Egungo Euskararen Hiztegia
—R—
[bertsioa: 2024-01-10]

rabbi ik errabino.

rabbitar ik errabino 2.

rabino ik errabino.

radar (orobat erradar g.er.) 1 iz oso maiztasun handiko uhinen bidez gauzaki baten norabidea eta distantzia zehazten dituen tresna edo aurkitze sistema.

Horrela etorri ziren mundura, 1935ean, bakoitza bere aldetik, radarra, magnetofoia, parkimetroa eta PVCa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Radar batekin antzeman eta misila bota zieten hegazkin batetik.  Berria - Mundua   2006-04-09

Airekoa Macae hiritik atera eta 20 minutura radarretik desagertu zen.  Berria - Mundua   2006-04-02

Amerikar armadako ontzi baten radarrean etsaien itsasontzitzat jotzen duten oztopo bat ageri da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Itsumendu zuri hartan, radarra zen kapitainaren itsumutila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Radarra ere ez zebilen, nonbait, behar bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Ez da beharrezkoa bide bakoitzean radar bat jartzea autoen abiadura apaltzeko eta heriotzen kopurua gutxitzeko.  Berria - Harian   2005-12-29

Cloudsat-ek radar berezi bat eramango du, propio hodeiak ikertzeko prestatua.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Radarra erabiliko zuen, lehen aldiz, Saturnoren satelitearen azalaren kartografia egiteko.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Radar meteorologikoa, 10 minutuoro, 200 km alde orotara aztertzen dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Radar militarren bidez kontrolatu zituzten.  Berria - Harian   2005-01-21

Alaznek batera eta bestera begiratzen zuen, guda-ontzi bateko radarra balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 20. orr.

Gero haien baliokideen bila ateratzen zen kalera, bere bidean gurutzatzen ziren guztien aurpegietan iltzatuz begirada, radar baten zorroztasunaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

2 irud/hed

Zuen airekoei batzuetan gertaturikoa gerta lekieke saguzarrei ere: radarrak huts egin eta paretaren kontra talka.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 103. orr.

«Orain radar politikoan ez dugu ikusten gobernu autonomorako berehalako itzulera», gaineratu zuen, Londresek 2002ko urrian unilateralki etendako instituzioez mintzo.  Berria - Mundua   2006-02-02

Egunero eta egun guzian beha zaudela, ate edo giltza edo urrats harrabotsei beha, beharriak xut, antena luzaturik, radarrak pizturik, erne.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eroritako bi airekoak radar pantailetatik desagertu zirela adierazi zen.  Berria - Mundua   2004-08-26

Radar transmisore baten gunean dagoen magnetroi baten ondoan zegoela, txokolate zati bat urtu zitzaion Percy LeBaron Spencer-i.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Saddam Husseinen aginteari radar sistemak saldu izana leporatzen zion Washingtonek Kievi.  Berria - Mundua   2004-12-04

· Boeing 737 airekoa radar kontrol pantailetatik desagertu zen goizaldeko 04: 44 zirelarik eta Sharm-el-Sheikh hiri balneario ezaguneko aireportutik doi-doi aireratuta zegoelarik.  Berria - Mundua   2004-01-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horretaz gain, NATOk hegazkin-radarra bidaliko du ostiralean Erromara.  Berria - Harian   2005-04-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

radar berezia (3)

radarrak jarriko (3)


radiestesia (orobat erradiestesia) iz pertsona batzuk erradiazio elektromagnetikoak hautemateko omen duten dohaina.

Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien "Taldeak".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

-Harreman estua du geomantzia eta erradiestesiarekin -erantzun zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.


radiestesista iz radiestesia erabiltzen duen pertsona.

-Badaukat iloba bat radiestesista izateko dohainak dituena, irakatsi egin behar nioke lupeko lasterrak bereizten eta harribitxien izpiak begiak itsututa atzematen...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Izigarriko sinusitis krisiak ukaiten nituen, eta radiestesistak bere eskua ene kopetaren gainean pausatzen zuelarik, ba orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen, eta beroaren ondotik, izigarriko goxotasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Hiru urtez radiestesista batek lagundu nau ene osasunaren hobetzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.


radikal ik erradikal.

radikalizatu ik erradikalizatu.

radio1 iz uranioaren familiako gai bakuna, oso erradioaktiboa, metal zuria, 700° C-tan urtzen dena (Ra; at. z. 88).

Marie eta Pierre Curiek radioa aurkitu zuten 1898an.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Radioak erradiaktibitatea eman eta masa galtzean, materia sortu edo desegin zitekeelako tesia zalantzan jartzen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan, baina baliagarriagoa prezio hori platino, iridio, uranio eta radio kilo baten prezioarekin alderatzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 16. orr.


radio2 1 iz irratia.

Txekorrarekin Santo Tomasetara joan zen batean, radioa erosita bueltatu zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Bueno, orain batzuetan radioa entzuten dugu, baina...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 79. orr.

Makina bat bertso-saio entzundakoak gara radio zahar hari esker.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Nire radio aparailuari lepoa bihurritu diote, mingaina ebaki, ahoa tapatu.  Berria - Kultura   2004-12-12

2 radio-taxi ik irrati 17a.

Albertek uko egin izan zion beti radio-taxiari; harro-harro zegoen horretaz  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.


radio3 ik erradio.

radioaktibitate ik erradioaktibitate.

radioaktibo ik erradioaktibo.

radioelektroniko izond

Milienkievitxez gain, Sergei Kaliakin, komunisten burua, Aleksandr Bukhvostov Lanaren Alderdiko zein industria radioelektronikoko sindikatuen burua eta Fronte Popularreko buru Valentin Vetxerko zigortu dituzte.  Berria - Mundua   2006-04-28


radiografia ik erradiografia.

radioterapia ik erradioterapia.

rafaga ik errafaga.

rafting 1 iz ur bizietako ibai batean behera hainbat lagunentzako ontzi motorgabe batean jaistean datzan kirola.

Astelehenaz geroztik ari dira lehen taldeko jokalari gazteenekin Benasquen (Espainiako Pirinioak) raftinga eta hidrospeeda egiten eta bizikletan eta mendian ibiltzen.  Berria - Kirola   2004-07-11

Sei kasko diferente -pilotan aritzekoa, bizikletan ibiltzekoa, eskalatzekoa, rafting egitekoa, motorrean ibiltzekoa, parapente egitekoa-.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Oso zorabio atsegina sentitu dudala pantailatzarrean Grand Canyoni buruzko filma ikusi dugunean [...] Colorado ibaian rafting egiten sentitu naizenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 190. orr.

Goiz batez bi taldetan banaturik izan gira rafting egiterat Bidarrain diren Errobiko ur bizietan.  Herria   2005-06-09

Baliteke nagusiarentzat ehizaren antzeko kirola izatea, edo footing, puenting edo raftingaren antzerakoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ur Biziak eskaini 4 Rafting jauste; n° 9009, Tote Zaldubehere (Atharratze).  Herria   2005-01-20

Bordeleko kirol-unibertsitateko 35 ikasle arizan dira egun osoan kutsagailu horien biltzen, tokiko rafting elkarteen laguntzarekin.  Herria   2001-05-03


raftingzale (corpusean rafting zale soilik) iz raftingaren zalea den pertsona.

Komunzki ezagutzen diren txorien migrazioak baino gehiago, hemen, erreketan gaindi agertzen diren rafting zaleak edota Done Jakue bidean doazenak eragin arazoak dira gogoratuko  Berria - Kultura   2006-02-25


ragga iz

Reggae, ragga, eta ska doinuen artean murgilduak segitzen dute.  Berria - Kultura   2004-06-04

Geure ukitua eman diegu musika beltzaren hainbat adarri: hip-hopari, rapari, dance hallari, raggari eta free style gisa uler daitekeenari.  Berria - Kultura   2004-05-06

CD irakurgailuan ragga kanta bat daukagu, Shaggy-ren ragga indartsu bat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 117. orr.

Iparra galdu barik, ukabilaren kolpea nora zuzendu behar dugun ahaztu barik, ragga kanta hau entzungo dugu...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 118. orr.


ragtime iz Ipar Ameriketako beltzen musika estiloa, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran boladan egon zena, konpas bitar sinkopatua ezaugarri duena.

Rendez-vous des Cheminots ostatuaz mintzatu natzaio, pianoan joarazten dudan ragtime zaharraz, horrek ematen didan zorion arraroaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 246. orr.

New Orleansko aireak, ragtimea, bluesa, espiritualak eta herri-kantu erromantikoak.  Berria - Kultura   2004-12-31


raketa ik erraketa.

ralenti ik erralenti.

ralli ik rally.

rally (orobat ralli g.er. eta rallye g.er.) 1 iz auto edo motorrentzako kirol proba, abiadura, erresistentzia eta erregulartasuna kontuan hartzen direna.

19 urterekin, 1987an Suediako Rallya irabazi zuen bere kasa, Ford auto batekin.  Berria - Kirola   2004-01-09

Gaurtik ekainaren amaiera bitartean hiru rally jokatuko dira itsas ondo horretan.  Berria - Kirola   2004-05-14

Martinek iazko Galesko Rallyan korritu zuen azken karrera.  Berria - Kirola   2006-01-19

Markko Martin estoniarrak (Ford Focus) ez zuen aukera galdu, eta rallya irabaziz Loebek adina puntu du orain sailkapen nagusian.  Berria - Kirola   2004-03-15

Mitsubishi taldeko gidariak oso maila txukuna eman zuen rally guztian.  Berria - Kirola   2004-02-17

Rallyko lehen bihurguenan bidetik irten zen.  Berria - Kirola   2004-08-24

Rally batean parte hartzeko ari zen entrenatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.

Rallytik kanpo geratu zen Solberg.  Berria - Kirola   2006-03-03

Urteurrenaren Rallya.  Berria - Kirola   2004-02-17

Mena Haraneko Rallya.  Berria - Kirola   2004-02-17

Gernika Lumoko BBK Rallya.  Berria - Kirola   2004-02-17

Korsikako rallyak teknika handia eskatzen du, errepidea estua, gorabeheratsua eta bihurgune handiak dituena delako.  Berria - Kirola   2004-10-15

Kataluniako Rallyko errepideak azkarrak eta leunak dira, eta Citroen Xsara autoa nahiko ondo moldatzen da.  Berria - Kirola   2004-10-29

Tan Tan eta Zouerat herrien artean jokatu zen atzo Dakar Rallyko seigarren etapa, Marokon.  Berria - Kirola   2006-01-06

Vilariñok mendiko rallyetara jauzia eman zuen arte bera zen jaun eta jabe Europako Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-11-24

Zirkuituetako eta rallyetako gidariak ariko dira, bi multzo horietan banatuta.  Berria - Kirola   2004-12-04

10:00: Auto zaharren rallya Sokoako parkingean.  Berria - Kultura   2004-09-18

Apirilaren 24ean, igandez, eginen da Azkaingo itzulia zaldiz, "rallye" baten moldean.  Herria   2005-04-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskal Herriko rally denboraldia hasi da; 43 proba izango dira guztira.  Berria - Kirola   2004-02-17

1995. urtean munduko rally txapeldun izan zena eta Kristina Thorner albokoa, atzora arte bikain ari ziren moldatzen Nissan autoarekin.  Berria - Kirola   2004-01-09

Juha Kankkunen (rally gidari finlandiarra), Peter Stastni (hockey jokalari eslovakiarra), [...].  Berria - Mundua   2004-06-11

Gidari eskoziarrak ez du aurten Munduko Rally Txapelketan parte hartuko.  Berria - Kirola   2004-01-09

Rally bideojokoetan arrakasta gehien izan duena da, eta zazpi milioi kopia baino gehiago saldu dira.  Berria - Kirola   2004-01-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goierri Konpeti dokumentalean, esaterako, auto rallyen zaleek osaturiko lagun talde bat filmatu zuen.  Berria - Kultura   2004-12-18

