Behin, sutondoan eserita zegoela, oharkabean lihozko galtzak hartu zizkion suak belaun inguruan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

53 irud/hed

Faramir, bitartean, sukarraren suak hartuta zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.

Panazko jaka erantzi zuen suak hartuta, dardarizo batean, eta zeuzkan guztiak probatu zituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 58. orr.

Xaharra suak harturik mintzatu zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Suak harturik, berba lohiak baino ez zitzaizkion irteten ahotik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Badoa suak hartuta telefonoraino eta ohizko trumoikada botako du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 170. orr.

Halaz guztiz, suak harturik atera da Txetxu, oihuka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Mundua suak hartua zian, eta halako gar eta ke artean zegoenez, burura etortzen zitzaidaan, batzuetan, zalantza guztiak, arazo guztiak, grina guztiak erreko zirela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

54 suzko errobera su festetan botatzen den suziri mota.

Bilboko jaietan suzko erroberek eta txapliguek erabat ikaratzen dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

"Arrazoia suzko errobera bat da", idatzi zuen bere egunkarian, eta Filosofia utzirik Piroteknia ikastera lekutu zen urrungo hiri batetara.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

emandako su etena (6); etaren su eten (42); etaren su etena (119); etaren su etenak (40); etaren su etenarekin (9); etaren su etenaren (76); etaren su etenari (11); etaren su etenaz (6); etxeari su eman (13); hartu zuen su (6); hilabeteko su etena (11); hiriari su eman (7)

iragarritako su eten (9); iragarritako su etena (13); iragarritako su etenaren (7); iraren su etena (7); jo eta su (90); jo ta su (9); labeko su (7); mugagabeko su (8)

su adarra (6); su aregungoeipopilsooooopilopioegungoooooma (13); su artifizial (6); su artifizialak (12); su aurrean (6); su bat (31); su bizi (7); su biziak (6); su bizira (6)

su egin (7); su egiteko (6); su emaiten (6); su eman (259); su eman ondoren (6); su eman zien (11); su eman zion (49); su emanda (8); su emanez (17); su emango (40); su emango diet (8); su ematea (8); su emateko (21); su ematen (40); su eta gar (26); su eta herio (6); su eta ke (6)

+; su eten (272); su eten bat (23); su eten baten (12); su eten eskaintza (8); su eten garaian (10); su eten iragarpena (6); su eten iraunkor (6); su eten iraunkorra (58); su eten iraunkorrak (19); su eten iraunkorraren (17)

su etena (916); su etena aldarrikatu (38); su etena arriskuan (6); su etena atzeraezina (6); su etena egiaztatu (9); su etena egiaztatzeko (14); su etena egiaztatzen (6); su etena eman (49); su etena emango (6); su etena ematea (12); su etena emateko (12); su etena eskaini (9); su etena eskatu (11); su etena eskatzeko (8); su etena eskatzen (10); su etena hautsi (22); su etena hitzartu (14); su etena indarrean (16); su etena iragarri (63); su etena lortzeko (8); su etena sinatu (10)

su etenak (134)

su etenarekin (36)

su etenaren (294); su etenaren aurretik (6); su etenaren berri (14); su etenaren berria (6); su etenaren harira (7); su etenaren inguruan (13); su etenaren inguruko (6); su etenaren iragarpena (8); su etenaren ondoren (25); su etenaren ondorengo (11); su etenaren ondotik (7); su etenaren ostean (28); su etenaren osteko (10)

su etenari (48); su etenaz (18); su etenean (21); su etenerako (11); su etenetik (9); su etenik (36); su etenik ez (8)

su festa (6); su festak (11)

su gainean (14); su galda (7)

su handi (24); su handi bat (10); su handia (8); su hartu (115); su hartu zuen (52); su hartuko (6); su hartuta (7); su hartzen (29); su hartzen du (7); su hazi (6); su hiltzaile (31); su hiltzaileak (38); su hiltzaileek (24); su hiltzaileen (16); su hiltzale (10); su hiltzaleak (19); su hiltzaleak erne (6); su hiltzaleek (10)

su kiskalgarria (14)

su lama (12); su lotu (21); su lotu da (11); su motelean (7); su ta gar (48); su ta garrek (7); su ta garren (9); su txiki (9)

airea eta sua (6); amaren sua (7); barneko sua (8); beheko sua (20); etxeko sua (8); gaitzeko sua (9); haserre sua (10); maitasunaren sua (6); olinpiar sua (8); piztu zen sua (8); piztutako sua (6)

sua amatatzeko (6); sua bizitu (6); sua egin (17); sua egiteko (10); sua egiten (7); sua eman (18); sua eskatu (7); sua eta kea (9); sua eta ura (6); sua hasi (8); sua indartu (6); sua itzali (27); sua itzali eta (6); sua itzaltzeko (12); sua itzaltzen (24); sua itzaltzera (8); sua lotu (12); sua lotu da (6); sua nahi (10); sua piztea (7); sua pizteko (17); sua pizten (34); sua piztu (98); sua piztu zen (10); sua piztu zuen (16); sua piztuko (6); sua pizturik (14); sua piztuta (14); sua sortu (7); sua zeriola (12); sua zerion (6)

ura eta sua (9)

suak erre (7); suak hartu (30); suak hartu zuen (9); suak hartua (9); suak harturik (12); suak hartuta (23); suak hartzen (11); suak irentsi (9); suak irentsiko (8); suak kiskali (9); suak pizten (6); suak piztu (6)

beheko suan (7)

beheko suaren (31); beheko suaren aurrean (8); beheko suaren gaineko (6); beheko suaren ondoan (6); lurreko suaren (8)

suaren argitan (7); suaren aurrean (28); suaren erditik (12); suaren gainean (13); suaren gaineko (8); suaren gainetik (9); suaren inguruan (41); suaren ondoan (25)

suari begira (19)

bi suren artean (4)

aita sutan jartzen (7); begiak sutan (14); etxe bat sutan (7); etxea sutan (11); haserre sutan (15); haserre sutan jarri (7); hiria sutan (6); masailak sutan (9); odola sutan (6)

sutan berotzen (6); sutan bezala (6); sutan bizi (7); sutan dago (31); sutan dagoen (10); sutan daude (10); sutan erre (21); sutan erreko (8); sutan erretzen (21); sutan ezarri (8); sutan ipini (6); sutan jarri (120); sutan jarri zen (39); sutan jarri zuen (9); sutan jarriko (12); sutan jartzeko (7); sutan jartzen (76); sutan jartzen zen (16); sutan nengoen (11); sutan zegoela (15); sutan zegoen (41); sutan zen (9); sutan zeuden (16)

sutara bota (32); sutara botako (8); sutara botatzen (13)

gauerditan suzko zezena (9); suzko arma (6); suzko barrikadak (11); suzko barrikadak jarri (7); suzko bola (12); suzko gurdi (6); suzko zezena (21)


suabe 1 izond leuna.

Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak, Bakuko jaunak, haren maitasuna irabazteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.

Soilik xuxurla suabe bat entzuten zen, haizeak zuhaitz hostoekin jolastuz egin ohi duenaren antzekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Zerua urdin ageri zen, urdin suabea, zurbiltxoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Bai, berak "maite zaitut" suabe bat ahoskatzen zion noizbehinka.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

-Orain ez, orain oso begi suabeak dituzula iruditzen zait.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Lurrin baten izpiritu suabea airean ezereztu denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Kulunka suabean aritzeko doinu egokiak dira, poliki gozatzeko, emeki entzuteko.  Berria - Kultura   2006-03-08

Kromatismo aldetik, bere artelanek itxura suabea dute.  Berria - Kultura   2006-02-02

Ezpainik ez lukeen batek egingo lukeen bezala, musurik suabeena eman dit.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

Sorbaldatik behera laban egiten du zure eskuak eta fereka albait leunen ematen saiatu zara: gauean bezain suabe eta gihartsua da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.

Porro suabe bat egiten dut.  Berria - Harian   2005-04-17

2 (adizlagun gisa) ik suabeki.

Joan egiten zela, atea suabe eta emeki itxiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Jo bai, jo liteke suabe, baina dantzarako grazia emateko astindu egin behar den tresna da soinua.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.

Suabe dabil haizea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.

Harrigarria zen Santosek suabe hitz egitea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.

Astiro eta suabe irten zitzaizkion berbak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 56. orr.

Fonsecak suabe bultzatu zituen Mentxuren ipurmasailak, emakumea jaiki zedin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 91. orr.

-Rosario -deitu zion Mariak suabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.

Suabeago ere berdin-berdin ulertuko zion alemanak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 170. orr.

Tira egin behar dut, intentsitate jakin batekin, nire arreta osoa horretan ipiniz, ez suabeegi, bestela hari gehiagorekin nahastu eta denbora luzea eman beharko baitut askatzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

3 suabe-suabe adlag

Ukalondoetatik oratzen dit gero, suabe-suabe, erreparoz, kristal finekoa banintz bezala. Suabe-suabe mintzo da, eta ondo hausnartzen du erantzun bakoitza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

Horregatik, batari gozo zaiona besteari mingots bazaio, gozo zaionarengan oso gorputz leunak sartzen dira aho-sabaiko poroetan, suabe-suabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.

Handiturik dago Emilio, eta galtzaren patrika-zulotik zakila laztandu du aspaldian ez bezala, suabe-suabe, bukaeraraino iristeko premiarik gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Ondo -txarto, alegia- portatuz gero atzetik ematen ere dezente gozatzen duela esan dit, suabe-suabe hastea sartzen eta gogor jotzea jarraian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suabe suabe (10)


suabeagotu, suabeago(tu), suabegotzen da/du ad leunago bihurtu.

Zerbitzatze-lanak amaitu arte itxaron zuen Mentxuk eta ondoren Luigik edalontzia goratu zuen, eta tonua suabeagotu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 70. orr.

Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada, eta apurka suabeagotzen eta azkarragotzen zihoan trenaren abiada.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.


suabeki adlag leunki. ik suabe 2.

Atea, krisketa eman gabe zegoenez gero, suabeki hasi zen zabaltzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 141. orr.

-Nire lehen irudipena egokia zen -erran zuen suabeki-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Ez da miragarri simulakroak mugitzen aritzea eta besoei eta gainerako lohadarrei suabeki eragitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 275. orr.


suabiar izlagiz Suabiakoa, Suabiari dagokiona; Suabiako herritarra.

Baina guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.


suaingila ik sugandila.

suakartu ik su 52.

sualdi (orobat sutaldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian sualdi agertzen da) 1 iz sutea.

Leihoetatik sualdiak irteten ziren, eta amatatzen zela ematen zuenean sulama gorriak irteten ziren berriro bufadaka.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.

Zabuka eta orekari eutsi nahirik, lurrazpiko atetik sortzen zen sutaldi itzela ikusteko aukera izan zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Sutaldi itsugarri batek Luthen arreta erakarri zuen: Birgha ezpata bere lana egiten hasia zen, eta zartada bakoitzean dozena erdi demonio xurgatzen zituen bere indarra areagotuz  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

2 irud/hed beroaldia; haserrealdia.

Eta, erori, ez gau ero bateko sualdi labur batean, baizik eta zoramenezko erabateko pozoitze batean, maitasun gori gertagaitz batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Haren zauriak eta heriotzak zeurea dakarte ondorioz; haren ikarak eta sualdiak bilakatzen zaituzte ausart edo beldurti.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Baina atzerritarrak zarete -sualdiaren ondoren, neurriz ari zen berriro-, eta ez dakizue, beharbada, san Jenaroren erlikiaren berri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Bertze sualdi batek hartu zuen napolitarra-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Ezer jazo ez izanaren itxurak egiten saiatu zen Mentxu, birritan dastatua zuen Joseluren sualdia, eta barrenean sentitzen zuen amorruari jaramon egin baino, astiro eta suabe irten zitzaizkion berbak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 56. orr.


suangilla ik sugandila.

suargi ik su 25.

suaro iz suteen aurkako lagunartea.

Lea-Artibain sortu zen mugimendua, eta Bizkaia osoan berrindartuz joan diren suaro elkarteak batzeko federazioa osatu zuten denborarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Suaroak, etxe erreen eskea, terramak... izen anitz jaso dituzte suteen kalteak arintzeko baserritarrek sortutako elkarteek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23


subalterno izond adindupekoa.

Kolonizazioaren ondorio izango da agian, baina idazle subalternoa naizela esaten dudanean esan nahi dut, Galiziako egunkarientzat, idazleak, Madrilen argitaratzen dutenak eta gazteleraz idazten dutenak direla.  Berria - Kultura   2006-03-07


subasta iz enkantea, errematea.

Usaian egiten denaren arabera, subasta edo norgehiagoka idekitzen ahal da Luzaideko Herriko Etxean bide eraikitze horri lotu nahi luketenen artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.

Garai hartan, leku askotan, erromeria tokiak subastan ateratzen ziren.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.

Diru hori, jakina, aldez aurretik ederrenen subastan aterea izaten zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 317. orr.


subastau iz tutearen antzeko karta-jokoa.

Bazkalostean, Mundakako Kasinoan lagunekin subastaua karta jokoan ziharduelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.

Arratsaldeko laurak aldera, subastauan jokatzen zihardutela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 20. orr.


subatomiko izond atomoa baino tamaina txikiko partikulez aritzen dena.

Itsumena eta argialdi edo argitasuna hertsiki loturik ageri dira fisika subatomikoan, amodioan, erlijioan, ekonomian, artean eta beste holako fedezko zera guztietan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

2004an nobelsaritutako ipuin subatomiko baten arabera, ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.


subazter ik supazter.

subdiakono iz diakonoa baino maila bat beheragoko elizgizona. ik sudiakre.

Ottaviano izeneko Aita santuaren subdiakono batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei, maila guztietakoei: apaiz, diakono, subdiakono, akolito, exortzista, irakurle, atezain eta kleriko guztiei, erlijioso eta erlijiosa guztiei, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Zesareo hau alemaniarra zen, Spiran jaioa, eta subdiakonoa.Würzburgeko anai Henrike, nobizioa, subdiakonoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.


subdialekto (corpusean subdialektu soilik) iz dialekto baten aldaera. irud/hed

Zer egiten du kulturaren eta jakintzaren subdialektuak?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 225. orr.


subdibisio iz azpidibisioa.

Joan-etorrian aritu da autoz, estatu nagusi fantasma baten bila, dibisioko estatu nagusiaren bila, subdibisioko estatu nagusiaren bila...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Horrelako orkestra bateko musikariek behar ez dituzten indikazioak (subdibisio ugari, anakrusak...).  Berria - Kultura   2004-01-24


subdito iz mendekoa, agindupekoa.

Nik uste nian hire klub horretan zerbitzua eskaintzen zuten neskatila guztiak Hassan erregearen subditoak zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.


sube ik suge.

subenir ik souvenir.

subentzio 1 iz diru laguntza.

Editoreetako bat kexuka hasi zen, autonomietako argitaletxeek ez zutela konpetentzia leiala egiten, subentzio ederrak jasotzen zituztela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Subentziorik gabe ezin da funtzionatu, eta subentzioak gutxi eman dira, eta gaizki eman dira.  Berria - Harian   2005-08-07

Bi aldeek adostu zuten iaz ikasle eta orduko 1,80 euroko subentzioa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Trieste subentzioetatik bizi da, biztanleria zaharra du, industria handirik ez, eta funtzionario eta bulegolari ugari, berriz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.

Guk eragindako gastu hura "subentzioen" kapituluan sartzen zela, "zeharkakoetan".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Aurki pikutara joango da belen antzeko estanpa hori, kalitatez bikain ez baitabil eta kostu bizi-biziak dituelako, subentzioak subentzio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Beharbada nire kolaboratzaileen kolorea ezaguna izateak subentzio guztiak galarazi dizkit eta arruinatu egin naute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.

Jana, edana, lana, seguritate soziala, alokazioak, langabezia-sariak eta subentzioak estatutik ausarki eskuratu arren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Herresta pakete haiek subentzio paperak beterik Herriko Etxera zihoazen eta guk gauza bera egiten genuen, hitz irudiz ekileagoak erabiliz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 90. orr.


subentzionatu, subentziona, subentzionatzen 1 du ad subentzioa eman.

Subentzionatu behar al du Estatuak garraio publikoa?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Gogoan izan literatura subentzionatua dela, eta iristen zaien guztia onartzen dutela argitaletxeek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Trieste hiri subentzionatua da; biztanlego zaharra duena; industria handirik gabea eta funtzionari eta bulegolari ugarikoa.  Berria - Kultura   2004-08-05

Hauxe baizen ez da euskal kultura ofizial subentzionatu txalotua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.


subera izond kartsua, suharra.

Lañoa itxuraz baina subera tenpluan nahiz eskolan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.


suberanismo ik subiranismo.

suberanista ik subiranista.

suberatu, subera, suberatzen 1 du ad altzairua eta kidekoak berriro berotu. irud/hed

Asian, non industri iraultza exotiko batek [...] sozialki artean suberatu gabeko komunitateen nahastura geografikoa eragin baitzuen bere ekonomi laberako giza erregaia biltzeko prozesuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Rohango neskatoa, erregeen ondorengoa, ihia bezain malgua baina altzairua bezain suberatua, liraina baina ikaragarria  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.


suberri iz pazko sua.

Sua piztekoan ere, suberria behar zukeen izan: gure txiskero eta poxpoloek ez zuten balio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.


suberritu, suberri, suberritzen 1 du ad sua berritu.

Labe goria dirudite: okinak orea egiten duenetik ogia jaiki arte gehiago suberritu beharrik ez duen labe.  Elizen arteko biblia   Os 7,4

2 kar berria hartu.

Bazirudien haurtzaroko poesia-txingarrak suberrituak zirela nigan; buru-belarri ekin nion lanari, sukar moduko batek harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.


subersibo ik subertsibo.

subertatu ik suertatu.

suberte ik suerte.

subertsibo 1 izond ezarritako ordenaren eta ohiko balioen aurka borrokatzen dena. ik subertsio 2.

Aipatu egun horretan, ordea, atxilotu egin zintuzten, eta, galdeketa trinko baten ondoren, propaganda subertsiboa banatzen ibilia zinela aitortu omen zenuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 174. orr.

Gramscik landutako "hegemonia"ren nozio subertsibotik asko ikas lezake euskal politikak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Saderen Obrak esangura subertsibo garbia du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Helburu subertsiboak dituen komunikazio mota bat da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Adierazpen nabarmenki subertsiboak izateagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Begiak ondo zabalduz gero, konturatzen gara egia kontatzea eskandalagarria dela, subertsiboa kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Bazekiten Askatasuna oihukatzea beti dela subertsiboa gurean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

Esaldi hura subertsibo xamarra iruditzen zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.

Subertsio instintu bakoitzak -eta naturala dena subertsiboa da beti-, ondoan du bere jendarmea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

2 (pertsonez)

Sade beste muturra zen, subertsiboa, matxinoa, disidentea, arau-apurtzailea, libertinoa, probokatzailea, bihurria, ateoa, profanatzailea, biraolaria, sakrilegoa, lotsagabea, madarikatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Hitz batez: ez zen inondik subertsibo bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.

Erabat sinetsirik zegoen lizentziatu bat ezin zela izan benetan "subertsibo" bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.


subertsibotasun iz subertsiboa denaren nolakotasuna.

Erregimen intelokratiko kapitalista etnia anizkunak Nobel saria edo nik dakit zer eman ziola Knut urliari, eta hura bai, hura subertsibotasunaren froga ukaezina zela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.


subertsio 1 iz ezarritako ordenaren eta ohiko balioen aurkako borroka.

Bakea eta ordena soziala suntsitzeko eta subertsioa zabaltzeko ahaleginetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak, oporra jotzera bortxatzen gintuztenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

«Subertsioa eta Estatuaren segurtasuna arriskuan jartzea» leporatu eta bi eta hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zien.  Berria - Mundua   2004-03-10

Hegemoniaren artikulazioak eta subertsioak ulertzeko, baliokidetasunaren edo ekibalentziaren logika da harreman oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Subertsio politikoa baino, subertsio literarioa nahiago.  Berria - Kultura   2006-03-14

Estatuaren subertsioan bat datoz ergelkeria eta elokuentzia.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 160. orr.

Erabateko subertsioan bizi, instituzio politiko eta errepresiboekin hautsi, kapitalismoaren ezaugarri moral eta ideologikoei aurre egin, sistema patriarkala desegin...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik subertsibo.

Subertsio instintu bakoitzak -eta naturala dena subertsiboa da beti-, ondoan du bere jendarmea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

Ez da hor subertsio eta matxinada-gogo berezirik aurkitu behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.

Hiri errealitatearen hainbat esparrutan subertsio proiektuak garatzen dituzu; larrialdietarako etxebizitzen inguruan makina bat ikerketa egin duzu, esaterako.  Berria - Kultura   2004-02-27


subespainol izond espainol izatera heltzen ez dena.

Euskal mamurro letratu tipikoa hiperespainol gisa figuratu nahian euskalduna dela dioen subespainol xaborra da, espainolak bezainbat kultura eta kultura bera duela frogatu nahi duen probintzianoa  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.


subespezie iz taxonomia-sailkapenean, espeziaren aldaera, eremu jakin batean gertatzen dena.

Gizaseme galdutzat zeukan Harry, gizasemetzat ere har ezin zitekeen organismo baten subespezie gisako bat, eta Floraren gaixotasunaren erruduntzat zeukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Esate baterako, euskaraz nola deitu beharko diegu sozialisten baitan sortuko diren subespezie berri guzti horiei, Patri?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 102. orr.


subestandar iz hizkuntzetan, estandarraren aldaera, eremu jakin batean gertatzen dena.

Beste era batera esanda, eskualdeko subestandarra da "eskualdeko batua".  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 168. orr.


subfusil iz su arma automatiko eskukoa, hodia fusilarena baino laburragoa eta kulata tolesgarria duena.

Teoria pixka batekin batera, leherkariak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun, eta pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin. Espainiako Barne Ministerioak uste du subfusil bat erabili zutela tiro egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Guardia Zibilak uste du, hala ere, subfusil bat baliatu zutela erasotzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak, hantxe 200 subfusil moderno -jotailurik eta betegailurik gabeak-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.


subgenero iz generoaren azpisaila. ik azpigenero.

Oraindik ere [...] oso modan dago Amerikatik etorritako izu eta ikarako subgenero literarioa -zenbait izu politikoki zuzenak dira, dirudienez-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 47. orr.


subil iz enborra.

Subil bat izatea kopatzat, edateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 9. orr.

Orduan subil moduko batekin zabaltzen zuen masa mahai gainean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.


subilaro iz gabon eguna.

Gipuzkoa guztian eta baita Bizkaian ere, Olentzerori Gabon esan oi zaio, eta Araban Subillaro.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.


subirania iz subiranotasuna. ik burujabetasun.

Jaunena lehen esandako moral "naturala" izango da (moralik eza, moral aurretiko edo moralaz haraindiko subirania); apal edo menpekoena, xumeena, "ohitura" izango da, egitea baimenduta dagoena,  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 249. orr.


subiranismo (orobat soberanismo g.er.) iz subiranotasuna. ik burujabetasun.

Subiranismoak praxi erreal batean sartu behar du, eta horretarako gutxieneko akordioak iritsi behar dira, hori posible izateko aukera argiak badaudelako.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Autodeterminazioa helburu dugula, soberanismoa landu eta Gizarte-politikak aldatu beharra dauzkate euskal erakunde publikoek.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Atzoko erabakiak harlauza hori jokalekutik kendu egiten du, eta bidea zabaldu gure herriaren etorkizuna subiranismoan bermatuta ikusten dutenentzat.  Berria - Harian   2006-03-23


subiranista (orobat soberanista) 1 izond subiranotasunaren aldekoa.

Bloke subiranista eta klasekoa, aldaketaren motorra.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Gobernu subiranista osatzen saiatu gara, baina ezinezkoa izan da.  Berria - Mundua   2004-02-08

Hurrengo Eusko Legebiltzarrean Batasunaren mundua tokirik gabe utziz askoz zailagoa izango da gehiengo instituzional suberanista bat osatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Aralarrek «ezker subiranista zibila» egituratzea izango du xede.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Ezkerreko polo subiranista plurala sortzeko ernamuina jartzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

EAEko Estatutua «gainditzen» du planak, PSOEren ustez: «esparru autonomistatik esparru sobiranistara igarotzen da».  Berria - Harian   2005-02-02

Konfrontazio demokratikorako prest dauden sektore subiranistekin aliantzak adosteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Sozialistek asmo subiranistei erantzuteko beste politika modu bat egingo dutela espero duzu?  Berria - Mundua   2004-03-25

Ezkerreko aukera subiranista zibila sortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Prozesu subiranistarekin amaitu ez dezaten lan egitea da errepublikanoen zeregina.  Berria - Mundua   2004-02-08

2 (izen gisa)

Autodeterminaziorako eskubideaz baliatzeko aukera ukatu zion Quebeci, federalisten pozerako eta subiranisten atsekaberako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Eta esparru horretan daukate benetako erronka euskal subiranistek.  Berria - Harian   2006-03-23

Subiranistek herritarren gehiengoa haiekin biltzea izango da gakoa.  Berria - Harian   2006-03-23

Egoera aldatu da eta subiranistak baikor eta konfiantzaz beterik ageri dira hirugarren bozketari begira.  Berria - Harian   2005-11-16

Ezker abertzale eta independentistako jendea, subiranistak, federalistak, konfederalistak, ezker sozial eta alternatiboko jendea [...].  Berria - Kultura   2004-09-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aukera subiranista (3); ezker subiranista (8); ezker subiranista zibila (6); ezkerreko aukera subiranista (3); prozesu subiranista (4)

euskal subiranistek (3)


subirano 1 izond inoren mendeko ez dena. ik burujabe.

Botere subiranoak du edozein lege hausteko eskubidea, edozein "salbuespen" aldarrikatzekoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Estatuek bere baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa dute, eta bere ingurumen politika aplikatuko dute horretarako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

Botere gorena ere deitzen zaio; asanblada bati ematen zaionean, asanblada subiranoa esaten zaio eta, gizon bakar bati ematen zaionean, Estatuaren jaun subiranoa esaten zaio.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.

Estatu-nazio subiranoetatik egoera post-subirano batera pasatzen ari gara, non estatuz gaindiko, estatuz azpiko eta estatuen arteko sistemek errotik baldintzatuko duten Estatuen ahalmen instrumentala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Gaur egun Estatu Batuak ia subiranoak dira kontinente honetan, eta beren fiat-a lege da beraiek esku hartzen duten gaietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Irakurleak subiranoak dira, berek egunero erabakitzen dute kioskoetan zer erosi eta zer ez, dio merkatu librearen dotrinak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Egia da Wall Street apur bat independente eta subiranoagoa dela, esate baterako, Bilbo edo Madrilgo burtsa baino.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

2 goiena, oroz gainekoa.

Printzipio horien arabera, Jainko Subiranoak "gizartean bizitzeko egin du gizona".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Dantzaldiko pertsonaia nagusia, jaia eskaintzen zuena eta Kissoff jeneralak subiranoei dagokien begiruneaz tratatu zuena, xume jantzita zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

• 3 iz erregezkoa edo kidekoa.

-Ene erregea eta ene subiranoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

Terraza haietan emirraren gortea kokatuko zen, eta, haren ondoan, khan aliatuak, khanerrietako goi agintariak eta Turkestango subiranoen haremak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Herritar askatasunerako ordena eta legea ez direla posible beraiek bermatuko lituzkeen printze edo subirano bat izan ezik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

Legearen barruan eta kanpoan dago subiranoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Subiranoek, herritarren zoriontasunerako, ezin dute herritarrak kanpoko gerratik eta gerra zibiletik babestu baino ezer handiagorik egin.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.

Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.

"Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea!" esan zuen subiranoak trumoitsu, "zergatik jo duk hain ahulki atseginez moztu behar hukeen lepoa?".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatu subirano (4); post subirano (3)

estatu subiranoa (3)

estatu subiranoaren (4)


subiranotasun 1 iz subiranoa denaren nolakotasuna. ik burujabetasun.

Independentzia eta subiranotasuna (mundu post-subiranoan).  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Tribu horietatik batzuk askeak dira, eta beste batzuek subiranotasuna aitortzen diote edo Errusiari, edo [...] Turkestango buruzagirik izugarrienei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Rousseauren ustetan, bestalde, subiranotasuna herrian datza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

Dinamika hori gero eta urrunago dago estatuen kontroletik, eta eraso egiten die estatuen subiranotasunaren funtsezko zenbait ezaugarriri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Europar Batasunak [...] estatuen subiranotasuna nazioez gaindiko mailan berrosatu nahi du, subiranotasun hori, globalizazio-prozesuaren indarraren ondorioz, bere mamiaz husten ari baitzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Dilema garbia izan da: subiranotasuna eta boterea ez galtzeko, lehenik subiranotasuna eta boterea entregatu egin behar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Subiranotasunaren azken helburutzat jo izan da independentzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Atxikimendu librean eta partekatutako subiranotasunean oinarritua.  Herria   2002-10-03

Ez du sinesten Kataluniaren subiranotasunean, eta nahiago izan du Madrilen boterea eta adiskideak izan.  Berria - Mundua   2006-02-05

Ordutik hona, legearen subiranotasunaren ideia ezinbestekoa da ordena politikoaren eta askatasunaren ikuspegi errepublikazale ororentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Lógos edo arrazoiaren subiranotasuna azpimarratuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Bertan behera utzi behar izan ditugu beste garai batean kontzientziaren subiranotasunarekin lotzen genituen diskurtso horiek guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Ekoizpen ereduekin lotuta dago elikaduraren subiranotasuna.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Washingtonek eta Londresek Bagdadi «subiranotasun osoa» itzuliko diotela agindu dute zirriborroan.  Berria - Mundua   2004-05-25

Subiranotasun "erlatiboa" esan eta kontraesana dirudi, baina gaur ikusten dugun edozerk ukatzen du subiranotasun "absolutua" kontzeptua politikaren munduan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

1990: Uzbekistango Alderdi Komunistak subiranotasun ekonomiko eta politikoa aldarrikatu zituen.  Berria - Harian   2005-05-19

Subiranotasun modernoaren adierazpen nagusia indarkeria erabiltzeko zilegitasuna izanik, ETAk garbi zuen indarkeria erabiltzeko eskubidea zuela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Diputatu guztiek subiranotasun nazionala ordezkatzen dute.  Berria - Harian   2005-02-02

Nazionalismo periferiko hauek "nazio" direla eta "erabakitzeko eskubidea" dutela aldarrikatzen dute, subiranotasun oinarrizkoaren arazoa jartzen dute mahai gainean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.

Japoniak ez zuen pairatu ez subiranotasun alienatu baten traumatismoa, ez Mendebaldeko produktuen oldeak bertako industria arpilatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

"Independentzia", "subiranotasun konpartitua", "eredu federala", "autonomia", eta abar arkitektura juridikoaren egitura alternatiboak ispilatzen dituzten nozioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Subiranotasun mitikorik ez, botere tresna funtzional izango den administrazioa interesatzen zaigu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Estatuak bakarrik duela egiazko subiranotasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru film haiek, «proiektu kultural interesgarriak» izateaz gain, «subiranotasun ekimena» ere izan ziren, Amigoren ustez, Madrilekiko menpekotasunik gabe egin baitziren.  Berria - Harian   2005-05-17

Euskal nazionalismoak ere, besteek bezala, premisa oinarrizkotzat har dezake aberriak subiranotasun eskubidea berea duela, historiak eta nahimen politikoak hala erabakita.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Erabakitzeko eskubideari, erabaki subjektuei edota subiranotasun ereduari buruzko eztabaida argigarria egin zuten atzo Espainiako Kongresuan.  Berria - Harian   2005-02-02

Horrek subiranotasun politika moteldu eta politika soziala bultzatzea eragin zuen.  Berria - Mundua   2004-01-10

Kanariar Uharteetan ez dugu ulertzen zelan subiranotasun helburuak dituen gobernu batek konpetentziak Madrilera bueltatzen dituen.  Berria - Kirola   2004-05-04

Afrikako herri batean, ez dut izena oroitzen, urtero egiten dute film bat 'subiranotasun arrazoiengatik'.  Berria - Harian   2005-05-17

Populu guztien subiranotasun printzipio sakratua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatua ez dela legearen iturri bakarra, eta Estatu subiranotasunak ez duela benetako boterea inplikatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Autogobernuan oinarrituz, herritarrek arreta bikainerako eskatzen duten hezkuntza-subiranotasuneko mailarantz aurrerapausoak ematea nahi du EAJk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Parroki estatuetan gorpuzturiko lurralde-subiranotasunaren erakunde zaharraren gain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Diru-subiranotasuna banatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriaren subiranotasun (3); herriaren subiranotasun (3); subiranotasun bakarra (3); subiranotasun ekonomikoaren (3); subiranotasun nazionala (8); subiranotasun osoa (8)

diru subiranotasuna (3); espainiaren subiranotasuna (4); estatuen subiranotasuna (3); gibraltarren subiranotasuna (5); herriaren subiranotasuna (5); herrien subiranotasuna (5); jatorrizko subiranotasuna (4)

subiranotasuna aldarrikatu (3); subiranotasuna aldarrikatzeko (4); subiranotasuna berreskuratu (5); subiranotasuna errespetatzen (3); subiranotasuna eta autodeterminazioa (3); subiranotasuna eta independentzia (5); subiranotasuna irakiarren esku (11); subiranotasuna lortzeko (3)

euskal subiranotasunaren (4); herri subiranotasunaren (4); herriaren subiranotasunaren (4)

subiranotasunaren alde (8); subiranotasunaren aldeko (15); subiranotasunaren aldekoek (3); subiranotasunaren auzia (3); subiranotasunaren bidean (6); subiranotasunaren defentsa (3); subiranotasunaren inguruan (3); subiranotasunaren pean (3)

subiranotasunari buruzko (6); subiranotasunari uko (4)

subiranotasunean oinarritutako (4)


subiranotasunzale iz subiranotasunaren zalea den pertsona.

Subiranotasunzaleek egin zuten gobernua.  Berria - Mundua   2004-01-10


subirautza 1 iz subiranotasuna.

Euskal Herrian subirautzaren eta aldaketa sozialaren trenari bide eman ahal izateko trenbidea ipintzeko ordua da.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Sindikatuaren ustez, baserritarren eta kontsumitzaileen subirautzaren aurka doaz halako haziak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

2 (hitz elkartuetan)

Nahi dugun Europak herri subirautza berezarri beharko du, bere instituzioak herritarrei hurbilduz  Berria - Euskal Herria   2004-05-13


subitoki ik supituki.

subjektibatu, subjektiba, subjektibatzen 1 du ad izaera subjektiboa eman.

Hortaz, hautematea tartean dagoela ikusita, edertasunaren kontzeptua -plazera sortzen duena- hasiera-hasieratik subjektuaren mende geratzen da, hau da, subjektibatu egiten du Hutchesonek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

Talde kontzientziatuak herri garaituaren egoera larria aztertu eta subjektibatu egiten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.

Adimena -gizabere kreatuaren zolitasun hori- errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Unibertsalaren gertakaria onartzen duenarengan honek ondorio subjektibatuak ditu  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.


subjektibismo (orobat subjetibismo g.er.) iz teoria epistemologikoa, ezagueraren baliozkotasuna subjektu ezagutzaile eta juzgatzailera mugatzen duena.

"Modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat, baina -modu abstraktuan ulerturik- oraingoak ere izan litezkeenak (subjektibismoa, razionalismoa, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Norbait subjektibismoaren aldekoa baldin bada, hura da, filosofo mistiko danesa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Subjektibismoak, adibidez, etikaren baliotasun unibertsala edota objektibotasuna zalantzan jartzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Kontua ez da, subjektibismoarekin ikusten genuen bezala, etikak egia objektiborik ezin duela azaldu soilik, egia horiek askotarikoak eta elkarren artean neurgaitzak direla baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Erlatibismoaren eta subjektibismoaren moda maiz deskribatu da literatura garaikidean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

1950ean, Frantisek Halas poeta laguna defendatzeagatik, egoera zailean geratu zen: subjektibismoa praktikatzeaz akusatu zuten.  Berria - Kultura   2006-01-17


subjektibista (orobat sujetibista g.er.) izond/iz subjektibismoarena, subjektibismoari dagokiona.

Epistemologiaren alorrean lan bat egitera bazoaz ezin duzu emantzat jo objektuek koloreak badituztenik (propietate bigarrenen teoria subjektibistak alde batera uzten dituzula esplizituki esan gabe ez behintzat).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Kredo subjektibista inozo samar horretan espresionismoak adierazpenaren kontzeptua, oro har, finkatu du, eta ez da gutxietsi behar kontzeptu horrek gaur berton ere oraindik duen eragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Bere punctum kontzeptuarekin, definizio honi gailurra jarri baizik ez du egin Barthesek, berariaz adierazpen subjektibista bat emanez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.

Sujetibista, burges tiki edo utopiko batzuk besterik ez dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.


subjektibitate (orobat subjetibitate g.er.) iz subjektibotasuna.

Horri deritza subjektibismo edo subjektibitate modernoa -razionalismoarekin batera, paradigmaren bigarren ezaugarri nagusia-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Modernitateak subjektibitatea gainditzeko aurkitu duen modua arrazoimena subjektibitatetik aparte jartzea da.  Berria - Kultura   2004-05-08

Subjektibitatearen biziagotzea; Casimir Edschmid (1918): "Errealitatea geuk sortu behar dugu”.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Nork bere burua adieraz dezakeelako ideia ez da erromantizismoa baino zaharragoa; gogoratu beharra dago hori, subjektibitatea adieraztea gauza normaltzat, eta are desiragarritzat ere [...] hartua den garai honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Euskal Herrian beti familiak, elizak, tradizioak agintzen zuen; ez dugu izan subjektibitatearen edo kontzientzia autonomoaren tradiziorik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

Ahalmen global edo integratzaile horrek ahalbidetzen dizkigu generalizatzea eta gogoeta egitea eta, orobat, subjektibitatea eta bere buruaz jabetzen den ni bat garatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Informazioak subjektibitateari itzuri egiten dion artean, narrazio literarioan idazlearen arrastoak dira nonahi azaleratzen direna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 121. orr.

Irakurlearen subjektibitateari ez kilima, ez zimiko, ez zirrara egiten ez dioten berri horiek guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.


subjektibo (orobat subjetibo g.er.) 1 izond norbanakoaren sentimenetan oinarritzen dena; burutik edo gogotik at izatasunik ez duena.

Euskalkien arteko aldea txikia edo handia ote den beti da subjektiboa: batendako handia dena, bestearendako ezereza da.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 81. orr.

Energia psikikoaren isuri "librearen" eremua da: inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Kalitatea erlatiboa eta subjektiboa omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Kartesiar metodoak babestutako ezagutza, hortaz, badirudi subjektiboa dela, gogo barnekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Paper idatziari errespetua izaten zaio, eta mundu guztiak daki idazlearentzat balio subjektibo handikoa izan daitekeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

Subjektu ikusleari, bere alderdi subjektiboan bai, baina analitikoa ez den modu batean begiratu nahi zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Irudi horiek ingurune subjektiboan eta sozialean nola erabiltzen diren aztertzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 60. orr.

Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

2 subjektuaena, subjektuari dagokiona.

Definizio subjektiboa: subjektu bat adierazten duena da adierazgarria, subjektu sortzailea adierazten duena normalean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Denok dugu [...] adierazgarritasunari buruz halako "berezko" kontzeptu bat, gutxi-asko estandardizatua, teoria subjektiboaren eta teoria formalaren halako nahaste moduko bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintza subjektibo (11)

alde subjektiboa (3); analisi subjektiboa (4); baldintza subjektiboa (5); hiztegi subjektiboa (8)

baldintza subjektiboak (6); oinarri subjektiboak (3)

modu subjektiboan (3)


subjektiboki adlag era subjektiboan.

Subjektiboki zein objektiboki gogobetegarria den ustea jakitea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Funtsean ez gara ari azentuaren izaera fonetiko, fisiko, objektiboaz, hiztunak subjektiboki bere oharmen linguistikoan ematen dion pisuaz baizik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Subjektiboki ere onura sumatu zuten tratamendu esperimentala jaso zuten pertsonek: «Jendeak esan zigun memoria arazo gutxiago zituela, eta hobeto planifikatu zitzaketela gauzak».  Berria - Harian   2006-02-05

Puntuz puntuko korrespondentzia zehatza zegoen bien artean, eta alde hartan, subjektiboki, ikusmenezko munduko irudi bihurturik pertzibitzen ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Batasun sistematiko honek ez dio balio arrazoimenari objektiboki oinarri-esakune baterako, honela objektuetara hedatzeko, baizik subjektiboki maxima gisa objektuen ezagutza enpiriko ahalgarri orotara hedatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

Bere absolutu moduak edukitzen ditu subjektiboki bakoitzak (norbanakok, herrik, erlijiok, kulturak, arok): gure kulturan haragia ez gordinik eta sardeskarekin jatea, nahiko absolutua da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.


subjektibotasun 1 iz subjektiboa denaren nolakotasuna. ik subjektibitate.

Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoiko erromantiko guztien buruan zebilena, hots, garrantzizkoa barnea zela, subjektibotasuna.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Dohain izugarriak izan ditzaketen arren, hain eskas dutela [savant autistek] subjektibotasuna eta barne-bizia, non beren irismenetik kanpo baitago goi mailako sormena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Ihes egin behar geniola sentimentalismoari, subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du-eta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Nartzisismo hau amaituz gero, garai post-ETA hauetan zer subjektibotasun berriri egin behar zaio bidea?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Oinarri horiek zuk zeuk jartzen dituzu zure subjektibotasun guztiarekin, eta oinarri horien arabera mundu txiki bat eraikitzen duzu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 415. orr.

Elkarrizketetan ere subjektibotasun gradu handia onartzen da orain.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Subjektibotasun hori ezabatzeko, ironiaz baliatzen ahalegintzen da Anne Frank.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Zure subjektibotasunetik, beraz, zer da literatura ona?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 318. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Uko egingo zaio, beraz, diskurtsoan adierazpen-fenomeno bat ikusteari [...]; gehiago bilatuko da subjektibotasun-posizio ezberdinentzako erregulartasun-arlo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

· Barne subjektibotasun narratibotik diskurtso feministaraino eta gizarte nahiz politika arloko iruzkinetik mitoaren kritikaraino.  Berria - Kultura   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

subjektibotasun berria (4)


subjektil iz

Konposizioa oihalaren azaleraren (edo, orokorrago, azalera margotuaren, subjektil deitu ohi denaren) harmoniazko banaketa geometrikoa da batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

New Yorkeko margolari gazte bat, Julian Schnabel, oso famatu egin da oso denbora gutxian subjektil bezala oihal bat erabili eta haren gainean portzelanazko plater puskak erantsiz  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.


subjekto ik subjektu.

subjektu (orobat subjekto g.er, subjetu g,er., sujeto g.er. eta sujetu g.er.) 1 iz pertsona edo pertsona-taldea, pentsatzen duen edo aritzen den izaki gisa hartua.

Guk ikusle deituko dugu subjektu edo nor hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Ispiluan begiratu, eta NI izeneko subjektu bat ikusi dut berbertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Ezagutza zuzena, subjektu batek objektu bat enpirikoki zuzenean ezagutzea, ezagutza ororen oinarrian egongo da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Justifikazioa subjektu horrek ezagutzen ez dituen gauzen mende ere badago, haren errepresentazioetatik at dauden gauzetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Zenbatuak izan daitezen era substantzialean edota, nolabait esanda, esentzialki, ez subjektu baten akzidente gisa, gorputzean beroa edota itxura bezala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.

Zerizan pentsatzaile bat, pentsatzailea den aldetik soilik kontsideratuta, ezin da subjektu gisa baino pentsatu; beraz, subjektu gisa soilik existitzen da, h[au] d[a], substantzia gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 155. orr.

Nire existentzia pentsatzean neure burua judizioaren subjektu gisa erabil dezaket.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Euskal Herrian ikasteko eta hezkuntza prozesuan subjektu izateko eskubidea dutelako, kolektibo gisa jarduteko eskubidea dutelako. Esalditik kanpoko subjektu hau ez al da, besterik gabe, bera artikulatu duen edo idatzi duen benetako subjektua?  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

2 (izenondoekin)

Ezagututako objektu eta subjektu ezagutzailearen arteko harremanera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Ispiluan begiratu, eta NI izeneko subjektu bat ikusi dut berbertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Langile klaseak subjektu askatzailea izaten jarraitzen du?  Berria - Mundua   2004-05-12

ETAk bere subjektu tragikoa inposatua zion dagoeneko gizarteari.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Ez Zapaterok, ez Raxoik ez dute onartzen Katalunia subjektu politikoa denik.  Berria - Harian   2005-11-03

ETA erakundeak hedabideetan -subjektu informatibo legez- agertzeko duen eskubidea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 98. orr.

Akzidentez hustu behar da mundua eta, horien ordez, razionaltasunez eta behartasunez bete -subjektu matematiko baten pean-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Atributua subjektu kalifikatuaren esentzia bera denean, hori tautologia besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da; subjektu begiralea da trazu berezien taula bati dagokionean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Subjektu teorikoak ez bezala, subjektu moralak hasieratik beretik "badaki" -bere moraltasunak postulatuta- arima hilezkor bat duela, Jainko epaile bat dagoela [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horren parean, beste subjektu-mota bat agertu da: gizarte zibila.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Proposizio bat a priori dago justifikatuta haren predikatu-kontzeptua subjektu-kontzeptuaren barne dagoenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Subjektu-pentsamenduari unibertsalki dei egiten diona singularra da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerkuntza-subjektu horren behinekotasuna, gizarte zenbaiten balio eta bizi-sistemetan daukan kokapen estrategikoa [...], modu xumean baina sendo, aldarrikatu izan dute elikaduraren historialariek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.

5 perpaus batean, predikatuan esaten dena dagokion pertsona edo gauza.

Honelako aditzek argiro frogatzen dute pasiboa subjektu eta objektuaren leku-aldaketan oinarritu behar dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Perpausean subjektu gramatikala "Gretak" da, eta adierazpen predikatiboa "zakurtasuna zertzen du".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabakitzeko subjektu (3); eskubide subjektu (5); eskubide subjektu bakarrak (3); eskubideen subjektu (3); gure subjektu (3); hezkuntza prozesuan subjektu (3); prozesuan subjektu izateko (3)

subjektu absolutua (3); subjektu aktibo (9); subjektu aktiboa (3); subjektu bakarrak (3); subjektu bera (3); subjektu berean (7)

subjektu enuntziatzailearen (3); subjektu eta objektu (3); subjektu gisa (36); subjektu gisa soilik (4); subjektu hiztun (5)

subjektu izateko eskubidea (4); subjektu kolektibo (3); subjektu modernoa (3)

subjektu objektu (4); subjektu pentsalaria (3); subjektu pentsatzaile (4); subjektu pentsatzailea (6); subjektu pentsatzaileak (3); subjektu pentsatzailearen (9); subjektu pentsatzailearen batasun (3); subjektu politiko (39); subjektu politiko bat (3); subjektu politiko bezala (4); subjektu politiko gisa (11); subjektu politikoa (14); subjektu politikoaren (3); subjektu politikotzat (5); subjektu predikatu (3); subjektu pribatuek (4); subjektu tragikoa (4); subjektu transzendental (4); subjektu transzendentala (4)

subjektu zentratu (3)

enuntziatuaren subjektua (8); erabaki subjektua (4); subjektua aditza (3); subjektua bera (4); subjektua eta objektua (4); subjektua izan (7)

erabaki subjektuaren (5); gure subjektuaren (3); nire subjektuaren (5); subjektuaren adigaia (3); subjektuaren adigaiari (3); subjektuaren batasun (3); subjektuaren eta objektuaren (5); subjektuaren mende (4)


subjetibismo ik subjektibismo.

subjetibitate ik sujektibitate.

subjetibo ik subjektibo.

subjetu ik subjektu.

subjunktibo ik subjuntibo.

subjuntibo (orobat subjunktibo g.er.) 1 iz mendeko perpausen aditzaren gramatika modua, euskaraz, -n edo -la atzikiaz hornituriko -dadi- edo -deza- laguntzaileen saileko adizkiak izendatzeko erabiltzen dena.

Helburu horiek iristeko balio duten neurrian baizik ez dira landuko subjuntiboa, hatxedun hitzen zerrenda, metafora eta euskalkien ezaugarri morfosintaktikoak Subjuntibo burutugabearen erabilera ere ez zitzaidan hastio, naturalki zetorkidanean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 109. orr.

Nor-nori, zer-nork eta zer-nori-nork, nola indikatibozko hala subjuntibozko formetan jokatuak, bai orainalditik lehenaldira (urruna barne) eta bai lehenalditik orainaldira bateratsu pasatuz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 167. orr.

2 irud/hed

'Gu ere apur bat subjuntiboak gara...' esan zuen Inazitok ahapeka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.


subklabio izond zainez mintzatuz, lepauztaiaren azpian dagoena.

Azkenean, atzera odolera itzultzen da linfa, klabikula edo lepauztaien atzean dauden zain subklabioen bitartez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.


subklase iz taxonomia-sailkapenean, klasea zatitzen den multzo bakoitza.

Altzionarioak, antozooen subklasea da -anemonaren klaseko itsasoko animalia batzuk-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 227. orr.


subkomandante iz zenbait armadetako maila-hurrenkeran, komandantearen azpian datorrena.

Subkomandanteak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 114. orr.


subkontinente iz kontinente baten zati handi mugatua, ezaugarri berekiak dituena.

Asiako subkontinentean ez dago horrelako beste itsas porturik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.


subkontrata iz subkontratatzea; subkontratatzearen ondorioa.

Telebistako sabeliztunak heriotzaren berri ematen du, eguneroko tragedia txikiak esplikatzeko bisaia tristea jantzita, eta aipatzen du subkontrata batekin ari zela. terrazako biztanle horiek ez dute jakingo, ordea, goiko pisuetatik erori eta bertan txirtxilatuta geratu zela langile bat; subkontrata bateko enplegatua seguru asko, segurtasunik gabeko kontratuarekin ariko zena eta bere laneko segurtasunari behar adinako arreta eman ez ziona.  Berria - Kultura   2006-03-26


subkontratatu, subkontrata(tu), subkontratatzen du ad lan edo zerbitzu jakin bat egiteko kontratatu duten pertsona edo enpresa batek, beste enpresa edo pertsona bat kontratatu lan edo zerbitzu hori egiteko.

Gaur goizean bidegurutze honetan bi furgoneta elkartu dira: bata ertzainez betea zetorren, bestea etxegileek subkontrataturik dauzkaten langilez mukuru.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 46. orr.

Bestalde, Gamma informazio agentziako kazetari batek Canal telebista kateak subkontratatua ARBk igorritako diskete bat jaso zuela onartu zuen.  Berria - Mundua   2004-02-29


subkontziente (orobat subskonsziente g.er.) 1 iz gizabanakoak kontzienteki hautematen ez dituen gogo prozesuen multzoa. ik subkontzientzia.

Esnatzen naiz nire ametsen hizkuntza deszifraezinaren aurrean betazalak astunduta, mutu subkontzientearen hainbeste ordutako iharduera indartsutik erauzi ezin ditudan hitzen aurrean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 96. orr.

Subkontzienteak baditu hanka-sartze gisa mozorrotutako irtenbideak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Arrazoia eta subkontzientea biak dira Jainkoaren sorkariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 123. orr.

Subkontzientea haurrarekin, basatiarekin, baita basapiztiarekin ere pareka daiteke, aldi berean zuhurragoa, zintzoagoa eta errakuntzara gutxiago emana delarik nortasun kontzientea baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Subkontzienteari buruzko teoriek egin zuten Freud ezagun.  Berria - Harian   2006-05-06

C. G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea [...] ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Touretteren sindromeak nerbio-sistemaren alde sakonetan eta subkontzientean ditu sustraiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Hilezkor izateko itxaropena gero eta barneratuago dago gizartearen subkontzientean.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Lydieren maitale izateko esperantza xalo eta aitorrezina nuelako subkontzientearen akuiferoren batean gordea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 193. orr.

2 (izenondo gisa)

Surrealismoak mekanismo automatikoak eta subkontzienteak bultzatzen ditu.  Berria - Kultura   2006-01-28

Nortasun kontzienteak psikearen azpimundu subkontzienteari borondatearen eta arrazoiaren kontrolpean eutsi behar diola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Psike subkontziente kolektiboaren irudietan, artzainak sorkuntzarako giza gaitasun primitibo gastatu eta hondatu gabeen ikur bilakatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.

Psikea -bere sakontasun subkontzientean eta bere gainazal kontzientean- ulertzen saiatuz. Psikearen sakonera subkontziente iristezinetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

psike subkontzientearen (5)


subkontzienteki adlag era subkontzientean.

Teoria psikologiko baten arabera, heldutasunaren gatazka moral kontzientea subkontzienteki aurreratua agertzen da haurtzaroaren hasieran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Bilakabide horiek ordezkatze mentalak dira, sistematikoki baina subkontzienteki gure asmo fonologikoak gure ahalbide fonetikoetara egokitzen dituztenak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.


subkontzientzia 1 iz subkontzientea.

Gainazaletik hurbilen zegoen geruzak subkontzientzia pertsonala zirudien, pertsonak bere bizitzan zehar izandako banako esperientzien metaketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Agian ez litzateke zentzugabea uste izatea, subkontzientziaren goren eta behereneko geruzen artean [...] egon litezkeela tarteko geruzak, ez arraza-esperientziak ez esperientzia pertsonalak metatuak, maila supra-pertsonal baina infra-razialeko talde-esperientziak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aztertzaileek orain arte ikertutako geruzarik sakonenak arraza-subkontzientzia zirudien, ez gizabanakoren baten bereizgarria, gizaki guztientzat komuna baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.


subkultura iz azpikultura.

"Udak dakarrena udak daroa" delako istorioak parodia edo omenaldia egiten dio subkultura espainolaren agerpen jakin bati: udako abestiei alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.

Argitaletxeek subkultura saldu nahi dutela esaten entzun dugu Frantziatik eta Espainiatik heldu zaigun oihartzuna.  Berria - Kultura   2004-03-27

Subkultura bat da horiena, beren gisako subkultura bat, ziur.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.


sublapsario izond infralapsarioa.

Infralapsarioei batzuetan Sublapsario izena ere ematen zaie, nahiz eta horrek ez izan eraginik Adani buruz duten ikuspegiaren garrantzi eta argitasunean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.


sublebatu izond matxinatua.

Ez zuen uste haur haiek umezurtz uzteko bihotzik izango zutenik, azken finean pertsonalki ezagutzen zituen sublebatuen aldeko gehienak, oso hiri txikia zen Gasteiz orduan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.


sublimagarri iz sublimatzen duen gauza.

Ekonomiak eta diruak, zuriak eta beltzak, beste zerbaiten ordezko edo sublimagarri izaten badakite, eta hortxe utziko ditugu, ez zerurako eta ez lurrerako.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Jainko-idoloak eta dirua, edo bortxaz maitatzen dira, edo ezin iritsizko beste zerbaiten sublimagarri gisa maitatzen dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.


sublimatu, sublima, sublimatzen 1 du ad psikoanalisian, instintu bulkada bat, moralki edo sozialki onargarriagoa den ekintza bihurtu.

Ez dagoela bere maitemina sublimatzeko gai ez den maitemindua baino izaki arriskutsuagorik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.

Bukatzeko, nola ez, kartzelako ereserkiari esker -gauez bakardadean egoten naiz ni, ez bazaude zu... -bakoitzak bere antsia afektibo era sexualak sublimatu ahal izan zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Paperera jotzen nuen istorioak imajinatuz ondo igarotzeko [...] edo haserreak baretzeko, maiteminak asaskatzeko, eta hormonen borborra sublimatzeko...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.

Han bildutako sinesgabeok, sinestunek adinako premia genuen geure pena adierazi eta sublimatzeko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.

Iduritzen zait [...] hitzetan dagoen libido berezi sublimatuan hondatua dagoela apez mintzatzailea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Aurkakotasun nazionalak, konkurrentzia ekonomikoan trakets sublimaturik, XX. mendearen lehen erdian azaleratu ziren ostera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Zuen buruei aitortu barik erakarpena elkartasunarekin sublimatzen ari zinetela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Leonardo homosexual erreprimitua omen zen, edo sublimatua, hobeto esateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate “sublimatu“tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

3 (era burutua izen gisa) bi atomo kloroz eta atomo bat merkurioz osaturiko konposatua, pozoi gisa erabiltzen zena.

Etxera iristean, Andres jaitsi zen, bere kutxatila, kotoi pixka bat eta sublimatu pixka bat hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.


sublimazio 1 iz sublimatzea.

Gure artekoak sexutik ez zuen deus, alde bateko desira eta sublimazioa izatekotan, baina egia da bazela menderakuntza-joko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Sublimazioa praktikatzen genuen, Freuden analisiak ikasi aitzin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

Borreroak ez du inoiz eta inon bere lanaren sublimaziorik egiten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

Sublimazioak sublimazio, munduaren errefusapen zahar nahiz berriak saiaturik ere, amodioaren malenkoniak joak ez du, haatik, bere gogoa jolasik labirintikoenetan ere ahazten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.

Eguzkiaren taigabeko mugimendua sinbolizatzen duela Ejiptoko "disko hegaldunak", eta era berean, hegadak sortzen duen sublimazioa eta transfigurazioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.

2 kimikan, gorputz bat pasatzea egoera solidotik gas egoerara, edo alderantziz, egoera likidotik igaro gabe.

Liofilizazioa: elikagaia izoztutakoan, hutsean sartu eta, sublimazioz, ur guztia erauztea, galaraztea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

· irud/hed Eskatzen ari direna, benetan, Losüng-a da (alemanerak beti du eskura abstrakzio garbi bat, egokia): sublimazioa, nola alkohola uretatik sublimatzen den, edan ondoko zaporerik ez arrastorik utzi gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.


sublime izond gorena, goitarra.

Jakinduria sublime zertangabe batez igurtzia dago.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Ez dago deus ikaragarriagorik, goizeko oren sakratu eta sublime honetan, ile zuriko gizon hau baino, eliza handi honen erdian bakarrik, arropa bikainez jantzita, ahapetik mintzo.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

Geure kontzientzia goratuz, azken txinparta batean, erabateko sakrifizio eta abnegazioaren gailur sublimetara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Espainiako historia nazio espainolaren eraikuntza sublime bezala irakurtzen da, eta naziogintzaren heroi handiz betea aurkitzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.

Lerroak publizitate leloak bezain arruntak eta sinpleak dira, poesiari sublimetik zuen guztia erantzi diote.  Berria - Kultura   2006-01-03

Berde fosforeszentea, [...] esan zuen gizonak, ez da kolore sublime-sublimea ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 177. orr.

"Blai", izerditan edo barne-isuriz blai, alegia, horra hor esan gabe doanaren erotismo gorde sublimea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

Petan umorista sublimea da, hitz-urria, ez du ez aukera ez denbora galtzen salaketarako eta irrirako.  Berria - Kultura   2006-02-14

Platon sublimeak bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.


sublimeki aldag era sublimean.

Hark eman zigun bide gudu-zelaietako edertasunari buruz jarduteko; ez luze, ez sakon, ez sublimeki, baina bai bihotzak eskumutur edo enbor eginda, hau da, gerrikorik gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.


sublimetasun iz sublimea denaren nolakotasuna.

Sublimetasun inozoaren kontrako borrokan sublimatu zuen bere malenkonia, gurea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Hor Boswell imitaezinaren sublimetasun maila jotzen du ia Diogenes Laerziok.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.


subliminal izond hartzaileak kontzientzia izan gabe hautematen dena.

Apaizen sermoiari propaganda ofiziala eta film amerikarretako publizitate subliminal guztia erantsita, ondorioa zen gu ezkerreko agian bai, baina komunista ez ginela sentitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Bazen tartean "gogo-jarduera edo konputazio “subliminal“en bat, bukatutakoan emaitzak kontzientziara jaurtitzen zituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Kutsu subliminal moralista.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Irudiaren garrantzia eta zinearen gaitasun subliminala ezagutzen duen gizon baten hautua.  Berria - Kultura   2004-09-18

Onak eta gaiztoak bereizten dituen bokaleen arteko joko subliminala Estatu Batuetatik etorri zen guregana.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 102. orr.


subliminalki adlag era subliminalean.

Emakumezkoak oso barneraturik du hori, bere hitza gutxiesten du, gizarteak subliminalki eta nahi gabe sarturiko eztenengatik.  Berria - Kultura   2004-05-25

Hauteskundeen atarian irudi subliminala ote zen, irudi galtzailea?  Berria - Kirola   2004-02-17


sublimitate iz sublimea denaren nolakotasuna.

Humboldtentzat mendiok "sublimitate kantianoa" dute, horrek esan nahi duen barrentasun metafisiko guztiarekin; Hugorentzat, aldiz, jolastiak eta marrazkilariak dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.

Estiloaren Sublimitateaz tratatu heleniko berantiarraren egilearen diagnostiko ilunak ez zuen kontuan hartu bere aurrean zeukan egoeraren garrantzi handiko osagai bat; badirudi ez zela konturatu kristau-martiriez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.


subliteratura iz azpiliteratura.

Bigarren zenbakian, Pamiela eta bere ingurua izenburupean, Potolik kritika egin zien idazle «narzisoei», eta hirugarrenean Korroktegia argitaratu zen: Korroktzaindia «subliteratura egiten dutenen babes eta aterpe antolatua» zen.  Berria - Kultura   2004-03-20


submarinista iz itsaspekaria.

Gero, submarinistak beste gorpu baten bila hasi ziren, eta ordubete edo behar izan zuten oraindik beste gorpu hori aurkitu eta urpetik ateratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.


submarino iz itsaspekoa, ur azpian murgilduta ibil daitekeen ontzia.

Aluminioa garraiatzeko ontziak behar dituzu, eta horretan dabiltza ba kraut -aleman- horien submarinoak, bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Ni neu izurdeak ikusita nago hemendik gertu, azoka parean, honaino saltzera etortzen ziren arrantzaleei jausitako arrainen bila, eta baita submarino aleman bat ere, Ibarrekolanda gaineko kanposantuan euren eskifaia-kide hil berri bat lurperatzeko asmoz...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.


submikrometriko izond eskalez mintzatuz, mikrometrikoak baino dimentsio txikiagoak neurtzen dituena.

Eraikin berriak mekanizazio zentroa, metrologiako eta eskala submikrometrikoan egiaztatzeko laborategia eta bulegoak ere izango ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-25


subnormal 1 izond pertsonez mintzatuz, buruz atzeratua.

Laster hire anaia futbolista subnormal hori bezain sano eta lirain egongo haiz!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Nire bi-ga-rren lehengusua subnormal bat dela, subnormal sakona!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.

Subnormal mentala. zahar ugari, itxura xaxtarreko jendea, arropa zarpailez jantziak, ero tankerakoren bat, beste bat subnormala...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

2 (izen gisa)

Hik badakik zenbat subnormal dagoen bere abertzaletasuna ia esklusiboki Athleticen oinarritzen dabena?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zelako subnormal aurpegia geratuko zitzaidan!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 55. orr.

Koiotek, ordea, barre eroari eman dio subnormal plantak eginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.


subnormalidade ik subnormalitate.

subnormalitate (corpusean subnormalidade soilik) iz pertsonez mintzatuz, buru atzeratasuna.

Beldur zen etxe hartan denbora gehiegi eginez gero ez ote zitzaion lehengusuaren gaixotasuna itsatsiko, erran nahi baita, subnormalidadea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Mikelen iritzirako, subnormalidadearen eredurik gorenetakoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 170. orr.


subofizial iz espaniar armadan, soldaduen eta ofizialen arteko maila duen militarra.

Ofizial eta subofizialak Gasteizko familia burgesen etxeetan egoten ziren, frankistek behartuta, etxean lekua izanez gero halaxe egin behar zen, ezin uko egin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.


subordinatu izond perpausez mintzatuz, menpekoa.

Gero hasten ginen deklinazioen eskailera zailetan gora, nominatiboa qui genitiboa cuius, datiboa cui, akusatiboa quem, edo aditz irregularretan behera, volo, nolo, malo, eta consecutio temporum edo denboraren konkordantziaren arabera antolatu behar ziren esaldi subordinatuetan zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.


subrepzio iz zerbait ezkutatzea, bestela lortuko ez litzatekeen zerbait lortzeko.

Honi kontzientzia hipostasiatuaren subrepzioa dei dakioke (apperceptionis substantiatae).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.

Ezin da, ordea, idealtasun hori sentsazioaren subrepzioekin alderatu, espazioarena ere ezin zen moduan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Ezin da saihestu subrepzio transzendental baten bitartez printzipio formal hau printzipio eratzaile gisa errepresentatzea eta batasun hau hipostatikoki pentsatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.

Subrepzio hau honegatik nabarmentzen da: nik munduari dagokionez behar-beharrezkoa (baldintzatugabeki) zen zerizan goren hau berbaitango gauzatzat kontsideratzen badut, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.


subrogazio iz obligazio edo eskubide baten jabe den pertsona beste pertsona batez ordeztea.

Bi sindikatuen aldarrikapenak subrogazioan, lanaldian, soldatan eta ezbehar-kopuru jaitsieran daude.  Berria - Ekonomia   2004-03-27


subsidiario 1 izond erantzukizunez, arauez eta kidekoez mintzatuz, sail nagusia ordezkatzen edo hari laguntzen diona.

Arratzu-Ubarrundiako Udalak arau subsidiarioak aldatu ditu kanpina egin ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Jaurlaritzak «ez zituen herriko arau subsidiarioak bete, ez ziolako Udalari obra egiteko baimenik eskatu».  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Erantzukizun subsidiarioa enpresentzat.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Iban zubiaurreren kasuan Athletic erantzule subsidiarioa dela ebatzi du epaileak.  Berria - Kirola   2006-03-11

Fiskalak eta akusazioek, gainera, eskatu zuten estatua izan dadila erantzule zibil subsidiarioa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

2 bigarren mailakoa.

Emakumeek lan harremanetan oraindik jasaten dute egoera subsidiarioa, azpikontratazioa, prekarietatearen areagotze geldiezina.  Berria - Ekonomia   2004-02-13


subsidiariotasun 1 iz subsidiarioa denaren nolakotasuna.

Subsidiariotasuna: printzipio hori osorik aplikatzearen aldekoa da koalizioa: «erakunde txiki bat egin dezakeena ez baitu zertan egin goragoko maila bateko beste batek».  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Eskumenen banaketa arautzeko oinarrizko irizpidea subsidiariotasun printzipioa delarik, honen definizioan eskualde eta udal erakundeak ere aintzat hartzeko eskatu izan du, eta halaxe egin du Itunak  Berria - Harian   2005-02-13

2 (hitz elkartuetan)

Hein horretan, subsidiariotasun-printzipioaren arabera hartuko du parte Batasunak bere eskumen esklusibokoak ez diren eremuetan.  Berria - Harian   2005-02-13


subsidiaritate iz subsidiariotasuna.

Tokian-tokikoaren errespetua edo subsidiaritate printzipioa: lurraldekako eta taldekako estilo eta erabakiak lehenetsiz zentralismo demokratikoaren aurretik.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Europa federal, batu eta azkar baten alde gara, bere barnean subsidiaritate printzipioa aplikatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21


subsidio 1 iz diru laguntza.

30 euroko igoerak balioko die zuzenean gutxieneko soldata jasotzen duten langileei, eta subsidioa jasotzen dute langabeei.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

22tik aurrera ontzi bakoitzeko sei tripulantek bakarrik hartuko dute subsidioa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 108. orr.

Hala da ze, seirentzat ematen den subsidioa hamabiren artean banatuko da eta horrek ez du denen mantenurako emango, azken batean subsidioa bera huskeria da eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Langabezia subsidioan izan ezik, orain arte erreferentzia SMI zuten laguntza eta prestazioetan beste indikatzaile bat hartuko da kontuan, ez gutxieneko soldata.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Ordaindutakoaren araberako prestazioak zein asistentzia-subsidioa.  Berria - Ekonomia   2004-03-07


subsistente izond subsistitzen duena.

Orduan denbora ezer ez baita, eta bera objektuei beren baitan (gure begiespenarekin hartuemanik izan gabe) ezin baitzaie atxiki subsistente edo inherente gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Sortugabea zen betierenean, Jainkoagan zegoen, han subsistentea zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.

Hartuemanaren batasun baldintzatugabea, h[au] d[a], norbere burua, ez inherentea, baizik subsistentea den aldetik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.


subsistentzia iz zerbaitek subsistitzea.

Orduan izate horri inherentzia deitzen zaio substantziaren izatetik bereiztearren, zeinari subsistentzia deitzen zaion bere aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Horrela, hainbat substantzia bakun bakar batean uztartu ahal izango lirateke era berean, eta subsistentziaren anizkuntasuna baino ez da galtzen horrela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

[...] nahiz eta nik oraindik subjektuaren antolaeraz edo subsistentziaz ezer erabaki ez izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.


subsistitu, subsisti, subsistitzen du ad zerbait, zegoen eran edo egoeran oraindik existitu edo egon.

Adiera transzendentalean errealista denak gure sentimenaren modifikazio hauek beren baitan subsistitzen duten gauzak bihurtzen ditu, eta beraz, errepresentazio soilak berbaitango gauzak bihurtzen ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.


subskonsziente ik subkontziente.

substantibo (orobat sustantibo; Euskaltzaindiaren Hiztegian substantibo gomendatzen da) 1 izond izatasun erreala eta beregaina duena.

Baldintza formaletan auzia jarriz -eta ez kontzeptuaren alde substantiboan edo eduki materialari dagozkionetan-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Arazo hauek zerikusia dute subiranotasunaren alderdi formal eta substantiboarekin, kanpokoa ala barnekoa izatearekin, eta abar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Cassirerren obra kontinentalean aurki daitezke hainbat ekarpen substantibo osagarri, ohiko planteamendu analitiko definizionalak aberastu ditzaketenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

2 (gramatikan)

Izen sustantiboak maite dituzte, eta haien ume diren izenondo sustantiboagoak, halako hitzek tranpa gehiago baitaukate: ezkutatu egiten dute sustantibotasun gatzatu horren aurretik zegoena edo azpian zebilena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

• 3 iz gramatikan, izena.

Ahalegin zaitez substantiboak, adjektiboak, izenlagunak eta aditzak gehiegi ez errepikatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Substantiboek, berez, ez dute prentsan adjektiboen arriskurik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Substantibo bakun batek aditz anizkun bat goberna zezakeen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Hurbiletik segitu dut [...] Juan Mariren arnas sosegatuko ibilaldi poetikoa, behin «substantiboaren poetika» gisa bataiatu nuen jarduna.  Berria - Harian   2005-12-06

· Sinesmenduna baitzen, Jainkoa da, aldez edo moldez, haren poetikaren substantiboa.  Berria - Harian   2005-12-06


substantibotasun (corpusean sustantibotasun soilik) iz substantiboa denaren nolakotasuana.

Izen sustantiboak maite dituzte, eta haien ume diren izenondo sustantiboagoak, halako hitzek tranpa gehiago baitaukate: ezkutatu egiten dute sustantibotasun gatzatu horren aurretik zegoena edo azpian zebilena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.


substantzia (orobat sustantzia g.er.) 1 iz filosofian, berez den gauza, berez existitzen dena.

Gainontzeko substantzia edo esentziek akzidenteak bereganatzen dituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Sorturiko gauza guztietan, ez dela deus substantzia eta akzidentez landa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Munduko aldaketa guztietan substantziak irauten du eta akzidenteak baino ez dira aldatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Emazu gizon batek badaukala "itsasontzia" deitzen den zerbait badelako nozioa, horregatik izen hori daraman gauza hori substantzia ala akzidentea ote den jakin gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Akzidente guztiak substantzia zehazten duten zerbait direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Bi gauza amaigabek irauten badute, substantziak ez direnak, ezta benetan substantziari inherenteak ere, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Kontzientzia ez dela substantzia bat, bere oinarriaz bizi dena, pentsamendu garbi bat, baizik intentsionalitate bat, gauzei eta jendeei idekia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Substantzia edo esentzia aldaezin bakarra dago eta hau Jaungoikoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Jainkoak substantzia batek izateari uztea nahi duenean, ez du harengan akzidenterik sortzen eta horrela ezereztu egiten da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.

Beraz, substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Zalantzarik gabe, substantzia da Jaungoikoa, edo hobeto esanda, esentzia, greziarrek ousía deitzen dutena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Esentzia, edo substantzia, edo ousia hiru definiziotan aurkez dezakegu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Substantziaren iraunkortasunaren oinarri-esakunea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Beste batzuk, ordea, diote ahalmen horiek direla egiazki arimaren substantzia: hau deitzen da Adimena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Ez bezate esan bi arima aurkari direla, bata ona eta bestea gaiztoa, elkarren aurkako bi substantzia eta printzipioen liskarretik datozenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 232. orr.

Linguistikoa denaren izatasuna ez da substantzia, forma baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Dualismoa: Munduan bi substantzia edo eite bereizi behar dira: gogo-egoerak eta egoera fisikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Kritika zorrotza egiten dio, batik bat, gaitza substantzia edo natura gisa hartzen duen iritzi manikeoari eta materia zer gaiztotzat ikusteari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Zinez izatea daukan izakia; bere baitan era aldaezinean dirauen substantzia signifikatzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Beharrezkoa da enuntziatu batek substantzia bat, euskarri bat, leku bat eta data bat izatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

2 (izendondo eta izenlagunekin)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak (hurrenez hurren, Aristotelesen substantzia lehenak, substantzia bigarrenak eta gainerako kategorietako propietateak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Substantzia fisiko eta pentsakorraren artean dauden desberdintasunak desberdintasun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Edo substantzia ustelezina da, on zinez handia, edo substantzia ustelkorra, zeina ona ez balitz ezin ustelduko bailitzateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Arrazoiz goresten da substantzia usteldu gabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

Lehenago 2.&3. zenbakietan adierazi baitugu substantzia gorpuzgabea eta hilezkorra dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Gizaki gaiztoa zer besterik izango da substantzia gaiztoa baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 341. orr.

Eta ez luke ardura horiek gorputzak ala substantzia banatuak izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Gogo-egoerak eta gogo-propietateak ezin direla fisikara erabat murriztu, baina, halere, [...] ez daudela bi substantzia berezi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Pertsonak substantzia bakarreko baina alderdi biko izateak gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Jainkoak berak egite honetaz eta jainkozko substantzia honetaz gozatzen duelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.

