Egungo Euskararen Hiztegia
—L—
[bertsioa: 2024-01-10]

la iz musika-eskalako seigarren nota, germaniar eskalako A notaren kidea.

Bachen Meza La Maiorrean.  Berria - Kultura   2006-03-05

Jatorrizko estiloan eta garbi-garbi jo zituen Bachen Preludioa eta Fuga, La minorrean organo nagusian. beste laukote bat idatzi zuen, La minorean, pianoaren laguntzaz jotzeko.  Berria - Kultura   2004-06-08

1949. urtea aparta izan zen: La Duquesa del Candil zartzuela, La bemol maioreko Sinfonia, La Zapatera y el Embozado baleta eta pianorako Sonatina idatzi zituen.Han kausitu nuen neure eder hura kadera luze batean finkatua bere buruaren uzte zoragarrian.  Berria - Kultura   2004-04-15


laba 1 iz harri urtua, sumendietatik ateratzen dena.

Snowdon mendiaren gailurretik, zeruraino igotzen ziren tximista gorri bizkor batzuk ikusi dira irteten aurrena, eta hurrena laba irazekizko zurrusta luze eta mantso bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Urazpian, berriz, laba kiskalgarria zetorren.  Berria - Harian   2005-03-24

Helens sumendia laba botatzen hasi zen atzo arratsaldean.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Laba jaurtitzen hasiko den sumendiaren itzalpetik ezkutatzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Gainazalean gelditzen den sumendien labak metano gasa sor dezakeela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-30

Ponpeiako hondakinen artean zakur bat agertu zen, oso-osorik laba eginda, Vesubioren leherketaren lekuko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Herkulano eta Ponpeiako inguruak erraustuz eta labaz estaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 161. orr.

Han behean, labazko hondartza beltzen ondoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Nire barrenean ehundaka, milaka sumendi piztu dira bi egunotan; erraiak sutan, su goritan sentitu izan ditut, harik eta, laba guztia isuri ostean, nire barrunbeak hozten hasi diren arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Laba-geruza burbuila lehertuzko pinportaz josirik dago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.


lababo 1 iz konketa.

Alkoholaren distira begietan lababo gaineko ispiluak itzultzen dizun zure aurpegiaren irudian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.

Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz, hoteltzainari konpon zezan deia sei aldiz eman bazion ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Komunean, lababoko grifoa ireki eta, hango ispiluak dar-dar pixka bat egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 154. orr.

Gainerakoa lababo gainean makurtuta botako du, ohizko mugimendu eta hotsez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

Zintzilik dagokeen bularretako bat sudurraren aurrera eramaten du Txetxuk txoraturik, baina, une egokia ez dela oharturik, lababoaren kontra jartzen du Marta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

2 bainugela.

Hi: lababoa?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

3 pl

Lucy zuzenean joan zen kafetegiaren barrualdean zeuden lababoetara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 300. orr.

Gizonezko bat ari zen eskuak lababoetan garbitzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

Lababo kolektiboetan sei lagun zeuden ilaran bere aurrean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.


labadora iz garbigailua, ikuzgailua.

Esan diot, labadora jartzeko baina, zera.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 145. orr.

Arropa eta jaboia labadoran sartzen ari zela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 147. orr.

Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.


labadura iz legamia.

Labadurea behar da taloa egiteko?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.

Josuk legamia edo bentzagia esaten dio, labadureari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.


labain (orobat laban) 1 izond irristakorra.

Aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 489. orr.

Flysch hitza alemanetik omen dator, Suitzako alemanetik, eta lur labaina edo antzeko zerbait esan nahi omen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 25. orr.

Zu zure takoidun zapata meharrekin zoru labainean laprast egiteko arriskuarekin eta ni nire herio aurpegiarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.

Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Izan bedi ilun eta labain haien bidea, zure aingeruak pertsegitzean!  Elizen arteko biblia   Sal 35,6

Gazteek ez dute bide labain horretan irristatu nahi izan, zer gerta ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.

Arriskutsua eta labaina zegoen xendra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso, eta harritsu ere bai tarteka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Nire nagusiaren atzamar bat, laban-labana zegoena, ipurdiko zulora itzuli zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

2 irud/hed

Oso gai labainak aukeratzen zituelako (erlijioa, sexua, bortxaketak, hilketak, iraultza).  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Hitz gozo baina labainak eskaini zizkion hark.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 238. orr.

Egun hartan, kontsultaren gaia oso labaina izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Alderdien Legea oso murriztailea dela eta aplikazio labaina duela, aldi berean Konstituzioak jasotzen dituen eskubide eta askatasun indibidualak errespetatu behar direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

3 (adizlagun gisa)

Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Bero, goxo, labain begiratu zenidan; samur egin zenidan irribarre, bai, samur, ez dut beste hitzik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Edozein kasutan, ez da lan samurra gaiaren labaina kontuan hartuta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

5 labain egin

Zaldien ferrek ozen zapaltzen zuten lurra, eta batzuetan labain egiten zuten elur bustian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

Arriskua hautatu duelako, labain egiteko punttuan ibili delako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

Goroldioan labain eginda, luze eroriko zara errekara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.

Urratu, labain egin, intzirika behera erori, eta nekez abiatzen dira berriro gailur beltzerantz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.

Koldo nahiko mozkortuta zegoen, mingainak laban egiten zion aho barruan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

labain egin (6); labain egiten (6)

laban egin (10); laban egin zuten (3); laban eginez (3); laban egiteko (4); laban egiten (6)


labainarazi, labainaraz, labainarazten du ad labaintzera behartu.

Eta, platera atxiki zuelarik, urdai gantza mantso-mantso labainarazi zuen eltzearen barrura, koilara muturrarekin desitsatsirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.


labainarazle izond/iz labainarazten duena.

Berdin da, labainarazle beti, banana-azala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.


labaindu, labain(du), labaintzen (orobat labandu g.er.) 1 da ad irristatu, lerratu.

Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate, beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.  Elizen arteko biblia   Sal 27,2

Eta ontzi guztiak batera abiatu ziren, beira bezain leuna zegoen aintzira gainean labainduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.

Teilatuko leihoaren zirrikitutik barrurantz labaindu nintzelako, denen oharkabean, sugandilen moduan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.

Eskuak aldaka eta izterretan behera labaindu zitzaizkizun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 40. orr.

Zakila aberearen potxon goxo eta zabalean egoki laban zedin.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Aurreko hitzak idazten ari nintzela, esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Amari masailetan behera malko bat labaindu zitzaion, eta ni ere negarrez hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.

Edari apartsua gorputz zurixkan behera labaindu zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Lepoan behera bere malkoen beroa labaintzen sentituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Urre koloreko antiojo kaxkarrak sudurrean behera zituen labainduak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

2 irud/hed

Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

Itzala berandu gabe labainduko zen hiriaren gaineko goi lautadarantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

Irudi horren gainean beste bat labaintzen da orain, bederatzi urte lehenagokoa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Bi jarrera horien artean labaintzen dira nire egunak, Nahi izango nukeen baino ahots goragoz, honako iraina labaindu zitzaidan ezpain artetik: [...].  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

• 3 du ad

Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Hala bada, astiro-astiro, eskua hanka artera labaindu diat, eta, bihotza punpaka hasi zaidak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behera labaindu (3)

behera labaintzen (3)


labaindura iz labaintzea.

Lurringaien katearen zuzendariak belauniko jarrarazi ninduen bere aurrean eta lanari zintzo ekiten ari nintzaion bitartean ametsetan hartu nituen edertasun-gai haiek, nire usainaren gozoa adituz eta nire larruazalaren labaindura sentituz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.


labaingai (corpusean labangai soilik) iz labaingarria, labaintzea errazten duen gaia.

Beti nirekin neramatzan labangaia eta kondoiak atera nituen gero neure poltsatik, esku bat luzatuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 83. orr.

Labangai pixka bat ene zulo gosetian ipintzeko asmoa neukan, noski.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 83. orr.


labaingarri (orobat labangarri) 1 izond labaintzen dena.

Panel labaingarrien eta tapiz zintzilikarien atzean gorderiko ateetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

2 labainarazten duena.

Hor zeuden, baina inor ez zen ausartu lurralde labaingarri horietan sartzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Babesa zoriaren onaldiak emango diola uste duenari buruz, esan behar da bide labaingarrian dabilela, eta zalantzarik gabe izango duela bizitza arriskutsua eta segurtasunik gabea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.

Zarandonaren ilerik gabeko larruazalak distira egiten zuen gantz labaingarriaren ondorioz  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

• 3 iz labaintzea errazten duen gaia.

[Gai toxiko] horiek hozkailuetan, pinturetan eta labaingarrietan ere erabili izan dira. Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari.  Berria - Gaiak   2004-09-12

Labaingarria hiesa eta beste infekzio gaitzez kutsatzeko babes egokia zela uste izan zen hasieran.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Imanolek tutuko labangarri pixka bat esku batean hartu eta zakilean zabaldu zidan mottoa atzera bota ondoren.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

Labangarria ipini eta txulo goxo hartara hurbildu nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.


labaingarridun izlag

N-9 labaingarridun kondoiak egiteari utziko diote OMEk hala eskatuta.  Berria - Gaiak   2004-01-21


labainka (orobat labanka) adlag labainduz.

Iritsi ziren, eta han osaba Vernonek, irristaka eta labainka, etxetxo zaharkitura gidatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Ileak buruan itsatsita, izerdia gorputzetik labainka, begiak itxita, zangoak zabalik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Gorputz jelatinatsu haren gainera igota, hankalatraba jarri nintzen eta, nire kuleroari alde batera eginez, txizari utzi nion haren bizkarreko erretenean zehar irristatzen; erreka horia labanka joan zen haren leporaino, haren ezpain ertzetan galdu arte.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.


labainkeria iz egintza labaina, gaitzesgarritzat hartua.

Berarengandik ez al zaizkigu ba labainkeria kilikagarrienak etortzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 127. orr.


labainketa iz

Giltzadura bateko bi hezurrak ez dira egon ohi doi-doi ahokatuta, baizik eta bata bestearen arabera mugitzen da, biraketa eta labainketa konbinatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Giltzadura mugitzeak eragindako labainketa eta biraketari esker, aldatu egiten dela bi hezurren arteko ukigunea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.


labainkor (orobat labankor g.er.) 1 izond irristakorra, labaina.

Bidexka oso labainkorra zen, izoztuta baitzegoen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Kontuz mugitu ziren, teila bustiak oso labainkorrak baitziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 235. orr.

Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Elkar ikusi genuenean, ni lasterka hasi nintzen etorritako bidetik, pendiz labainkorrean gora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Himena dardaraz dago eta labainkor baginaren jario naturalez bustirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

2 irud/hed

Gai labainkorretan laprast ez egiteko defentsa moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Baina punturik irtenen, labankorrenean zentratuko gara: nola herri arimaren kontzeptua haren luman arrazarena bilakatu den.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

Kontu labainkorra zen: agiria faltsutuko zuen norbait aurkitzeaz gainera, dirua aurrez entregatu behar izaten zen, nonahi entzuten ziren ez diru eta ez pasaporte gelditutako juduen istorioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

Egile konkretuarena baitezpadako kontua da, baina eremu labainkor batera lerratzen gaitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 141. orr.

Anbiguotasunaren eremu labainkorretan barrena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

Albert Allenek, Barbararen aitak, ez zion asko lagundu bizitza triste eta galdu batera zeraman bide labainkor hartatik ateratzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.


labaki 1 iz luberria.

Biharamunetan, euriaren ondotik, gure aurpegiak eta labakien eremuak ikaragarriak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 83. orr.

Erdialdeko lautadako belar erraldoiak labakitan kiskailtzeko ordena eman aitzin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 82. orr.

2 irud/hed

Gizona luzaz deitu gabe egon arren gaurkoan, ez zen huts zein hustua sentitzen, izpirituaren labakian auto-suntsiketarako suterik ez zitzaion pizten, hainbat larrutu zuen antsiarentzat den-mendreneko zirrikiturik ere ez zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.


labakitu, labaki(tu)l, labakitzen 1 da/du ad luberritu.

Agoteak girixtino primitiboak zirela, oihanetan gelditu zirenak bizitzen, Erdi-Aroan eremuak labakitu zirenean laborantzarako.  Herria   2003-11-06

Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

2 irud/hed

Seietan neukan zita garrantzitsua arrunt hegaldatu zitzaidan pentsuaren muinetarik, aiduru neukanaren pazientzia labakituz, urrutizkinean, eneak eta asto beltzarenak ahoskatuz larderiatzen ninduela frogatu zidanez gero.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Konplexuek labakitu neskari, hedoiak euritzen ziren uneak amodiozko lantzer-izpi iruditzen zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrotz eta umezurtz izatearen sentimendua areagotu zitzaidan, minberaki mutu labakitua bilakatzeraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.


labakizale iz ipar labakitzen duen pertsona.

Berantago, Cîteaux-ko erreformarekin, lür berri labakizale izan beharrak ziren beneditarrak.  Herria   2004-04-01


laban ik labain.

labana (orobat laban eta labain g.er.) 1 iz ahoa kirtenaren barnean toles daitekeen ganibeta; ganibeta.

Inoiz erabili gabeko errebolber herdoildua magalean eta ontziko labana eta ganibet guztien aho zorrotz biluziak eskura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Labanaren alde biak berriro garbitu zituen, oraingoan jertsearen mahukaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Ireki zuen labana eta, ohiko legez, xafla baten ahoari hats egin eta galtzetan igurtzi zuen distira ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Hermannek labana itxi zuen eta patrikan gorde zuen azkenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Labana hartu eta lau puska kendu zizkion gurin-blokeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Argi dago 20 edo 25 zentimetroko xaflako labana daramanak ez daramala hori ogia zatitu edo fruta zuritzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Ez da normala jendea labanarekin ibiltzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Harakinak "Badira bi orduan!" egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Labana eramateagatik ipini beharreko zigorra gogortu dezan araudietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ez bat eta ez bi, urreginak labana atera, eta zauri bat egin zion ipurtaldean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.

Bildotsaren ondoan jarri zen, labana eskuan zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Norbait dator labana batekin ni hiltzera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.

Gerrikoan zekarren laban bat ipini zidan eztarrian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 110. orr.

Kalean labanarekin mehatxatzen gaituen edozein gaizkilerena baino egiazkoa den heriotz promesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Nevadako euskal artzainek labanarekin zuhaitzetan utzitako idatziez.  Berria - Kultura   2004-05-08

Emakume bat labanarekin zauritzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Gero mokotik heldu zion sakelako labana bat irekitzen ariko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 72. orr.

Behin, espaloian lo zegoela, gizon batek labanaz sastakatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Harrapatu zutenean, piraten itsasontzira igotzen ari zen, labana ahoan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 119. orr.

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Mahaian zegoenean, hain biziro hartzen zuen bere basoa, edo sardexka edo labana non [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Koilararen kirtenaren alde bat mailukatuz labana gisa erabiltzeko tresna bihur genezakeela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Puruaren punta nakarrezko kirtena zeukan labana txiki batez ebakitzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Carnot lehendakariaren arrastoa arropan, labana odoldua eskuan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.

Sei zerra-hortzeko labana zorrotza.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Jantzi militarraren sakelatik laban mehe bezain zorrotza zanpez atera eta Katxoren begitartea urrako sakonaz sardeskatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Gizon bat zetorren agian Union Street aldetik, bi ahoko labana bat eskuan, ni nengoen lekura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Lurrean zegoen sukaldeko labana handi gorritua jaso du.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Gerrian trabeska ageri zuen mendiko labana jo zuen begiz Dopazok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Bargoak hiltzeko labana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dagoeneko ez zegoen guztiz seguru bere aita zein laban motarekin asasinatu zuen, ezta haren kirtenaren koloreaz ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.

Agian ez zen halabehar hutsa zenbait urte lehenago, azoka hartara egindako lehen bisitan, labana-borroka bat ikusi izana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Hartzaren so zilarrak labana ukaldi odoltsuaz urratu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

On Camillo irten zen garaile. Haizea mozten duen labana-aho baten modukoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Kolpeak gorantz jo behar direla, laban ahoa barrurantz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Elsak labana-jaurtitzailearena egiten du numeroetako batean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Labana zaurien gisakoak diren lerroak.  Berria - Kultura   2006-02-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahai gainean bazen halako sastakai-labana-edo bat, liburuetako orriak zabaltzeko erabiltzen nuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

Etxaldeei su ematen, laborariei zangoak gerri-labanaz mozten eta neskatoak etzaleku hautsien gainera eraisten zituzten bitartean, Alain txikia dolarearen sarrerako ardo upela hondogabetu batean uzkurtua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Delako guda-laban hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.

5 bizar-labana

Gosariarekin batera aizturrak, xaboia, ispilu txiki bat eta bizar-labana utzi dizkidate zoruan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Eskuineko oina komun-ontziaren ertzean kokatuta, zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Begia bizar-labana batez ebakitzea ez baita, askok uste duten bezala, surrealista, amesgaizto oso errealista baizik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

6 labana-orri (corpusean labanorri soilik) labana-xafla.

Baina koipegin hordi batek labanorri zabal bat hondoratua zion lepoan, elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.

Ezezagun zitzaizkien, ordea, eskuoi, mailuaren pisu hotsandiko, orekatu hori; labanorrien indar kontzentratua, zuhurtzia zorrotzegiz debekaturik baitzeuden gurean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizar laban (3); laban batekin mehatxatzeagatik (3)

ahoko labana (3); altzairuzko labana (4); bizar labana (14); bizarra mozteko labana (4); erabilitako labana (3); labana atera (25); labana atera zuen (6); labana bat atera (4); labana batekin eraso (3); labana batekin mehatxatu (3); labana bezain zorrotz (3); labana erabili (3); labana erakutsi (3); labana eskatu (3); labana eskuan (13); labana eskuan zuela (3); labana eskuetan (5); labana handi (6); labana handi batekin (4); labana hartu (22); labana hartu zuen (6); labana hortzetan (3); labana kendu (4); labana luze (5); labana luze bat (4); labana sartu (15); labana sartu eta (6); labana sartu zion (4); labana sartzen (3); labana txiki (4); labana txikia (3); labana zorrotz (6); labana zorrotza (9); mendiko labana (3); mozteko labana (4); sakelako labana (3); sukaldeko labana (3)

bizar labanak (5); labanak bezain zorrotzak (3)

labanarekin mehatxatzeagatik (4); labanarekin mehatxu egiteagatik (3); labanarekin zauritzeagatik (5)

labanaren ahoa (5); labanaren distira (4)

labanaz egindako (3); labanaz eraso (13); labanaz eraso zion (3); labanaz erasotzeagatik (9); labanaz erasotzen (3); labanaz hil (6); labanaz zauritzeagatik (5)


labanagile iz labanak egiten dituen eskulangilea.

-Ez dakit -Don Kijotek berriz-; baina ez zen labanagile horrek egina izango.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.


labanatxo iz tamaina txikiko labana.

Labanatxoa aterata azazkalak garbitzeari ekin zenion, arropa artean jesarrita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 40. orr.

Puskaka jaten zuen, aitak oparitutako labanatxoarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.

Poltsikotik labanatxo bat atera, zuloetako batean aztarrika ibili, eta zerbait atera zuen azkenik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.


labanazale izond labana erabiltzen duen gaizkilea.

Labanazale eta ehiztari askorentzako tokia dago hirian.  Berria - Ekonomia   2006-01-17


labanazoka adlag adkor labankadaka. ik labankazoka.

Gure arteko lokarri mehe eta sendo hori eten nahi dute beti jaulierrek, horregatik labanazoka eta odol handian hiltzen dute sozialek elbarria dutxetan edo patio erdian, eta inor ez da harritzen, hain gutxi asaldatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.


labanda 1 iz izpilikua.

Hiru idazkari bazkaltzera irten ziren presaka, arrautza egosia eta esne irabiatua hartuko zuten, eta labanda usaina utzi zuten pasatzerakoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

-Ekardan labanda pittin bat, baldin badaukan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.

2 labanda koloreko iz urdina.

Baziren labanda koloreko batzuk ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

3 labanda-lore (corpusean labandalore soilik)

Labandalorea, zaldien eta kuraiaren usaina baino indartsuago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.


labandalore ik labanda 2.

labanderia iz garbitegia.

Estazioak, aireportuak, labanderiak, hotelak, hipodromoak, kasinoak eta zita-etxeak ziren bere ehizarako lekurik aproposen eta ohikoenak, baina beti zegoen adi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Bizitza soziala egiteko leku aproposak izan litezke labanderiak. Batzuetan irakurgaia eramaten dut labanderiara, baina beste batzuetan eskotilatik begira geratzen naiz, Julio Verneren istorio bateko protagonista banintz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.


labandu ik labaindu.

labangai ik labaingai.

labangarri ik labaingarri.

labangizon iz labana erabiltzen duen gizonezko gaizkilea.

Liburutegiaren zuzendari berria, entzun dudanez, antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da, alegia oraingoak nahikoa baldar ez balira bezala, eta labangizonez jositako Buenos Aires alegiazko baten goralpen demagogikoari, orobat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Ni 1899an heldu nintzen hiri honetara eta behin bakarrik jarri ninduen halabeharrak labangizon baten edo halakoaren fama zuen tipo baten aurrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.


labanka1 adlag labana ukaldika.

Tomek berak hartu zuen besoetan aitak labanka emandakoa, lurrera eror ez zedin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 140. orr.


labanka2 ik labainka.

labankada 1 iz labana ukaldia.

Min sarkor eta hotza sentitzen dut, labankada baten antzekoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Batzuek, lepoan emaniko labankadak hil zuela; besteek, hogeitaka sastada zituela, eta odolustuta hil zela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Autopsiaren arabera, Berruetak heriotza eragin zion labankada jaso zuen. herria¬

27 urteko emakume bat hil dute labankadaz Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Senarrarekin borrokan egin eta, hura labankadaz josi ondoren, ihes egin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Hemen labankada baten orbaina dut.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.

Labankada batez hilko nindutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Ari zirela ari, eman zion euskaldunak Don Kijoteri labankada astun bat lepagainean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Sabelalde eta bularrean labankada sakonak zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Labankada zehatz eta bakar batez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 67. orr.

Errezeletan zehar, printzak labankada txikiak bihurtzen dira begientzat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 154. orr.

Haren begiradek labankadak ziruditen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Biktimari eman zizkion labankada kopuruak agerian jartzen du hiltzeko asmo argia zuela.  Berria - Mundua   2004-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hainbat labankada jaso (3); labankada bat eman (6); labankada bat emateagatik (5); labankada eman (12); labankada emateagatik (3); labankada jaso (6); tiro eta labankada (3)

labankadak eman (3); labankadak jaso (5)

labankadaz hil (10); labankadaz hil zuten (5); labankadaz josi (4); tiroz eta labankadaz (3)

emandako labankaden ondorioz (3)


labankatu, labanka, labankatzen du ad labanaz eraso, labankadak eman.

Ez zuen amaiera onik izan, gizagaixoa, Burgosko kartzelan labankatu zuten amodio kontu batengatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.

Stockholmeko Nordiska Kompanie merkataritza gunean erosketak egiten ari zenean labankatu zuten Anna Lindh.  Berria - Mundua   2004-01-08

-Metroaren geltokian labankatu egin dute eta hilzorian dago.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 177. orr.

Minutu eskas bat joan zen Joseba labankatua izan zenetik eta emakume hark aurkitu arte.Bukaeran ez du bere burua labankatzeaz beste aterabiderik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 175. orr.


labankazoka adlag adkor labankadaka, laban ukaldika.

Estebanen lehengusua, hogei urterekin abangoardiako aldizkari literarioetan kolaboratzen zuena eta hogeita bostekin emaztea labankazoka hil eta bere burua trenera bota zuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Emakumeren batekiko maitasun kontu sekretuak eta espak zirela medio, hil omen zuten labankazoka 1779ko urriaren 27ko ilunabarrean, Aranotik Leitzara abere gainean heldu zela mendiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 20. orr.

Labankazokako peleatik bizirik irtendako besteren bati.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.


labankor ik labainkor.

labanorri ik labana 6.

labar 1 iz itsasbazterreko amildegia, uhinen jardunak eragina.

Pasaian kanpo portua egiteak itsas hondoari eta Jaizkibel mendiko labarrei eraginen lieke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Oraino haratago, itsasertzean, Labar ugariko itsasbazter malkartsuan zehar.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Eraikinaren atzean, itsas aparra joka entzuten zen labarreko harkaitzen kontra.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Labarretako zuloetan ezkutatuko gaituk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.

Labarren gainean bizi naiz, biziki maite ditut Entretat-eko labar hauek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 386. orr.

Ez non eta ez han, Ramsay andrea labar ertzeko bidatxur haiekin gogoratu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.

Labar gaineko mandabidea hartuta. Labar artetik itsasertzeraino jaitsi ginen, ilgora formako hondartza txiki batera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Mikel itsasertzera hurbildu zen, bere burua labarretatik behera botatzeko asmoarekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ogoñoko labar iluna Elantxoben; eta azkenean Matxitxako lurmuturra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.

Itsasoa labar ilunak astintzen ikusiko duzu istriborreko bandan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan ni oinutsik paraturik, bitan banatzen zitzaidan mundua: aurrealdean, itsasoa neukan; eta atzealdean, harri berdaxkazko horma hotz ikaragarria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Priongo mendiaren eta labar garai malkortsu baten artean, han ageri zen, Kaistroaren urertzean, Artemisen tenplu itzela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Basalto beltzezko labar ikaragarriak.  Berria - Kultura   2006-01-14

Hantxe beren aurrean aurrez aurre, kareharrizko labar bat zeukaten, hogei bat metroko altuerako faila ikaragarri batez zulatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Labar zerrenda gris bat, zerumugaren alde oso bat hartzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Mane-Porte-n eserita nengoen, bada, itsasoan barrena urrats bat egiten duen labar-hanka erraldoi horren gainean. Labar pinturen erreprodukzioak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Denbora bi adarretan irekitzen da labar-herrixka hau ez ukitzeko, godoen garaietatik berdin-berdin dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oraingoan "Lorentziyo-ene" eta "Tturko" baserriak eskuineko gure aurreko muino-labarrean ageri, Loiolako zubia laga, eta "Errotaberri" ondoko belazean eseri ginen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Bere oinarritik itsasorantz konkortzen den harkaitz-labarraren gailur ikaragarrira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.

Mendiak erori egingo dira, harkaitz-labarrak amildu eta harresi guztiek lur joko.  Elizen arteko biblia   Ez 38,20

5 itsas labar ik itsaslabar.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

labarrean behera (5); labarrean gora (3)

labarren kontra (4)

labarretatik behera (3)


labari iz itsasontzietan, labeaz arduratzen den pertsona.

Sortida egin baino ordu bete lehenago ontziratzen zen hura beti, bezperan dena prest utzitakoa berriro ikuskatzen, labariarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Armadoreek eta gobernadore zibilak lema eramanen duten Itsasoaren Kontseilua izeneko batzordean hiru ordezkari hautatzeko, lehorrekoek eta saregileek bat, motoristek eta labariek beste bat, arrantzaleek azkena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Labariak paneletara behatzen zuen, kokotsa bularrean iltzatuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.


labarralde iz labarrak dauden aldea.

Ederrena, ordea, eta Habibiri dardarizoa sartzen zitzaion ahotsean hura aipatzean, Djidjelli-rainoko kosta zen: hainbat kilometroko labarralde amiltsua, "Côte d'Azur itsasbazterra baino politagoa".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.


labartsu izond labarrez betea.

Badiaren bazter bat lurmutur labartsu itzel batean amaitzen zen, uren gainetik berrehun metrora artez gailentzen zena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.


labartza iz labarra.

Berrogei bat metro gora, gaineko zelai eta labartza-bururaino; eta beste berrogei behera, zut, itsasertzeko arroketaraino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.


labe 1 iz eraikuntza gehienetan biribila, barnean sua eginez ogia erretzeko, karea edo adrailuak egosteko... erabiltzen dena; zernahi eraikuntza edo barruti, beroaren bidez gauzak edo gaiak berotzeko, egosteko, erretzeko, kiskaltzeko, urtzeko edo eraldatzeko erabiltzen dena.

Gerritik gora biluzik aurkitu zuen frantses-euskalduna, labearen ahoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Labe baten aho-ahoan nengoela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Itzal ezak labea, Jada!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Bero izugarria sumatu zuen, labe batetik ateratako sugar-bufadak jo balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Har ditzagun lurrezko bi ontzi labe berean erretakoak eta pisu berdina dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Izotz puska bakanak, jitoan ibaian behera, argizaria labe gainean legez urtzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Labean erretako oilanda galkatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Karea, labean bere ur guztia galdu ondoren porotsu eta ahul geratzen denez, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.

Harriren bat labean gutxi erreta balego.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Teilak labean erretzerakoan hartu duen lehortasunarengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Labore-opariak, nahiz labean erreak nahiz eltzean edo zartaginan prestatuak.  Elizen arteko biblia   Lb 7,9

Zilarra arragoan, urrea labean, gizakia goratzen duenaren ahoan.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,21

2 irud/hed

Imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Labe elektrikora bere horretan bidaltzeko moduko aleazioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Garai hartan etxeko labeetan egiten baitzen asteroko ogia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Bilboko beilatokiak ezin izango du ipini hirigunean hilotzak errausteko labea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Labe bafada bero bat igarotzen zen aurpegiaren gainetik, bularra arnasbehartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Suaren beroak sortzen duen lurruna berriro labe-zorura erortzen denean, ikusten da zilarbizi bilakatu dela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Badirudi kale arteko gerizpeetatik ez duela inork irten nahi, labe-kaleotan ez duela inork ibili nahi.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Gozo-denda batetik labe-ezti usain epela zetorren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Labe-etxola ostean ezkutaturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogi-labe berri bat asmatu dute, egur gutiago erretzen duena.  Herria   2001-01-11

Okin-labeetarako isats landare ihartuak etengabe zapaltzen genituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Baratze ugari zeuden, etxaldeek lupulu-labeak eta aletegiak, eta angioak eta ukuiluak zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Urrats batzuk beheiti eginda kisu labe gainera inguratu da Joxe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 117. orr.

Egun hortan Angeluko Herriko Etxean bilkura publikoa antolatzen du administrazioak Itsuaren zubiko lohi labe proiektuaz.  Herria   2003-06-26

BAM hiri elkargoak 7,8 milioi euro berexiak ditu Bacheforez-eko ondarkin labe eta gunearen garbitzeko.  Herria   2004-01-29

Lokomotora labe batek su lamazko erauntsi bat jaurtitzen dizu sabelera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Gelak harrikatzaz eta egur-labeaz berotzen dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 79. orr.

Eguzkia energia-labe ikaragarri bat dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

6 errauste (23 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan] /errausketa [26 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan) labe hilotzak errasuteko labea.

Beilatokian errauste labea egitea ez dute nahi, kutsatzen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Baionako hileta elizkizunak ez bezala, familia giroan egin zen Manex Goihenetxe zenaren gorpuaren erraustea, atzo arratsaldean, 16:00etan, Errenteriako Zentolen Berri errauste labean.  Berria - Kultura   2004-05-08

Bilboko Ehorztetxeak errausketa-labea eraiki nahi du hiriburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

· (kontzentrazio esparruetan) Ijitoak eta, batez ere, juduak gas-ganbera eta errauste-labeetara bidali zituzten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Hango tximinia ez zen larru-fabrika, ezpada "krematorioa", errausketa-labe baten tximinia alegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Deportatu gehienak bezala zuzenean gasa eman [...] eta erre izan dira errausketa-labeetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

7 labe garai pl burdin oxidoa burdina bihurtzen den labea, dorre itxurakoa.

Burdina zirinez gorritutako moilak pasatuta, labe garaietako itzal erraldoiek iragarri zieten Sestaora heltzekotan zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Nahiz bere labe garaian urtzen duen herdoileriaren eros prezioa azkarki hupatu zaion, EDF-ak apaldu dio elektrika indarraren prezioa.  Herria   2003-02-27

Bizkaiko labe garaietako langilea naiz ni.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Granitoa Berrocal eta Villalbatik, burdina eta Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Baserritik labe garaietarako bidean non galdu zen euskara?  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

8 mikrouhin labe maiztasun apaleko uhin elektromagnetikoak erabiltzen dituen labea, janariak berotzeko erabiltzen dena.

Zartaginean edo mikrouhin labean egin daitezke hanburgerrak.  Berria - Harian   2005-08-21

Florenek bi baso esne atera ditu mikrouhin labetik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Basoak ardoz bete bitartean, mikrouhin-labe batek bere marmaria entzunarazi zigun sukaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Mikrouhin labeek, esaterako, kontsumitzen duten argindarraren %40 erloju digitalean joaten da.  Berria - Gaiak   2006-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkaiko labe garaiak (3); labe bat ketan (4); labe berri (4); labe garaiak (11); labe garaien (7); labe garaietako (9); labe garaietako langile (3); labe gorri (3); labe handi (6); labe txiki (3); labe zatiekin (3); mikrouhin labe (4)

errausketa labea (3); errauste labea (7); errausteko labea (4); labea piztu (3)

errauste labeak (6)

labean egin (3); labean erretako (8); labean erretzen (4); labean sartu (8); labean sartzen (5); mikrouhin labean (7)

errausketa labearen (3)

labeko atea (6); labeko atea zabaldu (4); labeko ateaz (3); labeko su (7); labeko su bizira (5)


labealdi 1 iz labe batean batera erretzen diren gauzen, bereziki ogien, multzoa.

Labealdi bakoitzeko ogirik onenak.  Elizen arteko biblia   Ez 44,30

Ogia erretzean, labealdi bakoitzeko opil bat eskainiko diozue hasikin gisa.  Elizen arteko biblia   Zen 15,20

Urrezkoa zirudien azken labealdiko ogi beroz bete-beterik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Emazteari ogia egiteko esan zion, labealdi handia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 120. orr.

2 irud/hed

Iturriagaren patilak eta belarritakoak aitzakia, Sarasuaren belaunaldiak "bada/ez da bertsolari" jasan behar izan zuen gisan, bigarren labealdi honek "denak berdinak dira" etiketa eraman behar izan zuen bularrean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 151. orr.

Ez dira berri-berriak baina bai oso labealdi onekoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.


labegile izond labeak egiten dituena.

New Yorkeko amona batek bere katua garbitu eta, hura lehortzearren, mikrouhin labean sartzea bururatu zitzaion, bururatu eta egin; noski, katua kiskali egin zen, eta hain zuzen ere kiskali zelako, amonak enpresa labegilea salatu, eta epaitegietara eraman zuen, izan ere inork ez baitzion ohartarazi arriskutsua izan zitekeela animaliak labean lehortzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 24. orr.


labegoritu izond labean bezain bero goritua.

Eguraldi bakeoso eta tankera onekoa, berez, aldatzeko gogo handirik ez duena, baina zorioneko bero-depresio horrek, fronte apartekorik gabe, baina bere aziotxoa hara nola ekartzen digun hegoaldeko lur erre labegoritutik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.


labekada iz labealdia.

Halako batean isilean, xuxurla moduan, labekada berri bat agertzen da auskalo zerk bultzatua (ondo egindako aurrelana, zori helezina, magia ukitutxoak...).  Berria - Kultura   2004-09-17


label 1 iz merkataritza produktuez mintzatuz, ezaugarri jakin batzuen marka.

Sarritan ISO 9000 ziurtagiria produktuen kalitatea neurtzen duen zigilu edo label bat bailitzan saltzen dute, horrekin zerikusirik ez duen arren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Sinistu behar dute euskal idazleak esportagarriak direla eta labela badutela, eta hor dago koxka, ez dutela sinisten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

AOC labela erdietsi duen Ezpeletako piper zakuño bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 174. orr.

AOC, IGP edo "label rouge" bezalako erreferentzia bat lortzea, hori behar beharrezkoa da.  Herria   2004-07-29

Zuek ba dituzue hiru label: biologikoa, Idoki eta Ossau-Irati, zergatik?  Herria   2001-09-20

2 irud/hed

Zer da izena? izanari eransten zaion etiketa -barkatu, label- hutsa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.

Umorea, absurdoa, ironia eta gehiegikeria zuen labelak direla esan daiteke?  Berria - Kultura   2004-04-28

Estatu Batuek trebaturiko militarrek gizarte mugimenduen aurka Hego Amerikan eginiko zapalkuntza ez da, egia esan, inoiz gelditu, Gerra Hotza bukatuta ere, eta jarraituko dute hura beste label batekin erabiltzen.  Berria - Mundua   2004-05-25

Label demokratikoa lortu nahi omen dut horrela idatziz, egitura autonomikoan aurrera egiteko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Erromes fidagarriaren "label" horrekin Bideko aterpeetan onartua izanen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Eta Kaliforniako piperrak ere ez ziren, oraingoan, hain piperminak; hain gorriak ere ez [...]; dirudienez, label pixka bat galdu dute.  Berria - Kultura   2006-04-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jakin dugu label eskaera egin duzula.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Abendutik hona, gainera, aldatu egin dituzte Eusko Label zigilua duten oilasko produktuen etiketak.  Berria - Gaiak   2006-02-19

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun, esaterako, kalitate labelik gabeko haragi gutxi erosi daiteke, ia denek dute zerbait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Objektibotasun-labelarekin datorren elikagaia delako, ordea, informazioa gutxieneko arretarik jarri gabe irensten dugu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 100. orr.

Eusko Labela lortzeko aurkeztutako 35.000 arkumeetatik 26.000k lortu zuten amaitu berri den kanpainan.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Arabako Patataren, Gernikako Piperraren eta Euskal labeleko tomatearen kanpainak.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

1989an sortu zuen Kalitatearen Euskal Labela Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eusko label (5); label demokratikoa (6)

eusko labela (4)


labeldun izond label jakin bat duena.

Kezkatuta daude haragi labeldunaren prezioa apaltzen dutelako kanpotik ekarritako abereek.  Berria - Harian   2005-08-28

Pintxoa ere, elikagai pertsonalizatuaren labeldun.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Baserriko oilaskoak hazi eta ekoizten dituzte bertan, labeldunak, ahalik eta modu naturalenean.  Berria - Gaiak   2006-02-23

· Benetako kulturgilea eta erakunde-zorria, traidorea eta labeldun abertzalea, tribu azoka eta supermerkatu globalizatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.


laberatu, labera(tu), laberatzen du ad labera eraman.

Hozberoari oniritzirik, gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.


laberinto ik labirinto.

labetxo iz labe txikia. ik labexka.

Esnea eta ura berotzeko labetxo elektriko bat ere utzi dit eta baita 70. hamarkadako telebista bat ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Ellen bere alkohol-labetxoa apailatzen ari zen konketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.


labetzar iz adkor labe handia.

Labetzar haiek kea zeriela, matxino zeritzoten makina zaratatsuak, salda goriak, galdara haiek eta hango hots, harrabots, danbateko ikaragarriek gorputzaldia gaiztotu zioten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 128. orr.


labexka iz labe txikia. ik labetxo.

Ipini labexka hori lurrean eta eseri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Barne goritasunak hezurretaraino sutzen zituen gizakiak, garra labexkan bezala sutzen zitzaien urdailean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.


labezain iz labe batez arduratzen den pertsona.

Labezain baten semearekin jolasean, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.


labezomorro (orobat labe-zomorro g.er.) 1 iz gau intsektu zapala, beltza gainetik eta gorrixka azpitik, leku heze eta ilunetan ezkutatzen dena eta zernahi janariz elikatzen dena (Blatta orientalis).

Zimitzak eta labezomorroak ihaurri zituzten haien zeldan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Ur beroa zen doi-doia, zenbait labezomorroren igerilekua.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Labezomorroak ateratzen omen dira zulo guztietatik, eta janaria eta funtzionarioen jarrera eta tratua oso txarrak omen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Zer axola guri zeinena den, duintasunik eta kemenik gabeko labezomorroak bagina bezala, oinpean gauzkan hanka?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Guztiok mespretxatzen ditugun animaliak; hala nola, arratoiak, usoak eta labezomorroak.  Berria - Kultura   2004-11-05

Beraz, labezomorro higuingarrien sindromepean bizi nahi ez baduk, badakik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

2 irud/hed

Marakak joz arrakasta lortu nahi duen labezomorro karibearra.  Berria - Kultura   2004-11-05

Marta zigarroari geratzen zitzaion labezomorro ttipia metalezko hautsontzian sakatu eta poxpolo batekin zigarro berri bat piztera abiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Eta beste hauek, zer? -esan zion Ronek, labezomorro-nahasturaz beteriko ontzi bat Hermioneren sudurrera hurbilduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.


labezulo iz adkor labea.

Destilagailu eta potoak egosteko, lasai egon zedila: bazen Andreak bere santuak egosarazteko eginiko labezuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Gauez neskameen logeletara joan eta labezuloak bezala aurkitzen zituen itxita.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 33. orr.


labirintiko 1 iz labirinto itxura duena. ik labirinto 2.

Eraikin labirintikoaren azken muturrean ate itxia aurkitu dut, eta jende mordoa zain.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

2 irud/hed

Elkarrizketa labirintiko samarrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Kontent egongo nintzateke, huskeria labirintikoak esaten moldatuko banintz, egunkarietako gehigarri kulturaletan agertzen diren zenbait psikoanalista, soziologo edo pentsalari frantses bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Inork ez du inoiz hainbeste inozokeria labirintikorik bota gure gizarteari buruz, eta, hori gutxi balitz, haren eraginez sortu zaizkigu mundura hainbeste eta hainbeste ahozabal berritsu, Frantzia aldeko bizkarroi horiek guztiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak; horrek lan amaiezina sortzen du, eta baietzaren indeterminazio sintaktikoa adierazten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.


labirinto (orobat laberinto g.er. eta labirintu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian labirinto agertzen da) 1 iz elkar gurutzatzen diren bide bihurgunetsuen sarea, bertatik ateratzea nekeza gertatzen dena.

Minotauroaren labirintoa. Labirintoaren bihotzean, euskaldunok Minotauroarekin jolasean. Labirinto batean harrapatuta gaude.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Jerusalemeko kaleen labirintoan zehar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Metroko labirintoan behin baino gehiagotan aldatu behar dugu geltokiz eta trenez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Indultuak, baina, Ministeriotik mezulariaren bitartez igortzen zaizkionak, gehienetan lau edo bost eguneko atzerapenez jasotzen ditu, mezularia Ministerioko labirinto bihurrian ezinbestean galdua ibiltzen denez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Itsasoa labirinto arriskutsua bihurtu da balearentzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Barranquilla, [...], taxian zeharkatuta, labirinto urbano kaotikoa iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Kale estuen labirinto batean sartu eta sarritan aldatu dinat bidea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 104. orr.

Hura etxe arrunt bateko soto arrunta zen, ez nire irudimen asaldatuak marraztu zuen labirinto arriskuz josia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 85. orr.

Behin ongi jabetu zenean txosten hartan zetorrenaz, galderaz, dudaz eta kezkaz beteriko labirinto bat zabaldu zitzaion, bat-batean, bere aurrean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 145. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik labirintiko.

Horregatik sortu du ez buru ez hankarik ez duen labirinto-egitura hori.  Berria - Kultura   2004-01-27

Lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin, bere antzinako urrinarekin eta bere bihurguneetako hostape haiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Onenak hatz-mamien labirinto itxurako aztarnak eta azkazalen arrastadak dituzten argazki zaharrak dira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendi-labirinto honetatik irtenez gero. Gauzak okertuz gero, ez nuen ihes egin nahi karrika labirinto guztiz ezezagun batean barrena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Gero aire bila irten naiz; ez nuen tren labirinto hartako beroa jasaten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

Orduan, Marik Martintxo kobazuloan sarrarazi eta barruko tunel-labirintoan barrena upategira eraman zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Goio amaren atzetik, izuturik, berandutuz gero behelainotan galduko zelako beldurrez, hilobi labirinto hartan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Roma dendaren azpian zabaltzen zen korridore labirinto hartan barrena eskuargien laguntzaz dena miatzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

Ekonomia-zientzian, Keynesek zioen legez, "sinbolo labirinto alferrikakoa eta handinahia" dagoela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

4 belarriaren barnealdea.

Oso sistema eraginkorra da labirintoa posizio-aldaketa detektatzeko eta, hala, gorputzaren posizioa eta jarrera egonkortuko duten seinaleak bidaltzeko, baina ez da guztiz nahitaezkoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Batzuetan, labirintoa garunera lotzen duten nerbioak ebakitzen dira eritasuna tratatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Praktikan, begietan oinarritzen gara mugimenduari eta azelerazioari buruzko informazioa jasotzeko, labirintoaren aparatu korapilatsuan baino gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gezurren labirintoa (9); laborategia eta labirintoa (4)

labirintoan barrena (4)


labirintu ik labirinto.

laboral izond lanarena, lanari dagokiona. ik lan 5.

Lan-konbenioak, eskakizun laboralak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Azken neskamearen eskakizun laboral lotsagabeei buruz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.

Langileak gara, eta gure eskubide laboralak errespeta ditzaten nahi dugu den jakiteko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.

Atzo izendatu du gobernuak komisio bat zor laborala zenbatekoa den zehazteko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Han den gisako mugikortasun laborala ezinezkoa da hemen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio politika sozio-laboralen eta enplegu politiken esklusibitatea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Bizitza laborala zein sentimentala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 174. orr.

Eibarko Unibertsitate Laborala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Lan ministroak erreformak egingo ditu arlo laboralean, negoziazio kolektiboarenean eta gizarte segurantzan.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eibarko unibertsitate laboralean (3)


laboralista izond abokatuez mintzatuz, lan eskubidean aritzen dena.

Handik hilabetera lortu zuen lanpostua, idazkari gisa, abokatu laboralista batzuen bulegoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.


laborantxa ik laborantza.

laborantza 1 iz lurra lantzea, nekazaritza.

Kanpotik etorritako laborantza baten izenean, gure amalurra pozoindatzen dugu.  Herria   2001-08-09

Europako laborantzak ez du soberakinik egiten.  Herria   2001-01-25

Laborantzako lurren kutsadura ongailu kimikoetatik jiten da parte, beste parte bat euriak berak ekartzen du.  Herria   2003-11-06

Aitortu behar dugu, ordu heietan laborantzak jauzi bat egin zuela geroari buruz.  Herria   2005-10-20

Laborantzako eskola berri baten sortzaile ta arduradun.  Herria   2003-09-18

Bixintxo Germain-ek ukan du laborantzako BTS, Nicolas Ardohain-ek aldiz laborantzako baxoa, Jean-Claude Chamalbide-k laborantzako BEPA.  Herria   2002-08-01

Hervé Gaymard izendatu dute, orai arte laborantzako minixtro zena.  Herria   2004-12-02

Laborantzako ganbera bat, Euskal-Herriarentzat berezia, aspaldian ainitz laborarik galdetzen dutena eta untsalaz frango aise ardiesten ahal litakeena.  Herria   2003-01-14

Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Mayi alaba familiaturik laborantzan ari da Aiherran.  Herria   2003-12-25

Ttotte: baduka laborantzan jarraitzeko zinezko xederik?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Lehorreko eta ureztatutako laborantzaren historia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

2 (izenondoekin)

Gero euren lursail maitean laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Laborantza berrietan euren burua sartu nahi izanez gero.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Laborantza industrialak sortutako arazoengatik du agroekologiak duen arrakasta.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Laborariak administratiboki laguntzeaz gain, laborantza iraunkorra sustatuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Bi urte honetan laborantza biologikoa geldian dela salatu dute zenbait dozena lagunek joan den ostiralean Baionan.  Herria   2004-07-05

Ez da lehen aldia laborantza estentsiboak tokian tokiko ingurumenari egiten dion kalteaz ohartarazten dutela.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Laborantza transgenikoaren arrisku ekologikoen erregulazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Autoan noa laborantza lurretan, olo eta azukre erremolatxazko zelaietan barrena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 97. orr.

Zelai landu eta laborantza-eremu batean zehar zihoan errepide batetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.

Ikusiz Errobiko urek laborantza guneak trebeskatzen dituztela, ez dea harrigarri hain nitrato guti izan dezaten?  Herria   2001-07-26

Laborantza-etxez osatutako herrixkak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Nekazaritza ikasi zuen Donapaleuko Laborantza eskolan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Astelehenean, ELB sindikateko laborari andana bat sartu da Baionan laborantza-zerbitzuen bulegoetan.  Herria   2001-03-08

Estatu Batuetan laborantza-mota hau askoz ere garatuago eta hedatuago dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Urte guziz Parisen muntatua izaiten den laborantza-feria nagusia bururatu da joanden igandean.  Herria   2001-10-04

Etxalde bakoitzari laborantza ekoitz-moldeen taylorizazioa lehenik eta toyotizazioa ondotik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

Hazparneko Saint Josephen eta laborantza lizeoan elkarretaratze bat inprobisatu dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Hazparneko laborantza aprendiz eskolak.  Herria   2003-04-17

Eusko Jaurlaritzako Laborantza sailburu ordea.  Herria   2005-01-20

Europako Laborantza Politika Komuna madarikatzen zutela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Orai, boz horiek iraganak-eta, laborantza ganberetan buruzagitza laster berrituko da.  Herria   2001-02-08

4 lur sail landua.

Proiektu berriak sortuz, elkarteak trumilka biziaraziz, laborantza ttipiak xutik atxikiz, enpresak sortaraziz.  Herria   2001-08-09

Baina, bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

5 laboreez minzatuz, lantzea.

Eta badirudi godoek ere, erromatarrei ikasi ziela lekari honen laborantza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Budismoa, sozialki arroz-laborantzako eskualdean sortu da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 46. orr.

«Kalte handia» eragin du soja laborantzak Latinoamerikan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Hamar herritarretik batek opioaren laborantzan eta trafikoarekin zerikusia duela.  Berria - Mundua   2004-11-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berezko laborantza (4); departamenduko laborantza ganberak (3); departamenduko laborantza ganberako (3); egiazko laborantza (3); etxeko laborantza (3); europako laborantza (5); euskal herriko laborantza (113); euskal laborantza (16); euskal laborantza ganbara (10); euskal laborantza ganbarari (3); frantsesenia laborantza lizeoan (3); hemengo laborantza (3); laborantza arloko (3); laborantza biologikoa (9); laborantza etxalde (5); laborantza feria (9); laborantza feria erakusketa (4); laborantza feria nagusian (4); laborantza ganbara (79); laborantza ganbara berezi (11); laborantza ganbarak (16); laborantza ganbarako (13); laborantza ganbaran (8); laborantza ganbararen (19); laborantza ganbarari (9); laborantza ganbaraz (5); laborantza ganbera (115); laborantza ganbera berezi (3); laborantza ganbera eraikitzen (3); laborantza ganbera sortu (3); laborantza ganbera sortzea (3); laborantza ganbera sortzeko (3); laborantza ganberak (32); laborantza ganberako (8); laborantza ganberara (3); laborantza ganberarekin (6); laborantza ganberaren (79); laborantza ganberaren sorrera (7); laborantza ganberari (11); laborantza ganberarik (4); laborantza ganberaz (3); laborantza iraunkor (6); laborantza iraunkorra (7); laborantza iraunkorraren (3); laborantza lizeoan (6); laborantza lur (4); laborantza lurren (3); laborantza lurretan (3); laborantza ministerioak (5); laborantza ministro (3); laborantza mota (4); laborantza mundua (3); laborantza munduan (3); laborantza mundutik (3); laborantza politika (7); laborantza sailean (3); laborantza zerbitzua (5); sendabelarren laborantza (3)

laborantzako bepa (3); laborantzako eskola (11); laborantzako eskolak (4); laborantzako eskolan (3); laborantzako ganbara (4); laborantzako ganbera (4)

laborantzan ari (5); laborantzan ariz (4); laborantzan arizan (8); laborantzan arizan da (7); laborantzan hasi (3)

laborantzarako lurrak (3)

euskal herriko laborantzaren (15); euskal laborantzaren (4); hemengo laborantzaren (3); laborantzaren aldeko (3); laborantzaren berezitasunak (5); laborantzaren garapena (3); laborantzaren geroa gogoan (3); laborantzaren geroaz (4)

laborantzatik bizi (6)

laborantxa ganbara (35); laborantxa ganbarak (5); laborantxa ganbararen (11); laborantxa ganbera (6); laborantxa kudeantzari buruz (5); laborantxa mailan (4); laborantxa munduaren ezagutza (5)

laborantxako ganbara (4); laborantxako gela (3)


laboranxa ik laborantza.

laborari 1 iz nekazaria.

Gu ez ginen joaiten bainan uste dut laborari ainitz astelehenetan joaiten zela Donibaneko merkatura.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 33. orr.

Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Goizean goizik bazihoazen inguruetako laborariak beren kabalekin, behi edo ardi, erremolka bat zaldi karrosari loturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Herriko Etxeak nahi lituzke Pierrot Amanio laboraria eta hunen familia Hiribarnia etxaldetik kanporatu, etxe eta lurrak beretzeko.  Herria   2005-06-02

Badaki edo jakin behar luke laborari gazte batekin ezkontzea, nahitaez, etxekoekin ere uztartzea dela, etxaldearen biziarazteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.

35 urtez peko laborari gazteak laguntzen ditu Akitaniak, etxalde baten muntatzen.  Herria   2005-06-30

Azken beltzean OGM haziak erosi beharko dituzte bai laborari ttipiek ere, gehiago emaiten dutelakotz.  Herria   2004-01-08

Laborari artzaina, ardiak zaintzen, gasna ekoizten eta saltzen iragaten du bere denbora gehiena.  Berria - Kultura   2004-09-03

Laborari bat hil da Haltsun, traktore istripuz.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Laborari bakoitzak ordaintzen dituen zergen zati bat departamenduko laborantza ganberaren diruztatzeko izaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Sortzez laborari alaba baina farmazia batean lan egiten zuen, prestatzaile gisa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Laborari haurrak ginen baina gure etxea irekia zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 280. orr.

Laborari etxe batzuen teilatuak hauteman zituzten, errekaren bihurgune batera heltzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

Frantzia iparraldean, Aisne departamenduan, badu zazpi ehun hektarako laborari etxalde handi eder bat.  Herria   2005-11-24

Laborari ardi esne egileen artean.  Herria   2004-01-15

Ez, ez nuen laborari eskolara joan nahi!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Euskaldun Gazteriako laborari taldeak.  Herria   2003-05-22

Beren dretxo edo eskubideen zaintzeko, bildu ziren laborari sindikatuetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

SOS Laborari elkarteak jakin arazten du, [...].  Herria   2005-02-24

Deusetan ez zituen baliatuko bere teologia jakitate zabalak artzain eta laborari herri hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

Laborari mundu hortan sortu zira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 152. orr.

· Hazparneko laborari aprendiz ikastetxea.  Herria   2005-09-08

3 (izenondo gisa)

Eta cultor gizon nekazari edota laboraria da, baserritarra kasik, batik bat cultor agrorum adierazpenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Gizaki bikoitzak gona zabal bat zeraman, emakume laborari errusiarren antzera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

Andre laboraria joatekotan zegoela, ahots sendo batek agurtu zuen ondo-ondotik: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Gure baserritar laboraria zeruari begira bizi ohi zen, noiz goiak eguna luzatuko, eguzkia noiz indartzen eta tentetzen ikusiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal laborari (4); ihiztari eta laborari (3); laborari alaba (3); laborari andana (7); laborari andana batek (3); laborari eta artzainek (3); laborari etxalde (4); laborari etxe (21); laborari etxe batean (5); laborari etxeak (4); laborari etxean (3); laborari etxetan (3); laborari familia (3); laborari gazte (9); laborari gaztea (4); laborari gazteak (9); laborari gazteen (5); laborari ohien (3); laborari seme (5); laborari semea (4); laborari sindikatak (4); laborari taldeak (8); laborari ttipien (4); langile eta laborari (3)

bizkaitar laboraria (3)

euskal herriko laborariek (5); euskal laborariek (4); euskaldun laborariek (3)

euskal herriko laborarien (5); euskal laborarien (9); laborarien batasuna (3); laborarien zerbitzuko (3); lurrik gabeko laborarien (4)

laborarieri hitzeman (3)


laboraridun izond

Bai herri eta auzo laboraridunetan eta baita kaleko parrokia eta elizetan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.


laborarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz ipar andre laboraria.

Ahal duten bezala bizi dira, lan dorpeak eginez, laborarisak baitira gehienak.  Herria   2005-12-29

11etan, Maryse Cachenaut laborarisaren mintzaldia, laborantzaren bilakaeraz.  Herria   2002-11-28


laborategi (665 agerraldi, 58 liburu eta 220 artikulutan) 1 iz kimikako, fisikako eta beste alorretako esperimentuak egiten diren lekua. ik laboratorio.

Harvard-eko unibertsitateko laborategi batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Joseph John Thomsonek elektroia aurkitu zuen Cambridgeko Cavendish Laborategian 1897an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Kaliforniako Lawrence Livermore Laborategi Nazionaleko kidea da Craig Smith.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Gaiker Zamudioko teknologia zentroko laborategietan.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Zenbait laborategi esperimentua errepikatzen hasi ziren han eta hemen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 212. orr.

1918ko birusa berregin dute laborategi batean, eta H5N1 birusaren oso antzekoa dela esan dute.  Berria - Harian   2005-10-14

Laborategietan lortutako substantzia kimiko bat da bainillina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Donostiako Miramon parkean laborategi bioteknologiko bat sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Espazioan izango dugun lehen laborategi integrala izango da, eta Lurreko atmosferaren osaera eta kimika hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Instituto Nacional de Oceanografía delakoak, Madrilen du egoitza nagusia eta laborategi handiena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Uste baino errazagoa da haurrak laborategian egiteko bidea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.

Azkenaldi honetan [...] psikofisikako laborategiak garatu dira, eta nabarmen ugaldu dira behaketak eta esperimentuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Cambridgeko Unibertsitateak tximuekin esperimentatzeko laborategi bat egin nahi zuen.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Carmelo Bernaolak abian jarri zuen laborategi elektroakustikoan ikasitakoak dira biak.  Berria - Kultura   2004-05-23

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antzeko laborategi sarea eratu beharko litzateke gaur egun hegazti gripearen kontra borrokatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Beste unibertsitateetan dauden laborategi teknikaririk ez dago gure unibertsitateetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Gauza bera gertatu zitzaien hurrengo asteetan erabili zituzten laborategi-animalia guztiei.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamazazpi museo eta galeria, Washington D. C.-ko Zoo Nazionala, hamaika ikerketa-laborategi...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Behin eta berriz saiakuntza laborategian errepikatu eta gero, saioetako ehuneko larogeita bost kasutan ernalketa lortzen zela ikusi nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.

50 urte bete ditu CERN partikula laborategiak.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Beste era batera esanda, beraz, kimika-laborategi erraldoi bat da erretina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Mundu osoko genetika-laborategi guztiak ixteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Perfume laborategi batean lanean hasi ote zen pentsatu zuen hurrena.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Bazegoen, gastu handirik gabe, zelula-laborategi gisa tresnatzea bakterio- laborategia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

Antzerki laborategi gisa sortu zen Antzerkiola Imaginarioa taldea, Bilbon, 1989. urtean.  Berria - Kultura   2004-09-02

Euskara emateko ohiko bidea utzi, eta gela irrati-laborategi eta mintzatoki bihurtzea predikatzen nuen ikastaro haietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laborategi mugikor (4); laborategi nazionaleko (3)

euskal laborategia (3); laborategia eta labirintoa (4)

klarionen laborategiko (3); laborategiko ikerketa (4); laborategiko lana (3); laborategiko langileak (4); laborategiko langileek (4); ospitaleko laborategiko (5); propultsio laborategiko (3)


laboratorio (101 agerraldi, 7 liburu eta 14 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian laborategi agertzen da) 1 iz laborategia.

Horra, beraz, babarrun efektua, Bohneffekt delakoa, osorik eta betean laboratorioan antzeratua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.

Bateko eta besteko, badira hamahiru ordu laboratorioan ematen ditudan egunak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

Laboratorioa modernoa, ongi hornitua, zabala zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Laboratorio hori Renaudin medikuak sortu zuen Kanbon, 1946-an.  Herria   2003-12-18

Egun hartako 12:30ean lehergailuen lehenbiziko aztarnak jaso zituzten laboratorioan eta 14:00etan aurreneko «datu fidagarriak» lortu zituzten: lehergaia dinamita zen.  Berria - Mundua   2004-07-08

Gramo bat azukre pisatu nuen, platinozko arragoan (gure begiko ninia zen huraxe) su emateko: laboratorioko aire kutsatuan azukre errearen usain etxetiar eta haurtzarokoa zabaldu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elkarrekin ibiliak ginen laboratorio-ikastaro guztietara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Laboratorio-buruaren sinaduraren bermea bildu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kyra argazki laboratorio batean dabil lanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

Zurra-bainuaren lagin bat lortu, esperimentu-laboratoriora joan, eta aproba egin nuen 1:10.000 soluzio bat atomizatzen erradiografia-xaflaren lagin bat agerian zegoen kamera beltzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Zergatik da hain erabilia ikerketa laboratorioetan?  Berria - Gaiak   2006-05-09


laboratu, labora, laboratzen du ad landu, bereziki lurra.

Landu, laboratu, landatu (agrum colere, lurra/lur-eremua lantzea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Nekez etorriko dira haiek, halatan, Urbiainerat, nekazarien lurren laboratzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Lurra ez dute laboratzen ez baitute jan beharrik sagar basen usainetik bizi direlakotz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Lur ordeka horietan euren elikadura laboratzen dute hildakoek, sendikoek hilobietan utzitako janarien osagarri gisa edo senideek hilobietan zer janik jartzen ez badiote, haren ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 149. orr.

M. Ugarte-ren Paisajes parisienses-erako hitzaurrea (1901eko uztailean datatua berau), espainiera handi berria eraikitzeko ideia laboratuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.


labore 1 iz pertsonen edo abereen elikaduran erabiltzen den ale irintsuko landarea; landare horren alea. ik ale; zereal.

Garia eta garagarra dira lehorreko labore nagusiak.  Berria - Harian   2005-07-23

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Neguan ez dira urritzen lanak: aurreneko garraioak hirira, idortegietan laboreak jo, jotako aleak larrainetik bihitegira eraman, zuhaitzak moztu eta egurra egin, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Esportazioko labore berrien zabalkundeak nekazariak lurrik gabe utzi eta hirigune handietara joatera behartzen dituenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Labore batzuk genetikoki eraldatu eta botikak edo plastikoa sortzeko erabili dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Zein herrialdetan landatzen dituzte labore transgenikoak?  Berria - Gaiak   2004-02-28

Transgenikoak ohiko laboreak hobetzeko erabili behar direla dio txostenak.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Transgenikoek labore natural asko kutsatu dituztela salatu dute USCkoek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Laboreak lurreko zomorroetatik babesteko erabiltzen den pestizida.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Laboreekin eginiko edari bizia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

2 (multzokari gisa)

Gorri daude landak, dolu dagi lurrak; galdu da laborea, agortu ardoa, ahitu olioa.  Elizen arteko biblia   Jl 1,10

Gatzaren gainera lurra botaz laborea ereiten dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Katilu bat esne bete, eta bi eskutada labore bota zizkion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Kilo bat ogi osatzeko kilo bat labore behar da; kilo bat txahalki egiteko, ordea, 16 kilo labore.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Tonaka labore, fruitu eta ortuari ekoizten eta gordetzen zen, eta ez zegoen ehizara irten beharrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

3 hed

Segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Ameriketatik sartutako kakao edo beste labore asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

India, kotoi- ehunen esportatzaile izatetik, inportatzaile izatera igaro zen 1830ean, Ingalaterrak, aldi berean, esportazioko laboreen garapena sustatzen zuelarik (tea, kafea, jutea, kautxua, opioa eta kotoi gordina, ingeles fabriketarako), bere produktuen salmenta finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Kuotak kendu eta zergak jaitsiko dizkie ekilorea, azukre kanabera zein etanola edo biodiesela sortzeko erabiltzen diren beste laboreak landatzen dituzten nekazariei.  Berria - Gaiak   2006-02-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Labore-lurren mundu mailako produktibitateak azken mende erdian zehar izugarri gora egin duela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Labore-sailei uzta garaian su ematea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Whiskya egiteko balio duen labore mota bat, ogia egiteko ere erabiltzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.

Euren espezie barruan ere ikusiko duzu edozeintzuk labore-ale ez direla elkarren artean euren eiteetan alderen bat ez edukitzeko bezain berdinak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Azukre-kanabera, banana eta papaia labore gehienak.  Berria - Mundua   2006-03-21

Gure dendara sartu naiz, horretara, eta labore eta pentsu usain bera aditu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 345. orr.

Urteko gari edo labore uzta.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Bihi eta labore zakuen bi herenak, abereen bi herenak, idi eta orga pare bat eraman zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Labore-opariak eta barkamen- nahiz ordain-oparitzat eskainitako abereak izango dituzte mantenubide Jaunaren etxe aurreko atariaren erdi aldea sagaratu zuen erregeak, erre-opariak, labore-eskaintzak eta bake-oparietako gantzak bertan eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 44,29

Labore inportazio eta esportazio kontuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

labore eskaintza (3); labore mota (3); labore opari (13); labore oparia (16); labore opariak (14)


laborismo iz Britania Handiko -eta Israel eta beste zenbait herritako- sozialismo erreformista.

Iraultza bide erdian geratu zela eta burutu edo osatu nahiko zukeen mugimendua dago, pentsamendu desberdinekin bere baitan (sozialismo utopikoa, marxismoa, anarkismoa, laborismoa, etab.).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Brown Ekonomia ministroa da eta Blairrren «laborismo berriaren» ezkerretara dago, laborismo tradizionalaren alde, alegia.  Berria - Mundua   2004-09-10


laborista 1 izond laborismoarena, laborismoari dagokiona.

Gobernu laborista baten azpian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Hala berretsi zuen Rodhri Morgan Galesko lehen ministro laboristak abuztuaren 4an.  Berria - Mundua   2004-08-14

Erabakia kontserbadoreen eta 139 legebiltzarkide laboristen sostenguarekin hartu zen.  Berria - Mundua   2004-07-21

Likuden sostengu nahikoa ez eta oposizioko diputatu laboristen bozekin plana aurrera ateratzea espero da. herria¬

Sindkatu laborista nagusien bozen eraginez, bozen %86k ezezkoa eman zioten proposamenari.  Berria - Mundua   2004-10-01

Parlamentuak, batez ere gehiengo laboristak, etxebizitzaren arazoa konpontzeko deiei «entzungor» egin dielako.  Berria - Mundua   2004-03-06

Prentsa sentsazionalista zein kalitatezkoak, eskuinekoak zein laboristak, den-denek kritikatu zuten oso gogor Blair-en jokamoldea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.

2 iz laborismoaren aldeko pertsona.

Laboristek uko egin diote Cardiffen autogobernua handitzeari.  Berria - Mundua   2004-08-14

Liberal Demokratek salatu dute laboristek erabat aldatu dutela jarrera martxotik hona.  Berria - Mundua   2004-08-14

Handik hiru urtera, Laboristen alderdiko beste aholkulari Marco Biagi hil zuten tiroz Bolognan.  Berria - Mundua   2004-10-21

SNPko independentistek lehen postua kendu nahi diete laboristei.  Berria - Mundua   2004-05-29

Tory-en artean bezala laboristen artean ere ahots kritikoak piztu dira.  Berria - Harian   2005-05-05

Kadimara pasatu diren laborista ohiak.  Berria - Mundua   2006-01-07

Laborista desengainatuak erakarri dituzte, baita kontserbadore ohi batzuk ere.  Berria - Harian   2005-05-05

Gaur erreforma onartuz gero, lehen ministrorde izendatuko dute Shimon Peres laboristen burua.  Berria - Mundua   2004-12-21

3 alderdi laborista

Alderdi Laboristaren Kongresuan.  Berria - Mundua   2004-10-01

Alderdi Laboristako kideek ere bilera «botuak biltzeko estrategia berri bat» dela salatu dute.  Berria - Gaiak   2004-04-01

Film honetan, Blair Alderdi Laboristako lider bilakatzen den uneak ditu argitara ekartzen.  Berria - Kultura   2004-01-21

Edward Brongersman Alderdi Laboristako senatari izandakoari hiltzen lagundu zion sendagilearen kontra.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Kadimak 11 ministro izango ditu, Alderdi Laboristak zazpi eta Shas judu ortodoxoen alderdiak lau.  Berria - Mundua   2006-05-02

Blairrek Alderdi Laborista eskuinera lerratu du.  Berria - Mundua   2004-05-01

2001ean Erresuma Batuko Alderdi Laboristak 55 diputatu lortu zituen.  Berria - Harian   2005-05-05

Frantziako Demokraziarako Batasuna, Lituaniako Alderdi Laborista.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

· John Hume SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristako burua eta Bakearen Nobel Sariduna ez zen jardunaldian izan.  Berria - Mundua   2004-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi laborista (42); alderdi laborista utzi (3); diputatu laborista (6); laborista ohiak (4); laborista utzi (3); ministro laborista (3)

alderdi laboristak (52); alderdi laboristak irabazi (3); buruzagi laboristak (3); diputatu laboristak (4)

alderdi laboristako (66); alderdi laboristako batzorde (3); alderdi laboristako buru (10); alderdi laboristako buruzagi (5); alderdi laboristako diputatu (6); alderdi laboristako kide (3); alderdi laboristako kidea (4); alderdi laboristako kideak (3); alderdi laboristako kideek (3); alderdi laboristako presidente (6); israelgo alderdi laboristako (6); peres alderdi laboristako (4)

alderdi laboristan (3)

alderdi laboristarekin (6)

alderdi laboristaren (32); alderdi laboristaren kongresuan (3)

alderdi laboristari (10)

laboristen buru (4)


laborri 1 iz beldur edo izu ikara; beldur handia.

Laborri lauso batek hartu zuen Gabriel hori entzutean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.

Lipar batean, haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Bihotza jauzika hasi zitzaion laborri bezalako batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.

Laborriak eragin ohi duen egarria baitzen nirea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

Gazteek egunean egunekoa bizi dute, [...], eta are gehiago, izugarria iruditzen zaie, eta ezuste bortitzekiko laborri eta harridura aurpegiz diote, "urte bete daramat Evarekin" esaera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 94. orr.

Bikain transmititzen zaio ikusleari ingurukoen laborria.  Berria - Kultura   2004-09-19

Oraindik izuak harturik banengoen ere, nolabaiteko plan bat izateak laborritik ateratzen lagundu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

2 (izenondo gisa)

Piztu nuen kandela, larritasun laborri batean, eta berriro edan nahi izan nuelarik, non ohartzen naizen, harri eta zur eginik, hutsik zegoela botila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Hain baitzen giro laborria espazio zabalean, zabaldu zen elurrezko geruza trinko, gogor, distiratsuaren gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gustavok, agerpenagatik izu eta laborri zegoen arren, galeoiaren brankako saihetsean idatzirik zegoena ikusi zuen, Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

4 laborrian adlag izu ikaraz.

Laborrian itzuli zen alde hartara, eta ez zen ausartu gehiago mugitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Isilik gorde nuen, laborrian, zurekin banatu nuen sekretu hau.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

· Izuaren mende dago biziduna, hari begira, ikarak laborrian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

5 laborriz adlag izu ikaraz.

Zer egin zuen senarrak? -galdetu zuen Norak laborriz-. Intelektual bat, alegia -esan zuen Guztiahaldunak, laborriz-; ezta pentsatu ere! Gizonezkoen aurrean zirraraz eta emakumezkoekin laborriz, protagonista hor hasi duk, apurka-apurka eta halabeharrez, bere burua ezagutzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 280. orr.

Magia berba haren ahotik aditzeak laborriz izutu ninduen, aitor dut, belarraren gainean zegoen debekuaren berri ez nekien arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

6 laborrizko izlag izu ikarazko.

Horixe baitidate laborrizko isilpean gero niri jakinarazi, berekin dut nik hirugarren gaueko beila egin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

· Sartu zen, bada, begiratu zion nire alabari, zabaldu zuen ahoa izumen eta beldur laborrizko estura batean, eta zerraldo erori zen ahoz gora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

7 izu-laborri (orobat izulaborri g.er.) iz izua.

Eta une hartan, [...] etxe zahar hartako isiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia izanik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria... aditu!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Une batez, izu-laborriak jota geratu gara, erabat izoztuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Orain, gauez, izu-laborriak hartzen nau eta bihotza izozten dit.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Pentsatzen ahalegindu naiz, nire izu-laborri handia baretzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Ahantzi gabeko laboratorio jelaz, itxaropenez eta izulaborriz bete batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izu laborri (8)

izu laborria (21)

izu laborriak (22); izu laborriak jota (8); laborriak hartu (3)

izu laborrian (12)

izu laborriaren (6)

izu laborrizko (4)


laborritu, laborri(tu), laborritzen 1 da/du ad asko izutu.

Antzokia luke, hara, malkoz itoko eta solas lazgarriz erdiratuko guztien belarria; erruduna erotu eta errugabea laborritu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Serbiarren aurkako bortizkeriaz «laborrituta» azaldu da Javier Solana EBko goi ordezkaria.  Berria - Mundua   2004-03-25

2 (era burutua izenondo gisa)

Non aurkitzen da, bada, literaturagileek, gu txunditzeko, asmatzen duten eromen laborritu hori?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.

3 izu-laborritu (orobat izulaborritu g.er.) da/du ad asko izutu.

Ukatu egiten dut, ordea, gaur egun ere, Hannak garai hartan leporatu zidana, alegia, bere albistea entzun eta heriotza-punturaino izu-laborritu omen nintzelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Izu laborriturik, neska aulkian agondu, eta Abasi begi herratsuz begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.


labrantza iz lur lana, lurra lantzea.

Soro goldatua, aretua, labrantzako lurra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.


labrit (orobat llabrit) iz ipar artzakurra, artzanora.

Isilik eta burua apal etxeko labrita, denak ere elurraren zurian beltz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Ez, bena Larreñeko edo Santa-Graziko llabrit bat bezala, txanpa handirik gabe, büria artetarik aphal aphala, herratzen ari ginelarik, ejerki aholkatü gütützü...  Herria   2003-02-13

Plomuki hartan Balantsun agertzen zen, bildotsa bizkarrean zeramala, labrit xakurra saihetsean eta galtzarpa hutsalak sorbaldan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 45. orr.


labur 1 izond luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar adina luzea. ik motz. ant. luze.

Baionako Orbe kale labur eta jendetsuan topatu nuen arrastiri batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 65. orr.

'Teens', hitz horrek sutu du bere irudimenaren lastoa: eguzkipean, izerditsu, gona laburrak jantzita, tenisean jokatzen ari diren neska gazteak etorri zaizkio gogora.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

Haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Ipuina idatzi nuen bada, azkenean nobela labur bihurtu zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 201. orr.

Altuera laburreko lokal txiki bat zen..  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Pauso labur azkarretan egin zuen jangelarainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Beroki labur urdina zeraman soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Gaur egun, idazkun labur hau dago haien tokian: "Edaritegia".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Urrats laburretan, luze gabe heldu zen Sikat Al-Gadida kalera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Urrats labur eta lasterrez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.

Euskara tradizio "laburrekoa"?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

2 (denborari edo iraupenari buruz)

Une labur batez iruditu zitzaidan nire alde zegoela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.

Konpainiako langileak, aldi labur batez, berentzat diru-irabazi izugarriak ateratzeko tentazioan erori ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Music-hall-ean jardun ondoren, film laburrak egiten hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Kolpe laburrak jotzen zizkion anaiari sabelean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Musu laburra, kasik ebaska emana.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

Harreman polit bezain iraupen laburrekoa izan zen: hamabost egun.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.

Itxuraldaketa oso denbora laburraren buruan gauzatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Tarte laburra egin zuen zain: emakume bat hurbildu zitzaion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 44. orr.

Frantziarren berbak bizialdi laburrekoak dira: lipar batez apain eta dotore distiratu, eta berehala itzaltzen dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Igerialdi labur eta kontrolatu haiek ziren bere buruari zilegitzen zizkion atseden une ia bakarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.

Ontziaren kulunkak lagunduriko loaldi labur urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Hura izan zen bien arteko hizketaldi labur ugarietan lehena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Harik eta ahotsak agindu labur zehatza eman zidan arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Denbora oso laburrean dena aldatu da zeharo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 9. orr.

Denbora ezin laburragoan lortu zuen hori egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Eskaria, beraz, epe laburrera, ez da batere elastikoa izaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

3 irud/hed

Gezurti guztiek bezala, memoria laburra zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Gizon bakar baten ahalmena laburregia baita gizon guztiengana adiskidetasunez heltzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

Hauek berehala ihes egiten baitiete adimen laburrei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Beldur nintzen adimen laburrekoa nintzela pentsatuko ote zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Ulermen laburreko norbaitek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 51. orr.

Haren figuraren ibilaldi berria bistatzeko afanetan, lekuaren ezaugarriez jabetzeko lehen parada izan zuten ene begi laburrek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Ez, hau ez da nire bista laburrari zuzendariak egiten dion oparia. atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.

Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

Hala ere, oso arnasa laburreko modak dira horiek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Fisikari ekiteko modu patetiko eta inozoa guztiz, asmo laburrekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.

Esaidazu hitz laburrez: nola definituko zenuke zuk denbora?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.

Gerritik gorakoak, plano laburrean, eta koloretan eginak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

Miarritzen ginen oren erdi labur batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

• 4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Zirriborro bat baino ez da, baina bere laburrean ederto erakusten du zein den idazle oinazetuaren pentsatzeko era.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.

5 (adizlagun gisa) ik laburki.

Labur esanik, oso begiko zuten herritarrek, eta merkatari guztiak iritzi berekoak ziren: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

Ikuspegi honek, labur esanda, bateragarri ikusten ditu hazkunde ekonomikoa eta oreka ekologikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Entzun dute labur idaztea bertute dela, eta hamar esaldi laburretan luzatzeari deritzote labur idaztea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Egonaldiak labur iraungo zidan ustean jaitsi nintzen trenetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Ilea, edo oso labur mozturik edo leun-leun orrazturik zeukaten, eta haien hazpegiak biribilagoak eta mardulagoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Labur eta zuhurtasun handiz erantzuten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Ilea grisa zuen, tentea eta labur moztua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Kontzeptu ilunenak labur eta zehatz adierazten dakiena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

-Ez eta ez -besteak, labur eta lehor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

"Argi, zehatz eta labur" formula magikoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Labur bezain gordin, halaxe eman zidan albistea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 288. orr.

Labur: gizon portatzen da beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 8. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Eta hau izaten da gizaki buru-laburren begitazioa agintea eskuetan hartzen dutenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.

Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

Probintziako funtzionario esku-labur zeken horiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Baina esku-laburra da lagun hurkoarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

Neska ile-labur batek txirikorda egiteko denbora izan baino lehen, prest egongo da dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Poesia hitz-labur bezain odoltsuak idazten nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

7 denbora laburrik barne ipar

Bertze bi heriotze izan dira denbora laburrik barne. Azkarra izanagatik, eritasun tzar batek ereman du denbora laburrik barne.  Herria   2003-04-10

Zinez, izigarriko makurra denentzat, burdin olak hetsiko baitziren denbora laburrik barne!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Lehenago Arbelbideren eskolemaile izana eta orai fraileen zuzendari nagusi zen Irlideri idatzi zion Baionako fraileak berehala eta denbora laburrik barne eskuratu arrapostua: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 56. orr.

8 epe laburrik barne

Elkarrizketan markatzen ditu xeheki elkargoak jada egiten duena eta epe laburrik barne abia ditzakeen ildoak.  Herria   2004-07-15

Ordaina epe laburrik barne etorri zitzaien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

Bi unibertsitate adar horien merkatuak idekiko dituzte epe laburrik barne; urte ondarrerako egina izanen da enpresa eraikitzaileen hautaketa.  Herria   2003-05-08

9 labur beharrez

Labur beharrez, beraz, eta kontuan izanik Lermontovek esan zuela irakurleek ez dituztela hitzaurreak irakurtzen, horra igortzen dut irakurle jakingura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Hala ere, zure Eugenik gizonak lizunkerian diharduenean izaten dituen zaletasunak aztertu nahi baditu, labur beharrez, hiru direla esango dugu: sodomia, fantasia sakrilegoak eta zaletasun ankerrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Nolako estasi-unea, halako gizakumea zen beste nire teorietako bat, orain, labur beharrez, azalduko ez dudana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.

10 labur-labursup_1 izond oso laburra.

Une labur-labur horixe baliatzen baitik arerioak hi baino gorago igo eta hi handik tirokatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Graziazko une ahaztezinak, loriazko aldi labur-laburrak, ezusteko mirariak. Arbelean, Bibliako pasarte labur-labur bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

"Funes Oroimentsua" izeneko kontakizun labur-labur batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.

Horixe atzo Itsasondon amaitu zen Gazte Topagunearen muina, labur-labur esanda.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

11 labur-labursup_2 adlag oso labur.

Buruko ile beltz sarria labur-labur moztuta zeukan, soldaduek bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

Lan haren haria labur-labur azaltzeko eskatu nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Konta dezadan labur-labur, telegrafikoki, gertatutakoa: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Zer da, labur-labur, espiritu semita hori? "absolutismoa", hain zuzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 170. orr.

Hona ipuina, labur-labur.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 157. orr.

12 labur-laburra adlag ipar labur-labur.

Serora bezala izena zuen, Odile-Amélie, deitura, Marie Martinon, Aihertarra sortzez, denbora hartan labur laburra deitzen zuten, Andere Mari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

13 labur-zurrean (orobat laburzurrean g.er.) adlag laburbilduz; laburtu nahian.

Denok ere pixka bat lasaitu ginenean, Roman hasi zitzaion obispoari labur-zurrean kontatzen zer gertatzen ari zen eta nola hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Labur-zurrean saiatu beharrean nago, ordea, hartaz guztiaz esan zizkidanetatik oroitzen ditudan apurrak ere asko baitira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Laburzurrean edo berandu erantzuten duten lagunekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.

Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe; labur-zurrean, zer den kilowatta, zer hidraulika, zer amperea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Labur-zurrean jasotako horrek bidenabar erakusten ditu Kode Zibilaren ardatzak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Nor zen Walsh? labur-zurrean: idazle eta kazetari argentinarra, 1927an jaioa eta 1977an desagertua.  Berria - Kultura   2004-03-17

14 luze-labursup_1 iz

Testuaren luze-laburra. Bezeroen sorbalden, mahuken, gerriaren luze-laburrak neurtzen nituen. Luze-laburraren neurria ondo harturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Une oro aldatzen zuen urratsen luze-laburra, ibiltzean mina hartuko balu bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Zokota zuri bat sartu du, gero, burutik behera: ongi geratzen zaio luze-laburrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Izan ere, eternitatea ez da luze-labur kontua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.

Asmoak eta luze-laburrak ezagutzen ez nizkion sare ikusezin batean sartzeko eskatzen ari zitzaidan Anghios.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

15 luze-labur2 iz (bokal eta silabena)

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira: indarra [...], maiztasuna (garaiera baldintzatzen du) edo luze-laburra (iraupena baldintzatzen du).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Hona hemen froga garbi bat: Luze-laburra ez da berdina factus eta actus-en, nahiz facio eta ago diren; actus, *agtos-tik datorrela jo behar dugu, eta bokala luzatu dela, hurrengo ahostunaren eraginez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agiri labur (5); agur labur (5); aipamen labur (5); aldi labur (26); aldi labur batez (13); azterketa labur (5); begirada labur (10); begiratu labur (5); berri labur (5); bezain labur (5); bidaia labur (6); bisita labur (14); bitarte labur (5); denbora labur (22); denbora labur barne (8); denbora labur batez (5); egonaldi labur (6); egun labur (5); eleberri labur (8); elkarrizketa labur (9); epe labur (31); epe labur batean (8); erantzun labur (7); eritasun labur (8); esaldi labur (15); eszena labur (5); etenaldi labur (6); euskarazko film labur (6); film labur (95); film labur onenaren (7); film labur onenari (6); filma labur (8); gogoeta labur (6); gutun labur (6); handik labur (8); historia labur (7); hitz labur (21); hitzaldi labur (10); ipuin labur (10); irri labur (7); irribarre labur (6); isilune labur (19); istant labur (11); istant labur batez (5); istorio labur (5); keinu labur (6); kontakizun labur (9); labur aurkeztu (6); labur azaldu (7); labur bada ere (22); labur beharrez (5); labur bezain (22); labur bildu (8); labur bilduz (10); labur biltzeko (5); labur erantzun (10); labur esan (5); labur esanda (102); labur esanik (8); labur esateko (32); labur eta motz (5); labur eta zehatz (7); labur hitz egin (7); labur ikusi (5); labur labur (55); labur laburra (10); labur mintzatu (10); labur samarra (7); labur zurrean (10); lan labur (8); luze edo labur (6); luze labur (5); minutu labur (6); momentu labur (5); musu labur (9); narrazio labur (6); nobela labur (8); ohar labur (16); oso labur (15); otoitz labur (5); pausa labur (12); pauso labur (6); solasaldi labur (7); tarte labur (25); testu labur (11); une labur (57); urrats labur (5); zati labur (5); zerrenda labur (5)

arras laburra (5); azalpen laburra (8); bezain laburra (8); bide laburra (19); bilera laburra (5); bizitza laburra (19); denbora laburra (13); epe laburra (7); etapa laburra (5); eten laburra (5); film laburra (50); historia laburra (11); ibilbide laburra (8); iraupen laburra (5); itzuli laburra (5); labur laburra (10); laburra bada (7); laburra bezain (7); legenda laburra (6); luze laburra (14); nahiko laburra (5); nobela laburra (11); oso laburra (27); oso laburra izan (7); tarte laburra (7); testu laburra (5)

berri laburrak (13); esaldi laburrak (9); film laburrak (52); gona laburrak (5); luzeak eta laburrak (5); narrazio laburrak (13); oso laburrak (7); poema laburrak (6)

arras epe laburrean (7); bitarte laburrean (5); denbora laburrean (89); denbora tarte laburrean (7); epe laburrean (201); hain denbora laburrean (10); hain epe laburrean (5); hain tarte laburrean (5); laburrean eta luzean (6); luze laburrean (5); oso denbora laburrean (18); oso epe laburrean (10); pista laburrean (7); proba laburrean (5); tarte laburrean (19)

film laburrek (8)

film laburrekin (5); galtza laburrekin (8)

epe laburreko (39); iraupen laburreko (9); pista laburreko (5)

epe laburrekoa (5)

ahalik eta laburren (5); film laburren (66); testu laburren (5)

biderik laburrena (21)

eperik laburrenean (7)

epe laburrera (56)

film laburretan (6)

denbora laburrez (25); epe laburrez (6); hitz laburrez (37)

denbora laburrik barne (13); epe laburrik barne (12); film laburrik (8)


laburbide 1 iz laburtzeko bidea.

Iturmendi eta Altsasuko bi lagun, biak 31 urtekoak, joanak ziren mendi horren igaitera, eta iduriz jausterakoan, laburbide bat hartu nahian, ditaizke galdu eta arkaitz gaixtotan lerratu.  Herria   2005-06-30

Tenientea, berriketa gutxiko gizona baitzen, laburbidez aurkeztu zidan Zuzendaria, ingeniari gazte bat, garaia eta sendoa, zeina are berriketa gutxiagokoa baitzen, eta ordurako nire egoeraren berri baitzekien noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

2 laburbidezko izlag

Bidean jakin nuenez, anaiak, utzi, ez zizkion berari zehazki utzi giltzak: esateko modu laburbidezko bat baino ez zen hura, eufemismo bat, ulertzeko prest-prest dagoenari esaten zaizkion horietakoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.


laburbildu, laburbil, laburbiltzen du ad hitz gutxitan bildu.

Laburbil ditzagun ilusioari buruzko ohar hauek adibide bat jarrita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Jakintzaren arbolan, Barojak maitasunaren edo amodio loturaren zalantzarik gabeko beharra adierazten du […], eta behar hori gauza batera laburbiltzen du: gogokidetasun eta elkarrekiko konfiantzazko bizitza ideal batera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Arrapostua hitz bakar batera laburbiltzen zen: puta.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Zortzi sail horiek bi multzo handitan laburbiltzen dira.  Berria - Kultura   2004-11-11

Dena den, badirudi gaur egun bizpahiru puntutan laburbiltzen ahal direla Hizkuntzaren itxurako "hitzarmenaren" berezitasun larrienak: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Jasonek bost liburutan jaso zuen hau guztia liburu bakarrean laburbiltzen ahaleginduko gara.  Elizen arteko biblia   2 M 2,19-23

Neskame zaharraren abesti horretan laburbiltzen ziren Andresek gerrari buruz zituen iritzi guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

-Horrela, askozaz ere hobeto -laburbildu zuen Matson jaunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

-Eta orduantxe hi ezagutu hindudan... -laburbildu zuen, berez laburra zena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

-Laburbildu itzazu gure eztabaida eta gure ikuspuntu desberdinak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Bizitza laburbiltzen zion errautsez, hautsez eta izerdiz emokatu buruko umilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Euskal Gatazka bi puntutan laburbildu ohi da: […].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Keynesen oinarrizko ideia hala laburbildu daiteke: ekonomian, eta bizitzan oro har, ez dakigu etorkizunak zer dakarkigun.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

Nire bizitzari dagokionez, hitz gutxitan laburbil daiteke: Line etorri zen, eta gero berriro joan zen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nekez laburbil (3)

ederki laburbildu (4); esaldi bakarrean laburbildu (5); esaldi horrekin laburbildu (5); historia laburbildu (3); hitz gutxitan laburbildu (3); hitz horiekin laburbildu (8); honela laburbildu (11); honela laburbildu zuen (6); horrela laburbildu (12); ibilbidea laburbildu (5); nondik norakoak laburbildu (3)

ederki laburbiltzen (3); esaldi batean laburbiltzen (3); historia laburbiltzen (3); honela laburbiltzen (6); honela laburbiltzen du (3); ibilbidea laburbiltzen duen (3); ondo laburbiltzen (3); osoa laburbiltzen (4)


laburbilduma iz bilduma laburra.

Asmakuntza batek aurkikuntza baten faseen sintesia, laburbilduma esan nahi du; asmakuntza bat aurreko gertaeren hain ondorio erraza da askotan, non ia esan baitaiteke, berez bezala ondorioztatzen dela hartatik, ahaleginik egin gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 261. orr.

Azpimarretzekoa da lehen gogoetaldiaren laburbilduma bai eta ere Apezpikuaren Pastoral Idazkia osoki euskaratuak izan direla.  Herria   2003-12-04

Nozio hau, azpimarratu berri dugunaren luzapena edo laburbilduma da, funtsean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Daviden erregealdiaren laburbilduma.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,26 tit

Ontogenia filogeniaren laburbilduma bat dela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.


laburbildumatxo iz adkor laburbilduma.

López-Morillas-en zati bat osorik aldatuko dut, orokorki pentsamendu krausistaren laburbildumatxo gisa balio baitezake.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.


laburbilketa iz laburbiltzea.

Oroimena, berez, ez da inoiz zuzena, hitzaren zentzu errealistan, are laburbilketa huts baizik ez diren kasurik hasi-masikoenetan, eta, gainera, ez du garrantzirik zuzena ez izateak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.


laburbilpen iz laburbiltzea.

Maimonen bigarren ordenatze-lana Aristotelesen fisika eta metafisikaren zati teologikoki garrantzitsuen laburbilpena da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Maimonek ordenatzeko duen gaitasuna, arestian aipatu dugun moduan, Gidaria honetantxe ere agertzen da, bi "laburbilpen" magistralekin aurkezten digunean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.


laburdura 1 iz laburtzea, bereziki hitzak hizketan; laburturiko hitza.

Etxeko euskara, laburduraz eta bustiduraz betea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Ahozko hizkera, bere laburdura, erdarakada eta guzti.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 188. orr.

Autobusetako batek Rosi ere ekarri du: benetako izena Rosenfeld du, baina denok laburduraz deitzen diogu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

2 hitz edo esaldi bateko hainbat letra kentzea, lasterrago idazteko edo toki gutxiago hartzeko; horrela laburtu den hitza.

Toki gutxiago hartzeko helburuz eginiko laburdurak: adib., etab., eusk., geogr., hist., iz., liter., mat., pta., Naf., zkia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

Nazioarteko Diru Funtsa (NDF euskaraz, baina ingelesezko IMF edota gaztelerazko eta frantsesezko FMI laburdurak ezagunago dira).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

Requiescat in pace-ren laburdura traketsa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 228. orr.

Gaztelerazko ETT laburduraz ezagunak direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Badakigu zer erran nahi duen [P.A.C.S.] hitz laburdura horrek.  Herria   2005-06-09

3 sinboloa.

[Argi-fluxua] lumen-etan adierazten da (laburdura: lm).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.


laburgabe izond

Ez dizu alde hau argituko Hiztegi laburgabeak: / hiztegigintzan dihardutenak baitira jaun dotoreak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 100. orr.


laburka adlag (hitz elkartuen bibarren osagai gisa)

Auto barruan eserita, min egiten zion sorbaldak Joxe Mariri; horregatik, arnas laburka hartzen zuen airea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Noizdanik bidaiatzen duzu aldi laburka eta zeharbidetik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.


laburketa iz laburtzea.

Guretzat nahikoa izango da haien irakatsietatik kalkulu batzuk bereiztea eta hilabete bakoitzeko egunen laburketak eta luzapenak esplikatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Baina, zorionez, ez zen han "Hideous!" edo inolako tik hitzezkorik izan, harik eta Bennetti, bizkarraldeko azalezko hegala aztertzen ari zela, "Hid..." moztu batek ihes egin zion arte, hitzaren bukaera laburketa adeitsu bati esker isildurik. ik laburdura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.


laburki 1 adlag modu laburrean. ik laburzki.

Laburki esanda, teknika horrek erakusten du hobeto transferitzen dela beroa fluxu beroa eta hotza kontrako norabidean eta elkarrengandik hurbil doazenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Eta laburki azaldu zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

Hara, laburki adierazia: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Nahi nuke zerbait laburki idatzi hemen aldaketa horietaz, nihaurek doi bat ulertu dezadan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 79. orr.

Pilota bat jaso nion lurretik, ez oso arrapaladan nik uste, baita berak eskertu ere, laburki, ingelesez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Arrazoiaren agindu horiek laburki erakustea dagokit, lehenik, hemen, bakoitzak errazago uler dezan zer pentsatzen dudan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 415. orr.

Nola gertatzen den hori azalduko dut laburki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 209. orr.

Ahalik eta laburkienik kontatu dizkiot Labartzatik "desagertu" ondoko neure kontuak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.

2 labur-laburki labur-labur.

Ile gris motzak zituen, [...] labur-laburki moztuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertzen diet laburki (3); laburki bada ere (5)


laburkiro adlag laburki.

Labur, labur -36 hitz baino ez!-, laburkiro eta poliki.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 192. orr.


laburmen iz laburtzeko ahalmena.

Puntu horretara iritsirik, bitarik bat: edo lortutako horretaz jabetzen dira, hots, laburmenaren garrantziaz -ezen ez laburtutakoaz, ahaztu zen hura azterketa pasatu orduko-, edota iruzur egin dietela sentitzen dute, alferrik hartu dutela hainbesteko lana, gero azterketan kopiatu beharrik ez izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.


laburmetraia iz film laburra.

Duela gutxi egin dute hemen bertan laburmetraia baten grabaketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

Laburmetraia esperimentalak egin izan ditu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Luzemetraia eta laburmetraiak sarituko dira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Alex Pastor katalandarraren “La Ruta National” laburmetraiak eskuratu du sari nagusia.  Herria   2005-09-29


laburño izond adkor laburtxoa.

Egun iguzkitsu batzu ekartzen zituela berekin, neguan sartu aintzineko uda laburño bat bezala.  Herria   2002-11-07

Gaixotasun batek bestearekin zerikusirik izan ote zezakeen pentsatu nuen tarte laburño batez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.


laburpen 1 iz laburtzea; laburturiko gauza.

Eslabiar hizkuntzetan gertatu den laburpena, â, ê oro a bilakatzean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Horra bi hitzetan zenbakien gaiari buruzko nire ametsen laburpena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Ezekielen predikuaren laburpena. Irakurleak bere esku du orain azterlan osoaren laburpen uniforme bat. Laburpena azalaren eta lanaren artean kokatuko duzu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

Laburpena (abstract).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Aminei buruzko laburpenezko azterlan bat ari zen egiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Film laburpenak irakurtzen ari nintzela egunkari honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laburpen bat egin (4)

biltzarraren laburpena (22); bizitzaren laburpena (4); egindako lanaren laburpena (3); historiaren laburpena (3); kontseiluko biltzarraren laburpena (21); laburpena egin (18); laburpena eginez (3); laburpena egitea (3); laburpena egiteko (5); laburpena egiten (6); laburpena izan (3)


laburpentxo iz adkor laburpena.

Bilera amaitu eta guraso batzuk inguratu zitzaizkidan, gazteleraz laburpentxo bat egingo ote nien.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.

Laburpentxo bat egingo diat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Tristan da Cunha-ren uhartearen aipu-laburpentxo batean zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.


laburrarazi, laburraraz, laburrarazten du ad laburtzera behartu.

Egunkari hori liburu sail batean argitaratzekoa zenez, argitaletxeak liburu sail haren neurrietara laburrarazi zuen liburua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Eta zeru hori, mirakuiluz bezala, kasik egun osoan baketsu agertu, lehen funtsezko euri zortak arastirian baizik ez botatuz, dantza ikusgarria pixka bat laburraraziz.  Herria   2005-04-28


laburtasun 1 iz laburra denaren nolakotasuna.

Nobela honen axaleko laburtasuna, kasu honetan, ez da moztasun bat, baizik-eta, alde erantzira, ugaritasun bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Laburtasuna denez antzearen arima-mamia, eta hitzaspertasuna, berriz, adar-mentu loratuak, labur nadin mintza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.

Bizitzaren laburtasunaz hain argiro idatzi zuen gizon hura luzaz bizi izan zen mundu honetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

Poesiaren formek laburtasuna eskatzen dutelako.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Laburtasunaren mesedetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Laburtasunaren hitzontzikeria horren, sententziaka jardun behar zoro horren adibide arauemailerik bila daiteke Hamleteko Polonio daniar estatu-gizon ospetsuaren mintzakeran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Badirudi denbora-laburtasun honen kontra agertzen dela gaizki ulertutako gizadi-maitasun mota bat, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitzaren laburtasunaz (3)


laburtto izond adkor laburtxoa.

Heletako jokoberri laburttoan.  Herria   2005-11-03

Garaziko “Super” horrek hatsa laburtto.  Herria   2005-12-15


laburtu, labur, laburtzen 1 du ad labur edo laburrago bihurtu.

Ordubete eta 10 minutuz laburtzen da eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Eguna ia ordubete laburtzen bada, 58 minutu, zehatz esanda, gau luzeetako hotz markatuak, eguneko tenperaturak jaitsarazten ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 431. orr.

Doinua behartzen badu, luzatzeko edo laburtzeko, bertso horren neurrietatik kanpora ari da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Lerro bakan batzuetan laburtuko dut nire historiaren muina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Fidel izan beharraz-en jatorrizko testua, baina, lau ekitalditan banatuta zegoen, eta Wildek laburtu eta hirutara bildu zuen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.

Tartea erdira laburtu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 73. orr.

Aurreztu beharrez, orrialde erdira laburtu zuen idatzi beharrekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Urtearekin, sei mila pesetan laburtu digute laguntza!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.

Gero Baionako ospitalerat ereman dute, arras gaizki, hatsa ere arrunt laburtua… Egunak laburtzen ari, polliki laburtzen.  Herria   2005-09-01

Pixka bat laburturik egin nahi dudan kontenplazioa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 123. orr.

Urtetik urterat beti laburtuz balinbadoatzi egonaldiak eta udatiarrek beti eta sos gutiago xahutzen badute, [...].  Herria   2002-08-08

Horrelako zati errepikatzaileak ere kendu edo oso laburturik utzi ditut, irakurle gaztearen aringarri.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 9. orr.

Ekonomiaren kontzepzio klasikoak -edo laburtuz, ekonomia klasikoak- Adam Smith-en obran ditu erroak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Laburtuz, giza maitasuna utzi eta zakur maitasunera igaro nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Laburtuz, bada, nik nire egitekoa egiten dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Laburtzeko, bada, konposizioaren makulua baizik ez da matematika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

2 (objektuarekin)

Epea laburtu egin dela diotsuet.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,29

Udazkena aurrera doanean [...] eguna laburtu, itzala luzatu eta gaua zabalago egin ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Erregea datorrenean, denak lasterka hasten dira bidea laburtu beharrez, esku-zartaka eta ufaka ongi etorria ematera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.

Bere demonioak bizia laburtu zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Bere heriotzaren errudun ez denak ez dik bere bizia laburtzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.

Sartu zarenean bidea laburtu dizu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 93. orr.

Pentsa, burdina ere laburtu egiten du hango hotzak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

"Euskaldunon Egunkaria", ardurenean izena laburtuz "Egunkaria" deitzen duguna.  Herria   2001-05-10

Arratsaldetan maiz etortzen zitzaikun "Madame Haroztegi", nik izena laburturik, "Maztegi" edo ere "Maki" deitzen nuena.  Herria   2001-05-24

3 (era burutua izenondo gisa)

Argitalpen laburtu honen irakurleak testuan aurkitu ez dituen zenbait izen eta gertaerarekin topo egingo du taula hauetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 407. orr.

Pentateukoaren bertsio laburtua da hemen aurkezten duguna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Jatorrizkoaren bigarren eta hirugarren ekitaldiak bertsio laburtuaren bigarrenean elkartuta daude. Brunch: "breakfast" (gosaria) eta "lunch" (bazkaria) hitzen batuketa laburtua.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.

Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Modu laburtu eta xoilean adierazita.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 98. orr.

Ezagutza laburtuek iraun dute nire oroimenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

4 arnasa laburtu

Arnasa laburtu zitzaion Norari, eta izerdi hotza sentitu zuen garondoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

5 luze-laburtu

Doinua luze-laburtu gabe ari bada, badaki zenbatu gabe ere zenbat silaba sartzen ari den oin bakoitzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeak laburtu (4); arnasa laburtu (3); bi hitzetan laburtu (3); bidea laburtu (5); denbora laburtu (3); ederki laburtu (3); honela laburtu (3); laburtu beharrez (3)

bertsio laburtua (4); prozedura laburtua (3)

bidea laburtzen (3); ederki laburtzen (4); egunak laburtzen (5); ondo laburtzen (3)


laburtxo izond adkor laburra, apur bat laburra.

Denbora laburtxoa iruditu zitzaidan ubeldu haiek berdintzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.

Nor bere gogoetekin geratu da une laburtxo batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 66. orr.

Egiazko pertzepzioan horrelakorik eremu laburtxo batean baizik ez baita gertatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

-Esango al diguzu, jauna, nora egin dezakegun ibilaldi laburtxo bat, erraza, eta polita, ahal bada.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Esan dit apurtxo bat badakiela dueluan, eta hasi baino lehen erakustaldi laburtxo bat egiten lagunduko didala onartu du jator-jator.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.


laburtxotasun iz adkor laburtxoa denaren nolakotasuna.

Nobela hau, bada, bere laburtxotasun fisiko-kronometrikoari esker, denborapasagarritasunezko funtzio gaizto horretatik libre gelditzen da, eta horrenbestez, oso asko irabazten du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.


laburtzaile izond/iz laburtzen duena.

Beren konponketei gainbegirada laburtzaile batek uste osoa indar dezake konponketen hainbat une puntu batean bateratzeari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.

Letra eta zenbakiez gain, gainerako sinbolo tipografikoak ere aukeran ditu hitz laburtzaileak, sakelako telefonoetarako aurkitu ditugun adibide hauetan bezala: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 182. orr.

Laburtzailearen oharra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Laburtzaileak ohar bat erantsi du "kolapsoaren" esanahiaz, Azterlan honetan erabiltzen den termino tekniko gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.


laburtzapen 1 iz laburtzea.

Lagunarteko hizketan ohiko diren laburtzapenak eta tokian tokiko fonetismo bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Badaki, azken batean, poesia basapizti izugarria dela, ez domaketarik ez laburtzapenik onartzen ez duena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

2 laburpena.

K. O. laburtzapena erabiltzen bada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 36. orr.

Azkenik, laburtzapenen bilduma labur bat ageri da [euskara-frantsesa hiztegian].  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bere izena irakurtzen baitzen, goiko lerroan, eta azpian argitaletxean lan egiten duten gainerako zuzentzaileena, guztiek dituztelarik, ondoko laukitxoan, beren titulu eta daten laburtzapenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.


laburtze iz labur edo laburrago bihurtu.

Luzatu beharrean, laburtu egiten da hitza, hau da, hizkiak galtzen ditu errepikapenean, eta laburtze horretan beste hitz bat ageri da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Egonaldien laburtze horrek konparazione nehork uste baino ondorio gehiago badauka bestalde.  Herria   2002-08-08

-Nik neuk ere eskertuko nizuke laburtze hori -eten zidan bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.

Eguna oso pixkaka abiatuko da laburtze bidean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.


laburtzearren adlag laburtzeko.

Bueno, laburtzearren: Neo hori Bidalia zen eta Matrixetik salbatu behar zuten, ordenagailu-programatik alegia.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 16. orr.


laburxeago izond

Berriketaldi bat izaten genuen aldi horietako bakoitzean, luze samarra batzuetan, laburxeagoa besteetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Igual pentsatuko duzu erridikulu samarra dela hau dena -isilune laburxeagoa-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 60. orr.


laburxko izond adkor laburtxoa.

Norberaren bizia ez ote da laburxkoa gizakiarenaren ondoan?  Herria   2005-10-13

Desafioa botatu zelarik, parioak agertu, lekua eta igandea hitzartu, gaitzeko jendea bildu omen zen Ñañikan [...] ikusteko hea zer eginen zuen gure artzainak; pariatzale gehienak artzainaren kontra omen, hiru oren laburxko izanen zela...  Herria   2001-02-08

Hilabetea eman nuen harengana joan eta ondoan eserita, masaila eta eskuak ferekatuz, haren hatzen ukitu familiarra dastatuz, hatz txiki nirearen antzera laburxko eta kurbatuaren azkeneko falangean ageri zuen eraztun-zigilua haztatuz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.


laburzale izond laburtzearen zalea dena.

Laburzalea naiz, bai irakurtzeko eta bai idazteko.Siesta laburzalea naiz, izan ere, 3etatik 6ak bitarte horretan edo, ezertarako gogorik gabe geratzen naiz, nekea ere sentitzen dut, justifikaziorik gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.


laburzki adlag laburki.

Erran behar dugu laburzki, nola kristau fedea, edo hobeki erran, nola kristau fededunak berak, ibili diren harremanetan, azken hogei mendeetan zehar, bidean aurkitu dituzten hizkuntzekin, eta bereziki euskararekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.

Lokartu aitzin, Astorgaren historia, gidaliburuan laburzki idatzia, irakurtu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.

Arbelbideren hiru lan nagusiak aipatuko ditugu laburzki. -Laburzki erranen dauzut: Hegoaldean ongi, Iparraldean gaizki.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 126. orr.

Ikus artikuluaren azken oharrean laburzki ematen den bibliografia osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.

Hogoi urteren buruan, ez gaude eta ez gaudezke ere laburzki bada laburzki orroitarazi gabe nor izan zen beraz Telesforo de Monzon.  Herria   2001-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laburzki erraiteko (4)


laburzkiro adlag laburzki, laburkiro.

Osabak historia haren gorabehera printzipalak kontatu zizkidan, ez xehero baina laburzkiro, historia haren aroma usaintzeko modua izan nezan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.


laburzurrean ik laburtu 3.

lacaniar (orobat lacantiar g.er.) izond J. Lacanena, J. Lacani dagokiona; J. Lacanen obraren aldekoa.

Hemendik dator "ez dago Beste nagusirik" formula lacaniarra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Etxebarrietaren tragedia baldin bazen Oteizaren Arantzazuko eskulturaren Erreal lacaniarra, Koonsen Erreala denok turista bihurtu gareneko fetixe kontsumisten konpultsioa da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Okotz Cormenzana psikoanalista lacantiar eta maratoilari ezagunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Ondorioz Badiou ateoak San Pablo du maite, eta Zizek lacaniarrak Lenin, eta gure Oteiza antiklerikalak San Ignazio!  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.


lacanista izond J. Lacanena, J. Lacani dagokiona.

Hogeiren bat urtetik hona, arazo honen azterketan eragin handia izan du ikuspegi psikoanalitiko freudiano-lacanistak, zinemaren ikerketan batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.


lacantiar ik lacaniar.

lacanzale izond J. Lacanen obraren zale dena.

Lacanek eta lacanzaleek […] honako araua erabiltzen dute: «Ezein esaldik ez du esan nahi berak dioena».  Berria - Harian   2006-05-06


ladentiar
1 Ben Ladentiar izond Ben Ladenena, Ben Ladeni dagokiona.

Mossoul eta Kirkouk hiriak itsuski bonbardatu dituzte amerikanoek lehenik, bai-eta Al-Quaida Ben-Ladentiarra daukaten islamista kurdo toki bat ere.  Herria   2003-03-27

Nahiz ez diren beti xuxen izendatuak, Al Qaidako Ben Ladentiarren beldurra da gehienik agertzen.  Herria   2004-02-05


ladinera iz ladinoa.

Alemana eta ladinera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03


ladino iz Italia eta Suitza arteko mugako eta inguruetako zenbait eremutan mintzatzen den hizkuntza erromanikoa. ik reto-romano.

Alpeetako mendi-magaletako erreten, haran txiki, eta baso ertzetan hitz egiten diren walser, mocheno, ladino, cimbro, carinziano edo brigasco hizkuntzak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Ladinoa da inguru horretan bizirik dauden hizkuntzetako bat.  Berria - Kultura   2004-07-03


ladrillo iz adreilua.

Jarri diagu eguerdi bitartean ladrillo ilara bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 10. orr.

Kableak eta ladrilloak saihestuz etxe txikian sartu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 167. orr.


laertziar izlag Laertziakoa.

Guztiarekin ere, laertziar Diogenesek helarazi digun kondairak [...] erakusten du matematikariek bide berriaren aurkikuntzaren lehen aztarnek eragindako aldaketaren oroitzapenari hain aparteko garrantzia eman ziotela, non ahaztezina bihurtu baitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.


laffittetar iz Laffitte familiako kidea.

Laffittetarrek -bi anaia ziren lapurtarrak, Manex eta Petri, Manex anaia zaharrena agertu arren beti buru- beste leku bat aurkitu zuten babes eta gotorleku: Galveston uhartea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Laffittetarrak eta haien kideak gogor borrokatu ziren, baina, dena alferrik zela ikusi zutenean, hiriari su eman eta ihes egiteko agindu zuen Manexek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.


laga, lagatzen 1 du ad utzi. (zerbait)

Harry Blountek errublo pila bat laga zuen leihatilaren aurreko apalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 245. orr.

Atzo Juanito San Martin hemen izan zen eta pakete bat laga zuen zuretzat.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 108. orr.

Euskara laga eta espainola hartuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.

Tabernariak barra gainean laga zidan kaña.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.

Bere berokia laga zidan eta aretoan sartu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.

Bidaztiek, beldurrak airean, pentsamendu bakarra izan zuten: trena laga eta burdinbidean babestu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Bekatuan ibiliko banintz bezala, autoa parkearen aparkalekuan laga ordez, beherago lagatzen nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 47. orr.

-Lehenik eta behin, mundu guztiak ekarritako armak bazterrean laga ditzala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 162. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zer egingo, eta dirutza osoa niri laga ez dit, bada!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Plater ertzean laga zuen delituaren froga.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

Konplikazioak alde batera laga, eta gauza bati heltzen, ekiten eta segitzen diona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

2 (norbait)

Beste mutil batengatik laga ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 123. orr.

3 (zertan)

Orratzak baino hariak luzeago izan behar du eta laga egiozu mutikoari ibiltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

Zuzendariak sartzen laga die nire eskaera ahaztuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.

Masturba itzazu, eta laga masturba zaitzaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.

Eutsi libidoaren bulkadari, eta ez laga buruari horrela berotzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

4 (nola)

Itxi gabe laga zuen atea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

Ez laga ezer zintzilik hor barruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Ane eta Mikel zur eta lur laga zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.

Odola zeriola laga zuen etzanda.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Ileak ere lanak eman bide zizkion; kizkurtu egin zuen eta aske laga.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

-Bai, lotsagarri laga gaituzu -esaten didate gurasoek.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 23. orr.

Pixkanaka suntsitu eta guztiz zikindurik laga gaitu ezerezean munstro horrek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

5 -i laga -i utzi.

Esan liteke aireak laga egiten ziola aire izateari eta kasik uraren loditasuna hartzen zuela askotan, gu bion arteko zera hark eraginda.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.

Hariak hari izateari laga eta jantzi bihurtzen zirela ikusten zuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.

Gauza miragarria! san Frantziskok gurutzea egin bezain laster, otso izugarriak ahoa itxi eta korrika egiteari laga zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

6 bakean laga

Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerraldo hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

-Laga ezak bakean -egin zion haserre Germanok.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 63. orr.

Laga nazazu bakean! Laga bakean! -garrasi egiten zuen gnomoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Zergatik arraio ezin zidan bakean laga?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

· Hartzeko neuk nahi nituen neurriak baina bera lagatzeko bake santuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

7 bazterrean laga

Tira, zorteak ez naik bazterrean laga.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 254. orr.

Berari ezer esan gabe, eta gure elkarbizitza ez nahastearren, bazterrean laga nituen neure-neureak nituen zenbait gauza eta ohitura.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 90. orr.

Agurtzane Juanena donostiarrak, erreparo guztiak behingoz bazterrean laga ondoren, komisarian emakume batek jaso dezakeenaren berri ematen zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerian laga (6); alde batera laga (5); arrastorik laga (3); atzean laga (7); bakarrik laga (3); bakean laga (4); bazterrean laga (9); bertan behera laga (11); burumakur laga zuten (3); egiteari laga (3); izateari laga (3); kanpo laga (3); laga bakean (5); laga ezak bakean (4); lurrean laga (4); mahai gainean laga (3)

alde batera lagata (8); bertan behera lagata (3)

bertan behera lagatzeko (3)

bakean lagatzen (4)


lagapen 1 iz zuzenbidean, eskubide, ondasun edo kideko zerbaiti nahitara uko egitea beste pertsona baten alde.

Zuzendaritzak ez du errespetatu nire lanaren espiritua eta helburua, eta, ondorioz, bertan behera utzi dut ustiapen eskubidearen lagapena.  Berria - Kirola   2004-10-15

Hura bihur daiteke lan horren gaineko eskubideak gozatzen dituena, egileak hala nahita eta denbora mugatu baterako lagapena eginda. Erakundeek lagapena egin dute eta elkarteak, hainbat funtzio bere gain hartu ditu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ondarearen lagapen prozesuan ordezkaritza ez dela aintzat hartzen gaineratu zuen..  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta UZEI Institutuak 2001eko uztailaren 13an Euskalterm bankuaren lagapen-kontratua izenpetu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-03


lagarto iz Lagarto xaboia.

Nik neure estudiante denboran edozelan garbitzen nuen gorputza: marka bako txanpuaz, lagartoz, mistolaz....  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.


lagin 1 iz erakuskaria.

Ikerketarako, 600 laguneko lagin bat hartu zuten Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan.  Berria - Harian   2006-02-05

Zuk liburu edo lagin batean sentsibilitate berezi edo ekarpen berri bat ikusten duzularik, ahalegintzen zara hori baliagarria dela defendatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Musika-denden jabeei gure produktuak erakutsi eta, interesik azaltzen badute, lagin batzuk bidaltzen dizkiegu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 171. orr.

Haien azpian, salgaiaren lagin bat: dozena pare bat disko, berri eta distiratsu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Lagin baten balioa duen multzo honetatik abiatuz arauak definitzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Bi liburu sarituek jaso dituzten kritiken lagin bat da honakoa.  Berria - Kultura   2004-04-04

Euskal artearen lagin garrantzitsua ikus daiteke atzodanik Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan. herria¬

Lurreko natur baliabideak, barnean harturik airea, ura, lurra, flora eta fauna eta, bereziki, ekosistema naturalen lagin adierazgarriak, babestu egin behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Jakina, hori guztia nik dakidanaren lagin xume bat besterik ez da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.

Ziurrenik lagin horretatik ezin da Kolektiboaren tipologia egin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

2 (analisi kimikorako)

Kimikari analitikoak laborategira eraman ohi ditu bere laginak, aztertzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Lagin bat hartu dutela, biopsia egiteko, zehatz-mehatz jakiteko zein eratako tumorea den.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Haziaren bost lagin izoztu zituen.  Berria - Gaiak   2004-05-26

[Hegazti gripearen] gaitzari aurre egiteko batzordeak 934 lagin aztertu ditu eta haztegien %42 kontrolatu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

A lagina positiboa da, baina B laginak ez du halakorik esaten, emaitza negatiboa da.  Berria - Kirola   2004-09-25

Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Bi egun luze eman nituen askiesteko moduko purutasuneko lagin bat lortzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Itsasoetan dauden fitoplanktonaren laginak hartu ditugu.  Berria - Gaiak   2004-08-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lagin bilketa Jaurlaritzak izendaturiko mediku batek eta osasun zerbitzuetako teknikariek zuzendu zuten.  Berria - Kirola   2006-03-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

AEB, Kanada eta Erresuma Batuko 170 adituk 6.000 ADN lagin ikertuko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-25

ADN lagin batzuk beste laborategi batzuetara bidaliko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-28

48 eta 90 urte bitarteko 23 gizonen gernu laginak.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Ur lagin gehiago hartu zituzten atzo, aztertzen jarraitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Odol-lagin bat saio-hodi batean uzten bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Banadio naftenato lagin bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Jasotako estreptomizina-lagin berriekin frogak burutu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Haitz-laginen analisi kuantitatiboak egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Auzitegi-medikuaren arabera egia jakiteko ehun-lagin bat aztertzea beste modurik ez zegoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.

Usain ona zuten xaboi lagin batzuez gozatu nuen gorputza.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Elkarrizketa lagin xume honetatik igarri ahal dugunez, […].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Tentsioa hartzen zien berak, eta botika-laginak oparitzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adn lagin (3); lagin bat hartu (6); lagin txiki bat (4); lagin zabala (4); odol lagin (3)

odol lagina (4)

adn laginak (3); ehun laginak (4); laginak aztertu (3); laginak biltzen (3); laginak hartu (12); laginak hartu zizkioten (3); laginak jaso (4); laginak jasotzen (4); odol laginak (7)


laginketa iz multzo baten ezaugarriak aztertzeko laginak hautatzea.

Ikusi dugu inguruan ditugun soinuen laginketa egiten duela kanpo-belarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Bisorearen barruan integraturiko bi zelula fotoelektrikok egiten dute argazkilariaren begira doan argiaren laginketa, eta haiexek igortzen dituzte esposiziorako eta irekierarako balio egokiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Europako Batasunak lehengo urteko irailean aholkatutako neurriak hartzera ez gara mugatu, haiek proposatutako zorizko laginketak gainditu egin ditugu...  Berria - Gaiak   2006-02-14


lagintxo iz lagin txikia.

Lagintxo bat besterik ez da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.


lagun 1 iz norbaiti buruz, berarekin jolas, lan, ibilaldi edo zernahi motatako jardunean ari dena. ik kide.

Higuindu egiten naute lagun guztiek, nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.  Elizen arteko biblia   Jb 19,19

Ene lagun eta adiskide horietarik zenbait aipatuko ditut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

Erregeen adiskide izatea, printzeen ezagun eta handikien lagun izatea, gauza ona da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.

Hasieran Martinen neska-lagun besterik ez zena, gerora lagun, eta azkenerako adiskide egin dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.

Laguna, senarra edo dena delako gizona kartzelan zeukan emazte bati erreparatu nion.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Zorionez, sexua baino gehiago laguna edukitzea interesatzen zitzaion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Goiz batean, karel ondoan zutik eta bakarrik nintzela, bera hurreratu eta ea laguna non nuen galdetu zidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

-Beneditano lagun bat badugu kanpalekuko bulegoetan lan egiten duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.

Zuk zeure laguna masturbatuko duzu, madame; ni arduratuko naiz zaldunaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.

Nik, bederen, ez nukeen hainbertze erranen lagun artean ez izatera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

ik lagunarte.

Zakurra gizonaren lagun zintzoa da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.

2 (izenondo egta izenlagunekin)

-Lagun zahar batzuekin topo egin diat gaur. Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.

Kontuz lagun gaiztoekin.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,8 tit

Esanekoa; emazte eta lagun ona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 223. orr.

Zoroak oso lagun onak izaten dira presondegian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.

Lagun leiala izan dut Berlingo gau bukagaitzetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 104. orr.

Bere lagun hurbilenen leialtasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Eduki beza lagun egoki bat ere, behar den guztietan haren ordezkoak egin ditzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.

Eskolako bi lagunekin, bat ni baino zaharragoa eta bestea nire adinekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Laneko lagun batek, Cologne-ko garagista batek, arrosario pare bat aurkitu du lurrean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Rugbyko lagun baten anaiak auto-istripuz bizia galdu zuelarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 61. orr.

Donostiako lagun frantziskotar batek utzi zidan liburuaz baliaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.

3 (talde edo multzo bateko kide gisa) ik pertsona.

Hebronen taldeko laurogei lagun, Eliel buru zutela.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,9

Bakidesen gudarosteko mila lagun inguru hil ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 9,49

Bost mila lagun baino gehiago agertu ziren haren hiletetara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Guztira, 47 lagun bizi dira han.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Holcomb-en, Clutter familiako lau lagun hilda agertu ziren beren etxean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

Eta mahaira eserita, lau lagun musean: hiru miliziano eta obispoa, bere gala guztiekin jantzita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Joanesek kamioian zituen lagun batzuk lurrera erori ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Guztira, 4.600 lagun erbesteratu zituzten.  Elizen arteko biblia   Jr 52,30

Egun bakar batean hogeita hiru mila lagun hil ziren.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,8

Bidaxunen izan nintzen egunetan, hamalau bat lagun zenbatu nituen han, jende gehien bildu zen egunean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Baina haren beldur zirenez, hogeita hamar lagun jarri zizkioten aldamenean begirale.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Ehunka lagun ibili ziren atzo goizean Baionako karriketan, Frantziako gizarte segurantzaren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Goizaldeko ordu biak orduantxe ziren eta, kaleetan lagun asko zebilen arren, kafea husten zihoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.

Kotxea garbitzen ari ziren bi lagun hizketan zituen atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 250. orr.

Bi lagun mozorrotuk hil zuten Julio, tabernatik irten berritan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 16,22

Lagun bakar bat zegoen mezu telegrafikoak bidaltzeko aretoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.

4 (deiki gisa)

-Aizu, lagun, hau al da New York?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Zorionak, ene laguna!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Alferrik zabiltza, lagun, horrela jarraituko dute gauzek, ez dago ezer egiterik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

Nire lagun hori, hi tiro egiten ez haiz ausartuko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Baina egun tristea zen haientzat, ez lagun, ahaide edo adiskideren bat hil zitzaielako, baizik eta iraganeko urteetan hirian bizi ondoren geroko esperantzarik gabe geldituak zirelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

-Nik ikusten dudanez, Santxo lagun, hauek ez dira izan zaldunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Zer diostazu kontzientzia txarraz, lagun?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

Non hago, laguna?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lagun-talde handia berekin zuela.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,2

Bakartasunaren izarpetik lagun-multzoaren aterpera dagoen tartea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Lagun koadrilakoak Josu R-ren inguruan bildu ziren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.

Lagun-bilera ia deseginik geratu zen Jacken indarkeriaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere.  Elizen arteko biblia   Zen 26,55

Berriz elkartzean, beren bizitzako garai hartan, lagun-premian zeuden biak ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Eskolan, lagun-irrika zuen Templek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Egonaldi honetan egin zion lagun-eskea Don Kijotek bere auzoko nekazari bati.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 33. orr.

· Noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun-adiskideak nor bere lekuan zeudela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas-laguna. Pedroren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak.  Elizen arteko biblia   Lk 5,10

Diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo.  Elizen arteko biblia   Mt 18,28

Otoi, ez egin niri burlarik, eskola-lagun hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.

Aitaren pentsio-lagun batek sinaturik zetorren berria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.

Nire beila-laguna, orduan, beste kandela harturik, hildakoaren gainera makurtu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

Ximurraren parranda-laguna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Udan, bakarrik joaten zenean, berekin eramaten zuen sarritan txakurra, eskalada-lagun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Itsu-lagun lanetara behartzen nau berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Apustu lagun gorrotatu horiei, denei barkatzen al diezu, Nemesio? Bi gaiztagin ez hain buruargi eta beren axio-lagun ezezaguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Zergatik ezarri diezu halako uztarri astuna gure adiskide eta gudu-lagun diren juduei?  Elizen arteko biblia   1 M 8,31

Goraintziak nire ahaide eta kartzela-lagun Androniko eta Juniari.  Elizen arteko biblia   Erm 16,7

Ez nekien zer nintzaion, adarretan neke-lagun ala urgazle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Honengandik jakin zuen Teillary erretorea eta Bordaguibel erretore-laguna baserri batean bizi zirela, Larrun mendi hegian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Atzean geratutako jende-laguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.

1885az geroztik Filippo Turatiren bikote-laguna izan zen, eta elkarrekin zuzendu zuten Critica Sociale izeneko aldizkari sozialista.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

7 (izenondo gisa)

Fraide lagun batekin Lombardiatik Trevisoko Markara zihoala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.

Hain irrika biziak bultzatzen zuen, non erromes laguna atzean uzten baitzuen, espirituz mozkortuta bezala, bere asmoa betetzeko presaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Eta orain irakurle lagun, presta ezazu zure bihotz osoa eta zure gogo osoa mundua mundu denetik inoiz idatzi den istorio lizunena irakurtzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Eta ondorioz, Europan gazte guztien iragana bera zela sumatzen zuten gazte lagun horiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

8 adiskidea.

Meteorologia liburu bat, Eibarko lagun batek utzi zidana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Eskaintzak zetozen aurrena: Lizi eta Sarari, osaba Juani, bere ama Carmeni, Obabako gure lagun Lubis zenari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Betiko nire lagun Imanolek berak esanda dakit.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Harenga bat eman zuen udaletxeko arkupean herriko zazpi gizon fusilatu eta gero, tartean Humberto, nire lagun handia, gizon zintzo askoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

-Hara, Edu, nola arriskatuko naiz, nire lagun Amagoiarekin zer gertatu den ikusita?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Ene!, lagun maitea, ezinezkoa da begi horiei eustea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

Egia esan, ez da lagun-laguna, ezaguna besterik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

9 kidea.

Hosto-formako plater berde handi bat, zurtoin-formako eskulekuz, gainean purpura-koloreko mahaspasa eta almendra zuritu mordoxkak zituela; haren plater laguna, Esmirnako pikuz osaturiko lauki zuzen trinko bat gainean zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

10 jainkoa lagun

Jainkoa lagun, egun batez zorionean biziko gara elkarrekin. Jainkoa lagun, zure gorpuzkinak bizi luze baten ondotik ohoratu nahi ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.

Eta ene itzuleran, Jainkoa lagun, zure aitaren postuan ikusiko zaitut, haren desira betez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 350. orr.

Eta Jainkoa lagun bai, eta inoren errukitik gorde zaitzala berak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 187. orr.

Gauden beti halere, Jainkoa lagun, esperantza horrekin...  Herria   2001-01-11

-Dama -erantzun zion Arturrek-: Jainkoa lagun, ikusiko dugu berriro elkar.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 90. orr.

-Ez, eta ea azkenekoa ere ez den, Jainkoa lagun!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Horrela egingo dugu, beraz, Jainkoa lagun.  Elizen arteko biblia   Heb 6,3

11 lagun eginsup_1 dio ad

Uharteetatik partitzean, kilker batek lagun egiten dio marinelari.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.

Kieveko printzeak hamabi kosakoekin lagun egin zion Margarita alkatearen izeba pinpirinari etxeraino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 81. orr.

Nik erantzun orduko hirugarren katilu batek lagun egin zien mahai gainean zeuden bertze biei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Ni mintzo nintzen eta Edurnek lagun egiten zien ene hitzei, noiz irri, noiz serio, kontakizunak zer bide hartzen zuen eta horrela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Izan ere, errepresentazio ezberdinei lagun egiten dien kontzientzia enpirikoa sakabanatua da berez eta ez du harremanik subjektuaren identitatearekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 71. orr.

Liburuek lagun egiten diote.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.

Begira ari zitzaigun plazan zabalduta zegoen pankartatik, eta lagun egin zigun atsekabean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 11. orr.

· -Lagun dagidala Jainkoak! -esan zuen ilobak-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

12 lagun eginsup_2 da ad

-Zuen mutikotxo maitagarriaren lagun egin gara -esan zuen Swan andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

Inguruko baserritarren lagun egin ginen eta eskolako lanetan ere laguntzen genien.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 155. orr.

Lapurren buruzagiak, Kogia Husain izena harturik, Ali Babaren semearen lagun egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 110. orr.

Zeinen ederki adierazia bigarren inozentzia hori, sineste astun guziak alboratu, eta gizona eulien lagun egiten deneko hori!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 121. orr.

13 lagun eraman

Herrialde suntsitu eder hau iragaten nuela kapitain karlista ohi bat neraman lagun, ni bezala Baionako Diligencias Peninsulares-en inperialean jarrita. "Urrezko karroan" berarekin zein eta zein preso lagun eramango dituen, gogoetan ematen du denbora luzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

Bazkalondoan, emakumeek joan nahi izan zuten nik hain debozio handiz artatu nituen dohakabe haiek ikustera; ni eraman ninduten lagun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Gorrotoa, kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Tristura da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 355. orr.

Izan ere, Maitasuna ez da kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 263. orr.

14 lagun etorri

Biharamun goizean, Holofernesek bere gudarosteari eta lagun etorri zitzaizkion gudariei Betuliarantz abiatzeko agindu zien.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,1

Aita Mathieu, Baionako San Klemente elizako apeza; haren lagun etorri den adiskidea, Graxi, eta...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Etxeberri Sarakoa datorkigu lagun, ia hiru mende alfer samarrik igaro balira bezala: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Edonon eta edonori datorkio lagun, edonon eta edonori gerturatzen zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Ene Jainko, zatozkit lagun!  Elizen arteko biblia   Sal 30,11

15 lagun hartu

Ezkutari bat lagun harturik, zaldi gainera igo eta Pugliako lurraldera abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Jaiki zen Moises, eta, Josue lagun hartuta, Jainkoaren mendira igo zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.

Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,42

Eta Sakabik Egañazpi hartzen duelarik lagun hasten da trikiti munduan panderistaren izena soinujolearen ondoan agertzen. Areago, emaztearekin eta haurrekin gogor eta latz ziren senarrak eta aitak, zakur bat lagun hartu eta eztiago.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zeure Jainkoa, hartu beharrean?  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,7

· Joan den larunbatean, Nathalie Durruty Gure Ametsakoak biziko lagun hartu du Peio Etchegoyen Hazpandarra.  Herria   2004-08-12

16 lagun ibili

Ez ote dugu eskubiderik emakume fededun bat lagun ibiltzeko, beste apostoluek, Jaunaren anaiek eta Pedrok berak bezala?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,5

Jinetera batek hogei, hogeita hamar edo berrogeita hamar dolarreko "eskupekoa" jaso zezakeen turista baten lagun ibiltzeagatik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.

Ortzegunean aro ederra lagun ibili da.  Herria   2005-12-01

Talderik ikusgarrienak arrastirian irteten dira; eta baserriz baserri, makuluak, trikitia eta kriseilua lagun ibiltzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.

Batzuk espainolen lagun ibiliak ziren, eta gehienek, une batean izan ez bazen bertzean, fideltasuna aitortua zioten Fernando zakurrari edota Karlos sugeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Serafinek ere, etxeko emakume bat ibiltzen zuen lagun panderoarekin kantuan, Antoni arreba.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

17 lagun izansup_1 du ad

Osaba izan zuen lagun, Anton Baltzola.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 14. orr.

Gogoeta horiek izan nituen lagun egun askotan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Egun iguzkitsua eta aski epela dute lagun. Amak beste bi ume mutur-zikin lagun zituela harrapatu zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 118. orr.

Cesar Zapirain oboe jolea lagun duela. Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.

Atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte.  Elizen arteko biblia   Ap 14,13

Zuhurtasuna dut lagun, ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,12

Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera.  Elizen arteko biblia   St 2,22

Hala ere, zorte ona lagun izan zuten, eta egunean zehar ez zuten izaki bizirik edo inolako mugimendurik topatu edo sumatu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.

Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; handitu eta Parango basamortuan bizi izan zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.

Halaxe hil zela esan zidaten, nire haurtzaroko lagun izan nuen txakur hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.

Poza eta zoriona lagun izan ditzazula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 125. orr.

Eskuzabaltasunezko egintza hau burutzeko egiten ari naizen ibilaldian lagun izan dezadan,  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,19

18 lagun izansup_2 du ad (aditza ezabaturik)

Frantzisko San Damian eliza antzinatik eraikia zegoen lekura itzuli zenean, Goi-goikoaren grazia lagun, arretaz lan eginez denbora gutxian konpondu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Kristoren aintzaz markatuak zaudete, gauza guztietan saiatzen baitzarete, grazia lagun, hark lurrera etortzean bildutako lehen ikasle-taldearen antzeko izaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Sartzeak eta ateratzeak S.S. bat lagun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

19 lagun giro (orobat lagungiro)

Lagun giroa nagusitu da, eta, ez da egon ez istilurik, ez antzekorik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Nik ihes egin behar nuen zuen mundu ustel horretatik, eta pertsona garbien eta kontzientziadunen lagungiroa bilatu nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 218. orr.

Ibiltzen hasi ginen, lagun giroan, nik seinalatzen nizkien kaleetan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Aisia gustura bete eta kalitatezko elikagaiak lagun giroan edo bakardade urrunean eskuratzearren.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Lagun giroan dira Finca Vigían.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 239. orr.

Lagun-giro ederrean zeuden bi-biak, Errioxako ardo-botila bat zeukatelarik mahai gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

20 lagun hurko (orobat lagunurko g.er.)

Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea.  Elizen arteko biblia   Dt 5,21

Eta maita ditzagun lagun hurkoak geure burua bezala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Lagun hurkoaren gupida.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.

Lagun hurkoaganako maitasun, gupida eta adeitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 657. orr.

Jesu Kristoren aginduak behartzen bainau ene lagun hurko guztiak maitatzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.

Gizon arrunta zen hura ere: txakarra ikusten zuen lagun hurkoaren begian, eta berean berriz habea ere ez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Eta kasu batzuetan lagun-hurkoa hiltzea zilegi baldin bada, orduan baita norbere burua hiltzea ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erlijio edo sekta eldarniatu batek harrapatu dituela azpian gure lagun hurkoetarik asko eta asko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Hala eta guztiz ere, esan zien [...] edozein lagun hurko zorigaiztokok urrikalarazten zuen azkenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.

21 lagun joan

Denek egiten ohi dutena egin zuen: usnatu, inguruan itzulika lotu, haren karesak onetsi eta haren lagun joan, isilik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Gailurrera iritsi nintzenean nirekin lagun zihoan fraideari esan nion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

-Gertaera berari buruz, santuaren lagun joan zen anai Iluminatoren testigantza, San Bonabenturak jasoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.

Zaldun dohakabearen lagun joan ziren denak, zalapartaka eta eskandaluka, nik nahi nuen bezala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

22 lagun-minsup_1

Zuhurtziak isiltasuna du lagun min.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Zaila zela alkoholaren lagun izaten lagun min izatera iritsi gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Sekula hitz-erditxorik ere ez, aspaldiko zure lagun minari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 183. orr.

23 lagun-minsup_2 (orobat lagunmin g.er.) adiskide mina.

Anaia baino lagun minagoak direnak ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,24

Da Ruak entzuna zuen Francisco Salinas Leongo Luis fraidearen lagun-min izan zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Betristxev jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babesle ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 434. orr.

La Verna mendiko eremitorio baztertura erretiratu zen, bere lagun-min anai Leonekin  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

24 lagun talde (orobat laguntalde g.er.)

Gustuko zuten elkarrekin ibiltzea, eta, pixkanaka, lagun-taldetik banantzen hasi ziren, euren unibertso propioa eratuz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 151. orr.

Hara abiatu zen, bada, Hassan, lagun talde txiki bat ondoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Lagun-talde handia berekin zuela, usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,2

Ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara etorri zen eskolara, jadanik oso berandu zenean lagunak egiteko edota herriko lagun talderen batean integratzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Lagun taldeko gazteena nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Maria Luisa, Lisa lagunentzat, emazte ohiaren lagun-taldekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.

25 mutil-lagun (179 agerraldi, 38 liburu eta 74 artikulutan; orobat mutilagun 19 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan)

Lagun bat, edo mutil lagun bat nahi nuela; ez nuen emakumezko lagun bat nahi, gizonezko lagun bat baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 223. orr.

Heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa, etxetik alde egiteko presa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 22. orr.

Senarrik edo mutil-lagunik gabe, esan nahi dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 128. orr.

Gaur, mutil-lagunari esan beharrean aurkitu zara, neska batekin bizitzera zoazela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 64. orr.

Iheslari baten mutil-laguna zelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 97. orr.

Madrilera joana zen Jorge Uruñuela bere mutil-lagunaren epaiketara.  Herria   2005-06-09

Mutil-lagun ohia eta orain harekin ibiltzen den neska, edo ibiltzen zena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

26 mutil-laguntxo iz

Txikia nintzenean, maitatzen utzi ez zidaten mutil-laguntxo bat zakarkidak gogora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

27 neska-lagun (335 agerraldi, 48 liburu eta 161 artikulutan; orobat neskalagun 179 agerraldi, 50 liburu eta 25 artikulutan)

Bi emazte ditu, edo emazte bat eta neska-lagun bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.

Bata, orduan neska-lagun eta orain andre-lagun dudana, Amaia, gertu nahi eta urruti neukana.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Hasieran Martinen neska-laguna besterik ez zena, gerora lagun, eta azkenerako adiskide egin dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.

Jean neskalagun ohiarekin egin zuen txango batean, oso aspaldian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 151. orr.

-Neska lagun asko al duzu New Yorken? -galdetu zion Catherinek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Garai hartan nere neska-laguna zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 303. orr.

Neska-laguna, etxera iristean, maleta sarreran utzi eta Mutilaren lanlekuan sartzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Aranaren neska-lagun Begoñak aurkeztu zuen ihesari buruzko txostena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

Lana galdu dik, neska-lagunak utzi egin dik, lur jota zabilek, negar-ontzi bat eginda.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 120. orr.

Bere neska-lagun indiarra haurdun zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.

Bestela ere bilatuko diagu larrialdietarako neskalagun bat hiretzat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.

Neska gazteak neskalagun on bat bilatzen saiatu behar du, librea eta munduzalea, plazerak ezkutuan gozatzen lagunduko diona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Hasieratik ezarri zion Sebasen neskalagun etiketa, polita zelako agian.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aitaren lagun (18); apez lagun (17); aro ederra lagun (15); aspaldiko lagun (42); bederatzi lagun atxilotu (10); bi lagun atxilotu (37); bi lagun hil (40); bi lagun zauritu (18); bideko lagun (9); bizi lagun (10); bost lagun atxilotu (16); bost lagun hil (30); bost lagun zauritu (12); denbora ederra lagun (9); dozena bat lagun (15); dozena erdi lagun (9); dozenaka lagun (37); eguraldia lagun (21); ehun bat lagun (56); ehun lagun (57); ehun lagun inguru (17); ehundik gora lagun (9); ehunka lagun (108); elkarren lagun (22); eskolako lagun (20); espos lagun (25); frantziskoren lagun (13); grazia lagun (12); gure otoitzak lagun (26); hainbat lagun atxilotu (12); hainbat lagun zauritu (9); hamar lagun atxilotu (17); hamar lagun hil (10); hamar mila lagun (9); herriko lagun (9); hiru lagun atxilotu (24); hiru lagun hil (42); hiru lagun zauritu (21); ideiak lagun daraman (23); jainkoa lagun (52); jainkoak lagun (33); jauna lagun (19)

lagun agertu (9); lagun andana (13); lagun arte (10); lagun artea (11); lagun artean (55); lagun arteko (40); lagun asko (77); lagun asko egin (9); lagun askok (14); lagun askoren (9); lagun berri (15); lagun berriak (33); lagun berriaren (9); lagun daraman poztasuna (10); lagun daraman tristura (11); lagun egin (85); lagun egingo (9); lagun egiteko (20); lagun egiten (44); lagun handia (37); lagun handiak (33); lagun hartu (23); lagun harturik (11); lagun hartuta (19); lagun hurko (17); lagun hurkoa (72); lagun hurkoak (15); lagun hurkoarekin (11); lagun hurkoaren (71); lagun hurkoari (48); lagun izan zituen (11); lagun izango (36); lagun izatea (16); lagun izateko (11); lagun izaten (17); lagun izoztua (30); lagun jatorrak (9); lagun koadrila (15); lagun leiala (9); lagun maitea (29); lagun maiteak (10); lagun maiteok (17); lagun min (80); lagun mina (101); lagun minak (51); lagun minak izan (10); lagun minari (10); lagun minen (10); lagun ohia (29); lagun ohiak (9); lagun ohiari (10); lagun on (35); lagun ona (50); lagun onak (80); lagun talde (59); lagun talde bat (15); lagun taldea (18); lagun taldeak (10); lagun ugari (22); lagun zahar (46); lagun zahar bat (12); lagun zaharra (23); lagun zaharrak (23)

lau lagun atxilotu (17); lau lagun hil (26); lau lagun zauritu (14); maitatu lagun hurkoa (11); mila lagun bildu (12); mila lagun hil (13); mila lagun inguru (30); mila lagun inguruk (11); milaka lagun (143); milaka lagun bildu (29); milaka lagun hil (9); milioi bat lagun (13); milioi lagun bizi (13); milioi lagun hiltzen (10); milioika lagun (24); musika lagun (17); mutil lagun (33); mutil lagun ohia (9); neska lagun (66); neska lagun ohia (13); sei lagun hil (23); senide eta lagun (37); zazpi lagun hil (20); zortea lagun (12); zortzi lagun atxilotu (11); zortzi lagun hil (13)

aspaldiko laguna (34); bere espos laguna (10); bere neska laguna (13); bizi laguna (14); espos laguna (17); laguna du (9); laguna dut (12); laguna eta biok (12); laguna izan (36); laguna izango (9); mutil laguna (62); neska laguna (116); oso laguna (15)

aspaldiko lagunak (32); bertsularien lagunak elkartea (9); betiko lagunak (9); eskolako lagunak (12); espos lagunak (9); familia eta lagunak (12); lagunak izango (10); lagunak izaten (10); mutil lagunak (30); neska lagunak (58); senide eta lagunak (35); senideak eta lagunak (11)

bere espos lagunarekin (14); bere lagunarekin (33); lagunarekin batera (11); mutil lagunarekin (15); neska lagunarekin (24)

lagunaren ondoan (9); mutil lagunaren (12); neska lagunaren (22)

espos lagunari (15); mutil lagunari (9); neska lagunari (24)

senide eta lagunei (21)


lagunarazi, lagunaraz, lagunarazten (orobat laguntarazi) du ad laguntzera behartu.

Honela bada, berehala etorri zen Don Kijoterengana sendatu nahian, eta bere alaba bati lagunarazi zion etorri berria sendatzen; itxura ederreko neska gaztea zen alaba hura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Mea-hobira laguntarazi dit, bidezko baitzen noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.


lagunarte (orobat lagun arte g.er.) 1 iz lagunekin izateko zertzelada.; toki batean gertatzen diren lagunen multzoa.

Familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Familia eta lagunartea, esate baterako, ezinbesteko ardatzak direla.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 131. orr.

XVIII. mendeko goi mailako gizarteak hain maite zituen lagunarte eta bilkura haiek. Euskaldun izatearen lotsa galdu eta euskara erabiltzen hasi zen lagunarte zenbaitetan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

Oso maite zuen senar bat, hark ere biziki maite zuena; lagunarte bat hari arras laket zitzaiona, eta hura halaber ezin maiteago zuena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Zelulatik kanpora bere kasa ibiltzen hasteak ekarri zion beheraldia bertze lagunarte batekin gainditu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Antzinako jakintsuen obrak irakurri, bakardadea eta lagunartea tartekatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

Nago ez duzula lagunartea oso atsegin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Grina horri zion eskaintzen ikasketek, lagunarteak eta irakurraldi ugariek libre uzten zioten denbora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Literaturaz hitz egiteko lagunarterik izan duzu?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.

Bi gizonezkoren arteko lagunarteak horixe dauka, pentsatu zuen Damianek, arnasa luzeko harremana izan arren, ez duela haragizko ezerk berritzen sekula.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 132. orr.

Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu: ilunpeak ditut lagunarte bakar.  Elizen arteko biblia   Sal 88,19

Jende zibilizatua gara, begirunetsua, mota guztietako giro eta lagunarteetara ohitua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

2 (izenondoekin)

Bazkari arradoa, eta lagun arte beroa eta goxoa.  Herria   2004-11-04

Aipatu berri ditudan preso ohi biok tarteko zirela, lagunarte polita osatu genuen Arrasaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Lagunarte ona erraten zaion horretan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Bai lagunarte ona haiena!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

-Lagunarte onean utzi dut zure osaba.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Rosemonde andrea arras iloba-min da, behar baita aitortu lagunarte atseginekoa dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Xabierrek lagunarte txikia omen zuen garai hartan, oso gutxi baitziren futbola gustuko ez zuten mutilak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Bere lagunarte mugatuenean baizik ez zekiten poesia erotikoak idazten zituela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Ez nuen topatu lagunarte interesgarririk (Aitor Larrañaga salbuespen bakarrenetakoa), ez nuen topatu maitasun-istoriorik (salbuespenik gabe), ez nuen topatu irakasle-maila onik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 113. orr.

3 (toki atzizkiez singularrean)

Egun batzuk pasatu ditut italiar matematikari bitxi eta era berean mediku ere bazen baten lagunartean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Hara biltzen zen jendea, lagunartean ordu batzuk pasatzera eta etxe-zuloan erantsitako lizunak astintzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Espero dezagun, behintzat, hau bezalako lagunartean, [...] bihotzean gordeko dugula hil eta gure artetik joandako jende handi haren memoria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Algara egin zuten hirurek, eta zumekizko aulki bat eskuratuta lagunartera bildu zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Zure otoitzez bil ezazu betiko santuen lagunartera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Patu putak -anaiak lagunartean eta soilik lagunarterako asmatutako beste esamolde bat erabiltzea aizu bazait- hala nahita, [...]. Orobat itzurtzen eta libratzen zaitu liburuak hala jende gorrotagarriaren lagunartetik nola ezer ulertzeko gauza ez diren gizon ergelekiko harremanetatik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazte nintzela, behin baino gehiagotan entzun ohi nuen gizonezkoen lagunarte giroan akeita, txola eta txokorra hartzera zihoazela.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Hitanoa da, jakina, lagunarte girokoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 216. orr.

Bizimodu batean oinarritzen dira nazioak, jateko, janzteko, hitz egiteko, espresatzeko formak bultzatzen dituzte, hitz batean, gozamen iturri eta lagunarte leku gertatzen dira nazioaren baitan sentitzen direnentzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kafe etxeetara eta garagardotegietara bisitak eta bertan biltzen ziren literatur lagunarteen bilerak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

6 lagunarteko izlag

Ikastaroa amaitzearekin lagunarteko afaria egitera joan ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.

Haren bila joan zen berriro lagunarteko otorduetara gonbidatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Espainiako selekzioarekin Maltakoaren aurka jokatu nuèn lagunarteko partidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

Ekainaren 2an Osasunaren aurkako lagunarteko derbia jokatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-05-28

Brasilen aurkako lagunartekoan.  Berria - Kirola   2004-06-12

Lagunartekoa zen, jendekina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Izan ere, ez ziren isilune abegitsu eta lagunartekoak, jendea elkartuta dagoenean tarteka gertatu ohi diren horietakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Euskalkiak lagunarteko jardunarekin lotzen ditu zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 217. orr.

Ikaragarria da erdararen eragina lagunarteko hizkeran.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 144. orr.

Ondo bereizi behar dira, hala ere, ahozko hizkera eta idatzia, lagunartekoa eta jasoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Ume eta gazte jendeari zuzendutako saio eta orrialdeetan herriko hizkera, eta baita lagunartekoa ere, landu eta zabaldu daiteke.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Txakalen kideko bihurtu naiz, ostruken lagunarteko.  Elizen arteko biblia   Jb 30,29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lagunarte giroan (5); lagunarte hartan (4); lagunarte konpainiak (5)

gure lagunartea (3)

aurkako lagunarteko (5); gure lagunarteko (3); lagunarteko bi partida (8); lagunarteko giroa (5); lagunarteko giroan (3); lagunarteko harremanak (3); lagunarteko hiru partida (4); lagunarteko hizkera (26); lagunarteko hizkera lasaian (3); lagunarteko hizkeran (8); lagunarteko partida (29); lagunarteko partida bat (11); lagunarteko partida jokatuko (6); lagunarteko partidak (11); lagunarteko partidan (3)

aurkako lagunartekoa (4); lagunartekoa jokatuko (5); lagunartekoa jokatuko dute (3)

aurkako lagunartekoan (7)

lagun artean kantari (3); lagun arteko afari (3); lagun arteko giroan (3)


lagunartekotasun iz lagunartekoa denaren nolakotasuna.

Bazen lagunartekotasun halako bat, isil-gordeko kontu hura partekatzeak elkarren lagun minago bilakatu izan balitu bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.


lagunartezale iz lagunartearen zale dena.

Zenbait gizonek heriotzari baino beldur handiagoa diote besteen oniritzia galtzeari, ohoreko gizonak bere burua izaki guztiz bakartua bihurtzeko arriskuan ikusten duelako, egoera jasanezina gizon lagunartezale batentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.


lagundi (orobat lagundia g.er.) 1 iz lagunartea.

-Ikusi egin behar -esan zuen Zakarrak, arin-arin hanka eginez lagundi guztiarekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.

2 erlijio elkartea.

Hamargarren mendekotz bazen Jerusalemen fraide lagundia bat beilari eta erromeseri mota guzien artatzeko, geroago "Joani Sainduaren Erizain konpainia" bilakatu zena.  Herria   2002-11-21

Frantsizkotarren ildo zahar, eta iraunkorretik bazabilan hor, behartsuen zerbitzuko, bereziki Donapaleüko lagundian.  Herria   2001-09-13

Hor Aita Saindua jarri zen bere aulkian eta Kardinaleak beren zizeiluetan, gibeletik zeuzkatela zutik kongregazioneko prelatuak, Aita Sainduaren etxekoak eta beste ehun eta hogeirainoko lagundia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

3 (L larriz) Jesusen Lagundia.

Jaunaren bideak ezin asmatuzkoak dira, eta Lagundiak badu ahala, bitartekoak, modua, bere kumeak babesteko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 142. orr.

Aita Gojenolak Lagundiaren babesa zuen, hain erakunde ahaltsuko kide izateak berekin zituen loturekin batera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.

Txema Auzmendik ETArekin zerikusirik ez duela dio Lagundiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

4 Jesusen Lagundi

Elizako beste ordena guztiak erreformatu egin dira lehenago edo geroago, baina Jesusen Lagundiak ez du inoiz erreformarik izan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.

Juan Miguel Arregi Jesusen Lagundiaren Loiolako Probintziako Aita Nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Jesusen Lagundiko probintziala Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.  Berria - Harian   2005-03-19

Behin baino gehiagotan azpimarratu zuen, atzoko prentsaurrekoan, Jesusen Lagundiko arduradunekin duten «harreman bikaina».  Berria - Kultura   2004-07-17

Musika ikasitakoa zen bera ere, Comillasen, Jesusen Lagundiaren Unibertsitatean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Fedegabeei armak edo beste edozer gauza emateko debekuaz, Coimbrako Jesusen Lagundiaren Ikastegi Ezagunari eskainia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Jesusen Lagundiko kidea zen, apaiza, teologoa, logika eta metafisikako irakaslea Vienako Unibertsitatean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Gojenola bera ere elizgizona dela, Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua, haren "hautapen aldaezina" egindakoa...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jesusen lagundiak (9)

jesusen lagundiaren (6)

jesusen lagundiko (8)


lagundiburu iz lagundi baten burua.

Pedro Arrupe jesuiten lagundiburu zenak.  Herria   2001-05-10

Koldo Cachoren ondotik, huna Txema Auzmendi jesuitaren aldi Pedro Arrupe lagundiburu famatuaz hitz egiteko.  Herria   2001-03-08


lagundu, lagun, laguntzen 1 dio-du ad norbaitengana bildu, doan tokira harekin joateko; norbaitek lagun eramanik joan.

Atari nagusiraino lagundu zien, eta han Filch etxezaina ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Logeletara laguntzen digun bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Salaraino lagundu nion, eta sofan eserita geratu zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Oporretako zazpigarren egunean ospitalera laguntzeko eskatu zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Antzoki ondoan utzita zuten autora lagundu genien gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Nahi duzu berriz bestaldera laguntzea, Adela?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Kontuz-kontuz lagundu zioten autoraino, eta aurreko eserlekuan eseri zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Weasley jaunak lagundu zion Harryri bi auto berde zaharkitu eta ilun haietako lehenengoraino zegoen tarte laburrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Egun batez, bere semeari azken egoitzara joaten laguntzen ikusi zuten, hilerrira bidean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Biharamunean, Eleutero izeneko ibairaino lagundu zion Jonatanek Ptolomeori.  Elizen arteko biblia   1 M 11,7

Aharrausika hasi zen berehala, eta agindu zuen bere gelara lagun ziezaiotela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Lagundu erregeari toki guztietara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,8

Telefonora lagundu, zenbakia markatu eta nituen diru xeheak eman nizkion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

Soaz lagundu zion bistatik desagertu zen arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Ez dago gaizki kafeari laguntzeko, ez horixe -trago baten premia nuen, alajaina!-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Lagundu partidu hori ikustera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Andreak medikua lagundu zuen kanporaino eta Joantto bakarrik gelditu zen hil hurrenarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Uste dut Larrañagak lagundu ninduela autoraino.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

Migel txipiak ez zituen etxekoak ospakizunera lagundu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

2 irud/hed

Lagunek, biolinaz laguntzeko eskatu zioten Heydrichi eta hau desenkusatu egin zen, une hartan nahiago zuelako entzun jo baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Musika-talde bat ere bazen koruan, hamabi musikariz osatua, organo-jotzaileari laguntzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Margolanen bideoak (musikaz lagunduak).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

3 norbaitekin zerbaitetan aritu, jardunaren zati edo pisu nagusia bestearen gain dagoelarik; laguntza eman.

Besotik heldu eta zutitzen lagundu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

Lagundu behar didazu bezeroa espetxetik ateratzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Liburu-dendako lanak errenta pagatzen laguntzen dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

Lagundu behar diguk konpontzen!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Amak lagundu ote zion ihes egiten edo bere kabuz alde egin ote zuen?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Kursaala lehertzen lagundu nahi zigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Lagun iezadazu, lagundu, infernu honetatik ateratzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

Lagun iezaguzue hiltzen, bizitzen lagundu ez diguzuenok!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Gairen batekin arazoren bat nuenean, Adelak laguntzen zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Antioko erregearen kontrako borrokan lagundu digulako.  Elizen arteko biblia   2 M 1,11

Ezin zion atsoari eskale lanetan lagundu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Neskak niri lagundu nahi nonbait eta, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Ama ez zen aski niri eusteko, eta aitak lagundu behar izan zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Kostako zitzaien horiei, bai, gu menderatzea, alemanek zerutik lagundu ez baliete.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Nik lagundu nion eginbehar hits horietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Hori da bizitza ulertzen laguntzen diguten galderetako bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Xabi Soubelet-ek eskertu ditu elkartea laguntzen duten guziak eta lehen lehenik Donibaneko herria.  Herria   2005-02-03

Estefaniak eta Domingok lagundu ninduten bilketan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

4 irud/hed

Udan gatz ihintzaz etxeak oro bustitzen dituen itsasoak ere lagundu du hiriaren oinarriak asentatzen eta indartzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Egia argitara ateratzen lagundu duzu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Haren berriketa korapilatsu eta erudituak lagundu egiten zuen bidaiaren astuna arintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Trantsizio-garaian, birgaitzeak sustatuz, kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Eredu normatiboa bada ere, zer egin behar den asmatzen gutxi laguntzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

5 norbaiten beharrak edo premiak betetzeko zerbait egin.

Gauza ona da erruki egintzetan saiatu eta fruitu onak sortzea, behartsuei lagundu eta pobreei zerbait ematea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.

Lagundu egin behar zion emakume hari... hiltzera zihoan... hil egingo zuten...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.

Izan ere, ez zieten israeldarrei lagundu ogia eta ura emanez.  Elizen arteko biblia   Ne 13,2

Horregatik eskatzen dizut, aita, bizirik nengoela halako errukiz lagundu zenidan bezala, orain ere lagun diezadazula neure oinazeetan, nire alde "Gure Aita"ren bat errezatuz Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1025. orr.

Eta niri, lagun iezadazu, bakarrik bainago, ez baitut zu beste laguntzailerik.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,25

Bila dezazula eta onar, zuk lagundu ezean, galtzera doan ardia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

-Lagundu, lagundu -oihu egin zuen Harryk estu eta larri-, norbaitek, edozeinek!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Hastean ontsasko lagundu ninduen, gisa guzietara, [...] ene lehen eritasun hartan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Autobuseko aire girotua edo direkzio lagundua ere motor elektriko berberak elikatzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Ernalketa lagunduaren programan zegoen emakume batek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 288. orr.

Ernalkuntza lagunduaren lege proiektua onartu zuen atzo Espainiako Kongresuak. herria¬

Gaixoei ugalketa lagunduaren eta tratamenduen ondorioak arintzeko botiken gastuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Ikastaldi, behin betiko kontratu edo kontratu lagunduak dira gazte anitzek izenpetzen dituzten lehenak.  Berria - Harian   2006-03-28

7 nahigabean lagundu (hiletetan)

Nahigabean lagunduko balio moduan erantzun zion Nikolak: [...].  Berria - Kirola   2006-03-30

Laguntzen zintuela nahigabean, berak.  Berria - Kirola   2004-03-10

-Laguntzen zaitugu nahigabean -edo antzeko zerbait esan zion han zegoen emakume bakarrak, Gurutze Gorriko txabusina berde bat jantzita zeukanak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Trantze horretan, zenbait leku euskarazkotan, "laguntzen dizut nahigabean" eta holakoak esan beharrean, "etsi!" soila esan ohi da edo zen, motxean eta zuhurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

altxatzen lagundu (12); antolatzen lagundu (7); atariraino lagundu (7); atera lagundu (8); ateraino lagundu (21); ateratzen lagundu (18); azken egoitzara lagundu (14); azken egoitzarat lagundu (14); bidean lagundu (7); bilatzen lagundu (6); diruz lagundu (46); ederki lagundu (6); egiten lagundu (56) elgar lagundu (6); ematen lagundu (6); eraikitzen lagundu (8); eramaten lagundu (7); etxera lagundu (8); etxeraino lagundu (17); eusten lagundu (6); ezin dizut lagundu (9); gainditzen lagundu (8); hartzen lagundu (14); hiltzen lagundu (10); igotzen lagundu (14); igotzen lagundu zion (6); ihes egiten lagundu (10); irteten lagundu (6); jainkoak lagundu (6); jaisten lagundu (14); jaisten lagundu zion (7); janzten lagundu (10); jartzen lagundu (8); jendeari lagundu (6); kentzen lagundu (8); lagundu dit (40); lagundu nau (8); lortzen lagundu (16); ongi lagundu (8); prestatzen lagundu (11); prozesuan lagundu (6); sartzen lagundu (13); sortzen lagundu (26); sortzen lagundu zuen (9); ulertzen lagundu (9); zutitzen lagundu (11)

ernalkuntza lagunduaren (6)

argitzen lagunduko (7); aurkitzen lagunduko (9); betetzen lagunduko (8); bilatzen lagunduko (10); diruz lagunduko (31); egiten lagunduko (35); eramaten lagunduko (6); gainditzen lagunduko (14); hobetzen lagunduko (7); izaten lagunduko (10); jainkoak lagunduko (7); konpontzen lagunduko (6); lortzen lagunduko (8); ulertzen lagunduko (12)

diruz laguntzea (19); etari laguntzea (19); laguntzea egotzi (7); laguntzea erabaki (7); laguntzea izango (9); laguntzea leporatu (10); laguntzea leporatzen (13)

arintzen laguntzeko (7); ateratzen laguntzeko (10); aurkitzen laguntzeko (8); aurre egiten laguntzeko (8); bake prozesua laguntzeko (8); behartsuei laguntzeko (6); biktimei laguntzeko (16); egiten laguntzeko (24); elkar laguntzeko (8); elkarri laguntzeko (18); eraikitzen laguntzeko (7); errefuxiatuak laguntzeko (8); etxera laguntzeko (6); gainditzen laguntzeko (9); herrialdeei laguntzeko (6); hiltzen laguntzeko (7); igotzen laguntzeko (8); jaisten laguntzeko (11); klubari laguntzeko (8); konpontzen laguntzeko (11); laguntzeko asmoa (8); laguntzeko asmoz (17); laguntzeko aukera (12); laguntzeko borondatea (8); laguntzeko eskatu (51); laguntzeko eskatzen (6); laguntzeko jarrera (6); laguntzeko konpromisoa (8); laguntzeko moduan (8); laguntzeko modurik (6); laguntzeko neurriak (11); laguntzeko prest (128); lanetan laguntzeko (15); lortzen laguntzeko (7); palestinarrak laguntzeko (6); prozesua laguntzeko (13); prozesuan laguntzeko (11); sartzen laguntzeko (8); sortzen laguntzeko (9); taldeari laguntzeko (16)

aitari laguntzen (6); askatzen laguntzen (6); ateratzen laguntzen (10); betetzen laguntzen (6); bizitzen laguntzen (10); diruz laguntzen (33); egiten laguntzen (27); eguraldiak laguntzen (9); elgar laguntzen (9); elkar laguntzen (8); etxera laguntzen (6); gainditzen laguntzen (7); garatzen laguntzen (8); indartzen laguntzen (6); izaten laguntzen (8); lanetan laguntzen (13); lortzen laguntzen (10); pasatzen laguntzen (6); sortzen laguntzen (7); ulertzen laguntzen (15)


lagungai iz

Gogoratu behar dugu bizkitartean Aljeriako gerlatik landa, lagungaia aurkitu zuela Xanek, Marie-Luce eta bere lau seme alaba eta bereziki gazte arrotz ala euskaldun aterbeturik, bai Xanek 25 urtez kudeatu zuen Baionako “langile gazteen etxean”, bai Marie-Lucek “Les Mouettes” aterpean.  Herria   2005-09-08


lagungarri 1 izond gauzez mintzatuz, laguntzen duena.

Galdera lagungarriak era askotakoak izaten dira.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 53. orr.

Tresna administratibo lagungarri bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Makulu lagungarrien antzera erabiliko ditugu bost kontzeptu horiek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Hipotesi lagungarrietara jotzera behartua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Lente eta prisma lagungarri batzuen bidez, bisore batera islatzen da argi hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Batzuetan, fotozelularen korrontea -edo pila lagungarriena- erabiltzen da objektiboaren irekiera eta obturadorearen kontrola doitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Transkripzio sistema bakoitzak gehiago edo gutxiago erabiltzen ditu ikur lagungarriok.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus-marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

2 (izen soila izan aditzarekin)

Hitz egitea lagungarri da beti. Perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.  Elizen arteko biblia   Erm 14,19

Hilketa bat argitzeko lagungarri izan daitekeen lekuko baten bila nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Argazkiaren hainbat ezaugarri azpimarratzen ditu, argazkia fetixe bihurtzeko lagungarri direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Egia esan, Gladstonek 1881ean "zibilizazioaren baliabideak" deiturikoak ia lagungarri bezain eragozgarriak izan zitezkeen honelako gerra batean. geure aurreko belaunaldietako hiztunek erabili duten euskara ezagutzea beti izango dugu lagungarri.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

3 (izena -a artikuluarekin, izan aditzarekin)

Ohi denez, musika lagungarria izan zen inpronta itsatsita gera zedin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 87. orr.

Lagungarria izango da zehaztea zer adierazi nahi dugun teknologia hitzaren bidez Mirari hori ulertzeko, berriz, lagungarria izan liteke irakurri berri dugun zati baten itzulpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

4 (izen soila beste aditz batzuekin)

Lagungarri zekarren argazkia ikusita erabaki nuen osorik leitzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Lagungarri zetorkigun ardoak ez zigun kalterik egin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Nire zorionaren ideia hori bera lagungarri baliaturik, sarri sentitu nituen ideia haren ondorio onuratsuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Artetan Jainkoaren izena erabiltzen genuen, giroa lagungarri sentitzen genuelarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 111. orr.

Zeruak bitza gure presentzia eta jardunak atsegin eta lagungarri egin harentzat!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 77. orr.

5 (izen soila -en atzizkiaren eskuinean)

Hegoaldeko euskaldunen lagungarri osatu zen zerrenda hori. Aingeru baten gisa kantatzen du, eta doinu txit ederrak sortzen ditu, eta halaber hitzak doinuen lagungarri.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 155. orr.

Analisi konbinatoriozko adigaiak, eta haien lagungarri, mugarik gabeko errepikapenezko aldakiak adibide.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Lana egiteko, zati asko egokitu ditut, pasarte asko laburtu, begien aringarri, gozamenaren lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

Ibilera hura izugarri atsegina bihurtzen zitzaidan, lasaia eta intimoa, pentsamenduaren lagungarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

• 6 iz laguntzen duen gauza.

Mapak zein beste lagungarriak berriki ingelesez atera den argitalpenari zor dizkiogu: Francis of Assisi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

Irakurketarako lagungarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

· Hitz emana dut egungo ikasia nukeela arieta bat hagitz lagungarri zailekoa, eta ez dut hitza jan nahi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 56. orr.

· Ezin konta ahala liburu, terapia eta bizi-lagungarriren gaia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

7 lagungarri gertatu

Ederra izango da, bai, zure esker onezko otoitza, baina besteari ez zaio lagungarri gertatuko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,17

Erbestekoen berri izatea ere, egitasmoa egoki antolatzeko oso lagungarri gertatu ohi da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.

Liburu hori lagungarri gerta dakiguke Paueko hirian gure adiskide zenak eman hitzaldiaren ulertzeko. Ideia hori bereziki lagungarri gerta dakiguke euskal azentuaren ikerketan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

Estrategiari, taktikari eta filosofiari buruzko azalpenak lagungarri gerta dakizkizuke denbora irabazteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

8 lagungarriko abere

Gogorarazten dizugu, Agirre jauna, Espainiako kartzeletako araudiak garbiki esaten duela debekatua dagoela internoek lagungarriko abereak edukitzea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidean lagungarri (4); egitea lagungarri (4); egiteko lagungarri (3); lagungarri gerta (26); lagungarri gerta dakiguke (9); lagungarri gertatu (12); lagungarri gertatuko (8); lagungarri gertatzen (7); lagungarri izan (61); lagungarri izan daiteke (14); lagungarri izanen (7); lagungarri izango (47); lagungarri izatea (3); lagungarri izateko (3); lagungarri izaten (3); oso lagungarri (21); oso lagungarri gerta (4); oso lagungarri gertatu (3); oso lagungarri izan (6); ulertzeko lagungarri (4)

lagungarria gerta (4); lagungarria izan (35); lagungarria izan daiteke (8); lagungarria izango (43); oso lagungarria (31); oso lagungarria izan (6); oso lagungarria izango (8)

lagungarriak izan (13); lagungarriak izan daitezke (3); lagungarriak izango (4); oso lagungarriak (8); oso lagungarriak izan (5)


lagungarritasun iz lagungarri denaren nolakotasuna.

Oso berritsua ez zen arren, haren irribarrea, haren lagungarritasuna beti berdina zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.


lagungiro ik lagun 19.

lagungo 1 iz ipar laguntza elkartea.

1845eko abenduaren 28an bildu ziren 10 Uhartiar, nahikundez beteak, eskualde huntako lehenbiziko jenden arteko lagungo baten moldatzeko.  Herria   2005-12-29

Oraiko lagungoek, edo herrietako kesek, bertze itxura bat hartu dute.  Herria   2005-12-29

Gure baserrietan izan da iratzartze haundi bat aspaldiko urteetan lagungo horier buruz.  Herria   2005-12-29

2 laguntza.

Egiari zor diogu hemen salatzea, Lafittek hil arte segitu zuela ene ondoan bere lagungoa, libertate osoa utziz beti nihauri eta, beharrez, ekarriz ere bere zuhurtzia paregabea orozgainetik.  Herria   2001-10-18

3 lagunen multzoa.

Gorespena bizitza onaren eta egintza onen lagun izan ohi eta behar denez, ez haren lagungoa, ez biziera ona, ez ditugu bazter utzi behar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.


lagunkari 1 izond lagunkina.

Kalafaten jendea biziki lagunkari dela iduri du, arras plaxentak ziren ibili giren lekuetan, eta plazerrekin egin daukute ongi etorri bero bat.  Herria   2005-08-11

2 lagun egiten duena.

Eta bere etxean sartzeko ahaleginetan ari zen mozkor bat izumenak jota erori zen dekanoaren barre ozena entzunda, errektorearen faltsete zoliari ahots baxu sakonaz lagunkari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.


lagunkeria 1 iz faboritismoa.

Berak ere barnera nahi, ordu erdi eramaki itxarongelan eta lotsagarria izaki segurtasun indarrak hedabide jakin batekin erakusten ari ziren lagunkeria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

2 laguntza, gaitzesgarritzat hartua.

Euren lanpostuen defentsan, eta Aenaren eta Setexen arteko «lagunkeria» salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-08


lagunketa adlag lagun bila.

Beren aintzinean zutena Fabien Itoiz, hura ere heien gisa, lagunketa joana, Urruñaraino, xapelgo horrentzat.  Herria   2002-12-26


lagunki adlag lagun gisa.

Aintzineko igandean ere parte hartua zuen Izpuran garaztar adinekoen elgarretaratze hartan arras gozoki eta lagunki.  Herria   2003-02-27


lagunkide 1 iz laguna.

Apez eskolen ondotik erakasle kargua ereman du Baionako San Luis ikastetxean 25 urtez, ainitz adiskide argitu eginez ordukotz bai ikasle eta bai lagunkideetan.  Herria   2001-09-06

Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean; besteok horrela erabilitakoen lagunkide izan zineten.  Elizen arteko biblia   Heb 10,33

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat, hitzaren adiera guztietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Hamazazpigarren eta hemezortzigarren mendeetan Fanar-aren botere politikoa are gehiago zabaldu zen beraien mendeko lagunkide musulman askeen ekintzaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

2 (izenondo gisa)

Laguna zirikatu ere egiten zuen, bikarioaren, apaiz lagunkideen, sakristauaren edo seroraren kontra gauza gogorragoak esan zitzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.


lagunkidetasun iz lagunkideen arteko atxikitasuna.

-Haiek badakite zer den lagunkidetasuna! -esan zuen komisarioak, etengabe kulunkatzen zen oinari zeharka eta amorruz begira, eta nagiki segurtatu zien ofizialei-: Ezinezkoa da berarekin hitz egitea, jaunak, ezinezkoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

Harro gaude benetan historikoa izan den eztabaida lagunkidetasunez egin delako.  Berria - Harian   2005-07-29

Yoseikan Budo kirolak gorputza eta buruaren gaitasunak ditu garatzen, konfiantza, kuraia, lagunkidetasuna sustatuz, norberak haatik bere jestuak edo ukaldiak menperatuz.  Herria   2004-05-27


lagunkin izond lagunartea atsegin duena, lagunekin adeitsua dena. ik lagunkoi.

Eta nola gizakia abere soziala edo lagunkina den eta biziak eskatzen dizkion baitezpadako guztiak ez dituen bere etxeko soilekin bereganatzen ahal, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Abere lagunkina dela gizakia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Lagunkina eta alde bat zerbitzu egiterat ekarria, Michel Etchemendy-k bazuen ezagun eta adixkide frango bazter guzietan.  Herria   2005-03-24

Gizon goxoa, lagunkina, beti alegera eta zerbitzu egiterat ekarria.  Herria   2001-02-08

Mutil koskorretan lagunkin zen eta jatorra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.

Orok maite ginuen adixkide lagunkina zen.  Herria   2004-07-29

Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.


lagunkiro adlag adiskidetsuki. ik lagunkoi 3.

Ulertzen? -galdetu zidan ahots apalez, serio baina lagunkiro. Dena lagunkiro, xalotasunez, amultsuki.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Goxo hitz egin zion, lagunkiro-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

"Polita da doinu hori", esan zidan erretoreak lagunkiro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Eskua sorbaldan lagunkiro ezarririk oihal ostera eroan zenuen batzarraren urruma atzean utziz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.

Lajosek, lagunkiro, besotik heldu, pasadizo barregarriak kontatu eta gonbidatu berezi-bereziaren antzera jokatu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Zerorrek berarekin lagunkiro jokatzen baduzu, zakurra beti adiskide leiala izango duzula.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 139. orr.


lagunkitetza iz lagunkidetasuna.

Mende berriak berekin ekarria zuen gerra eta maltzurkeriazko nahastean, nola aldatu ote zen mapa politikoa, ezagutzeko modurik gabe uzteraino, eta nola zortzi botere handiren lagunkidetza ederra bira mugatu, biak ere Mendebaldeko Europatik kanpo kokatuta?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.


lagunkoi 1 izond adiskidetsua, adiskidezkoa.

Zer abantaila zeukan hitz lagunkoi batzuk esateak, elkarrizketaren une jakin batean, isiltasunaren aurrean?  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.

Irribarre lagunkoi batez hartzen zituen beti lagun on batek ohi duen ironiaz, alegia nik botatzen nizkion iritzi hanpatuak.Eta keinu lagunkoi baina ez oso atseginez belarritik heldu, tarras eraman eta kolpe bakarrez ebakuntza-mahaian jartzen nau.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 213. orr.

Nire galdekizun lagunkoi baina jakin-minekoak ere ez zituen inoiz erantzuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

2 (adizlagun gisa) ik lagunkiro.

Lagunkoi eta aholkuak emateko prest agertu zen beti Kearney andrea: jator, hitz batean esateko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

Abegikor eta lagunkoi, nahiz eta urrutiko ukitu hori eman bere ahotsari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Gero besoa pasa dio lagunkoi, neska zotin-dardaretatik babestuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 12. orr.

-Ederki -esan zuen Gabrielek lagunkoi, aldez aurretik beste trago bat eginez-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 295. orr.

Amaordeari eskuan muin eman eta niri ere berba pare bat esan dit lagunkoi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.

"Zer egiten duzu hemen, Mikel?", arrimatu zaio begirale bat, lagunkoi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 49. orr.


lagunkor izond lagunkoia.

Neskato bat ikusi nuen niregana inguratzen, plazatxoa zuzen-zuzen zeharkatuz, eskuaz keinu lagunkorra egiten zidalarik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.


lagunmin ik lagun 23.

laguntalde ik lagun 24.

laguntarazi ik lagunarazi.

laguntasun 1 iz lagunen arteko atxikitasuna.

Nire kideek ez zuten, ez, batere laguntasunik eta elkartasunik erakusten nirekiko, maisuaren aurrean behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Anaitasuna berriz, laguntasunaren gisara hartuz, ez zitzaion axola jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

Jatorrizko laguntasun edo sozialtasun horrek dakarzkion betekizunak, bi gisatara bete ditzake bakoitzak: edo Estatu legeen bitartez, edo Nazio ohituren bitartez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Laguntasuna eta profesionaltasuna banatzen jakin ezkero, ez dago arazorik.  Berria - Kirola   2004-03-16

Laguntasuna, zoriona eta besta giroa zirelarik oroz gainetik nagusi!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Errubi taldeak bere besta ospatu du ganden larunbatean laguntasun osoan.  Herria   2005-08-11

Luzaz ukan dezagun leialtasun zelaian eta, bizian, elgarren errespetua, atxikimendua eta laguntasuna.  Herria   2003-04-03

Laguntasun agerraldiek emandako indarra.  Berria - Kirola   2004-08-21

2 lagun egitea, lagunartea.

Bakarrik bizi zen amonari guk uste baino ezinbestekoagoa zitzaion katuaren laguntasuna.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.

Leialtasunean, maitasunean eta laguntasunean ez dago animalietan zakurra bezalakorik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

Zinez maite ote zuen basapiztia haren laguntasuna?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Etxetik irten nahi dut, begiratu eta ikusiko ez nauen jendearen laguntasuna kalean bilatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 82. orr.

Eskertzen ditut bihotz barnetik, gertakari ilun hortan, beren atxikimenduaz eta laguntasunaz, lagundu gaituztenek.  Herria   2002-08-01

3 laguntza.

Benetako laguntasuna, profesional batena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

Emakumeek laguntasuna errazago eskatzen dutelako.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna ere badutela azpimarratu du.  Berria - Kirola   2004-06-23

Gudari indartsuak omen ziren, ongi hartzen omen zituzten berengana biltzen zirenak eta laguntasun bila joaten zitzaizkienei adiskidetasun-hitza ematen omen zieten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,1

Aparteko laguntza zen guretzat, eta laguntasun handia segurtasun gaietarako, eta hark utzitako hutsunea nabarmen sentitzen dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

-Laguntasuna sarri behar izaten zan han, ganadua altzateko, hauspoari eragiteko eta abar.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Baina, nora ote zihoan neskatxa hura, bakar-bakarrik, aitaren edo amaren laguntasunik gabe, neba baten babesik gabe, haren adinean behar-beharrezkotzat jotzen badira ere?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laguntasuna behar (5); laguntasuna behar dute (3); laguntasuna eskatu (4); laguntasuna eskatu behar (3)

laguntasunik gabe (4)


laguntsu iz

"Aire Ona" batasuneko kideak elgarretaratuko baitira nonbrean eguerditan Haramboure Isturitzeko ostatu goxoan desiratuz urte ondar on eta egun laguntsu bat guzieri.  Herria   2004-11-18


laguntto iz adkor laguna.

"Zure lagunttoak minbizia du" esan zidan Tommyk; handik sei hilabetera Alexek leuzemia zuela esan ziguten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 12. orr.

Badira Herriko Etxean laguntto mihi-luzeak dituztenak ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.


laguntxo 1 iz adkor laguna.

Nipper Martin, laguntxo belarri-txabal bat, Dolton-goa; arbi hazten aritzen zen aitaren basetxean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Hau, gaizkile hau, egona da hemen lehenago ere, bere laguntxoekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Nire laguntxoek ezetz, nik neuk aterako nizkiola hesteak, baina ez obispoari, berari, esana egiten ez bazuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Biharamun goizean, gu, hiru laguntxo, Buick markako auto batean sartu, eta Loiolara bidean jarri ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 103. orr.

Laguntxoen arteko konponketak tarteko direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

2 (deiki gisa)

-Aizu, laguntxo -esan zion-, irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

-Ez da batere erraza izango, laguntxo. -Zer, beste bat izatea espero, laguntxo? -galdetu zion, eta gero belarrira mintzatuz jarraitu-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.


laguntza 1 iz norbaitek norbaiten alde egitea, bere ahaleginak haren ahaleginei batuz edo haren premia edo beharrei erantzunez; laguntzeko egiten edo ematen den zera. ik laguntasun 3.

Geometriak ere laguntza handiak ematen dizkio arkitekturari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Gainerako garapen-bideko herrialdeentzat [...] laguntza publikoa zen kanpoko finantzaketaren bide nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Amerikar telebistak laguntza teknikoa ekarriko zuen baina oinarrizko teknikariak, kableak ekartzen zituztenak, filmatzen zutenak eta abar... filipindarrak ziren oro.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 289. orr.

Tankera konikoa adigaiaren arabera soilik bihur daiteke begiesgarria ezein laguntza enpirikorik gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

Amari esango nion ez nuela laguntza ekonomikorik behar.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Hainbeste espero duten laguntza eskuzabal hori. Laguntza espiritual horren ondotik, hatsa atxiki zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.

Ahotsa loditurik, agurearen laguntza hil edo bizikoa zuela indartzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Berriro ere laguntza eske natorkizu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Oihuz hasi da laguntza eskean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

-Bidazti batzuk laguntza eske! -esan zuen Nadiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

Denentzat laudoriozko, eta bereziki laguntza eskezko otoitza zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

2 (aditz baten objektu gisa)

Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,20

Etxera itzultzeko laguntza eskatzen dizut.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

-A zer laguntza bildu dudan!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Eskuzabal eman zuten laguntza hiletak antolatzeko.  Elizen arteko biblia   2 M 4,49

Aise ulertuko da emakume horrek nolako laguntza ematen zion Ivan Ogareffi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Txarrenean ere, beti izango nuen etxekoen laguntza izateko aukera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 278. orr.

Prest zegoen laguntza eskaintzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.

Gerla horretan alemanek laguntza gaitza ekarri zioten Franco-ri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Ordukotz baziren zazpi etxe edo aterbe Konpostelara joaiten zirenen beilarieri ostatu edo laguntza egiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.

Onartuko al zenuke psikoterapeuta baten laguntza?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Herrialde industrializatuetako aurrekontu nazionalek finantzatzen dute ia osorik laguntza hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Langabetuei zuzenduriko laguntza eta sarien bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.

Bihotz-gogorra bada ere, zure familiaren egoera ondo azalduko bazenio, ez luke adorerik izango laguntza ukatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

Laguntza antolatzeko ia denborarik gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 199. orr.

Ostolazak berak ere eskertuko luke zure laguntza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Ez ukatu zeuen laguntza, lagundu zamapetik ateratzen.  Elizen arteko biblia   Ir 23,5

Diruak ezin du zure laguntza ordaindu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaixo eta errudunaren laguntza-eskaria.  Elizen arteko biblia   Sal 38,1 tit

Maitasun horretatik lekutuak ziren laguntza-eskeak eta babes-aseguruak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Langabeentzako laguntza sistemak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.

Espainiako armadari buruzko xehetasunak, baita Alemaniako zein Italiako laguntza-tropen gainekoak...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Azpikontratazioa laguntza-lanekin hasi zen (garbiketak, mantenua, janaria, garrioa...), baina gaur egun oinarrizko ekoizpen prozesu zentralaren zenbait atal ere hartzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Laguntza-etxea [...] zinema baten aurrean zegoen, eraikin itsusi, gris eta handi batean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 245. orr.

Behin eta berriz kritikatzen dira administrazioak emandako zenbait laguntza mota.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira, inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.  Elizen arteko biblia   Jb 30,13

Oso oharpen zuhurrak egiten baitzizkion troikako laguntza-zaldi izpildunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Laguntza galdea eginen zuela, eta batez ere Volanges andrea iratzar zezaten debekatuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.

Beste mundukoen eta hemengoen arteko harremanak benetakoak ziren seinale omen zen Satani laguntza eskatze hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

Toki hari Eben-Ezer, hau da, "Laguntza-Harria" eman zion izena.  Elizen arteko biblia   1 Sm 7,12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diru-laguntzen gorabehera eta gainbeherak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

Herrialde industrializatuetako ekoizpenak dituen diru-laguntza ugariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Nafarroako erregeak eskaini zion sos laguntza eder bat, ikusten baitzuen beharrezkoa zela bidaiarentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Epe ertaineko finantza-laguntza emateko aukerak ugalduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Inportazioen kontrolean, aurrekontu-laguntzetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Bestalde, herrialde industrializatuen lankidetza-laguntza ere ezinbestekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

Ez dago inolako lan araudirik, gizarte segurantza, osasun sistema zein bestelako gizarte laguntza bateraturik. elkarteko langabetuentzat gutxieneko langabezia laguntza bat sorturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Mediku-laguntza hartzeko 1226ko udaberrian hara eraman zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Oso musika-laguntza urriarekin: arrabita, txeloa, oboea edo beharbada fagota.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.

Atzerri laguntza areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

Kanpo laguntza [...] azken urteetan izugarri murriztu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

AEBek barne-laguntza horiek kenduko balituzte, nazioarteko kotoiaren prezioak %25 inguru egingo luke gora.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

5 laguntza-emaile izond laguntza ematen duena.

Bizidunen elkarte guztietan zeudek pertsona sendo eta laguntza-emaileak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Ez du behartzen herrialde hartzailea herrialde laguntza-emaileari salgaiak erostera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

6 neska-laguntza erromeriaren ondoren, baserrian bizi diren neskei mutilek etxera laguntzea. ik laguntze 2.

90 urterekin sasoiko dago egon, eta lehengo erromeriak, neska laguntzak edo gerrako zauriak gaur goizeko kontuak balira bezala kontatu dizkie Joseba Tapia trikitilariari eta kazetariari.  Berria - Kultura   2004-12-28

Gero handik neska laguntza egin, sagardoa edan eta etxera.  Berria - Kultura   2004-01-31

Auzoko baserrikoak jotzeko eskatu zion pasodoblea joko du aurrena, gustuko neska gazteari neska-laguntza lanak eskatzeko erabiltzen zuena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aurre egiteko laguntza (12); babesa eta laguntza (23); beharrezko laguntza (9); diputazioaren laguntza (7); diru laguntza (758); diru laguntza bat (32); diru laguntza bereziak (7); diru laguntza eman (19); diru laguntza emango (22); diru laguntza ematea (13); diru laguntza eskatu (9); diru laguntza gehiago (27); diru laguntza handiagoak (11); diru laguntza handiak (10); diru laguntza jaso (18); diru laguntza jasoko (11); diru laguntza jasotzen (15); diru laguntza publiko (7); diru laguntza publikoak (24); diru laguntza zuzenak (7); dolarreko diru laguntza (10); dolarreko laguntza (13); elkartearen laguntza (7); emandako diru laguntza (9); emandako laguntza (22); erakundeen laguntza (11); eskainitako laguntza (7); euroko diru laguntza (63); euroko laguntza (63); giza laguntza (97); gizarte laguntza (23); gobernuaren laguntza (16); herritarren laguntza (15); herritarren laguntza eskatu (7); jainkoaren laguntza (10); jasotako diru laguntza (7); jaurlaritzaren diru laguntza (10); jaurlaritzaren laguntza (7); jendearen laguntza (11); kanpoko laguntza (7)

laguntza agindu (9); laguntza asko (9); laguntza behar (206); laguntza behar du (24); laguntza behar izan (21); laguntza beharko (33); laguntza beharrean (10); laguntza beharretan (11); laguntza beharrezkoa (12); laguntza berezi (16); laguntza berezia (11); laguntza bereziak (15); laguntza berezirik (8); laguntza bikaina (17); laguntza bila (31); laguntza ederra (14); laguntza ekar (7); laguntza ekarri (43); laguntza ekarriz (8); laguntza ekartzea (8); laguntza ekartzeko (16); laguntza ekartzen (20); laguntza ekonomiko (13); laguntza ekonomikoa (27); laguntza ekonomikoak (11); laguntza ekonomikorik (7); laguntza eman (145); laguntza emanez (10); laguntza emango (47); laguntza ematea (98); laguntza ematea egotzi (7); laguntza ematea erabaki (10); laguntza ematea leporatzen (7); laguntza emateagatik (13); laguntza ematearen (7); laguntza emateari (11); laguntza emateko (108); laguntza emateko prest (11); laguntza ematen (78); laguntza ematera (18); laguntza eskaera (19); laguntza eskaini (65); laguntza eskainiko (13); laguntza eskainiz (8); laguntza eskaintzea (9); laguntza eskaintzeko (14); laguntza eskaintzen (29); laguntza eskaria (7); laguntza eskasa (8); laguntza eskatu (258); laguntza eskatuko (17); laguntza eskatuz (23); laguntza eskatzea (10); laguntza eskatzeko (33); laguntza eskatzen (70); laguntza eskatzera (13); laguntza eske (231); laguntza eske ari (9); laguntza eske joan (13); laguntza eskertu (19); laguntza eskuratu (8); laguntza eta babesa (14); laguntza ezinbestekoa (19); laguntza falta (7); laguntza galdez (17); laguntza gehiago (65); laguntza gehiago eman (7); laguntza gisa (14); laguntza gutxi (9); laguntza handia (76); laguntza handia eman (21); laguntza handia ematen (13); laguntza handiagoa (24); laguntza handiagoak (13); laguntza handiak (20); laguntza handirik (22); laguntza humanitarioa (8); laguntza izan (129); laguntza izan du (29); laguntza izango (74); laguntza izango du (34); laguntza izatea (9); laguntza jaso (67); laguntza jasoko (21); laguntza jasotzeko (17); laguntza jasotzen (42); laguntza juridikoa (12); laguntza logistikoa (7); laguntza lortu (10); laguntza moduan (8); laguntza mota (21); laguntza nahi (7); laguntza onartu (11); laguntza oso (10); laguntza osoa (25); laguntza paregabea (8); laguntza polita (8); laguntza premia (13); laguntza psikologikoa (25); laguntza publiko (14); laguntza publikoa (7); laguntza publikoak (33); laguntza publikorik (8); laguntza teknikoa (22); laguntza ugari (7); laguntza ukan (13); laguntza ukanen (9); laguntza ukatu (9); laguntza ukatzea (8); laguntza zerbitzua (7); laguntza zuzenak (22)

milioi dolarreko laguntza (11); milioi euroko laguntza (11); nazioartearen laguntza (15); nazioarteko laguntza (48); nazioarteko laguntza eskatu (9); premiazko laguntza (9); zaleen laguntza (22)

bono laguntzak (10); diru laguntzak (634); diru laguntzak eman (18); diru laguntzak ematea (13); diru laguntzak emateko (16); diru laguntzak ematen (18); diru laguntzak eskatu (7); diru laguntzak eten (7); diru laguntzak itzuli (8); diru laguntzak itzultzeko (7); diru laguntzak jaso (18); diru laguntzak jasotzeko (20); diru laguntzak jasotzen (16); emandako diru laguntzak (11); emandako laguntzak (12); esportaziorako laguntzak (11); euroko laguntzak (9); gizarte laguntzak (43); gizarte larrialdietarako laguntzak (9); laguntzak banatzeko (11); laguntzak bideratzeko (10); laguntzak eman (40); laguntzak emanez (7); laguntzak emango (11); laguntzak ematea (27); laguntzak emateko (29); laguntzak ematen (28); laguntzak eskatu (17); laguntzak eskatzeko (12); laguntzak eskuratzen (7); laguntzak eten (9); laguntzak itzuli (9); laguntzak itzultzeko (15); laguntzak izango (8); laguntzak jaso (27); laguntzak jasotzeko (34); laguntzak jasotzen (29); laguntzak kendu (11); laguntzak kentzea (7); laguntzak kentzeko (8); laguntzak murriztu (18); larrialdietarako laguntzak (14); milioi euroko laguntzak (8)

erakundeko errefuxiatuen laguntzarako (7); errefuxiatuen laguntzarako (15); giza laguntzarako (49); haurren laguntzarako (32); haurren laguntzarako funtsak (11)

aldundiaren laguntzarekin (7); diru laguntzarekin (10); elkartearen laguntzarekin (19); erakundearen laguntzarekin (16); etxearen laguntzarekin (10); herriko etxearen laguntzarekin (8); jainkoaren laguntzarekin (13); kultur erakundearen laguntzarekin (11); zaleen laguntzarekin (15)

diru laguntzaren (35); giza laguntzaren (9); laguntzaren bat (14); laguntzaren beharra (11); laguntzaren bila (7); laguntzaren premia (7); laguntzaren zain (9)

diru laguntzari (14); laguntzari esker (79)

diru laguntzarik (89); laguntzarik eman (18); laguntzarik emango (10); laguntzarik ematen (9); laguntzarik eskatu (13); laguntzarik izan (13); laguntzarik jaso (26); laguntzarik jasoko (10); laguntzarik jasotzen (17); laguntzarik nahi (10)

jainkoaren laguntzaz (20); jaunaren laguntzaz (7)

diru laguntzei (19); laguntzei esker (12)

diru laguntzen (179); diru laguntzen banaketa (7); diru laguntzen berri (9); diru laguntzen inguruko (7); diru laguntzen murrizketa (8); diru laguntzen zenbatekoa (7); laguntzen banaketa (7); laguntzen bidez (8); laguntzen murrizketa (9)

diru laguntzetan (15)

diru laguntzetatik (7)

diru laguntzez (7)


laguntzaile (orobat laguntzale g.er. eta laguntzalle g.er.) 1 iz laguntze lanak egiten dituen pertsona.

Hernaniko parrokian laguntzaile izendatu zuten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Erakusleiho apaintzailearen laguntzaile izendatu baitzuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Militar karlista bat, bi moja eta haien laguntzaileak lohiez estaliak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.

Musikari eta laguntzaileak bildu dira elgarrekin besta egiteko goxoki.  Herria   2005-06-23

Erregeak bere laguntzaile nagusi hura bidali zuen hiri-sarrera zaintzera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,17

Tom laguntzaile ezin hobea izango litzatekeela bigarren solairuko liburu eta eskuizkribu bitxien negoziorako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Errekina zekarten laguntzaile uniformedunak inguratu zitzaizkion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Neskameez ari ginen hizketan, "etxeko laguntzaile" deitu beharko litzaiekeela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Marina etxekoa ez, baina soldatapeko laguntzailea dela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.

Laborategiko laguntzaile bat sartu zen eta odola atera zion haurrari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 65. orr.

Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak.  Elizen arteko biblia   Esd 2,70

Frantziskoren adiskidea eta ordenako arazoetan hurbileko laguntzaile izan zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Alemaniar poliziaren laguntzaile ukrainarrak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.

Ilehoria, hiltzailearen laguntzailea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.

Juan de Panoniaren laguntzaile ohi bat, orain harekin etsaiturik zegoena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Errukarrien laguntzaile nekaezinak ez zion huts egin eta erreguak entzun zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Nire laguntzaile leial, lankide bizkor eta kontseilari zuhur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Berehala azaldu zen laguntzaile bat, limoi ura eskuetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 161. orr.

Ez zuen ezagutzen, laguntzaile berria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Barkatu laguntzaile kaskarra izan banaiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

PSOE eta PP ziren aitzindari, baina ezin da ahantzi [...] EAJkoak laguntzaile izan zituztela lan zikin horretan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

• 2 izond laguntzen duena.

Karmelo Etxenagusia Bilbaoko gotzain laguntzailearena. Seraias apaizburua, Sofonias apaiz laguntzailea eta hiru atezainak.  Herria   2004-12-23

Tesia zuzentzen zion Valarché irakasleak biologo laguntzaile postua lortu baitzion Parisen, Inserm-eko laborategi batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Bera han baitzen irakasle laguntzaile, Animalien Zientzien Departamentuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Aita Jainko Jaunarekin eta Espiritu Santu Laguntzailearekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Neska laguntzaile baten bila hasi zen, begiradaz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Zein aldetatik egin zuten eraso gudaroste laguntzaileek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Laino artean, eguzkiaren distira gorri ageri zen, motore laguntzaile herdoiltsu, kamioien eskeleto, Ford autoen egitura eta metal karraskatuzko multzo itxuragabeetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Propaganda ideologiko hori arma laguntzaile bat besterik ez zela botere inperialistaren armadian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Dikotomia binomio laguntzaile bihurtu behar.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

Azentu laguntzaileek, berriz, jokabide prosodiko soila agertu ohi dute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 113. orr.

Adiskidantza dukezu bertzalde zuhurtziaren laguntzaile.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.

Hitzen laguntzaile hor dituzu gainerat begiak, eskuak eta azkenean zure gorputz guzia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 163. orr.

3 (adizlagun gisa)

Alderdi haiek ondo ezagutzen omen zituen gidari bat generaman laguntzaile. Beitiak bazekien ni ez nintzela musikaria, baina laguntzaile hartu ninduen umeak hara eta hona ibiltzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 241. orr.

Argiketari kurdu baten laguntzaile hasi nintzen lanean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

Bigarren Mundu Gerran mugalari eta laguntzaile ibilitakoen testigantzak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Sanson artzain hura Tahoe lakuaren inguruetara joan zela Gernika esaten zioten artzain beterano baten laguntzaile.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

4 aditz laguntzailea.

Beherago, 7.1. pasartean, does laguntzaile azentudunera itzuliko gara.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 160. orr.

Har ditzagun, lehenik, azentugabe azaltzen diren laguntzaileak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

Aditz laguntzailearen osagaia aztertzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina elementu honek murrizketa estuak jasaten ditu, laguntzaile osagaiko elementuen artean bakarra delarik honetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 66. orr.

Louiseren laguntzaile lana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Beste inon zerbitzari, laguntzaile edo igeltsero lanetan aritzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

Eusko Armadaren laguntzaile sareko kideen etxeetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Astean bederatzi groshen irabazten zituen maisu-laguntzaile bat, nola ausartzen zen hain zorrotza eta handinahia izaten?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Gu baino apur bat zaharxeagoa zen gazte bati, erizain-laguntzaile moduko bati, hots egitea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.

Garai hartan igeltsero laguntzaile nenbilen eta inori ez nion beldurrik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.

Aguazil-laguntzaile sartu behar izan zuen gizonak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Ez nauk hiltzaile-laguntzaile baten ikustera heldu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 264. orr.

Katedralean eliza-laguntzaile zen Arbidetar baten aholkuak jarraituz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Hori baino lehenago behintzat, gizarte laguntzaileak harekin hitz egin nahi du.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.

Eszena-laguntzailea lasterka aterako da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 75. orr.

Klinika-laguntzaile izateko ikasten ari zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.

Gotorlekuan ba al da hornidurarik nire arma-laguntzaile honentzat?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Hondar egun hauetan aski zakarturik dabil gida-laguntzaile gaztearekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.

Langileei dagokienez, aipatuak daude dagoeneko irakasle laguntzailerik ez egotea batetik, eta teknika-laguntzaile gutxiegi egotea bestetik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 116. orr.

7 aditz laguntzaile

Aditz laguntzaile eta izenordainen taulak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Aditz laguntzailearen orainaldia ongi jakinez gero.  Berria - Kultura   2006-01-22

Aditz laguntzaile batuaren ezaugarririk esanguratsuenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 171. orr.

Emakume hark nirekin jolasean aurrera egiteko gogoa zeukala iruditu zitzaidan 'duk' aditza, aditz laguntzailea edo dena delakoa entzun nionean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 51. orr.

Murrizketa hauek guztiak berreratu beharko ditugu, alderantzizko hurrenkeran, be+en aditz laguntzailearen atal gisa aukeratzen den kasuetarako.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.

Aditz laguntzailearen osagaia aztertzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

Iparraldeko joera, hain zuzen -alegia, besteak beste, aditz laguntzailea aurreratzekoa-.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Aditz laguntzaileen morfologia osoa ikertu zuelako.  Berria - Kultura   2004-01-11

8 goi laguntzaile

Kureiaren goi laguntzaile Hassan Abu Libdek azaldu zuenez.  Berria - Mundua   2004-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aditz laguntzaile (5); apez laguntzaile (4); beharrezko laguntzaile (6); eskualdeburuen laguntzaile (4); etaren laguntzaile (5); giza laguntzaile (5); gizarte laguntzaile (5); irakasle laguntzaile (10); izan zuen laguntzaile (5); kide edo laguntzaile (9); laguntzaile balios (4); laguntzaile bat bidali (4); laguntzaile berria (4); laguntzaile bihurtu (4); laguntzaile bihurtzen (4); laguntzaile eta babesle (5); laguntzaile gisa (43); laguntzaile izan (35); laguntzaile izan zen (9); laguntzaile izango (10); laguntzaile izatea (17); laguntzaile izateko (7); laguntzaile izatera (4); laguntzaile lanetan (7); laguntzaile leiala (6); laguntzaile moduan (9); laguntzaile onak (4); poliziaren laguntzaile (4); ustezko laguntzaile (4); zuzendariaren laguntzaile (4)

aditz laguntzailea (6); gizarte laguntzailea (6); industria laguntzailea (4); irakasle laguntzailea (4); laguntzailea izan (7); laguntzailea izan zen (4); laguntzailea izango (5); maisu laguntzailea (4)

giza laguntzaileak (5); gizarte laguntzaileak (12); irakasle laguntzaileak (9); laguntzaileak izan (7); laguntzaileak izan ziren (4); tenpluko laguntzaileak (9)

espiritu santu laguntzailearekin (4); gizarte laguntzailearekin (5)

aditz laguntzailearen (10); gizarte laguntzailearen (6)

gizarte laguntzailearengana (5)

enpresa laguntzaileek (4)

gizarte laguntzaileek (4)

gizarte laguntzaileen (4)

laguntzailetzat jotzen (4)


laguntzale ik laguntzaile.

laguntzalle ik laguntzaile.

laguntzaño iz adkor laguntza. ik laguntzatxo.

Gainerat, laguntzaño bat Glisseguna sailarentzat.  Herria   2005-12-22

Bakotxak bere ahalaren arabera laguntzaño bat eman dezan.  Herria   2003-05-01


laguntzar iz adkor lagun handia.

Hala ere, atzo, azken kurtsoko laguntzar bat etorri zitzaidan oheraino.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.

Bere laguntzar Durandarteri ezpata motxez bularpetik bihotza atera ziola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.


laguntzatxo iz adkor laguntza. ik laguntzaño.

-Nire isiltasunaren truke laguntzatxo bat -esan zion patxadaz-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Seguru nago inori ez zaiola axola izango urteko ikaslerik onenari laguntzatxo berezi bat ematen badiot.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Gurasoek laguntzatxo bat beharko ditek noizean behin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.


laguntze 1 iz laguntza ematea.

Haatik españolek ez dute denetako bakarrak izan nahi ttipiagoen laguntze horrendako.  Herria   2005-02-17

2 neska laguntze ik laguntza 6.

Tabernetan ardoa egoten zen, pattarra, beranduago garagardoa, zigarro bat edo beste, gero neska-laguntzeak zelai bazterretan gora, arbola artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

· Honek, neskalaguntzera joandako mutila harrika hartzeko ohitura ez aspaldiko hura dakar gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.

Neska-laguntzera joan eta bueltako bidean galdu egin zen gaztearena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.


lagunurko ik lagun 20.

lagunzale izond lagunak izatea atsegin duena, lagunen zale dena.

Giputzakaz eta danakaz lagunzalea ei zan, baina, hango eta hemengo estilo kontuetara jo ezkero, auzia sikuan ebagiko eban: "Giputzek eurena eta guk geurea".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 63. orr.

Zeinen lagunzale/moldakor eta zoragarri bihurtzen ziren ingurumen "aberastu"ko txerriak, eta zeinen aztoraerraz eta erasokor, aldiz (ia "autista"), "pobretu"etakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.


lahaki iz labakia (?)

Zordun gira gizon horien alderat “mutualitateko” lehen lahakiak egin baitituzte duela 160 urte.  Herria   2005-12-29


lahar 1 iz sasia; sasiz beteriko lekua. ik lapar1.

Ez dute inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dute. Gar bizian ari da gaiztakeria, sua sasi eta lahar artean bezala.  Elizen arteko biblia   Is 5,6

Laharra den tokian, berriz, zakurra gaizki ibiltzen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.

Hainbeste hazi dituk laharrak, istapetan ere sartzen zaizkiguk dagoeneko peto--peto.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Erretzen ari ziren laharren ke sarkorrak garbitu zion barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Ez dute arantza zorrotz eta lahar mingarriek bezala zulatuko.  Elizen arteko biblia   Ez 28,24

Ipurtargi baten argia nabarmenago dela ilunpean laharraren arantzak baino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Laharraren usain eta ehundura zakarrak zeuzkan zapiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Txoriak kantuz pendoitzetako laharretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Alferren bidea laharrez josia, pertsona zuzenena bide zabala.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lahar-zuhaixka idorretatik egur pila pollita bildu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Lahar edo intxusa adarren bat, soilik, isuskigarratz mordoskaren bat, odola bezain gorri, azaltzen zen bakarrik han-hemenka, zanga ertzetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.

Mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Is 7,23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sasiamen eta amañilili laharren usainak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasia eta laharra (6)


lahardi iz sasidia.

Lahardiko Bidea hartu zuten muinoetatik haratago heldu arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.


lahardikatu, lahardika, lahardikatzen du ad larrutu.

Laharrek, asunek eta elorri abarrek jantziak eta zangoak lahardikatzen zizkioten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Iruditzen zitzaidan usu, larrurik gabe sortu nintzela, eta agerian neuzkan haragi puska odoltsuak edozein haize bortitzek sarraskitzen zizkidala: bizirik lahardikatua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.


laharrondo iz sasi landarea.

Alde egingo ziola etsita, Dionisosek oztopoa jarri zion eder iheslariari, eta sasi edo laharrondo bat hazarazi zuen haren aurrean (gauza aski erraza landaretzaren jainkoa den norbaitentzat...).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Laharrondo hura berehala loratu zen, eta lore haiek ninfaren masailen kolorea zuten: horrela sortu ziren arrosak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.


lahartsu izond lahr asko dagoena. ik sasitsu.

So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.


laia 1 iz nekazariaren lanabes zaharra, lurra iraultzeko erabiltzen zena, lurrean sartzen diren altzairuzko bi hortz luzez eta horietako baten gainean itsasten zen zurezko gider batez osatua.

Hamar edo hamabi gizon-emakume laiak hartu eta soro ertzean ilaran jarrita, ahal bazen San Martin aurretik, lurrak azpikoz gora jartzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Pixka bat harantzago, laiak eta aitzurrak. Laiarekin ederki moldatzen da.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.

Toki patarretan baliatzen ziren laiak, beren bi hortz luze-luzeekin.  Herria   2003-07-17

Galtza zorroa jaso, zurezko hanka itsatsia kendu, eta bertikalki, hortz bakarreko laia bailitzan, airean altxatu eta lurrean sartu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

2 laian adlag laiatzen.

Laian eta beste lan jeneroetan hasi beharra ere bazen garai haietan eta...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.

Gaztela aldean -laian apenas egingo zuten edo-.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.


laiadun izlag laia duena, laia daramana.

Laiadun gizona bere pausoan dabil.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.

Hotza da laiadun, aitzurdun gizonaren infernua.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.


laiatu, lai(tu), laiatzen du ad lurraz mintzatuz, laiaz irauli.

Mendi gehiena laiatu gabe zegoenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 69. orr.

Euriaren euriz, lurra zopa-zopa eginda, ezin laiatu, ezin aretu, ezin zokorrak xehetu, ezin...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Santa Gurutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.


laidatu ik laudotu.

laido 1 iz iraina, desohorea.

Orduan bai txintximariak, oihu eta garrasiak, irain, laido eta erasoak, sozialistak bere alkietarik joanik, denak bilduak beherean, Lege Biltzarreko uxerrek muga bat egiten zutela beren gorputzekin.  Herria   2004-05-06

Garrüzeko gazteluzainarengana, lapurreta, laido, liskar edo bertzelako makurkeriaren bat salatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Horren guztiaren gehigarri, zernahi laido, kolpe eta mehatxu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Adulterioaren A gorri baten laidoa soinekoan josirik eraman behar izan zuen Hester Prynne errukarriaren istorioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.

Laidora, lotsaz hiltzera kondenatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Sultanarengana iritsi aurretik, irain eta laido asko jasan behar izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Zer ez du pairatu lege horren gatik: laido, irain, mehatxuak.  Herria   2005-02-03

Ene! jaun zerukoa! nolako laidoa!… Zergatik, bada, irainez eta laidoz erantzun?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Neure adineko neskei egindakoak kontatzen dituelako, ankerrak guztiz, sexu mailako laidoz eta jazarpenez beteak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan osagai gisa)

Gorapen-hitzen kontrako laido-hitzak behin eta berriz belarrietara esan ziezazkiola. Birao eta laido sorta luze bat ekarri nuen ahora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 772. orr.

Gezur iraingarriak ugaltzen ziren, laido ibai bat eratzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Laido-zaku berean pilatzen dira, nahas-mahas, errealitateak eta mamuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

3 laidozko izlag ik laidogarri.

Merketasuna gehitzen die gainera bere laidozko hitzei, eta, haren arabera, "puta merkea" laidogarriagoa litzateke "puta garestia" baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Horregatik hil zen Ternuako uretan, laidozko etxe hartara itzuli behar ez izateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Ikasleon artaldea laidozko makilapean erabiltzeko grina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Urkabe zitala, haga lotsagarria, pikota laidozkoa, garrote bilaua, huraxe emon behar zidatela, Angiolillori legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

4 laido egin

-Tematuta zaude guri laido egiten -esan zion Luluri erdi negarrez-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Gure anaiari duk laido egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Zure alabak sorrarazi didana halako gisakoa dela, non higuina sor baitiezazuke, baina ez diezazuke laido egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 195. orr.

Berdin arropa eta ilaje Jainkoari laido egiten ziotenak eta, erran gabe doa, keinu, begirada eta proposamen likitsak oro. · Ezingo diat barkatu egin didaan laidoa!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Suminaren suminez eta amorruz mintzo naiz beste nazioek egin dizueten laidoarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 36,6

Bertan konturatu nintzen laido handia egin zidatela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 57. orr.

Prakak jaitsi omen zizkioten eta laido sexualak egin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laido egiten (4); laido eta irain (3)

irainak eta laidoak (4); laidoak eta irainak (3)

lotsaz eta laidoz (4)


laidogarri 1 izond iraingarria, laidozkoa.

-Zure hitzak laidogarriak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 391. orr.

Kartzela horietako bizi-baldintzak «laidogarriak» direla aitortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Liburu laidogarriak direla esan izan dute.Cruger jaunari ez zitzaion desatsegina Wilmarth andereñoa; laidogarria baino ez zion irizten. Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Ereduzko zigorra merezi du, zalantzarik gabe, baina naturaren laidogarri diren oinazeak eta heriotza lazgarria merezi al ditu?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


laidoka adlag irainka.

Aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.

Bien bitartean aita itzuli zen, eta, semea ez aurkitzean, bekatua bekatuari erantsiz, irainka eta laidoka eraso zion emazteari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Neurriak hautsirik nituelakoan, laidoka oldartzea espero izatekoa zen, baina ez hainbertzerainoko adierazpen handirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.


laidokeria iz egintza laidogarria.

Ez zuela emaztea laidokerian zuzenean eta aurrez aurre harrapatu, eta, beraz, ez zeukala ziurtasunik salaketak, eta ez zegoela inolako arrazoirik halako gerra anker bat egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 81. orr.


laidostatu ik laidoztatu.

laidotsu izond laidoz betea.

Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek, antzezko sorginkeriaz, saldukeriazko dohainez […] bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.


laidotu, laido(tu), laidotzen 1 du ad iraindu, desohoratu. ik laidoztatu.

Ez dut laidotuko hainbeste mesede egin didan erregina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.

Egun hartan ikasi nuen errazagoa dela inor laidotzea, laudatzea baino. Egiozu uko laidotzen eta izutzen nauen sentimendu horri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

Gutun hori bera da nire amodioak laidotzen zaituela errepikatzen didana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.

Zeinahi ere den erantzuna, laidotua sentitzen da, laidotua arrotz baten moduan hartzen dutelako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.

Ama Birjinaren itxura bat kausitu zuten, lehenago lur pean gordea, Arabiarrek ez zezaten gaizki erabili eta laidotu.  Herria   2004-11-11

Espainiako bandera laidotzea eta terrorismoa goraipatzea.  Berria - Mundua   2004-12-16

Ez dezatela laidotu ulertu ezin dutena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

Ez dago jainkotu ez den izugarrikeriarik, ez eta laidotu ez den bertuterik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gero, estakuru arin batez desagerturik, berehala jinarazten du beraren ordez maitale laidotua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.

Klimaxik gabeko melodia; suge-ezkaten zurrumurrua marmolezko eskaileretan, eta, atzeragotik dardarka, senar laidotuaren baritonoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.


laidotzaile izond/iz laidotzen duena.

Niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidotzaile izan nintzen honi.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,13

Hunkitu egiten zen haietaz Jauna, beren menperatzaile eta laidotzaileen azpian egiten zituzten negarrengatik.  Elizen arteko biblia   Epa 2,18


laidoztagarri izond laidogarria, iraingarria.

Lau urte-zortzi urte: material pornografikoa egiteko 13 urtetik beherako haurrak erabiltzeagatik; materiala oso laidoztagarria denean; materialean ageri diren haurrek bortizkeria fisikoa edo sexuala jasaten dutenean; [...].  Berria - Euskal Herria   2004-11-25


laidoztapen iz laidoztea, laidoztatzea.

Gogoraraz dezadan, bidenabar, antisemitismoa bezain aspaldidanikoa dela otoitz-janzkiaren laidoztapena: deportatuei soingainekook bahitu, eta haietatik galtzazpiak egiten zituzten SSek, eta gero Lageretan preso zeuden juduen artean banatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.


laidoztatu, laidozta, laidoztatzen (orobat laidostatu g.er.) 1 du ad laidotu.

Etsaiek laidoztatu egin naute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.

Emakume hori edukiko dut; laidoztatzen duen senarrari kenduko diot.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Zeure izen ona belztu zenuen eta askazia laidoztatu, seme-alaben gain sumina erakarriz eta zeure zorakeriaren ondorenak jasanaraziz.  Elizen arteko biblia   Si 47,20

Sarkozy jauna, Bondy hirian egin duzu bisitaño bat polizien sustengatzeko laidoztatuak izan zirelakotz, zikinduak ere omen.  Herria   2002-12-26

Otoitz liburuak urratuak eta zangopilatuak, arrosarioak eta medailak berdin laidoztatuak...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Ene iduriko merezi bailuke Jainkoaren Handitasuna hainbeste laidoztatu ondoan, beste munduko gaztiguak mundu honetan jasaten hastea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Senar laidoztatuaren jokamoldea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.

Piztia gajoaren zintzurra zertxobait lasaitu zuenean, askatu zen hura nagusi laidoztatuaren heldukadatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Zure murru laidoztatuek / euri nigarrez dolutan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 213. orr.


laidoztatzaile izond/iz laidostatzen duena, iraintzailea.

Arneguka ere ibiliak arnegataren bizioa eta gaztigua hartze du, eta laguna laidoztatu duenak laidoztatzailearena, eta ez ditu bakarrik anitz xede gaitzengatik anitz gaztigu mota hartze, baina behar dira bestalde konfesatu delako helburu gaitzak-.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.


laidoztatze iz laidoztea, iraintzea.

Jokinek institutuan jasan zituen burlak eta laidoztatzeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


laiko 1 izond elizgizona edo moja ez dena. ik sekular1; seglar.

Klerikoei laguntzeko aukera bitez anaia laiko santuak, gizon zuhur eta zintzoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Apaiz bakoitzak esan bitza hiru meza, kleriko bakoitzak Salterioa, anaia laiko bakoitzak bost Gure Aita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Erakasle laiko gazteak zetozela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

2 inongo erlijioren mende ez dagoena.

Gizarte laiko batean.  Herria   2001-10-25

Eliz jurisdikzioaren eta jurisdikzio laikoaren atzera-aurrerak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.

Botere laikoa zer da?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.

"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Lege laikoa, eliza katolikotik apartekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Erasmok pentsamendu laikoa eraiki nahi du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Monoteismo laiko berria da hau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Moral laiko baten aitzindaria dugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Jaialdi judu laikoa, zortzi eguneko iraupena duena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

3 iz elizgizona ez den pertsona.

Kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko, gizon eta emakume.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Elizgizonek laikoen lepotik dituzten gehiegizko abantailak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Laiko batekin ezkondutako apaizaren alabak.  Elizen arteko biblia   Lb 22,12

Herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hor duzu apostolu erlijioso eta laiko handi horien kasua ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Isabel Pagola laiko misiolariak eman lekukotasuna.  Herria   2003-02-27

Baldo, Ebanjelio-bizitzara konbertitu aurretik, Lyongo laiko ezkondua zen, merkataria eta aberatsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hiltzera kondenatuak ziren apezak eta laikoak ere, katolikoak izanez geroz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hainbat familia erlijioso eta laiko-talderen bitartez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Kleriko nahiz laiko bikotea [...] merismo bezala erabiltzen da, anaia guztiak adieraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi laiko (5); anaia laiko (16); apez eta laiko (3); estatu laiko (6); kleriko eta laiko (4); kleriko nahiz laiko (12); laiko andana (3); laiko izan (3)

botere laikoa (15); eskola laikoa (3); estatu laikoa (7); laikoa da (5); xiita laikoa (3)

alderdi laikoak (3); botere laikoak (4); laikoak ziren (3); xiita laikoak (3)

alderdi laikoaren (3); botere laikoaren (3)

xiita laikoek (12)

elizgizonen eta laikoen (3)


laikokeria iz egintza laiko gaitzesgarritzat hartua.

Laikokerietan sartuak dira batzu ez dutelakotz onartzen Diwan-eko eskolak sar diten frantses sare publikoan.  Herria   2001-10-25

Hain hertsiak dira laikokerian sartuak diren jende horiek non ukatzen dieten bertze hizkuntzei bizitzeko eskubidea.  Herria   2002-12-19


laikotasun iz laikoa izatea, laikoa denaren nolakotasuna. ik laizismo 2.

Errepublika edo laikotasunaren objektibitatearenak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Santo Domingo laikotasunaren aitzindari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Sakristau baten ironiaz eta laikotasunez meza entzuten duten euskaldun bakanei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laikotasun legea (5)

laikotasuna bermatzen (4)

laikotasunaren alde (3); laikotasunaren aldeko (3); laikotasunaren legea (10); laikotasunaren legearen (3)


laikotu, laiko(tu), laikotzen da/du ad laiko bihurtu, zernahi erlijioren mentedik askatu.

Sinbolismoak ez dira erlijiozkoak bakarrik, eta, Mendebaldeko gizarteak laikotu eta gero ere, irudien funtzio sinbolikoak aise iraun du bizirik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.


laikotza iz kristau elizan, elizgizona edo moja ez denaren egoera, elizgizon ez direnen multzoa.

Kristau Eliza, tokikoa eta unibertsala, bi erlijio-klasetan egituratu zenean, "laikotza" eta "kleroa" alegia, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Kristau Elizako "laikotza" grekozko hitz arkaiko batez (laos) izendatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.


lain 1 adina.

Oraindik banuen afari on bat ordaintzeko lain diru.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 163. orr.

Gelako objektu guztiak ez zirela existitzen ohartzeko lain denbora. geure beharrizanak asetzeko lain baliabide eskura ditzakegu.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 161. orr.

Gizon ikasia, atsegina, adeitsua da, bizitzeko lain irabazten du...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 273. orr.

Bizirik irauteko lain maitasun izan dugu tarte horretan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 298. orr.

Horrek guztiak, ordea, gutun bat betetzeko lain ematen ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

Futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari neukan ipurpean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Oso gutxi da; baina gosearen harra kentzeko lain baduzu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.

Bi lagunentzako lain, ozta-ozta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 69. orr.

· Neska pixkanaka hobeto sentitzen zelako, hitz egiteko lain behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 207. orr.

2 kosta lain kosta kosta ahala kosta.

Sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Suspertu egin behar du kosta lain kosta.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 59. orr.

Aise ahanzten baitzaie zer den kosta lain kosta saihestu behar dena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Kosta lain kosta behar dugu Lakda atzeman.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betetzeko lain (3); bizitzeko lain (9); bizitzeko lain ematen (3); botatzeko lain (3); egiteko lain (5); izateko lain (4); jasotzeko lain (4); jateko lain (5); kosta lain kosta (11); lain diru (3); lain ematen (6); lain irabazten (4); lain izan (3); ordaintzeko lain (3)


lainaide ik lainaire.

Mendebaletik datorkeenean, euritarako amorrazio handirik gabe, lainaidea eta lainaizea deitu izan zaio: euririk apenas eta laino ugari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


lainaire (orobat lanaide) iz gandua, laino airea. ik lainaize.

Mendebaletik datorkeenean, euritarako amorrazio handirik gabe, lainaidea eta lainaizea deitu izan zaio: euririk apenas eta laino ugari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Lainairean zehar, eta isiltasun egitekotsuan, piamontear ahots bat entzun zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.


lainaize iz ik lainaire.

Mendebaletik datorkeenean, euritarako amorrazio handirik gabe, lainaidea eta lainaizea deitu izan zaio: euririk apenas eta laino ugari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


lainaje iz laino multzoa, lainoteria.

Gaur ere ez duk atera eguzkia, e? esaten dugu hitzetik hortzera edozein lainaje tartekatu eta goialdea goibeltzen zaigunean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Mendi hegaleko goiz-lainoa, guk normalean lainobera esaten diogun lodierarik gabeko lainaje tximadun hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Nolako edo halako, gure aldetiko ezin erabakitze honek ez luke, inolaz ere, narrazioaren gardentasuna lainaje umel batean murgildu behar.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.


lainateri ik lainoteria.

lainatu ik lainotu.

laineza (orobat lainezi g.er.) 1 iz apeta, guraria.

Leku hartara une bateko lainezari jarraiki joan zen gau hartan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?, edo, artearen liturgiaren idiolektoan dioten moduan, transgresioa?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Anne lainezaz beteta dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 54. orr.

Hasard, nécessité eta horiek ere ez dira ez dakigunari izena jartzeko laineza bat besterik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Lainezak laineza, jasangaitzetik asko zuen niretzat alaba bakarra izateak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Oraingo eromen edo laineza kartografiko, onomastiko eta toponimiko honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.

Edozer gauza da inpronunziablea impronunciable esateko laineza pedanteak harrapatu duenarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.

2 harrokeria modukoa.

Monikarengan, aldiz, harridura izan zitekeen harreman horretako sentimendu nagusia, harridura eta ikara punta bat, eta laineza ere bai seguru asko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Gorrotatu egiten ditut beren laineza eta hantusteak, exhibitzeko, enkoadratuak izateko, fokoen pean jartzeko duten premia hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.

Emazteak laineza eta harrokeria horregatik errieta egin zionean.  Berria - Kultura   2004-12-07

Bitartean Adonais, Hagit emazteak Dabidi eman zion semea, lainezaz betea zebilen, hurrengo erregea bera izango zela esanaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.

Gizatxar talde bat azaldu zen, lainezaz betea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.

Ni bezalakoei, patxara dutenean, lotsa joan eta laineza etorri egiten zaie.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.

Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Handikiek beren zerbitzariak tratatu ohi dituzten lainezaz tratatzen ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 21. orr.

Hurrengo egunean, arrebari deitu eta bere laineza eta ergelkeria aurpegiratu zizkion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Ea ba, pentsatu nuen, lainezak harrotuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

[...] -esan zuen irribarrez eta bi besoekin karpeta estutu zuen laineza imintzio bat eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

4 laineza hartu

Atzenaldera ordea, zenbait berezitasun erdiasmatu onartu zaizkienetik, laineza hartu dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Errieta egin nion mutikoari tiroa huts egiteagatik, eta laineza hartuta erantzuten hasi zitzaidanean, belarrondoko eder bat eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

Eta gogor ere jarri behar izaten nuen batzuetan, batik bat laineza hartzen zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

-Aizu -esan zion Mahonyk gizonari, laineza harturik-, eta zeuk zenbat dituzu?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.

Gizon horiek, nire isiltasunarekin laineza hartuta, burua apurtzen badidate, zerorrek izango duzula erantzukizuna. -Ez dakizu ongi, maisu, ze laineza hartu duten zure esan horrekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

Hitz egin ahala, harrotuz joan zen Fernando, eta laineza hartutako ume baten jarioarekin mintzo zitzaion, barrenak etenda.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.

5 lainezaz bete du ad norbaiti, bereziki ume bati, nahi duena-edo egitezn utzi.

Dena onartu, norbait lainezaz bete.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.

Lainezaz bete ote zuen?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Zuk lainezaz betetzen nauzu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.


lainezatu, laineza(tu), lainezatzen 1 du ad mainatu. ik laineztu.

Hargatik dute bankuek eta gainerako erakundeek holako interesa artistak lainezatzen eta promozionatzen, eta bazter guztiak artez betetzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Obeditzeko beste modu bat, txoroa eta lainezatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.


lainezi ik laineza.

laineztu, lainez, lainezten da/du ad harrotu. ik lainezatu.

Onartzen zuen telebistan izana zela, eta liburu bat argitara eman zuela, baina ez zen batere laineztu, ume askori gertatuko zitzaion moduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Nerabe laineztuak aitari buruz hitz egiten duen bezala hitz egiten duela ETAk estatuari buruz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 87. orr.

Horrenbesteko mirespenekin ez ote nintzen laineztuko, gero?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.


laino (orobat laiño g.er. laño g.er. eta lano g.er.) 1 iz ur tanta guztiz txikiz osatutako multzoa, eguratsean dilindan, berez lurretik hurbil, mantentzen dena. ik hodei.

Hodei masa eta laino ugari azaltzen dira edonon.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean; ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Nire bistatik desagertu zen, lainoak irentsirik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 169. orr.

Lainoa altxatu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 178. orr.

Baina lainoek, desegin eta gero, zeru urdinari uzten zioten lekua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Dena gandu, dena laino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Sartaldean lainoa ikusi orduko, "euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

Laino moduko batek estaltzen zuen dena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Zeruan, laino bakar bat ere ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Hodei itxurako sabelak ziren, hodei itxurako esku eta oinak; laino arteko zauri eta orbainak ziren. ik beherago 10.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Arrapaladan zeharkatu genituen turkoen lurrak, laino artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.

Kortsarioen hiru itsasontzi bota zituela hondora eta laugarrena ere botako zuela erraz, lainoagatik izan ez balitz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Itsasoa, laino artetik azalduz eta laino artean ezkutatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Bezperatik lainoz eta hodei arrez jositako zeru ilun goibelak ez digu inolaz uzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Berriro ere lainoz laino zebilen nire gogoa, inoiz baino errariago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Lainozko itsaso bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Harik eta portutik zetorren laino zikina, laino beltza, laino itogarria sudurrean sartu zitzaion arte.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Laino bustia besterik ez diat ikusten hementxe dena hartuta, eta ez zakiat noiz altxatuko duen edo batere jasoko duen ere...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 105. orr.

Laino mehea sartzen ari zen, pabiloi hutsek tristura grisa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Granadara iristean, laino batek, laino sarri lodi batek estali zuen itsasoa poliki-poliki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.

Itsasontzi bat azaldu zen orduan, gezi batek bezala laino sarriaren sarea hautsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

Laino trinko bat zeharkatzen duen argi errainu batek bezala.Orduan laino itxi batek estali zuen dena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 243. orr.

Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik, ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Ezin nuela ikusi, eta ibaia, laino itsu hark ezkutatzen zidana, nire inguruan igerian zebilzkidan izaki bitxiz beterik zegokeela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Laino zuriak itsutu egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Laino ilunak metatuz joan ziren zeru morean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Ilargiak atzean utzita zeuzkan laino ubelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Zerua mendebal aldeko laino arrexkak berdindua. ilargia laino geldien artetik agertu zen borobil borobila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Zeru urdinean, laino urratu batzuk, bizi-bizi, ihes betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Noiz edo noiz eztandek gerra ondorengo isiltasuna hausten dute eta laino erradiaktiboa hedatzen da zeruan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Zubira abailtzen zen laino-oro-irenslearekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laino motak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

Ipar-mendebaletik datozen laino-masa umel askorekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Laino eta hodei-masaok azpi-azpitik, tripa-beltz dakartzanean, Ipar-beltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Kolore griseko laino multzo mehatxagarri bat ikusi zuen goialdean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 138. orr.

Laino-zinta luxe-luxe batzuk antxintxika garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Koroa handia eguzkiaren jiran nahiz ilargiarenean, laino oihal zurbil bat dagoenean erraz ikus daiteke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Larun mendiak jantzi ohi duen laino-gerrikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

Sartu hemen lanbro-lainotik, lasai-lasai, eta gu hor, bi laino-apalen tartean kokaturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean.  Elizen arteko biblia   Dt 31,15

Lehertzear zeuden laino-adarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken euri-laino mehatxugarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Eguzkia ordurako lanbro-laino guztia xurgatzen eta ezabatzen, orain goizeko hamaiketan izaten den bezalatsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ez baitzekien laino sarriaren eragina izan ote zen, askotan gertatzen baita, itsas lainoa burura zabaltzea, eta zentzumenak lainotu eta lanbrotzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

Bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

Bereizten da dagoeneko zer den ur eta zer den lur, eta pare bat goiz-laino ere han goian ageri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Teknikoki nola deitzen zaien arratseko lainobera hauei? adbekzio-lainoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Erradiazio-lainoak dira beste mota batekoak: oraingoan ez da airea horizontalki, bailara batetik bestera pasatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Haren bizitza misterio laino batek estaltzen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 197. orr.

5 irud/hed

Lurrunezko laino baten erdian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 113. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Sala zabal batean nengoen, zeinak baitzirudien ezen kezko laino batek harturik zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ke zurizko laino-gandor labur bi irteten baitzaizkizu sudurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Teleskopioarekin argi ikusten da zeru laino horiek izar askotaz osatuta daudela.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Banekien halaber diru asko zegoela jokoan, eta laino beltzen mehatxurik ere ez zela falta: iruzurren bat izango ote zen, prestatzaileek apustua salduko ote zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Dena den, nebaren oroimenean beti kaosa eta lainoa ziren nagusi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Tristuraren laino etsiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Testua, krausopositibista eta razionala, kritikoa da laino orientaletatik jalgita ikusten den idealismo klasikoarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

Galderak egiten hasi zitzaidan, laino mehatxarietan bildurik ahotsa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Atzean lurrin laino trinko baten arrastoak utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Uste dut Silvioren irudiaren inguruko misterio-laino hura gehienbat gure aitak hedatzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Isiltasun-laino batek inguratuta, barrura sartzen da, eta Lucy aurkitzen du han, zutik, zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

6 behe-laino (63 agerraldi, 29 liburu eta 14 artikulutan; orobat behelaino 104 agerraldi, 24 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian behe-laino agertzen da)

Zeru garbiak zeuden edo behe-lainorik bazen edo ez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 132. orr.

Goizeko haizea hotza da, eta behe-lainoa dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik. Leihoaren beste aldean, urruti, ferry bat sumatu nuen uraren eta behelainoaren artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Behe-laino arin eta gris bat airean kulunkan zebilen etxeen gainetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 62. orr.

Goizetan, loditu egiten duk behe-laino mehe hori, berotu egiten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Egunak ematen zituen behelaino gaziaren eta haizearen erdian hantxe, Ingalaterratik gertuago zegoela iruditzen baitzitzaion horrela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Jasango al zituen euria, behelaino bero itogarria, zingiretako eta junglako bakardadea?...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.

Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat eta behe-lainoa ume-zapitzat.  Elizen arteko biblia   Jb 38,9

7 irud/hed

Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

Behe-laino batek hartzen zuela haren behakoa, bertzela hain arraia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

8 erreka-laino iz erreken eta ibaien inguruan eratzen den lainoa.

Hortaz, beheko zoko eta errekondoetan […], erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Lurrinketa lana datorkio gero, hurrengo goiz azkarrean: erreka-laino, behelaino eta lanbrobeherak nonahi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Goizeko lauretan, erlojuan seiak ziren arren, artean erreka-lainoa xare-xare, lanbrobeheratan, formatzen osatzen eta trinkotzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, [...] geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

9 hauts-laino

Ordokitik ikusten zen hauts laino batean murgildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Atera zenerako, autoek harrotutako hauts lainoa baizik ez zuen antzeman.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Hauts laino txikiak harrotzen ziren haien orpoen atzetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Wild 2 kometako hauts lainoek 'Stardust' ontzia jo dutela dio NASAk Andres Untzain, Juan Duñabeitia eta geroagoko batean Ernest Hemingway ordurako ospetsuaren inguruan izango ziren euskaldunak, den-denak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Partikula horiek izarrak inguratzen dituen hauts lainoen artean daudela azaldu zuten adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Historiaren hauts-lainoak tragaturiko itzal begitantzen zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

10 ke-laino

Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Kutsaduraren eraginez hirietan sortzen den ke lainoak (smog).  Berria - Kultura   2004-05-19

Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik. Hor baitator iparraldetik gudarostea, ke-laino trinko baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Ke-laino hauskara batek bete zuen gela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Prokop jaunak ke-laino bat bota zuen bere pipatik airera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Atoiontzien ke-laino kiribilduaren, goleten masten eta [...] gabarra ikaragarrien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Javier Madrazok PP, PSOE eta EAJri «euskal gatazka ke laino gisa erabiltzea» leporatu zien atzo Donostian, «euren arteko bat etortzea estaltzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

11 laino-arte (orobat lainoarte) iz

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Haiek beraiek izan ziren, ontzia lainoarte itsuan zetorrela sumaturik, itsas malden gailurretan argi faltsuak piztu zituztenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

· Kontuon hausnarrean nengoela, laino-tarte txikia zerratu zen zeruan, inguruko muino txikiak bezain eguzkirik gabe geratu zen kanposantua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

12 laino-behere behe-lainoa. ik lainobera.
13 laino egon

Zortzigarren Etorbidea erabat laino zegoen, zintzurrari itsatsita geratzen zitzaien lainoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.

14 laino-lanbro (corpusean lainolanbro soilik)

Goiztiria argitzear denean, beheko errekondo eta ibarretan, aldiz, ezkurazko lainolanbro zapladak daude erreka-laino eta behelanbro multzotan pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

15 lanbro laino

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behe laino (21); bero laino (3); elur eta laino (4); erreka laino (9); haize eta laino (3); hauts laino (4); hodei eta laino (5); ke laino (27); ke laino bat (5); laino adarra (11); laino adarrean (7); laino adarretik (3); laino arin (3); laino beltz (9); laino beltzak (10); laino beltzen (3); laino eta hodei (7); laino eta lainobera (3); laino gris (5); laino handi bat (3); laino handiak (3); laino hodeiek (3); laino ilunak (5); laino itxi (11); laino itxia (8); laino lodi (4); laino mehar (3); laino mehe (6); laino mehe batek (4); laino sarri (8); laino trinko (5); laino trinkoa (4); laino txiki (5); laino ugari (3); laino zuri (7); laino zuria (4); lanbro laino (6); lurrun laino (3)

behe lainoa (21); gaua eta lainoa (3); iluna eta lainoa (3); ke lainoa (9); lainoa altxatu (3); lainoa altxatzen (3); lainoa egoitzaren gainean (4); lainoa saretu (3); lainoa sartu (7); lainoa sartu zen (4); lainoa zabaldu (3)

behe lainoak (4); erreka lainoak (3); ke lainoak (6); lainoak bezala (4); lainoak estalita (3); lainoak estaltzen (6); lainoak hartuta (3); lainoak ikusi (3)

lainoan murgilduta (3)

behe lainoaren (4)

lainoei begira (3)

behe lainorik (4)

lainoz estalita (3)


laino (orobat laiño g.er. laño g.er. eta lano g.er.) 1 iz ur tanta guztiz txikiz osatutako multzoa, eguratsean dilindan, berez lurretik hurbil, mantentzen dena. ik hodei.

Hodei masa eta laino ugari azaltzen dira edonon.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean; ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Nire bistatik desagertu zen, lainoak irentsirik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 169. orr.

Lainoa altxatu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 178. orr.

Baina lainoek, desegin eta gero, zeru urdinari uzten zioten lekua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Dena gandu, dena laino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Sartaldean lainoa ikusi orduko, "euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

Laino moduko batek estaltzen zuen dena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Zeruan, laino bakar bat ere ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Hodei itxurako sabelak ziren, hodei itxurako esku eta oinak; laino arteko zauri eta orbainak ziren. ik beherago 10.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Arrapaladan zeharkatu genituen turkoen lurrak, laino artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.

Kortsarioen hiru itsasontzi bota zituela hondora eta laugarrena ere botako zuela erraz, lainoagatik izan ez balitz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Itsasoa, laino artetik azalduz eta laino artean ezkutatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Bezperatik lainoz eta hodei arrez jositako zeru ilun goibelak ez digu inolaz uzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Berriro ere lainoz laino zebilen nire gogoa, inoiz baino errariago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Lainozko itsaso bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Harik eta portutik zetorren laino zikina, laino beltza, laino itogarria sudurrean sartu zitzaion arte.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Laino bustia besterik ez diat ikusten hementxe dena hartuta, eta ez zakiat noiz altxatuko duen edo batere jasoko duen ere...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 105. orr.

Laino mehea sartzen ari zen, pabiloi hutsek tristura grisa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Granadara iristean, laino batek, laino sarri lodi batek estali zuen itsasoa poliki-poliki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.

Itsasontzi bat azaldu zen orduan, gezi batek bezala laino sarriaren sarea hautsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

Laino trinko bat zeharkatzen duen argi errainu batek bezala.Orduan laino itxi batek estali zuen dena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 243. orr.

Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik, ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Ezin nuela ikusi, eta ibaia, laino itsu hark ezkutatzen zidana, nire inguruan igerian zebilzkidan izaki bitxiz beterik zegokeela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Laino zuriak itsutu egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Laino ilunak metatuz joan ziren zeru morean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Ilargiak atzean utzita zeuzkan laino ubelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Zerua mendebal aldeko laino arrexkak berdindua. ilargia laino geldien artetik agertu zen borobil borobila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Zeru urdinean, laino urratu batzuk, bizi-bizi, ihes betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Noiz edo noiz eztandek gerra ondorengo isiltasuna hausten dute eta laino erradiaktiboa hedatzen da zeruan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Zubira abailtzen zen laino-oro-irenslearekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laino motak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

Ipar-mendebaletik datozen laino-masa umel askorekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Laino eta hodei-masaok azpi-azpitik, tripa-beltz dakartzanean, Ipar-beltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Kolore griseko laino multzo mehatxagarri bat ikusi zuen goialdean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 138. orr.

Laino-zinta luxe-luxe batzuk antxintxika garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Koroa handia eguzkiaren jiran nahiz ilargiarenean, laino oihal zurbil bat dagoenean erraz ikus daiteke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Larun mendiak jantzi ohi duen laino-gerrikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

Sartu hemen lanbro-lainotik, lasai-lasai, eta gu hor, bi laino-apalen tartean kokaturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean.  Elizen arteko biblia   Dt 31,15

Lehertzear zeuden laino-adarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken euri-laino mehatxugarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Eguzkia ordurako lanbro-laino guztia xurgatzen eta ezabatzen, orain goizeko hamaiketan izaten den bezalatsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ez baitzekien laino sarriaren eragina izan ote zen, askotan gertatzen baita, itsas lainoa burura zabaltzea, eta zentzumenak lainotu eta lanbrotzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

Bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

Bereizten da dagoeneko zer den ur eta zer den lur, eta pare bat goiz-laino ere han goian ageri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Teknikoki nola deitzen zaien arratseko lainobera hauei? adbekzio-lainoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Erradiazio-lainoak dira beste mota batekoak: oraingoan ez da airea horizontalki, bailara batetik bestera pasatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Haren bizitza misterio laino batek estaltzen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 197. orr.

5 irud/hed

Lurrunezko laino baten erdian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 113. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Sala zabal batean nengoen, zeinak baitzirudien ezen kezko laino batek harturik zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ke zurizko laino-gandor labur bi irteten baitzaizkizu sudurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Teleskopioarekin argi ikusten da zeru laino horiek izar askotaz osatuta daudela.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Banekien halaber diru asko zegoela jokoan, eta laino beltzen mehatxurik ere ez zela falta: iruzurren bat izango ote zen, prestatzaileek apustua salduko ote zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Dena den, nebaren oroimenean beti kaosa eta lainoa ziren nagusi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Tristuraren laino etsiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Testua, krausopositibista eta razionala, kritikoa da laino orientaletatik jalgita ikusten den idealismo klasikoarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

Galderak egiten hasi zitzaidan, laino mehatxarietan bildurik ahotsa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Atzean lurrin laino trinko baten arrastoak utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Uste dut Silvioren irudiaren inguruko misterio-laino hura gehienbat gure aitak hedatzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Isiltasun-laino batek inguratuta, barrura sartzen da, eta Lucy aurkitzen du han, zutik, zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

6 behe-laino (63 agerraldi, 29 liburu eta 14 artikulutan; orobat behelaino 104 agerraldi, 24 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian behe-laino agertzen da)

Zeru garbiak zeuden edo behe-lainorik bazen edo ez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 132. orr.

Goizeko haizea hotza da, eta behe-lainoa dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik. Leihoaren beste aldean, urruti, ferry bat sumatu nuen uraren eta behelainoaren artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Behe-laino arin eta gris bat airean kulunkan zebilen etxeen gainetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 62. orr.

Goizetan, loditu egiten duk behe-laino mehe hori, berotu egiten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Egunak ematen zituen behelaino gaziaren eta haizearen erdian hantxe, Ingalaterratik gertuago zegoela iruditzen baitzitzaion horrela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Jasango al zituen euria, behelaino bero itogarria, zingiretako eta junglako bakardadea?...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.

Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat eta behe-lainoa ume-zapitzat.  Elizen arteko biblia   Jb 38,9

7 irud/hed

Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

Behe-laino batek hartzen zuela haren behakoa, bertzela hain arraia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

8 erreka-laino iz erreken eta ibaien inguruan eratzen den lainoa.

Hortaz, beheko zoko eta errekondoetan […], erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Lurrinketa lana datorkio gero, hurrengo goiz azkarrean: erreka-laino, behelaino eta lanbrobeherak nonahi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Goizeko lauretan, erlojuan seiak ziren arren, artean erreka-lainoa xare-xare, lanbrobeheratan, formatzen osatzen eta trinkotzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, [...] geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

9 hauts-laino

Ordokitik ikusten zen hauts laino batean murgildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Atera zenerako, autoek harrotutako hauts lainoa baizik ez zuen antzeman.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Hauts laino txikiak harrotzen ziren haien orpoen atzetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Wild 2 kometako hauts lainoek 'Stardust' ontzia jo dutela dio NASAk Andres Untzain, Juan Duñabeitia eta geroagoko batean Ernest Hemingway ordurako ospetsuaren inguruan izango ziren euskaldunak, den-denak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Partikula horiek izarrak inguratzen dituen hauts lainoen artean daudela azaldu zuten adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Historiaren hauts-lainoak tragaturiko itzal begitantzen zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

10 ke-laino

Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Kutsaduraren eraginez hirietan sortzen den ke lainoak (smog).  Berria - Kultura   2004-05-19

Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik. Hor baitator iparraldetik gudarostea, ke-laino trinko baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Ke-laino hauskara batek bete zuen gela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Prokop jaunak ke-laino bat bota zuen bere pipatik airera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Atoiontzien ke-laino kiribilduaren, goleten masten eta [...] gabarra ikaragarrien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Javier Madrazok PP, PSOE eta EAJri «euskal gatazka ke laino gisa erabiltzea» leporatu zien atzo Donostian, «euren arteko bat etortzea estaltzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

11 laino-arte (orobat lainoarte) iz

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Haiek beraiek izan ziren, ontzia lainoarte itsuan zetorrela sumaturik, itsas malden gailurretan argi faltsuak piztu zituztenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

· Kontuon hausnarrean nengoela, laino-tarte txikia zerratu zen zeruan, inguruko muino txikiak bezain eguzkirik gabe geratu zen kanposantua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

12 laino-behere behe-lainoa. ik lainobera.
13 laino egon

Zortzigarren Etorbidea erabat laino zegoen, zintzurrari itsatsita geratzen zitzaien lainoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.

14 laino-lanbro (corpusean lainolanbro soilik)

Goiztiria argitzear denean, beheko errekondo eta ibarretan, aldiz, ezkurazko lainolanbro zapladak daude erreka-laino eta behelanbro multzotan pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

15 lanbro laino

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behe laino (21); bero laino (3); elur eta laino (4); erreka laino (9); haize eta laino (3); hauts laino (4); hodei eta laino (5); ke laino (27); ke laino bat (5); laino adarra (11); laino adarrean (7); laino adarretik (3); laino arin (3); laino beltz (9); laino beltzak (10); laino beltzen (3); laino eta hodei (7); laino eta lainobera (3); laino gris (5); laino handi bat (3); laino handiak (3); laino hodeiek (3); laino ilunak (5); laino itxi (11); laino itxia (8); laino lodi (4); laino mehar (3); laino mehe (6); laino mehe batek (4); laino sarri (8); laino trinko (5); laino trinkoa (4); laino txiki (5); laino ugari (3); laino zuri (7); laino zuria (4); lanbro laino (6); lurrun laino (3)

behe lainoa (21); gaua eta lainoa (3); iluna eta lainoa (3); ke lainoa (9); lainoa altxatu (3); lainoa altxatzen (3); lainoa egoitzaren gainean (4); lainoa saretu (3); lainoa sartu (7); lainoa sartu zen (4); lainoa zabaldu (3)

behe lainoak (4); erreka lainoak (3); ke lainoak (6); lainoak bezala (4); lainoak estalita (3); lainoak estaltzen (6); lainoak hartuta (3); lainoak ikusi (3)

lainoan murgilduta (3)

behe lainoaren (4)

lainoei begira (3)

behe lainorik (4)

lainoz estalita (3)


lainoaldi iz lainoak dauden aldia, lainoturik dagoen aldia.

Eguzkiak berotu ahala egiten da eguraldia, bere lainoaldi eta eurijasa eta guzti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.


lainoarte ik laino 11.

lainobera 1 iz behelainoa.

Hortaz, suspentsioan dauden ttantta ttiki buxtiz betetzen da airea, eta horrela lainobera eratzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Mendi hegaleko goiz-lainoa, guk normalean lainobera esaten diogun lodierarik gabeko lainaje tximadun hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Zergatik horrenbeste laino eta lainobera? gaur ere txarra al datorkigu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 274. orr.

Lanbroa eta langarra deitu ohi zaion lainobera, aireak hegan daramatzan ttanttan ttipi-ttipiz osatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Goizero, artean herria lainoberaren amaraunetik irten ezinda dagoelarik, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Laino eta lainobera andanak aise formatuz eta garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.

Batzuek diotenez, "lamori zuria"tik dator Lamorizu, hau da, itsasoan osatu ohi den lainobera sarea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laino eta lainobera (3)


lainoberri iz

Lehenbizi zegoentxoa borratu aurrena, eta ez zena azaldu eta indartu aurrerago! bigarren negozioko lainoberri hauek ere, ez pentsa urrunera zihoazenik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


lainobide iz lainozko bidea.

Izan ere, beroak zurrunbilo kiribil motako lasterrak hasten ditu gorantza, lainobide itsu horien barruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.


lainoki ik lañoki.

lainokume iz adkor lainoa.

Noski, ez da hodeia artean ere, ez eta gutxiagorik ere; laino matazatxo merke desguaze modukoa, lainokume ttiki xarpail tximatsua-.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


lainolanbro ik lanbro 14.

lainope 1 iz lainok estaliriko lekua.

Gauaz lainope lodi batean galduta dabilenari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

Lau xurgada gabe erabaki nuen aferaren ukitu pertsonalak lehengo goizaldeko gertakariak estaltzen zituen lainope alkoholiko berera igortzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Bake santuan zegoen ia, lainope halako batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.

Artean ere, whiskia gai zen Morse andrea eztitzeko, hein handi batean; baina tupustean eta unerik ulergaitzenetan, lainopeak bertan behera uzten zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

2 (toki atzizkiez singularrean)

Elkartuta igo zuten Urduña tentea, euripean, lainopean.  Berria - Kirola   2004-04-08

Leku hura beti ilunpean eta lainopean dago; Heliosek ez dio inoiz jotzen; beti da gau.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Mendian zegoela sumatu zuen, bideak lainopean gora egiten baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Haxixaren lainopean ilusioak koadrafonian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Huskerien mataza katramilatu eta hitzen lainopean galdu zena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 242. orr.

Klararen gorputz lerro argiz egina irudikatzen du ke-lainopean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Juxtu egunari agur esateko orduan atera da Amandre Zuria lainopetik, Ulimendiko kaskoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.


lainoska ik lainoxka.

lainotasun ik lañotasun.

lainoteria (orobat lainateri eta lainateria) 1 iz laino multzoa.

Azkenean gure hegazkina lainoteria trinkoan murgildu da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 23. orr.

Ondo pentsatuz gero, euriak ez du horrenbeste baldintzatzen geure bizimodua, haizeari ere neurria hartua diogu, gaudenean gaudela, hodeitza eta lainateria badakigu ongi, gaur ez bada bihar, alde egingo duela hemendik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 357. orr.

Oraingoan lainateria txuri zarpailxkoa hortxe gelditu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hustu ahala, 3 minutu baino lehen, eguzkitsu, ezin erabat oskarbi, mendi mailoetan lainateri hondarrak pausatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.


lainotsu (orobat lanotsu) 1 izond laino asko dagoena. ik lainozu.

Danubioren ahoan zegoela aitortu zion heretikoak, toki zingiratsu eta lainotsu batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 125. orr.

Astiro egiten zuten aurrera Bigarren Etorbidean zehar, arratsalde lainotsuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Ohean hilik aurkitu zuten, goiz lainotsu batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

Cancer konstelazioan izar multzo ugari daude: begi bistaz zerbait lainotsua bezala agertzean dira.  Berria - Gaiak   2006-02-02

2 irud/hed

Neguan hiria bere esku lainotsuez hartzen duen itsasoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Gehienetan, hitzekiko loturarik ezean, nire gogoetak lainotsuak izaten dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Eta gero, epaiketaren ondoren etorri zen guztiaren ahanztura erabatekoa; geroak eta ahalegin handiek, modu lainotsuan bada ere, gogora ekarri didaten guztiarena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

ik lauso.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egun lainotsu (3); goiz lainotsu (3)

egun lainotsuetan (3)


lainotu, laino(tu), lainotzen (orobat lainatu g.er. eta lañotu g.er.) 1 da/du ad lainoz bete.

Orain arte oskarbi zegoen zerua lainotzen hasi da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan.  Elizen arteko biblia   Has 9,14

Eguna lainotua zabaldu den arren, Jentilsolora hurbiltzea erabaki dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

2 irud/hed ik lausotu.

Bista lainotu zait eta, 'besteari galdetu dio eta!' entzun dut distortsionaturik, luzaturik, bigunki amiltzen naizen artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Merryren begiak neke eta malko hodei batek lainotu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Egunotan bizi dugun tentsio sozial eta politikoak gure poza lainotu dezake.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Neuronetara bidalitako ke dosi egoki batek barne eztabaida oro laino dezake.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Askotan gertatzen baita, itsas lainoa burura zabaltzea, eta zentzumenak lainotu eta lanbrotzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

Orain, lainotu dira garai bateko usteak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.

Lore saltzalearen begitartea doi bat lañotu zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Leihoan betiko teilatuak ageri ziren, eta seietako eguzki lainotua. Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin: lainoak berak ipintzen du tapa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.

Abendu erdialdeko igande lainotu eta goibel bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Leihoko kristalak zure irudi lainotua itzultzen dizu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin: lainoak berak ipintzen du tapa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lainotuta dago (4)


lainotxo iz laino txikia.

Zigarro bat piztu zuen, kealdi luze bat bota eta, ke-lainotxoaren artetik, lasai-lasai begiratu zidan, dena konponduta balu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.


lainotzar iz adkor laino handia.

Gero, atertu aurrena, zerua arindu, hego eta bertoko freskoaren arteko lainotzar batzuk mendi kaxkoetan txapel, eta, bien bitartean, goia garbiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.


lainoxka 1 iz lainotxoa.

Hezedura asko dagoenean lur azal eta inguruetan, horrelako lurrinketatxoak eta lainoxka umelak egoten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnas kolpeak botatzen zituela esaten du, lurrun lainoxkak airean utziz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.

Bost gazteak Stephen's Green-etik zehar paseoan joan ziren ke-lainoxka aromatiko batean bildurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean ere tabako-lainoxka batzuk irristatzen zitzaizkion hatzen artetik soingainekoaren aurrealdera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.


lainoztagailu iz lainoztatzeko erabiltzen den gailua.

Horren ondotik, komunera sartu, eta lainoztagailu urdin bat ekarri zuen, erpinean metalezko uztai bat zeukana eta zeinetik ihinztagailu gorri bat ateratzen baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.


lainoztatu, lainozta, lainoztatzen 1 du ad laino moduko bat hedatu.

Hegazkin batek lanean ziharduten soroa lainoztatu zuelarik, Rigobertaren anaia bat pozoiturik hil zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.

Lainoztatzeko erabiliko dituzten substantziak landare eta animalientzako oso kaltegarriak baitira. Hego Kalifornian lainoztatzeko poteek eta Connecticut ibarrean gasa-pantailek izotzak uztei kalte egiteko arriskua gutxitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Isurkari pestizidak inokulatu edo lainoztatzeko gailuek gutxitu egin zuten uzta, arbola eta ganaduari izurriek kalte egiteko arriskua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Portutxo lainoztatutik urrunxeago, ur bazterrari jarraikiz, batteliku huts geldien itzalak zimurtzen dira emeki.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 129. orr.


lainozu izond lainotsua.

Besaulki ondoko ispilu handiak nire irudi lainozua itzuli zidan erlojuari begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.


laiotz 1 izond lekuez mintzatuz, eguzkiak jotzen ez duena.

Urkamendiko zurajea zen paraje laiotz hartan zuhaitz itxurako bakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Leku laiotzetan, batez ere, itzalik gabe ez baitaki landare horrek aurrera egiten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

Izotz puntturik ere utziko du bazter laiotzenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Beste mundura, mundu beltz laiotz horretara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Zomorro itsuak gutaz bazkatzen dira gorrotoaren ziega laiotzetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.

• 2 iz eguzkiak jotzen ez duen lekua.

Mendien laiotzetan, elurra dago, ez hala eguteretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Beste isurialdea Adriatikora begira gelditzen da eta iparraldeko eskualderantz etzaten da, eta etengabeko lur-eremuak ditu itzalean eta laiotzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Laiotzari egin dio lekua belardiko eguterak. Argi zerrenda bat zen sasi arteko laiotzean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.

Guztiz beherean, laiotzean, Urumearen ertzeko "Astiñene" misteriotsura iristean, bizpahiru txalupa hegian estekaturik ikusi nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

3 irud/hed

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, [...], geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Etsipenaren laiotzean eguraldiak ez du hobera egiteko arrastorik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Izatearen laiotzetako hotsak zeinek entzuna falta duena psikologoarengana joaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.


laira 1 iz ilara.

Aroa ederrera ari zen goizetan ardiak landara gidatzen zituen, eta eskolarik ez zuen egunetan, anai-arrebekin bat, aihena estekatzen zuen, lerroz lerro eta lairaz laira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Raido herria pasatu orduko lo kixka bat egin dut iratze laira hori berdeen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.


laister ik laster.

laisterka ik lasterka.

laisterketa ik lasterketa.

laizismo 1 iz gizabanakoa, gizartea eta bereziki estatua, zernahi eliza edo erlijioren eraginetik kanpo egon behar duela aldarrikatzen duen dotrina. ik sekularismo.

Laizismoaren inguruko gogoeta sustatu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Baina laizismoa erlijioaren kontrakoa da. Beharbada garaiko giro eta planteamolde esentzialisten propioa da "erlijiositate" orokor hori (fundamentalismoa esango litzateke orain), librepentsamenduan eta laizismoan bertan ere nabarigarria XIX. mendean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

2 laikoa izatea, lakikoa denaren nolakotasuna.

Bere laizismoa du horrekin zaindu nahi Frantziak, erlisio marka bereziak kenduz eskoletarik.  Herria   2004-09-09


laizista izond laizismoarena, laizismoari dagokiona.

Errepublikano, laizista eta progresista zen Jean-Baptiste Elizanburu, "Ikusten duzu goizean" kantu ederra idatzi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.


laizitate iz laikotasuna, laizismoa.

Laizitatearen legea paratuz integristak plega arazteko.  Berria - Kultura   2004-02-03


laka1 1 iz Indiako zuhaitz batzuetako adarretan sortzen den gai erretxinatsua, kolorez gorria; gai hori erabiliz egiten den berniz gogor eta distiratsua.

Azazkaletako laka hezurkolorea kentzen ari zen alkoholetan bustitako goata-puska batez. atsegin handiz galbideratzen zituen ilea lakaz betetako Barbie perfumatu haiek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Aurrez maneatu eta lakazko kaxa bikainetan gorderiko jaki hotzak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.

Lakazko azpil hura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

Asma dezakezu kolore hori [...] laka antzeko batez distiratzen duen egur-oholezko zoruaren kolorea dela egiaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 204. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez dut ulertzen zelan egin dezakeen laka aerosol batek zulo bat zeruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.

· Flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.


laka2 iz errotariak, ehotze lanagatik, gehienetan gari edo artotan, hartzen zuen saria.

Galdetzen zien zer eta nola ereiten zuten, nolako uzta espero zuten, nola lantzen zuten lurra, zenbatean saltzen zuten garia, zenbateko laka jasotzen zuten udaberrian eta udazkenean eho-lanarengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.


lakain1 iz izpia.

Aurpegi meharra; bibote-lakain mehe-mehe horietakoa, tabakoak horitua; uste handiko baten begirada itzaltsua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.


lakain2 ik akain.

lakar 1 izond latza, zimurrez, pikorrez edo irtengunez betea.

Esku lakar eta gogor batek lagundu zion, esku ezagun batek, bere lagun Joanes de Iraurgiren esku zabal eta maitekorrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Ohartu egin baitzen bere esku lakarraren eta gizonaren esku finaren arteko aldeaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Hasierako azal lakar eta arantzatsua pixkanaka leunduz.  Berria - Kultura   2006-04-13

Lasaiago abiatu nintzen fruta lakarra zuritzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Nire arropen ordez artile lakarrezko jantzi bat nuen soinean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Ohean sartu naiz manta lakarren artera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

2 latza, atsegina edo gozoa ez dena.

Ahots dardarti, lakar, isil-isilaz mintzatu zitzaidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Emakume baten ahotsa zen, apal eta lakarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Miles Davisen tronpeta urratua eta John Lee Hockerren aiene lakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Eztarri-soinu lakar batek Wardwell arnasarik gabe gelditu zela adierazi zionean, eskailera-mailak azkar-azkar jaitsi, eta, urkamendi gaineko gorpuei bizkarra erakutsirik, jendearen artean galdu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Oihu lakar eta izugarria egin zuen, eta hain zorrotza, non […].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Oilar eta ziur joan zen ederrez goraipatzen eta ankerrez deitoratzen zuten bihotz lakar hura bigundu eta bereganatzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Ezeren ardurarik gabe, zapore lakar hura ahoan dastatu eta lokalean barrena norarik gabe zerabilen begirada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Alainek agur keinu lakar bat egin zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 153. orr.

Piamonteko dialekto lakar, zimel, lakonikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

3 (adizlagun gisa)

Lakar nituen ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Ta atzera sumindurak gaina hartu ziolarik, emakumea lakar mintzatu zitzaion: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.

Lakar azaldu nahi hura zen gainera, grazia berezia ematen ziona.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

Metalezko ate-eskutoki eta leiho-hegiak opako eta lakar bilakatzen ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Belea bezain lakar geratu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Tutu hotsa kaietan, tranbia ahots-lakarrak oso urrutiko kaleetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots lakar (12)

ahots lakarra (8); apur bat lakarra (3)

ahots lakarrak (3)

ahots lakarraz (3)

ahots lakarrez (11)


lakari (orobat lekari g.er.) 1 iz ale neurri zaharra, ia bost litroko edukierakoa. ik gaitzeru, imilaun.

Lakariak ia 5 litro dituenez, ia 60 litrokoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Nik bidaliko diot lakari bat ezkur, banan-banan begi argiz eta garbiz ikustekoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Dirua neurtzeko ontzi bat eskatuko dut auzunean, lakari bat, eta zuk zuloa egiten duzun bitartean, nik zenbat lakari urre dugun zenbatuko dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Lakari bat ilar eman zion Denverri, aletu eta gauean beratzen uzteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

Lurrari lakari garia kentzeko den gizona ezkon daiteke beldurrik gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 113. orr.

2 lakari erdi

Hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.


lakarika adlag lakaria neurri hartuz.

Nork neurtu du itsasoa esku beteka, edo zeruen zabala arra beteka, edo lurreko hautsa lakarika?  Elizen arteko biblia   Is 40,12


lakarilerde iz (irain hitza)

Hoa, hoa hemendik, lakarilerde fardela! -esan, eta ostikoka bota zuen bordatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.


lakartar izlag/iz Lakarrakoa, Lakarrari dagokiona; Lakarrako herritarra.

Habiabordako Agnés Etchart-ek hautu du espos laguntzat Eric Eyharts lakartar gaztea.  Herria   2004-09-30

4 etan eta 12 etan adosturik, 24-15, 28-20 gaina zuten lakartarrak eta uztariztarrak 7 sakerekin ordukotz.  Herria   2004-06-17


lakartu, lakar, lakartzen 1 da/da ad laztu.

Hegoalderago, ametza eta, zenbat eta hegorago, hostoak lakartuz, artea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Lakartu egin du ahotsa agureak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

"Oker ari zara", dio berak, hori esan ahala ahotsa berehala lakartzen eta apaltzen zaiola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Beldurrak erabat lakartu dit ahoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Ronak eta jokoak eztarriak lakartu eta erraietako amorruak piztu zituzten gau batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Karkaila zuen ahotsa, kautxuzko mozorroak lakartua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Aspaldi honetan eztarria lakartuta omen dauka eta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hurrupa batez eztarri lakartua goxatu bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.


lakasta iz akaina.

Zion ez dugula lakasten gisa jokatu behar, bertzen odola xurgatuz, bainan elgar lagundu.  Herria   2001-05-24

Txerriei eta kabalei erasotzen dien lakasta suerte bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.

Hik orain arte bezala txakurren "lakasta" izaten jarraituko duk eta horrela, leku seguruenetik, haien asmoak ezagutuko ditiagu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.


lakatu, laka(tu), lakatzen 1 da/du ad lakaz margotu.

Azkazalak ezin txukunago lakatuak eta bekainak lapitzez zehaztuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Mahai beltzez lakatuen inguruko aulkietan eserita daudenek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bertan eseri nahi zuen, bertako airea arnastu, bertako larru eta zur lakatuari usain egin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Harribitxiz txertaturiko mahai lakatu baten gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Hantxe ziren Txinako burko lakatu beltzak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Argia zeriela, ferryek bidea irensten zuten, portu lakatuan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.


lakatz1 1 izond latza. ik lakar.

Badirudi BATAN fabrikan maizenik bartanak, manta lakatzak, kapusaiak, eta holakoak egiteko ehunki latzak lantzen zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.

Ehunki lakatzez egindako janzki iluna zen, euskaraz "kapusai" deitu gisakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.

Haiek ohituak daude gauzen egia lakatzak lixtu handi batekin kontrako zintzurrean beheiti irensten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Eskularru beltz urtetsuak adabaki gris lakatzez higatuak zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Baina Amurriora pilotak probatzera joan zirenean sorpresa handia izan zuten: zorua behar baino lakatzagoa zegoen.  Berria - Kirola   2004-01-24

Garraio-gurdi lakatzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.

2 irud/hed

Harian barrena ibiltzeko ere, lakatza ta baldarra dugu, noski, mintzoa!...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.


lakatz2 iz gaztaina oskol arantzatsua. (irud) zakila.

Zuk imajinatu, adibidez, zelako plazerra eman behar duen hor tartean lakatza sartuta izateak, epeltasunez inguratuta, mmm!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 85. orr.


lakaztu, lakaztu/lakatz, lakazten da/du ad laztu, lakartu.

Begiratua zorroztu, ahotsa lakaztu, sudurpean bibotetxo bat hazi zitzaion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.


lakedemonar ik lazedemoniar.

lakera iz kaukasoar hizkuntza.

Hala da mendebaldeko hizkuntza kaukasiarretan -lakeraz batik bat-.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.


laket 1 izond pertsonez mintzatuz, atsegina.

Gizon laketa eta alegera, maite zuen segur hirugarren adinekoen elgarretaratzea.  Herria   2004-05-06

Dominika Leon emazteki laketa zen, biziki jendekina.  Herria   2005-12-15

Emazte laketa eta lagunarte onekoa.  Herria   2002-09-12

Biziki neska laketa zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Fede handiko jendeak baitziren, beren Erregeei jarraikiak eta elkarren artean xeheak, zintzoak, laketak, goxoak, neurtuak, umilak eta ez, beste hainbeste lekutan bezala, harrokeriaz josiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.

2 irud/hed

Urdozeko besta laketa.  Herria   2002-07-25

Halere, leku laket eta ederra da.  Herria   2001-11-08

Valcarce harana hertsia bezain laketa da gaur.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Bizi toki laket bat izaiteko molde hoberenak asmatu nahi ditugu.  Herria   2005-08-11

3 laket izansup_1 zaio ad atsegin izan.

Laket zait bakarrik egoitea eta ixilik, leku ezezagun batean naizelarik jende arrotzen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Ulertu dut Castrojerizerainoko bidea elkarrekin egitea laket zaiola. hasi naiz jende biltzen, ibiltzen laket zaiona eta Santiagorako Bidean milaka eta milaka erromesen pausoetan berea jarri duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Eta makilarik gabe, beti, laket baitzait besoek bere balantza gostuan marra dezaten Zeren horrelakoetan ez baitzait laket gauza guziak zehazki antolatzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Ez zidaten ihardetsi, eta ez zitzaidan laket izan haien isiltasuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Luzamendutan ibiltzea zait niri laket -esan zuen L-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

4 laket izansup_2 da ad ik laketu.

Antzerkian laket zen orduan gazteria.  Herria   2004-11-04

Ez dügü düdarik ere laket izanen direla hor bildüko diren güziak.  Herria   2001-02-01

Adin hortan da ametsa gehienik laket [...] eta ametsaren erregebidea da loa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Bai: laket da pilotarientzat.  Herria   2003-07-31

Ez bainaiz neure buruaz laket izaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.

Ahal guziak horri buruz egitea laket da.  Herria   2001-09-13

Soinu eta bertsuen apaindura laket da holako egunean!  Herria   2005-05-19

5 laket izansup_3 du ad atsegin izan.

Badut irrati bat, han; [...] eta biziki laket dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 215. orr.

Pentsu dugu zenbaitzuk laket luketela hemengo unibertsitate horren laguntzea.  Herria   2001-09-13

Euskarak laket baitu hitzen laburtzea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Fruituak ere ez dituzte gehienetan oso laket.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 37. orr.

Etxe Garbitzea ez dut laket.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 123. orr.

Badira Amikuzen pilota maite dutenak, eta urrunago ere partiden ikustera joaiten laket dutenak.  Herria   2001-09-06

Lehen behar bada, Ermita, hor josteta laket izanen nuen, baina orai badakit ondarea ez dela josta leku bat, behar dela errespetatu, zaindu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

· Eta jakina, gazteak gaztea laket.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 97. orr.

6 laket gertatu

Besteak atsegin duena norberari ere laket gertatzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Aski da dudarik gabe zu ikustea, zuri laket gertatzea nahi izateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.

7 laket leku (orobat laketleku) iz

Gaüza bat segürra: laket lekü dela Ürrüstoi-Larrabile, bena halere hüsten ari!  Herria   2001-11-15

Artaldek ere beren laket lekuak dauzkate. zeharbidarien haurridegoa ez zaio laketleku txarra, ez horixe.  Herria   2002-11-28

8 laketago izan atsegin izan.

Telepatia zein sinpatiaren ordez laketago zait urdepatia. Gauza gutxi dutela zakurrek oilasko hezurrak baino laketago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras laket (3); batere laket (6); biziki laket (7); ditu laket (3); ez zitzaidan laket (3); ez zitzaion laket (3); ez zuen laket (3); hain laket (6); ibiltzea laket (4); laket baitzait (3); laket baitzuen (6); laket da (3); laket dut (4); laket gertatzea (3); laket izan (24); laket izanen (5); laket izateko (5); laket leku (4); laket nuen (6); laket nuke (3); laket zaidan (5); laket zaigu (3); laket zaio (3); laket zaiona (4); laket zaiote (3); laket zait (13); laket zitzaidan (9); laket zitzaion (10); laket zuen (5); niri laket (4); nuen laket (3); oso laket (8); zaio laket (3); zait laket (3); zein laket (3); zitzaidan laket (3); zitzaion laket (3); zuen laket (4); zuri laket (3)

gizon laketa (4); guziz laketa (3); laketa izan (3); laketa zen (4)


laketaldi iz atseginaldia.

Gure garaiotako erantzukizun handiko agintariek duten atseden-premia sekulakoaz jabetu bainaiz, eta baita halakoek ondo merezia duten laketaldi espiritual indar-berritzaileaz ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.


laketarazi, laketaraz, laketarazten du ad atsegin harrarazi; ohitzera behartu.

Orai pentsatzen dugu gure artean ibiliko dela Michel ezagutza egiten ixil ixila bere bizikletaren gainean eta laster laketaraziko dugula uste dugu.  Herria   2003-09-11


laketasun iz atsegintasuna.

Ahots hori latinez mintzo zen; ahots horrek (ilunbeltzetik etorki) laketasun patsadatsuz ziharduen hitzaldi edo otoitz edo aztiele bat esaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.


laketgarri 1 izond atsegingarria.

Kanpora irteteko janzten ari zelarik, aldaketa laketgarri bat sumatu zuen bere baitan, areagotuz joan zitzaiona nolabait, lokartutakoaren geldotasunetik bozkariozko aldarterantz. Lipar bateko urrin laketgarria, besterik ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Dolarraren ikurra laketgarria zen, apain-apaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

• 2 iz gauza atsegingarria.

Beheko aldea erosoa zuen, ohiko laketgarriez hornitua -diban bat, besaulkiak, telebista, margolan eskegiak-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Espiritu ohartuen laketgarri eternala zatekeen horrenbestez haren liburua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.


laketleku ik laket 6.

laketu, laket(u), laketzen 1 da ad laket izan, atsegin hartu.

Emeki trebatu zen eta laketu denbora hartako bertsulari haundienekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

-Ale, zoazte gustian, eta hi -amak besoetan tinkatzen du mutikoa- habil, laketuko hiz gain hartan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 75. orr.

Garesen laster laketu naiz, ta futxo, bihar itzuli behar.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Leon hirira hurbiltzen ari naiz, ez dut so egin ere etxeei, basamortuan eta baserrian laketua bainintzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Bitxiki gau hartan emazteekin ez zen batere laketu Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Gurean, badugu, nahi izatera, non laketu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

2 ohitu.

Pentsatzen dugu laster laketuko dela Kostaldeko xoko hortan, nun ez den ere jadanik laketua...  Herria   2004-10-07

Ez da dudarik Christelle herritar berria laketuko zaukula Azme-ko xoko pollit hortan.  Herria   2001-07-19

Aspaldi huntan hemen nabilazu, denboraren tiraniaz gogaitua, erabat laketu ezinik, arront alfertua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

Errexki hiltzen zituzten usoak, non-nahi finkatzen eta laketzen baitziren, haritz ezkurretan edo pago pahatxetan, elurra hasi artio...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.

Behar dut ainitz denbora laketzeko...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 39. orr.

Laster laketzen dira beraz gure artean bainan egiazki hemengotzen direa?  Herria   2004-09-30

Badu bizpahiru aste, ihiziko xakur xurita beltz bat, Bordaxarreko inguruetan badabilala, tokiaz laketurik, Belzuntzeko jauregi ondoan.  Herria   2001-01-18


lakio 1 iz begizta osatzen duen soka, urka-bilurra duena.

Borreroa [...] urka-bilurra burutik behera sartzen hasi zitzaion ferratzaileari, baina lakioa ez zen Wardwellen buruaren neurrikoa, eta borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

2 animaliak harrapatzeko gailua. ik lakirio; lazo1 2.

Katu bat zen, lakioan harrapatua, itotzen, arnasestuka, hiltzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Lakio batean harrapaturiko estolderiako arratoiak bagina bezala. Lakioak orkatilatik heltzen dio eta bertan geratzen harrapatua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Lakioak ipintzen zituen lorategian txoriak harrapatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Ez zegoen hara joaterik, oina lakioan ipintzea zen-eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Zintzurra lakioan zeukana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

Lakioan jausten den oreina legez.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,22

Zeure burua askatu arte, oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,5

3 irud/hed

Ez diezazula mihiak irrist eragin, lakioa jartzen dizunaren aurrean eror ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 28,26

Bat-batean eta bortizki ixten zaigu itoko gaituen lakio absurdua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Lepoan itxura ederreko lakioa jarri dien politika.  Berria - Mundua   2004-01-22

Beraz, amore emango dute guri lakioa estutzen digutelakoan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 134. orr.

Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez eta lakioan preso zeuk esandakoagatik?  Elizen arteko biblia   EsZ 6,2

Ona txar bihurtuz, bere lakioak hedatzen ditu, egintzarik garbienei ere aurkitzen die aitzakiarik.  Elizen arteko biblia   Si 11,31

Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari, pozez alai bizi da zintzoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,6

Helburua lorturik zegoen, aurkaria lakioan harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Halakoxe irritsez katigatuak dagoz Venusen lakioetan, lohadarrak gozamenaren indarra ahiturik zimeltzen diren bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Argazkiak, izan ere, erregistro perspektibista automatikoa den aldetik, halako lakio ideologiko bat balitz bezala funtzionatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Liburu laburra izan arren, itzulpen lanaren aldetik ezin uka daiteke nongura maratilak eta lakioak dituenik.  Berria - Kultura   2004-12-11

· Bien bitartean, lakioa ixten ari zen, eta karabinero nagusia arratsaldero joaten zen alkatearengana, diziplina handiz, ikerketen berri ematera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

4 lakioan ezarri lakio moduan ipini.

Entseatu omen da bera korda batekin lakioan ezarriz estekatzera zain hortarik odola galtzera ez uzteko, hala ere ez du odola gelditzea erreusitu, eta gizon gaztea ixtante hil da.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deabruaren lakioa (4)


lakiotu, lakio(tu), lakiotzen du ad lakioz trabatu; trabatu.

Bigarren bruia barnean gelditua da, sabai hondatuak eta aulki bihurrituek lakiotua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.


lakirio 1 iz lakioa, animaliak harrapatzeko gailua.

Lakirioan hilik geratu den uso beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Ez niola deituko; ez nintzela ez Danelen ez inoren lakirioan eroriko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

2 bigizta.

Lakirioa askaturik, bi partitura hautatu zituen Mathildek, eta pianoaren aurrean eseri zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.


lako izlag bezalako.

Hautsa lako elur hori nekagarria izango delako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Sua lako beroa sentitu du masailetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 79. orr.

Zu lako pertsona bat behar dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Azken batean, zer ezkuta dezake bera lako gizon batek?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Nire lako emakumeak ez dira maitemintzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Zureak lako Txabiren begi miopeak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.

Erreberentzia lako bat sortzen ei eban heltzen zan baztar guztietan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.

Trikitilari zahar askoren buruan, plazea temea zan, oilar burrukea lako bat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Juan Jose Urtiaga Inchaurraga, edalontzi ipurdi lako betaurrekoak zituena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Gazteak "aupa Rufinoka" batzen jakozanean, bizitu eta harrotu egingo zan, harexti mendetsu hareetan, aparizino mitologiko bat lakoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

Zilarra lakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.

Juezok lanean gaudenean abadeak lakoak gara.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.

Oroitzapenak zakur abandonatuak lakoak dira, alderraiak.  Berria - Kultura   2004-02-28

Euskaldun gisa hitz egiten du Joxe Azurmendik, judu herratu gisa, hots, eszeptizismoz, daukagun mundua ez baita geu lakoentzat eraiki.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bera lako (5); beste lako (8); lako gizon (4); mirentxu lako (16); ni lako (3); nire lako (3); zu lako (5); zure lako (3); zureak lako (3)


lakoi iz txerriaren besoa, urdaiazpikoa bezala ondua.

Gero, lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak, kirtenean borla berde bana apaingarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Zenbat gailego ez ote ditut ezagutu Kanarietan arbi hostoekin egindako salda ospetsuaren ametsetan egoten zirenak, eta lakoiarekin baldin bazen, hobe. mingain bilduak gorriagoak eta osasuntsuagoak luzatzen ziren, lakoiek beren itxura on horia berreskuratu zuten, saltxitxoi girlandek ez zuten jadanik Quenu atsekabetzen zuen irudi etsi hura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.


lakoniko1 izond laburra eta zehatza.

Destaina lakonikoz egiten baitzien muzin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Axola gabezia larria erakusten zuen irri lakoniko batez ihardetsi nien: esku hutsik dabilen autoktono bat baizik ez naiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Piamonteko dialekto lakar, zimel, lakonikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Soinujolearen emaztea izatea gogorra al den galdetu nion Mariari, eta lakonikoa izan zen: "Ez dakit gogorra den edo ez, beti bakarrik zaudela, hori bai".  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 48. orr.


lakoniko2 iz erromatar inperioko eraikinetan, lurrun bainuen gela.

Barrura sartu eta bainu hotzeko gelaren aurrean izerdia botatzeko gela gangatua jarriko da, bi aldiz luzeagoa zabala baino; horrek, portikoaren angeluetan alde batetik laconicum izenekoa izango du (lurrun-bainuen gela) lehen deskribatu bezala egina, eta lakonikoaren aurrean ur beroarekin garbitzeko gela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Aurrean labe txiki bat egingo da lakonikora ematen duten hodi batzuekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Erretxina suaren eraginez erretzen denean, hodietatik ke beltza eramaten da lakonikoraino, eta han, paretaren eta kamera-gangaren inguruan eransten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.


lakonikoki adlag era lakonikoan, labur eta zehatz.

-Ez düzü mündüaren azkena, ihardetsi nion lakonikoki, gazte zira eta denetan diozüe bat galtzen denean, derrepentean, hamar bat biltzen direla.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.


lakonismo iz lakonikoa denaren nolakotasuna, laburtasun eta zehaztasuna.

Bere idazkietan agertzen den lakonismoa, tristura etsi hori eta adarra jotzeko gogoa sumatu omen zituen komisarioak oharra irakurri orduko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 155. orr.

Lehen ez -bota nion nik, gure burkide eta koadroei ikasitako lakonismoarekin. "Orduan ez dago zer ikuskaturik", bota zuen lakonismoz bisitariak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 117. orr.


lakoxe iz bezalakoxe.

Lehen Etxarri aldean erraketekin zebilela hi lakoxe bat ikusi diat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Lekukoek aitortu zutenez, hirugiharrari parrillan lakoxe kea eta erre usaina atera zitzaizkion gorputz erreari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Afaria, ordea, bazkaria lakoxea izan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.


lakra1 iz norbaiten, bereziki gizartearen, akatsa edo bizioa.

Torturaren lakra erabat instituzionalizatuta dago eta estatu zein klase politikoan, erabat onartua dago.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Andreen kontrako erasoa, tratamendu diferente horren erakusgarri kezkagarrien eta gogorrena, da XXI. mende hasiera honetan munduan dagoen lakra horietako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 174. orr.


lakra2 ik lakre1.

lakratu, lakra(tu), lakratzen 1 du ad lakrez itxi.

Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Ekarri sua gutuna lakratzeko. Eta bi lekukoen aurrean ziurtatu zuen notarioak hamar urte lehenago, hain zuzen ere 1974-11-30ean, berak lakratutako gutun-azal bera zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Tiradera baten barruan larruzko karpeta bat aurkitu zuen, itxita eta lakratua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 128. orr.

· Lakratuaren kolore biziak, ordea, Don Marcoren hitzak gogorarazi zizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irakurtzen ari zaren gutun lakratu hau eraman dizun gizonak nire konfiantza galdu du  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.


lakre1 (erabat lakra g.er.) 1 iz zigilatzeko ezko modukoa, eskuarki gorria.

Harago, tokitxo karratu batzuk hondar-ontzia eta tintontzia gordetzeko, eta, haien artean, txalupa-formako hutsune bat idazlumarako, lakrerako eta, oro har, gauza luzangetarako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Lakre gorriak sekretua sekretu mantendutako gutuna eskuratu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

Gutunari lakrea kendutakoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Lakre zigiluduna ia urtu da, belus horiak ke garratz bat ateratzen du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Zorroan lakraz itxia utziko zenuke ene errebeldia eta nire erruak zurituko.  Elizen arteko biblia   Jb 14,17

Gutun-azalari buelta ematean, eskua dar-dar, lakrezko zigilu gorri-morexka bat ikusi zuen, eta han armarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aipatu gutun-azalak ez zuela inolako kalteren aztarnarik eta han jarritako lakre zigiluak ezin hobeto zeudela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Lakre-puskatxo bat; zapi-puska bat, batek daki nondik iritsia hara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Bakarrik gogoratzen zuen non zeuden luma-muturrak eta lakre-puskatxoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.


lakre2 iz

Baina intsektuak galdua zuen bere hegoetako lakrea hatzek estututako aldean, eta uretara erori zen berehala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.


lakrikun 1 izond koketa.

Goriotek, biziki maite zuen emazteaz aspaldi alargundua, Iraultza garaian fideogintzan pilaturiko dirutza, bihotza eta bizitza ematen dizkie alaba lakrikunei.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

2 (adizlagun gisa)

Limurkeriatan hasi nintzen, lakrikun jokatuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.


lakrikunkeria iz lakrikunaren egintza gaitzesgarria.

Emakumea pozak zoratzen zeukan ezkongai izatearen egitasmoak; lakrikunkeriatan ibilia zen kontu harekin, olgetan haren karietara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Pimi, zorionez, ez zaio batere gustatzen andre hori, eta ez zaio atsegina iruditzen ere, eta ez dio batere kasurik egiten bere lakrikunkeriatan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.


lakrimal iz malkobidea.

Orduan, soin-enborra zuzendu eta begiak ireki ditu, ez erabat, ordea, errekako uretako izarniadura zuri horiak itsutu baitu istant batez eta hatz erakuslea eta erpurua lakrimaletara eramatera behartu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.


lakrimogeno izond/iz negar-eginarazlea.

CRSek gerrian zintzilik zeuzkaten lakrimogenoak askatu zituzten zer gerta ere.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 141. orr.


laktasa iz hesteetako entzima, laktosa desegiten duena sakarosa eta galaktosa emanaz.

Esnekiak jende askorentzat jangarri ez izaki (esnearen laktosa digeritzeko laktasa entzimarik pertsona gehienek helduaroan mantendu ez dute-eta), proteina-iturritzat, sojaren kontsumoa biderkatu egingo da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.


laktato iz azido laktikoaren gatza.

Laktatoa ere -muskuluen esfortzuaren hondakin bat- biltzen du gibelak, atzera glukosa bihurtu eta berriro erabiltzeko moduan uzteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.


laktiko izond
1 azido laktiko esne minduan eta landare askotan aurkitzen den azidoa.

Oxigeno-hornidura nahikoa ez bada, ariketa gogor bat egiten denean askotan gertatu ohi den bezala, beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Lasterketa luze baten lehenengo faseetan, oso mingarria izan daiteke muskuluetan pilaturiko azido laktikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Azido laktikoak nekatutako giharrak suspertzen laguntzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Odoleko azido laktikoa neurtuta, emakumeak muskulu-uzkurdurarik izango duen jakin daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azido laktikoa (6)

azido laktikoak (4)


laktosa 1 iz esne azukrea.

Esnekiak jende askorentzat jangarri ez izaki (esnearen laktosa digeritzeko laktasa entzimarik pertsona gehienek helduaroan mantendu ez dute-eta), proteina-iturritzat, sojaren kontsumoa biderkatu egingo da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Azukre txarra horrelako jakiek dute: laktosa esneak, fruktosa fruituek eta sakarosa azukre zuriak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Laktosarik edo sakarosarik hartu ezin duten haurrei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Bakoitzak aurreko ganbaratik laktosa kaxa bat hartu, eta burruntzali batez arraunean egin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

2 laktosa sistema

Lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Laktosa sistemaren eragozlea bakartzea erdietsi baitzuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.


laku iz aintzira.

Baikal aintzira, munduko ur gezako lakurik handiena (23.000 kilometro kubo), sakonena (1.637 metro) eta zaharrena da (25-30 milioi urte).  Berria - Gaiak   2006-04-27

Sarritan joaten zen lakura euri osteko egun eguzkitsuetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Gau hartan bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Eguzkia harantzago ari zen etzaten, Kaweah lakuaren ondoko muinoetan. gau hartan bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Lakuaren ur geldietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Lakuaren gainean flamenkoak hegaz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

Keihotik kanpora begiratzen saiatu zen, baina tintazko laku bati so egitea bezala zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 46. orr.

Sentimenduen lakura esku anonimo batek harria jaurti balu bezalakoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laku handi (3)

tengrelako lakua bisitatzeko (3)

lakuan zehar (6)

lakuaren bazterrean (3); lakuaren ertzean (3); lakuaren inguruan (7); lakuaren ondoan (3)

lakuko bazterrak miatzen (3); lakuko kartierean (16)


lakutxo iz anintziratxoa.

Ala Mouriscot lakutxoaren ondotik, Ilbarritza aurrenik; eta gero handik, itsas hegitik, hiri barnera?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.


lalalakeria iz kalaka gaitzesgarria.

Lalalakeriak gelditurik egiazko hitzetara pasatu beharko dutela botere publikoek diote Herri Urratsen antolatzaileek.  Herria   2001-05-03

Liburuska horretan bada egun osoan kantuz aritzeko gaia, 38 kantu beren kopla guziekin, hain zuzen lalalakeriarik ez entzuteko.  Herria   2001-05-03


laletxe interj

-Baietz, laletxe, baina behartu egin nauela Jefeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 186. orr.

Laletxe izango luken.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.


lama1 1 iz su garra, su lama.

Eztanda sor zakar bat eta lama gaizto bat eraginez izeki zen barrenean nafta hautseztatuzko txorrotada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

2 su lama su garra. ik lamada 3.

Sotoan zegoela hasi zen sua eta bera ohartzerako hormetako kableetan gora ikusi omen zituen su-lamak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Eta begira zegoelarik su-lama guztiz eder eta distiratsua ikusi zuen zerutik etortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela, argitasun hartan su-lama mehe margulak ziruditela kandelak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Eskuineko motorraren kapotetik, oraindik zalantzakor, sutegiko lehenengo su lama filtratzen denerako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Su-lamara hurbiltzen den tximeleta bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

su lama (12)


lama2 iz [fr] xafla.

Ilar zuri haien erdian, ordea, bizar egiteko lama bat aurkitu zuen, baita josteko orratz eta haria ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Banbu luze batzuren puntan lama xorrotx bat ezarririk, preso batzuk, urkatzea arriskatzen dutela, airezta-ziloak balia, lur-sagarrak sotoetatik hartzen dituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.


lama3 ik llama.

lamada (orobat lamara g.er.) 1 iz bero bafada.

Bilboko kalebazter bero haietako porlanak eta galipotak botatzen duen lamada pentsa genezake 20 gradutik gora ibiliko dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

Hamar t'erdiak izango ziren zeruan Gernikako sutearen lamadak begiztatu nituenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Eta alderantziz, aire beroaren lamadak, haizeen abiada eta abiaduraren esplikazioa argi zezakeen. -1981ean, berriz, 5etik 22ra, egundoko bero lamada Penintsula osoan, 40 gradutik gora paraje askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

2 irud/hed

Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.

Itzulpena itsu ditzaketen beroaren lamarak eta lurrunak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.

3 su lamada su lama.

Gorpua su-lamadek emeki-emeki milikatzen duten bitartean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.


lamara ik lamada.

lambda iz greziar alfabetoko hamaikagarren letra [l] ahotsa irudikatzen duena. irud/hed

Lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Nahi nuke apez lambda baten bakardadea deskribatu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 123. orr.


lamela iz xafla txikia.

Normalean bata bestearen ondoan itsatsirik egoten dira, geruzak osatuz (lamelak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Hezur normal baten kanpoaldeko gainazal leunean, besterik gabe bata bestearen gainean kokaturik daude lamelak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Garai bateko bizargileen ikurra zen makila marradunaren antzera kiribilkaturiko lamelek osatzen dute osteonaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.


lamentatu, lamenta, lamentatzen du ad deitoratu, negarreztatu.

Nik uste, Finkielkrauti gertatzen zaio, berak ere ezin duela, hainbeste lamentatzen duen modernoa eta postmodernoa ez izan, eta erlatibismoa deitoratuz, bera ageri dela oso modernoa eta erlatibista, historia errepasatzen diharduenean adibidez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 167. orr.


lamia ik lamina1.

lamikatu, lamika, lamikatzen du ad milikatu, miazkatu.

Urak hots lasaigarri bat sortzen zuen piloteen kontra jotzean, hain zuzen ere, txakurrek lamikatzean egin ohi dutenaren modukoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Ardi eta axuriek mihiaz lamikatzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Ababorrera egin genuen eta Harriandi paretik joan ginen […] eragozpenik gabe, haizea arnastuz eta ezpainetan bilduriko gatza lamikatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.


lamina1 (orobat lamin g.er. eta lamia; Euskaltzaindiaren Hiztegian lamina agertzen da) 1 iz Euskal folkloreko izakia, emakume itxura duena.

Euskal kondairetan ardura aipu dira laminak, neska batzuen idurikoak, bilo hori, baina oinak antzararenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.

Mila lamiaren erreka ondoan gaudek.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 60. orr.

Neguko gauetan, supazterrean, istorio beldurgarriak kontatzen zizkigun Iratiko oihaneko lamina, basajaun edo gizotsoez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Luzaideko haurrak eta laminak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.

Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.

Haize sorginduak darabil liluraz harantz-honantz, erreka bazterrean lamiak utzitako orraze (sinua alda lezakeen sorkari) bila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

Biharamunean, Martinesa zena -lamina baitzen- hilik harrapatu zuten supazterrean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.

Laminen ohidura hori ez omen da haatik hain xaharra, aipatu ditugun atorra delako horienaren aldean.  Herria   2004-02-26

Ilea urre koloreko, inori kalte egiten ez dakiten lamiak dira amilamiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 284. orr.

2 (izenondo gisa)

Burua galduko dut neskatila polit honen hatz laminen erruz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Helburu nagusia ni isurtzea da, neskatila lamina honi ahal dudan plazer guztia ematen diodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arren, eraman nazazu zure lamia erritmoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 320. orr.

4 itsas lamina ik itsaslamina.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sorginak eta laminak (3)

laminen eguna (3); laminen mundua (4)

itsas lamia (6)

itsas lamiek (3)

itsas lamien (3)


lamina2 1 iz grabatua; batez ere, liburu batean orri osoa betetzen duena eta testutik bereiz dagoen ilustrazioa.

Ez ditut zenbatu landareen lamina guztiak, baina bost milatik gora bai gutxienez, aparte utzita landare kaxak, eskuizkribu eta argitaratutako bi liburuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

36 laminatan idazle txinatar klasikoen irudiak eta poema bana ageri dira.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 126. orr.

Laminen azpian luma-muturrez eginiko sinaduretan ikusten da: Frederic Trèmols, Estanislau Vayreda, Michel Gandoger...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

2 xafla.

Egitura horiek laminak sustengatzen dituzte, idatzitako informaziorako eta argazkietarako euskarriak.  Berria - Kultura   2006-04-11

· Paperezko lamina zuri handi bat eseki zuen bertatik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 192. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Harlanduzko etxeetako miseria zen; Louvrek bezalako burdina landuzko balkoiak eta Eskorialak bezalako marmol laminazko armarriak zeuzkan miseria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.


laminagailu iz metal bati xafla itxura ematen dion makina.

Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, altxor-dirurik txanpontzeko, onenean besteei altxor baten lekua seinala diezaieketen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.


laminarri iz

Ordurako, laminarriak osatzen joan ziren uhartea handi samarra zen, baina han ez zeukan janaririk jentilak. zubi zaharrari eusten zioten laminarriak hor daude, orain ere, urte asko ez dela eraiki duten zubi berriaren pean, harri zahar haien sabelean sarturik burdindun zementuzko oinarriak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.


laminatxo iz tamaina txiki lamina.

Blanco y Negrotik laminatxoak kalkatzen zituen eta gero pintatu egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.


laminazino ik laminazio.

laminazio iz metal bati xafla itxura ematea. ik xaflagailu.

Erreduktoreak egiten ditue, barkuetan, eolikoetan, zementu-, azukre-, paper-fabrika, laminazino, zentral hidrauliko eta holakoetan behar diranak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Laminaziorako zilindroak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 20. orr.


lamiti izond litxarra, gozozalea. idur/hed

Eta nola, nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel-uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti, Mignonen gorputza haginkatzeko prestik, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.


lamoritu, lamori, lamoritzen da ad lainotu.

Artean herria lamorituta dagoelarik egunari hasiera nire tabernan ematen dioten gizon hauek alde egiten dutenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.


lamorizu iz lainobera sarea.

Haxixa erretzen dutenerako barruan daramate lamorizua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.


lan 1 iz onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jarduera edo ahalegin jarraitua. ik behar.

Seguru, bi giza sexuen arteko larru-lanean (lana, eginkizuna: larru-jaia edo ustekabeko festa oso gauza bakana izaten baita zorigaitzez).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Lan handia izan genuen, egia erran!  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 68. orr.

Aberatsa izateko diru asko behar da, diruak lan handiak ematen ditu, eta lana egiteko ez du aberatsa izatea merezi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Etxe berria hasten delarik lan asko bada obratzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Ez da lan makala berrogeita hamazazpi urterekin berriz bizitzen hasi beharra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.

-Alferrikako lana duk hori, ez diat jokatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Lana txukun egiteko ilusioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

Egiteko lan berri bat daukagu: haragi saldazko (hautsa) paketeak bete.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.

Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Euskalgintzaren jardueraren pizgarri eta sustagarri seinalatuena eta haren beharra nabarmenenik erakusten duena, euskararen etsai eta erasotzaileen lan gaiztoa da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Gaiztakeria-tresna bilakatu da askotan lan fisikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Zazpigarren egunerako bururatua zuen Jainkoak bere lan guztia eta zazpigarren egunean lanetik gelditu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Lan haren alde txarrak bistakoak ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Nire lagunak ez zuen lan handirik izan horrekin tutu itxurosoa moldatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Lan da egunero 8.000 karaktere idaztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

2 (jarduera hori, ondasunak lortzearren, giza talde baten barnean eta era arautuan egiten denean).

Soldata bazen zerbait, baina lana gogorra zen oso, eta gero hilabete batzuk lehorrean inora ezean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

Gerra bukatuta lana bilatzea ez zela ahuntzaren gauerdiko eztula.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.

-Badakizu lana aurkitu dudala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Lana ematen zioan, nahiz eta, iduriz, gaizki eta berandu ordaindu honek ere...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

Bestela zerrategian eskatuko nuen lana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Tailerreko lana gogorra zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Institutuko lana ere utzia du, nik aspalditik susmoa ere banuenez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

-Lana daukatenak itota, langabetuak etsita!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 88. orr.