Ekainaren 2an, Pirineoetan (Paue-Donostia-Paue) nazioarteko moto rallye bat zegoen, eta Bidasoa bazterreko errepidetik zihoala baliatuta, Nafarroa eta Lapurdiren arteko mugan barrena pasatu ginen beste aldera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

munduko rally txapelketa (14); munduko rally txapelketako (6); munduko rally txapelketan (8); rally denboraldia (5); rally txapelketan (10)

argentinako rallya (8); australiako rallya (5); dakar rallya (11); erresuma batuko rallya (4); italiako rallya (3); kataluniako rallya (10); lehen rallya (4); mexikoko rallya (13); mexikoko rallya utzi (3); montecarloko rallya (3)

rallya hasiko (5); rallya hasiko da (4); rallya irabazi (7); rallya irabazi zuen (7); rallya irabazteko (3); rallya utzi (6); suediako rallya (8); suediako rallya irabazi (3)

akropolis rallyan (3); argentinako rallyan (3); dakar rallyan (15); faraoien rallyan (4); kataluniako rallyan (7); korsikako rallyan (4); lider kataluniako rallyan (3); liderra suediako rallyan (3); montecarloko rallyan (3); suediako rallyan (8)

dakar rallyaren (4)

mendiko rallyetako (3); rallyetako gidari (3)

dakar rallyko (8); japoniako rallyko (3); kataluniako rallyko (4); korsikako rallyko (3); rallyko lehen etapa (4); rallyko lehen etapan (3); rallyko lehen liderra (4); suediako rallyko (6)


rallysprint (orobat rallyesprint g.er.) 1 iz

Larunbatean Mungian (Bizkaia) jokatutako rallysprintarekin hasi da ia hamar hilabete iraungo duen denboraldi ikusgarria.  Berria - Kirola   2004-02-17

Mendiko rallyak eta rallysprintak izango dira beste behin ere nagusi egutegian: hogeita bi proba, guztira.  Berria - Kirola   2004-02-17

Azpeitiko Ikasberri Rallysprinta jokatuko da gaur, eta 75 auto ariko dira lehian.  Berria - Kirola   2004-04-03

Luciano Arrabalentzat Karrantzako Rallysprinta.  Berria - Kirola   2004-03-23

2 (hitz elkartuetan)

Rallysprint txapelketan lehenengo jarri da.  Berria - Kirola   2004-03-23

Euskadiko Rallysprint Txapelketako proba nagusia jokatuko da gaur.  Berria - Kirola   2004-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskadiko rallysprint txapelketako (4)

azkoitiko rallysprinta (3); azpeitiko ikasberri rallysprinta (3); gabiriako rallysprinta (6); rallysprinta jokatuko da (5)

ikasberriko rallysprintean (3)

karrantzako rallyesprinta (4)


rallyzale izond rallyen zalea dena.

Colin McRae rallyzale amorratua da.  Berria - Kirola   2004-01-09


ramadam ik ramadan.

ramadan (orobat ramadam g.er.) 1 iz musulmanen egutegiko bederatzigarren hila, egunez barau gogorra egiten dutena.

Ramadana hastera zihoan: egunsentiaren ondoren ezingo zuen egun osoan mokadurik probatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.

Zeev Boim Defentsa ministrordeak adierazi zuenez, palestinarren aldeko keinua izan zen, Ramadama ospa dezaten.  Berria - Mundua   2004-10-16

Ramadanaren azken eguna ospatuko dute gaur.  Berria - Mundua   2004-11-13

Giro horretan egin ditu bonbardaketak AEBetako Armadak, hiria Ramadango baraualdia egiteko prestatzen ari zelarik.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ez zuen barau-legea betetzen Ramadanean, ez zituen egiten otoitzak, ez zituen aginduak betetzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Jendeak Ramadana betetzen duen bitartean ni vodka edanez mozkortzen naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Herri hotz, euritsu eta fedegabe honetan Ramadana oso desberdina da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 93. orr.

Mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

2 (beste izen baten ezkerrean)

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Nahi luke lehen bai lehen bara diten bondardamendu horiek, bederen ramadan denboran.  Herria   2001-11-15

Campania Lurraldeko Kontseiluak erabaki zuenez, arabiarrek oporrak izango dituzte Ramadan garaian, gauza bera txinatarrek beren Urte Bukaerako festa-egunetan, gauza bera hebraitarrek beren Pazko garaian...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Ez dakit beti horrela izango den, baina Ramadan aldian, behintzat, ikus daitezkeen kanal biak ezin aspergarriagoak iruditu zaizkit.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.

Ramadan baraualdi hilabeteko egunik garrantzitsuena izan zen atzo.  Berria - Mundua   2004-11-10

Bihar bertan hasiko baita Ramadan hilabetea, musulman onak behartzen dituena goizeko bost eta erdietatik hamabi ordu geroago arte ezer jan eta edan gabe egotera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.

Ramadan egun batez, edanari atxikia zen aitak galdetu zion: "Baraurik zaude, polit hori?".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 72. orr.


ranger iz amerikar soldadu mota.

Eta inportanteena dena: ranger-ek galdetzen badizuete ea gidariak bultzaturik edo zuen gisara jaitsi zareten, duda gabe zuen gisara jaitsi zaretela esan -ohartarazi digu bekokia ilunduz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 191. orr.

-Bai, ranger-ekin zenbat eta arazo gutxiago, hobe denon...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 191. orr.

· AEBetako rangers izeneko soldaduek inguratuta.  Berria - Kultura   2004-03-25


rankin ik ranking.

ranking (orobat rankin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ranking agertzen da) 1 iz irizpideren baten araberako sailkapena.

FIFAren ranking-ean munduko hamar golegilerik onenen artean zen uruguaitarra.  Berria - Kirola   2004-03-31

Mundu osoan ezagutzen diren italiar kanta guztien arteko rankingean bost lehenen artean dago Arrivederci Roma edo La donna è movile kantuekin batera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 22. orr.

Iazko ranking-a errespetatzen saiatzen gara, eta pilotari bakoitzak uneotan duen sasoia.  Berria - Kirola   2004-03-17

Beste baldintza bat da 2.400 puntu edukitzea nazioarteko rankingean.  Berria - Kirola   2004-08-26

Harritu nauena da EHU mobbingaren rankingean hain gora agertzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

Ez dakit mobbingaren ranking hori egin duten adituek zer irizpide erabili dituzten, baina nago rankinga ez ote den atzekoz aurrera irakurtzekoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

Ez Atxaga, ez Rivas ez daude Suediako akademiaren ranking-etan.  Berria - Kultura   2006-03-07

2 (hitz elkartuetan)

Euskadiko txapeldunak ederki jokatu du Sevillan, eta, nahiz eta 23.a izan hasierako ranking zerrendan, hamargarren postuan bukatu du torneoa.  Berria - Kirola   2004-08-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

rankingean hain gora (3)


ranpa iz arrapala.

Miarritzek zumarrak paratuko ditu bere muinoetan, ranpak dunetan, eskailerak amildegietan, kioskoak haitzetan, aulkiak leizeetan, galtzak mainuzaleetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.


rantxera iz mexikar herri abestia.

14 kantu ditu, rantxerak, pasodobleak, kalejirak, arin-arinak eta fandangoak tartean. Orduan rantxerari heldu dio Ramonek, eta hor bai atera direla denak plazara, sueltoan hasieran gehienak, baina Eli eta Juan Luis ikusi ondoren lotuan ere bai beste hainbat.  Berria - Kultura   2004-05-20

La cantina, XX. mende hasierako taberna mexikarretan sortu ziren rantxerei begira dago egina, mirespen eta errespetu handiz.  Berria - Kultura   2006-03-23


rantxero iz rantxo bat zuzentzen duen pertsona.

Horra heldu zaizkien alde batetik bere leinua horgoa zuen indiano bat, Erbi Zalu eta John Deere, rantxero aberats eta puxanta.  Herria   2002-11-21


rantxito iz Venezuelako etxola apala, hiri inguruetako auzo pobreetan eraikia.

Rantxitoak dira, hala deitzen baitiete ironikoki txabolei, barriotako jendearen bizilekuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Ni Catiara iritsi nintzen eta rantxito bat egin nuen Urdaneta kuartelean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 95. orr.


rantxo iz Ameriketako etxaldea, bereziki zaldiak eta behiak hazten direna.

Han ez da inguruan etxerik ez eta rantxorik ikusten.  Herria   2005-07-28

David AEBetako rantxo batean bizi da, baina bere azkeneko urteetan dagoela eta, jaioterrira, Euskal Herrira, eta gazte garaira begira jarriko da.  Berria - Kultura   2004-09-30

Hilerriaren ondotik bide bat pasatzen zen, erreka ertzeko zalditegietatik atera eta rantxoko etxeetara joaten zena, muinoan gora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Rantxoko zaldi talde bat Kaweah errekaren ertzean zegoen ura edaten, eta cowboy sonbreiruaz jantzitako gazte bat txistuka ari zitzaien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Eguerditan ardi rantxo edo "estanzia" batean izan gira bazkaltzen, eta bixtan dena bildoskia brasan errerik hango moldean eman daukute.  Herria   2005-07-28

Rantxotik paseo bat eman bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Denbora geneukan afalordu arte, eta geldiune bat egin dugu rantxoko hilerri txikian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egon rantxo honetan (5); rantxo honetan pasatako (5)


rap 1 iz dantza-musika estiloa, hip-hop kulturara lotua, testu luzeak erritmo beti-berdinez eta sinkopatuz abesten direna.

Gauean, rap eta hip hop ikusgarria As Crew kolektiboarekin.  Herria   2001-05-31

Hip-hopa eta rapa gauza bera dira.  Berria - Kultura   2004-01-16

Gazte jendearengana ahalik eta azkarren iristeko erabili dut rapa, zentsurarik eta taburik gabeko hizkuntza bat erabiltzeko aukera eman duelako.  Berria - Kultura   2004-12-10

Geure ukitua eman diegu musika beltzaren hainbat adarri: hip-hopari, rapari, dance hallari, raggari eta free style gisa uler daitekeenari.  Berria - Kultura   2004-05-06

Bazuen beharra, Public Enemyren rap sakon eta kontzientziatuaren alboan, eskola zaharreko hip-hopa eta rap bortitza nabarmentzen baitziren AEBetako bi itsasertzetan.  Berria - Kultura   2004-12-16

Euskarazko kantu lasaietatik frantses rapera.  Berria - Kultura   2004-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Eminem rap musikariaren kantak ozen entzutera.  Berria - Mundua   2004-05-15

Hainbat rap abeslari Bushen aurkako kantu bat grabatzen ari dira.  Berria - Kultura   2004-08-12

Esaldiak ekarri die izena ahots eta aurpegi hondatu hauei, rap musikaren burrundarari ezin gain harturik hurbildu zaidanean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Gazte talde bat rap estiloko doinua ari zen interpretatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.

Zer plazerra kantu horiek guzien entzutea, berdin rap moldean!  Herria   2005-01-13

Holandar idazle batek [...] ozen bere olerkiak esaten rap erritmoarekin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.

Rap erritmoz egindako olerki zoragarria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.

Outkast rap taldeak, aldiz, espero baino sari gutxiago irabazi zituen. hori eraman zuten kontzertua eta gero etxera: rap gau ero eta bero bat.  Berria - Kultura   2004-02-10


rapeatu, rapea, rapeatzen du ad testu luzeak erritmo beti-berdinez eta sinkopatuz abestu.

Gogorik gabe eta gaizki ahoskatuz esaten dituzte eskuarki, baina bada geltokien izenak rapeatuz eta alai errezitatzen dituen makinistarik ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Gauzak hala, Huey Morganek gitarra hartu, eta, begirada nahiz irribarre pikaroa ezin kenduz, rapeatzeari ekin zion indartsu.  Berria - Kultura   2004-09-12


rapelatu ik rappelatu.

raper iz rap kantaria

. ik rapero.

Alboan Selektah Sound System kolektiboko lagunak izango ditu, hainbat break-dancerrekin eta raperrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14


rapero 1 iz rap kantaria. ik raper.

Hip hop munduko rapero ezagunetarikoa gure artean.  Berria - Kultura   2004-11-21

Guruk, rapero hutsa izan arren (Gang Starr proiektuan), bide berriak urratu zizkion estilo honi jazzari esker Areagotzen ari den errealitatearen ezkutuko alde horrek Hollywoodeko film zoriontsu horietako askorekin baino zerikusi handiagoa du egungo hainbat raperoren bertso gordin horiekin.  Berria - Kultura   2004-11-21

2 (izenondo gisa)

Bongo danborrak, predikari raperoak eta ohiko arazo tekniko zahar-berriak.  Berria - Mundua   2004-10-24


rappel iz alpinismoan, gorputzean loturiko soka baten bidez horma zutak lasterka jaistea.

Elkarrekin egin zuten azken rappela izan zen hura.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.


rappelatu (corpusean rapelatu soilik), rappela, rappelatzen du ad alpinismoan, gorputzean loturiko soka baten bidez horma zutak lasterka jaitsi.

Xabik soka finkoan rapelatu zuela pentsatzen dut, atseden hartzera eseriko zen eta nekeak jota lo gelditu zelakoan nago.  Berria - Kirola   2004-10-20


rapsoda iz antzinako Grezian poema epikoak abestuz herriz herri zebilen kantaria.