Hizkuntzan, kontzeptua, substantzia fonikoaren nolakotasun bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Descartesen arabera bi substantzia-mota daude, fisikoa (res extensa) eta pentsakorra (res cogitans).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Ezin irudika nezakeen begi hauek ikusten zutenaz kanpo inolako substantzia motarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Substantzia-dualismoak burmuinaren eta gogoaren arteko harremana zail egiten duen moduan, aldebiko dualismoak ere munduaren ikuskera deseroso baten aurrean jartzen gaitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adibide gisa aipatu ditugun guztiotan ez da ezer erregearen esentzia nolakoa den eta bere benetako errege-substantzia zertan den adierazten duenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

5 gauzak osatzen dituzten materia-motetako bakoitza. ik gai.

Greziarrek apeiron deitzen zutenaren parekoa izan liteke: substantzia oinarrizko bat, lehenengo gaia, beste substantzia guztien jatorria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Izoztu, hitzez hitz, gorputz edo substantzia batek barruan duen ura gogortu arte hoztea da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

Larruazala babesten du substantzia horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Beste substantzia batzuk ere baditu hezur-mineralak, hala nola gatzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Substantzia horietariko asko oso toxikoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Erlamak substantzia bat botatzen duela gainerako erleak kontrolatzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.

Kanpoko itxura guztien arabera ura dela dirudien substantzia likidoa H2O ez bada, substantzia hori ez dela ura ondoriozta dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

6 (izendondo eta izenlagunekin)

Elikagaietan dauden substantzia konplexuak, apurtu, eta substantzia sinpleago bihurtu behar direla gorputzak erabiliko baditu. Substantzia dentsoago bat, hala nola ura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela. Substantzia osasungarriak eta pozoiak bereizteko gaitasunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Konpainia onaren beharrean dagoen emeak substantzia usaintsu oso bereziak isurtzen ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Ur bero guztiak sendagarriak dira, substantzia arrotzekin batera egosterakoan bestelako abantaila erabilgarriak bereganatu dituztelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Amaiera eman behar zaie substantzia toxiko eta beste materia batzuen isurketari.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Burmuinak [...] maitasun, zoriontasun, ongizate eta betetasun sentipena utziko diguten substantzia neurokimiko batzuk askatuko ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Saiatu dira neurtzen burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Gela itxi batean jartzen dira katu bat, substantzia erradioaktiboren bat eta botila bat pozoi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

Zuntz eta kartilagozko geruza elastiko bat da diskoaren kanpoko aldea, eta gelatina-itxurako substantzia bat du barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Potter jauna, gure makila guztiek substantzia magiko ahaltsuren bat dute bihotzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriro ere, dopinaren aurkako kontrolak egingo dituzte; halere, aurten hiru substantzia motaren kontsumoagatik emaniko positiboek ez dute zigorrik izango.  Berria - Kirola   2004-10-09

Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Montgomery ustez dopin substantziak erabiltzeagatik ikertzen ari dira.  Berria - Kirola   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

antzeko substantzia bat (3); bere substantzia (3); hiru substantzia (3); izaera bereko substantzia (3); kanpoko substantzia (3); natura eta substantzia (3)

substantzia asko (5); substantzia bakar (8); substantzia bakar bat (6); substantzia bakun (9); substantzia bakuna (12); substantzia bera (7); substantzia beraren (4); substantzia deitzen (3)

substantzia gisa (8); substantzia gorpuztuna (9) substantzia hedatua (4)

substantzia izan (5); substantzia kimiko (19); substantzia kimikoak (6); substantzia kimikoen (4); substantzia kimikoren (3); substantzia kutsagarri (4); substantzia lehenak (3); substantzia neurokimiko (4)

substantzia pentsatzailearen (3); substantzia toxikoak (6)

dopin substantziak (5)

substantziaren adigaia (7); substantziaren esentzia (4); substantziaren izaera (4); substantziaren izaerari (5); substantziaren izaerari dagokio (3); substantziaren izatea (4); substantziaren kategoria (6)

debekatutako substantzien (3); substantzien zerrendan (3)

debekatutako sustantzia (3); epo sustantzia (3)

debekatutako sustantziak (6); dopin sustantziak (3)

sortzen dituen sustantzien (3)


substantziagarri (corpusean sustantziagarri) izond gauzatzen edo funtsatzen ahal dena. (adizlagun gisa)

Interesgarriagoa zen, baina dezifraezina, beraren [Boninoren] historiaren jatorria: bere-berea baitzuen, noski, bere historia hori, zeren, jarraian jakin nuenez, sarritan eta edozeinen aurrean kontatzen baitzuen, materiaren beraren puskarik sustantziagarri erabiltzeke noski, eta urteak joan ahala gero eta xehetasun kolorebiziago eta sinesgaitzagoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.


substantzial izond gauzen susbstantziari edo oinarriari dagokiona.

Nigan substantziala dena subjektu transzendental gisa ezagutzen dudala uste dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Izan ere, Ortega-k seinalatuko duen Espainiaren gaitz substantzialaren arrazoia, musulmanak han sartu aurrekoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.

Baina atala eta osoa, biak gorputza direlarik, balio erlatiboa ez ezik substantziala ere badute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

Era substantzialean edota, nolabait esanda, esentzialki, ez subjektu baten akzidente gisa, gorputzean beroa edota itxura bezala, ez eta nolakotasun edo kantitate gisa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.


substantzialista izond substantzia bat edo gehiagoren existentzia onartzen duen doktrinari dagokiona.

Zientziaren kontzeptua ez da era substantzialista -aristotelikoan- ulertu behar, era funtzionalistan baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.


substantzialitate iz substantzialtasuna.

Arimaren substantzialitatea baieztatzen dute batzuek, bertan subjektuan bezala adimena errotuz; besteen iritziz, arima subjektuan dago, hau da, gorputzean, honen eraketa tenperamentala bera izanik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 317. orr.


substantzialki 1 adlag era substantzialean; neurri handi batean.

Ez substantzialki, ez funtzionalki.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.

Ondorioz, maitasuna eta ezagutza ez daude ariman subjektuan atxikita bezala; substantzialki dira eurak ere arima bera; elkarrekin harremanetan egon arren, bakoitza da substantzia, berez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.

Hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean -bere estudiante garaiko krausisten programa izpiritu hartara itzulia baita substantzialki- baizik Espainia bere baitaratzean eta bere-bere balio eternalak [...] berbiziaraztean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Historiaren helmuga unibertsalistaren diskurtso hantua (Marx-ekin ere agian ezkon litekeena), substantzialki erlijiosoa kontsideratzekoa filosofikoa adina.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.

• 2 iz fauza substantziala.

Hemen, oraindik arrazoimen transzendentalaren ideia izatea dirudiena substantzialkiaren adigaia litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 179. orr.

Hemen, berriz, solasgaia agerpenen ilarako baldintzatugabekia denez gero, orduan argi dago substantzialkiak ezin duela bertako osakidea izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 179. orr.


substantzialtasun iz substantziala denaren nolakotsuna.

Edo bestela esateko, substantzialtasun jainkozkoaren presentzia agertzen du modu finituan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.


substantziatasun iz substantzia izateko nolakotasuna.

Nire subjektu pentsatzailearen substantziatasunaren adigaia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.

Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du. begiespenen kantitatea eta kualitatea, beren substantziatasuna edo iraunkortasuna, beren kausazko harremana, kausa eta efektua diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Beharrezko iraunkortasun horren irizpide enpirikoa, eta berekin batera, agerpenen substantziatasunaren irizpide enpirikoa zein ote den galdetzen bada, ondoren izango dugu aukera horretaz beharrezkoa dena oharrarazteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arimaren substantziatasuna (3)


substrato ik substratu.

substratu (orobat sustrato g.er.) 1 iz zerbaiten oinarrian dagoen gauza.

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Baldin norbaitek behe mailako materia [...] goi mailako materia -hau da, zeruko esferen substratua-, ez bezalakoa dela esan baleza [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 228. orr.

Molekulen ezagutze-kontu hori, hasiera-hasieran, zerari zegokion soilik: entzimak eta substratuak edo antigenoak eta antigorputzak elkarrekin nolabaiteko eragin-trukea izateari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 107. orr.

Bisigodoek jatorrizko substratu iberiko hori indartu baino ez zuten egin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.

Substratu fisiko eta baldintza materialik gabe izpirituak ez du historiarik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.

"Aurreko hizkuntzaren substratua"ren teoria aipatu ohi da: aldaketa batzuk, inbaditzaileek bereganaturiko toki bateko biztanleriaren eraginez gertatuko ziren.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.

Substratu euskaldunaren inguruan fonologia mailako oharrak bildu zituen.  Berria - Kultura   2004-09-04

Nire olerkien substratua beti izango da berbera, bizitza eta bizitzako zerak, baina antzutu edo moztu egin naiz neurri batean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

2 (filosofian)

Iragana eta geroa denboraren egiazko substratua den orainaldiaren inguruan moldatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Adimendua eta adigarria, biok ahalean, beti bi gauza dira, eta ahalean dagoen guztiak beharrezkoa du nahitaez ahal hori oinarritzen duen substratu bat, esaterako, "gizakia".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 172. orr.

Ez dela posible akzidenterik bat ere gabeko substantziarik existitzea edota [...] substratu gabeko akzidenterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 212. orr.

Erreala den guztiaren substratua, h[au] d[a], gauzen izateari dagokionaren substratua, ordea, substantzia da, eta bertan izateari dagokion guztia substantziaren determinazio gisa soilik pentsa daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Substantziak (agerpenean) denbora-determinazio guztien substratuak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Bere izaeraren bakuntasuna onartu arren, giza arima ez da askiro bereizten materiatik honen substratuari dagokionez, materia agerpen soil gisa kontsideratzen bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.

Jainkoak mundua suntsitu nahi balu, suntsitzearen akzidentea substraturik gabe sorraraziko lukeela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.


subterraneo 1 izond lurpekoa.

Donostian ama baten bi ume txikiak hil ziren, ama horrek ezkutatzeko gordeleku subterraneorik izan ez zuelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 48. orr.

2 irud/hed

Ederra da ze, kanporanzko arnasa izan arren, aireztatu egiten du gure ego subterraneoa.  Berria - Kultura   2004-06-19


subtil izond sotila.

Zaldi eta giza irudi batek halabeharrez topo egiten badute, berbertan itsasten dira, gorago esan bezala, euren izaera subtila eta ehundura xumea bide. Irudi subtilotariko edozeinek, arintasun izugarriz azkar mugitzen denez gero [...] kolpe bakarrez aisa hunkitzen du gure gogoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 273. orr.


subtilezia iz sotiltasuna.

Hemen Ortega-k subtilezia amarrutsu batekin jokatzen du: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.


subtropikal izond tropiko inguruan baina latitude altuagoan dagoena edo gertatzen dena.

Espedizioan parte hartu duten zortzi herrialdeetako arkeologoen arabera, duela 55 milioi urte Ipar Poloko klima subtropikala zen.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Ipar Poloko tenperatura subtropikala zen antzina.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Landare mota hori, baina, inguru subtropikaletan bizi ohi da.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Lurralde hau ere subtropikala eta berdea izan zen inoiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.


suburbano iz hiri handi bat aldiriekin lotzen duen burdinbidea.

Mexikoko suburbanoa egin eta 30 urtetan zerbitzua emateko kontratua ere eskuratu zuen iaz CAFek.  Berria - Ekonomia   2006-01-11


suburbio iz aldiria, bereziki jende pobrea bizi dena. ik aldiri.

Hirietako suburbio, bus geltoki, gau-klub, zinema areto, metro estazio eta aireportuetan barna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Orain, badakizue, Giulianiren gizonekin ez dago arriskurik, suburbioetara bidali dituzte denak, eta haiekin giroa ere pikutara bidali dute, jakina.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 26. orr.


suburdin iz beheko suan erabiltzen burdina.

Paul pijamaz jantzita irten zen, suburdina eskuetan, lapurrak baziren ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.

Arratsaldean aire eta eguzkitan jarri zituzten latoizko sutondo-babes bat eta altzeiruzko suburdin multzo bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Sukaldeak, garbitu eta usaintsu, zabalagoa ematen zuen, sua erdian zuela, beltz, lauso, errauts tantarik gabe, eta suburdinak diztari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.


sudadera iz kirol-jantzia, jertse modukoa, itxia eta mahuka luzekoa, aldaketaraino heltzen dena.

Ea oinetakoen lokarriak lotzea egokitzen zaion, makur dadin, ze sudadera zabal horrekin ipurdirik ere ez zaio nabarmentzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 105. orr.


sudaka iz adkor hegomerikarra.

Laster hasi ziren mairuak eta sudakak heltzen eta kalea txokolatezko putez bete zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 143. orr.

Gaur egun etorkin koitaduak soilik ikusten dira karrakan zakua lepoan; ez zuek bezalakoak, e!, besteak, sudakak eta beltzak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 70. orr.

Mundu osoan, jende ugari zegoen prest gailurrera igo zen sudaka harroputz arrotzaren [...] erorikoa ospatzeko  Berria - Kirola   2006-03-14


sudandar (orobat sudaniar g.er.) izlag/iz Sudangoa, Sudani dagokiona; Sudango herritarra.

Gobernuak 650 errefuxiatu sudandar deportatuko ditu.  Berria - Mundua   2006-01-04

Enpresa jordaniar bateko sei kamioi gidari sudandarren hilketa iragarri zuten ekintzaileek.  Berria - Harian   2005-04-30

Abdulsalam Al Hela yemendarra, Pakistango Poliziak AEBetako Armadaren esku 2001eko abenduan utzitako Sami Al Haji sudandarra, eta 2002ko Guantanamon preso dagoen Juma Al Dossari Bahreingo herritarra.  Berria - Mundua   2006-01-12

Darfurren gertatzen ari den gatazkaren ondorioz, 100.000 sudandar baino gehiago Txaden daude babestuta.  Berria - Mundua   2004-06-19

Talde matxino batek bost sudandar bahitu dituela adierazi du Diplomazia Ministerioak.  Berria - Mundua   2004-08-31


sudaniar ik sudandar.

sudiakre iz ipar subdiakonoa.

Hona jin orduko, obsesio baten indarraz oroitzapen batek hartu nau: "sudiakre" egin izan nintzen egunarena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Sudiakre urratsa egina zen, bide bat baizik ez nuen ene aitzinean, indartua nintzela ene nahian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 89. orr.


sudoriparo izond guruinez mintzatuz, izerdia jaritzen duena. irud/hed

Monceau parke aldean plazaratu zen, arrandian, bidaiarigai zoritsuen sailtxo bat, urtze-puntu sudoriparoaren azken muga hezeetan zena, jasotzera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.


sudupil iz sudur zuloa.

tren bat bete zerri, sudupil eta ahoa irekita, egarriak erabat irekita, egarriz hiltzen ari den txoriaren pare...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

Zaldiek uhalak tenkatzen zituzten, atzean estekaturik zezen bat zeramatelako; belaunak txikituak zituen eta sudupila urratua, sudurtzuloetako uztaia tiraka kendu zuelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.


sudur 1 iz giza aurpegiaren erdiko irtenunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana.

Hiru buru zituen; hiru begi-pare biribil, ero-itxurakoak; hiru sudur, bihurrika eta usnaka haien aldera; hiru aho lerdetsu, letagin horixketatik zintzilika hari lingirdatsuetan listua zeriela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.

Bakean utziko dugu -esan zuen emakumeak sudurra zimurtuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Burua burdin sarearen kontra jartzen nuen beti, eta beti sudurra zikinduta alde egiten nuen.  Berria - Harian   2005-02-03

ik beherago 22.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esan eeeee eta hartu arnasa lasai sudurretik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Sudurreko ezkerreko zuloa estali du, arnasa hartuz, gogorki; eskumakoa garbitu kanpotik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Sudurreko kirurgia endoskopikoa egiten ari garenean, esaterako, oso erabilgarriak eta lagungarriak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Sakon hartu du arnasa eta sudurretik atera du, mantso.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 40. orr.

Sudurra estutzen nuen, hartan ez itotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.

Sudurra estutu zuen Léak, barrez ez lehertzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.

Sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Odola isuri zitzaion sudurretik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Jaka eta galtza gorriak soinean, betaurrekoak sudur gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Neville aieneka ari zen, zaldarrak sudurrean ere agertu zitzaizkion eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Gero, arnasa sendo hartu, eta sudur-ahoak itxi zituen, kiratsa barnera ez zekion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Sudur-eztarriak itxi-itxi eginda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

On Garri Cooper-en Oesteko filmak gogoratuz zapiaz estali nituen aho-sudurrak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.

Uztaiak dauzka belarri bekain sudur ezpainetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 19. orr.

Honela joaten zen, apal, sudurra gorri, serio.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 198. orr.

Sudurra zintzatu eta pentsatzen hasi zen, bera hara joanarazi zuen bigarren kontuari nola heldu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Liburua txikia zen [...] eta sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.

Gisa horretako nahasteetan sudurra sartzeak ez baitakar atarramentu onik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Ene sudurra eri duk, ez dik zerri kaka eta pixa usainik baizik hartzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Sudurrean eman nion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Orriak zabaldu zituen, eta hantxe gelditu zen, sudur eta mutur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Hantxe lotu nintzen, Basurtokoak nirekin zer nahi ote zuen, sudur eta mutur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.

2 (izenondoekin)

Begi argiak ditu, eta sudur txiki eta harroxkoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

Sudur handia eta ezpain lodiak zituen, eta zakar samarra ematen zuen lehen begiratuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Sudur handi-handia, judu peto-petoa, eta gorri-gorria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Cadinek bere sudur arrosa irekitzen zuen kateme baten sentsualitatearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Emakume argala zen, zimur mingotsak, esku nekatuak, begi marroi eder izandakoen arrastoak, eta sudur harroa zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

Nexka aurpegia zuen, ile iluna motots batean bilduta, sudur motza, eta zulotxoak zituen masailetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Zapatazar handiak, sudur motz gorria.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Haren sudur zorrotza, haren masail urdinak, haren irribarrea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Sudur okerreko gizon musu zuri bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Begira, begira nolako sudur greko polita duen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Ile beltz koipetsu, sudur gakodun eta azal horixkako maisu batekin ari zen hizketan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.

Ordurako argi horixka batek argitzen zizkion bekoki soildua eta sudur kakoa. ik beherago 10.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Ellenek lepo labur eta sudur zapaleko gizon baten esku handiari oratu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Mutil txikia, lupa itxurako betaurreko lodiak daramatzana sudur motz eta zabalaren gainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

-Sudur ezin barregarriagoa du -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

Bere sudur punta-luzeaz sakon arnasa hartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 220. orr.

Gizon txikitxoa zen, batere ilerik gabeko buru estua, aurpegi luzea, sudur punta-zorrotza [...] zituena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

3 (aditzen era burutuarekin)

Betaurrekoak etengabe irristatzen zitzaizkion sudur izerdituaren puntara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Adi-adi entzun zuen, ehun urte balitu bezala, burua alboraturik eta betaurrekoak sudur handituaren gainean dardarka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 84. orr.

Haren hatz erakuslea nire sudur puztuaren parean luzatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

"Istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin-minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Sudurra kakotu samarra eta egiptoar itxurakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Sudur gakotua zeukan eta, gainean, ile liso beltzaren mataza bat erakusten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Sudur izutu bat ikusten dudan lehenbiziko aldia duk, bururatu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Sarritan burukomin handiz, sudur beteetatik odolustela bar-bar zerion.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hazpegi zakarrak zituen; sudur-hegal zabalak, aho luzanga.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

Bekainak zimurtzen zituen, sudur hegalak zabaltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Bere hortzekin nire sudur hezurrean jo eta zauri bat egin zidan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zubia baino dezentez beherago jarriak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Kalera irten bezain laster, udaberriko aire hezeak inguratu zuen, eta sudur azpia hezetu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Franciek azkar begiztatu zizkion sudur-poroetatik zerizkion izerdi-tanta txikiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Sudur-bideetako usaimen-ataletako barne-estaldura hezean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Sudur kanalak, hura zeharkatzen duten aho-dardaren erresonatzaile gisa balio du soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Sudur barrunbea organo erabat geldia da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Errezeptore horiek dituzten zelulak, berriz, sudur epitelioaren goiko aldean daudela zehaztu zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Moko baten formako sudur-estalkiaren gainean, berriz, Begi Zitalak distiratzen zuen, gorriz pintaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 233. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena asbtraktua dela)

Telefonoaren beste aldetik, sudur-hotsa iristen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Sudur-ahots pixka batez hitz egiten zuen, gozo-gozo beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Frantsesez, totelka eta sudur-mintzoz hitz egiten dute; ingelesez, berriz, txorien doinua antzeratzen dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Ez zirudien, ez, mafrundia edo sudur-jarioa harrapatzeko beldur zirenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez, zeinei sudur-txistuka erantzuten baitzien nagusi jaunak aldameneko gelatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Bi urte lehenago bezain segaila zegoen, eta ez zitzaion txipitua sudur-kako handia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Bixtan da ez dela holako sudur-sartzea amerikaren gostukoa.  Herria   2004-02-26

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Alberto ile-horia zen, sudur-luzea eta motz eta zapala zuen kokotsa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Ttikia, meharra, sudur-zorrotza, bere lastozko kapeluarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Sudur-luzeok gara orain susmagarri nagusi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 84. orr.

Viktor Manuel erregea hegoalderantz joan zen laster, bere zaldun sudur-moztaileekin lur askatuetan barrena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.

· Emakume gatibu batzuek, Kremonako gizonek krudeltasun ankerrez sudur-moztuak, arren eskatu eta jarraitu egin zieten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Detektagailu bikaina da giza sudurra, oso motz geratzen bada ere sentikortasunean animalia eta intsektu askorekin konparatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Pailazo sudur bat, ileorde gorri bat gogoratzea, goiz bat zirkoan igarotzeko aukera izatea nahikoa, [...]. Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

8 (animaliena)

Zona urbanizatuetan ere txakurrak sudurra erabiltzen du bide beretik beraren zein kide igaro den jakiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Txakurraren sudurra ez da gurea baino askoz handiagoa, baina haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea. Han-hemenka basiliskoaren sudur ezkatatsuari mokoka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Izerditan irrintzika eta sudur ziztuka zaldiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

9 sudur-gorri (orobat sudurgorri) izond

Laster Katherinek bertan behera utzi zuen bere farfailgin-lanbidea: zeren atso sudur-gorria Inozenteen hezurtegian usteltzen ari baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Valcornejako Enrique sudurgorria eta antzeko piztia higuingarriak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.

Behin kalean erakutsi zidan, Re Umberto hiribidean; ttikia zen, sudur-gorria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

10 sudur-handi (corpusean sudurrandi soilik) izond

Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotza, emakume argal, ilehori eta sudurrandi baten ondoan, ezagun du konfiantzarik ez duela, ez bere gorpuzkeran ez bere sudurraren forman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

11 sudur-kako izond

Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa, oso begi biziak zituena, eta ahoa isurbide bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Argi mingarritik babesturik, gizon bat ikusi zuen; sudur kakoa eta ezpain-lodia bera, luzea eta argala era berean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

12 sudur-luze (orobat sudurluze) izond

Platerok [...] uretan sartu, xaboia kendu eta xukaderan utzi, mutil judu sudur luzeak lehortu ditzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Memorian bizi-bizia du hango nagusi sudur-luzearen irudia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Autorat berriz igaiterat nindoalarik, gizon handi sudur-luze bat hurbiltzen zait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

-Tira, nola deitzen diozue zuek plater honi? -galdetu zion sudur luzeak ondoko neskari, haren lekurantz makurtuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Sudur luzeari aurpegi gorria more jarri zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

· irud/hed Ate sendo batek eta gimnasioan hezi eta hazitako bi tipo ikaragarrik galarazten zieten sarrera sudurluzeei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

13 sudur-mako (corpusean sudurmako soilik) izond sudur-kakoa.

Kamioz ttapa ttapa honuntz datorren laborari xahar sudurmako bati.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.

14 sudur-mintz (orobat sudurmintz) pl sudur zuloetako barneko mintzak.

Dardarka zeuzkan ezpainak eta sudur-mintzak, une hartan hildakoren bat pizten ikusi izan balu baino beldurtuago. Gero hatzak eraman zituen sudur-mintzetara, eta hazia jakinminez usaindu zuelarik, irribarre egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Isiltasuna genuen usain gozo eta sarkorreko landareen basoa, beti berri eta beti garbi, sudur mintzen kilikari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

· Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

15 sudur-motz (orobat sudurmotz) izond

Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotz bat emakume lodi, ilebeltz, sudurmotz baten ondoan ikusten?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

Zer gertatzen da?, galdetu nahi nioke esfinge sudurmotzari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Gizon zintzoa eta aberatsa dun Ixtaber hori, egia, baina nola zapatagilea den eta sudur-motza eta bizitza osoan larruarekin ibilia, ikaragarrizko kiratsa botatzen din.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

-Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Ez zen sekulan bueltatu, Ixtaber Sudur-motzari hil-usaina zeriola esaten baitzuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Aurpegi-zabal, sudur-motz bat, arrunt lausoa iduri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Bellek, ordea, sudurmotz marraztu zuen Woolf.  Berria - Kultura   2004-04-06

16 sudur muin (corpusean sudurmuin soilik) iz sudurraren muina.

Zornotza igaro eta kilometro batzuetara kirats nardagarria heldu zitzaion sudurmuinetara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

17 sudur-oker (orobat sudurroker) izond

Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Erortzear dagoen txabolatxo bat, eta atso zahar-zahar txiki-txiki bat, sudurrokerra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

18 sudur orde (orobat sudurrorde) iz ordezko sudurra.

Halaz guztiz, Petrolini arbuiatzen segitzen zuen, kontu egiten zuelako antzezlana egiteko sudurrordea jarri eta ilea ur oxigenatuarekin horitu beharra zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Sudur orde kartoinezko orde bat eman zioten eta ez erortzeko, begi lagun erdoildu bat zuen, zurkaitz lagun.  Herria   2005-02-03

18a sudur punta (orobat suturpuntta)

Zapia jartzen zioten bitartean, barre eta barre egiten zuen Mariak, eta sudur puntak ia kokotsa ukitzen zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 152. orr.

Holyoke balantzaka zebilen atean eta kapela garaia sudur-punta distiratsurantz okertua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Amak heldu egin zion eta sudur-punta igurzten hasi zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Aterki sendoa haizearen aurka babesteko ahaleginetan, berokia sudur puntaraino lotuta...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 120. orr.

Bat-batean, ikasmahaiko graffitiak ikusi nituen neure sudur puntan bertan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Orduan ez nuen ezer egiten eta sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen egun guztian, eskolara joan gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Inguruan inor edukitzen ez nuenez Lucy eskolatik itzultzen zen arte, sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Izan ere, denok eduki gaitu inoiz txundituta, leihoko beiran suturpuntta xanpa-xanpa eginda, edur-maluten jaitsiera baldar eta balantzazko horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

19 sudur-zapal (orobat sudurzapal) izond

Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Txato deitzen duguna benaz sudur-zapala ote den.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.

Gizena eta titi-haundia Ceres bera da Bakorekin, sudurzapala Silena, Satira emea, ezpaintsua musu-lorea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

20 sudur zapi (17 agerraldi, 4 liburutan; orobat sudurzapi 7 agerraldi, 6 liburutan) mukizapia.

Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

-B-b-barkatu -esan zion Hagridek negar-muzinka, motadun sudur-zapi handi bat atera eta aurpegia han ezkutatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Horra iritsirik, malko bat xukatu zuen sudur-zapiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Zamau baten tamainako sudur-zapiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Hagrid jiratu eta bere etxolara abiatu zen presaka, aurpegia sudur-zapiaz estalita zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.

Ez nuen izan ukatzerik bere sudur zapia erabil zezan, muturrean estutuz odoljarioari eusteko  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

21 sudur-zorrotz (orobat sudurzorrotz) izond

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

· (izen gisa) Afrodita jainkosa gurtzen duten arrainen artean oxurrugcos (oxyrrynchos, sudurzorrotz) izenekoa dago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

Arrantzale batek sudurzorrotz eme bat harrapatzen badu, kanabera batetik edo soka luze batean lotu eta hondartza ertzeko ur lasaietan paseatu ohi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

22 sudur zulo (75 agerraldi, 38 liburu eta 3 artikulutan; orobat sudurzulo 53 agerraldi, 32 liburu eta artikulu 1ean, sudurtzulo 13 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean, sudurzilo g.er., sudur zilo 6 agerraldi, 2 liburutan eta sudur xilo g.er.) iz

Sudur-zulo bakoitzaren atzeko aire-pasabidean dagoen bihurgune estuak eragiten du, neurri batean, arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Sudurra hebrear eredu delikatukoa, baina halakoek izaten ez duten sudur-zulo zabalekoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Sudur zulo iletsuak hatz batez esploratzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Gero, haragi kiskaliaren usaina sartzen zaik sudur zuloetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Berarekin errieta egiten zuenean, pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Buruz behera jarri zenean, sudur-zuloetatik ere sartu zitzaion ura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Erosi, bederen, zuen sudur-zuloendako material pixka bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

· Bizkar beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

23 sudurra zikindu adkor kokaina edo heroina inhalatu.

Norbaitek hautsa zeukala esan zuen; koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

24 sudurra zuritu adkor kokaina edo heroina inhalatu.

Sudurra zuritu behar dut eta badakidanez zuk ez duzula gura, gelditu zaitez hemen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 141. orr.

Beharbada ez nion sudurra zuritzen utzi behar izan, azken batez ez dago ohituta, edo beharbada guztiz jota dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Txaplik sudurra zuritzekoa jarri zien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sudur (28); beren sudur (3); betaurrekoak sudur gainean (3); neure sudur (3); nire sudur (9)

sudur ahots (4); sudur aitzinean (3); sudur aurrean (6); sudur azpian (6)

sudur eta mutur (3); sudur ezpainak (3); sudur fina (3); sudur gainean (9); sudur gorria (5); sudur handi (8); sudur handia (4); sudur hegalak (12); sudur hots (3)

sudur kakoa (9); sudur kakoak (3); sudur luze (15); sudur luze bat (4); sudur luzea (15); sudur luzeak (4); sudur luzearen (4); sudur mazelak (3); sudur mintzak (5); sudur mintzetan (5); sudur mintzoa (3); sudur mintzoz (3); sudur motz (4); sudur motza (5)

sudur okerra (3); sudur punta (12); sudur puntak (5); sudur puntan (8); sudur puntatik (3)

sudur txipia (3); sudur zapalak (3); sudur zapi (4); sudur zapia (8); sudur zapiaz (5); sudur ziloak (3); sudur zorrotz (4); sudur zorrotza (6); sudur zulo (12); sudur zuloak (28); sudur zuloak ireki (3); sudur zuloak zabal (3); sudur zuloen (3); sudur zuloetan (11); sudur zuloetara (3); sudur zuloetatik (11); sudur zuzena (3)

ahoa eta sudurra (6); bere sudurra (10); nire sudurra (3)

sudurra baino urrunago (3)

sudurra eta ahoa (8); sudurra eta belarriak (3); sudurra eta ezpainak (4); sudurra eta kokotsa (3); sudurra gorri (4); sudurra hautseztatzen (3); sudurra hautsi (8); sudurra hurbildu (3)

sudurra itxi (3); sudurra itxita (3); sudurra jasorik (3); sudurra kristalaren kontra (3); sudurra luzatu (3); sudurra motza (4)

sudurra odoletan (5); sudurra sartu (4); sudurra sartzea (4); sudurra sartzen (4)

sudurra ukitzen (3); sudurra zimurtu (11); sudurra zimurtu zuen (4); sudurra zimurtuz (5); sudurra zuritu (3)

untxi sudurra (3); zure sudurra (6)

nire sudurraren (3); sudurraren alde (3); sudurraren aurrean (3); sudurraren azpian (8); sudurraren gainean (4); sudurraren hotza (3); sudurraren kontra (3)

sudurrean behera (3); usaina sudurrean (3)

sudurreko ahotsez (3); sudurreko hezurrak (3)

sudurrera eraman (3); sudurrera hurbildu (3)

sudurrerako bidea (3)

ahotik eta sudurretik (3); airea sudurretik (4); dario sudurretik (3); sudurretik atera (4); sudurretik behera (3); sudurretik hartu (4); sudurretik sartzen (3)

sudurzuloetan gora (3)


sudurdun izond sudurra duena.

Bere abokatu belatz-sudurdunak soilunea xukatu, bekokia zimurtu zuen eta jira eta bira hasi zen harik eta emakumeari oka egiteko gogoa etorri zitzaion arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.


sudurgabe (orobat sudur gabe) izond sudurrik ez duena.

Bazirudien ate-jagole zegoen soldadua sudurgabea zela eta bekokian zeukala bibotea, begiak baino askoz ere gorago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Zurezko husar besomotz eta sudur gabe batekin jolasean ari ziren biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Antzinako estatua sudurgabez, dobloi espainolez eta arbasoz osatu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 124. orr.


sudurgabetu, sudurgabe(tu), sudurgabetzen da/du ad sudurra galdu; sudurra kendu.

Harri horizko atari hura, harrika sudurgabetutako santu haiekin, gauza grotesko samarra iruditu zitzaion Martini, baina atzerritarrak zinez bikaina zela esan zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.


sudurgorri ik sudur 9.

sudurkari izond/iz 1 ahotsez mintzatuz, haizea sudurretik kanporatuz ahoskatzen dena.

Neska gazte batek oihu egin zuen ahots sudurkariz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Gero ahotsa entzun zen, ahots gogor, sudurkari eta arrotza, ahots frantses doinukoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

-Egun on! -egin nuen oihu, ahateen ahots sudurkaria imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Ahotsak barre sudurkari bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.

Hori bai paradoxa harrigarria, frantses akademiko baten ahotan gala erretorikoz eta soinu sudurkariz janzteko!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

2 (fonetikan)

Aho-gingila jaitsi egiten da hots sudurkarietan eta igo egiten da ahokarietan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Fonema sudurkari baten atzean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.

Bokal sudurkariak adierazteko erabili ohi den ikur diakritikoa.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Kontsonante sudurkarietan, eten bat gertatzen da ahoko ahots-bidean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

n sudurkaria, italierazko "fango" hitzean edo piamonterazko "smaña" hitzean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Mota bakoitzak glotiseko dardararik gabeko sudurkari bat, hau da, sudurkari ahoskabe bat du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Gogora bedi sudurkariak herskariak badira ere ez direla leherkari izaten.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Lehenak herskariaren ahostuntzea (t -> d) dakar aurreko sudurkariaren ahotsa kutsatu zaiolarik asimilazioz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bokal sudurkariak (12); hots sudurkariak (3); kontsonante sudurkariak (4)

sudurkarien aurrean (3)


sudurkaritasun iz sudurkaria denaren nolakotausna.

Bokalen sudurkaritasunak balio linguistikorik (fonemikorik) ez duen hizkuntza baten hiztunek ez dute, normalean eta inolako trebakuntzarik gabe, bokal ahokarien eta sudurkarien arteko ezberdintasuna hautematen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 119. orr.

Ez gara hemen[...] bokalen bokalen sudurkaritasunaz arituko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 70. orr.

Aukera dute bokaltasuna ahokaritasunarekin edo sudurkaritasunarekin lotzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Jakina da [...] frantsesen barruranzko oui baiezkoa bereziki adierazgarria dela edo sudurkaritasun solteak ez duela munduko hiztun guztientzat esanahi bera.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.


sudurkaritu, sudurkari(tu), sudurkaritzen da/du ad sudurkari bihurtu.

Horregatik esaten dugu, adibidez, halako eta halakotan kontsonante sudurkarien aurrean bokala sudurkaritu egin dela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.


sudurkaritze iz sudurkari bihurtzea.

Hierarkiaren beheragoko mailetako adibide da ingelesezko sudurkarien aurreko ozenen sudurkaritzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.


sudurkarizatu, sudurkariza, sudurkarizatzen da/du ad sudurkaritu.

Kontua ez baita e hori zergatik sudurkarizatu den jakitea, e-tik a-rako aldaketa hori berezkoa edo konbinatorioa den jakitea baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 185. orr.

Bokal guztien antzera, i-ak u-ak ü-ak sudurkarizaturiko formak dituzte, bainan urri gertatzen dira eta alde batera utzi ditzakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

II.ak hots ahostunak, III,ak hots ahoskabe sudurkarizatuak, IV hots ahostun sudurkarizatuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 72. orr.

M,n,ñ berez, herskari ahostun sudurkarizatuak dira  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.


sudurkarizazio iz sudurkaritzea.

Bi gertaera hauek gertatu dira, hurrenez hurren: aldaketa konbinatorio bat -alegia, e-ren sudurkarizazioa, n-ren eraginez, eta berezko aldaketa -alegia, e sudurkari hori a bilakatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 184. orr.


sudurluze ik sudur 12.

sudurmako ik sudur 13.

sudurmintz ik sudur 14.

sudurmotz ik sudur 15.

sudurmuin ik sudur 16.

sudurpe iz sudurraren azpia, sudur azpia.

Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Sudurpean ageri zitzaizkion ile apurrek ere katua zekarkidaten gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Batzuek, karrikan zakur-gorotz bat zanpatuta, zapata garbitzeko bertze manerarik ez ditek, kaka hurkoaren sudurpera egoztea ez bada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Juxtu-juxtu eskaini zidan sukaldeko trapu zikin samarra, sudurpeko bi lorratz gorriak xukatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

ik sudurpeko.

Bere aurpegia Hitlerrenaren eran antzaldatzen saiatu zen, hatz biez sudurpeko bibotea egin eta ezpainak eta barailezurra estutuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Aitorrek muki-zapia pasatu dio berriz ere sudurpetik, eta haren poltsikoan sartu du.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 63. orr.


sudurpeko iz sudur azpiko aldea.

Bai, sudurpeko horretan iletxo batzuk hazi zaizkik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.


sudurralde (orobat sudur alde) iz sudurraren aldea.

Hobeki aditzeko bezala, sudurraldea zimurtu zuen, ardura eta arreta seinale.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

Horregatik, ipar aldekoek bekokia, masailak eta sudur aldea desitxuratzen zituzten, saltzeko gai izan ez zitezen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

Aski izango da eskuineko eskua sudur aldera jaso eta hazka egitea  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.


sudurrandi ik sudur 10.

sudurreko 1 iz sudurrean eman edo harturiko kolpea.

Gainera, Del Hornok Caniri eman zion sudurrekoa alde guztietan agertu da epaileak ez zion txartelik erakutsi.  Berria - Kirola   2004-04-25

Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen ari zela egin nuen neure baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Ez nintzela itzuliko berriz bere atzaparretan erortzera, hark bestela bezala bizioaren bideko irin-irenstaile bihurtuko ninduela, saiatu zela jada sudurrekoaren eskaintzekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

2 irud/hed

Alemanian, Bavariako bozetan, sudurreko haundia hartu du Gerhard Schröder sozio-demokratak eskuinaldearen aitzinean  Herria   2003-09-25

3 sudurrean jartzen den gauza.

Nire kontra amorruz zaudelako eta zure harrokeria nireganaino iritsi delako, sudurrekoa eta ahokoa ezarriko dizkizut, etorri zaren bidetik itzularazteko.      - 2. orr.

Lepokoak, koroak, bularrekoak, sudurrekoak, tribuen maskarak, animalien irudiak txoriak eta sugandilak, besteak beste, ontziak, kaikuak, makilak, txintxirrinak...  Berria - Kultura   2004-04-06


sudurreratu, sudurrera(tu), sudurreratzen da/du ad 1 sudurrera etorri; sudurrera eraman.

Luisari gizon haren arropetako behazunen usain guztiak sudurreratu zitzaizkion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 94. orr.

Piperraren usain melenga sudurreratu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 75. orr.

Sukalde argitsu batera heldu ginen, non aza egosiaren sunda etxekoia sudurreratu baitzitzaidan. gauzen usain ezberdinak hartzen ditugu, sudurreratzen inoiz ikusi gabe.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

On Camillok betaurrekoak sudurreratu, lapitza hartu eta txukun jarri zituen Pepponek biharamunean irakurri behar zituen esaldi hankamotzak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 73. orr.

Atergabe eta geldigabe erretzen zuen, tximinia bat iduri, edo tabako-hautsa sudurreratzen zuen, bertzerik ezean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Lerro bat koka sudurreratu nuela ematen zuen, hain nengoen nire neurritik aterea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.

Kurtena zen Ivanek erre zuen lehenengo kanutoa, eta baita sudurreratu zuen lehenengo koka-lerroa ere, urte batzuk geroago.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Esnifatu eta burua atzerantz botatzen zuela sudurreratu dut nik ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

2 irud/hed

Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betaurrekoak sudurreratu (3)


sudurroker ik sudur 17.

sudurrorde ik sudur 18.

sudurtalo izond adkor

Oso jende kuxkuxeroa da, eta kristalen kontra pilatzen dira denak, eta horregatik izaten dira hain sudurtaloak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.


sudurtto iz sudurtxoa.

Karten gainera bere sudurtto okerra makurtu, maltzur-aurpegi alaia jarri eta begiak dizdizka hasten zitzaizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.

Argitaratzailearen bulegora joaten zen eta han ere hitz egiten zuen: apal, serio, sudurttoa gorri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 199. orr.


sudurtxo iz sudur txikia. ik sudurtto.

Sudurtxo zapala zuen, eta gorantz orraztutako bibote urria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.

Larruzko txano soilduaren belarri askatuak indarrik gabe zintzilik, ehiza-txakurraren belarrien antzera, eta sudurtxo gorrituaren azpia heze.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Gorrotoa omen zien, berak esana, bota iltzedunei, artilezko galtzerdiei eta eguzkiagatik bere sudurtxo finean agertzen zitzaizkion orin ñimiñoei.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Mutiko txukun eta gorrizta omen zen, ahots ezti, aurpegi alai, eta sudurtxo atseginekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Sudurtxoa goratuta, haizeari usainka bezala ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

-Hi, Fermin -sartu du Yolok sudurtxoa-, ba al dakik Dylanen poema hori, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.


sudurtzar iz adkor sudur handia.

Belarriak aipatuko dizkiot, edo bere sudurtzarra.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 77. orr.

Zein aldetara okertuko zuen sudurtzarra?  Berria - Kultura   2004-08-17

Betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 161. orr.

Bere aurpegi berde bigunean bi triangelu zeuden, sudurtzarrak eta sudurtzarra bera aho handiaren ertzekin batzen zuten tolesek eraturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.


sudurtzulo ik sudur 22.

sudurzapal ik sudur 19.

sudurzapi ik sudur 20.

sudurzilo ik sudur 22.

sudurzorrotz ik sudur 21.

sudurzulo ik sudur 22.

suebaki 1 iz basoetan eta, suak aurrera ez egiteko, soiltzen den lur zerrenda.

Suebakia egin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

2 informatikan, sarearen edo sistemaren zatia, baimenik gabeko sarbideak, eta horiek bakarrik, blokeatzen dituena.

Arrotzari trabak jartzen dizkioten mekanismoak dira horiek: sarbide-kontrol sistemak, sare birtual pribatuak, suebakiak sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware edo software sistema...  Berria - Gaiak   2004-11-04

Arrotzei ateak itxi: ADSL, haririk gabeko konexioa badugu edo ordenagailu eramangarriarekin sare publikora konektatzen bagara, suebaki bat instalatu.  Berria - Gaiak   2004-11-14


suediar (orobat suediatar g.er.) 1 izlag Suediakoa, Suediari dagokiona.

Asteburuak Donibaneko "Sunset" dantzalekuan iragaiten nituen, 'Malibu orange' edanez, ingeles ala suediar kanpotiarrekin ligatzeko itxaropenaz beterik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 149. orr.

Suediar gerra-presoak erabili ziren irakasle, eta errusiar aprendizak Königsberg-era bidali ziren prusiar trebakuntza lortzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Galdera horri printzipio soil batez erantzuten dio G. Cassel suediar ekonomistak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

IKEA altzarigintzari dedikatzen den suediar enpresak bere saltokia ez du Donostian kokatuko.  Herria   2005-12-15

Suediar markoa, modu ez formalean, markoari lotu zitzaionean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Saria, 10 milioi koroa suediar.  Berria - Mundua   2004-10-09

Nobelagile suediar horrek emango ziola beharbada Freud-i Bizitza erotikoaren doilortze orokorra idazteko bidea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Koeping izeneko marinel suediar batek esandakoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Jatetxe frantses bat proposatu nion aurrena, gero txinatar bat, gero suediar bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

• 2 iz Suediako herritarra.

Annarekin dantzan ari zena suediar garai eta sendo bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Seismoaren unean 20.000-30.000 suediar zeuden inguru hartan.  Berria - Mundua   2004-12-31

Espetxean torturatu zutela salatu du askatu berri duten suediar batek.  Berria - Mundua   2004-07-15

Carlos suediar batekin ezkondua da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 54. orr.

Gizonak, suediar edo finlandiarra baitzen, ez zekien espainieraz Gainerakoak zain egoten zitzaizkion, nahiz eta suediar koitaduak behin eta berriro eskatu han bertan uzteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anja paerson suediarra (3)

larsson suediarrak (4)


suediartasun iz

Suediartasuna!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.


suediatar ik suediar.

suediera iz Suediako hizkuntza ofiziala.

Finlandian aspalditik bizi dira elkarrekin suediera eta finera, eta aspaldi honetan errusiera ere batu zaie.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 236. orr.

Animalia horri horrela deitzen zaio -alle ingelesez, hwalt suedieraz eta danieraz-, duen itxura biribilagatik eta biribilkatzeko moduagatik, izan ere danierazko hwalt horrek arku nahiz bobeda-itxurakoa esan nahi baitu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Jatorriz suedieraz idatzia da liburua.  Berria - Kultura   2004-06-04

Finlandian suedieraz argitaratzen den Jakobstads Tidning egunkariko Petter Granroth.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

[Hizkuntza] germaniarrak (ingelesa, alemana, suediera, daniera, islandiera...).  Herria   2001-10-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

finlandian suedieraz argitaratzen (3); suedieraz argitaratzen den (3)


suegun ik su 30a.

suegur ik su 31.

suela iz oinetakoez mintzatuz, zorua.

Suela lodiko oinetakoekin Uxue.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 165. orr.

Suelak, ezin dira konpondu, esan dit.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 21. orr.


suelo iz funtsa, oinarria.

Ez zen suelorik gabekoa, narrastu hark zeukan entzutea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.


suelto 1 adlag aske, loturarik, trabarik gabe.

Bizia zeriola orduko musika hari, heriotzaren gain altxatzen eta gero airean lasai eta suelto asko hegaldatzen baitzen, eta gero ezin zen oroimenetik kendu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Neurririk egokiena, pobreza jo gabe haren hurbiletik segitzea da, gogoz eta arimaz suelto bizitzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

Europa alde oso eta zabaleko baso eta mendi ia denetan bizi da basa-lizarra suelto.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.

Verbruggen hitz jario handiko gizona da, suelto hitz egiten duena, nori kalte egin diezaiokeen inolako kezkarik gabe.  Berria - Kirola   2004-11-19

Ukiketan ekiten ziola hantxe tipoak suelto, aurrena hatz mamietan, gero eskuak igurtziz; gero besoak, eta azkenerako bernetan gora eta behera ere bai.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Yeste ez zen beste aukeretan bezain suelto aritu, zertzelada batzuk salbu, eta euskarriek hartu zuten bizkar gain jokoa sortzeko ardura.  Berria - Kirola   2004-10-22

Baina ni suelto ari nintzen, bero.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Bizimodu alaia; neskak, larrua suelto, jotzeko ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

2 ugari.

Nahi zuen askatasun guztia zeukan, autoa hartzea zeukan, ospa egin eta dirua suelto gastatu eta parrastan botatzea, nahi adina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

-Remigio -deitu zion tabernariari-, atera ezak ardoa suelto.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

Kexa bai suelto, baina hogei urte bai etxean emakume bera duela zerbitzari.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta "ama, ixilduko altzea faborez?"entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.

Hortzak estutu, eskuak heldulekuan finkatu, eta eman egurra, suelto.  Berria - Kirola   2004-04-07

3 solte.

Multzo trinko bat osatuz abiatu dira goizean goiz [...] baina denbora eta kilometroak pasa ahalean errosario sortaren antz handiagoa hartu du taldeak: ale batzuk suelto, aurreratuago, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.

Ilargi erdia bezalako betaurrekoak zituen, sudur luze eta okerra, zilar-koloreko ile sueltoa, eta bizarra eta bibotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.

Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

4 (izenondo gisa) ik solte.

Pentsa zenbat bonba atomikoren indar suelto eta galduak barreiatzen diren munduko zokoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.

Gizonekin hitz egiteko era suelto samarra zuen, gogotik barre egiten zuen esaldi zirikatzaile bat edo hitz gordinen bat entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Ilargi erdia bezalako betaurrekoak zituen, sudur luze eta okerra, zilar-koloreko ile sueltoa, eta bizarra eta bibotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.

Jazbanaren musikarekin dantza sueltoan ari ziren gazteak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

• 5 iz diru xehea.

-Barkatu, mila liberakoa kanbiatzekorik ez baduzu, sueltoa emango dizut, baina ahal bada kanbiatu nahi nuke.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 48. orr.

6 dantza askatua.

Batek sueltoa joko zuen, eta beste hirurek agarradoa, helduta dantza egiteko musika.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

7 sueltoan adlag dantza askatuan.

Azkenean Marga altxatu egin zen eta sueltoan dantzatzen hasi zen kuwaitarraren parean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Hasieran pieza azkarrak jotzen zituen beti, jendea nekatu artean: dantzakoak, sueltoan egitekoak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Orduan rantxerari heldu dio Ramonek, eta hor bai atera direla denak plazara, sueltoan hasieran gehienak, baina [...] lotuan ere bai beste hainbat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Sueltoan jotak dantzatzen ziren, eta agarratuan, pasodobleak.  Berria - Kultura   2004-11-27

8 sueltoko izond sueltoan egitekoa.

Fandangoak erakusten zituen batez ere, eta arin-arinak, sueltokoak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suelto hitz egiten (3)


suemaile ik su 32.

suero 1 iz seruma.

Han zegoen sueroaren botila, buruz behera; hodi bat jaisten zen handik bere besora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Zimurren kontrako suero berria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Han hauts bihurtu eta pozoiaren kontrako sueroa egingo dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Eta neska-mutilak, txiki-txikitandik, orratzari lotzen zaizkiok; eta heroina hantxe zabilek haien zainetan barrena, suero hilgarri bat tantakako batean bezalaxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

2 erietxeetan-eta seruma zainean sartzeko tresna.

-Noiz kenduko didate sueroa, Maria?  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 13. orr.

Bat-batean hotzikara bat sentitu zuen, eta sueroari begiratu zion, izotzezko ura isurtzen ari balitzaio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.


suertatu, suerta, suertatzen (orobat subertatu g.er.) 1 da ad halabeharrez toki edo egoera jakin batean aurkitu.

Halaxe egin genuen areto hartan suertatutako bost lagunek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Neu ere kasualitatez suertatu nintzen han. nahi izan zuen halabeharrak ni aizkolari australiar baten erakustaldian suertatzea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.

Zelula arrunt bat estresa eragiten duen egoera batean suertatzen denean, genoma zelularraren %10 martxan jartzen da, babesteko mekanismoak abian jarriaz.  Berria - Gaiak   2004-01-22

-Guduka batean anaia Jeanekin bekoz beko suertatzen bahaiz, errok goraintzi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Ez zen hala suertatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.

Oihartzuna hemistikioaren barruan suertatzen da hemen, eta ezin errimatzat hartu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Zer egiten ote zuten halako egoeran suertatzen ziren kondenatuek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Orduan behar haunditan suertatu zen erresuma eta non ere zen ikatz kutsu zerbait, bil manerak ziren hartzen.  Herria   2004-02-05

Erne ibiltzen naiz eta adimenez aprobetxatzen dut parean suertatzen zaidan guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.

Alemana eta bi frantsesak hilik suertatu dira. pilotan ez bezala, posible dela bertsotan hogeita bina egitea, teman ari diren biak irabazle suertatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Ume bat desio zuen, eta horra ustekabean haurdun suertatu, eta, ni desagertu bezain laster.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.

Bi urte lehenago Baionara iritsi zenean esperantzetan suertatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Halako batean, argazkien artean bat suertatu zitzaion deigarri.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Nire gelakide suertatu zen, eta bera izan nuen urte hartako lagunik handiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

2 topo egin.

Santiagoko Euskal etxean suertatu gira Sallaberry Jean-Pierre jaunarekin, Dohoztiri Berroko semea, 1947ean joana.  Herria   2005-06-02

Elkarrekin suertatu ginen behin, joan den uztailean, karrikan, eta gure berri eman nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

3 egokitu, gertatu.

Bazekien oraingoan zaila suertatuko zitzaiola egoera hartatik onik ateratzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Hori bai, zozketa modu onekoa suertatu eta kontrario kaxkarrenak egokitu nonbait.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

Zoragarria suertatu zaidan alorra, ezin ederragoa nire ondarea!  Elizen arteko biblia   Sal 16,6

Giltzak nire eskutik kentzera egin zuen, baina ni azkarragoa suertatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Gelako guztiak irrikaz zeuden Arte Ilunen Aurkako Defentsako ikasgaiarekin hasteko, baina Quirrellen eskolak txantxa hutsa suertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

Uste ez bezalakoa suertatu zait uda hau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 30. orr.

Tabernatik irten eta haizea hartzeko gogoa tentazioa baino premiatsuagoa suertatu zaik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 109. orr.

Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Kimikan ere suertatzen da, arkitekturan bezala, eraikin "ederrak"-hots, simetriko eta sinpleak- orobat izatea sendoenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alboan suertatu (3); aurrean suertatu (6); bertan suertatu (3); bizitzea suertatu (5)

egitea suertatu (5); elkarrekin suertatu (4); erabakigarria suertatu zen (4); erakargarri suertatu (3); ezinezkoa suertatu (3); gogorra suertatu (3); hala suertatu (9); han suertatu (6); hilik suertatu (8)

inoiz suertatu (3); irabazle suertatu (4); izatea suertatu (4); joatea suertatu (3)

ondoan suertatu (4)

suertatu da (25); suertatu dira (5); suertatu ginen (7); suertatu izan (5); suertatu nintzen (7); suertatu zaidan (3); suertatu zaigun (4); suertatu zait (10); suertatu zen (87); suertatu zena (5); suertatu ziren (30); suertatu zitzaidan (15); suertatu zitzaien (9); suertatu zitzaigun (5); suertatu zitzaion (28); suertatu zitzaizkidan (3)

zaila suertatu (3)

beharra suertatuz gero (4); beharrean suertatuz gero (3)

beharra suertatuz gero (4); beharrean suertatuz (3); beharrean suertatuz gero (3); suertatuz gero (31)


suerte (orobat suberte g.er.) iz 1 zortea. ik zori.

Talentua ote da, sena edo suertea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Suertea izan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Esan nion eguraldiarekin behintzat suertea izan genuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.

-Suertea alde duen gizona zaitugu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Handik aurrera, suertea aldeko izan behar genuela esan zuen obispoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

Nire suertea ez dun hirea bezain handia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 146. orr.

Nafarraren garaipenak ia segurua ematen zuenean, suertea aldatu eta Zalakain eta haren laguna hasi ziren irabazten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Inor ez dago pozik egokitu zaion suertearekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

-Ez dugu suerterik gure semeekin, Edmea!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Suertea opa digute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

-"Hori suertea!", esan zuen Helenek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

-Ai! ai!, hauxe suertea, hau zoriona!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

-Nolako suertea, idatzi ahal izatea!  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Zer suertea, ezta, David?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Hik bai suertea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

Suerteko ni.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 144. orr.

Eta suertea lagun, lortuko dute, noski.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Noizbaiteko pilotariek beren artean jokatu behar zuten, suerteak hala emanik.  Herria   2004-12-09

Suertean ibili nintzen bizirik itzultzean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Suertean nenbilen, Satanek nire pausoak gidatzen zituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Ea ez dudan huts egiten, ez ba, suertean nauk, horra leku bat libre oraindik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 121. orr.

2 (izenondoekin)

Suerte txarra izan da, bai.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Ausardiak du suerte txarra uxatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Horren suerte txarrekoak izango ote gara gu?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 57. orr.

Han ere soinua eta zalaparta, suerte eta itxura guztietako jendea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Suerte ona izan zuen eta zoriontsua zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

Guzieri goraintziekin suerte on eta sendatzeko desirak.  Herria   2005-07-21

"Suerte ona opa dizuet", esan zigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

-Suerte ona izan, Joxemai -esan dit-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Suerte onak segitzen badu, berriak beharko ditut zabaldu!  Herria   2004-03-11

Beste bezero batzuekin suerte hobea izanda aurre egingo genioke. beti izan dut suerte handia, nire aingeru guardakoa primerakoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.

Gurekin lan egiteko suerte handia duenak atea itxi behar die sentimendu guztiei, nolakoak ere diren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.

Tamalez, ez du suerte handirik izan, orain arte behintzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.

Gure haurrek baino suerte gutiago dutenak ainitz dira maleruski.  Herria   2005-04-14

Bigarren CDarekin suerte gehiago izan nuen: ia artxibo guztiak ireki ahal izan nituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 46. orr.

-Eta suerte hutsa izan ez balitz?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.

Ez duk suerte makala izan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 41. orr.

Hartu zuen senarra besoetan eta marruez hasi zen, gerra eta bere suerte makurra madarikatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.

-Hau suerte zikina -esan zuen Jamesek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.

Egia da, herrialde guztiek ez zuten suerte bera izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

3 (pixka bat eta apur bat-en ezkerrean)

-Ez hadi kezkatu, neska -esan zuen Charliek-, suerte pixka bat lagun, garaiz itzuliko naun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Suerte pixka bat behar izan nuen nire irtenbidea aurkitzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Suerte pixka batekin baliteke baita baldintzapekoa ematea ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.

Eta, suerte pixka batez, txapeldun aterako gara.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Suerte apur batekin udaberrian Parisera joan gintezkeela esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.

Euskal Herria ere bere herria dela pentsatuko du suerte apur batez, hemen ere badaudela aitonak ketxua bezain hizkuntza ezezagun eta maitagarriaz gabon-kantak abesten dituztenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 72. orr.

· Ororen buru, mende anitzetako iraupena istripua zela ohartzen ginen, agian suerte apurra, beharbada noiztenka borroka ahul bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 120. orr.

4 mota.

Horretaz gainera, badago kai ikaragarri handi bat, eta suerte guztietako ontziak ailegatzen dira, kolore guztietako marinelekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Zeren eta Gaztelarentzat ere bi suertetakoak baikinen nafarrok: batzuk onak eta bertzeak gaixtoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.

Gasna suerte hau ez zitzaidan laket.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Emakume suerte hori aspergarria izaten da betiere, usu liskartia, doi bat zirikatzailea batzuetan, baina oso bakan gaiztoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.

Nola Espainiatik Indietarat joan zen jendeak bi indiar suerte bereizten zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.

Harrituko nintzatekeela barne hartan zer jende suerte dagoen baneki.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Euforia suerte honek ez dit, ordea, zutik egotea galarazten, abantaila hori daukat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.

Honela, bada, ez duela merezi eskizofrenia suerte horretan irautea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.

5 (bat-en ezkerrean) ik moduko 5.

-Ezbehar bat? -irribarre suerte bat agertu zen neskaren bisaia suminduan, baina ez zen irriz ari-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

Zeremonia mistiko suerte bat, adorazio erlijiosoa ordezkatu duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Elizgizonek Akademia suerte bat bilakatu nahi izan zuten Nabarrenkoxe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Fideltasun suerte bat, orduan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz suerte (6); ainitz suerte on (3); amorio suerte (3); emakume suerte (3); izan dezazuela suerte (4); lan suerte (3)

suerte bera (5); suerte bera izan (3); suerte doi (3)

suerte eta zorion (10); suerte gehiago (5); suerte guztietako (4); suerte handia (11); suerte handia izan (5); suerte handirik (5); suerte hartako tigreak (4); suerte hobea (9); suerte hobea izan (3)

suerte izan (3); suerte makala (3)

suerte on (68); suerte on desiratzen (3); suerte on guzieri (5); suerte ona (49); suerte ona izan (9); suerte ona izango (3); suerte onak (10); suerte onarekin (7); suerte onaren (4); suerte oneko (6); suerte onez (3); suerte onik (3); suerte pixka bat (4); suerte pixka batekin (7); suerte txarra (30); suerte txarra izan (6); suerte txarrak (3)

zorion eta suerte (4)

hori suertea (5); izateko suertea (3); nolako suertea (5); nolako suertea nuen (3)

suertea alde (3); suertea izan (25); suertea izan zuen (4); suertea lagun (3); suertea nuen (4)

zer nolako suertea (3); zer suertea (5)

halako suertez non (6)


suertedun izond suertea duena.

Suerteduna da bertsolaria alde horretatik.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 23. orr.


suertetsu izond suerte handia duena.

Bietako gogorrenak, joz bizienak, suertetsuenak ere, ez zuen gehiago barkarik, bere jabetasuna eder hura galtzen zuela besteak  Herria   2005-02-17


suete iz sukaldea.

Laredora doan hurrengoan, ea olagarroren bat ekartzen duen, Luisak ez dezan esan suetean endredau baino ez duela egiten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Hemendik botatzen gaituztenean kalean segituko dugu eztabaidatzen zelangoa behar zuen sueteak!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.


sueten ik su 40.

sufesta ik su 42.

sufi 1 izond sufismoarena, sufismoari dagkiona.

Tradizio sufiko ipuin batean, hil berria den neska batekin maitemindutako hiru lagunen erreakzioa kontatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Baziren Asiskoaren jarraitzaileak; eta baziren islama miresten zutenak, poeta sufiak bereziki.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

2 sufismoaren jarraitzailea den pertsona.

Kantari paregabea eta sufi handienen idazkien ezagutzailea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Sufien artean estimu handienean diren amodiozko poesia ederrenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 30. orr.

Ongi baino hobeki interpretatzen zituen sufien edo tradizio mudejarrean oinarritutako kantak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Baina hinduen dotrinak bainoago sufien poemek erakartzen zuten: Rumi, Halladj poeta martiria, Ibn Arabi eta abarrenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.

Erlijioen eragina aintzat hartu eta giza harremanak baldintzatzen dituzten bestelako loturen bila abiatu zen Santiago; Rumi izeneko sufiaren esanak, kasu.  Berria - Kultura   2006-02-03


sufijo (orobat sufixo) iz atzizkia.

Pentsa genezake grekoek, antzina-antzinatik erro eta sufijoak izanik, hitz egiteko unean osatzen zituztela hitzak, erro eta atzizki horietaz baliaturik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 226. orr.

Eüskarazko "eta" atzizkiak ez dü deüs ikustekorik frantzesezko "ette" sufixoarekin, ez da batere horren bardina eta baliokidea.  Herria   2005-08-11


sufismo iz islamismoaren doktrina aszetiko eta mistikoa, zenbait urratsetako bidea ibilirik Alarekiko batasun mistikoa lortzea helburu zuena.

Hiru adar nagusi ditu Islamak. Sunitak, xiitak eta sufismoaren jarraitzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Malama sufismoaren manamenduetako bat da; malamaren funtsa da norberak, bakarka eta bere eguneroko bizitzan, santu izan behar duela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 132. orr.

Sufismoak maila pertsonalari garrantzia handiagoa ematen dio, mistikotasuna bultzatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


sufixo ik sufijo.

sufiziente izond nahikoa, aski dena.

Gaixo-gizajook, esaten diogu sufizientzia sufizientez elkarri, mitoa beste tresnarik ez zuten mundua ulertzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.


sufizientzia iz harrokeria, hanpuruskeria.

"Ez dut ulertzen", harritu natzaio, halako sufizientzia ezkutaezin batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Jefeak lasaitasunez aditzen dio, sufizientziazko irribarre batez, jakinik besteak ez duela esandakoa beteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.

Gaixo-gizajook, esaten diogu sufizientzia sufizientez elkarri, mitoa beste tresnarik ez zuten mundua ulertzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.


sufragio 1 iz hauteskundeetan edo erabaki bat hartzean botoa ematea; botoa.

Emakumearen sufragioa esaten zaio emakume batek gizonen batek esaten dionaren aldeko botoa emateko eskubideari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.

Sufragio unibertsal ponderatua sistema erabiliko dute lehen aldiz EHUko errektorea aukeratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Putinek bere boterea sendotu nahi du, sufragio unibertsala murriztuz.  Berria - Mundua   2004-09-14

Hala, sufragio unibertsalerako erreformak atzeratu egin beharko ditu Hong Kong-ek.  Berria - Mundua   2004-04-27

Xedetzat sufragioetako ustelkeria geldiaraztea zuen lege famatua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Aitortzen du, hala ere, horren ondorioz HZko kideen sufragio pasiborako eskubidea murriztu egiten dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

2 (hitz elkartuetan)

Sufragio eskubideaz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sufragio pasiborako (3); sufragio unibertsal (13); sufragio unibertsal ponderatua (8); sufragio unibertsal ponderatuaren (3); sufragio unibertsala (6); sufragio unibertsalaren (3); sufragio unibertsalerako (3); sufragio unibertsalez (4)


sufragista iz emakumeen sufragioren alde egiten zuen emakumea.

Susan B. Anthony (1820-1906) amerikar feminista eta sufragista aipatzen da hemen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.

Zelakoak zareten sufragistak!  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.


sufrantza iz sufrimendua.

Zapaldua dela irizten duen jende banakoaren gisako sufrantzatik nola libratu. hizkuntzaren gain jartzen diren sufrantzak, ezerera edo deus gutxira heltzen den jendearen sufrantza areagotzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 143. orr.


sufre (orobat sofre g.er.) 1 iz gai bakuna, 119 °C-tan urtzen den ez-metal horia, gar urdinez erretzen dena (S; at. z. 16). ik azufre.

Urruñan bizi zen eta haren etxebizitzan 250 kilo klorato, sufrea, aluminio hautsa, hari leherkaria, granadak, granada jaurtigailuak eta 2.500 detonagailu zeudela esan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Haien bularrekoak, batzuk sua bezain gorriak ziren, beste batzuk hiazintoa bezain urdinak eta beste batzuk sufrea bezain horiak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,17

Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago.  Elizen arteko biblia   Dt 29,22

Errekak bike bihurtuko dira eta lurra sufre.  Elizen arteko biblia   Is 34,9

Honelakoxea da Kumas ingurua, non mendiak ketan dagozen, sufre biziz beterik eta iturri beroz horniturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma eta Gomorraren gainera.      - 0. orr.

Su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.  Elizen arteko biblia   Lk 17,29

Deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtikia izan zen.  Elizen arteko biblia   Ap 20,10

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

2 (neurriekin)

Araudi horren arabera, litroko gehienez 10 miligramo sufre eduki dezakete autoetarako erregaiek.  Berria - Gaiak   2004-04-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han barreneko zenbait arrakalatatik sufre usaineko bafadak irteten zirelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak, erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean, sufre-hatsa botatzen du ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Idealtasun larritu eta guztiz desorekatu batek sufre distira bat barreiatzen zuen nonahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Orduan ikusi nuen, aurreneko aldiz, zein zen gela argitzen zuen sufre argitasunaren jatorria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Sufre uretan murgiltzen denak ahaztu egiten omen ditu bere min eta samin guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Aita sufre meatzeetako negozioetan zebilen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Aitaren laguntzaile aritu zen sufre salmentan oporraldietan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera!  Elizen arteko biblia   Sal 11,6

Jaunaren arnasak emango dio su, sufre-bolada baten antzera.  Elizen arteko biblia   Is 30,33

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, konposatu kimikoak izendatzen )

Opportunityk bidalitako argazkietan sufre sulfatoaren arrastoak ikus daitezke eta mineral hori ur azalean soilik aurki daiteke.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Sufre dioxido kontzentrazio arriskutsuak atzeman dituzte Muskizen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Inamak urtean 673.002 kilo sufre oxido isurtzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sufre dioxido (3); sufre sulfatoaren arrastoak (3); sufre uretan (3); sufre usaina (3); sufre usaineko (3)

su eta sufrezko (3)


sufredun izond sufrea duena.

Ur sufredunak zainetako minak sendatzeko dira onak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Baita Ardea inguruan dauden eta usain berdina duten ur hotzeko iturriak ere, sufredunak deitzen direnak, eta beste leku batzuetakoak, antzekoak direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.


sufretsu izond

Leonhard Euler iritsi arte itxaron behar izan zen, 1777 arte, FORMULA sufretsuaren ordez gaur egun ezagutzen dugun sinboloa erabiltzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.


sufriarazi (orobat sofriarazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufriarazi agertzen da) 1 dio ad sufritzera behartu.

Iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten; sufriarazten ziotenean, ez zuen mehatxurik egiten.  Elizen arteko biblia   1 P 2,23

Izan ere, oso senar ankerra zuen eta asko sufriarazten zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Nork sufriarazi digu honenbeste orain arte?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Hari ere sufriarazi egin behar al diozue, ezkongaiak etxea suntsitzen didaten bitartean?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Sufriarazi egiten dio bere ondoko emakume ezindua ikusi beharrak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 54. orr.

Ez sufriarazi gose denari, ez sumindu lazerian dagoena.  Elizen arteko biblia   Si 4,2

Aski dela sufriarazten ari garen animaliari begietara begiratzea kontrakoaz jabetzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 104. orr.

Jendeak asko sufriarazi dit, eta mendeku hartzen dut.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 85. orr.

Egia ezin aitortu nionez, asko sufriarazi zidan egoera hark.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Itxaronaldiak isilean sufriarazten zion. antzemateko, mutilaren portaeratik, ea amodiozko samina duen ala ez hala sufriarazten diona.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.

-Zaude isilik! ez sufriarazi semeari!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

• 2 du ad

Gurasoen bisita hurbilak izugarri sufriarazten zuen Sergei Golovin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Bide bihurrietatik eramango du, beldurra eta izua sufriaraziko dizkio.  Elizen arteko biblia   Si 4,17

Oso pozik egongo naiz, zuk oinazea sufriarazten badidazu eta arintzen ez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 830. orr.

Ondasungabetzeak salneurria jartzen dio ahularen buruari, errugabeari errudunaren zigorra sufriarazten dio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Oh, ezin zituen eraman emazteak hari sufriarazten zizkion laido txikiak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko sufriarazi (4)


sufriarazteke adlag sufriarazi gabe.

Urrea maitea baitzuen oso, eta lepokoak ere bai, emakume ederrak adina, eta ezpatakadaz hil genuen, bat, bi, hiru, gehiegi sufriarazteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.


sufridu ik sufritu.

sufriezin izond ezin sufrituzkoa.

Sufriezina egiten zitzaidan Joseba Bilboko ikaskide ohi batekin berriketa atergabean ikustea, edo ikustea Triku Donostiako neska ezagun batzuekin tontakerietan; sufriezinak, batez ere, musikarien txirulak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.


sufrikaitz (corpusean sofrikaitz soilik) izond sufritzen zaila dena, ia sufriezina.

Honelako neke sofrikaitz mingarriek, debozio eta jaiera miresmenekoak bildu dizkiote Engrazi, Garaxi edo Gaxuxa neska gazteari gurean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.


sufrikario (orobat sofrikario; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufrikario agertzen da) 1 iz sufritzea; pairamena, oinazea, nekea.

Onez eramatea deliberatzen den sufrimendu horietako bat zen, eta ez gure gorputz osoak estiratan bezala kontra protesta egin ohi duen eten beharreko sufrikario horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Inguraturik naukaten burtzoramenduen eta sufrikarioen mende.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.

Horrek guztiak min eta sufrikario gehiago ekarri du, gaizkileen eta kriminalen izugarrikeriek baino, gaizkia gaizkiagatik egindakoan...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Besteak, baina, eskaria onartu ez, eta, funtsean, atsegin hartzen zuen lagunaren sufrikarioarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.

Gauza zehaztugabeak -bizitzaren eta heriotzaren mugakoak, plazerraren eta sufrikarioaren artekoak-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Bulego-lana sufrikario bilakatzen ari zitzaion azken hilabeteetan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 136. orr.

Sentitu egin zuen nola igotzen zitzaizkion burura hiru egunetan zehar nozitutako sufrikarioak, umiliazioak eta nahigabeak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Atsedenik gabeko bidaia neketsu honen sufrikarioa arintzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.

Sufrikarioa gehiago luzatu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Sukarra dut, sukar ikaragarria, edo gorputz-arimak, bata zein bestea, sufrikariotan jartzen dizkidan sukarrezko urduritasuna, hobeto esanda!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Banaketa bera baino, seme-alabak galdu izana zuela sufrikario.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sufrikario beltza, beltzetan beltzik bada.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

Sufrikario luzeak, sastakaiaren zauria, haginkada pozoitsua, penak eta beldurrak eta aire ageriko ibilaldi luzeak zirela medio, Frodo ahiturik zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.

Hain txikia bera eta bizitza luzeak nahiz sufrikario ugariek hain zimelduta, aurpegi eta ile zuriko bola beltz zimurtsu baten antza zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.

Urteetako sufrikario militantea ez baita salgai.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Horrek bere sufrikario espiritualen antzezpenera iritsi nahi du segituan, baina nik nire drama nahi dut antzeztu, nirea!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

Sufrikario metatu hori belaunalditik belaunaldira ontasun aberats baten antzera transmititzen duzue.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 126. orr.

Alferreko sufrikariorik eragin ez zezan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriez eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

Azken sufrikario-hondarrari gailendu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Edozein modutan ere, bukaera eman nion kalbario-sufrikario gisako irakurketa hari.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hau sufrikarioa (3)


sufrikariotxo iz sofrikario txikia.

Mansion Hotel eta gisako izen handiustekoak zituzten hotel txiki eta pipiak jandakoetan pairaturiko sufrikariotxoak.  Berria - Kultura   2006-04-18


sufrikarioxka (corpusean sofrikarioxka soilik) iz sufrukariotxoa.

Ze potreta luke gizon batek orain, ene mementuko sofrikarioxka hunen arintzeko eta bere sokorriñoaren ekartzeko?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 131. orr.


sufrikizun (corpusean sofrikizun soilik) iz sufrimena.