Nik haatik lana segurtatua dut bulego batean eta badakit beste anitzen aldean xantza gaitza badudala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren, zail zen niretzat aurrera nola jarraitu asmatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Balore-hierarkia, eta lanaren zentzu sakonak eskatzen dute kapitala lanaren esanetara egotea, eta ez lana kapitalaren esanetara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Lan ona, senar prestua, apartamentu erosoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Justizia! lana! ez dugu besterik nahi!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 63. orr.

3 zerbaiten jarduera etengabea, ondorio ageria duena.

Eta ontzitik lehorrera bezala jaitsiko zarete, hotzaren lanari esker, itsaso izoztura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Urruneneko mendigainak garden ageri ziren, hego haizearen lana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Gainerakoa beldurraren lana izan zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

4 eskulangile, burulangile edo artista baten jardueraren ondoriozko gauza. ik obra 2.

Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, [...].      - 1. orr.

B ide berriaren lan nagusiak eginak badira, izkinak bururatzen ari ziren langileak.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Tahoe aintzira eta Sakramento hiriaren artean nonbait, errepidea konpontzeko lanak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko.  Elizen arteko biblia   Ir 31,4

Arratsaldearen hasiera fisikako laborategirako lan bat idazten eman baitzuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Nire lana irakurri zuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

Ehun bat orrialdeko lana da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Ez dago ongi norberak bere lana aipatzea, baina doitasun handiz egindako azterketa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Haren zortzi edo hamar lan atera zituen handik, eta salmahaiaren gainean jarri zituen banan-banan, nik ikus nitzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Baziren artean lan batzuk saltzeke.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Lan honetan, Homeroren lana zuzenean edo zeharka aztertu duten ikerketak hartu ditugu "teoria oralista" horren osagarri nagusitzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Frantziskoren biografoen lana epaitzeko orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Hona lan aipagarrienak: [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.

Jean-Patrick Lebel-en Cinéma et idéologie lana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Guztien artean Fonética Histórica Vasca (FHV) lan eskerga nabarmentzen da, bere luzera eta aberastasunagatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Gehitu behar diogu, gainera, Hualde-k lan ugari egin duela euskarari buruz ikuspegi horretatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

Justine-ren egilearen lan postumoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.

Barojaren lana ulertzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik laboral.

Lan-konbenioak, eskakizun laboralak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Lan eskariaren eta eskaintzaren arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Lan-sektoreetako egunkariak eta Wall Street Journal zituen, besteak beste, irakurketa horien artean. nire lantokian lan eguna zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Egun beteko lan-saioaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Atzoko lan saioan partidatxo bat jokatu zuten.  Berria - Kirola   2004-03-09

Zorioneko lan-estresa ote?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

Herrialde horren lehia herrialde industrializatuenak baino askoz lan egoera okerragoan oinarritzen denez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Gizakiari bere lan-kargaren zati bat arindu behar liokeen aurrerapen teknikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Alemaniak lan kostu garaienak ditu eta langabezia maila oso apalak ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Pragmatismo eta lan gaitasun handiko gizona.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Orduko lan produktibitatea -ordu bakoitzeko ekoizten dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Lan-banaketaren txanponaren ustezko alde teknikoari lotutako auziak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Lan denboraren murrizketa edota lanaren banaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

Lan antolaketa fordistari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Lan-merkatuen gehiegizko arauketa eta sektore publikoaren nagusitasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Lan-harremanetan malgutasuna areagotu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Lan faktorearen prezioari dagokiona.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Aitaren lan-jaka zikina ez zen aurrerantzean zintzilik izan etxeko atari-aurrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Lan-Idazkari Nagusi izandako Robert Reich-ek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailaren bitartekaritza saioak.  Berria - Harian   2005-11-15

ik beherago 24.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Herri Lan Saileko zuzendari nagusi izan da Miranda Nafarroan, 1996. urteaz geroztik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zubiaren eraikuntza lanak hasi eta gutxira, sute bat gertatu eta hainbat ordu igaro zituen Washington Roeblingek urpean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Filosofia tibetarra egun eta tarota bihar, taldez talde zebilen garairik zoroenean ere ez zituen zokoratu ama-lan funtsezkoenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Maisu-lan bikaina. Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Arotz-lan finez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko burutzen zituztela naziek sator-lan haiek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Txindurri-lan diziplinatuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Asto-lana franko egin zuten gure gurasoek.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.

Tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Joste-lan bikainak egiten zituen gakorratzaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

San Bonabenturarekin, Erdi Aroko biografiak bukatzen dira (biografia, santuaren bizitzaren eraikitze-lan organiko bezala ulertuz).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

-Oker ez bagaude ikerketa-lan bikaina burutu berria duzu -esan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.

Munduko hiririk bizigarrienean zegoen, kontraespioitza-lan arriskutsu batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Orain, kale-lan gorrian zebilen, hasberri baten gisan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Ikusagun zorioneko industria-lan edo giza-jarduera errezale horrek zenbateko lanak sortu dizkigun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Koipe-lan bikoitza, erabil oparo olioa eta gantza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Zeren bideo-lan gehienek iruzkin luzeak, asmoaren azalpenak, erabiltzeko moduari buruzko argitasunak ekartzen baitituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Internetek tele-lan edo tele-hezkuntza alorrean sortzen dituen aukerak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 160. orr.

· Urtarrilean taxi-gidari lana utzi zuenez geroztik ez zen auto baten bolante aurrean eseri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

7 (fisikan) magnitude fisikoa, indar baten eta haren ezartze puntuak kurritzen duen distantziaren biderkaduraren baliokidea dena.

Motorrek ez dute lan onuragarri bihurtzen erregai guztia; motorraren energia kimikoaren parte bat -parte handia, proportzioan- bero bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Bero hori, gero, lan bihurtzen da, baina ez dena, eta, gehienetan, eraginkortasun maila nahiko apala emanez, lan gutxi eta bero handia sortzen baitira errekuntzaren ondorioz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Eraginkortasuna da (erregaia lan bihurtzeko behar den energia kimikoaren proportzioa, alegia) bi motor konparatzeko modu praktiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Ingeniari batek makina bat diseinatzen duenean, makinak egin beharreko lan-karga handiena kalkulatzen du lehenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

8 alfer lan

Giza naturaren legeen aurka jardutea alfer lana dela ulertu berria duenaren antzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Alfer-lana izango nuen nik galtza barrenak jasotzea, lokatzez beteak bainituen ordurako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Galderak egitea, alfer lana!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Alfer lan hark haserre jartzen ninduenez, eta begiak ilunbetara erabat ohitu zitzaizkidanez, argiago ezin ikusiko nuela etsi, eta idazmahaira joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Ez zuan alfer lanean ari, eszenategia artaz prestatzen baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

9 galtzak bete lan (orobat galtza bete lan g.er.) lan asko.

Sailkatzaileek galtzak bete lan zuten; pilen gainetik saltoka, saskiak hartu, kolpe batez lastoa kendu, hustu eta bota egiten zituzten bizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Nagorek galtzak bete lan izan zuen Goñi II.aren erasoei eusteko. herria¬

Jakina baita, ilargi betea denean, galtzak bete lan izaten duela Heriotzak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 174. orr.

Merkatuek, galtzak bete lan, ohiko dantza egin zuten: gora goizean, behera gerora. Galtza bete lan izango du Bilbao indizeak 2000ra itzultzen, baita Belokik Tourreko podiumera itzultzen ere.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Bai Guzmanen taldeak bai Praderarenak ere galtza bete lan izan zuten hautagai izateko behar adina sinadura biltzeko.  Berria - Kirola   2004-09-07

9a gatibu lan preso dagoenak kondenaren parte gisa egin behar duen lana.

Gatibu-lanaren aurkako Askapenerako Fronteko buru izan zen.  Berria - Gaiak   2004-04-16

10 gauazko lan (orobat gauezko lan) kontrabandoa.

Hiru hilabete baizik ez ziren iragan Alemaniatik itzuli zenetik eta zenbait aste haietan gauazko lanean abiatua zen. Aste batzuez, lanetik itzultzean, errusiar preso talde bat gurutzatzen zuen, haiek gauazko lana baitzuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Erran behar da orduan ere gauazko lanak bazuela arrakasta haundia, eta Etxalartar talde zintzoarekin baziren harreman frango.  Herria   2004-02-05

Eta pantailan agertu zaizkigu hiru aldiz aspaldiko auriztar batzu, beren etxetan filmatuak, zernahi oroitzapen lerrokatuz, herriko bestetarik haste, mendietako gauazko lanetaraino.  Herria   2005-06-30

Ibiliko ziren elkarrekin kontrabandoan, gauezko lanean, mendian gora eta behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 171. orr.

11 lan aste (orobat lanaste g.er.)

2001ean enpresarekin pixkanakako lanaldi murrizketa hitzartu zuten, 2006an 35 orduko lan astera iritsi arte.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Siemenseko presidenteak, bestalde, 40 orduko lan astera itzultzea proposatu zuen igaro astean.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

35 orduko lan astearen alde, Catelsa greban.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Ikerketa baten arabera, ez da ona haurdunaldian 24 ordutik gorako lan astea izatea.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Opelek ere lan astea luzatu nahi du soldatak bere hartan utzita. Urteko lan egutegia, astelehenetik ostiralera bitarteko lan astea eta erretenak eta eszedentziak arautzea nahi dute medikuek.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

12 lan bila adlag

Lan bila hasiko nintzen, ez nuen etsiko ogibideren bat aurkitu arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Lan bila zebilen eta nagusi batekin elkarrizketa zuelako alde egin beharra zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 131. orr.

Gerra amaituta kartzelan egon eta irtetean lan bila etorri nauk hona.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 132. orr.

Poesiatik eta ipuinetatik bizitzerik ez denez, lan bila saiatzen nintzen buru-belarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Jakina da, garai batean, UBI bukatutakoan, ez ikasten segi ez lan bila hasi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Parisa lan bila joaten ziren Iparraldeko euskal neska asko prostituzio sareetan eror-tzen zirela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 216. orr.

Lan bila atera ziren Afrikatik, baina bide erakusle zituztenek abandonatu egin zituzten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

"Lan bila jarraitzen al duzu?", jakin nahi izan zuen, dendaren hondoko bulegoan eserita jarri ginenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 235. orr.

13 lan eginsup_1

Fabrikan lan egiten zuten bi aleman nituen auzo. Orain epaile baten bulegoan lan egiten du.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Hirugarrenean, hark lan egiten duen bidaia-agentziara deitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.

Aitak kafean lan egitea proposatu zidak, hilean hiru liberaren truke.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Luzaroan lan egin nuen horretan; arrakastarik gabe, ordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Eta zuk, Nathan, zertan egiten duzu lan?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Ekonomialari gisa egiten dut lan nire osabaren rantxoan...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

-Ez duzu inoiz aseguruetan lan egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Armada britainiarrarentzat lan egiten zutenen oparotasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Laburpenaren bigarren emanaldi hau prestatzen, Somervell jaunak eta biok elkarrekin lan egin dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

Basetxean, egokitzen zitzaidan aukera oro baliatzen nuen neure kasa lan egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Gogotik lan eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Berriro saiatuko gara, gogor lan eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

14 lan eginsup_2 (testuinguru teknikoagoetan)

Motor bat da muskulua: lan egiteko tresna bat, alegia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Muskuluak ez dira salbuespen, [...] ATP deritzon gai kimikoa behar baitute lan egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Motor batzuek indar guztian lan egiten dute beti, baina moduren bat izaten da, normalean, irteerako indarra erregulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Urdail-urinarekin lan egiten duten entzimak gai dira okela digeritzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Beren jaulkipen-lurraldetik kanpo, diru guztietan lan egiten duten bankuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

15 lan eginarazi

Atsoaren arabera, ez zen zentzuzkoa umeari horrela lan eginaraztea, arratsean, haurrek lotan egon behar duten garaian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Zeus tximistadunak nire lagunak kikildu zitian; hantxe hil zituan asko eta asko; beste asko bizirik eraman zitiztean, soroetan lan eginarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan, puntu batean aplikaturiko indarrari beste puntu batean lan eginarazten diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Ene barne ardotua ez zegoen buruari horrenbertze lan eginarazteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

16 lan eragin lan eginarazi.

Haietarik hirurogeita hamar mila zamaketari izendatu zituen, laurogei mila hargin mendian eta hiru mila eta seiehun lan-arduradun, jendeari lan eragiteko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,17

Hargintzan lan eragin zien, Jaunaren etxea eraikitzeko harriak lantzen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,2

17 lan-erdi ik lanerdi.
18 lan-esku (20 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; orobat lanesku 8 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan)

Ea iruditzen zitzaion IG-Farben delakoak ezerezetik baliatu ahal izan zuela gatibuen lan-eskua. Lehengaiak, lan-eskua, banaketa-sareak, teknologia, ikerketa, dirua aurreztea, etab.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Lan-eskuaren kostu apalak baliatzeko estrategia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Enpleguak eskaintzen zizkion nekazaritzatik etorritako lan-esku gehiegizkoari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Lan-eskua sarritan oso gaztea izaten zen eta errotazioa handia zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Fabrikatzen errazak ziren produktu bakunak esportatzen hasi zen (hau da, kapital gutxi eta lanesku asko behar dutenak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

19 lan eta lan adlag

Lan eta lan, goizetik arrats ostatura zetozkion jendeak haia-haia zerbitzatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.

Eta goizean hasi denetik orain arte lan eta lan aritu da, atsedenik hartu gabe. Lan eta lan aritu zen lehertu arte, semeak zuzenbidea ikas zezan. Mrs.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Soubrine oinetan zuen, ahoa orratzez beterik eta albainu txiki batez lan eta lan  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

20 lan indar (orobat lanindar g.er.) (ekonomia marxistan)

Era horretan hazi egiten ziren lur-jabeen errentak eta lan-indarra ugaltzearen kostua, eta, horren ondorioz, soldatak ere handitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat.Kapitalak ezin menderatu duen lan-indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Ez dioala sekula salduko heure lan indarrik hire ideologiarekin bat ez datorren inori!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

1990eko hamarraldiaren hasieran industriak lan-indarraren ia %40 hartzen zuen lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Hiriek, haietan eskuratzen ziren soldatak zirela-eta, indartsu erakartzen zuten landa-giroko lan-indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Fabrikatik askoz haratago doan lan indar mugikorra da, klase osaketa guztiz ezberdina duena: langile prekarioak, emigranteak...  Berria - Kultura   2004-04-22

21 lan istripu (orobat lanistripu g.er. eta lan ixtripu g.er.)

Gure aita papeleran hil zen lan istripu batean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.

Iaz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan lan istripuetan 152 lagun hil ziren.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Ospitale batera eraman ninduten, eta lanistripua gertatu zitzaidala esan behar izan nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Lan istripu hilgarriak salatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Lan istripuen kontrako neurriak.  Herria   2001-05-31

Lan istripuei aurre egiteko milioi bat euro gehiago bideratuko dira.  Berria - Harian   2005-12-30

Lan ixtripuak zorrozkiago kontrolatu beharko dituela Erien Axurantza Kutxak.  Herria   2004-07-15

Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

22 lan-jantzi (36 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; orobat lanjantzi 18 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) iz laneko jantzia.

Laneko arropak jantziko ditut, galtza beltzak eta atorra urdina, lanjantziaren soingainekoa, letoizko botoiekikoa, amak sidolaz garbitzen didana.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

Tornuan lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Hantxe agertu zen Karmen bera, lan-jantzi urdina soinean eta organizazioko kapela gorri-beltza buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Lan-jantzi urdin zarpaila jantzita. Lan- jantzia koipe zikinez belzturik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Lanjantzi zituen galtza gorriak eta atorra zuri-gorria erantzirik, bere autoan sartu eta Unzaluren etxera abiatu zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.

Jaiegunetako lanjantziarekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.

23 lan jarduera

Gaitzek gaixoen zein haien zaintzaileen lan jardueran duten eraginaren inguruko ikerketak.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Bost urteko iraupena laura jaistea, lan jardueran urte bakoitzeko ordu bat murriztea.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Gainera, greba hark herri osoari eragiten zion zuzenean ala zeharka: merkataritza, tabernak, tailer txikiak eta bestelako gremio askok ere beren eguneroko lan jarduerari kaltea zetorkiola ikusi zuten eta ia herri osoak parte hartu zuen mobilizazioetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 189. orr.

24 lan-jardun (orobat lanjardun g.er.) iz

Eguneko lan-jarduna amaitu eta alde egitear zelarik [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

Lan jardun amaigabeak, ordainsari eskasak eta kontratu prekarioak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Akordioaren arabera, lan jarduna egokitzeko malgutasuna ezarri zen eta lan orduak gutxitu egin ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Irujok bere lan jarduna hiru zutabetan oinarrituko duela aurreratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

25 lan kostu (orobat lankostu g.er.)

INEren arabera, lan kostuak soldatak baino gutxiago hazi ziren 2002 urtean.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Arrazoitu daiteke lan kostuek gorantz egiterakoan [...] salmentek beherantz egin dezaketela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Alemaniak lan kostu garaienak ditu eta langabezia maila oso apalak ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

CIE Automotivek lan kostuak %32 gutxitu nahi ditu 2010era arte.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Lan kostuen murrizketa ezinbestekoa zen guretzat.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Lan kostu handiek eragin dute enpresen lehiakortasunik eza.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Lan kostu apaleko lehiakortasunaren bila aritu den eredu ekonomiko baten emaitza.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

26 lan mahai (orobat lanmahai g.er.) lan egiten den mahaia.

Argazkietan ikasleak ez ziren ikasmahaian txoropitoen moduan barrezka jarriak agertzen, baizik-eta negutegi batean loreak aldatzen, edo, lan-mahai batean oholak mozten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 36. orr.

Bere lan-mahaiaren aurrean eseri nahi du berriro, bere ohean lo egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Lan- mahaiaren aurrean eseri eta beste atal bat gehitu nion Giza erokeriaren liburuari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Antoniak lan-mahaiaren ondoko aulkia jiratu zuen Mentxurekin bekoz beko jartzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

27 lan ordu (orobat lanordu) lan egiten den ordua.

Zoritxarrez emakume vietnamdarrak gure trapuzko andere txiki lirainak egiten beste hainbat lan ordu eta lan egun eman beharko ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

Lan-orduak: 41 oren astean.  Herria   2002-07-25

Neskak zentzuz jokatu eta lan-ordua amaitu arte itxaron zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Ondasun-unitate bat ekoizteko behar diren lan-orduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Herriko Etxean berean, lan ordu emendatze batzu aipagai ziren bai eta ere lan postu berrien sortzea.  Herria   2004-09-23

27a lan poltsa lan eskaintza eta eskarien taula.

Kazeta ez abertzaleek omen duten kalitate hobea (--?), batzuek eta besteek eskaintzen dituzten zerbitzuak (lan-poltsa, iragarki laburrak, eskelak...), eta beste hainbat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Mendebaldeak bere produktuak saltzeko merkatu gisa eta lan poltsa osatzeko erreserba gisa ikusten du ekialdea.  Berria - Mundua   2004-10-06

Jordan de Urriesek, baina, ez du zehazterik izan aurrerantzean zenbat etorkin izango diren lan poltsan.  Berria - Harian   2005-05-11

210 eguneko lanaldia, eta 12 eguneko lan poltsa proposatu zuen VWek.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

40 bat hezitzaile lan poltsatik kanpo geratuko direla salatu dute langileek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Erreformak 127 behin-behineko langile utziko ditu kalean, ikasturte berrirako lan poltsan aurkezteko aukerarik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Irakasle baten egun batzuetarako ordezkapena ere beraiek egingo dute, lan poltsa beraiek kudeatuko dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Irungo grebalariek sumisio tresna hori apurtzea lortu dute, lan-poltsa bat ezarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

28 lan sail (orobat lansail g.er.)

Lansail bakoitx edo lantegi bakoitx berdin, elkartasun-egun kondu beste edozoin hautatzen ahalko da...  Herria   2004-05-13

Dutch Robertson Brooklyngo zubiko jarleku batean eserita zegoen, bere longain militarraren lepoa jasota eta egunkari bateko lan sailari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Horregatik hizketa patologia eta terapiaren eremua lan-sail oparoa da fonetikarien eta bestelako adituen arteko elkar-laguntzarako.Azken lau urteotan «paisaiari buruzko ikerketaren ildoan» egin dituen lan-sailetako obra hautatuak batu ditu Sotok [...] Donostiako erakusketan: AEBetako nahiz Afrikako basamortuetako irudiak, Finlandiako Aland uharteetakoak, [...].  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

29 lan sari ik lansari.
30 lan talde (orobat lantalde g.er.)

Erdian leku zabal bat zegoen, hura zen gatibuentzako bilkura-gunea goizetan (Appell-a), hortik abiatzen ziren Kommando-ak (lan-taldeak), eta hor egiten ziren exekuzio publikoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Jakin dut Kartoffelschäler lan-taldeak, "patata-zuritzaileenak" alegia, ez diharduela egunez bakarrik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 228. orr.

Lamikizen lan taldeak hiru urte daramatza beharrean.  Berria - Kirola   2004-09-07

Gaur zuzenketa partzialak aztertzen dituen lan-taldeak azken bilera egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Lantalde haren lanaren emaitza gisa, 1972an Meadows Txostena atera zen argitara, "Hazkundearen mugak" izenburu adierazgarriaz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

-Lan talde bat muntatu dugu Herriaren kontzientziaren esnatzeko eta askatzeko. klubak lan-talde bat antolatu du [...] gaur goizean elurra kentzen hasteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

Lan taldeak osatu ditugu, baina proiektua Berlingo Unibertsitate Teknikoak koordinatzen du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Lau lan talde ezarri ditu lanean.  Herria   2003-01-21

Beharrik, Joanesen lan taldeko arduraduna, belgikar bat, segidan jabeldu zitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 164. orr.

Julen Arzuaga eta Teresa Toda 18/98+ lan taldeko kideek egin zuten deialdia Madrildik.  Berria - Harian   2005-02-08

Emakumezkoen lan taldean ere parte hartu zenuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.

Autogobernu lan taldea gelditzea erabaki dute alderdiek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Erakusketa lan taldeak aurkituko ditu artistak eta erakusgaiak, ahalik eta gehien filmei lotuak.  Herria   2003-01-21

Lantalde kideek pertsonaia bana hartuko dute hirian diren maila edo estratu sozialetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 136. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzultzaile Lantaldearen eskutik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

31 lan tresna (orobat lantresna g.er.) lanabesa.

Pala eta aitzurra eman zizkioten lan tresna gisa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 123. orr.

Zuen aitzur, eskuare eta lan-tresna guztiak atzeratuak geratu zaizkizue.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 84. orr.

Etxe barruan, lan tresnak gordetzeko erabiltzen zen ezkaratz zabal batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Ez dut, ordea, lur-saila lantzeko lantresnarik, lau semeren aita bainaiz eta, gainera, herrialdeko langabetu ugarietako bat naiz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 83. orr.

· irud/hed Batasuna ezinbestekoa zen batzuendako, gehienbat euskara lan tresna zutenendako: idazle, kazetari eta, batez ere, irakasle eta testugileendako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 168. orr.

Lan-tresnak behar ditu bertsolariak, sentitzen duen hura, nolabait bada ere, esan ahal izateko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Halaxe, bada, artistak ere: ezer sakratutzat joko ez duen begirada du lan-tresnarik garrantzitsuenetako bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.

Maite diat halere ironia, ia lan tresna bihurtzeraino...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

32 lan urte (orobat lanurte g.er.)

Honenbestez, 193 eguneko lan urtea ezarri dute. Jubilazio egunean bi lan-urteko zorra edukiko zuen enpresarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Torneoen ondoren pilotariei ere lanurte berria hasi zaie, heldu den larunbatean hasiko baita lau t'erdiko txapelketa.  Berria - Kirola   2004-10-09

Blairren ustez, IRAren agiria Ostiral Santuko Akordioarekin hasitako «zortzi lan urte gogorren» emaitza da.  Berria - Harian   2005-07-29

Izugarri sufritu du, benetan, bere hemengo lehen lan urteetan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 48. orr.

Fabrikak nekea eman dik bakarrik, berrogei lan-urtetako neke hiltzailea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 17. orr.

33 lan uzte ik lanuzte.
34 lanak eman

Lanak ematen zizkidan inoiz berriro elkarren berririk izango ez genuela pentsatze hutsak ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Aitormen pertsonalaren esparruan areago lerratzea zilegi bazait, ahozkotasunaren kontu honek berealdiko lanak eman dizkidala esan behar dut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Eta horrela, hanka puntetan zutik, ipurmasailak tente dituztela, izaki guztiz arrotz eta urrunak iruditu ohi zaizkit eta lanak ematen dizkit une batzuk lehenago nire altzoan edo besoen artean eduki ditudanik sinesteak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.

Diruak lanak ematen ditu, bere mugitu- eta korritu-behar zoroak harrapatu zuenetik; dirua gobernatu egin behar da, ganadua bezalaxe: jai eta aste eman egin behar zaio biziko bada eta emango badu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Eta nontasunak holako lanak ematen baditu, ze ez ditu emango nongotasunak, nortasunak, identitateak eta horien hariko determinazio guztiek?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

Lanak ematen zituen, bai, arto ereite horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

35 lanak (orobat lan) izan du ad (zerbaitek, sinesteak batez ere)

Sinesteak lan badu ere, inork ez zuen saiatu ordura arte jokoen teoria orokorrik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Sinesteak lan bazuen ere, iritsi zen agindutako egun hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Oroitzeak lan du baina, "denak elkarren kontra" jokatzen genuen garaietan, gau bat baino gehiagotan bukatu zuen ene.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Saiatu izan dira berdintasun eseriaren aldeko emakume batzuk beste sexukoei txixa eserita eginarazten, eta itxura denez, lortu ere bai, sinesteak lanak baditu ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Badakit sinesteak lanak dituela, baina izterren artean baizik ez zuen egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

· da ad Lan da egunero 8.000 karaktere idaztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Sinesten ere lan da!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.

36 lanak izan du ad (-tzen osagaiarekin)

Lanak ditut sinesten hona etorri ziren gizon haiek arrotzak zirela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Lanak nituen oraino, neure gelan aske nengoela sinesten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 26. orr.

Mazedoniangobernuaren armadak lanak ditu UCK-ko albaniar jazarleeri buru egiten.  Herria   2001-07-12

Eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

Ezagun zuen lanak zituela zenduaz iraganean mintzatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

· (-tzeko osagaiarekin) Lanak nituen espioitzazko zeregin batean ari nintzela sinesteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Haien izatea bera ere ezbaian zegoela zirudien, lanak zituztela une batetik bestera iragateko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 136. orr.

Lanak zituen hitz osoak irakurtzeko, nahiz eta askotan, letra bat edo biri esker, edo seinaleen estiloagatik, zein hitz ziren asmatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

· (zerbaitek) Hala ere, lanak ditu gauaz bide zuzena atzemateak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 10. orr.

37 lanik eza (orobat laneza) mug langabezia.

Lanik eza «alboko kalte ugari eragiten ari delako», sindikatuek salatu zutenez.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Ohartarazi zuten lanik ezak eta negoziazio kolektiboaren blokeoak «ziurgabetasun egoera» larriagotu dutela.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Soldatak eta gastuak, lana eta lanik eza.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.

Lanik eza, txarra? esan zuen Joxemarik; begiraion Piperraren semeari.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

alde lan egin (40); alde lan egiteko (83); alde lan egiten (65); aldi baterako lan (25); animazio lan (11); antzerki lan (63); antzerki lan bat (12); arratsaldeko lan (9); arte lan (40); asteko lan (12); atzoko lan (38); atzoko lan saioan (19); aurreko lan (12); aurtengo lan (11); autogobernu lan (14); aztertzeko lan (11); batera lan egin (9); batera lan egiteko (9); beharginen lan (20); beharginen lan baldintzak (11); beharreko lan (14); bestelako lan (9); biktimen lan taldean (11); defentsa lan (19); defentsako lan (10); dokumentazio lan (9); egin beharreko lan (11); egin zuten lan (40); egindako lan (158); egindako lan guztia (13); eguneroko lan (15); elkarrekin lan egin (30); elkarrekin lan egitea (14); elkarrekin lan egiteko (32); elkarrekin lan egiten (18); esku lan (16); espainiako lan ministroak (15); etxeko lan (29); fabrikan lan egiten (9); galtzak bete lan (31); gogor lan egin (33); gogotik lan egin (11); goizeko lan (12); herri lan (154); herri lan kontseilari (23); herri lan sailak (11); herri lan sailburu (13); herri lan sailburuak (15); ikerketa lan (46); itzulpen lan (10); izan zuten lan (14); izeneko lan (17); jaurlaritzako lan sailak (16); jaurlaritzako lan sailburuak (13); kanpo lan (22); kanpoan lan egiten (9)

; lan akademiko (13); lan ardatz (13); lan arloa (9); lan arloan (10); lan arloko (29); lan arriskuen (27); lan arriskuen prebentziorako (10); lan asko (261); lan asko dago (15); lan asko egin (74); lan asko egiten (16); lan astea (23); lan aukerak (9); lan aurkeztu (23); lan aurkeztu dira (14); lan bakarra (30); lan baldintza (156); lan baldintza duinak (20); lan baldintza hobeak (14); lan baldintza kaskarrak (11); lan baldintzak (264); lan baldintzak hobetzea (11); lan baldintzak hobetzeko (32); lan baldintzek (16); lan baldintzekin (10); lan baldintzen (38); lan baldintzetan (24); lan baliosa (17); lan banaketa (26); lan bat aurkitu (10); lan bat egin (30); lan batailoietan (16); lan batzorde (15); lan batzordea (9); lan batzordeak (42); lan batzordeko (14); lan berezi (26); lan berezi bat (17); lan berezia (14); lan berri (53); lan berri bat (12); lan berria (65); lan berriak (31); lan berrian (34); lan berriaren (16); lan berriko (9); lan bikaina (157); lan bikaina egin (92); lan bikainak (18); lan bikoitza (9); lan bila (115); lan bila ari (16); lan denbora (17); lan dezente (14); lan duina (14); lan eder (18); lan ederra (65); lan ederra egin (23); lan ederrak (14)

; lan egin (1277); lan eginen (46); lan egingo (251); lan egiteagatik (17); lan egiteak (33); lan egitean (9); lan egitearen (18); lan egiteari (32); lan egiteaz (16); lan egiteko (883); lan egiteko asmoa (15); lan egiteko aukera (52); lan egiteko deia (14); lan egiteko era (11); lan egiteko eskubidea (14); lan egiteko gai (10); lan egiteko gogoa (14); lan egiteko konpromisoa (12); lan egiteko modu (26); lan egiteko modua (25); lan egiteko moduan (9); lan egiteko prest (56); lan egiten (1758); lan egitera (162); lan egitera behartu (10); lan egitera deitu (9); lan egitera joan (9)

lan egoera (38); lan egokia (12); lan egun (21); lan eguna (16); lan egutegi (9); lan egutegia (18); lan eman (14); lan eremu (20); lan eremua (11); lan eremuan (11); lan erraza (141); lan erreforma (33); lan erreformak (14); lan erretxa (10); lan errexa (10); lan eskaintza (140); lan eskaintza publikoa (26); lan eskasa (21); lan eske (16); lan eskerga (82); lan eskerga egin (35); lan eskergaren (10); lan eskubideak (9); lan esparru (15); lan esparrua (17); lan eta (490); lan eta garraio (29); lan eta gizarte (113); lan eta lan (69); lan eta trebakuntza (18); lan ez (16); lan fina (10); lan fisiko (11); lan fisikoa (9); lan gabezia (20); lan gabezian (10); lan gaitza (44); lan gaitza egin (13); lan garrantzitsua (18); lan garrantzitsua egin (11); lan gatazka (77); lan gatazkak (31); lan gatazkaren (11); lan gehiago (131); lan gehiago egin (31); lan gehiago ematen (11); lan gehiegi (20); lan gehien (17); lan gehienak (19); lan gogor (14); lan gogorra (61); lan gogorra egin (12); lan gogorrak (11); lan gutxi (27); lan gutxiago (25); lan handi (26); lan handia (411); lan handia egin (186); lan handia egiten (36); lan handia izan (13); lan handiagoa (47); lan handiagoa egin (10); lan handiak (44); lan handiaren (9); lan handiena (10); lan handirik (43); lan harremana (12); lan harremanak (25); lan harremanen (56); lan harremanetan (14); lan harremanetarako (42); lan haundia (23); lan hitzarmen (20); lan hitzarmena (117); lan hitzarmena negoziatzen (10); lan hitzarmena sinatu (9); lan hitzarmenak (30); lan hitzarmenaren (33); lan hizkuntza (17); lan ikaragarria (23); lan ikusgarria (18); lan ikusgarria egin (9); lan ikuskaritzak (25); lan ikuskaritzan (15); lan ikuskaritzaren (10); lan ildo (71); lan ildoa (25); lan ildoak (67); lan indarra (14); lan interesgarria (10); lan istripu (40); lan istripua (15); lan istripuak (44); lan istripuan (13); lan istripuen (51); lan istripuetan (10); lan itun (26); lan ituna (119); lan ituna negoziatzen (13); lan itunak (30); lan itunaren (66); lan itunaren negoziazioa (17); lan itunen (10); lan itzela (24); lan itzela egin (12); lan izan (40); lan izan zuen (11); lan izango (39); lan izaten (12); lan izugarria (22); lan izugarria egin (13); lan jantzi (14); lan jantzia (9); lan karga (27); lan kodea (9); lan kontratu (37); lan kontratua (83); lan kontratuak (26); lan kontratuaren (64); lan kontratuaren aurka (12); lan kontratuen (11); lan kontraturik (10); lan kontseilari (23); lan kontuak (12); lan kostu (14); lan kostuak (32); lan luze (15); lan luzea (17); lan mahaiaren (10); lan mahaira (11); lan makala (25); lan mardula (17); lan merkatu (16); lan merkatua (36); lan merkatuak (14); lan merkatuan (58); lan merkatuaren (46); lan merkatuko (14); lan merkatura (14); lan ministerioak (13); lan ministerioko (9); lan ministro (16); lan ministroak (29); lan mota (39); lan mundua (44); lan munduan (114); lan munduaren (13); lan munduko (16); lan mundura (17); lan nagusia (18); lan neketsua (14); lan nekeza (18); lan on (24); lan on bat (12); lan ona (276); lan ona egin (124); lan ona egitea (19); lan ona egiteko (9); lan ona egiten (49); lan onak (23); lan onaren (9); lan onari (16); lan onari esker (10); lan onena (27); lan ordu (25); lan orduak (31); lan orduen (10); lan orduetan (9); lan osasun (15); lan osasuna (13); lan osasunaren (11); lan osasuneko (9); lan oso (31); lan osoa (20); lan pixka (23); lan pixka bat (23); lan polita (63); lan polita egin (40); lan politikoa (26); lan poltsa (24); lan postu (96); lan postu bat (11); lan postua (13); lan postuak (12); lan sail (11); lan saila (9); lan sailak (69); lan sailaren (27); lan sailari (16); lan sailburu (22); lan sailburu alvaro (11); lan sailburua (10); lan sailburuak (56); lan sailburuaren (13); lan saileko (13); lan saio (44); lan saioa (66); lan saioak (29); lan saioan (74); lan saioaren (27); lan saioaren ondoren (17); lan saioetan (31); lan sakona (12); lan samurra (33); lan serioa (17); lan talde (179); lan talde bat (44); lan talde batek (9); lan taldea (127); lan taldeak (156); lan taldean (77); lan taldearen (71); lan taldeari (14); lan taldeen (19); lan taldeetan (11); lan taldeko (49); lan taldeko presidenteak (9); lan tresna (56); lan tresnak (13); lan txarra (17); lan txiki (12); lan txukuna (147); lan txukuna egin (74); lan txukuna egiteko (19); lan txukuna egiten (18); lan txukunena (11); lan tzar (18); lan ugari (32); lan zail (9); lan zaila (80); lan zaila izango (18); lan zama (56); lan zamaz (11); lan zikin (10); lan zikina (36)

langileen lan (51); langileen lan baldintzak (33); literatur lan (15); lortzeko lan (24); maisu lan (14); nahiko lan (97); nahikoa lan (83); nahikoa lan izan (16); ohiko lan (23); ohiko lan arruntik (13); ondo lan egiten (10); orain arteko lan (10); oraino lan (9); ordu lan (14); orduko lan (52); sektoreko lan (23); sormen lan (10); sortutako lan (14); talde lan (14); urtez lan egin (16)

aholkularitza lana (9); aktore lana (19); aktoreen lana (11); alde egindako lana (21); aldeko lana (44); alfer lana (13); alferreko lana (9); alferrikako lana (15); antzerki lana (40); arte lana (12); artistaren lana (14); atezainaren lana (9); aurkariaren lana (9); bakarkako lana (13); batzordearen lana (17); bilketa lana (14); bitartekari lana (42); bitartekaritza lana (15); defentsa lana (24); defentsako lana (28); egin beharreko lana (67); egindako lana (311); egindako lana goraipatu (15); eginiko lana (94); egiteko lana (16); egiten den lana (34); egiten duen lana (51); egiten duten lana (53); eguneroko lana (30); elkar lana (10); elkartearen lana (9); emakumeen lana (9); entrenatzailearen lana (9); epaileen lana (25); erakundeen lana (10); familia eta lana (13); gaitzeko lana (13); gazteen lana (9); gobernuaren lana (10); hasitako lana (22); ikerketa lana (34); irakasleen lana (14); itzulpen lana (9); izeneko lana (24); jokalarien lana (10); kartzelako lana (15); kazetarien lana (9); kontrol lana (16)

lana aipatu (16); lana aldarrikatu (9); lana amaitu (34); lana amaitzeko (11); lana argitaratu (13); lana aurkeztu (16); lana aurkeztuko (30); lana aurkitu (41); lana aurkitzea (14); lana aurkitzeko (29); lana azpimarratu (24); lana aztertu (11); lana bete (26); lana betetzen (16); lana bilatu (10); lana bilatzea (11); lana bilatzeko (14); lana bilatzen (16); lana bukatu (40); lana bukatuta (14); lana burutu (11); lana egin (422); lana egina (22); lana eginda (19); lana eginen (10); lana eginez (27); lana egingo (53); lana egitea (77); lana egiteari (9); lana egiteaz (10); lana egiteko (143); lana egiten (288); lana egitera (22); lana ekarriko (9); lana eman (42); lana emango (21); lana emateko (9); lana ematen (20); lana erabakigarria (33); lana erabakigarria izan (27); lana errazteko (23); lana errazten (11); lana erraztu (25); lana eskaini (12); lana eskainiko (13); lana eskatzen (11); lana eskertu (27); lana eta etxebizitza (10); lana eta familia (22); lana eta lana (9); lana ezagutarazteko (12); lana ezagutzeko (9); lana ezagutzen (9); lana ezinbestekoa (11); lana funtsezkoa (21); lana galdu (22); lana goraipatu (62); lana goraipatu zuen (34); lana goretsi (11); lana hartu (31); lana hartzen (9); lana ikusi (11); lana izan (126); lana izanen (16); lana izango (66); lana izaten (11); lana kaleratu (17); lana lortzeko (14); lana nabarmendu (28); lana ondo egin (14); lana ondo egiten (9); lana ongi egin (12); lana ongi egiten (11); lana oztopatzen (10); lana saritu (18); lana topatu (9); lana txalotu (19); lana utzi (74); lana uzteko (18); lana uzten (12)

literatur lana (13); lortzeko lana (10); maisu lana (9); orain arteko lana (11); oteizaren lana (12); poliziaren lana (13); sekulako lana (31); sekulako lana egin (18); sormen lana (14); sukalde lana (21); talde lana (78); taldearen lana (16); taldeen lana (10); taldeko lana (11); urteetako lana (19); urteko lana (30); zubi lana (35)

alde egindako lanagatik (13); egin duen lanagatik (9); egindako lanagatik (59); eginiko lanagatik (12)

antzerki lanak (33); arte lanak (15); artistaren lanak (21); artisten lanak (27); baserriko lanak (9); berritze lanak (15); bestelako lanak (10); betetzeko lanak (23); bideo lanak (10); bilaketa lanak (16); bitartekari lanak (43); bitartekari lanak egin (17); egileen lanak (17); egin beharreko lanak (27); egin zituen lanak (9); egindako lanak (100); eginiko lanak (33); eguneroko lanak (11); eraikitze lanak (11); eraikitzeko lanak (24); eraikuntza lanak (22); eskolako lanak (25); esku lanak (20); etxeko lanak (194); etxeko lanak egin (28); euskal prentsaren lanak (11); filmaketa lanak (12); garbiketa lanak (20); idazleen lanak (17); ikerketa lanak (29); ikuskatze lanak (9); kazetari lanak (10); konponketa lanak (15)

lanak amaitu (22); lanak amaituta (9); lanak aurkezteko (16); lanak aurkezteko epea (14); lanak aurkeztu (14); lanak aurkeztuko (10); lanak aztertu (9); lanak betetzen (10); lanak bildu (27); lanak bilduko (11); lanak biltzen (23); lanak bukatu (25); lanak bukatuta (10); lanak egin (192); lanak eginak (9); lanak eginda (17); lanak eginez (16); lanak egingo (25); lanak egitea (30); lanak egiteko (120); lanak egiten (203); lanak egitera (27); lanak eman (54); lanak eman zizkion (10); lanak emanen (9); lanak emango (30); lanak ematen (52); lanak erakusten (9); lanak erakutsiko (25); lanak eskainiko (15); lanak eskatzen (9); lanak eten (10); lanak gelditzeko (9); lanak hartu (17); lanak hartzen (10); lanak hasi (46); lanak hasteko (12); lanak ikus (13); lanak ikusi (16); lanak interpretatuko (15); lanak irakurtzen (9); lanak izan (93); lanak izan zituen (21); lanak izango (60); lanak izango ditu (19); lanak izaten (15); lanak jarri (10); lanak jaso (11); lanak ukan (12)

literatur lanak (15); prentsaren lanak (11); prestaketa lanak (9); salbamendu lanak (26); sormen lanak (11); sortutako lanak (14); sukaldeko lanak (9); talde lanak (13); urtegia betetzeko lanak (19); urtegiko lanak (9); zuzendari lanak (13)

egindako lanarekin (81); eginiko lanarekin (14)

egin beharreko lanaren (10); egindako lanaren (124); egindako lanaren emaitza (14); eginiko lanaren (15); egiten den lanaren (10); lanaren aldetik (9); lanaren arabera (18); lanaren ardatz (10); lanaren balioa (10); lanaren banaketa (14); lanaren berri eman (12); lanaren bidez (25); lanaren emaitza (61); lanaren emaitzak (11); lanaren fruitua (21); lanaren fruituak (15); lanaren garrantzia (13); lanaren kalitatea (10); lanaren nazioarteko erakundeak (10); lanaren ondorioa (22); lanaren ondorioz (21); lanaren ordaina (14); lanaren sari (9); lanaren saria (15); lanaren truke (15); lanaren zati (15); talde lanaren (13); urteko lanaren (32)

egindako lanarengatik (31)

egindako lanari (57); egindako lanari esker (31); eginiko lanari (9); ekin lanari (11); ekin zion lanari (22); ekin zioten lanari (14); lanari ekin (81); lanari ekingo (13); lanari ekitea (10); lanari ekiteko (16); lanari ekiten (11); lanari eman (12); lanari esker (154); lanari eutsi (9); lanari lotu (23); lanari utzi (15)

egindako lanaz (23)

aldeko lanean (19); ari da lanean (107); ari lanean (11); ariko dira lanean (19); aritu zen lanean (32); aritzen dira lanean (10); bakarkako lanean (9); bilatzeko lanean (9); buru belarri lanean (25); defentsa lanean (20); defentsako lanean (26); eguneroko lanean (34); elgarrekin lanean (11); elkarrekin lanean (26); etengabe lanean (17); hasi zen lanean (105); izeneko lanean (10); jardun zuen lanean (10); lanean ari (961); lanean ariko (20); lanean aritu (130); lanean aritzea (26); lanean aritzeko (40); lanean aritzen (33); lanean ariz (17); lanean arizan (33); lanean artzeko (13); lanean buru belarri (20); lanean egon (14); lanean eman (10); lanean gogor (18); lanean hasi (261); lanean hasia (14); lanean hasiak (11); lanean hasiko (44); lanean hasita (10); lanean hastea (22); lanean hasteko (99); lanean hasten (43); lanean ibili (13); lanean ikusi (9); lanean ikustea (9); lanean ikusten (10); lanean izan (11); lanean jardun (57); lanean jarduteko (14); lanean jarduten (10); lanean jarraitu (113); lanean jarraituko (102); lanean jarraitzea (29); lanean jarraitzeko (104); lanean jarraitzeko asmoa (22); lanean jarraitzeko konpromisoa (10); lanean jarraitzen (63); lanean jarri (44); lanean jartzeko (17); lanean jartzen (16); lanean segitu (23); lanean segituko (25); lanean segitzeko (12); lanean segitzen (13); lortzeko lanean (24); morrontza lanean (12); sortzeko lanean (9); talde lanean (29); urtez lanean (9)

lanei esker (12)

lanekin batera (15)

laneko denbora (11); laneko istripuak (11); laneko jazarpen (9); laneko segida (21); laneko segurtasun (9); laneko segurtasunaren (9); laneko tresna (10)

egindako lanen (16); etxeko lanen (17); lanen bidez (11); lanen bilduma (12); lanen erakusketa (15); lanen ondorioz (15); lanen zerrenda (11); literatur lanen (10); zaharberritze lanen (14)

etxetik lanera (9); itzuliko dira lanera (13); joan zen lanera (9); lanera etorri (14); lanera itzuli (52); lanera itzuliko (16); lanera itzultzea (16); lanera itzultzeko (15); lanera joan (89); lanera joan behar (18); lanera joateko (51); lanera joaten (19)

lanerako bidean (18); lanerako gaitasuna (12); lanerako gogo (9); lanerako gogoa (17); lanerako gogorik (9); lanerako grina (10); lanerako prest (28); lanerako tresna (12); talde lanerako (9)

aktore lanetan (17); antolaketa lanetan (14); berreraikuntza lanetan (9); bitartekari lanetan (11); bozeramaile lanetan (10); defentsa lanetan (21); entrenatzaile lanetan (9); epaile lanetan (13); eraikuntza lanetan (13); eskolako lanetan (9); etxeko lanetan (47); garbiketa lanetan (12); gidari lanetan (12); ikerketa lanetan (10); irakasle lanetan (13); kazetari lanetan (16); lanetan ari (100); lanetan ariko (10); lanetan aritu (72); lanetan aritu zen (28); lanetan arituko (9); lanetan aritzeko (16); lanetan aritzen (45); lanetan hasi (33); lanetan ibili (19); lanetan jardun (19); lanetan jarduten (9); lanetan laguntzeko (15); lanetan laguntzen (13); mantentze lanetan (20); mantentze lanetan aritzen (10); prestaketa lanetan (11); salbamendu lanetan (12); zuzendari lanetan (15)

lanetik bizi (13); lanetik bota (16); lanetik etxera (23); lanetik kanpo (15); lanetik kanpoko (10); lanetik landa (17)

lanez gain (19); lanez gainezka (26); lanez lepo (11)

ez dago lanik (13); ez du lanik (18); lanik aurkitu (13); lanik egin (124); lanik egin gabe (23); lanik egingo (24); lanik egiten (46) lanik eman (10); lanik ematen (13); lanik ezagunenak (9); lanik gabe (204); lanik gabe utzi (11); lanik gabeko (15); lanik garrantzitsuena (10); lanik handiena (16); lanik hartu (34); lanik izango (11); lanik onena (20); lanik zailena (12)


lana (orobat lena) iz artilea.

[Hondartzan] txabolatxo batean sartu, aldatu, eta -"zeru eder honek bakarrik inspiratzen duen eta klima gozo honek bakarrik onartzen duen askatasunean"- gorputzak arin-arin egiten dute igeri: alegia, lanazko atorra luze batzuekin belaunetarainokoak, aztalak agerian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Oraindik ederki oroitzen naiz nola enterradoreek, etxera bila etorri zirenek, lanazko manopla lodiak zituzten Lena pilota bat eta bi orratz emaiten dauzkitzut, zer trikotatzen duzu?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.


lanabes 1 iz lan jakin batean erabiltzen den tresna. ik lan 31.

Horra zergatik, baserriko lanabes guzientzako, hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Alanbikea, su txikiak, metalezko eta beirazko ontzi eta lanabesak edonon.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Etxera joan ziren lehendabizi, igitaiak eta eskuareak hartzera, eta gero, lanabesak bizkarrean hartuta, bideari ekin zioten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

Etxeko lanabes zaharrak ere ekartzen zizkiguten lantzean behin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 59. orr.

Brusa zuridun langile batzuek galtzada zeharkatzen zuten pausoa arin, lanabesak besapean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

2 irud/hed

Material fotosentiberaren bidez, artistak argia du lanabes.  Berria - Kultura   2004-09-24

Agenda-21 iraunkortasunerako lanabes praktiko bikaina da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.

Instituzioei legezko lanabesak eman behar zaizkie bide horien sostengu izan daitezen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

Azken urteotan pairatzen ari garen gaztelaniaren eragin erabat neurriz gainekoari aurre egiteko lanabes egokiena.  Berria - Harian   2005-05-04

Hitza arnasa bezala ulertzen duzu ala lanabes gisa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zurezko makilatxoak mozten eta leuntzen ari zen lanabes-kirtenak egiteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

-Lanabes-kutxa bat zeukak aitak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 108. orr.

Lehenik, lanabes dendak ageri dira.  Berria - Kultura   2004-01-31

Eta Rio'92k eta bere kontzeptu, programa eta gauzatze lanabesak baliozkoak zaizkigu orain ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Aurkakotasun fonemikoak bilatzeko analisi-lanabesa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.

Osaba Kamil prest agertu zen altzariak eta medikuntza lanabesak berean gordetzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 363. orr.

Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak), makina-lanabes automatizatua, edota just in time produkzioa, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.


lanaldi iz lanean ematen den denbora.

Asteko lanaldia 35 ordura mugatzen duen legea. Asteko lanaldia 35 ordura murriztera.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Lanaldiaren murrizketa, lan deboraren murrizketa edota lanaren banaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

Horrek esan nahi zuen lanaldi erdiz baizik ez nuela egon behar han.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanaldi erdia (3); lanaldi erdiz (4); lanaldi galdu (3); lanaldi luzeak (7); lanaldi murrizketa (30); lanaldi murrizketak (13); lanaldi murrizketaren (4); lanaldi murrizketarik (10); lanaldi murrizketarik onartuko (3); lanaldi osoa (7); lanaldi osoan (3); lanaldi osoko (7); lanaldi osoz (3); lanaldi partziala (3); lanaldi partzialeko (6); orduko lanaldi murrizketa (12)

asteko lanaldia (7); benetako lanaldia (3); eguneko lanaldia (6); lanaldia luzatu (7); lanaldia luzatzea (5); lanaldia murriztea (6); lanaldia murriztearen (5); lanaldia murrizteko (4); orduko lanaldia (17); urteko lanaldia (13)

orduko lanaldiak (3)

lanaldiaren murrizketa (13); lanaldiaren murrizketaren (4); lanaldiaren murrizketari (3); orduko lanaldiaren murrizketa (3)


lanarazi, lanaraz, lanarazten du ad lantzera behartu.

Lurra lantzen edo lanarazten dutenak, fruitu-soberakina dutenez, ezerk ez ditu behartzen hurrengo urtean lan egitera; aisian bizi den jendeak ez lituzke kontsumituko fruituak, jende horrek ez lukeelako zerekin erosi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.


lanarte iz lanaldien arteko tartea; lan egiten ez den denbora.

Denek, lanartetan, hizkuntza arrotzak ikasten zituzten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Ordezkari bat xekatzen dugu, gure idazkariak urte bat eta 3 urte arteko lanartea hartzen baitu haurren heziketarako.  Herria   2005-10-20

Oraino berri-berriki, bere ofizioko lanarteetan, bazuen arrakesta eta galde, besta eta elgarretaratze batzuen alaitzeko.  Herria   2002-12-05


lanaste ik lan 11.

lanaulki iz lanean erabiltzen den aulkia.

Hantxe neuzkan ordurako, ni iritsi zain, lanaulki bat, aire kanpai, idazmahai bat, beirazko ontziz beteriko armairu bat eta isiltasun eta ordena gizagabe bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Esku ezezagunek uzten zizkidaten lanaulkiaren gainean, gauez, landareak eta landareak, egunero mota desberdinekoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.


lanbas iz etxe eta kideetako lurra, makurtu gabe, garbitzeko tresna, makila luze batez eta behealdean lotzen zaion oihalezko zerrenda xurgatzaile multzo batez osatua.

Gosariarekin batera garbiketa tresnak, lanbasa eta lejia ekartzen dizkidate egunero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Gero lanbasa berriro hartu eta komuna garbitzera joan zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

Zoruko terrazoa lanbasaz garbitzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 70. orr.

Puntu urrunenetik hasi zen lanbasarekin zorua pasatzen. Ez ziegan lanbasa pasatzeko ez galeria baldekatzeko ez arropa zikina garbitzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.

Lanbasaren giderra baino estuagoko bularrarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Beren esanetan, gizon bat emakume bat jipoitzen ari zen etxepean lanbas baten makilarekin eta zenbait botilarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Florentek "azeri salataria" eta "prefekturako lanbasa" nola deitzen zioten entzun zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.


lanberatu, lanbera, lanberatzen da ad elurra bigundu.

Lanberatzen hasi baino lehen, malutak jausitako zerua adabakiz jostera itzuli dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.


lanbero iz sargoria.

Kale estuetako espaloiak ere hertsi egiten zitzaizkion, lanberoa kondentsatu eta izerdi bihurtuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.

Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.


lanbide (orobat lanpide g.er.) 1 iz bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. ik profesio; ogibide; ofizio.

Irakaskuntzan, kazetaritzan, itzulpengintzan eta antzeko lanbideetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.

Zergatik ez zuen, lagunen gisara, lanbide bat ikasten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.

Lanbide edo irabazpide bat aurkitzeko eta edukitzeko lehiatua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

Mattin Mottela sakanarrak bi lanbide zituen: mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

-Lanbide guztietan huts egin dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Helduaroan baztertuta nengoenean, ogibiderik aurkitu ezinik, lanbide bat eman zidan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 288. orr.

Bizimodua ateratzeko jarraitzen du irakasten, eta lanbide horretan apaltasuna ikasten duelako ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Egiazko lanbidea ehiza zuen Petri Strogoffek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Pertsonek eta animaliek badugu antz pixkat; jaten, lotan, bizitzen (bizimoduan?), lanean (lanbidean?).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Maitasuna lanbide zuen emakumearekin igaroko zuen gaua ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Soroak eta lantegiak utzi berri dituzten laborari eta ofizialeen itxura zuten, ez soldadutza lanbide dutenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek.  Elizen arteko biblia   Ap 18,17

Hamar lanbide eta hamaika galbide.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Ez lanbide, ez ogibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

2 hed

Ez dela profeta ofizioa lanbide erraza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Marrazkilaritza ei zuen lanbide, artista, alegia, baina lanbidea ez ezik bizibidea ere hartatik omen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Literatura dut ez ogibide baina bai lanbide, eta beharturik nago ordu eta betile asko irakurtzen erretzera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Ez lanbide, ez ogibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

3 (izenondoekin)

Musikariarena izan zitekeela lanbide duina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Inbidia zien lanbide liberala zutenei.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Baina ez dauka inolako bizileku ez lanbide finkorik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Bere lanbide nagusi bietan, errementaritzan zein soinularitzan, urgulu profesional totalekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.

Azafatarena ez delako lanbide aproposa -nik erantzun-. Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.

Badakit nirea ez dela lanbide arrunta, baina detektibeok hezur-mamizkoak gara, suhiltzaileak edo bulegariak bezalaxe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik profesional.

Escher-Wyss-en eskaintzaz, Bagdadeko lanpostuaz eta, oro har, ingeniari baten lanbide-aukerez mintzatu nintzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Fraideen lanbide heziketako ikastetxe batean, Friburgon.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Langileen lanbide kategorien egokitasunari buruz azterlana egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Gaur egun, Metalurgia alorreko enpresak ez dauka dirurik lanbide zerga ordaintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Gaixotasunen maiztasunari buruz, kutsatze-fokuei buruz, lanbide-gaixotasunei buruz. Izena, maila akademikoa, lanbide-estatusa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Aristokraziak, eliteak, lanbide taldeak urturik zeuden jendetza epel hartan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Egia da, baita ere, gai faltarik ez zuela bere lanbide bizitzan, hegazkin pilotu (posta eta gerrako pilotu) ez ezik, hegazkintzarako tresna asmatzaile, hegazkin zerbitzuen antolatzaile eta propaganda zerbitzuetako kide ere izan baitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Orain, aitaren lanbide-aldaketaz, ez inor ez ezer ezagutzen ez zuen herri batera ekarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

France Telecomek lanbide tasan edukitako abantaila fiskalak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Lanbide helburua duten ikasketak .  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.

Beste kontu garbitze bat Díaz-ekin egiten duena da, Zestoako medikuarekin, haserre bukatu baitzuten lanbide-jeloskortasun kontuengatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Atxuriko Arte eta Lanbide eskolan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kimikari lanbideak [...] inolaz ere ezinbesteko eta jaiotzezko ez diren zenbait higuin gainditzen irakasten digu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Andres bere itzultzaile-lanbide berria ongi betetzeko prest zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

Hilazti- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Lb 20,27

Inperiogileek nekez izaten dute nahikoa giza indar edo arma-lanbidearekiko aski ardura beren inperioari laguntzarik gabe eusteko eta defendatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Baina, mesedez, sinets iezadazu, jaun estimatu horrek, komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Ile-apaintzaile lanbide horretan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

6 egitekoa.

Nire begi-bistan daukadan errealitateari -mundu guztiak modu bertsuan ikusten duenari- alde ezkutuak, alde itzaltsuak ikusten saiatzea du arteak lanbide.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak?  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

7 lanbidez adlag

Autobus gidaria lanbidez eta poeta izatez -gogo-bihotzez, berak esaten zuen bezala-.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Idazlea ikasketaz eta lanbidez kimikaria zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Kimikaria lanbidez eta artista zaletasunez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

Lanbidez, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Ni neu ere herrialde azpigaratuen aurrerabideaz arduratzen bainaiz lanbidez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

8 lanbidezko izlag

Espainieraz lanbidezko harremanetarako bai, moldatzen naiz, baina bestela, komikoa ere bada: ez dut neuk nahi dudana esaten, hizkuntzak nahi duena baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Alde pertsonala eta lanbidezkoa, barnekoa eta kanpokoa, erabat loturik zeuden berarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

9 lanbide arteko (orobat lanbidearteko) izlag

Lanbide arteko akordioak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

54 eta 55 milioi hektolitro biltzea pentsatzen du Arnoaren Lanbide Arteko Frantziako bulegoak.  Berria - Harian   2005-09-11

Aurki hasiko ditu bere lanak Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Lanbide arteko soldata mixerable hori ez dagoela %2a baino gehiago handitzerik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 600 eurora igoko duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenek Alargunen pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatuko dituzten ordainsariak. herria¬

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %6,6ko igoera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitza lanbide (7); jaurlaritzako lanbide heziketako (3); lanbide arteko akordioak (4); lanbide berri (4); lanbide berria (3); lanbide berriak (3); lanbide berrian (4); lanbide bihurtu (3); lanbide eskolan (3); lanbide eta enpresa (3); lanbide heziketa (51); lanbide heziketa ikasten (3); lanbide heziketak (7); lanbide heziketako (56); lanbide heziketako ikasketak (3); lanbide heziketako titulua (6); lanbide heziketan (44); lanbide heziketara (5); lanbide heziketarako (4); lanbide heziketaren (28); lanbide heziketari buruzko (7); lanbide heziketaz (3); lanbide nagusi (4); lanbide txarra (5); lanbide zerga (5)

lanbidea utzi (3); lanbidea zela eta (3); langilea eta lanbidea (3)

lanbidearteko gutxieneko (10); lanbidearteko gutxieneko soldata (3); lanbidearteko gutxieneko soldataren (5)

lanbidez abokatua (3); lanbidez aldatu (3)


lanbidearteko ik lanbide 7.

lanbidedun izlag lanbideko.

Liburuko pertsonaia nagusia Amaia Ezpeldoi detektibea da: ordu arte gizonezkoena zen lanbidedun emakumea eta euskal literaturan ordu arteko nobeletan pertsonaia nagusiak emakumezkoak ez zirenean...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.


lanbidekide izond/iz lanbide berekoa.

Gogoko dut nire lanbidekide gazteagoak nola aritzen diren ikustea, ulertzen didazu, ezta?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.


lanbro 1 iz lainoa, behelainoa; euri lanbroa.

-Eguzkia lanbroa uxatzen hasi duk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Lanbroak hartzen zuen dena, ez zen almidoi aire bat baino ikusten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Lanbro izoztu grisak inguratzen ari zitzaizkien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Eszenaren atzealdean, lanbro beroaz bustitako oihanak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Bi astez ia etenik gabe egin zuen euria, eta, noizean behin zenbait orduz atertzen zuenean, kearen antzeko lanbro hotza altxatzen zen nonahi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Itsaso izurtuak eta lanbro iraunkorrek goia eta behea batu eta berdinduko baitituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Lanbro izarniatzailean galdu aurretik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Zelai-arrasean lanbro zurixkak limurtzen dira, beharbada mamu ilaunak ezkutatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Gandu moduko lanbro hitsa nola datorren ikusita, ipar tankeraz, mendebaleko haizexkak bultzatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Hodei eta lanbro artean, mintzo galdu batzuk aditzen dira, ilunpe isilean, tarteka: kri... kra... kro...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

2 irud/hed

Aurpegia lanbro argitsu batek lausotua zeukan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Giza izaera ezkutatzen duen lanbro sarria urratu nahi genuke.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Malenkoniazko lanbro horren eraginpean bururatu zitzaidan, lehenengoz, ideia zital hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 106. orr.

Ardoaren lanbroa buruan, zahatoa eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 29. orr.

Emaztea, semea... marihuanak ereindako lanbro eztiaren artetik gogora ekarri ditu haien figurak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

Has hadi, gizona, has hadi hire lanbro, susmo eta asmabideei forma ematen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Ekonomiaren lanbroan nora ezean igeri egiten duten enpresaburuak.  Berria - Kultura   2004-08-17

Zientziarik zehatzen eta zurrunena aplikatzen zaiola espekulazio ukiezinenaren lanbro eta espiritualtasunari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Ahanzturaren lanbroan galdu nahi izan genuela haren iragana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanbro giroan eginen duzue bidea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Lanbro tanta ñimiñoek sistatzen zuten aurpegia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Zeru hodeitsu, lanbro airea, aterki beltzak zabalik etxe grisen artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Hartu arnasa... senti ezazu lur eta lanbro usain hau.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

Ateri da, baina lanbro-kizkolak dakartza haizeak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Loriazko mozkor horietako bat izan zen, inguruko guztia eta guztiak irrealtasun-lanbro batean bildurik ikustera ailegatzen zarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Desio-lanbrozko burbuila da, ispiluan hila bezain zurbil dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 174. orr.

5 (izenondo gisa)

Neuk moldatu nizkion koplak, berak gaia emanda, Londongo egun lanbro haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Aratsaldeko 5 orenak ziren San Franciscoratzean eta lanbro zen.  Herria   2003-11-13

· Begitartea lanbro halere.  Herria   2005-01-06

6 tanta xehe-xehetan erortzen den euria. ik beherago 7.

Gau hartan lanbroa ari zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Aldiro-aldiro lanbroa egiten zian, isurika, aldiro eurijasa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Lurra asetzen duen lanbroa bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 72,6

7 euri lanbro tanta xehe-xehetan erortzen den euria.

Kanpoan, euri lanbroa ari zuen; udaberri aurreko azken hotzak ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Euri lanbroa hasi zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Jausten hasiriko euri-lanbro itxiak etxera egotzi zituen kalean zebiltzan azken oinezkoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Isur bitez nire esanak ihintza bezala, euri-lanbroa belarretan bezala, langarra zelaian bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Euri lanbrotan igoal.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.

8 lanbro laino lanbroa dakarren lainoa.

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanbro artean (15); lanbro laino (6)

euri lanbroa (7); lanbroa ari (3); lanbroa bezala (3)

igerilaria ekonomiaren lanbroan (3)


lanbrotsu 1 izond lanbroz estalia edo betea.

Gau lanbrotsuetan irteten zen Burke jauna, mozorro hori eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Eguna iluna zen, lanbrotsua, hezetasuna hezurretaraino sartzen zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan, berriz, hutsik daude, ostatu eta jatetxeak bezalaxe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Zuri bat udaberriko goiz lanbrotsuan azaltzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.

Ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Gabarra ilun angeluzuzenez beteriko portutik Staten Island-eko muino lanbrotsura bitarteko paisajea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

2 irud/hed

Hori baino ez zen geratzen bion artean, jaka bat eta hiriko hainbat txokotan igarotako bizikizun lanbrotsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

Abstrakziozko ezagutza lauso edo lanbrotsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Pentsamendu logikoa amaitzen zen muga lanbrotsutik haratagoko tokiren batetik etorritako deia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Memoria lanbrotsua da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

Lanbrotsuak ziren bere oroitzapenak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Eszena haiek oso lanbrotsuak iruditzen zitzaizkion orain: Natalia, astiro mugituz, betaurrekoen parean kokatu, eta, hatz nagiarekin kopeta ferekatzen ziola, "ulertzen zaitut, ulertzen zaitut" xumea ahoskatuz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 64. orr.


lanbrotu, lanbro(tu), lanbrotzen 1 da/du ad lanbroz bete, lausotu.

Ordurako lanbrotuak genituen kristal guztiak gure hatsarekin eta nire berriketekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Begiak lanbrotuta, norabiderik gabe.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Ikuspegia pixkanaka-pixkanaka lanbrotzen duten euri tanten kentzeko.  Berria - Kultura   2004-10-13

Ala neu izanen naiz, Patri, bero honek aldrebestu eta dena lanbrotuta ikusten duena?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

2 irud/hed

Argizari berdearen eukaliptu usaina hedatu zen sukaldean eta neu ere lanbrotu egin ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 83. orr.

Edari sarriak bezala lanbrotzen dute adimena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

Alkoholaren arinkeriaz leunki lanbroturiko gauak.  Berria - Kultura   2006-01-05

Narrazio teknikarik landu eta bihurrienak maisuki erabiliz, orain irakurketa lanbrotuz eta bat-batean argituz.  Berria - Kultura   2006-04-25

Bazekielako musu bakar batez, mingainaren zaporea eta listuaren umeltasuna sentitzeaz bat, klitoria ere lanbrotzen zitzaiola, ihintzaz estaltzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 105. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Harik eta, ustekabean, herrixka baten silueta lanbrotuak begiztatu ditudan arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.

Zerk galarazten digu hain isla lanbrotuak dituen erantzukizuna ere baliagarritasunaren mende jartzea?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 71. orr.

4 lanbrotuxe lanbrotu xamar.

Hiriak ez zion hutsik egin itsuari eta bere jakin-mina asetuxe, bere belarriak musikaz hanpatuxe, bere begiak hainbeste edertasun ikusteaz lanbrotuxe, Napoleserako bide urezkoa hartu zuten Aragoiko galeoi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.


lanbroxka iz adkor lanbroa.

Edo, mendebal lanbroxka sartu orduko: euri xehea, iparra laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.


land (orobat lander; alemanez, lander, land-en plurala da) 1 iz (singularrean)

Bilera land-eko presidentearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Ondoren datoz Alemaniako ekialdeko land-ak (%14,7), Portugal (%12,9), Grezia (%7,9) eta Italia hegoaldea (%7,8).  Berria - Ekonomia   2004-04-04

· Chirac jaunak onartuko al luke Frantzia Alemaniako lander bat bihurtzea Frantzia %10 aberatsagoa izatearen truke.  Berria - Harian   2005-11-03

Bavariako lander-eko lehen ministro Edmund Stoiberrek  Berria - Mundua   2004-12-17

2 (pluralean)

Alemaniako bost lander-etan agertu da dagoeneko gaitza.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Sozial demokratek hauteskunde bat bestearen atzetik galdu dute lander-etan.  Berria - Harian   2005-09-02

Koalizio Handia indartuta irten da landerretako bozetatik.  Berria - Mundua   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniako lander (3)


land-rover (orobat Land-Rover, landrober g.er., landrover g.er. eta lanrober g.er.) iz noranahiko ibilgailu baten marka erregistratua. ik patrol.

Efrain azaldu zen bere Land Roverrean osabaren bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Edonola ere, eremua berehala inguratu dute Land-Rover haren atzetik zetorren beste Land-Roverraren kidekoek eta bizkor iritsi diren Gobernu Zibileko polizia nazionalek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.

2 noranahiko ibilgailua.

Lasaitzen ari nintzela, landrober bat iragan zen nigandik hurbil, arin eta zaratatsu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 96. orr.

Oraindik orain, pinu eraisten dabilen basomutil gazte bati irakurria diot bere land-roverrean "baso esplotakuntza" duela lanbide.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.

Hango jabeak bazuen land-rover bat, Palenqueko ibilgailu bakarra bistan zenez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.

Lekukoek ere ez zutela land rover-a azkarregi zihoanik adierazi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Haien lanroberren uluak entzun artean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 119. orr.

Han hiru edo lau lanrober edo patrol horietakoak zeudean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

Lasaitzen ari nintzela, landrober bat iragan zen nigandik hurbil, arin eta zaratatsu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 96. orr.


landa1 1 iz herriguneetatik kanpoko lur eremua; bereziki, bertan landatzeko on dena.

Ager soroa, alorra da, landa, lurra, lur-eremua, lurraldea, eskualdea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Eskualde geografikoa adieraz dezake, lurrak nahiz landak, edota kargu nahiz ofizioak ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Ederrak dira Esloveniako landak, berdeak, ez oso aldapatsuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Artzain bat aurkitu zuen landan ahuntz- eta aker-talde bat bazkatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Etxe bat landan!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 48. orr.

Hori Arabiako basamortu eta oasietatik irten eta Erromatar eta Sasaniar inperioetako landa eta hirietara joanez egin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Halako batean gelditu egin zen, landa erdian ia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Urak hartuak zituen bide bazterreko soro, baratza eta landak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Landa erosi zuenari lapurtu eta hartan inolako eskubiderik ez duenari ematen diona injustua da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.

Zerrenda gorri batek mugatzen zuen landa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Gure landa eta mahastien gain dirua eskatu beharrean gertatu gara, erregeari zergak ordaintzeko.  Elizen arteko biblia   Ne 5,4

Burgundiarraren artaldeek erromatarraren landa ongarritzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

2 (izenondoekin)

Alboetara izotzezko landa zuriak eta lantzean behingo izotzezko tontorrak diren eraikin erraldoiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

Friburgo aldera, landa berdeak ikusten ziren bakarrik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Basamortuan iturriak sortuko dira, landa lehorrean errekak.  Elizen arteko biblia   Is 35,6

Lurrera botako zaitut eta bertan behera utziko landa zabalean.  Elizen arteko biblia   Ez 32,4

Egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak, egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,32

Landa loretsuak kolore mardulez distiratu ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Ikusten zituzten landa abandonatuak eta gurutzatzen zituzten jendeen so goibelak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Euriak are indartsuago eta haizeak ausarki astintzen zituen landa hutsak zeharkatzean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

3 irud/hed

Hona hemen ni ene oroimenaren landa, leize eta ezin konta ahalko hartzuloetan, ezin konta ahala mota gauzez neurrigabeki beteak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik rural.

Eguna argitzen ari zuen, eta han goitik landa-puska izugarria ikusten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Landa inguruetan jarraitzen dutenen bizitzan jarri ditu begiak argazkilariak. Nahiago zuela errepide txikiagoetara aldatu, landa-inguruetako bide ez hain beteetara, alegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.

Monoi usaina dago, landa loreekin urrindutako koko olioaren usaina.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.

Barazkiekin behaztopa egin eta landa-hesian zehar lasterka jo genuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.

Buruaskitasuna zen landa-giroaren ezaugarri nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Badu halako landa kutsu bat agerian.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Ingalaterran, hesitze-higikundeak landa-ekonomia irauli zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.

Azkenik, Hitlerrek arima baten arimari ordaindu zion zerga bere landa-egoitza Berchtesgaden-en [...] ezarriz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Italiaren hegoaldeko muturrean zeukan landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Haien ordez eurak ezarri ziren atzerriko gutxiengo menderatzaile gisa, eta landa-populazioa Mendebaldeko Kristau Gizartearen barne-proletalgo izateko estatusera murriztu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

Hurtadok landa-mediku diharduen Alcolea herrian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Foru Aldundiko Landa Garapenerako sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri aberatsa da, gari landa eta mahasti xarmantak baditu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Ortzaizeko ogi-landa irekietan dantzari zen haize freskoa susmatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

Orduan ulertu nuen zergatik nengoen oin hutsik eta hotzez akabatzen arroz-landa haietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Landesetako arto landa zabal horietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez, artetan berdin goroldioan oinak sartuz, ote landak sist egin ez dezan belaunean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

6 landa-alde (orobat landalde g.er.)

Hungariako landa-aldean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Valentzia inguruko landa aldea, emankorra izanagatik ere, ez zitzaion gustatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Vermonteko landa-aldeko bigarren mailako errepide batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.

Varsoviatik landa aldera aldendu ginen igande batez, zelai batean askaria egiteko asmotan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Baina non aurkituko dugu landa-aldean lursail bat erosteko dirua?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

Landa-aldeko urrutiko lekuren batera bizitzera joango zelako ideia zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

-Carolinan -esaten du, silabak luzatuz, astelehenean entzun nion landa-aldeko hegoaldeko azentu berarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

7 landa-arras

Elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.

8 landa-bide

Landa-bide estu batean aurrera joan ziren ziztu bizian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Burura datozkit, bide batez, landare-hesi garaiak eta landa-bideak, eta, iluntzero elkarrekin egiten genituen osteratxoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Iluntze batean, Charlie, Big Joe eta hirurok etxera gindoazen, landa-bidean gora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Elkarrekin goaz etxerantz, landa-bide sakonetatik zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

9 landa-eremu

Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Beste 100 milioi landa eremuetatik hiri nagusietara joandako emigranteak dira.  Berria - Mundua   2004-03-10

13 milioi desplazatuetatik %36 kanpalekuetan bizi dira, % 15 hiriguneetan eta %49 landa eremuetan sakabanatuta edo leku finkorik gabe.  Berria - Harian   2006-04-20

Laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Landa eremuko lursailen espekulazio bortitza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Merkantilismoaren garaian, landa-eremuak mundu-ekonomiaren periferiaren parte ziren oraindik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.

Zegamako Landa Eremuko Zentro Balioaniztunean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako jardunaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

EHNEk ez du berretsi Landa eremuen Garapenerako Gizarte Ituna.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

10 landa-etxe ik landetxe.
11 landa-herri

Hiri inguruko landa herrietan suziriak botatzen dituzte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Hiri eta landa- herrietan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Piamontearen hegoaldeko zenbait landa-herritan aurkitu zuten bizilekua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Landa-herrietan, emakumezkoa ez da tximeleta baino zoriontsuagoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.

12 landa ingurune

Izan ere, landa ingurunea mantentzen duen sektorea gara.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Baserritarrik gabeko landa inguruneek zer dakarte?  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Eta, orain herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera, etorkizunean landa-ingurunean horrelako salmenta jeneralizatuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Sailak ituna sinatu du Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

13 landa-lan ikerketez mintzatuz, azterkizunaren eremuan, bertatik bertara, egiten dena.

Olaziregik aplikatu zuen lehen aldiz euskal literaturan Harreraren Estetika, landa lana deritzana eginez inkestak eta beste, eta irakurleari eta harrerari garrantzia emanez.  Berria - Kultura   2006-03-08

Landa lana egin dute, lehenik, Pasaian eta inguruetan.  Berria - Kultura   2004-05-23

Landa lana: Beti gogoratzen dute Roldan Jimeno libreta eskuan herriz herri, jendearen ahotik datuak biltzen.  Berria - Kultura   2006-01-11

Unibertsitateko esperimentu-abeltegira joan ginen, han egiten baitu Templek gehienbat oinarrizko landa-lana. Irudiarekiko erlazioaren unibertsaltasuna zalantzan jartzera eraman zituen "landa-lan" baten emaitzak argitaratu dituzte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

14 landa-lur

Sindikatuaren ustez, EAEko landa lurrak identifikatzeko eta babesteko legea behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Landa-lur zabalak hasten ziren gunean, bere zain bezala, zaldi beltz gihartsu bat eta zeta zurizko janzki batzuk zeuden. Baserri eta landa-lurren errenta aspalditik izozturik dagoenez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Garai hartan, jaurgo-ekonomia zen oraindik nagusi landa-lurretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

15 landa mariskal gaur egungo dibisio jeneralari dagokion maila zuen gudalburua.

D'Artagnan mosketaria, landa-mariskal izendatua, gudu hartan hil zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Blücher landa-mariskalak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

16 landa-turismo (orobat landaturismo g.er.)

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletara eta landa turismoko etxeetara jotzen duten turista gehienak Espainiatik eta Frantziatik datoz. Landaturismoko baserri bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Landa turismoko ostatu batera.  Berria - Mundua   2006-03-18

Getxon, Zientoetxeko Sastraka baserrian, orain, eraberritu eta landa-turismorako egokitu dutenetik, Falcon Crest deitzen dioten horretan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Igoera nabarmenena landa turismoak izan du, %8 gehitu baita turismo mota hori aukeratu duten bisitarien kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arroz landa haietan (4); arto landa (5); festa landa zabalak (4); inguruko landa (6)

landa aldea (3); landa aldean (8); landa aldeko (5); landa aldera (5); landa batera (3); landa berde (4); landa besta (3); landa bide (4); landa bidean (3); landa eder (3); landa erdian (3); landa eremu (6); landa eremua (3); landa eremuak (3); landa eremuan (5); landa eremuaren (4); landa eremuetako (4); landa eremuetan (5); landa eremuetatik (3); landa eremuko (18); landa eremuko erabilera (5); landa eremuko zentro (5); landa eta mahastien (3); landa eta pentze (4); landa etxe (3); landa giroko (5); landa haur (3); landa herrietan (3); landa herriko (3); landa inguruetako (3); landa inguruetan (3); landa lana (6); landa lehorrean (4); landa turismoko (3); landa zabal (9); landa zabala (4); landa zabalak (5); landa zabalean (8); landaz landa (4)

lore landa (3); mendiko landa (3); ogi landa (4); pentze eta landa (3)

landak hedatzen (3); ogi landak (3)

izreelgo landan (4); landan barrena (15); landan barrena abiatu (3); landan bizi (4); landan hiltzen (4); landan sartu (3); landan zehar (13); mendiko landan (9)

landara atera (3); landara irten (4)


landa2 1 adlag kanpo, at.

Eta gorputz osoaren sentimenetik gogor eta bigun, hotz eta bero, leun eta latz, astun eta arin den oro, gorputzaren baitan nahiz landa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

2 –tik landa1 –tik kanpo.

Kontent ere bai, azkenik zulo hartatik landa zarelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 39. orr.

Adimenetik landa ez da, beraz, deus aurkitzen ahal gauza batzuen elkarretarik bereizteko, substantziak baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 37. orr.

Ez da, beraz, Harengandik landa deus izaten ahal, Hura Bera edozer egitera delibera edo hertsa dezakeenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 69. orr.

Ametsen lurraldetik landa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.

3 –tik landa2 ipar –z gero.

Ni ere ibilia nintzen honela, aspaldi, Bordeleko karriketan, Aljeriako gerlatik landa, bakea nahi genuela oihukatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 46. orr.

Udatik landa aterako dituzte ondorioak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Mezatik landa, dokumentua bidali zuten herriko kontseilu orokorrari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Aitak ez zuen jada hitz egiten, zenbait aste lehenago jasan buruko odol erasotik landa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

Agataren ikerketatik landa argi zen ez zela itsustasuna Louiseren bakardadearen arrazoia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Lanetik landa, oski-dendara makurtuko genituen urratsak, ondikotz halabeharrez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

Handik landa Xabi etxera bildu zelarik, usaian baino berantago, biziki serios kausitu zuten aitamek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

4 –z landa –z kanpo.

Kakazorroak erran dizuete, ez dagoela, arabeez landa, zuek baino apalagorik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 14. orr.

Horrez landa, 5.300 karaktere idatzirik nituen aferaren gaineko jakingarri berri guztiekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Horiez landa, lehiatua zen herriko mintzairan irakurtzen ez ezik, izkribatzen ere ikas zezaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

Isiltasuna egun bat gehiago luzatzeak, gizabidezkoa ez izateaz landa, etorkizuneko harremanetan zailtasunak sortzea baizik ez luke ekarriko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.

Zenbat forma eduki dezake denborak, guk pertzibitzen dugunaz landa?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

5 –z landara adlag –z kanpo.

Bata Gipuzkoa babestuan zegoen artean, mapaz landara kokatu zuten bestea, Biarnon.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

Konpromiso hutsezko egintza horrez landara ez zitzaidan deus eraginkorragorik kaxkoratzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimenetik landa (4); afaritik landa (5); agurratik landa (3); aljeriako gerlatik landa (4); auzitik landa (4); baxotik landa (8); bazkaritik landa (7); bigarren gerlatik landa (3); bileratik landa (5); bilkura hortarik landa (4); bilkuratik landa (10); biltzar nagusitik landa (6); biltzarretik landa (3); bisitatik landa (8); bozetarik landa (6); bozetatik landa (3); elizkizunetarik landa (3); elizkizunetik landa (3); eskolatik landa (11); gerlatik landa (28); handik landa (15); ikusgarritik landa (3); izateaz landa (5); jainkoaz landa (3); kasernatik landa (4); klasetik landa (3); lanetik landa (17); lasterkalditik landa (3); manifestalditik landa (3); martxotik landa (3); meza nagusitik landa (7); mezatik landa (86); nitaz landa (4); ongi etorritik landa (5); partidatik landa (7); sarkozyren bisitatik landa (4)


landaetxe ik landetxe.

landagarri izond landa daitekeena

Munduan pertsonako den lur eremu landagarria murriztea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.


landagune (orobat landa-gune) iz landako gunea.

Landaguneen izenetatik abiatu da Naberan ondorio horretara heltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

AEBetako hauteskunde sisteman, landa-guneek pisu handiagoa baitute hiriguneek baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Landagunea: gizartea, lurraldea, ekosistema eta ekologia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


landagunegintza iz landaguneak egitea.

Landagunegintzaren hirigintza.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25


landaketa 1 iz landatzea.

Ekologikoki produktiboa den lurra -landaketak, larreak, basoa-, munduan erabilgarri dena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Inork ez zukeen landaketarik egingo, ezta erein edo eraikiko, lurrak banatuak izan ez balira eta norbanako bakoitza seguru egon ez balitz bere jabetza modu baketsuan edukitzeaz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Erremolatxaren landaketa duela hilabete egin behar zela adierazi du Lopez de Forondak.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Hango 160.000 laborari familia kafe landaketetan ari dira lanean.  Herria   2003-05-22

Landaketa transgeniko berrien debekua hausteko lehen urratsa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Zuztarretik atereak izango dira horiek guztiak Jainkoak ez duelako landaketarik egin horien bihotzetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

2 lur sail landatua. ik landatze 2.

Hiria inguratzen eta etxebizitza eta landaketak birrintzen.  Berria - Mundua   2004-07-31

Kokaina eta heroina ekoizteko 20.000 hektarea landaketa daude Catatumbo eskualdean.  Berria - Mundua   2004-06-17


landalde ik landa1 6.

landara ik landare.

landaratu, landara(tu), landaratzen da ad landara joan.

Landaratu zen bezain laster, burutapen larri bat barne-jabetu zitzaion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.


landarazi, landaraz, landarazen du ad landatzera behartu.

Probok eta Julianok, ez baitzieten inoiz beldurrik izan, berriro landarazi zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.


landare (orobat landare g.er.) 1 iz berez ezin higi daitekeen eta sentiberatasunik ez duen izaki bizia; eguneroko hizkuntzan, sustraiak eta hostoak dituzten izaki biziak.

Bizigabeak, landareak, animaliak, gizakiak. Urrutiko landare, zuhaitz, hegazti eta animaliaz betetako paisaia hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Era askotako landareak hozitu ahal izango dira etxean bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Herri epeletako landareak alda daitezke haietan, laranjondoak eta limoiondoak besteak beste.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Landarea ez zen, ordea, edozein lekutan hazten, klima berezia behar baitzuen, lurralde beroak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Zereginik kuttunena landareak zaintzea zuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

Hiru herrialdeotako landareak sailkatzeko, 2.300 multzo (taxon) erabiltzen dira.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Lemna Minor uretako landareak gai kutsakorrak xurgatzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Landare bat topatu dut, berezia: Woodsia ilvensis. Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen, herrixka ondoan hazten den landare baten erretxinaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean.  Herria   2005-03-24

2 (izenondoekin)

Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Baratzearen zati bat landare usaintsu eta loredunentzat gordetzeko agindu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Hortentsia handiak bezalako landare apaingarriek.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 40. orr.

Landare idortuen erakusketa euskal erakustokian.  Herria   2004-12-16

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Emakume hura landare mardul osasuntsua zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Eraikin berria metalezko sare batek inguratuko du, eta han landare igokariak jarriko dituzte.  Berria - Harian   2005-07-22

Noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Landare baskularrak dira katalogoan jasotako guztiak.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Fitoplanktona da itsasoan dagoen landare unizelularra.  Berria - Gaiak   2004-08-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bejetal.

Era guztietako landare espezieak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Animali edo landare-organismoentzat saihestezinak izan litezkeen eboluzio-arauak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.

Animaliei utzi behar diegu landare-proteina eraldatu eta hartatik forma digerigarriago bat ateratzeko ardura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Landare-zuntzik ez dugu kontsumituko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Landare-jatorriko erretxina fosilak dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Landare-koipe miresgarri batez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.

Bularreko minbizia, hormonak eta landare-hormonak.  Herria   2003-10-02

Edozein hondakin oso egokitzat hartzen dute, landare-hondakinak batik bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten.  Elizen arteko biblia   Is 17,10

Israel da Jaun ahalguztidunaren mahastia; Judako herria, haren landare-sail kuttuna.  Elizen arteko biblia   Is 5,7

Ehunka landare ale, Londresko bere lankideentzat ezezagunak ia denak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Bere azpian landare mota denetarikoak erne daitezke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.

Hegoak katagua izeneko landare izerdiaz busti, eta errekako urak kutsatzen dituelako.  Berria - Gaiak   2004-05-02

Landare-zorrien tortikak landareetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Ez dakit nondik sortuak diren Iribarrenek aipatzen dituen abozo edo agozo landare izenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Jar bezate bertan landare-hesi on bat horma legez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

Arrosaz beteriko bi landare hesi trinko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

· Nahasketa orekatua, landare-proteinaduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas animaliak eta itsas landareak ikertzen direla laborategi horretan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Kakaoaren industria hedatu zenean, kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Kafe-landare bat edo beste aldatu, esate baterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Masusta landare hostotsuz inguratuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Marrubi landareak, mahastiak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Kakalardoarekiko immuneak diren arto-landare transgenikoak bilatzen dituzten laborategiek. Neska hura arrosa-landare bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Patata eta aza landare handiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Ohitura handia izan da Euskal Herriko baserrietan erromero landare bat edukitzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Lorategietako lore-landareak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Zorri eta xomorroen kontrako belar-landare sorta bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Otate: zuhaitz-landare bat, etxeko tresnak egiteko erabiltzen den zur malgua ematen duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Garo eta argizari-landare zoragarriak zeuzkan, eta, inor bisitan joaten zitzaion guztietan, beti eman ohi zion aldaxka bat edo beste bisitariari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Berpizkunde landare edo Jerikoko arrosa (Anastatica hierochuntica) deitzen dioten basamortuko landareak.  Berria - Gaiak   2004-10-20

5 landare denda (corpusean landaredenda soilik)

Autobusa goizeko 8etan abiatuko da Hazparne-tik, eta 8.30etan Maignon-en (Lafitte landaredenda aitzinean) geldituko da autobidean sartu aitzin.  Herria   2005-07-07

6 landare ontzi landareak edukitzeko ontzia. ik loreontzi 2.

Norvegiako lau pinu txiki zituen fatxadaren alboetan, berdez margoturiko landare ontzietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

animalia edo landare (3); animalia eta landare (14); arrosa landare (9); aza landare (4); belar eta landare (3); hazten den landare (3); izeneko landare (4); kafe landare (4); landare berde (4); landare berri (3); landare berriak (3); landare edo animalia (4); landare espezie (7); landare espezieak (6); landare eta abere (3); landare eta animalia (9); landare eta animalien (6); landare eta arbola (3); landare eta lore (5); landare eta zuhaitz (3); landare eta zuhaitzak (3); landare haziak (4); landare hesi (7); landare hesiaren (3); landare hosto (4); landare igokari (3); landare jatorriko (3); landare klase (5); landare mota (15); landare olioa (3); landare sakratu (3); landare transgenikoak (7); lore eta landare (8)

ezaguna den landarea (3); tomate landarea (3)

animalia eta landareak (3); animaliak eta landareak (8); genetikoki moldatutako landareak (4); kafe landareak (3); landareak aldatu (4); landareak eta animaliak (4)

abere eta landareen (3); animalia eta landareen (4); animalien eta landareen (10); landareen eta animalien (4); landareen mundua (3); landareen salerosketaren (5)

tabako landareetatik (3)

landarez betea (3); landarez hornitutako horma (3)


landaredenda ik landare 5.

landaredi iz lurralde edo herrialde batean hazten diren landareen multzoa. ik flora.

Landaredi oparoko lurraldea da hau: berez sortzen da aise.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Leku batean azido fosforiko asko pilatzen bada inguru horretako fauna eta landaredia «erre» egiten direla.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Hiria hilik dagoenean, landarediak hartuko du, harrietan gora eginen du, inguratu, miatu, leherrarazi eginen ditu bere pintza beltzekin; zuloak butxatuko ditu eta hanka berdeak utziko ditu dilindan nonahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

Beste batzuetan, ordoki handi oparoak ziren, landaredi trinkoz estalitako alderdiak, tarteka-tarteka aintzira txiki baten ispilu argiak urdindutakoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Itsasoko leize sakonetako landarediari eta animaliei beha egoteko aukera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.


landaregai iz landarekia.

Landaregaien sentikortasuna zen oro har hizketagaia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.


landaregintza iz landareak haztea, landareen laborantza.

Eta frangotan sofritu dut nik hemen ikusi ditudalarik, enpresa ttipi batzu hasi, zurgintza edo fruitugintza edo landaregintza, edo zernahitan, eta bertze batzu heieri bazterretik tiroka, politika edo nik dakita zein arrazoinengatik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 134. orr.


landarejale izond landareez elikatzen dena.

Animalia landarejaleez (ardiez, esate baterako) elikatu nahi badu, 10 hektarea beharko ditu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Egin dezagun kontu, hektarea batean gizaki landarejale bat bizi daitekeela.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.


landareki iz landare motako zera.

Erregimen berria hasi eta hilabete baten buruan Hurtado hobeto zegoen; janari urri eta landareki hutsezkoak, bainuek, aire zabalean jarduteak nerbiorik gabeko gizona bihurtzen zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.


landaretegi iz landareak hazten eta saltzen diren gunea.

Orkideetan espezializaturiko landaretegi bat jarri zuen, eta berak gobernatu zuen tarte batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Igandean, Donibane Lohizunen, Artxiloako landaretegi baratzean, landare trukaketak.  Herria   2005-05-05

Euskal Herriko, Hego eta Iparreko (hala nola Lekorneko Lafitte mindegia), bai-eta frantses eta espainol estatuetako ainitz landaretegi dira han aurkituko, zernahi lore eta landare mota desberdinekin.  Herria   2005-03-31


landaretsu izond landare asko dagoena.

Museo arinagoak izango dira, gardenagoak, mugak garbi definitu gabekoak, eta, batez ere, landaretsuak.  Berria - Kultura   2004-07-23


landaretxo iz landare txikia.

Ehun bat landaretxo, kolorez purpurakara berdeak, ari ziren han hazten ilaratan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Gero zuhaitzak hostatzen zirela, edo landaretxoak loratu eta belaiak berdetu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Zergatik sustraitzen da landaretxo hau zuhaitzen adarretan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Frantzisko dohatsua hil zen astean, larriki gaixo zegoen andre Klara, Ahizpen Ordenako lehen landaretxoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.


landaretza iz landareak.

Sugarrek inguruko landaretza kiskaltzen zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.

Hango paisaian ere landaretza tropikala, kareharrizko labar piko-pikoak eta harrobi erraldoiak nagusi ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Landaretza joriaren ordez, basamortuko paisaia nagusitu zen oraingoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Landaretza ugariko leku batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Itsas hondoko landaretza suntsitzen dute, 0,5 eta 6 metro arteko arrastoak eginez.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Uretako landaretzak konposatu organikoen deskonposizioan duen eragina.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Zenbait animalia oso garrantzitsuak dira landaretza zabaldu ahal izateko, eurak arduratzen baitira landareen haziak banatzeaz.  Berria - Gaiak   2004-02-10

Landaretzarik gabeko uharte txiki batetik gertu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.

Neure intxaurdira jaitsi naiz, ibarretako landaretza ikustera, mahastiak kimuberritzen, granadondoak loratzen ikustera.  Elizen arteko biblia   Kt 6,11

Landaretza eta Faunarako Interes Ekologikoen Gune Natularak sortzea.  Berria - Mundua   2004-01-27


landarezale izond landareen zale dena.

Inozentzio Munitak, Aramako erretore landarezaleak, apenas deus handirik erasten duen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.


landatar izlag landakoa, landari dagokiona.

Nekazaritza industrialak izadiari kalte egiten dio [...] eta landatar herriak desagerrarazten ditu, txaletez betetako urbanizazioen mesedetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Bizitza basati eta landatar hura utziz, zibilizazio eroso batera iritsi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Errenteria herri handixea bazen ere, inguruak oso landatarrak ziren orduan, eta ez zen asko ibili behar Biteri kaleko zaratatik aldentzeko.  Berria - Kultura   2006-01-26

Hiriko bizimodu, errutina eta atzerakuntzaren kontra, produktu industrialen aurka eta jaki natural, landatar eta "jatorrizkoen" aldeko pentsamoldea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Goi mailako gastronomia eta elikagai landatarrak vs elikadura industrializatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Gizarte landatarrari gutxieneko merkataritza-esperientzia eta antolaketa emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Nekazari eta lurjabeen gizarte ultra-landatarra izatetik pixkanaka eskulangile eta burgesen gizarte ultra-hiritarra izatera aldatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.


landatartasun iz landatarra denaren nolakotasuna.

Landatartasunaren ikusmolde paradisutar, edenikotik begiratzen zaio orain unibertso horri, landa-giroko bizimoduaren utopia (eta ukronia) delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.


landatasun iz landa izateko nolakotasuna.

Beraz, Hugo baitan badago jada landaren landatasun defentsa bat, naturaltasunaren defentsa bezala, hiriaren eta modaren inbasioen aurka, modernizazio perbertitzailearen aurka hain zuzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.


landatu, landa(tu), landatzen 1 du ad landare edo hazi bat lurrean ipini, haz eta bizi dadin. ik aldatu.

Oraingo Gernikako arbola 1861ean landatu zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia.  Elizen arteko biblia   Koh 3,2

Etxeak eraiki eta mahastiak landatuko dituzte.  Elizen arteko biblia   Ez 28,26

Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,6

Nahi dute lursagarrak landa ditzagun armadaren hazteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Baina nik lihoa landatuko nuke, eta lihoak bakarrik bost mila errublo utziko lizkidake.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Txabola umil hartan, ogia egiten, baratzea landatzen, negurako egurra biltzen...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Kafe-aleak ekartzea baino are negozio handiagoa zatekeela kafe-landareak eskuratu eta kafe-soroak landatzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

200 arrosa landare landatuak dituzte Baionako baratze munizipalean.  Herria   2003-05-08

2 finkatu, ezarri.

Migelek kolpe batez landatu zuen haga zorrotza haren ezker bularrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Oinak lurraren gainean landatuak ditugula, buruan pantasiari lekurik eman gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Hasperen bat bota eta ezpain izkinan landaturiko zigarreta meharrari su eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Han hemenka, harrixabal xuriak, ardi ttittak iduri dutela pentze lohitsu batean landatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Jaunak Eliza landatu eta eraiki zuen hasiera hartatik gaurdaino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

Beren lurraldean landatuko ditut, eta nik eman lurretik ez dituzte inoiz aterako.  Elizen arteko biblia   Am 9,15

Landatu zeure herria zeure toki santuan, Moisesek bezala.  Elizen arteko biblia   2 M 1,29

Jadanik ongi landatua zegoen Ordena Alemanian, eta Zelanoko Tomas, orduan kustodio bakarra zena, bikario izendatua zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Alabaina, etxea utzi nuenez geroztik, beldur irrazionala landatua zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Hitzen hotsak landatzen ditu bere gogamenean, edo, Bennettek esaten duen bezala, haien "doinuak".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

3 (begiez eta kidekoez mintzatuz) iltzatu.

Begiak Jesusen begietan landatzen zituen, salbamendu bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.

Begiak lurrean landaturik zeuzkaten denek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Mikelek lurrean landatu du begirada.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Atsoa geldi-geldirik zegoen, barnetik ikus zitekeen zeru zatian begiak landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Altzifreek, mahastiek, soro landatuen ordena garbiak, gure hizkuntzak, maite izan dudan gauza bakoitzaren gaineko begirada pausatu honek!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

landatu eta eraiki (3); mahastia landatu (7); mahastia landatu zuen (5); mahastiak landatu (5); zuhaitz landatu (4); zuhaitzak landatu (4)

eraiki eta landatzeko (3); kalamua landatzeko (3); soja landatzeko (4)

arroza landatzen (3); loreak landatzen (4); zuhaitz landatzen (4); zuhaitzak landatzen (4)


landaturismo ik landa1 16.

landatzaile 1 iz landatzen duen pertsona.

Mahasti zaharraren landatzaile tristeak ere denboren gainbehera salatzen eta gizaldia madarikatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Espainian eta Hego Euskal Herrian 10.000 familia inguru bizi dira tabako negoziotik: saltzaileak, tabako egileak, landatzaileak, banatzaileak; ez dut uste familia horien guztien etorkizuna arriskuan jarriko dutenik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

2 (hitz elkartuetan)

Landatzaile komando hortan jende anitz bazen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

· Hondamendi bat behar zela, hildako askorekin, lore-landatzaile batek bizimodua ateratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.


landatze 1 iz landare edo hazi bat lurrean ipintzea.

Eskola eta trinketeko lanak, oihan landatze eta garbitze, eletrika azkartze, bide antolatze eta beste.  Herria   2003-02-13

Zuhaitz landatzeak, buruan koroak jartzeak, gaueko suak,...  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Herria engaiatua zen landatze batzuen egitera mendian, kabaler itzal ekartzeko.  Herria   2003-08-07

Nafarroako gobernuak bere gain hartzen ditu landatze gastuak, 120.000 euro ingurukoak.  Herria   2003-03-20

2 lur sail landatua. ik landaketa 2.

Bere landatzeetan barrena zebilela, sarritan jotzen zuen maiorrak langile baten sorbalda: [...]. Stede Bonnet maiorra armadatik erretiraturiko jaun gisatsu bat zen, bere landatzeetan bizi zena, Barbados uhartean, 1715 aldera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.


lander1 izond behartsua, pobrea.

Nobleak onak eta ederrak ziren eta eukitsuak; xumeak itsusiak eta gaiztoak ziren eta ezeuki landerrak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 267. orr.

Lander, behartsu, bilakatuak, aterabiderik ez ikusten ; bertzeak iduri, gogoeta ilunik bertzerik ez zitzaidan buruan ibiltzen...  Herria   2004-09-23

Bazakiat nik zeinen zaila den gure egitekoa baztertuta gauzkateneko herri landerrotan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 100. orr.

Charron ez zen Parisko auzo landerrenetan ibili modelo bila.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Apezpikuaren gainsoinekoa izan zedila itsusia eta landerra.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 199. orr.


lander2 ik lanjer.

lander3 ik land.

landerretxe iz behartsuentzako etxea, erruki etxea.

Zarpailak eraman izan balitu, landerretxean edo jendarmeen esku zegoen honezkero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.


landertasun iz landerra denaren nolakotasuna, pobretasuna.

Lepotik zintzilik zeraman urrezko domina kenduta, neskak ez zeukan soinean eta jantzietan landertasunaz beste adieraz zezakeen ezer.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.


landertu, lander, landertzen da/du ad larder bihurtu, pobretu.

Orain, zorigaitzez, aldatu egin dituk garaiak, bazterrok honela landertu zirenetik inor ez baita komunikatzen dagoeneko gurekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.


landes izond landestarra.

Oraindik ere, hala burlatzen dira euskaldunez auzo herrietakoak, landesak eta biarnesak batez ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 74. orr.

Auzoekin petanka saio aspergarritan (nire ustez aspergarri, jakina, baina ez horrelakorik esan landesei) amaitzen zituen egunak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 123. orr.

Milafrangan berdin, Sarako eta Zuraideko gazteak, Makear ta Landesak bigarrenean, Hazpandarrak eta makearrak lehenean.  Herria   2004-01-01


landestar izlag Landesekoa, Landesi dagokiona.

Aguerre, landestar auzapez eta pilotazale, eta holako arduradun suharreri.  Herria   2002-12-12

Venezuelan, frantses landestar andere gazte bat bazuten bahitua 47 egun huntan.  Herria   2004-01-29

Christophe Dardy landestarra xapeldun.  Herria   2001-04-05

Jean-Claude Dutertre artista landestarra ezagutarazteko parada.  Berria - Kultura   2004-08-19

Apez euskalduna apezpikuaren agurtzen frantsesez, eta apezpiku landestarra ihardesten lasaiki euskaraz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Michelek, bidaia Joanesen ondoan egin zuen landestar gazteak arriskuaren hartzea erabaki zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 87. orr.

2 iz Landeseko herritarra.

ASBek ez du fortuna hoberik egin 13/28 galdu baitu Soustons-eko landestarren kontra.  Herria   2002-10-31


landetar izlag/iz landestarra.

Dourthe landetarra, gainera, tantogilerik onenen zerrendan hirugarren postuan jarri da, 141 tanto egin dituela.  Berria - Kirola   2006-01-10

Landetarrak ezin izan du errugbi ahantzi eta Paueren (Biarno) eskaintza onartu du Torossian ordezkatzeko.  Berria - Kirola   2004-03-24

Plazer handiz jardun zuen jokalari izan zenean, eta horrela izaten jarraitzen duela dio landetarrak.  Berria - Kirola   2004-08-29


landetxe (orobat landaetxe g.er. eta landa-etxe g.er.) 1 iz landan eraikitako etxea, bereziki lantzeko lurrak dituena. ik basetxe.

Haiek ere, gu bezala, Koronelaren etxaldeko landetxe batean bizi ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

Bidean agertzen diren herrixka, landetxe eta baserriei begiratu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

Balentin Jauregi da Ibarluze landetxeko ugazaba eta inguruko lurrak lantzen dituen baserritarra.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Datxak, Errusian, hiri batetik gertu dauden landetxeak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 279. orr.

Landetxe atxiki bat dela honako hau, zure senar zenak etxaldean zuen lanpostuari atxikitako landetxea, hain zuzen ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.

Hobe duk nekazaria izatea, garia ereitea eta landetxe on bat izatea, aletegiekin, txerriekin, zaldiekin, behiekin, oiloekin...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Badirudi aletegiak, mandioak, lastategiak eta zaldi-errotak landetxetik kanpora egitea komeni dela, landetxea bera babestuta gera dadin sute-arriskutik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Landa-etxe bat bazuen Ostiako bidean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Adobezko hormak zituen landa etxe batean bizi nintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

Gogoratu zitzaidan landetxe bakartiren batean izan zezakeela egoitza izen osorik gabeko Taldeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Sarritan eman zituen egun batzuk Ingalaterra Berriko landetxe liluragarri haietan, Texaseko arrantxoetan, Kentuckyko zaldi-haztegietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Alpujarretako herrixka bateko landetxe batean komunitate bat fundatuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Landetxeen administrazioa "mamsér" (sasikume) baten esku utzi zuelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Proposatu nuen landetxeren batera jotzea, ostatu eskatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

2 landa turismoko etxea.

Espainiako turistak dira nagusi EAEko hotel eta landetxeetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Hoteletan eta landetxeetan ostatu hartu zuten turisten %71,6 Espainiakoak, Kataluniakoak eta Hego Euskal Herrikoak ziren, eta %28,4 Frantziakoak, Alemaniakoak eta Erresuma Batukoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoko landetxe batean asteburu oso bat bi presunentzat.  Herria   2005-05-05

Jatetxeak eta landetxeak egiteaz gain, natura bera, gure paisaia, produktu bilaka dezakegu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

3 (hitz elkartuetan)

Expiación-ek (Atonement, ingelesez) landetxe-nobela tipikoki britainiarra dirudi.  Berria - Kultura   2004-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hotel eta landetxeetan (3)


landetxetar iz landetxekoa, landetxean bizi den pertsona.

Errepublikako landetxetarrei zegokienez, zordunei epe bat ematera behartzen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 358. orr.


landetxetxo iz landetxe txikia.

Joan den udan landetxetxo bat nuen alokatua Sena ibaiaren ertzean, Parisetik zenbait miliatara, eta hara joaten nintzen lotara gauero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.


landgrave iz Alemaniako zenbait lurralde jakinetako konde edo printze subiranoa.

Turingiako Landgravea, 1246an Alemaniako errege hautatua Frederiko II.aren aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Hungariako Santa Elisabet, Turingiako landgravearen emaztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1127. orr.


landiar iz E. H. Land, Polaroid optikaren asmatzaile estatubatuarrari dagokiona.

Kolorearen ikerketa fisiologikoaren muga, gaurdaino, ikusmen primarioan koloreekiko sentibera diren sistemetan dago, V1 eta V4ko korrelazio landiarretan hain zuzen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.


landibartar iz Landibarko herritarra.

Azaroaren 18 an ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu Julie Ithursaray landibartarra eta Eric Sagardoy gure herritarra.  Herria   2003-10-23

Euskal Herria kurritu dute alde orotara, Jakes Casaubon eta Pierre Sabalo-k, bata oztibartarra, bestea landibartarra.  Herria   2002-11-21


landismo iz A. Landak eta kideko aktoreek 60 eta 70 hamarraldietan egin zuten zinema mota.

Pedro Lazaga, Mariano Ozores eta garaiko landismoa goratu zuten tankerako beste zuzendari espainiarren arinkeriatik ihes egin zuen Eloy de la Iglesiak bere jardunean.  Berria - Kultura   2006-03-25


lando iz lau gurpileko zalgurdia, bi kapota tolesgarri, aurrekoa eta atzekoa, dituena.

Hainbat berlina, orga eta lando zeuden atari aurrean, bata bestearen atzetik errenkan eta ilargitan zilartsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Kotxea lando zarpaildu zahar bat zen, eta soka batekin lotuak zeuzkan beira bat eta argiontzietako bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

Bihurguneetara iristean, okertu egiten zen lando zaharra, eta karranka egiten zuen mila puskatan txikitu beharko balu bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.


landrober ik land-rover.

landrover ik land-rover.

landu, landu/lan (orobat lant), lantzen (orobat lantu g.er.) 1 du ad (zerbait) lanaren bidez prestatu, egokitu, onuragarri edo onuragarriago bihurtu.

Landu itzazu zeure lurrak.  Elizen arteko biblia   Is 23,10

Biztanleen ugaltzearen ondorioz emankortasun gutxiagoko lurrak landu behar baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Eta ez da nahikoa gizaseme geratzen, ia, labore-lurrak lantzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Lur-sail oraindik goldatu gabeak lantzera behartuta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Landu soro berriak, ez erein arantza artean.  Elizen arteko biblia   Jr 4,3

Goldeaz lantzen diren alor apalak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Arto alorrak lantzen eta golf zelaiak zaintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Elizak itxiak edo gerrako babes bihurtuak; landak, alorrak, baratzeak landu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Ibaia gurutzatu eta egun zoriontsuagoetan Ithilien ederrean biziko gara, lorategia lantzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,12

Eta horrela egin ziren [...] Amerikako hainbat lurraldetan kafea lantzeko lehen ahaleginak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Baratzezainari, berriz, baratzeko ertzak landu gabe uzteko agindu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

ik landugabe.

2 (materialak)

Badaki urrea, zilarra, brontzea, burdina, harribitxiak eta zura lantzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,13

Esmeraldak eta diamanteak lantzeko teknikak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Berunginak gara nire herrian: guztiek dakite beruna urtzen eta lantzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Etxea eraikitzeko harriak lantzen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,2

Baina kontu egik burdina gori-gori landu ostean uretan sartu duala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Itsasoak labarretan landu dituen uztai handiengatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Pieza hau ikusgarri landua dago Karlos V.aren gustu goibel eta dotorearekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Lehengo sarrera Felipe II.aren garaiko zutabedun ataria da, Errenazimentuko artista zoragarriek landua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua.  Elizen arteko biblia   Ir 25,31

Estalkiaren bi ertzetan, bi izaki hegadun egingo dituzu, urretan landuak.  Elizen arteko biblia   Ir 25,18

Entsaladarako tresnak, olibondo zurean landuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Goi lautadan dauden gas erreserbak Mexiko eta [...] Ameriketako Estatu Batuei landu gabe esportatzeko proiektua.· Bere mihi txit trebeak zakilburua lantzen zidan beste inork inoiz ez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

3 irud/hed

Lantzen ari zen liburuaz galdetu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 280. orr.

Urte hartan Verlaine landu genuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Ahozkotasuna nola landu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Eskolako kide guztiek landu beharra zeukaten oroimena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Luzaroan landu ditugu ekuazio aljebraikoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Hirugarren mailako ekuazioaren ebazpenak landu zituen Tartagliak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Gairik modernoenak lantzeko ere balio zuela euskarak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.

Biologiaren Filosofia, bizitza artifiziala, Zientziaren Filosofia eta zientzia kognitiboa dira landu dituen gaiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Pascalek orobat landu zitinan analisi konbinatorioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Silogismo gisako argudio-formak landu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Estrategia hori konparaziozko abantaila berriak lantzean datza, eta, horren ondorioz, etekinik hoberena ateratzen zaio munduko eskariaren luzerako joerari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Begiratu ea landu ez duzun, edo gehiago lant dezakezun, ideiarik badagoen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Bestelako eredu narratiboak landu behar dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Tinko heltzen zion agureak makila landu baten bolizko eskutokiari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Armairu landu bateko intxaur-zurezko atea berez ireki zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.

Zeren iduri hura bertze diamante landu bat baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 613. orr.

Baserrietako arto landa zaharretatik hirietako arlo landu berrietara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

"Pneumatiko" hitz landu eta dotorea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

Irribarrea batez ere, irribarre landu miresgarri hori.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Zer den kultura landua eta zer kultura primitiboa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

Doktrina talmudikoei buruzko iruzkin aparta eta landu- landua dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Fisikaren eta biologiaren aurrerabidea dela eta, gero eta tresneria landuagoa eskatzen du ikerkuntzak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Kamala emakume landua da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

5 landu gabeko (orobat landugabeko g.er.) izlag landugabea.

Andy sekulakoa zen, landu gabeko diamante bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

Landu gabeko harriak hartu eta lehengoa bezalako aldarea eraiki zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,47

Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Jorratu gabeko eta landu gabeko landak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.

Erabat landugabeko lurra garbitu eta zelaitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Slytheringo egongela lur azpiko gela luze eta apal bat zen, hormak eta sabaia harri landugabekoak zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

Orain arte landu gabekoak jada ez dauka konponbiderik.  Berria - Kirola   2004-08-29

· Inoiz landu eta erein gabeko tokira.  Elizen arteko biblia   Dt 21,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

asko landu (20); bereziki landu (6); egitasmoa landu (4); euskara landu (5); gaia landu (6); harremanak landu (4); harrobia landu (4); historia landu (4); hizkuntza landu (7); irudimena landu (4); landu eta aztertu (4); landu eta garatu (4); landu gabe (16); landu gabea (6); landu gabeko (20); lurra landu (11); proiektua landu (5); taldeak landu (5); tantoa landu (4); txostena landu (4)

euskara landua (4); oso landua

gaia landuko (4); gaiak landuko (5)

aurrez landuriko (4)

eskuz landutako (6); jaurlaritzak landutako (4); konbentzioak landutako (4); landutako gaiak (4); ondo landutako (4)

eskuz landutakoak (5)

kristal landuzko (6)

harremanak lantzea (6); lurra lantzea (4)

ahozkotasuna lantzeko (10); bertsolaritza lantzeko (4); gaiak lantzeko (10); harremanak lantzeko (6); harrobia lantzeko (4); informazioa lantzeko (4); ipuina lantzeko (4); komunikazioa lantzeko (4); lantzeko ahalegina (4); lantzeko ariketak (6); lantzeko asmoa (6); lantzeko aukera (20); lantzeko beharra (5); lantzeko bidea (4); lantzeko modu (4); lantzeko modua (5); lantzeko orduan (10); lantzeko prest (4); lantzeko tresna (6); lurra lantzeko (11); memoria lantzeko (4); plana lantzeko (6); proiektua lantzeko (7)

asko lantzen (10); euskara lantzen (5); gaia lantzen (15); gaiak lantzen (13); geroa lantzen (4); gutxi lantzen (6); harremanak lantzen (8); harrobia lantzen (10); ideia lantzen (4); lantzen eta garatzen (4); lurra lantzen (25); lurra lantzen duenak (4); lurrak lantzen (6); proposamena lantzen (6); proposamenak lantzen (4); zura lantzen (4)


landualdi iz zerbait lantzen den denbora edo aldia.

Arrazoimenaren landualdia zientziaren ibilera segurutik abiatzen ikustea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.


landuarazi, landuaraz, landuarazten du ad lantzera behartu.

Asko estimatu zuela haren taldekoen prestakuntza militarra baina, bere ustez, atzerabueltakoa eta pauso arina gehiago landuarazi beharko ziela, iraultza proletarioaren egunean horien behar handia izango zutelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.


landugabe (orobat landu gabe) 1 izond landurik ez dagoena, landutasunik gabea.

Lur landuek landugabeei aurrea hartzen dietela eta eskuen lanez emaitza hobeak dakartzatela ikusten dugunez gero, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Berriro landuko dira lur hondatuak eta bidaiariek ez dute aurrerantzean lur landugaberik ikusiko.  Elizen arteko biblia   Ez 36,34

Bertan lursail landu gabe bat zegoen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.

Hilarri landu gabeen hotza, ongietorri eginez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.

Malenkoniatsuek goraipa dezatela, ahal duten guztia, larreko bizitza landugabea, gizakiak mespreziatuz eta abereak miretsiz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Izaki sentikorren multzoari materia landugabe eta bizigabearen simetria eta ordena berbera eman nahi izatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Ez dakigu nola ateratzen duen garunak hain informazio zehatza seinale aski landugabe horietatik. Haren ikuspegiak, nire irudiko, balio berezia du, munduaren ikuspegi zuzen-zuzenekoa eta kontzeptu landu gabea helarazten baitizkigu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Ez da egia, esate baterako, euskalki dotoreak eta itsusiak daudena; euskalki landuak eta landugabeak baizik ez daude.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.

Modu landugabe batean bada ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.

Guraso landugabeen semeen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Argi eta garbi erakusten zuten nolakoak diren gizonezkoak: baldarrak, landu gabeak, zatarrak, etxea gobernatzeko ezgaiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

2 landugabeko ik landu 5.

landukera iz lantzea; lantzeko era.

Leiarrak landukeran -haren lanbidea- dohatsutasuna erdiesteko bideez lasai hausnartu baino ez zuen gura...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 140. orr.


landun iz lana duen pertsona.

Hiru hilabetean 10.500 landun gutxiago eta 11.200 langabe gehiago Hegoaldean.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Landunen kopuruak behera egin du, 10.500 lagunetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Landunen %40,5 soilik dira oraindik emakumezkoak.  Berria - Ekonomia   2004-10-03


landuzale izond gauza landuen zale dena.

"Landuzale" berri batzuek baditugu aurrerantzean euskera areago eraman nai dutenak: Philosophia Naturalis, Bacon, Newton eta Einstein-en eremuetara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 124. orr.


lanegun (73 agerraldi, 20 liburu eta 31 artikulutan; orobat lan(-)egun 48 agerraldi, 15 liburu eta 32 artikulutan; Euskaltzaindiaren Euskaltzaindiaren Hiztegian lanegun agertzen da) 1 iz lan egiten den eguna.

Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Orain nahiago ditut lanegunak jaiegunak baino. Gurean ez dago astebururik, andere, ezta lanegun zehatzik: asteko guztiak izan daitezke jaiegunak edota lanegunak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 82. orr.

Joan den astean apirileko hiru lanegun jaiegun izendatu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Konpainiara itzuli nintzen nire azken hiru lanegunak betetzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.

Produkzio beharren arabera lanegunak urtean 200 egunera jaitsi ahal izanen direla edo 218ra igo. herria¬

30 laneguneko oporrak.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Epaitegiak [...] bost laneguneko epea eman dio Poliziari gizona itzularazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

2000 urtean, 28 milioi lanegun galdu zituzten guztira britainiarrek, biriketako gaixotasunen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Kaleratzearen trukeko kalte-ordaina 33 lanegunekoa da, lan egindako urte bakoitzeko.  Berria - Harian   2005-05-07

2 lan egiten ematen den egun zatia.

Hauts hori hartuz gero, laneguna azkarrago joaten da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Zortzi orduko laneguna lortu zuten Maiatzaren Lehenean bertan.  Berria - Ekonomia   2006-04-30

8 orduko lan eguna 60 edo 65 euroren truke egiten da.  Herria   2002-10-17

Bost bat minutu barru, laneguna bukaturik, hasiko zen jendea irteten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

-Ordu bi eta erdietan amaitu da nire laneguna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 230. orr.

Lan egunaren buruan ogi kozkor bat besterik eduki ez ahora eramateko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Nire lanaldi erdia arian-arian jardun beteko lan-eguna bihurtu zela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 20. orr.

Eta lana lortzen dugunean lanegunak kalkulatzen ditugu, eta lanegunak luzeegiak direnean lanorduak kalkulatzera pasatzen gara.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 99. orr.

Urrunago, bapore baten zantzua: ilunabarrean itsasoratua ote, ala lanegunaren ostean etxera datorrena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.


laneratu, lanera(tu), laneratzen da ad lanera joan.

Lili Marlen ohean abandonatu nuen, bihotza apurturik: ez nuen laneratzea biziki maite, are gutxiago goiz hartan pentsatzen ahal den maneran.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.


laneratze iz ikasketak bukatu ondoren lanean hastea.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleen laneratzeari buruzko txostenaren emaitzetan agertzen denez, 2000. urtean EAEko unibertsitate publikoan ikasketak amaitu zituzten %11,2 ez zebilen lanean inkesta egin zen garaian, 2003. urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Emakumeek gizarte arloko ikasketak egiten dituztela gehiago kontuan izan behar da, eta ikasketa horietako laneratzea eta bestelako baldintzak txarragoak dira beti.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18


lanerdi (orobat lan erdi) 1 iz herri kirol probetan, proba amaitzeko egin behar denaren erdia.

Lanerdiak izan ohi dira errefentziak hartzeko mugarririk garrantzitsuenetakoak; atzo bosgarren egurra.  Berria - Kirola   2004-11-20

Arientzaren uztarriak 22 untze zituen lanerdietan, eta baita zureak ere.  Berria - Kirola   2004-12-08

Unda I.ari pala apurtu zitzaion lanerdietan, baina ez da aitzakia egin zuen partida kaskarra egiteko.  Berria - Kirola   2004-04-30

Izetak lasaiago ekin zion bolari, lanerdietan Ostolazak baino altxaldi bat gehiago lortuz.  Berria - Kirola   2004-05-16

Handik aurrera, ordea, Vicentek hartu zuen aurrea, eta lanerdietan lortu zuen alderik handiena.  Berria - Kirola   2004-03-28

Lehen itzulian 6 segundoren aldean jardun zuten eta lanerdietan parean ziren.  Berria - Kirola   2004-04-20

Azurmendi artista da, eta lanerdietatik aurrera ere irauten duela erakutsi du.  Berria - Kirola   2004-05-15

Pedreñak estropada txukun hasi bazuen ere, lan erdiak eginda hustu baitzen.  Berria - Kirola   2004-08-29

2 irud/hed

Espainiako Liga lanerdietan sartuko da asteburu honetan, eta Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak garbi esan zuen herenegun zein den une honetan epe motzeko eta epe luzeko helburua.  Berria - Kirola   2004-01-09

Bigarren Mailak Ligako lan erdiak egin ditu dagoeneko.  Berria - Kirola   2004-01-31

Vuelta ia lan erditan dela, nahiko itxuroso eusten dio tropelak.  Berria - Kirola   2004-09-14


lanesku ik lan 18.

laneza ik lan 37.

langa 1 iz esparru edo bide bateko sarbidea eragozteko zurezko haga edo haga multzoa, zeharka jartzen dena, eta aurrrerantz edo atzerantz irekitzen dena.

Bestelako muga, hesi, langa eta sarbideak omen dituzte gaur paradisu horiek, elikadurari dagokionez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Hesiak langa bat du, eta beste aldera dago Desiderioren lurra eta borda.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.

Langa askatu dut, etxe eta karrika burgesen aldera jiratu eta ahopeka esan dut: "igandea da".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.

Kanpora atera eta langa ixtea erabaki nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

Ohean nengoen lorategiko langa irekitzen aditu nuenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Gure langa zabaltzen entzun dut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

Langa bultzatu eta salto batez inguratu nintzaion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Ez gelditu eta ez izan langa jotzeko beldurrik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Eta zergatik ezin izan ote genuen geltokiko langa igaro?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Aurreko ertzetik, emakumeak, langetako sarreretan, beren hilotz eta desio-zamarekin hurbiltzen diren txalupei so daude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.

Hesola eta langetan barrena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

· Zezenei eta zezenzaleei langa atzetik begiratzea izaten da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

2 (izenondoekin)

Hartarako, bederatzigarren eta hamargarren nasak banatzen zituen langa gotorrean zehar igaro behar zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Atzean geratu ziren langa marraduna eta hiria, eta bidean aurkitu zen berriro Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Jostailu itxurako langa zuri-gorri ederrak ixten zuen bidea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

3 (gorantz irekitzen dena)

Trenbidearen pasaguneko langa jaitsita egon arren, igaroa zen autoa.  Berria - Mundua   2004-05-08

Honek langa altxatzeari ekin zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Harik eta pasonibeleko langa, garai batean zuri-gorriak, begiztatu dituen arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzean utzi ditut, ez dira samurrak motozaleontzat, altzairuzko babes-langak, erori eta arrastaka haien kontra joanez gero gorputza labanak legez ebakitzen dizutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

Harik eta sarrerako burdin langaren kirrinka entzun genuen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Guardia zahar zimel bat zegoen txartel-langaren ondoan eta binaka edo hirunaka bakarrik uzten zien igarotzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.

5 futbolean eta kidekoetan kirol batzuetako ateko goiko haga.

Osasunak 120 minututan bi zutoin eta langaren artean egin erremate bakarra izango zen Muñozena.  Berria - Kirola   2004-10-27

Baloiak, langan jo ondoren, marra gainean egin zuen botea, baina marrazainak gola adierazi zuen.  Berria - Kirola   2004-10-17

Langaren gainetik joan zen haren jaurtiketa.  Berria - Kirola   2004-02-29

Bere jaurtiketa langak urrundu zuen.  Berria - Kirola   2006-03-09

(16 min): Griffitsek langan zigor kolpe jaurtiketa.  Berria - Kirola   2004-06-20

6 maila, koska.

Jokalari batek bakarrik gainditu du Bryantek atzo gainditu zuen 80 puntuko langa.  Berria - Kirola   2006-01-24

Bi urte geroago Albaniaren errentaren bataz bestekoak ozta-ozta gainditu zuen 2.000 dolarren langa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 128. orr.

Igotzeko joera hartu zuen hasieratik, eta amaieran 10.900 puntuko langa gainditu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

10.000 laguneko langa gainditu nahi dute BECen Tauren aurka.  Berria - Kirola   2006-01-11

Hurrengo langa handia Zeanurin aurkituko eban, hogeta bi urtetik beherakoen txapelketan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 72. orr.

Behingoz final-laurdenetako langa igarotzeko xede tinkoarekin.  Berria - Kirola   2004-04-11

Idazkera automatikoaren alderantzizko bidea ezartzen da, irudimenari ez zaio erabat bere kasa ibiltzen uzten, baizik eta koska eta langa jakin batzuk ezartzen zaizkio gainditu beharrak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

7 langa ezarri

Domingo Abaurrek eta biok gazteluko atea hetsi eta langa ezarri genuen, kantarekin bat egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

· Alabaina, inoiz inon errana naiz oro har zibilizatua naizela, eta langa ezarri nion doilorkeriaren bideari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

final laurdenetako langa (5); langa gainditu (7); langa jo (5); laurdenetako langa (5); puntuko langa (6)

baloia langara (4); langara bidali (4)


langabe 1 iz lanik ez duen langilea, langabezian dagoen langilea. ik langabetu 3.

Prokuradoreak bi isun mota ezartzea eskatu zion epaileari: 600 eurokoa lana zutenei eta 300 eurokoa langabe eta ikasleei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gerrako langabeak baizik ez diren gizonok ez dute erakusten abertzale garaituari egotzi ohi zaion etsimen hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.

Langabeentzako laguntza sistemak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

1994an, EBko langabeen erdiak ia gutxienez urtebete zeraman enplegurik gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Moteldu egin da langabeen murrizketa.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Lehen aldiz lana bilatzen diharduten langabeen egoera.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Iraupen luzeko langabeek eta edadeko jendeak.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Gainerakoak langabeziaren estatistikak puztu ditu, urtero 700.000 langabe inguru erantsiz urtero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Hegoaldean 918 langabe gutxiago izan dira maiatzean.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Bizkaian daude langabe gehien: 40.978 guztira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

INEMek 1.585.175 langabe zenbatu ditu, ekainean baino 40.959 gutxiago.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

6.508 langabe kontratatu zituzten enpresek Lan Sailaren diru laguntzei esker.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Hegoaldean 84.900 langabe zeuden iaz, %16,51 gutxiago.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

52 urteko langabe batek zaplastekoa eman zion atzo Alemaniako gobernuburu Gerhard Schroederri..  Berria - Mundua   2004-05-20

2 (izenondo gisa)

David Devayasam Pardeshi izeneko gazte langabe bati galdetu zion, Amirzada garbitzeko gerturik ote zegoen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 211. orr.

Nafarroako emakume langabeen tasa 19,3 puntu gutxitu da.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Berarekin zebilen tipoa ingeniari aeronautiko langabe bat zen, Alkoholzale Anonimoetan ezagutu zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gipuzkoan, berriz, bai langabeen zenbatekoa bai langabe portzentaia gutxitu egin ziren.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Langabe kopuruak beherakadarik handiena izan duen herrialdea.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Abenduan, dena den, gora egin zuen langabe kopuruak Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

Langabe proportzio handienak Polonian (%18,7), eta Eslovakian (%15,7) zenbatu zituzten Eurostatek.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

langabe gehiago (43); langabe gehiago zenbatu (10); langabe gutxiago (48); langabe gutxiago izan (5); langabe gutxiago zenbatu (17); langabe gutxiagok (4); langabe kopurua (11); langabe kopuruak (8); langabe zenbatu (6)

euskal herriko langabeen (4); langabeen kopurua (19); langabeen kopuruak (6); langabeen zenbatekoa (5)


langabetu, langabe(tu), langabetzen 1 da ad langabe bihurtu, langabezian gertatu.

Hilabetean 78 ordu baino gutxiago eta egonkortasunik gabe lan egiten zutenak ez baitziren, bat-batean, langabetu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Emazte zapuztuak, gizaseme langabetuak, katu herratuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Lan arloko erakundeek gazte langabetu guztien egoera aztertu eta hiru hilabeteko epean lanpostu bat edota prestakuntza eskaintzea nahi du Villepinek  Berria - Harian   2005-11-10

3 (era burutua izen gisa) langabea.

Lana daukatenak itota, langabetuak etsita! Erresuma Batuan ere, 1998. urte inguruan, langabeziaren definizio berriak 500.000 langabetu ezabatu zituen ziztu batean estatistiketatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Langabetuei zuzenduriko laguntza eta sarien bidez finantzatuko litzateke ekimena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.

Langabetu guztiei, gazteei, elbarriei, baita etxeetan lan egiten dutenei ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Prezioa 20 euro helduentzat eta 13 euro haur, ikasle eta langabetuentzat.  Herria   2002-11-21

Turista aluek agur egiten zieten zubien gainetik listua botatzen zieten paristar langabetuei.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

Unibertsitatea "langabetuen fabrika" dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.

Liskarretan parte hartu zuten gehienak langabetuak ziren.  Berria - Mundua   2004-10-23

· Langabetu talde bat banku batean eserita eta egonean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Langabetu kopuruak bost milioiko marka gainditu du berriro.  Berria - Mundua   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikasle eta langabetuentzat (8)


langabetze iz langabe bihurtzea, langabezian gertatzea.

Martinak ordu haietan, eskutik eskura bildu zuen langabetze gutuna Sebasi erakutsi zionean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.


langabezia 1 iz lanik eza, langile bat lanik gabe gertatzeko zertzelada.

Langabezia gogorraren garaia iritsia zen, demokraziaren etorrerarekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Langabeziaren ordaina kobratuz iraun nezakeela pentsatu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Langabezia biztanleria aktiboaren heren batera iritsi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Espainian, berriz, behera egin du langabeziak.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Langabezia %6,4raino igo da.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Langabezia gero eta handiagoa zelarik, estatuak inportazioen kontrako oztopoak ugaltzen hasi zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Ezagunak dira langabeziaren ondorio ekonomikoak ez ezik, baita soziologikoak eta psikologikoak ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Ekonomia atzeraldia badator, garrantzitsua dela bertako ekonomiak langabeziari gogor aurre egiteko ekonomia politika propioak eskuragarri edukitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Sakrifizio ekonomiko handiak egiten genituen langile guztiok, kateak kiebra jo eta langabezian gertatuko ote ginen beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Urtean bederatzi hilabetez langabezian egoteaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 87. orr.

Hire gisa langabezian direnak behar litezkek bortxatu edozein lanetara makurtzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

Bata zainetarik eri, bestea langabezian, azkena estatuak lagundu enplegu batean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Nik zazpi urte nituela langabezian gelditu zen aita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat langabezi g.er.)

Gogoz kontra lanik ez duen biztanleria aktiboaren portzentaje gisa definitzen baita langabezia-tasa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Langabezia-tasa apalak. Langabezia-tasa garaiek ez ezik, kalitate urriko enpleguak ere eragin handia du pobreziaren hazkundean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Langabezia maila handia eta interes tasa handiak onuragarri izan baitaitezke zenbait giza talderentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Norbait langabezian geratuz gero, biharamunean langabezia asegurua kobratzen du.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Langabezi-saria hunkitzeko arauak gogortu zirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Frantziako Gobernuak atzera egin zuen atzo langabezia-sariaren erreforman.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Anduk bazeukan langabezi soldata txikia, nahikoa berarentzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

Hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza, eskupekoak ematea egun jakinetan txiro behartsuei, langabezia-laguntzak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

langabezi eskaerak (3); langabezi eskaeren (4); langabezi saria (5); langabezi sariaren (3); langabezi tasa (25)

aebetako langabezia (7); aebetako langabezia tasa (4); arabako langabezia (4); arabako langabezia tasa (3); emakumeen langabezia (13); emakumeen langabezia tasa (10); emakumezkoen langabezia (4); euroguneko langabezia (9); euroguneko langabezia tasa (6); euskal herriko langabezia (5); frantziako langabezia (4); gazteen langabezia (9); gazteen langabezia tasa (5); gizonezkoen langabezia (7); gizonezkoen langabezia tasa (4); igo da langabezia (4); jaitsi zen langabezia (3); langabezia arazo (3); langabezia asegurua (3); langabezia eskubiderik (3); langabezia eskubiderik gabe (3); langabezia eta osasun (3); langabezia handia (4); langabezia handiagoa (3); langabezia handiko (4); langabezia igo (3); langabezia izugarri (3); langabezia jaitsi (5); langabezia maila (5); langabezia sari (4); langabezia saria (12); langabezia saria jasotzeko (3); langabezia sariak (6); langabezia sariaren (3); langabezia saririk (4); langabezia saririk gabe (4); langabezia tasa (215); langabezia tasa handia (3); langabezia tasa handiena (3); langabezia tasak (41); langabezia tasaren (6); langabezia tasari (4); langabezia tasarik (6); langabezia tasarik handiena (3); langabezia tasen (5); langabezia teknologikoaren (4); unibertsitarioen langabezia (5); unibertsitarioen langabezia tasa (3)

emakumeen langabeziak (3); langabeziak behera egin (11); langabeziak gora egin (8)

langabezian dago (10); langabezian dagoen (3); langabezian daude (7); langabezian dauden (7); langabezian diren (3); langabezian direnak (3); langabezian zeuden (6); zeuden langabezian (3)

gazteen langabeziaren (3); langabeziaren arazoa (7); langabeziaren aurka (3); langabeziaren aurkako (9); langabeziaren datuak (5); langabeziaren igoera (4); langabeziaren kontrako (3); langabeziaren tasa (4)

langabeziari aurre egiteko (5)


langabeziadun iz langabea.

Orain berriz Nestor Kirchner president berriarekin ezker alderako behakoak dira eta langabeziadunen manifestaldi zernahirekin dira, hauk oro kexu alabainan.  Herria   2005-11-17


langai 1 iz lantzeko gaia.

Nire ustez, bizitzako garairik gogorrenetarikoa eta zailenetarikoa da haurtzaroa, eta hor bizipen eta langai asko dago literaturarako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.

Badirudi, txantxari jarraiki, ilgoran ebakia izanen zela 14 apostolu hauentzako langai mamitsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

Rioko Konferentziak langai izan zuen garapen iraunkorraren ideia konpromiso zehaztugabea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Bestelako ikasketa baino hobea zeritzolako aukeratu zuen Kimika: ikusten eta ukitzen ziren gauzak zerabiltzan ogibide horrek langai, eta arotzarena edo nekazariarena baino erosoagoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Gramatika, semantika eta bien arteko loturak langai dituen metateorian.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.

Herri aurreratuek jakintza eta ezaguera lehenetsi dituzte langai gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.

2 lan egiteko gaia.

Material fabrikarik eta ekoizpenik ez zegoen garaian, zuhaitz zarbak zirela edozertarako behar ziren langaiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Hogei kanaerdiko izan zituzten langai eta Mindegiak irabazi zuen.  Berria - Kirola   2004-04-28

Mugerreko postaren kasuan, astean 33 orenez zabalik dago, langilek 19 orenen langaia dutelarik.  Herria   2004-04-01


langaluze iz (arkitekturan)

Janben ondoko langaluzeek langeten zabaleraren erdia izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Langaluzeen zabalera langetek dutenaren erdia izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Orpo aldeko langaluzeei bao-zabalera osoaren hamabiren bateko zabalera emanez egingo dira ateak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.


langar 1 iz lanbroa.

-Lanbroa eta langarra deitu ohi zaion lainobera, aireak hegan daramatzan ttanttan ttipi-ttipiz osatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Langarrak, euri sarri bihurtzen ari baitzen, gero eta indartsuago jotzen zuen kristalen kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Warren kalean langarra ari zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.

Minutu baten buruan langarrak irentsi du Joxe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Langarrak blai utzi duelako eta hotzikaretan dagoelako. Euskaldunatik gorde zuten garabi bakarraren ingerada azaldu da langar eta behe-laino artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Haritz bakan batzuk zituen eskuinean eta sakan langarrez estalia ezkerrean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 126. orr.

Trafiko gutxi zebilen autobidean baina langarrarekin bustia zegoen errepidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Langar eztia ari zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

Amairik gabeko langar isila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Errepideak itsasalderaino egin zuen, eta langar hauskor baten erditik igaro zen autobusa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Langar gustagarria ari zuen, Errusian apirila baino lehen batere izaten ez den horietakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Ibaiko langar huts eta ilunean, ontziralekuak bat-batean aharrausi egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goizetik lanbroa eta langar pizarra aritu du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.

Langar boladen artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

4 euri-langar

Leihora hurbildu nintzen: euri langarra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 87. orr.

Londresen euri-langarra ari du etengabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 114. orr.

Eta paisaiaren erdian, distantzia batera, gure baserriko tximiniaren ke haria, kanpoko euri-langarretan galtzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 145. orr.

5 langar-laino

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Hamahiru urtez haratakotik, langar-lainoa baizik ez dut gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Oraindik argi zantzu gutxi izan arren, bukatuak dira gaueko hegaztien hegaldiak, eta hurbil xamar dago langar lainoaren negarra.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euri langarra (9); euri langarra ari (6); langarra ari (9); langarra ari zuen (6)


langartsu izond langarrez estalia edo betea. ik lanbrotsu.

Arratsalde langartsu batez, egunero izaten ziren tirorik gabeko tarte horietako batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Gutxi nekien Angeloren ibilbidea guztiz bihurrituko zuen pasadizo hartaz, eta nekien guztia langartsua zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.


langartu, langar, langartzen du ad (irud) langarrak bezala busti.

Gizonezkoen Tabac kolonia potoa hartuta fris-fras eskumuturrak langartzen zituen aurrena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.


langatu, langa(tu), langatzen du ad langaz itxi.

Barrura itzuli eta atea langatu zuen: baina ez zegoen beharrik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.

Ate hark kisketa arin bat baizik ez zuen, hutsaren indarra eginez gero zabalduko zena; nik gortina baten makilaz langatu nuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.


langatxo iz adkor langa.

Minutu eta erdira Patardek tinko jaurti zuen 8 metrotik eta langatxoa jo ondoan, Bachelet epaileak ontzat eman zuen gola.  Berria - Kirola   2004-03-31


langela iz lan egiteko gela.

Aitak arratsetan, bere langelan, lan egiten zuen, hots, bere liburuen inprenta-probak zuzentzen zituen, eta zenbait ilustrazio itsasten zituen lekedaz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

Bazkaldu baino bi ordu lehenago, Andrei Ivanovitx bere langelara joaten zen, buru-belarri eta gogor lan egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Euler jo eta ke ari da lanean, langelatzat erabiltzen duen gelan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.

Ahozabalka, nagiak ateratzen ditu, ordenagailua itzali, langelatik irten eta logelara joaten da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Paketea eskuetan duela, langelako mahaira inguratzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Bere langelan irakurtzen gelditzen baitzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 40. orr.

Bere langela ia altzaririk gabean, kandela baten argitan, zifraz eta letraz zirrimarratutako orri baten gainean makurtuta zegoen Robert Recorde, luma eskuan, prest.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Pedro Páramo bere langelan giltzapetu zen atzera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

Lau egun eta lau gauetan doktorea ez zen atera bere langelatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

langelan sartu (4)

bere langelara eraman (3)


langeta iz zeharreko langa modukoa. ik zeharraga.

Langeta edo zeharragak honela egingo dira: banatuko da altuera guztia bost partetan, eta horietako bi, goiko aldeari emango zaizkio, eta hiru behekoari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Langaluzeen zabalera langetek dutenaren erdia izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Janben ondoko langaluzeek langeten zabaleraren erdia izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Tarteko langetak erdian jarriko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.


langile 1 iz bere lanetik ogibidea ateratzen duen pertsona; bereziki, lanbide jakin batean sari truke aritzen dena; batez ere, eskuen bidez industrian lan egiten duena.

Erdi dendari, erdi langile, bi aldetakoa aldi berean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Gure ikasleen artean, laborari eta langile guti.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Baiona Ttipia, langile, ofiziale eta etorkinen auzotegia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Langileek, proletarioek, ekoizleek eta kontsumitzaileek -nahi bezala deitu- dituzten interesak defendatzeko bide bakarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Langileak kostatu zaion lanaren arabera baloratzen du bere obra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Langileen izerdiak koipeztutako makinak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Langileak gutxiago sufritzen duela heriotzaren larrimina denbora libre asko duenak baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

Ontzitegi nagusiko milaka langile greban egon ziren luzaro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Langileek Fabrika Zaharra hartu zutenekoa, Eta penagarritzat jotzen zuen burgesik handienak langileak izatea, espirituz bai behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Langileen buruak esan zidan egun pare batera agertzeko, ziur aski izango zutela leku bat fundizioan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 196. orr.

ik langileburu.

Teknologia berriek ez dutela langileen gehiengoarengan hainbesterako eraginik izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Langileen Alderdiak Brasilen izandako arrakastak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Langileen ordezkariek lanpostu eta soldaten gainekoa izaten dute arreta nagusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

Eraso gogorrak jasan zituzten langileek egun haietan, eta Bilbon, adibidez, 216 langile harrapatu zituzten aste bakar batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

Lau mila langile, gerriraino lokaztuak, soina biluzik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soldatapeko langile zintzo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Marxek zioen bazegoela langile esplotatu bat baino okerragoa den zerbait: lanik gabeko langile bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Lantegiko langileak 800-1.000 rupia hilero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Treneko langilea zen Miksch.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 62. orr.

Postako langile baten alarguna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Aurrezki-kutxako langilearen txanda zen orain.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 169. orr.

Guk, eraikuntzako langileok, elkartu egin behar dugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Unibertsitateko irakasle eta langileak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.

Azken mailako langilea zen, mandatu-gizon gisa jarria.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Langile ez-irakasle gehiago.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Ia esan genezake langile autonomoa zela, bere kontura egiten zuela lan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.

Herri-administrazio inperialeko langile iraunkorrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Madrilgo Burtsako langileen ordezkari sindikala zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Emakumezko langile juduen antzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Bada diferentziarik asko goikoen (zuzendari edo kargudunen) eta behekoen (langile soilen) artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.

Presaka zebiltzan aleman langile saiatuak, baita garagardotegiaren pareko mozkorrak ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Langile buzodunak eskuak galtza urdinetan igurtzitzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Sarrerako langile gorbatadunari .  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 136. orr.

Makina adimendunek hainbat eta hainbat eragiketetan ordezkatzen dute gizakia, eta milioika langile lepo-zuri eta lepo-urdin bidaltzen dute langabezia ilaretara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Langile fina da Faustino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 186. orr.

3 irud/hed

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Langile klasearen ikuspegitik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Langile-klase industrial berriak gizartearen egitura berriari egindako ekarpen bereizgarriak. Langile mugimenduak gaur egun dituen arazo nagusiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Bilboko ezkerraldean aste batzuk lehenago izandako langile-mobilizazioen berri jaso zenuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

Gipuzkoako Langile Frontearen Manifestua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Kiroletako kazetari bat genuen langile-batzordeko burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Hotelaren aurrean langile-etxe batzuk ikusten ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

Erdi mailako eta behe mailako kualifikazioak dituzten langile kopuru handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Langile Batailoiak, esaterako, adin guztietako gerra prisioneroekin osatzen ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Langile-auzoetako giro iraultzazale horren kontrako herra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 40. orr.

Langile-ghetto bat oihal-fabrika baten inguruan eraikia.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Langile jendea bizi zen auzo batean omen zegoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Langile-semeak ziren nire lagun eta ikaskide gehienak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Langile-buzoa eramango du soinean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

· Langile puta andana horiek merezi luketela lanean ariaraztea, ez hogeita hamabost orenez astean, baina bai berrogeita hamarrez, gu laborariak ari garen maneran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekoizpena gehitzeko teknologiaren gaitasun potentziala lehian ari zela industri langileen eta nekazarien berezko giza uzkurtasunarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

Aitatik semera egundainotik gituk aizkolari, zurgin, maixturu, dupagin, batzuetan bat edo bertze izan zukek harrobi langile edo ehaile, bakan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Larru-langile txukun baten dendan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Ellis Islandeko aduana-langileei.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.

Andreasek, jakina, ez zekarren inolako ekipajerik, baina ez atezaina ez igogailuko mutila ez hotel-langileetako inor ez zen horretaz harritu.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 57. orr.

Alboan, beste argazki batean, bi hegazti-ale mardul ageri ziren, udal-langile batek zare batean zeramatzanak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.

DISIPeko jendea, Guardia Nazionala, Ejerzitoa, gizarte-langile zibilak, boluntarioak...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 31. orr.

6 (izenondo gisa)

Gizon on batekin, gizon langile batekin...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Langileak, kristau onak, fededunak oso, Jainkoari esker.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

Garai batean, Emakume Langilearen Eguna deitzen zen martxoaren 8a.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

Ez zen egunerokoa Josu hain langile topatzea halako tenorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Egia erran, oso langilea da, nahi duenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 144. orr.

Apez langileak langile bilakatu ziren bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

"Euskal Herri Langilearen gaineko zanpaketa" izeneko txostenak. jakiteko irrika pizten ziena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,4

Zuk badakizu nola egiten diren erle langileak: gelaxka txiki batean sartzen da larba, eta janari eskasa ematen zaio.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura, haurren buruak esnatzen zituena, bizi-gogoa ematen ziena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

· Haur langile gehienak Asian bizi dira: 5-14 urte arteko 122 milioi umek lan egiten dute.  Berria - Gaiak   2006-05-05

7 esku-langile ik eskulangile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

administrazioko langile (8); behin behineko langile (6); bertako langile (10); bi langile hil (9); bi langile zauritu (6); emazte langile (10); enpresako langile (24); eskoletako langile (8); esku langile (8); etxeko langile (9); fabrikako langile (6); gizarte langile (7); gizon langile (17); herriko langile (25); hezkuntza saileko langile (6); hildako langile (7); komunismoaren aldeko langile (7)

langile andana (10); langile ari (17); langile aritu (7); langile aritzen (7); langile armatuak (7); langile arruntak (8); langile asko (29); langile askok (18); langile atxilotu (13); langile atzerritar (6); langile atzerritarrak (8); langile atzerritarrei (7); langile atzerritarren (12); langile autonomo (6); langile autonomoen (11); langile auzo (8); langile bahitu (11); langile bakar (8); langile bakarra (6); langile bat hil (58); langile bat larri (7); langile bat xekatzen (10); langile bat zauritu (13); langile bat zendu (6); langile batzordea (15); langile batzordeak (44); langile batzordearen (8); langile batzordeko (29); langile berri (18); langile berriak (10); langile enplegatzen (6); langile eta enpleatu (7); langile etorkinen (10); langile falta (6); langile fina (15); langile finak (8); langile finko (13); langile gazte (6); langile gisa (18); langile gutxi (7); langile gutxiago (7); langile hil (53); langile hil dira (25); langile izan (12); langile izango (7); langile kalean geratuko (6); langile kaleratu (20); langile kaleratuko (16); langile kaleratuko ditu (7); langile kaleratzea (13); langile kaleratzeko (12); langile kanporatu (8); langile klaseak (8); langile klasearen (15); langile kopurua (33); langile mugimendu (8); langile mugimenduaren (6); langile ohi (13); langile ohia (7); langile ohiak (16); langile ohiek (29); langile ohiek deituta (7); langile ohien (8); langile on (7); langile ona (6); langile porrokatua (12); langile sindikat (6); langile sindikatak (13); langile soil (6); langile talde (22); langile talde bat (8); langile taldea (9); langile xume (9); langile zauritu (11); langile zintzo (7)

navaleko langile (9); saileko langile (7); saileko langile gisa (6); udaleko langile (6); urteko langile (12); urteko langile bat (11); zerbitzuetako langile (6)

emazte langilea (7); gizon langilea (15); jende langilea (7); langilea hil (12); langilea hil zen (6); langilea izan (14); langilea zela (8); langilea zen (15); urteko langilea (12)

; azpikontratetako langileak (6); behin behineko langileak (6); bertako langileak (18); caballitoko langileak (7); enpresako langileak (21); enpresetako langileak (7); eraikuntzako langileak (6); gizarte langileak (12); greban dauden langileak (11); herriko langileak (7); kanpoko langileak (7); langileak euskalduntzeko (9); langileak hartuko (6); langileak izan (12); langileak kaleratuko (6); langileak kontratatzeko (7); langileak kontratatzen (7); langileak lanera (8); langileak ziren (12); ospitaleko langileak (7); postako langileak (6); udaleko langileak (8); urtegiko langileak (6

zerbitzuetako langileak (15)

emakume langilearen (8); langilearen eguna (6); langilearen heriotza (9)

eskatu zien langileei (6); langileei ordaintzeko (8)

anbulantzietako langileek (6); azpikontratetako langileek (6); baionako erietxeko langileek (6); bertako langileek (13); caballitoko langileek (16); enpresako langileek (40); eraikuntzako langileek (10); erietxeko langileek (8); eskatu dute langileek (6); eskoletako langileek (13); etxeko langileek (7); euskotreneko langileek (8); haur eskoletako langileek (12); konpainiako langileek (11); langileek adierazi (8); langileek egin (9); langileek egindako (10); langileek elkarretaratzea egin (12); langileek eskatzen (6); langileek greba egin (7); langileek greba egingo (6); langileek greba hasi (7); langileek salatu (16); langileek salatu dute (8); langileek uste dute (6); larrialdietako langileek (8); ontziolako langileek (10); udal langileek (10); volkswageneko langileek (12); zerbitzuetako langileek (8)

langileekin bat egin (6); langileekin batera (11)

administrazioetako langileen (8); administrazioko langileen (13); aldi baterako langileen (6); bertako langileen (9); caballitoko langileen (9); emakume langileen (8); enpresa eta langileen (6); enpresako langileen (27); enpresako langileen batzordeak (6); enpresetako langileen (6); eskoletako langileen (11); etxeko langileen (9); haur eskoletako langileen (11); herriko langileen (9); hildako langileen (7); korsikako langileen (9); kurdistango langileen (38); kurdistango langileen alderdia (10)

langileen aldarrikapenak (8); langileen alde (11); langileen aldeko (14); langileen alderdi (7); langileen alderdia (12); langileen alderdiak (10); langileen alderdiaren (9); langileen alderdiko (22); langileen baldintzak (16); langileen batzarrak (8); langileen batzordea (40); langileen batzordeak (161); langileen batzordean (11); langileen batzordearekin (10); langileen batzordearen (29); langileen batzordearen gehiengoak (9); langileen batzordeari (29); langileen batzordeko (146); langileen batzordeko buru (8); langileen batzordeko kideek (6); langileen batzordeko ordezkariak (6); langileen batzordeko ordezkariek (7); langileen batzordeko presidente (37); langileen batzordeko presidenteak (25); langileen bizkar (8); langileen diziplina batailoietan (6); langileen egoera (28); langileen eguna (6); langileen erantzuna (6); langileen eskaera (6); langileen eskariak (7); langileen esku (10); langileen eskubideak (49); langileen eskubideen (20); langileen gehiengoak (6); langileen greba (11); langileen interesak (7); langileen interesen (7); langileen kopurua (15); langileen lan baldintzak (33); langileen lanpostuak (6); langileen ordezkari (13); langileen ordezkariak (37); langileen ordezkariei (27); langileen ordezkariek (76); langileen ordezkariekin (21); langileen ordezkarien (14); langileen osasuna (13); langileen parte hartzea (6); langileen protesta (7); langileen segurtasuna (10); langileen seme (6); langileen sindikatuek (6); langileen soldata (10); langileen soldatak (26); langileen soldaten (6)

navaleko langileen (39); navaleko langileen batzordeko (18); ontziolako langileen (10); sektoreko langileen (8); soldadu langileen (7); soldadu langileen diziplina (7); soldatapeko langileen (6); udal langileen (13); udaleko langileen (10); udaletxeko langileen (8); udaletxeko langileen batzordeko (6); volkswageneko langileen (8); zerbitzuetako langileen (9)

langileren kaleratzea (6); langileren lanpostuak (7)

langileri eragingo (8); langileri eragiten (15)


langileburu (orobat langile-buru) iz langile talde baten burua.

Joe Aguirre izeneko langileburua izango da bi cowboy-ak jazartzen lehena.  Berria - Kultura   2006-01-18

Phineas Gage, bidegile talde baten langile-burua, zauritu egin zen eztanda batean 1848an.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Langile-buru eraginkor izandakoa, pertsona berekoi, buruarin eta ganoragabea bihurtu zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Simonek izendatuko zituen santutegiko langile-buruak, herrialdeko administrazio-arduradunak, bai eta gudarostearen eta gotorlekuen arduradunak ere.  Elizen arteko biblia   1 M 14,42

Inazio langileburu putakumeari egin zizkioten putakumekeriak  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.


langilego (Euskaltzaindiaren Hiztegiak ‘langiletasuna’ adieran baino ez du onartzen; gainerakoetarako langileria agertzen da) iz langileak. ik langileria.

Langilegoaren interesak defenditzeko, CFDT sindikatak bi autobus antolatu eta bete ditu.  Herria   2004-11-25

Bere eskaeretan «inolako aldaketarik ez egitea» egotzi dio patronalak langilegoari.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Azpikontratazioa «langilegoaren minbizia» dela ziurtatu du enpresa batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-02-18


langilekume iz adkor langilea.

Noizean behin, gaztetxo eta haurren Malagako musika banda-edo etortzen ziren herrira eta, beren prakamotx eta alkandora urdin uniforme apainekin, martxa militar musikarekin kalejiran ibili eta gero -begi guztiak lore-lore langilekumeok begira-, pilotalekuan kanpatzen zuten, gure inbidiaren aurrean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.


langileria 1 iz langile klasea, langileak.

Langileriaren diktadura eta internazionalismoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Klasearteko ideologia nazionalistari jarraitu gabe, militanteek langileriaren zerbitzuan jarri nahi zuten erakundea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Euskal eta espainiar langileriaren arteko harremanak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

Gora munduko langileria!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 147. orr.

Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

2 langileen multzoa.

Herriko Etxeko langileria (830 langile).  Herria   2004-04-29

Izan ere langileriaren %100 bazkidea izatetik, bazkideak langileria osoaren %60a inguru izatera aldatu baita [Eroskin].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Erromako bazter auzoetako proletario mailarik apalenetako eta baztertuenetako langileria eta gazteria ezagutu zituen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

PSE-EEren aburuz, legeak udal langileria guztiaren gaineko eskumen osoa ematen dio udalbatzari, eta ez alkateari soilik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13


langilezain iz langile talde baten ardura duen pertsona.

Egun hartan bertan, faraoiak honela agindu zien lan-arduradunei eta langilezainei: [...].  Elizen arteko biblia   Ir 5,6

Langilezain israeldarrak estu eta larri zebiltzan eguneroko adreilu-kopurua ez zietela gutxituko jakitean.  Elizen arteko biblia   Ir 5,19


langin izond langilea.

Nobletasun-titulu dira giza langin edo homo faber delakoarentzat, baina orain arte horien garrantzia huskeria da kopuruz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.


langintasun iz langina denaren nolakotasuna.

Topiko errepikatua zen arraza espainolaren alfertasuna eta ezgaitasuna zientziarako, iparraldeko arrazen langintasun eta zientzia eta teknikarako iaiotasunaren aldean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.


langintza 1 iz lanbidea, egitekoa; lan egitea. ik lantegi 5.

Ofizio eta langintza askotako gizona izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Borreroa izan zen eta ofizioan ondo ikasitakoa, baina inoiz ez zion beste baliorik eta morborik eman egin zuenari: langintza bat zen, beste edozein bezalakoa, eta kito.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.

Mirabe izatea ez da langintza bat, esana egitea da; egizu, beraz, hark agintzen dizun guztia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Gizakiak bere langintza guztiak Jainkoagatik osabetetzen dituenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Maitasunak bere langintza dagienean, ez egin ihesik ezertan; zarraizkio ekaitzaldian eta berealdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Ordura arte nekazari familiaren baitan egiten ziren bizirik irauteko behar ziren langintza guztiak, eta lan banaketa oso primitiboa zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Zaldunak bere gain hartuko du langintza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.

Beste giza langintza askok bezala, oro har bizitzak bezala, bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri dena eta posible dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Nork bere izaera gordinki bereziaren arabera, Amerika berrasmatzeko langintza hartu zuten beren gain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Ontziburuak agintzen zizkidan askotariko langintzetara egokitzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

Aurreikusirik ez dituela diruz berdinduko ezta langintza horretan sartu ziren orduak berak ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Mahomak berak ere ez zuen aurrera eramango bere langintza, baldin eta Mekara jaurti izan ez balute eta salneurria jarri haren buruari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baina ez al da aski naturaren langintzei begirada arin bat botatzea, berarentzat desegitea sortzea bezain beharrezkoa dela ikusteko?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.

2 (izenondoekin)

Eraiki zuten autobidea -langintza bikaina inondik ere- eta, hain justu ere, ehun eta berrogeita hamar metro doi-doi zeuden autobiaren eta landetxearen artean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Zahartzea bera ere ez da langintza dotorea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Langintza gogorra zen itzalen xerka ibiltzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

3 lur langintza lurra lantzea.

Ohizko lur-langintza xumeak 8 hektara aski ditu.  Herria   2005-09-22

Etxe nagusian, sartu eta berehala, sukaldea, lasai samarra, euskal baserri guztikoen irudira, etxebizitzarako ta lur-langintzarako behar ziren tresnez betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.


langite iz egitekoa, langintza.

Otordua amaitu bezain laster ordea, oroitu zen, nork bere langitera joateko ohitura zeukan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 188. orr.

Neronek askotan ikusia dut, laneko aberea, [...] bere langitea bukatu eta, eguardian edo iluntzean, nagusiak pasta, koilaruna edo dena delako tresneria kendu ondoren, zeinen pozik hasten den lurrean iraulka, bere gorputz estutu eta nekatua, lasatu, hazkatu eta gozatu nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.


lango izlag lako, bezalako.

Bisita hareri huts egitea gerrea bigarrenez galtzea langoa izango zan harentzat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.


langosta 1 iz otarraina.

Baina zirkua itxita, nola ordaindu xanpaina, langostak, miserak, itsas fruituak? nola ordaindu Txanberlainek emakumeen amoreak?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Xabier agurtzera joan gara, eta bide batez Txalupan jandako arrain eta langosta goxoen kontua egitera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 70. orr.

Langosta jangaitz zegoen, baina Penedesko ardo zuria zoragarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

2 larrapotea, otia.

-1340an, Alacanten, langosta eta matxinsalto izurrite gorritzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.


langostino iz otarrainxka.

Ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino-azal bat ateratzen ikusi nian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Lehenengo koplak ekarriko ditut hona, langostino eta xanpainaren ordez, gau gogoangarri haren oroiminez eta omenez: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.


langune 1 iz lan egiteko gunea.

Lanzelai bat antolatuko da bestalde Putillenea aldean, orotarat bederatzi langune, lantegi ttipi batzu hor kokatzeko, lantegi "garbiak" haatik, kotsadurarik zabalduko ez dutenak.  Herria   2005-03-17

92-an, [...] COREBAk bere lan eremua bikoizten du eta urtea berantago, langune berria idekitzen du Biarnon, Laroin herrian.  Herria   2003-09-11

Eroste horrek haatik kezkak sortzen ditu, bereziki Brandt taldeko bost languneetako langileen baitan, ez baidakite lanpostu guziak begiratuak izanen direnez luzara.  Herria   2005-04-21

Sartu berria da Urruñako Berrueta langunean, 300 metro karratuko lantegiarekin.  Herria   2003-02-20

2 lanpostua.

Langune askotan enpleguen eraldaketa handia izan da: lanpostu tradizionalak desegin eta beste kontratu-lotura duten lanpostuak sortu dira, are baldintza kaskarragoekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Horrek [...] langune berean langileen arteko kontratu-lotura oso desberdinak izatea ahalbidetu du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Horiek gaixtaginak dira, eriez guti edo batere axolatzen direnak eta haien bizia lanjerretan ezartzen.  Herria   2003-04-17


lanindar ik lan 20.

lanistripu ik lan 21.

lanjantzi ik lan 22.

lanjardun ik lan 24.

lanjer (orobat lander g.er.) iz arriskua.

Tadjiken bigarrena izendatua izan zen orduko eta, edozein lekutarik aberastasunak ostu ostean, lanjer eta mehatxu handienetarik jalgitzeko izugarri trebea zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Gure herriaren geroa kezkagarria da, lanjer handiak baditugu gainditzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Gaintxurizketako harana lanjer gorrian da.  Herria   2002-09-12

Bretoin hizkuntza lanjer bizian dela diote hautetsiek.  Herria   2005-01-06

Lanjer hurbil baten seinale isila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Lanjera beti hor beraz, untsa kezkagarri baita.  Herria   2003-11-20

Baina ez da, gisa guziz, Bush-en ministroek erran duten bezenbateko lanjerik Iraken. herria¬

Ageri duk ez duala lanaren galtzeko lanjerrik!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 206. orr.

Otso haundi batek iretsiko du, lanjerrean da, behar da salbatu.  Herria   2005-07-28

Ainitz tokitan zernahi gisaz, itsas-bazterra, kasik denetan hoin ederrra eta baliosa dena, lanjerean dugu.  Herria   2005-07-21

Frantziako batasuna lanjerrean ezarriko dugula eta holako mentskeria batzu!  Herria   2004-04-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanjer handia (3); lanjer handian (3)

lanjeretik kanpo (3)


lanjeros izond arriskutsua.

Jende lanjerosen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.

Terrorrista lanjeros batzuk bakartasunetik ateraiak izan zirelako.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

Jadanik anitzek galdegiten dute lekuz alda ditzatela lantegi lanjerosak, eta ez utz hiritik hain hurbil edo hiriaren erdian.  Herria   2001-10-04

Xanti eri zela eta haren eritasuna guziz lanjerosa zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Leku biziki lanjerosak dituk, lohitsuak, lerrakorrak, alimaleko ziloek, putzuek bidea mozten ditie nunahi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Ez zarete lanjerosak Estatuarentzat, salbu gehiengoaren bakea trabatzen duzuenean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki lanjerosa (3); lanjerosa izan (3)

biziki lanjerosak (3)


lanjeroski adlag arriskutsuki.

Orduan, elizaren ate nagusitik apeza lehiatu zen, bereterrak euritakoa gora atxikitzen ziola, herriko mutilak intsentsu-ontzia lanjeroski balantzatzen zuen bitartean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.


lanketa 1 iz lantzea.

Bertso-eskolek ere irudimenaren lanketa dute zereginetako bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Hizkuntza gaitasunen lanketa osagarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Burdin-sarearen lanketak hamalaugarren mendea salatzen duela, eta ez neholaz ere hamahirugarrena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 200. orr.

Datuen lanketa kuantitatiboa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Planifikaziorako eta lanketa metodiko zehatzerako joera.  Berria - Harian   2005-04-14

Horrelako eztabaidak eta horrelako puntuen lanketa mahaian egiten direla, ez dela ezer mahaitik aparte lantzen.  Berria - Harian   2005-06-09

Denbora asko eta zabala eskaini ohi diogu haren prestatzeari, imajinatzeari, estrategiari nahiz lanketari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

Arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen lanketarako baliabideak.  Berria - Kultura   2004-12-14

• 2 adlag ipar lan bila.

Kasik gazte guziak herritik urrun joan behar lanketa...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Etorkinak deitzen dira beste herrietarik lanketa etorriak direnak.  Herria   2001-02-15

Herrialde batetik beste batetarat lanketa dabiltzanen mugimenduak.  Herria   2002-10-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konstituzioaren lanketan (3)


lanketari iz ipar lan bila dabilen pertsona.

Etorkiak deitzen ditugun lanketariak heltzen dira Afrikatik, Turkiatik eta edozein herritarik, Hego-Amerika-barne, gero ta gehiago.  Herria   2002-07-18

Erran behar da hiruetarik biga emazteak direla lanketari horietan.  Herria   2001-01-25


lankia iz ipar lantegia.

Aragoi aldetik (eta Erronkariko nafar ibarretik), negüko sasuaren egitera horra ziren espartiña lankietara horra ziren hanko neskatilak, "ainera" famatüak.  Herria   2002-11-07

Interesatua den presuna oro harremanetan sartzen ahal da Komitearekin bere parte hartzea gauzatzeko (egoitza, garraioa, lankien hautua, laguntza,...).  Herria   2003-10-02

Ordükoz ez zen izigarri elizatiarra hanko jentea: lankia ütsala kiristigoaren hedatzeko!  Herria   2001-09-13


lankide 1 iz norbaitentzat, berarekin lan egiten duen pertsona.

«Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako»$$.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

-Hoa, bai -esan zidan Aloñaren lankide Aitziber lotsagabeak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

-Ai, neska horri loreak ahaztu zaizkio -esan zidan lankide emakumezko batek hura joan eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.

Zerrategiko bere lankide bat, Opin esaten ziotena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Ez nituen nire lankide guztiak ezagutzen, bakar batzuk besterik ez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

Lankide gara, nolazpait.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

-Lankideak al zineten?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 157. orr.

Horregatik, hain zuzen, nago hemen, emaztearen lankide izana zarenez, zer edo zer jakin zenezakeelakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Telebistan nenbilela, urte pare batez lankide izan nuen Jose Mari Gabiria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 177. orr.

Oraindik harrotasun apur bat geratzen zait, haurren eta lankideen aurrean gutxienez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

Lankideen arteko giroa aparta zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.

Ez al ziren jabetu bulegoko lankideak Brown jaunak nozitu zituen aldakuntza ugariez eta ikusgarriez? nork egin diezaioke uko aberasteari, bizilaguna edo lankidea etengabe aberasten ari bada?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.

Ituna negoziatzen ari direnean 14 lankide kaleratu dituztela salatu dute langileek.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

2 irud/hed

Egiteko horretan, nekez aurkituko dugu Aristoteles baino lankide hoberik; nekezago tresna hoberik haren Erretorika baino.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

3 (izenondoekin)

Adiskide esatea gehiegizkoa da, lankide ona egokiago deritzot, lanetik kanpo ez baikenuen harremanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.

Lankide txarra eta adiskide baldarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 192. orr.

Bera zen une guztietan nire laguntzaile leial, lankide bizkor eta kontseilari zuhur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Langile bikaina eta lankide zintzoa zela, emakume jantzia bere lanerako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Egunkariko lankide ohia nuen Tomas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Amaitutakoan, lankide giroan hasi zitzaidan, aurki ni ere Leioan hasteko nintzela, eta ea kafetxo bat elkarrekin hartzeko modua egiten genuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 115. orr.

5 (izenondo gisa)

Zergatik, emakume lankide gazteago batek -ordura arte harreman erabat adeitsua izan duenak- kikara utzi eta alde egiten du, eta bera bertan ez balego bezala begiratuz igaro?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Noiz gonbidatu behar dituk berriro hire maistra lankideak kafesnea eta gailetak hartzera?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lagun eta lankide (3); lankide eta adiskide (3); lankide eta lagun (3); lankide izan (11); lankide izana (3); lankide izango (3); lankide kaleratu (3); lankide maite (4); lankide maite hori (3); lankide maitea (7); lankide ohi (4); lankide ohiaren (3)

lankidea izan (4)

lagun eta lankideek (4); unibertsitateko lankideek (3)


lankidego iz ipar lankidetza.

Haren nahikaria da Europa molda dadin herrien arteko lankidego hertsi bat sustatuz.  Herria   2001-06-07

Azpimarratzen du bere hizkuntza politikaren alorrean Euskaltzaindiaren ganik igurikatzen duen lankidego garrantzitsua.  Herria   2001-04-05


lankidetza 1 iz elkar lana.

Estatuen esku-hartzea zabaltzea eta munduko ekonomiaren erregulazio-hutsunea betetzea dira lankidetza horren helburuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Nazioarteko lankidetza suspertzeko saio guztiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Nazioarteko lankidetza indartu, gutxieneko lan egoera globala eskatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Espainia eta Frantziako polizien arteko lankidetza sendotzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

-Patrie erraten diogun aberriak, guzien lankidetza eskatzen du!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Euskotarrek AEBetako Navyrekin ere lankidetzan ziharduten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.

Lankidetzan oinarritutako pentsamendu eta esperientziek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Geroztik, nihonek itzuli nuen F. Vitoriakoaren De Indis aipagarria eta, Jose Luis Alvarez Santa Cristinarekin lankidetzan, B. Spinozaren Etika liburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

1960ko hamarraldian, beste herrialde industrializatuetako banku zentralen lankidetzari esker baino ezin defendatu izan zen dolarraren parekotasun ofiziala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

AEBetako Armadarekiko lankidetza politiko zein logistikoa etetea.  Berria - Mundua   2006-03-28

Espainiako Gobernuarekin lankidetza «leiala» izateko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Erakundeen eta gizarte eragileen arteko konpromiso eta lankidetza aktiboa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Biokimikariak eta genetistak lankidetza estuan aztertzen hasi dira material bera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Sailkako antolamenduak, ordea, ia ezinezkoa egiten du sailen arteko lankidetza iraunkorra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2006an euskararen gaineko hizkuntza politikarako gaietan lankidetza ildoak jasoko dituen akordio berria. Munduko diru sistema antolatzeko lankidetza formula berriak ezartzeko saioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Ezinbestekoa da sindikatu abertzaleekin lankidetza estrategia finkatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

«Lankidetza aukerak» sortu dira taldekoek hainbat erakunderekin egindako bileretan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

63 lankidetza proiektu ditugu gaur egun Txilen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Herrialde industrializatuen lankidetza-laguntza ere ezinbestekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

Fernandezek presidentzia hartzen duenean Jaurlaritzarekin lankidetza harremanak sendotzea espero duela esan zuen Madrazok.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

CDNko presidenteak lankidetza hitzarmenen defentsa egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Iraultzaren Zuzendaritza eta Uztailaren 26ko Mugimenduaren arteko lankidetza ituna sinatu zutenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Garapenerako Lankidetza Legearen aurreakordioa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

ANEAC Espainiako Errepideetako Lankidetza Enpresen Elkartea.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txinarekin industria lankidetza bultzatu nahi dugu.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Kazetaritza lankidetza sakontzea erabaki du MIDASek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Horretarako balio du Nazioarteko Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak. herria¬

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialdeek.  Berria - Ekonomia   2004-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadarekiko lankidetza (3); ekonomi lankidetza (11); ekonomia lankidetza (3); estatuen arteko lankidetza (6); garapenerako lankidetza legearen (3); indarren arteko lankidetza (3); lankidetza akordio (3); lankidetza akordio bat (3); lankidetza akordioa (12); lankidetza akordioa sinatu (6); lankidetza bultzatu (4); lankidetza bultzatzeko (4); lankidetza ekonomikoaren (3); lankidetza eskaini (4); lankidetza eskatu (6); lankidetza eskatzen (3); lankidetza estuan (3); lankidetza eta garapenerako (13); lankidetza etetea (3); lankidetza hitzarmen (4); lankidetza hitzarmena (22); lankidetza hitzarmena sinatu (5); lankidetza hitzarmenak (6); lankidetza indartu (3); lankidetza legearen (3); lankidetza leiala (4); lankidetza proiektu (3); lankidetza sustatzea (4); nazioarteko lankidetza (20)

lankidetzan aritu (3); lankidetzan aritzeko (7)

lankidetzarako hitzarmena (4); lankidetzarako hitzarmena sinatu (3); mugaz gaindiko lankidetzarako (3)

nazioarteko lankidetzaren (3)


lankostu ik lan 25.

lanleku (orobat lan leku; Euskaltzaindiaren Hiztegian lanleku agertzen da) iz lan egiteko lekua.

Kamera txiki batzuk erosi eta leku jakinetan jarri zituen: bat, lanlekuan; bestea, egongelan...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Neska-laguna, etxera iristean, maleta sarreran utzi eta Mutilaren lanlekuan sartzen da; ordenagailua ikusi eta ezin izan dio tentazioari eutsi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Kale Nagusiko 45eko gure lanleku hau, beste alde batetik, txikitxo geldituko zaigu aurki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Zerbitzatzen ditu gosariak eta otorduak, lekuan berean jateko edo berorik eramaiteko nork bere lan lekuraino.  Herria   2003-06-05

Ekintzaile suizida batek gidatutako ibilgailu bat lehertu zelarik Miskat Mumin Ingurumen ministroa bere lanlekurat zeraman konboitik hurbil.  Berria - Mundua   2004-08-25


lanmahai ik lan 26.

laño (orobat laino g.er.) 1 izond laua, apala, bakuna.

Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Haur laño eta herabeti batek.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Gero bi fraide, txekiarrak, Prémontés, nik uste bat xaharra, biziki ederra, 72 urte, xuxen xuxena zegoen, ona, lañoa, zuhurtziaz betea, irri xuri bat ezpainetan, enetzat zinezko anaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Ikus ordea zein xaloa eta lañoa naizen!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Bere izaite laño eta toles gabekoarekin.  Herria   2005-09-01

Haren begi handi lañoak apalaraztea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Bihotz oraino onest eta laño bat seduzitzera entseiatzen den lehena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Irribarre laño batez agurtu nau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 264. orr.

Denborak gupidarik gabe hondatutako zoriontasun apal eta laño hura guztia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Bere hitz lañoak.  Herria   2002-10-17

Haatik urteburu hori ez da bakerik lañoenean ospatu : Errusiarekin dituzte beste nazioneek beren tripako minak denboraren buruan.  Herria   2005-05-12

Lañoegia, kaltegabeegia zen, nolabait errateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Beldur naiz euskal gaietan gauzak ez diren denak xalo eta laño, bizitzaren tolesgabetasunaren eskutre.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

• 2 adlag bare, lau.

Itsasoa franko laño zegoen, nahiz, batzuetan, uhin haguntsuak biziki gora altxatzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.

3 laño-laño adlag

-Pastel bat egin dezakezu -esan zion laño-laño.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lañ lañ o (3); o dago (3); o lañ


lano1 ik laino.

lano2 ik laño.

lañoki (orobat lainoki g.er.) adlag lañotasunez, toles edo korapilorik gabe.

Haurraren xalotasun xarmangarriak ez zion ordea gezurrik erraten utzi, eta lañoki erantzun zuen: [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Graxik hain lañoki egin zuen galderak beste emazteak karkailaka hasarazi zituen. Bi gizonak lañoki mintzatu dira elgarren errespetu osoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

Ez zen lainoki eta makurrik gabe egina.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 159. orr.

Pobreez inguratua, sofrikario eta nigarren erdian bere saria kausitzen du lainoki.  Herria   2005-04-21

Alta, lañoki idazteak ez dakartza hizkuntzaren zentsura edo pobrezia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Bere esperientziaren berri eman zidan lañoki eta xeheki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Iragan da beraz, eta arras lañoki, lurralde-bozen lehen itzulia.  Herria   2004-01-08

Bozak ez direla batere lañoki joan, alde batetik agertu konduak ez direla nihundik ere xuxenak izaiten ahal eta bestalde presidentaren aldekoak dena larderia eta mehatxu ibili direla bozak ziren egunean ere ainitz tokitan, jendea kasik bortxatuz beren hautagaiaren alde bozkatzerat.  Herria   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezen lañoki (8); lañoki eta sanoki (8); lañoki iragan (6); sanoki eta lañoki (3)


lanordu ik lan 27.

lañotasun (orobat lainotasun g.er.) iz laua edo apala denaren nolakotasuna.

Usoaren lañotasuna eta maitasuna, Izpiritu Sainduaren lañotasun eta maitasun neurrigabearen itxura da, hura baita Aitaren eta Semearen lañotasun eta maitasun neurrigabearekin substantziaz bat egina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

Ez duzu agian harridurarik gabe ikusiko horrenbertze lañotasun eta horrenbertze bilaukeria elkar litezkeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 529. orr.


lanotsu ik lainotsu.

lanotu ik lainotu.

lanotu ik lainotu.

lañoxerra iz

Lañoxerra martian noraino, apirilean edurra haraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.


lanpa 1 iz lanpara. ik argiontzi.

Goizaldera egiazki lozorroan sarturik, lehen arrabotsak ez ditut aditu ez eta ere ikusi anitzek berekin dauzkaten eta goizik pizten dituzten lanpak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.

Hain zen itsugarria hango argizarien, lanpen eta damen soinekoen distira. Gelako sabaiaren erdi-erdian lanpa parpailadun magenta bat zegoen zintzilik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Lanpa elektrika nahi duzuea?  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Elektrizitatezko lanpek, ilargi distiratsu zurbilen gisan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lanpa-argiak erakarritako zomorroak ematen dute.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

· Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

petrola lanpa (4)

petrola lanpako argi (3)


lanpara 1 iz argiontzia.

Mahai gaineko lanpara piztu dut: baliteke haren argitasunak kontra egitea egunekoari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Erdiko lanpara baizik ez zen gelditu pizturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Aire bolada batek lanpara itzaltzen du.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Lanpara batek argiztatzen zuen nasa, baina haurren aurpegiak itzalpean zeuden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.

Hiru lanparak argi-eremu txiki batzuk eratzen zituzten ilunpean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Mably kafetegiak hamabi bonbilla elektriko dauzka, eta haietako bi baizik ez zeuden pizturik, bata kutxaren gainean, bestea sabaiko lanparan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Kaleko lanparak isurtzen zuen mamu-gisako argi bat zegoen gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.

Atzean chaise longue morea, eta, ondoan, lanpara txikia mahaitxo gainean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.

Mesanotxeko lanpara modernista.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Lanpara sagaratuaren argi-errainura, eleok irakurri, eta oro jakin zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Amaieran, goian, lanpara argi-ahul bakarra zegoen barandazko zirkulu batek inguratua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Begiak erdi-itsuen antzera bilduz, paretako lanpara baten argi hotz eta dardartia lagun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Eraztuna edo lanpara igurtzi, eta jeinua azaltzen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Lanparen mitxa goiti eta beheiti erabiltzen du argiaren hobetzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Lanpararen pantailak aurpegiaren goialdea ebakitzen zien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

2 (mota adierazten duen izenlagun edo izenondoarekin)

Ez da erraza izaten gasezko lanpara piztea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Alkoholezko lanpara baten argitan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

Leihorik gabeko gela bat ikusi zuen, kerosenozko lanpara batez argitua, lanpararen tximinia kedarrez belztua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Mahaiaren erdian jarritako karburozko lanpara zaharraren atzetik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 89. orr.

Tximisten argia bakarrik, kuartzozko lanpara batenaren antzekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Intentsitate erregulagarriko lanparak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Kirxaren kafeko lanpara elektrikoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honela ez dago lanpara-estalki horiek ikusteko modurik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.

Errefektorioko lanpara-estalkian margoturik zeuden apostoluak bezala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Lanpara-zutoinaren ondotik aldendu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Lanpara-argi bat ikusi genuen guregana hurbiltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Gona-barren lanpara-argiak sotilki argituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Horman ezkutatutako lanpara multzo batetik argi-habiak sortu ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Thomas Alva Edison asmatzaile estatuabatuarrak goritasun lanpara sortu zuen.  Berria - Harian   2005-02-11

Ez zuen mahai gaineko petrolio-lanpara piztu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Sabaian esekia zegoen gas lanpara handi batek argiztatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Ohe ondoko olio-lanpara piztu zuen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Sodio-lanparen argiarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Gela partekatu hartan, non gau-lanparen argi berdeak hobi sakonak zabaltzen baitzituen hire gelakide gaixoen matrailetan eta betazpietan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.

Ikusi duzu senarra oin-lanpararen argi horian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.

Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak; Italiako sabai-lanparak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Lau besoko armiarma lanpara bat zintzilik baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Proiekzio lanparen intentsitatea jaso zenean (arku-lanparak erabiltzen hasi zirenean batez ere), 24 Hz-z goiti igo zen maiztasun kritikoa, eta segundoko 24 irudi proiektatzean berriro azaldu zen txinpartaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armiarma lanpara (5); gas lanpara (3); gau mahaiko lanpara (4); lanpara baten argi (4); lanpara baten argitan (3); lanpara baten azpian (3); lanpara handi (3); lanpara hartu (4); lanpara itzali (3); lanpara piztu (38); lanpara piztua (3); lanpara txikia (3); mahai gaineko lanpara (3); mahaiko lanpara (6); mahaiko lanpara piztu (5); olio lanpara (5); petrolio lanpara (3); sabaiko lanpara (3)

olio lanparak (3)

lanpararen argi (4); lanpararen argipean (3); lanpararen argitan (10)

lanparen argi (4)


lanparagile iz lanparak egiten dituen pertsona.

Han esan zioten Lanparagileen Kalea non zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.


lanparatxo 1 iz lanpara txikia.

Argia itzali eta beheko lanparatxo estalki gorriduna piztu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

Gizonari ahaztu egin zitzaion goiko lanparatxoa itzaltzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

Irakurtzen ari zen, oheburuko lanparatxoa bakarrik piztuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Lanparatxoak dira umeen loa zaintzen duten begiak, ama joandakoan ere erne geratzen direnak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Darling andreak ohean sartu zituen umeak, gau-lanparatxoak piztu ostean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.


lanparda iz aingiraren antzeko arrain aho-biribila itsasoan (Petromizon marinus) edo ibaietan (Petromizon fluviatilis) bizi dena.

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, [...] eta, batzuetan, lanparda txikiek zirikatuta, gaizkata sendoak ere igotzen dira ibaian gora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


lanpas iz etxe bateko atearen kanpoaldean, lurrean, oinetakoen zoruak garbitzeko jartzen den alfonbra modukoa, lodia eta latza.

Oinetako azpiak igurzten ditut ate aurreko lanpasean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Giltza sarrerako lanpasaren azpian aurkitu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 39. orr.

Bat-batean Piramok, lanpasean lotan dagoen tokitik, mar-mar sor bat atera du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

Dama zahar batek aterako lanpas bat ekarri zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Alfonbra eta lanpas guztiak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.


lanperna 1 iz itsasbazterreko haitzei atxikirik bizi den oskolduna, hatz baten itxura duena eta jateko ona dena (Pollicipes cornucopia edo Mitella pollicipes).

Lanpernetan ez, eta beste zertan ariko zen, bestela?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Harralde hura oso toki ona delako lanpernetarako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Gerrian daramadan kalamuzko zakua lanpernez betetzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Jarri abakandoak eta lanpernak egosten biharko menurako.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Lanpernak estreinakoz jaten dituenaren berri-poz atzera-aurrera horrekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lanperna-biltzaileren bat behar zuen, itsasbazter hark guztiak fama zuen-eta hartarako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanperna biltzaileren bat (3)


lanpernazale iz lanpernak biltzen dituen pertsona.

Bertaraturik, harro mutu beldurrak ekarriko genituen akordura olatu garratz batek iragan urtean handik eraman zituen lanpernazaleak, herritarrak, koadrilako izendatzen genituenak orain, gure burua hondamen hartako bizigordeak sinetsita.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 7. orr.

Dedukzio bat da gizon beltzez jantzia lanpernazalea zela esatea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.


lanpetu, lanpe(tu), lanpetzen 1 da ad lana asko izan.

Eman iezaiezue lan astunagoa, are lanpetuagoak egon daitezen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 154. orr.

Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan.  Elizen arteko biblia   Lk 10,40

Ez du deus aurkitu, hain dago lanpetua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 78. orr.

Hara eta hona zebilen jendea, eta oso lanpetuak ziruditen denek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 39. orr.

-Ez diat ahoa hik bezain lanpetua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

• 2 du ad lan asko eginarazi.

-Bazakiat Ana gaixoa, praktiketakoa, lanpetu duzuela egun hauetan atal guztia haren gain jarrita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

-Uztazu, ez zaitut alferrik lanpetu nahi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

Ilobak espero baino gutiago lanpetzen zuen nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Aitatxik maiz lanpetzen zituen Donapaleuko notarioak, gazteluzaintzaren administrazioari loturiko izkribuekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haien bizitzetan goiasmo berriak nagusitu ziren, aita lanpetuaren bizimolde eta arduretatik urrun. Gizon lanpetua da Olabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Oinezko lanpetu banaka batzuen urratsek hots egiten dute espaloietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Gizon lanpetuaren itxurak eginez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 118. orr.

Giza abaraska lanpetuak diruditen bi geltoki zalapartatsuen arteko parentesia bat: trena abiatu orduko, bidaiariari ahaztu zaio lanera doan ala lanetik datorren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Goiz benetan lanpetua izango zuten Agustinak eta Leirek.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 178. orr.

Fisika teorikoaren unibertso lanpetuan paradisurik baldin bazen, Mendebaldeko Europan aurkitzen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanpetu itxuraz aditzen zion kazetariak Gabini sail berriaren eskaintza Beti presaka zebilen, ez zuen inoiz berriketan astirik galtzen, beti lanpetu aurpegia zeukan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

5 lanpeturik

Jostetan lanpeturik, susmatzen dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Emakumea oso lanpeturik dago, hezurrak arrautzak balira bezala jartzen bere koilaran, arretatsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Lanpeturik dago oso.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik.  Elizen arteko biblia   Ir 5,9

Lanpeturik ibiltzeak on egiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Lanpeturik, ito antzean pixka bat, baina gaizki ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.

Lisari, senarra lanpeturik eduki nahian, odolkia goizez betetzea bururatu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

Lanpeturik eduki behar nuen neure burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Azken bi egunetan arrunt lanpeturik ibili gara, sobera lanpetu eta nekaturik irakurri edo idazteko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 157. orr.

6 lanpetuta

Lanpetuta nengoelako itxurak egin nituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.

"Lanpetuta zaude?", galdetu zidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Neskame azal-iluna lanpetuta zebilen egongelan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Egunez etxekoandreak eltze artean lanpetuta ibiltzen dira, baina ilunabarrean askotan agertzen zitzaizkion Taibeleri lagunak berriketan aritzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

-Lanpetuta zebilek egun hauetan, Zaldibiako gorpuak agertu zirenetik dei mordoa jasotzen ari baita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 122. orr.

Eguzki eztia, arratsalde-erdiaren baretasuna, erleak lanpetuta lore-zelaian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.

-Lanpetuta harrapatu nauzu, erabat, oraindik ez dut egunkaria hartzeko astirik izan -erantzun zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Baina, behin hara helduta, lanpetuta eduki gaituzte atsedenik gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon lanpetua (4); oso lanpetua (4)

oso lanpetuak (3)

lanpetuegi ibili (4)

guztiz lanpeturik (3); lanpeturik dabil (8); lanpeturik dago (4); lanpeturik eduki (4); lanpeturik egon (3); lanpeturik ibili (7); lanpeturik nabil (3); lanpeturik nago (6); lanpeturik zebilen (6); oso lanpeturik (21); oso lanpeturik ibili (5)

lanpetuta baitzegoen (3); lanpetuta dabil (10); lanpetuta daude (3); lanpetuta ibiliko (7); lanpetuta ibiltzen (6); lanpetuta nabil (5); lanpetuta nago (7); lanpetuta zebilen (7); lanpetuta zegoen (4); nahiko lanpetuta (3); oso lanpetuta (22); oso lanpetuta nago (4); oso lanpetuta zegoen (3); oso oso lanpetuta (3)


lanpide ik lanbide.

lanpostu (orobat lan postu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lanpostu agertzen da) 1 iz enplegua. ik postu 12.

Gavard, bere aldetik, lanpostu bat bilatzen ari zen Florententzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 97. orr.

Badakizu zein nekosoa den lanpostu bat aurkitzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Gazte guztiek lanpostu baten jabe -mirabe- izateko duten eskubidearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

-Zuen aitaren lanpostu bera beteko duzue.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.

Langune askotan enpleguen eraldaketa handia izan da: lanpostu tradizionalak desegin eta beste kontratu-lotura duten lanpostuak sortu dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Gero eta leku gehiagotan, lanpostu bat izateak ez du bermatzen bizi-maila duin bat izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Gertatzen dena da lanpostu gutxi daudela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 214. orr.

AEBetako ekonomiak 144.000 lanpostu gehiago sortu zituen iragan hilabetean.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Soldatak izozten ez badira 30.000 lanpostu arriskuan daudela dio VWk.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Mercedes Benzek Gasteizko lantokian 750 lanpostu kentzeko asmoa duela.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

Demokratek oroitarazi dute Bush agintaldian dagoenetik milioi bat lanpostu galdu direla.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

2 (izenondoekin)

Lanpostu finko bat hartu zuen Robby's saltokian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Irakasle titular eta katedratikoak, alegia, lanpostu finkoa eta soldata polita dutenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.

«460 lanpostu egonkor» sortzen lagunduko du Sustatuk aurten.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Zintzo bizi, lanpostu ona lortu eta agian ezkondu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egunkarietako ekonomia-orriak irakurri, lanpostu-eskaintzak bereizi, kurrikulumak bidali hara eta hona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Frantsesezko liburu batean (Europako lanpostu lehiaketetan erabiltzen dena). Jarduera horren inguruan zuzeneko eta zeharkako lanpostu sorkuntza handia gertatu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

Lehen industria iraultzak, lurrin-makina eta irun-makina automatikoak ezarriz gauzatu zenak, langileen lanpostu galera eta langabezia sortu zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Gasteizko Michelin enpresan lanpostu murrizketa izan daitekeela.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Lanaldi murrizketak gertatzen direnean sortzen den lanpostu kopurua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bulego-lanpostu bat eman zion Clint-ek, eskuila-lantegi bateko ardura baitzuen bere gain.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.

Eskola pribatuetako irakasle-lanpostu guztiak orduantxe bete berriak zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Irakasle lanpostu libreen zerrendan hautatu nuen bigarren eskola Nafarroan zen, herri txiki batean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 23. orr.

Herriren bateko mediku-lanpostu bat ematen didaten begiratuko dut.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Gizarte-albisteeen kronikari-lanpostu bat lortuko dit...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Campuseko dantzari-lanpostu bat eskuratzeko ahaleginetan ari naiz...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

administrazioko lanpostu (3); irakasle lanpostu (3); lanpostu arriskuan daudela (3); lanpostu asko (11); lanpostu asko galdu (3); lanpostu bat aurkitu (3); lanpostu bat lortu (3); lanpostu bat lortzeko (5); lanpostu bat sortzen (4); lanpostu baten jabe (3); lanpostu berri (32); lanpostu berri bat (5); lanpostu berri sortuko (7); lanpostu berria (7); lanpostu berriak (14); lanpostu berrien (4); lanpostu betetzeko (8); lanpostu daude (4); lanpostu desagerrarazi (3); lanpostu desagertu (6); lanpostu desagertuko (3); lanpostu deuseztatu (3); lanpostu duina (4); lanpostu duinak (4); lanpostu eragin zituzten (3); lanpostu erdi (3); lanpostu ezabatu (4); lanpostu ezabatuko ditu (4); lanpostu finko (3); lanpostu finkoa (5); lanpostu finkoen (3); lanpostu galdu (11); lanpostu galdu dira (6); lanpostu galduko (11); lanpostu galera (3); lanpostu galtzen (3); lanpostu kendu (4); lanpostu kenduko (6); lanpostu kenduko dituela (3); lanpostu kentzeko (6); lanpostu kentzeko asmoa (5); lanpostu kolokan (3); lanpostu kopurua (3); lanpostu murrizketa (6); lanpostu murrizketak (3); lanpostu murrizketarik (3); lanpostu on bat (3); lanpostu ona (5); lanpostu sortu (26); lanpostu sortu ditu (4); lanpostu sortu ziren (7); lanpostu sortuko (13); lanpostu sortzea (3); lanpostu sortzeko (4); lanpostu sortzen (4); lanpostu suntsitzeko (3); lanpostu ugari (4); lanpostu zuzen (4); mila lanpostu (9); milaka lanpostu (10); milioi lanpostu (12); milioi lanpostu sortu (3)

denbora osoko lanpostua (3); funtzionario lanpostua (3); lanpostua betetzeko (3); lanpostua bilatu (4); lanpostua eskaini (4); lanpostua galdu (9); lanpostua galduko (12); lanpostua galtzeko (4); lanpostua kolokan (3); lanpostua lortu (7); lanpostua lortzeko (5); lanpostua utzi (4); lehen lanpostua (5); lortu zuen lanpostua (3)

langileen lanpostuak (6); langileren lanpostuak (7); lanpostuak arriskuan (3); lanpostuak betetzeko (10); lanpostuak ezabatu (3); lanpostuak galdu (6); lanpostuak galtzen (5); lanpostuak kolokan (5); lanpostuak mantentzeko (3); lanpostuak sortu (12); lanpostuak sortuko (9); lanpostuak sortzea (5); lanpostuak sortzeko (11); lanpostuak sortzen (8); sortzen diren lanpostuak (3)

lanpostuaren hizkuntz eskakizuna (3)

lanpostuei eustea (5); lanpostuei eusteko (5); lanpostuei eutsi (5); lanpostuei eutsiko (3)

lanpostuen defentsan (5); lanpostuen etorkizuna (3); lanpostuen galera (4); lanpostuen kopurua (7); lanpostuen sorkuntzak (3); lanpostuen sorrerari (3)

lanpostuetako titularretatik (3)

lanpostura joan (3)

lanposturik sortu (3)

lanpostuz aldatu (3); lanpostuz aldatzen (3)


lanproi iz

Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa; kartilago zeken delakozko hori gai gogor, malgu eta oso egokia da itsasoan lasai bizitzeko, grabitatearen eraginik ia batere gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.


lanrober ik land-rover.

lansail ik lan 28.

lansari (orobat lan sari g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lansari agertzen da) 1 iz laneko saria; bereziki, lanagatik egun, aste edo hilero dirutan ordaintzen dena. ik soldata.

Hori dela eta, lansaria lana burutzeko epearen araberakoa izango da: sei mila euro aste betean bada eta erdia epea luzatuz gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Mertzenariotako batek egunean 1.000 dolarreko lansaria irabaz dezake Iraken.  Berria - Mundua   2004-04-27

Enplegu zirtzil bat eman zioten, urtean hogeita hamar edo berrogei errublo lansari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Zelai militar britainiarretan zerbitzatzen hasi zen eta, eguneko lehengo hiru piastren ordez, hogeita hamarreko lansaria jasotzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Lansaritzat jasotako errubloak behin eta berriro zenbatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Presidenteordeak, berriz, 241.422 euroko lansaria du.  Berria - Mundua   2004-11-19

Zor baitzaio langileari bere lansaria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Lansariaren gehiena aurrezten saiatuko naiz eta, gerra amaitutakoan [...] beste bizartegi bat zabalduko dut Sikat Al-Gadida kalean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Ez utzi biharamunera arte ordaindu gabe langilearen lansaria. Egunean eguneko lansaria emango diozue, eguzkia sartu baino lehen.  Elizen arteko biblia   Lb 19,13

Abere nabarrak izango dituzu lansari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Izan ere, morroiari lansaria zaio axola, eta ez ardiak.  Elizen arteko biblia   Jn 10,13

Datorren urte hasieran, antzinatasunaren soldata plusa bost urteko epean jasotzetik hiru urteko epean jasotzera pasako dira, eta 12 lansaritan ordaindu ordez, 15 lansaritan ordainduko zaie.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Ez badut Gizarte Segurantzara kotizatzen segitzen gutxieneko lansariarekin geldituko naiz.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Lan errenten gaineko kontrola oso zorrotza da, lansariari eginiko atxikipenei esker.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

2 irud/hed

Zintzoaren lansaria bizia da, gaiztoaren irabazia porrota.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,16

3 (hitz elkartuetan)

Lansari-ordainketa.  Elizen arteko biblia   Dt 24,14 tit

Lansari sistema eta osagarri gehigarrien dekretu zirriborroa negoziatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04


lant ik landu.

lantalde ik lan 30.

lantare ik landare.

lantegi (orobat lantei g.er.) 1 iz eskuzko lan bat egiten den tokia. ik tailer.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Istripua tranbia urbanoen lantegi zentralean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Bitxigile soil baten lantegi soilean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Lulu Segovia kaleko lantegi baterako brodatzen aritzen zen, eta egunean hiru pezetaraino irabazi ohi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

· Ertz batean Émile-Goudeau plaza du, iturri bat eta bi aulkirekin, eta Bateau-Lavoir, Montmartreko margolarien lantegi zaharra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

2 fabrika, faktoria.

Familia onekoa izaki, herentzia bikaina jaso, eta diru horrekin adreiluzko tximiniatzarrez jositako lantegi erraldoi bat eraiki zuen, hiriko auzunerik osasungaitz eta ilunenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Zentral elektrikoetan eta beste lantegi batzuetan hozteko nahiz prozesu kimikoetarako erabiltzen den ura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Etxe-hondakinak errausteko lantegi bat, laurogei metrora.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Bere lan-bizitza luzean, lantegi asko pasau ondoren, azken aldi luzea Getxoko Areetako Iberdrolan egin eban, oraindino sasoiko erretirau zalarik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 30. orr.

SAFAM lantegi horretan ba dira 130 langile.  Herria   2003-06-12

Mondragon Corporacion Cooperativa (MCC) egiturak 20 lantegi berri idekiko ditu herriz kanpo, bost urte barne.  Herria   2004-03-04

Behean, ibaiaren ertzean, hiri guztia azukrez hornitzen duen Domino enpresako lantegi erraldoia dago. atera ziren zelai honetatik Frantziako lantegi nagusi batera euskaldun pila bat, burdinazko lanetan iaiotuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Opelen bi lantegi geldiarazi ditu Bochumeko langileen lanuzteak.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Volkswagen margotzeko lantegi berria eraikitzen hasiko da asteartean.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1833ko Legeak eratu zuen lantegi-ikuskaritza urrats bat izan zen beste mota bateko herri-administrazioaren garapenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Eguraldiak eragindako uzta txar, gaitz, greba orokor, lantegi-ixte, lurrikara, nazioarteko merkataritza-bideen bat-bateko butxadura eta antzekoengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Lantegi proiektua idazteko eta negoziatzeko.  Herria   2001-02-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zurgin-lantegi baten ondotik igaro ginen, eta gero ile-apaindegi eta azoka baten albotik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Mauleko espartin-lantegi batean egiten zuen lan, eta igande pasa zebilen Baionan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Lisaketa lantegiak ematen zuen dirua ez zen aski, jakina, etxeko beharrak asetzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Alfonbra lantegi batean ari zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Kapera tallur lantegi bilakatu zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Hilabete batzuk eman zituen Toursen, moda-lantegi batean aprendiz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Amsterdameko (eta beste hainbat lekutako) diamante-lantegi txikiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Alemanian kontrabandista izana zen, eta koadernatze lantegi bat zabaldu eta aberastu egin zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 70. orr.

Kimikari nintzen kimika-lantegi batean, kimika-laboratorio batean (hori ere kontaturik dago jadanik), eta lapurreta egiten nuen jateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Ama bonboi lantegi batean hasi dela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 85. orr.

Auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Heldu den apirilean abiatuko dela Bardozeko konpost lantegi hori.  Herria   2003-12-18

Atzera begira geratu zen, kautxu-lantegi alderantz, handixe aterea baitzen eguneko lan-saioaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Hiri-erditik urrin, hiru kuartel eta arma lantegi bi egozan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Garabi-lantegi bat, gero Jaso izena hartuko zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Literatur lantegi bat antolatzeko ideia bururatu zaio Lujanbiori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina, jasanezina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Garai hartan Lodzeko Ehun eta Larruen Estatu Lantegia izena zuena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

5 lana, egitekoa. ik langintza.

Osabak ekarritako artikulua buruan dudala etorri naiz Donostiara, eta egia esateko ez da lantegi zaila izan aurkitzea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Jakina, ez duk lantegi erraza izango, buruhauste handiak ekarriko zizkidak, eta beldurra ere ematen dik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Hark garraiatzen ziguan posta, eta lantegi horretan segitu zian gortu ondoren ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Ez da, ordea, lantegi makala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

Larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Txerria hazten jardun eta garaia datorrenean, eta txerrikitarako behar dugulako, behar bezala hiltzen badugu, ba horixe, hil egiten dugu, txerri-hiltzeak dakartzan lantegi guztiak hartzen ditugularik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Beti baserriko lantegi astunari emana.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Galdetu diot zertan ari zen alferrikako lantegi astun hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 122. orr.

Lantegi horretan, dena den, bere maisu Antonio Zabalak ez bezala jokatu duela esanen nuke; izan ere, ahozko literaturaren datu-biltzera mugatu gabe, Perurena ipuin, kanta eta kontakizun horien interpretazioa azaltzen saiatu da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

6 lantegi gune (orobat lantegigune g.er.)

Toki hortan lantegi gune baten eraikitzeko asmoa daukate.  Herria   2003-11-13

Hazparneko herriak 15.820 m2 erosten ditu Pinadetako lantegi gunearen zabaltzeko.  Herria   2002-12-12

Alabainan, Aldatu lantegi gunean ez baita aski tokirik galde guzieri ihardesteko.  Herria   2005-11-24

Irulegin bizi dira Gibelin jaun-andereak hamabortz bat urte huntan, herri hortako lantegi gune sahetsean.  Herria   2005-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ehungintza lantegi (5); industria lantegi (4); lantegi bat okupatu (5); lantegi eta elkarte (4); lantegi gune (4); lantegi handi (11); lantegi integrala (4); lantegi itxiko (5); lantegi ohiaren (4); lantegi ttipi (6); lantegi txiki (4); lantegi zaila (7); lantegi zaila izan (4); lantegi zibilak (4); literatur lantegi (6)

baionako lantegia (5); gasteizko lantegia (4); gure lantegia (4); landabengo lantegia (4); lantegia erosi (5); lantegia itxi (22); lantegia itxiko (4); lantegia ixtea (10); lantegia ixteko (18); lantegia ixteko asmoa (5); senpereko orma lantegia (4); sestaoko lantegia (6); trapagarango lantegia (5); zamudioko lantegia (4)

landabengo lantegiak (4); lantegiak itxi (5); lantegiak ixteko (4)

landabengo lantegian (6); lantegian ari (6); lantegian lan egiten (4); lantegian sartu (5); sokoa lantegian (4)

baionako lantegiaren (4); gasteizko lantegiaren (4); lantegiaren etorkizuna (17); lantegiaren etorkizuna ziurtatzeko (4); lantegiaren itxiera (6)

lantegiko beharginak (6); lantegiko enpresa (6); lantegiko langile (5); lantegiko langileen (5); lantegiko zuzendaritzak (5); nafarroan duen lantegiko (4); sestaoko lantegiko (4); trapagarango lantegiko (4)

lantegira joan (6)


lantegiburu (orobat lantegi-buru) iz lantegi baten burua.

Batean arrantzaleekin, bestean lantegiburu batzuekin, bestean berdin UMP alderdiko adixkide zonbaitekin...  Herria   2004-09-02

Mintzalari: Peio Olhagaray Komertsaldegikoa, Henri Lauque turismaburua, Jean Pierre Ithurbide Eusko Jaurlaritzaren Garapen Agentziakoa, André Garreta lantegiburua.  Herria   2004-10-21

Solasaldi horietan entzun ahal izan dira lantegi-buruak (Beñat Castorene, Ramuntxo Camblong), sindikalistak [...].  Herria   2003-11-06


lantegigintza iz

Edo Frantzian, [...], lantegigintza pribaturik noizbehinka izan gaitezkeen zerga-ordaintzaleen sakolatik zurrupatu laguntza publikorik erdietsi ezean.  Berria - Kultura   2004-06-22


lantegigune ik lantegi 6.

lantegiratze iz lantegira eramatea.

Sagarretik juserat, sei hilabete nunbeitan behar dira: biltze, lantegiratze, garbitze, bereizte, xehakatze, tinkatze, erakitze, botoilatze, jastatze...  Herria   2001-05-24


lantei ik lantegi.

lantoki 1 iz lan egiten den tokia; norbaitek lan egiten duen lantegia edo bulegoa.

Arcelorrek hamar lantoki ditu: hiruna Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bakarra Araban.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Enpresako buruak Alemaniako lantoki nagusitik 6.000 langile kaleratzeko mehatxua egin du.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Berez, lantoki eta jatetxe guztietan, eta tabernen %90ean debekatu nahi dute erretzea.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Erresistentzia palestinarrak Al Kassem koheteak egiten dituen lantoki klandestinoen bila.  Berria - Mundua   2004-05-12

Buna-Monowitz-eko fabrika osoa, zortzi kilometro koadro lantoki ziklopekara, pentsa, "juduak babestu eta bizirauten laguntzeko" xedez eraikia zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.

Nik 1946-47 urte bitartean bernizgintzaren hastapenak ikasi nituen lantoki berean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Lantoki atsegina izan behar zuela hark pentsatu nian, lankideek elkar hain maitekiro tratatzen bazuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.

Jauretxe zaharrek itxita zeuzkaten beren ate handiak; atari batzuetan, larru-ontzaileen lantoki bihurturik, larruak lerro-lerro zintzilik ikusten ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Sekula ikusi dudan gelarik bereziena dun lantoki hori.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Lantoki nuen laborategia txikitxoa eta moldatzen zaila izanik, organismo era berean txikitxo bat baino ezin egokitu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

Espaloia bizileku eta lantoki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berregituratzea behar ez izateko nolako lantoki eredua nahi duen galdetu zioten sindikatuek buruzagitzari.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

· Hor nahi luke artista bikoteak altxatu arte lantoki ideki bat.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lantoki berria (4)

gasteizen duen lantokia (4); lantokia ixteko (6); lantokia ixteko asmoa (4); lantokia jarri (3)

lantokian erretzea (6)

landabengo lantokiaren (3); lantokiaren bezero nagusiak (3); lantokiaren bideragarritasuna (3)

petrolio lantokiari eraso (3)

lantokietan erretzea (5); lantokietan erretzeko (3)

lantokietara joan (3)

lantokira agertu (3); lantokira joan (3)


lantresna ik lan 31.

lantsu 1 izond lan handikoa.

Etxera heldu naiz egun lantsu eta nekagarri baten ondoren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Baina aste-bukaerako egunak lantsuak izate-ittuk gu apaizontzat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 21. orr.

Oso bizitza lantsu eta emankorra izan zuen artearen munduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Cauteretsen pasatako egunak lantsuak zirenik ezin esan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Aurten ere beraz, zinez sail lantsu eta aberatsa Euskaltzaindiarentzat.  Herria   2005-02-27

Zamaketa eta zamagabeketa izan zen lantsuena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 157. orr.

Baina, nolanahi ere, Abuztu lantsu, ganbara betetsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Kanpoan jokatu duten lehen partida lantsua izan dute Genêts taldeko futbolariek, 1/1 eko emaitzarekin itzuli dira.  Herria   2002-09-05

2 lan handia duena.

Sanker atzera-aurrera zebilen, deiadar jario, erle lantsu baten gisara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Handikiaren seme alfer lantsuari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.


lantto 1 iz lantxoa.

Horiek hola, lantto honentzat izenburu baten ondotik nenbilelarik, politika gaiez ariko naizela adierazi nahiz, gogoratu zitzaidan Res Publica latinezko hitz elkarte zahar hura.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Nork daki zenbat eta zenbat urtez eskatu dizkion Donoztiri Basagaitzeko semeari bere lanttoak.  Herria   2001-11-01

2 (hitz elkartuetan)

Antzerki lantto berezi horren egilea.  Herria   2001-09-13


lantu1 1 iz negarra, marraska.

Badiat bestela ere minik eta lanturik, neure erregeagatik negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Izan ere, kantuen eta lantuen mundu honetan maizago ukitzen gaitu, maleruski, lantuak kantuak baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Ez zara sekulan lantuz hasiko mila marko galdu dituzulako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Zarata batzuk entzuten hasi ziren hargailutik, lantu ahul baten antzekoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Maxinamendu gaitza duzu itsasontzien lantua gauaren erdian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Lantua jotzea baino hobe dela erremedioa jartzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

bidea irekiz bere ahotsari emakumeen lantu-zinkurinen artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Hil-lantuak gehiago, bizidunen aieneak baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Negoziaketa lantuen ondotik biltzar nagusira proposatua izan den orientabide idazki berria gehiengo handiz onartua izan da.  Herria   2004-01-15


lantu2 ik landu.

lantuka adlag negarrez, intzirika.

Hantxe abiatu ziren, negarrez, gu ere lantuka atzean utzirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Lantuka, otoitz egin nien jainkoei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Hiritarrak Ulisesen jauregira joan ziren, eta bakoitzak bere gorpua eraman zuen, lantuka.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

Ni ez nagoenean lantuka hasten da; horregatik, joan aurretik zapi beltz batez estaltzen diot kaiola, eta lo egiten du, gaua dela uste baitu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.


lanturos izond negarrezkoa.

Halakoetan Ramsay andreak, Lilyri amorrazioa ematen zion aldartean, erdi lanturosa erdi sumindua, ez zuen gauza ematen ekaitza patxadan gainditzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.


lanturu 1 iz lantua.

Emakumeak eten egin zuen bere lanturu tristea eta begira geratu zitzaidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Eztarri urratuak eragotzi egin zizun baita min lantururik txikiena egitea ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.

Denek batera jalki zuten lanturu alfer bat, eta ondoren sukaldeko ateren batek erantzun zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.

Mutila txamarretik libratu zen, lanturuan: -zertara zoaz?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.

Aho hartatik izuzko hitz auskaloko bat irten bazen, urdina eta larria, lanturuzkoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

"Brotxea galdu dut - amonaren brotxea", esan zuen Mintak lanturu doinu batekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

· Harriagatik edo nire negar lanturuengatik, ez jakin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

Ostatuko giro berez hitsean ez zuten gaizki eginen lagun galduarendako nire mozkor-lanturuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.


lanturuka adlag lantuka.

Lanturuka hasi zen ozenki, bere umeek erotu egiten zutela, batez ere Sebastianek, eta ahaztu egiten zitzaiola dena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.


lantxa iz txalupa.

1912ko abuztuaren 11n, Santa Klara egunean, San Nicolás lantxa arrantzara atera zen Lekeitioko portutik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 79. orr.

Handik Gurutze Gorriko lantxetan lehorreratuko zituzten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.


lantxe adlag bezalaxe.

Ohitura onak hartzen hasi haz, Anton lantxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Hotzikara mingarri batek negargura eragin zion, ondoko emakumea lepotik heldu eta ume txikiak lantxe negar batean hasteko hunkipena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

Baina Mikel kieto hantxe, taketa lantxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.


lantxo 1 iz adkor lana.

Lanean hasi zela, tira, lantxo bat bazuela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 157. orr.

Egun batez, hots egin, eta, argi zehar bat begietan, niretzako lantxo bat zuela esan zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

-Lantxo bat aurkitu dut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 39. orr.

Orain dela lau bat urte, telebistarako saioak egiten dituen Pausoka etxetik deitu zidan Xabi Puertak, lantxo bat eskaintzeko. Ez litzaidake axola izango asteburuetan hemen auzoan lantxo bat edo beste egitea, kantatzen, alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baratzea lantzea eta bere kasa eraikuntza-lantxoak egitea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

3 idazlantxoa.

Lantxo bat idazten ari naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 245. orr.

1935eko irailetik 36ko urtarrila bitartean ia hogei lantxo atera zituen El Día egunkarian Lotsati goitizenpean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.

Ikusmolde hori iraultzera dator lantxo hau.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 13. orr.

Eta edateaz eta edaleaz dihardu, hain zuzen ere, bere azken lantxo honek, edalearen nahi eta ezinaz.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.

Geneten bi lantxo argitaratu zituzten liburu bakarrean, bata espetxe baten barruan kokatutako antzezlan bat, eta bestea Xatilako palestinar errefuxiatugunean egindako sarraskiaz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 69. orr.


lantxoi iz txalupa handia.

Lantxoia bere motor zaharra amatatu gabe jarriko da moila parean, eta ohol ilun bat jarriko dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

Lantxoiko patroiak indiferentziaz so eginen die gertaerei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.


lantxurda (orobat lantzurda eta lanzurda g.er.) 1 iz lanbroa, langarra; intzigarra.

Baionesak lantxurda iraunkorrak trabatu ditu partida guzian.  Herria   2001-04-26

Martxo hondarretako lantzurda eztiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

-Kontuz mendi horretan, lantxurda sartzen da eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Amaia, baiki, berezkoa zuen alaitasuna apurka galduz joan zen debeku haiengatik, lantxurda goizeko eguzkipean desegiten den bezalatsu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Lainoa zuen iluntasunetan traketsena, lantxurdak apaldu egiten zion bizitasuna, eta gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama, bazterralde lausotuarekiko tristura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Neguan, hori dena intzigar eta lantzurda, batzuetan luxe-luxe, izotz-azazkal 12-15 zentimetro neurtzen dituztenak ateratzen dituela haizeak, halaxe gertatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

2 irud/hed

Milaka behi gizentegi bat beti kanpoan direnak egunero kamiuntaraka eremaiten dituzte hiltzerat eta ordainak sartzen gizenzeko, beroa gaixto delakoan lanzurda bat egiten dakote gainean fresko egoiteko.  Herria   2003-11-13

Bero baitzen, lanzurda gisa ura burugainean hodi batetik heldu zitzaioten, behiak freskatuz.  Herria   2003-11-06

3 (hitz elkartuetan)

Lantxurda-tantek distira esnetsua egiten zuten ilunpeetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.


lantxurdatsu izond lantxurdaz betea.

Besoak gibelerantz luzaturik nituela, sorgorturik geratu nintzen bat-batean, zeren eta eskuak zabaldu ahalean nire hatz-mamiek ustez pertsona batenak ziren gorputz atal lantxurdatsuak ukitu baitzituzten.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.


lantza 1 iz buruan burdin zorrotz bat duen haga batez osaturiko iskilua.

Sua egin eta erre egingo ditu armak: babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak.  Elizen arteko biblia   Ez 39,9

Buruko babesgarria, ezkutua eta lantza lurrera bota nitian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Lantza, arku eta ezpatez armaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Sable bikoitz gakotua aldean, labana gerrikoan, hamar oineko lantza eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko. Nire lantzak alderik alde zulatu zuen, eta lurrera erori zen garrasika.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

Orduan, lantzak botatzeko agindu zien Ulisesek bere lagunei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.

Hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,11

Beste basailuren bat agertuko zen eta lantza sartuko zion putakumeari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Gogor ekin zion, lantza beheraturik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.

Lantza hautsita, ezpata atera zuen Lancelotek.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Dardar dagite lantzek.Jauregian eseria zegoen, lantza eskuan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,9

Zeharka nazazue zuen lantzez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.

Haren lantzaren makilak ehulearen gakoa zirudien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lantza bat erortzen da sabaitik ohe gainera, baina arrasto bat besterik ez dio egiten zaldun ezezagunari.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

On Kixotek bezala printzipioen lantza eskuan hartuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 190. orr.

2 (izenondoekin)

Gurutzearen oinetan, soldadu erromatar batek lantza luze bati eusten zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Eskuan lantza handi eta astun bat zeramala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Arkua eta mutur zabaleko lantza motza zeramatzan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Itsasontzietatik arkuak, geziak eta lantza eztenluzeak hartu eta, hiru taldetan banaturik, jaurtika hasi ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Lantza odoleztatuari begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuineko saihetsean lantza-zauri bat agertu zitzaion, orbaindu gabea, gorria eta odoldua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

Jainkoak zeure esku jarri dizu gaur etsaia; uztazu lantza-kolpe batez lurrari josten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,8

Fusil tiroen oso zalea ez naiz, ezta lantza kolpeena ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 160. orr.

Lantza-ukaldi baten orbainak edertzen dio bularra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Goraka datorren argizko zaparrada hau behar da, lantza kolpezko oldar hau behar da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Zazpi arma ere azaldu dira, lantza puntak gehienak, eta ezpata bat, itxuraz germaniarra. Haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 20,5

Arma-meta handiak eta lantza-sorta zutituak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Normandoak, frankoen erasoaren lantza-mutur zirenak, seljuktarrak bezain konbertitu berriak ziren barbarotasunetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Loxetako zumardi hura bailitzan sei Heinkel 51en helburua, eskuineko hegoa altxatu [...] eta bonbaketarien lantza formazioa utzi zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontzentrazio zelaia eta egoiliarrak su-lantzekin suntsitzeko manua ukan dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

5 lantza-makila (corpusean lantzamakila soilik)

Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,7

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benetako lantza (3); lantza eskuan (12); lantza hartu (4); lantza kirtena (3); lantza kolpe (5); lantza kolpe batez (3); lantza luze (4); lantza santua (8); lantza santuaren (3)

lantzaren ahotsak (3); lantzaren punta (5)

lantzaz armatuak (4); lantzaz zulatua (7)


lantzadun izond/iz lantza duena; lantzaz armaturiko gudaria. ik lantzari.

Hara bildutakoen artean nahasirik, poliziak nabari ziren, lantzadun kosako batzuen laguntzaz ordena zaintzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Nahiago zuela, soldadu gisa, lantzadun bakarraren soldata irabaziz, zinez lorioski eta guztiz giristinoki, bizitzeko doia egin, ezen ez eta heretikoen errege izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.


lantzaile (orobat lantzale) iz aipatzen dena lantzen duen pertsona.

Bizi molde berrien frankatzea, lur lantzaileen artean eskuz esku lan egitetik haurren altxatzeko moldetaraino.  Herria   2005-09-29

Eraikuntza berrietarik batean hasia da Antton Heguy, Ortzaiztar semea, burdin lantzailea eta hiru langile badauzka.  Herria   2005-08-11

Gure burdin lantzaleak, ez zituen orenak kondatzen eta horrentzat egunak berdin luzeak ba udan eta neguan.  Herria   2001-11-15

Lehenak, larruaren lantzaile izanki, bere gain jarri nahi du.  Herria   2005-03-10


lantzakada iz lantza kolpea, lantza ukaldia.

Lantzakadaz zulatu zioten alderik alde bular aldea eta bihotza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

57 egun geroago hilko da, Ravennako guduan, hamabost lantzakadaz zulatua aurpegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

-Menditarrek lantzakadaz garbitzen ahal zitiztean, baina asperturik zeudean, itxuraz -Etiennek, alegia deus ez, bere kontakizunari loturik-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Senpereko lantzakadaren ondotik Baionan egin zituen hilabeteetan, apez batek letren misterioak argitzen lagunduz gozatu zion eriondoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.


lantzale ik lantzaile.

lantzamakila ik lantza 4.

lantzamendu iz (produktu berri bat) merkaturatzea.

Gamesako arduradunen arabera, Espainian egitekoak zituen instalazioetako atzerapenak izan dira aurreikuspenak ez betetzearen errudunak, baita lehengaien hornikuntzako arazoak eta haize errota familia berri baten lantzamendua ere.  Berria - Ekonomia   2006-01-11


lantzari 1 iz lantzaz armaturiko gudaria. ik lantzadun.

Nafarroako lantzari hoberena delakoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Fernando Katolikoaren armada guztiz ahaltsua, lantzariak eta alkabuzariak, oinezkoak eta zaldizkoak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

Eduki itzazue prest gaueko bederatzietarako berrehun soldadu oinezko, hirurogeita hamar zaldizko eta berrehun lantzari, Zesareara joateko.  Elizen arteko biblia   Eg 23,23

Lantzarien dantza amaitu zenean, gelako bazter urrun batera alde egin zuen Gabrielek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lantzari-dantza eratu zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Lantzari-erregimentu bat Pasealeku Zabaletik kargan etorri zen, gorosti-hostoekin armatuta, horrek zauri ikaragarriak eragiten baitizkio etsaiari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.


lantze iz (zerbait) lanaren bidez prestatzea, egokitzea, onuragarri edo onuragarriago bihurtzea.

Elikagaia egun deslokalizatua dago, hots, tradizioz zegozkion sorterri, lantze tradizional eta gorabehera klimatikoetatik deserrotua, deskonektatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Arabiarrak, hagitz ikasiak eta trebeak izan baitziren nola hidraulika kontutan hala ehunki lantze eta saltze kontutan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.


lantzean
1 lantzean behin noizean behin.

Lantzean behin bertan egiten dut lo, baina gehienetan bera etortzen da gurera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Lantzean behin, ni nengoen aldera begiratzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Lantzean behin, abadea bera etorten zan tabernara.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 56. orr.

Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Orain ere, lapurtu egiten dizkiot koadernoak, lantzean behin.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 34. orr.

Ebek Camel kartoiak ekartzen dizkio lantzean behin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Mundu zabaleko gainerako hizkuntzetan bezala, aldaera bakarra aukeratu zen honelakoetan, oso lantzean behin erabateko erabakirik hartu ez bazen ere: esan / erran bikotean, esate baterako.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 165. orr.

2 lantzean-lantzean askotan.

Eta, lantzean-lantzean, ekaitz euria botatzen zuen, hautsa desagertarazten eta bideak garbiago uzten zituela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.

Zalantza egun batzuk izaten zituen lantzean-lantzean komedianteak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.

Aspaldiko lan hori lantzean-lantzean eten eta berrartua izan da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lantzean behin (152); lantzean lantzean (6); oso lantzean behin (6)


lantzeke adlag landu gabe.

Esan dezagun aukeraketa teorikoen azterketa lantzeke dagoela oraindik, geroagoko ikerketa bat heldu arte, berari arreta osoa eskaini ahal izango diona. helduen euskalduntze-alfabetatzea aurrera eramatea bermatuko duen markoa daukagu, eta hori lantzeke dago oraindik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.


lantzer iz ipar langarra.

Man-en larru beroak Graxirena farrastatzen zuenean, uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz, arteka bedera amultsuki urez emokatuz, idorte mehatxuari arre ozenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Konplexuek labakitu neskari, hedoiak euritzen ziren uneak amodiozko lantzer-izpi iruditzen zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.


lantzerka adlag zeihar edo eslaian ebakiriko ertza osatuz.

Lantzerka apaindua da, heldulekua du, baita armarri txiki bat ere, pala batekin, eta palaren gainean idatzirik Spatenbräu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.


lantzoi1 1 iz arrain txikia, gorputz-luzea, hondar azpira erraz sartzen dena (Ammodytes tobianus).

Eta, alde guztietan, lengoraduak erruz ageri ziren binaka paratuak, grisak edo horiak; lantzoi meheek, zurrun-zurrun, eztainu txirbilak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Arraien eta mielgen bizkarraren gainean, harri handi ilunak, moreak, berdexkak, metal belztu batean txertatzen ziren; eta lantzoien makila meheetan, esperlinen isats eta hegatsetan bitxigintzako lan zoragarriak ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

• 2 izond pertsonez mintzatuz, lotsagabea edo ergela.

'Hori da lantzoia, hori!' esaten zuen Goiok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Nolako lantzoia Floren, gure uste okerrak okerragotzeko!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.


lantzoi2 1 iz lantza motza.

Gehiagorik gabe, bere lantzoia tinkaturik ekin zion beltzez jantzitako bati.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

Lurraren kontra puska-puska egina gelditu zen lantzoia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bertara joan eta lantzoi-punta aurpegian jarriaz, errenditzeko esan zion edota hilko zuela bestela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.


lantzoikeria iz lotsagabeari edo lotsagalduari dagokion egintza.

Horrenbeste berba feo eta juramentu, horrenbeste lantzoikerixa, horrenbeste alperkerixa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 14. orr.


lantzurda ik lantxurda.

lanurte ik lan 32.

lanuzte (540 agerraldi, 4 liburu eta 283 artikulutan; orobat lan-uzte g.er.) 1 iz lana uztea, greba.

Lanuzte teknikoa da, eta ez greba, enpresaburuak (autonomoak) baitira deitzaileak.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Alemaniako metal arloan greba eta lanuzteekin jarraituko dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Caballitoko grebalarien aldeko lanuztera deitu dute gaurko.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Langile ia guztiak azaldu ziren lanuztearen alde.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Malgutasun akordioa betetzen ez dela ikusita, langileek lanuztea hasi zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Produkzioan aritzen diren 4.200 beharginek sindikatuek deitutako 24 orduko lanuztea egin zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Erabateko lanuztea egin zuten atzo Volkswagen enpresak Iruñean duen lantegian.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Bizkaian, langileen %85 lanuztearekin bat egiten ari direla diote sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

UGTk lanuztea geratzea proposatu arren, greba egingo dute gaur Vwen.  Berria - Ekonomia   2006-03-28

Baldintza bakarra jarri dute: garbitzaileek lanuztea etetea.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Nafarroako Lan zuzendaritzan egindako bileran lanuztea bertan behera uzten bagenuen eskaintza berri bat aurkeztuko zigula agindu zigun.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Tarifak «duindu» arte, lanuzteari eutsiko diote garabi enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Ekoizpena erdira jaitsi da lanuzteen ondorioz.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Horregatik lanuztea ostiralera mugatzea erabaki dugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Martxoan Turingo lanuzteak etorri ziren, krisia hurbil zela iragarriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Supituko lanuzte horrek espontaneoa zirudien, inprobisatua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.

· Japoniarrek [...] lan erritmoa bikoiztuz egiten dituzten lanuzteak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

2 (izenondoekin)

06:00etan, hasi zuten Montañesako 400 langileek lanuzte mugagabea.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Mugagabeko greba hasi aurretik langileek hamar eguneko lanuzte partzialak egin zituzten zuzendaritza presionatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Garabi enpresek lanuzte «selektiboak» egingo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Urtebeteko lanuztea gogorra izan dela nabarmendu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urteko lehen lanuzte eguneko parte-hartzea %50ekoa izan da, CGT sindikatuaren arabera. Lanuzte proposamena CCOOrekin eta UGTrekin ere negoziatu zuten gainerako sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Hala ere, ez diotela lanuzte deialdiari trabarik jarriko adierazi diete gainerako eragileei.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

'Abisu lanuzteak' Alemaniako VWn negoziazioetan presioa egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguneko lanuzte partzialak (4); lanuzte egin (6); lanuzte mugagabea (7); lanuzte partzialak (8); lanuzte teknikoa (4)

bi orduko lanuztea (8); egun osoko lanuztea (4); eguneko lanuztea (7); lanuztea egin (22); lanuztea egin zuten (16); lanuztea egingo (8); lanuztea erabatekoa (6); lanuztea erabatekoa izan (4); lanuztea hasi (12); lanuztea hasi zuten (5); ordubeteko lanuztea (6); orduko lanuztea (20)

bi orduko lanuzteak (13); egun osoko lanuzteak (4); lanuzteak egin (22); lanuzteak egin zituzten (15); lanuzteak eginen (5); lanuzteak egingo (17); lanuzteak egiten (5); lanuzteak egitera (5); lanuzteak eta (5); lanuzteak ez (6); lanuzteak hasi (4); lanuzteak hasiko (6); lanuzteak hasiko dituzte (4); lau orduko lanuzteak (10); orduko lanuzteak (25); orduko lanuzteak egin (7)

lanuztearekin bat egin (4)

lanuzteekin jarraituko (4)

lanuztera deitu (13)


lanzadera iz trenez, espazio ontziez eta kidekoez mintzatuz anezka.

Halaber amaitzear dago Renferentzat egindako tren-lanzadera bat.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


lanzinante [fr] iz zorrotza; obsesiboa.

Momadayren liburuko perpausak buru zokoan dailu erabiltzeak eta mantra lanzinanteen gisa errepikatzeak on egin zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Amatxik erresumin etengabea zeraman, herio dantza lanzinantearen urratsen urratzaile.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Ahaire monotono eta lanzinantean hasi zen gizonaren itzalak eta argiak zerrendatzen, garaitezintasuna azpimarratuz lehenik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.

Batak bere zintzur harramantza uzten zuen, besteak auhena are azkar eta lanzinanteago eraman zezan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.


lanzurda ik lantxurda.

laodizear izlag/iz Asia Txikiko Laodizeakoa, Laodizeakoari dagokiona; Laodizeako herritarra.

Arabiar nagusitasunaren omeiatar agenteak musulman guztien berdintasunaren abbastar ordezkariek ordeztu zituzten, erlijio-printzipio islamikoen izenean, konbertitu zinikoen biloba musulman fede handikoek Laodizeako arabiar konkistatzaile musulmanen laodizear biloba musulmanekin indarrak neurtu zituztenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.


laostia 1 interj adkor harridura-edo adierazteko hitza.

-Laostia, Mikel, zenbat denbora!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 157. orr.

'Laostia, bala bakoitzarekin seizazpi indio garbitzen ditu!' protestatzen genuen batzuetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.

Esaidak, laostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.

Urduri jartzen hasiak ginen, laostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

• 2 izond gauza harrigarri edo ikagragarria.

-Laostia da, ezta? -esan zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Joder, Beltza -esan zidan, pedalei emateari utzi gabe-, emakumeak laostia dira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 88. orr.

Fededuna izango banintz, laostia izango luken -irribarre xuxurlaria egin zuen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.

Laostiako ederrak zarete.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 179. orr.


lapa1 1 iz itsasbazterreko haitzei atxikirik bizi den soinbera gasteropo maskorbakarra, jateko ona (Patella vulgata).

Lapak harkaitzetarik deslotzeko erabiltzen zuen eta, atorra azpian, gerrikoari loturik zeraman ganibetaren giderra hunki zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 223. orr.

Bi saskiak bete zituzten txangurroz, txirlaz, tentuz, lapaz, itsasbarraskiloz bai eta ostra andana batez ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Beste enbarkazio batean aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

Esaten da bere gorputzaren zatietatik sortu zirela gaur egun itsaso nahiz ibaietan diren izakiak oro, esate baterako: bere begininietatik zapaburuak; azazkal gogorren geruzapean hazi ziren txirlak eta lapak; ileek angula itxura hartu zuten […].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.

Bibi, Joxanekin pega-pega eginda, lapa bat bezala, irribarretsu egon zen gau osoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Baietz esan nion eta lapa bat bezala itsatsi zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.

2 metalezko zati baten itsasten den leherkaria.

Autopean lapa bat jarri diote.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Erabiltzeko gidaliburuak, errepide mapak eta «lapa» zioen poto bat ere atzeman zuten iragan hileko miaketa hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

3 lapa-belar (orobat lapa-belar) iz hosto berde ilunak dituen landarea, arropetan itsasten diren fritu biribilak ematen dituena (Arctium lappa eta Arctium minor).

Mr. Esku ezezagunek uzten zizkidaten lanaulkiaren gainean, gauez, landareak eta landareak, egunero mota desberdinekoak; guztiak ere etxe-etxekoak ziren, eta ez dakit nola aukeratzen zituzten: tipula, baratxuri, azenario, lapabelar, ahabia, milorri, sahats, salbia, erromero, txakur-arrosa, ipuru.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Usoak urrumaka bezala eta lapa-belarra bezain mikatz hitz egin zuen Noraren aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Orbela eta lapabelar-hostoak arakatuz Mr. Perryk zerbait topatu zuen bere makilaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

4 lapa egin pegatu.

Gizajo hau gainetik ezin kendurik ibili naiz gaur arte, beti neukan aldean lapa eginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.


lapa2 1 iz patsa.

Gau batez, egun zinez neketsuaren ondotik, biak mahats lapa edaten ari zirelarik bordan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Mahats lapari ohore egiten zioten bitartean, Gartzia lehiatu zen Joanttori gertakarien berri ematera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

2 hordi lapa arras hordia

Nire sudur gorri puztukote hau eta nire aurpegiko ubeldurak nori legozkioke ez bada ni bezalako hordi-lapa amorragarri bati?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

3 izerdi lapetan izerdi patsetan.

Izerdi lapetan zara, baina izerdiak, zikindu ordez, ikuzi egiten zaitu. Izerdi lapetan zen, margul.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 48. orr.

Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik lehena... eta harri hausten ari bigarrena izerdi lapetan.  Herria   2002-08-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izerdi lapetan zara (3)


lapabelar ik lapa1 3.

lapaitz iz aran txikiak ematen dituen zuhaitza.

Urki biguina, noranahiko lapaitza edo haritz noblea, halako sustrai batek zer landare lotzen ote zuen ikasi nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.


lapar1 1 iz sasia, kaparra.

Uzten ditut ezker, gain haietan, bide xuko bat segituz ikusiko nituen hurritzondo, pago eta laparrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Nola lilia laparren erdian, nola sagar ondoa oihaneko zuhaitzen artean. Erreka ilun bat, dena sasi eta lapar.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 207. orr.

Battittu Coyos xiberotarra laparra bezala lotu zaio lanari gure mintzaira historikoen alde departamenduan.  Herria   2003-07-17

2 laparretara bota bazterrera utzi, bertan behera utzi.

Hazparne aldean egun hautan hori dela gertatzen dute salatu gazteek, tokiko auzapezak Euskal Herria Zuzenean festibala zuzenki laparretara botatzen duelarik, bere gerizapean hartu ondoan.  Herria   2004-03-11

Maitasunak sustatu ote du Espainiako apezpikuen burua, Jose Maria Rouco Valera Madrilgo kardinale eta artxapezpikua, "Ibarretxe plana" laparretara botatzera?  Herria   2003-12-04


lapar2
1 elur-lapar ia zuritzen ez duen elurra. ik lapatx 2.

rra elurxeago denean, orduan, jardun-ahala, elur-lapar edo elur-nabar gelditzen da, alde hauetan elur-lapatsa esaten dioguna, ezartzen hasi ez hasi, laster xurituko lukeenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.


lapardi iz lapar asko dagoen tokia. ik sasidi.

Halere, inork ez daki zenbat neskatxa lurperatzen dituzten etxeko larrainetan edo junglako lapardietan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.


laparoskopia iz sabel barrunbearen azterketa endoskopikoa.

Laparoskopia bat egitea barrunbe abdominaleko azterketa endoskopiko bat egitea da berez, eta hori egiteko nahikoa da zentimetro gutxiko ebaki bat egitea.  Berria - Gaiak   2004-09-25

Horretarako, laparoskopia teknikaz baliatu ziren.  Berria - Gaiak   2004-09-25


lapata adlag pegatuta. ik lapatu.

Eta elkarri lapata, pega-pega, multzotuta datorrenean, elur-moltso, elur-hosto, elur zafla, hauek jada puska handiak direnean, mataza baten irudian, hortik elur-matazea deitzearena, batez ere elur-erauntsi formala eta itxia ari duenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.


lapatin iz lapa-belarra; lapa-belarraren fruitu arantzatsua.

Ez du indarrik atxemaiten, ukondo ukaldi batez, lapatina bezala lotzen zaion senargaiaren gibelera pusatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Batzuetan iduri zuen lapatina bezala lotzen zitzaiola, infernu hartan zuen "lagun bakarrari".  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.


lapatinkada iz

Mihiak mihiari izugarriko lapatinkada eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.


lapats ik lapatx 2.

lapatu, lapa(tu), lapatzen 1 da ad itsatsi, pegatu.

Ondo lapatuta bizi da huntza: baina besteren bizkar hartzen duena bere zain eta sustraietan janaritutakoaz osatzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Hantxe supazterrean bertan, sutako tenazari ohartuko zitzaion gero, ea sutako txingarrak eta sutautsa lapatzen zitzaizkion: hezetasuna ugaritzen ari zenaren seinale zen hori ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Arropak azalean lapatuta zituzten biek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Uztailaren abian, bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

San Markos egun bedeinkatu honi [...] udaberriko harkaitz umelari goroldioa bezala lapatu izan zaizkio esaera zaharrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

2 irud/hed

Oroitzapenen zakuan, eguraldiaren pasadizoak agudo nahasten dira eta kamusten, harik eta data berezixko baten inguruan lapatuta gelditu ez diren, herriko festekiko edo ospakizun bereziko data batzuekin, alegia...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

3 (era burutua izenondo gisa).

Bere uztar estalizko larruz eginikako "Kaska" pausatzen du, gaizoa, izerdi lapatua, gorri beltztua.  Herria   2001-06-21


lapatx 1 izond

Euri xirrin sarriko eta egun askotakoak, baina zirin, langar, euri motela gehiena, ordu askotako jardun buxti lapatx hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.

2 elur-lapatx (orobat lapats) ia zuritzen ez duen elurra. ik lapar2.

Samuel etxera iristerako hasi ziren lehendabiziko elur-lapatx arinak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Gailurretan geratzen zen elur-lapatxa, antzigarrak bere kristalezko kutxan gordea zeukana, desagertu egin da egun hauen epeltasunarekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 60. orr.

Oriol, berriz, Mediterraneo itsasertzekoa zen, eta elur lapatxa besterik ez zuen ukitu bere bizitza osoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

Elurra elurxeago denean, orduan, jardun-ahala, elur-lapar edo elur-nabar gelditzen da, alde hauetan elur-lapatsa esaten dioguna, ezartzen hasi ez hasi, laster xurituko lukeenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.


lapazorri 1 iz potrozorria.

Balio ez duen gauza, hala nola Boreaplastik hegoalderantz lapazorriak bezala ugaritu diren tribuen erlijioak, filosofiak, literaturak, arteak eta zientziak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 263. orr.

2 irud/hed

Ana ondotik heldu zitzaidan, lapazorri uxaezina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.


lapidario izond esaldiez eta kidekoez mintzatuz, hotz eta motza.

Esaldi "lapidarioen" lehiaketa izango zen, ez hilarrietako esaldiak, baten batek hitzez hitz interpretatu zuen bezala, esaldi biribilak baizik, zirt-zartekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 120. orr.


lapidarioki adlag hotz eta motz, era lapidarioan.

Andrea Memmo-k lapidarioki laburtuko zuen ilustratuen jarrera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.


lapidariotasun iz lapidarioa denaren nolakotasuna.

Aipatu dut, lapidariotasunaren abantailetan babesturik, interesgarri litzatekeela Borgesenetan ageri ez diren gaien zerrenda egitea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.


lapidatu, lapida(tu), lapidatzen du ad harrika hil.

Afghanistaneko 29 urteko emazte bat lapidatu dute, hots, harrika hil, hango araba lege edo ohiduren arabera.  Herria   2005-05-05


lapidazio iz lapidatzea, harrika hiltzea.

Ni musulmana naiz eta lapidazioaren aurka nago.  Berria - Mundua   2004-06-18

Lapidazioa, esku zein lepo mozketa...  Berria - Mundua   2004-06-18


lapiko 1 iz eltzea.

Kendu zituen bere lapiko haiek sutatik eta jatera deitzeko esan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

Gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,13

Lapikoaren edukia aztertzen ari zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.  Elizen arteko biblia   Zen 11,8

Afaritarako arroza lapikoan egosten ari den bitartean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Bezperako kafearen lapikoa berotzen ipini.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Ama zegoen han lapiko bat garbitzen, arraroa zen dena.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Sutan dagoen lapikoak estalkia nahi izaten dik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Kirika egin zuen buztinezko lapiko barrura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 103. orr.

Horrek esan nahi zuen lapikoko arroz guztia amaitua genuela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 76. orr.

ik lapikoko.

Lapikoaren hondoan itsatsitako hondar beltzak erraz kentzen direla ohartu eta gero.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Guraizeak zorroztera edota lapiko zahar baten ipurdia konpontzera etorritako gailegoren bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Badaezpada ere bi lapikoetatik jatea erabaki zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 109. orr.

Halako jendea jasateak betetzen zidak lapikoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Eguneroko lapikoa bete ahal izateko lanean aritu beharrik ez izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.

Alfontsori, berriz, jende horrek ez dio inolako lapikorik betetzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Minutu baten buruan itzuli zen lapiko handi batekin, kaka eta pixa lurrean egin beharrik eduki ez nezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lapiko ipurdia bezain beltza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Lapiko hondoari erantsitako artirina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 325. orr.

Ni nintzela ziurtatu nion, "Shellekoa", eta galdetu ea sukaldean, tira, deskuiduan ez ote zen haginen artean paratzeko ezer gelditzen, hondarren bat agian, lapiko hondotik-edo.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 157. orr.

Zarautzen ere 150 bat lagun manifestazioan atera ziren iluntzean, lapiko hotsean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Azken egunotan bezala, lapiko jotzea egin zuten eguerdian eta arratsaldean 16:00etan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun asko dira beren lanak presio lapikoetan prestatzen dituztenak, baina letren sukaldari xume hau dago ezen hobe dela obra erraietan zein paperean astiro eta presarik gabe txegostea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 108. orr.

Abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

4 lapikoaren edukia. ik lapikoko.

Hemendixe usaintzen dut zure amaren lapiko goxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 49. orr.

Lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Azkenean atzeko atea zabaldu eta Sethe irten zen, besoaren bihurgunean lapiko bat bete janari-hondar zekarrela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 179. orr.

Lapiko bete patatarekin eskaileretatik behera jaisten ari nintzenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 216. orr.

5 adkor burua.

Gaztetxo bati lapikoan jarri zaiolako ezin dela odolik eman nori ematen zaion jakin gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Guraso naizen aldetik, badut nahikoa buruhauste: kontraesanez borborka daukat lepo gaineko lapikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.

6 adkor futbolean, jokaldi batzuetan, ate baten inguruan, gertatzen den jokalari pilaketa.

Baloiak lapikora bidaltzea beste aukerarik ez zuen izan.  Berria - Kirola   2004-02-01

7 itsu-lapiko ik itsulapiko.
8 tonto-lapiko izond adkor ergela.

Ez duzu irri antzerki bateko tonto lapikoa izan nahi, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lapikoa hartu (3)

lapikoan sartu (3)


lapikoko iz lapikoaren edukia, eltzekaria.

Behin batean, Jakob lapikokoa egosten ari zela, iritsi zen Esau oihanetik, oso nekatua.  Elizen arteko biblia   Has 25,29

Nola anai Juniperok lapikokoa prestatu zien behin anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Begira zegoen nolako arretaz egiten zuen anai Juniperok lapikoko hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Ardura zaitez, bada, gu itzultzen garenerako, lapikoko zerbait prestatuta edukitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Azazkal-zati bat lapikoan sartu ezkero, lapikokoa yan dagiana zoratu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.


lapin 1 iz untxia.

Erdi lasterka, erdi jauzika, uharteko lapinak bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.

Bi lapin, oilasko bat, zerri izter bat, bi gasna, bertze hainbertze ogi...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Gure herrian ditugun odolkiak, zango usaina duten gasna mutzituak, kurkuiluak, ostrak edo lapinak hemen bitxikeriak lirateke!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondotik, errota-joko, lapin-kurtsa...  Herria   2001-07-26

Ber-denboran haur jokoak ere izanen direlarik : lapin-joko eta bertze...  Herria   2002-08-01

3 lapin-hazle

Untxi edo lapinhazleak krisi larrian dira.  Herria   2002-09-19


lapislazuli (orobat lapis lazuli g.er.) iz aluminio, kare eta soda silikatua, kolore urdin bizikoa, oso gogorra, bitxigintzan erabiltzen dena.

Zeuk ikusi porpidarria, jaspea, agata, lapis lazulia, marmolik finena edo zein material erabiltzen duzun.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

Lapis lazulizko paparreko orratza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria, barruan sua duela dirudiena, esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua, amodio gogo hila piztu eta berpiztu egiten duena, eta urrea, edergarrien artean edergarriena, eguzkiaren ordezko lurrean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.


lapitz1 1 iz arkatza.

Lapitza hartu eta marrazten hasi zenean, arnasari eutsi nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Lapitza atera eta kontuak egiten hasi zen paper batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.

Mapa txiki hartan lapitz batekin zirkuluak marrazten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 58. orr.

Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.

Lehenago ere marraztu izan zuen Leirek marrazki ederrik, koloretako lapitzak erabilirik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

Berak patentatutako metalezko lapitza paratu zuen, mina muturrera atera daitekeenetakoa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Gero bere poltsa zabaldu, lapitz urdin-gorria atera, akatsak azpimarratu eta hauxe idatzi zuen bandoaren oinean: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.

Lapitzez egindako arrastoren bat.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Lapitzezko marratxo haiek.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

Gomazko kanula txiki bat -lapitz bat baino meheagoa-.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lapitz mutur bat eta paper puskatxo bat.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 13. orr.

Lapitz muturra ahora sartu du berriz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.

3 makillajean erabiltzen den barra edo lapitz modukoa.

Apaintze-mahaira joan eta Kleenex bat eta bekainetarako lapitza hartu ditu idazteko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.

Neska konturatu egin zen Joseba zelatan zela eta honi irribarre xarmanta eskainiz xakutoan sartu zituen lapitzak eta hautsak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

5 ezpain lapitza.

Poltsa arrosatik lapitza atera eta ezpainak apaintzen hasi da ispilu txikian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

Masailak gorriztatu zituen, ezpainak lapitzarekin margotu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

6 ezpain lapitz ezpainetako margoa, ezpainetakoa.

Ilea guztiz nahasirik, eta ahoa ezpain lapitzaz gorri-gorri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 232. orr.

Oharkabean ezpain-lapitzez zikindu dut.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 53. orr.

Bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila; flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Ivy modeloa zen: kotxearen kolorea nolako, soinekoak ere halako hautatzen zituen hark, nik uste, eta kotxearen kolorea ezpain-lapitzarenaren arabera, edo alderantziz, ez dakit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

7 ezpainetako lapitz ezpain lapitza, ezpainetakoa.

Bere eskuko poltsatik ispilu ñimiñoa eta ezpainetako lapitza atera zituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lapitza atera (3); lapitza eta borragoma (4); lapitza hartu (3); papera eta lapitza (5)


lapitz2 iz arbela.

Horietarik bat lehen aldikotz eskolan sartzeko egun handi hartan ene zaku ttipian nuen lapitz-taula edo "ardoisa" eta hartan idazteko gisa bereko arkatza.  Herria   2003-03-17

Lapitz usain hori ez dut sekulan ahantzi eta gaur oraino sumatzen dutalarik bizitzen ditut memento hartako sendimendu berak : beldurra, bihotz-mina, griña.  Herria   2003-03-17

Platintxulorako golkora iritsi aitzin badagoelako mutur irten bat, lapitz hauts hartan ikusten ahal ez zena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.


laponiar izlag/iz 1 Laponiakoa, Laponiari dagokiona.

Barrara hurbildu eta Matty laponiarrak bost dolarreko bilete bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

2 iz Laponiako herritarra. ik sami.

Eskandinabiar hizkuntzak kontsonantez beteak daude, baina laponiarren eta finlandiarrenek italierak berak baino bokal gehiago dituzte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.

Eta finlandiarrak, estoniarrak, laponiarrak, txeremiarrak, txuvashiarrak eta permiakak gehitzen baditugu, eta alemaniarrak, [...] eta aleutiarrak gaineratzen, ongi ulertuko dugu horren estatu zabalean batasunari eustea zaila baino zailagoa dela eta horrelako inperioa denboraren lana baizik ezin dela izan, gobernuen jakinduriak lagundurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Finlandiak laponiarren eskubideak onartu zituztenetik hona, ez dago laponiarrak baino finlandiarragorik.  Berria - Harian   2006-03-23


laponiera iz laponiarrek hitz egiten duten hizkuntza. ik samiera.

Fino-ugrioa, -beste hizkuntza batzuen artean, benetako finlandiera edo suomiera, mordvinera, laponiera eta abar hartzen dituena-, Iparreko Errusian eta Siberian hitz egiten den hizkuntza familia bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Hungariera, estoniera, laponiera eta suomiera (Finlandian).  Herria   2001-10-18


lapran izond zeiharra.

Eguzki lapranak hiribidea zeharretara hartu eta bi itzalak neurrigabe luzatzen zituen galtzadan zehar; haien buruak beste aldeko espaloiraino iritsi eta bidean aurrera lerratzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Begiak elkarrengandik izugarri bereizita zeuzkan, txekor batenak bezala, eta hain lapran eta garden non deabruarenak izan baizitezkeen.  Berria - Kultura   2004-03-10

Hala sortu ditu hainbat esapide, hala nola, "gainbeherako koadratzea" (filmagaia gainetik hartzen denean), "azpitiko koadratzea" (filmagaia azpitik gora hartzen denean), "koadratze laprana", "hurbileko koadratzea", "aurretiko koadratzea", eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.


laprast
1 laprast egin irrist egin, labaindu.

Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Baina laprast egin bere esku koipeztuetatik eta lurrean puskatu zaio Isidorari olioaren portzelanazko ontzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Halako batean, Budek bere burua aurrerantz bota zuen, laprast egin eta esku bakar batetik helduta geratu zen, eguzkiak begiak itsutzen zizkiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Uste zuena baino gaitzagoa da, palak laprast egiten dio batzuetan, sakonegi sartzen du hurrengoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.

Kanoak laprast egin zuen amuraka harkaitzetara, ez luze, pilotuak brankaz portura zuzentzea lortu zuen barrak itsasoari ematen zion sosegua berriro baliatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

2 irud/hed

Garaipenaren bidea estua baita beti, eta akatsik txikienean amildegiaren ertzean laprast egitea oso da erraza.  Berria - Kirola   2004-04-04

Baldin zuk bezalako neurriarekin begiratuko baliote bizitzaren luze-laburrari, ez lukete laprast egingo lizunkeriaren lohitan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Gai labainkorretan laprast ez egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Ezin da ez laprast egin anbiguitate larrietan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laprast egin (8); laprast egin eta (3); laprast egiten (4)


laprastada 1 iz laprats egitea, irristada, labainkada.

Barkatu egin zidan, nonbait, laprastada, ez baitzidan luzaroan berriro aipatu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

Gainera, erreka igarotzen da seminarioa igurtziz, laprastada bat aurrerago itsasoratzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 88. orr.

2 laprastada egin

Hurrena berriz, aski atseden hartuta, dutxatu berritan, eta saio ona egiteko irrikitan joan, eta laprastada egingo duzu laprastadaren atzetik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 83. orr.


lapraxtu, lapratx, lapraxten du ad elur-lapatxez bete.

Negua neguan nahi zuten, eta ez atzerakarga hartuta, udaberria lapraxten eta uda bera zipriztintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.


lapsus 1 iz hitz egitean edo idaztean, hitz egokiaren ordez beste bat erabiltzea.

Hau lapsusa izan dudana.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Ez zen lapsusa izan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Lapsus adierazgarria atera zitzaion Peio Iralurri atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Psikoanalisiaren teorian, lapsusek subkontzientea azalarazten dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

Huskeria bat, eta horra hor lapsus deitzen den zulotxoa, horra azpian zegoena agerian, horra sekretuan gorde nahi zena nabarmen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 77. orr.

Bertan, inkontzientearen formazioak atzeman daitezke: lapsusak, txisteak, ametsak, huts egindako ekiteak.  Berria - Kultura   2006-05-09

Dela ahozko lapsusa (lapsus linguae), dela idatzizkoa (lapsus calami), hutsa ez da berariaz egiten eta, hortaz, nekez esan genezake egilea jolasean ari denik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ordea, oroimen-lapsus ezin sinesteko bat eduki nuen, eta zenbakia ahaztu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

3 denbora bitartea.

Ez da iraupenik gabeko lapsusa, bi garai bereiziko lituzkeena eta faila baten alde batera eta bestera bi denbora heterogeneo zabalduko lituzkeena; transformazio kopuru jakin batek zehaztutako jarraitasun-eza da, definituriko bi positibotasunen artean dagoena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.


lapur 1 iz lapurtzen duen, lapurretak egiten dituen pertsona. ik ohoin; ebasle.

Lapurrak sartu dira berriro, baina oraingo honetan egiazko lapurrak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Bizkaian eta Nafarroan ere egin zituen ebasketak ustezko lapurrak.  Berria - Kultura   2004-07-15

Gauzaina berehala ohartu zen balizko lapurra hilik zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Autobideko lapurren afera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Lapurraren ibilerak.  Berria - Kultura   2004-11-19

Han topatu zuen lapurren gordelekua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Lapurren buruzagiak, harkaitzera iritsirik, ezpata zorrotik atera, eta ohiko araoa ahoskatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.

Zer esan didate, gauean lapurrak ibili direla edo...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

"Oihuka hasi zen: harrapatu lapurra!  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Gaizkile eta lapurrak atxilotzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera!  Elizen arteko biblia   Lk 22,52

Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da.  Elizen arteko biblia   2 P 3,10

Lau polizia, lapur baten atzetik zebiltzela aitzakia eginez, hotel batean sartu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Koldarrak, alprojak eta lapurrak izatea aurpegiratzen zieten batzuek besteei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

-Lapurrak zarete zuek, bai, lapur galantak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

Hire familian lapurrak dituk denak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Federicoren herrian denak lapurrak ziren, eta amorruaren eta lapurretaren senak jota zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Auzo horretan, garai hartan, lapur arloteak eta jendilajea bizi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Zure seme hori lapur zital bat da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

-Lapur zikin bat besterik ez da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Baina abokatu guztiak lapur hutsak dira...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Hemengo guztiak lapur edo litxarrero hutsak dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Lapur arruntak zarete; horratx, zer zareten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Lapur galanta, Berlino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

3 (izenondo gisa)

Lehengusu gizagaixoak, lehengusu lapur eta zelatariak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 197. orr.

Anaia lapurrak, zatozte gugana; anaiak gaituzue eta ogi ona eta ardo ona dakarzkizuegu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 626. orr.

Hura bezalakoxea baitzen: lapurra, maltzurra, arlotea, zaharra, zinikoa, betizua eta bere gisa ibiltzen zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alan Ladd nahiko ospetsu bihurtua zen bere lapur lanak zirela medio.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Piratez betetako lapur-habia hura suntsitu eta bertako jendea kateekin lotuta ekartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.

Arabiarrek, lapur-herria, sarri egiten zizkioten irainak eta bidegabeak elkarri.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Erreportajea egiten hain ongi ezagutzen dugun autobideko lapur bandaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Urtero lapur-talde moabdarrak Israelen sartu ohi ziren lapurretara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 13,20

Lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea.  Elizen arteko biblia   Os 6,9

Benetako lapur-txistu basati batek urratu zuen epaiketa-aretoko aire geldoa. intertestualitatea deitzen zaion lapur-zaku hondorik gabea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Lapur-harrapatzaile trebea izan baino lehen gobernuaren aurka zegoen jendea harrapatzen, salatzen eta atxilotzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.

Lapur-jendeak zituan, eskekoak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baso-lapur guztiak udal zerbitzura jarri baitzituen alkateak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Hamabi Tauletako legeak onartu egiten zuen gau-lapurra hiltzea, bai eta egunezkoa ere, ihesi zihoalarik aurka egiten bazuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.

-Hilotz-lapurrak ere interesatzen zaizkit.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Berdin emazte-lapur alemaniar edo hari-laukote konpositore trebeak izan?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Zaldizain trebe egin zen, eta turkoen aurkako gerra gaiztoaren kariaz, zaldi-lapur eta gerlari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Francisco medikua da, eta goiz batean auto-lapur bilakaturik esnatu zen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Ez dit ardura zer den Hussein: polizia, militarra, banku-lapurra, unibertsitaria, noraezean dabilen zoroa...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 133. orr.

Erru guztia denda-lapur horrena duk.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.

Ihes egitea lortu zuen, baina guardiek deskubritu zuten nor zen bihotz-lapur hura.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Emakumezale amorratu eta bihotz-lapur gaiztoaren ospea zeukan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Dionisio I.ak, botere-lapur eta tiranoa baitzen, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

Izen-lapur arriskutsu bat dabil hirian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 163. orr.

6 bide-lapur ik bidelapur.
7 itsas-lapur ik itsaslapur.
8 lapur-zulo (orobat lapurtzulo g.er. eta lapurzulo g.er.) lapurren zuloa, lapurretak gordetzen dituzten zuloa.

-Lapur-zulo honetan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue.  Elizen arteko biblia   Lk 19,46

Lapur-zulotzat ote daukazue niri sagaratua dagoen tenplu hau?  Elizen arteko biblia   Jr 7,11

Wall Street lapur zulo bat dela sinestea baliagarria da lapur arrakastagabe guztientzat, zerua iristeko esperantzaren ordez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto lapur (3); benetako lapur (3); bide lapur (16); bide lapur nomada (5); bide lapur nomadak (3); itsas lapur (8); lapur eta hiltzaile (3); lapur handiak (5); lapur hutsak (4); lapur izan (3); lapur jendeak (3); lapur nomada (5); lapur nomadak (3); lapur talde (8); lapur zulo (5); lapur zulo egina (3)

ageriko lapurra (3); bide lapurra (3); lapurra da (6); lapurra izan (6); lapurra naiz (5)

itsas lapurrak (4); lapurrak dira (3); lapurrak etorri (3); lapurrak sartu (8); lapurrak ziren (4); ustezko lapurrak (4)

itsas lapurrek (3); lapurrek alde egin (3); lapurrek eraman (3)

autobideko lapurren (3); itsas lapurren (6); lapurren beldur (4); lapurren beldurrez (3); lapurren burua (7); lapurren buruzagia (7); lapurren buruzagiak (5); lapurren esku (5)


lapurbide iz lapurrak dabiltzan bidea.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak, balizko inozoaren poltsa arintzeko helburuz lapurbidera alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.


lapurgai iz lapurra izateko prestatzen ari den pertsona.

Horretara ezkero, sinesmena galdu samarturik nengoen nire lapurgaiak merkatuan izan zezakeen arrakastaz: baliagarri izan zitekeen apika sua pizteko, baina Lagerrean pospoloak (legez kanpokoak) ez zebiltzan inondik inora urri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Ontzi eta gainazal egokien faltan, bada, lapurgai idealak solidoa, hondagaitza, ez oztopagarria eta, batez ere, berria izan behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.


lapurkeria iz lapurreta. ik lapurreria.

Egoera zinez latza da han: urik eta elektrikarik ez, egoitzak suntsituak, lapurkeriak, bortxaketak, jendeak iheska, nun nahi hilak beren ber utziak[...].  Herria   2003-02-13

Esan beharra dago, Silak asmatutako lapurkeria hau ez dela oso eredu imitagarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Eraikuntza berriak egiteko profitatu nahi dute datorrena, euren enpresak eta lapurkeriak nola elikatu baino ez dute buruan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 107. orr.


lapurketa ik lapurreta.

lapurreria iz lapurreta. ik lapurkeria.

Zabarkeria, arduragebekeria, lapurreria eta mozkorkeria ziren han nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.


lapurreta (899 agerraldi, 152 liburu eta 190 artikulutan; orobat lapurketa 20 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian lapurreta agertzen da) 1 iz lapurtzea. ik ohointza.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Printzeak gerrei eta lapurretei esker eusten dio bere eskuzabaltasunari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Lapurreten kontrako alarma.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Lapurretetan gezurrezko bizarra, ileordea eta fusil bat eramaten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Armazko lapurreta, hilketa eta emakume baten bortxaketa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Porrot egindako lapurreta.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Lapurreta bigarren mailakoa da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

-Salerosketa lapurreta balitz, ez litzateke gizarterik izango.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Lapurretak eta hilketak gertatu omen dira, baita egun argiz ere, kalean zihoan jendeak ezertxo ere egin gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

Egunero gertatzen dira lapurretak, hilketak, asaltoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

Lapurretarik izanez gero, arrisku guztietarako poliza dutenei ordainduko zaie; epaitegietara jo beharko dute besteek.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Eta orain kanpoan bizi dira, eta lapurretari ekin diote, Archet oihanaren beste aldean eta iparraldeko lurralde basatietan ezkutaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.

Gringottseko lapurreta hura nire urtebetetze-egunean gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.

-Zer kaka-zahar argitaratu huen lehengoan autobideko lapurretez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Zenbat aldiz zapuztu ote nituen bandiduen lapurretak!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Magistratuen lapurretak, tratularien kobraketa gaitzak eta egunero gertatzen ziren usadio txarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Batasunak «karguen lapurreta» indar handiagoz salatzeko asmoa du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Sheila salatu zutela enpresa baten kontuen faltsutze, iruzur eta armaturik egindako lapurretan gaizkide izateaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Lapurretari eta kalteen ordainari buruzko legeak.  Elizen arteko biblia   Ir 21,37 tit

2 (izenondoekin)

Lapurreta txikiak eta handiak zigor berbera badu, argi dago ebaslea ahalik eta lapurreta handiena egiten saiatuko dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Egin duzuena lapurreta hutsa izan da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Lapurreta garbia esango nuke nik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

3 (egin aditzarekin; ik beherago 8)

Ramiroren osabak lapurreta bat egin zuen lanean ari zen enpresan, orain dela hamar bat urte.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Tuteran ustez 20 lapurreta egin zituzten lau lagun atxilotu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Antza, ikaste-maila kaxkarra da oso eta ikasleei lapurretak egiten dizkiete eskolatik irteterakoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.

Lapurreta hilaren 12an egin zuten, gaueko 23:00etan, bi gizonezkok.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Indarkeriarik gabe eginiko lapurretak diru-zigorrekin zigortu beharko lirateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Hark egindako lapurretak eta odolusteak deabruaren lanak zirela esan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haien fiskoaren lapurreta-gosea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Leku sakratu batetik gauza pribatu bat hartzen duena lapurreta-delituagatik baizik ez da zigortua izango.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Ustezko lapurreta saiakera batengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Roma dendako lapurreta saioa gertatu zen egun haren ondoko gauean ere ez nuen lorik egin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

Luxuzko hotelek lapurreta andana bat jasan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Lapurreta-arriskua alderantzizko proportzioan aldatzen zen lapurrak hazten ziren gizarte-ingurunearen egoerarekin, eta, beraz, gizarte-hobekuntzako neurriekin lotu zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Laguntza iristean edota iritsi bitartean, arpilatze eta lapurreta kasuak gertatzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-12-30

Lapurreta kasuek nabarmen egiten dute gora uda garaian.  Berria - Harian   2005-07-21

Gizahilketa (eta buru-hilketa), pasio-hilketak, sexu delituak, lapurreta-mota batzuk, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Hango prezioek hiriko ostalaritzako ohiko lapurreta maila berdintzen dute.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,21

Nire lagunak futbol-saio, bizikleta-karrera, mendibuelta edota sagar-lapurreta bizkorretan zebiltzan bitartean [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Banku lapurreta batean polizia bat hiltzeagatik.  Berria - Harian   2005-07-30

1997an espetxeratu zituzten, banku lapurreta bat egiteagatik.  Berria - Harian   2005-07-30

Boto eroskeria, hautestontzi lapurreta eta bestelako irregulartasunak izan zirela.  Berria - Mundua   2004-05-11

Imitazioaz, aipabideaz, plajioaz, literatur lapurretaz eta beste antzeko arazoez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Berak estimatzen eta errespetatzen zituen beste burukide batzuek ere ez ote zuten ordurako sakrilegio-lapurretaren berri izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 443. orr.

6 lapurretan adlag lapurtzen, lapurreta eginten. ik beherago 9.

Sekula ez naiz lapurretan aritu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Biltegian sartu zirenean, lapurrak lapurretan ari ziren oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Erregearen basailuek lapurretan jardunez gero, kondearen zigorra jasotzen zuten, erregearena jaso nahi ez bazuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

Ez nekien nolako zigorra izanen zuten Alemanian lapurretan saiatzeagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 167. orr.

Lapurretan harrapatua lotsatu egiten den bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 2,26

Besteetan, hementxe utzi izan ditiat lapurretan harrapatutakoak!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 202. orr.

Munduan inork lapurretan ikusi banau [...] ekatzu hona, eta esan dezala noiz eta non ikusi nauen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Lapurretan etorri naizela eta harrapatu egin nauala?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Teologiako ikasle eta lapurretan?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

7 itsas lapurreta ik itsaslapurreta.
8 lapurreta egin lapurtu.

Bronx, Brooklyn eta Harlemgo ghetto hispano eta beltzetan, iluntasuna eta kaosa baliatuz, milaka pertsona kalera atera ziren helburu bakarrarekin: lapurreta egitea. Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Baina hemen denok gara senitarteko, eta barrenak ez agintzen lapurreta egiteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Kanpotar batzuek lapurreta egin zuten etxalde aberats batean, nagusia eta haren emaztea hil, eta etxea erre zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Gazteak ustez lapurreta egiteko sartu zirelako obra batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Engainatu eta lapurreta egin zidan gizonaren zain nengoen goizean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Milioiak irabazten dituzte lapurreta eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 148. orr.

Ez du lapurretarik egiten, baizik eta jatekoa ematen dio gosetuari, eta jantzia biluzik dagoenari.  Elizen arteko biblia   Ez 18,7

Gescartera kasuan 50 milioitik gorako lapurreta egin dutenen historia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

-Nork egin dizu lapurreta?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 64. orr.

9 lapurretan egin lapurtu.

Dortmunden lapurretan egin zioten Alberto Porlani.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Jaunak, Israelen kontra biziki haserreturik, lapurren esku utzi zituen, eta hauek lapurretan egin zieten.  Elizen arteko biblia   Epa 2,14

Ez ziren etorri lapurretan egitera bakarrik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.

Inor ez hiltzea, lapurretan ez egitea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 129. orr.

Bere karrera labur bezain betean, hamabi bidaztiri egin zien lapurretan, hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Erromatarren artean, lapurretan egiten zuen esklaboa Tarpeiar haitzetik botatzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Zortzi-hamaika urteko haurrak, etxeetako leihoak hautsi eta lapurretan egitera sartzen dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Florentek burua makurtu zuen; lapurretan egin berria zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Lapurretan egin ziguten eguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

10 lapurretan ibili

Ez nuen dirurik, beraz lapurretan ibili nintzen, trafikante, eta... Mexikora iritsi nahi nuen, baina ez nintzen Kubatik atera.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona: lapurrari berari kentzen dio bizia.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,19

Lapurretan ibilitako neskame eta zerbitzariak urkatu egiten zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Zer dela-eta egin behar ditugu "gure gauzak" ezkutuan, lapurretan bagenbiltza bezala?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 429. orr.

Zergatik lapurretan dabiltzan gazteak osasunez gainezka bizi diren, eta hitzez ere irain egiteko gauza ez diren haurrak eritasun mingarrien mende.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banku lapurreta (3); egindako lapurreta (12); eginiko lapurreta (3); lagunek lapurreta egin (3); lapurreta da (7); lapurreta egin (47); lapurreta egin zioten (4); lapurreta egin zituzten (3); lapurreta egin zuten (4); lapurreta egitea (17); lapurreta egitea egotzi (3); lapurreta egitea leporatuta (4); lapurreta egiteagatik (11); lapurreta egiteko (11); lapurreta egiten (18); lapurreta egiten saiatu (4); lapurreta egitera (3); lapurreta gertatu (6); lapurreta handi (4); lapurreta izan (8); lapurreta izan zen (3); lapurreta kasuak (3); lapurreta kopurua (3); lapurreta saioa (3); lapurreta salatzera (3); lapurreta txiki (3); lapurreta txikiak (4); lapurreta ugari (3)

egindako lapurretak (3); gertatzen dira lapurretak (3); lapurretak egin (6); lapurretak egiten (11)

lapurretan ari (11); lapurretan ari ziren (5); lapurretan aritu (4); lapurretan aritzen (5); lapurretan aritzen dira (3); lapurretan egin (13); lapurretan egiteko (5); lapurretan egiten (10); lapurretan egitera (3); ustez lapurretan ari (4)

lapurretaren ondorioz (4)

lapurretaz salatu zuten (3)


lapurretagai iz lapurtzeko gaia.

Hasieran barbaroek lapurretagai baizik ez zuten ikusten merkataritza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.


lapurretatxo iz lapurreta txikia. ik litxarreria 2.

-Nik -tetelkatu zuen berriro Meharrak- lapurretatxoren bat-edo egin dut, muturrekoren bat eman ere bai, baina inori ez diot kalterik egin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.


lapurtar 1 izlag Lapurdikoa, Lapurdiri dagokiona.

Hartarik landa, XIX. mendean, Garat lapurtar anaiek, Zamakola bizkaitarrak, Chaho zuberotarrak, asmatu xede politikoek ez zuten izan arrakasta handirik beren garaian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Lapurtar estiloko etxe bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Oñatiko Unibertsitateaz lapurtar idazleak idatzi zituen lerro hauek: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 129. orr.

Aspaldiko lapurtar koblari zenbaiten kantuak dituzte hautatu.  Herria   2002-11-14

XVII. mendeko apaiz lapurtarrek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 32. orr.

Beskoitze herri lapurtarrean jasotako adibideak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 210. orr.

Euskara lapurtarra dauka oinarrian [Leizarragak].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

• 2 iz Lapurdiko herritarra.

Bigarren milurtearen bezperan zazpiehun kideko tribua osatzen genuen, erdiak lapurtarrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Baionesek lapurtarren foruen etsai amorratua zen Pes de Puyanne izendatu zuten alkate.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

Gutxi-asko, lapurtarrek eta mugaren alde bietako nafarrek ere egin behar izan dituzte erdialdeko euskalkira hurbiltzeko euren ahaleginak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 102. orr.

Xuberotarrek lapurtarrak jo, hauk 8-0 hasi ondoan.  Herria   2003-08-07

3 lapurtera.

Lapurtar klasikoan idatzi zuen Gabriel Arestik Boccaccioren Dekamerone tipi bat.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

Argi dago lau literatura euskalkiak gainerako hirurak baino esanguratsuagoak direla, eta lau horien artean badira bi, giputza eta lapurtarra, euskararen benetako ordezkariak direnak: lehena Espainian eta bigarrena Frantzian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 64. orr.

Asko ziren euskara giputza, giputz osotua, "euskara osotua" edo lapurtar zaharra aldarrikatzen zutenak,  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

4 nafar-lapurtar nafar-lapurtera.

Lafittek nafar-lapurtarra deitu zion eredu berriari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 129. orr.

Lapurtarra, giputza, bizkaitar biak, zuberotarra eta nafar-lapurtarra dira euskararen ibilbidean sortu eta garatu diren literatura euskalkiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 250. orr.

· Garai hartako guztiek bezala, hiru euskalki bereizi zituen, Larramendiri jarraituaz: a) nafar-lapurtarra, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan erabiltzen zena, b) giputza, Gipuzkoan eta Araban mintzatzen zena, eta c) bizkaitarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

defentsa ministro lapurtarra (3); nafar lapurtarra (8)

didier deschamps lapurtarrak (4); gazte lapurtarrak (3)

lapurtarrek irabazi (3)

lapurtarren biltzarra (15); lapurtarren biltzarrak (9); lapurtarren biltzarraren (3); segiko hiru lapurtarren (9)


lapurtartu, lapurtar(tu), lapurtartzen da ad lapurtar bihurtu.

Eta ere Manex Pagola-ren bost kantu; aspaldidanik lapurtartua den baxenafartar huni omenaldi bat bezala nahi izan diote eskaini Pantxoa ta Peiok.  Herria   2002-11-14


lapurtera 1 iz euskalkietako bat, Ipar Euskal Herriko kostalde eta ingurukoa.

Eredu bi izatea, lapurtera Iparraldean eta giputza Hegoaldean, ez zen, baina, gure gaitz bakarra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 43. orr.

1973. urtea zen, eta Bilbon egokitu nintzen, lapurtera klasikoaren jarraitzaileen gotorlekuan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 231. orr.

Nafarroan hitz egiten diren euskalkiak dira nagusi, baina badira lapurteraz egindako grabazioak ere.  Berria - Kultura   2004-05-15

Lapurtera literarioaren alde borrokatu zuen beti.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

2 nafar-lapurtera XX. mendean Ipar euskal Herrian eratu zen literatura euskalki berria, lapurteraren eta baxenafarreraren elementuez osatua.

Gipuzkera, bizkaiera, nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera... euskalkiak baino, eredu sozialak egon direla esango nuke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Hola duzue orain arte PIKA irakurri ahal izan züberotarrez edo nafartar-lapurteraz.  Herria   2004-11-18

Düala berri, ber lana eginik züan nafar-lapurteraz Aita Marcel Etchehandy, Belokeko beneditarrak.  Herria   2002-12-26

Ez baikenuen haatik, nafar-lapurterazko gure euskalkian, neholaz oraino ez gizakirik ez pertsonarik ez asmatu, ez onartu!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lapurtera klasikoa (4)

nafar lapurteraz (5)


lapurtu, lapur(tu), lapurtzen 1 du-dio ad norberarena ez den zerbaitez jabetu, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez. ik ostu; ebatsi; harrapatu.

-Nork bereari kontu egin biezaio, eta ahal duena lapur beza -esaten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Bidean lapurtu edo kontuen liburuarekin lapurretan egiten dutenen artean, nahiago ditiat bidean lapurtzen dutenak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Haurretatik hasi ezean, lapurtzen ikastea ez da erraza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Gurasoei lapurtu eta "ez da bekatu" dioena kriminalen pareko bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,24

Lapurtuko dioten beldur ote da neskatila?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

-Zenbat lapurtu huen?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

2 (objektuarekin)

Auziak noiznahi sortzen ziren Baigorri, Erro eta Luzaideko jendeen artean: bordak erretzen ziren, kabalak ebasten edo hiltzen, artzainak bahitzen, bidaiariak lapurtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Emakumeak eta haurrak gatibu hartu zituzten gudariek, eta abereak lapurtu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,32

Elkar gorrotatzen eta ezpataz hiltzeraino zauritzen, auzokoaren abereak ezkutuan hiltzen, gauez inoren ondasunak harrapatzen eta lapurtzen, eta antzeko beste oker asko egiten hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Banku bat lapurtu duzu zuk gaur, seguru.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.

Mozkor ditzagun Jesus inguratzen duten begiraleak; lapur dezagun haren gorpua, iragar dezagun berpiztu egin dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

-Zaldia lapurtu didazu -egin zuen irri pashak-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Aste Santuetako oporretan bizikleta lapurtu zidaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Eta eskubide hori lapurtu egiten zaie.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

Haren irribarrea ikusi zuen, ezki bat eguteran, argiari argi gehiago lapurtzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 133. orr.

Kontuz ibili, hemen dirua aise lapurtzen dute-eta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.

Han aurkitutako urrea eta harribitxiak lapurtu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Makinak bien artean hartuta, banan-banan eraman zituzten lapurtu berria zuten furgonetara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Ganbara zahar batera hautsa lapurtzera sartutako lapurren bat?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 275. orr.

· Lapurtu ez nuena itzuli behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 79. orr.

Gordean dituzte lapurtu zituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

3 irud/hed

Lau eta bat galdu, baina partida lapurtu omen zieten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armak lapurtu (3); auto bat lapurtu (5); baloi asko lapurtu (4); baloi bat lapurtu (3); baloia lapurtu (12); baloia lapurtu zuen (5); baloiak lapurtu (3); bizikleta lapurtu (4); dirua lapurtu (8); euro lapurtu (3); materiala lapurtu (5); oiloak lapurtu (3); ordenagailua lapurtu (5); poltsa lapurtu (3); poltsatik lapurtu (3); sua lapurtu (3); txartela lapurtu (3); zaldia lapurtu (3)

autoa lapurtua (3); gutun lapurtua (5); poeren gutun lapurtua (3)

lapurtutako auto (3); lapurtutako dirua (6); lapurtutako sexualitatearen (3)

egia bat lapurtzea (3); lapurtzea egotzi (4); lapurtzea leporatu (3)

oinezko bati lapurtzeagatik (3)

baloiak lapurtzen (4); lapurtzen saiatu (4); lapurtzen saiatu ziren (4); lapurtzen saiatuko (3); lapurtzen saiatzen (3)


lapurtxo iz lapur txikia. ik litxarrero.

Ustekabe ederra hartuko zitean lapurtxo horiek, bai horixe!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 111. orr.


lapurtze iz norberarena ez den zerbaitez jabetzea, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez.

Onartu behar da ere hurko lagunarentzat bizimodu satsuenetaz kapable dela gizona, sokorri errefusatze, lapurtze, bortizkeria, borroka, hiltze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Taldekideek Lanpard eta Makelelek zelaierdian egindako baloi lapurtze lanaren fruituak jaso zituzten.  Berria - Kirola   2004-09-30


lapurtzulo ik lapur 8.

lapurzulo ik lapur 8.

lar 1 adlag gehiegi. (izenondoekin)

Lar gaztea dut ordea udal funtzionario hau, hartaz gomutatzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.

Batzutan, lar arteza bere bai.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.

Bost bat segundo iraun duen bien arteko isiltasuna lar luzea iruditu zaio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.

Hasieran ez nuen gogoko, lar mistikoa aurkitzen nuen, lar sinbolikoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

2 (adizlagunekin)

Lar goiz zen arren, ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

3 (aditzekin)

Lar babesten diren haurrek nekezago egiten diete aurre estres egoerei.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Lar hobetsi ditugu garaiotan aldaketa eta erreformak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

-San Andres, lar eskatzen debanari, bapez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 461. orr.

-Rufinok nahikoa eta lar egiten eban gugaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.

· "Lar, txar" dio sano ondo Bizkaiko esaera zahar batek.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.

4 (izen baten eskuinean) ik larregi.

Ezin zaie baliabide eta ondasun naturalei «kalte lar» egin.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Agur, mutiko -esan zidan ohiko irribarre nazkagarria erakutsiz-, eta ez egin paja lar, txarra da eta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denbora lar (3); lar babesten (3); lar berandu (6); lar handia (4); lar luzatu (3); lar mozkortuta (3); lar ona (5); lar ondo (9)


larako iz kabila. ik ziri.

Burdinazko larako edo ardatz txiki batzuk jartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Zulo horietatik teinkatzen dira nerbioak, tornu eta larakoekin bihurrituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Ardatz biribilaren diametroa gakoak duen neurrikoa izango da, baina larakoek 1/16 gutxiago izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Buruaren ordez larako bat zegoen estutzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Biolin gorputzaren berniza usainduz, lau harik eta lau larakoak hatzez aztertuz, jotzera ausartzeke ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.


laranja (orobat liranja g.er.) 1 iz laranjondoaren fruitua, biribila eta kolore hori-gorrixkakoa, ataletan banatutako mami urtsu eta gozoa duena.

Izozkailuaren gaineko frutontzi zumezkoan laranja bat zegoen eta iratzargailu bat ere bai laranjaren ondoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Laranja baten atala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

Laranjak jan eta jan ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Zuhaitz eder hura hirirako bide ondoan zegoen eta bidaiari askok laranjak lapurtzen zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Laranjak erosteko txartela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.

Sâidna Musak laranja gozo batzuk dastatu, eta saritzat zer nahi zuen galdegin zion Miseriari.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Laranja baten zukua ateratzen den bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Pomelo edo laranja txiki baten tamainaraino hazia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Kristal arrosazko bola bat zen, laranja koxkor baten tamainakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Hartlen arabera, bi kalkuluak konparatzea «sagarrak eta laranjak» parekatzea bezalakoa da.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Laranjazko freskagarria Leirerentzat eta kamamila beroa Amaiarentzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Apustu egin, eta coca eta laranjazko edariak jokatzen zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Laranja atal-erdi baten tankerakoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.

Hatzez laranja zatiak banantzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Gosariko tostada bukatu eta laranja zumoa edaten ari zela erabaki zuen Martari deitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

ik beherago 8 eta 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Laranja-azal idorrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Behean, hesiaren ohol ezpalduen artean flotatzen, kutxa hautsiak, laranja-azalak eta aza ustelak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Sagar pilen eta laranja kaxen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Teknikaren aurrerapenei esker, urte guztia da orain laranja-aldi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

Intxaur tamainako harriak, tarteka laranja neurrikoak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

· Badakizu, ohiko [zapore] guztiak, txokolatea, menda eta laranja, baina espinaka, gibel eta tripakien gustua ere suerta dakiguke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Beste urte batez Tourmaleta igo du Tourrak, eta beste urte batez laranja kolorea nagusitu da La Mongietik behera.  Berria - Kirola   2004-07-17

• 3 izond laranja-kolorekoa.

Argi laranja batek beroaren irudipena ematen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

Maiatzean Espainiako urtearteko KPI %3,4 hazi da: argi laranja baino gehiago, gorria pizteko datua.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Turbante laranja baten azpian, ezpain laranja eta aurpegi zurbileko beste emakume bat igarotzen zen handik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Kazola handi batean bloke zuri batzuk zekartzan, azal laranja fin bat zutenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Azal laranjako liburua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.

Salbamendu jaka laranja jantzirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Duela bi urte Iraultza Laranja bultzatu zuen Julia Timoshenkok, Viktor Justxenkorekin batera.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ematen du koadro normal bat dela, urdina eta laranja.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan, mantxa laranja eta horiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Hodei luze bikoitzaren marra morea, gorri bihurtu zen azkar, baita laranja distirant ere gerora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Korbata laranja-hori bat, ezin itsusiagoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.

Udazkeneko kolore guztiak ageri zituzten, nire amaren gogoko koloreak hain zuzen ere: urre kolore ilunetik marroi argira, laranja tonuetatik eztiaren kolorera, okreetatik bolira, gorrixketatik beltzaranera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

· Markako txandal gorri-laranja batez txatxutua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

5 iz laranja kolorea.

Ezpainak laranjaz pintatuta zeuzkan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

6 laranja-arbola laranjondoa.

Atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

7 laranja-kolore (orobat laranjakolore g.er.) izond laranja-kolorekoa dena.

Handik bi ordura, geltoki laranja-kolore baten aurrean ikusi dut. Turago musofago bat, gorputza more, mokoa laranja-kolore eta burua pinporta txikiz betea zuena: gorriminak atzean, horiak aurrean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 39. orr.

Batzuetan morez, batzuetan kobre-kolore garbiz, beste batzuetan urdinez, eguzkiz, horiz, laranja-kolore ñirñirkariz...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.

Munstro laranjakoloreok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

8 laranja-koloreko (orobat laranjakoloreko g.er.) izlag

Laranja-koloreko suge pozoitsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Laranja koloreko lau billete.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

Eguzki galdatan, laranja koloreko eguzkitakoen azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.

Guantanamoko presoen laranja koloreko jantzi batekin. begiak laranja-kolorekoak eta irtenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

· Laranja kolore biziko atorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Begi handi distiratsuak laranja-kolore bizikoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

9 laranja-lore laranjondoaren lorea.

-Hara, gaur laranja lorearen usaina daukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

10 laranja-ur (20 esaldi 13 liburutan)

Laranja-uraz betetako edontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

Kafesnea, laranja-ura eta patata-tortilla puska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Bar batean gelditu naiz lehenik, kolpez irentsiz baso bat laranja ur.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

11 laranja-zuku (11 esaldi 8 liburu eta artikulu 1ean)

-Orain gustura edango nuke laranja- zukua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 71. orr.

Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Hozkailua ireki eta laranja zuku bat hartzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi laranja (5); gorri laranja (5); iraultza laranja (10); laranja atal (4); laranja azal (3); laranja kolore (16); laranja kolore biziko (4); laranja kolore bizikoa (3); laranja kolorea (9); laranja koloreko (30); laranja kolorekoa (9); laranja kolorekoak (6); laranja kolorekoek (3); laranja kolorez (4); laranja ur (5); laranja ura (9); laranja zukua (7); talde laranja (3); txandal gorri laranja (3)

laranjak eta limoiak (22); sagarrak eta laranjak (3)

talde laranjako (3)

talde laranjaren (6)


laranjada iz laranjazko edaria.

Orduantxe hasi baitzen tabernetara joaten, handiekin, bere laranjada bazter batean edatera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Noiz edo noiz amak, uda partean, eta aitaren ezkutuan, eman izan die laranjada bazkaritan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 19. orr.


laranjakolore ik laranja 7.

laranjaondo ik laranjondo.

laranjatxo iz adkor laranja.

-Joan aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke -eskatu zuen apal-apalik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 88. orr.


laranjondo iz (orobat laranjaondo g.er. eta laranja-ondo g.er.) iz bortusaiaren familiako zuhaitz txikia, larruaren tinkotasuneko hostoak eta lore zuri usaintsuak dituena, fruitutzat laranjak ematen dituena (Citrus sinensis).

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak, nekazarien pozerako, lur emankorra eta osasungarria baitzen oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Oraingo mafiaren diru iturri nagusia ez dago Siziliako limoiondo eta laranjondoetan, Milan eta Manhattango bulegoetan baizik.  Berria - Mundua   2004-12-12

Mirtoak eta laranjondoak baino ez; laranjondo garratzak eta mirto garratzak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Laranjondoak loretan zeudenean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

Lorategi bat dudala, laranjondoz josia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

Laranjondoak fruituz beteta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.


laratz 1 iz sutondoan, kebidetik zintzilik dagoen kate kakoduna, bertza edo galdara esekitzeko erabiltzen dena.

Katua esku artean hartu eta zazpi bira ematen zaizkio etxeko laratzaren azpian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 234. orr.

Babarrunak egosten beheko suan laratzetik zintzilik jarritako lurrezko eltzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Betidanik ikusi du ur-tupina laratzean zintzilik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.

Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik, eta pertz honetan nola-hala garbitu gero, beheko suaren ondoan, handik kanpoko hotza ez baitzen biluzten ibiltzeko modukoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Pertza ekarri zuen gero, ura han hustu eta laratzean zintzilikatu zuen pertza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

Hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, lurruntsu, laratzetik behera zilintzilika, zezinaren itxuran, baserri hartakoen "azkiñiko" busti ta basaz lohituak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

2 (erkaketetan)

Dontsuak hasieran bezala jarraitzen zuen, etxeko laratza bezain isilik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.


larba 1 iz beldarra.

Euli arrunt edo etxekoaren emeak 500 bat arrautza jartzen ditu hondakin horietan eta 24 ordu barru arrautza horietatik euli-larbak jaiotzen dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Larba horietatik imagoa jaiotzen da, itxuraldaketa edo metamorfosiaren bidez intsektu heldu bihurtuko dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

Kakalardo espezie baten larbak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

Arrautzatik irten bezain laster, gertuen dagoen arto landarearengana jotzen du larbak.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Sitsek sekula ez dute arroparik jan; sitsen larbak dira jertseak eta alargunen fajak jaten dituztenak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 141. orr.

Zuk badakizu nola egiten diren erle langileak: gelaxka txiki batean sartzen da larba, eta janari eskasa ematen zaio.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke, tximeleta eta tximeleta artean arrautza, larba eta krisalidaren papera eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zomorro horrek, artoaren landarearekiko mendekotasuna du, bai larba-fasean eta heldutasunean ere.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Mr. Goldstein larba-itxurako gizona zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.

Erlijio nagusi baten bizitasun iraunkorra, garai batean Mendebaldeko larba-gizarte bati bere krisalida eman ziona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.


lardaia iz gurdi, orga eta kidekoetan, endaitza, pertika.

Orga bat behar da itzuli lardaiaren gainean denbora laburrenean.  Herria   2003-07-10


lardaska 1 iz lardaskatzea.

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak; haien buruan dena zen nahaste-borraste, zalantza, kontraesan eta lardaska.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Etxaldea gobernatzen ez jakitearen kariaz, nahastearen eta lardaskaren mendean baitaude hala bata nola besteak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Edertasunaren engainua al zen berriro, hartara inoren perzepzio guztiak, egiaren erdibidean zeudenak, urrezko lardaska batean nahasten zirelarik?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.

• 2 izond lardaskatua, nahasia.

Matson andrearen iduriko, behe-mailakoen joera zen nabarmen-nabarmen "egunerokorako" arropa berria janztekoa; bizimodu lardaska eta arduragabearen adierazgarri zena, inondik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Niretzat, balioen konflikto nahasi batean murgilduak bizi gara: gizarte erditradizional, erdimoderno, kontserbakoi, anarko, erlijioso, pagano lardaska batean, ez mundu bateko ez besteko, trantsizio krisietan ohi den eran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

3 (adizlagun gisa) lardaskan.

Zuzendaria dirudien emakumea azaltzen da agertokira urrats lasterrez, eta haren atzetik larru beltzez jantzitako gizon gazte bat, hormako entxufean lardaska hasten dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Bizitza osoa pasio gaitzesgarriari lotua igaro ostean, lohian lardaska ibiltzearen poderioz, bizimolde hari guztiz normala irizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

4 lardaskan adlag ordena jakinik gabe, han-hemenka sakontasunik gabe.

Lardaskan ibili naiz gelakideen krema harrigarri ugarien artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Lehenbiziko gauean, igotzean, bere historia kontatu zion Florenti luze eta lardaskan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Ez zitzaien atsegin lardaskan ibiltzea, patxadan lan egin nahi zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

"Erlojua lapurtu didate" esanez etorri zen neska zaharrenetako bat ondoren, eta ordurako garbi zeukaten: litxarrero koxkor bat dabil besteen gauzetan lardaskan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Emaztea lardaskan dabil bere platerean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Hiri-bazterreko auto puskatuen biltegietan lardaskan dabiltzan ume bihurriek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Honetan gogoa, lardaskan, Euskaldunon Egunkaria-ren estilo liburura jo dut, idazkuntzaz ematen diren oharrak irakurtzera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

-Banuen bere zeraren... berarekin lardaskan ibili den emakume horren berri.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.

Esan beharra dago matematikan lardaskan aritzeaz batera, halakoxe gimnastika batean ziharduela bere baitan Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Herio dama bati azkeneko ordua iritsi zaiola esaka, eta, aldi berean, hatz batez damaren aluan lardaskan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lardaskan ibili (5)


lardaskatu, lardaska(tu), lardaskatzen 1 du ad nahasi, mordoilotu; ordena desegin; alferrik galdu. ik lardastu.

Norbaitek maleta hura ireki, dena lardaskatu eta artilezko jertsea lapurtu zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.

Etorri zen Saioa, amonaren kutxako fotoak eta paperak lardaskatu zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 97. orr.

Haurra, berriz, ezin da geldirik egon, batera eta bestera etengabe, inguru guztia lardaskatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Egoera politikoa erabat lardaskatuta dago, gori-gorian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Hantxe zegoen, bibotea behin eta berriro lardaskatuz eta, etsipenez, buruari eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Edozer gauza eskatzen nuen, banekien eta ateratakoa jan gabe lardaskatuko nuela platerean, urduritasunak sabelean egiten didan korapiloak jatea eragozten didalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.

Beste bat izan balitz, zorriak lardaskatzera bidaliko nuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Egile zaharrenek, edo akaso denborak berak, lortu dute nolabaiteko distantzia bat ezartzea, eta ez dirudi haien izena lardaska dezakeenik "homeriko", "dantesko" eta halako adjektiboen erabilerak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Horrelako zerbait esanen zion Antxonek, ez zituen aukerak lardaskatzen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 25. orr.

Beldurra... horrelako marka bikaina lardaskatzeko arriskua, ba ei zekian ez zuela Ezard Charles .  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Ez du nekea ordaintzen papera ergelkeriez lardaskatzeak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.

• 2 da ad

Gure emazteak ez ziren nonbait gu bertze emakumeekin lardaskatuko ginen beldur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

• 3 du ad ordena jakinik gabe aritu, han-hemenka sakontasunik gabe aritu.

Kandido eta Paulo, norgehiagoka berriak asmatzen, eta Txantoi txikia eta Fernando, komenioaren gorabeherak lardaskatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 20. orr.

Paperean apuntatuta nituen kale-izen guztiak bilatzen amaitu nuenez, entziklopedian lardaskatzen hasi nintzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.

"Gidoia" jarri nuen goian, eta papera lardaskatzeari ekin, agerraldiz agerraldi zenbatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

-Haren aluan lardaskatzeko baimena emanda, leiala izan zaian adieraziko nikek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

4 (hizkuntzez edo kidekoez mintzatuz)

Jende ona ziren txilaba haiek, tabakoa ematen ziguten, eta zekiten gaztelania apurra lardaskatzen zuten gurekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Hamabost hizkuntza, hil zein bizi, menderatzen ditut, hogeita hamarren bat hala edo nola lardaskatzen, arabiera irakurtzen badakit, baina oso ahoskera txarra daukat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Laster hasiko zuan hitz batzuk lardaskatzen, eta manifestazioetan aurreneko lerroan jartzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 111. orr.

Eskerrik asko, ninfa maitagarri hori! -lardaskatu zuen eta gaileta jateari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

· Harmoniuma lardaskatzen duena hamaika urteko Hanmantu mutikoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Baina haren ezpainen erdeinuzko imintzioak, haren begirada garbiak agerian aitortzen zuten doilorrek baizik ez zutela barau egiten era lardaskatu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lardaskatzeko manerak (3)


lardaskatzaile izond lardaskatzen duena, lardaskan ibiltzen dena.

Zenbait urte lehenago, txandrioa -"akats tipografikoa", lanbideko mintzaje beti zikin-estalian- tailerretako muntatzaile lardaskatzaileei egotziko niekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Bera zegoela inor baino ere harrituago, eta beti beldurrez egon zela iruzurti nahiz lardaskatzaile hutsa izatea lepora ziezaioten, edo bien tarteko nahaste halamoduzko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.


lardaskatze iz nahastea, mordoilotzea; han-hemenka sakontasunik gabe aritzea.

Hitzen arteko lotura sintaktikoetara jo gabe, hitzen morfologia ere izan daiteke lardaskatze prozesu honen kaltetua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Maitasuna deitu zitekeen larru lardaskatze sail luze eta aspergarri horretan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.


lardaskatzear adlag lardaskatzeko zorian.

Une batez, izenak izen eta lanbideak lanbide, iruditu zitzaidan agureak gogoan izango zuela Michelangeloren kapera sixtina halako bat lardaskatzear zegoela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.


lardaskeria iz lan lardatsa, gaitzeskarritzat hartua.

Ez duk batere erraza izango atxilotzetik libratzen, izan ere, zerbait egiten hasita, a zer lardaskeria egin duzuen!  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Etxe berean bizi izan ginen elkarrekin zure bizitzako lehenbiziko hemezortzi urteetan, eta ez daukat zertan zuri gogorarazi zer-nolako lardaskeria egin nuen nik zure amarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 274. orr.

Letra handi-handitan idatzi du, eta diana itxurako lardaskeria batean izena sartu gura izan du.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

John Derekek bere emazte Boren gorazarrerako egindako lardaskeria pseudoerotiko eta komertziala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 99. orr.

Azken gertakariek «teknikoki Itoizko urtegia lardaskeria hutsa» dela erakusten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Nahi gabeko haurdunaldiak galarazteko egiten ziren lardaskeriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lardaskeria egin (4)


lardaskero (orobat lardaxkero) izond adkor lardatsa, lardaskeriak egiten dituena.

Goiz busti lardaskeroan kantuan abia ohi denean, ez da batere seinale txarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Hegoa normalean gehiena, zeharhaize aldaize hego-mendebal zarpail eta lardaxkero astinzalea ibili ohi baita sarri, fanfarroi jo ohi du zenbait egunetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.


lardasketa iz lardastea, lardaskan ibiltzea.

Maitasunak beste forma batzuk hartzen ditu Herio atostean dagoela sentitzen dugunean: forma goxoak, ia idealak, eguneroko bizitzako gatazka eta lardasketatik libre daudenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Goitik beheraino miatu zidaten etxea eta garbi ikus nezakeen zerbaiten bila aritu zirela halako lardasketan jardun zutenak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Era berean senarrak, betiko emazteaz aspertuta, andre-lardasketan diharduela eta horrek, ezkontzaren objektua bete gabe, ez dio besterik erakartzen plazerra baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.


lardastu, lardats/lardastu, lardasten 1 du ad han-hemenka sakontasunik gabe aritu; nahasi, mordoilotu. ik lardaskatu.