Poesia, hortaz, kate batean sortzen da: poeta eroarengan hasten den katea, hortik rapsodarengana pasatzen da, azkenean ikuslearengana iritsi den arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Baina kontua ez da mito huts, izan ere, zinetan baitziren itsu aintzinako rapsoda, bardo, juglare, trobadore eta beste.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Poetak jainko bat du gainetik, rapsodak poeta, eta ikusleak rapsoda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.


rapsodia 1 iz rapsodek abesten zituzten poema zatien bilduma; gehienbat besteren obren zatiez onduriko literatura-lana.

Rapsodia: obra literarioa, bertsoz edo prosaz idatzia, osorik edo partez besteren esanaz eta adieraziaz osatua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 5. orr.

Atzeko Etxe osoak, Van Daanek eta Peterrek salbu, irakurria du Hungariar rapsodia-ko trilogia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Ni saiatu nintzen azaltzen loturarik gabeko berbazko rapsodia hura hain zuzen zenbatze-sistema baten kontrakoa zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

2 irud/hed

Esperientzia, ordea, agerpenen batasun sintetikoan funtsatzen da [...] eta honen gabezian ez litzateke ezagutza izango, baizik hautemapenen rapsodia soila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 96. orr.

3 beste obren pasartez edo herri doinuz ondutako musika lana, egituraz oso askea.

Paganiniren lan baten gaineko Rapsodia-n, Ratxmaninovek instrumentuak orkestrara eramateko duen gaitasuna erakusten du.  Berria - Kultura   2004-03-23

Musika klasikoko egile onenaren atalean [...] saria Claudio Pietrori eman zioten Rapsodia gitana obragatik.  Berria - Kultura   2004-04-17


rapsodikoki adlag gehienbat besteren obren zatiez lotuz.

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta [...] eta ez da sortu rapsodikoki edonola ekindako adigai hutsen bilaketari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.


rasta1 1 iz rastafaria.

Rasta da, oso erlijiosoa, Biblia alboan izaten du beti, baina aldi berean oso politikoa da, Bob Marleyren eskolakoa.  Berria - Kultura   2006-04-29

Hori konstante bat izan da bidaia osoan, gu gure kulturarekin joan gara, ez gara rastak, ez gara sinisdunak, gure asmoa ez zen sustraidun reggae musikari omenaldia egitea.  Berria - Kultura   2006-04-29

Baina nola aixkidea, nola eskain diezaioke mediku batek -izango zen hura italiar titien miazkatzaileren bat- nola eskaini rasta bati kimioterapia?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Neska punk rasta barrako mutur batetik bestera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 104. orr.

Gero, Fatiharen berriz gurutzatzeko plazerrak, rasta-gizon amoltsuaren berotasunaren oroitzapenarekin batera baketu ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.

2 (beste izen baten ezkerrean)

Rasta hizkera: «Hizkuntzak barne bizitza du eta logika propio bat» (Ikael Tafari).  Berria - Kultura   2006-04-29

Rasta hiztegia.  Berria - Kultura   2006-04-29

Igandean Sadarren izango da Davids, bere betaurreko eta rasta ile eta guzti.  Berria - Kirola   2004-02-05


rasta2 iz rastafariek eramaten duten txirikorda.

Ikusi zuten azken aldian bi piercing zituen, bat sudurrean eta bestea belarrian, eta ilean rasta bat zuen  Berria - Euskal Herria   2006-01-21


rasta3
1 rasta-rasta (onomatopeia)

Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.


rastafari 1 iz Haile Selassie jainkotzat hartzeneta gurtzen duen jamaikar talte erlijiosoko kidea.

Beltz batzuek artilezko gorro koloretsua daramate buruan edo txirikordak airean, eta rastafarien errebelazioa konplituko delakoan doaz Beholdengo kale luzean barrena itsasbazterreraino, eta reggae erdikantatuz gogoratzen dute Babilon.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Goizaldeko hirurak baino ez ziren eta batek daki zer gerta zitekeen gaua amaitu baino lehen, nahiz eta rastafariarekin egindako lehenbiziko ahalegina hutsaren hurrengoan gelditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

2 izond

Sua, kosmologia rastafarian ezinbesteko osagaia.  Berria - Kultura   2006-04-29


rastafariar izond rastafariena, rastafariei dagokiena.

Beste Larsson bat zen: rastafariar orrazkera zuen, eta urte eta eskarmentu gutxiago.  Berria - Kirola   2004-06-26


rastafarismo iz rastafarien higikundea.

Hasteko Ijahman Levi, Jamaikako kantari espirituala, rastafarismoaren bidetik aritzen dena.  Berria - Kultura   2006-02-07


rastro iz kukuso merkatua.

Ni plaza horretako rastrora igandero joaten naiz liburu merkeak (eta askotan oso onak) erostera.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.


ratio 1 iz bi magnitude edo kopuruen arteko arrazoia.

Ratio horiek inoiz izan diren altuenak direla gaineratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Kopuruarena ez da sail bat atxiki edo bertan behera uzteko erabiltzen dugun ratio bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Gaur egun [Nafarroan] eremu mistoan D ereduko ikasgelak jartzeko ezarrita dauden ratioak berrikus daitezela, ratio horiek oztopo baitira D ereduko ikasgelak jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Mozkin osoa banatuko du akziodunen artean, pay out ratio delakoa bere maximoan jarriz, %100ean alegia.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

2 (hitz elkartuetan)

Hemen errentagarritasun, kalitate eta produktibitate ratio oso onak baititugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-29


ravioli iz italiar jakia, pastazko lauki betea.

Kapoiak ñoki eta ravioliekin jaten: halaxe irudikatu gintuen XIV. mendeko Giovanni Boccacciok euskaldunok.  Berria - Kultura   2006-03-21

Halako 'ravioli' txiki bezalakoak dira... Kristonak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.


razial ik arrazial.

razialki ik arrazialki.

raziobitalismo (orobat razio-bitalismo) iz arrazoi bitalaren filosofia, J. Ortega y Gassset-ek sortua.

Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan, Emmanuel Lévinas-en beste (lako) aren ontologian, José Ortega y Gasset-en raziobitalismoan, Gabriel Marcel-en existentzialismo kristauan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran: haren ezagutza teoria, razio-bitalismoa, perspektibismoa, fenomenologia, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.


razional ik arrazional.

razionalismo ik arrazionalismo.

razionalista ik arrazionalista.

razionalitate ik arrazionalitate.

razionalizatu ik arrazionalizatu.

razionalizazio ik arrazionalizazio.

razionalki ik arrazionalki.

razionaltasun ik arrazionaltasun.

razionamentu ik errazionamendu.

razzia 1 iz etsaien lurraldean sartzea, hura desegin eta harrrapakatzeko.

Tribu edo estatu indartsuenek egiten zituzten razziak, eta haiexek saltzen zizkieten gatibuak europarrei, edota merkatari afrikarren esku uzten zituzten, eta haiek berriz saltzen zituzten, mozkin handien truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Makhno Ekaterinoslav eta Poltava aldean dabil razziak egiten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 16. orr.

Mutiko gazte-gazteak, razzietan hartuak, zernahiren eske jiten zitzaizkigun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

2 irud/hed

Bi urte geroagoko razzia polizialetan ehunka iruindar gazte atxilotu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Aljeriar haien kontrako Poliziaren razziak etengabeak izan ziren, lar ezkutatu barik, eta bortizkeria hark hainbat hildako ekarri zituen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 69. orr.

Sasoi hartan indar handia zuten ultraeskumako taldeek eta horiek ere euren razziak egiten omen zituzten El balcon de la Lola inguruetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Artazuriketa gertakari kultural gisa aztertzeko lana hautatu genuenean, antropologiako irakasleak "datuen razzia" deitzen zuen lanaren lehendabiziko faseari ekin genion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.


re iz musika-eskalako hirugarren nota, germaniar eskalako D letraren kidea.

Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Erloju zeremoniatsuak ordu jotzeari eutsi dio: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.

Seme baten heriotzaren ostean konposatutako koarteto bat, Re minorren, izugarria da, erabat dramatikoa.  Berria - Kultura   2006-01-27

Jagoba Fanlok haren Biolontxelorako suitea re minorrean obra jo zuen.  Berria - Kultura   2004-04-29

Arriagaren obra bi interpretatu ditu BOSek: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko Sinfonia.  Berria - Kultura   2006-02-05

Piotr Txaikovskiren (1840-1893) Biolinerako eta orkestrarako Re maiorreko kontzertuarekin amaituko du BOSek emanaldia.  Berria - Kultura   2004-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

re maiorrean (3); re minorrean (8)


reafirmazio iz berrespena.

Reafirmazio ekintza oso gutxi dira hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.


realitate ik errealitate.

reality
1 reality-show (orobat reallity-show g.er.) telebista-programa, gizarteko jendearen arazoak, askotan eskandalagarriak, aurkezten dituena.

Denetan ikusiko duzu telebista piztuta, inor begira ez dagoela, reality show liluragarriak ari eta ari. A3ko reallity show morbosoa. Gran Hermano, Confianza Ciega eta Espainiako telebistetako beste reality show batzuetan errealizazio lana egin izan du Kobeagak, eta Vaya Semanita ETB2ko saioan gidoilari ibili zen, Nacho Vigalondorekin batera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Halako gertaera bat ezin da bihurtu «reality-show, tele-zaborraren gertaera hutsal edo morboa eta eskandalua nahi duten kazetaritza artikulu».  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


realizazio ik errealizazio.

realzale ik errealzale.

rebajatu ik errebajatu.

rebalida ik errebalida.

rebaluazio ik errebaluazio.

reboltoso iz bihurria.

Zu akrata bat zara, beno, lehen reboltoso samarra zinen, baina zure azken artikuluetan ortodoxo ikusi zaitut.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.


reboluzio ik erreboluzio.

redio ik redios.

redios (33 agerraldi, 11 liburutan; orobat erredios 13 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; redio 9 agerraldi, 2 liburu 1ean eta erredio g.er.) interj haserrea, ezustekoa edo nahigabea adierazten duen hitza.

"'Redios! hitzordua!" ahoskatzen duzu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 295. orr.

Erredios! nolako plazera ematen didan ipurdi xarmant honek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

-Redios! -oihukatu zion honek, aldamenean ikusi zuenean, mamu bat agertu balitzaio bezain harritua-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

Nik behintzat ezin dut gehiago! Erredios! kabuendios! jainko putarra! korrituko naiz!...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.

-Redio, Eduardo, berriz ere ziminotua!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Baina etxetik bota, hori ere ez, erredios!, oinak aurretik ditudala ez bada behintzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

-Inork ez luke esango bost egunetarako bakarrik goazenik, redios -esan zuen Alexek, barrezka, batzuen motxila erraldoiak ikustean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 110. orr.

-Atertu dik, baina kamioi kanpoalde honetan hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

Hasieratik genekien hori, ez geneukala zeregin handirik unean unekotik aurrera, baina merezi zuten haiek, redios!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 142. orr.

-Zozoa dirudik batzuetan, redios.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.


redioska adlag redios esaten.

Redioska.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.


reekilibratu, reekilibra, reekilibratzen du ad berrorekatu.

Sobera buruko min dutanean ordian joaten niz mendi aldera edo itsas bazterrerat edo, bakartasun batean berriz reekilibratzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 43. orr.


reenkarnatu, reenkarna, reenkarnatzen da ad berraragitu.

Ni reenkarnatuko banintz obeditzeko nintzateke...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 104. orr.


referendum ik erreferendum.

referentzia ik erreferentzia.

refranero iz atsotitz bilduna.

Ondarearen izenean, ikusten duzue, esaterako, El País gaztelerako hazi oneko refranerotik "[...]" edota Le Monde "[...]" berreskuratzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.


reggae 1 iz jamaikar jatorriko musika-estiloa, hango herri erritmoak rockarekin eta soularekin nahaste ematen dituena.

Reggaea, duba, jazza, funka eta beste estilo batzuk nahasten ditu koktel bero eta dantzagarrian.  Berria - Kultura   2004-10-01

Gure musika, giro sargoritsuari ezin hobeto jarria: ragga, dub, jungle, reggae gozoa...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.