Prest zeuden beti agintzen zitzaiena baino gehiago egiteko, sofrikizun gehiago hartzeko, egintza izpirituzkoak areago betetzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Jainkoari arrotz zaionak eta bera bezalakoa ez denak ezin ase eta kontsola dezake gizakia: aitzitik, sofrikizun litzateke beronentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Bere buruari uko egin dionak, eta bere baitatik erabat atera denak, ez du inoiz ere gurutzerik eta sofrikizunik izango, berarentzat, izan ere, dena gozamena izango da, atsegina eta bihotzeko poza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.


sufrimen iz sufrimendua.

Han zeuden betiko problemak: sufrimena; heriotza; behartsuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

Preso, errefuxiatu eta ekintzetan bizia galdu duten gudarien familien sufrimena hor dateke beti, kontuan hartzekoa bistan dena.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 99. orr.

Nekerik gabeko hurbiltze horrek sufrimendu guztiak eztitzen zizkion, gosearena izan ezik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Hala salatzen dit benpe, munduan "leku" huts izan nahiko lukeen adixkide poeta horren sufrimen modernoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.


sufrimendu (orobat sofrimendu g,er, sufrimentu g.er. eta sofrimentu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufrimendu agertzen da) 1 iz sufritzea.

Sufrimendu batzuen haraindian ba ote da lekurik sinesmenarentzat?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Txikia da mundu honetako sufrimendua; beste bizitzako aintza, ordea, betikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.

Gozatzeko zen denboraldia sufrimendukoa bilakatu da.  Berria - Kirola   2004-05-16

Sufritu egiten zuen ingurumari gantzatsu eta elikatuegi horretan, baina merezia zuen sufrimendu hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen. holandar herriak alemaniarren okupazio aldian jasandako sufrimenduen lekukotasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Lehen gozamen eta bozkario iturri zitzaidana [...] sufrimendu eta gogogabetasun bihurtu zitzaidaan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

Hurkoaren sufrimenduak geure baitan sortzen duen larritasuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Aitortuko dizu berak ez duela emakume gazte batez abusatu, ezin eutsizko irritsa baino ez omen zen izan, eta ez du aipatu ere egiten zer sufrimendu eragin duen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Haien sufrimenduen ordaina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.

Bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,7

Sufrimenduzko iraganak erabat baldintzatzen ditu pertsonaiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 7. orr.

Sufrimenduaren sailkapena egiten dakitenek esan ohi dute ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Gero ohartu nintzen sufrimendurik gabe ez dagoela idazterik, eta sufrimendu hori bikoitza dela: bizitzak eragindakoa, batetik, eta hori folioratzeko eginahalak dakarrena, bestetik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Sufrimenduaren bidez salbazioa eskuratzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.

Ez zegoen larri, ez zuen jasan ezineko sufrimendua.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Sufrimendu haren itzalak bera ere ukitzen zuela, nola edo hala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.

Norak garbi ikusten zuen giza bihotza ohitu egiten dela sufrimendura, penaren bizikizun bera gozamen bihurtzeraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

Jesus, gure kide sufrimenduan.  Elizen arteko biblia   Heb 2,10 tit

2 (izenondoekin)

Oso mingarria eta sufrimendu handikoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 258. orr.

Bideko neke eta sufrimendu handiagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Sufrimendu luzeek ezabatuak zituzten ia osorik nire adimenaren ohiko ahalmenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Bakarrik Hazelek ekingo dio egia tinko bilatzeari, sufrimendu fisiko zein psikologikoen eskutik.  Berria - Kultura   2006-02-14

Genevako Itunaren arabera, sufrimendu fisikoa edo mentala eragitea da tortura.  Berria - Harian   2006-02-17

Zure esperientzia horrentzat hitzak aurkitzeak sufrimendu berri bat dakarrela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Sufrimendu ikaragarrien ondoren, bigarren begitik ezindurik geratu zen. Jasaten ari zaren sufrimendu gogorrengatik sari bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Neure buruari eragingo nion sufrimendua hutsala zen kontzentrazio-esparruetan jasan zutenaren aldean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Hango sufrimendu merezigabeen aurrean izandako mindura iratzartzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biktimen sufrimendu egoera hori amaitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Sufrimendu keinu nabarmenak eginez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 158. orr.

Azkenengo hogei urteetan zehar praktiketan aritu eta honen ondorioz pluraltasun, bizikidetasun, errespetu eta sufrimendu-ezaguera zabala eta mingotsa metatu duelako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

«Sufrimendu garaiak dira», zioen Goerge Bush Estatu Batuetako presidenteak atzo goizean.  Berria - Harian   2005-09-03

Senideok, har itzazue Jaunaren izenean hitz egin zuten profetak sufrimendu- eta pazientzi eredutzat.  Elizen arteko biblia   St 5,10

Egunean zehar gerta zitekeen nire gorputza sufrimendu habia bihurtzea, eta bidegabe zatikatua izatea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

Mesias sufrimendu bidean.  Elizen arteko biblia   Mk 8,27 tit

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Contra-koen aurkako gerrak eragindako giza sufrimendu guztiak eta larrialdi ekonomikoek berehala zapuztu zuten hasierako gogo bizia.  Berria - Mundua   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horrenbeste sufrimendu (3); sufrimendu asko (3); sufrimendu egoera (3); sufrimendu eragin (3); sufrimendu gehiago (3); sufrimendu guztiak (5); sufrimendu handia (6); zer sufrimendu (3)

bere sufrimendua (3); biktimen sufrimendua (5); eragindako sufrimendua (3); eragiten duen sufrimendua (3); giza sufrimendua (3); heriotza eta sufrimendua (4); mina eta sufrimendua (4); palestinarren sufrimendua (3); senideen sufrimendua (3)

sufrimendua aintzat (4); sufrimendua amaitzeko (3); sufrimendua areagotu (6); sufrimendua areagotzea (10); sufrimendua areagotzen (3); sufrimendua arintzeko (3); sufrimendua besterik ez (3); sufrimendua eragin (6); sufrimendua eragiten (6); sufrimendua eta heriotza (3); sufrimendua izan (3); sufrimendua luzatu (3); sufrimendua saihestu (4)

sufrimenduaren aurrean (4); sufrimenduaren bidez (6)

bere sufrimenduen (3)

sufrimendurik gabe (5)


sufrimendutxo iz sufrimendu txikia.

Osaba Xabierrek ere kantatzen zituen, asko desafinatzen zuen berak kontrakoa uste izan arren, sufrimendutxoa zen berari horiek entzutea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.


sufrimentu ik sufrimendu.

sufritu, sufri, sufritzen (1602 agerraldi, 178 liburu eta 691 artikulutan; orobat sofritu 338 agerraldi, 39 liburu eta 94 artikulutan, eta sufridu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufritu agertzen da) 1 du ad nekea edo oinatzea pairatu.

Ebek sufritzen du, baina ez du negar egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 44. orr.

Non sakatu asmatzen baduk, bildotsak ez dik sufrituko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hilen artetik piztu.  Elizen arteko biblia   Lk 24,46

Sufritu egiten du, kexatu egiten da, protestatu egiten du, etsipenean erortzen da, baina berdin da. soldaduaren gorputza, sufritzeko eraikia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Gerra hartan sufritu eta bizia galdu zutenei omenaldia egitea duk kontua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

Maitaleek sufritu egiten dute elkarrekin ez daudenean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Harekin sufritzen badugu, harekin izango gara errege.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,12

Gure amak esaten zuen sufritu egiten zuela liskar horiekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.

Gordonek sufritu egin zuen zure erruz, eta uste dugu orain ordainen bat merezi duela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Mesiasek sufritu eta hilen artetik piztu egin behar zuela azaltzen eta frogatzen zien.  Elizen arteko biblia   Eg 17,3

Zuzen jokatzeagatik sufritu beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek!  Elizen arteko biblia   1 P 3,14

-Gaixoa, horregatik sufritu behar izatea ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Badakit hilei buruz ez dela gaizki hitz egin behar, eta Hennek asko sufritu zuen bere bekatuengatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Kontenpla ezazu amodio esanezina; honek eraginik sufritu nahi izan zuen gurutzeko habean, eta bertan heriotzarik lotsagarrienaz hil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Hiltzaileak, baina, sufritu beharra dauka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Florent sufritzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Bizitzea sufritzea da, zoriontasunera iristeko borrokatzen saiatzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Eta ez ote da optimismoa, sufritzeko beldurrez dagoenaren etsipena?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Inoiz serio gaixorik egon edota gaitzarraska ttipienik ere sofritu gabea, mina orain arteko bere bizitzaren ukapena da, eta ez du onartuko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Gaur nire konputagailu maiteak sufritu beharko du nire akatsak zuzentzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

2 (aditzaren osagai zuzenarekin)

Haren ondoezak behar dituzu sofritu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 367. orr.

Dudarik ez da horrelako torturak sufritu izan dituela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.

Gizadiari bizirik eusteko egiten baitute borroka eta sufritzen baitituzte oinazeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Zoritxarrez, egunero izaten dugu biolentzia sufritzen duten emazteen kasuen berri.  Herria   2005-11-24

Borreroaren eskuetan martiritza gogorra sufritzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Beste zigor eredugarriago bat sufritu behar izan zuelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik.  Elizen arteko biblia   Heb 2,9

Kristauek beraiek ere harrapaketaren ondorio latzak sufritu behar izan zituzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Irakeko gerra sufritu berri duten irakiarrei.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 11. orr.

Bidezkoa da, beraz, ni ere haien tokian jartzea eta haiek sufritzen dituzten behar berberak sufritzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Juduek sufritu zutena eta gertatu zitzaiena ikusirik antolatu zuten jai hura.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,26

1999an 400 enpresak zentsura sufritu zuten hurbildik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

3 (adizlagunekin)

Pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela.  Elizen arteko biblia   Heb 10,34

Lasai zaitez, etzazu alferrik sufritu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.

Ni bezalakoa izan behar da; neurrian sufritu behar da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

Zorionekoak gaixotasuna eta larrialdia bakean sufritzen dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Nire aitak asko sufritu zuen gerran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Familiakoek asko sufritzen dute gorpua hondartza batean azaltzen den arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Zenbat aldiz ez digute galdegin Dachau-n anitz sofritu dugunetz: Büchenwald-en baino aise gutiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Zeren asko eta benetan sufritzen duenak soluzio bat aurkitu nahi izaten baitu, ate bat, argizulo bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Gehiegi sufritu dut...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Nik, egia esan, ez dut askorik sufrituko horregatik, saltsa hauek gustatzen zaizkit.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.

Bilobek sufritu zuten gehien.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Sobera sufritu omen zuten, haur denboran, euskaldun izaiteagatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Bihotza penaz beterik zaukat; nahikoa sufritu diat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Begiak igurzten dira, eta aurrez sufritzen da gramatika lezio tristeagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

Izugarri sufritu dut berarekin kotxean, hildako batekin nindoala iruditzen zitzaidan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 98. orr.

Zein gutxi konturatu ginen zenbat sufritzen zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 166. orr.

Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.  Elizen arteko biblia   Eg 9,16

4 (era burutua izenondo gisa)

Langile sufritu batzuk. Euria ekartzen omen duten mendebaldeko langile sofritu hauek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Batxilerreko ikasle sufrituei, sufritzen jarrai dezaten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 5. orr.

Golaren zain eztarriak estututa egon da publiko sufritua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Etxean umetan ikusitako eszenak inspirazio gisa erabiliz, emakumezko sufrituentzako bortxakeriaren arloa hartuko nuen nire gain.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 41. orr.

Gorpu sufritu hura goitik ikusten zuela, malkoak azaldu ziren Amaiaren begietan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 126. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Sufrituak ematen dit nahi dudanaren idazteko dretxoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

6 izan.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

7 jasan, eraman.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Larunbat-igandeetan bakarrik sufritu nuen lagunaren aienatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Ohean jesartzera egin zuen Mentxuk Joseluren burlaizea sufritzen zuen bitartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

Zeusen irribarre garailea ezin sufrituz, bertan itsutu zuen Herak Tiresias.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 18. orr.

Ezin dut sufritu Martinen baldarkeria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Ezin nuen Angelen jokaera sufritu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Hargatik ezin zuen nere txoro-haizerik sufritu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

Ezin ditut sufritu kale hauek, Campana kalea, Saluzzo kalea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski sufritu (5); asko sufritu (100); asko sufritu zuen (14); askoz gehiago sufritu (3); dezente sufritu (14); dezente sufritu zuen (6)

ederki sufritu (20); ederki sufritu zuen (11); ederki sufritu zuten (3); erasoak sufritu (3); gehiago sufritu (31); gehiago sufritu zuen (8); gehiegi sufritu (11); gehiegi sufritu gabe (5); gehien sufritu (8); gutxiago sufritu (3); hainbertze sufritu (3); hainbeste sufritu (7)

ikaragarri sufritu (7); izugarri sufritu (13); izugarri sufritu zuen (4); jazarpena sufritu (5); jende askok sufritu (3); larruan sufritu (3); majo sufritu (16); majo sufritu zuen (5); nahikoa sufritu (3); nola sufritu (3)

semeak asko sufritu (3)

sufritu arren (9); sufritu behar (62); sufritu ondoan (3); sufritu ondoren (7)

tratu txarrak sufritu (3); zenbat sufritu zuen (3)

asko sufrituko (11); gehiago sufrituko (4)

asko sufrituta (5); gehiago sufrituta (8); majo sufrituta (6); sufrituta irabazi (6)

galtzea eta sufritzea (3); gehiago sufritzea (3); sasoi honetan sufritzea (3); sufritzea egokitu (6); sufritzea egokituko (5); sufritzea tokatu (4); sufritzea tokatuko (3); sufritzea tokatzen (3); sufritzea zer den (5)

sufritzeko prest (6); sufritzeko prest gaude (3)

amek asko sufritzen (3); asko sufritzen (38); asko sufritzen da (5); asko sufritzen du (8); bakean sufritzen dituztenak (5); beti sufritzen (3)

egunero sufritzen (5); emakumeek sufritzen (9); emakumeek sufritzen duten (6)

etengabe sufritzen (3); euskal herriak sufritzen (3); gaitzak sufritzen (3); gehiago sufritzen (18); gehiegi sufritzen (3); gehien sufritzen (14); gehien sufritzen dutenak (5); gutxiago sufritzen (4); hainbeste sufritzen (5); herriak sufritzen duen (3); horrenbeste sufritzen (3)

ikaragarri sufritzen (5); nola sufritzen (5)

ondorioak sufritzen (6); sufritzen badakitela erakutsi (3); sufritzen dute gehien (4); sufritzen duten bazterketa (3); sufritzen hasi (3); sufritzen ikustea (4); sufritzen ikusten (4); sufritzen jarraitu (5); sufritzen jarraituko (3)

tratu txarrak sufritzen (4); zenbat sufritzen (6)


sufrituarazi ik sufriarazi.

sufritzaile izond sufritzen duena.

Federik baldin bazuten sinesteko azkenean Jainkoaren errebelazioak, Kristo sufritzailean haragituriko Maitasun gisa, harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtuko zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.


sufumigazio iz ke terapeutikoa hartzeko lurrinketa.

Ez zeukan gehiago aldean ezein talisman; ez zuen perfumerik batere sufumigaziorik egitekorik; ezta zotz dantzaririk ere sakonki gorderiko iturririk seinalatzekorik, egarriaren ibigarri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.


sugai (orobat suka; Euskaltzaindiaren Hiztegian sugai agertzen da) iz su egiteko erabiltzen den gaia; erregaia.

Furnegoa bagenuen, baina sugairik ez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.

Erromako tenploetako sua, Zeus nahiz Jupiterren aldareetan, haritz sugaiaz piztua zen beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek, sukairik hoberenetakoa zelakotz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Eskualdeko zuzendaritzak Joantto Ithurbideren gain utzi zuen armadari helaraziko zitzaizkion arma, janari, jantzi bero eta sugaien eskuratzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Norland inguruan, sua pizteko toki seinalatuak bidegurutzeak dira: sugaitarako, berriz, 9 egur mota ezberdin hautatuak dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.


sugalda ik su 42a.

sugalinda ik sugandila.

sugandila (orobat suaingila g.er., suangilla g.er., sugalinda g.er. eta sugelindara g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sugandila agertzen da) 1 iz muskerraren itxurako narrastia, hura baino txikiagoa eta eskuarki arrea (Podarcis sp.).

Ezpain mardul askoak ageri bai, han-hemenka, baina lepoek sugandilaren larru zimurtua zekarkizuten gogora. isatsa Errotik moztutako sugandila bat bezala sentitu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Hormetan sugandilak zulotik zulora.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Neska ilegorria beldurturik ezkutatzen zen agertzen nintzenean, sugandilaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 117. orr.

Hantxe ibili nintzen kamerarekin batera eta bestera, baina ezer apartekorik aurkitu gabe, sugandila edo hondarretako armiarma asaldagarri samarren bat edo beste izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Hiru lagunek auzotik gorako bidea hartu dute, zezen-plaza aldera, sugandilak harrapatzera.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 58. orr.

Haizea, hondarretako xaguen kurrixkak [...] eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Sugandila hori-berdeak, sugandila marroiak, bestelako sugandilak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.

Sugandilen aberria eguzkia da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizirik daude [iguanak], geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte, beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak, oso ausikitzaileak omen baitira. Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak, haren begiak, nekatuak ez, izutuak soilik, behinola baino ederragoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker, zeinari zor baitzioten Australia osoan ezagun egin zen izena: sugandila-gizonak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.


sugandilatu, sugandila(tu), sugandilatzen da ad sugandilen gisa ibili.

Hain egun desiratuaren ospakizunetan parte hartu gabe, ilargiaren argipean, soka batez baliatuz sugandilatu zen Kalonjeen atexkaren ondoko harresietan beheiti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.


sugar (orobat su-gar) 1 iz garra.

Hiriaren ezker aldean sugarrak sortu ziren berehala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

Txiskero baten sugarrak argitu zuen haren aho ingurua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Sugarra lanpararen zuloan nola, hala dardaratu zen berriz damaren izpiritua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 85. orr.

Sua piztua zegoen gelara bazkaltzera etorri zenean, sugarrak sabairaino iristen ziren jada eta gela osoa erretzen ari zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.

Bi esku zimurtu eta zaharkitu besterik ezin dituela ikusi, sugarren artean erretzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 159. orr.

Sugar haiek bere aurpegi gris nekatua argitzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Harria gora jaso zuenean, esferaren bihotzean sugar bat pizten zela iruditu zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 157. orr.

Egurra txinpartaka hasi zen, eta berehala lehertu zen sugarretan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 159. orr.

Sugar horiexetan erre dituzte txorixo batzuk, ogi tartean sartu eta bere horretan jateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Seneskala sugarrek kiskalita hil zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 293. orr.

Ananias, Azarias eta Misael, Jainkoarengan izan zuten uste onagatik, salbatu egin ziren sugarretatik. aparrak oraindik erre gabeko materiala sugarretatik babesten du.  Elizen arteko biblia   1 M 2,59

Fusil-tiroen txinparta distiratsuak nonahi, metrailadoreak sugarrak tuka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Agerraldi miresgarri honetan La Verna mendi osoa sugar distiratsuz erretzen ari zela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

Suaren sugar indartsuarekin izututa, inguruan zeuden guztiek ihes egin zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

Gas argiontziek sugar laburra zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Kandelaren sugar meheari putz egitekotan dagoela oroitu da higanotaren zaku eroriaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Sugar handi bat lehertu zen hiriko etxeen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Sugar txikiak ageri ziren inguruan, txoriak ematen zutenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Kandela erretzen ari zen isiltasun handiaren erdian, sugar luze triste batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Zeruko urdina suak hartu du, sugar hori erraldoiak heldu dira teilatuak miazkatzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

Sugar urdin distiratsuak irten ziren makilatik Snaperen soineko-ertzeraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 172. orr.

Sugar urdinxka bat atera zitzaion barrutik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Mindolluin sugar ketsuaren txingarretan bildutako irudi beltza balitz bezala zutitzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Bere barruko infernuko sugar ikaragarrietan erre zen, paradisura iritsi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Argi zekusan oso sugar bizien erdian zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Trumoi, lurrikara eta burrunbaz, zurrunbilo, ekaitz eta sugar kiskalgarriz ekingo dio Jaun ahalguztidunak.  Elizen arteko biblia   Is 29,6

Aldi baten buruan, ordurarte lainopean egoniko eguzkiak jo zuenean, izugarrizko sugarra piztu zen.  Elizen arteko biblia   2 M 1,22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gladiolo gorrixkak, hosto berde izutuen artetik gora zetozenak, sugar gandorrak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Bero izugarria sumatu zuen, labe batetik ateratako sugar-bufadak jo balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Belaunikatu nintzen mendiari zerion sugar-uholde izugarriaren, mugagabearen gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Prest egon behar dut haiei aurre egiteko, dena delakoari; gasari, beharbada, sugar-jaurtitzaileei, edo granadei, edo baionetei.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

4 irud/hed ik kar2.

Zeruko distiraz argitua eta naturaz gaindiko sugarretan isiotua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

Ezagutzen dut zure eginahala, zure sugar goria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Ganbaran jarri zen bizitzen, gerraren sugar bizia baretu artean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 246. orr.

Matematikaren sugarrak hartuta dago mutila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.

Zapatero modu «triunfalistan» aritu zela baina «sugar politikoa» falta izan zitzaiola adierazi zuen Barkosek.  Berria - Harian   2005-05-12

Anai Simonek barruan zuen txingarrera hurbildu zelako, tentaldiaren sugarra Espiritu Santuaren sugar bihurtu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1021. orr.

Espiritu Santuak Kristoren karitatearekiko maitasun eta sugar hain handi eta gehiegizkoa jarri zion bihotzean [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.

Gizon hau, beraz, gaztetako sugarrez bekatutan izioturik zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Jainkozko suak barrua kiskaltzen zion, eta ezin zuen kanporantz ezkutatu barruko sugar hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Proklok dioenez, Bata iluntasun jainkozkoa da, ezin minberagoa, sugar baketsua, isila, lotan dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 78. orr.

Errautsera arteko sugarraz mintzo ziren den-denak, bizitzaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karitate-sugarretan isiotua, martiri santuen aintza eta garaipena berdindu nahi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Ukitzen zuen oro, bizirik egon edo ez egon, dardarka hasten zen grina-sugarrez.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

Gure arteko zeinek igarriko zukeen hilabete horietan zehar auzoan pertsonarik zorion-gabeena Tomen maite-sugar ohia zela, Ama Eder Perfektua, alegia?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Damurik, egun batez doktorea hutsean geratutako maitasun sugar baten etsimena landatan zehar apaltzen ari zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Espiritu Santuaren bultzadaz eta maitasun-sugar gehiegizkoaz ezin baitzen oihurik egin gabe egon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.

Bakardadean horrela otoitzean ari zela eta barne-sugar izugarriz Jaunarengan guztiz murgildua zegoela, Kristo Jesus agertu zitzaion gurutziltzatuaren itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ke eta sugar (9); sugar bihurtu (3); sugar gorri (4); sugar koloreko (9); sugar koloreko fraka (4)

errautsera arteko sugarra (5); jainko maitasunaren sugarra (3); maitasunaren sugarra (5); sugarra piztu (4)

sugarren artean (5)

mendia sugarretan (3); pizturiko sugarretan (3); sugarretan isiotua (3)

sugarretara bota (3)


sugarño iz sugar txikia.

Muturra gorritzearekin batera ahora eraman eta tira egin zion, hiruzpalau sugarño ateraraziz, gehiegi ez berotzeko kontu handiarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 202. orr.


sugarraldi iz sugar multzoa.

Sugarraldi bat bakarrik agertzen zitzaien, bere kasa piztua, izua zabalduz, eta, hura begi aurretik desagertzean, beldurraren beldurrez, are lazgarriagoa iruditzen zitzaien ikusten zutena.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,6


sugartsu adlag sugarrez beterik.

Nire barrua sugartsu lehiatu zen haren bila; horregatik egin dut lorpen bikaina.  Elizen arteko biblia   Si 51,21

Goza gaitezen oraingo ondasunez; goza gaitezen mundu honetaz sugartsu, gaztaroan bezala.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,6


sugartu, sugar(tu), sugartzen 1 du ad gartu, sutu.

Erretiluaren erdian txokolatezko izozki sugartua dago, gar urdin eta horien artean bildurik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

2 irud/hed

Inguruko ohatzeetan hemezortzi lagun zurrungaka eta puzkerka dituzula, benetan sugarturik egon behar duzu ondokoari gainka etortzeko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 77. orr.


suge (orobat sube g.er.) 1 iz zilindro itxurako gorputz luzea duen narrasti hankarik gabea (Subord. Ophidia).

Aaronek lurrera jaurti zuen makila Faraoiaren eta funtzionarioen aurrean, eta makila suge bihurtu zen. Horma gotor bat ikusi zuen, eta han elkarri loturiko bi suge zeuden harrian irarrita.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta. Han egingo du sugeak habia, han egin eta berotuko arrautzak.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,32

Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

Piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,9

Sugearen hozkada balu bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.

Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da.  Elizen arteko biblia   Zen 21,8

Sugeak begietara tinko begiratzen dionean, akordua galduta bezala geratzen omen da txoria.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

Sugeari masail hezurretarik heldu eta sugeak, bere atxikidura utzita, ihes egin zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Badakizu hemen sugea edozein belartzatan dagoela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 100. orr.

Suge harrapatzeko irulen antzeko moldeak erabiltzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Bazirudien sugea xaxatzen-edo ari zinela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 166. orr.

Sugea gorputzaren inguruan kiribilkatu zitzaion eta leizera eraman zuen herrestan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Neskaren lepoa benetako suge baten antzera bihurritzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Isil-isilik doa Egipto, sugea bezala, etsaien gudarosteen erasopean.  Elizen arteko biblia   Jr 46,22

Bozgorailutik beherantz, hormatik herrestan, musika haria zetorren, suge bat bezain isil gordean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

2 (izenondoekin)

Erriflearen puntarekin hautsa nola-nahika zapaltzen zuen, suge sotil higikorra aldi oroz huts eginez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Suge handia luzatzen ari zen arin-arin, eta sigi-siga kanpora irteten...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Ganberan dagoen munstroa basiliskoa da, suge erraldoi bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

Suge erraldoi larru-titakatu ikaragarri bat bereziki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Kobrezko txorrotetako baten albo batean markatuta suge ñimiño bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 251. orr.

Koioteak eta suge ziztulariak ez ziren areriorik gaiztoenak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Hogwartseko tren espresa ziztu bizian zihoan han behean, suge gorrimin bat bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

-Ez mugitu, Potter -esan zion Snapek, ondo pasatzen ari baitzen Harry mugitu ezinik ikusita, suge amorratuari begira-begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 164. orr.

Horixe baita, azken funtsean, zeloen azpian narratsean ibili ohi den suge pozoiduna: jabetasun sentimenduak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 210. orr.

Katua eta suge pozoitsu bat izugarrizko borrokan ari ziren. etxeko ilunpean, zakur, otso eta suge disekatuen hortzak eta begi urdinak ikusten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Eta belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.

Zure bihotza, suge kiribildua bailitzan [...] azalberritzen sentitzen duzu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Slytherini berari "suge-mizto" deitzen zioten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.

Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Haien asmoak suge-arrautzak bezain zital.  Elizen arteko biblia   Is 59,5-6

Suge-azal erraldoi bat ikusi zuten tuneleko zoruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Suge habia aurkitu ondoren, usain berezia duen hemtal makila sartzen dute zulo barrura.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua.  Elizen arteko biblia   Is 11,8

Suge ausiki batek ez zion min gehiago eginen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Lehengo suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Suge-tankerako lepo malguari heldu, eta indarrez estutu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Ikerketarako, 64 musker eta suge espezie hartu dituzte zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Suge-harrapatzaile aipagarria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

Musikariak, dantzariak, suge-sorgintzaileak, titiriteroak, Yamaa el Fnan elkartzen diren animatzaile guztiak joanda zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Garaiz xorarazi baino lehen sugeak zizta egiten badu, ez du irabazirik suge-xorarazleak.  Elizen arteko biblia   Koh 10,11

Egungo egunean zailtxo da Indian suge-liluratzailerik ikustea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizon bat eta emakume bat biluzik ageri ziren, itsas suge batek indarrez estekaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 144. orr.

5 (irain hitz gisa)

Koinatua diat suge zirtzil hori.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

-Sugea eta traidorea hi, emaztea usteltzen utzi, eta halako perla komunzulotik behera bota nahi izateagatik!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Fernando aragoiar azpi-sugearen ordez -infernuko garretan kiskaliko da agian! -Karlos Habsburgokoa flandestarra zegoen espainolen buru.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

"Frantxa bezain sugea", "frantxakumea bezain zizarea", adituko zuen maiz gure aitatxik, larru-apantzaileen karrikan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

On Camillo bezalako suge pozoitsuak sartzeko moduko kaiola batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.

6 irud/hed

Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Bihar suge hotz batek laztanduko du nire zintzurra, eta dagoeneko sumatu behar nuke palankaren itzuliaren doinu gozoa borreroaren eskupean. manifestazio osoa goitik behera zeharkatu zuen plastikozko giza-suge batek lagunduta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur; herrien memoria eta historia, biak batera, itorik utzi nahi zituen ke suge bihurria zuten mirabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Maitek Klaudiori bere suge beltza potxonan hartu nahi zuela esan zion eta kubatarra amoroski ari zen zeregin hartan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

Hemeretzigarren mendean ere, isolazionismoa maila politikoan egingarria zirudienean, lurreko paradisu honetan suge ugari zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

1972az gero Diru Sugea deritzana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

7 (izenondo gisa)

-Sarri emanen dute amore higanot suge horiek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

8 kriskitin suge suge pozoitsua, isatsaren muturrean adarkizko eraztunak, dardaratzean hots egiten dutenak, dauzkana.

Kobraren eta kriskitin-sugearen artean izigarrizko borroka zelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Gauza beltz hori lehertuko den erloju-bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Kriskitin-sugearen antzeko hotsa egin du poxpolo-kaxak Mikelek eragindakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak, eta kriskitin sugeak imajinatzen ditugu untxi nagiak harrapatzen etxearen zimenduetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

9 pitoi suge eskualde ekuatorialetako sugea, tamaina handikoa, pozoitsua ez dena.

Jakina, larruz eta txintxetaz jantzita lepo inuguruan pitoi sugea duen jende gehiago dago hemen Tafallan egongo litzatekeena baino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.

Adar bat ikusi zuen, pitoi sugea bezain sendoa, jo eta autoa txikitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Sayal Lallubhai, l2 urteko neskatilak hiru metroko piton sugea ikusi zuen, bere lagun ttipiaren zangoan kiribildua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

· Zazpi urteko neskatila batek 8 zentimetro luze zen piton-sugekumea irentsi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

harrizko suge (3); kriskitin suge (4); makila suge bihurtu (3)

suge ausikiarengatiko (3); suge bat bezala (3); suge baten antzera (3); suge beltz (5); suge beltza (3); suge bihurtu (11); suge bihurtu zen (7); suge gaizto (3); suge handi (3); suge jana (3); suge mota bat (3); suge pozoitsua (3); suge pozoitsuak (3); suge pozoitsuen (3)

brontzezko sugea (4); sugea bezain (5); sugea bezala (8); sugea ikusi (3)

emakumeari sugeak esan (4); sugeak bezain (8); sugeak bezain zuhur (4); sugeak bezala (9); sugeak txoriari begiratzen (4); sugeak zizta (4)

afrikako zuhaitz sugearen (3); zuhaitz sugearen azala (3)

sugeari esan zion (3)


sugegorri (orobat suge gorri g.er.) 1 iz hiruki formako burua duen sugea, azal-grisa, bizkarrean sigi-sagan marra iluna eta ahoan bi hortz pozoidun dituena (Fam. Viperidae). ik bipera.

Sugegorriak ez du erruten gainerako sugeek bezala eta kumeak bizirik jaiotzen dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 221. orr.

Pozoia dute, sugegorriek bezala.      - 0. orr.

Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena, biperaren miztoak bezala hilko du.  Elizen arteko biblia   Jb 20,16

Sugeak bezain mihi zorrotza dute, sugegorriaren pozoia ezpainetan.  Elizen arteko biblia   Sal 140,4

Sugegorri edo kobrarik pozoitsuenek ere bizitzea merezi dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 24. orr.

Ez genuen sekula usteko gure alaba sugegorrien habia batera bidaltzen ari ginela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Nehork ez du mortu haietara hurbildu nahi ere, herensugez, suge gorriz eta eskorpionez estalia baita.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

Grazia egiten digute guri baserritar bakaladeroek [...] poz hartzen ere bertsoa aditu baino suge gorria ikustea nahiago duen erdara gutxiko jendearekin.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

Sugegorria sortuko da sugetik, eta herensuge hegalaria sugegorritik.  Elizen arteko biblia   Is 14,29

Ikusten ez duen sugegorriaren beldurrez bizi da beti artzaina, bazterren batetik noiz agertuko zain.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua. Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.  Elizen arteko biblia   Is 11,8

· Hannak itzuli zidan funtsezkoena, hots, ez zela gurutze-sugegorria izan, aspis sugegorria baizik (Aspisviper).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

3 irud/hed

Horixe ulertzen niela dena sugegorri haiei!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 60. orr.

Pisukide izan nituen hiru sugegorri anemiko telebistazaleek nahiz Itziar negarti nekaezinak ere ez zidaten batere inbidiarik sentiarazten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 109. orr.

4 (irain hitz gisa)

Baina zertan nabil ni hirekin hizketan, sugegorriekin traturik ez badut?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.

Pirouette kalera itzuli zen, "hiru sugegorri horiek" akabatzea ere ez zuela merezi buruan zerabilela, urkatzeko sokak haiek baino gehiago balio baitzuen. Sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

-Sugegorriak gu? -ia jauzi egin zuen Anak aulkian, -Bai, bai; sugegorriak zuek biak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 56. orr.

San Joanek dioenez, fariseuak dira, sugegorri arrazakoak, nahiz eta berek uste izan Abrahamen jatorrikoak direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.

5 sugegorri kume (orobat sugegorrikume) iz

Nik pausoa eman behar nuen tokian, sugegorri kume bat zegoen. Sugeok, sugegorrikumeok! nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurutze sugegorria (3)

sugegorriak bezala (3)

sugegorriek bezala (3)


sugegorrikume ik sugegorri 5.

sugegorritxo iz adkor sugegorria.

Arratxo bat haruntz, arratxo bat honuntz, sugegorritxoaren aldamenean xalto eta xalto nire txantxangorria, abisuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.


sugejale izond sugeak jaten dituena.

Ni umilatzeko asmo huts-hutsarekin, krokodrilo sugejalearen irudia egin zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 143. orr.

Leinu basatikoak ziren, Arabiako Golkoaren itsasaldeetan eta Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak; ez zen enetzat miresgarri mintzogabeak eta sugejaleak izatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.


sugekara izond sugearen antzekoa.

Gazte doilor bat, poliki-poliki hogeita hamarkadara hurbilduz zihoana eta, luzera ia sugekarako lepoaren eta lokarriño batez inguraturiko kapela baten artean, buru zozo bezain berunginatsu bat zeramana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.


sugekume 1 iz sugearen kumea.

Setheren samurtasuna, Paul D-ren lepoko bitxia ikustean... haren hiru eztenak, kriskitin-sugekume atzarrien antzekoak, metro erdi bat gora zutik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 366. orr.

Zazpi urteko neskatila batek 8 zen-timetro luze zen piton-sugekumea irentsi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

2 (irain hitz gisa)

Sugekumeok! nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?      - 0. orr.

-Sugekumea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 189. orr.


sugeldi ik su 43a.

sugeldo ik su 43b.

sugelindara ik sugandila.

sugestibilitate iz sugestionagarritasuna.

Gizahilketa (eta buru-hilketa) pasio-hilketak, sexu delituak, lapurreta-mota batzuk, erromestasuna -eta ondoren euren bidez jaraunspena, inguru neurogenoa, eraso edo autozigortze jokaerak, perbertsioak, bulkada hiltzaileak, sugestibilitatea, etab.-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.


sugestino ik sugestio.

sugestio (orobat sujestio g.er. eta sugestino g.er.) 1 iz hautematen ez den eragina, norbaiti aritzeko berezko modua aldatzen diona.

Gehienetan sugestio hutsez hartzen ditugu antzak, esaterako, bi gizon aita-semeak direla dakigunean, alegia, aldez aurretiko informazioak eraginak izaten direla analogia asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

Denok nahi genuen haxixak jotzea, obsesio bakarra zen ia, eta, ez dakit sujestioaren ala txotxolokeriaren erruz, benetan eragiten ez zuen efektua sentitzera iristen ziren batzuk, baita haxixaren ordez starlux pusketa bat eman bazioten ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

Agian sugestioaren pean nago: hilabete osoa daramat "Chavez" izena entzun eta entzun; nazio osoaren kezkak izen horren inguruan dabiltza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.

Raimundo Silvari absurdua iruditzen zaio igogailuan bere aita zenaz gogoratzea, noiz eta sujestio erotiko horiek eraso egin diotenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

2 (praktika psikologiko gisa)

Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.

Parent doktorearekin, oso aditua bera nerbioetako gaixotasunetan eta gaur egun hipnotismo eta sugestiozko esperimentuak egiteko bide ematen duten gertaera berezietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Kasu askotan, zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra; eragozpen hori saihesteko, Konpainiako agenteak sugestioz eta magiaz baliatzen ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Gogoan al duzu gaur goizean bost mila libera eskatzera etortzeko agindu zizula, eta orain sugestio hari obeditzen ari zarela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.

Portaeraren nahasmendu arinak, sexu arazoak eta aberrazioak, sugestio eta hipnosi kontuak, nerbio-sistema zentrala, mugimenduzko moldaeran eta moldaera intelektualean defizitak, kriminalitatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

3 iradokizuna.

Edozein galdetzailek badaki, norbait urduri, larri eta bere onetik aterata egonez gero, sentiberatasun handia erakusten duela edozein sugestioren aurrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.


sugestionagarritasun iz sugestiona daitekeenaren nolakotasuna, ik sugestibilitate.

Berak oso ongi ezagutzen zituen frankoen oldar kontrolaezina, buru-aldakortasuna eta sugestionagarritasuna eta Mendebaldeko barbaroen (Keltoi) aspaldiko beste ezaugarri -primario eta sekundario- batzuk.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.


sugestionatu, sugestiona, sugestionatzen da/du ad sugestioa pairatu; sugestioa sortu.

Drogen erabilera: horrekin mehatxu egitea sugestionatzeko.  Berria - Harian   2005-08-18

Sugestionatzeko eta norbaitengan eragiteko, hamaika era daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27


sugetzar 1 iz adkor suge handia.

Sugetzarra, distiratsua, kolore berdexka pozoitsukoa, haritz-enborra bezain sendoa, tente zegoen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Leize-zulo barruko amildegi beltza, aitaren eta gerlarien espektroak laguntza eskatzen, sugetzar erraldoia bere harrapakinak zaintzen eta babesten...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.

Orduan sugetzar eskerga bat sutatik azaldu eta adiskideen gorputz lurruntsuetan kiribilkaturik, Cumhail bere ahoan harrapatu ondoren garretaraino eraman zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.

Sekretu horrek zeukan, gero eta estuago, gero eta besarkada itogarriagoan, nola sugetzarrak ehiza.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

Kasu batzuetan, miresten duen ereduaren nortasuna "irentsi" egiten omen du gazteak, sugetzarrak beste abere bat irensten duen bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 169. orr.

Zaharragoen ahotik tarteka aditzen ziren ipuin beldurgarrietako sugetzarra irudi zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

2 (irain gisa)

Sugetzar zikin bat...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sugetzar erraldoia (5)


sugezale izond
1 arrano sugezale Europako arrano mota, burua eta begiak handiak, eta mokoa motza eta sendoa dituena (Circaetus gallicus).

30 sai edo putre, arrano txiki bat, arrano sugezale bat eta arrano beltz eder bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.


sugi iz japoniar zedroa (Cryptomeria japonica).

Lehenengo aldian sugi zurezko atea jo zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 99. orr.

Sugi zurezko ateak tatami erdiko zabalera zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 25. orr.

Neke handiz zutitu zen, eta isilean sugi zurezko ateari bultza egin eta belusezko gela sekretua miatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.


sugile 1 izond su egiten duena.

Bigarren tribuaren lurraldera joan ziren bizirik irtendako taldekideak, eta han tresna sugileak zelan gurtzen zituzten ikusi zuten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 11. orr.

2 ik sugin.

sugin (orobat sugile) iz lurrun makina baten labeaz arduratzen den pertsona.

Suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Suginak begikeinu alaia egin zidan eta gero palarekin ikatza botatzen hasi zen, lehenbizi atzera botatzen zuen, parrillara, gero erdira zirrizarra.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Hizketan aritu zen agurtzera etorritako sugile batekin, eta berriz ere martxan jarri zen lokomotorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok, Horizonte Aundi-ko suginak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Saregileak txoferrak zamaketariak sugileak motoristak marinelak, denak ginen sindikatu gorri-beltzekoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.


sugorritu, sugorri(tu), sugorritzen da/du ad suak gorritu.

Bere burua gainditzeko ahaleginean, oneratu da eta irribarre egin du, masailak sugorriturik oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.


suhar 1 izond lehia biziz betea, gartsua. ik sutsu.

Eskritura Sainduen irakurketa ozenak, himnoen kanta beroak, prediku suharrak Jainkoaren egiazki ohoratzeko maneraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Atsekabeak goragalea eragin zion eta ezpainak otoitz isil suharrean mugitzen jarraitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

Behin atarian, agur musu suhar baten ostean, gizona taxi batean sartu, eta Junqueiron gora galdu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

Bere ama frantsesak sartu zion, nonbait, sentipenak besteri erakusteko gogo suhar hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Baliteke jende guztiak ohi duen bezala maitatzen dutenek zorion suhar bat sentitzea, nirea baino apalagoa agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Desira suhar batek eragina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Irrika suharrez desiratzen nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Emakumeak dagoeneko kitatu baititu itxaropen eta grina suhar kontuak, baldin eta inoiz grina suharrik edota itxaropenik izan badu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 250. orr.

Buruzagien ideiak esku suhar askori eta jardun sutsuari esker burutuko ziren gero.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Plazaratu dituzten zezenak zezen adarluze, suhar eta nobleak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 42. orr.

Laster talde sendo-suharra osatuko dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.

2 (pertsonez)

Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Gizon suharra naiz, eta zenbat eta arriskutsuagoa bihurtzen zaidan bizitza, orduan eta zoriontsuagoa naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Euskaltzale suharra zen, biziki suharra.  Herria   2004-09-30

Koldo Izagirrek sortutako pertsonaia suhar, herren eta erretxina.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.

Gureak bezain gazte suhar eta argirik ez dago...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.

Ideologoek horrelako jendeak maite eta militante suhar deitzen dituzte. Egaxí txiki beltzaran horrek, inoiz berriro ikusiko ez dudan andaluziar suhar horrek, papiro batzuk sartuak dizkit, isilean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

Unibertsitateko korridore luzeetan, Condrenek, Sorbonako doktore eta predikatzailerik suharrenak irri egin zion sasi albisteari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Sua dariola jartzen du Temple kontu horrek, eta erreforma gizatiar baten aldeko suhar bihurtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

3 (adizlagun gisa)

Funestik ekarritako zortzi zezen suhar toreatu ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Suhar desiratzen baitut haren zoriona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

-Jenio bat zara, Stephen -esan zion Margaretek, suhar.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Suhar kontatzen ahalegintzen da, esapide zaharrak erabiltzen ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Eta hala ere, zuhur hitz egin; eta, batez ere, suhar lan egin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Batzuk hil bedika besteak bibaka denak suhar.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.

Ohi baino pixka bat suharrago saiatu nintzen hura gorteiatzen, beharbada Tomek ni mirestea nahi nuelako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

· Valvo, zuhur izan ohi baita eskuarki bere adierazpenetan, suharxeago ageri da paziente batzuen emaitza pozgarrienetariko batzuen berri ematean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

4 herio-suhar ik heriosuhar.
5 suhar-belar belar bedeinkatua (Valeriana officinalis).

Egunero suhar-belarra hartzen dut beldurrari eta depresioari aurre egiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 145. orr.

Algara on batek gehiago lagunduko lidake hamar suhar-belarrek baino, baina barre egitea zer den ere ia ahazturik daukagu hemen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 145. orr.

6 suharraren suharrez

Nire bisitari bitxi hark suharraren suharrez egin zidan oihu: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abertzale suhar (5); arduradun suhar (3); dei suhar (6); dei suhar bat (5); euskaldun suhar (3); gazte suhar (7); langile suhar (3); omenaldi suhar (3)

abertzale suharra (4); euskaltzale suharra (5); euskalzale suharra (4); guziz suharra (3); langile suharra (5)

langile suharreri (4)


suharbera izond erraz su hartzen duena.

-Ulertuko duzuen bezala, honi buruz txosten bat egin beharko dugu: hor pilatutako material hori guztia suharbera da, ez daukazue ke-atzemangailurik, gainera sarrera atea urrunegi dago bizilekuetatik...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.


suharki adlag lehia biziz, kartsuki.

Eskaileran musu ematen hasi zitzaidan, suharki, arnasestuka, eta berdin jarraitu zuen hall-ean ere, oso irekia eta argitsua den arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Beste batean, Jean Harlow zena itzuli zen bere hilobitik, eta suharki egin zidan maitasuna berrehun eta hogeita zazpigarren gelan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Azkenik, bada, eta zeruari askotan suharki erregutu ondoren, bete zen haien nahia, eta alaba eder batez erditu zen erregina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

"Eureka!" hots egin genuen halako batean, eta lanari lotu gintzaizkion suharki, abertzaleen eta ez hain abertzaleen liliputitisa arintzea helburu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

John Gottik lanari suharki ekin zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.

Munduko handienak elkarren artean hain suharki burrukatzen direnez gero, erruki gabeko gerran sarturik, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 329. orr.

Ezinezkoa da! -esan zuen suharki, eta poz-pozik barre egin zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

Zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz, baina handinahikeriaren hegoez hegaldaturik, zu zoroki, suharki, kartsuki eta desesperatuki maitatzera ausartu naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Aldi berean, emakumea suharki gorritzen da tarte horretan guztian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 195. orr.

Bururatzeko, ezin suharkiago eman da "Kantuketan"kantu berria, Daniel Landart-ek espresuki idatzia gertakizun horren karietarat.  Herria   2001-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suharki mintzatu (4)


suharraldi iz beroaldia.

Abentura, berez, huskeria da; M...-ko bizkondesarekiko suharraldi bat baizik ez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.


suharri (orobat sukarri eta sutarri g.er.) iz kuartzo mota trinkoa, gris horixka, sua pizteko erabiltzen zena.

Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Ezten bat dakar berekin, haren bidez zu hiltzeko, eta suharri bat, harekin gaztelu honi su emateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Esan dute inoiz, hilobi megalitikoetan ageri diren sukarri eta tximistarri handien forma, intsusaren hosto luzearena dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Sukarriak Vicálvarotik, hareharria eta marmolak Noveldatik, granitoa Berrocal eta Villalbatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Tenpluaren garbikuntza egin ondoren, beste aldare bat eraiki zuten eta suharriz sua pizturik, sakrifizioa eskaini zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 10,3

Defentsarako, ezkutua, eta, erasorako, sable gakoa, ganibet luzea eta suharriaz pizten zen fusila, zelatik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko.  Elizen arteko biblia   Jos 5,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suharrizko aiztoak (3)


suhartasun 1 iz suharra denaren nolakotasuna.

Haren baitan bazen halako suhartasun bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Bere suhartasunak kikildu egin ninduen, eta irudipena nuen hain zuzen ere nire geldotasunak jartzen zuela galdan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Baina izan zuen grinarik eta suhartasunik ere garai nahasi hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Dantzariak zalutasun bateratuan kulunkatzen dira, baina inspiraziorik gabe, suhartasunik gabe, grinarik gabe, limurtasunik gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.

Errespetu bera lortu zuela, komunismoaz leporaino eginda, liberalismoaren alde suhartasun eta zintzotasun berarekin jarri zenean ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Ezer ez; hozten utzi; eta, berandu zenean, erabaki barregarri hura hartu, damututa, lehengoa berreskuratu nahirik, halako suhartasun batek hartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Gehienetan ez zuen kantatzen, isilik joaten zen, hortzak gogor estuturik jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Zirrarak hartua, mugimendu zakar batez altxatu, eta suhartasunez esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.

-Joango gara, joango gara -alaitu zuen Idoiak aurpegia, erabat kezkaturik utzi ninduen suhartasunez beterik-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

Eroetxeetatik ihes egindakoek argitasun baino suhartasun gehiagoz defendatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakumezkoek berezko duten suhartasun bizia Suhartasun handiarekin hitz egingo nuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.

Harryk biak maite izan zituen, biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Ez nintzen inoiz gai izango nire barrenean pertsona bat arrazoi politikoengatik hiltzeko behar den suhartasun politikoa aurkitzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

Nire barrena oso urruti zegoen suhartasun euforikotik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Haien suhartasun garbikoi, aszetikoari, zor zaio milioika liburu hain zoroki galdu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

Bertsomaniaren aparra jaitsirik, bertsolaritzak modan darrai, baina ez hamarkadaren hasierako suhartasunaz.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Aitak ohiko argibideak eman zizkigun ohiko suhartasunarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.


suhartsu izond suharrez betea. ik sukartsu.

Zakarra, gizon suhartsua bera, oihuz hasi zen egia zela eta berak oso ondo zekiela zer egin behar zen halako jende batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

Pentsa zabuka zeharkatzen ari nintzen aterantz mila aldiz zorroztu nituela begi suhartsuak, eta sumatuko duzu [...] nire bizitzako minutu liluragarri horren garrantzia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.

Ametsetik esnatu nau agureak, eztul lehor suhartsua eginez korridorean barrena azaltzean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.


suhartu, suhar(tu), suhartzen 1 da/du ad gartu, sutu.

Gero lau egur puska hartu, brasan atxiki eta sutan botatzen ziren lau haizetara, kasu emanez ahatik ondoko oihanak ez suhartzeari.  Herria   2005-06-23

Suharturik naiz, aitor dut, ikusirik gizon horrek [...] bere bihotzeko senari ergelki jarraikiz, nik ezin iritsi dudan zoriona aurkitu duela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

Izan ere, "Jainkoaren maitasuna" hitzak entzun bezain laster, zirikatua, hunkitua eta suhartua sentitzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Danceny, erraten nuen neure baitan, eragozpenek suhartua, amodioz sutuko da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Xehetasun horietan guztietan hain erraz sartzen nintzen non aukera ezin hobea ematen bainion suhartzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Lehenengo éoredaren abangoardiak orro egin zuen, itsaso suhartuak labarren kontra haustean bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.


suhatz izond matxarda.

Egun batez Mandak taloak egiteko suhatzekin jo zuen masailean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.


suhesi ik su 44b.

suhi iz alabaren senarra.

Banaketak berak sortzen duen ezinegona hainbestekoa izaten da, non aiton-amonek eragin eskasa izaten duten seme-alabengan, edo suhi eta errainengan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Suhia eta amaginarreba batzuetan ez dira horren ongi konpontzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Andre Venancia bere alabarekin eta suhiarekin bizi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Zalantza zuen "zuen seme-alabak" ala "zuen alabak eta suhiak" jarri behar ote zuen ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

Emazteari, alaba eta suhiari, gure doluminak.  Herria   2003-04-17

Bere senarra Benitori, seme-alaberi, erren, suhi eta familiako guzieri, gure dolumin biziak.  Herria   2005-06-30

Nahiago nikek alaba emaztetzat hartuko bahu eta nire suhi bihurtuko bahintz!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Neba-arrebak, aita-amaginarrebak eta suhi-errainak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 270. orr.

Ez dakit zer etorri zen lehenengo: gerenteorde izendapena edo monsieur Dûpaquier nagusiaren suhi bihurtzea, kontua da gure birraitonak ardura handiak zituela negozioan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

Ailegatu zen momentu bat etxean familiako beste bat banintz bezala tratatzen nindutena, alabaren senargaia banintz bezala, suhi-beharra, ez dakit.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregearen suhi (5)

nire suhia (3)


suhigai iz alabaren senargaia.

Atera hiri honetatik zeure seme-alabak, suhigaiak eta bertan daukazun guztia, Lotek suhigaien bila joan eta esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   Has 19,12


suhil1 adlag

Bere neska lagunarekin batera suhil utzitako etxe baten bizi zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.


suhil2 ik su 44c.

suhiltzaile (orobat suhiltzale g.er.) 1 iz suteak itzaltzeko eta arriskuan gertatzen den jendeari laguntzeko eraturiko herri erakundeko kidea.

Hogeita bost orduko denbora tarte horretan 1.037 sute eta 1.700 gezurrezko alarmari kasu egin behar izan zieten suhiltzaileek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

-Berriz esango ditek suhiltzaileak urik gabe iritsi zirela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.

Suhiltzaileek eskailerak berriki ezarriak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Suhiltzaileak ibai-zolan, emakumearen gorpua garabiko kable-muturrari lotzeko lanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Poliziak eta suhiltzaileak mobilizatu eta talde bereziak sortu ziren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Ez zen suhiltzaileen sirenak entzuten ez nituen ordurik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Suhiltzaileen ibilgailuaren eta tutu malgua zeraman bagoi gorriaren letoizko piezek biziki egiten zuten diz-diz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Olentzero pasatu da Kanboko suhiltzaileen kasernan eta zurubi kamioi berri bat ekarri.  Herria   2003-01-09

Manifestazioa suhiltzaileen egoitzatik abiatu zen, elkartasuna adierazteko.  Berria - Harian   2005-11-06

Bastidore artean zutik geratu nintzen, zerbitzuko bi suhiltzaileen atzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Etxe baten hondakinen artean hildako suhiltzaile bati lapurtutako uniformea jantzita joaten zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Hugo Onieva suhiltzaile boluntarioen buruak esan zuen bezeroei irteten utzi izan baliete ez zela tragedia hau gertatuko.  Berria - Mundua   2004-08-03

Javier Baiona Donostiako suhiltzaileen buruak koordinatu zituen lekuan bertan sutea itzaltzeko lanak.  Berria - Harian   2005-06-14

Suhiltzaileen Partzuergoko presidentea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 138. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zazpigarren solairuan ke apur bat bai oraindik, hiruzpalau suhiltzaile talde ere bai.  Berria - Harian   2005-06-14

Sute eta istripu askotan egon naiz suhiltzaile lanetan hasi nintzenetik.  Berria - Harian   2005-07-09

Ez dugu posta zein suhiltzaile zerbitzuetan murrizketarik egotea nahi.  Berria - Mundua   2004-05-01

Suhiltzaile-kamioi bat eta eskailera-furgoi bat gorantz zihoazen ziztu bizian, adar-hots ulukari baten oihartzuna atzean utzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.

Orain Pasaiako garabia, orain suhiltzaile-kamioia.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

Bere ahotsak ez dauka tonu zehatzik eta suhiltzaile-etxe baten kanpaia bezain indartsua da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 265. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udal Suhiltzaileen arabera, gorpua ostiral goizaldean aurkitu zuten Jocotennango hiriko hilerritik gertu  Berria - Gaiak   2004-06-12

4 irud/hed

PSNk berriz, «suhiltzaile lanetan» aritzea leporatu dio.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

• 5 izond sua itzaltzen duena.

Azkenean aspertzen naiz txakurtxo suhiltzaileez, noski.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

polizia eta suhiltzaile (3); suhiltzaile eta guardia (3); suhiltzaile kamioi (10); suhiltzaile kamioi bat (6); suhiltzaile kamioiak (3); suhiltzaile lanetan (6); suhiltzaile talde (4); suhiltzaile talde bat (3)

gure suhiltzaileak (3); nafarroako suhiltzaileak (4); suhiltzaileak etorri (3); suhiltzaileak iritsi (4); suhiltzaileak joan (4)

suhiltzaileei deitu (3)

bizkaiko suhiltzaileek (3); eko suhiltzaileek (4); gidaria suhiltzaileek atera (3); iruñ nafarroako suhiltzaileek (22); suhiltzaileek atera (35); suhiltzaileek atera zuten (8)

nafarroako suhiltzaileen (8); suhiltzaileen kamioi (7); suhiltzaileen kamioi bat (4); suhiltzaileen laguntza (3); suhiltzaileen partzuergoko (8)

gure suhiltzailek (4)


suhiltzaileburu iz suhiltzaileen burua.

Atzealdean, eskailera-furgoia eta suhiltzaileburuaren zaldi azkarrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.


suhiltzale ik suhiltzaile.

suhin ik suhi.

suhitxo iz adkor suhia.

Liluratuta geratu zen bere "suhitxo maitagarriarekin", baina Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.


suhuskundar izlag/iz Suhuskunekoa, Suhuskuneri dagokiona; Suhuskuneko biztanlea.

Ez da dudarik ondoko urtetan ere ikusiko ditugula oraino heletar, suhuskundar eta irisartar adixkideak elgarrekin kantuz kermeza egunean.  Herria   2003-04-10

Predikua Jean-Pierre Ouret suhuskundarraren kondu.  Herria   2003-10-30

Presondegiko ateak zabaldu zaizko astelehenean Peio Etchemendy suhuskundarrari Parisen.  Herria   2001-01-18

Bertzalde Remy Milhac suhuskundar gaztea, Aviron Bayonnais elkartean ari dena Frantziako xapeldun atera da bere mailean.  Herria   2004-04-22

Eskubaloi elkartearen 216 kidetarik 68 irisartarrak dira, 19 ortzaiztarrak, 12 arrosatarrak, 11 bidarraitarrak eta 9 suhuskundarrak.  Herria   2004-05-27


suiet ik sujet.

suil 1 iz isurkariak eta batez ere ura ekartzeko zilindro itxurako ontzia, bereziki zurezkoa dena eta burdinazko uztaiak dituena. ik edarra; ferreta; tina; pegar.

Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak: upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Tximiniaren alde batean harrizko banku txiki bat zegoen, eta haren gainean hiru suil zeuden lerro-lerro beren burdinazko uztai distiratsuekin, zilarrezkoak bailiran.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Berriketa alaian joaten zitzaizkien neskameei eta haien kortejatzaileei suilak betetzeko txanda iritsi bitarteko orduak.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Emakumeren bati, oharkabeturik, putzu alboan suila ahazten bazitzaion, Pliushkinek etxera eramaten zuen suila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

Uretara suil bat bota, eta ura dastatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Suilarekin iturrira ur bila doan kantinera.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Bere lanetik bizi nahirik, suil bat eskatu zuen, urez bete eta oihuka zihoan hirian barrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

Ura gainezka haien suiletan, soroak urez oparo.  Elizen arteko biblia   Zen 24,7

-Eta nola eramango diet nik lekaideei ur-ontzia edo suila erdi hutsik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Nazioak, harentzat, suilean ur-tanta dira, balantza gainean hautsa baino ez.  Elizen arteko biblia   Is 40,15

Edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.  Elizen arteko biblia   Mk 7,4

Gela txiki batean bazen suil handi bat, erditik ebakia, eta lurrean sartua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

2 ur suil

Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo.  Elizen arteko biblia   Lk 22,10

Ur suil bat ekartzeko, ahalean; eta xukadera bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

3 suil erdi

Hau esanda, burruntzali handi bat hartu, suil-erdi haietako batean sartu eta antzara pare bat eta hiru oilo atera zituen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.


suilaka adlag adkor suila neurri hartuz; ugari.

Suilaka odola.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.


suisar ik suitzar.

suisatiar ik suitzar.

suite 1 iz hoteletan eta kidekoetan, elkarrekin komunikatuta dauden eta bezero batek hartzen dituen gelen multzoa.

Suite bat behar genuen ordea, mugitzeko eta hitz egin ahal izateko leku bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Asko sentitzen dut, jauna, baina bahikuntza-agindua dugu zure kontra, hogei eguneko zorragatik Savoy Hoteleko suitean: 762 libra, 14 txelin eta 2 penike guztira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 89. orr.

Halaxe eman zigun suite ederrenetako bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

Sofan eserita gaude, goiko suiteetako batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Egongelan, berriz, "altzariz mukuru" zegoen suite edo tegi bat hartzen baitzuen, Boston-go iratze bat zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

2 tonalitate berean idatzitako zenbait zatiz osaturiko musika-lana.

Kattalin agertokiaren erdian dago ordurako, oihala noiz jasoko eta orkestrak Eleder suitearen preludioari noiz ekingo.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Prokofieven Hiru laranjen amodioa suite-an ederto aritu ziren musikari gazteak.  Berria - Kultura   2004-08-07

Gero eta sarriago jotzen hasi zen arte Martxa bezalako pieza arin biziak, doinu herrikoiak eta dantzarako suite eta minuet alaiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.

Jagoba Fanlok haren [Johann Sebastian Bach-en] Biolontxelorako suitea re minorrean obra jo zuen.  Berria - Kultura   2004-04-29

Harrigarriki, Mozarten suite baten konpasa eraman zuen erdi kantari ur ahokada arteetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.

Suitearen Preludioa oparitu zigun.  Berria - Kultura   2004-10-02


suitzalgailu ik su 46.

suitzar (orobat suisar g.er., suizar g.er. eta suisatiar g.er.) 1 izlag Suitzakoa, Suitzari dagokiona.

Charles Montesquieu akitaniarrak edo Jean Jacques Rousseau suitzar protestanteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Ikertzaile askok utzia zuten kontua alde batera, bi suitzar biologok izan ezik: Jean Weiglé eta Werner Arber.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 29. orr.

Paul Schmitz suitzar filonazia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.

Geografo bat, Rémy Baudemont; suitzar ofizial bat, Nicolas Wursten, eta beste asko eta asko. haren ustez suitzar jendea ere jende zentzuduna delako ehuneko ehunean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.

Erregeren mosketariak ere harat-honat dabiltza eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Javier Otanoren emazteari kontua bahitu zioten, eta 15.381 franco suitzar daude hor.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

• 2 iz Suitzako herritarra.

Zenbat eta hegoalderago jo, sarraskiaren erantzukizuna arintzen zieten espainiarrei, haien zerbitzura zeuden mertzenario alemaniar, suitzar eta baloniarrei egotziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Poliki-poliki Ulrich Kunsi gidari gazteak, hanka luzeko suitzar garaiak, atzean utzi zituen Hauser aita eta Gaspard Hari zaharra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Lehena, erdi-frantziar erdi-suitzar, eskualdun andere batekin ezkondua, Biarritzen bizi zena. hamaika pertsona, atzerritarrak guztiak, bahitu zituzten: lau frantses, bi britainiar, bi korear, estatubatuar bat, australiar bat eta suitzar bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fabian cancellara suitzarra (3); patty schnyder suitzarra (3); roger federer suitzarra (8); suitzarra da (6); suitzarra izan (4); suitzarra zen (3)

roger federer suitzarrak (9); suitzarrak lortu (3)


suizar ik suitzar.

suizida 1 izond bere buruaz beste egiten duena.

Sartzera ausartu gabe, ate atzean zain du artean neskak anaia suizida.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

Ekintzaile suizida batek aldean zeramatzan lehergaiak zartarazi zituen autobus batean, Pakistango hegoaldeko Karachi hirian.  Berria - Mundua   2004-01-13

Argazkien artean, Zisjordaniako muga gainditu eta palestinar suizidek egindako atentatuak agertzen dira.  Berria - Mundua   2004-02-13

Palestinar bakoitza terrorista suizida bat da, eta etxe bakoitza atentatuetarako base bat.  Berria - Mundua   2004-10-19

Gerrillari suizidak ez dira gaur goizekoak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

Suediako enbaxadore israeldarrak palestinar suizida bat agertzen zen koadro bat hautsi du.  Berria - Kultura   2004-01-18

Txolarre suizida bat ia lurra jotzeraino amildu zen, bertikalean eta ziztuan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 109. orr.

2 (gauzei buruz) ondorioz suizidioa dakarrena.

Legebiltzarreko dekanoa, haren semea eta hiru bizkartzain hil dituzte eraso suizida batean. hiru metro lineatan eta bi solairuko autobus batean izandako atentatuak ekintza suizidak izan zirela erakusteko oraindik frogarik ez dutela zehaztu zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

Azken hilabeteetan Israelen izandako atentatu suizidetako ekintzaileak Nabuluskoak ziren.  Berria - Harian   2005-01-09

3 irud/hed

Italiartasunaren eskuzabaltasun suizidatzat dute Bolzanon alemana koofiziala izatea ere, edo Triesten esloveniera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Futurismoa judu-inperio bat lurrean sortzeko hainbat ahalegin suizidatan adierazten da, Zerubbabelengandik Bar Kokabaga-raino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

Nahiko suizida da beste hamabost urtez hori aldarrikatzen ibiltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

• 4 iz bere buruaz beste egin duen pertsona.

Suizida bat ote naiz, funtsean?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

22 urteko suizida palestinar batek Armadaren ibilgailu baten aurka jo zuen igandean.  Berria - Mundua   2004-04-20

Miresten ditut Basquiat, Judy Garland, eta liburu honetan agertzen diren suizida guztiak, Stevenson ahularen tribukoak dira, zein bere erara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 179. orr.

Nahiz eta Erromako Eliza Katoliko Apostolikoak lur sakratuan ehortzia izateko eskubidea debekatu suizidei, Ernest Hemingwayren gorpua Ketchumgo hilerri katolikoan ehortzi zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 305. orr.

Suizida asko ikusia naiz, eta esango nuke inork ez duela inoiz jakin zergatik hil diren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 152. orr.

Etxebizitza bateko gela bat aukeratu zuten suizidek kasu horretan.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Bizitza erraz jariatzea nahi dut, trabarik gabe, emaro odolusten den suizida bati isurtzen zaion bezala, eztiki.  Berria - Kultura   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atentatu suizida (19); atentatu suizida batean (3); ekintza suizida (12); ekintza suizida bat (3); ekintzaile suizida (102); ekintzaile suizida batek (68); ekintzaile suizida batzuek (3); eraso suizida (53); eraso suizida batean (17); eraso suizida egin (4); eraso suizida izan (6); erasotzaile suizida (5); galtzerdi suizida (3); gertatutako atentatu suizida (3); izandako eraso suizida (3)

suizida batek egin (4); suizida batek gidatutako (6); suizida batek soinean (4); suizida palestinar (4)

atentatu suizidak (5); bi ekintzaile suizidak (9); ekintza suizidak (5); ekintzaile suizidak (24); eraso suizidak (13); eraso suizidak egiteko (5); gerrillari suizidak (4)

atentatu suizidan (5); eraso suizidan (10); izandako atentatu suizidan (4); izandako eraso suizidan (3)

ekintzaile suizidaren (3); eraso suizidaren (4)

bi eraso suizidatan (3)

ekintzaile suizidaz (3)

ekintzaile suizidei (3)

ekintzaile suizidek (7)

ekintzaile suiziden (5); eraso suiziden (6)

ekintzaile suizidetako baten (3)


suizidarazi, suizidaraz, suizidarazten du ad suizidatzera behartu. irud/hed

Aldian behin milaka tanta suizidarazten ditu Euriak, hortxe dagoela demostratzeko, besterik gabe bere ospea areagotzeko, zerbait izaten jarraitzeko, milaka tanten buru-hiltze tragikoaz ohartzeke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 187. orr.


suizidatu, suizida(tu), suizidazten 1 da ad bere buruaz beste egin.

Pistola eskumenean eduki baldin bazuen, suizidatuko zela zioen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 56. orr.

Bertsio ofizialen arabera suizidatu ondoren haginak galtzen dituen jendea, bertsio ofizialaren arabera bi tirorekin suizidatzen den jendea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.

Taldean suizidatu zirenak, berriz, 3.538 izan omen ziren iaz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Azkenean, ez bera burutik egin ez ni suizidatu: Mediterraneoko argitasunari zor, agian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 47. orr.

Adituen arabera, askok pestizidak edo su-armak erabiltzen dituzte suizidatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-11

-Zergatik suizidatu nahi duzu?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 15. orr.

Oregon estatuan soilik da legezkoa norbaiti suizidatzeko laguntza ematea.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Horrela, hasieran suizidatzeko zorian dagoen emakumeak bizi poza berreskuratuko du.  Berria - Kultura   2004-02-11

Oreka horri buruzko galderak egitea suizidatzeko modu bat dela diote zoriona lasaitasunetik bereizten ez dutenek.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.

«Jokinek ez zuen bere buruaz beste egin; suizidatu egin zuten», azaldu dute gurasoek, minduta.  Berria - Harian   2005-04-24

2 (era bururuta izenondo gisa)

Frantxis, Starsky, Tzarko, Kamitx, Boz, zoritxarreko Hutx suizidatua eta Elge betirako zauritua zeuzkan gogoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.


suizidio 1 iz bere buruaz beste egitea.

Datu berri batzuen arabera haren heriotza ez zela suizidioa izan, hilketa baizik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 342. orr.

-Oso oker zaude, hau suizidio bat izan da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 98. orr.

Suizidioa izan zela ondorioztatu zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Biok pozoitzeaz hitz egiten zuen, suizidio bikoitza proposatzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Agerian geldituko zuan pistola Soriaren ustezko suizidioaren ondotik ere erabili zela zuen kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Buruko nahasmenen bat dago sarritan suizidioen atzean.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Suizidioaren hipotesia ezin dela baieztatu.  Berria - Kirola   2004-02-20

Berehala baztertu zen suizidioaren ideia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 146. orr.

Suizidioa! horra indarrik gehiago ez dutenen indarra, horra sinesterik gehiago ez dutenen esperantza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

"Suizidioak hilketa herabetiak dira" idatzi zuen Cesare Pavesek Bizitza lanbide izeneko bere egunerokoan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Suizidioen kopurua biderkatu egin da landa eremuan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

-Nondik zetorren, bada, suizidioen ugaltze hori?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 376. orr.

Lars Mehlum Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Batzordeko buruak.  Berria - Gaiak   2004-09-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Luzaro egon nintzen suizidio oharrak idazteko eginak diruditen hoteleko idazmahai horietako baten aurrean hitz bat idaztea lortu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Perdido jendea, homelessak eta beren suizidio egunerako falta diren egunak zenbatuta dauzkaten deprimitu kronikoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.

Zainak moztuz suizidio ahalegina egin ondoren oraindik sendatzen ari denari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

Arrapaladan irakurtzen zituen, orobat, berripaperek zekartzaten suizidio-istorioak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Haizeak eragina ala ez, Torinok altua du suizidio-tasa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Suizidio kopurua neurri gabe gora egiten ari zenez, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 377. orr.

Militarismoaren suizidio-joera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Hartaz konturatzea hondamena izan daiteke gazte autista dohaintsuentzat adin horretan, eta depresio-sorrarazle eta suizidio-eragile izan da noiz edo noiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jazarketa suizidioak dira beldurgarrienak israeldarrentzat, heietan beren buruak sakrifikatzen baitituzte palestinar gazte batzuk, orobat beren etsaien beztimentez jauntzirik, Israelgo soldado edo judu apez bezti.  Herria   2003-06-19

5 irud/hed

"Oinazea sozializatu behar diagu" esanez ez goazak inora, suizidio politikora ez bada.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 87. orr.

Suizidio dialektikoa, esango nuke nik orain, bazegoelako arrazoi iraultzaile bat presaka bizi behar hartan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.

Erabaki hori «erakundearen suizidioa» izan zela adierazi zuen enbaxadore batek.  Berria - Mundua   2004-12-03

Erabaki hori «erakundearen suizidioa» izan zela adierazi zuen enbaxadore batek.  Berria - Mundua   2004-12-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suizidio tasa (8); suizidio tasarik altuena (3)

suizidioaren aukera (5); suizidioaren hipotesia (4); suizidioaren prebentziorako (3)

suizidioen kontrako (3)


suizo iz briotxea.

Han inguruko kafetegi kaskar batean sartu ginen eta kafesne bana eskatu, nik croissant batekin eta amuñak suizoarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.


sujektibitate ik subjektibitate.

sujektibotasun ik subjektibotasun.

sujerente izond iradokitzailea.

Nire lagunaren herren dotore, sujerente, maitagarri hura ikusi nuenean, [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Oso leku sujerentea.  Berria - Kultura   2004-02-18


sujerentzia iz iradokizuna.

Anttone Arzelus, Felipe Juaristi, Manu Gojenola, eta Andu Lertxundiren ohar, desadostasun eta sujerentzia ugarien abantaila izan dut.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 9. orr.

Baliabide poetikoak eta horien sujerentzia-ahalmena hobeto kontrolatzen ditut narratibaren teknikak baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 352. orr.


sujerigarri izond iradokitzailea.

Lightfoot/Leon bikoteak sekula ahaztuko ez ditugun irudi artegagarri ederrak sortu baititu dantza, argia, haizea eta eszenako oihalak maisuki erabiliz Philip Glassen musika sujerigarriaren gainean.  Berria - Kultura   2004-10-17


sujeritu, sujeri, sujeritzen du ad iradoki.

Bera ez omen zen idazlea baina, bere testigantzak amnesia lotsagarri hori konpontzen lagundu zezakeelakoan, bere historia idatziko ote nuen sujeritu zidan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 12. orr.

Haren arretak areago sujeritzen zuen harreman familiar bat, gizon baten jabetza sexuala baino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 50. orr.

"Ez dira gaur goizekoak gerrillari suizidak", esan dit gidariak, lotura begi-bistakoak sujerituz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

-Ez zara fidatzen, e? -berak, irribarrea sujeritzen zuen ahotsaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.

Delako liburua lehendik ere ezaguna eta irakurria baldin bazenuen, berriz, atsegina berritzen dizu, eta zeu ohartu ez zinen hainbat alderdi sujeritzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 9. orr.

Harridura sortzea eta sujeritzea bilatzen duten 61 pieza laburrez osatu du Josetxo Azkonak 'Patata soro bat' liburu berria.  Berria - Kultura   2004-04-23

Esaldi motzak, hitz neurtuak, elkarrizketak isiltasunekin sujerituak, gutunak... denetarik agertzen zaigu kontakizunaren feria txiki honetan.  Berria - Kultura   2006-02-21

Gauza anitz ez dira ez erakutsiak ez erranak, baizik eta sujerituak.  Berria - Kultura   2006-01-27


sujeritze iz iradokitzea.