Mariak ikasi edo, hobeto esan, lardastu zuen pieza bakarra jotzea ez zaio ahaztuko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

Amak esan zuen pena sentitzen zuela hilobia lardastuko zutelako -"ils vont fouiller la tombe comme ça"-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

2 narrastu, zikindu.

Ruche jaunaren ahoskera moldakaitzak oker baino okerrago esanarazi zion aurreneko arabiar matematikariaren izena, erabat lardasteraino.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Eta irudi materialen multzoak batzuetan haren soslaia lausotzen badute ere, inoiz ez dute ilunduko, ez lardastuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.


lardats 1 izond ordena jakinik gabe aritzen dena, han-hemenka sakontasunik gabe aritzen dena.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Oinarrizko arazo bat dago hor, pedagogiarik lardatsenean ikusten dena.  Berria - Kultura   2006-01-20

Ferrerren ustez, «frogatuta geratu da Justizia lardats eta apetazkoa, oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketa, eta sumarioen atzean dagoen bultzada politikoa».  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

2 narrasa.

Ez zen beldurra, hotzikara umel eta sakona zen sentitzen zena iluntzeko lasterketa lardatsean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 31. orr.


lardaxka 1 iz izond adkor lardaska, lardaskatua.

Bero lardaxka eta hotz likina sentitu zituen batera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 162. orr.

2 lardaxkan adlag adkor lardaskan.

Lardaxkan hasi, eta ikasi ere bai, zerozer, baina gero, etxeko sarreran, han gelditu zen mutu, paretean zintzilik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Herriaren alde azkeneraino lan egingo zuela hitz eman zuenean, zertarako eta bekadun teenager batekin lardaxkan ibiltzeko; eta engainatu gaitu hori bere herriaren aurrean solemneki ukatu duenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.


lardaxkatu, lardaxka(tu), lardaxkatzen 1 du ad adkor lardaskatu.

Traizio handi xamarra da, badakit, haren orduko esanak "printzipioak" bezalako panpinkeriekin lardaxkatzen ibiltzea, baina zer egingo diogu ba?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.

Beste toki txukunagorik ez dudala edukiko, hautsa besterik ez dagoela hemen, bazterrak lardaxkatuko ditudala...  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 278. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haririk jarraitu ezin hau! -erantzun zion, odolki lardaxkatuaren tartetik gorritasun bizi bat ateratzearekin batera-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 199. orr.


lardaxkero ik lardaskero.

larderia 1 iz begirunea edo beldurra eragiten duen nagusitasuna; nagusitasun horrek eragiten duen sentimena. (pertsonez mintzatuz)

Orduko erakasleen gisa, biek larderia gaitza izanez, ez zuten barkatzen urratsak eta jauziak ongi jalgi arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Hitz egin zioten moduarengatik ikusten zen Jefea larderia handiko emakumea zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

Jainko Aitari ematen zaion adin handiak aldiz gogoratzen digu haren probidentzia eta larderia handia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

Badakit apeza zirela, eta hortakotz larderia baduzu, eta jende anitz heldu zauzu ikustera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 86. orr.

Polizak eta Jandarmek larderia gehiago behar dute agertu, hori ere aditzen da frangotan.  Herria   2003-03-20

Gobernuak nahi du larderia gehiago erakutsi.  Herria   2002-12-26

Ezagutu nuenetik, beti saiatzen nintzen disimulatzen haren itxurak eragiten zidan larderia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Zerk egiten du denen buru ixtripu gutiago izaite hori ? ainitzen gostuko, gobernuaren manuz erakutsia izan den larderiak.  Herria   2003-03-20

Haren ustez, Aleksander Lukashenko jarduneko presidenteak botoen %82,6 eskuratzea iruzurren eta larderiaren ondorioz gertatu zen.  Berria - Mundua   2006-03-22

Haren izana baina bai izateko arrazoia, eta Haren laineza eta larderia, eta bikaintasuna, eta betegintasuna... eta teologoek asmatutako dohain ezin goragoko horiek oro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.

Haren larderia ez baitzuten aise irensten...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Biak behar dira: maitasuna eta larderia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Deitoragarri izan liteke, baina, larderia eta zigorraren beharra dugu guztiok.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Metrailadore zenbaitek larderia finkatzen dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Baina jakin behar zenuke erakunde honen larderia jarri duzula kolokan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.

1998ko uztailaren 17an, 138 estatuk sinatu zuten alabaina, Erroman, bere larderia munduko lau hegaletara helaraziko zuen Nazioarteko Auzitegi Penala Hagako hirian eraikitzeko kontratua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Duela lau egun hona etorri ziren deportatuak nora eraman zituzten? -galdegin zion jaunak, bere postuari egokitu larderia doinuarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.

Bilkurako eztabaidak, kideen larderia keinuak, kontra-erreformatzaileen ekintza gogorrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 161. orr.

Alta larderia poxi batek ez luke batere kalterik gu denendako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.

4 mehatxua; mehatxuzko jarrera.

Presidentaren aldekoak dena larderia eta mehatxu ibili direla bozak ziren egunean ere ainitz tokitan.  Herria   2005-09-15

Iruñean bereziki, polizia dena larderia, elgarretaratzea etzadin egin...  Herria   2005-03-31

Egia erran, jadanik bazen gero eta larderia gehiago gordeka jiten ziren etorkinentzat.  Herria   2005-12-08

Haatik hor dute den Bruxellesen larderia zorrotza, ez baitu hunek barkatuko herri bakotxak bere baldintza edo kondizioneak oro beteak ez baditu.  Herria   2003-11-13

Nicolas Sarkozy barne-minixtroa ibili da alde batetik dena larderia eta mehatxu, bestetik dena lausengu, ainitzen gostuko ez ditu bazterrak gehiago nahasi baizik.  Herria   2005-11-10

Hots, permisarentzat, gero eta larderia gehiago izanen da hor gaindi.  Herria   2004-03-04

5 larderiaz adlag mehatxuzko jarreraz; begirunea edo beldurra eragiten duen nagusitasunaz.

Badut uste beste arrazoi bat bazela Aita Sainduen aitzinean aipatu ere behar ez zena, are gutiago Pio V.aren aitzinean, hain baitzen Aita Saindu hau Elizaren larderiaz axolatua. Lubisek jaisteko eskatu zion larderiaz: "Zer nahi duzu, Sebastian, denok zure mende jartzea? jaitsi zaitez segituan hortik".  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.

-Zoaz azkar haien bila -agindu zion larderiaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

-Isil zaitez -erraten zion antolatzaileak larderiaz -, hor blasfematzen ari zara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 132. orr.

-Zaldiak -eskatu zuen, aginduak emateko ohitura duenaren larderiaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Munduaren, eta bereziki euskal mundu txikiaren giderrak ilunpeetarik eta sekretuaren larderiaz plegatzea maite zuen funtsean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Zorri multzo ikaragarri handia zen, eta bere gainera zetorren, larderiaz eta mehatxu eginez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.

Piztiak larderiaz zaintzen du bere habia, terrorearen habia, izuen gordelekua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena larderia (14); gaitzeko larderia (3); gurasoen larderia eskasagatik (3); larderia eta mehatxu (4); larderia gehiago (35); larderia gehiago erakusten (3); larderia gehiago erakutsi (3); larderia gehiago erakutsiko (3); larderia gehiago erakutsiz (3); larderia handia (5); larderia handiko (5); larderia haundia (3); larderia soberakina (3); sobera larderia (3)

larderiaz esan (3)


larderiadun izond larderia erakusten duena, zorrotza.

Eta kexu daude han gobernuko enpletau ainitz, holako gobernu larderiadun baten kontra.  Herria   2003-07-03

Mendearen bukaerarako infernuak, paradisuak, ardiak eta artzainak desagertu ziren, elizak hustu eta apez larderiadunak xuhurtu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.


larderiaka adlag larderiaz

-Ezdeus halakoak, harrapa ezazue mukizu hori! -Bernard Etxeto larderiaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.


larderiakoi izond larderia sentiarazten duena.

Itxura leunen atzean, eta kaleratutako ipuinen atzean, piztia galanta eta larderiakoia, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.


larderialdi iz ipar larderia edo mehatxua sentiaraztea.

Eza bozkatuz larderialdi bat ona behar zaiola eman Jean Pierre Raffarin gobernuburuari.  Herria   2005-03-31

Dena den, jeneral horrek larderialdi bat bederen merexi duela, denboran ukan zituen ohorezko medailak segurik nahi daizkiote kendu.  Herria   2001-05-10

Menturaz holako larderialdiak beste batzu ere lotsaraziko ditu holako joko txarretarat lerratzetik...  Herria   2001-10-25


larderialdiño iz adkor ipar larderialdia, mehatxua.

Abertzaleen Batasunak larderialdiño bat nahi ukan dio eman Danone etxe handi horren nagusiari, ehun bat lagun edo gehixago bildurik Arrangoitzen duen egoitzaren ondorat.  Herria   2001-05-03

Zergategiak hunenbeste galdetua eta zuk bi sos eskas emaiten badituzu, laster ukanen duzu larderialdiño bat eta ixtanteko mehatxu batzu ere ba berdin, zure onetan delako eskasa, izanik ere arrunt ttipia, behar duzula ordaindu eta luzamen handirik gabe.  Herria   2001-02-01


larderiatsu (orobat larderiazu g.er.) 1 izond larderia handikoa, zorrotza.

Aitama larderiatsuak zituen, omen, eta ez zioten libertate handirik uzten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Berez harroa eta larderiatsua zen arren, ordu arte inoiz ez zuen hain jarrera harro, ozar eta larderiatsurik hartu, inoiz ez zuen lepoa horrela jiratu, inoiz ez zuen horrela begiratu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Horra Tavio txikia gizon mehatxagarri, errespetatu eta larderiatsu bihurturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Arratsaldeko bere jolaskidea, gazte biboteskadun hura, ni baino larderiatsuagoa zen, noski, jokoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Dena dela, zakurrek gizonezkoa, larderiatsu bada eta beste aldetik adiskidetsu, hobetsi egingo dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 22. orr.

Baina Charvet zen taldeko despota, hura baitzen bai larderiatsuena, bai eskolatuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Frantzia izenda dezakegun Aita larderiatsuak. Aitak igandeetako begitarte serios eta larderiatsua aitzinatu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 38. orr.

Niccolo Machiavelli Florentziako idazkariak printze guztien buru gainetik kendu zuen Jainko Subiranoaren beso larderiatsua, "Printzea" deitu bere liburu ospetsua argitaratu zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Itxura patxadatsuaren justu aurkakoa zuen hitz egiteko modua: larderiatsua, piperra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Letaginak erakutsi eta orroa larderiatsua egiten hasiko da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.

Aitonarena izandako hilkutxa itxurako erloju larderiatsua aspaldidanik zegoen bere jabe ohia bezain hilik egongelako bakardadean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Ataria larderiatsua zen eta esklaboak mutuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

3 (adizlagun gisa)

Larderiatsu ziharduen, ez erortzeko, malkotan ez hausteko, pairatzen zuen bakardadeaz ez damutzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.

-Wood, Davies, eman bostekoa elkarri -esan zien Hooch andreak larderiatsu, eta Woodek eskua eman zion Ravenclaweko kapitainari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 212. orr.

· -Ba..., gune hartaz arduratu nahi baduk, hire esku duk baina larderiatsua agertu beharko duk kontrolatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 66. orr.


larderiatu, larderia(tu), larderiatzen 1 du ad mehatxatu.

Orduz geroztik, nehork ez zuen larderiatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 195. orr.

Zenbat aldiz ez nau larderiatua, bekatuaren fruitua nuela ene muttikoa, bekatu ilun batena!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Berdin poliza frantsesak zerbaitengatik zituen larderiatu eta haiek Luzaideko desterru goxoa hautatu... hipotesia frango badaiteke.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

Larderiatua eta zigortua izana, etzela aski umilki jartzen presondegiko biziari, deusik jan eta deusik edan gabe plantatu da protesta gisa, salatuz ere bakartasun oso-osoan atxikia izaitea.  Herria   2004-12-09

Eneak eta asto beltzarenak ahoskatuz larderiatzen ninduela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

2 zigortu, zentzatu.

Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi, edozein bekatu hilgarri, naturaz gaineko legeak hautsiz edo hitzarmenak ez begiratuz edo zerbait debeku gaindituz, egin duelarik, zehazkiago adieraziko den bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

Askok diotelarik behar litazkeela gehiago larderiatu gure gazteriaren andeatzerat hola ari direnak...  Herria   2002-07-25

Berrikitan erakutsi dute [...] nola larderiatu zuen Libertatearen teologiaren sortzailea, luzaz belauniko atxikaraziz.  Herria   2005-06-02


larderiatze iz mehatxatzea; zigortzea.

Ez bide zitzaion eder ez, bere kofesorak hoin idorki larderiatze hori.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.


larderiazu ik larderiatsu.

larehun ik laurehun.

largabista (orobat largabixta g.er.) 1 iz betaurrekoa.

Largabista begietan jarririk, Kolivan inguruan zer gertatzen ari zen begiratu zuen, bere albisteak osatzeko asmoz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.

Largabistatik ikusi izan bazenu alde egingo zenukeen, biktimak ezagutzerik gura ez lukeen bortxatzaile batek legez egingo zenukeen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.

Hamarren bateko orka taldea ikusiko duzu largabistaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

Atzo, gaur eta bihar aski da largabista bat erabiltzea Lurretik Urano planeta ikusteko.  Berria - Gaiak   2006-04-18

2 pl

Largabistak maletatik atera eta leiho ondoko mahaian paratu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.

Largabistak hartu zituen, hobeto ikusteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Emazte ilegorri bat largabistekin zebilen gauaren zilatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 142. orr.

Largabistekin leihotik begirada azkar bat bota eta Cesar Telleria ispilu aurrean zerraldo zegoela baieztatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

3 teleskopioa.

Astronomoek beren largabista elektronikoei esker -non indar magnetikoen gatik ez diren panan gelditzen- zuzen badakite zenbat diren eta bakoitzaren izenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

largabistak hartu (5)


largabixta ik largabista.

largatu1, larga, largatzen 1 du ad askatu.

Finean, erretore garaztarra ziztuan largatzeko, paper guztiak berehala hari itzultzeko eta bidean luzamendurik gabe segitzera uzteko, haren esperoan baitaude Pauen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Izpiritua largatu zait, laxatu, haitzaren nasaia ene izate osoan sartzera doa, pertzepzioa sendimendu bilakatzen zaidala ohartu gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

2 laga, utzi.

Azkenean bakean largatuko zaituzte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.


largatu2, larga, largatzen du ad ipar zabaldu.

Errepidea largatuko baitute alde bakoitzetik bi lerrotara, eta Aturriko partera ezin baita largatu, hiruzpalau bizitegi lurrera bota beharko dira.  Herria   2005-08-11

Autobidea largatu behar dutela, ez da kontra, iduritzen baitzaio badela largatze horren beharra.  Herria   2002-10-17

1963. urtean bidea largatzean alimaleko pala mekanika batzuekin, delako harroka kendu zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autobidea largatu (4)


largatze iz ipar zabaltzea.

Autobidea largatu behar dutela, ez da kontra, iduritzen baitzaio badela largatze horren beharra.  Herria   2002-10-17

Eta largatze horren gatik 59 etxe lurrerat bota beharko direla Biriatu eta Baiona arte hortan.  Herria   2004-12-23

Laster abiatuko dira Biriatutik Bilborainoko autopistaren largatze obrak.  Herria   2003-09-11

Gobernuko zerbitzu batzuek bazakitelarik naski largatze proiektuaren berri.  Herria   2002-10-17


largo1 izond ipar zabala.

-Segurrenik ere okupatzen duzun postu horrek behar du ere ukan hola espola largoak edo barne haundia artetan, ez?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.

Gure lanak hasi aintzin, pidaia bali, bi egunez itzuli bat egin dugu hor gaindi, 80 kilometro luze, 30 kilometro largo den ugartearen kurritzeko.  Herria   2004-06-17

40 metra largoko autobide batek.  Herria   2005-09-29


largo2 iz musikan, mugimendu geldia.

Opari gisara, Bach-en Do nagusiko sonatako Largoa eman zuen.  Berria - Kultura   2004-02-18


largoki adlag ipar eskuzabalki.

Zeren emazteki haren gorputza abaraska bat zen eta lepoa olioa baino leunagoa zuen, eta zeren, Mignon ez bezala, perfumatu egiten baitzen, joriki eta largoki, Sabako erregina iduri...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 506. orr.


largotasun iz ipar zabalera.

Leku handia zen, 63 metro luzetasunean, 11 largotasunean, sei mila ikusle baino gehiago aterbetzen omen zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 115. orr.


laringe 1 iz ahots kordak dauzkan arnasbideetako organoa. ik zintzur.

Laringean bereizten da biriketarantz doan arnasaren bidea (trakea) jakiak urdailerantz bideratzen dituen hestegorritik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Laringea osatzen duten gihar eta kartilagoen egitura eta mugikortasunagatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Hots kate bat sortarazten duten ahoaren eta laringearen mugimendu guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Nolako uniformitatea laringearen eta sudur barrunbearen funtzioan, halako aniztasuna ere aho-barrunbearenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Laringearen dardara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Ez dakigu zerk eragiten duen laringeko minbizia.  Berria - Gaiak   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan)

Aho soken hurbilketa dela medio, laringe hotsa gerta baitaiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Laringe hotsa aldatzen hartzen du parte bereziki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laringe hotsa (4)


laringetomizatu izond laringea guztiz edo partez erauzia duena.

Gizon laringetomizatuaren eztarrian behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.


laringofono iz laringetomizatuak, ahotsak igorri ahal izateko, lepoaren aurrealdean jarria duen gailu elektronikoa.

Laringofonoak ez daude hondatuta.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 38. orr.


laringologo iz laringean eta laringeko eritasunetan espezialista den medikua.

Laringologoen eta beste eztarriko osagileen zaindari izatearen tradizioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.


laritz iz pinuaren ordenako zuhaitza, hosto erorkorrak eta pinaburu txiki zutituak dituena (Larix decidua).

Jaisten ari nintzen bidearen aurrez aurre, laritzez berdaturiko haran bat ageri zen luzetara, eta haren atzean uda betean elurrez zurituriko mendiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.


larjakin izond jakintsu-ustea dena.

Larjakinak dena daki, baina besterik ez. Epela ari du Murtzian eta laga bakean gizon larjakina.  Berria - Kirola   2004-03-02


larmintz (orobat larrumintz eta larru-mintz; Euskaltzaindiaren Hiztegian larmintz agertzen da) 1 iz giza azala. ik larruazal.

Giza haragi puska hura, larmintzaren azpian zainak ageri, eta larmintza bera zetazko paper ximurtua zirudiena, hain guri eta aldi berean dizdizari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.

Larmintzan ileak hazten diren moduan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.

Noizbehinka arkupe azpira ere palastatzen da ura, loreak ere konfetti-euri gisa, eta gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean. Non aurkitu mundu zibilizatuan, egun, bizarra egin eta gero aurpegian alunbre-harria emango lukeen gizona, hura larrumintzaren aurkako basatikeria zen, egun kosmetika erregina da, eta errege eta lehendakaria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

2 (izenondoekin)

Azala beltzarana zeukan, larmintza leuna bere adinerako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Ile beltz atzera boteak orrazten zizkion Flumek; larru-mintza fin-fina zuen, begiak handi, bekainak gora.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Hogeita hamar urte inguru zituen, eta larmintza zurbil eta margula.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

Itsusiak ere badira amerikano horiek, horratik, hemengo gizakien aldean: horien saltxitxa egosi tankerako larmintz gorrixka, okaztagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.


larogei ik laurogei.

larrabehi (orobat larrebehi g.er.) iz larrean bazkatzen den behia. ik betizu.

Ni neu ere, gaztetan ibilia naiz larrabehi horien aurretik sokamuturrean eta.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Gure ondotik ardi behor larrabehiak etortzen ziren lizarrosto ondarren surrian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Bai, larrabehia bezain bihurri da Israel.  Elizen arteko biblia   Os 4,16

Guk Gipuzkoan eskuarki larrabehiak esaten diegunei, Nafarroako eskualde askotan betizuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Arnabarretako malkorrean, hiru larrebehi amildu eta lepazurra hautsi zutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.


larrabere iz basaberea.

Negu beltzeko elurte zurietan, goseak ebakitako larrabere gaixoak ote mordoaren gaineko elurrik haundixkona besoekin aztalkatu eta, arantzezko pukadu berderen bat edo beste ahora eraman nahian ikusteak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.


larrabetzuar izlag/iz Larrabetzukoa, Larrabetzuri dagokiona; Larrabetzuko herritarra.

Yusen antzeko egoeran daude Mikel Artetxe larrabetzuarra eta Mikel Gaztañaga ikaztegietarra.  Berria - Kirola   2006-01-05

Etxahun Lekue 25 urteko larrabetzuarra.  Herria   2005-10-13

Larrabetzuarra primeran aritu zen, dotore eta lasai, eta Igorrengandik hurren gelditu zen hondarreko puntuazioan.  Berria - Kultura   2004-12-19

Larrabetzuarrek saihesbidaren aurkako bilkura egin dute Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17


larrabide (orobat larrapide) iz larreko bidea.

Hortxe ehunen bat metrotara edo, airatu eginen zaizu, eta bospasei hegaldi kiribil egin goitibehitika, bere lumaje xuribeltx gorrixka erakutsiz […] eta haruntzaxeago ttaka, berriz ere hantxe pausatuko zaizu larrabide zahar belarrak hartuan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

Larrapidean behiak izaten ziren eta haiei jazartzen zieten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.


larrain 1 iz uzta eultzitzen den leku laua, lurra trinkoa eta askotan lauzatua duena.

Ararateko mendi-mazelan larrain bat baino askoz handiagoa ez den aintzira bat dago.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.

Gaur gauean garagarra garbitzen arituko da larrainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.

Sarritan agertzen zen soroetan, larrain estalietan, azao-idortegietan eta errotetan. Larraineko motzondoan eserita geundela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Jotako aleak larrainetik bihitegira eraman, zuhaitzak moztu eta egurra egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 23,1

Larrainak eta dolareak ez diete gosea kenduko, ardoak huts egingo die.  Elizen arteko biblia   Os 9,2

Haizeak eraman zituen, udan larraineko lastoa bezala, arrastorik ere utzi gabe.  Elizen arteko biblia   Dn 2,35

Nola larraina gari-jotzean, hala geratuko da Babilonia hiri ederra.  Elizen arteko biblia   Jr 51,33

Ene herri, garia larrainean bezala jo zaituzten hori.  Elizen arteko biblia   Is 21,10

Larrainean gari-balak bezala bildu ditu Jaunak nazioak.  Elizen arteko biblia   Mi 4,12

2 (hitz elkartuetan)

Oilategi-zuloetan lauhankan sartuz eta larrain-zokoak altxa-makurka miatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

· Atsegin duzu zeure prostituzioaren saria gari-larrain guztietan jasotzea.  Elizen arteko biblia   Os 9,1

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larrain dantza (24)

larrainera jaitsi (3)


larraindu, larrain(du), larraintzen du ad erabat zapaldua utzi.

Zangulua ere paratzen zigun aitak, adar oker batetik zintzilik, eta hantxe ibiltzen ginen dilindan, bihotz ttiki erne hura hegaminez genuela, lizarpe guzia larraindu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


larraintar 1 izlag Larraingoa, Larraini dagokiona.

Joan den larunbatean berriz, Haitzarteko Frederic Martinon eta Sandrine Larrandabürü Larraintarra elgarretaratu dira Aiherrako herriko etxe eta elizan.  Herria   2004-09-16

Dotzena bat urte huntan ari dira altzürükütar aita-semeak eta larraintar koinata elgarrekin kantuz, Euskal Herri osoa kurrituz.  Herria   2004-11-25

Bigerrena Battitta Sagardoy Maulekoa, sortzez larraintarra.  Herria   2001-05-31

Bigarren partean biziki txalotua izan zen Jean Barneix larraintar kantaria ere.  Herria   2002-08-08

Koperatibak markatü nahi izan beitu Larraintar laborarien etxekimentüa koperatibari.  Herria   2001-10-04

2 iz Larraingo herritarra.

Badakigu zenbat maite duen mendia larraintarrak, Sagarmatha bezalako goi-mendia bainan ere bere xokoko mendi multzoa.  Herria   2002-12-19


larraintarsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz larraintar andrea.

Sortzez eskiulatarra, errejent egonik zen Barkoxeko eskola püblikoan, emaztearekin, hau larraintarsa.  Herria   2001-08-09


larrakitu, larraki, larrakitzen da ad higatu, maskaldu.

Eskuak dardarka ari zaizkio, larrakitu samarrak, hainbat larrugorri ukitzearen ukitzeaz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.


larrantz iz itxura.

Arrano bat ikusi, eta artaldera ziztuan bildu ordez, izuak arranoari begira-begira egotera derrigortutako bildots erdi galduaren moduan zegoen Nora: arranoaren hegaldi goratsu eta larrantz ederraren liluraz, eta haren atzaparren beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.


larrantzatu, larrantza, larrantzatzen du ad marraztu.

Zenbakia beso gibelean larrantzatu zioten eta, horretaz aparte, zenbaki bera uniformearen atorrean josi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.


larrantzi, larrantz, larranzten du ad larrutu.

Aldiz usnatu Ameriketako airearen usainaren nostalgiak izpiritua larrantzi zion: hezea, karatsa, bultzakorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Inorekin hitz egin ezinik, tristura larriak larrantzia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Ote eta belar zorrotzek larrantzi zioten auto-azala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.


larrapide ik larrabide.

larrapote (orobat larrepote) iz otia, intsektu jauzkaria.

Afrikan, larrepotek desmasia izigarriak egiten ari dituzte, Senegaletik Tchad-eraino, Mauritania, Malia eta Niger-en gaindi bazter guziak suntsituz.  Herria   2004-11-04

Sugeen hozkadak eta larrapoteen izurria.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,5 tit

-Luza eskua Egiptoren gainean; etorraraz itzazu larrapoteak eta kazkabarrak jo gabe utzitako hondarrak jan ditzatela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 165. orr.

Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,9

Makadam gainera jausten den larrapote multzo bat luzaro bizi daiteke?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 99. orr.


larratoki (orobat larretoki) iz larratzeko tokia.

Geu bizitzeko hiriak eta abereentzako larratokiak emateko.  Elizen arteko biblia   Jos 21,2

Larratoki dituen mendiak arakatzen ditu edozein belar-izpiren bila.  Elizen arteko biblia   Jb 39,8

Haren menpeko hiriak betiko bertan behera utziak, abereentzat larratoki eta etzaleku lasai izango dira.  Elizen arteko biblia   Is 17,2

Errege-jauregia utzi egingo dute, hiri jendetsua hutsik geldituko da; Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea, betiko hondaturik, basastoen etzaleku atsegin eta artaldeen larratoki bihurtuko.  Elizen arteko biblia   Is 32,14

Nola lehoia Jordango sastraka artetik atera eta ardiz beteriko larretokietara oldartzen den, [...].  Elizen arteko biblia   Jr 49,19


larratu, larra, larratzen (orobat larretu) da/du ad bazkatu.

Behia eta hartz emea elkarrekin larratuko dira eta haien umeak batera etzango.  Elizen arteko biblia   Is 11,7

Nik neuk larratuko dut artaldea, eta neuk harraraziko diot atseden.  Elizen arteko biblia   Ez 34,15

-Zure anaiak Sikenen izango dira, ardiak larratzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Maiatzeko Santa Kruzetan Saldiastik Oderitzera ekartzen zituzten behiak larratzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Erraustutako hirian, zelaian bezala bazkatuko dira ardiak, larratuko ahuntzak.  Elizen arteko biblia   Is 5,17

Zoaz ardien oinatzen ondoren eta larratu zeure antxumeak artzainen txabola ondoan.  Elizen arteko biblia   Kt 1,8

Leku horietan larretutako ganaduak hiltzen zituzten, eta segidan haien gibelak arakatzen zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardiak larratzen (3)


larratxori ik larretxori.

larratze iz bazkatzea. irud

Larratzeak, alabaina, ez du bakarrik erran nahi konfesioak entzutea eta penitentziako sakramentua ematea, baina eskualdeen eta herrien gaineko artzainak ezartzea ere bai, eta haien alhatzeko eta salbatzeko behar diren gai guztietan eskolatzekoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.


larrauldar izlag Larraulgoa, Larrauli dagokiona; Larraulgo herritarra.

Hor ariko dira Unai Iturriaga 31 urteko durangarra, Jexux Mari Irazu 33 urteko larrauldarra (horiek biak duela lau urteko finalistak), [...].  Herria   2005-11-03


larraundar izlag Larraungoa, Larrauni dagokiona; Larraungo herritarra.

Uztailaren 23an, tiro bat ere bota behar izan gabe, Lekunberrin sartu zen Don Carlos bere 2.000 soldaduekin; larraundarrek harrera ezin bihozkorragoa eskaini ziotelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Gurasoak larraundarrak eta beraz "labradores pecheros" zituela frogatu nahi baitzuten goizuetarrek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.


larrazken iz udazkena.

Hola bizi izan genituen 44ko uda eta larrazkena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 93. orr.

Eta hor dugu laster larrazkena.  Herria   2003-09-11

Larrazkena luze badoa, gero etortzen da neguaren gogorrena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Larrazkenaren eztitasun isil eta margotua ene baitan sartzera utzi dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Larrazkeneko egun epel batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Obrak laster hasiko dira heldu den larrazkenean bururatzeko.  Herria   2005-11-03

Euskal Herriko larrazken-neguko koloreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.

Banaka, larrazken aireko jantziz apainduak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 72. orr.

Helbidea, azken hamarkadan larrazken-zizak bezala hiriaren inguruan loratu diren auzo berrietariko batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heldu den larrazkenean (9); helduden larrazkenean (7); joan den larrazkenean (4); larrazkenean jokatuko (4)


larre 1 iz abereak bazkatzen diren toki belartsua; landa.

Doluz dago lurra, madarikaziopean lurraldea, lehor landako larreak.  Elizen arteko biblia   Jr 23,10

Larreetan belar falta izateak handitu egin du aziendari ematen zaion bazka eskaera.  Berria - Harian   2005-07-23

Eta horrela betidanik eta betiko, belarra larreetan berriz hazten den bezala.Bide-bazter guztietan aurkituko dute larrea, muinogorri guztietan bazka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

Nimrimgo erreka agortu egin da, belarra ihartu, larrea zimeldu: hostorik ere ez dago berde.  Elizen arteko biblia   Is 15,6

Aziendak mendi altuenetatik behera abiatzen dira, hango larrea gorritu ahala, beheko zokoetan dagokenaren peskizan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Zortzi urtez larrean hazitako idia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Zerua, hesia, errepidea, larre zabalak eta basoa ikusten zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Harana nire oinetan amaitzen zen, etxolaz eta aziendaz puntukaturiko larre zabal-zabal batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Ardiak auzoko larre aberatsagoetara ihes joan arren. mendi garaiak aintzirako ur garbietan islatuak, larre oparoak, aziendak hausnarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Etxaldeak, arrantxoak, larre emankorrak ditugu begien aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Larre eta soro berdeak zingira bilakatuta, eta behiak errapeetaraino hondoratuta, marruka.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

Larre hesitu batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 272. orr.

Badator landazabalean larre berria, badakarte zuhaitzek fruitua, pikuondoak eta mahastiak aberastasuna.  Elizen arteko biblia   Jl 2,22

Bidea ez zen larre ederrik gabekoa; belar ugari eta hezea izango zuen bazkatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

3 (bazkatu aditzaz)

Ez al duzue nahikoa larre bikainetan bazkatzea?  Elizen arteko biblia   Ez 34,18

Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Egun hartan zuen abereak larre zabaletan bazkatuko dira.  Elizen arteko biblia   Is 30,23

Zutik omen zegoen bera Nilo ibaiaren ondoan, noiz eta ikusi baitzituen Nilotik irteten zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

· Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

4 eremu landugabea.

Orotara beraz, 28 hektarea bazituen: 22 hektarea lur erabili eta beste 6ak oihan eta larre.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Armada baten eta bertzearen joan-etorriek larre eginik zituzten Charenteko eskualdeko laborantzak oro.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Larre bazterreko zanga luzea saltatu eta, alboan iratzea eta sasia izan arren, pinuorriak alfonbraren modukoa eskaini zion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haietako bizilagunak indarrik gabe, ikaraturik eta buru-makur utzi dituzu, larre-belarra bailiran.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,26

Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Abere-gorpuz ihaurriak zeuden larre-bazterrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Hasia nintzen larre plazer haiez aspertzen, molde beretsukoak baitziren nire buru ernearentzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Larre-izkuntza dena kale-izkuntza biur dedin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 122. orr.

Inguruan asko bezala, larre lanetan nabila atzenaldian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

1937ko abuztuaren 24rako bere lurraren azken metro koadrorainoko guztia galdua zuen euskal gudarosteak, Castro Urdiales eta Santoña bitarteko larre sail mehe bat izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Larre zati bat ikusi ahal izan dut, baina bertorantz higitu den talde batek estali dit berdea..  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 154. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla-eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.  Elizen arteko biblia   Is 7,25

Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 209. orr.

7 larre motzean (orobat motxean) hazi ugaritasunik ezean, behartasunean hazi.

Denak ere larre motzean haziak eta behartsu bizi izanak, eta bertsoa zaletasun ez ezik diru pixka bat ateratzeko baliatutakoak.  Berria - Kultura   2006-03-01

Larre motzean hazitakoon legea da platerean jartzen zaiguna jan egin behar dela beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Larre motxean hazitako emakumea zen eta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

· Larre motzekoa zen noski, zail ohitutakoa.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

8 larre oilo (corpusean larreoilo soilik)

Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larrez larre (4); oihan eta larre (3)

behia larrean aseko (3); hegaztiak larrean (6); hegaztiak larrean haztea (3)

behia larrera (3)


larrealdatze iz behiak eta kidekoak, bazkatzeko, larre batzuetatik beste batzuetara aldatu.

Herriko Etxeak galdegiten diote ardi eta ahuntzen jaberi agertzea lehen bai lehen, Pabetik igorri paperen betetzeko : larrealdatze "transumance" hortaz ere aipatzen dute.  Herria   2005-01-20


larrebehi ik larrabehi.

larregi adlag gehiegi. ik lar 3.

-Hemen jende larregi dago, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.

Eta gure artean profeta larregi dago.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Kolpe larregi jaso zituen, jasan ahal zituenak baino gehiago.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Liburu frantses larregi irakurri zuelako.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.

Kezka larregi loa ez galtzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.

-Baina, Ane, ez da larregi diskoarena?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Izutuarena egin behar nuen, baina ez larregi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.

Ez zuen uste emakumea larregi kezkatuko zuenik senarraren alderdi ezkutua ezagutzeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Gain hartatik ikusita, uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Nahikoa eta larregi nuen kaiku.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denbora larregi (3); gauza larregi (4); jende larregi (8); jende larregi dago (3); larregi da (5); larregi edaten (3); larregi egiten (4); larregi eragin (3); larregi gustatzen (3); larregi izan (3); larregi izango (5); larregi luzatzen (4); urte larregi (4)


larregitxo adlag adkor gehiegi.

Larregitxo iritzi zion espainiarraren usteari.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 76. orr.


larregune iz larrea dagoen gunea.

Gertakarien lekua: futbol zelaia eta etxe partikularren arteko larregunea.  Herria   2002-07-18

Tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.


larrejende iz larreko jendea.

Beraz, beste edozein hitz bezain ezaguna dut nik alka, Goizuetako larrejende orok bezalaxe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.

Jean François frantsesak, garaiko gusto burgesaren aurka, hain zuhur eta duin erakutsi zituen larrejendearen paisaia ederren artetik, "Beleen negua" izeneko hura.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.


larrekide iz larre berekoa.

Gaizki esaka ari dira denak beste larrekoez, baina larrekideei buruz inork ez du ez mee ez bee txikiena ere ateratzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.


larreoilo ik larre 8.

larrepetit iz otia, larrapotea.

Tximeleta eta larrepetitek plastiko gogorraren kontra jo eta istant bat irauten dute gidariaren begien aurrean atzera ilunarekin bat egin arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Belarrari, zenbait segundoz, larrepetitaren kolorea ernatu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.


larrepote ik larrapote.

larreratu, larrera(tu), larreratzen da/du ad larrera irten; larreta eraman.

Aterabide bakarra aziendak bezala larreratzea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Umeak itzartu, korta garbitu, garbigailua ipini, abereak larreratu, josi, ongarria bota, bankura joan, abereak batu...  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

Honela animalia bakoitza berari dagokion usainak larreratzen du eta pozoin kiratsuak atzerarazten, eta horrelaxe diraute piztien espezieek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.


larresoroar (orobat larresorotar g.er.) izlag Larresorokoa, Larresosori dagokiona; Larresoroko herritarra.

Kattalin Habans larresoroar kantaria.  Herria   2005-07-07

Bat Paueko sarjentua eta bertzea Larresoroar tenientea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Malvina Recalde larresoroarra eta Maika Arizaga baionesa libro utziak izan dira, kargurik gabe.  Herria   2003-03-17

Lagun eta adixkide, Larresoroar eta auzo-herritar, denak gomitatuak zirezte egun xoragarri baten pasatzerat.  Herria   2003-07-24

Larresoroar guziak gomitatuak dira beren atxikimendu eta sustenguaren erakusterat Ote Lore elkarteari.  Herria   2001-07-19


larretoki ik larratoki.

larretu1, larre, larretzen da/du ad eremu landugabe bihurtu.

SAFAM zerratua, Ruwel-eko hamar hektareak larretzen ari, industriak ez du osasun handirik erakusten inguru hauetan.  Herria   2005-01-20


larretu2 ik larratu.

larretxori (orobat larratxori g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian larretxori agertzen da) iz hegatxabala.

Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Eguraldi distiratsua zegoen, eta trosta bizian nindoan belardietan zehar, larretxorien kantuak eta nire sableak botan egiten zidan hots erritmatua entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Bera bai ederki, txantxangorria eta larratxoria kukukume arrotza lepo-potxolo hazitzen ari zaizkion bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Hegatxabala, arrunki "larretxori txanoduna" deitua, beste txori guztien gainetik maite zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 722. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arreba larretxoriak (3)


larri 1 izond tamaina, pisu, gorabehera, garrantzi handikoa. ant xehe.

Esneketaria genuen gizon larri bat, handi eta zabal, Turkoa deitzen zutena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Neska larri hanka-handi batzuk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Zirudienez, aker hura oso ondo konpontzen zen hango azienda larriekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Aberei ere pentsutzat baba larria ematen zitzaien askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Dena delako Batasun horretan laster sartuko direla Polonia, Lituania, Eslovenia edo Estoniaren heineko zenbait lurralde, eta Malta edo Zipre deitu uharteak, hots, dozena bat estatu-nazio xehe nahiz larri.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Beste ezbehar larri bat...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.

Han zegoela, ordea, gosetea izan zen lurraldean, gosete larria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

1220an erabaki larri bat hartzera behartua sentitu zen Frantzisko: Ordenako agintea besteen esku uztera, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Lege hori, neurri batean behintzat, eragozpen larria zela lurjabe askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 152. orr.

Erritual ezkutu batean istripu larri bat gertatu eta aurpegia zeharo desitxuratuta geratu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.

Estatu baten babesean egiten denean eragiten du torturak kalterik larriena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

Gerrako gertaera larri batzuen berri izan dut, eta susmo bat daukat […] jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Arazo larri batetik libratu nintzelako sentimenduak adoretuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Huts larri batean ustekabean harrapatu izan balute bezala.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 114. orr.

Alta bada badakigu heresia ez dela bakarrik krimena, baina menturaz krimen guztietatik larriena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

Balioen krisi larri bat bizi dugu..  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Beste batzuetan doinu larri hori, taxu dramatiko hori alde batera utzi eta estilo xeheago bat hartzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 27. orr.

Izurri larria izango da.  Elizen arteko biblia   Ir 9,3

1913an hil zen aita, ordea, eta, familiarentzako dolu eta zoritxarraz gainera, diru-arazo larria ekarri zuen horrek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.

Isiltasuna larria zen eta bete-betea ia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala; eta zerk bereizten dituen larria eta arina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

3 eritasunez eta kidekoez mintzatuz, kezkagarria edo arriskutsua dena.

Egoitza eder eta lasaiak ziren, gaixo larrien zainketarako prestatuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Gaixotasun larri baten hasiera izan ote zen gripe hura?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Begietako gaitz larri batek jo zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Hemorragia baten ondorioz lobulu frontaleko lesio larri bat izan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Kontua larriagoa zen, ordea, eguneroko gauzez ahazten hasi zelako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

Bizirik atera nintzela joan den udazkenean egin behar izan zidaten ebakuntza larri hartatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.

Aitak bihotzekoa izan zuela esan zidaan, larri zegoela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Larri ohean etzanik bazegoen ere, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 609. orr.

Gaixorik, oso larri, 1937an utzi zioten ateratzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Zauritua nago, oso-oso larri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

Gaizki jarritako habe bat erori eta burua zanpatu zion, oso larri zaurituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.

Larri zauritua egon arren.  Elizen arteko biblia   2 M 14,45

Larri zauritutako bat Cepranon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

4 ondoez edo kezka bizia sortzen duena, estua, hertsia.

Martxan jartzeko unean motozikletak botatako purrustadarekin batera urdailak S.O.S. larri bat bidali zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Bat-batean bizikletaren txapa-zarata entzun genuen, lurrean arrastaka, behin eta berrizko ai larriekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Helduei so eginez nabari zen egoera larria zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 92. orr.

Larria zen egoera eta gure arbasoek ez zuten jatekorik.  Elizen arteko biblia   Eg 7,11

Iragana zen ordurako bost hilabeteko itxaronaldi larri urduria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Ikara larri bat zabaldu zen baso izoztuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Premia larri batek bultzatuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Etengabe egin zuten otoitz, gogo osoz Jainkoari eskatuz atera zitzala premia larri hartatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1069. orr.

Quenuk hogeita bi urte zituen artean, eta estura larri batek hartu zion barrena, anaia etxean agertzen ez zela ikusi zuelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Herstura larri hartan.  Elizen arteko biblia   1 M 3,31

Urdai saltzaile ederrak so larria egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

Guztiek ahalegin larria egin zuten, irten nahirik, harik eta ur azpian galdu ziren arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

4b letrez mintzatuz xehea baino handiagoa den eta eskuarki beste itxura bat duen letra mota. ik maiuskula.

Parentesiak, azpimarrak, letra larriak, letra lodiak, letra etzanak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.

Nik hamasei urte dauzkat orduan, eta nire baieztapen berria garbi gera dadin, letra larriz idatzi dut: HARIZTI. Karea artez erabiltzea, hozkirik egin ez zezan; w larria, i xehea, bere izenaren letra ederrak, maistra Jonesek testu-liburutzat erabilitako Bibliaren esaldi goibelak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Letra larri gorri edo beltz handi-handiz idatziak zeuden, atzealdeko kolore margularen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Eduardo hitzaren azpian, letra larri handiak erabiliz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Letra handi eta larriz idatzita.  Berria - Harian   2005-03-19

Grafikoki ere nabarmentzen du egileak honako adibide honetan, letra larrien bidez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 103. orr.

• 5 adlag estuasunean; estu; kezka edo ondoez biziko egoera batetik irten ezinik.

Gonbidatuak iritsi baino lehen bere burua atontzen, presaka eta larri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Arretatsu ziharduen ikuskariaren esanahia hausnartzen, eta espiritua guztiz larri zuen haren zentzua atzeman nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Hermione, utzidazu zure idazlana irakurtzen -eskatu zion Ronek larri, bere erlojuari begiratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

Begi erneak ditu, larri begiratzen dizute.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.

Arnasa larri hartzen zuen, min egingo balio bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.

Gaurko gazteok ez dituzte gauzok horren larri hartzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.

• 6 iz larritasuna.

Izua eta larria nagusitu zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   Has 15,12

Etsaien lurraldean bizirik geldituko zaretenoi barru-barrurainoko larria sentiaraziko dizuet.  Elizen arteko biblia   Lb 26,36

-Barruko larriari eutsi ezinik zabilek, kondenatu bat bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Bere larri hartan, eztarria garbitu nahian, eztulka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

-Hau larriaren handia!      - 1. orr.

· Estatuak erlijio zehatzik babestu beharrik ez du, eta moral laiko baten aitzindaria dugu, besteak beste, dibortzioaren neke-larrietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean)

Egoeraren larria ikusirik, atzera Gibarara jotzea erabaki nuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Egin zizkioten testek agerian jartzen zuten, antza, emozio eta adimen arloan zituen akatsen larria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

"Embarras de richesse" ("aukera zabalegiaren larria") delakoa begitantzen zitzaigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Eritasunaren larriaren aurrean eta beste terapia baten faltan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Pentsau egizu geure larria.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 111. orr.

Nire larria!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larri keinu bat egin zuen mutilak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Aspergarri eta... -atxiki luzea eman zion purutxoari, eta kea astiro bota gero, larri itxura eginik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Larri-orduan etikaren eskea gogortu egiten da gizartean eta etika gogorra izaten da eskatzen dena, duda-muda gutxikoa, segurua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

Galderari erantzun gabe, larri-antzean esan zuen: [,...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.

Hilabete larri-nahasi gutxi haietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako bihotz-larri eta ekaitz gogorretik aterako ninduen haren zain nengoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.

Nota zorrotz kizkur-larri bateraino igoz baitzihoan [sirena].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Galdera mordoa nuen nik egiteko: gehiegi, eta astun-larriegiak berarentzat eta neuretzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

10 estu eta larri adlag

Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du, baina..., karpeta hutsik dago. "Lau egun besterik ez dira falta!", errepikatu nuen estu eta larri.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Aita ere estu eta larri egonda haurraren zain.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Hor dabiltza gero, estu eta larri, irriak, zirriak eta musuak baino ez dituztelarik bidelagun.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

-Lana bukatu zenuen -esan zuen, estu eta larri, defentsiban jarririk-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.

Oraintxe ari gara anaiari egin geniona ordaintzen, hura estu eta larri erreguka ari zitzaigunean ez baikenion jaramonik egin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

11 hizki larri letra larria.

Hizki larri eta barrokoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Bertako lehen letra Aitzin-solasaren A larria delarik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 145. orr.

Logaritmo nagusia deitzen zaion eta "l" larri batez idazten dun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 409. orr.

12 larri ibili

-Seme, zergatik egin diguzu hori? ikusi zeinen larri genbiltzan aita eta biok zure bila!  Elizen arteko biblia   Lk 2,48

Horiek makina erosi egingo ditek, baina pagatu... larri ibili.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Larrialdian adorea galdu baduzu, larri zabiltza indarrez!  Elizen arteko biblia   EsZ 24,10

Gogoratzen dudan bakarra, oso larri ibili nintzela, gero eta izutuago Ashbury eta Frederick kaleen gurutzean sortutako kidetasuna galduko genuelakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Begiko minez larri samar ibiltzen da batzuetan, eta hanka ere ez dauka guztiz katoliko...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 114. orr.

Konturatzeko gauza ginen, bai, amak lanik egin ezean eta bestelako diru-sarrerarik izan ezean, estu eta larri ibiliko ginela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

· Hantxe nenbilen, larri asko, Las Vegasko joko-etxe horietako batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

13 larri-larrisup_1 izond

Egoera larri-larrian zen Virgil, eta egun batzuk bizitzaren eta heriotzaren arteko mugan egin zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Gaixo larri-larri horiek, beren autismoaz gain, era askotako ezintasunak zituzten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Horregatik balioen arazoa larri-larria bilakatu da gure gizartean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.

14 larri-larrisup_2 adlag

Mahai azpira! -esan zuen Maryk larri-larri, eta mutilari eskutik tira, eta mahai azpian kuzkurtu ziren biak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

Larri-larri zeuzkan begiak, eta negar eginaren arrasto nabarmenak ikusten zitzaizkion masailetako hautseztaketa zurian behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

-Ez daukat hemen -amore eman zuen, larri-larri eginik-, Miarritzen daukat, bertan gordetzeko eskatu zidan Joanek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 289. orr.

15 larri-larria adlag ipar xehetasunik gabe. ik larriki 3.

Ez ditugu hemen larri-larria baizik aipatzen ahal larunbat hortako solasak.  Herria   2001-09-27

Larri-larria eta gainez-gain.  Herria   2004-12-30

Emaitzen berri jakin da egun hotan, larri-larria orainokoan, xehetasun gehiago ukanen beste denbora poxi baten buruan.  Herria   2001-06-14

Larri larria kategoriaka so eginez : kadrek 2 800 euro eskuratu dute, arteko ofiziotakoek 1651 euro, langile kalifikatuek 1 224 euro, enplegatuek 1 090 euro eta azkenik, langile xoilek 947 Euro hilabetean.  Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

akats larri (11); akats larri bat (6); arazo larri (47); arazo larri bat (13); bekatu larri (13); delitu larri (6); egoera larri (40); eritasun larri (7); estu eta larri (130); gaitz larri (17); gaitz larri batek (6); gaixotasun larri (45); gaixotasun larri batek (6); gaixotasun larri baten (9); gertaera larri (9); gertakari larri (12); gidaria larri zauritu (6); huts larri (9); istripu larri (34); istripu larri bat (11); istripu larri izan (8); kinka larri (19); krisi larri (7); larri antzean (10); larri dabil (11); larri dabiltza (6); larri dago (41); larri dagoela (11); larri daude (25); larri daudela (6); larri egon (7); larri eta sendaezina (15); larri gaixotu (6); larri ibili (62); larri ibiliko (18); larri ibiltzen (8); larri jarraitzen (7); larri jarri (11); larri larri (21); larri larria (42); larri samar (13); larri samarra (6); larri zauritu (227); larri zauritu da (21); larri zauritu dira (14); larri zauritu zen (84); larri zauritu ziren (37); larri zauritu zuen (17); larri zauritu zuten (21); larri zauritua (9); larri zauriturik (12); larri zaurituta (46); larri zaurituta eraman (14); larri zauritutako (13); larri zebilen (6); larri zegoen (15); larri zeudela (7); larri zeuden (8); lesio larri (16); lesio larri bat (6); letra larri (10); ondorio larri (6); ordu larri (6); oso larri (140); oso larri dago (17); oso larri daude (10); oso larri zauritu (7); pertsona larri (8); premia larri (6); une larri (9); zauritu larri (11)

akats larria (33); arazo larria (95); arazoa larria (14); arrisku larria (13); atzerapauso larria (6); auto istripu larria (8); behar larria (13); bekatu larria (43); bekatu larria egin (9); benetan larria (6); bereziki larria (24); biziki larria (6); delitu larria (9); desobedientzia larria (8); egoera hain larria (8); egoera larria (161); egoera oso larria (47); egoeraren larria (22); ekonomiko larria (10); erabaki larria (7); ezbehar larria (7); falta larria (8); gaitz larria (15); gaixotasun larria (16); gauza larria (14); guztiz larria (8); hain da larria (6); hain larria (38); hori larria (6); hori oso larria (19); horren larria (10); huts larria (12); hutsegite larria (8); istripu larria (48); istripu larria gertatu (10); istripu larria izan (21); kalte larria (19); kezka larria (11); kinka larria (8); kontu larria (7); krisi larria (13); larri larria (42); lesio larria (42); lesio larria izan (9); mehatxu larria (6); nahiko larria (7); oker larria (8); osasun egoera larria (13); oso arazo larria (10); oso larria (225); oso larria izan (15); premia larria (34); zerbait larria gertatu (7)

gero eta larriago (10)

arazo larriagoa (6); arazoa larriagoa (7); egoera are larriagoa (8); egoera larriagoa (7); gero eta larriagoa (18); uste baino larriagoa (14)

arazo larriagoak (9); gero eta larriagoak (6); ondorio larriagoak (9)

akats larriak (18); arazo larriak (175); arazo larriak ditu (18); arazo larriak eragiten (6); arazo larriak izan (15); arazo larriak izaten (6); arazo larriak sortzen (10); bortxaketa larriak (6); diru arazo larriak (8); egoera larriak (15); eragin larriak (7); eraso larriak (6); erredura larriak (10); gaitz larriak (9); gaixotasun larriak (20); hitz larriak (8); huts larriak (7); istilu larriak (23); istilu larriak izan (7); istripu larriak (28); kalte larriak (24); kalte larriak eragin (8); lesio larriak (9); ondorio larriak (121); ondorio larriak ekar (11); ondorio larriak ekarriko (9); ondorio larriak eragin (14); ondorio larriak izan (20); ondorio larriak izango (19); ondorioak larriak (15); ondorioak oso larriak (7); osasun arazo larriak (29); oso ondorio larriak (10); premia larriak (7); une larriak (13); urraketa larriak (8); zauri larriak (51); zauri larriak eragin (8); zauri larriak izan (11)

arrisku larrian (28); arrisku larrian daude (6); bekatu larrian (9); egoera ekonomiko larrian (9); egoera larrian (109); egoera larrian daude (13); egoera oso larrian (11); herio larrian (6); kinka larrian (127); kinka larrian dago (16); krisi larrian (15); oso egoera larrian (15); premia larrian (33)

egoera larriaren (9)

arazo larriari (6)

egoera larriaz (8); egoeraren larriaz (21)

arazo larriekin (15); osasun arazo larriekin (6); zauri larriekin (7)

zauri larrien ondorioz (6)

arazo larriena (18); arazorik larriena (18); istripurik larriena (7); krisirik larriena (8)

arazo larriena (18); arazorik larriena (18); da larriena (19); istripurik larriena (7); krisirik larriena (8)

kasu larrienetan (6)

egoera larrietan (7)

premia larriko (6)

arazo larririk (23); kalte larririk (6); zauri larririk (21); zauritu larririk (6)

hizki larriz (14); letra larriz (52)


larriagotu, larriago(tu), larriagotzen 1 da/du ad larriago bihurtu. ik larritu 4.

Bi kezka horiek larriagotu egin zuten aspaldi zaharreko nire misantropia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Gerla horiek guztiek larriagotu eta gaizkitu baizik ez zituzten euskaldunen eta espainolen arteko gaizki hartzeak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Estatu Batuen kanpoko defizitaren larriagotzea nahiko albiste ona zen munduko gainerako herrialdeentzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Delitua larriagotu dezaketen hutsegiteak daude.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Haren agintepean gatazka larriagotu egin da, batez ere arrazakeria areagotu delako.  Berria - Mundua   2004-05-26

Defentsazko protekzionismo orok, hain zuzen ere, arazoa larriagotu baino ez du egingo.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Sindikatuetako ordezkariek berretsi dute legerik ezak larriagotu egin duela makina bat irakasleren egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Alabaina, egoera larriagotzen ari zen unerik une.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.

Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.

2 (eritasunez eta kidekoez mintzatuz)

Gaixotasuna egunetik egunera larriagotzen zihoakion eta, antza denez, zainketa faltagatik areagotu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Maiz, gaitza larriagotzen zitzaionean, hil egin behar zuela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Bronkitisa larriagotu eta pneumonia dauka orain.  Berria - Harian   2006-03-17

Erretzeak asma larriagotzen zuela argi ikusten zuten zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-10-27

3 (are-ren eskuinean)

Horren ondorioz, are larriagotzen zen Estatu Batuen merkataritza-defizita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Virginiaren heriotzaz gero, are larriagotu ziren krisi haiek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Eta komunistek are larriagotu besterik ez zuten egiten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Gainera, badira egoera are gehiago larriagotu duten faktoreak: fitosanitarioen, erregaien eta zerealen prezioen igoera, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera larriagotu (12)


larrialdi 1 iz estualdia.

Larrialdi guztietatik onik atera zuen. Prest zegoen gizon hau arimako larrialdi eta gorputzeko oinaze guztiak jasateko.  Elizen arteko biblia   Eg 7,10

Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak izan bainituen.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,8

Bazen han larrialdi estu bat, esan gabe adierazia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Bere burua halako larrialdian ikusirik, Jauna, bere Jainkoa, baretzen saiatu zen Manases.  Elizen arteko biblia   2 Kro 33,12

Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.  Elizen arteko biblia   Sal 107,6

Krisia ez, baina «larrialdia».  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Amaika larrialdi ibili dizkik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea.  Elizen arteko biblia   Dn 12,1

Egun iluna eta beltza izan zen hura, atsekabe- eta larrialdi-eguna.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,7

Kanpoan eguzkitan gertatzeko beldurrez zegoela entzuten nion, oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asian 1997an sortu zen diru-larrialdia izan da egoera honen eragile.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 215. orr.

4 ezusteko egoera edo gertaera, berehala konpondu behar dena.

Larrialdia amaitu dela adierazteko, berriz, 30 segundoko sirena entzuten da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Herriz herri ibiliko den ikasgela mugikor batean, larrialdi kimiko baten aurrean zer egin azaltzeko hitzaldiak emango dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ama New Yorkera iristen zenerako hari ordezkari bat igor ziezaiotela eskatu zien, azkeneko unean erietxetik larrialdi baterako deitu ziotela azaltzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Azkenean larrialdietako telefonoa erabili beharko genuela pentsatu dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 296. orr.

Anbulatoriora iristean, larrialdietako sarrerara abiatu ginen zuzenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Zaharrei begiratu bat egin eta ekartzeko berehala neurologoa, traumatologoa eta pare bat kirurgialari, esan nion larrialdietako erizainari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Ez da normala larrialdi batean 14 edo 16 ordu egon behar izatea medikuak noiz hartuko zaituen zain.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Burgoseko Larrialdi Nuklearretarako Planaren arabera, Euskal Herriko hamalau herritan eragingo lituzke kalteak ezbehar nuklear batek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ospitalean asko arindu ziren atzo gaixoen harrerak eta larrialdi zerbitzuan egoera normalduta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Erorikoa ikusi zuen mendizale batek SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuei eman zien abisua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Auzoko erietxeko larrialdi-gelan, kommozio zerebrala nuela esan zidaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Telealarma egunaren 24 orduetan larrialdi zentroekin automatikoki konektatuta dago.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Industria kimiko bakoitzak bere larrialdi plan berezia dauka.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Urtegiko larrialdi plana ezarri gabe.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Larrialdi taldea osatuta zegoen ordurako, eta talde horri esker, ekintza aurrera eraman ahal izan genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Egoera horren ondorioz, larrialdi kabinete bat sortzen da, eta lau pertsonak bunker batean bilatzen dute babeslekua.  Berria - Kultura   2006-01-20

Nonbait, beste motorrek ere huts egin zezaketelako beldurrez, larrialdi-lurreratze bat egitea erabakia zuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Alde guztietara begiratu azkarra eman, eta ziztu bizian larrialdi-irteerarantz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Larrialdi argi guztiak piztu ziren atzo Belgikan, hegazti gripearen Europako lehen giza kasua izan zitekeenaren berri zabaldu zenean.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Baliteke palestinarrek eta zenbait gobernu arabiarrek Nazio Batuen Asanblea Orokorraren larrialdi bilkura eskatzea.  Berria - Mundua   2004-07-10

New Orleanseko Larrialdi Operazioetarako buruzagiak lotsagarritzat jo du Gobernuak emandako laguntza.  Berria - Harian   2005-09-03

Zientzialari Atomikoen Larrialdi Batzordea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

6 larrialdi egoera

Gerra Legea bertan behera utzi eta larrialdi egoera ezarri zuten. herria¬

Hondamendi natural batek edo larrialdi-egoera batek beste estaturen baten ingurumenari kalte egin badiezaioke hondamendia jasan duen edo larrialdi-egoeran dagoen estatuak beste estatuari horren berri emango dio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larrialdi deia (17); larrialdi egoera (72); larrialdi egoera ezarri (31); larrialdi egoeran (11); larrialdi egoeretarako (8); larrialdi plana (22); larrialdi planaren (7); larrialdi zerbitzuak (22); larrialdi zerbitzuei (7); larrialdi zerbitzuek (18); larrialdi zerbitzuetako (8); larrialdi zerbitzuetara (13)

larrialdietako langileek (8)

gizarte larrialdietarako (18); larrialdietarako batzordea (10); larrialdietarako laguntzak (14)

larrialdiko bilera (11)


larriarazi, larriaraz, larriarazten du ad larritzera behartu.

Larriarazten nautenak nire erorketaz poztuko dira, / baina nik zure errukian dut uste ona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 87. orr.

Joxeren asmoa kontatutakoan ezin izan zioten negarrari eutsi, biak ahalegindu arren, inguruan olgetan zebiltzan alaba txikiak larriaraziko ote zituzten beldur.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 191. orr.

Bi abereak indarrez berdinak ez direnean, eta batek besteak baino gehiago tiratuz beste hau larriarazten badul, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.


larridura iz larritasun egoera.

Pixkana-pixkana, eta ez harrimen eta larridurarik gabe, benetako lehendakaria Twirl zela sumatzen hasi ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.

Lepoa bi besoez inguratzen zidan, eta aurpegian antzematen zitzaion larridura. Larridurak, behar gorriak, ezbeharrak aienatzen dira eta iruditzen zaio heriotzatik bizitzara igaro dela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Inoiz, pentsamendu obsesiboaren eta larriduraren bidez agertzen da Touretteren sindromea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Listuz bustitako hatz lodiarekin zapatak garbitu zituen, masail gorrituta, harrapatzen banaute pentsatzen duenaren larriduraz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 121. orr.

Emakume baten larridurazko oihu batzuek atera naute nire baitatik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.


larrigarri izond 1 larritzen duena.

Uste dut beste begi batzuk dauzkagula aurpegiko horien ondoan, gauekoak direnak, gehientsuenetan irudi larrigarriak erakusten dizkigutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Ikusgarria baita zelan atontzen duen pozoia bere eltze larrigarrian.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.

• 2 iz epaiketetan eta kidekoetan, zigorra larritzen duen gauza.

Indarkeria eta armen erabilera larrigarri gisa hartu dituzte zinpekoek, eta, aringarri modura, berriz, Mendikuteren gaitz psikopatikoa. herria¬

Abokatuaren ustez, hori ez da kontuan hartu, eta larrigarri gisa eragin beharko luke fiskalaren eskaeretan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Legebiltzarreko batzordeak dio «nazioarteko terroristak» egun indarrean dauden legeei jarraiki epaitu behar dituztela, «terrorismoa eragile larrigarritzat erabiliz».  Berria - Mundua   2004-08-05


larrigura iz oka egiteko gogoa.

Etsirik nengoen hil egingo nintzela, eta behin tumorea erauzi eta erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren, larrigura- eta zorabio-aldi luzeak pairatu, ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren, zail zen niretzat aurrera nola jarraitu asmatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.


larrika adlag (izen baten eskuinean, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Horrela, arnasa larrika sartu zen Urrezko Lehoia ostatuan, arnasa tristeka ere bai, ez baitzuen Justina ikusterik lortu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Horrela, arnasa larrika sartu zen Urrezko Lehoia ostatuan, arnasa tristeka ere bai, ez baitzuen Justina ikusterik lortu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Entzun izan balute gauez zegoelarik ohean bakarrik, [...], jira alde batera eta buelta bestera, hasperen larrika, maite zuenaren irudia pentsamenduan, haren izena ezpainetan Ahots estu eta larrika aitortu zuen ez zela ez Amsterdamen ez inon halako iturririk.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.


larrikara iz larridura.

Orain sentitzen duen larrikara benetakoa da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.


larrikeria iz gehiegikeria.

Larrikeria hauek ez ziren gertatuko agintariek gizakien eskubideen alde diharduten elkarteei arreta egin izan baliete.  Berria - Harian   2005-08-31

Azkenean Pantzo Irigaray-en irriegingarrikeriek denentzat piko eta zirto izan dute, sekulan larrikerietara erori gabe.  Herria   2005-11-24


larriki 1 adlag era larrian.

Ezin ziren luzaroan egon elkar larriki iraindu gabe. Damu zuen hain larriki bekatu egin izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

Istiluak, aldiz, larriki areagotu dira azken urteotan, eta ez bereziki festetan, baizik eta asteburuetan.  Berria - Harian   2005-08-11

Guretzat, baina, behar-beharrezkoa da giza eskubideak larriki urratu dituen legea lehenbailehen aldatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Sri Lanka erresuma larriki joa izan da abendoaren 26an gertatu izigarrikerian: "Tsunami" deitu desmasian.  Herria   2005-04-21

Zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.

Eskolatze berezirik izan ez balute […], larriki bakarturik eta ezgai jarraituko zuten gazte autista haiek, adimen eta jatorri onekoak izan arren haietako asko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Kanner motako haur gehienak atzeratuak dira, askotan oso larriki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

197 presuna arinki kolpatuak, 22 larriki eta lau hilak.  Herria   2001-09-06

Manexek larriki zauritutakoaren itxurak egin zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

"Mignon!", oihukatu nuen, ezin larrikiago, laguntza eske.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Enpresa horrek ez ote duen ingurumena larrikiegi kolpatuko.  Herria   2002-10-03

2 ipar xehetasunik gabe. ik larri 15.

Larriki aipatzeko, erakusketa, irri ixitorio, dantza, bertsu eta kantuek dute Musikaren egunen 14 garren edizioa osatuko.  Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larriki gaixo (10); larriki gaixotu (9); larriki gaixotu zen (8); larriki zauritu (17); larriki zauritua (9); larriki zauriturik (8); oso larriki (6)


larrimin iz arriskuren baten berehalakotasunak eragiten duen larritasuna, eztarria hertsatzen duena. ik angustia.

Camusek zioen langileak gutxiago sufritzen duela heriotzaren larrimina denbora libre asko duenak baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

Hari entzunez, larriminak hartzen ninduen, eta hain estutzen nintzen, botatzeko gogoa jartzen baitzitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Berehala argitzen du ez dela larrimin hori bere hil beharrak sortua baizik bere herriaren gainbeherak.  Berria - Harian   2006-01-26

Beldurra [...] izumenezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, [...], pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Ingurura begiratu zuten: Tsiganok zen, hil aurreko larriminaren mende-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

Amets gaiztoek eragindako larriminak hasperenak aterarazten zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Larriminak hiltzen zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.

Koadroa ederra da, eta tristea, eta larrimina sortzen du, kezkagarria gertatzen zaigulako plazerra eta oinazea, estasi sexuala eta mistikoa bereizten dituen muga, ilunbea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

Gizakiaren larriminean erroturiko zenbait mito.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.


larritasun 1 iz larri dagoenaren egoera.

Itotzen ninduen larritasunari amaiera emateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Batek larritasun bat, etsimen bat du: bizitzarekin zer egin ez jakitea, plan bat ez izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Venezuelako erreferendumaren emaitzari buruzko kezka igarota, Irak da orain larritasun gehienen iturri.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Naturaz gaindiko beldurraren larritasun ezin eutsizko horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

2 (izenondoekin)

Itxaronaldi hori oso luzea egiten da, eta larritasun handia sortzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 116. orr.

Begiak itxi zituen bere ama maiteari begitartea uzkurtzen zion larritasun ikaragarria ez ikusteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Batzuetan, ordea, nonbait, burmuineko zokorik ilunenean, errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena; eta, horietan, larritasun sakon batek hartzen zuen mendean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Taxitik ama eta alaba jaitsi ziren, larritasun begibistakoz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larritasun sentipen bat sentitzen dut orduan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Tupustean larritasun sentimendu azalgaitza nagusitu zitzaion. Ikara bat izan dut bat-batean, ez hotzak eragina, larritasun ikara bitxi bat baizik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Alde egitera nindoala ikusi zuenean, larritasun keinu batez heldu zidan Jacques Parentek besotik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Politikari begi-zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Gu bezala mundu guztia, muinetarainoko larritasun-zirrara batek jorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Zorigaiztoko eguna baita, hondamen- eta larritasun-eguna, Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.  Elizen arteko biblia   Is 22,5

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan gehiago egiten ere saiatu zen, bere nerbio larritasun haiei aurre egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Diltheyren ekarpenari Sören Kierkegaard-en existentzia-larritasuna gehitu zion Martin Heideggerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

5 larria denaren nolakotasuna.

Izan ere, larritasun itzelezko ekintza bat moldatua zuen Ivan Ogareffek, guztiz eraginkorra haren egitasmoa burutzen laguntzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.

Luzera begiratuta, hala ere, ez zen larritasun gutxiagokoa, eta hura konpontzeko erantzukizuna Txinako diktadore komunisten bizkar zegoen orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Biharamuneko txostenak larritasun erabakigarria izan zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

Larritasun hitza erabil daiteke Baionako Etxepare euskal lizeoarentzat.  Herria   2004-09-09

Askatasuna taldearen ustez, bestalde, «larritasun ikaragarria» du epailearen erabakiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Zehazki, larritasun erradiologikoen protokoloa jarriko du martxan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Gordin-gordin agertu zitzaion bat-batean gaixotasunaren larritasuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 142. orr.

Bekatuaren larritasuna bihotzaren gaiztakeria igarriezinaren araberakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Larritasun oso handikoa da hauteskunde kanpainan horrelako gai sensiblearekin zenbaitek egiten duen erabilera demagogikoa.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

-Zenbait gauza hartu behar dira kontuan: bere egoeraren larritasuna, auzitegien jarrera eta akaso abokatuaren trebetasuna...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Herenegun Danubioren uholdeek eragindako kalteek hartutako larritasun maila.  Berria - Mundua   2006-04-27

Ez gaude, inondik inora ere, salbuespen egoera batean eta ondorioz larritasun mezurik ezin da zabaldu.  Berria - Mundua   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larritasun handia (9)

arazoaren larritasuna (7); egoeraren larritasuna (21)

egoeraren larritasunaz (12)


larritu, larri(tu), larritzen 1 da ad larritasunak hartu.

Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, bai eta Jerusalem hiri osoa ere.  Elizen arteko biblia   Mt 2,3

Larritu nintzen, mutila egoera hartan ikusita.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 226. orr.

"Aspaldiko kontuekin larritzen zara, David", esan zidan Lubisek hura zeharkatu genuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Larritzen hasi nintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Larritu egin ziren biak eta ahozpeztu, beldurrez beterik.  Elizen arteko biblia   Tb 12,16

Erabat larritu zen Demba.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Zer da hau? -larritu zen petrikiloa, nire hankaren itxura ikusita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

-Jainkoarren! -larritu zen Börs-.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.

Bihotza larritu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

-Ez zaitez larritu, Anttonek eramango gaitu bere furgonetan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 252. orr.

-Ez zaitezte larritu guregatik! -esan zion Ninik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 133. orr.

Ez samindu besteengatik; ez larritu niregatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

Ikusiko diagu, hi ez larritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 195. orr.

Ez larritu, bada, behartsu garelako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

• 2 du ad

Kastitatearen zamatik aske emakumearen begitartean ikusirikoak larritu egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Poliki ezagutzen nuen Marixa, eta ez ninduen larritzen Unairen patuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

-Egia da, bai -erantzun nion-; eta, gainera, ez zaitut alferrik larritu nahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Bere zalantzak ez ninduen larritu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Espero gabeko zerbait entzun balu bezala, entzundakoak larritu balu bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 100. orr.

Gure gaurko munduak [...] manera adeitsuak eta jarrera integratua eskatzen dizkio idazleari: ez dezala larritu, ez dadila deserosoa izan, ez diezaiela aterik zabaldu kezkari eta egonezinari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Larritu zuena, ordea, printzearekin batera baso-mutilen eta nekazarien ordezkariak ikustea izan zen, eta haiekin Tomeo Xaharra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Idealtasun larritu eta guztiz desorekatu batek sufre distira bat barreiatzen zuen nonahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Hirutan egin du urrats, kideon begi larritu eta izuak hartuen aurrean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

Gero, hots larritu batzuk labarrean behera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Nire larritu aurpegiarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

• 4 du ad larriago bihurtu. ik larriagotu.

Ospitalera joaitearekin eri mota horien egoera berehala larritzen da.  Herria   2004-02-19

Eguzki talde ekologistak Euskal Herrian ingurumenaren egoera larritzen ari dela salatu du.  Herria   2003-06-12

Ez ditu hedapen horrek bakarrik kalteak ekartzen jendeentzat, hari esker dira hego aldeko eta Asiako herri batzu larritu eta azkartu.  Herria   2001-02-08

Problema hainbeste larritu da non enpresa buruak hasi baitira langileen sindikatekin mintzatzen.  Herria   2003-11-13

Orduko lapurreta hura, Pio XII.ak berretsi eta larritu baizik ez zuen, Baionako Albert Léon Terrier apezpikuari deus erran gabe, gure elizbarrutiari kendu ziolarik Ondarlako auzoa, Iruñekoari emaiteko Franco jeneralaren gomendio.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez larritu (6); baina ez larritu (6); egoera larritu (8); egoera larritu (8); larritu nintzen (7); larritu zen (25)

larritzeko arrazoirik (6); larritzeko motiborik (9)

egoera larritzen (6); larritzen zuen (7)


larritzaile iz larritzen duena.

Ezein berrazterketa larritzailek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.


larritze iz larriago bihurtzea.

Egoera larritze honen aurrean, Ali Sistani aiatola nagusiaren ordezkari Mohamed Bakr al Mohirik zinki eskatu zien, bai AEBetako Armadari, baita Moktada al-Sadren gerrillariei ere Najafetik alde egiteko.  Berria - Mundua   2004-05-15


larriune iz larridurazko unea.

Arratsaldean nozituriko tentsio eta larriune guztiak askatzeko unea zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.

Asti ezak sorrarazten duen larriune horretan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Diru-funtsek hondoa jotzen zieten larriune orotan, emaile berriren bat agertu ohi zitzaien; halaxe gertatu izan zen betidanik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

Gelako arduradunak, matrailak leher zorian gorri, larriuneetako irteerara jotzen du, baina hau ere itxita dago, kanpotik itxita.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.


larrixko izond adkor larri samarra.

Harri pikor larrixko batzu.  Herria   2004-07-29

Ikusi behar beraz nola ateratzen den keinka larrixko hortarik.  Herria   2001-02-01

Huts larrixko bat egiten duena. Emazte larrixko bat, ontsa anderea.  Herria   2003-06-12

Aski adibide politak aurki ditzake gramatika honetan, aspaldixko emanak, bere liburuaren bigarren argitalpena prestatzen duenean larrixkoena bederen zuzentzeko materiala izan dezan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 184. orr.

Autoaren gidari, larrixkoa iduritu zitzaidan gizon bat, berrogeita hamar bat urte edo holako zerbait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.


larroritar izlag/iz Larrikoa, Larroriri dagokiona; Larroriko herritarra.

Haatik larroritar andana bat hor bazen: herriko etxez Mitikileri lotürrik izana gatik, elizaz Ürrüstoirat zen Larrori.  Herria   2001-11-15


larrosa ik arrosa.

larru 1 iz animalien gorputza biltzen duen azala.

Zeuek hildako animalien larru eta hezurrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Haren eskutzarrak jertsetik heldu zidan, txakurtxo bati bizkarreko larrutik heltzen zaionean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Gero, behia erabat erreko dute apaizaren aurrean: larru, haragi, odol eta heste.  Elizen arteko biblia   Zen 19,5

Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua?  Elizen arteko biblia   Jr 13,23

Zain mehe gorriak, larru beltzaren azpitik ibaiak sortuz eta deseginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Bufaloak pozik, larruan sartuta dituzten zomorroak jaten dizkiete eta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Xangreak gorputza husten zion salbu hezurrak eta larrua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

2 (gizakiarena; ik larruazal; larmintz)

Ikusi zuen herriak zaku-jantzia zeramala erregeak soinekoen azpitik, larru gainean.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,30

Eskuak oroitzen du, esaterako, emakume baten larru leuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Soinekoa jaitsiz joan zen, arreta handiz, larrua kentzen balihardu bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Larru beltzeko gizonek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Larru zuriko jendeek ez baitute dena jakin behar.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

ik beherago 26.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gizon flakoxta bat ikusi zuen, beltzarana oso, larrua olio-kolore.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Nere larru beltxaranak erakusten duen bezala, ez naiz txinatarra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 130. orr.

Larru gorrien lurra.  Herria   2004-01-22

Hezur eta larru baizik ez zen nire maisu izana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Eritegian herioari zain zegoen lasai asko, argal-argal, larrua hezurretan itsatsia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Jar gaitezen hanka-arte erantzira begira, larru bizira eta gorrira, pentsatuz ezen beharbada gaitzeko aiekatik hobeki ezagut litekeela zein nolakoa den, onetik, zuritik eta jantzitik baino. ik larrubizi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

3 irud/hed

Nobeletan agertu ohi diren bi larrutako jendea etorri zait burura: izan ere luistarra zen Xanjoxe, palioa eskuetan eramanaz prozesioetan buru egiten zutenetakoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.

ik larrubiko.

4 azal horren zatia gorputzetik berezia eta ondua.

Eta larru osoa ez baduzu nahi, onar ezazu zati bat urdaila estaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

Lehortu gabeko larruekin estaltzen zituen, era guztietako kolpeetatik babesteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.

Biluzik nengoen eta, larru batean bildua egonagatik, hotzez ikaran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

5 (izenondoekin)

Zaldiz ibiltzeko galtzak eta larru beltzezko polainak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Gidariaren ondoko eserlekuan larru horizko kaxa bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Larru onduaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Larru malguko sandaliek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Larru leuneko jarleku batean patxada ederrean eseria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Azalak, beltza eta handitua, larru egosizkoa zirudien.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Larru latzezko bere txalekoaren sakeletan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Larru finezko oinetakoak.  Elizen arteko biblia   Ez 16,10

Soin gaineko arropen larru higatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irudi txiki-txiki bat zen [...] larru-ilezko kapela bat eta artilezko eskularru urdin ilunak jantzita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Larru-eritasun ezezagun batek tumorrez estali zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Ez baitugu odolik, arrosa bere adarrean bezala, larru zuloetatik barna isurtzen denik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Bere larru-kolorea zuritik urdinera bidean, bere aurpegia are zuriago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Tomas Atondoren lantegian aitaordearendako larru puskak prestatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Larru saltzaile baten iruzurra saihesteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Larru-langile txukun baten dendan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Larru-zurratzeko tinarik handiena astean-astean husten zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Larru-zurragarri organikoak polifenolak dituk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Aintzira-bazterretako lur larru-kolorekoaren gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 135. orr.

Larru fabrika bateko tximinia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.

Narrastien larru berritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; izenondoak eratuz)

Azkenean bere nagusiak losintxaz baretu zuen pakidermo larru-lodi haserrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Orpo luzeko bota larru-horiak oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Larru-horiak diren gizon-emakumeen ongia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Pilota larru-leun, larru-goxo, larru-beroa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klima hotzetan, janaritik dator behar den energia, eta ile-larru sarriak gordetzen du energia hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Egun hotzetan ilea pixka bat tentearazten duten muskulu ugari dituzte animaliek larruan; hartara, ile-larrua harrotu, eta isolagarritasun hobea lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Lehenengo irten zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

Gorputzaren jiran animalia-larru bat zeukan erantsia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Idi-larru bat dut hemen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Ardi-larru batek doi-doi gerizatzen ninduen euri zakarretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Antxume-larru gris eta zurizko eskularruak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Azeri-larru bat lortu zuen eta Frantziskori eraman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

Arratoi eta katu larru lehortuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

· Guanako larru zati bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Kalitate gutxiko bizpahiru ahuntz larru tona.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.

9 (sexu harremanak aipatzeko)

Larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Egizu kontu zure aixkire Joxepitak larrua beti mesedez eskatzen dizula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Larrua diru alde saltzeaz beste bizibiderik ez zeukaten ekialdeko neskatxen saihetsetik suge trebeen antzera lerratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Afari eder bat eta larru-paxara bat putetxean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Bakartia nintzen eta ez nuen norbait ohean ene aldamenean jasaten ahal larru joaldiak eskatzen zuen epearen luzeran baino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Bi emakume desioz beteak, elkarrekin enamoratuak, bero eta heze, elkar maitatzen, musukatzen, laztantzen eta miazkatzen; bi emakume elkarrekin larru festan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Seguru, bi giza sexuen arteko larru-lanean (lana, eginkizuna: larru-jaia edo ustekabeko festa oso gauza bakana izaten baita zorigaitzez).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Bakartasuna, larru-gosea, hauts gorri zutoinak airatzen eta begiak itsutzen zituzten haizeak. 'Bizitza honetan balio duen gauza bakarra larru asuntoa da,' esan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Soldadutzan bezala, hasi berriaren suak harrapaturik nengoen larru aferetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Afalondoetan kontatzen zizkigun larru-istorioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Zer mila deabru, 197 egun neramazkien larru-miserian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Aurreko apaizari behin baino gehiagotan eskatua zion Adelak aretoa, [...] baina lehengo apaizak ez zuen ezer jakin nahi izan "komunista larru-bero" harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

10 larrutan adlag larrua jotzen.

Ohean larrutan harrapatu zituen egunean, hilen zituela eta alde egin zuen, sarraskia obratu aurretik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Ezkutuan larrutan ari direnak zelatatzen omen ditu, giza haziaren irrikan beti ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 49. orr.

Amerikanoak babalore atseginak ziren, kanpo-ederrak bai, baina ez zekiten larrutan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Maitek eta biok larrutan jarraitu genuen sutsu eta bero.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

Txakurra larrutan bizi-bizi ikustea gustatu zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 105. orr.

-Esan larrutan egiteko hiru jarrera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Larrutan ongi eta luze egin berri duenaren asetasun nagia zekarten bisaietan zizelatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Esaten dutenez, intsektu eme honek, larrutan egin eta gero bere maitaleak hil egiten ditu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.

Ahalik eta gehiena egizue larrutan.  Berria - Harian   2005-04-15

11 larrutik adlag oso garesti.

Etxetik alde egin nuenetik, larrutik ari nintzen ikasten bizitzak nik uste baino ertz gehiago dituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ez nekien non, ez nekien nola, baina larrutik ordainduko zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Gizon horrek larrutik pagatu behar dik egindako kaltea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Lasai, esaten nuen nire baitan, pazientzia, eta harrapatzen dudanean larrutik ordainduko du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

Aspertuta naukazu zure kritikekin, larrutik ordainduko didazu hori!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Pagarazi genion, larrutik pagarazi ere, eginean eta egin gabean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Hala ere, ez da erraza: larrutik ezagutu ditut horren ordainak; bakardadearena, batez ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Gizon lotua izatetik gizon librea izatera pasa zen, baina larrutik ordaindu beharko zuen horregatik, askatasuna garesti saltzen baita, biziaren trukean batzuetan, bakardadearen trukean besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Arrakasta larrutik pagatzen da, eta larruarena ardotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

· Zuei, nire larrutik aberastu zaretenoi, ni eta nire familia erdi miseria batean edo are egoera latzagoan eduki gaituzuenoi, gauza bakarra eskatzen dizuet: eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, ordain itzazue nire hiletaren gastuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

12 esku-larru ik eskularru.
13 hezur eta larru adlag ezin argalago.

Jende gaixo nigarregingarriak, goseak hilak, hezur eta larru, ardura oinez etorriak edo biziki emeki zebiltzan trenetan, jatekorik gabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Hezur eta larru bilakatuak gira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Eguzkitara atera dira Kixoren saihets-izterrak, oro hezur eta larru.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Hezur eta larru atera zuten bere hobitik eta nork daki nora eraman...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

14 larru-apaintzaile iz larru-ontzailea.

Larru-apaintzaileek Nabarreriako jendegunean zuten beren karrika, San Martin ospitalearen eta San Tirso elizaren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Menderen mendetan bere arbaso larru-apaintzaileek Argaren ertzetan bildu nekearen heinekoa zirudien aitatxik urari zion gorrotoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

15 larru-arras adlag

Gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak, ez naiz ileak larru-arras mozteko zale, ipar-ekialdean askok egiten duen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Begirada tolesgabea, aurpegi adoretsua, belarrondoko bizarrak eta bibote handi ileurdina, ilea larru-arras mozturik garondoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

16 larru-beltz (orobat larrubeltz) izond azala kolore beltzekoa duena.

Ramona, larru-beltz, izter-guri. -Desager hadi niregandik urrun, larrubeltz hori!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.

Eta ondoz ondo bizi izan ziren aberatsen ongia eta pobreena, larru-horiak diren gizon-emakumeen ongia, larru-beltzena, larru-zuriena...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Bereziki hango larru-beltzek pentsatu dute Katrina orronak funditu dituen herritarrak zuriak izan balire eta ez beltzak, goizago mugituko zela Bush.  Herria   2005-09-22

17 larru bizi ik larrubizi.
18 larru-gorri ik larrugorri.
19 larru-has adlag biluzik.

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

20 larru-huts/hutsik (orobat larrutsik) adlag biluzik.

Galtzaileak ezkatarik gabeko sardinatzarrak bezala geratzen ziren, larru huts.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Kurduak erdi larru-hutsik zeuden.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 287. orr.

Haiek esan arte ez nintzen ohartu larrutsik nengoela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Aurrez aurre jarri gara, elkarri begira larru hutsik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 103. orr.

· Larru-huts nengoen, hezur-huts.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

21 larru-ilun (corpusean larruilun soilik) izond/iz

Londongo neska bat ere bazegoen, bigarren larruiluna: Bernardine Evaristo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 88. orr.

22 larru-jotzaile (orobat jole, larrujotzaile, eta larrujole) izond/iz larrua jotzen duena.

Larru-jotzaile bat ezin larru-jotzaile izan, mugatua baldin badago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Larru-jole handia izan zen, eta agure gordina bihurtu zen zahartu zelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Kontua larrua jotzea da, larrujotzaileak ugaritzea eta sarri aldatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Dotorezia barroko samarrez jantzia zihoan, eta txerritxo larrujoleen korbata bat zeraman.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

23 larru-jotze

Larru-jotzeak eta zakil-miazteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Gero erotismo esplizitua eta larru jotzeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Lantokian atzealdeko eskailerapeko hutsartean egindako larru-jotze arinak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Jakina, larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

Nire lehen larru jotzeaz oroitzen hasi nintzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Emma Bovary du gogoan, nola erabat aseta etxera datorren, begiak distiraz, arratsaldea larru jotze ero batean igaro ondoren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 13. orr.

Ez omen dago larru-jotze on bat bezalakorik, norbaitengandik zintzilik geratzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 113. orr.

· Irakasleekin lotsagabe eta solasean ausart -beti larru eta kanpai-jotze-, lehen egunetan ez gintzaizkion hurbiltzen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

24 larru-ontzaile (orobat larru-ontzale g.er. eta larruontzaile g.er.) iz larrua ontzen duena pertsona.

Atari batzuetan, larru-ontzaileen lantoki bihurturik, larruak lerro-lerro zintzilik ikusten ziren, eta haien atzean Ega ibaiaren ur ia erabat geldia ageri zen, berdetsua eta arrea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Jostuna edo zapatagilea edo larru-ontzailea izan nahi baduzu, gazte hasi beharra daukazu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Larru-ontzaileen auzora egindako bisitaren ondoren gertatutakoa gogoratuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Zapataginek larrua lantzen dutelako, larruontzaile, eta larrugintzan dihardutenek eta zurratzaileek ere bai, San Markos hartu zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Laguntza eske lerrotu zaizkio larru-ontzale eta zurratzaileak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

25 larru-xaku (corpusean larruxaku soilik) larruzko zaku txikia.

Eta nolako atsegina irudimenak: munduko urre pipitta guziekin betetako larruxaku xahar ximurtu haietako bakoitza eztitan gordea bezala, ikusi aldiro!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

26 larru-zurisup_1 (orobat larru-xuri eta larruxuri g.er.) izond azala kolore zurikoa duena.

Eta atea zabaltzearekin batera ezagutuko zaitu, antzinako mutiko argal, larruzuri, ilegorri hura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.

Atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura, hizkuntza estrainio batez mintzo zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Horrek ekarri zuen nekazari larru xuriak haizatu zirela handik.  Herria   2003-10-30

Halakotzat [albinotzat] joak izan dira esate bateko agote larruxuriak, larrujea gorritzen duen pigmentu baten eskasiagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Tomas aspaldi desagertua zen bere errumaniar larru-zuriarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

27 larru-zurisup_2 (izen gisa)

Duela zenbait mendetako historia, nola larru zuriek bereganatu dituzten larru gorriek baliatzen zituzten lurrak, nola zazpi miliun jende bizi zirelarik lur horietan, lau ehun mila bakarrik bizi direla orain.  Herria   2004-01-22

Indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Jende arrotzak, larru xuri iletsuak, sartu zirelarik Indianoen lurretan, tiroka nahi izan zituzten ez bakarrik menperatu, baina ezeztatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.

28 larrua eman sexu harremanak onartu.

Larrua erraz ematen duela pentsatuko lukete denek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.

Alferrik da galdetzea larru-apaintzaileen alabak larrua bortxaz ala nahitara eman zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

29 larrua jo (208 agerraldi, 71 liburu eta 2 artikulutan) sexu harremanak gauzatu.

Arrantzara joaten ginen haren kanoan eta larrua jotzen genuen itsasoaren erdian. Beraz, jo larrua, Eugénie, jo larrua, ene aingeru maitea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Gogoko zuen saltsa-maltsatan ibiltzea, Kenen emaztearekin eta lagun pila batekin jo zuen larrua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Zuk ez duzu nigan pentsatzen, beste emakumeekin larrua jotzean?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Gau hartan ere etorri zen gizona, jo zion larrua eta joan zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

-Larrua jo nahi didak?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

Harro nengoen bere emazteari larrua jo niolako, eta horrek bakarrik moteltzen zidan apur bat gizon hura hiltzeko nuen gogoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Nahi izan zuen modu guztietan jo zidan larrua, eta baita nik ere hari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Bai, lagun, jo egidazu larrua ongi, baina ez egidazu sermoirik bota.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 273. orr.

Ez duzu hara eta hona ibili behar inguruko emakume ezkonduei larrua jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

Eta jakin nahi duzu zergatik ez nion utzi aurrealdetik ere larrua jo ziezadan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Larrua amorruz jotzen hasi zitzaidan, hurakan baten indarraz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Gogotik gustatu zitzaidan atzetik larrua jotzen hasi zitzaidanean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez erabili zapirik larrua hortik jo dizutenean: arrakala zabalik jarraitzea komeni da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Eta Rodolfo Rodolfo zen, gau guztian jo zigun larrua zulo guztietatik. -Jo al dizute larrua bi gizonek batera?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Larrua jotzetik alde egin dezazuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Nik atzo larrua jo nion puta bera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.

Jo ezak larrua, eta ez adarra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

· Puta honek gogoan izan dezan bake-bakean utzi behar duela bere alaba, nahi beste larru jotzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 301. orr.

30 oilo larru oilo ipurdia.

Oilo-larrua egin zaio harrabotsa hurbiltzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Oilo larrua eginda jarraitu genuen martxan, beldurra gaindituko bagenu bezala, zangoak dardaraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Oilo larrua ipini zitzaidaan, hankak dardarka hasi, aurpegiko gihar guztiak tenkatu, eta iruditu zitzaidaan gorputzaren ordez hozkailu bat nuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Oilo larrua hazten zitzaien eta orro-emez urrundu ziren sasiaren maldatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahuntz larru (7); ardi larru (6); azeri larru (8); azeri larru bat (3); ehun eta larru (5); erdi larru (3); hezur eta larru (11); idi larru (4); larru arras (3); larru azal (4); larru azala (15); larru azalaren (4); larru azalean (8); larru beltz (5); larru beltzeko (12); larru beltzez (4); larru beltzezko (13); larru berdea (3); larru bizitan (3); larru fabrika (4); larru festa (3); larru finak (3); larru finezko (10); larru finezko estalduraz (6); larru gainean (3); larru gorri (3); larru gorrian (17); larru gorrian joan (3); larru gorririk (3); larru gorritan (19); larru gorritan utzi (3); larru gorrizko (6); larru has (3); larru hutsik (3); larru jotze (8); larru jotzea (3); larru kolore (5); larru puska (4); larru sintetikoak (5); larru tratularia (3); larru xuri (3); larru zaharra (3); larru zati (5); larru zuri (6); larru zuria (3); larru zuriko (4); larru zuriz (3); larruz larru (6)

; ardi larrua (7); idi larrua (3); ile larrua (6); jo larrua (10); koloreko larrua (3); larrua bueltaturikoa (3); larrua bueltaturikoak (4); larrua bueltatutako (12); larrua bueltatutako pilotekin (4); larrua bueltatutakoa (4); larrua bueltatutakoak (5); larrua eta okela (3); larrua itzulita (3); larrua jantzi (4); larrua jo (68); larrua jo behar (4); larrua jo nahi (5); larrua jo ondoren (3); larrua joko (6); larrua jotzea (36); larrua jotzean (7); larrua jotzeko (18); larrua jotzen (48); larrua joz (7); larrua kendu (3); larrua kentzen (3); larrua salbatu (4); oilo larrua (9); oliba koloreko larrua (3)

ahari larruak (4); ahuntz larruak (4); azeri larruak (4); esku larruak (5); tindaturiko ahari larruak (3)

ardi larruaren (4); larruaren gainean (3); larruaren koloreko (7); larruaren koloreko lurraren (4); larruaren usaina (3)

lehortu gabeko larruekin (5)

ehun eta larruen (3); larruen estatu lantegia (3)

harekin larrutan (5); larrutan ari (10); larrutan aritzen (4); larrutan egin (23); larrutan egin genuen (3); larrutan egitea (5); larrutan egiteko (14); larrutan egiten (9); larrutan egitera (3)

bere larrutik (4); larrutik ezagutzen (3); larrutik ordain (6); larrutik ordaindu (50); larrutik ordaindu zuen (12); larrutik ordainduko (28); larrutik ordainduko zuela (5); larrutik ordaintzekotan egon (3); larrutik ordaintzekotan izan (3); larrutik ordaintzen (9); larrutik pagatu (5); larrutik pagatuko (3); larrutik pagatzen (3)

ahuntz larruz (3); ardi larruz (17); ardi larruz jantzitako (3); larruz egina (5); larruz eginak (4); larruz egindako (5); larruz eginiko (4); larruz forratutako (5); larruz jantzia (5); larruz jantzirik (4); larruz jantzita (6); larruz larru (6)

ahari larruzko (6); ahari larruzko beroki (5); antxume larruzko (5); ardi larruzko (5); azeri larruzko (4); larruzko arropak (4); larruzko aulki (3); larruzko azal (5); larruzko azalak (3); larruzko baloi (3); larruzko beroki (23); larruzko beroki bat (10); larruzko berokia (10); larruzko berokiarekin (3); larruzko berokiaren (3); larruzko besaulki (5); larruzko bota (10); larruzko botak (3); larruzko errezelak (5); larruzko estalki (4); larruzko estalkia (3); larruzko gauza (3); larruzko gerriko (4); larruzko gona (3); larruzko jaka (17); larruzko jakaren (3); larruzko jantziak (3); larruzko kapa (3); larruzko kapela (7); larruzko karpeta (5); larruzko kartera (6); larruzko kazadora (3); larruzko maleta (11); larruzko maletatxo (3); larruzko oinetako (3); larruzko pilotarekin (6); larruzko pilotekin (4); larruzko poltsa (5); larruzko txamarra (5); larruzko txano (7); larruzko txanoa (3); larruzko txupa (3); larruzko uhala (6); larruzko uhalez (3); larruzko zaku (5); larruzko zamarra (3); larruzko zapata (7); larruzko zartailuz zigorkatzen (4); larruzko zorro (8); larruzko zorro bat (3); larruzko zorroa (7); leopardo larruzko (3); marta larruzko (3); palaz larruzko pilotarekin (3); sator larruzko (6); untxi larruzko (4)


larrualdi (orobat larrutaldi) iz larru joaldia.

Beste batean, handik puska batera eta, larrualdi baten ondoren, eszena hartaz oroiturik, Dabidi galdera hau zuzendu nion: "nirekin zaudenetik, sarritan masturbatzen al zara?".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 48. orr.

Ikustekoak dira larrualdi bateko argazkiak edo bideoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Ipurdia ere salduko lukeela larrutaldi on baten truke.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.


larruazal (orobat larru-azal g.er.) 1 iz giza larrua. ik larmintz.

Larruazal argiko emakume bat zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.

Bibiren kafe koloreko larruazal epela, adats beltz kirruak, begi ederrak, ezpain haragitsuak...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Florentek hotzikara sentitu zuen larruazalean zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Azazkal zorrotzek larruazala urratzen zidaten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.

Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Bero itzela izanda ere, hotzikarak zimiko egin zidan larru-azalean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.

Kristinaren bisaiako larruazal beltxarana zurbiltzen ikusi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio.  Elizen arteko biblia   Lb 13,38

Hilotzena zuen larruazaleko zurbiltasuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Gaitz hilgarriak larruazala jaten dio zatika, gorputz-atalak irensten.  Elizen arteko biblia   Jb 18,13

Larruazal sentiberetako laranja-azal itsusiaren kontrako gel mikrozelular bereziak bazirudien ez zuela nigan sartu nahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

2 (testuinguru teknikoetan)

Guk larruazal esaten diogun hori kanpoko geruza besterik ez da, teknikoki epidermis deritzona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Larruazal ilunak melanina gehiago dauka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Buruko larruazalean, ilearen % 80 inguru ari da beti hazten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Badira bi izerdi mota, larruazaleko guruinek sortuak biak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Baina alde batera bakarrik da irazgaitza larruazala, ez bi aldeetara; izan ere, gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Folikulu ugari ditu larruazalak, epidermisean hasi eta handik behera dermisera iristen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Gas askok nahikoa erraz igarotzen dute larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Ebakuntzan hiletsitako emakume baten aurpegiko azala, larruazaleko gantza eta odol basoak jarri zizkioten, aurpegia berregiteko.  Berria - Gaiak   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruazal guztia laztantzen (3); larruazal guztian zehar (4); larruazal zuri (6)

aurpegiko larruazala (3)

larruazalaren azpian (5); larruazalaren irekigunea (3); larruazalaren kolorea (3)

larruazalean zehar (4)


larrubeltz ik larru 16.

larrubiko izond bi alde dituena. ik larru 3.

Argi dago aztiak larrubiko aurpegia zuela eta parte txarrekoa zela, bestela ez zizkidan estualdi horiek pasaraziko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.


larrubixi (orobat larru bixi) 1 adlag adkor larrubizi.

Eta ni hantxe, erabat larrubixi, dibortzioa eskatzeko zain.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

Ni han, goitik behera larru bixi, ergel baten moduan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

2 larrubixirik adlag adkor larrubizi.

Larru bixirik, bere zokoan, lokartu egiten zen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 137. orr.


larrubizi (orobat larru bizi) 1 adlag

Azpiko gonaz jantzita zegoen emakumea; ez zirudien luzerako, ordea, gizasemea larrubizi baitzegoen, miliziano-kapela bakarrik buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

2 larrubizian adlag larrubizi.

Hedy Lamarr deitzen zioten maniako hari, larru bizian ibiltzen zelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 221. orr.

Emakume bat larru bizian ikusten nuen aurrenengo aldia zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

3 larrubizirik larrubizi.

Batzuetan larrubizirik geratzen zuan esanez huraxe zela gure desira.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Presondegian larrubizirik jarri, jipoitu eta argazkiak atera zizkioten.  Berria - Mundua   2004-05-13

Noizbait ere larru bizirik geratu zelarik, bere tresna izter artean laztandu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

4 larrubizitan adlag larrubizi.

-Ez dut inor ikusten, ez larru-bizitan, ez jantzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 174. orr.

Gizon bat besteari zakila miazkatzen; andre bat larru bizitan, gizon bat titiak igurzten eta beste norbait alua jaten ari zaizkiola, eta abar eta abar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.


larrudun izond larrua duena.

Zamar larrudun bat sorbalda gainean jarri, garaje-gelako atea ireki, aulki gurpildunari eragin, eta patioa zeharkatu zuen, zoladura gorabeheratsuaren gainean zabuka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.


larrugain iz larruaren gainaldea.

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.


larrugile ik larrugin.

larrugin (orobat larrugile g.er. eta larrukin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian larrugin agertzen da) 1 izond/iz larruak ontzen dituena.

Behin, aspaldi samar dagoeneko, bere lagun larrugile baten zerbait aipatu zuen Kleimanek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Simon larruginaren etxean dago ostatuz, itsasertzean.  Elizen arteko biblia   Eg 10,32

-Larruginak larrua nola, hala zurratu haute garaztarrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Gero, Rua bukatuta, Larruginen kaletik jarraitu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Ogibidez larrukin, zikinketari, zerbitzu garbitzaile, gorputz errausle... eta holako lan "zikin"-ez arduratzen dira.  Herria   2004-09-09

Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana: larrugile deritzogu denok, eskola zenbaitetatik gatozen gainontzekook ez bezala, lanbide hau berak aukeratu baitu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Larrugin-dendako saltzailea gogorarazi zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 61. orr.


larrugintza iz larruak ontzea.

Zapataginek larrua lantzen dutelako, larruontzaile, eta larrugintzan dihardutenek eta zurratzaileek ere bai, San Markos hartu zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Ekoizpen mota hau (ehungintza, larrugintza, zurgintza, jostailuak, material elektrikoa, etab.), denborarekin, eta berrikuntza tekniko handiren bat ez badago, soldata apaleko eskualdeetara joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Beste alde batetik, «bisoi amerikarrak desagerraraztea eta larrugintzarako ustiategiak debekatzea» premiazko neurriak dira, espeziearen kinka konponduko bada.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Larrugintza konpainiek aurten 320.000 itsas txakur hiltzeko asmoa dutela salatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Hiltegiak, gantzak lantzeko eta okela ontziratzeko guneak, larrugintza lantegiak eta bestelakoak.  Berria - Harian   2005-08-28


larrugogortu, larrugogor, larrugogortzen da/du ad larrua gogortu.

Ordurako gainditua behar nuen krisirik gogorrena, Lagereko ordenaren parte izatera pasatu izatearena, eta harrigarriro larrugogorturik behar nuen noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 187. orr.


larrugorri (orobat larru-gorri) 1 iz azala kolore gorrikoa duen pertsona.

Zeren larrugorri hauek Piccaninny tribukoak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 85. orr.

Hara, John, larrugorrien kanpalekuko kea ikusten dut!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.

Bene-benetako larrugorria izateko, ordea, aurpegian marra batzuk pintatu behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.

Duela zenbait mendetako historia, nola larru zuriek bereganatu dituzten larru gorriek baliatzen zituzten lurrak, nola zazpi miliun jende bizi zirelarik lur horietan, lau ehun mila bakarrik bizi direla orain.  Herria   2004-01-22

• 2 izond azala kolore gorrikoa duena.

Indio larrugorriak bezain trebea zen torturatzen, eta gogoa zuen Marfa Strogoff gatibuari haren sekretua barrutik erauzteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

• 3 adlag biluzik.

Ni larrugorri jarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.

Larrugorri eta oinutsik gelditu zen. Larrugorri zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.  Elizen arteko biblia   Is 20,2

Jantzi gabeko jendea ere bai, larrugorri edo erdi larrugorri dabilena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,11

Biluzik baino larrugorriago, ez dakit zein postura hartu, eskuez zer egin, arnasari nola eutsi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

4 larrugorrian (18 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan; orobat larru gorrian 17 agerraldi, 4 liburutan) adlag biluzik. ik beherago 6.

Zutitu, gorputza estalzen zion setazko kamisoia erantzi eta larrugorrian geratu zen nire aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Baina bekatu egin zuenean, ohartu zen larrugorrian zegoela, eta lotsaren lotsaz, piku-hostoen bila korrika joan eta estalkia egin zuen beretzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.

Zer-nolako itxura izan zezakeen larrugorrian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

Teatroan larrugorrian agertzera behartu zituzten neska gazteak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

-Ziur nago larrugorrian jarri eta ispiluari begira egoten zarela sarri.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 33. orr.

Gela erdian emakume bat agertu zitzaien, zutik eta osoki larru gorrian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

5 larrugorririk biluzik.

Larrugorririk bizi izan zen zabortzan, eta ogi azalak, oliba ustelak eta arrain idorraren hezurrak biltzen zituen bere zorroa betetzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Maroneako herria utzi zuen, larrugorririk, ileak dilindan, oihal zahar batez bakarrik estalirik soina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

6 larrugorritan (52 agerraldi, 24 liburu eta 3 artikulutan; orobat larru gorritan 19 agerraldi, 18 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian larrugorrian agertzen da) adlag bikluzik. ik gorago 6.

Ohetik jaiki eta leihora inguratu nintzen, larrugorritan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Larrugorritan utzi zuten, seme-alabak kendu eta bera ezpataz hil zuten.  Elizen arteko biblia   Ez 23,10

Nolako itxura izango ote zuen larrugorritan?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 85. orr.

Harrapakinetarik hartu eta jantziak eman zizkieten larrugorritan zeudenei, bai eta oinetakoak eta janari-edariak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Larru gorritan utzi zuen ordenagailua.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

· Eros iezadazu zeuretzat sutan garbituriko urrea, aberats zaitezen, eta soineko zuriak zeure burua janzteko, larrugorri lotsagarritan ager ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Ap 3,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdi larrugorri (3)

larrugorritan geratu (3); larrugorritan utziko (3)


larrugorritu, larrugorri, larrugorritzen da ad larrugorri jarri, biluzi.

Edurne zutitu eta larrugorritzen hasi da bera ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

-Benetan beharrezkoa da larrugorritzea?  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.


larruilun ik larru 21.

larruje iz larruaren, azalaren itxura.

Gauza ezaguna da munduan, kasta desberdinetako jendea, beren larrujea edo kolorajea nabarmenduz bereizteko usario zabaldua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Albino hitzak ere badu zer ikusirik kolorearekin, latineko albus (txuri) hitzetik baitator, eta halakotzat joak izan dira esate bateko agote larruxuriak, larrujea gorritzen duen pigmentu baten eskasiagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.


larrujoka adlag larrua joz.

Jendea zirika eta barreka zebilen, oihuka emakumeak, zaunka eta larrujoka txakurrak, negar marruka bularreko haurrak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.


larrujole ik larru 22.

larrujotzaile ik larru 22.

larrujotze ik larru 23.

larrukara izond larruaren itxurakoa.

Epidermisaren kanpoko geruzek egiten dute larruazala irazgaitz: zelula hil zapalduek ematen diote larruazalari bere gainalde larrukara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Piko umo berriaren irudia, azalez larrukara horista lehun guri eta barrenez dena odol gorri gozo eta hazi zuri heze nahaste.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.


larruketa 1 iz larrutzea.

Bazirudien lana doi bete nahi zuela, gerra irabazi, gainerako larruketa, gerraren alderdirik tamalgarriena, ahazturik; edo baztertuxe utzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

2 larru-jotzea.

Ez nuen bortitz ibili nahi banekielako uzkia ez dela hasieran potxona bezain malgua larruketarako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

Gerritik heldu nion gizonari larruketa mugimenduei ekinez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

Denok ongi dakigu gizon heldu batzuek askotan atseginago izaten dutela jendea larrutan ikustea, eurek larruketan parte hartzea baino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 130. orr.


larruketari iz larru-ontzailea, larrua ontzen duen pertsona.

"Pellejero"ak barne, horko deitura euskaldun beltx asko; gure oroitzeko larruketariak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.


larruki 1 iz larru onduaren zatia.

Raduan Husaini larruki baten gainean eseria zegoen eta arrosarioa aletzen ari zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak...  Herria   2002-12-19

2 pergaminoa. ik larrutx.

Larrukiak egiteko antxumearen larruak erabili ohi ziren maiz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Larruki bakoitzeko poro bakoitza tranpa bat bezala zen kopiatzailearentzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Hitza hor behean ageri den eran idatzi ohi zen larruki baten gainean eta lepotik zintzilika eraman linozko hari batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.


larrukin ik larrugin.

larrumintz ik larmintz.

larrundar izlag Larrungoa, Larruni dagokiona; Larrungo herritarra.

Eliza ederki apaindua zen, Larrundarrak batasuneko klikak eta koralak parte hartuz.  Herria   2004-06-10


larruontzaile ik larru 24.

larrupe iz larru azpia.

Larrupe hura tiran neukan eta zulo guztietarik, izerdiarekin batera, kexua zeridan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 116. orr.

Ez erabat hezur eta azal huts, ostera, ze larrupean hanturik nabarmentzen zitzaizkion besoetako giharrak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Irudi luke beste bat zela nire larrupean sartutakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 86. orr.

Instant batez soldadu sobietar haien larrupean sartu nahi izan dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 333. orr.


larrutaldi ik larrualdi.

larrutegi iz larrua jotzeko tokia.

Hamasei urteko mutikoak larrutegi ezagun bateko txaketa zeraman jantzita, eta etxe bereko pakete handi bat eskuetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.

Bikote ezkonduen bitxikerien artean ez ohi duk izaten andrearen amorantearen larrutegira joatea, are gutiago amorante horrek harrapatzeko arriskua izaten ahal bada, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Badiat norekin, baita horretarako "larrutegi" egokia ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.


larrutero izond adkor larruzalea.

Ez dut inor eskandalizatu nahi, baina, gezurra badirudi ere, gure planeta hau larrutero birtualez eta Xerezade anorgasmikoz beteta dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.


larrutsik ik larru 20.

larrutu, larru(tu), larrutzen 1 du ad larrua kendu.

Piztia larrutu eta gurasoen etxeraino eraman zuen herrestan larru itzela, versta dezente eginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Lebitarrek larrutu egiten zituzten eskainitako abereak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,11

Animaliak torturatzen -batzuk, erabat hilik ez daudela, larrutzen eta laurdentzen- dituzten hiltegi eskergak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Alfanje zorrotza zuen gizona ahari bat larrutzen den bezala larrutzen ari zen presoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.

Harrapariak harrapakin bihurtuko dituzte eta larrutzaileak larrutu egingo.  Elizen arteko biblia   Ez 39,10

Arreba Ernestinak ehizakia larrutu eta lumatu egiten du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 19. orr.

Baina kontuz, ez dezagun azeria ehizatu aurretik larrutu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Ez dakigu nola hil zuten ere: azienden eran larrutu ote zuten? Tigreak Mattin larrutu zuen eta berriak larritu egin ninduen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Edonora joanik ere ihesi, azkenean pashak aurkitu, harrapatu eta bizirik larrutuko zuen...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Denen izenean mintzatu zenari, anaien eta amaren aurrean, mihia moztu, burua larrutu eta esku-oinak mozteko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 7,4

· Eskuak ere larrutuak zituzten, horiez baliatuz saiatzen baitziren mugitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Bisaia itsusitua zuen, larrutua, zaurtua eta lohitua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

3 (norbaiti) ondasunetan edo izen onean kalte handia egin. ik lumatu 2.

Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz.  Elizen arteko biblia   Am 5,11

Nork jarri du Israel, Jakoben herria, larrutu eta bipildu dutenen esku?  Elizen arteko biblia   Is 42,24

Nire erruagatik larrutu zaituzte egunkarietan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 128. orr.

Infusioak edan bitartean beren gizonak tar-tar-tar larrutzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

-Hoa, bai -esan zidan Aloñaren lankide Aitziber lotsagabeak-, hartara lasaiago larrutuko haugu-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

"Lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu, hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Larrutik larrutu zuten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

4 eraman daitekeen baliozko gauzarik gabe utzi. ik soildu.

Etxe guztiak larrutu zituzten, balioko zena, sal zitekeena alegia, gurdi handietara bota eta beren akanpalekuetara eramanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Berberiarrak jaitsi zirela hondartzara eta hiria larrutuko zutela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Napoleonen gerlek larrutu zutela Iparraldea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.

· Noeren uholdeak lur guria eraman baitzuen eta mendia larrutua utzi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Anartean, ingurumena ari da funditzen eta Hego-Ameriketako oihan guziz baliosak larrutzen ari dituzte.  Herria   2002-09-05

Mahastia bezala larrutu zuten harrapariek, mahats-aihenak soilduz.  Elizen arteko biblia   Na 2,3

5 (era burutua izenondo gisa)

Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain. Ilunabar berdea eta beronen neonezko iragarkiak, izozki-saltzaileak, platanondoen azal larrutua, txorien txorrotxioak, itzalen sarea zoru gainean, eta ahoen lore gorriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan, eta ez dizue inork lagunduko.  Elizen arteko biblia   Dt 28,29

Herri larrutu eta bipildua da, denak presondegian sartu eta kartzelan loturik daude  Elizen arteko biblia   Is 42,22


larrutx 1 iz pergaminoa. ik larruki 2.

Pergaminotik larrutx finagora aldatuz gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Idazlanak -papiroak edo larrutxak- nonahitik zetozen: Bizantziotik zein Alexandriatik, Pergamotik zein Sirakusatik, Antiokiatik zein Jerusalemdik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Pergaminozkoak ziren, edota antzeko larrutxez egindakoak.Paperezko edo larrutxezko kopiak baino ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

· Pergaminozkoak ziren, edota antzeko larrutxez egindakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.

2 juduak, zenbait otoitzaldietan, kopetan eta ezkerreko besoan zeramatzaten pergaminozko zerrendak, idazki santuen pasarteak zeuzkatenak.

Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan.  Elizen arteko biblia   Mt 23,5


larrutzaile 1 izond larrutzen duena.

Auzoen erran-merran larrutzaileei axolagabe zegokiela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

2 larrutzen duen pertsona.

Biharamunean oso goiz, idia utzi zuen lekura itzuli zen larrutzailearekin eta bazkatzen aurkitu zuen erabat sano, ez baitzegoen hautsitako hanka bestetik bereizterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Beren harrapariak harrapakin bihurtuko dituzte eta larrutzaileak larrutu egingo.  Elizen arteko biblia   Ez 39,10

Biharamunean oso goiz, idia utzi zuen lekura itzuli zen larrutzailearekin eta bazkatzen aurkitu zuen erabat sano, ez baitzegoen hautsitako hanka bestetik bereizterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.


larruxaku ik larru 25.

larruxuri ik larru 26.

larruzale 1 iz larrua jotzen oso zale dena.

Dimitri gizon garaia zen, indartsua, [...], kirolari ona, larruzalea, jokalaria, parranderoa...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

2 larrugina.

Esaera italiar batek dio: "Larruzaleak azerien larru gehiago lortzen ditu astoenak baino".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.


larruztatu, larruzta, larruztatzen 1 du ad larruz estali.

Esku batean linterna eta larruztaturiko liburu handi bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Guhaurk egin izan ditugu pilotak, larruztatu edozoin gisaz eta orduan ari izan gira guhaur...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 130. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argazki-album larruztatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.


larruzuri ik larru 26.

lartxo adlag adkor gehiegitxo.

Baina taxi-gidari filosofiko bat, itsas armadako jantziak janzten zituena eta gerriaren inguruan itzelezko kupela zeukana lartxo zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

-Lartxo edaten zabiltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 174. orr.

Lartxo niretzat, Osaba Nat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

Baina auto lartxo dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 62. orr.

Etxian andra bat gutxitxo, bi lartxo, iru baño, bapez oba.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.


laru 1 izond hori ahula.

Verlaque andrea, lehengo ikuskatzailearen emaztea, ezagutzen duzue noski, dama laru hori...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Gero konturatu nintzen eskandinaviar tankerako ile laru, ia zuri hark engainatu ninduela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Bere esku laru, hezurtsu, eta gogorraz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 86. orr.

Aurpegi laru argala dauka, begi ilun handiak [...]: ehiza txakur bizkor eta zintzoa ematen du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Mont-d'or gazta laruei usain gozoegia zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Eguzki sartzea eguzki sartze polarra da ia, ezbai etengabeko bat, sartu ala ez, duda egingo balu bezala eguzki laruak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Krisztinaren amak bere azken uneak bizi zituen eta hil zen eraikin laruak itxura bitxia dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.

Argazki laru batek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Gelako argi laruak dir-dir egiten zuela, ahul.  Berria - Kultura   2006-02-02

Argi laru eta hotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

2 irud/hed

Arrastiriko ordu hartan leihotik sartzen zen distira larua nahikoa ez izan arren, argirik piztu gabe irakurtzen ari zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Argi laranja laru bat besterik ezin du eman.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.


laruen iz larumina.

Bilis horiska horren inguruko laruen, larumin, minhori eta gisakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.


laruendun iz laruena duena. ik larumindun.

Laruendunek ere dakusten guztia laru bihurtzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 251. orr.


larumin iz odolean bilirrubina gehiegi egoteak dakarren larmintzaren eta muki mintzaren kolore larua, min horia.

Laruminez edo ikteriziaz eri dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Bilis horiska horren inguruko laruen, larumin, minhori eta gisakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.


larumindun iz larumina duena.

Larumindunak gauzak hori dakuski.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.


larunbat 1 iz asteko azken eguna, ostiralaren eta igandearen artekoa.

Apirilaren 28a, larunbata.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Abuztuak 14, larunbata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Larunbata, 1942ko azaroak 28.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Larunbata, 1939ko martxoaren 18ª.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 223. orr.

Larunbata, 4:30 p.m.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

-Bihar larunbata da, jaieguna, ahaztu al duzu?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 20. orr.

Larunbata egun gogorra da.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

-Bihar larunbata da.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 24. orr.

Larunbata zen iritsi nintzenean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.

Horregatik aukeratu du larunbata igoera egiteko, larunbatetan igande goizetan baino jende gutxiago ibiltzen delako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Larunbat eguzkitsua zen eta zooa familiez beteta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Badira makina bat larunbat, ilun askoak eta euritsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Larunbat osoa izanen dut bila ibiltzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.

Txikitan larunbataren zain egoten nintzen bezalaxe egon naiz gaurko gaua noiz iritsiko zain.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

Ostirala larunbat bihurtzeko garaia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 61. orr.

Abuztuko azken larunbata iritsi zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

-Etzi, larunbatean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Larunbat, igande eta jaiegunetan neska-mutil talde jator bat osatzen zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.

Hala joan ginen, larunbat batean, ama eta biok Adelaren eta Albertoren etxera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Galdera horixe zebilkidan gogoan, abuztuko larunbat horretan, erredakziotik bere etxeko telefonoa markatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Bere bulegoan hilik agertu zen lehengo larunbatean, hilak 14, buruan bi tiro zeuzkala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Hurrengo larunbatean, eguna argitzera zihoala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Datorren larunbatean izan liteke?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Joan den larunbatean.  Herria   2005-10-06

Bukaresteko egunkari nagusiaren larunbateko gehigarrian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Larunbata zen eta larunbatekoei ekin behar nien, aitzin egunetakoak burutik hastanduta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Larunbat batzuen buruan, berekin joatera gonbidatu ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.

Astean sei egunetan egiten du lan, astelehenetik larunbatera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

Larunbata arte ibili ginen Iruñean, eta buelta trenean Tolosara.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larunbat bazkalondoko lasaitasunean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 32. orr.

Larunbat goiza Moskun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 267. orr.

Larunbat goizean deitu eta hemen aurkituko nauk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Larunbat gau batez, egunkariaren edizioa ixteko lanetan nengoela [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Larunbat-biharamunean, harrapakinetarik zati bat pertsekuzioa jasan zutenen artean banatu zuten, beste zati bat alargun eta umezurtzen artean.  Elizen arteko biblia   2 M 8,28

Izan ere, larunbat-bezpera zen.  Elizen arteko biblia   2 M 8,26

Larunbat gauerdiko haizeen nondik norakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

· Larunbat-igandeetan janzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Larunbat-igandetako mendizalerik ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

3 juduen artean, atseden hartzen den eta Jainkoari eskaintzen zaion eguna.

Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 20,8

Nire gauza santuak mesprezatzen dira, nire larunbata hausten.  Elizen arteko biblia   Ez 22,8

Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria.  Elizen arteko biblia   Ir 31,13

Santutegia soildua gelditu zen, basamortu egina; jaiak dolu bihurtu ziren, larunbat-jaia barregarri eta ohoragarri zena arbuiagarri.  Elizen arteko biblia   1 M 1,39

Jaiegun, larunbat eta ilberri-jaietan nire erreinuko juduek ez dute zergarik ordaindu beharrik izango.  Elizen arteko biblia   1 M 10,34

4 Larunbat Santu

Amezketa aldean tradizio berezia zizun ur bedeinkatu Larunbat Santu goizekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Larunbat Santua amaituz geroztik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 82. orr.

Antzerakoa edo okerragokoa Larunbat Santuko gau-beilarekin: Pazko ospakizun piztuerakoa, larunbat goizeko seietan, erdi-lotsaturik bezala, ospatzen zen Elizan, kristau-elkarteari deitu ere egin gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abuztuko larunbat (10); helduden larunbat (40); helduden larunbat aratsean (14); iragan larunbat (18); joan den larunbat (58); joanden larunbat (40); joanden larunbat aratsaldean (16); joanden larunbat aratsean (13); larunbat arats (15); larunbat aratsalde (16); larunbat aratsaldean (165); larunbat aratsaldearekin (8); larunbat aratsaldeko (68); larunbat aratsarekin (11); larunbat aratsean (478); larunbat aratseko (107); larunbat arratsalde (33); larunbat arratsaldea (9); larunbat arratsaldean (74); larunbat arratsaldeetan (14); larunbat arratsaldeko (9); larunbat arratsean (36); larunbat arratseko (8); larunbat arte (47); larunbat batean (8); larunbat eguerdian (9); larunbat eguerditan (15); larunbat eta igande (13); larunbat eta igandean (43); larunbat eta igandez (8); larunbat gau (17); larunbat gaua (13); larunbat gauean (79); larunbat gaueko (13); larunbat gauetako (8); larunbat goiz (25); larunbat goiza (11); larunbat goizaldean (13); larunbat goizarekin (13); larunbat goizean (133); larunbat goizeko (48); larunbat goizetan (22); larunbat iluntzean (12)

larunbata bitartean (14); larunbata da (21); larunbata zen (17)

larunbataz geroztik (13)

aintzineko larunbatean (12); aurreko larunbatean (19); azken larunbatean (8); datorren larunbatean (117); ean (15); egingo dute larunbatean (10); errepika larunbatean (8); ezkontza iragan larunbatean (9); ezkontza joanden larunbatean (27); ezkontze iragan larunbatean (18); ganden larunbatean (22); heldu den larunbatean (110); helduden larunbatean (164); hurrengo larunbatean (28); iragan larunbatean (216); izango da larunbatean (10); joan den larunbatean (344); joan zen larunbatean (90); joanden larunbatean (239); joanden larunbatean ezkondu (8); jokatuko du larunbatean (8); jokatuko dute larunbatean (8); larunbatean aratsaldeko (10); larunbatean aratseko (10); larunbatean atxilotu (9); larunbatean baionan (11); larunbatean bertan (16); larunbatean bilbon (24); larunbatean donostian (15); larunbatean egin (33); larunbatean egin zuten (9); larunbatean egindako (8); larunbatean eginen (9); larunbatean egingo (18); larunbatean eta igandean (161); larunbatean ezkondu (31); larunbatean hasi (16); larunbatean hasiko (26); larunbatean hil (10); larunbatean iragan (13); larunbatean iruñ larunbatean izan (13); larunbatean izanen (9); larunbatean izango (20); larunbatean izango da (14); larunbatean jokatu (23); larunbatean jokatuko (70); larunbatean jokatuko da (21); larunbatean jokatuko dute (22); lehengo larunbatean (20); ondoko larunbatean (13); ortzirale eta larunbatean (9); ortziralean eta larunbatean (52); ostiralean eta larunbatean (12); partida larunbatean (12)

datorren larunbateko (10); heldu den larunbateko (12); helduden larunbateko (8); iragan larunbateko (10); joan den larunbateko (13); joan zen larunbateko (9); larunbateko partida (19); larunbateko partidan (9); larunbateko partidaren (10)

astelehenetik larunbatera (8); larunbatera bitartean (8)

datorren larunbaterako (18); heldu den larunbaterako (12)

ortzegunetik larunbaterat (21)

joan den larunbatetik (8); larunbatetik aurrera (8); larunbatetik goiti (9); larunbatetik iganderako gauean (9)


larzabaldar iz Larzabalgoa, Larzabali dagokiona; Larzabalgo herritarra.

Urriaren 4ean ezkontzako sakramendua errezebitu dute Bernadette Kurutxarry eta Lionel Sapparrart larzabaldarrak.  Herria   2003-03-17

Loran Bassagaesteguy Leizumekoak emaztetzat hartu du Jeannette Sinde Larzabaldarra.  Herria   2002-11-07

"Geroa Eraiki" plataformaren izenean, Iholdikokantonamenduan hautagai agertzen da Anita Lopepe, 28 urteko larzabaldarra, Bunuzen bizi dena.  Herria   2004-02-26


lasa ik lasai.

lasagna iz italiar jakia, pastazko eta haragi xehatuzko geruzak tartekatuz prestatzen dena.

14:00: bertso bazkaria: lasagna edo pasta entsalada eta jogurta.  Berria - Harian   2006-05-07

Landarezko lasagna eta papiloteak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

Lasagna apur bat edo...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 158. orr.

Nintendoarekin utzi nuen pantaila aurrean, eta lasagna mikro-uhindu berriarekin azaldu nintzenerako, lo seko zegoen besaulkian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Aurrez prestaturiko kroketak, labean berotu besterik behar ez zuen lasagna eta azpiltxo bat camembert gazta kaxatxo batekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.


lasai (orobat lasa g.er.) 1 izond ezinegonik, kezkarik, larritasunik gabea. ik laxo1 2; nasai.

Batzuetan bortxakeria ere azaltzen da, izaera lasai eta patxadatsuko jendearengan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Alarguna zaintzeko jartzen zuen arreta lasai berberaz arduratzen zen dendako salmahaiaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Neskatxaren adore lasaia atsegin zitzaion bere arima kartsuari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.

Raduanek ahots sakon lasaiaz eman zion arrapostua: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Hango bizimodu lasai, geldi eta aspergarria urrun zegoen gerrako ekintza, oldarra eta suharretik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Etsipen lasai batez ikusten dut egunak eta, batez ere, gauak nola joaten diren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Lubisen begiak, normalean hain lasaiak, larritasunez mugitu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Bitarte hartan Maizak begiratu lasaiagoa eman zion bulegoari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Pauso lasaian joan zen geltokira.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.

Urrats lasaiez bideratu zen ate nagusiraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

2 zaratarik, iskanbilarik, gorabeherarik gabea.

Hegoaldera jo zuten, Lyon hiritik barrena joateko asmoz, baina ez ziren lur lasaiak, gerra usainekoak baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Jar zaitez bizitzen bazter leku lasai batean, elizatik eta herritar xume onengandik hurbilago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Asmo horrekin etorri ginen hona, Euskal Herriko bazter lasai honetara.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

Gau jendetsuen konstelazioko tabernetan komuna da hitz toki lasai bakarra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Gero, zainketa berezitik atera zutenean gela lasai bateko ohean jartzeko, ondo-ondoan eduki ninduen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 94. orr.

Jatetxe lasai eta intimo bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Demokrazia aurreko giro lasaian bizi gara hemen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Tenore honetan trafikoa nahiko lasaia da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 262. orr.

Bidetxidorra lasaia da, eta bidea ez da luzeegia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Ibai lasai dotorea, zeinen bazterretik, gau partean, Heriotza igarotzen baita bizikletan arin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.

Musika lasai batek, horra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Sasoiz kanpoko egun bero, lasai eta lainotsu horietako batean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Leihoak udako gau lasai baten argiari sartzen utzi dio.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.

Lehen hiruzpalau orduak lasai samarrak izan ziren.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Walking Wounded horren aurreko diskoek ez baitute zerikusirik musika elektronikoarekin, pop lasai eta jazzy moduko batekin baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.

Orratzak urrezko erlojuaren esferan eginiko mugimendu lasaia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Oso hegaldi lasaia, zinez: mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

Josafaten erregealdia lasaia izan zen, eta Jainkoak bakea eman zion alde guztietatik.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,30

Guardia lasaia izan al duzue?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 22. orr.

3 personez mintzatuz, nekez larritzen edo haserretzen dena.

Herriko jendeak erruki zuen, emakume lasaia, bihotz onekoa eta negozioetan zintzoa zelako.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Tipo lasaia zen Sebas, anbizio handirik gabekoa, hiru edo lau printzipio zurrunen jabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Eta halako batean, bazekinagu Angel ez dela oso gizon lasaia, hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Pilotari ohi lasai batekin Peio "lagun zaharraz" hitz egiten ahalko zutela...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 264. orr.

Zeren Giua hura, Paola Carrararen etxean ikusi ohi zuen hura, pertsona patxadatsu, lasai eta burutsua iruditu baitzitzaion beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Hain jaun baketsu eta lasaiaren etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Kanpotik bestelako itxura dauka Joxanek: azoka ondoko erriberako barandan bermatuta itsasadarrari begira dagoen gizon lasai batena, ur zikinak bezain bare.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 7. orr.

· hed [Begiak] zabalak ziren, lasaiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

4 estua ez dena, tinko loturik ez dagoena. ik laxo1.

Udako egun bero hartan, beroki luze bat, gorbata lasaia eta luxuzko kapelua, hegal zabalekikoa, zeramatzan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Soineko estanpatu lasaia zeraman, urdina berdeekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Llumek, errituari jarraituz, kotoizko galtza lasai batzuk jantzi eta makillajea eta ile-gogortzailea kentzen ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

Laranja-koloreko praka lasaiak Haren aldamenean lekaioa, zapi batez loturiko jaka lasai batez jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Petrushkak nagusi jaunak behinola erabilitako jaka gaztainkara lasai samar bat eraman ohi zuela soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

5 ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena.

Joan ohi ziren bide zuzen eta ziurretik aldentzen hasi zirela, eta heriotzara daraman bide lasaiagoa hartuz, ez ziotela beren bokazio eta profesioari eta etsenplu onari kasurik egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.

Kontzientzia lasa daukadala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa, moral lasaiko emakumez inguratuta, bere aitaren ibileren eraginpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

· Memoria lasagoa, zigorra latzagoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

6 adlag estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. ik lasaiki.

Aldi berean nengoen estu eta lasai.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

-Bai -erantzun zuen Konradek, oso lasai.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.

Egon lasai.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

-Segi lasai -nik-, ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Lasaiago zaude orain?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.

Ezin naiz lasai egon, gure alabarekin dagoenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.

Orain hurrengoan baino lasaiago etorri zara, ezta?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Lasai esan dezaket ez dudala ezer exajeratu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 11. orr.

Lasaiago sentitzen nintzen orain, baketsuago neure buruarekin, eta baita sendoago ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Bertan ezkutatuko zen, eta lasai biziko zen behinolako egunetan bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Egia jakin behar nuen lasai gelditzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Erraz asmatuko zuen 15 urteko mutila lasai uzteko moduko argudioren bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

-Lasai ikusten zaitut, zera, txostenaz soilik arduratuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 232. orr.

Zoaz sukaldera eta hartzazu kafea lasai.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 32. orr.

Arnasa sakon eta lasai hartzen zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Hitz egin nahi dinat hirekin lasai!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Gauez lasai lo egin ahal izateko, kontzientzia lasai eduki beharra dagoela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.

Zakurra ailegatu zen, nitaz kexu, eta turkiarrak laztanak egin zizkion, lasai eta patxadan, ederki ezagutuko balu bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Demagun andereñoak gau hartan lo lasai egiten duela, bi ekintza on egin izanak kontzientzia lasaiturik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.

Barre lasai egiten segi dezagun.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Algara lasai egin zuen Tomek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Etzan lasai, presa barik, zer dela eta aztoramendu hori, lehia hori?  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 232. orr.

· Bihotz-lasai joan zitekeela hemendik, bihotz-lasai eta oroimen-garbi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

7 (dagokion aditza ezabaturik)

-Lasai, Vasia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 27. orr.

-Lasai, motel!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 65. orr.

Lasai, hi!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 118. orr.

-Lasai, ez da ezer.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

-Lasai, moldatuko gara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 71. orr.

-Lasai, Beaky, lasai -esan zion Hagridek Buckbeaki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.

-Lasai, lasai -esan zion mutikoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.

Hantxe zen, lasterka, Don Arturoren "Lasai, lasai, ez da ezer!" erreguari jaramonik egiteke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

Baina hi lasai: bolada guztiek izaten ditek beren akabera, baita txarrenek ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 267. orr.

Baina nigatik lasai, ez natzaizu-eta kontuak eskatzen ari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

Lasai: ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Baina lasai: aspaldi erakutsi ziguten baserritarra negarti hutsa dela, eta ez dela sobera fidatu behar haren hitzetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Gero-ta zaluago nabil, gorputza lasai bezain izpiritua tinkaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Eskuak lehortu zituen mantelean, irribarrez beti, odola izotz, bare eta lasai, ibai grina hotz mengelen dardara haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

8 tinkotasunik gabe.

Bere giharre guztiak lasai edukitzeko asmotan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Burua alde batera zuen eroria, modu harrigarri batez: lepoa bihurrituta zeukala esango nukeen arnasaren lasaiari erreparatu ez banio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.

Eta idazkerak -ai, eskuaren lasaia!-, ez du kolore beharrik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lasai-itxurako ahots dardartiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 284. orr.

Xalo eta lasai itxura eginez, bere ardoa patxadatsu hustu eta bere kapelari heldu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 194. orr.

Aurre ematearren isilik begira geratu zitzaion, lasai irudia eginez, bere barruko egoera bestelakoa bazen ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Zerbitzari bati ukondotik oratu, eta, ahal nuen modurik lasai-itxuratsuenean, emakumeaz galdetu nion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

11 lasai antzean lasai edo.

Egunak lasai antzean igaro ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.

Egun hartan lasai antzean zihoazen kontuak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.

Baina behin honuzkero lasai antzean uste dut esan litekeela badela edo izan litekeela munduan zoriontsu izatea baino zori hoberik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Une batez patxadan egon zen, lasai antzean, baina luze gabe mesfidantza eta aldarte txarra nagusitu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

12 lasai asko oso lasai.

Mister Lewin, gizon-puska hura, lo zegoen lasai asko, irribarrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

-Begiratu egin behar, erosi baino lehen -erantzun zion lasai asko Normandiar ederrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

-Jakina -ihardetsi zuen Charliek, lasai asko, gezurretan-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 73,12

13 lasai arraio adkor oso lasai.

Ivyk, lasai arraio, berak goserik ez zuela, besterik ez zidan adierazten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Hortxe bizi da, etxe ziztrin horretan -erantzun zien lasai arraio-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Azterketa amaitzen aurrenetarikoa izan da ikasle begiluzea, eta badoa, lasai arraio, azterketa-orriak irakasleari entregatzera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

14 lasai demonio adkor oso lasai.

Nagusia, begiradak saihestuz, lasai demonio hurbildu zen kaxara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Bizkitartean, zorduna zordunago, lasai demonio segitzen baitu bere lau-gurpil kuttuna nonahi uzten, eta hartzekoduna hartzekodunago, etsita sos horiek inoiz eskuratuko ote dituen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Egitekotan, gauez egin behar nian, biok biotara lasai demonio geundela...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

15 lasai ederrean

Hala, bera lasai ederrean egoten zen purua erretzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Gogoan dut egun batean egongelan ikusi nuela lasai ederrean egunkaria irakurtzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.

Orain lasai ederrean joan gintezke gu ere komunera binaka eta hirunaka, eta ez lehenago bezala, zer pentsatuko zuten beldurrez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

Lo egongo zen seguru asko, lasai ederrean, bere etxean, pijama urdin argiarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Lasai ederrean atera zuen aurrera aurreneko set-a, erakustadia emanda.  Berria - Kirola   2004-09-01

16 lasai hartu

Presarik ez izatea, gauzak lasai hartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

-Lasai hartzea duk onena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 113. orr.

Bizitza lasai hartzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.

-Lasai hartu, hala ere, Fulgor.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Baina zineak luze iraunen zuen; "lasai hartu -esan nion nire buruari-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 231. orr.

Baina Dummyk lasai hartzen zuen dena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

· Partidak-eta lasaiago hartzen ditut, zentratuago irteten naiz kantxara.  Berria - Kirola   2004-10-26

17 lasai-lasai adlag

Lisa, zutik, begira zegoen, lasai-lasai.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Oinez lasai-lasai jendetzaren artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Goiak lasai-lasai zeuden, baina beltz, ilun, haserre.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Gero tentsio handiko une bat heltzen dela, nola estutzen duen eta gero nola geratzen den lasai-lasai.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 187. orr.

Gero, lasai-lasai, bi hitz esan nizkion, ganbarako ateak zabaldu zizkidaten bi hitz magiko: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 298. orr.

Halako batean jakin nuen basurde bat menditik jaitsi eta lasai-lasai ibili zela Asteasuko kale nagusian zehar.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

· Lazo urdin zabala lasa-lasa gerria bilduz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots lasai (9); arnasa lasai (9); egon hadi lasai (8); egon lasai (54); erantzun zuen lasai (11); esan zuen lasai (10); ez da lasai (8); ez dago lasai (7); ez zegoen lasai (7); ez zen lasai (8); giro lasai (10); gizon lasai (7); hago lasai (36); kontzientzia lasai (15); lasai ageri (8); lasai agertu (10); lasai antzean (46); lasai ari (13); lasai aritzeko (8); lasai aski (7); lasai asko (146); lasai atera (8); lasai bizi (57); lasai bizi izan (11); lasai biziko (13); lasai bizitzeko (11); lasai dago (57); lasai dagoela (25); lasai daude (22); lasai daudela (8); lasai demonio (10); lasai ederrean (37); lasai egin (39); lasai egin zuen (8); lasai egiteko (11); lasai egiten (16); lasai egon (160); lasai egongo (15); lasai egotea (16); lasai egoteko (127); lasai egoteko eskatu (14); lasai egoten (7); lasai erantzun (10); lasai esan (19); lasai eserita (13); lasai eta bakean (10); lasai eta eroso (9); lasai eta goxoan (8); lasai eta gustura (7); lasai gaude (12); lasai gelditu (13); lasai geratu (20); lasai geratuko (8); lasai hadi (8); lasai hartu (48); lasai hartu zuen (7); lasai hartzea (10); lasai hartzeko (12); lasai hartzen (16); lasai hasi (9); lasai hil (9); lasai hitz egin (11); lasai hitz egiteko (10); lasai hitz egiten (9); lasai ibil (9); lasai ibili (24); lasai ibiltzeko (14); lasai ibiltzen (11); lasai jarraitu (7); lasai joan (36); lasai joateko (8); lasai jokatu (16); lasai jokatzen (14); lasai lasai (232); lasai lo egin (12); lasai nago (71); lasai nengoen (15); lasai samar (10); lasai sentitzen (7); lasai utzi (12); lasai uzteko (7); lasai uzten (9); lasai zaitez (29); lasai zegoela (10); lasai zegoen (41); lasai zeuden (8); leku lasai (9); lo lasai (15); nahiko lasai (20); ni lasai nago (8); nintzen lasai (9); oso lasai (86); zaude lasai (78)

egun lasaia (8); giro lasaia (10); gizon lasaia (16); lasaia izan (52); lasaia izango (9); leku lasaia (7); nahiko lasaia (7); oso lasaia (15)

lasaiago ari (9); lasaiago bizi (13); lasaiago biziko (7); lasaiago dago (10); lasaiago egongo (12); lasaiago ibiliko (7); lasaiago nago (20); lasaiago sentitu (11); lasaiago zegoen (14)

giro lasaian (8)

ahots lasaiaz (10)


lasaialdi iz lasaitzea; (norbait) lasaitzen den denbora.

Bat-bateko lasaialdiak eragindako barrea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.

Denok ere hartu dugu gaur bai, lasaialdi ederra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 72. orr.

Hobe, beraz, buruari lasaialdi bat eman, eta hurrengo eguna arte garunak bakean uztea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

Erreakzio hari lasaialdia jarraitu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Seguru aski, pentsatu nuen, lasaialdiaren unean iritsiko gara hara... eta horrekin izan dezakegu itxaropenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Egia da hamarkada horretan ohituren lasaialdi bat egon zela, eta horregatik argitaratu ahal izan zirela bere liburuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.


lasaiarazi, lasaiaraz, lasaiarazten du ad lasaitzera behartu.

Gure artilleriak erantzun du orain, baina horrek ez gaitu batere lasaiarazi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Eskua betiere nire sorbalda gainean duela, ni lasaiaraziz, eta babestuz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Sorgin praktika bat da, espirituak lasaiarazteko, gaixotasun bat uxatzeko edo euria eginarazteko egiten dena.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.

Burua era horretan lasaiaraziz, urrutiko iraganetik material asko samar ateratzea lortzen nuen, ordura arte betiko galdutzat neuzkan gauzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.


lasaibide (orobat lasapide g.er.) iz lasaitzeko bidea; gogo-aringarria.

Baina orduan etorri zitzaion, paradoxaz, lasaibidea: berak oparitzat hartu zuen bigarren itsutasun hura, konponbiderik gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Ezin zuen hitz egin, ez eta jan edo edan ere, eta erabilitako enplasto eta beste sendagaiek ez zioten inolako lasaibiderik ekarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Ez diat nahi lasaibiderik izan dezaan -esaten du lasai-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

Hausnarketa labur baten ondoren, susmo hori ia lasaibide bihurtu zuan niretzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 171. orr.

Estualdian Jaunari nion dei egin, eta lasapide emanez erantzun zidan.  Elizen arteko biblia   Sal 118,5


lasaidura iz lasaitzea, lasaitasuna.

Gisa batez, zerbait lasaidura sendi nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

Baina bat-bateko lasaidura hauteman zion osabari derrepentean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 36. orr.


lasaiera iz lasaituasuna.

Uste dut gona beltza jantzita utzi nuela lasaiera handikoa zelako.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.


lasaigailu iz lasaigarria, lasaitzen duen sendagaia.

Lasaigailu txertoak egiten zizkioten orduetan bereziki memoria inarrosaldiak pairatzen zituen eta beti itxura berdinak zetozkion buru-zokoaren lardaskatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.


lasaigarri 1 izond lasaitzen duena.

Jeneralak keinu lasaigarri bat egin zion bere idazkariari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

Biharamun goizean, lo lasaigarri baten buruan esnatu zenerako, emakumeak prestaturik omen zion nortasun berriaren zirriborroa. dutxa lasaigarri bat hartzea erabaki zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Erantzun lasaigarri eta kontsolagarri bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Lajos hizketan ari zen bitartean, zerbaitez jabetu nintzen, nahiz eta ez nuen asmatuko egia ulerterraz eta lasaigarri hura hitzez egoki adierazten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Erabaki nuen gustura edango nuela orduan gin-tonic lasaigarri bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Kopatxo bat hartuko genuen disko lasaigarri baten laguntzaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Horrek zama astun batetik libratu banintz bezalako sentimendu lasaigarri bat ernarazi zuen nire bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Besapean, berriz, pistolaren pisu lasaigarria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Halako kharma lasaigarri batek harrapatzen ninduen orduan eta halaxe egoten nintzen ordu luzeetan, itsaso urrunean pasatzen zen ontziren baten karelean izan ezik burua beste ezertan eta beste inon jarri gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 34. orr.

Ez dela ohizkoa eta ezta lasaigarria ere detektibe bat etxera etor dakizun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Dena dela, oro har berriak lasaigarriak zirela aurreratu zion, haren ezinegona gutxitzearren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Itsasoa lasaigarria delako, eta belaz nabigatzea are lasaigarriago.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Unibertsitatearen itzalaz baliatzen naiz eta hango baliabideetan bermatu, unibertsitateak berak ematen didan askatasun gogo-lasaigarriaz,  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eta hori ere ez zitzaion lasaigarri suertatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 150. orr.

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Agian hiretzat lasaigarri izango lukek gertaera haiek kontatzea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

4 (izenondo soila -en atzizkiaren eskuinean)

Bavariako aitzinalde dotorea eta Maximilian plaza ageri ziren berriro, beren egunerokotasunean nire estura eta asaldura guztien lasaigarri.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Gau hartan kondesaren gorputza portu eta babes izan zitzaion Irisarriri, nekearen bizigarri, izuaren lasaigarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Goiz xamar joango zen etxera, amaren lasaigarri.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Loreak eta irudi erlijiosoak, semearen heriotzaren minak zeharkatu dituen bihotzen lasaigarri, bizitzako nekeen atsedengarri.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

5 iz lasaitzen duen gauza.

Lasaigarri bakarra dauka: aitak ezin ikustea egoera honetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 15. orr.

Beste norbaitek eragindakoak ere ez dira lasaigarri bete-betekoak: hiltzailea nor den eta hiltzeko zer arrazoi zituen jakin arteko onik ez dugu izaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 136. orr.

Buruaren lasaigarria eta bizitzaren aringarria izateaz gain, afrodisiako ezin hobea duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Iraupena zen haien kalitatearen froga, gure aukera onaren agiria eta ekonomia justuaren lasaigarria.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

6 lasaitzen duen sendagaia. ik lasaigailu.

Ama geroztik lasaigarrien menpe zegoen, mutu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

-Lasaigarri bat behar dut, sukarretan nago eta arritmia areagotu zait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

Lucyk lasaigarri bat hartu du, jakinarazten die hark, eta ohean da; hobe bakean uztea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

-Oraindik oso urduri dago eta lasaigarri bat eman diogu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.

Harik eta lasaigarria jarri dioten arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Eta nik lagundu egiten nion, estu sentitzen zenean lasaigarriak zainetatik injektatuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 232. orr.

Antsiolitikoak eta lasaigarri antidepresiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Tabakoa, alkohola eta lasaigarriak edo anfetaminak moduko psikoaktiboak sarri kontsumitzeak arazoak sor ditzake.  Berria - Gaiak   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragin lasaigarria (4); itxura lasaigarria (3); lasaigarria da (7); lasaigarria izan (6); lasaigarria zaio (3); lasaigarria zen (5); mezu lasaigarria (4); zarata lasaigarria (3)

hitz lasaigarriak (3); lasaigarriak hartzen (3)

lasaigarrien menpe (3)


lasaikeria 1 iz lasaitasun gaitzesgarria.

Lasaikeriara ohitutako gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Azken denboraldietan Osasunaren ibilera jarraitu duen orok badaki lasaikeria dela nafarren etsairik nagusietakoa.  Berria - Kirola   2004-02-29

Sekula ez zen gozatu hiriburuetan jendearen lasaikeria-egarria asetzen duten jolaskeriez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Inkonformismoaren lasaikeriaren kutsua dute.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 85. orr.

2 ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duen egitea edo jokaera.

Haien ustean, heziketa sexualak zuzenean jarduera sexuala eta promiskuitatea handitzea ekarriko zuen eta, azkenean, lasaikeria sexuala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Greziarrek bultzatu egiten zuten emakumeen lasaikeria hau estatu arrazoiengatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 255. orr.

Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.


lasaiki 1 adlag lasai, estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe.

Ez du aspaldi euskal irratitik hartzen genuen meza batean entzun dugula herriko apez euskalduna apezpikuaren agurtzen frantsesez, eta apezpiku landestarra ihardesten lasaiki euskaraz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Ez ditut ezustekoak batere gogoko -esan zuen Edgarrek lasaiki- baina maite dut harrituta utz nazaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 95. orr.

Lasaiki afaldu naiz ostatuan, ohar zenbait salatuz paperari eta oroitzapenak fresko direno finkatuz, akidurak eta afariaren goxoak izpiritua malindu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.

2 lasaikeriaz.

Ahalgerik gabe eta lasaiki mintzatzen dira.  Berria - Kultura   2004-01-23


lasaikiro iz lasai.

Ostatuan zeuden biak, aberats plantan jantzirik eta lasaiki solasean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Auguste erakusmahaia antolatzen ari zen lasaikiro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

Gelaren iluntasunean bildurik, eserlekuan begiztatu zuen, nargilea lasaikiro errez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Lasaikiro, gorrizko ukitu bat eman zuen ezpainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.


lasaikote izond adkor pertsonez mintzatuz, lasaia eta sendoa.

Gero, urkamendiko eskaileretan gora hasi zen fardel itxurako lepoalde trinkodun gizon lasaikotea, idi nekatu baten antzo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.


lasaitasun 1 iz ezinegon, kezka edo larritasunik eza.

Eguna bukatzera zihoan, lasaitasuna handia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Familiaren berririk iristeak, iristen bada, lasaitasun gutxi ekartzen du, aldez aurretik lasaitasunik ez badago. Fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Lasaitasuna hartu zuen Norak, hizketa-gaia desbideratu egiten zela ikusirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.

-Gu ez gara satorrak, Marta -esan zuen Olatzek lasaitasuna galdu duenaren irmotasunez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Hi, lasaitasuna nahi baduk, hortxe bertan duk parkea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Zer nolako gobernu-mota da agintariak bere menpeko bakoitzean etsaia susmatzen duena, eta, lasaitasun publikoaren izenean, hiritarra lasaitasunik gabe utzi beharren aurkitzen dena?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

Siesta garaiko lasaitasunak baretuta zeuden ostatuko korridore-eskailerak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Zure lasaitasunerako esango dizut zuk ez duzula zerikusirik ikertzen ari naizen arazoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Susmoa neukan ez zuela lasaitasunez erantzungo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

Gure ikerketak lasaitasun osoz egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Hanka libratu ziotenean, lasaitasunezko hasperena egin zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

2 (izenondoekin)

Lasaitasun handia sentitu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Zaldien pabiloian lasaitasun handia zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Umbertorekin egote hutsak lasaitasun handia ematen zidan, baina zer nekien nik gertatu zenaz?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 257. orr.

Postu berriak lasaitasun handiagoa eman zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

Jira labur hark biharamuneko eginbeharra lasaitasun handiagoz hartzeko balioko zidalakoan nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Bakardade ukitu bat zuen lasaitasun gozo batek betetzen zuen Egutxi.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.

Bat-batean lasaitasun zoragarri batek hartu ninduen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 53. orr.

Begi eta ezpainei Ekialdeko idoloen aurpegien lasaitasun narkotiko bera darie.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Hala ere, lasaitasun arraroa zegoen: ekaitz bortitzaren ondoren barealdian dagoen haran nekatua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.

Lasaitasun harrigarri batek harturik zeukan neskaren barrena, mundutar ikusten baitzuen, bizitzan lehenengo aldiz, bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lasaitasun-begirada agertu zitzaion aurpegian Templeri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Lasaitasun-hasperena egin zuen Yusufek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 87. orr.

Herrian, nolanahi ere, lasaitasun sentimen bat zegoen, ia isiltasunekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Lasaitasun eta atseden une luzeagoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

Lasaitasun pixka baten bila.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Lasaitasun itxura ematen zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 110. orr.

Lasaitasun antzeko bat sentitu nuen bere kirurgialari lana nola egiten zuen ikustean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Dolabelly Gak doktoreak uste du satisfakzio termino bat zela, adimen lasaitasun maila gorena adierazten zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Imajinatzen zuen haren bisaia transzendentala, Michelangeloren harena bezain barea eta harmoniatsua, barne lasaitasun lizun haren irudi metafisikoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bake eta lasaitasun (6); lasaitasun giroa (4); lasaitasun giroan (3); lasaitasun handia (23); lasaitasun handia eman (6); lasaitasun handia ematen (7); lasaitasun handiagoa (7); lasaitasun handiagoz (9); lasaitasun handiz (9); lasaitasun hasperen (3); lasaitasun hasperen bat (3); lasaitasun ikaragarria (3); lasaitasun itxura (3); lasaitasun mezua (42); lasaitasun mezua helarazi (5); lasaitasun mezua igorri (12); lasaitasun mezua zabaldu (17); lasaitasun mezuak (5); lasaitasun osoz (21); lasaitasun pixka bat (6); lasaitasun publikoa (3); lasaitasun sentsazioa (4)

bakea eta lasaitasuna (3); barne lasaitasuna (4); erabateko lasaitasuna (11); konfiantza eta lasaitasuna (4); lan egiteko lasaitasuna (3); lasaitasuna berreskuratu (5); lasaitasuna ekarri (10); lasaitasuna ekarri zuen (3); lasaitasuna ekarriko (4); lasaitasuna eman (27); lasaitasuna eman digu (3); lasaitasuna eman zion (3); lasaitasuna emanen (3); lasaitasuna emango (9); lasaitasuna ematen (21); lasaitasuna eskatu (32); lasaitasuna eskatu zien (9); lasaitasuna eskatzen (5); lasaitasuna eta konfiantza (6); lasaitasuna eta poza (3); lasaitasuna eta sosegua (3); lasaitasuna falta (6); lasaitasuna falta izan (4); lasaitasuna galdu (9); lasaitasuna hartu (4); lasaitasuna irabazi (3); lasaitasuna izan (6); lasaitasuna izan zen (4); lasaitasuna izango (6); lasaitasuna izatea (4); lasaitasuna izateko (3); lasaitasuna lortu (6); lasaitasuna lortzeko (5); lasaitasuna nagusi (6); lasaitasuna zen nagusi (4); nolabaiteko lasaitasuna (5); zuhurtzia eta lasaitasuna (4)

ematen duen lasaitasunarekin (4)

lasaitasunaren bila (3); lasaitasunaren gola (5); lasaitasunaren teoria (3)

lasaitasunari eutsi (3)

lasaitasunerako deia egin (21); lasaitasunerako deiak (3)

lasaitasunezko hasperena (3)


lasaittu ik lasaitu2.

lasaitu1, lasai(tu), lasaitzen (orobat lasatu g.er.) 1 da ad ezinegona, kezka edo larritasuna desagertu. (pertsonez eta animaliez mintzatuz)

-Oliver, lasai zaitez! -esan zion Fredek, izutu samar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

-Lasai zaitez, Claire -esaten dit.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

-Lasaitu hadi, Mitxel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Lasaitu hadi -Mitxelek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.

-Aizan, lasaitu hadi!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.

Lasaitu al da mutikoa?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 236. orr.

Pauline lasaitu zen, sosa ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Logre ez zen lasaitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Jatorkeria da nagusi giroan, eta lasaitu egiten da Lucyk ez duela horretan parte hartzen ikusita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Harry erabat lasaitu zen konturatzean bera ez zegoela beste guztiak baino askoz atzerago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.

Lasaitu egin ziren soldaduak, heriotzaren erresumatik etorri berri balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Solasaldiak izan zuen eraginik: Hamida lasaitu eta arduragabetu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Pixka bat lasaitu zenean, hala esan zion neska zerbitzari bati: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

Eurak ikusita apur bat lasaitu nintzen, txukunak eta arretatsuak ziruditelako.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Ez dakizu nola lasaitu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

Exkaluk lasaitua zirudien, bere onera etorria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Lucy hurbildutakoan lasaitu egiten dira txakurrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

2 (gauzez mintatuz)

Bihotz guztiak berehala lasaitu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Lupinen aurpegia lasaitu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Nire bihotzeko taupadak lasaitu egin ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Beso-zangoak lasaitu egiten zaizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Azken nerbioak lasaitu egin zitzaizkidan, eta hasiera-hasieratik tenkatzen ari nintzen soka ere lasaituz joan zen, zergatik ari zen lasaitzen ez banekien ere.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

Gero, Anitari esker, polliki-polliki, giroa pixka bat lasaitu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Astiro-astiro lasaitzen doazen marruak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 111. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi.  Elizen arteko biblia   Is 33,22-23

Burdin hagari kanpora tira eginez haria estutu egiten zen eta uhateak ireki, eta burdin hagari barrura eginez haria lasaitu, eta uhateak itxi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Giharren tentsio-joko perfektua nire aurrean, ezker-eskuin txandakaturik: estutu, lasaitu, estutu, lasaitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

3 du ad ezinegona, kezka edo larritasuna kendu.

-Ez, ez daki -lasaitu nuen-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

-Trankil -lasaitu zuen Leirek-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Horrek lasaitu egin ninduen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Emakumea lasaitzen ahalegindu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Lisak lasaitu egin zuen, arrosa bat bezain freskoa zegoela esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Neba lasaitu ordez bere onetik atera zuelako arbasoei buruzko galdera harekin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Halakoetan, begiak ixteak lasaitzen nau.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Masturbazioak desioa asetzen du, kitzikatu eta lasaitu egiten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Mathiasekin egoteak lasaitu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Françoisek longaina kendu zion Luisari eta hitz amoltsuz lasaitu: "Pare bat orduko kontua izango da".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Aitak bere burua lasaitzeko jarriko zuen musika.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

4 (gauzez mintatuz)

Ur epelean lasaitu zuen gorputza.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.

Atearen kontra egon nintzen, arnasa eta bihotzaren taupadak lasaitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Oina lasaitu nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 255. orr.

Besoak lasaitu eta fusila askatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.

· Parkegate-tik Chapelizod-a doan bide bakartian pausoa lasaitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

5 tinkotasuna edo hertsitasuna gutxitu. ik laxatu.

Gogoratzen dut aita gorbata lasaituta eta ilea bekoki gainean dantzan zihoala bolantean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

-Iruzurra -oihukatu zuen Jonathanek, suminez, gorbataren korapiloa lasaiturik-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Komisarioak alkandora lasatu zuen, itotzen ari zen soto heze hartan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Korapiloa lasatu beharrean, estutu egin zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 53. orr.

Lur jotako baserrian maskuria lasaitu zuen puskailetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Giharrak lasaitu nahi zenituen eta ez zenuen lortzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.

Aitorpenak lasaitu zion matraila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Lokarriak beheraino lasaitu, mingaina kontu handiz ongi jarri eta berriro lotu zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 313. orr.

Hatzek presioa lasaitu eta ni gainetik kendu nintzaionean, nire bizitzaz galdetu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 284. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Bera dela auzitan dagoen gaiari dagokionean ziurtasunaren, adiskidetzearen, lo lasaituaren atsedenlekua. Jendea dabil kalean, etxera bidean jende lasaitua, zakurrak paseatzen emakume bakartia, agure berantiarren bat gaurko egun ederra k berpiztua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

· Hogei bat minuturen buruan, askoz lasaituago irten zen, emozio aldetik ez hain zurrun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agurea lasaitu (3); apur bat lasaitu (18); asko lasaitu (7); barrena lasaitu (3); bat batean lasaitu (6); batere lasaitu (5); bazterrak lasaitu (7); berehala lasaitu (4); berriro lasaitu (6); burua lasaitu (5); doi bat lasaitu (5); egoera lasaitu (3); erabat lasaitu (3); gauzak lasaitu (5); giroa lasaitu (5); guztiz lasaitu (4); herritarrak lasaitu (3); ikusteak lasaitu (3); jendea lasaitu (5); nabarmen lasaitu (3); ni lasaitu (7); nik lasaitu (3); pixka bat lasaitu (26); zertxobait lasaitu (5)

lasaituz joan (4)

lasaitzea lortu (8); lasaitzea lortu nuen (3)

ama lasaitzeko (3); apur bat lasaitzeko (3); burua lasaitzeko (6); giroa lasaitzeko (6); herritarrak lasaitzeko (4); kontzientzia lasaitzeko (5); lasaitzeko agindua (3); lasaitzeko ahaleginak egiten (3); lasaitzeko aitzakia (3); lasaitzeko asmoz (4); lasaitzeko aukera (3); lasaitzeko esan (7); lasaitzeko eskatu (11); lasaitzeko eskatu zien (3); lasaitzeko keinua egin (3); lasaitzeko keinurik (3); lasaitzeko mezua zabaldu (3); ni lasaitzeko (6)

apur bat lasaitzen (4); asko lasaitzen (3); batere lasaitzen (3); bere burua lasaitzen (5); burua lasaitzen (6); erabat lasaitzen (3); giroa lasaitzen (3); jendea lasaitzen (3); lasaitzen ahalegindu (3); lasaitzen ari (10); lasaitzen hasi (10); lasaitzen hasi zen (4); lasaitzen joan zen (3); lasaitzen laguntzen (3); lasaitzen saiatu (20); lasaitzen saiatu zen (8); lasaitzen saiatzen (6); zertxobait lasaitzen (3)

umea lasaitzera (3)


lasaitu2 (orobat lasaittu g.er.) 1 iz lasaitasunezko egoera.

Zapatilak erantzi ahala oinazea eta lasaitua nahastu zaizkio; gorriturik dauzka, urratua zauri bihurtzeko zorian.-Hau duk hau lasaitua, Etxabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Ez, eta hi ere ez haut ikusten, hau lasaitua!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 364. orr.

Ekintza on horrek lasaitu handia eman zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

-Lasaitu ederra eman didazu! -eten zuen emakumeak-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

Amets munstrotsu eta kontrolaezinek lasaitu bat hartu zuten, Denver hasi zenean haur mamuan kontzentratzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 148. orr.

Harrigarriki, berriak lasaitua ekarri zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Erru-ustea kolektibizatzeak dakarren lasaituaz.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.

Nire buruarentzat lasaitu ederra duk -eta hau esanda, lotan geratu zen berriro.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 332. orr.

Lasaitu ederra denontzat!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Lasaitu hark mingain puztuaren min txikiagoa sentitzen utzi zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 119. orr.

2 lasaitu ederra hartu

Baina gora begiratu, eta lasaitu ederra hartu zuen, horma-erlojuak une horretantxe ordua jotzea erabaki zuela konturaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.

Kontuak kontu, lasaitu ederra hartu nuen irakasle zaharra onik atera zela jakinda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Lasaitu ederra hartuta nengoen ni.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Maletak egin eta apartamentua jasotzeko unea iritsi zenean, giroak lasaitu ederra hartu zuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.

3 lasaitu itxura(k) egin

Lasaitu itxurak egiten saiatu da senarraren ondoan etzan denean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

FBIko buruak lasaitu itxura egin bazuen ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.

4 lasaitua hartu

Lasaitua hartu nuen jakinik malko horiek eragiteko beste hunkitu zutela nire hitzek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.

Nolabaiteko lasaitua hartu du gaixoak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Ezagun du lasaitua hartu duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 234. orr.

-Esaiozu ezetz, behingoz, eta horrela lasaitua hartuko duzu, gizona.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lasaitu bat (6); lasaitu ederra (60); lasaitu ederra hartu (34); lasaitu ederra hartuko (11); lasaitu ederra hartuta (3); lasaitu handia (8); lasaitu handia hartu (3)

halako lasaitua (3); hau lasaitua (3); lasaitua hartu (34); lasaitua hartu zuen (9); lasaitua hartuko (6); lasaitua hartzen (5); nolabaiteko lasaitua (5); nolabaiteko lasaitua hartu (3); nolako lasaitua (4); sekulako lasaitua (9); sekulako lasaitua hartu (6)


lasaitxo 1 izond adkor lasai samarra.

Haurrak beren tokietan utzi eta bi edo hiru, haien arteko lasaitxoenak, haurrak zeuden bezala zaintzen utzi ondoren, Cecilia, Ilde eta besteak, nabari-nabarian pozik, laborategiko gelan, beheko solairuan, aldatzera joan ziren lasterka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

2 (adizlagun gisa) lasai samar.

Aitortzen dizut lasaitxo ibili naizela urtean zehar.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 95. orr.


lasaitzaile izond lasaitzen duena. ik lasaigarri.

Elkarrizketa politikoa irekitzea ere eskatu dugu eta baita botere publikoei prozesuan neurri lasaitzaileak hartzea ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31


lasaitze 1 iz ezinegona, kezka edo larritasuna desagertzea. ik lasaitu2.

Hura lasaitzea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

Ohar hauek idaztea, hasiera batean, lasaitze bat izan da, hustu-behar moduko bat.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.

Gaitzaldi latz batetik irten berri denak bere larriok kontatzean sentitu ohi duen barrena hustu eta lasaitze horrekin batera, plazer konplexu, bortitz eta berri bat sumatzen nuen orain idaztean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

2 tinkotasuna edo hertsitasuna gutxitzea.

Koiunturazko aldiotan gertatu ohi diren aurrezki pribatu gehiegizkoaren eta interes-tasen lasaitzearen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Diru-batasunak eragindako diru-baldintzen lasaitzeak, 1999ko bigarren hilekoan, jarduera lastertu eta langabezia gutxiagotu zuen berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzientziaren eta kanpoko begien lasaitze-ariketak eginez hasiko gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Poliziak egin zitzala kontrol lanak, lasaitze lanak, hori bai.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

Hegoaldeko jendeek, Iparraldea ikusten zutela lasaitze eremu bezala, ez konturatuz, hemen ere, Iparraldean, ekonomia dinamiko bat bazegoela.  Herria   2004-11-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beheraldi hori diru-lasaitze orokor baten testuinguruan egin ahal izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.


lasaiune iz lasaitasunezko unea.

Lasaiune labur haietako batean, hondoa jota alderrai nenbilela, apalera joan, iragaitzaz liburu bat hartu, Adelak utzia, eta Esoporen alegia bat irakurri nuen: "Orakulua eta fedegabea".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.


lasaizale adlag lasaisatun zale.

Egun osoa, lliadako bertso hartan ongi ala gaizki jarri ote zuen, azterketan pasatzen zaio; epigrama hartan lasaizale ibili ez ote zen Martzial; Birjilioren halako edo honelako bertsoak era hartara ala bestera irakurri behar ote diren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.


lasalletar ik salletar.

lasapide ik lasaibide.

lasartear iz Lasartekoa, Lasarteri dagokiona; Lasarteko herritarra.

Harkaitz Cano 30 urteko lasartear idazleak eskuratu du euskarazko Euskadi Saria.  Herria   2005-10-20

Joxe Esnaola preso ohi lasartearrak herrikideen ongietorria jaso zuen asteazkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Legez Urnietarra naiz ni, eta elizaz [...] Lasartearra.  Berria - Kultura   2006-04-16

Iñaki Petxarroman lasartearrak dioenez.  Berria - Kultura   2004-03-03

Lasartearrak gogoak eman diona idatzi du, ez espero zitekeena.  Berria - Harian   2005-10-12


lasatu ik lasaitu1.

laser 1 iz energia handiko argi azao kolorebakarra eta koherentea sortzen duen gailu elektronikoa.

Horretaz baliatuz, laser batekin ahalik eta zulorik txikiena egiten da.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Prostataren Lurrunketa Fotoselektiboa edo laser berdea da teknika horren izena.  Berria - Gaiak   2004-11-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondoren, eta laser argia baliatuta, lagina plakari zein puntutan lotzen zaion ikusten da. Laser izpiak edo nik dakit zer hasi ziren biraka aretoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Bonba horiek laser izpi batek gidatuko zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 111. orr.

Esku batean pistola sofistikatu bat zuen, laser izpien jaurtigailu edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Irakurketa optikoa egiten duen laser sistema baten bidez.  Berria - Mundua   2004-09-29

Kosmosean barna laser seinaleak bidaltzea estralurtarrek guregana heltzeko erabil dezaketen oso modu logikoa da.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Laser inprimagailu bakoitzak bere marka uzten du agirietan.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Kameren aurrean puxikak jartzea eta hitzaldietan erabiltzen diren laser erakusleak oso eraginkorrak dira kameroi ikusmena galarazteko.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Techno 98 jarri zuen azkar laser irakurgailuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Beribil bereziaren leihatila batetik zetorren laser ezpata mihiak troxatzen ninduela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

Datozen bi egunotan ere ultrasoinu eta laser tratamenduak hartuko ditu.  Berria - Kirola   2004-02-27

Laser bidezko irudiak.  Berria - Kirola   2004-04-01

Egitasmo honen helburua aurrerago martxan jarriko den LISA Laser Interferometroaren Espazioko Antena proiektuari bidea irekitzea da.  Berria - Gaiak   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laser berdeak (3); laser irakurgailuan (3); laser izpi (5); laser izpiak (7)


laspel iz gasa.

Autoetaz aseak dira eta ezin jasanak dituzte abiadura haundiak, laspel kaltegarriak eta errepidetako irriskuak.  Herria   2001-05-10

Mitxa bat piztu eta, barrikaren kaskoan hiltzen bazen, erran nahi zuen karboniko laspela oraino jalgitzen ari zitzaiola eta irakidura ez zuela bukatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.


laspelki iz gasa.

Laspelki kaltekor batzuekin airea ari dugu pozoinatzen.  Herria   2002-09-05

Ez ginukeela hoinbeste laspelki bota behar, guhauren eta gure ondokoen onetan!  Herria   2003-11-13


lasta 1 iz itsasontziei, baloi aerostatikoei eta kidekoei, egonkortasun handiagoa izateko, jartzen zaien pisua.

Nola lasta itsasora bota ondoren belaontziak branka jaso eta olatuak menperatzen dituen, hala, fede zaharraren zamaz libraturik, aurre egin ahal izan zien ingurukoen ezinikusi, destaina eta zitalkeriei.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.

Lasta mugitu eta brastateko batean aurrerantz joan zen, haizebe aldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

2 irud/hed

Zama nire gainetik kentzeko, lasta arintzeko, itxitura itogarri hartatik, han bakarrik nire guraso hilekin batean, ihes egin ahal izateko ote zen?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.


lastaila iz urria.

Urrila, Buruila, Lastaila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.


lastaira (orobat lastari g.er.) iz telazko zaku modukoa, laukizuzena, lehen lastoz eta orain betegarri bigun edo plastiko batez betea, lo egiteko, gehienetan ohearen armazoiaren gainean jarriaz, erabiltzen dena.

Ekar ditzatela lastaira bat eta bi tapaki.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Oheak harria bezain gogorrak ziren, eta ez zuten ez lastairarik, ez burkorik. Lastari bat zegoen bazter batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Kuarto handia, bi ohe biki bikientzat, eta, erdian, nire lastaira txukun-txukun jarria, izara urdinak eta tapaki gorrixka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.

Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Lastairetan etzaten gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.

Eta txabolaren lurrezko zoruan jarritako lastaira baten gainean jo zuten hirugarren aldiz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

Artilezko lastairak erostera igotzen ziren ijitoek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.

Lastaira ireki zuen, artilea harrotzeko asmoz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Bere artalokotsezko lastairetatik jauzi eta lasterka abiatu ziren etxean zehar.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.

Zoko guziak ahal bezain ontsa baliatzen genituen lastairak 4 estaietan, batzuk besteen gainean, lehena lurretik 25 zentimetrotan eta laugarrena teilatuari hurbil.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.


lastaki iz lastaira.

Pilotazaleek amaitutakoan, Udalaren beharginek lurrean lastaki meheak eta mantak ipintzen dituzte eta 20:30ean irekitzen dituzte berriro ateak, bertan lo egiten geratuko direnentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28


lastapilo ik lasto 7.

lastargi iz lasto sorta edo azao batez eginiko zuzia.

Iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Larunbat gauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunak lastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 171. orr.

Ipurtargiak dirudite lastargiek Sakabia bidean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Lastargiez argiztaturiko itsasontzi batean uraren gainean abandonatzen dituzte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

Lastargia eskuan, bide erdian tente-tente, [...], Karonte txalupariari arima galduak eramaten dizkion espektroa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 101. orr.

Eguzkiak urrezko eta brontzezko babeskiak jo zituenean, distirak argitu egin zituen mendiak, lastargi izekiak bailiran.  Elizen arteko biblia   1 M 6,39


lastari ik lastaira.

lastasorta ik lasto 8.

lastasu ik lasto 9.

lastategi (orobat lastotegi g.er.) iz lastoa gordetzen den tokia.

Goian lastategia zena zegoen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

Pixkana-pixkana gaua pasatzeko ganbara edo lastategia utziko ziguten edo jaten emango ziguten nekazari fidagarrien saretxoa osatu nuen han-hemen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Arratsean itzultzen zen, edo are biharamunean, lastategietan lo eginez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Lastotegia dela, egurrezko egitura dela... baserrietan kaleko etxeetan baino aukera gehiago daude sutea izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Gau batean lastategiak su hartu eta etxe osoa eta baratzeko arbola guztiak erre ziren poxpoloak balira bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 43. orr.

Ustekabean entzun zuen nola Anjelmarik agintzen zion Errekaldeberriko Eukeniri arratseko zortzietan Bordatxuriko lastategira joateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 88. orr.

Orratz bat besterik ez naiz, lastategi bateko orratza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.


lastatu, lasta(tu), lastatzen du ad lasta ezarri.

Itsasontzia lastatu beharra daukan kapitain batek marmola hartuko du; zura behar badu zamak behar bezala antolatzeko, zura erosiko du; eta ezer galtzen ez duen bitartean, pozik hura.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.


lastazuzi ik lasto 10.

laster (orobat laister g.er. eta laxter g.er.) 1 adlag denbora laburrean, denbora gutxiren buruan; lasterka.

Laster hilko baikara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Laster izango zuten haren berri lazgarria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Laster, lau karabinero ikusi genituen zaldiz gugana hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Laster Donapaleu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

Andre ona zen, oso zakarra, hirurogei urte laster beteko zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.

Emaidazu musu; laster etorriko da zure txanda.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

Baina honezkero laster da hemen...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Laster isuri zuen bere likore eztia nire ipurdiaren sakonean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Zatoz laster gu salbatzera!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.

-Agudo, laster, laster -esan zien neskak-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 82. orr.

Eskuak suaren aurrean eduki zituen, eta laster hasi zitzaizkion min ematen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 72. orr.

Gehiago erosi beharko nituen laster.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Noiz, ez zakiat, baina laster.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

-Laster, har itzazu arropak eta zaldia, esan duzun bezala, eta joan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Urratsa ahal bezainbat luzatuz, frango laster heldu nintzen Magaliren etxerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 120. orr.

Laster atera nintzen nasara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 60. orr.

Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Handik, laster ailegatu ziren Logroñorako bidera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Itsasontzia laster heldu zen bi sirenen uhartera, haizeak bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Aparkalekuetatik hiri barneraino laster ibiliko diren autobus elektrikoekin.  Herria   2003-11-13

Esperantza dut Hazparnetik eraman arrengurak laster despeituko dituzula, zure sail berriari karraskan lotzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Ene puskak laster bildurik, begiak altxatu nituen Mirentxuri buruz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Zein laster aldatzen den mundua gure inguruan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Itsasoratu eta laster jo nuen begiz lehenengoz ile-motots kaxkagorridun neskatxa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Hori lortu bezain laster, alde egingo nuen Angeloren etxetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Kafea hartu bezain laster joan ginen, bi koinatuak, gerezi-ondoaren azpira.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.

Laster egin genuen itzulia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Laster egin zuten harainoko bidea: lasterregi Merryren gusturako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak […] baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Laster egina, laster galdua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

• 2 izond denbora laburrean gertatzen, egiten edo bururatzen dena.

Kutxatik diapositiba-zerrenda bat atera eta leihoaren aurrean eduki zuen begiratu laster bat emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Behako laster bat ohapeari: gure lur-sagar erresalbu guzia desagertu da! bere Ibili lasterra bat-batean gelditu, bularra airez bete, eta indarrez botatzen zuen arnasa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen hedapen lasterra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Enpleguen beheraldi laster eta etengabeak kezka hori areagotzen du. batengana zein besterengana hurbiltzen zen urrats labur eta lasterrez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Hiru taberna eta janari lasterreko beste sei saltoki.  Berria - Kirola   2006-04-25

McDonald's janari lasterreko konpainiak.  Berria - Harian   2005-03-30

Taupada lasterrean hasi zitzaidan ostera bihotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bazela han gazte bat, zeinaren lepoa baitzen jirafa oin-lasterrarena baino luzeagoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

Ibarreko umeak, eroriak eta lotsagabeak begiak, ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Emazte oihu-laster eta espantu-sarria ez bezalakoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

4 laster ibiltzen dena.

Mila errekasto lasterrek zeharkaturiko lurralde batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Hots apal, sor, laster bat iritsi zitzaidan belarrietara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Lasterra ala motela?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

· Kanpoko bizitzan, bizitza normalean, abiadura lasterrean bizi gira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.

• 5 iz laster egitea; lastertasuna.

Ibaiak ur-laster artean gorpu bat leramakeen bezala, halaxe ninderaman tren hark, geltoki arteko lasterretan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 34. orr.

Leihotik jautsi eta iheslariak bi lasterrez sasian gordetzen ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 38. orr.

Azkeneko lasterra bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Ezin asezko natura horri zerekin egin kontra, egundoko lasterrean irensten baitu den-dena, eta fisikoa den ezerk ezin baitio aurre egin?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean)

Ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Arrasta zapatuz brau! autoaren lasterra mendratu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Haizea gorputz ezkutua da, itsas-lehorrak [...] arrastatzen eta bat-bateko zirimolean andarka daramatzana, eta hauen lasterra eta hondamengintza uraren izate gozoaren antz-antzekoa da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

· Hala ere, haien uste sendoak -beraientzat jasangaitza zen sistema ezarri bat, lehentxeago edo geroxeago, denboraren "ezinbesteko lasterrak" aurrean eramango zuelakoak- zirrara txikia eragiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

7 isurkari higidura jarraitua, ibai baten gisa higitzen den masa. ik korronte.

Txalupak, yateak eta itsasontziak eraman izan ditu lasterrak haren eraginpera iritsi baino lehen kontuz ez ibiltzeagatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Kanal hura, batzuetan, lohitu egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza, eta, haien garbitzeko, errotako urtegiko ura husten zen noizik behin, uraren lasterrak haiek guztiak jauregitik urrun zitzan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Belarrietako tinpanoetaraino iristen ziren tunelak, behatzen arteko krakazko bola txikiak, begiak beren zuloetan, ahots eutsia, odolaren lasterra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Han daude, bihotzean kezkarik gabe, Zorionekoen Uharteetan, ozeanoko lasterraren zurrunbilo sakonen ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baneramatzan pare bat egun eztulka eta zintz eginez pabilioiko korridore luzeetako aire-lasterren kausaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

Uholde-euriak, 160 kilometro orduko haizeak, eta ekaitzaren begiak eragindako lur-lasterrek erabat suntsiturik utzi zuten lurraldea.  Berria - Mundua   2004-08-14

Odol-lasterra imajinatu nuen, etxearen hormak miazkatzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

Niniren kemenak etxea eta pertsonak betetzen zituen; paretak, gauzak zeharkatzen zituen indar-laster sekretu bat bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

· Hitz-lasterraren harmoniara egokiturik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 49. orr.

Atzerriko biktimen kultura sartzen zaiola bere bizi-lasterrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

9 lasterrean adlag lasterka

Orein bat han zoak lasterrean bidexkan barrena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Lasterrean bildu ziren bazter batera. Lasterrean atera ginen, kutxa zabalik utzita.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.

Bizkor joaten dira denak haren atzetik txaloka, lasterrean jarraitzen diote haren garaipen-gurdiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Gaua igaro zitzaidan ziztuan, begiak zabalik, adimena erne, oroimena lasterrean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 260. orr.

Hartz izigarriak Concheko herrixka ikaragarriko lasterrean trebesatu omen zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Jadanik Joseba kanpoan zen, erdi lasterrean toki hartatik aldenduz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

Zangoak arindu dituzte, lasterrean kasik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

10 behi laster pl ipar

200 urtez goiti badu, ihauterietan behi lasterrak egiten direla Hazparneko karriketan, herritarren jostagailu ohizkoa, ustez, betikoa.  Herria   2003-02-20

Duela 250 urte, Hazparneko behi lasterrak, idi lasterrak zirela, eta hor laster egiten zuen idia hiltzen zutela eta herriko behardunei partitzen ihauterietan.  Herria   2003-05-22

Igande aratsean, behi-lasterrak Azkainen eta Donibane Lohizunen. herria¬

Behi laster, zezen laster, pilota partida eta gaineratiko, bestalde ere izanen da haatik mugimendu Baionako bestetan.  Herria   2001-08-02

Agorrilaren 16an aratseko 9.30etan behi lasterrak karriketan.  Herria   2001-08-09

23an, aratseko 9etan Landes behi laster zinezkoak joko plazan.  Herria   2003-08-14

11 haize-laster iz aire masa baten higidura jarraitua.

Ez nion arretarik jarri, ustez haize lasterren batek oihalen bat mugituko zuelakoan-edo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Bat-batean haize-lasterra sortu eta ilea harrotu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Zoru hotzaren gainean etzan nintzen, ate zirritutik haize-lasterra bazebilen ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Kaietatik zetorren haize laster batek urratu zuen kalea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Pospoloak itzali zizkion haize-laster batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Amak erantzuten zion haize-lasterrak oso txarrak izaten direla adineko jendearentzat Ni neu erraz erasaten naute haize-lasterrek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Malins andreari ez zaio komeni haize-lasterrean zutik egotea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 310. orr.

Ondo kontuan hartu zuten behar bezain babestua egon zedila haize-lasterretatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Korridoreetan haize-lasterrekin hotz handia egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

12 handik laster

Handik laster itzuli zen pitxerño bat eta beira lodiz egin hiru baso ttipi ekarriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Handik laster, bi zaldunak lau hazka Baionarantz abiatu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Handik laster hilko duk Zezilia, eta iloba alargunarekin ezkonduko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Jaio eta handik laster hil zen Ingo, Gerra Handia bukatu eta berehala, erditze-minetan izandako lesioen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Lila arrastatu zuten, baina handik laster libratu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Ospitalera eraman eta, handik laster hil zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.

Bihotzeko zimiko batez oroitzen dut Enrique Jorda lehenengo zuzendaria, handik laster hil zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Adiskidantza haundia baitzuten, ez da harritzeko anaitasun hitzarmen bat sinatua izan bazen handik laster Lizarra eta Donibane-Garaziren artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Alegrantziarik handienean ospatu zen etxeko jaungaiaren munduratzea, baina handik laster umetxoa eritasun horiak jo zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

13 handik lasterrera

Handik lasterrera Gernikan zen Von Richthofen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Handik lasterrera, 1918an, hizkera eredu horretan idatzi zuen Ardi galdua kontakizuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 115. orr.

Hark agindu moduan egin nuen, baina etsipenak jo ninduen handik lasterrera egunkarien bidez Hemingwayren heriotza tragikoaren berri izan nuenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen, handik lasterrera zeharo mututzeraino.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Hasiera batean eredu hura erabilitako Gabriel Aresti eta Jon Mirande idazleek ere, beste bide batzuk urratu zituzten handik lasterrera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 126. orr.

14 itsas laster ik itsaslaster.
15 laster arte

Laster arte, laztana.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

Laster arte, Aitor.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 117. orr.

Muxu bat, laster arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Milesker eta laster arte.  Herria   2004-09-16

"Laster arte", esan dut trena abiatu denean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

"Laster arte!", egin zuen nire lagunak oihu ogi-saltzaile baten agurrari erantzunez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Ez, ez; hau gizonen artean konpondu beharreko ohore kontua da: emakume batek traba egingo liguke... laster arte, andereok.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 279. orr.

-Laster arte, orduan -esan zion Harryk, dardarka zuen ahotsari konfiantza eman nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

16 laster batean adlag oso denbora gutxian.

Eta oso agudo, laster batean, eguerdirako, hemen genuen fronte beroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Banoa laster batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Laster batean irten nintzen kalera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Aztarrika zebiltzan oiloak laster batean sartu omen ziren oilategira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Gurdia txalupa bihurtu zuten laster batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

Tartana bat hartu zuten, herrira laster batean eraman zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Urte asko dira Jonek galdera filologikorik egin ez didala, laster batean lortu baitzuen nik baino gehiago jakitea. Hau, semearen izena entzunik eta herritarren zalaparta hura haren kontra zuzendua zela ikusiz, laster batean jaiki zen, baina ez semea askatzera, galtzera baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

17 laster asko

Laster asko lotu nituen etxe dorreduna eta hango oihuen doinu atzerritarra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Laster asko okertu dira agindu nien bidetik.  Elizen arteko biblia   Ir 32,8

Edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera, eta urtetarako espetxeratu gero, legez kanpoko alderdi politiko batean zebilelako, besterik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Eskola gabe eta entenditzeko moduan jardutera derrigortu ezkero, mutu lirateke laster asko bere ustetako jakintsu informatu asko eta asko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

18 laster egin arin joan edo ibili, jauziak bezalako urratsak eginez. ik lasterkatu; lasterka 4; korrika 6.

Laster egin nuen, biluzik, haren bila.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Ahalegintzen naiz besteekin batera laster egiten, haien parean joaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

Eskuez sabelari eusten dioala, eta laster egin duk komunera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Atzerritar bat azaltzen den aldi oro, laster egiten dute ezarria daukaten mugaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Agatak laster egin zuen, aspaldiko ustezko adiskidearengana heltzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

Aitak eman baitzizkion semeari arnasa hartzeko ahoa, argia jateko begiak, Naturaren soinuak entzuteko belarriak, zuhaitz igaliak hartzeko eskuak, maitearengana laster egiteko oinak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Eman zizkidaten zapatillak, laster egitekoak, aitarenak ziren; hark ere hanka handiak nik bezalaxe.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

19 laster-laster adlag

Aterpean sarrarazi zituzten esklaboak eta ukuiluetara eraman zituzten laster-laster abereak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 162. orr.

Peter laster-laster jaisten da eskaileretan behera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

-Ez, ez -xuxurlatu zuen emakumeak izu ikaraz, eta laster-laster jaikirik gelatik ihes egin zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 243. orr.

Zaldia zegoen tokira itzuli zen, eta han berriz zaldiari inguruka hasi zen laster-laster.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 75. orr.

20 laster-lasterra adlag ipar laster-laster.

Laster lasterra ihardetsi zien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

Biziki harritua zaituzket, andrea, zure etxetik laster-lasterra partitua naizela jakinik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.

21 lasterrari eman

Baina, tupustean, haurrak, askaturik, burua astindu zuen eta lasterrari eman zion. Rabache dendatik andre zahar bat ikusi dut ateratzen, zapia buruan janzten eta lasterrari ematen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Ertzainak agertu zirenean, lasterrari eman genion, baina gutariko batek -ez zen batere ikasle ona- atxilotuta pasatu behar izan zituen ordu batzuk.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Gibelaz itzulirik, lasterrari eman zion deabrua ondotik balu bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

22 tren laster

Ordurako hurbiltzen ari zen tren lasterraren makina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Geltokietan zehar gelditu gabe pasatzen den tren lasterra.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Ospitale bihurtutako tren laster bati.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 61. orr.

23 ur-laster iz ur masa baten higidura jarraitua.

Puskak jaisten ziren, ibaiaren ur lasterrak garraiaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

Ibaiaren erdialdean, ur-lasterra sendo eta bizkor mugitzen zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Ur-laster isilak daude itsasoaren alde batetik bestera etengabeko joanean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Ama, gerrikoari tiraka, aitari irteten laguntzen ari zen, baina ur-lasterrak, indartsua baitzen, ez zion uzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Ur-lasterraren aurka igeri egin behar izan zuten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Ibaian behera darama ur lasterrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Nijni [ibaia] Novgorodetik aitzina aldatu egiten da, Errusia erdi aldeko probintzietatik datorren Oka ibaiaren ur lasterrarekin nahasten denean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Toki amuarraintsua zen, harriarte eta ur-laster askokoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Ur lasterrekin mugitzen den zooplanktonarekin batera, mikrobioak dira erronka nagusia.  Berria - Gaiak   2004-11-25

· Burua buruko bigunegiaren azpian gorde eta Wagnerren musikaren ur-lasterrean sartu nintzen berriro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abiatu bezain laster (8); agertu bezain laster (9); ahal bezain laster (69); amaitu bezain laster (43); aski laster (34); atera bezain laster (28); behi laster (12); bezain laster (1331); bezain laster hasi (10); bezain laster jakin (8); bezen laster (23); bukatu bezain laster (30); bururatu bezain laster (11); egin bezain laster (27); eman bezain laster (9); entzun bezain laster (36); esan bezain laster (15); eskuratu bezain laster (9); etorri bezain laster (11); ezagutu bezain laster (8); frango laster (13); haize laster (8); handik laster (160); hartu bezain laster (31); hasi bezain laster (51); heldu bezain laster (26); hemendik laster (14); ikusi bezain laster (55); ireki bezain laster (14); iritsi bezain laster (48); irten bezain laster (45); itxi bezain laster (12); itzuli bezain laster (17); izan bezain laster (21); jakin bezain laster (55); jarri bezain laster (14); jaso bezain laster (14); jo bezain laster (8); joan bezain laster (9)

laster abiatu (9); laster abiatuko (19); laster agertu (22); laster agertuko (10); laster amaituko (16); laster arte (58); laster asko (36); laster atera (14); laster aterako (17); laster aurkitu (13); laster baino lehen (8); laster batean (149); laster beteko (13); laster bildu (11); laster bukatuko (17); laster egin (53); laster eginen (11); laster egingo (25); laster egitea (10); laster egiten (24); laster egongo (11); laster eman (13); laster emango (13); laster erabaki (8); laster eroriko (10); laster esango (11); laster eta laster (13); laster etorri (25); laster etorriko (47); laster etxera (15); laster ezkontzekotan (26); laster galdu (9); laster galduko (9); laster geratu (9); laster gertatuko (9); laster hartu (16); laster hartuko (12); laster hasi (59); laster hasiko (75); laster hedatu (17); laster heldu (23); laster helduko (13); laster hil (18); laster hilko (33); laster ikasi (12); laster ikusi (25); laster ikusiko (36); laster ikusiko dugu (8); laster ikusten (9); laster iritsi (17); laster iritsiko (20); laster irtengo (10); laster itzuli (21); laster itzuliko (41); laster itzuliko naiz (14); laster izan (20); laster izanen (11); laster izango (84); laster izango da (21); laster jabetu (8); laster jakin (41); laster jakin nuen (8); laster jakinen (9); laster jakingo (24); laster jarriko (8); laster joan (18); laster joango (21); laster konturatu (45); laster konturatu zen (16); laster laster (12); laster ohartu (31); laster ohartu nintzen (8); laster ohartuko (13); laster sartu (9); laster senda (8); laster sendatuko (12); laster ulertu (14); laster utzi (15); laster utziko (14); laster zabaldu (16); laster zabaldu zen (11)

ohartu bezain laster (12); oso laster (20); punpa laster (14); punpa laster bat (8); sartu bezain laster (65); sobera laster (8); sortu bezain laster (8); ukitu bezain laster (9); ur laster (19); utzi bezain laster (15); zabaldu bezain laster (13); zatoz laster (8)

ur lasterra (11)

gero eta lasterrago (8)

behi lasterrak (125); behi lasterrak azkainen (12); behi lasterrak karriketan (35); ur lasterrak (22); zezen lasterrak (23)

ur lasterraren (15)

lasterrari eman (8)

janari lasterreko (10)

ahalik eta lasterren (104); ahalik lasterren (27); albait lasterren (17)

ahalik lasterrena (27)

handik lasterrera (30)


lasterbide 1 iz toki batetik beste batera joateko, ohiko bidea baino lasterragoa den bidea.

Autopistatik atera eta saihesbide hau hartzen dut, ez dago oso garbi lasterbidea ote den, askoz kilometro gutxiago izan arren bidea oso bihurgunetsua delako eta ziur aski berdin tardatzen da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Kanpamendura joateko lasterbidea hartzen dugunean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Helmuga argi bat ikusten denean, sendo joaten daki pausoak, baina zer nahi den, zer gertatuko den, inork ez dakienean, kiribilez betetzen da bidea, alferrikako bihurtuz lasterbide guztiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 81. orr.

2 irud/hed

Leku guztietan daude arantzak, baina bizioaren ibilbidean arrosak loratzen dira haien gainean; bertutearen lasterbide lohitsuetan, ostera, naturak ez du halakorik sortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Bakerako bidea legearena, demokraziarena eta Zuzenbide Estatuarena da; ez dago lasterbiderik.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

Parlamentuak, berriz, lasterbide neurritsuz eztabaidatuko du ea egokia den lege berri sorta bat ematea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.


lasterka (orobat laisterka g.er.) 1 adlag laster eginez.

Harengana joan nintzen lasterka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Zoaz lasterka etxera, bidean luzatu gabe.  Elizen arteko biblia   Si 32,11

Lasterka zihoan trena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.

Zorabioa, oka hasteko gogoa, handik lasterka alde egiteko beharra, denetarik sentitu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Aitak eskua askatu zidan, eta aldapan behera lasterka abiatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Orduantxe zetorren Roman eskaileretan behera lasterka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 60. orr.

Testu hau aurrera doala, ideiak eta sentimentuak lasterka datozkit, bi korrikalarik ukondoak erabiliz bezala, zeingehiagoka.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 123. orr.

Dikeetan zehar ibili nintzen lasterka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Berriro errepidera irtenda, lasterka igo genuen aldapa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.

Lasterka irten nintzen gordelekutik, eta harengana zuzendu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Atzealdetik lasterka atera eta besarkatu egin ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 28. orr.

Mutikoa lasterka itzuli zen Patriciarengana.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Ondoko pentzean, bizpahiru haur lasterka ari zirenak, zakurra ondotik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

Komunera jo nuen lasterka, oka egitera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Gizasemeak lasterka ikusi ditut, kili-kolo balantzaka, eta lurrera jausten trumilka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

Nonahi, soldaduak, eta artilleria, eta anbulantziak hara-hona bizian, lasterka eta presaka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Une berean bi txakur lasterka eta elurretan zilipurdika hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Joxe Mari, lasterka, Marro harrapatzeko zorian egon zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Angela ikusi nuen, plaza ia lasterka zeharkatzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 40. orr.

• 2 iz laster egitea, lasterra.

Lasterka txikian iritsi nintzen institutu aurreko autobus-geltokira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Halaxe egin zuen, lasterka txikian, beti ere maletatxoari bularraren kontra estutzen ziola.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Ez dadila bete lasterka bizian egunsentirantz naramaten amets iragankorrez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

Pauso batzuk sentitzen ditut niregana hurbiltzen, lasterka bizian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Lasterka ero horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Sorra eta gorra zirudien min fisikorako, etengabe anestesiapean balego bezala, bere jomugara kosta ahala kosta heltzeko hisia besterik ez gogoan, eta gauza bakarra ikusten zuen lasterka zentzugabe hartan, bidea oso azkar geratzen zitzaiola atzealdean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Zalakain eta frantses-euskalduna, egoeraren jabe, guztiz sosegaturik zeuden, lasterka arinean zihoazen eta barrez ari ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Lasterkari ekin zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.

Lurrera salto egin eta lasterkari eman zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

3 lasterka batean adlag oso denbora gutxian.

Geure bizitzaren beldurrez, lasterka batean zeharkatu genuen ibaialdea, ihesi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Eguna argitu orduko, jaiki zen erregea eta lehoi-zulora joan zen lasterka batean.  Elizen arteko biblia   Dn 6,20

Erasoaldi handi bat, aitortu zidanan, eta lasterka batean itzuliko omen ditun Berlinera, buztana hanka artean dutela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Bere erregina berriro agertu zen mirariz, eta, zalantzarik ez, bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

4 lasterka egin laster egin.

Ezin dut lasterka egin arnasarik hartu gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Eskaileretan behera lasterka egin eta zuhaitzen aldera joan zen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Mundu guztiak azokarantz egin zuen lasterka, eta baita nik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Hamar bat kilometro lasterka eginik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 112. orr.

Nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko, ez eta ihes egingo ere saiatu arren.  Elizen arteko biblia   Si 11,10

Bizkar-zorroak utzi dituzue ahalik eta zaluen lasterka egiteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 163. orr.

Gogoan dut harriturik utzi ninduela aitaren lasterka egiteko moduak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Untxiak ere, gordelekura baino urrunago gutxitan egiten duenez lasterkarik, zuria du haragia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Ulrichek bizkorrago egin zuen lasterka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Saiatu ere bai ni lasterka egiten, non eta uretan!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

· Lasterka baino gehiago, hegan egin nuen, herrenaz batere gogoratu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

5 lasterka-toki iz

Edo lasterka-tokian lehiatzen direnak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatu zen lasterka (5); atzetik lasterka (30); batetik bestera lasterka (5); beti lasterka (4); egin zuen lasterka (5); erdi lasterka (12); eskaileretan behera lasterka (6); hasi zen lasterka (4); itzuli zen lasterka (6); joan zen lasterka (47); korrika eta lasterka (4)

lasterka abiatu (45); lasterka abiatu zen (19); lasterka abiatzeko (4); lasterka abiatzen (6); lasterka alde egin (13); lasterka alde egingo (4); lasterka aldendu (5); lasterka ari (10); lasterka atera (23); lasterka atera zen (12); lasterka batean (16); lasterka bizian (28); lasterka doa (14); lasterka egin (41); lasterka egitea (5); lasterka egiteko (16); lasterka egiten (17); lasterka ekin (5); lasterka eta oihuka (5); lasterka eta presaka (4); lasterka etorri (23); lasterka etorri zen (14); lasterka etortzen (7); lasterka hasi (59); lasterka hasiko (4); lasterka hasteko (5); lasterka hasten (5); lasterka heldu (4); lasterka hurbildu (16); lasterka hurbiltzen (4); lasterka ibili (10); lasterka ibiliko (4); lasterka ibiliz (7); lasterka ibiltzea (5); lasterka ibiltzen (6); lasterka igaro (5); lasterka igo (11); lasterka ihes egin (4); lasterka ikusi (6); lasterka irten (20); lasterka irten zen (9); lasterka itzuli (10); lasterka jaitsi (12); lasterka jarraitu (8); lasterka jo (6); lasterka joan (156); lasterka joanez (7); lasterka joateko (8); lasterka joaten (23); lasterka joaten ginen (4); lasterka joaten zen (5); lasterka joaten ziren (5); lasterka nindoala (4); lasterka nindoan (4); lasterka sartu (8); lasterka segitu (4); lasterka txikian (10)


lasterkada iz lasterketa, lasterra. ik lasterkaldi.

Zortzi elkartek parte hartu dute eta hauetan herriko hautetsiek, jaun auzapeza berak egin duelarik lasterkada lekukoa eskuan.  Herria   2001-04-12

Dauphiné libéré: Hau da Frantziako itzulia baino lehen egiten den lasterkada, holako entsegu bezala ikusteko zertan den bakoitza, lasterkada famatua hasi aitzin.  Herria   2003-06-19

Nola ez aipa El Guerrouj, bi urrezko medailen jabe, 1500 metretako lasterkadan eta 5000 metretakoan.  Herria   2004-09-02

Bakarkako lasterkadan Joane Somarriba euskaldun emaztea xapeldun da.  Herria   2003-03-17

Garai hartan ez baitzen orain bezalako auto lasterkadarik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Ez du balentria txarra egin delako Schumi horrek seigarren aldikotz dela munduko xapeldun beribil lasterkadetan.  Herria   2003-03-17


lasterkaldi 1 iz lasterketa, lasterra.

Halako batean, Nihatek sekulako lasterkaldia egin zuen kontraeraso batean eta bere pasea ezinhobe errematatu zuen Kovacevicek buruz.  Berria - Kirola   2004-12-23

Berrogeita hamar kilometroko lasterkaldia korritzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Lehen aldikotz muntatua da Everest Challenge 2003 lasterkaldi hori, Everest edo Sagarmatha mendiaren lehen igaitearen 50. urtemuga ospatu nahian.  Herria   2003-10-23

Duela gutti, 17 lasterkari arizan dira Vignemaleko lasterkaldi gogorrean (45 km), Cauterets herritik abiaturik.  Herria   2004-07-05

Larrungo lasterkaldian, igandean, hirugarren sailkatu da, Ramuntxo Lamothe saratarra.  Herria   2002-08-15

Bigarren lasterkaldia, 5 kilometrokoa 10 orenetan abiatuko da eta jazko itzuli bera, Ahizen gaindi, eginen du.  Herria   2004-05-13

Lehenik, haurren lasterkaldia (2 km), laburra bainan maldatsua, 35 haurrekin, gehienak Bidarrai berekoak.  Herria   2003-05-08

Helduen lasterkaldian (16 km), sekula baino lehiakide gehiago, 192 lasterkarirekin.  Herria   2003-05-08

Sekulako garaipena euskal taldearentzat, duela zortzi eguneko Dauphine Libere lasterkaldiko garaipenaren ondotik.  Herria   2005-06-23

Hauek egun hortan izan diren lasterkaldi eta kirolaldietan laguntzaile izan dira.  Herria   2004-05-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduko mendi lasterkaldi gogorrena, dotzena bat egunetakoa.  Herria   2005-04-07

Feria hunen bihotza haatik 16 kilometretako mendi-lasterkaldia izan da, 219 lasterkarirekin, bidexka horietan kasik ehun bat oinezko ere bazabilalarik.  Herria   2005-05-05

Uztailaren 28 an abiatuko da Figaro itsas-lasterkaldia, Sables d'Olonnetik.  Herria   2003-07-24

Joanden asteburuan iragan den mendi kaskoetako auto lasterkaldian, Patrick Orhategaray gure herritarra da deneri nagusitu, hoberenak gaindituz.  Herria   2005-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lasterkaldi gogorra (3); mendi lasterkaldi (6)

euskal trail lasterkaldia (3); kilometrako lasterkaldia (3); mendi lasterkaldia (3)

kilometrako lasterkaldian (3); lasterkaldian parte hartzeko (3)

mendi lasterkaldien (3)


lasterkarazi, lasterkaraz, lasterkarazten du ad lasterkatzera behartu.

Ondarrerat frango aise gainerat, ahal bezenbat pilota guti utziz Loquillo-ren aztapar ausarteri eta Santamaria azkarki lasterkaraziz.  Herria   2005-02-10

Geroago, goitikinez eta gorotzez tindatu gela hertsian, axuanta bere zerbitzuko pistolarekin tiro eginez lasterkaraziko zuten, mendekuaren jokoa baltsa hilkor bihurtuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.


lasterkari 1 izond lasterka egiten duena.

Bada beste protagonista bat, Filosofia ikasle bizarduna, ekintzaile lasterkariaren heriotzaren lekuko geldia, Zamudio tabernako mahai batera eserita, Zamudio taberna itxita dagoen arren.  Berria - Kultura   2006-02-11

Ikusiko duzue zeinen behor fina, Seabiscuit zaldi lasterkaria bezain abila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Zaldi lasterkariak, zaldi indartsuak, zaldi beltzak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Negarrez iratzarri baitzen zapata lasterkari batzuei buruzko ametsetik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.

• 2 iz laster egiten duen pertsona; lasterketa batean parte hartzen duen kirolaria.

Lasterkari trebea izanez, hiru laurden hegalari gisa bizkarrean neramala "14" zenbakia, banuen geroztik zenbait-zenbait partida jokaturik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Lasterkariak bere mailako lasterkarien kontra korritu behar du bere bizitzako lasterketa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 81. orr.

Neure burua maratoia amaitu duen lasterkari batekin alderatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 71. orr.

Larunbat goizeko 8-etan, 200 lasterkari dira abiatuko Baigorriko plazatik, Urepeleri buruz, mendiz mendi, Hauza kaskoan gaindi (1306m).  Herria   2001-05-31

Duela gutti, 17 lasterkari arizan dira Vignemaleko lasterkaldi gogorrean (45 km).  Herria   2004-07-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iraupen-lasterkari batek ere oxigeno-zorra ordaindu beharko du lasterketaren amaieran, gorputzak ezin baitu oxigeno-gaindikinik hartu berehalako premietarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Ez manifestariak edo ikusleak edo maratoi lasterkariak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Orain, mendi lasterkari gehien horiek euskal trail dute gogoan.  Herria   2005-05-05

Interesatu da gehien bat 17. mendeko euskal arrantzale eta mariñelen biziari, berezikiago itsas-lasterkarieri, eta orduko ingurugiroari.  Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas lasterkari (3); lasterkari hoberenak (3); mendi lasterkari (4)


lasterkatu, lasterka(tu), lasterkatzen 1 da ad laster egin, lasterka egin.

Plazerez hantu zitzaion bihotza eta amarengana lasterkatu zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Kopetan bazerion izerdia esku-gibelaz xukatzen zuen eta ogi-ehaiteko makina zaharraren maldara lasterkatzen zen, lana ez baitzen egundainokoan bukatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Tanta bat bisaian beheiti lasterkatu zen, errekasto mehe bat eginez nire larruazalean zehar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

• 2 du ad lasterka esetsi.

Bekatu egiten du zezenak zirikatzen edo lasterkatzen dituenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Kristau karitatearen eta debozioaren kontra doazela, zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Ohiturak egin omen dezake azkenean etxe-txakurrak ehizan ikastea eta ehizora, alderantziz, erbien lasterkatzetik gelditzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.

Familia anitzek hiria utzi dute, jende zintzoak presondegietan hetsiak izan dira eta Jainkoaren zerbitzariek lasterkatzeak jasaten dituzte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.


lasterkatze iz laster egitea, lasterka egitea.

Eüskararen süstatzeko plantatürik den 2.350 kilometretako lasterkatze honek, gaü eta egün taigabe, Eüskal Herri osoa kurritüren dü, Orreagan martxoaren 10ean abiatürik, Bilbon martxoaren 20an ürrentü artino.  Herria   2005-03-10


lasterkeria iz lasterka ibiltze gaitzesgarria.

Finkatze hori gobernuari dagokio; eta gobernuak gai honetan har ditzakeen neurriak ezin lasterkeriaz ondu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.


lasterketa (orobat laisterketa g.er.) 1 iz laster egitea.

Eskaileretan gorako lasterketak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Lasterketa etsian, Frodo eta Sam zubiraino iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,19

Lasterketa arin baten ostean batak eskuaz bestea ukitzen zuen eta, orduan, honek beste norbait harrapatu behar zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Lasterketa moduko batean lehiatu ginen ekaitzarekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Korrika izeneko lasterketan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

2 (norgehiagoketan)

Lasterketa egin zuten lehenik, eta Klitoneok irabazi zuen, alde handiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Hanka biak sendo edukitzea ez da aski lasterketak irabazi edota markak hausteko. Lasterketan ez dela beti bizkorrena nagusitzen, ez eta guduan ere indartsuena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 124. orr.

Olinpiadetako ehun metroko lasterketa balitz bezala geunden gu denok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Ehun eta berrehun metroko lasterketetako korrikalaria. Atleta batek 2 zp inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Orduko 14 miliako abiadura baino ez da bi miliako lasterketaren munduko marka; hamar miliako lasterketaren marka, berriz, orduko 13 miliakoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Igande goizean, Azkainen, Larrun mendi kaskorainoko lasterketa.  Herria   2002-08-08

Multzoka zeuden ikusleak automobilen itzulerako lasterketa ikustera bildurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Lasterketa ziklisten zale amorratuak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Elkartze sexuala ez da erlojuaren kontrako lasterketa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 126. orr.

Abiadurako lasterketa hasi zen orduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sakristauaren semearen lasterketa-bizikletaren gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.

Arnasestuka, helmugara iritsi zen lasterketa zaldiaren gisan, horma kontra hartu zuen bermea, ez erortzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Lastertasuna lasterketa eremuan erakusten da. Hildakoarekiko halako begirune falta bezala uler zitekeela tanatoriotik urrundu nahi zuen lasterketa saio hura.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Denera zazpi lasterketa egun daramatza, baina beste urte batzuetan baino hobeto dagoela dio.  Berria - Harian   2005-04-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Steeple-chase" izenekoa zaldien oztopo lasterketa bat da, azeri-ehizaren irudira egiten dena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Erresistentzia lasterketa zen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Iraupen-lasterketa egiten duten atletentzat.  Berria - Gaiak   2004-08-25

-Ba -azaldu zuen Barchinik-, bizikleta lasterketa bat: gizon bakoitzak neska bana eraman behar du barran eserita.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

Txirrindularitza lasterketa denak ikusten ditugu.  Berria - Kirola   2004-07-01

Auto-lasterketako pilotuaren itxura ematen zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Hiru egunez izanen da zernahi joko: aerotrin, jumping, quad eta kart lasterketa, show akrobatikoa, skate eta gaineratiko.  Herria   2005-04-28

Zaldi-lasterketetako paperekin lotzen edo zen haren izena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 73. orr.

Zaldi lasterketen apustu-txartelak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Egia erran, urtero, inauterietan zaldi, idi, behor eta asto lasterketa ederra egiten da Hiri nagusian sari bereziak eskainiz lehen heltzen denari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

"Vendée Globe" itsas-lasterketaren irabazlea.  Herria   2001-02-15

Euskal Herriko Herri Lasterketen Lehen Zirkuitua jarriko dute martxan hilaren 22an, Betelun.  Berria - Kirola   2006-01-13

5 irud/hed

Asmamenak lasterketak egiten ditu nire baitan. Mendez mendeko txandakako lasterketa horretan, Abelen esku hotzetatik hartu zuen Galoisek lekukoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Lasterkariak bere mailako lasterkarien kontra korritu behar du bere bizitzako lasterketa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 81. orr.

Zer asmatu gizon horrek bere baitan dituen onenak eman ditzan, izatez lasterketa ere ez den lasterketa batean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 81. orr.

Armamentu lasterketan galtzaile behar zuen nahitaez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Informazio mozkorraldi honetan, besteek emango ez dutena emateko lasterketa ero horretan, ez direlako kazetaritzaren oinarrizko arauak errespetatu, morboa gailendu zaigulako  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 57. orr.

6 lasterketa-burusup_1 (orobat lasterketaburu g.er.) lasterketan aurren doana.

El Moaziz eta Songoka ziren lasterketa buru, baina kenyarra, beste erritmo aldaketa bat egin, eta bakarrik helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2004-03-28

Lasterketa buruan zihoan taldearekin bat egiten saiatu zen Vinokourov.  Berria - Kirola   2004-03-12

42 kilometro egin zituzten lasterketa buruan. Bigarren jardunaldian hartu zuen lasterketaburua, [...] eta lidergoari eutsi dio, aise gainera.  Berria - Kirola   2004-08-06

7 lasterketa-buru2 irud/hed

Alderdi popularra lasterketa buru eta PSOE atzetik arnasestuka aldapa gora, CIS-ek Marianoren taldeari iragartzen dizkion 176 txirrindularien tropelari jarraitu ezin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

8 zezen lasterketa

Zezen lasterketetan entzuten diren doinu horietako bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

Zezen lasterketako josteta horietan, gehiago ikasten zela etsaiari ihes egiten, ezen ez etsaiari buru egiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

· Orduan ikusi bainuen zezen basa batek bi edo hiru gizon bortizki xehakatzen zituela erabaki nuen sekula gehiago horrelako lasterketarik ikustera ez joatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiadura lasterketa (4); auto lasterketa (4); bakearen lasterketa (5); bizikleta lasterketa (3); eguzkiaren lasterketa (4); erlojuaren kontrako lasterketa (5); euskararen aldeko lasterketa (3); gold race lasterketa (4); herri lasterketa (12); herri lasterketa jokatuko (3)

lasterketa amaieran (3); lasterketa amaitu (4); lasterketa bat antolatzen (3); lasterketa bat irabazi (6); lasterketa bat irabazteko (3); lasterketa bikaina (6); lasterketa bikaina egin (6); lasterketa bukatu (6); lasterketa buruan (15); lasterketa buruari (3); lasterketa ederra (3); lasterketa egin (5); lasterketa egingo (3); lasterketa egunean (4); lasterketa esprintean (4); lasterketa garrantzitsuena (4); lasterketa gogorra (4); lasterketa hasi (7); lasterketa hasi aurretik (3); lasterketa hasieratik (5); lasterketa hausteko (3); lasterketa ikusgarria (3); lasterketa ikusten (3); lasterketa irabazi (18); lasterketa irabazteko (11); lasterketa irabazteko hautagai (3); lasterketa izan (10); lasterketa jokatuko (12); lasterketa jokatuko da (5); lasterketa korritu (6); lasterketa korrituko (6); lasterketa luzea (3); lasterketa nagusiak (4); lasterketa on (4); lasterketa ona (3); lasterketa onena (3); lasterketa osoan (3); lasterketa txukuna (3); lasterketa utzi (26)

lehen lasterketa (22); lehenengo lasterketa (3); ligako lasterketa (6); munduko lasterketa (4); oztopo lasterketa (7); patineta lasterketa (3); txapelketako lasterketa (3); udaberriko lasterketa (6); urteko lasterketa (6); zaku eramate lasterketa (3); zaku lasterketa (4); zaldi lasterketa (9)

auto lasterketak (6); lasterketak egiten (6); lasterketak irabazi (6); lasterketak korrituko (3); lasterketak korritzeko (3); lasterketak korritzen (4); zaldi lasterketak (6)

lasterketaren bilakaera (4); lasterketaren buruan (4); lasterketaren ondoren (7)

lasterketatik kanpo (8); lasterketatik kanpo utzi (3)

herri lasterketen (9); herri lasterketen zirkuituko (3); lasterketen emaitzak (3); zaldi lasterketen (5)


lasterketaburu ik lasterketa 6.

lasterketari iz lasterka egiten duen pertsona; lasterketa batea parte hartzen duen kirolaria.

Lekukoa eskuetan harturik, ez nuen hamar pausorik egin gibelean zetozen lasterketari batzuk, gehienak gazteak, oihuka hasi zitzaizkidala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 113. orr.

Atletek eta eliteko lasterketariek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Marijo Perec andere-panterak lasterketari gisako bere karrera abandonatzen duela.  Berria - Kultura   2004-06-22


lasterketatxo iz lasterketa laburra.

Arnasestuka sartu zen, lasterketatxo bat egin ondorengo larrialdiaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.

Trostari eder bati gurdia lotu eta lasterketatxo bat egitea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 308. orr.


lasterki adlag laster.

Ateratzen zaizkion oztopo guztiak bortizkiago eta lasterkiago alboratzen eta bere bideari jarraitzen diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.


lasterkor izond lasterra.

Guri orain, ikerketa bera baino, emaitzak, interesatzen zaizkigu (bilduma lasterkor honek, bistan dago, ez duela Nietzscheren beraren irakurketa ordezkatuko).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.


lasterragotu, lasterrago(tu), lasterragotzen 1 da/du ad lasterrago bihurtu.

Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Estatuaren baliabideen fiskalizazioa, XII. mendean abiaturik, lasterragotu egin zen XIV. mendean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

1990eko hamarraldiaren bukaeran hazkundea lasterragotu egin zen, eta horri esker bazterketa-fenomeno horiek, partez, desagertu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Garai hartan, berriz ere, zentralizazio politikoaren prozesua lasterragotu egin zen, nazioarteko krisi handi bat zela-eta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Usteltzea gorabehera askoren mende dago, eragile batzuek lasterragotu egiten dute eta besteek moteltzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Haragia desegiten, gorputz hezeak blaitzen, dena usteltzen duen giro honetan; bizitzaren gehiegiaz heriotza lasterragotzen duen giro honetan, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Nazioari kanpotik etorririko nahasmendu batek nazio horren hizkuntzaren bilakaera lasterragotzen badu, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hazkunde lasterragotu hori aurkitzen da halaber nazioarteko zuzeneko inbertsioen stocketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.


lasterragotze iz lasterrago bihurtzea.

1980ko hamarraldiaren erditik aurrera gertatu zen nazioarteko zuzeneko inbertsioen lasterragotze horrek, trukeen nazioartekotzeak baino pisu handiagoa eman zion ekoizpenaren nazioartekotzearen fenomenoari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Estatu Batuetako eta Europako 1997ko hazkundearen lasterragotzeak izan zuen eraginik asiar merkatuetako kapitalen atzeraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.


lasterraldi 1 iz laster egiten den aldia; lasterketa.

Perkak azken lasterraldi amorratu bati ekin zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Abdominalak, lasterraldiak, halterofilia-zirkuituak, judo eta norberaren defentsarako ariketak.  Berria - Kultura   2004-08-22

Lasterraldiak gorritua heldu nintzen, hatsa nekez hartzen nuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Han etorri da Maggie, lasterraldiak eta zirrarak arnaslarriturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Nabarrenkoxera agertu aitzin, lauretan hogei legoako lasterraldia egina zuen Montgommeryk, Tarn ibaiaren ertzetik gure artera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.

Bere hanka mengel eta dardartiek ezingo zuketen lasterraldi luzerik jasan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 242. orr.

Zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena -bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik- galtzaile gertatzen baita hondarrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.

Larunbat goizean, lasterraldiak karriketan.  Herria   2003-06-19

20 kilometra luzeko lasterraldia da, maratoi erdi baten heinekoa nunbait han, biderditan patar koxkor batekin.  Herria   2004-11-18

Igandean, lasterraldia Pausutik Donostiarat.  Herria   2003-11-06

Igandean, Azkainen, Larrun kaskorateko lasterraldia goizean.  Herria   2004-07-05

Beti bezala, Olinpi jokoen saila bururatu da maratoi deitu lasterraldi luzearekin.  Herria   2004-09-02

Txingudi Korrika deitu lasterraldia.  Herria   2003-03-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erbia herrenago ibili da, baina hurrengo lasterraldi txandari ekiteko pronto da bera ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Route du Rhum bela ontzi lasterraldian.  Herria   2002-10-10

Zaldi-lasterraldi bateko tarteaz urrun egon behar zuela beti itsasertzetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

-Arratsalde honetako kanoa lasterraldia, nola?  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

"Entzierro" delako zezen lasterraldiek.  Herria   2004-07-15

4 irud/hed

Ikerketaren lasterraldi honetan hausnarketa meta-zientifikoek (hots, etikak) zer esan gutxi dute.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Zientzia lasterraldi bizian ari da.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Estatutu zatikatzaileen lasterraldia bukatu da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzainen lasterraldia (3); kaskorateko lasterraldia (3)

ezpeletako lasterraldiak (3)


lasterraldiño iz adkor lasterraldi txikia.

Korrikaren karietarat, beste ekitaldi parrasta bat eskuin eta ezker, giro alegera batean, eta nola ez gorets Korrika-Ttiki lasterraldiño horiek, hoinbeste haur eta gaztetxo euskararen alde.  Herria   2005-03-17


lastertasun 1 iz abiadura.

Eguneko bost kilometroko lastertasunean, landetan zehar ehun kilometro aurrerago doazen tankeen, eta orduko seiehun kilometroko lastertasunean ibiltzen diren hegazkinen ihesi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

Orduko bostehun eta hogeita hamar kilometroko lastertasunean goaz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Zinema harraldien lastertasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Orduko bederatziehuneko lastertasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.

Ahoskorden dardararen lastertasunak baldintzatzen du hotsaren maiztasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Gabik ederki gozatu du bide guztian, anaiak lastertasuna biziagotu duenean batez ere.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 86. orr.

Ezinbestekoa da denok norabide berean ibiltzea, baina ez, nahitaez, denok lastertasun berean ibiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.

Lauhazka doan zaldiaren lastertasunean abiatu izan balitz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

2 (izenondoekin)

Autoa lastertasun bizian zihoan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 285. orr.

Lastertasun handiko kalkulagailua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Trenak lastertasun handiegia hartu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 91. orr.

Gizarte-aldaketaren lastertasun azeleratua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 368. orr.

Nora garamatza lastertasun itsuko tren honek?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 193. orr.

Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain lastertasun ariketak hasi gara egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Ondo pasatzen zuen lastertasun-txapelketak egiten makinaren kontra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

· Efekto hori saihesteagatik jaso da, hain zuzen, proiekzio-lastertasuna [...], lehenik segundoko 12 iruditik 16 iruditara, eta gero poliki-poliki 24 iruditaraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lastertasun berean (3); lastertasun bizian (3); lastertasun handiko (3)

proiekzio lastertasuna (3)

hamar kilometroko lastertasunean (3)


lastertoki iz lasterketak egiteko prestaturiko tokia.

Geltokiaren atzean zaldi lastertoki bateko oztopo guztiak ikusten ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.


lastertu, laster(tu), lastertzen 1 da/du ad lastertasuna hartu edo eman.

Hondar ordua genuen goiz hartan zurekin eta, noiz eta sartu baitzinen, bihotza lastertu eta bizkortu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Ikasketak amaitzeko garaia hurbiltzen zen neurrian, lastertu egiten zitzaizkion bihotz-taupadak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

Badirudi gizakiek alferrik gastatzen dutela energia gorputzaren abiadura lastertzen eta moteltzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

1990eko hamarraldiaren hasierako finantza-integrazioaren azkentzeak, parekotasunen doikuntzaren estigmatizazioarekin batera, nahitaez lastertu zuen ekonomien bateratze nominala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Eliza munduko arazoetan nahasteak eta ekintza-modu sekularretara emateak lastertu zuen atzerakada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Limes baten kolapsoa eragozteko baliabide honek eragotzi behar zuen hondamendia lastertu baino ez duela egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Hizketa lastertzea urduritasunaren seinale izan daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

• 2 da ad lasterka joan.

Kalera lastertu nintzen, ez zebilen inor.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 204. orr.


lastertxo adlag adkor laster.

Erran gabe doa, liburu-denda itxi eta saldu egin zutela lastertxo.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 36. orr.

Udaletxeko plazara iritsirik, handik bertatik beherantz abiatzen zen karrika bakarretik jo zuen lastertxo.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.


lastertze iz lastertasuna hartzea edo ematea.

Oro har, uste dut onuragarri litzatekeela sakonago ikertzea urduritasun, tempo lastertze eta bestelako egoera berezietako ahoskera aldaketen inguruan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.


lasterxka adlag adkor lastertxo.

Anitzen gustuko lasterxka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.


lastima 1 iz errukia eragiten edo pena ematen duen gauza.

Lastima sentitu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.

Lastima habaila ez edukitzea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.

Hau lastima nazioa hain egoera dorpean baita...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Lastima, nire iritzian horrelako jendeari odolkiak eman behar baitzaizkio ordainetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

Lastima, badu lagun bat, Beppy izenekoa, bere gain oso eragin txarra duena, zeren egiaz gauza zikinak eta desatseginak esaten baititu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Lastima, deiturak irlandar itxura handiagoa ez izatea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Lastima ematen dit bere barruan toles horiek izateak...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 203. orr.

"Vashka Kashirin" deitzen zion bere buruari, harrokeriaz eta lastimaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Lehen aipatu abesti lastimazko horiengatik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

2 lastima izan da ad ik domaia 2.

Lastima da honen altzari ederra eman beharra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Lastima zen, agian gauzak bestelakoak izan zitezkeen egoera ezberdin batean ezagutu balute elkar...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Esan zuen lastima zela garagardo beltz tanta bat ez edukitzea trago bat egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

Jacqueline txoraturik dauka, eta lastima da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

-Lastima izango litzateke, hain da ederra! -esan zuen sarjentuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 29. orr.

Akats asko zituen, baina lastima da, lastima denez!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 80. orr.

· Tira, lastima da, gero!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Lastima da, gero, zuri ez gustatzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

3 lastima eman

Eta inoiz ez zizun hainbeste lastima eman.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 185. orr.

Portugesari lastima eman genion, edo aspertu zen atea ixtez, eta sartzeko esan zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 370. orr.

Lastima ematen dit bere barruan toles horiek izateak...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 203. orr.

Pentsatzen dinat horrelako gauzak ez direla egun batetik bestera gertatzen, eta hala ere lastima ematen zidan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hori da lastima (5); lastima da (38); lastima duk (3); lastima izan (6); lastima izan da (3); lastima izan zen (3); lastima zela (3); zer lastima (3)


lastimagarri izond lastima ematen duena. ik tamalgarri.

Goizean goiz irten zaitez, hor izanen duzu, beti adar berexkoetan, xaltoka zure aurretik, kantu lastimagarria dirudien malenkonia buxtizkoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

Beherakoa daukazu, seguru asko beldurrak, tentsioak, hotzak, goseak eta jipoiak eraginda, eta itxura lastimagarria behar duzu izan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.


lastimatu, lastima(tu), lastimatzen da/du ad min egin, hondatu.

Kristo gurutziltzatuak dirudite, beren gorputz agonikoak antiaju beltz eta galtzamotz extutan konprimiturik, odola izerditan bo[ta]tzeko puntturaino lastimatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.


lastimoso izond errukarria, errukarrizkoa.

Segidan, ordea, ibiltzen hasi eta segituan, Ametzagaingo txakurraren zaunka lastimosoak aditu genituen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 98. orr.

Mutila, bizi lastimosua galtzeko zorian odolusten ari zela. Makinako teklak modu lastimosoan sakatzen ari nintzela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.


lasto 1 iz gariaren, garagarraren eta kideko landareen zurtoina, bereziki ihartua, ebakia eta joa izan ondoren.

Ganaduarentzako belarra eta lastoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Zamari eta zaldientzat behar zen garagarra eta lastoa ere eraman ohi zuten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,8

Oloa zen, ez lasto hutsa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik.  Elizen arteko biblia   Jb 13,25

Lasto lehorraren usain gozo-antza sentitzen zen airean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Baheak garaua eta lastoa bereizten zuen, gero lastoa biltzen zen eta garaua alferrik galtzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Lastoa suak hartuko du eta irentsiko.  Elizen arteko biblia   Ab 1,18

Suak irensten duen lastoaren antzeko izango dira.  Elizen arteko biblia   Is 47,14

Gaztainak jasotzeko sasoia da [...]; ganbaran apaletan, lastoa azpian, errezil-sagarrak lasa-lasa kokatzekoa, mizpirak goxatzekoa...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Su beraren eraginez, urreak distira egiten du eta kea dario lastoari, Belartxo lasto kolorekoan eserita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Landetxe patio bat baitzegoen, iluna eta bizia, lasto moztu berriaren usainez eta gorotz beroarenez mukuru.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Gurdia lastoz zamatu eta etxera itzuli dira hirurak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Pozik etzango du burua lasto gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Arto ez bada, lasto.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Finean, aleak merezi izan zuen hainbeste lasto.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Marca-n, Valentzia-Bartzelona partidaren egunean, azalean, bihia bera lasto: "Partidazo".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

2 (material gisa)

Antzinako panpina lastoz beteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Voodooa egiteko egokiak omen diren lastozko txorimalo ttikiak nonahi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Marseillan teilarik gabeko estalkiak ikusten dira, lurra lastoarekin nahastuz eginda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Harrizkoa uste genuen jauregia, lastoz egina zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Ez zutela txabolatxo bakar bat besterik, lastoz estalia eta zume eta buztinezko hormaz egina. La Caledonia adobezko etxe luze bat zen; sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.

Ohe bat ekarri zuen, lastozko koltxoia zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Lasto beltzezko kapela xingola-gabe bat buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Milanen ateratzen zen bere esku-makila eta lastozko kapelua hartuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Damentzako lastozko kapela hegal-zabal bat darabil orain buruan Otsemek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Oihalezko kapela bat, lastozkoaren ordez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 56. orr.

Lasto ustelduzko ohe batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

Ate ondoko lastozko aulkitxoan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa¸orobat lasta g.er.)

Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen.  Elizen arteko biblia   Lk 6,42

Beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Barruan beste gela txikiago bat zegoen lasto-ehunez egina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Egongela polit bat zen, lasta-oihalez tapizatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

Lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Indioak, noski, galtza eta lasto-kapelu txuridunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

Altzari apurtuak, oholak, lasto-zakuak denean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 100. orr.

Kotoizko soineko lasto-kolore batek bereganatu zuen bien arreta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Lasto hotsak kamastraren aldean...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Ur eta lasto usain sendoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.

Gurdietan lasto eta lizun-usain apur bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Lasto apur batez beteriko koltxoi txar apurtuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Lasto-sortak egitera joan behar zuelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Lasto fardelak ukuiluan jartzen ari dira bi anaiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Lasto-balen gainean eserita geunden.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Lasto pila batean maindirerik gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Fedegabeen batzarra lasto-meta da, sugarretan amaituko du. fruitondoak lasto-korapiloz ornatzen dira, kanposantura lora-sortaz joan aurretik.  Elizen arteko biblia   Si 21,9

Maiatz jorra, lasto jorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Lasto-ustel pila baten gainean piltzarren artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

4 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Belar lasto bat ahoan zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 216. orr.

Gari lasto iharrak hartuta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Jo dezagun gari-lastoa zuztar-ondotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Urki azal ederra eta garagar lastoa baduzue atze alde horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.

Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Jokoak direlarik sokatira (pisu berdinean), orga joko, lasto altxatze, birun karreatze.  Herria   2005-07-28

Lasto altxatzea: 30 kiloko lasto zama bat behar da 6 metraraino altxatu ahal bezenbat aldiz 2 minuta barne.  Herria   2003-07-10

Lucien Betbeder lasto altxazale txapeldüna.  Herria   2005-03-17

· Bahetik pasaturik erretorika-lastoa eta fede on zein txarreko gezurrak, giza ale tipikoki gris bat ateratzen zen garbi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Horrela egiten du lan estereotipoak, pertsonak panpinduz; haiei barrua kendu eta hutsunea ideia-lastoekin edota ideia-trapuekin betez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

5 baba-lasto izond ergela.

Ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

6 lasto gizon

Landetxeen administrazioa "mamsér" (sasikume) baten esku utzi zuelako, zeinak ogi-koxkor baten truke saldu baitzizkion bere lasto-gizon bati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

7 lasto pila (orobat lastapilo g.er.)

Lasto pila batean etzatera joan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Korta gainean lo egiten zuen, lasto pila batean maindirerik gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Panzer bat lasto pila baten erditik bezala pasatu zen barre-algaren artetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

Lastapilo baten gainera erori.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

8 lasto sorta (orobat lastasorta)

Sagarrak biltzera edo belarra moztera eta lasto-sortak egitera joan behar zuelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Eta eskuinera aldatzen omen zuen berehala lasto sorta, eta esaten omen zuen: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Giza gorpuak zabalduta daude lur azalean simaurra bezala, lastasortak igitarien atzean bezala, eta ez ditu inork biltzen.  Elizen arteko biblia   Jr 9,21

9 lasto su (orobat lastasu)

Hipnosiarena ere urte gutxi batzuetako lasto- sua besterik ez zen izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Txabolari su eman genionean, beheiti-goiti egin zuten garrek -lasto-su, laster-su-, baita ene arimak ere haien hauts garreztatuekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 450. orr.

Orain ez da lastasurik iristen, inork ez du gure aitonaren etxean gauerdian aterik jotzen, ez dago ezkutuan ibili beharrik ere, baina jendea heltzen da oraindik belar eskean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 88. orr.

10 lasto zuzi (corpusean lastozuzi eta lastazuzi soilik)

Lastargi eta lastazuzi handi luzeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Mendigaineko gizonezkoek, lastargi bana eskuetan, lastozuziak astinduz, deiadar batean lagundu behar zieten goitik oihuka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gari lasto (3); lasto altxatze (10); lasto altxatzea (12); lasto altxatzen (10); lasto bala (3); lasto bila (4); lasto hutsa (4); lasto izpi (3); lasto izpia (6); lasto koloreko (4); lasto meta (3); lasto pila (4); lasto pixka bat (3); lasto sorta (3); lasto su (3)

belarra eta lastoa (3); lastoa bezala (9); lastoa eta belarra (3)

lastoaren plazan (3)

lastorik emango (5)

lastoz bete (4); lastoz beteak (3); lastoz egindako (3); lastoz eginiko (3); lastoz estalia (3)

apaindutako lastozko kapela (4); lastozko kapela (26); lastozko kapelak (7); lastozko kapelaren (3); lastozko kapelu (5); lastozko kapelu bat (3); lastozko kapelua (3); lastozko koltxoia (3); lastozko txabola (3); lastozko zubia (4)


lastokara izond lastoaren kolorekoa.

Gelako paretetan, lore ñimiñoekiko paper lastokara gainean, dekoraziotzat zenbait plater zeramikazko: Kordoba, Granada, Napoli, Palermo...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.


lastoki iz lasto landarea.

Lehen urtean artoa, bigarrenean beste lastoki edo bihiki bat eta hirugarrenean pentze egiten dugu eremu bera.  Herria   2001-09-20


lastotegi ik lastategi.

lastotsu izond lasto asko duena.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.


lastotxo iz edateko erabiltzen den hodi txikia. ik arrauka 2.

Haurrek burbuilak egiteko erabiltzen zituzten plastikozko lastotxoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Zornea zeriola zuen eztarri barrena, eta lastotxo batekin aritu behar izan zuen likidoak hartzen.  Berria - Kirola   2004-10-29


lastoztatu, lastzota, lastoztatzen du ad lastoz estali edo hornitu.

Maiz ikusi ohi genuen herrixka ingurunean, Iddesleigh aldean, norbaiten teilatu gaina lastoztatzen, dinbi eta danba.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.


lastoztatzaile iz lastoztatzen duen pertsona.

Pete Bovey, lanbidez teilatu-lastoztatzailea, eta sagardo edale fina, Doltongoa hura ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.


lastozuzi ik lasto 10.

lastra iz harrizko atal luze eta mehea.

Berehala, teilatura igo zen etxea desegiteko asmoz, eta esku azkarrez teilak eta lastrak iraultzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.


lastratu, lastra, lastratzen du ad lastatu.

Berunez lastratutako gorpuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.


lastre iz lasta.

Izen barregarri horrek, aspaldi guztitik lastre baten gisa sentitu banuen ere, izen horrek agian hala lagunduko zidala niri ere gorabidean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.


lata1 1 iz latorrizko ontzia; batez ere, kontserbak gordetzeko erabiltzen dena. ik latontzi; poto.

Lata ireki eta telebistaren aurrean eseri da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Kamtchatkako izokin kaviarra du 6 eurotan lata.  Berria - Mundua   2004-04-22

Edari freskagarririk ezin da latetan erosi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Armak atera nituen lur azpian gordeta neukan lata batetik: 38ko errebolber bat eta 9 laburreko pistola.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

Latako janaririk egun batzuetan ez prestatzeko eskatuko diozu sukaldariari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Arratsalde batean, latako izokina jan eta kafe beroa hartzen ari ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Esan zidan latako sardina usaina nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

2 lataren edukia.

Lata bat garagardo oso suspergarri ona izango zen hura bezalako goiz batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Lata bat atun ogiarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.

Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

4.000 lata kontserba.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Zerbeza lata bana genuen eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Garagardo lata batzuk, ilaran eta etiketak agerian ordenatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Sardina laten pilak ikustea ere atsegin zuen neskak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Ogi pilo bat eta haragi lata handiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Niri ere helarazi zidaten, batek daki nondik, kontserba-lata bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.

Oiloei ura emateko herdoildutako azeituna latak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Guk gaileta lata batekin antolatu genuen brinkel bat Burgosen berrogeita hamabian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.

Petrolio-lata bat eskuetan zeukan gizon batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Katuak zabor-latak bertan behera uzten ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

· Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

Talko-hauts lata bat, azazkaletako eskuila bat, eta veronal pastilla-kaxa bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Lata huts mordoa pilatu nuen mahai gainean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

4 lata-irekitzeko iz

Jeani labana bat egokitu zaio, xafla askotakoa, bere kortxo-kentzeko, lata-irekitzeko eta guzti.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atun lata (3); coca cola lata (5); cola lata (5); garagardo lata (12); hegaluze lata (3); kontserba lata (6); lata handi (3); lata huts (4); sardina lata (10); zerbeza lata (3)

garagardo latak (7); kontserba latak (5)


lata2 1 iz teilatuetan, teilen euskarri, ipintzen den ohol mehe eta luzea.

Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

2 harrizko atal luze, lau eta mehea.

Hilobi gaineko latan zeuden lore idortuak bazterrera bota eta ekarritako arrosa gorriak jartzeko ur berriaren bila joan zen. Labartzaz bestaldean, Izarteko lata beldurgarriaren erditsuan, mugitu ezinean gertatu nintzen arrastiri batez itsasora begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.

Lata berdin beldurgarri honetan, zulorik ez, heldulekurik ez, tarterik edo arraildurarik bat ere ez!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.

Esku ahurraz har-lata ukitu nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.


lata3 iz
1 lata eman kalaka eman.

Nik banuen aitaita bat, Salamancan greziera-katedraduna, egundoko lata eman zuena niri behar bezalako izen bat jar ziezadaten.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 34. orr.

Lata pixka bat eman nion, eta bi orduko grabazioa egin zuen.  Berria - Kultura   2004-03-15


lataratu izond ontziratua.

Charlyrenera deitzean bezalako emakume ahots atsegin-uste lataratua ateraz gero zer mezu klase utzi -biraoa, laidoa, sarkasmoa- gogoan nerabilela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.


latente izond sorra.

Misoginia latente ikaragarria dago gure literaturan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 199. orr.


latentzia iz sortasuna.

Mugimenduon latentzia-aldia (hasteko behar duten denbora) nahiko laburra da, bi segundo hamarrenekoa gutxi gorabehera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.


lateral 1 izond albokoa.

Antxetak bere begi lateralak kliskatu zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.

Autoa gidagailurik gabe denean, gurpilek zuzentzeko joera dute, eta, ondorioz, azelerazio laterala zerora gerturatzen da.  Berria - Kirola   2004-04-30

2 (kirol talde batekoa)

Gehiago eman dezake zelai erdian ezkerretik, hegaleko baino: ondo iristen da aurrera, zalea da igotzen, ukitu ona du; baina, lateral jokatzeko, ez du oso ongi gordetzen atzean tokia.  Berria - Kirola   2004-01-13


laterri iz estatua, politika banako beregaina osatzen duen herrialdea.

Geroztik beste hamaika errege eta ahaltsu hil izan duk, laterri handiak menperatu ondoren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.


latex 1 iz zenbait landareren zauriei darien esne modukoa.

Ordukoz, zainek ohiko izate apala itzularazia zidaten gerriazpitik, eta horrek erraztu zizkidan latex babestailea eranzteko lanak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio. Latexari eskumutur parean tira egin eta txistu desatsegin bat egin zuen eskularruak, egurraz jabetzen ari den suaren antzekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Txalekoko patrikatik latexezko eskularru parea atera eta hizketan jarraitu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.

Latexezko goanteak kendu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Gaur eguneko kondoiak, berriz, latexezkoak dira. arrosa koloreko latexezko esferak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Seringa arbolatik latexa ateratzen zutenen jazarpena jasan zuten aurrena, eta zur merke bila joan ziren lurjabe handiena gero.  Berria - Gaiak   2004-08-20

2 (hitz elkartuetan)

Amazoniako kautxu-zuhaitzik onena; gogorrena eta latex-emailerik oparoena, aldi berean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.


lati ik latin.

latifundio iz lur jabego handia.

Alenteijo eskualdeko jornaleroek latifundio handiak okupatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Nire familiak ikusi zuen han zapaltzen zituen hanka bera zela hemen azpian zituena, han latifundioen bidez, eta hemen fabriketan.  Berria - Kultura   2006-01-08


latifundista iz latifundio baten jabea.

Indigenek, baina, ez dute uste horrekin azken urteotan nekazari eta latifundistekin izan dituzten liskarrak amaituko direnik.  Berria - Gaiak   2004-09-02


latigo iz zigorra.

Garai hartako "pedagogian" oso normala zen zigorra (latigoa) erabiltzea ipurdi biluzietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Ezta Ipar-haundia ere, itsasaldetik builatsu eta dena aurretik eraman beharrean etor ohi dena, kostaldean latigo emanez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


latin (orobat lati g.er.) 1 iz erromatarrek hitz egiten zuten hizkuntza indoeuroparra.

Pentsa liteke agian Miltonek latin eta greko gehiegi zekiela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Frantsesa, latina eta ingelesa ziren ene ikasgaiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 93. orr.

Zeren hiru lagun sartu ginen elkarrekin latin ikastera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Latina berpiztearen alde eta kontrako argumentuak kontsideratu nituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Baina latin pixka bat ikasiak ginen bederen, laugarren batxilerrean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Viruela latineko variola hitzetik dator, eta larruje nabarra esan nahi du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Latineko irakasle batekin izandako liskarren ondorioz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Hau da, 'Jainkoagandiko jarioa', latinera spiritus gisa itzulia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Ab ovo esamoldea latinetik hartutakoa da, noski, eta arrautzatik esan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 153. orr.

Mintzaldi labur bat egiten zigun latinez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Haren liburu gehienak atera ziren lehenik gaztelaniaz edo latinez, bat edo beste portugesez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

Arabieraz otoitz egiten züen, gük elizan latiz egiten günüan bezala.  Herria   2004-03-11

Latin eta grekozko prosan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

Elizako errentez idatzi dudan latinezko liburuxkan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.

Bost urte nituenerako Ovidio irakurria nuen, latinezko jatorrizkoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

2 (izenondoekin)

Latin goxo bat, errexa, denen menekoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Frantsesa eta Probentzala, esaterako, biak latin arruntetik sortuak dira, latin arruntak Galiako iparraldean eta hegoaldean izan zituen bilakaera desberdinen ondorioz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 240. orr.

Ea zer bilakatu den frantsesez latin klasikoko e hura.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Eskolastika Erdi Aroko latin hilaren filosofia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Alferrik Agerreren latin joria, doktore gehienenaren gainetik zegoena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Epaileek barre egin zuten haren salmoen latin landerraz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

3 (beste izen baten ezkerrean)

Nazioarteko merkataritzaren hedapenak, nolanahi ere, Erdi Aroko latin-kristau herriaren mugen barnean bakarrik indartu zituen merkatariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

San Tomasen latin hizkera latza, liraina zeukan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

'Zer pasatzen zaik, Goio?' galdetu nion Latin klasean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.

Latin azterketa batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 167. orr.

Frantsesez, latin izenetik gertuago, globicephale noir da, edo baleine pilot.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.

Latin sintaxiaren erabileraren plazerretik zetorkidan errabia hori.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.

Latin-gramatika batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Latin literaturako irakasle bati entzundakoa ekarri nuen harira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Ni latin eta frantses irakaslea nintzen, erdi kolegioan, erdi lizeoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

• 4 izond latinezkoa.

Marcosek pentsatu zuen "mutlare" hitza latina dela eta bokal batzuk laburrak direla eta beste batzuk luzeak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

5 latin jazz

Latin jazz ekitaldi didaktikoa Latin jazz gauek, esaterako, berebiziko garrantzia hartu dute mundu osoko jazz jaialdietan.  Berria - Kultura   2004-03-10

Be-bop arinean maisuak dira (latin jazz pieza pare bat egin arren).  Berria - Kultura   2004-07-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

latin arrunteko (4); latin jazz (5); latin klasikoko (3); latin pixka bat (3)

latina erabili (4); latina eta grekoa (4); latina ikasi (4); latina ikasten (3); latina izan (3)

latineko irakasle (3); latineko irakaslea (3); latineko klasean (3)

latinera itzuli (4)

latinetik dator (3)

latinez idatzia (3); latinez idatzitako (4)

latinezko esaldi (3); latinezko hitz (5); latinezko hitzak (6); latinezko hitzetik (4); latinezko izen (4); latinezko izena (4); latinezko lan (3); latinezko testuak (3); latinezko testuaren (4)


latinamerikar izlag latino-amerikarra.

Susmoa zuen ez zela espainiar edo latinamerikar egile batena eta, gainera, beste hizkuntza batean idatzia bazegoen ere, ez zuela gaztelaniazko itzulpenik izango.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Ez da kasualitatea liburuaren argitalpen asko Robert Damiensen urkamendiaren kontaketarekin etortzea [...] Luiz XV.a aiztoz zauritzeagatik; edota edizio latinamerikarren batean Tupac Amaruren urkamendia agertzea, El Cuzcoko Arma-plazan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.


latindar 1 izlag Erroma metropolitzat zuen eskualdeari dagokiona. ik latino.

Bonabenturak zehatz-mehatz gordetzen ditu latindar prosaren cursus rhythmicus delakoaren arauak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 740. orr.

Latindar jatorriko kolonientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean, hiru masta eta sokateriaz hornitua, lehenengo latindar haize-oihalak eta gero txopatik brankara oihalak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Azken pentsalari greko eta latindarren mundu ustelduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Mitologia greko-latindarretik abiatuz egindako margolanak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

2 latino-amerikar herrialdeei degokiena.

Chicagoko Latindar jaialdian 'Yuri Sam' lana aurkeztuko du.  Berria - Kultura   2004-07-20

Europakoak zerikusi gutxi dauka herrialde latindarretan egiten denarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

3 iz Erroma metropolitzat zuen eskualdeko herritarra.

Virgilio, Horazio eta gainerako latindar klasikoak irakurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.

Greziarrentzat latindarrak barbaroak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Latindarrek horren orde grekozko Metanoia erran behar zutela, latinezko hizkuntzak beste hitz bat baduelakotz, hori baita Poenitudo.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.

4 Auzo Latindar Pariseko auzo baten izena.

Auzo Latindarreko liburu-denda espezializatuetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo latindarreko (7)


latindartu, latindar(tu), latindartzen da ad latindar bihurtu.

Mundu helenikoan probintzietan latindartuek laugarren mendean kristautasunerantz izandako lerratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.


latindu, latin(du), latintzen du ad latinezko bihurtu.

Eskuarazko hitz guzien latintzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 195. orr.


latinera iz latina.

Elementurik interesgarriena latineraz sacraria deitzen dioten egitura da.  Berria - Kultura   2004-06-19


latineratu, latinera(tu), latineratzen du ad latinera itzuli.

Baina, filosofiaren ikuspegitik, Boezioren egitasmoa egundokoa izan zen: Platonen eta Aristotelesen obra osoa latineratua eskaintzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.


latineztatu, latinezta(tu), latineztatzen du ad latinezko kutsua eman. ik latinizatu.

Jin baitziren Zezar enperadorearen soldado eta aintzindariak, beren Italia eta Piemonteko guneetarik, Probentza, Katalunia, Okzitania eta guziak beretu beharrez, eta gune horietako mintzairak oro latineztatuz nolazbait...  Herria   2001-09-13


latinismo iz latinezko hitz edo esapidea, beste hitzkuntza batean erabiltaen dena.

Jatorrizkoa ingelesez idatzia da eta latinismo ugariz hornitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.


latinista iz latin hizkuntza eta kulturan espezialista den pertsona.

Latinista oroituko da hemen gelditu zela "Legio VII Gemina", Galba inperadoreak moldatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Gauzak lasaitu ziren, latinistak joan ziren, eta mahaian eseri nintzen berriro idazten hasteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.


latinizatu, latiniza(tu), latinizatzen 1 du ad izond latinezko kutsua eman.

Euskara garbi gelditu zela, beste herrialdeen mintzairak bezala gurea latinizatu gabe.  Herria   2001-09-13

2 (era burutua izenondo gisa)

Erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.


latinizazio iz latinizatzea.

Inperioko eskualderik atzeratuenetan zibilizazio-gune (kasuaren arabera, latinizazio edo helenizazio-gune) izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Gure latinizazioa Burgoskoei edota Santanderkoei ezkutatzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.


latinkeria iz latinezko hitz edo esapidea, gaitzesgarritzat hartua.

Hauxe zen Joxe Krakaxen istorioa, Dantxarik, Estudianteak, egileak eman dituenak baino latinkeria gehixeagorekin kontatu zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.


latino 1 iz latinari dagokiona; Erroma metropolitzat zuen eskualdeari dagokiona. ik latindar.

Kultura latinoa, ordea, berdinarazlea da, zapaltzailea, diferentzien ukatzailea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.

Jeinu espainolaren ezaugarri horiek autore latino, judu, arabiar nahiz kristauetan egiaztatzen ahal dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

Beste hizkuntza latinoetako herrietatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 127. orr.

Frantzia bera hagitz latinoa baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.

2 latino-amerikarra.

Espainia eta Amerika latino guztia nazio bakar bihurtzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 262. orr.

3 latino-amerikar (5 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; orobat latinoamerikar 43 agerraldi, 8 liburu eta 19 artikulutan) espainolez edo portugesez mintzatzen diren herrialdeei dagokiena.

Zorraren aldaketa publiko edo pribatuko programek bultzaturik [...] latino-amerikar ekonomia zordunduenek hiperinflazioa ezabatu ahal izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Europar kapitalak, japoniarrak eta latino-amerikarrak (azken horiek, depreziazio lasterra pairatzen ari ziren tokiko diruetatik ihesi) dolarretan hasi ziren inbertsioak egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Ezker latinoamerikarraren eredua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

Helenek literatura latinoamerikarra irakasten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Idazle latinoamerikarren abertzaletasun antiespainolaren aurka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.

Errepublika latinoamerikarretan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.

Latinoamerikarren artean, argentinarrena zen talde handiena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Latinoamerikar askok Espainiarekin hurbiltasuna bilatzeko ez duela gogorik batere erakusten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

latino amerikar (3)

alfabeto latinoa (3); jazz latinoa (7); latinoa eta (3); latinoa ez (4); musika latinoa (3)

erritmo latinoak (4)

kultura latinoamerikarren (3)

jazz latinoaren (8)

jatorri latinoko (4); jazz latinoko (3)


latinoamerikar ik latino 2.

latinoamerikartasun iz latino-amerikarra denaren nolakotasuna.

Bestela, kafea ekarri digun berrogeita hamar bat urteko iritzi diodan beste emakumeari ere latinoamerikartasuna dario.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 31. orr.


latinzale izond latinaren zalea dena.

Jérôme Carcopino gure jaun ministro berri latinzale jakintsuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Plinioren Naturalis historiaren liburuki bakoiti bat, zeinak aise gainditzen baitzituen (eta oraino ere gailentzen baititu) latinzale gisa ditudan ahalmen xumeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.


latitude 1 iz Lurraren gainaldeko puntu batetik ekuatorera dagoen angelu distantzia.

Keopsen piramidea Gize-n dago, 30°ko latitudean, ipar-hemisferioan; tropikotik gora, gu bezala; askoz beherago, ordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Epizentroa Lizaoainen izan zuen, Agoitz eta Iruñea artean (42,80 gradu iparreko latitudean eta 1,49 gradu mendebaldeko luzeran).  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

18 graduko latitudean, hor nonbait...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Hemen Norvegiako kostaldetik gertu gaude, hirurogeita zortzi graduko latitudean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Ipar latitudearen 80 gradutan nago.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

Jekaterinburgetik aitzina, Irkutskeko bideak latitudeko 55. graduari jarraitzen dio ia paraleloan, baina, Biriusinsk pasata, hego-ekialdera jaisten da nabarmen, eta zeharka ebakitzen du 100. meridianoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.

Gure maparik onenek luzerako ehungarren graduan kokatzen dute Harrizko dorrea, eta latitudeko berrogeigarren gradu inguruan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 355. orr.

Arratsetik goizaldera zerua doi-doia iluntzen zuen urte sasoi hartan eta latitude haietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Izotz aztarnak aurkitu dituzte [Merkurion] latitude altuetan dauden inguruetako krater eta gerizpeetan.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Normalean hain latitude baxuetara ez da sartzen haize hotz hau.  Berria - Harian   2005-01-25

Lur-azalaren beroaren intentsitatea ere markatzen du latitudeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Errekasto urdin bat, estatu-arteko muga-marra zuzen bat, eta latitude-gradu baten lerroa, zuri hutsaren gainean...!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

latitudearen arabera (3)

ipar latitudeko (3)


latoi ik letoi.

latomia iz

Sirakusa inguratzen duten harrobi ezin handiagoei latomiak deitzen zaie.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Haitzuloetan sarrarazten zituen Dionisiok presoak, latomiak haitzuloz josita baitzeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.


latontzi 1 iz latorrizko ontzia. ik lata1.

Hurrena agindu zion Amanciorekin eta Jetrurekin hiru bat txartel eta latontzi bana hartu eta gasolina bila joateko orduantxe bertan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

2 latontzi baten edukia.

Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.


latorri 1 iz bi aldeak eztainuztatuak dituen burdin edo altzairuzko xafla mehea.

Gero, grabatzerakoan, gogoak gidatzen zion besoa, eskua, zizela, latorriaren gainean bere bidea aurki zezan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Ur apur bat atera zuen latorrizko depositu batetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Latorrizko kutxa txiki batetik azken tableta atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Latorrizko hamar ontzi handi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Abestalde zerutiarrek, bardoz jantzita eta latorrizko botoiekiko txalekoekin, galesera bitxi batez abesten zieten marinelei.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Eta berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan [...] haren latorrizko durundia gauaren erdian...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Gaurko urrea biharko latorria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Honi ere kolpetxoa eman nion eta latorri-hotsa, lehorra, zartagin zaharrarena itzuli zidan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.


latoso iz gogaikarria.

-Euli latoso hauek -erantzun zuen serio baserritarrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Nolanahi ere, makina bat aldiz, zenbait latosori erantzunetan esan dudana gogoratu nahi nuen: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.


lats (orobat latsa; Euskaltzaindiaren Hiztegian lats agertzen da) 1 iz ur-laster txikia. ik erreka.

Hiriburu-Uztaritze errepidean, latsak gainezka egin zuen atzo, eta une batzuetan errepide atal batzuk ur azpian egon ziren, zirkulazioa trabaturik.  Berria - Harian   2005-12-07

Lehortea bide, agian, gure gaztaroko lats gardenari ur uherra nagusitu zaio orain.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Eskuinean, latsaz bestaldean, herriko etxe urdinskek, otsaileko arrastiri hartan bestetan baino askoz beltzaireago...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Latsaren xuxmur izuti etengabea ari, Arhane etxeraino hurbildu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

2 bokata, gobada.

Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Gero, potxola, bokata-latsean elkarrekin ariko gara!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.


latsagi ik latsarri.

latsaldi iz arropa garbitzea.

Latsaldia bururatua delarik, hobendunek gimnastika egin behar dute, kadera bat beso bakoitzaren puntan, odolaren kurriarazteko!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.


latsari iz latsarrian bokata egiten zuen emakumea.

Hasieran ez zen inolako gorabeherarik izan ikerketa hartan, baina halako batean Beatricek latsari bati garbitzeko emandako zapi baten kontua agertu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.


latsarri (orobat latsa harri eta latsagi) iz latsan, bokata egiteko, dagoen harria.

Askak bi dira, garai bateko latsarri egun lehortu eta sasi-jandakoen antzekoak, hauek urez beteak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Bere itzulian dauzkala latsa harri asko.  Herria   2005-09-29

Hiru emaztek egiten dute gobada latsarrian, belaunetaraino uretan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Oraindik ere bidea utzi gabe, aldaparen erdian, gaztelua, bere garita eta bere zentinela iraganda, latsarria aurkitu dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Tarrapataka jaten nuen, hurrupa usuek hitza gutitzen zidatela, eta besteek ez zutelarik oraino jana, xutitzen nintzen, etxe itzulian ibiltzeko, latsarriko urean oinak sartuko nituela berdin gero, jarri aitzin zubiaren ezpondan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Gure hiri eta herrietan, zenbat iturri eta latsagi gorderik edo zokoraturik daudenak, nun ez diren suntsituak edo lurperatuak izan!  Herria   2004-12-02

Karruntatürik gure latsagia.  Herria   2002-09-05

Harresiaz harata, Argaren ertzetan, neska ur bila edo latsarrira zihoala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Louillot-eko latsa harriaren adiskideen kasuan errotak itzulia zentzu onean bururatu du.  Herria   2001-09-13


latsatu, latsa(tu), latsatzen du ad latsarrian garbitu.

Horra zer erantzun zien zuriketaren latsatzen ari zen emazte batek, non ziren galdetu ziotenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

Handik urruntzekotan zeuden, berriki latsatu zuriketa zekarren andre bat agertu zitzaienean, iturri bidetik aldapan gora zetorrela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.


latxa iz ardi arraza baten izena.

Orain arte, Erronkariko Gazta rasa eta latxa ardien esnearekin egiten zuten, baina ardi arraza horiek ez omen dute nahiko esne ekoizten.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Ardi-latxen sariketak, ardi-gasnen primak, ardi-moztaileenak eta tresnerien erakusketak, deizteko eta beste.  Herria   2002-10-31

Atzerriko ardien esnea sartzen badugu, latxa desagertu egingo da.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Latxa artalde gehienak galdu eginen dira honen ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Latxa arrazak edo karrantzarrak soilik ematen baitute Idiazabal gazta egiteko beharrezkoa den esnea.  Berria - Ekonomia   2004-08-15


latz 1 izond zimurrez, pikorrez edo irtenunez betea dagoelako, ukimenari atsegin ez zaiona. ik lakar. ant leun.

Nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Ehun latzezko zakutxoetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Hil-tunika zakuki latzez estaltzea eskatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Paper latzean bildutako zorroak garraiatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

Tunika zarpail eta latz batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Erregutzaileen jantzi latza jarri dut.  Elizen arteko biblia   Ba 4,20

Alfonbra zatar eta latz haren gainean lo jarraitu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Garondoan azal latza zuen, txerriaren larru gorrizta iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Are izugarriagoa izan zitzaion bere hatz luzeak azal latz gogorreko oinetan zehar irristatzean sentitutakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Gorputza bere osoan arantza legezko ile luze latz zorrotzez josia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.

Buruko ile latz gogorrak laztantzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Nire eskuak giltza handi eta hozkadunaren gain latzari kontzen zionKale garbitzaileek, bi ordutik behin, zola garbitzen zuten ur ugariz, eskuila latzak pasatzen zituzten orban gorriak kentzeko  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

2 irud/hed

Ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

-Isilik! -esan zuen bat-batean ahots latz batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Beso-zangoak gotor zituen, boza ortots, ipurdia latz, burua arin eta odola adin ederrean bezain bero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,4

Baziren heriotzaren beste seinale batzuk ere: gogoa izuz eta esturaz perturbatua, bekosko errukarria, aurpegi latz eta sumindua, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Soldadu erraldoi haren eztul latza entzun nuenean  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

3 gogorra, nekagarria. (gauzei buruz)

Baina gizona astindualdi latz batekin bizitza guztirako porru eginda gelditzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Belarrondoko latz bat emon zidan, lurrera jaurti ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

-Zaflako latzagoak hartu nitian atzo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Kolpe latz hark azken pozak suntsitu zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

Jipoi latza hartzeko zorian zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

Ixtripu latz batek betirako eraman du Beñat Jaury ahatsarra.  Herria   2004-09-23

Astelehen aratsaldean, auto ixtripu latz bat gertatu da Ezpeletatik Zuraiderako bidean.  Herria   2004-08-12

Bide latzetan ibiliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ibilbide latz eta luzeaz nekatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Iduri du ez dela gerlaren burrunba latz eta hasperen izigarrietaz besterik entzuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Garrasi latzak izango dira Egipto osoan.  Elizen arteko biblia   Ir 11,6

Trumoi eztanda latz batek berritu zuen erasoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez.  Elizen arteko biblia   Dt 28,59

Keinu latz batez jakinarazi nion ez nekiela nortaz ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Izozte beldurgarria gertatu zen, mahastiak denak ihar erreta utzi zituen izozte latz berandukoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.

4 (gauza abstraktuei buruz)

Latza da gaizkileen azkena.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,19

Aurrerapenak mudantza latzak ekarri zituen hirira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Bizimodu latz haren bozkario mingots guztiak ezagutu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Hilabete latz horien ondotik, husturik nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Hiriak itxura latz eta goibela izan arren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Beste proba latz bat gainditu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Bihotz zokoan sekretu latz bat daramaten bi neska gazte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 119. orr.

Urtarrileko goiz latz batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Depresio latz baten mendean erori zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Etxe guzia ixiltasun latz batek hartua zeukan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Nolatan ez duzu zeure egoera latz horretatik ateratzeko biderik aurkitu?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.

Latzak izan behar inondik ere Uraleko mugatik harantz jazotzen ari ziren gertaerek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

5 (personei buruz)

Gizon latz horien begiko egin nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

Lagun latz eta hitz gutiko, inon bada eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

6 (adizlagun gisa) ik lazki.

Latz jotzen duela material honek!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.

Kanoiak ari izan dira berriro ere, mendebal aldeko mazela harritsua latz astinduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Gizona, latz ari baitzen sufritzen alabaren egoera larriagatik [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.

Latz beldurtu nindinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Latz egin nuen lan, ahal izan nuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

-Lana latz egin duk hik bart, inondik ere...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Aitak eskua luzatu zidan, latz, nire beso erabilgarri bakarrera biltzeko astirik eman gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Florentek alde egin zuen gaitzespen oihuen artean, itxura latz, belarriak entzungor.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

• 7 iz ipar laztasuna.

Halako latz bat, halako pisu bat...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

-Ai, latzaren latza! -esan zuen L-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

· -Latzak pasatuko zitiztenan etxe horretan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 342. orr.

8 (-en atzizkiaren eskuinean)

Egia bere latzean pairatu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena. Oi, hau bidegalduaren latz eta gogorra!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Indian zeruaren ederra eta infernuaren latza elkarturik aurkituko dituzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Eginbeharraren latzagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere tinbre biziak, altuak, latz puntu deigarri bategaz eta ezarten deutsan garboagaz, eskegita zaroazala emoten dau.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 28. orr.

Langilea, latz-antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme-alabaren aita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

10 latz-latz

28 urterekin, astronomiako problema latz-latz bat ebatzi nahian aritu zen Euler.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Udazkenean, eskuak latz-latz zeuzkatela etxera heldu eta, biharamunean bertan zeta finarekin joste lanean hasi behar zuten  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 153. orr.

11 paper-latz

Handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots latz (5); arazo latz (5); berri latz (6); borroka latz (6); egoera latz (11); egun latz (4); eremu latz (5); garai latz (8); gertaera latz (5); gertakari latz (18); halako latz bat (4); ixtripu latz (7); ixtripu latz bat (4); kalpar latz (8); kolpe latz (7); lana latz (4); latz egin (6); latz egiten (5); une latz (12); une latz hauetan (4)

arazo latza (13); arrisku latza (10); berri latza (15); bidaia latza (4); bide latza (5); biziera latza (5); bizimodu latza (9); bizitza latza (5); borroka latza (36); borroka latza izan (6); egia latza (4); egoera latza (44); egoera latza dela (4); errekontru latza (7); erronka latza (23); gertakari latza (10); guziz latza (5); haize latza (4); ixtripu latza (5); kolpe latza (63); kolpe latza hartu (5); kolpe latza izan (26); kolpe latza jaso (7); kontu latza (5); krisi latza (4); kritika latza (4); lan latza (5); min latza (5); oihu latza (4); oso latza (25); urte latza (5)

gero eta latzagoa (6)

arazo latzak (10); baldintza latzak (4); biziki latzak (4); borroka latzak (7); egoera latzak (4); eztabaida latzak (4); garai latzak (10); gertakari latzak (6); kolpe latzak (4); kritika latzak (4); ondorio latzak (37); ondorio latzak izango (5); oso latzak (9); tortura latzak (6); uholde latzak (7); une latzak (33); une latzak bizi (11); une latzak izan (7); urte latzak (10); urte latzak izan (4)

egoera latzaren (4)

bere latzean (4); borroka latzean (4); egoera latzean (8)

kolpe latzegia (4)

borroka latzen (5)

unerik latzena (6)

unerik latzenean (5)

bide latzetan (5); une latzetan (10)

ahots latzez (25); oihal latzez (6)

oihal latzezko (8); oihal latzezko beroki (7)


latzgarri ik lazgarri.

latzikara (orobat latz-ikara g.er.) iz

Gau-ikuskariaren latzikara hauxe da: sorkariek bihotza ilunki eta itsuki hartu izana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Honi ezin ulertuzko latzikarak eta izuikara estuagarriak jarraitzen diote, hezurrak dar-dar jartzeraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Izuturik eta dardarka indargabetzen hasi nintzen harriduraz eta latz-ikaraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.


latzikaratu, latzikara(tu), latzikaratzen 1 da ad adkor ikaratu.

Eta gelditu, eta gibela egin nuen isilik eta emeki, latzikaraturik artean. Emazteak ez zion erantzun, eta dena irentsi zuen; gero, bat-batean, begiak finko, latzikaraturik, izumenez iltzatu zituen bere gizonarengan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esklabo latzikaratu batek kontatu zuen arrasto gorri bat ikusi zuela ilunpeak ildotzen Etnaren gailurrerantz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.


latzki ik lazki.

lau1 1 zenbtz hiru eta bat, 4. (dagokion izenaren ezkerrean)

Lau kafe huts elkarren segidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Egin urrezko lau eraztun eta erantsi lau oinen ertzetan.  Elizen arteko biblia   Ir 25,26

Hiru edo lau karraturen batura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Lau pote haragi, bi pitxer marrubi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

500 bat dolar dira, eransten du, "full time" ari diren lau laguni eta zatika ari diren beste hamalauri ordaintzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.

Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,34

Orga bakoitzak brontzezko lau gurpil zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,30

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Lau lerro laburren bidez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.

Aritmetikako lau eragiketak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Lau gurpilak panelen azpialdean zeuden.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,32

Aske utzi zituzten lau aingeruak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,15

Lau koloreko sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Lau zangoko intsektu hegadun guztietatik.  Elizen arteko biblia   Lb 11,21

Lau mastako brasildar ontzi handi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 304. orr.

Bere lau seme-alabekin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Albiste baten zoko-moko guztiak neketan ekartzen ahal baitira lau hitzetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Lau miliar ardi baino gehiago kontatu ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 65. orr.

Lau aldiz handiagoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

13 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz CIE Automotive enpresak, hau da, 2002an baino lau bider gehiago. herria¬

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, izenak nahiz izenondoak osatuz)

Lasai demonio segitzen baitu bere lau-gurpil kuttuna nonahi uzten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Beheko faxak horietako hiru zati hartuko ditu, tartekoak lau, eta goikoak bost.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Lau mahai zeuden sarreraren barnealdean, eta lau kanpoaldean.  Elizen arteko biblia   Ez 40,41

Luzeran eta lodieran bost zulo, eta altueran lau.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Pasa-hitzak zortzi karaktere izan beharko zituen gehienez, eta lau gutienez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Gero irakurgelako paretetara begiratu zuen irribarrez; lauak zeuden apalez beteta, eta apalak liburuz gainezka.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 85. orr.

Handien hau emaztea duk; lau horiek bi seme eta bi alaba.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

Lau hauek bakarrik ditugu, laurak ere une berezietan idatziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,1

Lau dira, lau besterik ez, izakiak elikatzen dituzten elementu horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

Lauak ahapeka hasi ziren elkarri iritzi eske  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

4 (futbol, pilota eta kideko kirolen emaitzetan)

Futbolean, txarrena gertatu zaie Baionesei: lau eta bat galdu dute Montpellier-en kontra.  Herria   2004-04-29

5 (data adierazteko)

Mila behazunehun eta hobigarren urteko otsailaren laua da gaur.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 141. orr.

Urriaren lauko egun osoa iragan zuen polizak haren etxearen miatzen.  Herria   2005-01-13

Darioren erregealdiko bigarren urteko seigarren hilaren hogeita laua zen.  Elizen arteko biblia   Ag 1,15

Urriaren lauan, igandez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Hurrengo eguna ekainaren hogeita lauaren bezpera izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

Urriaren lauaren [...] aurreko gaueko lehen orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Igandean, ekainak lau [...] hots batek erauzi zuen nire iloba lozorrotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

6 (ordua adierazteko)

Arratsaldeko lauak: zer ariko naiz hemen?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 62. orr.

Amatxi ez zen ausartu goizeko lauak zirela aitortzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 67. orr.

Hazkunde handiena gauerdia eta goizeko lauak bitartean izaten da, gorputzaren jarduera gehienak motelenean daudenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Goizeko hamarretatik arratsaldeko lauak arte dituzte bulego-orduak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Arratsaldeko lau eta erdietan utzi nuen lantokia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Igande goizalderat, lauak eta erdiak irian, lurra guti aski ikaratu da Hendaiako alde hortan.  Herria   2002-11-14

Goizaldeko lau t'erdiak aldera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Niagaran, arratsaldeko lauak eta laurden.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 95. orr.

Hamaikak eta hogeita lau minutu ziren nire erlojuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

7 (denbora unitateekin)

Duela lau mende.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.

Lau urteren buruan.  Herria   2001-03-22

Lau hamarkada beteak zituztenentzat ez zen deus.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

Lau urteko ume eroen moduan eztabaidatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Frantzisko hil eta lau urtera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Hogeita lau urtez izan zen errege.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,33

Etxe horretan lau hilabete nituen eginak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gainera, ez dituk hogeita lau ordu iragan behar heriotzatik ehorzketara?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Handik lau minutura-edo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.

Hogeita lau minuturen buruan atzarriko zen Edurne.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Handik lau segundora sartu zen neska.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 43. orr.

8 (diru unitateekin)

Hogeita lau errublo eta laurogeita hamasei kopek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.

-Hemen lau txelin falta dira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.

-Beren ama ere akabatuko lik etek lau sosen truke.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Morroi horrek bere herria salduko luke lau penikeren truke.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Ehun sosean saski hau, eta lau liberan bestea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Lau xentimoak utzi, eta hogeikoa hartu zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

9 (bestelako neurri unitateekin)

Bergaratik lau bat kilometrora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.

N 789tik hogeita lau kilometrotara, Le Conquet-en.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Lau metroko sakonera zuen.  Elizen arteko biblia   Ez 40,9

Lau versta zabal zen, zuhaitzak zituen inguru guztian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Arieteak berak ehun eta lau oineko luzera zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Hiru hazbete ere ez zen eta lau berga balitz bezain harro mintzatu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa. Euntze bat -euntze triste bat- zen jabez aldatu, lau erregu eta bortz sagarrondo guztira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Hiramek emanak zizkion Salomoni lau tonelada inguru urre.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,14

Eskaini lau kilo irin zuri.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

Bakoitzak bil dezala jateko behar adina, lau litro bakoitzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 16,16

• 10 iz zenbaki naturalen sailean hiruaren ondotik datorren zenbakia.

Atean zegoen brontzezko lau zenbakia argitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Seiaren bi herenek laua egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Izotz xehatua eta botila pare bat White Rock igo ditzatela lau zero lau gelara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

Hilaren lauan eta bostean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Hileko ehuneko lauan mailegatu zien, eta hartara bi senatu-kontsultu lortu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Logika berari jarraituz, lau mila ken lau berdin mila.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 246. orr.

11 norbaiti zerbait lau adlag batere axolarik ez.

Haiei lau, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Charlyri nire goiti-beheiti profesionalak lau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

12 hiru-lau zenbtz ik hiruzpalau.

Hiru-lau kaset ziren, kaxarik gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Hiru-lau minutu emango ditu zutabea irakurtzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

Gabik hiru-lau pauso eman ditu atzera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

Hiru-lau egun itsas bazterrean eman dezagun eta ondoko hiruzpalauak Euskal-Herri barne hortan.  Herria   2002-08-08

Kamioizale itxurako hiru-lau gizon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Bertze hiru-lau lankiderekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Zorutik hiru-lau metrora sentitzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

-Hiru-lau aldiz erran zidak, hire bisita noizko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

· Astean hiru-lautan egiten zituen bilerak, batzarrak, prestakuntza-saioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

12a lauko izlag (kalibreez mintzatuz) ik lauko.

Soinu ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren, bai eta emirraren artilleria osatzen zuten seiko eta lauko kanoien eztanda hots apalagoak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

13 lautansup_1 adlag lau aldiz.

Lau aldiz mandatu berbera bidali zidaten eta lautan gauza bera erantzun nien.  Elizen arteko biblia   Ne 6,4

Hirurogei urteetan zehar lautan baino ez zen Baionara etorri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Orduan hasi zen munduko politikaz arduratzen eta, 4 urtez, egunean lautan entzun zituen nazioarteko berriak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Lautan deitu du etxera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.

Baina ezinbesteko zitzaidan egunean hirutan gutxienez, lautan ez bazen, bera gogaitaraztea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.

Oktabak eta Sanjuanak juntu antzean tokatu ziren urte batean, aste bakar batean lautan jota daude Sakabi eta Elgeta, panderorik gabe, Aittola gaineko Mugarriko ordekan, txabolako teiletu gainera igota.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 55. orr.

Urtean lautan baino sarriago gertatzen direla haurren eutanasia kasuok.  Berria - Gaiak   2004-09-29

14 lautansup_2 adlag lau zatitan.

Kartera hanpatu bat zabaldu du, tolesdurek lautan ebakitako prentsako txatala erakusten dit. Juliana zopa egiteko barazki freskoak ere bazituen prestaturik, paper orri batzuen gainean fin-fin moztuak, eta azak, lautan puskatuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Zuhaitz baten azpian eseri ginen, eta lurrean biribil bat marraztu zuen, eta gero lautan banatu: iparraldean Turkia, hegoaldean Irak, mendebaldean Siria, ekialdean Iran.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 98. orr.

Orria eskuratu, lautan tolestu eta, kartazal batean ezkutatu ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

Arropa tartean Aralarko poster handia idoro nuen, lautan tolestua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.

Tabernariak destolestu duen ardura bardinaz bildu du lautan agiria gazteenak herrenari itzuli baino lehen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 127. orr.

15 lau bat (97 agerraldi, 57 liburu eta 27 artikulutan; orobat lauren bat 3 agerraldi, 3 liburutan)

Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Lau bat ordu oinez eman eta gero, muino batera iritsi ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.

Bazen gurutze bat ere [...] lau bat zentimetrokoa eta letoizkoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Hogeitamar gela eta lau bat hektarea parke.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.

Lau bat karrera egin zituen baina, noski, ez zen anaia gazteena bezain trebea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

· Lau bat mila metro goratik, Mendi Harritsuen zabala dugu begien aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

16 lau-bost (orobat lau-bortz) zenbtz lau edo bost. ik lauzpabost.

Plazaren haraindiko puntan jarria zegoen Maddalen, beste lau-bost neskaren erdian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Kolpe batean, lau bost kilo ekarri, bizimodu ederra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Lau-bost egunen buruko bere baitaratu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Lau-bost urteko kontua da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Alde banatan lau-bost mahai, elkarri erantsita., -Damurik, ez baihaiz lau-bortz urte zaharragoa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Egutxik hirurogeita lau urte zituen orduan, eta emakumeak hogeita lau-bost edo hogeita zazpi-zortzi gehienez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Mailadian eserita zegoen lau-bosteko taldetxo bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

17 lau eta erdi (orobat lau t’erdi eta lauterdi) pilota partida mota bat.

Eta lau eta erdi sailean txapeldun buruz buruka I996an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Lau eta erdian txapeldun, atzelari bakarra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 45. orr.

Goizuetarra den gazte honek parean zuen buruz buruka Leitzako Barriola, lau eta erdiko moldean.  Herria   2001-10-11

Lau eta erdiko hortan ez du bere maila pasatu lekuindarrak.  Herria   2002-10-17

Abel barriolak eta Aimar Olaizolak Lau t'erdiko finala jokatuko dute gaur arratsaldean Gasteizko ogeta pilotalekuan.  Berria - Kirola   2004-12-26

EPELen lau t'erdiko txapelketa aurkeztu dute.  Berria - Kirola   2004-10-09

Sekulako ezustea izan da lau t'erdikoa jokatuko nuela jakitea.  Berria - Kirola   2004-10-09

Lau t'erdi barruan aurreneko aldiz jokatuko dute elkarren kontra Aspeko bi pilotariek. herria¬

18 lau-hankako ik lauhankako.
19 lau hankan (44 agerraldi, 17 liburu eta 2 artikulutan; orobat lauhankan 8 agerraldi, 5 liburutan eta lau hankatan 31 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean) adlag ik beherago 21.

Lau hankan mugitu naiz, arrastaka, aita etzanda dagoen aldera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Lau hankan ibiltzetik bi hankan ibiltzera igaro ondoren, giza primateei genitalak aldatu zitzaizkien.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Arnasestuka lau hankan jarrita, urtzen ari zen sentsazio beldurgarria izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Gizakiaren egitura etzanda edo lau hankan egoteko sortutakoa da.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Orain lauhankan zegoen nire aurrean, bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Horrela inguratu ginen arrats batean, lau hankatan makurturik, sasi eta lokatz artetik, erreketeen kanpamendura.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Lurrera erori da maisua, eta lau hankatan hasi da ihesi arbel aldera, mahats mordoak oraindik belarrietan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 147. orr.

19a lau hazka ik lauhazka.
20 lau mila zenbtz

Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,27

Hamar minututan lau mila dolar poltsikoratzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.

Erreginak lau mila kilo urre, usaingarriak eta harribitxi ugari erregalatu zizkion erregeari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Esan liteke, gure etxean, hiru edo lau mila kilometrora zegoen batek agintzen zuela gauza eta gertaera guztietan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 92. orr.

Gaur egungo kalkuluen arabera, akrezioz sortua da, duela lau mila milioi urte, gure Lur hau.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Euskadiko kutxek lau mila milioitako irabazia...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

Berrogeita lau mila dolar eskudirutan 1934-ean, ziburutarrak baziren 4170, lehen aldia lau milaz goiti zirela...  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

· Lau milagarren liskarrak, berriz, 1998ko data darama  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 57. orr.

21 lau milioi

Lau milioi lagunek dute parkinsona mundu osoan Lau milioi urte daramagu bi hankaren gainean ibiltzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Jaurlaritzak lau milioi euro bideratuko ditu lan arriskuen prebentzioa sustatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Eskuizkribu oso batengatik hiru eta lau milioi dolar artean pagatzen da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Lau milioi inguru biztanle dituen herri honek historia luzea du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Nazio Batuen arabera, Espainian 15 eta 65 urte bitarteko herritarren %16,8a analfabeto funtzionala da (lau milioi eta erdi pertsona).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.

22 lau oinean (8 agerraldi, 5 liburutan; orobat lau oinetan 4 agerraldi, 4 liburutan) adlag lau hankan.

Ez zuten denek holakorik lortu -lau oinean ibiltzea ez baita hain erraza-, baina nahiko bakarrik geratu ginen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Batzuetan pentsatzen da energia gehiago behar dela bi oinen gainean korrika egiteko lau oinean korrika egiteko baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

Egun batean, iluntze aldera, argiak piztu zituztenean, Tsiganok lau oinean jarri zen ziegaren erdian eta otsoen antzera uluka hasi zen, alarau dardaratiak eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.

Amaren aburuz, lau-oinetan ibiltzen zenetik beretik, kaxkarra izan zuen ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

23 lauretan hogei zenbtz laurogei.

Nabarrenkoxera agertu aitzin, lauretan hogei legoako lasterraldia egina zuen Montgommeryk, Tarn ibaiaren ertzetik gure artera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.

Lauretan hogei kiderentzako arratsaldeko askaria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Zeren bertze lauretan hogei urte bizi izanagatik, ezin ahantziko bainuke gertakari triste horrek eragin didan zirrara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

azken lau hilabeteetan (9); azken lau partidak (15); azken lau partidetan (18); azken lau urteetan (58); azken lau urteotako (9); azken lau urteotan (66); bakoitzak lau proba (11); berrogeita lau (24); beste lau hilabetez (10); beste lau kide (9); beste lau lagun (21); beste lau lagunekin (11); beste lau pertsona (11); beste lau urte (9); beste lau urtez (32); beste lau zauritu (23); datozen lau urteetan (31); datozen lau urteetarako (17); dela lau urte (46); duela lau egun (13); duela lau urte (226); duela lau urteko (35); hiru edo lau (208); hiru eta lau (25); hiru lau (161); hiru lau aldiz (9); hiru lau urte (9); hogeita lau ordu (58); hogeita lau orduko (25); hogeita lau ordutan (9); hogeita lau orduz (27); hogeita lau urte (29); hurrengo lau urteetan (28); hurrengo lau urteetarako (10); ia lau urte (22)

lau alaba (10); lau aldarrikapen (13); lau alderdi (21); lau alditan (12); lau aldiz (253); lau arlo (9); lau aste (54); lau asteren (10); lau astez (19); lau atal (17); lau ataletan (13); lau atzerritar (9); lau aulki (9); lau auto (10); lau bat urte (10); lau bertsio (9); lau bide (9); lau bider (34); lau bikote (14); lau bortz (10); lau bost (59); lau buru (11); lau denboraldi (9); lau denboraldietan (16); lau diputatu (18); lau disko (9); lau domina (15); lau edo bost (123); lau edo sei (13); lau egin (14); lau egun (226); lau egun geroago (22); lau egun lehenago (18); lau egunean (20); lau eguneko (59); lau eguneko greba (10); lau egunen (13); lau egunera (18); lau egunetako (10); lau egunetan (60); lau egunez (113); lau egunez segidan (11); lau egunotan (9); lau ehun (143); lau ehun bat (23); lau ehun mila (12); lau ehun urte (45); lau ehun urteak (30); lau ekintzaile (20); lau emakume (32); lau emazte (10); lau entsegu (55); lau eta bost (10); lau eta erdiak (16); lau eta erdietan (11); lau eta sei (10); lau etapa (14); lau etxe (9); lau film (10); lau final (17); lau gai (9); lau galdu (19); lau garaipen (25); lau gauza (16); lau gazte (44); lau gazteak (15); lau gaztigu (12); lau gaztigu ostiko (12); lau gerrillari (10); lau gizon (63); lau gizonek (9); lau gizonen (12); lau gol (92); lau gol egin (10); lau gol sartu (22); lau goleko (37); lau goleko aldea (19); lau guardia (16); lau gurpileko (9); lau haizeetara (79); lau haizeetara zabaldu (13); lau haizetara (74); lau haizetara zabaldu (13); lau hanka (14); lau hankak (13); lau hankako (18); lau hankan (44); lau hankatan (31); lau harri (11); lau hatz (10); lau hauek (10); lau haur (36); lau haurren (15); lau hautagai (14); lau hegaletan (10); lau helburu (9); lau herri (27); lau herrialdeak (9); lau herrialdeetako (10); lau herrialdeetan (29); lau herrietako (13); lau herriko (17); lau herritar (11); lau hil (15); lau hilabete (199); lau hilabete geroago (9); lau hilabete lehenago (15); lau hilabetean (16); lau hilabeteetan (22); lau hilabeteko (48); lau hilabeteotan (12); lau hilabetera (30); lau hilabeteren (13); lau hilabetez (40); lau hiri (12); lau hiriburuetan (13); lau hitz (30); lau hizkuntza (9); lau hizkuntzatan (16); lau horiek (21); lau horma (14); lau hormak (9); lau hormen (10); lau irabazi (23); lau irakiar (14); lau izaki (9); lau izan (20); lau izango (12); lau izen (12); lau jardunaldi (28); lau jardunaldietan (10); lau jokalari (55); lau jokatu (9); lau kanaerdiko (37); lau kanporaketa (15); lau kantari (10); lau kantu (10); lau kasu (9); lau kide (55); lau kidek (10); lau kilo (23); lau kilometro (23); lau kilometrora (12); lau kontzertu (19)

lau lagun (160); lau lagun atxilotu (17); lau lagun hil (26); lau lagun zauritu (14); lau lagunak (19); lau lagunek (37); lau lagunekin (15); lau lagunen (17); lau lan (17); lau langile (28); lau langileak (9); lau lerro (22); lau lerroko (15); lau liburu (16); lau maila (10); lau mende (33); lau metro (21); lau metroko (15); lau mila (115); lau milioi (106); lau milioi euro (21); lau milioi urte (9); lau miliun (24); lau minutu (35); lau minutuko (16); lau minutura (24); lau multzotan (14); lau musikari (17); lau mutil (17); lau neska (25); lau obra (11); lau oin (12); lau oinak (9); lau oinarri (9); lau oinean (9); lau onenen (9); lau onenen artean (9); lau ordezkari (10); lau ordu (129); lau orduan (10); lau orduko (60); lau orduko lanuzteak (10); lau ordutan (10); lau orduz (48); lau oren (22); lau orenetan (18); lau orenez (11); lau orrialde (13); lau palestinar (11); lau pare (29); lau partida (137); lau partida galdu (12); lau partida jokatu (32); lau partidak (52); lau partidak irabazi (13); lau partidako (9); lau partidatan (11); lau partidetan (39); lau partidetatik (18); lau pauso (12); lau pertsona (108); lau pertsona hil (50); lau pertsona zauritu (11); lau pertsonak (11); lau pilotari (45); lau pilotariak (69); lau pilotariek (61); lau pilotarien (11); lau polizia (43); lau postuetan (14); lau preso (18); lau proba (31); lau probak (11); lau probatan (10); lau puntu (70); lau puntuko (44); lau puntura (27); lau saio (11); lau sari (14); lau sasoi (11); lau segundo (12); lau segundoko (12); lau seme (64); lau seme alaba (30); lau sindikatuek (13); lau soldadu (37); lau soldadu hil (11); lau t (480); lau t erdia (11); lau t erdian (84); lau t erdiaren (9); lau t erdiko (288); lau talde (71); lau taldeak (13); lau taldeek (17); lau taldek (18); lau taldetan (13); lau tanto (27); lau tanto egin (11); lau tiro (10); lau tokitan (12); lau txakur (12); lau txapel (11); lau txirrindulari (12); lau urrats (9); lau urte (860); lau urte barne (10); lau urte barru (11); lau urte bete (17); lau urte daramatza (11); lau urte egin (22); lau urte eman (18); lau urte eta (25); lau urte geroago (34); lau urte hauetan (20); lau urte huntan (12); lau urte igaro (19); lau urte lehenago (20); lau urte pasatu (9); lau urte zituela (9); lau urteak (18); lau urtean (92); lau urtean behin (18); lau urteetako (15); lau urteetan (156); lau urteetarako (31); lau urteko (254); lau urteko epean (15); lau urteko espetxe (16); lau urteko kartzela (26); lau urteko zigorra (11); lau urtekoa (13); lau urteotako (14); lau urteotan (101); lau urtera (34); lau urterako (41); lau urterekin (14); lau urteren (43); lau urteren buruan (27); lau urterentzat (12); lau urtetan (21); lau urtetarik (11); lau urtetik (26); lau urtetik behin (11); lau urtez (167); lau xori (16); lau zaldi (12); lau zati (16); lau zatitan (25); lau zauritu (33); lau zibil (15); lau zigor (24); lau zigor kolpe (21); lau ziren (17); lau zutabe (10)

laurogeita lau (17); orain lau urte (51); urrezko lau domina (11)

arratsaldeko lauak (9); goizeko lauak (9)

hogeita lauan (10)

lauetako hoberena (11)

lauetan hogoi (40)

arratsaldeko laurak (40); arratsaldeko laurak aldera (12); goizaldeko laurak (9); goizeko laurak (18); laurak aldera (24); laurak arte (15); laurak bat (17); laurak eta (22) laurak ziren (14)

lauren artean (30)

arratsaldeko lauretan (33); goizeko lauretan (15)

lautik hiru (14)


lau2 (orobat plaun g.er.) 1 izond gorabeherarik edo garaiera desberdintasunik ez duena. ik zelai.

-Ezin lauagoa izan, ezin zabalagoa -30 kilometroraino-, ezin sakonagoa -70 metroraino-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Begi-bistara laua zirudiena biribil izan zitekeela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Lur lauaren gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Ibar lau bat muino artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Nireak, behinik behin, basamortu lau bat; eta han urrutian, haitz bat, zut.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Kartoi laua hartu eta kaxa bihurtu, behin eta berriro.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Perrettek ekarria zion kuxin lau berria ez zeukan oraindik bere moldera egina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Laranja-koloreko praka lasaiak eta lastozko kapela laua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

Bidea laua zen, baina bihurri-bihurria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Adats hori-luzea dauka, orain kizkurbidean, orain laua eta eroria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

Aurrenik, geometria laua; ondoren, zenbakien teoria; azkenik, espazioko geometria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Sabelaren diametroa murriztuz doa abdomen laua izan arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.

Luis Alberdi entzefalograma laua emango luketen horietakoa zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

Horregatik ez da esaten "zerua esferikoa da" esaldia ederra dela, ez eta "lurra laua da" itsusia denik ere, baina bai bata egiazkoa eta bestea faltsua dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

2 irud/hed

Haren aurrean, fruitu merkeak, gereziak, aranak, marrubiak, pilaturik zeuden paperez apaindutako otarre lauetan.·  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

3 (erkaketetan)

Horri sabela ipurmasailetara erori zaion, hago ziur; lisa burdina bezain laua dun eta...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

4 inongo berezitasunik ez duena, apaingarririk, zailtasunik edo tolesik gabea. ik laño.

Istorio sinpleak, pertsonaia lauak, psikologia tolesgabeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Gizonak sinpleak, lauak eta ganbararik gabekoak direla esan izan duzu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.

Gizonak lauak, soilak eta lapitzaren mekanismoa baino sinpleagoak direla diozu liburuan.  Berria - Kultura   2006-04-30

Hizkera lau eta konkretua erabiltzen zuen kulturarik gabeko jendeari predikatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Hitz lau eta argiz azaltzen ditu bere datuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Ni aspertu nauk -esaten du gonbidatuak, inolako intonazio berezirik gabe, ahots lauz-. Pentsatzen nuen -aitortzen du, hitz soil eta lauez, Imrek- seguru aski zerbait abantaila atera ahalko nuela, lizeoan ikasi egin bainuen pixka bat beraien hizkuntza.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 116. orr.

Ez da hor ñabardurarik, eta erregistro bat bakarra erabiltzen dugu, laua, burkanda eta elakarik gabea, kolorerik gabea, hila.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.

Mundu aspergarri lauari erliebea ematea bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Hala gertatu zuan -esaten du bestela bezala, tonu lauan, ia aspergarrian-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

Kantariaren bizitza ez zen laua izan, inondik ere.  Berria - Kultura   2006-02-03

5 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela)

Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

6 hitz lau prosa.

Hitz-lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurki baitaitezke obran.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Orain eta hemen dugun mina eta zikina eman digu Otamendik, hitz lau doi, dotore eta ederraz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Hain bitxi politak baitzerizkion haren hitz lauaren garbiari eta arrazoi-bide bihurriari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Hurrena, Budurri bere amodioa eta zorabioa azaldu zion, nola hitz lauan hala hitz neurtuan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Antanaklasiaren beste adibide batzuk datoz orain, hitz lauz eta hitz neurtuz. Poesiara zein hitz lauzko lanetara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 83. orr.

Hitz lauzko nahiz neurtuzko ateraldi zorrotza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.

7 lau-lau

Herrialde lau-laua da, mendirik eta ibai handirik gabekoa.  Berria - Kultura   2004-11-30

Hemengoak, luxuzko zur sendoz eginak ziren, eta oliba-berdezko belusez estalita zeuden; eta lau-lauak zituzten bizkarrak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

· Haren azal luze izoztua lau-lau zabaltzen zen haran barrenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Lau-lau berdindu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Junturak egon daitezen elkarren artean lau-lau jarrita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Lurralde osoa lau-lau egingo da, Gebatik Rimoneraino.  Elizen arteko biblia   Za 14,10

Eskura ditugunak lau-lau eta estilo xumez kontatuko ditugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lau lau (12); lau laua (9)

dena da laua (4); entzefalograma laua (4); erabat laua (3); etapa laua (3); ibilbide laua (3); kilometroko erlojupeko laua (5); lurra laua (3)

etapa lauak (6)

ahots lauz (3); hitz lauz (16); hitz lauz esanda (3)

hitz lauzko (9)


lauburu 1 iz adar bakoitzean buru moduko bat duen gurutzea, ohiko euskal ikurra.

Lauburu bat marrazten laguntzeko eskatu zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.

Eguzkia, besteak beste, lauburuarekin irudikatu izan dugu gure historian zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

-Lauburua esbastikak Euskal Herrian hartutako itxura besterik ez da -moztu zidan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Estetika aldatzen da; eskela kristau arruntaren ondoan ezkertiarrek olerki eta kantuen letrak jartzen dituzte; gurutzearen ordez lauburua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 110. orr.

Bere ametsetako hilarriak gutxienez lauburu bat izan behar omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

Izen-abizenak, data eta jaioterria idatzita dauzkan hilobia, lauburu zizelatua duena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 194. orr.

2 lauburu formako gauzakia.

Lepoaren bueltan, sokatxo beltz bat, eta, handik zintzilik, zilarrezko lauburu bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Samatik eskegita neroan zilarrezko lauburuaz ziharduen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 274. orr.


laudagarri iz laudatzea merezi duena. goragarria.

Zuk egintza laudagarri bat ikusi uste duzun lekuan, nik ez nuen laket izateko bide bat baizik bilatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Sentimendu laudagarri horietara osoki emana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

Begiramen handia dio goi-gizarteko jendeak eguneko ordu guztietan frantsesez mintzatzeko duen ohitura laudagarri horri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Komunikazio-ahalegin laudagarria egin eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Guretzat, kristauontzat, ikusten ez duguna sinestea ez da ausarkeria gaitzesgarria, fede laudagarria baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 267. orr.

Erabili dituen baliabide guztiak ohoragarritzat eta laudagarritzat emanen ditu mundu guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.


laudano iz opioz prestaturiko sendagai lasaigarria.

Siddal laudano gaindosi bat hartuta hil zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Laudanoa opio zukua da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

1872an, Rossetti bere burua hiltzen saiatu zen, emazteak bezala, laudano flasko bat irentsiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.


laudatu, lauda, laudatzen (orobat laidatu g.er. eta laudotu g.er.) 1 du ad goratu, goraipatu. ik goretsi.

Edozein egokieratan, lehorreko taktika mesprezatzen eta itsasokoa laudatzen hasi zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

Hark veneziarren zuhurtzia laudatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak dira, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Ezagutzen dut laudatutako idazlearen irribarre eztia, gutxietsi nuen idazlearen begiradako altzairu zorrotza ezagutzen dudan bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

Ez naute laudatu, ez maiseatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Gaizkileak zigortzeko eta ongileak laudatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Morse andreak gogotik eta bihotz-bihotzez laudatu zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

Belaunaldiz belaunaldi gorazarre kantu hilezkorrez laudatuko diren legeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Hitz horiek Jainkoari buruzkoak (handietsia eta laudatua izan bedi!) direla kontsideratzean negar eraginez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Egun hartan ikasi nuen errazagoa dela inor laidotzea, laudatzea baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Munduko Bankuko Daly eta Goodland ekonomilariek azpimarratu dutenez, erabat hausten du nazioarteko merkataritzan merkatu askearen teoria edo eredu laudatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Nahiz eta bere Tolosa laudatua behin eta berriz goraipatu, zazpi urtez goiti baziren Bilbon bizi zela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laudorio handiekin lauda (3)

laudatuenetakoa bihurtu (4)

biziki laudatzen (3)


laudatze iz goratzea, goraipatzea.

Zer operazio mota ote dira, beraz, kritikarik ezean, gure poetaren aldikako gaitzeste eta laudatze horiek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.


laudatzeke adlag laudatu gabe.

Guztia ere esango nuke, baina eszena hasiera etzanen eta kako arteko esaldi batzuen forma ez nuke laudatzeke utzi nahi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.


laudetsi, laudets, laudesten du ad laudatu.

Irlandar apaizak oso laudetsiak dira mundu osoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 243. orr.


laudiar ik laudioar.

laudioar (orobat laudiar eta laudiotar) 1 izlag Laudiokoa, Laudiori dagokiona.

Barrutik sortutako kantuak bildu ditu Igor Arzuaga laudioar kantautoreak Smog lanean.  Berria - Kultura   2004-05-19

EAJko kidea zen Federiko Belaustegigoitia laudiarra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 94. orr.

Literatur lanen bildumaz gainera, Joseba Arregi oñatiarraren, Joxe Blanco laudioarraren eta Segapoto Kolektiboaren liburu bana kaleratu du Ataramiñek.  Berria - Kultura   2004-12-04

2 iz Laudioko herritarra.

Zauritutako bi lagunak, 74 eta 79 urteko laudiotarrak, Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zituzten. herria¬

Hastapeneko bost urteak aipaturiko baselizan eman zituzten laudiotarrek.  Berria - Kirola   2006-02-23


laudiotar ik laudioar.

laudo iz zuzenbidean, arbitrajea.