Hemen musika afrikarra jartzen ditek, eta reggaea, hip-hop pixka bat, gurea bezain ona duk haiena ere!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Reggaearen berotasuna.  Berria - Kultura   2006-05-04

Bafleetatik reggaea entzuten zen lehertzeraino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

Bluefieldsen gaude eta moilan ere reggae entzuten da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Jon reggaea dantzatzen, kanuto bat eskuan; Ane giriekin solasean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Trikitixarekin asko harritu ziren [...] baina reggaea ere herrikoia da.  Berria - Kultura   2006-04-29

2 (izen baten ezkerreran)

Inguru hartan beti izan du arrakasta Elvisen musikak, ulertzekoa da, beraz, hainbat reggae artistak euren ukitua eman izana.  Berria - Kultura   2006-01-12

Reggae doinu batean, honela kantatu zuten: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Absurdoaren bidezko arrazoiketa baten ondorioa, reggae airez emana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Reggae kantu tradizionalak, batzuk ingelesez eta beste batzuk euskaraz.  Berria - Kultura   2006-04-29

Reggae eta batez ere dub giroetan abiatuta, Massive Attack taldearena proposamen berritzailea izan zen.  Berria - Kultura   2006-03-30

Adituek "Bob Marley bolikostarra" deitzen dute, reggae musika nor nahi bezain hobeki plazaratzen baitu.  Herria   2002-11-14

Larunbat aratsean, toki berean, reggae kontzertua Lee Perry-rekin.  Herria   2005-11-24

Ikusgarria aitzin, Steppin'Jogo taldeak reggae musikaldi bat eskainiko du.  Herria   2004-07-15

Clement Sir Coxsone Dodd reggae ekoizle ezaguna 72 urte zituela hil da, Jamaikan.  Berria - Kultura   2004-05-07

Ke No Falte reggae taldean hasi ondoan, Etsaiak taldearekin segitu zuen.  Herria   2005-03-10

Benetako reggae gaua.  Berria - Kultura   2006-02-07

3 reggae dub

The Clash-en reggae dub indartsu hura ekarriko dugu Txireneko uhinetara.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.

Reggae dub honen doinuak harrapatu egiten gaitu, ez dugu ukatuko, zertarako?  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

reggae doinuak (3); reggae musika (4); reggae musikaren (3); reggae musikari (3)


reggaelari iz reggae kantaria.

Lehen partean: Root'System taldea (sei euskal reggaelari).  Herria   2002-11-14

Irailaren 23an, ortzirale aratseko 9etan, Yassa reggaelaria St Laurent de Gossen.  Herria   2005-09-15


registradora izond erregistratzailea.

Bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak, kaja registradorak, fregaderoak, sukalde bateriak  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.


regizida iz erregezko baten hiltzailea.

Traidoreen, regiziden, Estatuaren aurka matxinatzen direnen eta gerra garaian etsaien lerroetara pasatzen direnen kasuan bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 210. orr.


rekete ik errekete.

reklutatu ik erreklutatu.

rekortable iz ebakina.

Umetako gauzak ziren rekortable haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 157. orr.

Gogoratzen rekortableak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 156. orr.


rekreazio ik errekreazio.

rektifikatu ik errektifikatu.

relax iz psikikoki edo fisikoki lasaitzea, erlaxazioa.

Txofanni, hik lasaitu egin behar duk, relax.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

Relax, Elpides, zure aldetik pentsa ezazu, arren ezagutu zure burua!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 152. orr.


remake 1 iz zinema- edo musika-lan edo kideko baten bertsio berria.

Body snatchers, Don Siegelen zientzia fikziozko film arrakastatsuaren remake-a egin zuen.  Berria - Harian   2005-09-15

-Itzulera lazgarria kanpinetik, lapurketa eta garaitikoak, beraz, John Forden Diligentzia-ren remake txar bat baizik ez zituan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

2 irud/hed

Ahazturaz eta remakez, memoriak zein ideologiak denak nahastu eta berdindu dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.


remanente izond gelditzen dena.

Goazen mementu batez Antartidara, eta han, erradiazio remanentea, urteko, ezkorra da, galerakoa, eta noski, lurra eta airea biak hotzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Enuntziatuak remanenteak direla esatea ez da esatea oroimenaren eremuan geratzen direla edo berriro aurki daitekeela eurek zer esan gura duten.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.


remanentzia iz zerbaiten nolakotasunak irautea.

Azterketa honek suposatzen du enuntziatuak kontuan hartzen direla eurei dagokien remanentzian (rémanence) eta remanentzia hau ez da beti egunera daitekeen iragandako formulazioaren gertaerara jotzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Remanentzia eskubide osoz enuntziatuari dagokio, denboran zehar iraute hori bakarrik une baterako egindako existentzia baten luzapen akzidentala edo zorionekoa izan arren.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.


remix iz abesti baten pisten bernahasketa, estudio batean egiten dena abestiari itxura berri bat emateko edo hots kalitatea hobetzeko, eta batez ere abestia dantzagarri bihurtzeko.

Bat aipatze aldera, Mad Professor bera, Muguruzaren Urrun kantuaren remix-a egin zuena.  Berria - Kultura   2006-02-01

Danny the dog filmerako musikara zabaltzen da remix eta aldaera alternatiboz osatutako luxuzko edizioan.  Berria - Kultura   2006-03-30

Soul, rithm'and' blues, eta horien inguruetan hazitako hainbat estilotako abesti ezagunen interes eskaseko re-mixa baino ez zigun eskaini.  Berria - Kultura   2004-07-16

CDan, bere kantuen eta beste lagun batzuen (Afrika, Sorkun, Overbass) hainbat remix eta bestelako proiektuetarako egindako kantuak sartu ditu  Berria - Kultura   2004-12-02


renaniar (corpusean rhenaniar soilik) izlag/iz Renaniakoa, Renaniari dagokiona; Renaniako herritarra.

Biana beraz orain, "mendixka batean hiri bat", Künig von Vach hamabosgarren mendeko rhenaniar zaldunak erraiten duen arabera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.


renano izlag/iz Renaniarra.

Kapitalismoaren bi tradizio bereizi behar dira: tradizio anglosaxoiko kapitalismoa batetik, eta renanoa edo kontinentala bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Kapitalismo renanoa, berriz, ez da horren erradikala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Renanoen, flamenkoen, boloñatarren, bretoien, eskoziarren, normandiarren edota horiek guztien oihuak eta kalapitak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.


repentismo iz doinu baten hitzak inprobisatzea.

Bizitzaren aurreko jarrera baten metaforatzat ere har daiteke repentismoa, inprobisazioa; merezi luke gai hori jorratzeak, baina ur sakon horietan sartzea ez da liburu honetako zeregina.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.


repentista (orobat errepentista) iz doinu baten hitzak inprobisatzen dituen kantaria.

Ez dakit nik gaiak berak hala eskatzen duelako den, baina bai Kuban eta bai gurean, ikerkuntzara murgiltzen diren gutxietan asko bertsogileak edo repentistak dira.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.

Norberarenganako konfiantza beharrezko jarrera da inprobisatzaile, repentista edo bertsolariarentzat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Esaterako, Aitor Sarriegi beasaindarrak eta Unai Muñoa lasartearrak kubako errepentistek ohikoa duten segidillan egindakoa.  Berria - Kultura   2004-07-06


repetitu ik errepetitu.

representatibo ik errepresentatibo.

reptilineo izond adkor

Ene memoria sakonagoenari lotua den hizkuntza denez, buru muina "reptilineoari" lotua den hizkuntza da euskara  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 142. orr.


requete ik errekete.

requiem 1 iz hilen aldeko otoitza, hil mezetan esaten dena.

Defuntuen zerbitzua genuke lardastuko, requiem batez opaturik hala hilari atseden, bakean joaniko arimekin berdinduz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.

-Heldu da nire Requiemaren ordua! -esan nion neure buruari R-ren hurbiltasunaz baliatuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

· Orduan, anai Konradok oso gogoz onartu zuen haren eskaria eta Gure Aita, requiem aeternam eta guzti, errezatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1025. orr.

2 irud/hed

Requiem filosofiko nihilistiko baten antzekoa da.  Berria - Kultura   2004-08-10

3 hil mezaren testua oinarri harturik ontzen den musika-lana.

Requiema, garai bateko Europaren hil-kanta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Mozarten azken lana izan zen Requiem-a.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

Berrogei musikariren orkestrak lagundu zion heriotzaren festan, Brahmsen Requiem alemanaren zazpigarren atala joz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Gauak ekarritako samin urrunetik sortu da Campanades a morts (Hil ezkilak), sarraskiaren testigantza betiko gordeko duen requiem gogorra.  Berria - Harian   2006-02-22

Negar kantaria, requiem konpositorea, hilobi apaintzailea, hileta arropazaina, hilotz banatzailea.  Berria - Kultura   2004-10-14


resaka ik erresaka.

residentetza iz egoiliarraren egoera.

Residentetzarako bozen bigarren txandan iruzurra izan zela salatu eta astebetera, oposizioaren hautagai Viktor Justxenkoren jarraitzaileek Kiev hiriburuko plaza eta kale nagusietan protesta egiten segitzen zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-11-30


residentzia ik erresidentzia.

resignazio iz etsipena, etsi ona.

Bazen adibidez begirada mota bat damua adierazten ez zuena eta desatsegintasuna adierazten ez zuena eta resignazioa adierazten ez zuena eta aukera okerra egin izanaren zalantza adierazten ez zuena eta lotsa adierazten ez zuena, baina apur bat hauek denak adierazten zituena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.


reskat ik erreskate.

reskatatu ik erreskatatu.

reskate ik erreskate.

resma iz bostehun paper orri tolestuko multzoa.

Laster bukatu zuten ia denek, baina nik, amorruz beteta ikasi bainuen, paper resmak eta resmak idatzi nituen eta eman ziguten denboraren ia azken minuturaino luzatu nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Aldameneko gelatxo batean, leihorik gabea, burdinazko pieza batzuk eta "resma" dozena batzuk, estraza paperetan bildurik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.


respetatu ik errespetatu.

restaurant (orobat errestaurant) iz jatetxea.

Gero, konferentzia bukatutakoan, ezagutzen ez nuen restaurant batera joan nintzen, bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Orain, seguruenik, hoteleko restaurantean egongo da afaltzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

Hire aitak ez nauela nehoiz errestaurantera gonbidatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

Errestauranteko kontua kreditu txartelarekin ordaindu zuen Cesarrek eta handik lortu zuen Veronicak bere sinadura kontratua faltsutzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 206. orr.

Aitak hotela bazuen han: behean restauranta eta goiko estaian gela bat, lau ohe zituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 311. orr.

Treneko restaurantean ari zen langile bati.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 144. orr.


restaurazio ik errestaurazio.

retikulozito iz heldutasuna erabat iritsi ez duen globulo gorria.

Retikulozitoak globulu gorri berriak dira.  Berria - Kirola   2004-07-03

Arraunlariek odolean duten hemoglobina, hematokrito, retikulozito, proteina eta beste hainbat elementu neurtuko dira, arraunlari bakoitzaren pisuarekin alderatu, eta kirolak berak eskatzen duen esfortzu mota eta intentsitatearekin parekatuta, mugak ezarriko dira.  Berria - Kirola   2004-08-28

Gorka Gonzalezen tasak retikulozito horiek gorputzak bere kabuz ez dituela sortu esan nahi du.  Berria - Kirola   2004-07-03

Hematokrito eta hemoglobinaz gain, beste parametro batzuk ere neurtuko dituzte; besteak beste, retikulozito edo proteina maila kontuan hartuko dituzte, eta pisuarekin eta altuerarekin alderatuko dituzte ondorioak ateratzeko.  Berria - Kirola   2004-08-20


reto-romano iz Italia eta Suitza arteko mugako eta inguruetako zenbait eremutan mintzatzen den hizkuntza erromanikoa.

Italian lau [hizkuntza], alemana, frantsesa, reto-romano delakoa eta italiera ofiziala, Toskanakoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.


retokatu, retoka, retokatzen du ad ukituak egin.

Ximurrak ezkutatzen, ilea ondo txukuntzen, ezpainen gorria retokatzen, begietako pintura berrezartzen eta perfume gehixeago botatzen aritu ondoren irten zenean, arrosa sorta bat eta xanpain botila hotza ikusi zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.


retro 1 izond

Bilbop-ek soinu retro-a du, nahiz eta egungo teknologiaz baliatuta grabatu duten.  Berria - Kultura   2004-01-27

2 (izen baten ezkerreran)

Igandean aldiz, goizago emana da hitzordua, Gérard Luc-en orkestrarekin retro dantzaldiarentzat arratsaldeko lauak eta erditan.  Herria   2003-07-31


retroaktibo izond atzeraeragina duena, atzeraeraginezkoa.

