Egungo Euskararen Hiztegia
—Q—
[bertsioa: 2024-01-10]

qatardar ik qatartar.

qatartar (orobat qatardar g.er.) izlag/iz Qatarkoa, Qatarri dagokiona; Qatarko herritarra.

Bertako tourrean ez du oraindik txirrindulari qatartar bakar batek ere parte hartu.  Berria - Kirola   2006-02-07

Albert Chepkurui orain arte, qatardar bihurtu den arte.  Berria - Kirola   2004-01-04

Saif Saaeed Shaheen qatartarra (munduko txapelduna 3.000 metro hesidunetan) ariko dira lehen aldiz proba berean.  Berria - Kirola   2006-03-10

Qatartarra seigarren da, Kipchogerengandik eta Bekelerengandik sei eta bost segundora.  Berria - Kirola   2006-03-10

750.000 biztanle ditu herrialdeak, horietatik 200.000 baino ez dira qatartarrak.  Berria - Kirola   2006-02-07

Datila oinarrizko elikagai izan da inguruotan ehunka urtean eta, ondorioz, eragin genetikoa du egun diabetesak qatartarrengan.  Berria - Kirola   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saaeed shaheen qatartarra (4)


quaffle iz futbolekoaren tamainako pilota gorria.

-Pilota honi quafflea esaten zaio -esan zion Woodek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

-Jazarleek quafflea botatzen dute eta uztaietatik pasarazi behar dute puntuatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

Fred Weasleyk bludger bat jaurti zion Warringtoni, jo eta eskuetatik quafflea botaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.

Katiek berriro sartu zuen quafflea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.

Warringtonek kendu dio quafflea, Slytheringo Warrington bizkor zelaiaren alde batetik bestera...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

Ez, Slytherinek hartu du quafflea, Slytheringo kapitain Marcus Flintek bereganatu du quafflea eta badoa aurrera...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 168. orr.

Quafflea uztaitik igarotzen den bakoitzean hamar puntu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.


quanta ik kuantu.

quanto ik kuantu.

quantum ik kuantu.

quark iz partikula elemental teorikoa, beste partikulen osagaia.

Quarka da orain arte ezagutzen den materiaren osagairik txikiena.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Quark-ak Gell-Mann zeritzan batek asmatu zituela 1964an, quark izen hori berori barne [...], diotenez, espektroskopia hadronikoa izeneko gauza bat esplikatzeko beste erremediorik ez zuelako, etsi-etsian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Karga elektrikoa positibo eta negatibo gisa deskribatzen den bezala, quarkak gorriak, berdeak edo urdinak izan daitezkeela esan zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Atomoaren nukleoa osatzen duten partikulak eta horiek elkartzen dituzten indarren inguruan eginiko ikerketa saritu diete fisikarioi, batez ere quarken elkarrekintzetan agertzen den askatasun asintotikoa deritzona aurkitu izana. Ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Quarkek hiruko taldetan elkartzeko duten joera argitu zuen teoriak.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Gertatu ez balitz gehixeago izatea elektroiak antielektroiak baino eta quarkak antiquarkak baino, partikula arruntak, materiaren oinarri-oinarrian daudenak, absente leudeke gaur egun unibertsotik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.


quasar iz izar moduko gauzakia, irrati uhinen eta beste energia moten iturri ahaltsua.

Azken mende honetan astronomoek aurkikuntza ugari gehitu dituzte kosmosari buruzko ezagutzan: zulo beltzak, supernobak, pulsarrak, quasarrak, Eguzki Sistematik kanpoko planetak.  Berria - Gaiak   2004-11-28


quebectar izlag/iz Quebec-koa, Quebec-i dagokiona; Quebec-eko herritarra.

Erritmo festa horren ostean, Sabin Jacques soinu jotzaile quebectarrak melodia aldarrikatu zuen Rachel Forest pianistaren laguntzarekin.  Berria - Kultura   2004-11-28

Quebecen Bloke Quebectarra nagusitu arren, kontserbadoreen emaitza onek behera eginarazi dute.  Berria - Mundua   2006-01-25

Alderdi Quebectarreko buru Bernard Landryk argi utzi zion kazetari bati lehengo asteburuan eginiko elkarrizketan.  Berria - Harian   2005-11-03

Baina han zen orobat nire frantseseko irakaslea, Mademoiselle Des Forêts, quebectar lirain hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Kanadako Gobernuaren aginduz Gorte Gorenak quebectarren balizko sezesioaz 1998ko abuztuan kaleratu zuen ebazpena gogoratu du Turpek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bloke quebectarra (6)

alderdi quebectarreko (3)


quechuera ik kitxuera.

quinear izond W. Quinerena, W. Quineri dagokiona.

Sistema quinearrak esanahia baztertuko du kontzeptu autonomo gisa, eta bere jakintza sistema ereduak guztitasun bat bezala jokatuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Semantizista gehienena bezala, van Fraassenen zientziaren irudia antifundazionalista da (vs ikusmolde estandarra), antinaturalista (vs enpirismo quinear eta kognitiboa, bai eta vs naturalismo sozio-historikoak) eta konstruktibista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.


quorum iz biltzar batean erabakiak hartu ahal izateko egon behar duen gutxieneko kide kopurua.

Estatu Batuetako Senatuan quoruma Finantza Batzordeburuak eta Etxe Zuriko mezulariak osatzen dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 227. orr.

Legebiltzarrean orotara 57 diputatu daude eta quoruma egoteko gutxienez 35 egon behar dira.  Berria - Mundua   2004-10-21

Ez da quorumik izan Legebiltzarrean.  Berria - Mundua   2004-10-21

PCko diputatuek bertan behera utzi nahi izan zuten eztabaida, quorumik ez zegoela argudiatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Quorum hori ez bada, beste bozketa bat egingo da, eta orduan nahikoa izango da gehiengo soila.  Berria - Kultura   2004-12-16

Batzarrak %25eko quoruma izan beharko du.  Berria - Kirola   2004-12-30

Ribaforadako Udalak, 1997ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen diren ordainarazpenak onetsi zituen erregelamenduzko quoruma zuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.