Grebalariek ez lukete lanera sartu behar laudo bat egon arte.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Betebeharreko laudo baten bidez gatazka gainditzea proposatu zuen enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Administrazioak ezarritako arbitrajezko laudoak.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Hori ez da lortuko inposatutako laudo batekin.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Nafarroako Gobernuak proposatutako laudoa ez dute onartu zuzendaritzak eta langileen batzordearen gehiengoak.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Caballitoko laudoari helegite bana jarri diote batzordeak eta UGTk.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Ur Partzuergoan laudoa ezarriko du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Laudo batek «grebarako eta negoziazio kolektiborako eskubideak» urratzen dituela salatu dute Langileen Batzordeko ordezkariek.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Laudoak bidezkotzat jo du langile azpikontratatuek bazterketa gainditzeko eskaera.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

· Zenbait ikerketa antropologiko egin zituen eta Arara herriaren aldeko laudo bat ere lortu zuen.  Berria - Gaiak   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bete beharreko laudoa (3); betebeharreko laudoa (3); proposatutako laudoa (3)


laudorio 1 iz laudatzea, goresmena.

Haren ondotik, bertze mila laudorio egin zizkion dukeak osabari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 156. orr.

Edozein laudorio iraina da zuretzat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.

Gerra aurreko urteetan, poema liburu batzuk zituen argitaratuak Mussoliniren laudoriotan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Batzuetan euskaldunen laudoriotan ari dela ematen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

Irakurriak baitzituen aitak emakumearen laudorioz idatzitako gutunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

· Zorionak eta laudorio, Kattinbordako Erramuntxori.  Herria   2001-09-13

Laudorio, goresmen, etxeko guzieri!  Herria   2001-09-13

Laudorio eta ohore etxeko guzieri.  Herria   2004-11-11

2 (izenondoekin)

Laudorio handiak egin zituen hildakoaren alde.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.

Euskal Herriko prentsan ere laudorio handiak jaso zituen Garmendiak Kareletik filmean egindako lanarengatik.  Berria - Harian   2005-08-07

Laudorio handiak merezi dituztela atenastarrek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2670. orr.

Laudorio handiz goretsi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

Euskal-Erria aldizkariak ale monografiko oso bat eskaini zion, laudorio sutsuak eginez.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Izkribatzaile trebatu gabe baten lana zen nabarmen: erretorikoa, erdizka zintzoa, digresioz eta laudorio neurrigabez betea, hunkigarria, pedantea eta trabatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Munduaren ohoreak edo erreberentziak edo laudorio hutsalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.

Ez naiz, ordea, laudorio zuritan hasiko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.

Gaizki-esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

3 laudioriozko idazlana.

Artearen Historia erakusten zigun fraideak taila haien laudorio bat idatzi zuen kolegioko aldizkarian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dira, ez, laudorio hitzak irakasle zitalarenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Ez dut laudorio liburu bat idatzi.  Berria - Kultura   2006-03-11

Ohore eta aginte irrikari, laudorio gose gehiegizkoari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Soldaduak zerbait esan dio: laudorio itxura zeukan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

Han entzun zen oskigilearen ahots barea laudorio-kantari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 87. orr.

Hil eta geroko laudorio salda beroan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

5 laudoriozko izlag

Ustekabeak laudoriozko hitzak indartsuago bihurtzen baititu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 309. orr.

Laudoriozko aipamenak bilduz.  Herria   2005-12-29

Laudoriozko oda bat Villagrandeko dukeari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Atzean entzuten zituen txutxumutxuak laudoriozko surmurrak iruditzen zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Sobiet Batasunari buruzko komentarioren bat noizean behin, laudoriozkoa beti, oroiminak eragindakoa ziur aski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.

Poema ederrak eta hitz laudoriozkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena laudorio (3); laudorio asko (5); laudorio eta goresmen (3); laudorio eta ohore (3); laudorio handia (4); laudorio handiak (8); laudorio handiak egin (3); laudorio handiekin (6); laudorio hitzak (4); laudorio horiek (4); laudorio ugari (4)

eromenaren laudorioa (3)

alabantzak eta laudorioak (6); laudorioak jaso (7)

laudoriozko hitzak (4)


laudorioka adlag laudorio handiak eginez.

Denek laudorioka arizan baitira, laudorio merezituak dudarik gabe.  Herria   2003-03-20

Laudorioka lotu zitzaidan, parean izan ninduen puntutik: [...].  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.


laudoriotsu izond laudoriozkoa.

Heien artean badire idazle alderdia izaki eta beren irudimen aberatsari esker, Euskal Herria ongi aipatuz, elaberri laudoriotsu zenbait dituzte zabaltzen.  Herria   2003-04-17


laudotu ik laudatu.

laugarren 1 ord zerrenda batean aurretik hiru dituena (4.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Laugarren oharra.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Hogeta laugarren kapitulua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Bere bizitzako laugarren hamarraldi hasi berria ospatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Berrogeita laugarren solairuko komunetan eman nuen eguna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.

Laugarren dimentsioko lekuren batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 85. orr.

Gustav Mahlerren laugarren sinfonia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Laugarren egunean Sena ibaiko uretan aurkitu zen gorpua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Laugarren laguna falta baitzuten musean ari ahal izaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

Laugarren erreinu bat ere izango da, burdina bezain gogorra.  Elizen arteko biblia   Dn 2,40

Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: "zatoz".  Elizen arteko biblia   Ap 6,7

Epifania ondoko laugarren igandea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Salomonen erregealdiko laugarren urteko Ziu hilean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,37

Europako gramatikek laugarren proportzionalarekin egiten dute lan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.

Hau da hautatzen dudan laugarren eta azken hitza.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

Laugarren aldiz ene bizian, zurtz gelditu nintzen, Orthezeko oihan beltzean abandonatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

-Ba, nik lau gizon ikusten ditut, suaren erdian libre dabiltzala; ez die suak kalterik egin, eta laugarrenak aingerua dirudi.  Elizen arteko biblia   Dn 3,25

Lehenengo lerroa, bigarrena eta laugarrena elkarri lotuta zeuden: errimatuta behar zuten; hirugarrena, berriz, librea zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Hurrengo urtean -karrerako laugarrena- bazen ikasleei, Andres Hurtadori batez ere, jakin-mina pizten zien gai bat: Jose de Letamendi jaunaren irakasgaia Batxilerreko laugarrena elkarrekin egin genuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Aurten laugarrena amaituko dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.

Batek egunkari orriak ekartzen ditu, besteak patatak zuritzeko tresnak [...], hurrenak patatak, eta laugarrenak ura.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Badu, gainera, hiru ardatzak biltzen dituen laugarren bat: lurraldetasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Hirugarren interpretazio horri (errefusaezina baiteritzot) ez dakit ausart naitekeen laugarren bat gaineratzera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.

Igandez jendartean beste emakume batekin agertu zen, gero hirugarren batekin, eta azkenean laugarren batekin ezkondu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

Finalerdiak jokatuko dira datozen ortzirale eta larunbatean: Stade Français lehena Tolosa laugarrenaren kontra ortziralean eta Miarritze bigarrena Bourgoin hirugarrenaren kontra larunbatean.  Herria   2005-06-02

Ze kurtsotakoa nintzen, eta laugarrenekoa esan nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Hirugarren internazionalekoek, laugarrenekoek, maoistek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Bi ikastegi horietako laugarreneko 53 ikaslek.  Herria   2001-06-28

3 (dagokion izena ezabaturik, izan aditzarekin)

Zortzi seme-alabetatik laugarrena nintzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.

Nire ilarako laugarrena nintzen gaur goizean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 46. orr.

Sei senidetan laugarrena zen Antonio.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.

· Zuberotarrak ziren haietarik hiru, eta lapurtarra laugarrena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen.  Elizen arteko biblia   Ap 4,7

4 (forma soila aditz baten ezkerrean)

Oriotarrek irabazi zuten estropada eta zarauztarrak, laugarren zetozenak, bigarren sartu ziren.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Hormadik laugarren amaitzeko aukera du.  Berria - Kirola   2004-03-09

Cases-en multzoa laugarren dugu sailkapenean.  Herria   2001-05-17

Sailkapenean Baiona laugarren da.  Herria   2003-02-13

Ingelesak laugarren dira ligan, bost punturekin.  Berria - Kirola   2004-09-14

Sailkapenean laugarren dira, lehenetik bi tantotara.  Herria   2002-11-14

Mulhouse laugarren da sailkapenean 25 punturekin.  Berria - Kirola   2004-12-21

Iaz laugarren izan zen 600 eta 680 kiloko finaletan.  Berria - Kirola   2006-01-13

Luzaz laugarren egonik, hirugarren alkirat hupatu da beraz ederki.  Herria   2001-08-02

Mantzisidor izan zen laugarren.  Berria - Kirola   2004-07-25

Errenteriako Sustapen-Beraun laugarren sailkatu da, Orvinak adina punturekin.  Berria - Kirola   2004-03-17

Laugarren bukatu du Tauk Euroligako lehen ligaxka.  Berria - Kirola   2004-02-19

Pierre Grenade, Jakes Abeberry eta Mixel Gimon dira hiru lehenak, Juliette Seguela laugarren, Max Brisson bosgarren izanen da eta Mixel Veunac seigarren.  Herria   2001-02-01

5 (forma soila aditz baten ezkerrean, dagokion aditza ezabaturik)

Genêts laugarren futbolean.  Herria   2001-05-17

Barrichello atzerago oraingoan, laugarren, pneumatiko eta geldialdi estrategia desberdinaren ondorioz.  Berria - Kirola   2004-03-23

6 laugarrenik.

Laugarren, hain jabetuak daude pobretasun gorenaren tituluaz, non apenas iristen diren janari eta jantziari dagozkien premiarik beharrezkoenak asetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Laugarren, erabaki dut teologoen dotrinak inon ez eztabaidatzea, herritarren obedientzia ezabatu eta Estatuaren sendotasuna hondeatu nahi dituztenak izan ezik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

7 laugarrenez laugarren aldiz.

Elortzak laugarrenez jantzi du txapela.  Berria - Kultura   2004-12-21

Miarritzek laugarrenez galdu du Top 16an.  Berria - Kirola   2004-11-06

Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.  Elizen arteko biblia   Jos 19,17

Lege musulmanaren arabera, senar batek emaztea hiru bider arbuiatzen baldin badu, eta, hala ere, berriro damutu, eta laugarrenez harekin ezkondu nahi izango balu, emakumeak lehenago beste gizon batekin ezkondu behar luke, eta gizon horrek berriro arbuiatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 177. orr.

8 laugarrengo izlag laugarrena.

'Heriotzaren multzoa' deitu diote laugarrengoari: izen handiko hiru taldeetako bat etxera itzuliko da.  Berria - Kirola   2004-06-11

Hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.  Elizen arteko biblia   Za 6,3

9 laugarrengoz laugarrenez.

Aurten, laugarrengoz, Europako Kross txapelduna izatea lortu du.  Berria - Kirola   2004-01-04

Kopako finalerdietan sartu da Alaves, bere historian laugarrengoz.  Berria - Kirola   2004-01-29

10 laugarrenik aurreko hiruen ondoren.

Hots, lehenik, bekatuen gogoratze eta kontenplatzearekin; bigarrenik, Kristo gure Jaunaren bizitzarekin Erramu eguna arte, hau barne; hirugarrenik, Kristo gure Jaunaren nekaldiarekin; laugarrenik, Pazko eta Igokundearekin, otoitz egiteko hiru modu ezartzen ditugularik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Ondoren maitasun estua dator, eta laugarrenik zoramenezkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Laugarrenik, horri esker Jainkoak zuzenean eta naturalki ematen dio gizaki bakoitzari, bere biziaren eta gorputzaren zaintzekoa, hutsik gabeko geriza bermatuz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.

Laugarrenik dator zerbitzariak izendatzeko, elizako irabaziak eta karguak banatzeko boterea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

berrogeita laugarren (17); berrogeita laugarren solairuko (8); bigarren eta laugarren (6); denboraldiko laugarren (9); erregealdiko laugarren (8); erregealdiko laugarren urtean (6); errekopako laugarren (6); espainiako konstituzioaren laugarren (7); etxeko laugarren (6); europako errekopako laugarren (5); hilabeteko laugarren (6); hirugarren edo laugarren (22); hirugarren eta laugarren (71); hogeita laugarren (8); itzuliko laugarren (10); konstituzioaren laugarren (12); konstituzioaren laugarren xedapen (10); kopako laugarren (6); kristau aroko laugarren (6)

laugarren aldia (20); laugarren aldia da (6); laugarren aldia du (5); laugarren aldikotz (23); laugarren aldiz (43); laugarren atala (14); laugarren belaunaldiraino (11); laugarren da (19); laugarren dira (9); laugarren diskoa (11); laugarren edizioa (5); laugarren edo bosgarren (7); laugarren eguna (13); laugarren egunean (32); laugarren eguneko (6); laugarren egunez (8); laugarren entsegua (7); laugarren eta azken (23); laugarren eta bosgarren (15); laugarren etapa (41); laugarren etapako (6); laugarren etapan (19); laugarren finala (11); laugarren garaipena (33); laugarren garaipena lortu (16); laugarren geratu (8); laugarren greba (7); laugarren greba eguna (6); laugarren hanka (7); laugarren hiruhilekoan (6); laugarren igandea (9); laugarren izan (37); laugarren izan zen (27); laugarren jardunaldia (18); laugarren jardunaldian (11); laugarren jardunaldiko (13); laugarren kanporaketa (7); laugarren kanporaketan (6); laugarren kapitulua (17); laugarren larunbatean (6); laugarren laurdenean (9); laugarren lerroan (7); laugarren liburua (8); laugarren liburuan (7); laugarren maila (5); laugarren mailako (24); laugarren mailan (11); laugarren minutuan (6); laugarren multzoan (7); laugarren mundua (5); laugarren partea (6); laugarren partida (46); laugarren partida galdu (12); laugarren partida irabazi (9); laugarren postu (5); laugarren postua (51); laugarren postuak (8); laugarren postuan (66); laugarren postuan da (6); laugarren postuan dago (5); laugarren postuan sailkatu (13); laugarren postuari (7); laugarren posturako (5); laugarren postutik (6); laugarren proba (11); laugarren proportzionalaren (5); laugarren sailkatu (27); laugarren sailkatua (6); laugarren saioa (14); laugarren saioan (6); laugarren solairuan (14); laugarren solairuko (19); laugarren solairura (7); laugarren tokian (7); laugarren txapela (6); laugarren urtea (17); laugarren urtean (15); laugarren urteko (6); laugarren urtez (17); laugarren xedapen (23); laugarren xedapen iragankorra (16); laugarren xedapena (11); laugarren xedapenak (5); laugarren xedapenean (5); laugarren zatia (5)

ligako laugarren (22); ligako laugarren partida (5); mahlerren laugarren (6); munduko laugarren (12); sailkapenean laugarren (6); sailkapeneko laugarren (7); torneoko laugarren (6); txapelketako laugarren (12)

hirugarrena eta laugarrena (7)


laugune iz gune laua.

Lauoinka igo beharreko haitz-hormak [...] laugune belartsu batzuk izaten zituen tarteka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Barka, maitea, esaten badizut ezin duzula ulertu zer ziren niretzat eskailera horiek, laugune hori: hura zorabioa, hura nahasketa, hura ustekabeko zorion estu, ia hilgarria.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.


lauhaizetaratu, lauhaizetara(tu), lauhaizetaratzen du ad lau haizeetara igorri.

Haren agenteak, normala denez, sekretuak dira; behin eta berriro (akaso etengabe) lauhaizetaratzen dituen aginduak ez dira bereizten faltsariek barra-barra zabaltzen dituztenetatik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.


lauhankako (orobat lau-hankako) iz lauoinekoa.

Hiruzpalau burtzi soilik sartu zizkion toreatzaileak zezenari, eta bere morroietarik batek haga luze batez zulatu zion bizkarra, lau-hankakoak odol apur bat gal zezan eta, halatan, ahul zedin. emakumea piztien eta lauhankakoen moduan hobeto ernaltzen dela uste da gehienbat, horrela hazia hobeto iristen baita, bularrak beherantz eta ipurdia goian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.


lauhankan ik lau1 19.

lauhazka (94 agerraldi, 29 liburu eta 3 artikulutan; orobat lauazka g.er. eta lau hazka g.er.) 1 adlag zaldiez eta kidekoez mintzatuz, berez ahal duen urratsik bizienean. ik lauoinka.

Orduan, libre zirela ikusirik, lauhazka hasi dira sei mandoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

Lauhazka segitu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 155. orr.

Handik laster arotza atera zen, zaldiaren zelan jarri eta lauhazka abiatu zen mendi aldera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Lauhazka doan zaldiaren lastertasunean abiatu izan balitz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

Bi postari lauhazka zetozen haien norabidean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Kanpoan gurdi bateko gidariak zaldia jo eta lauhazka jarri zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.

Arratsalde hartan berean, bi zaldizko atera ziren Garrüzetik lauhazka, batak Paue eta bertzeak Donibane helmuga.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Ahmet gau batean bere bila etorri, zaldi gainean hartu eta biek alde eginen balute desertura, milaka gazela lauhazka ibiltzen diren toki hartara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Lauhazka, lauhazka hondamendira eta munduaren amaierara!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.

Angelun, Piñadako oihanean ibilki denak ikus dezake bat batean pasatzen zaldizko bat, ez lau hazka, baizik eta urratsean, bazterrari ongi begiratuz.  Herria   2002-07-25

2 irud/hed

Diligentzia lauhazka zihoala maldan behera, [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Graxik kopeta apaldu zuen eta, jasaniko inarrosaldiaren ondorioz, izpiritua lauhazka, gutxitan bisitatzen zuen haurtzarora itzuli zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

Guztia doa lauhazka azken esaldirantz, berau baita garrantzitsuena, aurrekoa ulergarri eta zentzudun bihurtzen duena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

Hemen, jaun-andreok, kalentura lauhazka doalako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Sobera ohitua zaude munstro horren atzetik ibiltzen, baita burua lauhazka doanean ere beste mundu bateko eldarnioetan non zauden ere jakin gabe.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.

• 3 iz lauhazka doanaren urratsa.

Zaldizkoen lauhazka entzun zuten zubitik iragaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Urrutian, zaldien lauhazka-edo aditu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Une hartan Éomer heldu zen lauhazka bizian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Jo, zizta, atximur, ausiki egiten zien, ukabilez eta zangoz jotzen zituen, lauhazka gorrian zeraman diligentzia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Zaldiaren lauhazka motelduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 137. orr.

Zamarien lauhazka bizkortuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.

Baionara lauhazka batean itzultzen ginelarik, [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.

4 irud/hed

Doinuen kidetasunagatik, doinuen lauhazkagatik Haydnena dela pentsatu du, nahi gabe bezala entzun duelako seguru asko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

5 lauhazkako izlag

Orkoak, zuhaitz hizlariak, legoa eta legoatako zelaiak, lauhazkako zaldizkoak, haitzulo distiratsuak, dorre zuriak eta urrezko jauregiak, borrokak eta uren gaineko ontzi garaiak, dena iragan zen Samen begi miretsien aurretik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 289. orr.

6 lauhazkan adlag lauhazka.

Zeren, jendea atzetik segika zuela igarri zuenean, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen, eta lauhazkan. gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Goiz hartan ere lauhazkan ibili ginen bide guztian, muinoan gorantz, Ford's Cleave basoan barrena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

· Burua lauhazkan hasi zitzaion, pentsamenduak etorriarekin joaten ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lauhazka abiatu (3); lauhazka bizian (4); zaldia lauhazka (3)


lauhazkaldi iz lauhazkako ibilaldia.

Bizi nahiak erreakzioak pizten zituen nire azalaren azpian, alde guztietatik zetozkidan olde haiek, basurdeen lauhazkaldiak sentitzen nituen nire garunetan, oinazturen zapartaldiak nire giharretan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 122. orr.


lauhazkatu, lauhazka(tu), lauhazkatzen 1 da/du ad lauhazka ibili.

Lautada hotzetan barna lauhazkatzea baino plazer handiagorik ez da bizian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

2 irud/hed

Farenheit hitza entzun baiko, haserre gorriak lauhazkatu zuelakoan Peter, bushean higatu urteak gogoan agian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 305. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Istant batez, nire bihotz-pilpira lauhazkatuak baizik ez zitzaizkidan belarriratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.


lauhilabeteko iz lauhilekoa.

Unibertsitateko programei begira, egungo lauhilabetekoen araberako egutegi (ideal) bat proposatuko dizugu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Euskal Herriko Unibertsitateak bertan behera utzi ditu egunotarako aurreikusitako lehen lauhilabeteko azterketak, datorren astelehenera arte.  Berria - Harian   2005-01-26


lauhileko iz lau hilabete hurrenez hurrenekoren denbora bitartea.

Irakasgai gehienak lauhileko bihurtzen dira ikasketa plan berrian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Orain, lauhileko honetan, EUTGko ikasleei azaldu nahi dizkie lanaren fruituak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Bota egin zitenan eskolatik bigarren lauhilekoa amaitzean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 188. orr.

Urteko lehen lauhilekoan 100 langiletik gorako enpresen fakturazioa %2,4 hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

MCCk, lehen lauhilekoa oinarri hartuz, salmentak %10 handitzea espero du aurten.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Egunerokoaz gain, astean asteko batez bestekoa ateratzen genuen, hilean hilekoa eta lauhilekoan lauhilekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko lehen lauhilekoan (3)


lauhortzeko (corpusean lauortzeko soilik) iz lau hortz dituen goldea; lau hotz dituen sardea.

Belar-deskargagailuari lauortzekoa edo deitu zion.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.


lauki 1 iz lau aldeko poligonoa; bereziki, lau aldeak berdinak eta arteko angeluak zuzenak dituena. ik koadro 4; karratu1 2.

Pertsona bati oso irudi bakun bat erakusten bazaio ere (zirkulua, hirukia, laukia), [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Triangeluaren ordez laukia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Leihoaren argizko laukia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Pantailako laukiaren behe aldeak jo ninduen begietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Ispiluaren laukiaren alde batera zein bestera eskuak luzatzen ikusi zuen Ruche jaunak don Ottavio, ispilua zuzen jarri nahiko balu bezala.Ahotik odola zeriola, espaloira eraman zuten gizona, laukiekiko txalekotik burua zintzilika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Laukiekiko gorbataren gainean orratz errubidun bat agerian zeukalarik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.

Orain hirurogeita lau laukiko taula hau dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Joko hunek 63 lauki dauzka, bakotxak zerbait berezi manatzen diola jokolariari.  Herria   2002-12-12

Hurrengo laukian XX. mendeko filosofiaren mugimendu nagusiak irudika ditzakegu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Lauki handi bat zegoen lurreko zementuan marra beltzez markatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Haran zabal bat ikusten dute euren oinetan, pabiloi industrialen lauki argiztatuak han-hemenka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Lauki borobila ez existitzeko arrazoia haren izaerak berak ematen du, kontraesan bat bere baitan baitauka.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

· Lauki gorrizko alkandora batez jantzirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gela txiki lauki formakoak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Gu bizi garen gela lauki itxurakoa da; mahaia, baxua eta biribila.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Guziz samurrak Nichollas Hampersen zurezko lauki egiturak hain onirikoki marraztuak eta koloreztatuak.  Herria   2004-01-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gas-sua, lapiko zikina, non pasta hondarrak ageri baitziren, eta poltsan zegoen ogi-laukia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

5 (xake jokoan) ik laukitxo 2.

Nire begiek taulako lauki guztiak aztertu zituzten, pieza bakoitzaren posizioaren berri emanez bat-batean pizturiko garunari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Bi aldiz aztertu behar izan nuen jokaldia, piezaz pieza eta laukiz lauki aztertu ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

Neuk ere lauki hartaraino eraman nuen erregina beltza.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Ezinezkoa zen jokalari alemanak bere erregina lauki hilgarri hartara mugitu izana.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Gainera, erregea oso motela duk: aldiko lauki bat baizik ez duk mugitzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 97. orr.

Alfilak, ordea, beti kolore bereko laukietan barrena ibiltzera kondenatuta daude, hori dute patua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

6 ate edo leiho bat, edo margolan edo argazki bat inguratzen duen eta eusten dion egitura modukoa.

Marrok atearen laukiaren kontra ipini zuen besoa, eta azpitik igaro behar izan nuen aretora sartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Margolanak lauki urrekara bat zeukan, eta pareta zuri batean zegoen eskegita, kajoiz betetako gerezizko altzari baten gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Bonbillak lotzen, tapizak astintzen, leiho-lauki hondatuak konpontzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

7 margolana.

Hormetan hiru lauki abstrakto kaskar edo, gehienez ere, lekuan lekuko paisaia azkarren bat, akuarelaz egina jeneralean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.

Berniza eman behar diet Rastroan erositako bizpahiru laukiri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Gelako pareta zuri lauki simetrikoz osatuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.

Hemeretzigarren mendeko laukia duzu hori, inondik ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

Horrek erran nahi du, ideiak ikusten dituztela lauki bateko pintura mutu batzuk bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 223. orr.

Jesusen Jaiotzaren eta Igokundearen eta haren Amaren Jasokundearen laukiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

8 (izenondo gisa)

Orri laukia esku batean hartzea aski zen beste eskua boligrafo baten bila hasteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lauki bat marraztu (6); lauki itxurakoa (3); lauki luze (3); lauki luzeak (4); lauki luzeak zeharka (3); lauki zuzen (9); paperezko lauki (3)


laukidun izond laukiak dituena.

Gurutzez jositako orri laukidunetan, igeri zeuden ontzien aztarnak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Txukun berridatzi nuen orri laukidun handi batean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.

Bazen oliozko kriseilu handi bat mahaiko oihal laukidunaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Mattyk eskuak bere jantzi laukiduneko poltsikoetan sartu eta biletez beteriko bere bi ukabilez kolpetxo bat jo zion Budi paparrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

· Gainetik alkandora lauki gorriduna jantzi beharko du-eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.


laukiluze izond laukizuzena.

Doctor Marteens bota beltzak sartu zituen ohe gainean zegoen larruzko maleta laukiluzean, liburu eta katalogoen gainean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.


laukitasun iz lauki izateko nolakotasuna.

Gauzak hola, hainbeste atal errepikaturik daudenez, denborak galdu egiten du bere laukitasuna; irabazi egiten du, aldiz, zirkulartasunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Begirada altxatu nuen eta azkenean ulertu nuen zirkulu harrigarri haren laukitasuna zertan zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

Lautasunak, laukitasunak, eskuadrarekin ebakitako bizi-uste batek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.


laukitu, lauki(tu), laukitzen 1 du ad laukietan zatitu.

Oraindik laukitua izan ez den lur baten gainetik eta aurrez ikusteko zaila den helmuga baterantz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.

· irud/hed Andy Warholek bezala, prentsako irudiak hartzen ditu Thomas Demandek ere, laukitutako errealitateak.  Berria - Kultura   2006-04-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Kirika eginez baso barren hartara non argi-itzalek den-dena laukitu eta forma guztiak itxuragabetzen baitituzte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Puntu batek plano laukituan duen lekua haren izena izango da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Ume zintzoentzako jolasa, eta ez zen garestia: bi arkatz, bi goma, eta bi orri, baina ez edozein, laukituak baizik!, eskolako koadernoetatik kenduak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Astronomia laukitu guztietan zehar distiratzen duen zerura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.


laukitxo 1 iz lauki txikia.

Erdiguneak egon beharko lukeen tokian lauki bat dagoela lau laukitxorekin, bi txuri eta bi beltz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Katalina idatzi nuen "password" hitzaren ondoko laukitxoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Mutil koxkor biluzgorri baten irudia erosi du, gazte irribarretsu batek marfilezko laukitxoetan eskainita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

Hasieran okindegiko emazte ilehori titihandiaren aurretik pasatu behar da: ogiaren txartelari dagokion laukitxoa moztu eta gero okinak pisatu egiten du ogia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 25. orr.

2 (xake jokoan) ik lauki 5.

Peoi zuri bat bi laukitxo mugitu zen aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Agureak ere ezagun zuen irekiera espainarraren berri zuela: haren pieza beltzak, diziplina militarraz, laukitxo ezagunak hartzen joan ziren, nire jokaldiei erantzunez.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

-Harry, mugitu diagonalean lau laukitxo eskuinera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.


laukitze iz laukietan zatitzea.

Unibertsoari buruzko ikuspegi […] estatiko, ordenatu, konpartimentatu eta jatorriz laukitze sailkatzaileari irekia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.


laukiztar izlag/iz Laukizkoa, Laukizi dagokiona; Laukizko herritarra.

Segidan, Erandiokoek Gaztedi A-ren aurka jokatu zuten, eta bietan laukiztarrak garaile; lehen tiraldiak 11 minutu eta 25 segundo iraun zuen.  Berria - Kirola   2004-07-18

Laukiztarrek bi talderekin ere jardun zuten Euskadikoan, baina Bizkaikoan batekin.  Berria - Kirola   2004-08-28


laukizuzen (orobat lauki zuzen g.er.) 1 iz lau angeluak zuzenak izanik, bi alde beste biak baino luzeagoak dituen poligonoa.

Bion artean, atexkaren laukizuzen beltza zabaltzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 75. orr.

Zutikako laukizuzen estu bat -trenbideak zuzenak direlako seinalea-, laukizuzen etzan bat -trenbideak bihurgunea duelako seinalea-.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Santa Cecilia karrikaren plaka argazkigailuan hartu dut: lauki zuzen bat, mosaiko urdinak inguratua eta eskuin, goian, itze hori bat dirudiena, maskorra. Laukizuzen ia perfektu bat, angelu zuzenetan elkar ebakitzen zuten kale nagusiz zeharkatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Hura agertu arte, ezin izan ziren egin irudi lerrozuzenen koadraturak baizik: laukizuzenarena, paralelogramoarena, trapezioarena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Integrala: laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura, zeinaren azalera osoa irudiaren azalera baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

2 (izenondo gisa)

Begi grisek ez zituzten bide bazterreko etxe laukizuzen haiek ezagutzen, ezta balkoitik balkoira oihuka ari ziren emakumeak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.

Herrixkako etxebizitza laukizuzenak bereziak dira, hirigintza aldetik.  Berria - Kultura   2004-04-08

Italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Sasi-arrastoa zen apurtuta zegoelako eta ezin zelako jakin apurtu baino lehen paper karratua izan zen, edo laukizuzena izan zen, edo triangularra izan zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.

Besteak hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak ziren, karratuago batzuk, laukizuzenago besteak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.


lauko 1 iz lau banakoz osaturiko gauza.

A-tik J-ra eta batetik hamarrera, sarea marraztu duzu [...] eta barkuak egokitu dituzu ondoren: lau bateko, hiru biko, bi hiruko eta lauko bat, guztira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Neskak hamar groscheneko txanpon bat, seiko bat eta lauko bat hartu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Zirkulu guztia lauko, bosteko eta zortziko bikoitzetan banatu ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

· Bi lauko, zortzi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.

2 lau kidez osaturiko taldea edo multzoa. ik laukote 4.

Gobernu koalizioa arriskuan dago, kolonoen alderdiak laukoa utziko duela ohartarazi baitu.  Berria - Mundua   2004-06-05

Zenbateraino existitu da laukoa (hirukoa eta CiU) estatutuaren inguruko negoziazioetan?  Berria - Harian   2006-01-24

PANeko lehen ministro Ahmed Kureiak atzo iragarri zuen ez dela Laukoarekin -AEB, NBE, Europako Batasuna eta Errusia- berriz bilduko. herria¬

Kureia Laukoaren ordezkariekin elkarrizketatu zen herenegun, Ramalan.  Berria - Mundua   2004-07-09

Aurretik dezenteko zuloa ireki zuen laukoa zihoan: Aitor Osa (Illes Balears-Banesto), Aitor Perez Arrieta [...], Antoine Charteau [...] eta Francisco Lara.  Berria - Kirola   2004-06-04

3 lau lerroko ahapaldia.

-Omar Khaiamen laukoak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

[Poeta] lauko ospetsuen egilea zela, emakumeak eta ardoa gustatzen zitzaizkiola, polinomioen aita zela, 3. mailako ekuazioen espezialista, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Burdin-sarearen gainean paratutako lauko honek, latin basa samar eta enigmatikoan: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 200. orr.

Oso forma zehatza dute laukoek: lau lerroetatik hiru elkarri lotuta daude, errimatuta behar dute; laugarrena, berriz, beregaina da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

4 (kartetan)

Lauko bihotza.  Berria - Kultura   2004-10-23

• 5 izlag lauk osatua; lauren artekoa.

Nik behintzat pozik hartu dut puska batean lauko ziegetan lo egin beharra Xabier, Andoni eta Josebarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Bost puntuko moldea dela, laukoekin batera, bertsolariek sarrien erabiltzen dutena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Presidenteak ere bi urteko zigorra izango du, eta medikuak laukoa.  Berria - Kirola   2004-12-08

Emirraren artilleria osatzen zuten seiko eta lauko kanoien eztanda hots apalagoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Burdinaria eskuratu behar duk nonbaitetik [...] eta lauko amua egin behar duk, edo bostekoa, haria nolakoa den. Ama-alabak bi dituk, lauko multzoa osatzeko beste bi falta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.

16 selekzio ari dira lehian, lauko lau multzotan.  Berria - Kirola   2004-05-29

Seiko edo lauko kargalari-taldeetan ere, oso karga handiak eramaten direnean, horretarako erabiltzen dituzten hagen erdian orekatzen da karga.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Eguerdian, aldiz, eguneko ekitaldi nagusia izango da: zazpiko futboleko lauko torneoa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Etzi hasiko da lur gaineko Euskadiko Lauko Txapelketa Berriatuan, eta bihar, goma gaineko Nafarroakoa.  Berria - Kirola   2004-05-07

Lauko txapelketako lehenengo jardunaldia jokatuko dute 280 eta 240 kiloetan, Laukizen.  Berria - Kirola   2004-11-12

6 laukoan adlag lauhazkan.

Laukoan joan ziren ezkutariak esandako lekuraino, baina han ez zuten inor aurkitu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 38. orr.

7 lauko final lau talderen artean jokatzen den finala.

Saskibaloia Euroligako Lauko Finala.  Berria - Kirola   2006-04-25

Lauko Finaleko finalerdi batean.  Berria - Kirola   2006-04-29

Lauko Finala eta ACB Liga gelditzen dira oraindik.  Berria - Harian   2006-04-27

Azken 10-12 urteetan beste hainbeste final jokatu ditu, Europako Kopako final bat eta Lauko Final bi.  Berria - Kirola   2006-04-26

Moskuko Lauko Finalaren azken partida jokatu zuenPragarako bidea hartu du Tauk, bihar hasiko den Lauko Finaleko txapela janzteko helburu zailarekin.  Berria - Harian   2006-04-27

Lauko Finala kanpotik bizi dutenek Baskonia faboritotzat jotzen dute.  Berria - Harian   2006-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako lauko txapelketa (3); bigarren lauko finala (8); euroligako lauko finala (6); euroligako lauko finalean (4); euskadiko lauko txapelketa (7); euskadiko lauko txapelketako (5); euskadiko lauko txapelketan (4); lauko bateko bitartearekin (7); lauko bi multzotan (3); lauko euskadiko txapelketa (5); lauko euskadiko txapelketak (4); lauko euskadiko txapelketako (5); lauko final (10); lauko finala (85); lauko finala irabazteko (3); lauko finala jokatu (3); lauko finala jokatuko (6); lauko finala jokatzeko (8); lauko finalak (9); lauko finalaren (11); lauko finalari (6); lauko finalean (86); lauko finalean egon (4); lauko finalean egongo (4); lauko finalean egoteko (17); lauko finalean kokatu (3); lauko finalean sartu (4); lauko finalean sartzeko (10); lauko finaleko (14); lauko finalera (15); lauko finalera heldu (4); lauko finalera heltzeko (4); lauko finalerako (27); lauko finalerako bidea (4); lauko finalerako txartela (8); lauko finaletik (5); lauko finaletik kanpo (3); lauko torneoa (3); lauko txapelketa (14); lauko txapelketak (3); lauko txapelketako (9); lauko txapelketako lehen (3); lauko txapelketan (14); moskuko lauko finalean (5); pragako lauko finala (8); pragako lauko finalean (4)

euskadiko laukoa (4)


laukoitz 1 izond lau gauza berdinez edo mota bereko lau gauzez osatua.

By pass laukoitza egin zioten, eta berriz ebakuntza egin behar izan zioten egun gutxiren buruan, barne odoljarioaren ondorioz.  Berria - Kultura   2006-02-18

Agilofingoak dukeen jatorrikoak ziren, eta haien artean aukeratzen zen dukea; konposizio laukoitza zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Berari esker ikusten da antinomia laukoitzaren lehenengo frogak ez direla itxurapenak, froga irmoak baizik  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.

2 lau halako dena.

Zin edo birao egiten harrapatuak, izuna ordaindu beharko dute lehenengo aldian; bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean, izun bikoitza, hirukoitza eta laukoitza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

145,5 gramo heroina atzeman zituzten orduan, 2003an atzemandakoaren laukoitza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Eta lau hizkuntzatan izateak badu meritu laukoitza.  Berria - Kultura   2006-02-18

Gutxiren laukoitzak ez du zertan asko izan behar.  Berria - Ekonomia   2006-04-29


laukoizte iz lau halako bihurtzea, lau bider handiagoa egitea.

Aski adierazgarria da herrialde industrializatuenen (G7) lehen gailurra 1975. urtean bildu zela, hau da, Bretton Woodseko sistemaren hondamenak eta petrolioaren prezioaren laukoizteak eragindako nahasmenduen ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.


laukoiztu, laukoiztu/laukoitz, laukoizten da/du ad lau halako bihurtu, lau bider handiagoa egin.

Etekinak laukoiztu egingo lirateke eta zor guztiak kitatzeko aukera izango luke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

1950-2001 artean biztanleria ia bikoiztu egin da; etxebizitzen kopurua, berriz, ia laukoiztu.  Berria - Harian   2006-04-08

Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen Yom Kippur-eko gerraren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Izan ere, hau egin zuela eta bestea ez zuela egin, esamesek laukoiztu egiten zuten berez oparoa zen errealitatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

1973ko urriaren eta 1974ko urtarrilaren artean petrolioaren prezioa laukoizteak eragindako krisiaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Ezin duk gehiago; ihes egiten duk, arreta galdu duk, heure buruari esaten diok Bizantzio dela hori, heure dirua hirukoizten ari dela; laukoiztu, hamarkoiztu, ehunkoiztu, milioikoztu, miliarkoiztu egingo dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hirukoiztu edo laukoiztu (3)


laukote 1 iz lau musikarik osaturiko taldea. ik kuarteto.

Herbie Hancock piano jotzaileak eta Wayne Shorter saxo jotzaileak distira berezia ematen diote laukoteari.  Berria - Kultura   2004-07-13

Coltraneren laukote mitikoko bateria jotzailea.  Berria - Kultura   2004-05-20

Quatuor Debussy laukote famatua.  Herria   2004-12-09

Laukotean, beren artean zegoen maila gorde zuten: Egeak biolontxeloa jotzen zuen, Circek lehen biolina, Safok bigarrena, eta Virgiliak biola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Laukotearen aberasgarri, Etxepareko Jason etorri zen Arbideko musika eskolan ikasteko baliatzen zuen biolina kokospean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

Gau batez jo zuen laukoteak zamaketarien aurrean, gau luze, gau bero batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol Schultzen omenez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

U2 beti izan da talde ideologikoa, gurutzada politiko eta erlijiosoa abiatu duen laukotea.  Berria - Harian   2005-08-09

The Magnetic Fields laukotearen pop sinfonikoa entzuteko parada.  Berria - Kultura   2004-10-21

Laukotearen testamentu musikala izango zena grabatu zuten: Spasms of Pleasure.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Itziar, pandero-jole berriaren maitale platonikoa, atearen ondotik laukoteari begira, liluraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

· Laukotea ahots, zanfona, karamilo eta lautez osatua zegoen.  Berria - Kultura   2004-08-08

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren laguntzaz jazz laukote bilbotarra orain artean jorratu gabeko esparruan murgildu da.  Berria - Kultura   2006-03-30

Musikari laukote berria, bere onenak ematen; ni, haien zarata etsipenez aguantatzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

Etsaien adorea apaltzeko, haien morala beheratzeko, haien espiritua zirtziltzeko, musika-laukoteak, hari-laukoteak, antolatu nahi zituela frontean bertan, etsaiengandik gertu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

Ganbarako musikaren moda zabaldu zenean, lau emakumeek […] hari-laukotea osatzea erabaki zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

3 lau lagunek osaturiko taldea.

Inguruetako laukote bikainena osatua zuten, garai batean, Pello, Erramun, Alustizako Miel eta laurek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.

Laukotea, patxadaz ibiliz, barraren parera heldu zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 103. orr.

Gure laukote hartan bazen bat [...] neskekin tratatzeko eta haiekin hizpidean sartzeko erraztasun pixka bat zeukana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.

Beata laukoteak ondotik urrunduz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Handik gutxira, laukoteak erabaki zuen musika-talde bat sortzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

4 lau jokalarik osaturiko taldea.

Atenasen brontzezko domina leporatu zuten laukotetik hiruk parte hartu zuten Bordelen: Sergi Escobar eta Carles Torrent kataluniarrek eta Carlos Castaño espainiarrak.  Berria - Kirola   2006-04-16

Kataluniak [...] laukote indartsua aurkeztuko du: Romero, Mageme, Fluvia eta Granados.  Berria - Kirola   2004-12-09

Laukote batek bereganatzen du garrantzia Maccabiren jokoan: Parker, Solomon, Baston eta Vujcicen artean 55 puntu sartu dituzte batez beste Euroligan.  Berria - Kirola   2006-04-14

Baigorriko atzelaria izan zen laukoteko pilotari onena.  Berria - Kirola   2004-09-17

5 lau estatu edo erakundek osaturiko taldea. ik lauko 2.

Egun horretan bertan, Londresen elkartuko dira Laukotea osatzen duten Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Europako Batasuna eta Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak. herria¬

Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak osatzen duten Laukote honek moldatutako bake prozesuak aurreikusten du estatu palestinar bat eratuko dela [...] Gazako lurraldean eta Zisjordanian. herria¬

Horrela zuzendu zaie Laukoteko kideei (AEB, NBE, Europako Batasuna eta Errusia) Ismail Hania, Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroa. herria¬

Laukoteak (NBE, AEB, Brusela eta Mosku) PANi esan zion Israelen izaera eta aurreko akordioak onartu, eta indarkeriari uko egin beharko ziola «nazioarteko laguntza jasotzen segitzeko». herria¬

Laukoteak diru laguntza emango dio PANi, hauteskundeak egiteko.  Berria - Mundua   2004-11-24

Israelek uko egin dio Laukotearen ordezkariekin bakeaz hitz egiteari.  Berria - Mundua   2004-07-08

Espainiako Kongresuan bozkatuko dutena ez da bakarrik PSOEk eta CiUk hitzartutakoa, «aurretik PSOEren eta Kataluniako laukotearen artean egindako bileretan erabakitakoaren ondorioa da».  Berria - Mundua   2006-03-19

6 lau gauza berdinek osaturiko multzoa.

Argi daukat hainbat idazlek egundoko eragina izan dutela niregan: bata da Gustave Flaubert-en Madame Bovary; bestea, Lawrence Durrell-en Cuarteto de Alejandría eta, batez ere, laukote horretako Justine nobela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 191. orr.

Jogurt laukote bat hartu zuen eskuetan, pentsakor.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 161. orr.

7 musika-laukote batentzako musika-lana.

Haydnenen laukote bat da, Hegatxabala gisa ezagunagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Mozartekin hasi ziren, Milan Laukoteari ekinez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Orduan aipatu zion lehen aldiz Schuberten "Neskatxa eta herioa" biolin-laukotea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.

Hari-laukotearen allegroari ekin zioten, gogoz eta kemenez ekin ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Gonbidatzaileak alemanak baziren, Beethoven jotzen zuten, Beethovenen hari-laukoteren bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Smetanaren doinuak jotzen zituen, Nire bizitzari buruzkoa izena duen hari-laukotea, esaterako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Beethovenen Harpak izeneko soka laukotea, oso tristea ausaz, lau mugimenduetatik bi adagioak baitira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hari laukote (6); jazz laukote (3); laukote bat (14)

hari laukotea (6); laukotea osatu zuen (3); laukotea osatzen (6); osatzen dute laukotea (4)

hari laukoteentzat (3)

laukoteko kideei (3); laukoteko onena (3); laukoteko ordezkariak (3)


laukoteka adlag laukotetan.

Edonortzuk izan zitezkeen, han dozenaka neska ikusten baitziren, bikoteka, hirukoteka, laukoteka… ederrak, motzak, zaharrak, gazteak...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.


laukun izond lau osagai dituena.

Leihoa bera, laukuna bere itxuraz, lau beira karratuz osatua zelako, atze samarrean gelditzen zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 140. orr.

Gaueko hiruretan [...] erloju dotoreak entzunarazi du bere melodia laukuna: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 160. orr.

Lepotik paparreraino zintzilikaturik, urrezko "Toison" laukunaren domina.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.


launa 1 izlag bakoitzari lau; bakoitzak lau.

Launa bertso bota behar zituzten zortziko txikian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 117. orr.

Txapelketa hartan launa pieza jo zituzten bi bikoteek: fandangoa, arin-arina, trikitixa eta porrusalda.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Lau talde daude launa punturekin sailkapenean.  Berria - Kirola   2006-02-26

Launa gudariko lau talderen zainpean.  Elizen arteko biblia   Eg 12,4

Launa urteko espetxe zigorra ezarri diete erizain bati eta mediku bati. herria¬

Harri handiak, bost eta launa metrokoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,10

Animaliarik gehienek bezala, launa gorputz-adar zituzten, baina [...] bi baino ez zituzten erabiltzen ibilirako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

Julius lehengusuak launa kiloko bi ume izan ditu. Launa hilabeteko egun eta gau polar horien artean, egunak bereziak dira, egunsenti eta ilunabar amaiezin eta ezin ederragoekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 59. orr.

Hogeita launa diputatu.  Berria - Mundua   2004-04-01

2 (dagokion izena ezabaturik)

Launa berdindu ondoren, Xalak hiru tanto egin zituen jarraian.  Berria - Kirola   2004-02-08

Erritmo bizian hasi zuen partida bikote gorriak, baina urdinek launa berdintzea lortu zuten.  Berria - Kirola   2004-02-08

3 launako izlag lauk osaturiko.

Jendea iritsi ahala, launako ilarak osatzen ditugu Zuzendari txit agurgarriaren leiho aurreko patioan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 46. orr.

Gainerako anaiak iritsiko ziren hiruna eta launako taldeetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

launa aurpegi (3); launa bertso (3); launa punturekin (4)


launaka 1 adlag launako multzoetan.

Tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka, piramideak osatuz, hiru ale azpian, bat puntan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Eskailerako mailak launaka jaitsi nituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 18. orr.

Launaka igo genituen eskailerak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Horrela, pareka, hirunaka, launaka bildu eta jaso ditzake irakurleak.  Berria - Kultura   2004-01-02

Guk launaka joan behar genuen gizonentzako komun publikoetara.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

Talde handietan gabe, hirunaka edo launaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Umeak bakarrik, umeak bikoteka, umeak taldeka, launaka, seinaka, hamarnaka, piltzarrak oinen inguruan bildurik oinetakoen ordez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

2 launakako izlag launako.

Alde egin zuten soldaduek, pauso baldarrez, launakako lerroetan, hiriko gotorlekura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Patioan hirunaka edo launakako ilaretan jarrarazita egiten zizkiguten kontaketak egunean pare bat aldiz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mailak launaka (3)


launako ik launa 3.

launazka 1 adlag ipar launaka.

Launazka lerroan ezarririk, hiria trebesarazi ziguten bi edo hiru kilometrotan, Royalieu kasernara arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Kantinan sarrarazten gaituzte, eta launazka jartzen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

2 launazkako izlag launakako.

16 pilotari, launazkako lau pula edo multxotan: A multxoan ariko dira Oyhenart, Haroçarene, Sorhaitz, Kurutcharry.  Herria   2003-01-28


lauoineko iz lau oineko aberea. ik lauhankako.

Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.  Elizen arteko biblia   Eg 11,6

Mota guztietako lauoineko, narrasti eta hegaztiak zituen barruan.  Elizen arteko biblia   Eg 10,12


lauoinka (38 agerraldi 14 liburutan; orobat lauoinka g.er.) 1 adlag lauhazkan.

Zaldiak, hesoletan loturik baina uhal guztiak jantzita beti, prest zeuden lehen agindua eman orduko lauoinka abiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Zaldiak lauoinka bizian jartzeko agindu zion Selifani.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Egin ote lezakete lauoinka haitzetan zaldiek? golda ote lezakete itsasoa idiek?  Elizen arteko biblia   Am 6,12

Belarria lurrean jarrita entzun egiten zuen ea lauoinka hotsa hedatzen zen estepan zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Zaldien lauoinka-hotsa, gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka entzutean.  Elizen arteko biblia   Jr 47,3

2 irud/hed

Tximinoek jauzika, piztiek lauoinka zeharkatzen zuten sastraka. Txakurrak, hartan ikasia, pareta ia bertikalean lauoinka ekiten zion, muturra gorantz jasorik, ahopetik uluka, ametsetan bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Mikel Strogoffek zaldi gainera igo eta lauoinka ihesi joatea beste aukerarik ez du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Mikel Strogoff lauoinka zihoan kanaberadi horien artean, inork ikusi ezin zuela bidearen inguruko zingiretatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Gero, lauoinka abiatu zen destakamendua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.

• 3 iz lauoinka doanaren urratsa.

Eta zaldia harantz gidatuz, lauoinka triste askian bentaraino etorri zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

• 4 adlag lau hankan.

Lauoinka ibiltzeari utzi eta bi oinen gainean ibiltzen hastean, aurrera okertu behar da burua ikusmen-eremu erosoa izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Lauoinka igo beharreko haitz-hormak, harri sendo egokizkoa oro har.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Azkenean lauoinka eta atzeraka irteten zinen leizezulotik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Ferekatzen utzi nion, ukitzen, zabaltzen, lauoinka jartzen, marruka nenbilela eta zezen nirea deitzen niola.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

Gizonak, beren autoetan igoarazi, eta lauoinka jartzen dira ipurdia zula diezaieten, hori izaten da haien espezialitatea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lauoinka bizian (5); lauoinka jarri (3)


lauortzeko ik lauhortzeko.

laupabost ik lauzpabost.

laurazka iz ipar launaka.

Partaideak (16 urtez goitikakoak) laurazka ariko dira, kopurua 40 etara mugatua izanen delarik.  Herria   2003-09-11


laurden 1 iz lau zati berdinetan banatu den banako baten zati bakoitza.

Botila hiru laurden betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Jateko txahalaren laurden bat osorik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.

Orain dela ordu eta laurden. Oren bat eta hiru laurden iraun du partidak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Harenak ziren munduko urre-erreserben hiru laurden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Nire gelako kideen laurden batek-edo errepikatu egin beharko luke urtea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.

Anne Frank Funtsak onartutako testu hau orain arte ezagutzen zen testua baino laurden bat luzeagoa da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 11. orr.

Frisoak ere arkitrabeak berak baino laurden bat txikiagoa izan behar du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Nekazaritzak, meatzaritzak eta energia-gaiek munduko esportazioetan duten partea bi heren izatetik, laurden bat baino gutxiago izatera iritsi da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Jokalari argentiarrak lehen laurden bikaina egin zuen eta Gasteizko taldearen puntu gehienak egin zituen.  Berria - Kirola   2004-04-01

2 (orduetan)

Erlojuak hamarrak laurden gutxi jo zituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

Gaueko hamaikak laurden guti ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Zortziak eta laurden jo gabe eta dagoeneko etxeko atariaren parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Ordubiak laurden gutxi: bazkaltiarrak jaiki eta zein bere eginkizunetara itzultzen dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Zazpiak laurden gutxiak arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Zortziak laurden gutxietatik aurrera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.

Hamaikak laurden gutxiagotan iritsi ziren King's Crossera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Lau alemanak kanpora atera ziren, gauerdi laurden gutitan, ohi zuten bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

3 edukiera neurria, pitxer laurdenaren baliokidea.

Zoaz Zeldarengana, kalearen bestaldera, eta eros ezazu laurden bat esne irakin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Laurden bat ardorik ez dute tabernan ematen, palanka-botatze on baten edo ezpata-kosk on baten truke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez. Arraina zegoenetan, olioa ere ematen ziguten, ontza eta erdi bakoitzari, eta ozpina ere egunero, laurden bana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

4 liburuen tamaina mota, inprenta orri baten laurdenari dagokiona.

Londresen, 1929ko ekainaren hasiera aldera, Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogi apur bat, txokolatea, gazta laurden bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.

Mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurden hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Orri laurden bat zegoen mahai gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

Mende-laurden batean, bi nazio horiek munduko herrialde boteretsuenak bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Moskoe-strömgo zurrunbiloa milia laurden bat aurrerago zegoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Ertzeko zintarria metro laurden zen gora.  Elizen arteko biblia   Ez 43,13

Libra laurden bat te eta bi libra azukre erostera irtetea erabaki zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

Gabonetarako libra laurden bat gurin gehiago emango zaiola bakoitzari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Zor dizkidazu bost penny-laurden.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.

Bi diesi edo tonu-laurden.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Estatu Batuetako Federal Reserve Board erakundeak interbentzio-tasa puntu-laurden bat jaistea erabaki zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Bihar egingo da final-laurden eta finalerdietako zozketa.  Berria - Kirola   2006-03-09

6 ordu laurden

-Ordu laurden bat galdu diat lehen ere hire bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Ordu-laurden bat ere ezin geldirik egon.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Ordu laurden bat geroago tabernako nagusiarekin irten zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.

Ixteko ordu laurdena doi falta zela iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Ordu laurden baino gehiagoko azterketa zehatzaren ondotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Egurra mozten egon den ordu laurdenean ez dugu hitz bat bera ere esan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.

Beti bezala, hiru ordu laurdeneko bidaia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Handik ordu laurdenera, neskamea lasterka agertu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bederatziak eta laurden (5); bederatziak laurden gutxi (4); bi final laurden (5); biak eta laurden (5); bostak eta laurden (5); duela mende laurden (18); eguerdi laurden gutitan (6); final laurden (12); finala laurden hau (7); hamabiak eta laurden (4); hamaikak eta laurden (6); hamaikak laurden gutxi (7); hamarrak laurden gutxi (5); hiru laurden (61); hiru laurden iraun (8); hiru ordu laurden (41); hiru oren laurden (4); hirurak eta laurden (5); laurak laurden gutxi (5); laurden gutitan (6); mende laurden (63); mende laurden bat (24); mende laurden batez (5); mende laurden honetan (4); ordu eta laurden (11); ordu laurden (256); ordu laurden barru (5); ordu laurden beranduago (5); ordu laurden eman (4); ordu laurden eskas (4); ordu laurden falta (5); ordu laurden geroago (15); ordu laurden inguru (12); ordu laurden lehenago (13); oren laurden (46); puntu laurden (21); puntu laurden bat (4); puntu laurden igo (7); seiak eta laurden (5); seiak laurden gutxi (7); zazpiak eta laurden (5); zortziak eta laurden (6); zortziak laurden gutxi (5); zortziak laurden gutxiago (4); zortziak laurden gutxiagotan (5)

azken laurdena (14); azken ordu laurdena (5); final laurdena (23); finala laurdena (15); hirugarren laurdena (10); laurdena bete (10); laurdena beteta (4); laurdena bukatu (4); laurdena falta (7); laurdena falta zela (5); laurdena igaro (4); lehen laurdena (15); mende laurdena (37); ordu laurdena (46); ordu laurdena falta (4); oren laurdena (13); pintatutako laurdena erakusten (4); torneoko final laurdena (4)

bi final laurdenak (8); bi finala laurdenak (4); euroligako final laurdenak (4); final laurdenak (185); final laurdenak jokatzeko (13); finala laurdenak (62); harmailen hiru laurdenak (7); hiru laurdenak (83); hiru laurdenak bete (14); hiru laurdenak beteta (11); kopa final laurdenak (5); kopako final laurdenak (28); lehen final laurdenak (4); txapelketako final laurdenak (4); zigorraren hiru laurdenak (21)

azken laurdenaren (7); bigarren laurdenaren (4); hirugarren laurdenaren (9); lehen laurdenaren (6)

azken laurdenean (55); azken mende laurdenean (4); azken ordu laurdenean (7); azken oren laurdenean (4); bigarren laurdenean (37); final laurdenean (10); finala laurdenean (10); hirugarren laurdenean (54); laugarren laurdenean (9); lehen final laurdenean (4); lehen laurdenean (56); lehen ordu laurdenean (5); mende laurdenean (9); mendearen azken laurdenean (5); ordu laurdenean (27); oren laurdenean (9)

hiru laurdenek (18)

azken laurdeneko (7); final laurdeneko (13); hiru laurdeneko (20); hiru ordu laurdeneko (8); mende laurdeneko (4); ordu eta laurdeneko (6); ordu laurdeneko (27)

final laurdenen (7); finala laurdenen (5); hiru laurdenen (9); hiru laurdenen buruan (5)

azken laurdenera (11); handik ordu laurdenera (7)

ordu laurdenerako (4)

ordu laurdenero (5)

final laurdenetako (285); final laurdenetako joanekoan (6); final laurdenetako kanporaketa (38); final laurdenetako partida (24); final laurdenetako zozketa (6); hiru laurdenetako (15); hiru laurdenetako lerroan (6); kopako final laurdenetako (31); ligako final laurdenetako (14); torneoko final laurdenetako (6); txapelketako final laurdenetako (23)

azken bi laurdenetan (5); bederatziak eta laurdenetan (4); euroligako final laurdenetan (4); final laurdenetan (272); final laurdenetan jokatu (5); final laurdenetan sartu (7); final laurdenetan sartzeko (9); finala laurdenetan (56); hiru laurdenetan (12); kopako final laurdenetan (27); lehen bi laurdenetan (5); ligako final laurdenetan (8); seiak eta laurdenetan (4); txapelketako final laurdenetan (8); zortziak eta laurdenetan (7)

final laurdenetara (90); final laurdenetara iritsi (9); final laurdenetara sailkatu (4); final laurdenetara sartu (9); final laurdenetara sartzeko (9); kopako final laurdenetara (6)

final laurdenetarako (96); final laurdenetarako sailkatu (20); final laurdenetarako txartela (21); kopako final laurdenetarako (6); nbako final laurdenetarako (5); txapelketako final laurdenetarako (8)

finala laurdenetarat (4)

final laurdenetatik at (9); final laurdenetatik kanpo (8)

hiru laurdenez (10); hiru ordu laurdenez (7); hiru oren laurdenez (9); ordu laurdenez (13); oren laurdenez (9)


laurdendu, laurden(du), laurdentzen du ad laurdenkatu, lau laurden egin.

Emakume babesgabeei zintzurra moztu zenieten arkume errugabe bailiran, eta haurrak laurdendu zenituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

Epaitegi gorenak laurdendu egin zuen Gillermo Colingburn zalduna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Animaliak torturatzen -batzuk, erabat hilik ez daudela, larrutzen eta laurdentzen- dituzten hiltegi eskergak itxiko ditu jendeak, mugimendu zibilek bultzatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Laurdenduta hiltzera kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.


laurdenka 1 adlag laurdena oinarri harturik.

Gramoka azaltzen da beti, edo gramo laurdenka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Markagailua laurdenka: 17-16, 41-41 (atsedenaldia); 67-63 eta 93-87.  Berria - Kirola   2004-12-24

2 laurdenkako izlag

Gure laurdenkako urtaroak baino luzeagoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

markagailua laurdenka (4)


laurdenkatu, laurdenka(tu), laurdenkatzen du ad lau laurden egin, bereziki pertsona bat heriotze zigor gisa.

Erregea hiltzeko saio-egileak laurdenkatuak izaten ziren plazan, zaldi lodi eta kemen handikoak lotzen zitzaizkien kondenatuaren beso-hankei eta gero tira egiteko agintzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Nork egin dizu begizkoa? nork liluratu zaitu? [...] esan, eta laurdenkatu egingo dut halako hori, eta gero haren puskak egosita zakurrei emango dizkiet.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Aurrena gorputza laurdenkatu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Barbarotasun arabiar peto-petoz, laurdenkatu egiten zituen, gazitu eta soto batean kontserbatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.


laurdenkatzaile iz laurdenkatzen duen borreroa.

Laurdenkatzaile baten upel zikin-zikinak, non herri oso baten gantz gaiztoa urtzen baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.


laurdenki iz laurdeneko zatia.

Eta, estalpeetan, zelata egiten zieten tripakiei beren tinetan, eta hestebete luze kulunkariei, eta harakinek okela-laurdenkiak zintzilikatzen zituzteneko kakotzar burdinazkoei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.


laurdentsu iz gutxi gorabehera laurdena.

Hendaiako Tribord horrek hartzen du hektara erdiño baten eremua, eremu horren laurdentsua saltegi kondu.  Herria   2004-09-23

· Ordu laurdentsuz lo-ez-lo atseden hartu eta gero, zigarroari zigarroa egon nintzen sabaira begira.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.


laurdentto iz adkor laurdena. ik laurdentxo.

Sozietateko akzioen laurdentto bat hamazazpi enpresa pribatu desberdinen artean partekatua dago.  Herria   2004-01-29


laurdentxo iz adkor laurdena.

Laurdentxo bat baino ez naiz, erditxo bat, bezpera bat, izatera iristen ez den hats galdua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 89. orr.

· Ea gutxienik ordu laurdentxo bat jokatzeko modurik dudan.  Berria - Kirola   2004-02-25

Ordezkoen aulkian eserita eduki ondoren, ordu laurdentxoa baino falta ez zelarik zelairatu ninduen anai Jaxintok.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.


laurehun (orobat lau ehun eta larehun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian laurehun agertzen da) 1 zenbtz lau bider ehun, 400. (dagokion izenaren ezkerrean)

Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez. Beheko danborrak laurehun bira eman dituenean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Davidek aurrera egin zuen laurehun gizonekin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,10

Liburu bakoitza laurehun eta hamar orrialdetakoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Artileriako mila eta laurehun pieza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Laurehun artista inguruk parte hartuko dute aurten Aitor Urdangarin margolaritza lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-06-08

Lau ehun bazkaltiar hurbil, gaitzeko giro ona.  Herria   2003-04-24

Berrogeita hamar eta hirurehun edo laurehun ale bitarteko argitalpenak izango ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 353. orr.

Beste laurehun eta gehiago gatiburekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Bil itzazu israeldar guztiak niregana Karmel mendian, bai eta Jezabelen mahaian jaten duten Baal sasijainkoaren laurehun eta berrogeita hamar profetak eta Axera jainkosaren laurehunak ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,19

Laurehunetik gertuago hirurehunetik baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

2 (dagokion izena ezkerretik ezabaturik)

Ilaretan eginak daude barrakoiak, ia laurehun guztira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

"Berrehun eta berrogei gramo galdu ditut azken aste honetan", edo "kilo eta laurehun irabazi ditut", zehazten zuen don Pedrok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Baalen profetak, berriz, laurehun eta berrogeita hamar dira.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,22

Seiehun eta laurogei kaxa egunean, hiru mila eta laurehun astean, ehun eta hogeita hamasei mila urtean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Bostehun kilometro, laurehun eta laurogeita hamar, laurehun eta laurogei, laurehun eta... edozein momentutan gerta daiteke edozein ezbehar.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

3 (denbora unitateekin)

Horazio eta Virgilioren aroa baino laurehun urte geroago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

-Ia laurehun urte dira ez dudala jan -erantzun zion mamuak-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.

Aurreko laurehun urteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Zeruko bere orbita osoa laurehun eta laurogeita bost egunetan egin ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

4 (diru unitateekin)

Lursail horrek zilarrezko laurehun txanpon balio du.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Prezioa baieztatu zidan, laurehun libera eskura.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Laurehun eta berrogeita hamar franko geratuko dira arropa garbitzeko, gastu xeheetarako eta zinemarako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Sari ederrak badira irabazteko, lehena lau ehun eurokoa.  Herria   2004-07-08

Nire eskudiruaren moldaketa, berriz, pixkanaka egin dezaket, egunean hirurehun edo laurehun dólar.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 55. orr.

5 (bestelako unitateekin)

Bi mila eta lau ehun tona ardi gasna.  Herria   2002-08-08

Laurehun tona bakailaoren gainean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

Laurehun kilo garagar-hazi zilarrezko berrogeita hamar txanponetan.  Elizen arteko biblia   Lb 27,16

Porlanez betetako laurehun kiloko bidoi batera kateatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Laurehun eta berrogeita hamar kilometro gogor haiek eta hegazkinean iragandako ordu luzeek leher eginak utzi gintuzten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 140. orr.

Mirenen baserritik laurehun metrora beste bat zegoen, zahar-zaharra.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.

Eraikin horiek ezkerreko espaloiaren ertzean hedatzen dira laurehun metroan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Hantxe utziko zuen ibai handia, laurehun versta luzean handik behera etorri eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

6 hirurehun-laurehun zenbtz

Hirurehun-laurehun oineko aldea bazegoen almadiatik Poshkavsk herriaren sugarretara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

· Langileak hirurehun-laurehunekoren bat ziren, baina poliziak ere asko ziren  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

7 laurehun bat (orobat laurehunen bat) gutxi gorabehera laurehun.

Reykjavik sarraskitu zuten, lapurreta ugari egin eta laurehun bat islandiar hartu esklabo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

Orain dela laurehun bat urte Leitzan eraikitako etxe dotore bat da Maxurrenea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.

Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten David.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,13

Tours Angelutik laurehunen bat kilometrora dago.  Berria - Kirola   2004-12-07

Laurehun bat verstako tartea zen (426 kilometro), eta trenak egun erdia beharko zuen haraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

8 laurehun mila zenbtz

Laurehun mila gudari ziren, gerrarako trebatuak.  Elizen arteko biblia   Epa 20,2

Ondorioa da laurehun edo bostehun mila lagun egongo zirela, zuhurtziak mesfidati izatera eramaten gaituen zenbakia, alegia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.

Emazte ohia eta biok salmentatik ateratako dirua erdi bana egitekotan geunden, eta bankuan laurehun mila dolar aski eta sobera izango ziren azken hatsa eman arte bizitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Laurehun mila aletik gora saldu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainuontziko laurehun tapoi (3); hirurehun edo laurehun (3); laurehun bat urte (3); laurehun gizonekin (5); laurehun lagun (3); laurehun libera (4); laurehun metro (4); laurehun mila (9); laurehun mila gudari (3); laurehun tapoi (3); laurehun txanpon (4); laurehun urte (16); laurehun urtez (4); mila eta laurehun (8); mila laurehun (5); zilarrezko laurehun txanpon (3)


laurehuna adlag bakoitzari laurehun, bakoitzak laurehun.

Ahariek muga hiruzpalau aldiz igaro zutenerako, laurehuna mila errubloko kapitala zuten bi funtzionarioek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.


laurogei (orobat larogei; Euskaltzaindiaren Hiztegian laurogei agertzen da) 1 zenbtz zortzi bider hamar 80. (dagokion izenaren ezkerrean)

Izan ditzala erregeak hirurogei emazte, laurogei ohaide, nahi beste neska gazte.  Elizen arteko biblia   Kt 6,8

Harrotua zegoen hainbeste milaka gudari eta zaldun eta laurogei elefante zituelako.  Elizen arteko biblia   2 M 11,4

Isaak ehun eta laurogei urtez bizi izan zen.  Elizen arteko biblia   Has 35,28

Laurogei eta koska urtez itxaron behar izan dut hori ulertzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Orduko ehun eta laurogei kilometroko lastertasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.

Astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,25

Hartu dut diru-zorroa eta atera ditut laurogei koroak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.

Zuria, metro laurogei zentimetro.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.

Metro eta laurogei zentimetro [...] begiak distiraz betetako bi maxi-mix eskizofreniko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

Kamsketik Ubinsk herrixkara dauden laurogei versta (85 kilometro) egun hartan bertan egiteko asmoz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Gryffindor doa aurretik laurogei punturen aldeaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Ehun eta laurogei graduko itzulia egin zuen Davidek beste aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.

Bi pezetako olioa, laurogei pezetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

2 (dagokion izena ezkerretik ezabaturik)

Hirurogei baino ez, aintziraren ertzean barrena Angarako ahoraino, eta beste laurogei, Angarako ahotik Irkutskeraino: guztira, ehun eta berrogei versta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.

Gidariak ez ziren gauza hogeita hamar itzulitik gora egiteko; garai honetan laurogei dira ohikoak.  Berria - Kirola   2004-02-25

Nire kalkuluen arabera, laurogeiak ondo beteak behar zituen, laurogeita hamar urte ere izango zituen agian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

Ehun bat metro izango dira handik hona, laurogei akaso, distantzia handia nolanahi ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.

Metro eta laurogei inguru izango zen altu.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

Mori andereñoa metro eta laurogei pasa zen luze.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.

-Laurogei, gutxi gorabehera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.

Laurogei ehuni aterako da dirua Nagoreren alde.  Berria - Kirola   2004-12-05

3 laurogeita

Larogeita hamar urte baino gehiagorekin joan zaigu Francis Gaudeul jenerala, euskalduna bihotzez.  Herria   2003-01-28

Larogeita hamalau egun itsasoan, bakarrik.  Herria   2001-02-15

Larogeita hamabosteko udan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

Behin eta berriz saiakuntza laborategian errepikatu eta gero, saioetako ehuneko larogeita bost kasutan ernalketa lortzen zela ikusi nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.

-Larogeta lau eginak eta esperantzea beste hainbestekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.

4 laurogei bat (orobat laurogeiren bat) laurogei gutxi gorabehera.

Apezpiku euskalduna eskatzeko ausartzia izan zuen laurogei bat laguneko apez taldeaz mintzo ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Metro eta hirurogei inguruko garaieran banatutako laurogeiren bat kilo, begi marroiak, eta hontz itxurako aurpegia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Emakume bat, laurogei bat urtekoa, oinez dabil noraezean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.

Bost urteren buruan, laurogei bat mila libera zituzten errenta onetan jarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

Esparru estu hartan, gazte asko bildu ginen; laurogeiren bat preso politiko guztira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.

5 hirurogei-laurogei zenbtz

Halako argitasun fosforeszente bat zerien laino itxi haietako batzuei, hirurogei-laurogei graduko arkuak osatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Minutuko hirurogei-laurogei aldiz gertatzen da bulkada hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

6 laurogei mila zenbtz

Laurogei mila lagun galdu ziren hiru egunetan: berrogei mila ezpataz hilak eta gutxienez beste horrenbeste esklabo salduak.  Elizen arteko biblia   2 M 5,14

Laurogei mila litro ur hartzen zuen uraskak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,26

Aukerako ehun eta laurogei mila gizon ziren gudurako gai.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,21

Bost urteren buruan, laurogei bat mila libera zituzten errenta onetan jarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

7 laurogei milioi zenbtz

Laurogei milioi pezeta jaso beharko lituzke ama batek urtean. Laurogei milioi legoatako distantziara besterik ez gugandik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 83. orr.

Eskualde Kontseiluak bere kontuetan laurogei milioiko zuloarekin bukatuko duela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laurogei bat lagun (3); laurogei egunetan (3); laurogei gizon (3); laurogei graduko (4); laurogei inguru (4); laurogei koroa (3); laurogei koroak (5); laurogei lagun (3); laurogei mila gizon (4); laurogei mila hargin (3); laurogei milioi (5); laurogei obra (3); laurogei urte (29); laurogei urteak (6); laurogei urteko (5); laurogei urtetan (3); laurogei urtetik gora (7); laurogei urtetik gorako (6); laurogei urtez (8); laurogei zentimetro (5); metro eta laurogei (5)

laurogeiko hamarkadaren hasieran (4)

ehuneko laurogeita hamarra (4); laurogeita hamar egunetan (3); laurogeita hamar urte (9); laurogeita hamarra (4); laurogeita hamarreko (7); laurogeita hemeretzi urte (5); laurogeita hiru urte (4); laurogeita lau banku (4); laurogeita sei egun (3); laurogeita zazpigarrena (3)


laurogeigarren izlag zerrenda batean aurretik hirurogeita hemeretzi dituena (80.).

Joan den mendeko laurogeigarrenetan "pobrezia berria" sortu da, hau da, jan nahi ez dutenena, jana txarra delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.


laurogeinaka adlag laurogeinako multzoetan.

Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino; hala eta guztiz fardelik ere ez generaman eta ez genuen emakumeez ere arduratu behar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.


laurogeitaka adlag urteez mintzatuz, laurogeitik gora.

Laurogeitaka urte zituela hil zen, 1928an.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Laurogeitaka urteko bikote bat baino ez.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.

Orain laurogeitaka urte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 287. orr.

Laurogeitaka urte (eta gehiago, segurutik) iraun dezakeen bizi-pasaren ondoren, zer egiten du zoriontsuak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.


lausengari 1 izond lausengatzen duena. ik losintxari; lausengatzaile; lausengarri.

Irratiko solaskide lausengaria politikari baten hitzak errepikatzera mugatu da.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

-Baietz Lockhart izan inoiz topatu duzun morroirik lausengariena! -esan zion Ronek Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 193. orr.

Emakume hori zeinen atsegina den, eta adiskidantzari zer nolako xarma lausengaria ematen dakien!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 383. orr.

Hitz gozo eta lausengariz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 224. orr.

Ahots lausengaria erabili zuen orduan, baina ez zen hura ahots isekaria baino hobea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 133. orr.

Ideia orokorrak lausengariagoak dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

2 (adizlagun gisa)

Lausengari, eskuarekin ileak laztandu dizkio, eta tira egin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 132. orr.

-Monestier herritarrak hegaztietaz anitz daki -zehaztu zuen Monduteguyk, lausengari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

-Oso erraza da, Joanes buru-argia -esan zion alkateak lausengari-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

-Nabaritzen zaizu -Maizak, lausengari samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

• 3 iz lausengatzen duen pertsona.

Hantustetsuak bizkarkinen edo lausengarien presentzia maite du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.

Zeren, nehor ez da, hantustetsuak baino errazkiago, lausengarien sareetan erortzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 521. orr.

Gezurtiak gorroto dio biktimari, lausengariak hondamendira darama.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,28


lausengarri izond gauzez mintzatuz, lausengatzen duena. ik lausengari.

Chiracek, berriz, hitz lausengarriekin nabarmendu zuen Frantziak eta Europako beste herrialde gehienek Ameriketako Estatu Batuei eta beste herrialde aliatuei zor dietela gaur egun duten askatasuna. Ez du sekula konplimendurik egiteko itxurarik, eta haatik erraten duen guztia lausengarria da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.

Poliziaburuari, berriz, oso gauza lausengarriak esan zizkion hiriko kalezainen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.


lausengatu, lausenga, lausengatzen 1 du ad norbaiti, haren onginahia irabazteko, hitz labainak esan edo txerak, askotan engainuzkoak, egin. ik losintxatu; balakatu.

Ez dute estimatzen; lausengatzen dute ordea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Emakume bat nola lausengatu ondotxo dakiten horietakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 42. orr.

Zu lausengatu nahian nenbilen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Ez naiz inoren alde jarriko, ez dut inor lausengatuko.  Elizen arteko biblia   Jb 32,21

Pauline lausengatua sentitu zen hasieran, baina atzera egin zuen segidan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Hamar urte dira jo eta ke ari naizela lausengatzen hemengo dirudun zeken zikin batzuk, nahiz eta gogoz emango nizkiekeen muturreko on batzuk topatzen ditudan bakoitzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Lausengatu egin nuen, hori delako mozkor bat tratatzeko modu hoberena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 177. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko, jakintza-emaile, hilen bizi-emaile, gaixoen sendatzaile, atxilotuen askatzaile deitzeko, edo Bere santutasuna Sionera berriz eramanda Jerusalem berreraiki zezala erregutzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Nahi nuke nire neskatxak ni pixka bat zaintzea eta lausengatzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 231. orr.

2 irud/hed

Ohoreak lausengatuta, denbora luzez prestatu nuen nire hitzaldia Hartu duen xede horrek neure buruari diodan maitasuna lausengatu du, aitor dizut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.

Trebeki lausengatzen gure bi gutizia maiteenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 61. orr.

Eta diru-epifania honek, automatikoki gobernuaren ospea sustatzeaz gain, aukera paregabea ere ematen dio bere burua lausengatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.


lausengatzaile iz lausengatzen duen pertsona.

Lausengatzaileen eta gaizkierraileen solasen kasuan beti zentzuz jokatu behar da eta, ez bada gaizkirik aurkitzen jendeak gutaz hitz egiten duelarik, bozkario handitan sartu behar dugu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.


lausengu 1 iz norbaiti, haren onginahia irabazteko, esaten zaizkion hitz labainak edo egiten zaizkion txerak, askotan engainuzkoak.

Lausengu hark hunkitu egin zuen. Husainik ez zuen denbora gehiago lausenguetan xahutu nahi izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Aurrena lausenguz bete zuen, eta hurrena kalezuloko eta alboko auzuneetako esamesak kontatu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Bere zurikeriaz menperatu eta bere lausenguz bereganatu zuen. ik beherago 4.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Ai, zer miserablea naizen lausenguak egiten hasten naizenean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Lausenguak utzi eta pisu handiagoko arrazoiak agertzeko aldia nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Hitzok ez ziruditen arima-zaindari batek esanak, lausengua eta koipearen azpian lehortasun hotza igartzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

Ez diogula jaramon handirik egin behar gizonen lausengu edo mesprezuei, eta sentimendu hutsal eta zentzugabe hauei entzungor egin behar diegula. konfiantzaz eta ausardiaz jokatzen zuen gauza guztietan, inolako zurikeria eta lausengutan ibili gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 108. orr.

Iduritu zitzaion hitz horiek ez zirela zinez lausenguzkoak, eta osaba zehazki begiztatu zuen, esaldi trukaketa laburrean nehondik ere aldatu ez zitzaion aurpegi aire haren gibelean zer gordetzen ote zen jakiteko ahaleginetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 122. orr.

Lausenguak ere sortzen du elkartasuna, baina menpetasunaren edo fede txarraren kutsuarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 521. orr.

2 irud/hed

Itsaso jabalaren lausengu traidoreak ezin zuen inor erakarri bere uhin irrigileen engainura.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zuzendari txit agurgarriak, bitartean, bere lausengu-sortarekin segitu zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Eta halako lausengu-korda luze bat korapilatzen hasi da haren mingain lodia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Baina hura ez zen lausengu zale (gizon gehienak bai, pentsatu zuen).  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 74. orr.

4 lausenguz adlag

Onez onean saiatu zen lehenik, txeraz eta lausenguz, eta mehatxuekin gero.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,24

Mirespenez edo lausenguz begiratzen diola pentsatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

-Ea, tira! -esan zion Ronek lausenguz, bolanteari astindutxo bat emanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.


lausenguka adlag lausenguak egiten, lausenguz.

Egiatia naizelako eta jendeari edozein modutan lausenguka ari ez natzaiolako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 251. orr.

Noir bulebarrak ez du paseoan dabiltzanei lausenguka ibiltzen zaizkien kale burgesen piura lotsagabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Ni gabe ere, ezti-jario asko ditu inguruan, beti lausenguka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Etsaiak aurrean makurtuko zaizkizu lausenguka, eta zuk bizkarra zapalduko diezu.  Elizen arteko biblia   Dt 33,29


lausengukeria iz lausengu gaitzesgarria.

Horrez gainera, jarri bere harrokeria eta bere lausengukeria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Gorrotoa eta lausengukeria, norberaren lausengukeriari gorrotoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Baina nigar kolektiboak, erasia bortitzen beldurrak, laudorio, lausengukeri eta apaltasunak, eginbide gogorrak, ideia bakun hetsiak... zer zen hori?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.


lauskitu, lauski, lauskitzen 1 du ad eskuen artean marruskatu.

Papera lauskitu eta pilota jakako poltsikoan sartu ondoan, bertze orri bat erauzi nuen koadernotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Esku ikusezin hark nire urdaila lauskitzen jarraitzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 69. orr.

· Etsi-etsian, gerrian zeraman zorro hutsa, zeinu magikoz betea, eskuaz lauskitu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 54. orr.

2 irud/hed

Esku ikusezin hark nire urdaila lauskitzen jarraitzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 69. orr.

Pasabidearen bukaeran lauskituta zeuden jendetzaren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 378. orr.

Ez naute lauskituko Zunino eta Zangri-k.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.


lauso 1 iz begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. ik gandu.

Tobiti begietako lauso txuria kenduko zion, Jainkoaren argia bere begiz ikus zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haien zirin beroa erori zitzaidan begietara eta lauso txuriak sortu zitzaizkidan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Testamentu berriak dioen bezala, begiak irekiko dira, lausoak erori, eta itsuari ikusmena "emango" zaio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

2 gehiegi edaten denean, negar egiten denean edo antzekoetan, begiek hartzen duten itxura.

Betaurrekoak puska tiki eginda, begietako lausoak ilunagotzen zuen toki zoldazu horretako ilunpea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Joxanen begietan oruxoak eragindako lausoa...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

Maddalen tristura oso batean sartu zen, zeina irakur baitzitekeen haren begien lausoan  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 442. orr.

3 beiretan itsasten den hezetasuna, gardentasuna kentzen diena.

Leihoak lauso-geruza mehe batez estaltzen ari ziren, ordea, beroaren goxotasunez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Marmarrean hasi zen berriro bere kasa, begiak tabernako beiratea bezain argi-lauso.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Leihoetako kristalak lauso-lauso ageri dira, karez zurituta bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

4 gandua; ikustea eragozten duen zernahi gauza.

Miopiaren lausoen artetik, bere gisako bizitegi batean nintzela konprenitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Lauso artean bizi dira.  Berria - Harian   2006-02-05

Utzikeriaz jokatu dutela maiz Txinako agintariek gaixotasun honen aurrean, eta lauso artean gorde dituztela gaitzari buruzko hainbat datu eta susmo.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Garaituen historia lausoan galtzea da garaileen helburuetako bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Hor ikusten du lausoaren atzean, piezatxoak bere eskutzarretan ibiltzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Dena dela, azken 70 urteotakoak ere historia asko daude kontatzeko oraindik, eta kontatu beharko lirateke, denboraren lausoak ez ditzan eraman memoriaren aztarna horiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 13. orr.

Uste zuen ondo lurperatuak zituela denak, oroitzapenak gordetzen diren ganbaratik etsipenaren lausoaz ezabatu zituenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.

• 6 izond begiez eta begiradaz mintzatuz, gardentasunik gabeko itxura duena.

Burua berriro jaso eta emakumearen begi lauso urtsuekin egin zuen topo, berari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

Umearen begi zabal lausoak eskuetan sentitzen ditu iltzatuta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Eta sekulako tristura sentitu zuen, estuasuna ezpain loratu berrietan, eta andereñoa begi lauso eta umelez ikusi zuen zerrendarekin aurrera egiten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

Gavoillek, mahai baten gainean eserita, begirada lauso eta zangoak zintzilik, muzin egiten du, negar egiteko gutxi falta duen haur batek bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 186. orr.

Karranpek eta oinazeek jota, hesteak zimur-zimur, begiak lauso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Jimmy altxatu egin zen, irakurtzearen poderioz begiak lauso eta bero zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Begiek, berriz, lauso-lauso, nigan finkatuta segitzen zuten, baina ni ez nintzen beste norbait edo zerbait ikusten ariko balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Bere gogoan bildurik zegoen, eskuak elkarturik, begiak lauso, kanporako sor eta gor, kanporako itsu eta itxi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Azken aldian, ordea, hizketan ari zintzaizkiola, begiak lauso eta burua beste zerbaitetan bezala sumatuko zenuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 67. orr.

Pilarrek begiak lauso samar zituela iruditu zitzaion Leireri.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Begi lausoz so egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

7 izond argi eta garbi ikustea eragozten duena, gardentasunik edo zehaztasunik gabeko itxura ematen duena, uherra.

Eguerdia da, zeru erreari gandu lausoa dario. Zenbat eta [kamera ilunaren] irekidura handiago, or duan eta soslaia lausoago.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Argia, mugimendua, kolorea hantxe bere aurrean, nahasturik, esanahirik gabe, orban lauso bat balira bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Odolaren isla lauso bat da linfa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Sakontasuna oso ongi iradoki daiteke atzeko plano lauso baten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Gogoratzen dut etxeko leihoan zirri hori bat, eta aintzira-ikuspegi lauso bat bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

Irudia urrundik hartua eta lauso samarra zenez, gizona garaia eta adin ertainekoa zela besterik ezin zen antzeman.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.

Nik ez nekien nor zen Weber ofizial hura, argazki lauso bat besterik ez zidaten erakutsi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 236. orr.

Akuario lauso bateko arraina bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.

Nabigazio kartek erakusten zuten bagabidea, une hartan, laino lauso-lodi batek estalia ageri zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Aire itzal-lausoan eta ilunbean desagertzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 145. orr.

Memoriaren itzal horiek, oso modu lausoan, hartu eta isil-isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Hotsa sortzen zen lekurantz bihurtu, eta "irudi lauso" bat ikusi omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Bere gogoa hutsune eroso lauso bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

8 irud/hed

Galduko ez den oroitzapena da, itzala bezalakoa, lausoa, aldakorra, zehazgabea, ziurtasunik gabea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Ideia horiek guztiak, erdi argiak, erdi lausoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, Garapen Iraunkorrarena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak oso lausoak direlako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.

Nire familiaren berri lausoa eman nion, amona Erika aipatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Amets-antzeko sorgortasun lausoan murgilduta bizi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen, eta denborarekin txerri muturraren halako antz lauso bat hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Hurrengo baterako asmoa hartu genuen, ez hitzordu finkatu eta zehaztua, baina bai halakoetan ohi den "egongo gara" lauso hori baino mami gehiagokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Denak bizi gara, onarturik, halako arrisku lauso, zehaztugabe eta lainotsuan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Orainaren eremu labainkor, aldakor eta lauso horretan kokatzen dira ipuin gehienak.  Berria - Kultura   2006-03-21

Ea zergatik zen hain lausoa eta konplexua alkimisten hizkera.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

Halako euforia lauso bat ematen du, handik segundo gutxira konortea galtzen da, eta minutu batzuen buruan hil egiten zara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Jakin-nahi lauso batek erakarri ninduen harengana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Eta neu ere dardaratan sentitu nintzen, halako beldur lauso, ahaltsu, ikaragarri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Historia hori entzuten ari nintzela halako susmo lauso bat izan nuen ni nintzela tximino hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Musika, arte konplexu eta misteriozko, aljebra bezain zehatz eta ametsa bezain lauso hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

9 (izenondo elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Azalean zerbait, likaren bat-edo, uzten zizula ematen zuen begirada astun lauso hartaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Commendatorea zen nagusia, nahiz Basileako beste nagusi ilun-lauso batzuen mendean egon.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Azalpen alferrikako eta berariaz bihurri-lauso bat zekarren erretxinaren oxidazio-mekanismoari buruz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Herri txiki-lausoetan etxe zuloraino sartzen zaizkizu naturaren uholdeak, eta kasik neurriak hartu behar dituzu zapuztu ez zaitzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

• 10 adlag ez argi eta garbi, gardentasunik edo zehaztasunik gabe, ilun, uher. ik lausoki.

Lauso ikusten zuela, besoko min lazgarriak zorabiaturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Hori guztia lauso samar ikusi nuen, eta ahalegin handiak eginda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Edonola ere, lauso ageri zaizkio hilabete haiek alargunari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

Autoak hiri handiko kaleetan barrena egiten zuen bitartean, ikusmena lauso, uharte mortu batean galdua ikusten zuen bere burua berriro.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

Ni neu ere ez nengoen oso santu, egia da; lauso ikusten nuen dena gure aurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Ni pasabidetik iristen ikusteko gauza zen, baina oso lauso.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Ikusmena argiago, baina oraindik lauso...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Eta gainerako guztia lauso geratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

· Lauso bada ere, ilunpean, gaitzespenezko panelak ikustatzen nituen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

11 begi-lausosup_1 ik gorago 1.

Azken urtean, begi-lausoa egin zitzaion Niniri begi batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Aitona bat aztertu dut, begi-lausoa du, eta ebakuntza egin beharko diote sei hilabete edo urtebete barru.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa eta lente berri bat jarri begi barnean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Begi-lauso lodiak zituen, eta, esaten zutenez, erretinitis pigmentosoa ere bai, gaitz hereditario bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Erretinak ez baitziren ikusi ere egiten begi-lauso lodi haien atzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Gaixotasunaren sintomak begietan irakurtzeko ohitura dut, glaukomak, begi-lausoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

12 begi-lausosup_2 izond begi-lausoa duena.

Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi lauso (7); begiak lauso (6); beldur lauso (7); burua lauso (3); ezinegon lauso (3); gauza lauso (4); halako beldur lauso (4); ideia lauso (5); ideia lauso bat (5); irribarre lauso (3); irudi lauso (7); irudi lauso bat (3); keinu lauso (4); lauso artean (3); lauso eta zehaztugabeak (3); lauso geratzen (3); lauso ikusten (6); lauso samar (8); lauso samarra (4); lauso txuriak (3); muga lauso (3); nahi lauso (3); oroitzapen lauso (9); oroitzapen lauso bat (4); sentimendu lauso (3); susmo lauso (3)

arrunt lausoa (3); aski lausoa (3); begi lausoa (7); begietako lausoa (6); nahiko lausoa (4); oroimen lausoa (3); oso lausoa (5)

begi lausoak (5)

argi lausoan (3)


lausogabe izond lausorik gabekoa.

Gu izatedunak, sinestedunak eta lausogabeak garen aldetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Baina ez zuen inork aintzat hartuko halako esamesarik haurraren begirada alai eta bozkario lausogabea ikusiz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.


lausogune iz gune lausoa.

Ondoren hainbat lausogune argitu beharko ditu IPEk: nolako aurrekontua ukanen duen, zein hizkuntza politika mota ezarri nahi duen...  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Gaizkile taldearen irudia ez du zehazten, ordea, eta abokatuen ustez eskubide urraketa handiak gerta daitezke lausogune horren babesean. herria¬

Miguel Sanzen mintzaldian lausogunerik ez dagoela adierazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Nola uler daiteke legegileek horrelako lausogunea uztea?  Berria - Euskal Herria   2004-02-26


lausoki adlag ez argi eta garbi, gardentasunik edo zehaztasunik gabe, ilun, uher. ik lauso 10.

Lausoki gogoratzen dudan plazatxo batera eraman nau Mikelek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Bizitza gelditu egin zaio; lausoki, erretiro lasai bat hasi da irrikatzen; eta horrek huts eginez gero, apoteosia, heriotza. Une hartan lausoki gogoratzen nuen gauza bakarra zera zen, urearen eratorri bat zela eta bazuela zerikusiren bat azido urikoarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Poliki-poliki, lausoki, doi-doi jabetuz gindoazen bakarrik geundela, ez genuela aliaturik berarekin konta genezakeenik, ez lurrean eta ez zeruan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Orobat, Running Wild kanta ere aditzen zen, lausoki, gramofonoaren orratz kamutsaren azpian karrankari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Larruazal zuri hartan belus gorrimina islatzen zen lausoki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.

Bada lotura horietaz bestelako zerbait, eta biek sumatzen zuten lausoki samar bederen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Bonino gizontxo potolo, zarpailtxo, lausoki txakurkara bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Irakasle Laguntzailea begi jostagarri eta lausoki ironikoz begiratzen zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.


lausotasun 1 iz lausoa denaren nolakotasuna.

Ebazpenaren lausotasun horrek hainbat kezka eragin ditu gizartean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Imbonati kalearen erdi parerako lausotasunetik irtenez zihoan, eta Porta Voltara orduko garbi eta zehatz ari zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Hainbat neurri eta moldetako letrak ikusten zituen, inolako lausotasunik gabe, baina "grekerazkoak" edo "hebraierazkoak" begitantzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Lausotasun horrek, bai ikusmenari, bai gnosiari erasaten zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Dardara eragiten zidan lausotasuna eransten baitzuen pintzelkada bakoitzean, eta dardara are larriagoa, zergatia ez nekielako.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Gardentasun konbentzional hori ia pintura guztian izan da [..] inpresionismoa arte, inpresionismoak egin baitu gardentasun horren aurka, lausotasuna landuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Anaia Martin azkenengo urteetan bizi zeneko lausotasun sorgor hartatik une batzuez erabat libratu zela esango nuke, hain bixia izan baitzen haren begien keinua , eta hain azkarra eta argia haren arrapostua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

· Eta hala ere hobe zen topikoetan babeste hori, ezen ez beste alemanen bihurri-lausotasun lorapuztua baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.


lausotu, lauso(tu), lausotzen 1 da/du ad lausoz estali. (begiak)

Begi biak lausotzen hasi zitzaizkion Virgili sei urte zituenean, eta nabarmena zen funtzionalki berriro ere itsu bihurtzen ari zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Lauso bitez haien begiak, ez dezaten ikus, makur bekie bizkarra betiko.  Elizen arteko biblia   Erm 11,10

Berriz ere lausotu zaizkit begiak, orain argia zela eta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Lurra bekokiaz jo [...] eta haren begiak lainoak lausotu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.

Behazunez, berriz, igurtzi begiak lausoturik dituenari, haize eman begietara eta sendatu egingo zaizkio.  Elizen arteko biblia   Tb 6,9

Nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak.  Elizen arteko biblia   Nk 5,17

Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak.  Elizen arteko biblia   Sal 6,8

Begiak izerdiz lausotuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Hark begiak lausotuak zituen, ez zahardadeaz, negar-malkoen eraginez baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

Abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

· Bista lausotzen hasi zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Nor da arrazoirik gabe kolpatua? nork du begirada lausotua?  Elizen arteko biblia   EsZ 23,29

2 (gauza fisikoak)

Lurrunak kristalak lausotzen ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Kikarari zerion lurrunak betaurrekoak lausotzen zizkiola.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 230. orr.

Malkoz lausotutako betaurreko lodien atzean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

Itxita zegoen tabernako atea, leihoak lausotuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Argia iragazirik eta indarrik gabe sartzen zen hauts-geruzak lausotutako beiratetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Ez alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek, ez lerroburu deigarri haiek ez zitzaizkion axola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Trinitik pantailara begiratzen du, baina malkoek irudia lausotzen diote.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Bere burua lausoturik ikusi zuen apain-mahaiko ispiluan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Artean lausoturik ikusten zituen langar bioleta elektrikoan aienatutako salmahai luzeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Likido bero batez zeuzkan begiak beteta [...] eta horrek, bere ezpainen sendotasuna galerazi gabe, airea lausotu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 177. orr.

Ganduak lausotuta ikusten ziren bihitegiak, garabiak, nasak eta, urrunago, ontzien mastak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Hotzak eta behelainoak lausoturiko mendietatik zetozen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Orrian eroritako negar malkoaren orbanak baizik ez du lausotzen hitza, han edo hemen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

3 (gauza abstraktuak) ik difuminatu.

Konortea galtzeak, edonola ere, ez zizkion azaleko kolore biziak lausotu. Ikusmena lausoturik neukan arren, SSetako ofizialen taldea ikusi nuen, kriptako murruaren kontra pilaturik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

Arima lausotu egiten dela munduko zereginen hautsez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.

Gero, burua lausotu zitzaionean, hitz eztiak esan nizkion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Burua ezertxok ere lausotu ez ziezaion.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.

Lizunkeriaren sugarra erraz pitz baitezake [...] edota bihotz garbiaren distira lausotu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Sentimendu guztiak lausotu egin ziren haren baitan, sirenaren kantu lausoaren eraginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Idazkerak lausotu egiten duela hizkuntzaren itxura: idazkera ez da jantzi bat, mozorro bat baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Zientziaren eta teknologiaren arteko muga klasikoa apurka-apurka lausotuz joan da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Arestiko kezkak lausotzen zihoazen neure baitan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Bere ipurdi biribil eta tentearen oroimenak lausotu egiten zidan pentsamendua.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Gero, zorabio moduko batek sena lausotu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Elederri berehala lausotu zaio, ordea, erditzearen poza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

4 irud/hed

Izan ere, ez zuen nahi harririk txikienak jaurtiz lauso zekion ikustea hain gogoko zuen iraganaren azalera gardena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Zaharrak ziren eta lausoturik zegoen haien apaingarrien distira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Irakurri eta idatzi dugunaren ondoren, irudi batzuk geratu zaizkigu itsatsita, temoso, historiaren lanbroan lausotzeari uko eginez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 178. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 48,10

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Haren begi lausotuek ezin diote eutsi zure perfekzioaren distirari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Aurrealdera begiratzen zian begi lausotuez, ilunpe aldera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 196. orr.

Harryk bere burua ikusten zuen begi lausotu haietan islatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Kristal osteko begirada lausotu hartako barrenean argi izpirik piztuko ote zen zain geratu nintzen aldi batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.

Zutik zegoen, dardarka, ispilu lausotuaren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Bere premiazko tonua, zorionez, semearen gogo lausoturaino iritsi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Egunabarreko euri arinak Branen zentzumen lausotuak argitu zituen. istantera lo zegoen, lekutu denaren zorion irribarre lausotuarekin, eskuak magalean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.

· Bere begi malkoz lausotuekin nire lanjantzia goitik hasi eta beheraino aztertu zidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

7 lausotuxe lausotu xamar.

Margolari astigmatiko batek, betaurreko gabe pintatzean, garbi fokaturik ikusiko lituzke marra bertikalak, eta lausotuxeak marra horizontalak (edo alderantziz).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi lausotu (5); begiak lausotu (12); begiak lausotu zitzaizkion (3); ikusmena lausotu (3); kristalak lausotu (3)

begi lausotuak (3)

begiak lausoturik (7); lausoturik agertzen (3); lausoturik ikusten (4); malkoz lausoturik (3)

lausotuta ikusten (3)

begiak lausotzen (12); bista lausotzen (3); bista lausotzen hasi (3); ikusmena lausotzen (4); irudia lausotzen (3); kristala lausotzen (4)


lausotze 1 iz lausoz estaltzea.

Ikusmenean jasan zituen zurruntze eta lausotzeari buruz Kontu garbiak genituen jasoak, erietxean egon zen bitartean, odoleko gasen gorabeheren arabera ikusmenean jasan zituen zurruntze eta lausotzeari buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gauza jakina da nikotinak ikusmen-lausotzea ekar dezakeela (anbliopia), eta akromatopsia ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.


laut ik laute.

lautada (452 agerraldi, 59 liburu eta 60 artikulutan; cf ordoki 301 agerraldi, 59 liburu eta 78 artikulutan eta zabaldi 69 agerraldi, 29 liburu eta 29 liburutan) 1 iz ordokia, zabaldia.

Arabako lautadan azkar gorritzen dela lurra? gorrituko ez da ba?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Ecofuel enpresa ezartzeak Arabako Lautadako herritarren bizi-kalitateari kalte handia egingo liokeela uste du LABek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Gasteizko lautadan bilatu behar izan du aterpe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Beren estualdian Asisko lautadan han-hemen eskean biltzen zituzten arbiekin konformatu behar izaten zuten gosea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Hemendik aurrera, behin Pancorbo igarota, mundua zabaldu egiten da, lautada bihurtzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Mendian egiten den lana ez da lautada batean egiten den bera.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

NASAren Opportunity zundak urtarrilaren 24an lur hartu zuen Marten, Meridiani Planum izeneko lautadan.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Bi gurpileko zalgurdia guztiz ezdeusa baita nire irudimenak lezakeen baino askoz ere harantzago luzatzen diren ametseko lautada bazterrik gabeetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

2 (izenondoekin)

Poloniako lautada amaigabean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 219. orr.

Gure aurrean lautada handi eta zabala, nekagarria beroak dardarazi eta astinduriko airean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

Muga gabeko lautada itzela, belarrezko basamortu antzekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Lautada mugagabearen monotonia sasi banaka batzuek ozta-ozta hausten dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Beste batzuek bidea urratzen zuten lautada harritsuan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Etxaldea lautada basotsu batean dago.  Berria - Kultura   2006-01-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hondartzarako girorik ba ote zuen edo hobe zukeen lautada aldea hautatzea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Une hartan laino zerratu bat zabaldu zen gudu-lautadan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Itsas lautadak hazi urdinez osatuak balira, ezingo lirateke inola zuritu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 141. orr.

Gure inguru honetan ez bezala, bai barruko hego-lautada horretako beroek eta baita Mediterraneoko kostaldean ere, ekaitza emankor ibili ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Baina, ai!, agudo sartzen du muturra hego haize ahulak, barne-lautadako beroen eraginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Zure eskumatan zegoen gorputz-lautada argia ez dago dagoeneko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

5 (L larriz) Arabako lautada.

Atzetik, berriz, Lautadako herrietatik eta Sakanatik Araiara joandako ehunka herritar izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Ecofuelek findegia Amezaga herritik 60 bat metrora kokatzeko asmoa zuela jakin eta gero, mobilizazioak hasi ziren Lautadako eskualdean, egitasmoari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Lautada Bizirik izeneko plataforma eratu dute herritarrek Ecofuelen kontrako protestak bideratzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Lantokiaren eragina, plataformak azaldu duenez, ez da Lautadara mugatzen, findegitik ateratako erregaia Olaztiko (Nafarroa) eta Lemoako (Bizkaia) zementu fabriketan erabiltzeko baita.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Aiarakoak, Gorbeialdekoak, Lautadakoak nahiz Gasteizkoak, txapelketaren aurtengo ekitaldian; guztira 22 bertsolarik eman dute izena.  Berria - Kultura   2004-03-09

6 goi lautada

Goi lautada zabal bat hautatu zuten ospakizun horretarako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Inguru osoan, goi lautada zabalaren atzealdetik Tom ibaian amaitzen ziren ezponda malkartsuetaraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Andeetako goi-lautada. 15.000 indigena bildu ziren goi lautadatik hiribururaino egindako martxa koloretsuan.  Berria - Mundua   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako lautada (4); goi lautada (8); itsas lautada (3); lautada bizirik plataformako (3); lautada handi (3); lautada handian (3); lautada osoa (8); lautada osora (3); lautada sutan (5); lautada zabal (6); lautada zabal bat (4); lautada zabala (3); xaron lautada (3)

arabako lautadako (7); goi lautadako (3); lautadako hiri (3); lautadako hiri guztiak (3); xefela lautadako (3)

arabako lautadan (5); goi lautadan (6); jerikoko lautadan harrapatu (3); lautadan barrena (5); lautadan ezarri (3); lautadan harrapatu (3); lautadan zehar (6); moabeko lautadan (13); xefela lautadan (3)

arabako lautadaren bihotzean (3)

lautadetan barrena (7)


lautadatxo iz lautada txikia.

Han, lautadatxoan, mendikari txanodunak geldi eta isilik zeuden, zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.


lautasun iz laua denaren nolakotasuna.

Perspektiba, izan ere, ikusmenean dago, eta irudiaren lautasuna ikusmenezko sistematik kanpokoa da guztiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Eta ni ahaleginean ari naiz, eskuak patrikan, txistu eginez, eta ahal dudan lautasun handienarekin, paseatzaileentzat debekatuta dagoen baina zaintzaile guztiek [...] igarotzen uzten duten lorategi honetatik igarotzen...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.

Normaltasunak erotu zuen (lautasunak, laukitasunak, eskuadrarekin ebakitako bizi-uste batek; ez dakienik balego, normak "eskuadra" esan nahi zuen jatorriz).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.


laute (orobat laut) iz hari bikoitzeko musika tresna, kaxa laua gainaldetik eta esferikoa azpialdetik duena.

Oso ondo jotzen zituen arrabita eta lautea. Tronu baten inguruan laut baten doinuaz dantzan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 87. orr.

Laukotea ahots, zanfona, karamilo eta lautez osatua zegoen.  Berria - Kultura   2004-08-08

Biwa bost sokako laute txiki bat da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Oud bat (hots, arabiar lautea).  Berria - Kultura   2006-03-18

Dutara bat zeraman eskuan, laute itxurako instrumentua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lauta jotzen (5)


lauterdi ik lau1 17.

lautu, lau(tu), lautzen 1 du ad lau bihurtu, berdindu.

Zelaiak apaltzen eta mendi garaiak luzatzen ziren; haitzek ezin baitzuten hondoratu, ez alde guztiek era berdintsuan lautu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Bulldozer batek, bazter auzo bat suntsitu eta lautzen ari zela, txabola bat bota du barruan bizi ziren bi atso zapalduz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Lurrezko munduan, mundu errealean, badira armadunak, Auschwitz eraikitzen dute, eta prestu eta armagabeek lautu egiten diete bidea; horregatik Auschwitzengatik aleman orok erantzun behar du; areago, gizon orok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.

Ez diogu bidea lautuko.  Berria - Mundua   2004-04-04

2 irud/hed

Ideia handiak beharrezkoak dira bide berriak irekitzeko, harriak hausteko, itsas ezpondetako labarrak lautzeko. Atzo ere, bezperan bezala, azken orduko erosketek baino ez zuten emaitza txukundu (lautu, egia esan).  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Goraipatu duen kultura esentzialki espainol hura guztia guztiz "latinoa" da [...] Erromak arrazagabetu eta lautua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.


lauza 1 iz harri aski handia, aski mehea eta laua, gehienetan lauki formakoa. ik harlauza.

Kanposantuko arduradunak, burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Lauza bat altxaturik, fardel bat ikusi zuen azpiko zuloan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

Mailadiko harrizko lauzaren kontra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.

Oinazpian zafirozko lauzaz eginiko solairua bezalakoa zuen.  Elizen arteko biblia   Ir 24,10

Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Hodiaren zurrustak zolako lauzak harramazkatzen zituen zakar, hango odol sunda eta herdoila kendu ezinik, ordea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Odolak putzuak sortzen zituen lauzen gainean, hiltegietako harrietan behera isuri ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Huntza bururik buru doan karrika honen zorua lauzaz egina da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Belardi gaineko lauzazko bidetik eliza atzera jo du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 62. orr.

Lauzazko zoru gainean etzan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.

2 (izenondoekin)

Badira marmolezko zutabe-ilarak, altuera izugarrietaraino jasoak; haien gainean jarririk, lauza itzelak, marmolezkoak haiek ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Harresiak barrenaldetik baratzetara ematen du, eta lauza handiz osatutako bide bat dauka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Zoruan hain ongi markatuak dauden lauza perfektu horietan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

Buruhas, bere ogia igurikatzen zuen, lauza lakar batean bermaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Beste mahai batzuek, lauza beltzez eginak, zuloak zituzten, arauturiko tartez, biktimen odola isurtzen uzteko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Lauza zurizko komunaren parean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

3 irud/hed

Bihotz gainean lauza handi bat zuela sartu zen etxe barrenera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Familia urratuetan hazitako umeek beti eramango dute lauza bat beren buru-bihotzetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

-Kristoren lauza kentzen didazu, Cesar.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Ez etorkizun berri baten atarian, iragan ilun baten lauzapean baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denen gibeletik nindoan, burua apal naski, ohartuz halere etxeen itxurek, galtzada-lauzen margoek udazkenaren eite zutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 30. orr.

Ikusi nituen, Soler kaleko patiostean, duela hogeita hamar urte Fray Bentos-eko etxe bateko bebarruan ikusitako zoru-lauza berak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Hormigoi lauzen gainean erdi etzanda geundela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.

Izotz lauza edo xafla zabalak egingo dira urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.

Itsastxakur eguzkizaleak ere izango dira izotz lauzen gainean etzanda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.

5 harri lauza (Euskaltzaindiaren Hiztegian harlauza agertzen da) ipar harlauza.

Harri lauza edo zurezko ohol batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Pentzeen hesiak, "chantos" delakoak, arbelezko harri lauza landatuz eginak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Moisesen legeko bi harri lauza haiek dira hemen gogoratzen, jakina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.

Baina sukaldeko harri lauzen arteko arraildura eta patarretaz ginen baliatzen kaniketan jostatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri lauza (15); marmolezko lauza (4)

harri lauzak (4)

lauzaz eginiko solairua (3); zafirozko lauzaz eginiko (3)

lauzen gainean (6)


lauzadun izond lauzak dituena.

Patar lauzaduna, beribila jauzika ari dela eta bihotza pil-pilka, iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Ataria oso zabala zen, eta handik patio lauzadun batekin komunikatzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.


lauzadura iz lauzazko zoladura.

Gorputza inarrosi eta bira batzuk egin nituen zoruko lauzaduraren gainean, baina hotz eta gogor zegoen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.


lauzangoka adlag lau hankan.

Lauzangoka dabiltzan intsektu hegadunak debekatuak dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,20


lauzatu, lauza(tu), lauzatzen 1 du ad lauzez estali edo hornitu.

Lauzatu berria nuen logela bateko komuna.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.

Karrikak ere harri berdinez lauzatuak dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Eraikin txikiak eta lorategiak nahasian, han-hemen; trakets lauzatutako kale estuz gurutzatuak eta ehun urteko zuhaitzez inguratuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Leihoaren beste aldean hasten zen etorkizuna, maitale txoroez beteriko Singleton parkearen gainetik igaro eta poemez lauzaturiko Londres ketsura iristeko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 85. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) ik lauzaztatu.

Williams andrearen aurretik zihoan urduri, korridore lauzatuan zehar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Pareta lauzatuaren ondo-ondotik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Zoru lauzatuko pitzaduretatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Plaza lauzatura ematen zuen ataria, zuzena izan ordez, zeiharra zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Hura bukatzen zen tokian, patio txiki lauzatu bat zegoen, trasteak gordetzeko balio ziena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.


lauzatxo iz lauza txikia.

Adreilu itxurako buztin-lauzatxoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.


lauzatzaile iz lauzatzen duen pertsona edo enpresa.

Huna ofizialeak nor diren: hargina, Gilentegi Oragarrekoa, zurgina Duhalde Hazparnekoa, kanpoko maisturintza SOMIR, barneko maisturintza Betbeder Donamartirikoa, lauzatzailea SOLADOUR.  Herria   2002-12-05


lauzaztatu izond lauzatua.

Kanoiak mugitzeko bidea, lauzaztatua, berria guztiz. Han egoten zen karrika lauzaztatuen artean bidaztiren bat iragan zain.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Erromatar itxurako estrata lauzaztatu, oker eta estuan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.


lauzkan adlag ipar uztarturik.

Bainan UMP-tiar eta UDF-tiar, ez ados izanik ere, ez dira sobera elgarren kontra jokatzen ahalko, bigarren itzulian lauzkan jarri beharko baitute, denetan ez bada, ainitz departamendutan.  Herria   2003-11-13

Tira bira horri oharturik eta ere gure ondokoeri ezin dugula neholaz ere lur pozoindatu eta higatu bat utzi, jarriak dira iparralde huntan lauzkan BERDEAK eta hemen gaindiko euskal abertzale gehienak (AB, EA eta EAJ koak). ezkerraldean sozialixtak -"berdeekin" lauzkan-.  Herria   2004-06-03


lauzkatu, lauzka, lauzkatzen du ad ipar uztartu; lagundu.

Zozialisten eta kontserbadoreen xedeak arras dira desberdinak, ezin ditazke lauzka.  Herria   2002-12-05

Egiazki miatzen duguia laborantxa eta hazkuntza arloko formakuntzetan elgar lauzkatzeko eta osatzeko paradarik balitaikenetz?  Herria   2005-02-10

Ez zen arrazoiaren indarraz ari, baina arrazoia lauzkatzen zuen indarraz, herri ordezkariak bere esku zituen armak zeharka aipatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Gasteizen, Alfonso Alonso eskuindarra aintzina auzapez, sozialixtek lauzkatuz. harresien bestaldetik jazarri zitzaizkiela Zumalakarregiren soldadu ohiak, Don Karlosen gerla galdu-eta, Oriberen lauzkatzera hara joanak zirenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

Jean Duvergier Haurranekoa lauzkatzen du eta Louvain-era igortzen teologia ikastera jesuistetan bere ahaide Martin Barcozkoarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.


lauzpabortz zenbtz lauzpabost.

Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak. txakurra baztertu, eta lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.

Hartza bezalakoak dituk horiek, eduki izokinak errekan, paratu lauzpabortz artista bizitzen inguruan, eta ikusiko duk jendea ziudadetik helduki ur garbien bila.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.


lauzpabost zenbtz lau edo bost, lau-bost.

Duela lauzpabost urte.  Herria   2001-11-15

Lauzpabost egun lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.

Bittor Iza Gernikatik lauzpabost kilometrora den Kanala auzunekoa da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Lauzpabost mila milioi globulu gorri inguru ditu gizaki batek odolean.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Lauzpabost bider baizik ez dut ikusi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Barra ia beteta eta mahaietan lauzpabost lagun zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Lauzpabost gauza badira alabaina, XIX. mende hartan berean gertatuak, euskaldunen frantsesteari kontrajartzeko gisan, euskal kontzientziaren adierazgarri dauzkagunak: […].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Orain, beraz, ia gauero, gutariko lauzpabost aukeratzen dituzte, eta patruilari bidaltzen dituzte "ez-inoren lur"era, ea zer edo zer aurkitzen duten. Lauzpabost gutxienez garbituko ditut, eta gero...  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Bai, gizonak zaldi gainean, lauzpabost!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken lauzpabost urteotan (3); duela lauzpabost urte (7); lauzpabost aldiz (10); lauzpabost aste (3); lauzpabost egun (9); lauzpabost egunetarako (3); lauzpabost goleko aldea (3); lauzpabost hilabete (6); lauzpabost kilo (3); lauzpabost lagun (8); lauzpabost ordu (3); lauzpabost orduz (3); lauzpabost segundo (3); lauzpabost segundoko (4); lauzpabost urte (26); lauzpabost urteko (4); lauzpabost urteotan (3); lauzpabost urtera (3); urtean lauzpabost (3)


lauzuriko iz bi marabedi balio zuen txanpon zaharra.

Etxandereak kontua erakutsi eutsanean, lauzuriko eta marauginokoa (marabedia) emanda gero, katanarrutik amaseiko gorri ederra aterata, mai gainean ots zoli-zolia eraginez: […].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.


laxa 1 adlag lasai.

Gizona Ofizioak preso hartua zuela halako moduan esan zuen, hain laxa, non hark eragin zidan amorruak lagundu zidalakoan bainago zutik eusten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 262. orr.

· Etorri berriak eskumuturrak igurtzi zituen, bizkor; laxagoa lotzea bahuen, beltz demonio horrek!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

2 laxa-laxa izond

Arratsalde erdirako euri zaparradaxka laxa-laxa batek ekarri zigun gogora eguraldi eroa nolakoa izan daitekeen, hartara jartzen denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.


laxapen iz lasaitzea.

Flore Perretek laxapen terapia egiten du Resodabanta sarean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Batzutan laxapen ariketak ez dira aski eriek bere baitan duten korapiloa askatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


laxarazi, laxaraz, laxarazten (orobat laxoarazi) du ad laxatzera behartu.

Maiorraren hitzak ez zituen eteten sugandilen zaratatxo motelak baino, haiek teilatutik erori ahala, asaldu-ikarak beren hanketako bentosak laxarazirik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Preseski, berant bada berant, onartu eta baieztatu ditu hango ganbarak herritarren eskari horietarik zenbait bederen gainean duten aztaparra laxaraziz nolazbait.  Herria   2005-05-26

Libratzen dizkiote tigreari begiak... abiatzen da hura ehizaren gibeletik, harrapatzen du... hurbiltzen dira ehiztariak, handik aitzina, tigrearenganat, zaldiz; laxarazten diote ehiza, begiak berriro estaltzen dizkiotela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 208. orr.

Fenomeno fonetikoak, alternantziak sortzen ez dituen gainerako kasu guztietan, hitzak lotzen dituzten gramatika loturak laxoarazten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.


laxatu, laxa(tu), laxatzen (orobat laxotu g.er. eta lazatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian laxatu agertzen da) 1 du ad tinkotasuna edo hertsitasuna gutxitu. ik lasaitu1 5.

Korbata estua laxatu zuen nik zigarroa piztuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantuak gelditu; [...] orekarien soka tenkatuak laxatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Ur beroak giharrak laxatu eta burua arindu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Gorputz osoa lasaitzen eta laxatzen zihoakiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Ezpainak, orduan, aire horrek bultzata irekiko dira eta, gero, glotiseko hersketa laxatuko da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Hassan II-ek hain hertsiki atxiki gobernu giderrak poxi bat laxatuko zituela haren semeak.  Herria   2001-01-18

Setioa ez zen tartean laxatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Hazpegiak laxaturik, begitartea irribarre ameslari batez dirdaitu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Neskatxaren atzamarrak laxatu egin dira, lepoan behera herrestatu, gizonaren sorbaldetarantz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 285. orr.

Berak, une bakar batez ere zentzumenak laxatu gabe, gaixotasuna aitzakiatu zien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Errima laxotuko bagenu, hain estu hartu ez, Iparraldeko usadioari segiko bagenio errima zabalxeago hartze horretan, emaitza hobeak izango genituzkeela bertsolariok.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

Laxatzen hasi direla debekuak.  Herria   2004-02-26

Ekoizpen eta banakuntza sistemak industrializatu izanak elikagaiaren eta kontsumitzailearen arteko harremanak laxatu, hoztu, ahuldu ditu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

Predikazioan, berriz, [...] atentzioa hainbat gauzetan barreiatzen da eta diziplina laxatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

2 askatu.

Nylonezko alkandoraren barreneko hiru botoi laxatu, eta zilborra erakusten zuen hiruki zuri bat agerian utzi zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 87. orr.

Arnoak mihia laxatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.

Ene besoetarik laxatu eta aterako bidea hartu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

-Hango gaztainadia erran duk? -laxatu nuen pistolaren perkutorea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 206. orr.

Ezpainetarik irri jainkozko hura baztertzen ez zuela, laxatu zuen gerruntzea, laxatu zituen atorrako zintak, eta dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Noiz eta historia baten korapiloak kolpe batez laxatu nahi baititugu, aldiz, are gehiago korapilatzen dugu hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giharrak laxatu (3); hazpegiak laxatu (4); korapiloa laxatu (3)

herstura laxatzen (3)


laxatze iz tinkotasuna edo hertsitasuna gutxitzea.

Larunbatean [...] baloi laxatze bat eskoletako haurrekin eta ondotik pottokez ibilaldiak; suhiltzaleek eskainiko dute beren ikusgarria.  Herria   2005-12-01


laxista izond zorroztasun moralik eza erakusten duena.

Mendebala sekularizatu arau gogortuko da Eliza katolikoa, honek erranen baitu ez dela moralik Egiaren kanpotik, mundua erlatiboa dela definizioz eta gizona laxista jitez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Sobera gastatzen dut, aiserian bizi da naski, nere abere laxista!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.


laxo1 (orobat lazo g.er.) 1 izond estua edo hertsia ez dena, tinko loturik ez dagoena. ik lasai 4.

Kamiseta laxoa eta kulero ttipiak baizik ez zituela soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Gauzak eta jendeak harreman tinko eta betan laxo batean daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Ebakera laxoak silaba luzeetan gertatzen direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Baina bete bezain pronto zakua hustu: laxo baitzen hari-tartea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Giro estu, zorrotz samar kontrolatutako batetik beste giro laxoago eta lasaiago batera igarotzetik sortu ote zitzaidan?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Transkripzio laxoa eta transkripzio zehatza bereizten dira maiz eskuliburuetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

Jendea, adibidez, alde batetik oso laxoa da, sexu kontuetan ere bai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Leunki pasatzen zuen eskua muskulu bigun, laxoetatik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Esaldiaren halako definizio zabalarekin -eta halako zentzu laxoan- zaila da ikustea nola ezagut daitezkeen enuntziatuak ez diren esaldiak eta esaldiak ez diren enuntziatuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Adiera orokor laxoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

2 lasaia.

Horrela zihoan sukaldeko lana, bakoitza berean, berriketa laxoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

Giroa laxoagoa zen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

· Poliziaren sareen zuloak laxoegiak ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

• 3 (predikatu edo adizlagun gisa)

Garai horretan aitaren galtzak ez nituen hain lazo, luzexeagoa bainintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Estu jarri nintzen batetik, baina burua laxo neukan bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Hazpegiak laxo, poztasunez eta handikeriaz beterik zihoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Biloak pixka bat nahas zeuzkan eta gerriko zinta laxo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Ez nuen buruko minik, eta tabakoak bularraldean ezartzen duen hersturatik laxoago zeuden ene birikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

4 (pilotan) ik beherago 8.

Erran behar da ere luzean edo laxoan zela orduko pilotako jokoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Bezperetarik landa gaztek pilotan ari behar dute: "laxoan, errebotean edo bederen plekan", molde hau ez zen oraino nagusitua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 137. orr.

Laxoan aritzeko ez da plaza egite beharrik; aski da zelai bat leuna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

Bere lagunekin "laxoan" pilotan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 114. orr.

Pilota partida bat laxoko joko xaharrean.  Herria   2004-08-12

5 laxoan adlag aske.

Sorbaldetaraino heltzen zitzaizkion ileak noiztenka laxoan uzten zituen edo bestela, buztan batean bildurik  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

6 laxorik adlag aske.

Buru ederreko adats iluna laxorik bazeraman.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 38. orr.

7 laxo-laxo adlag lasai-lasai.

Egun batez, ordea, haurra, nehor ohartu gabe etxetik alde egin, trenbidean laxo-laxo etzan, eta loak hartu zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Uzkia laxo-laxo sentitzen nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

8 plaza laxosup_1 laxoan jokatzeko pilotalekua.

Sortu zirelarik orain bezalako pilota plazak, hala nola ezker pareta, trinketa, plaza laxoa, eta abar, tantoka kondatzeko orde segitu zuten luzean bezala kondatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Plaza laxoa 1924-an egin zen, Olinpi-Jokoak Parisen muntatu ziren urtean.  Herria   2005-02-10

Pilota plaza hori lurrera botatu behar litekeela uste dute batzuek, presidentak aldiz, atxiki ttipian arizana baita gaztean, dio urruntxago, Quintaouko ordokian eraikitzen ahal litekeela aise plaza laxo bat.  Herria   2004-07-08

3 herriko etxeak eskertuak izan dira, urririk Abarratia pilota batasunari uzten baitituzte, plaza laxo, trinket eta ezker paretak.  Herria   2005-03-10

9 plaza laxo2 laxoko jokoa.

Erran behar da galtzaleak Frantziako xapeldun direla plaza laxoan.  Herria   2005-12-01

Urruñako arrabotean jokatu dira plaza laxoko finala hauk: [...].  Herria   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laxo laxo (4); plaza laxo (3); uztartze laxo (6)

laxoa txapelketako (3); plaza laxoa (7); uztartze laxoa (12); uztartze laxoa osatu (8)

plaza laxoan (41); uztartze laxoan (12); uztartze laxoan bultza (3); uztartze laxoan bultzaka (4)

laxoko finala (4); laxoko joko (6); laxoko partida (3); laxoko xapelgoak (5); plaza laxoko (49); plaza laxoko finala (4); plaza laxoko joko (4); plaza laxoko xapelgoak (5)


laxo2 1 iz adkor lazoa.

Disenatzaile zigortu hauek denak eskola beretsutik etorriak izango dira: laxoen erremedioa iruditzen zaie luzitzeko biderik egokiena, eta laxoz jositako arropekin lehertzear gauden opari-kutxak bihurtzen gaituzte.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 22. orr.

Goiko solairuan agertu ginen biok, arropa zikinen saskia bion artean genuela, iruditxoz eta urdin eta arrosa koloreko paperezko laxoz apainduta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.

2 lakioa.

Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko, ez du batez ere hainbat harrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta haiek hedatzen eta paratzen dituzten artez, sarez, laxoez eta segadez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laxoa osatu (8); laxoa osatu eta (4)


laxoarazi ik laxarazi.

laxokeria (orobat lazakeria) iz laxotasun gaitzesgarria; zabarkeria.

Gaztigatzen diat ordea, baldin zeregin honetan laxokeriarik egiten baduk, hura dukek nire zerbitzura eginiko azkena. Gure lazakeriak, axolagabekeriak gure altxor paregabe horiek galarazten ahal dauzkigute.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 328. orr.

Laxokeriari arrunt emanak diren emakume horiengatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

[...] cannabisari gaitz hauek denak egotziz: nahasketa mentala, errealitatearen pertzeptzio deformatua, arnasbideetako zauriak, motibazio eza, laxokeria, antsietatea, bronkitisa, minbizia, faringitisa...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Lazakeriaz, funts eskasez edo nik dakita zer gisaz, aintzineko gobernua, Jospin-ena beraz, arrunt okerki jokatu baita sail hortan.  Herria   2002-09-19


laxoki adlag tinko loturik gabe.

Laxoki loturik bada ere, elkarri atxikita jarrai dezaketenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.

Aireari hitz egiten dio eta airea bera izara baten antzera dago laxoki eskegita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.

-Hala da, bai -esan zuen Txitxikovek laxoki.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 434. orr.


laxotasun 1 iz laxoa denaren nolakotasuna.

Doinuak eta errimak laxotasun handiagoa dute (kantatu edo errimatu daiteke oso ondo, ondo, ez hain ondo, erdipurdi, gaizki, oso gaizki..., baina neurriak ez du inongo eskalarik onartzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Laudoriozko hitzekin mintzatu zen liburuei buruz orokorrean, gizabanakoa laxotasunetik salbatzen dutela oharraraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Nagusiaren gogobideak zuzenak dira, baina laxotasunez aplikatzen ditu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Ez bertsolariek bezala, laxotasunez, jarrera harro batez baizik.  Berria - Kultura   2004-11-28

Ahoskera baten transkripzioa zenbaterainoko xehetasunez egiten den da kontua: laxotasuna eta zehaztasuna, betiere, erlatiboak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tabernan bere lekua hartu duen bakoitzaren bisaia aztertuz, eskuekin zer egiten duen, hankak nola ezarriak dauzkan, edota begiradari darion txingar argia edo asperdura halako betazal-murgiltzearen arabera, asmatuko nuke gutxi-asko zertaz ari diren, eta gaiak haien bizitzarekin duen loturaren estura-laxotasun neurria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.


laxotu ik laxatu.

laxter ik laster.

lazakeria ik laxokeria.

lazareto iz gaitz kutsagarriren bat dutenen eriak artatzeko erietxea.

Geroago, berriro ikusi nuen, Lazareto baten aurrean aztoraturik petrikilo bati kontsulta egiten bularraldeak itsusten zizkion zaldar bati buruz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.

Jainkoak daki zer zebilkion buruan, uste bide zuen "arima hil" haiek sukar-epidemia baten eraginez lazaretoetan eta bestelako eritegietan mordoka hildako gaixoak izan zitezkeela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.


lazarista izond Pauleko san Vicentek XVII. mendean legenardunak artatzeko sortu zuen erlijiozko ordenakoa.

Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.


lazatu ik laxatu.

lazdura ik laztura.

lazedemondar ik lazedemoniar.

lazedemoniar (orobat lazedemonar g.er.) izlag/iz Lazedemoniakoa, Lazedemoniari dagokiona; Lazedemoniako herritarra.

Erromatar bati emaztea inori uztea baimentzen zion legea, bistan da, lazedemoniar jatorrikoa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 173. orr.

Platonen legea instituzio lazedemoniarren gainean eratua zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Lazedemoniarrei ilotek ematen zieten jaten; kretarrei, perieziarrek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.


lazeria iz behartasun larria, miseria gorria.

Zenbait jende gai dela babesik, dirurik, lagunik, kezkarik gabe iraunbizitzeko, premia gorria eta lazeria ezagutzeke.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Andre gazteak, blusa hutsetan, gona gaizki loturik, ileak agerian, leher eginak, lazeriaz maskalduak jada.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Lazeriaz, nekez, gosez horditurik zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Ez sufriarazi gose denari, ez sumindu lazerian dagoena.  Elizen arteko biblia   Si 4,2

Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz; aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.  Elizen arteko biblia   Si 18,25

Lazeria gorrian bizi ziren greziar apezpiku guztiak ez ziren batere abegitsuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.


lazgarri (orobat latzgarri g.er.) 1 izond lazten duena, izugarria.

Gau lazgarri hartan ezingo zuen lorik egin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Herio, oihu lazgarri bat bota eta gero, dantzan hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Inor ez da harrituko aitortzen badut ikuskizun lazgarri horrek egundoko zirrara eragin duela nigan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.

Gernikako erauntsi lazgarriaren ondotik, laster hasi zen beraz, 1939an, II. Mundu Gerla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Orduan esan nien bi egun bazirela naufragio lazgarri batetik onik irten nintzela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Bidaiari guztiak hil ziren istripu lazgarri honen zergatiari buruz ez da bertsio ofizial erabakiorrik plazaratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.

Egunen batean gerra lazgarri hau ere bukatuko da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Hiru egun joaiten dira agonia lazgarri hortan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Oinaze lazgarri batek zaurturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.

Miseriarik handienak, izugarrikeriarik lazgarrienak pairatu ondoren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.

Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Ez al da hori gauza ankerra, kriminala, lazgarria?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Lazgarriak dira kantuen hitzak; lazgarriak, doinuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 29. orr.

Lipar erraldoi horretan, milioika egintza ikusi ditut, atsegin nahiz lazgarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Eta banekien apaiz zaharra hilkutxan zerraldo zegoela guk ikusi bezala, serio eta lazgarri heriotzan, kaliza hutsa bular gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.

Beraren zerbitzura lanean ari zen gizona hain modu lazgarrian hiltzen utz ez zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

2 ile-lazgarri izond ileak lazten dituena.

Istorio ile-lazgarri baten inguruko esanak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Norbaitek horretan dibertitu gura badu, bi alorron bilketak ziurtatua du uzta oparo bat ile-lazgarria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berri lazgarri (3); egoera lazgarri (3); garrasi lazgarri (3); gertaera lazgarri (8); gertakari lazgarri (3); ikuskizun lazgarri (3); ixtripu lazgarri (4); ixtripu lazgarri batean (3); modu lazgarri (3); oihu lazgarri (6); oihu lazgarri bat (4); une lazgarri (3)

berri lazgarria (3); egoera lazgarria (6); gertakari lazgarria (5); lazgarria izan (11); oihu lazgarria (5)

garrasi lazgarriak (3); gertaera lazgarriak (4); gertakari lazgarriak (3); irudi lazgarriak (5); lazgarriak izan (4); oihu lazgarriak (9); ondorio lazgarriak (14)

modu lazgarrian (5)

gertakari lazgarrien (3)


lazgarrikeria (orobat latzgarrikeria g.er.) iz lazkeria, izugarrikeria.

Probintziaren atal hura, tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Bi kazetariak «berehala» askatzeko eskatu zien bahitzaileei, «lazgarrikeria honekin amaitzeko eta islamaren baloreeen arabera jokatzeko».  Berria - Mundua   2004-09-01

Errusiako agintarien aldetik gurako genuke jakitea, lazgarrikeria hau [Beslango eskolakoa] nola gertatu ahal izan den.  Berria - Mundua   2004-09-05


lazgarriki adlag era lazgarrian.

Etxeberritarrek bezain lazgarriki ez izanagatik ere, abaurretarrek ere bazuten pairamenen berri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Gozo, lazgarriki gozo mangatu diot kriminal arriskutsu honek biktima xarmatuari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 185. orr.


lazka iz izua.

Non zegoen konturatu zenean, izugarrizko lazka hartu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 138. orr.


lazkaoar ik lazkaotar.

lazkaotar (orobat lazkaoar g.er.) 1 izlag Lazkaokoa, Lazkaori dagokiona.

Joseba Beloki lazkaotar txirrindularia ez doa azkenean Stayer taldera.  Herria   2003-11-20

Josune Bereziartu lazkaotar eskalatzaileak eskuratu du 2002ko Gipuzkoako kirolari hoberenaren saria.  Herria   2003-01-28

Brigada Criminal lazkaotar taldeak kaleratu du bere diska berria, "Osti bi" izenekoa, 12 kanturekin.  Herria   2005-06-16

Sortzez lazkaotarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 152. orr.

Josu Irastorza olaberritarra eta Jokin Lasa lazkaotarra.  Herria   2003-06-19

Atzelari lazkaotarra datozen hiru urteetan arituko da Alavesen. herria¬

2 iz Lazkaoko herritarra.

Kaputxinook, apaltasun-seinale gisa, norberaren herria izaten dugu deitura bakarra: lazkaotarrak Aita Lazkao eta zestoarrak Aita Zestoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.


lazkeria iz izugarrikeria.

Ez dezakezu susma zalamandrana deabru horrek zer nolako lazkeria parrasta izkiriatu dion nire bizkar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Bizarbeltzen furfuriak eta nabigazioaren lazkeriak pairatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.


lazki (orobat latzki g.er.) adlag laztasunez, latz; modu lazgarrian.

Suak baino lazkiago erretzen duen elur hotz batek ebakia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Erraz eta samurki, hau da, gozoki eta lazki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Bista lazki laburtzen ari zitzaidala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.

Lazki kostatu zitzaion ohetik jaikitzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.

Gizonak lazki jo.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Sendatu zaio, egia da, baina aurpegia lazki desitxuratua du; eta bereziki galdu du begi bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.

Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.


lazo1 1 iz begizta.

Lazoa egin zuen gero, listaria oihal-xingola beix batez estalirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

Zeta gorrizko lazo eder batez apainduta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

Takoi altuko zapata parea eramango diola, lazo gorri handi batez bildutako zorroan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 87. orr.

Lazo urdin zabala lasa-lasa gerria bilduz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Emakumeak emakume izateko behar du begirune pixka bat gizonarekiko; haren esanetara eta haren nahietara makurtzeko dohaina berezkoa zaigu, eta hori izan ezean, alferrik dira gonak eta lepoko lazoak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 190. orr.

2 lakioa.

Pagotik gertu, bere lur-sailaren barruan, lazoan harrapatutako basurdea makilkadaka akabatzen ikusi genuen behin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Izan ere, Generalitateko presidente den Pascual Maragall bera lazoan erori da, «Bermudako triangelua» gisako baliabideak erabili baititu ETA, PP eta ERC zaku berean sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Damurik, une horretan ez nintzen konturatu lazoa nire lepo inguruan jartzen ari zitzaizkidala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.


lazo2 izond ipar adoregabea, axolagabea.

Halaz aldi berean kuraiosak eta lazoak ginen, ausartak eta herabeak, elekariak eta mutuak, jakintsuak eta ezjakinak, itsusiak eta ederrak, gaiztoak eta onak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Frogatzen da zergatik Aita Sainduak beren aulkitik kentzen ahal dituen erregeak, beren erreinuen kudeatzeko hainbestetaraino lazoak direlarik, non menpean daukaten Jainkoaren herria urruntzen den betiereko biziaren bidetik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 138. orr.

Frantses poliza sobera lazoa dela, ETA-koak hortaz baliatzen direla eta hola aise ibilki direla mugaren alde batetik besterat.  Herria   2001-04-05


lazo3 ik laxo1.

lazodun izond lazoz hornitua.

Denda aski handia zen; erakusleiho zabala haurrentzako jantziz, kapela izurdunez eta alkandora lazodunez apaindua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.


lazotxo iz lazo txikia.

Zetazko alkandora lazotxoz beteak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.


laztabin iz ginbaleta, zurginaren lanabesa; burdinazko haga, buru batean daratulu moduko bat duena, harriak zulatzeko erabiltzen dena.

Auhen txistukari bat egin zuen eta, halako batean, laztabin moduko bere begi beltz altzairuzkoak Ellenenetan finkatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.


laztan 1 iz eskuez edo ezpainez egiten den txerazko edo maitasunezko adierazpena.

Badira laztan edo igurtzi batzuk bero-bero jartzen gaituztenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.

Laztan edo fereka batzuk eraginkorragoak dira, beste batzuk baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.

Etxean, dena zen laztana eta txera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Laztan bat izan zen, ukitze goxo baino goxoago bat, igurtzi arin baino arinago bat burmuina leherrarazi zidana.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

Eta lotsa keinuak eta laztanak, eta baita zorabioak ere ikaskide baten amodio adierazpena entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Laztan bakar bat emango banizu, ezingo zintuzket utzi, infernuraino segituko nizuke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Bera izan zen berriro irribarre egin, niri masailean laztan labur bat eman eta alde egin zuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Zakurra ailegatu zen, nitaz kexu, eta turkiarrak laztanak egin zizkion, lasai eta patxadan, ederki ezagutuko balu bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Caracas, ordea, ez du itsasoaren laztanak harrapatzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Laztan lotsatiak, musuak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.

Haren eskua laztan ia lotsagabe batean mugitu zen nire lepagainean zehar.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 104. orr.

Laztan lizunetan ikasitako eskua nolanahi ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Eskutik heldu ostean, ileak zirimolatu zizkidan laztan samur batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

Gero laztan beroa nire izterraren kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

Baina berak laztan erogarri horiekin jarraitzen du, sabeleraino jaitsi da, gerrian eta aldaketan dabil jostari.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Laztan iheskorrak esku eta masailean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

Eguneroko bestelako kontaktuekin edo laztan sexualekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Maitasunezko laztan eder horiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

Ahozko laztan horietako bat ezpainetako musua da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Orain axaleko laztan horiek ez naute asetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Eugeni xarmangarria, laztanik gozoenez ase nahi dut ipurdi hori!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 91. orr.

Olatuen hots urruna eta haizearen laztan leuna ostatuaren terrazan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

Gero eta laztan gozoagoa dario ostarteko eguzki oparoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neska batekin oheratu eta, geron laztan jostetan genbiltzala, ez si eta ez no, bapatean egin zidan galdera: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Mantaletik tiraka ibiltzen nituen horretarako gai zirenak laztan-eskean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 147. orr.

Gauza bat dela zalea izatea (laztan-trukean, ez dirutan) eta beste bat, oso diferentea, puta edo profesionala izatea (dirutan, ez laztan-trukean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Biok musu eta laztan premia handia genuen, nonbait, eta izerdi, listu, hazi eta bestelako isurkinetan igerika ibili gara denda zaku berez beroan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

Garai hartan posible ziren laztan-keinu guztiak egin nituen. Bitartean nire emazte ohiaren eta putakumearen arteko laztan-eszenak aurrera jarraitzen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Gure larruazal guztian zehar daude ukipen eta laztan errezeptoreak, baina are gehiago genitaletan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

40 urteak jada beteak baina gazteen freskotasuna gordetzen zuena, bular oparoak etengabeko laztan eskaintzan bezala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Intxaurrak bezalaxe, estimatzen du eguzki-laztan gozo hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Neskatxa harkaitzaren gainean zegoen eserita, begiak hertsirik, eta isil-isilik, eguzkiaren argi-laztanak dastatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Eman biezat musu, bere ezpainez musu! zure maite-laztanak ardoa baino gozoago.  Elizen arteko biblia   Kt 1,2

Bazeukan San Antonioren irudi koskor bat gelako mahai txikian, argi eta lorez apaindua, egunero, musu-laztanak emanez eskari eta otoitz samurrak egiten zizkiona, senargai aberatsa, ona eta dotorea eskatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

• 5 izond maitea, kutuna.

Nire ahizpa laztan eta maiteoi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.

Oi maiatzeko arrosa, dontzeilatxo laztan, arreba amultsu, Ofelia eztia!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Gau on, printze laztan hori, eta aingeru oste kantari artean hartu atseden.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.

Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori, ez dakit zer izan dezakezun Algernon izenaren aurka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Guztiok maite genuen Wanda, horren baitzen laztan eta otzana.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 67. orr.

"Ikusten al duzu zein egoeratan utzi nauzun, zaldun laztana?", esan zidan bere zakil zaildu eta burugogorra eskainiz, oso luzea eta bueltan sei bat hazbetekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Hitz laztanak esanez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 96. orr.

Airearen fereka laztana sentiarazteko eta gozatzeko ahalegina.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

6 (deikietan)

Oi, ene laztana! -Laztana, ez egin hori, aitatxok oraindik ez du osorik irakurri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Ea, laztana, esango al didazu behingoz zer gertatzen den?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.

-Barkatu, laztana -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.

Stella, laztana, ez hadi kezkatu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 204. orr.

Adorea, laztana, adorea, esan zidan amona Erikak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Benetan diotsut, laztana, ez nuen horrelakorik esan nahi.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 221. orr.

-Ez esan hori, laztana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 229. orr.

Neuk deituko dizut, bostetan, laztana.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

-Zergatik ez baina, ene laztana?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

7 laztan egin ik laztandu.

Eskua luzatu nuen, haren aurpegiraino, eta laztan egin nion. -Entzun -laztan egin zidan berriz ere-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 193. orr.

Iletik pasatu dit eskua eta laztan egin dit zaman eta lepotik behera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Gizon hura, ilean laztan egiten zidana, eskolan aurkitu nuen berriro.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Elkarri lepoan laztan egin eta autora joan aurretik [...].  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 26. orr.

Bitartean Fernandok laztan egiten zien Marken zakilari eta Kateren titiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Menelaok irribarre eta laztan egin zion; opari eder bat eman, eta joaten utzi zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Loroak, lepoa okertuz, utzi egin zion laztan egiten. Ibaitik datorren haizeak laztan egiten du.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Geroztik Ibrahimi zoriak laztan egin zion. · Bikote bat hizketan ari da eta elkarri laztan ttikiak egiten, elkar musukatzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

8 laztan-laztan izan du ad

Aski da hori; laztan-laztan banauzu, ez dakizu nola eskertuko dizudan!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.

Indioek laztan-laztan dituzte beleak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laztan egin (20); laztan egin nion (3); laztan egin zion (9); laztan eginez (5); laztan egiteko (5); laztan egiten (15); laztan egiten dio (3); lepoan laztan (3)

adiskide laztana (4); ahizpa laztana (4); amatxo laztana (3); bere laztana (3); bihotzeko laztana (5); ene laztana (42); ene seme laztana (5); gertrude laztana (4); hamlet laztana (3); jainko laztana (12); lagun laztana (3); maite laztana (6); nire bihotzeko laztana (4); nire laztana (7); nire maite laztana (3); patri laztana (3); seme laztana (7)

ahozko laztanak (4); laztanak egiten (3); maite laztanak (3); zure maite laztanak (3)

laztanaren estimulua (3)


laztanarazi, laztanaraz, laztanarazten du ad laztantzera behartu.

Eta Goiok besoa luzatu zuen, begiek ezer ere ikusi gabe, eta amak hartu zion eskua eta zauri haren ezpain josiak laztanarazi zizkion, eta orbaina leuna iruditu zitzaion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 42. orr.


laztandu, laztan(du), laztantzen 1 du ad laztan egin. (norbaitek)

-Laztan nazazu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 50. orr.

Eseri denean Itxasok laztandu egin du leunki bizkarrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.

Zenbat maite zuen kontatuko zion musuen bitartez eta astiro-astiro laztanduko zuen, zilborrean putz eginez.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Elkar laztandu dugu ia elkar ukitu gabe, leialtasun erdibiturik gabe, denboratik kanpo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Nire asperdura nabarmentzeko betaurrekoek minberatutako sudurra laztandu dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

-Ez zenuen gaizki egin -onartu zion Einsteinek, bibotea laztanduz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.

Oinak musuka laztantzen zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Eskuarekin ileak laztandu dizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 132. orr.

Eskuin eskuko hatz puntez bere ezpainak laztantzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Amak burua laztandu zidan irribarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.

Emakumeak urez beteriko edalontzi bat ekarri zuen sukaldetik, eta bekokia laztandu zion leunki gero.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.

Bidaiariek galdeketari ekiten zioten bitartean, Ruben eta bion belaunek elkar laztanduz jardun dute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.

Neskak ezpaineko zauria hatz batez laztandu zion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 145. orr.

Zenbat aldiz ez ote zituen laztandu Julenek Mirariren bular haiek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.

Izugarri gustatzen zaio lagunak klitoria musuka, miazka eta laztan diezaion.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Nolako jainkosa-ipurdia! laztandu gura dut!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Laztandu katuaren bizkarra.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

2 (zerbaitek)

Urak esku leunak ditu, eta gorputzaren zoko-moko guztiak laztandu dizkit.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.

Olatuek oin biluziak laztantzen zizkioten, eta damak liburu bat irakurtzen zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.

Haize bolada hotz batek laztandu zuen emakumearen musu goibela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

New Yorkeko txalo zaparradak laztandurik, baina txaloen jatorrian dagoen gerra lekukotasunaren laztan mingarritik urrin, uda hori Ernest Hemingwayk Biminin emango du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

3 (norbaitek zerbait)

Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Musika aparatuaren ondoan zegoen zutik, diskoaren karpeta urdina laztantzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.

Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.

Jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria, dohakabeki negar eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Bada balak oroitzapenik ederrenak bailiren laztantzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Arratsaldeko eguzki xamurrak teilatuak laztantzen zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

4 irud/hed

Eta berriro bere oroitzapenak laztanduz, uso bat biek bota uste zutenean sortzen ziren mokokaldiak datozkio gogora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Mingarriro laztantzen nau haren oihartzunak, arima barruraino sartzen zait, bihotzaren inguruan kiribiltzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Alkoholak laztandu egiten ditu minak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.

Ginebrak laztandu egiten ditu izotz puskak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 72. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hura bai sekula sentitu ez nuen laztandu-nahi bizia!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia laztandu (5); bekokia laztandu (3); besoa laztandu (7); bizkarra laztandu (3); bularra laztandu (3); burua laztandu (11); burua laztandu zion (4); elkar laztandu (3); eskua laztandu (6); ilea laztandu (13); ilea laztandu nion (3); kokospekoa laztandu (4); kokospekoa laztandu zuen (4)

burua laztanduz (3); ilea laztanduz (3)

aurpegia laztantzen (9); burua laztantzen (10); elkar laztantzen (3); eskua laztantzen (4); ezpainak laztantzen (3); ilea laztantzen (12); ilea laztantzen zidan (3); ipurmasailak laztantzen (3); klitoria laztantzen (5); larruazal guztia laztantzen (3)


laztangarri izond laztantzea merezi duena.

Gameluaren larrua bezain laztangarria den txamarra batekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

Ez gorputz eder, ez aldi eder, ez begiok hain maite duten argi zuria, ez lelo guztien doinu leunak, ez lore, gantzuki eta lurrinen usain gozoa, ez mana, ez ezti, ez haragi atal laztangarriak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Beharbada, mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora, emetasun laztangarriko proventzar horietako bat, hil arte biziki maite izan zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Ardo zuria berez sartzen da, leihotik barrura sartzen den kaleko argia bezain laztangarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.


laztanka adlag laztan eginez.

Musuka eta laztanka genbiltzan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 55. orr.

Mariok artean ere "il baco del calo del malo" esaten zuen, pixka batean nirekin eta amarekin egongelan eserita, bere matrailak laztanka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 108. orr.

Musu luze bat eman zidan laztanka aritu zitzaidan masailean bertan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 111. orr.

Orbaina ikusirik, negarrez hasi ziren biak, eta Ulises besarkatu zuten, laztanka.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Llumek laztanka hartzen du, Daniri begiratzen dion bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Gorputz biluzian euri tanta lodiak lehertzen eta haize beroa laztanka sentitzea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Elkar laztanka hasi dira, arrosa batek kideko arrosa laztantzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Euskal Herriari bizkarra emanda, eta Erdal Herriari laztanka, ibili dira alderdi horretako bizilagunak aspaldi luzean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musuka eta laztanka (6)


laztankeria iz laztan gaitzesgarria.

Faxista, hiltzaile eta antzeko beste laztankeria batzuk esanda.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 57. orr.

Halako batean lepoa igurtzi eta hil egingo haut!, eta halako laztankeriak esanez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 112. orr.


laztanki adlag txeraz, maitasunez. ik laztankiro.

Laztanki besarkatu ninduen erranez: [...]. Maitasunez, laztanki maiteko bazintut, zer erantzungo zenidake?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 287. orr.

Laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Zuztarrak harkaitzari laztanki heldurik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.


laztankiro adlag laztanki.

Hark ez baitzituen utzi nahi izan maisuak, ausardia faltaz, laztankiro gorde zituen itzurbideak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

Gau hartan, gertuago nengoen ferekak hortzekin egitetik mingaina suabe-suabe, laztankiro mugitzetik baino.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

Dionisio oso larritu zen eta laztankiro galdetu zion: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 15. orr.


laztankor izond txeratxua.

Are goxoago, eztiago, laztankorrago da Ezkuturen begitartea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.


laztantsu izond txerazkoa.

Esku laztantsu bat harengana jaso orduko, Lutezia, nire bihotzeko prenda, aurpegian joka hasi zitzaidan bi ukabilekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.


laztantxo (orobat laztantxu g.er.) 1 iz laztan txikia edo arina.

Nik laztantxo bizkor bat besterik ez baitizut emango.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Pliushkinek laztantxoak egin zizkien bi ilobei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Eta ez zen pasa laztantxoaz harago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Hemen bai antzematen zaiola itsasoaren laztantxoari .  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

• 2 izond (deiki gisa)

-Baina, ene laztantxoa, zer da dantza?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

-Soberan dakizu, laztantxu, goxokitxo bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 83. orr.

· Amets egin dut nire laztantxoak bueltan zeudela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 202. orr.


laztantxu ik laztantxo.

laztantze iz laztan egitea.

Hurrengo batean ere ukitze, laztantze eta jolas horietara joko du, atsegin baititu, sentipen berriak eta plazerezkoak baitira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Igogailuetan lagun asko doaz, eta denen eskuak gurutzatzen dira elkar laztantze horretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.


laztasun 1 iz latza denaren nolakotasuna.

Siberiako eguraldiaren laztasun eta gordinkeriari aurpegi emateko prest.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Ospitaleko usain sarkorrak laztasun berezia ematen zien oroitzapenei.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Bulegoburuak, bere laztasun guztia kordokan, tea hartzera gonbidatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Orduan soilik leundu zuen urte askotako laztasun hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Errieta egingo nion iraganagatik eta orainagatik, zorrotz baina laztasun handiegirik gabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Ukaezina da lanari darion edertasun poetikoa, baina estetikaren laztasun erabatekoak eta erritmoaren geldotasunak asko murrizten dute La Zarandaren proposamen honetaz gozatzeko aukera.  Berria - Kultura   2004-03-18

Musikaren erabateko laztasun abstraktuak asko murrizten ditu lanaren posibilitateak.  Berria - Kultura   2004-09-17

2 jarduera latza, hildura.

Bijilia gogorrez eta laztasun handiz gorputza zigortuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Nahiz eta santuak indar guztiz anaiak bizitza latzera bultzatu, ez zen laztasun gogorregiaren aldeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.


laztenagotu, laztenago, laztenagotzen du ad areago laztu.

Dontsuon sentiberatasunari ez omen zaio-eta batere komeni sutara errekin gehiago bota, eta giroa laztenagotzen hastea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.


laztu, latz/laztu, lazten 1 da/du ad zirrara bizi batek jo; larritu, izutu.

Oraintxe eman didate, andrea, zure gutuna; irakurri ahala laztu naiz, eta doi-doia utzi dit hari ihardesteko indarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 444. orr.

Egizu kontu nola laztu naizen, ikusirik haren bi sehik zekartela zure iloba jauna, gorputz osoa odoletan blai.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Eta laztu ere egin nintzen lipar batez, harrigarriro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Laztu nau, esan dizut.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Beti estekatua dagoelako zakurra laztu eta arriskutsua egiten da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 46. orr.

Liburu hau konparatzen dietalarik Iparraldeko gure literaturan aurkitzen diren gerlako lekukotasunei ez dut uste baden [...] Aintziarten egunari honek bezain barna irakurlea inarrosten eta lazten duenik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

2 latz edo latzago bihurtu.

Kearekin boza laztu eta gizonduko zitzaiela uste baitzuten mutiko guztiek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

Baina oihuak, amore eman ordez, laztu egin ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Taxitik jaisteaz batera, hautsez betetako haize hotzak eztarria laztu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Aurpegia laztu egin zitzaion hitz gorrotatu hura aipatzean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 75. orr.

-Pentsatze hutsez oilo-ipurdia jartzen zaidak! -laztu ziren Anaren ezpain lodi-gorriztak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Kontrabando hitzak laztu egin ditu pasearien begitarteak, bekatu larria baita merkatari hirian, bakanetakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Hauxe gertatu zitzaidan, [...] ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Horrek egoera laztu besterik ez du egiten.  Berria - Harian   2005-08-31

Halere, unerik larrienetan guri laguntzen aritu dira, batez ere 2001ean eta 2002an okupazioa laztu zenean.  Berria - Mundua   2004-04-02

3 (ileaz mintzatuz)

Ileak laztu egiten dira honelakoak entzunda.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Buruko ileak laztu zaizkit oihala hurre-hurretik ferekatzean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Baina zergatik, hitz haiek irakurtzean, laztu zitzaizkidan buruko ileak, eta zergatik gogortu zitzaidan zainetan odola?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Ileak lazteko moduko zerbait.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Bizkarreko ilajea laztu egin zitzaion guztia, buztana zurrundu, eta nerbioak, zuntzak eta zainak ikusi nizkion tenkatzen, zintzur aldean hasi eta zango zailetan buka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.

· Azala laztu zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Aldi berean loroari ere lumak laztu zitzaizkion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Argiarekin, urruntasuna piramidez eta dorrez laztu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Zure gutunak lazturaz izoztu nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

-Armatan hain gizon laztua baldin bahaiz, ez diok ezetz erranen hire ezpata nirearekin gurutzatzeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Bibote gris laztu baten gainean, bere aurpegiak ez zuen ezer adierazten. bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilea lazteko (4); ileak lazteko (6); ileak lazteko moduko (3)

ileak lazten (4)

ileak laztu (11)


laztura (orobat lazdura) 1 iz zirrara bizia, beldurra, izua.

Laztura hilgarri horretan, nahi du oraino gibelera egiten saiatu. Izadiaren edo gizonen ankerkeria bortitzek laztura eta sumindura eragin dezakete, baina ez dizute eragiten gauzatxo etsigarri batzuk ikustean bizkarrean eragiten dizun hozkirri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Laztura batek inarrosi zuen ehiztaria; gauza hotz bat, ur tanta bat bezala, jaitsi zitzaion bizkarretik behera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Zure gutunak lazturaz izoztu nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Ezerk ezin digu jada lazturarik eragin eta horixe da, Joseph Rothen ustetan, benetako izugarrikeria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Orduan Beldur hura deitzen dugu Laztura, batez ere, izutzen gaituzten gaitzak izugarrienetarik baldin badira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urduri egongo da denbora guztian, eta samintasun, mespretxu, larritasun, laztura keinuz jarraituko ditu haien arteko hitzak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 96. orr.


lazun iz Mugilidae familiako arraina, janaria ibai ahoetako lohian bilatzen duena (Mugil cephalus etab.). ik korrokoi.

Azken aspaldian inoiz baino lazun gehiago ikusten da itsasadarrean...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 7. orr.

Ur gainean dabiltzan lazunei begiratu die; hortxe daude, banaka, hirunaka, seinaka... itsasadarrak eskaintzen dizkien zabor biologiko eta kimikoak jaten, inork harrapatuko ote dituen beldur barik. jo eta akabatu egingo nituzke lazun higuingarri hauek guztiak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.


leader ik lider.

lealtasun ik leialtasun.

leasing iz tresnak-eta, erosteko aukerarekin errentan hartzea.

Enpresei emandako kreditu, mailegu eta leasingak %12,5 handitu dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-09


leatxun (orobat leatzun) iz ipar belar zamak besagainean garraiatzeko tresna.

Haste haiendako tailuz belar epaiteak, belar idorraren pentzeetatik ekartzeak bizkarka, leatxunak deitu tresnekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Halaber, garai hartan etxeko labeetan egiten baitzen asteroko ogia, alorretatik ere sartzen ziren bestalde ogi azauak, leatxunetan horiek ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Artetik erraiteko, ez dugu guk orga bat ezarri baina orga parea, haixtur parea eta leatzun parea erraiten dugun bezala betiko haritik.  Herria   2001-08-02


leatzun ik leatxun.

leba1 iz garrantzia.

Leba handiko gizona da.  Berria - Kultura   2004-05-28

Esan behar ziona leba handikoa zen, itxuraz, ez baitzuen nahi hura beste inork adi zezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 78. orr.

Gure aitari, beharbada, beragaitik ez eutsan hainbesteko lebarik, baina bere etxekoak herriaren aurrean seinalateak min handia emoten eutsan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leba handiko gizona (4)


leba2 iz soldadu biltzea, errekrutatzea.

Honako gutun hau diogu idatzi Norvegiako erregeari [...] eragotz dezan hura aurrerago joatea, zeren lebak, kintak eta abarrak haren sujeten artetik egiten baitira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 32. orr.

Leban harturiko soldaduak Poloniako erregearen aurka erabiltzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.


lebante iz sortaldea.

Nola, aldi berean, Lebantetik ontziak urrezko eta zetazko oihalez, urre, zilar, gariofili hitze, eltzaur muskada, eta bertze anitz espeziaz beteak datozen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.


lebatza ik legatz.

lebita1 iz gizonezkoen jantzia, estua, hegalduna eta mahukaduna, belaunetaraino iristen dena.

Gainean lebita beltza, buruan kapela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Lebita urdina darama Gabrielek, berdea Inaziok.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

-Axola zaizu lebita eranzten badut?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Besaulki batean eseririk, lebitako botoiak askatzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Lebitaren hegalak tarratatu gabe gordetzen ahalegindu da. Lebita zaharra zeraman soinean, baina txukun-txukun eskuilaturik, bentzina-usainarekin eta galoi berriek zeharkaturik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Lebita bat gorrimina orkatiletaraino iristen zitzaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lebita beltz (3)


lebita2 ik lebitar.

lebitadun izond lebita daramana.

Eta harrapakina poltsikoan zuela irten zen Demba etxetik, egongelan topatu ondoren bi gizon lebitadun, gozakaitz, tinkotasun goibelez lurrera begira zeudenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.


lebitar (orobat lebita g.er.) izond/iz Lebiren leinuko israeldarra, tenpluaren zerbitzuan aritzen zena.

Kore lebitarra eta, harekin batera, Datan, Abiram eta On rubendarrak Moisesen aurka matxinatu ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.

-Horra, hortxe duzu zeure anaia Aaron, lebitarra, eta hark ongi hitz egiten duela badakit.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

Bete zuten lebitarrek Moisesen agindua, eta hiru milaren bat gizon hil ziren egun hartan.  Elizen arteko biblia   Ir 32,28

Lebitarrak, I[tun].Z[aharr].eko azken mendeetan, tenpluko bigarren mailako zerbitzariak ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Kantuez arduratzen ziren lebitar familiaburuek tenpluan zituzten beren logelak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,33

Apaizek eta lebitarrek, beraz, egin zituzten garbikuntzak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa eraman ahal izateko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,14

Lebitar kantari-taldeak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 6,16 tit

Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,2

Gero, berriz, Moisesek Legea idatziz jarri eta apaiz lebitarren esku utzi zuen, hala nola Israelgo arduradun guztien esku.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz eta lebitar (3); lebitar apaizgoa (4)

apaiz eta lebitarrak (4); apaiz lebitarrak (3); apaizak eta lebitarrak (10); bizi den lebitarrak (3); urtez gorako lebitarrak (3)

apaiz eta lebitarrei (4); apaizei eta lebitarrei (3)

apaiz lebitarrek (7); apaizek eta lebitarrek (5)

apaiz lebitarren (5); lebitarren artean (4); lebitarren esku (3); lebitarren familiaburuak (3); lebitarren izen bilketa (3)


lebitarazi, lebitaraz, lebitarazten du ad lebitatzera behartu.

Upel handi bat zapore guztietako gozokiekin, eta beste bat altxagarri burbuilatsuz betea: Ronek aipatu izan zizkion lebitarazten zuten zurrupaki-bola haiek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.


lebitarburu iz lebitarren burua.

Lebitarburu ziren Konaniasek eta beronen senide Xemaiasek eta Netanelek, bai eta Haxabiasek, Jeielek eta Jozabadek ere bost mila bildots eta bostehun idi eman zizkieten lebitarrei Pazko-oparitarako.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,9


lebitatu, lebita(tu), lebitatzen du ad lurretik goititu, indar fisiko ezagunen eraginik gabe.

Argal-argala zen bera, eta, egiari buruz ari zelarik, airean lebitatzen noiz hasiko egoten ginen, hain hitz egiten zuen bere baitara bilduta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Mikel lebitatzen ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Bozgorailutik neure izena entzun nuenean, lebitatzera nindoala iruditu zitzaidan. Autoaren gurpilak lebitatuz zihoazela zirudien errepide izoztuaren gainean, errepidea trenbide bailitzan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.


legal 1 izond legezkoa; legeari dagokiona. ik lege 8.

Don Adolfo Arguedas Goñi sarjentuari prozedura legal bat egingo zioten ohiko garantia legal guztiekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Horren guztiaren jabe legala izanda ere, ez daukak eskubiderik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

Demokraziaren izenean, alderdi politiko legal baten zuzendaritza osoa kartzelara sartu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 314. orr.

Epailea prest dagoela gizatasunaren aldeari alde legalari baino gehiago begiratzeko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 135. orr.

Desehorzketaren alderdi etiko eta legalaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.

Kode moral eta legalak betearazteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Euskarak estatus legal bakarra izan behar du Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Kargu publikoetan jarduteko gai judizial eta legaletan adituak badira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Txanponaren erabilgarritasuna areagotu egiten dela zenbat eta eremu handiagoan izan erabilera legala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Sortu, Banku Zentralak soilik sor dezake erabilera legaleko dirua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Aitatasunaren ikerketa legalari buruz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Medikuntza legaleko irakasleak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Ez zara orain txikikeria legalekin hasiko, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 150. orr.

Trikimailu legalei nola edo hala aurre egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 61. orr.

2 poliziaren fitxa ez duena.

Atxilotutakoak ETAko kide legalak dira eta, Poliziaren bertsioak dioenez, Bizkaia Komandoko partaide ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.

Erantzun zidan izenak eskatu omen zizkiotela, ETA ko ekintzaile legalak zein ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Gure giroan esaten zen bost bonba jarri zituela larunbat gau batean, artean legala zela, eta bakar-bakarrik egin zuela dena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

3 adkor zintzoa, gisakoa.

Horra tipo legala!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 261. orr.

Hi! esan zuen Sakik; hau herrikoa duk; hau legala duk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatus legal bakarra (3); euskarak estatus legal (3)

arazo legalak (5); bide legalak (5); neurri legalak (7)

medikuntza legaleko (5)

babes legalik (4); babes legalik gabe (3); oinarri legalik (3)


legalidade ik legalitate.

legaliformitate zi

Bestela esanda: zerk bereizten du lege zientifikoa edozein enuntziatu unibertsaletatik? erantzunak legearen formaren inguruan, hots, legaliformitatearen inguruan zeutzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.


legalismo iz legea hitzez hitz aplikatzeko joera.

Lehenengo emaitza Inperioa erortzea izan zen; bigarrena, aitasantutzaren hondamena, haren ondoren bere legalismoak ekarri zion ospe-galtze moral eta erlijiosotik sekula oneratu ez zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.


legalista izond legea hitzez hitz aplikatzearen aldekoa dena. ik legezulo.

Erromatarren herentzia zen interes pertsonalen defentsa legalista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Prozesua oso legalista zen, eta epaimahaiari zaila egin zitzaion bereiztea zein delitu egin ziren arrazoi politikoengatik, eta zein ez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Ni legalista naiz; beraz, jardun nahi dut, jardun behar dut dena legearen arabera egin dadin.  Berria - Harian   2005-07-10


legalitate (orobat legalidade g.er.) 1 iz legezkotasuna.

Demokrazian legalitaterik gabe, ez dagoela zilegitasunik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Legalitatea, berriro ere, justiziaren gainetik jarri da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Legalitatea bete eta betearazteko beharrari buruzkoa izan zen. Legalitatearen kultura baten alde.  Berria - Harian   2005-02-02

Ez du legalitatean euskarririk egungo kartzela politikak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Legalitatearen normaltasunetik aberrazio hutsa besterik ez dena, subiranotasunaren ikuspegitik norbere ahalmenaren adierazpen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

2 legalitate printzipio

Egonkortasunik, adostasunik eta legalitate printzipioarekiko errespetorik gabe ez dago inolako berrikuntzarik, kaosa bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Delituen interpretazio «zabal, malgu eta legalitate printzipioaren aurkakoa» egiten dela ere salatu zuen Elosuak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legalitatearen kultura (3)


legalizatu, legaliza, legalizatzen 1 du ad legal bihurtu.

DRM izeneko babes sistemak legalizatzen ditu legeak.  Berria - Kultura   2006-03-22

Bide beretik, 'Testing'-ak legalizatu nahi dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Frantzian legalizaturik dagoen erakunde baten bozeramaile izatea «ez dela delitua» erran zuen Basurcok.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Mahai berean alderdi legalizatuak eta ilegalizatuak sartzea.  Berria - Harian   2005-12-08


legalizazio iz legalizatzea, legal bihurtzea.

77ko udaberrian ikurrinaren legalizazioaren alde egin ziren manifestazioei buruz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Zerrenda hauen legalizazioa PSOEren kalkulu politiko eta elektoralen arabera egingo dela.  Berria - Harian   2005-03-16

Jai Alaiko jokoaren berpizteak erran nahi du apustuen legalizazioa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 200. orr.

Aukera guztien legalizazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19


legalki adlag legearen arabera; legearen ikuspegitik.

Herritarrak legalki jo dezakeela Estatuaren aurka.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.

Xede hori legalki erdiets ezina zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

Positiboa da Giza Eskubideak publikoki eta legalki onartuak egotea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Bikote ezkondu bati legalki dagozkion onurak.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Lucindak hemezortzi urte bete berriak zituen, beraz legalki bere buruaren jabe zen emakumea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.

Legalki homizidioa da, hau da, norbait hiltzea asasinoa izan gabe.  Berria - Mundua   2004-01-31

Estatu Batuetan legalki egoteko, bisatua indarrean eduki behar da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.

Etikoki errudunak dira, baina legalki arrazoi dute.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 201. orr.


legaltasun 1 iz legezkotasuna.

Legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Zuzenbide penalaren legaltasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Espainiako Errepublikaren legaltasun demokratikoa.  Berria - Mundua   2006-01-07

Arartekoarentzat ez baita aski ekintzaren bat legaltasunarekin bat datorren edo ez.  Berria - Harian   2005-03-31

«Legaltasuna defendatzea» eskatu du Barcinak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Legaltasuna errespetatu behar hori ez al da, azken batean, Espainiaren subiranotasun bakarraren eztabaidaezintasuna onartzea?  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

2 (hitz elkartuetan)

Legaltasun-irizpidea, sustraiak zuzenbidezko estatu liberalaren oinarri politikoan dituena, [...] ilustrazioaren alaba dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Betorik ez jartzeko, legaltasun printzipioa betetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legaltasun irizpidea (3)


legamia (orobat legami g.er.) 1 iz orea altxatu edo harrotzeko erabiltzen den gaia, batez ere onddo zelulabakarrez osatua. ik altxagarri.

Arrautzak, irina, legamia... amantala jantzita, sukaldeko mahai gainean oratu eta oratu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 156. orr.

Legamia eta gatza bota bere esku bilduaren zimurrera, eta biak gaineratu zizkion irinari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 37. orr.

Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan.  Elizen arteko biblia   Lb 2,12

Zelula bakarrekoak aztertzen jarraitu, bakterio zein legamia, barruti berriak ikertuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.

Genetikoki eraldatutako legami bat sortu dute, eta ugari eta merke ematen du botika egiteko lehengaia.  Berria - Gaiak   2006-04-14

2 irud/hed

Izan ere, zer da gaizki esalea gizakien behazun, gaiztakeriaren legamia, munduaren lotsa baizik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Legamia erigarri horretatik datoz kalte guztiak, gure pobretasunak, gure ezjakintasunak eta gure harrokeriak okerragotuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.

Euskalgintzaren legamia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakailao gibeleko olioa, legamia tabletak eta kaltzioa ematen dizkidate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Zakurrentzako pentsua edo legami hautsak edo nik al dakit zer goraipatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Ez al dakizue legami pixka batek ore guztia altxatzen duela?  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,6


legamiadun (corpusean legamidun soilik) izlag legamia duena.

Zazpi egun horietan legamigabeko ogia jango duzue; zuen lurralde osoan ez da legamirik, ez legamidun ogirik.  Elizen arteko biblia   Ir 13,7

Eskaini legamidun ogia esker onezko oparitzat.  Elizen arteko biblia   Am 4,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legamidun ogia (4); legamidun ogirik (3)


legamiagabe (corpusean legamigabe soilik) 1 izond legamiarik ez duena.

Irin garbiz eginiko legamigabeko saski bat ogi, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko talo legamigabeak ere eskainiko ditu, labore- eta isur-opariekin batera.  Elizen arteko biblia   Zen 6,15

2 legamiagabeko (corpusean legamigabeko soilik) izlag legamiagabea.

Afaria prestatu zien eta legamigabeko ogia erre zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

Egiptotik ekarritako orearekin legamigabeko opilak egin zituzten jateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legamigabeko ogia jango (12); legamigabeko ogiak (6); legamigabeko ogien (22); legamigabeko ogien jaia (11); legamigabeko opilak (4)


legar1 1 iz ibai eta itsas ertzeko harru-koskorra, eta bereziki horien multzoa; harri xehatua, bideetan eta, ezartzen dena.

Oroimena galbahearen gisakoa dela diote, legarra atxikitzen duela gogoan, baina pasatzen uzten hondarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 41. orr.

Legarra hondar bilakatu, landareak estali eta ito, eta mortua hedatzen dik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 19. orr.

Material hori legarraren tamainara eho, idortu, eta sailkatu egiten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Pneumatikoek legarra zapaltzean egiten duten klaska.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.

Hilobia bi metro eta erdi baino barrenago zen, zur oholez, adreiluz eta legarrez estalirik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Emeki-emeki, Mercedes iluna legarrezko bidean aurrera lerratu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Legarrezko eremuan burdinezko bi mahai eta hiru silla herdoildu daude.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

2 (izenondoekin)

Legar larriaren gainean xinpleki pausatuz [bakailaoa].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 155. orr.

Zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Legar xehe-xehezko hondartza zabal hartan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Legar grisez beteriko zakuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izerditua eta hautseztatua, legar-gurdiko nekazari hura bezalatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Zelatan egoten zen erreginaren bideetan, legar-putzuen eta karobien ondoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Legar-euri bat gertatzen zen erorketaren ondoren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Jadanik lau edo bost metrotan harresia goratua zutelarik, erortzen da hargina... beharrik hariña edo legar metaren gainera!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurbiltzen saiatzen nintzen bakoitzean pago-ezkurrak, sustraiak eta harri-legarrak botatzen zizkidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 133. orr.

Korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela, eta hondoko harri legar txikien kirrinka,  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

5 ahoan legarrik gabe argi eta garbi

Kementsua zen, ahoan legarrik gabe hitz egiteko gai baino gaiago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Aga gizon zentzuduna zen eta ahoan legarrik gabe hitz egin zuen: [...].  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 124. orr.

Ahoan legarrik gabe mintzo da behera etorritako Buenos Aires moderno hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Aho-legarrik gabe kritikatu du Alemaniak duen politika, armak ematen baitizkio Ankarako gobernuari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Errusiarraren adimen berez zorrotz eta bizia da nagusi, eta errusiarrak ez du legarrik ahoan, ez ditu hitzak egosten [...] hitzetik hortzera asmatzen ditu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

6 sagarrak eta legarrak nahastu

Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtziarik eta zentzurik gabe, eta Euskaldunon Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren beste atxiloketen upel berean sartu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoan legarrik gabe (3); legarrik gabe (5)


legar2 iz ipar zerga.

Hor Nafarroako erregearen legar eta zerga biltzale izan zen.  Herria   2005-12-01


legarrestatu ik legarreztatu.

legarreztatu (orobat legarrestatu) izond legarrez estalia.

Bide mota guzietarik aurkitzen da: gudronatua, legarrestatua, lauzatua, zimentatua, lur hutsa, estreka eta xendera.  Herria   2003-09-18

Seiak hurbil ziratekeen hondartzatik zituzten oinetako legarreztatuekin atera zirelarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.


legartsu izond legar asko duena; legar asko dagoena.

Lur legartsuetan erdi-mailako ur-korronteak eta ez oso seguruak aurkitzen dira, baina leuntasun aparta izaten dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Zola legartsua zapaltzean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.


legartza iz legarrezko eremua.

Belardi batek, urrutitik ikusiz gero, oso ehundura xehea izango du, eta berdin legartza batek ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Bidexka, patar eta legartzetan gaindi doazela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 146. orr.


legato iz musika nota sail bat abestea edo jotzea noten arteko etenik gabe.

Hasieratik taldeak bere legato ona erakutsi zuen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Lanak eskatzen duen bezala, espresibitatea (vibrato eta legato-a) izan zen nagusi.  Berria - Kultura   2004-12-01

Legato txukuna, koloreak, portamento eta filado-etan ondo aritu zen.  Berria - Kultura   2004-01-22


legatu1, lega, legatzen 1 du ad testamentuan norbaiti zerbait utzi.

Legatzeko gaitasuna mugatzen zuen lege horren kapituluak xede horri ekiten zion: izan ere, nahi bezala legatu ahal izan balitz, emakumeek legatu gisa hartu ahalko zuten jarauntsi gisa jaso ezin zutena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

Augusto salbuetsia izan zen askatasuna emateko eskuduntza mugatzen zuen legetik, eta legatzeko eskuduntza mugatzen zuenetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.


legatu2 1 iz testamentuan uztea.

Dukearen legatuak oso garbi esaten du parkea ezin dela zementatu, izan ere, pasealeku modura baino ez erabiltzeko agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Oinordetzak, legatuak ez bezala, ez du inolako nahirik adierazten, ez da gureganako erakutsiko zen inolako asmoren ondorioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Legatu hori ez zela sekula bete, Maria Graçak aitaren desio guztiak albait zehatzen betetzeko legatu hori ez zela sekula bete, Maria Graçak aitaren desio guztiak albait zehatzen betetzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 122. orr.

2 testamentuan utziriko gauza.

Fundazioa baita Oteizaren legatua kudeatzeko arduraduna.  Berria - Kultura   2006-04-21

Emakumeek legatu gisa hartu ahalko zuten jarauntsi gisa jaso ezin zutena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza dela-eta sortutako ondasun eta eskubideen eskurapenak, heriotza dela-eta bizi aseguruen kontratuen onuradunek egindakoak barne.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

Hiltzean, 1912an, legatu garrantzizkoa utzi zion Bouvilleko liburutegiari: markesaren eskutitzak, egunkari zati bat, mota guztietako paperak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Autore horienak irakurtzean, nork ez du pentsatuko kapitulu hori jarauntsia legatuen bidez agor ez zedin egina dela?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

3 irud/hed

Dogmatikoki bazterturiko kristautasunetik bizirik iraundako legatu espirituala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Astuna zen, inolaz ere, legatu hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 44. orr.

Agirrerengandik jasotako hiru «legatu» aipatu zituen: «Euskal identitatea mantenduz» paktuak bilatu beharra, besteenganako gorrotoa baztertu beharra, eta «euskaldun unibertsala» izatearen garrantzia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Abertzaletasunaren museoaren esku utzi dute Sabino Aranaren legatu pertsonala.  Berria - Kultura   2004-11-25


legatu3 iz ordezkaria.

Inperio erromatarren kasuaren modura bere legatuaren bitartez goberna lezake Aita Sainduak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 140. orr.

Aulki apostolikoak, beste askotan bezala, Hugolino jauna Toscanara bidali zuen legatu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Lombardian Aita santuaren legatu zenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 317. orr.

Horietako guztiak ez dira legatuak edo tribunoak edo ehuntariak edo horien azpiko graduetako ofizialak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.


legatz (orobat lebatz g.er.) 1 iz itsas arrain hezurduna, luzea eta baraila irtena duena, kolore gris argikoa, bost kiloko pisua izan dezakeena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Merlucius merluccius edo M. esculentus).

Haizu den baino legatz txikiagoak harrapatzen dituztela eta itsas zola sobera husten.  Herria   2002-09-12

Halako batean, atzapar batek heldu eta amuko legatza bezalaxe atera ninduen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 66. orr.

Bizkaiko Golkoan 2005ean legatza ez harrapatzeko eskatu dute adituek.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Legatza sobera gaztea delarik hartzen dela, sobera xehea, eta hori bera makurra dela geroari buruz.  Herria   2001-08-02

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Bixiguz eta legatzez eta txipiroiz eta izotzez eta perrexilez beteriko metalezko erakusmahaiaren aurrean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Datorren urteko lehen seihilekoan sortuko dute marka, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri Itsaso osoan arrantzatutako legatz, hegaluze, antxoa, sardina, lanperna eta txangurruarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

San Sebastian egunerako prestatu nahi duen legatzaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.

2 (multzokari gisa)

Ez zekien, esaterako, jaten dugun legatz gehiena, hoberenera jota ere, Argentinatik edo Chiletik datorrela, edo Afrikatik bestela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

2.000 tona legatz gehiago harrapatzeko eskubidea.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Sesituak izan zaizkie 5 tona legatz, Ziburuko portuan salduak izan direnak.  Herria   2002-09-12

3 (jaki gisa)

Barazki batzuk eta legatz errea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Nik legatz izoztuarekin segitzen diat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.

Chef hoberenak ados daude legatza saltsa berdean munduko jakirik hoberenetakoa dela esateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Salda, legatza koskera, lomo errerik Ezpeletako biperraz onturik, [...] bixkotx ala itzozki, kafe eta arnoa barne.  Herria   2003-05-08

Pla-pla egindako erretilukada legatza atera zuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 124. orr.

Maiatzean, pobrientzat be lebatza platerean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.

Barazkiak; azenarioak, porruak eta ilarrak, arrain garbia (legatza edo merlenka, egosita) eta fruta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

Legatza eta dilistak hozkailuan gorde ditut, nahi izanez gero afaltzeko jan ditzan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

Egun batean legatza egiten ari zela usaindu nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joanden igandean uste gabetarik legatz arrantza gelditu behar izan dute Ondarruko bi ontzik.  Herria   2002-09-12

Hegoaldeko legatza stock-ak 10.200 tonatik behera daude, eta 35.000 tonakoa da gutxieneko maila onargarria.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Legatz xerra batzuk oliotan frijituak. Baina zerbait geratu zitzaion eztarrian, legatz hezur bat bailitzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Legatz kutxak garraiatzeagatik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 31. orr.

Paolak legatz-pastel pare bat ekarri ditu eta japoniarrek arrain pastela probatu dutenean uko egin diote sushiari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

[Frantziak] legatz eta zapo kuota gutiago eskuratuko du.  Herria   2003-11-13

· Sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

5 legatz kume ik legazkume.
6 legatzetan adlag legatzak harrapatzen.

Arrantzontziek legatzetan ari zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Legatzetan ibiltzen ziren gehienak bi milioi kilo gehiago har zitzaketen Espainiak Frantziari emandako antxoa kuotaren truke.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legatz kumeen (5)


legazkume (orobat legatz kume) iz legatzaren kumea.

Izebak ganbaran lehortzen utzitako legazkume horien begiak eta varech algak murtxikatzen genituen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Legatz kumeen arrantza «eutsi ezinezko tentazioa» dela ohartarazi du Ondarroako Alturako Ekoizleen Erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-12


legazpiar izlag Legazpiakoa, Legazpiari dagokiona; Legazpiako herritarra.

Bigarren bururatu du Zuhaitz Ezpeleta legazpiarrak.  Herria   2004-05-27

Bakarne Jorge musikari eta aktore legazpiarrak.  Berria - Kultura   2004-02-13

Ama, berriz, Legazpiarra dugu jaiotzez, eta Bergarakoa hizketaz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.

Oñatiarrek oso gertukotzat dutela legazpiarren euskara giputza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.


lege 1 iz gizarteko agintaritzak ezarritako arau edo arau multzo betebeharrezkoa.

Jainkoak gizonei, Estatuak herritarrei eta, oro har, boteretsuek aurre ezin egin dietenei jarritako manuak lege deitu behar dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 186. orr.

Ulertzen da lege orok berarekin batera daramala zigorra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Diruzaintzari buruzko legeak.  Elizen arteko biblia   2 M 3,15

Historia legeen bidez argitu behar da, eta legeak historiaren bidez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

Legeak indartsu daudenean, atseginak eta luxuak biztanleriaren zerbitzura egon ohi dira, eta ez daudenean, atseginak tiraniaren tresna izaten dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Lau mende lehenago, Aztien legeak debekatu egiten zion eskolatik kanpo magia erabiltzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Joan den mendean dueloen kontrako lege oinarrizkoak egin zirenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.

Plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

2 (izenondoekin)

Behenafarroa Nafarroa zen, baina gizonen lege idorrek aspaldian ahantzirik zeukaten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Lege zitala zen; izan ere, ohiturak gordetzeko, natura hankazgoratzen zuen, ohituren jatorria naturan dagoelarik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Lege anker, zentzugabe, bidegabeek milioika lagun erail dezakete mende bakar batean...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Erromatarrek, mundu osorako egiten baitzituzten legeak, oso lege gizatiarrak eginak zituzten urperatzeez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Frankoen Lege feudalen teoria, monarkia ezartzearekin duten zerikusiaren aldetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Munduko gauzak lege teleologikoen arabera elkarlotzeko eta horren bitartez beren batasun sistematiko gorenera iristeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Naturguneen Lege berria.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Lege positiboak zehaztu ez duen gai batez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.

Lege sinbolikoaz ari gara, arauen gainetik inposatzen den lege tautologikoaz, hau da: "Hau horrela da nik agintzen dudalako".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Lege horiek lege fiskalen antza hartu zuten, politiko eta zibilen antza baino gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Frankoak beren herritik irten zirenean, lege salikoak idatzarazi zizkieten beren nazioko jakintsuei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Espainiako Osasun Lege Nagusiaren arabera gutariko inori ezbeharrik gertatzen zaigunean, berehala daukagu laguntza medikoa. ik beherago 18.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 (aditz baten objektu gisa)

Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria.  Elizen arteko biblia   1 M 2,67

Berak emandako agindu eta legeak ez betetzeagatik.  Elizen arteko biblia   Dt 28,45

Zuzenbide Estatuaren legeak betearazteko eskatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Legeak obeditzen ez dituena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

Abadesaren hautaketan, eliz legeak gordetzera behartuak beude ahizpak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.

Legeak errespetatuz bizi dena apatikoa da, eta bestea, heroia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Baztertzeko zorian zeuden legeak berrezarri zituzten.  Elizen arteko biblia   2 M 2,19-23

Ezin dira Jainkoaren legeak hautsi ondoriorik jasan gabe.  Elizen arteko biblia   2 M 4,17

Bigarren heriotza sinboliko bat da beharrezko "Beste" nagusi hori deuseztatu dela onartzeko eta ordura arteko legea indargabetzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.

4 (mug.) legegileak ezarritako arauen multzoa. ik legedi.

Legeak zigorra dakar ondorio.  Elizen arteko biblia   Erm 4,15

Legearen subiranotasunaren ideia ezinbestekoa da ordena politikoaren eta askatasunaren ikuspegi errepublikazale ororentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Legearen inperioaren pean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.

Legearen eremu den gizarte-ekintzaren arloa hiru esparru handitan zatitzen da: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.

Legeak zigor zehatzak eta behar-beharrezkoak bakarrik ezarri behar ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Bakearen arrazoien aurka doa, hau da, naturaren legearen kontra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 79. orr.

Ez da harritzeko, beraz, legea ere aberats eta boteretsuen aldeko izatea sarri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Lege erromatarren xedapenaren kontrakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Lege grekoek eta erromatarrek zigortu egiten zituzten bai lapurreta estaltzen zuena eta bai lapurra bera; gauza bera egiten du lege frantsesak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.

Jainkoaren eta Lege Zaharraren izenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

5 Jainkoaren edo jainkoen borondatea adierazten duen araua.

Jainkoak ezarritako lege santuari jarraitu zien.  Elizen arteko biblia   2 M 6,23

Nire legea Kristo baita.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,21

Gorde Moisesen arauetan idatziak dauden lege, agindu, erabaki eta burubideak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,3

Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak.  Elizen arteko biblia   Dt 6,17

Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.  Elizen arteko biblia   St 2,8

Belarra baizik ez zuten jaten, legeak debekatua janda ez kutsatzearren.  Elizen arteko biblia   2 M 5,27

6 gizarte harremanetan, jokoetan... kontuan izan behar diren arauak.

Lege edo usadio horrek beste bat sorrarazi du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.

Kontraesan nabarmena dago lege zibilen [...] eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Bada beste zerbait, lege zorrotzago bat, gogorrago bat, bi pertsona loturik dauden ala ez erabakitzen duena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Miaketa hori, zenbait kasutan gehienez ere, etxeko lege partikularra litzateke, inoiz ez lege zibila.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 173. orr.

Tentaldi gogorragoek erasotzen dute orain, mundukoen legera bizi zenean baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Ohiko legeak errespetatuz, bateria-joleak sartu zuen aurrenekoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 88. orr.

Garbitasunaren eta lotsaren legeak gordetzen ez badituzue.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

7 izadiko gertakariak mendean dituen arau orokor eta aldagaitzen adierazpena; izadiko gertakarien arteko elkarbidea adierazten duen formula orokorra.

Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Izaki materialak izanda ere, hau da, fisikaren legeak betetzen badituzte ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Izadiaren lege aldaezinen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.

Naturaren lege soilei esker.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 245. orr.

Diskurtso nagusiak askotan salbuespena lege bilakatuz eta hedatuz kontrakoa dion arren, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 167. orr.

Baina izadiaren lege guztiak daude adimenaren oinarri-esakune garaiagoen menpean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 97. orr.

Halabeharrezkoak ala kontrolagarriak dira historian zertzen diren naturaren legeak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 332. orr.

Benetan lege enpirikoek ezin dute enpirikoak diren heinean beren jatorria adimen hutsetik eratorri.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.

Lege zientifikoaren azterketa, eta bereziki nola adierazi legearen izaera legearen enuntziatuzko forma unibertsaletik abiatuz, izan da zientziaren azterketa filosofiko estandarrean analisi interesgarrienetarikoak eskaini dituen arloa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Hizkuntzen historian agerturiko fenomeno partikular guztiak barne hartuko dituzten lege orokorrak ateratzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Lege sinkronikoa eta lege diakronikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.

Boterearen erabilera eta abusuarekiko antzeko jarrera-aldaketa gertatu zen beste zibilizazio batzuen historian [...]; baina, "lege" historiko hau bereiz badaiteke ere, salbuespen asko ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik legal.

Lege-baldintza guztiak betez.  Elizen arteko biblia   Jr 32,11

Borondatezko testamentuari lege izaera eman nahi dio Londresek.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Augustoren lege hori lege-kodea zen zehazkiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Lege testu horiek, Lapurdin eta Zuberoan, herri ohituren bilketak ziren.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Antiokoren gizonek hautsi eta sutara bota ohi zituzten aurkitutako lege-liburuak.  Elizen arteko biblia   1 M 1,56

Aipatu ekimenak lege-ekimen bat abian jartzea zuen helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 151. orr.

Beccariaren lege-proposamenek eragina izan zuten [...] Europako zenbait legeriatan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

Beraiei baitagokie lege-auziak eta arazo kriminalak erabakitzea.  Elizen arteko biblia   Dt 21,5

Gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Lege-haustura berbera da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Ahaztu mesedez lege-urratzeak, erresistentziak, sakrifizioak... ez dira jada beharrezko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Auziren bat, hilketa- nahiz lege-arazoren bat, agindu, arau nahiz erabakiei buruzko arazoren bat.  Elizen arteko biblia   2 Kro 19,10

Berori izan baitzen kode proiektu zenbaitzuen egile eta maizenik ere, Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Hau guztia lege-indarrez gordeko duzue beti, bai zeuek, bai zuen ondorengoek.  Elizen arteko biblia   Ir 12,24

Gizakia hainbat lege-motak gobernatzen dute: zuzenbide naturalak; zuzenbide jainkozkoak, hots, erlijioarenak; eliz zuzenbideak, hau da, kanonikoak, […].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.

Lege-ordena desberdinak daude.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.

Unibertsitate guztietako Lege Fakultate eta Eskolak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.

Ahmedabadeko unibertsitatean hasi zen ikasten eta lege-ikasketak burutzeko Londresera joan zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 47. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai, gisa bigarren osagaia pertsona denean)

Eleazar lege-maisu nagusienetakoa zen, adin handikoa eta itxura bikainekoa.  Elizen arteko biblia   2 M 6,18

Bazen Biltzar Nagusian Gamaliel zeritzan fariseu bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea.  Elizen arteko biblia   Eg 5,34

Dei egin zien lege-jakintsuei, zeren lege eta arauetan adituak direnen aurrean behar baitira errege-arazoak aztertu.  Elizen arteko biblia   Est 1,13

Lazedemoniako lege-emaile izan zen Likurgo berberak ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 185. orr.

Lege-emaile jakintsuek egiten duten legez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

Izenda itzazu lege-zaintzaile eta epaileak.  Elizen arteko biblia   Esd 7,25

Lege-urratzaileei zigorra jartzeko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 131. orr.

Kikildu egin ziren lege-ukatzaileak hark ematen zien beldurraz, eta gaiztagin guztiak izutu ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 3,6

Aldi hartan, lege-hausle batzuk sortu ziren Israelen eta jende asko engainatu zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 1,11

Israeldar ausart eta lege-betetzaileak ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 2,42

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Salerosgaien konfiskazioa berekin daramaten merkataritza-legeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Banatze- legeak eta penalak ez dira lege motak, lege zatiak baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Eraketa-lege berdinen bidez objektu berriak agertzen dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.

Errebelazioak eskatzen duen guztia ez du eskatzen lege naturalak, eta honek eskatzen duen guztia ere ez du eskatzen gizarte-lege soilak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Hegoafrikako gobernuak botika-legea aldatzea erabaki du.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Koherentzia-lege hau arau heuristikoa da, prozedurazko eginbeharra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

Irudiak […] gainerako gauzak bezalaxe dira ikusgai, neurri bateraino behintzat, haien pertzepzio-lege berberen mende baitaude.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Elikagai hori baizik onesten ez duen erlijio-lege bat, beraz, oso baliagarria da klima haietako gizakientzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Zeren esperientziak erakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrak hartzen, ez dela hondamen-lege unibertsaletik aldentzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Imita ezazue arestian aipatu dudan herri-lege zuhurra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.

Katakumeari zakur-lege ona erakutsi nahi izaten zion Jaik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.

11 legez legearen arabera. ik legezko1.

Legez debekatua da erreklama soberaren egitea arnoaren alde.  Herria   2004-10-21

Bere zerrrenda azkarki berritua du haatik, berak nahi ala ez funtsean, emazteeri legez hartze duten tokia egitea gatik.  Herria   2001-02-22

Egia erran eta denen buru, zinez ez bada legez egiten ahal, legea da kanbiatu behar!  Herria   2001-11-01

Legez, euskarak zer toki ukan dezake Herriko Etxeetan?  Herria   2003-05-15

Aurki dadila bai gizon bat ararteko bezala, oro bilduko dituena [...] behar diren hautsi-mautsietaratzeko elgarrekin, legez, zuzenez eta zintzotasunez.  Herria   2005-08-04

Prophil lantegia legez deseginik.  Herria   2001-07-05

Bainan biltzar hori legez bali izaiteko, hunenbeste elkartekide behar da han kausitu.  Herria   2001-05-03

Gauzak legez egitera, ehorzketa atzo egin behar genukeen eta ez gaur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Neskak naturaren legez gizonezkoak baino gehiago izaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

12 bizi-lege ik bizilege.
13 goi lege

Antolakuntza berriaren goi legea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

14 lege-gizon ik legegizon.
15 lege egitasmo ik legegai.

Haurtzaroa nahiz nerabezaroa babesteko lege-egitasmoa onartu du Gobernu Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

16 lege-emaile izond

Botere bortxazkoa, legeen interpretazioa eta botere lege emaile (Estatuarentzat guztiz ezinbestekoak) legeen beraien eskuetan utzi behar direla defendatzen dutenek.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.

Ideia berbera guretzat lege-emailea da eta, horrela, berezkoa da berari dagokion arrazoimen lege-emaile bat onartzea (intellectus archetypus).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

17 lege-hauste (orobat legehauste g.er.) iz

Hortaz, ez dira nahastu behar lege-hauste handiak eta ordena publikoaren hauste hutsa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

Lege-hauste handiren bat egingo zuela Anshelek bururatu zitzaion beste norbaiti, eta erbestera joana zela penitentzia egitera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.

Mugimendu orotaz ohartzen ziren eta zen lege hausterik ttipiena ere salatzen zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Legeak berarekin du lege-haustea; ezak sortzen du desira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.

Akusazio agirian ez diote Zougami zuzenean legehausterik leporatzen.  Berria - Mundua   2004-03-16

Bigarren zatiak Lisboako setioaren garai hartara garamatza, lehen aldiz; hirugarrenak nobelari funtsa ematen dion legehaustea -transgresioa- kontatzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.

18 Lege Nagusi (orobat lege-nagusi eta legenagusi g.er.) Konstituzioa.

Europa eta Europako Lege Nagusia sartzen ari da frantses politikan.  Herria   2004-09-16

Errana izan zauku [...] Europa batuaren lege-nagusia dugula onartu behar.  Herria   2005-03-31

Nola pikoan ezarria duten lege-nagusi horrek badauzkan 448 artikulu, bakotxak kausi dezake hor nunbait nahi duen hura eta nahi ez duena ere berdin.  Herria   2005-05-26

Aspaldiko ametsa, europar izaitea, eta, hain zuzen, Europar Lege nagusiak, datorren igandeko bozei esker, emaiten dit europar izaitea ez gehiago ametsez bainan bai legez, frantses naizen bezala.  Herria   2005-05-26

Alderdi Kontserbadorean are handiagoa da EBren Lege Nagusiaren aurkako postura.  Berria - Mundua   2004-06-22

Ea Frantziako hizkuntzen aipamena eginen zen ala ez Lege nagusiko 2. artikuluan.  Herria   2002-11-28

Ingurumena, beraz, sartua da hemendik goiti frantses Lege Nagusian.  Herria   2005-03-10

19 lege natural

Bazirudien lege naturalari zegokiola begirunezko tratu-modu kortesiazko hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Ezinezkoa da lege zibil batek lege naturalaren aurkako zerbait agintzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Jainkoaren aurka bekatu egitea edo lege naturalak haustea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.

Gero "lege naturala" jarrai nezala konbentzitzen saiatu zen, berarentzat krimen bat zena ez nezala burutu.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

· Lege naturalak ez dira lege idatziak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Lege natural komunei darraizkien gauza naturalei buruz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

Lege naturalak eta herri guztien legeek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

Zeruko lege naturaltzat hartzen dituzte gizarte erakundeen fruitu huts direnak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.

20 lege oneko

Ordu arte kartoizko heroi miserablea izan banintzen, handik aurrera egiazko, lege oneko heroia izango nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Beste horiek agertzen dizueten ardura ez da lege onekoa; niregandik bereizi nahi zaituztete, beraietaz ardura zaitezten.  Elizen arteko biblia   Ga 4,17

Denek oso musika berezia emanaz esango zuten nire izena, benetako izen zintzo lege onekoa ez, baizik goitizen bat izan balitz bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Bertute estimatua eta lege onekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.

Gizarte ekandu onek irudikatzen duten dama lege oneko horietako bat.  Berria - Kultura   2004-07-10

21 lege onez

Legegizona naiz eta lege onez gobernatuko zaituztet!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 85. orr.

Lege onez irabazitako diruaren erdia fede txarrez ostu nahi zioten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Behin imajina hori postulatuz gero (inork ezin baitit lege onez ukatu) garbi dago nire arazoa Cervantes-ena baino askoz ere zailagoa dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Fred Rodriguez estatubatuarrak irabazi zion lege onez, eta ezinezkoa zirudiena egia bihurtu zuen  Berria - Kirola   2004-05-18

22 lege zibil

Eta arau horiei lege zibil edo Estatuaren lege deitzen zaie, Estutuan botere gorena daukanaren aginduak baitira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 117. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Kontraesan nabarmena dago lege zibilen (hauek hiritar bakoitzaren gorputzaren eta ondasunen zaindari dira, beste ezer baino gehiago) eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean, iritziaren alorrekoak hauek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Bistan da hori erlijio-aholku bat besterik ezin daitekeela izan, ez lege zibila.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Erlijioa Jainkoarengandik gizonarengana dator; lege zibila zuengandik zuen herriengana.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

23 legez aurkako izlag legez kontrakoa.

Legez aurkako ezer ez dela egon eta dirua ez dela desagertu.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

24 legez kanpo (orobat legezkanpo g.er.) adlag legearen eremutik kanpo.

Baganekien nor ari zen legez kanpo jokatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 58. orr.

Gehienak legez kanpo haziak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

New Yorkera legez kanpo joan eta, egunak kalean ematen omen zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.

Legez kanpo uzten da erlijio berria eta hura iragartzen dutenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Liskar zibilek, triunbiratoek, legez kanpo uzteek, aurrez egindako edozein gerrak baino gehiago ahuldu zuten Erroma.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Sei urte eta egun bat eskatzen zituela alkatearentzat armak legez kanpo edukitzeagatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 76. orr.

-Legez kanpo direnak oro gelditzen badituzte, jende gehiago izanen da presondegi barnean kanpoan baino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

25 legez kanpoko (orobat legezkanpoko g.er.) izlag legez kanpo dagoena. ik ilegal.

Legez kanpoko jokabideak bultzatzen ditu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

Legez kanpoko kopietatik babesten badira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Legez kanpoko amodio grinak sutua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Legez kanpoko haurdunaldi-etenak egiten ziren kirofano bateko fokua zirudien gehiago ring gaineko hark.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Legezkoa ala legez kanpokoa da negozioa?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Iruñeako auzitegiak galdeketa hori legezkanpokoa zela jakinarazi dio.  Herria   2005-06-23

Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Hainbat sententziak legez kanpokotzat jo izan dute urtegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Elkartze legez kanpokoek gutxi laguntzen dute espeziea ugaltzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 96. orr.

ik legezkanpotasun.

26 legez kanporatu legez kanpo utzi. ik ilegalizatu.

Bainan hunat jinez geroz haur bat ukana badu, haur hori frantses ekarria da, Frantzian sortua izanki-eta, kasu hortan ama ez ditake legez kanporatu.  Herria   2005-09-29

2003. urtean legez kanporatu zuten Batasuna.  Berria - Harian   2005-05-27

Espainiako Auzitegi Gorenak Konstituzioaren arabera jokatu zuen Batasuna legez kanporatzea erabaki zuenean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Batasuna legez kanporatzeak ez du eragiten SA talde parlamentarioa legez kanporatzea. herria¬

Batasuna legez kanporatzeko 2002an hasitako estrategiaren balantzea egin du ETAk martxoaren 14ko hauteskundeei buruzko azterketan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Herri plataformak legez kanporatzeko neurria.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

ETAren ingurua legez kanporatzeko mezua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak HZ legez kanporatzeko PSOEren erabakia kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

HZ legez kanporatzearen kontrako elkarretaratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

· Ezker abertzale legez kanporatuaren inguruko zerrenda izan ote litekeen.  Berria - Harian   2005-04-01

27 legez kanporatzesup_1 ilegalizazioa.

EHAK legez kanporatzeen aurka dagoela berretsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Inork ezin dio legez kanporatzeari abstenituz erantzun.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Acebesen hitzek legez kanporatzearen porrota erakusten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Azken urteotan, erakunde eta alderdi edo koalizio politikoen legez kanporatzeak asko erraztu du preso politikoen ugaltzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

Batasunaren legez kanporatzea bertan behera uzteko eskaera egin zuen atzo Elkarri-k. herria¬

HZk kritikatu egin zuen Espainiako Gobernuak legez kanporatzea Europara zabaltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

EHAKren legez kanporatzea abiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

EHAKren legez kanporatzea ez eskatzea «egokia» izan zela dio Conde Pumpidok.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Balizko legez kanporatzea ez dago gure agendan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Bi urteko legez kanporatzea hauteskundez hauteskunde gainditu du ezker abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

28 legez kanporatzesup_2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Legez kanporatze epaia «berme guztiekin» eman zela eta eskubiderik ez dela urratu argudiatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Batasunaren legez kanporatze prozesua abian jarri zutenetik milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira.  Berria - Harian   2005-04-01

29 legez kontra adlag

Lau urteko presoaldi txikia eman zioten legez kontra elkartzeagatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

Legez kontra bada ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 119. orr.

Gainera, Zamoraren ustez, epaileak legez kontra jokatu du, «epaileak bere iritzia eman baino lehen atxilotuek defentsarako bide guztiak agortzeko eskubidea dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Duela hilabete batzuk EHUko datu basean «legez kontra» sartu ziren, eta han zeuden zenbait euskal presoen espedienteak komunikabide batzuetan argitaratu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Norbaitek jakiten bazuen etxolan, legez kontra, herensuge bat zeukala gordeta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 211. orr.

GKE horrek salatu du itsasoko mikroorganismoak biltzen ari direla zientzialari estatubatuarrak, legez kontra.  Berria - Gaiak   2004-05-30

30 legez kontrako (orobat legezkontrako g.er.) izlag legearen kontrakoa, legez kanpokoa.

Ene seme, ez egin legez kontrako ezkontzarik.  Elizen arteko biblia   Tb 4,12

Ez zuen legez kontrako traturik egiten, ez zuen inoiz eskupeko diru zikinik onartzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

Aita santuek askotan salatu zuten legez kontrako diru iturri hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Uste nuen palmondoak hartzea legez kontrakoa zela.Europako Batasunako kide diren herrialde askotan abortua legezkontrakoa dela salatzen du idatziak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.

Ez baitzekien legezkoa ala legez kontrakoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

31 legez-lege adlag ipar

Urrats guziak legez lege egiten ditugu.  Herria   2003-05-15

Bainan zendako aipu zuten Ibarla? herri hortan hitzarmen bat finkatu baitute euskararen erabilpena legez-lege segurtatua izan dadin herriko etxean.  Herria   2002-08-01

Ez dela arrazoin mikorik hemezortzi urte huntan preso den baigorriar gazteari ukatzeko baldintzapeko askatasuna, eta hori legez-lege jokatuz.  Herria   2005-12-15

Joanden asteanginiona, Miarritzen,Bellevue plazan hasi obrak gelditu dira Paueko auzitegi baten manuz, gauzak etzirela arrunt legez-lege eginak izan.  Herria   2004-01-01

Ondoko egunetan, larderia gehiago orobat legez-lege jin nahi luketeen batzuentzat ere.  Herria   2005-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aldeko lege (9); aurkako lege (18); aurkeztutako lege (9); babesteko lege (15); berdintasunerako lege (14); bozka lege (9); buruzko lege (28); da lege (88); eaeko lurzoruaren lege (17); egindako lege (12); espainiako lege (8); europako lege (22); frantses lege (11); frantziako lege (11); gobernuaren lege (14); hauteskunde lege (9); izadiaren lege (22); kontrako lege (20)

lege aldaketa (26); lege aldaketak (25); lege aldetik (27); lege antiterrorista (9); lege aurreproiektua (16); lege aurreproiektuak (9); lege aurreproiektuaren (8); lege babesa (20); lege bakar (9); lege bakarra (17); lege barruan (11); lege bat egin (13); lege bat onartu (13); lege baten bidez (11); lege berean (13); lege berezi (13); lege bereziak (14); lege berri (73); lege berri bat (26); lege berria (83); lege berriak (97); lege berrian (10); lege berriarekin (23); lege berriaren (44); lege berriaren arabera (11); lege bihurtu (10); lege bihurtzeko (9); lege bihurtzen (8); lege biltzarrean (40); lege biltzarreko (8); lege dekretu (10); lege egitasmo (23); lege egitasmoa (78); lege egitasmoak (32); lege egitasmoaren (29); lege egitasmoari (12); lege enpirikoen (13); lege enpirikoen arabera (9); lege erreforma (17); lege erreformak (9); lege esparrua (9); lege eta arau (10); lege eta erabakiak (14); lege gai (13); lege gisa (9); lege gizon (19); lege hauste (18); lege haustea (8); lege hausteak (10); lege horren arabera (21); lege horren kontra (9); lege integrala (20); lege iruzurra (23); lege islamikoa (10); lege izaera (9); lege izango (25); lege izango duzue (19); lege liburua (13); lege maisu (38); lege maisuak (27); lege maisuek (19); lege mota (12); lege nagusi (73); lege nagusi bat (10); lege nagusia (59); lege nagusiak (18); lege nagusiaren (23); lege nagusiari (11); lege natural (10); lege naturala (29); lege naturalak (34); lege naturalaren (40); lege naturalen (9); lege ona (8); lege onez (13); lege organiko (11); lege organikoa (13); lege organikoaren (16); lege orokor (14); lege orokorra (9); lege orokorrak (8); lege orokorren (13); lege orokorren arabera (13); lege osoa (8); lege politiko (15); lege politikoak (8); lege politikoen (9); lege proiektu (38); lege proiektua (143); lege proiektua onartu (28); lege proiektuak (61); lege proiektuak ez (9); lege proiektuan (14); lege proiektuaren (69); lege proiektuaren arabera (8); lege proiektuari (13); lege proposamen (27); lege proposamen bat (9); lege proposamena (82); lege proposamena aurkeztu (16); lege proposamenak (17); lege proposamenaren (13); lege saliko (10); lege salikoa (10); lege salikoak (18); lege salikoaren (8); lege sindikal (10); lege sistema (8); lege testu (12); lege unibertsal (11); lege vokoniarra (8); lege zaharra (18); lege zaharrak (22); lege zaharreko (8); lege zaharren (9); lege zibil (24); lege zibila (17); lege zibilak (43); lege zibilaren (15); lege zibilek (31); lege zibilen (33); lege zorrotzak (10)

legea lege (16); legez lege (54); lurzoruaren lege (63); lurzoruaren lege egitasmoa (15); lurzoruaren lege proiektua (13); naturaren lege (8); naturguneen lege (10); oinarrizko lege (8); onartutako lege (21); uraren lege (11)

afari legea (14); alderdien legea (253); atzerritarren legea (35); aurkako legea (34); babesteko legea (9); bazkari legea (17); berdintasun legea (15); berdintasunerako legea (31); bikoteen legea (14); bozka legea (16); eaeko lurzoruaren legea (13); eaeko unibertsitate legea (9); elkartasun legea (8); espainiako atzerritarren legea (9); espainiako legea (12); europako legea (10); euskararen legea (33); gerra legea (31); gerra legea ezarri (10); hauteskunde legea (21); ikurren legea (15); immigrazio legea (8); immunitate legea (12); indartsuenaren legea (9); izatezko bikoteen legea (14); jainkoaren legea (26); kalitate legea (27); kontrako legea (20); laikotasunaren legea (10)

legea aipatu (10); legea alda (9); legea aldatu (41); legea aldatzea (16); legea aldatzeko (55); legea aldatzeko eskatu (11); legea bete (60); legea betearazteko (27); legea beteko (12); legea betetzea (19); legea betetzeko (25); legea betetzen (57); legea betez (12); legea egin (39); legea egitea (13); legea egiteko (13); legea eman (10); legea errespetatu (9); legea eta ordena (10); legea ez betetzea (9); legea ez betetzeagatik (8); legea ezarri (31); legea garatzeko (17); legea hausten (22); legea hautsi (31); legea indargabetzeko (11); legea indarrean jarri (19); legea indarrean sartu (9); legea izan (14); legea jarri (9); legea lege (16); legea onartu (130); legea onartu zuen (35); legea onartuko (9); legea onartuz (12); legea onartzea (10); legea onartzeko (21); legea onartzen (9); legea urratu (16); legea urratzen (31)

lurralde historikoen legea (10); lurzoruaren legea (48); moisesen legea (17); oinarrizko legea (14); onartutako legea (11); sistemaren legea (8); tabakoaren aurkako legea (10); tabakoaren legea (8); unibertsitate legea (38); uraren legea (12)

agindu eta legeak (9); alderdien legeak (46); atzerritarren legeak (13); berdintasunerako legeak (30); erromatar legeak (9); espainiako legeak (13); euskararen legeak (13); giza legeak (9); hamabi tauletako legeak (8); inguruko legeak (8); jainkoaren legeak (13); kontrako legeak (18)

legeak agintzen (39); legeak agintzen duen (9); legeak aldatu (13); legeak aurreikusten (12); legeak baimentzen (8); legeak behartzen (9); legeak bete (15); legeak betetzen (16); legeak debekatu (12); legeak debekatu egiten (9); legeak debekatzen (15); legeak dio (37); legeak dioena (20); legeak egin (18); legeak egiteko (20); legeak egiten (17); legeak eman (10); legeak ematen (15); legeak esaten duena (8); legeak eskatzen dituen (11); legeak eta arauak (10); legeak ezarri (13); legeak ezarritako (19); legeak ezartzeko (8); legeak ezartzen (23); legeak ezartzen dituen (14); legeak hala aginduta (10); legeak hala agintzen (9); legeak jasotzen (16); legeak manatzen (8); legeak onartu (11); legeak onartzen (13); legeak urratzen (8)

lonbardiarren legeak (8); naturaren legeak (28); nazioarteko legeak (12); tauletako legeak (8); unibertsitate legeak (21)

alderdien legean (12); moisesen legean (14)

alderdien legearekin (10)

alderdien legearen (77); alderdien legearen aurka (10); atzerritarren legearen (16); aurkako legearen (10); berdintasunerako legearen (23); bikoteen legearen (14); erromatar legearen (8); euskararen legearen (9); hauteskunde legearen (12); ikurren legearen (8); izatezko bikoteen legearen (14); jainkoaren legearen (8); legearen aldaketa (16); legearen alde (34); legearen aldeko (8); legearen aldetik (15); legearen arabera (204); legearen araberako (10); legearen aurka (73); legearen aurkako (35); legearen aurkako helegitea (9); legearen aurkakoa (8); legearen aurrean (25); legearen aurreproiektua (9); legearen babesa (9); legearen barruan (26); legearen bidez (17); legearen erreforma (11); legearen helburua (22); legearen inguruan (16); legearen inguruko (8); legearen irakurketa (10); legearen izenean (14); legearen kontra (52); legearen kontrako (35); legearen kontrakoa (23); legearen mende (8); legearen ondorioz (18); lurzoruaren legearen (15); moisesen legearen (10); unibertsitate legearen (19)

alderdien legeari (26); bikoteen legeari (9); izatezko bikoteen legeari (8); legeari buruzko (12); legeari egindako (8); legeari jarraiki (19); legeari jarritako (8)

naturaren legeek (10)

barbaroen legeen (18); giza legeen (9); izadiaren legeen (12); legeen arabera (120); legeen artean (8); legeen aurka (11); legeen bidez (16); legeen kontra (12); legeen mende (10); naturaren legeen (15)

legez besteko (124); legez egiten (10); legez kanpo (568); legez kanpoko (460); legez kanpokoa (180); legez kanpokoak (63); legez kanpokotzat (90); legez kanporatu (52); legez kanporatua (10); legez kanporatuak (11); legez kanporatutako (63); legez kanporatze (13); legez kanporatzea (141); legez kanporatzeak (43); legez kanporatzearekin (12); legez kanporatzearen (99); legez kanporatzeari (29); legez kanporatzeaz (10); legez kanporatzeen (14); legez kanporatzeko (35); legez kontra (24); legez kontrako (35); legez kontrakoa (22); legez lege (54)

ez legezko (24); ez legezko proposamena (9); legezko alderdi (8); legezko ikerketa (10); legezko paperak (8); legezko proposamena (10)


legealdi (245 agerraldi, 2 liburu eta 152 artikulutan) 1 iz legegintzaldia.

Prozesuak legealdi bat baino gehiago iraungo duela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Erreferenduma legealdi honetan ez dela egingo.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Zapatero lehen ministroak erran duenez legealdia bururatu aitzin espero du ETA-k armak utziko dituela.  Herria   2005-12-15

Parlamentuan eztabaidarako aurkeztutako planari buruzko bozketa legealdia bukatu baino lehen egingo zela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ibarretxek legealdia amaituko duela adierazi zuen atzo goizean Ajuria Enean. herria¬

Legealdi osoa iraungo al du Gobernuak?  Berria - Mundua   2004-02-08

Aurreko legealdiko sailburuak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Aurrekontua legealdiko lehena da eta horrek legealdirako bide nagusi bat markatzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

2004-2007 legealdirako aurreikusitako proiekturik «garrantzitsuena».  Berria - Harian   2006-04-01

Adierazi du Kongresuan legealdiaren irekiera ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Legealdiaren bigarren zatian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

· Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du legealdia hasi zenetik [...] bere Ogasun Sailak 385 milioi euroko iruzur fiskala atzeman duela.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Zinegotzia izan zen Goierriko auskalo zein herritan; pare bat legealditan aukeratu zuten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 97. orr.

Aurreko legealdiko udalbatzek jarraitzen dute agintzen bost herriotan. herria¬

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eusko Jaurlaritzak legealdi hasieran hartutako konpromisoari eutsiko diola berretsi zuen EAEko lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Legealdi aldaketaren ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Uztailetik aurrera %6,6 igoko da SMI, 460 eurotik 490era, eta legealdi amaieran 600era igoko da.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarrizketaren legealdia (3); legealdia amaitu (5); legealdia amaitzeko (4); legealdia amaitzeko asmoa (3); legealdia bukatu (3); legealdia hasi (6)

aurreko legealdian (12); azken legealdian (3); datorren legealdian (7); hurrengo legealdian (4)

datorren legealdiaren (3); legealdiaren hasieran (3)

aurreko legealdiko (4)


legebakar izond lege bakarra duena.

Erregerekin edo Errege gabe, federalak izan zein konstituzionalak, hemen Espainia legebakar isabelinoa zetorkiguk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.


legeberritze iz legea berritzea.

Beren gobernamenduaren legeberritze batzuen kontrako kexamendua.  Herria   2004-10-07


legebide (orobat lege-bide) 1 iz legezko bidea.

Auzia ohiko lege-bideetatik epai dadin eragozteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Jakinarazi behar dizuet nire asmoa ez dela lege-bide burokratikoetara jotzea, epaiketa militar berehalakoa egitea baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Horixe bakarrik, zenbat kostako zitzaion don Pedrori gauzak hartaraino joan balira, lege-bideraino?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.

Eta zuek izan zaitezte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esaneko, beraren lege-bidean ibiliz eta beraren aginduak betez.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,61

2 legebidez

Hura lege-bidez beretzat zela, erantzun zien Santxok; bere nagusi Don Kijotek irabazitako borrokaren ordain-ondotzat alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Gatazka ez bazen legebidez konpontzen ahal , berak erabaki bat hartuko zuela jakinarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-01-15


legebidetsu izond

Gure neskamea alde batetik legebidetsua da eta nik galdetu ezik, ikusliarra nor den ez dit esaten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.


legebiltzar 1 iz estatu edo herrialde beregain baten lege agintea duen biltzarra, hauteskundeen bidez hautatua. ik parlamentu.

Demokratikoki aukeratutako legebiltzarrean adierazten den borondate orokorrarren mamitzea izan behar du legeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Legebiltzarra desegina izan zen erresumari konstituzio berri baten emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Eskaera argia egin zien Etxerat-ek EAE-ko eta Nafarroako legebiltzarrei: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Gasteizko nahiz Iruñeko legebiltzar eta gobernuek.  Berria - Mundua   2004-05-28

Eusko Legebiltzarrean onartutako goi mailako lege batek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

Erkidegoko legebiltzar autonomikoko parlamentari mutuetariko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Legebiltzarreko boz eguna.  Herria   2005-02-10

Atenasko legebiltzarreko bat bidali zuen Antioko erregeak juduak beren arbasoen legeetatik urruntzera behartzeko.  Elizen arteko biblia   2 M 6,1

2 (izenondoekin)

Auzitegi Konstituzionalak lehendik legebiltzar autonomikoen ekimenen aurkako inpugnazioak tramiterako onartu izan dituela gogorarazten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Irlanda iparraldeko lehenengo legebiltzar autonomoa.  Berria - Mundua   2004-05-28

Mbeki presidentearen alderdia faborito da Legebiltzar nagusirako eta bederatzi probintzietatik zazpitarako.  Berria - Mundua   2004-04-14

Europako Batasunak legebiltzar nazionalekin dituen harremanak.  Berria - Mundua   2004-07-21

Kanadako Legebiltzar Federalean.  Berria - Harian   2005-11-16

Ez da Konstituzio bat, ez baita izan legebiltzar konstituziogile bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Munduko legebiltzar handiena izango da EBkoa, 732 kiderekin.  Berria - Mundua   2004-06-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Legebiltzar taldeek egoki irizten dioten moduan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

legebiltzar taldeen iritziak kontuan hartu beharko dituela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Bere beharrezko laguntza bakarra «demokrazia, botere banaketa eta Legebiltzar forua indartzekoa izan zen».  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Legebiltzar hauteskundeetako hautagaiak.  Herria   2004-06-10

1978 ko legebiltzar hauteskundetan.  Herria   2004-05-20

Legebiltzar funtzioa beteko duen Irakeko Kontseilu nazionalaren 100 kideak izendatzeko helburua izango duen Konferentzia nazionala.  Berria - Mundua   2004-07-28

Legebiltzar lana egingo duen Kontseilu Nazionaleko 100 kide aukeratzea.  Berria - Mundua   2004-07-27

Londresko gobernuak Galesko autonomia abian jarri zuenean, galestarren ia %40 edozein legebiltzar motaren kontra zeuden erabat.  Berria - Mundua   2006-03-04

4 (eraikina)

30ean elkarretaratzea Eusko Legebiltzar aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Nafarroako Legebiltzar atarian elkarretaratzea egin zuen hainbat agintarik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Gauaren erdian bakar batzuen artean CPE bozkatu zutela Legebiltzar erdi huts batean.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

Legebiltzarrean sartu eta hitza hartu zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,19

Gehiengo nahikorik gabe sartu baitzen goizean legebiltzar aretora.  Berria - Harian   2005-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eusko legebiltzar (6); irakeko legebiltzar (3); legebiltzar autonomikoen (3); legebiltzar berria (12); legebiltzar berriak (3); legebiltzar berriaren (7); legebiltzar talde (16); legebiltzar talde guztiek (7); legebiltzar taldea (10); legebiltzar taldeak (30); legebiltzar taldearen (12); legebiltzar taldeei (6); legebiltzar taldeek (20); legebiltzar taldeen (4); legebiltzar taldeetako (7); legebiltzar taldeko (23); legebiltzar taldeko bozeramaile (6); legebiltzar taldeko bozeramaileak (3); palestinako legebiltzar (3); sa legebiltzar taldea (5); sa legebiltzar taldeak (3); sa legebiltzar taldearen (4)

behin behineko legebiltzarra (6); eaeko legebiltzarra (3); europako legebiltzarra (18); eusko legebiltzarra (76); eusko legebiltzarra osatzen (3); frantziako legebiltzarra (5); galesko legebiltzarra (4); gobernua eta legebiltzarra (8); ipar irlandako legebiltzarra (5); iparraldeko legebiltzarra (3); irlandako legebiltzarra (5); kataluniako legebiltzarra (4); konstituzioa eta legebiltzarra (3); legebiltzarra aukeratzeko (8); legebiltzarra berriz abian (4); legebiltzarra bertan behera (8); legebiltzarra desegin (3); legebiltzarra desegitea (4); legebiltzarra desegiteko (6); legebiltzarra eta gobernua (6); legebiltzarra lanean (3); legebiltzarra martxan (6); legebiltzarra osatzeko (5); legebiltzarra osatzen (8); legebiltzarra osatzen duten (6); nafarroako legebiltzarra (9); stormonteko legebiltzarra (14)

alemaniako legebiltzarrak (3); eaeko legebiltzarrak (9); ebko legebiltzarrak (4); errusiako legebiltzarrak (4); eskatu du legebiltzarrak (5); espainiako legebiltzarrak (7); europako legebiltzarrak (78); euskal legebiltzarrak (3); eusko legebiltzarrak (297); eusko legebiltzarrak hartutako (3); eusko legebiltzarrak onartu (6); eusko legebiltzarrak onartutako (16); eusko legebiltzarrak onartzen (6); frantziako legebiltzarrak (20); galesko legebiltzarrak (9); galiziako legebiltzarrak (3); israelgo legebiltzarrak (4); jaurlaritzak eta legebiltzarrak (3); kataluniako legebiltzarrak (51); kosovoko legebiltzarrak (3); legebiltzarrak aintzat hartu (3); legebiltzarrak atzera bota (10); legebiltzarrak berretsi (5); legebiltzarrak erabaki (9); legebiltzarrak erabakitzen (8); legebiltzarrak gaur bozkatuko (6); legebiltzarrak gehiengo osoz (4); legebiltzarrak gehiengoz (3); legebiltzarrak hartutako (5); legebiltzarrak onar (3); legebiltzarrak onartu (29); legebiltzarrak onartutako (55); legebiltzarrak onartutako estatutu (8); legebiltzarrak onartutako testua (3); legebiltzarrak onartutako testuak (6); legebiltzarrak onartuz (3); legebiltzarrak onartuz gero (3); legebiltzarrak onartzen (11); legebiltzarrak onetsi (3); lituaniako legebiltzarrak (3); montenegroko legebiltzarrak (3); nafarroako legebiltzarrak (15); nafarroako legebiltzarrak onartutako (4); onartu du legebiltzarrak (4); onartu zuen legebiltzarrak (5); palestinako legebiltzarrak (7); samien legebiltzarrak (5); serbiako legebiltzarrak (3); turkiako legebiltzarrak (5); ukrainako legebiltzarrak (4)

europako legebiltzarraren (13); eusko legebiltzarraren (98); galesko legebiltzarraren (3); gasteizko legebiltzarraren (6); legebiltzarraren atarian (4); legebiltzarraren aurrean (29); legebiltzarraren aurreko plazan (3); legebiltzarraren babesa (4); legebiltzarraren berritzeko (4); legebiltzarraren egitekoa (3); legebiltzarraren egoitza (8); legebiltzarraren egoitzan (7); legebiltzarraren erabakia (6); legebiltzarraren erabakiak (4); legebiltzarraren esku (15); legebiltzarraren esku dago (3); legebiltzarraren esku utzi (5); legebiltzarraren gehiengo (4); legebiltzarraren gehiengoa (3); legebiltzarraren gehiengoak (3); legebiltzarraren inguruan (4); legebiltzarraren izenean (5); legebiltzarraren kontrola (6); legebiltzarraren lehen saioa (4); legebiltzarraren mahaiak (3); legebiltzarraren ondoan (3); legebiltzarraren onespena (3); legebiltzarraren oniritzia (6); legebiltzarraren osaketa (3); legebiltzarraren osoko bilkuran (4); legebiltzarraren proposamena (3); legebiltzarraren sostengua (4); legebiltzarraren txosten (3); legebiltzarraren zerbitzu (4); nafarroako legebiltzarraren (6); palestinako legebiltzarraren (4)

europako legebiltzarrari (12); eusko legebiltzarrari (48); galesko legebiltzarrari (4)

eaeko legebiltzarrean (9); erresuma batuko legebiltzarrean (3); eskatu du legebiltzarrean (4); espainiako legebiltzarrean (20); europako legebiltzarrean (84); euskadiko legebiltzarrean (5); euskal legebiltzarrean (3); eusko legebiltzarrean (569); eusko legebiltzarrean aurkeztu (15); frantses legebiltzarrean (3); frantziako legebiltzarrean (15); galesko legebiltzarrean (3); gasteizko legebiltzarrean (31); irakeko legebiltzarrean (4); israelgo legebiltzarrean (8); italiako legebiltzarrean (5); kataluniako legebiltzarrean (22); knesset israelgo legebiltzarrean (3); knesset legebiltzarrean (7)

legebiltzarrean abiatutako (3); legebiltzarrean agerraldia egin (4); legebiltzarrean agertu (3); legebiltzarrean aurkeztea (3); legebiltzarrean aurkezteko (5); legebiltzarrean aurkeztu (21); legebiltzarrean aurkeztuko (6); legebiltzarrean aurkeztutako (17); legebiltzarrean aurrera egin (3); legebiltzarrean duen aulkia (3); legebiltzarrean duen bozeramaile (3); legebiltzarrean duen bozeramaileak (6); legebiltzarrean duen bulegoan (3); legebiltzarrean egin (22); legebiltzarrean egin zuen (5); legebiltzarrean egindako (31); legebiltzarrean egindako agerraldian (12); legebiltzarrean egingo (8); legebiltzarrean eginiko (12); legebiltzarrean eginiko agerraldian (5); legebiltzarrean egon (5); legebiltzarrean egongo (3); legebiltzarrean eman (3); legebiltzarrean emandako (3); legebiltzarrean esan (4); legebiltzarrean eskainitako (3); legebiltzarrean eztabaidatu (4); legebiltzarrean eztabaidatzea (5); legebiltzarrean eztabaidatzeko (5); legebiltzarrean eztabaidatzen (3); legebiltzarrean hartutako (3); legebiltzarrean hitz egin (3); legebiltzarrean izan (10); legebiltzarrean izandako (3); legebiltzarrean izango (3); legebiltzarrean onartu (6); legebiltzarrean onartutako (8); legebiltzarrean onartzen (3); legebiltzarrean ordezkaritza duten (5); legebiltzarrean ordezkaritza lortzeko (3); legebiltzarrean ordezkatuta dauden (3); legebiltzarrean sartzeko (4); legebiltzarrean sortu (3); legebiltzarrean sortu den (3); legebiltzarrean sortutako (4)

nafarroako legebiltzarrean (24); palestinako legebiltzarrean (11); pariseko legebiltzarrean (3); stormonteko legebiltzarrean (5)

ankarako legebiltzarreko (5); ankarako legebiltzarreko diputatu (4); behin behineko legebiltzarreko (3); borrell europako legebiltzarreko (3); eaeko legebiltzarreko (12); eskoziako legebiltzarreko (3); espainiako legebiltzarreko (4); europako legebiltzarreko (116); europako legebiltzarreko hauteskundeetan (4); europako legebiltzarreko presidente (24); eusko legebiltzarreko (427); eusko legebiltzarreko araudia (3); eusko legebiltzarreko araudiak (3); eusko legebiltzarreko bozketan (4); eusko legebiltzarreko hauteskundeetara (4); eusko legebiltzarreko lehendakariak (7); eusko legebiltzarreko mahaiak (29); eusko legebiltzarreko presidenteak (15); frantziako legebiltzarreko (8); galesko legebiltzarreko (3); irakeko legebiltzarreko (3); israelgo legebiltzarreko (8); kataluniako legebiltzarreko (21); kataluniako legebiltzarreko presidente (7); knesset legebiltzarreko (5)

legebiltzarreko agerraldian (3); legebiltzarreko alderdi (19); legebiltzarreko alderdi guztiek (5); legebiltzarreko alderdiek (3); legebiltzarreko araudia (8); legebiltzarreko araudia aldatzeko (3); legebiltzarreko araudiak (8); legebiltzarreko araudiaren (3); legebiltzarreko auzia (3); legebiltzarreko batzorde batek (4); legebiltzarreko bozen (3); legebiltzarreko bozeramaile (8); legebiltzarreko bozeramaileak (6); legebiltzarreko bozeramaileen (9); legebiltzarreko bozetan (3); legebiltzarreko bozetara (3); legebiltzarreko bozketa (4); legebiltzarreko bozketan (6); legebiltzarreko bulegoan (4); legebiltzarreko buru (9); legebiltzarreko buru izendatu (3); legebiltzarreko burua (3); legebiltzarreko buruak (5); legebiltzarreko diputatu (25); legebiltzarreko diputatu ohi (4); legebiltzarreko diputatua (8); legebiltzarreko diputatuak (3); legebiltzarreko diputatuek (3); legebiltzarreko diputatuen (6); legebiltzarreko erregistroan (4); legebiltzarreko eserlekua (3); legebiltzarreko eskaera (4); legebiltzarreko eta senatuko (3); legebiltzarreko eztabaida (11); legebiltzarreko eztabaidan (12); legebiltzarreko eztabaidaren (4); legebiltzarreko hauteskundeak (3); legebiltzarreko hauteskundeen (3); legebiltzarreko hauteskundeetan (6); legebiltzarreko hauteskundeetara (4); legebiltzarreko itzulpen zerbitzuko (3); legebiltzarreko kide (10); legebiltzarreko kideak (3); legebiltzarreko korridoreetan (3); legebiltzarreko lan taldeak (6); legebiltzarreko lehendakari (20); legebiltzarreko lehendakaria (10); legebiltzarreko lehendakariak (10); legebiltzarreko lehendakariaren (4); legebiltzarreko lehendakariordea (4); legebiltzarreko mahaia (4); legebiltzarreko mahaiak (64); legebiltzarreko mahaian (8); legebiltzarreko mahaiaren (8); legebiltzarreko mahaiari (6); legebiltzarreko mahaikideak (3); legebiltzarreko mahaikideen (7); legebiltzarreko mahaiko (27); legebiltzarreko mahaiko kideen (4); legebiltzarreko ordezkariak (3); legebiltzarreko ordezkaritza (3); legebiltzarreko osoko bilkurak (8); legebiltzarreko osoko bilkuran (13); legebiltzarreko politika orokorreko (6); legebiltzarreko ppko bozeramaile (3); legebiltzarreko prentsa aretoan (3); legebiltzarreko presidente (90); legebiltzarreko presidente ohi (3); legebiltzarreko presidentea (21); legebiltzarreko presidenteak (36); legebiltzarreko presidentearekin (6); legebiltzarreko presidentearen (6); legebiltzarreko presidenteari (9); legebiltzarreko prozedura (3); legebiltzarreko talde (39); legebiltzarreko talde parlamentarioekin (3); legebiltzarreko talde politikoek (4); legebiltzarreko taldea (4); legebiltzarreko taldeak (6); legebiltzarreko taldearen (3); legebiltzarreko taldeei (4); legebiltzarreko taldeek (7); legebiltzarreko zerbitzu juridikoek (3); legebiltzarreko zerbitzu juridikoen (4)

londresko legebiltzarreko (4); nafarroako legebiltzarreko (18); palestinako legebiltzarreko (19); palestinako legebiltzarreko presidente (4); senatuko eta legebiltzarreko (3); turkiako legebiltzarreko (4); turkiako legebiltzarreko diputatu (3)

europako legebiltzarrera (10); eusko legebiltzarrera (39); eusko legebiltzarrera eraman (3); legebiltzarrera bidali (4); legebiltzarrera eraman (10); legebiltzarrera eramango (4); legebiltzarrera eramateko (6); legebiltzarrera igorriko (3); legebiltzarrera iritsi (5)

espainiako legebiltzarrerako (3); europako legebiltzarrerako (74); europako legebiltzarrerako bozak (3); europako legebiltzarrerako bozetan (6); europako legebiltzarrerako hauteskundeak (7); europako legebiltzarrerako hauteskundeetan (16); eusko legebiltzarrerako (40); eusko legebiltzarrerako hauteskundeak (12); eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan (12); flandesko legebiltzarrerako (8); israelgo legebiltzarrerako (5); knesset legebiltzarrerako (3); legebiltzarrerako aralarreko zerrendaburuak (3); legebiltzarrerako azken hauteskundeetan (3); legebiltzarrerako botoen (3); legebiltzarrerako bozak (50); legebiltzarrerako bozak egingo (6); legebiltzarrerako bozak irabazi (9); legebiltzarrerako bozen (8); legebiltzarrerako bozetako (3); legebiltzarrerako bozetan (35); legebiltzarrerako hautagai (3); legebiltzarrerako hautagaia (3); legebiltzarrerako hauteskunde (12); legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina (3); legebiltzarrerako hauteskundeak (62); legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi (4); legebiltzarrerako hauteskundeei (4); legebiltzarrerako hauteskundeen (21); legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak (3); legebiltzarrerako hauteskundeetako (4); legebiltzarrerako hauteskundeetan (45); legebiltzarrerako hauteskundeetarako (7) palestinako legebiltzarrerako (27); palestinako legebiltzarrerako bozak (5); palestinako legebiltzarrerako bozetan (4); palestinako legebiltzarrerako hauteskunde (3); presidentetzarako eta legebiltzarrerako (10); stormonteko legebiltzarrerako (5); westminsterko legebiltzarrerako (4)

eusko legebiltzarretik (22); eusko legebiltzarretik kanpo (12); kataluniako legebiltzarretik (3); legebiltzarretik at (9); legebiltzarretik kanpo (24); legebiltzarretik kanpoko (4)


legebiltzarburu (orobat legebiltzar buru) iz legebiltzarraren burua.

Bere aldetik, Izaskun Bilbao Euskadiko legebiltzarburuak erran du urrats garrantzitzua dela hori bainan Europak goitxago edo berantxago beharko diola euskarari ere ofizialtasuna eman. Ezezko borobila adierazi dio Josep Borell legebiltzar buruak, europar egiturak ez duelako gai horrekin deus ikustekorik.  Herria   2005-06-23

Legebiltzar-burua behar zuten hautatu karia hortarat.  Herria   2001-06-14


legebiltzarkide 1 iz legebiltzar bateko kidea.

SAko legebiltzarkide Jone Goirizelaiak atzo argitu zuenez [...].  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

EAko idazkari nagusi eta legebiltzarkide izandako Gorka Knörrek alderdia utziko du. Emakumezko legebiltzarkideak %6 baino ez ziren.  Berria - Harian   2006-04-16

Eskoziarrek zazpi legebiltzarkide aukeratu ahal izango dituzte datorren ekaineko bozetan.  Berria - Mundua   2004-05-29

Gasteizko legebiltzarkide eta lehendakarigai hautatu zuten Juan Karlos Ioldi ataundarra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

1980an eta 86an EAJren legebiltzarkide hautatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Bobby Sands legebiltzarkide hautatu zutenean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Sozialistek 11 legebiltzarkide dituztela eta alternatiba izateko «nahitaez oposizioko beste taldeekin kontatu» behar dutela ohartarazi zien Erraztik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Hamasen gobernuak, dena den, ez du arazorik izango legebiltzarkideen babesa lortzeko.  Berria - Mundua   2006-03-21

2 (izenondoekin)

Iturri ofizialen arabera, legebiltzarkide kontserbadoreari sarekada bat egin zioten aireportuko aparkalekuan eta buruan egin zioten tiro.  Berria - Mundua   2006-03-12

Ekintzaileek legebiltzarkide xiita baten hiru seme-alabak bahitu zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-25

Kosovoren independentzia aldarrikatu zuten legebiltzarkide albaniarrek.  Berria - Mundua   2006-02-21

Elixabete Piñol legebiltzarkide jeltzalearekin batera eman zuen hitzaldia Egibarrek atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Legebiltzarkide ohia da Zubimendi, Bilboko zinegotzi ohia Arbulu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EAEko PPko legebiltzarkide taldeak bilkura egin zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Kargu politikoa bai baina legebiltzarkide postua uztea ez zaiela eskatu argitu zuen Chivitek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Legebiltzarkide kargua hartzeko Espainiako Konstituzioaren zina egiteko beharra jasotzen duen Legebiltzarreko araudiaren 6. artikulua da polemikaren iturria.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a (3); ak (7); aralarreko legebiltzarkide (11); batasuneko legebiltzarkide (5); berdeen legebiltzarkide (3); berdeetako legebiltzarkide (6); eabko legebiltzarkide (4); eaeko legebiltzarkide (3); eajko legebiltzarkide (10); eajren legebiltzarkide (6); eako legebiltzarkide (9); eako legebiltzarkide rafa (6); eb berdeen legebiltzarkide (3); eb berdeetako legebiltzarkide (5); eb iuko legebiltzarkide (5); ebko legebiltzarkide (4); eeko legebiltzarkide (24); eeren legebiltzarkide (3); ezker batuko legebiltzarkide (5); iuko legebiltzarkide (5); legebiltzarkide aukeratu (3); legebiltzarkide berriak (4); legebiltzarkide hautatu (4); legebiltzarkide jeltzaleak (3); legebiltzarkide kargua (4); legebiltzarkide kontxi bilbaok (3); legebiltzarkide leopoldo barredak (4); legebiltzarkide ohi (3); legebiltzarkide ohia (6); legebiltzarkide ohiak (6); legebiltzarkide rakel (10); legebiltzarkide rakel peñ legebiltzarkide rakel peñ legebiltzarkide sozialista (3); legebiltzarkide sozialistak (9); legebiltzarkide talde (3); legebiltzarkide taldeak (10); nafarroako legebiltzarkide (3); ppko legebiltzarkide (23); pse eeko legebiltzarkide (24); pse eeren legebiltzarkide (3); sako legebiltzarkide (29); uako legebiltzarkide (4)

aralarreko legebiltzarkidea (5); eaeko legebiltzarkidea (5); eako legebiltzarkidea (7); eb iuko legebiltzarkidea (4); otegi sako legebiltzarkidea (3); pse eeko legebiltzarkidea (5); sako legebiltzarkidea (11)

alvarez sako legebiltzarkideak (4); araitz zubimendi legebiltzarkideak (3); aralarreko legebiltzarkideak (13); barreda ppko legebiltzarkideak (3); berdeetako legebiltzarkideak (4); eajko legebiltzarkideak (9); eako legebiltzarkideak (13); eb berdeetako legebiltzarkideak (4); eb iuko legebiltzarkideak (7); ezker batuko legebiltzarkideak (3); iuko legebiltzarkideak (7); legebiltzarkideak adierazi (6); legebiltzarkideak adierazi zuenez (4); legebiltzarkideak azaldu (8); legebiltzarkideak azaldu zuenez (6); legebiltzarkideak esan (7); legebiltzarkideak esan zuenez (3); nafarroako legebiltzarkideak (3); ppko legebiltzarkideak (14); pse eeko legebiltzarkideak (16); sako legebiltzarkideak (37); sako legebiltzarkideak azaldu (3); taldeko legebiltzarkideak (13)

eako legebiltzarkideek (3); pse eeko legebiltzarkideek (3); sako legebiltzarkideek (6)

euskal legebiltzarkideen (9); euskal legebiltzarkideen asanblea (3); euskal legebiltzarkideen asanbleak (3); euskal legebiltzarkideen asanbleako (3); legebiltzarkideen aurkako (7); legebiltzarkideen aurrean (4); legebiltzarkideen boto (3); legebiltzarkideen eskubideen (3); legebiltzarkideen eskubideen ukiezintasuna (3); legebiltzarkideen kontrako (4); sako legebiltzarkideen (3)


legedi 1 iz herrialde bat arautzen duten legeen multzoa; alor jakin bat arautzen duten legeen multzoa. ik legeria.

Lehen pauso bezala, Ordenako legedia bateratu nahi izan zuen, 1223an Erregela onetsia izan zenetik haren aplikaziorako emandako xedapen ugariak bilduz eta osatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

Ingurunearen babeserako eta hobekuntzarako eskubidea nazioarteko legedian sartzeko kanpaina batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Debeku hori AEBetako legediaren First Amendmend-en kontra omen doa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Legedi berria bozkatu eta berehala aplikatu zuten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

NOBek dopinaren aurkako legedi zorrotz hori leuntzeko eskatu zion Italiako Gobernuari.  Berria - Harian   2006-02-09

Bai Oriolek bai Galanek ezinbestekoa iritzi diote Espainiako argindarraren merkaturako legedi «egonkor» bat lehenbailehen hitzartzeari.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Behar-beharrezkoa da legedi integral bat onartzea enplegu sistemak indartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Nazioarteko legedi humanitarioaren oinarrizko printzipioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Legedi antiterroristarekin eta Auzitegi Nazionalak jokatzen duen paperarekin tortura sustatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Garai hartako legedi kanonikoan eta eliz dokumentuetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 133. orr.

Europako Batasunekoen artean legedi bateratua eraikitzeko dauden oztopoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Adingabekoei legedi berezia aplikatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

3 (hitz elkartuetan)

Legedi aldaketaren ondorioz, langabe gutxiagok jasotzen dute saria.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Munduan dagoen legedi nahaspilak arazoak sortzen dizkigu.  Berria - Harian   2005-07-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legedi antiterrorista (4); legedi berezia (3); legedi berria (10)

espainiako legedia (7); europako legedia (8); indarrean dagoen legedia (9); indarrean den legedia (3); legedia aldatu (5); legedia aztertu (4); legedia bete (7); legedia beteko (4); legedia betetzeko (3); legedia betetzen (7); legedia errespetatu (4); legedia errespetatzeko (7); legedia errespetatzen (5); legedia ezartzeko (4); legedia urratu (8); legedia urratzen (9); nazioarteko legedia (47); nazioarteko legedia bete (4); nazioarteko legedia errespetatzeko (7); nazioarteko legedia urratzen (5)

egungo legediak (4); espainiako legediak (6); europako legediak (4); legediak onartzen (4); nazioarteko legediak (7)

egungo legedian (4); espainiako legedian (3); nazioarteko legedian (5)

egungo legediarekin (3)

ebko legediaren (3); egungo legediaren (6); egungo legediaren arabera (3); erresuma batuko legediaren (4); europako legediaren (4); frantziako legediaren (4); gaur egungo legediaren (3); indarrean dagoen legediaren (4); legediaren arabera (40); legediaren aurka (5); legediaren aurkakoa (3); legediaren aurkakoak (3); legediaren barruan (5); legediaren kontra (3); nazioarteko legediaren (20); nazioarteko legediaren arabera (7)


legegabe 1 izond/iz legerik ez duena.

Arrazoimen espekulatibo legegabeak bestela Moralean eta Erlijioan seguru egingo lituzkeen kalteak saihesten dituela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.

Orduantxe handik patruilari bat pasatu balitz barre txikia egingo zuen bi zabor haiek ikusita, bi legegabe ilegal-esklabo bat eta emakume zuri bat, ortutsik, ilea lotu gabe-, soinean zeramatzaten trapuetan bildurik zutela hamar minutu zituen haurra. Legegabeak bilatu eta pertsegitu egin zituen eta herriaren nahasleei su eman.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 125. orr.

Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat, baina oztopoz beteak legegabeentzat.  Elizen arteko biblia   Si 39,24

2 legegabeko izlag legegabea.

Judas hiltzean, Israel osoan legegabeko jendea agertzen hasi zen eta gaizkileek burua jaso zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 9,23

Eta biziki haserretu zen legegabeko gizon haiekin, haiek etorrarazi baitzuten lurralde hartara, eta haietarik asko hil zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 9,69

Legegabekoa eta faxista izan zela esan dute, baina ez aho batez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Gudarostea eraturik, haserre eta amorruz, bekatarien eta legegabekoen kontra oldartu ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 2,44


legegabetasun (orobat lege-gabetasun) 1 iz legerik eza.

Eta gero, izan ere, aurkitzen duzu, bere lege-gabetasunean, sortuko dela ekintza posibleren bat, nolabait ere ezeroso sentiaraziko duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina zientzialariak, hauen Naturaren legeak Jainkoaren legea ordeztu duelarik ikerketa-arlo gehientsuenetan, behartuta aurkitu dira historia legegabetasun-egoeran uztera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.


legegai iz lege egitasmoa.

Nicolas Sarkozy Finantza ministroari egokitu zitzaion legegaia defenditzea.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Diputatuek zenbait aldaketa egin dizkiote Gobernuak aurkeztutako legegaiari.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Kaleratzeei buruzko legegaia onartu du Parisko gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Borloo legegaia onartu du Frantziako Asanbleak.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Espainiako Zapateroren sozialistek legegai bat bozkatu dute bi homosexualen arteko ezkontzaren aldekoa.  Herria   2005-04-28

Legegaiak aldeko 376 boto eskuratu zituen UMP eta UDFkoak eta aurkako 180 sozialista, komunista eta berdeena.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Gure eskualdean haatik, sozialixtek bat eginen dute legegaiaren kontra direnekin.  Herria   2003-02-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legegaia onartu (6)


legegile 1 iz legegintzan aritzen den pertsona.

Legegileak jurisprudentziaren kezka behar du izan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Aldi berean epaile eta legegile izateko eskubidea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Legea legegilearen agindua delako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 199. orr.

Legegile erromatarrek bazekizkiten egia hauek. Aski izango zaio legegile jakintsuari punturik garrantzitsuenak seinalatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Solon bezalako legegile erreformatzaileek zuzenbidea jarriko dute polisaren ardatzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Niri esker dira erregeak errege eta agintariak legegile zuzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,15

Legeak izan daitezela, beraz, tinkoak, eta tinkoak haien gauzatzaileak kasu bakoitzean, baina legegilea izan dadila gozoa, errukitsua, gizalegekoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

2 izond legeak egiten dituena.

Auzitegiek [...] justizia eskaleak igortzen zituzten, premiazko errekurtsoen bidez, botere legegilearen esparrura, legerik ezean edo legea izanda ere, berori ilun irizten zitzaienean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.

Botere exekutiboa eta legegilea bereiztea.  Berria - Mundua   2004-08-14

Ezin dugu inoiz argudiatu ez dugula ezagutzen aginte legegilea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 199. orr.

Dekretu hori bat dator gure batzar nazional eta legegile guztien gogoarekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 39. orr.

Biltzar Legegilearen aitzindaria izan zen Konstituziogilea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Eskumen legegileak dituzten eskualdeetako parlamentuei kontsultatzeko.  Berria - Harian   2005-02-13

Estatus juridiko uniformea ematen duen egintza legegile baten bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Irailaren 23ko 88/1091 Erret Dekretu Legegilearen, hau da, Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

Herri ekimen legegilea bultzatu zuten udalen plataformako kideek.  Berria - Harian   2005-10-28

Hizpide izan ditugun legeak, lurren banaketa horren ondorio zirenez, Erromako hiru errege legegile horien emaitza direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Giza legegileak behartzen dituzten oinarriak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekimen legegile (5); ekimen legegile bat (4)

ahalmen legegilea (3); botere legegilea (13); botere legegilea duten (3); ekimen legegilea (20); ekimen legegilea aurkeztu (3); herri ekimen legegilea (16)

botere legegileak (4); herri ekimen legegileak (7)

botere legegilearen (6); herri ekimen legegilearen (3)


legegiledun izlag

Eskumen legegiledun legebiltzar eta gobernuetako lehendakarien konferentzietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13


legegilekide (corpusean legegile-kide soilik) izond norbaitentzat, berarekin legegintzan ari den pertsona.

Nahiz eta gizakia bera ere legegile eta legegile-kide izan Kanten teorian, legeak, nahi besteko lege unibertsalak esaten dio zer egin behar duen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 41. orr.


legegiletza iz legegilearen jarduera.

Kubatar jatorrikoak ez diren estatubatuarrek debekatuta daukate Kubara bidaiatzea, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, hala nola kazetaritza edo legegiletza lana burutzera doazenak.  Berria - Mundua   2004-09-26


legegintza 1 iz legeak egitea.

Atzerako eragina ez da existitzen ez politikan, ez legegintzan, ez gizarteko beste edozein esparrutan. Zeinen esku laga administrazioa, harreman internazionalak, legegintza, Gobernua.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Korsikarraren eztenkadak (Brumaireren 18ko estatu kolpeak) erakarri zuen legegintza zibilerako berebiziko bultzada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Europako Batasunean ateak zabalduko zaizkiola legegintzako eskumenak dituzten eskualdeen parte-hartzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Politika horien lantze, gauzatze eta kontroleko euskal instituzioek legegintzarako eta exekuziorako ahalmen guztiak dauzkatela zehaztuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Eusko Legebiltzarreko mahaiak atzera bota du herrialde txiroekin Elkartasunezko eta Justiziazko Agiri bat proposatuz hainbat taldek garatu nahi zuten Legegintzako Ekimen Herritarra. herria¬

Legegintza ikasten ari nintzen abokatua izateko.  Berria - Kirola   2004-10-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatu Kontseiluaren legegintza sailera.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

1223ko Erregelaren baiespen ofizialak amaiera jarri zion Frantziskoren eta anaien legegintza-lanari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Zuzenbide penal horrek estatu-eredu desberdina eskatzen zuela, eta hau gauzatzen ez zen bitartean ezinezkoa zela osorik garatzea Delituez eta Zigorrez-en baitan dagoen legegintza proiektua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Legegintza arloan ere ez da deus aldatuko. herria¬

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainiako Gobernuak, «salbuespen legegintzarekin, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak larri» murriztu dituela esan zuen EBBko lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legegintza gorputzean (3)


legegintzaldi (252 agerraldi, liburu 1 eta 190 artikulutan) 1 iz biltzar legegile batek, kide berekin, legegintzan aritzen den epea. ik legealdi.

Kongresuko eta Senatuko VIII. legegintzaldian. Elkarrizketa legegintzaldi honen ezaugarri nagusia izatea espero dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Aurreko legegintzaldiko gobernuak indarrean jarri dituen hainbat politika berraztertu egin behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Harrezkeroztik senatore hautatu zuten 1972ra bitarteko legegintzaldi guztietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Jesus Mari Agirrezabalak bi legegintzaldi daramatza Debako alkate.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Legegintzaldia amaitu baino lehen.  Berria - Kultura   2004-11-06

EAri iraingarria iruditu zaio Aznarren legegintzaldia amaitu ondoren honek egin duen agurra.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Galdeketa legegintzaldi honetan egin behar dela dio Azkarragak. herria¬

Araudiaren arabera, legegintzaldi berean ezin da gai bera bitan jorratu. herria¬

Miren Azkarate Jaurlaritzaren kulturako Sailburuak bere legegintzaldiko bideak eta sailak zein izanen dituen agertu du, Jose Ibarretxe Lehendakariak ezarria zuen ildotik.  Herria   2001-10-18

Legegintzaldiko konpromisoak ez betetzea egotzi dio San Gilek Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

2 (hitz elkartuetan)

Espainiako Gorteen legegintzaldi hasierako ekitaldi ofizialean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legegintzaldi berrian (3); legegintzaldi honetan bozkatuko (7); legegintzaldi honetan egin (5); legegintzaldi osoan (3)

azken legegintzaldia (3); datorren legegintzaldia (4); legegintzaldia amaitu (11); legegintzaldia amaitu arte (3); legegintzaldia amaitu aurretik (5); legegintzaldia bukatu (4); legegintzaldia bukatzeko (4); legegintzaldia bukatzeko gelditzen (3)

aurreko legegintzaldian (21); aurreneko legegintzaldian (3); azken legegintzaldian (7); datorren legegintzaldian (13); galdeketa datorren legegintzaldian (3); hurrengo legegintzaldian (12); joan den legegintzaldian (3)

aurreko legegintzaldiko (4); datorren legegintzaldiko (3)

hurrengo legegintzaldirako (3)


legegizon (orobat lege-gizon) iz gizonezko legelaria.

Erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak.  Elizen arteko biblia   Dn 3,2

Mediku batentzat, dena da medikuntza; eta legegizon batentzat, dena lege.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Zuzenbidean aditu diren hainbat legegizonek ere iritzi hori dute.  Berria - Mundua   2004-02-18

Badinat lagun bat legegizona eta hau guztia ondo aztertzeko esango zionat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 75. orr.

Legegizonen esku da orai afera.  Herria   2005-07-28

Basoa herrira bihurtzeko desioz erregearen lege-gizonekin sinatu zen hitzarmenaz geroztik, istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Legegizon jakintsu batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

Asenjo izeneko legegizon famatu baten laguntzarekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Zuzenbidean aditua eta lege-gizon zen Pedro Cattanirekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Indiara itzuli zen eta Bonbain legegizon jardun zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 47. orr.

· Filosofo eta pentsalariek, bere garaikoen aurka egundoko garaipenak lortu zituelako; gero, abokatu eta legegizon-emakumeek, eztabaidetarako ukan zuen abilidadearengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.


legehauste ik lege 17.

legekidetasun iz lege berak izateko nolakotasuna edo zertzelada.

Isonimia: hiritar ororen berdintasuna, legekidetasuna adierazten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.


legekizun iz lege zeremonia.

OLATX mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari; ordu batzuk bixirik pasa eta, bere gorputzñoa bertan urtu beldurrez, ixiltxorik lurpean utzia izan zenari; ez legekizun eta ez elizkizun, inon ofizialki pertsonatzat ezagutua ez izanik, esistitu ere egin ez den aingeruari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.


legekontrako izond legearen aurkakoa.

Haste hastetik ukatu ditu juje horien ahalak, eta holandes jujeen aintzinean, nahi du frogatu legekontrakoa dela tribunal hori.  Herria   2001-07-19

Legekontrakoak direla otoitz-barne horiek akusatzen dituzte.  Herria   2005-09-29


legekume iz adkor legelaria.

Baina abokatuak, deontologiak nire itzala izatera behartu duen legekumeak, ez du nire trauma edertu nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.


legelari 1 iz lege arazoetan aditua dena; bereziki, bezeroak lege kontuetan aholkatzeko, auzietan ordezkatzeko... lanbidea duena. ik abokatu; legegizon.

Lege naturalak ez dira lege idatziak; legelarien erantzunak eta ohiturak, berez, ez dira legeak, botere gorenak baietsiak ez diren bitartean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Auzitegietako epaile eta legelariak. Mendebaldeko teologo, legelari eta kanonista jakintsu anitzek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Zuzendaritzako arduradunek teknikari baten eta departamentuko legelariaren aurkako iritziarekin erabaki zuten diru laguntza ematea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Adulterioak ondoriorik ez badu, eta senarrak ezer ez badaki, ez da legelaririk kasu horretan krimena egon dela froga dezakeenik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

AEBetan indar handia hartzen ari da Eric Schlachter legelariak plazaraturiko doktrina minimalistak.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Legea legelariek egina da, eta legelariak, berriz, aberats eta boteretsu izan ohi dira hamarretik hamaikatan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Hamar urte eman ditu legelari bezala Gipuzkoako Batzar Nagusietan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Legelari batzuekin hitz egingo dut auzi honi buruz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Hizkuntzaren Aldeko Legelariak elkarteak Justizia arloan Herritarrek dituzten Hizkuntz Eskubideen Ituna onartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Espaniako Legelarien Estatutu Orokorreko 41. eta 33. artikuluek.  Berria - Harian   2006-01-10

CIJ Legelarien Nazioarteko Batzordeak eta CAJ Andeetako Legelarien Batzordeak, bestetik, «hutsune instituzionala» salatu zuten atzo.  Berria - Harian   2005-04-20

Legelarien Euskal Kontseilua Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen kolegioen gainetik dagoen erakundea da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

2 (izenondoekin)

Batzorde bereizia antolatu, bertara lau legelari ospetsu ekarri eta abiada bizian jarri zuen aspalditik baratz zebilena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Bolognan eta haren alaba ziren unibertsitateetan hezitako legelari zibilak administratzaile bihurtu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Anai Peregrinok ez baitzuen inoiz ere apaiz egin nahi izan eta anaia laiko geratu zen, nahiz eta oso jakintsua eta legelari handia izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere legelari ikuspegiari nahiz jarraiki, eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Legelari batzorde bat.  Berria - Harian   2005-02-27

· Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak iaz legelari zibil eta militar talde bati eskatu zion aztertzeko nazioarteko eta AEBetako legeek tortura erabiltzea eragozten zuten.  Berria - Mundua   2004-06-08


legen 1 iz eritasun kutsagarria, haragiak usteltzen eta erorarazten dituena. ik legenar.

Hi heu eta hire ondorengoak Naamanen legenaz kutsatuko zarete.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,27

Baldin buruko edo kopetako soilunean mantxa zuri-gorrixka badu, legena ari zaio sortzen.  Elizen arteko biblia   Lb 13,42

Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 13,45

Eskua elurra bezain zuri zeukan legenaz.  Elizen arteko biblia   Ir 4,6

Legenduna legen zuritik sendatu dela ikusten badu, [...].  Elizen arteko biblia   Lb 14,3

Berehala, legena garbitu egin zitzaion.  Elizen arteko biblia   Mt 8,3

Legen zaharra du gaixoak larruazalean.  Elizen arteko biblia   Lb 13,11

Legen gaixtoaren atzaparretan!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.

Larruazaleko legenaren antzekoa.  Elizen arteko biblia   Lb 13,43

Bazuen bekokian zauri zornatu bat legena zirudiena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Masusta multzo baten antzeko legen ikaragarri bat dauka aurpegiaren erdian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.

Hark sendatuko lioke legena.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,3

2 (hitz elkartuetan)

Legen edo lepra izurite handiak izan ziren Europan VIII. eta XII-XIII. mendeetan.  Herria   2003-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legen kasua da (6)

legenak jota (7); legenak jota zegoen (3)


legenagusi ik lege 16.

legenar iz legen beltza, Hansen-en baziloak eragindako legen mota.

Legenarra senda diezaiodan igorri omen dit gizon hau.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,7

Eta legenarretik garbi eta paralisitik askaturik, erabateko osasuna lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.


legenardun 1 izond/iz legenarra duena; legenarrak jota dagoen pertsona.

Persiako Suman lurraldean, bazen behin Junan izeneko errege legenardun bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 28. orr.

Jaunak Simon legenardunaren etxean afaldu zuen, Lazarorekin batera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.

Legenarduna da, larruazala guztiz usteldua du eta, gauero bezala, ukenduak ematera etorri naiz. Haren merituei esker, itsu eta gor, mutu eta herren, urmindu eta perlesidun, deabrudun eta legenardun, itsasoan galdutako eta gatibu, denek aurkitzen dute erremedioa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 176. orr.

Legenardunen egoitzako kapilau izanik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Madelonnettesko espetxean lehenengo; handik Carmesekora eramango dute, eta handik legenardun-etxe ohi batera, eta gero zentzategi batera, eta gero espetxe iraultzaile batera, eta 1794ko urtarrilean Saint-Lazarekora.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.


legenda (orobat leienda) 1 iz elezaharra.

Ipuin, legenda eta mitoen habiak dira basoak.  Berria - Kultura   2004-09-23

Hemen da historiaren eta legendaren arteko bidegurutzea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

Leienden barruan, ipuin tradizionalak, gertaera historiko apokrifoak eta beste motako kontakizunak bildu ditu.  Berria - Kultura   2004-05-11

Legenda guztietan nola-halako oinarri historikoa aurkitzen da. kantabresek erromatarrekin egindako gerra heroikoen legendak, Tubal edo Aitor eta bestelako mitografia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 209. orr.

Legenda hau ez da guztiz orijinala eta Arnau konde katalanarenarekin zerikusi handia du.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.

Inork ez zuen legenda egiaztatzeko ahaleginik egin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 124. orr.

Agurea eta itsasoa eleberriko Santiago pertsonaiaren irudia Indalexio dela dioen narrazioa legenda hutsa dela dirudi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 320. orr.

Leiendak dioenez, Poyoko tailua Bianara eramana izana zen, baina Birjina beti hemen agertzen zen eta ondarrean ermita hemen eraiki zioten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Sortua zen legenda.  Berria - Kultura   2004-09-28

Horregatik, Beyaziteko gazteluko ziega leienda bihurtua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.

Nago, baina, horrek ez duela legenda puztu besterik egiten.  Berria - Kultura   2006-04-11

Berak ere elikatu du legenda, horren barruan kokatu beharko baitugu haren jaiotzeari buruz kontatu duena.  Berria - Kultura   2004-10-03

Harritzekoa da batzuetan, leiendak zinezkoari ematen dion indarra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

Hiriarekin lotutako ahozko ondareari dagokionez, hiri legendak, txisteak, esamesak eta «behin-behineko literatura» [...].  Berria - Harian   2005-09-20

2 (izenondoekin)

Errenazimentuak "garai argitsua" izan nahi zuela azaldu zigun, eta eguzkia hartu zuela ikurtzat, [...] eta aldi berean leienda gaizto bat -kontramito bat- asmatu zuela aurreko garaiaz.Tsíui PÍn-ek infinitu peto-petoa izango zen labirinto bat eratu nahi zuelako leienda bitxia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Gustavo Adolfo Bécquer-en legendarik ezagunenetako batek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 128. orr.

· Orokorki Unamuno-ren hegelianismoari buruz esan behar da, doi-doi horixe dela eta ez gehiago: bere buruarentzat berak asmaturiko legenda aurea bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

3 kontakizuna.

Legenda Laburra-k 7 atalburu ditu, bakoitza 9 irakurgaitan banatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.

Zelanoko Tomas, gero Frantzisko santuaren lehenengo eta bigarren "legendak" idatzi zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

Frantziskoren gaztaroaren aurkezpen zehatzena Hiru Lagunen Legenda-k (HLaLe) emana dugu seguruenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Hiru Lagunen Legenda-ren testuaren eskuizkribu gehienek Greccioko Gutuna dakarte buruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 489. orr.

Hiru lagunek Ministro jeneralari bidaltzen diotena ez da, beraz, "legenda" bat, "lore-sorta" bat baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 490. orr.

Perugiako Legendaren joera Perugiako Anonimoaren kontrakoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

1260ko Narbonako kapituluak San Frantziskoren Legenda berria eratzeko eskea egiten dio Bonabentura Ministro jeneralari, eta hiru urteren buruan Pisako kapituluak Legenda Luzea onartzen du, eta berehala zabaltzen dira aleak Probintzia guztietara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

4 legendazkosup_1 izlag legendari dagokiona, elezaharretakoa, alegiazkoa. ik legenda 4.

Entzun ahala ahaztu baititut, eta barruan irudi lauso leiendazko bat besterik ez zait geratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Donostian izandako legendazko hondoratze baten berri ematen digu Javier Sadak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

Entzun ahala ahaztu baititut, eta barruan irudi lauso leiendazko bat besterik ez zait geratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Leiendazko garaitezintasuna.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Liburu honek erronka garbia jotzen dio gaur egungo kontzientziari [...] ez baita ikusten zer den historiazkoa eta zer legendazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

5 legendazkosup_2 guztiz ospetsua, gogoangarria. ik legendario 2.

Euskal Herrian eskainiko dituen hiru kontzertuetan beste horrenbeste talde gonbidatu izango ditu lagun; Federation X, AEBetako garaje eszenatik indartsu atera den taldea, The Intelligence eta Australiako rockaren legendazko beste banda bat, The Beasts of Bourbon.  Berria - Kultura   2006-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bonabenturaren legenda (6); hiru lagunen legenda (22); legenda laburra (6); legenda luzea (13); perugiako legenda (22); san bonabenturaren legenda (3); san frantziskoren legenda (4)

leiendaren arabera (3)


legendagile (corpusean leiendagile soilik) iz elezaharrak ontzen dituen idazlea.

Horiez gain, «benetako leiendagileen» liburutara ere jo du Ansok, Iturralde, Arakistain, Bizente Arana, Campion, Trueba, besteak beste, «orain dela ehun urte benetako best-seller-en egileak» izan ziren egileengana.  Berria - Kultura   2004-05-11


legendario 1 izond legendari dagokiona, elezaharretakoa, alegiazkoa. ik legenda 4.

Bera ez zen izan erregetzarako gai, ezta ezpata legendarioaren jabe izateko dina ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 54. orr.

Orain dela gutxi arte historikotzat jo izan den ondoko pasadizo legendario xelebre bezain odoltsu honi zor zaio izen aldaketa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

Orreagako borrokaldi historiko legendarioarekin zerikusirik izan zuten pertsonaia asko ezagutzen ditugu...  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.

2 guztiz ospetsua, gogoangarria. ik legenda 5.

Ben Webster saxo jotzaile legendarioaren Once in a while estandarraz.  Berria - Kultura   2004-05-09


legendazale izond legenden zale dena.

Zenbait euskal "filologo" eta historialari edo legendazalerekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.


legendun 1 iz legena duena; legenak jota dagoen pertsona.

Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean.  Elizen arteko biblia   Mk 14,3

Errukizko portaera legendunekin, hau da, gizarteko pertsona miserable eta baztertuenekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Herrenak ibiltzen hasten dira, hezueriak jotakoek salto egiten dute, legendunak garbi gelditzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Hiriko ospitalean zakur bat bezala hiltzera uzteko, izurriak joekin eta legendunekin batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Jesusek hamar legendun sendatu.  Elizen arteko biblia   Lk 17,11 tit

Nola bidelapurrek harrapatu eta elurretara bota zuten, eta nola zerbitzatu zituen legendunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Legendunekin eta zakurrekin bizi izan da, poliziek sarritxo jo dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Esnatzen naiz eta berriro sabaipe hau, eta gogoratzen naiz alemanek gure lurrak okupatu dituztela, ni legenduna naizela, eta iruditzen zait ez naizela esnatu.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Kapitulua egin zuen Andre Mariaren Jaiotza egunean Spiran, harresiz kanpoko legendunen etxean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Legendun behartsuentzat utzi zuten borda hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bovarako San Pedro elizatik gertu, 3 bat km-ra, bi legendun-etxe zeuden, San Tomas eta San Lazaro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legendunak garbi gelditzen (3)

legendunen etxe (3); legendunen etxeetan (5); legendunen etxera (3)


legeneria iz legena.

Abokatuak ados egonen dira, legeneria dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 189. orr.


legeria 1 iz legedia.

Lege alferrekoek lege beharrezkoak ahultzen dituzten bezala, itzuri egin dakiekeen legeek legeria ahultzen dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.

Ezin da legeria herriaren nahiaren gainetik jarri.  Berria - Harian   2005-11-01

Erromako legeriaren historia da, batez beste, herri guztien legeriarena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

[Errukiak] legerian egin behar duela distira, eta ez epaiketa partikularretan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Honek erakusten du legeria aliritzira ezartzen dela askotan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Legeria eta justizia paregabe bat funtsean txit modernoa ere finkatu dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.

Frantziako Iraultzak ondu zuen [...] halako zerrenda osotua, lege zibilen ikuspegitik aurreko legeria ezabatu eta arloz arlo bestelako legeen hariak bilbatu zituena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Tortura ahalbidetzen duen legeria indargabetzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Legeria aldatu baino lehen saiatu zen Auzitegi Nazionala presoen onura penitentziarioak bertan behera uzten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Bere Tsin-go erresuma zaharrean indarrean zegoen legeria berak konkistatu eta bereturiko sei estatu etsaien lurraldeetan ezartzea agindu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Guk ez dugu Ottawak dioena segituko; guk nazioarteko legeria segituko dugu.  Berria - Harian   2005-11-16

Nazioarteko legeria betearazteko eskatzea.  Berria - Mundua   2004-08-27

«Terrorismoaren aurkako Espainiako legeria aberasten» jarraitzeko asmoa dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Atxilotuari buruzko legeria "antiterroristaz".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 67. orr.

Inkomunikaziorako bidea ematen duen legeria.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

2 (izenondoekin)

Gizona zorion handienera edo ahalik eta zorigaitz txikienera eramateko artea da legeria onaren funtsa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

Absolutismoa itzuli zenean, Legeria zaharra ezarri zen berriro, eta honek atzeratu egingo du gure herrian Zuzenbide Penal Liberalaren irizpideak onartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

Herri batzarrek, hala ere, berehala antzeman zuten legeria zibila kodetzeko premia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Nire sentiberatasuna hunkitu duen zoritxar honek batetik eta lege hain anker honek, bestetik, nazioetako legeria kriminalei begirada batzera eraman naute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Frantzian, bestalde, «lan-arloko legeria zurruna» dute.  Berria - Gaiak   2004-06-09

AEBetan legeria zorrotza dute alor horretan.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Unibertsitatearen legeria organikoa errespetatzen ez den heinean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalbidetzen duen legeria (4); egungo legeria (3); ematen duen legeria (3); legeria aldatu (5); legeria antiterrorista (5); legeria zibila (3); nazioarteko legeria (8)

espainiako legeriak (4)

espainiako legeriaren (5); espainiako legeriaren arabera (5); gaur egungo legeriaren (4); legeriaren arabera (14); nazioarteko legeriaren (4)


legestatu ik legeztatu.

legetasun iz legezkotasuna.

Hitz asko egin izan da jabego horien legetasunaz, lapurtuak izan ote ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 40. orr.

Moraltasuna da osorik a priori printzipioetatik erator daitekeen ekintzen legetasun bakarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

Epaileek ez baitute aldatuko orain artean erabaili duten jarrera oinetakoen legetasuna kontrolatzeko.  Berria - Kirola   2004-02-14


legetsu 1 izond txeratsua, adietsua.

Adiskide karana eta legetsua dut.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.

Gazte legetsua, buruargia, nortasun handikoa zela ematen zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 117. orr.

Denekin legetsu eta irribarretsu jarduten zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

2 (adizlagun gisa)

Inspektore nagusiak oso legetsu hartu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.


legetxe adlag bezalaxe.

Estalita baitzihoan goitik behera, herri honetako emakume gehienak legetxe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Eguneroko bizitzan legetxe, azken buruan, den-dena hildakoei loreak erostean geratzen da.  Berria - Kultura   2006-01-17

Hala ere, Saltaperico gaitzizenaz ezagutzen genian denok, oso arin eta zolia baitzen jauzietarako, petardook legetxe.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.


legetxo
1 bazkari legetxo iz adkor bazkari legea.

Bazkari legetxo bat egin azkar-azkar, eta berriro neure gelara, arratsera arte.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.


legez1 1 adlag bezala.

Gernikan legez beste denean ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Ondo dabiltza agure biak, beti legez sesioan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.

Beste askok legez, Zeferinak ez zekien idazten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Gero Prado Museora joan da, beste gehienak legez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 46. orr.

Hitzok behin ere entzun ez balitu bezala ahoskatzen ditu, bere aurrean bat-batean agertu izan balira bezala untxi bat kapelu batetik legez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Gasez, Auschwitzen legez, edo agian botiken laguntzaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.

Castor Uriarte arkitektoak dioen legez, su-hiltzaileak arduratsu eta zehatz saiatu ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Mezulariek iragarri legez, laster harana zabaltzen hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Indarge legez jesarrita zeuden hiruzpalau gizonei agur egin diet.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Hostailan babestuta, azeria legez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Luzaz ibili zen Sukarrieta eta Laida artean pasaiari-ontzi legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

1885ean Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik, idazle freelance legez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.

2 legezko izlag

Pearl Harbor edo Normandia legezko lekuetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.

Bere buruari 'ongile' eta 'aberri berriaren aita' legezko goitizenak ezarri zizkion gizonak bere agintaldiari buruzkoan 'aro' hitza erabiltzea merezi zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.


legez2 ik lege 11.

legezain iz legearen zaindaria dena.

Parisen legezain handi dago Pierre Mazeaud, denak lege-nagusiaren arabera xuxen egiten direnetz aztertzen duen batzorde bereziaren buru dena.  Herria   2005-01-13


legezale (orobat lege-zale) izond/iz legearen zale dena.

Ez genuke ahaztu behar nire agure jakintsu hark herrizain legezale hari esana: gizakiaren zerbitzurako behar du legeak, ez gizakiak legearen mendeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Bere pentsaera legezaleak hotzikarak ere ematen ditu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 56. orr.

Gero, akatsik gabeko apaizak, legezale zirenak, aukeratu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 4,42

Denbora gehiena auzokoak, aspergarri eta lege-zale hutsak zirenak, espiatzen ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Francoren aldekoek "errebelde" iritzi zieten legezaleei.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 140. orr.


legezaletasun iz legezalea denaren nolakotasuna.

Agnèsek ez zion jaramon handirik egin aitaren legezaletasunari, abokatuaren, eta ez aitaren, hitzak zirelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.


legezkanpo ik lege 24.

legezkanpoko ik lege 25.

legezkanpotasun iz legez kanpokoa denaren nolakotasuna.

Haatik, DUPeko buru Ian Paisleyk ikuspuntu erabat kontrajarria erakutsi zuen, eta IMCren dokumentuak IRA «legezkanpokotasunez betea dagoela berresten» duela nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-02


legezko1 1 izlag legearen araberakoa. ik lege 11; legal.

Sasiko eta legezko seme-alaben eskubideak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Legezko Gordailua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Indianoaren ondasun guztiak Juana Bixentaren eskuetara pasatu ziren legezko bedeinkapen guztiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.

Legezko kontratua izatea ezkontzaren funtsari dagokiolako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 130. orr.

Lurrak zirela-eta legezko gorabehera batzuk zerabiltzala esku artean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.

Ordena eta legezko batasuna sortzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Eskaera egiteko legezko epearen barnean nengoenez [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.

Printzipioen legezko finkapenaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Nire legezko aita, egia esan, gizon xaloa zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.

Erruztatuari kendutako ondasunak bere legezko oinordekoei dagozkiela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Ezingo dio magistratu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzukizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

Floridako emaitzen aurka jo zezaten eta gero Epaitegi Gorena manipula zezaten, legezko estatu-kolpe bat atondu zezan beren ordez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.

Zonbiak balira bezala herriko biztanle eta bertako etxeen jabe legezko bakarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

2 (adokion izenaren eskuinean)

Seme-alaba naturalak eta legezkoak berdin-berdinak izango al dira?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Arauzko ezkontza baten seme-alabei legezko deritze, batuketa legezko eta baliozko baten fruituak baitira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 24. orr.

Printzearen ondorengo legezkoa nintzela, Jaungoikoaren legekoa nolerebait esan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Seme-alaba horiek legezkoak izan behar zutela ezkontide batekiko eta ezlegezko bestearekiko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Etxean zituen billete guztiak legezkoak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

3 ez-legezko izlag

Tokiko telebisten mapa egiteko irizpideen ez-legezko proposamena aurkeztu du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Ez legezko prozedura bat abiatzeko asmoarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Zapaterorekin Atzerritartasun Legean akordioa lortzeko baldintza moduan aurkeztu du ez-legezko eskaria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Fiskalak KASi «erakunde ez legezko eta klandestino» esaten diola gogorarazi zion abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Gai zen legezko edo ez legezko jarrerak bereizteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez legezko (24); ez legezko proposamena (9); legezko alderdi (8); legezko aukera (4); legezko balioa (3); legezko baliorik (3); legezko bitarteko (3); legezko egin (4); legezko egiteko (3); legezko egoeran (3); legezko epea (4); legezko erregeak (3); legezko eskubideak (3); legezko estatu (4); legezko eta baliozko (3); legezko ezagupen (4); legezko ikerketa (10); legezko izateko (3); legezko jabea (3); legezko jende (3); legezko neurriak (3); legezko paperak (8); legezko proposamen (4); legezko proposamena (10); legezko proposamena aurkeztu (5); legezko proposamenaren (5)

abortua legezkoa (4); egitea legezkoa (3); europan legezkoa den (3); eutanasia legezkoa da (3); ezkontza legezkoa (3); hesia legezkoa (3); klonatzea legezkoa da (3); legezkoa izan (22); legezkoa izango (7); legezkoa izango da (6); legezkoa izatea (3); legezkoa izateko (4); proposamena legezkoa (3); salmenta legezkoa (3)

zilegiak eta legezkoak (3)


legezko2 ik legez1 2.

legezkontrako ik lege 28.

legezkotasun 1 iz legezkoa denaren nolakotasuna. ik legaltasun.

Hain juxtu ere, egun hartan, biltzar horren legezkotasun dudazkoaz ohartaraztea zuen Bastidan eginkizun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Racing-Osasuna partidaren ostean Racingek zalantzan jarri zuen Bakayokoren lizentziaren legezkotasuna.  Berria - Kirola   2004-01-14

Marihuanaren legezkotasuna, homosexualen ezkontzak, prostituzioa, eutanasia.  Berria - Harian   2005-06-02

Gizakiari buruz arimaz eta gorputzaz hitz egitean, horiek ez dira ulertu behar gainditzen dituen legezkotasun batetik osagai heterogeneo konposatu gisa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Liburuak izenburu bereko foroan eztabaidagai izan ziren hiru gai nagusi jorratzen ditu: zilegitasuna eta legezkotasuna Euskal Herrian, berezko justiziaren esanahia Euskal Herrian eta, botere judizialaren independentzia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Zalantzan izanez gero, hobe da legezkotasunaren alde jokatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Legezkotasunera itzultzeko bide bakarra legea eta ebazpen judizialak betetzea eta indarkeria gaitzestea da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epaileen ekintzek legezkotasun printzipioen araberakoak izan behar dute eta ez abagune politikoen araberakoak.  Berria - Harian   2006-03-24

Dekretuaren edukia legez kanpokotzat jo du legezkotasun txostenak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Ez dut uste Europako Batasunak eta AEBek legezkotasun arazorik izango duten Teheranen aurka zigorrak bideratzeko.  Berria - Mundua   2006-02-07

Hemen ez dago zinezko epaiketarik; ez ninteke bere abokatua izan, baina legezkotasun itxura eman nekioke azken batean oso legez kanpokoa den auzibide bati.  Berria - Mundua   2006-01-12

Bozen legezkotasun eza aipatzen hasi zirela hauteskunde hauek izan aurretik.  Berria - Mundua   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hesiaren legezkotasuna (3)

banaketa hesiaren legezkotasunaz (3)


legeztapen iz legeztatzea.

Alderdi guztien legeztapena eta preso politikoen egoeraren hobetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Eutanasia, homosexualen arteko ezkontza, abortua eta prostituzioaren legeztapena, eta kalamua [...] saltzeko tolerantzia bukatuko litzatekeela.  Berria - Harian   2005-06-02

Aldizkariak bost urte egingo ditu ikurrinaren legeztapenaren hogeita bosgarren urteurrenarekin batera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 119. orr.

Esperientzia orotan pentsatze hutsa a priori barnebiltzen duten adigai hauek kategorietan aurkitzen ditugu, eta objektu bat beren bitartez baino ezin dela pentsatu frogatu ahal bada, hau haien dedukzio gogobetegarria eta haien baliotasun objektiboaren legeztapena ere bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 81. orr.


legeztasun iz legezkotasuna (?).

Aukeratzeko betebeharrak espekulazioaren erabakiezintasuna orekatik aterako luke hemen osagarri praktiko baten bitartez, eta arrazoimenak, epaile zorrotzenen gisara, ez luke bertan legeztasunik aurkituko, baldin eta bera premiazko kausa eragileen menpean -ikuskera akasdunarekin bada ere- bere judizioaren oinarri honi jarraituko ez balitzaio, bere gainetiko beste hobeagorik ezagutzen ez dugunez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.


legeztatu, legezta, legeztatzen 1 du ad legezko bihurtu, legezkotasuna eman.

Legeak agintzen duenez, auzitegian legeztatu zuten testamentua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.

Abortua legeztatzeko lege proposamena aurkeztu dute Argentinan.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Iraultzak libratu zituen esklaboak Antilletan eta Napoleon-ek legeztatu berriz esklabotasuna.  Herria   2005-12-15

Neguko txanoa eskuan eta paperak besapean, Ganberarantz abiatu zen eroste-agiriak legeztatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Auzitan dago ezkontzak aurreko seme-alabak legeztatu behar dituen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Argi ageri da ohaideen haurrak legeztatzen dituen legea bortxaz egindako legea dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Emakume trafikoaren mafiak legeztatu dira, ez besterik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

2 (era burutua izenondo gisa)

Askakeria hori, jakina, arautua izango litzateke eta burugabekeria legeztatu baten emaitza, ezkontza bera ordezkatuko lukeena. hurrengo autonomia hauteskundeetan, «ezker abertzale legeztatua» aurkeztu ahal izatea ez duela baztertzen esan zuen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera legeztatu (5); ezkontzak legeztatu (5); ikurrina legeztatu (3); legeztatu gabeko (3)

egoera legeztatzea (4); ezkontzak legeztatzea (3); kalamua legeztatzea (3); legeztatzea erabaki (3)

abortua legeztatzeko (3); batasuna legeztatzeko (5); botikak legeztatzeko (3); egoera legeztatzeko (23); etorkinak legeztatzeko (3); etorkinen egoera legeztatzeko (4); eutanasia legeztatzeko (4); kalamua legeztatzeko (3); legeztatzeko agentziak (6); legeztatzeko aukera (6); legeztatzeko eskatu (11); legeztatzeko eskatzen (4); legeztatzeko lege (3); sendagaiak legeztatzeko agentziak (3)


legeztatze iz legezko bihurtzea, legezkotasuna ematea.

Sinestuta nago drogen konturako soluziobide bakarra legeztatzearen bidetik datorrela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Legeztatzea «eskaera demokratikoa» izanik, «ordainik» espero gabe hartu beharreko neurria dela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Ingalaterrako legeek ez dute, osteko ezkontza dela eta, legeztatze hori onartzen; egia esan, legeztatze horri mesfidantzaz begiratzen diote.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Ganberaburuaren aginduz, legeztatze-tasaren erdia bakarrik kobratu zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 219. orr.

Minbiziaren aurkako Yondelis sendagaiak Europan izandako legeztatze arazoak bitarte egin dute aldaketa hori.  Berria - Ekonomia   2004-01-29


legezulo izond adkor legalista.

Fossa legezulo zintzo-zintzoa zen, gogotik ahalegindu zen araudiekin egokituriko kartzela-errejimen bat antolatzeko berehala gure fabore.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.


legio (orobat lejio g.er.) 1 iz antzinako Erroman, oinezko eta zaldizko soldaduek osaturiko armada taldea.

Berenize-n, Itsas Gorriari bekoz beko, kokatua zen legio bateko tribunoa nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Erromatarren legioetan aritu ziren baskoiak.  Berria - Kultura   2004-02-18

Nik, Marko Flaminio Rufo-k, Erromatar legioetarik bateko guda-tribunoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Legio handiek zelaiak lasterka betetzen dituztenean, gudu plantak eginez, distira zeruraino heltzen da eta lurrak inguru guztia brontzez dizdizten du. Condor Legioko liztor itzelek Gernika suntsitu zuten iluntzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

2 Atzerritar Legio

Aski motibo izaten da hori niretzat Atzerritar Legioan pentsatzen hasteko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

3 legio izan asko izan.

Nire ustez legio dira nik liliputitis deitzen dudan gaitz horrekin dabiltzanak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

4 ohorezko legio

Ohorezko legioa ematea alkateari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Parisen Ohorezko Legioko domina eman zioten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohorezko legioa (3)

condor legioak (3)


legionario (orobat legionari g.er. eta legioner g.er.) iz legio bateko kide den gudaria.

Oktabianoren legionarioek eraso egin zuten, baina euskaldunak garaiezinak ziren Zelatun inguruko mendiotan. Legionarioak preso hartu zuen, irten zedila agindu zion, joan zedila mastaraino.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 105. orr.

Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Batailan hildako legionari erromatar baten benetako izpiritua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Ohorezko Legioner egina izan da gure Auzapeza ilabete hunen 17an.  Herria   2005-03-31


legionela ik legionella.

legionella (orobat legionela) iz bakterio batek eragiten duen eritasun kutsagarria, aski larria, sukarra eta neumonia ezaugarri dituena.

Gizon bat ospitaleratu dute Gasteizen legionelak kutsatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Bartzelonan izan ondoren, legionella gaitzaz kutsatu eta hilzorian egon zen.  Berria - Harian   2005-08-07

1993an Cabo Verden legionella harrapatuta larri gaixotu zen arte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

1997tik erakundeak behartuta daude legionela kasuen berri ematera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11


legionelosi iz legionellak eragiten duen eritasuna.

Bederatzi lagun hil dira dagoeneko legionelosiak jota.  Berria - Mundua   2004-01-13


legislatibo 1 izond legegilea.

Eskumen legislatiboak dituzten eskualdeen alde ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

1979an aukeratu zen lehen aldiz sufragio unibertsalez Legebiltzarra eta orduan askok zioten benetako botere legislatibo bihurtuko zela.  Berria - Mundua   2004-06-06

2 legebiltzarrarari dagokiona.

Gure ardura zibikoa betetzen dugu hauteskunde guzietan: munizipalak, legislatiboak edo presidentzialak.  Herria   2002-12-26


legislatura iz legegintzaldia.

Formalitateek eta errutinak lanpeturiko funtzionarioengan jokaturiko papera gero eta zurrun eta diziplinatuagoa zen alderdi-sistemak jokatzen zuen lanpeturiko legislatura hautatuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.


legislazio iz legegintza; legeria.

Arabiarrek -fiqh izenaz gure Zuzenbide kanonikoa adierazten dute, eta, oro har, Koranean eta tradizioan erroturiko legislazio osoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.


legitimatu, legitima, legitimatzen (orobat lejitimatu g.er.) du ad zilegiztatu; bidezko bihurtu.

Zilegitasun edo zuzentasuna eztabaidatzea beti dagoela, ukatu gabe: esplikatzen ari gara, ez legitimatzen. Iragana legitimatzearen aurka zegoen ETA, iragan hori Lauaxetaren iragan heroikoa bazen ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 236. orr.

ERCk jada aurreratu egin zuen Konstituzioari ezezko botoa emango diola, Caroden arrazoitu zuenez «ez garelako herri eta hizkuntza gisa agertzen; ez gaituelako ez onartzen, ez legitimatzen». herria¬

Emakumeen kontrako indarkeria legitimatzen duten balioak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Gehiengoak ez arrazoirik eman eta ez kendu egin liezaioke inori; ez egiarik oinarritu, ez baliorik legitimatu eta ez deslegitimatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

Borroka, berriz, antzerki hutsa izan liteke, estatu kolpe eta parrizidioa legitimatzeko amarrua. fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.

Estatua ez zen gai bere burua legitimatzeko eta horrek erraztu egin zuen iraultza.  Berria - Mundua   2006-04-18

Zuzenbide estatuaren egituran, legegilea ez da legeak egiten dituena, hitzarmena onartu zutenen ordezkaria baizik, eta, horregatik, legeak egiteko legitimatua dagoena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

EAEko Gobernua eta Nafarroakoa ez daude legitimatuta Justizia Auzitegian erreklamaziorik egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09


legitimatzaile izond legitimatzen duena.

Orduan, modernitatearen balore legitimitzaileak -askatasuna, berdintasuna eta justizia- merkatu librearen jarduerarantz lerratzen ari direla ikusten dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.


legitimazio 1 iz legitimatzea, zilegiztatzea.

Legitimazioari dagokionez, nik neuk nahitaezkoa dut hurbileko irakurleen iritzia nire lana justifikatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.

Zientzia, errealaren deskribapena egitea da -eta ez haren justifikazioa edo legitimazioa-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Euskal Herriko, Espainiako eta mundu zabaleko mobilizazioak lekuko, Burgosko epaiketak eman zion ETAri legitimazio osoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Legitimazioa eta onespena ekar dakieken hornidurazko txorimaloarena dela, batez ere, langintza hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 84. orr.

Herri akusazioaren legitimazioa zalantzan jarri zuten defentsek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

2 (hitz elkartuetan)

Babes sozialean oinarritutako legitimazio printzipioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.


legitimidade ik legitimitate.

legitimista (orobat lejitimista g.er.) izond/iz erreinatzen duenaz beste dinastia baten aldekoa dena.

Aldizkari "legitimistak".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 259. orr.

Horrexegatik zen legitimista, Iraultza aurreko monarkiaren oinordekoen aldekoa, Luis-Filipe errege burgesaren aurkakoa, erabat kontserbadorea. Frantses legitimistek Henrike IV. berri bat bezala imajinatzen zuten Don Karlos.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Gugana Donibanetik etorritako bi legitimistaren itzultzaile ni hautatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legitimista frantses (3)


legitimitate (erabat legitimidade g.er.) 1 iz legezkotasuna, bidezkotasuna. ik legitimotasun.

Legitimitateaz ari garela, subjektua erabaki behar da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Legitimitatea gizabanakoari dagokio eta botoen bitartez erabakitzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Eta eskubideaz gain, irabazi ditugun hauteskundeek emaiten daukute legitimitatea.  Herria   2001-02-22

Barru osoa urdin izateak odola urdin izateak baino legitimitate dinastiko handiagoa eman behar luke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.

Gure armak legitimitatez osatutako gobernu baten aurka altxatu genituela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Eusko Legebiltzarrak legitimitate osoa du estatutu aldaketa proposatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuaren legitimitatea zalantzan jarri duela.  Berria - Kultura   2006-02-10

Euskal autogobernua Espainiako Konstituzioak jarriko lituzkeen mugaketa hipotetikoetara murriztea, juridikoki justifikatzen ahalegindu daiteke, baina politikoki Espainiako Estatuak Euskadin duen legitimitatea izugarri ahulduko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

· Egia da Euskal Herria dagoela zutik Legitimidadearen eta Don Carlosen alde.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 210. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arakan segitu du legitimitate-arrasto gehiagoren bila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legitimitate osoa duela (3)


legitimo (orobat lejitimo g.er.) 1 izond bidezkoa, legearen araberakoa, zilegitasuaren araberakoa. (pertsonei buruz)

Gu andre legitimoaren semeak garen aldetik [...].  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 405. orr.

Bena gerla hortan, beste aldetik ziren, aitaren ondotik, San Frantsesen bi anaiak, Migel eta Johan, Nafarroako errege lejitimoari leial.  Herria   2005-12-01

2 (gauzei buruz)

Helburu guztiz legitimoa da independentziarena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Nor izango da orduan legearen interprete legitimoa?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Defentsa legitimoa -norberarena edo lagun hurkoarena-, tiranizidioa, gerra "justua", etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Ez dut, beraz, eginkizun estrukturalista bere muga legitimoetatik harantzago eraman nahi izan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Konstituzioaren ikuspuntutik legitimoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Politikoki eztabaidagarria da, baina erabat legitimoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Aldizkaria euskara bera defendatzeko eta era legitimoan askatasuna babesteko aukera dela.  Berria - Kultura   2004-02-07

Hala ere, «egun herriaren gehiengoak, era librean eta legitimoan, nahiago du Batasunaren zati izan».  Berria - Harian   2005-07-29

3 (predikatu gisa)

Erlijioak eta ezkontzak legitimo egindako seme-alaben zerrendetatik aldentzen ziren sasi-adarrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

4 ez-legitimo ik ilegitimo.

Ezkontza ez legitimo baten oinordeko.  Berria - Kultura   2004-05-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat legitimoa (3)


legitimoki adlag era legitimoan, bidez, legez.

Sail ezberdin horien artean zein harreman-mota deskriba daitekeen legitiimoki.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Autoritatearen helburua, esan nahi baita, auzi zientifikoetan legitimoki jarduteko sozialki onartua izatearena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Posible da euskaldun izan eta euskaldun izatea maitatzea, legitimoki espainiar sentitzen dena gorrotatu gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15


legitimotasun iz legitimoa denaren nolakotasuna, legezkotasuna, bidezkotasuna. ik legitimitate.

Herritarren atxikimendua aldarrikatzea eta haren legitimotasuna oinarritzat hartzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Gehiengoek ez dute inongo legitimotasunik gutxiengoei beraien funtsezko eskubideak kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Errepresioa trantsizio deitutakoaren moldeak beretzen ari zen neurrian, herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman, aurrekoaren oinordeko zuzena izan arren legitimotasun handiagoa lortzeko bidean zen erregimen berriari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 117. orr.


lego (orobat lego g.er.) izond komentu bateko kideez mintzatuz, ordenak hartu ez dituen edo profesa egin ez duena, komentuko lanetan aritzen dena.

Edozein unetan sartzen ziren gizonezkoak alboko atetik, eta, anaia legoak zuzendurik, eliz-aldamenetatik aurrera joaten ziren, hanka-puntetan, esertzeko lekuren bat aurkitzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.


lego (orobat lego g.er.) izond komentu bateko kideez mintzatuz, ordenak hartu ez dituen edo profesa egin ez duena, komentuko lanetan aritzen dena.

Edozein unetan sartzen ziren gizonezkoak alboko atetik, eta, anaia legoak zuzendurik, eliz-aldamenetatik aurrera joaten ziren, hanka-puntetan, esertzeko lekuren bat aurkitzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.


legoa (orobat lekoa g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian legoa agertzen da) iz bide neurri zaharra, 5.500 bat metroren baliokidea (Espainiakoa) edo 4.000 bat metrorena (Frantziakoa).

Legoa laurdena haratago, zakutoa kausitu du bide erdian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Legoa laurden bat gibeleratua uste genuelarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Paristik 10 legoara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Iruñetik sei legoatara zarela. Legoa eskas batera zeuden lehenengo harresiaren kokalekuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

Urrutira iristen dira maiz erleak lore bila, bi edo hiru legoetaraino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

Legoak eta legoak egin beharko dituzue ikusmugarik gabeko eremu zabal honetan beste etxeren bat aurkitzerako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Berrehun legoa eginak dituenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Mendien behealdetik hamar bat legoa edo gehiagora hedatzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Luzera neurria, 5.762 metro zituena, gutxi gora-behera, kristauen legoaren baliokidea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Zazpi legoa luze dan kalea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Lego erdi bat bazen bere aurpegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

20.000 legoa itsaspean liburuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Soilik hamar lekoak bereizten gaituzte, eta bitarte gaindierraz hori soil-soilik niretzat da ezin gaindituzko traba bihurtu!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrehun legoa (4); handik legoa (3); legoa batera (7); legoa daude (3)


legor ik lehor.

legorpe ik lehorpe.

legorretar izlag/iz Legorretakoa, Legorretari dagokiona; Legorretako herritarra.

Garmendia legorretarra partida garrantzitsu asko ari da irabazten azken boladan. herria¬


legorte ik lehorte.

legortu ik lehortu.

legua ik legoa.

leguma iz [fr] lekalea, egoskaria.

Bost-pa-sei leguma mota, gero fruituak berak jiten dira, ananas salbu; hori lantzen dute.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 199. orr.


legun ik leun.

legundu ik leundu.

legunkeria ik leunkeria.

lehen 1 adlag igaro den denboran. ik lehenago.

Lehen portugaldarra nintzen; orain ez dakit zer naizen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Lehen bai, baina orain luzatu egin da, eta neska polita dago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Lehen, gutxienez, aza-zopa eta behi-xerra jaten zituen egunero; orain, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Zorionez, eguraldi ona genuen lehor gainean ere, lehen itsas gainean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Lehen bezala, aldaketarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Lehen ere ibili zinen etxe honetan hotelaren benetako jabearen bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

-Ordu laurden bat galdu diat lehen ere hire bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Lehen nioenez, badakizu Onqelosek pasarte hori nola interpretatzen duen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Lehen aipatu dugun Hugo Münsterbergen zinemari buruzko liburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.

Lehen bezain auzi larria da Errusian kapitalismoaren sarbidearen arazoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Norabidea aldatu eta lehen joaten galarazi zitzaion tokira joan zenean, paradisutik egotzia izan zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.

Izan ere bihotz bakoitza da erloju, hasierako eta amaierako orduak punpaka erakusten baititu lehen eta agian geroan, baina ez oraingoan, ez baitago erlojurik gure oraingo denbora neurtuko duenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

2 (izen gisa)

Bi aldi haiek, hots, lehena eta geroa, nola izan daitezke, lehena ez baita jada eta geroa ez oraindik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

Lehenengo hilabetean bagaude berau da orain, gainontzekoak etorkizun; bigarrenean bagaude, lehena iraganera igaro da eta gainontzekoak ez dira oraindik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.