Igoerak zor dizkigute, retroaktiboak, 1997tik dauzkagu kobraketak atzeratuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.


retrobiral ik erretrobiral.

retrobisore ik erretrobisore.

retrogrado izond atzerakoia; atzeranzkoa.

Euskara ez baita naturalki baserritar ezjakinen eta apaiz retrogradoen hizkuntza, ez lehen, ez orain eta, espero dezagun, ez gero.  Berria - Kultura   2004-04-09


retrospektibo ik erretrospektibo.

retrospekzio ik erretrospekzio.

reuma ik erreuma.

reumatiko ik erreumatiko.

rhenaniar ik renaniar.

rhytm n’blues iz aurreko mendeko berrogeietan blues-etik eratorririko musika-estiloa, jazzaren, soularen eta gospelaren eraginak dituena.

Reggaearen, rhytm n'blues-aren, dancehallaren eta lovers rock-aren elementuekin egiten du bere musika. Etxean aitaren bildumako Ameriketako rhytm n'blues diskoak entzuten zituen: Sam Cooke, Otis Redding, Marvin Gaye... eta jazza.  Berria - Kultura   2006-05-04

Ameriketako rhytm n'bluesaren eta Jamaikako tradizioaren erdian hasi zen, bada, bere ska eta reggaea egiten.  Berria - Kultura   2006-05-04


ribeiro iz Ourenseko Ribeiro bailarako ardoa.

Gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da, besteak beste, gune horietan.  Berria - Kultura   2004-09-15

Txillardegik [Leturiaren egunkari ezkutua] Galizian ondu baitzuen, Ferrolgo soldaduskan, 1956an, lanpernak eta Ribeiroa lagun.  Berria - Kultura   2004-09-03


rictus ik riktus.

ridikulizatu ik erridikulizatu.

ridikulo ik erridikulu.

ridikulu ik erridikulu.

rifampicina ik rifampizina.

rifampizina (orobat rifampicina) iz Mycobacteriaceae familiako bakterioek eragindako eritasunak sendatzeko erabiltzen den antibiotikoa.

Azken 15 urteetan 12 milioi legenardun sendatu dira dapsona, rifampizina eta klofazimina nahastuz osatutako tratamenduari esker.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Hipertentsioarengatik hartzen zituen botiken ondorioak indargabetzen ditu Rifampicinak.  Berria - Mundua   2006-03-18

Rifampicina botikaren arrastoak ere ez dituztela aurkitu zehaztu zuten azterketan.  Berria - Mundua   2006-03-18


rifle ik errifle.

riftar izlag/iz Rifekoa, Rifi dagokiona; Rifeko herritarra.

Mahsudek 1919an eta riftarrek 1925ean erakutsitako expertise militarraren maila lortua duten mugaz bestaldeko barbaroak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Riftarrek hain tarte txikiz huts egin zuten ahaleginean arrakasta izan balute, Mediterraneoaren hegoaldeko ertzean Frantziak zuen inperio osoa jarriko zuketen arriskuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.


rigor
1 rigor mortis latinezko esapidea, gorpuak jasaten duen zurruntasuna adierazten duena.

Muskuluetan normalean dagoen ATParekin, segundo batzuetako esfortzua baino ez litzateke egin ahal izango.ATP kopurua gutxituz gero, zurrundu egiten da muskulua: rigor mortis delakoan, adibidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Gauean zehar, rigor mortis-ak zurrundu egin zituen gorputzak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

Eguzki beroak lehortu egin zuen Setheren soinekoa, zurrun, rigor mortis bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.


rigorista izond dizipilina eta moral kontuetan oso zorrotza dena.

Hain baita erosoa rigorista izatea bozez!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.


riktus (orobat rictus) iz ezpainen uzkurdura, barre azala edo saminezko egoera adierazten duena.

Ezpain ertzean riktus bat ote zuen iruditu zitzaizun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.

Martak bere orbitatik aterata zeuzkan begiak eta bere rictusean gutxitan sumatzen zitzaion ezpain-dardara bat azaleratzen zen  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.


rima ik errima.

rimel ik errimel.

rimeldun ik errimeldun.

ring iz lauki goratua, hiru soka lerroz itxia, boxeolariak eta borrokalariek erabiltzen dutena.

Lurretik metro t'erdi goratua zegoen ring-aren zoru ertzean zegoen Zurrutas, beso biak beheko sokatik eskegita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Hilketaren agertokia hesi batekin ixten ari ziren, ring bat sokarekin ixten den bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Gabarra baten gainean dago paratuta ring-a.  Berria - Kultura   2004-08-19

Cassius Clayk, konbatea hasi orduko, erdi dantzan paseatu zuen Madison Square Garden ikaragarri hartako ring argitsua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.

Albo batera utzi zituen gimnasioko ring biak eta zenbait punching-ball dantzari, lurrera begira. nik, nekien moduan egiten nuen dantzan ringean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.

Pixkana-pixkanaka, arinago zebilzkidan oinak ring gainean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 12. orr.

Borrokarik gogorrenak ez omen zituen borrokaleku gainean egiten, eta sudur txapal hura ez zela ring baten gainean jasotako kolpe txar baten ondorioa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Lau txakur txikiren truke igotzen zen ring gainera, kolpe oldearen esperoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Ringetara itzuliko da, azken hamalau hilabeteetan borroka bakarra egin gabe egon ostean.  Berria - Kirola   2006-02-01

Orduan, Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Legez kanpoko haurdunaldi-etenak egiten ziren kirofano bateko fokua zirudien gehiago ring gaineko hark.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Roberto betiko lekuan zegoen [...] ringeko izerdi lurrundua usnatzeko aski gertu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ring gaineko (3)


rinitis iz sudur zuloetako muki mintzaren hantura.

Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa, eta, gehienetan, gehiegizko muki jarioarekin batera agertzen da.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Umeen %15ek dute rinitis alergikoa.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Asmaz, rinitisaz, eta laringeko minbiziaz.  Berria - Gaiak   2004-10-15


ripio iz neurtitz lerroa osatzeko betegarria.

Ripiorik gabeko soneto bat izaten da, eskuarki, baina oso-osorik ripio hutsa dena: hots, sobrakin bat, alferrikako den zerbait.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.


risotto (orobat rissotto g.er.) iz italiar janaria, oinarri gisa arroza duena.

Arrozari erantsitakoa nolako, risottoa halako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

-Eragiteko moduan datza risottoaren gakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Kirtenik gabeko zartagin batera aldatu risottoa, gazta parmesanoz hautseztatu, azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Rissotto platerkada batez gain, lau garagardo hartu zituen hozkailutik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 102. orr.

Risottoa zerbitzatu zuen, ondo krematsua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Risottoak eragindako gogoetek eta bazkalosteko digestioaren murmua arindu beharrak Giardino Realera eraman naute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.


rissotto ik risotto.

ristretto iz kafe hutsezko harraldi txiki kontzentratua.

Ez diot inori inoiz ristretto hitza entzun Italian kafe bat eskatzeko, inon ez dute kafea han bezala egiten, hain kantitate txikian, hain kontzentratuta, ristrettoa, Norak beti esaten zuen Portugalekoa are hobea zela, ez dakit.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


ritual ik erritual.

rivoflabina iz B2 bitaminaren izena.

Gelatinazko kapsula bat B2 bitaminaz (rivoflabina) bete zuten, eta ikusi zuten gelatinak babestu egiten duela intsulina, harik eta hesteetara iristen den arte.  Berria - Gaiak   2004-09-21


rizino iz zuhaixka hosto-handia, fruitu arantzatsuak eta hazi oliotsuak ematen dituena.

Ez dira, hain justu, politak kontatzen dituzten istorioak, jende egurtuarenak, hortzak estututa litro bat rizino olio irenstera behartu eta agonia makaleko orduak hesteak bihurriturik sufritzera derrigortutako jendearenak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.


roastbeef (orobat roast(-)beef eta rosbif) iz behi aragi gutxi errea, xerretan zerbitzatzen dena.

Roastbeef hotz on askoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 77. orr.

Roast-beef gero eta erreago baten kolore aukeran belztu xamarra hartzen zuen britainiar hil-hurrenaren aurpegiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 141. orr.

Ham and eggs, salami errazio bat, roastbeef errazio bat, bi arrautza katilu batean...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 77. orr.

Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.


robot (221 agerraldi, 22 liburu eta 69 artikulutan; orobat errobot 9 agerraldi, 6 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian robot agertzen da) 1 iz giza itxurako makina, higitzeko eta aritzeko gai dena. ik automata.

Agian badaude munduak non Greta bezalako izakiak robotak diren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Lantegian robot bihurtzeko patuaren aurka borrokatzean, sindikatuetan robot gisa jarduteko patua ezarri zioten beren buruari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Nik ez nion aldizkari ilustratuek irudikatu ohi dituzten roboten antzekorik aipatu, lastertasun handiko kalkulagailua baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Robot bertsolaria zen orduko hartan Egaña, Lopategik egina hain zuzen ere.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

Bi mila urte gizatasun, bi mila urte jakinduria, zakurkeria, ilusio, oinaze, zer eta, azkenean robot itxurako haur kontsumitzaile huts baten lortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Zuek muskulua besterik ez duten robot horiek desio dituzue, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

Errobot baten moduan erreakzionatu zuen Josebak, arimarik gabe.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.

2 egiteko eta eragiketa jakin batzuek gizakiaren ordez egin ditzakeen mekanismo automatikoa.

Batetik gizakiak eta bestetik robotak eta androideak bereizten zituen muga ezabatua dago, eta gizakiek ahaztua dute gizaki direla.  Berria - Kultura   2004-05-21

'Spirit' eta 'Opportunity' robotak orain bi urte iritsi ziren Martera, NASAren eskutik.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Txorizoak, ordenagailuak edota autoak ekoizteko robotak.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Ekoizpen kateetarako robotak saltzen dizkie autogileei: Renaulti, Fordi eta besteei.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Entzun zaitut beti robot antzeko makina horiek langileak kentzen zituztela marmaratzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Lana aurrezten duten ondasunak (robotak, ordenagailuak eta planta automatizatuak, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Etxean landareak ureztatzeko robota egin nahian zebilela azaldu zigun.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Nolanahi ere, oro har, robotaren erabaki ahalmena txikia da.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Atzo robot urpekari bat eta Frantziako fragata bat salbamendu lanak egiten hasi ziren.  Berria - Mundua   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Robot konpainiako Ikuo Nishiiok Onimusha aurkeztuko du, introari esker sari ugari jaso dituen jokoa.  Berria - Kultura   2004-11-10

Errobot erretratua eginez gizon hori imajinatu nahi izan nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 151. orr.

· Giza robota zirudien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

4 (izen baten eskuinean)

Irakurtzen ari zarelarik, ukitu egin ditzakezu bahitzaileak eta bahitua, ia baita poliziaren argazki robotetako femme fatale hori ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 174. orr.

Lolak berehala egin dio erretratu robota: aurpegi borobila, bibote zabala...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Lekukoen deskribapenak oinarritzat harturik susmagarrien erretratu-robotak osatzeko, [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

Kamera-robot batzuek argiztatu eta filmatzen dituzte agertoki horiek, eta aldi berean agertokietako espazioak hainbat ikuspuntutatik erakusten dituen pantaila handian proiektatzen.  Berria - Kultura   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

opportunity robota (4); robota askatuko du (4); spirit robota (5)

robotarekin harremanetan (3)


robotika (orobat errobotika g.er.) 1 iz robotak diseinatzen eta egiten erabiltzen den teknika.

Ikerketetan robotika, bioteknologia, analisi optikoak eta informatika erabiliko ditugu, eta horrela, informazio zehatz eta azkarra lortuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

ESTIA eskolan apailatzen dituzte ingeniariak hiru berezitasunetan: konzepzioan, errobotikan eta logistikan.  Herria   2002-10-10

Ekoizpen ereduak «findu» dituzte euskal enpresek eta «gero eta eskarmentu handiagoa» daukate, robotikan esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

2 (hitz elkartuetan)

Urte batzuk badira Zientzia Museoa robotika ikastaroak antolatzen hasi zela.  Berria - Gaiak   2006-03-12

John Mankins NASAko Giza Teknologia eta Robotika Departamenduko zuzendaria.  Berria - Gaiak   2004-08-19


robotiko izond robotena, robotei dagokiena.

Da Vinci, bihotzeko ebakuntzak egiteko sistema robotikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Erakusketaren gainerako guneak tresneria elektriko eta elektronikoari, manipulazio [...] robotikoari, tresneria hidrauliko eta pneumatikoari eta metrologia eta kalitate kontrolari eskainiko dizkiete.  Berria - Ekonomia   2006-03-04


robotizatu, robotiza, robotizatzen 1 du ad roboten bidez automatizatu.