Dena sujeritze mailan geratzen da, besterik ez, agerikotasunarekin ez hondatzeko bakoitza bere baitan osatzen ari den paisaia, lanbroak bakoitzari erakusten dizkion bazter miresgarri horiek.  Berria - Kultura   2004-11-18

Yann Diez Doizyren musika landua gogoratuko dugu, bere sujeritze-ahalmenarekin gozoagoak egiten baititu eszenen arteko aldaketa ugariak  Berria - Kultura   2004-12-11


sujestio ik sugestio.

sujet (orobat suiet g.er.) 1 iz mendeko pertsona; (gutxiesgarria) pertsona.

Printzeak kontuan izaten ditu sujetak, eta sujetek printzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Inperioko sujet guztiek, esklaboen gisan, ez daukate irteterik, ez beren ondasunak ateratzerik ere, baimenik gabe. zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Batzuetan leialtasun zina eginarazten zieten sujet guztiei, baina zin horrek ez zuen zerikusirik gerora ezarri ziren omenaldiekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Zeruaren begiko kezka sagaratua da berorren maiestatearen eskutik bizi eta elikatzen diren mila eta milaka sujeten segurtasuna bermatzea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.

Ez zuen nahi alabaina jendek asma zezaten Aita Sainduak fagoratu nahi zuela Frantziako erregea haren bi sujet hautatuz, zu Jaun Handia baino gehiago.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Lüküzeko kondeak sujet beldurgarria hartua zuen bere gizonen kapitain: Bernard Etxeto.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Proposatzen ziotenak ez zeukan errekisarekin zer ikusirik; ez zen ejerzitoa egiten jabe, baizik eta halako sujet partikular bat, Carlos Degrela Villabaso.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

2 pastoraletan, rol nagusia jokatzen duen antzezlea.

Pertsonaia nagusia emakumea denez, sujeta ere halakoa izango da: Joelle Hüstü.  Berria - Kultura   2006-03-21

Pastoral hartako sujeta izan zena, Jean-Yves Constantin Etxebarne, lehen perediküaren emaile izango da aurtengoan.  Berria - Kultura   2006-03-21

Jojo Malharin 42 urteko mauletarra izango da Zuberoako hiriburuak aurten taularatuko duen Antso Handia pastoraleko sujeta.  Berria - Kultura   2004-02-10

Joelle Hüstü sujetari dagokionez, aingürü izan zen Santa Kruz trajerian.  Berria - Kultura   2006-03-21

Beste bi aldiz ere "sujet" izan da "Le comte de Trévilles" eta "Sabino Arana Goiri" pastoraletan.  Herria   2004-03-11

3 eztabaidetan, literatur lanetan, gertakizunetan eta kidekoetan, gaia.

Beraren jardunaren sujeta ni neu nintzela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 220. orr.

Miarritzen, "Idazketa eta lurraldea" sujetaz sola statzeko egin izan den elkarretaratze batean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Ipuin horren sujeta zein den epigrafeak adierazten digu nabarmen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Sujet zabala hain segur, eta beharbada arraposturik gabea ororen buru.  Herria   2001-06-21

Sujet hauta Koldo Ameztoyentzat.  Herria   2005-09-29

Baina halako artista batek nekez mugatuko zuen bere burua gai edo sujet bakarrera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Sujet zabala hain segur, eta beharbada arraposturik gabea ororen buru.  Herria   2001-06-21

Egun batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Sujet horren karietara deus berririk ezin erran ere nizuke, arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sujet horren karietara (8)


sujetadore iz bularretakoa.

Logelan, Nerearen galtzak, jakablua, sujetadoreak lurrean zeuden. manta batekin estaltzen nintzen tanga eta sujetadore hutsean nengoelako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

Parpailadun sujetadoreak ez dio jadanik inoiz izan zitueneraino jaso bularrak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Izeba Lupek kendu diolako sujetadorea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 263. orr.


sujetatu, sujeta(tu), sujetatzen du adn

Kontrariorik gabe hek ezin sujeta.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 50. orr.


sujetibista ik subjektibista.

sujeto ik subjektu.

sujetu ik subjektu.

sukai ik sugai.

sukalaurre iz sukaldearen aurrealdea.

Goizero esnea lapurtzen zuten sukalaurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.


sukaldari 1 iz ogibidetzat edo egitekotzat janariak prestatzea edo maneatzea duen pertsona.

Gonbidatuek aditu zuten nola bazkaria prestatzeko esan zion sukaldariari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Berrogeita hamarretik gora baziren, gizaseme eta emakume, sukaldariak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Bada hirugarren bide bat hemen ere, Argiñano sukaldariak hautatu duena, hain zuzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 31. orr.

Sukaldariak jaki bat prestatzen duenean era arrazionalean egina dagoela esan dezakegu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Niri gozogile batek prestatu behar dit bazkaria, ez sukaldari batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.

Esaiozu sukaldariari ordubietarako bazkaria prest izateko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Debekatu egin zion anaia sukaldariari, bezpera arratsetik, ohi denez, lekariak ur epeletan ipintzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Bi sukaldari lanean ari ziren sutegiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Sukaldari bat eta bi neskame kontratatu zituzten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Baina zertarako behar dute sukaldari bat otordua hartzen inor ez dagoen leku batean?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Gelariak sukaldariari egozten dio errua, hark garbitzaileari, eta hark beste biei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

-Joseba sukaldari da kafetegi batean eta jabeak, Catherinek, interes handia du beregan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.

Seme sukaldariak hartu du guzia.  Herria   2002-11-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hoteleko sukaldari nagusiarekin egin dut topo gosaltzera jaitsi naizenean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

Gogoan dut oso ondo afaldu genuela, nahi zuenean sukaldari ona baitzen Flora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.

Sukaldari on bat akuratu zuen, eta Holandako hariz eginiko alkandora finak erosi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Sukaldari txukuna nuen aita, ama baino hobea inondik ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.

Sukaldari emakumezkoek, bai, Santa Marta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Etxean ez etxekoandrerik, ez sukaldari profesionalik izango ez denez, jendeak oro har ez du jakingo nola prestatu elikagaiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

Han hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Emultsionagailuak, izozturiko elikagaiak pure edo krema bihurtzen ditu, desizozteke, sukaldari presatiak itxoin gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Otto, garagardotegiko sukaldari kankailua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 51. orr.

Etxeko sukaldari xumeak plantxan arraina erre edo mikrouhin labean sei minutuan egindakoan, dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste zerbitzariren batek egin behar izanen zuen sukaldari lana.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.

Horrela bada, nahi dut [...] zuk atezain, limosnari eta sukaldari ofizioak betetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 964. orr.

Buruan sukaldari txanoa ipiniko diogu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Leone Gala, sukaldari kapelaz eta mantalaz jantzita, zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.

Hor da Gregorio Fuentes, lemazain eta sukaldari zereginetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Sukaldari lehiaketa, txakolin jastaldia, dantzak, hitzaldiak ala bazkaria, denak ederki joan dira.  Herria   2004-04-01

Egunkarian ikusi zuen sukaldari eskea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

4 irud/hed

Letren sukaldari xume honek osagai kulinario eta literarioz beteriko errezeta bat eskaini nahi lizuke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

5 (adizlagun gisa)

Damaskon hamar urtez sukaldari egon naizela amestu dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.

Rapallora joan zen, eta han sukaldari hasi, nahiz eta ez oso gogo onez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

"Jar zaitez ba zeu sukaldari!" esan zidan erdi destaina egiten zidala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Sukaldari jarduten du gizonak, eta horretan egiten dizkio txalorik beroenak nagusiak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Urte bat zeraman kafetegi batean sukaldari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

6 goi sukaldari

Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Oraingo goi-sukaldari eta gastronomoek, aurrekoek ez bezala, tokian tokiko sukaldaritzak ez dituzte jotzen gainditu (edo "zibilizatu") beharreko azpi-kulturatzat, inspirazio-iturri gisa baizik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alain ducasse sukaldari (3); ducasse sukaldari (5); euskal sukaldari (6); gure sukaldari (3); lau euskal sukaldari (5); lau sukaldari (5); letren sukaldari (9); letren sukaldari xume (5)

sukaldari ezagun (4); sukaldari ezagunek (3); sukaldari on (3); sukaldari ona (14); sukaldari ona zen (4); sukaldari onak (3); sukaldari xume (5); sukaldari xume honek (3)

euskal sukaldariak (3); letren sukaldariak (7)

ducasse sukaldariaren (3)

sukaldariei iraultza zerga (3)

sukaldariek prestatu (3)

euskal sukaldarien (5); lau euskal sukaldarien (3); lau sukaldarien (4); sukaldarien izenak (4)


sukaldaritxo iz adkor sukaldaria.

Azken orduko sukaldaritxoren bati otutako "gartzela" erabiltzen duena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 165. orr.


sukaldaritza 1 iz sukaldariaren lanbidea; janariak prestatzeko edo maneatzeko antzea. ik gastronomia.

Sukaldaritza etxezulotik irten egingo da gehienbat, jatetxera, ikastegiko edo lantokiko jantokira, hegazkinekora, ospitalekora, etc. niri ere asko gustatzen zitzaidan Txinako sukaldaritza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Euskal sukaldaritzako entziklopedia plazaratu du Baionako Quai Rouge argitaletxeak.  Herria   2005-07-07

Gure sukaldaritzak, bere ezaugarriak galdu gabe -edo ez galtzeko hain zuzen-, baldintza berriei egokitzeko duen beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Bottanet etxea, sukaldaritza burgesa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Mestizaiaren sukaldaritza sinkretikoa osatuko da (hegaluzedun carpaccio, sushi edo ceviche bati, adibidez, osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Zorionez, sukaldari gazteak garrantzizko lana egiten ari dira sukaldaritza landuagoa sortzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Sukaldaritza gozagaitz samarra, gainera, aukeran: usain zorrotz-desatseginak nagusi, etxekoen ordez; osterantzean, han ere berdin amantala, nahasteak, eskuak erretzea, egunaren buruan tresneria jasotzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Bere lana uztea, mundua ikustea eta bidaia-ontzi batean sukaldaritzan lan egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Sukaldaritzako oinarriak ezagutu gabe, nekez molda ditzake neofitoak errezeta gehientsuenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sukaldaritza ikastaro batean. Martin Berasategik sukaldaritza eskoletan euskara ere irakatsi behar dela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Animalien aurkako sukaldaritza ohitura anker bezain matxista honen aurka jo zuen argi eta garbi aldizkari hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Horrelako lantoki batetik bestera, espero bezala, sukaldaritza-teknikak ere dezente aldatzen dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

9 etan Latsan sukaldaritza lehiaketa.  Herria   2004-02-19

Hainbat sukaldaritza estilo sortu eta beste batzuk iraunarazi egingo dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

Hartu orain sukaldaritza liburu klasiko bat eta konta ezazu zenbat errezeta agertzen diren bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

Euskal Herriko Sukaldaritza Etxeko idazkari Peio Garciak adierazi zuenez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ohioren hegoaldea bete zuten alemaniarrek txerriki-sukaldaritza ekarri eta landu zuten goiko mailaraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.) [...] eta gainerakoez osaturiko sukaldaritza mestizatua sortuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.

Etno-sukaldaritza: sukaldari eta kontsumitzaileen migrazioekin gutxi-asko lotua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

4 toki edo eskola jakin batean prestatzen diren jakien multzoa.

Asiako herri horretako sukaldaritza dastatu gabea nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal sukaldaritza (7); sukaldaritza lehiaketa (4); sukaldaritza liburua (4)


sukaldatu, sukalda, sukaldatzen 1 du ad janariez mintzatuz, beroaren bidez prestatu. ik kozinatu.

Eta zuzen ibili nintzen, izan ere, horrela hainbat egun igaro ostean, nire lagunak larrutu, sukaldatu, eta jan egin baitzituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

Etxe honetan sukaldatzen dudan azken aldia dun eta, nork jakin, beharbada ene bizitzan sukaldatzen dudan azken aldia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

Sukaldatzeko erabiltzen diren tresnak ondo garbitu, eta sukaldeko zapiak sarri aldatu.  Berria - Harian   2005-08-06

Zuhaitzak moztu behar dituzte sukaldatzeko egur ikatza egin ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-09-23

2 irud/hed

Edozein kasutan, txoritxo horrek ohartarazi digu Moncloako sukaldariak behar bezala moldatzen ari direla inkestaren emaitzen taula, Aznarren erara sukaldatutako datu-entsalada helarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Sukaldatutako datuekin denak kontent.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04


sukalde 1 iz janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela eta zatia. ik ezkaratz; suete.

Gela, sukalde, sala, kafetegi eta terraza hutsek, mendi hutsek [...] bakardadeaz haratago eramaten zuten bere espiritua, Alaska hotel hura, orain, ataria baizik ez bailitzan, beste norabaiteko sarrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Sukaldean su bat eta apal bat besterik ez zegoen, baina, azkenean, benetako sukalde baten itxura hartu zuen, gutxi gorabehera, petroliozko berogailuari, marmitari, oholari eta gainerakoei esker.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Sukaldera joan, tea egin eta tea hartuta sukaldeko mahaian eseri nintzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Etxera itzuli eta ama sukaldeko harraskan aurkitu nuen arrain bat garbitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Sukaldeko harrian bertan garbitu eskuak eta eskutrapuarekin lehortu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Egunkaria eta ogia sukaldeko mahai gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Sukaldeko errezelen atzetik dago begira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.

Sukaldean erretzen ari den enborra guztiz kiskali arte biziko zarela agintzen dizut.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 110. orr.

Eligio eta Nini lastozko aulkietan eserita zeuden, sukalde erdian zegoen mahai handiaren inguruan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Prusiarra sukaldean ari da, pasta platerkada bat prestatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Gorroto dut sukaldean aritzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Ontzi zikinen biltzen hasten da, sukaldean baxera egiteko xedez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Sukalde handia, ederra eta garbia zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Edo pena ematen zion betiko uzteak zerbitzarien sukalde epela, non gozo-gozo egoten baitzen labearen alboan bere berokian bildurik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 313. orr.

Batera eta bestera zebilen orain sukalde beltz, kandela baten garrak ozta-ozta argituan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Kikilduta nengoen sukaldean entzundako esaldi hura zela-eta: gure Eusebio oso zaharra baitzen zaldiarena gertatu zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Ni mini-sukaldean egon nintzen tarte luze batez, sojazko zerbeza bat ahogozatzen eta egunkari atzeratuak irakurtzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

· Ama sukaldea jasotzen amaitu, eta aita-semeen arteko elkarrizketara bildu zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 57. orr.

Sukaldea elkarrekin jaso ondoren, kafe antosinkada bana hartu genuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 181. orr.

Ezin ukatu: desastre hutsa ginen sukaldean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 60. orr.

2 (aurre, alde eta kideko hitzen ezkerrean)

Saltoka hurbiltzen ziren sukalde atzeko zaborrontzietara, edo hegaldi laburrak eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Ama laster erretiratu zen sukalde aldera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

-Ez, zu sukalde ostera pasako zara.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

Nire gelatxoan nengoen, sukalde ondoan, beheko solairuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 97. orr.

Andreasek, beso bat neskaren bizkar gainetik besaperaino pasaturik, sukalde ondoko gelara eraman zuen, eta ohatzean sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.

Saloia, saloi atzeko sukaldea, sukalde gaineko logelak, eta harantzagoko jolasgelak  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaspard Harik berriz sukalde lanak egiten zituen, eta sua zaintzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.

Sukalde-mutila eta garbitzailea lasterka joan ziren gurdi-atea zabaltzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Sukalde morroien txano, jaka eta mantal zuriak janzten zituen berriz ere. anarian, jantzietan, sukalde-garbiketarako produktuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Aluminio leunezko sukalde altzariek sarbidearen parte bat hartzen zuten. ez dakit nongo mojek prestatutako sukalde errezetak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Atea irekitzen zien, mantalarekin, tapin pikartekin, eskuan sukalde-trapu bat zeramala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Andre Engraziak iloba eskutik hartu zuen, sukalde xokora eraman zuen, sutondora.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

Otorduak sukalde-sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.

Hantxe zeuden zeru grisa, mendi berdea, diana zuri eta beltza, sukalde atariko txolarre arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Iduriz, bakarrik bi gela zeuden: alde batetik, sukalde itxura zuena, xoko batean behitegiko sargia ageri zuena, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Bain andreari ere aukera ematearren sukalde-zulotik atera eta aitari konpainia egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Hori ere tristatuko litzateke, ez baitzuen halako maitasun sukalde-jariorik espero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.

5 irud/hed

«Ez dut mugatzen sukaldea alderdi sozialistara, sukalde gehiago dira posible eta beharrezko», gehitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

«Testuaren atzean sukalde askotxo» dagoela argitu zuen lehenengo eta behin eta, jarraian, PSE-EE eta SA zorrotz kritikatu zituen, eskuinaren antzera, kontra bozkatzeagatik.  Berria - Harian   2005-02-18

Orain, hemendik aurrera, sukalde lan asko egin beharko da.  Berria - Harian   2006-03-25

Datozen egunetako sukalde lanek kanpainak baino eragin handiagoa izango dute.  Berria - Harian   2005-04-18

6 janariak beroaren bidez prestatzeko erabiltzen den tresna.

Burdiñazko sukalde baltzaren burdina oso bero egoten dok erdi aldeko uztai borobilletan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 141. orr.

Sukaldean zeuden biak, aita mahaira eserita leihotik zehar begiratzen, ama zutik gas-sukaldearen ondoan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Kanpinerako gailuen denda batean berogailu elektriko bat, gas-sukalde txiki bat eta aluminiozko eltze bat erosten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

Ezkaratz ezin nanoago bat edarien hozkailu batez eta bi erregailuko gas-sukalde batez hornitua, besterik ez zeukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.

Oliozko lanpara bat, kanpineko sukalde bat, maindireak eta mantak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.

Etxean sukalde ekonomikoa genuela jakinda [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

Donostiara bueltatzean bisitatzera joan ahal izango zarela eta amona sukalde ondoko mahai horretan egongo dela zurekin bateko urrean jokatzeko prest.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 120. orr.

7 sukaldaritza.

Hotelak itxi berria dik sukalde zerbitzua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Hauxe izango duk benetako mundializazioa, pentsatu zenuen, perutar batek egindako sukalde frantsesa, Elizondoko jauregi indiano batean eserita dastatzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

Sukalde frantsesa izan zen ia guztia lehenengo oturuntza hartan, hasi ahate-gibeletik, segi Borgoñako ardo lodiekin eta amaitu Chartreuse usain ederrekoarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sukalde aldera (3); sukalde barruan (3); sukalde bazterreko (3); sukalde erdian (7); sukalde erdian zutik (3); sukalde ilunean (4); sukalde lan (8); sukalde lana (21); sukalde lana egitea (3); sukalde lanak (6); sukalde lanetan (3); sukalde ondoko (12); sukalde osoa (4)

etxeko sukaldea (4); sukaldea jaso (3); sukaldea piztu gabe (3)

aita sukaldean (3); ama sukaldean (12); baserriko sukaldean (3); bere sukaldean (5); etxeko sukaldean (36); gazteluko sukaldean (4); gure sukaldean (6); hoteleko sukaldean (5); infernuko sukaldean (3); sartu zen sukaldean (7); sartu ziren sukaldean (3)

sukaldean ari (6); sukaldean aritu (3); sukaldean aritzea (5); sukaldean aritzeko (5); sukaldean aritzen (3); sukaldean aurkitu (8); sukaldean aurkitu nuen (4); sukaldean bertan (4); sukaldean dago (3)

sukaldean egon (4); sukaldean egoten (3); sukaldean eserita (7)

sukaldean jarri (4)

sukaldean sartu (24); sukaldean sartu zen (6); sukaldean sartuta (4); sukaldean sartzeko (5); sukaldean sartzen (6)

sukaldean utzi (4); sukaldean uzten (3); sukaldean zain (3); sukaldean zegoen (10); sukaldean zehar (4); sukaldean zen (3); sukaldean zeuden (6); sukaldean zintzilik (4)

sukaldearen erdi erdian (3); sukaldearen erdian (5); sukaldearen ondoan (6)

jatetxeetako sukaldeetan (4)

etxeko sukaldeko (4)

sukaldeko argia (3); sukaldeko armairuan (4); sukaldeko ate (11); sukaldeko atea (14); sukaldeko atea zabaldu (3); sukaldeko atean (14); sukaldeko atearen (6); sukaldeko ateraino (4); sukaldeko atetik (12); sukaldeko aulki (4)

sukaldeko erlojuan (3); sukaldeko harraskan (7)

sukaldeko ilunpean (3); sukaldeko labana (3); sukaldeko lana (6); sukaldeko lanak (9); sukaldeko lanik (6); sukaldeko leiho (4); sukaldeko leihoa (7); sukaldeko leihoaren (3); sukaldeko leihora (7); sukaldeko leihora hurbildu (3); sukaldeko leihotik (22); sukaldeko lurrean (6)

sukaldeko mahai (42); sukaldeko mahai gainean (26); sukaldeko mahaian (30); sukaldeko mahaian eseri (4); sukaldeko mahaian eserita (5); sukaldeko mahaiaren (28); sukaldeko mahaiaren aurrean (5); sukaldeko mahaiaren gainean (9); sukaldeko mahaiaren inguruan (3); sukaldeko mahaiaren ondoan (3); sukaldeko mahaira (3); sukaldeko mahaira eseri (3)

sukaldeko ontziak (3); sukaldeko ontzien (3); sukaldeko ontzien artean (3); sukaldeko su (3); sukaldeko sua (3); sukaldeko tresnak (3); sukaldeko tresneria (4)

sukaldeko zapiak (3); sukaldeko zoruan (3)

etxeko sukaldera (4); gelatik sukaldera (3); joan da sukaldera (3); joan zen sukaldera (5); salara eta sukaldera (3); sartu zen sukaldera (5)

sukaldera abiatu (15); sukaldera abiatu da (8); sukaldera bidali (3); sukaldera bidean (7); sukaldera doa (6)

sukaldera ematen (5); sukaldera ematen duen (3); sukaldera eraman (13); sukaldera eraman zuen (3); sukaldera etorri (5); sukaldera heldu (3)

sukaldera iritsi (3); sukaldera itzuli (25); sukaldera itzuli zen (11); sukaldera jaitsi (8); sukaldera jo (6); sukaldera joan (73); sukaldera joan zen (29); sukaldera joan ziren (4); sukaldera joateko (3); sukaldera joaten (6)

sukaldera sartu (28); sukaldera sartu zen (6); sukaldera sartzen (4)

sukalderaino sartu (3)

sukalderako bidea (3); sukalderako bidean (5)

etxeko sukaldetik (3); sukaldetik atera (19); sukaldetik atera zen (7); sukaldetik etorri (3); sukaldetik irten (19); sukaldetik irten zen (6); sukaldetik kanpora (3)


sukaldeburu (corpusean sukalde buru soilik) iz jatetxeetan eta, sukaldearen buru dena

-Iruzurtiak eta eskale profesionalak tartean... -sententziatu zuen esperientzia luzea zuen sukalde-buruak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 174. orr.

Konbentzitu zuen sukalde-buruak, neurri hartatik ondorio txarrak besterik ezin zitezkeela sor, jatetxe bat ezin baitzen inola ere Miserikordi Etxe batekin alderatu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 174. orr.


sukalderatu, sukaldera(tu), sukalderatzen du ad sukaldera joan.

Ibilera zinbelez gurutzatu zuen kafetegia, zerbitzariei zenbait agindu eman zien, eta sukalderatu egin zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 111. orr.

Pierra sukalderatu zen oihuka, berak osatu dudazko zarea esku-muturrean inguruka, eihera hegal!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Emaztea so gelditu zitzaion, usaian bezala, mamu bat ikusten zuela iduri, eta berriz sukalderatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Melodia harilkatzen zerraikan Bettan behiak bazkatzetik sohairotik sukalderatu zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.


sukaldetiar izond sukaldeari dagokiona.

Egu-berri eta Egu-berri-on, guztion bihotz eta zentzu onenak bildu eta oparitzen dituen egun-sorta sutondoar eta sukaldetiar hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.


sukaldetxo 1 iz sukalde txikia.

txetik ekartzen du tupperwarea, enpresak egokituriko sukaldetxoan berotu eta jateko.  Berria - Kultura   2004-08-11

Lucy sofan eserarazi eta Maddalenek tea prestatzeari ekin zion sukaldetxoan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Bazkalordua iritsi zela uste izan zuenean, jatekoa prestatzen hasi zen sukaldetxoan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.

Sarrera-gela edo egongela hartan denetik zegoen, mahai handi bat, eserlekuak, sofa luze kurritua, ontziteria jartzeko apalak eta kaxoiak, sukaldetxo bat, ur konketa...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Hara eramaten du gas-sukaldetxoa, tea egiteko edo kontserba-poteetako janaria berotzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

2 adkor

Euskaltzaindiari ez baitzaio gustatzen "sukaldetxotara" jolasten ibiltzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 161. orr.

Alde batean zegoen tradizio osoa, bestean dozena erdi horiek, tartean Euskaltzaindia, eta aldamenean Bernardo, denak "sukaldetxotara" ari ote garen, bere buruarekin hatz egiten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 164. orr.


sukaldetza iz janari hornidura.

Ez zen ez gauza atsegina, goseak hil-behar, bide-zorroak galduta, eta zakoterik edo sukaldetzarik ezer ez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.


sukalki iz erregosia, gisatua.

Goizeko hamarrak eterditan haste, Bidasoako sukalki lehiaketa, inguruko hamabi elkartek sukalki arraroa apailatuko dute, ondotik dastatu nahi dutenek deitu behar dute 05 59 20 76 10 telefonora.  Herria   2005-05-26


sukalkintza iz sukaldaritza.

Niri ez zitzaidan iruditzen batere normala laboratorio batean sukalkintza konplikaturik egin zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Ozta-ozta baliatzen zitzaidan alaigarritzat Giulia aldameneko gelan sentitzea, ahots lausoz "udaberri dugu, esna zaitezte neskatilok" kantari, Pyrex beirazko ontzian termometroa sarturik sukalkintzan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.


sukaltarri iz harraska.

Sartu eta eskuinetara sukalde antzeko txoko bat zegoen, kafe-eltzea txapa gainean eta zenbait kazo-zartagin-plater sukaltarriko kainupean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Etxean zehar zebilen joan-etorrian gauzak ordenatzen, janaria hozkailura sartzen eta erabilitako platerak eta mahai tresnak sukaltarrian uzten, hondakinak zakarretara botatzen, eta abar...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 290. orr.


sukar 1 iz gorputzaren tenperatua goratzea, eritasunen baten sintoma dena. ik berotasun.

Zenbait egunez griparekin naiz, sukarra 39 eta 40-en artean dut, jateko gogorik ez, loa galdua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Hogeita hamazortzi eta hiruko sukarra zenuen duela ordu bete, eta ez da ona horrelako sukarrarekin jaikita ibiltzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.

Hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Martin kamainaren ertzean jesartzen zitzaidan, izerdiak sikatzera, sukarrak erasan baininduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 18. orr.

Esan diot ez nengoela inor ikusteko moduan, sukarra dudalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 398. orr.

Ama beti ari zitzaizulako bekokian musu ematen, ea egiaz sukarra joan ote zitzaizun ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

Esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Luisito, anaia gazteena, sukarrez gaixotu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez.  Elizen arteko biblia   Mk 1,30

Sukar pixka bat ere banuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.  Elizen arteko biblia   Sal 38,8

Txikia ohean zegoen, berriro ere, ditxosozko sukar horietako batek jota.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 153. orr.

Sukarraren eraginez eldarnio bizitan, hil baino pixka bat lehenago oihuka aitortu zuen higanota zela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 103. orr.

Hurrengo egunean, sukarra igo egin zitzaion, eldarnioz ari zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Orduan sukarra goiti joan zitzaion.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 182. orr.

Sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Buruan pisu handia... hanka-besoak minduta, sukarrak nago... laster etzan beharko dudala uste dut.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.

Sukarrak erretzen nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

Sukarrak eragindako amesgaizto bat izan nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 210. orr.

Haren ondoan geratzen naiz, suhar, sukarretan, torturaturik, badakidalako heriotza hurbil duela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

2 (izenondoekin)

Sukar handia besterik ez zen, hori zen dena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Ohean egon zen gero, sukar handiarekin, hainbat astetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.

Sukar txiki batek ez zion etxetik irteten utzi zortzi egunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Beshir izan zen [...] sukar altu harekin dardarka eta izerditan nengoenean zaindu ninduena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 190. orr.

Sukar altuarekin joan zen epaiketara.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Hanoiko ospitalean Hegaztien gripearen sintomak sukar altua, gorakoa, odol presio baxua... zituzten bederatzi lagun artatu zituztela.  Berria - Gaiak   2004-01-20

Sukar kiskalgarria, nahasdura bortitz eta kasik jarraikia, egarri aseezina, horra nabari zaion guztia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Ez zen guduzelaian hil, ordea, sukar gaizto batzuek jota baizik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Sukar gaixtoa, esan zigun albaiteroak eta, hobe zela hiltzea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.

Goseak akituko ditu, sukar eta izurri gaiztoek erasango.  Elizen arteko biblia   Dt 32,24

20 egun baino gehiago egin zitian ohean, sukar gastrikoek jota.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.

Denge birus aldaera hori eltxoen bidez zabaltzen da, eta bera da kasu larrienak eragiten dituena, sukar hemorragikoa kasu.  Berria - Gaiak   2004-09-14

3 (izenondoekin, eritasunen izenetan)

Kuartana: lau egunean behin eraso egiten duen sukar paludikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Baina ez dira garai samurrak abelazkuntzarako: behi eroen auzia, pentsu kutsatuak, sukar aftosoa...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Gure ama behin, gaztetan, gaixorik egon zen sukar espainiarrak jota.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Baina han, Olivettitarrenean, beren behiak zituztenez gero, ez zegoen Maltako sukarraren arriskurik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Gauak eteten ez zuen kontzientzia puruzko sukar-egoera batean nengoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Tbilisiko eskola berean ikasten zuten neskek, eta atzo berrogeialdian jarri zuten egoitza, herenegun beste hiru ikasle sukar eta gripe sintomekin erietxean sartu zituztelako.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Gaizki egin dut lo; bada hemen, inondik ere, sukar eragileren bat, nire kotxezainak neure gaitz berbera du-eta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zekien zer izan zen, edo whiski txarra, sotoko gauak, txerri-sukarra, ahoko bridak, oilar irribarretsuak, [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.

Orduan, Jainko Jaunak Jonas bera baino handiagoko landare bat sorrarazi zuen, Jonasi buruan itzala egin eta eguzki-sukarretik libra zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

6 irud/hed ik grina; irrika1.

Euskarari buruzko kar eta sukarraren zati garrantzitsu bat hemen bildua dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Baionako bestetako sukarra erori da.  Herria   2004-08-12

Sukar horrek erasaten ziek horiei ere, amorru horrek, ezein mikrobio jakinek zabaltzen ez duen sukar horrek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

Infidelitatea: bikotearen sukarra.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.

Sukar batek hartua zegoen, jainko ezaguerazaleren batek behartua bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Lisboan meza ematean Domingori fedearen sukarra eragin ziona.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.

Napumoceno jaunak onartu egin zuen geroago teknikaren sukarrak itsuturik ibili zela Ameriketatik itzuli eta lehen hilabete haietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.

Sexuaren sukarrean murgiltzen bahaiz, [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 92. orr.

Buru-belarri ekin nion lanari, sukar moduko batek harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Beste batzuek maitalearen gorputza arakatzeko jartzen duten ardura eta sukar bertsuarekin igarotzen zituen orduak nire obraren zoko-moko eta ezkutukiak aztertzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 188. orr.

Lurra jauzika hasten da, jauzi ttipi, labur eta apaletan, sukar daldara bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Kontua da aspaldiko egunotan erotzeko zorian naukan halako barne sukar batek bultzatu nauela letra hauek izkiriatzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

7 (izenondoekin)

Pozezko sukar handi, ezin esan ahalako batek bete zidan bihotza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.

Jakin-minezko sukar gaitz batek erretzen zion barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Albisteak sukar gaizto batean ezarri zuen Migel mutikoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Unibertsitatean harrapatu zuen sukar intelektual krausopositibista ari da garatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.

Azidoa hartzeari utzi, eta, drogak ematen zion goi-punttua lortzeko, sukar erlijiosoa erabiltzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Andereñoak uxatu zituenetik, halako sukar mistikoak hartu dio kaskoa, eta malama praktikatzen duela esaten du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

8 sukar amets ik eldarnio.

Sukar-ametsetan, ate irekiez hitz egiten zuen, ateak irekitzeko eskatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

-Sukar-ametsetan askotan aipatu duzulako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

-Sukar-amets gaiztoen mende hago, Mateo; eldarnioan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.

Sukar-ametsetan ari zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

Sukar-amets haietan Romako sotoan nengoen, ilunpetan, aurreko egunean bezalaxe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

9 sukar beltz

Hitz haiek bere barne gero eta lanbrotsuagoan iltzatu ziren, eta irudipena izan zuen ezen sukar beltzak hartu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 297. orr.

Anglesa, ahotik odolak emanda aienatua zen, sukar beltzak jota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Egonaldi horrek guretako zortzi aste irauten du, sukar-beltza gure multzoan deklaratu baita omen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Sukar beltzaren seinaleak, Orthezeko medikuen iritzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

10 sukar hori

Surinamen zegoela, koitadu bat hil zitzaion besoetan sukar horiak jota, eta haren paperei esker itzuli zen Frantziara, kontatu zienez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Indian egona zen -han kolera harrapatu zuen eta sukar horia ere bai, ustez-.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Adituen arabera, intsektu espezie horrek 23 gaixotasun kutsa ditzake; tartean, dengea eta sukar horia.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Sukar horiaren kontrako txertoa bidaia egin baino hamar egun lehenago hartu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

11 sukar tifoideo sukar ustela.

Hemen, udan batez ere, ia ez da izaten gaixorik, kolikoren bat edo beste, enteritisen bat edo beste, sukar tifoideozko kasuren bat inoiz edo behin, ezer ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Aracil doktoreak [...] ikusi zuen mutiko gaixoa, eta handik egun gutxira sukar tifoideoa zuela esan zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Etsimenez beteta irakurtzen zituen Patologia-liburuetan sukar tifoideoari eta haren trataerari buruzkoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

12 sukar ustel eritasun epidemikoa, Eberth-en baziloak sortua, heste meheko linfa-plakei eragiten diena.

-Sukar ustela al du aitak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.

Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Bazekiela ontziburua ondoezik zela, baina ez zuela uste sukar ustelak jota zegoenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Esatekotan izan nintzen, ea sukar ustelaren ernamuina ez ote zuten eurek Lisboatik ekarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.

Zaindariek sukar-ustelaren beldur handia zuten, zorrien bitartez kutsatzen omen zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sukar (8); halako sukar bat (3); sukar aftosoa (3); sukar altua (6); sukar amets (4); sukar ametsak (4); sukar ametsetan (4); sukar beltza (3); sukar beltzak (3); sukar berean (3); sukar gaitza (3); sukar handi (6); sukar handia (20); sukar handiarekin (5); sukar horia (5); sukar izugarri (5); sukar pixka bat (7); sukar poxi bat (11); sukar ustela (14); sukar ustelak (14); sukar ustelak jota (4); sukar ustelaren (20); sukar ustelaren urtea (14)

sukarrak alde egin (4); sukarrak hartu (4); sukarrak hartua (5); sukarrak harturik (5); sukarrak hartuta (4); sukarrak jota (17); sukarrak jota zegoela (3)

sukarrarekin egon (3)

ez zuen sukarrik (3); sukarrik behintzat ez (3); sukarrik gabe (3)


sukarño iz sukar arina.

Ainitz ez dira batere ados, eta Mendekoste hurbiltzen ari baita, bazterretan halako sukarño bat berriz jauzi da horren gainetik  Herria   2005-04-14


sukarraldi 1 iz sukarra izaten den aldia.

Neure sukarraldi haietan, amets bat izan nuen, eta amets hartan Jainkoaren mintzoa aditu nuen, erraiten zidala: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Gertatzekoa gertatu zen handik gutirat, noiz eta eri haietarik batek [...] bere sukarraldi batean erran baitzuen ezen Pagabasoko leizetik txakur beltz handi bat atera zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.

Burutik oinetara hasi nintzen dardarka, sukarraldi gogor batek jota bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Txikitan sukarraldi handi bat izan omen zuen eta geroztik... ba, ez dakit nola esan... ume bat bezalakoa da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 122. orr.

2 irud/hed

Ematua bide zen turuten sukarraldia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Jar diezaiogun ordena apur bat orgia honi, sukarraldian eta gehiegikerian ere beharrezkoa izaten baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Ez dakit zenbat iraun zidan sukarraldi anarkistak: urtebete, bi gehienez ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Sukarraldi tekniko hartan eroetxetik alde egindako txoroa ematen zuen osabak, berritasunak liluraturiko aura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.


sukarri ik suharri.

sukarti 1 izond sukartsua.

Begietan distira sukarti bat zian, aurreko gauean, ni sartu eta tropikoari buruzko liburu hura irakurtzen ari zenean bezalakoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

N[agel] jaun artistaren zalantzak sukartiak dira, baina horretan ez du zerikusirik Aristotele handiak zalantza jakintza-bidearen oinarri jartzeko hartu zuen erabakiak.  Berria - Kultura   2006-02-12

2 (adizlagun gisa)

Hango eta horko hiztegiak hartu, eta orri-pasa hasi da gailur-gailurreko jakin-minez eta sukar izugarri batek jota baino sukartiago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.


sukartsu 1 izond sukarrez betea. ik suhartsu.

"Egizue bekatu nirekin" esaten zien Rasputinek emakumeei besoak zabaldu eta zerura begira begi sukartsuekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.

Begirada sukartsuko gizonaren grabatuak ez zuen, ordea, aparteko dohain artistikorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Esku sukartsuekin ireki nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.

Ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Burutazio misteriotsu baten printza agertu zitzaion begien ertzetan, arima ere halako argitasun sukartsu batez betetzen zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.

Agoniak bakarrik ez zion hildura eragiten...; bere pentsamendu sukartsuek ere hilaurrean kokatzen zuten, eta ez zuen hori beste konturik izaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Dostoievskik mistizismo erlijioso sukartsu baten aldarean eman zituen azkeneko urteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Nire eldarnioetan, batzuetan, pentsatzen nuen hura guztia ametsa, amesgaizto sukartsu bat baizik ez zela izan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 100. orr.

2 (adizlagun gisa) ik sukartsuki.

Zenbait minuturen buruan agertu zen, itsuski mehatua, zortzi eguneko bizarrarekin, begiak sukartsu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 139. orr.

San Frantzisko, espiritua sukartsu, elizatik irten eta han inguruan zegoen basoan sartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.

Sukartsuago gurutzatu ditugu ezpainak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 146. orr.

3 (adizlagun gisa) sukar altuarekin.

Laugarrenean emakume jator batek, antsiak eta intziriak entzun, zabortegira hurbildu eta haurra aurkitu zuen, sukartsu, larrugorri.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Goiz batzuetan, hargatik, lanera telefonatzen zuen sukartsu zegoela eta bere ezin etorriaren seinalatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudimen sukartsuaren (3)


sukartsuki adlag sukartsu.

Teologia moralak, beraz, erabilera imanentea baino ez du, hots, gure determinazioa hemen munduan betetzea, helburu ororen sistemara moldatzen garen heinean, eta arrazoimen lege-emaile moral baten bizimodu onaren gida-haria gogoberoki edo sukartsuki uzten ez dugun heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.


sukartu, sukar(tu), sukartzen 1 da ad sukarrez bete. ik suhartu.

-Entzuna duzue, ziur -erabakitsu, ozen ekin zion-, sukarra airean izaten dela, airea bera sukartu egiten dela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.

Hozminez dardarka nengoen, sukartu antzean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.

Batzuek euren lohadar gaixoz sukartuak erreka izoztuetan sartzen zituzten, gorputz biluzia uhinei jaurtiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Arratsaldero itzultzen zen, bere irakurketei ekiten zien sukarturik, eta gero, noizean behin, lapur baten gisa, mutiko baten esku zuria edo agian hanka laztantzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horrela, sukarra airearen bidez zabaldu, eta aire sukartua gorputzeko zulotxoetan barna sartzen ahal dela, eta halaxe kutsatu izaten zaigula sukarra.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.

Buru sukarturen batek sorgintzat jo dituen emakumeak urkamendira eramanez?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Maitasunari eta idazteari, ordea, bizia ere ematen zien, halako gogo sukartuaz eta neurtuaz. Nire irudimen sukartuaren gorabeheraren bat zela pasatu zitzaidan burutik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.

Zimur ñabarrak ezpainen hantura sukartuaren bi aldeetara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Natanael, narrazioko pertsonaia nagusi erromantizismoak joa, bere poema sukartu bat irakurtzen hasiko zaio Klara izeneko neska eder bezain konbentzional bati.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.


sukoi izond erraz su hartzen duena.

Beste gai sukoi bat.  Berria - Mundua   2004-03-07

Erasogileek dendaren erakusleihoa hautsi eta isurkari sukoia jaurti zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Almadiaren inguruko isurkari sukoi hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

Markinan bake epaitegiaren aurka likido sukoia jaurti eta su eman zioten.  Berria - Harian   2006-03-05

Likido sukoiz betetako litro eta erdiko botilak ziren, eta petardoak zituzten itsatsita.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Bazirudien norbaitek -seguruenik deabruak berak- basamortuan likido sukoiren bat isuria zuela eta paisajea flanbeatzen ari zela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Kolono juduei objektu sukoiak eta harriak botatzea egotzi zieten.  Berria - Mundua   2004-03-12


sukolore ik su 46a.

sukratu 1 izond ipar azukretua.

Pasta sukratuaren erruz, hortzak sabaiari itsatsi zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Urte txarraren iragarpena alabaina, haragi mota sukratu eta gurintsua ekoizten zutenentzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

2 irud/hed

Frantsesean ez hain trebe baina xuxen ari, mintzo sukratu batekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Bozgaragailuetarik urteko Herri Urratsen musika urtzen zela, ahaaa erlastuz zatikatua, jendea bazetorren beti Alaitz eta Maideren ahots sukratuak gidatua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Haren frantsesa ez zen sukratua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.


sukre 1 iz ipar azukrea.

-Kafea, txokoleta eta sukrea eskas ditinagu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Jateko gauzen eskasia azkar senditu genuen hemen, anitz herritan bezala: sukre, olio, txokolate, denetarik guti.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Tisana edan nuen azken xortaraino, grimas batekin azkenean, karatsa baitzen, sukrerik gabea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Thierry Bamas, Baionako pastiza egileak lehen saria ardietsi du sukrezko patizeriako euro xapelketan Lyonen.  Herria   2005-02-03

2 (hitz elkartuetan)

Olioan busti sukre mokor hau har zazu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Ikusten nuen orduan koloreak gorri, sudur punta luzea ubel, tripa kanpoan, zilkoa agerian, aitzin-gibel balantzaka, kikara eskuetan, kafeari lau sukre mokor aurtikitzen, espantuz, hilezkorra bailitzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.


sukreki iz ipar azukre gaia.

Gauza batzu, sukrekiak-eta, eztiki horiek eta, desertak-eta [...] horiek partikularzki maite dituztala...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 94. orr.


sukubo iz emakume itxura hartuz gizon batekin sexu harremanak dituen deabrua. ik inkubo.

Sukubo batekin batzen zela zioten atso batzuek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

Inkubo eta sukubo guztien zerrenda osoa nahi duenak -inkubo eta sukubo emeak barne- jo beza Protassusen Liber Demonorum-era (Paris, 1328).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.


sukurtsal 1 iz merkataritza etxeetan eta kidekoetan, etxe nagusiaren betekizun berak dituena, baina legezko nortasun berezkorik ez duena.

XIV. mendearen hasieran, italiar bankariek sukurtsalak zabaldu zituzten Europako hiri handi guztietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan: hortxe aurrean bertan BBVren sukurtsal bat, Trabajo Temporal SA-ren bulego nagusia, eta baita auto frantsesen kontzesionario bat ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Entitatearen 355 sukurtsaletatik 106 atzerrian daude.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Bi lagunek lapurreta egin dute Donostiako Amara auzoan Kutxak duen sukurtsal batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Gainean, mezu dekodetu batek zioen: "Hamburgoko sukurtsalaren defizita 500.000 dolarrekoa, gutxi gorabehera"; Heintzek izenpeturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Hotel txiki batean hartzen zuela ostatu esan zidan, lagun bat -Christie's-en sukurtsaleko burua- ondoan bizi zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Atlantiko Itsasoa zeharkatu eta Riora, bertan sukurtsala baitu konpainiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Euskal Filologiako ikasketak trantsizio-urteekin ezarri ziren EUTGn, Deustuko Unibertsitateak Gipuzkoan -Donostian- zuen sukurtsalean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Internet bidez, Atenasko Alpha banketxeak baimendutako sukurtsaletan eta Greziako hiriburuan sarrerak saltzeko jarritako postuetan eros daitezke.  Berria - Kirola   2004-06-02

2 irud/hed

Ez dakigu zein izan zen Imazek eta Raxoik egin zuten bileraren arrazoia; espero dugu ez izatea prozesua oztopatzeko borondatean eta jarreran adosteko, bestela EAJk PPren sukurtsal bat izaten bukatuko baitu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Fulgencio Batistak mendean hartua zeukan Kuba hura ez zen Estatu Batuen sukurtsal bat baizik, zentzurik zabalenean.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Hegoaldeko sukurtsal batzuk ziruditen periferiako auzoek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Bourbon Streeteko zulo ilunenak aise nahas daitezke infernuaren sukurtsalekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aldizkari-saltoki bat dago lehen arraindegia zegoen izkinan, eta zenbait banketxe-sukurtsal berri.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 72. orr.


sukurtsalista izond eskualde mailako alderdi politikoez eta kidekoez mintzatuz, estatu mailako baten mende aritzeko joera duena.

Espainiako agintari eta alderdi sukurtsalisten aldetik lehengo lepotik burua izateak harritzen ez bagaitu, Euskal Herriko erakunde eta eragile politiko batzuen balentria eta adierazpenak eskasak eta arduragabeak izan direla uste dugu.  Berria - Harian   2005-01-16


sulama ik su 47.

sularda iz sukalde atzeko gela.

Amak hasperen luze bat bota zuen eta zutitu zen sulardara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.


sulerro ik su 48a.

sulfadoxina iz malariaren aurka erabiltzen den amida-mota.

Tratamenduak bi osagai nahasten ditu: sulfadoxina eta pirimentamina.  Berria - Gaiak   2004-08-17


sulfatatu izond sulfatua daukana.

Idorreria: ur bikarbonatuak (bikarbonatu-sulfatatuak) eta ur sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Urdail eta hesteetako dispepsia: ur sulfatatuak (sulfatatu kaltzikoak eta sulfatobikarbonatatu kaltzikoak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Gibeleko gaixotasunak: ur sulfuratuak eta sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Fiteroko urak kloruratu-sodiko sulfatatuak, fluoratuak, bromuratuak eta litinikoak dira eta 48,5 graduko tenperaturarekin ateratzen dira lurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sulfatatu kaltzikoak (3); sulfatatu kloruratuak (5)

ur sulfatatuak (9)


sulfato 1 iz azido sulfurikoaren gatza.

Gasolioa, sulfatoak eta kotoia zituen konboi bateko bagoi bat lehertu eta konboia martxan jarri zuen.  Berria - Mundua   2004-02-20

Bigarren aroan sulfatozko mineralak nagusitu ziren, sumendien jardun bortitzaren ondorioz; hirugarrengoan, burdin oxidoak agertu ziren, urik behar ez duten mineralak.  Berria - Gaiak   2006-04-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sulfato mota hori harri bat denbora luzez laku azido batean dagoenean edo urtaro azido eta beroaren ondorioz sortzen da.  Berria - Gaiak   2004-03-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Niri, lehen egunean, zink sulfatoa prestatzea egokitu zitzaidan halabeharrez: ez zuen aparteko zaila izan behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Sedimentu horietan sufre sulfatoaren arrastoak topatu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Esaiok osabari, esan zuen Aldaik, oiloek edan beharreko uretan, burdin-sulfato pixka bat jartzeko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Zaurian emateko, botika miragarri bat, kobre-sulfatoa, ‰1ean, intsusa loretan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Hartzak, bada, erreakzio-gaitegitik kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sufre sulfatoaren arrastoak (3)

sulfatobikarbonatatu kaltzikoak (3)


sulfidriko izond azidoez mintzatuz, sufrearen eta hidrogenoaren konbinazioak eratua, arrautza ustelen usaina duena.

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Azido sulfidrikoak buzker usaia du.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azido sulfidrikoak (4)


sulfodieno iz

Sulfodieno batekin ez da sekula jakiten, baina oraingoz dena zihoan behar bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.


sulfonal iz gai kristalkara, koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, uretan disolbagaitza, behinola hipnotiko gisa erabiltzen zena.

Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.


sulfuratu1, sulfura, sulfuratzen da/du ad adkor sutan jarri, irakitan jarri.

Bizitzan aurkituko duzu maizki prozedurak ilunak izaten direla, orekarik gabekoak, eta horrek sulfuratuko zaitu, eta norabaiteratu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 108. orr.


sulfuratu2 izond sufrea daukana; sufrearekin konbinatua dagoena.

Gibeleko gaixotasunak: ur sulfuratuak eta sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Behin horretara ezkero, zaila da huts egiten: soluzioa irazi, azidotu, Kippa hartu, hidrogeno sulfuratua pasarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur sulfuratuak (5)


sulfuriko izond sufrea 6 balentziarekin daukana.

Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Bon! egin zuen gasolinak azido sulfurikoarekin eta potasio kloratoarekin bat egindakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Trena bidetik atera zen eta gutxigatik ez zuen jo geltokian geldituta zegoen eta azido sulfurikoa zeraman tren bat.  Berria - Mundua   2004-05-08

Azido sulfurikoz erretako emakumeak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azido sulfurikoa (4)


sulfurikodun izlag sulfurikokoa.

Azido sulfurikodun hodeiak ditu [Artizarrak], eta tenperatura oso altuak, 480 gradu arterainokoak.  Berria - Gaiak   2006-04-11


sulfuro iz azido sulfidrikoaren gatza.

Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Sulfuroaren aztarnarik nabari ez dadin, gainetik baselina ematen diete.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Horra sulfurozko prezipitatu horia, eta anhidrido artseniosoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

· Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25


sulfurodun izond sulfuroa daukana.

Jende handi asko etortzen zen hona, ur sulfurodunaren lurruna eta bainuak hartzera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


sulfuroso 1 izond sufrea duena, sufreari dagokiona.

Distira sulfuroso bati esker, hasieran nondik zetorren jakiterik izan ez nuen arren, presondegiaren neurria eta itxura ikusi ahal izan nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 104. orr.

2 sufrea 4 balentziarekin daukana; azido sulfidrikoa daukana.

Arrasaten (Gipuzkoa) Santa Ageda bainuetxea eraikitzerako, esate baterako, zaharra zen inguruetako biztanleen artean Murugain mendiko ur sulfurosoak edateko ohitura.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


sultan 1 iz turkiarren enperadorea; mahometar printze edo gobernaria.

Kontuak kontu, Xariar Xerezaderen ipuinekin nola, halatsu geratu ziren liburu honetan agertzen diren erregeak eta sultanak, kalifak eta bisirrak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Xerazadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

1453an, Mohamed II.a sultanaren osteek mendean hartu zuten Konstantinopla.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Nola San Frantziskok federa ekarri zuen Babiloniako Sultana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Otomandarren sultanaren edo Pertsiako shaharen zaldia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 25. orr.

Sultana Melek-el-Kamel ospetsua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Sultanari esango diot nire anaiaren semea zarela eta nire ordez ministro izendatuko zaitu, izan ere adinean aurrera bainoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

Behar-beharrezkoa bai da, ordea, bi emakumeak elkarrekin primeran moldatzea [...] eta gizona gustuko izatea eta harekin gozatu nahi izatea eta, egun eder batean, sultan horren odaliska izan nahi dutela erabakitzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

2 (izenondoekin)

Ez al dakizue ni naizela lur hauetako sultan handia, Harun al Raschid kalifa ospetsuak izendatua?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.

Bey horrek leialtasuna agindua zion sultan otomandarrari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.

Sultan berriak ez zuen, ordea, bilbotarrarekin begirunerik izan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 34. orr.

3 sultan andere (corpusean sultanandere soilik) iz sultanaren emaztea.

Sultanak alaba oso aldarte petralarekin topatu zuen, eta sultanandereak ezin izan zituen sinetsi alabak kontatutako xelebrekeriak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sultan otomandarra (3)

sultanak esan (5)

sultanaren aurrean (5); sultanaren aurrera (4)

babiloniako sultanarengana (3); sultanarengana eraman (4)

egiptoko sultanari (3); sultanari predikatzera joan (3)


sultanandere ik sultan 3.

sultanato iz sultan baten agintaldia.

International Herald Tribune egunkarirako idazten duen R.S O'Fahey historiagileak dio Darfurko egungo gatazka 1650tik XX. mendea arte iraun zuen sultanatoan izandakoa baino «odoltsuagoa» dela.  Berria - Mundua   2004-05-26


sultanerri iz sultan baten agintepeko lurraldea.

Zanzibarko Sultanerriko biztanlea; Afrikako Ekialdeko kostaldearen parean da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.


suma1 1 iz diru kopurua.

Ehuneko hamarra elizarentzat gorde baikenezakeen eta bertze suma bat miserikordiazko obrentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.

Hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 401. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zeren diru suma horrekin ehun aldiz gizon egiten ahal haute!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.


suma2 1 iz sumatzeko ahalmena.

Potzoloren suma: gure ikasle garaietan ere orain bezain gora zuen zentzumen hori, kartetan ari ginelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Izugarria da asto-mando-zaldien suma.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Nere suma xuxen badabil: boñiga eta itiña hitzek etimologia simetriko berdintsua lukete.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Berak bakarrik jakinen du zenbat aldiz abiatu den Nietzschegandik, nahiz haren suma pentsaberrituz askotan ukatzen bukatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Begiak itxirik baina erdi esna egindako lo-suma horietan, ordea, galdu egiten dira errealitatearen muga zehatzak, elkarren eskutik baitoaz pasa diren egunetako oroitzapenak eta gauzatu gabeko ametsak, zerumugan barneratzen den bide lauso batean nahasirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.


sumaezin 1 izond ezin sumatuzkoa.

Ez zirudien leher jota, aldendurik baizik, etsaiari emoziorik gabeko, bere baitara bilduriko, aurpegi sumaezin bat eskaini izan balio bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Bai aztergaitzak Jaunaren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Ni izan ninduan hots hura entzun zuen bakarra: hain zen sumaezina, non goiznabarreko isiltasunean oreinak ere ez baitzuen entzun hirurehun urratsera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Ez zuen ia akatsik sumatu haren gorputzean, izterretan zelulitisen arrastoren bat soilik, kasik sumaezina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Lerro ia sumaezin bat, dei eta debeku aldi berean, batu eta bereizi egiten duena.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Naturaren jarraitasuna eta bere betetasuna, duela gutxiko formen eta klimaren arteko harremana, ez-bizidunetik bizidunerako iragaite ia sumaezina.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Ilaje ezberdinak, desberdintasun txikiak, batzuk sumaezinak ia.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.

2 sumaezinezko izlag sumaezina.

Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia: ezin atxikizko, ezin barneratuzko uhin bat bailitzan itotzen du hiria, ezkutatzen du, koloreak, formak ezabatzen ditu, besarkatzen ditu bere sumaezinezko ukituaz etxeak, pertsonak, monumentuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.


sumagaitz (orobat somagaitz g.er.) izond sumatzen zaila, ia sumaezina.

Ezpainen mugimendu sumagaitz baten bidez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Haien begirada sumagaitzak jarraitu egiten zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Aspaldi hil dira, oihartzun sumagaitz bat besterik ez dute utzi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Gero eta zuriago, gero eta zurbilago, gero eta espirituago, emakume itxurak galdu eta izaki ukiezin, sumagaitz, sotil, harrapaezin bilakatzen joan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Bat-batean argi garbiko eguzki batek erabat argituko balu, irudimenaren kandelatxoak sumagaitzak izango lirateke horrelako argi-itsasoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.


sumagarri izond suma daitekeena, sumatzeko modukoa.

Izaki espiritual gorenaren ideiari [...] kultuan sartzen diren ideia sumagarriak eransten dizkiogunean, horrek erlijioarekiko atxikimendu handia ematen digu, hizpide izan berri ditugun arrazoiak gauza sumagarrietarako dugun joera berezkoarekin lotuta daudelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

Akordioaren helburua sumagarria zen, beraz, eta garbi agertzen zen Itunean: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

Elektrizitate aldetik, ez zen jadanik ezer sumagarririk gertatzen, ez erretinetan, ez garunean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Bitartean, so nengoen [...] oroz gain ahots doinu hark, dardarizo jadanik sumagarriaz haren arimaren zirrara salatzen baitzuen, amodioari eskaintzen zioten guztiari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.


sumakari iz so-egilea.

Errotariak -dio beste batek- sumakariak ziren: beti guaitan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 155. orr.


suman
1 zer suman ik sumatu.

sumarazi, sumaraz, sumarazten du ad sumatzera behartu.

Belarriek diote: "Soinurik badute, guk sumarazi ditugu".  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 246. orr.

Bihotza dela poza eta tristezia sumarazten dizkiguna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.

Inoiz jakingo ez duguna sumarazten digu, gure pentsamenduetako errealitateak zaborkeria erdeinagarria besterik ez dela ulertarazten digu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.

Pudikoa, indartsu guztiak bezalaxe, badaki bere sentimenduak ezkutatzen, baina badaki, halaber, justizia-egilearen hitz zakarren atzean, bere haurrideenganako grina lakar eta goxoa begirada batez, bere ahotsaren inflexio batez sumarazten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Atzo arratsaldean, kanpalekura itzuli nintzelarik, errukia eta aurpegi ilunak aurkitzea espero nuen, eta zeihar begiratuak, bezperagoko egunetan halakorik sumarazi zidatenengan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Notatxo hau Richard Rortyri hartu diot [...] hemen ikusten ari garen fenomeno batzuen edonongotasuna sumarazten duelako nolabait.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.


sumariatu, sumaria, sumariatzen du ad laburbildu.

Hanburgoko konferentzian nazismoa eta gerrako esperientzia "la fatiga de esfuerzos! inauditos cuyos resultados fueron negativos" berbekin sumariatzen da,  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.


sumario 1 iz epai instrukzioa.

Sumario hauek itxi ditzatela eskatzen dugu, auzipetuen eskubideak eta gizarte osoarenak urratzen direlako.  Berria - Harian   2005-11-22

Auzitegiko Gilbert Thiel eta Laurence Le Vert epaileek hiru sumario zituzten irekiak.  Berria - Mundua   2004-02-29

Jokabide honekin sumario bateko ikerketa baliabideak erabiltzen dira beste auzibide batzuentzako.  Berria - Mundua   2006-03-01

Hala jasota dago sumarioan.  Berria - Harian   2005-07-07

Eragin zuzena izan dezake 31/69 Sumarioan auzipetutako presoengan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 82. orr.

18/98 sumarioak bost auzi hartzen ditu bere baitan, eta beste bost auzik sumario berezi bana dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Sumario nagusiko zazpi auzipetuez gain, beste 15 lagun ere inputatuta daude bigarren auzi honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Batasunaren aurkako 35/02 sumarioan kokatzen ditu deklarazio hartzeak.  Berria - Harian   2006-03-10

Canovas del Castillo jaunaren hilketaren sumarioa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Eginbideak sumario bihurtu ditu Del Olmo epaileak ETA eta Batasuna gauza bera direla dio sumario horrek inolako argudio jurikorik eman gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Auzipetu askotxo gaudela sumario horretan.  Berria - Harian   2005-02-27

Dirudienez dokumentu hori izan dela sumarioaren instrukzioaren oinarria eta akusazioa egiteko zutabea.  Berria - Harian   2006-01-10

Juan Guzman Tapia magistratua 1998. urtean ikertzen hasi zen sumario horretan 75 hilketaren erantzukizuna leporatzen diote Pinocheti.  Berria - Mundua   2004-05-29

Lau salaketak sumario batean sartzea nahi dute, Fiskaltzari ikerketa eskatzeko.  Berria - Harian   2005-03-10

Sumarioko atalen ordena fiskalak idatzian proposatutakoa izango zela erantzun zuen epaimahaiburuak.  Berria - Harian   2005-11-22

Orain artean sekretupean izaniko 75/89 sumarioko dokumentuak eskuratzeko defentsa abokatuek izaniko oztopoak bereziki larritzat jo zituen Hernandok.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Ozta ukan ditut hogeita lau ordu sumario osoa irakurtzeko, ia zortziehun orrialde.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 220. orr.

'El Mundo'-ko kazetariak dio ez zekiela sumarioa sekretupean zenik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Levon-Guerin epaileak sekretupeko sumarioak kazetarien lana ez duela zertan mugatu erabaki du.  Berria - Kirola   2004-04-14

2 (hitz elkartuetan)

Sumario-sekretupeko agiri judizial batzuen kopiak, eta baita Gobernuko Ordezkaritzaren bulegotik zuzenean ateratako txosten "pribatu" pare bat ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

· Draggaccik berak auzibide hauek 'zabor sumarioak' deitu zituen  Berria - Mundua   2006-03-01

3 aurkibidea.

Prentsako lehen orrialdean eta albistegietako sumarioan agertzea da helburu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Orobat, ohiko sumarioak idatzirik nituen, baita lehen orrialdeko laburpena –1.240 karaktere- eta argazki-oin sail bat ere, bertze hainbertze portretaren lagungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

4 izond epaiketez eta kidekoez mintzatuz, laster egiten dena eta zenbait lege formalitate alde batera uzten dituena. ik sumarisimo.

Hamahirugarren eguna baino lehen pertsona bilatu, aukeratu eta bertaratu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubid Kartzelako areto batean egitekoa zen epaiketa, guztiz sumarioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sumario batean (3); sumario berean (4); sumario osoa (5)

kontrako sumarioa (4); sumarioa ireki (3); sumarioa itxi (6); sumarioa sekretua (3); sumarioa sekretupean (5)

aurkako sumarioan (3); sumarioan auzipetuta (7); sumarioan auzipetuta dauden (4)

sumarioaren baitan (5); sumarioaren barruan (5); sumarioaren epaiketan (3)

sumarioetan auzipetuta (3)

sumarioko epaiketa (3)


sumarioki adlag labur bilduz.

Sumarioki gogoratzeko: Gobineaurentzat hiru arraza dago, zuria, horia eta beltza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Sumarioki: Don Quixote Espainiako historiaren intepretaziorako klabe bihurtu da; gero, Espainiako historiaren intepretazioa bera, arima espainolaren historia baten klabean burubidetzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.


sumarisimo izond epaiketez eta kidekoez mintzatuz, epaitzen denaren larritasunagatik lege prozedura guztiz laster baten bidez ebazten dena. ik sumario 4.

Hamahirugarren eguna baino lehen pertsona bilatu, aukeratu eta bertaratu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubide osoz erruei buruz ebatzi behar zuen epaiketa sumarisimoan parte hartzeraino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Bilboko poliziak errebelamendu militarra leporatu zion Jose Ramon Goikoetxeari, eta prozedura sumarisimotik bideratu zuen auzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.


sumatu, suma(tu), sumatzen (orobat somatu g.er.) 1 du ad sentipen edo sentimen bat nabaritu.

Ia ez nuen sentitu, baina sumatu nuen zutik irauten lagundu zidan energia deskarga hura.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.

Haiek ez zuten ikusi ikusten... sumatu egiten zuten haren usain hotza usnatuz!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.

Izan ere, nahiz eta zuek haizerik ez sumatu, ez euririk ikusi, urez beteko da haran hau.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,17

Sumatu egin zuen Maxek, entzun baino areago, Perretteren oihua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Ahotsa, ordea, entzumenak bakarrik sumatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 179. orr.

Belarri erne batek bakarrik sumatu ahal izango zizkion koxka batzuk ahoskeran.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Orain arte ikasi eta sumatu dudanagatik, ez dut dudarik egiten nik, Orentzero gurea [...] Europako iparraldetik Fraintzin barrena sartua dugula.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Sansomek egarri handia sumatu zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 15,18

Bere maletak egiten sumatu nuen gau batez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Ironia sumatu dio azken hitzetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.

Ez zuen inon poliziaren arrastorik sumatu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

Haren begirada nekatuan ez da bizipozik sumatzen, izatekotan ere gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Bere bihotzean poza eta tristura sumatu zituen nahasian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Saiatuko naiz, nere senak artxiboetan sumatu duena azaltzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Harridura muzin bat sumatu dut Garaziren aurpegian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Hots motel batzuk sumatu nituen, norbait egur gainean arrastaka balebil bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Ez nion inolako aldaketarik sumatu.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Gorputza zurruntzen sumatu nion traje zimurtuaren azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Marisak eta biok, ordea, bi auto sumatu genituen igarotzen Goi-mailako funtzionarioak halako zirrara atsegin bat sumatu zuen barnean, Gauza arrarorik ere ez zuen sumatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz eta, ez dakit zer sumatu zuen, ez zuen lehengo adore bera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Eta ulertzen zidala sumatu nion begietan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.

-Diego... -bere eskua sumatu nuen nire besoan.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 191. orr.

Memento horretan etenune bitxi bat sumatu nuen, eta haria galdua nuela erreparatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Bekaizkeria antzeko sentimendu bat sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.

Sumatu egiten da erregea ernegatuta dagoela baina ez duela ernegua kanporatu nahi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

2 (adizlagun edo kideko batekin)

Ozta-ozta sumatzen ziren goiztiriaren lehenengo argi-izpiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Oso ahul sumatu zuen distira Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Aliasek ongi sumatzen zuen hondamenaren ondorioa zirela soldadu goibel haiek, ez hondamendiaren eragile.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Berriak, egia esan, aldez aurretik suma nezakeena baino askoz gutxiago kezkatu ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Harriturik sumatu nuen eguna bezalakoxe astun zela gaua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Sarraila giltzaz zulatu eta irekitzean, etxekoneko ipurtandia kantari sumatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Giro animatuxeagoan, barrezka sumatzen ditugu Marta eta Mikel.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.

Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

3 (konpletibekin) ik konturatu.

Zahagia heldu zela sumatu genuen, eta guk aurrera pasako zela uste, baina, hor non sartzen zaigun atetik barrenera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.

Lotura horiek [...] arbitrarioak zirela sumatzen nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.

Mendian zegoela sumatu zuen, bideak lainopean gora egiten baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Hau Kristoren atleta hasi berria zen oraindik eta, bila zetozkionen mehatxuen berri entzun eta hurbil zirela sumatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Eta denek sumatu zuten gorputza bezainbat bihotza ere argitzen zitzaiela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Erabaki bat hartzen ari zela sumatu nion.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 93. orr.

Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.  Elizen arteko biblia   Lk 8,46

Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.  Elizen arteko biblia   Lk 8,46

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Ondo gogoratzen dut nola erregutu nion Hagridi handik joaten uzteko, piztia hura ikastetxean libre zebilela sumatu nuenean. norbait mostradorerantza datorrela sumatu dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.

Enbarazu egiten ziela sumatzen zuen; horrek latzago, garratzago bihurtzen zuen, bere gona eroriarekin, bere armiarma beso handiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

4 igerri, antzeman.

Ene gorputz-ate guztiak miatzen ditut eta ez dut sumatzen nondik sartu diren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 246. orr.

Raduan Husainik sumatu egin zuen bisitaldiaren arrazoia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Ez dugu soinua aditzen ezaugarri bidez, hark entzumena ukitzen duelako baizik, eta signifikazioa sumatzen dugu gauza signifikatua ikusi ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 190. orr.

Irudi horretan, Santa Anaren jantziaren forman hegazti harrapari baten ingurua suma zezakeela [...] iruditu zitzaion Freudi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Nik itxuragatik sumatu bezala, Suediatik Kanadara eta Kanadatik Estatu Batuetara mugitutako familia batekoa zen bera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Sumatu ere ez nuen egiten gure aitona nolakoa izan zitekeen gaur egun.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Sumatu ere nekez nik, nola pasa daitekeen astebete oso bat halako ontzi baten barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Suma zitzakeen atea zeharkatu orduko: bere arreba astuna eta honen senar koitadua, haurra kapazuan zutela, anaia ehizarako fusila eskuetan zuela batera eta bestera paseoan, eta gurasoak ere han, Carverrek oraindik ikusi ezin zuen umearen inguruan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

5 suma ahala

Azkenean, bukatuta jada aro erromantikoa, zabalduta hiztegi psikoanalitikoa gizarte osora, nagusituta erabat herrixka unibertsala bere txutxumutxuekin, Rousseauren usteak suma ahala erantzun jaso ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Baina, bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

6 zer suma adlag

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Sator bat zebilen haien artean zer suma eta sator hura edonor izan zitekeen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.

Egongelako bere paperen artean zer suma nenbilen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Inondik ere, inguruetako herri zein auzoetako bazter-nahasleei txoko egokia iruditu zitzaien gurea, non zer suma ibiltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Gero ostera mugitzen hasi ziren nire urratsak, eta ate zuloetan barrena zer-suma segitu nire begiek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Adiago jarri da orduan, urduri eta zer suma.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

7 zer suman adkag zer suma.

Ez irrati eta ez telebista bizi zirenean, mendiartetik zeru goira zer-suman zer erreparatuko, entzutetsuak bezain onuragarriak behar zuten izan halako iragarpenak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

zer suma (10)

zer suman (6)

aldaketa bat sumatu (5); aldaketa sumatu (4); argi sumatu (5); ari zela sumatu (5); arriskua sumatu (4); beharra sumatu (5); berehala sumatu (15); berehala sumatu zuen (6); dardara sumatu (4)

egiten sumatu (5); eskua sumatu (5); ezer sumatu (7); ezin sumatu (4); falta sumatu (23); faltarik sumatu (4); gogoa sumatu (5); gutxi sumatu (4); hotza sumatu (5)

ia sumatu (4); interesa sumatu (5); itzala sumatu (4); laster sumatu (5); mina sumatu (4); mina sumatu zuen (4); nekea sumatu (7); norbait sumatu (5)

presentzia sumatu (4); sekula sumatu (4)

sumatu orduko (14); sumatu uste (19); sumatu uste izan (12)

usaina sumatu (4); zantzurik sumatu (4); zer sumatu (4); zerbait arraroa sumatu (6); zerbait berezia sumatu (5); zerbait sumatu (11); zerbait sumatu zuen (4)

falta sumatuko (11)

aise sumatzen (4); apenas sumatzen (6); argi sumatzen (4); aspalditik sumatzen (4); beharra sumatzen (9); berehala sumatzen (6)

falta sumatzen (40); falta sumatzen du (6); faltan sumatzen (12); gertu sumatzen (4); giroa sumatzen (6); gutxiago sumatzen (5); haren falta sumatzen (6); hurbil sumatzen (6); hurbilago sumatzen (4); hutsa sumatzen (5)

ia sumatzen (4); itzala sumatzen (4); nahia sumatzen (5); nekea sumatzen (16); nekea sumatzen hasi (7)

poza sumatzen (4); premia sumatzen (4); sentimenez sumatzen (5)

sumatzen hasi (31); sumatzen hasi da (5); sumatzen hasi zen (10); sumatzen hasia (14); sumatzen hasia nintzen (4); sumatzen hasia zen (4); sumatzen hasiak (5); sumatzen hasita (5)

usaina sumatzen (8); zerbait sumatzen (9)


sumatze iz sentipen edo sentimen bat nabaritzea.

Tulunbiotik atezuan bizi gara, begiak zorrotz, ea non aurkituko (baina sumatze hutsarekin ere nahikoa da) lehen flakezia arrastoa, estreinako ahuldadea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.


sumendi (orobat su mendi g.er.) 1 iz gai goriak eta sutuak igortzen dituen edo igorri dituen mendia.

Botaaldia laster duen du sumendi baten ximinian gaude.  Berria - Harian   2005-03-24

Sumendi baten erupzioak kezka eragin du Islandian.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Marteko sumendi guztien artean, lau izan ziren itzaltzen azkenak: Olympus, Arsia, Pavonis eta Ascraeus.  Berria - Gaiak   2004-08-06

Gutako inork ez zuen sekula pentsatu Snowdon mendia sumendi bat izan zitekeenik: gailurraren tankerak, ordea, gutxienez berrehun oin sakon zen arro biribil harekin, eman zezakeen noski bidea hala zela burura zekigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Urpeko sumendi bat aurkitu dute Antartika iparraldean.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Sodoma eta Gomorra sumendi zahar batzuen ahoan eraikita zeuden, eta Vesubioko labak irentsi zituen Italiako beste hiri haiek bezalatsu desegin ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.

Saba irla, horra hor izena, aspaldiko sumendi baretu baten gaina da, Kariben galdua legez dagoena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Brunok begiak itxi zituen, eta desira borboka sentitu zuen bere baitan, sumendi bateko laba nola.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Karibeko erritmo guztiak odolean balitu bezala ari zen dantzan, sumendi baten gisara lehertuko balitzaizkio bezala.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Popocatepel Mexikoko sumendi baten izena da, eta nire haur denboran sumendi bat bezain sutsua nintzelako [...] gure ama zenak Popo deitzen zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 78. orr.

2 irud/hed

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Supituki, sumendi bat lehertu zen soldaduaren praketako oihal zakarraren azpian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Hala adierazten zuen gutunen tonu gero eta aztoratuagoak, zure sumendi horri amataturik eusteak gero eta lan handiagoak emango balizkizu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Arropa erantzi nion, eta ahoa sumendi hartara gerturatu nuenean, Iratik harriduraz bagiratu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste itsasarte hau, uhartearen hegosartaldean, lakuaren modukoa izanen da, beste sumendi krater baten ondorioa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Emazteak atzetik jarraitu zion begiradarekin eta sumendi-erupzio tankerako bat pizten zitzaiola sumatu zuen bere baitan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

· Gogoratu zitzaion, Carlyle-ren idazki sumendi-irudi horietako batetik, harako Anacharsis Cloots haren nondik-norakoa  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.


sumeriar ik sumertar.

sumeriera iz sumertarren hizkuntza.

Neurritasun ohargarriagoa erakutsi zuten "Lau Eskualdeko Erresumaren" sumeriar sortzaileek, akadiera iritsi berria beren sumerieraren parean ipini zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Estatu unibertsal hau bukaerara iritsi baino lehen, akadierak berea zuen garaipena eta sumeriera ia hizkuntza hila zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Sumerieraz idatzitako testu bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.


sumeriko izond sumertarra.