Hasperen egin du, lehenaren eta orainaren artean mugarria jartzea hain erraza izango balitz bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

Hizkuntzan bertan, lehena orainean bizi da eta orainaren errainua aldi igaroak iragartzen du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Esperientzia bizi-bizia da literatur ora oro, lehenaren oraina gauzatzen baitu, eta oraina etorkizunerako prestatzen. Itzulpena dugu bide bakarra zubi egiteko: beste hizkuntzen eta gurearen artean; lehenaren eta etorkizunaren artean; kultura unibertsalaren eta euskal gizabanako bakoitzaren artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

• 3 ord aurretik besterik ez duena, beste guztien aurretik gertatzen dena. ik lehenengo. (izenlagun gisa)

Lehen greziarrak itsaslapurrak ziren denak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Lehen gizonaren lehen bekatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Frantziako lehen eta bigarren inperioen pintorea izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Egun berriaren lehen argi printzak sartzen ari ziren kaperako ate irekitik. Ez zen, inola ere, tratabide estuago baten lehen pausoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

-Bada bat beherean, zokoan eskuin, zure aintzinean; bestea lehen estaian da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Errusiarrek Siberian sorturiko lehen industrigunea. Laburpen honen lehen liburukia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Lehen unetik beretik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.

Aldaketa hori hasi zuten lehen bi herriak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Horra, egiazkoa ala alegiazkoa, nire lehen oroitzapena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

"Eser zaitezte denak hor", eskatu zigun gizonak lehen aulki ilara seinalatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

lehen hiru egunak apezetxean higatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Industriak berriz %45 hartzen zuen, eta lehen sektoreak %25.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Lehen Mundu Gerraren aurreko lau hamarraldietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Paganoerk Lehen Kausatzat hartzen dutena adieraziz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

· Eta isilpean salatzea, bi bekatu mortal: lehena, salatzeagatik, eta bigarrena, isilpean egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Grégoire apeza izan zen lege berriari zin egin zion lehena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

4 (izenondo gisa)

Hiru afektu lehen horiek, eta Izpirituaren izaeraz gorago erran duguna, kontutan hartzen baldin baditugu [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Agerre, etsaiaren ikasle lehena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Sekula frogatzen baldin bazen heretikoa zela, bera izanen zela haren kondenatzaile lehena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Bainan ez dut uste hori den, hala ere, arrazoinik lehena...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 39. orr.

Propietate lehenen eta bigarrenen arteko bereizketarekin estu loturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Frantzia osoko noble lehenen zalduneria harroa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Hiru lehenen ahizpa nagusiak sukaldeko atea ireki zuenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 112. orr.

Artzainaren pieza hura hamar lehenen artean ipini beharko nuke.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.

Korritu duen guztietan sailkatu da sei lehenen artean.  Berria - Kirola   2004-09-04

5 (adizlagun gisa)

Egia erran, urtero, inauterietan zaldi, idi, behor eta asto lasterketa ederra egiten da Hiri nagusian sari bereziak eskainiz lehen heltzen denari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

Nahiz eta helmugara lehen iritsi, azkenean kanporatu egin baitzuten, irteeran aurreratu zela-eta.  Berria - Kirola   2004-07-24

6 gorago besterik ez duena, beste guztiak baino nagusiagoa edo hobea dena. ik primera 2.

Bidaiari dagokionez, Bilbotik Bruselara ez dago lehen kategoriarik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Eskumakilari dagokionez, bestetik, gizarte-mailaren ezaugarri zen garai hartan, gaur egun trenean lehen klasean bidaiatzea bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Hegazkinaren modelo tipoa 555 bidaiarentzakoa da, hiru klasetan banatuta (22 lehen klasean, 96 business-ean eta 437 turista klasean).  Berria - Harian   2005-01-19

Billetea izan arren, atera egin zuten lehen klaseko konpartimendutik.Worthingerako lehen-mailako tren-txartela zuelako sakelan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 48. orr.

Aita lehen klaseko bagoira igo zen konturatu gabe bigarren klaseko txartelarekin.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Badoa lehen mailako bagoietara, handikiren batek maleta eramateko eskatuko diolakoan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Lehen klaseko bidaiariei ez baitzaizkie gustatzen zarata eta geldirik egoten ez diren haurrak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.

Lehen kategoriako kamarotean hartu ahal izan zuten tokia, estuarioaren gaineko ikuspegi zabalarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.

Milioi bat libera urteko lehen kategoriako ofizioko jokolarientzat.  Herria   2001-02-08

Berak han iragan zuen lehen maila akademikoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Umetan beti amestu izan nuen txuri-urdinen lehen mailako elastikoa janztea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.

Magia Legea Betearazteko Patruilako hogei kidek eraman zuten Black, eta Pettigrewi Merlingo Ordena, lehen klasekoa, eman zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

Lau pilotariak lehen klasean jokoaren eta plaza gizontasunaren aldetik.  Herria   2002-09-05

6a baino lehen

Konturatu baino lehen bulegotik kanpo nengoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Lehendabiziko aulkira iritsi baino lehen gelditu behar izan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Alde egin zian inork harrapatu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Ospetsua, oinez ibiltzen eta hitz egiten hasi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

Joan hadi hire etxera lo hartu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Jatorri asiarreko atzerritar guztiek probintziatik atera behar dute hogeita lau ordu igaro baino lehen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 80. orr.

Hemezortzi urte bete baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Hoa eta emak izena, agian hik uste baino lehen deituko diate.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Zauria ez zedin behar baino lehen orbaindu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.

Goiz zen oraindik, baina eguzkia oso goian ageri zen zeruan, laurak baino lehen urratu baitzuen iluna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Gauerdia baino lehen etxean izan gintezkean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Urtea baino lehen hilda zeuden erdiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Panteoi bat erostekoak baikinen luze baino lehen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Edo Teresa bera, Teresa inor baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

7 lehen baino lehen lehenbailehen.

Alde hemendik lehen baino lehen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 87. orr.

Jauzi egin nuen; erdi lehortu, galtzontziloak jantzi, eta lehen baino lehen irten nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Ea eliza lehen baino lehen basilika izendatzen duten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Bidali izan balitu lehen baino lehen soldaduak eta mertzenarioak leporaino armatuta [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.

Etsai guztien eliminazio fisikoa planifikatzen zuen egitura totalitarioak ahoskatzen zuen Goethen mintzaira lehen baino lehen abandonatu behar zuela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

8 lehen eta behin lehenik eta behin.

Zein da, baina, intelektuala izateko baldintza? lehen eta behin, politika ez den beste eremu batean lorturiko ospea, defendatu nahi den kausaren alde eskaintzea.  Berria - Kultura   2004-01-14

9 lehen-seme (orobat lehenseme) iz

Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 1,13

Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-seme-eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.  Elizen arteko biblia   Dt 21,16

Merariren seme Hosak seme hauek izan zituen: lehena Ximri, lehen-seme ez izan arren bere aitak buruzagi ezarria.  Elizen arteko biblia   1 Kro 26,10

Jesus Haurra tenplura ekarri zuten, Jaunari aurkeztua izateko lehen-semea zenez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 153. orr.

Hamargarren izurria: lehensemeen hilketa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 166. orr.

Lenitsinen emaztearen ondotik, inudeak besoetan ekarri zuen lehensemea, senar-emazte ezkonberrien maitasun samurraren fruitua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Jahat izan zen lehen-semea, Ziza bigarrena.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,11

9a lehen-semetza

Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza.  Elizen arteko biblia   Heb 12,16

Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetza-eskubidea?  Elizen arteko biblia   Has 25,32

10 lehen plano ik plano 10.
11 maiatzaren lehena mug

Ez dugu ahantzi behar maiatzaren lehena dela ere langileen eguna. Maiatzaren lehena ospatzearren.  Herria   2003-05-01

Faxistek beren musikarekin ospatu omen zuten maiatzaren lehena. Atzo zen alabaina maiatzaren lehena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

Maiatzaren lehenaren ondoren.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 51. orr.

ik leheneko 3.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abendua baino lehen (27); abiatu baino lehen (28); agertu baino lehen (15); ahaztu baino lehen (14); amaitu baino lehen (84); argitu baino lehen (22); arratsaldeko lehen orduan (17); arratsaldeko lehen orduetan (12); atera baino lehen (28); aurten lehen aldikotz (12); aurten lehen aldiz (24); aurtengo lehen hiruhilekoan (14); azaldu baino lehen (15); azkar baino lehen (18); behar baino lehen (17); berandu baino lehen (112); berant baino lehen (18); bere lehen diskoa (10); bere lehen lana (11); bere lehen liburua (14); bere lehen partida (21); beren lehen haurra (17); beren lehen haurrari (32); bete baino lehen (37); bizitzan lehen aldiz (16); blair lehen ministroak (28); blair lehen ministroaren (13); bota baino lehen (11); bukatu baino lehen (72); bururatu baino lehen (12); denboraldiko lehen garaipena (20); desagertu baino lehen (10); egin baino lehen (161); eguerdia baino lehen (9); eguna baino lehen (12); egunsentia baino lehen (17); ekaina baino lehen (10); ekin baino lehen (15); eman baino lehen (39); entzun baino lehen (12); erabaki baino lehen (15); erantzun baino lehen (17); esan baino lehen (24); esan dizut lehen (19); esan dut lehen (24); esan zuen lehen (18); espainiako lehen mailan (9); etorri baino lehen (28); euroligako lehen fasea (11); euroligako lehen faseko (17); ezagutu baino lehen (10); ezer baino lehen (148); ezkondu baino lehen (14); finalerdietako lehen partida (21); finalerdietako lehen partidan (9); frantziako lehen ministro (30); frantziako lehen ministroak (45); frantziako lehen ministroaren (11); galdu baino lehen (10); garaia baino lehen (28); gaua baino lehen (9); gauerdia baino lehen (12); gertatu baino lehen (22); gobernuko lehen ministro (11); goizeko lehen orduan (15); hartu baino lehen (47); hasi baino lehen (227); hauteskundeak baino lehen (15); heldu baino lehen (39); hil baino lehen (44); hilabete baino lehen (9); hilaren lehen egunean (17); historian lehen aldiz (39); igaro baino lehen (16); ilundu baino lehen (23); indiako lehen ministro (18); ingles lehen minixtroak (10); inor baino lehen (9); irakeko lehen ministro (35); irakeko lehen ministroak (18); irekiko lehen (12); iritsi baino lehen (105); iritsi zen lehen (9); irlandako lehen (61); irlandako lehen ministro (40); irlandako lehen ministroak (11); irten baino lehen (36); israelgo lehen ministro (134); israelgo lehen ministroa (13); israelgo lehen ministroak (51); israelgo lehen ministroaren (26); italiako lehen ministro (30); italiako lehen ministroak (11); itxi baino lehen (25); itzuli baino lehen (17); itzuliko lehen etapa (16); izan baino lehen (103); jaialdiko lehen partidan (12); jaio baino lehen (10); jarduneko lehen ministro (32); jarduneko lehen ministroa (14); jarduneko lehen ministroak (33); jarri baino lehen (15); jo baino lehen (27); joan baino lehen (59); kanporaketako lehen partida (9); konturatu baino lehen (9)

lehen abere (11); lehen abisua (19); lehen agerraldia (27); lehen agerraldian (11); lehen agertu (9); lehen agurra (14); lehen ahalegina (12); lehen aipatu (128); lehen aipatu bezala (9); lehen aipatu ditugun (12); lehen aipatu dudan (15); lehen aipatu dugun (26); lehen aipaturiko (25); lehen aipatutako (37); lehen aldi hartan (11); lehen aldia (750); lehen aldia da (192); lehen aldia du (10); lehen aldian (81); lehen aldikotz (389); lehen aldikoz (45); lehen aldiz (1490); lehen aldiz egin (12); lehen aldiz ikusi (27); lehen aldiz irabazi (14); lehen aldiz jokatuko (32); lehen alea (17); lehen antzezle (85); lehen antzezle emakumezkoa (33); lehen antzezle gizonezkoa (31); lehen antzezlea (10); lehen arazoa (15); lehen ardura (9); lehen argazkia (9); lehen argi (17); lehen argia (10); lehen argiak (10); lehen argitalpena (13); lehen arlotea (33); lehen artikuluak (11); lehen asmoa (11); lehen aste (15); lehen astea (19); lehen astean (50); lehen asteburuan (19); lehen asteetan (11); lehen asteko (11); lehen atala (49); lehen atalean (21); lehen atera (47); lehen atera da (14); lehen ateraldia (11); lehen aukera (87); lehen aukeran (17); lehen aurkaria (13); lehen auzialdiko (17); lehen auzo (10); lehen auzoa (10); lehen axuanta (11); lehen azaldu (12); lehen azterketa (29); lehen bai lehen (166); lehen baino hobeto (15); lehen baino lehen (14); lehen baldintza (11); lehen batean (33); lehen batzarra (9); lehen begi (24); lehen begi kolpean (16); lehen begiradan (15); lehen begiratu (10); lehen begiratuan (97); lehen behakoan (18); lehen belaunaldiko (17); lehen bertsioa (10); lehen bertsoa (14); lehen bi asteetan (11); lehen bi egunetan (12); lehen bi hilabeteetan (9); lehen bi partidak (31); lehen bi postuak (10); lehen bi postuetan (13); lehen bi sailkatuak (11); lehen bi sailkatuek (9); lehen bi urteetan (10); lehen biak (44); lehen bidaia (21); lehen biek (15); lehen bietan (11); lehen biktima (9); lehen bilera (64); lehen bilera egin (14); lehen bileran (18); lehen bilkura (21); lehen bilkuran (9); lehen biltzar (13); lehen bisita (15); lehen bisitan (10); lehen bizitza (29); lehen borroka (10); lehen bostak (10); lehen bosten (10); lehen bosten artean (9); lehen bozaldian (16); lehen bozaldian berean (9); lehen datuen (16); lehen datuen arabera (16); lehen denbora (15); lehen denboraldia (17); lehen denboraldian (33); lehen derbia (12); lehen diska (30); lehen disko (10); lehen diskoa (64); lehen diskoa kaleratu (10); lehen diskoan (15)

lehen edizio (9); lehen edizioa (9); lehen edo bigarren (19); lehen eginkizuna (9); lehen egitekoa (11); lehen egun (56); lehen eguna (65); lehen egunak (29); lehen egunean (276); lehen eguneko (19); lehen egunetako (13); lehen egunetan (90); lehen egunetik (68); lehen eguzki (13); lehen ekimena (14); lehen ekintza (15); lehen ekitaldi (9); lehen ekitaldia (27); lehen ekitaldian (15); lehen eleberria (10); lehen elkarrizketa (9); lehen emaitza (11); lehen emaitzak (20); lehen emakume (12); lehen emakumea (21); lehen emanaldia (36); lehen emaztea (20); lehen entrenamendu (23); lehen entrenamendua (16); lehen entsegu (10); lehen entsegua (36); lehen erabaki (14); lehen erabakia (12); lehen erakusketa (15); lehen erantzuna (13); lehen erasoa (18); lehen erdi (15); lehen erdia (16); lehen erdian (79); lehen erdiko (14); lehen ere (519); lehen ere aipatu (17); lehen ere esan (77); lehen ere esana (9); lehen ere ikusi (10); lehen ere izan (13); lehen erran (10); lehen erregela (16); lehen erronka (19); lehen esan (189); lehen esan bezala (57); lehen esandako (23); lehen esaten (10); lehen eskola (13); lehen eskuko (11); lehen eskutik (10); lehen esperientzia (21); lehen estaian (13); lehen eta azken (38); lehen eta bigarren (142); lehen eta hirugarren (18); lehen eta orain (22); lehen etapa (106); lehen etapako (12); lehen etapan (46); lehen etxean (9); lehen euskalduna (28); lehen ez bezala (25); lehen eztabaida (15); lehen fase (21); lehen fasea (84); lehen faseak (13); lehen fasean (121); lehen faseko (85); lehen film (23); lehen film luzea (9); lehen filma (27); lehen final (18); lehen finala (65); lehen finala jokatuko (12); lehen finalerdi (10); lehen finalerdia (104); lehen finalerdian (46); lehen finalista (18); lehen fitxaketa (9); lehen fruituak (26); lehen gai (11); lehen galdera (26); lehen garaietako (17); lehen garaietan (10); lehen garaipen (14); lehen garaipena (135); lehen gau (9); lehen gaua (15); lehen gauean (22); lehen gauza (85); lehen gela (10); lehen gerra (15); lehen gertatu (9); lehen gizon (10); lehen gol (12); lehen gol aukera (10); lehen gola (110); lehen gola sartu (12); lehen graduko (11); lehen greba (12); lehen gutuna (19); lehen hamabi (12); lehen hamabostaldian (13); lehen hamar (52); lehen hamar minutuetan (9); lehen hamarren artean (49); lehen hamarretan (13); lehen harremana (12); lehen harremanak (15); lehen harrera (11); lehen harri (12); lehen harria (41); lehen hartu (14); lehen hasi (13); lehen haur (21); lehen haurra (89); lehen haurrari (38); lehen hauteskundeak (9); lehen helburua (91); lehen herria (15); lehen hezkuntza (11); lehen hezkuntzako (54); lehen hezkuntzan (27); lehen hil (16); lehen hilabete (9); lehen hilabetean (11); lehen hilabeteetan (25); lehen hilaren (20); lehen hildakoa (12); lehen hiru (186); lehen hiru hilabeteetan (12); lehen hiru postuetan (10); lehen hiru puntuak (12); lehen hiruak (9); lehen hiruhilabetekoan (9); lehen hiruhilekoan (79); lehen hirurak (9); lehen hitz (13); lehen hitza (23); lehen hitzak (57); lehen hitzaldia (23); lehen hitzaurrea (12); lehen hitzordu (10); lehen hitzordua (41); lehen hizkuntza (21); lehen hogei (13); lehen hori (12); lehen horiek (18)

lehen igande (9); lehen igandean (23); lehen ikasgaia (10); lehen ikasketak (14); lehen ikerketa (13); lehen ikerketen arabera (9); lehen ikusi (36); lehen iritsi (10); lehen irudia (9); lehen irudiak (11); lehen istripua (12); lehen itzuli (38); lehen itzulia (117); lehen itzulian (196); lehen itzulian berean (9); lehen itzuliaren (15); lehen itzuliko (57); lehen itzulitik (21); lehen izan (37); lehen izena (10); lehen jardunaldia (91); lehen jardunaldia jokatu (16); lehen jardunaldian (167); lehen jardunaldietan (9); lehen jardunaldiko (41); lehen kanporaketa (78); lehen kanporaketak (19); lehen kanporaketako (10); lehen kanporaketan (44); lehen kapitulua (18); lehen kapituluan (12); lehen kasua (34); lehen kasuan (36); lehen kateak (9); lehen kausa (12); lehen kolpea (21); lehen kolpean (23); lehen komunionea (49); lehen kontzertua (39); lehen lan (191); lehen lan kontratua (55); lehen lan kontratuaren (58); lehen lana (77); lehen lanak (16); lehen lanean (9); lehen lasterketa (22); lehen lasterketan (14); lehen lau (75); lehen laurdena (15); lehen laurdenean (56); lehen lehen (15); lehen lehenengo (9); lehen lehenik (215); lehen lekua (14); lehen lerro (16); lehen lerroa (30); lehen lerroak (22); lehen lerroan (135); lehen lerroetan (14); lehen lerroko (24); lehen lerrotik (12); lehen liburu (13); lehen liburua (92); lehen liburuak (10); lehen liburuan (16); lehen liburukia (11); lehen liburukiaren (10); lehen liburuko (13); lehen liderra (22); lehen ligaxka (19); lehen ligaxkan (12); lehen mail (17); lehen maila (124); lehen mailako (526); lehen mailako jokalaria (9); lehen mailako talde (23); lehen mailako taldea (19); lehen mailakoa (28); lehen mailakoak (17); lehen mailan (518); lehen mailan aritzeko (16); lehen mailan jarraituko (11); lehen mailan jarraitzea (16); lehen mailan jarraitzeko (21); lehen mailan jokatu (12); lehen mailan jokatzea (9); lehen mailan jokatzeko (14); lehen mailara (153); lehen mailara igo (23); lehen mailara igotzea (10); lehen mailara igotzeko (33); lehen mailara itzultzeko (13); lehen mailarako (39); lehen mailarako txartela (10); lehen mailari (38); lehen mailari eusteko (12); lehen mailatik (21); lehen mailean (102); lehen maileko (59); lehen mailekoak (21); lehen mailetan (9); lehen mendeurrena (10); lehen meza (16); lehen ministro (1132); lehen ministro berria (18); lehen ministro berriak (16); lehen ministro izan (9); lehen ministro izateko (22); lehen ministro izendatu (17); lehen ministro kargua (32); lehen ministro karguan (12); lehen ministro ohi (33); lehen ministro ohia (31); lehen ministro ohiak (23); lehen ministro ohiaren (13); lehen ministroa (304); lehen ministroa da (11); lehen ministroak (754); lehen ministroarekin (35); lehen ministroaren (277); lehen ministroaren dimisioa (9); lehen ministroaren esanetan (10); lehen ministroaren gobernuak (10); lehen ministroari (117); lehen ministrorde (34); lehen ministrordea (17); lehen ministrordeak (14); lehen minixtro (23); lehen minixtroa (35); lehen minixtroak (66); lehen minutuak (32); lehen minutuan (15); lehen minutuetan (66); lehen minututik (52); lehen momentuan (9); lehen momentutik (15); lehen multzoan (56); lehen multzoko (16); lehen mundu (109); lehen mundu gerra (22); lehen mundu gerrako (12); lehen mundu gerran (21); lehen mundu gerraren (27); lehen munduko (11); lehen musua (17); lehen nahi (9); lehen neurri (9); lehen nobela (18); lehen norgehiagoka (14); lehen norgehiagokan (11); lehen notak (15)

lehen obra (13); lehen oharra (13); lehen ondorioa (17); lehen ondorioak (15); lehen ordu (43); lehen ordu erdian (13); lehen orduan (67); lehen orduetan (40); lehen oren (9); lehen orrialdean (35); lehen orrialdeko (10); lehen orrian (24); lehen oztopoa (11); lehen parte (23); lehen partea (37); lehen partean (80); lehen partida (550); lehen partida galdu (32); lehen partida irabazi (40); lehen partida izango (9); lehen partida jokatu (43); lehen partida jokatuko (28); lehen partida jokatzeko (10); lehen partidak (41); lehen partidako (21); lehen partidan (202); lehen partidaren (19); lehen partidetan (24); lehen pauso (17); lehen pausoa (94); lehen pausoa eman (20); lehen pausoak (37); lehen pertsona (28); lehen pertsonan (41); lehen pilotakadarekin (13); lehen plana (13); lehen planoa (14); lehen planoan (34); lehen poema (23); lehen poema liburua (13); lehen poemak (10); lehen porrota (17); lehen postu (12); lehen postua (127); lehen postua lortzeko (13); lehen postuak (10); lehen postuan (171); lehen postuan amaitu (14); lehen postuan jarri (10); lehen postuari (30); lehen postuetan (53); lehen postuetatik (9); lehen postura (13); lehen postutik (14); lehen presidente (10); lehen proba (51); lehen probak (11); lehen proban (29); lehen proiektua (12); lehen puntua (62); lehen puntua lortu (9); lehen puntuak (15); lehen sailkatua (16); lehen sailkatuak (11); lehen saio (18); lehen saioa (100); lehen saioak (11); lehen saioan (44); lehen sari (11); lehen saria (171); lehen saria ardietsi (10); lehen saria irabazi (12); lehen sasoian (11); lehen sei hilabeteetan (21); lehen seihilekoan (32); lehen seme (36); lehen semea (30); lehen semeak (23); lehen semeen (13); lehen seta (11); lehen sexu (9); lehen sintomak (18); lehen solairuan (25); lehen solairuko (26); lehen talde (10); lehen taldea (74); lehen taldea joanen (20); lehen taldeak (75); lehen taldeak irabazi (25); lehen taldean (145); lehen taldearekin (119); lehen taldearekin entrenatzen (14); lehen taldearen (17); lehen taldeko (80); lehen taldeko jokalari (10); lehen taldera (49); lehen tantoa (11); lehen tantoak (11); lehen tantoetan (20); lehen tiraldia (9); lehen tiraldian (14); lehen titulua (23); lehen tokia (21); lehen tokian (25); lehen topaketak (9); lehen torneoa (13); lehen txanda (20); lehen txandan (59); lehen txapela (32); lehen txapelketa (33); lehen txartela (14)

lehen une (16); lehen unean (35); lehen uneko (9); lehen unetik (78); lehen urrats (62); lehen urrats bat (19); lehen urrats gisa (12); lehen urratsa (200); lehen urratsa egin (32); lehen urratsa izan (15); lehen urratsak (177); lehen urratsak egin (17); lehen urratsak egiten (10); lehen urte (46); lehen urtea (72); lehen urteak (23); lehen urtean (143); lehen urteetako (13); lehen urteetan (51); lehen urteko (18); lehen urteurrena (10); lehen xedea (14); lehen zantzuak (19); lehen zati (65); lehen zati osoan (10); lehen zatia (198); lehen zatiak (13); lehen zatian (379); lehen zatiaren (42); lehen zatiaren amaieran (12); lehen zatiko (81); lehen zenbakia (25); lehen zenbakian (9); lehen zerrendaburua (11); lehen zerrendaburuak (10); lehen ziabogan (10); lehen zirriborroa (19)

lehiaketako lehen saria (13); ligako lehen jardunaldian (9); ligako lehen mailako (20); ligako lehen mailan (11); ligako lehen partida (15); maiatzaren lehen (10); minutu baino lehen (13); multzoko lehen postua (25); multzoko lehen postuan (12); ni baino lehen (12); ohartu baino lehen (22); oheratu baino lehen (14); onartu baino lehen (10); orain baino lehen (15); ordua baino lehen (10); oroz lehen (22); palestinako lehen ministro (13); palestinako lehen ministroak (11); paneko lehen ministro (32); paneko lehen ministroak (13); pasatu baino lehen (19); raffarin lehen ministroak (13); sailkapeneko lehen postua (10); sartu baino lehen (56); serbiako lehen ministro (15); turkiako lehen ministro (13); turkiako lehen ministroak (10); txapelketako lehen faseko (18); txapelketako lehen partida (13); uda baino lehen (37); urte baino lehen (21); urtean lehen aldiz (14); urteko lehen hiruhilekoan (16); urteko lehen seihilekoan (10); uste baino lehen (14); utzi baino lehen (21); villepin lehen ministroak (10); zabaldu baino lehen (16)

maiatzaren lehena (46)

bi lehenak (24); hiru lehenak (15); izan ziren lehenak (10); lehenak dira (15); lehenak izan (30); lehenak izan ziren (13)

lehenaz gain (14); lehenaz gainera (11)

maiatzaren leheneko (15)


lehenago 1 adlag testuinguruan aipatzen den denbora baino lehen.

Lehenago Luzaide luze baino meharrago bazen, 1530etik honat oraino meharrago gelditu zitekeen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Badago "Urtxel" deitzen den etxe bat, lehenago "Urri-eltze".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

José Tudela biolin jotzailea, lehenago Joseph Israel de Tudela, eta are lehenago José Sánchez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Zorionez, lehenago ikusi nuen nik bera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Esan dizut lehenago ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 261. orr.

Nola ez haiz lehenago konturatu?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Handizkiak lehenago etorriak ziren. Lehenago, optikan izana nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Lehenago ez, ezta geroago ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Euskal Herritik Ameriketara aldatzean, hamazazpiren bat urte lehenago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Lau hilabete lehenago, etxea uztean, pare bat liburu baizik ez nuen maletaratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

2 lehenagoko izlag

Lehenagoko denboretan ere beti betetzen hituen hire planak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Lehenagoko beldur hark berriz hartu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Azterlan honen lehenagoko zati batean jada aztertu dugu luze Gizarte Helenikoaren kolapsoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Baneuzkan lehenagoko lanak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 138. orr.

Mick Jaggerren ahots gazteak hogei urte lehenagoko irudiak zekarzkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

· Gugan euskalduntasuna lehenagokoa da, zaharragoa eta jatorragoa, gizontasuna baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

Bi hilabete lehenagokoa zen, gerra hasi aurrekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Iazko ateraldiak ikusteko guti izan zuen bederatzi urte lehenagokoarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

3 lehenagotik adlag

Ehunka eztarriren harrabotsa lehenagotik entzun nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

4 baino lehenago

Orbaizetan baino lehenago izan zen fabrika bat Eugin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Bere hoteleko sarrera baino hogei metro lehenago aparkatu nuen autoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

· Ebakuntza baino lehenagoko egunetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

5 lehenago edo beranduago lehenago edo geroago.

Bazekiten lehenago edo beranduago aurkituko zutela.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Eta sufrimendu hori, lehenago edo beranduago, jarrera hipokondriako bihurtzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Bizitzak irakaspen ederrak ekartzen ditu lehenago edo beranduago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.

Txanda ailegatuko zaie, lehenago edo beranduago.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.

6 lehenago edo geroago

Lehenago edo geroago, gehiegizkoa bihurtuko zaio, eta orduan den-dena aterako zaio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Lehenago edo geroago norbait agertuko zen, edo dagoeneko bazeuden han gu ailegatzean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 65. orr.

Jabea, lehenago edo geroago, bere zaldiaren bila hasiko zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Baina igotzen dena lehenago edo geroago jaisten dela esatea, ordea, ez dirudi oso serioa denik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.

Horixe dakiala, jabetuko hintzen lehenago edo geroago, tropikoan edo beste nonbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Suerte pixka bat behar izan nuen nire irtenbidea aurkitzeko, baina, suerterik gabe ere, aurkituko nuen lehenago edo geroago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Banekien nire ibiliak hara eramango ninduela lehenago edo geroago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aise lehenago (11); amaitu baino lehenago (10); apur bat lehenago (16); asko lehenago (16); askoz ere lehenago (27); askoz lehenago (95); aste bat lehenago (15); aste batzuk lehenago (34); aste lehenago (75); astebete lehenago (60); azterlan honetan lehenago (11); bederatzi urte lehenago (9); behar baino lehenago (31); bera baino lehenago (17); berak baino lehenago (9); berrogei urte lehenago (11); bi aste lehenago (38); bi egun lehenago (60); bi hilabete lehenago (26); bi ordu lehenago (24); bi urte lehenago (79); bost egun lehenago (12); bost minutu lehenago (12); bost urte lehenago (20); dezente lehenago (10); egin baino lehenago (29); egun bat lehenago (40); egun batzuk lehenago (134); ehun urte lehenago (15); esan dut lehenago (9); ezer baino lehenago (16); hainbat urte lehenago (8); hamabost urte lehenago (8); hamar egun lehenago (14); hamar urte lehenago (54); hartu baino lehenago (12); hasi baino lehenago (33); heldu baino lehenago (8); hil baino lehenago (9); hilabete bat lehenago (17); hilabete batzuk lehenago (45); hilabete lehenago (158); hiru aste lehenago (16); hiru egun lehenago (44); hiru hilabete lehenago (21); hiru ordu lehenago (8); hiru urte lehenago (36); hogei urte lehenago (30); inork baino lehenago (11); iritsi baino lehenago (17); istant bat lehenago (14); izan baino lehenago (15); joan baino lehenago (13); lau egun lehenago (18); lau hilabete lehenago (15); lau urte lehenago (20); laurden lehenago (13)

lehenago abiatu (9); lehenago adierazi (12); lehenago agertu (8); lehenago ailegatu (8); lehenago aipatu (29); lehenago alde egin (9); lehenago amaitu (8); lehenago atera (8); lehenago aurkitu (8); lehenago azaldu (12); lehenago bizi (8); lehenago edo beranduago (24); lehenago edo geroago (99); lehenago egin (74); lehenago egindako (17); lehenago egiten (10); lehenago egon (10); lehenago eman (25); lehenago ere (394); lehenago ere esan (21); lehenago ere ikusi (12); lehenago ere izan (24); lehenago esan (72); lehenago esan bezala (10); lehenago esana (9); lehenago etorri (23); lehenago ezagutu (25); lehenago gertatu (25); lehenago hartu (9); lehenago hasi (54); lehenago hasi zen (13); lehenago hasia (10); lehenago hasiko (12); lehenago hasitako (9); lehenago hasten (19); lehenago heldu (19); lehenago hil (46); lehenago hil zen (19); lehenago hila (14); lehenago hilko (8); lehenago idatzi (8); lehenago idatzia (9); lehenago idatzitako (12); lehenago ikusi (39); lehenago iritsi (43); lehenago iritsiko (12); lehenago irten (9); lehenago izan (36); lehenago izandako (15); lehenago jakin (15); lehenago joan (15); lehenago konturatu (14); lehenago lortu (13); lehenago ohartu (8); lehenago sartu (11); lehenago sortu (14); lehenago utzi (11)

mende bat lehenago (14); mila urte lehenago (9); minutu bat lehenago (9); minutu batzuk lehenago (63); nahi baino lehenago (20); ni baino lehenago (21); ordu batzuk lehenago (98); ordu bete lehenago (8); ordu erdi lehenago (30); ordu laurden lehenago (13); ordubete lehenago (60); oren bat lehenago (9); pixka bat lehenago (26); sartu baino lehenago (9); segundo bat lehenago (8); sei egun lehenago (8); sei hilabete lehenago (23); sei urte lehenago (16); sortu baino lehenago (9); une bat lehenago (9); une batzuk lehenago (9); urte asko lehenago (12); urte bat lehenago (12); urte batzuk lehenago (104); urtebete lehenago (64); uste baino lehenago (48); utzi baino lehenago (9); zazpi urte lehenago (8); zenbait egun lehenago (23); zenbait hilabete lehenago (8); zenbait ordu lehenago (15); zenbait urte lehenago (20); zenbat eta lehenago (27); zer da lehenago (8); zertxobait lehenago (13); zortzi egun lehenago (8)

askoz lehenagoko (8); lehenagoko denboretan (16); lehenagoko zati batean (11)

askoz lehenagotik (31); lehenagotik ezagutzen (18); urte lehenagotik (12)


lehenaldi (orobat lehen-aldi g.er.) 1 iz denbora iragana, iraganaldia.

Tren bat entzun dut: lehenaldi urrunetik datorren murmurio bat, ezagutzen ez dudan etorkizun urrunerantz doana.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Ezin dut esan mundua lehenaldiari dagokionez edo espazioari dagokionez amaigabea denik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Lehenalditik itzuliko ez ziren emakumeen oroitzapenetan murgiltzea kontsolamendu errukarria zen agure batentzat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.

Herria handitzeaz batera orainaldi eta lehenaldiaren arteko tartea ere handitu egin zait.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.

Bloke bat dirudi lehenaldiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

Alferrik gabiltza lehenaldia eta geroa idealizatu nahian.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Alferrik gabiltza lehenaldia eta geroa idealizatu nahian.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Gaur, agertu zenetik hainbeste denbora igaro arren, sinbolo bat izaten jarraitzen du liburu honek: lehenaldia eta geroaldia markatzen du Zuzenbide Penalaren alorrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 17. orr.

Orainak aldi izateko lehenaldira igaro behar badu, nola esan dezakegu badela, bere izaera ez izatera iristea bada?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

2 aditzaren aldia, perpauseko adizlagunak markatzen duen denbora bitartea baino lehenagokoa biltzen duena.

-Jotzen zuela? - galdetu zuen Anak, lehenaldiko aditz laguntzailea berariaz indartuz -.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.

Lehenaldiaren, orainaldiaren eta geroaldiaren arteko bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Orainaldiaren eta lehenaldia burutugabearen arteko erlazioari. Grezierazko [...] lehenaldi burutugabea da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 153. orr.

Aditzaren lehenaldiko partizipioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 215. orr.


lehenbailehen 1 adlag ahalik lasterrena. ik lehen 7.

Lehenbailehen alde egitea komeni zaigu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.

-Hik ere hobe duk lehenbailehen jantzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Lehenbailehen iritsi nahi zuen Omskera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Lehenbailehen atera behar nuen Parisetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Larrialdi batean lehenbailehen egin beharrekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Lehenbailehen itsasoratzeko esan zion, bera etxera iritsi eta Nestor zaharra jabetu baino lehen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Hark ere presa zuela lehenbailehen heltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.

Orain lasaitasuna komeni zaizu, lehenbailehen sendatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Babesen bat bilatu behar genuela lehenbailehen, bestela hotzak hilko ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Onena, ahalik gutxien hitz egitea eta handik lehenbailehen desagertzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Mihia astindu beharko zion, eta lehenbailehen gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Bigarren arazoari zegokionez, lan bat behar nuela esan nion neure buruari, eta lehenbailehen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Banoa, baina lehenbailehen itzuliko naiz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 49. orr.

Has zedila erretoliken jarioa eta buka zedila lehenbailehen, amorratzen nengoen-eta gosaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Baina natorren lehenbailehen kolkoan ditudan adibideetara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

2 (aginterazko formekin)

-Irten lehenbailehen, Joantxo!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Mesedez, zatoz lehenbailehen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.

Tira, goazen lehenbailehen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Atera nazazue hemendik, lehenbailehen, erotu aurretik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Aurki ezazu, lehenbailehen aurki ezazu, eta gure betiko esker ona izango duzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

-Itzul zaitez lehenbailehen, morrosko -hots egin zion neskak medikuari atzealdetik -.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

joateko lehenbailehen (4)

lehenbailehen abiatu (6); lehenbailehen abiatzeko (5); lehenbailehen ahazteko (6); lehenbailehen ahaztu (10); lehenbailehen alde egin (9); lehenbailehen alde egitea (8); lehenbailehen alde egiteko (4); lehenbailehen amaitu (9); lehenbailehen amaitzea (17); lehenbailehen amaitzeko (9); lehenbailehen argitu (5); lehenbailehen argitzea (6); lehenbailehen argitzeko (9); lehenbailehen argitzeko eskatu (5); lehenbailehen atera (7); lehenbailehen ateratzea (5); lehenbailehen ateratzeko (8); lehenbailehen baztertu (4); lehenbailehen bete (4); lehenbailehen betetzeko (5); lehenbailehen biltzeko (4); lehenbailehen bukatu (11); lehenbailehen bukatzeko (9); lehenbailehen egin (18); lehenbailehen egingo (6); lehenbailehen egitea (11); lehenbailehen egiteko (12); lehenbailehen eman (4); lehenbailehen etor (4); lehenbailehen etorri (7); lehenbailehen hartu (8); lehenbailehen hartzeko (7); lehenbailehen hartzeko eskatu (4); lehenbailehen hasi (8); lehenbailehen hastea (7); lehenbailehen hasteko (5); lehenbailehen heldu (8); lehenbailehen hil (4); lehenbailehen ikusi (8); lehenbailehen iristea (4); lehenbailehen iristeko (9); lehenbailehen iritsi (6); lehenbailehen itzuli (6); lehenbailehen itzultzeko (4); lehenbailehen ixteko (7); lehenbailehen jakin (8); lehenbailehen jarri (6); lehenbailehen joan (4); lehenbailehen konpondu (8); lehenbailehen konpontzea (5); lehenbailehen konpontzeko (7); lehenbailehen moztu (4); lehenbailehen onartu (4); lehenbailehen osatzea (4); lehenbailehen ziurtatu (4)

zatoz lehenbailehen (6)


lehenbizi (526 agerraldi, 87 liburu eta 66 artikulutan) 1 adlag lehendabizi, lehenik.

Lehenbizi, ez dudalako zu ezagutzeko poza; bigarren, ez dakidalako noiz izango dudan modua diru hori itzultzeko; hirugarren, [...].  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 9. orr.

Behin eta berriro berpizten den intelektualaren tipo mesianiko hori, Menéndez Pelayotar edo krausista lehenbizi, 98tarra gero, laster faxista, demokrata konstituzionalista hurrengo, herri espainolaren arima salbatzeko bokaziokoa beti.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Arku eskerga bat, ate zulo garai handi bat, zabaltzen zen lehenbizi; gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Oporrak bi aldiz izorratuta, izebak lehenbizi eta lapurrek gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Kexazko marmar bat sortu zen lehenbizi, aparteko neurri horien kontra, eta amorru bizizko garrasi bihurtu zen gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Argi-biribilak lehenbizi, gurutzeak ondoren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Baina umeak etxean diren begiratuko dut lehenbizi, jakina.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Tom eta biok Lucyri uzten diogu lehenbizi aukeratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Lehenbizi, leku bat behar genuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Utzi eurei lehenbizi hitz egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Jarri txertoa, lehenbizi.  Berria - Gaiak   2004-12-09

-Ba, ez direlako ni, lehenbizi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

Axola zaizu lehenbizi hau amaitzen badut?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

2 lehen.

Hortzak lehenbizi, indizioa emanda ateratzen zituen, baina, behin jeringa puskatu zitzaion, eta hura konpondu arte, batere anestesiarik gabe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Tom heldu zen lehenbizi Little House kafetegira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 96. orr.

3 lehenbizian hastean.

Zenbait egunen buruan berriz haste, lehenbizian bezala lau tokitan, bainan bertzalderdian erraiten duten bezala "porrot" egin dute ez baita hilik izan.  Herria   2005-07-28

Iraultza horri esker, bazirudien, lehenbizian, bizkaitar abertzaleek hitzarmen bat eginen zutela Nafarroako karlistekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Lehenbizian ni ulertzen saiatu beharko duzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.


lehenbiziko (2069 agerraldi, 121 liburu eta 519 artikulutan) 1 izlag lehenengo, lehen.

Oso erraz nahasten baitituzte teologoek lehenbiziko pertsona eta hirugarrena, aitaren etxea eta izpiritu santuren batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Lehenbiziko gauza: hasi baino lehen, lau hankatan jarri beharra dago. Lehenbiziko huts egitea Tomi bizkarra ematea izan zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Lehenbiziko gauean, igotzean, bere historia kontatu zion Florenti luze eta lardaskan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Lehenbiziko mugimendua begiekin egiten zen beti, ez beste ezerekin. Lehenbiziko bi hilabeteetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Lehenbiziko egunak, asteak, hilabeteak iragan dira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Ez zuen gogoan, horrez gain, han izan zituela lehenbiziko sintomak: lehenik eta behin, pixkana ikusmena galtzearena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Nire lehenbiziko irakurketa-ahaleginak neketsuak izan ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Euren lehenbiziko bene-benetako etxea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

Ekainaren lehenbiziko astea baino ez, eta uda sasoia bete-betean sartu da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 190. orr.

Solasaldi hasieratik lehenbiziko aldia zuen apaltasun pikor bat adierazten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Haren etxera lehenbiziko aldiz agertu zirenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Lehenbiziko pitzadura izan zen haren Florentenganako amultsutasunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

· Hargatik gara gu Europako lehenbiziko indioak, lehenbizikoak eta bakarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Lehenbiziko hortan parte hartu zuen Etxahunek, gaia zela Ameriketarat atzerriratzea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

3 lehenbizikorik adlag ipar lehendabizi, lehenik.

Lehenbizikorik lan baldintzak, xantieretako seguritatea eta higiena; elkarrizketa soziala sustatu behar dela lantegi barnean; azkenik eraikuntzako sektorearen itxura kanpora hobetu behar dela baitezpada.  Herria   2003-11-13

Eta lehenbizikorik, zer da fedea?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Hortik dator lehenbizikorik, ez dela nehongo kausarik, kanpotik edo barnetik, Jainkoa ekitera bultzatzen duenik, bere izaeraren betegintzarrea baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 69. orr.

Lehenbizikorik, zeruko zorion egiazko osoaren eta infernuko zorigaitz egiazko osoaren maiz gogoratzea dela, gure bekatuen penitentzia osoa egitera erakartzen ahal gaituzten gauza hoberenetarik bat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere lehenbiziko (35); bizitzako lehenbiziko (5); denboran lehenbiziko (4); denboran lehenbiziko aldiz (4); egindako lehenbiziko (6); eginiko lehenbiziko (4); haren lehenbiziko (7); horren lehenbiziko (4)

lehenbiziko aldia (82); lehenbiziko aldia zen (20); lehenbiziko aldian (12); lehenbiziko aldikotz (4); lehenbiziko aldiz (126); lehenbiziko aldiz ikusi (5); lehenbiziko bilera (5); lehenbiziko bilkura (9); lehenbiziko egun (6); lehenbiziko eguna (5); lehenbiziko egunak (4); lehenbiziko egunean (18); lehenbiziko egunetan (10); lehenbiziko egunetik (5); lehenbiziko emakumea (6); lehenbiziko fasean (5); lehenbiziko gaua (4); lehenbiziko gauean (7); lehenbiziko gauza (30); lehenbiziko gutunean (5); lehenbiziko haurra (24); lehenbiziko haurra dute (8); lehenbiziko helburua (4); lehenbiziko hilabeteetan (5); lehenbiziko hitzak (6); lehenbiziko intifadan (4); lehenbiziko jendeak (4); lehenbiziko liburua (4); lehenbiziko mundu (4); lehenbiziko partida (8); lehenbiziko pertsona (5); lehenbiziko solairuan (6); lehenbiziko solairuko (5); lehenbiziko urratsa (11); lehenbiziko urratsak (5); lehenbiziko urte (5); lehenbiziko urtea (5); lehenbiziko urtean (12); lehenbiziko urteetan (13); lehenbiziko zatia (5)

mendearen lehenbiziko (4); nire lehenbiziko (13); zure lehenbiziko (4)

lehenbizikoa izan (8); lehenbizikoa izan zen (5); zen lehenbizikoa (11); zuen lehenbizikoa (8)

hortik dator lehenbizikorik (5)


lehenbizikoz (132 agerraldi, 33 liburu eta 30 artikulutan) 1 izlag lehen aldiz.

Une hartan, lehenbizikoz eta azkenekoz historia hartan, burua galdu nian nik ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.

Hitz hura lehenbizikoz entzun nuenean, oso txikia nintzen, Hain zuzen ere, erietxean lehenbizikoz izan zenean, Hare Krishnako lagun asko etorri zitzaizkion bisitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Neroni ere pozik egoteko arrazoi aski nuelakoan nengoen, erredakzioan lehenbizikoz agertu eta egunkariko zuzendariak, oro koipe eta lausengu, ongi etorri egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Egia da neronek ere erdi sinistu nuela lehenbizikoz nire sakelan sentitu nuenean nire aitaren izenpeko pasaportea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.

2 lehenbizi, lehenik, hasiera batean.

Lehenbizikoz atso zahar bat zela pentsatu nuen, gero aurpegia ezagutu nuen eta, berehala, parkeko atesan azaldu ziren asaltoko tropak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 43. orr.

Bazen non zer hauta: menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitzan lehenbizikoz (4); historian lehenbizikoz (3); lehenbizikoz ikusi (5)


lehendabizi (625 agerraldi, 94 liburu eta 168 artikulutan) 1 adlag gainerako gauzen aurretik. ik lehenbizi; lehenik.

Amorruak hartu ninduen lehendabizi, loak gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Basokada bat ur edan nuen lehendabizi, eztiz bustitako galleta batzuk jan nituen gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Lehendabizi, barnealdean ezkutatuta, dozena erdi te hartu nituen, eta gero, ordu biak inguruan edo, terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.

Lehendabizi haren begien oroitzapena galdu nuen, ondoren haren gorputz luzearena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.

Eta joan egin zen, lehendabizi ni ondo arakatu, epaitu, haztatu eta aztertu ondoren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Eta lehendabizi karramarro baten tamaina hartu bazuen ere, katu handi baten neurrikoa ari zela egiten poliki-poliki.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Uretara iritsirik, oin biluzia busti du lehendabizi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Bizi gaitezen lehendabizi -idatzi zuen Robert Walserrek Jakob von Gunten eleberrian-, obserbazioak berez etorriko dira eta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Grasse-ra iritsi behar izan nuen lehendabizi, urrinen herrira, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Arnasa behar nuen lehendabizi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

-Proba itzazu lehendabizi zure kontaktuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.

Marten biztanleak badirela frogatu nahi dizut lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Begiak erdi itxi, eta aireari usaina hartu zion lehendabizi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Lehendabizi, otsoak izan diren garbi jakin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 117. orr.

-Entzun lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Gau hartan bi aldiz egin zuen amodioa emazte logalearekin: lehendabizi festa utzi aurretik, eta bigarrenez goizeko seiak aldean, trumoi hotsak iratzarri eta segituan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

2 lehen.

Foruzaingoa eta Guardia Zibila ailegatu ziren lehendabizi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 78. orr.

Bera izan da lehendabizi galdetzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertu zen lehendabizi (3); behar da lehendabizi (11); behar du lehendabizi (3); behar dut lehendabizi (4); egin zuen lehendabizi (3); geratu nintzen lehendabizi (3); hitza lehendabizi (3); izan zen lehendabizi (4); izan zuen lehendabizi (4); komeni da lehendabizi (4); lehendabizi egin (3); lehendabizi eta gero (3)


lehendabiziko (1170 agerraldi, 96 liburu eta 455 artikulutan) 1 izlag gainerako gauzen aurrekoa.

Hori da lehendabiziko gauza.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.

Ikusi nuen lehendabiziko tabernan sartu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Herbert iratzarri eta esan egingo nion, Palenque hura atzean utziko zuen lehendabiziko trena hartu eta banindoala handik, etorritako bidetik, albait lasterren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Betazalak erre beharrean irakurri ditugu lehendabiziko bertsoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 139. orr.

Bukatu zen lehendabiziko eskola ordua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 70. orr.

Noir bulebarraren lehendabiziko ehun metroak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.

Piztu nuen; lehendabiziko aldia zen urte hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Ez da lehendabiziko aldia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Gero eseri egin zen, afari osoan lehendabiziko aldiz patxada pixka batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Lehendabiziko whiskya bi zurrutadatan edan nuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Ziklo hartako lehendabiziko kontzertuan biolin-jole frantses bat zetorren, Régis Pasquier, Txaikovskiren biolin-kontzertu zoragarria jotzera gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Nire lehendabiziko maite-harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

• 2 adlag lehendabizi, lehenik.

Hildakoak eraman zituzten lehendabiziko, eta bizirik zirenen bila etorri ziren gero.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

Lehendabiziko egin, eta gero gerokoak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizitzan lehendabiziko (4); bere lehendabiziko (18); bizitzan lehendabiziko (14); bizitzan lehendabiziko aldiz (13); egindako lehendabiziko (3); goizeko lehendabiziko (5); gure lehendabiziko (3

lehendabiziko aldia (49); lehendabiziko aldia zen (10); lehendabiziko aldian (11); lehendabiziko aldiz (182); lehendabiziko aldiz ikusi (6); lehendabiziko argazkia (3); lehendabiziko aukera (4); lehendabiziko bidaia (3); lehendabiziko bilera (7); lehendabiziko egun (4); lehendabiziko eguna (5); lehendabiziko egunean (15); lehendabiziko egunetan (5); lehendabiziko elkarrizketa (5); lehendabiziko errematean (3); lehendabiziko esperimentu (3); lehendabiziko esperimentu abstraktuak (3); lehendabiziko eta oinarrizko (3); lehendabiziko fasea (3); lehendabiziko gauza (21); lehendabiziko harria (3); lehendabiziko hartu emana (4); lehendabiziko helburua (3); lehendabiziko hilabete (3); lehendabiziko hilabeteetan (8); lehendabiziko hitzak (4); lehendabiziko kasua (4); lehendabiziko kontzertua (4); lehendabiziko lana (6); lehendabiziko lerroan (3); lehendabiziko mintegia (3); lehendabiziko momentutik (3); lehendabiziko nobela (5); lehendabiziko pausoa (7); lehendabiziko presidente (3); lehendabiziko saioa (3); lehendabiziko sei (3); lehendabiziko titulua (4); lehendabiziko urratsa (13)

neure lehendabiziko (3); nire bizitzan lehendabiziko (4); nire lehendabiziko (10); urteko lehendabiziko (3); zure lehendabiziko (4)


lehendakari iz 1 Eusko Jaurlaritzako burua.

Handik aste batera osatu zen lehenbiziko euskal gobernua, Gernikan, Agirre zela lehendakari, kontrako bozik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe jaunak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

1982a zen: Garaikoetxea zegoen Ajuria Enean lehendakari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

2 estatu bateko burua; hainbat gobernutako burua. ik presidente.

Reagan lehendakari amerikarren administrazioak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 190. orr.

Handik urte betera, ordea, 1947ko martxoan, hantxe bertan urkatu zuten irandarrek Qazi Mohamed lehendakari kurdua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

Errepublikako lehendakari 1964tik 1971ra bitartean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Valery Giscard D'Estaing Frantziako lehendakari ohia da-eta salaketaren sujeta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

Ordu hartan, Argeliako lehendakari ohia Parisen bizi zen exiliatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Nelson Mandelak hogeita zazpi urte eman zituen gerizpean, eta orain lehendakari dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 173. orr.

2003an Gloria Macapagal Arroyo zegoen lehendakari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanz bilerara joango dela ziurtatu zuen atzo Gobernuaren bozeramaile Alberto Catalanek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

3 erakunde bateko burua.

1973an Politburoan sartu eta Sobiet Goreneko Presidiumgo lehendakari izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Sobiet gorenengo presidiumgo lehendakari izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.

AEBetako Erreserba Federalaren lehendakari ahalguztidun Alan Greenspan-ek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Udalbiltzaren lehendakari Loren Arkotxa ere han izan zen.  Berria - Harian   2005-03-19

Royal Academy of Artseko lehendakari izandako Sir Hugh Cassonek .  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Sustapen Elkarteko lehendakari Nerecan jauna lagun zutela.1992an Garaikoetxea EBBko lehendakari izendatzea Arzalluzen proposamena izan zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

San Gil aukeratu dute EAEko PPko lehendakari, babes zabalarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Begoña Errazti, EA-ko lehendakari andereak argi agertu du lehenik bere atxikimendua Europa baketsu eta sozial bati.  Herria   2005-05-26

Lehen aldiz aurkeztuko da EIko lehendakari izateko.  Berria - Harian   2005-12-17

Epaimahaira hurbildu zen, tribunaleko lehendakariari luzatu zion.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.

Euskadiko Podologoen Elkargoko lehendakariaren esanetan.  Berria - Gaiak   2004-03-14

Gerra kontseiluko lehendakariari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

Gratien Adema "Zaldubi" apaiz lapurtarra aukeratu zuten batzordeko lehendakari, Martin Guilbeau idazkari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 85. orr.

Joseba Arregi aukeratu dute Aldaketa taldeko lehendakari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakari eta Jakin-eko zuzendariak.  Berria - Harian   2005-10-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joan den astekotzat aipatzen ginauzkitzuen lehendakari bozken inguruko kalapitak.  Herria   2003-01-09

Eskuin muturreko ideologo bat zen, eta lehendakari kargua hartu bezain laster, ero arriskutsuen esku egongo omen zen gobernua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Roman Sudupek San Markoseko lehendakari kargua utzi du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Seaskak Ixabel Xarriton hautatu du lehendakari postua betetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Retegik azken hiru urteetan lehendakari lanak egin ditu.  Berria - Harian   2005-12-17

Lehendakari aldaketak norabide aldaketa ekarriko du ala, besterik gabe, erreleboa hartu duzu?  Berria - Kultura   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

administrazio kontseiluko lehendakari (11); alderdiko lehendakari (10); ardanza lehendakari (6); auzitegi nagusiko lehendakari (12); batzar nagusietako lehendakari (8); batzarreko lehendakari (20); batzordeko lehendakari (18); bbbko lehendakari (5); eaeko lehendakari (45); eaeko ppko lehendakari (19); eajko ebbko lehendakari (15); eajko lehendakari (22); eajren ebbko lehendakari (20); eako lehendakari (22); ebbko lehendakari (85); ebbko lehendakari gisa (6); ebbko lehendakari ohi (5); elkargoko lehendakari (5); elkartearen lehendakari (8); elkarteko lehendakari (62); erakundeko lehendakari (6); eusko jaurlaritzako lehendakari (85); eusko legebiltzarreko lehendakari (13); federazioko lehendakari (7); frantziako lehendakari (6); gbbko lehendakari (14); generalitateko lehendakari (6); gobernuko lehendakari (8); hautetsien kontseiluko lehendakari (6); ibarretxe lehendakari (8); imaz ebbko lehendakari (9); jaurlaritzako lehendakari (92); konfederazioko lehendakari (5); kontseilu nagusiko lehendakari (8); kontseiluko lehendakari (29); legebiltzarreko lehendakari (20)

lehendakari aukeratu (7); lehendakari berri (10); lehendakari berria (45); lehendakari berriak (26); lehendakari berriaren (10); lehendakari berriari (8); lehendakari hautatu (5); lehendakari izan (25); lehendakari izandakoak (5); lehendakari izatea (9); lehendakari izateko (32); lehendakari izateko hautagai (9); lehendakari izaten (5); lehendakari izendatu (21); lehendakari joseba egibarrek (6); lehendakari kargua (19); lehendakari kargua hartu (6); lehendakari kargua utzi (5); lehendakari moduan (5); lehendakari ohi (26); lehendakari ohia (43); lehendakari ohiak (26); lehendakari ohiaren (11); lehendakari ohiari (5); lehendakari orde (21); lehendakari ordea (16); lehendakari ordeak (8); lehendakari zen (5); lehendakari zenaren (6)

nafarroako lehendakari (12); ohorezko lehendakari (7); ppko lehendakari (34); pse eeko lehendakari (9); seaskako lehendakari (6); udalbiltzako lehendakari (8)

administrazio kontseiluko lehendakaria (7); batzar nagusietako lehendakaria (6); bbbko lehendakaria (5); biltzarreko lehendakaria (9); eaeko lehendakaria (43); eaeko ppko lehendakaria (7); eajko ebbko lehendakaria (5); eajren ebbko lehendakaria (6); eako lehendakaria (11); ebbko lehendakaria (23); egungo lehendakaria (8); elkarteko lehendakaria (52); euskal konfederazioko lehendakaria (7); euskaltzaleen biltzarreko lehendakaria (5); eusko jaurlaritzako lehendakaria (34); eusko legebiltzarreko lehendakaria (7); federazioko lehendakaria (15); fundazioko lehendakaria (6); gaur egungo lehendakaria (6); gbbko lehendakaria (6); gure lehendakaria (5); ibarretxe eaeko lehendakaria (36); ibarretxe lehendakaria (55); idazleen elkarteko lehendakaria (5); ikastolako lehendakaria (5); imaz ebbko lehendakaria (7); jaun lehendakaria (7); jaurlaritzako lehendakaria (40); konfederazioko lehendakaria (7); kontseilu nagusiko lehendakaria (7); kontseiluko lehendakaria (17) legebiltzarreko lehendakaria (10); lehen lehendakaria (5)

lehendakaria aukeratzeko (9); lehendakaria da (34); lehendakaria izan (28); lehendakaria izango (8)

miarritzeko lehendakaria (5); nafarroako lehendakaria (5); ohorezko lehendakaria (9); pen klubeko lehendakaria (5); ppko lehendakaria (12); sanz nafarroako lehendakaria (5); seaskako lehendakaria (5); taldeko lehendakaria (9); udalbiltzako lehendakaria (7)

agirre lehendakariak (17); alderdiko lehendakariak (5); arkotxa udalbiltzako lehendakariak (10); at durruty lehendakariak (5); batzordeko lehendakariak (17); beñ bertsozale elkarteko lehendakariak (6); chirac frantziako lehendakariak (6); claverie seaskako lehendakariak (5) durruty lehendakariak (6); eaeko lehendakariak (174); eajko ebbko lehendakariak (21); eajko lehendakariak (17); eajren ebbko lehendakariak (8); eako lehendakariak (37); ebbko lehendakariak (67); egungo lehendakariak (11); ehneko lehendakariak (5); elkarteko lehendakariak (68); erakundeko lehendakariak (7); errazti eako lehendakariak (10); esan zuen lehendakariak (5); espainiako gobernuko lehendakariak (6); eusko jaurlaritzako lehendakariak (121); eusko legebiltzarreko lehendakariak (7); federazioko lehendakariak (10); frantziako lehendakariak (9); fundazioko lehendakariak (5); gbbko lehendakariak (14); gipuzkoako ppko lehendakariak (6); gobernuko lehendakariak (13); hautetsien kontseiluko lehendakariak (8); ibarretxe eaeko lehendakariak (98); ibarretxe jaurlaritzako lehendakariak (5); ibarretxe lehendakariak (131); ikastolako lehendakariak (7); imaz eajko lehendakariak (6); imaz ebbko lehendakariak (17); jaurlaritzak eta lehendakariak (5); jaurlaritzako lehendakariak (136); konfederazioko lehendakariak (10); kontseilu nagusiko lehendakariak (19); kontseiluko lehendakariak (19); legebiltzarreko lehendakariak (10); lehen lehendakariak (6)

; lehendakariak adierazi (22); lehendakariak adierazi zuenez (9); lehendakariak atzo adierazi (6); lehendakariak atzo iragarri (5); lehendakariak azaldu (12); lehendakariak azaldu duenez (6); lehendakariak azpimarratu (7); lehendakariak egin (8); lehendakariak egindako (7); lehendakariak eman (8); lehendakariak erran (5); lehendakariak esan (21); lehendakariak esan zuen (8); lehendakariak hartu (9); lehendakariak nabarmendu (7); marcel martin lehendakariak (6); nafarroako lehendakariak (18); pen klubeko lehendakariak (5); ppko lehendakariak (22); pse eeko lehendakariak (8); raxoi ppko lehendakariak (7); realeko lehendakariak (6); sanz nafarroako lehendakariak (8); seaskako lehendakariak (12); taldeko lehendakariak (6); udalbiltzako lehendakariak (21); xarriton seaskako lehendakariak (6)

eaeko lehendakariarekin (13); eusko jaurlaritzako lehendakariarekin (14); ibarretxe eaeko lehendakariarekin (9); ibarretxe lehendakariarekin (21); jaurlaritzako lehendakariarekin (20); lehendakariarekin batera (9); lehendakariarekin bildu (14); lehendakariarekin bilduko (5); lehendakariarekin eta (6); lehendakariarekin izandako (6)

agirre lehendakariaren (25); eaeko lehendakariaren (29); eako lehendakariaren (5); ebbko lehendakariaren (11); elkarteko lehendakariaren (8); eusko jaurlaritzako lehendakariaren (12); gbbko lehendakariaren (5); ibarretxe eaeko lehendakariaren (12); ibarretxe lehendakariaren (35); jaurlaritzako lehendakariaren (19); lehendakariaren aburuz (5); lehendakariaren arabera (15); lehendakariaren emazte (17); lehendakariaren emaztea (9); lehendakariaren emazteak (28); lehendakariaren emazteari (21); lehendakariaren esanetan (18); lehendakariaren hitzak (9); lehendakariaren hitzetan (11); lehendakariaren inbestidura (7); lehendakariaren iritziz (6); lehendakariaren irudiko (6); lehendakariaren jarrera (5); lehendakariaren mezua (6); lehendakariaren plana (8); lehendakariaren proposamena (6); lehendakariaren ustez (20); tourvel lehendakariaren (50); tourvel lehendakariaren emazteak (25)

eaeko lehendakariari (35); ebbko lehendakariari (5); eusko jaurlaritzako lehendakariari (26); ibarretxe eaeko lehendakariari (20); ibarretxe lehendakariari (27); jaurlaritzako lehendakariari (33); lehendakariari zuzendu (5)

erkidegoetako lehendakarien (5)

behasteguy gerlarien lendakariak (4); gerlarien lendakariak (4); gerlarien lendakariak irakurtu (3); lendakariak egin (3); lendakariak irakurtu (4); lendakariak irakurtu du (3)


lehendakarigai (orobat lehendakari-gai) iz lehendakari izateko aurkezten dena. ik presidentegai.

AEBetako hauteskundeetan Alderdi Demokratako lehendakarigai izan daitekeen John Kerryren aldeko botoa eskatu zuten.  Berria - Kultura   2004-02-10

Gasteizko legebiltzarkide eta lehendakarigai hautatu zuten Juan Karlos Ioldi ataundarra 1986ko azaroaren 30ean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

Maria San Gil izango da PPren Jaurlaritzarako lehendakarigaia. herria¬

AEBetako hauteskundeetan Alderdi Demokratako lehendakarigai izan daitekeen John Kerryren aldeko botoa eskatu zuten. Eskuindar lehendakari-gaia zenaren arabera.  Herria   2001-05-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehendakarigai aurkeztu (3); lehendakarigai izateko (7)

eaeko lehendakarigaia (5)

eaj eako lehendakarigaiak (3); eako lehendakarigaiak (3); ppko lehendakarigaiak (4)


lehendakarikide (orobat lendakari-kide) iz norbaitentzat, harekin lehendakari dena.

Eta Monica Frassoni Berdeen lehendakarikideak berretsi: «Adierazpen askatasunaren arazoa Europako herri frankotan ezagutzen da, nahiz eta ez den hainbeste aipatu nahi.  Berria - Harian   2005-02-24

Federazioko lehendakari-kide Saida Benhabyles aljeriarrak, ostera, EB kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


lehendakariorde (orobat lehendakari-orde g.er.) iz lehendakariaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa. ik presidenteorde.

Ibarretxeren lehendakariordea izan nahi duelako.  Berria - Harian   2005-03-16

Beldurra genion lehendakariorde zela; orain, lehendakari zela, hobe lotara joatea berehala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 80. orr.

Emakume honek, Pepsicolako lehendakari-ordea Estatu Batuetan, 300 milioi pezeta irabazten omen zituen urtean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.

Gizon hori ez al da National City Bank izenekoaren lehendakariordeetako bat?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Jose Ramon Goikoetxea Ingeniaritza saileko lehendakariordeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Nik bezala lehendakariorde kargua du, baina Zaharraren laguntzaile berezia da, eta hura Honolulun zenez, bera zen nagusi.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 104. orr.

Kerryk Edwards izendatu du lehendakariorde hautagai.  Berria - Mundua   2004-07-07

Iraultzaren Aginte Kontseiluko lehendakariorde kargua bete zuen.  Berria - Mundua   2004-09-07

Iñaki Gabilondo Realeko ekonomia lehendakariordea.  Berria - Kirola   2004-09-04

Jose Luis Markaidak, Arrateren agintaldian ekonomi lehendakariorde lanetan aritutakoak, taldearen Ekonomi Kontrola eramango du.  Berria - Kirola   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarteko lehendakariorde (3); espainiako gobernuko lehendakariorde (4); eusko jaurlaritzako lehendakariorde (10); gobernuko lehendakariorde (6); ibarretxeren lehendakariorde (4); idoia zenarrutzabeitia lehendakariorde (4); jaurlaritzako lehendakariorde (15); kutxako lehendakariorde (3); lehendakariorde izan (6); lehendakariorde izateko (3); lehendakariorde izendatu (3); lehendakariorde kargua (8); mankomunitateko lehendakariorde (4)

batzordeko lehendakariordea (5); eaeko lehendakariordea (5); ibarretxeren lehendakariordea (4); ibarretxeren lehendakariordea izan (4); idoia zenarrutzabeitia lehendakariordea (3); jaurlaritzako lehendakariordea (3); legebiltzarreko lehendakariordea (4); lehendakariordea izan (5)

azaldu zuen lehendakariordeak (4); elkarteko lehendakariordeak (4); espainiako gobernuko lehendakariordeak (4); eusko jaurlaritzako lehendakariordeak (9); idoia zenarrutzabeitia lehendakariordeak (12); jaurlaritzako lehendakariordeak (14); lehendakariordeak azaldu (5); lehendakariordeak azaldu duenez (3); lehendakariordeak jakinarazi (3); mahaiko lehendakariordeak (4); olbeko lehendakariordeak (3); zenarrutzabeitia jaurlaritzako lehendakariordeak (3); zenarrutzabeitia lehendakariordeak (12)

jaurlaritzako lehendakariordearen (3); la vega lehendakariordearen (3); lehendakariordearen ahotik (3); lehendakariordearen arabera (4); lehendakariordearen esanetan (3); lehendakariordearen iritziz (3); lehendakariordearen ustez (3)


lehendakariordegai iz lehendakariorde izateko aurkezten dena. ik presidenteordegai.

Eta John Edwards haren lehendakariordegaiak hauxe esan du AEBen etsaiei buruz: «Suntsitu egingo ditugu».  Berria - Mundua   2004-08-01


lehendakariordetza iz lehendakariordearen kargua eta titulua. ik presidenteordetza.

Javier Rojo PSE-EEko Arabako presidentearen anaiak finantza erakundeko lehendakariordetza izan du azken lau urteetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Gizarte ongizateari dagokion guztia bere gain hartzen duen lehendakariordetza.  Berria - Harian   2005-07-26

Lehendakariordetzako iturriek salatu dutenez --, beste 10,5 milioi ordaindu gabe utzi ditu Madrilek.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Lehendakariordetzako iturriek esan dutenez, Jaurlaritzak hitz egiten eta negoziatzen jarraitzeko asmoa du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Gainerako bost alderdietako ordezkariek lehendakariordetza sektorial banaren ardura izango dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Estatutuek diotenez, lehendakaritza nahiz lehendakariordetza bi urtez behin aldatzen dira hiru erakundeen artean.  Berria - Kultura   2004-02-07


lehendakarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz ipar emakumezko lehendakaria.

Esküalde kontseilüko laborantxa lantaldearen lehendakarisa.  Herria   2005-10-13

Hemen elkartearen lehendakarisa den Dominique Durruty armendariztarrak dauku lehenik elkartearen berri eman.  Herria   2001-05-24

Iragan ortziralean Lapurdi gelan Haltsu, Jatsu, Larresoro eta Uztaritze-ko auzapezak bildu dira Baionako Familien Laguntza Kutxako Genevieve Lebard andere lehendakarisaren inguruan.  Herria   2003-12-25


lehendakaritza 1 iz lehendakariaren kargua eta titulua. ik presidentetza.

Gaur egun Irlandak du Europako Batasuneko lehendakaritza.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Hilabete barru Europako Batasuneko txandakako lehendakaritza hartuko duen estatuak.  Berria - Harian   2005-06-07

Batzorde horretako zaharrena zen eta berorri egokitu zitzaion taldearen lehendakaritza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

Fernando Lamikiz presidenteak lehendakaritza hartu aurretik.  Berria - Kirola   2004-11-11

Erronka handia dute sozialistek datorren urteari begira: Juan Jose Ibarretxeri lehendakaritza kentzea. herria¬

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan lehendakaritza lortzen saiatuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakaritza irabazi arte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Kataluniako Generalitateko lehendakaritza geureganatzeko aukera izateko.  Berria - Mundua   2004-03-25

Confebask Euskal Enpresaburuen Elkarteko lehendakaritza utzi eta bederatzi hilabetera.  Berria - Ekonomia   2006-03-26

Erreferenduma Frantziako Lehendakaritza zazpi urtetik bost urtera pasatzeari buruzkoa zen.Arzalluz ohartua zegoen laster EBBko buruzagitza hutsik geratuko zela, sortzear zen Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza Garaikoetxeak hartuz gero EBBko lehendakaritza hutsik geratuko zela susmatzen zuelako.  Berria - Harian   2005-05-31

Lehendakaritzako hauteskundeetan.  Berria - Mundua   2004-12-01

Normala da lehendakaritzara iritsi den presidenteak bere kirol proiektua aurrera eramateko konfiantzako pertsonak aukeratzea.  Berria - Kirola   2006-01-28

-Orain, lehendakaritzan, burokraziak ez al du bera ere irentsiko?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 58. orr.

2 lehendakariaren bulegoa eta bulegoko taldea.

EB-Berdeetako Lehendakaritzako eledun Mikel Aranak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Josu Legarreta Lehendakaritzako ordezkaria, eta Irune Zuluaga Sabino Arana fundazioko zuzendaria.  Berria - Kultura   2006-03-12

Jaurlaritzako Lehendakaritzak bertan behera utzi du Euskadi Kirol Sarien banaketa.  Berria - Harian   2005-01-26

Ana Armesto Bilboko Finantza Elkarteko presidentea atzo Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariarekin bildu zen Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Lehendakaritzako prentsa aretoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Lehendakaritzak berak ikerketa bat egin zuen, eta atera zuten ondorioa izan zen euskal gizartean gehienek ondo ikusten zutela selekzio propioak izatea.  Berria - Kirola   2004-06-27

Ekainean egoera bideratzeko akordioa lortu zutela azaldu zuen Lehendakaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-10-31

3 lehendakariaren egoitza.

Bezperan deitu zuen EAEko Lehendakaritzara.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Lehendakaritzan itxarotea erabakita, Carltonera jo nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Jordi Sevilla Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin bildu zen Lehendakaritzan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Espaniako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehendabiziko bilera ofiziala izan zen atzo Lehendakaritzan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bilera amaitzean, komunikabideen aurreko agerraldi laburra Lehendakaritzan.  Berria - Harian   2005-02-19

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herri elkargoko lehendakaritza kargu bat da; gero eta garrantzia gehiago izanen duena.  Berria - Harian   2006-01-13

Lehendakaritza Jauregiko parkean atera ziguten argazkian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.

Lehendakaritza Batzordeak iragan asteko bileran onetsi zuen Gasteizko Euskara Plana.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Felipe Gonzalezen orduko gobernuko Lehendakaritza ministro eta bozeramailea zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Lehendakaritza zinegotzi arduradun Idoia Garmendiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Udalek eskaerak eta txosten teknikoak bideratu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Sailera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Gaspar Zarrias Lehendakaritza sailburuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Lehendakaritza taldearen osaketa.  Berria - Mundua   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebbko lehendakaritza (7); eusko jaurlaritzako lehendakaritza (3); gobernuko lehendakaritza (4); jaurlaritzako lehendakaritza (3); lehendakaritza hartu (7); lehendakaritza hartuko (3); lehendakaritza lortzeko (3); lehendakaritza utzi (6); txandakako lehendakaritza (5)

jaurlaritzako lehendakaritzak (3)

eaeko lehendakaritzako (3); eb iuko lehendakaritzako (4); eusko jaurlaritzako lehendakaritzako (5); iuko lehendakaritzako bozeramaileak (3); jaurlaritzako lehendakaritzako (5); lehendakaritzako bozeramaile (4); lehendakaritzako bozeramaileak (5); lehendakaritzako egoitzan (6); lehendakaritzako iturriek (8); lehendakaritzako iturrien arabera (3)

lehendakaritzara iritsi (3)

aebetako lehendakaritzarako (5); athleticeko lehendakaritzarako (6); athleticeko lehendakaritzarako hautagaia (3); batzarreko lehendakaritzarako (4); bbbko lehendakaritzarako (3); eaeko lehendakaritzarako (9); eaeko lehendakaritzarako hautagai (3); eaeko lehendakaritzarako ppko (3); ebbko lehendakaritzarako (5); eusko jaurlaritzako lehendakaritzarako (6); frantziako lehendakaritzarako (6); jaurlaritzako lehendakaritzarako (6)

lehendakaritzarako bozetan (5); lehendakaritzarako hautagai (19); lehendakaritzarako hautagaia (9); lehendakaritzarako hautagaiak (6); lehendakaritzarako hauteskunde (8); lehendakaritzarako hauteskunde kanpaina (3); lehendakaritzarako hauteskundeen (9); lehendakaritzarako hauteskundeetako (3); lehendakaritzarako hauteskundeetan (7)

lehendakaritzaren egoitzan (7)


lehendanik (19 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan) 1 adlag lehendik.

Nahiz lehendanik lerroa laburtua izan, betiko ospe berean iragaiten da eta kartsutasun berean.  Herria   2004-06-17

Haizeak aldatu direla lehendanik, hori egia! baina ez ote du behar haizeak ere lagundu, haizea berak nahi duen alderat emaiten utzi gabe.  Herria   2005-07-28

Biluzteko ohidura hori aldatua da lehendanik, zeren eta sobera jende sartzen baita joko horretan; Atsoa eta Tupina itotzen bezala dituzte eta sobera laster biluzten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

Mintzairak, une orotan, lehendanik finkaturiko sistema bat eta bilakaera bat inplikatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

2 lehendaniko izlag

Ontzat hartzen du badaudela hitzez lehendaniko ideia erabat osatuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 95. orr.

Lehendaniko bi forma sailen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

Lehendaniko madarikazioa du, zaharrena, berekin: anaiaren hilketa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.

3 lehendanik ere

Gure literaturan hitzaren ekonomia maisutasunez erabili duenik bada lehendanik ere, bat aipatzearren Sarrionandia.  Berria - Kultura   2006-01-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehendanik bazegoen (3); lehendanik bazeuden (3); lehendanik ere (3)


lehendari iz lehendakaria.

Euskal-Herrian bakebide batzueri buruz egiteko den indarra, lehendariak berrikitan egin proposamenak berme, itsasoa kotsatua delakotz diren arrangurak eta ere zalutasun handiko treinaren arazoa.  Herria   2002-12-19

Hitz horiek, lehendariak zionaz, ene leku berean bilduak zituen "Eskualdun gazteriari".  Herria   2001-03-22

Jean Bordaxar Mauleko Pastorala elkarteko lehendariak gogogorazi zuen mauletarrek 1928. eta 1967. urteetan eman zituztela pastoralak.  Berria - Kultura   2004-07-04


lehendariorde iz lehendakariordea.

Hala, 1998ko apirilean, Europako Demokrateen Batasuneko presidenteorde izan zen eta 1999an, Europako Legebiltzarreko alderdi kontserbadoreetako hautetsiak biltzen dituen Europako Alderdi Popularreko lehendariorde izendatu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-09


lehendik (796 agerraldi, 153 liburu eta 272 artikulutan) 1 adlag testuinguruan aipatzen den denboraren aurretik.

Droga utzita zeukan, baina, antza denez, lehendik zeukan benenoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.

Artur lehendik saminez beterik bazegoen, areago orain.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.

Haien arteko inork ere ez zuen lehendik Lucy ezagutzen, eta, hortaz, aurkezpenak izan ziren lehenbiziko eginbeharrekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

Itsasontzira ezin azal daitekeela lehendik bertan ez dagoenik inor, Ivy, esate baterako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Hori lehendik ere bazekiela, ez ziola gaixotasunak irakatsi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Ezagutzen nuen lehendik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Lehendik zuen hartua herioa inguruan zebilkiolako susmoa Wolfgang Amadeusek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Entzunak zituen lehendik halako kontakizunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Gizon batek, lehendik ezaguna zuen gizon batek, Korinto hirian topo egin baitzuten aspaldi, geldiarazi zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Nahi gabe hil baitu bere lagun hurkoa eta ez lehendik gorroto zuelako.  Elizen arteko biblia   Jos 20,5

Lehendik datozen arazoak berritzen eta argitzen dituzten garrantzi handiko lanak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Lehendik zegoena baino kaos handiago bat lortu duela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

2 lehendikako izlag

Baina herrian susmoak lehendikakoak izango ziren, noski, eta nahikoa izan zen Zora eta bere alaba mugitzen hastea, herritik irten eta berehala harrapatu baitzituzten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

3 lehendiko izlag

Lehendiko esperientziaren eta asoziazioen arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Lehendiko ohitura baitzuten adiskideek Camillaren baranoan biltzekoa, hura mirestera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

4 lehendik ere

Bazeuzkaten hiru lehendik ere, eta ez zuten gehiagorik nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Egotismoaren gela itxi eta itsua, lehendik ere bisitatu izan dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Ikusiak zituen lehendik ere italiarrak Amsterdameko eliz atarietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Idazle handiaren buru lehendik ere zurian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezagutzen nuen lehendik (3); lehendik bagenekien (3); lehendik eginak (4); lehendik eginda (3); lehendik egindako (4); lehendik ere (275); lehendik ere banekien (3); lehendik ere entzuna (3); lehendik ere esana (4); lehendik ere ezaguna (4); lehendik ere izan (5); lehendik esana (3); lehendik ezaguna (4); lehendik ezagunak (5); lehendik ezagunak ziren (3); lehendik ezagutzen (36); lehendik ezagutzen nuen (9); lehendik izan (5); lehendik pentsatuta (3); lehendik zegoen (5); lehendik zetorren (3); lehendik zetozen (3); lehendik zeuden (6); lehendik zeukan (5)


leheneko (63 agerraldi, 15 liburu eta 43 artikulutan) 1 izlag lehengoa.

Leheneko denboretan ospetsu bezain orain erdi hutsa den herriaren lurrezko karriketan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Hemen ikusten dugu garbiki leheneko jendeek ere zerbait ikusiak zirela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

Ikusi da nolazbait beti leheneko pentsamoldetan eta gogoetan zagoela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 50. orr.

Ez zela komentua lehenekoa, ez eta erlijiosoak ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 79. orr.

Hots, dei bat zen hori ere, lehenekoen gainerat, elgarrekin joka diten eta ez berexka amerikar eta europearrak.  Herria   2004-02-12

· Azaroaren leheneko jaia ospatzearren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.

GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak. herria¬

• 2 adlag aipatzen den hilebetearen lehena baino lehen.

Bulgariak eta Errumaniak behar lukete europear nazioneetan onartuak izan helduden 2007ko urtarrilaren leheneko.  Herria   2004-02-26

Nahi duena etortzen ahal da izenak emanez ostaturat edo 05 59 29 86 33erat martxoaren leheneko.  Herria   2001-03-01

Ekainaren leheneko kontuetan helduak ziren 782.000 eurotara.  Herria   2003-06-05

3 maiatzaren leheneko izlag ik lehen 10.

Frango jendetsu izanak dira jadanik maiatzaren leheneko ibilaldiak.  Herria   2003-05-08

Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Maiatzaren Leheneko mintzaldia.  Berria - Harian   2006-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apirilaren leheneko (3); ekainaren leheneko (3); maiatz leheneko (4); maiatzaren leheneko (15); martxoaren leheneko (5); otsailaren leheneko (5); uztailaren leheneko (4)


lehenen adlag lehen.

Greziar gizon bat ausartu zen lehenen, bere begi hilkorrak altxatzen eta aurka egiten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

«Prezioen gorakadak guri eragiten ditu lehenen», azaldu dio Berriari Hiru sindikatuko idazkari nagusi Mikel Etxeberriak.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Beharrezkoa dut ahalik eta lehenen, une berean, apuntatzea. Honelakoetan irakasleak nola edo hala asmatu beharko du lehenen gai hori nola azaldu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.

Hegan lehenen iritsia lehenen sar dadin, elkar jo eta hausten ekin gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.


lehenengo (7810 agerraldi, 225 liburu eta 2483 artikulutan; orobat lelengo g.er.) 1 izlag lehenbizikoa, aurrena.

Mikel Strogoffek geltokira jo zuen lehenengo trena hartzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Lehenengo urratsa izango da okerrena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 13. orr.

Oporretako lehenengo astean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Bidean aurkituriko lehenengo tabernan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Ulises eta semea ere borrokan hasi ziren lehenengo ilarakoekin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 187. orr.

Lehenengo hiru-lau urteetan jende berbera agertu zuan, bizpahiru gazte sutsuk lagunduta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 101. orr.

Nire lehenengo itsas bidaia!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Lehenengo urteko ikasle ikaratuei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Lehenengo klaseko bi gela erreserbatu zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Hogeigarren mendearen lehenengo erdian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Lehenengo globalizazio garaian, 1870 eta 1914 urte bitartean, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Lehenengo aldiz egin zuten topo elkarrekin Jauregi Berriko jaialdi hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Hurbildu eta lehenengo aldiz ezarri zidan eskua.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Lehenengo aldiz sartu nintzenean hementxe ikusi nuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 224. orr.

Lehenengo aldia da...!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.

Halakorik gertatzen zaion lehenengo aldia da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.

Ez zen lehenengo aldia, gainera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 181. orr.

· Hura izan zen maletan sartu nuen lehenengoetako gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Lehenengoa eta garrantzitsuena, hau: ingeniaritza biomedikoa ez da ingeniaritzaren beste adar batzuk bezalakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.

Gose grebetan egunik txarrena lehenengoa dela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Bigarren gutun hark ez zioen ezer lehenengoak ez zioenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Ez da izango zorabiatu den lehenengoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.

-Nolatan -zioen lehenengoak-, nolatan zu ontzi honetan, nire lankide maitea?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.

Alfa hotelera iristen lehenengoetarik izan nintzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.

Azken egunean, lehenengoan bezala, haren gorputza ez zen ez eri, ez gaixo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Nobela liburutegira heldu orduko, fitxatu eta zigilua jarri zion 111, 211 eta 311. orrialdeetan; baita lehenengoan ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 13. orr.

Lehenengoarengana hurbilduz, trapua jaso eta larrua gozatu zion, eta orobat egin zion bigarrenari.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

3 adlag aurrena.

Amonak negar egin zuen, eta enperadore txikiak bi eskutxoak elkartu eta otoi egin zuen ekialdera begira, lehenengo, eta mendebaldera, gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Txortan hasi zen; jarraikor eta sutsu lehenengo, etengabe eta bortitz ondoren.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.

Lehenengo irten zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

-Sar hadi hi lehenengo, Alazne -esan zion Arantxak-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 160. orr.

-Lehenengo -hasi zen osaba Vernon purrustaka -, zuk mihia zainduko duzu Margeri hitz egiterakoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Josemarik ene atzealdean ezkutatzeko mugimendua egin zuen lehenengo, gero esan zuen ahapeka: 'Aita!'.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.

Amak pipa jarri zion alboan lehenengo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

Eta, habiatik ihes egingo banuen, ikasketak amaitu behar lehenengo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 10. orr.

Dena dela, lehenengo, istorioa izaten da eta horrekin abiatzen naiz, gehiegi jakin gabe, burutuko den edo ez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 100. orr.

Lehenengo ni pasatuko naiz Harryrekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Lehenengo-lehenengo, bazkaldu egingo dugu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 144. orr.

3 lehenengoz lehen aldiz.

Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

1620an eman zen lehenengoz argitara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Orduantxe entzun nuen, lehenengoz, Koronelari eta Otsemeri buruzko txutxu-mutxua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

Preso hartu zutenetik lehenengoz, bere esperantza ez zen guztiz funtsik gabea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Banekien bazirela [...] baina aurrez aurre, benetakoak, han ikusi nituen lehenengoz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 27. orr.

Ánimas karrakako kanoien danbada lehenengoz eta ia azkenekoz orduantxe entzun nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel; Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.  Elizen arteko biblia   Jr 50,17

4 lehenengo eta behin

Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik; ondoren, argitu eginen dizut nola ezin diogun Jainkoari atributurik eman ezezkoen bidez ez bada, eta ez bestela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

Euskal idazleak zerbait baldin badira "euskal" dira lehenengo eta behin, eta gero "idazle", zeren batzuetan kosta egiten da, eta nola gainera, testu bat hartu eta euskara dela irenstea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 53. orr.

Komunean lehenengo eta behin maskuria hustu, gero dutxa arina hartu eta ilea lehortu...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Lehenengo eta behin, nire nebari eta zure hezitzaile zintzo honi eman zaitezen gura dut; gero bilatuko ditugu beste batzuk.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Bi arrazoiz: lehenengo eta behin, isilpekotasuna behar-beharrezkoa zen hor, ezinbestekoa, zeren jentilek ulertzeak sakrilejio-salaketaren arriskua ekar baitzezakeen berekin; bigarrenik, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Gorputz hitzak, lehenengo eta behin, Kristoren gorputz (eta odol) txit santua adierazten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 61. orr.

Horretarako, lehenengo eta behin, haren izena jakin beharko baitzuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bizitzan lehenengo aldiz (15); lehen lehenengo (9)

lehenengo abisua (8); lehenengo aldia (195); lehenengo aldian (25); lehenengo aldiz (397); lehenengo astean (9); lehenengo atala (22); lehenengo atalean (14); lehenengo aukera (10); lehenengo begiratuan (9); lehenengo biderrez (8); lehenengo bilera (14); lehenengo disko (8); lehenengo diskoa (36); lehenengo diskoan (21); lehenengo egun (11); lehenengo eguna (24); lehenengo egunean (52); lehenengo egunetan (31); lehenengo egunetik (30); lehenengo ekintza (11); lehenengo erasoa (8); lehenengo esaldia (8); lehenengo eskola (11); lehenengo eta behin (176); lehenengo eta bigarren (30); lehenengo etapa (8); lehenengo euskal (9); lehenengo fasea (10); lehenengo fasean (12); lehenengo finala (12); lehenengo galdera (16); lehenengo garaipena (8); lehenengo gauean (14); lehenengo gauza (72); lehenengo hamar (8); lehenengo hiru (20); lehenengo hiruhilekoan (23); lehenengo hitzak (11); lehenengo inpresioa (8); lehenengo itzulian (14); lehenengo kasuan (20); lehenengo kontzertua (10); lehenengo lana (32); lehenengo lau (9); lehenengo lerroan (10); lehenengo liburua (21); lehenengo liburuan (11); lehenengo maila (13); lehenengo mailako (10); lehenengo mailan (11); lehenengo minutuetan (10); lehenengo mundu (10); lehenengo orduan (12); lehenengo partida (32); lehenengo partidan (16); lehenengo pausoa (29); lehenengo pertsonan (9); lehenengo pisuan (15); lehenengo postuan (8); lehenengo saioa (11); lehenengo saria (16); lehenengo sei (16); lehenengo seihilekoan (11); lehenengo solairuan (19); lehenengo umea (8); lehenengo unetik (8); lehenengo urratsa (28); lehenengo urratsak (8); lehenengo urtea (8); lehenengo urtean (15); lehenengo urteetan (11); lehenengo urteko (16); lehenengo urtekoak (10); lehenengo zatia (24); lehenengo zatian (44); lehenengo zirriborroa (10)

lehenengoz ikusi (15).


leheneratsu adlag lehenera gutxi gorabehera.

Gure baserri eta kostaldeko antzerako giroetan, agudo pasatu ohi baitzen Eguberriaren erasana, laburra ohi zen itzala, eta Estebantxu orduko, leheneratsu berriro.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.


leheneratu, lehenera(tu), leheneratzen (30 agerraldi, 5 liburu eta 18 artikulutan) da/du ad lehengoratu, lehengo egoerara etorri edo ekarri.

Berak zera uste izan zuen, ni pertsona hain meneragaitza ere ez nintzela eta, elkarrekin astebete eman ondoren, berriro dena leheneratuko zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Errege galtzadak eta Erdi Aroko zubiak leheneratzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Aurton beste 380.000 euro erabiliko ditu zenbait udalerrietako lur kutsatuak leheneratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

AEBek 1979an moztu zituzten harremanak leheneratzeko inolako zantzurik ez du erakutsi Ahmadinejadek.  Berria - Harian   2005-06-26

Lesioak zituen sagu baten giharrak leheneratu zituzten molekula horiei esker.  Berria - Gaiak   2004-05-11

1990eko hamarkadan gainbehera utzitako inteligentzia sistema leheneratzen saiatzen ari da Bush.  Berria - Mundua   2004-08-22

Irakeko petrolio azpiegitura leheneratzeko kontratua eskuratu zuen enpresak, zuzenean, inolako lehiaketa publikorik gabe.  Berria - Mundua   2004-08-03

Japoniarren hegazkinek ohar edo gaztigurik gabe, ezkutuan, jo zuten erasoa Pearl Harbourren obra biziak leheneratzen ari zen ontzidi estatubatuarraren aurka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Frankismoaren biktimak moralki eta ekonomikoki leheneratzeko legea.  Berria - Mundua   2006-01-07


lehenetsi, lehenets, lehenesten 1 du ad lehentasuna eman.

Ongizatearen gainetik ere, gizakiaren segurantzia lehenetsi beharko baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Markatutako politikak lehenetsitako itzulpenak lehenetsiko lituzke administrazioak laguntzak ematerakoan ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Duintasuna lehenesten zuten guztiek, jenialtasunaren aurretik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

Irizpide etnologikoek hariztiaren alde jartzen gintuzten, literarioek lizardia lehenetsi behar genuela esaten ziguten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Ezinbestez lehenetsiko ditu bertsolariak hizkuntzaren senak berak errazago eskaintzen dizkion baliabideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

Edukiak lehenetsi dira, balioen gainetik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

2 (era burutua izeonodo gisa)

Dena dela, boto baliogabearen aukera leundu egin du exekutibak, orain horri «modu lehenetsia» iritzita eta beste aukera kritikoak nabarmenduta.  Berria - Mundua   2006-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aukera lehenetsi (3); politikoak lehenetsi (4)


lehengai 1 iz industriak lantzen eta eraldatzen duen gaia.

Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Merkatuez eta baliabideez (lehengaiak, lan-eskua, banaketa-sareak, teknologia, ikerketa, dirua aurreztea, etab.) jabetzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Lehengai guztietan petrolioa da estrategikoena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Petrolioak eta lehengai metalikoek goia jo dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Ohiko produktuak saltzen zituzten, bai, baina lehengai naturalekin egindakoak soilik.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

Nekazaritza nahiz meatzaritzako lehengaiak zentroko herrialdeetara eramateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Gure gastronomia, besteak ez bezala, lehengaietan oinarritzen da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Ingalaterra, garai hartan, periferiako herrialdea zen, lehengaien esportatzaile, Eskandinavia eta Errusia bezalaxe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Txina, Vietnam, Indonesia edo Bangladesh bezalako herrialdeak lehengaiak esportatu eta eskuz landutako produktuak inportatzen zituzten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Bizitzeko ezinbestekoak diren lehengaiak ezin ekoiztu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Beste lekuetan aurkitzen ez diren lehengaiak ustiatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

2 irud/hed

Arnasa hartzeko behar dugun aire hori berori da, gainera, hizketa hotsen lehengai. Horregatik, pentsamendu izena ere ez zuen merezi; pentsakizun baten it zala zen beharbada, edo pentsakizun baten lehengaia, lehenagotik ere hantxe gordea zegoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Argudio-hobi horietatik ateratzen da argumentazioaren lehengaia, ondoren [...] argudio-egituratan agerian nahiz gordean artikulatzen direnak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.

Umeek eskaintzen zioten "lehengaia" aprobetxatu zuen bere obra nagusia idazteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Emakumetasuna ez dut erabiltzen ez tresna, ez baliabide modura; izatekotan, lehengaia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Laburtuz, egoera lehengaia da: landua izatea eskatzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 241. orr.

Itxuraz urri eta trakets diren hizkuntzek lehengaia eskaintzen dute kultura landu eta konplexu baterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehengai merkatuetan iaioa ez den eta arriskuez jabetzen ez den jende piloa dago. 1970etik aurrera etengabe murriztu da munduko lehengai-esportazioetan -petrolioarenean izan ezik-, garapen-bideko herrialdeek duten ehunekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Kapital naturala, lehengai eta energia hornitzaile gisa, gizakiak sortutako kapitalaren osagarria da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

EBren hedapena eta lehengai falta jo ditu Elkargik arrisku nagusitzat.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehengai metalikoen (4); lehengai nagusia (3)

egiteko lehengaia (4)

bestelako lehengaiak (3)

industriako lehengaien (3); lehengaien eskasia (3); lehengaien garestitzea (5); lehengaien garestitzeak (4); lehengaien kostua (3); lehengaien kostuak (5); lehengaien merkatuan (3); lehengaien prezio (8); lehengaien prezio errealen (3); lehengaien prezioa (4); lehengaien prezioak (3); lehengaien prezioen (6)


lehengo (2531 agerraldi, 256 liburu eta 1099 artikulutan –lehengo forma soilik-) 1 izlag igarotako aldi edo denborakoa.

Zaldi holandarra, lehengo baserritarrek goldatzeko erabiltzen zituzten haietakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Dorre azpian, lehengo ziega zaharra berrireki zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Politagoa hengoen lehengo zima luze haiekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Gero ez zen beraren aldamenean eseri, lehengo tokian baizik, ohearen aurreko aulkian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 136. orr.

Lehengo leku berean gaude oraindik, erromantikoek egin ziguten hartan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Guk lehengo ohiturei eusten diegu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Leku askotan desagertu dira lehengo kartzela zaharrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Neskatxak, amaren destainaren aurrean, ezentzuna egin zuen eta lehengo ahots desatsegin berberarekin jarraitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Gaixotasuna erabat desagertu eta lehengo osasuna berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Katalinak lehengo irriñoa berrituz erantzun zidan, arestian bezain hitz gutiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Beti lehengo denboretara begira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 215. orr.

Judako errege Roboamengana, lehengo bere jaunarengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,27

Bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,20

Erruen ordainkizuneko azalaren azpian lehengo bizitzaldian egindako hobenak sumatzen zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Bere lehengo biziera arbuiatuz, indar eta baliabide guztiez Jaunaren zerbitzura jartzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Eguneko lehengo hiru piastren ordez, hogeita hamarreko lansaria jasotzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Lehengo haritik pentsamenduak, galde egin nion Tomasi: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Baina atera gaitzazu gaitzetik, / lehengo, oraingo eta gerokotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Lehengoak lehengo, beste urte eta erdi joan zitzaidan faximil ateratzen, argazki biltzen, testu moldatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

2 (hilabete eta egunen izenekin, eta urte eta kidekoekin; ik beherago 4)

Eta nehor ere prest ez balego, indiarrak erabil genitzake, zeren, aita saindu Paulo III.ak lehengo mendean erabaki bezala, haiek ere arima dute.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Catherine, nire adinetik hurbilen zegoen alaba, lehengo urtean zendua zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Berarekin zuen ezpata, lehengo urtean Martin Epaltza bizkaitarrari kendu ziona.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Lehengo urtean eztiki artatu ninduten han, bi hilabetez, nire eriondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

-Lehengo astean eta aurrekoan bajan egon nauk -Lehengo astean zientziaz eta arteaz aritu nintzaizun, oroitzen al zara?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

Lehengo astean, berriz, zelai hartarat joan nintzen paseoan, eta, gaztaroko pasadizo hura gogoratzen nuela, leku bertsuan etzan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Pena handia dauka lehengo igandean harmonioa jotzera joan ez zinelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Etsaiak behartuta aterea nintzen, lehengo otsailean, Nafarroatik, eta orain garaitua zen etsai hori.Lehengo gauean, Asensio jeneralarekin afaldu beharra izan nuen, zoritxarrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Lehengo urteko uda hondarreko egun batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 357. orr.

Lehengo urteko abenduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.

Lehengo asteko larunbatean, Berria-ren azalean: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 33. orr.

Lehengo asteko nire ibileren berri eman nion, xehe-mehe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Lehengo igandeko El Diario Vasco-n.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 25. orr.

Ni iritsi naizenean, lehengo asteazkeneko irakurketaz ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

3 lehengo batean lehengo egunean.

Lehengo batean, lagunarte on batean nengoela, gure aberriaren gaia ekarri zuen solasak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Lehengo batean, hala esaten zidan hor nonbaiteko baserri bateko alabak: gu, komeni denean Errenteriakoak, komeni denean Oiartzungoak eta komeni denean Astigarragakoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Lehengo batean J.L.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Zabalak zioen gehiago identifikatzen garela Tourreko etapa batean sufritzen ari den ziklistarekin, Ruandan goseak hiltzen ari den jendearekin baino. Lehengo batean, Goizuetako Toberenea etxe izena eta toberak aipatzen nituen, eta aurreko igandean horra non jakin dudan [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Lehengo batean turista espainiar bat kexu zen dendan: ez zioten pezetarik ametitu nahi Hendaian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

Lehengo batean Oteizaren anekdota gogora ekarri zidan gertakari batez konturatu nintzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 127. orr.

Harropuzkeria da hori, esaten zidan lehengo batean lagun batek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 77. orr.

Oinez dabilena da gaurregun ere jenderik libreena, lehengo batean amona Paulina Urkiolak esaten zidan bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.

Nik neuk ikusi nuen lehengo batean nola gertatu zen horixe, S autobuseko atzealdeko plataforman.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 101. orr.

4 lehengo egunean

Baina lehengo egunean Marilynen "Tentazioa goikoan bizi da" filma ikusi ninan eta, gauzak nola diren, harrezkero behin eta berriz egin dinat amets berarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.

-Lehengo egunean haren agentzian izan ninduan, aspaldiko partez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Buruxut heldu zen, lehengo egunean bezain burgoi eta ilun aire batek hartua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

-Frai Josep? -lehengo egunean mahaian zen, gurekin bazkaltzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.

Tinbrea jo zuten lehengo egunean, zure liburuen fitxak egiten ari nintzela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.

· Pasatu al zaizu lehengo eguneko tristezia hura? - galdegin zidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Lehengo eguneko pistola utzi zuen nire eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Lehengo eguneko gurutzeak apaintzen zion paparoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Egingo nuke lehengo eguneko minigona motz likrazkoa dakarrela soinean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

burua lehengo lepotik (5)

lehengo aldean (10); lehengo aldia (5); lehengo aldiz (6); lehengo astean (127); lehengo asteburuan (6); lehengo asteko (14); lehengo astelehenean (8); lehengo batean (86); lehengo bera (34); lehengo berak (5); lehengo berberak (8); lehengo bere (5); lehengo bi (7); lehengo bide (7); lehengo bidetik (14); lehengo bizitza (6); lehengo denboretako (5); lehengo denboretan (21); lehengo egoera (6); lehengo egoerara (10); lehengo eguna (5); lehengo egunean (91); lehengo eguneko (35); lehengo egunekoa (5); lehengo emakume (5); lehengo era (5); lehengo eta (41); lehengo eta oraiko (15); lehengo eta oraingo (10); lehengo garai (6); lehengo garaiak (7); lehengo garaietan (6); lehengo gau (9); lehengo gauean (13); lehengo gauza (6); lehengo gizon (7); lehengo hariari (5); lehengo hartan (8); lehengo hilean (8); lehengo hitz (7); lehengo hura (8); lehengo igandean (9); lehengo itxura (11); lehengo izena (5); lehengo jarrera (8); lehengo larunbatean (20); lehengo lehengoa (5); lehengo lekuan (21); lehengo lekuan utzi (6); lehengo lekura (7); lehengo lepotik (57); lehengo lepotik burua (35); lehengo maila (5); lehengo moduan (17); lehengo moldean (6); lehengo ohidura (5); lehengo ostegunean (10); lehengo ostiralean (15); lehengo tokian (24); lehengo tokira (5); lehengo urtean (27); lehengo urteko (16); lehengo zaharrek (7)

lehengoa baino okerragoa (5)


lehengoratu, lehengora(tu), lehengoratzen (55 agerraldi, 15 liburu eta 21 artikulutan) da/du ad lehengo egoerara etorri edo ekarri. ik leheneratu.

Familiako gainerako kideak [...] libre egonik ere, ez ziren lehengoratu gatibutzako gabezien ondotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Emakumea Estany Llong-era iritsi arte ez da lehengoratu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

Diotenez, erraz nahastuko litzateke urarekin, eta berehala lehengoratuko litzateke itsasoa. duela 30 urte ia hilik zegoen erreka lehengoratzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Alfonso Sanchezen argazkiak lehengoratzeko antzinako teknikak teknika modernoekin elkartu dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-01

Bilbo aipatu dute Txinako hiriak lehengoratzeko eredu gisa.  Berria - Kultura   2004-05-04

90 eguneko epea jarri dute salbamendu plana aurkeztu eta «akziodunek galdu duten konfiantza lehengoratzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Alabaina, horrek guztiak ez zuen bion arteko harmonia andeatua lehengoratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Ez genuen erretaularen pintura lehengoratu behar edo txapiteletako erliebeak garbitu edo halako ezer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Lege politikoak familiaren bati oinordekotzari uko eginarazi dionean, zentzugabea dela lege zibiletik ateratako lehengoratzeak erabili nahi izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.


lehengoratze iz lehengo egoerara etortzea edo ekartzea.

Ingurumenaren errespetua eta ondarearen lehengoratzea uztartuko ditugu. Ez da, historiaren mugetan, agortezineko a prioria, aldi berean atzeraka doana, abiapuntu orori, lehengoratze genetiko orori, ihes egingo liokeelako, eta ezingo lukeelako sekula izan bere buruaren garaikidea osotasun esplizitu batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Artia ubidean egin diren lehengoratze lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ni ez naiz aditua kostaldeko ekosistemen lehengoratze prozesuetan.  Berria - Gaiak   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehengoratze lanak (3)


lehengozale izond lehengo gauzen zalea dena.

Aldaketen eta denboraren aurkako gotorleku zen Pontito: herri bakartu, aldagaitz, lehengozalea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.


lehengusina 1 iz lehengusu emea.

Bi lehengusina zituen, oso maite zituenak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 110. orr.

Hori Clara da, zure lehengusinen ahizpa txikia -erantzun zion izebak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Nire bi anaia eta lehengusina bat hil zituzten diktaduran, eta beste lehengusu bat desagerrarazi.  Berria - Mundua   2004-12-11

Nire andrearen lehengusina gaztea, Koralezko lepokoa ekarri nahi zion Caroline lehengusinari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

-Nola dago nire lehengusina Rachel?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Ziur nago lehengusina Helenak han askotan hartu duela tea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

Haren apartamentura deituko du telefonoz, eta Pauline lehengusinak hartuko du deia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 50. orr.

Egia esan, ez naiz inola ere gaiztoa, lehengusina Cecily.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 73. orr.

Banandu, eta Elsa Einstein lehengusinarekin ezkondu zen.  Berria - Harian   2005-02-11

Gure aitaren lehengusinak eta izebak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

-Mezu bat bidali diozu... zeure lehengusinari?...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

13 urteko lehengusinari sexu gehiegikeriak egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Orduan, gu zaintzeko, lehengusina bat ekarri zuten amarenetik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Tartean izaten dira Australian dituen bederatzi osaba-izebak eta 21 lehengusu-lehengusinak ere.  Berria - Kirola   2006-01-27

2 lengusina propio lehen mailako lehengusina.

Amélie Sagardia, ene izeba txikia nolabait esateko (izeba-amona delako), eta amaren lehengusina propioa, Gero, itzuli eta urdaitegi bat zabalduko zuen Troyesen, non bere lehengusina propioa, Augustine Landois, baitzeukan zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

Nire adiskide min hori, Gwendolen lehengusina propioa diat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 27. orr.

3 lehengusina txiki bigarren mailako lehengusina.

Beti iruditu izan zait nire lehengusina txikia dela, eta ez nire izeba.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

Zu Cecily izango zara, nire lehengusina ttikia.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 73. orr.

Nire lehengusina ttikia zen eta ia nire arreba ere bazela esango nukeen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 106. orr.

Ekainaren zortzikoa, Ainhoa, lehengusina txikia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehengusina cecily (7); lehengusina propioa (3); lehengusina txikia (3)

lehengusu lehengusinak (8)

lehengusu lehengusinen (5)


lehengusu 1 iz norbaitentzat, gurasoen anai-arreben semea edo alaba. ik kusi.

Hiru lehengusu gizonezko ditut, ni baino sei bat urte gazteagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.

Nola bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.

ik lehengusina.

Nire lehengusu Maria Teresa da hori, osaba Migelen lehenengo umea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.

Horra, zure lehengusu Isabelek semea izango du zahartzaroan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.

Berenize eta ni lehengusuak ginen, eta elkarrekin hazi ginen nire gurasoen oinetxean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Amaren lehengusu baten senarra hil da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 32. orr.

Lehengusu haiek -mutilzahar eta neskazaharrak denak-, bazituzten etxeak hiriburutik hurbileko zenbait herritan Aitaren arreba bat salbu, denak ezkonduak ziren eta orotara hogeita sei lehengusu baginen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

Zure lehengusu Juanek dio han lana erruz dagoela, jende asko joaten ari dela hara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 124. orr.

Beraz, ez dun hire lehengusu Florent maite?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

-Eta nor arraio da, ba, Martin lehengusu hori?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.

Nire amona Teresaren lehengusua zen don Jose Larrea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.

Gero, Amianori begiratuz, lehengusua zuela aitortu behar izan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Bi anaiek lehengusuak jarri zituzten aitona zelatatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Urrutiko lehengusu bat naizela esango diot, ahaide pobre bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tartean izaten dira Australian dituen bederatzi osaba-izebak eta 21 lehengusu-lehengusinak ere.  Berria - Kirola   2006-01-27

3 lehengusu propio lehen mailako lehengusua.

Beatrizen harako lehengusu propio hark [...] luze ondua zuela kakofoniaren eta kaosaren posibilitateak infinituraino zabaltzeko gauza zirudien poema bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.

Enbaxadoreak gutun bat utzi zion Patriziori, honek Granadako gobernadore bere lehengusu propioari ematekotan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.

Guk ere ez dakigu, baina garbi dago, behintzat, Grezia zaharrean Meleagro izeneko lehengusu propio bat izan zuela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

· Neurosiaren lehengusu propioa den fanatismoa, jatun exkaxen laineza bat besterik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

4 lehengusu txiki (orobat tipi g.er. eta ttiki g.er. eta lehengusuttiki g.er.) bigarren mailako lehengusua.

Salamancara bidali ninduen baina ez bakarrik, lehengusu txiki baten laguntzarekin, hark ni zaintzeko eta nitaz arduratzeko aginduekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Nire lehengusu txiki Juan Mari eta Karlos Garzia Otegi ezagutzen nituen, aitonaren auzoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.

Nire aitaren lehengusu txiki bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.

Haietarik bat, hiruretan lehena, bere lehengusu tipi bat zen, Xalbador Etxegoien.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Beren jaioterriko lehengusu nahiz lehengusu ttiki guztiekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren lehengusu (5); amaren lehengusu (3); aneren lehengusu (3); ene lehengusu hernandoren (3); lehengusu argala (5); lehengusu argalak (4); lehengusu fidel (3); lehengusu hantusteak (9); lehengusu hernando (4); lehengusu iharra (3); lehengusu ilegorria (8); lehengusu ilegorriak (3); lehengusu ilegorriari (3); lehengusu lehengusinak (8); lehengusu lehengusinen (5); lehengusu maitea (5); lehengusu maria teresa (3); lehengusu mussa arafat (3); lehengusu propio (5); lehengusu propioa (6); lehengusu txiki (6); lehengusu txikia (4); lehengusu txikiari (3); nire lehengusu maria (3)

aneren lehengusua (5); hernando lehengusua (3); martin lehengusua (8)

antonio lehengusuak (4); martin lehengusuak (8)

zubiaga lehengusuek (4)

lehengusuen etxean (3)


lehengusuttiki ik lehengusu 4.

lehengusutxo iz adkor lehengusua.

Gaur gauean primeran pasatuko duzu zure lehengusutxoekin...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

-Trebea izan zara honaino heldu ahal izateko, lehengusutxo -esan zion, bere irribarre burlatia erakutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 195. orr.


lehenik 1 adlag lehen buruan, beste ezer baino lehen, aurrenik. ik lehenbizi.

Lehenik Uterga izanen da, gero Muruzabal, azkenik Obanos, hiruak Valdizarbe haranean kokatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Euskal Herrian ikusi ditu Juan Jose Ibarretxe lehenik eta Arnaldo Otegi gero.  Herria   2005-02-24

Lehenik baxerak eta gero ikusiko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Irache hotelean kafe on bat, lehenik, eta gero, gosari nasaia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Espainolez aritu da lehenik, eta frantsesez erantzun du hurrengo deia.  Berria - Kirola   2004-02-24

Meza nagusia lehenik Orriako Eliza ederrean euskaraz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Martiri izateko irrikaz, lehenik Espainiara eta gero Siriara joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Argi bihur dezakeen argitik urruntzen duen aje hori bera ezkutuan gertatu zen lehenik eta ondoren agerian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 371. orr.

Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze, nire eskuetan utzi baino lehen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola [...]; handik, arteriola izeneko beste hodi txikiago batzuetara, eta kapilar estuetara gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Baina denak, apez baitziren lehenik, salatari eta block-etako enpleatuengatik, beren apez lanaren egitera bermatzen ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Ez ote zaie egundainotik hurbilekoei eta etxekoei zor maitasuna, lehenik?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

Aita lehenik, gero ama, joanik, anaia eta arreba familiatuak izanez, beren mundu errealean ari eta ari, funtsezko atxikimendu baten gabean eta beraz bakardadearen libertate kasik osoan bizi naiz oraindanik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Halaxe ageri zen Sabeth nire gainean, edo nire aldamenean, hobeto esanda: lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Langile mexikarren etxeak zeuden lehenik; hurrena, osaba Juanena izandakoa, nire egoitza Stonehamera iritsi nintzenetik; azkenean, gailurrean bertan, lorategi batez inguratua, Davidek bere osabarengandik jaso zuena Euskal Herritik Ameriketara aldatzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

2 lehen-lehenik

Garapen ekonomiko iraünkorrak lehen-lehenik gazteen jakitate, ahalmen eta oldarrean bermatü behar dü.  Herria   2001-02-08

Xabi Soubelet-ek eskertu ditu elkartea laguntzen duten guziak eta lehen lehenik Donibaneko herria.  Herria   2005-02-03

Ez diezazuket egun zehatza erran; baina ez ezazu dudarik egin ezen, heldu orduko, lehen lehenik zuri dizudala jakinaraziko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 467. orr.

Español hitz horrek hori du lehen lehenik erran nahi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

3 lehenik eta behin lehenik.

Lehenik eta behin euren ahotsa entzun dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 84. orr.

Lehenik eta behin, ostatura itzuli behar nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.

Lehenik eta behin haren ogibidea zein zen ez zekielako; gero, tabernariak ongi esan bezala, primerako emakumea zelako gauero ordu luzeetan zulo batean usteltzen egoteko; eta, azkenik, hiltzailea ergeltzat hartzen ez zuelako.Erregu egin zion, gero, lehenik eta behin hiru aldiz jotzeko txirrina, eta hurrena bi aldiz, sartzen utz ziezaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Hori baino gehiago behar da: bertsoak behar dira, lehenik eta behin; eta bertsook zer-nola kantatu ziren jakin behar genuke zehatz-mehatz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.

Alboko erdarez ari garela, gaztelania eta frantsesa datozkigu lehenik eta behin gogora.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

eta lehen lehenik (20); eta lehenik (58); ikusi nuen lehenik (6); izan zen lehenik (7); lehen lehenik (215); lehenik ahalbidetzen (6); lehenik ariko (9); lehenik ariko dira (9); lehenik erran (6); lehenik eta behin (488); lehenik eta gero (25); lehenik gazteak (7); lehenik ikusi (10); lehenik joan (6); lehenik meza (11); lehenik mintzatu (7)


lehenki iz pl lehen elementuak, gai guztien etorkia direnak.

Zeren ortziaren eta jainkoen azken arrazoia azaltzera eta gauzen lehenkiak agertzera bainoakizu, zeintzuokin naturak gauza oro sortzen, handitzen eta elikatzen duen, eta zeintzuotara berriz ere, desegindakoan, itzularazten dituen; zeintzuoi, geure doktrina azaltzean, materia, gorputz genitalak edo gauzen haziak deitzen diegun, baita lehen gorputzak ere esaten diegun, eurotatik, lehenkiotatik, baitator dena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Ezertxo ere ez da, beraz, hutsera etortzen, denak, banaturik, materiaren lehenkietara itzultzen baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Gero, eguzki sorberriak bere izpiekin lurra irekitzen eta beroa beronekin nahasiz dilatatzen duenean, suaren lehenkiek antzinako egoitzetara alde egiten dute eta uraren bero guztia lurrera itzultzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 441. orr.

Haren beroak, edontziaren alboetatik sarturik, hauek laxotu eta porotsuago egiten dituelako eta, gero, edontzian bertan, ardoaren lehenkiak berehala askatzen eta barreiatzen dituelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauzen lehenki (4)

gauza guztien lehenkiak (4); gauzen lehenkiak (16)


lehenkusi ik kusi 2.

lehenseme ik lehen 9.

lehentarzun ik lehentasun.

lehentasun (orobat lehentarzun g.er.) 1 iz lehena denaren egoera edo nolakotasuna.

Langileen erakunde baten beharretara egokitzeko eta masa-mugimenduari lehentasun handiagoa emateko batez ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.

Egonkortasuna izan da gure lehentasun nagusia hasieratik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

EAJ prest dago bakeari lehentasun osoa emateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Euskararen batasunari eman zitzaion lehentasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 153. orr.

Nik literatura ona sortu nahi dut, kalitatezkoa; horixe da nire lehentasuna.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.

Erdarak eskura izanda, euskararen batasuna ez zen lehentasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 119. orr.

Objektuaren lehentasun naturaletik subjektuarenera pasatu da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Badu behakuntzak lehentasun epistemikorik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Lehentasun batzuk ere markatzen zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Industria astunei emandako lehentasun erabatekoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Euskarari, mintzairetan, lehentasuna behar zaiola atxiki erabaki da urriaren 23an, Herriko Etxe eta Euskal Konfederazioaren arteko bilkuran.  Herria   2003-11-13

Biztanleriaren oinarrizko eta lehentasunezko beharrak ez dira asetzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zein izango da lehentasun araua?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.

Lehentasun eskumena erabiliko du Azkaratek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Lehentasun zerrenda ezarri zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Bizitzaren lehentasun aitortzarekin batera, bizitzaren balio maila desberdinen kontzientzia garbia behar da eduki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 274. orr.

Jabetza salgai da eta Herriko Etxeak lehentasun eskubidea baliatzea deliberatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Lehentasun kontua zen, eta hozki pentsatuz gero, ez zituen bi jaka behar izango.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere gizartean talde bakoitzak bere helburu lehentasunak oso modu desberdinean ezartzen baititu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

halako lehentasun bat (8); lehentasun bakarra (9); lehentasun bat emanez (4); lehentasun eskubidea (5); lehentasun handiagoa (6); lehentasun nagusia (11); lehentasun nagusiak (5); lehentasun osoa (35); lehentasun politikoa (14)

; erabateko lehentasuna (7); ezker abertzalearen lehentasuna (5); gobernuaren lehentasuna (5); lehentasuna emaiten (8); lehentasuna eman (44); lehentasuna emanez (31); lehentasuna emango (7); lehentasuna ematea (20); lehentasuna emateko (14); lehentasuna ematen (29); lehentasuna hartu (5); lehentasuna izan (19); lehentasuna izango (16); lehentasuna izango dute (6); lehentasuna izatea (5); premiazko lehentasuna (4)

lehentasunak ezarri (4); lehentasunak zehazteko (4); lehentasunak zehaztu (4); lehentasunak zeintzuk diren (6)

lehentasunen arabera (5)

lehentasunezko gaia (4); lehentasunezko helburua (5)

lehentasunik ematen (6)

lehentasuntzat jo (7)


lehentiar izond lehenari, aurrenari dagokiona.

Konklusio hori, ezagutzen duguna da: herri arimaren karaktere lehentiarra, osoki beregaina, menpegabea geografiatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 173. orr.


lehentsu
1 lehentsuan adlag hasieran gutxi gorabehera.

Helduden urtearen lehentsuan.  Herria   2003-03-10

Ezin erran aste hunen lehentsuan norat eginen duen haizeak.  Herria   2003-06-12

2 lehentsuago zerbait lehenago.

Nire lasaigarri, begietan lehentsuago igarria nion su beldurgarria joana zitzaion eta, benetan eskertu nuen hori.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Eguna argitu baino nahikotxo lehentsuago.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.

Desideriak alaba biak erbestera joaten ikusi ditu egun batzuk lehentsuago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.


lehentxago ik lehentxeago.

lehentxeago (orobat lehenxeago g.er., lehentxago g.er. eta lehenxago g.er.) 1 adlag apur bat lehenago. ik lehentxo 2.

Lehentxeago esan dugunez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Lehentxeago Calvino zuen bidelagun, orain Leo Perutz du mahaikide, gero Joseph Roth hunkigarriarekin egin nahi luke topa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Lehentxeago pasaporte bat nola lortuko nenbilen, Iraketik ihes egin ahal izateko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Iluntasuna aipatu dut lehentxeago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

Hara sartua zen lehentxeago. Inguruan, agabeak, hondarra eta, urrunean, mendi gorriskak besterik ez, lehenxeago iruditua zitzaidana baino urrunago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Lagunak lehentxeago sentiarazi zion emozioak balditurik zeukan oraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.

Laurak eseri ziren Peterrek lehentxeago ekarritako aulkietan eta biolinak besagainetara ekarri zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Eleazar zeramatenek gogorkeria bihurtu zuten lehentxeago agertu zioten biguntasuna.  Elizen arteko biblia   2 M 6,29

Apur bat lehentxeago, kapitulu berean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

Mamua bizpahiru oren lehentxeago oldartu zitzaion gazte hartan gorpuzturik zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Doi-doia egunsentia baino lehentxeago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Estudiora iritsi baino lehentxeago, gelditzeko keinua egin zion polizia batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Gailurra baino lehentxeago, leize bat zegoen, eta hantxe gelditu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.

Bera munduratu baino apur bat lehentxeago.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Berriro ere azoka hutsari begiratu eta ez zuen lehentxeagoko desesperazio hura sentitu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 65. orr.

Lehentxeagoko tipo bera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 139. orr.

2 lehentxeago edo geroxeago

Lehentxeago edo geroxeago alde batera edo bestera egitera behartuta zegoen, zirt edo zart egitera, ez zuen ihesbiderik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Lehenxeago edo geroxeago izateak, nolanahi ere, ez du axola handirik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Igotzen den guztia lehentxeago edo geroxeago jaitsi egiten dela dio esaerak.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Zientzian, berriz, edonork daki Ebere lana beste batek gaindituko duela lehentxeago edo geroxeago. edonork daki bere lana beste batek gaindituko duela lehentxeago edo geroxeago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitu baino lehentxeago (3); egun batzuk lehentxeago (6); gauerdi baino lehentxeago (3); hartu baino lehentxeago (4); hasi baino lehentxeago (7); hil baino lehentxeago (7); hilabete lehentxeago (4); iritsi baino lehentxeago (3); lehentxeago agertu (3); lehentxeago ala geroxeago (3); lehentxeago edo beranduxeago (5); lehentxeago edo geroxeago (27); lehentxeago esan (8); lehentxeago hasi (3); lehentxeago ikusi (4); lehentxeago sartu (3); ordua baino lehentxeago (4); sartu baino lehentxeago (3); une bat lehentxeago (4)

lehenxeago edo geroxeago (8); sartu baino lehenxeago (3)


lehentxo (orobat lehentxu g.er.) 1 adlag adkor duela gutxi.

Urrutiko lekuren batean, hala ere, zalgurdi bat zebilen, bat bakarra, lehentxo nire aurretik igaroa agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 361. orr.

-Bego lehentxo jetsi da pastillatara, laster izango da.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 45. orr.

2 lehentxoago adkor apur bat lehenago. ik lehentxeago.

Lehentxoago azaldu dizudana da hau.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Aipatu ditugu lehentxoago zinema margolaritzako arte prestuarekin alderatzeko moduko zineplastika bat bihurtu nahi izan zutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Ustekabean, Seiabideko 3an, geltokia baino lehentxoago, ikurrin zabal bat topatu dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.

Arratsaldeko seiak baino lehentxoago, zeharkatu bere etxe aurreko zubia eta eraikitzen ari ziren kirol zelaian barneratzen zen, Villa Lecuonarantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Lehentxuago, gerotxuago.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.

Baina, handik minutu batzuetara itzuli nintzenean, ez zen gogoratzen lehentxoagoko elkarrizketaz, eman nion berriaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehentxoago azaldu (3)


lehentxu ik lehentxo.

lehentze adlag ipar lehen aldiz.

Pastoraleko "türk" andereak 1990ean lehentze agertü ziren Maulen, "Abadia Ürrüstoi" trajerian.  Herria   2005-08-11

Lurra zilatzen duten xenda lohitsuetarik ibilirik, mendikletaz, Creac'h itsasargiaren maldan, neure bi begiz lehentze ikusi nuen ontzi kraskatu baten burdinazko hezurdegia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Egia erran, kasik ezabatu zuen bere burumuinetarik lehentze elkar ikusi orduko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.


lehenxago ik lehentxeago.

lehenxeago ik lehentxeago.

leher
1 leher eginsup_1 eztanda egin. ik lehertu.

Erran nahi dut oraindik leher egin gabeko hainbat bonba gelditzen omen direla.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 121. orr.

Florida hoteleko ur beroaren galdaran granada batek leher egin du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.

Segundo bat geroago, trumoi gorgarri batean, ate orriak leher egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Flakostaren lepoak leher egin zuen, norbaitek tomate handi, onduegi bat bota izan balio bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

· irud/hed Hirea gehiegizkoa dun, ez zekinat nire bihotz ahulak ez ote duen leher egingo hire besoetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

Eskolara joaiten ginen espartinekin euririk ez zenean; eta pilota lekuan lasterka ari baiginen, zolak leher egiten zuen epe laburrik barne.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Pastoralaren beharrik ote dü dantzak? eüskarak bai segürki, leher egiten ari beita Xiberoan.  Herria   2002-09-26

Atsegin hartu zuten, 1940an, behialako Errepublikak leher egin zuelarik eta gure elizako otoitza aldatu zelarik honela: Domine salvam fac Galliam! Gero, gelditu egin zen, eta barruak leher egin zidan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Barreka leher egin du eta eskua ahora hurbildu du barrea estaltzeko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 161. orr.

Ia leher egin genian algaraz.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 42. orr.

Eta leher eta zapart egin dezala han.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

2 leher eginsup_2 (orobat leherrin g.er.) egin den ahaleginaren ondorioz erabat nekatu edo ahuldu. ik beherago 8.

Leher egin arte egin nuen dantza diskotekan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 113. orr.

Eta behar ziren ere, "Napoleon Errebidea" leher egin gabe igan nahi bagenuen, indarrak neurtu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 30. orr.

Gorputza zauriz beterik zuten biek ala biek, odoletan blai, baina bietako inork ez zuen atzera egiten, ekin eta ekin, leher egiteko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Gogoeta haiek ordea leher egiten ninduten, eta behin betiko baztertuko nituela erabaki nuen. Zalditeria leher egina zegoenez, menperatu eta ihes eragin zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.

Alta, leherrina duk gizon hori, ez duk batere fleitean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

Leher egina dator guri jarraika, zurekin hitz egin nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 577. orr.

Leher eginda erori ginen ohe gainean, eta loak hartu ninduen, nahi gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Leher eginda zaude, lo egin beharra daukazu, baina urduritasunak ez dizu uzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.

Andre gazteak, blusa hutsetan, gona gaizki loturik, ileak agerian, leher eginak, lazeriaz maskalduak jada.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

3 leher eginarazi leher egitera behartu.

Egin ahal guziak egin zituela honek kongregazio hori leher egin arazteko idatzi izan du Lafittek: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 92. orr.

Zuriek leher eginarazi zioten azkenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.

4 leher eragin leher eginarazi.

-Gerra garaiko bonba bati leher eragin diote italiarraren etxearen azpian -azaldu zigun Hansek, pozarren, ama eta bioi.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 121. orr.

5 leher gaizto egin adkor leher egin, erabat nekatu.

Leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka. Akituta eta leher gaizto eginda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Barrez leher gaizto egin behar nuela iruditu zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Irriz leher gaizto egiteko zorian nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.

Bihotzak leher gaizto egin nahi zidanan, desira harekin: askatasuna!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 101. orr.

Hara, hire lagun Bunbury horrek leher gaizto egin izana duk zorigaiztoko kontu honetan hartu dudan poz txiki bakarra.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.

· Argi azkorria arte ez nintzen gelaratu, akiduraz eta logalez leher gaizto.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

6 leher gaiztoan adlag adkor lehen gaizto eginik.

"Mundu osasuntsuago baten alde!", egin zuen orro gizonetako batek, eta hirurek batean egin zuten ondoren irri, leher gaiztoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.

Blokeo honekin leher gaiztoan gaude, adiskidea. Leher gaiztoan ari zen aho hura ezkutatzeko, ahal bezainbat makurtu nuen burua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

7 leherrak egin leherrenak egin.

Yvan bezala, neure burua ere galduko ote nuen beldur nintzen, eta leherrak egin nituen zutik jartzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.

Azkenean, mugitzen hastea lortu nuenean, halako urradura handia sentitu nuen barruan, neure borondatea bete ahal izateko, zerebroari eta gorputzari leherrak egin zitzaten eskatu izan banie bezala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Atzealdeko zangoen gainean jarri, lepoa luzatu eta, leherrak egin ondoan, lortu nuen zerbait jatea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.

8 leherrenak egin erabat lehen egin.

Garbi gelditu zen azkenean, leherrenak eginagatik ere, ez nintzela eragiketa haiek egiteko gauza.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 65. orr.

Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa, aggggg!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrez leher (3); barrez leher gaizto (3); leher egin (35); leher egin arte (10); leher egin zuen (5); leher egina (39); leher egina dago (3); leher eginak (19); leher eginda (107); leher eginda amaitu (3); leher eginda bukatu (3); leher eginda bukatzen (3); leher eginda erori (5); leher eginda nago (10); leher eginda zegoen (8); leher egingo (5); leher eginik (26); leher egiteko (6); leher egiteko zorian (5); leher egiten (16); leher egiten zuten (3); leher eta zapart (10); leher gaizto (14); leher gaizto egin (8); leher gaiztoan (3); leher kaka egina (5); leher zorian (7); nekeaz leher (3)

leherrak egin (4)


leherdura iz lehertzea.

Bestalde beste leherdura batzu ere jasan dezazke oraino itsasoan hoin barna den untzi zahar horrek, uraren pisuak berak kraskarazten ahal baitu, hortakoak diren frangoren gostuko.  Herria   2003-02-13

Urak sekulako abiada hartzen zuen harri eta sastraken arteko ubide estuan behera, ez zen uraren leherdura etengabea besterik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Esaldiak ingelesezko eta gaztelaniazko esamoldeekin zipriztinduz, hitzak ebakiz, ezpainen arteko leherdura txistukariekin esaldiak txikletuz...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.


lehergai 1 iz era egokian eragiten bazaio, denbora gutxian oso gas kopuru handia eta beroa sortzen duen gaia edo nahastura. ik leherkari.

Polizia iturrien arabera, 30 eta 40 kilo lehergai zituen bonba autoak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Frantziako Poliziak 360 kilo lehergai atzeman ditu Limogesen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Lehergaien osaketa aztertzen aritu ziren gero.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Lehergaien ezaugarriak. Lehergaiak, ordea, behar baino lehen egin zuen eztanda.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Ekintzaile suizida batek lehergaiez betetako kamioneta bat leherrarazi zuen.  Berria - Mundua   2006-03-24

Lehergaiez jositako ekintzaile suizida batek bere burua haien artean zartarazi eta gero. herria¬

2 lehergailua.

Vienaren harresiak ikusi ahal izan zituzten turkoek eta hiriaren aurka bota ere bai beren lehergaiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Erasoetan erabilitako lehergai bakoitzak 4,5 kiloko pisua zuen.  Berria - Harian   2005-07-09

Halako zutabea edo edifizioa botatzeko zenbat lehergai eta zein lekutan jarri behar zen erakusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bietan antzeko lehergai kopurua erabili duela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Lehergai biltegi bat edukitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Tu-134an ere lehergai zantzuak daude.  Berria - Mundua   2004-08-29

ETArena izan zitekeen egoitza bat aurkitu zuten, arma eta lehergai andana batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Ez zuen argitu zein lehergai mota zen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma eta lehergai (3); erabilitako lehergai (3); kilo lehergai (18); kilo lehergai atzeman (3); kilo lehergai zituen (4); lehergai kopuru (3); lehergai mota (7)

erabilitako lehergaia (7); lehergaia dinamita (3); lehergaia titadyne zela (4)

aldean zeramatzan lehergaiak (3); erabilitako lehergaiak (3); lehergaiak zartarazi (3)

kilo lehergaiez (3); lehergaiez beteta (3)

kilo lehergaiz (5); lehergaiz betetako (4)


lehergailu 1 iz eztanda egiten duen gailua. ik leherkari.

Torinotar gazte batek, gerrian lehergailu batzuk lotu eta gero, bere buruaz beste egin omen zuen lehergailuen eztandarekin inbasoreei tuneleko sarrera ixteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

NATOren biltzarra egingo den egoitzatik gertu bi lehergailu indargabetu dituzte.  Berria - Mundua   2004-05-28

Indar handiko lehergailu bat zartarazi dute Beirut hirinagusian.  Herria   2005-02-17

Lehergailu batek eztanda egin eta bi polizia zauritu ziren herenegun. herria¬

Kolpez hil da autoaren azpian ezarria zioten lehergailu bat zartatu baitzaio.  Herria   2001-07-19

Bost lehergailu zartatu dira Madrilen eta inguru hetan.  Herria   2004-12-09

Zazpi lehergailu jauzarazi ditu ETA-k Konstituzioaren egunean.  Herria   2005-12-15

230 kiloko bi lehergailu jaurti zituzten kale hartako etxeetara.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Errepidean zegoen lehergailu bat zapalduta.  Berria - Mundua   2006-03-09

Borrokan ari zirela, lehergailu bat bota zieten atzetik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.

Biak nahastuz gero, koktela lehergailu bihurtuko da. Atzeko aulkian lehergailu bat dagoela segundo batzuk barru eztanda egingo duena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

Halako lehergailu batek 20 kilotoiko indarra askatuko luke.  Berria - Mundua   2006-01-18

2 irud/hed

Iruzurra lehergailu bat da, gure muturrean eztanda egin dezakeen lehergailua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 146. orr.

Gauzak dauden bezala, iruzurgilea salatzeko frogarik ez dugun aldetik, txostena edozein momentuan eztanda egin dezakeen lehergailua da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

3 (izenondoekin)

Lehergailu azkar bat pausatu dute eta zartarazi Aleria herriko jandarmeriaren ondoan.  Herria   2004-10-28

Plastikozko poltsan sartzen da lehergailu txiki batekin, urrutiko kontrolez eztandarazteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

Arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.

3 lehergaia.

Base militar batetik 350 tona lehergailu desagertu direla ohartarazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-10-26

150 gramo lehergailu maleta batean sartu zuten bi jendarmeei.  Berria - Mundua   2004-12-08

Bonba lehergailu plastikoz zegoen osatuta.  Berria - Mundua   2004-06-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Poliziak dio gordegailu bat kausitu duela lehergailu gai batzuekin. Arma eta lehergailu gordetegiak aurkitzeko eta gerrillaren babeslekuak deuseztatzeko.  Herria   2005-06-02

Polizaren arabera, lehergailu ebasketa bat ari zuten prestatzen.  Herria   2001-09-27

Plevingo lehergailu lapurretaren inguruan.  Berria - Mundua   2004-02-29

Lehergailu zantzuen bila aritu ziren atzo arratsaldean segurtasun indarrak.  Berria - Mundua   2006-02-09

Geroago, ordea, ez zen inolako lehergailu aztarnarik aurkitu, eta jendarmeek, frogarik ezean, zalantzan jarri zuten lekukoen bertsioa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Zehaztu gabeko lehergailu kopuru bat ezarri zuten autoaren behealdean.  Berria - Mundua   2006-03-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma eta lehergailu (5); bazterrean ipinitako lehergailu (4); bederatzi lehergailu (3); bi lehergailu jarri (3); bi lehergailu zartarazi (9); bi lehergailu zartatu (4); etxean egindako lehergailu (11); etxean eginiko lehergailu (6); hainbat lehergailu (4); hamar lehergailu (4); hamar lehergailu zartarazi (3); hiru lehergailu (10); indar txikiko lehergailu (6); kilo lehergailu (7); lau lehergailu (6); lehergailu bana jarri (3); lehergailu bat aurkitu (7); lehergailu bat bota (5); lehergailu bat ezarri (3); lehergailu bat eztandarazi (6); lehergailu bat indargabetu (10); lehergailu bat jarri (8); lehergailu bat jartzeko (3); lehergailu bat jaurti (3); lehergailu bat zartarazi (18); lehergailu bat zartarazita (4); lehergailu bat zartatu (8); lehergailu bat zartaturik (3); lehergailu bat zegoela (3); lehergailu batek eztanda (56); lehergailu baten bidez (4); lehergailu batzu bota (3); lehergailu indartsu (4); lehergailu itxurako (8); lehergailu itxurako fardela (3); lehergailu txiki (3); tona lehergailu (5); zazpi lehergailu (4)

aspaldiko lehergailua (3); lehergailua eztandarazi (4); lehergailua indargabetu zuen (3); lehergailua jarri (10); lehergailua jarri zuten (3); lehergailua leherrarazi (3); lehergailua zartarazi (11); lehergailua zartarazi zuen (7); soinean zeraman lehergailua (4); zeraman lehergailua zartarazi (4)

armak eta lehergailuak (8); erabilitako lehergailuak (3); lehergailuak egiteko (6); lehergailuak eztanda egin (13); lehergailuak eztandarazi (6); lehergailuak eztandarazi zituzten (3); lehergailuak jarri (11); lehergailuak non zeuden (4); lehergailuak zartarazi (7); zeramatzan lehergailuak (4)

bi lehergailuk (3); lehergailuk eztanda egin (5)

lehergailurik aurkitu (6)

lehergailuz buruturiko ekintza (23); lehergailuz egindako ekintza (9)


lehergarri 1 izond eztanda egin dezakeena.

Autoaren barruan isurkari lehergarriz beteriko ontzi bat zegoen.  Berria - Mundua   2004-03-16

Bien arteko nahasketa lehergarria gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 256. orr.

Azukre-harizko idazluma hauskorrak eta bonboi lehergarriak. Makina lehergarri baten detonagailua bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Merkantzia lehergarriak zeramatzan tren bateko 30 bagoik eztanda egitearen ondorioz.  Berria - Mundua   2004-02-19

2 irud/hed

Iluntzea, prostitutak, hiriaren xarma... koktela lehergarri izan daiteke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Nik sortzen ditut, nire ahotsaren kolorea dute eskandaluek eta berri lehergarriek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Ondorioz biztanleriak Helasko bizibideetan zertzen zuen presioak grekoen hedapenari indar lehergarria eman zion eta akuilatu egin zituen itsasoz bestaldean merkataritza-guneak jartzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadearen erreakzio lehergarriak [...] gurutzaldietan aurkitu zuen adierazpidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Iraultza mimesi-egintza atzeratu eta ondorioz lehergarri gisa defini daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

3 guztiz akigarria.

Karga lehergarri bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Nola nahi duzu paira dezadan zure sumina biztu izanaren uste lehergarria, eta batez ere nola nahi duzu zure mendekuaren beldurrak mendean har ez nazan?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.

Plomuzko tapaki astuna, lehergarria eta mutua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

Ixiltarzün lehergarri hori ützirik.  Herria   2005-02-27

• 4 iz lehergailua.

Itsasontzia bazokaz, granadez, lehergarriz eta 50 kalibreko metrailadore batez egokiro hornitu diezaioten nahi du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Sakoneko lehergarri hori ere ez ote den Abrako bokalean nabigazioa eragozteko jarri ziren haietakoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Urpeko lehergarri batek eztanda egitean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

5 lehergaia.

Eztanda egin zuen lehergailuak bost kilo lehergarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01


lehergarritasun iz lehergarria denaren nolakotasuna.

Bi puntu daude nabarmenak (gaiaren lehergarritasuna erakusten dutelako): [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.


leherkari 1 iz lehergaia; lehergailua.

Asturiasko meatzari batzuk ekarri zituzten, leherkarietan espezialistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 26. orr.

Katedrala ipurdiz gora botatzeko lain leherkariren eskaera egin nionean, erotu egin ote nintzen galdegin zidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

15 kilo leherkari zituen bonba-autoa.  Berria - Mundua   2004-09-10

Indar haundiko lehergailua, 50 kilo leherkariz osatua.  Herria   2005-12-29

Teoria pixka batekin batera, leherkariak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun, eta pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Leherkariz beteriko autoa AEBek Tikriten duten basetik gertu lehertu zen.  Berria - Mundua   2004-04-25

Barruan eramango duen material arriskutsua ez da erregaia edo leherkaria izango, aldizkari bat baizik: Avengers 113.  Berria - Mundua   2004-07-25

Aldean zeramatzan leherkariak zartarazita, ekintzaile suizida batek bere buruaz gain Israelgo segurtasun indarretako gutxienez hiru kide eta zibil bat hil zituen atzo Gazako Eretz kontrolgunean.  Berria - Mundua   2004-01-15

Leherkariak jaurtitzeko erabili zen kamioia leherraraziz erantzun zion AEBetako Armadak erasoari. Bi leherkari zeuden ezarrita gas likidoa gordetzen duten biltegian, ordu erdiko tartez lehertu zirenak.  Berria - Mundua   2004-04-25

2 (hitz elkartuetan)

Poliziaren arabera, detonagailu eta leherkari zantzuak aurkitu dituzte etxean.  Berria - Mundua   2004-03-28

Polizia iturriek ez zuten atzo zartarazitako leherkari mota edo kopurua jakinarazi.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

3 izond/iz fonetikan, kontsonanteez mintzatuz, silaba hasieran handituz doan tinkotasunez ahoskatzen dena.

Gogora bedi sudurkariak herskariak badira ere ez direla leherkari izaten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Leherkari guztiak dira herskari, baina herskari guztiak ez dira leherkari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

Grimm-ek pentsatu zuen hots hau bikoitza ez ezik leherkari hasperendua ere bazela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Ingelesik ez dakien hizkuntzalari batek nire ezpainetatik cat "katu" hitza grabatuko balu, lehenik bukaerako leherkari hasperendun batez eta gero leherkari glotalaurreko irekigabe batez, datu fonetikoek ez diote esango forma aurkariak diren ala ez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leherkari batek eztanda (3); leherkari mota (8)

leherkariz beteriko (3)


leherketa 1 iz lehertzea. ik eztanda.

Harik eta halako batean kristalak dardarka jarri zituen leherketa bat entzun zen arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

Tuboeskapetik leherketa txiki modukoak atera zaizkio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.

Bi leherketa handi entzun ziren gauean.  Berria - Harian   2005-06-14

Leherketa eztandatsu haiek plus koloretsu bat eman zioten programaren taxuari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.

Ateak ireki zituena ez zen izan kanpoko deia, barruko leherketa baizik...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Leherketa eragiteko aparatua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.

In crescendo metalikoa leherketa gor batean bukatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

Kimika institutu batean leherketa bat izan eta pertsona bat hil da.  Berria - Mundua   2006-03-25

Leherketa gertatu zenean, 300 lagun zeuden gutxi gorabehera azokan.  Berria - Mundua   2004-06-05

Poliziak jakinarazi zuen lau eztandez gain, «bi leherketa kontrolatu» eragin zituela herenegun.  Berria - Harian   2005-07-09

Gure galaxia Big Bang leherketa handiaren ondoren sortu zen lehenengo galaxietakoa izan zela.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Granada baten leherketak zauri larriak eragin zizkion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

Motorraren hotsaren gainetik txapligu baten leherketa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

Madrilgo Burtsa Etxearen leherketa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 169. orr.

2 irud/hed

Erabat gauza espontaneoa izan zen, herriaren leherketa bat, buruzagirik gabe, herri askotara zabaldu zena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Hamabietan puntuan, festaren leherketa, erokeria kolektiboa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

3 fonetikan, kontsonante batzuk ahoskatzean, hasieran handituz doan tinkotasuna.

Herskarietan ez bezala, ordea, hersketa hori ez da bat-bateko leherketa baten bidez irekitzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

"Nik!" esaten bada hitz azkenean ezpainak itxita, k horretan hersketa gertatuko da, baina leherketa ez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Metrailadore-danbadak eta leherketa hots ezagunak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Hildako zenbaiten gorpuak leherketa lekutik 100 metrora bota zituen eztandak. Isildu behar hertsi hark leherketa punturaino eramaten ninduen batzuetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

leherketa arriskua zegoelako .  Berria - Ekonomia   2006-03-12

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gas leherketa bat izan dela otutzen zaio hamaika pentsamendu eta sentsazioz nahasturik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 170. orr.

Bonba leherketaren suak eta hotsak. Bat-batean, ezkerrean, soinu eta argi leherketa bat bezalakoa da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Jende asko zegoen bilduta eta alaitasun leherketa bat izan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 249. orr.

Liburu franko idatzitakoa da, azkena The Newest Explosion of Terrorism (Azkenaldiko terrorismo leherketa).  Berria - Mundua   2006-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi leherketa izan (3); eragin zuen leherketa (5); gas leherketa (16); gertatu zen leherketa (10); gertatutako leherketa (3); hainbat leherketa izan (4); izan zen leherketa (9); izandako leherketa (16); leherketa bat entzun (6); leherketa bat gertatu (8); leherketa bat izan (19); leherketa batek eragin (3); leherketa baten ondorioz (13); leherketa dela eta (5); leherketa entzun (7); leherketa eragin (5); leherketa gertatu (17); leherketa handi (8); leherketa handi bat (4); leherketa izan (29); leherketa izan zen (8); leherketa lekutik (3); leherketa txiki (3)

eragindako leherketak (4); izandako leherketak (6); leherketak entzun (3); leherketak eragin (3); leherketak gertatu (8); leherketak izan (10); leherketak izan ziren (3)

izandako leherketan (15); leherketan hil zen (3)

izandako leherketaren (5); izandako leherketaren ondorioz (3); leherketaren arrazoiak (3); leherketaren eraginez (7); leherketaren ondoren (4); leherketaren ondorioak (4); leherketaren ondorioz (17); leherketaren ostean (4); leherketaren zain (3)

asturiasko leherketen (3); leherketen ondorioz (5)


leherketatxo iz indar tutxiko leherketa.

Bat-batean, leherketatxo haren ondoren, neure onera etorri nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.


leherketatzar iz adkor indar handiko leherketa.

Hurbildu egin zaio eta bere bularraren kontra estutu du, eta umea besoetan duela gertatu da leherketatzarra.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 170. orr.


leherkin 1 iz pl leherketaren hondakinak.

Sufrimendua kanporatzeko modua bakarrik egiten zitzaidan ezagun, sumendiek bezala leherkinak kanporatuz eta gero sosegura itzuliz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.

2 leherkaria.

Beharrezko, agi denez, bidegintza horretarako lehen suziri eta leherkina.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.


leherkor izond lehertzeko, eztanda egiteko joera duena.

Bertan behera utzi genuen saioa, ondo ordu onean utzi ere, ez baikenekien noski zer gerta daitekeen gatz leherkor hori behar adinako artarik gabe berotuz gero.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Bakartasunaren sentimendu leherkorrak ez zaplastatzeko, noiztenka ernatzen zen ahots hori bera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.

[Estatuaren] unibertsalismo espansionista eta esklusibistaren ondorio leherkorrak ezagunak zaizkigu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Arkuaren eraso-kolpe indartsua dauka, ia leherkorra, doinuaren hasierako notak ia azpimarkatuz.  Berria - Kultura   2004-05-01


leherkuntza iz lehertzea.

Planeta osora zabaldu zen leherkuntza bikoitz horretatik, Europa suntsiturik eta elkarren kontrako bi bloketan zatiturik atera zen; superpotentzia erdi-europar batek agintzen zuen bloke bakoitzean: Europatik, Europako giza proiekzio, kultura eta ideologiatik, atereak ziren bata zein bestea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.


leherpen iz lehertzea.

Gune berean artikulatzen ez diren bi fonemaz osaturiko katemaila bat hartzen badugu, r> m> esaterako, m>-ak ez dio oztopatzen leherpena r>-ari, baina bai erabat estaltzen, bere artikulazio itxiagoaren bitartez, ondorio bera ekarriz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 86. orr.

Bestela, m> r> alderantzizko kasuan bezala, isilpeko leherpena -mekanikoki ezinbestekoa-, ahozko katea haustera dator.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 86. orr.


leherra adlag asko.

Auritze gero eta gehiago herriaren apaintzen eta edertzen ari da; aurten bazen jendeez leherra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 191. orr.


leherrak egin ik leher 7.

leherraldi iz norbaitek edo zerbaitek eztanda egiten duen aldia.

Héraclius gaixoa ez zen horren ausart, ez eta gutxiagorik ere, Honorine neskamearen leherraldien aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Leherraldi honen ondoren makalaldi bat etorri zen, hamasei, hamazazpi eta hemezortzigarren mendeetan iraun zuena, eta ondoren, pausaldi luze haren atzetik, bat-bateko beste bizkorraldi bat K.o. 1840-90 bitarteko berrogeita hamar urteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Hala ere, hamargarren mendeko Mendebaldeko Kristandadearen bizitasun-seinale horiek ez dirudite erabat egokiak hamaikagarren mendean Mendebaldeko energiak izan zuen leherraldi harrigarria ulertzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Emakume-elokuentziaren leherraldi honen zaztada bukaeran zetorren: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.


leherrarazi, leherraraz, leherrarazen (orobat lehertarazi) 1 du ad lehertzera behartu, eztandarazi.

Film batean legez ikusten ari zen, Sirius Blackek nola leherrarazten zuen milaka zatitan Peter Pettigrew.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.

Hidrogeno-bonbek [...] leherrarazteko fisio-bonba txiki bat erabili behar izaten zuten detonagailu gisa.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Postuaren azpian eginiko tunel batean 150 kilo dinamita leherrarazita.  Berria - Mundua   2004-06-29

Konboia igarotzen ari zen unean leherrarazi zuten lehergailua.  Berria - Harian   2005-02-15

Bonba poliziak leherrarazi du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 199. orr.

Ezerk ezertarako balio ez duen arren, guk zubiak leherrarazten ditugu hala ere, jokoari jarraitzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.

Suizida batek bere autoa leherrarazi zuen akademia ondotik igarotzean.  Berria - Mundua   2004-09-05

Bera barruan zegoela jakin gabe leherrarazi genian transformadorea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

Libertario guztion besoak gutxi izango dituk Kursaala leherrarazteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Granada bat leherrarazi ziotela aho-barrenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Lasto batez puztu eta leherrarazitako igelak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Sedekias bera, begiak lehertarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.  Elizen arteko biblia   Jr 39,7

Zer nahi duk, Peaceful, hire burua jo eta airean leherraraztea?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

2 irud/hed

Bi sentimendu elkarren kontra borrokan nituela barruan, bularra leherrarazteko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Donostiako kasinoko banka leherrarazi zuen errusiar baten iruzurrari buruzko zer edo zer.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 130. orr.

3 guztiz akiarazi.

Ni gorteatzen sei zaldi nahi omen ditu leherrarazi!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

Barriolaren lana izango da pilota luze erabili eta kontrarioa alde batera eta bestera mugiaraztea, pilota oinetara jarri, korrikan leherrarazi eta tantoa bukatzea.  Berria - Kirola   2004-10-22

4 barrez leherrarazi

Héraclius nire lagun prestuaren aurpegia bera, barrez leherraraztekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 46. orr.

Pailazoak bitza barrez leherraraz beren birikak desarratzeko pronto daudenak; eta damak ere oztoporik gabe beza jardun solasean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.

· Barre-algaraka leherrarazi zenuen ezinbestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto bat leherrarazi (26); auto leherrarazi (7); autoa leherrarazi (3); bi bonba leherrarazi (5); bonba auto leherrarazi (7); bonba bat leherrarazi (19); bonba leherrarazi (10); bonba leherrarazi zituzten (3); granada bat leherrarazi (3); kamioi bat leherrarazi (3); lehergailua leherrarazi (3); leherrarazi zuen bonba (3); leherrarazi zuten autoa (4); leherrarazi zuten bonba (4)

bonba bat leherrarazita (8)

leherrarazitako bonba (3); leherrarazitako bonbak (4)

airean leherraraztea (4)

leherrarazteko prest (3)

begiak lehertarazi ondoren (3); bonba bat lehertarazi (4)


leherrenak egin ik leher 8.

leherrin ik leher 2.

lehertarazi ik leherrarazi.

lehertu, leher, lehertzen 1 da ad barneko mamia kanporatuz ireki.

Une horretantxe, su-ziri bat lehertu da zeruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Zubigaineko kaminero-etxean lehertu zen frankisten aldekoek jarritako bonba.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.

Eta odolki hori lehertu da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.

Eskopetarekin jolasean ari zirela lehertu egin zitzaion bere anaiari aurpegian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

1959an, Zamorako lurraldean, Ribadelagoko urtegia lehertu, eta 145 pertsona eraman zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Hona non, 1989an, uste gabetarik, lehertzen eta zapartatzen den, Berlineko Harresiarekin batean, Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Bainan hara, Pariseko horri jauzgailua ez zaio ideki, eta gure jauzi egilea lurrean da lehertu.  Herria   2005-06-02

Espekulazioa dela medio finantza burbuila puzten eta puzten joaten da, harik eta lehertu eta barruan ezer ere ez dutela geratzen diren arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Brastako batean, sekulako ekaitza lehertu zen goiak eta beheak dardararaziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Olatu bat lehertu zen urrunean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 249. orr.

Malkoa lehertzen ari zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Neskari malkoak lehertu zitzaizkion begietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Edo bi eguzki direa, bata bihotzean lehertzen dena eta bertzea adimenduan?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Flash baten argia lehertzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

Eta milaka argi lehertzen dira une batean zure barnean, milaka beira puskatzen zure baitan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

2 irud/hed (norbait)

Lehertu hadi, ba! -oihu egin zuen On Camillok, alde eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 255. orr.

Lehertu egin behar dudala iruditzen zait, eta badakit negar egiteak arindu egingo nindukeela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 198. orr.

· Besteak oro karkaila gurintsutan lehertu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

Algara batean lehertu zen gela osoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Barre-algara lerdejario batean lehertu zen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Ezin izan zuen fartsa harekin jarraitu eta negarrez hipaka lehertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Maitea, negar malkotan lehertu naiz berria jaso dudanean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

3 (burua, bihotza eta kidekoak)

Halako batean abisatu zidaten nire burua odoletan lehertu zitekeela edozein egunetan, edozein ordutan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Burua lehertzeko zorian neukan, minaren mugak gainezkatu beharrez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

Bihotza lehertu zitzaion nonbait, jakin zuenean ez zela berehala aterako Frantziatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 245. orr.

Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

4 (norbait haserreak joa)

Orduan Nini lehertu egin zen, eta herri osoari ekin zion "jende hezigabea eta baserritarra" deituz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Haiek bezain madarikatuak zarete!, lehertu zen aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

-Zer dela eta etorri behar zuen gurekin izorratzaile horrek? -lehertu egin da azkenean Lola-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Don Manuelek ideia bera bizpahiru aldiz errepikatu zuenean lehertu zen aitona, zerua lehertzen den bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 103. orr.

· Jendea txaloka eta oihuka lehertu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Hala, lehertu egin da nire haserre-sumina, eta erre egin ditu Judako hiriak eta Jerusalemgo kaleak.  Elizen arteko biblia   Jr 44,6

Bat-batean haserrez lehertu zen bere buruaren aurka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

5 (zerbait)

Krisi-garaietan lehertu ohi dira estalirik dauden arazoak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

• 6 du ad eztanda eginarazi.

Lepoan zebilkion zomorro bat harrapatu, argiontzira hurbildu, eta azazkalen artean lehertu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Tiro batek begia lehertu baitzion erdi-erditik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Etzatera behartu du bibotedunak, eta ahoz behera dagoela, ostiko batez lehertu dizkio potroak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

Ia belarriak lehertu zizkidak telefonoaren txirrinak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Badakit kamainetako koltxoiak lehertu eta muelleak irensten dituztela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.

Komuneko depositoaren gainean zegoen, kokotseko granotxo bat lehertu nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

7 irud/hed

Zerbaitek buztin puska zeharkatu, eta, irtetean, materiala kanpo aldera lehertu izan balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.

Otoi egingo nizuke ur handi ikaragarri batzuk bidaltzeko, ezpondak lehertu eta herri guztia urpean uzteko modukoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.

Lehertu egingo dut zubia!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.

Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 16,19

Hau gozamena! lehertu egin behar nau, ezin dut gehiago!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.

Orduan, bezeroak beste zerbaitez axola zitezen, neure borondatez utzi nuen eskotea lehertzen, eta nirea izan zen orduan iniziatiba.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

• 8 da ad guztiz akitu.

Azkenetan zegoen, lan eta lan aritu zen lehertu arte, semeak zuzenbidea ikas zezan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Lehen baino lehertuago esnatu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Egunaren erdia pasa, belar sartzen arizan ondoan, afal orduko, oherat abian zen gure laboraria, lehertua, akitua.  Herria   2003-03-20

Helburua, gatibutza soilaz gain, Alemaniako ekonomiari doako lan-eskua ematea ere bazen, presoa lehertu arte behartuz lanera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Esaterako Mary Anny Walkley 20 urteko jostunaren kasua, Londreseko jantzigintza tailer batean beste hainbat langilerekin edonola pilatuta, izugarrizko lanaldiak egiten zituena [...] gehiegizko lanez lehertu eta hil zena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.

Lehertu arte lan egin beharko duzue orain, zirgatzaileok!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

· Beste guztiek barre egiten zuten lehertu arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 75. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

• 9 du ad ipar zapaldu, zanpatu.

Duela 2 aste Irulegin Serge Damestoy izan zen bere trakturrak lehertua leku gaixto batetan uzkalirik.  Herria   2004-07-29

Iragan astean autobus batek lehertu ditu eta hil zortzi presuna.  Herria   2001-02-22

Iruñeatik hurbilsei basurde lehertu eta hil ditu kamiun batek autobidean.  Herria   2001-02-01

Erran behar da orduan Armeniako herrialde hori lehertu zuelarik podore gorenak, miliun bat eta erdi hil ukan zituztela beren herritarretan.  Herria   2004-04-29

Txetxeniako probintzia edo herria, Errusiak doi bat lehertua daukana, hangoen berex-nahia ezin onetsiz.  Herria   2004-05-06

Penak lehertu gaitu, hor gira taldean.  Herria   2004-07-08

Saddam Husseinen gizonak eta harek lehertuak eroriko zirelakoan amerikar salbatzaileen ahorat salbamendu otoizka.  Herria   2003-04-10

Hain da herria ttipia, eta iduriz hustua, non eliza alimaleak lehertzen baititu etxe guziak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.

Heldu arte Comillas hirixkarat, zoinek iduri baitzuen lehertua halako palazio alimale baten azpikaldean.  Herria   2001-06-07

10 (era burutua izenondo gisa)

Zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion, larruazalean batera eta bestera, barize lehertu sail bat legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Berehala begiratu zion bere jesarlekuari eta labezomorro lehertu bat ikusi zuen, tripak kanpoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

Orduan hedatzen dira lehen errainuak itsas azalaren gainetik: gari-sorta irudi, azkonak irudi, ontzi lehertu baten ezpalak irudi, [...] elektroi-bonbardaketen argazkiak irudi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Zaborrak gainezka egiten du eta poltsa urdin lehertuetatik tipula ustel batek ihes egin du patata azal baten eskutik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Baina linternadunak bere begi lehertu hartan pausatzen zuen azkenean argitxoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

Saski zaharrak, pandero lehertuak eta haririk gabeko gitarrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Edo neure bota lehertuak ikusiko bahitu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Ezker begiaren zuritasun lehertuak begirada izua erakusten zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 153. orr.

Bortizkeriarik ez, baina zapalduen eta lehertuen lekuko izan.  Herria   2004-02-19

Horra Jainkoak ahulen alderdia hartzen duela, ez gerlariena baina lehertuena, bere nahitara.  Herria   2004-04-15

11 lehertzear lehertzeko zorian.

Lehertzear zeuden laino-adarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Nire barrua lehertzear dago, nora irtenik ez duen ardoaren eraginez zahagi berriak bezala!  Elizen arteko biblia   Jb 32,19

Batzuetan burua lehertzear daukadala iruditzen zait.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 112. orr.

Baina indarrak ahitzear dagoela sumatzen diogu, nerbioak lehertzear dituela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Joseri kopeta eta lokiak zimurtu zaizkio, buruko zainak lehertzear balitu bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.

Argi sumatu nuen andrea lehertzear zegoela: denek nahi zuten leher zedin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Ikusten nituen inguruko mutilak elkarri begira, batzuk txundituta, besteak barrez lehertzear.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Atea ireki orduko, ziplo gelditu zen bertan, ikaraz lehertzear.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

12 barrez lehertu

Barrez lehertzen hasi ziren.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 61. orr.

Barrez lehertzekoa da!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Eta gero barrez lehertuko ziren biak, fular imajinarioak lepo inguruan kiribilduz. Slytheringo taldea ia lehertu zen barrez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.

Barrez lehertzeko moduko izena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 190. orr.

Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen, eta aurrena barrez lehertu nintzen, eta botaka aritu nintzen gero.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Maisu beldurgarriak imintzio amaneratuak egiten zituen, bat-bateko piztia-pailazo bikoitza bihurturik, eta denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

13 irriz lehertu

Irriz lehertu zen goraki, balentria bikainaz espantuka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Eskuekin tripazorroari eutsiz, irriz lehertzen, mandatariari gutuna ozenki irakurrarazi zion, gau hartan bere ondoan zeudenek edukiaren berri izan zezaten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

-Otsoa bertan daukagu beraz- gizona irriz lehertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

· Nagusia irri gordinez lehertu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

14 lehertu beharrean

Zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Bihotza lehertu beharrean taupaka sentitu nuen, eta malkoak begietara igotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 116. orr.

Bihotza eta sabela, lehertu beharrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Lehertu beharrean ikusten zaizkio begiak, argitara jarritako kristalena bezalako distira batez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Eta ni, barrez lehertu beharrean. Eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

Erabat jota nengoen, ahoa lehor-lehor, eztarrian zotin bat lehertu beharrean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Kartoizko bost maletak lehertu beharrean bete zituen amak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 140. orr.

Meñakara lehertu beharrean iristen zen zakur gaixoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 152. orr.

15 lehertu beharrez lehertu beharrean.

Lokaletik irten, eta, burua lehertu beharrez, etxera heldu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Begiratu egin nion eta algaraka hasi nintzen lehertu beharrez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.

Lehen baino gogorrago jo zioten taupadek Freddy Greeni, lokia lehertu beharrez oraingoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

algara batean lehertu (5); auto bat lehertu (19); auto lehertu (8); auto lehertu ziren (3); autoa lehertu (4); barrez lehertu (69); barrez lehertu behar (3); barrez lehertu beharrean (13); barrez lehertu zen (22); bat batean lehertu (5); bihotza lehertu (7); birikak lehertu (3); bonba auto lehertu (8); bonba bat lehertu (12); bonba lehertu (7); bonbak lehertu (5); burbuila lehertu (5); burua lehertu (10); burua lehertu beharrean (4); dike bat lehertu (3); ekaitza lehertu (8); esku artean lehertu (3); eztarria lehertu beharrean (3); gerra lehertu (7); gurpila lehertu (4); hipaka lehertu zen (4); irriz lehertu zen (6); kamioi bat lehertu (3); karkailaka lehertu ginen (3); kirioak lehertu (3)

lehertu zen bonba (10); maskuria lehertu (3); maskuria lehertu beharrean (3); mina bat lehertu (3); misil lehertu ziren (3); negarrez hipaka lehertu (5); negarrez lehertu (3); negarrez lehertu zen (3); pozez lehertu (5); pozez lehertu beharrean (3); zahagiak lehertu (3)

barrez lehertuko (7)

auto bat lehertuta (4); barrez lehertuta (3); bonba bat lehertuta (10)

bihotza lehertzear (3); burua lehertzear (4); lehertzear zegoen (4)

barrez lehertzeko (20); barrez lehertzeko moduko (4); barrez lehertzeko zorian (11); bihotza lehertzeko zorian (7); burua lehertzeko zorian (5); etxea lehertzeko (3); lehertzeko arriskua (3); lehertzeko moduan (6); lehertzeko moduko (5); lehertzeko modukoa (4); lehertzeko prestatu (3); lehertzeko puntuan (5); lehertzeko zorian (80); lehertzeko zorian jarri (4); lehertzeko zorian nengoen (3); lehertzeko zorian zegoela (3); ontzia lehertzeko zorian (3)

barrez lehertzekoa (10)

barrez lehertzen (64); barrez lehertzen ari (10); barrez lehertzen hasi (7); barrez lehertzen ziren (6); irriz karkailaka lehertzen (3); irriz lehertzen (7); karkailaka lehertzen (3); minez lehertzen (3); pozez lehertzen (7); pozez lehertzen zegoen (3)


lehertzaile iz ipar zapaltzailea.

Errusia lehertzaile hori da Txetxeniako herritarrek onartzen ez dutena, txetxeniarren dretxoak eta zuzenak ahantziak eta ostikatuak direlakoan.  Herria   2003-07-10

Gizonaren dretxoen lehertzaile ziren tribunale bereziak.  Herria   2004-05-27

Aleman lehertzaileen zapalketak.  Herria   2001-10-11


lehertze 1 iz eztanda egitea.

Halako bat-bateko lehertze zarata gabeko batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Ikusteko daukagu oraindik nola sortzen den banatze horretarako aukera; eta, jakina, "gaitzen hasiera" hau lehertze hori eragin duen elizaren ahulune edo urrats okerren batean bilatu behar da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Atzo goizean Udalaren Ur Batzordearen bilera egin zen hodien lehertze horiei buruz hitz egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

2 lur lehertze ipar luizia.

Donibane Lohizunen, joanden neguan, lur lehertze bat izan zen Santa Barbarako itsas-mutur hortan.  Herria   2003-07-17

Bestalde, euritearen gatik, lur lehertze batzu ere izan dira Saran eta hor gaindi.  Herria   2001-05-10

Lur lehertze batzu gutien ustean gertatzen ahal direla, bereziki eurite handixko baten ondotik.  Herria   2003-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lur lehertze batzu (3)

bonba baten lehertzeak (4)


lehi ik lehia.

lehia (orobat lehi g.er.) 1 iz zerbait egiteko edo lortzeko ahalegin bizi eta presatua.

Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila.  Elizen arteko biblia   Sal 63,2

Bizarra egindakoan, bizkor eta agudo jantzi zen, hain lehia biziz, ezen gutxigatik ez baitzen lurrera erori hankak galtzetan sartzerakoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Lehia biziz eta elkar joka eskuratu nahi dituzte denek ondasun materialak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Orain lehia handiz ari da frantses ikasten, gauez ere bai, ohean, hamarrak eta laurdenak arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 243. orr.

Zaldun batek, begirunez eta lehia handiz eskatuz, bazkaltzera gonbidatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

Gurekin lehia isilean izana zen, bere ordua noiz iritsiko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 221. orr.

Haserrea kontrolatzeko lehia izugarria eginik hitz egin zuen nebak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Datu soil horiek erakuts dezakete Maupassanten sormena, lanerako lehia zenbaterainokoa zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Helburua lortzeko lehia.  Elizen arteko biblia   Flp 3,12 tit

Hori izan da bere obsesioa, bere lehia, bere obra nagusia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Susmatzen nuen zer egin asmatu ezinik ibiliko zela naturaren eta gizonaren legeen kontrako lehia hartan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Gogoetarik gabeko lehia ez da ona, presaka ibiltzeak huts egitera darama.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,2

2 norgehiagoka. ik lehiaketa.

Bigarren lehia makilarekin zen, ea nork botatzen zuen makila urrutiago. Lehia hasi zelarik, Lancelot ziztu bizian sartu zen borrokan bere zaldiarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Lau pilotari handien arteko lehia izan zen Labritekoa.  Berria - Kirola   2004-02-15

Bizitzaren eta heriotzaren arteko lehia morbosoaren ilustrazioa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 87. orr.

Guadalupera sarri joaten ginen Jon eta biok, bizikletaz, lehia bizian (lehiak ere, orain uste bide denaz beste, ikaragarri sendotzen du lagunen arteko atxikimendua).  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.

Hor kanpoan zerua eta lurra lehia bizian ari dira nork berotuko ote sorkariak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Erromes horiek lehia zakarrean ekiten zioten iraganbide meharretan, madarikazio ilunez elkarri erasotzen, eskailera jainkozkoetan batak besteari lepoa bihurritzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Meza bukatutakoan, lehia borroka bihurtzen zen, eta hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Erredakzioetan, lehia gupidagabean aritzeko hezten gaituzte, lankideari lepoa nola zanpatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Itsasoa eta zerua ikusten ziren, zein baino zein urdinago, elkarri lehia egiten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Lehia horietan guztietan latina izan zen beti-beti garaile.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Kontrako afektuen arteko lehia bizi dutenek ez dakite zer nahi duten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.

Trikitilarien arteko lehia honek teknikaren garapen izugarria ekarri du.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

-Vermonten zer gertatuko den ez dakit -dio Tomek-, baina badakit estu-estu ibiliko dela lehia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 206. orr.

Normandiar ederraren eta Lisa ederraren arteko lehia isilagoa eta kezkagarriagoa izan zen handik aurrera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 341. orr.

Lehia judizialean ezarritako arauak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.

Nire erantzunaren zain jarraitzen zuen besteak, kopa ahora astiro eramanez, lehia dialektikoa irabazi zuelakoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

3 (ekonomian)

Erabateko lehia edo konpetentzia perfektua jasotzen duen eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Konkurrentziak jartzen die bidezko prezioa salerosgaiei, lehiak ezartzen ditu benetako erlazioak haien artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Lan-indarra, balioaren legea, eskaintza eta eskariari buruzko legea, lehia ekonomikoa, inperialismoa, kolonialismoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 193. orr.

Elkarrizketa erabili gura dute «lehia askearen» aldeko pausoak emateko.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

Lehia gogorra zagok orain sektorean, eta bezeroa ez duk hain aise etortzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Korearren lehia desleialaren eta euroaren eta dolarraren arteko aldearen ondorio direlako.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Korearren lehia desleialaren, eta euroaren eta dolarraren arteko aldearen ondorio.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Hor lehia bat dago unibertsitateen artean, gero ikusiko denez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Estatu Batuen politika ekonomikoaren aldaketak, aurren-aurrenik, nazioen arteko konkurrentzia mota berri bat sorrarazi zuen: munduko aurrezkia bereganatzeko lehia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Euroaren ondorioz, integrazioa gero eta zabalagoa izango denez, lehia areagotu egingo omen da enpresen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Denen arteko elkarlana, bai, denok garelako sistema bakar baten kideak, baina aldi berean lehiakortasuna ukatu gabe, denen arteko lehia, hori ere behar baitugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Lehia okerrik egin gabe, hori bai, administrazioak hezkuntza, ziurtasuna eta osasuna bideratu beharko lituzkeelako, baina ez, demagun, kirol denda bat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 104. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehia Auzitegiak Edurnezuriri 57 milioiko isuna jarri arren, Telefonicak (-%0,08) ez zuen txintik atera.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Vladimir Spidla EBko Lehia komisarioak bultzatu duen ikerketa batek.  Berria - Ekonomia   2006-05-02

Gas naturalek (- 1,34) Enagasen (%0,21) zuen %4,5 saldu du, lehia legediak bultzatuta.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Lehia puntu bat bazen bien artean, arras lotzen zituena eta bata besteaz etengabe arduratzera bultzatzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batzar batean hizkuntz lehia dagoenean, lehendakariak, batasuna erdiesteko, denek frantsesez solastatzea proposatzen du.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 90. orr.

Alemaniaren eta Danimarkaren artekoa, eskubaloi lehia baino gehiago, borroka libreko erakustaldia izan zen.  Berria - Kirola   2004-02-01

Bosteko luzea halako indar lehia bihurtu da, lagunen artekoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 47. orr.

6 lehian adlag

Nahikoa zela esan zuen, jokoan eta lehian hasteko garaia zela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Uil eta biok lehian ibiltzen ginen nork erantzungo telefono deiari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Lehian diren aldaera biak zaharrak direnean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 191. orr.

Aurkia eta ifrentzua beti lehian daudela erakusten duen zerbaiten lekuko izan nintzen bart.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 152. orr.

Luisaren lepoari ere begira aritu zen denbora luzez, lur zuria hura ere, odolaren taupadek harrotua zertxobait, azpiko urdina lehian ageri ez ageri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

7 -ekin lehian

Usoak zebiltzan harat-honat kai bazterrean, kaioekin lehian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Burdinbideak errepideekin lehian ari ziren, eta hegazkintza, lehorreko eta uretako garraiabide guztiekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Nola ausartu, ordea, Bacourt-eko baronesa prestatzen ari omen den orrialde urregorrizkoekin edo Carolus Hourcade-ren arkatz fineziaz eta zehaztasunez bete horrekin lehian?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

8 -tzeko lehian

Bi gizon botere-gose tronua lortzeko lehian lehian badabiltza, indartsuenak irabaziko du eta heriotza epaia ezarriko dio ahulenari eta haren jarraitzaile guztiei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Eta hala iruditzen zaigu, bizitzak ezin duela formaren muga hertsietan etsi, 24 lerro horietatik ateratzeko lehian ari dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.

Eta beldur zen, ez ote zen behartsu izateko lehian galtzaile aterako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 333. orr.

Herfy eta Kid euli pisuko txapelketa lortzeko lehian arituko dituk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

9 elkarren lehian

Bi koruek elkarren lehian kantatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Kontrako afektuak elkarren lehian ditugunean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.

· Ikasleak urritzen direnean, eta unibertsitateak elkarren artean lehian sartzen direnean besteak beste ikasleak erakarri behar dituztelako, joku arauak zeharo alda daitezke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aizkolarien lehia (6); amaitu zen lehia (4); arteko lehia (230); aurkako lehia (30); bien arteko lehia (13); bigarren posturako lehia (4); botere lehia (4); elkarren arteko lehia (5); erabaki zen lehia (4); erabaki zuen lehia (5); eskuratzeko lehia (4); europako batzordeko lehia (5); finalerdietara sartzeko lehia (4); herrialdeen lehia (4); hirugarren posturako lehia (4); irabazi zuen lehia (6); jardunaldiko lehia (5); joaneko lehia (4); kontrako lehia (11); kopako lehia (4)

lehia amaitzeko (6); lehia askea (4); lehia askearen (6); lehia askeari (4); lehia berdindu (5); lehia berezia (4); lehia bihurtu (4); lehia bizi (5); lehia bizia (40); lehia bizia espero (5); lehia bizia izan (8); lehia biziak (4); lehia bizian (26); lehia bizian ari (6); lehia biziz (5); lehia desleiala (7); lehia ederra (5); lehia egin (7); lehia erabakigarria (10); lehia erabakita (4); lehia espero da (4); lehia estu (6); lehia estua (78); lehia estua izan (27); lehia estuagoa (7); lehia galdu (4); lehia gisa (4); lehia gogorra (42); lehia gogorra espero (4); lehia gogorra izan (10); lehia gogorragoa (6); lehia gogorrean (6); lehia handia (26); lehia handia dago (7); lehia handiagoa (7); lehia handiena (4); lehia handiz (5); lehia hasi (9); lehia ikusgarria (15); lehia ikusi (4); lehia irabazi (15); lehia itxia (6); lehia izan (31); lehia izango (53); lehia izango da (37); lehia izango dute (13); lehia izatea (6); lehia izugarria (6); lehia jokatu (15); lehia jokatuko (8); lehia jokatzeko (5); lehia judiziala (8); lehia judizialaren (19); lehia judizialaren usadioa (6); lehia nagusia (6); lehia orekatua (10); lehia oso estua (6); lehia oso gogorra (7); lehia parekatua (7); lehia polita (27); lehia polita izango (10); lehia prestatzeko (5); lehia utziko (4)

lortzeko lehia (11); nazioarteko lehia (6); oso lehia estua (8); posturako lehia (14); sartzeko lehia (4); taldeen arteko lehia (4); unibertsitateen arteko lehia (6); urrezko aizkolarien lehia (4)

arteko lehiak (42)

urrezko aizkolarien lehiako (9)

aizkolarien lehian (9); ariko dira lehian (114); arteko lehian (52); aurkako lehian (31); bigarren posturako lehian (5); buruz buruko lehian (4); egiteko lehian (6); elkarrekin lehian (7); elkarren artean lehian (4); elkarren arteko lehian (4); elkarren lehian (27); ere lehian (12); europako lehian (5); eusteko lehian (9); hirugarren posturako lehian (5); igotzeko lehian (4); ihes egiteko lehian (5); irabazteko lehian (32); irabazteko lehian egon (4); itzuliko lehian (7); izateko lehian (8); jaitsiera saihesteko lehian (5); joaneko lehian (4); jokatzeko lehian (4); kiloko lehian (4); kontrako lehian (11); lehian ari (46); lehian ariko (40); lehian ariko dira (9); lehian ariko diren (18); lehian aritu (14); lehian arituko (6); lehian aritzea (7); lehian aritzeko (12); lehian aritzeko aukera (4); lehian buru belarri (5); lehian egin (4); lehian egon (14); lehian egongo (8); lehian egotea (6); lehian hasi (6); lehian hasteko (5); lehian ibili (5); lehian ibiltzen (4); lehian izan (7); lehian izango (14); lehian izango da (8); lehian jardun (9); lehian sartu (20); lehian sartuko (7); lehian sartuta (8); lehian sartuta dauden (4); lehian sartzea (5); lehian sartzeko (15); liga irabazteko lehian (7); lortzeko lehian (32); mailari eusteko lehian (9); nazioarteko lehian (4); postua lortzeko lehian (4); postuen lehian (4); posturako lehian (15); saihesteko lehian (7); sartzeko lehian (8); txartela eskuratzeko lehian (5); uefarako lehian (14); urrezko aizkolarien lehian (9)

arteko lehiarekin (4)

arteko lehiaren (10); lehiaren aurka (4); lehiaren defentsarako (10)

arteko lehiari (4); ekin zion lehiari (7); lehiari aurre egiteko (9)

irabazteko lehiatik at (6); lehiatik at (24); lehiatik at geratu (8); lehiatik kanpo (26); lehiatik kanpo geratu (5); lehiatik kanpo utzi (6); liga irabazteko lehiatik (5); lortzeko lehiatik at (5)

arteko lehiaz (4); lehiaz eta (5); lehiaz gain (4); lehiaz kanpo (9)


lehiabide iz lehiatzeko zioa.

Binilozko disko zaharrak, merkatuan dagoeneko lehiabide direnak, errepide mapa zaharkituak, noizbaiteko bidai gidak, historikoak ia-ia, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.


lehiadun izond lehiatzeko joera duena.

Hor ageri da Pierre gizon kartsu, lehiadun, bihotz handikoa zela.  Herria   2005-11-24


lehiaka adlag presaka.

Orduan atea berriz zabaldu zen eta aho zabalik gelditu nintzen sendagilea lehiaka sartu baitzen, hain ezohiko orduetan sekula jazo ez zena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 220. orr.


lehiakari iz lehiaketa batean parte hartzen duen pertsona.

Hamahirugarren Korrikletak 210 lehiakari bildu ditu igandean Angeluko karriketan.  Herria   2002-11-28

Zumaian iragan den "B" saileko proban lehen atera dira, zortzi lehiakarik osatzen zuten zoinlehenkan.  Herria   2005-07-28

Zortzi hautagia ditugu lehian: Jean-Mixel Colo Arrangoitzeko auzapezak nahi luke aintzina segitu karguan bainan lehiakari zorrotzak agertzen zaizkio.  Herria   2001-03-08


lehiaketa (orobat leiaketa g.er.) 1 iz elkarren lehian arituz egiten den sari bat irabazten den jarduna, batez ere literaturazkoa.

Herriko elkarte batek, Gure Txokoak, 50. urteurrena betetzen omen zuen, eta hori ospatzeko sormenezko lehiaketa bat antolatu omen zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 74. orr.

Narazio laburren lehiaketa bat antolatzen du Kanbon dagoen Artobeltz talotegiak.  Herria   2005-12-08

1999ko Tene Mujika lehiaketan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 190. orr.

Donostiako Udal Liburutegiko lehiaketara ipuin bat bidaltzea otu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

"Porroia", liburua ixten duen snuff-movie hori, Basauriko ipuin erotikoen lehiaketarako idatzi nuen 1999an.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 231. orr.

Iragarki eta lehiaketa arruntez bete nahian programazioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Telebistako lehiaketa bat ari baitziren ikusten han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.

World Press Photo lehiaketakoentzat, garbi dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

Aurreko urteko lehiaketaren epaia zeharo injustua izan ei zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Utz ditzagun neurriak alde batera, hau ez baita lehiaketa bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Arroltze moleta lehiaketa Balearen karrikan, Kaskarot-Bandak bazterrak harrotuz.  Herria   2003-06-19

2 (kiroletan) ik txapelketa.

Txapeldunen Liga bezalako lehiaketa bati [...] arreta gehiago jarri diogu.  Berria - Kirola   2004-04-07

Frantziako federazioak lehiaketa ofizialetatik kanpo utziko dituela mehatxatu ditu pilotariak.  Berria - Kirola   2004-01-17

Agirrek lehiaketa bikaina egin zuen.  Berria - Kirola   2006-03-11

Klub batzuek lehiaketa pribatu bat eratu nahi dute, federazioetatik kanpo.  Berria - Kirola   2006-02-19

Huna Amikuzeko trinket berri hortan nola hasi den aurtengo lehiaketa.  Herria   2001-09-06

Berriki Aldudeko xokoan ezker paretako esku huskako lehiaketa iragan da.  Herria   2003-03-06

Aste huntan berean hasten den amaturren lehiaketa.  Herria   2004-04-01

Euskal Herriko Sega Txikiko lehen lehiaketa jokatuko da gaur, Legorretan.  Berria - Kirola   2004-05-23

Eta baliatu nintzen Bost Nazioetako Lehiaketaren barnean jokatu France-Irlanda partidaz, Frantziako hiriburura joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Pariseko Open Lehiaketa.  Herria   2005-02-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espainiako Lehiaketa Batzordeak guztira hamabost partidako zigorra jarri dio Osasunari.  Berria - Kirola   2004-05-26

Marketinaren ikuspegitik «kirol erakargarria» bihurtu da arrauna, «lehiaketa eredu berriari esker».  Berria - Kirola   2004-05-22

Aurtengo Binakako Erremonte Txapelketak berriak ditu izena, lehiaketa sistema eta hiru pilotari.  Berria - Kirola   2004-11-26

Lehiaketa erritmo ona hartu dut Australian eta Paris-Nizan.  Berria - Kirola   2006-03-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire fakultatean bertan antolatzen zuten ipuin lehiaketa batera aurkeztu nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 185. orr.

Geroztik asko ugaldu dira haurrentzako literatur lehiaketak, dela ipuinetan dela olerkietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Lau urtez behin antolatzen den bertso lehiaketa gorena da denen gailurra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.

Xabik bertso-paper lehiaketa irabazi berri duela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.

Gaspar Cassado nazioarteko biolontxelo lehiaketa irabazi zuen.  Berria - Kultura   2004-04-29

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa abian da.  Berria - Kultura   2004-10-09

Iaz lehen saria eraman zuen kantonamenduko gazta lehiaketan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 204. orr.

Arku lehiaketa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 157. orr.

Pilota lehiaketa.  Herria   2001-07-12

Hiriburuko ezkerparetan ere abiatu da jokoberri lehiaketa bat.  Herria   2005-09-15

Trinketeko Ostatuko Mus lehiaketa.  Herria   2005-03-10

Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-11-30

Espainiako Kopa lehiaketa erakargarria da Athleticentzat.  Berria - Kirola   2006-01-03

5 lanpostu, lan edo kideko bat eskuratzeko, eskuarki zenbait hautagaik parte hartuz, egiten den azterketa.

Lineako transatlantiko bateko mediku-posturako lehiaketan sar zedin lortu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

Zerbitzua lehiaketa bidez hornitzeko Parlamentuak harturiko erabakiak atea ireki zien erakunde ez-ofizialen eremu zabalagoko hautagaiei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Batere susmagarria ez den frantsesezko liburu batean (Europako lanpostu lehiaketetan erabiltzen dena) hara zer esaten den.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

Sei hilabete gabe esku artean zeukan ospitaleko arropa zuri guztia garbitzeko kontratua, lehiaketa publiko "guztiz gardenean" irabazia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Espainiako Sustapen Ministerioarentzat bi ontzi eraikitzeko lehiaketa irabazi du.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

1991-06-08: behin behinean sortutako bost enpresa elkarte aurkezten dira Itoizko urtegia eraikitzeko lehiaketara.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 190. orr.

Indarrean zegoen ituna baliogabetu zen lehiaketa publiko batek baimentzen ez duen zerbait egiteko. herria¬

2000 ko irailean Sokoak abiatu zuen enpresa berriak sortzeko lehiaketa bat.  Herria   2001-05-03

6 lehiatzea, norgehiagoka.

Desarautzea beti da ekonomiaren mesederako; konkurrentziak prezioei buruzko lehiaketa mesedegarria sortzen du, eta zerbitzuen kalitatea hobetzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abesbatza lehiaketa (5); aizkolarien lehiaketa (37); amaturren lehiaketa (4); animazio lehiaketa (5); arroltze moleta lehiaketa (4); artzain xakur lehiaketa (12); aurtengo lehiaketa (10); berrigara lehiaketa (4); bertsopaper lehiaketa (6); birla lehiaketa (8); elhinako lehiaketa (5); esku huskako lehiaketa (4); espainiako lehiaketa batzordeak (6); fandango lehiaketa (11); federazioko lehiaketa (5); futbol lehiaketa (10); gazteen arteko lehiaketa (6); gazteen lehiaketa (4); heleta mus lehiaketa (4); indar joko lehiaketa (6); ipuin lehiaketa (23); irabazi zuen lehiaketa (4); itsas lehiaketa (6); jaialdiko lehiaketa (4); joko lehiaketa (8); kantu lehiaketa (6); kartel lehiaketa (4); kirol lehiaketa (5)

lehiaketa antolatu (29); lehiaketa antolatu du (13); lehiaketa antolatzen (8); lehiaketa bat antolatu (12); lehiaketa bat antolatzen (15); lehiaketa bat iraganen (4); lehiaketa batzordeak (49); lehiaketa batzordean (4); lehiaketa batzordearen (5); lehiaketa berezi (23); lehiaketa berezi bat (14); lehiaketa egin (5); lehiaketa egingo (5); lehiaketa egun (8); lehiaketa erredakzioa (5); lehiaketa handi (7); lehiaketa hasi (5); lehiaketa hasiko (4); lehiaketa irabazi (48); lehiaketa irabazi zuen (21); lehiaketa iragan (6); lehiaketa iragan da (5); lehiaketa izanen (4); lehiaketa izango (4); lehiaketa jokatuko (5); lehiaketa jokatzen (5); lehiaketa nagusia (11); lehiaketa nagusian (10); lehiaketa ofizialetan (12); lehiaketa publiko (14); lehiaketa publiko batek (5); lehiaketa publikoa (11); lehiaketa publikoak (5); lehiaketa publikoan (4); lehiaketa publikoaren (5); lehiaketa publikora (5); lehiaketa sistema (16); lehiaketa taldeak (11); lehiaketa urte (4)

ligako lehiaketa batzordeak (4); literatur lehiaketa (8); maketa lehiaketa (7); margo lehiaketa (4); marrazki lehiaketa (10); marrazki lehiaketa bat (4); moleta lehiaketa (6); mus lehiaketa (115); mus lehiaketa bat (25); musika lehiaketa (7); nazioarteko lehiaketa (11); open lehiaketa (5); palantxa lehiaketa (9); pilota lehiaketa (11); pop rock lehiaketa (15); prestatzaileen lehiaketa (6); rock lehiaketa (16); rock lehiaketa taldeak (10); sukaldaritza lehiaketa (4); taldeen lehiaketa (5); tenis lehiaketa (4); trinketeko lehiaketa (4); urrezko aizkolarien lehiaketa (36)

lehiaketak jokatzeko (9); literatur lehiaketak (4); mus lehiaketak (4); urrezko aizkolarien lehiaketak (5)

aizkolarien lehiaketako finala (7); aizkolarien lehiaketako ligaxkara (4); aizkolarien lehiaketako sailkapen (4); lehiaketako epaimahaia (5); lehiaketako final (5); lehiaketako finala (13); lehiaketako lehen saria (13); lehiaketako ligaxkara (4); lehiaketako sailkapen (4); lehiaketako sari (7); lehiaketako sariak (6); literatur lehiaketako (7); urrezko aizkolarien lehiaketako (72); urrezko lehiaketako (9)

aizkolarien lehiaketan (19); akordeoi lehiaketan (6); lehiaketan parte hartu (9); lehiaketan parte hartuko (4); lehiaketan parte hartzeko (13); lehiaketan parte hartzen (5); lehiaketan saritutako (5); literatur lehiaketan (5); nazioarteko lehiaketan (4); taldeen lehiaketan (4); union basque lehiaketan (4); urrezko aizkolarien lehiaketan (18)

aurkeztu dira lehiaketara (4); aurkeztu ziren lehiaketara (4); lehiaketara aurkezteko (4); lehiaketara aurkeztu (7); lehiaketara lanak aurkezteko (6)

amikuzeko lehiaketaren (6); aurtengo lehiaketaren (7); ipuin lehiaketaren (5); lehiaketaren emaitzak (9); lehiaketaren finala (24); lehiaketaren finalak (24); lehiaketaren irabazlea (6); lehiaketaren irabazleak (4); lehiaketaren karietarat (4); lehiaketaren lehen partida (4); lehiaketaren sari (4); palantxako lehiaketaren (7); palantxako lehiaketaren finalak (6); urrezko aizkolarien lehiaketaren (4)

lehiaketatan saritu (5)

lehiaketatik at (14); lehiaketatik at utzi (4); lehiaketatik kanpo (29)

lehiaketaz kanpo (10)

lehiaketetan aritzeko (4); lehiaketetan parte hartzea (4); lehiaketetan parte hartzeko (7); nazioarteko lehiaketetan (11)

lehiaketetatik kanpo (4)


lehiaketatxo iz lehiaketa txikia.

Gure auzoko kultur elkarteak antolatu zuen lehiaketatxo anonimoan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.


lehiakide 1 iz lehia edo lehiaketa bateko kideetako bakoitza.

Lehiakide bakoitxak bere bertsetak kantatü dütü.  Herria   2004-05-20

Lehiakideek bi lerro osatu zituzten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Txapela jantzi zuen iaz, baina lehiakide gogorrekin topo egingo du aurten.  Berria - Kirola   2004-05-22

Domergue UDFkoak ez dauka lehiakide sendorik eskuinean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Salmonden lehiakide izan zen Cunningham SNPko presidentetzarako lehian.  Berria - Mundua   2004-09-18

Petxo Idoyaga lankideak ustekabeko lehiakide bat izan zuen katedrarako oposizioetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz, erosleari salmentaz.  Elizen arteko biblia   Si 37,11

OSS zerbitzuarentzat lan egin zuten, hots, FBIren lehiakide eta aurkari ere bazen erakundearentzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.

Haren lehiakide Kodak eta Leicak jada ez dute produktu analogikorik ekoizten.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Euskara giputza zen nagusi, behin XIX. mende erdiraz gero, baina beste hiru eredu ere bazituen lehiakide.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 47. orr.

Lehiakide sentitu izan zuela, horra, eta ez burkide.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Orain lehiakide handiagoei eta merkeagoei aurre egin behar diete.  Berria - Harian   2005-03-25

Beste lehiakide handi batek, Txinak, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Anaia konplizea lehiakide maltzur bihurtua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

Lehiakide menderatuak suspertzeko arriskuaren aurkako segurtasun-neurri gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Airbus askoz egoera hobean dago Boeing lehiakide estatubatuarra baino.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

• 3 izond

Nazio-estatu lehiakide batzuek eratu duten munduko ekonomiaren aroa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Enpresa lehiakideari produkzioa erosi eta desegitea. Erakunde lehiakide eta aurkari gisa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Edo erlijio bakar bat gerta liteke garaile edo erlijio lehiakideak beren artean adiskidetu egin litezke elkarren ondoan bizitzeko, mundu sinikoan eta indikoan bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Komunitate lehiakide lehiakide bateko profeta errefusatua gonbidatu zuten Mekara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Ordudanik, europar nazio handiak elkarren lehiakide izan ziren alor gehienetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bushen lehiakide (3); lehiakide izan (10); lehiakide izan ziren (3); lehiakide izango (7); lehiakide nagusiak (4)

lehiakideei aurre egiteko (3)

lehiakideen arteko (7)


lehiakor 1 izond helburu bera lortu nahi duten gainerakoekin lehian aritzeko gauza dena.

Bere alorrean lehiakor eta emankorra den enpresak bizkarra erakusten dio kultura lehiakor eta emankorrenari. Merkatu bateratu, integratu eta lehiakor bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.

Lehiakorrak ez diren produktuek desagertzera jotzen dutelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Lantegi lehiakor batean lan egin nahi dutela.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Gipuzkoak aireportu «lehiakor eta segurua» behar du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 59. orr.

1970eko hamarraldian HPEEren prezio jasoen politikak eskaintza lehiakor bat gararazi zuen, eta orobat ekarri zuen energiaren ordezkatzea eta aurreztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Ekonomia lehiakor batean langile ikasiek berdinen elkarte sozialistak eratzea, hau da, kooperatibak sortzea.  Berria - Kultura   2004-08-10

Hori, inguru lehiakor batean, oso arriskugarria izan daiteke ikasleekiko konkurrentzia handia dagoenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Urte horietan bi talde lehiakor zeuden Lieja hirian, Standard bata eta FC Lieja bestea.  Berria - Kirola   2004-12-15

Gizonari, aldiz, lehiakorra izaten erakusten zaio.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.

Estaturik boteretsuenen artean kokatzeko lasterketan lehiakor izateko ahalegin horretan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 78. orr.

Epe luzera lehiakor izateko berrikuntza eta ikerketan inbertitu beharra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Trena garraiobide lehiakor eta moderno bihurtzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-11

2 (adizlagun gisa)

Nuarbek lehiakor jarraitzen du.  Berria - Kirola   2004-07-27

Beti lehiakor, beti erasoan.  Berria - Kirola   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehiakor izateko (4); talde lehiakor (6)

auto lehiakorra (3); lehiakorra izan (7); lehiakorra izango (4); lehiakorra izateko (5); oso lehiakorra (8); oso talde lehiakorra (3); talde lehiakorra (9)

lehiakorrak izan (5); lehiakorrak izateko (4); lehiakorrak izaten (3); oso lehiakorrak (3)

gizarte lehiakorrean (3)

lehiakorrena bihurtzea (3); lehiakorrena izateko (3); munduko ekonomiarik lehiakorrena (3)


lehiakortasun 1 iz leihakorra denaren nolakotasuna.

Beharrezkoa da lehiakortasunaren kimera erretoriko hori kritikatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Lehiakortasuna handitzen hasi denean. testuinguru globalean bere ekonomiaren lehiakortasuna ziurtatzen ez badu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Lanpostuak ziurtatu eta lehiakortasuna irabazteko era bakarra. balio erantsia eta lehiakortasuna areagotzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Asmo nagusia enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna areagotzea da. herria¬

Enpresak lehiakortasunari eutsi ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

Horren emaitza, batetik, lehiakortasunaren beherakada lasterra izan zen, eta, bestetik, defizit korrontearen hazkunde ikusgarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Lehiakortasun horrek ingurumena errespetatu behar dela.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Norberak duen onena emanaz atera daiteke guztientzako emaitzarik onena: horrek behar luke izan lehiakortasunaren definizioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Talde honetan lehiakortasun handia dago postu guztietan. herria¬

Ez dira negozio onak, ez dago lehiakortasun handirik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

Lehiakortasun handiena duten herrialdeen sailkapena.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Atlantiko aldeko 13 kontseilu biltzen ditu RTAk, eta lehiakortasun ekonomikoa bultzatzea du helburu.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Gure mundua larritasunez, presio itogarriz, lehiakortasun kaltegarriz beteta dago, eta horrek guztiak ito egiten du pertsona. Dolarraren goraldiak ez zion ekonomien lehiakortasun erlatiboari bakarrik eragin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frantziako Gobernuak 650 milioi euroko laguntzak emango ditu hurrengo urteotan, «lehiakortasun guneak» sortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Babcockeko zuzendaritzak azpimarratu duenez, lehiakortasun plana abian jarri dute jada.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Modernizazio, segurtasun eta lehiakortasun irizpideekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Estatua ez da berrikuntzaren eta garapenaren etsai bihurtzen, hazkuntza eta lehiakortasun faktore bihurtzen da.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Etengabeko lehiakortasun galera gainditzeko bidea.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Txirrindularien lehiakortasun maila neurtzeko proba.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Ez dut uste, printzipioz, ona den elebakarreko unibertsitateak sortzea, beren lehiakortasun maila arras apala izango litzatekeelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 76. orr.

EBren eta AEBren arteko lehiakortasun tartea handitu egin da azken urteotan.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Langileen hezkuntza eta kualifikazio maila eta beren parte-hartze maila enpresarentzat lehiakortasun eta produktibitate iturri nagusia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Baina Elgetaren garaian beste lehiakortasun mota bat zegoen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Mario Monti egungo Lehiakortasun komisarioa.  Berria - Mundua   2004-10-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehiakortasun arazoak (4); lehiakortasun handia (6); lehiakortasun handia dago (4); lehiakortasun plana (3); lehiakortasun txikiagoa (3)

arteko lehiakortasuna (4); enpresen arteko lehiakortasuna (3); enpresen lehiakortasuna (6); ertainen lehiakortasuna (3); eta ertainen lehiakortasuna (3); eta lehiakortasuna (16); lehiakortasuna areagotzea (4); lehiakortasuna areagotzeko (11); lehiakortasuna arriskuan (3); lehiakortasuna da (3); lehiakortasuna eta (12); lehiakortasuna ez (4); lehiakortasuna sustatzeko (4); produktuen lehiakortasuna (3)

enpresen lehiakortasunari (4); lehiakortasunari kalte (4)

enpresen lehiakortasunerako (3)


lehiarazi, leiharaz, lehiarazten du ad lehiatzera behartu.

Pastorala zinez arriskütan ezarten dü, ene ustez, idazlearen testüaz axolik ez düanak, beti llabürtzera lehiarazi nahi gütüanak.  Herria   2003-09-18

Egiazko fededün bat da Mohamet, fedeak lehiarazirik mintzo da.  Herria   2005-01-06

Place de la Concorde-n barrena gindoazela, jendarme baten ziztuek lehiarazita, besotik heldu zidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Hexagono Gorribiziko liburuak erdiesteko eldarnioak lehiarazi zituen hartara.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

Esker ona edo Ikustatea da, ongi egin digunari, Maitasun afektu berberaz, ongi egitera lehiarazten gaituen Desira edo Maitasungarra.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

Tinkotasuna deitzen dut, bakoitza, Arrazoiaren agindu soilari jarraikiz, bere izana atxikitzeko, lehiarazten duen Desira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 345. orr.


lehiatila ik leihatila.

lehiatsu 1 izond lehiaz betea.

Gizon lehiatsuen gizartea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Ez du anfitrioi lehiatsuarena egiten, ez die edari bat eskaintzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.

Arimen salbamena jainkozaletasun sutsuz eta grina bizi eta lehiatsuz bilatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 787. orr.

Urrats lehiatsuak entzun ziren korridorean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 235. orr.

Barneko merkatuen murriztasunak kanpoko merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Bakearen eta salbamenaren etsai ziren askok, Jauna lagun, bakea besarkatzen zuten bihotz-bihotzez, eta bakearen seme-alaba eta betiko salbamenaren bilatzaile lehiatsu bihurtzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Hemen hasten da Agustin filosofoaren Egiaren bilaketa lehiatsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Zuhurra nauk, eta lehiatsua, eta zentzuduna, baita setatsua ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.

Bien arteko isiltasuna nork urratuko lehiatsu hartan bizitza jokatzen ari balira bezain irmo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

2 (adizlagun gisa) ik lehiatsuki.

Isilune bat sortu da, agian oso lehiatsu mintzatu naizelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Lanean ari zen berriz, lehiatsu, jainko ezezagun bati gure garunak arruntik ketzeko zina egin balio bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Hasieran ia egunero deitzen zuen, gogorik gabe batzuetan eta lehiatsu besteetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

Axenario lehiatsu tematzen da jarraitzen, kexatu gabe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Anaiak lehiatsu animatzen zituen otoitz egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.

Luze eta lehiatsu otoitz egin ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Jaiki zen berehala azkar, lehiatsu eta alai, eta Jainkoagatik borrokatzeko fedearen ezkutuaz eta konfiantza handiz armaturik, hiriko bidea hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.


lehiatsuki adlag lehiaz, karrez. ik lehiatuki.

Eta ikaragarria zen pentsatzea jendea urkatzerakoan gizakiak hain ohikotasun handiz joka zezakeela, hain arduratsu, hain zehazki, hain lehiatsuki, munduko ekintzarik zentzugabeena hain era arrunt eta ondo antolatuan egin zezakeela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.


lehiatu, lehia, lehiatzen 1 da ad presatu.

Bat-batean, ordea, larriak harturik jaiki, eta komodako tiraderara lehiatu zen lasterka.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Gizona bainugelara lehiatu zen arraposturik eman gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Gartzia lehiatu zen Joanttori gertakarien berri ematera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

Arkua eta gezia ateratzea, ezkongaiak lehia zitezen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 157. orr.

Ez bat ez bi, gizonarengana lehiatu zen, aitak alemanen begirada eta gutizia bekaitzetarik salbu atxikitzen zituen baserriko mozkinez zareak hanpaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Orduan, sorginaren gisa piztua ostatutik lehiatu zen Leonie, Maddi orroaz ondotik zetorkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.

Ordaintzera lehiatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 219. orr.

2 lehiaz ahalegindu.

Gauza bakoitza, haren esku den bezainbatean, bere izanean irauten lehiatzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 253. orr.

Bakea egin ondoren, ekonomiazko merkataritzan lehiatu ziren biak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Jaunaren erabakiz, burugogorkeriaz lehiatu ziren israeldarrei kontra egiten.  Elizen arteko biblia   Jos 11,20

Laster, bere armada handiarekin, Europako beste erreinu edo inperio guztien gainetik Frantziako inperioaren ezartzera lehiatu zen, Madriletik Moskuraino.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Andresek behin eta berriro lehiatu behar izan zuen haurraren egoera larria zela konbentzitzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

Ez zuen askorik lehiatu behar izaten konbentzitzeko salerosketa eta negozio-arte bat zela politika.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Eta lehiatu egin behar dela lana lortu nahi bada.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 153. orr.

Kontrabandoko ekaiak pasatzera lehiatzeagatik, jende parrasta atxilotua izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

3 lehian aritu; lehia edo lehiaketa batean parte hartu.

Holding berria, hala, nazioarteko merkatuan lehiatu ahalko da. herrialdeko enpresa txiki eta ertainak nazioartean erosoago lehiatu daitezen.  Berria - Ekonomia   2004-10-13

Ezin dira ekoizpen masiboaren eta prezioa baxuen aurka lehiatu, eta orain hiru urteko krisialdiak industria hondoratu du.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Zeruaren eta itsasoaren kontra lehiatu behar setatsu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Osagai femenino handia duten emakumeek ez dute lehiatu beharrik sentitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.

Batetik, industria babestu behar da, ezin baita lehiatu ez badago egitura ekonomiko sendorik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 219. orr.

Dakar probako motoak ez dira lehiatu, Caldecotten alde dolua adierazteko.  Berria - Kirola   2006-01-11

91 lasterkari lehiatu dira hor, nun nahitik jinak.  Herria   2001-05-17

Bi hilabetez, 130 muslari pare dira lehiatu Txixtulari ostatuan, antolatua zen 16. lehiaketa huntan.  Herria   2001-04-05

76 talde lehiatu dira giro hoberenean eta huna [...] hiru mailetako irabazleak.  Herria   2005-04-07

4 norbaitekin elkarren lehian jardun.

Afrikan punikoarekin lehiatu behar izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Oinezkoekin lasterka nekatzen bazara, nola lehiatu nahi duzu zaldizkoekin?  Elizen arteko biblia   Jr 12,5

Lasterketa moduko batean lehiatu ginen ekaitzarekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Hizkuntzarekin lehiatu ez den eta lehian lortutako etekinekin gozatu ez den hiztun erdi teknokrata erdi indiferente horrek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

Zeren enara nola lehia daiteke zisneekin, edo antxumearen hanka dardaratiek nola berdin lezakete lasterka zaldiaren indar bortitza?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Berez txikiak diren hizkuntzak, eta handiekin lehiatu behar dutenak, ezin, baina, triunfalismoan eta erosokerian sekula bizi.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 19. orr.

Ez daukak handienekin lehiatzen ibili beharrik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 127. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Partida estu hasi zen, lehen tantoak lehiatuak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-08-07

Gilen lehiatuarendako, berriz, Salbaterrako zubiaz harata mundua ere bazela ikastearen pare izan zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Harea gorriaren eta harri beltzaren gainean han entzuten nuen hurbiltzen; airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Ukrainako oposizio laranjak [...] Presidentetzarako hauteskunde lehiatuaren emaitzari aurre egiten jarraitzen zuen atzo. herria¬

Partida lehiatua, gogorra, eta gaitza izango da.  Berria - Kirola   2004-05-13

Partida estu hasi zen, lehen tantoak lehiatuak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarrekin lehiatu (3); elkarren aurka lehiatu (3); film lehiatu dira (5); gogor lehiatu (3); izateko lehiatu (3); lasterka lehiatu (3); merkatuan lehiatu (6); nazioarteko merkatuan lehiatu (3); talde lehiatu dira (5); talde lehiatu ziren (13); taldeekin lehiatu (4)

final lehiatua (4); oso lehiatua (14); oso lehiatua izan (4); partida lehiatua (10); partida lehiatua izango (3); partida oso lehiatua (4)

abere lehiatuko dira (3); atalean lehiatuko (3); aurka lehiatuko (14); aurka lehiatuko dira (8); bertsolari lehiatuko dira (5); bikote lehiatuko (3); bozetan lehiatuko (6); eskuratzeko lehiatuko (4); film lehiatuko dira (9); filmak lehiatuko dira (3); hautagai lehiatuko dira (4); hauteskundeetan lehiatuko (4); idi pare lehiatuko (3); jaialdian lehiatuko da (4); kirolari lehiatuko dira (4); kontra lehiatuko (4); lehiatuko dela iragarri (3); lortzeko lehiatuko (4); luze lehiatuko dira (3); multzotan lehiatuko (3); onenak lehiatuko dira (3); sail ofizialean lehiatuko (8); sailean lehiatuko da (3); talde lehiatuko dira (21); taldeak lehiatuko dira (7); uztarri lehiatuko dira (5); zazpi talde lehiatuko (3); zerrenda lehiatuko dira (4)

lehiatzea galarazi (5)

bozetan lehiatzeko (3); europan lehiatzeko (4); lehiatzeko asmoa (9); lehiatzeko asmoa zuten (3); lehiatzeko aukera (16); lehiatzeko aukera izango (4); lehiatzeko aukerarik (3); lehiatzeko borrokan (3); lehiatzeko eskubidea (3); lehiatzeko grina (3); lehiatzeko moduan (8); lehiatzeko prest (5); lehiatzeko tresna (3); lehiatzeko txartela (7); nazioartean lehiatzeko (8); ofizialki lehiatzeko (5)

bozetan lehiatzen diren (3); hauteskundeetan lehiatzen (4); lehiatzen ari (8); lehiatzen ari diren (3); lehiatzen hasi (3); lehiatzen ikustea (3); putinen aurka lehiatzen (4)

lehiatzera ohituta (3)


lehiatuki adlag lehiaz, karrez. ik lehiatsuki.

Zinez lehiatuki zeraman bere misiolari kargua.  Herria   2001-05-17

Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.


lehiatzaile iz lehiatzen den pertsona.

Printzeak gutxiago arduratu ziren hango ministroak izendatzeaz, eta lehiatzaileek gutxiago eskatu zieten beren autoritatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 326. orr.

Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.


lehiatze iz lehiaz ahalegintzea.

Usoen etengabe lehiatze horrek gau-beila luzeen osteko amesgaiztoa gogorarazten dio: aita galdu zuenetik beti ikusten du katedrala ametsetan, baina inoiz ez da barrura sartzen, portaleko usoek izuturik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.


lehiazale izond lehiaren zalea dena.

Jakizu alargun naizela eta lehiazale porrokatua, eta ez dudala etsiko harik eta lo dagoen printzea esnarazi eta nire herrira eraman arte.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.


lehoi (orobat lehoin g.er., leoi g.er. eta leoin g.er.) 1 iz ugaztun haragijale handia, ilea hori-gorria, eta isatsa luzea eta ile motots batean bukatua duena, Asian eta Afrikan bizi dena (Panthera leo).

Basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.

Lehoi arra bezala / makurtu eta etzaten da, / edo lehoi emea bezala: / nork egin aurre hari?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 221. orr.

Timnako mahastietara hurbiltzen ari zenean, lehoi gazte bat irten zitzaion orroka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Hartz edo lehoi basatiak.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,17

Zeuok hil dituzue profetak ezpataz, lehoi amorratuak bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 2,30

Lehoi goseen erpe eta atzaparretarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Nondik edo handik lehoi baten larru zahar bat lortua zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.

Lehoi baten eta bufalo baten arteko borrokaldia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Lehoi baten zuloan sartzea bezala zen Henneren etxean sartzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Lehoi-tximadun jakintsuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehoi aurpegiak, gizonen eta emakumeen aurpegiak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 144. orr.

Baliteke gu lehoi burua duen sagua izatea, baina hobe da hori arratoi aurpegia duen lehoia izatea baino.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 263. orr.

Lehoi ehizan bildutako ebatondoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Unibertsitate batean eman behar zuen hitzaldi batera zirkuko lehoi hezle jantzita agertu omen zen behin Gomez de la Serna.  Berria - Kultura   2004-07-23

Lehoi domadorea?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

3 lehoi-eme (orobat lehoieme)

Lehoiak harrapatzen eta zatitzen zuen ehiza lehoi-eme eta kumeentzat, harrapakinez betetzen zuen bere haitzuloa.  Elizen arteko biblia   Na 2,13

Makurtu eta luze etzaten da lehoiaren antzera, lehoi-emearen antzera.  Elizen arteko biblia   Has 49,9

Lehoi eme beltzarana dirudi kirru mataza horrekin.  Berria - Kultura   2004-08-12

Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

4 lehoi-zulo (orobat lehoizulo)

Gero, harri bat ekarri eta lehoi-zuloaren sarrera itxi zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Gero, Danielen salatzaileak ekartzeko agindu zuen erregeak, eta lehoi-zulora jaurtiki zituzten beren emazte eta seme-alabekin batera.  Elizen arteko biblia   Dn 6,25

Lehoi-zulora hurbildu eta barrura begiratzean, eserita ikusi zuen Daniel.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,40

Lehoizulo bat ematen du etxeak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

5 urrezko lehoi Veneziako zinemaldiko sari nagusiaren irudia.

Europako hiru film eta Hego Koreako bat dira faboritoak Veneziako Urrezko Lehoia eskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-09-11

Mike Leighen Vera Drake filmak irabazi du Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Lehoia. herria¬

Veneziako Mostrako Urrezko Lehoiaren irabazlea.  Berria - Kultura   2004-09-17

Eisenmanek bere ibilbideagatik jaso du Urrezko Lehoia.  Berria - Kultura   2004-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehoi aurpegia (3); lehoi eme (6); lehoi emea (4); lehoi emearen (4); lehoi gazte (5); lehoi gaztea (3); lehoi zuloaren (3); lehoi zulora (5)

lehoia baino (3); lehoia bezala (8); urrezko lehoia (20); urrezko lehoia eskuratzeko (3); urrezko lehoia irabazi (4)

lehoiak bezain (3); lehoiak bezala (9); lehoiak edatera joaten (3)

lehoiaren ahotik (3); lehoiaren antzera (4); lehoiaren hezur (3); lehoiaren kaiolan (3); lehoiaren orroa (4); lehoiaren zalduna (3); urrezko lehoiaren (3)

lehoiek orro (3)

daniel lehoien zuloan (3); lehoien ahoak (3); lehoien pasabidea (4); lehoien zulora (7)

lehoietako zalduna (3)


lehoidun izlag lehoiaren irudia duena.

Gryffindorreko lehoidun bandera gorriak astintzen zituzten edo pankartak altxatzen zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.


lehoieme ik lehoi 3.

lehoikume iz lehoiaren umea.

Lehoia basapiztien artean bezala, lehoikumea ardien artean bezala izango dira.  Elizen arteko biblia   Mi 5,7

Lehoikume xalo bat bi hiena zitalengandik eskapo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu?  Elizen arteko biblia   Am 3,4

Eta panterakumeak eta lehoikumeak erpeka eta haginka defendatzen dira, kasik haginik eta erperik irten aurretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.

Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen, jazmina bezain zuri eta arrosak bezain musugorri.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.


lehoin ik lehoi.

lehoinabar (28 agerraldi, 7 liburu eta 7 artikulutan; orobat lehoi nabar g.er.) iz ugaztun haragijale handia, larrua gorrixka eta orban edo izpil beltz biribilekin duena (Panthera pardus). ik pantera.

Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa.  Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua?  Elizen arteko biblia   Jr 13,23

Lehoinabar baten zalutasun hilgarriaz mugitzen zuen gorputz luze lerdenean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 53. orr.

Lehoinabar larruz jantzita azaldu zen hura burutik oinetaraino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Norvegiako Jomi Massage hasi zen: lehoi nabarrrezko soinekoa, botak eta gitarra gorriak.  Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elurretako lehoinabarra (6)


lehoitu izond

Belar artean ageri da lurraren arradan muino ttipi lehoitu berdexketan eta lo hartutako artaldea ematen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.


lehoizulo ik lehoi 4.

lehor (orobat leihor g.er. eta legor g.er.) 1 izond hezetasunik edo urik ez duena, bustirik ez dagoena.

Meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Udako arratsaldea zen, astuna, itogarria, aire lehor eta hautsez betekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Aire lehor epelagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Giro lehor eta beroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Nahiago dut hotz lehor hau hezetasuna baino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Tropiko aldean, bi eguraldi mota dauden gisara, bero lehorrarekikoa eta bero umelarekikoa, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Aspaldian urik ikusi ez duen lur lehorra. Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei.  Elizen arteko biblia   Has 37,28

Errekaren ubide lehorraren alboetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Hotz ala bero, heze edo lehor, lastozko kamaina batean etzaten da, zerua aterpe.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Hondar bustia lehor bihurtzen den punturaino.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Neguan ere lehorra egoten da etxeetako egurra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Lasto lehorraren usain gozo-antza sentitzen zen airean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Erantzi zapatak, galtzerdi bustiak, eta jantzi zituzten artilezko lehorrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Oihal lehor eta goxoen artean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

Eskua sabelean zeukan, odol-marka lehor baten gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

· Termometro lehor eta bustiaren arteko zenbakia topatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 71. orr.

2 euri gutxi egiten duena.

Orain basamortuan dago landatua, lurralde lehor eta egarberan.  Elizen arteko biblia   Ez 19,13

Lurra lehorra zen; arbolarik ez zegoen, klima gogorra zen, jendeak ere gogorra behar.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Eguna lehor eta eguzkitsu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

Abendu lehorra, urte ugaritsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Eskualde lehor eta epelagoa da hemendik aurrerakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 128. orr.

Klima lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

3 berezkoa duen hezetasuna edo zukua ez duena.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Opil lehor horiei bultzatzen lagunduko dizu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Bakailao lehor pusketa bat bota zidaten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

Balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Aukeran lehor samarra zegoen lasagna, baina oso ardo ona zuten ikasleek pisu hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Berehala bukatu zuten beren jateko lehor murritza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Goxoki, fruitu lehor eta tabako paketeen atzean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.

Piku lehor hau ere norbaitek zuritu beharko dit.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

Kaxakada bat galleta lehor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

· Sabel agorrak eta bular lehorrak.  Elizen arteko biblia   Os 9,14

4 (ahoaz eta kidekoez mintzatuz)

Barka, ene printzesa, aho lehorrez jaikitzen naizenean gehiegi hitz egiten dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 170. orr.

Oso astiro, zintzurra lehor, oinak erreta dituena bezala, erdi herrestan iritsi nintzen etxeko eskalinata leinurutsuaren aurrera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak  Elizen arteko biblia   EsZ 25,25

5 (landareez eta kidekoez mintzatuz) ik ihar 3; idor 3.

Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Intxusa lehor batetik masustondo lehorrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Sasi lehor arantzadunei heldu nien, baina erroak atera egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen; hosto lehorrak Arkale tabernariari saltzen zizkion gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

6 (erkaketan)

Indargabe nago, teila bezain lehor.  Elizen arteko biblia   Sal 22,16

Ahoan mihia larru-puska bat bezain lehor sumatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Monasterioko zulo batera bota zuten eta han egon zen luzaro, ohola bezain lehor geratu zen arte.  Elizen arteko biblia   Jr 37,16

Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.  Elizen arteko biblia   Dt 28,23

7 pertsonez mintzatuz, maitasun edo txerarik erakusten ez duena, lagunkina ez dena.

Gizon lehor eta berekoia iruditu zitzaion Iturrioz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Felix Sumarakov-Elston gizon lehorra omen zen, semearekiko maitasun eta xera gutxi erakusten zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.

Carlos oso serioa zen, lehorra, izugarri arretatsua gauzak egiteko orduan. Irakasleak, ordea -aguretxo lehor eta erretxin bat-, aurre egin zien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Venancia emakume zahar, lehor, garbi, langile horietako bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.

Neska kementsua zen, lehor samarra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

· Bere bihotz lehor zekenaren baitatik sortua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Begi lehorrak malkoz bete zaizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

8 pertsona lehorrari dagokiona.

Agur zabal eta lehor bat luzatu dio, besoarekin zirkulu bat eginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Lehorrak izan ziren Catherineren hitzak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 61. orr.

"Bale" lehor bat eta buelta eman zuen, barraraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 109. orr.

"Hiri" esatekotan egon da, semearengatik egindako guztiagatik, baina "ez horregatik" lehorra irten zaio.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

Andresek ama agurtu zuen; hark harrera lehorra egin zion, eta aulki batean eseri zen Andres, Lulurengandik urruti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Noizean behin, barre lehor bat, berehalakoan itoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Hileta-jagoleak keinu lehor bat egiten die hurbilen dituen gizonezkoei eta hilkutxa seinalatzen die.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Esplikazio lehor, ulergaitz, hermeneutiko, enigmatiko eta transgresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

9 testuez eta kidekoez mintzatuz, apaingarririk eda atsegingarririk ez duena.

Umekeria pedantez mamitua dago, tesi guztiak bezalaxe, eta ez dago kristaurik hango jardun lehorra inork derrigortu gabe irakurriko duenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Ez da, ez, lege-testu lehorra, baina ezta gogoeta espiritual soila ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Apaiz batzuek egindako lan filologiko lehorrak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 15. orr.

Ustekabean, ordea, gerrako istorio eder bat entzun nuen, nire bibliofiliak espero zituen zehaztapen tekniko eta lehorren ordez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

· Entrenamendu-saioak gero eta hobeak ziren, edo lehorragoak behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 213. orr.

10 (-en atzizkiaren eskuinean) lehortasuna.

Bixta urruneneraino luzatzeko ahalmen hori, airearen lehorrari zor zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Emakumearen aurpegian irribarrea ageri da oraindik, baina zakarkeria, hitzen lehorra ezin daiteke bazter utzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

11 hotsez, kolpez eta kidekoez mintzatuz, laburra eta durundirik gabea.

Hots lehorra izan zen, sorra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Une berean hots lehor bat aditu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Hots lehor bat egin zuen ezpainez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

Bat-batean, tiro-hots lehor batzuk entzun genituen: dak!, dak!, dak!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Eta, danba!, eztanda lehor bat entzuten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Eta hor entzuten dut, paum!, eztanda txiki bat, soinu lehor bat, pertsianek haizearen eraginez hormaren kontra jotzean egiten dutenaren antzekoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Ikarazko oihu lehor bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Eztul lehor baten ondoren jarraitu zuen Marco Fidanzak: [...].  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Balaztada lehor baten soinuak moztu zigun, bat-batean, solasaldia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.

Zaunka lehor bat entzun zen barnealdean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 238. orr.

Lasterka doaz, presaka, ondotik iragatean kolpe lehor batez jotzen naute eta desagertu egiten dira ondoren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

-Tira, esnatu, putakume hori, esnatu! -hitzok zaplazteko lehor batzuek indartuta zetozen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Aire hotza sartzen da bere ziegara eta jendearen oihuak, lasterkarien hotsak eta tiro lehorrak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

12 edari alkoholdunez mintzatuz, azukrerik edo gozagarririk ez duena.

Zuri koktel lehorrak gustatzen zaizkizu, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Bermut lehor bat zerbitzatu Pierre jaunari, Noilly Cinzano bat Léon jaunari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

13 mozkorturik ez dagoena.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Denetara probatu zuen: asko janda eta baraurik; ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

· Al Capone eta Lege Lehorraren garaia bete-betean ezagutu zuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.

14 (adizlagun edo predikatu gisa) ik lehorki.

Noek untziko estalkia zabaldu eta lur-azala lehor ikusi zuen.  Elizen arteko biblia   Has 8,13

Jar ezazue fedea Jainkoarengan eta zaindu ezazue bolbora lehor. Atarian sartzeaz bat, lehor mintzatu zaio polizia: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Zirrara bat izan nuen, haren kontrako haserreaz gainezka; lehor erantzun nion: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

-Ez, jauna -erantzun zuen Philipek, lehor baina ziur-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

-Nik ez dut pipa erretzen- esan zuen Txitxikovek, lehor.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

-Tira, etxera noa- lehor egin zuen barre.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 466. orr.

-Ez eta ez -besteak, labur eta lehor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Ateko txirrinak jo du labur eta lehor.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.

Lehor baina errespetu handiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

Ahoa lehor, bihotza estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Aho guztia hareaz beteta banu baino lehorrago nituen ezpainak, mingaina, sabaia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

• 15 iz itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia.

Zeruko Jainkoa, itsasoa eta lehorra egin zituena.  Elizen arteko biblia   Jon 1,9

Minututik minutura gero eta argiago ageri dira itsasoa eta zerua, baina lehorra ez, oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Lehorreko lehenengo izakiek ezin izan zioten erabat ihes egin ingurune gaziari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Bizkitartean txalupak lehorra joa zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Eguraldi ona genuen lehor gainean ere, lehen itsas gainean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Bil bitez toki batean zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Aireak mendiak xedatzen ditu eta mendiek airea; lehorrak itsasoa eta itsasoak, berriz, lehor oro bereizten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.  Elizen arteko biblia   Sal 66,6

Itsaso urdina eta lehor berdea logaleturik zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Itsasbazterreko ur eta lehor arteko muga bihurrian barrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Itsaso eta lehor zabiltzate.  Elizen arteko biblia   Mt 23,15

Lehorrera eraman eta, naufragoa zalduna zela ikusirik, Pedro Zarauzkoak bere etxera eraman zuen, Narrosko jauregira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 103. orr.

Ni marinela nintzen, ez arrantzalea, itsasoko biztanlea nintzen eta guda osoan lehorrez ibili behar izan nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.

Mendebaldeko eta Errusiako gizarteen agindupeko lurraldeetatik munduko beste alde batzuetara lehorrez iristeko bide guztiak itxi zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

16 (ibai-ri kontrajarria)

Artetxerreka herri-jendeak bataiatutako paraje baten izena da (ura eta lehorra, dena barne), eta Urola berriz, kartografiak ibai-izen gisa finkatua eta zabaldua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Eutsi egin zioten VI. kapituluan hizpide izan dugun merkataritzari, lehorretik eta ibaietatik egiten zenari alegia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

17 lehorreko izlag itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatiari dagokiona.

Nijni Novgorodera iritsi eta, gauzak nola zeuden, lehorreko bideari ekingo zion edo Volgako lurrun ontziren bat hartuko zuen, Ural mendietara lehenbailehen iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Gartzela barrutik presoek irteerako atea begiratu ohi duten bezala begiratzen genuen guk ere, donostiarrok, Lehorreko Atearen aurreko zubi altxagarri hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Erromatarrek lehorreko armada besterik ez zuten aintzakotzat hartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Zu lehorrekoa zara, zuk ez dakizu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Asuero erregeak zergak ezarriz menperatu zituen, nola lehorrekoak hala itsasaldekoak.  Elizen arteko biblia   Est 10,1

· Siriako inperioak lehorretiko merkataritza hainbeste hedatzen zuen bitartean, Egiptok ez zuen asko aitzinarazi itsas merkataritza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa erabat lehor (3); ahoa lehor (12); ahoa lehor lehor (3); aire lehor (8); begi lehor (4); begiak lehor (4); bezain lehor (10); eremu lehor (4); esan zuen lehor (3); eztarria lehor (10); eztarria lehor lehor (3); eztul lehor (5); fruitu lehor (3); fruta lehor (4); galdetu zidan lehor (3); hots lehor (12); hots lehor bat (6); keinu lehor (3); kolpe lehor (21); kolpe lehor bat (4); kolpe lehor batez (5); lehor erantzun (4); lehor eta garbi (3); lehor lehor (18); lehor lehor eginda (4); lehor lehorra (12); lehor lehorrak (4); lur lehor (7); lurra lehor (5); zintzurra lehor (4)

belar lehorra (4); eztarri lehorra (4); eztarria lehorra (3); hots lehorra (4); itsasoa eta lehorra (3); lehor lehorra (12); lehorra da (6); lehorra dago (3); lehorra egin (3); lehorra izan (13); lehorra izan arren (3); lur lehorra (4); ogi lehorra (5); termometro lehorra (3)

almendra lehorrak (3); erloju lehorrak (4); fruitu lehorrak (4); itsas lehorrak (6); lehor lehorrak (4); piku lehorrak (3)

ahots lehorraz (3)

lehorreko atea (4); lehorreko atean (3); lehorreko atera (3); lehorreko muga (3); lur lehorreko (3)

lehorrera atera (6); lehorrera atera zuen (3); lehorrera ateratzeko (5); lehorrera begira (5); lehorrera egin (10); lehorrera eraman (4); lehorrera itzuli (3); lehorrera jaitsi (7); lehorrera joan (3); lehorrera joandakoak (4); lehorrera joango (3); lehorrera joateko (4); lehorrera salto egin (6); ontzitik lehorrera (4)

lehorretik etorri (3)

odol lehorrez (3)

fruitu lehorrezko (4)


lehorbide (orobat lehor-bide) iz lehorretik doan bidea.

Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa, ur harresiak zituztela ezker eta eskuin. Israelgo herri osoa lehorbidetik igarotzen zen bitartean, Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizak zutik egon ziren lehorrean, ibaiaren erdian; hala egon ziren, geldi, denak igaro ziren arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.


lehorgailu 1 iz arropa lehortzeko gailua.

Gutxira ikuzgailua geratu egin zen eta, arropa bustiak hortik atereaz, lehorgailuan sartu zituen, hamar zentaboko txanponaz makina martxan jarriz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Gero arropak eskotilatik atera eta lehorgailura zuzenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.

Hozkailua eta lehorgailua hondatu zaizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Ogi eginberria bezala ateratzen da lehorgailutik arropa: epela eta zakarra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.

2 ilea lehortzeko gailua.

'Azken albistea!' dio burua lehorgailuan sartuta dagoen batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.

Lehorgailuaren azpian nago, aldizkari bat altzoan dudala eta Marnie azkazalak egiten ari zait.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Amak txikitan burua lehortzeko nola nahasten zidan ilea gogoratzen dut, Norak zenbat denbora ematen zuen lehorgailu eskutan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Ile-apaindegiko lehorgailu beroegiak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Ile-lehorgailu batek zora zaitzake, munduan ez da besterik, ile-lehorgailu alu baten zarata baino.  Berria - Kultura   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile lehorgailu (5)


lehorgarri izond lehortzen duena.

Ohartu zen mahaiko paper lehorgarrian zerbait idatzita zegoela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Basamortuko suzko haizea baino lehorgarriago eta hilgarriago diren bolada bortitzetan igarotzen zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.


lehorketa iz lehortzea.

Sindikalisten aurkako errepresioa Kolonbian, ur putzuen lehorketa Indian, iturriko uraren erabilera Ingalaterran... hamaika dira enpresaren kontrako akusazioak.  Berria - Mundua   2004-07-11

Nomaden sarraldiak zibilizazioen eremuan, edo gero eta handiagoa den lehorketak eraginak dira [...] edota zibilizazio baten kolapsoak eraginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Nomadismoaren bilakaera aztertzen da lehorketa-aldietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.


lehorki adlag maitasunik edo txerarik erakutsi gabe. ik lehor 14.

Lehorki bukatu zuen hizketa Angiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

-Zer, ba? -lehorki esan zuen Mirarik, burua jasoz eta ezaxola azaldu nahian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.


lehorpe iz estalpea.

Ate guztiak beren erroetan ondo sarturik zeuden; eta ordezko orgak ikusi zituen nekazarien lehorpeetan gorderik, ia berriak, gehienetan bat eta batzuetan bi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.


lehorralde 1 iz alde lehorra.

Ezer esan beharrean, beraz, setati eta tristuraz begiratu zuen bakezko estalki batean bildutako lehorralde hartara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 168. orr.

2 lehorreko aldea.

Garbi zegoen ez gindoazela kostalde gainetik, ez horixe: braust sartuak ginen lehorralderantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Baina handik berehala, euroakiloi deitzen zuten haize-erauntsi batek eraso zion lehorraldetik untziari.  Elizen arteko biblia   Eg 27,14

Tampicorantz omen gindoazela, noiz eta, gero eta lehorraderago ari ginen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.


lehorraldi iz gabeziako aldia.

Lehorraldi luzearen ondoren, badirudi aurki iritsiko direla pantailetara euskarazko film luze batzuk.  Berria - Harian   2005-05-17

Ez datozkiola barrenean espirituko zenbait mugira, hala nola pozaldiak eta lehorraldiak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Lehorraldi garaian aldakuntzarik ez egin, baizik sendo eta gogor iraun lehorraldi bezperan edo aurreko pozaldian zeunden erabaki eta asmoetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehorraldi garaian (3)


lehorrarazi, lehorraraz, lehorrarazten (orobat lehorrerazi) du ad lehortzera behartu.

Beste batzuk zanpatutako lur-zokorrak lehorraraziz altxatzen zituzten paretak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Gobernuburuak ohartarazi zuen 1960 eta 1970eko hamarkadetan ehunka dike eraiki zituztela Danubio ibaiaren ubidea estutzeko, gisa horretara lehorrerazitako lurrak nekazaritzarako baliatzeko xedean.  Berria - Mundua   2006-04-27


lehorreratu, lehorrera(tu), lehorreratzen (orobat lehiorreratu g.er. eta leihorratu g.er.) 1 da ad lehorrera joan.

Ernest Hemingway eta haren lehenengo emaztea Frantziako Havre portuan lehorreratu ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Anartean, Aliatuen armadak leihorreratzen dira eta Parisen sartzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

Ontzitik lehorreratu berria nintzen San Franciscon.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.

Hor lehorreratzen dituk gabarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Orduan bakarrik lehorreratu zen txalupa.· Jesus Galindez dakarren hegazkina Habanako aireportuan lehorreratu da, 1950eko maiatzean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

2 du ad lehorrera eraman.

Ezin izan du tripulazioa lehorreratzeko baimena lortu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 53. orr.

Cadizko portu barruan sartu, gizonetako batzuk lehorreratu, hiriari su eman, hamaika ontzi handiri tiro egin eta hondora joanarazi eta gero ihes egin handik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.

Kaxak lehorreratu eta hantxe itxaroten egongo zen talde bati eman behar baitzizkien.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Orain ingelesek nahi duten guztia lehorreratu ahal izango dute, portu bat dute eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

Asteazken gauean, salbamendu taldeetako helikoptero bat itsasora amildu zen, Selendang Ayu-ko eskifaia lehorreratzeko lanetan ari zela.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,33

3 (era burutua izenondo gisa)

Argazkia ateratzen utziko zioten, baietz, hara Tom bere aitaren txalupa lehorreratuaren ondoan eskua txakur baten lepoan daukala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Laurentek lehorreratuen gaineko agintea hartu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

· Lo-kuluxka baterako gonbita egin diete lehorreratu berriei ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ontzitik lehorreratu (3); portuan lehorreratu (4)

kontinentean lehorreratzeko (4); lehorreratzeko baimena (3)


lehorreratze (orobat leihorreratze) iz lehorrera joatea.

Kolonek Mendebaldeko Indietan egin zuen lehenengo lehorreratzea baino bi urte geroago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.

Normandiako lehorreratzearen biharamunean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.

Normandiakoa ez zen benetako lehorreratzea izan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.

Lehorreratze hau balentria handia da, baina ez da uste izan behar amaieraren hasiera denik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Orain dela 60 urte gertatu zen Normandiako leihorreratze militarra ospatzea.  Berria - Mundua   2004-06-04

Han kanpoan, lehorreratze-lanak aurrera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

· Barrosok EBko goi ordezkari Javier Solanari Batzordean «lehorreratze leuna» agindu zion atzo.  Berria - Mundua   2004-08-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

normandiako lehorreratzearen (11)


lehorrerazi ik lehorrarazi.

lehorreri iz idorreria.

Lepoa edo lokia haztatzen didate ea sukarrik dudan, lehorreria dudan galdetzen didate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Berak duen lehorreriarako oso egokiak direla, osasunerako inondik ere donuts-ak baino egokiagoak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.


lehortar iz lehorrean bizi dena; itsastar ez dena.

Ontziko denak, eskifaiako nahiz lehortar. Gizonek, lehortar zein itsastar, ingeles ontziaren taxu doitua, haren galaitasun erabatekoa, haren aparailuen berritasuna [...] aipatu zituzten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

Halako alarau bat aditu zen, erdiragarria, gain-bizkarrean bilduak ginenoi, lehortar nahiz marinel, deabrua agertzekotan zitzaigula pentsarazi ziguna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Horretarako baimena eman zuen Armadaren buruak, itsasoko gaietan deus gutxi ei zekien Medina Sidoniako dukeak, askoren ustez lehortar hutsa zenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

Hala akuilaturik, lehortarrak kanoietara bildu ziren, eta ontziaren gain-bizkarra libre utzi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.


lehortasun 1 iz lehorra denaren nolakotasuna.

Teilak labean erretzerakoan hartu duen lehortasunarengatik ezin izaten du geruza hori ez onartu eta ez eutsi, tartean ez baldin bada karea sartzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Era horretakoak dira koloreari, zaporeari, usaimenari, beroari, hotzari, lehortasunari eta hezetasunari dagozkionak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 126. orr.

Gauza bera erakusten digute haizeek ere: leku oso hotzetan sortuta datozenek, iparraldekoak eta ipar-ekialdekoak, lehortasunarekin ahuldutako haize-bufadak botatzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

2 irud/hed

Eta gustuak gustu, nire uste apalean, lehortasun pittin batek mesede egingo ziokeen edukiaren berezko indarrari.  Berria - Kultura   2004-09-22

Haren berekoikeria eta lehortasuna zenbaterainokoak ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Haren aldean kristauen mintzaldietan beti ageri dira nolabaiteko lehortasuna, nolabaiteko pazientzia falta, are eta ironia ere. Bihotzaren lehortasunak eman zezakeela, diskurtsoen haizearen indarrez, anaitasunaren edo maitasunaren oinarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.

Jauna, hau lehortasuna eta iluntasuna ariman daukadana!  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.


lehorte 1 iz euririk eza; euririk gabeko aldia. ik agorte.

Ia bi urteko lehorteak gosetea eragin du Kenyan.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Lehorte izugarria izan zela Urbiainen, ekainean eta uztailean ur xortarik ere egiten ez zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 32. orr.

Gipuzkoako nekazaritza lehorte handia jasaten ari da azkeneko bi urteetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Aurtengo tenperaturak ez dira iaz bezain garaiak izan, baina euri ezak lehorte latzagoa eragin du Gipuzkoako eskualde askotan.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Kenyako ipar-ekialdean lehorte gogorra dute, eta, ondorioz, gosea ere bai.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Lehorte luze baten osteko euri-zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura topatu zuten metroko ahoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

Lehorteak kalte handiak eragingo ditu 2004an ere.  Berria - Ekonomia   2004-08-10

Zenbait soro horiturik ere ageri da lehorteaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.

Lehortearen hirugarren urtean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,1

2 (hitz elkartuetan)

Lehorte garaiko trumoiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Indiako ipar-ekialdeko herrialdeek uholde hauek jasaten dituzten unean bertan, ipar-mendebaldeko eskualdeetan, ostera, lehorte arrisku handiak daude.  Berria - Mundua   2004-07-14

3 irud/hed

Breakfast at Tiffani's liburua [...] bukatu berria zuen, eta, ordurako, obra handi bat sortu ondorengo lehortea sentitzen hasia zen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.

Hamar urteko lehorte narratiboaren ondoren.  Berria - Kultura   2004-10-21

Egoera berriari lehorte informatiboa esatea erabaki duzu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Harrobiaren lehortearekin batera, maila eskaseko atzerritarrak fitxatzen hasi ziren hango klubak, eta gaur egun gabezia handiak dituzte harrobi mailan.  Berria - Kirola   2004-12-15

Kovacevicek gol bat sartu zuen, lehorte luze bati amaiera emanez.  Berria - Kirola   2004-11-12

Eskoziak garaipen lehorte ikaragarria ukan du Ingalaterraren aurkako partidetan azken 15 urteotan. taldeak aurtengo denboraldian jasaten ari den gol lehorteari aurre egiten saiatzeko.  Berria - Kirola   2006-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehorte handia (6); lehorte luze (3); urteko lehorte (3)

lehortearen eraginez (4); lehortearen ondorioz (4)

gol lehorteari (4); lehorteari aurre egiteko (4)


lehortegi iz zerbait lehortzen jartzeko lekua edo muntadura.

Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Eztanda hirugarren lehortegian gertatu zen eta beste bi lehortegiren egituretan kalteak eragin ditu.  Berria - Ekonomia   2004-08-01


lehortu, lehor(tu), lehortzen (orobat legortu g.er.) 1 du ad zerbaiti ura edo bustitasuna kendu. ik xukatu.

Platerak edo basoak lehortu eta gorde egiten ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.

Lepotik zintzilik zeukan mantal batekin esku bustiak lehortzen zituen bitartean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Haizeak ilea lehortzen zidan, aurpegia laztantzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.

Ilea lehortu behar dut.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 189. orr.

Beldurrak ahoa lehortzen omen du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

Hiltzeko izuak eztarria lehortu eta aho-ezpainak zigilu batez itxi egiten baititu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Lehortu egingo dut Nilo ibaia.  Elizen arteko biblia   Ez 30,12

Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Euren esker txarrak lehortu zuen nire bihotza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

2 (non edo zerekin adieraziz)

Neskak lo atorrako mahukan begiak lehortu eta umea besoetan hartu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 144. orr.

Eskuak belaunetan lehortu nituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.

Aurpegia mahukan lehortu eta Lupini begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

Ezpainak lehortu zituen gero eskugainaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.

Komunean pixa egin eta paperarekin eserlekua lehortu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.

3 (aditzaren objektua kentzen dena delarik)

Kopetako izerdia lehortu eta atea jo zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Gizon txikiaren eskua bere kopetako izerdia lehortzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Orduan, lotsatuta, bekokiko izerdi tantatxoak lehortu eta ulertzea besterik ez duzu desiratu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 83. orr.

Eztulak eragindako malkoak lehor zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

Malkoak soinekoaren mahuka barrenarekin lehortu ondoren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Lanbasa hartuta itzuli zen aitonaren gelara, eta ur zipriztinak lehortu zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Hats egin zuen azazkaletako batean alkohola lehortzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

• 4 da ad zerbaitek ura edo bustitasuna galdu.

Lixiba egiten dute, arropa lehortzen jartzen dute soketatik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Indioilarrari salda isurtzen erre bitartean lehortu ez zedin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Ogia lehortu egiten da, esnea mindu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Amaiaren ahotsa nabarmen lehortu zen: [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 108. orr.

Luisi bihotzak jauzi egin dio eta ahosabaia lehortu zaio.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Udazkenean fruituak heldu direnean eta hostoak ere lehortzen direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Intxaurrondoak nola lehortu ziren kontatzen digu agureak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Irakurriz pasatzen zitzaizkion gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun eta honela, lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

Piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak, hain zuzen ere, lehortu ahalean azukrea loditzen baitzaie.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Jauzi egin nuen; erdi lehortu, galtzontziloak jantzi, eta lehen baino lehen irten nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Artilezko manta eta lehortu gabeko larruekin sendotu zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Lehortu gabe hasi zen arropak janzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.

5 (aditzaren objektua kentzen dena delarik)

[Belea] atera, eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.  Elizen arteko biblia   Has 8,7

Ignazia negarrez hasi zen, baina Martinek esan zionean Bautistak esposatu nahi zuela eta dirua bazuela, segituan lehortu zitzaizkion malkoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Biriketako hezetasuna lehortzen laguntzen du gatzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Urak hondar lehortua behin eta berriro bustitzen duenean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Arropa lehortua jasotzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak. Belar lehortua pilatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Gorputz biak paraleloraino irristatu dituzue eta izerdi lehortu nahasien usainari gorputz ikara itzultzen zaio ordain.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak, hain zuzen ere, lehortu ahalean azukrea loditzen baitzaie.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Hautsaren lakarra eztarri lehortuan, izerdiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa lehortu (6); arin arin lehortu (3); aurpegia lehortu (7); aurpegia lehortu zuen (4); begiak lehortu (5); erabat lehortu gabe (3); eskuak lehortu (5); eskuak lehortu zituen (3); ezpainak lehortu (5); ilea lehortu (3); itsasoa lehortu (4); izerdia lehortu (8); kopetako izerdia lehortu (4); lehortu gabeko larruekin (5); malkoak lehortu (7); ongi lehortu (3); urak lehortu (4)

aurpegia lehortuz (3); aurpegiko izerdia lehortuz (3); begiak lehortuz (3); izerdia lehortuz (4); mahukan lehortuz (4); malkoak lehortuz (3)

lehortzeko leku (3)

ahoa lehortzen (4); arropa lehortzen (3); eguzkitan lehortzen (7); izerdia lehortzen (3); lehortzen jarri (7); lehortzen jarritako (8)


lehortxo adlag lehor samar.

-Ondo -nik lehortxo.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 80. orr.


lehortze 1 iz ura edo bustitasuna galtzea edo kentzea.

Inprentetan erabiltzen diren lehortze azkarreko tintekin saiakuntzak eginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Erredurak izan dituzten pertsona asko begiak ixteko gai izango dira, eta horrela, begien lehortzea saihestuko da.  Berria - Gaiak   2004-10-14

2 (hitz elkartuetan)

Lehortze prozedurak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


lehorxeago adlag apurbat lehorrago.

-Agian xehetasun hori gabe ere molda gaitezke -erantzun nion, eta esaldia nahi baino lehorxeago atera zitzaidan: urduri nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.


lehun ik leun.

lehundu ik leundu.

lehuntasun ik leuntasun.

lehunztar izlag/iz Lehuntzekoa, Lehuntzeri dagokiona; Lehuntzeko herritarra.

Berasategui azkaindarra batetik eta Heguiabehere lehunztarra bestetik.  Herria   2003-07-10

Lehen mailan, Hiriberhonde-Lamure lehunztarrak nagusi 30-24 St Jean-Mariluz saratarreri.  Herria   2004-07-15

Baginakien lehunztarraren berri, ez duela nehori barkatzen, eta berriz ere hori du erakutsi.  Herria   2001-04-26

Milafrangan gainez gain zoan lehunztarra xapelgoko partida hortan baina lanak izan ditu haatik ondarrerat lau kintzez irabazteko.  Herria   2001-05-03


lei iz izotza.

Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Neguko solstizioak elurrak dakartza eta lei kixkorrak berritzen ditu; badator Negu, haginak hotzez dardar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Ibaiko leia apurka zelan urtzen zen ikusiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 126. orr.

Horregatik, izozte gogorrak direnean [...] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Leiak estalirik, dirdira egiten zuten landa-zelaiek egun argitan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Eta elurrik egiten ez zuenean ere, gauez izarrik hotzenekin leia egiten zuen sarritan, eta patioko ur putzuak izoztuta topatzen genituen goizargitze zurbiletan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.


leiaketa ik lehiaketa.

leial (orobat leihal g.er.) 1 izond

Zerbitzari leial eta zentzuduna da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Eta nik, zerbitzari leial honek, asmatu behar diot hura esnarazteko ipuina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.

Langile zintzo, auzo leial, guraso on izan ondoren, erbesteratuak zirelako sorterri bezain hilerri zitzaien hiritik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Ez dago distantzia nahikorik kritika leial bat egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 110. orr.

Gaur ere txakur leial batek bezala erantzun dit pianoak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.

Ez al genuke adiskide desleiala onartu behar, laguntza-emailea eta leiala onartzen dugun bezala?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Hau da ene iloba leiala eta sekretua atxikitzen ikasia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 151. orr.

Neska leiala ematen du.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 152. orr.

Hango Salbatore monasteriotik, Joanes Orbara abade leialak laguntza ematen zien Amaiurkoei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Ondoan etzanda txakurra, lagun leiala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Erregimen inperialaren laguntzaile leialen koloniak [...] edozein komunikabide-sistema inperialen osagai dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Antzinateko heroiek ez zutela arrotz lagun leialari anaia erratea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Printze ospetsu batzuen eta beste gizon guztiz leialen ospeari eta ohoreari gaitzitu gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Grial Santuaren bilaketa eta Lancelotek dizun maitasun leiala.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.

Utzi dituen adixkide hurbileri, gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak.  Herria   2003-12-25

2 (hitz elkartuetan)

Zakur leial ospeko Bobby hark hiritarren bihotzak ukitu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 148. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) leialtasuna.

Hori guztia merezi du-eta merezi, bere bihotzaren garbiak eta leialak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

4 (izan aditzarekin)

Jainkoaren nahiarekin leial izanik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Beren printzipioekin leial izatearren hainbeste sufritzen zuten pertsonaiek.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 343. orr.

Nafar kantauritarra naizela, beren Erregeei bereziki eman hitzari beti leial egon diren jendakietako semea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Behin-behineko Euskal Gobernuari leial izandako biztanleria zibilak jazarpenik ez zuela jasango bermatzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Leial natzaie ni neure burubideei.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.

Leial izan zatzaizkidate beti.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 93. orr.

Aita baten semeak gaituzu denak; jende leiala gara, ez zelatariak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 117. orr.

-Zin egiten dut leiala izango naizela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.

Itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin.  Elizen arteko biblia   Dn 9,4

Administratzaileari eskatzen zaiona leiala izatea da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,2

Zakurra leiala da, ez du azpijokorik egiten, beti nagusiaren ondoan dago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

Jende gogorra zen, bere jaunarekiko leiala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

-Leiala al zaitut, ni leiala nauzun bezala?  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,15

5 (adizlagun gisa) ik leialki.

Orain bere zerbitzupean leial aritzeko zina egin baituk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Jaunari eta Hiriari leial zerbitzatzea zin egin berri duzula.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

Ordudanik, leial zerbitzatu dut, nahiz eta sarritan huts egin diodan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 262. orr.

Leial jokatuko dugu zurekin.  Elizen arteko biblia   Jos 1,14

Nik ere leial portatu behar nuen berarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 41. orr.

Anaiei hitzemandako bizimoldean leial irautera deitzen aspergabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Inork ez zaitu hain gatibatuta, hain leial, hain artsuki maitatu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiskide leial (4); beti leial (5); gauza gutxian leial (6); gizon leial (5); gobernuari leial (4); guztiz leial (5); guztiz leial izan (3); jaunarekiko leial (3); jaunari leial izan (3); kide leial (4); leial agertu (3); leial egoiteko (3); leial egon (7); leial eta fidel (3); leial eta zentzuduna (3); leial eta zintzo (8); leial eta zuzen (3); leial eusten (3); leial eutsi (6); leial gorde (4); leial iraun (4); leial irauten (3); leial izan (45); leial izango (6); leial izatea (5); leial izateko (8); leial izaten (4); leial jokatu (18); leial jokatuko (5); leial jokatzen (5); morroi leial (4); testigu leial (4); zerbitzari leial (16); zintzo eta leial (7)

adiskide leiala (15); emazte leiala (3); gizon leiala (6); guztiz leiala (8); guztiz leiala izan (5); jainko leiala (5); jende leiala (4); lagun leiala (9); laguntzaile leiala (6); lankidetza leiala (4); leiala da jainkoa (4); leiala izan (26); leiala izan zitzaion (3); leiala izango (3); leiala izateko (3); maitasun leiala (3); morroi leiala (3); ona eta leiala (4); onbera eta leiala (3); txakur leiala (6); txit leiala (4); zerbitzari leiala (7)

adiskide leialak (3); leialak izan (3); leialak izateko (3); zerbitzari leialak (5)

adiskide leialari (5)

bihotzeko sendimendu leialenak (11)

leihal egonez (3)


leialki adlag leialtasunez. ik leial 4.

Leialki eta debozioz egin bezate lan.  Herria   2003-03-10

Bete leialki besarkatu duzun zerbitzua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1206. orr.

Zin egin du bere eginbidea beteko duela leialki.  Herria   2001-07-19

Sekretua leialki gordeko niola.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leialki eta debozioz (4)


leialtasun (orobat lealtasun g.er.) 1 iz leiala denaren nolakotasuna.

Ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,3

Ez da mutilaz fidatzen, leialtasuna galdu diola uste du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Horra zergatik gorde zieten hain leialtasun handia erromatarrei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Egunen batean Linak jakin dezala zein den handia beti gorde diodan leialtasuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

EBBko buruzagitzak, aldiz, babes eta leialtasun osoa eskaini dio Zapaterori bake prozesuan.  Berria - Harian   2006-04-23

Holako egoeran, ez da erraz zerbitzariei leialtasuna eskatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Bey horrek leialtasuna agindua zion sultan otomandarrari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.

Ez ditut nik merezi zeure zerbitzari honi egin dizkiozun mesedeak eta erakutsi diozun leialtasuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

Dartaietek erakutsitako leialtasun hain zirrikiturik gabea eskertzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Hutsik gabeko leialtasuna erakutsiaz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Sorterriarekiko leialtasuna adierazten zuen oihuak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.

Hori al da adiskidearekiko zure leialtasuna?  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,17

Euskaldunek Frantziari diogun leialtasuna erakutsiko diagu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.

Beti leialtasunean lanean ariz guzien onetan.  Herria   2001-06-07

Ni ez bainaiz etxekoandrearen leialtasunaz arduratzen diren putazale horietako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du beraren ituna eta manamenduak gordetzen dituztenekin.  Elizen arteko biblia   Sal 25,10

Jende gaiztotua baita, leialtasunik gabeko seme-alabak.  Elizen arteko biblia   Dt 32,20

2 irud/hed

Agian ez da, testuarekiko leialtasunari dagokionez, itzulpen-eredu izango [...] baina prosazko jarioaren eredu bikaina aurkituko dugu guztiok ere orri horietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Latinezko idatzi jatorrizkoari leialtasun zorrotza gordetzea izan da asmoa. Ezin dugu "leialtasun historikoa" helburutzat duen biografia espero izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Patxi Lopezek «leialtasun eza» leporatu zion Iztuetari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Ez al da, beraz, Juda Itun Berriko benetako heroia eta ez al da bere traizioa leialtasun-ekintzarik benetakoena?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Kontu hauek jendeak ezagutzen dituenean agur gure leialtasun bermea eta lapurreten kontrako asegurua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 120. orr.

Luzaz ukan dezagun leialtasun zelaian eta, bizian, elgarren errespetua, atxikimendua eta laguntasuna.  Herria   2003-04-03

Betiko adiskidetasun eta leialtasun ituna sinatu zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.

Elizgizon guziei leialtasun eta menpekotasun ageriaren izenpetzeko agindua eman zitzaien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Itunaren onartzea eta leialtasun zin-hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leialtasun eza (6); leialtasun falta (8); leialtasun falta egotzi (3); leialtasun osoa (4); leialtasun osoz (6); leialtasun zina (10); leialtasun zina egin (3)

jainkoaren leialtasuna (3); leialtasuna eskatu (4); leialtasuna gorde (3); onginahia eta leialtasuna (4); zure leialtasuna hodeietarainokoa (4)

leialtasunari eutsi (3)

leialtasunik eza (6)


leiar (orobat leihar g.er.) 1 iz gutxienez alde bat konkaboa edo konbexua duen beirakia. ik lente.

Irakurtzeko erabiltzen zituen leiarrak jaso zituen, eta begiak igurtzi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Laserra eta leiarrak baliatzen dituen metodo optiko nahiko sinple baten bidez prozesatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Pianojolea zahar argal apaindu bat zen, aurpegi estu luzea zuena, eta leiar lodiko betaurrekoak erabiltzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Akats hori zuzentzeko asmatu ziren XV. mendean leiar konbergenteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Leiar bikoitzak desitxuratua ageri zen apaizaren begitartea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Objektibo konplexuagoak erabili ohi dira tresna horietako gehienetan leiar konbinazioak dituzten objektiboak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

3 kristala, beira.

Oraindik ere belarri puntak leiar bat bezala pitzatuko zaizkidala iruditzen zait, krak, Patri, krak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Aireportuko leiarretatik harantz begiak jarrita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.

Deustuko Unibertsitateko leiarrak apurtuko dituzte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 27. orr.

"Etxearen kontura", azpimarratu zuen ahots txiki, ahots leun, ahots leiarrezko batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

• 4 izond gardena, argia.

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

5 ukipen leiar ik lente 2.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen; beso eta zangoetako ilea kenarazten zion aldizka, tratamendu mingarriekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.


leienda ik legenda.

leihaje iz leiho multzoa.

Kuadrilatero eder bat da, kruzeroek hamalaugarren mendeko leihaje aberats eta sendoak marrazten dituzten ojiba handiz inguratua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.


leihal ik leial.

leihar ik leiar.

leihate (orobat leiho-ate g.er.) 1 iz leiho handia, batez ere lurzorurainokoa.

Litekeena zen leihatearen gortinen atzean balkoi bat izatea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 26. orr.

Egongelara sartu zenean, Lucas ikusi zuen leihatearen ondoko besaulkian.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Horma guztia betetzen din leihateak, lorategiaren ikuspegi ezin hobea eskainiz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Gela osoa inguratzen zuten hiru leihateetako errezel hori handietatik zehar sartzen ziren eguzki izpiak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 200. orr.

Steak House deituriko jatetxe baten leihateen aurretik pasatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.

Jatetxe jendetsu batean eta elizara ematen zuen leiho-atetik guztiz urruti bazkaldu genuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

2 (izenondoekin)

Gogoko nuen bereziki igogailua; izan ere, kristalezko leihate handi bat zegoen zain egoten nintzaion gunean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.

Goizeko eguzkiak zerbitzuguneko aparkalekua argiztatzen zuen, leihate handitik harata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Bulegoko leihate gardenei esker, besaulkitik mugitu gabe, ikusmiran ditu zuzendaritzako langile ia-ia guztiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Goiko bi solairuek [...] bazituzten hainbat elementu arkitektoniko errespetatu beharrekoak, hala nola sabai garaiak, horma osoko leihate arkudunak, eta haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kristalezko leihate (4)


leihateria iz lehiate multzoa.

Horregatik, bihotzak ezusteko latza eman zidan leihateriatik bestaldera ikusi berri nuenaz jabetzen hasi nintzenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.


leihatila (orobat lehiatila g.er.) 1 iz leiho txikia eta, batzuetan, berezia.

Leihatila bera aski gora da, eta barneko aldetik sare trinko batek ongi hesten du; kanpoko aldetik, burdin ziriak baditu, sare batez estaliak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Ipar haize beltzak, kilin kalanka darabilzki lehiatilak aitonaren etxean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Bordak bi leihatila ditu alde banatan eta ganbelak eskuineko hormaren ondoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Kristalezko leihatila karratu hura zen aretora argia sartzea ahalbidetzen zuen hutsune bakarra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Alde bateko leiho guztiak itsutu eta leihatila txiki bat egin zuen haien ordez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Egurrezko leihatila txiki bat dauka ziega bakoitzak atean, eta kanpotik ireki daiteke; beraz, saio bat egin dezakezu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Ateko leihatila irekita utzirik. Atearen parean leihoa, aski gora, vasistas edo leihatila sistema bat, doi-doia idekia aire pixka bat uzteko gisan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

2 irud/hed

Sukaldera ematen zuen leihatila bat zeukan, tornu batekin komentuetan bezala, eta haren alboan jarri nintzen erne.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

3 bulego eta kidekoetan, enplegatua jendearekin harremanetan jartzeko leiho modukoa.

Hirurak sartu ziren aireportura eta bertan saiatu Bilborako hegaldiari zegokion British Airways-en leihatila aurkitzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

Zuk, orain, administrazioko leihatila batera hurbiltzen zarenean, normaltzat jotzen duzu beste aldean dagoenak euskaraz erantzutea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.

Bulegoa hura zen, baina leihatila aurrean sekulako jende ilara zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 65. orr.

Leihatila aldera makurtu nintzen, gaua zen, kutxazaina ilegorria, eta esan nion: "Txartel bat!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.

Txartelak saltzeko leihatila itxiko kristalari erantsita, txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Leihatila batean norbaiti kexan ari zitzaion tonuan mintzo zen Marta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

Leihatila blindatuaren gibeletik, frantses polizia gizonak bere bisitaren zergatia eskatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Telegrafo etxe bakoitzean, enplegatuek, leihatilan eserita, eskuratu ahala bidaltzen zituzten mezuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

4 (ordenagailuan)

"Aurkitu fitxategia" zioen leihatila hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

5 (autoez eta kidekoez mintzatuz) leihoa. ik leiho 3.

Edo horrelako zerbait zioen, autoaren leihatila aldera hurbildu orduko Estebanek berehala ezagutu zuen gizonak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Txoferrak leihatila jaitsi du, eta Joxe, eskuak sakeletatik atera gabe, pixka bat makurtu da harekin mintzatzearren.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 83. orr.

Hegazkinaren leihatila zulatuaren gisan hurrupatu ninduen leihoak, ezkaratzaren beste aldean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 8. orr.

Treneko leihatilan kedarra itsatsi da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

Metroko lehiatiletatik ez da kalerik ikusten, lurpean sartu baita metroa pare bat geltoki lehenago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

6 leihatila bakar

Erakundez erakunde paperak betetzen jardun ez daitezen, leihatila bakarra delakoa sortzeko exijituko die Bruselak EBko herrialdeei.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Espainiako Gobernuak eta erkidego autonomoek lehiatila bakar bat sortuko dute, eskariak batera egin ahal izan daitezen.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Aurten enpresa berriak sortzeko tramiteak koordinatzeko eta azkartzeko leihatila bakarra martxan jarriko dutela iragarri du Josu Lapatzak.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

7 txartel leihatila

Era berean, nabarmena da elementuen erabilera sinbolikoa: txartel-leihatila hilkutxa bihurtzen da, kartek etorkizun beltza iragarri eta denboraren urratsak markatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leihatila bakarra (5); leihatila ireki (6); leihatila irekita (3); leihatila jaitsi (4); leihatila txiki (4)

ekonomatoko leihatilara (3)

leihatilaren aurrean (6); leihatilaren beste aldean (3)

autobuseko leihatilatik (3); autobuseko leihatilatik begira (3); autoko leihatilatik (3); leihatilatik barrena (3); leihatilatik begira (9); leihatilatik begiratu (5); leihatilatik ikusi (3)


leihatu ik lehiatu.

leiho 1 iz horma edo pareta batean, argia eta haizea sartzen uzteko, solairutik halako neurri bat gorago egiten den irekigunea.

Leiho batean bakarrik ikusten zen argia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Azken solairuan, leiho bat ikusi zuen zabalik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 124. orr.

Kea desagertu zenean, jende-sail bat ikusi zuen leiho baten koskatik zintzilik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Erabaki zuen onena leihotik salto egitea izango zela.  Berria - Kultura   2004-03-14

Nire gelatxoko leihoan jarri, eta hainbat denbora egon nintzen, besoak gurutze, Mediterraneoko argi aratza ederresten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

N-1 errepidera ematen zuten leihoak berriro ireki zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Erpineko leihoa zabaldu eta andre zahar bat agertu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Ateak itxi eta leihoak igotzen ditut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

Zabalik egoten ziren beti etxeko leiho guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Besoak leihoaren karelean jarrita, patiora begira geratu da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Alde bateko leiho guztiak itsutu eta leihatila txiki bat egin zuen haien ordez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Leiho bakarra oholekin itsutua zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Solairu guztietako leihoak itxita daude.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Senarrak ganbarako leihotik ikusi zuen gertatutako guztia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Luis XIII.aren garaiko zurajeko kontraleiho berdeak, leiho ongi itxiekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.

Gaitzeko xantza nuen, gelak leihoa hego-alde zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

-Leihoak lorategira ematen zian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Leihoaz bestaldean zuhaitzek goibel mugitzen zituzten adarrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leiho handiko kristal zeharrargietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

Komuneko leiho txikitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.

Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Leiho argiztatuen aurretik igarotzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.

Leiho beltzeko etxe zurrunetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Eguzkiaren argia turrustan sartzen da lehio irekietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Hallaren bukaeran kristal beruneztatuekiko leiho bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Sei pisuko eraikina zen, leiho estuekikoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Bi kristal lodizko leihoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Beti grisa zen zerurantz ematen zuen leiho kristalgabe, altu eta estu baten aurrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

Letoizko dozena-erdi bat ohe, leiho errezeldunen ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Hiru hezur txikiz osaturiko kate baten bidez konektaturik daude tinpanoa eta leiho obala.· Aurreko etxe leiho handidunek dardai arrosa bizi bat jaulkitzen zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Leiho burdin-sareztatu batetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

3 (ibilgailu eta kideetakoa)

Autoko leihoetara joan eta, ahaleginak eginez, izotza kendu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

Ireki nion nire aldeko leihoa, eta El Liberal Bilboko egunkariaren ale bat eman zidan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 95. orr.

Taxiaren beirazko leiho dardaratietatik harantzago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Harry Gautxori-buseko leihoaren kontra jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Kalesako leihotik begira zegoen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Kotxeko leihoak bide guztian kliski-klaska.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

Treneko leihotik urruti ikusitako lakua bezain bakarti.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.

Esperantzarik gabeko trenetako leihoetatik begiratzen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.

Goioren aurpegia markoan ipinia bezala ikusten dut orain hegazkineko leihoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

Behealde hartan pistaren bat zain bageneuka bezala ari ginen jaisten, eta ni aurpegia leihoari itsatsita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

4 (informatikan) ik leihoxka 2.

Pozgarria da, bide berean, ez dela hau bertsolaritzak duen leiho bakarra interneten, amaraun handi horretan.  Berria - Kultura   2006-02-18

Interneteko webgune eta leihoak ugaltzen doaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

Gaur egun, esan liteke Interneten inguruko munduak duela tekno-liluraren esklusiba, eta hortxe gaude, Sarean leiho bat zabaldu nahirik esperantzari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

5 (egunkari bateko berri eta artikuluetan)

Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

6 irud/hed

Kapela airera jaurti eta, ostikada bat emanda, aidez sartu zuen konfesategiko leihotik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 155. orr.

Nire zutabeen leihoak soil-soilik irakurtzen dituzten adiskide internazionalistek.  Berria - Kultura   2004-09-22

Telebixtaren leiho hortarik Ben Ladenen aurpegia.  Herria   2004-10-14

Liburuaren dohainez gain beharrezkoa baita irakurleak zabalik izatea bihotz-begietako leihoak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 7. orr.

Poema bakoitza leiho bat da.  Berria - Kultura   2004-12-16

Gogoetarako leiho dira bere margolanak.  Berria - Kultura   2004-12-10

Antzerki amateurrari leihoa irekiko dio egunotan Debako XVIII. Asteak.  Berria - Kultura   2004-05-20

«Mundura zabal-zabalik dagoen leihoa» da Kukuma.  Berria - Kultura   2004-05-01

Literatur sorkuntzari eta itzulpengintzari ere oso leiho emankorra zabaldu zion Egan-ek urte horietan  Berria - Kultura   2004-03-20

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe hartako bosgarren pisuko leiho begitik urrutira doi apuntatu eta [..] tiro egin zuen azkenik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.

Txalupak, sabaitik zintzilik, leiho kristal apurtuetatik sartzen zen haizearekin mugitzen ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.

Dorre-gaztelutxo hau inguratzen duen pareta borobilean, bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Etxeorratzetako leiho garbitzaileak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

Gortina eta leiho atzeetan gorde.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi sabai leiho zabaldu ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

9 gezi leiho (orobat gezileiho) leiho oso estua.

Herri honetan, behartua naiz berritzera, leihoa ez da leiho; gezi-leiho da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.

Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Gezi-leihoetatik zelata eginez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

10 goi leiho

Ozta-ozta iristen da argi-zerrenda kaskar bat goi-leihoren batetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Goi leihoetatik argi zurbila amiltzen da beheraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.

Goi leihoen eta gas argiontzien argitasun horiaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

11 leiho-ate ik leihate.
12 leiho-sare (orobat leihosare)

Leiho-sarea beheraturik edukitzen nuen, leiho barrenetik hazbeteko zirrikitua utzita, neroni ikus ez nintzaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Leiho-sareak beheraturik egongo ziren eta izeba Kate izango zuen ondoan eserita, negar eta zintz, Julia nola hil zen kontatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.

Itsas-aireak barrura eta kanpora zerabilzkien leihosareak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Gure hormaren atzean gelditu da, leihoetatik zelatan, leiho-sareetatik kirika.  Elizen arteko biblia   Kt 2,9

13 leiho tapa (orobat leihotapa) kontraleihoa.

Barrikada egun batean dendako leiho tapak zabaldu zituenean, hildakoak ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Bi leiho bakarrik zeuden irekirik; gainerakoek itxirik zeuzkaten leihotapak edo, baten batzuek, oholak iltzaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Haien atzean, Rosek leiho tapen pernoak ipintzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Bota gabe zeuden errezelez baliatzen zen, gaizki itxita zeuden leiho-tapez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 51. orr.

14 leiho zulo (orobat leihozulo)

Obretan zegoen ezkerreko etxea: zakar kontainerra aurrean, zur plantxak atarian, kristalik ez leiho zuloetan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Leihozulo hilak zituzten etxe erre biluzi batzuen ondotik pasatu zen hotelerantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.

Haren leihozulo batetik metalezko tubo bat atera eta, [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Hemen zinea egiteko aukera ederra eskaini diotela, hor ikusgai diren bideo horiexek lekuko -bideoak pasatzen ari dira, hareazko dunen alde honetan diren antzinako leiho-zuloetan, hain zuzen- eta gustura dagoela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ate eta leiho (5); ate leiho (4); egongelako leiho (5); etxeko leiho (17); gelako leiho (9); goiko leiho (6); jauregiko leiho (4); lehen solairuko leiho (4)

leiho alboan (5); leiho aldera (25); leiho atzean (5); leiho atzetik (4); leiho aurrean (22); leiho aurreko (7); leiho bakarra (9); leiho bat zabaldu (9); leiho baten aurrean (4); leiho baten ondoan (8); leiho batetik begira (5); leiho ertzean (8); leiho estu (5); leiho eta ate (8); leiho handi (9); leiho handiak (7); leiho handiaren (4); leiho hegian (4); leiho hegitik (5); leiho ireki (7); leiho ireki baten (4); leiho irekiaren (5); leiho irekitik (12); leiho itxiaren (4); leiho ondoan (76); leiho ondoan eseri (5); leiho ondoan eserita (4); leiho ondoan jarri (5); leiho ondoan zegoen (4); leiho ondoan zutik (6); leiho ondoko (31); leiho ondoko besaulkian (4); leiho ondoko mahai (4); leiho ondoko mahaian (5); leiho ondora (13); leiho ondora hurbildu (4); leiho ondotik (7); leiho parean (5); leiho tapak (4); leiho ttipi (7); leiho txiki (30); leiho txiki bat (9); leiho txiki batetik (4); leiho txikia (4); leiho txikitik (7); leiho zabal (11); leiho zabalak (4); leiho zabaletik (5)

solairuko leiho (8); sukaldeko leiho (4); telebixtako leiho (7); telebixtako leiho ttipi (4)

gelako leihoa (9); leihoa ireki (52); leihoa ireki zuen (12); leihoa irekita (10); leihoa itxi (31); leihoa itxi zuen (10); leihoa itxita (8); leihoa itxita zegoen (4); leihoa ixteko (4); leihoa ixtera (4); leihoa jaitsi (4); leihoa parez pare (5); leihoa zabal zabalik (5); leihoa zabaldu (41); leihoa zabaldu zuen (12); leihoa zabalik (21); leihoa zabalik zegoen (7); leihoa zabaltzen (8); leihoa zabaltzera (5); logelako leihoa (5); sukaldeko leihoa (7)

ate eta leihoak (5); ate leihoak (17); ateak eta leihoak (22); etxeetako leihoak (9); etxeko leihoak (5); gelako leihoak (5); kanpo leihoak (5); leihoak eta ateak (7); leihoak ireki (9); leihoak itxi (19); leihoak itxita (15); leihoak zabaldu (14); leihoak zabalik (13); leihoak zabaltzen (5); logelako leihoak (4); saredun leihoak (4)

etxeko leihoan (7); goiko leihoan (5); leihoan agertu (4); leihoan barrena (8); leihoan eserita (6)

gelako leihoaren (4); leihoaren alboan (4); leihoaren aurrean (10); leihoaren aurretik (4); leihoaren azpian (9); leihoaren bestaldean (4); leihoaren beste aldean (7); leihoaren kontra (24); leihoaren koskan (4); leihoaren ondoan (22); leihoaren ondoko (4); leihoaren parean (11); leihoaren zirrikitutik (4)

leihoari begira (5); leihoari so (4)

leihoaz bestalde (5); leihoaz bestaldean (9)

gelako leihoek (4)

leihoen aurrean (6); leihoen azpian (4); leihoen kontra (12)

leihoetako kristalak (15)

etxeko leihoetan (5); goiko leihoetan (5)

leihoetara begira (4)

goiko leihoetatik (4); leihoetatik sartzen (5); leihoetatik zintzilik (4)

leihoko arasan (4); leihoko argi (5); leihoko argia (4); leihoko errezelak (6); leihoko gortina (4); leihoko kristal (6); leihoko kristalak (7); leihoko kristalean (6); leihoko kristaletan (5)

gelako leihora (6); leihora atera (19); leihora begira (18); leihora begiratu (9); leihora hurbildu (49); leihora hurbildu zen (15); leihora hurbildurik (4); leihora hurbiltzen (4); leihora hurreratu (9); leihora inguratu (10); leihora irten (9); leihora jo (8); leihora joan (46); leihotik leihora (7); logelako leihora (4); sukaldeko leihora (7)

leihoraino joan (6)

leihorantz begiratu (6); leihorantz jiratu (4); leihorantz joan (4)

leihorik gabeko gela (6)

bulegoko leihotik (7); burua leihotik atera (5) egongelako leihotik (4); etxeko leihotik (16); ganbarako leihotik (5); gelako leihotik (20); leihotik aldendu (4); leihotik atera (12); leihotik bahituak (40); leihotik barrura (9); leihotik begira (130); leihotik begira egon (5); leihotik begira egoten (5); leihotik begira geratu (4); leihotik begira jarri (7); leihotik begira zegoen (16); leihotik begiratu (60); leihotik begiratu zuen (20); leihotik begiratuz (6); leihotik begiratzean (5); leihotik begiratzeko (4); leihotik begiratzen (18); leihotik beha (4); leihotik behera (46); leihotik behera bota (9); leihotik behera botatzen (6); leihotik bota (14); leihotik botako (4); leihotik burua aterata (5); leihotik ikusi (16); leihotik ikusi zuen (4); leihotik ikusten (23); leihotik jauzi egin (5); leihotik kalera (6); leihotik kanpora (63); leihotik kanpora begira (13); leihotik kanpora begiratu (13); leihotik kanpora begiratzen (4); leihotik kanpora bota (5); leihotik kirika (4); leihotik leihora (7); leihotik salto egin (4); leihotik sartu (9); leihotik sartzen (30); leihotik so (15); leihotik zehar (5); logelako leihotik (7); nire gelako leihotik (4); nire leihotik (11); sartzen zen leihotik (8); sukaldeko leihotik (22); telebixta leihotik (207); treneko leihotik (4); zabalik zegoen leihotik (4); ziegako leihotik (7)


leihoño iz adkor leihotxoa.

Dominique De Villepinbarne minixtroa kasik bi orenez segidan mintzatu da telebixtako leihoño hortarik.  Herria   2005-02-03


leihope iz leihoaren azpialdea.

Nire gelako leihopeak du erabakiaren kulpa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.


leihor ik lehor.

leihoratu, leihora(tu), leihoratzen da/du ad leihora joan; leihoara eraman.

Joseba, jakinguraz, leihoratu egin zen eta kalera begira geratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.

Dena eskaparate den gizarte honetan, gu ere leihoratu ginen noizbait.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Azkenean leihoratu dute salbu hunkitua izan zen zatia.  Herria   2005-01-13


leihorratu ik lehorreratu.

leihorreratu ik lehorreratu.

leihosare ik leiho 12.

leihotapa ik leiho 13.

leihotto iz

Leihotto egia esanda ñimiñoa, burua sar nezakeen bertan baina ez sorbaldak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Rouendik sarrailagile bat ekarri, eta nire gelarako burdinazko leihosare bat egiteko agindu diot, Parisen, egoitza partikular batzuek beheko solairuan lapurren beldurrez eduki ohi dituztenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 335. orr.


leihotxo iz leiho txikia. ik leihoxka.

Oroituko zara, noski, harresiak zulatzen dituzten leihotxoez, behinola arerioari geziak jaurtikitzeko edota olio irakina gainera botatzeko erabiltzen ziren "txakur hilgarri" haiez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.

Eskaileraren buruan, burdina trinkoko gontzetan irrintzi egiten duen gotorlekuren bateko borta astuna etxean sartzeko, erdian leihotxo hagadun bat zabaltzen zaiola.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Txakurtegirantz jo nuen berriro, atzealdeko karkabako leihotxopean gelditu nintzen adi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Gero barneko patioko leihotxotik oihuka hasi zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

· Nik autoko erloju txikiari erreparatu, eta 7:30 irakurri nuen haren leihotxoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 92. orr.

Aspaldi ez dela, leihotxoa zuten kamisoiak erabiltzen ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Argazki-kamera eskuratu eta hatz dardaratia botoitxoan eta begia leihotxoan ipini zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.


leihoxka 1 iz leiho txikia. ik leihotxo.

Masailek eta begiek gezurrezkoak dirudite leihoxka hartako ispiluan, biribil eta ubel.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Ganbera txiki bat zen, leihoxka bakarrekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Hori beren begiekin ikus zezaketen bagoiaren izkinetan zeudenek, burdin sare baten artetik; leihoxka haietatik aire poxi bat sartzen zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

2 (informatikan) ik leiho 4.

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.


leihozulo ik leiho 14.

leinargi izond etorkiz bikaina, aitonen semeen nolakotasunak dituena.

Harrigarria zatekeen erromatar nobleek, frankoen mendean bizi izanda, konposizio handiagoa izatea, eta frankorik leinargienak eta haien kapitainik handienak baino pertsonaia garrantzitsuagoak izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 302. orr.

Espero zituen euskaldun leinargi eta aitonensemeen ordez sasiko eta parte txarreko arbasoak aurkituta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

Zuhaitz honek, noski, berak ere jatorri leinargia behar du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin, arima leinargiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.


leinargitasun iz leinargia denaren nolakotasuna.

Nolanahiko dohain, izpiritu, arbasoengandiko leinargitasun, odol eta historiaz kargatu beharra daukala atzera bere arrazatxo hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.


leinu 1 iz familia bateko belaunaldien saila, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa.

Arrazez ez dagoela zertan hitz egin historian eta kulturan, bai soil-soil leinu, tribu, herri eta nazioez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

Mundu honetako leinu, enda eta herriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Goubernie horretako bizilagunak enda eta leinu askotakoak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Kirgiz ibiltarien leinu handiko tribu zenbaitek [...] Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Falujako leinu batek zituela euren bahitzaileen eskuetatik libratu.  Berria - Mundua   2004-08-05

Dionisio Halikarnasokoak ezin du sinetsi veiarrek hildako hirurehun eta bost fabiarren heriotzaren ondoren leinu horretatik haur bakar bat geratu izana.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Ikur haiek antzinako tribu edo leinu ospetsuren baten bereizgarriak ziren noski.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Truxa irakasleak iparreko tuaregen hizkera erabili zuen, hain zuzen ere [...] aspaldi desagertutako leinu baten dialektoa. jakitun izango baitzen bere leinu arioaren gehiagotasunaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 26. orr.

2 (Biblian)

Huna 144.000 direla seinaleaz markatuak, hamabi mila, Israeleko 12 leinu bakotxetik eta ezin kondatzeko jendealdi haundi bat bertzalde.  Herria   2004-12-02

Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat.  Elizen arteko biblia   Jos 4,2

Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du.  Elizen arteko biblia   Ez 48,30-31

Lebiren leinuko gizaseme bat leinu bereko emakume batekin ezkondu zen.  Elizen arteko biblia   Ir 2,1

3 (biologian)

Saguari buruz han egiteko zen ikerketak honako hauek ekarriko zituen: sagu odolkidezko hainbat leinu mantentzea; mutanteak bereizi eta mantentzea, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Saguarekin berarekin ere [...] muga garbi bat dago, eta ezin hortik aurrera egin: leinu puruak ekoizten dira, eta gurutzaketa luze eta konplexuak aztertzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Genetikak organismoen planoa aztertzen du; leinu germinalak transmitituriko gene sorta batek dauka bere baitan plano hori, eta haren arabera definitzen da geroko organismoaren arkitektura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Gizaki guztiak familia edo leinu bakar baten ondorengo ote garen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 184. orr.

Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

4 jatorria.

Leinu nobleko ez diren neskak ezaugarritzen dituen burutea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Familiaren leinu noblea kontuan hartuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Lehian nire alde aritu da, eta ez du zuk baino adore gutxiago, ez zuk baino leinu apalagoa. Frantziako leinu printzipalenetariko baten semea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 28. orr.

Lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Nafarroa Behereko eta Zuberoako beaumondarren leinu nagusiaren oinordekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

· Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Leinu kutsua kendu zioten "herritar" esanahiari, eta unibertsal bihurtu zuten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.

· Euren familiaren ongizateak kezkaturik arropa xuri ederra landu eta zaindu zuten emakume leinu luzearen testigantza.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.

Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

israeldar leinu (4); israelgo leinu (28); leinu bakoitzeko bat (7); leinu bereko (3); leinu eta herri (3); leinu osoa (4); leinu osoak (3); manasesen leinu (30); manasesen leinu erdiaren (8); manasesen leinu erdiari (6); manasesen leinu erdiko (6); manasesen leinu erdikoei (3)

benjaminen leinua (3); judaren leinua (6); lebiren leinua (4)

benjaminen leinuak (3); danen leinuak (3); ekialdeko leinuak (4); israeldar leinuak (3); israelgo hamabi leinuak (3); israelgo leinuak (3); jakoben leinuak (3); leinuak etxolatuko dira (4); neftaliren leinuak (4)

lebiren leinuari (3)

hamabi leinuen (8); israelgo hamabi leinuen (6); israelgo leinuen (7); leinuen artean banatuko (3); leinuen izenak (4)

israeldar leinuetako (4)

aitaren leinuko (4); axerren leinuko (3); benjaminen leinuko (8); danen leinuko (8); efraimen leinuko (8); etxegoiendarren leinuko (3); gaden leinuko (4); isakarren leinuko (4); judaren leinuko (16); judaren leinuko senitarteak (3); lebiren leinuko (5); leinuko emakume (3); leinuko gizon (5); leinuko senitarteak (18); leinuko senitarteei (9); leinuko senitarteek (3); manasesen leinuko (4); neftaliren leinuko (4); olaizolatarren leinuko (3); simeonen leinuko (9); zabulonen leinuko (3)

benjaminen leinukoa (8); danen leinukoa (3); danen leinukoa (3); isakarren leinukoa (3); isakarren leinukoa (3); judaren leinukoa (4); judaren leinukoa (4) benjaminen leinukoa (8)

danen leinukoek (6); judaren leinukoek (5)

benjaminen leinutik (3); gaden leinutik (3); isakarren leinutik (3); judaren leinutik (4); leinutik hamabi mila (12); neftaliren leinutik (3); simeonen leinutik (3); zabulonen leinutik (3)


leinuadar iz leinua baten adarra.

Adibidez, Joan Lopez Lazarragako [...] Oñatin geratu zen leinuadar batekoa, erregina Elisabet Katolikoaren Kontulari, Idazkari eta [...] haren testamentuaren albazea izan zena.  Berria - Kultura   2004-04-09

Ezkontza tamalgarri baten ondorioz bazela Lazarragatarren artean leinuadar bat juduekin batua edo zikindua.  Berria - Kultura   2004-04-09


leinuburu iz leinu baten burua.

Edomdarren errege eta leinuburuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 1,43 tit

Hona hemen Israelgo leinuburuak: Rubenen leinuarena Eliezer, Zikriren semea; Simeonen leinuarena Xefatias, Maakaren semea; [...].  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,16

Orduan, familiaburuek, Israelgo leinuburuek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiek eta erregearen administratzaileek eskuzabal egin zituzten beren emaitzak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,2

Hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,38

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edomgo leinuburuak (4)


leinuka adlag leinuen arabera.

Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,19

Azkenerako lurralde osoa hartu zuen, Jaunak Moisesi agindu zion bezala, eta Israeli eman zion ondaretzat, leinuka banatuta.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.


leinukide iz leinu berekoa.

Haiek ere ikusiak zituzten ahaide eta adiskideak zalgurdietan kanporako bidea hartzen; agurtuak zituzten haiek beren jauregiko atarietan, presakako besarkada batez, begirada xumeen trukaketa batez, zihoanak begien ispiluan argi eta garbi idatzita utzi baitzuen bere mina, joateagatik ez ezik, lagunak, leinukideak, handitasunean berdinak, geratzeagatik ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 135. orr.


leinuru 1 iz distira.

Aitari so egin zion, eta ustekabe handia hartu zuen ohartu zelarik leinuru gabeko begi haiek negarrez hanpatuak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Aurpegia oinazez maskaratua zuen, eta kriseiluak argitzen zizkion begiek dirdiratzen zuten, leinuru beldurgarriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

Ehun leiho handi zabaldu eta biziki izarniatuetarik datorren leinuru leun batek argitzen du plaza eztiki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Eta arima deuseztatu eta erraustuan, mundu suntsitu horretan, biziki distiratzen zuen bere borondate goriak, altzairu urtuaren leinuru zuriarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.

Zerura begiratu, eta lurreko argiek goratzen duten leinurua ikusita jakin daiteke han, urrunean, hiri bat dagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

2 izpia.

Arratsalde apala zen eta, eguzkiaren azken leinuruek hodei lerroak gorritzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.

Rambuteau kalearen amaieran, zeru esnetsua ubelez margotua ageri zen behealdean, eguzkiaren leinuru arrosen kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.


leinurutsu izond distiratsua.

Oso astiro, zintzurra lehor, oinak erreta dituena bezala, erdi herrestan iritsi nintzen etxeko eskalinata leinurutsuaren aurrera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.


leioaztar izlag/iz Leioakoa, Leioari dagokiona; Leioako herritarra.

Hildako bietako bat Raimundo Redra 43 urteko leioaztarra da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14


leitmotiv (orobat leit-motiv) iz

Tobera leitmotiv bat du Lukuk.  Berria - Kultura   2004-04-01

Eguna ghettoko ostatuetan finitzen zuten, mozkor arrailak, edozein uniformez beztitu bi zangodun karrikan gurutzatzean "putakumeak" leitmotiva ezpaineratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Bere buruaz goxa dadin bezala ari zait gaineko gizon korrokaduna: ezti eztia darama deabruzko "leitmotiv"-a.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Irrati, telebista eta egunkarietan, egunetik egunera, leitmotiv krudelen antzera, axuriki egileen negar zotinak mikro eta hostoetan behera lerratzen ziren. Sarrerra hori bera erabiltzen du Bernardo Atxagak bereK Obabakoakeko Azken hitzaren bila saileko lehen ipuinaren titulurako ez ezik, hasiera eta ipuinaren leit-motiv moduko bat osatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.


leitu1, lei(tu), leitzen (orobat letu g.er.) du ad irakurri.

Periodikua leituz ilustratzen gera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

Hamaika urte arte eskolara joan nintzen, zenbatzen eta leitzen ikasteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Egunkari bat leitzen tabernako barran.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

Bost bat minutuan Los Angeles Timeseko kultura orriak leitu eta alde batera utzi du egunkaria.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 93. orr.

Berriro leitu ditut bi lerroburuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Besteen kartak leitzen disfrutatzen al duzu orain?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.

Haien erditik ibili zen, gainean ageri ziren izenak leituz, baina bilatzen zuena ez zuen atzeman.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Horregatik leitu dut atsegin handiz Hitzen Ondoeza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Dokumentuko hamazazpi atalak pausatuki leitu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Ez zira zu, halarik ere, jenatia eskuaraz leitzeko?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Behiala Fermin Irigaray jaunari leitu niola uste dut, Zugarramurdiko Alkelarre toponimoa nola bihurtu zen Akelarre inkisizio garaian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.

Bere emazteari eskaini bertsoak leitzen zizkidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leitu berri (3)

egunkaria leitzen (3); kontuak leitzen (3)


leitu2 izond izoztua.

Hagineko minak, ur leituaren zistadak eta janari mastekatuan bat-batean aurkitzen den harriak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

Marmol-harri leituaren gainean hotzak izoztu zaitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.


leitzar izlag/iz Leitzakoa, Leitzari dagokiona; Leitzako herritarra.

Barriola Leitzar gazteak bere jeinua erakutsi du eta Eugi eta Belokiren heinerat helduxea dela agerian utzi du.  Herria   2001-05-24

Gaur egun, futbol zelai zaharra dago -beti ardi-kakaz beteta zegoelako, leitzar txantxazale batzuek Kakazelai izenarekin bataiatu zutena-.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.

Leitzar baserritar falanjista euskaldun batekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leitzar gazteak (7)

rekondo leitzarrak (3)


leitzione (orobat leizione) 1 iz ipar lezioa.

Berak dio ez dela etorri leitzionen emaiteko.  Herria   2005-02-24

Haurren laguntzen biharamuneko leitzionen ikasten.  Herria   2001-10-11

Manera hitsak horiek oro, amerikarrekin jendetasun eta errespetu leitzione emaiterat joanak ziren zibilizatuendako.  Herria   2005-02-27

Bizi leitzione eder bat eman dauku eta hori ez dugu sekulan ahantziko.  Herria   2005-02-10

Leizioneak ondorioak izan zituen, iraunkorrak, agian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.

Eta handik landa 40. urtean leitzione batzu eman zituen teologian, Salamankan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Azkenik Parisen Delanoe alkatearen ondoan agertu zaigu Jakes Haundia, dena ele eder eta leitzione emaile.  Herria   2004-09-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leitzione eder bat (3)


leizafin ik listafin.

leizatu izond

Ahots leizatu eta isilaz mintzo zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 153. orr.


leize 1 iz haitzulo oso sakona, oso sakontasun handi eta arriskutsua. ik leze.

Lurra nahas-mahas hutsa zen; ilunbeak estalitako leize handia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Hondorik gabeko leize bat.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Gona labur eta atorra zuritan ari zen neska eder bat igeri bi uhaitzek ixten zuten kala txikian, leize baten sarreran. Beste aldean bi mendi daude, eta horietako batean leize bat, non bizi baita Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.

Eos, goizean jaiotzen dena, agertu zenean, ontzia leize batean ainguratu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 86. orr.

Gu, beldurturik, leize barruan ezkutatu ginen. Haiengandik babesteko, mendietako haitzarte, leize eta toki hurbilgaitzetan gorde ziren.  Elizen arteko biblia   Epa 6,2

Itsasoko leize sakonetako landarediari eta animaliei beha egoteko aukera paregabea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

2 irud/hed

Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Gure hitzaren eta bizitzaren artean zabaldu den leize horretan desagertu da koherentzia, eta gaur jada inork ez du gogoratzen zein ederra zen haren presentzia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Baina leize handia dago estatu burujabeen konfederazioaren eta herrien konfederazioaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 378. orr.

Jainkoaren Erkidegoko gizarte irekiaren eta zibilizazio guztietan azaltzen den gizarte itxiaren artean dagoen leize handia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Bere buruaren ikuspegi berria zertu zuen, leize psikiko aztergabe horren gainean esekitako kimera bat bailitzan. herrialde aberatsen eta pobreen arteko leize digitala handitzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.

Huts hori sumatzen dut, leize ikaragarri hori, euskararen mito ziztrin askoren erdi erdian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Leize zolan begi batzuk distiraka ikusi zituen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.

Ezagützen ez dena da leize zola bezain ülün.  Herria   2005-01-06

Jaitsi ziren leize hondoraino, eta hantxe aurkitu zituzten urtebeteko bi zakurkume eta eme hazi bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

Lapur guztiak leize barnera sartu dira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

4 (zakilaren eta klitoriaren anatomian) ik leizetsu 3.

Barruan hainbat gelaxka edo leize txiki dituztelako deitzen zaie horrela, eta eszitaziorik ez dagoenean ia hutsik egoten dira, baina haragia pizten zaigunean odolez betetzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.

5 leize-zulo (orobat leizezulo)

Leize zulotik ateratzeko garaia ere bazetorkidan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

Leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala.  Elizen arteko biblia   Ap 9,2

Mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Etamgo haitzartera jaitsi zen eta hango leize-zulo batean jarri zen bizitzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Mila bider irudikatu dute [zakila], tente-tente beti, leize zuloetako pinturetan, antzinako eskulturetan, baxuerliebeetan, egiptoarren papiroetan eta baita Interneten ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.

Burua behin eta berriro jotzen zenuen sabai gero eta baxuagoaren kontra, eta azkenean lauoinka eta atzeraka irteten zinen leizezulotik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Egoera hartan jaistea [...] bizia galbidean jartzea baizik ez zen, norbere burua leize zulora botatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

6 irud/hed

Aspaldian gainditua du Legarderekiko leizezulo intelektuala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 180. orr.

Maitasunaren azkenik gabeko leizezuloraino murgildurik geratu zen jainkotasunaren itsas zabalean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekaingo leize (7); ekaingo leize zuloaren (4); etamgo haitzarteko leize (3); haitzarteko leize (3); herio leize (9); herio leize sakonetik (4); leize ahoa (3); leize barruan (3); leize handi (5); leize handi bat (3); leize handia (7); leize handiaren (3); leize ilun (4); leize sakon (7); leize sakonetik (5); leize zulo (23); leize zulo batean (6); leize zuloa (10); leize zuloak (5); leize zuloan (12); leize zuloaren (8); leize zuloetan (6); leize zuloetara (3); leize zuloko (4); leize zulora (9); leize zulotik (6)

herio leizeak (4)

leizean beheiti (5); pagabasoko leizean (8)

herio leizearen (6); leizearen ertzean (8)

leizeetan bizi (3)

herio leizeko (3)

herio leizera (14); herio leizera botako (3); leizera eraman (3)

pagabasoko leizerat (7)

leizetik ateratzen (3); leizetik behera (3)

leizezulo batean (3); leizezulo jainkozkoan (3)


leizealdi iz irud ziegako espetxealdia.

Leizealdia luzerako da, eta ziegako egun finigaitz betiberdin aspergarriren batean, bihotza ahul eta zentzua ahulago duzun batean, begiak labana bat jotzen du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.


leizetsu 1 izond leizez betea.

Lazedemonia leizetsura iritsi, eta Menelaoren jauregira joan ziren Telemako eta Nestorren seme Pisistrato.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

2 irud/hed

-Zer duzu, baina? - galdetu zion ostera Andreasek, ahots apal leizetsuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

3 (zakilaren eta klitoriaren anatomian) ik leize 4.

Glandeko, klitoriaren zurtoineko, zuztarretako, ezpainetako, erraboiletako, uretrako eta perineoko gorputz leizetsuak eta harroak odolez bete eta handitu egiten dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Zakilaren mokoaren ondoren bi gorputz leizetsu eta bi zuztar daude.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.


leizezulo ik leize 5.

leizione ik leitzione.

leizparztar izlag/iz Leizparzekoa, Leizparzeri dagokiona; Leizparzeko herritarra.

Hiru hargin Leizparztarrak ziren, Jean Iribarrenekoa, Domingo Uhidekoa eta Joanes Beltzakoa, eta laugarrena, Domingo Goienetxekoa, Otikorenekoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.


leiztafin ik listafin.

lejia 1 iz lixiba.

Gosariarekin batera garbiketa tresnak, lanbasa eta lejia ekartzen dizkidate egunero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Lejia edan edo lanbasarekin giltzadunari eraso edo...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

2 adkor kinaren zuztarren hautsa, arrozarekin eta anisarekin nahasia.

Senarraren bizimodua: mea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia (quinaren zuztarren hautsa, arroza eta anisarekin nahastuta) mastekatzen dituzte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.


lejio ik legio.

lejitimatu ik legitimatu.

lejitimista ik legitimista.

lejitimo ik legitimo.

leka 1 iz babarrunen, ilarren eta kideko landareen haziak gordetzen dituen estalkia.

Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Otso-belarraren lekak lehertu egiten dira astindu txikienaz, hots arin bat sortuz...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 57. orr.

Algarrobaren leka barruko garaua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Ilarrak aletzea nahiko lan nekagarria da berez ere, baina ez dakizu zer den lekak zuritzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.

Lekari azala kentzea kontu handiz egin beharreko lana da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.

Artaburuak jaulkitzeko, babarrun lekak aletzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Tomate, ilar leka, porru eta lur-sagar kaxen erdian. xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.

2 (jaki gisa)

Pentsarazi zion, esaterako, bazkaltzeko lekak egongo zirela pentsioan, edo barazki ulertezinagoren bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 60. orr.

Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Gutarra kontserba ontzi pila ugariaren bistak eragindako bozkarioz: lekak, alkatxofak, ilarrak, azenarioak... denetik dago han.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Igandero aldatuko duzue etxe batetik bestera eta txandaka zainduko duzue, eta bazkatzen emango diozue, espinakak eta lekak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 117. orr.

3 ilar leka (orobat ilarleka) ilarraren leka.

Xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin.Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota.  Herria   2003-09-18

Gero aratxekia errerik eta hunen laguntzeko ilar leka eta lur sagarrak.  Herria   2004-07-15

Oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak, barruko azala kendu diezunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.


lekadun 1 izond landareez minzatuz, lekak dituena.

Erretiroa hartu edo beste sektore batean jardun arren, diru laguntzak hartzeko moduan dira garai batean abelgorri arrak, esnetarako abereak, ale lekadunak edo oliba olioa ekoizten zuten nekazariak, adibidez.  Berria - Ekonomia   2006-03-23

2 iz landare lekaduna. ik lekari1.

Lekadunez osatutako elikadura eta patatadunez osatutakoa madarikatu ondoren, bidaiako gainerako gauzez hitz egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.


lekaide iz elizgizona, erlijio ordena baten profesa egin ondoren mundutik at bizi dena, nahiz bakarrik (ik eremutar), nahiz, maizago, komentu batean (ik fraide). ik monje.

Gotzai, apaiz eta lekaideak.  Berria - Harian   2006-01-26

San Verekundo monasterioan izan ohi zuen sarritan ostatu, eta bertako Abade eta lekaideek bihotz zabalez hartzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Zisterko lekaideen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Mendi horretan dute beren tradizio-iturri Karmeldar lekaide-lekaimeek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Behin batean, anai Egidio San Sixtoren iturrira joan zen lekaide batzuentzako ur bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Lekaide likits bat zen, baina sekula atzendu ez zuena Amabirjinari gur egitea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 96. orr.