Beren aspaldiko etsai ezaguna, entrepreneur pribatua bera ere, orain arautua eta robotizatua zegoela desagertzeko zorian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

• 2 izond robotena bezalakoa bihurtua.

Eskukoarekin saiatu da, baina andra baten ahots errobotizatuak markatutako zenbakia estaldurarik gabe edo itzalita dagoela erantzun dio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 103. orr.


robotizazio (corpusean errobotizazio soilik) iz roboten bidezko automatizazioa.

Iraultza mikroelektronikoak -hots, informatizazioak, automatizazioak edota errobotizazioak- produkzio modu berriak ahalbidetu ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.


rock 1 iz rock-and-rolla. ik beherago 7.

Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Estilo horretatik abiatu eta blues, rithm&blues eta rock-aren bidea zabaldu zuten Europa zaharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

Rocka harrotasunarekin aldarrikatu behar da.  Berria - Kultura   2006-03-12

Rockeko izar baten fama bildu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Kulturalki Sex Pistols eta rockaren mugimenduaren inguruan sortutako belaunaldikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.

Duela urte batzuk modan jarri zen rocka elektronikarekin uztartzea.  Berria - Kultura   2006-03-09

Ez omen da zure aitaren gustukoa zure rock ibilbidea.  Berria - Kultura   2004-11-28

Laugarren diskoarekin, rockera eta bluesera gerturatu nahi izan du Keuk.  Berria - Kultura   2006-03-11

Rockarenganako zaletasuna hark piztu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Jendeak bazkari legea egin, eta rockaren museoa ikusi nahi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Zubia egina da hor, folk-etik rock-erat, eta aski laster rock gogorrerat.  Herria   2001-02-22

Rock klasikoa bizirik eta osasuntsu dagoela.  Berria - Kultura   2004-09-09

Rock epikoaren gailurra izan zen 1987an.  Berria - Harian   2005-08-09

80ko hamarkadako rock ilunena.  Berria - Kultura   2006-03-30

Abangoardiako rock emozionala garatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-17

Hegoaldeko rock sutsua gauzatzen du banda honek.  Berria - Kultura   2004-05-01

XX. mende amaierako pop eta rock alternatiboari buruzko azterketa.  Berria - Kultura   2006-02-09

'Power-pop'-a eta rock akustikoa.  Berria - Kultura   2006-01-19

70eko hamarkadako rock psikodelikoa dute iturri nagusi.  Berria - Kultura   2004-05-08

Ni lehenago rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua. Bi iturri nagusitatik edaten du taldeak: rock gotikotik batik bat Sisters of Mercy eta The Lords of the New Churchetik eta dantzarako rock industrialetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Rock erradikalaren garaian zenbait jende deslotu egin zen euskal musikatik, politikaz gehiegi kargatu zelako giroa.  Berria - Kultura   2004-10-22

Rock progresiboaren eta sinfonikoaren alorrean egin da ezagun Bruford Yes, Genesis eta King Crimsonen aritu da.  Berria - Kultura   2004-06-30

3 (hitz elkartuetan)

Zororik gabeko zoroetxe abandonatu bat, drogamenpekotasuna gainditzeko rock izarrak hartzen dituen ospitale sotila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

Lehen rock abeslari eta taldeak (Niko Etxart, Errobi, Ruper Ordorika). "Guns and Roses" izeneko rock taldearen kantua zen.  Berria - Harian   2006-04-05

Hertzainak rock taldearen kantak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 112. orr.

Geroago rock musika deituko zen musika hura zen, haren aitzindaria, esan dezagun. Laster etsi zuen erietxean, lagun baitzituen han bere rock diskoak eta gitarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Pop eta rock festa San Adrianen.  Berria - Kultura   2004-01-02

Rock maratoiak egin zituzten Durango herriko hiru gunetan. Rock Gauak denetan antolatzen zituzten!  Berria - Kultura   2006-03-05

Rock oinarriarekin gizarteari lotutako aldarrien ahotsa baino ez dira euren kantuak.  Berria - Kultura   2004-01-16

Baxu-bateria-kitarra-ahotsa ohiko rock egituraz haratago beste formula ez hain higatuak probatuz arriskatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Zati batzuk oso-oso geldoak dira eta beste batzuk rock ukitua ere badutela esango nuke.  Berria - Harian   2005-08-02

4 (izen baten eskuinean)

Captain Nemo taldeak punk-rock eta hardcore erritmoz osatu du bere lehendabiziko diskoa.  Berria - Kultura   2004-09-30

Saio berezi honetan ohiko funk-rock sutsua entzun genuen.  Berria - Kultura   2006-04-20

Folk-rock musikaren izarrak hirugarren kantuan errepertorioa aldatzea erabaki zuen eta publiko gehiena hotz samar utzi zuen.  Berria - Kultura   2004-09-14

50eko hamarkadako blues-rock doinuekin jantzitako disko interesgarri mordoa.  Berria - Kultura   2006-03-02

Aurretik ere country-rocka egina genuen Time between kantuarekin.  Berria - Kultura   2006-05-03

Hard-rock, punk, blues, country eta folkaz elikatzen den musika.  Berria - Kultura   2004-09-09

Garaje rocka eta acid rocka dute inspirazio.  Berria - Kultura   2006-05-04

6 pop-rock

Berehalaxe antzematen zitzaion musika mota hari, halako kutsu islamiarra nahasten baldin bazen ere pop-rock-etik harturiko zenbait erritmo eta doinurekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Etxebarria parkean, pop-rock kontzertu nagusia izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Gaur egungo euskal pop-rock musikaren egoera aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-02-20

Jazz eta blues doinuei pop-rock ukitua ematen diete.  Berria - Kultura   2006-01-18

Dunkelheit taldeak irabazi du Donostiako Pop-Rock Lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-08-11

7 punk-rock (orobat punk rock)

Betiere punkaren, hardcorearen eta punk-rockaren eremuan.  Berria - Kultura   2004-09-30

New wave-aren sofistikazioa (Don't fall in love), punk rockaren berehalakotasuna (She's drugs) eta Eskandinaviako taldeen zorroztasuna (Invisible) biltzen ditu.  Berria - Kultura   2006-04-13

«Punk rocka hil da», adierazi zuen Gary Kurfist The Ramones taldeko ordezkariak.  Berria - Kultura   2004-09-17

Guk ez dugu punk-rock melodikoa bakarrik entzuten, badugu beste eraginik.  Berria - Kultura   2006-04-12

Punk rock talde mitikoko kidea.  Berria - Kultura   2004-09-17

8 punk-rocker punk-rock jotzen duen musikaria.

Zein entzule nahiago duzu: 80ko punk-rocker gazte bat ala BECera joan den 45 urteko guraso bat?  Berria - Kultura   2006-03-12

7 rock-and-roll XX. mendearen erdialdean sortu zen musika eta dantza-mota, doinu bakunak eta erritmo oso markatuak erabiltzen dituena, eta gitarra elektrikoekin eta bateriarekin jotzen dena.

Rock and rollak bizia salbatu zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Disko honen atzean rock-and-rolla dago.  Berria - Harian   2005-08-09

Musikari ugari Memphisko Sun estudioetan bildu zen, rock-and-rollaren etxean.  Berria - Kultura   2004-07-06

Hasiera-hasieratik 50eko hamarkadako rock-and-rollean jarri zuen arreta Paul Fenechek gidatutako hirukoteak.  Berria - Kultura   2006-02-09

Cosmos delako lokala nabe bat zen, rock and rolleko taldeek jotzen zuten nabe bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Fillmore East, rock-and-roll areto ospetsua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Argazkiak beti mugituta sortzen dituen rock-and-roll talde bat.  Berria - Kultura   2006-01-21

Rock-and-roll eta punk doinuak dira nagusi.  Berria - Kultura   2004-07-06

9 rock-punk

Aldi berean funk musika ona ere gozatzen ahalko da eta usaiako beste guziak, tradizionaletik rock-punk-erat.  Herria   2003-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzinako rock (3); blues eta rock (3); blues rock (6); euskal rock (18); folk rock (10); funk rock (3); hard rock (10); musika rock (4); pop eta rock (6); pop rock (55); pop rock atalean (3); pop rock lehiaketa (15); pop rock musikaren (4); post rock (6); punk rock (9)

rock abeslari (3); rock amerikarraren (3); rock and roll (36); rock and rolla (18); rock and rollak (10); rock and rollarekin (3); rock and rollaren (17); rock atalean (4); rock blues (8); rock disko (4); rock diskoa (3); rock doinuak (4)

rock eta pop (3); rock gogorra (9); rock gordina (3)

rock jaialdi (5); rock jaialdia (8); rock jaialdiak (4); rock jaialdian (15); rock jaialdiaren (11); rock jaialdiaren hirugarren (3); rock jaialdiko (3); rock kontzertu (14); rock kontzertu bat (5); rock kontzertua (7); rock lehiaketa (16); rock lehiaketa taldeak (10); rock melodikoa (3); rock musika (10); rock musikaren (13); rock n roll (20); rock n rolla (5)

rock roll (5); rock sutsua (6); rock talde (24); rock taldea (10); rock taldeak (7); rock taldearen (6); rock taldeetan (5)

acid rocka (3); euskal rocka (3); hard rocka (7); post rocka (3); punk rocka (5)

country rockaren (4); euskal rockaren (7); post rockaren (3); punk rockaren (5); rockaren historiako (4)


rockabilly 1 iz rock and roll mota, countriaren eragin nabarmena duena.

Zaila baita popa, rock esperimentala, zarata, rockabillya eta doinu dantzagarriak nahasten dituen proposamena definitzea.  Berria - Kultura   2004-12-05

Rockabillyaren errege Robert Gordonekin jo ostean, Legendary Blues Band taldearekin bi disko grabatu zituen.  Berria - Kultura   2004-03-10

Bill Haleyk, Little Richardek eta rockabillyaren sustatzaile ugarik. Bilbop aurreneko lanaren eragin esparrua zabalduz, jazz, rockabilly eta surf doinuak hartu dituzte aintzat. musikari bakoitzari behar duen espazioa uzten dio, batez ere Raul gitarra jotzaileari, beti swing eta rockabilly estiloen artean.  Berria - Kultura   2004-07-06

2 (izenondo gisa)

Mutil eta neska rockabilly batzuk ikusi genituen entzuleen artean.  Berria - Kultura   2004-11-19

3 iz pertsona rockabillya.

Zapata zuriak dituen rockabilly gaztearekin gurutzatu da: nortasuna behar du munduan barrena zapata zuriekin ibiltzeko, pentsatzen du.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.


rockanrol (orobat rokanrol) iz rock-and-rolla.

Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.


rocker 1 izond rock-and-rollaren oso zalea denari dagokiona.

Heldu den larunbatean festibaleko emanaldirik rockerrena eskainiko dute Detroit Cobras, Duke Spirit eta Doctor Explosionek.  Berria - Kultura   2004-11-10

2 punk-rocker ik punk 8.

rockero (orobat rokero g.er) 1 iz rock talde batean jotzen duen edo rokaren oso zalea den pertsona.

Lope deitzen diogun rockero zahar hau Akelarreko kantaria izana da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Entzun dut kontzertu alternatiboetan arrakastarik itzelena lortu duen rockeroa globalizazioaren aurkako ideiak botatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 146. orr.

Epoka horretako Rockeroek, beren eguzkitako betaurreko beltzekin, euskaldunak izateko duintasuna eskaini ziguten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 157. orr.

Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean. Rockero zaharrak hil egiten dira, eta txarrena da rockero gazterik ez dela jaiotzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

• 2 izond rockarena, rockari dagokiona.

Doinu rockeroak bilduko dituen disko berria kaleratuko du Elvis Costello musikari ingelesak.  Berria - Kultura   2004-08-31

Kantuari tonurik inozoena eta rockeroena ematen dakien abeslaria. Guk punk jarrera dugu eta gure abesteko era rockeroa da.  Berria - Kultura   2006-03-16

Direla saio tematikoak (erotikoak, umore beltzezkoak, pasotak, rockeroak...), direla antzerki gisako "tramak", formatu txikiko saioak izan ohi dira, hirietako pubetan eta egiten direnak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Diskoa baino rockeroagoak izango dira kontzertuak.  Berria - Kultura   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

rockero zaharrak (3)


rocklari iz rockeroa.

Haren kantakereak eta ahots tinbreak bere sasoiko rocklariak be harriturik eukazan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.


rockzale (orobat rock zale) 1 iz rokaren oso zalea den pertsona.