"Lau Eskualdeetako Erresuma" sumerikoan Ur-etik gobernatzen zuten sumertar enperadoreen mende bildutako kode goiztiar bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Zibilizazio Sumerikoaren desintegrazioko uneren batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Gizarte Sumerikoaren kimu bezala (Gizarte Indikoaz gain), beste bi gizarte aurkitzen ditugu: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.

Baxuerliebeak grabatzeko estilo sumerikoaren berpizkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Sistema hamabitar sumerikoa munduaren azkeneraino zabaldu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zibilizazio sumeriko (3)


sumertar (orobat sumeriar) 1 izlag Sumeriakoa, Sumeriari dagokiona.

"Lau Eskualdeetako Erresuma" sumerikoan Ur-etik gobernatzen zuten sumertar enperadoreen mende bildutako kode goiztiar bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Sumertar legeak, Hamurabiren Kodean gorpuztuak, indarrean jarraitu zuen Hamurabiren siriar mendeko edo sateliteen ondorengoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Egia da sumertar eta akadiar literatura klasikoaz Asurbanipalek zituen buztinezko bi liburutegien tamaina ezezaguna zela arkeologo modernoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

• 2 iz Sumeriako herritarra.

Kaldeakoek, babiloniarrek, sumertarrek inperioak eraiki, eta ezer ez duk geratzen haienik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 89. orr.

Frantziar eraberritzaileak ez ziren hasi hamar hortzeko akuilu horien aurka ostikoka, baina haien aurreko sumertarrak ez ziren hain zuhurrak izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.


sumeta ik su 48c.

sumetitu, sumeti, sumetitzen da ad zerbaiti menderatu.

Naihago dugu hil, sumetitu baino!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 107. orr.

Sumetitu beharko ordren arabera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Hau, Coran erlisione musulmanoaren legeeri sumetituegia zelakoan, emaztea beti gizonaren peko edukiz, nahi du berritu eta idekiagotu Benflisek.  Herria   2004-03-11


sumin 1 iz haserre bizia.

Orduak pasatu ahala, harridura sumin, indignazio bihurtu zen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari?  Elizen arteko biblia   EsZ 27,4

Berehalaxe isuriko dut neure sumina zuen aurka, eta haserrea hustuko.  Elizen arteko biblia   Ez 7,8

Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaloak haserrerik biziena.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,14

Gogor eutsi dio suminari, eten gabe gorrotoari.  Elizen arteko biblia   Am 1,11

Samina eta sumina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Bertan isildu zen, Fionnek besotik heldu eta suminezko begirada bat bota zionean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Esan ziguten gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela, eta sumin hori iraultza organiko eta xuxen baten ildora ekarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Neure sumin guztia hustuko dut zure gain.  Elizen arteko biblia   Ez 16,42

Egunkariaren kontrako operazioak ez ohizko sumin eta erantzuna sortarazi zuen euskal gizartean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Areagotu egin zitzaion sumina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 509. orr.

Orain sumina baretu zaidalarik, ez dut irrigarrikeria baizik ikusten zure ikaslearen jokabidean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

Suminak gainez egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

Suminak hartu zuen orduan [...] suzko hitzak jaurti zituen gaizkile atzerakoi ezezagunen aurka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Suminak menperatu zuen une batez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Musu horiek direla-eta emakumea bertigoak jotzen du, eta oihuka hasten da, gizonak, suminak eta pasioak jota, alde guztietatik estu heltzen diolako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Gogoeta horiek, lehenago haserrea eta sumina sortuko zioketenak, ez zitzaizkion sumingarri gertatzen orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

On Camillo aldare nagusiko Kristorengana joan zen bere sumina askatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 98. orr.

Fionnek ezpata airean gelditu zuen [...] tentsio betean, aitari obeditu ala sumina kolpez batez askatu, zer egin ez zekiela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Gauza itsusia, suminaren menpe erortzea, senideok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 252. orr.

Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoa bide erosotik gidatu zuen jakinduriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,10

Bada, neuk ere suminez jokatuko dut; ez diet errukirik izango, ez eta barkatuko ere.  Elizen arteko biblia   Ez 8,18

-Iruzurra- oihukatu zuen Jonathanek, suminez, gorbataren korapiloa lasaiturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

2 (izenondoekin)

Soldaduen furfuria eta sumin eroa nolakoa izan zen azaltzerik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Urte txarrak iragan dira: sumin eta amorru handiko urteak.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Aita [...] sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.

Nork salbatuko naik haren sumin basatik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Sumin ikaragarri batez gogortua aurpegia, mehatxuka ari zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Bere sumin gupidagabea erabiliko du ezpata zorroztzat.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,20

Horra hor Jaunaren eguna, gupidagabeko eguna, haserrez eta sumin goriz gainezka.  Elizen arteko biblia   Is 13,9

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiak sumin distiraz piztu zitzaizkion, mantuaren azpian ondo babestuta zeraman erbinudea laztantzen zuen bitartean. Ez nintzen Brentez oroitu gehiago Sheilaren etxe ondoan autoa gelditu nuen arte, eta orduan lehengo sumin punttu berak hartu ninduen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 171. orr.

Ez urreak, ez zilarrak, ez ditu libratuko Jaunaren sumin-egunean. Jainkoaren sumin-ardoa edan beharko du, haren zigor-kopan nahasgabe garbi prestatua dagoena.  Elizen arteko biblia   Ez 7,19

Amorru biziz zapaldu ditut herriak, neure sumin-edariz mozkortu eta haien odola lurrean isuri.  Elizen arteko biblia   Is 63,6

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ruche jaunak ez zuen erantzun; miretsita zeukan bikien nerabe-suminak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Obeditu Jaunari, zeuen Jainkoari, eta berak aldenduko du zuengandik bere haserre-sumina.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,8

Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik.  Elizen arteko biblia   Ir 32,12

Gogor mendekatuko naiz beraien kontra, zigor-sumina jasanaraziko diet.  Elizen arteko biblia   Ez 25,17

5 (izenondo gisa)

Begien bistakoa zen [...] ausarkeria sumin haren atzean ahulezia eta beldurra ezkutatzen zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Lasai egoten zen errepublikarren, CIAren eta Rudolph Giuliani-ren aurkako erretolika suminei ekiten nienean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

Atzerago, Branek, gero eta nekatuago, ozta-ozta galarazten zituen Basurderen eraso suminak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 112. orr.

Grina sumin sobera zuela eta ezin zielako eutsi.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 88. orr.

Zalantzabiderik gabea dirudi izar gartsu eta sumin bat agertu zela teilatuaren hirukian gaindi, izpi kedartsu, bihurri, gaizki korapilatuz egina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Orduan katearen dardaraldi suminak entzun nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Idazkia ironikoa zen, sumina eta mingotsa, eta, ondorioz, asko izan ziren elkartera iritsitako mezuak.  Berria - Harian   2005-11-05

6 (adizlagun gisa) ik suminki.

Lehendakariak betaurrekoen gainetik arakatu zuen, zorrotz eta sumin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

7 oinaze edo nahigabe bizia.

Lizar handiaren azpian ginen, hogei urte gazteago eta bihotza bete sumin eta etsipen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Neure buruarekin haserre baino triste, hildakoaren aurpegia osatzen hasten naiz, astiro, sumin abaildu batez: ile urdindua, begipeko poltsak, tabakoak zikindutako hortzak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.

Suminak etsita, zizpuru egin zuen aitak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Bukatu nuenean, sumin-arnasaldi bat atera zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

9 suminaren suminez

Suminaren suminez eta amorruz mintzo naiz beste nazioek egin dizueten laidoarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 36,6

Belaskoren begiek dir-dir egin zuten suminaren suminez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 90. orr.

Hona iritsi, eta don Ottavio ikusi nuenean, suminaren suminez hauxe bota nion: "Ruche jaunak jakitean bahitu egin nauzula, ikusiko duzu zer gertatuko zaizun!".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Suminaren suminez dardarka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren sumina (3); ararat mendiaren sumina (6); araraten sumina (11); bere haserre sumina (3); bere sumina (9); haserre sumina (18); haserrea eta sumina (4); hustu zeure sumina (3); jaunaren haserre sumina (4); jaunaren sumina (4); mendiaren sumina (7); neure haserre sumina (3); neure sumina (12); nire haserre sumina (3); sumina baretu (3); sumina handituz (3); sumina isuriz (3); sumina jotzen (5); sumina piztu (4); zeure sumina (5); zure sumina (3)

suminaren suminez (7)

haserre suminaz (3)

haserre suminean (5); neure haserre suminean (3)


suminaldi iz haserrealdi bizia.

Florent gehiagotan itzuli zen tabernara, grinatu egin zen gela txiki beiradun harekin, Robineren isiltasunekin, Logreren suminaldiekin, Charveten gorroto hotzekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Ez zen estakuru huts bat baizik, emakume batek izan dezakeen suminaldi gaiztoenetako bat estali nahi zuena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Utzi suminaldi histeriko hori eta esan iezadazu, zer gertatu zen?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 41. orr.

Kargu berri horretan ez zuen lehen adina arrazoi bere suminaldi etikoetarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.

Hark, Fantecchi andrearenganako suminaldiak mendean harturik, joka segitzen zuen zolan, haserre, euritakoaren muturrarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.


suminarazi, suminaraz, suminarazten du ad sumintzera behartu.

Egoera hark gero eta gehiago suminarazten zuen Mahmut Khan, gauetan begirik ezin biltzeraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.

Jende hauei ezin zaie ezer esan, suminarazi gabe edota gaia bazter utzi gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Lehoia orroaka bezala da erregea haserre: suminarazten duenak bere bizia jartzen du arriskuan.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,2

Jaunak mesprezatua eta baztertua baitu bera suminarazi duen jende hau.  Elizen arteko biblia   Jr 7,29


suminbera iz suminkorra.

Kernan jaunaren mihia, zeinaren noizbehinkako min-ziztaden eraginez suminbera egon baitzen gizona egunez, gizalegezkoago agertu zen orain.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.


sumindu, sumin(du), sumintzen 1 du ad biziki haserretu. ik erresumindu.

Andre zahar horrek sumindu egiten nau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Beharbada, edozein gizoni onartuko zion, egiazki, gonbidapena: ideia horrek ez ninduen sumindu, baina jeloskortu bai, zeharo sentimentaldu alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Kezka bat huraxe, neure onetik atera eta zeharo sumintzen ninduena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

-Ez al hau sumintzen gizon batek gure kalezuloko neska batekin horrela jokatzeak?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Sumindu egiten du hitzak airean zintzilik uzteko Petrusen ohitura horrek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

Sekretua argitara izanak aurrena sumindu egin zuen Selim Aluan, baina handik gutxira ezaxolati agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.

Supituki -begiko minak sumindu egiten ninduen- maldizioka hasi nintzen bere aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Tristatu eta sumindu egin zuen entzuten zituen solasaldi zatietan gaztelania nagusi zela jabetzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Erabaki hark asko sumindu zuen Goñi II.a eta horrek bere samina agerrarazi du ahal izan duen guztietan.  Berria - Kirola   2004-03-20

Jaurlaritzaren ekintzak Espainiako Gobernua sumindu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-10-31

Zeuen Egilea sumindu zenuten, sakrifizioak, ez Jainkoari, deabruei baizik, eskainiz.  Elizen arteko biblia   Ba 4,7

-Ez inor sumindu -esan nuen nik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.  Elizen arteko biblia   Ef 6,4

Gauzarik samurrena, bihotzari hitz egiten dion oro, sumin dezakeen oro, eta merezi izan ez duen jainkoen mendekua nozitzea onartzen du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

2 (da aditz gisa)

Malkoak isurtzeraino sumindu zen, haserre biziz oihukatu zuen azpijokoan ari zirela beraren kontra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Ez daukazu sumintzeko arrazoi bakar bat ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.

-Zer? -sumindu zen bat-batean komisarioa-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 178. orr.

Ez, behintzat, nire aurrean!, sumindu zitzaidan aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

-Ez -erantzun zion berehala, asaldaturik bat-batean, sumintzen hasita-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Honek txunditu egiten du gizaki zuzena, errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka.  Elizen arteko biblia   Jb 17,8

Robespierre sumindu egiten da Saderen ateismoaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Sumindu egin zen eta kolerak hartu zuen atzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

-Bai horixe, badut zertan sumindurik, heriotza opa izateraino sumindu ere- erantzun zion Jonasek.  Elizen arteko biblia   Jon 4,9

Ene jauna, ez zaitez sumindu; ongi dakizu herri hau okerrera emana dela.  Elizen arteko biblia   Ir 32,22

-Nik ere ez dut semea zure alabarekin ezkonduko -sumindu zen Nur Al-Din.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.

Samindu eta sumindu zitzaidan apeza, erranez ezen, errespetua eta begirunea zor niola Jainkoaren ministroa zen aldetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.

Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna, zuek suntsitzea erabakitzeraino sumindua.  Elizen arteko biblia   Dt 9,19

-Atzerritar hori: nire bihotza ez duk hutsarengatik sumintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Ama sumindurik eta arnasestuka hurbildu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

3 irud/hed

Haizeak aldizka baretzen eta sumintzen direnez eta biltzean berriz jotzen, eta, jarkitzen zaienean, atzera egiten dutenez, lurrak maizago egiten du hondatzea mehatxu, hondatzen den baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Agureak eztitu egin zuen bere jarduna, gizon suminduarekin adiskidetze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Horrek bai baitzuen eraginik bere izaera oldarkor eta suminduan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Heriozko arnasestu sumindu batek erdi jandako gorpu oraindik fresko hura alderik alde zeharkatu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Odol suminduak batera eta bestera astintzen zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 153. orr.

-Lehen aldia? -ihardetsi zidan, filmeko emakume ederraren doinu erdi harritu erdi sumindu berdintsuarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

-Benetan? -ahots suminduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Frantziskoren aita zen denetan sumindu eta erreminduena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Gorroto suminduak zein atxikimendu sutsuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Izan ere, behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Sumindu aurpegia jarri eta esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 195. orr.

• 5 da/du ad samindu.

Eztabada horiek sumindu dira azken egun hotan, igandetako lanaren auzi hori bera hor baita.  Herria   2004-11-18

Giroa aintzina sumindu biharamunean, poliza, bost helikopteretan joanik, untziaz jabetu denean.  Herria   2005-10-06

Edonola ere, zapalkuntzak jarraitzen badu, egoera sumindu besterik ez du egingo.  Berria - Mundua   2004-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita sumindu (4); are gehiago sumindu (4); giroa sumindu (3)

gero eta suminduago (4)

sumindurik zegoen (5)

erabat suminduta (4); harrituta eta suminduta (3); suminduta azaldu (3); suminduta zegoen (8); suminduta zeuden (4)


sumindura 1 iz sumina, haserre bizia.

Odolak surik gabe irakiten baitu, sumindurak gaina hartu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Gülbaharren bihotzean, maitasuna zena sumindura eta amorru bihurtzen ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Sumindura distentsio bihurtzeko, inkomunikaziotik elkarrizketara igarotzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Sumindurak, oldarraldiek, korromioak eta mesfidantzak ez zioten onik ematen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Nahigabea eta sumindura gailendu zitzaizkiolarik, mehatxu egin zion: [...]. gezurraren eta ele gaiztoen bidez hainbesteko gatazka eta sumindura sortzeagatik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Argi zegoen neska hordagoka ari zela, azken egunetako adar-jotzeek utzitako sumindura berdindu nahirik-edo.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 136. orr.

Gobernuak sumindura eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Hi bezalako astapikuek sumindura besterik ez ditek eragiten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

-Hori guztia ere bai, nahi baduk -sumindura ezkutatu gabe-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Haren sumindura Florentengana itzuli zen, hura baitzen denaren kausa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Emazteak, sumindurak ahotsa dardaran jarria, isekari galdegin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Ez sumindurari utzi gure amodioa porrokatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.

2 (izenondoekin)

Herritarren artean sumindura handia eragiten du gai horrek, telefonoek hogei hizkuntza hautatzeko aukera ematen dutelako, eta euskara ez.  Berria - Harian   2006-04-07

Presidenteak, ikusitakoa sinetsi ezinez eta sumindura sakonez erantzun zuen.  Berria - Mundua   2004-05-12

Sumindura amorratuak, sesioak eta haragizko grina bridagabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.

Giselari nire sumindura eta haserre erabatekoa erakusteagatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sumindura sentimendua da belaunaldiaren giltzarri.  Berria - Kultura   2006-01-10

Gertaera hauek ezin dira egun bizi ditugun sumindura eta kriminalizazio girotik bereizi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Lagungiro on itxurako aldarteak eta halaber itxura baino ez ziren sumindura eztandak txandakatzen zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Higitu da, atzera jiratu, txundidura eta sumindura aurpegiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sumindura eragin (4)

sumindurak gaina hartu (4)


sumingarri 1 izond sumintzen duena.

Elkarrizketa sumingarri eta estreinako hau goizeko zazpietan gertatzen da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 218. orr.

Gaztaroan aitaren merkatari-etxean inguruan izan zuen erlijio-itxurako guztitik hondar higuingarri, garratz eta sumingarri bat besterik ez zitzaion gelditu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Lege hori sumingarria zen bi eratara: ez zituen inolaz ere aintzakotzat hartzen ez naturak espirituari eman dion heldutasun-denbora, ez gorputzari eman diona.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.

Gogoeta horiek, lehenago haserrea eta sumina sortuko zioketenak, ez zitzaizkion sumingarri gertatzen orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gaitza Jaungoikoarentzat desegoki eta kaltegarri izan zela esaten badugu, hala uste baitute batzuek, barregarri egingo zaio ezein jakintsuri eta sumingarri ezein ezjakini.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.


suminki 1 adlag suminez, haserre bizian. ik sumin 6.

Hain egiten dute gogor, hain suminki non portugaldarrek kolokan ikusten baitute beren burua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.

Suminki maite zuen Jainkoaren Ama, eta horrek onbera bilakarazten zuen zapataria berarenganako.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

2 irud/hed

Inoiz gertatzen baita zerutik itsasora zutabea bezalakoa jaistea, zeinaren inguruan haizearen putzek astinduriko urek suminki dirakiten, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.


suminkor 1 izond erraz sumintzen dena, sumintzeko joera duena. ik suminbera; haserrekor.

Gizon suminkorra da, eta gaitzitu egiten da berari buruz begirunerik gabe hitz egiten badute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Bazekien Katxok gorroto ziola eta, [...] garai bateko ezinikusien mendekua har zezakeela gizon txiki, bortxazale eta suminkor hark.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Gizen suminkor bat zen lehendakariordea, eta haserre koipetsuzko zepez trabatzen zitzaion ahotsa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Agintzea gustatzen zaiona, suminkorra, bortitza, gauza orotan neurrigabea, munduan beste inor ez bezalako irudimen sukartsu eta inmoralekoa, horrelakoa naiz ni bi hitzetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,18

Suminkorra da aldartez, eta gogor egingo dio eraso ahulagoari.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 239. orr.

Odolberoak liskarra sortarazten, suminkorrak bekatuak ugaltzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,22

2 (adizlagun gisa)

Gaur gauean bai zaudela suminkor!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 521. orr.

Errotaria, suminkor, sendagileen kontra irainak botatzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Soinburuak altxatu suminkor eta bere autoan sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Mesfidantza handiarekin ateratzen dira kalera, eta haserreago egon ohi dira, esaterako, suminkorrago, baita ingurukoekin ere.  Berria - Harian   2005-08-18

Hotz antzean zegoen, oso suminkor, gogoetatsu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

3 irud/hed

Argala eta zurbila zen, aurpegi txarrekoa, begiak suminkorrak zeuzkan eta sudur azpian estu ebakitako bibote zuzena zerabilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Arrabita harturik, Sankerrek luzatzen zizkion begirakune suminkorrak saihestuz, poeta afinatzen hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Antzinako ohitura bat, Farinaccio-k atsegin suminkorrez iradokitzen duen oinaze bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.


suminkortasun iz suminkorra denaren nolakotasuna. ik haserrekortasun.

Baliteke halako egoera pasatu duenak urduritasuna, ezinegona, suminkortasuna, lo egiteko arazoak edo etengabe erne egon beharra sentitzea.  Berria - Harian   2005-08-18

Konortea galtzea, ezinegona, lepoa mugitzeko zailtasunak, jateko gogorik eza eta suminkortasuna ere izan ohi dituzte meningokoziko meningitisarekin gaixotuta daudenek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Gauza bakar bat indartzen zen nire baitan: suminkortasuna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 176. orr.

Monomania hori, horrela izendatu behar badut, psikologiaren jakintzak arreta deritzan adimenaren tasun horren suminkortasun gaizto bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Hasieran ez, normala zirudien, baina nortasun ziklotimiko paranoiko hipotentso samarrekoa suertatu zen azkenean, suminkortasun hipergastrikoak joa gainera une hartan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 113. orr.


sumintasun iz oinaze edo nahigabe bizia. ik sumin.

Maitasuna sumintasun eta zorotasun gisan kontzebitu zuelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.


sumintsu izond/adlag suminez beterik.

-Zer nahi duzu anaia Santxo? -Don Kijotek erantzun halabeharrean sumintsu eta emeki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.


sumintze iz okertzea, gaiztotzea.

Egoeraren sumintze honek eraginik izan du kakaoaren esportazioan ere: Boli Kosta da mozkin horren munduko ekoizle handiena, baina kakao esportazioak atzo etenda zeuden.  Berria - Mundua   2004-11-09


sumisio (orobat sumisione g.er.) 1 iz norbaiten borondateari makurtzea. ik mendekotasun.

Ez ote zen bada okerrena, autoritatearen aurrean erakusten ari ginen sumisioa?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 110. orr.

Tolerantzia izpirik ez genero indarkeriarekin, ez eta [...] beste aldera begiratzen duen Justiziarekin edota emakumeen sumisioa defenditzen dutenekin ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Sumisionea eta obedientzia zor didazue, bertzalde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 355. orr.

Islam hitzak Jainkoarekiko sumisioa adierazten du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Hautsi nauen oroz neure behin betiko harekiko sumisioaz segurtatu da. ez da pertsonaia sadikoa, ezta masokista ere (ez baitago sumisiorik bere jarreran, gehienetan pasiboa izan arren).  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irungo grebalariek sumisio tresna hori apurtzea lortu dute, lan-poltsa bat ezarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

· Giza sumisio modu ororen enbrioia baita familia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.


sumisioaldi iz sumisioa.

Horrenbesteko sumisioaldi irri-eragingarria nire torturatzailearen gogokoa ote zen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 153. orr.


sumisione ik sumisio.

sumiso izond sumisioa erakusten duena.

Ereduzko mendekoaren ahotsa zen nirea, sumisoa eta lotsatia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.


sumo iz japoniar borrokaren mota, bi borrokalarik lurrean marrazturiko zirkulu baten barnean jokatzen dutena, bestea lurreratzen edo zirkulutik kanporatzen duenak irabazten duena.

Nihonbashi edo Japoniako zubiaren inguruan sortu zen kulturgunean agertu ziren lehenengoz kabuki antzerkia, bunraku txotxongilo-antzerkia, eta sumo borroka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Beno, dantzatu baino, dantzatu, abestu, ekialde urruneko sumo estiloan borrokatu eta beste hainbeste gauza egiten dute mikrofono eta aulki biren laguntzarekin performance erako lan harrigarri honetan.  Berria - Kultura   2004-04-27

Jakina da “sumo” zalea dela eta beraz ikusi ditugu munstro horiek beren borroketan eta Jakes Haundia gustora.  Herria   2005-03-31


suna ik Sunna.

sunandar izlag/iz Palestina zaharreko Sunan hirikoa.

Erregea zahar-zaharra zegoen, eta, esan bezala, Abisag sunandarrak zaintzen zuen  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 60. orr.


sunbildar (corpusean sunbillar soilik) izlag/iz Sunbillakoa, Sunbillari dagokiona; Sunbillako biztanlea.

Ramon Latasa sunbillar aizkolaria ezaguna zuten askok, Iparralde huntan ere.  Herria   2005-05-26

Antton Espelosin sunbillarrak liburu bat plazaratu berria du: "Ramon Latasa, basoko aizkolaria".  Herria   2005-05-26


sunbillar ik sunbildar.

sunda 1 iz usaina, besterik adierazten ez bada sarkor eta desatsegina.

Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Atea itxi eta halako sunda bat barreiatu zen etxe guztian, kamamila urarena, edo esne gatzatuarena.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.

Bat-batean Fionnek munstroari zerion sunda zorabiagarria nabaritu zuen berriro.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 111. orr.

Atea itxi eta halako sunda bat barreiatu zen etxe guztian, kamamila urarena, edo esne gatzatuarena.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.

Sukalde argitsu batera heldu ginen, non aza egosiaren sunda etxekoia sudurreratu baitzitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Hildakoaren arima ez baina ustel sunda kontserbatzeko eginda baleude bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.

Korridorea izugarri luzea zen eta haren egurats hotz eta geldoan milaka pipa zaharren sundak dilindan zirauen, fosildurik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teilatu beltzak erre-sunda dakar.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 17. orr.

Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Lisa mutilaren atzetik joan zen, hegazti sunda bortitz hark nazka ematen ziola esaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona, arrain sunda bat, bular oparoetatik, beso ederretatik, gerrialde malgutik hedatu eta haren emakume lurrunari usain zakar bat nahasten ziona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Zurrustak zolako lauzak harramazkatzen zituen zakar, hango odol sunda eta herdoila kendu ezinik, ordea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Kirats arina artean, hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria, lur arrasean arrastaka zebilena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

3 irud/hed

Komunikabide erraldoien hizkera monolitikoari, sarri, gezur sunda sumatzen diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20


sundaia ik sondaia.

sundaldi ik sondaldi.

sundatze ik zundatze.

suni izond sunita.

Samarrako santutegiaren kontrako erasotik lehen aldiz, gobernu berriaren osaketari buruz hitz egiteko bildu ziren buruzagi suniak eta xiiak.  Berria - Mundua   2006-03-12

Gero, zehazten hasteko nahiko adorerik ez, eta ez dakigu talibanok xiitak diren, edo suniak; pashtunak diren, edo arabiarrak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.


sunita (579 agerraldi, liburu 1 eta 208 artikulutan) 1 izond musulmanez mintzatuz, ortodoxoa dena, Sunnaren jarraitzailea dena.

Musulman sunita moderatua da Gazi al Jauar.  Berria - Mundua   2004-06-02

Kurdoak Turkia, Irak, Iran eta Syria haindiko Kurdistan herriko jendeak dira: [...] musulmano sunitak dira.  Herria   2003-03-27

Muturreko talde islamista batzuen aska den ideologia sunita uahabia Saudi Arabian sortua da.  Berria - Mundua   2004-04-22

Al Sageerrek buruzagi erlijioso sunitei leporatu die gertatutakoa.  Berria - Mundua   2006-04-08

Populazioaren %20 osatzen duten arren, biztanle sunitek Irakeko gainerako komunitateetako bizilagunek baino presentzia handiagoa izan dute duela gutxi arte, Baath alderdia boterean egon den arte, hain zuzen ere.  Berria - Harian   2005-04-30

Testuari sostengua eman dion alderdi sunita bakarreko 100 kidek dimisioa eman dute.  Berria - Harian   2005-10-15

Erresistentziako talde sunitekin harremanetan dagoela esan dute AEBek.  Berria - Mundua   2006-04-08

Erresistentzia sunita nahiko indartsua den Ramadi hirian, halaber, borrokak gertatu ziren soldadu estatubatuarren eta erresistentzia irakiarraren artean.  Berria - Mundua   2004-11-12

Al Jaafariren hitzetan keinu positiboak ikusi dituztela adierazi zuten buruzagi sunitek.  Berria - Harian   2006-02-26

Ekintzaile sunitek eta xiitek elkarri sostengua erakutsi diote azken asteotan.  Berria - Mundua   2004-04-08

'Jalal Talabani presidenteak berak onartu du asteburuan gerrillari sunitek 50 xiïta bahitu zituztela, tartean emakume eta haur ugari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 77. orr.

Al Anbar eskualde sunitako hainbat zonaldetako herritarrek ezin izango dute bozkatu.  Berria - Harian   2005-12-15

Mezkita sunita asko erre dituztela xiitek eginiko protestetan.  Berria - Harian   2006-03-16

2 (izen gisa)

Hiru adar nagusi ditu Islamak: sunitak, xiitak eta sufismoaren jarraitzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Antagonikoak izan diren xiitek eta sunitek bat egin dute okupazio indarrei aurre egiteko erresistentzian.  Berria - Mundua   2004-04-08

Harez Al Darri suniten idazkari nagusiak «okupazio tropen eskutik Falujan gertatzen ari den genozidioaren arduraduna» Alaui dela iritzi zion.  Berria - Mundua   2004-11-10

Batasun nazionaleko kabinetea osatu eta erresistentzia ahuldu nahi du Bagdadek, suniten laguntzaz.  Berria - Harian   2005-04-30

Sunitek gutxienez zazpi ministerio eta lehen ministrorde bat eskatu dituzte.  Berria - Harian   2005-04-30

Suniten portzentaia handi batek urtarrileko bozetan parte hartu ez izanak «ordezkaritza arazoa» sortu du, diplomatikoaren esanetan.  Berria - Harian   2005-04-30

Saddam Husseinen agintaldeari sostengua eman zioten sunitek, aldiz, uko egin diote okupazio indarrek deitutako bozetan parte hartzeari.  Berria - Mundua   2004-02-13

Krisia piztu zen kurduen eta suniten aliantzek orain arte jardunean zen Ibrahim al Jaafari xiitak lehen ministro karguan jarraitzeari arbuioa azaldu zutelarik.  Berria - Mundua   2006-04-23

Al Jaafari gobernuburu karguan egoteari uko egiten diote kurduek, sunitek eta xiita laikoek.  Berria - Mundua   2006-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi sunita (12); alderdi sunita nagusia (3); buruzagi erlijioso sunita (6); buruzagi sunita (7); erresistentzia sunita (4); hiri sunita (5); komunitate sunita (3); meskita sunita (3); mezkita sunita (7); musulman sunita (6)

sunita bat hil (3); sunita eta kurduak (3); sunita eta xiita (4); sunita eta xiitek (3); sunita eta xiiten (8); triangelu sunita (12); xiita eta sunita (5)

alderdi sunitak (3); buruzagi sunitak (3); erresistentzia sunitak (5); irakiar sunitak (4); mezkita sunitak (4); musulman sunitak (7); musulman sunitak gehiengoan (3); sunitak biltzen (3); sunitak eta xiitak (7); sunitak gehiengoan diren (4); xiitak eta sunitak (3)

komunitate sunitako (4)

hiri sunitan (4); triangelu sunitan (5)

erresistentzia sunitaren (8); hiri sunitaren (3)

erresistentzia sunitari (4); mezkita sunitari eraso (3)

musulman sunitei (3)

alderdi sunitek (4); buruzagi sunitek (11); erlijioburu sunitek (3); musulman sunitek (3); sunitek eta xiita (7)

erlijioburu suniten (7); erlijioso suniten (3); gerrillari suniten (4); mezkita suniten (3); musulman suniten (5); suniten arteko borroketan (3); suniten aurkako (5); suniten buruzagi (3); suniten eta xiiten (8); suniten kontrako (3); xiiten eta suniten (23)


sunitar izond sunita.

Falujan, ostera, ez zen borrokarik izan atzo erresistentzia sunitarren eta okupazio indarren artean.  Berria - Mundua   2004-04-18

Irakiar hiriainitzetan gerla eta gasailek segitzen dute beti, Kirkuk Mossul, Bagdad, Faludja eta denetan, amerikano eta irakiar soldadoak eskuz esku, sunitar alderdikoen kontra bereziki.  Herria   2004-11-25


Sunna (orobat suna) iz Mahometen legea.

Era berean fiqh esaten zitzaion, halaber, arrazoimenaren erabilera horretan oinarrituriko lege-erabakiei, Koranen edota Sunna-n aurreikusten ez ziren kasuak erabakitzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Ene predikuak zientzian, Koranean eta sunan Mahomaren ekintza eta esanak oinarritzen ditut.  Berria - Mundua   2004-05-01

Bizitzaren bidea agertzen da Sunnan, tradizioa eta ohitura.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Iturri ofizialen arabera, Ansar al Sunna (Sunnaren Jarraitzaileak) izeneko taldeak urrian bahitutako poliziak dira aurkitutakoak.  Berria - Mundua   2004-11-07


suntsialdi iz suntsiketa aldia.

Eta oraindik zalantzan dagoz mundu handiaren izaerari suntsialdia eta hondamena datorkiola sinesteko, hain lur masa itzela bilin-balan ikusita!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.


suntsiarazi, suntsiaraz, suntsiarazten du ad suntsitzera behartu.

Egoki baderitzo, eman beza idatziz erregeak halako horiek suntsiarazteko agindua.  Elizen arteko biblia   Est 3,9

Hamanek juduak suntsiarazi nahi.  Elizen arteko biblia   EstGr 3,1 tit

Hiriz hiri ibili zen Judean, lege-ukatzaileak suntsiaraziz.  Elizen arteko biblia   1 M 3,8

Jeroboamen ondorengotza suntsiaraziko duen erregea sortuko du Jaunak Israelen gaur bertan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,14

Finca Vigíako ostegunetan Gernika derrigorrez aipatu behar izango dute hara biltzen diren legezaleek, eta baita eztabaidatu ere hura suntsiarazteko agindua nork eman zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.


suntsibide iz suntsitzeko bidea.

Zeren, haizeak baretuko ez balira, ezein indarrek ezingo lituzke gauzak galgatu ez suntsibidetik libratu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.


suntsidura 1 iz suntsiketa.

Zerez osatuta daude bizitzara datozen izakiak?, beren hiru osagaiak ez al dira aurrez beste gorputz batzuen suntsiduratik sortuak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Ez dute petatxuek etxea suntsiduratik gerizatuko.  Herria   2003-03-10

Gizakien jazarpenaz gain, ibaietako kutsadura eta beren ekosistemen suntsidura nozitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Harrobira suntsidurak eragiten dituen aldaketak dokumentatzeko asmoarekin jo zuen.  Berria - Kultura   2006-02-08

Albuinok Rosamundarengatik sentitzen zuen desira asegabeak gepidiarren suntsidura eragin baldin bazuen [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Gero, unibertsoa zabaldu eta hoztu ahala, makalago bilakatuko zen sorkuntza suntsidura baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.

Horman gernika biak, arboladun tenplua eta kriseiluak argituriko suntsidura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.

Frantses burgesiaren seme-alaben izpirituak suntsiduraz ahultzeari ekiten zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Schumpeter-en hitzetan "suntsidura sortzailea" esaten zaio horri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

2 barne suntsidura

Gero, uztailaren 25arekin, faxismoaren barne-suntsidura etorri zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Eragina handiagoa eta etsaien barne-suntsidura areagokoa izango baitzen hala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.


suntsiezin 1 izond ezin suntsituzkoa.

Uhartea uraren gainean dago, itsasontzi bat bezala; brontzezko horma suntsiezin bat dauka inguruan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 61. orr.

Oroimenaren eta idazkuntzaren bidez lortu ezin dudan errealitate ezegonkor baten froga material eta suntsiezinak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Kamiseta hori suntsiezina ote den pentsatzen hasia da Pantxo.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Erregaitz, suntsiezin sentitzen gara denok, dena jasateko gai, zirimolari gure gorputz akituak eramaten uzten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

Castrok eta Guevarak ia hilezkorrak izan behar zuten, suntsiezinak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 258. orr.

Nire doktrinan, gizonarengan betiko eta suntsiezina dena [...] ez da arima, baizik eta nahimena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Estigia aintzirako urek Akilesen gorputzean eragin zutena eragiten du pentsamentuan: zaurtezina eta suntsiezina bilakatzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

2 suntsiezineko izlag suntsiezina.

Izan beti konfiantza Jaunarengan, Jauna suntsiezineko harkaitza da eta.  Elizen arteko biblia   Is 26,4

Zazpi mila barril fuel eta suntsiezineko hiru mila bakteria mota desberdin atxikitzen zituzten harkaitzetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.


suntsigai izond/iz suntsitzeko gaia.

Suntsiketa beharrezkoa bazaio bera gabe iraun ezin izateraino, eta sorkuntzarik burutu ezin badu heriotzak prestatzen dion suntsigairik gabe, une horretatik bertatik guk heriotzarekin lotzen dugun suntsiketa-ideia oinarri gabea bihurtzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Nazio godo, getiar, sarrazeno eta tartariarrek zanpatu egin zituzten batak bestearen atzetik; laster herri barbaroek herri barbaroak baizik ez zituzten izan suntsigai.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.


suntsigailu iz suntsitzeko gailua.

Iparreko Koreak borondate onezko jestu bat egin du bere ikerketetan hitzemanez ez duela bonba atomika eta holako suntsigailurik eginen bere planean.  Herria   2004-01-15


suntsigaitz (orobat suntsikaitz g.er.) izond suntsitzen zaila dena, ia suntsiezina.

Laztandu beharra zeukaten atzamarren 56 urteko idilio suntsigaitza izan da Gelatxoren bizitza.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Maitasuna: deseoa sortu aurretik zubia eraikitzera datorren langilea, eta deseoa desegiten denean lilura suntsikaitz bilakatzen badakien jakintsua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

Honela pentsatu behar da, beraz, eguzkiak, ilargiak eta izarrek bata-bestearen atzeko igorreretan jaurtitzen dutela argia eta garrak sortu ahala galtzen direla beti; ez uste hauen indarra suntsigaitza denik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.


suntsigarri (44 agerraldi, 21 liburu eta 4 artikulutan) 1 izond suntsitzen duena. ik suntsitzaile.

Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,4

Borroka suntsigarriak eragindako kalteak konpontzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Auschwitzeko gartzela suntsigarriak ere Polonian dira.  Herria   2002-08-08

Ezbehar suntsigarriak jo eta zapalduko zaituzte.      - 0. orr.

Psikean ondorio suntsigarriak eragiteko gai ziren armaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.

Hain gogor sufritu zuten donostiarrek izurrite hura, non federa jo behar izan baitzuten haren eragin suntsigarriei aurre egiteko.  Askoren artean   «Rataplan» - 23. orr.

Bi mundu-gerren esperientzia suntsigarriaren ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Edonork izan dezake eskura sekula izan den armarik suntsigarriena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 225. orr.

-Utzi Ostolaza bakean, aditu?! -begiratu suntsigarria egin zion Iturbidek-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 179. orr.

Diruak dakar beste guztia [...] eta diru askok, are eta makina suntsigarriago bat dakar berekin: boterea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Ez zen haren kontrako inbidia, haren aldekoa baizik, mirespenezkoa, ez suntsigarria.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

2 (-en atzizki singularraren eskuinean)

Estimua baino gartsuagoa zen sentimendu batez gainezka zeuden haien bihotzak, eta elkarrekin egoteko aukera ugariak [...] bien barneko bakearen suntsigarri gertatu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

3 auto-suntsigarri izond

Bilgarri eta ontzi auto-suntsigarri edo [...] jangarriak hedatuko dira, birziklapena osatzen laguntzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Europaren dinamismoak ordea, zibilizazio bakarrean baina gune askoren milaka urteko etsaitasunean sustraitua egonik, gene auto-suntsigarrien zama du bere baitan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.


suntsigarritasun iz suntsigarria denaren nolakotasuna.

Militarismo hau lehenengoz prusiar errege Federiko Gilermo I.aren eta Federiko Handiaren erreinaldietan agertu zen [...] gerraren gidaritza izugarri formala eta suntsigarritasuna maila txikienekoa zen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Beharbada mendebaldeko pentsalaririk koherenteena, honetan, Sadeko markesa izango zen, krimenaren atsegina justifikatzeko, naturaren suntsigarritasuna aduzitzen zuena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.


suntsikaitz ik suntsigaitz.

suntsiketa (158 agerraldi, 28 liburu eta 76 artikulutan) 1 iz suntsitzea. ik suntsipen.

Suntsiketa, beraz, naturaren legeetariko bat da, sorkuntza bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.

Gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Suntsiketek eta populazioen eta hondamendien joan-etorri eta gorabeherek eratzen dituzte historia horretako gertaera nagusiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Gure Nafarroako erreinu zaharraren suntsiketa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Mundu guztian gerra eta suntsiketa nagusi ibili ziren sei urte haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Badakigu historia triste hori nola amaitu zen, Europa osoko judu eta ijito gutiengo guztien suntsiketa edo Shoah lotsagarriarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Zisjordanian egindako suntsiketen daturik ez zuen eman.  Berria - Mundua   2004-10-19

Condor legioak Gernika bonbardatu zuelarik, Frantziako Havas prentsa agentzia izan zen suntsiketaren inguruko gezurra Europan barrena zabaldu zuena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Plazako monumentuaren suntsiketaz geroztik maiz izaten ziren polizia kontrolak Obabako inguruetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Erriberako industriaren egoera kaskarra eta lan postuen suntsiketa salatu nahi ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Eskola merkantzia gisa erabiltzen duen politika bideratzen da, zerbitzu publikoaren suntsiketa dakarrena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Gerra eta Palestinako ekonomiaren suntsiketa.  Berria - Mundua   2006-05-10

Azido urikoaren oxidazio bidezko suntsiketa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Eta zer da gerra, suntsiketaren zientzia baino?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Jakin ezazu gerlak ezjakinek hasten eta eramaten dituztela itsu, alde biren suntsiketaraino.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 142. orr.

Produkzioaren gizartean bizi garela uste dugun arren, suntsiketaren gizartean bizi gara.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Ahanztura eta suntsiketa, zentzu batean, remanentzia horren zero maila dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Eredu baten suntsiketak ereduaren beraren eskema bera du oinarrian: nekez onartzen du horrek ere ironia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Preso politikoen eta beren senideen eta lagunen suntsiketa fisiko eta morala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Nun dira suntsiketa handiko arma izigarri eta famatuak?  Herria   2003-07-10

Tradizioari egiten zaion deiak nostalgia-ekintza bat izateari uko eginik, urrutiramendu ironiko edo suntsiketa sistematiko bihurtzen da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Sukaldaritza industrialean zabor gehiegi sorrarazten dugunez, bi arazo nagusi agertzen dira: produktuaren alferrikako galera eta zaborren suntsiketa gaitza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

Suntsiketa erabatekoa sortu zuen arroz soroetan.  Berria - Mundua   2004-08-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzentrazio eta suntsiketa barrutietan sartzen zutenari jantziak, argazkiak eta gauza pertsonalak kendu eta presoen jantzia ematen zieten, izena kendu eta zenbaki bat ezarri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Israelek palestinarren kontra egunero egiten dituen krimen, hilketa eta suntsiketa kanpainen erantzun naturalak dira erasoak.  Berria - Mundua   2004-09-01

Palestinarren etxebizitzen suntsiketa operazioa.  Berria - Mundua   2004-05-18

ETAk bere suntsiketa estrategiarekin aurrera jarraitzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Izan ere, guda eta suntsiketa egoera etengabean sortu gintuen naturaren eskuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Onartu beharrean gaude ezinezkoa zaigula naturaren langintzak deuseztatzea, argi baitago suntsiketa lanean saiatzen garenean formak aldatzea besterik ez dugula lortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 258. orr.

Genoako kasua suntsiketa akusazioan oinarrituta dago.  Berria - Mundua   2004-12-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unionistak uzkur agertu eta kexa azaldu zuten ez zelako arma suntsiketaren argazkirik egon.  Berria - Harian   2005-09-27

Etxe suntsiketak zehazki ez baditu gaitzesten ere, ebazpenak «kezka handiak» azaltzen ditu «aterperik gabe geratzen diren palestinarren giza-egoeraz».  Berria - Mundua   2004-05-21

Eskaintza onartzeak balio suntsiketa «masiboa» ekarriko duela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

5 auto-suntsiketa

Begira diezadatela gustu txarreko pieza bati bezala, norbere psikeak baditu-eta auto-suntsiketari aurrea hartzeko mekanismoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Izpirituaren labakian auto-suntsiketarako suterik ez zitzaion pizten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.


suntsikor 1 izond erraz suntsitzen dena, suntsitzeko joera duena. ik galkor.

Ikusi behar handik harat zaku suntsikor batzu ez litazkeenetz baliatzen ahal… Suntsikor diren gauzetan maitasuna jartzea gauzak Jainkoaren gainetik jartzea da.  Herria   2005-10-20

Banekien arratsalde hura suntsikorra eta laburra izango zela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

2 suntsigarria.

Agresibitate suntsikorrik gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.

Gezurrean oinarritutako politika hor ere, sekula aurkitu ez diren Irakeko arma suntsikor famatu heiekin!  Herria   2004-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma suntsikor (3)


suntsikortasun 1 iz suntsikorra denaren nolakotsuna.

Uste dut, suntsikortasunaz ari zarenean zertaz ari zaren badakidala, beteranoa naiz, eta karramarroen adiskide zaharra.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.

Nahiz eta, gorago aipatu bezala, azentu-aldiko hizkuntzetan azentu gabeko bokalen suntsikortasunak joera honi kontra egin, irabazteraino askotan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

2 suntsigarritasuna.

Bortizkeriaren teknikak eta baliabideak hainbestetaraino aldatu direla eta garatu, non ez baita helburu politikorik haien suntsikortasun ahalmenari doakionik, ez borroka armaturik haien erabilpena justifika dezakeenik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.


suntsikuntza iz suntsipena.

Suntsikuntza baten kronika beltza besterik ez da gure biografia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.


suntsimen iz suntsipena.

Tuileries sutan, une apokaliptiko bat suntsimen unibertsaleko orkestraburu klandestinoek zuzendua jendetza basa hordi zoro bat manipulatuz, Komunaren aurkako ideologoen esanetan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

Urruti entzuten diren dunbotsak, guretzat iristeko dagoen suntsimenaren iragarle zirenak, gogoratzen ditudanean, hotzikara sartzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Egiaz garrantzizko direnek berriro hartzen dute beren forma, bizirik irteten dute eguneko analisien suntsimenetik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.


suntsimendu 1 iz suntsipena.

Min hori, unibertso baten suntsimendu eta arbolaren karraska hori, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Gernikaren suntsimendua bihotzean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Suntsimendu eremuetan egonak badaki zeinen garrantzizkoa den ez etsitzea, eguneroko apurrari eustea, biharamunerako ere zeregin klandestinoren bat asmatzea, iraun ahal izateko  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

3 auto-suntsimendu

Hitz tristeak dirudite, auto-suntsimendurako joera duen batek esanak, baina Txamorrok inolako oinazerik gabe egin zion aitormena albokoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.


suntsipen (302 agerraldi, 46 liburu eta 121 artikulutan) 1 iz suntsitzea. ik suntsimen.

Sorkuntzaren eta suntsipenaren arteko kontzeptu bitartekaria transformazioa da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Elementuen sorrerak eta suntsipenak, bai eta berorietatik jaiotzen den eta hiltzean haietara itzultzen den guztiarenak ere, nolabait, zeruarenaren antzeko mugimendu zirkular bati segitzen diote.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

«Indarkeria, suntsipena eta etsipena» eguneroko gauza direla eta egoera ekonomikoa «etengabe» okerrera egiten ari dela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-22

Dekonstrukzio izenak hala iradokitzen duen arren, ez du suntsipena proposatzen, baizik eta esperientziaren estruktura linguistikoaz jabetzea.  Berria - Kultura   2004-10-10

Inola ere ez nago prest Alemaniaren suntsipenaren konplizea izateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

Munduaren egoeraz, erromatarren suntsipenaz geroztik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 115. orr.

Ikusi behar ote dut nire senideen suntsipena?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Iparraldeko herrixka guztiak erreko balira bezala da, eta suntsipen horrek alemaniarren aurrerabidea egun erdiz ere atzeratu ez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Arrain espezie erraldoi baten sarrerak aintzirako faunaren suntsipena ekarri duela, eta horrek herrialdearen orekari kalte handiak eragiten dizkion industria bat sortu duela salatzen du filmak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Eskolastikoen asmaketei zor dizkiegu merkataritzaren suntsipenak ekarritako zoritxar guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Ondare historikoaren suntsipena.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Akusatuaren berbek adierazi digute bere eskua gidatzen zuen ideologia zertan oinarritzen den: autoritate ororen suntsipena.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.

Delitu orok, baita pribatuak ere, iraindu egiten du gizartea, baina delitu guztiek ez dute helburu gizartearen bat-bateko suntsipena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Bizitzak eta historiak suntsitzen dutena argira ateratzen duelako da literatura subertsiboa, heriotzaren eta suntsipenaren mezularien aurrean erresistentziaren kultura harilkatzen duelako.  Berria - Kultura   2004-01-10

Ez ziren gauza sentitzen euren lurraldearen suntsipen eta hondamena ikusten jarraitzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 134. orr.

Zertarako balio du jakituriak, zure lagunak suntsipenetik babesteko erabili ezin baduzu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.

Galduta gaudek hondamendiaren eta suntsipenaren erdian, ihesbiderik gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Urrundutako musikaren zaldi hegaldariek ezerezera eta suntsipenera daraman zerurako bideko hautsa harrotu balute bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Hurrenez hurreneko hondamen fisiko erabatekoa, zeharoko suntsipena nola bizitzen den, gaixoak berak baizik ez lezake esan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Denboraren gorabehera eta suntsipenek errespetatu beharko duten oroitarri nimiñoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Baina zertarako eman bizitza osoa Suntsipenaren Hiritik ihesi?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

Borroka, suntsipen eta kaosezko mundu batean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

2 (izenondoekin)

Suntsipen fisiko eta moralerako bidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Gure suntsipen fisikoa eta psikologikoaren bila egindako plangintza abiarazi zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

Iraken ez dago suntsipen handiko armarik.  Berria - Harian   2005-08-04

Washingtonek begi onez ikusi du Tripolik suntsipen handiko armamenduari uko egitea.  Berria - Mundua   2004-04-28

Gosea da suntsipen handiko armarik okerrena.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Suntsipen masiborako armen mehatxua arras handia izanda ere, ez legoke mehatxuaren zantzu ebidentzialik.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Suntsipen txikiko armak.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Arma txikiak guztiak, baina suntsipen handikoak izan daitezkeenak.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

PPk eragin duen «suntsipen demokratikoa».  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Zeren munduari, hainbesteko gaitzek eta hainbesteko arriskuek jota, istripu larriagorik gertatu balitzaio, suntsipen osoan eta hondamen izugarrian jausiko baitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Gerra-makina nazional-sozialistaren suntsipen gogorrak, aurrekaririk gabeak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Suntsipen masiboko birusik asmatu ezean ez litzatekeela antibirusik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Aranzadi arkeologia taldekoek «ebaste bidegabea» eta «suntsipen arkeologikoak» aipatu zituzten, epaileek babestutako bisita gorabeheratsua eta gero.  Berria - Harian   2006-03-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isilik edaten zuen bitartean, bazirudien norbait suntsipen-lan ikaragarria, lasterra eta sorra egiten ari zela beraren barnean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Garaiko legegileak suntsipen-indar gobernaezinekin gudua galtzera erremediorik gabe bideratuta daudenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Saddam Husseinek suntsipen armak garatu nahi zituen aztarnak aurkitu zituzten zerbitzu sekretuek.  Berria - Mundua   2004-02-06

Bonben suntsipen ahalmena pisuaren araberakoa izaten da.  Berria - Kultura   2004-08-13

Nazien suntsipen barrutietan ere kapoak deitutakoak zeuden, preso sozial alemaniarrak gehienak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Han, suntsipen eremu haren erdian, harritu egin zuen agerkunde ulertezin bezain jasanezin hark.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

Amak suntsipen esparruetan ikusi eta bizi izan zen izu ezin lazgarriago hura azaltzeko saio guztiak horrela amaitzen zituenean: "sekula ez da pairatu genuena hitzez adierazi ahal izango, ezin da horrelakorik kontatu".  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 62. orr.

Estatu espainiarreko suntsipen kartzeletan dauden ETAko preso ezagunenen biziaren aurka erasotzeko erabili nahi gaituzte.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 163. orr.

Susa hirian oihukatua zen suntsipen-aginduaren kopia ere eman zion, Esterri erakuts ziezaion.  Elizen arteko biblia   EstGr 4,8

Jainkoak, herri aukeratuaren suntsipen-eguna izango zena, alaitasun-egun bihurtu die.  Elizen arteko biblia   EstGr 205,21

Suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote, sortu dituenaren sumina baretu arte.  Elizen arteko biblia   Si 39,28

Zeharo murgildurik gauden suntsipen zurrunbilo hori gizarte, produkzio eta kontsumo sistema baten isla zuzena dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri indigenek eskubidea dute bere lurraldearen [...] barne-suntsipena edo degradazioa ekar dezakeen ekintza edo jokabide mota ororen aurrean babesteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suntsipen handiko (164); suntsipen handiko arma (9); suntsipen handiko armak (82); suntsipen handiko armarik (33); suntsipen handiko armei (4); suntsipen handiko armen (33); ustezko suntsipen handiko (3)


suntsitu, suntsi, suntsitzen 1 du ad izatea edo egitura galdu, desegin edo deuseztatu. ik ezereztu. (pertsonak)

Munduko izaki guztiak, bada, suntsitu ziren: gizakietatik hasi eta abere, narrasti eta zeruko hegazti guztietaraino.      - 0. orr.

Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsi ditzan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Ez garela Euskaldunak ez munduko ez Europako nazio tipi bakarra, aspaldian suntsitu beharra izan arren, beti bizirik dirauena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Etsaia garaitzeko biderik errazena etsaia suntsitzea da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Ondorengorik gabe utziko zaitut, eta suntsitu egingo ditut Akaben etxeko gizaseme guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 80. orr.

Hori nobleak suntsitzeko bide bat litzateke, merkataritzarentzako inolako abantailarik gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Hau zen agindua: txikitu, hil eta suntsitu behar zirela judu guztiak, gazteak eta zaharrak, haurrak eta emakumeak, eta harrapaka hartu haien ondasun guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 135. orr.

Erromatarrek kartagotarrenganako gorrotoa gorde zuten baita haiek suntsitu eta gero ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Alegien garaian, uholde eta dilubioen ondoren, gizon armatuak irten ziren lurretik, eta elkar suntsitu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Erromatarrek, herri guztiak suntsitzean, beren burua suntsitzen zuten. traba egiten badien, esku kolpe batez suntsitzen haute eta ez dun ezer gertatzen-.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herritarrak, hondatu, hil eta suntsi gaitzaten.  Elizen arteko biblia   Est 7,4

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herria, txikituak, hilak eta suntsituak izan gaitezen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.

2 (gauzak)

Aspaldi handian, greziarrek Troia suntsitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Alemanek Gernika suntsitu zutela, bai, baina zutik zegoela artean Gernikako arbola!  Berria - Mundua   2004-03-25

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Herri guztia suntsitu, eta etxe bakarra gelditu zen zutik, 2002ko uztailaren 11 bitarte.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 85. orr.

Sute batek Diputazioaren eraikina suntsitzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Marracq-eko gaztelua, Napoleon ostatuz egon zen hura, hurrenez hurren kaserna eta apezgaitegi bilakatua, sute batek suntsitu zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.

Kostako puntu goietan zenbait gotorleku eraiki zituzten, egun suntsituak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Iruñetik heldu ziren, harresiak suntsitu eta hiria sutan utzia zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 185. orr.

Herritarrek era berean zaldunen soro eta mahasti eta zuhaitzak suntsitu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

Giderrak baizik ez zitzaizkien gelditzen, piruak suntsituak ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

Ozonoa suntsitzen duten gasen indarra biderkatu dezake atmosferaren berotzeak.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Gorputzak babes-mekanismo indartsu bat duela proteina arrotzak suntsitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.

3 (gauza abstraktuak)

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin; frankistek errepublika suntsitu zutelarik, ez zen geratu alderdi haren aztarrenik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Alexandrok K.a. laugarren mendean Akemenestar Inperioa suntsitzeak eta Erromak K.a. hirugarren mendean Kartagoar Inperioa suntsitzeak auzokoen gaineko nagusitasuna eman zioten Gizarte Helenikoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Erlijioek suntsitu baino gehiago bizkortu egiten dute beren jarraitzaileengan gizarte-betebeharraren zentzua. Gorputza xehatu eta arima suntsitzerainokoa izan liteke torturak torturatuari eragin diezaiokeen kaltea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

-Ustelkeriaren tenplua suntsi dezagun!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Robespierrek ateismoa eta antiklerikalismoa suntsitu nahi ditu, erlijioa eta kultua indarberritu, zeren eta, haren hitzetan, "ateismoa aristokratikoa da". herrialde aberatsen eta pobreen arteko amildegiak lehenean dirau, eta lehen bezalatsu ari gara orain ere ingurunea suntsitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Lana sortu, suntsitu eta aldatzen da, baina ez da banatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Inork ez zuen gorpu suntsitu busti hura jasotzeko edo baztertzeko ardura hartu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Herrialde suntsitu eder hau iragaten nuela kapitain karlista ohi bat neraman lagun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Komentu suntsitu bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Formazioan ibili ziren hiriko kale zabal eta luzeetan barrena etxe suntsituen itzal desitxuratuen artetik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

Bere ardurapean hartua zuen mundu suntsitu, nahaspilatu eta nekatuaren premiei erantzuteko herri-administrazio berri bat sortzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Amodio eremu suntsitua nintzen, hautsezko pentoka, zerutik isuri euri nitrikoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Paperontzia, gure amets suntsituen hilobia...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

5 (inpertsonaletan)

Edifizio asko lur jo eta suntsitu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betiko suntsitu (4); dena suntsitu (13)

egoitza suntsitu (4); erabat suntsitu (43); eraikin suntsitu (4); etxe suntsitu (29); etxe suntsitu zituen (10); etxea suntsitu (13); etxeak suntsitu (8); etxebizitza suntsitu (15); etxebizitza suntsitu zituen (4); etxebizitza suntsitu zituzten (7); gernika suntsitu (8); guztia suntsitu (13); guztiak suntsitu arte (4); hainbat etxe suntsitu (6); harresiak suntsitu (4); hartu eta suntsitu (4); helikoptero bat suntsitu (4); herria suntsitu (8); herriak suntsitu (10); hil eta suntsitu (4); hiria suntsitu (9)

nork suntsitu zuen (4); oro suntsitu (4); osoki suntsitu (5)

suntsitu arte (22); suntsitu aurretik (4)

aurpegi suntsitua (4); erabat suntsitua (4)

erabat suntsituak (4); osoki suntsituak (6); suntsituak edo (5); suntsituak izan (15); suntsituak izan ziren (8)

dena suntsituko (6); erabat suntsituko (6); guztia suntsituko (4); guztiz suntsituko (5); osoa suntsituko (4)

erabat suntsiturik (6)

erabat suntsituta (15); erabat suntsituta gelditu (6); suntsituta dago (6); suntsituta daude (5); suntsituta gelditu (10); suntsituta gelditu zen (6); suntsituta geratu (19); suntsituta geratu zen (8); suntsituta utzi (4)

dena suntsitzea (4); israel suntsitzea (5); suntsitzea erabaki (13); suntsitzea helburu (7); suntsitzea helburu duen (4); suntsitzea izan (5)

dena suntsitzeko (6); erabat suntsitzeko (6); ezker abertzalea suntsitzeko (4); gu suntsitzeko (5); guztiak suntsitzeko (9); misilak suntsitzeko (4); oro suntsitzeko (5); presoak suntsitzeko (4)

suntsitzeko agindua (8); suntsitzeko ahalmena (6); suntsitzeko asmoa (6); suntsitzeko asmoz (7); suntsitzeko baimena (4); suntsitzeko gai (6); suntsitzeko helburua (4); suntsitzeko mehatxua (4)

dena suntsitzen (5); etxea suntsitzen (5); etxeak suntsitzen (10); guztia suntsitzen (5); suntsitzen hasi (5); suntsitzen jarraitu (4); suntsitzen jarraitu zuen (4); suntsitzen saiatu (7)


suntsitzaile (163 agerraldi, 43 liburu eta 54 artikulutan; orobat suntsitzale g.er.) 1 izond suntsitzen duena. ik suntsigarri. (pertsonak eta kidekoak)

Horixe da historiaren aingeru suntsitzailea: aurrerapenak bere hondakinak ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten, eta nazio suntsitzaile hori bizi da bertan, bazter haiek kutsatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

2 (gauzak)

Elurrak dena ezkutatzen du, baina elurra ez da suntsitzailea, egunen batean estali duen hori suntsitu gabe eskainiko du berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Hiri suntsitzaileko zenbait magistraturi, edo armada suntsitzaileko buruzagi batzuei, heriotza-zigorra emateko agintzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Eta tematsua behar da izan, parean daukagun boa suntsitzaileari ihardokitzeko.  Herria   2004-12-16

Orduko bonba suntsitzaileen lekua, ordea, literaturak hartuko du oraingoan.  Berria - Kultura   2004-08-13

Oroitzapen hura [...] haize erauntsi suntsitzailea bilakatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 304. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Gogo suntsitzaile batek menderatu nau, eta pentsatu dut Three Riverseko zabortegira eramango nituela gauza guztiak, gorilaren koadernoa bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Haur-bulkaden frustrazioak haserrea sortzen du, gorrotoa, eta gurari suntsitzaileak [...], autoritate zapaltzailearen aurka zuzenduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

Depresio suntsitzailea (eta are hilgarria) ager daiteke, hasierako pozaldiaren ondoren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Merkataritzak sendatu egiten ditu aurreiritzi suntsitzaileak. kapitalismoaren eromen suntsitzaile hori geldiarazteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Harreman hori suntsitzailea izaten da sarritan, baina, beste batzuetan, berriz, onuragarria izan daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Bada, hala ere, beste bide zabal bat, espiritualki suntsitzailea den mundutartasun berberera daramana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Natura, Lukreziorentzat [...] indar sortzaile ez ezik, indar suntsitzaile ere bada. bere aberri eta gerra osteko gizarteari buruzko epaiketa erabat suntsitzailea plazaratzen du Thomas Bernhard idazle austriarrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Lukreziok badu baita natura, sortzaile ez ezik, suntsitzaile ere baden pertzepzio zorrotza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Gure alde suntsitzailea Natura sortzaile-suntsitzaile, infinitu-finituaren ikuskera honetatixe dator Lukrezioren obraren dramatismoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

4 (izen gisa)

Suntsitzailea joan-etorrian zebilen, eta biktima... non zen biktima?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Bai, badator suntsitzailea Babiloniaren aurka: preso hartzen dituzte gudariak, gudu-indarrak porrokatzen.  Elizen arteko biblia   Jr 51,56

Amore eman zion bere suntsitzailearen indar zapaltzaileari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Beraz, zuzenbide horrek ez zituen suntsitzaileak berak ere suntsitu behar.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

[Klorofluorokarburoa], ozonoa jan eta jan, urteak hor goiko geruzetan irauten duen gas ozono-suntsitzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Norbaitek galdetzen badik nork itsutu dian begi bakar hori, esaiok Ulises hiri suntsitzaileak egin diala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Naziak munstro kultura-suntsitzaile hutsak baldin baziren, nola zitekeen barbaro haiek Ahnenerbe erakunde kulturala sortu izana?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

-Herio bihurtu naiz; mundu-suntsitzaile -errezitatu zuen Oppenheimerrek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

politika suntsitzailea (4)


suntsitzale ik suntsitzaile.

suntsitze 1 iz izatea edo egitura galtzea, desegitea edo deuseztatzea.

Hura Haren lehenbiziko sorkaria izan zela, aldean jaiotzea eta suntsitzea zekartzana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 78. orr.

Testuek eta bereziki 1789-1790eko bertsu zenbaitek erakustera ematen dute hastapenean, etxetiar eta petxero saldoek, etxeko jaunen pribilegioen suntsitzea txalotu zutela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

Ez naiz ni judioen suntsitzearen eragile, baizik eta gure lurrak okupatzen dituzten alemanak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Beste batzuek, aldiz, badiote ezen, Jainkoak mundua suntsitu nahi balu, suntsitzearen akzidentea substraturik gabe sorraraziko lukeela, eta suntsitze horrek kosmosaren existentzia neutralizatuko lukeela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.

Halako suntsitze eta lapurreta baten lekukoa izan nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Sortze eta iraungitzearen mundu osoan, jaiotzearen kausak eta suntsitzearenak berberak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Haien aburuz, jaiotza (atomoen) elkartzea da, eta suntsitzea, aldiz, banatzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Non hasi bada suntsitze lanak?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 39. orr.

Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztera edo ozono-geruzaren suntsitze prozesuari aurka egitera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Susa hirian zabaldutako suntsitze-dekretuaren kopia bat ere eman zion, Esterri erakusteko, hark ere jakin zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 136. orr.

Joan den urtean, Itoitz herriaren suntsitze bezperan.  Herria   2004-06-03

Integrazioaren eta baztertzearen arteko harreman nahasiak ez dira ordea enpleguen suntsitze- eta ugaltze-mekanismo horietara mugatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Beste alde batetik badira helburua berengan ez duten espezieak ere, baina ugaltze- eta suntsitze-legeen nahitaezko ondorio direnak, hala nola, adibidez, simaurtegietan jaiotzen diren har mota ezberdinak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Sistema kapitalista suntsitze-bidean jarri nahi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Zinez parte hartu ahal zenuen harri-tailuen suntsitze-gau hartan, Tuzididak kontatzen duen bezala?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urrats bakoitzak, beraz, hautespenezko informazio-suntsitze bat dakar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herrien suntsitzea (5)


suntsitzear adlag suntzitzeko zorian.

Jeneroa ezagutzen zuen espezialista, etxekoandre hura, suntsitzear baitago: sukaldaritzako oinarriak ezagutu gabe, nekez molda ditzake neofitoak errezeta gehientsuenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.


suomiar ik suomitar.

suomiera iz finlandiera.

Fino-ugrioa, -beste hizkuntza batzuen artean, benetako finlandiera edo suomiera, mordvinera, laponiera eta abar hartzen dituena-, Iparreko Errusian eta Siberian hitz egiten den hizkuntza familia bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Suomiera batuaren sorrera eta gorabeherak.  Berria - Kultura   2004-09-04

Suomiera ikasteko eskuliburu alemaniar baten aldamenean. nola itzul daiteke hori guztia euskaratik zuzenean danierara, edo suomierara, edo errusierara, edo frantsesera?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Garai hartakoa dugu Joanes Leizarragaren Itun Berria (1571), baita Europan latinetik zuzenean egin ez ziren Bibliaren lehengo itzulpenak ere (Se Wsi suomieraz (1548), etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.


suomitar (orobat suomiar) izond/iz finlandiarra.

Conceiçaok eskuin aldetik egindako barnekaldiren bat, eta Niemi suomitarrak egindako erdiraketa gaiztoak ziren arrisku bide bakarrak.  Berria - Kirola   2004-12-17

Longfellowek berak ere Kalevala suomiar poema epiko nazionala hartu zuen eredu. Horretan ibiltzen direnek diotenez, orain arte inon topatu duten hitz palindromikorik luzeena suomiarren hizkuntzako bat da: saippuakivikauppias.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.


suontzi (orobat sutontzi) 1 iz suarekin dabilen berogailua.

Izugarri handia zen suontzia, mende bat zuen, eta pertsona lodi eta nagiari onginahia bezala zerion beroa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Enborren beroa gorabeherarik gabe heltzen zaie suontzitik, eta kandelek sabaia argitzen dute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Hotzak egoten zen; horregatik agindu zuen beti piztuta egon zedila portzelana zurizko suontzi biribila.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Batzuetan goizalde arte egoten ziren hizketan gela hartako ilunpean, suontzia hoztu eta Henrikek bere Bourgognearen azken tanta edaten zuen arte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.

Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.

Bazen petroliozko suontzirik gaua argiztatzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bakoitza zegokion maitale-gelarantz abiatzen zen, non egur-suontzi bat piztuta egoten baitzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Ezkoargi sagaratuak bezalako zurbil ageri zen eta intsentsu-sutontzi gisako dirdai biguna zerien begiei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.


suontzitxo (corpusean sutontzitxo soilik) iz suontzi txikia.

Biharamun goizean goizetik eskatu zituen berriak; ez ziren hobeak izan, eta gelan eman zuen egun osoa, sutontzitxo batzuetatik, ketan, usain bortitzak zeriela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 346. orr.


supazter (orobat su-bazter, subazter g.er. eta su-pazter g.er.) 1 iz sutondoa.

Erran gabe doa bigarren etxe horretan ere ohea prest zegoela aspaldian, supazter eder bat lagun, dena gar eta pindar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Supazterra, laratza, hauspoa, tigre buru disekatua, telebista.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.

Neguko gauetan, supazterrean, istorio beldurgarriak kontatzen zizkigun Iratiko oihaneko lamina, basajaun edo gizotsoez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Gizaseme handiki bat, supazterraren inguruan, mahai ongi hornitu baten aurrean jan eta edan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Santu hauek, neguko supazterreko epeletan, tradizio handi eta sonatua izan dute. Etxeko su-pazterrean nahiago du goxatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Azukre apur bat bada supazterreko apalean. zutik zegoen supazterraren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Supazter ondoko murruaren kontra zegoen jarlekuan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esan gabe doa jaki gozoek, liburu ederrek bezalaxe, su ezin atseginagoa eskaintzen digutela, supazter txokoan sentiarazten gaituztela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 107. orr.

Andreak mihi klaska bat egin zuen eta supazter xokoko aulki apalean jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Sukaldera heldu eta supazter izkina batean, abarkak askatu eta sutondoan zeuden espartinak oinetan lasa-lasa sartu bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

Abarkak erantzi eta gero, supazter inguruan bero-bero zeuden espartinak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

supazter txokoan (3)


super1 1 izond bikaina.

Pascualek aldiz bere beso superraz gaina hartuz Goñiri.  Herria   2004-02-26

Gatozen berriro beste superrarengana, Lopezengana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 71. orr.

Gure mixeriak ezagututa, egingo nuke mister Lopez bihurtu zenean hasiko zela gurean jaun, señor eta super izaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 71. orr.

• 2 iz gasolina onena.

Berunik gabeko gasolina eta superra 13 zentimo euro garestitu dira.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Preziorik garestienak Gipuzkoan daude: batez beste, 95 oktanokoak 92,6 zentimo balio zuen, eta superrak 99,7.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Gasolindegi batzuetan superrak euro bat balio du.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Merkatzearekin, 95 oktanoko berunik gabeko gasolina litroak, batez beste, 90,5 zentimo balio ditu, 98 oktanokoak 99,2 eta 97 oktanoko superrak 97,7.  Berria - Harian   2006-04-19

3 (beste izen baten ezkerrean)

Hego Euskal Herrian egun dauden 355 zerbitzuguneetan hori da super erregaiaren preziorik garestiena.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Usurbilen, Irunen NI errepidean eta Altsasuko hiru gasolina zerbitzugunetan, super gasolina 1,019 euro ordaindu behar izan zuten atzo auto gidariek litroa.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gasolina eta superra (3)


super2 iz supermerkatua.

Bide bazterreko super bateko freskuran erosketak egin, eta, berriro ere berotan, muino mortu batean bazkaldu dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

Gehienez, jende arrunta interesatzen zait, semaforoan edo superrean topa dezakedan jendea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Denbora gutxirekin genbiltzanez, kabina bila hasi beharrean, taldekide mordoxka bat superreko telefonoan bertan jarri gara ilaran.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garaziko superra (6)


superaberats (corpusean super-aberats soilik) izond adkor oso-oso aberatsa.

Joera ez da berezkoa, baizik eta konpainia handiek eta super-aberatsek azken 25 urteotan inposaturiko legeen ondorioa.  Berria - Gaiak   2004-09-22


superabit 1 iz diru sarrerak gastuak baino handiagoak diren egoera; diru sarreren eta gastuen arteko alde horren zenbatekoa.

Lehen aldiz iaz Espainiako Estatuaren kontu publikoek superabita izan zuten.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Gaur egungo pentsio sistemak Euskal Herrian superabita dauka.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Euskalduna jauregiak 700.000 euroko superabita izan zuen iaz, diru laguntzarik gabe.  Berria - Kultura   2006-01-17

Pentsioen sistemaren urteko superabita 200 milioi eurokoa baino handiagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Kontua da, gaur egun Gizarte Segurantza eta babes sozialerako gainerako sistemaren superabita [...] beste gastu publiko batzuk finantzatzeko erabiltzen ari dela.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Alderdi Demokratak oroitarazi zuen aurreko presidente Bill Clintonek 537.000 milioi dolarreko superabita utzi ziola George Bushi.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Inportazioak gutxitu ahala (%4,8), merkataritzak lortutako superabita ere murriztu da: %50.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Munduan leku gutxitan ixten dute urtea superabitarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Superabita helburu, gastu sozialaren kaltetan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Superabita badago, beste gauza batzuetarako erabil dezake, eta defizita badago, beste iturri batzuetatik hartu beharko litzateke dirua.  Berria - Harian   2006-01-11

2 (izenondoekin)

Alemanian, Irlandan eta Suedian izan dira superabit handienak, eta Erresuma Batuan, Espainian eta Grezian defizit handienak.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Azaroan Euroguneko superabit komertziala 5 mila milioi eurokoa izan zela jakin zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

PP Espainiak superabit ekonomikoa izateaz harro agertu den bitartean, egoera soziala eta ikerketen arlokoa «argi eta garbi hirugarren mundukotzat» jo du Valentziako Izquierda Unida alderdiak.  Berria - Mundua   2004-03-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako superabit kopuruek erakusten dute egiturazko aldaketekin Txina munduaren lantegi bihurtzen ari dela.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txinak hirukoiztu egin zuen bere merkataritza superabita 2005ean.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Beti utzi zuen argi defizitak konpentsatu egin behar zirela, atzerakada garaiko defizitak oparoaldiko aurrekontu superabitekin konpentsatu behar zirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Desiragarria da truke tasan malgutasun handiagoa izatea kontu korronte superabit handia duten herrialdeek, batez ere Txinak.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

5 irud/hed

Euskal Herria politikoen herria da, ekintza, egitasmo, proiektu eta deialdi politikoen superabit nabarmena daukana beste edozein giza-alorren ondoan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euroko superabita (8); euroko superabita izan (3); milioi euroko superabita (6); superabita izan (9); superabita izan zuen (3)


superaita iz (corpusean super-aita soilik) iz adkor aita oso-oso bikaina.