Aita Santuak bidali zituen iparraldeko lurraldeetara zenbait lekaide eta monje misiolari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.


lekaidetxe iz komentua; monasterioa.

Azken otoitza izeneko hamalauduna erdaraz idatzi zuen Lauaxetak, Gasteizko karmeldarren lekaidetxeko bere zeldan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.


lekaime 1 iz moja. ik serora.

Zeure hiru Ordenetako arima guztiak -hau da, anaia txikienak, lekaime eta hirugarrendarrenak-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

Behin batean, Santa Klara oso gaixorik zegoen, eta ezin zen elizara joan beste lekaimeekin batera ofizioa errezatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1011. orr.

Avilako Teresa lekaime ibiltari jakintsuaren eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.

Eliza abandonatua zegoen orduan, baina lehenago San Agustinen Ordenako lekaimeek bizi izan ziren bertan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.

Bastia ondoko lekaime beneditarren San Paulo monasterioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Ordena dominikar berri eta berritzailearen komentuak, eta hemen zehatzago esateko lekaime dominikarrenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Sister Marie Keyrouz maronitar lekaimeak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Andres bere salako eta beste batzuetako Karitateko lekaimeen laguna egin zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Jesusen Bihotzeko lekaimeen etxe nagusia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Klausurako lekaime lotsatien halako herabetasun aire bat ematen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Monastegi horietako lekaimeek jainkoaren eskekoak hartzen dituzte, egun batzuk bakean eta atseden hartuz igaro ditzaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lonbardiarren legeak debekatu egiten du lekaime-jantzia hartu duen emakumea, nahiz eta botoak egina ez izan, ezkondu ahal izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar, ez baitziren ohizko lekaime-etxeetara joaten, eta erlijioak emandako pozetatik eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.


lekaimetza iz lekaimearen egoera.

Frantzian, ordea, lekaimetza ezarrita dagoelarik, neskek beti dute zelibatoaren aukera, eta gurasoen onespenari itxaroteko agintzen dien legea komenigarriagoa liteke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.


lekaio 1 iz jaunari lagun egiten dion oinezko morroi libreaduna.

Ezkaratzean, hondar koloreko librea horiz jantzitako bi lekaio, hedeak eta botoiak zilar huts.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Selifan kotxezainak eta Petrushka lekaioak igo zioten maleta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Beste jaun batzuen lekaio eta gurdizainak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.

Zalgurdi bat non ikusiko nuen, ze enbaxadako lekaioa ikusi nuen niregana lasterka etortzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 180. orr.

Frak estu eta labur batez jantzitako lekaioak koñaka eta garagardoa ekarri zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lekaio-jantziak gordetzeko erabiltzen zuen fardelari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Gurdiaren atzealdeko koxkan lekaio-itxurako gizaseme bat zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

3 izond/hed

Lekaiotzat duelarik miseria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.

4 zerbitzari zuria, otxankeriazko jarrera duena bere nagusiaganako.

Mirari hori gauzatzearen aldetik Dominikar Errepublikako diktadore Rafael Leonidas Trujilloren lekaioek eta morroiek trebe jarduten zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.

Tiranoen eta haien lekaioen kontra...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

petrushka lekaioak (3)


lekale 1 iz egoskaria.

Garia erraz biltegiratzen da, bai komunitateak eta bai norberak bere aldetik jasota, eta hori falta bada, erraz egingo dira ordezkoak barazkiekin, haragiarekin edota lekaleekin. Janari gordinak bakarrik jaten zituen -barazkiak, lekaleak eta fruta-.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Arroza eta lekale lehorrekin txerriki gatzatua zertzeko tratua egin zuen harro-harro, bi barrika ron eta kable zahar batekin ordainduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Ekialdeko armada lekale lehorrez hornitzen zuen dendari auzoko batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Elikagai erabat kuzinatuak, aurre kuzinatuak, ia-ia kuzinatuak, lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak, koloratzaileak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ellenek bere igaroan aurpegiak, fruta-erakuslehioak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Ezkilak lekale-zuriketarako deia jotzen zuenean, beren belarrak garbitzen laguntzen zien tina handiaren inguru-jiran.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.


lekari1 1 iz landare lekaduna.

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei: badira, esaterako, hurraren samua bezalako mokofinak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Badirudi godoek ere, erromatarrei ikasi ziela lekari honen laborantza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

2 lekalea, egoskaria.

Gizonak esnea, arrautzak, lekariak, erosi zizkion auzoko nekazari bati.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 47. orr.

Anaia hark maitinak esan ondoren ipintzen zituen lekariak beratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Etxera itzulirik, tapioka zopa bat eta lekari batzuk prestatu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.


lekari2 ik lakari.

lekaro iz basamortua.

Isiltasunaren etorkin sentitzen zen behizaina, natura hots huts zen lekaro izugarri hartan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.


lekat lok izan ezik.

Bazkalordua zen eta guztiok bazkaltzen ari ginen, lekat aitona, zeinak gero eta gutiago jan eta gero eta gehiago erretzen baitzuen. eta, kontu-kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 181. orr.

Guztiak gelditu ziren harri eta zur hura ikusi zutenean, lekat osaba Joanikot.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 352. orr.


lekatsu izond

Lekatsuak [goxokiak] baina paper garden koloreanitzetan bilduak betiere, haur alproja pollit batzuei noiz eskainiak izango ziren zain zeudela ematen zuten litxarreria haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.


lekatu1, leka(tu), lekatzen du ad salbuetsi.

Adostu zuten alditxartze irudi bat eginez adiskidearen etxera afaltzera joatetik lekatuko zela, eta arrats osoa Prévanentzat izanen zela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.


lekatu2, leka(tu), lekatzen du ad milikatu, miazkatu.

-Hoa sagarroiak lekatzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.


lekatxo iz leka txikia.

Frantziako sukaldaritzak berehala egin zuen bere orkidea honen lekatxoa, eta azkar baino lehen, bainilla zaporezkoak izan ziren goxoki frantses ugari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.


lekeda 1 iz itsasteko goma; gai itsaskorra.

bere liburuen inprenta-probak zuzentzen zituen, eta zenbait ilustrazio itsasten zituen lekedaz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela; baina liskatsua eta ondo beratua dagonean, burdinaren inguruan lekeda bezala itsatsita geratuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Lekedaz bezala zoruari itsatsia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.

Gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala,.Lekeda bezala lotzen zaizkitzunak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 506. orr.

Oinak lurrean josita geratu zen, zapatilak eztitan edo lekedatan itsatsita geratu balira bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

Amodioaren lekedaz itsatsiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Azkenik oinak, lekeda beltz, zeru grisaren pean distira ketsuz emokatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Neska ohean utzi zuen, izterrak zabalik, lekeda zeriola azpietan behera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zurak zezen lekedarekin bakarrik bat egiten du eta oholen hariak maizago apurtuko dira, lekedaren itsaspena askatuko den baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Esku gibelaz xukatzen zituen aho lekedaz busti matelak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.


lekedatsu izond lekedaz betea.

Beren loaren amaraun lekedatsuagotik brastakoan irteteko pattar kopa bana edo bina hartzen duten langileak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Halako hutsune bat da bere gela une honetan, airea kiskaltzen duten izpi lekedatsuz betea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.


lekedatu, lekeda(tu), lekedatzen du ad lekedaz itsatsi.

-Gurina lodi-lodi eta erreximenta mehe-mehe, gustatzen zainan bezala -belarriak lekedatu zizkidan anaiaren mintza-doinu exti-jarioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Gus McNiel, artean begiak logurez lekedaturik, bere gurdiaren ondoan zebilen, esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.


lekedazu izond lekedatsua.

Badut susmoa hain juxtu ere hala jokatu nuela gure anaiaren neska lagunekin: kapar, lekedazu eta gogaikarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Ez nuen, bertzalde, inolako zalantzarik, kristau onaren ikasgaiak gupida lekedazu baten itxuran azaleratuko zitzaizkiola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.


lekeitiar (orobat lekeitiar g.er.) 1 izlag Lekeitiokoa, Lekeitiori dagokiona.

Resurreccion Maria Azkue lekeitiar abadeak argi dio bere hiztegian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 429. orr.

Lekeitiar neska batek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Bizkaitarra zen Azkue, lekeitiarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 114. orr.

Lekeitiarra ote zen Akab kapitaina?  Berria - Kultura   2004-06-27

Eusebio Erkiaga lekeitiarra ere haserre agertu zen giputzen jarrera itxia zela-eta.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 99. orr.

1996ko uztailaren 23an atxilotu zuten Lasseuben preso lekeitiarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

2 Lekeitioko herritarra.

Gizon handia, zinez, lekeitiar hura, bai gorputzez eta bai arimaz.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 135. orr.

Igandeak ekaitza ekarri zuen, ordea, eta horrek lekeitiarren asmoak hankaz gora jarri zituen.  Berria - Kirola   2004-09-23

Aspalditik Hondarribian bizi den 49 urteko lekeitiarrak enpresa munduan eskarmentua duenik ezin uka.  Berria - Ekonomia   2006-03-16


lekettiar ik lekeitiar.

lekoa ik legoa.

lekondar 1 izlag Lekornekoa, Lekorneri dagokiona.

Jean Landarretche lekondar apeza.  Herria   2004-06-24

Gure lekondar laboraria.  Herria   2004-05-27

Jean Michel Noblia, lekondar toberen idazlea.  Herria   2004-01-01

Aitzin-partida bat jokatuko dute buruz buruka Errecart lekondarrak eta Idiart makearrak.  Herria   2003-07-10

2 Lekorneko herritarra.

Baina lekondarrak 15 kintze egin ditu, gibelerat joz indarrez, Davidek bat egiteko artean.  Herria   2005-04-28

Egin dute lekondarrek beren bestetako partidattoa.  Herria   2002-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lekondar gazte (3); makear lekondar (4)

errecart lekondarra (3)

makear lekondarrek (6)


lekora postpos
1 -tik lekora1 -tik kanpora.

Frantziaren eta Espainiaren interes arrotzen kontu gure arbasoek erabili zalaparta guztietarik lekora, XIX. mende hondarrean, bi bizkaitar gaztek, Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek piztu zuten euskal bihotzetan nazio propioaren aldeko sugarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Gorputzetarik eta pentsatzeko moduetatik lekora, ez dugu gauza singularrik deus sendi, ez deus nabarmen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Zalaparta guztietarik lekora.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

2 -tik lekora2 -en ondoan, -tik aurrera.

Dantzaldia pilota partidatik lekora.  Herria   2003-07-03

Mezatik lekora, Laby familiak eta banderariek egin diote beren agurra bildutasunean Arnaud-ri.  Herria   2005-12-15

Union Basque batasunak urtarrilaren 6 etik aintzina antolatzen du mus zoingehiagoka Herriko Etxeko Edantegian, aratseko 9 tik lekorat.  Herria   2003-12-25

Aitortuko dut beraz gogotik, kontziliotik lekora, Jainkoaren Herria hurbildu zaiola, asko gisatara, herri xeheari eta jende xumeari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.

Iheslariak heldu ziren etengabe, eta mugako herrien deportaziotik lekora, kopuru handiagoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 256. orr.

Handik lekora gutun bat igorri zioten Nafarroako buruzagiari, zerbait laguntza ardietsi nahiz Arnegira buruz bide berri baten egiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.

Aro txarraren ondotik, garizumatik lekora Pazko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.

3 -z lekora -z kanpora.

Literaturaz lekora zetzan literatura batean jarri nuen gero eta gehiago gogoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

handik lekora (6); hortik lekora (5); mezatik lekora (7)


lekoratu, lekora(tu), lekoratzen du ad kanporatu; barreiatu.

Arindu den legearen zorroztasunetik urruntzen du eta lekoratzen. Egunsentiko errainuek metalaren kontra sortutako distira koloretsuan lekoraturik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.


lekore
1 lekorean kanpoan.

Hor dago, pantailaren atzean, lekorean, berea ez den eremuan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 87. orr.

Moncloakoa Gobernu zentrala bada, han dagoela erdia, begia, bihotza, eta gu, beraz, kanpoan, lekorean, periferian gaudela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.

2 lekoreko kanpokoa.

Lekoreko amodio deiari amore emanez gero.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.


lektoradutza iz atzerriko unibertsitate batean bere sorterriko hizkuntza irakasten duen irakasle languntzailearen kargua edo postua.

Oinez jarraitzen zuten eta Ramsay andrea ez zen esanahiaz zehatz ohartu, hitz bakanak soilik, han-hemenka... disertazioa... ikerlaritza, lektoradutza... katedra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.


leku (20514 agerraldi, 284 liburu eta 6425 artikulutan) 1 iz espazioko gune jakina. ik toki.

Leku eta toki guztietan daude konputagailuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Gai bakuna (atomoa) ez da toki jakin batean, leku mugatua betetzen badu ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Toki hau ez da ideia horiek finkatzeko leku egokia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Proposizio bat egiazkoa bada, egiazkoa izango da leku eta une orotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Ez baztertu ez leku, ez denbora, ez pertsonarik; ordu guztiek, toki guztiek, gizon guztiek balio behar dute zure atseginerako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgai eta ukigai nire aurrean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Lehen leku askotan astero izaten zen erromeria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.

Han, bizitzako azken geltoki den leku hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 320. orr.

Zein leku, zein jende mota, zein hiri ezagutu dituan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 45. orr.

Leku hartan, ibaia versta erdi zen zabal. Esnea eta barazkiak beti leku berean eta pertsona berari erostea bururatu zitzaidan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Ez da leku berera denbora laburrean bitan agertzea bezalakorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Oreina, esate baterako, Europako leku gehienetan gautar bilakatu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Gaua igarotzeko leku bila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.

Ni nagoen lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 259. orr.

Zirrara sakon eta errespetuzko batez, lehengo lekuan jarri nuen berriz argimutila.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Espazioan jiraka dabilen planeta honetan, Asteasu, Albiztur, Zizurkil eta beste hainbat herri pausatzen diren lekuan munduratu nintzen 1951. urtean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Bizkarraren erdian azkura pizten denean bezala, eskuak iristen ez diren lekuan ezin hazka eginda nago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Puntu gorri hori da balak joko duen leku zehatza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Auzo hau dotorea duk eta hiriaren erdigunean, leku onean, zagok kokatuta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

Hiltzeko leku lasai baten bila nenbilen. Eliz atarian, leku desertu eta antzinako hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Munduko leku bakartiena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

New York City-ko legearen arabera, ezin dira hildako pertsonen errautsak leku publikoetan bota.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Leku eta tenore egokian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Leku puta horretan sekulako beroa egiten dik beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Edozein tokitan egonik, okerreko lekuan nagoela irudituko litzaidakek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 68. orr.

3 irud/hed

Ahaleginak egin dituzu inspektorearen lekuan jartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Eta Juliaren lekuan banengo, aurpegira esango nioke Aita Healy horri...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.

Estatuak, merkatuaren lekua hartzen saiatu gabe, haren gidari-eginkizunak betetzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Nahiago dut gazte eta lerden bati lekua utzi...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 8. orr.

Gertatu zen honek lekua utzi ziola erromatar zuzenbideari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Garaiz esaten ez den egiak gero bere lekua hartzeko areagoko lana izaten duErlijioaren Filosofia bukatzen den leku horretan bertan hasten da erlijioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Leku askotan arrazoitzen du Maupassantek patu irrazional hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Pentsamenduaren historian leku duina eta berezia duen bestea Migel Servet da. nire deiturak ez du zalantzarako leku handirik uzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Prosodiari buruzko lanetan, zatikako azterketek hartu dute leku gehien.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Sufrimenduak memoria du eta ama bere oroitzapenetako leku ezkuturen batean bilduta egongo zen Ingorekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zer leku klase duk hau, Riley, igande arratsaldea eta neskarik batere ez?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Nahikoa lan bazutela Donostiako leku-hustea prestatzen; nahita ere, ezin zutela egoera kontrolpean eduki.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Laboratorioko biak hilak ziren, ez nekien non ez nola; eta Goldbaum ere bai, hotzak eta goseak, leku-huste martxan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure arrantza lekuan aurkitzen genituen arazoen hamarrena ere ezingo nizuke kontatu. Nire burua ideien borroka leku bihurtua zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Beste atsegin leku bat aurkitu zuten gurina, gazta eta arrautzak handizka saltzen ziren pabiloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Zelaian, kanpalekuaren hegoaldean SS-en entrenamendu leku bat bada.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

6 (espazioa, tartea)

Karmen, ordea, beste batentzat adina leku bazela kabinan, eta gurekin etorriko zela setatu zen. Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du eta guztiz automatikoak dira kontrolak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Pasteur Institutua oso txiroa zen orduan alde horretatik: leku gutxi, tresneria eskasa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Ohe anitz, baina lerroen artean leku guti.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Hilarrian oso leku justua zeukala hiru hizkuntzatan jarri beharreko esaldi harentzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Leku eskasiaz kexu zirenei, arrazoiz, gogorarazten zieten hurrengo aldietan bagoiko laurogei etorriko zirela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 80. orr.

Gizonak leku bat aurkitu zuen libre eta hara joan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

18 lekuko mahaian 32 izanen ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

6b (esaldi hanpatuetan leku atzizki mugagabe batekin, urruntasuna-edo adierazteko)

Lekutan zegoen orduan Alemania!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Lekutan dago maoista zen garaia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 82. orr.

Lekutan dago orain 'The Crook Factory' hura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Hura dena isilpean eta ezkutuan gordetzekoa baldin bazen, lekutan zegoen sekretua; Gaztelako erromantzez izkiriatua, izkribuak Armadaren ontzien berri zehatza zekarren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Lurreko konfederazioak Unibertsoaren lekutako muturretik etorritako inperio baten erasoa jasoko du.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 119. orr.

Lekutara etorri gara!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.

Zigortuta, mendiko herri batera bidalia, lekutara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

Bruciatako jabeen makina bat erabili baino lehen, nahiago zuen hiru aldiz gehiago gastatzea, eta urtero-urtero lekutatik ekartzen zuen traktore bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Duda izpirik gabe lekutatik etorria zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

7 (sailkapen, hierarkia edo kideko batean) ik postu.

Sailkapenean bigarren lekuan ditugu Avirontarrak.  Herria   2001-09-27

Sailkapenean gure futbolariak ongi jarriak daude hirugarren lekuan.  Herria   2001-04-26

Kaikuk UCI Europe Tour rankineko laugarren lekura egin du jauzi.  Berria - Kirola   2006-03-28

Hemen gaindiko ikastegien "hit parade" horretan Bernat Etxepare lizeoa dugu lehen lekuan %-eko 100 erreusipenekin baxoan.  Herria   2001-05-10

EAren lehenengo hautagaiak koalizio zerrendako bigarren lekuan joan ziren Gipuzkoan eta Araban, eta laugarren lekuan Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Hemendik aitzina atzarririk egon beharko dute, sailkapenean bederatzigarren lekutik gorago hupatzekotan.  Herria   2002-11-14

8 lekuko izlag ik lekuko; lokal 4; toki 10.

Periferian ekoizten diren gaiek, beraz, ez dute zerikusirik izaten sortzen diren lekuko premiak asetzearekin, eta zuzenean kokatzen dira munduko deritzan merkatuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Zabalkundearen arrakasta, zabalkunde hori gertatzen den lekuko eragileek lanaren antolaketa-formei eta atzerritar ekoizpen moduak bideraturiko sozializazio-mekanismoei egiten dieten harreraren araberakoa izaten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Lekuko errealitatea ezagutzen dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Gaztelaniaren, portugesaren, ingelesaren eta frantsesaren faboretan eta lekuko hizkuntzen kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.

Apezpikua beti grekoz mintzo zen, berak Siriakoa jakinik ere; lekuko hizkuntza uzten zion aldiz apezlagunari, honek egin zezan itzulpena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 181. orr.

Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Lekuko erran zaharra da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Hor ziren elgarretaratzen duela aspaldi lekuko artzainak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

9. kapituluan agintzen duelarik cuestores deitu eske biltzaileak kentzea, lekuko apezpikuak edo bi kalonjek induljentziak iragartzea eta haiek berek amoinak biltzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 187. orr.

Lekuko arrantzaleek diotenez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

9 leku egin (orobat lekua egin) ik toki 11.

Jaso zuen bere mailutzarra, eta, kolpeka, ateko oholak urratu zituen bere esku larruz babestuarentzat leku egiteko. Ramonak bere izterren artean leku egin zidanetik, zainetan egiten nituen egunaren azken orenak, eguzkia noiz gordeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Gaixoarentzat ez da samurra irria, baina, lubakian ere, leku egin nahi lioke pozaldiari, oraingoz isildu baitira tiro hotsak, eta bihotza epeldu baitiote eguzki-printzek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 166. orr.

Erlijioek filosofiari leku egiten dioten neurrian, hainbat eta hobeto aterako dira fundamentalismoaren arriskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

Ikusgarriak maite dituen gizartea lehenbizian inarrosiko du, baina ez irauliko eta, garaiz, leku egin behar dio eztabaida politikoari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

ETAren su-etenak aspaldiko nahiari leku egin dio.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 135. orr.

Eta umoreak maiteminari egin zion leku.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Zer edo zer esan zion atezainari belarrira, eta atezainak barrura eraman eta lekua egin zigun aurreko lerro batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Annettek lekua egin zuen mahaiaren erdian eta amak hantxe jarri zuen erretilua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Yolo taberna fregatzen ari da maitekiro, aulkiak mahai gainetara jasoz lekua egin ondoren  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.

10 leku eman ik toki 12.

Halakorik gabe, nazioarteko ekonomiak oreka galtzen du, eta liberalismoak nazionalismoari leku ematen dio berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Gizakiari ere berdin gertatzen zaio, eragozpenei leku ematean, denik eta txikienak direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Adierazgarritasunari horrenbeste leku eman baldin badiogu, bazen arrazoi bat horretarako: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Eta hain gogor tentatu zuen, ezen hark, tentaldiari leku emanez, erabaki baitzuen anai Joan komentura etorri bezain laster utziko zuela Ordena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

11 leku geometriko

Puntu horien leku geometrikoari horoptero deitzen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

11b leku-hustu ad ik beherago 14; ik gorago 5.

Jakin baitzuen elgorriak jorik nola egon nintzen, bizirik iraun nezan arduratu zen, bereziki gatibuak oinez leku-husten zituztela jakin zuenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.

12 leku izen (orobat lekuizen; Euskaltzaindiaren Hiztegian leku(-)izen agertzen da) ik toki 13.

Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak, gero ibai osoaren mapa-izen bihurtu direnak, kartografo eta kudeatzaileen (ez jendearen) beharrak hartaraturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Hitz berriak asmatzeko joera nabarmenagoa da pertsona- eta leku-izenetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 189. orr.

Herri eta leku izenak frantsestu zituen, frantsesa hizkuntza bakartzat ezartzen duen Toubon legea indartu zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Leitzako "Abaden Gurutzea" lekuizena datorkit gogora. Geroxeago konturatu nintzen leku-izenak jadanik hungarieraz irakur nitzakeela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 148. orr.

12a leku onean (utzi eta kideko aditzekin) ik toki 14.

"Omen" horrek ez zuen Ximurra hagitz leku onean uzten, sinesgarritasunaz den bezainbatean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Hartu desohorea zeure gain, ahizpek baino bekatu higuingarriagoak eginez leku onean utzi baitituzu haiek.  Elizen arteko biblia   Ez 16,52

Khalidik ez du INCko burua oso leku onean uzten: Muturreko kontserbadorea da, Wolfowitz bezala, [...].  Berria - Mundua   2004-06-03

13 leku txarrean (utzi eta kideko aditzekin) ik toki 15.

Memorandumeko hirugarren orrialdeak leku txarrean uzten du norbait.Imazek leku txarrean utzi du Ibarretxe.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Leku txarrean laga naute arabarrek eta madrildarrek.  Berria - Kirola   2006-04-25

Difamazio kanpaina bat izan da gure jarduera leku txarrean uzteko.  Berria - Mundua   2004-03-19

Oso leku txarrean utz dezakete zure osaba Juan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 349. orr.

UPNko idazkari nagusi Alberto Catalanek ere PSN «oso leku txarrean» geratu dela uste du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

14 lekuak hustu joan, alde egin. ik toki 16.

Azkenekoz, ostatuko nagusiak erran zigun lekuak hustu behar genituela, laster oilarra kukurruka hasiko zela eta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

-Lekuak huts itzazue etxe hontarik...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Geroxago entzun nian autoa pizten eta lekuak husten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Bi musu eman zizkidan ebaska bezala eta gelarat jo zuen, bere puskak bildurik behar zituela lekuak hustu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Prentsaurrekoa kudeatu zuen komandoak lekuak hustu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

17 –en lekuan –en ordez.

Arrazoiaren lekuan bere kapritxoa erabiltzen badu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Orduan, bedeinkazioaren lekuan madarikazioa erakarriko nuke neure gainera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Uko egitea arrazoiaren lekuan intolerantzia eta fanatismoa ipintzeari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Behialako moldegabekeriaren lekuan jendetasuna -jendetasun ekarria, bistan da- erakusten zekiena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Inperio zaharraren lekuan beste ordena berri, sendo eta indartsuagoa eraikitzeko gai izango direlakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Egun haietan ez nekien gerora zer gertatuko zitzaidan baina odolaren lekuan kafea baneuka bezala nenbilen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 63. orr.

Jainkoa baztertu (arrazoiketa publikotik) eta haren lekuan balioak oinarritzeko instantzia bakartzat arrazoimena aitortzen bada.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Une horretan ohiko Anne ezabatu egin zen bat-batean, eta haren lekuan beste Anne bat azaldu zen, ausarta eta jostagarria ez den eta maite eta samurra izan nahi duen Anne hori, alegia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 287. orr.

Hernando ene lehengusuaren lekuan nintzela hara etorria, eta harexen izena begiratzeko arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 248. orr.

15 lekuan-lekuan lekuka. ik toki 18.

Lekuan-lekuan herritarrekin egin behar da lan gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Hori da politika, ezta? lekuan lekuan behar den moduan erantzutea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Berehala lekuan-lekuan beharrezkoak diren baliabideak jartzen ditugu martxan.  Berria - Harian   2005-12-07

16 lekuan lekuko ik toki 19.

Ez dagoela berriz ere lekuan lekuko nazio dirura bueltatzerik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

Behin eta berriz ikusi zen, eta ikusten da oraindik, lekuan lekuko interesek duten garrantzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Ulertu behar da beti ere lekuan lekuko estrategia bat garatu beharko dela, errealitate bakoitzera egokitua.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Eta hartan ohartu nintzen lekuan lekuko musika behar dela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 227. orr.

Hartara, bada, jardun jakin batzuetan -batez ere ahozkoetan- lekuan lekuko hizkera erabiltzea iruditzen zait zentzuzkoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.

Lekuan lekukoa ona izaten da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 157. orr.

16 lekuz aldatu ik lekualdatu.

Museo batean koadro baten aurrean lekuz aldatzen garenean, ez dugu irudi haren barruan ez mugimendu paralaxiarik ez perspektiba dinamikorik sumatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Lege honek dioenez, elementu batzuk aldi berean lekuz aldatuz baldin badoaz, unitate bezala pertzibitzen dira, eta forma bakarra osatzen dute joera gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Laino-adarra ere lekuz aldatu eta atzealdean kokatu zen. ez da guztiz zehatza bihotza "mugitzen dela" esatea, ez baita lekuz aldatzeko mugimendurik egiten.  Elizen arteko biblia   Ir 14,19

· Pixkana-pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Lehenik, pasiboa sortzeko izen sintagmak lekuz aldatzea beharrezkoa ote den galdetzen dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 111. orr.

Altxatu eta lekuz aldatu behar izan zituen maletak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Hurrengo egunean lekuz aldatu gintuzten, eta Ziburun jarri ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aski leku (17); atseden leku (11); bazter leku (10); beti leku berean (18); bizi leku (9); bizi leku bat (8); bizitzeko leku (8); borroka leku (10); denbora eta leku (9); egiteko leku (18); egoteko leku (11); europako leku (8); euskal herriko leku (9); gotor leku (13); hainbat leku (26); herriko leku (11); hiru leku (9); ikasteko leku (8); josta leku (31); kultu leku (19)

leku aldaketa (22); leku aldaketak (9); leku anitzetan (11); leku aparta (9); leku aproposa (28); leku asko (13); leku askorik (8); leku askotan (143); leku askotara (8); leku askotatik (11); leku bakar (10); leku bakarra (31); leku bakarti (13); leku bakoitzean (13); leku bat aurkitu (11); leku bat egin (12); leku baten bila (12); leku batera eraman (14); leku batera joan (13); leku batetik bestera (41); leku berberean (8); leku berean (247); leku berera (20); leku beretik (27); leku berezi (18); leku berezi bat (10); leku berezia (55); leku berezia egin (11); leku berri (14); leku berria (12); leku berriak (9); leku bila (10); leku desberdinetan (16); leku eder (13); leku ederra (20); leku ederrean (12); leku egin (29); leku eginez (11); leku egingo (9); leku egiteko (18); leku egiten (18); leku egoki (8); leku egokia (50); leku egokian (18); leku egokiena (11); leku eskasa (8); leku eskasez (10); leku eta garai (8); leku eta ordu (8); leku eta une (9); leku ezberdinetan (12); leku ezezagun (8); leku garrantzitsua (16); leku gehiago (42); leku gehienetan (27); leku gisa (9); leku gutxi (17); leku gutxiago (11); leku handi (8); leku handia (37); leku handiagoa (20); leku hartan bertan (8); leku hartu (9); leku hartzen (8); leku hoberik (10); leku ilun (9); leku itxi (10); leku itxietan (8); leku izan (12); leku izango (16); leku izen (15); leku izenak (16); leku jakin (51); leku jakin batean (25); leku jakin batera (8); leku lasai (9); leku libre (11); leku nagusia (8); leku on (8); leku ona (18); leku onean (14); leku orotan (8); leku osoa (11); leku polita (8); leku publiko (22); leku publikoetan (52); leku publikoetan erretzea (18); leku sakratua (10); leku seguruan (8); leku txarra (20); leku txarrean (9); leku txikia (14); leku txikian (13); leku urrun (9); leku zabala (10); leku zabalagoa (9); leku zehatz (15); leku zehatz batean (8)

leku zoragarria (8); munduko leku askotan (9); nahiko leku (8); nahikoa leku (8); otoitz leku (17); uda leku (33); uda leku elkarteak (9); une eta leku (9)

badute lekua (9); bakoitzak bere lekua (13); bere lekua aurkitu (10); bere lekua hartu (12); bere lekua hartzen (10); bere lekua utzi (8); bigarren lekua (8); bizi lekua (10); dagokion lekua (18); euskararen lekua (11); izango dute lekua (9); lagunentzako lekua (8); lehen lekua (14); lekua aurkitu (21); lekua bete (11); lekua beteko (9); lekua betetzeko (27); lekua betetzen (17); lekua bilatu (16); lekua dago (8); lekua dauka (8); lekua du (17); lekua duen (10); lekua dute (16); lekua egin (39); lekua egingo (12); lekua egitea (11); lekua egiteko (21); lekua egiten (17); lekua eman (14); lekua eta ordua (28); lekua galdu (17); lekua har (16); lekua hartu (100); lekua hartu zuen (21); lekua hartua (8); lekua hartuko (16); lekua hartzea (16); lekua hartzeko (24); lekua hartzen (41); lekua hartzen ari (8); lekua hartzen du (9); lekua izan (68); lekua izan behar (18); lekua izanen (9); lekua izango (39); lekua izango du (13); lekua izatea (13); lekua izateko (8); lekua kendu (13); lekua utzi (39); lekua utziz (15); lekua uzteko (10); lekua uzten (32); lo egiteko lekua (8); merezi duen lekua (9); ordua eta lekua (40); utzi zion lekua (9); utzitako lekua (24); zalantzetarako lekua (19); zalantzetarako lekua uzten (19)

kultu lekuak (31); lekuak husten (9); lekuak hustu (66); lekuak hustu behar (14); lekuak hustu dituzte (8); lekuak hustu zituen (8)

bakoitza bere lekuan (31); behar den lekuan (16); behar zen lekuan (8); behar zuen lekuan (8); bere lekuan ipini (12); bere lekuan jarri (19); bere lekuan jartzen (9); bigarren lekuan (14); dagoen lekuan dagoela (9); dagokion lekuan (23); dena bere lekuan (9); egiten duten lekuan (9); egondako lekuan (18); esandako lekuan (12); gauden lekuan (11); gauzak bere lekuan (15); gertatu zen lekuan (16); hirugarren lekuan (9); lekuan berean (44); lekuan bertan (69); lekuan bertan hil (9); lekuan egon (22); lekuan egotea (8); lekuan eseri (14); lekuan geratu (10); lekuan ipini (15); lekuan izan (12); lekuan jarri (55); lekuan jarriko (10); lekuan jartzeko (14); lekuan jartzen (29); lekuan kokatu (14); lekuan lekuko (93); lekuan sartzen (8); lekuan utzi (18); lekuan uzten (8); nagoen lekuan (24); nagusi den lekuan (8); nahi duen lekuan (8); nahi duzun lekuan (9); ni nagoen lekuan (8); okerreko lekuan (11); pilota lekuan (12); utzitako lekuan (14); zauden lekuan (8); zegoen lekuan (68); zegokion lekuan (8); zen lekuan (78); zen lekuan bertan (9); zeuden lekuan (19)

lekuaren arabera (18)

kultu lekuetako (10)

dagoen lekuetan (21); dauden lekuetan (17); kultu lekuetan (11)

lekuko agintariek (5); lekuko ekonomia (7); lekuko jende (5)

dagoen lekura (23); esandako lekura (12); gertatu zen lekura (12); lekura eraman (27); lekura eramango (10); lekura etorri (8); lekura heldu (8); lekura hurbildu (18); lekura iristeko (14); lekura iritsi (29); lekura itzuli (39); lekura joan (33); lekura joateko (11); lekura joaten (11); nahi duen lekura (9); nahi duzun lekura (13); nahi zuen lekura (12); zegoen lekura (61); zeuden lekura (10)

zegoen lekuraino (12)

zegoen lekurantz (21)

ez da lekurik (15); ez dago lekurik (11); ez du lekurik (29); ez duela lekurik (8); ez dute lekurik (20); ez dutela lekurik (8); ez zegoen lekurik (8); ez zuen lekurik (12); inolako lekurik (8); lekurik aproposena (15); lekurik egokiena (21); lekurik ez duela (15); lekurik onena (19)

lekutan dago (10)

bere lekutik atera (10); bere lekutik mugitu (8); dagoen lekutik (29); dauden lekutik (11); geunden lekutik (11); lekutik altxatu (9); lekutik atera (21); lekutik gertu (24); lekutik hurbil (15); lekutik mugitu (28); lekutik mugitu gabe (15); nengoen lekutik (11); nire lekutik (8); zauden lekutik (13); zegoen lekutik (40)

kultu lekutzat (8)

lekuz aldatu (75); lekuz aldatuko (14); lekuz aldatuta (8); lekuz aldatzea (34); lekuz aldatzeko (30); lekuz aldatzen (46); lekuz kanpo (117); lekuz kanpoko (21); lekuz kanpokoa (20); lekuz kanpokoak (8)


lekualdaketa (orobat leku(-)aldaketa; Euskaltzaindiaren Hiztegian lekualdaketa agertzen da) 1 iz lekualdatzea, lekuz aldatzea.

Hiriburuak eta hauen lekualdaketak aztertzen dira gero.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.

Honelako aditzek argiro frogatzen dute pasiboa subjektu eta objektuaren leku-aldaketan oinarritu behar dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

2 (pertsonena)

Leku-aldaketa egin baino sei ordu lehenago eman behar omen zuten parte komisarian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 87. orr.

Oroitzen da hirira iritsi zirenekoa, Eusebioren leku aldaketa zela-eta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.

Antoniok ez zuen berehala eskatu lekualdaketa. Espainiako eta Frantziako kartzeletan 18 lekualdaketa egin dituzte azken hilabetean, eta bakar batean ere ez dute euskal presorik Euskal Herriko espetxeetara ekarri.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

3 (ekonomian)

Mercedes-Benz, lekualdaketaren mamuak jotako azken enpresa.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Leku aldaketa itxura eman gura diete itxierei.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Lekualdaketen eta kaleratzeen mehatxuak beti izan ditugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-17


lekualdarazi, lekualdaraz, lekualdarazten du ad lekuz aldarazi, lekualdatzera behartu.

Jendetza bulkaka hasi zenean (eta ez kakatza jendea bulkatzen), bidaiari igo berri batek (eta ez bideberri igokari batek) lekualdarazi zuen lehengoa (eta ez lehengorarazi aldalekua).  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.


lekualdatu, lekualda(tu), lekualdatzen 1 da/du ad lekuz aldatu. ik tokialdatu.

Igandetako nire etxea itsaso zabalaren beste aldera lekualdatu da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Ezustez hiri arrotz batera lekualdatuak ginela zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Eguzkia ez da egunero toki berean ateratzen izarrartean, pixkanaka-pixkanaka leku aldatuz doalako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Aspaldian ez nuen ikusi, haren familia herrixkatik lekualdatu zenez geroztik-edo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

Eta, konpainiako gainerako guztiei zegokienez, beste sektore batera lekualdatu zituztela esan zidatean, gudu-lerrora joanak zirela denak, eta ez zeudela eskueran.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Urtean zentimetro batzuez lekualdatzen beheregi altxaturiko zenbait eraikin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Gertatu zen behin, piano bat nahi zutela lekualdatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

2 (ekonomian)

Produkzioa nora lekualdatu dezakeen ere ez dago oso garbi.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Caballito Alemaniako multinazionalak Betoñotik Jundiz industriagunera lekualdatu behar zuela-eta, 25 langile kanporatzeko eskatzen zuen enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

1998an aurreko alkateak [...] Sidenorreko altzairutegia lekualdatzeko ituna sinatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-25


lekualdatze 1 iz lekuz aldatzea. ik lekualdaketa.

Eskolan ematen nituen orduak lekualdatzea antolatzeko erabiltzen zituzten.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Epaia sinatuta zegoen, eta hainbeste lekualdatzek sortutako desordenak eta nahaste-borrasteak salbatu zuen bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena, zalantzarik gabe. Hau da, gramatikako lekualdatze-eragiketek egitura hartzen dute kontuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Hau da, gramatikako lekualdatze-eragiketek egitura hartzen dute kontuan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Europako grabitate-zentroaren lekualdatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Pasiboak izen sintagmen lekualdatzea agintzen duela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.

Ezinaren transferentzia, lekualdatze edo destokitze itxuragabe bat gertatu da hor: nere ezina hitzaren berezko ezin bihurtu da eta, horrenbestez, delako hitz horrek berekin du ezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

2 (ekonomian)

Azken asteotan, ugaritu egin dira «lekualdatzearen mamua» astindu eta lanaldia luzatu nahi duten enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Multinazionalen lekualdatze politikei aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Lanuzteak, lekualdatze mehatxuak, atxilotuak eta kaleratuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Kartzelatik auzitegira zihoan leku aldatze furgoia setiatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lekualdatzearen aurka (3)


lekuarazi, lekuaraz, lekuarazten du ad lekutzera behartu, urrunarazi.

Guadalajaran, ehunka jende lekuarazi dituzte beren etxeetarik bost mila hektara lur izan direlarik erreak.  Herria   2005-07-21

Izigarriko euriteak direla medio, euriteen ondotik, izan dituzte 150.000 etxe urperatuak eta 45.000 jende lekuarazi behar ukan dituztenak lanjeretik.  Herria   2005-07-21

Badira hor protesta asko herri hortako basakeriez, hil edo lekuarazi diren herritar saldoez, bai-eta islamista armatuekin ezin bururatu diren amnistia edo bake solasez, bai-eta herri horretan jastatu diren korrupzio eta itsuskeria ainitzez.  Herria   2003-10-23


lekuindar izlag/iz Lekuinekoa, Lekuineri dagokiona; Lekuineko herritarra.

Goiti ari da Lekuindar gaztea.  Herria   2001-03-01

Nork ez ditu ezagutzen, Pantxoa Carrere lekuindarra ta Peio Ospital itsasuarra?  Herria   2003-03-10

Lekuindarrak bazterrak harritu ditu.  Herria   2001-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lekuindar gaztea (3)

hugo carrere lekuindarra (5)


lekuizen ik leku 12.

lekuka adlag ipar leku batzuetan. ik tokika.

Lekuka familia osoak, haur ttipiak barne, beste leku batzuetan gizonak bakarrik.  Herria   2001-05-31

Lekuka, herriko bestak arrunt bereziak izaiten dira eta fama handi-handikoak.  Herria   2005-07-14

Lekuka, beren hasarrea agertuz, karrika eta plazetan bota ere dituzte fruitu eta baratzekariak.  Herria   2004-09-02

Eta jadanik itsasoan hedatua den petrolaki hori? parte ja bildua da eta lekuka lan gaitza egin da hortarako ere.  Herria   2003-02-13

Lanak izan dira kamiunzain horieri konpreni-arazteko mugaraino ez bazen ere elurrik, handik harat bazela eta lekuka frango lodi.  Herria   2004-03-04

Kondizione horieri jarraikiz, proiektu bat asmatu dut, ziri batzu ere lekuka landatu, nondik pasatuko den jakinarazteko, Arnegizaharre etxe gibeletik eta Luzaideko plazaraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.

‘Euskal-Herria ez da saltzeko’ , hori ikusten dugu lekuka idatzia, euskaraz edo frantsesez.  Herria   2005-09-15


lekuko 1 iz zerbait ikusi edo entzun duelako edo zerbati dakielako, horren berri eman dezakeen pertsona. ik testigu.

Hanna, hantxe zutik, ezbeharraren lekuan lekuko, Hanna, bere zigarreta erretzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.

Lekuko batzuek ziotenez, gizonak ez omen zuen bere burua defenditzeko zirkinik ere egin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Urtegiko langileek Itoizko biztanleak izan zituzten lekuko. Biharamunean, igandekari, lekuko batek zioenez, hainbeste jende hurbildu zen hilaren ikusteko non ez baitzen batzuen eta besteentzat tokirik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Hauek guztiak bilduak dira ez lekuko soil batenganik baina askotarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Badaki ere haien aurka ez dela onartu behar ez salatari ez lekuko fidagarririk baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Baina garbi hitz egin dezagun: bi lekuko aski al dira hauek galdu nahi dituztenak hilarazteko?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lekuko ematen ditu Larramendi, Axular eta Duhalde.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 140. orr.

Lekuko izan nintzen gertaerei buruzko galdera batzuk egin zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Han egona zen lekuko batengandik jaso dudan bezala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Ezkontza zibil bateko lekuko izanak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Guztien lekuko izana nintzen eta guztien berri ahalik eta zehatzena emana gure irakurleei, kazetarioi uste zaigun grinagabeziaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Ezbehar baten lekuko zirenik ohartu ere egin gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Ikuskizun harrigarri baten lekuko suertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Zin-egiteetan lekukotzat hartutako idoloen ahalmena.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea. Jesusen Ebanjelioaren ispilu argi eta lekuko jator dugu Frantzisko.  Elizen arteko biblia   Is 8,2

Antipas nire lekuko leiala.  Elizen arteko biblia   Ap 2,13

San Nikolas, Santa Ageda, [...] eta beste santu errukarri ugari ditugu garai eta usario horren lekuko zahar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.

Ez da zigorgabe geldituko lekuko faltsua, gezurra dioena galdu egingo da.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,9

Han egongo da zuen kontrako lekuko gisa.  Elizen arteko biblia   Dt 31,26

Ez da aski lekuko bakarraren aitorpena.  Elizen arteko biblia   Dt 17,6

Horren ondoren, zoritxar eta atsekabe izugarriak gertatuko zaizkie, eta, orduan, kanta hau izango da haien aurkako lekuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 229. orr.

Frantziskok Egiptoko Sultanari egin zion bisitaz eta honek erakutsi zion adiskidetasunaz zuzenenko lekuko bezala mintzo delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

Agoizko epailearen ezezkoa jaso zuten foralek lehendabizi, babestutako lekuko gisa deklaratu nahi izan zutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

3 lekukotasuna ematen duen gauza.

Urtegiko horma lekuko ixila izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 107. orr.

Lekuko ditut nire kontzientzia eta hiltzen naizenean ireki dadin utzi nuen eskutitza.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Honen lekuko ditut niri neuri gertatutako zenbait pasadizo.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Horren lekuko da 1454an idatzi zuen Chronica.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.

Eta elurra bera ere anitz estimatua zizuten; atsotitz hauxe lekuko: Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du. Horren lekuko duzu, urrutira gabe, "Himalaya burgesen desertu" artikulu bikaina. Jarrera baikor honen lekuko, langabeziari buruzko Erromako Klubaren txosten ezagun batetik ateratako hitzak: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Bai, jauna, zerua lekuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.

Hor daude lekukotzat zenbait sermoi edo prediku gure mintzairan emanak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

babestutako lekuko (5); babestutako lekuko gisa (5); bi lekuko (15); bi lekuko ditugu (5); gertakarien lekuko (5); heriotzaren lekuko (6); hilketaren lekuko (6); historiaren lekuko (5); istripu baten lekuko (5); kristoren lekuko (5); lekuko bakarra (17); lekuko baten arabera (5); lekuko batzuen arabera (6); lekuko bezala (11); lekuko faltsua (5); lekuko gertatu (7); lekuko gisa (97); lekuko gisa deklaratu (13); lekuko gisa deklaratzera (8); lekuko isila (8); lekuko izan (142); lekuko izan zen (30); lekuko izana (8); lekuko izandako (9); lekuko izango (24); lekuko izanik (7); lekuko izatea (12); lekuko izateko (10); lekuko izatera (9); lekuko zela (7); lekuko zuzena (9); lekuko zuzena izan (5)

hartu dute lekukoa (5); hartu zion lekukoa (5); kideari lekukoa eman (8); lekukoa eman (10); lekukoa eman aurretik (8); lekukoa hartu (38); lekukoa hartuko (25); lekukoa hartuko du (10); lekukoa hartzeko (10); lekukoa hartzen (7); lekukoa izan (11); lekukoa izan zen (6); lekukoa pasatu (7); lekukoa pasatu dio (5)

lekukoek adierazi (17); lekukoek adierazi zutenez (11); lekukoek diotenez (5)

lekukoen arabera (89); lekukoen esanetan (14); lekukoen hitzetan (7); lekukoen testigantzak (6)

bi lekukok (5); hainbat lekukok (17); lekukok adierazi (5); lekukok adierazi zutenez (5)

hiru lekukoren aitorpenaz (8); lekukoren arabera (5)

lekukorik gabe (21)


lekukotarzun ik lekukotasun.

lekukotasun (869 agerraldi, 82 liburu eta 481 artikulutan; orobat lekukotarzun g.er.) 1 iz ikusi edo entzun denaren adierazpena, egia finkatzeko balio duena; zerbait badela frogatzeko balio duen gauza. ik lekukotza; testigantza.

Lekukotasunen arabera, Sinico andrea, trenbidea gurutzatzen hasi zela, Kingstowndik zetorren hamarretako trenaren lokomotorrak jo eta bota zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Poliziak baieztatu egin zuen lekukotasuna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

-Aleman hauek Jainkoak bidali zizkiguk -xuxurlatu zuen maniobraburuak-, gure aldeko lekukotasunak emanen ditiztek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Berpizkundean hedatzen ari zen pentsamendu modernoaren lekukotasuna ere eman zigun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko.  Elizen arteko biblia   Mk 14,55

Lekukotasun hauek guztiok erakusten dutenez, txokozalekeria eta itsukeria aspaldiko kontua dira gurean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.

Hamar egun izan dira lekukotasunak biltzen, hitza emaiten bati, besteari...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 78. orr.

Hizketan jarraitu zuen Prefektuak, bere ikuspuntua agertuz, aldizka poliziak jasotako lekukotasunei buruzko iruzkin luzeak tartekatuz, lekukotasun haiek ez baikenituen oraindik eskura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.

Liburu horretan biltzen dizkigu Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz, Eugenio Agirretxe ala Orixeren idazkietan, Francoren garaiko katolikotasun espainolak Euskal Herrietan sortu zituen amorruaren eta etsipenaren lekukotasunak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

Idazle zarenez gero ere ustekabean aurki zintezke lekukotasunaren eta konplizitatearen arteko lurralde labainean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Zuen adimen ordenatuaren lekukotasuna agertzen zuen oraindik gelak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 162. orr.

Errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila eta asteburu honetan konponduko duen kable soltea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Liburuko lekukotasun ugarietatik honako pasarte hau aldatuko dut.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lekukotasun ederrak kultur mailan, politika mailan...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 78. orr.

Beren neurririk ederrena ematen die hitzei toponimia klasikoak: lekuan lekukotasun bizia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Dekalogoko aginduak gurasoak ohoratzeari, homizidioari, adulterioari, lapurretari eta lekukotasun faltsuari dagozkionak, lege zibilak dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Sanskritoa indoeuropar hizkuntzaren lekukotasun zaharrena denez, prototipo bihurtu zuten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Gauden tokitik urrun hitz egiten den hizkuntza bati dagokionez, are beharrezkoagoa da lekukotasun idatzietara jotzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Hori bera baieztatu ahal izan du arrats honetan berean, lekukotasun zirraragarri baten entzuteko ordez, telebistako menskeriak hautatu baititu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Ggizarte egoera larri eta estuak testigantza eta lekukotasun historikoak uzten baino eguneroko ogia bilatzen gehiago saiatzera behartu zituela donostiarrak.  Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko.  Elizen arteko biblia   Mt 26,59

Irratietara deitzen zuten jendeen etsipen aitortuak eta sostenguzko lekukotasunak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lekukotasun-liburu pollit bat argitaratua izan da berrikitan: "Le fardeau ou les ailes". · Txaloen jatorrian dagoen gerra lekukotasunaren laztan mingarritik urrin, uda hori Ernest Hemingwayk Biminin emango du.  Herria   2005-05-05

Jean Marie Astabie Bunuzeko auzapezaren mintzaldi-lekukotasunaren aldi gero.  Herria   2003-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lekukotasun aberats (3); lekukotasun aberatsa (3); lekukotasun argi (3); lekukotasun asko (10); lekukotasun baliosa (4); lekukotasun bizi (3); lekukotasun bizia (4); lekukotasun gisa (3); lekukotasun hunkigarri (8); lekukotasun hunkigarri bat (3); lekukotasun hunkigarriak (6); lekukotasun liburu (7); lekukotasun liburu bat (3); lekukotasun ugari (3); mintzaldi eta lekukotasun (3)

eman lekukotasuna (4); fedearen lekukotasuna (3); lekukotasuna agertu (4); lekukotasuna ekarri (3); lekukotasuna ekarriko (3); lekukotasuna eman (17); lekukotasuna eman nahi (3); lekukotasuna emanen (3); lekukotasuna emanez (3); lekukotasuna emango (6); lekukotasuna ematen (7); lekukotasuna ematen du (3); lekukotasuna jaso (6); lekukotasuna utzi (5); lekukotasuna zabaltzeko (3)

lekukotasunak bildu (8); lekukotasunak bilduko (3); lekukotasunak biltzen (3); lekukotasunak jaso (3); presunen lekukotasunak (3)

iradiren lekukotasunaren arabera (3)

lekukotasunen arabera (6)


lekukotu, lekuko(tu), lekukotzen da ad (norbait) leku jakin batekoa bihurtu.

Auzokoekin traturik ez badute, zelan lekukotuko dira? horrenbestetan aipatzen dugun kulturen arteko gizartea oso urrun dago oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Itxuraz gai urruna balin bada ere, laster lekukotuko gira, izenen gisarat, horgo arazoa ez baitzauku arrotza Euskal Herrian ere.  Herria   2002-11-14

Gaiak ere halaxe: fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19

Gure asmoa da Inama herrian lekukotzea; ez dugu Inama gabeko Muxikarik ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Etorkinei lekukotzeko bideak jarri behar zaizkie.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Gisa hortan lehen astea denek batean pasatzen dugu eta lehenbizikotz abian direnak lekukotzen dira lagun artean.  Herria   2004-01-22


lekukotza (170 agerraldi, 34 liburu eta 90 artikulutan) 1 iz lekukotasuna. ik testigutza.

Ene lekukotza irakurri ondoren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.

Fiskalak Carmen Lopezen lekukotzaren baliogabetasuna eskatu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.

Beharbada berari tokatuko zitzaiolako historiaren aurrean gertaera haren lekukotza ematea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Traidorea eta baztertzailea dela oroimena, eta ez dudala bizi izan nuenaren lekukotza zehatz-mehatz egiterik izango inoiz, hots, oroimenak erabakiko duela zer gogoratu eta zer ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Lekukotza faltsua leporatu zioten, eta ihes egin behar izan zuen Ingalaterratik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Eta zer axola zuten lekukotzek azkenean denek hilik bukatu behar zutenean?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.

Legez kanpoko kartzela topatzeko diktadurako biktimen lekukotzez baliatu direla.  Berria - Mundua   2004-02-01

Txostenean jaso diren lekukotzen krudelkeriak, alta, bihotz guztiak astindu ditu.  Berria - Mundua   2004-12-11

2 irud/hed

Code Civil eta euskal foruak: dema baten lekukotza. Liburuak beren garaiko lekukoak dira eta, gerora, garai horretako lekukotzak eskaintzen dizkiete, hauek irakurtzen dituztenei.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Euskararen lekukotza ere eskutik eskura pasatzen da, ixilik, diru beltza bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.

Gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bestela, nola arituko nintzen ni orain lekukotza-idazki hau zirriborratzen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emango digu lekukotza (4); lekukotza eman (12); lekukotza ematea (3); lekukotza emateko (5); lekukotza ematen (6); lekukotza jaso (4); lekukotza jaso ditu (3); lekukotza zuzena (3)


lekukotze iz (norbait) leku jakin batekoa bihurtzea.

Zentroko arduradunek, gainera, dokumentazio prozesua hasi beharko dute, eta prestakuntza eta lekukotze prozesuari ekin, nagusi egin artean gazteok euren burua jantzi eta lan mundurako treba daitezen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08


lekuño iz adkor lekutxoa.

Euskarari ere gure geltokietan lekuño baten egiteko. Itoak ziren eta halakoetan lurrean lekuño bat atxemaiten zitzaien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 86. orr.

Gure aldetik ere, nahi genioke lekuño bat hemen egin, muga ondoko bazter hauek ongi ezagutzen baitzituen eta gain gainetik maite.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Gure otoitzek lagundurik, agian lekuño bat irabazi dute zeruko lorian.  Herria   2003-12-18


lekuratu, lekura(tu), lekuratzen 1 da/du ad ipar aipatzen den lekura joan edo eraman.

Griñatua nintzen, baina lekuratu-eta ohartu nintzen ez nintzela bakarrik, ezagutzen nituen apez guziak kasik han ziren, eta beste batzuk ezagutzen ez nituenak, kanpaleku handitik, ttipitik eta komandoetatik jinak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Helikoptera batekin lekuratuz behar ziren muntadura guziak.  Herria   2004-08-12

Harrizko oroitzapen eder hori Musoliniren kideek ebatsia zieten etiopiarreri eta orain itzuli eta lekuratu behar izan dute gostaia gosta.  Herria   2005-04-28

Baigorriko ezkerparetan lekua eskas zen Mahastizainen egunean, partida hau ikusi nahi zuten guzien lekuratzeko.  Herria   2002-09-12

· Denak bere lekuratu ditu Garcia Ariño aspaldikoak erranez: pilotak denendako berdinak direla.  Herria   2002-07-18

2 irud/hed

Georgian [...] bozak izanak zituzten joan den azaroaren 2an baina ez dira gauzak batere lekuratzen geroztik.  Herria   2003-11-20

Israel eta Palestinaren arteko bakeaz kezkatua dabilala orain George Bush, ez da dudarik, bere ttanttoak lekuratu nahiz ari balinbada ere Amerikanoa.  Herria   2003-06-05


lekutasun 1 iz ikusi, entzun, sumatu denaren adierazpena, egia finkatzeko balio duena; lekukoaren adierazpena.

Istorio txit siniestroa [...] ondo datorrena, ordea, mamuen partikulartasuna, lekutasuna, frogatzeko, eta baita beldurraren lan egiteko modu boteretsua ikusteko ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Horrelako esaldietan, lekutasuna denboraren metafora izaten da, beste askotan bezala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 102. orr.

2 leku izateko tasuna.

Ez ote du inoiz adierazi, egun Etxebarren, Etxebertz, Bazterretxe delakoei darien "lekutasun" kutsu horrenik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.


lekutu, leku(tu), lekutzen 1 da ad urrundu, ihes egin, baztertu; desagertu.

Biharamunean lekutu ziren Orthezetik, Joanes Ezponda berekin zeramatela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Hura gelatik ez lekutzen, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Morroia oraino hor zela lekutu zen Katalina eskailera ilunetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Erlijioa besarkatzeagatik Genebara lekutu behar izan zuen, biziko bazen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

"Arrazoia suzko errobera bat da", idatzi zuen bere egunkarian, eta Filosofia utzirik Piroteknia ikastera lekutu zen urrungo hiri batetara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Ez bazara berehala lekutzen, nire mutilak deituko ditut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Lekutu behar zuen, baina kurios-pinterdia zenez, sasiaren atzealdean eta lokatzean iltzatu zen, geldo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Zubi gainean, garabi-ibilgailua lekutua zen, telebista kamerak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Aginte botereak lekutzen baziren, Monduteguyk bere sorterria ostrazismora kondenatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

• 2 (du ad gisa) baztertu.

Debaldeko eginahalak egiten ditu amatxik, iloba tipiaren begietatik anpuluak lekutzeko. [Tábano] ez da gure liztorra, bazik eta abe, abi, ezpada, ezpara, edo gisako aldaeretan latineko vespam hartatik etxekotu genuen hura, tabanus izena lekutuz; iteulia (idi eulia) erabili dugu berriz tabanus bobinus izendatzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxetik lekutu (5); handik lekutu (7); laster lekutu (3); lekutu zen (18); lekutu ziren (10); lekutu zitzaigun (3); ziztuan lekutu (3)

handik lekutzeko (4)


lekutxo iz leku txikia edo apala. ik tokitxo.

Turistentzako moduko lekutxo batean sartu ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.

Lekuz kanpo dauden erregetzako pertsonaia hauek beti izan dute lekutxo bat literaturan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.

Ni eroa, bihotzari bere lekutxoa egin diodalako neure eguneroko bizimoduan...!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 113. orr.

Saget andereñoa hain argala zen, ezen beti aurkitzen zuen lekutxoren bat banku batean esertzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Zaintza eta jarraipen hartan bere Ertzaintzarentzat lekutxo bat eskatu zuen Atutxak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.


lekutze iz urruntzea, baztertzea; desagertzea.

Ez zen lekutze bat izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Inork ez zidan lekutzea eragotzi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.


lekuxka iz adkor lekutxoa.

Orain, emeki baldin bada emeki, erakunde sozial batzuetan gure mintzairari lekuxka zerbait eskaintzen zaio.  Herria   2005-11-03


lekzio ik lezio.

lekzione ik lezio.

lelengo ik lehenengo.

leletu, lele, leletzen da ad lelotu.

Daldaraka ari nintzen, nagusiak ene gaizki izana susmatuko zuelako beldurrez, nor zara zu, nor zara zu oihuka, eroaren antzera leletzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.


lelo1 1 iz hitz neurtuzko esaldia, kantetan eta, errepikatuz doana. ik errepika.

Lelo hura ezpainetan, desafinatzen ari zen, ahapetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Lelo hau abesten zuen Miriamek: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.

Dotore baliatu du arketipo hau, poema batean lelo modura sartuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Klodio eta Klodiaren gaineko lelo lohiak kantatzen ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Baina edozein testu, bertso, lelo... osatzerakoan, esana edertzetik baino, zer esanetik datozkigu arazoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Internazionala izeneko kantaren leloa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

Leloaren amaiera aldera, perkusioaren laguntzarekin, Jimmy Fontanak maitasun kontuak baino harago zegoen oihu bat zabaltzen zuen airean: Un mondo...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

2 askotan errepikatzen den esaldi edo hitza.

Betiko leloa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.

Eta nik beti lelo bera, ez dakit, ezer ez dakit, ezertxo ere ez dakit... Hobe sufritzea ezen ez hiltzea, hori da bizidunen lelo gorena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Joko haien karietara, aitzineko "Hirurak bat" edo "Laurak bat" leloaren orde, Zazpiak Bat aldarrikatu zuen, Adema Zaldubi kalonjeak, Azpeitiko bestetan, 1894an.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

"Boterea hartu genuenetik, %20 egin du behera langabeziak" eta gisa bereko leloak sarri samar entzuten dira han eta hemen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Gogaiturik lelo berbera hainbeste aldiz errepikatzeaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Lelo hainbat lelozale baitago gaur egun bazterretan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.

Ez zion inoiz funtzionatzen estrategia lelo horrek.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 17. orr.

Emakumeak bere inguruan soberan izan dituela dirudien harroxko batek esandako leloa bezain harroputza, eta hala ere, Telleriak lelo hura orpoz orpo jarraitu zuen urtetan, huraxe zen egia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Marx bere artaldearen erabilpenerako utzi zituen lelo, esaldi eta aldarri amorratuen egilea baino izan ez balitz, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

3 (izenondoekin)

Jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena, "denok gara ogasuna" lelo barregarriaren jarraitzaile sutsua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Lelo ezaguna, errepikatua, geureganatua, eta, zer esanik ez, Europatik kanpora ere zabaldua eta barreiatua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.

Lelo harroa agian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

4 lelopean

Bide beretik, Ajuria Eneko itunak manifestaldi baterako deia egin zuen martxoaren 18rako, "Bakea orain eta betirako" lelopean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

Urte guziz bezala, aurten ere kalitateko ikastaldiak eskainiko ditu UEU-k, "Haize berriak" lelopean.  Herria   2003-05-29

Karmele gogoan lelopean hiriguneko kaleak zeharkatu zituen jende andanak Correos plaza bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

27tik 29ra hamaika lehiaketa, irakurketa, haurrentzako joko eta bestelako izango dira, Gora Mozart lelopean.  Berria - Kultura   2006-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti lelo bera (4); betiko lelo (5); kanpainako lelo (3); lelo bera (24); lelo bera errepikatzen (4); lelo berarekin (3); lelo berbera (3); lelo ezaguna (5); lelo nagusia (14); lelo nagusiak (3); lelo nagusienak (3); lelo zaharra (3)

aspaldiko leloa (5); aspaldiko leloa da (3); aukeratu duten leloa (3); aurtengo leloa (9); betiko leloa (22); betiko leloa errepikatu (3); egunaren leloa (3); eguneko leloa (3); errepikatzen den leloa (4); jaiaren leloa (4); kanpainaren leloa (6); kantaren leloa (3); leloa aukeratu (5); leloa erabili (3); leloa eramango (8); leloa eramango du (5); leloa errepikatu (4); leloa hautatu (5); leloa idatzia zuen (13); leloa idatzita (12); leloa irakur (6); leloa irakur zitekeen (4); leloa zuen pankartaren (7); manifestazioaren leloa (8); ohiko leloa (3)

aldeko leloak (17); antzinako leloak (3); aurkako leloak (4); betiko leloak (5); kanpainaren leloak (3); kontrako leloak oihukatu (3); leloak aldarrikatu (3); leloak entzun (5); leloak entzun ziren (3); leloak idatzita zituzten (4); leloak oihukatu zituzten (9)

betiko leloarekin (5)

betiko leloarekin (5)

amnistia osoa lelopean (3); askatasuna lelopean (4); autodeterminazioa lelopean (10); bai ofizialtasunari lelopean (3); epaiketarik ez lelopean (3); errepresiorik ez lelopean (5); lelopean antolatu (9); lelopean bildu (3); lelopean deitutako (6); lelopean egindako (4); lelopean elkarretaratzea (3); lelopean manifestazioa egin (3); lelopean manifestaziora deitu (3); lelopean ospatuko (3)


lelo2 1 iz ergela, tentela.

Junipero lelo hura zihoan bide hartatik, eta haren presentzia eraman ezinik eta itxaron ezin nuelako, leku hauetan zehar ihes egin dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

-A ze bi lelo! -esan zuen amak, irribarre erdiarekin-. "Ikusi haut, lelo hori! Ikusi haut!", entzun diote tabernariari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 225. orr.

Lelo alaena, zergatik puskatu burua, Susiek dagoeneko gure artetik alde egin badu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 163. orr.

Bai leloak eta jendaila hutsala gu hilkorrok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Leloen moduan telebistara begira geratu beharrean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

Leloarena egiten nabilela uste dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 54. orr.

Lelo aurpegi hori segituan aldatzen ez baduzu, atximur egingo dizut ipurtaldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

2 (izenondo gisa)

Txapela bekainetaraino sartua, irribarre lelo bat masailetik masailera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 114. orr.


lelodun izlag leloko.

'Epaiketarik ez' lelodun pankartaren atzean elkarretaratzea egin dute Donostiako Auzitegi atarian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Konponbide garaia da lelodun manifestazioaren inguruan gertatutakoak mahai gainean izan zituzten Euzkadi Buru Batzarrean, joan den astelehenean egindako bileran. herria¬


leloka-leloka adlag

Hori dela eta, eguerdi aldean Cleveland-en gelditu garenean leloka-leloka, taldearengandik urruntzea lortu dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.

Leloka-leloka, azkenean Danek beti lortzen du bere asmoa aurrera ateratzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 101. orr.


lelokatu, leloka(tu), lelokatzen du ad abestu, ahopekatu.

Musika txol ona zen, hura lelokatzen itzuli ginen, Antxetak taldekoek aski ongi moldatu zuten berehala The Sound of Silence, "Ilunpe, lagun zaharra, zurekin nahi dut mintza...".  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 45. orr.


lelokeria iz ergelkeria, tentelkeria.

Lelokeria hutsa zen, txorakeria, asmakeria, deabruak daki zer!...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.

-Lelokeriak! -esan zion Hagridek-. Lelokeria hori ere sinetsarazi nahi digute.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Uste dut lelokeria dela denok jaikitzea gosarirako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 420. orr.

-Ez esan lelokeriarik, bihotza.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 34. orr.

Hobe zenuke, lelokeriak esan beharrean, zure ondasunekin zer egingo duzun erabakitzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Denak ere lelokeriak egiten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

-Utzi lelokeriak asmatzeari eta gatozen harira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 272. orr.

Edozein unetan lelokeria bat bota dezaket.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

Eta zer lelokeria ari haiz irakurtzen hi, Algy?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

-Lelokeriak; hori ez da serioa -esan zion Lisak zirikatu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 361. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez esan lelokeriarik (7); utzi lelokeriak (3)


leloki adlag ergelki.

Hargatik xantaia guztiak noizbait ordaintzen zirela argi neukan, andere saltzailea "eta hauek?", "eta hauek?" leloki ahoskatzen hautematen nuen artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 58. orr.


lelotasun iz ergeltasuna, tenteltasuna.

Eta oroitzapen atseginak ez zuen zerikusirik harremanaren luze-laburrarekin, aurpegiaren edertasun edo zatartasunarekin, buru-bizkortasun edo lelotasunarekin, dotorezia edo arrunkeriarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Ikasle zintzoaren otzantasuna ala sugearen aurrean txoriak daukan lelotasuna izan zen, beste ikasleak irtendakoan, bertan geldiarazi ninduena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.


lelotu, lelo(tu), lelotzen da/du ad ergeldu, tenteldu.

-Zer nahi duzu?- lelotu egin al zara "hotelean"?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Hainbeste penitentzia egiten ibili eta gero, gizon hauek lelotzen eta burua galtzen ari dituk.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1005. orr.

Lelotzeraino edango genuke; hala, honezkero lokartuta egongo nintzateke.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Baina alu heze baten usainak lelotu egiten gaitu askotan, eta garesti ordaindu nituen nik Mirenek emandako une atseginak, arraioa!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Liluratuta zuen Idoiak, lelotuta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.

Lo egin ondoren, ez zen gose; leloturik zegoen guztiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Nire adineko kristautxoak zaharragoenganako mimetismoz eta mirespenez leloturik zeudelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Leloturik geratu zitzaion beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.

-E? -erantzun nik, artean lelotuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 65. orr.

Lelotuta bezala gelditu nintzen jinetera haietako bati begira.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.

Baina mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.


lelotxo izond ergeltxoa, tenteltxoa.

-O anai Rufino, lelotxo hori!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.


lelozale iz

Lelo hainbat lelozale baitago gaur egun bazterretan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.


lema1 1 iz ontzi bagen higidurak gobernatzeko xafla, txopan ezartzen dena.

Ez zuen sekula lema eskuetan izan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Gustavok are tinkoago eutsi zion lemari orduan, jarritako norabidetik saihesteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Patrizio, lema zuzenduz, hurrengo olatuaren zain geratzen zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Ezkerrera eragiten zion lemari eta eskuinera gero kolpe bortitz batez, ontziak sigi-saga egin, eta lehertuta zetorren olaturen bat saihets zezan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Lema istriborrera osorik sartuz branka ababorrera zehatz artezturik, hegoaldera jo genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Purrustarri ingurura joana zen kalma zuria baliatuz itsasoan zabal lema estiborrera zarratuta.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 37. orr.

Lemaren heldulekuari, grekoek oiax deitzen dutenari, esku bakar baten mugimenduarekin bermapuntuaren arabera jarrita dagoen zentroaren inguruan trebeziaz eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Portiloak lehertuak, ateak eramanak, mastak etzanak, lemako gurpilik ez...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

Lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 27,40

2 (hitz elkartuetan)

Baina lemazaina trebea izan eta, lema kolpe batez, haitzak ez gintuen harrapatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Lema bolantea eskuetan hartua zuen eta animalia zahar haren gorputz astuna ababorrera istriborrera mugiarazi ere bai, nasari lotutako sirgak eteteko beldurrik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

3 irud/hed

[Hegazkinaren] lau helizeak dirdiraka hantxe, zeru ezin urdinago hartan, baita atzeko hiru lemak ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Ontziaren ordenagailuek huts eginez gero, Soiuz-en lema hartzeko trebaturik daude astronautak.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Frantzian ontziaren lema nork duen jakiteko nahasmen handia dagoela ikusita, [...].  Berria - Ekonomia   2006-04-06

Gazteek Espainia, Euskadi eta Europako politikaren lema hartu behar dute, haiek lekukoa hartzeko garaia baita.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Athleticek burua hotz mantendu eta partidaren lema berreskuratu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lema hartu (15); lema hartu zuen (6); lema ukaldia (3); partidaren lema hartu (3)


lema2 1 iz goiburua.

Hola mintzo zitzaizkigun girixtinoek beren lema hauxe dute: elkartu, formatu, lagundu. Itxaroren bigarren kezka nagusia, "gure gizarte mikroeuskaldun honek" euskaldungoa hiru edo lau lema ideologikoren mendean kateatuta duela ikustea da.  Herria   2004-03-25

Segituan entzuten ziren leloak eta lemak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Huna lema: "Euskal Ihauteriak gure sineste pentsamendu zaharretik ikusirik" .  Herria   2005-02-10

2 teorema bat ezarri aurretik frogatu behar den proposizioa.

Argi ageri da Proposizio hau 2. Zat., 13. Prop. Eskol. ondoko 3. Lemari darraion 1. Axiomatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 341. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo lema (9); egun horren lema (4); egun hortako lema (4); lema berezia (7); lema nagusia (12); lema pean (7); partidako lema (3); partidaren lema (5); taldearen lema (4)

harriaren herria lemapean (4)


lemaburu iz lemazaina.

Iberdrola argindar enpresaren lemaburu izateari utziko dio Iñigo Oriolek eta Ignacio Sanchez Galan da ordezkatzeko «hautagai naturala».  Berria - Ekonomia   2004-12-24


lemagabe izond lemarik ez duena.

Non dago ordea txalupa lemagabe hori?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.


lemakaina ik lemakana.

lemakana (orobat lemakaina) iz lemari eragiteko makila modukoa.

Lemakanarik gabeko batela aukeratua nintzen, ez neukan handiagoren beharrik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.


lemari iz lemazaina.

Lemariak pirata ingelesak ziren, eta marinelen artean hainbat herrialdetakoak zeuden.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

Kargak eramaten dituen itsasontzi baten lemariak. Lemari ero batek gidatu belaontzi mastagabetuko txo, eskifaia hordi batek etengabe ipurzulatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.


lematu, lema(tu), lematzen du ad lemaz zuzendu. irud/hed

Alegia deus ez, motorraren gidariak zangoz lagunduta lematu zuen bere makina espaloi pareraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Eskua hara lematu nuen, mihiseen azpiko urpekontzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.


lemazain 1 iz ontzi baten lema gobernatzen duen marinela. ik lemari.

Oihal zuriak zabaldu eta itsasontzietan eseri ginen, haizea eta lemazainak gidari genituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Baina lemazaina trebea izan eta, lema kolpe batez, haitzak ez gintuen harrapatu. Lemazainaren kabinara.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Bigarren eguneko goiz alban, lemazainaren egoitzaren kontra erdi lo geratu zelarik, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Alejo Bilbao kapitainaren konfiantzazko lemazaina Bizkaia bou loriatsuan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Popatik uretara begira dagoen lemazainak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

• 2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Berehala bildu zituzten bela-oihalak, eta Patrizio bera jarri zen lemazain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Beren biziak lemazain zegoen gizonaren eskuetan utzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

3 irud/hed

Ez dezagun ahantz Mao Zedong lemazain handia ere bide beretik zebilela, fusilaren puntan zegoela boterea irakasten zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Lemazain gabe, iparra galduta ibili zen Frantzia.  Berria - Kirola   2004-06-09

Gauza guztien Lemazainak bere probidentzia onberaz lagundu zion, bera eta beste asko heriotza-arriskuetatik libratuz eta, bera zela eta, itsaso sakonean egintza miragarriak eginez. Irutxuloko Hitza-ko erredakzioan lemazain izatea dagokio orain.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.


lemoar ik lemoaztar.

lemoaztar (orobat lemoar) izlag/iz Lemoakoa, Lemoari dagokiona; Lemoako herritarra.

Lemoar gaztea ezustekoa ematen saiatuko da faborito den Eugiren aurrean.  Berria - Kirola   2004-10-17

Alex Txikon lemoaztarrak ere nahi zuen Makalu gainerat heldu.  Herria   2005-06-16


lemur iz primateen ordenako ugaztuna, begi-handia, mutur-irtena etga buztan-luzea, arboletan bizi dena (Lemur gen.).

Madagaskar irlan begi handi eta tximu txikien gorputza zuten izaki batzuk bazirela jakin zenean, lemur izena eman zitzaien.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 232. orr.

Haeckelek pentsatzen zuen Lemurian zegoela gizakiaren sorlekua eta lemurak izan zitezkeela tximinoen eta gizakion arbasoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 233. orr.

Hauek izan ziren lemurren hasierako bizilekuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 233. orr.

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08


lemurido iz lemurraren familiako animalia.

Madagaskar irlan begi handi eta tximu txikien gorputza zuten izaki batzuk bazirela jakin zenean, lemur izena eman zitzaien, eta lemuridoak mota horretako animaliei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 232. orr.


len ik lehen.

lena ik lana.

lenbizi ik lehenbizi.

lendabizi ik lehendabizi.

lendakari ik lehendakari.

lenengo ik lehengo.

lengadokera iz Languedoc eskualdeko okzitanieraren aldaera.

Kaskoinera eta Lengadokera dira gehien bat erabiliak kaseta hortan, doi bat probentzala ere.  Herria   2001-10-04


lengoaia (orobat lengoaje g.er., lenguaia g.er.) 1 iz hizkuntza, mintzaira.

-Frantsesa duk lengoaia hori, kokolo!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 107. orr.

Euskaldunon lengoaiak aitzina egin zezan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Astoen lengoaian mintzo diren barbaroak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Indioen lengoaian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 261. orr.

Eta gure lengoaia arrunteko hitzak atzean utzi zituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

2 hizkuntza, sistema gisa. ik hizkuntza 2.

Lengoaiak bereizten gaitu gu eta tximinoak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 97. orr.

Aristotelesek ere esana du aspaldi: lengoaia da, batik bat, gizaki egiten gaituena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 97. orr.

Gauak eteten ez zuen kontzientzia puruzko sukar-egoera batean nengoen, lengoaiaz haraindi.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Gauzak eta ideiak lengoaiaren bidez adierazten dira.  Berria - Kirola   2004-03-16

3 irud/hed ik hizkuntza 6.

Eskuak gure ez-berbazko lengoaiaren tresna dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Harrien lengoaia mutura lerratu zen...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

Kode genetikoan behar genuke espeziearen iraupenerako funtsezko informazioa, baina zibilizazioaren abiadak atzean utzi du, nonbait, zentzumenen lengoaia, biologiaren ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

Gorputz biluzien lengoaia.  Berria - Kultura   2004-10-31

Plazera ematen duen sufrimendua dela lengoaia poetikoaren alkimia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Lengoaia ekonomikoaren nagusitasunaren mendean, nahasketa gertatu da hazkunde eta garapen terminoen artean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

XML informatika lengoaiaren onurez hitz egin du Iñaki Alegriak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lengoaia berri bat (3); lengoaia eszeniko (4)


lengoaje ik lengoaia.

lengoradu iz mihi-arraina.

Arraiak, lengoraduak, berdelak, izokinak, hara eta hona ekarri eta eraman egiten zituzten enkante sailkatzaileek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Lengoradu pare bat nahi dun, turbot eder bat?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.

Lengoradu otarre bat enkantean saltzen zuen amorru berberaz hitz egiten zuen politikaz jeneralean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lengoradu pare bat (3)


lenguaia ik lengoaia.

lenifikante izond leuntzailea, biguntzailea.

Marsianoen marxismoa eta Lenin lenifikantea beude hemendik urrun!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.


leninismo 1 iz Leninen politika- eta ekonomia-doktrina komunista.

Hortaz, sozialdemokrazia ahaztu eta leninismoa mirestera pasa nintzen, zirt-zart, txepelek, koldarrek eta tratulariek tokirik ez duten tokia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

2 marxismo-leninismo

Fronte abertzalearen aldekoa izan naiz beti, Marxismo Leninismoan ez dut inoiz sinestu, Stalinismoaren kontrakoa izan naiz beti... eta orain ere hala naiz.  Berria - Kultura   2004-09-05

Marxismo-leninismoaren oinarrien eta merkataritza askearen neurrien artean dantzan ari den herrialdea da Txina.  Berria - Mundua   2004-03-10


leninista 1 izond/iz leninismoaren aldekoa.

Geroztik, nire nahikeria leninistak ere oroitzapenen kutxara igaro ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Bere betaurreko borobilekin, leninista baino gehiago lennonista izango da Josu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Aita Justizia ministroa zen garai liberaleko gobernuan, leninisten izua baino lehen.  Berria - Kultura   2006-01-31

2 marxista-leninista

Turkiako Alderdi Marxista-Leninista Komunistako kideek «alde egiteko» oihukatu zioten ministroari.  Berria - Mundua   2004-10-16

CPN-UML Nepalgo Alderdi Komunista-Marxista Leninista Batuko bozeramaile Pradip Nepal prest agertu zen Gobernuan parte hartzeko.  Berria - Mundua   2004-06-03

Gauzak asko aldatu dira, baina Marxista-Leninista ez izateagatik asko sufritu dut.  Berria - Kirola   2004-08-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marxista leninista (8)

marxista leninistako (3)


lenitibo izond leungarria, bigungarria.

Itsasoa lenitiboa dela esaten dute, minak baretu egiten dituela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.


lenitio iz (hizkuntzalaritzan) hots baten ahultzea.

Hots-bilkura baten ordez beste hots-bilkura ahulago bat egiteari esaten zaio ahultze edo lenitio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

Esaterako, euskaraz sudurkari bat herskari ahoskabe batekin elkartzeak bide zekarren bilkura desegokia egokitzeko lenitioaren bidea har daiteke: Washingtondik; edo fortitioarena: Washingtonetik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Asimilazioa lenitiotzat hartu ohi da, funtsean ahuldu egiten baita seinalearen nabarmentasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Lenitio edo ahultze sintagmatikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahultze edo lenitioak (4)


lenta

Baina lenta bat ipini zutenean Cristinarengana etorri zen Yassin; hark ezetza eman zion, noski.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Hurrengo lenta-n niri bota zidan gonbita, eta ezetzarekin erantzun nion neuk ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Murgil egin genuen, ehun braza atzerago genituen boietaraino lenta eginez urruntzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

2 lentan

Lentan joaten ginen goraldiak uhartetua zuen harkaitzeraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Ostikoak huts egin zuen, murgil egin nuen eta lentan urrundu nintzen putzuaren erdian zegoen garabi flotanteraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Guk arraunketa naturalean baino arinago eramaten zuen batela ziaka, bokalearen erdiraino egiten zuen lentan, aldizkari argazkidunak erakusten zizkigun frontoi atzean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.


lente 1 iz leiarrra.

Lente koxkor eta biribiletako antiojoak zeramatzan gizon bat zegoen idazmahaiaren atzean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 86. orr.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Begiak badauka kristalino izeneko lente bat, irudia eratzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Lente bikoitzeko proiektore batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Gain-gainean, "itsasargia", Farola alegia; baita lente jirakorra inguratzen duen burdinazko balkoitxoa ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.

2 ukipen lente ik leiar 5.

Ukipen-lente ispiludun bat erabiliz, ez da zaila begiaren mugimendu naturala konpentsatzea, eta, hala, erretinako irudia guztiz geldi mantentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Begian ukipen-lente bat ipini, lentean ispilu txiki bat erantsi, eta ispilutik film mugikor batera argi-izpi bat islatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.


lentedun izond lentea duena; lenteak dituena.

Halaxe zihoan Hanna, aurretik, ile urdin eta motxeko andere hura, kareizko lenteduna, arrotz, ezezagun, baina Sabethen ama, hau da, Elsbethena (hots, nire amaginarreba, esaterako!).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.


lenteja (Euskaltzaindiaren Hiztegian dilista agertzen da) iz dilista.

Lenteja gehiegi jarri zioten platerean, seiehun igual.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 61. orr.

Ogia, tipula eta azenarioak erosi zituen beheko dendan, lentejak jarri behar baitzituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Lentejen salda eman zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 195. orr.

Sei dolar eta hirurogeiko lenteja platerkada bat hartu eta hamar dolarreko propina utzi dit...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

Orduan, etxe guztietan goizean jartzen zen egosten babarrun edo lenteja eltzekada bat, eguerdian eta gauean jateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Zeren eta, galeoien hornitzeko, batzuek garbantzu, lenteja edo indaba zakuak garraiatzen baitzituzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lenteja platerkada (3)


lentejuela iz ezkata distiratsua.

Lentejuelez hornitutako soineko bat jantzirik zuen emakume potola bat sartu zen, haiek orein-adarrez apaindutako jangela handi bateko mahaian eseri ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.


lentila ik lentilla.

lentilla (orobat lentila g.er.) 1 iz ukipen leiarra.

Ilea moztu nuen eta lentillak jarri nituen betaurrekoen ordez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 80. orr.

Farmazietan saltzen dituzten behin-behineko lentilla horietako batzuk eskuratu nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

-Eta zer iruditzen zaizu betaurrekoak utzi eta lentillak erosiko banitu?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 186. orr.

41 hutsegite egin zituen Piercek eta arazoak izan zituen partida guztian bere lentillekin.  Berria - Kirola   2006-01-20

2 leiarra.

Inguruan jaukitzen zitzaigun egituraren ibilarazteko tresnak banaka aurkeztu zizkigun, mila miraila puska nabarrez osatu lentila optiko erraldoiak sortzen zidala hunkidurarik ikaragarriena.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.


lento izond geldia, geldoa.

'Baina ez zaitez hain lentoa izan,' esan zidan galtzaren gerriko botoia askatzen zidala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

· Hizkera ardurazkoetan, maila formaletan, bereziki adierazgarri eta lento deitutakoetan, oro har.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 102. orr.


lentzeria 1 iz emakumeentzako barruko arropa. ik linjeria.

Jira eta bira artean, mantalaren azpian jantzita zeraman bakarra lentzeria gorria zela erakutsiz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 56. orr.

Egun osoa jendaurrean, lentzeria dotoreenak jantzita.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 25. orr.

Oheko guda-zelaian irabazitako ikurrin eta garaikur izaten ziren lentzeriazko xapi ñimiño eta moñoño haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.

Enkajezko lentzeria barrokoa zeraman goiz hartan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

2 lentzeria denda.

Tabernatik gertu zegoen, lentzeria bateko erakusleihoari begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

3 lentzeria denda

Ameliak ez baitzuen ireki nahi ere izan neuk berarentzat lentzeria-denda batean propio erositako kolore zuriko kamisoi luze-luzea gordetzen zuen opari-kutxa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.


leo iz Zodiakoko konstelazioa; zodiakoaren bosgarren zeinua; latinez 'lehoia' esan nahi du.

-Leo dator: bihotza, bizkarra, diafragma, odol-zirkulazioa eta arteriak dagozkio berari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Gero, Leotik Virgora iragan eta zeinu horren arroparen tolesturetara aurreratuz, laburtu egiten du bere orbita, eta Tauron zegoenean egiten zuen bidearekin berdintzen du bere ibiliaren neurria.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.


leoi ik lehoi.

leoin ik lehoi.

leondar 1 izlag/iz Leongoa, Leoni dagokiona; Leongo herritarra.

Baluke bai leondar jaun horrek lan aproposa totalitarismoek asmatutako "psikiatriko" famatu haietan...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 197. orr.

Ramiro Pinto leondarrak nekez ahaztu ahal izanen ditu egungo Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok 1986. urtean Riañoko urtegiari buruz erran zituenak: “Riañoko lanek aberastasun handia ekarriko diote Leoni”.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 28. orr.

Erasoan, berriz, Garraldak arazo asko sortu zizkien Leondarrei.  Berria - Kirola   2004-05-16

2 antzinako Leongo erreinuari dagokiona; erreinu horretako herritarra.

Leondarrek, aldiz, hartu zuten aitzindaritzat Pelaio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Aldaketa hori hasi zuten lehen bi herriak izan ziren beren errege propioak hautatu zituztenak: nafarrak eta leondarrak eta gero Espainia guztira hedatuz oldar miresgarri batekin, itxura bereko zuhurtziarekin eta gerlako trebetasun gaitzarekin haieri jarraikiz beste herri guztiek sarrazenoen eskuetarik atera zituzten Espainia osoko erreinu guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.


leopardo (Euskaltzaindiaren Hiztegian lehoinabar agertzen da) iz lehoinabarra.

Beste zakur batzuk ere elkartu eta leopardoak ihesari eman zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

Leopardo zuriarena dirudien larru sintetikoz egindako gona bat jantzi eta nigana etorri da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Lumumbak ez zuen, bere leopardo forma utzita, iraultza berririk gidatu, eta Kongon beste diktadura bat ezarri zen, eta beste gerra bat piztu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.

Leopardo-larruzko berokiarekin jantzitako emakume bat ageri zen pantailan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.


leotar izond

Bertso leotarrak lerro baten erdiko hitz batek bukaerakoarekin errimatzen dutenak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 182. orr.

Bertso leotarrek Leo zeritzan poeta baten ohoretan dute izen hori, prosodian adituak direnek atseginez sinesten baitute hura izan zela bi puntuko bertsoa lerro bakarrean eman zitekeela asmatzen lehena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.


leotardo iz kulero zangodunak. ik kulero 3.

Gona arrosa eta leotardo beltzekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Txurroetan bildutako txima luzeak zituen mutiletako batek, leotardo tankerako galtza elastiko beltzak zituzten jantziak, neska zein mutil, bizpahiruk...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.


lepabeltx izond adkor lepo beltza duena.

Zatarrak hil izanen du Benaiko arkazte lepabeltxa, bi begiak jan dizkio beleak, baina, han ez da putrerik ageri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.


lepabigun izond lepoa biguna duena.

Lehenik, ‘abernoa’ deitura txori mota guztientzat galgarri izatetik jarri zaio, zeren, inguru horretara hegan heldutakoan, hegoei eragitea ahazturik, belak jaisten dituzte eta, lepabigun, buruz behera lurrera jausten dira, lekua halakoa bada, edo uretara, azpian Abernoko lakua badago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.


lepagain ik lepogain.

lepagogor (orobat lepo-gogor) 1 izond burugogorra.

Cascantekoak? lepagogorrak, inondik ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 106. orr.

Ez zen lepo-gogorra, baina ezin zuen ahaztu M'Coy jaunak gurutzada bat antolatu zuela aspaldi ez zela maleta eta jantzi-kutxa bila, M'Coy andreak herrialdean zehar ustezko eginbehar batzuk egin ahal izan zitzan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

2 (adizlagun gisa)

"Guanteak ekarri behar dituk hik, guanteak," esan zuen Joxemarik lepagogor.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

• 3 iz lepoa gogortzen edo zurruntzen duen mina. ik tortikoli.

Gaur lepoan bufanda handi bat duela dabil, lepagogorra duelako, eta Van Daan jauna ere kexuka dabil, gerriko mina duela-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.


lepagogorkeria iz burugogorkeria.

Ezagunak ditut zuen errebeldiak eta lepagogorkeria; orain, ni zuekin bizi izan naizen artean ere, Jaunaren aurka errebelde izan bazarete, zer ez ote da izango ni hil eta gero?  Elizen arteko biblia   Dt 31,27


lepagogortu, lepagogor(tu), lepagogortzen ad lepoa zurrundu, lepagogorrak jo.

Ordu laurdena besterik ez nuen egin lo, lepagogortuta itzarri nintzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Ni lepagogorturik altxatzen nintzen handik, telebista aurrean pare bat ordu segidan pasatzen nituenean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.


lepahezur ik lepo 20.

lepahori iz ugaztun haragijalea, buru-txikia, gorputz-mehea eta buztan-luzea, ilea leuna eta sarria duena (Martes martes).

Orduan ehiztariak ibiltzen dira sarri eskualde oparo horretan zehar, lepahori, zibelina eta batez ere azerien atzetik, haien larruen truke ordain ederra jasotzen baitute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Aditzen nuen usoak usategian urduri zeudela, geltokiko burua joan zenean baino urduriago, kaiolan erbinude bat edo lepahori bat sartu balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.

Sorbaldetan lepahori larrua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Azeri larruzko txano beltza, lepahori larruzko berokia, lepoko urrezkoa, eskularru beltzak...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.


lepaihar iz pei lepo iharra duen pertsona.

Urrun eduki beharreko lepaihar andana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.


lepainguru ik lepo 21.

lepakada
1 lepakada bildu mozkortu. iz

Mozkortu, kazkartu, muturra berotu, atxurra bildu, lepakada bildu, zurrutari eman.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.


lepalde ik lepoalde.

lepaluze ik lepo 22.

lepamehe ik lepo 23.

lepamotz ik lepo 24.

lepamoztaile iz lepoak mozten dituena.

Epaile odolzale amorratuak ezagutu dira; horrelakoa izan da Jeffreys Ingalaterran; horrelakoa izan zen lepamoztailea deituriko gizon bat ere Frantzian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ondo jaiotako haurren lepamoztaile paperari eder iritzirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 75. orr.


lepamoztu ik lepo 25.

lepape iz lepoaren azpialdea.

Masail gorrixkak eta kokospean jausten zen lepape biguna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Oso ederrak behorrak; hede-apain ikustekoak soinean eta txilin ugariak lepapean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.


lepatente izond lepoa tente ibiltzen duena.

Dena dela, arrats hartan, afaritan, frantsesak, beti aterea eta apur bat berritsua, eta ingelesak, beti serio, beti lepatente, mahai berean egiten zuten topa, bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila, inguruetako urkien izerdi freskotik oparo aterea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.


lepatu ik lepotu.

lepatxuri ik lepozuri.

lepatze ik lepo 15.

lepauztai (orobat lepa-uztai g.er.) iz hezur luzea, S itxurakoa, besaburutik bularrezurrera doana.

Azkenean, atzera odolera itzultzen da linfa, klabikula edo lepauztaien atzean dauden zain subklabioen bitartez. Lau saihets hezur hautsi eta lepauztaia bere tokitik atera zitzaion.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Unai Osak lepauztaia hautsi du berriro. Italiar txirrindulariak lepauztaia eta beso bat hautsi, eta kolpea izan zuen buruan. herria¬

Eskuineko lepauztaia apurtuta daukala erakutsi dute medikuek egindako probek.  Berria - Kirola   2006-02-18

Lepauztaiako zaintiratua egin zuen, eta ez da garaiz osatuko.  Berria - Kirola   2004-06-30

Bularrezurrak eta lepauztaiak bat egiten duten arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lepauztaia hautsi (11); lepauztaia hautsi du (3)


lepazain ik lepo 27.

lepazamar ik lepo 28.

lepazur ik lepo 20.

lepazuri (orobat lepatxuri) iz pitotxaren familiako ugaztun haragijalea, gorputza mehea eta muturra luzea dituena, gauaz oilategiei erasotzen diean (Martes foina).

Mozoloa edo lepazuria izango da; baina instintuak aldatuak dituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Ordea, kaleak konkortu zaizkio hiriari, etorbideak zimurtu, lepatxuri zaharraren antzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.


lepidoptero izond/iz intsektuez mintzatuz, mintzezko lau hego ezkatatsu, aho xurgatzailea eta metamorfosi osoa duena.

Nola esan euskaraz lepidopteroen multzoaren izen orokorra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.


lepidopterologia iz zoologiaren adarra, lepidopteroen azterketaz aritzen dena.

Osoki lepidopterologian emango nituzke egunak.  Berria - Kultura   2006-01-31


lepo 1 iz gorputzaren zatia, burua enborrari lotzen zaioa, gehienetan mehea.

Oin, beso eta behatz, buru, lepo eta gerri.  Elizen arteko biblia   Is 3,19-21

Gazteak keinu urduriak egin ditu lepo eta buruarekin.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Lepoa eta besaburuak behar adina soilik zeuden agerian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Aurre egiten dio berari, lepoa zurrun, begiak dirdirka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 140. orr.

Gorbata marraduna lepo inguruan egokitzen bukatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Lepo gainean eraman izan naik mila bider.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.

Beren zaldi astunen lepo gainerantz makurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Buckbeaki bere soka lepo gainetik pasatu eta lepokoaren beste aldean lotu zion, bridak balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 333. orr.

Eskua luzatu du txakurraren lepo ingurura.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 129. orr.

Beso horiek, hanka horiek, lepo hori ikusirik, nabari du indartsua dela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Bere begien aurrean lepo asko moztu ziren Beyaziteko gotorlekuan...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 86. orr.

Liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.  Elizen arteko biblia   Has 41,42

ik lepoko.

Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik.  Elizen arteko biblia   Has 45,14

Lepora oldartu zitzaidan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.

Bildots mantso edo ardi motel baten lepora jauzi egiten zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Muchek salto egiten zion lepora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.

Besoak lepora bota eta negarrez esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

Ura leporaino heldu zitzaidan, / eta itsaso handiak inguratzen ninduen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 163. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,40

Alproja haietako erdiei gillotinaz lepoa moztu behar zitzaiela esaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Beren etsai guztiak ezpataz jo, hil eta suntsitu egin zituzten juduek, lepoa moztuz eta sakailduz.  Elizen arteko biblia   Est 9,5

Erregeari lepoa gillotinatzen ausartu den munduko hiri bakarrak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 59. orr.

Lepoa estutzen hasi zitzaion bi atzaparrez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Baina nik ez nion lepoa bihurritu, ez naiz gauza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Jaitsiera, berriz, lepoa hautsi beharreko ziztuan egiten genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Arloteak lepoa makurtu zuen, alkandoran tomate orbana bilatzen duenaren interes hotzarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.

Hau dio Jaunak: makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe.  Elizen arteko biblia   Ba 2,21

Bi jauzitan atzetik eraso zion, beso batekin lepoa inguratu, bestearekin ahoa estali, eta arrastaka eraman zuen barrurantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.

Lepoa luzatu zuten, ez zuten deus ikusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.

Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka, begiak batetik bestera, pauso txikian.  Elizen arteko biblia   Is 3,16

Lepoa tenteturik, nebari begiratu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Lainezek bizkarra eta lepoa uzkurtu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Mikelek lepoa igurtzi zion leunkiro.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Lepoa bihurtu zuen, eta neuri begira segitzearren egiten zuela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Ezin izango dute handik lepoa atera, ez eta burua tente ibili ere.  Elizen arteko biblia   Mi 2,3

Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

3 (izenondoekin)

Lepo ederra duela esan dio mutilak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Tentetu du bere lepo motza, begi parean duena hobeki ikusi beharrez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 55. orr.

Bitxi bikain eta fina zen [...] eta ziur egon nintzen dotore emango zuela Rachelen lepo lerdenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Musu belarrian, musu lepo zurrunduan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Lepo moztu hori odol zuritan erakutsi gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion. haren lepo labur lodiak itxura ikaragarria zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Ondoan, lepo gorriko gizon bat zeukan, garondo zapala agerian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.

Oso lepo luzeko gizon bat ikusi nuen, feltrozko kapela bat zeramana.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.

Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Balea bera baino handiagoa zen, oso lepo eta isats luzekoa, dinosaurio baten itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

4 irud/hed

Izterrezurraren lepo hori hautsiz gero, bi hezur zatiak bereizi egiten dira muskuluen eraginez, eta ez dira berez osatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Kale-kantoi batera iritsirik, portuko garabien lepo luzeak ikusten ziren, ontzien zamaketa-lanean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Kliskaz idortu genituen godalet lepo luzeak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

· (ik beherago 30) -Agian nahiago izango duzu lepoa ez arriskatu -esan zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

-Begiak! -amaitu zuen esaldia Justok, lepo atzealdean hotzikara zabaltzen sumatzen zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 188. orr.

Amultsu igurtzi zizkion sorbalda eta lepo buelta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Antzara lepo handiak agertu ziren tupustean, eta estalkia altxatu zuten indarka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

Mundu hau, eztizko opilak eta ahate lepo beteak egiten dituzten amona marmartien mundu hau,  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.

7 uteroaren beheko aldea, baginaren hondoan kokatua, mehea eta malgua.

Uteroaren lepoa bilatzen nuen haztamuka eta mina ematen zidanean gelditu egiten nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

8 jantzietan, lepoa inguratzen duen zatia. ik lepoki.

Hermannek gabardinaren lepoa jaso zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Jaka higatuaren lepo jasoaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Jakaren azpian lepo altuko jertse ilun bat janzten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Jaka bat zeraman soinean, eta jertse bat, lepo bilduarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 131. orr.

Jertse urdin iluna soinean, alkandoraren lepo zuria dauka agerian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Igandeetako lepo gogorreko alkandora.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Lepo luzeko blusa zeta berdezko bat jantzita zeukan, farfail batez apaindua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Lepo nasaiko jertse bat jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Lekaio bat zihoan damarekin, lepo ugariko longain dotorea soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Gauean lepo hutseko jantzitan agertzen zen, goizean baino ere presatiago. ik lepohastu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.

9 sorbalda.

Eskuan pistola, lepo gainean fusila eta buruan kaskoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

Gero, liburua albo batera utzirik, eskuak lepo gainean jarri zizkidan, neu baino arrabete txikiago zen hark.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.

Lepo gainean eraman izan naik mila bider.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.

Bartolome Helgaren gainean paratu zen, niri lepoa emanez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 284. orr.

Meñakarrak ez du ulertu zergatik Donostiako ospitalean auto istripua izan ostean nongo mina duen galdetu, "lepokoa" esan, eta, lepoa begiratu barik, sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

10 mendien arteko igarobidea; igarobide horretako puntu garaiena. ik mendate.

Burdinzahi da Olatraneren azpiko aldean dagoen lepo bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Handik Ibañetako lepora atera ginen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Lepo horretara iristen ari ginela, zer moduz zetorren galdetu nion Juanitori.  Berria - Kirola   2004-08-03

Lepo horretatik hurbil bada erreka xilo bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Bi mendi kaskoren lepo inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Lepora iritsitakoan, 8.500 metro parera, han hasi nintzen edema hasiera nabaritzen.  Berria - Kirola   2004-08-03

Bidexidorrak lepo bateraino gidatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 15. orr.

Ekologista zonbeit juanak ziren lepo hartarat pasaiako xorien kondatzeko.· Mendi lepo ttipi batean dago, Erredoraira heldu gabe.  Herria   2004-10-14

• 11 adlag bete-beterik.

San Mames lepo.  Berria - Kirola   2006-05-02

Arasa bat daukat musuz betea, lepo, denak txukun-txukun klasifikatuak: kolorez, zaporez, tamainaz, egituraz, estiloz, sakoneraz, iraupenez, orekaz, doinuz, eta abar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

Busa lepo stop gazte lepaluze kapela borobil txirikordadunak kargu hartu bidaiari ezezagun bati aitzakia hutsalez stop.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 157. orr.

Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Laster batean, hiritar asko eta asko, ikaraz lepo, hilketa haiek ezin gehiago pairaturik, [...] ihes egiteko prestatu ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

Harmailak lepo jendez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.

Lizarregia kiroldegia lepo bete zen, 2.000 ikusle inguru.  Berria - Kirola   2006-01-15

Okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Igandea zen, eta lepo zegoen futbol zelaia, arratsaldeko bostak eta laurdenetan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Korutik barrena sartu zen tximista korua eta eliza jendez lepo zeudenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Azaroa haziaro izanik ere, dolareak lanez lepo dabiltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Lepo zihoazen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 297. orr.

· Ura edaten dut lepo, beldurraren egarri guztia asetu arte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

12 -en lepora -en gain.

Okendok berak halaxe egin ei zuen aitaginarrebaren alde fede auziren batean, eta Inkisizioaren kastigua beraren lepora etorri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 303. orr.

Errua beti bestien lepora.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 173. orr.

Eñauti nolabait iruditu zitzaion bere lepora egiten zuela barre alboko hanka luzedun jainkosak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Orduan ez lukete gure lepora irri egingo.  Berria - Kultura   2004-02-17

13 leporaino goraino.

Bailara guztiko jendea igo zen; frontoia leporaino zegoen, eta jende gehiago plazan pilaturik, frontoiaren ondoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Apaizaren sotoa leporaino bete zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Leporaino dago nire atikoa deabruz gainezka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Itzuli nintzenean jendez leporaino beteta zegoen patioa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Leporaino nengoen politikaz, "hemengo politikaz" esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Leporaino gaude okela jatez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Kafka leporaino zegoen burges lohian sartuta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

On Camillok ez zuen zalantzarik izan saltsa hartan leporaino sartzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 114. orr.

14 -en lepotik -en kontura.

Barre egin duzu nire lepotik; gezurra esan didazu.  Elizen arteko biblia   Epa 16,10

Quenuk haren lepotik barre egiten zuen, oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Mendeku hartuko dut etsaien lepotik, ordaina eman beharko dute.  Elizen arteko biblia   Is 1,24

Jauntxoak haien lepotik bizi dira Beti egongo dira herriaren lepotik bizi direnak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 69. orr.

Entzun, badatoz langileak, badatoz gure lepotik bizi direnei lepoa egitera, gizarte barri bat sortuko dute Thiersen tropak suntsitu ondoren, Versailles sutan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

15 lepo-atze (orobat lepatze g.er.) iz

Neskak arropak jantzi zituen eta lepo atzea laztandu zion negarrez ari zen mutil biluziari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Bi mutikotxo zintzo, jakin-minak bizitutako masail-gorriak ageri zituztenak, eta lepo-atze bero eta hezeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Barne zirrarak kilikatzen zuen lepatzean, irribarrea kanporatu zitzaion eta inguru guztia, han zeuden jendeak edertu egin ziren, alaitu, Angierentzat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Violetak haize zaflada beroa sumatu zuen lepo atzean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.

"Eta zein izango litzateke gure izen artistikoa?" Teresak lepo atzetik pasa zizkidan besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

16 lepo-bihurritzaile (corpusean lepobihurritzaile soilik) iz

Brontzezko ganbara batean, lepobihurritzailearen zapi isilaren aurrean, esperantza izan dut lagun; atseginen ibaian, izua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

17 lepo eginsup_1 lepoa moztu.

Hainbat erasotan 11 pertsona hil dituzte, horietako hiru lepo eginda.  Berria - Mundua   2004-07-27

Zuen idia zeuen begi aurrean lepo egingo dute. Nick Berg negoziogizon estatubatuarrari lepo egin zioten.  Elizen arteko biblia   Dt 28,31

Aitoren seme eta handizki gaizkileei nobleziaren ikur zen sableaz jota lepo egiten zieten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Jakin badakigu nor izan zen gillotinaz lepo egindako lehen presoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Neska bat topatzen du negarrez, zaldun lepo egindako baten ondoan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.

Lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan.  Elizen arteko biblia   Ap 13,8

18 lepo eginsup_2 lepo bete, goraino bete.

Bere herrira egin genuen txangoa, autobuskada bat, eta lepo egin genuen odolkiz eta solomoz eta txerri hankez eta urdaiez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Bidaxunen jan-edanaz lepo egindako bi asteei esker.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Whiskyz lepo egin arte edatera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

Orain dena da desamodioa, ezin ulertua, zerbezaz lepo egin eta frakaso gorria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.

19 lepo-gogor ik lepagogor.
20 lepo-hezur (orobat lepa(-)hezur eta lepazur) lepoko ornoen multzoa.

Lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Burua moztuko dio lepo-hezur ondotik, baina erabat erauzi gabe.  Elizen arteko biblia   Lb 5,8

Utz ziezaietela parabellumen kanoiak niri lepohezurrean jartzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.

Tximinoarena egiteko eta gaur ez bada bihar lepa-hezurra txikitzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Arnabarretako malkorrean, hiru larrebehi amildu eta lepazurra hautsi zutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Etxea handia eta ederra zen, eta irristatu eta lepo-hezurra hausteko moduko baldosak zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

· (esapideetan) Lepo hezurra hautsiko du bere politika horrekin...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Lepa-hezurreraino nengoen, egia esanda.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 35. orr.

· pl 12 urteko haur batek minartu du lepo hezurretan.  Herria   2001-02-01

21 lepo inguru (orobat lepainguru) lepoaren ingugura. ik lepoalde. -

Lepo inguru gorraila mokomotz zabalarekin.  Herria   2005-12-29

Lepoa eta lepaingurua bistan, baita zangoak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Beste behin igurtzi zituen lepo-ingurua eta kopeta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.

Eskuineko poltsikotik musuzapia atera eta kopeta eta lepo inguruak igurtzi zituen azken tanta lehortzeko asmoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.

Haien atzean, berriz, jauna, kapelua buruan, longaina soinean eta zapi ñabarra lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Etxekoandrea sartu zen, presaka jantziriko lo-txano bat buruan eta flanelazko sorbalda-oihal bat lepo inguruan loturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Alkandora erabat bustia neukan lepo inguruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

22 lepo-luze (orobat lepaluze) izond lepoa luzea duena.

Mutil lepo luze bat zuen zain, urduri, txartel bat eskuan zuela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.

Gazte lepaluzea ziztuan joan da esertzera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 83. orr.

Gizon garaiak, lepo-luzeak, asperdurazko begitarte ilunekoak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

Ottoren eskua dortoka lepoluze haren inguruan itxi zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 107. orr.

Brontosauro lepoluze baten antzera edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.

Kolore gorri iluneko galtza estuekin eta txalekoarekin jantzita zihoan, eta jertse beix lepo-luze batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

23 lepo-mehe (orobat lepamehe) izond lepoa mehea duena.

-Oraindik hemen al da lepo-mehe hori ere! -marmartu zuen Emilek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 212. orr.

Eta ez da ba hasten -lepamehe hura- builaka gizon bati!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

24 lepo-motz (corpusean lepamotz soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian lepo-motz agertzen da) izond lepoa motza duena.

Asperturik gaudela Zuzendari txit agurgarriaren buru lepamotza bere bulegoko errezelen artetik beti begira ikusteaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

Pepek zerbitzatu eta, Tolo lepamotzak, astebeteko bizar zarratukoa, ixtorio on bat zeukan doinuarekin, Anderri: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Barazki beratuez egindako ongailuak ere, botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

· Zeren sarritan, jainkoen tenplu apainduen aurrean, intzentsua erretzen ari den aldare ondoan, txahala lepamotz jausten baita, paparretik odol erreka beroa dariola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

25 lepo-moztu (orobat lepamoztu) du ad (zerbaiti) lepoa moztu.

Hala ere, haren irudia lepamoztu zuten, eskarmentu eta abisu gisa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

25a (era burutua izenondo gisa)

Piltzarrez jantzitako umeak ogi-pusketa bategatik borrokan, gizon-emakume lepamoztuak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 27. orr.

Eta orain hortxe zuen, besoa luzatu eta ukitzeko moduan, hil-hotzik, etorkizun lepo-moztua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

26 lepo ondo ik lepondo.
27 lepo-zain (orobat lepazain) iz lepoko zaina.

Agustinen lepo-zaina ebaki zuen dudarik gabeko kolpe batez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Atzamarrak paratu dizkiot lepazainean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Hurrengo aldian ene eskuz bihurtuko diat lepo zaina bestela -mehatxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Eta abertzaleak jakina, hortzak tinko, lepo zaina hegian, oka egiteko zorian, · Ezpainetan behera egiten dion muztaxagatik bera zen, nire lagunek ahotan mesprezuka zerabilten huraxe, Liceuan harro eta lepozain barik ausartzen zen kriminala.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.

28 lepo-zamar (orobat lepazamar) iz lepoaren atzealdea.

Pat King-i jarraitu, Gabrieli lepo-zamarretik heldu, eta Hoxton-eko zelaietara eraman zuen herrestan, non Gabrielek aurre egin behar izan baitzion, ezpata bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.

Lepazamarretik heldu zion Irujori; begiak atera beharrean zirudien.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.

Joan den larunbatean Eugenio Arriaga epaileari lepazamarretik oratu zionari beste pilotazale batek eutsi zion, izan ere, eta ez bereziki horretarako ardura duen beste norbaitek.  Berria - Kirola   2006-02-21

29 lepo-zapi (orobat lepozapi) iz lepoan erabiltzeko zapia.

Nik bi barruko elastiko, hiru galtza pare, soineko bat, [...] buruko txano bat, lepo zapi bat eta beste gauza pila bat neraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Lepozapia askatutakoan, bazkaria ekartzeko agindu zuen jaunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Lepozapian hatu bat daramana eta bere umea dela esanez urrumatzen duena  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.

30 lepoa eginsup_1 lepoa joatu, bizia jokatu.

-Kaiola bat dun, lepoa egingo niken.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

-Lepoa egingo nuke gure taldea baldar samarra iruditu zaizula.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 98. orr.

-Lepoa egingo nuke gure taldea baldar samarra iruditu zaizula.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 98. orr.

Egingo nuke zuk nahi beste kapela oparituko zizkizukeela, hogeita bi dolarrekoak; lepoa egingo nuke!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.

Nik hire bidea hartu izan banu, lepoa egiten diat ez nukeela galduko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Lepoa egingo zukeen, halaber, aspaldi aritua zela azpilanetan bere burua salatu gabe esku egokietara helarazteko, trikimailuren bat asmatuko zuen, ordurako asmatua ez bazuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.

31 lepoa eginsup_2 lepo egin, lepoa moztu.

Ganibeta zorrozten haiei lepoa egiteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

Aurrez aurre, baionetaz edo esku-bonbaz edo metraila puskailek lepoa eginda elkar hil behar genuenok, onik irtenak ginen eta elkarrekin bizi behar genuen aldi batez behintzat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.

32 lepoa jokatu bizia jokatu.

-Arduratuko ote litzateke zuetako inor negozio zail batez, lepoa jokatu behar bada ere?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Lepoa jokatuko nikek hik eta nik ezagutzen ditugun gazte guztietatik bat bakarrak ere ez duela nahi aitarekin Saint James' Street-en paseatzen ikus dezaten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.

-Lepoa jokatuko nuke berak hil zuela Ana -aitortu zien Amaiak besteei.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 145. orr.

Lepoa jokatzen dinat, film komertzialak baizik ez zaizkiola gustatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 151. orr.

Zurezko gure estalpean, tapakien azpian eta txirbilez beteriko lastairen gainean; alegia, sute bat eragiteko arriskua harturik gure gain, eta, ikuspuntu pragmatikoago batetik, lepoa jokatuz: ezen urka-zigorra ezartzen baitzitzaion, besteak beste, estalpe barruan pospolo bat pizten zuen orori. Lepoa jokatuko zukeen Mirarik ere ez zekiela non zebilen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

33 lepora bota aurpegira bota, aurpegiratu.

Efraimek saminki nahigabetu du Jainkoa: Jaunak lepora botako dio isuri duen odola, eta berari itzuliko bere irainak.  Elizen arteko biblia   Os 12,15

Zure egiteen ordaina lepora botako dizute.  Elizen arteko biblia   Ab 1,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alkandoraren lepo (5); aretoa lepo (7); bizkaia arena lepo (4); burua lepo gainean (5); harmailak lepo (15); harmailak lepo bete (5); jendez lepo (36); jendez lepo zegoen (9); konfiantzaz lepo (4); lanez lepo (11); lepo aldean (7); lepo aldera (6); lepo atzean (6); lepo bete (51); lepo bete zen (28); lepo bete ziren (7); lepo bete zuten (4); lepo beteko (19); lepo beteko da (9); lepo beteta (11); lepo betetzea (4); lepo betetzen (6); lepo bueltan (8); lepo dago (8); lepo egin (10); lepo eginda (7); lepo egindako (5); lepo egiten (5); lepo egon (4); lepo egoten (4); lepo gainean (37); lepo gaineko (6); lepo gainera (6); lepo gainetik (10); lepo hezurra (11); lepo inguruan (45); lepo inguruko (4); lepo labur (4); lepo luze (17); lepo luzea (21); lepo luzeak (5); lepo luzeko (8); lepo mehe (6); lepo mozte (4); lepo ondoan (6); lepo zaina (4); lepo zegoen (24); lepo zeuden (5); lepo zuria (4); mendi lepo (10); oso lepo (5); pabiloia lepo (12); pabiloia lepo bete (6); pilotalekua lepo (8); pilotalekua lepo bete (7); pilotalekuko harmailak lepo (5)

alkandoraren lepoa (5); jakaren lepoa (6); lepoa bihurritu (11); lepoa bihurrituko (7); lepoa bihurritzen (5); lepoa bihurtu (15); lepoa bihurtu zuen (6); lepoa egin (8); lepoa eginen (8); lepoa eginen nuke (5); lepoa egingo (31); lepoa egingo nuke (19); lepoa emanda (4); lepoa emanez (6); lepoa estutu (7); lepoa estutzen (4); lepoa gora (4); lepoa hautsi (4); lepoa hautsita (4); lepoa igurtzi (4); lepoa inguratu (9); lepoa inguratzen (6); lepoa jarri (6); lepoa jarriko (7); lepoa jaso (6); lepoa jokatuko (9); lepoa jokatuko nuke (5); lepoa luzatu (25); lepoa luzatu zuen (7); lepoa luzaturik (15); lepoa luzatuta (5); lepoa luzatuz (11); lepoa luzatzen (11); lepoa luzatzen zuen (5); lepoa luze (7); lepoa moztea (8); lepoa mozteko (22); lepoa mozteko agindu (4); lepoa mozten (18); lepoa moztu (99); lepoa moztu zioten (19); lepoa moztuko (37); lepoa mozturik (5); lepoa moztuta (13); lepoa moztutako (5); lepoa moztuz (6); lepoa mugitu (5); lepoa nola (8); lepoa nola mozten (6); lepoa okertu (5)

lepoak luzatzen (4)

ahartzako lepoan (5); lepoan behera (8); lepoan hartu (22); lepoan harturik (4); lepoan hartuta (13); lepoan ipini (4); lepoan jarri (10); lepoan jo (7); lepoan lotuta (4); lepoan zintzilik (4); lepoan zuela (4); nire lepoan (9); san inazio lepoan (5); soka lepoan (5); zakua lepoan (5)

lepoaren bueltan (13); lepoaren gainean (9); lepoaren inguruan (32); lepoaren kontra (9)

mendi lepoetan (4)

jirafa lepoko (4); lepoko mina (5); lepoko zainak (8); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); lepoko zapia (7)

lepora jauzi (8); lepora oldartu (5); lepora salto (5)

frontoia leporaino (4); jendez leporaino (8); leporaino bete (23); leporaino bete zen (11); leporaino betea (5); leporaino beterik (6); leporaino beteta (9); leporaino betetako (7); leporaino betetzen (6); leporaino iristen (4); leporaino sartu (4); leporaino sartuak (4); leporaino sartuta (5); leporaino zegoen (8); ura leporaino (4)


lepoaizun iz ordezko lepoa.

-Ongi da -onartu du zuzendariak, eta bere larderia argi erakustearren Markaida jaunari begiratu barik jarraitu du-, nik ekarriko dizut alkandora zuri bat, eta lepoaizuna ere bai.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.


lepoalde (orobat lepalde g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lepoalde agertzen da) iz lepoaren aldea.

Ilea garbi eta emeki kiribildua lepoalde mehean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Dardarka askatu zizkion alkandoraren goiko botoiak, neskaren lepoaldea eta bularrak hobeki ikusteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Hark bere besoez inguratu zidan lepoaldea, eta negar-zotinka ekin zion, bihotza erdibitu izan baliote bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 68. orr.

Haien hurbiltasuna, haien esku beroak, haien arnasa lepoaldean.  Berria - Kultura   2006-01-19

Arrak kunplitu duenean, emeak ordain gaiztoa ematen dio: lepaldean kiribildu eta hozka eginez lepoa mozten dio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 221. orr.

Alkandoraren lepoaldea askatuz, sorbaldaren zati bat erakutsi zidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 158. orr.

Puntada luzez josten hasi zen parpaila estua, erdi eginda zeukan janzkiaren lepoaldean zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.


lepobihurritzaile ik lepo 16.

lepodun izond lepoa duena.

Charly xelebre zegoen, atorra lepoduna eta zapata abantzu estandarrak jantzita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Praka beltzak, lepodun jertse fin beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.


lepogabe izond leporik ez duena.

Sir Patrick eta gainerako ehiztari lepogabeak hasiak ziren buru-hockeyko partida jokatzen eta jendea haiei begira zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.

Nola izan zaitezke ia lepogabea?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.


lepogabetu, lepogabe(tu), lepogabetzen da/du ad lepogabe bihurtu.

Gehienek usteko lukete nahikoa lepogabetuta nagoela, baina, oi ez, sir Ondo Lepogabeturiko-Podmore horrentzat ez da aski!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.


lepogain (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat lepagain 31 agerraldi 19 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian lepogain agertzen da) iz lepoaren gainaldea.

Eta pauso luzeak emanez alde egin zuen handik, lepogaina Ronen belarriak bezain gorri zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 135. orr.

Lepagaina eta kopetondoa kiskaltzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.

Lepogainera eraman nuen eskua, hazka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.

Ez daukan bururik lepagain horretan?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.

Eman zion euskaldunak Don Kijoteri labankada astun bat lepagainean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Ezkerreko lepagainean jo zuen bai, baina alde hura guztia etenarazi beste kalterik ez zion egin, belarri-erdia eta zelatarik gehiena eramanaz beherakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.

Zaldien lepagaineko ile luze epelak bi eskuez igurzten nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

Izan ere, gizonak harria askotan jasoko du lepagainera, baina harriak behin gizona botatzen duenean, akabo, horrek ez dauka bueltarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Lyons jauna mahai ertzean eseri zen, eta kapelari lepagain aldera bultza egin eta zangoak kulunkatzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 191. orr.

· Neskaren lepagaineraxe erortzen zitzaion ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.


lepohastu, lepohas, lepohasten du ad lepo hutsik utzi.

Emaztea hari buruz ukurtu zen, bularrak, lepohastu gorontzetik kanpo, ateratzer zitzaizkiola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 264. orr.


lepohezur ik lepo 20.

lepokari iz kontsonanteez mintzatuz, mihiaren lepoarekin gauzatzen dena.

Mihiaren zati hori bizkarraren hasieratzat har daiteke; horregatik, batzuetan, bizkarkari terminoa erabiltzen da lepokari terminoaren ordez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Lepokari (ing. laminal) zehatzagoa da bizkarkari edo dorsal baino, mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

NAFaren lehenengo bertsioetan euskarazko txistukari apikari-txistukari lepokari aurkakotasunak (ortografikoki s / z) ez zuen islarik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Ezaugarri horixe da ahoskune bereko diren txistukari mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena: bata apikari dela (S, s idatzia) eta bestea, lepokaria (s, z idatzia).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.


lepokaritasun iz lepokaria denaren nolakotasuna.

Orain, txistukariaren azpiko diakritiko karratua (subscript square) proposatzen du lepokaritasuna adierazteko, eta hankaz gorako zubitzat har litekeena (inverted subscript bridge) apikaritasuna adierazteko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.


lepoki iz jantziez mintzatuz, lepoa.

Ahal bezainbat kaparen lepokia esku batez goiti atxikitzen du, bisaia erakutsi nahi ez balu bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.


lepoko 1 iz lepoko apaingarria.

Etorri ziren bihotz-zabaleko gizon-emakumeak eta urrezko bitxiak ekarri zituzten, katetxoak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak.  Elizen arteko biblia   Ir 35,22

Arkeologoek azaldu zutenez, maskorrak leizearen inguruetatik hartu zituzten lepokoak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Lepoan ale gorrizko lepokoa, buruan urregorrizko diadema.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

Horrek diamantezko lepokoa nabarmentzen zion, lepoko zuri batek egingo ez zukeen moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

Koralezko lepokoa ekarri nahi zion Caroline lehengusinari, aitortu zuenez, hartaz maitemindua baitzegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Haren keinurik ñimiñoena ere kitzigarria zitzaidan, ezker eskua bularraldera eraman, eta lepokoarekin jostatzen ibiltzen zenean kasu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Novgorod, Vladimir, Kiev, Kazan, Astrakhan eta Siberiako ezkutuak arranoaren inguruan, San Andresen ordenako lepokoa biran, eta errege koroa buruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Hariak lepokoaren aleak batzen dituen bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

2 lepoko zapia edo berogarria. ik tapauka.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Ez baitzen batere normala abuztu erditsuan neguko lepokoa jantzita eramatea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 157. orr.

Gabardina jantzi, lepokoa gurutzatu, kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Lepokoa sudurretaraino jarriz abiatu zen hotelerantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

3 lepoan jartzen den tresna.

Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,18

Urkatu behar zenari lepokoa jartzen zitzaion, korapilo bereziarekin (gero eta gehiago ixten zen lakioarekin) eta soka teinkatu egiten zen, gaizkileari zintzurra estutuz arnasa eragozten zion arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Igor Astarloak lepokoa eraman beharko du astebetez, auto istripu baten erruz.  Berria - Kirola   2004-03-26

Istripuaren ondorioz, Arruarteren arrebari lepokoa jarri zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Beste galdeketa batzuetan, txakurrarena egitera behartu zuten lepokoa jarri ondoren.  Berria - Mundua   2006-04-16

Madiango erregeek zeramatzaten purpurazko jantziak eta gameluek lepoan zeramatzaten lepokoak kontatu gabe.  Elizen arteko biblia   Epa 8,26

Zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Zaldien lepokoak zarrastaturik zeuden eta hedeak sokazkoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Zakur mutur-handi bat sartu zen haren atzetik, kobrezko lepokoarekin zarata handia ateraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Ondo imajinatzen zuen hamahiru urteko Hagrid munstroari uhala eta lepokoa jarri nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 210. orr.

4 jantziez mintzatuz, lepoa. ik lepo 8.

Baina Hermione zerbaiten bila ari zen bere soinekoaren lepokoan, eta haren azpitik urrezko kate luze-luzea eta fin-fina atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

Zamarraren lepokoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

5 irud/hed

Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.  Elizen arteko biblia   Sal 73,6

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tangan zeuden neska beltzak lore-lepokoak ezarri zizkieten gizonei lepoetan, eta bankuko billeteak eskegi zituzten gizonek nesken tangetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lepoko eta kapela (4); lepoko gorri (3); lepoko gorria (4); lepoko kate (3); lepoko mina (5); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); lepoko zapia (7); lepoko zuridun (4); lepoko zuridun soineko (3); urrezko lepoko (4)

lepokoa jarri (4); urrezko lepokoa (4)

lepokotik heldu (3)


lepokodun izlag lepokoa duena.

Harry lehenago ikusitako lepokodun mamuaren aurrez aurre eseri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.


lepoluze ik lepo 22.

lepomoztu ik lepo 25.

lepondo (orobat lepo ondo) iz garondoa, lepoaren atzeko aldea.

Eta berberak ziren lepondoa estutu zioten erpuruak. Lepo ondoa gogortuta nabaritzen hasia zen aulkitik altxatzea erabaki duenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.

Lepondora eraman zuen eskua, izerdi hotza kendu eta gertatzen ari zitzaionaz jabetzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.

Eta tiroa eman zioten lepondoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.

-Joantxo -heldu zidan lepondotik gogor.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.


leporaketa iz leporatzea, hutsegite bat egoztea.

Eta bestetik, badaude beste leporaketa batzuk delituak direnak, baina ez daukatenak inolako oinarririk.  Berria - Harian   2005-02-24


leporatu 1 dio ad hutsegite edo kidekoren bat egotzi; zerbaiten erantzukizuna egotzi.

Madarikatu egin zituen orduan, eta bere loa eragoztea leporatu zien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

-Morroi bat garbitu izana leporatzen diote.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

Leporatu dizkidaten kargu horien guztien errudun.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

Errua niri leporatu beharrean, zeure buruari begiratu beharko zenioke!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Jauntxoak andreari leporatu omen zion alabaren desohorearen hobena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Txostena gordetzea, horixe bakarrik lepora diezadakezu niri.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.

Ez da hori inori lepora dakiokeen jarduna, noski, baina inguruak adi ibiltzera behartzen gaitu.  Berria - Kultura   2004-01-03

Barkatu hitz hori erabiltzeagatik, baina ezin didazu errurik leporatu aztoraturik egoteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.

Baina nork leporatuko zion bada ezer zuhurtasunezko zenbait neurri (hala aipatu zuen berak) hartu nahi izateagatik?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.

Nagusiei leporatu behar zaie errua.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

-Horretan ez dugu aurkituko Danieli zer leporatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.

2 egotzi.

Tarteka kezkatsu ikusi dut, bai, baina oraintsu esandakoari eta lanari leporatu izan diot beti, aparteko garrantzirik eman gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

-Beldurrak al hago? -leporatu zion Husainek, isekari-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Jakin ez bazuten ere, Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Emakumeen aurrean desenkusatu da, gerrari leporatu dio gizonen gogorkeria, gizonen arreta gutxia, gizonen heziketa baldresa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

• 3 du ad lepoan hartu, lepoan ezarri.

Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan.  Elizen arteko biblia   Lk 23,26

Miel Saralegik 329 kiloko harria leporatu zuen eta Iñaki Perurenak 320 kilokoa.  Berria - Kirola   2006-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arduragabekeriaz jokatzea leporatu (5); aritu izana leporatu (6); aritzea leporatu (50); aritzea leporatu zion (15); aritzea leporatu zioten (6); arriskuan jartzea leporatu (8); asmoa leporatu (8); babestea leporatu (8); baliatzea leporatu (9); baztertzea leporatu (8); betetzea leporatu (12); betetzea leporatu zion (6); bultzatzea leporatu (17); bultzatzea leporatu zion (5); delitua leporatu (11); duela leporatu (17); eajri leporatu (5); edukitzea leporatu (5); egin izana leporatu (33); egitea leporatu (154); egitea leporatu zion (44); egotea leporatu (22); egotea leporatu zien (5); ematea leporatu (37); ematea leporatu zion (14); erabili izana leporatu (7); erabiltzea leporatu (27); eragitea leporatu (9); eramatea leporatu (5); erantzule izatea leporatu (14); esatea leporatu (11); eskubideak urratzea leporatu (6); espainiako gobernuari leporatu (6); etari leporatu (9); eusko jaurlaritzari leporatu (6); ez betetzea leporatu (10); ez egitea leporatu (13); ezkutatzea leporatu (9); falta leporatu (9); gezurretan aritzea leporatu (11); gobernuari leporatu (15); hartu izana leporatu (10); hartzea leporatu (37); haustea leporatu (6); hil izana leporatu (13); hilketa leporatu (6); hiltzea leporatu (15); ibiltzea leporatu (13); indarrei leporatu (6); iruzur egitea leporatu (9); iruzurra leporatu (5); jarraitzea leporatu (5); jartzea leporatu (29); jaurlaritzari leporatu (8); joatea leporatu (6); jokatu izana leporatu (7); jokatzea leporatu (29); kentzea leporatu (5); kide izatea leporatu (20); laguntzea leporatu (10); leporatu dio epaileak (5); leporatu zien sozialistei (5); leporatu zion bushi (8); muzin egitea leporatu (8); nahia leporatu (9); parte hartzea leporatu (14); ppri leporatu (5); saiatu izana leporatu (6); saiatzea leporatu (9); sartzea leporatu (8); sortzea leporatu (5); sostengatzea leporatu (8); sustatzea leporatu (8); taldeari leporatu (6); trabatzea leporatu (9); traizio egitea leporatu (5); urratzea leporatu (13); ustelkeria leporatu (8); uztea leporatu (9)

izatea leporatuko (7)

aritzea leporatuta (8); delitua leporatuta (5); egin izana leporatuta (8); egitea leporatuta (24); ematea leporatuta (19); erabiltzea leporatuta (8); eragitea leporatuta (8); erasotzea leporatuta (7); gehiegikeriak egitea leporatuta (5); hartzea leporatuta (12); hil izana leporatuta (8); hilketa leporatuta (8); hiltzea leporatuta (10); izana leporatuta (57); izatea leporatuta (44); jotzea leporatuta (7); kide izatea leporatuta (16); laguntzea leporatuta (5); lotura izatea leporatuta (5); parte hartzea leporatuta (12); ustelkeria leporatuta (13); zerikusia izatea leporatuta (6)

agindu izana leporatzen (7); bultzatzea leporatzen (6); egin izana leporatzen (17); egitea leporatzen (40); egitea leporatzen diote (16); egotea leporatzen (5); elkarri leporatzen (6); ematea leporatzen (17); erabiltzea leporatzen (8); eragitea leporatzen (7); erantzukizuna leporatzen (5); erantzule izatea leporatzen (5); hartu izana leporatzen (16); hartzea leporatzen (25); hil izana leporatzen (13); hilketa leporatzen (14); hiltzea leporatzen (19); izatea leporatzen (100); izatea leporatzen diote (35); krimenak egitea leporatzen (5); laguntza ematea leporatzen (7); laguntzea leporatzen (13); leporatzen die epaileak (5); leporatzen dio fiskalak (5); nahi izatea leporatzen (8); parte hartzea leporatzen (20); saldu izana leporatzen (5); urratzea leporatzen (6); ustelkeria leporatzen (8)


leporatze iz hutsegite edo kidekoren bat egotzi.

Auzia daraman Auzitegi Nazionaleko epaileak ez ditu onartu leporatze horiek eta kargurik gabe aske utzi dute beasaindarra. herria¬


lepotu, lepo(tu), lepotzen (orobat lepatu) du ad lepoa moztu.

Bergarako anarkistak lepotu guran etorri ziren Foggiako camicia nera haien hazurrak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

Eta hesteen azaoa ongi lotua eduki behar zuen batek usteldegi hartan soldadu lepotuak, emakume lehertuak eta ume erreak jasotzen ez zorabiatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

Hau guztia gutxi balitz, K jaunak ez du ukelelea jotzen, ez matxinsalto frijiturik jaten, eta egun seinalatuetan ez du oilorik lepatzen Changori eskaintzeko.  Berria - Kultura   2004-11-06


lepozain ik lepo 27.

lepozapi ik lepo 29.

lepozapidun iz lepozapia duena.

Harik eta berriro lepozapidun emakumea aurrez aurre gurutzatu zitzaidan arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.


lepra iz legenarra.

Lepra eritasunaz joak diren jendeendako eske bat egina izanen da helduden astean.  Herria   2003-01-21

Lepra eta tuberkulosia tratatzeko botikak.  Berria - Mundua   2006-03-14


lepradun izond/iz legenarduna.

Hiri-sarreran lau gizon lepradun zeuden elkarri esaten: -hemen egon behar al dugu hil arte.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,3

Lepradunaren gorputz-atalak enperadorearen beraren gorputz-atal egiten dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

Era berean, Conpelloko Joan anaiak, gizon eta emakumez osoturiko lepradun talde handia bildurik, Ordena utzi eta beste ordena bat fundatu nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.


leproso izond/iz legenarduna.

Duela urte batzuk printzipio antropikoa aipatzen zutenak sutara bidaltzen zituzten (edo sute figuratiboara, pariah zientifikoa bihurtzeko bidekoa, kosmologo leprosoak diren linbora).  Berria - Gaiak   2006-01-06


leptina iz batez ere gantza zeluletan sortzen den hormona, OB hormona ere saten zaiona.

Ikertzaileek leptina izeneko proteina erabili zuten zelulen aldaketa eragiteko.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Arratoien ehunetan leptina sartu zutenean zelulen egitura erabat aldatu zen.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Lo gutxi egiten badugu, leptina gutxiago jariatuko dugu eta ondorioz, gose gehiago izango dugu.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Leptina hormonaren maila altuagoak.  Berria - Gaiak   2006-02-08


leptoprosopia iz

Kontsultatu beharra daukat nola itzultzen den alemanera leptoprosopia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.


lera1 1 iz gurpilik gabeko orga, bi albo oholen bidez irristatzen dena, elur gainean ibiltzeko, edo belarra-eta garraiatzeko toki malkartsuetan erabiltzen dena. ik narra.

Poligonotik hara, bide zaharrean goitik behera, Motxo ilegorria eta bere zaldi pertxerona pasatu ziren, atzean esne marmitekin lera zeramala.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.

Ubideak izoztu egiten dira, gazte eta haurrak lerak hartuta patinatzera ateratzen dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Elurra eta izotza nonahi, eta lera aise eta agudo doa aurrera irristan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Negu siberiarrean, lerek eta karabanek zeharkatzen dute lehorreko itsaso hori.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Lera eta zaldia bide-bazter elurtuan lotu, eta trena abiatu arte itxaroten zuen han.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Lera gainean jarri eta herrestan eramango genuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Semmmering-en, lera gainean lerratzen zenean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Batzuetan, neguan gaudenez, txikia lera batean hartuta etortzen da Line, lerari tira eginez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 76. orr.

Nire aita Golubtxik lera batean kargatu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soroko eta basoko lanak, gurdi eta lera lanak. Lera txakurrak eta enparauak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

Mikel Strogoffek nahiago zuen bidaia negu beltzean egin, urtaro horretan lera zerbitzua antola baitzitekeen ibilbide osorako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elur lerek zanpatu gabeko bakarlekuen gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.


lera2 iz joera bizia, grina.

Ala gizonezko guztiak dira beti eta etengabe emakume baten lera daukatenak euren zurezko bihotzean, euren betiereko minean?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 30. orr.

Hirugarren arauaren guztiz kontrakoa lehorraldia deitzen dut, hala nola arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.


leradun izond lera duena.

Horrelaxe zian behin zimurtu bekokia, topaldi haserre batean poloniar leradunak zituenean izotz gainean porrokatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 26. orr.


lerakada iz lera baten edukia.

Neguan abereen etzauntza egin edota txerria erretzeko urrutiko mendietatik ekartzen ziren garoz betetako gurdi eta lerakada mardulen usain gozoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.


leratsu izond grinatsua.

Hura lortutakoan, beste bat nahi dugu, eta bizi-egarri leratsu berak gauzka beti.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Emearen lepo leratsuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.


lerda izond mozoloa (emakumezkoa).

Bakarrik zaude, eta esan diozu zeure buruari "goazen lerda honengana, seguru honek amua irentsiko duela".  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 149. orr.


lerde 1 iz ahotik jariatzen den listua, adurra, elderra. ik bits; hagun.

Haurrak lerde garbia isuri zion aurpegira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Aitak zapia pasatu dio ezpainetatik, zintzilik geratu zaion lerdea garbituz.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 23. orr.

Gabi jada gainean dute, tiro eta tiro, lerdea dariola.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Lurrean iraulka eta lerdea zeriola.  Elizen arteko biblia   Mk 9,20

Kurrixka txikiak eginez hitz egiten zuen, eta lerdea oretzen zitzaion aho ertzetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Ahotik jaulki orduko ezpainetan behera galtzen den lerde baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Hatzak likistuta dauzkat haien lerde zikinaz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lerde hari bat ezpain bazter batetik zintzilik zeukan, metraileta lurrera botatzeko keinua egin duenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 73. orr.

Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

3 lerde-jariosup_1 (orobat lerdejario) iz (irain hitza) lerdea dariona.

Ez du merezi lerde-jario horiek jotzea, eskua mailatzea besterik ez duzu lortzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 146. orr.

Irribarre eztia, gozoa, inozoa, batzuetan lerdejarioaren atarikoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

4 lerde-jariosup_2 (orobat lerdejario; izenondo gisa)

Barre-algara lerdejario batean lehertu zen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Herritarrek, ordea, ez zioten Lady Godivaren edertasunen kontakizun lerdejarioa bukatzen utzi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.

Ez nenkian heu ere emakume guztiok soka motz bana daukagula uste duten gizon klase lerdejario horretakoa hintzenik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

Gure Hizkuntzarekiko ezinezko mistika lerdejariozko batean lausoturik bizi zirenak eta direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

5 lerde-jariosup_3 (adizlagun gisa)

Emakume sofistikatu eta eder haren keinuek eta mainek liluratu egin zuten, eta lerde-jario utzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Hantxe zen zakur gizajoa, lerde jario, atzetik mutiko koadrila bat harrika zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Agian ni hari begira-begira, eta, zergatik ez erran, lerde jario harrapatu izana izan zen nigana etortzeko arrazoia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

6 lerde-jarioan adlag

Zer nahi duk, ba, zuek biek egunero elkarri laztan goxoak ematen, eta ni etsi-etsian lerde jarioan zuei begira egotea?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.

7 lerde-jarioka adlag

Harentzat Europara bidaia egiteko plan polita zen Potsdam-en lau egun ematea eta Orangerie-n ibiltzea lerde-jarioka eta poloniar guztiak zutoina ipurditik sartuta akabatuko zituela amets eginez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

8 lerde-merke izond (irain hitza)

Aberats itxurako agure lerde-merke bat sartu zen, eta guk ez bezala, lanaren prezioaz galdetu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-05


lerdejario ik lerde 3.

lerdekatu, lerdeka, lerdekatzen da ad opildua, galkatua.

-Bai, jauna... bere koadroetako bat bezala geratu zitzaion aurpegia, lerdekatuta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 23. orr.


lerden 1 izond zuzena izanik, luzetasun egokia edo dotoera duena. (pertsonez)

Sartzean gizon haundi lerden bat kurutzatu nuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Gizaseme hile hori begi urdin lerden bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

30 urte inguruko gazte lerden bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.

Luzea eta lerdena zen, aldaken aldetik zabal samarra beharbada, baina haragi sendokoa, halere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Emakumeak lerdenak eta ederrak dira, baina ez oso jendekinak.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Zaldun lerden prestua zen mutila, eta neska, berriz, eder bezain bihotz onekoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.

Orreagako priore lerdena Salamancara joan zen gero elizako eta estatuko legeen ikasketei jarraitzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

· Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuli herri lerden eta beltzaran horretara, edonon beldurra sortzen duen jendearengana.  Elizen arteko biblia   Is 18,2

2 (bestelakoez)

Lehoinabar baten zalutasun hilgarriaz mugitzen zuen gorputz luze lerdenean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 53. orr.

Bitxi bikain eta fina zen [...] eta ziur egon nintzen dotore emango zuela Rachelen lepo lerdenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Edo milimetro erdiren bat lodituko zitzaizkiola [...] hain meharra zuen gerria edo hain lerdenak zituen bularrak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.

Azala beltzarana, soina lerdena eta biribiltasunak neurrikoak eta trinkoak zeuzkan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Xori zuri lerdenei aste guti gelditzen zitzaien umeen hazteko eta, bidaia luzea hasi aitzin, eguzkiz asetzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Mendian eder arbola, luze, hostotsu, lerdena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 74. orr.

"Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Begirale bat etorri, eta neure parean jarri da, haritz lerden bat bezain izugarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Eta etxearen arteko itzalean, sei errododendro lerden.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.

Goroldioa haritz eta pagoen gerri bikain eta lerdenetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Arriluzko dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

3 irud/hed

Jakinik zaindariak beren ahots gorri lerdenez aginduak ematera etorriko zirela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

4 (adizlagun gisa)

Aulkia alde batera utzi eta Ellenengana jo zuen, beltzaran, kementsu, lerden, bere txabusina aldrebesarekin. Bere burua oraino aski lerden sendi zuen ahuntzen bideetarik ibiltzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Adarrak lerden goruntz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Jardina gurutzatzen ikusten diat berriro Krisztina, lirain eta lerden, bere kapela florentziar hegal-zabala buruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 210. orr.

Libano mendia bezain eder, zedroak bezain lerden.  Elizen arteko biblia   Kt 5,15

Soroen xake-taulatik harantzago, lerden agertzen dira bat-batean ordokian Calgaryko dorreak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte eta lerden (3); gazte lerden (12); gizon lerden (9); gizon lerden bat (3); gorputz lerden (3); lerden bat (16); zuhaitz lerden (4)

lertsun lerdena (3)


lerdendu, lerden(du), lerdentzen da/du ad lerden edo lerdenago bihurtu.

Gabardinak lerdendu egiten zion itxura berez lerdena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.


lerdentasun 1 iz lerdena denaren nolakotasuna.

Gona motz batek, sasoi arteko jakak eta soinari itsatsitako jertse meheak areagotzen zioten gorputzaren lerdentasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Neskatxa baten lerdentasuna ez bazuen ere, haragi sendoko emakumea zen, Lerdentasuna nabarmentzen zion traje iluna zeraman.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

Oinaren proportzio hori bera emakumearen lerdentasunari aplikatu zioten, eta ezer baino lehen, altueraren zortziren batekoa egin zuten kolomaren diametroa, itxuraz airosoagoa izan zedin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.

Eiffel dorrearen arintasun eta lerdentasuna eman nahi izan dio Fosterrek lanari.  Berria - Gaiak   2004-12-15

2 (hitz elkartuetan)

Izan ere gorputz lerdentasunaren eredua behin eta berriz goraipatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


lerdetsu izond lerde asko dariona.

Hiru aho lerdetsu, letagin horixketatik zintzilika hari lingirdatsuetan listua zeriela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.

Haitzezko harpeetara ihes egiten zuten, basurde lerdetsuaren edo lehoi indartsuaren etorreran.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Agure lerdetsu horiei egurra emateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 61. orr.

Letrajale lerdetsu horietakoa, klasean aipaturiko goiti-beheitiez galdezka, bibliografia eske, koipe-jario.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.

· Haragi hura guztia babesik gabe agertuko zen, hanpatua, lerdetsua, likits samarra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.


lerdo 1 izond mozoloa, motza.

-Ez lerdoa izan, Alazne.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 204. orr.

-Mutil lerdo horrek mesede handia egin digu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 60. orr.

Lerdoa ni: nori deituko tuntuna, eta nitaz errukitzeko eta trufatzeko askoz ere motibo gehiago zituen bati.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

Nork? -Gaizkak egin zuen orain galdera lerdoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 114. orr.

Zure liburu lerdo horretan irakurri duzu hori?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.

Hori ote da arrazoia hizkuntza idatziari halako begirune lerdoa izateko?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Lerdoen gisara burlaz eta histaz irri-ajataka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Eta pentsatu zuen lerdoarena egiten ari zela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Haiek espero zuten Goylek, ia maltzurra bezain lerdoa izanik, huts egingo zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lerdo-aurpegiko gazte mordoa, garagardo-baso baten truke non-nahi gitarrari zarata jasanezina ateratzeko prest zeudenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.


lerdokeria iz mozolokeria.

Zukuak, gimnasia eta lerdokeriak. Lerdokeria latza dela gaixoak bezala bizitzea, gero azkenean sano-sano hiltzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

-Alex, utzi lerdokeriak eta garbiago hitz egin ezak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 232. orr.


lerdotu, lerdo(tu), lerdotzen da/du ad lerdo bihurtu.

Hala jokatu baitu beti fanatizatu edo fededundu gabeko jendeak: komenentziara eta ez besterik (latza da esaten jardun beharra ere: hortik pentsatu noraino lerdotu garen).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Autokritika faltak lerdotu egin zaituzte.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.


lerra 1 iz lerratzea.

Gune frango hormatuak ziren eta biziki lerra handia bazen lekuka [autobidean].  Herria   2004-03-04

Autobidea ere arrunt zuritua eta gaitzeko lerrarekin.  Herria   2004-02-05

Bagoaz, lerra eta lerra, gero eta lasterrago S.S.ak ondoan ditugu akuilatzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

· Trinket zola biziki lerra zen.  Herria   2004-04-15

Lurrean sigi-sagaka elkarturik lerra eta bihurdika zebiltzan bi sugegorri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

1a (izenondo gisa)

Trinket zola biziki lerra zen.  Herria   2004-04-15

2 lerra-itxigailu iz kremailera.

1914an Witcomb L. Hudson izeneko jaun batek asmatu zuen, Chicagon, behin eta berriz, aspertu gabe, gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.

3 lerra-joko

Aste huntan guzian, bada mugimendu Miarritzeko itsas-hegi hortan, uhainen kaskoz kasko lerra-jokoetan trebe diren jokolari asko bildurik, "Reef Biarritz Surf Trophée" lehiaketaren karietarat.  Herria   2001-11-01

Surf itsas-lerra jokoak badu gero eta arrakasta gehiago.  Herria   2005-06-02

4 lerra-kirol

Irailaren 26an, igande osoan, lerra kirolak (surf, roller, skate...) eta euskal mundua uztartuko dira.  Herria   2004-09-23

Lerra kirolen merkatua.  Herria   2003-11-20

Lerra kirolen ekonomiak leku handia du Lapurdi kostaldean.  Herria   2003-11-20

Lapurdiko eta hego Landesetako lerra kirol sektoreko afera zifra bilduz 800 Milioi euro (5,2 miliar libera) pasatuak dira.  Herria   2003-11-20

Asmakuntza tekniko bat pikoan eman dute alabaina, surf edo elur lerra kiroletan balia daitekeena.  Herria   2003-01-21

Ez zuten aro xarmantagorik ukaiten ahal, itsas hegiko lerra kirol erakusketa horretan.  Herria   2003-10-23

5 lerra-leku ik lerraleku.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lerra jokoetan (3); lerra kirol (6); lerra kirolak (4); lerra kirolen (5); surf lerra (3)


lerrabide (orobat lerra bide) iz lerratzeko bidea.

Dei bat dugu bakarrik federakuntzako president berriari egiteko: zer egiten ahal den zinez herrietan, pilota bere lerrabidetik ateratzeko?  Herria   2005-02-27

Proiektuak ez dituzte eskas, hala nola neguan lerra bidetarat joaitea, eta beste bi ateraldien egitea primaderan.  Herria   2003-09-25


lerradura 1 iz lerratzea.

Harat-honatak eta azentuen lerradurak badaude Ortega-ren pentsamenduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 239. orr.

Sortzen ari den erakundearen aldeko lerradura gertatzen da, eta bere lastertasuna eta eremua desintegratzen ari den gizartearen kolapsoaren erritmoak erregulatzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

2 geologian, geruzen arteko lerratzea.

Txostenak agerian uzten du, halaber, lerradurak izateko arrisku handia badagoela: "Magalaren baldintza hidraulikoak aldatzen badira horma eraikitzearen ondorioz, arazoak sor daitezke, irristatzeko arriskua duen eremuan baitago.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.

Geologian, geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko, geruzari bere horretan eusten dioten indarrak zatitu egin behar dira behera bultzatzen duten indarrekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.


lerragune 1 iz bertan lerratzeko arriskua duen gunea.

Autobus hori berria zen, bidea bere elurretik garbitua, lerragune batzuekin halere han hemenka.  Herria   2005-04-21

2 bertan lerra-kiroletan aritzeko prestaturik dagoen gunea.

Portillon elur lerragunean barna, 3 kilometrako tunel bat eta 28 bihurgune lazgarrien ondotik, agertu zauku Euskal Herria iduriko bazter berdetsu ederra.  Herria   2005-06-02


lerrakada iz

Hirugarren lerrakada bat ere altxatu behar dut.  Herria   2005-08-04


lerrakera iz lerraketa.

Bedeinka dezagun, beraz, izadia, berorrek eman baitizkigu lerrakera jazarrezinak eta gure bihotza jarri lerrakera horien erregela eta balazta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Nola aurkaratu gertaeren haria edo ohituren lerrakera oharkabea?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.


lerraketa iz lerratzea, zerbait beste zerbaiten gainean astiro higitzea. irud/hed

Aldakuntza faktoreek, beti, lerraketa bat gertarazten dute adieraziaren eta adierazlearen arteko erlazioan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.

Nahikoa da oro har egiaztatzea ideiaren eta ikurraren arteko lotura laxotu egin dela eta lerraketa bat gertatu dela haien erlazioan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Banako sinkronikoen lerraketa bat gertatu dela agertzeaz ez dugu inondik ere azaltzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erlazioaren lerraketa bat (4); lerraketa bat gertatu (3)


lerrakin iz oinetako gisa jartzen den irristailua. ik lerrazkin.

Arratsalde partean "roller" deitu lerrakinak jantzirik 7 kilometro eginak zituzten 250 gaztek nahiko hazkurri eta edari aurkitu dute besta horretan.  Herria   2001-09-06


lerrakor 1 iz erraz lerratzen dena.

Alta, euria jeuts-ahala ari, lehen denboraldian, bainan baloina beti lerrakor izanez hutsak egin dituzte denek.  Herria   2002-11-28

Duda eta pentsamendu lerrakorra ukan dezakezu edozein gaitan, eszeptiko aseptikoek nola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

Jainkoak dohainik emandako graziaren bidez ez bada lehenago giza borondate lerrakorra bere onera etortzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

2 bertan lerratzea erraza gertatzen dena. ik irristakor 2.

Elurrez estalitako zelai lerrakorrean.  Herria   2003-02-06

Bestalde, eta aski aro txarra izanez, autobidea lerrakor, hiruzpalau egun barne hogoi bat ixtripu izan dira.  Herria   2001-07-12

Erraiten ari da El Acebo herrira heldu aitzin, patar xut arras lerrakor eta arriskutsu bat badela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Lauzak lerrakorrak baitziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Leku biziki lanjerosak dituk, lohitsuak, lerrakorrak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.


lerrakuntza iz lerraketa.

Ez da [...] paradoxa bat gehiago, eta bai kopia bat edo jarraipena soil, tenore horretantxe, XIX. mendearen hondarrean, karakteristika berberekin Frantzian agitzen ari den lerrakuntzarena eskuin patriotarantz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.


lerraldi iz lerratzea, hutsegitea. ik irristaldi.

Nahita aipatu zuen txostena, ez zen lerraldi bat izan, solaskidea nor zen eta solasaldia ez aurrera ez atzera egiteko zorian ikusirik, irtenbiderik egokiena zezenari adarretatik heltzea iruditu baitzitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Lerraldi edo hanka-sartzerik tikienagatik ere kargu hartzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.


lerraleku (corpusean lerra leku soilik) iz irristalarientzako lekua. ik lerrategi.

Oraingo lerra lekua bikoiztu nahi lukete, parte bat nazio arteko lehiaketentzat eta bestea josta lekutako erabiltzeko gisan.  Herria   2003-12-04


lerrarazi, lerraraz, lerrarazten (orobat lerra arazi g.er.) du ad lerratzera behartu. ik irristarazi.

Neskak niri lagundu nahi nonbait eta, Louvreko eskulturak ezagutzen ez ditudanez, nire roboten aldera lerrarazten du gonbertsazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Uste horretara lerrarazten gaitu hain zuzen bilduma honetako gutun guztietan ageri den gisa horretako akatsen ugaritasunak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Oinaze eternal batera lerrarazi nahi banauzu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.

Deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Bide hori [...] ezinbertzekoa izaten dela, bai usu eragintza handienekoa ere, neska nahi delarik galbidera lerrarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Gure arimak amoltsutasunaren zirrara eztietara lerraraziak zituen lilura halabeharrezko hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.

Begietara so ginaudela, Arantxak abantailoski ordezkatzen ahalko ninduela zioen bitartean, esku ahurra papoan lerra arazten zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.


lerrategi iz lerralekua.

Angelun, Barra auzoguneko lerrategian, "Les Trois Mousquetaires" ikusgarri berezia, Errusiatik etorri artixta batzuekin.  Herria   2004-12-02

Ortzirale aratsean eta larunbat aratsaldean, ihauteria-besta Angeluko lerrategian.  Herria   2004-02-26


lerrati iz lerratzeko joera duena.

Eta lurrak eguzkiaren igurtzi beroz uzta guztiak berri ditzan eta bizidunen belaunaldiak lora daitezen eta eterraren su lerratiak bizi daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.


lerratoki iz irristailuekin lerratzeko antolaturiko tokia. ik lerrategi.

Jokalariak lerratokian baino gehiago lerratu eta lurrera erortzen ziren, hastapenetik beretik.  Berria - Kirola   2004-01-24

Bad Reichenhalleko izotz-hockey taldeak lerratokian egitekoa zuen trebakuntza saioa ezeztatu zuen ezbeharra gertatzetik ordu erdi bat lehenago.  Berria - Mundua   2006-01-04

Lurra lerratoki zelaiak bezain hormatua.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.


lerratu, lerra(tu), lerratzen 1 da ad zerbait beste zerbaiten gainean astiro higitu.

Bat-batean, haren gibeleko erridau xuriak lerratu dira, bi serora klarisa agertzen zaizkigula eta gero laster gordetzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Euri-tantak leihoko kristalean behera nola, hala lerratzen zitzaizkion egunak bata bestearen ondoan eta jario etengabean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Berriz ere manten artean lerratu nintzen, oheko epeltasun sorgorgarrian murgilduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Malkoak lerratu zitzaizkion, hainbeste denboraz metatu samintasuna haizatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

2 irud/hed

Semmmering-en, lera gainean lerratzen zenean, jendea harengana jiratzen zen, harriturik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Mikel Strogoff eta biak azkar lerratu ziren izotz bankuaren gainazalean aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Orthezeko harresietatik beheiti lerratu nintzen bi egun geroago, soka baten laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Hura ikusi orduko, besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Ez gaitiztek nehoiz harrapatuko! -isiltasun une lerratu zen bien artean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Ideia hori aise lerratu baitzitzaidan arimara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.

3 astiro higitu.

Bittor alimaleko labana zorrotza zetxikala esku batean, amaren eta Agustinen ganbarara lerratu zen, ezko-argia bestean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Lurreraino lerratu zen oihala, portzelanazkoa zirudien gorputza agerian utzirik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Begiak egunkarietara lerratu zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Hara: lerratzen noa emeki-emeki uraren hondora, beldurrerantz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Arrats hartan tenperatura zeropera lerratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.

Afaltzen ari ginen bitartean, politikaren alorrera lerratu zen pixkanaka elkarrizketa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Agure Jauna iraganaldira lerratu zen isil-misilean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.

Isilune bat, emakumea ametsera lerratu da berriz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 94. orr.

Kalifornian batera eta bestera ibilia nintzen tarte horretan guztian, apurka-apurka galbidera lerratzen, eta ez nuen adorerik eduki telefonoa hartu eta deitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Oraingoan ere, zortea alde lerratu zitzaion Cesarri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

• 4 du ad zerbait beste zerbaiten gainean astiro higiarazi.

Eskuin besoa, beraz, eskailerako esku-karrilean lerratzen du, sorbalda eta buruaren artean berrogeita bost graduko angelua osatuz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.

Mahai gaineko argazki batera luzatu zuen eskua gobernadoreak, ertzeetako zilarrean lerratu zituen atzamarrak. Marcosek garondoan hasi eta, bizkarrezurretik, gerriraino lerratu zion hatza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.

Beherantz lerratu zuen neskatoaren sorbalda-hezurra inguratzen zuen esku-ahurra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Erpurua billeteen ertz maiztuen gainetik lerratu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Aldika-aldika, eskua maindireen azpitik lerratu eta une laburrez zakila ukitzen dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Emeki-emeki, burukoaren azpian ezkutatua nuen pistolarantz lerratu nuen eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

Honek bostekoa estutu eta bost liberako lau txanpon lerratu zizkion, inork ikusi gabe, belarrira honela xuxurlatu ziola: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Handik goiti, gauak [...] bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Amak agur egin eta bakarrik gelditu nintzelarik, plazan barrena lerratu nituen begiak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 101. orr.

5 itzuri.

Hein batean, neroni izan nintzen neure nekeen errudun, ortzegunean oker tiki bat lerratu baitzitzaidan bi erreportaiak idaztean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Horrek, lehen hitzen misterio kutsuak eta bazkaltiar gehienei lerratu zitzaien irri apalak burua nahasi zidaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Ustekabetua, neure ezpainei baiezkoa lerratu zitzaien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Baina bizpahiru "txit! txit!" lerratzen zaizkio, lehenagoko Luhusoko trenak egiten zuen bezala azken ke txar bat ximiniatik eskapatzen zitzaionean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

• 6 da ad ipar irristatu.

Sotana altxatu zuen, eta erreka gainditzean arta handiz ibili zen, lerratu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Trabeska ibiliz, lerratu gabe egin daiteke jaitsiera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Erreka batzutan sartuz belaunetaraino, lerratzeko irriskuan...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Eta bere gorputza lerratu zen, lerratu, zirristaka-zirristaka, hamar metro beherago.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Jendeen ustez, putzuaren gaineko aldetik pasatzen ari zelarik, lerratu zitekeen eta erori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Teilatutik lerratu eta lurrerat erori da Jeloseko Zobur Dithurbide nausi xaharra, bospasei metretarik.  Herria   2004-05-20

Gure behia Xokoerdi pentze konkorrean, lerratu eta zazpi metrako eroriko bat egin eta tanpez hil, hor berean.  Herria   2003-04-24

7 da/du ad lerrokatu.

Auzitegi Nazionaleko beste giltzarrietako bat Zigor Salako presidentea da, Javier Gomez Bermudez, argi eta garbi joera kontserbadoreenekin lerratua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Emakume arropak ohe gainean lerratu zituen: zapatak, galtzerdi luzeak, soinekoa...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Leiho ondoan lerraturik zituen Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Saizarbitoriak, Tabucchik, Alonsok, Alberdik... denek diote, historiagilearen lana beti izaten dela lerratua eta motza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Horrez gain, Hondarribiko Udalak jarrera «jarrera lerratua» izatea leporatu dio Iñigo Lamarcari.  Berria - Harian   2005-09-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzuetara lerratu (4); behera lerratu (4)

behera lerratzean (3)

aise lerratzen (9); aldera lerratzen (5); behera lerratzen (11); behera lerratzen zitzaizkion (3)


lerratze iz astiro igitzea.

Kastelaren mateletan, menturaz, malkoaren lerratze oiharra adi zitekeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.

Denbora guztian erortzen ari zen hauts haren lerratze zehazgabe beti jarraitua baizik ez zen entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Koadratzea, beraz, markoaren eginkizuna da, haren mugikortasuna, bere baliokidea duen leihoaren lerratze etengabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Soziala izan zein intelektuala, politikan, artean zein zientzian gertatu, iraultza orok eskatzen du, lehenik, posible denaren lerratze bat, sineste-jokoaren berrantolatze bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Objektiboak more geometrico tratatzen du argia, bere egikeraz helburu gisa dituen perspektiba moduetarako, eta Comollik objektibo-tik objetibitate-rako lerratze errazegia azpimarratzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Lo gozo batera lerratze hura baino poztasun handiagorik ez zegoen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.


lerrazkin iz lera moduko irristailua. ik lerrakin.

Iragan udan, bost euskal mendizale [...] ibili ziren Txinako Muztag Ata mendian (7546 m.), lerrazkinez, Pakistaneko Islamabad-etik abiaturik, Elur erdian zakurrekilako lerrazkinak, aintzira ormatuetan arraintzan...  Herria   2005-03-03


lerro 1 iz norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzen segida. ik errenkada; lerrokada.

Zaldizkoen lerro luzeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

Aurrera begira zihoan, gas argiontzien bi lerro azkengabeei erreparatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Auzoko denda irekien lerro haiek ez ziren jadanik paradisu itxi bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Hondar lerro batek -zortzi-hamar arkabuzari- gibelaldea babesten zuen, noizbehinka tiro eginez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Lerro horizontalek hizkiak dituzte, bertikalek aldiz zenbakiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 298. orr.

Miarritze, ordea, indartsu ikusten du: “hirugarren lerro aparta du, eta maila handikoa da talde osoa”.  Berria - Kirola   2006-04-21

Lerro urdinak, frantsesenak alegia, musika-banda eta guzti, gero eta hurbilago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Uko egin zion lerro nazi-faxistetan borrokatzeari eta, ondorioz, kontzentrazio-esparru militar batera bidali zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Frontea zatikatu eta zulatu egin zuten, lerro guztiak hautsiz: historiarena, bizitzarena, maitasunarena eta heriotzarena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 89. orr.

Maria bere familiakoarekin lehen lerroetan urrats aisean zihoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Hirunakako hiru lerrotan doaz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Orduan denak lerrotan emaiten ziren, eta kanpalekuan sartzen ginen urrats neurkatuan, xut zeuden postako soldadoei agurra eginez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

George Pickard (estatubatuarra), lerroko patinaren ordezkaria.  Berria - Kirola   2004-11-26

2 irud/hed

Historialariari dagokio aurkitzea eboluzio baten lerro jarraitua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 161. orr.

Jaunek [...] berreroste-eskubidea deitu zitzaiona ezarri zuten; gure ohiturek hitz egiten dute horretaz; hasieran lerro zuzenean ordaintzen zen, eta gero, usadioz, albo-lerroan baizik ez zen ordaindu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Konposizioa birmoldatu egin beharko litzateke, eta hala, lerro melodikoa bere horretan utzita, gogotik irabaziko luke handitasun koralean.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Jo dezagun, esate baterako, batbederaren lerro ideologikoan ere susmagarriak ditugun eremu labainago horietako batera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurritz lerro baten ondora iritsita hiru alanbre paralelo topatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Zumar lerro lausoen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Orga lerro luzea Donibanerantz bideratu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Etxe lerro bat hertsiki elkarganatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.

Kanpamentuko muga, herri txikiaren lehenengo etxeetan berme harturik, eten ezineko zaintzaile lerro baten ardurapean gelditu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Lau lerro soldadu, zutik edo zaldi gainean, atzean jarri zitzaizkien, ihesaldia guztiz oztopatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Ikerketa lerro guztiak irekita daude.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Partida on bat Tolosan, Berasaluzeren tanto lerro eder batekin.  Herria   2003-12-18

Nahi zutenentzat ere mintzaldi lerro andana: Begoña Errazti EAko lehendakariarekin bezala, Unai Ziarreta Idazkari nagusiarekin ere eta ere Bretainiatik [...].  Herria   2005-09-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goizeko ordu bietan, bi argi lerro piztu ziren zerumuga itzaltsuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 413. orr.

5 (kokainaz-eta mintzatuz)

Bi lerro egin zituen karnetaren gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Tabernetako komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Susok koka lerro pare batez zuritu zituen sudur zuloak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

6 errenkada batean idatziriko hitzen edo ikurren saila.

Bi lerro idatzi dizkizut, baina ez dakit orain zentzurik baduten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.

Lerro gutxiko eskutitz bat diktatu zion ahopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Lerro bat ere ez dakite zuzen idazten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Egungo Historia liburuetan hamar lerro ematen zaio Pearl Harborkoari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Kontaerak, aldiz, beste hamar lerro ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.

Horren ostean, hamabi-hanalau lerro ezabaturik dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.

Dozenaka orri betetzen dituzten lerro estuetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Bestela, talde edo erakunde faxista bakoitzari eskaintzen zaizkion lerro kopuruak ezberdinak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 213. orr.

Lerro bien muturrak baino ezin ziren irakurri, baina aski nuen horrenbestez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Eskuzko lerro bakan haietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Eta jakingo dute lerro artean irakurtzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 22. orr.

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizugu [...].  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 113. orr.

Hitzez hitz eta lerroz lerro irakurri du testua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 9. orr.

7 (ahapaldi batekoa)

Bi puntuko bertsoa lerro bakarrean eman zitekeela asmatzen lehena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.

18. koplaren azken bi lerro hauek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

Lerro bakoiti guztiak segidan irakurri arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 267. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lerro andana horretan denak nahas-mahas emanak dira: jendeak, sorginak, debruak, izpirituak eta abar...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.

Egin zuen letra hura lerro pasan irakurtze irudi bat, ez egon arren irakurtzeko egoeran.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertso lerro guztiak osatzen duten bi hizkiek ez dute inolako esanahirik ezkerretik eskuinera irakurrita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Gertutik begiratu zion etiketari, zenbaki lerro luze bat aztertzen ariko balitz bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Gilderren bertso asko irakurri ditut, baina ez dut poesia lerro bakar bat ere aurkitu haietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Inoiz ez zuen haren olerki lerro bakar bat irakurri.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

10 dimentsio bat nagusi den hedadura jarraitua.

Beso apur bat argala zen, larruazal fin-finekoa, zain urdinen lerro lausoak agerian zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Marmitak aldats behera ikusi zituen, esnezko lerro zuriak marraztuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Errailen lerro gurutzatuekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Ural mendiak hiru mila verstako lerro bati jarraituz hedatzen dira Europaren eta Asiaren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Mendixkek zeru ertzaren lerro patxadazkoa marrazten zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Lehenengo teilatuen lerro iluneraino iristen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Lerro zuzenak deshumanizaziora eramaten gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 7. orr.

Lerro biribil batek nola erakartzen zituen senti zezakeen, eta nola lerro hori kiribil gero eta txikiagoetan biltzen ari zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Egirletara doan autobiaren lerro finetik baserria kokatzen saiatu da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Marjinaren lerro gorria, koloregabeturik, arrosa koloreko nahasketa bilakatua zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Lerro ilun batzuek jana zioten aurpegiko azala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lerro-espektroetan, denborarik gabeko osagaien ikuskera behetik-gorakoan, garaiera handieneko lerroek edo lerro multzoek islatzen dituzte formanteak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gelako atearen beheko zirrikitutik argi lerro bat kanporatzen da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 77. orr.

Hamar akreko soro batean alderik alde sutauts lerro bat egin zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Hona hemen gure sailkapenerako erabili ditugun indar lerro nagusiak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Hona beste denbora lerro narratibo bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

Gizon gazte bat, goiko ezpainaren gainean bibote lerro batekin, barrura sartu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.

13 geometrian, puntuz osaturiko lerroa.

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Lerro hori zentrotik pasatuko da zirkulua bi hemisferio berdinetan banatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Eguzkia, Artizarra eta Lurra lerro berean jartzen direnean gertatzen da fenomeno astronomiko hau.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Karratu horretan, lerro diagonal bat egingo da angelu batetik bestera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Lerro zuzenak eta makotuak, parabolak eta elipseak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Bi punturen artean lerro zuzen bakarra egon daiteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Elkar-ebakigunera zihoazen lerro zuzenen konbergentziari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

Elkar ukitzen ez zuten plano eta lerro paraleloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Bi belarrien artetik igarotzen den irudizko lerro baten puntu batetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Lerro guztiak zirkulu baten zentroa den puntu batera biltzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Lerroen eta planoen neurtezintasun- eta neurgarritasun-propietateak, lerro arrazional eta irrazionalen existentzia, eta, oro har, Euklidesen X. liburuak daukan guztia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 203. orr.

14 errepide edo autobide bat zatitzen den zerrendako bakoitza, ibilgailu baten zabalera duena. ik karril.

A-8 autobideko hiru lerro moztu zituzten.  Berria - Harian   2005-12-21

Lerro bat baizik ez da idekia, aldizkatu beharrean dira bi sentsuetan dabiltzan ibilgailuak Hots, batzuetan norabide batean izanen lirateke bi lerro, eta besteetan beste norabidean, inoiz ez bi norabideetan.  Herria   2004-05-13

Norabide bakoitzak lerro bakarra izango du.  Berria - Harian   2005-12-21

15 lerro bakar adlag ipar errepide edo autobide batean, lerro bakarrean

Autoek lerro bakar joan beharko dute, batean goiti eta bestean beheiti, usaiako bi lerroak aldizkatuz beraz.  Herria   2003-12-04

Arte hortan, auto eta kamiun lerro bakar ibiliko dira bi eskualdetarat.  Herria   2003-04-10

16 lerro-lerro adlag ipar lerrokaturik, elkarren ondoan.

200 harri, lerro lerro ezarriak.  Herria   2001-02-08

Amerikanoen zilarrezko hegazkinak ikusi genituen, lertsunak iduri, lerro-lerro, eguzkitara, Biarritzeko hiriaren bonbardatzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Bospasei ehiztari, belar luzeen erdian lerro lerro joaki, arras emeki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Oren bat huntan baginabiltzan, goiti doan bide xendra hertsi batean, pago oihan baten erdian, hiruak lerro lerro.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Donibane Lohizune eta Biriatu arte hortan, laster egin da gaitzeko soka luzea, kamiunak lerro-lerro, denak tokiaren gainean egon behar.  Herria   2004-03-04

Huna hemen lerro lerro azken egun horietan iragan diren partiden emaitzak: [...].  Herria   2005-09-15

17 lerroz lerro lerro-lerro.

Zazpi zaborrontzi kale bazterrean (zazpiak lerroz lerro) taparik gabe, ahoa euliei zabal zabalik tripazain.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak, ordokiak eremu osoa berdindu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Hango burdin hari guztien gainean zopiloteak ikusten zenituen pausaturik, lerroz lerro, zelatan, zakurren bat goseak noiz hilko, astoren bat noiz lehertuko edo zaldiren bat noiz akabatuko zain.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

18 mendi lerro ik mendilerro.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ardiak lerro lerro (5); atzeko lerro (5); aurreko lerro (5); azken lerro (4); bertso lerro (12); gorputz lerro (4); idatzitako lerro (12); idatzitako lerro hauek (4); ikerketa lerro (6); kanpoko lerro (6); lehen lerro (16); lerro andana (4); lerro artean (42); lerro arteko (6); lerro artetik (7); lerro bakan (8); lerro bakar (34); lerro bakar bat (19); lerro bakarra (9); lerro bakarrean (9); lerro bat egin (4); lerro bat egingo (5); lerro bat idatzi (4); lerro beltz (5); lerro berdea (6); lerro berdearen (7); lerro berean (20); lerro berri (4); lerro berriak (5); lerro eder (6); lerro ezarri (5); lerro gorria (7); lerro hauek idazteko (41); lerro idatzi (4); lerro jarri (4); lerro labur (4); lerro lerro (73); lerro luze (12); lerro nagusiak (7); lerro osoa (10); lerro paralelo (4); lerro pare (15); lerro pare bat (12); lerro sendoa (4); lerro urdin (4); lerro urdinak (4); lerro xume (5); lerro zuzen (33); lerro zuzen bakarra (6); lerro zuzen bat (4); lerro zuzen baten (5); lerro zuzena (10); lerro zuzenak (11); lerro zuzenaren (5); lerro zuzenean (16); lerro zuzenen (7); lerroz lerro (48); mendi lerro (9)

atzeko lerroa (24); azken lerroa (16); erdiko lerroa (5); gibeleko lerroa (6); gudu lerroa (4); kanpoko lerroa (26); kanpoko lerroa indartzeko (5); kintzeko lerroa (5); kontrol lerroa (6); lehen lerroa (30); lehenengo lerroa (4); lerroa indartzeko (9); lerroa osatzeko (6); luzeko lerroa (5); tantoko lerroa (12)

atzeko lerroan (33); aurreko lerroan (10); aurreneko lerroan (7); azken lerroan (8); defentsa lerroan (4); dohatsuen lerroan (5); entsegu lerroan (5); gibeleko lerroan (6); haundien lerroan (6); hiru laurdenetako lerroan (6); kanpoko lerroan (42); lehen lerroan (135); lehen lerroan jarri (7); lehenengo lerroan (10)

atzeko lerroaren (7); kanpoko lerroaren (10); mendi lerroaren (4)

bertso lerroen (7)

aurreko lerroetan (8); azken lerroetan (11)


lerroalde iz testuez mintzatuz, lerro jarraituen multzoa. ik paragrafo.

Guialdoren bere ahaideen eta adiskideen konbertsioa deskribaten duen lerroaldea dator ondoren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.

Testua osorik eta kaka-nahasterik gabe ageri zen lerroaldez lerroalde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Eleberriak idazterakoan, «ahotsa» bilatzen du, atzetik beste lerroalde guztiak ekarriko dituen ahots harrapatzen zaila.  Berria - Kultura   2004-09-18

Letrek, esaldiek, lerroaldeek, liburuek belztua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 53. orr.

Baina ohartu al zarete lerroaldeen luzeraz, ertzen eta zuriuneen zabaleraz, hitzen letra moldeez?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.


lerroaldi iz lerroaldea.

Hitz kateekin idatzitako soneto baten lehenengo bi lerroaldiak ekartzen ditugu hona, horren agergarri.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 41. orr.

Erran dezagun, garai hartan usu gertatzen zena, sudurra sartu ondoan liburuaren ikuspegietan, agertzetik debekatu zuela Inkisizioak, zenbait lerroaldi xuxendu arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.


lerroburu 1 iz lerro baten burua.

Supermerkatuko gasnategian nengoen zerbitzari anderearen aiduru, hoberenetik manatzeko prest; lerroburuan egonagatik, frantses puru eta eder batean mintzo zen gizon heldu berria zerbitzatu zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

2 prentsan, berri, artitulu edo erreportaje baten izenburua.

Beharbada hori ere aipatuko dut erreportajean: "Germaniako gizonak, Europaren mira" -hots egin zuen Del Vallek, airean alegiazko lerroburua marraztuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 227. orr.

Lerroburuak halaxe zioen: "Txekoslovakiako presidente Hachak Alemaniaren babesa eskatu du!!!", "Pragako biztanleek ongi etorri eman diote Reicheko armada askatzaileari!!!".  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Harbidea, galbidea, izan zitekeen gaurko lerroburua.  Berria - Kirola   2004-07-07

Petrolioak bereganatzen ditu komunikabideetako lerroburuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Beste tankerako egitura du artikulu honen lerroburuak.  Berria - Kirola   2006-02-08

Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

Baina, ez alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek, ez lerroburu deigarri haiek ez zitzaizkion axola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.


lerrodun izlag lerro bateko.

Erdian mikrofono baten antzeko idazluma egonen da eta lerrodun hutsune bat edukiko du, entzule jendeak mezuak idatz ditzan hor.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.


lerrogintza iz lerroak egitea.

Ximurra lerrogintzan ari zen berriz, larruzko karpeta granatea belaun gainean azpil.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.


lerroka 1 adlag lerroetan.

Israeldarrak eta filistearrak aurrez aurre jarri ziren lerroka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

Ehundaka jarleku zegoen lerroka behetik gora zelaiaren inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Horrelako arratsaldeetan autobusak lerroka kokatzen ziren zirku-desfile bateko elefanteak bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.

Xoraturik gelditu nintzan, hoinbertze liburu baitzen, ezin kondatuak, lerroka, zurubiak behar ziren gaineko lerroan zirenen eskuratzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

· Beste bi lerroka ere izanen dituzte, batean 6 tanto eta bestean 5.  Herria   2003-10-30

2 lerroz lerroka

Zaindariak, ordea, bat-bateko liluramendu hura aienaturik, egoeraz jabetu zirenean, lerroz lerroka jarri ziren, dantzariei begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.


lerrokada 1 iz lerroa, pertsonen edo gauzen ilara. ik errenkada.

Urrunago, uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten, denak lerrokadetan, soka bidez landaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Hipermerkatuko lerrokada hits batean zaudete, tetrabrik bat eskuan, zain.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

S.S.en xedea argi da, zeren abiatu bezain laster, [...] gure lerrokadan segitzen ahal ez direnak, bihotz gabe errebolbera kolpe batez lurreratuak dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.

Logelako nire ohe gainean nago eserita orain, aurrean zapata lerrokada bat daukat denak binaka jarrita, soldadutxo leialak bailiren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 238. orr.

Zintzilika lehortzen zeuden zigarro hosto lerrokaden atzean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

2 lerro multzoa. ik paragrafo.

1997-1998 urteko hitzarmenaren 35. lerrokadan jasotakoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Etrurierazko lau lerrokada nahikoak dira frogatzeko etrurieraz hitz egin zuen herria oso desberdina zela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.

Harri lauza edo zurezko ohol batean, egiten zuten lehenik lau kantoinetako marrazki bat, gero lerrokada batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.


lerrokadura iz lerrokatzea.

Erlaitzaren azpiko aldean, triglifoekin bertikalean jarrita eta metopen erdian paratuta, bide edo tarteen lerrokadurak eta goten ilarak markatuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Erlaitzak bukatu ondoren, paretak zarpeatuko dira, baina latz eta zakar utziz, eta ondoren gainetik, zarpeoa pixka bat lehortu denean, kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.


lerrokarazi, lerrokaraz, lerrokarazten du ad lerrokatzera behartu.

Jautsarazten gaituzte, lerrokarazten, kondatzen eta berriz kondatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Jautsarazten gaituzte, lerrokarazten, kondatzen eta berriz kondatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.


lerrokatu, lerroka(tu), lerrokatzen (259 agerraldi, 61 liburu eta 110 artikulutan) 1 da/du ad lerroan jarri; lerro zuzenaren arabera jarri. ik lerrotu. (pertsonak)

Kanpadendetan, lerrokatuta lo egiten genuen; komunean, ilaran esertzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Ilaran lerrokatu nintzen joanean zihoazen beste zaurituekin batera, eta medikuarengana joan ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Urrezko txanpon multzoak bururdiaren gainean lerrokatu zituen, zilarrezkoak ohe estalkiaren hutsunean utzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Bosnazka lerrokatzen gaituzte abilenak gibelean jartzen dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

2 (bestelakoak)

Lerrokatuko ditugu hemen etxe zenbaiten izenak: [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Zaldiak geldirik eta elkarren ondo-ondoan lerrokatuta, abere azoka batean bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Erdiko apalean, hamar bat mila libera zeuden urrezko txanponetan, pila txikietan metodikoki lerrokaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

3 zerrendatu.

Ez ditugu hemen lerrokatuko Azpilkuetaren liburu guztiak, anitz baitira.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

Bestalde lerrokatzen ditu Juan Pedro Aguirre-ren titulu ospetsuak: "Comendador de la Orden americana de Isabel la Católica; [...]; exdiputado a Cortes."  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.

4 aipatzen denarekin lerro bat osatu.

Kontuan hartu, berebat, pilastren eta fronteko kolomen tartean gainerako kolomak jarriko direla, berdin banatuta eta haiekin lerrokatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Lehenbizi, zilarraren distira biziak eta zuritasun mateak ageri ziren, erloju lerrokatuak, kate esekiak, mahai tresna gurutzatuak, godaletak, toxak, ezpainzapitakoak, orraziak, denak apaletan paraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Eta ikusi zuten Peppone iritsi zela, bere gudaroste ondo lerrokatuaren aurretik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

6 herri ez-lerrokatu blokeetatik kanpoko herrialdea.

1973an Herri Ez lerrokatuen Mugimenduak Aljerren egin zuen bileran.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lerrokatu gabeko herrialdeen (3)


lerrokatze iz lerroan jartzea; lerro zuzenaren arabera jartzea.

Zenbaketa eta lerrokatze luzeen, urduritasunen eta bultzakaden helburu bakarra zen, azaldu zutenez, kanpamentu bakoitzaren [...] aurrean hamarreko taldeak osatzea eta bertako bizilagun izango zirenak egokitzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.


lerroketa 1 iz lerrokatzea.

Lerroketa hauek ez dute erremediorik, horrela gertatuko dira beti.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

2 (hitz elkartuetan)

Ikusmenezko mozorrotzearen beste kasu bat, garrantzi handikoa, "ikusmenezko zarataren" bidezko mozorrotzea da (lerroketa egitura aleatorioa): mozorrotze hori beste edozein baino ahaltsuagoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.


lerrokide izond lerro berean dagoena.

Munnings jaunaren ahots burrunbatsua entzun dut alboko atean, lerrokideak izendatzen, eta pozik nago McAllister dugulako andereño.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Golaren ospakizunean Eydelie ageri zen, Deschamps eta Sauzee lerrokide zituen mutila.  Berria - Kirola   2006-02-01


lerromakur izond lerro makur baten araberakoa.

Era honetako perspektiba motarik garrantzizkoena Berpizkundean asmatu zen ihes-puntu zentraleko perspektiba [...] da zalantzarik gabe, baina perspektiba "lerromakurrak" ere proposatu izan dira batzuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

Berpizkundeko perspektiba linealaz ez ezik, baita berak perspektiba "sintetikoa" deitzen duenaz ere; alegia, Fouquet-engan, Uccello-rengan eta zenbaitetan Leonardorengan ere aurkitzen den sistema lerromakur enpirikoago eta, geometriaren aldetik, zehaztasun gutxiago edo gehiagokoaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.


lerroño iz adkor lerrotxoa.

Alde batetik, lege nagusia kanbiatu dute Europa batuari eskainia denarekin untsa joan dadien eta bestetik igurumenaren aldeko lerroño batzu sartu dituzte.  Herria   2005-03-03

Denek igortzen giniozkan jada, xixta-mixtaka, lerroño batzu eta noiztenka ere, nola gerta, aprendiz bertsu batzu.  Herria   2001-10-18

Euskaraz deus gutti, edo lau lerroño xoko batean.  Herria   2001-09-06


lerrotto iz adkor lerrotxoa.

Etxola gutitan ikusten dena, hantxe dauka liburu lerrotto bat mahi buruan Pettanek, udako egun ahusatuagoetan irakurtzeko.  Herria   2003-07-10


lerrotu, lerro(tu), lerrotzen (25 agerraldi, 12 liburu eta 3 artikulutan) 1 da/du ad lerrokatu.

Txikitako kaligrafia saioak gogorarazi zizkion Gabini letra biribil ondo lerrotuak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda; [...].  Elizen arteko biblia   Ir 28,17

Zaldiz datoz, borrokarako lerroturik, zure aurka.  Elizen arteko biblia   Jr 6,23

Mahastiz lerrotutako lurra zeharkatzen zuten, aihen pilotxoen eta ahaztuta utzitako lukuen tartetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

2 aipatzen denarekin bat etorri. ik lerrokatu 3.

Baina Bilbo eroritakoan matxinatuekin lerrotu zen Arbex.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Ezkerreko ideologiarekin lerrotuta zegoelako neurri handi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


lerrotxo 1 iz lerro txikia.

Baina ez dakizu nolako oihal polita bidali dioten haren ahizpari [...]: urdin argia, marra estu-estuak, eta marren artean orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

2 (kokainaz-eta mintzatuz)

Hik ere nahi dun lerrotxo bat?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Katek lerrotxoak prestatu zituen lagun berriak kisketarik gabeko ateari eusten zion bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

Pixka bat makurtu eta astiro barneratu zuen lerrotxoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Lerrotxo bat edonon har daiteke, baina txute bat ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.


lerrozuzen izond lerro zuzen baten araberakoa.

Ezinezkoa den zerbait, bi alde dituen figura lerrozuzena den legez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 136. orr.

Horien guztien kasuan zentro batekiko egiten dira mugimenduak, lerrozuzenak batzuk eta zirkularrak besteak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.


lerrun iz maila.

Guztiek zuten titulu eta lerruna, baina Akademian, nolabait esateko, arropategian utzi beharra zeukaten beren identitatea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Mutil batek neska bat bahitu eta maiteminduek etxe batean babesa eskatzen bazuten, etxearen jabeak ezin zion neska aitari eraman, aitaren lerruna goi-goikoa izanik ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.


lertsun (orobat lertxun g.er.) iz kurriloa, hegazti zangaluzea.

Lertsunek berriz arto lekuak hobeki baliatzen.  Herria   2004-01-15

Hasten dira antzoki erdian dantzan, lertsunen hegaldia bailitzan.  Berria - Kultura   2004-04-01

Amerikanoen zilarrezko hegazkinak ikusi genituen, lertsunak iduri, lerro-lerro heldu, eguzkitara, Biarritzeko hiriaren bonbardatzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Guk ikusi dugun andere hortarat itzuliz, badira oraino, erromes ala beilari, larrazken huntako lertsunen gisan, beren biziko bide xuxenaren keta dabiltzanak.  Herria   2001-11-01

Villalbillaz oroit naiz, elizaren dorrean lertsunak ikusi baigenituen, bizikletaz pasatu ginelarik gaztaroan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lertsun lerdena (3)


lertxun1 iz makalaren antzeko zuhaitz azal-leuna, haizekirriaren eraginez dardaratzen diren hosto txorten-luzeak dituena (Populus tremula).

Basoa are sarriago bilakatu zen: lertxun eta makalez gain, urkiak ere agertzen hasi ziren, eta, handik gutxira, oihan itsua zuten inguru guztian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Rue de Verrièreseko lertxun batzuek erdi ezkutatzen duten hiru solairuko jauregitxoaren aurrean."Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Artzain anitzek milaka eta milaka mezu, izen eta data utzi dituzte lertxunetan irarriak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 62. orr.

Lertxun orrikarazko koroak aurkitu izan dira Mesopotamiako hilkutxetan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

Lertxun baten milaka hostoak gau-tximeleta zaurituak bezala ikaraz haizea abarren artetik lerratzen delarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Bere burua koroatzen zuen lertxunaren zein orrikararen zarba eta hostoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lertxun hostoa baino ikarago.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 131. orr.


lertxun2 ik lertsun.

lertxundi iz lertxunak dauden tokia.

Bideak, basotik irtenda, aurrera egin zuen belardietan barrena, lertxundi txikien albotik, sahats eta aihen zahar zein gazteen aldamenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Erreka batek, [...] hor-hemen, atzean uzten zituen mendiarteak, eta, belardietan barna hainbat itzulinguru eginik, sua bezala dirdirka eguzkitan, atzera gordetzen zen urkidi, lertxundi eta haltzadietan, eta pixka bat aurrerago lasterka ateratzen zen handik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Pepponek lertxundiraino jarraitu eta gero eskuinera jiratu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.


lertzo 1 iz lohitasuna.

Baina noiz zituzten holako torrakoak Lafitten sotanek? ez baitzuen Lafittek ez ama ez gelari ez-eta herriko serorarik ere lertzoen eta xiloen zaintzeko.  Herria   2001-09-27

Lertzoa kentzera, eta agian baita granuloma bat edo beste ere; minik ez, baina masailetan halako taupada moduko batzuk sentitzen ditut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Burdin-lertzoak edo erretegiko hautsak dira gehienik emendatu.  Herria   2002-11-07

Zuzendari txit agurgarriak bere hortz lertzoz zikinak erakutsi dizkit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.


lesakar 1 izlag/iz Lesakakoa, Lesakari dagokiona.

Estitxu Arozena lesakarra, 30 urte.  Herria   2005-10-20

Juan Malot deituriko lesakar batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

Afizionatu mailan pilotari izandako lesakar gazte hau.  Berria - Kirola   2004-12-24

2 Lesakako herritarra.

Hala ere, lesakarrak ez zuen nahi bertze gozatu bertsotan.  Berria - Kultura   2004-03-09

Lesakarrek bi tiraldiak irabazi zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-09


lesbiana 1 izond emakumeez mintzatuz, homosexuala dena. ik lesbiar 2.

Emakume lesbianak gizarte klase guztietan daude, milaka dira, eta ideologia guztietakoak, eta ezkonduak, ezkongabeak eta amak izan daitezke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

Azken batean, sistemari ez dio askorik ardura emakumea lesbiana den edo ez, hura gizonaren autoritatearen aurrean makurtuz gero eta umeak edukiz gero.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

Iturriagak eta Maiak lagun lesbianen gaia landuz eginiko saioan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Guk, alaba lesbiana daukan aitaren paperetik heldu behar izaten diogu maitasunari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 100. orr.

Beharbada lesbiana da, beharbada frigida, ni seduzitzea premiazkoa zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Gizon guztiak homosexualak dira, gradu handiagoan edo txikiagoan, eta emakume guztiak lesbianak, gradu handiagoan edo txikiagoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

2 iz emakume homosexuala.

Gay eta lesbianen aldeko manifestazio koloretsuan parte hartzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 253. orr.

Lesbiana arteko harremanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 59. orr.

Hemen eseri eta gaua lesbianen film pornoak ikusten igaro?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

Edo beharbada lesbianak horixe baino ez dira: gizonen beharrik ez duten emakumeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

-Lesbiana zikina -esan zuen Johnnyk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

Senarra utzi eta lesbiana emakume batekin bizi izana.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Azkenean, Lucy bere bi lagunekin utzi behar izan zuen -lesbiana bikote batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lesbiana bikote (6); lesbiana eta transexualen (8); lesbiana izatea (4)

emakume lesbianak (8); gay eta lesbianak (12)

emakume lesbianek (5); gay eta lesbianek (14)

gay eta lesbianen (71); gayen eta lesbianen (3); lesbianen elkarteak (6); lesbianen elkarteko (6); lesbianen eskubideen aldeko (3); lesbianen eta transexualen (4); lesbianen kasuan (3); lesbianen mugimenduek (3)

gay eta lesbianok (3)


lesbianismo iz emakumeen homosexualitatea.

Horregatik, masturbazioa, uzki-koitoa, lesbianismoa edo homosexualitatea -ugalketarik gabeko jarduerak guztiak- gogor jazarri eta kondenatuko dira. Homosexualitatearen, lesbianismoaren eta transexualitatearen arrazoiak familia barruko harremanen psikodinamikan bilatzen tematzen direnek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Halaxe zabaldu zen lesbianismo ideologiko bat, iraultza feminista gisa, gizonak erabat baztertzeko mehatxua eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lesbianismoaren gaia (3)


lesbiar 1 izlag/iz Lesbosekoa, Lesbosi dagokiona; Lesboseko herritarra.

Frisoan zimazio doriarra eta astragalo lesbiarra zizelkatu behar dira, erliebe txikiko tailarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

2 izlag emakumeez mintzatuz homosexuala dena. ik lesbiana.

Lizunkeria pizten jakingo duzula espero dugu, gizonekin esperiantziarik ez duen lesbiar bikote batean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 74. orr.

Hango zuhaitzak eta umeak, erdi mailako familia saiatuak, hango bikote lesbiarrak, jaki-denda korearrak, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.


lesbiko iz lesbianismoari dagokiona.

Primateen eta batez ere txinpantzeen artean, era askotako jokabide lesbikoak eta homosexualak ikusi dituzte ikertzaileek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Harreman lesbikoetan bagina askoz gehiago lubrifikatzen dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Bikote homosexualak eta lesbikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

homosexualak eta lesbikoak (3); lesbikoak eta homosexualak (3)


lesbofobia iz lesbianismoaren aurkako jarrera.

Instituzioei edozein homofobia, lesbofobia edo transfobia arrastoak, edo lesbiana, gay eta transexualen aurkako giza jarrera diskriminatzaileak ezabatzeko politika eraginkorrak susta ditzatela eskatzen diegu.  Berria - Harian   2005-06-28


lesio 1 iz kolpe, zauri, gaitz edo kideko batek ehun organiko batean eragiten duen kaltea.

Metraila zatiek eragindako lesio bat zuen lobulu frontaletan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Lobulu frontalean lesio larria jasandako gaixo bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Dientzefaloaren lesio sakonekin loturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Garuneko alde jakin batzuen lesioak sor zezakeela akromatopsia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ikusmen-kortexaren eremu txiki batean zuela lesioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Azaleko lesioak, infekzioak, sukarra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Garuneko lesio primarioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Ikusmena ere nabarmen suspertu zitzaion, baina lesio larria zuen, orain, erretinetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Ez da lesio zelularrik ez funtzionalik agertzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 238. orr.

Argi zegoen tumorrak lesio konplexu eta bitxia eragin zuela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Lesio baskularrak sendatzeko ebakuntza egiteko zain dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Bizitzaren atxikimendu-oinarri osoari azpijana egin diezaiokeela lesio neurologiko batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

2 (kirol ariketetan)

Nik uste nuen lesio txikiak jokatuz senda zitezkeela.  Berria - Kirola   2006-02-17

Entrenamenduetan murgildu beste irtenbiderik ez du izango, harik eta lesioa erabat osatu arte.  Berria - Kirola   2004-03-04

Ez da lesio larria eta asteazkenean taldekideekin entrenatuko da.  Berria - Kirola   2004-09-16

Lesio handia da, baina ez da larria.  Berria - Kirola   2006-04-11

Lesio bihurria zen, eta gainera, erabat osatu arte ez jokatzea erabaki genuen.  Berria - Kirola   2004-01-03

Giharretako lesio batek hilabete eta erdi zelaietatik at eduki duela.  Berria - Kirola   2006-02-17

Belauneko lesio bat dela medio, Realeko atzelariak partida bakarra jokatu du denboraldi osoan orain arte.  Berria - Kirola   2006-03-29

Iazko hatzetako lesio larria ahaztuta, txapelketarekin gozatzen ari dela dio.  Berria - Kirola   2004-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lesio fokuaren adigaia [...] Morgagnik eguneratu zuena eta medikuntza klinikoaren kontzeptu nagusienetakoa bihurtu dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 197. orr.

Lesio guneen inguruan zentratua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote eta hiru asteburuz atxilotzeko lesio falta bat. herria¬

Bilboko enpresa aurtengo udan pairatzen ari den lesio izurriteak beste jokalari bat kutsatu baitu.  Berria - Kirola   2004-09-21

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ehun lesiodun edo gaixoa [...] gorputzeko toki batetik bestera linfan edo odolean barrena garraiatzea; ondorioz sortzen den ehun-lesio berria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belauneko lesio (9); eragindako lesio (3); garuneko lesio (3); lesio bat gainditu (3); lesio baten erruz (6); lesio baten ondorioz (7); lesio batengatik (6); lesio izan ditu (4); lesio izurriteak (3); lesio larri (16); lesio larri bat (6); lesio larria (42); lesio larria izan (9); lesio larria ukan (3); lesio larriak (9); lesio larriak izan (3); lesio larririk ez (3); lesio mordoa (4); lesio txiki (6); lesioak lesio (3); orkatilako lesio (3)

belauneko lesioa (6); belokiren lesioa (4); eizagirreren lesioa (3); izan zuen lesioa (5); kovacevicen lesioa (4); lesioa dela eta (11); lesioa du (4); lesioa gainditu (8); lesioa iritsi (3); lesioa izan (20); lesioa larria (5); lesioa osatu (9); lesioa osatzeko (3); lesioa sendatu (7); lesioa zela eta (8)

lesioaren erruz (3); lesioaren larritasuna (3); lesioaren ondorioz (4)

lesioei aurre egiteko (3)

lesioekin arazoak izan (3)

lesioen erruz (3); lesioen ondorioz (9)

lesioetatik osatu (3)

lesiotik osatu (4); lesiotik osatzen (3)


lesiodun izond lesioa duena.

Ehun lesiodun edo gaixoa (bereziki zelula edo tumore gaiztoak) gorputzeko toki batetik bestera linfan edo odolean barrena garraiatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.


lesionatu, lesiona, lesionatzen 1 da/du ad lesio bat izan. (kirol ariketan)

Partida hartan bertan hiru bat asterako lesionatu zen.  Berria - Kirola   2006-03-17

Herrenka baitzebilen futbolari zela lesionatu zenetik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.

Denboraldi guztian lesioekin zortea izan ondoren azken txanpan lesionatzeak amorrua ematen du.  Berria - Kirola   2004-05-01

Lesionatuta zegoela eta entrenadoreak astebeteko deskantsua eman ziola.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.

Lesionatutako zangoan, ezkerreko orkatilaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

• 2 du ad lesio bat eragin. (kirol ariketan)

Jokalari bat lesionatzen duzunean gutxienez barkamena eskatu behar da.  Berria - Kirola   2006-01-08

Bere burua lesionatzeko mehatxua egin bazuen ere.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

3 (era burutua izenondo gisa)

Baskoniak, batik-bat kanpoko lerroan, lesionatu askorekin jokatuko du.  Berria - Kirola   2004-10-03

Lesionatu gutxien dituen taldeak egingo baitu aurrera lehiaketan.  Berria - Kirola   2004-11-17

Lesionatuen zerrenda handia da oraindik.  Berria - Kirola   2006-01-15

Lesionatuekin ditu arazoak Bartzelonak.  Berria - Kirola   2004-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lesionatuta edo zigortuta (3); lesionatuta egon (10); lesionatuta jarraitzen (3


letagin 1 iz azken ebakortzaren eta lehen haginaren arteko hortz zorrotza, zenbait abereetan aski irtena gertatzen dena. ik betortz.

Letagin biak eta azken juzioko hagina ere atera nituen, orain dela denbora franko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Ondo dakizu kateme bat duzula, erpeak eta letaginak dituen kateme bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Letagin bat hautsia eta ubeldurak begitartean eta lepoan.  Herria   2002-12-05

Letagin eta ahutzetatik erortzen zaion lerde makurra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.

Otsoen letaginek eta hegazti harraparien mokoek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Harrigarria zen zein antz handia zuen letagin zorrotzeko tigre batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Letagin luze eta pozoitsu bat gero eta barrurago ari zitzaion sartzen besoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

2 irud/hed

Diru publikoak erakartzeko aldamenekoari letaginak erakusten dizkiogu.  Berria - Kultura   2004-07-10

Kopa hasi aurretik letaginak zorroztu ditu Baskoniak, eta Estudiantesi astindua eman.  Berria - Kirola   2006-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letagin zorrotzak (3)

letaginak erakutsiz (4)


letagindun izond letaginak dituena.

Lurrunetan espektro letagindunak, deabru sega azazkaldunak, arima herratuak paradisu bila.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.


letal izond hilgarria.

Injekzio letala?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.


letaña ik letania.

letania (55 agerraldi, 33 liburu eta 5 artikulutan; orobat litania 12 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean, eta letaña g.er. Euskaltzaindiaren Hiztegian litania agertzen da) 1 iz liturgia otoitza, batek esaten, eta aurrean dauden gainerakoek erantzuten edo errepikatzen dituzten oles, dei edo arren multzo batek osatua.

Inolako puntuazio nahiz intonazio, atxikimendu nahiz tonurik gabe, letania moduko baten gisara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Letania baten doinu monokordearekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Latiñezko letaniak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 167. orr.

Buruz dakizkit eta letania bat balitz bezala errepikatzen ditut ene baitan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Mamerto, Vienako gotzainak, V. mendean ipini zuen San Markos eguneko litaniak errezatzeko ohitura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Beren santuei arren egiten eta letaniak esaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

2 irud/hed

Jo dezagun gizonaren letaniak kantatzen hasi behar dugula (jakiundetsuek hala egin ohi dute beren gisara: homo habilis, homo sapiens, homo sexualis...).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

. "Ez da posible, ez da posible” letaniaren arabera hormak ukabilka joaz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Letania itxurako eta geroz eta ozenago goratutako kantu leun batean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin kantatu letaniarik (3)


letaniadun izond letaniez hornitua.

Hor kokatzen baitziren Azinzio eta Pentekoste inguruko prozesio letaniadun eta kyrieleisondun haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Letaniadun errezoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.


letargia 1 iz lozorroa.

Izan ere, hain baita indartsua letargiatik edo lozorrotik esnatzen denarengan iluntasun erabatekoaren eragina!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Inoiz letargia larriak lozorro sakon eta luzean sartzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik letargiko.

Horretaz gain, letargia entzefalitisak jotako beste hainbat gaixo agertu ziren.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Guztiek letargia entzefalitisa zuten.  Berria - Gaiak   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letargia entzefalitisa (3)


letargiko izond letargiarena, letargiari dagokiona.

Telefonoaren hotsaren labankadak bazkalosteko pentsamendu letargikoak eten dizkio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

Oxigenoa ematen zitzaion arren, artean ere beheko maila arriskutsuetaraino hondoratuz zihoakion odoleko oxigenoa, eta, maila behe-behera erortzen zenean, letargiko eta erabat itsu bihurtzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.


letargo iz lozorroa.

Murgilduta baitzegoen logale berde grisaska batean, borondate oneko letargo oparo eta gozo batean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.


letoi (orobat latoi) 1 iz kobre eta zinkezko aleazioa.

Letoizko piezek biziki egiten zuten diz-diz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Letoizko potoa hartu zuen esku artean, berriro.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Gusek orpoak patxadan ezarri zituen letoizko barraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Letoizko botoiekiko zerbitzari beltzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

Gure ateko letoizko behatxulo biribiletik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Mississipiaren ibaiadarrei antzeman nien han behean, laino artetik, eguzki-dirdiran barrena, latoi edo brontzezko zainak ziruditen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Errusiako benetako samobar bat, latoizkoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zalien latoi hotsak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 91. orr.

Katuak oso pipertuta ematen zuen, lepoan lotuta urre-antzeko letoi-xafla bat baitzeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Hari eman zion latoi puska.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

3 letoi-kolore izond letoiaren kolorea duena.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letoizko plaka (3); letoizko potoa (3)

latoi puska (3)


letoniar 1 izlag Letoniakoa, Letoniari dagokiona.

Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Signe Baumane zinemagile letoniarrari.  Berria - Kultura   2006-05-05

77.000 judu letoniar hil zituzten naziek eta Letoniako Poliziak.  Berria - Mundua   2004-04-22

Ama letoniarra izanik ez du inolako zailtasunik hizkuntzarekin moldatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-22

2 iz Letoniako herritarra.

Hungariar, estoniar eta finlandiarrek antzeko erroak eta izaera dutela nabarmendu du eta, lituaniar zein letoniarrak oso ezberdinak direla pentsatzeko moduan zein hizkuntza aldetik.  Berria - Mundua   2004-04-21

Ingak ez du uste letoniar eta errusiarren artean arazorik dagoenik Rigan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.

Hiru ziren iheslariak, hirurak letoniarrak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.


letoniera iz Letonian mintzatzen den hizkuntza baltikoa.

Courlanden eta Livonian letoniera, alemana eta errusiera hitz egiten da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.

Eslaviarrak (errusiera, poloniera...); baltikoak (letoniera, lituaniera).  Herria   2001-10-18

Hautetsi izateko letoniera hiztuna izan behar zen.  Berria - Mundua   2004-04-22

Rementievak letonieraz badaki eta herritartasuna ere badu.  Berria - Mundua   2004-04-21


letra 1 iz hizkuntza hots edo fonema bat idazten den ikurra; ikur horren itxura.

Alfabetoko letrak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

Amaierako a letra ia atzemanezina zenez, bazirudien Elizavet zuela izena, ez Elizaveta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

Lehenengoan X letra zizelatuko dut. Letra hauetatik c, q, v, w eta y erdaretatik hartutako maileguak eta kanpotar izenak transkribatzeko erabiltzen dira bakarrik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Izan ere, bi letrak osatzen dute bi zenbakia, eta bederatzi letrak bederatzi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

Orain zenbakia letra bihurtuko dugu, eta horretarako egokitu ezazu zure zenbakia alfabetoan dagokion letrari.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 72. orr.

Ez zegoen ez batak ez besteak letra haiek ondo ebakitzeko modurik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.

Bi lerrotan, lau zutabetara, 42 tamainako letra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Urrezko letretan idatzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Arazo inportanteak zituen letrak ahoskatzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.

Ez zuen letrarik edo silabarik ezabatzen uzten, alferrikakoak edo desegokiak baziren ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Aldian behin, edalontzia ardoz bete eta letrari letra josten jarritako pasio beraz husten zuen trago bakar batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

2 (izenondoekin)

Letra zirilikoen ondoren arabiar zenbakiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Ipuinaren izenburuko letra gotikozko kaligrafia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 105. orr.

Nire atezaina izan zenaren letra txiki eta aldrebesa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

Esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hots desberdinak izan ditzaketen letra bakar horiek: g (gato, general), c (cereza, culebra).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Tileta baztertu eta letra bikoitzak erabiltzea hobetsi zen: rr, dd, ll eta tt.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 154. orr.

Dabiltzu hitzak tz letra konposatua du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 219. orr.

Halako hitzak letra italikoz idatziko ditugu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

Esku anonimoren batek letra beltzez idatzita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

Letra gorriak ontziaren krosko zurian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 156. orr.

Zuk eta Gordonek Letra Gorriminaren eskuizkribu bat faltsutu behar duzuela?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Letra kopuru berdina duten hitzez osatutako esaldiak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 96. orr.

Latinetiko historian ulertzen dira hots berari dagozkion letra multzo horiek: v-b (vaca-bajo), c-z (cereza), c-k-qu (culebra, kilo, quiebra).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Hiru bider errepikatzen dira silabak edo letra multzoak: kakarazaka, kokoriko, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.

Hitzaren barruan silabak eta letra multzoak errepikatzen diren bezalaxe, hitzen arteko kontaktuak ere errepikapena ahalbideratzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.

Zera zioten egunkariek letra tipo potoloetan: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Ezagunenak letra zopak eta hitz gurutzatuak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 128. orr.

Hitzak letra kateetan ikusten dituzu zureganantz hegan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 134. orr.

4 irud/hed

Legearen letrak hil egiten baitu; Izpirituak, berriz, bizia ematen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

5 idazkera; letrakera.

Ikusi orduko ezagutu nuen osaba Feliperen letra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 291. orr.

Letra Xabirena da inolako zalantzarik gabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.

Ez dela nire letra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

· Zazpi gauza dira, nire agenda txikian letra txukunaz apuntatu ditudanak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

6 abestiez mintzatuz, hitzak. ik hitz 7.

Juan Bizente Etxegarai eta Santesteban maisuaren letra eta musika.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Martxaren musika eta letra.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Informazioz osatua dator koadernotxoa: urtean zehar egin diren ekitaldiak, zirkuituaren nondik norakoak, egitaraua, kantuaren letra, grabazioaren irudiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

7 pl literaturaz, arteaz eta giza jakintzez aritzen diren ikasketa eta ikerketen multzoa.

Zientziak ala letrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Gure jende xeheak ez ditu letrak estimatu. Eskolapioak utzi, Letrak ikasi nahi nituelako utzi nituen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

Gure letren gailurra ez da Cervantes.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Euskal letren mundutxo harroputx eta xipotx honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Letra Katalanen Ramon Llull saria.  Berria - Kultura   2004-02-05

Bordeleko Letren Fakultatera igorriko nindutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Letra fakultateko jangelan zitatu ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Alcala Henares-eko Unibertsitateari asko zor diot eta biziki maite dut, bereziki hark eman baitzidan ene lehen gradua, letretan izan nuena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.

Letra klasikoetako agregazioa lortuta.  Berria - Mundua   2004-01-31

Utikan, armak baino alde hobea dutela letrak, dioten horiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

8 kanbio letra.

Horrela, izan gutuna, letra nahiz txekea, hark sinatzen zituen beti, Araujo Lda. enpresaren kudeaketaren erantzukizun oso eta erabatekoa bereganatuz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

Ehuneko hogei emango lukeela esan dik nagusiak, letrak izenpetuak ekarriz gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Espainiako hartzekodunei hamar mila markoko letrak emanez Holandako zordunen gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Dirua duen eta letrak hartzen dituen bankaria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.

Espainiarrek hamar mila markoko letrak edukiko lituzkete Frantziaren kontura.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Letra protestaturik zegoen ordurako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

9 ipar gutuna.

Eta biziki kontent niz zeren eta Leizaolaren letra bat baitut eskuetan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.

-Amodiozko letra bat, beraz... gizon bati!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 114. orr.

Harritua nintzen nola Gestapoak ene letra batzuk bildu zituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

10 letra larri letra xehea baino handiagoa den eta eskuarki beste itxura bat duen letra mota. ik maiuskula.

Parentesiak, azpimarrak, letra larriak, letra lodiak, letra etzanak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.

Nik hamasei urte dauzkat orduan, eta nire baieztapen berria garbi gera dadin, letra larriz idatzi dut: HARIZTI. Letra larri gorri edo beltz handi-handiz idatziak zeuden, atzealdeko kolore margularen gainean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Eduardo hitzaren azpian, letra larri handiak erabiliz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Letra handi eta larriz idatzita.  Berria - Harian   2005-03-19

Grafikoki ere nabarmentzen du egileak honako adibide honetan, letra larrien bidez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 103. orr.

11 letra maiuskula letra larria.

Letra maiuskulaz, tinta urdinez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.

letra maiuskulaz idazten den Historia Handiak bere lege propialak izaten ditu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 105. orr.

Beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

12 letra minuskula letra xehea.

Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.

13 letra xehe idaztean eskuarki erabiltzen den letra mota. ik minuskula.

Zuzentasunez Kulturaz (singularrean eta letra larrian) mintzatzen da, zuzentasunez eta gizalegez ere kulturez (pluralean eta letra xehean) hitz egiten da. Letra xehea nahita eginiko hautua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Poztu nintzen aita santua, honela, letra xehez irakurri nuenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

14 letraz letra

Hitz berria edota ezezaguna denean letraz letra irakurtzen dugu hura.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Dena letraz letra irakurtzen zuen, oso mantso, hitz bat bestearen atzetik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Letraz letra, pausoz pauso, hitz batetik beste batera igarotzen gara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 71. orr.

Batzuetan, siglak letraz letra irakurri eta ahoskatzen dira [...], baina beste batzuetan izen arruntak balira bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a letra (7); alfabetoko letra (6); azaleko letra (7); b letra (11); c letra (6); d letra (5); e letra (5); g letra (4); h letra (10); hasierako letra (5); i letra (4); idatzitako letra (4); kanbio letra (5); lehen letra (8); lehenengo letra (4); letra beltz (5); letra beltzez (5); letra berriak (4); letra etzana (5); letra etzanez (9); letra ezagutu (4); letra gizon (6); letra gorri (4); letra gorriak (7); letra gorrimina (5); letra gorriminaren (4); letra gorriz (9); letra handi (15); letra handiak (4); letra handitan (10); letra handiz (18); letra irakaslea (4); letra jorran (59); letra katalanen (4); letra larri (10); letra larriak (4); letra larrien (4); letra larritan (5); letra larriz (52); letra larriz idatzi (5); letra larriz idatzitako (4); letra larriz idazten (5); letra lodiz (5); letra mekanografiatuak (5); letra mota (4); letra motak (4); letra multzo (10); letra txiki (10); letra txikia (5); letra txikiagoan (4); letra txikiagoz (6); letra txikian (7); letra txikiz (6); letra xehez (5); letra zuriak (5); letrari letra (5); p letra (4); v letra (5)

azken letrak (4); euskal letrak (5); filosofia eta letrak (7); izenaren letrak (6); kanbio letrak (8); lehen letrak (4); letrak ikasten (6)

hamabi letrako izen (4)

letraz letra (19); urrezko letraz (6)

asturierazko letren (10); euskal letren (17); galizierazko letren (5); letren akademia (4); letren errepublika (5); letren sukaldari (9); letren sukaldari xume (5); letren sukaldariak (7)

filosofia eta letretako (4)

euskal letretan (6); urrezko letretan (6)


letradu ik letratu.

letradun 1 izond/iz ikasia, halako jakite maila, bereziki letren sailean, iritsi duena.

Letrak dakizki baserritar bertso-egileak eta lagun letradunak ditu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Gizon letradun jakintsua eta bizimolde saindukoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 194. orr.

Berarekin eztabaidatzera zetozen gizon jakintsu eta letradun guztiak garaitu egiten baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.

Doktor Nafarra gizon garbia da, letradun argia, Salamancan bazuen bere aulkia eta Portugalen irakasten zuelarik soldata ederra irabazten zuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Beste buruzagi bat, Hébert lehendakaria, letradun fina, Impétrazen laguna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

2 izlag aipatzen den letra duena; letrez osatua.

Gogora ekarri beharko litzateke etiko izendapenean bi termino bateratzen direla: êthos (eta letraduna), bizilekua, egoitza; eta éthos (epsilon letraduna) norbanakoaren profila, izaera propioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Zalantza barik oso maila goreneko pertsona zen, hala nabarmentzen zuen zenbaki baxu dotoreak eta bularreko "Z" letradun hiruki berdeak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 134. orr.

Zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain Kamioneta zuri-gorri letradunaren ondoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.


letragabe izond eskolarik ez duena, eta, bereziki, analfabetoa.

Horrelako zerbait gertatu zaio, gure ustez, Juan Mari Lekuonari, XIX. mendeko bertsolari letragabe Udarregiren bertsoak aztertzerakoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 200. orr.

Jadanik ez dagoelako masa letragabeak gobernatzen dituen eliterik, elite masifikatuak baizik.  Berria - Kultura   2004-02-26

Aginteduna pozarren bizi da letragabeen artean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.

Dunga letragabea da eta gizon zuri askojakinek jakinarazi diote letrak falta zaizkiola eta letramotza dela: letra engainagarrien mundura botatzera doa bere burua, Historiaren bortxaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.


letragile iz abesti-idazlea. ik letrista.

Kanten edukiari sakontasun handiagoa emateko asmoz letragile batekin hasi zen lanean.  Berria - Kultura   2004-09-28

Berriro ere Van Dyke Parks letragileari deitu, zinta zaharrak errepasatu, falta ziren pasarteak konposatu eta kantak birgrabatzeari ekin zion Wilsonek.  Berria - Kultura   2004-09-28

Ez zen ez elastikoa ez hiztun beldurgarria, eszena bete egiten zuen ordea; ez zen letragilea, baina arretaz hautatzen zituen besterenak.  Berria - Kultura   2004-06-27


letragizon iz gizon letraduna.

Harremana izan zuen Montesquieu, Voltaire eta gar aiko beste letragizon askorekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Azkenean Erromatar Inperioaren alderdi hori miretsi zuten hasieran kontra zeuden greziar letra-gizonek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Liburutegiaren zuzendari berria, entzun dudanez, antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Euskal Herriko hainbat letra gizon (Mogel, Murga, Astarloa...) idazle klasikoak itzultzen jarri zuen (Fénelon, Tazito, Tito Livio, Zizeron...).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Tsíui PÍn nobelagile jeniala izan zen, baina hura zen bezalako letra-gizon batek ez zuen noski bere burua nobelagile soiltzat joko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.

Arkitektoak letra-gizon izan beharko du, komentarioen indarrez bere oroimena sendotzen joateko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.


letraiatu ik letreiatu.

letrajale izond/iz adkor letrazalea.

Laurok ginen nolabait ere liburuzale eta letrajale, eta laurok osatzen genuen halako laguntalde moduko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 117. orr.

Letrajale lerdetsu horietakoa, klasean aipaturiko goiti-beheitiez galdezka, bibliografia eske, koipe-jario.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.


letraka adlag letraz letra.

Eta hiru letra izkiriatuko ditu, PRN, eta ia letraka ahoskatuko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.


letrakari iz ipar postaria.

Angeluko 35 letrakarietatik 22-ek greba egin dute joan den ostiralean.  Herria   2004-02-26

Gutun gehiago banatzen ahal dela letrakari bat gutiagorekin.  Herria   2004-02-26

Letrakari eta gixeteko langile kopurua txipitzen ari da Posta.  Herria   2004-04-01

"Alo letrakaria" zerbitzuak ordezkatuko ditu herri ttipietako posta agentziak.  Herria   2004-01-08


letrakera iz letraren itxura.

Letrakera dotorezko hitzez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Laboratorioko gainerako poto eta botila guztiek etiketa garbi-zehatzak zituzten, makinaz idatziak, edo eskuz letrakera gotiko ederrez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.


letralatra iz

Aldiz, "Telebistarik ez, inkomunikazioa dakar eta" eta "Txinoen esperoan" ipuinek, irudiaren bitartekaritzari uko egiten dioten letralatra eta mistikoen desgaraiko egoera pintatzen digute: asperkeria frigidoa zein eldarnio paranoidea hurrenez hurren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.


letraldatu, letralda, letraldatzen da ad hizkuntza bateko hitzak beste alfabeto bateko letren arabera aldatu.

Gaur, ordea, judu ez diren adituen artean jatorrizko Yahweh forma hobesteko joera dago berriro ere, autore guztiek tetragrammaton hori berdin letraldatzen ez duten arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 248. orr.


letramodu iz letra idazkera.

Filisteoak gutuna ikusi, eta inbidiz akabatzen: -"Letramodu txukuna, gerore!".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.


letramotz izond adkor letragabea.

Dunga letragabea da eta gizon zuri askojakinek jakinarazi diote letrak falta zaizkiola eta letramotza dela: letra engainagarrien mundura botatzera doa bere burua, Historiaren bortxaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.


letraño iz ipar adkor gutuntxoa.

Bakotxak ukana du letraño bat, oroitarazteko zein pondutan diren oraino ez arras haxean.  Herria   2003-11-13


letraontzi iz letren ontzia.

Eta P-ren atzetik Q, testu honen quille edo gila, letraontzi honen armazoia alfabetoa dela gogorarazten didana; eta Q-ren atzetik R arraroa; eta R-ren atzetik Sheguers-en S-a.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.


letratu (orobat letradu g.er. eta letrau g.er.) 1 izond/iz legelaria.

Zigor afliktiboa, merezi zuten kasuetan, leundu egin zen, bailiak bi gizon letratu hartzeko zuen betebeharraren bidez, eta azkenik, apelazioak egiteko erraztasun handiari esker ezereztu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Abokatu eta letratuen zaindaria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Abel Huizi letratuaren semea zena eta Ubarneko damarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 117. orr.

Nahiago diat letratu izan [...] zeren eta letratu izaiteko ikasi bainuen, azken finean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

2 letraduna.

Paper zaharretan euskaragatik esaten den "bárbaro, vulgar, rústico" horrek, hain juxtu, gutxiengo letratu batek ez beste guziak zerabilen hizkera "korrientea" besterik ez zuen adierazten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.


letrau ik letratu.

letreiatu, letreia, letreiatzen (orobat letraiatu g.er.) du ad (hitz baten) letrak banaka eta hurrenez hurren izendatu.

Idazkariak nor nintzen galdetu zidan eta nik bi aldiz letreiatu behar izan nion nire izena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.

Maisuk bere ikasleak eserarazi eta liburuetatik letreiatzen jartzen zitinan, arratsaldero pixka bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 263. orr.

Bere izena letreiatu orduko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 283. orr.

Zer da zuretzat zailago, Nietzsche letraiatzea edo, adibidez, Fullaondo.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04


letrero iz idazkuna, errotulua.

United Fruit Company letreroaren azpian auto bat dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.

Lehenengo pisuan, "principal"ean, letrero hau atean: "El Cuartel Real”.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 168. orr.

Neon-argi berde eta urre koloreko letrero handi bat goian, The 7th Heaven -7. Zerua– izenarekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Sartzean ez naiz ohartu neoizko letrero bat dagoela ate gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Gizon bien atzetik etorri zara, postal saltoki, iragarki eta letrero guztiei begira.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letrero handi (3); neoizko letrero (3)


letrerotxo iz tamaina txikiko errotuloa.

Dingilizka zegoen letrerotxoarekin olgetan ari zen Mentxu, ateko kristaletik begira bitartean "cerrado" eta "abierto" jirabiraka tartekatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.


letrina iz kanpamenduetan eta kidekoetan, eginkariak egiteko eta biltzeko etxola modukoa.

Hamaikatxo letrina ikusiak dauzkat hura baino txukunagoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 19. orr.


letrista iz abesti-idazlea. ik letragile.

Usandizagaren musikak Gregorio Martínez Sierra letrista, editore eta antzerkiko enpresa gizonaren lankidetza zuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Testuak berak argi uzten du, aldi berean, Fernandez Garayalde dela garai hartan letrak idazten dituzten letrista guztien artean onena, ezagunena ez bada ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 48. orr.

-Letrista aldatu nahi baduzue postua libre zegok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 58. orr.


letu ik leitu1.

letxada iz karesnea.

Tarteka, baita, txuri finez janzten, letxada zarpeo batzuk ei datoz nabarmentzen goialde horietan, batzuetan zibelak deitu mintz xuri fin baten antzera, edo pilatuxeago, tripaki-lainoen islan beste batzutan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.


letxe1 adlag bezalaxe.

Espero letxe, inork ez zuen Gerardo ezagutu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.

Umetako lagunak ziren Luis eta Gerardo, bien familiak letxe, eta eskolatik elkarrekin ibiliak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 123. orr.


letxe2 iz adkor

Guanteak eta letxeak, esan zuen Manuk; nik ez diat ibiltzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Txortena jaitsia dauka, puta, ostia, letxe!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

letxes!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

2 letxe txar jenio txarra, aldarte txarra. ik ostia1 6.

Hori bai, egia esan behar bada, Llumi letxe txarra falta zaio horretarako.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 126. orr.

Letxe txarrean hator ala?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.


letxeria iz esne denda.

Ehun bat laborarik letxeria okupatzen dute, esnearen prezioaren aipatzeko eta labela errespetatua izan dadin eskatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Letxeriak ere badira hor gaindi ez urrun.  Herria   2004-03-18


letxu ik letxuga.

letxua ik letxuga.

letxuga (orobat letxua eta letxu g.er.) 1 iz uraza.

Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), zakurraza, ahuntzaza...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Letxugak uretan behin bakarrik eraginez garbitzen zituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

Letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.

Isidora letxuga garbitzen ari da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

Porruak, azenarioak eta entsaladarako letxuga-tomateak plastikozko poltsa batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Gaur arratsaldean letxua ustel egosia jan dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.

Arrautza egosia eta letxuga zeukan, eta maionesa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 128. orr.

"Gau on denoi", eta letxuga baino freskoago sartu zen bere gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.


letzione ik lezio.

leude iz erdi aroan, jaun baten basailua.

Esan daiteke hiru soldadutza zeudela: leude edo erregearen leialenak, haiek ere beren mende beste leial batzuk zituztelarik; apezpiku edo beste elizgizon batzuenak, eta haien basailuenak; eta azkenik kondearena, zeinek gizon libreak eramaten baitzituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

Erregeek hitz eman zuten ez zizkietela beren gizon libreak kenduko leudeei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Kondeak leude ziren beren konderrietan; leudeak, berriz, konde beren jaurerrietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Leude edo jaun baten basailuak kondearen agindupean joaten ziren gerrara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Leude haiek ere eramaten zituzten beren basailu eta azpibasailuak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.


leukemia ik leuzemia.

leukodistrofia iz ondoretasunezko nahasmen genetikoa, burmuineko nerbio zuntzak estaltzen dituen mielinaren gantzaren endekapenak eragina.

Eskukaldia elkarteak bazkari berezi bat antolatzen du martxoaren 21ean, igande eguerditan, Donapaleuko Jean Errecart lizeoan, leukodistrofia eritasunaz joak direnen sustenguz.  Herria   2004-03-18


leukotomia iz bekoki lobuluen lobotomia.

Garai hartan asmatu zuen Egas Moniz neurologo portugesak "leukotomia prefrontala", eta berehala egin zien egin ere, hogei gaixori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.


leukozito iz ornodunen odoleko eta linfako zelula, organismoa infekzioetatik babesten duena.

Azken analisietako leukozito eta hematien zenbakia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Haietako batzuk neutropenia izan zuten leukozito kopurua gutxitzea.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Leukozito gutxiegi oraindik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Leukozito eskasia zela eta tratamendua berriro eten behar izanak sortutako kezkan murgilduta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leukozito eskasia (4)


leun (orobat lehun g.er.) 1 izond gainaldeez mintzatuz, kozkorrik, pikorrik edo zimurrik ez duena.

Biguna eta gogorra, leuna eta latza, eta horrelakoak bereiztea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 129. orr.

Errekatik bost harri leun aukeratuta bere artzain-zorroan sartu zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Diamante leun eta itxia bailitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Begiak idazmahai leun beltzean josirik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 158. orr.

Lan-mahaiko ohola eremu leuna, garbia da, tabula rasa, egoki mintzatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Begiradak dira, eta uneak, horma leun eta itsua, hiri bat, ibai errauts-kolorea edo teilatuegaletatik erortzen den ura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Wild 2 [kometa] oso «ezohikoa» eta «bakarra» da: bere ezaugarri morfologikoak oso bitxiak dira, eta azala ez da leuna.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Zazpi kirten leun eta berri, eta "Nimbus 2001" zioten urre finezko zazpi letra-multzok distira egiten zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.

Ile luze leuna bizkarretik behera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.

Ilea [...] zilindro leun bat da normalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Hondartza lau eta leun batean azaltzen zara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Errepide leun eta urdinak herria inguratzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

2 laztasunik edo gogortasunik ez duelako zentzumenei atsegin zaiena.

Jantzi leunak gorroto zituen eta latzak gogoko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

Arropa leun eta kolorezkoz jantzirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen, eta ile liso leuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Ile leun luzeak soineko gorri ilunaren gainetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.

Aurpegia jaso eta ahots leun eta dardaratiz esan dit: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Elurrez estalirik zeuden kostaldeko mendixka eta muino leunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Haize leun batek giroa freskatzen zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.

Bere eskuen usain leun gozoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Argi leun, zeharkakoak mahai bakoitzari intimitate eta diskrezioa emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Musika leun ederra irristatu zen gure belarrietan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.

Irribarre leun bat irten zen bere ezpainetatik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.

Ibarreko bake geldiak eta etxeetako kolore leun xarmagarriek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

3 irud/hed

Mendi-malda leunak, belar hezearen usain sarkorra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.

Olatuen palasta leuna arroketan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.

Entrenatzaileak kolpe leun pare bat eman zizkion bizkarrean, "ez da ezer, ez larritu".  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 40. orr.

-Zein leuna zaren! eta zein trinkoa! -esaten zuen gizonak liluratuta, begiak zuri.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Gazteluaren gerizpean zegoen belardi leun eta hezera irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 104. orr.

Goxotasun leun, lasai, nagi, trankil eta baretik beste aldi mugituago, kitzikagarriago eta gartsuagora pasatu behar da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.

Berotasun leuna nabaritu zuen masailetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Aldi berean nire paparrean Musen maitasun leun bat ezarri du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

Maiatzeko arratsalde leun hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Urumea inguruko ibar geldi leuna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Bihurgune leun batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Gela leun eta emetu hauetakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Bortxatzeko gogo odoltsu leun batek hartu nau atzetik, geldiro, belarrien atzetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

Gero nire atzealdean eseri zen, eta ni orrazten hasi modu leun eta samurrez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.

Haren larruazalak [...] distira leun bat zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Bizar motza, betaurreko borobilak, ibilera leuna, erreparatu zuen Josebak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 116. orr.

Horrez gainera, agentzien arteko harremanen sarea dago: lotura leun bezain malguak mantendu behar dituena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

Bere uztarria leuna dela eta bere zama arina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.

Entzumen leunekoentzat gogortxo gerta daiteke honelako esaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Hitz leunak, sedukzioa bera bezain zaharrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Horien barrena leize-zuloa, eztarria hilobi zabaldua, mihia, berriz, leun eta labaina.  Elizen arteko biblia   Sal 5,10

4 (erkaketetan)

Musu bat bezain leuna zen gaua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

5 (adizlagun gisa) ik leunki.

-Bai, jauna -erantzun nion leun. Nigana jiratu da, burua albo batera leun okertuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Burua leun astintzen. ile beltza leun urdintzen zitzaion lokietan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.

Indarrez ahul eta leun datorrenean, hego emea ere deitzen diogu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Lepoa leun musukatzen zion bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Esnea gozo eta leun jaisten zen eztarri lehorretik behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) leuntasuna.

Eriek senditzen baitute eta goxatzen larruaren leuna eta adina.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots leun (12); aire leun (3); aurpegi leun (4); azal leun (5); esku leun (5); gozo leun (4); haize leun (16); haize leun bat (3); hots leun (4); ile leun (8); irribarre leun (7); irribarre leun bat (4); kolpe leun (6); leun leun (51); leun leuna (13); muino leun (3); musika leun (3); musu leun (5)

adats leuna (3); ahots leuna (4); ahotsa leuna (5); argi leuna (3); azal leuna (5); bezain leuna (11); esku leuna (5); haize leuna (6); hots leuna (3); ile leuna (4); iluna eta leuna (3); irribarre leuna (3); leun leuna (13); ukitu leuna (5); urdin leuna (4)

baino leunagoa (12)

esku leunak (4); haize leunak (15); hitz leunak (6); muino leunak (4); ukitu leunak (3); zurrunga leunak (4)

haize leunaren (3)

ahots leunaz (4)

aldapa leunean (3)

esku leunez (3)


leundu, leun, leuntzen (orobat lehundu g.er.) 1 da/du ad leun edo leunago bihurtu, leuntasuna hartu edo eman.

Kaoba egurra erraza da leuntzen eta, gainera, ondo hartzen ditu kolorea nahiz berniza.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Egur pusketak leuntzen edo hire maketak margotzen ikusi haut.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 27. orr.

Pinuzko horma ondo leunduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Andereñoaren bisaian hiru zimur leundu dira eta masailak beratu zaizkio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko, haustura berdindu du dagoeneko, orain karraskaz leuntzen du, zolitasunez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Diamante leundu gabea dugula gizakiok barrua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Big Joe intzirika hasia zen, eta amak ilea leundu zion, lasaiarazi eta baretze aldera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Milikatu egin zion krema garestiek leunduriko larruazala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Azkazalak leunduak zituen, ondo zainduak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 149. orr.

Leihotik filtratzen den argiak gauzen ertzak leuntzen ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Eztarria leundu eta sukaldeko mahaian eseri zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Gero ahotsa leunduz gaineratu zuen-: Zein zaila den herri honetan alkate kargua!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Orduan soilik leundu zuen urte askotako laztasun hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Ez ditut zure penak leunduko, neuretuko ditut ordea. kanpoko fereka bero eta sutsuak barruko oinaze bortitza leunduko diolakoan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Zigorren gogortasuna leuntzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Medikuek bakoitzaren sintomen araberako botikak ematen dizkiete gaixoei --, sintomen eragina leuntzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Baina nekeen gogorra leundu nahi ez badidazue, ezkuta ezazue lana bera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Zaurien gainean larru-zati bat ipiniz artilearen laztasuna leuntzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 365. orr.

Neurri horien bitartez leundu egiten ziren, nolabait, merkatuaren bidez sortzen ziren desberdintasun sozialak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Kapital-errenten gaineko zergak leundu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Zakarkeria leuntzen saiatu nintzen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zur leundu haiek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 22. orr.

Harri leunduzko eskaileretan zehar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Hilobien harresi leunduen kontra bermaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Begiak suzko zuziak bezalakoak zituen, beso eta zangoak brontze leundua bezain distiratsuak.  Elizen arteko biblia   Dn 10,6

Honela begiratuta, begi leundu haiek gabe, haren aurpegia ez zen hain erakargarria.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 49. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Fabrikan pieza solteak egiten dira; piezei lehen leundua ematen zaie, beste enpresa batzuetarako.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidea leundu (4); eztarria leundu (6); jarrera leundu (4)

ondo leunduta (4)

leuntzeko bide (3); mina leuntzeko (4)

ertzak leuntzen (3); ilea leuntzen (3)


leungailu ik motelgailu.
1 kolpe leungailu (orobat kolpeleungailu) kolpe motelgailua.

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Errebuelta itxia eginez sartu da zubi erdiraino, kolpe-leungailu baxuak eta gurpil zabalek lagunduta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.

Trabeska gelditu zen Volvoaren aurrean, kolpeleungailutik metro erdia baino gutiagora, zoruak zauri gurpiletako kautxoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.


leungarri 1 izond leuntzen duena.

Auto-gurpilek burrunba egiten zuten lanbro leungarrian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.

Haien ahalmen leungarriak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Baina hori leungarria besterik ez zen, eta kalteak bere hartan irauten zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Amorruaren leungarri, protesta bat egiten saiatu zen: enbaxadatik ekarri dizkidatela ziurtatu didate.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

3 (zuzenbidean)

Horrek «zinkunstantzia leungarri garrantzitsuak» ikusi eta 27.000 eta 14.400 euroko isunak galdegin zituen.  Berria - Mundua   2004-12-22

Akusatuaren adimen urritasuna argudiatuz leungarri gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

• 4 iz leuntzen duen gauza. ik leuntzaile.

Ama ardoa erretiratzen hasten zenean, aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion, leungarri eta guzti, tragotxoa eskatzen baitzuen beti.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Leungarri eta goitizenik gabe aipatzen zuen gaitza, astrozitoma gaizto bat nuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Ziurtzat jo dezakegu kasu horietan ere, heriotza zentzumen guztietatik sartzen denean ere, urruntzaile bat dagoela, leungarri bat: ideologia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Baina hori leungarria besterik ez zen, eta kalteak bere hartan irauten zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.

Apenas erabiltzen duen modalizaziorik: komeniko litzateke, beharko genuke eta antzeko leungarririk.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.

Galeperra ahoan txiki-txiki egin eta gero, inolako leungarririk espero ez duen ehiza-txakurraren moduan.Horrelako idazleak [...] azalera ekartzen du mundu honetako gure izanaldi hainbatetan mingots eta gogaikarrian nonahi aurkitzen diren izaera hotz, arrunt eta xehen hondoa; zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz, batere estalgarri edo leungarririk gabe erakusten ditu mundu guztiaren begien aurrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.


leunkari iz arropa leuntzen duen produktua.

Garbigailuari tinko begiratu, eta bertara sartzeko gogoa etortzen zitzaidan: garbikari trinkoa eta leunkaria franko ipini, aparailua martxan jarri, eta barnera sartu nahi izaten nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

Atseginez jantziko nituzke hozkailutik atera berriak diren jeans batzuk (garbiak, leunkariaren usain freskoarekin, ongi ematen dutenak [...]).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.


leunkeria iz leuntasun gaitzesgarria; bereziki, inoren borondatea bereganatzeko balakua edo losintxa.

Gogor egin nion hitz, ez zuen leunkeriarik gura izaten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 257. orr.

Gordin mintzatzea erabaki nuen, leunkeriaz eta zurikeriaz mintzatzea baino hobe zelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.

Hauteskundeak hola hurbiltzearekin, zernahi erraiten da, leunkeria eta zurikeria merke izaiten dira.  Herria   2001-07-26

Dena lausengu eta leunkeria español gobernuaren alderat.  Herria   2003-05-15

Finezien eta leunkerien lagun, lortzen dute denak beren zerbitzurako egon daitezen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.


leunketa iz leuntzea, leuntasuna hartzea edo ematea..

Aspaldidanik leunketa baten beharrean zegoen kolore gabeko zorua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.

Igurtziaren gainean, garbiketarekin eta leunketarekin ondo bukatuta daudenean, marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.


leunki adlag leuntasunez, leun. ik emeki.

Oparo jan eta edan eta leunki janzten zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.

Leunki zihoan aurrera hain ibilera leuneko kalesa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Leunki zeharkatzen duzu Times Square goizaldeko hiru eta erdietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Victoriak kaleko aterantz bultzatu ninduen, leunki eta ahopeka baina bide batez irmo, eztabaidarik onartzen ez zuen eran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Llumek Daniri begiratu eta laztan egiten dio leunki.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.

Kintzilik geratzen zen airean, haizeak leunki kulunkaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Zuzen-zuzenean sartuko da atean zehar usain atsegineko logela leunki argiztatura.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

-Ene iloba -hasi zitzaion, orduan leunkiago-, zure osaba naiz, baina aitatzat har nazakezu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leunki bizi (4); leunki bizi izan (3); leunki ukitzen (3)


leunkiro adlag leunki.

Gorputza eta gorputz adarrak leunkiro ukitu, eta eskuak hartu zizkion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 165. orr.

Orduan baretuko ditut ibaiko urak eta olioa bezain leunkiro joango dira.  Elizen arteko biblia   Ez 32,14

Bere zakila dakust mardo-mardo, nire ezpain artean hartu dut leunkiro, eta burutxoa ferekatu diot.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Gizonak musu ausart batez neskatxaren ahoa itxi du bibote sarrien artean, mokorrak hurbildu ditu, leunkiro baino tinko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.


leuntasun (orobat lehuntasun g.er.) 1 iz leuna denaren nolakotasuna.

ukitu gabe ere gauza bakoitzaren laztasuna edo leuntasuna garbi-garbi dator nire ukimenaren oroimenera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

Gogoan du haren ilearen leuntasuna, arintasun luma baten antzekoa bere hatzen artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Cadinek artileak, flanelak, kotoiak ukitzen zituen, ehunaren leuntasuna eta malgutasuna egiaztatzeko asmoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Baina esnatzen naizenean oraindik sentitzen dut haren bular sendoen leuntasuna larruan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Eta lizunkeria ez da gorputzen edertasunaren eta leuntasunaren bizioa, gorputzezko plazerak neurriz kanpo maite dituen arimarena baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Musu baten leuntasun epela zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Hatz-muturrak, aurpegi lokartuaren aldameneko burkoaren gainean ezarriak, barnerantz bihurtuta zeuden pixka bat loaldiaren leuntasunean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

2 leuntasunez adlag

Amodioak sorgortua sentitu zen, harik eta Hamidak bere besoetatik leuntasunez baztertu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.

Erreka ere isilik zegoen, leuntasunez egiten zuen aurrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Leuntasunez errefusatu zuela, zakarkeriarik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Hatz batekin nire hatz bakoitza ferekatuz joan zen, oso poliki, leuntasun handiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.


leuntzaile 1 iz leuntzen duen gauza. ik leungarri.

Koloniak, haginetako pasta, arropen leuntzailea. ik leunkari.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 108. orr.

Orain hobeki zaintzen dugu geure burua, badira lozioak, tindagaiak, kremak, leuntzaile zenbait. ik leunkari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

2 leuntzen duen pertsona.

Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: "Ederra soldaketa!".  Elizen arteko biblia   Is 41,7


leuntze iz leun edo leunago bihurtzea, leuntasuna hartzea edo ematea.

Zure oinazeen leuntze arin bat baizik ez da izanen, baina ez duzu bederen bakarrik negar eginen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Egur pusketak leuntzen edo hire maketak margotzen ikusi haut.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 27. orr.


leutzemia ik leuzemia.

leuzemia (orobat leukemia g.er. eta leutzemia g.er.) 1 iz eritasun larria, gorputzeko atal askotan leukozitoak neurriz gaindi ugaritzean sortua.

Leuzemia odoleko minbizia da, eta anemia, odoljarioak eta akidura dira haren zantzu nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Handik sei hilabetera Alexek leuzemia zuela esan ziguten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 12. orr.

Parisen, leuzemiak jota, [...] hil zenetik, hogei urte bete dira 2004. honetan.  Berria - Kultura   2004-02-11

Gero eta mutil sendoagoa egin zen eta, leuzemia linfoblastikoak utzi zizkion ahulezia guztiak ahaztuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Leuzemia zelulak hiltzeko duen ahalmena.  Berria - Gaiak   2006-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leuzemia linfoblastikoa (3)


leviatar izlag

Leviatar absolutismo honen azken gorabeherak, kristau-aroko hogeigarren mendean izan zituen adierazpen "totalitarioetaraino", dagoeneko jorratu ditugu Azterlan honetan lehenagoko orrialdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.


lexema iz esanahia duen hitz zatia.

Etimologia aldarrikatzen du Serrano Izkok saiakera honetan, baina ez filologoen eran, lexema bakoitzaren jatorria ikusarazi nahian.  Berria - Kultura   2004-10-23

Hitz moztuetan, adibidez, hitza banandu egiten da eta, horrela, haren lexema duten termino guztiak lortzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.


lexikal izond hiztegiari dagokiona. ik lexiko.

Esku artatsuz eta amodioz eginiko nire lehen poemak erakusten nizkion, eta berak zuzenketa gramatikalak, lexikalak eta estiloari zegozkionak egiten zizkidan, euskaldun berria nintzen hartan. Baina euskararen ezgaitasuna frogatzeko Unamuno-k beti hartzen duen bidea txirotasun lexikalarena izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

Eduki lexikalen azterketak definitzen ditu garai jakin batean subjektu berbadunek euren eskura dituzten adierazpen elementuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Diskurtso baten objektuen eraketa deskribatzean, ahalegintzen gara praktika diskurtsibo bat ezaugarritzen duten harremanak kokatzen, ez da zehazten antolaera lexikal bat eta ezta eremu semantiko baten etendurak ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.


lexikaldu ik lexikalizatu.

lexikalizatu, lexikaliza, lexikalizatzen (orobat lexikaldu) 1 da ad hitz bihurtu.

Badira, azkenik, lexikalizatuta dauden aldaerak eta, nire ustez, bere horretan utzi beharrekoak direnak: ba eta ez bada, barik eta ez bagerik, bialdu eta ez bidaldu, [...].  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 194. orr.

Guztiz lexikalizatuak dauden bet-betan, bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun, kuxkuxean... sail honetakoak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 31. orr.

Guk hona bikoiztapen lexikalizatu batzuk baino ez ditugu ekarriko: adi-adi (egon), birrin-birrin (egin), [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

2 irud/hed

Ekosistemak mantentzeko arauak hizkuntza txiki horietan barneratuta daude, ekosistema nola mantendu lexikalizatu egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

3 (era burutua izenondo gisa)

Izan ere, irri eta mirri bezalako esapide lexikalizatuak gogoan, hitz pare berriak sortzea denon eskueran dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 51. orr.

Esamolde lexikalizatu hauek ez dute hitz elkartua sortzen, baina egitura bateratua dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 148. orr.


lexiko 1 izond hiztegiari dagokiona.

Euskal hitz eta aldaera lexiko zaharrak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Oparotasun lexiko handia du japonierak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Posible da hitz baten egitura fonologikoa jakitea laguntza lexiko eta gramatikalik gabe ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Berez askeak diren bi hitz (edo gehiago) elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

2 iz hitz altxorra, hiztegia.

Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da, printze baten eskariz jakitun-talde batek bildua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Erregelazko ordezkatzeak, beraz, arauz eta buruz ikasten dira hizkuntzaren gramatika edo lexikoa ikasi ahala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Lexikoaren koherentzia beharrezkoa da filosofian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Baina ez zen bakarrik hitz egiten zutena, lexiko zahar hura; isiltzen zutena ere bazen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Film haietan azaltzen zen lexikoa euskaratzerakoan arazo txikiren bat izan genuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

Lexiko berria sortzean, berriz, sarriegi jo izan dugu plastikozko terminoak asmatzeari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.

Eibarren, neure jaioterrian, lexiko berezia garatu da bertako langileen bizimoduan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 214. orr.

Lantegietako lexiko teknikoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.

Ez dut lexiko garbizalea eguneroko jardunerako aldarrikatzen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Jakin egin behar da norberaren lexikoa ere sortzen, zaintzen, hedatzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

3 irud/hed

Korrelazio anatomo-kliniko sinpletik prozesu fisiopatologikoen azterketa fineraino zeinuen lexikoa eta eurak deszifratzeko modua berriz eratu delako oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik lexikal.

Lexiko mailako tresneria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fonologia lexikoa (3); lexikoa eta sintaxia (3)

aldaera lexikoak (4)


lexikografia iz hiztegigintza.

Baina [Harrieten] hiztegia ez zen argitaratu, eta ez da aztertu haren benetako balioa euskal lexikografian.  Berria - Kultura   2004-06-24

Baina hortxe dago, eta ez da izen berezi baten duin, ez herri-jendearentzat behinik behin, baina bai gorputzaren kartografiarentzat: bai anatomiarentzat eta lexikografiarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29


lexikografiko izond hiztegiarena edo hiztegigintzarena; hiztegiari edo hiztegigintzari dagokiona. ik hiztegi 5; hiztegigintza 2.

Zergatik azalpen lexikografiko hau?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 105. orr.

Marraz itzak bihurkadura lexikografiko eta sintaktikoak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Inork ez daki nola, baina, halako batean, Abaxik hiztegien oin-bilurrak askatzea lortu du, eta ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.


lexikografo iz hiztegigilea.

Hizkuntzalariei eta informatikalariei da jardunaldi hau zabaldua, bai-ta ere unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikerleeri, lexikografo, itzultzaile eta euskara lan-tresna duen edonori.  Herria   2002-10-17

Lexikografo zorrotza ohartzen da definizio bikain hauei eransteko ez daukala baliozko ezer.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

Lexikografo batek zaharkitutzat jo duen hitza horrez geroztik beldurgarri eta higuingarri bihurtzen da idazle ergelarentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.


lexikologia 1 iz hizkuntzalaritzaren adarra, lexiko unitateak eta horien arteko erlazioak, hizkuntzaren sistemaren barnean, aztertzen dituena.

Arrazoizkoa al da lexikologia gramatikatik bereiztea?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Izan ere, morfologiak eta sintaxiak osatu dute, abenikoz, gramatika, eta alde batera utzi da lexikologia edo hitzen zientzia dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat lexikologi) ik lexikologiko.

Ikusten da, beraz, lexikologi gertaera sintaxi gertaerarekin nahas daitekeela funtzioaren ikuspuntutik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

1986an, era berean, lexikologia irizpideak zehazten hasi zen Euskaltzaindia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 182. orr.

Lexikologia eta hiztegigintza arloan egin du lan batik bat.  Berria - Kultura   2006-02-25

Aurkakotasuna, grezieraz, gramatikazko bideak erabiliz eratu dela, eta frantsesez, lexikologi bideak erabiliz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Euskal Idazleen Elkarteko eta UZEI Terminologia eta Lexikologia Zentroko bazkidea.  Berria - Kultura   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

terminologia eta lexikologia (3)


lexikologiko iz lexikologiari dagokiona. ik lexikologia 2.

Gertaera foniko, lexikologiko, morfologiko, sintaktikoak eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 243. orr.

Hizkuntza mota guztietan lexikologikoena txinatar hizkuntza da; sanskritoa eta indoeropeoa, aldiz, gramatikaletan gramatikalenak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.


lez adlag legez.

Helbiderik gabeko postala lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

Alkate lez sinatzen zituen aginduak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.

Arratsaldeko geriza lez, luzatu egin zitzaidan bere irudia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Euskaraz ikasi dugu, baina egia esan hizkera hermetiko lez erabili dugu beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

"Maiteminduta egotea lez", esaten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.

Baten batek esan ei eban berak Rufinok soinua jota dantzan egin gura eukeala, antxina lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.

Zertarako hainbeste hitz eta pitz, beti lez, betikotan?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 77. orr.

-Magiako Ministerioa gauzak nahasten dabil, beteiko lez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balira lez (6); bat lez (3); berriak lez (3); beti lez (3); betiko lez (5); den lez (5); lez hil (3)


lezafina ik listafin.

lezamar izlag/iz Lezamakoa, Lezamari dagokiona; Lezamako herritarra.

Duela 25 urte hildako lezamar idazlearen 11 liburu eskaintzen ditu Susak atondutako webguneak.  Berria - Kultura   2004-05-13

Partidaren hasieratik bukaera arte Aurtenetxe lezamarra izan zen jaun eta jabe. herria¬

Lezamarrak bitan iritsi dira finalera eta bietan irabazi dute, Usansoloko taldea lehengoz iritsi da finalera.  Berria - Kirola   2004-07-03


leze iz leizea.

Leze ondoan izan naiz gaur.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 99. orr.

Lezea zen gure maskorra, gure mamuen kantua bihurtzen zigun koba.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 100. orr.

Larrungo treina eta Sarako lezeak.  Herria   2004-05-20

Maiatz luze, artuaren leze.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.


leziabide iz

Gure doktrinak badu, kasu horretan eta beste bakan batzuetan, galderoi erantzuteko leziabide eder edonoren eskukorik; lekuz kanpo legoke, ordea, hori hemen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.


leziatu, lezia, leziatzen 1 du ad adkor doktrinatu.

Landareez eta piztiez leziatzen ninduen, baina gutxi mintzatzen zen bere familiaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Ez dut inor leziatzeko asmorik, ez neure ahuleziak arintzeko beharrik ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Baziren integrista batzuk, taldean etortzen zirenak -ni leziatzera esan ohi zuten bezala-, eta ahotan malapartatua hitza baino ez zutenak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Abian jarri zen Leviatan, haizearekin jolasean, zaldi ongi leziatua zelaian trostan bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.

Amaiurrez, konkistaz eta euskaraz hainbeste leziatuta. Diktadore izena, ez da nahikoa irakurlea leziatzeko?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

2 irud/hed

Salvatierraren hilketaren ondoren nik, soldadu odoletan leziatu honek, Jauregi adiskidea, soka batetik zintzilik urkaturik ikusi nuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.


lezio (orobat lekzio g.er., lekzione g.er. letzione g.er. eta lezione g.er.) 1 iz ikasgaia; eskola.

Liburua eguneko lezioan zabaldu eta, maisuari eta aldizka liburuko orrialde zabalduei begira egon arren [...].  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.

Lezio argi eta errax bakar batzuetan analisi iraultzailea erakusten nien guztiei.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Miradorean alde batetik bestera ibiltzeari ekiten genion Arteari edota Filosofiari buruzko lezioa hartzen nion bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Ikasleek lezioa hartzen zioten elkarri, aurpegi serioarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Youngen ideia bikaina, bestela bezala lezio batean jaurtia, ahazturik edo lozorroan gelditu zen, harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte; aipatzen dugu gaur Young-Helmholtz hipotesia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Halako batean, bere lezio "metodiko harrigarrian" ari zela [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Eta lezio asko bazen, eta bada, ikasteko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Ez dira lezioak, solasak baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Lezio ttiki bat plajioari buruz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 94. orr.

Guri "glotodidaktikako" lezio ematera zinez eta gogoz heldu zela adierazi nahiko zigun nonbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Taldea eskutik edukitzeko soka noiz askatu jakite hori zen Perikok falta zuena, karreran ikasi gabeko lezioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

2 irakaspena, ikaskizuna.

Kalamitate asko bizi eta nozitutako gurasoengandik jaso genituen lehen lezioak, urte ttiki haietan lezio handiak, gerora zintzo aplikatzekoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Bistan da autoestimako lezio ederra eman ziola amari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Hori da ere obra hunen xarma, letzione emaiteari uko eginik, misterioa nagusitzerat uztea etxerako bidean...  Herria   2001-01-18

Eta guztietatik lezio bat atera nahi du alemaniarrak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.

Riañok erakutsitako lezioa ez dugu oraindik ikasi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Juanmak, tamalez, are lezio gogorragoak ere ikasi ditu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.

Zer lezio ikasi duzue Berangon, Irunen eta Elgoibarren izandako eskarmentuetatik?  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dussel jauna [...] lezio emaile zaharkitu horietako bat da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Begiak igurzten dira, eta aurrez sufritzen da gramatika lezio tristeagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

«Venezuelak demokrazia lezio bat eman dio munduari», adierazi du Kolonbiako presidente Alvaro Uribek.  Berria - Mundua   2004-08-18

Mila esker duintasun lezio honengatik.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

Tere Irastortzaren hitzaldi-lezioa entzuteko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lezio bat eman (6); lezio berri (4); lezio berri bat (3); lezio ederra (6); lezio ederra eman (4); lezio handiak (3); lezio ttiki bat (4)

erakutsitako lezioa (3); groenlandiako lezioa (14); ikaragarrizko lezioa (3); ikasita zeukan lezioa (3); lezioa eman (10); lezioa emango (3); lezioa ematen (3); lezioa hartzen (4); lezioa ikasi (7); lezioa ikasita (6); lezioa izan (4); lezioa ondo ikasita (4)

lezioak atera (3); lezioak eman (4); lezioak ematen (9)


lezione ik lezio.

leziotxo iz adkor lezioa.

Gure telebistari gagozkionez, nire uste apalean, bete-betean asmatu dute aurkezpenaren barruan, tarteka eguraldi nahiz eguratsaren inguruko hainbat kontu ttiki nahiz leziotxoak emateaz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 163. orr.


lezitina iz gai organikoa, zelulen mintzan, nerbio zuntzetan eta arrautzaren gorrringoan ugari dagoena.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25


lezka 1 iz kanaberaren zurtoinaren antzeko zurtoina duen belar landarea (Typha angustifolia etab.).

Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 124. orr.

Kanabera greziarrik ez baldin badago, zingiretako lezkak bilduko. Egur horien tartean zingiretako lezkaz egindako saskiak jarriko dira buztinez beteta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

2 lezka-txori txori intsektujalea, lumaje gaztainkara duena, zingiretan eta ur ondoko landareetan bizi dena (Acrocaphalus scirpaseus).

Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


lezoar (orobat lezotar) 1 izlag Lezokoa, Lezori dagokiona.

Urtzi Urkizu lezoar olerkaria.  Herria   2005-09-22

Miguel Angel Barcenilla Lezotar historialariak emanik.  Herria   2004-11-25

Euskaldunon Egunkariaren afera hortan, oraino bi presuna gelditzen dira preso: Iñaki Uria zarauztarra eta Xabier Alegria lezoarra.  Herria   2003-11-13

2 iz Lezoko herritarra

Lezoarren mendekua Hondarribikoek hartu zuten: bi jardunaldietako denborak batuta, 1: 22ko alde kendu zieten oriotarrei.  Berria - Kirola   2004-09-12


lezoi iz pezoia.

Bera makurtu egin zen, ibai ertzeko lezoian ezkutaturik. Kriminal haiek ez ziren 55 mmøko obusak lehertzen ziren lezoietan inoiz egon...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Euli urdin gizenak lezoiaren hondoan baionetaz josien artean furrundaka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

Hogeita hamazazpiko otsailean hartu zuten tropa nazionalek preso bere konpainia erdiarekin, eta ez omen zuten bertan fusilatu besoak behar zituztelako lezoiak egiteko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.


lezotar ik lezoar.

leztafin ik listafin.

liana iz tropikoetako aihen landarea, arboletan gora igotzen diren eta goian abartzen diren zurtoinak dituena.

Oihaneko lianak buruko tximetan katramilatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Jendeari bultzaka, junglan adarrak eta lianak apartatzen diren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Lianaren beste muturra, etxepean lo zegoen zerri baten hankari itsatsi diote.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

Gure azken esperantza Tarzan agertzea da, liana batetik zintzilik eta oihuka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 110. orr.


liatu, lia, liatzen 1 da ad nahasi, korapilatu.

Ez naiz orain hasiko gauzak liatzen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

2 (norbaitekin) katramilatu.

Bere andrarekin liatua nintzela kontatu eta aurpegiko gihar bat ere ez zian mugitu...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

• 3 du ad zigarretez eta kidekoez mintzatuz, bildu.

Bazter batera doaz eta txirri bat liatzen dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Gazteak lasai-lasai segitu duela berean, kanuto bat liatzen, alegia, ezer gertatu izan ez balitz bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 152. orr.

Pareko hormaren kontra Xankapo, porroa liatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.

Eta Bobek liatzen zituen tronpetak, paregabeak aixkide...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 166. orr.


libandar ik libanoar.

libanes izond libanoarra.

-Kosto hau libanesa duk, gogor jotzen dik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.


libaniar ik libanoar.

libanoar (orobat libandar g.er. eta libaniar g.er.) 1 izlag Libanokoa, Libanori dagokiona.

Ez da harritzeko libanoar irakasle batek aipu baitzuen berrikitan giza eskubideen deklarazioa berridaztea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

Libanoko enbaxadak, bestetik, bahituta zegoen Imad Bassila libanoarra atzo askatu zutela adierazi zuen. herria¬

Nahla Chahal idazle eta ekintzaile libanoarrak oso ondo eta gertutik ezagutu zuen Arafat.  Berria - Mundua   2004-11-05

400 bat preso libanoar zein palestinar askatu zituen Israelek.  Berria - Mundua   2004-04-20

Uassef Ali Hassun jatorri libanoarreko soldadu estatubatuarrarentzat.  Berria - Mundua   2004-07-10

2 iz Libanoko hiritarra.

Haaretz egunkariak atzo zabaldu zuenez Alemaniak bi libanoar eta iraniar bat askatuko ditu. herria¬

Ostegunean 59 libanoarren gorpuak eraman behar dituzte Rosh Hanikra mugako herrira.  Berria - Mundua   2004-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi libanoar (5); preso libanoar (3)


libazio 1 iz erritu paganoa, aldarearen edo biktimaren gainean likido jakin bat ixurtzean zetzana.

Eta ahoa hurbildu zuen libazioak isurtzen direneko hodira.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

2 irud/hed

Herio urrintsu, onar ezan ene ahotsaren libazioa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.


libelo iz pertsona, ideia edo erakunde bat gezurrez belzten den izkribua.

1914an argitaratu zen libelo batean, Bahr-ek espresionistatzat hartzen ditu Matisse, Braque, fauvistak, Blaue Reiter, noski (Klee, Kandinsky, Franz Marc), die Brücke (Nolde, Schmidt-Rottluf), eta orobat futuristak. 1997ko udazkenean, Mujikak, euskal kulturari buruzko libelo bat (hala deitzen dio egileak berak) eman zuen ezagutzera, Interneten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Opus Dei-ren aurkako libeloa irakurri gogo duenak.  Berria - Kultura   2004-06-30

Baina aspaldi ez dela libelo itsusi bat atera da egunkarietan: Vidal andereñoa Aljeriatik egotzi duten arrazoiak ez omen ziren politikoak izan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.


libelogile iz libeloak egiten dituen idazlea.

Libelogileak, kinka berean, emozioa jartzen du zalantzan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.

Baina, hala ere, badira beste kontu batzuk libelogileak nahitaez aipatu behar zituzkeenak, bere azterketa lau hankatatik herren geratzea nahi ez bazuen behintzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.


libelula iz mariorratz, sorgin-orratz.

Euliak, inurriak, hiru kakarraldo, eltxoak, libelulak, matxinsalto bat, erleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.

Krema koloreko J.B. Hotson sonbreirua jantzita zeukan, eta eskuan hartu eta libelula handiak uxatu zituen mahai ingurutik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 302. orr.

Hegan joan ziren gehienak, baina libelula batek oinez joatea erabaki zuen, inurriekin batera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.


libera 1 iz Frantziako diru banakoa, euroa ezarri zen arte.

Bostehun libera eskaini zion amaren altzari eta arropen truke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Hala, esaterako, euro batek 166,386 pezeta eta 6,559 libera balioko zituela ezarri zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Gauean jendetza hori bera daramate Baionara hamabina liberatan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.

Ehun mila libera xahutu omen zituen Zainab anderea lortzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

5.000 liberatako isuna.  Berria - Mundua   2006-04-14

-Esan, Marcel, ehun sosean saski hau, eta lau liberan bestea, bederatzi libera eman behar diat guztira, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Gogora zetorkion nola iritsi zen Havrera, eta nola hamabost libera baino ez zituen aurkitu muki zapiaren korapiloan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Libera bateko eta biko txanponez betetako biribilki batzuk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.

Miliun eta ehun mila libera zahar banatu dire azienden priman herritarreri.  Herria   2001-09-20

Eskuak bost ehun liberako biletez hanpaturik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.

Hiru liberako ezkutuak, paperean, zilarrezko hiru liberako ezkutuak baino lau bosten gutxiago balioko luke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Andreasi hartutako ehun liberakoa mukizapian bildu kontu handiz eta korapilo egin zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 74. orr.

2 libera esterlina.

1816tik 1970era, Britainia Handiko dirua libera zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Libera bakoitza 20 txelin ziren, eta txelin bakoitza 12 penny.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Ginea, berriz, 21 txelin ziren, hau da, libera bat eta txelin bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

1970ean, sistema hamartarra hartu zuten, eta libera 100 penny izatera pasatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Zure hemezortzi txelin eta hiru pennyekin, izango ditugu hiru libera, bederatzi txelin eta zazpi penny.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Libera bat eta hamazazpi txelin dauzkat etxean, eta bulegoan libera bi eta sei txelin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

3 libra, pisu neurria.

Gerran itzel sufritutako mutila, abiada batean ehun liberako erregai-upelak altxatzeko gai zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.

Uztailaren 6an 750 liberako ezpatarraina harrapatu zuen, hura plazera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

4 frantses libera

Frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak (otsailean debaluatua) eraso gehiago pairatu behar izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

1995ean, frantses liberak eraso gehiago pairatu behar izan zuen, eta Frantziako Bankuak beste diru-murrizte bat egin behar izan zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

5 libera esterlin

Hirurehun mila libera esterlin balio zuen altxorrak  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

6 libera urre

Galiarrek Erroma hartu zutenean, mila libera urre besterik ez zuten aurkitu han.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Hogeita hamar libera urre eskatu diot guztiaren truke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Halako gisaz non jakin dudan leku segurutik 200.000 libera urre zor badituela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libera balio (8); libera berri (3); libera diru (3); libera eman (6); libera ematen (3); libera eskaini (3); libera eskatzera (3); libera eskura (3); libera esterlina (8); libera gostako (3); libera pagatu (3); libera urre (3)

frantses liberak (3)

hiru liberako ezkutu (4); hiru liberako ezkutuak (5); hirurogei liberako isuna (6); liberako billete (5); liberako diru (4); liberako errenta (4); liberako ezkutu (6); liberako ezkutuak (5); liberako isuna (6); liberako isuna ordaintzen (4); liberako maileguak (3)


liberal 1 izond politika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa dena. (pertsonak)

Mendebaldeko politikari liberal, sozialista eta demokrata guztiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Ekonomilari liberal askoren ustez, estatuaren parte-hartzearen ondorioz sortzen dira ekonomiek izaten dituzten arazo gehienak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Segoviako jauntxo liberal bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 330. orr.

Azkartxo adosten zarete zuek, jainkogabe horiek, apaizjale liberalekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.

Pidal omen da nazio espainolaren teoriko liberal handia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Dirk Stercks eurodiputatu liberalak idatzi zuen txostena.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Gai horietan Baionako irakasleak aski liberalak ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

2 (bestelakoak)

Zapaterok Espainia liberal bat aldarrikatzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

Joera liberalak merkatu-ekonomian edo sistema kapitalistan merkatu mekanismoek duten garrantzia azpimarratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Esku-hartzearen aldeko apustua da beraz Keynesena, doktrina liberal erradikalaren aurkako erasoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Oposizio liberal-kontserbadoreak aurka bozkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-17

Parisen poderean eskuineko gobernu ultra liberal bat dugun garaian.  Herria   2003-02-06

Ameriketako Estatu Batuetako hiri liberalenetako bat da San Frantzisko.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Institutuko giro liberal eta laikoaz blaiturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Absolutismoa itzuli zenean, Legeria zaharra ezarri zen berriro, eta honek atzeratu egingo du gure herrian Zuzenbide Penal Liberalaren irizpideak onartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

3 lanbideez mintzatuz, konkurrentzia librean, eta estatuak ordaindu gabe gauzatzen direnak.

Ofizio liberaleri, mediku, abokat, notario eta horieri ez.  Herria   2005-05-19

Inbidia zien lanbide liberala zutenei eta bulego-ordu jakinen mendean ez zeudenei.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Indiako negozio eta gobernuaren mendebaldartzeak Mendebaldeko bi lanbide liberal sortu zituen Indian, unibertsitateko irakaskuntza eta abokatutza  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

4 eskuzabala.

Hain sentitu nintzen franko eta liberal, non Mignonen begi zolien aitzinean ireki bainuen poltsa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 484. orr.

Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Jainkoak enekin ezin liberalago jokatu zuela orbanen kontu harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.

• 5 iz politika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa den pertsona; alderdi liberal baten kide edo aldeko den pertsona.

Baina, liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Atzoko sozialista gorriak orain liberal zuriak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

1839ko liberalen eta karlisten arteko besarkada, traizioaren eredu euskaldunontzat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

Errenteria liberalen menpe zegoen.  Berria - Kultura   2004-11-05

Desberdintasun hauek liberalentzat konpongarriak ziren eta kontserbadoreentzat ezinbestekoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Eskuina, armada eta eliza katolikoa auzitegi militarraren epaiekin bat zetozen; liberalak eta intelektual ugari, aldiz, kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Liberal demokratek joko pollita egin dute ardietsiz berrogoi-ta hamar bat deputatu alki.  Herria   2001-06-14

Bai, badakit sexuari dagokionez liberal ospea dudala; putarena, batzuentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

6 alderdi liberal

Quebeceko Asanblea Nazionalean (Legebiltzarra), aldiz, PL Alderdi Liberala da nagusi.  Berria - Harian   2005-11-16

Alderdi Liberaleko buruetako batek.  Berria - Harian   2005-11-16

Alemaniako Alderdi Liberaleko kide eta Barne ministro ohia da Gerhart Baum.  Berria - Mundua   2004-05-09

FDP Alemaniako Alderdi Liberalekoa.  Berria - Harian   2005-09-02

Bazterturik geratu zen berehala alderdi liberalaren egoitzari su emateko proposamena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.

· Mike German Cardiffeko legebiltzarrean Alderdi Liberal Demokratako diputatuen burua da.  Berria - Mundua   2004-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi liberal (15); alderdi liberal demokrata (4); alderdi liberal demokratako (6); erresuma batuko liberal (7); liberal demokratak (9); liberal demokratek (23); liberal demokraten (16); liberal demokraten buruak (3); liberal kontserbadorearen (3)

alderdi liberala (8); ekonomia liberala (3); liberala izan (5); oso liberala (4); pentsamendu liberala (3)

alderdi liberalak (20); armada liberalak (3); eurodiputatu liberalak (3); gobernu liberalak (3); irina khakamada liberalak (3); lehen ministro liberalak (3); liberalak eta demokratak (3); oso liberalak (3)

alderdi liberalean (3)

tropa liberalei (3)

liberalek osatzen dute (3)

alderdi liberaleko (8); oposizio liberaleko (3)

demokrata eta liberalen (3); liberalen eta demokraten (3); liberalen kontra (5)


liberalisatu ik liberalizatu.

liberalismo 1 iz liberalen ideologia, ekonomia harreman askeetan eta kontzientzia askatasunean oinarritzen dena; estatuaren askatasuna erlijio guztiei buruz aldarrikatzen duen sistema politikoa.

John Stuart Mill liberalismoaren maisuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Liberalismoaren haizeek mundu osoan jotzen duten honetan, herrialde bat ei dago joera horri aurka egiten diona: Frantzia.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Liberalismoaren aurkako alternatiba zehatzak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Liberalismoak irabazi dio partida, hortaz, sindikalismoari?  Berria - Ekonomia   2004-07-10

2 (izenondoekin)

Lockeren eta Adam Smithen liberalismo klasikoa.  Berria - Kultura   2004-01-15

Darwinismoaren lilurakeria liberalismo ekonomiko eta politikoan ez ezik, Marx eta Engels-en klase-borrokan ere nabarmentzen da; klase borrokaren eta lehia biologikoaren arteko analogian, hain zuzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Munduan hedatzen ari den liberalismo salbaia.  Herria   2001-07-26

Liberalismo demokratikoa sutsuki defendituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Nazionalismo handinahiaren eta liberalismo askezalearen artean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 70. orr.

Lege zientifikoek Jainkoaren lekua hartzen dute marxismoan eta liberalismo utopikoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liberalismo ekonomikoaren (5)

liberalismoaren alde (4)


liberalista izond liberala.

Hala ere, merkatua kontrolatzen duten joera liberalistek ez dute horretarako aukerarik ematen. manifestatzen ibili dira bai komunista ohiak eta bai liberalistak Moskun eta besteetan.  Herria   2004-05-06


liberalizatu, liberaliza, liberalizatzen 1 da/du ad zerbait, bereziki ekonomiarekin eta merkataritzarekin zer ikusia duten jarduerak, libre edo libreago bihurtu.

Espazioa liberalizatzeko kanpaina jarri behar diagu indarrean orain, lokal publikoetan, tabernetan batez ere, jarduera gay eta lesbikoak baimen ditzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.

Aurreko gobernuak datorren urtetik aurrera ordutegiak liberalizatzeko asmoa zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Europako Parlamentuak onartu egin du zerbitzuak liberalizatzeko araua.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Kontsumoko ondasunak liberalizatzen direnean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Munduko ekonomiako joko arauak jartzen dituztenei [...] komeni zaizkien merkatuak bakarrik liberalizatzen dituzte, eta besteak ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

Kredituak emateko baldintzak liberalizatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Sektore publikoaren gastua murriztea eta enpresa publikoen pribatizatzea; eta, halaber, barne eta atzerriko merkataritza eta finantza harremanak liberalizatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gas banatzaile nagusia da, eta merkatu liberalizatuan merkaturatzaile nagusia.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Merkatu liberalizatuagoen aldekoen eta «nazionalismo ekonomikoaren» aldekoen arteko eztabaidan.  Berria - Mundua   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

merkatuak liberalizatzeko (7); sektorea liberalizatzeko (5); zerbitzuak liberalizatzeko (3); zerbitzuen sektorea liberalizatzeko (3)


liberalizatze iz zerbait, bereziki ekonomia eta merkataritza, libre edo libreago bihurtzea.

Merkatuen liberalizatze eta pribatizatze politiken ondorioz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.


liberalizazio 1 iz liberalizatzea.

Globalizazioaren analisiak oso argi esplikatzen ditu garraioen kostuaren beheranzko joera eta trukeen liberalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Ondasunen merkatuan argi ikusten da gertatu den desarautze prozesua handia izan den arren, askotan merkataritzaren liberalizazioa eta desarautzea ez direla topikoak baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Kapitalen mugimenduen liberalizazio osoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Erregimen horren erorikoak, 1970eko hamarraldian, apurka-apurka, kapitalen mugimenduen erabateko liberalizazioari buruzko erresistentzia oro ezabatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Bilakaera hori sustatu zuten halaber inportazioen liberalizaziozko neurriek eta truke-tasen apreziazio errealeko politikak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Liberalizazioa helburu duten egitasmoak bertan behera uztea.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Zenbait ikuspegi kritikorentzat, berriz, merkataritza askea da beti -edota liberalizazioa edo globalizazioa, denak sinonimoak omen dira eta- egoera txar ororen sortzailea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 214. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liberalizazio prozesuak sektorea «eraldatu» duela azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Erakundeak «interes handia» du Ankarak demokratizazio, liberalizazio eta modernizazio prozesuan «erreformak egiten» segi dezan.  Berria - Mundua   2004-04-30

Merkantilismoa [...] ororen gainetik, barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen, feudalismotik ateratako nazio-estatuek ezarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

NDFk eta Munduko Bankuak zorraren krisiaren kudeaketaren baitan ezarririko liberalizazio-politiken eraginpean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Liberalizazio- eta pribatizazio-programen handitasuna are ikusgarriagoa gertatzen da, kontuan hartzen bada erreforma horiek demokraziarako trantsizioan egin zirela. Il Professore-k liberalizazio neurriak ezarriko dituela agindu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

2001 amaieran, munduan bederatzigarren liberalizazio aldia abiarazteko gaien zerrenda zehaztu zuten Dohan.  Berria - Ekonomia   2004-07-18

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erabateko finantza-liberalizazioak [...] ia hutsean uzten du sistemak duen askatasuna, berez ere urria dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liberalizazioa sustatzeko (3); merkatuen liberalizazioa (3); trukeen liberalizazioa (5); zerbitzuen liberalizazioa (5)

merkatuen liberalizazioak (3); zerbitzuen liberalizazioak (3)

liberalizazioaren aurka (8); liberalizazioaren aurkako (3); zerbitzuen liberalizazioaren (5)


liberalki adlag liberaltasunez.

Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude; libreki, liberalki eta luzezabalki informatzeko eta hezteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.


liberaltasun 1 iz liberala denaren nolakotasuna.

Eusko Ikaskuntzako liburuzain zelarik nuen ezagutu haren liberaltasuna eta Unamunorenganako mira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

2 eskuzalbatasuna.

Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Nola dena Jainkoz beterik dagoen, nola Jainkoaren ezin pentsatuzko liberaltasunak zabaldu dituen bere aberastasunak sorkari guztietara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Liberaltasunez jokatu zuen hasiera batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 261. orr.


liberatu, libera, liberatzen 1 da/du ad askatu.

Ez da Amerika liberatzen ahal gerla dueluaren arauetan egiten dela uste duen tropa batekin. bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Musika horren garapenak atzetik duen heziketa sistemari, azpiegiturei, jendeari, historiari, ironia hori gehitu nahi diot, horrek liberatzen nau.  Berria - Kultura   2006-04-06

Ez al da uste emakumeak bere burua liberatzeko idazten duela?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Liberatutako emazte ohi baten barrea, agian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

2 alderdi politiko, organizazio terrorista edo sindikatu batek kide bati ordaindu, soilik erakundearentzat lan egin dezan.

Basauriko espetxeko jurista plaza oposizioetan irabazi bezain laster, CCOO sindikatuak liberatu egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Zenbait militante liberatu eta gero, jarduera militarra antolatu ahal izateko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 209. orr.

Egin-en alde lan egiteko liberatu izanak ez zuela KASekin zerikusirik azpimarratu zuen Gorostiagak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

3 irud/hed

Lizentzia ematen die Eusko Jaurlaritzak, eta euren lanetik liberatuta lan horretan aritzen dira.  Berria - Harian   2005-10-02

Hizkuntz eskakizuna lortzeko liberatuta egon dira ia hiru urtez 157 irakasle, soldata kobratuz.  Berria - Harian   2005-06-23

4 (era burutua izenondo gisa)

Tennesseeko esklabo liberatua aita, Panamako kanaleko lanetarako Colonera heldu zena. 1948an "martxa handia" izan zen, Xiaoting komunistekin, eskualde liberatuetara joan zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.

1942an Gestapo atzetik zuela, Frantzia liberatura alde egin behar izan zuen.  Berria - Kultura   2006-04-11

Mirenek ez dauka zerikusirik beste giro bateko neska brigadista liberatu eta alaiekin.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Alderdiko liberatua eta eledun ondokoaren bigarrena izanen da Lizarbe.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

5 (era burutua izen gisa)

Urte asko egin ditu espetxean funtzionario, eta egun ELAko liberatua da.  Berria - Harian   2005-08-14

Bi abokatu eta bi liberatu, hori da egungo koordinakundea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.

Batean Fofo (liberatu legala) zihoan gidari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 241. orr.


liberatzaile izond askatzailea.

Onena bezalaxe Lizarriturrik "armada liberatzaileari" egindako oparia zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Nire Kloruro Demonioa, maitasun zoriontsu baten eta liburu liberatzaile baten biki hori. Heriotzaren eguneroko presentziak gaizkoaturiko eta aldi berean errusiar liberatzaileen hurbilketak aztoraturiko giro batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Ailegatu bezala, gure liberatzaileak harrapaka lotu zitzaizkien gazteluko bizigarri murritzei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Alde horretatik, disko hau grabatzea liberatzailea izan da, hiru akorde eta hitzekin mundu bat sorrarazten dutelako doinuek.  Berria - Kultura   2006-04-20

Guztiz diferentea da bien planteamendua, honako hau askoz mistiko, poetiko eta liberatzaileagoa delako soto barrukoa baino.  Berria - Kultura   2004-10-05


liberazio (orobat liberazione g.er.) 1 iz liberatzea.

Aldi berean, nabarmena da idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Gerra sortzea liberazioa izan zen Karmenentzat; ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

Liberazioarekin, Suzhoun ez zen opiorik, ez zen suerte jokorik, ez zen prostituziorik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 300. orr.

Liberazioaz-eta berriketa ugari, baina uko egiten diozu harreman libre eta sano bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

Nago Ibarretxek halako rol mesianiko bat hartu duela eta Euskal Herriaren liberazioa lortzea dagokiola uste duela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liberazio egunean, aitak La Marseillaise abesten irakatsi zidan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 35. orr.

Bordeleko herriak loreak jaurtitzen ditu Euskal Brigada pasatzean, hiri honetako liberazio desfilean. Eguneroko bizitza hain astuna eta neketsua denez, elurraren etorrerak euforia eta liberazio sentimendua ekartzen du beti.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.

Demokrazietan -eta Espainiakoa Italiakoa edo Frantziakoa bezain ona da-, Armada Sinbiotikoa edo Baader Meinhoff bezalako taldeak sor daitezke, ez Liberazio Mugimendurik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.


liberazione ik liberazio.

liberdi iz libra erdia.

Orduan azunbreetan, liberetan, liberdietan eta halakoetan egiten ziren-eta kontuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.


liberiar izlag/iz Liberiakoa, Liberiari dagokiona; Liberiako herritarra.

Bi atxilotuak liberiarrak dira, Dom Kwane King 35 urtekoa eta Anthony Sapona 29 urtekoa.  Berria - Mundua   2004-08-10

430 errefuxiatu liberiar doaz ontzian eta ura eta elikagaien eskasia dute.  Berria - Mundua   2004-05-20

Liberiarrek badakite zer den gerran bizitzea, hamabost urte ondoren orain bukatu baitituzte erasoak.  Berria - Mundua   2004-11-18


libertade ik libertate.

libertadore iz askatzailea.

Nik adituak ditut askotan:... masoi, judio, usurero, politikero, bankero, kontratista, dekoradore, demokratiko, papelero, txatarrero, katedratiko, injinero, diplomatiko, tekniko, moderadore, publizista, akomodadore, libertadore, hotelero, pionero... eta beste hitz asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.


libertario 1 izond anarkista.

Beste batzuk Catalunya-n bildu ginen anaia libertarioekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.

Komunismo libertarioa aldarrikatu eta lurralde-banaketa egin zuten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Atxilotu duten 59 urteko gizonezkoa, heziketa zentro «libertario» bateko animatzailea da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Nazioarteko erakunde libertario bati.  Berria - Harian   2005-09-17

Militante libertario zintzoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

• 2 iz anarkista.

Nagusi ginen libertarioak, mila eta gehiago afiliatu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Libertario guztion besoak gutxi izango dituk Kursaala leherrarazteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Jende buruduna behar zen haren iritziz, ikasketaz-eta ongi prestatua eta libertarioen doktrinaren marka sakon errotua izango zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Eta zer zen ba libertario bat, biraorik esaten ez bazuen, sakratuenaren kontrako hitzik ateratzen ez bazuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.


libertate (orobat libertade g.er.) 1 iz askatasuna.

Niretzako libertatea, eskola bukatzen zenean hasten zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 134. orr.

Gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

Ilunbean eta isiltasunean sendimenduek libertate gehiago baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Biarriztarra, libertatea pagaturik, presondegitik atera zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Baldintzapeko libertatearen galdea erreberritzeko.  Herria   2004-11-25

Gauzak haxean ziren orain arte: libertate horren izenean ausarkeria guziak haizu izanen dira, nork hetsiko du orduan Pandoraren ontzia?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Zertako du, izan ere, libertatea, bere burua gobernatzen ez dakienak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

2 (izenondoetan)

Gizakiak mundua menderatu ahal izateko duen libertate naturala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Aitama larderiatsuak zituen, omen, eta ez zioten libertate handirik uzten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Greziarren artean, hartutako hiri bateko biztanleek libertate zibila galtzen zuten, eta esklabo gisa saltzen zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Paper horri esker libertate osoan ibiltzen niz biltegi guzietan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Libertate osoan ari naiz orriak betetzen, ideiak jin arau, baina zailenak geroko utziz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Libertate espirituala lortu ondoren, zertarako artea?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Horixe da hirietako libertatearen jokalekua, eta libertate hermetiko bat da hura: hiri-maiteek berek aitortzen dute hiriko libertaterik preziatuena inork inoren berri ez jakitea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Libertate sentsazio bera sentitzen nuen irakurtzen nuenean eta bazterretan, naturan, zaldiekin, ninderabilenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Segunduan, libertate sentimentua, libertate basa batena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Irizpide orokorrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Libertate itxura faltsu batez gozatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esperientzia puxka bat badut, eta izpiritu libertate aski, komando on batean naizenaz geroz, eta galerian, besteak nola bizi diren behatzeko eta ikasi dudanaren bilduma egiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Aberri libertatearen alde.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

· Igande astirian zenbait oren libertate baitzuten, hiru edo launazka ibiltzen ziren harat honatka, sekretuan, zuhurtzia handirekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libertate osoan (7); libertate osoz (4)

baldintzapeko libertatea (5); bizitzeko libertatea (3)

libertatearen aldeko (8); libertatearen beldur (3); libertatearen lurra (3)

libertaterik gabe (4)


libertiarazi, libertiaraz, libertiarazten du ad libertitzera behartu.

Bazekien asko hitz egin, asmatu eta libertiarazi beharko zuela, eta lehorregi zeuzkan garuna eta eztarria halako lanetarako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.


libertigailu iz jostarazten duen gauza.

Arratsaldean berriz ere zernahi libertigailu, dantzari taldeak, zonbait arras urrundik etorriak, eta xarmanteko emanaldiak egin baitituzte.  Herria   2001-07-12

Gure kirola ederrenak kanpotarrendako utziz, eta guhauk kanpoko libertigailuak hautatuz.  Herria   2005-07-21


libertigarri izond jostagarria, dibertigarria.

Lehiaketa horren helburua da gaztetxoeri erakustea zientzia libertigarria dela.  Herria   2005-10-06

Nik ostera erantzun, libertigarriak iruditzen zitzaizkidala euren dantza modernoak, ikusgarriak oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

-Libertigarria izanen zaidak behingoagatik xedez aldatzea- ordenagailua ferekatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Josteta libertigarrian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libertigarria zitzaion (3)


libertimendu iz jostaketa, josteta.

Urte ondarreko libertimenduak igan dire oso ederki.  Herria   2004-01-29

Gure antzerki iturriak bitan banatzen ditu: bat parropia antzerkiak bultzatu duena, frantses eskolan erakutsi bidetik, bestea aldiz betikoa, maskarada, tobera, libertimendu eta karrusetan ezagutzen dena.  Herria   2005-03-03

Zuberotarrek maskarada duten moduan, baxenabartarrek Libertimendua dutela erran daiteke nolabait.  Berria - Kultura   2006-02-25

Libertimendua bera, hau da, antzerki nagusia, 12:00etan zuzen emanen da Herriko Etxearen aitzinean.  Berria - Kultura   2006-02-25

Agorrileko egun guziek ikusi dute plaza, josteta, libertimendu gune alaia.  Herria   2003-09-11


libertin ik libertino.

libertinaje iz gehiegizko edo abusuzko askatasuna.

Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez, bere moralik gabeko estandarteez, libertinajeari lotzeko deia zen hura, lotsa erabat galtzeko, ñabardura guztietako gozamen guztiak probatzeko. Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara, oraindik ere sineskeriaren ilunpean galduta dabiltzan zure adineko gazteen artean zaudenean; lizunkeria eta libertinajea aldarrikatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Hainbeste bekaturi erremedio jarri behar zitzaiola, libertinaje hura guztia desmasia bat besterik ez zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Konpara itzazue adin eta edertasun beretsuko bi emakume, bata zelibatoan eta bestea libertinajean bizi dena: ikusiko duzue nola irabazten dion bigarrenak distira eta freskotasunean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.


libertinki ik libertinoki.

libertino (orobat libertin g.er.) 1 izond sexu plazeretara neurririk gabe ematen dena.

Zain zegoela, pentsatu zuen ezen lehenengo aldiz gonbidatu zuela etxera halako gizon libertino bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 126. orr.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa, moral lasaiko emakumez inguratuta, bere aitaren ibileren eraginpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Armadako giro libertinoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Sade fantasiaz betetako beste obra libertino batzuk ere idatzia zen ordurako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Eredu libertino eta konformagaitza aurkitu zuela bere aitarengan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Libertinoegia izan naiz logelako atean gelditzeko, harroegia faboritoei, ministroei edo maitaleei losintxak egiteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

2 (izen gisa)

Puta gisa jardun nuen, eta hainbat libertinoren fantasiak ase nituen astebete osoz, eta oso zaletasun bereziak ikusi nituen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.

Askotan hemen (ipurmasailak bereizi eta ipurtzuloa erakutsi du) aurkitzen du libertinoak gozamena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Kontua da, hainbeste gorabeheraren ondoren, idazle eta libertino damugabe gisa ezagutzen dela gaur egun Sadeko Donatien.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Merezimendu osoz nireganatu dut libertino lizun haragikoiaren titulua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

"Libertino-ikasle" saiatua izan zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ideia libertino (4); libertino bat (4); libertino batekin (3)

libertinoa naiz (3)


libertinoki (corpusean libertinki soilik) adlag libertinoaren eran.

Zeren horrela dabilena ez baitabil libreki, baina libertinki!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.


libertitu, liberti, libertitzen 1 da ad jostatu, dibertitu.

Zu ahalkerazirik libertitzen nintzelako.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Libertitu egiten nintzen portaera harekin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 131. orr.

Izugarri libertitzen ari nintzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 154. orr.

Horrela libertitzen dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Izugarri libertitzen ari nintzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 154. orr.

Azkarrak direnak, goizero hara beren abilidadeak probatzera joanez libertitzen direnak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 14. orr.

Zazpi oren lan, zazpi oren lo, besteak libertitzeko.  Herria   2005-03-31

• 2 du ad jostarazi, dibertitu.

Ez ziren konturatu emakumearen aurpegian ez zegoela gogortasunik, hain zuzen ere, irribarre arin bat baizik, azken finean egoerak libertituko balu bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

Ez nau gutiago libertitu une honetan bertan udaletxearen aitzineko plazatxoan dagoen feriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.


libertizida izond libertatea suntzitzen edo ezeztatzen duena.

Lukatxenko presidentearen erregimen «libertizidaren» erasoak jasan zituen, eta Toscanako Pontedera hirian bizi da egun.  Berria - Kultura   2004-02-07


liberto 1 izond esklaboez mintzatuz, nagusiak askatu duena.

Klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

K.a. azken bi mendeetan Ekialdeko Mediterraneotik Italiara ekarritako esklabo-saldoetatik "libertoen" klase bat sortu zen, ikaragarri ahaltsu bihurtu zena. Klaudio eta Neronen ministro libertoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

2 iz nagusiak askatu duen esklaboa.

Neurriak hartu zituzten administrazio inperialean libertoen papera mugatzeko. Pentsa genezake han kristau-komunitateak izan zuen garrantzia neurri batean Zesarrek bertan jarritako erromatar libertoen koloniaren izaera kosmopolitari zor izan zitzaiola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.


libertsio iz josteta, dibertsioa.

Gizarteko sare ttipi gorde guziak, libertsio itxuran gu aspertzeko ipiniak daude.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.


libiar (orobat libyar g.er.) izlag Libiakoa, Libiari dagokiona.

Hona libiar nomadek dituzten sinesteak: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

Etiopiar eta libiar gudarostea ere izugarria zen, beren gudu-gurdi eta zalditeria handiarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,8

Kostaldeko libyar nomadaz goitik, barrualdera, piztien Libya dago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Kadhafi Libiarrak ez du mundua guti harritu aste huntan herri hortan hartu duten delibero batekin.  Herria   2003-12-25

2 iz Libiako herritarra.

40 libiar hil zituzten, horien artean Gaddafiren alaba bat.  Berria - Mundua   2004-04-28

Haiekin lan egiten zuten bederatzi libiar, bestalde, aske utzi dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,3


libidino izond libidinosoa.

Zer mundu hitsa! zahar libidinoak eta Ziziliarako espedizio bezperan harri--tailu sakratuak profanatzen zituzten gazteak!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.


libidinoski adlag era libidinosoan.

Libidinoski eta tente so zegokidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.


libidinoso (orobat libidinos g.er.) 1 izond lizuna, haragikoia. (pertsonak)

Fraide lizun eta libidinoso bat dirudizu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Ttotte ez zela gizon libidinos ustel horietarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

2 (bestelakoak) lizuna.

Caterpilar anderea irribarretsu hurbildu zitzaidan, haren mihi gorria nire belarri bateko gingiletik beste belarrikora dantzatuz, halako joko libidinoso batean, titi lerden, titi-puztu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

Beldur da ez ote duen emakumearen ahalkea irainduko baldin eta, begien aurrean, ikuskizun libidinoso hori, ohea, jartzen badio.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.


libido 1 iz plazera, bereziki sexu plazera, senak eraginik bilatzea.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Adulterioaren malezia, agian, libidotik datorke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 106. orr.

Gutizia edo libidoari errenditzen zaion adimena zuzenki zigortua da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Emazteok, politika libidoarekin bideratzen genuela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 193. orr.

Ipuin likits bat, nire libidoa kitzikatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Enkontru hark libidoa piztu bide zion, eta orain libido hori askatzen baino ez zen ari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.

Bestelakoa ere gertatu ohi den arren, azalpenek ez dute nire libidoa hoztu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Baina egia da adinarekin libidoa urritu egiten dela eta heldu askok modu pasiboagoan hartzen dutela plazerra.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 131. orr.

Dado-potoak amaren altzoa irudikatzen duela eta ardo-botilak, berriz, faloaren libidozko altxamendu disimulaezina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ea nork bere bizia, libertatea edo kastitatea defenditzeko, bortxaz datorkizun etsaia edo maltzurki oldartzen zaizun sikarioa inongo libido motarik gabe erail daitekeen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.


libra1 1 iz pisu neurria, Euskal Herrian hamazazpi ontza, hots, kilo erdia baino zerbait gutxiago, balio zuena; gaur egun, kilo erdiaren baliokidea.

Makinak berak hirurehun eta berrogeita hamar mila libra pisatzen zituen. Libra asko pisatzen zuten burdinazko girgiluz lotu zizkion oinak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Bost libra pisatzen dituen ogi biribila sabelaren kontra duela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 66. orr.

Ehun oinekoak badira, bakoitzak mila eta berrehun libra izango ditu pisuan; laurogeikoak badira, bederatziehun eta hirurogei libra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Palankatxo moduko tresna bat, hamahiru libra pisu eta ia metro erdi luzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Galantina hura trufatua zela erantzun zion, eta handik ezin ziola eman hiru liberan libra saltzen zituzten plateretan baizik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Berrogeita hamar sosean libra, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Bi librako harria jaurti behar duen baleztak, bere burukoan, bost hatzeko zuloa izan beharko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

196 librako kankailu bat, esaterako, nahikoa da 2,44 m-ko altura batetik amiltzea behar bezala urkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

Ogiak librakoak ziren, nahiko handiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

2 (neurri unitate gisa)

Libra bat txerri saiheski ozpinetako pepinoekin erostera etorritako andre bati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Emadazu libra bat txerri gantz...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Libra bat lino txarrantxatzen ari duk orain bertan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

Zer dira hamar libra ikatz neguan?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Hiru libra merkurio ia hiru libra urre bilakatu zituela Kelleyk ekitaldi bakar batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.

3 hainbat herrialdetako diru banakoa.

Aldi berean frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak (otsailean debaluatua) eraso gehiago pairatu behar izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

4 libra esterlina. (ik beherago 7).

-Zer egingo huke milioi bat libra izango bahu?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.

Peterrek libra bat eman zion orduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 250. orr.

-Hiru libra eta zortzi penike zor zizkidanan niri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

762 libra, 14 txelin eta 2 penike joan den urriaz geroztik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.

Akzio batek 128 libra balio zuen. Nik ere lapurtu nian amaren poltsatik; sekulako libra pilak zeuzkak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

Eta erabat asaldatuta seinalatu zuen Granger jaunak eskuan zuen hamar librako billetea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.

5 libra erdi kilo laurdena. ik liberdi.

Urdaitegira sartu eta libra erdi bat gibel pate zerbitzatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Libra erdi te 350 florin ordaintzen da; libra erdi kafe, 80 florin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Bezeroek [...] ez zuten beren ahots nahigabetua apaltzen, odolki puska bat, hamar sosen urdaia, libra erdi bat txerri gantz eskatzen zutenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

6 libra esterlina Erresuma Batuko diru banakoa.

1992an, berak kudeaturiko funtsekin Ingalaterrako Bankua porrot teknikoan utzi eta libra esterlina Europako diru sistematik atera zuena da G. Soros hau.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

7 libra laurden ehun eta hogeita bost gramo.

Gabonetarako libra laurden bat gurin gehiago emango zaiola bakoitzari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

8 libra urre

Queda ontzi mairua atzeman zuenean, hindu eta armeniar jendeak antolatua, hamar mila libra urrerekin, harrapakinaren banaketan perrail odoljario dun gizona hantxe zegoen dukaten gainean eserita  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurin libra (4); gurin libra baten (3); libra bat txerri (3); libra erdi (6); libra erdi bat (3); libra esterlina (8)


libra2 iz Zodiakoko konstelazioa; zodiakoaren zazpigarren zeinua; latinez 'balantza' esan nahi du.

Geldi egon behar du eta gainean Cancer zeinuaren irudia izango du, eta harekin perpendikularrean eta behean Capricornioren irudia, begira dagoenaren eskuinaldean Libra, eta ezkerretan Aries.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Libra eta Eskorpiorengandik hurbil, Zentauroren aurreko parteak daude.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

-Libra dugu gero: mukurrak edo aldakak, giltzurrunak, maskuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.


libraezin izond ezin libratuzkoa.

Amorru kutsu garratz bat, kirats koldar eta libraezin bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 145. orr.


libragarri izond libra daitekeena.

Zama libragarria, Jainkoaren, patuaren, Halabeharraren edo Zoriaren bizkarrera aise bota daitekeena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.


libraka adlag libra neurri harturik.

Bixigarriak, mota bateko eta bestekoak, libraka ez baina arroaka erosi zituztela zirudien, eta agerian jarriak zeuden denak kutxa batean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.


librakuntza iz libratzea.

Geroago baizik ez nuen sumatu hiltzea librakuntza dela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.

Bat-bateko librakuntzaz ez dut aspaldi sinisten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.


libramendu 1 iz gorputza libratzea.

Tunika bat jantzita eroan behar ote ninduten nire esfinterren libramenduak estetika hauts ez zezan?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

Etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean, usain nazkagarri hura gure lubakietaraino iritsi eta horrek gure morala areago birrindu eta indar urrituko zuelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Haien usaina eta bere marmita txikiko libramenduena bat egiten zitzaizkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

2 libratzea.

Baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 607. orr.


librantxa ik librantza.

librantza (orobat librantxa) 1 iz askapena.

Presoak gogoz aldatzen ziren, hobetzen -librantza ez zen urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Librantza baino bizpahiru egun lehenago [...] Dachau-ra igortzen zituzten deportatu taldeen artean -aliatuek hartua ez zuten leku bakarra baitzen- frantses komando ttipi bat jin zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Egun bakarra iraun zuen gure librantzaren ospakizunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1944ko agorrilaren 24a zen, Parisen librantza bezpera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

Hunek iragan uztailan berritu du librantza eskaera, aspaldixkoan legez zor zaiona.  Herria   2005-09-22

3 lanetik libratzea.

Gaur-gaurkoz, legez bi eguneko librantza dagokie aita izan berri direnei.  Berria - Ekonomia   2006-02-07


librarazi, libraraz, librarazten du ad libratzera behartu, askarazi.