Musikazaleek eta zehazki rockzaleek kudeatzen dute, eta, adierazi dutenez, Noise on Tour Rock 2006 jaialdia antolatzeko aukera ere ia kasualitatez sortu da.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ez naiz rockzale amorratua baina gustatzen zait, bai.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

2 (izenondo gisa)

Kantu zuzen eta rockzaleak.  Berria - Kultura   2006-04-13


rodastar izlag/iz Rodasekoa, Rodasi dagokiona; Rodasko herritarra.

Rodastarrek Kaliasi eskatu zioten presta zezala bere makina beste hiri-setiatzaile haren kontra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

"Jupiterrek", dio hark, "rodastarrak maite zituen, eta aberastasun handiak eman zizkien".  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.


rodela ik errodela.

rodio iz platinoaren antzeko gai bakuna, metal zuria, gogorra eta hauskorra (Rh; at. z. 45).

rodopsina iz erretinako bastoien diskoetan dagoen proteina.

Rodopsina da (ikusmen-purpura ere esaten zaio batzuetan) horretarako material sentikorra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.


rogazione ik errogazione.

rokanbolesko izond bitxia, sinestezina, xelebrea.

Halakoa izan baitzen gure arteko historia, eta halakoak gure maite-kontuak: hain absurdoak eta hain rokanboleskoak...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Luvinorenak, ostera, betile rokanboleskoak ziren eta, Matiasen ustez, atzekoz aurrera zeuden jarrita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 93. orr.


rokanrol ik rockanrol.

rokero ik rockero.

rokodromo 1 iz eskalada murru artifiziala.

Egia da neguko eskalatzaile on ugari dagoela, eta rokodromoetako boom-ari esker gero eta eskalatzaile hobeak daudela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Baionan egin diren lanak eta dagoeneko aurrikusi diren egiturak ekartzen ditu Grenetek gogora, hala nola trinketea, ezker pareta, eskaladarako rokodromoa, tenis zelaiak, gimnasioa eta musikarientzako gela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Rokodromoa, gimnasioa, taberna eta kontzertuetarako gunea dauzka.  Berria - Harian   2006-04-21

Dena den, bost egun geroago Ariznabarrako rokodromoan aurkitu zuten, hankak zinta itsaskorrez loturik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.

2 rokodromoan egiten den lehiaketa.

Goizean hasi eta ilundu arte, Gaztetxe Egunean antzerkia, herri olinpiadak, erakusketak, bazkaria, parodiak, kontzertuak, kalejira, rokodromoa, bertsoak, zirkua, kale animazioa, drogen analisia... izan ziren bost gunetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 119. orr.


rokume iz

Oskola haustear zegoen, eta ordurako rokumea mokoa agertzen hasia zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Nirekin ontziratutako merkatariei arrautza ez ukitzeko aholkatu nien, baina haiek aizkorakadaz apurtu zuten, eta rokumea erretzeari ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Rokumearen aita-amak izango zirela pentsaturik, tximistaren pare ontziratu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.


rol 1 iz egoera jakin batean norbaiten duen betekizuna. ik paper 16; betekizun.

Ongi ulertzeko rol edo eginkizun hori, ekintza indibiduala gainditu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.

Bere rola, sukaldeko hizkerak soziologoen solaskeriari mailegatu dion hitza hobetsiz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Poetak ez du engoitik zeregin (rol) horretan zer eginik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Halako nortasun-eraldaketa eta -berrantolaketak gu guztion baitan gertatzen dira, egunean zehar, rol nahiz ageriko nortasun batetik beste batera aldatzen garenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Garapenaren rola eboluzioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Esperientziak bere rola betetzen du, baina modu eratorrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Zer rol bete du, bada, emakumeak?  Berria - Gaiak   2004-05-28

Momentu honetan, rol hori jokatzea dagokit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.

Errepresorearen rola jokatu?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

Gizonek rol bat jokatuz eta emakumeek beste bat.  Berria - Harian   2005-09-07

Gizarte eragileek zer rol jokatu dute bake prozesuan?  Berria - Harian   2006-04-18

Zernolakoek rol hori jokatzera behartu izana ez da nire errua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.

Tribuak ezagutzen eta onartzen duen rol bat hartzen baduzu, ez dago arazorik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.

Emakume txintxoaren rola hartzen zuen, baina matxoa izateari utzi gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Adostuta datoz, rolak banatuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Botere eta mendekotasun harremanetan oinarritutako rolak banatzera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

Ni primeran identifikatzen nintzen sadomasokistaren rolarekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Emakumezko idazlearen rola, aurrerantzean, zein izango da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 323. orr.

Zer rol du ikastolak herrigintzan?  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Zein rol izan behar dute hedabideek gatazkan?  Berria - Kultura   2004-02-21

Geureganatutako rolek agintzen ziguten nik egin behar nuela aurrerako urratsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Ume hori autonomiaz jantzi ahala, amaren esneak bere rola galtzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Gustura zaude rol horrekin?  Berria - Kirola   2006-02-02

2 (izenondoekin)

Diruak betetzen duen rol nagusia truke bidea izatea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Betetzen duzuen rol garrantzitsuaz jabetzen zarete?  Berria - Kirola   2006-04-01

Rol inportante bat jokatu nahi dugu.  Berria - Harian   2005-05-05

Bazter utzi nuen haatik rol goresgarri hura, aingeru kontsolatzailearena hartzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.

Inork ez zuen susmatu ere egin Ivan Ogareff rol gorrotogarria jokatzen ari zela, inork ezin zuen igarri tsarraren mandatari ustezko hori traidore bat besterik ez zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

Inor ez da mundura sortzen rol sexual zurrun batekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Rol zaila dute, baina asko egin dezakete.  Berria - Harian   2005-05-24

Zientzia-ikerketaren joanetorrian anomaliek [...] jokatzen duten rol epistemologikoa ahaztu egiten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Delako "rol-joko bat" izan zitekeela esan zuten batzuek.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Masturbazioan ere gertatzen da sexuen arteko rol bereizketa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.

Ordura arte biek ametituriko rol banaketa -Enrike azalpen ugariak ematen, etorriak eman ahala, eta Gabin haiek entzuten- aldatu egin da gaur.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

Lege proiektuak ez du eskubidea bermatzen, ezta ere emakumeen zaintzarekiko rol aldaketa.  Berria - Harian   2005-12-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakasle rolean erabat sarturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Adinez eta pentsaeraz ikusle eta kontalari rola betetzen duten bi pertsonaien arteko aldea ere ez da makala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.

Poliziak eta epaileek pertsona arriskutsu izendatu naute mugimendu politiko jakin batean dudan buruzagi rolarengatik.  Berria - Mundua   2004-12-03

-Hori badaki -erantzun zion tsarrak-, baina ez daki Ivan Ogareffek, erreboltari rola ez ezik, traidorearena ere jokatu behar duela. kontsumitzaile rola betetzen duten gaixoei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.

Maitale eta ama rolak, biak batera egitera behartua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Generoa ideologiak eraikitako zerbait da, gizonezko edo emakumezko jaiotzeagatik izan beharreko gizarte rolak zehaztu eta betikotzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-19

5 antzezlan edo film batean, pertsonaia baten partea. ik paper 14.

Komedia batean beldurrez dagoen pertsonaiaren rola jokatzen zuen bete-betean, atseginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

Hollywooden horrenbeste maite duten rol horietakoa bete du Seymour Hoffmanek Capote-n.  Berria - Kultura   2006-03-07

Antzerkira moldatzean nik erantsi ditut rol horiek.  Berria - Kultura   2004-04-15

Moreno sopranoak etekina atera zion Museta kaskarinaren rolari.  Berria - Kultura   2004-09-22

Errepertorio zabala menderatzen du Hendricksek; orotara, hogei opera rol interpretatu ditu, eta horietariko hamabi grabatu ditu.  Berria - Kultura   2004-07-04

5 (izenondoekin)

Rol txiki bat dauka filmean.  Berria - Kultura   2006-01-28

Rol nagusiak ez izan arren, hitz egin behar duen pertsonaiaren bat falta zaigu oraindik.  Berria - Kultura   2004-08-22

Emakumezko aktoreak rol nagusian diren 45 film emango dituzte atal horretan.  Berria - Kultura   2006-02-08

Egun berean baitzen Syriana-ren proiekzioa, George Clooney rol nagusian duen thriller erakargarriarena.  Berria - Kultura   2006-02-11

Gauza bera gertatu zen Moore baxuaren lanarekin, Iago gaizkilearen rol konplexu eta luzean.  Berria - Kultura   2004-02-18

Rol komikoa egingo dut, Izaskun Kintana bilbotar sopranoarekin batera.  Berria - Kultura   2004-01-29

Elizaren historia irakurrita, harrigarria iruditzen zitzaidan zer nolako rol itsusia ematen zieten Dolcinori eta Serveti.  Berria - Kultura   2004-02-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso rol garrantzitsua (3); rol aktiboa (5); rol bera (3); rol garrantzitsua (24); rol garrantzitsua duela (3); rol garrantzitsua jokatu (7); rol garrantzitsua jokatzen (4); rol nagusia (13); rol nagusia jokatu (3); rol nagusiak (3); rol nagusian (7); rol sexualak (3); rol txiki bat (4); zein rol (5); zer rol (9); zer rol jokatzen (3)

beharreko rola (3); bere rola (15); bere rola bete (3); bere rola jokatzen (4); emakumearen rola (4); emakumeen rola (3); funtsezko rola (10); funtsezko rola betetzen (3); jokatzen duen rola (5); nagusiaren rola (4); nire rola (3); pertsonaiaren rola (8); poetaren rola (3); protagonistaren rola (3)

rola bete (10); rola bete du (3); rola beteko (3); rola betetzen (14); rola betetzen du (5); rola betetzen dute (3); rola egin (5); rola egin zuen (3); rola egiten (4); rola garrantzitsua (3); rola hartu (3); rola hartzen (3); rola izan (4); rola jokatu (18); rola jokatu behar (3); rola jokatu beharko (3); rola jokatu zuen (7); rola jokatuko (6); rola jokatzen (17); rola jokatzen du (4); rola jokatzen zuen (3)

emakumeen rolak (3); ezarritako rolak (3)

bere rolean (4); pertsonaiaren rolean (4); rolean ariko da (4)

genero roletan (3)


rollo1 1 iz adkor kalaka; kontu aspergarria; kontua.

Jefea bere rolloarekin ari zaio: aldizkariaren linea, moda edonoren bizitzan sartu behar dutela, eguneroko bizitzan txertatu eta ez dakit zer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Eta ondoren, Martari botatako rolloaren antzekoa errepikatzen du, aldizkariaren ideario, helburu eta abarrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.

Nire rolloa etenaz, galdera bat egin zidan zuzen-zuzen: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.

Zeramika egiten hastea rollo bat zen eta puntua berriz, Jesus, puntua!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Lehenago..., mutil horrena gertatu baino lehenago, esaten zuen ez zuela maitemindu nahi, maitasuna kakaputza eta rollo bat zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Besteak ez zuen ulertuko eta berriz ahoska zezala eskatuko zion, eta nongoa zen, eta spelling egin zezala, eta galderak, eta rolloa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 81. orr.

Hiruron artean rollo ona egoteko, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.

-Barkatu; hau... hau rollo txar bat da: zure atzetik ibili beharko banu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 74. orr.

Rollo politikoetan sartuta ez zegoen taldeko ia bakarra, intsumisoz gainezka zegoen koadrilan miopiagatik libratu zen alproja.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Hasieran, ni han nengoela ohartu eta gaztelaniara pasatzen ziren, errespetuz-edo, baina nik esan nien egiteko lasai katalanez, gustura aditzen niela, euskaldunon rollo hori, badakizu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 170. orr.

2 maite kontua.

Neskekin rolloak izan, esan nahi duzu.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

Orduan, neska, tipo honetaz bastante aspertuta dago, eta futbolistarekin rolloa bilatuko du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.

Etxekoak maite izanda, kanpoan rollo bila dabiltzan gizonezko modernoek protagonizatzen dituzte ipuin hauek.  Berria - Kultura   2004-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

rollo bat (3); rollo txarra (7)


rollo2 ik errollo.

romano iz erromatarra.

Monumentu kontuetarako oso romanoa naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 105. orr.


romeokardia iz

Romeokardia ez baita erraz sendatzen den gaixotasuna, itxura batean...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.