-Munduan diren whisky botila oro bere super-aitak doilor eta gaizkile guztien buruan lehertzeko direla uste du orain  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.


superalbiste (corpusean super-albiste soilik) iz adkor albiste oso-oso bikaina.

Punta-puntako super albistea, ez bakarrik hori lortua zukeelako, baita 60 urterekin lortua zukeelako ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.


superanarko (corpusean super-anarko soilik) izond/iz adkor oso-oso anarkoa.

-Ni super-anarkoa naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 181. orr.


superapostolu iz adkor apostolu oso-oso bikaina.

Hala ere, uste dut ez naizela ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,5


superargitsu izond adkor oso-oso argitsua.

Gida gaitzazu hizketaldi mistikoen gailur txit garai, superfrogagarri eta superargitsuraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


superarin (orobat super-arin) izond adkor boxeoan, pisuez mintzatuz, arinena.

Lallanak superarin pisuan, eta Los Arcosek pistu ertainean.  Berria - Kirola   2004-05-11

Baina kasatu egin zuten gimnasiotik, super-arinetan Espainiako txapelketarako prestatzen ari zen bat, Tony Ferreira uste dut, K.O. utzi zuelako entrenamenduan  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.


superarku (corpusean super-arku soilik) iz Zientzia-fikziozko elementua.

Iriarte ez zen CERNeko laborategiko super-arkuen artean atzera hezurmamitu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.

Izan ere, Iriarteren itzulerarako programatutako unean haren ordez ekipoko kideek makinaren super-arkuen pean jaso zutena hamaikagarren laborategi saguaren gorpu kiskalia izan zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.


superastearte iz Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde kanpainan, estatu gehienetan primarioak egiten diren asteartea.

Superastearte horretan, primarioak izango dira 12 estatutan, tartean Kalifornia eta New York.  Berria - Mundua   2004-01-18

'Superasteartearen' zain  Berria - Mundua   2004-01-18


superatomiko izond atomikoa baino areagokoa.

Eta mila urteren buruan, jendea orduko sei mila kilometroko abiadan ibiliko da indar superatomikoz mugituriko autoetan, eta zertarako?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.


superatu, supera, superatzen 1 du ad gainditu.

Horiek guztiek -ilustratuak eta kosmopolitak- esan beharrik ez dago, bereziki "nazio arazoak" edukitzen dituztela superatuta.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.

• 2 da ad hobetu.

Jokalari horiek arreta deitu didate, jakin izan baitute Hormadin izan diren garaian superatzen.  Berria - Kirola   2004-04-13

3 (era burutua izenondo gisa)

Begira, alarde superatu horren ordez, antola ezazue, nafar arnegatu horiek, gerra operistiko bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

Sasoi bateko hitz eta lanbide superatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.


superautobide (corpusean super-autobide soilik) iz adkor lerro askoko eta zirkulazio handiko autobidea.

Behin Brattleboro-ko aldirietara iritsitakoan, Tomek esan zuen asperturik zegoela super-autobideez eta nahiago zuela errepide txikiagoetara aldatu, landa-inguruetako bide ez hain beteetara, alegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.


superazio iz gainditzea.

Labur-labur hauxe da funtsean ideia: "nazioen superazio" zentzu txarrean idealista horiekin guztiekin egiten dena da [...] XX. mende osoa inexistente deklaratu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.


superbaloratu, superbalora, superbaloratzen du ad zerbait eta norbait, dagokiona baino areago balioetsi.

Ikasten dugulako zintzoen zein gaiztoen ondasun eta gaitzak ez superbaloratzen eta zintzoen ondasun bereziak bilatzen, baina, batez ere, gaiztoei soilik gertatzen zaizkien gaitzetatik ihes egiten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.


superbanda iz adkor parte-hartzaile askoko edo kalitate handiko musika-banda.

Inguruan, superbanda bat: hiru perkusio jotzaile, bi gitarra, baxua, disko jartzailea, beste hiru kantari (horietako bat flamenko dantzaria), tronpeta jotzailea [...].  Berria - Kultura   2006-02-18

Superbanda bat osatu du Joselek.  Berria - Kultura   2004-05-16


superbarroko (corpusean superbaroko soilik) izond adkor oso-oso barrokoa.

1905eko Vida de Don Quijote y Sancho-n, bizkaitarristen kritiko zorrotza, ez dakit paroxismo edo erretorizismo superbaroko, inoren lotsagarri samarreraino heltzen da bera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.


superbenientzia iz filosofian, maila altuko eta maila baxuko nolakotasunen arteko mendekotasun erlazioa.

Monismo anomaloari egiten zaion bigarren kritika, hau ere maila tekniko handikoa, Davidsonek eztabaidaren lehen lerrora ekarri zuen "superbenientzia" kontzeptuari eta hari atxikitako gaitasun kausalari zuzentzen zaiona da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.


superbibiente izond/iz bizirik atera dena.

Entrenatzaile bat: Dai Dallings, ingeles bat, ukabil hutseko denboratiko "superbibiente" bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.


superbike iz lastertasun motoziklismoan erabiltzen motozikleta-mota, serieko modelo baten aldaera izan behar duena.

Ziurrenik Superbikeetan ariko da Biaggi 2006an.  Berria - Kirola   2006-01-12

Superbike-tan izandako arrakastak bultzatu zuen MotoGPra salto egitera, eta arrakasta uste baino lehenago iritsi zitzaion.  Berria - Kirola   2004-07-06

Troy Bayliss Superbikeetara itzuliko da.  Berria - Kirola   2004-10-31

Iaz MotoGPn aritu ziren zenbait gidari Superbike Txapelketara pasatu dira denboraldi honetan.  Berria - Kirola   2006-02-25

Gaur hasiko da Qatarren Superbike denboraldia.  Berria - Kirola   2006-02-25


superbikote iz neurriz kanpoko bikotea.

Banaka onak badira [...] askoz hobeagoak dira elkartzen direnean, hortaz aipaturiko saria, bakarrik superbikote batek jaso ahal duena.  Berria - Kultura   2004-05-11


superbisatu, superbisa, superbisatzen du ad gainbegiratu, ikuskatu.

Pilotak aukeratzen diren egunean sendagileak superbisatuko luke pilotarien egoera, eskuetakoa batik bat, ziurtatuz egoera onean daudela kantxara irteteko.  Berria - Kirola   2004-05-12


superbizi, superbizi, superbizitzen da ad bizirik atera, bizirik iraun.

Erabakiak erreakzioz hartu dituela aitortzen du Laura Mintegik eta superbizitzeko modu bakarra gizonezkoa izatea zela pentsatzen zuela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.

Neka-neka eginda nengoen ulertzeko egin behar nuen ahaleginarengatik, eta bizi-beharraren edo superbizi-beharraren emozioengatik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 15. orr.


superbonba iz bonba atomikoa.

Haietako gehienek zuten zerikusia, era batean edo bestean, superbonbaren garapenean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.


superbotere iz neurriz gaineko boterea.

Alternatiba jendearen boterea da, superbotere berria.  Berria - Kultura   2004-06-25


superdemokrata izond/iz adkor oso-oso demokrata.

Baina demokraziaren zaindari beren ustezko superdemokrata batzuek hor ez dute -liburuan bazegoen zer aukeratu aproposagorik, hori bilatzen bazuten, baina frase horixe da denek alegatzen dutena- faxismoaren apologia eta "planteamientos totalitarios de un ideólogo abertzale" baizik (J. Juaristi) irakurri ahal edo nahi izan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.


superegitura (corpusean super-egitura soilik) iz gaineko egitura. ik supraegitura.

Historikoki -dio Jespersenek-, Europan zehar egin izan diren antzeko diru batasunek, super-egitura politikorik gabekoek, alegia, porrot egin dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.


superego (orobat super-ego) iz subkontzientearen zatia, ego-aren kontzientzia gisa aritzen dena.

«Egoa», «superegoa», «estutasuna», «larritasuna», «ametsen interpretazioa» (sic), eta tartean etengabeko ad hoc-eko hipotesiak: «Hau esan duzu, baina beste hura esan nahi zuen (sic) zeure inkontzienteak».  Berria - Harian   2006-05-06

Lacanentzat psikoanalisiaren helburua ez zen subjektuak sakrifiziorako prestatzea, baizik eta sakrifizioaren lilura terribleari aurre egitea, super-egoaren aginduari buru egitea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Super-ego abertzaleari bere bizitza osoa entregatzearen kulpa garbitzeko agian, Etxebarrietak ausarkeriaz onartu zuen heriotza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Sugeak eta Samaelek Id-en lekua betetzen dute, Adamek, aldiz, borrokan garaituak diren Ego eta Super-egorena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.


supereroale izond metalez mintzatuz, supereraletasuna duena.

Ingeniariak ezin du lorpen hori berdindu, non eta ez dituen erabiltzen zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak. Supereroaleei esker korronterik galdu gabe garraia daiteke korronte elektrikoa; beraz, kobrezko hariak baino korronte dentsitate 2000 aldiz handiagoak garraia ditzakete.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.


supereroaletasun iz metal batzuen nolakotasuna, egoera jakin batzuetan korronte elektrikoarekiko erresistentzia erabat galtzean datzana.

Azkeneko urte horietan etorri zaizkigu, Jugoslaviako gerra zikinarekin batera, asmakizunak bata bestearen ondotik: satelite bidezko telefonoa, ahotsa mekanikoki ezagutzea, txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa, supereroaletasuna, auto ez kutsagarriak, mikroingeniaritza, animalia eta landareen genetika, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.


supererraldoi (orobat super-erraldoi) iz eski mota, jaitsiera librearen eta eslalom erraldoiaren ezaugarriak biltzen dituena.

Max Raufferrek historia egin zuen atzo Munduko Kopako Val Gardenako supererraldoia irabazita.  Berria - Kirola   2004-12-19

Turinen bertan aritu da erreabilitazio lanak egiten, eta jaitsiera eta supererraldoi modalitateetan parte ez hartzea erabaki du azkenean.  Berria - Kirola   2006-03-10

Eski alpinoa: Supererraldoia.  Berria - Kirola   2006-02-19


supererrealismo (corpusean super-errealismo soilik) iz kontakizun estiloa, errealismoaren ezaugarriak areagotzen dituena.

Super-errealismoak arduraz saihesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzioa; intuizioren bat ernatzen bada, emozioren bat sortzen bada, gertaera hori jaso egiten da, baina besterik gabe, beste edozein gertaera jasotzen den bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Super-errealismoko pertsonaiaren kontzientzia kontakizunean sartu ohi da: pertsonaiak isildu egiten dira, hausnarrean dihardute, zalantzak dituzte, baita obsesioak ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Etsipena, halako onarpen adoregabetua, agertzen dira beti super-errealismoaren gai nagusien artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Beste zenbait adituk diotenez, beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver, errealismoaren baitan, eta, zehatzago, super-errealismoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Minimalismoa, super-errealismoa, errealismo zikina: sailkapenak, etiketak, idazle jakin baten nondik norakoak argitzeko nolabait ere baliagarriak izan daitezkeenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.


supererrealista (corpusean super-errealista soilik) supererrealismoarena, supererrealismoari dagokiona.

Eta hori guztia kontuan harturik, Carver super-errealista dela esan beharko dugu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.


superespezialdu izond superespezializatua.

Bi heren, berriz, maila superespezialduan tratatzen ditugu; elikadura desorekak kronikoak dira kasu askotan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07


superespezialitatu izond oso-oso espezializatua.

Ukipen errezeptoreak nerbio sistemako bukaera superespezializatuak dira, kanpotik datorren ukimenezko edozein estimulu atzematen duten oso sentsore sofistikatuak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.


superestatu (corpusean super-estatu eta superrestatu soilik) iz adkor estatu erraldoi zentralizatua.

Hobbes filosofoak aipatutako super-estatu tiranikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 154. orr.

«Super-estatu europar bateko probintzia ez izateko, bozkatu ez!», zioen sozialisten kanpainak. Alvarezen aburuz, [Europan] «superrestatu bat eraiki nahi dute».  Berria - Harian   2005-06-02

Estatu asko Europa zentralizatu eta super-estatu bihurtzearen aldekoak dira; beste batzuk, deszentralizazio gehiago eskatzen dute.  Berria - Harian   2005-06-07


superestruktura iz superegitura.

Lurra edukitze eta kontrol pribatuari loturiko jabetza delako teoria da gizarte modernoaren oinarria, eta superestrukturaren merezidun nabarmena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.

Hertsapen superestruktura baten oinarriak ezarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.


superfilial izond gizarte eta zibilizazioez mintzatuz, zenbait filial biltzen dituena. ik suprafilial.

Bigarren mailako zibilizazio suprafilialen taldeak (edo lehen mailako zibilizazioen enbor hilak) porrot egin zuen erabat, beste taldeko zibilizazioek -Helenikoak, Siriakoak, Indikoak- arrakasta izan zuten puntuan; zibilizazio superfilialetako inork ez zuen, bera hil aurretik, eliza unibertsalik sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.


superfin izond adkor oso-oso fina.

Merkatarien arreta Mullen etxeko lau produktu superfin berrietara bideratzeko ausardia izan dugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Azken orduko lasterketa-erratz honek lizarrezko kirten aerodinamiko superfina dauka, diamantea bezain distira-emaile gogor batez tratatua da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.


superfinal iz finalen finala.

Superfinala igandean dugu.  Herria   2002-08-01


superfizial izond azalekoa.

Esan izan didate idazle oso superfiziala naizela, baina nire helburuetan ez da sartzen pertsonaien izaera, psikologia eta abar sakontzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 299. orr.

Maurrasen luman Erromantizismoaren gaitzespenik gaitzena da hori: edozein haizetakoa, errogabekoa, superfiziala esan nahi du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.


superfizie 1 iz eremua.

Tabernakuluaren atzean, harrizko oholtza baten gainean, gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua, orain urreztatua, orain herdoildua, hirurogei oineko superfizie batean mailakatuz Inkisizioaren santu bikainak, Felipe IIøaren arkitektura tragiko eta malurazkoarekin nahasiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

2 superfizie handi salgune handia.

Beste bi langilek ere lan bera egiten dutela kontuan hartuta, laurehun mila kaxa urtean, eta bakoitzean seina xanpain botila, borobilduz, bi milioi t'erdi xanpain botila beraz, banaketa enpresak Europako superfizie handietara barreiatzen dituenak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.


superflic iz adkor ustez polizia-bertuteen maila gorena lortzen duen agentea.

Charles Pasqua superflicak, esaterako, 1981ean baliogabetutako legea jarri zuen berriz indarrean 1986an, legez kanpoko etorkinak kanporatzeko.  Berria - Harian   2006-02-10


superfliu izond

Nozdriovek azaldu zuenez, harako kondesa haren eskutxoak guztiz superfliu ziren (nonbait, perfekzioaren goren maila adierazi nahi zuen hitz horrekin).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.


superfluidotasun iz materiaren egoera edo nolakotasuna, biskositate absentzia erabatekoak ezaugarritzen duena.

Ezaugarri harrigarriak ditu materia horrek, irakaslearen arabera, superfluidotasuna tartean.  Berria - Harian   2005-09-06


superfrogagarri izond adkor oso-oso frogarraria.

Gida gaitzazu hizketaldi mistikoen gailur txit garai, superfrogagarri eta superargitsuraino, zeinean Teologiako misterio bakun eta absolutu eta aldaezinak ilunpe ilun-ilunetan argitasun gorenez distiratzen duten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


supergau iz adkor gau oso-oso bikaina.

Mila esker telebistari supergau honengatik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 69. orr.


supergizon (orobat super-gizon) 1 iz gizakiaren ahalmenen gaineko ahalmenak dituen gizakia.

Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Gure presidentea ez da supergizon perfektua, baina kargu horretara zer edo zergatik heldu da eta, bizi dugun egoera sozio-politikoari gainbegiratuz gero, ezin esango dugu bere lana gaizki egin duenik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.

2 filosofian, gizaki ideala, giza eboluzioaren gailurra adierazten duena.

Horren guztiaren kontra proposatzen dena supergizona da, Nietzschek Zaratustraren kontraebanjelioan predikatua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.

Lurrarekiko leialtasuna izango da supergizonaren jaun-morala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.

Pedro Leandro Ipuche-k idatzi du supergizonen aitzindari zela Funes, "halako Zarathustra hezgabe bezain jatorra".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.


supergorri izond/iz oso-oso gorria.

Eta, "zoragarri" esateko, supergorria (prekrasni) erabiliko dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 137. orr.


supergose iz adkor gose oso-oso handia.

-Andereño, supergosea daukat!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.

Demagun ikasleak "supergose naiz" zotinka esaten asmatzen duela, eta andereñoak, sari gisa, ogitarteko bat ematen diola.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.


superharrapari (corpusean super-harrapari soilik) iz animaliez eta kidekoez mintzautuz, oso-oso harraparia dena.

Belatza elikadura piramidearen gailurrean dagoen super-harrapari bat da, eta gu ere gailur horretan gaudenez, hari gertatzen ari zaiona guri gerta dakigukenarekin aldera dezakegu  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


superheroi (orobat super-heroi) iz fizkiozko pertsona, heroi klasikoaren ezaugarriak gainditzen dituena.

Etorkizunean kokatuta zegoen, eta protagonista superheroi sobietar bat zen, "Superhombre" hura alegia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Izan zitekeen egia Terrence-k xarmarik ez edukitzea, baina super-heroi teknologiko bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Deborah Eisenbergek idatzitako ipuin luze eta guretzat ezinbesteko bat, Superheroien ilunabarra izenekoa.  Berria - Mundua   2004-10-30

Zendu aurreko asteetan ere Flash superheroia marrazten aritu da Lampert, haren alabak adierazi duenez.  Berria - Kultura   2004-11-16

Atzo bezala, Batzman eta Antxon superheroiak kalera aterako dira ere lan egongaiztasuna salatzera.  Berria - Ekonomia   2004-10-24

Mutikoa bere mahaian eserita zegoen, plastikozko superheroi bat eskuetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.


superhornitu (corpusean super hornitu soilik) izond adkor oso-oso hornitua dagoena.

Udako sexu-bide hiper beroak xerkatzen nituena nik ere, inori deus aitortu gabe, oihanak suntsituz sortzen ziren hilabetekarietako gizon (29/3 buzt.) zein emazte (130 p) super hornituekin?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.


superinjustizia iz adkor bidegabekeria ikaragarria.

«Dolarraren balioa gutxitu egingo da azaroaren 8tik aurrera, superinjustizien superpotentziaren dolarraren balioa», esanez amaitu zuen Castrok.  Berria - Mundua   2004-10-27


superintendente iz zerbait zaintzeko eta kudeatzeko ardura duen pertsona.

Biharamunean poliziako superintendente bat heldu zen herrira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

«Zaharberritze ikusezina izan dela esan daiteke», esan du Antonio Paoluccik, Florentziako museoetako superintendenteak.  Berria - Kultura   2004-05-25

Eraikineko superintendentearen ohiko kontrolak eta bulegoetako galderak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.


superinteresgarri (corpusean super-interesgarri soilik) izond adkor oso-oso interesgarria.

Udal igerilekuetako eguneko bisitari kopurua, munduko atxur-jaurtitze txapelketa ez-dakit-nongo-herritan, edo gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale-inkesta-super-interesgarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.


superior 1 iz nagusia.

Michel Garat, Baionako seminarioan superior zena, Miarritze San Martineko apez nagusi izendatua da.  Herria   2005-06-16

Pertsona hura superior zen kolejio haundi batean -1500 haur-.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

2 superior ohi

Ez daut Hazparneko superior ohirik ez haren letrarik aipatu, Etxaluzen afera hortaz arras griña haundia du, iduriz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.


superizaki (corpusean super-izaki soilik) iz izakien ahalmenen gaineko ahalmenak dituen izakia.

Sendagilea super-izaki bihurtzen da.  Berria - Kultura   2006-02-02


superizar (corpusean super izar soilik) iz zinema eta kideetako izar oso-oso ospetsua. ik superstar.

Langile amorratua, egungo super izar askok ez duten grina du irabazteko.  Berria - Kirola   2004-08-31


superjainkozko izond adkor oso-oso jainkozkoa.

Oi Hirutasun, kristauen teosofiaren talai supernatural eta superjainkozko eta superrona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


superjumbo iz adkor jumbo erraldoia.

Jumbotik superjumbora.  Berria - Harian   2005-01-19


superkapo iz adkor mafiako taldeetan, kapo nagusia.

Azkenaldian ere, diotenez, kokainaren superkapoetako batzuk bertan laketu omen dira.  Berria - Kirola   2004-06-15


superki adlag harrokeriaz.

Gaitzeko balentriak ditu alde batetik Bush jaunak azken lau urte hautan herri horrentzat egin dituen guziez, bere ingurukoek superki lauzkaturik, bereziki terrorismoari sudurra hautsia diolakoan bere ustez, ahantziz haatik mila bat soldado amerikano badituela Irakian hiltzerat utziak.  Herria   2004-09-09


superkomisario (orobat super komisari) iz botere bereziak dituen komisarioa.

Barrosok ukatu zituen «koordinatzaile rol horrekin superkomisario bat sortu» duela zioten iruzkinak.  Berria - Mundua   2004-08-13

«Ez dut super komisari bat bakarrik nahi, bai ordea, 24 super komisari» aditzerat eman zuen, kontu honez, Barrosok.  Berria - Mundua   2004-07-23


superkongresu iz adkor kongresu erraldoia.

2001ean Donostiako Egia kultur etxean antolatu zen Superkongresu arrakastatsuari jarraipena eman zaio aurten Gasteizen.  Berria - Kultura   2004-09-24


superkonputagailu (orobat super-konputagailu) iz oso ahalmen handiko konputagailua.

Lan gaitza da ikasbide hori, baina, hain emeki eta oharkabean lortzen dugunez, ia ez gara konturatu ere egiten zeinen konplexua den (nahiz eta superkonputagailurik handienak ere oraindik oso urrun egon antzekorik lortzetik).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Horrelako fenomeno konplexuak ekuazio matematiko oso zailak ditu eta kasu horietan Einsteinen Teoriak aurreikusten dituen grabitate uhinen kopurua eta espektruma aurreikustea super-konputagailuaren bidez kalkula daiteke soilik.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Physical Review D aldizkarian argitaratuko den artikulu batean NASAko lantalde batek Columbia deritzaion super-konputagailuaren bidez bi zulo beltz erraldoiren topaketaren ondorioak aztertu ditu.  Berria - Gaiak   2006-04-27


superkontzentratu (corpusean super-kontzentratu soilik) izond oso-oso kontzentratua.

Ametsetan bezala ari nintzen, super-kontzentratua eta super-lasai aldi berean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.


superkontzientzia iz kontzientziaren gaineko kontzientzia.

Kontzientziaren eta kanpoko begien lasaitze-ariketak eginez hasiko gara [...] horrela barne-begia eta superkontzientzia sosegatuko ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.


superkopa (orobat super kopa g.er.) 1 iz Ligaren eta Koparen irabazleen arteko norgehiagoka.

Espainiako Superkopa (2001-02 eta 2002-03), Asobal Liga (2001-02), Europako Errekopa (2003-04).  Berria - Kirola   2004-05-19

Emaitzak, ordea, bikainak izan dira orain arte: Superkopa, Kopa, Lauko Finala...  Berria - Harian   2006-04-27

Zurekin hitz genuen azken aldia Nazioen Superkopako bezperan izan zen.  Berria - Kirola   2004-01-22

Superkopako finala dute gaur Bartzelonak eta Ciudad Realek.  Berria - Kirola   2004-09-11

Porto Portugalgo Superkopako txapeldun.  Berria - Kirola   2004-08-22

9 Europako Kopa (edo Txapeldunen Liga), 2 UEFA Kopa, Superkopa bat eta Kontinente Arteko 3 Kopa irabazi ditu Madrilgo taldeak.  Berria - Kirola   2006-04-28

Denboraldi berria hastear dela-eta, bakoitzak bere ligetan dituzten aukerak neurtzeko balioko dien norgehiagoka jokatuko dute Superkopan.  Berria - Kirola   2004-08-26

2 (hitz elkartuetan)

Monakon, Superkopa txapelketan, Stingaciu izeneko atezaina kokatu zen atepean  Berria - Kirola   2004-11-30

3 Europako superkopa Txapeldunen Ligaren eta UEFAren Europako Ligaren irabazleen arteko norgehiagoka; horren kideko saskibaloiko norgehiagoka.

Europako Kopa bat, bi Espainiako Liga, Kontinente arteko Kopa bat, bi Espainiako Superkopa eta Europako Superkopa bat irabazi ditu.  Berria - Kirola   2006-02-28

Hilabete batzuk geroago Europako Superkopa irabazi zuten Milanen aurka.  Berria - Kirola   2004-01-15

Egun hartan Portlandek Europako Superkopa lapurtu zion Bartzelonari (24-28), partida gogoangarrian.  Berria - Kirola   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi superkopa (4); espainiako superkopa (15); espainiako superkopa bat (4); europako superkopa (21); europako superkopa bat (4); nazioen superkopa (3); superkopa irabazi (7); superkopa jokatuko (3)

superkopako finala (6)

europako superkopan (3)


superkros iz

Superkrosa jokatuko da gaur Donostian.  Berria - Kirola   2004-11-06

Gainera, larunbatean (gaur) belodromoan superkrosa dela-eta itxita dago, eta ezin naiz pistan ere entrenatu.  Berria - Kirola   2004-11-06


superlasai (corpusean super-lasai soilik) adlag oso-oso lasai.

Ametsetan bezala ari nintzen, super-kontzentratua eta super-lasai aldi berean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.


superlatibizazio iz maila oso handiko erlatibizazioa.

Lehen aspektuan deigarria eta guztiz harrigarria gertatzen da bere De mystica Theologia liburua sarrarazteko darabilen arren trinitarioaren superlatibizazio eta hiperkodetzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


superlatibo 1 izond/iz izenondoez eta kidekoez mintzatuz, nolakotasun baten maila gorena adierazten duena.

Adjetiboak, gehienetan, superlatiboak ziren.  Berria - Kultura   2004-05-11

Indoeuropar superlatiboak bi atzizki zituen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.

Azkenari dagokionez, badirudi adjektibo gisa eta superlatiboan errazago onartzen dugula izen gisa baino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

• 2 izond oso-oso handia edo mutur-muturrekoa.

Espartar eta osmaliarrekin erronka superlatiboa gizatiarra izan zen, besteekin fisikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adjektibo superlatiboa (3)


superliburu iz adkor liburu oso-oso bikaina.

Superliburu bikain asko batekin etorri, eta fotokopia xixtrin batekin joan!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.


superlizentzia iz 1 Formulako Sari Handietean parte hartzeko, pilotuak behar duten baimen berezia.

Baina taldeekin batera, FIAk ere talde horren erabakiak aintzat hartzen ditu, eta, Buttonek aipatutako jokabide hori hartuko balu, 1 Formulan beharrezkoa den Superlizentzia kenduko liokete.  Berria - Kirola   2004-10-24


supermajo izond oso-oso majoa.

Supermajoak denak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.


superman iz supergizona.

Hemen nago-eta ni, txakur guztiak zure ondotik uxatzeko -esan nion, goxo baina irmoki, superman baten modura hitz eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

Gizonak oheratzea baino gehiago, oheratu aurreko momentu haiek zituen atseginago Montserratek, bera jadanik ohean zegoela superman haiek galtzontzilotan ikusten zituenean... badakit zertaz ari naizen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.


supermerkatu (orobat super merkatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian supermerkatu agertzen da) 1 iz norberak hartzen eta irteerako kutxan pagatzen dituen janari produktu eta bestelako salgaiez hornitua dagoen saltegi handia.

Lehen soroak ziren hartan supermerkatu eta gasolindegiak landatu dituzte, eta etxebizitza geometrikoek eten dute hodeiertza.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Ercoreca supermerkatuak, Bizkaian txikizkakoen banaketan lidergoa duen kateak, Ceal supermerkatuak erosiko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Bide ertzeko supermerkatu batean geratzen gara garagardoa erostera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

Luis supermerkatuan erositako gauza batzuk hozkailuan sartzen ari da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 44. orr.

Jakin zen, dena jakiten baitzen herrian, supermerkatuan alkohol ebasten harrapatua izan zela behin, bietan eta anitzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Azkenean topatu dugu supermerkatu bat edredoia erosteko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.

Bakoitzak bere burua Ameriketan ikusten zuen; aita, kazetari, ama supermerkatu baten arduradun, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 66. orr.

Supermerkatuko gasnategian nengoen zerbitzari anderearen aiduru.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Iazko urtean arrantzatutako baleen okela «supermerkatuetako hozkailuetan dago oraindik».  Berria - Gaiak   2004-05-09

Lanbide ezberdinak: garbitzaile, supermerkatuko kutxazain, telefono bidezko salmentak...  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

New Yorkeko asmakuntza dira deliak; erdi supermerkatu eta erdi taberna, urteko 365 egunetan eta 24 orduz irekita dauden lokal bereziak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.

Saltegi eta supermerkatuetara hurbildu den jendea gomit zen bere erosketak egin-eta zerbaiten uztera "Banque Alimentaire" kutxan.  Herria   2002-12-05

Gaurkoan supermerkatu batetik deitzen dizut, Grand Canyonerako bidean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.

Gure tenplo modernootan joan-etorri handienekoa supermerkatua dugu.  Berria - Kultura   2004-07-11

Supermerkatua itxi eta saltegi txikiak ireki behar ote dira?  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

· Kontsumoa emendatu da joan den udan hemen gaindiko super eta "hyper" merkatuetan.  Herria   2003-03-20

2 (izenondoekin)

Auzoko emakumeek asteburuko erosketa hiriguneko supermerkatu handietan egiten zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Supermerkatu erraldoi bat ireki dute eta egunkari guztiek dakarte albistea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Supermerkatu publikoetan apalak ez dira behar bezain azkar betetzen, hondatutako makinak konpontzeko itxaron egin behar da eta ezin dira langile berriak nolanahi hartu, erabaki guztiak Gobernuarekin kontsultatu behar baitira eta burokraziak luzatu egiten ditu gauzak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Euskalduna eta kolono kuxkuxeroa, zaharra eta gaztea, behartsua eta aberatsa, saltzailea eta tratulanta, benetako kulturgilea eta erakunde-zorria, traidorea eta labeldun abertzalea, tribu azoka eta supermerkatu globalizatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

WWFk eta COOP supermerkatu kate suitzarra soja alearen ekoizpen iraunkorrerako irizpideak zehazten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Sektore ekonomiko guztietako enpresak: [...] publizitate agentziak, argitaletxeak, inprentak, Internet zerbitzuak, Milan futbol taldea eta volleyball zein hockey taldeak, finantza zerbitzuak, aseguru etxeak, supermerkatu kateak eta saltegi kateak.  Berria - Harian   2006-04-09

Supermerkatu atarietan borrokak entseatzen genituen, eta, askotan, jendeari guztia antzezpen bat zela azaldu beharrean gertatzen ginen», gogoratu zuen.  Berria - Kultura   2004-09-25

4 irud/hed

Posible da geroxeago zer edo zer gehiago harrapatzera joatea kale eta tabernetako supermerkatu itzelera, hauts bihurtutako hegalak, beharbada.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

supermerkatura joan (4)


supermilitante iz erabateko militantea.

Etxeberriak, berak batez ere, ezin zuen portaera hura eraman, bera beste modu batekoa zelako erabat, oso anarkikoa, eta bileretan "Super" deitzen hasi zitzaion, "supermilitante" esan nahiz bezala: "Superrek kontatu duen bezala", "Superren iritzia beste bat bada ere", eta dena hola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.


superministerio iz berezko hainbat ministerio biltzen dituen ministerio erraldoia.

Azkenean, Raffarinek superministerio baten buru paratu zuen atzo Sarkozy: Estatu, Ekonomia, Finantza eta Industrian.  Berria - Mundua   2004-04-01


supermoderno izond adkor oso-oso modernoa.

Batez ere ohartzen dugunean, supermoderno eta postmoderno eta progre bezala saltzen zaigun azken-garrasi merkaduria asko eta asko, tradizio kontserbakor hobereneko zapi zaharrak baino ez direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.


supermotor iz adkor potentzia handi-handiko motorra.

Abiadura atsegin duenak Munduko Supermotorren Lehiaketa du, luxuzko Lusail zirkuituan.  Berria - Kirola   2006-02-07


supermusikari iz adkor musikari oso-oso bikaina.

Atal honetan hiru supermusikari ditu Capercailliek: Charlie McKerron biolin jotzaile trebea, Michael McGoldrick ezkertiarra eta anitza [...] eta Donald Shaw berak (teklatuetan laguntzen edo akordeoian soloak burutzen).  Berria - Kultura   2004-10-19


supernatural izond adkor naturaz gaindikoa,

Ez haiz iritsiko ilunpe jainkozkoaren izpi supernaturalera harik eta ihes egin arte guztitik heure buru askatuz eta gauza guztiak baztertuz. Oi Hirutasun, kristauen teosofiaren talai supernatural eta superjainkozko eta superrona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


supernoba 1 iz erabateko eztanda baten ondorioz bat-batean argitasun gehitze nabarmen-nabarmena duen izarra.

Azken mende honetan astronomoek aurkikuntza ugari gehitu dituzte kosmosari buruzko ezagutzan: zulo beltzak, supernobak, pulsarrak, quasarrak, Eguzki Sistematik kanpoko planetak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Ustez zulo beltz bat aurkitu dute supernoba baten hondarretan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Lurra etengabe jotzen ari diren izpi kosmikoak duela mila urte eztanda eginiko supernoba batetik datozela frogatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Astronomoen esanetan, supernoba baten gamma izpiek ozono geruza suntsitu eta erradiazio ultramoreen eragina handitu egin zen.  Berria - Gaiak   2004-01-09

2 irud/hed

Gogora dezagun, oraindik urte asko ez direla, pop musikaren izartegiko supernobarik distiratsuena bihurtu zela Creaming My Jeans taldea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.


supernumerario 1 izond eskalafoi batean, eskuarki eszedentzian dagoelako, maila bateko ohiko kideen zenbatekoari gehiturik agertzen dena.

Izendatzen diren euskaltzain supernumerario emerituen kopurua aintzat hartu, eta beste hainbeste euskaltzain oso berri aukeratuko dira.  Berria - Kultura   2006-02-01

75 urtetik gorako euskaltzain osoak [..] euskaltzain supernumerario emeritu izango dira.  Berria - Kultura   2006-02-01

2 zenbateko ohikoa gainditzen duena.

Bost egun supernumerarioren multzoak, ohiko urtea (ez bisusturtea) osatzen zuenak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.


superokupa iz adkor

Urki Muguruza inauteri giroan Superokupa bihurtutako gaztearen hitzak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26


superokupatu izond adkor egitekoek oso-oso hartua.

Hala dio nere Luzio zaharrak, jendaje libre superokupatu honetaz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.


superon (corpusean superron eta super on soilik) izond adkor oso-oso ona.

"Aita! -oihukatu zuen- super ona da!"; baina Mikelek ez zuen entzun, urrun baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Oi Hirutasun, kristauen teosofiaren talai supernatural eta superjainkozko eta superrona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


superorkestra (orobat super-orkestra) iz adkor oso musikari bikainez osaturiko orkestra.

Une goxoan da Emily Smith eskoziarra: bigarren diskoa kaleratu du, Unusual Suspects superorkestrako partaidea da eta bisita honetara bi aparteko lagunekin etorri zitzaigun: [...].  Berria - Kultura   2006-02-07

Mikeli gehixeago kostatu zitzaion lo hartzea, baina azkenerako soinu bandako super-orkestrak lortu zuen, une erromantiko bat profitatuz, Mikelen betazalak eroraraztea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.


superparamagnetiko izond

Tenperatura baxuetan material ferromagnetikoen portaera dute (burdinazko iman baten antzera), baina tenperatura batetik gora, material superparamagnetiko bihurtzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-30


superpisu (corpusean super pisu soilik) izond adkor oso-oso pisua.

Super pisua da zaku hau!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 30. orr.


superpoblatu izond mukuru jendeztatua.

Ez da gizakiarentzat, Txina edo beste herrialde superpoblatuak diren legez, ekologia hondamendi aldetik mehatxu izatera ere iristen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.


superpop izond/iz adkor oso-oso popa.

Institutuko lau urteak elkarrekin egin genituen Margak eta biok; "SuperPop-etik Rimbaud-eraino", berak aipatzea atsegin zuen legez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.


superportu iz portu erraldoia.

Mota horretako zentral batentzat «beste leku egokiago» batzuk daudela ere azpimarratu zuen Aranak, eta «Santurtziko superportua edo Arabako zenbait zonalde» jarri zituen adibidetzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Pasaiako Superportuaren egitasmoak itsaslabarrei kalte egingo diela adierazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Jaizkibelgo Superportuaren kontrako mendi martxan parte hartzeko deia egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Superportuak zuzenean hondatuko duen itsasertza balio natural goreneko eta babes bereziko gune gisa dago izendatua hamaika katalogotan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pasaiako superportua (6)

jaizkibelgo superportuaren (3); pasaiako superportuaren (4); superportuaren aurkako (7); superportuaren aurkako taldeak (3)


superposizio (orobat super-posizio) iz gainjartzea.

Emaitzak planoen superposizio baten inpresioa egiten zuen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Emaitzak planoen super-posizio baten inpresioa ematen zuen.  Berria - Kultura   2004-08-07


superpotentzia iz oso indar politiko eta ekonomiko handia, eta defentsa- eta eraso-baliabide sendoak dituen estatua.

Munduko lehen superpotentzia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.

Uste dugu superpotentzia horien esku dauden armak arriskutsuak direla.  Berria - Mundua   2006-02-28

Superpotentzia erdi-europar batek agintzen zuen bloke bakoitzean: Europatik, Europako giza proiekzio, kultura eta ideologiatik, atereak ziren bata zein bestea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.


superprofesional (corpusean super profesional soilik) izond oso-oso profesionala.

Burbuilatik irten eta futbol super profesionala atzean utzi nuen.  Berria - Kirola   2006-03-10


superprozesu iz adkor prozesu erraldoia.

Fiskalak gurekin bukatzea espero zuen, 2004ko martxoko superprozesuari esker, non guri den-dena onartzen ahalegindu zen.  Berria - Mundua   2004-12-04


superrealista izond surrealista.

Gogora dakargun berriro Jacques Reboul-en orri superrealistan argitaraturiko Paul Valéry-ren gaitzespen hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.


superrestatu ik superestatu.

superron ik superon.

supersagu (corpusean super sagu soilik) iz adkor

Bioteknologiaren bidez marrazki bizidunetako Super Saguaren parekoa sortzea dagoela erakutsi berri dute Amerikako Estatu Batuetako zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-25


supersare (corpusean super-sare soilik) iz adkor sare erraldoia.

Egun, Interneterako super sare bat lantzen ari dira, LCH azeleragailuaren saioek emango duten datu kopuru erraldoia kudeatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30


supersoka iz partikulak eta oinarrizko indar guztiak azaltzeko teoria bateratuan, lau dimentsiotako espazioan bibratzen duten soka mehe supersimetrikoetako bakoitza.

Azken urteotan supersoken teoriari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio, betiere partikulen oinarrizko interakzio guztiak azaltzeko teoria bateratuaren bila.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Segurtasun-txostenek ziotenez, gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Supersoken teorian oinarritutako partikula dezeleragailua amaituta zegoen, azkenik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Quarketatik supersoketara.  Berria - Gaiak   2004-10-06


supersoniko (orobat supertsoniko g.er. eta superzoniko g.er.) 1 izond hotsa baino lastertasun handiagoan higitzen dena.

Zazpi irudi zirriborrotsu berdexka zirela, airean hegazkin supersonikoak baino bizkorrago ibiltzen zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.

Ez harritu azken judizioko egunean abioi supersoniko batean itzultzen bada...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Baliteke hegazkin supersonikoren batek sortutako dunbotsa izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

2 adkor oso lastertasun handia.

Abiadura supersonikoan hitz egiteko ohitura dute tokiotarrek, errietan ari direnean bereziki.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Goiz hartan, Makao portuko kaian, 'jetfoil' deitu ur-ontzi superzonikotik jaitsi zirelarik, Mikel eta Nina harritu ziren: zer hiri itsusia!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Pure egiteko makina nuklear bat izterrean, kraskagailu supersoniko bat eskuan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.


superstar izond superizar baten ospea duena.

Azkenaldian nabarmena izan da Auzitegi Nazionaleko epaile superstar horiek zer aginte maila daukaten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Auzitegi Nazionaleko epaile superstar berriak herriko taberna guztiak mehatxupean jarri dituenean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11


superstizio (orobat superstizione g.er. eta superztizio g.er.) 1 iz sineskeria.

Karlomagnok hamarrenen ezarpenaz egin legeak beharraren lana ziren; erlijioak bakarrik hartu zuen parte hartan, ez superstizioak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.

Hartan sinestea superstizioa da, ezjakintzan oinarritzen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Superstizioa sortzen da gizakiek ez dakitelako ’zer daitekeen eta zer ez daitekeen izan’.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Azken horri folk-lore esaten zaio normalean, eta herri mito eta superstizioak biltzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Ez, ez; ez dut superstizioetan sinisten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Badirudi, ordea, superstizioak ontzat ematen duela Tristurak dakarrena, eta txartzat, berriz, Poztasunak dakarrena. nahikoa superstizioa baitaukate deabrua ez tentatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 527. orr.

Honek superstizio zaharra ezereztuko luke, eta, aldi berean, superstizo berri bat ernetzeko beharra ezarriko luke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Aspaldiko superstizio txobinoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.

Hispanoen superstizio eta sinesmenak asetzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Irudien adorazioaren eta bertze superstizioen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Superstiziozko sinesteetan erortzen ziren berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Elezaharrez betea nuen gogoa, sineskeria eta superstiziozko lurralde honi buruz entzun edo irakurriak nituen historiez betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Superstiziozko erritoa bailitzan, kamiseta zuri estua jantziko duzu eta autobusaren aterantz begiratuko duzu etengabean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 213. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fede berriari esker, superstizio mota orotarik libre behar genuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Molinak superstizio kontu bat ere badauka horiarekin.  Berria - Kirola   2004-11-20


superstizione ik superstizio.

superstizios ik superstizioso.

superstizioso (orobat superstizios g.er.) izond superstizioari dagokiona; superstizioak dituena. ik sineskeriatsu.

Ikus dezagun orain, ongi baderitzozu, pertsona superstiziosoek hain sarri egiten dituzten sakrilegioetan ere ea gutiziak agintzen duen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.

Jokaera superstizioso eta gaitzesgarri haiek arbuiatu egiten zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Ondorioz, beldur superstizioso batengatik, printzeei ez diete zor zaien obedientzia ematen, eta beldur dioten beldurraren menpe gelditzen dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 148. orr.

Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

“Kasualitatea da gero, Cancuneko Melia hotelean tokatu zitzaigun zenbaki berbera!" Santi ez da batere superstiziosoa, baina dardarizo bat sentitu du hau pentsatzeaz batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Superstiziosoa ez zenez, ez zuen uste hamahirugarren egunean zerbait txarrik gerta zekiokeenik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.


superstiziotsu izond superstiziosoa, sineskeriatsua.

Jakin bedi mendian menditarra naizela eta itsasoan itsastarra, hots, superstiziotsua bietan ere, superstiziotsua besterik gabe, ene ingurukoak bezalaxe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

Jende hori, herrialde aberats edo superstiziotsu batean, ugaldu egiten da, ez daukalako gizartearen zama eraman beharrik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.


superstiziozale (corpusean superstizio zale soilik) izond superstizioen zalea dena.

Ez ezazue gaizki pentsa, eta ez ezazue uste bizirik irauteko soilik balio duen oinarrizko jakituria duen jendea musika tresna bat itoen arimekin nahasteraino bezain ezjakin eta superstizio zalea denik, jende hura ez baitzuen sineskeria hutsal batek izutu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.


supersuprefetegi (corpusean super suprefetegi soilik) iz suprefetegi erraldoia.

Baionako "Star-trek" espazioko super Suprefetegian eginarazi ditugun pasaporte berri-berriak erakutsiz, frogatuko diogu ez garela lanjerosak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 30. orr.


supertalde iz adkor oso-oso kide bikaineko taldea.

Joni Mitchellen alboan, Brownek aurpegi gozoagoa erakusten zuen eta ez da harritzekoa The Eagles garai hartako supertaldearentzat ere idatzi izana.  Berria - Kultura   2006-03-16

Bere curriculumari begiratu azkar bat emanda, The Byrds eta Flying Burrito Brothers izen ezinbestekoak azaltzen dira eta baita proposamen ilunago baina interesgarriak ere: Manassas, Souther-Hillman-Furay supertaldea eta Desert Rose Band, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-05-03


supertsoniko ik supersoniko.

superudal (corpusean super-udal soilik) iz adkor herri elkargoa.

Herri elkargoak, izenak dion bezala, udalen artean osatu erakundeak dira; batzuek super-udalak deitzen dituzte.  Berria - Harian   2006-01-13

Udaletatik super-udaletara.  Berria - Harian   2006-01-13


superwoman iz adkor emakumeen ahalmenen gaineko ahalmenak dituen emakumea.

Gure belaunaldiak urte asko galdu izanaren sentimendua du "superwoman" izan behar izan dugulako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 186. orr.

Superwomanen modeloa krisian dago han.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.


superzaindari (corpusean super-zaindari soilik) iz adkor gehiegizko karra erakusten duen zaindaria.

Estatuaren rola legea betearaztea da, eta ez dut onartzen hari eraso egitea eta batzuek beren buruak legearen super-zaindari agertzea.  Berria - Mundua   2004-10-19


superzientzialari (corpusean super-zientzialari soilik) iz adkor maila goreneko zientzialaria.

Mina lehen aldiz sentitzen duenean, super-zientzialariak aurretik ez zekien zerbait ikasiko du, Nagelen iritziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Miren super-zientzialariak kasu horretan gauza berri bat ikastea da, hain zuzen, Nagelek darabilen argudioa aldebiko dualismoa justifikatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.


superzoniko ik supersoniko.

superzoom iz adkor ahalmen handi-handiko zooma.

Han zegoen bai neure olympus superzoom 70 maitagarria.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.


superztizio ik superstizio.

supino 1 izond latinez eta beste hizkuntza indoeuropar batzuetako aditz forma ez-pertsonala.

Latinez, colere aditzetik jaio den forma supinoa cultum da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

2 ezjakintasunaz-eta mintzatuz, handia, nabarmena.

Gainera, teknokrata=burokratek, Pauekoek, nahiz nonahikoek, ezjakin supinoek izaten dira gehienetan.  Herria   2004-03-04


supitoki ik supituki.

supitu 1 izond bat-batekoa.

Aro bero eta supitua izanen da aste ondarrean.  Herria   2003-06-12

2 supituan adlag bat-batean. ik supituki.

Supituan, ordea, begitartea aldatu zitzaion berriro, baina oraingoan barre-purrustada ero bat jaurti zuen barren-barrendik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Supituan, mekanikoki, errezelak itxi nituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.

Goiak jo zuen supituan behea, itsasoa harrotu eta goibelagotu egin zen arratsaldea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Handik pixka batera, supituan zerbait bururatu balitzaio bezala, mantalaren hegal bat jaso, eta ordulari bat atera zuen galtzetako patrikaren batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Ez da, beraz, legitimoa jorratzen ari garen testuei, supituan, euren orijinaltasun titulua eskatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.

Haurra hitza behelaino itxia da, eta mutila edo neska, hura desagertzean supituan agertzen den arbola.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 150. orr.

Irudien ganbara ernetu zitzaidan supituan. -Non dago larrugorria? -galdetu zuen supituan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.

3 supituko izlag bat-batekoa.

Supituko lanuzte horrek espontaneoa zirudien, inprobisatua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.


supituki (orobat subituki g.er. eta supitoki g.er.) adlag bat-batean, tupustean. ik supitu 2.

Supituki, bihurgune baten ondoren, Medinako kalexkak, etxeak eta jendeak azaldu ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Supituki jaiki zen ohetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

Supituki zabaldutako ate batek sortu ohi duen antzeko aire-zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Ezkutatu egin zen supituki ilunpean, eta handik gutxira bidean azaldu, autoaren argitan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Bazirudien supituki beste garai batean murgiltzen zela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Sukaldea, baina, supituki ke lodiz eta bolbora usainez bete zen zeharo.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Sukaldera heltzean, laguna supituki geratu zen: "Egon-egon!”.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

-Ez duk ikusi?... -esan zion Nikolasek, begitarte irribarretsua supituki goibeldurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.

Eta hara, hogeita hemeretzigarren eta azken atalean, aurrez aurre ageri zaizkio supituki estralurtarrak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.

-Zenbat denbora? -galdegin dit supituki-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasik supituki (3); supituki eta deblauki (8); supituki hil (15); supituki hil da (9); supituki joan (4); supituki zendu (6); zendu da supituki (4)


supiztaile (orobat su-piztaile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian supiztaile agertzen da) 1 iz sua pizten duen pertsona.

-Supiztailea harrapatu dute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 169. orr.

Harengatik erakarri eta seduzitu supiztaile talderik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Supiztailea zen; "Egunkariek diotenez, gisa horretara ibiltzen dituk, inguruan kuskusean, sua ikusteko".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

2 irud/hed

Nor da konspirazio honen su-piztailea?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Errezeta bera aplikatu zuen Arenas-ek, Madrilen euskara bera supiztaile baita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 94. orr.


supizte ik su 49a.

supizteko (orobat su pizteko g.er.) 1 iz pospoloa; pizgailua.

Urrundik sumatu zenuen Tomaso, esandako lekuan zeneukan zain, supiztekoari putz egiten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

Puru erretzaile batek eduki behar dituen tresna sofistikatuak -purua moztekoa, supizteko egokiak, larruzko toxak...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Etxe gibeleko muinoetara abiatzen ginen, supiztekoak eta xanbraderak eskuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 83. orr.

Etsi nuen eta su piztekoak erosten hasi nintzen, su piztekoen mekanismoa ongi menderatzen nuelakoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

Koilara, tabakoa eta supiztekoa topatu ditut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Barnean ezko argiaren pizteko supizteko bat eta kandela puska belztu zenbait baziren, baina besterik deus ez. minutu bat ere ez du pasako zerbaiten hutsunea nabaritu gabe, dela hautsontzia, dela supiztekoa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Ivan Ogareffek supiztekoa sakelatik atera, piztu, bolbora finez blaitutako iztupa apur bati su eman, eta ibaira bota zuen...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gisa guzietako ostia-untziak baziren su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.


supiztu, supitz, supizten 1 da ad gartu, piztu.

Kontzientzia supiztu zaio, bere misioa herri hori astindu eta iratzartzea eta askatzea dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

-Lo ez, larrua jo behar dut goizalde arte! -erantzun nion, supizturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Oso supiztuta omen zebilen gure jendea. Eta nik gaur eszena horixe izan dut gogoan bainuontzian sartzean; hori eta atzo Sarari atzo ilea ukitu nionekoa, nire barrena supizteko aski izango direlakoan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Begi supiztuak zituen; ezpainetan baina, minari eutsi nahian sortzen zen irribarre bortxatu bat saiatu zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Aurrean, oholtza txiki bat eta bertan musikariak Jacko, jacko my dead supiztua jotzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.


suplantatu, suplanta, suplantatzen du ad norbait ordeztu, eskuarki iruzurrez.

Naturak jainkoak suplantatzen ditu eta bera bihurtzen da erreferentzia gune.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

ETAk akordioaren agiria atera zuenean, Ajuria Enetik adierazi zuten ez zeudela prest inork suplantatuak izateko, eta ez zutela onartuko haiek ordezkaririk ez zuten mahai bateko erabakirik.  Berria - Harian   2006-01-07


suplika 1 iz arrena, erregua.

Diktadoreak heriotzara kondenatu zuen, traizio salaketapean, alferrikakoak izan ziren Mussoliniren alabaren suplika guztiak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Neskak barre egin zuen, eta mutilak, barne muinetan minduta, suplikatik bortizkeriara joz besoa altxatu zuen, kolperen bat ematekotan edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

2 suplika errekurtso

Perituen zilegitasunari buruzkoa bata, eta fiskalaren autoan egiten diren baieztapen batzuen inguruko suplika errekustsoa bestea.  Berria - Harian   2005-02-08


suplikatu, suplika(tu), suplikatzen du ad arrenka eskatu.

Belauniko suplikatu zion, eskuak junt, barkatzeko eta barkatzeko...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

-Apur batez bakarrik -suplikatu dit, jonkiaren zurikeria koipetsuarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.


suplizio 1 iz estira, tormentua.

Delitu berberaz akusatutako bi pertsonetatik, ukatzen duenari heriotza-zigorra ematen zaiola, eta aitortzen duenak saihestu egiten duela suplizioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Jejenaren suplizioa plantarazi zioten, larruzko zintaz kaskaka jo, ukabil eta ostikoka zitzikatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Rousseaurentzat “suplizioen maiztasuna beti ahuleziaren seinalea da, edo gobernamenduaren nagikeriaren marka".  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

Suplizioaren lekua muino bat zen, eta haren gailur berdean haga bat zegoen, lurrean barren-barrena sartua, eta haren inguruan egur sorta franko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

2 (izenondoekin)

Gogora bitez Japoniako pertsekuzioak: suplizio ankerren kontra oldartu ziren, zigor luzeen kontra baino gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Harrigarria dirudi erregina hura [...] erresumako arazoetarako argitasun miresgarrarekin jaioa, oso denbora luzean errespetatuak izan ziren tasunez jantzia, bat-batean hain suplizio luze, lotsagarri, ankerren arriskupean jarri izanak, nazioan autoritatea sendotu gabea zuen errege batek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hiriko ateetan, hilobien artean, larruz aldatzen ziren gizonen historiak kontatu zizkion, beltzek, siriarrek, tabernariek eta suplizio-gurutzeak zaintzen zituztèn soldaduek ahoz aho elkarri errepikatuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

4 irud/hed

Beste zein aitorpen egin lezake neskak lotsa naturalaren suplizio horretan?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.


suportatu ik soportatu.

suposaketa iz suposatzea, uste izatea.

Razionalismoen aurretiko suposaketa bat izaten da razionaltasunaren berezko egitamua eta errealitatearen egitamu berezkoa elkarrekikoak direla osoki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Hori aristotelismoaren ohiko interpretazio ideologikotik hurbilago zegoen XII. eta XIV. mendeetako suposaketaren inguruko saiakerak baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.


suposatu, suposa, suposatzen 1 du ad uste izan; pentsatu.

Neonezko argiaren eragina, suposatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Ezin imajinatu dugu Madame Rogêtek ihesaldiaren berri bazekienik, baina ezin al dugu suposatu neskak bazuela asmo hori?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 169. orr.

Suposatzen da, balioena dela eztabaida.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 82. orr.

Suposatu zuen Susana San Juan lo egongo zela; beti lo egon zedin opa zion berak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Bistakoa da, esaterako, gizartearekin ondo etortzeko asmoa suposatu beharra dagoela edozein portaera etikoren oinarrian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 41. orr.

Suposatzen zen Londreserako abioia eguerdiko hamabi eta erdietan aterako zela; beraz, denbora ez zegoen soberan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.

Hala eta guztiz ere, ez da gizaki hauek euren depresioaren erakustaldia egiten zutenik suposatu behar.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Horrelako egoera eta izaera intelektuala suposatu gabe ez dago Erdi Aroko filosofia ulertzerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

-Alexekin -suposatu zuen Julenek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 244. orr.

Agian -suposatu zuen Mirarik, arrain-ontziari begira-, Imanolen anaiak beste norbaiti emango zizkion, kanpoan dela zaintzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 166. orr.

Ikuslea bera ari zela mugitzen suposatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Ez da suposatu behar naturari buruz edo ekonomiari buruz bi diskurtso daudenik elkarri gainjarritakoak eta nahaspilatutakoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 82. orr.

Lehen kasuan, baldintza postulatu egiten da (per thesin), bigarrenean, suposatu egiten da (per hypothesin).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

2 berekin ekarri.

Horrek guztiak suposatzen zuen bankuek jarraituko zutela arazoak zituzten herrialdeetatik kredituen interesak jasotzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Eginbehar honek suposatzen du enuntziatuen arloa ez dela deskribatu behar beste inon [...] garatzen diren eragiketen edo prozesuen "itzulpen" gisara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

Hizkuntzari buruzko gainerako azterketa guztiek suposatu egin dute enuntziatua, baina ez dute sekula argitu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Beste batzuek [...] Amerikaren kolonizazioak suposatu zuen ahalegin izugarria azpimarratzen dute, Espainia gizarte-eragilerik gabe utzi zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Williamsburg auzoan kafetxe eta jatetxe asko irekitzen ari direlako pozik daude denak, horrek beren alokairua 500 dolarretik 650era igotzea suposatu badu ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 126. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Espainiako historiaren batzuk arima espainolaren teoriak dira, teoria literario batzuk arima espainol suposatuaren itzulketak baino ez diren moduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldatzea suposatuko (3)

suposatzekoa da (3)


suposatze iz uste izatea; pentsatzea.

Ez zen bakarrik ez nuela noski gogoratzen halako inolako elkarrizketarik [...]: halakorik suposatze hutsa -desegintzarre, mesfidantza eta unadura hilgarrizko hondo-irudi haren gainean- errealitatetik kanpo zegoen guztiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.


supositorio iz sendagaia gorputzaren tenperaturan urtzen diren gaiekin nahastuta den botika mota, uzkitik sartzen dena.

Txorakeria dela esango duzue, baina ez ditut maite ez supositorioak, ez piercing-ak, ezta eraztunak eurak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.


suposizio iz suposatzea; suposatzearen ondorioa.

Suposizio horren ondorioa da, hortaz, hilketa ez zela igandean gertatu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.

Helburu hori lortu nahirik, abiapuntutik bertatik suposizio hutsetara jotzen du kazetariak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.

Bera ere eszitatua sentitzen zen, urduri, azken hogei urteetan ez bezala hunkitua, buruan mila amets, suposizio, burutazio txoro.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Zerizan baten suposizio erlatiboa baino barnebiltzen ez duen arrazoimen hutsaren hirugarren ideia ilara kosmologiko ororen kausa bakarra eta oroaskidun gisa Jainkoaren arrazoimen-adigaia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Azalpen, suposizio teoriko, deskribapen, aurretiazko informazio eta abarren ordez erreferentzia bibliografikoak jarri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.


supraegitura iz superegitura.

Baina nik uste dut herri txiki bateko harreman moduei beste supraegitura gaineratu zitzaiola, supraegitura politikoa, eta horrek nolabaiteko imutua-edo sortu zuela.  Berria - Kultura   2004-04-16


supraestatal izond estatuen gainekoa dena.

Hogeigarren mendeko bigarren zatia zen dagoeneko, mundua gero eta globalizatuagoa ageri zen, Europako testuinguru supraestatala ez zegoen ahazterik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.


supraestruktural izond supraegiturari dagokiona.

Saihets politikotik, amaitzeko, oliba olioak eginkizun supraestrukturala betetzen du, "dieta mediterranear" ezin politikoago horren ardatz bakarra delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.


suprafilial izond gizarte eta zibilizazioez mintzatuz, zenbait filial biltzen dituena. ik superfilial.

Bigarren mailako zibilizazio suprafilialen taldeak (edo lehen mailako zibilizazioen enbor hilak) porrot egin zuen erabat, beste taldeko zibilizazioek -Helenikoak, Siriakoak, Indikoak- arrakasta izan zuten puntuan; zibilizazio superfilialetako inork ez zuen, bera hil aurretik, eliza unibertsalik sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.


suprafisiko izond fisikaren gainekoa.

"Physis" hitza "fusein" berbatik dator -garatu, handitu-, eta une batean printzipio suprafisiko -metafisiko- baten beharra duela ikus dezakegu, batez ere transzendentzia hori oinarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.


suprajekzio iz

Z-koen oinen suprajekzioa y-koen oinen gainera egin izanaren ondorioz (y izanik z ez den C-ko edozein elementu), H multzo bat sortzen da, x elementuak ebakitako hitzek osatua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 175. orr.


suprakomunitario iz autonomia-komunitatearen gainekoa dena.

Polizia autonomoak zerbitzu guztietan izango ditu eskumenak, izaera suprakomunitarioa eta estrakomunitarioa dutenetan salbu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak «zerbitzu estrakomunitario eta suprakomunitarioetan» baino ezin zuten esku hartu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21


suprakosmiko izond kosmosaren gainekoa dena.

Lukreziok erlijioari erasotzen dio, honek jainkoak ahalguztidun egiten dituelako, ez jakintsu edo probidente, indar gizagainekoz eta suprakosmikoz hornituak baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.


supralapsario izond/iz

Supralapsarioak, berriz, juxtu alderantzizkoa sinesten du, alegia zorigaiztoko gizon haren erorialdia hasieratik erabakita zegoela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Hik, supralapsario harro, gorantz egin zuela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.


supranazional izond nazioen gainekoa dena.

Egitura supranazionalek nazio estatua gainditu eta ordezkatuko zutela zioten tesiak nagusitu ziren joan den mendearen bukaeran.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03


supranazionalismo iz

Bestalde, abertzaletasuna ez dago supranazionalismoaren aurka, dio lehen ETAk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.


suprapertsona iz pertsonaren gaineko organismoa.

Herriaren arima edo izpiritua suprapertsona edo organismo norbanakoen hurrupatzaile gisa kontzebitua, nazionalismoa, xenofobia, etab., Volksgeist espainolaren espezifikoak ematen dute  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.


suprasegmental izond segmentoen gainekoa dena.

Batzuetan, ezaugarri suprasegmental deitu izan zaie ezaugarri horiei.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.


supraunitate iz unitatearen gaineko egitura.

Kontua da, alde batetik, ea "unitate politikoak" beti "Estatu" izan behar duen, edo, bestela esanda, zenbateraino den komenigarri supraunitateak osatzea edota Estatu barruan planteamendu autonomistak onartzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 98. orr.


suprefektura ik suprefetura.

suprefet iz prefetaren azpiko karguduna.

Prefeta, suprefeta eta alderdi politiko guztietako hautetsiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

Senarra Yvetoteko Quenutar bat zen, suprefet batek hegoaldera eraman eta hantxe ahaztu zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Zinez ohiz kanpoko gertakaria da Pirinio Atlantikoetako prefeta eta Baionako suprefeta alderdi politiko abertzale batekin biltzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Bakoitzak, zenbait aste aitzinetik, galdegin zuen pasaporte bat Baionako suprefetari, behar zen saria ordainduz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Mauleko suprefetak, bere aldetik, manu horiek banatuz, galdegiten die alkateeri urrikal daitezen pobreetaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 157. orr.

ABko hautetsiak suprefetaren ordezkariarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Departamendua, Akitania, BAB hiri elkargoa, Frantziako Bankua, Lanaren departamenduko zuzendaritzarekin eta suprefetarekin bildu ziren enpresaren eta langileen geroa aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako suprefeta (14); mauleko suprefeta (3); prefeta eta suprefeta (4)

baionako suprefetak (6)

suprefetaren emaztea (3)

baionako suprefetari (5)


suprefetura iz suprefetaren egoitza.

Kontsulatutik Suprefeturara, eta handik Herriko Etxera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Suprefeturan sartzeko gunean bada lekua, Ameriketako Empire State Building osoaren zartarazteko lehergailu hainaren kokatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 57. orr.

San Espirituko zubia zeharkatu ondoren manifestazioa Suprefeturarantz abiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Suprefeturan bururatu dute manifestazioa, mutxikoak dantzatzen eta garagardoak edaten.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Suprefetura zein komisariako sarrera mozten zuten polizia hesien aitzinean zuek faxistak zarete terroristak, jo ta ke irabazi arte eta borroka da bide bakarra oihuak entzun ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Suprefetura barnean zeuden manifestariek berehalako hitzordua eskatu zioten Suprefetari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Auto-bonbaren buhakoak suprefeturako leihoak purifikatu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Baionako suprefeturako idazkari nagusiak ez zuen iritzirik eman, baina gutuna Justizia ministroaren eskuetara igorriko duela hitz eman zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako suprefetura (3); suprefetura aitzinean (5); suprefetura aitzinera (3)

baionako suprefeturan (14); suprefeturan izan dira (3)

baionako suprefeturaren (5); baionako suprefeturaren aitzinean (3); suprefeturaren aitzinean (4)


suprematismo iz Maleviltx sorturiko margolaritza higikundea, geometria-figura oinarrizkoen erabilera aldarrikatzen duena.

Hortik sortu ziren, halaber, muturreko hainbat mugimendu: kubofuturismoa, suprematismoa, konstruktibismoa eta beste.  Berria - Kultura   2006-03-29

Kazimir Malevitx margolariaren (Ukraina, 1878-1935) aro guztietako lanak batzen dituen erakusketa zabaldu zuten atzo Bartzelonako La Pedrera aretoan: inpresionismotik hasi eta suprematismoraino, eta tartean fauvismoa.  Berria - Kultura   2006-03-21

Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.


suprematista izond suprematismoarena, suprematismoari dagokiona.

Oihal zuria margo zuriago batez pintatua: koadro suprematista bat zen hura, zinez, Ritxar irakasleak institutuan irakatsiaren arabera  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.


supremazista izond arraza zuriaren gailentasun eta nagusitasuna aldarrikatzen duen mugimendu arrazistari dagokiona.

Sarean nenbilen une hartan; talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.


supresore izond ezabatzailea.

Normalean, bi gene-kopiek (Ink4/ARF gene supresoreak) kontrolatzen dute zelulen zatiketa.  Berria - Gaiak   2004-11-03


sura iz Koraneko atala.

114 atal (sura) ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Musulmanen sinestearen arabera, Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma igarleari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Portugaleko herri-literaturako esaerek, hala idazle klasikoen nola Europako, Portugaleko zein mundu guztiko tradizio modernoaren erreferentziek, Bibliako aipuak eta Koraneko surek, horiek guztiek leku bat aurkitzen dute bere prosaren barruan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.


surdo iz tamaina handiko danbor zilindrikoa, metalezkoa edo zurezkoa, bi aldeetan larruak dituena eta oso soinu apala ateratzen duena.

Hiru lerro mantentzen dute emakume hauek agertokian; aurreko partean kalabazak eta kantatzeko mikrofonoak; atzean danbor txikiak eta handiak (surdo-ak, brasildar danbor txikiak, metalezko bidoia, zintzarriak eta beste perkusio txikiak); eta atzeko partean plastikozko bidoi handiak, buru gainean jarrita.  Berria - Kultura   2004-12-21

Victor Gomezek (baxu elektrikoa eta kontrabaxua), Ruben Isasik (trikitia, txirulak, txalaparta eta perkusioa), Jose Llorachek (bateria, d´rbouka eta surdoa), David Nanclaresek (gitarrak, mandolina eta cavaquinhoa), Pottokik (ahotsa) eta Xabier Vallek (alboka, uilleann pipes, gralla eta whistlea) osatzen dute Kukuma  Berria - Kultura   2004-05-01


surf 1 iz itsas kirola, uhinetan ohol baten gainean zutik higitzean datzana.

Estatu Batuetakoek ehiza Haitz Mendietan egiten dute, surfa Hawai uharteetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.

Santa Monica hondartza eta bertako uhinak surf egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.

Ez nekien surfa egin zitekeenik; hurrengoan ohola ekarriko dut.  Berria - Kultura   2004-09-25

Euskal surfarentzat da saria.  Berria - Kirola   2004-02-20

Argi geratu da surfaren alde lan handia egiten dugula.  Berria - Kirola   2004-02-20

Itsasoan, berriz, surfean ari diren gazte ugari.  Berria - Kultura   2006-04-23

Horrekin eraiki dute igerileku bat Donibane Lohizunen, Surfaren gunea Miarritzen eta abar.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

2 (hitz elkartuetan)

Surf-ohol bana besapean, nire ondotik pasa dira horretan bi mutil gazte eder.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.

Surf taula txiki bat dago marraztua orrialde guztien beheko bazterrean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 36. orr.

Izugarri pozik gaude, oso harro, ASPk ematen dituen sariak surf munduko garrantzitsuenak baitira, kirol honetako oscarrak.  Berria - Kirola   2004-02-20

Bigarren premia, aldiz, azpiegitura guztiak surf klubentzat eskuragarri egotea da.  Berria - Kirola   2004-02-20

Labartzako aldapaburuan, Surf-Eskola txabola itsusiaren ondoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.

-Bihar ezin dut, surf ikastaroaren azken eguna da, baina etzi bai.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.

EHSF Euskal Herriko Surf Federazioa han izango da lehen aldiz.  Berria - Kirola   2004-02-20

3 pop musika estiloa, surfaren kulturari lotua.

Bilbop aurreneko lanaren eragin esparrua zabalduz, jazz, rockabilly eta surf doinuak hartu dituzte aintzat.  Berria - Kultura   2006-04-27

Mogambo filmeko pasarteak edo Wipe out surf kantu ezagunaren lelo ospetsua.  Berria - Kultura   2004-06-24

Gitarra elektrikoek lortutako 60ko hamarkadako surf soinu kaskarin hura.  Berria - Kultura   2006-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

surf eskola (3); surf federazioa (4); surf lerra (3); surf ohol (3); surf taula (3)

euskal surfa (3)

surfaren alde eginiko (3)

euskal surfarentzat (3)


surfaktante iz

Proteinaz eta lipidoz osatutako nahaste bat da surfaktantea, eta oso funtzio garrantzitsua du: ume jaio berrien birikak indartzen diren bitartean irekita mantentzen laguntzen du. Surfaktante falta izaten da garaia baino lehen jaiotako umeen artean arnas aparatuko arazorik ohikoenetarikoa.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Sarritan, ume goiztiarrei laguntzeko surfaktante artifiziala ematen zaie, ohiko arnasgailuekin.  Berria - Gaiak   2006-04-06


surflari iz surfean aritzen den kirolaria.

Aratz Gallastegi eta Oskar Astarloa errugbi jokalariak, Iker, Eneko eta Kepa Acero surflariak, Oier Zearra eta Juan Martinez Irujo pilotariak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

Surflariek erabiltzen dituzten neoprenozko praken antza du.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Atzo hirunakako txandetan parte hartu zuten 48 surflariek, eta gaur binakako lehian hasiko dira, behin lehen partaideak kanporatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-10-06

1.200 surflari inguru daude federatuak, baina 30.000 lagun inguruk egiten dute surfa Euskal Herrian.  Berria - Kirola   2004-02-20

Hogei bat surflari adoretsuon balentriak miresten paratu naiz patxadan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.

Eseri egin naiz aulki luzeetako batean, surflarien txabola itsusiaren inguruan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.

Estatu horietako agintariak ez dira dagoeneko gidariak, baizik surflariak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Surflari Profesionalen Elkarteak Euskal Herriko Surf Federazioa saritu du surfaren alde eginiko lanagatik.  Berria - Kirola   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

surflari profesionalen (3)


surmur (orobat susmur; Euskaltzaindiaren Hiztegian surmur agertzen da) iz marmarra, zurrumurrua.

Atzean entzuten zituen txutxumutxuak laudoriozko surmurrak iruditzen zitzaizkion, eta pozez distiratzen zegoen errektoreak eta dekanoak aurki izan behar zuten lotsarekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Noizetik noizerat gelditzen dira, hango edo hemengo asots, zarata edo surmurraren etorkia egiaztatzearren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Korridore extu eta ilun hartan pilatzen ginen jendetzari zerion surmur etengabea ere gogoratzen zait: emakumeen negarrak, besoetan urduri kulunkatzen zituzten haur gorrienarekin lehian, amonen otoitzen marmar jarraitua, agureen madarikazio lakarrak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

-Zer egin du, bada? -galdetu zien ahoa ia zabaldu gabeko surmurrean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 86. orr.


surrealismo 1 iz higikunde literario eta artistikoa, automatismo psikikoan eta arrazoimenaren kontroletik at sortzean oinarritzen dena.

Izan dira eskolak irrealismoan, ez-errealismoan, surrealismoan kokatzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Bat egin nuen surrealismoarekin, gizakiaren barrukoena arrazoiaren galbaheari kasurik egin gabe ateratzen duelako.  Berria - Kultura   2006-03-22

Surrealismoak emandako unearekiko interesa, edo gehiegi pentsatu gabeko irudia harrapatzeko gaitasuna inork errepikatu ezingo duen gaitasuna zen.  Berria - Kultura   2004-08-05

surrealismoak mekanismo automatikoak eta subkontzienteak bultzatzen ditu.  Berria - Kultura   2006-01-28

Pinturan, irudikapen klasikoa suntsitu eta koloreak eztanda egitearekin, surrealismorantz eta abstrakziorantz joko zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 173. orr.

Surrealismoari dagozkion teknikak erabiliz irudi abstraktuak egin zituen.  Berria - Kultura   2004-06-08

Osagai horiekin, istorio eder bezain bitxia eraikitzen du Canok, askotan surrealismotik edo absurdotik gertu dagoena.  Berria - Harian   2005-10-12

Surrealismoarekin modan jarri zen idazkera automatikoaren juxtu alderantzizkoa da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Hrabalen literatur lana batik bat eguneroko bizitzaren elementu groteskoen estetikan kokatzen da, nahiz eta badituen surrealismotik hartutako zenbait ezaugarri.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 8. orr.

Denik-eta surrealismo tanatofilo eta patetikoenak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

2 irud/hed

Surrealismoa: enpresa batek norbait kontratatu nahi badu, INEMek hiru hilean behin aterako dituen zerrenda batzuen zain egon beharko du.  Berria - Harian   2005-02-05

3 (hitz elkartuetan)

Hori legez horrela da, baina badu surrealismo kutsu bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


surrealista 1 izond surrealismoarena, surrealismoari dagokiona.

Andre Bretonek 1924an kaleratu zuen Manifestu Surrealistak eragin nabarmena izan zuen haietako askorengan.  Berria - Kultura   2004-11-06

Robert Desnos poeta surrealista frantsesak lagundu zion Habanatik irteten.  Berria - Kultura   2004-12-26

Lekuona, ezagutzen ez duenarentzat, Euskal Herriko lehenengo artista plastiko surrealista izan zen, koadro oniriko, argazki futurista eta collage harrigarrien egilea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.