Elizako batzorde bat da Bogotako gobernua eta ELN-ko arduradunen artean bitartekari lanetan ari, bahituak librarazteko. Zerbaiten egitera entseatu dela erran daut, bainan ez duela deus ardietsi; funtsean libraraztea ardiets balezate ere, ez omen luke Baionako suprefetak Etxaluz eskola libroetan irakasle ikusi nahi.  Herria   2003-11-27

Ez zuen biziki ongi ulertzen zergatik adiskidea hainbeste tematzen zen serora bat espetxetik librarazi beharrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.


librasari iz norbait libratzeko ordaindu behar den saria.

Italian azken aste horietan libratuak izan dituen bahitu batzuen librasariez zerbait egia ikasten da denborarekin, emeki emeki.  Herria   2005-09-01


libratu, libra(tu), libratzen 1 da/du ad egoera gaizto, ez-atsegin edo larri batetik atera.

Daniel, errugabe izateagatik, libratu egin zen lehoien haginetatik.  Elizen arteko biblia   1 M 2,60

Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik!  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,19

Garbi ageri zen zerbitzutik libratu izanaren kausa ere: gerran herrendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Jainkoaren zerbitzari Frantziskori esker itsasoko arriskuetatik libratu zirela ikusirik, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Hiri guztietan ari da suntsitzailea, ez da bat ere libratzen.  Elizen arteko biblia   Jr 48,8

Limosna egiten zuelako libratu zen Ahikar Nadabek hil nahian jarri zion tranpatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

Ez nintzela, alajaina, obispo gogaikarri hartaz libratuko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

Birjintasuna behin baizik ez da galtzen, nik aukera nuen orain hartaz libratzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Ozta-ozta libratu nintzen blaitu gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

Ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Bere zama beldurgarritik libratu ondoren, abiadan joango zen hiltzailea hirira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Xabi da moda horretatik libratu den bakarra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.

Kurt onik libratu bada, konpontxo egin duelako faxistekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

-Ederretik libratu gara! -esan zuen atezainak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Zeuen Jainkoak libratuko zaituztela nire eskuetan erortzetik.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,14

Emakume errugabe bat libratu zuela bere senarrak azpikeriaz prestatutako heriotza injustu batetik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

2 askatu.

Burdin bidetako enplegatu batek erran zigun Erroma libratua zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Dachau libratu zenetik hamabosgarren urtean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

Kontzentrazio zelaia libratu eta hogoi egun berantago gure ametsgaiztoko lekuak ez ditugu oraino utziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

Kanpalekua libratua zen, baina ez presoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Libratu nindutenean, ikatz-saltzaile batengana joan nintzen lanera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Lila arrastatu zuten, baina handik laster libratu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Grezia tiraniatik libratu gura zuen idealista bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.

Edo denak urkatuko gintuztela, edo denak libratuko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Bitxiki, hiru egunen buruan, Hutx libratu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Gudari bat ari zitzaion orkatila zepotik libratu nahian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

3 irud/hed

Lokartu aurretik, maindire azpian eztultxo batzuk egin ditu, eztarria libratzearren.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.

Bi sarrailak libratu zituen eta berriz barrendik giltzatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Hodeiak gero eta beltzagoak ziren, puztuta zeuden, barrukoa libratzeko gogoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

4 lanpostuez, lekuez eta kidekoez mintzatuz, libre gelditu.

Taberna batean leku bat libratu zela jakinarazi zion, haren partez aski zuela bihar berean presentatzea gehituz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

Orduantxe beste mahai bat libratu zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.

Bitartean, bi neskek mahai libratu berri bat hartu zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 196. orr.

· Nik, ordea, ez nuen filosofia libratzea beste liberaziorik behar, eta euskara ematen jarraitu nahi nuela adierazi nien  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.

5 digestioaren hondakinez mintzatuz, gorputzetik atera.

Idorreria, esaterako, hesteak libratu ezina alegia, txarra da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.

Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Barruak libratzeko makurtu, kuxkurtu, kuxkuldu edo eseri egiten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Libratu horietarik bat beneditanoa zen, ez dakit zein komentukoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Libratzaile ala libratuek beren kezkak eta griñak ez dituzte ahanztekoak halere.  Herria   2003-04-17

Libratuetarik 210 islamistak dira, 210 Fatakoak  Herria   2003-07-31

7 (era burutua izen gisa)

Kaka egingo dugula, alegia, eta barkatu gaizki esana, baina hau da hau libratua hartu dudana!  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainkoak libra (9); jainkoak libra gaitzala (3); jainkoak libra nazala (5)

atzaparretatik libratu (5); besarkadatik libratu (3); ederretik libratu (7); erabat libratu (4); eskuetatik libratu (12); etsaiengandik libratu (3); gaitz guztietatik libratu (3); haien eskuetatik libratu (4); heriotzatik libratu (5); jainkoek libratu (3); libratu berri (4); libratu ezinik (5); libratu gabe (4); menpetik libratu (3); onik libratu (3); ozta ozta libratu (4)

baldintzapean libratua (6); bidart baldintzapean libratua (3); lehen libratua izan (3)

erraz libratuko (4); heriotzatik libratuko (3); jaunak libratuko (6)

hartaz libratzea (3); libratzea eskatuz (3); libratzea eskatzeko (3); libratzea lortu (5)

erasotik libratzeko (3); libratzeko laguntza (3)

heriotzatik libratzen (3)

eskuetatik libratzera (4)


libratzaile iz librtatzen duena, askatzailea.

Libratzaile horietarik bat zen preseski Perkain famatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Nazione Batuek dutela, beti erran duten bezala, Irakia horren libratzaile izan nahi, Amerikari ohore guzia utzi gabe.  Herria   2003-07-17

Libratzaile ala libratuek beren kezkak eta griñak ez dituzte ahanztekoak halere.  Herria   2003-04-17


libratze 1 iz askatzea.

Bi operazio edo eginkari horiek elkarren ahaide txit hurbilak direlakoan nago, biak ere libratze bat diren aldetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

2 digestioaren hondakinak gorputzetik ateratzea.

Aurrerantzean, afrontuan egin beharko genituen gure behar geureenak, hau da, barru libratzeak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libratze hori (3); libratze horren (5)

baldintzapeko libratzea (3)


libre 1 izond askea, lokabea. (pertsonak eta herriak)

Izaki beregain eta libre bat, ezein giza talderekin zerikusi handirik ez zuen norbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Gizaki libreak ez du sekula engainuz iharduten, beti fede onez baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 507. orr.

Dubos abadearen arabera, Francus gizon librea da, debilior persona jopua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Hiru seme-alaba zituzten emakume libreak eta lau zituzten emakume jareginak aske ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Herri libre batean ezin dela krimentzat hartu naturaren bultzadei jarraitzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Hala ernatu omen zen bere baitan aberri librearen ametsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

· Da Ruak bazekien merkataritzak [...] egin zuela libre eta aberats Venezia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

2 (bestelakoak)

Injustua litzateke zigorra, erabakimen librea zintzo bizitzeko ez ezik bekatu egiteko ere eman izan balitzaigu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.

Diruen zirkulazio librea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Truke libreak nazio guztien ongizatea hobetu dezakeelako hipotesia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Espaziontziak areago egin zuen beheraka, baina oraingoan erorketa librean, bere pilotuaren heriotzak hegan jarraitzeko gogoa zapuztu izan balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Harreman sexualen eta maitasun librearen gainean dakizun guztia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Gora eta behera hasten zitzaizkion ipurdi-mazelak, dantza libre halako batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Aurretiaz asegarritasuna definituz aldagai libreak zituzten formulen arazoari aurre egin zion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

3 (izan aditzarekin)

Ideiak libre dira. Libre zelakoan bizi zen, bere buruaz beste inor ez baitzuen ez jaun ez jabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Gizon zaharrak libre dira nahi dutena egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Libre izan nahirik, haren gogoak iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Gizakiak libre direla uste izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

Egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.  Elizen arteko biblia   Ef 6,8

Eskuak libre izan nahi nituen, pentsatzeko denbora izan arte.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 30. orr.

Arnegi "okupatua" zen, Ondarrola aldiz "libre".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 141. orr.

· Libre nuen eskuaz ilea laztandu nion, kizkurrekin jolastuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Libre zuen zure etxean sartzea berean bezalaxe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.

• 4 (predikatu edo adizlagun gisa)

Gogoan izan libre baina susmopean zaudela oraindik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Zoriontsua ez dago giza eskizofrenia fundazionaletik libre (aitzitik, eskizofreniazko kasu beteginena da).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Orduan jakin nuen Rita ez zegoela libre.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.

Zereginetatik libre gelditu ezkero, zer egin asmatu beharrean aurkitzen da gizabanako librea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Ez zituztela bahituak libre utziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Libre uzteko nahi dik Lubisek sagua. Libre jaiotzen denak eta hala dirauenak ideia egokirik baizik ez du eta, beraz, ez du neholako gaizkiaren kontzepturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

-Eta hiltzailea libre oraindik... -esan zuen, kezkatuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

• 5 adlag libreki.

Libre bizi izan nauk beti, eta kateak ez dituk niretzat, urrezkoak izanda ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Betizuak mendian libre ibiltzen diren behiak dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Libre mugitzen da, berak daukan propultsio-unitate bati esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

• 6 iz gizaki librea.

Esklaboak eta libreak, denak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

• 7 izond baldintzarik gabekoa.

Eta jauzi librean, lurrera bertikalean erortzean ere, itxaron oraindik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Libre da sarrera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Bada Azkoitian, kaskailuak izan, debekatua zegoela dantza helduta egitea, baina Zumarragan libre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

8 bidez eta kidekoez mintzatuz, eragozpenik gabekoa.

Argi berdearekin bide librearen seinalea egin nion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Bidea libre zegoen inbaditzaileentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.

Irkutskeraino bidea libre zuela pentsa zezakeen azkenik Mikel Strogoffek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.

Mihi gaiztoenek ziotenez, orain libre zuen bidea, maistrarekin txortan berak bakarrik egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Euskal herritarrok iraindu eta Euskal Herriaren bide librea nonahi trabatu eta oztopatzen ikusi dut.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

9 gelez eta kidekoez mintzatuz, hartu gabea, erabil daitekeena.

Gela librerik ba al zuen galdetu nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Nire pisukidea ez da oporrak bukatu artean etorriko, eta bere logela libre dago.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

-Hamaikagarren gela libre dago, Harry -esan zion Fudgek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Bi leku haietara deitu nuen, baina bietako batean ere ez zeukaten gelarik libre.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.

Libre zegoen aulkian eseri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Gizonak leku bat aurkitu zuen libre eta hara joan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Eguerdi aldera, leku libre bakarrik ere ez da gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 32. orr.

Eta telefono-kabina libre dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

10 egitekorik gabea.

Nahikoa denbora libre zeukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 162. orr.

Gaur bere gau librea du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 78. orr.

Edozein tarte libre edo opor baliatzen nuela irakurtzeko eta ikasteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Nik ere libre diat asteburua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Lagun hark libre zuen denboran.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.

Arratsaldeak libre hartzen nituen tailerretik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Libre izaten nituen egunetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Morroiak arratsalde libre bat izango zuela astero, eta gau osoak ere libre, jakina...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arriskutik libre (5); azkenean libre (5); baldintzapean libre (5); bere etorkizuna libre (6); bidea libre (37); bidea libre utzi (5); bizirik eta libre (5); denbora libre (16); eguna libre (5); eskuak libre (22); estatu libre (5); etorkizuna libre (8); euskal herria libre (8); gaitzetik libre (5); gizarte libre (5); gizon libre (25); guztiz libre (10); herri libre (14); herri libre batean (5); herria libre (11); herritarrek libre (7); jaurtiketa libre (6); leku bat libre (7); leku libre (11); leku libre bat (7)

libre atera (8); libre atera zen (5); libre bizi (8); libre bizitzeko (11); libre bizitzeko eskubidea (5); libre da (32); libre dago (22); libre dagoela (6); libre daude (9); libre dela (17); libre dira (8); libre direla (8); libre du (9); libre dute (5); libre egin (8); libre egon (8); libre egotea (8); libre eta demokratikoki (24); libre eta sozialista (6); libre gelditu (30); libre geldituko (7); libre gelditzen (17); libre geratu (29); libre geratuko (22); libre geratzen (14); libre gisa (5); libre haiz (5); libre hartu (6); libre ibili (6); libre ibiltzen (7); libre ikusi (16); libre irten (5); libre izan (39); libre izan nahi (17); libre izango (26); libre izatea (10); libre izateko (16); libre izaten (12); libre izatera (5); libre joaten (5); libre nago (5); libre nahiz esklabo (6); libre naiz (7); libre nengoela (5); libre sentitu (9); libre sentitzen (15); libre utzi (140); libre utzia (6); libre utziko (26); libre utzita (5); libre utzitako (11); libre utziz (6); libre uztea (17); libre uzteko (29); libre uzten (40); libre zara (9); libre zaude (6); libre zegoela (7); libre zegoen (26); libre zela (7); libre zen (15); libre zeuden (10); libre zeukan (9); libre zituen (5); libre zuen (9); libre zuten (5)

ordu libre (7); presoak libre (5)

aliantza librea (7); bide librea (5); denbora librea (31); egun librea (7); erabakimen librea (7); eremu librea (8); europako aliantza librea (7); gizon librea (12); kausa librea (6); librea da (28); librea dela (9); librea izan (8); librea zen (6); maitasun librea (5); merkatu librea (12); nahimen librea (8); software librea (12); zirkulazio librea (7)

entrenamendu libreak (5); europako aliantza libreak (5); gizaki libreak (15); gizon libreak (30); hauteskunde libreak (5)

merkatu librearen (13); nahimen librearen (5); software librearen (11); truke librearen (5)

gizon libreen (9); irrati libreen (8); jaurtiketa libreen (6)

atxikimendu libreko (20); atxikimendu libreko federalismoaren (7); merkatu libreko (5); sega libreko (6); txanda libreko (15)

txanda librekoan (8)

merkataritza librerako (8)


librea iz zerbitzarien galako uniformea, lebita eta bereizgarriak dituena.

Soinean librea militarra eta eskuan fardel txiki bat zeraman mutiko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Ezkaratzean, hondar koloreko librea horiz jantzitako bi lekaio, hedeak eta botoiak zilar huts, beren sillatik jaiki ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Oso gustu onez janzten ziren, eta, garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena, atzealdean lekaioa zeramatela, zanbuluka, urrezko galoiekiko libreaz jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.


librekanbismo iz ekonomian, truke librearen doktrina edo sistema.

Smith-ek pasarte famatu horretan ez du, inondik inora, laissez-faire dogmatikoaren apologia egiten, XVIII. mendeko merkataritzak zituen oztopo askoren aurkako bere librekanbismo sutsua aldarrikatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.


libreki adlag askatasunez. ik libre 5.

Libreki bizitzeko borondatearen gustua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 286. orr.

-Herriak libreki hautatu dituen nazio ordezkariak deabruak deitzen dituzu?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Euskal gizarteak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea.  Berria - Harian   2005-01-13

Nehor ez zen libreki mintzo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Bere irudipen, oroitzapen eta ideiak libreki mugitzen uzten dituen ikusle soilaren ikuspegitik.Lurraldea berriz, libreki onarturiko presondegia bezalatsu du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Egun batean emakumeek libreki abortatzeko eskubidea izango zutela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Lan intelektualak libreki eskuratzeko eskubidea aldarrikatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude; libreki, liberalki eta luzezabalki informatzeko eta hezteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Hala, haurrak uste du libreki guraritzen duela esnea, mutil haserretuak orobat uste du libreki nahi duela mendekua, eta herabeak libreki nahi duela ihesa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etorkizuna libreki erabaki (4); libreki adierazteko (3); libreki erabaki (4); libreki erabakitzeko (3); libreki eta demokratikoki (3); libreki hautatu (4); libreki ibiltzeko (3)


librepensadore ik librepentsadore.

librepensamendu ik librepentsamendu.

librepentsadore (orobat librepensadore) iz librepentsalaria.

Zeinen urruti gelditzen diren alegia, gizaseme apaiztu erretoriko hutsak, harako arima haragitan odoldu duen librepentsadore haren gogo lasa eta estzeptiko hartatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 28. orr.


librepentsalari iz librepentsamenduaren aldekoa.

Librepentsalarien sinesgogortasunari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Erantsi zuen oso tankera ona hartu zidala -zinegotziak, alegia-, bera bezala librepentsalaria nintzelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 342. orr.


librepentsamendu (orobat librepensamendu) iz erlijio gaietan norbanakoaren arrazoiaz beste irizpiderik ezagutzen ez duen filosofia doktrina.

Garaiko giro eta planteamolde esentzialisten propioa da "erlijiositate" orokor hori [...] librepentsamenduan eta laizismoan bertan ere nabarigarria XIX. mendean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Diotena diotela, gizonaren etorkizuna ez dago erabakirik hankak oinarri sendo baten gainean tinko finkatzen ez dituen bitartean, gaztaroan librepensamenduak eragindako amets ustelak bazter utzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.


librepentsazale iz librepentsalaria.

Aitak, librepentsazale baitzen, garaiko jaun guztiak bezala, Herbert Spencer-en dotrinan hezia zuen, baina amak, Montevideorako bidaia baten aurretik, gauero Aitagurea errezatu eta gurutze santua egin zezala eskatu zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.


libreria iz liburu denda.

Ene partez joanen zirea, plazer baduzu, "Le Livre” libreriarat, hango andereari galdegitera eman dezauzun "Jesu Kristoren Imitazionea”, euskaraz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.


libreta 1 iz ohar liburuxka.

Emakumeak poltsatik bolaluma eta libreta ñimiño bat atera eta zerbait zirriborratu zuen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Libreta atera eta apunteak hartzen hasi da. Oharrez, txostenez, hitzorduz betetako libreta bat harrapatu dizute, eta horrekin zaude batez ere kezkatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Libretan jasotako oharrek ematen dizute kezkarik handiena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.

Traje zimurtuko jaka zimurtutik libreta bat atera eta zerbait idatzi zuen lehen orrialdean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Kutxa barren-barreneko karpeta eta uztaiez bildutako libreta bat, kutxa barruko albo batean zegoena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Libreta alfabetiko batean apuntatu nituen topatu ahala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

2 liburuxka.

Horri buruz ere familia bakotxak lau ageri fornitu behar ditu adibidez: bizilekuarena, 2003ko zergena, familiako libreta, eta kirolaren egiteko gaitasuna.  Herria   2005-06-30

Historia handian ontsa kokatü nahi dü, probarik hoberena delarik libretaren arrakasta, püblikoaren erdiak erosten beitü: bikote hanitx badela kontütan hartürik, haboroxeak libretaz baliatzen dira.  Herria   2002-09-26

3 aurrezki liburuxka.

Kontu-jaberen batek libreta ez baldin bazeukan eta saldoa eskatzen bazuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Libreta hartu nion, kopuruaren sarrera egin, 10$-ekoa han utzi nion, etortzen zenean bere gainerako diruarekin batera jar zezan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 23. orr.

Gaur hor etorri zait, libreta bat berak eguneratuko zuela eginez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.

Libreta hartu eta sarrera-agiri bat egin nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

-Aurrezki libretak dituzten bezeroak alde honetan mesedez, libretak eskuan harturik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.

· Posta-kutxako libreta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 17. orr.

4 aurrezki libreta aurrezki liburuxka.

Banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Kutxazain batek zenbaki batzuk eransten zituen nire aurrezki libretan, eta horrek diruz hornituta nengoela adierazten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

-Aurrezki libretak dituzten bezeroak alde honetan mesedez, libretak eskuan harturik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libreta berria (3); libreta hartu (3); libreta horiko poemak (10); pako aristiren libreta (5)

aurrezki libretan (3); libretan ageri (3)


libretasun iz librea denaren nolakotsauna, askatasuna.

Eta hori dena libretasunaren edo askatasunaren izenean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.


libretatxo iz libreta txikia.

Libretatxoa atera nuen lehenik, igandeko emaitzak eta serventesioak eta epitafioak apuntatzen nituen huraxe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.

Lucyk, eskupoltsatik atera zuen libretatxoari orria erauzi ondoren, aitaren etxeko helbidea eta telefono zenbakia idatzi zizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

Nire atzetik lau babalore zetozean, auto baten barruan, nor bere libretatxoarekin, pasatzen nintzen kale bakoitzeko leihoetara begira: zenbat argi piztu eta zenbat jende esnatzen nuen zenbatu behar zitean, pentsa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.


libretista 1 iz libreto-idazlea. ik libretogile.

Argumentuak aldaketa berritzaile batzuk behar zituela eta, Antonio Somma kontratatu zuen libretista gisa.  Berria - Kultura   2004-08-14

2

Hasieran libretista izan behar zuten; goizean joan eta sendagileak agindutako errezetak jaso eta idaztea zuten egitekoa; arratsaldean, botika jaso, banatu eta guardiak egitea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.


libreto iz musikatua izateko idazten den obra dramatikoa.

Sarriegik Pasayan zartzuela estreinatzen du, Bitoriano Iraolaren libretoarekin. William Shakespeareren tragedian oinarritutako Arrigo Boitoren libretotik sortu zuen Verdik Otello.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

"Los indianos" zartzuelaren libretoaren egilea.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Egile askorentzat idatzi zituen libretoak eta abestiak.  Askoren artean   «Rataplan» - 91. orr.

Operako libreto baten antzekoa zen: arranditsua, hutsalaren hutsalez arriskutsua, eta gezurtia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.


libretogai iz libreto bat idazteko gaia.

Arras libretogai ona duzue.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.


libretogile iz libreto-idazlea. ik libretista.

Verdik bere libretogileei gauza asko aldarazten zizkien, bere ideia gauzatzea lortu arte.  Berria - Kultura   2004-08-10


libro 1 izond librea, askea; egitekorik edo eragozpenik gabea.

Eta egun hauetan ikusi duzula, ezti edo samin, gizon libroen iguzki gozoa, hainbestetan gutiziatua.  Herria   2001-07-19

Europearren eta herri libroen aitzinean.  Herria   2004-12-09

Bizi libroa nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Parropiak baditu gastu handiak bere eskola libroekin.  Herria   2001-06-07

Ni eskola libroan ibilki, hura gobernukoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Irrati libroak, hurbil herritarrengandik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

Hau egun libroa dugu, familia Buenos Aires-en dutenak joaiten dira egunaren pasatzerat beren kusiekin, bertze batzu aldiz hirian gaindi beren gusturat bisitatzen.  Herria   2004-01-22

Erakaskuntza ordu libroetan eta haurreri buruz egina den kontratua izenpetuko dute.  Herria   2002-11-21

Denboraldi libroak, iraultza bat garai hunentzat.  Herria   2003-03-06

2 (izan aditzarekin)

Aitamak joanik, libro naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 85. orr.

Saddam Hussein preso da, bainan Oussama Ben Laden libro, nonbait bizi oraino.  Herria   2004-01-15

Presondegian ziren, orain libro dira.  Herria   2001-11-08

Eta hala ere makurtu behar, beti makurtu behar, opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Ustez eta gauaz denak libro dituela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

· Hortxetako besaulki horiek libro dira...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

-Jar zaitez -gonbidatu zuen osabak, zizeiluan libro zen lekua seinalatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

3 (izan aditza ezabaturik)

Kintzez berdin! trebesa libro!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Nor xapeldun? parioa libro.  Herria   2003-11-06

Erakusketa egunero idekia izanen da, aratsaldeko 3 etarik 7 ak arte, sartzea libro.  Herria   2003-06-26

• 4 adlag libre, aske.

Badakit dena den, libro bizi nahi dutela, eta laguntza ekartzen diet.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 238. orr.

Beren etxeko griña eta buru-hausteetarik libro ibiltzea gogoan, ilabete bat edo biez.  Herria   2004-06-24

Astelehenean libro utzi du jujeak, auzia igurikatu artean.  Herria   2005-12-15

Gerla labur baten ondotik (opio-aren gudua) txinatarrek bidea libro behar izan zuten utzi ingeles "debruei".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuak libro (3); guziak azaltzea libro (5); herri libro (3); libro irten (3); libro izan (4); libro izanen (6); libro izango (5); libro utzi (22); libro utzia (5); libro utziak (7); libro utziz (3); libro uzten (6); parioa libro (52); parioak libro (12); sartzea libro (8)

eskola libroan (3)

eskola libroko (6)


libroki adlag libreki, askatasunez.

Espainiako guarda zibila eta poliza berdin, ibil daitezke frantses estatuan libroki.  Herria   2003-07-17

Jean René Etxegarai lehen axuanta ere libroki mintzatu da.  Herria   2003-11-13

Herri hortako jendea sar ditake libroki Europa batuan.  Herria   2002-08-08

Errusian lege nausiak esku emaiten dakola bakotxari bere erlisionearen urratseri libroki jarraikitzea.  Herria   2003-01-09

Beregaintasuna bildu du Poloniak eta gure kasetaria librokiago mintzo da berriz.  Herria   2002-08-08


liburu 1 iz idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orri multzo aski handiaren bilduma.

In-quarto liburu batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.

Urduri hasi zen liburu mardularen orriak pasatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela, nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Txikitan, miragarria iruditzen zitzaidan itxitako liburu bateko letrak beren artean ez nahastea eta gauaren joanean ez galtzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Liburu honen orri kopurua zehazki infinitua da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.

Infinituraino helduko litzateke soka hori, baldin espazio fisikoak infiniturik onartuko balu: liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Norbaitek, gezur biribil batekin, [...], liburu bat saldu zion Rudolf II.ari; gero, liburu hura enperadorearen liburutegian geratu zen, inork inoiz zer zioen jakin gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Orain urte batzuk, bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Idazle baten liburutegiak (apaletan haustutako liburuek; liburuetako azpimarrek eta in margine egindako oharrek [...]) informazio ugari eman dezake idazle horren obraz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Pistola bat liburu eder hustu batean ezkutatzen den bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

2 (izenondoekin)

Denak ere liburu garai eta mardulak ziren, ertz distiratsuzko azalez koadernatutakoak, eta jabearen harrotasunaren adierazgarri zeudenak erakusgai.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

234 orrialdeko liburu koadernatu bat dela, hizkuntza ezezagun batean idatzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.

Liburu zaharrenak larruzko azaldunak ziren gehienak, eta gaur egungoak azal-babesgarri gardenez zeuden bilduta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Larruztaturiko liburu handi bat (Magiaren Historia, Bathilda Bagshot-ek idatzia) burkoaren kontra ipinita zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

XX. mendearen hasieran liburu misteriotsu hura berriro argira atera zuen Voynich jaunak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

3 liburu batek dauzkan zeinuen multzoa.

Liburu bat zabaldu orduko, idazlearen arreta piztu duten oihartzun batzuk entzun eta antzeman ditzake irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Zenbat eta zenbat liburu dago liburu hau taxutzeko kontsultatu dudan liburu bakoitzaren atzean?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak eta modu zorrotz batean marraztuak: izenburuaren gainetik, lehen lerroez eta puntu eta amaieraz gainetik, bere barne konfigurazioaz eta autonomia ematen dion formaren gainetik harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Munduko gauza guztiek aipu batera, liburu batera garamatzate.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Polanyik The Great Transformation liburu handian maisuki azaltzen duen legez, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

Honela dio liburu horrek: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.

San Gregoriok ere, bere Elkarrizketen 2. liburuko 33. kapituluan idazten duenaren arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Zer ari zitzaigun kontatzen liburu hau?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 33. orr.

Hogeita sei edo hogeita zortzi liburu idatzi zituela, guztiak ere asperdura transzendentalezko aharrausi moduan zabaltzen direnak, dena eskas duen mundu baten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Bi argitaraldi izan ditu liburu horrek orain arte.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

Medikuntzako eta Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak.egileak Trikitilari Elkarteko Agurtzane Aizpuru eta Mikel Markez aipatu nahi lituzke, liburu hau egiteko eman dioten laguntza handia aitortu eta eskertzearren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Liburu Sainduek ez digute erakusten Jainkoaren ospea behar dela kantatu bakarrik hiru hizkuntzetan, baina bai hizkuntza guztietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Musikaren historiako liburu askotan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

4 zenbait idazlan inprimaturen zati nagusia edo berezia.

Jakina denez, Testamentu Zaharreko liburu batzuek Israelen historia 'ofiziala' kontatzea dute helburu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 9. orr.

De Architectura obraren testu idatzia, esan bezala, hamar "liburu" edo partetan banatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

De Architectura tratatuaren hamar "liburuak" (kapituluak esango genuke, gaur egun, areago).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

Fisika tomoaren azken liburuetan Aristotelesek Lehenengo Motorraren gaia dakar berriro.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 21. orr.

Bilduma honetan ez baitzeuden 22.877 liburu baino gutxiago, 11.095 liburuki betetzen zituztenak, edukien aurkibideak aparte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neskaren poltsatik liburu-azal bat nabarmentzen zen garbi aski bistara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Horma bat liburu-apalez estalia zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Material didaktiko sorta nahiko zabala bada dagoeneko argitaratua (liburu formatuan, kasetetan ala hizkuntza lantzeko testu-liburuetan eduki edo ariketa osagarri gisa).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain, Alberdaniak eta BERRIAk baterako argitalpenean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.

Liburu saltzailea metroan zen berriz ere, bakarrik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 120. orr.

Orain izango nuen nire liburu-gosea berdintzeko aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Hamarretarako nengoen liburu-txosnen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pedro Lombardoren Sententzien Liburua zen hura, gero XIII. mendeko unibertsitatean teologiako eskola-liburu klasiko bihurtuko zena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Gogojardunak ez da narrazio-liburua, ebanjelioak diren bezala; edo azalpen-liburua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Horiekin batera Eiheralarreko aspaldiko erretore baten poesia liburu zahar bezain bitxia doa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.

Bidaia horrexetarako gonbita da literatur liburu bat ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Keynesen errezeta-liburu zabalean, eskariari buruzko politikaz gain, badira politika erabilgarri gehiago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Ez zituzten filosofia liburu izugarri haiek irakurtzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Itsasoa ere otoitz liburu bat da, Jainkoaz mintzatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

7 liburu denda (orobat liburudenda) liburuak saltzen diren denda.

Hurrengo etxe sailean hebreerazko eta yiddishezko liburuak erakusten zituen liburu denda batek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Iragan bost hilabeteetan ibilia omen zen Brightman's Attic liburu-dendan lanean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Bi kale aurrerago dago Einaudi argitaletxearen liburu-denda nagusia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Jantoki azpiko bebarruan, berriki ireki duten kanpuseko liburudenda dago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Liburu denda ondoko tabernaren atean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.

8 testu liburu ik testuliburu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

argazki liburu (10); arte liburu (8); bildumako liburu (9); euskal liburu (32); euskarazko liburu (15); gida liburu (11); idatzitako liburu (23); ipuin liburu (23); izeneko liburu (17)

liburu aberats (11); liburu argia (11); liburu argitaratu (40); liburu argitaratu ditu (11); liburu aurkezpen (10); liburu aurkezpena (9); liburu aurrerapena (12); liburu autobiografikoa (9); liburu azoka (21); liburu azokak (13); liburu azokan (30); liburu bat argitaratu (19); liburu bat atera (14); liburu bat egiten (12); liburu bat hartu (24); liburu bat idatzi (38); liburu bat idaztea (9); liburu bat idazteko (16); liburu bat idazten (12); liburu bat irakurri (11); liburu bat irakurtzen (31); liburu bat plazaratu (11); liburu batean bildu (10); liburu baten gainean (9); liburu berdea (12); liburu berri (99); liburu berri bat (17); liburu berria (64); liburu berriak (34); liburu berrian (16); liburu berriaren (14); liburu berrien (10); liburu denda (127); liburu denda bat (16); liburu dendak (13); liburu dendako (26); liburu dendan (35); liburu dendara (19); liburu dendaren (22); liburu denden (15); liburu dendetan (27); liburu dendetara (12); liburu eder (48); liburu eder bat (22); liburu ederra (18); liburu ederrak (10); liburu eman (9); liburu erosi (9); liburu eta diska (17); liburu eta disko (24); liburu gotor (15); liburu gotorra (11); liburu handi (21); liburu handi bat (8); liburu idatzi (36); liburu interesgarria (9); liburu kaleratu (12); liburu lodi (14); liburu mardul (9); liburu mardula (12); liburu meta (8); liburu on (15); liburu on bat (8); liburu onak (8); liburu oso (16); liburu oso bat (8); liburu osoa (21); liburu osoan (10); liburu ospetsua (8); liburu pollit (8); liburu sakratuak (8); liburu saltzaile (13); liburu saltzailea (11); liburu saltzaileak (11); liburu saltzaileek (9); liburu saltzaileen (13); liburu santua (10); liburu santuak (102); liburu santuak dioena (9); liburu santuan (11); liburu santuek (20); liburu santuen (14); liburu santuetan (25); liburu santuko (8); liburu sorta (8); liburu txiki (16); liburu ugari (12); liburu zahar (30); liburu zaharrak (12); liburu zaharren (16); liburu zuria (26); liburu zuriak (18)

nazioarteko liburu (9); orrialdeko liburu (29); poema liburu (49); poesia liburu (31); poesia liburu bat (11)

argitaratutako liburua (8); estilo liburua (16); gida liburua (9); idatzitako liburua (18); inguruko liburua (9); ipuin liburua (30); izenburuko liburua (9); izeneko liburua (28); lege liburua (13); liburua argitaratu (87); liburua argitaratuko (12); liburua argitaratzeko (8); liburua atera (22); liburua aurkeztean (11); liburua aurkezteko (18); liburua aurkeztu (53); liburua aurkeztuko (22); liburua aurkitu (9); liburua besapean (8); liburua bukatu (8); liburua egin (15); liburua egiteko (16); liburua eman (22); liburua erosi (10); liburua eskuan (14); liburua eskuetan (11); liburua hartu (48); liburua idatzi (66); liburua idaztea (9); liburua idaztean (9); liburua idazteko (31); liburua idazten (16); liburua irakurri (29); liburua irakurtzeko (14); liburua irakurtzen (48); liburua ireki (12); liburua itxi (43); liburua kaleratu (47); liburua osatu (18); liburua osatzeko (13); liburua osatzen (10); liburua plazaratu (16); liburua zabaldu (32); liburua zabaltzen (9); memoria liburua (11); meza liburua (16); osatutako liburua (10); otoitz liburua (16); poema liburua (55); poesia liburua (13); salmo liburua (9); xake liburua (8)

eskola liburuak (14); euskal liburuak (11); euskarazko liburuak (13); ipuin liburuak (9); liburuak argitaratu (11); liburuak begiratzen (8); liburuak erosteko (11); liburuak eta diskoak (10); liburuak hartu (9); liburuak idatzi (12); liburuak irakurri (16); liburuak irakurtzea (8); liburuak irakurtzeko (12); liburuak irakurtzen (45); liburuak utzi (8); poema liburuak (12); testu liburuak (14)

argitaratutako liburuan (8); erregeen kronika liburuan (36); erregeen liburuan (11); gida liburuan (8); izeneko liburuan (32); kronika liburuan (41); liburuan ageri (18); liburuan agertzen (25); liburuan aipatzen (13); liburuan argitaratuak (11); liburuan azaldu (11); liburuan azaltzen (14); liburuan barrena (13); liburuan bildu (16); liburuan dioenez (10); liburuan esaten (10); liburuan idatzi (13); liburuan idatzia (11); liburuan irakurria (21); liburuan jaso (8); liburuan jasotako (10); liburuan kontatzen (16); liburuan sartu (9); liburuan zehar (27); poema liburuan (9)

haur liburuaren (10); haur liburuaren nazioarteko (9); izeneko liburuaren (9); liburuaren ale (14); liburuaren ale bat (8); liburuaren argitalpen (9); liburuaren aurkezpena (33); liburuaren aurkezpenean (30); liburuaren azala (11); liburuaren azalean (10); liburuaren bila (8); liburuaren bukaeran (13); liburuaren egilea (36); liburuaren egileak (31); liburuaren egileek (10); liburuaren hasieran (25); liburuaren helburua (8); liburuaren hitzaurrean (14); liburuaren izena (8); liburuaren izenburua (33); liburuaren nazioarteko eguna (14); liburuaren sarreran (10)

bigarren eskuko liburuen (10); diska eta liburuen (8); euskal liburuen (9); euskarazko liburuen (8); liburuen azoka (8); liburuen eta diskoen (8); liburuen zerrenda (11)

historia liburuetan (22); liburuetan agertzen (8); liburuetan aurkitzen (8); profeten liburuetan (9)

liburuko ipuinetan (8); liburuko pasarte (21); liburuko pertsonaia (8); liburuko poemak (10)

liburutik hartua (8)


liburudenda ik liburu 6.

liburudendazale iz liburu denden zale den pertsona.

Beste idazle asko bezala, liburudendazale amorratua naiz; ez dut esango New Yorkeko guztiak ezagutzen ditudanik, baina bai onenak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 43. orr.


liburugile iz liburuak egiten dituen pertsona.

Bigarren parteko beste ehun orrialdeentzat, liburugileak gure eskualdeko lekuko asko entzunik, eskaintzen dizkigun kapituluak aipatuko ditugu bakarrik, pentsu baitugu irakurle askok eskuratu nahiko duela liburua bera.  Herria   2005-04-21

Bi liburu zale handi eta euskal liburugile haiei, eskaintzen diet, maiteko zuketen nafar teologoaren artikulu sorta hau.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 9. orr.

«Hiri irekia, librea eta liberala zela iruditu zitzaiolako aukeratu zuen Irun», liburugilearen arabera.  Berria - Kultura   2004-01-08

Gizakiak aski ez duelarik halabeharrak bidaltzen dizkion zoritxarrekin, oinaze are bihurriagoak asmatzen aritzen da liburugile eta kontalari jendea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.


liburugintza 1 iz liburuak egitea.

Euskal literatura eta liburugintza sustatu nahiz.  Herria   2002-11-28

Liburugintzan esaterako, lan ikaragarria egin dugu, eta aurten hamar liburu atera ditugu euskaraz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Lau urte du sortua dela Gatuzain argitaletxea Baionan, liburugintza alternatibo bat sortu nahiz.  Herria   2002-09-05

Euskal liburugintzaren motorra eta ardatza euskarazko ikasliburugintza dela.  Berria - Harian   2006-05-09

Frantzian komikigintza une goxoan da eta datuek erakusten dutenaren arabera, 2003an inoiz baino album gehiago argitaratu zen: 2.526 liburu, liburugintza osoaren %13.  Berria - Kultura   2004-01-22

Nire ustez, tranpa bat egiten da liburugintza eta literatura edota liburugintza eta irakurzaletasuna identifikatzean.  Berria - Kultura   2004-01-15

Betidanik landu zuen antzerki-zuzendaritza, batetik, eta liburugintza, bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Doako eskola liburuen alde agertu da liburugintza sektorea, baina mailegua erabat baztertu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Euskal Liburugintza plana nola egituratuko den ere zehaztu zuten.  Berria - Kultura   2006-04-23

Mailegu sistemak liburugintza ekoizpen osoa jar dezake arriskuan.  Berria - Harian   2006-01-15

Joan Mari Torrealdai Jakin-eko zuzendari eta liburugintza ikerlariak ere ondo ezagutzen du Lazkaoko artxibategia.  Berria - Harian   2005-02-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aipatuz Ikas zentroak ikas-liburugintzan daraman sail handia.  Herria   2005-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal liburugintza (4); liburugintza sektorea (4)

euskal liburugintzak (3)

euskal liburugintzaren (11)


liburuki 1 iz idazlan hedatuak banatzen diren eta bereiz koadernatzen eta argitaratzen diren zatietako bakoitza. ik tomo.

Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Egongelan topatu zituen Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, txukun-txukun ordenatuta Ietik XLIVra.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.

Ohearen ondoko mesanotxean Micheleten Frantziako Historiaren liburuki bat du, beti bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Bosgarren liburuki hau da Bakarka ikasbidearen azkena. Hamasei liburuki, 14.028 orrialde, 21 urteko lan isil eta saiatuaren emaitza.  Herria   2001-09-27

Han daude oraindik Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, zut, bata bestearen ondoan, hauts-patina mehe batez estalita.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.

Auspoako 200 bat liburukiak, adibidez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 158. orr.

Oroit naiz nola horrek aukera eman zidan Txinako entziklopedia baten liburuki seda-antzekoak ferekatzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

2 liburua (lehen adieran).

366 orrialdeko liburuki mamitsua, toponimoak herrika eta ordena alfabetikoan sailkaturik.  Herria   2005-12-15

Hiru liburuki eta zortzi ataletan, 1973 eta 1989 urteen bitartean egindako gehiegikeriak biltzen ditu txostenak.  Berria - Mundua   2004-11-12

Bilduma honetan ez baitzeuden 22.877 liburu baino gutxiago, 11.095 liburuki betetzen zituztenak, edukien aurkibideak aparte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi liburuki (11); bost liburuki (3); hamar liburuki (3); hamasei liburuki (3); lau liburuki (4); liburuki bat (9)

azken liburukia (6); bigarren liburukia (7); lehen liburukia (11); lehenengo liburukia (4); liburukia argitaratu (5)

bi liburukiak (3); hiru liburukiak (4)

lehen liburukian (3)

lehen liburukiaren hitzaurrean (3)

hiru liburukiko (4)

bi liburukitan (7); bost liburukitan (3); hiru liburukitan (4); lau liburukitan (3); zortzi liburukitan (3)


liburukote iz adkor liburu handia eta lodia.

Kantek 57 urte zituen 856 orrialdeko Arrazoimen hutsaren kritika liburukotea idatzi zuenean.  Berria - Kultura   2004-02-15

Greziako eta Erromako mitologiari buruzko liburukote lodi bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 115. orr.

Azal beltzeko liburukote sendo bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

Globalizazioari buruzko liburukote irentsezin bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.

Telefonicako liburukotea hartu eta Nafarroa etorbideko 20. ezkaratzeko bosgarren pisuko helbideari zegokion izena begiratzea erabaki zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.

Bizitza osoan entzungo ez nituzkeen diskoak, aspertuaren aspertuaz heriotzara eraman zaitzaketen liburukoteak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.


liburuño iz adkor liburutxoa.

1937. urtean Jean Etchevers, Donibaneko eliza ondoko botikariak egin marrazkiak liburuño batean publikatu zituen eta haren bidez etorri ziren arkeologo batzuk dorrearen misterioa zilatu nahiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Karia hortarat, liburuño bat agertuko ere da Etienne Salaberry-ren biziaz eta lanez, "Bidegileak"sailaren kondu, eta beste bi liburu "Egan" aldizkariaren eskutik.  Herria   2003-07-31

Liburuño baten itxura duen zenbaki berezi hortan, kondatua da legatzak zer erran lezakeen mintzatzen ahal balitz.  Herria   2001-08-09


libururatu, liburura(tu), libururatzen da/du ad liburu formatora eraman.

Liburu honetan ageri diren gehientsuenak, esaterako, New York Review of Books aldizkari ezagunean agertu ziren libururatu baino lehen.  Berria - Kultura   2004-02-18

Jenioaz, ordea, «nahikoa» idatzi da eta Jorge Oteiza gizona libururatu nahi izan du Salisek.  Berria - Kultura   2004-01-08

Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten elementuak ere, neurri handiago edo apalago batean, bideratu nahi den mezuarekin nahasian agertzen zaizkigu, hasi azalaren argazkiarekin eta ehundura ezberdineko materialak libururatzearekin buka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.


liburuska ik liburuxka.

liburutegi (1355 agerraldi, 145 liburu eta 320 artikulutan; cf. biblioteka 102 agerraldi, 32 liburu eta 25 artikulutan) 1 iz liburuak, irakurriak ahal izateko moduan sailkaturik, kokatzen diren eraikuntza edo gela. ik biblioteka.

Santos-eko liburutegi batean haren eskuizkribu bat aurkitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Salako liburutegiari begira nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Uste dut liburutegi osoa irakurri nahi duela Gabonak baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Kortesiazko diosalen ondoren, liburutegi nagusira eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Hurtadok Liburutegi Nazionalean ematen zituen goizak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.

Zarautzen liburutegi publiko bakar bat zegoen orduan, fraideen komentukoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Liburutegi munizipalean badago kabina berezi bat elbarrituek dokumentuak kontsultatzeko.  Herria   2003-05-29

Liburutegi ibiltari baten moduan ibiltzen omen zen beste presoen kartzela-aldia arintze aldera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

3.619 metro koadroko liburutegi interaktiboa.  Berria - Kultura   2004-12-11

Pragmatismoaren liburutegi zibernetikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 387. orr.

Informazio oro dugula eskura, munduko liburutegi birtual guztiak etxeko ordenagailuan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.

Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Europako Liburutegi Digitala sortzeko lehen pausoak.  Berria - Kultura   2006-03-28

3 irud/hed

«Kometa hori liburutegi bat bezalakoa da», dio Brownleek, «eguzki sistemaren hasierako lagina da, duela 4.500 milioi urtekoa».  Berria - Gaiak   2006-01-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liburutegi areto batek ez zuen sekula ikuskizun lasaiagorik eskainiko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 263. orr.

Liburutegi azpiegitura eta zerbitzu moderno, koordinatu eta eskuragarriak lortzea.  Berria - Kultura   2006-03-22

Irakurketa Sare Publikoa eratuko da toki administrazioen menpeko liburutegi sareak batzeko.  Berria - Kultura   2006-03-22

Proiektuaren arabera, EAEko liburutegi Sistema, lankidetza-harremanen bitartez liburutegi zerbitzuak emateko gai diren erakundeen multzoa da. herria¬

Liburutegi Sistemaren Katalogo Kolektiboa eratzea da Jaurlaritzaren epe motzeko bi erronketatik bat.  Berria - Kultura   2004-01-04

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Donostiako Udal Liburutegian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Aurten apailuak segituko dira herri-liburutegi berria egiteko Urdazuri auzogunean, mediateka bati josia eta biltzar-gela handixko batekin.  Herria   2005-01-13

Gizarte liburutegiak: Argazkiak, bideoak edo bestelakoak trukatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eaeko liburutegi (3); espainiako liburutegi (4); europako liburutegi (4); euskal liburutegi (6); frantziako liburutegi (4); herri liburutegi (3); liburutegi berria (8); liburutegi digitala (6); liburutegi digitalak (3); liburutegi digitalaren (4); liburutegi digitalean (5); liburutegi ederra (3); liburutegi handia (4); liburutegi munizipalean (6); liburutegi nagusi (3); liburutegi nagusia (4); liburutegi nagusiak (4); liburutegi nagusian (8); liburutegi nazional (3); liburutegi nazionala (8); liburutegi nazionalak (3); liburutegi nazionalaren (9); liburutegi nazionalean (7); liburutegi nazionaleko (5); liburutegi osoa (3); liburutegi publiko (5); liburutegi publikoak (3); liburutegi txiki (3); munduko liburutegi (6); nafarroako liburutegi (5); new yorkeko liburutegi (3); parisko liburutegi (3); parisko liburutegi nazionalean (3)

babelgo liburutegia (7); eaeko liburutegia (3); euskadiko liburutegia (5); liburutegia sortzea (3); udal liburutegia (3)

bidebarrieta liburutegian (25); bidebarrietako liburutegian (7); bilboko bidebarrieta liburutegian (13); donostiako udal liburutegian (4); enperadorearen liburutegian (3); etxeko liburutegian (3); herri liburutegian (5); herriko liburutegian (11); liburutegian aurkitu (4); liburutegian ikasten (19); liburutegian ikasten aurkitu (6); liburutegian ikasten zegoen (9); liburutegian izan (3); liburutegian sartu (4); mutila liburutegian ikasten (4); obabako liburutegian (3); the library liburutegian (5); udal liburutegian (23); unibertsitateko liburutegian (5)

euskadiko liburutegien (4); liburutegien euskal kontseilua (3); liburutegien euskal sarea (3); liburutegien lege (3)

azkue liburutegiko (3); donostiako udal liburutegiko (5); liburutegiko apal (3); liburutegiko apalak (4); liburutegiko apaletan (3); liburutegiko arduradun (3); liburutegiko atal (3); liburutegiko atea (3); liburutegiko ekitaldi aretoan (4); liburutegiko liburu (3); liburutegiko liburuak (3); liburutegiko zuzendariak (3); nire liburutegiko (4); udal liburutegiko (18); udal liburutegiko sotoan (5)

bilboko bidebarrieta liburutegira (3); liburutegira itzuli (5); liburutegira joan (8); liburutegira joaten (6)


liburutegitxo iz liburutegi txikia.

Liburutegitxo bat zuen Joe Dillonek The Union Jack, Pluck eta The Halfpenny Marvelen ale zaharrez osatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

Kasino hura, "Anaitasuna", herriaren behinolako aintzaldiaren aztarren bat zen; sekulako gelak zituen, gaizki dekoratuak, gorputz osoko ispiluak, billar-mahai batzuk, eta liburutegitxo bat, zenbait libururekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.


liburutegizain iz liburuzaina.

-Bihotz bihotzetik ene eskerrak, Michelco Ortitz de Miranda, musika maisu, liburutegizain eta kalonje jauna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

Hori nuen huts bat xoko on guzietako ateak hesten zizkidana liburutegizain, sukaldari... bi komando banituen gogokoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 63. orr.


liburuteka iz liburutegia.

Beskoitzeko liburuteka.  Herria   2004-05-13


liburutoki iz

Molleja: liburutokia esaten duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.


liburutto iz adkor liburutxoa.

62 orrialdeko liburuttoa, 4 eurotan salgai.  Herria   2003-09-18

Liburutto hunek 20 orrialde ditu doi-doia eta Daniel Jolivet-en margoez apaindua da.  Herria   2004-01-08

42 kantuko 6000 liburutto banatuko.  Herria   2003-05-08

Quai Rouge argitaletxeak bi liburutto plazaratu berri ditu.  Herria   2004-07-29

Mendizaleentzat egiten diren liburutto horietako bati.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Kantu liburutto berria.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburutto pollit (3)


liburutxar iz

Liburutxar honek, ordea, ez zuen nik erakutsitako bidetik joan nahi izan, eta uko egin zion laurogei kontakizunen bilduma izateari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 8. orr.


liburutxo iz liburu txikia. ik liburuxka.

Liburutxo honek, hasi eta buka etenik gabe irakurtzean, nahaspila-inpresioa egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Ipuina Zumalakarregi Museoak argitaratutako Dilijentzia liburutxoan azaldu zen 1996an.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 242. orr.

Bidegileak, Eusko Jaurlaritzaren kolekzioko liburutxoa, 37 argazkirekin.  Herria   2005-12-01


liburutzar iz adkor liburu handia.

Derrotero de Pío Baroja (Alberdania) idatzi ondoren, orain Pío Baroja, a escena (Espasa) liburutzarra -552 orri- jarri du kalean Miguel Sanchez Ostizek. Ez Parisen ez Madrilen, ez Geneban ez Erroman, gorteetako kronikariek ez zuten delako data urrezko letretan nabarmendu, beren jaunen gogoak asebetetzeko liburutzarretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 79. orr.

Sabethek bere liburutzarrean murgilduta ematen zuen denborarik gehiena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Hurtadok liburutzarrak aztertzen ematen zuen feriak irauten zuen denbora guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.


liburuxka (orobat liburuska g.er.) 1 iz orrialde gutxiko edo tamaina txikiko liburu modukoa.

Gerran herrendu zelako, hala zioen [...] aitaren liburuxka militarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Hitz bat esan gabe, zuzendariak emaitzen liburuxka eman zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Diskoaren liburuxkan letrak ageri ez diren arren.  Berria - Kultura   2004-10-15

CD barruko liburuxkan agertzen diren irudiek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.

Gurutzegramen liburuxka itxi egin nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.

Lehenengo kaiera edo liburuxka osatu dute herritarren mezu eta testigantzekin.  Berria - Harian   2005-10-29

Zinemagilearen biografia eta filmografia biltzen duen 16 orrialdeko liburuxka argitaratu du.  Berria - Kultura   2004-09-17

Obra erraldoi horretatik ateratako liburuxka batez baliatu naiz ni.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 214. orr.

Turismo bulegoko liburuxketan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Katalogoak eta liburuxkak, euskal literaturari buruzkoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 178. orr.

Gero jakako barneko patrikatik azal beltz eta ertz gorridun liburuxka bat atera du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Liburuxka berezi bat moldatu dut horrelako hitzak idazteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

2 irud/hed

Ur-kontsumoaren zenbatekoa nire liburuxka elektronikoan erregistratu ondotik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Kafeak mahai gainean genituen, baita erretzeko paperen liburuxka ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ene liburuen erdian daukat, 1955eko urriaren 7an hasten den Carnet-notes delako ene ohar liburuxka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Bepek eta Miepek egin zituzten erosketak, gure errazionamendu liburuxkez baliatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

Hautesle errolda osatzeko Husseinen agintepean banatutako errazionamendu liburuxken datuak erabiliko dituzte.  Berria - Mundua   2004-10-07

Informazio liburuxketan azaltzen diren aholkuak jarraitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Haurren jarraipen liburuxka ezarri nahi du Sarkozyk.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

LAB langile sindikatuak ateraia du esku liburuxka bat elebiduna sasoilarientzat.  Herria   2004-07-15

Dendako erosketa liburuxkan azken eroslearen izena agertzen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 51. orr.

Gurasoentzako Aholku Liburuxka, guraso guztientzako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

1819an baitzen berraurkitu eta oraino ez osorik, Erromako liburutegi batean, beste eskuizkribu zahar zenbaiten azpian gorderik, aita Angelo Mai jesuita liburuzain jakintsuak atzeman zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aholku liburuxka (3); izeneko liburuxka (5); liburuxka argitaratu (6); liburuxka bat argitaratu (3); liburuxka kaleratu (5); orrialdeko liburuxka (5)

liburuxkan idatzi (3)


liburuzain 1 iz liburutegi baten ardura duen pertsona.

Liburuzaina zen lanbidez.  Berria - Kultura   2004-02-27

Muskizko udal liburutegiko liburuzainaren iritziz, hango liburutegien egoera eta zerbitzuak ez dira parekagarriak Euskal Herrikoekin.  Berria - Kultura   2004-04-23

Pruden Gartzia Euskaltzaindiko liburuzainak duela gutxi osatu du Txillardegiren bibliografia osoa.  Berria - Kultura   2004-09-04

Liburu maileguen doakotasuna aldarrikatuko dute liburuzainek. Francisco Augusto de Thou (1607-1642), erregearen liburuzain nagusia eta Parlamentuko aholkularia. Liburuzain izendatu dut.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Hainbat libururen eskabidea egin diot begirale liburuzainari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

-Nahiko nuke -esan zuen Aita Liburuzainak atsekabeturik-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Duela urte asko Frantziako hiriren batean bizi da, liburuzain lanetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.

4 liburuzain-orde liburuzainaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Liburuzain ordearen bulegoan utzi nituen aurreko hilabetean maileguan harturiko bi liburuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.


liburuzale 1 izond/iz liburuen zalea dena.

Jonas gaztea mutil isil eta liburuzalea zen, ikasketetan nabarmendu egiten zen eta zientzialari edo doktore izan nahi zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Eta bitartean maisu liburuzalea begiratzen eta idazten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 106. orr.

Irakurtzen dut, baina ez naiz liburuzale.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 110. orr.

Baina Basarri, bertsolaria izateaz gainera, bazen liburuzalea ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

Laurok ginen nolabait ere liburuzale eta letrajale, eta laurok osatzen genuen halako laguntalde moduko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 117. orr.

Liburuzale amorratua banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 511. orr.

Wilfrid M. Voynich izeneko liburuzale ingeles batek aurkitu zuen eskuizkribu hori 1912. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.

2 liburu-saltzailea.

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburuarentzat izango da aurtengo Zilarrezko Euskadi Saria, Gipuzkoako Liburuzaleen Elkarteak atzo iragarri zuenez.  Berria - Kultura   2004-04-30


liburuztatu izond liburuz hornitua.

Gabin horma liburuztatu haiei begia kendu ezinik zegoen, liluratuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

Azken buruan, lau horma liburuztatuen babesetik irteteko beldurra.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Horren esperantzan ibili naiz ni ere denbora luzean, balearen sabel liburuztatutik ametsetan: ni ere, sabeletik aterako ninduen ekintzari esker, errealitate berri batera jaioko ote nintzen esperantzan egon naiz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.


libyar ik libiar.

lider (orobat leader g.er.) 1 iz burua, buruzagia.

Orduan konturatu ginen lider bat behar genuela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.

Jontxu beti izan zen lider bat gure lagunartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 61. orr.

Erakutsi ahal banizu, ikusarazi ahal banizu Alemania berri honen birsortzea, gure Lider Maitatuaren buruzagitzapean! Futbolfoboen talde txiki hark bere lider erabatekoa zeukan: hark idatzia zen araudia, hark agintzen zuen taldean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.

Nazismoaregandik ihesi, sionismoaren alde egin zuen eta juduen lider bihurtu zen.  Berria - Harian   2005-02-11

Negozioen munduko liderrek oso gogor egingo dute kontra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Burua ateratzen zidan, eta gelako liderra zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.

Karisma handiko liderra zen Arana Goiri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 93. orr.

Bazuten lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

2 (izenondoekin)

Khamenei dago haren alboan, aiatolah handiaren ondorengoa, Lider Gorena izendapena daukana.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Euskal politikan lehen lerroan gehien iraun duen lider politikoak azken eguna du gaur.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Alejandro Toledo Perutar lider populistak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 303. orr.

Nik hainbeste miretsi izan dudan Hertzainakeko lider kantariak, Garik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 247. orr.

José Bové-ren gisako lider mediatiko ospetsuekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Kazetariak erosiz, politikari ustelak bultzatuz, lider deserosoen hilketak aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Lider beltzek martxak antolatu dituzte Brooklyngo zubian gaindi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Soldadu bihoztun eta lider inteligentearen ospea zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

3 (kiroletan) ik sailkapenburu.

Alaves, liderraren kontra. Miarritzek lider sendoa dela erakutsi du garaipenarekin.  Berria - Kirola   2004-09-05

Bode Miller, Munduko Kopako lider berria.  Berria - Kirola   2004-02-29

Maglia arrosa (liderraren maillota) lortu zuenean.  Berria - Kirola   2004-05-29

Zeelanda Berriko 'Konica Minolta' da lider Sydney-Hobart proban. Lider da Eibar Espainiako Bigarren A Mailan.  Berria - Kirola   2004-12-28

Werder Bremen lider da 9 puntuko aldeaz.  Berria - Kirola   2004-04-01

Popovitx da Giroko sailkapen nagusiko lider berria.  Berria - Kirola   2004-05-23

Hamaika jardunaldi egin ditu Real Madrilek lider.  Berria - Kirola   2004-04-13

Carlos Sainz eta Marc Coma lider jarri dira Dakarrean.  Berria - Kirola   2006-01-04

Joan Roma kataluniarrak eta Stefan Peterhansel frantziarrak jarraitzen dute lider sailkapen nagusian. herria¬

Hondarribia-Irunek mendean hartu du Yaya Maria (70-64), eta lider jarraituko du.  Berria - Kirola   2006-01-15

Igor Astarloa ermuarrak lider ekingo dio Mallorcako itzuliko azken etapari.  Berria - Kirola   2004-02-15

4 (hitz elkartuetan)

Lider aldaketa bikoitza izan da Dakarrean.  Berria - Kirola   2004-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarraitzen du lider (13); jarri da lider (14); jarri zen lider (4); kopako lider (7); lider aldaketa (3); lider bakarra (3); lider berria (20); lider berriak (6); lider bezala (3); lider gisa (5); lider izan (14); lider izateko (6); lider izaten (3); lider jarraitzeko (3); lider jarraitzen (20); lider jarraitzen du (18); lider jarri (42); lider jarri da (33); lider kataluniako rallyan (3); lider moduan (3); lider sailkapen nagusian (3); lider segitzen (7); lider segitzen du (6); lider sendo (3); lider sendoa (10); lider sendoa da (4); ligako lider (6); multzoko lider (4); munduko kopako lider (7); ontziak lider jarraitzen (3); sailkapeneko lider (4); segitzen du lider (9); taldeko lider (3)

atzo arte liderra (3); benetako liderra (3); emakumezkoen ligako liderra (3); espainiako ligako liderra (6); karisma handiko liderra (3); lehen liderra (22); liderra falta (3); liderra hartuko (9); liderra izan (13); liderra izango (5); liderra izateko (3); liderra suediako rallyan (3); liderra zen (16); ligako liderra (15); ligako liderra izango (3); mailako liderra (3); multzoko liderra (7); multzoko liderra da (3); probako liderra (5); rallyko lehen liderra (4); sailkapeneko liderra (6); sailkapeneko liderra da (3); taldeko liderra (13); txapelketako liderra (3); voeckler liderra (5)

konferentziako liderrak (4); liderrak dira (7); liderrak izan (3); ligako liderrak (5)

acbko liderraren (6); acbko liderraren aurka (3); ciudad real liderraren (3); liderraren aurka (37); liderraren aurka jokatu (5); liderraren kontra (16); liderraren kontra ariko (3); liderraren maillota (4); liderraren zelaian (3); ligako liderraren (6); ligako liderraren aurka (4); mailako liderraren (3); monako liderraren (3)

liderrari irabazi (5)


lideratu, lidera, lideratzen du ad buru gisa gidatu.

Herria lideratzeko, autogobernua garatzeko eta gatazkari konponbidea bilatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

PPren arabera, Ibarretxek lideratu beharko luke Konstituzio itunaren aldeko kanpaina.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Nazio Eztabaidagunearen inguruko multzo politikoak ere (Batasunak eta EAk lideratuta) bere lehen mugimenduak egin ditu.  Berria - Harian   2006-03-25

Gasteizko 68 merkatarik Inalco sortu zuten 1998an, eta hirian tamaina ertaineko merkataritza gune bat sustatu, kudeatu eta lideratu nahi zuten. herria¬

Ondoren entzuleen faboritoak agertu ziren: The Charades madrildar taldea, Elektrobikinisen kantari ohiak lideratuta.  Berria - Kultura   2004-03-07


lidergo (429 agerraldi, 5 liburu eta 311 artikulutan) 1 iz lider izatea. ik lidertza.

Kanpaina oso ona izan zen, buruzagi eta zuzendaritza berriaren neurrira egindakoa, eta lidergo berri hori finkatu eta erakundea zer den inguruko ideia bat emateko ere balio izan zuen.  Berria - Harian   2005-07-26

«Lizarberen lidergo ahula» kritikatu du UPNk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

PSE-EEren lidergorik eza.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

«Lidergo indartsu baten ardatzaren inguruan» bildu beharko lukete botoa; EAJ-EA koalizioaren inguruan, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Lidergo eta koordinazio sendoagoa ezinbestekoak direla ondorioztatu dute.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Inork ez dio lidergoa kenduko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

Estatu ereduaren eztabaidan konplexurik gabe hartu behar du parte Euskadik; are gehiago, eztabaidaren lidergoa hartu beharko luke EAEk.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Informazio teknologien lidergoa duten Ameriketako Estatu Batuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Sektore batzuetatik, PSOEtik batez ere, Ibarretxe gutxiesteko eta beste lidergo batzuk indartzeko joera sumatzen duzu?  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

SCH Europako lidergoaren bila.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Lidergoa hartu zuen, eta lidergoa aitortu zioten.  Berria - Harian   2005-06-24

2 (kiroletan) lehen postua.

Etapa irabazi eta lidergoa lortu.  Berria - Kirola   2004-04-15

Erik Zabelek lidergoa kendu dio Bettiniri.  Berria - Kirola   2004-02-24

Astillerok lidergoa galdu zuen, eta atzerapen handiarekin iritsi zen helmugara.  Berria - Kirola   2004-08-31

Bigarren Mailako lidergoa berreskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-12-11

Ivan Santosek lidergoari eutsi dio, Guadalupeko kronoigoeraren ostean.  Berria - Kirola   2004-05-15

Jose Ivan Gutierrez espainiarra zen liderra erlojupekoa korritu baino lehenago, eta are gehiago sendotu zuen lidergo hori atzoko saioaren ondoren.  Berria - Kirola   2004-04-30

Kordobari 1-2 irabazi ondoren lidergoan da Alaves Cadizekin berdinduta.  Berria - Kirola   2004-12-23

Lidergoan dagoen taldearen jarrera.  Berria - Kirola   2004-07-09

Bettini, UCIko sailkapeneko lidergoan.  Berria - Kirola   2004-02-10

3 (hitz elkartuetan)

Nolabaiteko lidergo nahiari erantzuteaz gain, zer eman dezake kontseilu politiko honek?  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Hillsborougheko negoziazioak alderdietarako lidergo eta heldutasun proba dira.  Berria - Mundua   2006-02-07

ELA eta LAB sindikatuek agiria plazaratu zuten, Osalaneko zuzendaritzari lidergo falta egozteko.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibisioko lidergoa (3); etapa eta lidergoa (10); garaipena eta lidergoa (4); lidergoa berreskuratu (6); lidergoa berreskuratzeko (4); lidergoa ere eskuratu (4); lidergoa ere lortu (10); lidergoa eskuratu (5); lidergoa galdu (8); lidergoa hartu (9); lidergoa hartzeko (4); lidergoa kendu (4); lidergoa kendu dio (4); lidergoa lortu (14); lidergoa lortzeko (4); lidergoa lortzen (3); lidergoa sendotu (8); lidergoa sendotzeko (5); lidergoa zuen (3); ligako lidergoa (6); lortu du lidergoa (4); lortu zuen lidergoa (4); multzoko lidergoa (8); sailkapeneko lidergoa (3); txapelketako lidergoa (3)

jarraitzen du lidergoan (7); segitzen du lidergoan (6)

eutsi zion lidergoari (11); lidergoari eustea (4); lidergoari eusteko (5); lidergoari eusten (5); lidergoari eusten saiatuko (3); lidergoari eutsi (27); lidergoari eutsi zion (8); sailkapeneko lidergoari (3)


lidertza (42 agerraldi 37 artikulutan) 1 iz lidergoa.

Europako lidertzari eutsi eta Ipar Amerikan eta Asian hazten jarraitu nahi du hurrengo urteotan.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

2 (kiroletan) lehen postua.

Partida eta lidertza galdu ditu.  Berria - Kirola   2004-09-12

Tauk ACBko lidertza utzi du, Manresan galdu ondoren (104-92).  Berria - Kirola   2006-04-18

Moreauk etapa irabazi eta lidertza lortu du, Iker Flores hirugarrena da.  Berria - Kirola   2004-05-23

Vanthourenhout lidertzan.  Berria - Kirola   2004-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lidertza galdu (3)

sailkapen nagusiko lidertzan (3)


lidiar izlag/iz Asia Txikiko eskualde zen Lidiakoa; Lidiako herritarra.

Lidiar monarkiak greziar hiri-estatu guztiak, Mileto izan ezik, hartu zituenean Anatoliaren mendebaldeko kostan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Lidiar erregeetako ospetsuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Ohiko lidiar subiranotasunaren ordez pertsiar subiranotasun arrotza jarri zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Traziarrek, szitiarrek, pertsiarrek eta lidiarrek eta ia barbaro guztiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

Lidiarren agindupeko lurretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.


lied 1 alemaniar abestia. ik lieder.

Richard Straussen baltseak eta Gustav Mahlerren Lied-a ditu oinarrian.  Berria - Kultura   2004-04-20

2 pl

Ez dakit alemanez, eta Schumann-en lied melankoliatsuenen bertsio frantsesak kantatzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.


lieder (alemanezko lied-en plurala) 1 alemaniar abestia. ik lied.

Schumannen lieder bat, alegia, kanta bat jo zuen, Austria eta Alemanian ez ezik, mundu guztian ere oso ezaguna zelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Sopranoak, eskupeko moduan, Wagnerren Trauber izeneko liederra eskaini zigun.  Berria - Kultura   2004-06-06

2 pl

Hermannek ahots lodia zuen; etxeko irratian aitak entzuten zituen liederren baritonoak gogorarazten zizkidan mirari hark.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.


lientzo (orobat lienzo) 1 iz ehuna, margolana.

Margotzen zituen lientzoetan apuntatzen zituen bere neskalagunen telefono zenbakiak ere, haiekin haserretu ahala pintzelkada batez ezabatzen zituenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.

Velazquezen begi ironikoaren arabera -lientzoaren eskuinaldean pintatzailea bera ageri baita- Spinolaren ezker eskuak pauma lumadun kapelu beltzari eusten dio.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

2 pareta zati jarraitua.

Hormen lientzoen gainetik pasatuz abandonatua zirudien etxe batera iritsi nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.


lienzo ik lientzo.

liferentzia ik diferentzia.

liga 1 iz pertsona, gizarte talde edo estatuen arteko itun edo batasuna, helburu komun bat lortzeko egiten dena.

Danimarkako erregearen mehatxuei aurre egiteko, itun bat osatu zuten (Hansako Liga), eta hark antolatzen zuen merkatari-konboien babes militarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Autobide luze-luzeak hara iristeko, eta lehenago merkatarien antzinako liga hartako antzinako hiri haietako bat, harresia zuena eta bi dorretzar eder ere bai ate baten alde banatan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Eskuinburuko hautagaiak badira denetan, ezkermuturrekoak hiru bakarrik, hiruak Baionan, horietarik biga komunixten Liga delakoaren kondu.  Herria   2004-03-11

Giza Eskubideen Euskal Herriko Liga.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Herrien Eskubideen eta Askapenaren Aldeko Nazioarteko Liga (LIDLIP) gobernuz kanpoko erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Baina Bouvilleko diputatuak ez zuen Abertzaleen Ligako lehendakariaren axolagabekeria.Indar Ilunen Aurkako Defentsarako Ligako Ohorezko kidea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

2 (izenondoekin)

Liga hanseatikoaren babespean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.

Papistek, Liga Katolikoa delakoan bildurik, bazter guztietan jazartzen zieten fededunei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Itxuraz, gauza segurua da hiltzailea ligard bat dela, Liga Katolikoko gerlari ohia, beraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Foru Liga Autonomiazalearen presidentea, boto integristek eta karlistek aukeratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

Joan den astean utzi ditu bai kontseiluko kargua bai eta politikan Liga komunista iraultzaileko karta.  Herria   2001-09-20

Liga Arabiarreko herriak ardatz Frankfurteko Azokan.  Berria - Kultura   2004-09-09

3 ligeta.

Beste eskuarekin igurtzialdi batean galtzerdiek liga izaten duten pareraino laztandu bat eman nion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 33. orr.

Banderez apaindutako harmaila batetik patila zuridun gizon bat, alkandoraren mahuketan liga gorri txikiak zeuzkana, hitzaldi bat ematen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

4 talde bakoitzak gainerako guztien aurka jokatzen duen txapelketa.

Liga eta Kopa bakarrik ez, Athleticek UEFA ere jokatu beharko du aurten.  Berria - Kirola   2004-08-28

Ligako partida jokatu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Barça ligan zazpigarrena zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 133. orr.

Erregularrenak izan gara, eta polita litzateke Liga irabaztea.  Berria - Kirola   2004-09-18

Frantziako Liga baino askoz ere gogorragoa iruditu al zaizu?  Berria - Kirola   2004-01-23

Betis lehen aldiz Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu da eta Kopako bere hirugarren finala jokatuko du.  Berria - Harian   2005-06-11

Lauko Finala eta ACB Liga gelditzen dira oraindik.  Berria - Harian   2006-04-27

Sei denboraldi Espainiako ligako bigarren mailan egin ostean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 23. orr.

Pro-Tour Liga Euskal Herrira itzuli da.  Berria - Harian   2005-04-03

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liga jardunaldietako partidekin, lehia bereziak izaten dira eta inoiz ez dago faboritorik.  Berria - Harian   2005-06-11

Liga hasiera «zaila» izango du Athleticek.  Berria - Kirola   2006-04-28

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Proposamen berria egin du futbol liga profesionalak.  Berria - Kirola   2006-05-09

Trainerilla ligetako azken bi jardunaldiak aste bukaeran jokatuko dira.  Berria - Kirola   2006-05-10

Iparraldeko pilota liga, Euskal Herriko Pilota Konfederazioan sartu da.  Herria   2005-04-14

Nafarroako Bertso Liga gaur, Arbizu, Betelu, Etxarri-Aranatz eta Arruitzen.  Berria - Kultura   2004-01-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

acb liga (41); alemaniako liga (16); asobal liga (57); asobal liga irabazteko (8); astillerorik gabeko liga (4); bertso liga (7); bi liga irabazi (5); bigarren mailako liga (5); errusiako liga (5); espainiako futbol liga (7); espainiako liga (91); espainiako liga irabazi (5); europako liga (7); euskal herriko liga (4); euskal liga (14); federazio liga (21); frantziako liga (29); futbol liga (26); futbol liga profesionalak (11); futbol liga profesionaleko (4); hansako liga (4); hasiko da liga (5); ingalaterrako liga (21); irabazi du liga (5); italiako liga (14); izarren liga (5); kopa eta liga (5); kosovoko liga (9)

liga amaiera (18); liga amaieran (7); liga amaierarako (8); liga amaitu (29); liga amaitu arte (4); liga amaitu bitartean (14); liga amaitzeko (59); liga arabiarra (8); liga arabiarrak (30); liga arabiarraren (13); liga arabiarreko (22); liga arabiarreko idazkari (10); liga bukaera (7); liga bukaeran (12); liga bukatu (10); liga bukatu arte (6); liga bukatzeko (28); liga bukatzen (4); liga erdia (7); liga erregularra (10); liga eskuratzeko (4); liga eta kopa (21); liga final zortzirenak (4); liga hasi (61); liga hasi aurretik (10); liga hasiera (25); liga hasierako (11); liga hasieran (27); liga hasiz (11); liga hastear (4); liga hasteko (8); liga irabaz (8); liga irabaz dezake (7); liga irabazi (79); liga irabaziko (8); liga irabazita (7); liga irabaztea (23); liga irabazteko (77); liga irabazteko aukera (7); liga irabazteko hautagai (7); liga irabazteko lehian (7); liga irabazten (4); liga jokatu (20); liga jokatuko (8); liga jokatzea (9); liga jokatzeko (29); liga jokatzeko aukera (4); liga jokatzeko sailkatu (4); liga jokatzeko txartela (6); liga jokatzen (6); liga komunista (5); liga nagusiko (4); liga profesionala (5); liga profesionalak (13); liga profesionalean (6); liga profesionaleko (8); liga sortu (6); liga txapelketa (13); liga txapelketan (5); liga xapelgoa (5)

magnus liga (10); maila nagusiko liga (4); munduko liga (5); nbako liga (5); nbako liga erregularra (4); pilota liga (6); portugalgo liga (6); pro tour liga (32); sailkapen liga (7); saskibaloi liga (4); tke liga (34); turkiako liga (4); txapeldunen liga (236); txapeldunen liga irabazi (15); txapeldunen liga irabazteko (7); txapeldunen liga irabazten (4); txapeldunen liga jokatu (16); txapeldunen liga jokatuko (4); txapeldunen liga jokatzea (9); txapeldunen liga jokatzeko (26); txapeldunen liga jokatzen (5)

acb ligak (4); asobal ligak (8); du ligak (5); eskubideen ligak (9); espainiako ligak (9); euskal ligak (4); federazio ligak (6); giza eskubideen ligak (8); ingalaterrako ligak (4); pilota enpresen ligak (12); pro tour ligak (13); tke ligak (20); txapeldunen ligak (17)

abf ligako (25); acb ligako (83); asobal ligako (80); asobal ligako sailkapenean (6); bertso ligako (4); emakumezkoen ligako (15); espainiako ligako (192); espainiako ligako lehiaketa (5); espainiako ligako liderra (6); euskal ligako (39); euskal ligako xapeldun (4); federazio ligako (28); frantziako ligako (25); ingalaterrako ligako (11); italiako ligako (6); jokatu zuten ligako (4); leb ligako (19)

ligako arauen (4); ligako azken jardunaldia (10); ligako azken jardunaldian (9); ligako azken partida (6); ligako azken partidan (6); ligako azken txanpara (4); ligako bi partida (5); ligako bigarren itzulia (7); ligako bigarren partida (6); ligako egutegia (7); ligako euskal taldeek (5); ligako final laurdenetako (14); ligako final laurdenetan (8); ligako final zortzirenak (8); ligako final zortzirenetako (21); ligako final zortzirenetan (14); ligako finala (61); ligako finala galdu (5); ligako finala jokatuko (4); ligako finalak (12); ligako finalean (23); ligako finaleko (9); ligako finalerako (6); ligako finalerdiak (12); ligako finalerdietako (8); ligako finalerdietan (14); ligako finalerdietara (8); ligako finalerdietarako (4); ligako goleatzaile (7); ligako goleatzaile nagusia (4); ligako golegile (11); ligako golegile onena (5); ligako hirugarren jardunaldian (4); ligako jardunaldi (4); ligako jokalari (15); ligako kanporaketa (4); ligako kide (9); ligako kopa (8); ligako lasterketa (6); ligako laugarren jardunaldia (4); ligako laugarren partida (5); ligako lehen garaipena (8); ligako lehen itzulia (6); ligako lehen jardunaldian (9); ligako lehen maila (7); ligako lehen mailako (20); ligako lehen mailan (11); ligako lehen mailara (4); ligako lehen partida (15); ligako lehen partidan (5); ligako lehiaketa (6); ligako lehiaketa batzordeak (4); ligako lider (6); ligako lidergoa (6); ligako liderra (15); ligako liderrak (5); ligako liderraren (6); ligako liderraren aurka (4); ligako ligaxkako (4); ligako ligaxkan (5); ligako maila (4); ligako onena (5); ligako onenetakoa (4); ligako partida (53); ligako partida bat (6); ligako partida jokatu (7); ligako partida jokatuko (4); ligako partidak (10); ligako partidan (7); ligako partidarik (6); ligako postuetan (10); ligako presidente (4); ligako proba (6); ligako sailkapen (8); ligako sailkapena (4); ligako sailkapenean (15); ligako sailkapeneko (10); ligako talde (43); ligako talde onena (4); ligako taldeek (7); ligako taldeen (9); ligako talderik (28); ligako talderik onena (4); ligako txapela (5); ligako txapeldun (6); ligako txapelduna (10); ligako txapeldunak (7); ligako xapeldun (8); ligako xapeldunak (5); ligako xapelgoan (4)

magnus ligako (37); portugalgo ligako (4); pro tour ligako (70); tke ligako (34); txapeldunen ligako (355); txapeldunen ligako finala (32); txapeldunen ligako finalean (18); txapeldunen ligako finaleko (7); txapeldunen ligako finalerako (4); txapeldunen ligako finalerdiak (4); txapeldunen ligako finalerdietako (4); txapeldunen ligako finalerdietan (11); txapeldunen ligako finalerdietara (7); txapeldunen ligako joaneko (5); txapeldunen ligako kanporaketa (4); txapeldunen ligako lehen (16); txapeldunen ligako ligaxkako (4); txapeldunen ligako ligaxkan (5); txapeldunen ligako partida (11); txapeldunen ligako partidak (4); txapeldunen ligako postuetan (10); urrezko ligako (6)

txapeldunen ligakoa (5)

pro tour ligakoak (5)

abf ligan (18); acb ligan (92); asobal ligan (60); bertso ligan (10); espainiako ligan (163); espainiako ligan jokatu (7); euskal ligan (20); federazio ligan (31); federazio ligan aritu (5); frantziako ligan (31); ingalaterrako ligan (34); italiako ligan (10); izarren ligan (15); ligan ari (19); ligan ari diren (7); ligan ariko (4); ligan aritu (12); ligan arituko (5); ligan aritzea (5); ligan aritzeko (7); ligan diharduten (5); ligan eta kopan (4); ligan irabazi (4); ligan jarraitzeko (6); ligan jarri (4); ligan jokatu (28); ligan jokatuko (4); ligan jokatutako (5); ligan jokatzea (6); ligan jokatzeko (11); ligan jokatzen (14); ligan sartu (9); ligan sartzeko (4); magnus ligan (14); maila nagusiko ligan (4); pro tour ligan (19); sailkapen ligan (4); tke ligan (26); turkiako ligan (5); txapeldunen ligan (184); txapeldunen ligan jokatu (4)

acb ligara (12); asobal ligara (9); asobal ligara itzuliko (4); espainiako ligara (8); izarren ligara (4); ligara itzuliko (9); txapeldunen ligara (17)

izarren ligarako (4); ligarako postuetan (7); ligarako sailkapena (9); ligarako sailkatu (9); ligarako sailkatzea (10); ligarako sailkatzeko (8); ligarako txartela (28); txapeldunen ligarako (92); txapeldunen ligarako postuetan (7); txapeldunen ligarako sailkapena (9); txapeldunen ligarako sailkatu (9); txapeldunen ligarako sailkatzea (9); txapeldunen ligarako sailkatzeko (8); txapeldunen ligarako txartela (24)

bertso ligaren (5); espainiako ligaren (6); euskal herriko ligaren (4); euskal ligaren (7); pro tour ligaren (4); tke ligaren (9); txapeldunen ligaren (15)

ligatik at (16); ligatik at geratu (5); ligatik kanpo (32); ligatik kanpo geratu (4); ligatik kanpo utzi (5); txapeldunen ligatik at (11); txapeldunen ligatik kanpo (10)


ligadura iz medikuntzan, lotura.

Nire lankide honek hiru haur aski gazterik izan arren, senarrarekin gehiago ez ekartzea erabakia izan arren, ez zuen tronpa ligadurarik egin nahi izan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.


ligako iz ligeta-eustekoa. ik ligero.

Berrikuntza zen ez zituela ligako beltzak, arrosak baizik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

Saiatzen nintzen ligako haiek haztatzen eta usaintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Ea ligakoetan ba ote zen gordeta ligako horiek eramaten zituzten emakume aberatsen sekreturik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.

Ganbarara eramaten nituen ligako lapurtu haiek horrelako jantziak eramaten zituzten emakume aberatsen magiaren sekretua aurkitzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.


ligamentu iz anatomian, lotailua.

"Orkatila bihurrituko zitzaion”, "ligamentuak izan litezke".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.


ligatu, liga, ligatzen 1 du ad adkor mutiletan edo neskatan egin. ik dragatu2.

Argi baitago emakumearekin ligatu nahian dabilela mutila.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

Antza, bezperan ere harekin ligatzen saiatu ei zen, baina, ezin izan zuela ikusirik, bart eraso bortitzagoa jo du, zuzenean haren ohean sartuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 131. orr.

Behin neska bat ligatzen hasi nintzen eta aurrean, telebistan, Chavez hizketan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.

Iruditzen zaidak erromantizismoa erabili duala ni ligatzeko, larrutan egiteko, eta behin hori lortutakoan kito, goazen zuzenean zast-zast, txortan egitera, ezta?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

Ez zuen inoiz onartuko ligatzera irteten zenik, "buelta bat ematera" baizik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

Nola demontre ligatu behar nuen nik horrela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Ez zutela batere ligatzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

Tope ligatu nian, Marais aldean bereziki.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

Gauerdirako ligatzen ez bada, hobe erretiratzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 124. orr.

2 lotu.

Giputz estiloa jarraituagoa, ligatuagoa da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sailkapen nagusiko lidertzan (3)


ligatxo (4 agerraldi 3 artikulutan) iz ligaxka.

Athleticek UEFAko lehen kanporaketa gainditu eta txapelketa horretako ligatxoa jokatuko du.  Berria - Kirola   2004-10-01

Europako hamasei talde onenak biltzen dituen ligatxo batean aurkari errazak izatea ezinezkoa da.  Berria - Kirola   2004-02-24


ligaxka (726 agerraldi, liburu 1 eta 406 artikulutan) 1 iz talde gutxik parte hartzen duten kirol liga.

Sailkatze fasea eta finalerdietako ligaxka.  Berria - Kirola   2004-10-09

Xalak eta Irujok abiatuko dute gaur finalerdietako ligaxka.  Berria - Kirola   2004-04-24

Multzo bakoitzak bere ligaxka jokatuko du eta lehen bi sailkatuak finalerdietara sartuko dira.  Berria - Kirola   2004-12-17

Gainerakoetan, berriz (480 eta 520 kilo), hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute, eta lehenak eramango du txapela.  Berria - Kirola   2004-01-09

Ligaxka ez da, ordea, Txapeldunen Ligakoa bezalakoa izango.  Berria - Kirola   2004-04-28

Barriolak eta Olaizola II.ak abiatu behar zuten ligaxka, eta Nagorek eta Xalak jokatu behar zuten beste partida.  Berria - Kirola   2004-11-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ligaxka sistema ezarri zenetik, lehen aldiz arituko dira lau aurrelari eskuz banakako finalerdietan.  Berria - Kirola   2004-04-14

Ligaxka eran, bertsolariak irratian lehiatu ziren 1962ko apiril-maiatz bitartean, eta entzuleek igorritako botoek erabaki zuten Txomin Garmendia izatea irabazle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sailkapen ligaxka jokatuko dute, bi jardunaldira, eta sei onenek finala jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-01-09

Binakako Txapelketako sailkatze ligaxka.  Berria - Kirola   2006-01-31

Bigarren porrota jasotzea garesti ordaindu dezakete ligaxka bukaeran.  Berria - Kirola   2006-02-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizkolarien lehiaketako ligaxka (3); azken ligaxka (10); bigarren ligaxka (6); buruz buruko ligaxka (4); finalerdietako ligaxka (18); igotzeko ligaxka (3); jardunaldiko ligaxka jokatuko (3); kopako ligaxka (3); lehen ligaxka (19); lehiaketako ligaxka (3); ligaxka amaitu (5); ligaxka amaituta (6); ligaxka hasi (3); ligaxka jarri dute (3); ligaxka jokatu (9); ligaxka jokatuko (26); ligaxka jokatuko dute (19); ligaxka jokatzeari (3); ligaxka jokatzeko (4); ligaxka moduan (3); ligaxka osoan (3); ligaxka sistema (4); sailkapen ligaxka (13); sailkatze ligaxka (3); sariko ligaxka (3); txapelketako bigarren ligaxka (3); uefa kopako ligaxka (3)

azken ligaxkako (4); banakako finalerdietako ligaxkako (3); finalerdietako ligaxkako (27); finalerdietako ligaxkako partida (3); finalerdiko ligaxkako (5); lehen ligaxkako (3); ligaxkako aurreneko partida (3); ligaxkako azken jardunaldia (5); ligaxkako azken partida (11); ligaxkako bigarren jardunaldiko (7); ligaxkako bigarren partida (5); ligaxkako bigarren partidan (4); ligaxkako hiru partidak (3); ligaxkako hirugarren (7); ligaxkako lehen partida (5); ligaxkako lehen puntua (3); ligaxkako partida (13); ligaxkako partidan (4); ligaxkako seigarren garaipena (3); sailkapen ligaxkako (3); sailkatze ligaxkako (7); txapeldunen ligako ligaxkako (4); txapelketako finalerdietako ligaxkako (4); txapelketako finalerdiko ligaxkako (3); txapelketako ligaxkako (7); txapelketako sailkatze ligaxkako (4)

azken ligaxkan (7); bigarren ligaxkan (3); finalerdietako ligaxkan (28); finalerdietako ligaxkan sartu (4); finalerdiko ligaxkan (4); lehen ligaxkan (12); ligaxkan ariko (3); ligaxkan arituko (4); ligaxkan aritzeko (3); ligaxkan elkarren aurka (3); ligaxkan izan (3); ligaxkan jokatu (4); ligaxkan jokatutako (3); ligaxkan sartu (10); ligaxkan sartzeko (4); sailkapen ligaxkan (10); sailkatze ligaxkan (4); txapeldunen ligako ligaxkan (5); uefako ligaxkan (4)

aizkolarien lehiaketako ligaxkara (4); ligaxkara sartzea (5); ligaxkara sartzeko (3); onenen ligaxkara (3)

azken ligaxkarako txartela (3); finalerdietako ligaxkarako (5); ligaxkarako txartela (7)

ligaxkaren amaieran (3)

ekingo dio ligaxkari (3)


lige 1 iz adkor ligatzea.

Horri harremana deitu ohi zaio, edo ligea, ligeak konpromisorik gabeak eta ondoriorik gabeak izaten dira, gaur den egunean gehien aurkitzen dena da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.

Ustekabeko lige baten aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Hala ere, gau bateko hurbilketa hura, lige arrunt bat, aski izan zen neskarengan zalantza baten bidea irekitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.

2 ligatu den pertsona.

Hirurogeita hamabost urte zituen zure lehenengo ligeak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lige saioak, kalabazak, mozkorrak, egindako trauskilkeriak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 131. orr.


ligero iz ligeta-euskekoa. ik ligako.

Emakume batzuek aski dute ligero bat jaztea Mata Hari direla sinesteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 189. orr.

Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Belaun bat jaso eta ligeroko tiranteak askatu zituen eta galtzerdi beltza kenduz joan zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.


ligeta iz galtzerdiari eusteko zinta edo xingola elastikoa. ik liga.

Hainbat jarreratan ageri zen, biluzik eta kitzikatzaile: ohe-atorra garden batekin apaindurik irudi batean, ligeta-eustekoa eta galtzerdi beltzak jantzita beste batean, belaunetara arteko bota bernizatuekin hurrengoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.


ligoi iz adkor mutiletan edo nesketan arrakasta handia duena edo asko saiatzen dena.

Beharbada, gaur "ligoi" esaten diogunari, behiala "otatxori" esanen baitzioten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.


ligor iz

Mundua murriztuz joan da zazpi marra arteko lauza estuak bihurtu arte, izar akitupean distirarik agertzen ez duten zuntz zeihar ligorrak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.


ligoteo iz adkor ligatzea.

Laburbiltzeko: ligoteo tipiko bateko baldintza guztiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.


ligur iz K. a.-ko VI. mendean Galiako hego-sortaldean eta Italiako ipar-sartaldean kokatu zen herriko kidea.

Teoria hau, italieraren aldaeren gainean ere aplikatu da, eta horren arabera, ligur, etrusko eta abarren eraginez gertatuturiko aldaerak daude soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.


liho (orobat lino g.er.) 1 iz belar landare lore-horia, hazi oliodunak ematen dituena, ehungintzan erabiltzen diren zurtoineko izpiengatik lantzen dena batez ere (Linum usitatissimum).

Ehuna purpura gorriz eta morez nahiz gorriminez tindatzen, bai eta lihoa ehotzen ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,13

Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,11

Tunikak egin zituzten liho finez ehunduak.  Elizen arteko biblia   Ir 39,27

Lepotik zintzilika eraman linozko hari batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.

Lihozko soinekoz jantzia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,18

Liho finezko arropak eman zizkion eta urrezko lepokoa ipini zion lepoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Kortina ere egin zuen, lihozkoa.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,14

Baina nik lihoa landatuko nuke, eta lihoak bakarrik bost mila errublo utziko lizkidake.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Libra bat lino txarrantxatzen ari duk orain bertan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haizeak astinduriko liho-landarearen dardararekin hitz egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Baserritarrek abeltzaintza eta liho-lana zituzten eginbehar printzipalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Indietako Javatik ekarritako liho albainuz ehundua zen, arrebak opari emana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Liho-olio egosian sarturiko tipularen historia kontatzeari ekin nion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.  Elizen arteko biblia   Jos 1,6

3 liho-hari (orobat lihohari g.er.) lihozko haria.

Lihohariz josia, artelanez egina.  Elizen arteko biblia   Si 45,11

Liho-hari bihurrituzko galtzak.  Elizen arteko biblia   Ir 39,28

Suak erretako liho-hariak bezalako bihurtu ziren Sansomi besoak lotzen zizkioten sokak.  Elizen arteko biblia   Epa 15,14

Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.  Elizen arteko biblia   Ir 27,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liho eta purpurazko (3); liho fina (7); liho finez (5); liho finezko (3); liho hari (21); liho hari bihurritua (3); liho hari bihurrituz (13); liho hari bihurrituzko (3); liho olio (3); liho zurizko (3)

artilea eta lihoa (4)

lihoaren penak (4)

lihoaren penak (4)

lihozko galtzak (6); lihozko tunika (3)


lihogin iz lihoa lantzen duen pertsona.

Lihoginak etsita geldituko dira, ilazkin eta ehuleak zurbil.  Elizen arteko biblia   Is 19,9


lihogintza iz lihozko ehungintza.

Ez dago esan beharrik, gure lurralde honetan, egundoko garrantzia izan zuela lihogintzak; artileaz gainera, lihoa baitzuten janzteko soinekotarako eta etxeko ehungintzan erabiliko zutena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 396. orr.


lihohari ik liho 3.

lija ik lixa.

lijatu ik lixatu1.

lijer (orobat lijero) 1 izond arina.

Baratx baina arin ekin zion irakurketari, ibiltzerakoan ere erakusten zuen liraintasuna oroitarazi zidan hots-erritmo lijer halako batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

· Soprano liriko lijeroaren tinbrea dauka.  Berria - Kultura   2004-02-01

2 (adizlagun gisa)

"Hik hirea; eta hi, lijero barrura," esan eta, barrura egin zuen Iñakik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

-Zentzuzkoa da, jakina -esan zuen Norak, arrazoiak argi ez zezakeen eremu batean ibiltzeko aukera hura olatuetako bitsa bezain lijer desegin zitzaiola etsirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.


lijero ik lijer.

lijerotu ik lijertu.

lijertu, lijer(tu), lijertzen du ad arindu.

Basilea ezagutzeko gogoa baino, nire buru astundua lijertzeko premia nuen, eta loak ez bezala lagunduko zidan Basileako kaleetan usainez usain eta hotsez hots galtzeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Gero basoerdia eraman du ahora; nik uste, txarrastada bat edateko baino mingaina eta ahozerua, eztarriarekin batean, bustitzeko eta mugiarazteko; "lijertzeko", esango luke berak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

· Landarea eta bizidun gizakia, barru-garbitzen, zurruntasuna lijerotzen, zalutzen eta malgutzen, izerdia medio lixiba egiten ari dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.


lika 1 iz txoriak harrapatzeko gai likatsua.

-Likarekin ehizatzen irakatsi behar didak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 130. orr.

Demagun, txoriak ehizatzeko kanabera eta likazko tranpez deus ez dakien norbaitek topo egiten duela mendian arma horiez hornituta dabilen ehiztariarekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.

2 gai itsaskorra.

Metroz ibiltzeak ezartzen duen lika izaten da hori.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

Ahurrari orduan lika ikusezin baten gisako izerdia ateratzen zaio, aise antzematen ahal zaiona urre edo zilarrezko txanpon bat ezarriaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.

Ile kiribila likaz lisatzen saiatzen zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

1976ko udaberri hura, aldiz, lika bezala daramat erraietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

3 (erkaketetan)

Baina preso dago dagoeneko gabiraiaren erretinan, erretina horri likari baino atxikiago, zeren gabiraiak ez baitio gehiago jaregingo.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

4 (izenondo gisa)

Oskolik gabeko barraskilo baten antzerako zerbait baizik ez naiz, pentsatzen zuen, lika, beratz, hauskor, zaurigarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Behin, uda egun sargori eta lika batez, Sintrako jauregian biaotan zegoelarik, lorategi bat ikusi zuen amets artean, zuhaitz eta lorez betea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.

Gehiago edo gutxiago eskukaturiko gorotz-pikorra, mila bider oratu den ore lika.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Oskolez, zuringo eta gorringo likaz erabat zikindurik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 123. orr.

6 lika egin

Izerditan blai zegoen Cesar, bizkarra erabat lika eginda, eta errua, pentsatu zuen, bere jakarena zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.


likadun izlag lika duena.

Eta hori esan bezain laster, bera altxatuko zen bizkor-bizkor, likadun makilaraino joateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.


likantropia 1 iz gizakia otso miragarriki bihurtzea.

Likantropia, sineskizun ez ezik, metafora ere bada.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.

2 buru nahasmendua, gizaki bat otsoa dela uste izatera daramana.

Likantropia zooantropismo mota bat da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.


likantropo iz likantropiak jotako pertsona.

Likantropoek, eta batik bat gizotsoek, beren atzapar-markak antzina-antzinatik utzi dituzte herri askotako tradizioan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.

Profanatutako hilobiak eta likantropoak.  Berria - Kultura   2004-11-03


likatasun iz lika denaren nolakotasuna.

Nanosilize hauek likatasun oso baxua dute, beste nanopartikulekin egindako konpositeekin konparatuz gero.  Berria - Gaiak   2004-09-30


likatsu (orobat liskatsu g.er.) 1 izond itsaskorra, eranskorra. ik lirdingatsu.

Ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

Zoruan itsatsita zegoen goma likatsu bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Alkandora kendu eta titiak miazkatu nizkion, esperma likatsua bere titiburuen inguruan zabalduz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Ez nuen alde egiteko kemenik, ez nekien nola libratu amaraun likatsu hartatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela; baina liskatsua eta ondo beratua dagonean, burdinaren inguruan lekeda bezala itsatsita geratuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Emakume busti likatsuak katuka joan ziren lehorrera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.

2 likaz betea.

Komunetatik har luze likatsuak irteten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

3 (erkaketetan)

Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

4 irud/hed

Begiratu likatsua bota dit, susara dagoen behiarena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Eta isiltasun hura likatsua iruditu zitzaion Matiasi, laranja-ura bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.

Eguzki likatsu hura...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Gero, ilargia, ilargi likatsua, baina izarrik ageri ez, egurats gandutsuegi hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Egurats likatsua...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

5 (adizlagun edo predikatu gisa)

Bonboiak txiki-txiki eginda azaldu ziren mutilaren azpian: likatsu ateratzen ziren kutxatik, tirriki-tarraka Jaioberri bat herrestan dabil, likatsu, ez baitute miazkatu. Likatsu neukan azala eta nahikoa lehorturik begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Pikea baino likatsuago sentitzen nuen ahoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.


likatu, lika(tu), likatzen 1 da ad lika bezala itsatsi.

Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Ikusia naiz bizkarrean likatu zitzaidan zuzendari lausengaria irteerako atea danbateko batez ixten eta haren bulegoaz bertze batzuk -ez hain lausengariak- jabetzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haren traje merkea, haren ile likatua, dena okaztagarria.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

Oi arima likatua, xederatik askatzeko borrokan katigatuagoa!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.


likeatu, likea, likeatzen du ad

Rufoak likeatzen jarraitzen du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.


liken iz alga eta onddo baten elkartzeak osaturiko landarea.

Urak harria zipriztintzen du, aspalditik bilduak dituen goroldioak eta likenak bustitzen ditu, eta, orduan, suspertu egiten da ibaiaren esentzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 49. orr.

Belus gorriko armiarma ttipiak likenean lasterka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Napumoceno jauna gatza, ahuntz larruak eta tindatzeko likena esportatzen hasi zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.

Badago igel erraldoi bat muino goi baten tontorrean kokoriko, likenek tanta hori eta zurbilez jaspeztatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Horma zahar hori pixka bat txukundu eta, goroldioak eta likenak pixka bat kendu eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.

Murrua gorrixka da, likenak jana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Likenak bere lore sagar-berdea itsatsi zuen metalean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.

Eraldaketa haietatik lehenbiziko egitura organiko konplexuak loratu ziren; ondoren liken, alga eta belarren klorofilari esker -bakterioak kloroplastoan kokatuak izaki, bizitza garatzeko "heziak"- fotosintesia garatuz joan zen, oxigeno geruza sortuz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tindatzeko liken (6)


likendun izond likena duena.

Margolanek edo simulazioek xehetasun guztiak ikuspegi guzti-guztietatik eduki behar dituzte [...]; baita elizako harri likendunen xehetasunik xumeenak ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.


likidapen iz likidatzea. ik likidazio.

SAFAM lantegia joan den urtarrilaren hamarrean likidapenean emana zuen komertsa auzitegi horrek berak. Guérin jauna izendatu du likidapenaren eramaiteko.  Herria   2005-04-07

SAFAM-eko likidapen egunean, baziren 120 langile, bana beste 48 urterekin mende laurden honetan hor ari zirenak.  Herria   2005-04-07


likidatu, likida, likidatzen 1 du ad negozioez mintzatuz, azken kontu kitapena egin.

Hortaz, Araujo Lda. enpresa likidatzea onartu zuen, negozioetatik alde egin, errentetatik bizi.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 136. orr.

Erosleak kosta ahala kosta ezarri zuen salerosketa bururatzeko baldintza gisa ken zezatela liburu-denda handik, eta horrek urte hasiera eromenezko bat ekarri zion Tomi, Harryren aspaldiko negozio osoa likidatu beharrez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.

2 salgai bat merke saldu estoka ahitzeko, kitapen salmenta egin.

Prezio onean eskaini zion hark, jeneroa likidatu beharra zeukala eta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

3 irud/hed

Nicolas Sarkozy barne ministro frantziarrari dagokio Frantziako Iraultzatik geratzen zen ondare apurra likidatu izanaren ohorea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

likidatuta dago (3)


likidatzaile iz negozio bat edo kideko bat likidatzen duen pertsona.

Handik laster Baionako tribunalak [...] likidatzaile judizial bat izendatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.


likidatze iz negozioez mintzatuz, azken kontu kitapena egitea.

Nagusiaren eta sindikatuen artean hitzartu likidatze egitarauaren arabera hogeita lau hilabete bazituen lan baten atzemateko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.


likidazio (orobat likidazione g.er.) 1 iz likidatzea, kitapena.

EHKB kontsumitzaile elkarteak, berriz, agerraldia egin zuen atzo, berehala gauzatuko den Hiri Jabetzaren Ganberen likidazioaz iritzia emateko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Enpresaren likidazioa errazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Likidazioarekin, 120 langile geldituko lirateke lanik gabe.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Egunkaria SAko egoitzetan dauden ondasunen likidazioa egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Daewook eta Ramondinek Arabako Ogasunak egiten dien likidazioari helegitea jarri ahalko diote. Arrisku hau [...] dibisetako eragiketa baten bi alderdien aldi bereko likidazioa segurtatuko duen mekanismoen faltatik dator.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Honekin batera dohakizu txekea eta hileko likidazioa.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 37. orr.

Erromako Laziok 10,91 milioi euro ordainduko dizkio Gaizka Mendieta bizkaitarrari, talde harekin zuen kontratuaren likidazioagatik.  Berria - Kirola   2004-12-02

Beharginen eledun Carlos Gonzalezen esanetan, «enpresak ez zuen ezertxo ere eskaini» zorrak, likidazioak, uztaileko soldatak edo atzerapenak ordaintzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

10,5 milioi euro gehiago kendu zituzten Kupoaren eta BEZaren eta zerga berezien likidaziotik, hurrenez hurren. herria¬

Kupoaren likidazioaren, Ertzaintzaren plantilla zabaltzearen eta Prestige-k eragindako gastuen inguruan ari zen Zubia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

2 kitapen-salmenta.

Oinetako eta galtzen likidazioak dendetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.

3 irud/hed ezeztapena, suntsiketa.

Errusia komunistan ugazaba pribatuen likidazioaren ondoren sindikatuen arauketa etorri zen bitartean, Alemania nazional sozialistan, berriz, sindikatuen likidazioaren ondoren ugazaba pribatuen arauketa etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Jatorriz ezin euskaldunagoa zen aberkide batek prestatu zuen Puiko eta Bergarako likidazioa  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

4 hilketa.

"Röhm-Putsch" edo Labana Luzeen Gaua deituriko 200 lagun ingururen likidazioa, Alderdi Nazional-Sozialistako Hitler-en lehiakideak gehienak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

'Egunkaria'-ren likidazio plana gauzatzeko baimena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Erabakiak dioenez, likidazio proiektua ordurako aurkeztu ezean, lege konkurtsala jarriko du indarrean Del Olmok.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Likidazio proposamena onartu duela jakinarazi du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Ondasunen mantenua eta likidazio prozesua errazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Handik sei hilabetera, Baionako auzitegiak Etxarri legezko likidazio bidean jarri zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkeztutako likidazio (3); likidazio proiektua (10); likidazio proiektua aurkezteko (3)

ondasunen likidazioa (3)

zerga berezien likidaziotik (6)


likidazione ik likidazio.

likidazionista izond likidazioaren aldekoa dena.

Klase borrokaren zurrunbiloak gurea mila puskatan zartarazi ez bazuen, errebisionisten eta ortodoxoen arteko gatazka luze bati zor diot, zeinaren hondarrean garaileek -bigarrenak, ohi denez- bertzeak ohildu baitzituzten kanpo-ilunpe likidazionistara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.


likidezia 1 iz ekonomian, likidotasuna.

Zergatik uko egin likidezia edo eskudirua edukitzeari horren errentagarritasun Ltxikiaren truke?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Krisia hirukoitza izan zen: likideziarena, parekotasun doiketarena eta konfiantzarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Dirua merke dago, likidezia handia du ekonomiak.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

2 (hitz elkartuetan)

Likidezia arazoek aurrezteko beharra areagotu dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Likidezia poltsa itzela sortu da eta hori espekulaziorako erabili da.  Berria - Harian   2006-04-19

Likidezia beharra du Alstomek.  Berria - Ekonomia   2004-05-27


likido (orobat likidu g.er.) 1 izond gai edo gorputzez mintzatuz, daukan ontziaren formara egokitzen dena eta presioak tamainari eragiten ez diona. ik isurkari.

Soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Erregai solidoaren lekuan, erregai likido edo gaseosoak erabiliko balira, urtero 9.000 haur gutxiago hilko lirateke. Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema ez ezik, gorputzaren berotze-sistema [...] eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Materialtasun likido zabal hori estrainioa zaigulako, bitxia, osin beltza delako egiazki itsasoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Ur likido gutxi duten hodeietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

Gas likidoa erabiltzen duten instalazioen ekoizpena.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Titan ilargian hidrokarburo likidoa egon daitekeela esan zuten atzo misioa zuzentzen ari diren zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Nafta likidoa botatzen dute itsasora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Haren balioa goratzeko, urre likido guztia trukatu zuen paper horren aldera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Azido likido bat da, korrosiboa, eta ez da lurrintzen.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Beruna likido bihurtua zenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 210. orr.

Egoera likidoan behar zuten molekulok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

2 diruaz mintzatuz, besterik erabil edo xahu daitekeena.

EBZko buruak zehazki aipatu zuen M3 aldagaia asko handitu dela, hau da, diru likido asko dabilela, eta arriskutsu deritzo.  Berria - Harian   2005-12-02

3 iz daukan ontziaren formara egokitzen den eta presioak tamainari eragiten ez dion gaia edo gorputza.

Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun. Likido batean presio-aldaketak eraginez gero, gas edo lurrun-burbuilak era daitezke.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Barne-belarria [...] likidoz eta ehun bigunez osaturik dago, gorputzaren atal gehienak bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Likido horrek fluido interstiziala eratzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Proba horretan adituek amaren amnioseko likidoa aztertzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Ez daki onik egingo dion hainbeste likido hartzeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

Likido bat araztu nahi izanez gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Likidoa lurrun bihurtzeko, energia askotxo behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Artigasko zabortegiko lixibatuak tratatzeko plantan, 350.000 metro kubo likido tratatu ahal izango dira urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Belauna izugarri puztu zitzaion eta sei xiringakada likido atera behar izan zizkioten.  Berria - Kirola   2004-12-31

4 (izenondoekin)

Zirkulazioko odola [...] likido gazi bat da, bizitzaren sorburu izan zen itsaso hartako uraren oso antzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Eskua zauri zaharrera eraman eta likido itsaskor batez blaituta atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

Johnny odola galtzen ari zen: han zekusan likido zikin bat asfaltoaren gainean; gari soro haietan ibiltzen ziren traktore zaharren batek galdutako olioa edo izan behar zuen, hura ezin zuen bere gorputzarekin lotu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Likido galtze hau berreskuratu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

Likido falta horrek ondorio larriak izan ditzake zaharren osasunean, funtsezkoa baita sistema kardiobaskularrarentzat.  Berria - Harian   2005-06-18

6 kontsonanteez mintzatuz, urkaria.

Argi dago, multzo horiek herskari batez osatuak daudela, batzuetan aurretik eta besteetan atzetik likido bat edo sudurkari bat dutelarik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Praktikan 2, 3, 4 irekierako fonemak (sudurkariak, likidoak, erdibokalak) dira rol bat edo bestea jokatzen dutenak, beren ingurukoen eta beren artikulazioaren izaeraren arabera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

likido amniotikoaren (3); likido asko (4); likido beltza (3); likido gorri batekin (3); likido sinobiala (4); likido sinobialak (3); ur likido (3)

gas likidoa (3); ur likidoa (4)

egoera likidoan (3)


likidodun izlag likidoa duena.

Egintza Handia ez da etortzen beti arrautza edo likidodun flasko itxuraz jantzia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.


likidotasun 1 iz ekonomian, ondasun bat laster diru bihurtzeko gaitasuna.

Gobernuek, 1929ko hutsegiteen oroitzapenarekin beldurtuta, masiboki sustatu zuten likidotasuna, arazoak zituzten eragileen birfinantzaketa errazteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Petrolioaren lehen krisiaren ondoren eurodolarren merkatuaren likidotasuna oso handia bazen ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua, eta krisia berehala zabal daiteke sistema osora, baldin agintari publikoek ez badute gordailuen likidotasuna bermatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kontua da ezkon urte honetan salerosketa bolumenaren marka berria izan dela eta likidotasun maila egokia erakutsi duela gure burtsak, urtean 490.000 milioi euroren akzioak mugitzeraino.  Berria - Ekonomia   2004-01-02


likidotu, likido(tu), likidotzen 1 da/du ad likido, isurkari bihurtu.

Horietako batek petrolioa zeraman eta besteak likidotutako gas naturala.  Berria - Mundua   2004-04-23

Egia esateko, 200 urteen muga medikuek adostutako muga arbitrarioa baino ez da (zenbaki borobila bai, baina arbitrarioa); izan ere, egon dira hainbat kasu 198 urte bete gabe ere burmuina ondo likidotuta eduki dutenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 95. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. Talde handi bat sortzera goaz, gas likidotuaren esparruan munduko lehena izango den taldea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Gas natural likidotua ekartzeko terminal berriak eta gasbide berriak egitea.  Berria - Mundua   2006-03-25


likidu ik likido.

likin 1 izond 1 likatsua, itsaskorra.

Esku likinak igurtzi zituen Markoxek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Izerdi likina sumatu zion kopetan eta ezpain gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Kopetatik pasa zuen eskua izerdi likina lehortzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Banekielako edozein unetan haren zakil lodiak eztanda egin eta nire eztarrian behera tiro likinak botako zituela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean) likintasuna.

Nekearen zama rsentitzen du soin-adarretan, igurtziaren gorria izter lodi bien barnealdean, hautsaren lakarra eztarri lehortuan, izendiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

3 irud/hed

Horrelakoetan, musu likinak ematen dizkit.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

• 4 iz gai likina.

Neskaren aienerik gabe, Ferminek haren sabelaldean hazia isuri eta eskuetan behera erori zitzaion likina ahora eraman zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Mihia zintzilik likina ezpainetan begiak urten beharrez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izerdi likina (5)


likindu, likin, likintzen du ad likinez bete.

Suge baten erdi biak burdinaz zati-zati egiteari ematen badiozu, zati moztu berriak bihurtzen eta lurra zornez likintzen ikusiko duzu, eta aurre partea atzeari heltzera itzultzen, haginkada sutsu batez zauriaren mina kentzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.

Segi egin nuen, beraz, are indar handiagoz, amaiera hurbilari igarriz, eta hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura, biziaren iturritzat goretsi ohi duguna, neure bizian lehenengoz ikusten nuena Ipurdi ikaragarri haietara hurbildu nintzen eta gorri-gorri jarri arte astindu nituen; gero haurrendako olio-frasko bat hartu eta arrakala blaitu nion; ondo likindu nionean, mirarik gabe hondoratu nion dardaragailua begi beltzean, pilari eman eta zalapartaka hasi zen; haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

Begira nola likindu dudan alu hau!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.


likintasun iz likina denaren nolakotasuna.

Odolaren likintasuna ere handitzen da, ordea, eta WADAk debekatutako sustantzien artean du. Inor ez zen inorekin gelditzen hizketan, ihes egiten zioten denek elkarri, halako likintasun bat soinean, itsas azpiraino hondoratzen gaitu faxismoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Kimikako laugarren ikasturteko programaren barnean bazen ikastaro labur bat fisikako ariketak egiten zirenekoa: likintasun, azaleko tentsio, errotazio-ahalmen eta halakoen neurketa sinpleak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.


likiskeria 1 iz zikinkeria, lohikeria.

Emakumea likiskeria handienean murgiltzeko beste modu bat erakutsiko dizut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Semeak ezin zituzten erdaindu eta era guztietako likiskeria eta lohikeriaz kutsatu behar zituzten beren buruak.  Elizen arteko biblia   1 M 1,48

Zeure gaztaroko likiskerietara jo duzu berriro.  Elizen arteko biblia   Ez 23,21

Baldin eta likiskeriak ezartzen dizkion betekizunak beteko ez balitu...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

Ipurdia dantzatzen hasi nintzen puta bat bezala, streep-teas-eko artista batek beretzat nahiko lukeen likiskeriaz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

2 ekintza likitsa.

Emakumeek ez dakite zenbat edertzen dituzten beren likiskeriek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Sasijainkoen ondoren joanez, likiskeria izugarriak egin zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,26

Gure sarera ekarri dudan izaki tolesgabe eta maitagarri hori likiskeria horietara zaletzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Zer nolako likiskeriak iradokitzen zizkidaten!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.


likistasun iz zikintasuna, lohitasuna.

Horien bidez gorets zaitzala nire arimak, den guztiaren Jaungoiko Egilea, baina ez dakiela gorputzaren zentzuen bidez itsatsi maitasunaren likistasunean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.


likistu, likits/likistu, likisten 1 da/du ad zikindu, lohitu.

Pariek herritik kanpora bizi behar omen dute, goiko klaseko giro espirituala likits ez dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

Gorputzak inor eta deus ere likits ez dezan, dorre garaietan ipintzen dituzte, saiek jan ditzaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

Hatzak likistuta dauzkat haien lerde zikinaz. odol asko galdu ez nuen arren, alkandora bustita eta likistuta sentitzeak zorabio moduko bat eragiten zidan. beheko uharrien artean nahi izan genituen gure atzamar azukrez likistuak garbitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.

Kedarrez likisturiko gizonaren tximiniarena. Traidorea nor den ongi dakite: armada frantsesaren izena likisten duen nornahi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 53. orr.

Baina, baina, nire beloa likisten ari zara, Cassie.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.

2 (moralki)

Harrapatua sentitzen nintzen, likistua, baina ez nuen oraindik galdu garbitasunaren eta zintzotasunaren zentzua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

Baina halakoak gara: badakigu ezen lohitzen eta likisten garela, noiz eta egin beharrekoa egiten ez baitugu, baina, halarik ere [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Kontzientzia garbitu bezain fite likisten ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.


likits 1 izond zikina, lohia.

Zolda likits bat ezpain ertzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Bezperako okaden arrasto likitsak zituen gorputzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Motel likitsetako ganbara ilunetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Baina, gero, pertsona haziz eta helduz zihoan bezala, alfonbra hura maizten eta saretzen hasten zen, edo okerrago, sustantzia likits bihurtzen zen, graka hutsa, askatasuna kendu eta bizitzaren mugimendua eragozten zuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Ibiliaren ibiliaz, mundu guztia zikindu eta zipriztindu da hemen eta halako geruza likitsez jantzita dator aukera oro.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 44. orr.

Traidoreak piztia likitsak gara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

2 (moralki)

Bere begiz ikusi ez balu ere, gazteluko armagizonen so eta marmari likitsetan sumatuko zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Zure ezpain likitsak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 21. orr.

Estefaniaren kezka bizienetarik zen bi alabak goarnizioko gizonen gogo likitsetatik apartatzea. Ordenagailuaren pantailaren ipurdia ferekatu zuen berriz, ia-ia likitsa gertatu zitzaidan keinu batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

Askotan eztabaidatu da sodomia egiteko bi moduetarik zein den likitsagoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Deabrurik likitsen eta ustelduenengana prostituitu den adimena. Espiritu likitsaren kutsurik ez duenak dauka Jaungoikoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 380. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) likistasuna.

Berriz ere, odola egin zaio eskuetan eta odolaren likitsa izerdiarekin batera urtu zait azalean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.

4 likatsua, itsaskorra.

Bero itogarria izan genuen harreragile Campeche-n, eguraldi likits eta egurats itsaskorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Haragi hura guztia babesik gabe agertuko zen, hanpatua, lerdetsua, likits samarra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Barraskiloek utzitako muki likitsagatik ez balitz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Gero hatzak eraman zituen sudur-mintzetara, eta hazia jakinminez usaindu zuelarik, irribarre egin zuen, hatzak hazi likitsagatik ez balitz kriskitin egingo luketen eran igurtziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

Haize hotzaren gainetik izerdi likitsa sumatu zuen bizkar aldea.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

Bat-batean odolaren epel likitsa nabaritu nuen azalean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 220. orr.


likitsu izond likatsua, itsaskorra.

Baina, une hartan, koadroa jausi zen lekuan, iltzeak egina zuen zulotik [...] zizare beltz likitsu batek atera zuen burua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 48. orr.

Eta odolez zikinduta zeukaten musu likitsua, ardiei eraso egindako otsoek bezala...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 128. orr.

Dena bete zen odolez eta ore likitsuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.


likor ik likore.

likore (orobat likor g.er.) 1 iz edari bizia, hainbat gai destilatuz ateratatzen dena.

Likore greziar bat hartu genuen ordaindu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Andere mahatsezko likorea arratsean erosten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Guayabaz eginiko likore berezi bat zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

Likoreen eraginpeko eskuzabaltasun-tarteetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Azken bi hilabetean, tabernariak botila bat likore oparitzen zien Méhudindarrei igandero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Flasko argiek, kolore berde, gorri, hori leunekoek likore ezezagunekin eta gardentasun aparteko lore estraktoekin amets eginarazten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Tira, ekarri kopa bat likore.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

Zopa amaitu eta kopa likorea hustu zuenean (likorea oso ona zen), Txitxikov honela mintzatu zitzaion Kostanjoglori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.

2 kopa likorea.

Likore bat eskatu nuen, berdin zitzaidan zer.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

Likore bina hartu genuen, nik uste, Almeidak eta biok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.

-Onar iezadazu likore baten gonbitea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken likore tanta hustu eta arrazoia eman nion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.

-Likore xorta bat balitz, bazkari bikain honentzat bukaera paregabea litzateke.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Kafe kikara bi eta calvados likore kopa bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 139. orr.

Likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Barraren isla zabal zurian, ispiluaren aurrean, non botilek eta likore ontziek faroltxo veneziarren ilara zintzilikatuak ematen baitzuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zopa amaitu eta kopa likorea hustu zuenean [...] Txitxikov honela mintzatu zitzaion Kostanjoglori [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.

Beatrizek melokotoi likorea pasatu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 58. orr.

Hemen azukre zaku batzuk, han hainbat upel likore.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

5 irud/hed

Laster isuri zuen bere likore eztia nire ipurdiaren sakonean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Ekinaldi bat egin ondoren, hor ikusiko dugu gizona likore zuri eta likatsua botatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Maitale sutsu eta irudimen handikoek irentsi egiten dute ahoan isuritako hazia, eta horrela samurki gozatzen dute elkarren likore zoragarri horiek barneratzeak emandako atsegin likitsaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

likore botila (5)


likoretsu izond likorearena.

Gelaxkaren usainak, tabakoaren kearekin beroturiko usain likoretsu hark, mozkortu egiten zuen, zorion berezia ematen, bere buruaz ahaztarazten; eta, abandonatze hartan kulunkatzen zenean, konturik larrienak ere onartzeko prest egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.


likra iz poliuretanozko zuntz sintetiko eta elastikoa, gorputzaren formara erabat egokitzen diren jantziak egiteko erabiltzen dna.

Likrazko kamiseta izerditua erantzi du, eta berdin udako galtza luzeak, %100 nylon.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Janzten zituen likrazko prakek bere izterretako gihar boteretsuen gorabeherak nabarmenagotzen zituzten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 46. orr.

Egingo nuke lehengo eguneko minigona motz likrazkoa dakarrela soinean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.


liktore iz antzinako Erroman, justiziako kidea, kontsulen insigniarekin haien aurretik joaten zena.

Erromako kontsulak, kargua hartu behar zuenean, aurretik zihoazen liktore deitu 12 zaindari haietako bakoitzak urki-makila bana zeraman.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Liktoreek horregatik zilegi al dute / giltzapean gu sarturik / egurtzea aspertu arte?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 53. orr.


lila 1 izond kolore more argia duena.

Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.

Lore arroxak zituèn jertse lila harekin ikusi ninduenean, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 42. orr.

Eta lilak ziren oinetako mokasinak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Emakumea falta azpimarra lilapean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

2 iz lila kolorea.

Horizontean zeutzan hodeiek lilatik grisera egin zuten. Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

Ilargia lila-kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

3 olibondoaren familiako zuhaixka apaingarria, multzoetan bilduriko lore zuriak edo moreak eta oso lurrintsuak, ematen dituena (Syringa vulgaris). ik amañilili.

Lila batzuk bildu eta ibaira jaurti nituen, hori da egunsenti hartaz gogoratzen dudan bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Croix-Luizeteko azokan lilak, mihura, gorostia saltzen zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 39. orr.

Zitoria, lila, azuzena, itsas lilipa... eta batez ere lirioa edo ostargia (zeruko argia).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

-Lila-ur apur bat, kapitain?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

4 lila-kolore izond lila kolorekoa.

Ilargia lila-kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

5 lila-koloreko izlag lila-kolorea.

Harryk salto handi bat egin zuen eta lila-koloreko orban handi bat egin zuen Veronica Smethleyren kale-izenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Alkandora estanpatu bat zeraman urre eta lila koloreko sagarrak zituena hondo beltzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Jantziak, jade-berdeak, lila-koloreko, urdin ilunak.. presaka tolestuta zeuden haietako batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jertse lila (3); lila koloreko (5)


lilatoi iz emakumeentzako lasterketa.

Lilatoia, emakumeen bost kilometroko herri lasterketa, 11:00etan, Alderdi Ederretik abiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Ane Lasa nagusitu da bigarren aldiz jarraian Lilatoian.  Berria - Kirola   2006-03-07


lili 1 iz lorea.

Xaron zelaiko lore naiz ni, ibarretako lili.  Elizen arteko biblia   Kt 2,1

Nola lilia arantza artean, hala ene laztana neskatxen artean.  Elizen arteko biblia   Kt 2,2

Eguzkia zuten lagun lili hauek denek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.

Baina hire ahizpa Blanche ez dun lili eder bat!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 184. orr.

Ote-larre xurpailan zonbait lili hori.  Herria   2004-07-05

Lili hauskorra izaten dela bakea, haize handia pizten denean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.

Lili eztiz bildua, hilobira inork ere isurtzeke dolua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.

Urrea eta zilarra, hango landetan eta mendietan, lili distiratsuak bezala loratzen zirelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.

Jessica bere aldetik ibiltzen zen pinpirin, lilitik lilira, izeba zahar eta lehengusu gazteei ongi-etorriak banatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

2 irud/hed

Zoratuta nago Louri begira, neure neska da, neure lilia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Egunetik egunera zimelduago ikusten zuen haren gaztetasunaren lilia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa) loretan.

Bide ertzetan sahatsak lili ikusi nituela gogoratzen nintzen soilik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

· Sukaldeko leihotik gerezitzeak dena lili zuri miretsi nituen, maitekiro, luzaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lili sorta bat, adibidez.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

Hilerrira zihoanean, izenik ez zekarren hobian lili buket bat pausatzen zuen Bittoren oroimenez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Dantza lili-ontzi bat bezala zen, turistendako...  Berria - Kultura   2004-07-10

Bere lili-atzamarren artetik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 185. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

6 lirioa.

eskumutur bakoitzean urrezko hariz brodatutako lili lore bana elkarturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Makina batekin belarra mozten zuen, eta arrosak, kalak eta liliak zaintzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Lilia bezala, badira beste landare batzuk ikur gisa erabiltzen direnak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lili lorearen (3); lili negarra (3); lili sorta (6); lili sorta bat (3)

hazitik lilia (3)


lilikatu izond loreztatua.

Bai, segurki hura baitzen, sekulan baino panpinagoa, ixter erditan gelditzen zitzaion zaia motz lilikatu batekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Atorra lilikatu eta beste jantzi modernoek, zer atsegina ez zioten ematen!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Ondoan zeukatela ohakoa, dena mihise lilikatu, farfaileria eta xingola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.


lilikeria iz ilaunkeria.

Neskek ohi duten bezala isiltzen zela uste zuen Ninik, aginduren batengatik edo lilikeriaz, eta jarraitu egiten zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 187. orr.


lilipa 1 iz nartzisoa.

Hasperenka, Weldon andreak arretaz begiratu zion lilipen loreontziari, freskotasuna apur bat galtzen hasiak ziren lilipei adi so eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Beste edozeinekin arituko balitz hizketan, lilipak aipatuko lizkioke soil-soilik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Lilipa goiztiarrak loratu ohi ziren bide-mutur hartaraino  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Weldon andreak azken zartatxoa eman zien lilipa-lore zimelduenei.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

-Ikusten nire lilipa-belartxoro-politak? -esan zuen emazteak, goi-argiturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Kale hutsetan zehar, berbena eta lilipa usainez beterik dauden lorategietan zehar, unibertsitaterainoko bidea egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.


liliputar (oroba liliputiar) izond oso-oso txikia dena.

"Martxan aurreneko, gastadore liliputarrek osatutako eskuadra eder bat ageri zen, lehen inperioko uniforme distiratsuz jantziak: kasaka berdea, galtza gorriak, azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Operazioaz gero, mundu liliputar oso bat erosten hasia zen Virgil -jostailuzko soldaduak, autoak, animaliak, eraikin ospetsuen miniaturak-, eta orduak ematen zituen haiekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 141. orr.

Barraketan tren fantasmara igotzen ginen, Himalayara, eta munduko emakume lodiena eta liliputiarra ikustera sartzen ginen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.


liliputiar ik liliputar.

liliputitis iz

Nire ustez legio dira nik liliputitis deitzen dudan gaitz horrekin dabiltzanak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

"Eureka!" hots egin genuen halako batean, eta lanari lotu gintzaizkion suharki, abertzaleen eta ez hain abertzaleen liliputitisa arintzea helburu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.


liliputizatze iz oso-oso txiki bihurtzea.

-"Gulliverizatze"- eta "liliputizatze"-efektuak eragiten ditu (Philippe Dubois-en hitzak erabiltzeko), irudiaren eta irudikatzen den objektuaren tamaina erlatiboarekin jokatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.


lilitegi iz lorategia.

Hala entzunak gara gauero nahi zuen emakumearekin oheratzeko eskubidea zeukala, jotzen zuen lilitegian.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 37. orr.

Amara Zaharreko lilitegi bateko emakumeren baten semea zela entzun izan diat...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.


lilitu, lili(tu), lilitzen 1 da ad loratu.

Geroztik, oihana lilitu duk, baita ere ostotu seietan, uda ere negu, negua ere uda gertatu duk hainbertzetan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.

Konparaketa poetikoa sobera garatu gabe, nahar artean eta lur hiletan handitu eta lilitutako arrosa zuria zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Otsabideko estrada lilituan Werner ikusi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.


lilitxo 1 iz loretxoa.

Hortantxe salatu zuen bere burua, portuetako lilitxoengandik sobera espero zuen gazteak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Lar ondo ezagutzen nau, lilitxo halakoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

· Ilararen amaieran, arriskurik handieneko lekuan, Tigre Lilitxo doa, zutik eta harro, printzesa baita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.


lilizain iz lorezaina.

Nirea da maitea eta ni harena, lilizainarena.  Elizen arteko biblia   Kt 2,16


lilizu iz ipar liliz betea.

Atorra lilizua xehekatu zuen eta Bozen egurrezko txistua bular artean gatibatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Aljeriar jatorrizko Fadilak zapi iluna zeraman buruan eta zenbaitetan, ez marrantatzeko, Edmeak ere buruko lilizua zekarren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.


lillura ik lilura.

lilluratu ik liluratu.

lilura (orobat lillura g.er.) 1 iz argi gehiegiak-edo burua nahastea.

Sugeak begietara tinko begiratzen dionean, akordua galduta bezala geratzen omen da txoria, lilurak erdiz erdi jota.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

2 irud/hed

Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu, eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,12

Denak isilik geratu ziren Ulisesen kontakizuna entzunda; lilurak jota zeuden jauregiko itzalean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Georgierengana jiratu zen, hantxe baitzegoen mutikoa, lilurak jota.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Txori baten xaramelaren lilurapean gelditu zen monjearen elezaharrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

3 zirrara zoragarri baten mendeko egoera.

Amets baten, lilura baten, abentura baten ehizan abiatuak ziren gizonak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Itxaropen, kimera, lilura horren atzetik gabiltza. Izarrartean suaren lilura eta magia gozatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Nahiago unearen lilura bizi, eta gero ahantzi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.

Amodioaren lilurak eztiagoak izan daitezke; baina nork ez daki halaber gutxiago irauten dutela?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

Mendebaldeko zientzia modernoa filosofia helenikoaren lilura apurtzen eta alor intelektual berrietara sartzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Deus ez izatearen lilura, ezta, Damian?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Lausotzen ari da Lularen lilura Brasilgo mugen artean.  Berria - Mundua   2004-01-02

Atxikimendua eta lilura sor daitezen bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Orain uste dut egoeraren berezia izan zela halako lilura eragin zidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 146. orr.

Alabaina, bazeukan halako lilura bat idazleenganako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

Izadiarekiko lilura eta irakurketaren plazera noiz eta nola uztartzen dituzu?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Baina, mugitu, eguzkia bakarrik mugitzen da, edo ilargia; baliteke, beraz, lilura hutsa izatea aurrera zoazelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Urteen amarauna osatzen doazen gau hauetako lilura ez da itzali oraindik bere baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Teknologia berriek eragiten diguten lilura guztizko horren oinarrian, nik uste, giza mixeria dago.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

Guztira, hasierako lilura eta geroko iraupenaren artean, bi urte eta erdi gutxi gorabehera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 17. orr.

Baina lilura hark ez zidan luze iraun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Askatasuna ez da lilura baino, geure buruari helburuak jartzeak ez du zentzurik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Lilura horietan murgildurik, nire patua, etsaiak atzetik dabilzkion gizonaren paradero tristea, ahaztu egin nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.

Haiek ere hantxe baitzeuden Sutximistari liluraz begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Garai hartan, zorionezko eta lilurazko aldi bat bizi izan nuen berriro.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Lilura izpi batez bustitako denbora bat eman genuen elkarrekin.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 109. orr.

Beste lilura-gairen bat bilatu beharra, aurrekoa putzuan datzan bitartean.  Berria - Kultura   2004-09-03

Argia erruz sartzen zen leihotik eta horrek biziagotzen horren guztiaren lilura itxura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

5

Ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragindako lilura (6); halako lilura bat (3); hasierako lilura (3); lilura betean (3); lilura bitxi (4); lilura bitxi batek (3); lilura hutsa (8); lilura itzali (3); lilura sortu (3); lilura sortzen (3)

lilurak jota (4)

lilurak jota (4)


lilurabide iz liluratzeko bidea.

Kontu hura, ez bainuen duda-izpirik egia zela, aldi berean iruditzen zitzaidan ezainkeria latz eta lilurabide eder: ezain, hiltzeko modu krudel harengatik, eta miragarri natural bat halako hutsalkeria baterako erabiltzeagatik; liluragarri, berriz, halako trikimailu bikainaren asmatzaile mitikoak horrenbestez erakusten zuen buruargitasun eta ausardia bipilarengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.


liluragarri 1 izond zentzumenak nahasten dituena.

Ke liluragarri batez lausotu ditu gizakien begiak, hitz ederrez balakatu ditu, bizitzaren alderdi goibela ezkutatu eta izaki ezin miresgarriagoa erakutsi die.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

2 liluratzen duena.

Bat-batean, aurrean dauka argia, bizitzaren zelaia, Scheherazade liluragarri bat, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

Ahotsa apur bat karrankaria zen baina gainontzean oso atsegina, limurtzailea, ia liluragarria, eta leun eta eztia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Fantasiazko mundu liluragarri bat.  Berria - Harian   2005-03-24

Leku atsegin eta liluragarri hau, ikusi dudan ederrenetarikoa den leku ezezagun hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Halako begirada liluragarri bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Magia liluragarri bat dela medio, hitza, h gorabehera, azti bihurtzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 117. orr.

Bekatuak bertuteak baino liluragarriagoak edo, bederen, iraunkorragoak diren seinale da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

Bai sorkari liluragarria otea!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa)

Urrunetik, liluragarri ageri zitzaizkidan lurjabearen etxeko teilatu gorria eta tximinia zuriak inguruko zuhaitzen hostaila berdetik zehar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Eta orduko abesti batekin oroimenaren atea irekitzen denean, hor ikusten ditut, haien artean hizketan, urduri, liluragarri...  Berria - Kultura   2006-01-19

Dena zegoen han, liluragarri, fresko, ondo zaindua eta egoera bikainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

4 (izen gisa)

Kideen zerrendara jo nuen, liluragarri haren izenaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.

· Obra handi ikusgarrietatik dena dezakeen nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara, nano mental askoren liluragarri eta bakarren baten -hau da, ekonomiaren- bizigarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsegin eta liluragarri (3); emakume liluragarri (3); mundu liluragarri (4)

liluragarria iruditu (4); liluragarria izan (7); liluragarria izan zen (3); liluragarria izango (4)


liluragarriro adlag era liluragarrian.

Orain ikasi dudanez, Nafarroan maiz bezain liluragarriro gertatzen baita.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.


liluraka adlag

Nire gorputzaren otzarak [...] lehertu egin behar izan zuen, erditze bat, hitz uste jolas liluraka menderatua ninduen aingirak kita nintzan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 53. orr.


lilurakeria iz lilura gaitzesgarria.

Darwinismoaren lilurakeria liberalismo ekonomiko eta politikoan ez ezik, Marx eta Engels-en klase-borrokan ere nabarmentzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Orduan gure adimena lilurakeria denei irekia geratzen da eta ezin die bere onarpena ukatu hauen adierazpenei.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 121. orr.

Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriaz eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Gure esperientzia-adigaien interpretazio okerretik ezinbestean sortu behar den lilurakeria iruzurtia saihestearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.


lilurakizun iz lilura.

Zein lilurakizun txundigarriak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.


liluraldi iz lilurapeko aldia.

Konturaturik zer-nolako begirada finkoa zuen eta zeinen handituak begi-niniak bere liluraldian, horrenbestez bururatu zitzaidan krisialdi psikiko moduko zerbaitek ez ote zuen jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.

Liluraldi hartatik itzartu nintzenean, errusiera ikasteko gogoak menderatu ninduen.  Berria - Kultura   2004-07-15

Zure eskolume ttipi horrek zugan nire ustez eragin duen liluraldia gorabehera, ez dezaket sinets hura zeure xedeetan deusetarako har dezakezunik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Norma Lúciak liluraldia izaten zuen sagua izu-ikaraz geldi-geldirik ikustearekin batera, eta Selmak sugearen begirada maltzur hori botatzen zion, mingainaz airea arakatzen zuela, eta gero, sugeak baizik ez duen mugimendu bihurri horrekin, saguaren inguruan kiribildu, miazkatu, estutu, eta irentsi egiten zuen presarik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.


liluramen iz liluratzea.

Indiako geltokietara joateak liluramen berezia du; bai tren eta bai autobus-geltokiek Indiaren aniztasuna eta miragarritasuna erakusten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Zorionez, armadaren ametsak ni bezainbeste liluratzen zituela, eta liluramenak ez ziela adimena beste ezertan erabiltzen uzten, halaxe otu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Interes handiz galdetzen nion neure buruari ea non gordetzen ote zuen bere liluramen hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.


liluramendu 1 iz lilura buru-nahasgarria.

Gero, liluramendutik atera eta galdetu zion Florenti: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Ahoa bete haginez begiratu zidan, txunditurik eszena ikusezin haren aurrean, hura kontatzen nienean gizonezkoek nireganako sentitzen zuten liluramendu berak hartuta... "hori dun eta! oso ondo egina!", errepikatzen zuen miretsirik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Liluramendua hautsi nahi ez duenez, geldi-geldirik eta adi jartzen da, ez dadila kontaera eten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Bizitzako jarrera ulertezinenak gaztetako liluramendu baten ondorio dira ez gutxitan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 122. orr.

Liluramendu hartatik soil-soilik kafeteraren ziztuak itzarri ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.

Horrelakoetan, haren begiradak fereka egiten zuen, haren ohizko seriotasunak ukitu ezin preziatuzkoa ematen zion bat-bateko liluramendu tresna horri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

2 lilura adimen-nahasgarria.

Ordubetez egon nintzen neure buruari antsiaz galde eta galde ea liluramenduren bat izan ote nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Azkeneko ezaugarria, berriz, kezka bitxi eta estuak agertzea zen: liluramendu eta fixazio oso zentratu eta bortitzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Halako liluramenduen agerpena eta erritualen bereganatzea [...] ez ziren gertatzen, Kannerren eta Aspergerren ustez, beste inolako eritasunetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Zaindariak, ordea, bat-bateko liluramendu hura aienaturik, egoeraz jabetu zirenean, lerroz lerroka jarri ziren, dantzariei begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Flasha, ezin goragoko sentsazioa, heriotzaren mugetarainoko jolasa, Natura goitarra edo Kimika goitarra bezalako ideien liluramendua eta itsumena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.


lilurapen iz liluratzea, lilura.

Baina Llumen zoraldiak arrastaka ninderamala konturatu nintzen eta..., eta kezkatu egin nintzen, haren..., haren lilurapena neurea banu bezala baitzen...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 124. orr.

Nire proiektua bertan behera uzteko haren setaren atzean, asaldura sakon bat antzematen nuen, izuarekin nahastutako lilurapena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

Mexikarren heriotzarekiko lilurapena.  Berria - Kultura   2006-03-08

Haragizko lilurapena etorri eta bihotzeko atea jotzen duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.


lilurarazililuraraz, lilurarazten du ad liluratzera behartu.

Jende gutxi zegoen, eta denak telebistari begira, esatariaren oihuek liluraraziak futbol partidu baten azken minutuak irensten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.


liluratsu izond liluraz betea.

Ilargiak eguzkitara Donostian Zinemaldiak mende erdia ospatu du aurten, sekula bezain liluratsuago.  Herria   2002-10-03


liluratu, lilura(tu), liluratzen (orobat lilluratu g.er.) 1 da/du ad argi gehiegiak ikusmena nahasi.

Eta oroitzen ditut, halaber, amaren hitzak, eta haren behakoa, argi ezkutu batek liluratua zeukana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola. Elkarren ondotik azkar baino azkarrago igarotzen ziren argiek liluratua, beiraren bestaldeko munduari berria iritzi zion, irribarretsua, dirdaitsua. Haren begiradaren argiak liluratzen nau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

• 2 da ad (zirrara eragiten duen zerbaitez) adimena nahasia, gogoa menderatua gertatu.

Eta gu, naturak bere aldaketak adierazteko duen indarraren aurrean, liluratu egiten garen bezala, nekazariak normaltzat hartzen ditu aldaketok, eta anormaltzat gu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Hurbiltasun hartan erregea are gehiago liluratu bazen ere, bere harridurak goia jo zuen neskatxa birjina zela ikusi zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Maskorrek egin forma magikoak ikusten ditu, kaioen hegadekin liluratzen da.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ez nengoen ezertarako indarrez; ez nintzen leihotik ikusten nituen argiekin liluratzeko gauza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.

Aitak etorkizun etekintsua beste deus ikusten ez zuen tokian, ordea, paisaiaren ederrez liluratzen zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Filosofiarekin liluratu nintzen garaian bertan hasi nintzaien lagunei-eta esaten egunen batean alemana ikasiko nuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 74. orr.

Bertzeen begiak lilura daitezen amoreakatik, eta arestian ikusia ahantz dezaten. Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Baina ni liluratua zoin zen neskatxa xarmanta...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

• 3 du ad (zirrara eragiten duen zerbaitek) adimena nahasi, gogoa menderatu.

Eta, suge hilak liluratu balu bezala, hari beha segitu zuen denbora luzez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.

Horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak, egia eskuartean daukagunean ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Atzaparrak zauli-zauli higitzen ditu eta txilibitutik kobrak liluratzeko moduko musika ateratzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,56

Haren hitzak eta hitzaren indarrak liluratu egiten baininduten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.

Beti liluratu izan naute egun batean desagertzea erabakitzen duten pertsonen istorioek.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 43. orr.

Liluratu ordez, politikak, gaur egun, nazkatu egiten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Ez zegoen gizon hura hunkitzeko eta haren gogoa liluratzeko gai zen giza indarrik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.

· Nirea baino lehen, noizbait liluratu zuen euskal belarria, hitz arrotz eder honen kadentzia ilun luzeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Normandiarrak atsegin hartu zuen zerbitzariaren begitarte liluratuari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Nire begi liluratuen aitzinean, munduko mendirik gailenak azaldu ziren elkarri kateaturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Eta durunda handiaren gainetik, beste uhin-luzera batean, euskaldun liluratuaren oihua hondakin guztietan oihartzun London osoan, Ingland osoan barreiatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Bere buruaz duen ideiaren kontenplazio liluratuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.

Haien ehizaki-begiratu liluratuak, bere herio larrian, argi asko azaldu digu dena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko liluratu (3); beti liluratu (6); beti liluratu izan (3); betidanik liluratu (6); betidanik liluratu izan (4); erabat liluratu (3); zerk liluratu (3)

liluratua zegoen (5)

begi liluratuen (3)

mundu osoa liluratuko (3)

erabat liluraturik (4); guztiz liluraturik (3); hari begira liluraturik (3); liluraturik begiratzen (3); liluraturik bezala (15); liluraturik bezala geratu (3); liluraturik gelditu (6); liluraturik gelditzen (4); liluraturik geratu (17); liluraturik geratzen (3); liluraturik nengoen (8); liluraturik utzi (8); liluraturik uzten (4); liluraturik zegoen (6)

liluraturiko gizona (3)

erabat liluratuta (5); liluratuta begiratu (3); liluratuta bizi (3); liluratuta gelditu (4); liluratuta geratu (16); liluratuta utzi (5); liluratuta zegoen (7); liluratuta zeukan (4); zeharo liluratuta (3)

liluratzeko moduko (3); zu liluratzeko bizi (3)

liluraz begira (3); liluraz begiratzen (3)


liluratzaile 1 izond liluratzen duena.

Halabeharra izango zen apika, edo bestela berriz nik garai hartan nuen begirada liluratzailea edota nire Citröen beltz are liluratzaileagoaren eragina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Denok sentitzen genuen Lajosen aztikerien indar liluratzaileak soilik eusten ziela gure emozioei mendean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Zure begitarte xarmangarria, zure dohain liluratzaileak. Izan ere, jende errebelde, berritsu eta liluratzaile asko dago, judu-jatorrikoen artean batez ere.  Elizen arteko biblia   Tt 1,10

2 iz liluratzen duen pertsona.

Janes eta Jambres aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,8

Zapaterok garai bateko Suarezen itxura handia du; liluratzaile bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

3 sugeak liluratzen dituen pertsona.

Bertako jendeak ez du liluratzaileak ikusteko lehengo gogoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

Nor errukituko da sugeak ziztatutako liluratzaileaz eta piztiengana hurbildu eta zauritua izan denaz?  Elizen arteko biblia   Si 12,13


lima1 1 iz altzairuzko lanabesa, ildoxkak edo pikortak dituena, metalak edo zura murrizteko, berdintzeko edo leuntzeko erabiltzen dena. ik karraka1.

Bi limekin itzuli zen, bata handia eta bestea txikia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 108. orr.

Hik ez dakik presoei ogi barruan lima bat sartzen zietela, ezta?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 94. orr.

Lima harturik urratu dio marrazkia potiñari eta egin dizkio ebaki estu batzuk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

Altzairuzko katea limaz jaten hasi zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

Ez zegok limaz gastatzerik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 114. orr.

Bere labana txikia eta azazkaletarako lima bat beste tresnarik ez zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.

Gizonezko batek azazkaletako lima sartu zion atzo bere emazteari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Fundizioko inperfekzioak lijekin eta limekin berrikusi eta txukuntzen dituzte horretarako prestaturiko mahaietan.  Berria - Kultura   2004-12-17

2 (hitz elkartuetan)

Azazkal lima bat hartuta lasai-lasai eseri zen zoko batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lima berde (3)


lima2 1 iz limondoaren fruitua, limoiaren antzekoa, baina berdea, txikiagoa eta garratzagoa.

Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Galtzariak ikusten uzteko eskatzen zioten eta ginebra eta lima hartzera gonbidatzen zuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.

2 lima kolore iz

Garondo aldeko mototsean, ia lima-kolorea zuten ile-adatsak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

· Besapean, berde lima-koloreko kapela zekarren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.


limaketa iz limatzea.

Pepponek limaketan jarraitu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.


limar iz liparra, apurra, kopuru txikia.

Gizonak belar limar bat hartu eta usaindu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Belar limar luze baten hozkatzen ari zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.


limatu, lima, limatzen du ad limaz jan edo leundu.

Ez duk zaila izango hau limatzea. Steffi Prokopek besterik esan ez eta are sutsuago ekin zion katea limatzeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 108. orr.

Parisetik trenez itzuli nintzenean, emakume bat azkazalak limatzen etengabe nire konpartimentuan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.


limatxokon iz

Toskaniarrean, atrioaren zabalera guztian zeharkatuta jartzen diren habeek kontrako beste habe batzuk izaten dituzte azpitik eusteko, eta limatxokonak, gainera, goitik behera datozenak paretetako angeluetatik habeen arteko angeluetara; gero, tirante bidez osatutako isurkiari esker, euri-urak hartu eta atrioaren erdira eramaten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.


limen iz

Adiskidetasunetik etsaitasunerako aldaketak kultur atalase eroankor hori (limen) fronte militar banatzaile (limes) bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Europaren lehorreko muga, Indiakoa ez bezala, gehiago izan da limen limes baino, eta Ural mendiak baino askoz mendebalderago dago benetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.


limes iz erromatar inperioaren muga, bereziki Europako iparraldean.

Adiskidetasunetik etsaitasunerako aldaketak kultur atalase eroankor hori (limen) fronte militar banatzaile (limes) bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Limes edo eustormaren gaineko presioa areagotu egiten da mugaz bestaldeko barbaroek "aurkari" duten zibilizazioaren teknika militarrak ikasi ahala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.

Ikusi dugu limes baten hurbiltasunak ondoeza sortzen duela mugaz bestaldean bere irispidean dauden barbaroengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Egia esan, aro heroikoa, limes baten kristalizazioaren ondorio sozial eta psikologikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Limes-aren alde barbaroan metatzen den energia psikikoa oso neurri txikian bakarrik dator mugaz bestaldeko barbaroen gizarte-ondare kaskarretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Erromatar Inperioko europar limes-ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Limes mehatxatuaren atzeko botereak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.


limikola izond ibaietako lohian edo lokatzan bizi dena.

Lehendik bagenekien belatzaren elikagaien %10,2 hegazti limikolak eta itsasokoak direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


limistatu, limista, limisatzen du ad milikatu.

Larrutan egiten genuen bitartean, tarteka musu eman eta tarteka titiburuak limistatzen zizkidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.


limit ik limite.

limitazio iz zerbaiten edo norbaiten garapena mugatzen edo eragotzen duen gauzaren nolakotasua.

Merkatu askea tresna efikaza da, baliabideak esleitzeko limitazioak dituen arren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.


limite (orobat limit) 1 iz muga.

Mugetako limiten gainetik sortu eztabaiden balakatzea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 161. orr.

Edozein makinak, zioen, limite zeharkaezina dauka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Behatutako kasuen kopurua txikia denean, ezin da bermatu indukzioaren metodoa limitera ailegatuko denik, gutxieneko limitea zein den ez dakigulako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Indukzioa erabiliz, zerbait baieztatu ahal izateko gutxieneko limite bat ezagutu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Sistema hauek [...] diskurtsoan bertan dautza, edo gehiago oraindik [...] bere mugan, bera den moduan existiarazten duten arau bereziak definitzen diren limitean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

2 balio finkoa, zeinetara jotzen baitu, hiru iritsi gabe, zenbaki sail infinitu bat,

Matematikako limite nozioarekin analogia bat eginez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.


limo 1 iz ibaietako lohia.

Eszilaxek dio Zernez harantzago itsasoa ez dela nabigagarria, han hondo gutxikoa delako, limoz eta itsas belarrez betea; halaxe da, asko dago horietarik eskualde hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

2 irud/hed

Erleek loreetan ez bezala jokatzen ari zitzaion Andreas: neskaren barne-muinetako lore-hautsa jaso ordez, mutilaren musuek kezkak eta larridurak oro irentsarazten zizkioten Norari, gero eta atseden-limo eztiagoari tokia egiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.


limoi 1 iz limoiondoaren fruitua, laranjarenaren antzekoa, baina horia eta hura baino garratzagoa.

Zortzi urterekin, limoiak saltzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Labana bat erabiliz, limoia zuritu eta azal pixka batez igurtzi zuen edalontziaren ertza. Bai, limoi zurrupatuak ziren bihotz eta amodio kontuak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.

Haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Autoan zure perfumearen limoi lehorra beste zerbaitekin nahasi da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Sagarrak eta madariak, limoi berantiarrak eta mahaspasak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.

Limoia pontxean bezain erreak bukatu genuen ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

2 limoi zukua.

Edateko, berriz, garagardoa limoi freskagarriarekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

Esnea amaiturik teak limoiaz behar zuen nahi eta nahi ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Limoi tea eskatu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 158. orr.

Bikarioaren emazteak limoi-edaria ekartzen zigun Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Eguna joan ahala, limoi azal eta oliba hezurrekin nahasiko zen zerrautsa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.

Limoi pusketa hartu eta aizto txiki batez bi zatitxo egin zituen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Merkatu nagusiaren inguruetako bankuetan hainbat saltzaile esertzen ziren, limoi saski banarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

3 limoi arbola limoiondoa.

Lorategian ezpelak, erramuak, limoi arbola.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

4 limoi koloreko izlag

Horrelakoak ziren koadro guztiak, esan zuen, berde eta grisak, limoi koloreko belauntziekin, eta emakume arrosekin hondartzan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

5 limoi-ur (orobat limoiur g.er.) limoi zukua.

Gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Limoi ur hotza emakumeentzat prestatua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Safok, bere eskuez hartu zuen maitalea eta jendetzatik aparte eraman, taberna batera, limoi-ura kanelarekin hartzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

"Campary" bat, limoi-ur tanta zenbaitez bataiatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

· Limoi erdiaren ura, gatza, eta olioak olibarena behar du izan  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

6 limoi-zuku

Ur berozko poltsak, limoi zukua eta termometroa bi orduz behin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

limoi ur (13); limoi ura (12); limoi uraz (3)

laranjak eta limoiak (22); limoiak kantari (4); limoiak kantatzen (4); limoiak kantatzen hasi (3)

limoizko zurrupaki (3)


limoikume iz adkor limoi txikia.

Bi limoikume dakartza bueltan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.


limoiondo iz laranjondoaren familiako zuhaitz txikia, lore arrosa usaintsuak dituena, fruitutzak limoiak ematen dituena (Citrus limon).

Limoiondo zabal hostotsu baten azpitik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Valentzia aldean erabat galdu ziren laranjondo eta limoiondoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Inguru guztian, haranaren sail lauetan, mahastiak eta limoiondo lerroak ageri ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Olibondo eta limoiondo sailak ere suntsitu dituzte israeldarrek, lekukoen arabera.  Berria - Mundua   2004-10-17

Kartagon ere bada iturri bat, gainean koipe moduko bat izaten duena igerian, eta limoiondo-azalaren antzeko usaina duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.


limoiur ik limoi 5.

limonada 1 iz limoi zukuarekin, urarekin eta azukrearekin egiten den edari freskagarria.

Gure ogitartekoa jan, limonada edan eta txantxetan aritu ginen. Baso bat limonada goraino bete eta eman zion. Kanape garraztuekin eta limonada gezarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.

Limonada batera gonbidatuko haut.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru limonada-botila ireki zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Zalantzarik gabe, on egingo lioke limonada trago batek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Alepo herrian, sorgortuta zegoela nik ikusitako limonada-saltzaile batek Gabriel goiaingerua zela uste zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.


limosna 1 iz karitateak bultzaturik ematen den dirua edo zernahi gauza.

Apaiz zikoitz batek galdetu zigun ea norentzat ari ginen biltzen limosna. Aberastasun egarriak eta negozioaren ardurak preso hartuta, ukatu egin zion limosna.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Ate ondoan limosna eske. Jesusen elizara eta Montserratekora joan ohi zen limosna eskatzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.

Etxeko andrea, bota egizu limosna on bat zakura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

-Har beza hori berorren elizarentzako limosna gisa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Karlos Ohandok, Martinen amari baserria limosna moduan uzten zion familia aberatseko semeak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

2 limosna egin

Eta egin dezagun limosna, limosnak garbitu egiten baititu arimak bekatuen zikinetatik. Limosna egiten zuelako libratu zen Ahikar Nadabek hil nahian jarri zion tranpatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Erakutsi zeuen seme-alabei zuzen jokatzen eta limosna egiten.  Elizen arteko biblia   Tb 14,8-9

· Erruki egintza eta limosna asko egiten zuelako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 87. orr.

Limosna ugari egin izan diet nirekin batera Ninibeko erbestera ekarri zituzten ahaide eta herritarrei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 103. orr.

3 limosna eman limosna egin.

Ea bidezkoa zen lapurrei limosna ematea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 682. orr.

Limosna emateari uko egiten dionarentzat.  Elizen arteko biblia   Si 12,3

Karitatea egitea limosna ematea da, eta elkartasuna, aldiz, indarrak batzea, helburu jakin baten alde egiteko.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Ohi zuen baino eskuzabalago eta oparoago emango zuela limosna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

· Handik aurrera, begi onez ikusten zituen behartsuak eta limosna ugari eman ohi zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.

Oso karitategileak zirela, limosna handiak ematen zituztela eta miseria asko konpontzen zituztela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

4 limosna ontzi elizetan eta, limosnak botatzen diren ontzia.

Limosna ontzi bat zeraman gerrian giltzarrapoz itxia, elizetako pilareetan esekita daudenak bezalakoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emaguzue limosna (4); emaiozue limosna (3); eman limosna (3); eskatu limosna (3); hartuko dute limosna (3); limosna asko (3); limosna bila (38); limosna egin (3); limosna egiten (3); limosna emaile (3); limosna emaile handiak (3); limosna eman (5); limosna ematea (8); limosna ematean (3); limosna emateko (4); limosna ematen (7); limosna eskatu (14); limosna eskatu zion (6); limosna eskatuz (3); limosna eskatzea (6); limosna eskatzeaz (4); limosna eskatzeko (6); limosna eskatzen (11); limosna eskatzera (9); limosna eske (54); limosna gehiago bildu (4); limosna gisa (3); limosna ugari (3)

bildutako limosnak (4); emandako limosnak (6); limosnak eginez (3)

limosnatik bizi (4)


limosnagile iz limosna egiten duen pertsona.

Limosnagile handi den Jainkoak, gauza guztiak bere esku dituenak, bere mahaira gonbidatzen gaitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 165. orr.

Izan ere, Jainkoaren zerbitzariak, limosna eskatzean, Jainkoaren maitasuna eskaintzen die saritzat limosnagileei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.


limosnagintza iz limosna egitea.

Limosnagintzan, Frantziskok gehiago begiratzen zion arimen irabaziari, gorputzeko mantenuari baino; eta bai ematean eta bai hartzean, eredu izan nahi zuen besteentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.


limosnatxo iz limosna txikia; adkor limosna.

Hago; emango diat limosnatxoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Jainkoaren maitasunagatik limosnatxo bat eskatzen ziola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1053. orr.

Jauna, limosnatxo bat umezurtz honentzat!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Erromestasun gorrian, limosnatxoren bat eskatzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Etxeetan, txirrina jo eta gero, hauxe esan behar zen: limosnatxo bat Jainkoaren izenean, nire ama erotu egin da eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.


limousina ik limusina.

limpiaparabrisa iz parabris-garbigailua.

Ez al daukate zure begiek limpiaparabrisarik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 103. orr.


limur ik limuri.

limurgaitz iz limurtzen zaila, ia ezin limurtuzkoa.

Beharbada, horrela jokatu zuten limurgaitzak direlakoa egiten duten dama horietako batzuek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 272. orr.

Zaintzaile limurgaitz gogorra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.


limuri (orobat limur g.er eta linburi; Euskaltzaindiaren Hiztegian limuri agertzen da) 1 izond labaina, irristakorra.

Emakumeak izaki isurkariak dira eta, bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean [...]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala, hots, gauza izugarria... nazkagarria benetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

2 (adizlagun gisa)

Behatu nionean, malko bat ikusi nion osaba Joanikoti, masailetan behera linburi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

3 lizunkeriazkoa.

Alde zaharreko kaleetan gora, taberna batzuetako ateen orpoetan emakume lotsagabeek irribarre limuriak eskaintzen dizkizute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.


limurkeria iz lizunkeria, lohikeria.

Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 51. orr.

Nire arreba txikia aldizkari porno batean limurkerietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Hatz luzea limurkeriaz miazkatzen zuen, atzera-aurrera astiro mugituz ezpain mamitsuetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Zaila zen, abesti hura entzutean, zenbait korista ez ekartzea gogora, gerriari limurkeriaz eraginez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Polly, jakina, ibiltzen zen limurkerietan mutilekin, baina Mooney andreak, epaile maltzurra izanik, bazekien mutilak denbora-pasa bakarrik ari zirela, haietako inork ez zuela asmo seriorik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.

Durant jauna alboratu egin zen limurkeriaz eta lehendabizi sartzen utzi zion neskari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

· Burduntzi-arrak, susmo txarrak dituelako edo, eme leialak nahi ditu, ez du arinkeriarik edota limurkeriarik onartzen, eta emea menpean hartzen jarraitzen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.


limurketa (corpusean linburketa soilik) iz limurtzea.

Eta horregatik hasi zinen linburketa-saioekin?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.


limurki adlag limurkeriaz, lizunkeriaz.

Elkarri begira egon ziren une luze batez: Teresa limurki, Maiza errezeloz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.


limurkortasun (corpusean linburkortasun soilik) iz limurtzeko joera duenaren nolakotasuna.

Linburkortasunaren erronka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.


limurtasun 1 iz besteren nahia bereganatu edo zerbait egitera bultzatzeko ahalegin zuria.

Izan ere, aspalditik saiatzen ari ziren Turkestango tatariarrak eta batik bat Bukhara, Kokand eta Kunduzeko khanerrietakoak bai indarrez bai limurtasunez kirgizen herriak Errusiaren mendetik ateratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

-Nahi baduzu, taxi bat har dezakegu -mintzatu zitzaion gizona, limurtasunez-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez, uzkurtasun edo arrangura arrastorik ere gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

2 sentsuen atsegina, atsegalea.

Baina gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen, hain zuzen ere polo magnetiko batek bezalatsu erakartzen zuen limurtasunezko plazerarekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Bien bitartean, moteldurik sentitzen zuen haxixa nola liseritzen zen bere baitan, haren limurtasunean abandonatua. entzutetsuak ziren senarrarekin, haren limurtasuna zela eta, izaten zituen liskarrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Dantzariak zalutasun bateratuan kulunkatzen dira, baina inspiraziorik gabe, suhartasunik gabe, grinarik gabe, limurtasunik gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.


limurtu, limur, limurtzen (orobat linburtu; Euskaltzaindiaren Hiztegian limurtu agertzen da) du ad 1 da ad irristatu, labaindu.

Platertxoa belaunen artean limurtu zitzaion, lurrera erori eta puskatu egin zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 263. orr.

Pantxo etzanda jarri zen lurrean, eta harkaitz barrura limurtu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

Aizkora, egurra ebaki ordez, limurtu egiten zitzaion kolpe bakoitzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Aingira bat bezain erraz limurtzen dela kontsolamendua esku artetik, eta arrantzalearen esku hutsek atsekabea irudikatzen dutela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.

Eta, begietan beheiti purpuila batzuk linburtzen zitzaizkiola, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

2 irud/hed ik lerratu.

Gurbiltasunaren legeak utzi zidan bezain laster, laboratoriora limurtu nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Eguzkia gortinen azpitik limurtzen zen bulegoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.

Loak eta koltxoiek isuritako usain txarra limurtzen zen leiho estuekiko etxeetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Azkenean, izaren artean limurtu zen, amiñika-amiñika, oheko oholtxoek kirrinkarik egin ez zezaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Horrela, nahi gabe, oharkabean kasik, gure geografia plastikozko egiten da, gelatina xaflak balira bezala linburtzen dira egunen poderioz auzoak, herriak, eskualdeak espikerraren ezpainetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.

• 3 (du ad gisa)

Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

4 du ad norbaitek besteren nahia bereganatu; norbaitek beste norbait bairatu.

-Markako bakeroak, inoiz baino merkeago, hiru biren prezioan! - eta antzekoez limurtu guran erosleak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

«Bezeroak limurtzeko topagune» bihurtu dira azokak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Agure batek urtxintxa bat limurtu nahi zuen poltsa bateko kakahueteak jan zitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Hirugarren mailako letretako gure taldean, ordea, lortu egiten zuten ikasleak limurtu eta manipulatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.

-Limurtu ezazu senarra, eta emaguzu jakitera erantzuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Uste dut Ivyk nik neure burua gorrotatzea besterik ez zuela nahi, eta horretarakoxe limurtu ninduela, hain zuzen ere, neure burua gorrota nezan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Hurrengo, politikak limurtu zuenean, gure begi-bistatik desagertu zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Egiaren itxurako iritziak iruzur egin ez diezagun, hitzaldi dotoreak limurtu ez gaitzan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Gauza bati begiratzen diozu, eta, poliki-poliki, limurtu egiten zaitu, nahastu egiten zaitu [...], emakume baten aurpegia balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

5 seduzitu.

Nagusiaren alabak, ederretan ederra, ezkutaria limurtu nahi izan zuen, bere ahots eztiarekin galderatxoak belarrietara irristatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Neska gustatu egingo zitzaioan eta limurtu egin zian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.

Bere burua eskainiz, neskatoak berriro limurtzen zuen Egutxi.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Bere "armak" erakusten ari den indioilar baten antzera indioiloa limurtzeko erritoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako, bere larruazal belztuarekin eta bere gorputz mehearekin limurtzeko gauza dela oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.


limurtzaile 1 izond limurtzen duena.

Aspalditik erabilitako froga-oinarrien pisuaren indar limurtzailea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 227. orr.

Ahotsa apur bat karrankaria zen baina gainontzean oso atsegina, limurtzailea, ia liluragarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Gazte ttiki bat, makala, atsegina, ahots limurtzailekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

Gehien bat bere begi ikusgarriak nabarmentzen zitzaizkion, beltz baino beltzagoak eta limurtzaileak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.

Eskote limurtzaileak, ageriko bizkarraldeak, ezer gutxi ezkutatzen duten oihal arinak... Montse sentsuala zen, limurtzailea zen, lizuna zen, fantasia bera zen...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ahotsak entzun ziren berriro, eta gizonaren ahotsak berriro eten zituen, artaziek zetazko haria mozten duten bezala, limurtzaile eta gazte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

• 3 iz limurtzen duen pertsona.

Eta zer esan Hank Miller-ez, unibertsitateko futbol taldeko atzelari eta emakume ospetsuen senior mailako limurtzaileaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Begirada erakargarri hori, aldi berean inguratu eta biluzten duena, limurtzaile petoaren begirada hori.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

Limurtzaile ona izaten jakin behar da [...], magia pixka bat egiten jakin behar da gau bateko babesa lortzeko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.


limurtze iz labaintzea; bairatzea; seduzitzea.

Lausengua, laidoa, limurtzea... imintzio eta keinu etengabea. Limurtzea zen orain persuasiorako bidea, sedukzioa alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Lau hanka haiek bi izan balitu baino askoz ere limurtze indartsuagoaren sentsazioa utzi zioten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

limurtze soila (3)


limusina (orobat limousina g.er.m, limousine g.er.) 1 iz luxuzko automobila, luzera handikoa.

Nik limusinak pelikuletan bakarrik nituen ikusita, eta sartu nintzenean erreginaren pare sentitu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Joseph Blatterrek, sekula baloirik jo ez duena baina zortzi metroko limusinetan gidari beltzekin dabilen FIFAko burokratak.  Berria - Kirola   2006-04-04

Packard limusinaren barruan eserita, Cynthia liburu bat irakurtzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.

Zoriaren halabeharrez, akaso, ez zuen inork begiratu limusina barrura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Haien atzean, limusinak, turismoak, ibilaldi turistikoetarako autoak eta sedanak herrestan zebiltzan, sigi-saga errepidean zehar. Arrakasta handia izaten ari da Renault Logan, 'pobreen limusina'.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Limusinak alokatzeko enpresa bat ere zuzentzen du.  Berria - Kultura   2004-07-14

2 antzinako zalgurdia, atzeko aulkia estalia eta aurrekoa estaligabea zuena.

Hurrengorako zaldi zuriek eramandako limusina bat alkilatuko dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.


linazi iz lihoaren hazia, margoak egiteko erabiltzen den olioa ematen duena.

Linazi-olioa emanda daude.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.


linbiko izond sistemaz mintzatuz, emozioak gobernatzen dituen burmuineko egitura batzuek, hipotalamoa eta hipofisia barne, osatzen dutena.

Hormonak aske dabiltza, neuronen zirkuituak hiperaktibatuta daude eta burumineko plazeraren guneek (sistema linbikoa) plazera eta atsegina ematen diguten deskarga elektrikoak jasotzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Garuneko "emozio-zirkuituen" ahuleziaz duen ideiari atxikitzen zaio, ordea, eta berekiko dauka zirkuitu horiek, filogenetikoki zaharrak diren garuneko emozio-aldeak -amigdala eta sistema linbikoa- baliagarriak izan daitezkeela kortex prefrontaleko alde garatu berriekin eta gizakiaren ezaugarri espezifikoak dituzten aldeekin lotzeko  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sistema linbikoa (3)


linbo 1 iz kristau erlijioan, zintzoen arimen egoitza Jesu Kristoren berrerospenaren aurretik; bataiatu gabe hildako haurren egoitza.

Linbo moduko batean egona zen aldi batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Eta nire heriotzako egunean nik, linbora jaitsi eta han aurkitu nituen arima guztiak zauri hauen bitartez handik atera nituen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

2 ongi zehaztu edo mugatu gabeko eskualdea edo egoera.

Ez zeru eta ez infernu, minaren sentipenak eta plazerarenak nahasten diren linbo badaezpadakoa begitandu izan zaio beti bizartegia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Linbo moduko batean egona zen aldi batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.


linbotiko izond linboari dagokiona, linbo-.

Knockin' On Heaven's Door ere ez, jakina, paradoxikoegia litzateke gure egoera linbotikoan...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 217. orr.


linburi ik limuri.

linburketa ik limurketa.

linburkortasun ik limurkortasun.

linburtu ik limurtu.

lindano iz belar-hiltzaile eta intsektu-hiltzaile gisa erabiltzen den hauts zuri pozoitsua.

2.500 tona lindano horiek Barakaldoko [...] Argalario mendiko lindanoa gordetzeko gunera eraman zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

1995. urtean lindanoa garbitzeko baimena eman zuten Jaurlaritzako Ingurumen Saileko arduradunek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Lindanoz kutsatutako gune hori garbitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01


lindirgatsu ik lingirdatsu.

linea 1 iz garraio zerbitzu baten ibilbidea; zerbitzu hori bera.

Tranbiaren bagoiari begiratzen zion, autobusari; linea bat aukeratzen zuen, ez non eta ez han.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

S (gaur 84) lineako autobus ia bete bateko atzeko plataforman.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.

Metroan eleberriak soilik irakurtzen dituzu, eta ez linea guztietan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 140. orr.

Bilboko metroak, egun, bi linea ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Linea urdin iluna hartu du trenaren zain egon beharrik izan gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.

Tren geltoki horrek beste linea guztiekin eduki behar du lotura.  Berria - Harian   2006-01-18

AHT lineak egitea eta linea zaharra merkantzien garraiorako uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Aturriko bokalean ainguratua zegoen lineako ontzi bat ikustera joan ginen behin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Super-Constellation-a genuen hegazkina, linea hartan ohi bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Linea beretan izan ginen pilotu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.

Beste asko autoz, trenez eta lineako autobusetan etorri dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Lineako transatlantiko bateko mediku-posturako lehiaketan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

2 energia edo seinale elektrikoa eroaten duen kable sistema.

Goi tentsioko linea eten zuen atzo Espainiako Sare Elektrikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Linea horren bitartez garraiatzen da Frantziak Espainiari saltzen dion argindarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Antzaren hegada linea elektrikoen gainetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Aspaldidanik ezarri zuten Chicagora arteko telefono-kableen linea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Friedelen zenbakia markatu nuen, baina linea hartuta zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Sateliteko telefonoa hartu zuen, Pentagonoarekin linea zuzena lortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Lehen parte-hartzaileei proiektuko arduradunek jarriko dizkiete ordenagailua, kamara eta ADSL linea.  Berria - Gaiak   2004-03-19

3 lerroa.

Abstraktiko pintura harrigarriak, eta Chantal Guillet-ren linea borobiletan legundu eskultura goxoak.  Herria   2002-08-08

-Kaixo, baliente, primera linean?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Ahotsaren linea melodikoa.  Berria - Kultura   2006-04-27

4 joera, ildoa.

poliziek eta Corroye epaileak U Ribomburen linea editoriala dutela jopuntan jarri eta FLNCren ekinbidea ez kondenatzea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-06-26

Linea kontserbakorra daukagu bestetik: Iraultza Frantsesak berehala izan ditu gisa honetako behatzaile eta analistak, Tocqueville bat Frantzian, Burke Ingalaterran, L. von Stein Alemanian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Aldizkariaren linea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Traizioraino bezain leiala linea ofizialarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez daki bere helmugara iristeko linea konbinazioa zein den.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Donostia eta Baionaren arteko tren linea baten sortzeko egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Autobus linea berriak Trintxerpe, [...] eta Larratxoko bizilagunei ordu oro Donostia erdugunera gerturatzeko aukera ematea du helburu.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Donostia-Bilbo tren lineako Mallabiako geltokian.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

Hegazkin linea batzuk beti zaintzapean.  Berria - Mundua   2004-01-06

Mexico DF eta Monterreyko hainbat metro-linea.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Bakoitzak bere telefono linea izatea ere pentsatu genuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 31. orr.

Argindar linearen babes eremua garbitzeko.  Berria - Harian   2006-02-01

Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Posta lineak sortzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 66. orr.

Ornamentazio justua eta kantu linea dotorea.  Berria - Kultura   2004-10-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

linea berri (4); linea berriak (5); metroaren hirugarren linea (3); prima linea (4); s linea (3); telefono linea (13)

telefono lineak (5)

lineako autobus (12); lineako autobus batean (3); s lineako autobus (9)

linearen beste aldean (3)


lineal 1 izond lerroari dagokiona, lerro zuzena bezalakoa.

Baina altxor baliotsuena barruan dago: 3.500 metro lineal informazio.  Berria - Kultura   2004-09-08

Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineai batek (A Linealak) 14. "B Lineal" idazkera minoikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Perspektiba linealaren legeak aski bakunak dira geometriaren ikuspegitik, eta ongi ezagutzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Zenbat aldiz errepikatzen den unitate hori [...] edo errepikatuz formatu diren kateak linealak, adarkatuak edo elkarren artean lotutakoak ote diren.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Hala ere, ez dago bide lineal bat logikaren historia osoan zehar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Ikuspegi berrian, mundu biziaren egitura ez da jada lineal eta jarraitua, baizik, aitzitik, ez-lineal eta etena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

2 adarrik edo itzulingururik ez duena.

Kontaketa lineala da, hirugarren pertsonan egina, eta urtearen aroekin batera egiten du aurrera.  Berria - Kultura   2004-06-12

Ez, nire idazteko modua ez da lineala, ez eta nobeletan ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.

Ez dut dedukzio linealaren bidez jokatzen, zirkulu zentrokideen bidez baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.

Elkarren ondoan, elkarren segidan, bata bestearen gainean jartzen diren edo eskema lineal batera murriztu ezinik gurutzatzen diren sail ezberdinen bereizketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

3 lerro zuzen baten bidez irudika daitekeen aldakuntza duena.

Soldaten 100 euroko igoera lineala.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

KPIren gainetik 600 euroko soldata gehikuntza lineala.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Progresoaren ideia ez dago zergatik esplikatu derrigor eskala linealetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.

Sarritan datuak estimazio linealetan oinarritzen baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

Muskulua, funtsean, motor lineal bat da, tenperatura baxuko erregai-pila batek darabilena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.

Prozesu gutxi-asko lineal eta jarraitu bat, proteinen zer-nolakoa aldarazten zuten mutazioen ondoriozkoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perspektiba lineala (4)


linealki adlag lerro zuzenaren arabera; adarrik edo itzulingururik gabe.

Hainbat direla aztertu beharreko faktoreak, eta ez gainera linealki, [...] baizik eta alde desberdinak oro har aztertuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Bi elementu, bata linealki zuzendua eta bestea nota musikal bakoitzak dituen harmonikoez baliatuz gora eta behera eratutako glissando efektua.  Berria - Kultura   2006-03-28

Hasieratik garatuz doa linealki, mailaz maila sistema osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.


linealtasun iz lineala denaren nolakotasuna.

Zatika kontatzen du, eta ez dago linealtasunik.  Berria - Kultura   2004-02-21

Hizkuntzaren linealtasuna dela eta, baztertua geratzen da erabat bi elementu batera ahoskatzeko aukera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Gauza horiek guztiak ez daitezen metatu mordo amorfo batean, ez daitezen inskribatu etendurarik gabeko linealtasun batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.


linfa 1 iz isurkari organiko koloregabea, odolaren eta ehunen arteko harremanen bitartekari gertatzen dena.

Gorputzeko fluidoetariko bat linfa da; odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Linfaz edo esne epelez beterik nengoela iruditzen zitzaidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

2 irud/hed

Uretan disolbaturik baitago, edo zuzenago, mahatsaren linfan .  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Linfa-sisteman sortzen den minbizi mota bat da Hodgkinen gaitza.  Berria - Gaiak   2004-09-25


linfatiko 1 izond linfarena, linfari dadokiona.

Hodi-sare konplexu bat da sistema linfatikoa, zain eta arterietatik hurbil dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Larbek gizakiaren sistema linfatikoa erasotzen dute, eta bertan hazi eta ugaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Nodulu linfatikoak ehunezko kozkor batzuk dira, gorputzaren leku askotan daudenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

3 irud/hed

Ez dut nahi integra nazaten, ez eta nire odol gorri ederra piztia linfatiko hori gizentzera joan dadin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.


linfoblastiko izond leuzemiaz mintzatuz, minbizi akutua, linfa zeluletan sortua.

Patuak lagun-min egin gintuen, Ekainek leuzemia linfoblastiko bat harrapatu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leuzemia linfoblastikoa (3)


linfogranulomatosi iz gongoil batean granuloma agertzea ezaugarri duen eritasuna.

Linfa-sisteman sortzen den minbizi mota bat da Hodgkinen gaitza edo Linfogranulomatosi gaiztoa deitzen dutena.  Berria - Gaiak   2004-09-25


linfohitiozitosi iz

Linfohitiozitosi hemofagozitoa deritzon gaitza tratatzeko etoposidoa kimioterapiarako gaia erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-03


linfoma iz linfa ehuneko tumorea.

Odoleko minbizirik zabalduena da linfoma.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Hodgkin-en linfoma deritzon gaixotasuna.  Berria - Harian   2005-04-17

Hodgkin motakoak ez diren linfomak, berriz, 45 eta 60 urte arteko pertsonek garatzen dituzte gehien.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Duela sei hilabete atzeman zioten linfomaren arrastoak erabat desagerraraztea da ebakuntzaren helburua.  Berria - Harian   2006-02-15

Kutsadurarekin lotzen diren tumoreak (sarkoma, linfoma, jaiotzetiko anomaliak).  Berria - Euskal Herria   2004-05-16


linfozito iz tamaina txikiko leukozitoa, gongoiletan eta linfa hodietan sortzen dena eta immunologia sisteman garrantzia handia duena.

Globulu zurien beste talde nagusia linfozitoena da; globulu zuri guztien laurdena edo dira linfozitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Linfozitoek linfan zirkulatzen dute, eta azkenean odolera iristen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Kasu askotan birusa linfozitoak suntsituz joaten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Linfozitoak gure zainetan barrena bidaiatzen duten gisan goaz gu ere bizitzaren odolean nahasturik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.


lingala iz lingalera, hizkuntza bantua.

Antza, laster aski ikasi zuen herrialde hartan bi dialekto zeudela: lingala eta munikutuba.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 319. orr.


lingalera iz hizkuntza bantua, Zairen eta inguruetan mintzatzen dena.

Jean Bernabe Moussayou angolarrak lingaleraz abestu du zenbait kantutan.  Berria - Kultura   2004-05-01

Kukuma berbak iritsi esan gura du lingaleraz, Moussayou angolarraren hizkuntzan.  Berria - Kultura   2004-05-01


lingirda (Euskaltzaindiaren Hiztegian lirdinga agertzen da) iz lirdinga.

Desager bitez lingirda darion barea bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 58,9

Han ilunpea beltz-beltza zen, eta hotza hormetan itsatsitako lingirda zikina.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Sudurrera eraman zituen hatzak, lingirda hura usaintzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Kuleroak jaitsi nituela lingirda hartaz zikintzea ez nuelako nahi, besterik ez, eta mukizapi bat eskatu nion garbitzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.


lingirdatsu (orobat lindirgatsu g.er.) izond lirdingatsua.

Lurrean upelak zeuden isurkari lingirdatsuz beterik, eta pitxerrak belarrekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Eskueran izango duzu giza ergelkeria ere, lingirdatsu eta likatsu samartua beroaren eraginez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.

Ni ez naiz tristura horren arduraduna, baina bizitza osoa daramat nondik datorkidan jakin guran, ibai arre eta lingirdatsu horren sorburua noraino iristen den irudikatu nahian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Ez da oraindik aparteko ezer, zorioneko goragale xumea da: baltsa lingirdatsuaren hondoan hedatzen da, gure denboraren hondoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Margeren salaketari esker, Interpolek desartikulatu ahal izan ditu erakunde beldurgarri horrek ia mundu guztian zehar sakabanaturiko tentakulu lindirgatsuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.


lingote 1 iz metal landugabe urtuzko barra edo puska, eskuarki burdinazkoa, edo urre, zilar edo platinozkoa.

Gurdietan eraman ohi zuten, teilez estalita, beruna lingoteetan ere, balak urtzeko balioko zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.

Narrows-ak lingotez buxaturik zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Alga zuriko lingoteak ordaindu zuen hilkutxa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zilar lingote bat zen, aise 300 libera balio zuena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.


linguista iz hizkuntzalaria.

Linguista banintz ez nintzateke ausartuko hain terreno labankorrean sartzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Jacques Allières, Tolosako Unibertsitateko linguista.  Herria   2001-11-01

Boppen ondoan, hasiera-hasieratik azaldu ziren maila handiako linguistak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Linguista ikuspegi diakronikoan jartzen bada, somatuko duena ez da hizkuntza izango, baizik eta hizkuntza hori aldarazten duten gertakari batzuk.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.

Alferrikakoa da linguisten ahalegina; ez dute euskararen enborra inoiz aurkituko.  Berria - Kultura   2004-06-26


linguistika 1 iz hizkuntzalaritza.

Ikerketa horiek izan ziren [...] linguistika historikoari bidea urratu ziotenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Indoeuropar linguistika, hasieran, ez zen jabetu erkaketaren benetako xedeaz, ezta berreraikitzeko metodoaz ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Hiztunaren jarduera, disziplina multzo bat kontuan hartua aztertu behar da, eta disziplina horiek, hizkuntzarekin duten erlazioarengatik soilik dute lekua linguistikan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

Hizkuntzaren linguistika eta hizketaren linguistika.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Linguistika eskola nagusienetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

"Belarri ona" deitzen den hori ez dago linguistika ikerketan erabiltzeko moduan neurtua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Quebec-eko linguistika egoeraz.  Herria   2003-06-26


linguistiko (orobat linguiztiko g.er.) izond hizkuntzari dagokiona. ik hizkuntza 4.

Eremu linguistikoen kate etengabea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

Komunitate nazionala [...] komunitate linguistikoa da, hizkuntzak egiten du nazioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

Gizarte lotura dela eta, erkidego linguistikoa sortzen da, eta agian, ezaugarri erkide batzuk hizkuntza osoaren gainean hedatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.

Hiru hizkuntza horietan lortzen dituzten gaitasun linguistikoek etorkizunerako bide zabalak irekitzen dizkiete ikasleoi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Bi lurraldeen arteko lotura historikoak, kulturalak eta linguistikoak.  Berria - Ekonomia   2004-09-25

Hitz edo perpaus baten esanahia testuinguru linguistikoan ageri diren gainerako elementuekin duen erlazioa baino ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Euskararen jabekuntza: azterketa linguistikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako, bai eta interpretazio orokorretarako ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Deitoratu behar dugu Frantziako buruzagien faxismo linguistikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Ikur linguistikoa arbitrarioa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 11. orr.

Arazo linguistikoek duten garrantzia testuak erabili behar dituztenentzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Antolaketa linguistiko hori hizkuntza bakoitzaren fonologian, gramatikan eta hiztegian datza.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Euskarak azentuari garrantzi linguistiko txikia ematen diola.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Haurren entzumena hasieran ez da linguistikoa, erabat fonetikoa baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Italiako entsalada linguistikoaren osagai nagusia italiera da, baina ez bakarra.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresa berri samarra da.  Berria - Harian   2005-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garrantzi linguistiko (3); testuinguru linguistiko (3)

balio linguistikoa (3); ikur linguistikoa (9); ikur linguistikoa arbitrarioa (3)

ikur linguistikoak (4)

ikur linguistikoaren (5)

ikur linguistikoen (4)


linguistikoki adlag hizkuntzaren aldetik.

Gaurko Euskal Herria gizarte desintegratu bat da administratiboki, politikoki, sozialki, linguistikoki, kulturalki. Linguistikoki, morfologiak ez du helburu benetako eta autonomorik; ezin izan daiteke sintaxiaz kanpoko jakingai.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Klikak erabiltzen ditugu guk ere, baina ez linguistikoki.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Txistukarien ahotsa, beraz, ez da inoiz linguistikoki erabiliko euskaraz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Ez ideologikoki, ez literarioki eta ez linguistikoki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

linguistikoki erabiltzen (3)


linguiztiko ik linguistiko.

linier iz marrazaina.

Gaur egunera arte iritsi diren linierra, kornerra, orsaia eta enparauak ez dira gaur goizekoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.


linimentu iz mina eta hanturak arintzeko gorputzaren guneren batean igurztzen den sendagai likido oliakara.

Izerdiaren eta linimentuaren usaina nagusi giroan.  Berria - Kultura   2004-03-21

Gorputz osoan zituen ubeldurak linimentuz igurztera. -Eman egizu linimentu hau oraingoz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.


linja iz ipar arropa zuria.

Abiatu bezain laster gutarik batek ateratzen du linjaz aldatu behar dugula, joan aitzin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Begia hesteko artean noiznahi eta nonahi ebasten dizutena ogi, linja, tabako, paketa, ahal duten guzia, jan daitekeena eta ez daitekeena, truka daitekeen ber.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.


linjeria 1 iz arropa zuria.

injeria eta paperen metatzen ari nintzelarik ene bidaia zakura, aita abadea heldu zait erraitera: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Beste batzuek linjerian lan egiten zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Sukaldeak, 60 000 pinta salda egin ditzaketenak, xuriketategia, linjeria, dutxak modernak dira eta frango ontsa pentsatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Tallur pasatu nintzanean adiskiderik baizik ez nuen, batek haria galdegin, besteak orratza, edo linjeria.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru autok [...] ere jasan zuten kalterik, baita burdindegi alboko linjeria dendak ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23


link iz informatikan, esteka.

Mundu osoko link alternatiboen zerrendarik agian osatuena Independent Media Center elkarteak kudeatzen duen helbide honetan topa daiteke http: //indymedia.org.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Horretarako link ugari aurki ditzakegu Donostiako Miramongo Zientziaren Kutxagunearen web orrian (www.miramon.org) edo Iruñeko Behatokiarenean(www.pamplonetario.org).  Berria - Gaiak   2004-06-08

Izan ere, link zuzenak ditu euskalgintza inguruko taldeekin, hedabideekin, herri mugimenduekin, talde politikoekin zein sindikatuekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07


lino ik liho.

linoleo ik linolio.

linoleum ik linolio.

linolio (orobat linoleo eta linoleum g.er.) 1 iz jute ehunezko xafla, kortxo hautsezko eta linazi oliozko nahastura batez estalia, zoruen zoladura gisa erabiltzen dena.

Altzari ilun dotore askoak, zorua linolioz eta alfonbraz estalia, irrati bat, lanpara eder bat, dena zoragarria, benetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Linoleo gainean alfonbra sare bat, norvegiar kutxa bat, aulki bat arropa batzuekin, aparadorea, armairu zahar bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Bat-batean lotan geratu binintzen linoliozko zoru hotz, gogorrean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 106. orr.

Eguzki-printzak pertsianetatik zehar sartzen ziren zoruko linolioraino.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurrean dauden linoleo zatiekin harrapatzen dituzte une batez, konturatzeke, txundituta zeudelako mugitzeko ahalmenik gabe geratu direnak.  Berria - Kultura   2006-01-24


linotipia ik linotipo.

linotipista (orobat linotipizta g.er.) 1 iz linotipoa erabiltzeko lanbidea duen pertsona.

Idazteaz gainera [...], linotipista lana gustatzen zitzaidan gehien: letrak letrekin elkartuz zer nolako aukerak sortzen ziren ikusteak asko eragin zidan betidanik izan dudan hizkuntzarekin jolasteko nire jarreran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

Parisen ibili zen, egunez inprimeria batean linotipista eta gauez ikasketak egiten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

2 (izenondo gisa)

Hauk ginituen lehen lanak irarkolan: aintzinetik guk igorri textuak joak baitzituzten astearte goizerako bi gizon linotipiztek, behar ginituen guk denak irakurri.  Herria   2001-10-25


linotipizta ik linotipista.

linotipo (orobat linotipia) 1 iz testuak inprimitzeko makina, matrizeko letrak eta ikurrak lerroka urtzen dituena.

Argazkilaritza arnasten den lekua da, dagerrotipo, linotipo eta hamaika argazki pelikula eta kamera jasotzen dituen museo historikoa. Sartu zirenetik, gizonarengan neukan arreta, eta ez ordu arte juntatzen aritu nintzen linotipiako matrizetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 324. orr.

Nikelezko hortz-ilarak zituen aho bat zen linotipia, irensten, xehatzen zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Linotipiaren besoa eskularru zuri bat jantzirik zuen emakume baten eskua zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Moldiztegi modernoa, ertaina, zilindroez, Kelley-ez, Miller elikagailuez, prentsa txikiez, linotipo-makinez eta koadernatze-tailer oso batez hornitua...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.


linterna 1 iz eskuargia.

Eskuan linterna bat zekarrela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.

Linternaren argiak itzal handiak eta mugikorrak sortzen zituen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 155. orr.

Linterna piztu zuen, eta gordeleku barrurantz zuzendu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Linterna piztua esku batean zeramala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 39. orr.

Dupontek olio-lanpara piztu eta linterna itzali du.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Linterna baten izpia, konturatu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

Pianoaren segidan zegoen atean finkatu zuen linternaren jopuntua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Linternaren fokuaz papera argiturik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Eskaparateen neoien aurrean, BBKkoen ekimen hau izkinatxotik etorritako argi izpia da: linternaren begitik dianaren zentro-zentrora doana.  Berria - Kultura   2004-03-06

Han egin zuten lehen trainerua 1986an, gas linterna baten argipean.  Berria - Kirola   2004-07-10

Linterna elektriko baten argia bota zien aurpegira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

2 (burdinbideetan)

Nik zerbitzuko linterna atera eta argi berdearekin bide librearen seinalea egin nion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Irteerarik gabeko trenbidea bukatzen den tokian, han gau osoan linterna urdin argi bat dago, eta semaforoetan besoek soinu bat egiten dute urrutitik argiak aldatzean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

3 linterna magiko beiran margoturiko iduriak proiektatzeko tresna optikoa.

Eguzki kiskalgarri bat nire buruan irristatzen da zurrun, linterna magikoen xafla baten antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Linterna magikoaren erakustaldietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

linterna gorria (10); linterna itzali (4); linterna piztu (4); linterna txiki (3)

linternaren argia (4)


linternadun izond/iz linterna duena.

Bankariek atoiontzien uluak entzuten zituzten, zaindari linternadunek aldeetako ateak irekitzean. Berehala ohartu zen Ertzaintzako bereziak zirela, linternadun fusilak eskuan hartuta, pareko etxea inguratzen ari zirenak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

"Uste dut hor datorrela", esan zuen linternadunak bidea argituz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.


linternatxo iz linterna txikia.

Medikuaren linternatxoak begi-nini dilatatu batzuk argitu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Pixa egitera joateko baliatzen genuen linternatxo baten argia izan nuen lagun maindire arteko irakurketan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.


linternero iz iturgina.

Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Behin, leihoa hautsi, eta linterneroaren zain nengoela, izar bat ikusi nuen ortzian.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.


lintxamendu iz lintxatzea.

Azken batean, lintxamenduaren fabore dagoenak dio justiziarik ez dagoelako hartzen duela, hartzen duenean, Lynchen bidea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Egun, lintxamendu fisikotik harago, "lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

«Sorgin-ehiza» eta «lintxamendu morala» salatu dituzte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 167. orr.

Hedabideetan zure kontra sortu den lintxamendu giroa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lintxamendu morala (3)


lintxatu, lintxa, lintxatzen du ad epaitua izan ez den pertsona bat jendetza zalapartatsuak justiziatu.

Bi mila eta bostehun lagunetik gora lintxatu ziren hegoaldeko estatuetan 1882 eta 1903 bitartean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Nahiz egunero ez den norbait lintxatzen, lintxamendua, sinbolikoa edo erreala, hortxe dago beti, lozorroan, egiazko posibilitate bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Bere aburuz, filtrazio horiek pertsonaia publikoak «lintxatzeko egindako manipulazio arduragabeak» dira eta haien kontra «epaitegitik kanpoko epaiketa» egin nahi izatea egotzi zien zenbait hedabideri.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Lintxatuta bukatuko dik bere mundualdia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.


lintxatzaile iz lintxatzen duena.

Batzuetan lintxatzaileak zitunan, edo haizetea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 282. orr.


lintzura iz lohiz beteriko ura dagoen tokia.

Geroztik, oso bakan, baina ikusi izan ditut arrabioak: mendi basoetan, beti ere lintzura edo toki heze eta lizunetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.


liofilizatu, liofiliza, liofilizatzen 1 du ad jaki bat, iraunarazteko, idortu, lehenik izoztuz eta, ondoren, izozturiko ura sublimatuz.

Liofilizatutako hamburgerra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Berehala hartzeko (nes) kafea eta zopak, adibidez, produktu liofilizatuak dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


liofilizazio iz liofilizatzea.

-Liofilizazioa: elikagaia izoztutakoan, hutsean sartu eta, sublimazioz, ur guztia erauztea, galaraztea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


liotenant ik lotinant.

lipar iz unea, mementua.

Lipar bat baizik ez zen izan, haren keinu burlatia agertu bezain fite iraungi zena. Auhena eztarri zolan ito nuen, ozendu baino lipar bat lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Balizko denbora bat lehenestea liparraren kaltetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Bada mende-laurden bat film hori lehen aldiz ikusi zuela, baina txundituta dauka oraindik ere: orainaren lipar bat eta lipar horren iragana, lurrinduz bezala, biak leku berean harrapatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Liparrik galtzen utzi gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 41. orr.

Murazov isilik geratu zen lipar batez, zerbait hausnartzeko bezala, eta azkenean esan zuen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.

Lipar batez isilik geratu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Neska lipar batez itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.

Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Isildu egin zen lipar batean, bi itzalei begirik inoiz kendu gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Duda egin zuen, gelditu egin zen lipar batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

Erlojua oraintxe gelditu da, lipar labur batez bada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.

Hori bai ez nuela lipar bakar batean ere sinetsi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lipar bat lehenago (3); lipar batean (31); lipar baten buruan (3); lipar batez (118); lipar batez isilik (3); lipar labur (3); lipar labur batez (3)


liparño iz adkor liparra.

Soin-adarrak luze, giharrak teinkaturik eta biloak txut murgildu baino liparño bat lehenago: plaxx.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.


lipartxo iz adkor liparra.

Espainola zaren ala ez lipartxo bat dudatzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

Elizako ate aurrean, On Camillo lipartxo batez bueltatu, buru-makurtze duin batez jendetzari agur egin eta barrura sartu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.


lipido 1 iz kimikan, gantza.

Lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Zeinahi ere zirelarik haien funtzioak -nerbio, gihar, guruin zein beste-, zelula guztiak ziren antzeko osagaiz eginak: karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Normalki jaten ditugun lipidoak jatorria animalietan daukaten gantz saturatuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Lipido aseek, ekilore-olioak edo arto-olioak, esaterako, minbizia azkarrago garatzen laguntzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Guk jandakoaren %30-35 lipidoak izaten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

2 (hitz elkartuetan)

Era berean, «gomendagarria» da, aldiro-aldiro gorputzeko glukosa eta lipido maila kontrolatzea.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Lipido kontsumo horrek kaloria gehigarriak dakartza, eta horrek gizentasuna ekar dezake.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24


lipodistrofia iz gantzen metabolismoko nahasmendua.

Era berean, lipodistrofiaren ondorioak arintzen laguntzeko baliabideak eskatu dizkiote osasun sistema publikoari.  Berria - Harian   2005-11-30

Hartzaileen metabolismoaren aldaketak dira ugarienak (lipodistrofia du izena), eta gantzen areagotzea du zantzurik nabarmenena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17


lipograma iz letra jakin bat nahitara erabili gabe idazten den izkribua.

Testu batean hizki bat ez erabiltzeari deritzo lipograma.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.

Euskaraz gehien erabiltzen den bokala a da eta, hortaz, hori genuke lipograma nagusia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.


lipogramatiko izond lipogramarena, lipogramari dagokiona.

Ez dirudi euskaraz ariketa lipogramatiko askorik egin denik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.


liponimia iz

Hitz jakin bat baldin bada testuan agertu behar ez dena, liponimiaz hitz egiten dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.


liposoluble izond gantzetan solublea dena.

Liposolublea denez, jaki koipetsuetan ondo xurgatzen da; horregatik, esnetan edo oliotan hartzea aholkatzen da edota janariekin batera.  Berria - Harian   2005-04-17


liposukzio iz kirurgia estetikoko sendabidea, larmintzaren azpiko gantza xurgatzean datzana.

martxoa solarium, azalerako ukendu, bainujantzi eta liposukzioen aroa da, maiatza bidai agentzietara joan beharrekoa...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

Liposukzioa egin berri zirudien, baina burua sekula baino soilduago zeukan, eta zaharrago ematen zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.


liposukzionatu, liposukziona, liposukzionatzen du ad liposukzioa egin.

Zerebroa da liposukzionatu beharko zizuketena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.


lipotimia iz konortearen galtze bat-batekoa eta igarokorra, geruneko odol gabeziak eragina.

Tenperatura aldaketa horrek, besteak beste, lipotimiak eta zorabioak sor ditzake.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27


lipu ik lupu.

lira1 1 iz Italiako diru banakoa euroa ezarri zen arte.

Bost lira, arranoaren ikurra zeramaten haietakoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Hamar mila lira galdu ditugu!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.

Oporretan lanera joatea proposatzen zigun lira batzuk biltzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Lira batzuk irabazteko irrikan dagoenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Bi lira garai hartan ere diru gutxi zen, baina Albertok egunean behin baino gehiagotan eskatzen zuen lira pare bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.

Mila bana lira eman hektarea bakoitzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.

Bost mila liren bueltak kontatzen hasi zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Aberats aspertu bat kalera irten da eskale jantzita, berarekin ondo portatzen den lehendabizikoari milioi bat lira emateko asmoarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

· Irailean, italiar lirari eta libra esterlinari eraso zieten, eta EDStik irten ziren biak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

2 Turkiako diru banakoa.

Autobuseko txartelaren truke zortzi milioi lira (bost bat euro) kobratu zidaten haranzkoan, deskontua eginda.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.

Ziur nago ez nuela zertan ordaindu lira bat ere, baina tematuz gero arriskua neukan bisarik gabe geratzeko edo, ordu batzuetan behintzat, tramitazioa atzeratzeko; horren ondorioz, gerta zitekeen gaurko autobusa galtzea, beste egun batez itxaron behar izatea Erzurumen...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 81. orr.


lira2 1 iz antzinako musika tresna hariduna, bi eskuez jotzen zena eta ezaugarritzat bi adar kurbatu dituena.

Lira jotzeko ez dut nik izan esku treberik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Kantuaren eta liraren laguntzaz gozatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 164. orr.

Liraren soinua entzuten zuten, Femio aedoa ari baitzen kantatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 127. orr.

Zutik zegoen, eskuan lira zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Zertaz ari da, aitzina, lira jainkotiarra, hitz egizan nire ordez!, eskatzen duenean?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zisnearen kantua eta Feboren lira doinu artosoak era berean azpiraturik isilduko lirateke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

Txilin, lira eta harpa-soinuz.  Elizen arteko biblia   Ne 12,27

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

3 bost lerroko ahapaldia.

Donibane Gurutzekoaren lira batzuk.  Berria - Kultura   2004-03-13

Orduan, oharkabaean, zurekin Salamancan ikasi nuen Frai Luis Leongoaren lira hura oroitu nuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 632. orr.

Euskal literaturan ez dago tradiziorik ez sonetoetan, ez liretan.  Berria - Kultura   2004-03-13

Zuhurra eta onargarria al zen pentsatzea akabatu egin nahi nindutela nire ipuin erromantiko edo endetxa edo serbentesio edo liren kausaz?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.


lirain 1 izond lerdena eta, gehienetan, arina. ik mehakoil.

Baina han zen orobat nire frantseseko irakaslea, Mademoiselle Des Forêts, quebectar lirain hura, bere zango ederrekin eta ezpain-margo gorri biziarekin eta begi marroi urtsuekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Sion, neskatxa lirain eta atsegin hori, zureak egin du!  Elizen arteko biblia   Jr 6,2

Gorpuzkera lirain eta neurrikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Haren gorputzak eta gerri lirainak, [...] begiak betetzen zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Bere esku luze lirainak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Liraina zen, lerdena, oso airosoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Barrualdekoa beltzarana zen, luzea eta liraina.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 74. orr.

Sendoa eta liraina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Barraz bestaldeko emakumea hankaluze horail lirain bat da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Bazen han emakume bat, liraina gorputzez, baina lotsagarria arimaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Zaldirik lirainenak eta hamaika mirabe, emakumezko nahiz gizonezko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

Hura ilargia hodei artetik irtetean bezain lirain zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.

2 irud/hed

Adats beltz sarria harrotu zuen eskuaren mugimendu lirain batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Jauzi lirain batez zutitu, tabernatxora zuzendu, ireki eta, makurtuz, esan zidan: "zer hartuko duzu?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.

San Tomasen latin hizkera latza, liraina zeukan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Bachen fughetta lirain labur bat jo zuen lehendabizi, ariketa moduan ia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Kimika fin eta lirain hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Autoak ere halaxe erantzuten zion, emeki-emeki, [...] alaitasun lirain batez aldapa beherakoetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Melaia bere gorpuzkeraren liraina nabarmentzeko gisara jantzia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

Eta begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea, dena nuke goresgai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

4 (adizlagun gisa)

Ellen Jimmyren ondotik igaro zen, arin eta lirain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Jardina gurutzatzen ikusten diat berriro Krisztina, lirain eta lerden, bere kapela florentziar hegal-zabala buruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 210. orr.

Badakite zertan ari diren iragarkiotan pertsonaia guztiak gazte, lirain, alai eta desiragarri azaltzean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 152. orr.

Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Ecthelion Dorreak [...] distira egiten baitzuen zeruaren kontra, perla eta zilarrezko galburua bezain distiratsu, lirain eta harmoniatsu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte lirain (4); gorputz lirain (4); neska lirain (6)

gorputz liraina (4); liraina zen (6)


liraindu, lirain(du), liraintzen 1 da/du ad lirain edo lirainago bihurtu.

Mehetua zen, liraindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

Irudia liraintzen dion traje taxutu harekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

Beste batzuek, ordea, galdu-gordean bezala edukitzen dute beren emetasuna, eta askoz ere beranduago, kanpotik norbaitek tira egingo balie bezala (Giacomettiren irudien antzera) hasten dira luzatzen eta liraintzen, ia molde transparenteak hartzeraino.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

2 lirainduxe izond

Aldaka beti bezain sendo eta biribilak, sabel-izter lirainduxeak eta bular belztuak bereziki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.


lirainkeria iz liraintasun gaitzesgarria.

Askoren sinestea izan da askatasuna amets bat, lirainkeria bat dela, eta langileek ez zutela ogirik berriketa horrekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.


liraintasun 1 iz liraina denaren nolakotasuna. ik lerdentasun.

Sugearen liraintasunaz. Haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Bolumen gehiegi eta liraintasunik ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Jertse estuak eta praka elastikoek nabarmendu egiten zioten gorputzaren liraintasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Bere liraintasun eta graziak nire heldutasuna nabarmenarazten zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean, xarmarik gabeko 70 kiloetatik liraintasunezko 60 kiloetaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Ibilera arinagatik, orbelik harrotu gabe ibiltzeko erakusten zuen liraintasunagatik ezagutu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

Tarteka bakarrik antzematen du zure liraintasuna nola ari den argaltasun bihurtzen, nola jantzi zabalak bakarrik erabiltzen dituzun, gero eta zabalagoak, gero eta eroriagoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Liraintasun eta dotorezia eredu da haren gorpuzkera, zoragarria haren bularra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.


liranja ik laranja.

lirdinga 1 iz gai likatsua.

Nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak, lirdinga eta odolezko barne-sare trinkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Orduak behar izan ditut bareen lirdinga kentzeko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.

Marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Dena lirdingaz bete beharrak amorru pixka bat ematen zuen batzuetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

2 izond lirdingatsua.

Hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura, biziaren iturritzat goretsi ohi duguna, neure bizian lehenengoz ikusten nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

Ipurdia ondo jasota eta hankazabalik jarri du; haren bulba gorri eta lirdinga dakust nire ezkutalekutik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Heineken botilen kristal berdeak ez du keruaren garratza ostentzen atetzarraren goma lirdingak klik egiten duenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

· irud/hed Filosofiaren teologizatze lirdinga.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.


lirdingatsu 1 izond likatsua, itsaskorra. ik lirdinga 2; lingirdatsu.

Barea bezain lirdingatsua zen ahots hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 83. orr.

Patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Muki eta haragi lirdingatsuen artean behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.

Krokodilo baten bihotz handi eta lirdingatsua bota zion Malfoyri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.

Inguruko horma ilun lirdingatsuetara begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.

Snaperen mahaiaren atzeko apalean isurkari berdetan igerian zegoen zera lirdingatsuari ez begiratzen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 70. orr.

2 irud/hed

Loditasun lirdingatsua zuela irudi zuen, olio mineral batez osatua edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Igandea zen abiatu ginenean, ilargi lirdingatsuzko gau bero bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan, eta gu izerdiz eta euriz eta olioz blai, jaioberriak bezain zoldatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.


lirika 1 iz olerkariak bere barne sentipenak adierazten dituen poesia mota.

Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den lirika.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Umoreak, izan ere, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat dakar: mugagabea dirudienari bere mugak ezartzen dizkio, epika lirika bihurtuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Ezkerreko mugimenduetan beti izan zen halako bulko poetiko bat, epopeia proletarioaren eta lirikaren artekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Lirika herrikoi eta poesia epikoaren loratzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

Europako lirika zaharra, andereena zen, batik bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Bere adierazmolde biziki poetikoan Minnesangaren eragina nabari zuena, hau da, Erdi Aroko gorteko zaldunen lirika amodiozkoarena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Ipuina, nire iduriko, narrazioaren lirika da.  Berria - Kultura   2006-02-19

Har dezagun kopla zahar bat, gure lirikaren irudi ederrenetakoak utzi dizkigute egile anonimoek.  Berria - Kultura   2006-04-04

2 opera edo zartzuela musika.

Ezagun du lirikan (operan eta zarzuelan) aritzen dela.  Berria - Kultura   2004-01-21

Mozarten lirikaren eragina.  Berria - Kultura   2004-01-29

Angel eta Carmen Corellarekin batera, dantza eta lirika bateratuko dituen ikuskizuna eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-08-14

Gainerakoa lirika eta musika ikuskizunek hartu dute.  Berria - Kultura   2004-03-16

Susanna Rigacci sopranoak, Erromako Sinfonietta orkestrak eta Erromako Lirika Koruak hartuko dute parte kontzertuan.  Berria - Kultura   2004-09-11

Baina argi dago, bestalde, Bilboko lehiaketa honek nazioarteko lirika munduan lortu duen ospea.  Berria - Kultura   2004-11-30


liriko 1 izond lirikarena, lirikari dagokiona.

Poeta liriko eta post-erromantikotzat jotzen dute [Arrese] euskal literaturaren historiek.  Berria - Kultura   2004-04-07

Prosa liriko eder batean idatzia.  Herria   2004-11-04

Badirudi euskaldunok ez dugula sinesmenik geron sen lirikoan eta poetika klasikoan, eta hori gabe, ez dakit nola idatzi litekeen, esate bateko, poema liriko ederrik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Testuak tonu liriko nabarmena hartzen du gai horretan barrentzen denean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Bere hegaldi lirikoetan laguntzen dion mandolina besoen artean kulunkatzen duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Introspekzio lirikoa nagusitzen da gizartearen deskribapenaren gainetik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Irakurri, bide batez, maitaleen topaketaren deskribapen ezinago lirikoa, ipuin berean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

Amatasun lirikoa edo bihotz malenkoniatsua baino gehiago, gatazkaren gakoa da Nafarroa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

2 opera edo zartzuela musikari dagokiona.

Hainbat konpositoreren obren pasarteak abestuko ditu elkarte lirikoak: Pucciniren, Verdiren eta Rosinniren operetakoak eta Sorozabalen eta Bretonen zarzuela pasarteak eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-04

Bilboko Orkestra Lirikoa.  Berria - Harian   2006-01-28

Protagonistekin batera, bihar debuta egingo du Nafarroako Abesbatza Lirikoak.  Berria - Kultura   2006-03-15

Irungo Sasibil konpainia lirikoak Jacinto Guerreroren La canción del olvido taularatuko du.  Berria - Kultura   2004-02-25

Barbara Hendricksen ahots lirikoa entzun ahal izango dute, gaur, Getxoko Biotz Alai plazara batzen diren guztiek.  Berria - Kultura   2004-07-04

• 3 iz olerkaria.

Uxio Novoneyra liriko galegoaren poema eder hau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

4 soprano/tenor liriko

Errepertorio zabala menderatzen du Cedolinsek; soprano liriko eta soprano liriko-dramatiko arinari egokitzen zaion edozein pertsonaia interpretatzeko abilezia du.  Berria - Kultura   2004-01-14

Opera aditu guztien laudorioak jaso ditu Florezek, eta munduko tenor lirikorik onenen pare jartzen dute.  Berria - Kultura   2004-08-31

Dean Smith tenor lirikoak biribil abestu zuen Lohengrin.  Berria - Kultura   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poema liriko (4); soprano liriko (3)

konpainia lirikoak (3)


lirikokeria iz lirikotasun gaitzesgarria.

Jackek errazkeriarako zuen joerak molestatzen ninduen (eta halaxe jakinarazi nion, gainera), eta hark ezin zuen ustezko nire "lirikokeria" jasan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.


lirikotasun iz lirikoa denaren nolakotasuna.

Lirikotasun paregabea eransten dio Kemalek bere lanari, paisaien eta urtaroen deskripzioan batik bat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Idazle izan nahi dutenek, kazetariek, politikoek haren lirikotasun hanpatua imitatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Lirikotasuna falta zitzaizun, esan duzunez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Lirikotasun hori izan bazenu, orain ez ginen egongo gauden lekuan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.


lirin izond heldua, umoa.

Izan ere, gordinak jan ondoren, lirinak nahi genituen Gorukik eta biok; aldiz, are gordinagoak jan behar izanen genituen handik gutirat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.


lirindu, lirin(du), lirintzen da/du ad gehiegi umotu.

Bazirudien giza bihotzetan lurperatutako guztia, usteldutako eta lirindutako guztia indar gupidagabe batez berpizten zela, izaki bakoitzaren bihotzean ezkutaturik zegoen erritmo hilgarri bat taupadaka has zitekeela bizitzako une batean musikaren eraginez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.


lirio 1 iz iridaceae familiako landarea, erraboilduna eta zurtoin-luzea, sei hostoko lore handiak, urdinak moreak edo zuriak, ematen dituena (Iris germanica).

Lirioak eta zitoriak ageri ziren diz-diz, eta haien usain atseginek bat egiten zuten lurzorutik altxatzen ziren lurrun beroekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Mendiko txoriek zein lirioek ez dutela eguneroko elikagaiaz kezkarik izaten, fio direla zerutiarren laguntzaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 231. orr.

Adio, lirio eder hain delikatuak, zuen santutegi txiki margotuetan sartuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.

Lirioak bezain zuriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 241. orr.

Lirio bat bezain zimel gelditu nintzen. landa oso bat ereinarazia zuen lirioz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Lirio txinatarren gozotasun jasanezina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.

2 lirio-lore

Lirio lorearen petaloak oso aberatsak dira antozianinaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Bazter guztiak lirio-lorez bitxiro betetzetik hasi zen kontua; petalo zeru-urdin fin, patata frijitu ñimiño batzuen tankeran siku eta hauskorrak zakuka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.


lirismo iz lirikotasuna.

Pintore frantsesa, paisaia lirismo amestiz interpretatu zuena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Gero, trena hirira inguratu ahala, paisajeak lirismoa galdu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Kritikoek zein zaleek ordea, bere hitzen lirismoa goraipatzen dute.  Berria - Kultura   2004-08-07

Idazten dudanean, amorruaren edo atsekabearen lirismoari aurre egin behar izaten diot batzuetan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Absurduaren poesia-printza batzuk hemen, lirismo arin bat han. Lirismoz gainezkako oroitzapenok goibeltasunez beteak daude heriotzaren auzoko den agurearen gogoan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Indarkeria zartatsu batetik lirismo guztiz barne-bildu batera naturaltasun osoz jauzika.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lirismo erotiko (3)


lis
1 lis lore iz heraldikan, lirioaren lorearen irudikapena.

Bortak iltzez eta lis lorez beteak daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

Elurrak bortuetako pasabideak hetsi zituen, Frantziako lis lorearen eskuoihalik agertzen ikusi gabe Donazaharre aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Eta ez bakarrik lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.


lisaburdina (orobat lisa burdin) iz erropa lisatzeko tresna, eskuarki argindarrez berotzen den hiruki formako oinarri metalezko batek eta eskuleku batek osatua. ik lisagailu.

Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-; gauzak botatzen ditut bat-batean, amorrazioak hartu banindu bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Gero amarengana joango naiz, lisaburdina matxuratu omen zaio eta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Horri sabela ipurmasailetara erori zaion, hago ziur; lisa burdina bezain laua dun eta...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Ikusi dugu nola ezartzen diren mahaiak, lisa-burdina eskuetan dafailen behar den bezala jartzeko plegurik gabe.  Herria   2003-12-04

Lisaburdinaren kirtenean mirto pixka bat lotzeak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Eiki, goizetan daramazkizun atorra zimurtuak ikusiz, ez duzu lisaburdina anitz higatzen!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

9000 Euroko auto bat, bapore lisa burdin bat, sasi mozteko bat.  Herria   2003-12-11


lisagailu iz lisaburdina.

Lisagailua sutan berotzen emakume bat.  Berria - Kultura   2004-10-13

Horrek ez du esan nahi poema batean aipatzen badut lisagailuarekin izara bat erre dudala, benetan erre dudanik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.


lisaketa 1 iz arropa lisatzea.

Andre Venanciak, lisaketan ari zen bitartean, bere ugazaben historiak kontatzen zituen.-Ez dut gura Jaumek zu inoiz ikustea lisaketan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.

Sekulako mina daukat ezkerreko behatz erakuslean, eta ezin dut lisaketa egin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

Eta, gainera, nork egingo zion ume gaixoari lixiba eta lisaketa, emaztea hain urrun egonda.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lisaketa lantegiak ematen zuen dirua ez zen aski, jakina, etxeko beharrak asetzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.


lisatu, lisa(tu), lisatzen (orobat lixatu g.er.) 1 du ad arropari, lisaburdin bero batez, zimurrak kendu edo tolesak markatu.

Emakume hauek, lagunok, seme-alabak ikastolara eraman, etxea garbitu, bazkaria prestatu, arropa lisatu, harrikoa egin, seme-alabak ekarri eta afaria egin dute gaur...  Berria - Harian   2005-05-26

Venanciak doan lisatzen zizkion alkandora-lepoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

-Nik lisatuko dut, zuk afaria prestatuko duzu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.

Jakaren papar-hegalak lisatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Alkandora lisatu gabe daramazu, Jainkoak daki nork moztu dizun ilea horrela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Jaitsi ginenean, garbiak zeuden Jacken zapatak, eta josia eta lisatua jaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Izur txukuna eginez lisatutako prakak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.

Galtza grisak, ongi lisatuak, berriak, jai egunetako galtzak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.

Bai baitirudi beren jantziak oihal lodi eta latzez eginak direla; ilunak eta lisatu gabeak bezala ageri dira, eta aberatsenenak ere higatu itxura izan ohi du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 405. orr.

Lisatzeko oholaren oina desarmatu nuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Gero lisatzeko gelara joaten zen, Natalinarekin eta Rinarekin hitz egitera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Paper-zati zimurtu bat atera zuen, lisatu eta berdindu, eta besteei erakutsi zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.

Eta hau ilea lisatzeko erabiltzen duen koipea da, eta hauts horrekin zurituko du larrua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

Ile nahasiak lisatu eta metrora jaitsi nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Biboteak lisatu zituen, bere buruari aire errespetagarriago bat eman nahian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 281. orr.

Banekien, baita ere, enkaje eta brodatuak zituztenak hobe nuela ez lixatzea, hondatu egiten zirela-eta, baina berdin zitzaidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.

2 irud/hed

Lautan tolestutako orria lisatu bezain pronto ekin zion irakurtzeari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Andresi, alkandora lisatua jantzi beharrak, besterik gabe, erabat zitaldu zion umorea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita. Gero arropa lisatu guztiak banatu zitinan eta eskuak jarri zitinan bizkotxoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Mundura traje edo soineko lisatu eta guzti erdituak izan balira bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Aitortu behar baitut oraingo honetan lisatu ederra eman diodala bizkarrak bere izen ona galtzen duen atze aldeko inguru horri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lisatzeko gelan (4)

arropa lisatzen (7); garbitzen eta lisatzen (4); ilea lisatzen (4); lisatzen hasi (3); lisatzen saiatu (3)


lisatzaile 1 izond lisatzen duena.

Maskarilla lisatzailea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

2 iz arropa lisatzen duen pertsona.

Bazen lagun bat, [...] andre xahar bat, auzoan bizi zen lisatzaile bat, izena Venancia zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Behin -kontatu zuen lisatzaileak- dukesa bere maitalearekin zegoen logelan; nik harekin komunikazio-ate bat zuen ondoko gela batean egiten nuen lo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.


lisatze iz lisaburdin bero batez, zimurrak kentzea tolesak markatzea.

Amari askotan entzun nion kexua, lisatze lana zela eta; alegia, bere ametsa eserita lisatu ahal izatea izango zela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Balin baduzue zuen etxetan edo inguruan haur zaintze, arropa xuritze eta lisatze, jateko egite eta zerbitzatze, egin lezake omore onean.  Herria   2004-02-19


lisboar (orobat lisboatar; Euskaltzaindiaren Hiztegian lisboar agertzen da) izlag/iz Lisboakoa, Lisboari dagokiona; Lisboako herritarra.

Iaztik Paulo Ribeiro lisboarra da Gulbenkian baletaren zuzendari artistikoa.  Berria - Kultura   2004-05-13

Badakit Portoko biztanle bat herrikideago dela Vilagarcia de Arousako batekin lisboar batekin baino.  Berria - Kirola   2004-06-15

Aulki horietan esertzen dira saudadea praktikatzen duten lisboatar ugariak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.


lisboarsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz lisboar emakumea.

Egia baldin bada lisboarsak Europako hiriburuetako emakumerik zatarrenak direla, itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.


lisboatar ik lisboar.

liseitu ik liseritu.

liseri-neke izond liserigaitza.

Kurtso liseri nekeak, erakasle zenbaiten metodo kaxkarrak, edo azterketa demonio horiek!  Herria   2002-11-14


liserigaitz izond liseritzeko gaitza dena.

Saltsa lodi eta liserigaitza, aldiz, nonahi.  Berria - Ekonomia   2006-02-15


liseriketa (orobat lixeriketa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian digestio agertzen da) 1 iz digestioa.

Liseriketako organoak, nerbioak, barea, area edo pankreas.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Liseriketa sistemako gaixotasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Arnas eta liseriketa aparatuen gaixotasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Bakterio eta zelulen DNAetan atxiki oroimenari esker eta haien arteko borrokaren ondorioz, liseriketa prozesu bat bailitzan, bilakaera agudo gertatu zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

2 irud/hed

Eguneroko bizitzaren eta munduko gurpil noragabekoaren arteko kontraesanen liseriketa astunak tripako mina ematen badigu ere.  Berria - Kultura   2004-09-11


liseritu, liseri, liseritzen (orobat liseitu g.er., diseritu g.er., diseitu g.er. eta lixeritu; ik liseriketa) 1 du ad digeritu.

Azken azterketek, berriz, «odoleko anomaliak» eta «liseritzeko arazoak» dituela ondorioztatu eta leuzemia izatea ukatu dute.  Berria - Mundua   2004-11-05

Egurra, burdina edo harria jaten ez banituen, mamurtu eta liseritu ezin zirelako besterik ez zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Bere ostruka-urdailak harriak ere liserituko lituzke, baita lizundutako txanpon zaharrak ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Langileek 400 grama ogi eskuratzen dute, ogitzeko aisetak ez diren gaiez egina gaizki errea, pisua, liseritzeko nekea...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Moteldurik sentitzen zuen haxixa nola liseritzen zen bere baitan, haren limurtasunean abandonatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Jaten zuen bederen, diseitzen eta putz bat eskapatzera uzten?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

2 irud/hed

Anti-intelektualismoa, manikeismoa, mistizismoa, pesimismoa, anarkismoa, egoitsmoa liseritu ditu. Eskolan toneladaka nozioak emanik elikagai, bizkor ere bizkor liseritzen nituen nik, baina ez zidaten zainetako odolik berotzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.


lisiba ik lixiba.

liskar (orobat lisker g.er.) 1 iz eztabaida, errieta, borroka.

Ni ez nauk nahasiko liskar horretan, ez horixe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

Liskar ugari piztu ziren gure protagonistaren kariaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Auzokideekin liskarra pizten zenean, horixe zuen arma nagusi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Liskar horiek berari adina niri dagozkidala iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 218. orr.

Asma daitekeen bezala, hortik sortu zen anitz liskar eta nahigabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Liskar eta odol-isurketa handia eraginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.

Halatan, aski frogatua iruditzen zait Merteuil andrea ezin izan daitekeela ez liskar horren kausa, ezta eragilea ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.

Bera gaztedanik kristauen arteko liskar guztien kontra bihurtu zen. Politikagatik gure artean hainbeste liskar izatea, hori ergelkeria hutsa iruditzen zait.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Bikote baten liskarra entzun dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 160. orr.

Astebete iraun zuten liskarrek, eta auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea; baina zentzugabea auzitarako beti prest.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,3

2 ik beherago 7.

Zein liskar duzu bada zeure buruari egiteko?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.

Karia horretara egin didazun liskar gisako horrek biziki asaldatu nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.

Eta zer liskar ez zenizkioke zeure buruari eginen, baldin gertakari hori zorionekoa ez balitz!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.

3 (izenondoekin)

Hala, margolanen benekotasunaren inguruan liskar handia sortu da.  Berria - Kultura   2006-02-25

Halako liskar txiki bat izan genuen duela hilabete batzuk, eta adiskidetzea urrun dago oraindik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Minskeko kaleetan liskar gogorrak izan ziren atzo polizien eta manifestarien artean.  Berria - Mundua   2006-03-26

Liskar beldurgarriak izaten ziren gauero bi anaien eta Lisa ederraren artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Liskar izugarria piztu zen Roseren eta arrain saltzaile baten artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan. Erabilitako metodologiak ez zuen utzi bi joeren azpian zegoen liskar politikoa azaleratzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Azken urteotako liskar politikoen inguruan idatzi dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Orduan hasi ziren liskar armatuak Gazako karriketan.  Berria - Mundua   2006-04-02

Oraingoz liskar zalapartatsuak baretu dira; Dussel bakarrik dago Van Daanekin haserretuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

Ordurako bagenekien tribuaren barneko liskar sarritan latzek jeltzaleen jarrerak besteko mina eragiten zizutela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Oraintxe arte ez dut hartu, maite eder horrek, hilaren 11ko zure gutuna, eta han bilduak diren liskar eztiak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 367. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liskar hotsa iristen zen hirugarren solairutik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Gaitzetsi dizudan liskar doinu horretarik itzurtzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.

Liskar giroarekin amaitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Egoera horrek Aznarren garairik ilunenera eramango gintuzke, liskar eta konfrontazio garaira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Gerla bakoitza liskar eta ondiko iturri bat dela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Liskar- eta heriotza-historiak kontatzea gustatzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

5 liskarrean adlag

Hitza kentzen zion honako honi; liskarrean hasten zen harako harekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Zure kontra liskarrean ari direnak.  Elizen arteko biblia   Is 41,11

Bi gizon, elkarren etsai amorratuak, liskarrean zebiltzan aspalditik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

6 liskar batean adlag

Bultzaka eta liskar batean aritu ziren biak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

7 liskar egin errieta egin.

Eta gozamen horien eztitasunak dastatzeagatik liskar egiten didazu!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Liskar egidazu aitzitik; bai gogor liskar egin ere, zeren erruduna bainaiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 309. orr.

Liskar egin diot haren etxekoandrea partitzera zihoala mezutu ez zidalako.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.

Etengabe egiten dit liskar, nola musikaz hala bertze gauzez. afalondo osoan liskar egin nion neure buruari, zuhurtziarik gabeko urrats hori egin nuelako.· Zorionekoa zu, ez baitut zuri liskar gehiagorik egiteko astirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Antzina hamaika liskar handi egina zion senarrari, baina emaitza onik gabeak denak ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liskar bat izan (5); liskar batzuk izan (3); liskar bila (3); liskar egin (9); liskar eginen (3); liskar egiten (4); liskar gogorrak (6); liskar gogorrak izan (3); liskar handi (4); liskar handi bat (3); liskar handia (4); liskar handia sortu (3); liskar handiak (3); liskar izan (6); liskar txikiak (3); liskar ugari (6); liskar ugari izan (3)

hasi zen liskarra (4); izan zuten liskarra (3); izandako liskarra (3); liskarra besterik ez (3); liskarra izan (19); liskarra izan zuten (6); liskarra pizten (3); liskarra piztu (3); liskarra piztuko (3); liskarra sortu (6); liskarra sortzeko (4); liskarra sortzen (4); milagarren liskarra (5)

eztabaidak eta liskarrak (4); hasi ziren liskarrak (5); izandako liskarrak (9); liskarrak areagotu (7); liskarrak egon (5); liskarrak eragitea (3); liskarrak gertatu (7); liskarrak hasi (5); liskarrak izan (45); liskarrak izan ziren (25); liskarrak izan zituzten (3); liskarrak izaten (4); liskarrak nagusi (5); liskarrak piztu (9); liskarrak piztu ziren (6); liskarrak sortu (5); liskarrak sortzea (3)

izandako liskarraren (4); liskarraren ondorio (3); liskarraren ondorioz (3)

elkarrekin liskarrean (4); izandako liskarrean (3); liskarrean ari (7); liskarrean hasi (3); liskarrean zebiltzan (3)

liskarrei aurre egiteko (4)

izandako liskarren (7); izandako liskarren ondorioz (4); liskarren bat (16); liskarren bat edo (3); liskarren bat izan (4)

izandako liskarrengatik (6); sevillan izandako liskarrengatik (3)

izandako liskarretan (17); zauritu ziren liskarretan (3)


liskarbide iz liskartzeko zioa.

Eta liskarbiderik ez da falta, egiaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.

Liskarbidea jarri duenak, bestearen oinetan barkazio eske belaunikatu behar du berehala, Jaunari bere otoitzaren oparia eskaini aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Ez dut uste horrek hain liskarbide handirik ekar dezakeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 424. orr.

Gure gizonik atseginenak lehian ari ziren liskarbide izateko ohorea nork erdietsiko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 235. orr.


liskarbidetsu izond liskarbidez betea.

Zuzendaritzak Koldoren otzantasunaren aldeko apustua egin zuenetik, Danelen profesionaltasunaren aldeko apustu logikoagoa (eta liskarbidetsuagoa) bazterturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.


liskargile izond liskar egiten duena.

Liskargile horiek Islamaren izena zikintzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-02-09


liskarka adlag liskar eginez.

Liskarka aritzeagatik beretik, ez dela amore eman nahi izaten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.


liskarraldi iz liskarreko aldia.

Ni haserretu egin nintzen eta liskarraldi bat izan genuen gero.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.

Erasoarekin, Karlosen eta Katalinaren arteko ezinikusia, lehendik ere bazena, hainbesteraino areagotu zen, non andre Agedak, liskarraldi garratzak saihesteagatik, Karlos ostera ere Oñatira bidali baitzuen eta bera bere alaba zelatatzera jarri zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.


liskarti 1 izond liskarrean aritzen dena. ik liskartsu.

Shamil buruzagiaren ondorengo liskarti batzuk altxatu zirenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Seme zentzugabea aitaren zoritxarra, emazte liskartia etengabeko itogina.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,13

Ez lan eta estudiozale ekuru, egonarriko, baizik matxin bihurri, grinatsu, liskarti.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.

Zaldun horiek, edo, zalduntxoak, hobeki, oso liskartiak direla.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

ELAren «jarrera liskartiak» lan harreman «modernoei» kalte egiten diela salatu du Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko patronalak.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

2 (izen gisa)

Ikatzak txingarra, egurrak sua: berdin suspertzen liskartiak sesioa.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,21


liskartsu 1 izond liskarrean aritzen dena, bihurria.

Moskuko gobernuak herri liskartsu horiek erabat menderatuak zeudela uste izan baitzuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Zaldien eta abelgorrien umeteria liskartsua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.

Laster bere arima berez liskartsua beste barne gatazka batean sartu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.

2 liskarrez betea.

Kongresu lasaia izango da, ala liskartsua, aurrekoak legez?  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Eztabaida liskartsua Forumean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Baina gau liskartsu batez hanka batean zauritu zuten eta herren utzi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Gauean manifestazioa egin zen, liskartsua, polizia oldartu baitzitzaien gazteei, eta atxilotuak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu, orduan han gaindi zebiltzan beste hainbeste solas nahasi eta liskartsuren aurka, Decretalia-ren aitzinsolas hau iruzkinduz: Errege bakezaleak, bere bihotz onarekin nahi du bere subjektuak umilak, bakezaleak eta bertutetsuak izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Apirilaren hasieran apartamentura egin zidan ikustaldi hits liskartsuaren ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Egoera liskartsuetan asko laguntzen baitu bere tokian eta bere momentuan zuzen esandakoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 204. orr.


liskartu, liskar, liskartzen 1 da ad liskarrean aritu.

Egin ditzatela apustuak, egin dezatela barre, esan ditzatela juramentuak, egin dezatela nahi dutena, ustel daitezela nahi badute, baina ez daitezela liskartu, horrelakoetan akabera txarra izaten da-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.

Eztabaidan liskartu ginen lehenengo aldia izan zen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 114. orr.

Eta gero, inolako arrazoibide agerikorik gabe, kalapita basatian liskartzen ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Venancia eta haren suhia liskartzen zirenean, Manoloren emaztea senarraren alde ateratzen zen beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Atzo Dani eta Joanarekin liskartu nintzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.

-Hirekin ez zegon ondo etortzerik, administratzailearekin berarekin ere liskartuko hintzateke huskeria batengatik, zikoitza alaena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Vressacek beltzuri horren kausa nahi izan zuen galdegin, bizkondesa liskartu zitzaion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 212. orr.

Zeinahi bidez bazter ezak, edo liskar hakio bertzela: ez izan ondorioen beldurrik, nik sustengatuko haut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.

Ez zen berriro ere liskartzeko beldur baina, aldi berean, mihi gaiztoei hizpidea eman nahi ez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Elkarrekin liskartuak baketzen eta ados zeudenak maite-lokarri estuagoz lotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Van Daan senar-emazteak liskartuta daude berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Liskarturik ere, gonbidatuak eta etxeko nagusiak elkarrekin afaldu zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

• 2 (du aditz gisa)

Ibili ziren, jakina, beste zurrumurru batzuk ere, senide guztiak liskartu zituen oinordetza kalapitatsu baten ingurukoak guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Gaizki egindakorik kausitzen didanean, liskar egiten dit batzuetan; eztiki liskartzen nau ordea, eta gero bihotz-bihotzez besarkatzen dut, harik eta haserrea baretzen zaion arte.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.

Ez diot hain segur neure buruari zer liskarturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Nire familiakoak eskailera beherenean geunden, arnasari eusten, behar izanez gero liskartuak bereizteko prest.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.


liskartxo iz liskar txikia.

Hurtadok harekin izandako lehenengo liskartxoa, Sanchez Baezako zezenketa batera joan zelako izan zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Maitagarriek liskartxoak izaten dituzte txoriekin, baina normalean erantzun zibilizatuak ematen dizkiete galdera zibilizatuei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.


liskarzale (orobat liskar zale g.er.) 1 izond liskarraren zale dena.

Hau emakume liskarzalea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Liskar zalea da mutila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Goseak gaude, eta goseak gaudenean, oso liskarzale gara denok.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.

Lepoa egingo nuke Txitxikovek erosi dituen mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Ezpatari trebea baitzen, liskarzale eta andrezale bezain.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Hartz handia bera ere baldar, itsu eta liskarzale bilakatzen da, eta, azkenean, lur jotzen du zakur zaunkarien oldarpean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Gero esan zidatenez, Tapia edo Paredes edo halakoren bat zeritzon, eta liskarzale fama zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.

2 (gauzei buruz)

Bai, bere izaera liskarzale oldartsuak gizonari aurre egitera derrigortzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Dimitrios-i ahots ozen eta liskarzalez galdetu zionean ea Nathan han zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 137. orr.

Borroka bila dabilen liskar zale baten harropuzkeriaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.

3 (izen gisa)

Alcolean lapurreta eta hilketa gutxi izaten zen: garai batean izan ziren halakoak jokalarien eta liskarzaleen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Liskarzaleak bekatua du maite, handinahikoak hondamendia bereganatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,19


liskatsu ik likatsu.

lisker ik liskar.

liso (orobat lisu g.er.) 1 izond ileaz mintzatuz, kizkurrik ez duena.

Bilarreko bola bat bezala, lisoa eta biribila.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen, eta ile liso leuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Aurpegia luzea zuen, ilea batzuetan txukun orraztua eta lisoa, beste batzuetan galanki kizkurtua ilea kizkurtzekoekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

Ile lisoa eta horiska dindilizka zeukan bizkarretik behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Kaobaz tindaturiko ile lisoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

Horregatik iparraldeko herrialdeetan bizi den jendea gorpuzkera handikoa izaten da, larruazal-kolore argikoa, ile gorri lisokoa, begi urdin eta odol ugarikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

2 (bestelakoetan) ik leun.

Galtza lisoak eta belusezkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Larruzko botez gizonak, larruzko zapata lisoz emakumeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Badira bi muskulu mota nagusi: lisoak eta ildaskatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Bilarreko bola bat bezala, lisoa eta biribila.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

3 (adizlagun gisa)

Bere ile horia buru handian liso zanpatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Txikia zen, begi urdin urtsuak zituen eta ile hori ugaria, buru sendo eta lodian liso-liso eroria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile liso (3)

ile lisoa (5)


lisogenia iz birus bat, bizkarroi dagoen bakterioaren nukleoan integratzea eta harekin zatitzea.

Elie Wollman-ekin lehenik, bakterioen lisogenia eta sexualitatea ikertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Poliki-poliki, lisogeniari buruzko lana eta laktosa sistemari buruzkoa konbinatuz, eztabaiden eta arbeleko diseinuen poderioz, tankera hartu zuen, halako batean, "operoi" delakoaren ereduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.


lisosoma iz zelularen zitoplasman aurkitzen den zatikia, digestiorako enzimak dauzkana.

Synukleina proteinak mutatu, eta lisosoma zelulak zaintzeko sistema blokeatzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-27


lisotasun (corpusean lisutasun soilik) iz lisoa denaren nolakotasuna.

Sentimenak gozatzen dituen ezer ez baita sortua izan bere lehenkietan lisutasunik gabe; aitzitik, ordea, molestoa eta latza den guztiak materiaren nolabaiteko zakartasuna ageri du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.


lisotu, liso(tu), lisotzen du ad lisotasuna eman.

Lehen zimurrak agertzen diren unetik gerla bat hasten dela bi denbora ezberdinen artean, egunekoaren eta gauekoaren artean, batek zimurgabetu eta lisotu duen azalean irekitzen baitu besteak ildoa bere txanda iritsitakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.


lista (orobat lixta) 1 iz pertsonen edo gauzen izenen zerrenda.

S.S. batek, lista bat eskuan, joan behar zutenak izendatu zituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.

Bere tituluen lista eman zuen berriro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Has zitekeen, halatan, bekatu mortalen lista zabaltzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 639. orr.

Badakit hauetako batzuk seko gorri lotsatuko direla hemen listan azaltzean: eskatu banie, ez nukeen jasoko baimenik eta... esana dago gainerakoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 51. orr.

Presoen lixta afitxatua da, sargian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.

2 ipar hauteskunde edo bozetako hautagaien zerrenda.

Lista desberdinen artean, hor dugu "Arrangoitze Azkenean" zerrenda, herrian dinamika berri bat bultzatu nahian.  Herria   2001-03-01

Lista horren helbürüak: Mauleko bazterren antolatzea, demokraziaren emendatzea eta oroz gainetik esküinaren bazter etxekitzea.  Herria   2001-01-25

Sozialisten listako lehena Pierre Hamant izanen da.  Herria   2001-02-01

Lista gaztea hots, eta prefosta abertzalea.  Herria   2001-02-08

Miarritzeko azken bozetan Max Brisson RPRekoak onartu zuen Didier Borotraren listan sartzea.  Herria   2001-05-31

Andde Luberriaga auzapezaren lixtak irabazi duela partida, hamahiru alki segurtatuz.  Herria   2001-03-22

Hautuaren eguna ari hurbiltzen eta huna bigarren lista baten agerpena.  Herria   2001-03-08

Presentapen lekura heldu delarik erran diote haatik ez zela listan sartua.  Herria   2001-02-01

Bestetik, "Lahonce pour tous" lemaren pean prest dago zerrenda bat, François Bioy delarik lista burua.  Herria   2001-02-01

Jean Pierre Destraden inguruan beste zerrenda bat egina da baina bera lista buru izan gabe.  Herria   2001-02-01

Auzapez ohiaren listatik 6 dira hautatuak izan: Jean Michel Glaize 64 boz, Claudine Irigoin 63, [...].  Herria   2004-12-02

Boza lixta bati eman behar da, lixta hortan deus kanbiatu gabe.  Herria   2004-06-10

3 zerrenda.

Lista gorriminak ageri dira zeruaren oihalean, ostertza kolpaturik balego bezala.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.


listadun izond zerrendaduna.

Eta gerrikoaren partez, gerri mehearen inguruan, jaka erdia zekarren, ez: gutxiago, jaka laurdena, oihal zuri listadunezkoa, nakarezko hiru botoi distiratsu zoragarrik lotua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.


listafin (orobat liztafin, leizafin, leiztafin eta leztafin; Euskaltzaindiaren Hiztegian listafin agertzen da) 1 iz liztorra.

Liztafinek naute iratzararazi, ene zango eta oinen gosez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.

Tortura ukatze horiek, iduri-eta Unai Romano gaztearen aurpegi desformatua leiztafin inoxent batek eginiko xixtaño baten ondorioa baizik ez zela...  Herria   2005-06-16

Etxe edo larretako su hiltzeak, bidegaineko ixtripuak, jende behartuen soleitzea edo eritegietarat segitzea, liztor edo leztafin kasatzea.  Herria   2005-12-15

2 (hitz elkartuetan)

Baina ene dozierraren parte hori hark baino hobeki ezagutzen bainuen, leizafin kafi hortatik sobera makurrik gabe atera nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Altu eta listafin gerria zuena, zango mehe, beso luze... euli pisu bikain bat egiten zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.


listaño (corpusean lixtaño soilik) iz adkor lista.

Bazterrak airean ezarriak ditu hor gaindi biziki polliki, alegia eta deusez, Pazko bezperan agertu lixtaño batek..! zer da bada lixta hori? 616 izen badauzka, denak erremedio batzuen izenak.  Herria   2003-05-01


listari 1 iz gauzak biltzeko hari sendoa. ik kordel; soka.

Ez da soka, listaria baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Soka edo listaria, zertarako den jakin nahi dut nik. Ez zen ez xingola bat, ez listari bat, baizik eta galoi txirikordatu bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Ziba dantzarazteko listari mehea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Azken korapiloa egin zion listariari enborrean sobera estutu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Orduan, ile-matazak garondoaren parean bildu, eta korapilo bat egin zion Norak listari batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

Historia batek beste bat dakar sarritan, listariko korapiloak legez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Gutunean jasotako uztaitxoa listari batekin zintzilikatu nuen etxeko garajean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Komunetako xukabideak erabiliz, listariz loturik elkarri mezuak bidaltzen zizkioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zetazko paper-biribilki, listari mutur, ardo botila eta beste hainbat gai.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

Listari puska batean eginiko korapiloez osatua zuen errosarioan bildua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.


listatu, lista(tu), listatzen 1 du ad prest jarri.

Mandoak listatu ditinat eta prest zauden.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 69. orr.

Lista itzan hire tresnak eta hoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

Lista zaitezte, otoi, bidaia presatsu horretarako; ezen girgiluak nahi dizkiogu ezarri orain oin-askeegi dabilen izugarri horri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) zerrendatua.

Atera zuen bere jaka-laurden listatu hartako ezker sakelatik botilatxo zapal bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Paper listatu apain bat hankezurren inguruan zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.


listeria iz meningitisa eta septizemia, besteak, beste eragiten dituen bakterioa (Listeria gen.)

Elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute, hala nola salmonelosia, listeria, behien entzefalopatia espongiformea [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

1987an Suizan, 25 hil, listeriaz kutsatu gasnak jan-eta.  Herria   2001-02-01

1992an Frantzian, listeria gatik 63 hil.  Herria   2001-02-01


listerina iz

Aurpegia listerinaz busti zuen, norbere garbiketarako gauzak bere toaila hezean bildu eta aza-berde koloreko alfonbra batez estalitako eskailera batzuetan gora egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.


listin iz telefono aurkibidea.

Atariko atezain automatikoan bigarren eskuinari zegokion izenari erreparatu, eta telefono listinera egokitu besterik ez: Piarres Bordagarai, 59 45 86 21.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Hogei bat De Miguel aurkituko zenituzten telefonikako listinean, eta banan-banan deika aritu zineten, bila zenbiltzaten Demi hura aurkitu zenuten arte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

Baina ez, listina errazegia zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.


listo1 (orobat lixto g.er.) adlag prest.

Listo, dena prest dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 217. orr.

-Listo -esan zuen Dimasek. Listo, filatxo zuri bat eta dei egingo diot.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Botak garbitu eta listo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.

-Orain Betadine pixka bat eta listo!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Noizean behin kantariak hurrengo kantua zein izango zen aipatzen zuen eta listo, lanera.  Berria - Kultura   2004-10-10

Enara listo dago habiak lokatzez egin eta kumak ateratzeko: gero eta eltxo gehiago baitabil airean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.


listo2 1 izond/iz adkor buruargia; buruargi ustekoa. ik listopasatu; listomari; zozolisto; tontolisto; tertulisto.

Horixe da zuen kondena: hain listo zaretenez denak, eta hainbeste eta hainbeste zaretenez, jada ez dakizue zer txorrada esan, zer mozolokeria idatzi, zer txatxukeria asmatu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Baina gidoi hartatik atera hintzen, listo hori, sekula armarik ukitu gabea hintzela esan huenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 127. orr.

Berak bai, berak bazakizkik kontu asko, mutil listoa duk!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 48. orr.

Eta elurrak biltzen ditu listoak eta ezjakinak, mozkorrak eta apaizak, emakumeak eta malderrak, hilak eta biziak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta sendagilea, listo plantak eginez, paperean idatzi eta idatzi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.

3 listoarena egin (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

-Listoarena egiten saiatu naiz - aitortu zuen Philippek -, lehengo astean nagusiak errieta egin zidan eta zera esan...  ETC-literatura, saiakera   Maigret, Georges Simenon (Juan Mari Mendizabal), Igela, 2010

[telebista<->Zurea da nire bihotza, Goenkale, 2004]DIEGO.- (zutituz, listoarena eginez) Esan diet zu show-bussiness-ean ari zarela, ulertzen? Eta ikuskizunak jarraitzeko, beharrezkoa dela batzutan ergelarena egitea. Edo ez? Negozioa ez al da horrela?


listoi 1 iz oholaxka, estrabea.

Listoi batzuk jarriko dira zuzen, elkarren artean bi oin baino gehiagoko tarterik utzi gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

2 (gorako jauzian)

Konturatu orduko, listoia 4,35ean zegoen, bere marka onena aurten.  Berria - Kirola   2004-03-06

Bitan hobetu du Espainiako marka, listoia 4,47an jarri arte.  Berria - Kirola   2006-03-10

Konturatu orduko, listoia 4,35ean zegoen, bere marka onena aurten.  Berria - Kirola   2004-03-06

Gainera, pertika eta gorako jauzian zaila da ezer aurreratzea, tartean listoia dagoelako.  Berria - Kirola   2004-07-31

3 irud/hed

Baina bolada eskas hartan ez nengoen listoia oso goian ipintzeko moduan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Nik aitortzen dut gutako askok ez dutela nahi 38 legebiltzarkideko listoia gehiengo osoa pasatu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

listoia bota (3)


listomari (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) izond/iz adkor buruargi ustekoa. ik listo2; listopasatu; zozolisto; tontolisto; tertulisto.

Aldaketak defendatzen dituzun guzietan bezala, jaso ditudan erantzunak listomarien topikokeriak izan dira».  ETC-prentsa   Berria, 2018-01-20

Beraz, listomari mediatiko guztiez futitzen da halakoak entzuten dituen aldiro, eta putaidearik ez dutela konprobatzen egunero-egunero liburutegian jende saldoa ibiltzen dela ikusita.  ETC-literatura, saiakera   Deklaratzekorik ez, Beñat Sarasola, Susa, 2019

ZAINDARIA. - Hi, listomari! Nirekin etorri beharko duk!  ETC-telebista   Botikarik onena, Sendamin, Goenkale, 2015


listopasatu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) izond/iz adkor buruargi ustekoa. ik listo2; listomari; zozolisto; tontolisto; tertulisto.

-Bai, bale, listopasatu samarra izan naiz.  ETC-literatura, saiakera   Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012

Peter Pan deitzen didan original usterik ere badago, Gaztelaniako listopasatuak, kasu, nahiz ile txima hauekin Garfio miope baten itxura handiagoa dudan.  ETC-literatura, saiakera   Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007

listopasatu askotxo .  ETC-prentsa   Berria, 2005-07-23

Nolanahi ere den, zorrotz balio du definitzeko PPko listopasatuen panorama ere: Rajoyren alderdia Media Markt-en filosofiarekin diseinatua dago, Angel Acebesena da atzo arteko azken estanpa: Ni ez naiz tontoa! dute eslogana, praktikoagoa zaie ikusitako guztia arpilatzea tonto putz gelditzea baino.  ETC-prentsa   Berria, 2014-10-24

ENDIKA. - (grabagailua seinalatuz) Hemen zagok froga. Honekin ez zagok zalantzarik. Kirmen eta Unax listopasatuek larrutik pagatuko ditek.  ETC-telebista   Borrokak eta azpilanak, Goenkale, 2015


listor ik liztor.

listu1 (orobat lixtu g.er. eta liztu g.er.) 1 iz ahoko guruinei darien isurkari apur bat likatsua; isurkari hori, ahotik jaurtitzen denean. ik tu; ahogozo.

Gelako mahai gainean edo etxekoan arkatzez zirriborroak egitea gustatzen zitzaidan niri, gero listu pixka batekin atzamarrez ezabatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.

-Zertarako erabili hainbeste listu txorakeria hori kontatzeko!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.

Gaueko zaindariak antolatzen saiatzea listua alferrik gastatzea duzu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.

Ezpainetatik zerion listu eta odolaren nahasketan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 123. orr.

Listua kontrako eztarrira joaten zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

Hagridek listua irentsi zuen, baina ez zitzaion hitzik atera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 54. orr.

Listua irensten saiatu nintzen...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 97. orr.

Mihiaz klask egin, ezpainak miazkatu, eta ahoan bildutako listua jaurti zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Margaritak esan zion Luisitok ahotik odola bota zuela listuarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Besterik gabe, listua eman zion gutunazalari, eta postariaren kutxan ipini zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.

Tu egin du norbaitek bere atzean, zapataren ondoan erori zaio listua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

Mutilak zakila listuz busti zuen, ni prest jarri nintzen irrikaz betea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.  Elizen arteko biblia   Jn 9,6

Bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

· Haiek ohituak daude gauzen egia lakatzak lixtu handi batekin kontrako zintzurrean beheiti irensten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzak jaten zituela segitu zuen, listu tanta ñimiñoak jaurtika niganaino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Oharkabean listu zipriztinek ihes egiten diote hitzekin batera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 71. orr.

Listu kolpea sentitu nuen eztarrian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Ezpain erdi zabalduen artean ageri zen mihi muturretik listu hari mehe bat zegoen zintzilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

3 ahoan listu egin

Baina pentsatzen ahal duk ahoan listu nola egiten zitzaigun hura ikusita!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

4 listu egin

Lurrera listu egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Tabakoa erretzen eta sutara listu egiten ari zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Albo batera listu egin zuela oroitzen naiz eta gero hori ezetz esan zuela, hori ezta pentsatu ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

"Ea ba", esku ahurretan listu egin zuen Joxemarik; "zer egin behar da?".  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 161. orr.

Ezin diozu sekula utzi zure aho-barrenean berehala bukatzen eta, hala egiten badu, listu egin ezazu, garbi ezazu ahoa, igurtz itzatzu ezpainak musuzapi batez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

5 listu-jario adlag listua jariatzen.

Izterrari ukabil ukaldika hasi zitzaion eta, ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

6 listu-merke (corpusean liztumerke soilik) izond

Batetik, Espainiako selekzioaren zale liztumerkeak; bestetik, txerri ehiztari artaburuak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

7 listua bota

Ez nien aurpegia saihestu iraintzen eta listua botatzen zidatenei.  Elizen arteko biblia   Is 50,6

Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   Mt 26,67

Renfeko langile batek listua bota du lurrera geltokian, nabarmen eta ozen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

-Osasuna, kakagixon! -esan zidan; eta listua bota zuen lurrera destainaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Orain booling-a deritzona nik aspaldi bizitu nuen: harrika egin didate, listua bota didate...· Eskua lehortzen zitzaidanean listu gehiago botatzen nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

listu analisiak (3); listu egin (6)

listua bota (13); listua botako (3); listua botatzen (11); listua irensten (3); listua irentsi (47); listua irentsi zuen (21)

listurik irentsi (3)


listu2, lits/listu, listen da/du ad (ehun bat) litsetan desegin. irud/hed

Neure buruaren betekadaz lehertzen naiz, neure arnasak itolarritzen nau eta mila izpitan xehatzen naiz, listen naiz, baina izpi eta lits horiek oro neure gorputzaren erdi-erdiko muinean biltzen dira atzera, indarka bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.


listuka adlag listu eginez.

Batzuk listuka hasi zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   Mk 14,65

Gizon talde batzuk edaten ari ziren salmahaiaren aurrean zutik, eztulka, listuka, begiak ireki ezinik, erabat esnatu nahian ardo zuriaren eta pattarraren laguntzaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Sekula ez zuen asmatzen, baina halere jan egiten zituzten patata haiek [...] barrez, listuka, eta aholku ematen hurrengorako.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Azkenean, araoka eta listuka sendatzen duten emakume horietako batengana joaten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Hitzak listuka jalgi zitzaizkidan: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.


listukada iz kolpe batez jaurtitzen den listua.

-Eslabo nazkagarriak, ba! -esan zuen Ninik, eta listukada bat bota zuen lurrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 63. orr.


listukatu, listuka, listukatzen du ad listu egin. irud/hed

Antzaldatzearen distira hitsak aurpegia harturik, zangoak elkargurutzaturik eta mihia alborantz okertuz, editoreak bere nahia paperean listukatzen du eta erabiltzeko moduko neurrietan zirtzilatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.

-Engainatu gaituzue -listukatu dio Asierrek, ahots neutroz, metro bakar baten distantziatik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

-Azpisuge zikina -listukatu zidan-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.


listuontzi iz listu egiteko ontzia.

Congok tabernaren zokoan zegoen listuontzira ttu egin eta, kopetilun, barruko gelara itzuli zen berriro.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 93. orr.

Viler zutitu eta purua listuontzira bota zuen. hara-hona gelan barrena, denbora guztian zinkurinka eta bazter batean zegoen listuontzi batera tuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 160. orr.


listuztatu, listuzta, listuztatzen du ad listuz bete.

Hurrenez hurren (eta arrakastaz) honako eginkizun hauek bete: ahoan txikitu, listuztatu eta irentsi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.


lisu ik liso.

lisutasun ik lisotasun.

litania ik letania.

litas iz Lituaniako diru banakoa.

1993: Diru berria, litasa, ezarri zen.  Berria - Mundua   2004-04-23


litatu, lita, litatzen da ad ipar lurrez, etxeez eta kidekoez mintzatuz, erori edo lerratu.

Ezagutu ditugun euriteen ondotik, mendi mazela hortako peza ederra litatu da, bide guzia trabatuz.  Herria   2002-12-12


litatze 1 iz ipar lurrez, etxeez eta kidekoez mintzatuz, erortzea edo lerratzea.

Euri eta hotzaren ondorioz gertatua laiteeke litatze hori.  Herria   2005-12-29

Haatik, beldur handiak badira litatzeak ez direla hortan geldituko.  Herria   2002-12-12

2 lur litatze ipar luizia.

Lur litatze batek Donostia eta Bilbo arteko A8 autobidea mozturik utzi du Zestoa eta Itziar artean, kamioi bat eta 4 auto azpian harrapatuz.  Herria   2005-12-29

Joan den aste erditan, gutitarik egin da ez baita ixtripu larriagorik gertatu gara ohiaren pareko lur litatzearekin.  Herria   2002-12-12


litera 1 iz elkarren gaineko oheen multzoa.

Hiru pisuko litera bat alde batera eta beste hiruko bat bestera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Hiru mailatako literak ziren, lau ilara paraleloetan ezarriak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Txikia izango da gela, zuriz pintatua, horman armairu bi, hozkailu bat, eta ohe biko litera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Gela batera eraman eta alkandora eta maila biko litera batetik behekoa eman zizkidaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

2 ohatzea.

Sei litera eta bost pertsona, pospolo kaxa bat zirudien gelan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Goiko litera eta sabaiaren arteko distantzia ez zen metro batera heltzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.


literal 1 izond berezko esanahiari dagokiona, hitzez hitzekoa.

Gizakia behartsua da, zentzu literalean, beharrei buruz adikzioa duen izakia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Itzulpen 'literala' egitea baino areago, testu irakurgarriak idaztea izan dugu helburu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Erreforma horien ezaugarri nagusia, Erregelaren obserbantzia "literalera" itzultzea izan da beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Muhammad Ibn Abd al-Uahhab (1703-1792) buru erlijiosoak Islamaren interpretazio literal eta puritanoa ondu eta hedatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-22

Ez zinemak, ez argazkiak, ez dute ezer errebelatzen munduaz, hitz horren zentzu literal eta esoterikoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Beti ibili izan da psikoanalisten buruan, eta autobiografo handien artean ere berdin, iraganeko oroitzapenak garunean gelditzen direlakoa, modu ez hain literalean, ez hain mekanikoan bada ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Irudi jakin bat eskema tipikoak ahalik eta modu literalenean irudikatzen duten irudi partzialen konbinazio multzoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hausterrek literalegi hartzen zituen gauzak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esanahi literala (3)


literalista iz

Karaitarrak (-qara'îm, -qara' 'irakurri' aditzetik) testu sakratuen letra idatziari erabat atxikia zen judu sekta bat zen ("literalistak").  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.


literalitate iz literaltasuna.

Beharbada alderdiko beste kide batzuek esan dute, baina literalitate horrekin ere duda egiten dut. Politikoei «literalitatea» baino ez diela eskatzen esan zuen duela ez asko, elkarrizketa batean, Bernardo Atxagak.  Berria - Mundua   2004-03-25


literalki adlag era literalean, hitzez hitz.

Literalki belauniko erori nintzen gizon ahal-orotako haren aurrean eta eskua bilatu nion mun egiteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.

Madarikaziotzat, berriz, "medà meshônà" lotura bitxia erabiltzen zen, hots, literalki "heriotza estrainioa", baina ulerbide zuzenean piamonterazko "assidènt" ("ezbehar") formaren kalkoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Beraz, literalki, etxearen gobernua edo gidaritza aztertzea litzateke ekonomiaren helburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Irakurri nahi duk, baina ezin, euria nolabait liburuan sartzen zaik, ez literalki, baina bai benetan; ez haiz lerroei jarraitzeko gauza, euriaren hotsa aditzeko baino ez zaik gelditzen kemenik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.

Askotan hitzak literalki ulertzea ez baita aski izaten gauzen zentzu filosofikoa jasotzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.

Lubbocken showing literalki itzuliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Literalki belauniko erori nintzen gizon ahal-orotako haren aurrean eta eskua bilatu nion mun egiteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.

Gero entzefalitis batek "musikaren zentzua gordetzen duen zerebroaren puska jan egin zion literalki".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 293. orr.

Gizartearen klase-banaketa literalki islatzen dute artelanek beren ekoizpenean eta gizartean duten harreran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.


literaltasun iz literala denaren nolakotasuna.

Azalezko literaltasun baten haria jarraitzen da alde batetik, baina azpitik beste korronte bat mugitzen da, irakurleak dakienak eta esan gabe doanak eragina.  Berria - Kultura   2004-05-18

Stephenen marrazkiek [...] errealitatearekiko hurbiltasuna, literaltasuna eta nolabaiteko xalotasuna ageri zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Edo autoritate argudioa delako -eta erakutsi nahi duzu nola esaten duen- edo bere literaltasunean kritikatu nahi den zerbait delako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Emanaldia ederki hasten da, jatorrizko testuaren literaltasun ia osoaren bidetik eta garai hartako jantziak eta hizkera gaurko estetikarekin uztartuz.  Berria - Kultura   2004-05-07


literario 1 izond literaturari dagokiona. ik literatura 3.

Obaba leku literarioa da, eta nire haurtzaroko eta gaztetako bizipenetan dago bere egia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Nik imajina dezakedan mundu literarioaren oinarrian beste batzuek imajinatu zuten errealitate literarioa dago, eta, mundu erreala deitzen dugun hori bezain erreala izanik, beste klase bateko errealtasun batez eraikitzen du bere existentzia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Nortasun literarioari ez zaio ia aldaketarik nabarmentzen, ez gaietan eta ez estiloan ere, hogei bat urteko literatur ibilbidean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Itsua izanagatik ere, Borges idazleak begi ernea zuen topiko kulturalak eta literarioak biluzteko orduan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Puntako joera literarioak euskal literaturara ekartzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.

Maitemindu egin nintzen fikziozko pertsonaia literario hartaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.

Sistema literarioa beharrezkoa da, kultura guztiek daukate.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.

Gustu literarioaren homogeneizazioaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.

Ikuspegi filologikotik landa, literariotik ere interesgarria zela Iuan de Tartasen Ontsa hiltzeko bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.

Lagunarte literarioetako kide: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Nevsky perspektiban dagoen kafetegi literarioan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.

El Liberal Guipuzcoano, "egunkari politiko, filosofiko, literario eta merkataritzakoa".  Askoren artean   «Rataplan» - 103. orr.

Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan.  Berria - Kultura   2004-07-29

Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.

2 ez-literario izond

Idatzitakoak, idatzia gainditu eta egia ez-literario eta oso sakon batera irits zitezkeelako sinesmenak gogor kolpatu ninduen.  Berria - Kultura   2006-04-18

Iruñetik «ezagutzen dudan hiri ez-literarioenetik» Madrilera daraman trenean hasten du Sanchez Ostizek egunkaria.  Berria - Kultura   2004-12-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agente literario (3); arketipo literario (3); baliabide literario (7); balio literario (4); erreferentzia literario (3); genero literario (5); ibilbide literario (4); jolas literario (3); kanon literario (5); lan literario (5); pertsonaia literario (4); produkzio literario (3); talde literario (3); testu literario (3); tradizio literario (4)

alderdi literarioa (3); balio literarioa (3); hiriaren irudi literarioa (3); ibilbide literarioa (4); idazkera literarioa (5); ikuspegi literarioa (3); irudi literarioa (3); kritika literarioa (3); obra literarioa (5); zuzendari literarioa (12)

baliabide literarioak (3); lan literarioak (3); zuzendari literarioak (12)

bizitza literarioan (3)

kritika literarioaren (3); mundu literarioaren (3); zuzendari literarioaren (5)


literarioki adlag modu literarioan; literaturaren ikuspuntutik.

Benetako esperientzia bat literarioki adierazteko ahalegina egiten ari da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Zergatik ez jostatu literarioki maisu frantziarrak emandako exenpluaren ildotik?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Urteak pasatu ahala, difuminatu egin zen -eta egin zaigu- Borgesen ikuspegi politikoa, eta haren eklektizismo politikoak, literarioki emanak, ez du aitzakiarik. Besteengandik ikasten eta, aldi berean, neure burua neurtzen, bai literarioki eta baita pertsonalki ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 109. orr.

Oposizioa literarioki ere nabarmena da: "bi Pasaia baitaude egia esan, bata gaztea eta bestea zaharra”.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.

Durán bera erromantzeroan, literarioki baino gehiago, historiko-politikoki, hots, nazionalki interesatzen da, zehazkiago izpiritu nazionalaren historiagatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.


literato 1 iz literatura lanen idazlea, literaturagilea.

Lehen erromantizismo frentseseko literato gailena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Ortega filosofoa da; Unamuno literato bat, informazio filosofiko handiarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.

Bere herrikideek letragizontzat daukate, literatotzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Filologo gisa idatzia dago datorrena, idazle -edo literato- gisa baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

2 (izenondo gisa)

Bidaiari literatoaren ikusmen biziarekin .  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 10. orr.


literatura 1 iz hitzaren bidezko adierazpenaren antzea; idazlanak, bereziki estetika arduraren ezaugarria duten aldetik; idazlearen lana edo antzea. ik elerti.

Literatura egiterakoan, doinua dela funtsezkoa dio eta ez hizkuntza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Literatura eta aingira irrist eta ihes eginez bizi dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Batzuetan, dialekto bati hizkuntza izena eman zaio literatura bat sortu duelako; hori da hain zuzen portugesa eta nederlanderaren kasua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 247. orr.

Edozein literaturak du irakurketa politikoa, baina literatura oro ez da konprometitua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Hizkuntza bateko tradizioa hizkuntza horretan garatzen den literaturak osatzen badu ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

Kazetaritza eta literatura elkarrengandik gertuago zeuden garai haiek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Literaturaren grina hezurretaraino sartua duenak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 9. orr.

Ez da esan behar "literatura", esan behar da "liburuak".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.

Nire liburu hauek guztiak [...] erreak izan litezke, suntsituak, eta ez luke horregatik literaturaren ozeanoak malko pare bat baino galduko: nireak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

Isaac Bashevis Singerri eman zioten 1978ko Literatura Nobel saria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskarazko literatura idatzia indartu zenean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Hebrear literaturan hark egin zituen lorpenei buruz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Ahozko literaturaren alorrean ere, doinuak, errimak eta neurriak egiten dute bertsoa bertso.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

Literatura idatzian, testua da idazlearen eta irakurlearen zubi ia bakarra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Urre Mendeko literatura handian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 32. orr.

Zerbait ere bai nazioarteko literatura modernotik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 79. orr.

Unibertsitatea apenas arduratzen da literatura garaikideaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Literatura katolikoak indar handia zuen garai haietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Literatura urbanoaren aldarrikapenak bazuen [...] gure narraziogintzaren hastapenetako jatorrizko bekatutik ihes egiteko halako premia begi-bistako bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.

Literatura nazionala kontzeptuaren mugak gero eta lanbrotuagoak ikusten diren honetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.

Filosofia eta literatura unibertsalak txabolako sutondoan sortu zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Erregistro, ahots, gai eta formen ugaritasunaren metaketak osatzen du literatura jakin bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.

Borgesek zioenari jaramon egin behar badiogu, metafisika ez da literatura fantastikoaren alor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat literatur) ik literario.

Literatura hizkuntzaren eta tokian tokiko dialektoen artean dagoen auzi handia Guretzat "literatura hizkuntza" ez da bakar-bakarrik literaturaren hizkuntza, baizik eta [...] komunitate osoaren zerbitzuan dagoen hizkuntza landu oro, ofiziala edo ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Euskal Herri osorako literatura hizkera eraikitzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 101. orr.

Literatura euskara nazionala.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 146. orr.

Hizkuntza orekatuagoa egoten da dialektoa baino, literatura tradizioa izaten du, eta tradizio handiagoa izaten du orobat gramatiketan eta hiztegietan. bereizten hasita nengoen zer den hizkuntza bateko tradizioa eta zer literatur ideologia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Lehen lan horiekin Londreseko literatura giroa astindu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

Literatur kritikaren ikuspuntutik begiraturik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Hizkuntza baten literatura garapena, dena den, fenomeno orokorragoa da, historia politikoari lotua dagoelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Borges ez da pertsona bat, ez eta pertsonaia bat ere, literatur kategoria bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

Literatura lehiaketa guztietara bidali zuen, non edo non sarituko zutela guztiz konbentziturik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.

Literatura irakurlea naiz, nobela irakurlea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 84. orr.

Imitazioaz, aipabideaz, plajioaz, literatur lapurretaz eta beste antzeko arazoez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Literatura kafetegira joan gara Pablo eta biok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 240. orr.

Zer dela-eta New Yorkeko judu poloniar batek alemanierazko literatura aldizkari bat argitaratu?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 91. orr.

Herriak ez ditu literatura merituak aintzat hartzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 90. orr.

Espainiako Literatura Sari Nazionala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina batez ere jolas-literatura da hau.  Berria - Kultura   2006-01-12

Aztertzaile gisa, geletara herri-literaturaren azterketa eramatea egokitu zitzaion.  Berria - Harian   2005-12-06

Euskarazko aho literaturaren barruan, inprobisazioa da, dudarik gabe, gauzarik deigarriena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

Beharbada, haur literaturako klasiko handietan besteetan baino nabarmenagoak izaten dira autoreen patologiak, baina Peter Pan muturreko adibidea da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Orduko gazte literatura Diario de Ana Frank, Michel Quoist-en Diario de Ana María... eta antzeko liburuek osatzen zuten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 76. orr.

Pontevedran 2003an bidaia literaturari buruz egin ziren beste jardunaldi batzuen inguruan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 179. orr.

Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria.  Berria - Kultura   2004-12-08

5 (irakasgai gisa)

Literatura suspenditu duzu!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 129. orr.

Literaturako irakaslea emakume txiki bat zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Literaturako klasearen bukaera eta matematikako osoa galdu ditut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Hamaika urterekin ekin zion Hizkuntza eta Literatura Ingelesa ikasteari, Oxforden, eta 1915ean lizentziatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Zientzia irakatsiko diot, eta literatura, eta aritmetika.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Margot Frank: ikasketak: ingeles, frantses, latin postaz, ingeles, aleman eta nederlanderazko takigrafia, [...], aljebra, ingeles, frantses, aleman eta nederlanderazko literatura, kontabilitatea, geografia, gaur egungo historia, biologia, ekonomia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.

Literatura eta soziologia klaseetara joaten nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Literatura Eslaviarreko irakurlea Turingo Unibertsitatean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

6 gai bati buruzko liburu-multzoa.

Lehenago ere literatura ugari irakurria nintzen, banantze eta dibortzioek seme-alabengan uzten dituzten ondorio deitoragarriez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

1973ko azterlanaren ondoren, hasi ziren berriro agertzen, medikuntzako literaturan, giza akromatopsiaren kasu gehiago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Irudiari buruzko literatura guztian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ikuspegi horretatik begiratuta, aipatu beharra dago urrezko epaia deitu izan denaz idatzi den literatura oparoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

literatur aldizkari (16); literatur aldizkaria (8); literatur aldizkariak (5); literatur aldizkarien (16); literatur aldizkarien gordailua (9); literatur aldizkarien gordailuan (5); literatur genero (9); literatur ibilbidea (6); literatur ibilbidean (6); literatur kritika (12); literatur kritikari (19); literatur kritikaria (9); literatur kritikariak (8); literatur kritikariaren (5); literatur lan (15); literatur lana (13); literatur lanak (15); literatur lanen (10); literatur lanetan (6); literatur lantegi (6); literatur lehiaketa (8); literatur lehiaketako (7); literatur lehiaketan (5); literatur obra (9); literatur ondare (5); literatur sari (10); literatur saria (10); literatur sarien (6); literatur sistema (8); literatur sorkuntzarako (5); literatur testu (7); literatur tradizio (9); literatur tradizioa (6); literatur tradizioaren (5); literatur zaletasuna (5)

ahozko euskal literatura (5); ahozko literatura (12); ala literatura (6); arte y literatura (6); baina literatura (9); baita literatura (8); bere literatura (20); bertako literatura (5); beste literatura (8); bizitza eta literatura (5); da literatura (50); da literatura ona (5); dagoen literatura (5); de la literatura (15); dela literatura (5); den literatura (16); dira literatura (5); ditu literatura (5); du literatura (17); duen literatura (11); dut literatura (5); edo literatura (20); egindako literatura (6); egungo literatura (6); elkar literatura (6); elkar literatura unibertsala (6); ere literatura (9); eta euskal literatura (14); eta gazte literatura (36); eta literatura (156); eta literatura eta (5); euskadi literatura (8); euskal literatura (138); euskal literatura eta (7); euskarazko literatura (6); ez da literatura (10); gazte literatura (42); gure literatura (29); haur literatura (15); herri literatura (13); historia eta literatura (5); hizkuntza eta literatura (12); idatzitako literatura (7); kazetaritza eta literatura (5); la literatura (17); la literatura vasca (13); liburua ala literatura (5)

literatura aldetik (6); literatura aldizkari (8); literatura arloko (6); literatura astea (5); literatura bizitza (5); literatura egin (12); literatura egin nahi (7); literatura egitea (13); literatura egiteko (16); literatura egiten (14); literatura egiterakoan (11); literatura eta zinema (6); literatura euskalki (5); literatura euskalkia (6); literatura euskalkiak (10); literatura hizkuntza (12); literatura idatzi (5); literatura idatzia (6); literatura idatzian (8); literatura irakasle (5); literatura irakaslea (5); literatura irakurtzen (7); literatura mota (8); literatura ona (10); literatura saila (5); literatura sari (5); literatura saria (10); literatura sariak (7); literatura tradizio (5); literatura tradizioa (7); literatura unibertsala (39); literatura unibertsala bilduma (7); literatura unibertsala bildumako (5); literatura unibertsala bilduman (7); literatura unibertsalak (5); literatura unibertsalaren (9); literatura unibertsaleko (13)

munduko literatura (5); musika eta literatura (8)

euskal literaturak (55); gazte literaturak (7); haur literaturak (6)

euskal literaturako (22); gazte literaturako (36); haur literaturako (14); literaturako euskadi saria (7); literaturako irakasle (5); literaturako irakaslea (7); literaturako nobel saria (8)

gazte literaturakoa (5)

euskal literaturan (81); euskarazko literaturan (6); frantses literaturan (5); gazte literaturan (15); haur literaturan (10)

gazte literaturara (5)

ahozko literaturaren (7); egungo euskal literaturaren (5); euskal literaturaren (152); euskal literaturaren historia (19); euskal literaturaren historian (9); euskal literaturaren mamuak (5); euskarazko literaturaren (9); gazte literaturaren (20); haur literaturaren (8); herri literaturaren (10); literaturaren alde (8); literaturaren arloan (7); literaturaren bidez (7); literaturaren esparruan (6); literaturaren gaineko (7); literaturaren historia (39); literaturaren historiako (7); literaturaren historian (23); literaturaren inguruan (13); literaturaren inguruko (13); literaturaren kasuan (6); literaturaren munduan (13); literaturaren zubitegia (11); nafarroako literaturaren historia (5)

euskal literaturarentzat (5)

euskal literaturaz (16); literaturaz ari (5); literaturaz hitz egin (5); literaturaz hitz egiten (7)


literaturagile (orobat literatura-egile eta literaturgile) iz literatura egiten duen idazlea. ik literato.

Nik idazleak aipatzen ditudanean, ez naiz literaturagileez bakarrik ari, idazleez baizik. Literaturagile baten konpromisorik gorena ahalik eta hobekien idaztearena dela iruditzen zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Literaturgileak zilegi ez ezik berezkoa du era horretako metonimiak egitea.  Berria - Kultura   2004-11-03

Orixe literaturgilea alde batera utzi du, baina «haren literaturgintza ulertzeko ezinbestekoak jaso» ditu.  Berria - Kultura   2004-01-16

Non aurkitzen da, bada, literaturagileek, gu txunditzeko, asmatzen duten eromen laborritu hori?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.


literaturagintza (orobat literaturgintza) iz literatura egitea.

Uribek nabarmendu zuen literaturagintza ez dela etorkizun horri begira egiten, eta «bizi garen lekuari eta bizi dugun egunari» erantzuten diola, «horrek ematen diolako denboran irauteko gaitasuna».  Berria - Kultura   2004-07-02

Haren literaturgintza ulertzeko.  Berria - Kultura   2004-01-16

Literaturgintzak jolas neurotikotik zer duen erakusteko izan behar omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Ibilbide luzea du egina literaturgintzan.  Berria - Kultura   2004-03-10

Literaturgintzan aritzea baina leku txikian, handietan galdu egiten bainaiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 401. orr.

Erdozaintziren literaturgintza taxutzen duen iruditeria poetikoaren gakoak aztertzen ditu.  Berria - Kultura   2004-10-26

Oraindik ez dagoela euskal literaturgintzan erreferentzialtasuna duen korronte edo belaunaldirik, Frantzian edo Ingalaterran pasatzen den bezala.  Berria - Kultura   2004-07-02

Feminismoa eta politikarekiko konpromisoa izan baitira bere literaturgintzako ardatzak.  Berria - Kultura   2004-10-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal literaturgintzan (3)


literaturatasun (orobat literaturtasun) iz literatura izateko tasuna.

Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Hain zuzen bi alderdi horiek, literaturatasuna eta oroigarriak arte garaikideak mende hasieratik alde batera lagatako kontuak dira.  Berria - Kultura   2004-11-23

Ene bizitzak ez zeukan literaturtasunik eta, beraz, nire literaturak ere ez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Beharbada literaturtasun gehiago dago poema haiek suntsitzeko ekintzan, haiek sortzekoan baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.


literaturatu, literatura(tu), literaturatzen du ad literatura bihurtu. ik literaturizatu.

Hiria eta mendia kontraste bako paisaia gisa literaturatu ditu Irasizabalek, Mendigurenen irudiko.  Berria - Kultura   2004-05-20

Historian zehar bi eratan literaturatu da beldurra.  Berria - Kultura   2004-02-25

Iraganeko aroak literaturatzen ditu, “baina malenkoniarik gabe”.  Berria - Kultura   2004-03-26


literaturatxo iz pei literatura txikia.

Beraz, inzibilizatua omen zen basajende gerrazale horri, zibilizazioa ere dexente aitortu ahal dakioke: bere literaturatxoa, handia ez bada ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.


literaturazale (orobat literatura zale g.er. eta literaturzale) izond/iz literaturaren zale dena.

Irri eta txalo egin zuten filologogai literaturzale gazteek.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.

Gizon literaturzalea bera, idazleen babesle eta mezenas.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.

Poetez fio ez den literaturazale baten bedeinkapenaz.  Berria - Kultura   2004-05-13

Biok ginen literaturazaleak eta biok geneukan erlijio eta filosofia gaietarako gustua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Unamuno utzirik, hizkuntza espainolaren izpiritu goratasunaz testuak erruz bil daitezke, poeta, literato, literaturazale, kritiko modernoen artean, dotore askoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 145. orr.

Jakina, literaturzale amorratuak bertsio osoa behar du.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.


literaturazaletasun (orobat literaturzaletasun) iz literaturazalea denaren nolakotasuna.

Euskara eta literaturzaletasuna bateratzeko asmoak; hogei urteren bueltan zebiltzan gazte poeta-asmoen gogoa eta euskal zeraren aurkikuntza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 15. orr.

Duela urtebete itxi zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen garaietan, literaturzaletasunaz galdera egin zitzaien euskal idazleei.  Berria - Kultura   2004-02-11

Marie-Émilie Coulomb Charles d'Abbadie d'Arrast jaunarekin ezkondu zen, Euskal Herrian bere literaturazaletasunarengatik [...] hain ezaguna den Anton Abadiaren (Antoine Thomson d'Abbadie d'Arrast) anaia gaztearekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 139. orr.


literaturgile ik literaturagile.

literaturgintza ik literaturagintza.

literaturizatu, literaturiza, literaturizatzen du ad literatura bihurtu. ik literaturatu.

Hori ere, ordea, antzinako heroi tragikoen legea bezain, bizitza taigabe literaturizatzera garamatzan bulkada betierekoaren isla da noski: galduak galdu eta etsiak etsi, gure bertsioak iraun dezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.


literaturizazio iz literatura bihurtzea.

Ezker filosofikoak, bere aldetik, filosofiaren tradizio horri uko egingo lioke, eta, nolabait esatearren, «filosofiaren literaturizazioa» aldarrikatuko luke, Bengoetxearen iritziz, filosofia literatur genero bat gehiago bilakatuz.  Berria - Kultura   2004-07-11


literaturtasun ik literaturatasun.

literaturzale ik literaturazale.

literaturzaletasun ik literaturazaletasun.

litiko izond harrizko, harri-.

Horretaz gain, On Kixote eta Sancho Panza pertsonaia ezagunen arteko solasaldien ordez, zelula erritmikoak eta hainbat perkusio tresna ez oso arruntetatik irtendako soinuak entzuten dira emanaldian: litofonoak, kaulitoak, pikolitofonoak, zuhaitz arrazialak, euri-arbolak, gortina litikoak, plaka eskegiak, enbor durunditsuak...  Berria - Kultura   2004-02-19


litiniko izond litioa daukana.

Fiteroko urak kloruratu-sodiko sulfatatuak, fluoratuak, bromuratuak eta litinikoak dira eta 48,5 graduko tenperaturarekin ateratzen dira lurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


litio iz gai bakuna, metal alkalino zilar-kolorea, 179 °C-tan urtzen dena, metalen artean arinena (Li; at. z. 3).

Berilioa baino arinagoak hidrogenoa, helioa eta litioa dira, baina horiek leherketa handiaren ostean sortu ziren, adituen arabera. Hori irakurtzean, oroitu nintzen Robert Lowellek, bere nahasmendu maniako-depresiboa zela eta, litioa hartzeaz beste batean esan zidanaz: "Askoz "hobeto" sentitzen naiz, nolabait: lasaiago, egonkorrago, baina nire poesiak galdu egin du bere indar gehiena".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Zentzu horretan, Saiz psikofarmakoen eragingarritasunaz aritu zen: antidepresiboak, litioa, antipsikotikoak...  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


litofono iz harri xaflaz osaturiko musika tresna.

Perkusioko musika tresna da litofono handia, Sanz Vazquezek, 1993an, Fernando Buenacheren eskultura soinudunetan oinarriturik, sortutakoa.  Berria - Kultura   2004-02-19

Litofono handirako emanaldia, Julio Sanz Vazquezen eskutik.  Berria - Kultura   2004-02-19


litografia 1 iz hartarako prestatzen den harri baten gainean irarririko marrazkiak edo izkribuak ugaltzeko antzea; era horretaz lorturiko kopia.

Picassoren litografia bat erosi dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

Jangelako sabaian euli batek hegan ekin zion, bertako argi-aparailutik lekutu eta paretako litografiaren markoaren gainean pausatu zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 106. orr.

Margolariaren autorretraturik zaharrena, 28 grabatu eta lau litografia ikusgai jarri ditu Arabako Arte Ederretako museoak.  Berria - Kultura   2006-05-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Grabatu edo litografia erakusketek, aldiz, ez diete halako graziarik egiten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Don Herbert litografia ikastaroa egiten ari da han, eta Uxoa Zumeta serigrafiakoa, eta nik marrazkiak egiten ditut ikastaro horietarako.  Berria - Kultura   2004-06-15

Don Herbertek litografia lantegia zuzenduko du uztailean.  Berria - Kultura   2004-03-03

Oihalak, paper gaineko obrak eta litografia harriak, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-08-10


litote (orobat litotes) iz figura erretorikoa, hitzez hitz esaten dena baino gehiago aditzera ematean edo iradokitzean datzana.

Aztertzen dituzten obretan metaforak, metonimiak, sinekdokeak, edota litoteak edo enfasi-kasuak bereizten ahalegintzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Nire agendako eufemismo eta litoteetan, Jean T.ren begi irtenetan, ezinbesteko ezkontzetan, Cherburgoko goardasolak filmean, abortatzen zuten emakumeen lotsan eta besteen gaitzespenean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Badirudi orobat, enfasi negatiboa, litotesa bereziki, erabiltzeko joera askoz nabariagoa dela euskaraz aldameneko hizkuntzetan baino.Izan ere, litotesa dugu, itxuraz, bertsolarien ironiarako estrategia nagusia, antitesia eta anafora diskurtsoa antolatzeko baliabide erabilienak diren bezala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Litote aszetikoen bideari eusten saiatu nintzen arren, dagoeneko urrunegi joana nintzela ohartu nintzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 143. orr.


litotes ik litote.

litro 1 iz neurri sistema hamartarreko edukiera banakoa, dezimetro kubo baten baliokidea.

Bigarren gizona du aurrean, txikiena, litro beteko botila hutsa lepotik helduta eskuan duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Garagardo bana, litro herenekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Guztira, 236,3 milioi litro saldu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 16,22

Donostian biltzen dela euri gehien: 128 litro metro koadroko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Gasolio litroak 0,938 euro balio zuen han, eta 95 oktanoko berunik gabeko gasolina litroak, 1,030 euro. herria¬

Nik bazakiat non saltzen duten Haig and Haig [...] gerraren aurretik egina, sei dolar litroa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 388. orr.

Datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Egunero Txekiako garagardo ospetsutik litroak edaten zituen bere taberna gustukoenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.

2 (zenbaketetan, neurtzen denaren ezkerrean)

Miloika litro ur bota zituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Litro bat oxigeno odolera bidaltzeko, hogei bat litro aire arnastu behar dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

"Ipuru ardoa" izeneko diuretikoa, 60 gr. ipuru ale, 10 gr. limoi azal, eta litro bete ardo zuriz egiten da, zortzi hamar egun ontzen edukiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Lehenengoarekin batera, eskaini lau kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua, eta isuri litro bat ardo.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

Honek, ordainez, sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,25

Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38

Halako ura lortzeko, aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Gutxi gorabehera hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Litro erdi oliotik pixka bat hartu eta ezkerreko eskuan isuriko du.  Elizen arteko biblia   Lb 14,15

Litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi.  Elizen arteko biblia   Lb 5,11

Zenbat litro ardo destilatu duzue etxaldean?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 415. orr.

3 litroko iz litroko garagardo botila.

Administrazioaren aginduz, Teresa La Espada Deustuko Unibertsitateko soziologoa litrokoa eta botilakoa izeneko gazteen jarduerak aztertzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregai litro (5); gasolio litro (4); gasolio litro bakoitzeko (3); litro ardo (11); litro bat ardo (3); litro bat esne (4); litro bat ur (3); litro bat uretan (4); litro bete (3); litro bildu (4); litro biltzen (8); litro bota (8); litro bota zituen (5); litro ditu (3); litro eman (3); litro erdi (18); litro erdi bat (7); litro erregai (9); litro erregai isuri (5); litro esne (7); litro eta erdi (6); litro eta erdiren (3); litro euri (4); litro gasolina (4); litro gasolio (4); litro gehiago (4); litro inguru (6); litro jaso (5); litro jaso ziren (3); litro kontsumitzen (4); litro kopuru (3); litro kopurua (3); litro merkaturatu (3); litro merkaturatu ziren (3); litro metro koadroko (6); litro odol (3); litro olio (10); litro petrolio (3); litro petrolio isuri (3); litro saldu (3); litro ur (43); litro ur erabiltzen (5); milaka litro (6); milaka litro gasolio (3); milioi bat litro (4); milioi litro (23); milioi litro esne (3); milioi litro saldu (3); sei litro olio (4)

gasolio litroa (6)

gasolina litroak (8); gasolio litroak (3); oktanoko gasolina litroak (3)

esne litroaren (5); litroaren prezioa (3)

litrotik gora (9)


litroka adlag litroa neurri hartuz, kopuru handian.

Neurtu, nola? kiloka, litroka, puntoka agian?  Berria - Kirola   2004-03-24

Hire tronuan eserita egoten haiz, pattarra litroka irensten!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 241. orr.

Indartzen ari zela sumatu eta ura litroka ekartzeko eskatu zien erizainei goizean goizetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.

Litroka xaboi eta kiloka pazientzia beharko dituen harrikoaren zain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.


litrokada iz adkor litro kopurua.

Hilabete euriz ongi portatukoen artean, egundoko litrokadak daude: denen goitik, Pontevedra 724 litro bilduta hilabete osoan; 621 bildu genituen Arantzazun, 1969an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 471. orr.


litrotxo iz adkor litroa.

Udako kopurua, izuikaraz dardaratzekoa da: 21 litro, udaberriko 92 egunotan; eta, 10, 10 litrotxo bakarrik, udako beste 92 egun dontsuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.


litroxka iz adkor litrotxoa.

Litroxka batzuk, xuabe, marduldu gabe utzi zituen opari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.


lits (orobat litx g.er.) 1 iz oihal baten ertzeko hari puska; soineko zerrenda.

Itxura zarpail samarra zuen neskak, beroki latz eta han-hemenka litsez betetako hartan bilduta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Burko haietako baten artilezko litsetatik askatutako hari bati tiraka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Besaburuek, non lits ugariko txarratelak eraman baitzituen garai batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 416. orr.

Hennek tokilla batez estali zuen bere gorputz biluzia, eta kandelak bezalaxe hasi ziren haren litsak erretzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Karibu larruzko gaina eta galtzak, besoetarik eta zangoetarik larruzko lits luzeak haren mugimendu guzien arabera firi-firika ari zirela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.

Aurreko gauean, errabinoak erabaki zuen ez zuela litsekiko jantzia berriz jantziko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.

Lits aberatseko oihal zetazkoaren makila urreztatuari eusten zion goi-goian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Gizonezkoek otoitz egiterakoan barrutik janzten duten banda moduko bat da, 613 lits dituena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.

Neuk ere esku hartu nuen [ospakizunean], kolore urdin iluneko jantzi hungariarra soinean, litsekin, Bocskai jantzia deritzona.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 117. orr.

2 irud/hed

Leihatilatik ikusitako laino trinkoenak ere halako batean desegin, eta lits urratu bihurtzen ikusten zituen modu berean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Ekialdeko mendietako tontorretan eguna urratzen hasia zen eta argi bizi-biziko litsak erortzen ziren ohe gainera.Perpaus batzuen zatiak, aldarrikapen zenbaiten hondarrak, hainbat aitorpen urrunen litsak, horra gelditu zaizun poxia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eskuak garbitu zituen eskuzatar moduko lits-mordo koloreanitz batekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lits ugariko (3)

litsekiko jantzia (6)


lituaniar 1 izlag Lituaniakoa, Lituaniari dagokiona.

Zein da lituaniar zinemaren egoera? Erbesteko lituaniar komunitateek Bigarren Mundu Gerraren ostean sare sekretua osatu zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Lituaniar presoen truke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Emmanuel Lévinas (1905-1975) pentsalari judu lituaniarra, Etika eta Infinitua idatzi duena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

2 iz Lituaniako herritarra.

Macijauskas lituaniarrak eta Kornel David hungariarrak.  Berria - Kirola   2004-02-01

Somarriba bizkaitarra da faboritoa, Jolanta Polikeviciute eta Edita Pucinskaite lituaniarrarekin batera.  Berria - Kirola   2004-06-10

Poloniarren gurari megalomanoak lituaniar eta ukrainiarren aurkakotasun sutsua eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Milaka lituaniar Siberiara deportatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-23


lituaniera iz Lituanian mintzatzen den hizkuntza baltikoa.

Hemen geratu nahi duten errusiarrek lituaniera ikasten dute; besteek Ameriketara ihes egitea dute amets.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.

Hala, ez dago, 1540 arte, lituanieraren lekukotasunik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 263. orr.

Bera hemen jaioa da eta lituanieraz zein polonieraz daki.  Berria - Mundua   2004-04-23


liturgia (orobat liturjia g.er.) 1 iz Elizak Jainkoari eskaintzen dion jendaurreko gurtza edo gorazarre ofiziala; gurtza hori egiteko era.

Liturgia honetan errito nagusia Komunio Santua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Liturgia eta literatura katolikoa transmititzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Kontzilio Vatikano II. hark, kontu asko taxutu eta egokitu zituen: denen artean bat, liturgia elizakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

Jainko mirarigileari esker onezko liturgia. Behin betiko Erregelan erromatar kuriaren liturgia ezarriko die anaiei.  Elizen arteko biblia   Sal 66,1 tit

Orduen Liturgia debozioz egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Latinezko liturgiak ordezkatu zuela grekozkoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

2 irud/hed

Saskiko pilota bakoitzarekin liturgia bera jarraitu zuten, lehenbizi Irujok probatu zituen, iruzkina egin, eta gustuko bazuen Eulate kideari utzi.  Berria - Kirola   2006-02-09

Arbolak aldatu ditugu, txalaparta jo, errautsak sakabanatu... liturgia paganoak asmatu behar izan ditugu ordainetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 110. orr.

Sinesgarritasuna lortzea eta, aldi berean, liturgia politiko-militarra garatzea, gaur egungo Euskal Herrian ez da posible.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Ondoko mahaietan zeudenek ere ezin eutsi izan zioten barreari eta zeu izan zinen, Damian, liturgia menditar hartan bere burua guztiz kanpo ikusi zuen bakarra. Baina liturgia bati uko egiteak ez du esan nahi liturgiarik gabe bizi gaitezkeenik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osogai gisa; orobat liturgi) ik liturgiko.

Liturgia ospakizunen zabaltze eta oparotzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Baionako besten indarra urte oroz errepikatzen den liturgian datza.  Herria   2002-07-25

Festetan erabiltzen zen liturgia musika da, eta XII. mendetik transkribatuta dago zuzenean.  Berria - Kultura   2004-09-02

Liturgi ofizioko zenbait gorazarre eta antifona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.

Liturgi egutegiaren arabera.  Elizen arteko biblia   Zen 28,1 tit

Katixima egile talde bat moldatu, liturgia talde bat eta beste ainitz gauza.  Herria   2004-01-29

Diosesako liturgia batzordekide batek.  Herria   2004-02-19

Liturgia emanaldi baten egitea parropietako animazio ekipak laguntzeko.  Herria   2001-07-05

Purpura more, gorri eta gorriminez egin zituzten santutegiko liturgi zerbitzurako jantziak.  Elizen arteko biblia   Ir 39,1

Abesbatz-buru edo korukideeri, kantu-sail arduradun eta liturgia animatzaileeri eta hizlarieri.  Herria   2003-01-28

4 liturgia ordu (corpusean liturgi ordu soilik), eliz otoitzaren zatia, ordu jakin batean esan behar dena. ik kanoniko1 2.

Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu guztietan esan ohi zituen Frantziskok gorespen hauek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Munduan zehar zihoanean ere, gelditu egiten zen beti liturgi orduen otoitza esan nahi zuenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Honako antifona hau liturgi ordu guztietan esaten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 76. orr.

Natibitatetik Epifania zortziurrena arte liturgi ordu guztietan esaten dela salmo hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.

Erreza bitzate liturgi orduak eta jaiki bitez maitinetarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

· Jainkoaganako begirune adina deboziorekin errezatzen zituen liturgi otoitzeko orduak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liturgi ofiziotik (3); liturgi ordu (7); liturgi ordu guztietan (5); liturgi zerbitzua (5); liturgi zerbitzurako (8); liturgi zerbitzurako erabiltzen (3); liturgi zerbitzurako jantziak (3); santutegiko liturgi zerbitzurako (4)

orduen liturgia (19); orduen liturgia errezatzeko (4); orduen liturgia esan (3); orduen liturgia esateko (3)


liturgiko izond liturgiari dagokiona. ik liturgia 3.

Guk, zerbitzu liturgikorako bereziki izendatuak garenok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Kantu liturgikoak eskainiko dituzte, ofizio erlijiosoetarako sorturikoak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Urte liturgikoaren hiru zikloak.  Herria   2004-12-23

Jesu Kristorekin bizitzeko beren bizitza liturgikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1170. orr.

Latinezkoan dalmatica, diakonoei dagokien jantzi liturgikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Prentsari zeregin ia liturgikoa agindu zitzaion: herri-borrokaren hauspoa izatea, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.


liturjia ik liturgia.

litx ik lits.

litxar izond lapur txikia, litxarreriak egiten dituena. ik litxarrero.

Ez naiz litxar bat, ezta frikun bat ere, eta ikuskizunen zalea nauzue.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.


litxarkeria ik litxarreria.

litxarreria (orobat litxarkeria g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian litxarreria agertzen da) 1 iz pl premiarik gabe jaten diren gauzatxo goxoak.

Egungo joerei jarraiki (hanburgerrak, fish&chips, patata frijituak, moules et frites, saltxitxak, izozkiak, umeentzako litxarreriak, pizzak...), janari gehientsua neke handirik hartu gabe irensteko moduan salduko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

Brandya, likorra eta litxarreria ugari izaten nuen armairuan gordeta. saski erraldoi batean gaseosak eta litxarkeriak saltzen zituen andre bat izaten zen bertan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 128. orr.

Azukrezko litxarreria mexikarrak erosi eta banatzen dizkiet.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

· Mutikoak litxarreria pila bat aipatu zion: erregaliza, melaza, gominolak, azukre hautsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Gozotegiek eta txarkuteriek, adiera zabalean, geroz eta litxarreria (bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere) gehiago ekoitziko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Ez jan litxarreria gehiegi, gero afaldu egin behar diagu eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.

2 lapurreta txikia.

Baina orduan, neurri batean behintzat, libre ginen horrelako eragozpenetatik, heriotzara kondenatutako gaizkileek litxarreria batzuk, kondena oraindik ziurra ez zenean debekatuak zituztenak, libre dituzten bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.

· Nostalgia edo dena delako litxarreria hori sentitu dut, bai, aitortzen dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Litxarreria postu bat ote dago Kursaaleko atarian?  Berria - Kultura   2004-08-26

Nire "litxarreria kutxatxoa" goian utzi dudanez, [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.


litxarrero iz adkor lapur txikia. ik litxar.

"Erlojua lapurtu didate" esanez etorri zen neska zaharrenetako bat ondoren, eta ordurako garbi zeukaten: litxarrero koxkor bat dabil besteen gauzetan lardaskan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Hemengo guztiak lapur edo litxarrero hutsak dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Habanako portuan, tabernetan eta zuloetan ezagutzen ei ditu idazleak putak, litxarreroak, pirata-ustekoak eta bazterreko halako beste batzuk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 165. orr.

Kaizuloetako arratoiak, litxarrerotxoak, putak, errepublikanoak eta pilotariak alde batera utzita, haren beste lagun gehienak aberatsak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

Mutiko bat besterik ez zela jarri zioten Rasputin ezizena, bihurri, alproja, litxarrero...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Armada sail hura ez zen etorri Omsk eta Kolivandik segizio moduan hamaika eskale, litxarrero, salerosle eta buhame ekarri gabe, bidean dabilen armada baten atzealdea osatzen ohi dutenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.


litxi iz txinatar zuhaitz tropikala, fruitu mami-zuria eta gozoa ematen duena (Litchi chinensis).

Klima eta gainerako gorabeherak aldeko izanez gero, berton produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, kiwanoa, krosnea, kumkuata, lima, litxia, lotusa, mandioka, [...] zidra eta beste hamaikatxo ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.


living iz egongela.

Orain Shirley estudioetan dago baina, haren livinga ikus dezakezue.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 232. orr.


livoniar izlag/iz Livoniakoa, Livoniari dagokiona; Livoniako herritarra.

Neska livoniarrarengana hurbildu, eta eskua eskainiz deitu egin zuen: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 103. orr.

Gazte livoniarraren oroitza agertu zitzaion supituan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.


lixa (orobat lija) 1 iz paper sendoa, alde batean hondar edo beiraki pikor itsatsiak dituena, zura edo metalak leuntzeko erabiltzen dena. ik paper 29.