Zoaz, bai, baina ez ahaztu zu zeu zarela zeure lehenengo gaixoa eta zeure burua ere zaindu beharko duzula, romeokardiak jota segitzen duzu-eta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 266. orr.


ron (orobat rum g.er.) 1 iz azukre kanaberaren zukua destilatuz egiten den edari bizia.

Yucateca garagardo bikain baina ordurako ahituaz aparte, rona besterik ez zegoen Palenquen, ikaragarri txarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

Lehenbizi, edontzia ur beroz betetzen zuen; gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Ronak abantaila zera du, ez duela garagardoak bezala izerdirik eragiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Hator ron pixka bat edatera Ana Erreginaren Errebantxara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

Beheko tabernan rona eta kokakola edaten aritu naiz eta tabernariarekin hizketan.  Berria - Kultura   2006-03-02

Beharbada ronaren eragina izango da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Ron oneneko kubatak, ginebra garestienaz egindako ginkasak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Ez zion muzinik egin kolari erantsi nion ron merkeari, eta agur labur batez urrundu zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.

Barruan daukadan ron bizigarriari neskaren ukitu leunak azaleratu dizkidan sentipen kilikagarriak gaineratzen zaizkio.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere, eta gozoki-saltzaileak, jende artetik oihuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

2 (neurriekin)

Sutautsez nahasiriko pinta bat ron irentsarazi zion bakoitzari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Bi barrika ron.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Orduan, Knot jauna otzan makurtu zen; baina uko egin zion bere ron-pitxerkadari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ron gaua izango dela susmatzen du, hori hasteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

-Ron ttantta bat, aita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Kearney jauna eztulak penatzen zuenean, lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Bibliak, ron upelak, argiontziak, aurpegia belzteko betuna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik, eta nire egoerak barre eragin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Rum basokaden artean istorioa kontatu zidanak ez zien elkartrukeen xehetasunei ardura handirik eskaini.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Zatozte ron xorta bana hartzera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

Ron-errazio bikoitza atera digute, eta istant batean berotu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Zegokion galleta eta ron anoa izendatu zioten, etorkizuneko harrapakinen bere partearekin batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ron botila (13); ron botila bat (6)


ron-ron (onomatopeia)

Katuak ron-ron egiten zuen pozik Hermioneren besoetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Ron-ron-ron egiten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 156. orr.


rondo 1 iz lelo nagusia hainbat aldiz errepikatzen den eta bigarren mailako leloekin nahasten den musika-lan dotorea.

Rondo erara idatzitako hirugarren pasarteak [...].  Berria - Kultura   2006-04-04

2 irud/hed

Meategi kontuzko paperen jirako rondo-dantza tristeak bere lekua uzten zion, arratsaldero, akelarre biziko larrujotze interklasista, publiko eta modu askotara txirikordatu bati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.


rosbif ik roastbeef.

rossiniar izlag G. Rossinirena, Rossiniri dagokiona.

Sasoi horretan nagusi ziren opera rossiniar eta belliniarretatik bereiz zitekeen lana zen; garaiko opera bufoen aldean, opera serioa.  Berria - Kultura   2004-03-06


rotaflex iz zerra birakaria duen ebakiteko tresna.

Kableak mozteko rotaflexa erabili zuten solidarioek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Taldeko zortzi kide lanetan sartu, eta, zinpeko goardia indargabetu ondoren, rotaflex izeneko makinen laguntzaz urtegia egiteko lanak porlanez hornitzeko kableak moztu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Editorea zen, zeina, tamaina ertaineko rotaflex bat eskuan, aparra ezpainetan eta begiak beren zuloetatik irtenda, politikariaren inguruan bildutako zortzi edo bederatzi pertsonen aurka amildu baitzen  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.


rotonda ik errotonda.

rottweiler iz txakur arraza beltz-kolorea, handia eta gihartsua, ile sarri eta gogorrekoa, gorputzeko zati batzuk marroiak dituena.

Bi zakur handik laguntzen zioten mutikoari, rottweilerra zen bata eta siberiar husky arrazaz nahasita bestea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

Rottweiler, doberman, boxer, pitbull arrazetakoak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Garikoitzi bulldog bat eta rottweiler bat erosi genizkion iragan den astean, bere gurasoen Landetako eta Lizarradeko txaletak zain ziezazkien.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 168. orr.

Inbidiaz begiratu diot emakume batek sokatik tiraka daraman rottweiler zakurraren bisera gorriari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.


rotuladore ik errotuladore.

rotulo ik errotulu.

roulotte iz bi gurpileko atoia, automobil bati lotzen zaiona. ik karabana 5.

Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.

Roulotte moduko taberna olanaz estalian argiak pizturik zeuden, eta loredun tulipa bat zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

Beren emazteek etxetik bota eta roulotte batean bizi diren bi gizonen istorioa.  Berria - Kultura   2004-05-26


round 1 iz boxeo borroka batean, borrokaldietako bakoitza.

Probintziako txapeldunak, berehala ikusi zen, Bagottik baino estilo hobea zuen, baina Bagotti azkarragoa zen eta lehen rounda arnasa kentzeko modukoa izan zen benetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Publikoa xutik zegoen, borrokak round bakar bat iraunen zuela pentsatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 293. orr.

Bigarren roundean, Pepponeren txapelduna patata zaku baten antzera erori da lurrera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Laugarren rounderako ordea, Mohammeden aurpegian nekearen aztarnak agertzen hasi ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Seigarren roundean jada korden aurka baztertu zuen pare bat aldiz Koliriok bere aurkaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

2 irud/hed

Mende-erdi hartan Txina militarki Japoniaren mende egon zen; eta borroka honen azken round-ean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.


royalti (orobat royalty) iz patente bat erabiltzeagatik pagatzen den ordainkizuna.

Jakina da, ordea, patentearen titularra ez den beste edonork baimena eskatu eta royalti-ak ordaindu behar dituela gene hori erabiltzeko, dela ikertzeko, dela testak egiteko, dela sendagai berriak frogatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Prediku hori nirea zen, baina ez nion royaltyrik eskatzeko asmorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.


royalty ik royalti.

ruandar izlag/iz Ruandakoa, Ruandari dagokiona; Ruandako herritarra.

Nazio Batuen Erakundeak Kongon duen behatzaileen misioak atzo ehun bat soldadu ruandar begiztatu zituen Kongoko lurretan.  Berria - Mundua   2004-12-02

Hala jakinarazi dio funtzionario ruandar batek Nazio Batuen Erakundeko ordezkari William Swingri.  Berria - Mundua   2004-11-25

Banjamulengeak, Kongon duela hamarkada batzuk bizi direnak, ez dira kongoarrak, eta Ruandarentzat ez dira ruandarrak.  Berria - Mundua   2004-08-17

Ondoren, genozidiotik bizirik atera ziren ruandarrek euren senideei lur eman zieten, guztira 250.000 pertsonaren hilobiak bilduko dituen hilerri handian.  Berria - Mundua   2004-04-08


rubendar izlag/iz Biblian, Rubenen leinukoa.

Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztiraKore lebitarra eta, harekin batera, Datan, Abiram eta On rubendarrak Moisesen aurka matxinatu ziren.  Elizen arteko biblia   Zen 26,7

Honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,6

Rubendarren lurraldeak Jordan ibaia zuen muga.  Elizen arteko biblia   Jos 13,23


rubi ik errugbi.

rubia ik errubia.

rubio ik errubio.

rugbi ik errugbi.

rugbilari ik errugbilari.

rugbizale ik errugbizale.

rugby ik errugbi.

rugbylari ik errugbilari.

ruleta ik erruleta.

rum ik ron.

rumba (orobat runba g.er. eta errunba g.er.) 1 iz Kubako dantza, jatorriz afrikarra, erritmo konplexukoa; dantza horren musika.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Neronek ere izaten ditut horretarako barne-bultzadak... batez ere rumba dantzatzen dudanean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze...  Herria   2005-05-12

Twista, balsa, rumba, arin-arina, dena zetorkion neurrira eta denean moldatzen zen nesken pareko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.

Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Flitterren zaleak gitarra gogorrak, metalikoak, aurkituko ditu Chicarelan, baina baita doinu latinoak edota runba kutsuko melodiak ere.  Berria - Kultura   2006-03-11


rumbera (corpusean runbera soilik) iz

Haren atzean Mendoza, jazbana jotzen zuena, bi "runbera" eta danborra besoetan eta bonboa bizkarrean hartuta.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.


runba ik rumba.

runbera ik rumbera.

rupia ik errupia.

rural (orobat errural g.er.) 1 izond baserriari edo landari dagokiona. ik landa1 4.

Hoberik ezean, rurala deitzen nion, jende guztiak bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Hiria ezagutu ere egiten ez duten jende ruralak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.

Nik euskal mundu ruralaz hitz egin nahi izan banu -pentsatze hutsak oilo pinporta jartzen du-, Asteasun, Albizturren edo Zizurkilen kokatuko nituen nire kontakizunak, nire haurtzaroko hiru herri nagusietan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Garoa-ko mundu rurala mesprezatzen da eta Obaba loriatzen da; ezin da jasan mitologia judu-kristaua, eta Polinesiako edo aurrehistoriako mitologiak debozioz mires/goresten dira; progresoa eta razionalitatea esijitzen da gogor, eta ekologia kuasimistiko bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Turista inteligente horientzat, aitatxi-amatxi ezinduak xoko batean ezarriz, hauen erretretaren sosarekin alabaina, etxaldeetan, gite ruralak irekitzen ziren, ferme auberge eta camping à la ferme anitz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Musikea ulertzeko era ruralagoa zan, herri kirolari lotuagoa, ia herri kirol bat gehiago balitz lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

2 (izan aditzarekin)

Gaztelania, portugesa, etab. ere, hastean pobreak eta ruralak ziren, jende xumearen mintzairak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.

Hizkuntza klasiko guzia da funtsean baserriko (rurala) izana, eta bere troporik ederrenak tokian tokiko izadiari zor dizkiona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Pentsatu nuen [...] "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa, eta hurrena nire ipuinei buruz galdetzen zidatenean, halaxe erantzungo nuela: "narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute”.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

3 baserrian edo landan aritzen dena.

Soldaduei eta guardia ruralei Kuban barrena kanpotarren jabetzakoak jagon ditzaten agindu zaie.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.


ruralismo iz rurala denaren nolakotasuna. ik ruraltasun.

Ruralismoa, ezhiria, ezhistorikotasuna da; ikusiko dugu Andaluzian berriro, jende begetalak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.

Esentzialismo eta ruralismo sasirromantiko, ezen ez erromantiko, honen kritika -Tx. Agirre, Orixe-, euskal literaturari begira, aspalditxo, h[au] d[a], jada 1960 eta 70eko urteetan egin zen Euskal Herrian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 92. orr.


ruraltasun iz rurala denaren nolakotasuna. ik ruralismo.

Nire lekua ongi izendatzeko eta definitzeko premiak ere lehen bultzada hori izan zuen agian, halako konnotazio txarrak arrastatzen zituen "ruraltasun" delakoaz libratzeko desioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Onartzeko moduko ikuspuntua zen edonorentzat, eta ni ere ruraltasunaren ildotik abiatu nintzen nire lekua eta bertan gertatzen zen guztia ulertzeko asmotan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Baina igual, bolada baten ondoren, ruraltasun mina erneko zaigu berriro, eta itzuliko gara lehenagoko lurraldeetara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 380. orr.

Surrealtasunaren eta ruraltasunaren arteko nahasketa bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.


ruso izlag/iz ipar errusiarra.

Laugarren egunean, azkenean, trena berriz abiatzen da Berlin-i buruz eta gogoetan ari gira ez ote gituzten ruso frenterat eremaiten harresi eraikitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Ruso hegazkin zonbaitek beren mitralleten zirimoletan kausitzen gituzte eta lagun zonbait hiltzen dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

26 gizon dira boz ederrekin, puxka bat Rusoen maneran ari direnak, arras ederki.  Herria   2002-08-15

Block 17 hartan sartu zituzten ere eguzki-aldetik etorri presoak, Rusoak Alemanian sartzen hasiak baitziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Rusoek eguzkialdeko Prusiaren mugak pasatuak zituzten, eta mendebalean aliatuak Rhin ibaian ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.


ruteniar izlag/iz gaur egun Ukrainaren eskualde den Ruteniakoa, Ruteniari dagokiona; Ruteniako herritarra.

Zein sarri entzuten dugun, Amerikako lurrean, ingeles eta italiar eta poloniar eta ruteniar eta aleman eta eskandinaviarrak guztiak elkarrekin bakean eta pozik bizi badaitezke, zergatik ezin daitezkeen horrela bizi beren sorlekuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.