Joan Miroren margo surrealistetan ageri diren forma biomorfo eta irrealetara daramate.  Berria - Kultura   2004-11-16

Izan zitekeen Duchampen instalazio surrealista bat, baina ez, denda horretan ez da deus saltzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Film mutu surrealista baten gidoia ere idatzi zuen 1926an.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Carapace taldeak «atmosfera surrealista» sortzea du helburu, suzko jolasen bidez.  Berria - Kultura   2004-07-07

2 irud/hed

Afaria munduko gauzarik surrealistena izan da: loro bat aske mahaian batetik bestera, amona bere azken ebakuntza kontatzen, [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Nahiko surrealista iruditzen zait Aita Joxe Mari lege antiterrorista pean dagoela entzun behar izatea.  Berria - Harian   2005-02-12

Surrealista samarra egiten zitzaion Cesarri hura guztia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Orain lau urte, etorkizunean Osasunako presidentetzara aurkeztea ez zuela baztertzen esan zuen Santosek Iruñean eskainitako prentsaurreko surrealista samarrean.  Berria - Kirola   2006-03-01

• 3 iz surrealismoaren jarraitzailea.

Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua... dadaisten eta Frantziako surrealisten antzeko poemak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Surrealistek erreskatatu zutenetik, Lautréamonten poesia mugarritzat hartzen da literaturaren historian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.

Boltxebikeak eta faxistak pintura estiloak bezalakoak ziren Agustinentzat, futuristak eta surrealistak legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

Surrealista batek honela definituko zukeen egoera: "Ezinezko eta Errepresio herri txiki batean egokitu ziren".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera surrealista (3); surrealista samarra (5)


surrealtasun izn surrealismoa.

Surrealtasunaren eta ruraltasunaren arteko nahasketa bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.


surrian ik zurrean.

surrioan ik zurrean.

surrumurru ik zurrumurru.

sursi 1 iz ipar gibelapena, atzerapena.

Destrade Hiriburuko kontseilari orokorrak hiru urte presondegitara kondenatu du Paueko auzitegiak, bi urteko sursiarekin.  Herria   2005-04-28

Jandarmeak orduan egin zituen hiru hilabete preso, eta orain jujeak 33 hilabete sursiarekin gehitu dizkio.  Herria   2003-07-03

Prokuradoreak eskatu ditu: bi hilabete presondegi sursiarekin, 250 Euroko isuna eta Nic La police idatzia zeraman jantziaren konfiskapena.  Herria   2002-11-21

2 sursian adlag kinka larrian.

Besançon eta Grenoble-ko taldeekin batera, Angelu arazo ekonomikoen gatik sursian zen.  Herria   2002-08-01


surtan ik su 20.

surtauts ik su 44a.

susaldi iz (behia) susara egoten den denbora.

XYZ: susaldiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 51. orr.


susara 1 adlag behiez mintzatuz, arreske.

Eta monosilaboarekin batera begiratu likatsua bota dit, susara dagoen behiarena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

2 irud/hed

-Putzu bat eginda zaude... susara zaude berriro.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Beste galtzerdia kendu eta jaurti egin zidan, nik bere eme-susara usaina arnastu nuen, liluratuta begiratzen jarraitzen nion bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.


sushi iz japoniar platera, ozpinetan egindako arrozaz eta beste osagaiez prestatua.

Sushia eta kabiarra besterik ez dago mahai gainetan. eta sushia janez, eta sake bikain batetik bapo edanez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Kontrolpeko hartzidurak, gordinik (sushi, ceviche, carpaccio...), [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

Hirurek sortzen zuten algararekin eta japoniar hartan zerbitzatu zizkiguten sushi nazkagarriekin nahikoa lan eduki nuen irribarrea galdu gabe, esaten zituzten pitokeriei jarraitzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 135. orr.


suskripzio iz harpidetza.

Suskripzio kanpaina bat abian da hemen gaindi EHKA (euskal herriko kola alternatiboa) edariaren inguruan.  Herria   2003-05-29


susmabide (orobat susma bide) 1 iz susmatzeko zioa.

Txutxumutxuka esaten zen, susmabide aski sendoz, zekenkeria maniako batez gobernatzen zituela Kimika Ikastegia eta bere laboratorio pertsonala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

2 sumatzeko bidea.

Izpiritua sartzen da hemen, jakin gabe sartu ere, bere burua gaindituz, adimena eta susma bideak lo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.


susmaezin iz ezin susmatuzkoa.

Baina batzuetan susmaezinak suertatu ohi dira Jainkoaren bideak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Baina, susmaezina bazirudien ere, miseriak porrota ekarri zion nonahi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Mutur susmaezinetaraino tenkaturiko pentsamenduaren errainu eta diziplina intelektual zorrotzaren fruitu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.


susmagarri (orobat susmogarri g.er.) 1 izond susmoak eragiten dituena, susmaratzen duena. (pertsonez)

Baina nago gutun hori dela Chicagon gizon susmagarri hark eman ziona.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Iritsi zenez geroztik, gauez ikusten omen zuten gizon susmagarriekin hara eta hona, hark denen buru egiten omen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Kapela beltzez estalitako jaun susmagarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Duda-mudazko pertsona horien artean Jean Laffitte jauna zegoen, hiritar susmagarria gobernariaren begietarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Fusilak eta metrailetak bidaiari susmagarriei begira jartzen ziren segituan, eta gazte gehienak ziren susmagarr.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Itxuraz, bi aste lehenagoko erromes susmagarria Donapaleuko ospitalean agertu da berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Bost herrialdeetako Barne ministroek beharrezkotzat jo zuten Europako Batasunak terrorista susmagarriak kanporatzeko adostasunak lortzea.  Berria - Mundua   2004-10-19

Zertarako galdetu zer gertatzen ari zen bertan pilatutako judu, komunista eta homosexual susmagarriekin?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Atzerritar susmagarriak erregistro batean sartzeko.  Berria - Mundua   2004-07-20

-Bikote susmagarri bat, nire apartamentu parean, 20. ezkaratzean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

2 (gauzez)

Herritar batek Ertzaintzari deitu zion, fardel susmagarri bat ikusi zuela esateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Berriro desagertzen da irudia, eta zaratatxo susmagarri batzuk baizik ez dira entzuten bainugelan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 131. orr.

Besterik ezean, brasildarra kontratatu zuen "era guztietako etxeko lanak" eskaintzen zituen agentzia susmagarri baten bitartez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 33. orr.

Gizonak begirakune susmagarria josi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.

Brankara herrestan joan eta marinel zaharrari erakutsi zizkion mugimendu susmagarri haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 405. orr.

Aieru susmagarri batek hartzen zaitu, sormenaren ardura osoa zeurea bakarrik ez ote den pentsarazten dizuna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

Hortik ondorio susmagarriak atera daitezkeela uste du Salhaketako kideak.  Berria - Harian   2005-09-16

Nafarroako Gobernuak zortzi kasu susmagarri detektatu ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Benetako arazoa gidarien itxura susmagarria da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.

Ondo zaindutako neska-mutilak biak, dotore jantziak, heldutasun susmagarrikoak eta denaren berri ondoegi zekitenak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

-Agian Potter eta bere lagunak une desegokian eta leku desegokian aurkitu dira [...] baina baditugu xehetasun susmagarri batzuk hemen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

Eta zergatik orduan eta ez lehenago, hainbeste gauza susmagarri argitara atera zituenean?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Nolako urratsak egin dituen artzapezpikuaren katixima liburutik eta beste idazkietarik atera diren proposamen heretiko susmagarrien haztatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

Etxe hartan baino erru sentipen gutxiago izan zuen Egutxik orduan, benetan, hain era susmagarrian lokarrarazi zuten neskatxaren ondoan etzanda.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 81. orr.

Zer egiten zuen ni bezalako gazte batek bakarrik, eta horrelakoak jakin nahian hasi zitzaidan, oso modu susmagarrian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Hori oso susmagarria iruditu zitzaidan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 125. orr.

Madame Deluc-en aitorpen nolabait ere beranduko eta oso susmagarriak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.

Gizon txit inmorala, txit susmagarria eta gizartearentzat txit lotsagarria.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Angelaren aitaordearen anitz bezero ikusi nituen bertatik ateratzen, fardel nahiko susmagarriak garraiatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Desitxuraketaren kontzeptua bera aski susmagarria da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Lehen figura horri bigarren bat gehituz, politikoki susmagarria..  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Lekua siniestro samarra baino areago susmagarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

4 (izan eta kideko aditzekin)

Susmagarria da erraztasun hori. Beti izan dira susmagarri, baina ez motiborik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.

Gaztea berez da susmagarri...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Argitasuna ekarriko zutela ziruditen bizpahiru atxiloketa egin ziren arren, ezer ez zen atera susmagarri ziren petsonak inplika zitzakeenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.

Horregatik dituk Ingalaterran susmagarri tropikotik itzulitako guztiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Fisika ere gogoko zuen, baina susmagarri zitzaion xede baterantz zuzenduriko ekintza oro.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Monarkietan arazo publikoak, gehienetan, susmagarri zaizkie merkatariei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Susmagarri zitzaidan Isasi jauna hain luzaroan gaixorik egon izana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 140. orr.

St. Eustache bereziki susmagarri gertatu zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

-Susmagarri samarra iruditu izan zait beti.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 96. orr.

Susmatzen jarraitu beharko du, eta lanean; besteak beste, susmoak berak ere susmagarri bihurtzeraino.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

5 (adizlagun gisa) ik susmagarriki.

Ez nuen ez susmagarri ez irringarri gelditu nahi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

6 (izen gisa)

Susmagarrien zerrenda labur bat, izaki bakartiak gehienak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Okupazio militarraren lehenengo egun horietan milaka susmagarri fusilatu zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Francok bisitatu behar zituen bazterretan bizi zen fitxatu edo susmagarri oro presondegira eramaten zuten. Gerora zortzi susmagarri atxilotu zituztela jakinarazi zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Aldunditik azaldu dutenez, bi susmagarri ditu dagoeneko poliziak.  Berria - Kultura   2004-10-15

Irailaren 11ko bi susmagarri deportatzeko saioa.  Berria - Mundua   2004-07-14

Kontua duk hilketaren susmagarri bakarra nintzela, ez neukala Greta hil zuten momentuan non egon nintekeen argi zezakeen alibirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Susmagarri nagusia espetxetik atera eta gero, senarra alegia, hiltzailearen bila omen zabiltza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.

Susmagarri nagusia izatetik susmagarri bakarra izatera pasatu ninduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Susmagarri zerrenda bat ba omen du oraino!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fardel susmagarri (3); gizon susmagarri (3); hiru susmagarri atxilotu (3); kasu susmagarri (5)

susmagarri bat ikusi (3); susmagarri bat topatu (3); susmagarri bihurtzen (5); susmagarri gisa (3); susmagarri guztiak (5); susmagarri nagusia (4); susmagarri samarra (3)

batere susmagarria ez (3); jende susmagarria (3); lehen susmagarria (3); oso susmagarria (8); susmagarria ez den (3); susmagarria iruditu (9); susmagarria iruditu zitzaien (3); susmagarria iruditzen (6); susmagarria izan (9); susmagarria izango (3); zerbait susmagarria (3)

kasu susmagarriak (6); susmagarriak agertu (3); susmagarriak diren (4); susmagarriak iruditu (4)

modu susmagarrian (5)

susmagarrien aurka (4); susmagarrien zerrendan (3)

deus susmagarririk (3); ezer susmagarririk (20); ezer susmagarririk antzeman (3); ezer susmagarririk ez (4); ezer susmagarririk ikusi (4)

oso susmagarritzat (3); susmagarritzat jo (11); susmagarritzat jo zuen (3); susmagarritzat jotzen (3)


susmagarriki adlag era susmagarrian.

Zeren, behialako garai haietan, aita, ama eta seme edo alaba bakarrez osatuko ziren familia susmagarriki arraro izango baitziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.

Igarritako hitzen kopurua susmagarriki handia iruditzen hasi zitzaidanean, paper zuri puska bat hartu, testua pixkanaka agerraraziz joan, eta proba egin nuen: [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.


susmagarritasun 1 iz susmagarria denaren nolakotasuna.

Beraiek aukeratu behar dutelako nor den pianista gogaikarriaren hiltzailea, antzezleekin beraiekin birpasatuz hilketa jazo arte gertatutakoa eta, geroago, galdera zuzenak eginez pertsonaia bati edo besteari, haietariko bakoitzaren susmagarritasunaren arabera.  Berria - Kultura   2004-11-13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konspirazionistentzat susmagarritasun iturri agortezin dira aldizkariak, egunkariak, telebistak, irratiak eta komunikabideak oro.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Orain susmagarritasun ezaren ageria eta etorkina ez zarelako ageria ere eskatzen dizkizute...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

Zibismo ageriak, etorkinak ez zirelako frogak, Jacques Laborde eta Denis Vincent herritarren izenean ziren susmagarritasun eza agertzen zuten paperak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.


susmakor 1 iz susmagarria.

Segurtatzeko biztanleak oro beren etxeetan zeudela eta inguruetan mugimendu susmakorrik ez zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

Zaude segur zure jokamoldean zerbait susmakorrik hautematen badut, nire ganibetaren erabiltzeko dudarik ez dudala ukanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 98. orr.

2 susmatia. (adizlagun gisa)

Bekainak jaso zituen, eta haren begi urtsu zain gorriz beteek txundituta eta susmakor begiratu ziguten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.


susmarazgarri izond susmarazten duena.

Ortega-rentzat herri baten gaztetasuna da harrogarria; eta antzinakotasuna, arraza primitibo eta garaezinaren seinale, edo gutxienez susmarazgarri.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.


susmarazi, susmaraz, susmarazten du ad susmatzera behartu.

Mikel Strogoffen konpartimentuan ezerk ere ez zuen susmarazten militar bat bazegoela haien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Gertaera hain bat-batekoa izatea ez zen ongi lotzen erretinako konoak pixkanaka hondatzearekin, eta, aldiz, garunean kalte larriagoren bat izan zitekeela susmarazten zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Bazen zantzurik, bestalde, susmarazten zuenik posible zela zelula horiek saio-hodietan beretan ere desberdintzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 83. orr.

Horrek guztiak auzotarrak dagoeneko esaten hasiak direna susmarazten du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

Arratseko zortzietan, zeruaren tankerak susmarazi bezala, iluntasun beltzak estali zuen eskualde guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Esateko zorian zenak ez zion don Ottaviori inondik inora susmarazi behar berak bazekiela gertaera hartaz zerbait.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.


susmari izond susmatia.

Arrebak esaten dit susmaria naizela, mesfidatia.  Berria - Kultura   2004-10-01


susmati 1 izond susmatzeko joera duena.

Senar susmatia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea denentz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.

Susmati izaten ikasi behar izan nuen; ezagumenaz ikasi ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

2 susmoa adierazten duena.

Lehenbiziko astelehen hartatik, herriko jendea begirada susmatiak botatzen hasi zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.

Beti bere buruarekin kontraesanean, batean konfiantza izatera gonbidatzen ditu gizonen gogo susmatiak, bestean konfiantza falta ereiten du bihotz guztietan  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gero eta arriskutsuagoa izango zen Sekretuen Ganbera irekitzea, eskola osoa erne eta susmati zebilela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.

-Hau nesken komuna da -esan zuen, Roni eta Harryri susmati begiratuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Imajina nezakeen zer izango zen klandestinitateko bizimodua, beti ihesi, arriskuan, susmati eta susmopean, bere helburuari jazartzen zaiola eta aldi berean bera ere jazartua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.


susmatu (orobat susmotu g.er.) 1 du ad zerbaiti buruzko susmoa hartu.

Susmoren bat piztu behar zigun, nahiz eta hasieran guk ezer susmatu ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.

Susmatu bai, baina zehatz jakin ez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Orduan, ordea, ez nintzen konturatu; susmatu bai, eta agian susmatu baino gehixeago ere bai.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Ez dago zehazturik bilera hartan inork Pearl Harborkoa igarri-edo, susmatu-edo, egin ote zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 129. orr.

Zerbait susmatu eta sendagilearen ateraino lagunduko ote zidan beldurrez, hantxe utzi nuen zakarki autobusa iritsi zenean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Inork besterik susma ez zezan, beste baten gorpua sartu zuten hilkutxan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Zaindariek, jokoan murgilduta, ez dute ezer susmatu, eta, ziegaz ziega, informazio bera zabaltzeko aukera izan duzu afaria banatzen hasi diren arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Handik ikusi zuen hurbiltzen, burua uzkurtuta, sakela arakatzen giltzaren bila, deus ere susmatu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.

Bere gain hartu zuen erantzukizuna, eta nire zerbitzari sexuala bihurtu zen, nik hasieran susmatu ere egin ez nuen moduan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.

Nik ezer susmatu ez, ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Inoiz susmatu ezingo nukeen arretaz ikasten nituen gertaturiko guztiak, horiek entzutean nire aurrean irekitzen ziren aukeren indarraren berri izan gabe.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 113. orr.

Bihotza lauhazka abiatu zitzaidan berriz: susmatu bezala, Volvo urdin luzea begi parean nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Susmatu bezala, larru berdea desitsasten hasi zen, pegatina txar bat bailitzan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 147. orr.

Bruma adarraren parrera iristean susmatu bezala gertatu zen: kea zeriola, su txarpil bat agertu zitzaigun.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.

Baina perilaren beraren taxua, edo itzala behintzat, ezin nuen susmatu ere egin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

-Ez dute zertan susmatu -erantzun zidan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.

Orduan, ordea, ez nintzen konturatu; susmatu bai, eta agian susmatu baino gehixeago ere bai.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Antonio ondoan izan zuen erditze guztian zehar, eta susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.

2 (konpletibekin)

Eta nik zerikusia zenuela susmatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

Ez dakigu gauza ziurrik, baina susma daiteke iruzur horren egileak John Dee eta Edward Kelley izan zirela. beraren aitak Aspergerren sindromea zuela susmatzen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Ezin, beraz, susmatu konboi hartan bere ama eta Nadia zeudela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 286. orr.

Hala ere, susma zezakeen ikuskariari ematen zion interpretazioa ez zela zuzena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Ezin nuen inondik inora ere susmatu, noski, nirekin horrelaxe gertatuko zela, edo kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Ezagutzen nuen, gainera, bere mugitzeko modu hura, harantz eta honantz, eta zerbait aparteko gertatzen zitzaiola susmatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Ederra zen, liraina, beltzarana [...] eta batere arrastorik ez maritxua zela susmatzeko, ezusteko galanta hartu nuen jakin nuenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Niregana hurbildu, eta arropa usaintzen dit, zigarroak erretzen ibili naizela susmatu orduko egin ohi duen bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Ezin susma zezakeen arestian agerturiko iritziak hain ondorio berehalakoak ekarriko zituenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

Zer dela-eta susmatu behar nuen nik, Elisabeth Piper izeneko neskatxa hura Hannaren alaba zenik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Eta susmatzekoa da garun-azaleko ukimen-aldeak (eta entzumenarenak) handituak direla itsuengan, eta ikusmen-kortexera heda daitezkeela eskuarki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Kargaren zati hutsal bat Pasaian utzi eta depositoa fuelolioz betetzeko helburuz sartu ziren badiara, bokalea igaro bezain pronto otsoaren eztarrian behera labaintzen zirela susmatu gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Azal horren atzean tristuraz hiltzen edo desiraz urtzen ari zen haragizko emakume bat zegokeenik susmatu gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

3 sumatu.

Urrakoak eta arrailak susmatu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

Nekez susma dezake zertan ari zaren pentsatzen, baina galdera zehatzak egiten dizkizu batzuetan, eta bi aldiz pentsatu behar izaten dituzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.

Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

Santosek egoerari tentsioa kentzearren txantxa tonukeran ahoskatua zuen, baina semearen aurpegian ez zuen lasaiturik susmatu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 62. orr.

Agian horren promesa susmatu du Gabinek han, ordena mental orohartzaile batena.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.

Irribarrea susmatu nion kaputxaren azpian.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.

Haizeak kontrara jo izanen zuen, ez bainuen kea susmatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

4 ser susma ere

Eskapadatxootan, bakoitza bere aldetik irteten ginen ostatutik, etxekoandreak zer susma ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

susmatu bezala (12); susmatu gabe (11); zerbait susmatu (3)

zerbait susmatuko (3)

susmatzekoa da (4)

aspaldi susmatzen (3); dela susmatzen (9); duela susmatzen (7); duela susmatzen du (3); susmatzen da (4); susmatzen du (15); susmatzen hasi (7); susmatzen hasia (5); susmatzen hasiak (3); susmatzen hasita (3); susmatzen nuen bezala (3); zer susmatzen (3)


susmatze iz zerbaiti buruzko susmoa hartzea.

Beren susmatze-datuekin iritsi ohi dira mistikako gauzarik goratuenak ulertzera, harro sentitzen dira horrelako ekintzaz eta erraz mintzatzen ere bai gai horietaz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.


susmo 1 iz zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, eskuarki txarra, aztarna edo aieru hutsetan oinarritzen dena. ik errezelo; goganbehar.

Gerrako gertaera larri batzuen berri izan dut, eta susmo bat daukat, galdera bat etortzen zait gauero, jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Alferrikakoak izan ziren aitaren azalpen guztiak, azalpen bakoitza susmoen gaineko susmo bihurtzen baitzen tenientearen iduriko: esan nahi dut pilatuz eta pilatuz joan zirela aitaren aurkako frogak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.

Hobe zuen isilik egotea buruan jiraka zituen susmo eta duda-mudak argitu aurretik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 118. orr.

Susmoa besterik ez da oraingoz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 14. orr.

Peterrek ez zekien gai horri buruzko gauza handirik, susmoak besterik ez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.

Susmoak baino ez zirela, eta lasaitzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.

Guzmudek sinetsi egingo dio Ishmirri [...] nolanahi dela, halako susmo bat geratuko zaio betiere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

Hitzaldi hura jasotzen duen liburuak, aspaldiko susmo bat, anormala naizela, egiaztatu egin dit.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.

Hain zuzen ere, gu geu ere Tolosara aldatzeak, susmo batzuk piztu zituen gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 241. orr.

Miren Arteagak egindako lana susmorik piztu gabe berregiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Minutu batzuk egoten zen, elkarrizketei, begiradei adi, susmo baten haria, disimuluzko irribarre probokatzaile bat, esanahi ezkutua harrapatzeko moduko esaldi bat atzeman nahian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Aitak sekulako ikara hartu zuen, eta ahaleginak egin zituen Miepi horrelako usteak burutik kentzeko; hari, ordea, susmo pixka bat geratu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.

Nire susmoak betetzen ari ziren, eta seinale hura argia zen, eta larria oso.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Lucyk uko egin zion susmoa baieztatu edo ezeztatzeari, eta horrek esan nahi zuen ez zuela nahi guk jakiterik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Etxearen alde bat hondar gainean oinarritua ote zeukan susmoa nuen, eta alde hark batzuetan kolokan ipintzen zidan Adelaz nuen irudia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Haren ohearen inguruan bildu ginen eta gure susmoen berri eman genion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Urrutiko hitz galduren bat, pauso batzuen susmoa... beti bada traba egiten dizun zerbait.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.

Ivan Ogareffek, egiari susmo harturik, zuzenean galdekatu nahi izan zuen andre siberiar zaharra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Inork ez luke susmorik hartuko grisez pintatutako [...] ate horren beste aldean hainbeste gela egon behar duenik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Susmoak susmo, Ernest Hemingwayk bazekien zertan ziharduen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 265. orr.

2 (izan du aditzarekin) ik beherago 9 eta 12.

Susmo bat izan nuen eta asmatu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Inoren susmorik ez zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Hizketan hasi zen Luvino orduan, borborka, eta susmo bat izan nuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.

Egutxik susmo bat zuen, eta pixka bat arduratuta zegoen, iruditzen baitzitzaion senarrari buruz zerbait gehiago esan ziezaiekeela gurasoei.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 68. orr.

Susmo bat baino gehiago izan da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Susmoa diat azazkal honetan ezkutaturik zegoen zerbait manifestatzen hasi dela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Hamaika susmo eta zalantza nituen buruan bueltaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.

[Irudi] haietako bakar bat ere -susmo hori nuen nik- ez zitzaion bihurtzen inolako inpresio orokor gogamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

3 (erakusleekin)

Eta ez dakit susmo honek beste susmoek baino garrantzi handiagoa izango duen, susmoak eta errealitatea inoiz elkartuko diren.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 70. orr.

Susmo honek tormentatzen naik: une haren aurretik izan ote ziren beste batzuk, buru-argiz egindako hausnarketakoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.

Ez nintzen bakarra susmo horietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 161. orr.

Erokeria izango zuan susmatzea Krisztina eta hi... eta, hausnarketa labur baten ondoren, susmo hori ia lasaibide bihurtu zuan niretzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 171. orr.

Biografoak ere susmo horixe du, baina ez du ez astirik ez kemenik beste ikerketa berezitu eta luzea behar lukeen adar horri heltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.

Itxura denez, jeloskortasunak bultzatuta hil zuen kapitaina, nahiz susmo horrek ez bide zuen inolako oinarririk.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 65. orr.

Susmo horren eraginez, goiz hartan ez zitzaien merkatarari bakar bat ere hurbildu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Oraindik ez dakit zer gogorarazten didan haren keinu ezagun horrek, baina egingo nuke susmo horrekin lotuta dagoela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

4 (-lako atzikiaren eskuinean)

Norbait etxean sartzen zitzaiolako susmoa zuela esan zidan, zelatan ari zitzaizkiola uste zuela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 123. orr.

Apaingarri moduan kontratatzen zutelako susmoak ez zion bakerik ematen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 18. orr.

Volanges andreak, nik hasieran estalgile zelako susmoa hartu banion ere, ez dirudi hunkitua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 326. orr.

Edozein momentutan gauzak mugituko direlakoan nago, gutaz gain besteren bat ere txostenaren bila dabilelako susmoa baitut.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Zola 1902ko irailaren 29an hil zenean, haren heriotza hilketa izan zelako susmoa zabaldu zen berehala lagunen eta familiakoen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Bertan idatzi zuen, atsegin bozkarioz; berehala, ordea, inorena zelako susmoak asaldatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Horrek are tinkoago baieztatu zidan eginbehar hura hutsaren hurrengoa izanen zelako susmoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Haur bat ez izatearen tristurak, senarrak halakorik nahi ez zuelako susmoak, malko lodiz negar eragiten zion Luluri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.

Haiek ere indartu egin zioten gerra irabazi zutelako susmoa, baina erabateko baieztapenik gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Gogoeta haiek guztiek nahasmendua areagotu baino ez zioten egin, eta bizargina beharbada senargai egokia ez zelako susmoak sendotu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Txakurra, beltzez jantzitako andrea, ageriko arrazoirik gabeko zaunkak, larritasuna, herioa urruti ez zebilelako susmoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.

5 (izenondoekin)

Bat-batean, susmo gaizto batek astindu ninduen: Angelok hain gustukoak zituen antzezpen horietako baten aurrean nengoen!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.

Heriotza hurbil ote den irudipen hori, inondik ere odolean eta haragian ernetzen ari den gaitz oraindik ezezagun baten hasiera den susmo gaizto hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Bulego huts horrek sortu inpresioak aieru txarrez, susmo beltzez bete zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura, abisatu gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Ez zioat susmo onik hartzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Sorgin alaena! ez zien, nonbait, susmo onik hartu nire bat-bateko oporrei. isiltasun honek ez dit susmo onik ematen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Ez diat susmo onik Císcar horrekin -bota zidan bat-batean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 101. orr.

Oraingoan, berriz, susmo ona hartua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Ez uste gero susmo huts bat denik: hain nintzen susmorik izatetik urrun!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Historia hori entzuten ari nintzela halako susmo lauso bat izan nuen ni nintzela tximino hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Erran duzu Parsifal hori Reichera sartu delako susmo sendoa duzula?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.

Baina susmo primarioa iruditu zitzaidan hori, kategoria txikiko susmoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ea zerbait berezia sumatu genuen, susmo izpiren bat, zerbait berezia edo ezohikoa, zerbait, zantzuren bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

Iragarle ttiki eta haziago, animalia-hegazti-azienda, edozein eta edonor zitzaion balios, susmo-zirkinik bideratzen bazion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.

Hala ere, bazirudien pertsona batek behintzat oso atsegin zuela izu eta susmo-giro hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.

Iritzi publikoaren miresle, trumoitsu, moldakaitz, zaratazale; afektatu, itsusi, susmo-putzu, gezurti, errespetatua halere.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 81. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haiek bakarrik ulertuko dute pentsamendu hau: aurre-susmo bat eta grazia-argia eduki dutenek bakarrik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Atertzen ez duela ohartzean, elkarren beldur susmoak sentituko dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Ondorioz izan ziren protesta eta tortura susmo nabarmenen gainetik pitzadurarik gabe eutsi zion EAJren eta PSOEren arteko itunak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

Horrek eliz agintarien artean heresia-susmorik sortu gabe predikatzea ahalbidetzen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako.  Elizen arteko biblia   Zen 5,29

Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 162. orr.

Zorrotz susmoa hartu nien haren behakoei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Batekoz beste ere, kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.

Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion [...] plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

8 susmopean adlag

Gogoan izan libre baina susmopean zaudela oraindik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Kontratu horretan ez dago ezer aurreikusita susmopean egoteagatik lanetik botatzeari buruz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Segur aski Weberren etxearen inguruko nire mugimenduek susmopean jarri ninduten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 167. orr.

Kontua da funtsik gabe, frogarik gabe jarri dituztela susmopean asko, eta norbait susmopean jarri ostean, kaltea egina dagoela, susmopean jarritakoa errugabea dela frogatuta ere.  Berria - Kirola   2004-07-03

Imajina nezakeen zer izango zen klandestinitateko bizimodua, beti ihesi, arriskuan, susmati eta susmopean, bere helburuari jazartzen zaiola eta aldi berean bera ere jazartua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.

Auzi hau, eztabaidagai ezin amaituzkoa izan dena (zinemari buruz, batez ere, zeren espirituak "gaiztotzen" zituelako susmopean jarri baitzuten sortu orduko), [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Bere latinezko eta alemanezko obren 49 pasarte inkriminatu ziren heresia-susmopean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Pilula antisorgailu bat susmopean, depresioa eragiten duelakoan.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Kirk Kerkorian AEBetako diruduna, susmopean.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

9 susmo izan du ad

Susmo dut edozein gauza sartzen zuela gorputzean burua argitzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

Hemen gaindiko kazetari batzuek beren aldetik, zerbait probokazio susmo dute.  Herria   2002-12-19

Norbaiti ematen bazaio misterio horretan sartzea, susmo du han egona dela betierean, eta bat egin dela Hirurekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

Banuen susmo beltzurituko ote zen, izkiriatu ez niola ikusirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Bai, badut susmo; hartzara zuri mintzatzea da nire kontra baliatzeko zu arma bortitzagoz hornitzea, zure borondateari osoki men egitea.· Benetan ari zen oilaloka modura (emakume guztiak bezalatsu, intelektualak ere barne, nik susmo), umea hegazpian babestu beharrez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.

10 susmo txar (orobat susmotxar g.er.)

Hala ere, susmo txar bat zuen, ez zekien zergatik ezta nondik etorri zitzaion ere. -Ez dakit, susmo txarra hartzen diot, besterik ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

-Susmo txarra hartzen al zion Blacki? -esan zion Rosmerta andreak, harrituta. -Aita, lasaitu, susmo txarra hartuko digute eta! -xuxurlatu nion, begi ertzetik ateko zaindariei begira. gurasoek ez baitzituzten auzoen susmo txarrak piztu nahi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.

Harekin ukan zuen ikustaldiak susmo txarrak baieztatu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,4

Susmo txarrik ez dut St. Eustacheri buruz; baina joan gaitezen urratsez urrats.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 164. orr.

Ez nuen susmo txarrik sorrarazi behar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.

Neska-mutilok goibel samar aurkitu omen zituen, baina ez omen zitzaion inongo susmo txarrik egin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Jonatan eta lagunak lasai bizi dira, ezeren susmo txarrik gabe.  Elizen arteko biblia   1 M 9,58

Barrea atera zitzaidan bere susmo txarreko aurpegia ikusita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Osaba Vernonek susmo txarrez begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Susmo txarrez so egin zion, ez zuelakotz berehala ezagutu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

11 –en susmoa egin

Emazteak berehala bere neskameen susmoa egin zuen eta banan-banan galdezkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Baina honek bere errugabetasuna frogatu zuelarik, okinaren susmoa egin, eta laster deskubritu zuen trukea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.

Haren susmoa egiten hasirik, pentsatu zuen ezen, Hamidarenaz jakitun, gaixotasuna eragin ziola mendekatze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Kasualitateak nahi izan zuen une hartan Amgad kaian zehar ibil zedila, eta Asad ezkutuan zuen itsasontziaren susmoa egin zezala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.

Erregeak azkenean Dubanen susmoa egin zuen eta azpilanetan zebilela sinetsi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.

Ez zenekien segur hori ote zenetz artelanak ezkutatzen zuen balioa, bi argi, bi leku eta bi denbora aldi berean harrapatzearen kontu hori, baina zerbaiten susmoa egiten zenuen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.

12 susmoa izan du ad

Lehendik ere banuen susmoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 22. orr.

Susmoa dut ez ote diren ari hautsa batzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 99. orr.

Eta badut susmoa guk jende bertutetsutzat dauzkagun horiek ez ote duten bere buruaren atseginez erran ohi diguten bezainbat merezimendurik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Susmoa dut hautsi egin zutela betiko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.

Baimen faltsua baneukan ere, susmoa nuen agintari naziek ez zutela oso begi onez ikusiko jendea armaturik ibiltzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Nire lagunek esan zutenez, jendeak susmoa zuen Juliok salatu ote zuen OIC-ko idiskoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa, susmoa baitut gizakia, sarritan, txarrena egitera behartua dela, egiteko txarrena dela jakinda.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

13 susmoa hartu

Gure amari karta egin zion beste apaiz harena bezala; ez nian nor zen inoiz jakin, baina susmoa hartu nioan nik dakidan bati.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Nik susmoa hartu diot agian irakaskuntza darabilela buruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

Susmoa hartzen hasita nengoen ez zela jada han bizi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Behin denak errepasaturik, beste urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.

Hark harrituta begiratu zidan, nondik aterako ote nintzaion susmoa hartu ezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Susmoa hartu nion txakurren beldur hura ez ote zen beste beldur sakonago baten oihartzun.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

Batzuetan, susmoa hartzen zuen informatzaile ospetsu hura, zinetan, ez ote zen izanen esku-irakurle bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

Hasieran, broma baten susmoa hartu nuen noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Poliziak berehalaxe indonesiarren susmoa hartu zuen eta atxilotu egin zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Henryk, hasiera-hasieratik hartu baitzion susmoa Dubinsky-ri, Maureen zaintzen egona zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Susmoa hartu zion Samarkandako merkatariak, arratsalde osoan beste oihalik saldu ez zuenean, Herioa bera zela agure itsua, eta bila etorriko zitzaiola.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere susmo (5); halako susmo (7); inolako susmo txarrik (4); nire susmo (7); nuen susmo (4)

susmo beltza (4); susmo gaizto (4); susmo handiak (5); susmo hutsa (5); susmo onik (8)

susmo txar (28); susmo txar bat (5); susmo txarra (90); susmo txarra hartu (25); susmo txarra hartuko (4); susmo txarra harturik (5); susmo txarra hartuta (5); susmo txarra hartzen (20); susmo txarrak (47); susmo txarreko (9); susmo txarren (6); susmo txarren bat (5); susmo txarrez (25); susmo txarrez begiratu (4); susmo txarrik (51); susmo txarrik egin (4); susmo txarrik ez (10); susmo txarrik har (6); susmo txarrik hartu (8)

susmoak susmo (6)

badut susmoa (14); banuen susmoa (4); bere susmoa (6); dagoen susmoa (6); den susmoa (27); den susmoa dute (4); diren susmoa (12); dituen susmoa (10); dituen susmoa du (4); duen susmoa (13); duten susmoa (7); izango den susmoa (4); nire susmoa (12); ote den susmoa (6); ote zen susmoa (5); ote ziren susmoa (4)

susmoa agertu (7); susmoa baino ez (4); susmoa baino gehiago (4); susmoa bainuen (7); susmoa baitut (5); susmoa da (6); susmoa dago (11); susmoa dauka (8); susmoa daukagu (5); susmoa daukat (13); susmoa diat (5); susmoa du (30); susmoa duela (8); susmoa dugu (7); susmoa dut (48); susmoa dute (22); susmoa duzu (4)

susmoa egiaztatu (4); susmoa egin (5); susmoa egiten (4); susmoa hartu (30); susmoa hartu zion (4); susmoa hartu zuen (7); susmoa harturik (4); susmoa hartuta (5); susmoa hartzen (15)

susmoa izan (15); susmoa neukan (5); susmoa nuen (13)

susmoa piztu (8); susmoa sortu (6)

susmoa zabaldu (4); susmoa zeukan (4); susmoa zuela (4); susmoa zuen (22); susmoa zuten (7)

zelako susmoa (7); zen susmoa (15); zerbaiten susmoa (12)

bere susmoak (9); nire susmoak (10); susmoak baieztatu (7); susmoak besterik ez (8); susmoak daude (4); susmoak izan (8)

susmoen berri (5)

susmopean daude (4); susmopean jarri (13); susmopean jartzeko (7)

ezeren susmorik (5); inolako susmorik (5); susmorik beltzenak (4); susmorik eragin (6); susmorik ere ez (8); susmorik gabe (9); susmorik hartu (7); susmorik hartuko (4); susmorik izan (4); susmorik sortu (4); susmorik txikiena (9); susmorik txikiena ere (7)


susmobide (corpusean susmo bide soilik) iz susmatzeko zioa.

Nola liteke astelehen goiz batean biltegian ehun florin agertzea. Susmo bidea, noski.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 148. orr.


susmogabe 1 izond susmorik gabekoa.

Esperientziazko erabilera enpiriko oro gainditzen dituzten oinarri-esakuneetara ihestera behartua gertatzen da, nahiz eta hauek itxuraz hain susmogabeak diren, ezen gizakien arrazoimen arrunt bera ere hauekin ados baitago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

2 susmogabeko izlag

Aita Sainduak ez zezan, ez igor, ez izenda, bere ustez susmogabeko eta alderdigabeko epaile den herritarrik edo atzerritarrik, horrelako kasuetan Erromako Aulki Sainduak egin ohi duen bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.


susmogarri ik susmagarri.

susmopeko 1 izlag susmopean dagoena.

Gazteek zerbaiten desira eta nostalgia sentitzen dute beti, susmopeko aberri ezaxola eta beldurgarri batena, mundua deritzon aberri horrena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

• 2 iz susmopean dagoen pertsona.

Polizia edo susmopeko edozeinen hurbileraz kideak bi huxtuz abisatu behar zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Egun batean, atxilotu bat askatzeko agindua eman baitzuen, susmopekoak hitzok esan zizkion: [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 277. orr.


susmotegi iz

Norbait hartaz ez zion deus salatu nahi izan, eta Xaxi, susmoak susmotegi negarrez urtu zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.


susmotsu adlag susmati.

Vezin, susmotsu, ondora etorri zait.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 187. orr.

Gero, begira dagokidala, susmotsu: [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.


susmotu ik susmatu.

susmotxar ik susmo 10.

susmur ik surmur.

suspenditu, suspendi, suspenditzen 1 du ad azterketez mintzatuz, huts egin, ez gainditu, ez pasatu.

Pisu berean bizi izan ziren hiru urtez, eta elkarrekin suspenditu zuten, behin baino gehiagotan, Zuzenbide Erromatarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

Filosofia eta letrak ikasten hasi zen, baina ez zuen karrera amaitu latina beti suspenditzen zuelako.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 115. orr.

Anjeli ez omen zitzaion iruditu mezua erdaraz idatzi izana nahikoa zenik ikaslea suspenditzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

Dena suspenditu diat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Haren eskoletara oso jende gutxi joaten zen, ikasi eta ikasi munduan beste asmorik ez zutenak eta piper egiteagatik suspendituak zeudenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

2 bertan behera utzi.

Ezer ez; juizioa suspenditu zitean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 56. orr.

Bonbardaketaren bezperan, autoa hartu eta Eibarren izan gintuan, pilota partiduak ikusteko asmoz, baina suspenditu egin zituan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Viçenç Navarro Juanaren gaisotasuna dela eta, 2003/2004. kortsoarako hasiera ofizialaren ekitaldia suspenditzen da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

3 karguez eta kidekoez mintzatuz, gabe utzi.

Uzten badugu, zeren oraindik ez baita erabaki meza ematen jarraitzea onartuko diogun edo a divinis suspendituko dugun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 144. orr.

4 eseki.

Ozta ditu balkoi suspendituko bi edo hiru etxe beltz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.


suspense (34 agerraldi, 8 liburu eta 17 artikulutan; orobat suspentse 38 agerraldi, 7 liburu eta 20 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian suspense agertzen da) 1 iz film edo kontakizun batean, larridura sortzen duen unea edo pasartea; sentipen hori sor dezakeenaren nolakotasuna.

Barthesek dioenez, suspensea tresna intelektuala da, eta buruan harrapatzen gaitu.  Berria - Kultura   2006-04-02

Eleberrian, ironia eta trufa anitz erabiltzen du Etxeberrik, baita suspensea ere.  Berria - Kultura   2004-12-10

Zinema beltzaren ukitua eta suspense handia duela.  Berria - Kultura   2004-09-23

Liburu honek ez dauka suspenserik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

«Suspense psikologikotik gertuago egongo da beldurrezko zinematik baino», zuzendariak azaldu duenez.  Berria - Kultura   2006-03-26

Alberto Ladronek suspentseari eusteko iaiotasuna erakutsi digu.  Berria - Kultura   2006-05-02

Suspenseak soilik mantentzen zituen ehiztari nekatu haiek esna, ondoren zer gertatuko zen, zer kontatuko zuen jakin-nahiak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.

Monterrosok bere ipuinean, suspentsea areagotzeko, tarte zuri handi samarra utzi ondoren, egoerari ustekabeko irtenbidea eman zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 57. orr.

-Dena ez da suspentsea literaturan!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Nekazarien giroko suspensearen barruan sartzen da filma.  Berria - Kultura   2006-04-05

«Suspensezko thriller-a», hori da lanaren definizioa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

Niri suspensezko literatura ez zait gehiegi gustatzen, amaieran gertatzen dena jakiteko desirak gehiegi baldintzatzen baitu irakurketa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

Bere azken nobela, aldi berean hilketa baten ikerketa suspensezkoa eta hamaseigarren mendeko Mundaka ezagutzeko aukera paregabea, egundoko laudorioak ari da jasotzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Zinez mendeurreneko Frantziako itzulia antzerki parekoa da bere "suspense" delakoarekin.  Herria   2003-07-24

2 irud/hed

Hau duk suspentsea, lagunak!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Suspense guztia legebiltzarrak bereganatu zuen, burtsan behinik behin ustekaberik ez baitzen izan.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

3 (hitz elkartuetan)

Polizia eleberriak, medikuntza liburuak eta suspense eta maitasun historia hutsalak irakurtzen ditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Jainko maitea! suspense-taupada bortitza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.


suspensibo ik suspentsibo.

suspensio ik suspentsio.

suspentse ik suspense.

suspentsibo (orobat suspensibo g.er.) 1 izond suspentsioarena, suspentsioari dagokiona.

Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

2 puntu suspentsibo pl etenpuntuak.

-Mutilak bere partida horietako bat egiten badu... -eta puntu suspentsibo haietatik eskegi zuen bere esperantzatxoa. Puntu suspentsiboak, hiru ez baizik eta kate amaigabe bat izan ziren jarraian.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.

Eta buruaren ezker-eskuineko mugimendu batekin bete zituen puntu suspentsiboak. nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela, zure puntu suspentsibo adierazgarri horien berezko bukaera, adierazgarriak baitziren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.

Zuzendaria isilik geratu zen, zain, "ondo" eta geroko puntu suspentsiboak entzun izan balitu bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puntu suspentsibo (5)

puntu suspentsiboak (6)


suspentsio 1 iz ibilgailuetan, bastidorearen eta gurpilen artean, zoruko gorabeheren eragina moteltzeko, jartzen diren gailuen multzoa.

Suspentsioan, pneumatikoetan eta ihes hodian ukitu txiki batzuk egitea besterik ez da onartzen.  Berria - Kirola   2006-02-25

Argiztapenaren arazoak nagusi izan ziren ibilgailuek proba ez gainditzeko arrazoien artean [...] eta ardatzarekin eta suspentsioarekin eta galgekin zerikusia zutenak ere sarritan gertatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Hori bai, gurpiletan suspentsio hobeak jarrita, hainbeste bote ez emateko.  Berria - Kirola   2006-04-11

Nire matematikariak suspensio-sistema bat landu zuen, ontziaren kulunkek eta zabuek eraginik izan ez zezaten itsasorratzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

2 bertan behera uztea; etetea.

Sindikatuetako ordezkariek «benetako suspentsioa» aldarrikatu dute, dekretuaren aurreko egoerara itzultzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Ez dago batere argi Fernando Grande-Marlaska epaile instruktoreak Barakaldoko ekitaldia debekatzeko eskumenik baduen, Garzonek hiru urterako erabakitako behin-behineko suspentsioa agortu zenean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Bekaren suspentsioa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.

Mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat-bateko etena, plano-aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi bat begirune gabea ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 223. orr.

Legea aldarrikatu zuen baina suspentsioan atxikitzeko agindua eman du denbora berean.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

3 fluido batek eta bertan sakabanatuak, disolbatu gabe, dauden zatikiek osatzen duten nahastura.

Zergatik ote zeuden izpi haiek guztiak suspentsioan hautsarenak airean bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Tratamenduaren ondoren, alferrik eragin genion iman indartsu bati gure hautsen ur-suspentsioaren barnean: burdin arrasto bat baino ez genuen jaso.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

4 suspentsioan adlag fluido batean suspentsioa osatzen.

Hortaz, suspentsioan dauden ttantta ttiki buxtiz betetzen da airea, eta horrela lainobera eratzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.


suspentso iz azterketa batean gutxiegi atera duenaren nota.

Jarraitu baino lehen ikasleen notak emango dizkizuet: Garbisu, nahiko; Calderon, suspentso.  Berria - Kultura   2004-11-30

Patxi Altunak nire espedientean agertzen den suspentso bakarra jarri zidan latinean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Nire anaiak suspentso ugari ekartzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.

Latineko suspentsoa zela eta, ordea, beldur nintzen ez ote ninduten Bartzelonan onartuko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.


suspergarri 1 izond suspertzen duena.

Anaiek uste dute nire gorputza ez dagoela janari suspergarrien premian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 556. orr.

Mandragorazko edabe suspergarria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Lo suspergarri bati emana ote, ala koman eroria sekula betiko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Lasaitu ederra, kanpoan ginela, arnasbideetan barrena sartzea aire garbi suspergarria, odolaren eta barrenkien usainaz usteldu gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Baina nola lortu suspergarri den heriozko arriskuaren sentipen hori?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Hantxe agertu ohi zitzaion bat-batean andereñoa, eguneroko gau-ekitaldi suspergarrirako prest.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Gainera, guardiako espetxezainak -bera ere zaharra- kolpetxo suspergarri batzuk eman zizkion buruan, eta horrek ere bere eragina izan zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Bazirudien sentipen bero eta suspergarriren bat erdiesten zutela hortik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.

Erregelaren testua denek edukitzea nahi zuen, denek ongi ezagutzea eta buru-bihotzetan hausnartzea, motelaldietan suspergarri eta profesan hitzemandakoaren oroigarri bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

2 (hitz soila –en atzizkiaren eskuinean, izen balioarekin)

Hauek banatuko al dute bakea jauregi eta txaboletan, eta segurtasuna eta zoria hobetzeko itxaropena, estatuen suspergarri eta bizipoz onena, hain zuzen ere? O Don Kijote Mantxako, behar adina behin ere jasoa izango ez zaren hori, gogaituen suspergarri, erortzera doazenen eusle, jauzi direnen beso-indar, dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

3 (izen gisa) suspertzen duen gauza.

Gure amak suspergarri bat erosten zidan eta pontxea ematen zidan goizean indar nendin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Erkituta geunden hainbeste ibiliren ondoren, eta suspergarriren bat behar genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

-Mandragora oso suspergarri ahaltsua da -esan zuen Hermionek, ohi bezala testuliburua irentsi zuen itxuraz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Aski izan zuen bizpahiru aldiz errepikatzea, suspergarririk gabe ikasteko, eta, handik aurrera, ikusten ninduen bakoitzean errezitatzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Batzuk leher eginik hil zirela, beste batzuk lurrera erori eta lepoa hautsita, eta beste batzuk suspergarri faltaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

· Ez zuen behar ez oroimen-suspergarririk, ez aide-mémoirerik, ez zirriborro edo oharrik. hiru ordutik behin edo, ogi bat eta pitxer bat garagardo ekarri behar zion otseinak adore-suspergarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.


susperketa iz suspertzea.

Zenbait kasutan, haien esku dago zure susperketa.  Elizen arteko biblia   Si 38,13

Gizarte eta Kultur Susperketan Diplomatua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.


susperraldi 1 iz suspertzea; zerbait edo norbait suspertzen den aldia.

Ziklo ekonomiko batean honako fase hauek bereiz daitezke: goraldia, gailurra, atzeraldia edo gainbehera, depresioa edo hondoa eta susperraldia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Erorialdi eta susperraldien erritmo ziklikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Erorikoaren eta susperraldiaren ondoren, eroriko berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Batzuetan susperraldi batzuk zituen Leirek, eta besteetan erdi lotan gelditzen zen, ametsetan bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 264. orr.

Bazekien bitaminak, oligoelementuak, mineralak eta bestelakoak oso beharrezkoak zituela bere susperraldian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Bruselak ohartarazi du [...] «eraso terroristek» ziurgabetasuna eragin dezaketela nazioarteko merkatuetan eta, beraz, ekonomiaren susperraldia eten.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Ekonomia krisiaren itzala nagusi da mundu osoan zehar [...] nahiz eta orakuluek susperraldia gertu omen dela dioten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Industriaren «susperraldia» eta eraikuntzaren «indarra» giltzarri izan dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Euskararen susperraldiak ez zuen indarrik izan Araban, Bilbotik mendebaleranzko eremu zabalean eta Nafarroako ekialdean eta hegoaldean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 74. orr.

60ko hamarkadaren erdialdean euskal kulturak bizi izan zuen susperraldiaren emaitzetako bat izan zen Oskarbi.  Berria - Kultura   2004-10-29

Azpeitian, baina, Koka eta Belokiren susperraldiak ez zuen saririk jaso.  Berria - Kirola   2006-01-22

Bilakaera nominalen halako konbergentzia batek argi eta garbi baldintzatzen zuen diru-batasunaren proiektuaren susperraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Bere aldia heldu ez, antza, eta ataka gorria gainditurik, susperraldiaren lur irmoan pausatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

2 (izenondoekin)

Susperraldi txikia izan zuen espezieak 1990. eta 2000. urteen artean.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Sektoreko eta merkatuko enpresaren inguruko iritzia «apalki hobetu» dela adierazi zuen, «%4k uste dute merkatua susperraldi indartsua izaten ari dela».  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Bruselak hartutako erabakiak antxoaren susperraldi biologikoa erraztuko duela azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Bruselak azaldu du susperraldi ekonomikoak «sano» garestitu dituela lehengaien prezioak.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Hemeretzigarren mendean susperraldi moral ohargarria lortu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Beheraldi mundutarrekin batera zertutako erlijiozko lorpenak aurrerapen espiritual hutsak ez ezik, susperraldi espiritualak ere badirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Erorialdi berri honi bigarren susperraldi iraunkorrago batek jarraitzen dio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza Erakundearen esanetan, 2003 urtea ekonomia susperraldirako «inflexio puntua» izan da.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Finantza-susperraldi horrek [...] ezin du herrialde gehien-gehienen bizimoduaren hondamena eta herrialde askoren inbertsio-atonia iraunkorra ezkutatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Zibilizazio Heleniko, Siniko eta Hinduen historietan estatu unibertsalen ezarpenarekin hasitako gizarte-susperraldiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

susperraldi ekonomikoa (7); susperraldi txikia izan (3)

ekonomiaren susperraldia (8); susperraldia izan (4)


susperralditxo iz susperraldi txikia.

Gorrien susperralditxoa, baina, beranduegi iritsi zen.  Berria - Kirola   2006-01-07


susperrarazi, susperraraz, susperrarazte du ad suspertzera behartu.

Charlie da bat eginda iraunarazten diguna [...] eta berak susperrarazten gaitu denok adoregabetuta gaudenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Biek ere uste zuten edanak susperrarazi egingo zuela emaztearen adorea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Ez da aski zu nire zerbitzari izatea Jakoben leinuak susperrarazi eta berritzeko eta Israelen bizirik geldituak itzularazteko.  Elizen arteko biblia   Is 49,6

Familien kontsumoa izan zen, zehazki, Bizkaiko ekonomia susperrarazi zuena.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez: [...].  Elizen arteko biblia   Nk 3,21


suspertu, susper, suspertzen 1 da ad moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortu edo indarberritu. (norbait)

Handik laster, azal beltza erori eta bere kolorea hartu zuen haragiak, eta haurra suspertzen eta indartzen joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Sergei zurbil samar egon zen hasieran, baina berehala suspertu zen eta betiko itxura hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 90. orr.

Entzuten dut, suspertzen naiz, neure onera nator.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 92. orr.

Bere egoeragatik deprimiturik egon arren [...] berehala suspertu zen gu ikustean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Bran erabat suspertuta zutitu, gorputza astindu eta abian jarri zen erbinudearen lorratzak usnatzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Mutila erne eta susperturik zegoen, antza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Suspertzeko arrosa-ura usnatzea gustatzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.

Ahulduta eta dardaratsu zegoen, marranta txar batetik suspertzen ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gaixoalditik zertxobait susperturik, makila baten laguntzaz etxean batera eta bestera ibiltzen hasi zen indarrak berreskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Suspertuta nengoen, ibiltzeko gogoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 136. orr.

2 (zerbait)

Aski izan zaio abian jartzea nekea ahazteko, muskuluak eta artikulazioak suspertu zaizkiola ohartzeko. Ikusmena ere nabarmen suspertu zitzaion, baina lesio larria zuen, orain, erretinetan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Indarrak apur bar suspertu zitzaizkionean, Asisa abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Horrela Errusiarekiko harremanak apur bat suspertuko dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Urak harria zipriztintzen du, aspalditik bilduak dituen goroldioak eta likenak bustitzen ditu, eta, orduan, suspertu egiten da ibaiaren esentzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 49. orr.

Lantegiko apaletan jarri zuen begirada suspertu berria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

• 3 du ad (norbait)

Liztor baten ziztada batek bezala suspertu ninduen aitormenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

Haatik koñakak suspertu egin ninduen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 211. orr.

Ikusten, gaur goizeko mandatuek suspertu egin zaituzte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 373. orr.

Plateren bistak eta usainek suspertu egin gintuzten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.

Mundua arbuiatzera bultzatu zituen eta zelibatoa gordetzera suspertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Berri on hark suspertuta, [...] leiho puskaturantz jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Oihuka elkar suspertuz, zaldien saihetsetan ezproia sartuz, murrizten ari ziren gutxika-gutxika Mikel Strogoffenganainoko tartea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Ezerk ezin suspertu hilda dagoena!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 142. orr.

4 (zerbait)

Berak pizten ditu loreak, uzta ere bai, nahiz gari nahiz ardo, landareak oro berak suspertzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Errauts arteko su moteldua suspertu du gero ezpal batzuen laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Eskua astindu zuen behin gehiago, mekanismoa suspertuko ote zitzaion, eta belarrira eraman zuen gero; baina orratzak ez ziren mugitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Kanpoko haizeak aurki suspertu zion kordea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Gure indar ahulduak suspertzeko modua izan genuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

Sariak ere ematen zituen, igeri grina suspertzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 164. orr.

Frantziskoren gorputz hilak gorputz biziak sendatzen ditu, bizirik zenean hildako arimak suspertzen zituen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu, beste inork ez du hori guztia egin ohi zaldun ibiltariek baino hobeki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Neurri ederreko zakil batek behar bezala betetzen du emakumea, eta suspertu eta bizkortu egiten dio begia eta beste guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Honek ikaragarri aberastu zituen herri-literaturak eta herri-hezkuntza suspertu zuen. Txostenak suspertuko zion oroimena beharbada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Casanovaren gorputz abailtzen hasiak suspertuko al dio emakumeari garai bateko sua?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Horren ordainetan, Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak barne-eskaerak suspertzea onartu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Ekonomia industrializatuen erosahalmena aski gehituz, petrolioaren prezioaren beherakadak jarduera suspertu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Merkatuak suspertu eta babestu ez ezik, merkatu berriak ustiatu eta garatzeko helburua ere izan dezakete inbertsioek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Hark utzitako kiratsak indargea zirudien udaberriak susperturiko mendi haietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat suspertu (3); azkar suspertu (5); azkar suspertu ziren (3); berehala suspertu (6); berehala suspertu zen (4); gogoa suspertu (3); taldea suspertu (4)

ahalegina suspertzea (3); gainditzeko ahalegina suspertzea (3); suspertzea lortu (4); suspertzea moteldu (3)

ekonomia suspertzeko (8); euskara suspertzeko (4); gogoa suspertzeko (3); jokalariak suspertzeko (4); nazioa suspertzeko (3); suspertzeko ahaleginetan (4); suspertzeko asmoz (4); suspertzeko balio (5)

apur bat suspertzen (3); ekonomia suspertzen (3); suspertzen ahalegindu (3); suspertzen ari (20); suspertzen ari da (4); suspertzen hasi (5); suspertzen lagunduko (3); suspertzen laguntzen (3); suspertzen saiatu ziren (6)


suspertzaile izond/iz suspertzen duena.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Jose Luis Elkoro Bergarako alkatea izan zen liderra, eta taldea abertzaleen eta demokraziaren suspertzaile izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Artearen suspertzaileak.  Berria - Kultura   2004-11-09

Unión Artesana ez da soilik Danborradaren suspertzaile izan.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.


suspertze 1 iz moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortzea edo indarberritzea.

Japonian berriz, hamarraldiaren amaiera arte, higiezinen eta burtsaren krax bikoitzak bankuen suspertzea eragotzi zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Baina suspertze edo berpizkunde guztien arazoa zera da, beraiek ez direla, eta gauzen izaeran ezin izan, "benetako artikulua".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Egiaz, froga daiteke, periferian soldatak suspertzen direnean, suspertze hori ez dela gertatzen periferia langile asko behar duten ekoizpenetan espezializatu delako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

1789ko Iraultzaren ondoren, egitura berriak Euskal Herriari kaltea besterik ez zekarkiola iritzita, iratzartze eta suspertze txiki bat gertatu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Esportazioak sendotu egin dira, baina petrolio garestiak Alemaniako suspertze ekonomikoa moteldu du.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Inflazioaren kontrolak [...] suspertze ekonomikoa etengo du eta azpienplegu jadanik masiboa handituko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sendagileen suspertze ahaleginak eta tratamenduak ez ziren nahikoa izan bost urteko haurra indarberritzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Suspertze prozesuko hirugarren fasea kontsumoarena da.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Bularrezurra Martinez Galdeano hil aurretik apurtu zioten kolpeka, eta ez ondoren egindako suspertze saioen eraginez.  Berria - Harian   2005-08-12

Suspertze zantzuak ez dira nahikoak, oraingoz.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Duela 30 urte ia hilik zegoen erreka suspertze bidean da, nabarmen gainera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lockhartek adore-suspertzeaz pentsatzen zuena otsailaren hamalauean gosaltzeko garaian argitu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 199. orr.

Mendebaldeko Alemaniak ez zuen aurrekontu-suspertzerik batere bultzatu [...] eta 1987aren bukaeran 1982az geroztik izandako hazkunderik ahulena izan zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suspertze ekonomikoa (10)

ekonomiaren suspertzea (7)


suspertzealdi iz susperraldia.

Guk suspertzealdi bat eman behar diogu kontzeptu horiei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15


suspertzear adlag suspertzeko zorian.

Gehienetan, haurtzaroan hain sarritan hartzen ninduten gaixotasunen batetik suspertzear nengoela hurbiltzen zitzaidan zigarro kutxa eskuan hartuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

MMErentzat Europako ekonomia suspertzear da.  Berria - Ekonomia   2006-04-12


suspiriatu, suspiria, suspiriatzen du ad hasperen egin, hasperendu.

Erdi ozenki marmarrean, isildu, jiratu, suspiriatu, begiak jaso eta mutikoari ipuinak irakurtzen ari zitzaion emaztearen irudia bilatu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.

"Ze laster hasi garen haren hutsunea nabaritzen!", suspiriatu nuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.

-Zergatik suspiriatzen duzu, Doloritas?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.


suspirio 1 iz hasperena. ik zizpuru.

Haien poztasuna, haien aieneak eta suspirioak!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Suspirio egin du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Suspirio asko egiten zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.

Niretzat urruma ziren haren bihotz-pilpira eta suspirioak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

Oso bare, intziri eta suspiriorik gabe, jarraitu zuen negarrez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Suspirio baten ikarak astindu zion gorputza.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

Honek gauetan ohean suspirio eta intziri txikiak eginez irakurtzen du, erabat hunkiturik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 26. orr.

Beldurra eta ezina, biak batera adierazten zituen suspirio bat irten zitzaion emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

Orduan suspirio urrun bat entzun zuen, gela ilun hartako bazterren batetik irtena bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Neska ahitzen eta ahitzen ari da, suspirio etengabeen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Etsipenezko suspirio bat egin baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Begiak sabairantz jasorik, antsiazko suspirio bat irten zitzaion buru-bihotzik gabeko ausarkeria baldar hark eragina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Berak, eskuak gerrian, suspirio batean: “Apokalipsiaren Zalduntsa eszenatokira eskularrurik gabe atera?” Eskaileretan gora igo ziren, arnasestuka alkatea, suspirio batean Joanes.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Uste nuen amaren oroitzapenetatik ikusiko nuela lekua; haren hutsminetik, suspirio-zati artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

· Lasaitasun suspirio batek ihes egin zidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 140. orr.


suspirioka adlag asperen eginez.

"Zoaz berarengana, hitz egiozu!", amak, suspirioka eta erdi negarrez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.

Mutilak, burua sabairantz altxatu eta suspirioka ekin zion berriro, ozen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.

Emakume batzuk, izotzarena inauteri festatzat harturik, begiak estalirik ageri dira eta beren galarik ederrenak jantzita, balizko elkartze bat suspirioka desiratuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Gure azpian Serge eta Jane hasperenka, eta aldi berean Hankapalo eta bere laguna suspirioka, ze hots ziren diskoarenak eta zein zuzeneko interpretazioarenak bereizi ezin zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.


susta
1 lo susta ik lo 28a.

sustagailu izond ipar sustagarria.

Nazione Batuen Elgartasun Mundialak ukanen duela Irakia berri bati buruzko xutitze-kargu "humanitarioa", erran nahi baita, osasun mailetik haste arrapiztu beharko diren sustagailuena.  Herria   2003-04-17


sustagarri 1 izond sustatzen duena.

Herritik ateratzean, adin ederreko hiru gizonek, itzalean jarririk daudela, agur sustagarri bat helarazten didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Lehen tranpalean gelditu zen, eta aurrera segitzeko keinu sustagarri bat egin zigun hildakoaren gelako ate zabalduaren aldera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Nik erreferatzen bezala nion beroa, gorputzak hornitua zuen indarrak izate osoan baretasun sustagarria isurtzen zidala denbora berean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Merkatuak eskaintzen dituenak erosi eta erabiliko dira [...] enpresa txiki baina txit eraginkor horren hazkurri eta sustagarri izan daitezen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Euskalgintzaren jardueraren pizgarri eta sustagarri seinalatuena eta haren beharra nabarmenenik erakusten duena, euskararen etsai eta erasotzaileen lan gaiztoa da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

2 (hitz soila –en atzikiaren eskuinean)

Apez on eta kartsu horren bizia eta erakaspen hunkigarriak berrikatu dira ororen sustagarri elizkizunean.  Herria   2001-06-21

Beren aztarna fosila utzi baitzuten haitzetan gure jakinguraren sustagarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

3 (izen gisa)

Fisikan erabiltzen den metodologiak erabiliz merkatu finantzarioen sustagarri nagusietakoa esamesen zabalkundea dela aztertu dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.


sustamen iz sustapena.

Victor Morlan Sustamen Ministerioko Azpiegitura eta Planifikaziorako Estatu idazkaria.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28


sustantibo ik substantibo.

sustantibotasun ik substantibotasun.

sustantzia ik substantzia.

sustantziagarri ik substantziagarri.

sustantziero iz

Pixka bat piztearren, sustantzieroa ibili ohi zen, gure aitona, etxez etxe: zerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin, eta horri "txongoa" esaten zitzaion; txongoari lizta bat lotu eta babarrun edo lenteja eltzean sartzen zuen aitonak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Funtsean [telebista] zer den ederki definitu zuen: sustantzieroaren lana egitera zetorren tramankulu bat zela esan zuen, etxe bakoitzean entretenimendu pixka bat banatzen zuena, jendeak bere denbora nolabait goza zezan,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.


sustapen 1 iz sustatzea.

Ohitura onen sustapena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Ekaingo leize-zuloaren errepikak behar dituen zuzendaritza, kudeaketa, iraunaraztea eta sustapena ziurtatzeko helburuarekin.  Berria - Kultura   2004-07-29

Herri kulturaren ekoizpena, garapena eta sustapena era eraginkorrean bideratzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-11-25

Parke eolikoen sustapena, eraikuntza eta salmenta; eta haize-sorgailuen diseinua eta salmenta.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Esportazioen sustapenerako estrategiak bultzatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Helburu nagusia kirol jarduera bakoitzak esparru administratiboa alde batera utzirik bere alorreko sustapena egitea izango da.  Berria - Kirola   2004-06-18

Euskal erakundeek Tokiko Agenda-21 ezartzera begira burutu dituzten iraunkortasunaren sustapenerako programen bidez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Euskalgintzan, ikastolen sorrera eta sustapenean, eta kulturgintzan oro har.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

Euskararen sustapena indarkeriarekin ez lotzeko eskatu du Europako Kontseiluak.  Berria - Harian   2005-09-23

Diskoak euskal musikaren sustapenerako erabili ohi dituzte.  Berria - Kultura   2004-10-01

Industriaren Sustapen eta Eraldaketako Baltzuak 600.000 euro jarriko dituJ. giza eskubideen defentsa eta sustapenerako topagune bilakatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Jaurlaritzako Kultura Sailak sustapenerako kaleratu duen Basque music disko bikoitza Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Plana onartu zuen lehengo urteko azaroaren 16an Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2004-09-15

Olinpiar Sustapenerako Euskal Batzordea eratzeko dekretua onartu du Jaurlaritzak.  Berria - Kirola   2004-05-19

2 (izenondoekin)

Sustapen pribatua bilatzea aztertu zuten, baina dirua, azkenean, udal aurrekontuetatik aterako da oso-osorik.  Berria - Kultura   2004-05-16

Carlos Fuentes eta Gabriel Garcia Marquez idazleek erabaki zuten Mexikoko Gobernuak emandako bizi guztirako bekaren sustapen ekonomikoa erabiltzea Cortazarren omenezko katedra bat sortzeko.  Berria - Kultura   2004-02-17

Industria kimikoak egindako plagiziden sustapen «gupidagabea».  Berria - Gaiak   2004-09-17

Eskerrik beroenak laguntza eman diguten guzieri, arrats on baten pasatzeko, bai eta prentsa eta irratieri, beren sustapen premiazkoa ekarri digutelako, urte guziz bezala.  Herria   2005-10-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sustapen plan bat bultzatu beharra zegoen. Sustapen ekintzak (harrobia, torneo irekiak, klaseak, entrenamenduak...) garatzeko. argi dago lan handia dagoela oraindik egiteko eta jarraipena behar dela, sustapen kanpainak eratuz esaterako.  Berria - Harian   2005-10-26

Sustapen sariak, Nestor Sagarzazu Zabala eta Anais Marichular.  Herria   2001-05-03

Uztaro aldizkariaren lau ale eta hiru sustapen-poltsa martxan jarri nahi ditu UEUk materialgintza esparruan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Magdalena Alvarez Sustapen ministroak.  Berria - Harian   2006-04-25

Sustapen Elkarteko kideez gainera, segizioan hainbat herri elkartetako ordezkaritzak zeuden.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Sustapen Zentroa, kooperatibentzat sektore eta produktu berrien bila jarduteko.  Berria - Harian   2005-10-21

UEUko Euskal Unibertsitatearen aldeko Sustapen Batzordearen izenean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Espainiako Sustapen Ministerioak Madrilen duen egoitzan.  Berria - Harian   2006-04-25

Nafarroako Turismo eta Sustapen Sailak antolatu du lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-09-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakasleekin eta literatur sustapenerako taldeekin lankidetza bilatuko du.  Berria - Kultura   2004-10-15

Kooperatiben sorrera sustatzeko Lurralde Sustapen Planifikatuko programa sendotzeko asmoa duela iragarri zuen sailburuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako diputatu Tontxu Camposek.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak; hiritar pobreen gizarte-sustapen bidea baino ez ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Aldundiko Ekonomia Sustapenerako diputatu Carlos Samaniegok orain urte eta erdi.  Berria - Harian   2005-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekonomia sustapen (4); espainiako sustapen ministerioa (7); espainiako sustapen ministerioak (53); espainiako sustapen ministerioan (3); espainiako sustapen ministerioarekin (4); espainiako sustapen ministerioaren (10); espainiako sustapen ministerioari (11); espainiako sustapen ministerioko (5); espainiako sustapen ministro (6); espainiako sustapen ministroak (6); espainiako sustapen ministroarekin (3); espainiako sustapen ministroari (3): gobernuko sustapen ministerioak (4)

sustapen ekonomikorako (4); sustapen kanpainak (5); sustapen ministerioa (9); sustapen ministerioak (72); sustapen ministerioan (4); sustapen ministerioarekin (6); sustapen ministerioaren (13); sustapen ministerioari (14); sustapen ministerioko (11); sustapen ministro (9); sustapen ministroak (9); sustapen ministroarekin (4); sustapen ministroari (4)

unibertsitatearen aldeko sustapen (3)

euskararen sustapena (7)

antolaketa eta sustapenerako (6); barne sustapenerako (3); euskararen sustapenerako (5); sustapenerako diputatuak (3)


sustarazi, sustaraz, sustarazten du ad sustatzera behartu.

Deitzen dut pozaldia, ariman barne-mugira bat sortzen duena, arima Egilearen eta Jaunaren maitasunean sustaraziz; horregatik, ezin du mundu zabalean sortutakorik maitatu, gauza guztien Egilea baizik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 185. orr.


sustarri iz sustraia, zutarria.

Irudi eta metaforak baino haratago ostera, Europan erlijio fedeek gehiengo zabal aunitzen sustrai, sustarri edo zutarri izaten segitzen dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.


sustatu, susta, sustatzen 1 du ad bultzatu. (gauzak)

Euskal kultura eta sorkuntza polifoniko bat amesten du, askotariko ikuspuntu eta kolore aniztasuna sustatu eta erakutsiko duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 123. orr.

Gizakiak berak dira gizartearen aurrerabidea sustatzen, gizartearen aberastasuna sortzen, zientzia eta teknologia garatzen eta [...] giza ingurumena bera etengabe eraldatzen dutenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 108. orr.

Ainitz eta ainitz besta handi bazituen muntatuak edo bederen sustatuak.  Herria   2004-09-30

Zubi gainean bere gizon guztiak lerrokaturik, ganibet berriak banatu zizkien eta borroka-grinarik handienera sustatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Prozesu demokratikoa sustatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Homofobia sustatzen duten taldeen jarrera ez babesteko deia ere egin zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Gorroto beltza sustatzen jarraitu zuen Florenten kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Babiloniak, Londresek eta New York-ek distiramen ankerrez sustatu izan dute gizonen irudimena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.

Espiritu nazionala, edo klasearena sustatu, patriotismoa berotu, barruko edo kanpoko etsaia ikaragarritu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

Batzuetan, baina, zenbait mito eta eredu kulturalek hainbat tabu zentzugabe sustatu dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

Alderdikeriak sustatzen dituena, behin eta birritan zentzarazi ondoren, bota ezazu elkartetik.  Elizen arteko biblia   Tt 3,10

Kritika hau aldez aurretik egiten den beharrezko prestakuntza da, honela Metafisika zehatz bat sustatu ahal izateko. haiek merkataritza asko sustatu eta ohoratu zutela pentsatu dutela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Idealean maisu bat ere badago, hauek denak batu eta tresna gisa erabiltzen dituena, giza arrazoimenaren funtsezko helburuak sustatzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Bertso-eskola eta bertso-talde berriak sustatu dira.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.

Bake hitzarmen doi guztietan, badira gerla berriak sustatzeko sugarrak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

Funtzio kognitiboak sustatzearekin erien autoestimua handitzen saiatzen dira.  Berria - Harian   2006-02-05

Kultur ondarea eta bere balio-katea sustatzea.  Berria - Kultura   2004-05-21

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak «oso pluralak diren» 50 eragileren ekarpenak jaso izana azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

2 (ekintzak)

3 milioi euro birziklatzea sustatzeko.  Berria - Harian   2006-01-03

Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Errepresioa bultzatzea euskal presoen oinarrizko eskubideen urraketa sustatzea eta presoei zein haien senideei zigorrik handiena ezartzea da.  Berria - Harian   2005-09-16

Irakurketa sustatu behar da eta lan hori erakundeei dagokie.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

Sorkuntza eta produkzioa sustatzeko teknologia berriak eta adierazpen formak berreskuratu eta egokiturik erabiltzen laguntzea.  Berria - Kultura   2004-05-21

Geroago arituko gara ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Gurpil zoro hori eteteko inbertsioa sustatzea da oinarrizkoa. diru-erregimena, desoreka korronteak finantzatzeko alde askoko sistema eta negoziazio-erakunde bat (GATT), munduko trukeen liberalizazioa sustatzeko xedea zuena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Kapitainak sustatu egiten zituen Duffy jaunaren bisitak, alabaren eskua jokoan zegoelakoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Haren bat-bateko desagertzeak saratarren erran-merranak sustatu zituen, baina ez luzaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 253. orr.

Britainiar gobernuak emigrazio hori sustatu zuen, bere dominions direlakoak jendeztatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Zergatik sustatu ote dut ergelkeria hau? tankera dialektiko horrek interpretazio, analisi eta argudiorako tresna baliotsuen garapena sustatu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

3 (pertsonak)

Nolako kalipua hankeko harena lagunak sustatzeko eta patroiari erritmoa biziarazteko!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.

PANeko presidentetzarako bozetarako ezkerreko hautagai Mustafa Bargutik, ezkerreko bost alderdik sustatua, [...].  Berria - Mundua   2004-12-26

Bestalde, ageri bat publikatua izanen da biztanleen sustatzeko apez hezkaitzei laguntza ekarriko dieten herritarren salatzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Jean-Paul Marat "Herriaren Adiskidea" eraila izan zen Parisen, eta horrek iraultzaren etsaiak non-nahi ikusten zituzten Jakobinoen sustatzeaz kanpo, ez zuen deus lortu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Su borobilek urrunetik sustatzen ninduten, eta indigena bihurtzeko zorian, noizbait irakurri edo entzun indio zahar baten hitzak jin zitzaizkidan izpirituaren hautsen harrotzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 82. orr.

Ezkerreko alderdiek sustatzen dute Jean Lissar "berdeen" alderdikoa.  Herria   2001-03-08

4 (adizlagunekin)

Garrantzi berezia eman beharko genioke euskarazko zientzia dibulgazioari, eta horregatik, ongi sustatu beharko litzateke jarduera hori.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

Eta gure elkarte zein alderdi politikoek leialki sustatzen gaituzte. haur eta gazteen baitan pilota hobeki sustatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek [...] sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Gobernuek [...] masiboki sustatu zuten likidotasuna, arazoak zituzten eragileen birfinantzaketa errazteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Laborariak irratian, hitz gogorrak zerabiltzan, indarrez sustatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

5 suspertu, bizkortu.

Xirmenduz zein buruxkaz sustatu sutetik hastapenean, ke marra meharra bermatzen baldin bazen, ondotik su nasaia, ausarta eta tematsua emendatzen ari zela ikusten zuen Pierra etxeko premu iragarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Eliza horren ondoan, jadanik XIV. mendean agertzen den Ardandegia, hau ere beilarien laguntzeko eta sustatzeko eraikia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.

Penak, zorigaitzak eta makurrak treneko bagoiaren borobilean bata besteari azalduz elkar sustatzen zutela, etsai erraldoi eta komunaren aurka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Bat-batean, nire bihotz sustatuaren taupadekin batera, Saint-Saënsen izena nagusitu zitzaidan, bat-batean, tximista batek gau beltzena ere argi dezakeen modu berean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzina sustatu (3); azkar sustatu (5); azkarki sustatu (3); berriz sustatu (3); beti sustatu (3); bultzatu eta sustatu (5)

ekimena sustatu (6); ekimenak sustatu (3); elkarlana sustatu (12); elkarrizketa sustatu (3); enplegua sustatu (3); erabilera sustatu (6); euskara sustatu (4); garapena sustatu (6); gehiago sustatu (4); gogoeta sustatu (7); harremanak sustatu (7); hartzea sustatu (7); hazkundea sustatu (3)

ikerketa sustatu (6); ikerketa sustatu behar (3)

partaidetza sustatu (3); parte hartzea sustatu (7); plana sustatu (3)

sustatu beharra (6); sustatu eta babestu (3)

udalbiltzak sustatu du (3)

maitasunak sustaturik (3)

eusko jaurlaritzak sustatutako (3); foru aldundiak sustatutako (3); jaurlaritzak sustatutako (6)

elgar sustatuz (3); sorkuntza sustatuz (3)

arteko elkarlana sustatzea (3); balio katea sustatzea (4); dantza sustatzea (4)

ekonomia sustatzea (3); elkarlana sustatzea (4); enplegua sustatzea (3); erresistentzia sustatzea (3); euskara sustatzea (3); euskararen erabilera sustatzea (6); euskararen erabilpena sustatzea (4); eztabaida sustatzea (5); garapena sustatzea (4); harremanak sustatzea (5); hartzea sustatzea (5)

kultura sustatzea (4); laguntzea eta sustatzea (3); lana sustatzea (3); lankidetza sustatzea (4)

parte hartzea sustatzea (5); plataformen sorrera sustatzea (3)

sustatzea du helburu (11); sustatzea egotzi (4); sustatzea helburu (8); sustatzea izango (10); sustatzea izango da (5); sustatzea leporatu (8); sustatzea leporatu zion (3); sustatzea leporatuta (3)

turismoa sustatzea (3)

sustatzearen alde agertu (3)

sustatzeari uzteko (3)

arte eszenikoak sustatzeko (3)

bakea sustatzeko (4); berdintasuna sustatzeko (3); bizikidetza sustatzeko (3)

dantza sustatzeko (3)

ekonomia sustatzeko (6); elkarlana sustatzeko (10); elkarlana sustatzeko asmoz (3); elkarrizketa mahaia sustatzeko (4); enplegua sustatzeko (15); enplegua sustatzeko kontratua (3); erabilera sustatzeko (39); erabiltzea sustatzeko (3); errespetua sustatzeko asmoz (3); esportazioak sustatzeko (3); etxebizitzak sustatzeko (3); euskal kultura sustatzeko (4); euskara sustatzeko (69); euskara sustatzeko borondatea (3); euskara sustatzeko diru (5); euskara sustatzeko zuzendaria (3); euskararen erabilera sustatzeko (24); euskararen erabilpena sustatzeko (6); euskararen sustatzeko (3); euskarazko irakurketa sustatzeko (3); eztabaida sustatzeko (6)

garapen ekonomikoa sustatzeko (5); garapena sustatzeko (11); garatzeko eta sustatzeko (3); gatazkaren konponbidea sustatzeko (34); gatazkaren konponketa sustatzeko (5)

harremana sustatzeko (4); harremanak sustatzeko (6); hartzea sustatzeko (8); hizkuntza sustatzeko (3)

ikerketa sustatzeko (4); ikerkuntza sustatzeko (5); irakur zaletasuna sustatzeko (3); irakurketa sustatzeko (5); irakurketa sustatzeko xedearekin (3); iranen demokrazia sustatzeko (4)

jarduera sustatzeko (3); jarduerak sustatzeko (4)

kirola sustatzeko (3); komunikabideetan euskara sustatzeko (4); konponbidea sustatzeko (57); konponbidea sustatzeko batzordea (15); konponbidea sustatzeko batzordeak (22); konponbidea sustatzeko batzordearen (9); konponbidea sustatzeko batzordeko (4); konponketa sustatzeko (7); konponketa sustatzeko batzordeak (3); kontratu mugagabeak sustatzeko (3); kontsumoa sustatzeko (5); kultura sustatzeko (8); kultura sustatzeko elkarteak (3)

lana sustatzeko (6); lehiakortasuna sustatzeko (4); liberalizazioa sustatzeko (3); mahaia sustatzeko (7)

parte hartzea sustatzeko (6); politika sustatzeko (3); politikoa sustatzeko (3); prozesu demokratikoa sustatzeko (5); prozesua sustatzeko (6)

sustatzeko ahalegina (3); sustatzeko ahaleginak (3); sustatzeko asmoa (9); sustatzeko asmoa agertu (4); sustatzeko asmoarekin (6); sustatzeko asmoz (22)

sustatzeko batzordea (18); sustatzeko batzordeak (25); sustatzeko batzordearen (11); sustatzeko batzordeko (4); sustatzeko beharra (3); sustatzeko bidea (4); sustatzeko borondatea (5)

sustatzeko egitasmoa (4); sustatzeko egitasmoak (6); sustatzeko ekintza (4); sustatzeko elkarteak (3); sustatzeko engaiamendua (3); sustatzeko erabili (4); sustatzeko erabiltzen (4); sustatzeko eskatu (6)

sustatzeko helburua (3); sustatzeko hitzarmena (4)

sustatzeko kanpaina (4); sustatzeko konpromisoa (9); sustatzeko kontratua (3)

sustatzeko laguntzak (3); sustatzeko lan (5)

sustatzeko neurriak (8)

sustatzeko plana (5); sustatzeko politika (4); sustatzeko politikak (4); sustatzeko prest (4)

sustatzeko xedea (6); sustatzeko xedea du (3); sustatzeko xedearekin (6)

sustatzeko zuzendaria (3)

zaletasuna sustatzeko (5); zinema sustatzeko (5)

ekimena sustatzen (3); erabilera sustatzen (5); euskararen erabilera sustatzen (3); euskararen erabilpena sustatzen (3); hartzea sustatzen (3); indarkeria sustatzen (3); kultura sustatzen (3); parte hartzea sustatzen (3)

terrorismoa sustatzen (6)


sustatzaile (orobat sustatzale g.er. eta sustazaile g.er.) 1 izond sustatzen duena.

Bi aldeek hitzartutako erabakiari eskerrak, arte garaikideko zentroa bertan egiteko proiektua abiatu ahal izango dute azkenik hiru erakunde sustatzaileek.  Berria - Kultura   2004-05-18

Ez du parte-hartzerik izango, Inalco Boulevardeko talde sustatzaileko kidea baita.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

1992ko abenduaren 13an, Altsasun, Elkarri-ren talde sustatzailea osatu zen.  Berria - Harian   2005-12-08

Enpresa sustatzaileak iragarri du hilaren 30ean zabalduko duela bederatzi zuloko zelai txikia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Lehen koilarakada ahoan eman aitzin, mahaikide zaratatsuetarik bat zutitu zen, oihu sustatzaileen eta txaloen erdian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Antolaketa ekonomikoa, sektore publikoaren eskuhartzea, fiskalitate sustatzailea izan daitezke garapen orekatuaren bila aztertu behar diren aukerak.  Berria - Harian   2005-01-22

2 (adizlagun gisa)

Bouvillera joan zen lehenbailehen, eta erresistentziaren sustatzaile aritu zen bertan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

• 3 iz zerbait sustatzen duen gauza.

Bereziki nazioarteko kapitalaren interesak omen dira ideologia horren sustatzaile.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Maulen beraz, Herriko Etxe Euskaldunen eguna, Euskal-konfederazioa sustatzaile.  Herria   2005-05-19

Urruñan, duela hamabost urte muntatu zuten haurtzaindegi bat, Ohantzea elkartea sustatzaile.  Herria   2005-11-24

Unibertsitatea ekonomiaren sustatzaile .  Herria   2001-09-13

Eskaini ditzaketen errentagarritasun tasa handiak joera horietarako sustatzaile gozoegiak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Jakizue, anaiok, pobretasuna dela salbamenerako bide pribilegiatua, apaltasunaren sustatzaile baita eta perfekzioaren sustrai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Nazioaren ekonomia-garapenaren sustatzaile eta erregulatzaile gisa da estatua nagusi Asiako eremu honetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

4 zerbait sustatzen duen pertsona.

Mugimendu horren lehen sustatzailea Romas Kalanta izan zen.  Berria - Mundua   2004-04-23

Arazoak eta arazoen sustatzaileak berdintsuak direlakotz eta, funtsean, helburu bera bilatzen dutelakotz: betiko finkatzea mende luzeetako ukazioa, eskubideen ukazioa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Branka aldizkariaren sustatzaile izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Orfeoien lehiaketa garrantzitsuenaren sustatzailea izan zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Jean Louis Davant xiberotar idazle emankorra eta Filipe Oyhamburu, idazlea hau ere eta bereziki euskal dantzen sustatzaile handia.  Herria   2004-04-08

Ostiako gotzainak, Anaia txikien Ordenaren lehen babesle eta sustatzaile ospetsuak [...] galdetu zion behin Frantziskori ea atsegin ote zitzaion anaiak Elizako goi-karguetara jasoak izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.

Bi akusatuek manifestazioan ez sustatzaile gisa, baizik eta euren kasa parte hartu zutela adierazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Krugmanek, esaterako, ideia sortzaile eta sustatzaile nagusi bi bereizten ditu: ekonomilari akademikoak, batetik, eta ekonomia-politiken saltzaileak, bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

Joan den urtean 550 sustatzaileri aholku eman zion ganberak, eta 119 enpresa sortzen lagundu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

3.000 sustatzaile lagundu ditu BBK Gazte Lanbidean Fundazioak.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Nahiz eta hainbat enpresak dirua aurreratu duten, operazioa 60 enpresa biltzen dituen Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean egiten ari da.  Berria - Harian   2005-09-14

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehenengo kasuan ideiaren garapen fasetik enpresa martxan jarri arte emango zaie laguntza proiektu sustatzaileei.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

EAEko Lurraren Legearen proiektua kritikatu dute etxe sustatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Bertan, Koldo eta Arantxa Iparragirre trikitilariak eta Patxi Perez dantza sustatzailea izango dira.  Berria - Kultura   2004-09-18

Manuel Maria kultur sustatzaile handia izan zen, eta prentsa zutabe asko idatzi zituen El Correo Gallego egunkarian.  Berria - Kultura   2004-09-10

Samuel Rogers, poeta izateaz gain, literatur sustatzailea ere bazen.  Berria - Kultura   2006-01-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apeza sustatzaile (3); elkartea sustatzaile (7); elkartearen sustatzaile (4); proiektuaren sustatzaile (6); sustatzaile eta partaideak (3); sustatzaile gisa (9); sustatzaile handia (3); sustatzaile izan (11); sustatzaile izan zen (3); sustatzaile nagusia (16); sustatzaile nagusia izan (3); sustatzaile nagusiak (4)

sustatzailea izan (7); sustatzailea izan zen (3); talde sustatzailea (10)

bergarako proposamenaren sustatzaileak (3); ekimenaren sustatzaileak (3); eztabaidaguneko talde sustatzaileak (3); talde sustatzaileak (20)

bergarako ekimenaren sustatzaileek (8); bergarako proposamenaren sustatzaileek (4); bergarako sustatzaileek (3); boulevardeko sustatzaileek (5); ekimenaren sustatzaileek (13); kanpainaren sustatzaileek (9); proiektuaren sustatzaileek (7); proposamenaren sustatzaileek (4)

ekimenaren sustatzaileen (4); eraikitzaile eta sustatzaileen (4); proiektuaren sustatzaileen (3); sustatzaileen esanetan (3)

proiektuaren sustatzaileetako (3); sustatzaileetako bat (7); sustatzaileetako batek (5)

eztabaidaguneko talde sustatzaileko (5); talde sustatzaileko (20); talde sustatzaileko kidea (3); talde sustatzaileko kideak (8); talde sustatzaileko kideek (6)


sustatzale ik sustatzaile.

sustatze iz bultzatzea.

Jakineko etxeen publizitatea betiko aldarriekin, gora bideak, gora euskara eta gora gorakoak... ohiko sustatze orri euskaltzaleak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoetan kuota eta sustatze politikak zehaztu Sustatze lan guztia udalen esku utzi nahi dela salatu dute.  Berria - Kultura   2004-10-31

AuB eta hauteskunde plataformen sorrera eta sustatze prozesua kontrolatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29


sustazaile ik sustatzaile.

sustengatu ik sostengatu.

sustengatzaile ik sostengatzaile.

sustengatzale ik sostengatzaile.

sustengo ik sostengu.

sustengu ik sostengu.

sustentarri iz euskarria.

Oinarrizko definizioaren muina zen aurkakotasuna batzuetan desagertzeak oso kolokan jartzen zuen fonologiaren sustentarri zen fonema bera.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.

Geroko zenbait eskola edo garapenek horren hobekuntzan dute oin eta sustentarri, esaterako, Fonologia Autosegmentalak, Metrikoak, CV Phonology-k.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.


susto (orobat sustu g.er.) 1 iz ikara, beldurra.

Ia sustorik gabe heldu ziren Zumaiara Alexen autoan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.

Sustoak ez zion pentsatzen uzten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.

Susto batean, pianoa jotzeari uzten diot.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Susto batez esnatu nintzen, eta ohean eserita geratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Ebakuntza-mahaiaren aurrean bertan hil zen gizajoa: sustoarekin bihotzekoak emanda.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.

Gelditu zaiok hanka erruedapean eta, sustoarekin atzera erori duk eta, krak! orkatila hautsi zaiok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

Püchl andreak, sustoa igarota, zurrut batean hustu zuen slibowitz basokada.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.

Tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen, sustoa pasatzen zitzaion bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Pasatu al zain sustoa? -esaten dit ahots nagiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.

Sustoa baino ez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 185. orr.

A zer sustoa!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 34. orr.

A zer nolako sustoa, ez?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Hura sustoa!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Susto ederra hartu zuten autoa martxan jarri zenean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.

Susto ederra hartuko luke, horrela, Kutz doktoreak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

Susto ederra eta zartako batzuk ondo hartuta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.

Halako batean susto handia emango ziotela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.

Susto handiak hartzen dituzu.  Berria - Kultura   2006-04-12

Susto galanta hartu omen zuten langileok.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Susto makala hartu behar duena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.

Susto ikaragarria Xabierrentzat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 69. orr.

Susto txiki bat hartzen du Mikelek, atzera begiratu eta Maribel ikusten du, deshabillé polit eta iradokor batez jantzirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 165. orr.

Begirada altxatzearekin batera ezusteko sustoa hartu nuen eta besoa erretiratzerakoan ardo kopa bota nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Txirrinaren zain banengoen ere, sekulako sustoa hartu nuen jo zuenean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Hasieran, inondik ere, neure buruaz beste egitera nindoala iruditu, eta berebiziko sustoa eman nion gizagaixoari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Francisen atzean jarri naiz iladan eta berealdiko sustoa eman diot.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

-Ikaragarrizko sustoa eman diozu Malfoy jaunari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

Kristoren sustoa hartu dut.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 132. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neskatoak, hau ikustean, susto aurpegia jarri zuen une batez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.

Susto-aurpegia dut, eta kamerari begira ari naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.

Busti gabe ihes egitea ezinezkoa dela konturatzen denaren susto sentipen hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Imanolek susto-jauzia egin zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 113. orr.

4 sustoa eman

-Ooooo! -esan zuen Lavenderrek bat-batean, denei sustoa emanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.

Buruz burukoa txapelketa garrantzitsuena da, eta ondo jokatzen badut edozeini sustoa eman diezaiokedala uste dut.  Berria - Kirola   2006-04-06

A ze sustoa eman digun guztioi zakur buru zikin horrekin.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 60. orr.

Autoen abiadurak ere eman zion sustorik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.

· Ez zionat ezer kontatuko hire katuak ematen ematen dizkidan sustoez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.

Haserretu egiten zen, sustoak ematen nizkiolako.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.

Haurtzaroko beldurrak zein dira: gelako ilunpea, ahizpak mozorroa jantzita emandako sustoak, medikuaren xiringa...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Susto bat eman nahi zidan bakarrik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

5 sustoa hartu

Hagridek ere sustoa hartu zuen nonbait, karraska-hots handi bat entzun baitzen eta bizkor altxatu baitzen aulki luzexkatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

Sustoa hartu zuen Matiasek; susto ziztrina, nolanahi ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 193. orr.

Sustoa hartu nuen atea ireki zuenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Supituan, Angelok kolpe bat eman zidan bizkarrean eta hartu nuen sustoak ziztaden mina areagotu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Sustoa hartu zuen kanpoan, alarguna baitzegoen atean, komunaren zain.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.

Sustoa hartuta gorantz begiratu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

· Ai, estatistikak eskura izango banitu, zenbat susto ez genuen hartuko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

susto aurpegia (3); susto aurpegiarekin (3); susto batez esnatu (3); susto ederra (8); susto ederra hartu (4); susto galanta (4)

a ze sustoa (4); egundoko sustoa (3); sekulako sustoa (6); sustoa eman (10); sustoa hartu (16); sustoa hartu nuen (3); sustoa hartu zuen (9)


sustotxo iz susto txikia.

Abitu "santua" estalki, kordoi zuria gerrian tirante estututa, han pasatu zuen aduana, sustotxo bat tartean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.


sustrai 1 iz landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikagaiak hartzeko balio diona. ik erro; zain1.

Haritz zahar bat dago zutik; gure begiek hostoak ikusten dituzte urrunetik; hurbiltzean, enborra ikusten dute, baina ez sustraiak; lurra zulatu beharra dago haiek aurkitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Udazkenean fruituak heldu direnean eta hostoak ere lehortzen direnean, zuhaitzen sustraiek lurretik hartzen duten zuku guztia berentzat hartzen dute eta lehengo sendotasunera bihurtzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Etorri zen udaberria eta akantoaren sustrai hura erdian pisuarekin zanpatuta zegoen bezala, hasi omen zen hostoak eta kimu berriak ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Sustrai asko ere baziren, usain onekoak gainera, erregaliza, hamamelisa, errosta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

-Weasley, entzun duzu Snape maisuak zer esan duen, moztu sustrai hauek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

Sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren, [...].  Elizen arteko biblia   Jb 14,8

Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikuondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.  Elizen arteko biblia   Mk 11,20

Eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.      - 0. orr.

Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio; gainetik, hostaila zimeltzen.  Elizen arteko biblia   Jb 18,16

Lupin ere sustrai arteko tartean behera desagertu zen. zuhaitzak izaki bizidunak baitira, eta sustrai, enbor eta adarburu direnean, haiek ikusi eta entzundakoa, haiek gozatu eta jasandakoa adierazten dute zur direnean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Landarearen sustraiek nitrogeno dioxidoa xurgatzean, prozesu biokimiko bat hasten da.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Sahats nanoen sustraiak murtxikatzen aritu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Astigar zuri horren sustraietan behera zulatuz gero ezkutatutako altxor bat aurkituko nuela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 222. orr.

Trieste, "hainbat kultura, hizkuntza eta erlijioen arragoa" hautatu zuen etxetzat: "ez nekien noiz arte, arbolek bakarrik baitute sustrai premia".  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako, ez eta oinarri sendorik izango ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,3

Handik sei hilabetera, deabruaren sail itzelean azenarioa, arbia, tipula, terebuza baizik ez ikusten, sustrai lodiak eta jateko onak dituzten landareak den-denak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Lurra lehertua zen, bigun-biguna, zuhaitzen sustrai lodien artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Lurrean upelak zeuden isurkari lingirdatsuz beterik, eta pitxerrak belarrekin; paretetan lerrotuta sustrai ihartuak eta hauts distiratsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Sustrai bihurdikatuen artean harri koskor bat hertsaturik ote zeukan zirudien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Olibondoen sustrai tormentatuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Adinean apur bat aurrera egitean, haurrak beren kabuz pasatzen dira gero eta egintza okerragoetara, sustrai gaixotik zuhaitz gaixoa sortzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Lurrin-denda ekarri zidan gogora with compliments xaboiak, baita sustrai goxoenak ere, hamamelisen usain ederra baitzuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo gauean Andresek ezin izan zuen ongi lo egin etxe hartan, lurrari zerion sustrai-usainagatik. Zer lortuko nuke anbulu zurien sustrai-hautsa asentsio-belarraren egoskinari erantsiko banio?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Hire aitak sustrai muturrak bota zitian, eta zain geratu gintuan isilik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jauna, laguntza beharko dut bitxilore-sustrai hauek ebakitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

5 irud/hed

Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik. Ile sustraietaraino gorrituko nintzen-edo, barrezka hasi baitzen algara zakarrez.  Elizen arteko biblia   Jr 17,8

Huts egin gabe aizkora bota zion pikuondo ekonomiko horren sustrai teknologikoari makinaz egindako kotoi-gaiak erabiltzeari uzteko kanpaina abiaraziz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Horregatik distiratzen zuten zauriek kanpotik haragian, haiek barrutik sustrai sakona egina zutelako espirituan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Zenbat eta gehiago zapaltzen nauten, orduan eta sustrai sakonagoak botako dituzte nire irizpideek bihotzean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Erneko da Jeseren sustraia, eta sortuko denak nazioak gobernatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Erm 15,12

6 oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. ik erro.

Zuhaitz beltzen iluntasun hartan, mendiaren sustraian bertan, sakana zabaltzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Errekarte baserria ez baina neure etxe xaxtarreko sukaldea dudala egiazko erro eta sustrai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.

Nazio-arazoa, bere sustraian, nazio-kultur arazoa dela sinetsi dut beti.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Azti mota horrek lurrak barnean duen kosmosaren mugimenduetan hartu behar du sustrai, azpiko lasterrak lakioan harrapatzea du helburu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,10

Sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak dira, denboraldi baterako sinesten baitute, eta tentaldi garaian huts egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Pobretasuna dela salbamenerako bide pribilegiatua, apaltasunaren sustatzaile baita eta perfekzioaren sustrai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Aurrerabide baketsua jazarpen ofizialek eten dute, eta sustraitik moztu edo desnaturalizatu egin dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Ez ote dira auzi honetatik sortuak gure Ehiztari Beltza, Mateo Txistu, eta sustrai bereko leiendak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Sustrai bereko hitzak dira "ilargi" eta "hilabete".  Elizen arteko biblia   Si 43,8

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizaki modernoaren moralari bere sustrai nagusiak desestali zizkion (arrazoimena, askatasuna, osasuna, sexua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Ogibide ohiak artean sustrai sendoak zituen harengan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Collingwooden arabera, artea eta teknika gauza erabat desberdinak dira, Platonen artearen teoria teknikoak kontzeptu horiek sustrai komuna dutela esaten badu ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Zeren eta kristautasunaren sustrai judaikoak bere moisestar sustraia baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Kontzientzia espainolaren "sustrai telurikoak".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

Liburuan ez dago hizkuntzaren sustrai psikologikoen aipamen zuzenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Globalizazio-prozesuaren sustrai historikoen eta prozesu horren dinamikaren analisiak argi azaldu dute esparru ekonomikoaren eta politikoaren arteko loturak globalizazioaren sorreran duen garrantzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Nork bere esperientzia bizian aurkituko dituela, alegia, literaturaren aurreneko sustrai majikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.

Teoria normatibo guztietan sustrai metaetikoak aurki ditzakegun bezala, metaetikak ere bere teorien baliotasuna errealitatean erakutsi beharko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Elikadura-krisia edo nortasun-krisia, berdintsu: biak dira sustraien edo sustrai-ezaren agerpen eta horrelaxe izango dira geroaldian ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 98. orr.

Leku guztietan errespetatzen dira sustrai-ondasunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

9 sustraizko izlag

Izan ere, sakoneko eta sustraizko aldaketa adierazten du paradigma-aldaketa kontzeptuak  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

10 sustrai-sustrai

Sustrai-sustraian dauden desioek eragindakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Maiseaketaren bizioa, jainkozaletasunaren eta graziaren sustrai-sustraiko etsaia, sugearen hozkada eta izurrite lazgarriena baino gehiago gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Sustrai-sustraitik zetorkion haserre-denboraleari badaezpadako hutsartea emateko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

Ezin espainolagoa sustrai-sustraitik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

11 sustraiak bota sustraiak egin.

Lilia bezala loratuko da eta Libanoko zuhaitzek bezalako sustraiak botako ditu.  Elizen arteko biblia   Os 14,6

Zuk landatu eta haiek sustraiak bota, hazi eta fruitua ematen dute.  Elizen arteko biblia   Jr 12,2

Lurrean sustraiak botatzen eta adarretan fruituak ematen dituzten zuhaitz izango dira berriro.      - 2. orr.

12 irud/hed

-Pedro, sustraiak bota behar al dituk hemen?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 132. orr.

Ezin jakin Etxamendiren euskaltasuna zer-nolakoa zen Ameriketan lur hartu aurretik, baina behin bertan sustraiak bota zituenean indartsu ageri zen.  Berria - Kultura   2004-07-09

Herri ospetsuan bota ditut sustraiak, Jaunaren sailean dago nire ondarea.  Elizen arteko biblia   Si 24,12

Horrek eta sustraiak inon bota ezinak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea, baina berehala hondatu zen haren egoitza.  Elizen arteko biblia   Jb 5,3

Seme-alabek ez dute sustrairik botako, ez eta haien adarrek fruiturik emango ere.  Elizen arteko biblia   Si 23,25

13 sustraiak egin ik sustraitu.

Broadwayko goiko parte honetan, azken urteotan, oso etxe gutxi eraiki da, eta irudipena dut sustraiak egin ditudala hemen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Urteak aurrera ahala, izua areagotu egin zitzaion, sustraiak egin zituen haren bihotz barrenean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sustrai (4); sustrai arteko (3); sustrai bila (9); sustrai sakonak (8)

bere sustraiak (11); euskal sustraiak (3); gure sustraiak (7); ilearen sustraiak (3); nire sustraiak (3)

sasiaren sustraiak (3); sustraiak bota (5); sustraiak botatzen (3); sustraiak eta adarrak (3); sustraiak lurrean (4)

bere sustraiekin (3)

gure sustraien (3); sustraien bila (4)

sustraietara jo (10)

sustrairik gabe (3); sustrairik gabeak (3)

sustraitik atera (4)


sustraidun 1 izond sustraia edo sustraiak dituena.

Arrazoi sustraidunak tartean direla erdietsi zuen hark dibortzioa; ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

2 izlag sustraiko.

Ezaguna da Fermin Muguruzak izugarri maite dituela Jamaikako sustraidun doinuak.  Berria - Kultura   2004-03-10

45 lagun, gutiz gehienak euskaldunak, zonbaitzu haatik ez euskaldunak bainan hala ere euskal sustraidunak, joan ginen Argentinara.  Herria   2005-03-03

Geroztik, estiloaren etengabeko birmoldaketan oinarrituriko ibilbidea garatu du, blues sustraidunetik elektronikaraino esparrua hartuz.  Berria - Kultura   2006-04-20


sustraigabe izond sustrairik ez duena.

Sustraigabea, nolazpait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.


sustraigabetu, sustraigabe(tu), sustraigabetzen da/du ad sustraigabe bihurtu.

Hemendik kanporatu, sustraigabetu nahi gaituzte, bizirik edota hilda.  Berria - Mundua   2004-10-15


sustraigabezia iz sustrairik eza.

Karrika zabal gisan antolatuak, hiru oin baino gehiagoko eraikinak eta jende saldoaren joan-etorri taigabea sustraigabeziaren marka izan, nonbait, eta erro sendoagoen bila abiatzen dira zuhaitz genealogikoaren adasketan barrena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.


sustraiketa iz sustraitzea.

Prozesu horren zeharbidean jatorrizko arrazoiak galdu egiten diren arren, beti mantentzen dira naturarekiko sustraiketa eta arbitrariotasunari uko egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.


sustraitsu izond sustrai ugarikoa.

Elezahar sustraitsua sortu zen, antzina, Lukas medikua margolari ere bazela aitortu nahi zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Sustantiboen izate sustraitsua; izenordeen auzolanerako prestutasuna; adjektiboen juzkatzeko grina.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.


sustraitu, sustrai(tu), sustzaitzen 1 da/du du landareak eta, sustraiak egin, lurrari sustraien bidez atxiki. ik errotu.

Ur-deskargak urtegia husten du, eta honen ertzak goian eta lehor uzten ditu, horrela ihartu egiten delarik han sustraitzea lortutako landaretza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Zergatik sustraitzen da landaretxo hau zuhaitzen adarretan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Horregatik ez du mihurak inoiz lurra ukitzen, eta zuhaitzen adarretan sustraitzen da: debekaturik dauka lurra betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.

Mota guztietako zaborrak zeuzkaten gainaldean pilaturik, eta zuhamuxkak alboetan sustraiturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Harroaren ezbeharrak ez du erremediorik, gaiztakeriaren landarea sustraitua baitu bere baitan.  Elizen arteko biblia   Si 3,28

Nork daki moztu, epaitu, erauzi, erre beharrak ez ote zuen barnago sustraitu?  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 16. orr.

2 sakon eta irmoki finkatu.

Lurralde haietan antzinatik sustraitutako familia bateko poloniar zintzoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Kolonoak sustraitzeari dagokionez, Marokok lekuz aldatu dituen marokoarrak diru laguntzen bidez eusten die han.  Berria - Harian   2005-04-21

Zenbait bakterio-ondotan, baziren entzima batzuk ADN arrotza mozteko ardura zutenak, eta haien bidez eragozten zitzaion bakterioa inbaditu eta han sustraitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 29. orr.

Susperraldian, behin baino gehiagotan oroitu zen hartaz, baina oroitzapen hura ez zitzaion sustraitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

Heroien eta sainduen indarra, naturarenganako gorrotoan, izuan edo nazkan da sustraitzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.

Garbizaletasuna bezala, joera hau ere Bizkaian sustraitu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 110. orr.

Frantziskok Kristoren pausoak jarraitu nahi ditu, eta hor sustraitzen ditu bere irizpide, bizimodu eta hautuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Horrelakoetan sustraitzen da helduenganako mesfidantza, ondoren bere buruarenganako mesfidantza bilakatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.

Islama [...] sustraitu egin zen haien bihotzetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 174. orr.

Gure gizartean irmoki sustraituta dauden ideiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Sakon sustraitutako tradizio batekin ari ginela borrokan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Amerikako musikaren historiaren hondorik hondoenera joan da laukotea bere musika sustraitzeko.  Berria - Kultura   2006-05-04

Sarriegik "donostiar herrian sustraitu zuen bere lana, berak herri hori bera gauzatu baitzuen".  Askoren artean   «Rataplan» - 83. orr.

Normalizaziorako espiritua sustraitu du herri honetan.  Berria - Harian   2005-12-08

Bouteflikak «nazioaren berradiskidetzean» sustraitu du kanpaina.  Berria - Mundua   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakon sustraitua (4)

oso sustraituta (3); sustraituta dagoen (3); sustraituta dauden (4)


sustraitze iz sakon eta irmoki finkatzea.

Erakundeen sustraitzea ez zegoen argi edo ez zen erraz ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Zabalkunde arin eta sustraitze azkar honen arrazoiak agerikoak dira. Uriaren «ibilbide profesionalak» eta «gizartean duen sustraitzeak» baliorik gabe uzten dutela arrisku hori.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.

Euskararen komunitatearen baitan gaur egun bertsolaritzak duen sustraitze-maila ez da kasualitatez sortua.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.


sustrato ik substratu.

sustrazio iz

Euskal singulartasuna ez da oinarritzen partikulartasunaren eta nortasun berezien predikuetan; sustrazioan oinarritzen da, Badiou-ren filosofiak zehazki analizatzen duen kontzeptua, eta goian aipaturiko logika negatiboarekin zerikusi estua duena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.


sustu ik susto.

sustut adlag ipar batez ere. “

Guk gailurrera heldu nahi dugu, baina sustut osorik jautsi nahi dugu gero” esplikatu zuen Eric Alzazebek.  Berria - Kirola   2004-09-05

Ibiltzen gira jendeekin, Alfonsok sustut ezagutzen ditu zeren eta futbolean ari da, eta orduan baditu bere ekipak eta bere kideak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 199. orr.

Aita, ama, sustut, ez eros E925 daukan janaririk, kloroa badu, pozoina da!  Herria   2002-10-17

Kantariek magia zela uste zuten, beren ahotsa tresna horretatik ateratzen entzutean sustut.  Berria - Kultura   2004-03-03


sutako ik su 18.

sutaldi ik sualdi.

sutaltzairu iz

Xerkatzaile on batek, beraz, aldean darama guztia: buztinezko arragoa, zotz-ikatza, ardagaia, sutaltzairua, eta beste lanabes bat ere bai, sekretua izanik ezin baitut hemen aipatu, zeinak harri bat on den ala ez ikasteko balio baitu, hain zuzen  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.


sutan ik su 19; su 20.

sutaratu, sutara(tu), sutaratzen da/du ad sutara joan; sutara eraman.

Hain sentipen handiz agurtu eta horra, ni sutaratzeko argudioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.


sutarazi, sutaraz, sutarazten du ad sutzera behartu.

Ez da adjektiboen bitartez irakurlea sutaraziko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.


sutargi ik su 25.

sutarri ik suharri.

sutaurre ik su 26a.

sutauskintza iz bolbora fabrika.

Sutauskintzako jabea, paseatzera aterea, susmo batek hartu zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.


sutauts 1 iz bolbora.

Autore gehienek diote sutautsa Txinan asmatu zela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.

Hildakoaren kategoriak dinamita bihurtzen du sutautsa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Danbada aditu nuen lehenik, sutautsaren errearen hatsa gero, belarria sutan azkenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 374. orr.

Fusil bat, botila bat sutauts eta botila bat urekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

2 (neurriekin)

Artilleriako 347 pieza ere badira, hogei mila balarekin eta 789 tona sutautsekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sutauts usainaren lekuan, orbelarena hedatu da berriro gela osoan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 67. orr.

Hamar akreko soro batean alderik alde sutauts lerro bat egin zuen, eta, orduan, oihu batek burua itzularazi zion, dohaintza-emaile eskuzabalak poxpolo piztu bat botea baitzuen bat-batean ildoaren hasieran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Sutauts zorro txiki bat erregalatu zion esanez Flashaw flabbergastor-en haziak zirela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

4 ik su 44a.

sute 1 iz kalteak eragiten dituen su handia.

Inbaditzaileek ankerkeria izugarriak egiten omen zituzten, harrapaketak, lapurretak, suteak, hilketak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Hogeita bost orduko denbora tarte horretan 1.037 sute eta 1.700 gezurrezko alarmari kasu egin behar izan zieten suhiltzaileek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Iaz 219 sute izan ziren Nafarroan, eta 145 hektarea erre ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Aurreko gauean sute bat izan zen: kale kantoiko bueltan ukuilu batek su hartu zuen, eta zaldi mordoxka batek betiko bizitza irabazi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.

Logela batean piztutako sute batek kalte larriak eragin ditu Donostiako etxebizitza batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Lan Burtsako alemaniar sailean sute bat izan da, sabotajez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Sute hau norbaitek nahita piztu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Sute bat amaitzen bada, pospolo bat piztu eta beste bat eragin dezakezu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 219. orr.

Handik bi urtera sutea sortu zen Argentinako Libertad eskola-ontzian, Ferrolen zegoela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Auto abandonatua hartu eta gasolinaz ongi igurtzi ondoren, su ematen zioten, halako sute beltz ikaragarri bat sortuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Arantzazuko Andre Maria, jatorrizkoa, 1493koa da, eta zenbait sute eta eraso jasan ditu historian zehar.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Marracq-eko gaztelua, Napoleon ostatuz egon zen hura, hurrenez hurren kaserna eta apezgaitegi bilakatua, sute batek suntsitu zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.

Sute batean hiltzea, uretan hiltzea, goseak hiltzea, lokatzetan hiltzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Lantegi horretan ez zegoen, gainera, ez morroilorik, ez alarmarik, ez suteen aurkako sistemarik, ez ke-detektagailurik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Sutearen garrek zeru-muga gorri-gorria ezarri zuten, biziki gora.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Sute baten erdian zaudenean, normalean keak itota hiltzen zara, suak kiskali baino lehen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 130. orr.

Sutea ez zen jatorri kriminalekoa; istripua edo suizidioa izan behar zuen, beraz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 513. orr.

Barbaro su-emaileen suteek azkenean eurak erre zituztela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

AEBetako presidenteak kaikukeria hau bota zuen: Suteak ekiditeko basoak moztea da onena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

San Pauloren katedrala suak harturik, Londresko Sute Handian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Sute handi batek 100 bat hektarako eremua kixkaildu du.  Herria   2005-03-24

Eliza, komentu eta baso, denak sute handi batek hartua zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Chicagoko antzoki batean gertatutako sute izugarri hura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Sute ikaragarri bat omen zagok Gernikan!  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Beste hainbat ostatutan ere gertatu dira sute larriak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Kolpearen ondorioz, sute itzela piztu zen eta polizia postuan geldituta zeuzkaten 6 autobus eta 5 kamioi harrapatu zituen berehala suak.  Berria - Mundua   2004-06-26

Sute kriminalaren tesia egia izan zitekeen, beraz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Kezkatuago dabil inguruko basoetako sute kaltegarriak direla eta, edota hondartzeko marea beltzak, inor kartzelarazteaz baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 91. orr.

Zenbait minutu berantago, danbateko bat aditu zen, eta sute gaitza izan zen ondotik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Bertako ibai eta mendi ñimiñoak belzturik zeuden, sute koxkor baina indartsu batek kixkalita bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 287. orr.

Zabor-pilo batean piztu den sute ziztrin bat baino ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Sekulako sute baten argia zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

«Sute terrorista» eragitea leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak hamarna urteko espetxeratzea eskatu du lau gazterentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Vulkanoren ahalmena ospatuz, erritualak eta opariak egiten direnean barru harresitutik kanpora, etxeak eta eraikinak gera daitezen sute-arriskuko esparrutik kanpora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Kontu handiz etxearen atzeko ertzera hurbildu eta teilatu-hoditik behera lerratu zen sute-eskaileraraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Limoi-koloreko goiztiriak kale hutsak blaitu zituen, erlaitzetatik, sute-eskaileren eskudeletatik eta zakarrontzien ertzetatik tantak isuriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

Lapurreta, adulterioa, sute-irtenbidetik ihes egitea, teilatu-hodietan zehar katuka ibiltzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Dordogne-an eta Euskal Herrian sute zerbitzuek badute lan.  Herria   2005-03-24

Kale-kantoian, gizon bat sute-alarmaren kutxa aztertzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

4 sua.

Han-hemenka hamaikatxo sute piztu eta berauen inguruan esertzen ziren jateko eta edateko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

-Sute bat piztu eta gorpuak erre behar ditugu -proposatu zuen Fionnek, beldurraren gainetik lasaitasunari eutsi nahian-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 134. orr.

Badu sei hilabete orain, itsasertzean, gauez, sute erraldoiak gertatzen direla eta horregatik, ontzi zenbait harkaitzetan kraskatzen ere dira.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

Martxoaren 21 egunera iritsi orduko, han ote-abarrezko suteak pizten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

San Juan, suteak, Eguzki berriaren festa nabarmen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

5 irud/hed

Benetako bizitza hortxe zegoela, betile polit apaldu horietan, pentsamendu eta sentimenduen sute horretan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izandako sute (6); izandako sute baten (4); piztutako sute (6); piztutako sute batek (3); sortutako sute (3)

sute bat izan (9); sute bat piztu (5); sute batek suntsitu (3); sute baten ondorioz (13); sute eskaileratik (3); sute handi (12); sute handi bat (3); sute handi baten (3); sute handia (6); sute handiak (3); sute haundi (3); sute izigarri (3); sute txiki (8); sute txiki bat (6)

izandako sute (6); izandako sute baten (4); piztutako sute (6); piztutako sute batek (3); sortutako sute (3); sute bat (46); sute bat izan (9); sute bat piztu (5); sute batean (15); sute batek (18); sute batek suntsitu (3); sute baten (23); sute baten ondorioz (13); sute batetik (4); sute edo (3); sute eskaileratik (3); sute eta (5); sute handi (12); sute handi bat (3); sute handi baten (3); sute handia (6); sute handiak (3); sute hartan (3); sute haundi (3); sute hori (3); sute horren (4); sute izigarri (3); sute txiki (8); sute txiki bat (6)

aingo sutea (3); barañ eragin zuen sutea (8); eragindako sutea (4); gaitzeko sutea (6); gaitzeko sutea izan (3); gertatu zen sutea (3); izan zituzten sutea (3); izandako sutea (4); piztu zen sutea (4); sutea hasi (3)

sutea bilbon (3); sutea eragin (8); sutea gertatu (7); sutea gertatu zen (4); sutea handia (3); sutea hasi (9); sutea hasi zenean (7); sutea itzali (9); sutea itzaltzea (3); sutea itzaltzeko (6); sutea izan (24); sutea izan da (7); sutea izan zen (10); sutea piztu (11); sutea piztu zen (4); sutea sortu (5); sutea sortu zen (5); sutea zerk eragin (8)

gaitzeko suteak (3); suteak eragindako (4)

gertatutako sutean (4); izandako sutean (11)

izandako sutearen ondorioz (3); sutearen aurkako (3); sutearen berri (5); sutearen inguruan (4); sutearen kea (3); sutearen ondoren (4); sutearen ondorioz (21); sutearen ondotik (4)

suteen aurkako (3); suteen kontrako (5sutetik ihes (3)


sutegi 1 iz errementariaren lantegian, landu behar diren burdina edo gainerako metalak goritzen diren su bizia, gehienetan hauspoduna.

Vulkanoren sutegia. ikusten da burdinari ere hori bera gertatzen zaiola, zeren eta berez gogorra izanik, sutegiaren garretan berotuz gero hura ere bigundu egiten baita, era guztietako forma hartzera egokituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Goritutako burdina sutegitik atera, ingudean jarri, mailuaz jo eta burdinatik aroztegi oso-osoa betetzeko adina txinparta atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

-Eta zuk uste duzu burdinazko piezak jotzen asmatuko duzula, jakingo duzula sutegian lan egiten?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Han, iparraldeko lurraldean, sutegiak eta meatzeak zeuden, eta bertan metatzen ziren luzaro prestaturiko gerrarako erreserbak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.

Erraiten baitzuen ezen olagizonak zirela munduan zeuden gizon bakarrak, zeren infernuak zailtzen eta gogortzen baitzituen gizon haiek egunoroz, sutegietako garretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sutegi-mailua bezalaxe ari zait oraintxe bihotza taupaka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 243. orr.

· Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten; inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei; zaflak jo eta jo hantxe gortzeraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

3 janariak berotzeko egosteko eta frijitzeko erabiltzen den sua; sukaldea.

Tenpluko zerbitzariek sutegi horietan egosiko dute herriak oparitan eskainitako abereen haragia.  Elizen arteko biblia   Ez 46,24

Kanpoan hozkirri zegoen; barnean, ostera, nargileen keak, bezeroen arnasak eta sutegiaren beroak epeltasun gozoa sortua zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Sukaldera joaten entzun zuen Harryk, eta gero zartaginaren hotsa sutegian jartzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Sutegia hotz zegoen, saltxitxa zanpatu bat besterik ez zen ageri, arranparrilaren gainean ahaztua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Gasa lasai erretzen ari zen, sutegiko beroak atsegin ematen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Lekorneko kozinera, hau bere sutegiaren aintzinean bezain bipil eta jarraikia.  Herria   2002-11-07

Bi sukaldari lanean ari ziren sutegiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Sutegi ekonomikoaren txapa ilunaren gainean bi eltze eta kafetera esmalte zurikoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Tomek bere hatzez klask! egin eta sua sortu zuen beheko sutegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Edan, bakarra tea edan zitekeen, aitak berak prestatua gas-sutegi txiki batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Pontxea eta ardoa berotzen ari ziren gas sutegi txiki baten gar apal urdin-gorrixten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sutegi txiki (4)

sutegiaren gainean (4)


sutil ik sotil.

sutilezia ik sotilezia.

sutilki ik sotilki.

sutondo 1 iz etxeetan, beheko sua dagoen tokia. ik supazter.

Kez belztutako sutondo bat bazen bertan, baita txiki-txiki eginda zegoen horma-armairu bat eta burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Sutondo edo labeko su garbitik sortua, sua bertan utzi eta bazihoan kea, tximinian gora etxeko garbia eta epela eramanez airera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Eguna lanean pasatu ostean, gu biontzat ez dago ezer ederragorik gaua sutondoan pasatzea baino, atsedenean, txikiak hurbil ditugula.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 142. orr.

Euria ari zuen, hotz egiten zuen eta sutondoan babestu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.  Elizen arteko biblia   Mk 14,54

Cotter zaharra zegoen sutondoan eserita, pipa erretzen, ni afaltzera jaitsi nintzenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

Sutondoaren epelak logalea eman zion, eta lokartzen ari zelarik sentitu zuen Maitearen ukitua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

Medikua zen Martin, Domingok etxeko sutondoan entzuna zuenez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 132. orr.

Sutondoko lau besaulkien arteko mahai txikiaren gainean utzi zituen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Afalondo batean sutondoko aulki kulunkarian eseri zen Paul D, neka-neka eginda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 162. orr.

Kontu kontari, sutondoko giro goxoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

Sutondoko patxadan gozaro egositako eltzetik urrun.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 168. orr.

Andre Engraziak iloba eskutik hartu zuen, sukalde xokora eraman zuen, sutondora.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

Etxez etxe eta sutondoz sutondo kontatzen ziren ipuinetako pertsonaia bilakatu zuen herriak Axular.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Berotzeko berogailu eta sutondo goxoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Bi emakume ikusi zituen, sutondo goxoko besaulki banatan aurrez aurre eserita, biak irribarrez eta hizketan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 41. orr.

Landetan igarotako bizitza oso bat, arta lokotsez egindako lastaira baten gainean, taberna bateko mahai zikinean, guraso etsaien arteko sutondo zatituan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.

2 (aurre, atze eta kidekoen ezkerretan)

Sethe oraindik sutondo alboan zegoen kuzkurtuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 40. orr.

Ohe-estalki eta mantetan bilduta sutondo aurrean, edan, sudurra zintzatu, eta berriro edan zuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Ellak barruko bi arropa eseki zituen sutondo atzeko soka batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai dia)

Haurtzaroko sutondo zokoetan entzunik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Kanpoan haizearen marrumak nagusitzen zirela, etxeko teilatuaren euri kolpeak eta sutondo zokoan Fanchen behatz ukaldi sotilak behialako munduari agurka hautematen nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.

Arratsaldean aire eta eguzkitan jarri zituzten latoizko sutondo-babes bat eta altzeiruzko suburdin multzo bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sutondo aurrean (3)

sutondoan berotzen (3); sutondoan eseri (8); sutondoan eseri zen (5); sutondoan eserita (11); sutondoan eserita zegoela (3); sutondoan zegoen (5); sutondoan zeuden (4)

sutondoko burdin (3)

sutondora joan zen (4)


sutondoar izond sutondokoa.

Denentzat egina izan da jai eta festa berezi eta hain ona dena: Gab-on, Egu-berri eta Egu-berri-on, guztion bihotz eta zentzu onenak bildu eta oparitzen dituen egun-sorta sutondoar eta sukaldetiar hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.


sutontzi ik suontzi.

sutontzitxo ik suontzitxo.

sutopil iz errauts azpian erretzen den gari irinezko opila.

Hartu hamar ogi, sutopil batzuk eta ontzi bat ezti, eta zoaz harengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,3

Begiratu zuen Eliasek eta horra non ikusten dituen, bere buru aldean, harri goritu baten gainean erretako sutopila eta antosin bat ur.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,6


sutopiltxo iz opil txikia.

Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,13


sutsu 1 izond lehia biziz betea, gartsua. ik suhar. (pertsonak)

Izan ere, kartzelak edozein gizaki samintzen du, eta are gehiago Sade bezalako pertsonaia geldigor, ekintzaile, sutsu eta matxino bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Aktibista sutsuak dira hiru emakumeak.  Berria - Harian   2005-07-03

Euskal kultura eta politikaren defendatzaile sutsua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Hala ere, poloniar sutsua izan zen Rufin Piotrowski bizitza osoan, eta beti aldarrikatu zuen bere jaioterria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Don Paulinoren ondoren, beste apaiz sutsu bat etorri zen, don Patrixio.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

Puritano sutsuen erlijioak "purua" izan nahi zuen, handikeriarik gabekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.

Haren ohiko begitarte hertsi eta serioa, inondik ere maitale sutsu bati ez zegokiona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Fede osoko abertzale sutsu harentzat 1953koa azken traizioa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Aski izango zen piromano ero bat nintzela aitortzearekin, edo antikapitalista sutsu bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.

Hurtado Esproncedaren zale sutsua zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Francisco Romero jauna kafearen miresle sutsua zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.

Behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

2 (gauzak)

Antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

-Litekeena da istripu bat izatea, ezta? -amaren ahotsari esperantza sutsua zerion-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 121. orr.

Adiskidantzarik gorenenak, amodiorik sutsu, miretsi eta errespetuzkoenak, isiltasunean oinarritzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

Maxine begira zegokion, begiratu sutsu eta asaldagarriz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 165. orr.

Hala bada, gizonak egin omen ziona gogotik kendu ezinik, musu sutsu bat eman zion ahoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 127. orr.

Musua gero eta sutsuagoa zen eta, halako batean, nire bizkarretik hankartera jaitsi zuen esku bat.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Hilabeterik ez zuen iragaiten berak argitarazten zituen manifestu sutsu bat helarazi gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Haien mintzaldi sutsuak irrigarriak zitzaizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Haiat Al-Nufusek luma hartu, eta mezu sutsu eta pasioz betea bidali zion Amgadi. hainbat tiro eta labankada eman zizkion Berroetari eztabaida sutsu baten ondoren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Beheko auzoko taberna batean, luzanga eta zinegotzia eztabaida sutsuan aritu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 18. orr.

Maitasun-adierazpen sutsu bezain estilizatuak, hunkigarri bezain elaboratuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zurekiko eta zureekiko konfidantza eta adiskidetasun erakusgarririk sutsuenekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 25. orr.

Desira sutsu eta etengabea, konfiantza oso eta ziurra eduki maitasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Nire grina sexual sutsu hura apaltzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Hamasei urteko neskarik ez da joango itsumustuan harengana, burtzoraturik eta grina sutsu batek eraginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Ez dut ulertzen nire gurasoek eta senideek zergatik eztabaidatzen zuten hain modu sutsuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

Haien arteko gizon asko, bihotz bero eta maitasun sutsukoak, konbertitu berriak ziren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.

3 (adizlagun gisa) ik sutsuki.

Pablok sutsu ekin zion ikaskideak infernuko garretatik salbatzeko ahaleginari.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 72. orr.

Beti sutsu dihardu egiaren bila, badaki buruiritzikeriaren uste ergelen artean egia bereizten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Malfoyri sutsu begiratzen zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Baina horrelakoetan Endrek sutsu protestatzen zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Ormazabalek eta Uruñuelak sutsu defendatu dute desobedientzia zibilaren erabilera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Lau hilabete lehenago ez nintzaion hain sutsu agertuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Maitek eta biok larrutan jarraitu genuen sutsu eta bero.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

Baina saia zaitezte Moisesek [...] emandako aginduak eta legea sutsu betetzen.  Elizen arteko biblia   Jos 22,5

Jakinik perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela eta arretaz baztertu kaltegarri dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Nire inguruan jendea kantuz ari zen, sutsu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Aberriaren hobe beharra bezalako argibide luzeetan korapilatu nintzaion sutsu bezain antzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

-Eta ni ere bai -esan zuen Ronek sutsu, herrenka aurreratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

-Zer esan duzu? -bota zion izebak sutsu, ateaz bestaldetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

-Hortaz, egin behar dudan guztia zera da, Snapek harria harrapatu arte itxaron -jarraitu zuen Harryk sutsu-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 235. orr.

Gero eta sutsuago joka dezagun, emakume honek bezala, inoiz etsi gabe, harik eta grazia lortu zuen arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Etxeberrik inoiz baino sutsuago egin zigun predikua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

4 suz betea.

Ur hauek, hotzak diren arren, itxuraz irakiten daudela dirudi, zeren eta, gertatzen baita barru-barruraino erori direla leku sutsu baten gainera, eta suak eta urak elkarrekin topo egin dutela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Etsiak jorik, eguzki sutsuaren azpian eseri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Gero itsasoa, gero airea, gero eter sutsua bera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Bere izpi sutsuak ez ditugu alferrik ikusten ura darien arropak lehortzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

-1883ko abuztuaren 28an, Krakatoa sumendiaren erauntsi sutsua iratzarri zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abertzale sutsu (5); adierazpen sutsu (3); bezain sutsu (6); defendatzaile sutsu (9); eztabaida sutsu (7); eztabaida sutsu bat (3); hain sutsu (8); jarraitzaile sutsu (14); maitale sutsu (5); maitasun sutsu (5); oso sutsu (6)

sutsu agertu (3); sutsu agertzen (3); sutsu bihurtu (4); sutsu egin (3); sutsu jardun (3); sutsu jokatu (5)

abertzale sutsua (7); aldeko defentsa sutsua (4); aldeko sutsua (4); beltzaran sutsua (5); borrokalari sutsua (3); defendatzaile sutsua (23); defendatzaile sutsua izan (3); defentsa sutsua (26); defentsa sutsua egin (13); defentsa sutsua egiteko (3); defentsa sutsua egiten (4)

euskaltzale sutsua (3); eztabaida sutsua (21); eztabaida sutsua izan (6); eztabaida sutsua sortu (3); fededun sutsua (3); gizon sutsua (3); hitzaldi sutsua (3); hitzaldi sutsua egin (3)

inguruko eztabaida sutsua (3); jarraitzaile sutsua (18); jarraitzaile sutsua izan (4); jarrera sutsua (5); lehia sutsua (3); maitasun sutsua (6); miresle sutsua (5); miresle sutsua zen (3)

rock sutsua (6); sostengatzaile sutsua (3)

sutsua izan (31); sutsua izan zen (14); sutsua izan zuen (3)

are sutsuago (4); gero eta sutsuago (9); inoiz baino sutsuago (4); sutsuago ekin (3)

sutsuagoak izan (3)

aurkari sutsuak (3); borrokalari sutsuak (3); defendatzaile sutsuak (5); eztabaida sutsuak (8); grina sutsuak (4); hitz sutsuak (3); jarraitzaile sutsuak (5); maitemin sutsuak (3); oso sutsuak (3)

sutsuak bilakatu ziren (3); sutsuak izan (10); sutsuak izaten (3)

defentsa sutsuan (4); eztabaida sutsuan (6)

sutsuegi jokatu (3)

jarraitzaile sutsuek (4)

zale sutsuen (5)

zale sutsuenek (3)


sutsualdi iz beroaldia.

Ezpain artea hozkatu zuen esatera zihoana hausnartu bitarte laburrean, eta astiro hitz egin zuen gero, aspalditik gordetako arrangurei aitak ez ziezaien tupusteko sutsualdi baten aitzakiarik jar:  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.


sutsuki adlag era sutsuan. ik sutsu 3.

Nolatan izango da zoriontsu hain sutsuki desiratzen duen hori eskuratu gabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 38. orr.

Bazegoen sutsuki nahi zuen zerbait, baina, nahi zuela zekien arren, ezin zuen jakin zer zen nahi zuen hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

Sendo eta amorratuenetako batzuk mendebaldetik irten ziren, eta oraingo honetan, ihes egiteko asmoarekin beharrean, hiltzekoarekin, sutsuki ekin zioten erasoari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.

Sutsuki ari da, herexiaren kumeek ohi dutenez, gaskoi doinu nabarmenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Iturrinok sutsuki egin du hitz horren alde.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Errebelazioan oinarritzen ziren erlijioen aurka mintzatu zen sutsuki.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Servetek gertutik ezagutu zituen erreformatzaile gailenak: Melantchon, Lutero, Zwinglio eta Calvino-rekin sutsuki eztabaidatu eta ez zuen inoiz arrazoiaz beste inposiziorik onartu nahi izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Saudi Arabia, Aljeria, Venezuela, Iran eta Libiak murrizketa sutsuki defendatu dute, prezioa garestitzearen erantzuleak espekulatzaileak direla argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

-Ederra hango lurra! -esan zuen ganberaburuak, eta sutsuki goraipatu zituen bazter hartako belardiak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 218. orr.

Sutsuki goretsi zuen bakartasuna, gizabanakoaren pentsamendurik goitsuenak elikatzen dituela adieraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Hirurogei bat lagun, militarrak, iheslarien ahaideak, apez arnegatzaileak, eta beren leialtasun iraultzailea aski sutsuki agertu ez zuten beste zenbait, hiltzera kondenatuak eta berehala erailak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Eskerrak sutsuki emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

-Niri ere bai! -gaineratu diot sutsuki.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sutsuki defendatu (3); sutsuki eta (5); sutsuki goraipatu (4)


sutsutasun iz sutsua denaren nolakotasuna.

Kolokan dagoen Aristideren aldeko sutsutasuna erakusteko lotsa gutxien dutenek presidentearen aldeko jai kutsuko martxak antolatzen dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-29

Jokalariak sarritan elkartzen dira eta ez dut uste neurriz kanpoko sutsutasunik dutenik.  Berria - Kirola   2004-09-17


sutu, su(tu), sutzen 1 da ad su hartu.

Zuzia ere bere uhinetan horrelaxe sutzen eta argitzen da, haizeek auretan flotarazten dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Ez alega lotsarik odol bero oldartsuak erasoari ekiten dionean, izotza bera ere berdin gartsu sutzen denez gero irritsaren sustagarri delarik arrazoia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

2 irud/hed

Begiak sutu zitzaizkion Nathaniel Hawthorneri, arrebak egindako galderaren lazturaz. Aurpegia lotsaz sutu zitzaidan, ene sekretuetako zenbaten jabe eginik ote zen igarri ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Eztabaida sutu zen, eta bataren zein bestearen ihardespenak gero eta gordinagoak eta barkagaitzagoak ziren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Bihotza taupaka hasi eta barrua dardaratu egin zitzaion Holofernesi, eta berarekin elkartzeko irrika sutu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Jdt 12,16

Barne goritasunak hezurretaraino sutzen zituen gizakiak, garra labexkan bezala sutzen zitzaien urdailean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Nor hain bihozgabe, barne damuz ez hausteko, jainko-maitasunean ez sutzeko, borondate onez ez betetzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Espiritu Santuaren garretan suturik, ahots erregutzailez eta espirituzko melodiaz "Gure Aita" kantatzen ari ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

• 3 du ad su eman.

Herostratosek Efesoko tenplua sutu zuen gauean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 38. orr.

Sarritan oinaztuak etxe sabaiak sutzen ditu eta gar bizkorrek etxe osoa menperatzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Laborariek, eta bereziki enpresa handiek, errukirik gabe sutu dituzte basoak, nekazaritzarako prestatzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Gezi moduko mihi gorrizta batzuek jauzi egiten zuten handik ni nengoen lekurantz, lurra sutu nahi balute bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.

Zigarro bat hartu zuen, sutu zuen, eta aspaldian sentitu gabeko plazerarekin erretzeari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Beste Ducados bat sutu eta ardoz bete zuen godaleta berriro.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Txiskeroaz sutu zituen bien zigarretak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.

Ea, sutu bitzate kanoiak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.

Ezetz pentsatzen dudan bakoitzean, Euskal Herri osoa sutu, eta Leitzara aldegiteko gogoa ematen dit.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

4 irud/hed

Liburu santuetako hitzek biziki sutzen zioten gogoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Kristo bedeinkatua agertu zitzaion; Jainko-maitasunez sutu zion arima eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Urrezko Mezkitaren bonbardaketa gorroto sektarioa sutu eta gerra zibila sortzeko estrategia zabalago baten azken fasea al da?  Berria - Mundua   2006-02-25

Aste osoan hura zen irteera bakarra, festa-gune bakarra, eta esan gabe doa, neska-mutilen artean harremanak pizteko, sutzeko eta indartzeko aukera paregabea  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

• 5 da ad biziki haserretu.

Alarde mistoa Irungo Kale Nagusian sartzearekin batera alarde tradizionalaren aldekoak sutu egin ziren.  Berria - Harian   2005-07-01

Barbarossa enperadorea sutu egiten zelako horrelakoak entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

-Ez duk egia! -sutu egin zitzaidan, izugarrikeriena bigarrenez aditzean, eta ezpatari oratzeko keinua egin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 343. orr.

Mikel, ez hadi orain txoferrarekin sutu, badaukak kezkatzeko arrazoi handiagorik!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.

Sutu gabe hitz egin dizu, baina gorrotoa dario.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.

Peoi jantzia jantzita eta erabat zikinduta zegoen, eta telebistan horrela aterako zela pentsatze hutsarekin sutu egin zen nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

• 6 du ad biziki haserrarazi.

Horrek, haserretu baino gehiago, sutu egin zuen Pekin.  Berria - Harian   2005-03-15

Erabakiak Irujo sutu zuen.  Berria - Kirola   2006-01-31

Horrela sutu zuen Jaunaren, bere arbasoen Jainkoaren, haserrea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,25

Jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,34

Iritzi publikoa sutzeko soilik balioko dutelako.  Berria - Mundua   2006-02-16

Eta hala ere neskari gustatu, horrexek sutzen zuen Gabin, horrexek ematen zion min.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

7 tiro egin.

Inguruko mendi baten tontorrean gudari-taldetxo bat zegoen, ispilu bidez eta morse-hizkuntzan nora sutu behar zuten kanoizaleei erakusten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Pareko kasko hartatik, berriz, metrailadore handi batez sutzen zuten burkideek gainaldeko gudu-lerro osoa ordainetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Ilun zen ordurako han behean, pindarrezko tximeleta haren zigarro-mutur sutua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Azao sutuek itzal bizi bihurtzen dituzte inguruak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Estepan Urkiaga [....] abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan, faxisten eskuetan jausi da, preso. Haren masailaren loreak ene ezpain sutua zuen ukitu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

Gizon batzuk bandera eskuan zutela zetozen, batzuek hitz sutuak esaten zituzten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Aitaren kontrako jardun sutua da bertso-sorta guztia, nekez imajina daitezke hain familia-giro bilduan halako salaketarik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

Bihotz sutu hark ez zuen bizitza gehiago desio; bihotzak mesede bat baino ez zuen eskatzen, betiko hoztu baino lehen: Peter manera txarrekin ikustea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garretan suturik (3)

sututa zegoen (8)


sutualdi iz beroaldia.

"Amaren bezalakoxe begiak izan ditik beti", pentsatu du, emaztearen sutualdi hura berriro gogora ekartzearekin batera.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 15. orr.


sutunpa 1 iz kanoia.

Ez da begi bistan edukitzen itsaspeko bat marea guztietan, ez duk sutunpa handirik behar, itsaspekoa ahula duk azalean, eta hura zegoen moduan, izardunak zubian, eskotilak zabal, lotua baino lotuago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fortinbras gaztea, Poloniatik garaile itzulirik, Ingalaterrako enbaxadorei die eskaintzen gudu-sutunpa hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 228. orr.

3 tiroa.

Danbor eta turuta hotsa, kanoi-sutunpa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.


suturatu, suruta(tu), suturatzen du ad josi.

Ezin hobeto suturatu zuen kultura honek, batzuetan amesten eta beste batzuetan gorroto dituen pentsamendu eta poesiarekin, sortu duen arima bikoitza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.


suturpuntta ik sudur 18a.

sutxo iz su txikia.

Armada Txit Zorioneko haren tamaina, nik neuk, sutxoen ugaritasun hartan igarri gura izan nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.


sutzar iz su handia.

Sutzarrerako biltzen zituzten traste zaharrez gain, gerrikotan zen gizondu ez baina umea mutikotzeko bideetako bat.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

Nekazari batzuek sutzar handia piztu zuten, bilera animatzeko besterik ez bazen, eta Buruzagiak debekatutako gauzetako bat zelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.

Suzirien eta sutzarren garren dirdira lanbroek ahulduta agertzen zen han-hemenka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Ekainaren 23ko gauean, mendi tontorretan sutzarrak piztu ondoren, jende asko mainatzen omen zen Iturriozko uretan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.

Giordano Bruno sutzarrean erretzera bidali berria zuen, hantxe, Erromako Piazza dei Fiori ezagunean, aita santuaren boterea eta Erromako Elizaren agintea zalantzan jartzen zituzten ideiak zabaldu zituelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.

Bost mende eta erdi lehenago, Pragako beste gizon batek sutzarrean amaitu zuen bere bizia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

Jeanne sutzarrean erre zutenean, Gillesen itxaropen eta goi-asmo guztiak bertan behera joan ziren, sugarren keak gora igo ziren gisan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.


suzale izond suaren zalea dena.

Adiskideak Hervé ez zela batere suzalea azaldu zuen [...] ibiltzea eta jatea zinez maite zituela, gaiztakerietara lerratu gabe.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.


suzedaneo 1 iz produktoez mintzauz, ordezkoa.

Erroma klasikoan bezala, gutizia eta produktu exotiko ikaragarri garestiak (baita horien suzedaneo on eta txarrak ere, patrika apalagoen eskura) ikusiko ditugu denda asko-askotan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

2 irud/hed

Literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Teknikaria misiolari zuriaren azken edizioa omen, industrializazioa arraza hilzoriko baten azken ebanjelioa, bizi-maila bizi-zentzuaren suzedaneoa besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Gizakiak eternitatea irrikatzen du, baina ezin lor dezake haren suzedaneo bat baizik: estasiaren unea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko elementua balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

Ezker abertzaleak soilik [...] ez ditu onartu askatasunaren suzedaneo gisa aurkeztu zen Espainiako Konstituzioaren kume Moncloako Estatutua, Nafarroako Foru Hobekuntza eta beren sirena-kantuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23


suzesio 1 iz saila, segida.

Egunak eta kantuak eta elkarrizketak, suzesio geldiago edo azkarragoan, etengabe zihoazen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.

2 ondorengotza.

Estatuburuaren suzesio arauen erreforma, gizon eta emakumeen arteko berdintasun printzipiora egokitzeko  Berria - Euskal Herria   2004-04-04


suzi ik zuzi.

suziri 1 iz barnean erretzen den bolboraren edo erregaiaren gasek bulkaturik higitzen den jaurtigaia. ik kohete.

Urte hauetan guztietan egon baita gizakia tematua lur honetako mugak apurtu eta inguruko bazterretan zer dagoen ikusi nahian, 1926an Boston inguruan, Robert Hutchinchon fisikari estatubatuarrak bere lehen suziria bota zuenetik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Beste suziri bat jaurti dute Cabo Cañaveraldik gosez hiltzen ari direnak lilura daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

2 (jaietan-eta jaurtikitzen direnak). ik etxafuego; bolandera.

Deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Eguerdiko kanpai-hotsak entzun berri dituzte, eta suziri bat edo beste ere bai.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Suziria ziztuka eta txinpartak botatzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Llumek zirkinik ere egiten ez duenez, suziria hurreegi lehertzen zaio eta zauritu egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Bestaren hasteko, Uztailaren 24ean suziria edo koetea piztu dauku Arretxe pilotari zintzoak.  Herria   2001-08-09

Han daude gaur egun urtarrilaren 20an festa hasierako suziria botatzen den balkoiak.  Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Halako zoriontasun-sentsazio bat txinpartaka hasi zen Ellenen baitan, gero eta gorago zihoala, suziri baten gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.

Iratxoak ziztu bizian irten ziren suziriak bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Molotov koktelak eta suziriak jaurti zituzten kaputxadunek ertzainen kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

3 (hitz elkartuetan)

Gutxienez 36 pertsona hil dira suziri biltegi batean izandako leherketan. · Soinu suzirien artean,distiraz, jo du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldiko lehenengo kontzertuan  Berria - Mundua   2006-01-31

4 misila.

Al Kassam suziriak eskuz egiten dituzte bost kiloz lehergailuz osatuta daude eta hamar kilometrora ailegatzeko ahalmena dute.  Berria - Mundua   2004-10-03

Suziriak botatzeko jaurtilekuak suntsitzeko helburua ere bazuen atzoko operazioak.  Berria - Mundua   2004-04-22

5 zuzia.

Geletan, hala ere, sua edo suziri asko jarriko diren lekuak izanik, lisoak egin behar dira garbitzen errazagoak izan daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Suzirien eta sutzarren garren dirdira lanbroek ahulduta agertzen zen han-hemenka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Suzirien argi apala besterik ez zuen ikusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Haize-bolada hotzak jo zuen gero, suziriak itzali zituen, eta aurrerantzean piztu ezinik ibili ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.

Zalantzaren ataka horretan [...] eleberriak filosofiaren suziria hartu zuen: literaturak filosofiak ez bezala jaso zezakeen gizakiaren izaera ezbaitsua, Cervantesek Quijotea eta Sancho sortzerakoan erakutsi zigunez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al kassam suziriak (6); suziriak bota (3); suziriak botatzeari (3); suziriak botatzen (6); suziriak jaurti (3)


swahili 1 iz Kenyan, Tanzanian, Ugandan eta beste zenbait lurraldetan mintzatzen den hizkuntza, Niger-Kongo familiakoa.

Swahiliz hitz egiten dute, osaba Azizek arabiera nahiago badu ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 312. orr.

Inguruko hizkuntza handietara ez ezik urruneko hainbatetara itzuli dogu: hebraierara, swahilira, mundurukura, urdura, japoniera...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 11. orr.

2 adkor herri euskara itxia.

Normalean swahiliz hitz egiten zidan eta batzuetan -gutxitan-, euskaraz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.

Patatak, txorizoa eta hirurok atzetik ginduzkala, "garri" eta "urra" ulertzen nizkion bere swahilian.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 78. orr.

Baserriko sukaldean adiorik ez; ordurako, baita "iskuak" ere bazekien Ixabel eta biona, baina gauzak behar bezala egin behar direla-eta, Morganek egundoko hitzaldia bota zidan, swahili dotorean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

• 3 izond swahiliz mintzatzen den herrikoa.

Loreak sortu ahala hiltzen eta xomorroak harripeetatik atera eta kiskaltzen ziren paraje hartan, noizbait basamortuko mutiko swahiliak ere izan zuen atera beharra...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 311. orr.


swing 1 iz jazz musikaren erritmoa, konpaseko indarraldien banaketa berezian datzana; errimo horrekin jotzen eta dantzatzen den musika.

Duela hirurogei urte bezalaxe dagoen garaje zahar batean swing apur bat entzun dugu gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

Handik aurrera dena nahastu erritmo handiz eta Basileako musikariek swing handiz musikarekin gozatu zuten.  Berria - Kultura   2006-03-28

Begiraiozue, ergelok, nire swing honi, Bilbo osoan garai batean ezaguna...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.

Hegalez hegal jesartzen ziren biak piano aurrean, eta erabiltzen zuten errepertorioa Mentxuren etxekotik oso besterakoa izaten zen: swing, charleston eta cha-cha-cha.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Boogie eta swing erritmora, Elton Johnek kontzertu osoko piano solo ederrenetakoa eskaini zuen. l Shim eta Shamen swing dantza ikuskizuna, Miarritzeko Koliseo salan, igande arratsaldeko bost orenetan.  Berria - Kultura   2004-05-30

Bilboko laukoteak 30eko eta 40ko hamarkadetako swing doinuak berreskuratu ditu 'Bilbop' bere lehenengo disko luzean.  Berria - Kultura   2004-01-27

Duke Robillardek blues, swing eta jazz doinuak ekarriko ditu Bilbora.  Berria - Kultura   2004-03-10

Thiers karrika oinezkoen esku emana izanik, horko ostatu zainek osoki beretu dituzte karrika bazterrak, libre utziz bakarrik swing musika eskaini duten orkeztren eztradari.  Herria   2004-08-12

Behin baino gehiagotan Ameriketara joan zitzaigun, Green broom berreskuratzeko edo txikitan ikasitako Bing Crosbyren kantu bat egiteko, swing estiloan.  Berria - Kultura   2006-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

swing doinuak (3)