Ordezko hortzeriarekin arazoa du; min ematen zion, eta tailerreko lixarekin konpondu behar izan du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

Nire eskuek lijaz forratuak dirudite.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

Musu hezeak -"emadan muxu, politte!"- eta azala lija bezalakoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elkar agurtu eta Niko bere lija lanera bildu zelarik, Guridi bazihoan eta, bere kotxean iritsi zen Mandi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 110. orr.


lixatu1 (orobat lijatu), lixa, lixatzen du ad paper-latzarekin leundu.

Abadiñokoek zolaren takoa lijatu egin zuten, hala ikusi genuen gainera aldalekuetan.  Berria - Kirola   2004-02-10

Arkatza belarrian jarri eta eskailerako esku-karrila arras-arras lixatzen segitzen du, txirbil hautsa erortzearekin batera zuraren baitako begi batzuk itsutu eta barruragoko begiak eta korapiloak agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Teresak hankak luzatu zituen: "Ikusten duzu? eskuinekoa lijatuta bezala dago".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Sei egun dituzu egin ahalean lan egiteko, bat ontzigaina lixatu eta sokak txarrantxatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Ontzigaina lixatzeak egunetan eta egunetan belauniko lan egin beharra esan nahi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.


lixatu2 ik lisatu.

lixatze iz paper-latzarekin leuntzea.

Etxebizitza batean lixatze lanak egiten ziharduen eztanda bat gertatu zen unean, eta gorputzaren erdia erre zitzaion ia.  Berria - Ekonomia   2006-01-21


lixeriketa ik liseriketa.

lixeritu ik liseritu.

lixiba 1 iz arropak garbitzeko eta zuritzeko isurkari alkalinoa, usain bortitzekoa.

Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da.  Elizen arteko biblia   Ml 3,2

Erabilera bakarreko paperezko toailak, lixiba bereziak, autoklabea, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 44. orr.

Emakume batek jangelako mahai gainean abandonaturik utzi zuen lixiba injektatu ondoren.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.

Elizako dorre bereziak hareazkoagoa zirudien orain, lixibatan garbituriko harri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.

2 irud/hed

Emakumeen lekukotasunak ezabatzeko erabili ohi den lixiba historikoa kentzeko ekarpen txiki bat da, finean.  Berria - Kultura   2006-03-10

3 lixibatzea.

Ezta izarak estu-estu bihurritu eta lixibako ura besoetan gora zihoakienean ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.

4 batera lixibatzen den arropa.

Lixiba zabaltzen ari zen batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.

Arnaska, barreka, aulkietan eta mahai gainean zabaldu zuten lixiba.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

Lixiba ere ikus zezakeen harkaitzetan zabalduta lehortzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 183. orr.

Bere aurrean ikus zezakeen Ramsay andrea, bidean gora lixibarekin zetorrela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Omo lixiba errautsa irenstera behartu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Lixiba pastillen kea oso toxikoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Garbitasuna, lixiba usaina, argi xuri bizi bat...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Berriro sartu du Domingok lanbasa kuboan; atera duenean, lixiba usain sarkorra zabaldu da giroan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.

Barazkiak gordinik janez gero, garbitzerakoan uretan lixiba tanta bat bota desinfektatzeko Miepen edo Bepen lixiba arropa terreinan, sukaldean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

6 lixiba egin

Berak egiten zuen lixiba.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Garbitegira abiatu zen lixiba egitera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Lixiba egiterakoan amak xaboiari eransten dion izpiliku-usaina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Lixiba egiten dute, arropa lehortzen jartzen dute soketatik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Pasaian beti ikusiko dituzu neskak lixiba egiten eta arropa idortzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Nork egingo zion ume gaixoari lixiba eta lisaketa, emaztea hain urrun egonda.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

7 irud/hed

Landarea eta bizidun gizakia, barru-garbitzen, zurruntasuna lijerotzen, zalutzen eta malgutzen, izerdia medio lixiba egiten ari dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

8 lixiba jo

Horra zubia, lixiba jotzen genuen erreka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Senarra frentean zuten emakumeak hilero lixiba jotzera joaten zirenean. komunak eta lixiba jotzeko harraska.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lixiba egiten (7); lixiba usaina (8)

lixibarekin zetorrela (3)


lixibagile iz lixiba egiten duen pertsona.

Gainera, lixibagile gaztea oso apain dago bere gona gorri eta gerruntze urdinarekin, euskaldunen kolore hautak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.


lixibatu, lixiba(tu), lixibatzen 1 du ad lisibaz garbitu eta zuritu. irud/hed

Airea ere garbi zegoen, lixibatuta; guztia zen higienea.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 19. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lurra kutsatzen duten ur lixibatuen isuriak saihesten ditu, ureztatze zirkuitu itxia baitu.  Berria - Kultura   2004-12-31

· Lekua hutsik aurkitu du, eta igande goizeko biluztasun lixibatu berriaren kerua sudurreraino sartu zaio.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Hondakinetatik sortzen diren kutsatutako likidoak dira lixibatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Zabortegien azpian lixibatuak batzeko sistema izaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Kontuan izan behar da gure ingurua oso euritsua dela, eta horrek lixibatu asko sortzea eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Lixibatuak tratatzeko Europako Batasuneko plantarik handiena izango du Bilbok, datorren maiatzean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Artigasko zabortegiko lixibatuak tratatzeko plantan, 350.000 metro kubo likido tratatu ahal izango dira urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Bakterioak erabiliko ditugu lixibatuak garbitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lixibatuak tratatzeko (3)


lixibatxo iz lixibaturiko arropa gutxia.

Harrikoa egiten ari ziren emakumeek lixibatxoa ibai ertzeko belar gainean ondo tolestuta utzi, eta atera behar izan zuten uretatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.


lixta ik lista.

lixtaño ik listaño.

lixto ik listo1.

lixtor ik liztor.

lixtu ik listu1.

lixun izond adkor apur bat lizuna, baina onargarria.

Bazuen zugana oldartzeko moduan halako zer probokatzaile bat, halako adimen zirikatzaile eta eztenkari bat, zeinak erantzun bizkorrak emateko gogoa eragiten baitzizun bere kontu lixun pertsonalegi haiek erreskadan botatzen hasten zitzaizunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

-Eta a zer apetak -esango zuen Harryk, halako distira maltzur bat erantsiz-, a zer apeta lixunak izango diren!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.


lizantza ik lizentzia.

lizar 1 iz olibondoaren familako zuhaitz handi eta hostotsua, zur argia, gogorra eta malgua duena (Fraxinus excelsior).

Borda inguruko lizar zimaluzeek berantetsi egin dute bi urtetik behingo kimatzailea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Lizar zahar barrenustu horiekin egiten zirela maiz eultzak edo erlauntzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

Aitak lizar gaineko adaskak moztu eta behera bota ahalean nik zatukatan bildu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Gero basalizarra, lizarra, altza, eta gaurtik aurrera, Sahatsa zuten zuhaitz gogoratu eta beneratua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Udatzenean, garaitsu honetan, lizar egitera joaten ginen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Zenbat aldiz egondu ote naiz elurretan lizarrei begira Zigarateko lepoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Arraunak denak lizarrez, kirtenetik puntara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Banasta eta saski jenero guztien euskarritako, beste zumitzei lokarri eusteko, edo kirtenetarako, lizarrezkoak nahi zituzten, halanola esku-saskien heldulekuak egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte askotan gorde zuten Killuran lizar zuhaitzar handi bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Ziri, ohol, taula eta oholtxo denak lizar zurezkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Lizar ilara batek ederki markatuko zituen terreno eta lurrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Etxabereek lizar ostoa eta adar muturrik gurienak janda gelditzen ziren lizar zotzak datozkit gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Udaberri aldera, lizar adaxka lodiskonak eta xuxenenak berextu eta kimatuz lizar arbak egiten genituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Eta oraindik, han hemen lizar kiman ikustean inor, poztu bezala egiten naiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

3 lizar morro

Lurreko sutan ziuka atzeko muturretik apar zuria zeriela ikusten eta aditzen genituen lizar karrote heze haiek, edo lizar morroek, berriz, Orixeren "Suondoko otsa" dakarkidate gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

4 pago lizar (orobat pagolizar g.er.) inausi gabeko pagoa.

Urrutiago, pago-lizar bakan batzuk ernetzen ziren, eta are eta urrutiago, basoa. Ni ikusia nago elorrian, alkazian, gaztainean, lizarrean, pagoan, pagolizarrean, haritzean, eta beste zuhaitzadar askotan, baina, sekulan ez, esate bateko, intsusean, gorostian, edo urritzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basa lizar (3); lizar adaska (4); lizar adaska hezeak (3); lizar baten (3); lizar hostoa (4); lizar makilak (3); lizar zarbak (4); pago lizar (3)

basa lizarra (3)

pago lizarrak (3)

basa lizarraren (5)

pago lizarren (4)


lizardi iz lizar asko dagoen tokia.

Etxeko lizardiaren itzalpean geundela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Bi baso geratzen zitzaizkigun, hariztia bata, lizardia bestea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Irizpide etnologikoek hariztiaren alde jartzen gintuzten, literarioek lizardia lehenetsi behar genuela esaten ziguten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.


lizardismo iz X. Lizardiren poesia estiloa.

Idazkeraren sinbolismotik, lizardismoari uko egin eta gero, beste estilo ez-zehatz batera egin zuen jauzi Mujikak.  Berria - Kultura   2004-10-22


lizargune (corpusean lizarrune soilik) iz lizarrak dauden gunea.

Arraiturre baino apur bat eskuinerago eta gorago, ehun bat metrora, etxaldea mugatzen duten kare-harri handi batzuen altzotik eta lizarrune batean behera eginez, errekasto bat jaisten da belardia erdibituz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.


lizarki iz lizarraren erretxina, heste-aringarri gisa erabiltzen dena.

Gure lizarki botika kutsua duen lizar-zuku estamu libratzaileak ere holako zer edo zer izango du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.


lizarpe iz lizarraren azpiko eremua.

Zangulua ere paratzen zigun aitak, adar oker batetik zintzilik, eta hantxe ibiltzen ginen dilindan, bihotz ttiki erne hura hegaminez genuela, lizarpe guzia larraindu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Hizketan ikasi baino lehen, amaren magalean eta auzoko neskatoen besoetan, askotan egondua omen naiz atariko lizarpean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Bertze egun batean, lizarpeko gerizpean ediren ninduen, orri batekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.


lizarratar (orobat lizartar g.er.) izlag/iz Lizarrakoa, Lizarrari dagokiona; Lizarrako herritarra.

Jatorriz Basaburukoa, Beruetekoa preseski [...] nik gurutzatu orduko erdi lizarratarra zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Europako lehiaketetan ariko dira biak: EHF Kopan donostiarrak (20:15), eta Europako Errekopan lizarratarrak (19:30).  Berria - Kirola   2006-01-14

Lizarratarrek, berriz, Eldan jokatuko dute, Ligako txapeldunaren aurka (18:30).  Berria - Kirola   2004-11-06


lizarrondo iz lizarra, lizar zuhaitza.

Beste miraria, lizarrondoek elur zuritan erakusten duten kolorajea da neretzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Gero, etxabereek lizar ostoa eta adar muturrik gurienak janda gelditzen ziren lizar zotzak datozkit gogora, nonahiko borda ataritan, lizarrondoen arrimora pilatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Lizarrondoan, eta bere adarpe oparoak hartzen duen itzalean ez duzu topatuko sugerik...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.


lizarrune ik lizargune.

lizartar ik lizarratar.

lizartzar izlag/iz Lizartzakoa, Lizartzari dagokiona; Lizartzako herritarra.

Lizartzar gaztea leku guztietara iritsi zen defentsan, ez zuen pilota bakar bat galdutzat eman eta partidaren jabe bihurtu zen. herria¬

Urratsa GBBk egin du Joseba Egibarren zuzendaritzapean udala lizartzarren esku uzten hasteko helburuarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizartzarren esku uzteko (3)


lizentzamendu ik lizentziamendu.

lizentzi
1 lizentzi izan zilegi izan.

Beste edozein kasutan berehalako kaleratzea sortaraziko zuen marraka hura lizentzi zen Kokoren klasean, eta zentroaren gogoko ez bazen ere toleratu egiten zuten nolabait ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Ez al hekien hor pipatzea ez zela lizentzi?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.


lizentzia (orobat lizantza g.er. eta lizentzi g.er.) 1 iz baimena.

Pentsamendu umoretsu baterako lizentzia eskaini zion segidan Brown jaunak bere buruari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.

Ezinezko zuen edonork ere ezagun ez zuenarekin ezer alderatzea, baina, azkeneko aldia izango zuelakoan, lizentzia poetikoaz baliatu zen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

2 baimen-agiria.

Edariak saltzeko lizentzia. Detektibe lizentzia estreinatu berria zeukan izen txarreko toki batean harekin topo egin zuenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Horrexegatik eman zioten Barbariako orga erabiltzeko lizentzia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Kabaret lizentzia eduki beharko du taberna horrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Lizentzia eman zaion enpresari enpresa lizentzia-emailearen lehiakide beldurgarria bihurtzen lagun diezaiokeela, eta luzarora konkurrentzia sor dezakeela bere merkatuan bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

3 goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa. ik lizentziatura.

Diplomatura egiteko, lizentzia ateratzeko, etab. Oinarrizko tituluak ematen dituzte unibertsitate batzuek, bigarren mailan daude lizentzia mailakoak ere ematen dituztenak eta azkenean, erpinean, goimailako titulazioak eta doktoregoa ematen dituzten unibertsitate ezagunenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

1532an [...] bere tituluak baliozkatu zituen, erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Filologia erromanikoan lizentzia lortu, eta Italiara itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Mayola ezagutu zuelarik, zuzenbide lizentzia pasatzen zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

4 lizentzia fiskal lanbide zerga.

Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan, eta beraren izenean igorriko zituzten fakturak, eta, kobratutakoan, hartuko zuen pagantza haiek egiteko aurreratutako dirua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko lizentzia (4); euskal lizentzia (4); irakasgaiari loturiko lizentzia (7); lizentzia eman (7); lizentzia eskuratzeko (3); lizentzia jaso (9); lizentzia jaso du (3); lizentzia kentzeko (3); lizentzia lortu (8); lizentzia lortu zuen (5)

eko irrati lizentziak (3); irrati lizentziak (7); irrati lizentziak banatzeko (3); iruñ lizentziak banatu (3); lizentziak banatzeko (13); lizentziak berriz banatzeko (6); lizentziak ematea (3)

eko irrati lizentzien (4); erriko irrati lizentzien (4); irrati lizentzien (14); irrati lizentzien banaketa (4); irrati lizentzien banaketan (4); irrati lizentzien banaketaren (3); iruñ iruñ lizentzien banaketa (17); lizentzien banaketan (7); lizentzien banaketaren (4)

lizentziarik gabe utzi (3)


lizentziadun 1 izond/iz lizentzia duena.

Inongo osagai toxikorik gabe sortua eta Osasun Ministerioaren 128 zenbakiko lizentziaduna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Udalak 500 euro emango dizkio manparak jarri nahi dituen taxilari lizentziadunari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

16 urtez goitikoeri idekiak dira topaketa horiek (ez da haatik herri kiroletako lizentziadun izan behar).  Herria   2004-03-25

2 lizentzia mailako ikasketak dituen pertsona. ik lizentziatu2.

Lizentziaduna bainaiz eta Elizaren lehen ordenak hartua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

Letretan lizentziaduna duk gainera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Autista den arren, zoologiako lizentziadun da, Colorado Estatuko Unibertsitateko irakasle eta bere negozioaren jabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

Barre eragin zion lizentziadunari andrearen maleziarik ezak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Gizarte batek zenbat eta lizentziadun gehiago izan, orduan eta aberatsagoa izango dela. gauza bat eskatu nahi diot berorri, lizentziadun jauna: [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizentziaduna da (11)


lizentziamendu (orobat lizentzamendu) 1 iz ipar langileez mintzatuz, kaleratzea.

Hogeita hamabi lizentziamendu kontatu ziren unean gizona bere gutuna ukaitean kexatu zen, eskupean zeuzkan tresna eta ekaiak birindika aurtikiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Lizentzamendua indargabetua izan da, enplegatzaileak beharko zuelako lan ikuskariaren baimena ukan aitzinetik; Biarritz Culture kondenatua da langilearen berriz hartzera, kanpo egon den denboraldiko soldat guzien itzultzera eta 20 000 Euro damu domaiaren pagatzera.  Herria   2004-09-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean zebilela, lizentziamendu gutuna eskuan, lan-eskaintzen bulegoaren parean geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.

Aurreko bi lizentziamendu boladetan kanporatu langileak hurbildu ziren Etxarrira. Ahurtiko PEP (Pupilles de l'Ecole Publique) zentroko lau begiraleen kontra lizentzamendu prozedura bat idekitzen hasia duela zuzendaritzak erran du CGT sindikatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.

Baionan iragan zen lehen graduko Prud'hommes auziak erran zuen arrazoin ekonomikorik ez zela lizentziamenduen esplikatzeko, eta enpresa legez desegina izanki, AGS lizentzamendu kutxa damu domaien pagatzera kondenatu zuen.  Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizentziamendu gutuna (4)


lizentziatu1, lizentzia(tu), lizentziatzen 1 da ad

Irakasle ikasketak egin zituen, eta gero Euskal Filologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean.Tartuko Unibertsitateko Historia Fakultatean lizentziatu zen eta, hainbat urtez, gidoigile lanetan aritu zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 335. orr.

Han egin zituen ikasketak, eta industria ingeniari titulua atera eta ekonomian lizentziatu zen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Eusko Jaurlaritzak igo egin nahi du zientzia eta teknologia ikasketetan lizentziatzen den emakume kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Salamancako Unibertsitate Zibilean sartu zen Ikasketa Klasikoak ikastera; 1957an lizentziatu eta 1958an doktorego tesia amaitu zuen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Pisan lizentziatu zen 1923an.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Iñaki, biloba, meteorologian lizentziatu berria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 160. orr.

Alta, Dong lizentziatua izan zelarik, Manilako "University of the Philippines" unibertsitate famatuak urte bateko beka bat proposatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

2 (era burutua -n atzizkiaren eskuinean; ik lizentziatu2 2)

Filosofian lizentziatua da (UPV/EHU) eta egun doktore-tesia idazten dihardu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Filosofian lizentziatua Bordelen, eta Parisen doktoratua, filosofia-irakaslea izan da urte askotan Orthezen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

80ko hamarkadan, gazte lizentziatu berri haiek...  Berria - Ekonomia   2004-08-14

• 4 du ad soldadu zerbitzua bukatutzat eman.

Erasoa ongi ateraz gero, hiria irabaziko zutela, eta beraz, [...] osteak lizentziatu ahalko zituela, etxera bidali, hurrengo kanpainara arte, soldata oso bat aurreztuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

5 ipar langileez mintzatuz, kaleratu.

Ez zuelako ulertzen zergatik bere atelierrekoak lizentziatuak izan ziren makalak zirelako estakuruaz, aste zenbait lehenago nagusiaren ohore eta zorionak erdietsi zituztelarik helburuak bete zituztelakoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Suitzako enpresek bide berari jarraitu zioten, lagun asko lizentziatu zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.

Galkategi horretan ari ziren 120 langileak oro lizentziatuak izan dira, azkenak otsailaren hogeitalauean.  Herria   2005-03-03

6 (era burutua izenondo gisa)

Itsas kirol eta jantzien saileko enpresa hori bet betan hetsi zuen nagusiak, alta, langile lizentziatuen arabera, kontuak arras onean zituelarik.  Herria   2005-10-13

Ruwel-eko hogeitamar langile lizentziaturen aitzinean, Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak aho batez deliberatu du Ruwel eremuaren berreskuratzea, hiru milioi eta hiru ehun mila eurotan.  Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekonomian lizentziatu (3); filologian lizentziatu (3); filologian lizentziatu zen (3); lizentziatu berri (4); lizentziatu berria (3)

filosofian lizentziatua (10); filosofian lizentziatua da (5); lizentziatua da (15); zuzenbidean lizentziatua (4)

lizentziatuta dago (3)


lizentziatu2 1 iz unibertsitateko lizentziatu maila duen pertsona. ik lizentziadun 2.

Han bazela euskaldun lizentziatu berri bat, tituluaren jabe zena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 53. orr.

Ez duk beharrezkoa zuzentzailea izatea hori jakiteko, lizentziatu xume batek ere bazekik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 386. orr.

Mandatu bat eramango diok Comalako Gerardo Trujillo lizentziatuari, eta hantxe bertan jarriko dik hire izenean jabetza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.

Beste arlo batzuetako lizentziatuek ere bazuten aukera hori.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Banuen tiradera batean pergamino irudiztatu bat, zeinaren lege-indarrez, letrakera dotorezko hitzez, Primo Levi, judua arrazaz, Kimikako lizentziatu-agiriaren jabe egiten baitzen, goreneko kalifikazioz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

2 (-n atzizkiaren eskuinean; ik lizentziatu1 2)

Matematikan lizentziatua, filosofian doktorea, eta irakaslea EHUn.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Beti gutxietsi nau Zuzenbidean lizentziatu triste bat besterik ez naizelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

3 lizentziaduna.

Euskal Herriko ligak badauzka 74 elkarte bai eta ere 8 milako bat lizentziatu zahar eta gazte, gizon eta emazte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

1875an sortua da, 325 arraunlari-lizentziatu badauzka gaur, 10 urtetatik goitikoak.  Herria   2005-09-15


lizentziatura iz goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa. ik lizentzia 3.

Gehienak lehen mailako ikasketak dituzten arren (%28), badira baita diplomaturak (%9) eta lizentziaturak ere (%13).  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Al Azar-eko unibertsitate aldia batere titulurik gabe amaitu zuen, urte luzeak igaro zituen lizentziaturarik lortu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Han geunden agure txikia, mutil ilehoria, lizentziatura prestatzen ari zen emakumea eta ni.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

Lizentziatura teknikoetan ikasle asko matrikulatu zen. Berak bezala, ingeles hizkuntzako lizentziatura egin nuen nik ere unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Letretako lizentziatura bat egiten ari nintzen Rouenen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Ahmedabaden bizi zen eta SLU Unibertsitatean lizentziatura egina zuen arte ederretan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Itzulpen lizentziaturan ditudan ikasleek.  Berria - Harian   2005-11-18

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako ikasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizentziatura egin (3)


lizeo 1 iz Frantzian eta beste hainbat herritan, bigarren irakaskuntzako ikastetxea.

Lizeora zu ikustera joaten hasi zenean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 162. orr.

Parisko moda segitu nahian, larunbat arratsaldetan elkartzen ziren lizeoko neska-lagunekin 'Ye-ye' musikaren entzuteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Ikasleen sindikatu nagusia den UNEFek eta lizeoko FIDL sindikatuak segurtatu zutenez atzo, oraino Frantziako 84 unibertsitatetik 69etan eragozpenak daude, 20 bat erabat okupatuak daudelarik eta 4.000 lizeoetatik milako batean.  Berria - Harian   2006-03-28

Jacqueline Van Maarsen lizeo juduan ezagutu nuen, eta orain bera dut lagunik minena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Jemal nekazaritzako lizeo teknikoko ikaslea zen, Ako irakasle eskolan sartua zen, eta Imad gure taldeko musikaria zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 87. orr.

Albertok kolegioa utzi eta Turinera etorri zen lizeoko diploma lortzeko azterketa egitera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 112. orr.

Haiei zor baitzien ilobak lizeoan bost urte alferkerian eta beste sei hilabete Lisboan paseatzen ibili izana.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

2 (Iparraldeko hezkuntza sisteman)

Bigarren mailako materiala (kolegioak eta lizeoak) ez da oraino behar den bezenbat erabilia.  Herria   2004-07-08

Iparraldeko kolegio eta lizeo desberdinetan, izan publikoan, pribatuan ala ikastoletan.  Herria   2005-03-24

Neli Challet Hazparneko Urtsuia kolegio pribatuan eta San Josepe lizeoan ari denak. 2.129 ikasle ditu Seaskak, 477 kolegioetan eta 179 lizeoan.  Herria   2005-03-24

2037 euskarazko ikasle badaude 29 eskola, 9 kolejio eta 3 lizeotako sail elebidunetan.  Herria   2005-09-22

Ni latin eta frantses irakaslea nintzen, erdi kolegioan, erdi lizeoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Xifretan ageri da Ikastolan dabiltzan lau ikasletarik bat bederen ez dela euskal lizeora pasatzen.  Herria   2002-09-05

Donibane Lohitzuneko Ravel lizeoan ematen zidaten Dokumentazio zentrora joateko baimen berezia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 136. orr.

Armand David laborantzako lizeoa.  Herria   2003-04-10

Zokoko itsas-lizeoak badu bere traineru gisako untzia, arraulari gazte askok baliatzen ahalko dutena hemendik goiti.  Herria   2003-04-10

Lehen mailako haurren %-eko 25a ba dabilela eskola katolikoetan; kolegioetan %-eko 40a doa pribatura, lizeoetan kopurua hupatzen delarik %-eko 60etaraino.  Herria   2002-09-19

Hazparneko San Josepe lizeoan idekia da BEP elebiduna, Iparraldeko lehen gela tekniko elebiduna.  Herria   2002-09-19

Baionan finkatua den Etxepare euskal lizeoak kanpaina berri bat abiatzen du diru sustengua galdatuz.  Herria   2001-11-01

3 (Hegoaldeko ikastoletako sisteman)

Santo Tomas Lizeoan, batxilerrean, eskola ematen ari da Jose Mari Aranalde.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

-Nik uste nuen, Lizeora bidalita, Ixiartxo ez zela halako jendearekin nahastuko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 108. orr.

Orioko Herri Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Salbatore Mitxelena ikastetxeak elkarlanean ari dira Kilometroak 2004 antolatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

4 lizeoko ikasketak.

Lizeoa bukatu eta lanean hasi zenetik, oso gutxitan egiten zuten topo.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizeo juduan (3); lizeo politeknikoa (3); lizeo politeknikoak (4)

baionako etxepare lizeoa (3); bernat etxepare lizeoa (4); etxepare lizeoa (10)

etxepare lizeoak (5)

baionako cassin lizeoan (3); baionako etxepare lizeoan (5); bernat etxepare lizeoan (6); cassin lizeoan (6); christophe lizeoan (5); errecart lizeoan (3); etxepare lizeoan (15); frantsesenia laborantza lizeoan (3); kolegio eta lizeoan (3); laborantza lizeoan (6); laborantza lizeoan iraganen (3); san josepe lizeoan (4); santo tomas lizeoan (5); st christophe lizeoan (5)

cassin lizeoaren (3)

kolegio eta lizeoetako (3); lizeoetako gela elebidunetan (3)

kolegio eta lizeoetan (6); kolegio lizeoetan (3)

bernat etxepare lizeoko (10); donibane garaziko lizeoko (8); etxepare lizeoko (12); garaziko lizeoko (14); kolegio eta lizeoko (3); lizeoko gazteek (3); lizeoko ikasle (7); lizeoko ikasleak (9); lizeoko ikasleek (10); lizeoko ikasleen (8); lizeoko neska (3); lizeoko zuzendari (4); ravel lizeoko (4); santo tomas lizeoko (3)

lizeora joan (3)


lizifrina ik diziplina.

lizitazio iz enkantean hartzeko eskaintza.

Euskal herritarrak lan merkatuan sartzen ahalegintzen diren enpresak indartzea; lizitazio publikoetan baldintza sozialak ezartzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Tranbiaren eraikuntzaren lizitazio epea datorren ostegunean amaituko da eta idazki itxiak martxoaren 6an zabalduko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

GIFeko lehendakariak jakinarazi zuen aurten Araba nahiz Bizkaiko zatien lizitazio proiektuak egin nahi direla, eta, gero, 2005. urtean, «litekeena» dela eraikitzen hastea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Enpresaburuei jarduerak garatzen laguntzeko asmoz, %0,1eko komisioa duten lizitazio abalak eskainiko dizkie Elkargik.  Berria - Ekonomia   2006-02-04


lizta iz liztaria.

Txongoari lizta bat lotu eta babarrun edo lenteja eltzean sartzen zuen aitonak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Harri kixkil bat, expal ttar bat, bellar izpiño bat, lizta muttur bat...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.


liztafin ik listafin.

liztor (orobat listor g.er., lixtor g.er. eta miztor g.er.) 1 iz Erlearen antzeko intsektua, hura baino lirainagoa, lagunartean bizi dena eta abaraskak egiten dituena (Vespa vulgaris edo Vespula v.). ik listafin.

Euli eta liztorren hegaldi urduriak. Erlea ez bezala, liztorra ez da galtzen, ez da hiltzen eztena barruraino sartuagatik ere, eta, beharra izanez gero, bigarrenez ere saiatuko da zu ziztatzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 17. orr.

Miztorra lorez lore dabil, hegalak segundoko auskalo zenbat aldiz astinduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Liztorra, finean, oldartzailea da, borrokalari sutsua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.

Teilatua ia jasota zegoen liztorren abarasken eraginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Liztorrak ziztatu balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 133. orr.

Liztor batek ez zion ziztada handiagorik egingo Sergiori.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Charlie liztorra zirikatzen ari zen, eta liztorrak ez zuen hura soilik eztenkatzen, baizik eta gu guztiok eztenkatzen gintuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Liztorrek bezala inguratu ninduten, sua sastrakan bezala zirtaka.  Elizen arteko biblia   Sal 118,12

Liztor txiki batek jarritako arrautzetatik sortzen dira koskoilo horiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Maradonak behin eta berriro esan ditu liztorren habiak astintzeko modukoak.  Berria - Kirola   2006-04-04

2 irud/hed

Apirilaren 26an, Condor Legioko liztor itzelek Gernika suntsitu zuten iluntzean Ernest eta Martha Guadarrama mendietako fronte lerroen bisitan ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Zerua argitu ez argitu zegoen artean; lau liztor beltz zetozen hiri aldera; hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Hain emakume ederra izanik, liztorrik ez zaio sekula faltatu inguruan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ehizako hegazkinak ikusi ditudanean, pasatu al zait burutik hasperen samurrik? liztor ezten zorrotzak bururatu zaizkit.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

4 (izenondo gisa)

Sorgin liztor haren gaiztakeriak ez zuela harritzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liztor arrunt (3)


liztortzar iz liztor mota, arrunta baino askoz handiagoa (Vespa crabro).

Liztortzarrak bidaliko ditu Jaunak zuen Jainkoak haien kontra, ezkutuan gordeta bizirik gelditutako azkenak ere garbitu arte.  Elizen arteko biblia   Dt 7,20

Bizarginaren esku lodiak haren ilajean gaindi higitzen ziren, guraizek burrunba egiten zuten liztortzar bat belarri atzean baleuka bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Beraz, liztortzar eta liztor arrunt, euskarari bere arima ukatzeaz gain inolako zehaztasun zientifiko berririk ez dakarkioten erderakeria nahasgarriak besterik ez dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.


liztu ik listu1.

lizun 1 iz usteltzen-edo hasi diren gai organikoen azalean sortzen diren geruza edo orban zurixka eta harroak, onddoek eraginak.

Gazta azaletako lizunak urtzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Taula batean gazta bat lizun berdexkaz estalia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Lizunak jotako etxeen garbikuntza.  Elizen arteko biblia   Lb 14,33 tit

Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari.  Elizen arteko biblia   Lb 13,56

Idoiak berriro ere lizun hori aurkitu du zilborrean. Lizun berdeak goitik beheraino harturik zeukan ate nagusiko eta oholesiko zur zaharra.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Lizun arrosak eta urdinak ageri ziren aita gure bila joan aurretik egun osoz ipintzen aritua zen paper margotuan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Eskuizkribua lizunaren lizunez galdu zen, zoritxarrez; lizunak hartuta hondatu zela esan nahi dut, jakina.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 69. orr.

Denboraren iragaiteak utzitako lizuna kendu.  Berria - Kultura   2004-03-27

Lagunartean ordu batzuk pasatzera eta etxe-zuloan erantsitako lizunak astintzera,  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

• 2 izond moralaren arabera lohitzat hartzen dena. ik desonest. (pertsonei buruz)

Fraide lizun eta libidinoso bat dirudizu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Andre lizun haiek hiru, lau edo bost aldiz egunean eskatzen zioten mesedea, bigarren lan hura...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 137. orr.

Artea beren erotismo morbosoa elikatzeko erabiltzen duten bezero zahar lizun horiekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Larrutik ordainduko dituzu zure egitekoak, etxekalte lizun hori!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Haien atzetik pantera ilun eta lizun baten maneran herrestatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

3 (gauzei buruz)

Amodio lizunak, bekaizkeria edota jelosia ardatz duten ipuinak.  Berria - Kultura   2004-05-27

Egutxik amodio kontu lizun bat izan zuen emakume ezkondu batekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Humirzahk musu luze lizuna eman zion Taibeleri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

Titiak erabiltzen zizkidan esku artean eta hitz lizunak esaten zizkidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Edozein begirada lizun ekiditeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Keinu lizun bat egin zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Amodiorik gabeko joko lizuna izan zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Zure hats lizuna arnastu nahi dut, atseginaren suak erretzen zaituenean!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,21

Gazte denboran bere portaera lizunagatik kartzelaratu zuten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Nahi al duzue errebista lizun horietako bat ikusi?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Grafiti lizun eta erasokorrak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Irain lizun gordinenak jaurtikiz emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Amodio kanta lizun bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Ipuin lizun bat, ni berotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.

Titipuntak eta hauen inguruko koroak ia modu lizunean nabarmentzen ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Nolako berotasun lizuna!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

Imajinatzen zuen haren bisaia transzendentala [...] barne lasaitasun lizun haren irudi metafisikoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Bainuontziaren epeltasun gero eta lizunagoan, Sara hizkuntza eskolan ezagutu nuen egunaz oroitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

4 (izen gisa)

Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite eta gezurretan dabiltzan guztiak!  Elizen arteko biblia   Ap 22,15

Zeren jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere [...] ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango.  Elizen arteko biblia   Ef 5,5

Lizun gaixto batzuk ginela eta merezia genuela hura guztia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

5 (adizlagun gisa) ik lizunki.

Jonek gitarra lizun laztandu zuen kontzertu osoan zehar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Lizun begiratu diot Karlosi nire listuz bustitako paper zatia ahoratzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

Eskuineko hiru hatz luzeenen puntak zupatu, eta alura eraman ditu lizun.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Gerri-kolpe bortitzez aurrera egin eta hankak erdi zabaldu ditu, lizun igurzteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

6 izond lizunak joa; zikina, lohia.

Baina ba al zekien hark ogi lizuna eta haragi ustela jaten zenituela?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Juduentzat jotzen zuten, gela itxi txikietan, gela kez beteetan, gela lizun urdinetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Alga lizun berde kutsu sarkorra zeukan zurak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.

Tripazalekeriak eta diruzalekeriak agintzen duten lekuan, zulo lizun eta zatar bat dagoela, guztiz arriskutsua dena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.

Ordu arte esanekoa eta bertutetsua izandako semeak aita hiltzen du; lizuna garbi bihurtzen da; zuhurrak esku-beteka botatzen du urrea leihotik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

7 lizun-etxe prostituzio etxea.

Estrabonek diosku uharte honetan mutilek bakarrik betetzen zituztela lizun-etxeak: publikoki prostituitzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Aldi berean, lizun-etxea zabaltzeko asmoa ere eragotziko genuke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.

8 lizun-usain

Gure ileek lizun usaina zeukaten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

Lizun usain nahasgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Inoiz egurasten ez diren lekuetan egon ohi den lizun usainez betea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Astiro igo nituen lizun eta ozpin usaineko eskaileretako mailak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 246. orr.

Lizun- eta itxi-usain lauso haren erdian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Erdialdeko garagardotegi gangadun lizun-usainekoetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure lizun (4); aldizkari lizun (3); emakume lizun (4); gazte lizun (3); iduri lizun (3); irudi lizun (4); keinu lizun (6); keinu lizun bat (4); lizun baten (5); lizun usain (5)

gizon lizuna (3); lizuna eta munduzalea (3); lizuna zen (4)

hitz lizunak (6); keinu lizunak (7); keinu lizunak eginez (3); keinu lizunak egiten (3)


lizundu, lizun(du), lizuntzen 1 da/du ad lizunak jo.

Baina, esan bezala, hidrokarburoen gazta hau lizuntzen eta agortzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Denborarekin ia derrigorrez lizundu, gaixotu eta ustelduko gara denok, baina izoztu, ez dago inor izozteko moduko hotzik tropiko sargoriotan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Kalean pasatzen ikusten zaitudanean ez baitaramazu neskazaharren itxura alferrikaldua, lizuntzen utzitako jakiarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

[Artxiboko] dokumentu asko «blai eginda» daude, eta lizuntzeko arriskua dute.  Berria - Kultura   2004-09-02

Bustitzeko eta armadura lizuntzeko beldurrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Beste etxe batzuk, ostera, usteldu egiten dira, eta lizundu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 17. orr.

Paretak lizunduak barrenetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

2 irud/hed

Errealitate gordin eta pisua, argirik gabeko izua, zorabioa, zentzumenak lizuntzen dituen irudia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Nire zientzialari ohorea lizuntzeko beldurrik gabe esan dezaket kurriloen dantza modu hura baltsea zela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 259. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu eta lozorroan zeuden hartzaileak iratzarri egin ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

3 zikindu, lohitu.

Kaltegarri zela, arima zintzo garbia gaixotu eta lizundu egiten zuelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Inork ere ez duelako gustuz onartzen agian bere etxea ez duela behar lukeen bezain txukun eta garbi, beti bai baita norbait zure balizko gardentasuna urdekeria apurño batekin lizuntzen duena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa. Ez zen harritzekoa komisarioak asuntoari ogi lizunduaren usaina hartzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Babarrun tantodun lizunduak txukuntzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Frak zahar eta lizundu bat zeraman soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Gortina lizundu bat korritu nuen dutxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Han-hemenka paseatzeko, enborrezko langak, eta zubiño lizunduak latsen gainetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Bizitzan, dela beheko geruza gogor, latz, hits eta nazkagarriro lizunduetan, dela goiko geruza beti hotz eta gogaikarriro aratzetan, edonon dela, gizabanako orori, behin bakarrik bada ere, halako ikuskizun berezi bat agertzen zaio bidean, ordu arte ikusi duen ezeren antzik ez duena eta, behin bakarrik bada ere, halako sentipen berezi bat pizten diona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.


lizunduxe adlag lizundu samar.

Zaharkitua zagok esaera, lizunduxe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.


lizunkeria 1 iz moralaren arabera lohitzat hartzen den egintza edo jokaera. ik desoneskeria.

Lizunkerian ez dagoela izugarrikeriarik, lizunkeriak iradokitzen duen oro naturak iradokitakoa delako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.

"Irakurgai nazkagarriak, lizunkeria, birao eta galdukeria sorta kalifikaezinak", poliziaren esanetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Ez nuen sekula pentsatuko halako lizunkeriarik irten zitekeenik nire ahotik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Ene seme, ez egin lizunkeriarik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 109. orr.

Aneri lizunkeriak esaten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.

Zentzudunagoa beharko nuenean, nire buru madarikatuak inoiz baino gehiago asaldatzen nau, eta lizunkeriara eramaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 67. orr.

Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute.  Elizen arteko biblia   Ef 4,19

Eta harridurak goia jo zuen, azkenik, Masudek emakumea hankaz gora ezarri, haren baitara sartu, eta lizunkerian hasi zirenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

A, maite-maitea, lizunkeriaren suak kiskaltzen nau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 202. orr.

Bakoitza geure aldetik murgiltzen gara lizunkeriaren itsaso eztienetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 130. orr.

Lizunkeriaz ukitu zuen neskatxa bat babesleku antiaereoan, eta jaun ohoretsu batek zafratu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Gaiztakeria lizuna izan da, Peaceful andrea, lizunkeria gaiztoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat lizunkeri)

Hamar lizunkeria saio, egunero errepikatuagatik ere, isiltasunaren gauean ezabatuko dira behin burutu ondoren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,1

Lizunkeri kantarien buru zelako eta kantu profanoen sortzaile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.

Ez zioten lizunkeria mota bat ere debekatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 240. orr.

Lizunkeria akusamendu eta auzien erdian.  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizunkeria eta neurrigabekerian (3)

lizunkeriaren eskola (3)

lizunkeriazko bizimodura itzuli (3)


lizunki adlag era lizunean, lizuntasunez. ik lizun 5.

Niri gerritik lizunki helduaz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Bi eskuekin goitik behera lizunki laztandu zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 177. orr.

Jakinduria handiz mugitzen hasi da emakumea, lizunki, atzera eta aurrera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Eurekin leku ezkutuetara bazoaz, soinekoa jaso lizunki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.


lizunkiro adlag lizunki, lizuntasunez.

Ondo entseiatutako ikuskizuna eskaintzen ari balira bezala, Sofia, Vanessa eta Susana batera dantza eginez, biluziz joan ziren; astiro, lurrean adurra zeriela zeuden lagunei lizunkiro begiratuz eta arropak banan-banan erantziz: lehenengo oinetakoak, gero prakak, alkandora...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 104. orr.

Liburuzaina gizamodu takar ezertarakoez bat zen, lotsagabe nabarmena eta lizunkiro itsusia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.


lizunkoi izond lizunkeriara emana.

Indiano lizunkoi batek bertutearen bidea hartu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Ni baino askoz ere lizunkoiagoa zen, alde handiz, bere zaldien zakila laztantzen zuen luze, begiak itxiak, eta trantzean kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

Satiroa hasieran Dionisosi leialtasun laxoa zion komunitate lizunkoiko kidea zen. ile horiko haragi hura fintasun lizunkoiarekin erabiltzen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.


lizuntasun iz lizuna denaren nolakotasuna.

Bere ergelkeriagatik opariak ordaintzen ez dakiena, ez da eskergabea eta, are gutiago, bere opariengatik emagalduaren lizuntasunaren zerbitzura makurtzen ez dena, ez eta ere lapurraren lapurketak estaltzen ez dituena, ez eta beste baten horrelakorik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 507. orr.

Bizitza [...] lizuntasun zaporegabe batez agertzen du.  Berria - Kultura   2004-03-13


lizuntsu izond lizunez betea.

Idazluma hartu, isurkari lizuntsuaz gain barruan euli mordoa ere bazeukan tintontzi batean sartu, eta idazten hasi zen, musika-noten antzeko letrak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Hura "espirituaren munduan" gelditu zen, ertz hondatuko ikasliburu zahar eta papertegiko gaien giro lizuntsu antzekoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.


lizuntxo izond adkor lizuna.

Begira, madame, ikusi lizuntxo hau nola isurtzen den buruz, ukitu ere egin gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 200. orr.


llabrit ik labrit.

llabur izond adkor laburra.

Agerpen llabur bat baino ez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.

Europako erreinu eta lurralde gehientsuenen ikuspegi axaleko eta llaburra emanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Gorputza motxa, anka llaburrak, xaltokako ibillera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.

Etenaldi llaburra egin zuen arnasa hartzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 147. orr.

Tarte llabur hartan kazetari askok jo zutela txirrina.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 125. orr.

Europako erreinu eta lurralde gehientsuenen ikuspegi axaleko eta llaburra emanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.


llaga iz zauria.

Telebista piztu, eta hantxe daude denak, bere mixeriak kontatzen pobrea, erokeriak esaten eroa, bere llagak erakusten gaixoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.


llama (orobat lama) iz ugaztun apoduna, hausnartzailea, gamelua baino txikiagoa eta konkorrik ez duena, Hego Amerikako lurralde menditsuetan bizi dena (Lama glama edo Lama peruana).

Salara alfonbra zuria zapaldu beldurrez sartu naiz, zenbat ardi edo zenbat llama eta guanako kalkulatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.

Hazienda edo ganadua (ardia, behia, bufaloa, urdea, llama).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.

Llama artzaina izan zen umetan.  Berria - Harian   2005-12-20

Hor zeuden ere lehen aldikotz bospasei lama, Hego-Ameriketako abere berezi horiek: arrak 600 eurotan negoziatu dira, emeak aldiz 1400 eurotan.  Herria   2004-12-02


lo 1 iz ohartasunaren etenaldia, gorputzaren atsedenaldi berezi bat eta amets egitea ezaugarri dituen egoera, aldizka gertatzen dena.

Jadanik ez du hotzik eta lo gozo batek hartzen du gauaren epelean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Lo goxotik bortxaz iratzarri berria izan den eder baten apaindura hu tsean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 213. orr.

Hitz hauek esanda, lo beratz batek bereganatu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

Biharamun goizean, lo lasaigarri baten buruan esnatu zenerako, emakumeak prestaturik omen zion nortasun berriaren zirriborroa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Artur lo eder batetik esnatu zenean, Morgana sartu zen gelan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 41. orr.

Loa arina izaten da gose greban zaudenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Lo gogor batek harrapatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Lo sakonean igaro zuen gauaren gainerakoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Lo sakonean murgiltzen nintzela sentitu, eta han ikusi nituen atzera, kafetegiko erakusleihoan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.

Ez nuen lo askorik galtzen Jainkoagatik edo zeruagatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Loa ez etortzen, ordea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Loa bere oinazea etetera etor zedila desiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Dena dela, horrek ez zidan loa galarazten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Gauaz, loa ezin bilduz, jeikitzen zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.

Loa begietatik urrundu zitzaidanean, ontzira joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Loa kentzen zion haiengan pentsatzeak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.

2 (nor bihurtua)

Eta lo xarmagarriak, irribarre zabalez, bi masailak laztandu zizkion bere masail iletsuekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Lo gozo samurrak garaipen-oihua egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lo kanta hau hizpide hartuta: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

Egia esateko, lo kontuak ez zion batere kezkarik sortzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Bakoitza bere aldetik lo leku bila ari zirela, ostatu berean egin zuten topo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Hurtadok lo itxurak egin zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Gizona lo itxuran geratu zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Erdi lo erdi ametsetan zauden lo klase xelebre hori, badakizu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 56. orr.

Sexuak nekatu egiten nau, eta lo orduak kentzen dizkit.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.

Lo kixka bat egin dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

Amesgaixtoz bete lo kiska bat eginik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Zuzen zegoen, lo falta nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Gaur gauean saltzailerik ez baletor, behintzat; logale naiz oso, hain lo behar handia dut-eta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Müller jaunak lo zorrak kitatzen segitzen zuen ez baitzuen begirik zabaltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 327. orr.

• 4 adlag

Ez zen isildu bide guztian, lo joan zen denbora kenduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.

Lauaxeta lo utzirik, Goizeder niregana etortzen sentitu nuen gero.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.

Lehoiek ere, ehizan ari ez badira, eguna lo ematen dutela irakurria neukan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Lo gelditzen dun lanaren gainean, gehiegi jaten din...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Eta han zetzan lo Foinisa, Septimaren ahizpa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Ez lo bai lo zebilen, belarriak zabuka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Mundu guztiak lo dirudi, bera garajeko atea noiz zabalduko zain dagoela ez-jakin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.

Bere ondoan, hura ere lo, osaba Juan zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Eguerdira arte lo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Amak egongelan jarraitzen zuen, lo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Haurra trenbidean lo eta trena etortzen ikusi zuten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

· Um Hamida lo trinko geratu zen eta bere zurrunga zaratatsuez bete zuen gela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

5 lotan ik beherago 31.

Lotan ala esna ote nago?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 57. orr.

Goizaldera, etxekoak oraindik lotan zirela, Baionara abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.

Senarra aldamenean lotan zuela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Lucy lotan zetzan gelara sartu eta harengana hurbildu nintzen edalontzi bat laranja-urekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Hemen geldituko al dira lotan berorren gizonak?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Isilka sartu, eta egongelan lotan topatu nuen ama, nire zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Baina ezin zuen alargunaren bankuan lotan jarraitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Egon, egon hor lurrean, eta segi lotan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 228. orr.

Gaurik ez det pasatzen soseguzko lotan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

Desenkusazko irribarretxoa egin dit, lotan uste ninduelako seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 164. orr.

Zaldun honek baietsi zuen haur oso eder bat ikusi zuela ganbelan lotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Erdi etzanda zegoen, lotan bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

Zelo ikaragarriak, ez lotan eta ez jaten uzten nindutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.

Lotan edo irakurtzen pasatu nituen Ventimigliara iritsi arteko ordu guztiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

Aldi berean dantzan eta lotan ari zela ematen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Lotan eta hizketan?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.

Behealdean [...] ukenduz orrazturiko mototsak ageri ziren kartoizko kaxa batzuetan lotan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

· Lo zurrungan zegoen ordurako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Beyaziteko hiri osoa lo betean zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Lo bete gozoan zegoen eta zabuka egiten zuen trenarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

6 lotara

Gero, lotara joan zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Hori entzunik, jendea pozik joan zen etxera, lotara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

-Mozkortuta zaude, zoaz lotara!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.

-Goazen lotara! -esan nion-.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Berehalaxe jarri nintzen lotara, gaua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Hori eginik, denak etxera bidali zituen, lotara, hurrengo egunean ahalik eta zahar gehien biltzeko aginduz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Geltoki ondoko belargune batean etzan ziren lotara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Erantzi eta lotara sartu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Gurdizainak lotara itzuli ziren beren soingainekoen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Eta orain, lotara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

· Lotarako egokitu ginen, zamarra garondoaren azpian, hankak aurreko eserleku hutsen gainean luze. ez dut, baina, lotarako botikarik hartzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Argia itzaltzen dut, gurasoek lotarako bidean nagoela pentsa dezaten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.

7 erbi lo (orobat erbilo) adi egonez egiten den loa.

Hitzordura garaiz iritsi beharraren urduritasunez egindako erbi-loa!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Loa erbiloa da gauean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Eskailera sistema zela eta, kontrarioak banan-banan elkar akabatuz, bera, erbi-lotan, finalaren eguna noiz iritsiko zain.  Berria - Kirola   2004-04-29

Gaur egun, erbi-lotan egon beharrean, enpresariek beste aldera begiratzen dute.  Berria - Kirola   2004-04-29

8 erdi lo

Baina ordurako berak ez zion entzuten, erdi lo zegoen. Erdi lo erdi esna egon zen buruko anabasa antolatu nahi eta ezin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

-Nora zoaz? - galdetu zion Ronek erdi lo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.

Besaulkian eserita, Ellen erdi lo entzuten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Hamaikak inguruan, erdi lo geratu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Etxe zahar, erdi erori baten aterpean zazpiren bat zakur erdi lo ikusiko dituzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Orduak eta orduak ematen zituen han erdi lo, bere ibilaldi luzeen ondotik atseden hartzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Eta hantxe dago erretratua: ni, erdi lo, eta senideak nire inguruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 63. orr.

· iz Erdi lo gozoan nengoela, halako pentsamendu goratsuei atxikia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

· Erdi lotarik izkilak entzun nituen gau minean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

9 erdi lotan erdi lo.

Erdi lotan nengoela ere entzuten nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Mutila adi egon zen, gero erdi lotan geratu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 142. orr.

Uil jiratu egin zen, erdi lotan hitz eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 88. orr.

Artean erdi lotan, txakurrak bere burua astindu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Bigarren atea zabaldu zuen, baina emakumezko ahots ezezagun batek garrasi egin zuen, erdi lotan: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.

· Batzuetan ozta-ozta erdi lotan geratzen gaitun; baina pentsatzeari utzi gabe.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

10 lo-belar (orobatr lobelar; Euskaltzaindiaren Hiztegian lo-belar agertzen da) iz mitxoletaren familiako landare hosto-zabal eta lore-zuria, opioa ateratzen den esne bat duena (Papaver somniferum).

Postontziko banderatxoa zutik zegoen, eta barruan aurkitu zuen Mirandek zakutxo bat, lobelar gorriez betea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.

Lobelarraren eragina ez zaik oraindino joan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

Denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Neska bat lo-belarraz kordegabetu eta ontziratu zuen marinelaren elezaharraz gogoratu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Paradisuko esnea dariola lobelarrari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Hala ere, nik ekin egiten nion, lobelarra ekartzen ziona nor zen konta ziezadan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Estalkia kendu baino ez eta, hara, lobelarrezko edabearen usaina etorri zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

11 lo egin

Lo egin ezazu, esnatuko zaitut iristean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Lokar hadi eta utzigun lo egiten!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Zorion epelean lo egiteko modurik onena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

-Ondo lo eginda? - berak galde.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Ez zen ausartu "ondo lo egin" esaten ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.

Gau hartan bertan, osabarenean egin zuen lo, ganbaran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Lo lurrean egiten genian, koltxoirik gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 72. orr.

Egun bat eta erdi egin duzu lo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Ulertu zuen ez zuela ez lo egiterik, ez lasaitasunik, ez alaitasunik izango esferatik bereizitako ordu madarikatu, beltz hura igaro arte. Lo egitea gogoa mundutik bestetaratzea da.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Horrela egin zuen lo ordu bat eta bi, ahoz gora, lo gelditu aurretik hartu zuen jarrera eratsuan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

· Lo asko egiteko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 159. orr.

Nikolasek lo gutxi egin zuelako izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Lo askorik egin gabe baina, gela loretxodunean, hausnarrean etengabean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Gurasoak kexu ziren lo gutxi egiten nuela eta argaltzen ari omen nintzelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Baina fleitean naiz, gauaz lo guti eginik ere.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Gau hartan ez genuen lo onik egin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

· Zergatik batzuetan ikasleari askoz errazagoa iruditzen zaion arazo zail bat lo bat eginda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

12 -kin lo egin

Jem eta Smith maitemindu egin ziren, eta berehala elkarrekin jarri ziren gela berean, elkarrekin lo egiten hasi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.

-Emaztearekin lo egiten duzu, jauna?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.

Baina orain prest nago bart nirekin lo egin duen emakume gaztearekin ezkontzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

-Bart mutil ezin galaiago eta ezin segailago batekin lo egin dut, eta zure amarruren bat izan ote den jakin nahi nuke.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.

Nirekin lo egiten zuten bi emagalduei ez zien kasurik egin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 281. orr.

Big Joeren gelara aldatu behar izan nuen, eta elkarrekin lo egiten genuen haren ohean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Bereganatu ahal duen edozein emakumerekin lo egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.

13 lo egon

Joanesek ez zekien ezer lo zegoen printzesaren ihesaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.

Arratsalde osoa lo egon ondoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Etxeko denak lo zeudela, etsaiak soroan sartu eta gari artean olo gaiztoa erein zuen eta alde egin.  Elizen arteko biblia   Mt 13,25

Ebe lo dago, lo goxoan, lo arduragabean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Lo dago zurrungan, ezkerrean, azpiko ohean, begiztatua nuen erromes berezia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Ia egun guztian lo daude.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Baina atzetik doana ere, ezin da lo egon.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 78. orr.

Hannak, ordea, lo zegoelakoa egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 224. orr.

Hiri osoa lo zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Negu beltzean, lurra lo dagoenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Lo daude soroen gainean herrixka txikiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

· Nire adiskidea lo zegoen betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

· Lo trinko zegoela, andrazko jin batek begiztatu zuen mutila.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

Barruan, ozta-ozta ikusten zela, mutikotxo bat zegoen, seko lo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

14 lo eragin

Lo eragiteko edabeaz bete ditut hauek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.

Haur eskolan egon den hiru urteotan, ibiltzeko gai izan da gure alaba; eskailerak igotzen eta jaisten ikasi du, bakarrik jaten, eta panpinei lo eragiten.  Berria - Harian   2005-12-22

Maitetasuna-edo sentitzen ninan nik hor, bihotz zuloan, mutiko hura handik atera eta bularrean estututa ume txiki bati bezala ro-ro eginaz lo eragiteko gogo bizia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.

15 lo-eragile ik loeragile.
16 lo-ez ik loez.
17 lo galdu (orobat logaldu) loezina.

Biharamun goizean, eta lo galduko gau baten ostean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Minbiziak jota gazterik hil zen emakume poeta baten olerkiak zioenez, lo galduko gauetan "apoak, zakur beltzak eta itoen gorpuak, halakoak eskaintzen dizkit gauak".  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.

Lo galdu urduriaren arrastorik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Negarrak eta logalduak osoro ahuldu zutenean, Doña Joaquina de Osmak baimendu zuen noizbait mikeleteek senarra zuenaren katabuta jaso zezaten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

Zuretzat eta zure famili txiki meharrarentzat biharamunean jatekoa nondik bilduko lo galduan bizi beharrik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.

18 lo hartu

Oso berandu lo hartu nian eta oso berandu esnatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Eguzkia sartzen ikustea bezalakoa da gauero bere haur masail-gorria lo hartzen ikustea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

Berriro ere saiatu nintzen lo hartzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Bi orenak arte lo hartu gabe egon zela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.

Edozein lekutan hartzen zuen lo.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 321. orr.

Ez nuen berehalakoan lo hartu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Baina ezin nuen lo hartu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Lo hartu ezinik zegoela, ezkongaiekin etzaten ziren mirabeak irten ziren jauregitik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Azkenean lo hartu, eta amesgaiztoak izaten nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Gaueko hamarrak irian, plaza hustu egiten da eta Iruñeak lo hartzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Son-a dantzatzen ez badu, odolak lo hartzen du.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

19 lo harrarazi (orobat loharrarazi g.er.)

Niri gauez kamamila ematen zidan lo harrarazteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Dalilak bere belaunetan lo harrarazi zion Sansoni, eta gizon bati dei egin zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Lau emakumeek kantari lo harrarazten diotelarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Biok amandre-ipuinetako arrosa erraldoien petaloen artean loharrarazi bagintuzte bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.

20 lo izan da ad

-Lo al haiz?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

Lo dun oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

St. Mary eskolako haurrak eta serorak lo dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 205. orr.

Biak lo ziren, hain sakon non ez ninduten aditu etortzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Baina gau batez, lo nintzelarik, bi tipo sartu ziren nire ganberan...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Egiazki lo zen, iduri aingeruekin ametsetan ari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Behebeheko aldera abiatu nintzen, bizkar-gain hartan ziren gizonen zurrungen artean, denak lo zirelakoan. · Lo betean zen, haren adinari dagokion lozorroan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.

21 lo-jantzi (orobat lojantzi) iz

Lo-jantzi zuri bat zeraman eta ile gorri bizia sorbalden gainetik abailtzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

Garbitzera botatako lojantzia erabiltzen zenuen horretarako, ama konturatuko ez zitzaizulakoan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

-Ongi zaude? -ama zen, lo-jantzian, buruko ile guztiak tente.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 118. orr.

22 lo-kanta (orobat lokanta) iz

Nolakoa zen amamak kantatzen zidan lo-kanta hura?  Berria - Kultura   2004-10-23

Hara zer esaten duen, berriz, R.M. Azkuek bere kantutegian lo kantei buruz ari delarik: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

R. M. Azkuek Antzuolako Petra Laskurain itsuari jaso zion lokanta honetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Ez badiote erritmorik ematen, galdu egiten da, desesperatu, lo hartu nahi lukeen haur ernegatua bezala, eta lokanta, beti bateko leloa, dizu eskatzen dundurika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

23 lo kuluska (orobat lokuluska g.er.) lo kukuxka.

Senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.

24 lo kuluxka (orobat lokuluxka g.er.)

Lo-kuluxka bat egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

Eguna argitu aurretik lo kuluxka egiteko erran ziguten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Tarte batean lo kuluxka bat egin dugu, goizaren eta arratsaldearen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Tarteka lo kuluxkak egiten zituen, tarteka esnatu egiten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Bazkalondoan lo-kuluxka labur bat egin ondoren, indarrez gainezka esnatu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Zeruan ez zegoen hodei arrastorik, eta haizea eta zuhaitz hostoak bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zirela zirudien, neke handi batek jota.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

25 lo-kuma logaleak eragiten duen astuntasuna. ik lohasma.

Aldartea gero eta atseginagoa nuen, lo-kuma eragiten zidana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

26 lo-kumatxo (orobat lokumatxo) adkor lo-kuma.

Lo-kumatxo bat egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

Batzuetan, idazten edo irakurtzen ari dela, kaiolatik atera eta utzi egiten dio patioan lasterka eta jauzika itsuski ibil dadin, edo bere oinetan lokumatxoa egin dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.

27 lo-lo (orobat lolo)

Aitona lolo dago.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Horrela igarotzen dugu bizitza: autoa, lana, telebista, lo-lo.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.

Egin ezazu lolo.  Berria - Kultura   2004-06-16

27a lo mokor lo txarra.

Lo mokorretik atera berria nintzen eta hara non harekin topatu ziren nire begi makartsuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

28 lo ordu (orobat lotordu g.er.)

Egia esateko, sexuak nekatu egiten nau, eta lo orduak kentzen dizkit.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.

Gaueko lo-ordutan [...] neurtuko balitz bezala zintzotasuna.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 30. orr.

Zortziko lo-ordu kopuru gomendatura iristen ez diren horietakoa haiz hi ere?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.

Lotordu gutxiegi ziren speedaren ajea uxatzeko, baina bazen zerbait.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

28a lo susta (orobat lo txusta) lo kuluxka.

Gero lo-susta egin genuen itzalean laurok. biharamun goizera arte geratu nintzen, suharki nire enpresa berriaren antolamendua prestatzen, ondoko ohean Javier Rodriguez akitua ikusten nuelarik lo sustan. Sethe bere lo txustatik iratzarri egin zen, eskuak eta besoak garbitzen hasi zitzaionean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.

29 lo zaku (orobat lozaku)

Ez dute deus eraman, ez lo-zakurik, ez bizkarreko zaku handirik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Batzuetan lozakua hartu eta kanpoan ematen zuten gaua. Lo zakuak zeramatzaten, janaria, kartak, whiskia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 178. orr.

-Lo zakuak eta mendiko zapatak ekar itzazue.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Lozakua bizkarrean eta Iruñeko Jai-Alai gaztetxearen gaineko liburua eskuan, kanpoan zain zituenengana jo zuen gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

30 lo zerraldo lo sakonean.

Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Atseginaren atseginez / lo zerraldo geratu zen...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.

Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada, eta neure ametsean aldarriak entzuten nituen; gero haiek handitu eta, erdi esna, atean kax-kax ari ote ziren iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

31 lo zorro ik lozorro.
32 loak hartu lo hartu. ik lokartu.

Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,5

Oheratu nintzen, loak hartu ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Lucyren ohe ertzean esertzen nahiz hari Zane Grey-ren eleberritik irakurtzera begiak itxi eta loak hartzen duen arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Loak hartzen zuen bakoitzean, izugarrikeriek mendean hartzen zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Jarrera horretan loak hartu du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 53. orr.

Gero, nekearen nekeaz, loak hartu zuen aitaren hilobiaren ondoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

-Eta loak hartzen ez banau?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Gauean, loak hartu aurretik, "bere Montaigne zaharra" hartu eta orri batzuk irakurriko zituen, edo Horazioren odaren bat latinez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Haur loak hartua trebeki Chandler Txikiri besoetan jarri eta esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

· Gau batez, tristurak menderatuta, lo tristeak hartu zuelarik, San Frantzisko agertu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Burusia belarrietaraino jaso eta berehala lo axolagabeak hartzen nau.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.

33 lotan egon

Pauline txikia lotan zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zortziak, haurrek lotan egon behar duten ordua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Lotan nengoen, baina bihotza erne.  Elizen arteko biblia   Kt 5,2

Berrogei minutu edo lotan egon ondoren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Lotan dagoenaren antzera egiten du irribarre.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Lotan zegoela, estalkiari bultza eta besoak eta hankak astintzen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.

Gau batez lotan zegoela, bide batetik zihoala iruditu zitzaion. Etxea lotan zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Auzo batzuk lotan zeuden artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

egin dut lo (15); egin duzu lo (7); egin lo (10); egin nuen lo (19); egin zuen lo (24); egin zuten lo (13); egiten du lo (18); egiten dut lo (8); egiten dute lo (18); egiten nuen lo (16); egiten zuen lo (29); egiten zuten lo (19); egizu lo (17); elkarrekin lo (19); elkarrekin lo egiten (7); elkarrekin lo egiten (7); erdi lo (108); erdi lo geratu (7); erdi lo zegoen (9); etxean lo egin (12); etxean lo egiten (8); etzanda lo (7); gaizki lo egin (18); jan eta lo (16); lasai lo egin (12)

lo apur (7); lo arina (10); lo asko (8); lo askorik (8); lo dago (49); lo dagoen (36); lo dagoenean (10); lo daude (12); lo dauden (9); lo egin (602); lo egin gabe (13); lo egin nahi (51); lo egin ondoren (11); lo egina (7); lo eginda (17); lo eginen (13); lo eginez (12); lo egingo (49); lo egitea (92); lo egiteko (218); lo egiteko lekua (8); lo egiteko pilulak (9); lo egiten (353); lo egiten utzi (8); lo egitera (58); lo egon (32); lo egongo (20); lo egotea (7); lo eragile (7); lo gela (12); lo gelditu (47); lo gelditzen (18); lo geratu (87); lo geratzen (10); lo gutxi (28); lo gutxi egin (8); lo gutxi egiten (11); lo handirik (9); lo handirik egin (7); lo hartu (146); lo hartu behar (8); lo hartu ezinik (17); lo hartzea (8); lo hartzeko (11); lo hartzen (31); lo itxurak (8); lo jarraitzen (10); lo kixka (7); lo kuluxka (62); lo kuluxka egiten (10); lo lasai (15); lo nengoela (9); lo nengoen (14); lo pixka (10); lo pixka bat (10); lo sakon (9); lo sakona (7); lo sakonean (9); lo seko (35); lo seko geratu (7); lo trinko (11); lo zaku (7); lo zakuak (7); lo zakuan (7); lo zegoela (45); lo zegoen (129); lo zerraldo (10); lo zeudela (18); lo zeuden (34)

ondo lo egin (49); ondoan lo egiten (7); ongi lo egin (7)

loa egin (7); loa galarazi (11); loa galarazten (11); loa kentzen (11)

loak har (10); loak hartu (200); loak hartu ninduen (30); loak hartu zuen (44); loak hartua (9); loak hartuko (11); loak hartuta (18); loak hartzeko (15); loak hartzen (63); loak hartzen zuen (10)

lorik egin gabe (32)

erbi lotan (8); erdi lotan (74); erdi lotan zegoen (8); lotan dago (13); lotan dagoen (14); lotan egon (17); lotan egongo (7); lotan egoten (7); lotan eman (11); lotan geratu (17); lotan geratu zen (7); lotan geratzen (8); lotan nengoela (13); lotan zegoela (29); lotan zegoen (51)

lotara joan (52); lotara joan aurretik (11); lotara joaten (13)


loakartu ik lokartu.

loaldi (orobat lo aldi eta lotaldi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loaldi agertzen da) iz lo egiten den denbora; norbait lo dagoen aldia.

Ustez heriotza zen loaldi hartatik ateratzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 122. orr.

Loaldi luze batek on egingo dik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Loaldi eder bat behar diat, ez besterik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 478. orr.

Loaldi sakonean hondoratzeko gogoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Loaldi luzetik esnatzean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

Nire loaldi etenen zurrunbiloan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Amets desatsegina bezala, loaldi aztoratu batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.

Ez dute heriotza baltsamatuaren loaldi geldo eta luzea ezagutuko!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.

Bere bizitza loaldi etengabea izanik, zein aldaketa ekarriko ote zion heriotzak?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Ordu gutxiko loaldia ez zuen nahikoa izan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 51. orr.

Bat hartzen bazuen, lo arinean sartuko zen; bi hartzen bazituen, heriotzaren antzeko loaldia izango zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Gure xoko hotan, hartza iratzartu zauku, neguko loaldi luzea bere gostuko harpe zoko zonbaitetan iraganik.  Herria   2004-02-05

Garai berean belaontzien erainkuntza bere loaldi luzetik esnatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.

Konfiantza hartutakoan edabe lo-eragilea edo antzeko drogaren bat ematen diote eta, lotaldia aprobetxatuz, ia biluzik uzten dute, batere ondasunik gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiten dute loaldian (3); lehen loaldian (3)

loalditik esnatu (5)


loaldiño iz loalditxoa.

Neronek ere eginen nian neure loaldiñoa, baina haurrekin ezin horretarako patxada hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.


loalditxo iz loaldi txikia.

Japoniar talde haren marmarrak atera ninduen nire loalditxo gozotik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 39. orr.

Denok batera bazkaldu genuen, Dusselek loalditxo bat egin zuen eta gero gurekin batera hartu zuen tea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.


loarazi, loaraz, loarazten (orobat lo arazi g.er. eta lotarazi) du ad lo eragin, lo harrarazi.

Hotzak loarazi zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Esperantzak adimena loarazi zion, eta, halako batean, utzi egin zuen Bakuko jauregia, Samarcandara joateko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.

Ez zekien, konturatu gabe, berpiztu egin zizkiola kostata loaraziriko mamuak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 256. orr.

Harik eta fluorezko sega horiek zure bihotz-taupaden erritmora egokitu eta sehaska kantaren kadentziaz loarazten zintuzten arte.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.

Etxean zainduz hazi zuen, seme-alabekin batera, bere ogitik emanaz, bere edontzitik edanaraziz, eta bere magalean lotaraziz: alaba bat bezalaxe zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Jendea loarazten duen musika... deabruen inbasioari bide egiten diona!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.


loarazle (orobat lotarazle g.er.) 1 izond lo eragiten duena. ik loeragile.

Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

2 gai loarazlea.

Lasaigarriak gutxituz eta loarazleak kenduta, garunaren funtzioak zertan dauden eta odol-jarioek eragindako ondorioek zelako larritasuna duten jakiteko aukera izango dute artatzaileek.  Berria - Mundua   2006-01-08

Noraezaren zentzuak normalean loarazle bezala jokatu arren, bekatuaren zentzuak estimulu izan beharko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.


loba iz iloba.

Senitarteko bazkari batera joanda geunden, eta Mungian bizi den bost urteko lobarekin egin nuen topo bertan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 134. orr.

Hurrengo urtean be aurkeztu zan Zeanurira, oraingoan Kepa Arrizabalagaren loba Ainaragaz, Gatikakoa berau be.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 73. orr.


lobbie ik lobby.

lobby (orobat lobbie g.er.) 1 iz presio taldea, bere interesen alde egiteko botere publikoak hertsatzen dituena.

Gure politikariek indarra dutenen interesak defenditu besterik ez baitute egiten, bai lekuan lekuko lobby edo interes-taldeena, bai hautesle talde indartsuena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

«Homosexualen lobbie-ak» aipatzen dituzte presio talde horien adibide moduan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Erriflearen lobbya.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

AEBetan Israelen aldeko lobby indartsua dago.  Berria - Mundua   2004-05-23

Neurriotako asko lobby sionistari men egiteko onartu dituzte.  Berria - Mundua   2004-05-13

EEBBtan ikaragarrizko indarra du audientziaren morala zaintzen duen lobby-ak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gauerdia jotzear dela, Paolaren lagun kolonbiarrek osatzen duten foru hispanoak bere lobby izaera erabili du, japoniarrei ere hamabina mahats ale helaraziz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Cymuned Galesko Legebiltzarrean lobby lana egiteko sortu zen.  Berria - Mundua   2004-03-06

Lobby enpresak konpromisoa hartu zuen «Espainiako Gobernuari diplomazia publikoan eta komunikazio estrategikoan laguntzeko».  Berria - Mundua   2004-07-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lobby judua (4); lobby nuklearrak (3)


lobelar ik lo 10.

lobelia iz belar landare tropikala bost hostoko loreak dituena.

Atzean, bagoi narratsak ezusteko alaitasuna pizten zuen garraiatzen zituen lorontziak zirela eta: han, besteak beste, geranio arrosak eta gorriminak, krabelinak, ahuntz-prakak, arrosa goiztiarrak eta lobelia urdinak ikus zitezkeen nahasirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.


lobizon iz otso-gizona.

Hori dio albisteak, banpiroak eta lobizonak edo otso-gizonak nahastuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

Brasilgo herri txiki batean izua eta ikara dira nagusi duela denbora batetik hona Lobizon beldurgarrien itzulera dela eta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 47. orr.


lobotomia 1 iz lobulo batean, bereziki garuneko bekokikoan, egiten den ebakia.

Lobotomia egin diotela dirudi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Walter Freeman neurologoak hurbilbide kirurgiko berri bat asmatu baitzuen, berak lobotomia transorbitala deitzen ziona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Ikuskizun dago kasu hauen bilakaera, baina orain arte, sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1960. urtean diagnostiko okerra izan zela jakin zuen, baina ordurako lobotomia tratamenduak jasan zituen.  Berria - Kultura   2004-01-30


lobotomizatu, lobotomiza, lobotomizatzen 1 du ad lobotomia bat egin.

Zimel, burusoil, lobotomizaturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

1966tik 1990era arte estatuaren erietxe psikiatriko batean lan egin nuenean, dozenaka ikusi nituen halako gaixo lobotomizatu patetikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.


lobotomizazio iz lobotomizatzea.

Kontrolari, lobotomizazioari ihes egitea da iruntzietara idaztea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.


lobular izond lobulukoa, lobuluari dagokiona.

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki; zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.


lobulu (orobat lobulo g.er.) 1 iz belarriaren beheko zati haragitsu, bigun eta biribilkara.

Hobe izango da belarriko lobulua zurrupatzea?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 79. orr.

2 garuneko zati irten edo biribilkaretako bakoitza.

Lobuluen arteko arrakala luze fresko haiek margotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Garunaren alderik konplexuenak dira lobulu frontalak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Dientzefaloko eta lobulu frontaletako lesioak ere egin zioten berea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Larry Squire neuropsikologo ikertzailearen lana funtsezkoa izan da lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Nire zerebroa aztertu ahal izango duzue horrela, nire lobuloen konfigurazioa, zelako asasinoa naizen ikusteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garrantzizkoak dira loki-lobuluak (belarrien eta bekokiaren artean daudenak), zeren, kirurgilariak lobuluok kentzen baditu, oroimen gehiena galtzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garuneko lobulu (3); lobulu frontalak (3); lobulu frontaleko (6); lobulu frontalen (7); lobulu frontaletako (7); lobulu frontaletako lesioak (3); lobulu frontaletan (3); lobulu tenporaleko (8); lobulu tenporaleko epilepsia (3); lobulu tenporalen (5)


loden iz artilezko ehuna, lodia, sarria eta irazgaitza, beroki eta kidekoetarako erabiltzen dena.

Eta ate bat ireki zen, haizekolpe batek bultzatua bezala, eta emakume gazte bat sartu zen, lodenezko soingainekoko botoiak laxatuak, azpian atorra tiroles bat ikusten zitzaion, haritzhosto berdez eta ezkurrez bordatua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.


lodi 1 izond luzerari buruz beste bi dimentsioak ohi baino handiagoak dituenak. ant mehe.

Gizon txiki lodi bat zen hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Ama sudurmotz lodi bat zen, maltzur hutsa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Sagar aurpegiko gizon lodi zabal batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Mutil lodi handikote haren besarkada bihotzaren erdi-erdiraino iristen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Militar txiki, lodi eta bibotedun bat, uda aldean Donostiara etortzen zena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Ilea larru-arras mozturik garondoan, lepo lodi zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Esku handiak ditu, hatz lodiak, oso baldar eusten dio arkatzari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hatz lodi batez Harry seinalatu zuen mehatxuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Sudur handia eta ezpain lodiak zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Kolore urdin lokaztuko suge lodi hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Har lodi zuri bat etorri zitzaidan burura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

Oso-osorik ezkutatu nintzen han, adar lodi ilunen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Ukuiluan, lastategian eta sukaldean habetzar lodiak zeuden, menderen mendetan hortxe finko irauteko ezarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Aldarean piztuta zegoen kandela lodiaren garra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Enbor lodi batzuek eusten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Kanpaiaren erditik kate beltz lodi bat jaisten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Lau ertzetan sartutako iltze lodi batzuek eusten ziotela oholtza karratuari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Hegazkin handi, lodi eta bonbez kargatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Lupa itxurako betaurreko lodiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Orriaren goia alderik alde hartzen zuen letra beltz lodiko titularrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

2 hirugarren dimentsioa ohi baino lodiagoa duena.

Baina horma lodi haien barnera gauak ez zuen lortzen sartzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Sartzeko, borta lodi bat, burdinez azkartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Isilka-misilka, akuario baten kristal lodi batetik bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Kristal lodiko betaurrekoen atzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Goizaren lehen argia hoteleko kortina lodiaren zirrikituetatik sartzen hasia zen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.

Lanbroa belus grisezko errezel lodi baten gisa ezartzen zen leihoetako kristaletan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Artilezko irlandes trikota lodi bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Berokiak eta bufanda lodiak babestua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Haren oinak alfonbra lodietan hondoratzen ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Liburu haundi, ttipi, lodi, mehe, denetarik bazen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

Gutun-sorta lodi bat atera zuen soinean zeraman burko-azalaren barrutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Itsutuz doanaren mintz lodia begietan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Ilunpean, ematen zuen dena lohi geruza lodi batek estaltzen zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Hosto zabalek belus lodi berdezko oihal puskak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Claude eta Florent ohatze lodi berde horren gainean etzanda jarri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

3 (neurketetan)

Dolmancé, neurtuz: bai, arrazoi duzu: hamahiru luze eta zortzi eta erdi lodi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen; bederatzina metro ziren gora eta seina metro lodi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,15

800 metro luze ziren kableak, eta 62, 5 milimetro lodi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Baina han hormak metro erdi lodi ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Aingira handiak, aldiz, ume baten besoa bezain lodi, burua jaso eta bakarrik lerratzen ziren ur azpira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Dolmancé, neurtuz: Bai, arrazoi duzu: hamahiru luze eta zortzi eta erdi lodi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Metro erdi lodiko kristal bat dago haien eta nire artean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

4 (izen gisa) ik lodiera.

Mahaiaren gainean geratzen den erregelak luzeran zortzi zulo izango ditu, zabalean eta lodian zulo baten erdia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Lurrezko tutuak egingo dira lodian gutxienez bi hatzekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Zentimetro bat gutxiago izango da lodian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

5 isurkariez eta kidekoez mintzatuz, trinkoa.

Hasieran odol lodi, koagulatua ez zen ateratzen irekitako zainetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Zilarrezko ontziak saltsa lodi eta alimentu handikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiak lo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horietakoren bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Hain zen lodia lokatza, ezen berehala itsatsi baitzitzaien gurpilei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Malkoak ke bihurtuak baitzituen, ke lodi, ke mingots, ke zorrotz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

Pabiloi bakoitzetik lurrun lodi bat goratzen zela iruditzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Galdurik laino lodi hartan noraezean nindoala ikusi nuen neure burua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Lainope lodi batean galduta dabilenari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

6 irud/hed

Ahotsa lodia du, eztarria pittin bat hartuta edukiko balu bezala. Gurdi ilara gelditu, eta ahots lodi batzuen mintzoa entzun zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Erretako gorputzen usain lodi itsaskorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Hildakoen memoria lodi eta mingarria balitz bezala. taberna zuloko musika lodi eta kanta lizunetara eginiko jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Bi malko lodi isuri zitzaizkion [...] aurpegi beldurtuan behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Eta, gorputzaren lodia gorabehera, gomazko pilota bat bezain zalu egin zuen urrats bat atzerantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

· Lodiaren lodiaz, ezin zen inola ere hondoratu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

• 8 adlag

Bat-batean zabaldu zen [...], lodi eta arin, malgu eta distiratsu, kometa baten suzko isatsa bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Dezente edan dut ordurako, eta zigarroen kea lodi hedatzen da aretoan zehar.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 70. orr.

Izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi.  Elizen arteko biblia   Lk 22,44

Olatuak lodi aditzen ziren beheko arroketan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

9 iz hatz lodia.

Trapu zikin bati bezala heltzen zion aldizkariari, punta batetik hartuz hatz erakusleaz eta lodiaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Lodiarekin eta erakuslearekin igurzten ari zela, laster bost hatzak zituen Egutxi agureak neskatoaren ilearekin jolasean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Lodia kokotsaren azpian ezkutatuta zeukan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

10 lodixe

Asko ez, baina mahaia astunxeagoa iruditzen zitzaidan, lodixeagoa, eta nire luma trinkoagoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.

Muturra laburragoa ipini eta gorputza lodixeagoa eta hor dugu mazoparen irudia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Ezpainak, berriz, juxtu normala baino lodixeagoak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

11 hatz lodi

Hatz lodia ezpainetatik pasa du Asierrek, eta gero hatz hori bera Itxasori jarri dio ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Hatz lodiaren eta erdikoaren artean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 39. orr.

Hatz lodiaren eta erakuslearen artean oktaba baten tartea hartzen nuen doi-doi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Hatz lodiak kanpoan utzita, eskuak jakaren sakeletan Ukabil bilduari eragin zion, hatz lodia tente behe aldera, zirko erromatarretik gurera zabaldutako heriotza-keinu ezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

12 lodi-lodi izond

Sophie-ren tabakoaren keak gela osoan hodei lodi lodi bat sortua baitu eta logalearen gainera, ke horrek begiak erretzen baitizkio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adar lodi (6); ahots lodi (18); aurpegi lodi (3); behatz lodi (3); beroki lodi (3); beso lodi (3); betaurreko lodi (10); bi malko lodi (3); emakume lodi (20); enbor lodi (7); estalki lodi (3); ezpain lodi (7); geruza lodi (12); gizon lodi (25); hatz lodi (4); hauts geruza lodi (4); hauts lodi (4); hodei lodi (4); horma lodi (3); jaka lodi (3); jertse lodi (7); kandela lodi (3); karkaxa lodi (3); ke lodi (3); kristal lodi (5); laino lodi (4); liburu lodi (14); lodi eta gogor (3); lodi lodi (18); lodi samar (3); lodi samarra (4); lodi samarrak (4); lodi zabala (3); malko lodi (4); marra lodi (4); oihal lodi (4); paper lodi (7); soka lodi (8); tanta lodi (7); usain lodi (3); zakil lodi (3)

ahots lodia (9); azal lodia (3); behatz lodia (8); emakume lodia (3); gizon lodia (12); gorputz lodia (3); hatz lodia (15); ke lodia (6); lepo lodia (3); liburu lodia (6); lodi lodia (5); lodia eta erakuslea (4); marra lodia (4); odol lodia (3)

beso lodiak (3); betaurreko lodiak (8); euri tanta lodiak (3); ezpain lodiak (7); galtzerdi lodiak (3); gizon lodiak (9); hatz lodiak (10); hodei lodiak (5); horma lodiak (3); liburu lodiak (3); lodi lodiak (8); malko lodiak (4); tanta lodiak (11)

behatz lodian (4); eskuko hatz lodian (5); hatz lodian (6); zabalean eta lodian (3)

hatz lodiarekin (7)

hatz lodiaren (10); jertse lodiaren (3)

hatz lodiaz (6)

tanta lodiek (6)

kristal lodiko (3)

ahots lodiz (3); hizki lodiz (3); letra lodiz (5).


lodiarazi, lodiaraz, lodiarazten du ad loditzera behartu.

Proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen, esku-ahurrei izerdi eragiten eta ahotsa lodiarazten, arimak bere gurari biziak zeruetarantz jaulkitzen dituelarik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Lehendabizi, elkarri begiratzen genion Ritak eta biok, eta ondoren, hitz gozoren bat edo igurtzi txikiren bat nahikoa izaten zen, etxean zegoen aire guztia lodiarazteko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.


lodidun izlag lodiko.

Haren ezkerretara bibote lodidun eta harakin itxurako jendarmea ikusi nuen mahuka-hutsik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Goi-aldean LIVINGSTONE irakur zitekeen beira lodidun atetik irten ziren, lasaiago orain.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.


lodiera iz loditasunaren neurria; hirugarren dimentsioaren neurria.

Uraskaren lodiera esku-arra betekoa zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,5

Gurpil horien altuera sei oin eta bederatzi hazbetekoa zen; lodiera, hiru oinekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Hauetako bakoitza luzean hogeita hamasei oin, lodieran hamabost hazbete, eta zabalean hamazortzi hazbete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Ukaldi txikiak jotzen zituen hezurretan, haien lodiera neurtzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Gizonak tenpluko horma neurtu zuen: hiru metroko lodiera zuen.  Elizen arteko biblia   Ez 41,5

Hiru metroko lodiera eta hiru metroko altuera zuen.  Elizen arteko biblia   Ez 40,5

Molekula baten lodierakoa edo.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Haize horrek galeper saldo handiak ekarri eta kanpamentuaren inguruan bota zituen, egun bateko bidea adinako luze-zabala estaliz, metro beteko lodieran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru metroko lodiera (3); zabalera eta lodiera (4)


lodikote (orobat lodikot g.er.) izond/iz adkor lodi samarra, aski lodia.

Gizon lodikote bat, makila eskuan, feltrozko kapela buruan. Gizontxo lodikotea baino ez da falta bere lekutik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 21. orr.

Gizon motza zen, lodikotea eta burusoila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Tenore eta soprano lodikote haien italierazko txilioak entzunda.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

-Alproja hori Lisa lodikotearen maitalea da!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Hori esaterakoan, esku lodikote bat airean jaso eta hatzak mugitzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Hatz lodikote haien trebezia miretsi ahal izan nuen berriro ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

Gotorra, ia gerririk ere gabea, poto txiki lodikote baten modukoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 196. orr.

Idazmahaiaren ondoko apaletaraino ezer zapaldu barik heldu eta nobela lodikote bat hartu dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.

Maleta lodikote beltz bat eskuan zintzilik badakar, akabo.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Kolore gorriko lodikoteak salto egin du airean.Tirabira labur baten ondoren, lodikoteak berriro atzeman du, eta zangartekoa eginez lurrera bota.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

-Horrela, horrela, segi horrela! - xaxatu du lodikote biziotsuak, begi biak txilotuta, estasi gozoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon lodikote (7); txiki lodikote (3)

gizon lodikotea (6); lodikotea zen (3)


lodiska ik lodixka.

lodisko ik lodixko.

loditasun 1 iz lodiaren denaren nolakotasuna. (bizidunez mintzatuz)

Obaban hotela eraiki zuen garaian don Pedro ehun eta hogei kilo inguru zen, eta loditasun harekintxe lotuta zegoen ezagutzen zitzaion ohitura bakarretakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Eleberrietako protagonistei inola ere ez diete barkatzen loditasuna, eta dama gehienek, bizkarra emanik, esango dute: "Ene, bai gizon nazkagarria!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

Loditasuna, heriotza kausa nagusienetakoa.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Loditasunak eragindako heriotza kopuruak %14 egin du gora.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Loditasuna gaixotasun kroniko ugariren eragile zuzen-zuzena da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Egungo ohiturek loditasuna garatzea laguntzen dutela ohartarazi du OMEk.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Haurren artean loditasuna ari dela azkarki emendatzen azken urte hauetan.  Herria   2005-04-07

Euskal Herriko ehun biztanletik 14 lodiak dira, eta horietatik hiruk loditasun morbidoa dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Gene hori kendu zieten arratoiek loditasun erigarria garatzen zutela ikusi genuen.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Loditasunaren genea egon badago, baina adituek ez dute uste gene horrek loditasuna eragiteko nahikoa ahalmenik duenik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Loditasunari aurre egiteko plangintza prest du Bruselak.  Berria - Harian   2005-03-30

2 (gauzez mintzatuz)

Elkarren gainka ditudan hiru jantzien loditasunak, bizkarreko jausgailu astunak [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Orduan naiz ohartzen hormen loditasunari: egiazko harresiak, Erdi Aroko gazteluetakoen idurikoak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Kortina haren loditasuna, zirrikuetatik argia sartu nahian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 183. orr.

Muga-marra lodia dela inori erakutsi behar bazaio, loditasun horren berri eman ahal duenari erakutsi behar zaio.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.

Loditasun lirdingatsua zuela irudi zuen, olio mineral batez osatua edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Loditasuna sumatu zuen haren ahotsean, sudurra itxita eduki izan balu bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.

Poliki-poliki, hala ere, ilunaren loditasuna mehetuz joan zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

Esan liteke aireak laga egiten ziola aire izateari eta kasik uraren loditasuna hartzen zuela askotan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erresuma Batuko agintarien arabera, 30.000 pertsona inguru hiltzen dira urtero loditasun arazoak direla eta.  Berria - Gaiak   2004-02-12

4 lodiera.

Gaur eguneko kondoiak, berriz, latexezkoak dira; 0,03 milimetroko loditasunekoak, oso finak, malguak eta moldaerrazak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Bi hezurtxo erakutsi zizkion esku irekian, oso zuriak, bi zentimetro luze eta gutxi gorabehera zigarro baten loditasuna izango zutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 443. orr.

Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko, zeren eta hango elurteak noiz-nahi negu bortitzean zortzi zehe loditasunekoak egiten ditu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loditasun arazoak (8); loditasun morbidoa (4)


loditu, lodi(tu), loditzen 1 da/du ad lodi edo lodiago bihurtu. (bizidunez mintzatuz)

Espetxean ondo ematen zioten jaten eta, oso laster, zenbait egunen buruan, loditu egin zen eta apur bat harropuzten hasi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 37. orr.

Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Gregen tumorrak lehenbizi guruin pituitarioari erasan zion; horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Izeba Marge puxika beldurgarri bat bezala puztuz joan zen..., sabela askatzen hasi zitzaion bere tweed-ezko gerrikotik..., hatz bakoitza lukainka bezala loditzen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Haur-behar loditua nintzen, bigarren gutun bat ukan nuelarik Jakes-en ganik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Arreba aspaldian ikustekoa nuen eta harritu nintzen zenbateraino loditua zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Edanak loditutako agurearen hizketa-modu baldarrak atera zuen hausnarketatik: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Den-denak loditu egiten nau.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.

Ikulluko txala, hezur ta azala; San Antoniok loditu dagiala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Igela bezala lodituko da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Ageri zen gerria zabaldu zitzaiola eta bularrak loditu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Mingaina lodituta neukala disimulatu ezinik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Gizona eszitatzen denean, zakila luzatu eta loditu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Laranjak lodituz zihoazen arbolan. Luzatu ez ezik, loditu ere egin behar du hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Boza loditu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

-Ontziarentzat izen berri bat bilatzen -erantzun zion Andreasek, ahotsa loditurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Kolpetik arnasa loditzen hasten zitzaion, norbaitek zintzurra estutuko balio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Eta horregatik konpondu behar da akats hori, kolomaren diametroa lodituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Masa pixka bat loditu arte. pipermina lehendabizi, eta ogirina gero, saltsa loditzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Zigarreten keak loditua zuen airea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Goizetan, loditu egiten duk behe-laino mehe hori, berotu egiten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Azken urteetan asko loditu da Ameriketako Estatu Batuetako gastu militarra.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

San Andresetarako elurra hasi eta egun gutxitan lur gainean metro bat gutxienik loditu zuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Zuen kontu korronteak zelan loditzen diren besterik ez dizue ardura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

Iluntasuna loditzen ari zen, hotz bortitzak zuhaitzak kraskarazten zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Esnegaina bezala loditzen etsipena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Motelki mintzatzen ziren, mihi loditua ezpainetan igurzten zuten eta korrokada egitean soin osoak dar-dar egiten zien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 48. orr.

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loditzeko joera (3)


loditxo izond adkor lodi samarra.

Gortinak jartzera joan den neska loditxo hori.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Beltzarana zen, beltzaran loditxo bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Emilek bi esku loditxoak hartu zizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 169. orr.

Hiru arratoi loditxo.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 147. orr.

Bakeroak, botak eta jertse berde loditxoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.

Eta orri loditxo beltzon arteetan, babeski, paper garden mehe bana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.


loditzar izond adkor oso lodia.

Neure burua kontrolatu behar ere bai nik, pozak gainezka egin ez ziezadan, barkuaren unama loditzarrak askatu zituztenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.


loditze iz lodi edo lodiago bihurtzea.

Soldadura-puntuen antzekoak dira ainguragune horiek, alboko zelulen pareten han-hemenkako loditzearen bidez eratuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.


lodixka (Euskaltzaindiaren Hiztegian lodixko agertzen da) izond adkor loditxoa.

Haren eskuin eskuko behatz lodixkak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Neskaren zango lodixketako azazkal gorriz pintatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Bere atzean kokatu zen, astiro, besaburuak hartu eta ezpain lodixka gorriak bero pausatuta musu eman zion bizkar erdian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Adar lodixka batetik .  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.


lodixko izond adkor loditxoa.

Zoritxarrez arkitektoak ez zuen Brad Pitten antzik, izatez burusoil samarra eta lodixkoa baitzen, eta, okerragoa dena, guztiz moldakaitza sedukzioaren artean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Orrazkera berriak hagitz ongi ematen zion, baita gona motzak grazia berezia eransten ere bere izter nahi baino lodixkoagoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Betaurreko beltz graduatuen artetik, forma gorri lodixko batzuk begiztatu ditu, tente eta geldi, bere pauso traketsari so.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Ez dakizu ttipia naizen ala handia, azkarra ala mendrea, lodixkoa ala meharra, sudurra motza dudan ala luzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.


lodosar izlag/iz Lodosakoa, Lodosari dagokiona; Lodosako herritarra.

Sabelaldean eta buruan hartu zituen kolpeak lodosarrak, istripuaren ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09


loeragile (orobat lo-eragile) 1 izond lo eragiten duena. ik loarazle.

Laugarren epaiketa saioa amaitu denean, ni landare loeragile baten mende banengo bezalatsu sentitu naiz: leher egina, eroria, akitua. mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile emanda egin zituen harekikoak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 174. orr.

Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Bazkalondoko ordu astun eta loeragile horietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 17. orr.

Eta katuaren sabelak, haizeak airatzen duen orbelaren marmarra bezalakoxea sentiarazten zion, gozo eta loeragile.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

2 gai loeragilea.

Baina orkideetara sartzen naiz maizenik, nire loeragile gogokoenetara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Nik uste lo-eragile txinatarren bat botatzen zutela kamamila hartan ni lo harrarazteko eta amets haiek guztiak izateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.


loeri (orobat loeria) 1 iz logalea.

Gero, isildu ziren bazterrak eta loeria Markoz jabetu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Betazalak apaltzen zaizkizu: loeriak eroaten zaitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Bere grina makurren ukaldi bortitzak besterik ez zuen loeriatik erauzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

2 lo eragiten duen eritasuna.

Eta haren loa hain zen sakona eta lasaia non une batez beldur izan bainintzen loerian ez ote zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

3 irud/hed

Fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19

Honek inguramen guzia, 14eko gerlaren ondotik, loeria gaizto batek hartua zeukala oharturik, gazte zenbaitekin "Aitzina" deitu oldar berria piztu nahi izan zuen.  Herria   2004-12-16

Salatu du bereziki Baigorri-Garaziko herri elkargoaren nahikaria eskasa eta loeria, lurralde horren garapenari doakionez.  Herria   2004-09-23


loez (orobat lo(-)ez) iz loezina, lo galdua.

Lo-ezak eraginda, flakiak jota, zurrutak nahastua, haren buruak ezin zuen onik egon egoera hartan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.

Gauez, loezak uzten zizkidan tarte bakanetan, liburuaz amets egiten nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Bazeneki zenbat gautan eragin didazun lo eza!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Gelara jo nuen: bakarrik egotera, bakarrik lo egiten saiatzera, bakardadeari -eta loezari, eta hotzari- aurre egitera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.

Izan ere hark egundo ez baitu arazorik izan lo egiteko (nik dakidala, lapurretarena gertatu, eta ondoko egunetan bakarrik ibili zen loezak joa).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 59. orr.

Zuk esana da lo eza gaixotasun larriagoen sintoma ere izaten dela askotan.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Kopetilun eta loezak eragiten dituen begi gorrituekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Lo-eza, lo-belarrez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loezak joa (4)


loezin 1 iz loa galarazten duen gaitza, lo galdua.

Hala ere, loezina duten lagunen %90 ez dira inoiz medikuarengana joaten.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Horrek loezina eta estresa ere eragin ditzake.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Bizitzan lehen aldiz, loezinak joa nenbilen, eta buru barruan irudi obsesiboak pilatzen zitzaizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Loezina zuen, eta irratia entzuten zuen gauez.  Berria - Kultura   2004-03-05

Dozena erdi bezero zeuden barran: pare bat etxeratzeko gogorik gabe artean, eta, gainerakoak, bizibeharrak, loezinak edo tragu baten premiak ohetik egotziak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Gero, behar baino gehiago lo egiten zuelako edo beste arrazoiren batengatik, loezina agertu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Eta loezinarekin batera pentsamendu zorrotzak, ziztatzaileak, eta haiekin batera bizia galtzeko beldurra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Baina gero konturatu nintzen nire filmek balio zutela loezina kentzeko eta pentsatu nuen bihotz-bihotzez onar nezakeela saria.  Berria - Kultura   2004-09-18

Bizitza loezin luzea delako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

2 izond lo hartzen ez duena.

Kanpoan, goizeko lehenengo argi moreek bonbillaren argia gorriztatzen zuten; begi loezin bat zirudien, horrenbestez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.


loft iz biltegi edo lokal industrial bat egokituz eraturiko etxebizitza edo estudioa.

Etxebizitza bihurturiko fabrikei loft deritze hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

Espazioa, hala esan du Txuspok, eta hala omen dira loft-ak, espazioak, ezen ez gelak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Loft batean baino apartamentu batean bizitzea nahiagoko ez ote lukeen galdetzean zera erantzuten du: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Bi aste daramatzagu phoneless egoeran, loftean telefonoa jar diezaguten borrokan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

Loft handiago bat hartua zuen negozioen auzoan, eta gela batean egokitu ninduen goiko solairuan, niretzat oso-osoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.


logabe 1 iz loezina, lo galdua.

Harrigarria zen, hala ere, bere logabean, zalantzarik ez egitea hautatu beharreko bideaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.

Buru argitasuna berreskuratzearekin batera, atzera erasan zioten logabearen pentsamenduek, bera baino doi bat lehenago esnatu izan balira bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

2 izond lo hartzen ez duena.

Eroen ilargi espermazkoari begira eta kilkerren letania logabea entzuten gau luzean zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.


logabetasun iz loezina, lo galdua.

Logabetasuna, botagura eta sabelminak dira betekadaren ondorenak.  Elizen arteko biblia   Si 31,20


logabezia iz loezina.

Eguraldiaren aldaketa bat-bateko eta guztizkoak halako trastornoak sor ditzake, Ismael, batik bat umetxoengan: bihotzekoak, umore aldaketak, logabezia, depresioak, bat-bateko heriotzak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.


logaitz pred loezina, lo galdua.

Lau miliar ardi baino gehiago kontatu ditut barda bilkuratik landa, logaitz nintzela, Testamentu Zaharreko, Itun Berriko, Apostoluen Aktetako eta Jondone Joanesen Apokalipsiko orrialdeen lur hutsetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 65. orr.


logaldu ik lo 17.

logale 1 iz lo egiteko gogoa. ik logura.

Erditze zoriontsuaren ondorengo logalea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Loak hartuko naik halere, zertarako logaleari eutsi, zer inporta du?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Begiak itxi egiten zitzaizkidan, logaleak erreak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Logaleak erreta neuzkan begiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Nekeak eta logaleak jota, erdi lotan zegoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Logaleak jotako begi horiek bero dardartiari so zegiten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Hamidak, logaleak gorritutako begiak zabaldurik, sabai zuri dirdaitsua bistatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 274. orr.

Sutondoaren epelak logalea eman zion, eta lokartzen ari zelarik sentitu zuen Maitearen ukitua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

Gelan zegoen usain biziko keak logalea eman zion Harryri, eta lelotuta bezala utzi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Zirrara zahar bat berpizturik, kolpetik joan zaio logalea Sarako erretoreari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Oso lastaira ona da logalea nekearentzat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

2 logale izan da ad

-Eta zergatik lokartuko naiz, ez nauk-eta logale?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Lasai nago eta oso logale naiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Logale naiz oso, hain lo behar handia dut-eta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

-Ez naiz logale, baina honetarat geroz, logela nolakoa duzun ikusi nahi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Alkoholak batzuetan ematen duen argitasunaren jabe, ez nintzen batere logale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Afalostean, bapo berdinduta, logale ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

3 (aditza ezabaturik)

Narras, logale eta ohetik jaiki berria aurkitu zuten etxeko nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.

"Oraintxe bertan!", esan zuten haiek, eta halaxe, zeuden bezala, erdi mozkorturik, bizarra kendu gabe eta logale, telega batera igo eta alemaniarraren etxera joan ziren...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

4 logaleak egon

Eta horrela joan zen gau hura, horrela joan zen hurrengoa, eta, hirugarrenean ere, nekatua eta logaleak zegoela esan, eta ohera joan zen bakar-bakarrik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.

Baina lo luzaz eginda ere, eta losustak gero eta maizago eta luzeago eginagatik, beti ere logaleak egoten nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 379. orr.

Bihotz samurra gestapoek ere, logaleak daudenean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Nik uste logaleak gaudenean hobeki ulertzen diogula geure buruari. -Logaleak al hago? - galdetu dizu zaindari batek.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Begiak txukatu ditut logaleak nagoelakoa eginez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.

· Ni logaleak erretzen nengoen, ez nuen batere lorik egin bidaia osoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez naiz logale (3); logale naiz (4)

logaleak jota (4)


logaletsu 1 izond logaleak dagoena.

Tiro egiten ez zekiten udaltzain logaletsu eta baldar haiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Batera eta bestera ibiltzen zen ziegan barrena, zaratarik atera gabe, isil-gordeka, begi logaletsuekin bazter guztiak arakatuz, eta horrela igarotzen zuen gau osoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Begiak itzaliak eta logaletsuak zituen, botila-kolore zikinekoak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Ni hilko nau horrek -esan zuen, bere begi beiratsuekin nagusiari logaletsu begiratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Epaiketan, betiko itxurarekin azaldu zen: txiki, makal, oreztaz beterik, begitxoak beiratsu eta logaletsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.


logaletu, logale(tu), logaletzen 1 da/du ad logaleak hartu.

Azkenean, nekatu eta logaletu ziren haurrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 153. orr.

Berehala logaletu zen, agian lo egiteko edaten ohituta zegoelako, eta ez lotarako pilulak hartzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Logaletzen ari zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Gauaren arnasa hotzak urrumaturik, logaletu egiten zara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Aurrera egin genuen arratsaldeko eguzkiaren azpian, egarritzen eta logaletzen hasita, baina urratsa moteldu gabe.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Zurrun eta logaleturik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gaztetxo logaletu bat zegoen zaintzaile.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Atzean utzi ditu hotza, euria, lokatza, posta-geltokietako arduradun logaletuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Emakumearen ahots logaletuan, haren keinu nagian, ez zen bozkario arrastorik, ezta ustekaberik ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Eguzki berriak setiatzaileen begi logaletuak itsutu zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Erdi lo, noizean behin soilik eragiten zien uhalei, zaldi orobat logaletuen saihetsak leunki joz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Bazkalondoko eguzkiak zehatzen zuen karrika logaletura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Dantzan zebiltzan, beso ikusezinen muturretatik zintzilik, jauzika, eguna noiz argituko zain zeuden jende eta barazki pila logaletuen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi logaletuak (3)


logaritmiko izond logaritmoarena, logaritmoari dagokiona. ik logaritmo 2.

Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da, intentsitate biren erlazioa neurtuz, hotsaren ozentasuna neurtzen duena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Logaritmikoa da dezibel-eskala, hau da, 10 dB-ko aldaketari ozentasun hamar aldiz handiagoa dagokio; 20 dB-koari ehun aldiz handiagoa; 30 dB-koari mila aldiz handiagoa, eta abar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.


logaritmo 1 iz zenbaki baten logaritmoa: zenbaki hori lortzeko, oinarri deitzen den zenbaki bati ezarri behar zaion berretzailea.

Edozein zenbakiren logaritmoa eman zezakeen Bidderrek zazpigarren edo zortzigarren zifraraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

Eta lastertasun berean egingo dizu kalkulu infinitesimal bat, logaritmoak aurkituz, guk emaitza irakurtzeko beharko genukeen baino arinago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Matematikagileek ere, hainbat eragiketatan -logaritmoen kalkuluan, esaterako- kopuru infinitesimalak baztertzen dituzten bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 136. orr.

Azkenik, jada nire burua aski trebatua ikusten nuenean, berreketak, logaritmo sinpleak eta poligono zenbaiten azalera kalkulatzeari ekiten nion.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik logaritmiko.

Nire aita "l'Ingegné" zen ("ingeniaria"), poltsikoak beti liburuz hanturik zeramatzana eta urdaiazpikoaren biderkaketaren kontua logaritmo-erregelarekin ateratzen zuelako urdai-saltzaile guztiek ezaguna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.


logarri iz gai loeragilea.

Askotan okela puska bat ematen diete, logarriz betea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.


logela (orobat lo-gela g.er.) iz lo egiteko prestatua dagoen gela.

Hiru solairuko etxe zuri bat da; hamasei logela ditu, eta, etxe aurrean, portxe estali bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 196. orr.

Bigarren solairuan, berriz, logelak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Aspaldi bi gela izan ziren han: logela eta jantzitokia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Dursleytarren etxeak lau logela zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 38. orr.

Hiru logelako apartamentu bat erosteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Sukaldea, egongela, logela... ohe zabalaren ondoan, mahaitxo bat. Larryren argazkia zeukan logelan, ohearen ondoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Hotel batean erreserbatu dut logela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Treinen geltokirat buruz abiatu nintzen, han nonbait logela bat segurtatu behar nuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Davidek logela hartan giltzapetu ninduenean Maryk aita bere logelan sartzen entzun zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 338. orr.

Logela bat bilatuko dut hirian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 269. orr.

Han bi ohekiko logela bat alokatu baitzuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.

Usain atsegineko logela leunki argiztatura.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

Harry logela ilunera joan zen lasterka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.

Parisko auzo latindarreko etxebizitzako bere logela itogarrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Logelako atearen kirrinka entzun nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen [...] Joakina soinekoa eranzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aretoak eta logela (4); etxeko logela (3); gonbidatuen logela (3); haur logela (3); logela batean sartu (3); logela erakutsi (3); logela ilun zegoen (3); logela iluna (3); logela multimediak (5); logela txiki (5)

logelako argia (3); logelako atea (32); logelako atea ireki (6); logelako atea zabaldu (3); logelako atean (11); logelako atera (6); logelako atetik (3); logelako horma (3); logelako horman (3); logelako leihoa (5); logelako leihoak (4); logelako leihora (4); logelako leihotik (7); logelako ohea (3); logelako ohean (3)

anaren logelan (3); bere logelan sartu (4); etxeko logelan (5); hoteleko logelan (4); logelan bertan (4); logelan egon (6); logelan egongo (4); logelan ezkutatu (3); logelan geratu (4); logelan lo (5); logelan sartu (48); logelan sartu zen (9); logelan sartzen (5); logelan utzi (3); ondoko logelan (4); sartu zen logelan (3); umeen logelan (3)

amaren logelara (3); bere logelara eraman (3); bere logelara joan (6); logelara abiatu (12); logelara abiatu da (7); logelara eraman (13); logelara eramaten (5); logelara erretiratu (3); logelara hurbildu (5); logelara igo (11); logelara igotzen (3); logelara itzuli (12); logelara itzultzen (3); logelara jo (3); logelara joan (45); logelara joan zen (15); logelara joateko (4); logelara joaten (4); logelara sartu (23); logelara sartzen (3); nesken logelara (3); osabaren logelara (3); sartu zen logelara(4)

irten zen logelatik (4); logelatik atera (6); logelatik irten (9); logelatik irten zen (4); logelatik salara (3)

logeletan sartzen (3)


logelakide iz logela berean lo egiten duena.

Haien kinka larriak gogora ekartzen zuen ustekabean esnarazitako ikaslearen egoera estua: logelakideek, bera baino lehenago jaiki baitira, itzalgaizka sartu diote sudurrean husar bat -tabakoz beteriko paper-tututxo bat alegia-, eta lo dagoen ikaslea, loaldiko arnasgora sakonetan tabako guztia sudurretik irentsita, bat-batean esnatu eta jauzi batez altxatzen da ohetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.


logelari iz logelaz arduratzen dena.

Honela osatzen da: Logelaria, Ohelaria eta Otordularia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.


logelatxo iz logela txikia.

Joan zen bere logelatxora eta, hurrengo eguna meza-eguna zela oroiturik, zazpietatik seietara aldatu zuen iratzargailuaren orratza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.


logia iz masoien elkartea.

Juan Jose Oyarzun Txileko Logia Nagusiko idazkaria da.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Nazioarteko Logia masoien elkartea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Dirua framazonen logia bati ordaintzeko erabili zuten, besteak beste.  Berria - Mundua   2006-02-22

Erdi Aroan, jendeak logietako anaitasun eta askatasun giroa zuen helburu guregana hurbildu zenean.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Lehendik logia batean dagoen masoi baten bidez soilik sar daiteke norbait logia batean.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Egunero iristen zaizkit gure logian sartu nahi dutenen eskaerak.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Logia nagusi bakoitzak badu konstituzio bat.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Mundua menderatzea helburu duen logia baten bilera ezkutura.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.


logika (orobat lojika g.er.) 1 iz argudiatzeko era; batez ere, argudiatzeko era zuzena, ideien kateatze taxuzkoa.

Eta logikarik ez duten kontuak ez dituk logikoki gertatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Honek totalitarismoaren logika nagusiarazten du demokraziaren izenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.

Globalizazioa modu horren logika hauxe baino ez da: apartheida mundu osoan antolatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.

Desiraren logika honekin egituratu ditugu euskaldunok gure jatorrizko kulturaren eduki asko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

Denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Logikak agintzen duena esaten hasi beharko nuke: lotsa sentitu nuela, edo nazka, edo hutsune sekulakoa nire barrenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Logika berari jarraituz, lau mila ken lau berdin mila, eta bederatzi ken bi berdin ederatz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 246. orr.

Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

2 (izenondoekin)

Logika perbertso honen arabera, maitasunaren exijentzia traizioa zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Orduan logika garbiak harrapatzen gaitu azpian, eta logika garbiaren arabera, zuria ez dena beltza da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Txikienaren mailan, zioen Bohrrek, ezin zen geure logika arrunta aplikatu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.

Betor zentzu komunaren politika eta bertsolariaren logika hautsia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hizkuntza bat ikasten ari zarenean faltan bilatzen duzu sinplifikazio gehiago, logika piska bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

Giza logikaren, bere burua handitu eta bere boterea ezarri nahi duen bekatuzko giza logikaren kontrakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

4 egiaren arauen azterketa, bereziki azterketa formala, gaitzat duen zientzia; giza ezagutzaren oinarri formalak aztertzen dituen zientzia.

Aristotelesen logikak pentsamendu finituaren logika dirudi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Proposizioen logika eta logika elementalaren funtsezko tresnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Funtzio-sinbolorik ez badago, logika honi predikatuen logika ere esaten zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Logika formala zertan datzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Logika bat izateko lehenengo elementua hizkuntza formala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Halako zientziak Logika transzendentala izena beharko luke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

Gottlob Frege, Bertrand Russell, Alfred N. Whitehead eta Ludwig Wittgenstein-en logika sinboliko sortu berria, logika matematikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Logika, adibidez, hizkuntza irekia da, onartzen baitu hizkuntza metalogikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Logika bat izateko lehenengo elementua hizkuntza formala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desiraren logika (3); egiaren logika (3); itxuraren logika (6); logika aplikatua (3); logika berezia (3); logika berri (3); logika elementala (3); logika eta zientziaren (4); logika ezarri (3); logika formal (3); logika formala (3); logika garbiak (3); logika guztien arabera (3); logika hutsa (5); logika hutsez (4); logika klasikoaren (3); logika orokor (3); logika orokorra (6); logika orokorrak (12); logika orokorraren (3); logika transzendental (4); logika transzendentala (6); logika transzendentalak (4); logika transzendentalaren (9); proposizioen logika (5)

logikak agintzen (3)

aristotelesen logikako (3)

proposizioen logikan (6)

logikaren aldetik (3); logikaren arabera (10); logikaren barruan (5); logikaren historian (3); logikaren ikuspegitik (4); logikaren ikuspuntutik (3); proposizioen logikaren (3)

batere logikarik (3); inolako logikarik (5); logikarik gabe (4); logikarik gabeko (4)

logikatik kanpo (6)


logikadun izlag logika duena.

Lotura bakarra musika duten irudi guztiz heteroklitoen videoclip baten gisa oroitzen dut orain itsaslabarrean beherako erorialdia, elementu guztien logikadun sekuentzia baten moduan baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.


logikagabekeria iz logikarik eza, gaitzesgarritzat markatua.

Luzeegia litzateke idazkeraren logikagabekeriak sailkatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.


logikalari ik logikari.

logikari (orobat logikalari g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian logikari agertzen da) iz logikan adituena den pertsona.

Matematikaria, naturalista, logikaria, arrazoimenaren artistak besterik ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

XV. mende ingurura arte, Aristotelesen logikaren inguruan murgilduko ziren historiako logikari gehienak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Boole-ren aitzindaritzat har genezakeen logikaria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Gauza jakina denez, logikariek diote "urrezko mendia Kalifornian dago" moduko proposizio bat ezin dela egiaztatu erreferenterik ez duelako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.


logikazale izond logikaren zalea dena.

Lisa, bere ongi izateko premia ase nahian, ez zen Macquartar artatsu, zentzudun, logikazale bat baizik, zorion epelean lo egiteko modurik onena pozezko ohea norberak egitea dela ulertu zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.


logiko (orobat lojiko g.er.) 1 izond logikaren arauen araberakoa; logikaren edo argudiatzeko era zuzenaren araberakoa.

Egoeren eta gertakizunen hari logikoari segitu beharrean, buru-hankarik gabeko kaos batek gidatzen omen du nire diskurtsoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Esaldien ordena logikoa eta argitasuna zaindu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Jende logikoa da hori; baina oso logika sinplekoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

Eta hortik ondorio jakin bezain logikora iristen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Psikologia kolektiboak [...] ez du materia logiko huts-hutsaren gainean operatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Normala eta logikoa iruditzen zitzaien denei hark egiten zuena egitea. Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Hain logikoa, hain berezkoa da gizonarengan oinazeari, gaixotasunari, tristeziari ihes egitea!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Logikoa baino ez da, hortaz, liberalismo arrotza espainolen artean ez errotu izatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.

Zaldi bakarreko zalgurdi hura hain zegoen modu logikoan egina, ezen, ehun urte ibili eta gero, batera hondatu baitzitzaizkion pieza guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

2 logika formalaren arauen eta legeen araberakoa.

Estoikoen teoria logikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Kategoriak Aristotelesen testu logikoen artean kokatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.

XVI. mendean agertu ziren lehenbiziko aldiz Aristotelesen aurkako jarrera logiko eta filosofikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Jainko hau printzipio logiko eta metafisiko bat da, munduaren azalpen razionalerako ezinbestekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Egia logikoa oinarri logikoen arabera egiazkoa den proposizio abstraktua, orokorra, da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Psikologian, adibidez, konduktismoak bat egiten du, oro har, Positibista Logikoen programarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Enpirista logiko gehienek Estatu Batuetan aurkitu zuten babesa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Hortaz, indukzioaren arazoa, indukzioa razionalki sendoa -logikoa, cogent- ez izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Beharrezko baldintza logikoa da halako adigaietan kontraesanik ez dela egon behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 116. orr.

Arrazoimenaren erabilera logikoaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

3 iz logikaria.

Aristotelesengandik hona izandako logikorik handiena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

Kurt Gödel matematikari eta logikoa, beldurrak hartua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

4 ez-logiko izond

Konstante logikoen esanahia behin betiko finkatuta dago logika bakoitzarentzat; konstante ez-logikoek, aldiz, interpretazio desberdinak onartzen dituzte interpretazio-eremuaren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Konstante ez-logikoen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Sinbolo ez-logikoen interpretazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabilera logiko (3); esanahi logiko (3); forma logiko (8); funtzio logiko (5); logiko hau (4); logiko soila (10); printzipio logiko (3)

ahalgarritasun logikoa (4); analisi logikoa (4); azalpen logikoa (4); batasun logikoa (3); bere forma logikoa (3); egia logikoa (5); erabat logikoa (5); forma logikoa (12); gauza logikoa (4); guztiz logikoa (5); logikoa den bezala (6); logikoa denez (10); logikoa dirudi (6); logikoa ematen (4); logikoa iruditzen (5); logikoa izan (13); logikoa izan zen (9); logikoa izango (6); logikoa zenez (3); ondorio logikoa (11); ordena logikoa (3); oso logikoa (10); positibismo logikoa (4); printzipio logikoa (3)

funtzio logikoak (4); logikoak izan (3); printzipio logikoak (4)

forma logikoaren (5)

konstante ez logikoen (3)

arrazoi logikorik (3)

logikotzat jo (7)


logikoki 1 adlag era logikoan; logikaren aldetik.

Eta logikarik ez duten kontuak ez dituk logikoki gertatzen, kasualitatez ez bada...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Logikoki, pentsa daiteke 13:15 baino lehen eman ziola bihotzekoak. Berak ez dauka eta ez du eduki nahi zure identitatea; logikoki zuk ezin duzu bera zure identitate berekotzat eduki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Nola ezkondu logikoki, esate baterako, aukeramenaren doktrina eta patuarena, edo historiak noranzko bat duelakoa?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Adigaiak logikoki aldera daitezke beren objektuen egokitzapenaz arduratu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

2 (adizlagun baten ezkerrean)

Egiazko izen propioak, hots, izen logikoki propioak, denotatu egiten du soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Usteek logikoki kontsistenteak izan behar dute [...]: elkarrekiko kontsistenteak ez direnak -hots, inongo mundu posiblean aldi berean egiazkoak ezin direnak izan- ez daude elkarrekin ados.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

logikoki baliozkoa dela (3)


logistika 1 iz zerbitzu edo jarduera baten baten antolaketa zuzenak behar dituen bitarteko guztien multzoa.

Txapelketetako saioen logistika, esaterako, ona edo biziki ona izan ohi da.  Berria - Kultura   2004-05-05

Ekintza hau inoren laguntzarik gabe burutu diat, ez zagok logistikarik kanpoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Denak ikaratuko zarete apur bat logistika militar horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Biharamunean, taldeko guztiek alde egin eta gero, logistikako gorabeherak azaldu zizkigun don Tirsok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 168. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik logistiko.

Ekuazioan sartu eta irtenbidea aurkitu beharreko intendentzia eta logistika-arazoak oso latzak direla.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.

Araia herrian logistika gunea eraikitzeko 17 milioi euro bideratu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Logistika enpresa bati esker.  Berria - Mundua   2004-08-03

Bilboko portuko logistika zentroan.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Atxilotuei logistika egiturako kide izatea leporatzen diete. herria¬

ETAren logistika sarearen aurka eginiko polizi operazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

ETAren logistika aparatuko kide izatea eta kide berriak bilatzea leporatzen dio Poliziak Totorikari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Dena den, proiektu berria gauzatu eta logistika kontuak hobeto antolatzeko lankide prestuak beharko nituzke.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

Hamaseietarik zortzi hoberenak hautatuko zituen Patxi ATEko logistika arduradunak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Israelgo Armadako Logistika saileko buru Eran Ofir koronelak.  Berria - Mundua   2004-02-25

Euskadi-Akitania Logistika Plataformak sustatzen dituen egitasmoen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etako logistika (5); etako logistika egiturako (4); etaren logistika (8); etaren logistika arloko (3); logistika aparatuko (3); logistika arazoak (3); logistika arloko (4); logistika egiturako (6); logistika egiturako kide (3)

garraio eta logistikaren (4)


logistiko izond logistikarena, logistikari dagokiona. ik logistika 2.

Noski, arazo logistikoek ere kezkatzen ninduten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Horrexek izorratzen gaitik gu, intendentzia arazoek, arazo logistikoek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Geu ginen Borgesen azpiegitura, laguntza logistikoa eta militantzia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 123. orr.

Enpresen berriztatzeko ahalmena, izan ere, ingurune logistikoaren guztiz mendeko da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru anbulatoriotan eskainiko dira plan horren euskarri logistikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Herrialde jakin batean zer ekoitzi, delako herrialdearen abantailen eta baldintza logistikoen arabera erabakitzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa sortu zuten atzo Barakaldon.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laguntza logistikoa (7)


logistikoki adlag logistikaren aldetik.

Ez, ni ez naiz katarra, esan zuen, une honetan, erabaki taktiko diskutigarri baino erreal baten ondorioz logistikoki laguntzen ari banatzaie ere.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.


logo iz logotipoa.

Tipografia eta kolore bertsuko logoak sortuko ditu Eroskik, bezeroek errazago lotzeko negozio batzuk eta besteak. Jesarri eta egunkaria atera nuen gabardinaren poltsikotik: Los Angeles Gazette-ren betiko logo eta hizkiek diosal egin zidaten paper grisetik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 140. orr.

Gurean "Nik ez" logoa aipatu auziaren gaineko salaketa ikur bilakatu da askoren paparrean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Estasiaren kolore, itxura eta logo (marrazo bat) berbera du pilulak.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Barandiaranen lana islatzen du, halaber, museoaren irudi izango den Nestor Basterretxeak egindako logoak ere: Katea ez da eten, dio ikurrak.  Berria - Harian   2006-03-03

Alemania gorri eta komunista haren ikur, logo eta sinboloak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Nike logoa la police hitzari loturik iraina ote?  Herria   2002-11-21

Herri Urrats 2004-ri buruz, logo lehiaketa bat antolatua da oraidanik.  Herria   2003-09-11


logokeria iz

Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi, ez diot "logokeria" lasaigarriaren dialekto tranpazkoari (noiz-nola, komenentziazko haizearekin batera dabilenari) amore emango, aditu?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.


logomakia iz hitzei, eta ez esaten denari, dagokion eztabaida.

Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela, mesfidantza orokorra Fakultatean eskaintzen dizkioten autore, teoria, eskola, joeren aurrean, logomakia infinituetan galtzeko bidea ikusten du han.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.


logopeda iz logopedian aditua den pertsona.

Errehabilitazioa egin beharko dudala logopeda baten laguntzarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

Gainera, ikastetxez ikastetxe mugitzen diren langileen sarea dago, logopedek, zaintzaileek, fisioterapeutek osatua.  Berria - Harian   2005-12-22

Umeen jolaserako erabili ohi dira, eta ahoskera lantzeko material gisa ere erabili ohi dituzte irakasleek nahiz logopedek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 45. orr.

New Yorkeko Unibertsitatean ikasia da Helena Bascuñana logopeda, garunean kalteak dituzten pertsonen errehabilitazioan aditua.  Berria - Gaiak   2006-01-27


logopedia iz ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren nahasmenduen azterketa eta zuzenketa.

Fisioterapia eta logopedia, kasu.  Berria - Gaiak   2004-04-11


logos 1 iz hitzaren bidez adierazten den gogamena; mundua antolatzen duen arrazoi unibertsala.

Gauza guztiak Logos horren arabera gertatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Badakigu logos-aren jabe izateak bereizten duela gizakia gainerako animaliengandik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Zuzenbide kosmikoa eta politikoa, eta moraltasun indibiduala, lotu-lotuta daude: ordena edo logos bat bera da zeru-lurretako ordena, Inperiokoa eta norbere baitakoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Ezagutzaren misterioa, batetik; munduaren arrazionaltasunaren misterioa, logosa bestetik, "dena berak eta bere baitan sortua izan zen", Jainkoa "Arrazoimen-Hitza, logosa, Jainkoa eta Semea, Jesukristo.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.

Hitza, arnasa bezala baino areago, kreazioarekin batera doan logos bezala ulertzen dut, Jainkoaren berba.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Grafiari esker, logosa iraunkor bilakaraz daiteke (scripta manent) ondoko gizaldiek jaso dezaten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

2 (izenondoekin)

Hitzaren logos aldakorretik baino areago, matematikaren logos aldaezinetik sortu zian mundua...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.


logoterapeuta iz logoterapian espezialista den pertsona.

Nola edo hala, eskolak eta logoterapeutak halako batean lortu zuten Templeren baitan sartzea; erreskatatu leizetik (hala sentitzen zuen berak gero), eta abiarazi zuten bere salbamenduan, astiro bederen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.


logoterapia iz neurosien tratamendu psikoterapeutiko, V. E. Frankl-ek landu zuena.

Hiru urte zituenean, nahiz eta ez zuen esperantza handirik Templeren etorkizunaz, badaezpada ere, haur trastornatu eta ezinduentzako zaindegi-eskola berezi batera bidali zuen familiak, eta logoterapia saiatzeko proposamena egin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.


logotipo iz enpresa, erakunde edo merkataritza marka baten ezaugarri den sinboloa grafikoa. ik logo.

Bera bezain tantaia zen, garaiera eta itxura bertsukoa, eta Nikeren logotipoa nabarmentzen zitzaion elastikoaren aurrealdean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.

Logotipoak sinboloa eta izena uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2006-02-17

"Bietan jarrai" logotipoaren azpian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 128. orr.

Logotipoaren azpian, berriz, testu labur bat zegoen, ingelesez erabat idatzia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 105. orr.

Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu zituzten atzo iluntzean, anagrama eta logotipo berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Ekimen iraunkorra izateko helburuz jaio da, izen propioa eta logotipoa ere izango duena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07


logozentriko izond logozentrizmoarena, logozentrismoari dagokiona, ardatz gisa logosa duena.

Definizio etiko-zentriko eta logozentriko horiek onartzen dituenak beste definizio batzuk uzten ditu bazterrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Eleatarren artean, berriz, ideia logozentriko horiek errepikatu egingo dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Oraintsuago Marie-Claire Ropars-ek eredu "logozentrikoaren" kritika gogorra jarraitu du egiten, film analisi sail batean "idazketa" prozesuak (Derridaren zentzuan) agerian jartzen ahaleginduz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.


logozentrismo iz zernahi testu edo diskurtsoren ardatzean logosa jartzeko pentsamentu joera.

Derridak Mendebaldeko zientzia eta metafisikaren bazterrak astindu ditu eta ohiko logozentrismoaren ontologiaren subjektuaren (eta objektuaren) eraikuntza deseraiki, hizkuntza eta testuen zirrikituak aldenduz, lurrikara bilakatu arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.


logune iz lokia.

Haraino hurbilduta, telefono baten irudia marraztu nuen airean, eskua logune aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Bezero batek jaso egin zuen telefonoa eta ebasle batek tiro bat tira zion logune-loguneetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 52. orr.


logura 1 iz logalea.

Une horretan, baina, logura ezti bat etorri zitzaidan, akiturik nengoen-eta lemari atsedenik gabe eusteaz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 61. orr.

Oharkabean, nekeak bere mende hartu ninduen, eta loguraren bakea ekarri begietara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Logura sartzen ari zitzaionean, azken itxaropena izan zitekeena bururatu zitzaion eta bat-batean tentetu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

Ateneak logura bidali zion begietara, eta betazalak itxi zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Nire logurak eragindako irudipen hutsa izango zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 186. orr.

Kokainak ematen duen bizitasuna eta alkoholak eragindako logura leuna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

-Logurak jota nago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.

Baina horrek ez die logura kentzen.  Berria - Kirola   2006-02-22

Logura ere joan zaizu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 123. orr.

Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du, eta azkenean osasuna hondatzen.  Elizen arteko biblia   Si 31,1

Logurak baditu bere legeak, grabitateak bezala, eta luze gabe bere menpera ekarriko ditu egoskorrenak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

-Neure lagunek eta logurak galdu naute -erantzun nion-.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Logura, lo-nahia, loak har zaitzala, har zaitzala besoetan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 131. orr.

2 adlag logaez.

Hor daude etzanda, ametsetan, beti logura.  Elizen arteko biblia   Is 56,10

Logura, eta etzateko irrikan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 379. orr.

3 logura izan da ad

-Logura nauk, segi zuek. Orain ez naiz logura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 30. orr.

Harry, ordea, ez zen oso logura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

-Ez zara logura, ala? - erantzun zion pisukideak, zakar samar.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 79. orr.

Logura ziren, eta hori oso arriskutsua zen, lokartzen ziren une berean erortzen hasten baitziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 69. orr.

4 logurak egon

Horiek, haurrek alegia, logurak egoteko joera izaten zuten beranduko jatorduetan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

Marrazkiak egin, hara hona begiratu... logurak zaude, gainera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 112. orr.

· Logurak erretzen zegoen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

logura bidali (3)

logurak erretzen (3); logurak jota (3)


loguratsu iz logaletsua.

Gure familian, lehenengo aurpegi loguratsuak bururdietatik altxatzen hasten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.


loguratu, logura(tu), loguratzen 1 da/du ad logaletu.

Loguratuta dago, begiak ixten zaizkio, pot eginda dago, mutututa eta aharrausika ari da emakumea laztantzen ari den bitartean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Emakumea kastore-gantz astunaren pean loguraturik etzaten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere betazal eroriek eta ile urri banatuak loguratu-itxura ematen zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.


lohadar 1 iz gorputz adarra.

Aurpegia eta gorputza eta lohadarrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.

Orobat ditu gizakiak ere lau lohadar, bost errai, bederatzi zulo eta hirurehun eta hirurogei artikulazio.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.

Ondoren bota beltza kendu zion lohadarrari, eta galtzerdi odoldua, ordurako erabat odoldurik zegoen alkandoran bildurik, ehorzi egin zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

Ohorea eta bizia bezalako gauza preziatuetan ez baitziren beste deusez fidatzen, baizik eta beren indarraz eta kuraiaren eta lohadarren zangartasunaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Hotza lohadarretan sartzen eta astintzen gaituenean bezala, gogoz kontra dardar eta jauzi eraginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Lauhankakoen lohadarretan eta hegaztien gorputzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lohadar guztiak (3); lohadar guztietan (3)

lohadarretan zehar (5)


loharrarazi ik lo 19.

lohasma (orobat lo-hasma) iz logaleak eragiten duen astuntasuna; logalea. ik lo 23.

Emeki emeki beren lohasmatik ateratzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.

Bihotz ilunak egin zitzaizkion eta berehala, arrabio batek heldu izan balio bezala, lo-hasmatik esnatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Bere lo-hasmatik hasmatik aterarazi zuen Husainen ahots zoliak, zeinak, zartako bat ematearekin batera, esan baitzion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Ama lohasman zegoela, dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.


lohi 1 iz zikina, zikintasunez betea.

Bihurkina ez zeukan esku lohi koipetsuarekin besotik heldu, eta eskolara eraman ninduen atzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Ardoa batean, ur lohia bestean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Labezomorro bihurtua, gela zikin batean itxia, zoko lohi batean baztertua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

2 irud/hed ik likits; lizun.

Birao egiten zuen, hitz lohiak bilatzen, lokatzetan amiltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Klodio eta Klodiaren gaineko lelo lohiak kantatzen ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Urteko sasoi batzuetan aise harrapa zezakeen han sukar gaiztoren bat, baina grina lohi batek hango emakume eta neskatoenganantz bultzatzen zuen gizona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Jaurti ezak urrunera bizimolde lohi eta likits honetako zama!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

· Alde hortik, alde, lohi horrek!!!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 18. orr.

• 3 (predikatu edo adizlagun gisa)

Urak lohi edo garbi ote zetozen jakiteko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Zikin zetorren, izerditan eta mahoizko prakak lokatz eta zementu zipriztinez lohi.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 59. orr.

Lohi nabaritzen duzu zure burua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 120. orr.

Eta zein poliki moldatu duten ez hain aspaldi dena errauts eta lohi zeukaten ezkaratza!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.

• 4 iz lokatza.

Ez lohi, ez buztin, ez kare, ez porlan...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.

Hainbeste euriren ondotik, lurra, lohi bilakatua zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 116. orr.

Haurrak lohian plisti-plasta jostatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.  Elizen arteko biblia   Jn 9,6

Karraska hots batzuk aditu eta gona baten barrena eta lohi lehorraz zikinduriko bi botin agertzen ikusi nituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.

Zerrautsak lohi mehe bat osatua du oinazpietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Nork ezagutzen zuen, baina, lur azpiko labirinto amaigabe eta lohi eta arratoiz jositako hura?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.

Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Zuloak ziren, ur eta lohi zikinez beteriko zulo ankerrak, katabuta beltz bi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Basamortu huts batera botako zuen, ogia lohi eta ura odol ziren eta Zalmaveth-en uluak gau eta egun entzuten ziren lekura.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

5 irud/hed

Mende bukaeran, lokatz eta lohi honetan sarturik gaudela, ez da ikusten irtenbide errazik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

· Bizitza osoa pasio gaitzesgarriari lotua igaro ostean, lohian lardaska ibiltzearen poderioz, bizimolde hari guztiz normala irizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Emakumerik zoriontsuena lohi eta lizunkerian murgilduta bizi dena ez balitz bezala Gaiztotasunaren lohi zikinetan erorita ere gizabanakoak maitasuna eskatzen duela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 292. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orrialdearen behealdea, berriz, lohi krosko baten azpian desagertua zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Ilunpean, ematen zuen dena lohi geruza lodi batek estaltzen zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Ikusi behar da zer gela, tresna eta muntadura harrigarriak dauden han! lohi-mainu, argi berezi, dutxa pixkorgarri, gimnastika gune, pizinak...  Herria   2003-05-29

Aitzur ukaldika harrotzen zuten lurra eta lohi puloak bazterrean metatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

7 ipar (hiri ur zikinen ondoriozkoak)

Lohi horiek gure etxetarik ateratzen baitira, zerbait egin dezakeguia kutsadura gutiago heda dezaten?  Herria   2003-11-06

Baiona/Angelu/Miarritzeko (100 000 jende ez baian) lohien tratatzeko araztegiak.Gure etxetako ondarkin batzuetarik berexi lohiak.  Herria   2003-11-06

"Lur bizia" lantegia, araztegietatik ekarri lohiak tratatzen dituena.  Herria   2003-11-06

Auzitegiak errana du horko lohiak bazter berdetan balia daitezkeela baina ez laborantza lurretan.  Herria   2003-11-06

Pentsa daiteke lohi horiek garraiatzen dutela onkailu kimikoek baino aise elementu metaliko pozoitsu gehiago?  Herria   2003-11-06

Lohi idortuak hirugarren bahe batean pasaraziko dituzte oraingo biez gain.  Herria   2003-12-18

Bardozeko lohi biltegia hetsarazi du Dartout prefetak, iraila ondar arte bederen.  Herria   2003-09-04

Egun hortan Angeluko Herriko Etxean bilkura publikoa antolatzen du administrazioak Itsuaren zubiko lohi labe proiektuaz.  Herria   2003-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lohi artean (4); lohi babes (3); lohi geruza (4)

lohia egin (3); lohia eta (7); lohia garbitzen (3)


lohidura 1 iz lohitasuna, orbana.

Errauts koloreko barku baten agerraldi isila adibidez, etorri eta joan; lohidura purpura itsaso barearen gainean, zerbait irakin eta urtu balitz bezala, ezkutuan, azpian. Lohidura [hidrokarburo orbana] uztailaren 5ean agertu zen Bizkaiko kostaldean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 133. orr.

Eskuei heldu zaie txanda eta bortizki garbitu ditu, existitzen ez den lohiduraren -odolduraren- bat kendu nahian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Eta zenbat eta gorputz-atal bat gorago eta ageriago egon, zenbat eta ederragoa eta bikainagoa izan, orduan eta itsusiagoa gertatzen dela hartan ikusten den lohidura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.

2 irud/hed

Aldi horretan emakumearekin etzaten den gizonezkoa haren lohidura beraz kutsatzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 15,24


lohigabe izond lohirik ez duenaa, orbangabea, garbia.

Kamak ezker aldeko hegitik garbitzen zuen Volga ibaia bere ur lohigabeaz, Okak eskuin aldeko hegitik egin bezala, Nijni Novgorod zeharkatzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

Guztiz entseiatuko ginela, han geundeneino, mundu ustez lohigabe haren ez kutsatzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.


lohigune iz lohia, lokatza dagoen gunea.

Bidea neketsua izan zen; ez zen aise euriek lohigune bihurtua zuten lur hartan ibiltzea eta, guneka, harkaitzetarik erori harriak baziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.


lohihartzeko (orobat loihartzeko) iz enborra, besoak eta zangoak estaltzen dituen lan-jantzia.

Ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Eta han geratu zen Josemariren aita, bere loihartzeko urdinekin gure aurre-aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 25. orr.

Basque landscape tipikoa imajina daiteke, fabrika bat, tximiniatik kea, bizikletaz lohihartzekoarekin itzultzen den langilea, han atzean mendia, [...].  Berria - Harian   2005-07-07

Arrantzaleak euren loihartzekoekin jardun ziren baporeetan beharrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 17. orr.


lohihartzekodun izond lohihartzekoa duena.

Sekulako alukeria izaten da niretzat auto-garbigailuetan, ohiko ikastun lohihartzekodunaren ordez, itsulapikoen gisako arrailaz hornituriko aparatua aurkitzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.


lohikeria iz lohitasun gaitzesgarria; bereziki, haragizko bekatua; egite lohi gaitzesgarria. ik zikinkeria; likiskeria; lizunkeria.

Kanal hura, batzuetan, lohiru egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Odolari, gaixotasunari, heriotzari, ustezko lohikeriari edo jainkoen zigorrari diogun beldurrak, egun horietan harreman sexualik ez izatera bultzatu gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Nahiago nukeen zure belarri garbiak lohikeria hauekin zikindu beharrik izan ez banu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Ibiliak egiten zituen munduaren lohikerietan barrena, bihotza gora-nahiez beterik, amodio unibertsalez gainezkatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Berriro ibili zen estu, [...], berriro mugatu zen premiazkoenera soilik, araztasuna eta bizilege eratsua utzi eta berriro amildu zen lohikeriara eta bizitza zantarrera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Zeren eta, horrelako lasterketen ikustea bekatu anitzen egiteko parada baita, hala nola urguilua, harrokeria, lohikeria, gormandiza, haserrea eta beste gisako guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Ninive, gehiegikeriez beteriko emagaldua, sobera ederra eta sorginkeriatan iaioa! bere lohikeriez nazioak menperatzen zituen, bere sorginkeriez herrialdeak.  Elizen arteko biblia   Na 3,4


lohila iz urtarrila.

Abendu luze samarra, beraz, azaro eta hazila, lohila eta zemendi sasoiak bezalaxe; beharko luzeak izan baserrian, eguraldiak gutxi laguntzen zuenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.


lohitasun iz lohia denaren nolakotasuna. ik zikintasun.

Ezerk ez zuen higuindu: ez zinikoaren lohitasunak, ez haren txirotasun erabatekoak, ez haren bizi publikoaren lazturak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.


lohitegi iz lohiz beteriko eremua.

Ur, lohi eta simaur kopuru handia bota zuten gau guztian, eta hurrengo egunean hiriak setiatzeko makina ibiltzen hasi zenean eta harresira hurbildu baino lehen, lohitegi umel hartan geratu zen harrapatuta, eta ez aurrera eta ez atzera geratu zen bertan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.


lohitsu (orobat lohizu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lohitsu agertzen da) 1 izond lohiz betea, zikina.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Kale lohitsu batetik barrena heldu ziren azokara.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.

Joanes txapela buruan zetorren, lehenagoko zamar amironatua eta abarka lohitsuak soinean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Ur basa lohitsu batek bazter guziak ari zituen hartzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Lurra zilatzen duten xenda lohitsuetarik ibilirik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Hango lurra, gainera, ohi baino buztintsuagoa eta lohitsuagoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Zingira lohitsuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.

Bi minutu geroago komunikazioetarako geletako batean zeuden, kristal lohitsu batek banatuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 110. orr.

Hango ibai-adar lohitsuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Han dena duk eremu mortu eta lohitsu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 137. orr.

Hemen lurra, lohitsua eta zikina, eta han goian zerua, garbia eta aratza...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 258. orr.

Kanpainetarik jazartzen ziren mutil lohitsuak doi bat zibilizatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Leku guztietan daude arantzak, baina bizioaren ibilbidean arrosak loratzen dira haien gainean; bertutearen lasterbide lohitsuetan, ostera, naturak ez du halakorik sortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

2 irud/hed

Salatzea bera zela bekatu mortalik zikinena eta lohitsuena, eta isilpean salatzea bi bekatu mortal.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Sumina zen gelditzen zitzaiguna, sentimendu trinko eta sutsu bat; jario lohitsu hark, gutxika-gutxika, den-dena estali zuen, eta, Vilma hildakoan, eremu agor eta mortu bat gelditu zen familia-harremanak izan ziren lekuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mortu eta lohitsu (4)


lohitu, lohi(tu), lohitzen 1 da/du ad zikindu. ik lohiztatu.

Kanal hura, batzuetan, lohitu egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Odolak lohitu du halaber lepotik dilindan duen afixa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 65. orr.

Jakanarru odolez lohitua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.

Bere garunek eta odolak dendaren bazterrak lohitu zituzten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Hildakoak besarka jaitsi zituzten kamioi gainetik eta bata bestearen gainean metaturik geratu ziren lurrean, [...], arropa zarpailduekin, odolez eta lokatzez lohituta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 103. orr.

Fuel-olioz lohitutako hondakinak dira horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Emaztekiak zerriak bezala lohitzen diren tokia da...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 95. orr.

2 irud/hed

Gustamoldeak nahasten direnean, arima neurriz kanpoko atseginez lohitzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Nire susmoekin Marcel Martinen izena lohitzen nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Ez dizugu onartuko epaimahaien ohorea lohitzen duen ezer...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.

Den-dena ahaztuko diat, baita nire adiskidetasuna lohitu huela ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Baina batez ere ez nuen nahi aitaren izena lohitu zedin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 451. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arropa lohitua garbigailutik atera ostean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.

· Orduan senarrak bere ohore lohitua odolarekin garbitzeko beharra sentitu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.

Horrelakoxe lekuak izaten dira jendilaje gehiena ibilitzen den bazterrak; hantxe daude tenplorik lohituenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lohitzen eta zikintzen (3)


lohiztatu, lohizta, lohiztatzen du ad lohiz bete, lohitu.

Goizean goiz, ekaitzak suntsitu ditu muntadura batzu eta aparkalekuak lohiztatu.  Herria   2003-10-23

Kanpoan, gelditzen den elur gutia oinezkoek lohiztatua dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.


lohizu ik lohitsu.

lohizulo iz lohiez beteriko zuloa.

Ez dago txarto, ziega, funtsean, komun bat baino ez da, lohizulo nagusiaren itxaron gela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.


lohizundar 1 izlag/iz Donibane Lohizunekoa, Donibane Lohizuni dagokiona; Donibane Lohizuneko hiritarra.

Lohizundarra zen, apez izana, eta Parisen eta Geneban ibilia, Kalbino beraren eskutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Epaimahaia lau argazkilari profesionalez osatua da: Philippe Plantey baionesa, Pierre Ospital lohizundarra, Bertrand Lapegue baionesa eta Bernard Argazki miarriztarra.  Herria   2004-09-09

Horren ondotik, artzain lohizundarrak bihotzak berotzen zizkigun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

Lohizundarrak Kontseilura jo zuen eta Kontseiluak Arrosengana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

2 donibane lohizundar lohizundarra.

"Skyroom" liburuak, Mikel Donibane Lohizundar baten historia kondatzen digu, Filipinetara abiatzen dena.  Herria   2005-05-26

Gazteak ere ari zauzkigu plantan 13 urtez petikakoek irabazi dute frango aise Donibane Lohizundarren kontra 39 eta 7.  Herria   2002-12-12


loialista (orobat loyalista g.er.) izond/iz Ipar Irlandan, Britainia Handiko parte izaten jarraitzeko mugimenduaren aldekoa.

Stobie paramilitar loialisten eskuetan hil zen, 2001. urtean.  Berria - Mundua   2004-09-24

UDA talde paramilitar loialistarik handiena da.  Berria - Mundua   2006-03-04

Bonba bat aurkitu zuten atzo preso loialisten aldeko elkarte baten egoitzaren aurrean, Belfast iparraldean.  Berria - Mundua   2004-01-30

Nazionalistek eta errepublikanoek beti salatu dute loialistek RUC Poliziaren eta Erresuma Batuko Armadako zerbitzu sekretuen laguntza jaso zutela hilketa hori eta beste hainbat burutzeko.  Berria - Mundua   2006-03-23

Loialistek hil egin zuten. UVF eta LVF Loialista Boluntarioen Indarra taldeen arteko borroketan lau lagun hil dira aurten.  Berria - Harian   2005-09-27


loihartzeko ik lohihartzeko.

loina iz ibai arrain txikia, mutur-irtena, arrea eta jateko ona (Chondrostoma toxostoma eta C. polypelis).

Datorren urtetik aurrera besterik ez da geratuko Baztan ibaian: berak jango ditu beste guztiak, bertako izokin, loina, amuarrain eta ezkailuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 172. orr.

Garai hartan Deban barboak, loinak, ezkailuak eta aingirak ugari izaten ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.


loiro iz lorioa.

Harrondoko loiro lohitsuan Pierra Cassieren konpainian agertu zen justu apezak Maddiri deabru-iraizteko letaniak errezitatu zizkion egunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.


lojamendu iz ostatulekua.

Bi egun eman zituen basoetan ehizan, jauregiko beste hegalean izan zuen lojamendua, burdinazko ohe batean lo egin zuen, eta are gehiago, etxeko andrearekin dantzan ere egin zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.


lojantzi ik lo 21.

lojika ik logika.

lojiko ik logiko.

loka1 1 izond koloka dagoena, ongi finkaturik gabe dagoena.

Giltzadura lokak dituen mekanismo bat dela eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Izan ere, eraikuntza-joko konplexu baten antza du gorputzak; giltzadura lokaz elkarturiko makila zurrun askoz osaturik dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Argi loka batzuk mugitzen omen ziren sabaian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.

Ez dizuet esan: besoa loka duenak musua estaltzen dion zapia darama.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 62. orr.

Txanoak kopetaraino sartuta zituzten, eta izar lokak bezalako oihal zerrendak jantzietan banatuta  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 209. orr.

2 adlag koloka, ongi finkaturik gabe.

Elkarrekin giltzatzeko modua izan behar dute hezurrek, hau da, bata besteari loka egokitzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Baldosa bat loka zegoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

3 irud/hed

Itxura denez, loka geratzen da segundo batzuetan garunak jasotzen duen informazioa, eta galdu egin daiteke, baldin eta (esate baterako) buruan kolpe handi bat hartu eta aldi baterako konortea galtzen bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

4 lokan adlag loka, koloka.

Aldundiaren egitasmoak, hortaz, ez du lokan jarriko Legebiltzarrak otsailean onartu beharko duen Lurzoruen Legea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

5 loka gune ik lokagune.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izar loka (4)

izar lokak (3)

izar lokaren (3)


loka2 adlag/izond oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, arrautzen gainean jarririk txitatzen ari dena.

Elorria loran dago, mirua loka dago, artoa ereiteko a zer sasoia dagon!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Artelana deigarria da, baina artearen egoeraren adierazlea ere izan daiteke ipurdian urrea duen oilo loka.  Berria - Kultura   2006-02-12

Eta oilo lokak txitoa bezala defendatuko zaitu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oila loka (4)


lokabe 1 izond askea, loturarik edo mendekotasunik gabea.

Egundaino ez du hain bakarrik sentitu goiztiria, nola Baionako parkeko aulki lokabeetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 184. orr.

Etxearen oinarriak kolokan zeuden, korridoreko oholtza lokabeak salatzen zuenez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Ezin diezu burutik pasatzen zaizkizun pentsamendu lokabeei ondo eutsi, dena doa lar arin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.

Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari, penaturik agian horrelako harmonia batek ez dituelako xamurtzen gizakien bihotz lokabeak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

2 (izan aditzarekin)

Zientziaren errealitatea lokabea baita gure teoriekiko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Ezagutzen dugun errealitate hori, lokabe da gure gogamenarekiko? ala beti gure esperientziaren errealitatea ezagutzen dugu? zenbateraino da errealitatea lokabe gure teoriekiko?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.


lokabetasun iz lokabea denaren nolakotasuna.

Batetik, pentsa dezakegu gogamenari buruzko mendekotasuna edo lokabetasuna errealitateari berari dagozkion propietateak direla, eta ondorioz, hainbat planteamendu izan dezakegu zientziaren ontologiaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Arrazaren eta hizkuntza/izpirituaren artean bata bestearekiko lokabetasun posible bat ohartzen da (eta Unamuno-ren kasuan bederen, arraza bat posible da bere izpiriturik ere gabe, edo hizkuntza bat bere arrazarik gabe).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 127. orr.


lokagune (corpusean loka-gune) iz abiadura-aldagiluaren egoera motorraren indarra gurpiletara helarazten ez duenean. ik puntu 28.

Berriro han ziren klaxonak, pneumatiko kirrinkarien galgatzea, loka-gunean egindako azelerazioak, zentzugabekeria, gaztetxoen galania hutsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Motozikletak, loka-gunean orroka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan, haren balaztadak, haren loka-guneko sakadak, haren latorrizko durundia gauaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.


lokailu (orobat lotgailu g,er.) 1 iz lotzeko gailua.

Fudgeren hatzek irrist egin zuten bere kaparen zilarrezko lokailuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Ekipaje bagoiaren lokailua hautsi zen, eta horrek sortu zuen danbatekoa eta irtenarazi trena errailetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

Oharturik kirol horietako tresnak zangoari finkatzeko moldeak ez zirela hain seguruak, lotgailu sistema berri bat asmatu dute, denbora berean finka erretxagoa eta seguragoa.  Herria   2003-01-21

2 (gauza abstraktuez)

Lokailu gisa aritzen da aitaren eta amaren artean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 172. orr.

Gainera, itun batez lotuta dagoenari sinetsi egin behar zaio, fedea bakarrik baita itunen lokailua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 91. orr.

Halakoak ez daude buru den Kristorekin loturik, eta Kristo da, hain zuzen, buru bezala, lokailu eta junturen bitartez gorputz osoa elkarlotzen duena eta, Jainkoak nahi bezala, hazarazten duena.  Elizen arteko biblia   Kol 2,19

3 (gramatikan eta logika formalean)

Lokailuen bitartez testuaren jarraitasuna bermatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Ez dakigu bi esaldi bata besteari eransten, tartean "eta", "baina", "nahiz eta" eta gainerako lokailurik gabe.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Lokailuak mota askotakoak daude: esapide konjuntiboak, izenlagunak, juntagailuak, loturako esaldiak, etab. (iii) Paragrafoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Konektatzaileek hizkuntza naturaleko lokailuen errepresentazioa izan nahi dute; kasu honetan, ukapena eta baldintzatzailea hartu ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

4 lotailua.

Kontua zen delako gizona [...] zauritua zegoela, hamaika bendak eta lokailuk estekatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.


lokal 1 iz gune estalia eta itxia, batez ere merkataritza jarduerak, jolas elkarteak edo kidekoak kokatzeko erabiltzen dena.

Elizaren eskuetan zegoen lokal bat omen zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 140. orr.

Hantxe zabaldu zuten berandu gabe denda, lokala eskuratu eta hiru bat hilabetera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Se vende jartzen zuen lokala arrandegi izatera itzuli da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.

Lokalak hiru gune ditu: bilera lekua, taberna eta elkartea. Ordutik hona, lokal askotan jo izan du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Cosmos delako lokala nabe bat zen, rock and rolleko taldeek jotzen zuten nabe bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Portuan bazegoen lokal bat, garagardotegi bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

Gazteentzako lokal bat eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Garai hartan Beatles zeritzan taldeko laurak beste lokal batean jotzen ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Halako sekzioak lokal bat hartu nahi zuen errentan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.

2 (izenondoekin)

Berdura plazatik gertu lokal txiki bat zeukaten Tolosako gazte kristauek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Zigarro-keaz beteriko lokal txiki-txiki batera sartu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Garagardo batzuk hartzera joan gara lauok: lokal country batera lehenbizi eta irlandar batera gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Espazioa liberalizatzeko kanpaina jarri behar diagu indarrean orain, lokal publikoetan, tabernetan batez ere, jarduera gay eta lesbikoak baimen ditzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.

Beraz Uztaritzera joanik ere, lokal tekniko bat atxiki beharko du Gure Irratiak Baionan.  Herria   2005-02-17

Charlyk lehengo asteko lokal post-iraultzaile halamoduzko bera hautatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Etorkin asko etxe eta lokal alokatuetan bizi dira.  Berria - Harian   2005-02-05

New Yorkeko asmakuntza dira deliak; erdi supermerkatu eta erdi taberna, urteko 365 egunetan eta 24 orduz irekita dauden lokal bereziak, gehienetan langile hegoamerikar edo asiarrak dituztenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere ogibidearen ondorioz zapaldu behar izan zituen top-less lokal anitzetako batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

• 4 izond tokikoa, tokiari dagokiona. ik toki 5; leku 8.

Lege lokal asko daude erlijioetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Gaur egun 30 telebista lokal inguru daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.  Berria - Harian   2005-12-27

Non daude albiste lokalak?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Anestesia lokalaren eraginpean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Arau abstraktuak etengabe egoera lokal konkretuetara egokitzeko prozesu baten exijentzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Kontakerari kolore lokal pixka bat emate aldera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Arrasateko kooperatiben merkatua izugarri aldatu da: hasieran lokala edo erregionala zena, 80ko hamarraldian Europa mailakoa izatera pasatu zen, eta 90ko hamarraldian berriz mundu mailakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

1996rako herrialde bakoitzeko agintari lokal gehienek burutua izatea kasuan kasuko biztanleriarekiko kontsulta prozesu bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaueko lokal (4); lokal berria (3); lokal txiki (3)

anestesia lokala (7); anestesia lokala jarrita (3); entsegu lokala (3); gazte lokala (3)

entsegu lokalean (8)


lokalismo (orobat lokalismu) 1 iz tokikoa izateko nolakotasuna; tokikoak diren gauzen aldeko joera. ik txokokeria.

Lokalismoa, kosmopolitismoa, sustraiak, aberria eta arlo semantiko bereko hainbat kontzeptu izango dituzte aztergai eta eztabaidagai.  Berria - Kultura   2004-06-02

Pentsamenduaren eta sentimenduaren artean, unibertsaltasunaren eta lokalismoaren artean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Herder-en nazionalismo eta lokalismo itsua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 185. orr.

Ez da itzuli behar duela hogei urteko egoerara, alderdiak desegin eta lekuko plataformak sortuz edo lokalismoan itoz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

2 herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitza, esamolde edo aldaera.

Beraz, gatxabiltzek, natxetorrek eta oiek lokalismo estu-estuak dira Gipuzkoan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 101. orr.


lokalismu ik lokalismo.

lokalista izond lokalismoaren aldekoa.

Woody Allen baino lokalistagorik ez dago; bere film gehienak Manhattanen girotuak daude.  Berria - Harian   2005-08-25


lokalizatu, lokaliza, lokalizatzen 1 du ad kokalekua zehaztu.

Zintzilik eduki duten mutilaren ama lokalizatu dutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 180. orr.

Beste barku bat lokalizaten dogunean, harek eroango zaitu portura.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 46. orr.

Maiena Garaten gomendioz bere alabaren lokalizatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Informazio hori erraz lor eta manipula daitekeela eta soldaduak mementuan lokalizatuak izan daitezkeela.  Berria - Mundua   2004-07-11

Taldeko batzuk afari bat prestatzen ari zirela esan zidan [...] eta ni lokalizatu ezinean zebiltzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Egun osoan badaezpada ere lokalizatzeko moduan egoteko esan dit.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bulkada kimiko lokalizatu batek jartzen du abian nerbiobulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Batzuetan, gogoeta egiten nuen ea erabat bestelakoa ote zen Stephenengan "emozioa" edo "emoziozko erantzuna": ez apalagoa, baizik eta gainerakoongan baino lokalizatuagoa, objekturantz, eszenetarantz eta gertaeretarantz bideratuagoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.


lokalizazio 1 iz lokalizatzea.

Zigor hori, epe laburreko kartzela zigorrarekin, komunitatearen aldeko lanekin edota etengabeko lokalizazio zigorrarekin ordezkatu da, betiere, kasuaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Bertan, 400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza agertzen da: lokalizazioa, koordenadak, latitudeak eta abar aipatzen dira.  Berria - Kultura   2004-11-12

2 lokal bihurtu.

Gauza jakina [...] da antzezlanak ez direla itzultzen, teatroak ozenki esatekoak izanik, moldapena edo, egun esaten den legez, «lokalizazioa», tokian tokiko kulturetara egokitu beharra dutela beste ezein itzulgaik bainoago.  Berria - Kultura   2006-01-17


lokalki adlag tokiko ikuspegiaren arabera.

Globalki pentsatu, lokalki jardun.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Indarrak batu behar dira erabakietan eraginkorrak izateko, altermundializazioa lokalki laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19


lokaltxo iz adkor lokala.

Erabaki bat hartzen lagundu zidak: eraiki behar dudala aspaldidanik buruan dudan lokaltxoa, badakik, igerileku, lorategi, joko-zelai, antzokia eta beste guztia edukiko dituena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.


lokamuts 1 iz amets gaiztoa.

Zuen aitak ere lokamutsak izan ditu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 16. orr.

Goizaldean bakarrik bildu ahal izan nituen begiak, eta orduan ere lokamuts izugarriak izan nituen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

Lokamuts bat ote da dena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Zulo nazkagarri honetara ekarri nautenetik lokamutsek loa eragozten didate.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Lokamutsetik esnatzea espero zuen, edo gutxienez beste zerbait gertatzea, begiak ireki eta bere burua dena amets bat zela adieraziko zion paraje aldakor batean aurkitzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.

Urduri bizi nintzen bolada hartan, eta gaueko lokamutsak eta eldarnioak, eta eguneko gertakariak eta katramilak, ez nituen beti elkarretarik garbiki bereizten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 9. orr.

2 irud/hed

Bergen-Belsengo konzentrazio esparruko lokamutsa.  Berria - Kultura   2004-06-02

Topikoa badirudi ere, nor-nori nork; aditzen paradigma izan da nire lokamutsa.  Berria - Harian   2005-03-20

Gizentasuna, minbizia, tabakismoa, alkoholismoa eta sistemak nozitzen dituen gainerako lokamutsak desagertuko dira eguneroko elikagaiak kontsumitzeari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Burua apaldu eta elikagai erraldoien lokamuts hartara sartu zen, osasun betean eta ezkai usainean emandako egun gozo tristea gogoan zeramala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 296. orr.

Amiltzen ari garen bitartean bakardadeak eragiten digun izua, esku adiskideak urruntzen ikustean bizi dugun lokamutsa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 114. orr.


lokanta ik lo 22.

lokarazi, lokaraz, lokarazten du ad lo harrarazi.

Uste dit jende bakoitxak badien izigarriko indarra eta orai pediku handiz jenteak amiñi bat lokarazten ditüzüe.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 112. orr.


lokarrarazi, lokarraraz, lokarrarazten 1 du ad lo harrarazi.

Alboko gelan lo zegoen edo, hobeto esanda, lokarrarazi zuten neskatoa "gorpu ito" horietako bat ez ote zen galdetzen zion bere buruari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Polizia agertu zenean, zakurrak oso urduri zeuden eta albaitariak dardoak bota zizkien, lokarrarazteko. maitagarriak bere bizilekua utzi eta errege-jauregira abiatu zen, herrialdeko guztiak sorgintzeko eta lokarrarazteko asmoz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.

Ez zekien neskatoa lokarrarazteko erabili zituzten pilulak zein indartsuak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

Aspertu dela mundu honetaz eta pilula bat emateko, behin betikoz lokarrarazten dutenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gau hartako neskato lokarrarazia hurbil hurbil sentitzen zuelako.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokarrarazi zuten neskatoa (3)


lokarri (orobat lotgarri g.er) 1 iz lotzeko erabiltzen den gauza.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Lokarri berdez lotua zekarren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Baina Sansomek lokarri berriak ere eten egin zituen, hariak bailiran.  Elizen arteko biblia   Epa 16,12

Lokarriak hautsi eta handik alde egin, besterik ez zuten nahi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Perimedes eta Euriloko zutik jarri ziren, eta gehiago estutu zizkidaten lokarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Eskuan kutxa tipi bat zuela, lokarri mehe bati lotua eta lepotik dilindan eramaitekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Kaputxinoen abitu luze marroia zeraman, lokarri eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

Galtzak erorita eta zapatak lokarririk gabe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

Ez dakit lokarriak lotzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

2 lotura.

Bata besteari lokarri etenezin batez loturik zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Gure arteko lokarri mehe eta sendo hori eten nahi dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

Alabaina errana da mahai on bat elgarren arteko lokarri bat dela, zinez azkarra, eta eztabaida frango bazkari baten bidez soleitzen dela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Nola asmatuko zuen Marfak esker oneko lokarri batek estekatzen zituela bere semea eta gazte ezezagun hura?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Nazio batasunak sortzen dituen lokarriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Legeak ezarritako erbesteratzeak gizartearen eta hiritar gaizkilearen arteko lokarri guztiak desegiten dituenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Honek iraganarekiko lokarri tradizionalak urratzea dakar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Odola dugu lokarri, eta, hain zuzen ere, odolkide eta errusiar gisa mintzo natzaizue orain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Gure dolumin biziekin batean, opatzen dugu familia guziari, aintzina, segi dezaten beren atxikimendua, lotgarri tinkoa.  Herria   2003-03-20

3 (hitz elkartuetan)

Nire gauzak erlojua, zapata lokarriak, tabakoa, giltzak eta txanpon batzuk ziren. Gizaki libreak bakarrik dira elkarrentzat, zinez, baliagarriak, eta haiek ditu adiskidetasun lokarri tinkoenak elkartzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokarri berezi (3); lokarri berriak (3)

elgarren arteko lokarriak (4); lokarriak apurtu (3); lokarriak askatu (6); lokarriak askatzeko (5); lokarriak askatzen (3); lokarriak estutzen (4); lokarriak hautsi (4); lokarriak lotzen (6); oinetako lokarriak (5); oinetakoen lokarriak (6); oinetakoen lokarriak askatzeko (3); zapata lokarriak (3); zapatetako lokarriak (8)

zapatak lokarririk gabe (3)

lokarriz loturik (3); purpura morezko lokarriz (4)


lokarridun izond lokarria duena, lokarriak dituena.

Bota beltz lokarridunek ere antigoaleko ziraiaren distira ageri zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Iraunkorrak ziruditen gomazko zoladun zapata lokarridunak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.


lokarriño iz adkor lokarritxoa.

Luzera ia sugekarako lepoaren eta lokarriño batez inguraturiko kapela baten artean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.


lokarritu, lokarri, lokarritzen du ad lokarriz estekatu, lotu. irud/hed

Garaipenak baizik ez du lokarritzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 110. orr.


lokarritxo iz lokarri laburra.

Galai pinpirin bat, lepo luze batez erasana eta, ororen harrigarri, onddo-kapelaren inguruan lokarritxo bat zuena.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.

Gero, samako lokarritxo eta beste, ohitura eta usadio mila sortu izan dira, tokian tokikoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.


lokartu, loakar, lokartzen (orobat loakartu g.er.) 1 da ad lo hartu, loak hartu.

Ez naiz gau berandua arte lokartu. -Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.

-Nire aita ere lokartua da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Ez nau ni aise loak hartzen, baina behin lokartu eta gero, seko lo egiten dut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.

Gizon zaharra arropaz aldatu eta gero, akitua, etzanik pausatzen da, eta loakartzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.

Eskailera-mailetan lokartu da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 67. orr.

Ezin nintzen lokartu, halere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Marta lokartu ezinik zebilen Pataki zelako hark ekarritako gutuna irakurri zuenetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Eta seko lokartu nintzen; mihiseen artean aspaldiko partez goxoki luzatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 30. orr.

Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Soinu, irri, iturrien xurxura eta itzalaren goxotasunari esker, baratzea lokartu da eta amets bat egin du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Niri, haur-haurretik, oherakoan otoitz egiten loakartu arte hezi ninduten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

2 irud/hed

Eskuinekoak jarriak ezkerrean, ederki bertzela denek ikusi dituzte, jakiten ahal duzue nehor ez dela lokartu.  Herria   2001-06-07

Haatik heletarrak ez ziren lokartu, baina behar zen lekura jo zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Azkenik, haren arima txit santua haragitik askatua izan zen, hondargabeko argitan murgiltzeko, eta haren gorputza Jaunagan lokartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hantxe gelditu zen, mugitu gabe, ume lokartua gainean zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zortea aldeko izanez gero, argiztaturik ikuskatuko genituen haren arreben gorputz lokartuak, deusen estalkirik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Hala ere, neskatoa ez zen esnatuko, buru lokartu baten pisua zuen eskuan agureak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.

Gurpilen hotsak etxe lokartuen fatxaden kontra jotzen zuela berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

-Hiri lokartua ote da? -bota zuen Mikel Strogoffek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Nik betazalak jaitsi ditut, gutxienez lokartuarena egiteko eta isilean egon ahal izateko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Arreta pixka bat ipini behar zen lokartuak ez zanpatzeko, nahierara etzanda zeuden-eta han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

4 lokartuxe lokartu xamar.

Baina luzara, badira joaiten hasten direnak, lokartuxea zagoena ere ikusi dugu.  Herria   2005-07-07

5 lokartzear adlag lokartzeko zorian.

Horrela egin ohi du lokartzear dagoenetan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 37. orr.

Lokartzear zegoela, oinaze sarkor batek erdiratu zion bularraldea eta arnasa sakon hartzeko beharrean gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berehala lokartu (13); berehala lokartu zen (6); berriro lokartu (7); berriz lokartu (7); etzan eta lokartu (3); jaunagan lokartu zen (3); lokartu aitzin (7); lokartu arte (6); lokartu aurretik (11); lokartu baino lehen (4); lokartu orduko (5); seko lokartu (4)

erdi lokartua (6)

erdi lokartuari (3)

erdi lokarturik (4)

lokartuta kantxaratu zen (3); lokartuta nengoen (3); lokartuta zeuden (3)

lokartutako tximeletak (3)

berehala lokartzen (3); lokartzen ari (15); lokartzen ari zarenean (3); lokartzen saiatu (3); lokartzen uzten (3)


lokartzaile iz anestesista.

Biziki ontsa ez baitira bakarrik mediku orokorrak eskas bainan ere operatzaile, lokartzaile eta asko espezialista ere.  Herria   2004-06-24


lokartze iz lo hartzea, loak hartzea.

Hori norberaren lokartze unea zehazki kronometratu nahi izatea litzateke.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Haietariko batzuk, desertatu eta ihes joateagatik, eta koldarkeriagatik; eta, beste bi, beren postuetan lokartze hutsagatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.


lokatu1, loka, lokatzen 1 da/du ad hezurrez eta kidekoez mintzatuz, bere lekutik atera.

Batak belarrian zauriak zituela eta besteak beso bat lokatua zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Zuk besoa lokatzen diozu edonori.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.

Mandatariak lokatua zeukan eskumutur bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Ahoa ezpainzabal eta begiak lokatuak izuaren izuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.

2 koloka jarri.

Lohadarrak astuntzen, hankak lokatzen, mihia trabatzen, zentzuna lainotzen, begiak lausotzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan, burua herrentzen, mihia deliratzen, adimena lokatzen eta dena batera higatzen da eta huts egiten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

Tamalez, Gipuzkoa bouaren brankako kanoia behin eta berriro lokatu zen, eta txopakoak ez zuen tiro bakarra ere egin ahal izan; ezgauza zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mandatariaren hezur lokatua ere zuzendu zuen; kondenatu bat bezala aritu zen hura oihuka eta garrasika.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.

Pailazo lokatu bat Tomahawk edo Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria lanean ikustera sartzeko deika ari zen oholtza gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.


lokatu2, loka, lokatzen da ad oiloaz eta kidekoez mintzatuz, loka jarri.

Oiloa noiz lokatzen den kontu: arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.


lokatz (orobat lokatza) 1 iz urezko eta hauts edo lurrezko nahastura edo ore lodia. ik lohi.

Sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean [...]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Hodei zuri apal, lokatza eta putzuak bezain geldiek estaltzen zuten zerua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

Garai batean gogoko nuen lokatza, lokatzaren usaina, lokatza ukitzea, eta lokatzetan jolasean ibiltzea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Belarra berdea zen oso; eta bailarako bidea, lokatzez betea, horizta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Lokatzetan luze etzanda.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

Jendea lokatzetan zaka-zaka zihoan, eta euria atertu gabe ari zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Kalean bazen erretratua goitik behera estaltzeko adina lokatz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Etxekoek eta gainerakoek harriak eta lokatza jaurtiz uxatzen zuten aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Lokatz gaineko lokatza, zabor gaineko zaborra haiz hi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

2 (izenondoekin)

Bizikleta gainean eserita zegoen, lokatz distiratsuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

Orduan, Frantziskok, jadanik diruaren benetako arbuiatzaile zenak, leiho batera jaurti zuen, lokatz zikina balitz bezala mespretxatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Ur goraldiaren sasoian lokatza lodia pilatzen baitzen ibai ertz hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Maiz ikusten baitugu haizeek gau bakarrean bideak hehortzen eta lokatz biguna azal-gogortzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Hurbiletik, edabeak lokatz sendo iluna ematen zuen, astiro-astiro borborrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

3 irud/hed

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Izan ere, mende bukaeran, lokatz eta lohi honetan sarturik gaudela, ez da ikusten irtenbide errazik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lokatz kolore arre hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Lokatz plastaz beteta genitian berokiak eta jantziak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.

Praka beltzak eta bota are beltzagoak, lokatz zipriztinak gorabehera, praka barreneraino sartuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

Ur tanta batean birrindurik biraka ari den lokatz bikor honetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Oinak lokatz zangatan hondoraino sartuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 101. orr.

Guinsaugon herria lurperatu duen lokatz oldean harrapatutakoak 1.500 eta 3.000 bitartean dira.  Berria - Mundua   2006-02-19

Lokatz putzu batean urtzen ari balitz bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

46 hildako eta bizirik irten ziren 57 pertsona atera zituzten lokatz metatik.  Berria - Mundua   2006-02-19

5 ik lohi 7.

Gaur egun Añorgan erretzen dituzte lokatz horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokatz artetik (3); lokatz gehiago (3); lokatz pixka bat (3)

kaleetako lokatza (4); kaleko lokatza (5); kaleko lokatza bezala (4); lokatza jaurtitzen (3)

lokatzaren azpian (5)

lokatzetan sartu (3); lokatzetan sartuta (3)

lokatzez beterik (5); lokatzez beteta (7); lokatzez zikindu (3); lokatzez zikindurik (3)


lokatza iz lokaztia.

Ur lasterrak berehala irentsi zuelarik, lokatza azpian lurperatuta gelditu zen hilda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.

Lokatzan gogotik zegoen sartua gurpil abatzetaraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.

Frantzisko dohatsuaren laguntza eskatu ondoren, lortu zuen haurraren gorpua aurkitzea, hilobi batean bezala lokatzatan sartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 847. orr.


lokazti 1 iz lokatz asko dagoen tokia. ik basatza.

Lokazti batean trabatu zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 66. orr.

Eta barkatzeko kuxidade hura, atariko lokaztia eta bertako lahar eta asun ugariak, baina lan handiegia zela etxea irentsi gabe basoari eustea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.

Egiaztatu ere bai nik neure sonbreilua galdu berria nuela: han zetzan, galtzadako lokazti arrean, pneumatiko batek zeharo birrindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Zirkuituaren albotik pasatzen da ibaia, eta zenbait tokitan lokazti handi samarrak daude.  Berria - Kirola   2006-01-08

Paduretako lokaztiak, espermatozoidez eta obuluz beteta egoten dira ekainean, eta erraza izaten da, jakin eta gero, horri erreparatzea: lokazti beltzaren gainean, dena estaltzen duen geruza zuri bat agertzen da ekaineko ilbetean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

2 irud/hed

Dena zen posible politikaren lokaztian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.

Izan ere, Irakeko egoera Vietnamgo lokaztiaren antz gero eta handiagoa hartzen ari dela gero eta nabarmenagoa da.  Berria - Mundua   2004-05-23


lokaztu, lokatz/lokaztu, lokazten 1 da/du ad lokatzez bete.

Aguilera estadio nagusiaren alboan egin zuten prestaketa saioa, berdegunea lokaztu ez zedin.  Berria - Kirola   2004-01-03

Zeren iturri zaharrari zeriòn betiko ur gardena, ene imajinazinoaren lurretarat heldu bezain fite, lohitzen eta lokazten baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Gona ez lokazteko altxatu egiten duen emakumearen moldez jokatzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.

2 irud/hed

Lanbidea galdu duzu, zure izena lokaztu, lagunek saihestu egiten zaituzte, Torrance Road-en ezkutatzen zara lepoa oskoletik ateratzeko beldurrez dagoen dortoka baten antzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Bilbo Basketek aurreneko bi laurdenetan eginiko lan txukuna lokaztu du bigarren zatian.  Berria - Kirola   2006-01-15

Hirira sartu zenean, jendearen ibiliak lokazturiko zubi eta kaleetan egin zuen goiz osoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Gelara itzuli zen, oinetakoak lokaztuta.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lisa, berriz, salmahaian, haserre, Florenten oinetako lokaztuak zoladura zuri-arrosa zikintzen ari baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Ez zekien alabari nondik oratu, hainbeste nazka ematen zioten botin lokaztuek, galtzerdi zikinek, gona urratuak, esku eta aurpegi belztuek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

Hhanka-puntetan orain, salto txikiak emanez gero, tarte lokaztuak saihestuz egin genuen Ingoren hilobirainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Denboraren bide lokaztuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide lokaztuan (4); zelai lokaztuan (3)


lokera iz lotzeko era, lotura.

Bi katekorratz topatu zituen kapan, eta haiekin eutsi zion larrialdiko lokera hari, batere lan samurra ez eskumuturrak elkarri estekatuta daudenean...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Buruak egiten dizkigun lokerak harrigarriak zaizkigu sarritan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 16. orr.

Lokera askatuko ote zaizun beldurra?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.


loki 1 iz buruaren alboko aldea, bekokiaren, belarriaren eta masailaren artekoa. ik baldoki.

Burua makurtu zuen, eskuak lokien kontra estutu zituen, buruari eragin zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 211. orr.

Hatz erakusleekin lokiak estutuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Jonek berak eman zion Browningarekin azken tiroa lokian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Pizzi hil zuen tiroa lokitik sartu zitzaiola, balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Lokiak taupadaka zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Odolak nire lokiak mailukatzen zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Lokiak estuturik nituen, bihotza ito beharrean zebilkidan taupadaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Lokietako izerdia lehortzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Haren lokietako xerloak beste inorenak ez bezala kizkurtzen ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Bizkarrezurra makurturik, urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero hiru barrunbeak zabaldu ziren, eta burezurraren haustura aurkitu zen; bekoki aldea eta loki aldea hartzen zituen, eta hark ekarri zion heriotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

Puntu horri dagokionez, garrantzizkoak dira loki-lobuluak (belarrien eta bekokiaren artean daudenak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokiak igurtzi (3); lokiak taupadaka (3)

ezkerreko lokian (3)

lokietako xerloak (3)


lokia iz ipar heldulekua.

Jauzi bat egin besoak luzatuz eta eri bat sartzen dut sarearen ziloka batean, baina gorputzaren pisuak eri punta segatzen dit eta lokia utzi behar dut...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Bizi molde sanoak, janari orekatuak eta kirol mugimenduek lokia gutiago uzten diotela eritasun horri iduri du.  Herria   2004-02-19

Prodi kontrarioak ere badu hor lokia, protesta egiteko ez direla bozkatze moduak aldatzen azken sei ilabeteetan.  Herria   2005-10-20

Horiek hola, gezurrak ere badu maiz egian bere lokia.  Herria   2002-09-19


lokomotiba iz lokomotorra.

Lokomotibaren lehen puzkerrak eta dardarak hasi ziren, trenaren lehenbiziko xistu luzeek bidaia hasiko zela seinalatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

Gostaia den garaipena dudarik gabe baina ez duguna gutietsiko, joan den larunbatean senditu duguna "Baiona" deitu lokomotiba geltokian sartzen ikustearekin.  Herria   2005-03-31


lokomotor (orobat lokomotora eta lokomotore g.er.) 1 iz gurpil gaineko makina, trenaren bagoiak atzetik daramatzana.

400 zaldiko lokomotor pila bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Berriz ere martxan jarri zen lokomotorra. Team konpainiak 12 lokomotor egingo ditu Euskotrenentzat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Andrea, trenbidea gurutzatzen hasi zela, Kingstowndik zetorren hamarretako trenaren lokomotorrak jo eta bota zuen James Lennon-ek, lokomotorreko gidariak, esan zuen hamabost urte zeramatzala trenbide-konpainian enplegatu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Tren-gidariak doi-doi lortu zuen lokomotora geratu eta metal zati hura saihestea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Konboiaren muturrean zegoen lokomotora zaharrera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Laster ezkutatu zen gizenkotea bihurgune batean, ikatzezko lokomotora zaharrak tuneletan ezkutatzen ziren bezala.  Berria - Kultura   2004-08-26

Sartzen ari ziren lokomotoren ziztua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Hamar minutu egiten zituen geltokian, lokomotorak ura eta gidariak zerbeza hartzen zuten bitartean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 123. orr.

Lokomotorraren kolpe-babesgarriak jo eta lurrera bota zuela emakumea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

2 irud/hed beste parteei tira egiten dien zatia.

Alemania azkenik hazkundearen lokomotorra bihurtu zen Europako gainerako lekuentzat; inportazioen hazkundearen erritmoa, bolumenean, urteko %10 ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Aste honetan bi mugimendu arriskutsu etorri dira, EBren lokomotora osatzen duten bi estatuetatik.  Berria - Mundua   2004-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokomotoretik askatu ziren (4)


lokomotora ik lokomotor.

lokomotore ik lokomotor.

lokomozio iz leku batetik beste batera mugitzea.

30 eta 45 urte bitarteko pertsonen %24,6k arazoak dituztela lokomozio-aparatuan.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Bere eginkizuna betetzeko, lokomozio modu arin bat bereganatu behar zuen Krasnoiarsken.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Maitemintzen al dira oraindik gazteak, ala, mekanismo hori dagoeneko obsoleto bihurtu ote da, alferreko, atzeratua, lurrunezko lokomozioaren moduan?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.


lokots ik lokotx.

lokotx (orobat lokotxa g.er. eta lokots g.er.) 1 iz aleak kendu zaizkion artaburua.

Arta lokotsez egindako lastaira baten gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.

2 (herri kirolean erabiltzen dena; ik beherago 4)

Bizkaitarrak bi kiroletan gailendu ziren: sokatiran eta lokotx-biltzen.  Berria - Kirola   2004-08-21

Lokotx-biltzen zortzi kirolari ariko dira, eta 50 lokotx saskiratu beharko dituzte.  Berria - Kirola   2004-07-31

Lokotxetan Onandi bizkaitarra eta Etxegarai nafarra dira indartsuenak.  Berria - Kirola   2004-08-21

Binaka aritu ziren lanean, eta 50 lokotxak biltzen lehena Julen martiartu izan zen. Egun Euskal Herrian diharduen lokotx-biltzailerik onenetakoak irabazi du aurtengo Nafarroako Txapelketa: Fernando Etxegaraik.  Berria - Kirola   2004-08-01

Segalari, aizkolari, zakulari, lasto altxatzale, orga altxatzale, harri altxatzale, arto burutxa edo lokotxa biltzale, esneketari eta beste, zonbat kirolari mota joko zaharren sail aberats hortan!  Herria   2005-09-01

3 (kotoiarena)

Eskuinera egin genuen auto gurpilen arrasto zahar batzuei jarraituz, gerriraino iristen zitzaigun kotoi sail bat gurutzatuz, lokots lehorrek, guk bultzaka apartatu ahala, karranka haserrea ateratzen zutela zurtoinen muturretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

4 lokotx apustu lokotxekin jokatzen den jokoa.

Bertan, ezinduek gizon probetan, lokotx apustuan edo trontzan aritzeko gai direla erakutsiko dute.  Berria - Kirola   2004-05-15

5 lokotx biltze lokotx biltzean datzan herri kirola.

Zazpi kirol hartuko ditu: lokotx biltzea, ingude altxatzea, txinga eroatea, harri-jasotzea, lasto altxatzea, orga jokoa eta zaku lasterketa.  Berria - Kirola   2004-04-28

Proba konbinatuak, lokotx-biltzea, txinga-eroatea, zaku-eramate lasterketa, arpana eta korrika hartzen ditu.  Berria - Kirola   2006-03-18

Lokotx-biltze txapelketa izan zen lehena, eta zortzi kirolari lehiatu ziren.  Berria - Kirola   2004-08-01

Etxegaraik Euskal Herriko marka ondu du lokotx-biltze proban Nafarroako Jokoen Torneoan .  Berria - Kirola   2004-06-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lokotx biltze proban (3); lokotx biltzea (9); lokotx biltzen (8)


lokuluska ik lo 23.

lokuluxka ik lo 24.

lokuma ik lo 25.

lokumatxo ik lo 26.

lokutibo izond lukuzioarena, lokuzioari dagokiona.

Esaldi deklaratiboek Austinek zerrendatutako hiru alderdiak izan ditzakete: eduki lokutiboa, indar ilokutiboa (baieztearena), eta ondorio perlokutiboak (norbait konbentzitzea, esaterako).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Esaldiaren edukia, halaber, eduki lokutiboa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.


lokutore iz esataria.

Batzuetan elurrak bideak ixten ditu, eta, irratiko lokutoreek esaten duten bezala, "kaos bat" bihurtzen da dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Lokutoreak galdetzen bazuen esaten genion, hau Gelatxorena da, hau halakorena da, baina bestela ez, eta pieza hura Martinen pieza bihurtzen zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 61. orr.


lokutorio 1 iz mintzategia. (telefonoz deitzeko)

Gaur bertan lokutorioko senegaldarrari erosi diot tabakoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

Plastikozko zorroan esku koipetsuak sartu eta jan irten dira mutikoak lokutoriotik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 93. orr.

Herri batzuetan lokutorioak jarri zituzten, eta lokutorio horiek zeuden etxeetan, gehienetan bai behintzat, edaritegia izaten zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

2 (espetxeetakoa)

Lokutorio luze bat burdin-sarez, bai familiakoak zeuden aldean eta bai presoak zeudenean, eta erdiko pasilloan kartzeleroak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Lokutorioetara eraman ninduten, presoarengana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Goiz batean nirea ez zen ohe batean esnatu nintzen: ahots irmo batek bizkor janzteko eta lokutorioetara joateko agindu zidan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 25. orr.

Oraingoz behintzat lokutorioan euskaraz egiten uzten digute, beharbada esaten dugun guztia grabatu egiten digutelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Afrikarren telefono lokutorioan bidaiarako gozokiak erosi eta markesinan dagoen jende artean aurkitu du txokoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.


lokuzio 1 iz hitz egitea; mintzatzailearen jarduera.

Ez da bilatu behar enuntziatuan batasun luzea edo laburra, sendotasunez edo ahultasunez egituratutakoa, baizik eta besteak bezala lokailu logiko, gramatikal edo lokuziozko batean hartua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

2 esapidea.

Baina "zaldaleak irabazi" lokuzioa, bestelako testuinguruetan ere aditu izandu dut, berezko zentzurik galdu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Hizkuntzek esamolde bereziak dituzte: lokuzioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Behin batean, hurrengo klaserako latinezko lokuzio bana agindu zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gezurretako aditz erabilerak (adizki soilak baztertu eta kate luze bihurtzen diren aditz lokuzio horiek guztiak).  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 193. orr.


loleku (orobat lo-leku) iz lo egiteko lekua. ik lotoki.

New Yorkera etorri zenean otorduak eta lo-lekua disketxeak ordaintzen zizkion, eta hori bukatu zenean noraezean geratu zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.

Izkina batean antolatu genion, belar-pila baten gainean, obispoari lolekua, eta harengandik ez urruti eseri ginen geu ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.

Ezagun batzuk uzten zidaten lolekua.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.

Loleku baino ikasleku bihurtu nuen hura ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.

Asaldura handia dago kanpamentuko bidexka estuan, zeina alde bietatik hiru mailako kutxaz inguraturik dagoen, hemen Box deritzenak: gure lo-lekuak dira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.


lolo1 ik lo 26.

lolo2 izond ergela.

Deabruak haramala, ergel lolo hori...! Hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.


lona 1 iz belakia, olana.

Bi gau eta egun bat behar izaten genituen, kanpoko deus ikusi gabe, lona batez estalita.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 254. orr.

Lonazko zapata zurietan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Botilaz beteriko kaxa handi batzuk eta lonazko poltsa batzuk trakesten zuten zoko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.

· Barregarria ere bazen sukar hura, barre egin zuen kapitainak pentsatuz Nemesio Arozenak usteko zuela lona batean bilduta hondora jaurtiko zutela gorpua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

2 (boxeo borrokaldi bateko zorukoa)

Zurrutas-ek ez zuen lona gainera irteteko asmorik agertu, baina Joseluk norbait besarkatu beharrez besotik tira egin zion prestatzaileari.· Lehen faxistak lonara KO botatzeko zorian izan ditiagu, eta orain...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.


lonape iz olana azpiko babeslekua.

Hargintzan jardun behar zutenak ilara utzi eta ibaian lotua zegoen gangileko lonapera jaitsi ziren lanabesak hartzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.


lonbardiar 1 izlag/iz Lonbardiakoa, Lonbardiari dagokiona, Lonbardiako herritarra.

Matteo Fagninik adio esan dio aurtengo Tourrari, Domina Vacanzeko txirrindulari lonbardiarrak lepauztaia apurtua izan baitezake.  Berria - Kirola   2004-07-06

2 VI. mendean Italiako iparraldea inbaditu zuen herri gemaniar batekoa.

Liutprando lonbardiar gotzainak Konstantinoplan izandako eginkizunaren kontaketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Chiquerello lonbardiarra, zeinak san Anton sua sendatzen irakatsi baitzion Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Bisigodoek, burgundiarrek eta lonbardiarrek beren erresumak sortu zituztenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Nola iraun zuen erromatar zuzenbideak lonbardiarren mendeko lurraldean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Bestalde, lonbardiarren legeak ez zuen erromatar zuzenbidearen dotorezia hura.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lonbardiarren legeak (8); lonbardiarren legean (4); lonbardiarren legeari (4)


londrestar izlag/iz Londreskoa, Londresi dagokiona; Londresko herritarra.

Greg Coates londrestarra zen, eta Abigail Kutz andereñoa Yorkshiren jaioa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Emmaren begirada paisaia londrestar hartatik harago zihoalakoan zegoen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 94. orr.

Londrestar batek, bere jaiotza, jaio zen urtean hirian alkate zen handikiaren izenaz datatuko balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Bat-batean gogoratu zen ezen gau batean music-halleko artista haietako batek, Londrestar txiki ile-hori batek, Pollyren aipamen lotsagabe bat egin zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Galderren belarriek ozta-ozta jasaten zituzten londrestar ile-laburren arrantzak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.


loneta iz belaki mehea.

Beste abantaila batzuk ere baditu lonetak, [...]: «Ikusi dut irtenbide komertziala ere izan dezakeela euskarri horrek, gazteentzat batez ere, olio bat edo bestelako margolan bat baino errazago eros daitekeelako».  Berria - Kultura   2004-06-15

Zurda zurruneko eskuila eta baldea lurrean utzi eta soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Panpina-tiro postu itxiak, lonetaz estalitako zaldi-feria geldiak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Loneta astintzen zuen haizea zen han mugitzen zen bakarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.


longain 1 iz kapa mahukaduna.

Larruzko txanoa buruan, galtza eta bota beltzak, atorra hori lepo-itxi bat, eta gainean longaina, kanpotik urdin eta barrutik zuri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

Memo kartzelazaina [...] belaunetarainoko orein-larruzko longain batean bildua zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 80. orr.

Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Botoi bat daukak longainan goregi jarria.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.

Ondo loturik daramagu longaina, belarrietaraino sarturik txanoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Longaineko sakela batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Oinetatik bururaino jantzirik lo egiten zuen, longaina bera ere erantzi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Longain bera jantzi zuen zortzi urtean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Longainak zabaltzen dituzte larruaren koloreko lurraren gainean edo suharri gorrien gainean, eta borobilean esertzen dira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.

2 (izenondoekin)

Lekaio bat zihoan damarekin, lepo ugariko longain dotorea soinean eta urrezko galoi batez apainduriko kapelu biribil distiratsua buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Prozesioan joaten zen dotore erregea, koroa eta longain urdina jantzita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.

Bere longain militarraren lepoa jasota eta egunkari bateko lan sailari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Argi dute "goi mailako" norbait izan zela, longaina eta kapela altua direla-eta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Txamar eta longain ilunaz jantzirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Hotzago eta zakarrago jotzen du haizeak: estuago lotu behar longain berogarria!...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

3 irud/hed

Gauez izarren soinuarekin batera, azerien eta lehoien orroak iristen zitzaizkien, orpoz orpo segika zituzten soldadu etsaien barreekin nahaste, baina beltza zen gauaren longaina eta babes emailea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

longainak zabaltzen dituzte (4)


longaindun (corpusean longainadun soilik) izlag longaina duena.

Nathanielek ez zuen Bostongo tertulietan modan zegoen galaitasunezko bizimodu dotorerik kontatu nahi, ez zuen bostondar burges longainadun puritanoen belarririk gozatzeko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.


longitude iz Lurraren gainaldeko leku bateko meridianoak oinarrizko meridianoarekin eratzen duen angelua. ik luzera1 2.

Errusiako lurraldea Europan, Asian, Amerikan hedatua duzu, ekialdeko longitudeko 15. gradutik mendebaldeko longitudeko 133.eraino eta hegoaldeko 38. paralelotik iparraldeko 91.eraino, hau da, ia 200 gradu ezker-eskuin eta 43 gradu goitik behera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Kartagotarrak aberastasunen bidetik zebiltzan eta, ipar latitudeko laugarren graduraino eta longitudeko hamabosgarreneraino iritsi balira, Urrezko kosta eta ondoko itsasbazterra aurkituko zituzketen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Zero graduko longitudea Greenwichen finkatzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.


longobardotar izlag/iz lonbardiarra (bigarren aduieran)

VII. mendean, 663an justu, longobardotarrak egundoko garaipena lortu zuten, Siponto itsasoan, sarrazenoen aurka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.


lonja 1 iz porturatzen den arraina enkantean saltzeko eraikina.

Herrian alturako lonja berria egiteko premia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Bertan, arrantzarako alturako lonja eraikitzeko asmoa zeukaten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Lonjan «nahi baino berdel gutxiago» erosten dute handizkako saltzaileek, eta kofradiak 2.500 tona inguru izozten ditu urtero-urtero, gerora merkatua hornitu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-08-21

Arrainak orain 20 urteko prezio bera dauka lonjan.  Berria - Harian   2006-04-30

Lonjan sei euro eta arrandegian halako bi pagatu behar aspaldiko mokadurik desiratuena dastatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

2 lokala, zabala dena batez ere.

Sasoikako langileen hamarretik zazpi lonja, biltegi, pabilioi edo bordetan hartzen dute ostatu Araban daudenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Gazteen lonjak edo lokalak Udalak nola kudeatzen dituen azaltzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

3 azoka.

Kataluniako eta Aragoiko ganadu pila saltzen dute Binefarko lonjan: «Modu intentsibo batean gizendutako ganadua da hori, haragiaren prezioa merketu ohi du eta, tamalez, aratxearentzat kalte da, lonja horretako prezioak erreferente baitira Nafarroan.  Berria - Harian   2005-08-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alturako lonja (3)


look iz janzkeraren eta apainkeraren itxura, irudi jakin bat lortzeko erabiltzen dena.

Kondairak dioenez, kartzelaratuak izaten ziren beltzek sortu zuten galtza zabalak arrastaka eraman eta lokarririk gabeko oinetakoak janzteko moda, gaur egun hip-hoparen jarraitzaileek duten looka.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

-Utz, gustatzen zaidak look berria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Banekien neska esnob bat zela, eta nabarmentzeko zernahi egiteko gai zela, noiznahi aldatzen zuèn bere look-a edo bere janzkera hura lekuko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 166. orr.

Historia postmoderno bat kontatu behar bazen, neskak berera erakarri beharko zuen mutila, koketo bihurtu, look-a aldarazi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.


lopide iz ipar heldulekua.

Iñaki Etxelekuk ez zuen lopide txarra.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Hori izan zuen lopide Paueko auzitegiak, eskariari jarraipenik ez emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02


lor 1 iz zama.

Izan ere, hain da hori lor astuna ene gogo-aldartean, ezen egitura ikusgarri hau, lurra, tontor antzu halako bat baitzait iruditzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

Gizon zuhurregia zen emakume baten lorra bere gain hartzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.

Etxeko neke eta lorrak lazgarriak direla, begi-bistan osterantzekorik ez denean betierekotasuna baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

Etxeko lorrak jasan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

2 (izenondo gisa)

Denborarik gabeko helmuga berera garamatzaten bide malkorrak, bide makurrak, bide lorrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.

3 lorrean adlag herrestan.

Badirudi lorrean garraitzen den gauza orok uzten duela lorratza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 172. orr.

4 sor eta lor adlag guztiz harriturik, txunditurik.

Sor eta lor gelditu ziren anaiak, gertatua mirari handitzat hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Besteak sor eta lor geratu ziren haren erantzun zakarraren aurrean, zer esan ez zekitela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 314. orr.

Sor eta lor zeuden Masondarrak egongelara eraman zituen atzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Sor eta lor nengoen ni, horrelakoak ikusita.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Harri eta zur, sor eta lor, denbora arin pasatzea nahi zuela aurkitu zuen bere burua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.


lora ik lore.

loraberritu, loraberri(tu), loraberritzen da ad landereak loreak berritu.

Bizia bere baitatik indarra ateraz atzera loraberritzen hasi dela salatzen aurrendari izateagatik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.


lorabitxi iz

Eta ni, Espainiaren lorabitxian, Filipinetan jaioa banaiz ere, Bizkaiko sabelak ekarri ninduen mundura, eta alde bietatik euskal odoletik ernatua izan nintzen.  Berria - Kultura   2004-01-24


loradenda (orobat loredenda g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loradenda agertzen da) iz loreak saltzen diren denda.

Egongelako loreak ihartzen zirenean, sekula ez zitzaion ahazten loradendan sartu-irtena egitea biharamunean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Behin kalean, loradendara joan eta lau arrosa erosteko behar zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Arrosa bat erostera joan zen Elosegiren loredendara.  Berria - Kultura   2006-03-12

Hura loradendako mutila zela eta ez zuela errurik esaten genion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loradendako kaxa (3).


loradun ik loredun.

loragintza iz

Emaztea osatzeko kultura behar da; gizartearen espiritua esaten diogun loragintza hori, eta barka ezazu hitza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.


lorail iz maiatza.

Dena den, lore pollitak landatu ditugu loraila haste huntan, gure etxe aintzin eta xoko batzuetan.  Herria   2005-05-05

Zerbaitengatik izango da bada, maiatza, loreila, urteko sasoirik ederrena, edo ez?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Maiatzak badaki, eguna eguzkiak berak aski luzatu diolako, batetik, eta uda bideko malkarra pasatuxea ere baduelako bestetik, badaki lorail honek azaleko mapen egoera aprobetxatu eta bero dezentekoak ekartzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.


loraldi 1 iz loratzea.

Ezpondan, astakarduak eta ihintz-loreak loraldi bete-betean zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

2 irud/hed

Bizitzako loraldian zaudenean, zahartzaroko egunak kontuan izan behar dira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Iparraldean euskal letren loraldia gertatuko da XVII. mendean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Irudi du loraldi bat izan zuela leku honek, paseolari maiteminduentzat pentsatua baitirudi kanpoko parkeak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Gizarte softwarearen loraldiaren urtea izan zen 2005ª.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Oraindik beste loraldi bat izan zuen bere senarraren miresmenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

San Frantziskoren Ordenari buruz ari da, bere loraldi eta gainbehera-aldiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 932. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina guri literatur loraldia letren mundua uzkurtzen hasi den garaian heldu zaigu.  Berria - Kultura   2006-04-12

«Atentatu terroristak», ekonomia loraldiaren etsai.  Berria - Ekonomia   2004-04-08


lorapuztu izond adkor puztua.

Eta hala ere hobe zen topikoetan babeste hori, ezen ez beste alemanen bihurri-lausotasun lorapuztua baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.


lorarazi, loraraz, lorarazten du ad loratzera behartu.

Nik, oraino herabe, irri xaloa lorarazi nuen neure ezpainetan. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren koroa, bakea eta osasuna lorarazten dituena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Izan ere, ustelkeria lorarazi duen merkatu librearen sostengatzaile sutsua da.  Berria - Mundua   2004-09-16

Sakristaua pauso beti berdinez joaten da, ikusten ez duen eliza batean, eta pozik dago argimutilak banan-banan lorarazirik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 44. orr.


lorategi (orobat loretegi g.er. eta loretei g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lorategi agertzen da) 1 iz lore apaingarriak hazten diren eremua, lore baratzea.

Lorategi hartan magnolia eta ezki handiak zeuden, sasizko hesi batek inguratuta.Ez zen hura, inola ere, Orsini dukearen aginduz Bomarzon eraikitako lorategia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Gaua epela zen, balkoiak lorategira ematen zuen eta loreen usaina sarkorra izan, ihazmin eta kameliarena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

Txaloak zaparradaka erori ziren patio gotikoko lorategi krabelin xuriz betean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 127. orr.

Han bizi zen, amarekin, lorategia zaintzen, paseo luzeak ematen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Damian lorategian zegoen chaise longue batean etzanda.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Zinez atseginak diren Edengo lorategiak.  Berria - Kultura   2004-02-01

Belvedereko lorategian egon nahi zenuke amarekin, urarekin, jolasean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 135. orr.

Paseo luzeak ematen zituen Kensington Lorategietatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Lorategi handi bat zuen, mundu bazter guztietako zuhaitzak zituena, eta han, lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Anaia baratzezainak baratzearen zati bat lorategi eder bihurtu behar zuela, eta bertan usain gozoko belar eta lore ederreko landareak aldatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten.  Elizen arteko biblia   Is 17,10

Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Lorategi publikoko hesiaren ondotik nindoalarik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Alargundu zenean, Babiloniako lorategi eskegiak eraikiarazi zituen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Fakultateko lorategi zaharrean zehar nindoan oinez, eta han zen emakume gazte hura, Isaacs andereñoa, hala suertatu zen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Alemaniatik Parisa joan nintzen gero, eta han sei hilabetez gelditu, Lorategi Botanikoa taxuz antolatzeko agindu baitzidaten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Antzinako greziarrekiko bere maitasuna ere, dio Hannak, Ingeles Lorategian erne zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Lorategi zainaren aihotz zorrotzak etengabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Han zegoen lorategi lanetarako jantzi ohi zuen sira gris zaharra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.

Stanley garajera presatzen da guretzat lorategi-aulki batzuk ekartzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Aste betez luzatu zen otordua antolatu zuen erregeak bere jauregiko lorategi-atarian.  Elizen arteko biblia   Est 1,5

Poliziak hiru orduz itxi zituen lorategi inguruak eta herriko hainbat kale.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

4 literatura zati hautatuen bilduma.

Karmelo Etxenagusiaren Euskal Idazleen Lorategia.  Berria - Kultura   2004-03-28

Filosofian Zeruko atea, Jakintza bildua, Izenaren liburua eta Pentsaeraren lorategia izeneko liburukiak argitaratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregearen lorategi ondoan (3); lorategi botanikoan (3); lorategi eder (8); lorategi eta guzti (4); lorategi publikoa (4); lorategi publikoan (3); lorategi publikoko (3); lorategi txiki (8); lorategi zabal (3)

etxea eta lorategia (8); lorategia ikusi (3)

kensington lorategiak (3); luxenburgoko lorategiak (3)

etxe aurreko lorategian (3); etxeko lorategian (7); ingeles lorategian (4); kanpoko lorategian (4); lorategian barrena (11); lorategian bizi (4); lorategian eserita (5); lorategian sartu (5); lorategian zehar (4)

etxe aurreko lorategian (3); etxeko lorategian (7); haren lorategian (4); ingeles lorategian (4); kanpoko lorategian (4); lorategian barrena (11); lorategian bizi (4); lorategian eserita (5); lorategian eta (3); lorategian ez (3); lorategian nengoen (3); lorategian sartu (5); lorategian zegoen (3); lorategian zehar (4)

lorategietako lore (3)

kensington lorategietan (7); lorategietan zehar (3)

kensington lorategietara (3); lorategietara heltzeko (3); lorategietara joan (4)

kensington lorategietatik (3)

lorategiko aulki batean (3); lorategiko sarbidetik (3)

jauregiko lorategira (4); lorategira atera (6); lorategira ematen (6); lorategira ematen zuen (4); lorategira eraman (3); lorategira irten (7); lorategira itzuli (3); lorategira jaitsi (5); lorategira jo (3); lorategira joan (8)

lorategitik itzuli (3)


lorategitxo iz lorategi txikia.

Malacarten etxea Enaletik plazara bitartean bide erditsuan zegoen, eskoletatik hurbil, lorategitxo baten erdian hura ere, horma garai batez inguraturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 145. orr.

Biharamunean, amaren etxeko lorategitxoko belarra mozteari eta inguru hura garbitzeari ekin zioten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.


loratsu ik loretsu.

loratu, lora(tu), loratzen (orobat loretu g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian loratu agertzen da) 1 da/du ad loretan jarri, lorez bete.

Arrosa loratzen da martxoko hilean, ene arima iluntzen da gaitz hau jasan beharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 146. orr.

Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala, loratu lilia bezala.  Elizen arteko biblia   Si 39,14

Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.  Elizen arteko biblia   Has 40,10

Burutua baitzegoen garagarra eta loratua lihoa.  Elizen arteko biblia   Ir 9,31

Glizinia ezin ederragoa aurkitu du loraturik, malba kolorekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Zuhaitzak denbora jakinean loratzen eta denbora jakinean loregabetzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Udaberriko haizeak, loreak loratzen dituen horrek berak, eraitsi zuen amona.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Udaberriak baino goizago loratzen du zuhaitza xoriak bere kantuaz...  Herria   2001-08-09

Eta dena udaberri gisara loratu zaitu / zafiro eder dirdaitsuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

2 irud/hed

Erraz esaten da orain, gaztaroa loratzen ari den garaia ematen du, baina nik ordurako susmoa neukan loratu aurretik ximelduta geratuko ez ote nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 130. orr.

Noiz lurra ernalduko eta loratuko, noiz espiritua birsortuko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Irri bat loratu zitzaion ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.

Goitik beheiti so egin eta irriñoa loratu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Sekulako tristura sentitu zuen, estuasuna ezpain loratu berrietan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Historia hila erromantze hilezkorrean loratzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Bazkari eta beste ezinbesteko osagaiez loratuko da besta.  Herria   2005-02-27

1965-1975 urte bitartean loratu ziren Euskal Herriko kultur elkarteena.  Berria - Kultura   2004-07-24

Baina xori kanta anitzek loratzen dute zerua, eta beharrik.  Berria - Kultura   2004-03-28

Zeren aro baketsuan baita libertatea loratzen, bakeak baitu gizonaren libertatea hazten eta segurtatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

Zurean zen loratu batasun gogoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 103. orr.

Urte haietan gu guztiongan loratutako gorrotoa, [...] ez dute bereizita eman ditugun urteek desegin.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 88. orr.

Hiriaren inguruan loratu diren auzo berrietariko batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Zeilanen, uhartearen eurigabeko erdialdean loratu zen Zibilizazio Indikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

Jakoben ondorengoek sustraiak botako dituzte, Israel herria loratuko da eta kimuberrituko, eta mundu osoa fruituz beteko dute.  Elizen arteko biblia   Is 27,6

Indiako industriarik gotorrena eta filmagintzarik joriena Bonbain loratu dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Neguko iluntze luzeak edota ardoaren inguruko berotasun sutsuak loratuko zituzten bertsoak eta arrazoiak euren kabuz esateko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

3

Urteak ziren zurrutik egiten ez genuela, loratuta egon behar zuen, antza.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.

Haurdun dagoenetik gauez loratuta iristeari utzi dio, eta zortzietarako etxean da egunero  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.

4 futbolean-eta, pilotaz mintzatuz, harrotu.

Luzeago eta loratuago sakatuz ez zion anaia gazteari piloteoa dominatzen utzi.  Berria - Kirola   2004-08-18

Baloia loratzen ahalegindu zen, baina harmailetara bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Pablo Garcia uruguaitarrak 0-2koa lortu zuen Casillasen gainetik baloia dotore loratuta.  Berria - Kirola   2004-09-21

5 (era burutua izenondo gisa)

Inguruan palmondorik ez zegoenez, gehienok ereinotz loratuarekin joaten ginen elizara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Pago loratu baten pean atzarri zelarik, bere burua inguraturik kausitu zuen zaldizkoz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Monikeren etxepetik igarotzen ari da Mikel, elkarrekin usaindu izan duten zuhaitz loratuaren azpitik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

Irribarrerik loratuena ezpainetan, pozik ederrena bihotzean. Gorri geratzen dira Baxango larreak eta Karmel gaina, Libano loratua zimel.  Elizen arteko biblia   Na 1,4

Alkandora lora tu bat, praka nasaiak, eta eguzkitarako kapela hori txiki bat dauzka jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

· Herrenak Azkaraterenetan tinkatu zituen bere begi loratuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irribarrea loratu (5)

loratua zegoen (3)

sagarrondoak loratzen diren (3)


loratudun izlag loratuko.

Lepoan eta eskumuturrean urrezko uztaiak daramatzaten soineko loratudun emakumeak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.


loratxo ik loretxo.

loratze (orobat loretze g.er.) iz loretan jartzea, lorez betetzea.

Kriseiluak igaro ahala, orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Euskalerriaren alde aldizkaria (1911-1921), baita haren garaikide Euskal Erria (1880-1918) aldizkaria ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran euskal kulturak izandako loratze haren parte izan ziren.  Askoren artean   «Rataplan» - 72. orr.

Baigorriko kulturaldia eta Nafarroaren Egunaren elgarretaratze anaikorraren ondotik, udaberriak jarraitzen du bere loratze eta fruitutze emankorra.  Herria   2004-05-06

Greziarrek "loratzea" adierazteko erabili zuten hitza eudaimonia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Modu horretan, bizimodu-eredu batzuek gisa loratzea bultzatuko lukete, arbola bati egindako zainketa-mota jakin batek arbola horri handitzen, edertzen, loratzen lagun diezaiokeen modu berean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bil itzazu Sortaldeko lore distiratsuak, Iparreko loratze zurbilak, belardietako bioletak eta lorategietako arrosak, egizu sorta bat guztiez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Loratze-sasoia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.


lorauts ik lore 14.

lorazain ik lorezain.

lorazaintza ik lorezaintza.

lorazale ik lorezale.

lorbide iz lortzeko bideak.

Pilotu gazteek 1 Formulara ailegatzeko lorbidetzat hartzen dituzte Munduko Serieak.  Berria - Harian   2005-07-14


lord 1 iz Britainia Handian, aitoren semeei ematen zaien ohorezko titulua.

Lord Byronen ondoren, Dylan Thomasen inguruan sortu dira segur aski mitorik handienak ingeles literaturaren munduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

-Oso jende gutxik daki lord Voldemortek garai batean Tom Riddle izena zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 274. orr.

Ahoko bat ere inguratua zuen horrela erretzeko, lord-en moduan, hark esaten zuen bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Monokulo bat falta duela lord baten plantak egiteko uste dute lordak filmetan ikusi dituztenek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Dihoala berriz Londresa, lord baten alabaren bila.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Slightly lady tituludun batekin ezkondu zen, eta lord bihurtu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.

Emakume bat lord batekin ezkontzean, lady izatera pasatzen zen; baina ez alderantziz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Blairrek ez zuen zehaztu lord titulurako proposatutako pertsonetatik hiruk aldez aurretik diru maileguak egin zizkiotela alderdiari.  Berria - Mundua   2006-03-18

Gauazko festalekuak, zerbitzarien lord-aurpegi ozar eta zainduak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

3 Lorden Ganbera

Parlamentua bera ere itxuraldatu egin zuen erabat: Lorden Ganbera (jauntxo eta aristokraziarena) desegin, erregetza sekulako baztertu; errepublika izendatu...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 219. orr.

Lorden Ganberak Terrorismoaren Kontrako Legea arbuiatu du.  Berria - Mundua   2004-12-17

Londresko Lorden Ganbera aurka agertu arren, [...].  Berria - Mundua   2006-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lord bellamont (3); lord byron (8); lord byronen (3); lord lyttonen (3); lord taylor (4) lord titulua (5); lord titulua jasotzeko (4); lord voldemort (8); lord voldemortek (6); lord voldemorten (5)

lorden ganberak (6)


lore (orobat lora g.er.) 1 iz hainbat landareren zati koloretsu eta askotan usaintsua. ik lili.

Udaberriko haizeak, loreak loratzen dituen horrek berak, eraitsi zuen amona.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Aitak loreak landatzen zituen, saltzeko, eta urte hartan prezio ona egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Loreak gustatzen zaizkit, baina fruituak gehiago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Loreak beti maite ukan ditut...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Baratza lantzen ibiliko zela, hilobirako loreak zaintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Denbora gutxiren buruan, loreak ureztatzeari utzi zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Lore horietako baten txortena bihurritzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

Sei petaloko lore batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Plastikozko loreak kristalezko ontzi batean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Kondesak lore arrosaz apaindutako lastozko kapela bat zeukan buruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Lore ebakien azokaren erdian zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Jendeak ehun mila libera baino gehiago gastatzen zuen lore moztuak erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Lore zimelduzko koroak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Bizpahiru lore histurengatik galdu dik beraz bizia?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.

Neskatila segituan atera da bidera hiru lore zuztar-luze hartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Egunero-egunero, kaxa zuri distiratsuak jasoko zituen, lore bitxiz mukuru beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

3 (multzokari gisa)

Goizero-goizero, aldirietako ortuzainei erositako hainbat besakada lore izaten ziren, bai eta goroldioa, iratze hostoak eta inkonte belarrak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

4 irud/hed

Gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Baina pasioa lore gaiztoa da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Eta amorioaren lorea, gaur hain ederra dena, bihar berean ihar liteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

Baina halaxe da: loreak eta loreak kontatu dizkit zutaz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 211. orr.

Adela, gure arabar lorea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 5. orr.

Irriaren arantzak, irriaren loreak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 99. orr.

Hango ore egosizko epeltasun atseginak aurpegia lore bihurtzen zion neskari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanposantuko lore koroek, perla beltzez eta zuriz josirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bidetxo garbietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Litroak bi mila liberaraino egiten duen lore urrin horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Aurten ere goiz abiatu zen lore pipitta bilduak erakusten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Txemiren lan-mahaiaren aurrean dago leihoa, eta bertan bi lore-poto.  Berria - Kultura   2004-08-11

Flasko argiek [...] likore ezezagunekin eta gardentasun aparteko lore estraktoekin amets eginarazten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Lore itxurako nanoegiturak sortu ditu Cambridgeko Unibertsitateko ikasle batek  Berria - Gaiak   2004-07-01

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gezien muturretan purpura iluneko hiazinto loreak zeuden. Hiru lore bikain zituen géant des batailles arrosa lore bati begira nengoela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Hilobi batean, geranio lore naturala ikusi nuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.

Etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Txoritxoon burrunba entzuten zen jasmin lore artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Piztiaren bat bere San Jose loreak hondatzen ari zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

· Besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

. Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

7 zerbaiten zati hoberena.

-Ene Dulzinea, edertasunaren lore, nire bihotzaren jabe!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Zaldien lore eta ispilu zaren hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Bere odolaren lore izatea nahi nuen nik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.

-Ongi etorria bedi, zaldun ibiltarien gain eta lore den hau!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

Adinaren lorean zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

8 birjintatsuna.

Diru handia egiten dute sendagileek lorea galdu duten neskei himena berriz ipintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.

Aspaldiko ohitura zen, dalit bat ezkontzen zenean, ezkondutako gauean senarrak baino lehenago goi kastako nagusiak andregaiari lorea kentzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

9 loretan (orobat lorean g.er.)

Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Babak loretan ikusi nahi badituzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Elorria loretan, artaldeak goietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.

Etxea beterik zegoela; baratza loretan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Elorria lorean eta artzaia mendi gainean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.

10 eguzki lore (orobat eguzkilore g.er.) landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina acaulis).

Mendian aurki daitekeen eguzki lorea (Carlina acaulis).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Udaberriko egun euritsu batez, eguzki loreak landatzen aritu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Atariko eguzki loreen hostoak zabalak ziren emakumeak alde egin zuen egunean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

Behi gorri andanak, gari eta eguzki lore landak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Eguzki lorearen aleak onak zirela emaztearen gaitzaren kontra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Nahiz eta egunero eguzki lorearen pipitak irentsi, ez zuen hobera egiten batere alabak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Amona udaren zain zegoen, eguzki lorearen ale beltz umotuak noiz agertuko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

· Handik honainoko tartean makaldiak ibaia markatuz, galsoroak, eguzki lore saila...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Eguzki-lore eremu zabalak trebeskatuz.  Herria   2004-10-07

Gustuko ditu eguzki-lore haziak.  Berria - Harian   2005-07-17

Eguzki-lore koipearekin hidrogenoa sortzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-27

11 lis lore iz heraldikan, lirioaren lorearen irudikapena.

Bortak iltzez eta lis lorez beteak daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

Elurrak bortuetako pasabideak hetsi zituen, Frantziako lis lorearen eskuoihalik agertzen ikusi gabe Donazaharre aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Eta ez bakarrik lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

12 lore baratze (orobat lorebaratze g.er. eta loreberatz g.er.) ik lorategi.

Aspaldiko Paradisuan, ibai biren arteko lore-baratze hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Masustondo handiaren abaroan eserita, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Etxe tipiko zoragarri bat zen, muino baten gainaldetik herrira begira jarria, eta lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Inguratzen duen lore baratze zabal hortan, eraikiko ote da, berrikuntzaletasun guziez apaindua izanen den Etxe Gaitz hura?  Herria   2005-02-03

13 lore eskaintza

Ondoren: Bilintxen oroitarriaren inaugurazioa, lore eskaintza eta ohorezko kontrapasa.  Berria - Kultura   2006-04-27

Donoztirin 10.30tan soldado gerletan hileri egin izan zaie lore eskaintza, pausatuz lore eder batzu eta otoitz eginez. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, Arregiren hilobian.  Herria   2005-11-17

Giroa ere berezia izan zen herri askotan; azken orduko lore eskaintzak nagusi izaten dira Omiasaindu kari familia bazkariak antolatzeko ohitura duten herrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Eta festa egunetaz asko akordatzen naiz: ziren ostegun eukaristikoak, lehendabiziko jaunartzea eta Korpusetako lore eskaintzak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

14 lore hauts (orobat lorauts) lorezilak daukan hauts ernalgarria. ik polen.

Lorautsak eragindako alergia txiki bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Autoak zorne-belarren eta urrezko makilen lorautsaz guztiz estalirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Neskaren barne-muinetako lore-hautsa jaso ordez, mutilaren musuek kezkak eta larridurak oro irentsarazten zizkioten Norari, gero eta atseden-limo eztiagoari tokia egiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

15 lore-hori (corpusean lorehori soilik) izond

Anemonak ez dira gaur egungoak baina Bachelier lorazain frantsesak landatu eta zaindu zituen lehenengo aldiz apaingarri eta lorategietako lore bezala -Pulsatilla alpina lorehoria batik bat-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 231. orr.

15a lore-hosto ik hosto 6.
16 lore joko

Bakartasunaren kronika biluzia dugu hau, apaindura eta lore-joko antzurik gabeko testigantza hunkigarria.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

-Gerra ez da lore-jokoa bezain ikusgarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Anton Abbadia irlandarrak antolatu zituen Lore Jokoak, 1854an, Urruñako herrian eta gero, 1879an, zabaldu Nafarroako Elizondon gaindi Hegoalde guztira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Antoine D'Abbadiek apailatu lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.  Berria - Kultura   2004-07-06

1874ko Abbadiaren lore jokoetan, adibidez, lehen saria izan zuten Jesusen lagundiko aita Aranaren bertso hauek: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Bilboko Lore Jokoetan Unamuno-k 1901eko abuztuko 26 gauean harrotu zituen hautsak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.

Iurretako Lore Jokoetan, 1891n, aurkeztu zen ondoko sonetoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 125. orr.

· Beste eztabaida oro lore jokoak dira, fikzioa.  Berria - Harian   2006-04-14

17 lore ontzi ik loreontzi.
18 lore sail (orobat loresail)

Inguruan lore sail batzuk zituen, iturri bat eta estatua bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 275. orr.

Gero erlauntzen ondotik igarotzen dira, eta baratzean zehar; bertan, lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Hurrengo urtean, txingorrak eta uholdeak lore saileko uzta guztia hondatu zuten, eta hirira joan ginen bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Hala nola erleak aurreko urteko lore sailik aberatsenetara itzultzen diren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Neure lorategia ureztatu behar dut, neure loresaila urez bete.  Elizen arteko biblia   Si 24,31

18 lore sorta (orobat loresorta g.er.)

Zetazko jantziekin joaten omen ziren, lore sorta handiak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Lore-sorta bat zeraman besoan, haur txiki bat nola. Emaztegaien lore sortak ziruditen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

Egongela [...] paperezko lore sorta haustuz eta animalien grabatuz zegoen apaindua. gizon txipi urduri batek lore sortak josi izan zituen hango izei zaharretan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Su-galda lore sorten artean zeudelarik, Goiz hartan etxepeko neskame bat gurutzatu zuela eskaileretan lore sorta bat eskuan zeramala, eta txantxetan senargaiarentzat al ziren galdetu zionean, hark erantzun ziola ea ez al zekien Ama Birjinaren hilean zeudela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

almendra lore (4); belar eta lore (4); bilboko lore (6); bitxi lore (5); eguzki lore (14); euskal lore (5); iguzki lore (42); iguzki lore taldeak (7); iguzki lore taldean (4); landare eta lore (5); lore azau (18); lore berriak (7); lore bila (4); lore eder (11); lore ederra (6); lore ederrak (5); lore ederrez (5); lore elkarteak (7); lore eskaintza (41); lore eskaintza egin (12); lore eskaintzak (7); lore eskaintzan (4); lore eta landare (8); lore gorri (9); lore gorriak (8); lore hosto (9); lore hostoak (5); lore joko (5); lore jokoak (13); lore jokoen (5); lore jokoetako (11); lore jokoetan (13); lore koroa (4); lore koroak (5); lore pausatzea (5); lore sail (5); lore saltzaile (5); lore saltzaileak (5); lore sorta (121); lore sorta bana (8); lore sorta eskuan (4); lore sorta handi (4); lore sorta jarri (4); lore sortak (32); lore sortaren (5); lore sortarik (4); lore sorten (5); lore taldeak (8); lore taldean (4); lore txiki (4); lore urdin (5); lore xorta (9); lore xortak (4); lore zuri (7); lorez lore (13); maiatz lore (5); martxo lore (5); paperezko lore (4); udaberriko lore (4)

eguzki lorea (6)

eguzki loreak (4); koranaren loreak (4); loreak biltzen (10); loreak bota (6); loreak botatzen (4); loreak eskaini (4); loreak eskaintzen (4); loreak hartu (4); loreak jartzen (4); loreak landatzen (4)

eguzki lorearen (4)

eguzki loreen (4)

eguzki loreen (4)

loretan zeuden (5)

lorez apaindua (7); lorez betea (6); lorez beteta (4); lorez betetako (8); lorez betetzen (4); lorez egindako (4); lorez lore (13)


lorealdi iz

Hurrengo urteko lorealdia nolakoa izango ote zen bere artean galdezka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 68. orr.


lorebaratz ik lore 10.

lorebaratze ik lore 10.

loredenda ik loradenda.

loredi iz lorez betriko eremua.

Lorediz inguratutako plazatxo bat zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 47. orr.

Nahiko luketela halako belar zaindua, halako loredi eta arbolapea, ibiltzeko, balak bezala, airera botatzen pilota asesinoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.


loredun (orobat loradun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loredun agertzen da) izond lorea duena; loreak dituena.

Ama harrikoa egiten oroitzen dut, amantal loreduna jantzirik eta irratia entzuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 158. orr.

Hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Jantzi luze loreduna zeraman soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Pentsakor gelditu da, hormako friso loredunak osatutako hodeiertzari begira. Blancheren soinekoa, loredun estanpatua, Stellaren ohe gainean dago.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Oihal loredunak erosi zituen besaulkiak estaltzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Beheko solairuko egongela hartan geunden, sofa loredunak zituen eta erdian mahai borobil bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Errealitate gordinenak ezkutatzen dituen gortina loreduna, kolore biziko ataria.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.


loregabetu, loregabe(tu), loregabetzen da ad lorerik gabe gertatu.

Zuhaitzak denbora jakinean loratzen eta denbora jakinean loregabetzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.


loregune iz loreak dauden gunea.

Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Loregune berezi bat, ahal bezen aberatsa, ahal bezenbat landare eta lore motarekin, muntatzen ari dute Donibane Lohizunen.  Herria   2003-11-27


lorehori ik lore 13.

loreil ik lorail.

lorekatu izond loreduna, lores hornitua.

Oraino ere nolazpait enea nahiko nuen Magali, behin ere ikusia ez nion zaia lorekatu bat soinean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.

Mateletan beheiti heldu zitzaizkion negarrak mokanes xuri lorekatu batekin pollikiño kenduz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.


loreketa adlag ipar lore bila.

Gazte gaztea zelarik, primadera goiz batez loreketa zabilan bere etxeko baratzean.  Herria   2005-08-11


loreontzi (orobat lore-ontzi g.er., eta lorontzi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loreontzi agertzen da) 1 iz loreak edukitzeko ontzia.

Lanean aritzen zinen idazmahaia, eta gainean, loreontzi urdin batean lore pare bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.

Lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

2 lore landareak edukitzeko ontzia, landare ontzia. ik landare 5.

Umezainak entzun zuen zarata hura lorezain bik egin zuten, loreontzi hartan lore berriak landatzera joandakoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Sprout andereñoak loreontzi handi bat mahai azpitik hartu eta han sartu zuen mandragora, eta ongarri ilun eta hezeaz estali zuen, hostoak bakarrik utzi arte agerian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Gaindegiko landareetatik, sandalo eta menda loreontzietatik, urrin gozozko bafadak iristen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Markesina ebaki urreztatuarekin, non terraza bat eratzen baitzen eta lore ontzi batzuen berdetasunak gainezka egiten baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Gainerako landareei kasu gutxi egiten zien, ordea, arkitektoek landareentzako loreontzi moduko hainbat txoko aurreikusi bazituzten ere: belar txarren bat izan ezik, emaitza eskasa antzematen zen lur hareatsuz beteriko porlanezko kubo haietan!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kristalezko lorontzi (3)


loreontzitxo iz loreontzi txikia.

Bere begiek loreontzitxo japoniarrarekin topo egin zuten orduko, ezpainak hertsatu zituen; argi eta garbi, askoz ere hobeto zegoen hasierako lekuan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.


loresail ik lore 15.

loresorta ik lore 16.

lorestatu ik loreztatu.

loretegi ik lorategi.

loretei ik lorategi.

loretoki iz lore landareak dauden eremua. ik lorategi.

Bigarren lur eremua, berriz, jardina zen: bertan, belardiak, ezpel-hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Sargoriaren aire astunak bere mende zeukan, arian-arian geldia, loretokiko belar ebaki berriaren usaina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Bere lurretan ziren oilotokietako arrautzak eta bere loretokietako alferriko belarrak saltzeko agindu zuen; eta bere herriei banatu zizkien lonbardiarren aberastasun guztiak eta mundu osoa arpilatua zuten hunoen altxor eskergak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.


loretsu (orobat loratsu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loretsu agertzen da) 1 iz lore asko duena.

Lorategiko amañi-lili eta otsagereziondo loretsuak patio osoa inguratzen zuten urki lirainetaraino iristen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Zuhaitz loretsu baten azpian irribarrez zeudenenak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Erleek baso loretsuetan dena zurgatzen duten bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Maiatz loretsu huntan, Mendekoste asteleheneko lorea eihartu zaiku.  Herria   2005-05-19

Hango zutabe borobilak, apaingarri loretsuz bururatuak, hango leiho zabalak, eguzkiari deika ari zitzaizkionak...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.

Kretona-azal loretsuz estalita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

2 irud/hed

Hogei bat urteko gazte loretsuak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Ez da ezer aurreztu behar; esapiderik loretsuenekin apaindu behar dira madarikazioak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Kaligrafiarik loretsuen eta katramilatsuenez idatzi zuen dekretua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.

Sinadura loretsuko ikuskatzaile batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaligrafiarik loretsuen (3); loretsuen eta katramilatsuenez (3)


loretu ik loratu.

loretxo (orobat loretxu g.er.) 1 iz lore txikia.

Asto-arrosak, adibidez, berandu zabaltzen du bere loretxo tximeleta itxurakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.

Ez larreko loretxoa edo zuhaitzaren ezein orri ez zuen utzi atalen arteko harmoniarik eta nolabaiteko naretasunik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 352. orr.

Aurrean umetxoa, loretxoari begira...  Herria   2004-08-12

Sasidiak eta zuhaizti txikiak, eta loretxoez zipriztindutako belardi berdeak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Haren hostaila, loretxo zuriz apaindua, hain zen sarria non eguzkiaren argiari ez baitzion igarotzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

2

San Frantziskoren eta lagunen Loretxoak.  Berria - Kultura   2004-01-06


loretxodun izond lore txikiak dituena.

Hiru egunez gelditu nintzen Sierichstrasseko etxean, lo askorik egin gabe baina, gela loretxodunean, hausnarrean etengabean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.


loretxu ik loretxo.

loretza iz

Zeren atsegin iturritik bertatik sortzen baita halako zer garratz bat, loretzan ere nahigabea daragiena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.


loretze ik loratze.

lorezain (orobat lorazain; Euskaltzaindiaren Hiztegian lorezain agertzen da) 1 iz lorezaintzan ogibidez aritzen den pertsona.

Lorezainek lortu dituzte lore gorrien eta zurien bitartekoak, arrosa kolore ezin ederragoko loreak sortuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Nire etxeko langile multzoa kotxezain bat, lorezain bat, gelari bat, sukaldari bat eta aldi berean garbitzaile eta giltzazain zen emakume batez osatzen da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Cape Town hiriko Parke eta Jardinetako udal enpresan lanean hasi zen, eta bertan jardun zuen zenbait urtez, lehen mailako lorazaina izatera iritsi zen arte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 176. orr.

Neskameari eta lorezainari debekatua zien animalia kaltegarritzat hartzen zirenak hiltzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Ordurako, hasita omen zegoen komentuko lorezainaren semea ezkutuka ikusten...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

Agurea lorazain ibili zen laku ondoko etxe handi batean .  Berria - Kultura   2004-08-29

2 (hitz elkartuetan)

Iturri ondoan ezagutu dugu aitari lorazain lana eman dion gizona.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 77. orr.

Gero, lorezain armada bat heldu zen, maitagarrien gurditxoekin eta laiekin eta haziekin eta erraboilekin eta umotegiekin, eta handik denbora gutxira lorategi bat sortu zen galeriaren eskumatan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.


lorezaintza (orobat lorazaintza; Euskaltzaindiaren Hiztegian lorezaintza agertzen da) 1 iz lore-landareak haztea eta zaintzea.

Inausketetako eta lorezaintzako hondakinak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Zoritxarrez, ez dugu XX. mendearen hasiera aldean emakume euskaldun batek idatzitako botanika eta lorezaintzako libururik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.

Beharbada ikasten jarrai nezakeela bururatu zait: historia, psikologia edo, zergatik ez?, buruko neke handirik sortuko ez didan lorazaintza.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

Ziklo bat dago euskaraz, lorezaintzakoa.  Berria - Harian   2005-03-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bera lorezaintza etxe batean dabil lanean.  Berria - Harian   2005-02-05

Belar zati berriak jarri ditu Cengotita lorezaintza enpresak.  Berria - Kirola   2004-01-24

Lorezaintza lanak egiten zituen, horretaz ez dago inolako zalantzarik, beraren etxebizitzatik gertu zegoen horma luze eta zahar baten ondoan hazten zen hortentsia sail oparoa mimoz ureztatu, ongarritu eta kimatzen baitzuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

Lorezaintza zikloa, esaterako, hiru eskoletan daukagu.  Berria - Harian   2005-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lorezaintzako liburu (3)


lorezale (orobat lorazale) iz loreen zale dena.

Misterio hutsa da nor izan zitekeen neskame lorezale hori, Marie-Émilie Coulomb Etxauzeko etxekoandrearen ganberako neskame hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.

Neskame lorazalea: Marie-Émilie andereñoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 137. orr.


lorezil iz lorearen organo arra.

Lore urdin zurixken lorezilak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.


loreztapen iz loreztatzea.

Une berean, esku-zarta hotsek eta pianistaren azken loreztapenak balsa amaitu zela adierazi zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.


loreztatu, lorezta, loreztatzen (orobat lorestatu) 1 du ad lorez bete.

Urtaroak belarraren berdetasuna loreztatzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.

Etxe multzo bat ere bada zubi konkorraren inguruan, Zubipunta deitzen dena, horietan zaharrena eta ederrena, beti lorestatua, Zuburia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Hire ezkon-ohea apaintzea ninan, haur laztana, gogoan, eta ez hire hilobia loreztatzea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

Biziki hunkiak izan omen ziren eta hazpandarren eskertzeko, eskaini zioten ikuskizun bat urririk eta geroztik familia batek loreztatzen zuen hil-hobia.  Herria   2004-12-02

2 irud/hed

Badira ere saririk ukan ez duten kantuak baina herriaren famak eta bozak loreztatu dituenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 104. orr.

Koldo Ameztoien gaien arteko lotura bizi-alaiak, hain airoski umorez eta poesiaz loreztatuak...  Herria   2001-09-13

3 (era burutua izenondo gisa)

Zeren, paper loreztatuen gibelean, mutzidura eta arraildurak beti hor daude.  Herria   2003-03-10

Etxe lorestatuen zoin gehiagokan 15 bat presuna saristatuak izan dira.  Herria   2005-01-13

Hilharri loreztatuen artean, mundu guzian gaindi zenbat eta zenbat jende beren hurbilekoak gogoan!  Herria   2001-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ederki lorestatuak (3)


loreztatze (corpusean lorestatu soilik) iz lorez betetzea.

Aurten izan da hautetsien ikustate berezi bat, etxeak ongi arrimatzen dituzten familier buruz: izan dadin etxe itzulien ongi artatze, lorestatze ala Eguberriko argiekin ongi dirdiran emaite.  Herria   2003-01-21


lorgarri izond lor daitekeena.

EABk helburu «lorgarriak» zehaztea eta horiek ongi finkatzea proposatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Lorgarriak diren helburuekin jokatuko dugu, baina argi eta itxuraz.  Berria - Kirola   2006-01-07

Bizitzaren magia guztiontzako al da lorgarri?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 240. orr.


loria 1 iz aintza, ospea.

Begien aitzinean atxikiz Jainkoaren loria eta haren ospea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Himnoetan, Jainkoaren loria kantatzen genuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

Jainkoak har dezala bere lorian eta doluzko sendimenduak familia guziari.  Herria   2005-12-08

-Loria zuri, printze Henrike!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Laburra da atsegina eta betikoa zigorra, txikia sufrimendua eta azkengabea loria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Haren eraginez, zikina garbi bilakatu zen nire gogoan, lotsa loria, torturatzailea biktima eta zekena barregarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

Bekatu harengatik gizon hark galdu zuen beretzat eta beste guztientzat mundu honetako justizia jatorrizkoa eta beste munduko loria betierekoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Roman hasi zitzaion obispoari labur-zurrean kontatzen zer gertatzen ari zen eta nola hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Loria desiratzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

Baina zer balio die antzina bateko loria zaharrak, zer balio Italia batzeko ahaleginean Frantziaren eta Austriaren aurka isuritako odolak?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Ez ulertua izateko modu bat da loria, menturaz okerrena.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Nahiz makur handiagoa den oraino betiereko loriaren galtzea, jatorrizko bekatuak galarazten duena, graziazko legeak bekatu hura kendu arte bataioaren eta penitentziaren bitartez [...] edo beste zerbait gisaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

Berriro ere zaldi gainera igoko naiz, eta loriazko egunak biziberrituko ditut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.

Loriazko herioa erdietsi baitzuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.

Barneko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna Loria deituko dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.

2 ipar poz edo atsegin handia.

Hori jakin orduko, gure loria!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

Nahi nuen norbaiti ene loria erran.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Zer loria haurrentzat; hortxet bistan ikusten dituzte urteko opor zoriontsu maiteak.  Herria   2004-07-22

Loria zen pilotari horien karra eta pindarrak ikustea.  Herria   2005-03-10

Pilotari hauentzat denaden laneko eguna zen: hain dira laurak gogotik arizan, bi orenez banabeste eta jende guzia lorian!  Herria   2001-06-14

Jean Marc Sallaberry ren familia lorietan da --, ongi etorri egin diote bere hirugarren haurrari.  Herria   2001-10-11

Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Erran dautzuet lorietan naizela zuek hemen ikusi-eta...  Herria   2004-09-02

UMP alderdian ez dira haatik denak lorietan afera hori hola itzulikaturik.  Herria   2004-12-02

3 (hitz elkartuetan)

Arima eztitu egin zitzaion, eta bozkario eta loria sentipen batek hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainkoaren loria (4); loria lortu (3); loria zuri (5); munduko loria (4); zer loria (22); zeruko loria (3)

hango loriara zuzenduz (3)

loriaren atarian geratu (3)

loriazko egunak (5)

denak lorietan (8); familia lorietan da (3); lorietan daude (11); lorietan dira (4); lorietan ezartzen (3)


loriabide iz loriatzeko zergatikoa.

Thuleko (Islandiako) gizonei hainbat laket zaie herri guztien kondaira ikas eta izkributan ematea eta ez daukate loriabide tipiagokotzat inoren laudorioak argitaratzea berenak baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.


loriagarri 1 izond loria merezi duena, loriatzekoa. ik aintzagarri.

Horra zertako ahal ditudan eskerrik hoberenak bihurtzen dizkiedan Jainkoari eta Orreaga eta Toledoko zaindari Ama Maria Birjina loriagarriari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.

Kotoina eta zeta modu loriagarrian lantzen dute eta xoriez beldur dira, zerutik jiten baitzaizkie jokatzera eta beren haztaparretan hartuz kafietara erematen baitituzte gaixoak airean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 94. orr.

2 ipar pozgarria, atsegingarria.

Alde honetako eskualdunentzat zer gauza loriagarria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 10. orr.

Zer leku loriagarria! dena pentze ederrez estalia, behi xuri eta behorrez beteak, alapide aberatsetan bazkatzen direnak udaberritik larrazkenaraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Loriagarri izan zen bi bikotek Ibañetarat egin ginuen joan-jina.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Loriagarriko aroarekin 40 zakur talde erakutsiak izan dira eta 80 ek parte hartu dute eperren ihizin ainitz kalitateko zakur heietan.  Herria   2001-06-28

Horra nun eskas hori bete duten eta zoin ederki hamasei musika zati berexiz ehun bat edo gehiagoren artean eta artoski bilduz denen loriagarri.  Herria   2005-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denen loriagarri (15); guzien loriagarri (3)


loriagarriki adlag era loragarrian.

Loriagarriki arizan dira lau pilotariak, bat ere berexi gabe.  Herria   2001-04-12

Hori guzia arlos Gimenezen pianoak loriagarriki lagundurik, kantu guziak halako barnatasun handi batekin heldu zaizkula bihotz-beharrietara.  Herria   2005-11-03

Nor ez da ere hunkitua izan Hélène eta Pantxika andere esposaren ahizpek hoin loriagarriki eman duten egunari zoakon kantuarekin!  Herria   2003-12-04


lorialdi iz loriako aldia.

Errenazimentuan erantzun zuten guneak italiar Risorgimiento-an eraginkortasunik gabeak gertatzen dira, eta gidaritza Piamontek hartzen du, Italiaren aurreko lorialdietan parterik izan ez zuenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.


loriatsu izond aintzatsua, loriaz betea.

Hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Bere Lider Loriatsuari jarraitzen dio garaipena arte.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Etorkizun loriatsu baten alde sakrifikatu zuen bere dirua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Antzinatasuna eta aretoan barrena barreiatutako dibanak, horra bere iragan loriatsuaren ezaugarri bakarrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Estimuzko garai loriatsu haien xarma dute hiriak eta hiriko eraikuntzek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garai loriatsu (3)

egun loriatsua (3)


loriatu, loria, loriatzen 1 da/du ad atsegin handia hartu edo eman.

Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Zenbat eta handiago baita irudikatzen dugun maitaturiko gauzak guretzat duen afektua, hainbat eta gehiago loriatuko gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 297. orr.

Erraz gerta daiteke bere buruaz loriatzen dena harro izatea, eta bere burua denei maitagarri zaiela uste duelarik, denei gogaikarri izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.

Auzoarekin joatea deliberatu zuen, eta emazte arrantzaleen elasturiaren aditzeak bai eta arraina enkantean saltzen ikusteak loriatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

Horiek guziek loriatu gaituzte luzaz eta loriatzen oraindik.  Herria   2002-12-12

Eta loriaturik zeuden... laster etorriko zitzaiela lehen haurra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

Loriatua nintzen holako neskatxa laketa funts horretan ezaguturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.

Amak holako zernahi galde egin zizkion eta ni loriatua amari esker ikasiz jakin nahiak nituen asko gauza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Mihia furfuriaz dantzatuko zuen arren, funtsean loriaturik zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.

Bertsulariaren bozari loriatuak, bata bertzeari ari ziren xarmanki luketela holako bat xantre bezala...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

2 goretsi.

Pio Barojaren edo Unamunoren estilo vasco loriatzetik abiatzen da diskurtso politikoaren eta ahulezia linguistikoaren arteko luizia nola zuritu ez dakien saio bat baino gehiago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Hitzezko eta soinuzko jostailuak plazaz plaza jendeak loriatzen zituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denak loriatu (8); jendea loriatu (4); jendea loriatu du (3)

jendea loriatua (10); loriatua iduri (3); loriatua nintzen (4)

denak loriatuak ziren (3); haurrak loriatuak (4)

denak loriaturik (3); jendea loriaturik (5); loriaturik atxiki (3); loriaturik egon (3)


lorifikapen iz lorifikatzea, gorestea.

Inoiz k-bôd hitzak gizakien aldetik Jainkoak hartzen duen 'lorifikapena' adierazten du, edo, hobeki esan, Harengandik (gorets bedi!) landa dagoen orotik hartzen duena, egiazko lorifikapena Haren handitasuna hautematea baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 164. orr.


lorifikatu, lorifika, lorifikatzen du ad goretsi.

Zeren martiri haiek guztiak noren ahotan daude egun, eta nork loriatzen eta lorifikatzen ditu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.

Erdi nigarrez hasi nintzen ni ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.


lorifikatze iz gorestea.

Hortaz, k-bôd hitzari emandako 'lorifikatze' adiera honetan erran zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 165. orr.


lorio iz atari arkupeduna.

Clubeko loriotik oso urrutira gabe, kalean, harpalari bat ari zen, biribilean jarritako entzule bakan batzuentzat jotzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Mendian altxaturiko etxe goitsu baten lorio beltzaren itzalpean eman zituen lehen egunak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Tristurarik handiena elizetako eta kaperetako ezkilak entzutea zen; zeren ekaineko gauez oroitzen baitzen Mutur, noiz eta bera hantxe eserita baitzegoen, kota berdez jantzia, lorio santuetako aulkietan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.


lorios 1 izond loriotsua.

Buhameak bazter orotan kurri ibiltzen ziren garai loriosetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.

Urte anitz geroago militante horiek garai lorios horietaz balentriaka eta negarra begian mintzo adi zitezkeen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren arima loriosa eta beti benedikatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.

Liburu horretan berariaz utziko nuela albora kimika handia, industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa, hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

Historia sartzen ari da Frantzian, ez bakarrik gertakari haundi eta lorios horiena, gertakari latzena ere.  Herria   2001-01-18

2 atseginezkoa.

Bizi lorios eta zoriontsu bat Lisa ttipiari desiratzen diogu.  Herria   2005-07-28

3 (adizlagun edo predikatu gisa)

Bakarrik gaude, mende mendekariak zeharkatu arren, gazte eta lorios, grebarengatik lekua huts dago: konpainia onean gaudela nola ez aitor?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

Berpizten naiz, gorputza akitua bainan buru-bihotzak lorios!Plazako jendetze hura doi bat arindu bada ere orduan, gehiengo handi bat halere han berean zagon berant arte, lorios.  Herria   2003-06-05

Gaztearen irria, herri bizikor baten irria, hainbeste dohain eder eta aberatsekin: ikusten dugularik egun hauetan korrika saldoa laster eta laster, hainbeste gazteren itxaropenez lorios.  Herria   2001-04-12

Bai, Kristo Errege eta San Petri eta Paulo, segur, lorios zirela gurekin batean ikusirik: herritar guziak batean eta bakean!  Herria   2003-07-03

4 loriosik adlag

Batere kanpo ametsik gabe, kanta zezakeen bai loriosik, ez dela nehor munduan "ni bezain urosa denik".  Herria   2002-07-25


lorioski 1 adlag loriaz; pozik.

Gutxigatik ez zion astoa irauli, eskuak astinduz azaldu zenean, "Zaldiz aurrera eginda" oihuka, baina, zorionez, agudo jiratu eta jarraitu zuen zaldiz, ustez behintzat lorioski hiltzera Balaclavako gainetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 23. orr.

Ostatuan elgarretaratu dire beren 55 urteak lorioski eta omore hoberenean ospatzeko beren bizi lagunekin.  Herria   2005-12-08

Gazteria metatua zagon haren aintzinean, ehunka berdin milaka, lorioski jauzika eta dantzan, zangoak lohian bainan halere arin!  Herria   2004-05-13

250 bazkaltiar, irabazleak lorios eta galtzaleak, geroko suerte onaren beha!  Herria   2001-10-04

2 aintzaz beterik. irud/hed

Galdarakoa biltzeko hodia lotu, konpresorea martxan jarri, eta lorioski, ke zuri artean eta ohiko usain garratzaren erdian, erretxinaren txorrotada lodia erreten-buruko askatxoan hantxe baratu zen, ispilu beltz dirdaitsu bat osatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.


loriostu, lorios, loriosten da/du ad loriotsu, atseginezko bihurtu.

Agatak egur hiro ukaldia kokotsean jaso zuen: denbora eskasa betikotasunaren itxuraz loriostu adiskidantza-harien hausteko baliatzen zen aitzakia logikoa zena?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.


loriotsu izond atsegintsua.

Bai, aste loriotsuenetarik iragan da herrian: Pilota, Kulturaren agertze, Azoka, Ikastolaren besta, Lasterkariak, Musikaldiak, Espos eta abar...  Herria   2005-07-21


lorito 1 iz loroa.

Afrikaren erdialdeko eta Madagaskarko Agapornis generoko hegaztiak dira horietako batzuek -lorito edo perikitoen antzekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 147. orr.

Loritoek eraso egin eta hilzorian utzi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

2 adkor loroa.

Loritoen moduan, etengabe errepikatzen zuen mutil kozkorrak leloa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ramsay andreak azkenean ernearazi ahal izan zuen alabarengan lorito sen hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 58. orr.

Mahabalipuran, Madrasen, lorito talde handi bat arroz alor batera joan zen jatera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.


lorketa iz lorrean eramatea.

Ez dirudi, ordea, orga edo gurdi perrilduna baino zaharragoa izan denik, gurpil gabeko lorketa kontua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 173. orr.


lorketari iz gauzak lorrean eramaten duen pertsona.

Lor lanean aria, beti nekazari-lorketari; lera, goldea, area, narra edo alferra beti lorrean edo arrastaka dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 172. orr.


lorkizun iz lortu behar den gauza.

Bestalde, badakigu logos edo arrazoimen hori, ondoren itzuliko dugunez, ezaguerak lortzen saiatzen dela eta lorkizun gisa filosofia eratzen duen jakituria horretara iristen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.


lorkuntza iz lortzea, lorpena.

-Bilatzen jakin behar, Gotzain jauna! -erantzun zuen Ñabarrak, berak baitzuen lorkuntza haren meriturik handiena-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.


loro 1 iz papagaia.

Andereak bazuen loro bat ahotik sugeak eta ziraunak botatzen zituena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.

Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Buruz ikasi duena errepikatu besterik ez du egingo, loroek bezala.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Loroa isiltzeko modu bakarra haren kaiola zapi batekin estaltzea zen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 201. orr.

Loroak esan du: viva España!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.

Beste zer esanik ez dute asmatzen, loroen leloan temati: [...].  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Txori tropikalen bat zela erabaki genuen, loroen familiakoa-edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.

Txori horiek alegia, loro moduko horiek, ea ondo girotu diren inguru honetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

H5 birusa atzeman diotela loroari.  Berria - Harian   2005-10-22

2 (izenondo)

Loro buztan-gorriak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Bost loro moko-zorrotz gozo-gozo lo.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loro alu (3); loro emea (4)


lorontzi ik loreontzi.

lorpen 1 iz lortzea; lordu den gauza.

Bakearen lorpena.  Herria   2005-06-30

Petrolioa ordezka dezaketen iturri energetikoen lorpen eta garapenari.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Eta zein da animaleko esportzu horren lorpena?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Oraindik ere oso zaila da begiaren zenbait lorpen ulertzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Lorpen hau mugarri historikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Azter dezagun orain zehatzago nolako lorpenak erdiesten dituen belarriak bere eginkizunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Gizarte industrialetan XX. mendean egin diren lorpenak (gizarte-babesa, gutxieneko soldata, itun kolektiboak, etab.).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Erresuma Batuko eta Alemaniako ikertzaile talde baten jardunaren emaitza izan da lorpena.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Presoek erdietsitako hainbat lorpen «deusestatzen» ari zaizkiela zehaztu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Lorpen horietatik zelula bat sintetizatzera alde izugarria dago.  Berria - Gaiak   2006-03-16

2 (izenondoekin)

Hori guztia lorpen handia izan zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Lorpen harrigarriak erdiesten ditu sudurreko aire-girogailuak tenperatura oso hotzetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Gizakiaren lorpen intelektual eta teknologikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

Herri germanofonoen lorpen artistikoak eta intelektualak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Arrazoimenaren lorpen epistemikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

«Orduan frantsesa beharrezkoa zen lorpen sozialerako», erantzun zien prefetak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Putinek bozen %71,2 eskuratu ditu, eta orain arteko «lorpen demokratikoak» bermatuko dituela dio.  Berria - Mundua   2004-03-16

Jenderik gehienak ez du monumenturik edo lorpen iraunkorrik uzten alde egin ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 352. orr.

3 (kiroletan)

Espainiako Itzulian halako lorpenak dituen txirrindulariak errespetua merezi du, handia gainera. Emaitzak alde batera utzita, zein izan da zure lorpenik aipagarriena?  Berria - Kirola   2004-09-04

Osasunaren gisako klub batentzat bi urtez jarraian Europan izatea lorpen itzela da.  Berria - Kirola   2006-05-02

Ez da lorpen makala, duela pare bat urte Gazte Mailan jokatzen zuenarentzat.  Berria - Kirola   2004-11-05

Lorpenak: eskuz banakako txapelduna (1996, 1999 eta 2000) eta txapeldunordea (1998 eta 2001).  Berria - Kirola   2004-04-14

Lorpen esanguratsuenen zerrenda: -garaipena Friuliko Giroan (2003).  Berria - Kirola   2006-02-03

Zazpi Tour irabaztea lorpen handia da, baina horren ondorioa ere gogor-gogorra da.  Berria - Kirola   2006-04-06

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neurrien artean, euskararen lorpen-mailak zehaztuko dira etapa guztietan.  Berria - Harian   2005-04-26

Lau urte daramatzazu profesionaletan eta lorpen zerrenda ona pilatu duzu. herria¬

Nire ustez bateragarriak dira umiltasuna eta lorpen gosea.  Berria - Kirola   2006-03-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Joan den mendean izan ziren medikuntza lorpen guztiak animaliekin egindako ikerketan oinarritu ziren.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Gure Heinrichek gizarte lorpen bat egin du.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 22. orr.

Kultur lorpen helenikoak Salaminakoaren ostean izandako piztualdiaren sustraiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Miguel Indurainen kirol lorpenek zeruraino goratu zuten Nafarroako txapeldun handia, baina kirol lorpen horiek bezainbesteko garrantzia izan zuen Indurain beraren izateko modu apalak, handinahirik gabeko jarrerak, zintzotasunak, finean.  Berria - Kirola   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirol lorpen (3); lorpen bikaina (3); lorpen esanguratsuenen zerrenda (3); lorpen garrantzitsua (3); lorpen handia (38); lorpen handiak (10); lorpen handiena (8); lorpen handienetakoa (3); lorpen handitzat jo (3); lorpen historikoa (6); lorpen izugarria (4); lorpen makala (4); lorpen nagusia (3); lorpen nagusiak (3); lorpen sozialak (5); lorpen zerrenda (10)

lorpena izan (13); lorpena izan zen (5)

egindako lorpenak (3); izandako lorpenak (3)

kirol lorpenen (3)

lorpenik handiena (12); lorpenik handienak (3)


lorraniar ik lorrenar.

lorratz 1 iz higituz doan ontzi batek edo zernahi gauzak uretan edo argi batek zeruan uzten duena.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala: igaro eta arrastorik ez du uzten, ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,10

Ontziaren lorratzak zipriztinez betetzen zituen Volgaren ibai bazterrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Kea eta zeruan utzi lorratza, airekoek egin lanaren seinale.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 88. orr.

Argi balen eta kalibre txikiko argi obusen lorratzak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

Iaz jaso zituen laginok Stardust-ek (Izarren hautsa, euskaraz), Wild 2 kometaren lorratza zeharkatuta.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Komenten lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Komandanteak, kanpora bidean, Geley bere lorratzean darama, hildako arrain bat arrantza hariaren muturretik tiraka eramango balu bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 187. orr.

2 (izenondoekin)

Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

3 aztarna, arrastoa, batez ere higituz doan zerbaitek uzten duena.

Badirudi lorrean (arrastan) garraitzen den gauza orok uzten duela lorratza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 172. orr.

Automobilaren pneumatikoen lorratzaren gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Horren ordez, ikertzaile-agentzia bati ordaintzen dio, haren lorratza aurkitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Aurrena bere urratsen lorratza estali da, gero bera hasi da zuritzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu zuela bere sar-ateren lorratzik ez uzten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Hori da benetan lorratza uztea, arrasto bizia, eta Lizardi hemen arrastoa utzita joan zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

Ez zela oso probablea pistolariak nire lorratzean etorri izana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Nire pozaren lorratzean bizi naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

4 (izenondoekin)

Lorratz zarakartuak ziren, nahiko luberatuak, gurdi batenak ere izan zitezkeenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Ginebrak eztarrian uzten duen lorratz zakarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Bezperako oinazeak memorian utzi zidan lorratz sakona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Odola, malkoak eta tinta: emakumeak izaki isurkariak dira eta, bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Sudurpeko bi lorratz gorriak xukatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miren agertzen zait, lepoa urratuta zabuka datorrela nireganantz, odol lorratz batek darraiola...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Atzean jantzi lorratz bat utzirik amildu ziren ohe gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Argi lorratz soil batzuetara mugatzen zen, azaltzean: [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.

Eta baten batek bere aldia egin, altxatu eta alde egiten badu, airean tristura lorratz bat uzten duela esan daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lorratza uzten (3)


lorrenar (orobat lorraniar eta lorrenatar) izlag/iz Lorrenakoa, Lorrenari dagokiona; Lorrenako biztanlea.

Eta Joana, Lorrenar zintzoa / ingelesek Rouenen errea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 199. orr.

'Gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

-Ez, jauna, Lorrenatarra nauzu- erantzun zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

B ereziki alzaziarrak eta Lorraniarrak, mugen pasatzaile espresak, paper faltsu egileak, makiako jendea eta airekoetatik erori soldadoak aterbetu zituztenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.


lorrenatar ik lorrenar.

lorrin izond eguraldiaz mintzatuz, nahasia.

Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 77. orr.

Itsasoaren aldera, zerua eta itsasoa gris lorrinean nahasten zituen behelainoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.

Gaurko egun lorrinarekin zer demontre ikusteko asmoa dauka ba?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.


lorrindu, lorrin(du), lorrintzen da/du ad nahasi; hondatu.

Lehenen behar duzuna ahal den oliba oliorik usaingabeena, [...], egoskeran usain nahastuak lorrin eta honda ez ditzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Kaleak hondatuta aurkitu nituen, etxe-sailetan hutsuneak tarteka, eta oraindik zutik zeudenak ere lorrinduta, narriatuta, zulatuta, leihorik gabe, baina hala ere ezagutu nuen bidea gutxi gorabehera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Alkondara guztiz lorrinduta zeukan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 111. orr.

Mundu natural jatorraren sinbolo perfektua da berau ere, "honen herri landako, larreko eta gisako hau", diruaren grinak lorrindu gabea oraindik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.


lorrinkeria iz

Maketo berba bera, arrazismo abertzalearen seinaletzat ailegatu ohi dena (politikoa), Unamuno-k aberastuberrien lorrinkeriatzat jotzen du (soziala): Euskal Herri tradizionala igualitarista izan ei da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 135. orr.


lortarazi, lortaraz, lortarazten dio ad lortzera beharttu.

Ni Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta hark bere aingerua bidaliko du zurekin; zure bidaiaren helburua lortaraziko dizu, eta nire semearentzat emaztea hartuko duzu nire ahaideen artetik, nire aitaren etxetik.  Elizen arteko biblia   Has 24,40


lortezin izond ezin lortuzkoa.

Jainkoa goretsi zuten, hark negu sasoi hartan Asisen lortezinak ziren arrain haietaz bere zerbitzaria hornitu zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 720. orr.

Paradoxa bete-betekoa da, tratua berez berezia izaki, preso politiko estatusa helburu lortezina bilakatzen da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Baina, orduan, existentzia hau zuen adigai enpirikoarentzat lortezina litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.


lortu, lor, lortzen 1 du ad desiratzen den zerbait izatera edo egitera iritsi. ik erdietsi.

Haiek lortu baldin badute, nik ere lor zezakeat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 61. orr.

Ez zuen erabat lortu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Emazteari masailean musu bizkor bat eman eta semetxoari ere musu ematen saiatu zen, baina ez zuen lortu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

-Nola lortu baneki, ez nintzateke orain zurekin ariko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Jendeak maita zaitzan lortu behar duzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Atomoa banatzea ere lortu du..., eta zer emaitzarekin?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Nola lor daiteke zu lotu eta mendean hartzea?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 38. orr.

Eta zintzotasunari esker lor dezake zientzialariak, hain zuzen, zientziaren erabilera okerra saihestea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Sugandila iheskorrak ziren, ordea, beste batzuk: harrapatu nahi zituenean, asko jota ere isatsa kentzea baino ez zuen lortzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Lau jardunalditan hiru partida irabaztea ere lortu du.  Berria - Kirola   2004-11-02

Gauza garrantzitsuak deszifratzea lortua zuen, egia zen hori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 96. orr.

Ez nian lortu deus ateratzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

Damu bakarra izaten zuen: etxekoandrea bortxatzea lortu ez izana.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 37. orr.

2 (aditzaren objektua izen sintagma bat dela; gauza kontrekuak )

Nekez lortu zuen Mikel Strogoffek janari pizarren bat zaldiarentzat eta beretzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Gubbio hirira heldu zen, eta han tunika koskor bat lortu zuen antzinako lagun batengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Bere emaztearekin batera, inork ez jakin nola, Londonera joateko baimena eta bidaia-txartela lortuak zituen injineru ospetsu baten apartamenduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Atxikoria-ura su gainean, eta bezperan estraperloan lortu ahal izan nituen ogi zuri bi mahaiaren gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Lortzen erraza ez den dirua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

3 (aditzaren objektua izen sintagma bat dela; bestelakoak)

Ahal bezala gorde zuen hain errazki lortu zuen zehaztapen horrek eragin zion inpresioa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 122. orr.

Erregaiaren konbustiotik lortzen du gorputzak energia, batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Erdiko geruza gehituta lortzen da hurrengo konplexutasun maila.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Hobekuntzetako batzuk aski erraz lor zitezkeen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

55 puntu lortu zituen Bryantek, Torontoko jokalari guztiak baino gehiago.1994-1995 denboraldian lortu zituen Kovacevicek bere lehen tituluak: Jugoslaviako Liga eta Kopa, Belgradeko Izar Gorriarekin.  Berria - Kirola   2006-01-24

24 garaipen lortu dituzte euskal txirrindulariek 2004an.  Berria - Kirola   2004-10-21

Ez nuen lortu, hara, lurrun higuinak, asperdura eta umiliazioa besterik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Ez zuen gauza handirik lortu, egia esan, jakingura piztea soilik.· Baina ez zen lortu erraza, bakardadea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

4 lortze bidean lortzeko bidean.

Euskal Herrian ere bakea eta normalizazio politikoa lortze bidean esperantza handitzen digu horrek.  Berria - Harian   2005-07-29

Hemengo ondasunak alde batera utzi eta betikoak lortze bidean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 147. orr.

Eskubideen berdintasun hori lortze bidean, bikote homosexualek adopziorako zein ezkontzeko aukera izan behar dutela aldarrikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

«Akordioak lortze bidean urratsak emateko, alderdiek beren ardura onartzea» beharrezkotzat jo zuen Elorzak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

«Konpromisoa» hartu du Segik, «Euskal Herri libre, sozialista eta feminista lortze bidean»  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

erraz lor (10); garaipena lor (15); nekez lor (9)

absolutua lortu (14); adostasuna lortu (47); adostasunik lortu (24); aise lortu (16); akordio bat lortu (18); akordioa lortu (201); akordioak lortu (21); akordiorik lortu (104); akordiorik lortu ezean (15); alde egitea lortu (16); amaitzea lortu (10); argia lortu (11); arrakasta handia lortu (26); arrakasta lortu (51); arrakastarik lortu (10); askatasuna lortu (24); askatzea lortu (17); asko lortu (32); ateratzea lortu (69); aurrera egitea lortu (17); aurretik jartzea lortu (9); babesa lortu (45); baimena lortu (48); bakea lortu (15); bat egitea lortu (14); batasuna lortu (11); batzea lortu (11); berdinketa lortu (45); berdintzea lortu (42); berehala lortu zuen (9); betetzea lortu (11); bigarren garaipena lortu (22); biltzea lortu (22); bizirik ateratzea lortu (13); bizitzea lortu (9); botatzea lortu (10); boto gehiago lortu (10); boto gehien lortu (11); boto lortu (30); boto lortu zituen (11); brontzea lortu (11); brontzezko domina lortu (10); buelta ematea lortu (12); dena lortu (10); deus lortu (11); diputatu lortu (17); diputatu lortu zituen (10); domina lortu (43); egotea lortu (12); ekartzea lortu (11); emaitza bikainak lortu (9); emaitza hobeak lortu (17); emaitza lortu (15); emaitza ona lortu (19); emaitza onak lortu (55); emaitzak lortu (26); emaitzarik lortu (15); ematea lortu (39); eramatea lortu (9); errebote lortu (27); errebote lortu zituen (21); errenta lortu (16); eskubidea lortu (10); etxean lortu (9); euro lortu (9); eustea lortu (33); eustea lortu zuen (10); finalerako txartela lortu (30); finalerdietarako txartela lortu (14); gainditzea lortu (28); garaipen argia lortu (9); garaipen bakarra lortu (15); garaipen bat lortu (15); garaipen bikaina lortu (9); garaipen erraza lortu (12); garaipen garrantzitsua lortu (19); garaipen handia lortu (10); garaipen lortu (69); garaipen lortu ditu (30); garaipena lortu (280); garaipenik lortu (45); gauza asko lortu (9); gehiengo absolutua lortu (14); gehiengo osoa lortu (22); gehiengoa lortu (21); geldiaraztea lortu (12); gelditzea lortu (18); geratzea lortu (11); gol lortu (21); gol lortu zituen (10); gola lortu (25); hartzea lortu (27); helburua lortu (91); helburuak lortu (16); heltzea lortu (10); hiru puntuak lortu (12); hirugarren garaipena lortu (13); hirugarren postua lortu (10); hitz egitea lortu (12); hitzarmena lortu (19); igoera lortu (11); igotzea lortu (25); ihes egitea lortu (105); independentzia lortu (53); informazioa lortu (12); irabaztea lortu (57); irekitzea lortu (24); iristea lortu (39); irtetea lortu (16); itzultzea lortu (16); jaistea lortu (19); jartzea lortu (57); kentzea lortu (19); kontratua lortu (18); kostata lortu (12); laguntza lortu (10); laugarren garaipena lortu (16); lehen garaipena lortu (32); lehen postua lortu (9); lehen puntua lortu (9); lidergoa lortu (14)

lortu beharra (15); lortu beharreko (23); lortu ezean (64); lortu ezinik (20); lortu nahian (48)

maila lortu (12); mailari eustea lortu (9); mantentzea lortu (13); marka lortu (11); merezita lortu (9); merezitako garaipena lortu (9); murriztea lortu (24); nekez lortu (11); ordezkari lortu (11); oreka lortu (25); orgasmoa lortu (10); osatzea lortu (14); ospe handia lortu (10); ospea lortu (24); ozta lortu (11); ozta ozta lortu (11); partida berdintzea lortu (10); partziala lortu (45); pole a lortu (11); postua lortu (44); puntu bakarra lortu (10); puntu bat lortu (9); puntu lortu (104); puntu lortu zituen (40); puntua lortu (19); puntuak lortu (29); punturik lortu (14); saihestea lortu (9); sailkapena lortu (24); sailkatzea lortu (42); sailkatzea lortu zuen (11); salbatzea lortu (9); saria lortu (23); sartzea lortu (89); seigarren garaipena lortu (9); sekula lortu (13); sinadura lortu (16); sortzea lortu (14); sostengua lortu (12); tanto lortu (28); tanto lortu zituen (22); titulua lortu (16); txapela lortu (21); txartela lortu (96); txartela lortu zuten (23); urrezko domina lortu (15); uztea lortu (18); zabaltzea lortu (11); zera lortu (10); zerbait lortu (28); ziurtagiria lortu (9)

akordioa lortuko (9); akordiorik lortuko (9); arrakasta lortuko (11); bakea lortuko (10); diputatu lortuko (9); gehiengoa lortuko (9); helburua lortuko (16); nekez lortuko (35); sekula lortuko (13); txartela lortuko (21)

akordioa lortuta (12); garaipena lortuta (16); puntu lortuta (9)

lortutako akordioa (48); lortutako akordioak (20); lortutako akordioarekin (9); lortutako akordioaren (19); lortutako akordioari (12); lortutako aldea (9); lortutako arrakasta (10); lortutako dirua (9); lortutako emaitza (28); lortutako emaitzak (50); lortutako emaitzekin (12); lortutako emaitzen (12); lortutako garaipen (14); lortutako garaipena (15); lortutako garaipenak (14); lortutako puntua (10); lortutako zelula (10)

akordioa lortuz (13); akordioa lortuz gero (9); garaipena lortuz (19); garaipena lortuz gero (17)

adostasuna lortzea (43); akordio bat lortzea (12); akordio zabala lortzea (9); akordioa lortzea (60); akordioak lortzea (10); askatasuna lortzea (12); bakea lortzea (37); batasuna lortzea (11); dirua lortzea (11); emaitza ona lortzea (11); garaipena lortzea (49); gehiago lortzea (21); gehiengo osoa lortzea (12); postua lortzea (9); puntuak lortzea (18); punturen bat lortzea (12)

adostasuna lortzeko (41); adostasunak lortzeko (11); akordio bat lortzeko (23); akordioa lortzeko (132); akordioak lortzeko (60); arrakasta lortzeko (31); askatasuna lortzeko (19); babesa lortzeko (23); baimena lortzeko (20); bakea lortzeko (201); batasuna lortzeko (23); berdinketa lortzeko (12); berdintasuna lortzeko (19); bigarren postua lortzeko (10); boterea lortzeko (10); dirua lortzeko (38); domina lortzeko (9); emaitza onak lortzeko (11); emaitzak lortzeko (14); energia lortzeko (11); eskakizuna lortzeko (9); etxebizitza lortzeko (12); euskararen normalizazioa lortzeko (19); garaipena lortzeko (149); garaipena lortzeko aukera (20); garaipenak lortzeko (17); garapen iraunkorra lortzeko (11); gola lortzeko (18); helburu hori lortzeko (47); helburu horiek lortzeko (9); helburu politikoak lortzeko (23); helburua lortzeko (63); helburuak lortzeko (37); hiru puntuak lortzeko (10); hitzarmena lortzeko (18); independentzia lortzeko (12); informazioa lortzeko (20); konponbidea lortzeko (18); lana lortzeko (14); lehen postua lortzeko (13); lortzeko ahalegin (12); lortzeko ahalegina (17); lortzeko ahaleginak (18); lortzeko ahaleginean (13); lortzeko ahaleginetan (12); lortzeko arazoak (11); lortzeko asmoa (17); lortzeko asmoarekin (11); lortzeko asmoz (40); lortzeko aukera (186); lortzeko aukerak (37); lortzeko aukerarik (27); lortzeko bide (53); lortzeko bide bakarra (15); lortzeko bidea (40); lortzeko bideak (12); lortzeko bidean (89); lortzeko biderik (12); lortzeko borondatea (12); lortzeko borroka (11); lortzeko borrokan (19); lortzeko erabili (15); lortzeko erabiltzen (14); lortzeko esperantza (12); lortzeko faborito (10); lortzeko gai (39); lortzeko gai izan (11); lortzeko hautagai (13); lortzeko helburua (12); lortzeko helburuarekin (31); lortzeko itxaropena (23); lortzeko konpromisoa (19); lortzeko lan (24); lortzeko lana (10); lortzeko lanean (24); lortzeko lehia (11); lortzeko lehian (32); lortzeko modu (19); lortzeko modu bakarra (12); lortzeko modua (17); lortzeko moduan (15); lortzeko oztopo (13); lortzeko prest (11); lortzeko tresna (15); lortzeko zailtasunak (10); lortzeko zorian (20); normalizazio politikoa lortzeko (40); normalizazioa lortzeko (44); ordezkaritza lortzeko (11); oreka lortzeko (9); orgasmoa lortzeko (21); paperak lortzeko (9); podiuma lortzeko (9); postua lortzeko (39); puntuak lortzeko (24); sailkapena lortzeko (13); salbazioa lortzeko (12); saria lortzeko (16); sostengua lortzeko (9); titulua lortzeko (21); txapela lortzeko (26); txartela lortzeko (33); zerbait lortzeko (25); ziurtagiria lortzeko (10)

adostasuna lortzen (12); akordioa lortzen (32); akordiorik lortzen (16); arrakasta lortzen (11); bakea lortzen (12); emaitza hobeak lortzen (13); emaitza onak lortzen (28); emaitzak lortzen (9); garaipena lortzen (37); garaipenak lortzen (10); gehiengo osoa lortzen (10); helburua lortzen (20); lortzen ahaleginduko (9); lortzen lagundu (16); lortzen laguntzen (10); lortzen saiatu (38); lortzen saiatuko (66); lortzen saiatzeko (10); lortzen saiatzen (16); nekez lortzen (9); puntu gehien lortzen (10); puntuak lortzen (12); sartzea lortzen (15)


losa iz lauza.

Barru harresituaren erdian marmolezko losa bat jarriko da nibelean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Nukleoaren gainean zoladura jarriko da erregela eta nibelarekin doi-doi berdinduta, marmolezko losazkoa edo mosaikozkoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.


losangelestar izlag/iz Los Angeleskoa, Los Angelesi dagokiona; Los Angelesko herritarra.

James Ellroy da idazlea, polizi eleberriak egiten dituen idazle estatubatuarra (losangelestarra, zehatzago esanda).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 15. orr.


losentxa ik losintxa.

losentxari ik losintxari.

losintxa (orobat losentxa g.er. eta loxintxa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian losintxa agertzen da) 1 iz norbaiti, haren onginahia irabazteko, esaten zaizkion hitz labainak edo egiten zaizkion txerak, askotan engainuzkoak. ik balaku, lausengu.

Ramirorekin ezkontzeko hitz emanda zegoela gogorarazi eta losintxa guztiei muzin egiten baitzien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.

Zuk ez zenidan losintxarik ez gezurrik esan, ez ninduzun limurtu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.

Losintxa bat, familiaz galdetu, nonbait geratu: edozein gauza bien arteko distantzia laburtzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.

Ni harritua nengoen nola onar zitzakeen nire Veronica Lakek batere aurpegi zoragarria ez zuen Marcantonio baten losintxak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Azkenean bere nagusiak losintxaz baretu zuen pakidermo larru-lodi haserrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Losintxaz eta balakuz hazia zuten umetatik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

Losintxaz eta laztanez hazi zuten behi hura.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Ezin da losintxatan ibili momentuko onurarekin eta pertsonaia itzaltsu batzuen zorionarekin, jende ilun askoren etorkizun beltza eta malkoak mesprezatuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Losintxa-eskaintza ugari eginez ari ziren elkarri, Don Kijote eta Don Fernando.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Maiteminduen arteko losintxa eszena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

3 (egin aditzarekin)

Beste batzuek losintxa egiten dihardute, oihalaren gelditasunetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Libertinoegia izan naiz logelako atean gelditzeko, harroegia faboritoei, ministroei edo maitaleei losintxak egiteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Buruan sukaldari txanoa ipiniko diogu eta, ikusiko duzue, urte gutxiren bueltan, nola Michelin gidako babo horiek etorriko zaizkion losintxak egitera.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Lurrean dantzan hasi duk, nagusiari losintxak egiten, ondoren zaldalea eman diezaion.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Ez zidan losintxa askorik egin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.

Balaku eta losintxa era guztiak egin zizkion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.


losintxakeria iz losintxa, gaitzesgarritzat markatua.

Ez zuen zurikeriarik erabiltzen, ez hitzen losintxakeriarik bilatzen; besteei hitzez aholkatzen ziena, egintzaz bere buruari aholkatzen zion lehenengo, beldurrik gabe egia hots egin ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.


losintxari 1 izond losintxak egiten dituena.

Herald eta World egunkarietan niri buruz igandean argitaratutako artikulu losintxariek zirrara handia eragin zioten...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 298. orr.

Txitxikovek, itxura losintxaria gorabehera, Manilovekin baino askatasun handiagoz [...] hitz egiten zuela etxekoandrearekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Horixe esan nion, hein batean behintzat, ulertzen nuela poema ehortziak berreskuratzeko desira, besterik gabe bere iritzietara errazegi etortzen nintzen losintxari horietako bat nintzenik pentsa ez zezan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

2 (adizlagun gisa)

Berarenganantz joan zen, irribarretsu eta losintxari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.


losintxatu, losintxa, losintxatzen du ad losintxak egin, losintxaz bereganatu.

Hirigintza zinegotziei jarraitzen die, ministroak eta presidenteak losintxatzen ditu eta kazetariak estutzen ditu.  Berria - Kirola   2006-03-01

Ez zuen begi onez ikusten Lajosek ni losintxatzea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Argiro eskatzen zuen losintxa zezaten, mirets zezaten, haren amarru txikiek ez zuten inor engainatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

Losintxatua sentitu zen; lehen aintzat hartu ez, eta orain arindu egin zen Ramsay andrearen hizketa saio harekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.


losintxazale (corpusean losintxa zale soilik) izond loxintzen zalea dena.

Martxoak, udaberri bidean, gustua hartzen baitio urte batzuetan hego haize epel-bero losintxa zale horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


losintxero izond adkor losintxaria.

Ez da irribarre errazekoa, gainera, sarritan Mariarekin losintxero-losintxero jarduten badu ere.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 22. orr.


lot ik lote.

lotailu 1 iz begiak, zauri bat eta kidekoak estaltzeko ezartzen den oihalezko zerrenda.

Begiak lotailuz estalita zituzten batzuek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Maitasuna begietan jartzen den lotailua da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.

Hala bada, sendagile bat etorri zen, aztertu zuen Martin eta lotailu bat ipini zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.

Berehala luzatuko ziokeen bere diru-zorroa, jokabide hori zuhurra ala ergela zen pentsatu gabe, eta, zauriturik egonez gero, bere soinekoa zarrastatuko zukeen lotailuak egiteko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Haren bular gazteak estutzen zituen gerruntze gorria askatu, eta lotailuz troxatu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

2 lotura.

Goragalez esnatu zen, lotailuz estekaturik, putzu bat gogorarazten zuèn gelaxka batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Haurtzaro eta gaztaroko denbora magikoa bukatu, eta bi pertsona heldu gelditu zituan, harreman korapilotsu eta misteriotsu baten lotailuez estekaturik, hizkera arruntean adiskidetasun deitzen zaion harremanaz lotuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

3 anatomian, zuntzezko kordoia, giltzadura bateko hezurrak lotzen dituena.

Oinatz Bengoetxeak min hartu zuen sorbaldako lotailuetan, eta gaur Esainek jokatuko du bere ordez.  Berria - Kirola   2006-03-04

Zaragozaren aurka eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua eta barrualdeko alboko lotailua hautsi zituen.  Berria - Kirola   2004-10-23

Barru-alboko lotailuan haustura txiki bat izateaz gain. herria¬

Barruko lotailu bat dut minberatuta eta baloiari barruko aldearekin jotzean hartzen dut min.  Berria - Kirola   2006-04-26

Medikuek ez dute baztertzen, meniskoaz gain, kanpoko lotailu albokoa ere minduta izatea.  Berria - Kirola   2004-02-14

Atzo egindako analisietan ageri denez, alboko lotailua minduta dauka.  Berria - Kirola   2004-06-16

Wimbledonen hartu zuen min, ezker belauneko lotailuetan.  Berria - Kirola   2006-01-12

Izan ere, barnealdeko lotailuak hautsi eta berehala egin zidaten ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-11-05

Lotailuak hautsita badaude, sei hilabete egin beharko ditu jokatu gabe. herria¬

Lacruzek lotailu haustura du eta sei hilabete beharko ditu osatzeko. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrealdeko lotailu (4); aurreko lotailu (6); aurreko lotailu gurutzatua (5); belauneko lotailu (4); belauneko lotailu gurutzatua (3); lotailu gurutzatua (12); lotailu gurutzatua hautsi (4)

alboko lotailua (3); lotailua hautsi (3)

lotailuak hautsi (3)


lotaldi ik loaldi.

lotaratu, lotara, lotaratzen 1 da ad lotara joan.

Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe; logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,16

Izu-ikararik gabe lotaratuko zara, oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,24

Lotara joateko margotzen ziren eta lotaratu aurretik aurpegia garbitzen zuten emakumeez oroitzen zen Egutxi agurea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.

Lotaratu aurretik, ordea, ipuin bat kontatzea eskatzen nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.

Bere bularren gerizpean lotaratzea axolagabeki, / herrixka baketsu bat mendiaren oinean bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

• 2 du ad lotara joanarazi.

Bere ogitik eman ohi zion jaten eta bere edalontzitik edaten, eta bere magalean lotaratzen zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,3

Batzuetan, amak lotaratzen ninduen, baina, gehienetan, amonak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lotaratu aurretik (6)


lotarazi1, lotaraz, lotarazten du ad lotzera behartu.

Posta etxetik lehenbailehen abiatu nahi zuen aldi oro, eta, horretarako, zaldi berriak tarantasetan agudo baino agudoago lotarazten zituen, postako nagusiei eraginez eta iemstxikei akuiluka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Hesola batzuk iltzarazi zizkidan etxe aurreko luzera osoan, eta lurretik hogeita hamar zentimetrora soka batekin lotarazi, landatu behar omen zituen hortentsien euskarritzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Epaileak lapur ospetsu bat aurkitzen badu, lotarazi egingo du erregearen aurrera eramateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Buruak barre egiteko agintzen dit, baina ni naizen txanponaren beste aldeak, bihotzak, Capitán Truenorekin lotarazten dit pezeta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 99. orr.

Zientifikoki zituen emaiten bere erakaspenak, elgarri ongi lotaraziz arrazoinamenduaren bidez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.


lotarazi2 ik loarazi.

lotarazle1 izond lotarazten duena. ik lotesle.

Formalki eratutako erakunde bat izanik, hartzen dituen erabakiak lotarazleak dira beren kideentzako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.


lotarazle2 ik loarazle.

lotazil iz abendua.

Larrazkena, hazila, zemendia, azaroa, lotazila eta horrelako izenak, lurreko eta aziendekiko larre-kontuekin lotuagoak daude egutegiarekin baino  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.


lote (orobat lot g.er) iz gauza sorta edo produktu sorta.

Nire ordezkoak [...] iruzkin bitxi bat egin zian: lote akastunak nolabaiteko erregulartasunez hurrenkatzen zituan, bost onak eta bat txarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.

Beasaingo CAFek, Siemensekin partzuergoan, irabazi egin du Renfe Espainiako tren konpainiak aldiriko trenak eraikitzeko inoiz egindako lehiaketa handieneko bi loteetako bat. Suko egur lota nahi dutenek behar dute Herriko Etxean beren izena eman azaroaren 30a aitzin.  Herria   2005-11-17

Kromatoa ere, hainbat hornitzale desberdini erosia izan arren, lotez lote behar bezala ikuskaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.


loteria 1 iz salgai jartzen diren edo banatzen diren hainbat txartel zenbakidunen artetik, zozketa bidez bat edo zenbait saritzean datzan zori jokoa.

Itsuek loteria saltzeko ohi duten postu bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 117. orr.

Autobusetan eta trenetan saltzen zuen loteria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 142. orr.

Diren eta ez diren loteria eta diru-zozketa klase denetan jokatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Espainiako Gabonetako loterian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Gabonetan beti jokatu izan dik loterian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 148. orr.

Loteriako bigarren sariak (45.564) 960.000 euro utzi ditu Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Egun batean milioikada bat pezeta suertatu zitzaion loterian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

Loteriako sari handia egokitu eta inori aitortu ezin diotenen senitartekoa nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.

Huna loteriako irabazdunen zerrenda.  Herria   2003-07-10

Loteria nazionalean bezala: galtzeko beldurrik ez denean, orduan irabazten duk sari gizena.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Bazkal ondoan loteria. Loteria moduko bat zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.

Bizitza loteria iruditzen zaio orain, bonoloto hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

2 irud/hed

Eskaria hain handia izanda etxe horietako baten jabe egitea «loteria» delako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Paperak, etorkinen loteria.  Berria - Harian   2006-01-12

Gero penaltien loterian ez genuen zorterik izan.  Berria - Kirola   2004-11-12

80ko hamarkadan Beiruteko aireportutik hiribururaino doan errepidea bahiketen loteria zenean.  Berria - Mundua   2004-09-26

Nola erabakiko dute nor zigortu? aurpegirik ezagunenak zigortuko dituzte? edo atal bakoitzetik bat? loteria bat izango da.  Berria - Harian   2005-11-20

Jaiotzaren loteria.  Berria - Gaiak   2006-05-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat loteri g.er.)

Loteria joko bat asmatu dute, eta hor lortzen dutenarekin espero dute galerak murriztea.  Berria - Harian   2006-02-09

Loteria-saltzailea Indian egon zela, hondartza batean, hamabost egun.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

Loteria denda baten aurrean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.

Pasatutako loteria-txartelak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Amak belarritakoak eta bi loteria-txartel gorde dituen kutxatilako giltza.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.

Udalak bidalitako loteria-zenbakia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 148. orr.

-Hori bakarrik fata zitzaidan, loteri zozketa egin aurretik zenbaki sariduna ematen ibiltzea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 205. orr.

Loteria egunean zer gertatu zen?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neguan abiatuberri garenez, bustitik tokatzea normala: Donostiari euri loteria gehien: 162 litro hileko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babiloniako loteria (4); loteria modukoa (3); loteria tokatu (4)

penaltien loterian (4)


lotesle 1 izond lotesten duena; bereziki, erabaki eta kidekoez mintzatuz, bete beharrekoa dena.

Generalitatearen erabaki lotesleak nahitaezkoak ez izatea nahi du Madrilek.  Berria - Mundua   2006-01-19

Erabaki loteslea izango da bi aldeentzat.  Berria - Harian   2005-11-15

Produktu transgenikoak kontrolatzeko nazioarteko sistema lotesle bat ezartzea.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Orain EB mailako erreferendum batek ez luke izaera loteslea izango, eta soilik sinbolikoa izango litzateke.  Berria - Harian   2005-06-02

Laudoa loteslea izango zela hitzartu zuten Caballitoko buruzagitzak eta grebalariek.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Arbitratzea loteslea izango da.  Berria - Harian   2005-11-15

Erabakia loteslea ez izanik, zein da aurrerantzean izango duen bidea?  Berria - Mundua   2004-07-11

Ebazpena ez da loteslea, soilik kontsultiboa; beraz, edukia ez da agindua.  Berria - Mundua   2004-07-10

Printzipio konstituzionalak [...] lotesleak dira eta derrigortu egiten dituzte erakunde parlamentario guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Presidentea aukeratzeaz gain, herritarrek loteslea izango ez den erreferendumaren alde edo kontra bozkatu zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-04-04

2 ez-lotesle

Emandako 25 ebazpen ez lotesleak bete egin direla.  Berria - Mundua   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabakia loteslea (4)


lotetsi, lotets, lotesten du ad norbait edo zerbait eginbide edo obligazio baten pean ezarri.

Ez da konturatzen zer esaten ari den, elkartu, estutu, hartu, pasatu, bildu, finkatu, batu, hurbildu, lotetsi, harremanean sarrarazi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.


lotgailu ik lokailu.

lotgarri ik lokarri.

loti 1 izond/iz lo asko egiten duena.

Ez nintzen, haatik, asaldatu: bederatzi minutuko atzerapena, eta are gehiagokoa ere, aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Eustaki astotxo lotia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Basoko loti ederra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

Senari jarraiki, sorbaldaren gainetik begiratu bat egin zion loti ederrari eta artegatasun urduri apurrik ere gabe hurbildu zitzaion isil-isilik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Loak hartu naik berriro, hi esnatu zain nengoen bitartean, loti halakoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 284. orr.

-Ikusten duzue, loti ikaragarria bihurtu naiz -esan zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 332. orr.

Gaubeiletan eta beste egite onetan axolagabe, alfer eta loti izan nahi badu, orduan zigorra eman behar zaio asto gaizto eta alferrari bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.

2 irud/hed

Lantzean behin Azpeitia lotia zalaparta politikoek inarrosten dute.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.

Bularra hartzen ari zen haurraren begi lotiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 137. orr.

Haiek pasatzean, ateak ireki eta ahots lotiek galdetzen zieten: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 218. orr.

Osaba Vernonek zurrunga loti ozen bat egin zuen ondoko logelan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loti ederra (10); loti ederrak (6); loti ederraren (5); loti ederren (12)


lotinant (orobat lotinante g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lotinant agertzen da) 1 iz armadako ofiziala, kapitainaren azpian hurrengoa. ik teniente.

Sarjentak lotinanta agurtu, hark kapitaina, eta hirurak solastatu dira zuei behatu gabe.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.

Beste komandante bat genuen konpainiako buru, Buckland lotinanta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Berak ez zeukan bere burua militartzat, antza, infanteriako lotinanta zen arren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.

Kapitain alemanaren ondoan frantses armadako bi lotinant ere ba omen zituan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Ramadi hirian herenegun bahitu zuten Nafa Atala Azidj Poliziako lotinantea hilik aurkitu zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-07-20

Guardiazibiletako lotinant bat hurbildu zitzaidan pasaportea itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Bonnet lotinantak manatu dizue aitzina egiteko prest izan zaitezen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 116. orr.

Jeneralik gabeko armada hartan, Gabriela kaporal garbia zitekeen eta Sauvade lotinanta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.

2 irud/hed

Hor herriak eskaini zintzur bustitzearen aintzinean [Herria aldizkariko] Jorajuria gure Lotinantak eman ditu urteko konduak.  Herria   2003-12-11

3 (hitz elkartuetan)

Lotinant gradura iritsi zen, Roberts handiaren pean, torturan erakusten zuen talentuarengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

4 lotinant jeneral salbuespenezko egoera batean errege kargua hartzen duen pertsona.

Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Antonio Agaramont handik labur izendatu zuten Nafarroako Erresumako lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Nafarroako Erresumako lotinant jeneral Antonio Agaramontekoaren sinadura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Ministroek arrazoi pisuak metatu zituzten lotinant jeneralaren mahaiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

Erresumako lotinant jeneralak zuzen jo zuen gerrira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

5 lotinant koronel armadako ofiziala, koronelaren azpian hurrengoa.

Ez dago nire esku, lotinant koronelen batekin egin beharko zenuke berba.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.

AEBetako Armadako bozeramaile William Macdonald lotinant-koronelak zehaztu zuen erasoa gertatu eta berehala miaketa operazioa abiatu zutela.  Berria - Mundua   2004-01-18

6 koronel lotinant lotinant koronela.

Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erresumako lotinant (7); erresumako lotinant jeneral (4); lotinant jeneral (7); lotinant jeneralak (4); nafarroako erresumako lotinant (3)


lotinante ik lotinant.

lotinantorde iz lotinantearen hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Lotinantorde nekatuak ofizialei esaten zien: 'Hiria herriaren eskuetan dago, bat egingo al duzue?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 287. orr.


lotizamendu iz ipar etxeak egiteko sailetan banaturiko eremua; sail etxedun horietako bakoitza.

Jende hauk bizi dira «Sosegua» etxe multxo edo lotizamenduan. Duela 28 urte Hiruak Bat lotizamenduan etxea erosi zuten.  Herria   2002-11-21

Arzubiko lotizamenduan, lanak hasi dire eta auzotegi berri bat agertuko zaiku herrian.  Herria   2005-07-21

Lotizamenduko bideak enrobatuak izan dira, argi publikoa lurpean ezarri ondoan.  Herria   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiruak bat lotizamenduan (4)


loto1 (orobat lotus g.er.) 1 iz igebelarraren familiako landarea, hosto-handia eta lore biribil zuriak, handiak eta usaintsuak ematen dituena (Nynphaea lotus).

Lotoaren gerizpean babesten da, errekako sahatsek inguratzen dute.  Elizen arteko biblia   Jb 40,22

Urtaro hartan urmaeleko lotoak zimeltzen ari ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 43. orr.

Odisean kontatzen denez, eztia bezain gozoa da lotoaren fruitua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 25. orr.

Gero, itsasoratzeko agindua eman nuen, ez bainuen nahi inor lotoa jan eta itzulera ahazturik geratzea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Loto landareak dituen urmael handia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 126. orr.

Nasaiki landatuak izan ziren Lotus loreen artean, liranja kolorezko arrain lodiak bazeuden urean lasaiki igerika.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 127. orr.

Igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara, eta dortoka txiki batek loto loreen artean gorde du bere buru zimurra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.


loto2 1 iz ipar zorizko jokoa, tonbola modukoa.

Helduden ortziralean 11n "Labourdins" taldeak loto handi bat antolatzen du aratseko 9etan Kiroleta ezker paretan.  Herria   2004-06-10

Krakada eta lotoa izanen dituzte ondotik, egunaren ongi bururatzeko.  Herria   2003-03-17

Milesker loto-ko oparien biltzen ari diren laguntzaile guzieri.  Herria   2003-02-13

Gero jakin nuen nire amak diru poxi bat irabazi zuela Lotoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Loto huntako irabazduna Marina Landaboure gaztea.  Herria   2004-12-02

René Belleau Jaunak du antolatzen Loto hori kermezarentzat eta kermezako langileekin.  Herria   2005-06-30

Fruitu eztia zein dirua eman, lotoa beti loto.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 25. orr.

· 8etan Super lotoa.  Herria   2004-01-22

2 (hitz elkartuetan)

Esku baloi elkartearen loto jokoa.  Herria   2004-04-01

San Josep eskolako buruzagi eta burasoek muntatzen dute loto zoingehiagoka bat helduden igandean.  Herria   2001-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loto bat antolatzen (10); loto handi (7); loto handi bat (7); loto haundi (6); loto haundi bat (6); loto jokoa (6)

eskolako lotoa (3)+


lotofago iz loreekin elikatzen den alegiazko pertsona.

Itsasoak eta haize indartsuek bidetik atera gintuzten, eta, bederatzi egunen buruan, lotofagoen lurraldera iritsi ginen; lotofagoak loreak janez bizi dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Lotofagoek ez zituzten hil, baina loreak janarazi zizkieten; loreak jan zituztenean, gugana itzuli eta berri emateko gogo guztiak joan zitzaizkien, eta lotofagoekin geratu nahi zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.


lotoki (orobat lo-toki) iz lo egiteko tokia. ik loleku.

Pavel Ivanovitxek, lotokitzat eman zioten gelara sartu eta ohean etzan zenean, sabela haztatu, eta bere artean esan zuen: "Danborra ematen dik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

Funtsean, berdinak dira kaserna guztiak: Frantziaren bandera erdigunean, lo-tokiak haratago...  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 13. orr.

Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan, dena xehero antolatua zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Lo-tokiak, bulegoak, biltegiak, sukalde eta jantokiak, garajeak, zalditegi eta ukuiluak, aitzindari zenbaiten etxe tipiak eta oraino ezezagun dituzun eraikin batzuek osatzen dute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 25. orr.

Iratzargailurik gabeko lotokia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 24. orr.


lotordu ik lo 27.

lotsa 1 iz ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota herabetasunak sortzen duen sentimen mingarria. ik lotsari, ahalke.

Lotsa ez da inoiz bertutea izan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.

"Hau lotsa" esan zidan bi pauso aldendu ginenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Lotsa baino gehiago umiliazioa esango nuke sentitzen zuela, inoren laguntza behar izate horrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.

"Hau lotsa" esan zidan bi pauso aldendu ginenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Filistear hori hil eta Israelen lotsa kenduko duenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

Nola gainditu zuen lotsa, eta birjina pobreei buruz iragarri zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Lotsa barik harrotasuna sentitu beharko zenuke horren arrakasta sinesgaitzaren ondorioz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 11. orr.

Desinibitzeko, lotsa galtzeko, ondo pasatzeko hasten naiz edaten, adin horretako guztiek egiten duten bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Ez nuke jakingo esaten zerk bridatu zidan gogoa, lotsak, beldurrak, ala bekatuaren itzalak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Inork ikusten ez dituen lotsak dira eraman-ezinenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Amari lotsa handia ematen zion maitasuna azaltzeak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Lotsatu beharko nuke, eta lotsa dut, lotsa izugarria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Berehalaxe damutu zen eta bere buruari hasi zen esaten lotsa eta desohore handia dela halako Errege handiaren izenean eskatzen duenari laguntza ukatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Itzelezko lotsa pasatua zuelako Ikastetxean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.

3 begirunea, errespetoa.

Bihotz maltzurrena ere, irudimen lizunena ere, ez da gai arrazoia, lotsa eta gizalegea neurri horretan iraintzen duen zerbait asmatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Nik serioegi hartzen nizkion gauza horiek, mindu egiten nintzen, lotsa galtzen nion eta gaizki tratatzen nuen, eta horrexek, aldi berean, min gehiago egiten zion oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

-Bederatzi urteko lotsa zor!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

-Ziur nago Normandiarra lotsa txarreko agertuko zela; halakoxea du usadioa...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Egin ere, 1889. urtean egingo da hori Espainia osorako, foru zuzenbideari lotsa gordeta, apurrean bada ere.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

4 nork bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea.

Badira bizitzaren zoko-moko intimo eta ilunenak lotsa handirik gabe publikoari aitortzen dizkioten autobiografiak, baina hori ez da bide ibiliena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Lotsa galdu zuen, eta etxekoak lotsatzen gintuen, ez baitzuen neurriaren zentzurik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

Sedanok, lotsa arrastorik gabe, "hutsune kuantikoa" ulertu ahal izateko Félix Guattari ezinbestekoa zela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Gupidarik gabe, lotsa izpirik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

5 moralaz, eta batez ere sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. ik beherago 13.

Goazen orain xehetasunetan sartzera, eta has gaitezen lotsa aztertzen, sentimenen eta joera lizunen aurkako mugimendu mengel hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Kulpa eta lotsa direla eta, pertsona ezingo da normatik irten, ezingo da disidente izan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Edo herriko plazan, auzoko mutil lotsa gutxi batek neskaren ahotik dantzarako ezetza hartu eta gero?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

6 ipar beldurra. ik beherago 8 eta 12.

Bidean ninduen halako lotsa batek bat-batean hartu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 153. orr.

Itzulpen lanek italiarrengan sortuko zuten lotsa, "Tradutore Traditore" erranarazi ziena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

-Alimaleko zakur zanpakaria badugu eta lotsa gara hemengo baten bat ausikiko duela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

-Zeren lotsa zara Werner?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Jendea hala ere alde guzietarik jin da, lotsa gabe.  Herria   2004-01-29

Orain, berriz, Nafarroa Behereko jaun printzipalenak Joanaren kontra altxatuak zirelarik, lotsa galdua zuten Zuberoako papistek ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

7 lotsaz lotsa gorriz. ik beherago 13.

Lotsaz makur, zertara jo ez zekiela gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Garbitu beharreko erru baten lotsaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Norak, lotsaz gorriturik, eskua eman zion, eta Andreas Pilniakek muin egin zion eskugainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

ik lotsagorritu.

Orduan bakarrik gorritu zen Lisa lotsaz, bere ondoan mutila ikusita. gonazpikoa utzi zuen, gizonei aurka egin nahi izan zien, mantar hutsean, ernegazioz gorri-gorria, lotsaz baino gehiago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Eta kontu horren gainean hitz egiteko unea iritsi den honetan, lotsaz gaixotzen naiz gure artean gertatu zenaren oroitzapenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

-Lotsaz bete nauzu!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

Elkarri begira geratu ginen, lotsaz, lotsa goxoaz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 57. orr.

· Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

8 lotsazsup_2 ipar beldurrez.

Egiaren erraiteko lotsaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

9 lotsa gabe adlag ik lotsagabe.

Eta neurrien gogorra elizari bazegokion ere, lotsa gabe bilatu zen agintari zibilen konplizitatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Utik at! -dio atso idor hark, lotsa gabe, harro, atso lirainari- eta kito!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 122. orr.

Askotan (protagonistak ausartzen ez badira ere, lotsa gabe aitor dezagun), negozio bila.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

· (beldur gabe) Jo aintzina lotsa gabe!  Herria   2005-12-15

10 lotsa gorri (orobat lotsagorri)

Lotsa gorria emango dizuete, hain maite zenituzten haritz sakratuek, hain atsegin zenituzten baratze sakratuek.  Elizen arteko biblia   Is 1,29

Ezpata eta gatibutza, harrapakeria eta lotsa gorria jasan behar izan dugu, eta horixe da gaurko gure egoera.  Elizen arteko biblia   Esd 9,7

Ene Jainko, lotsa gorritan nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da, Lotsa gorritan geldi bitez / ni hil nahian dabiltzanak!  Elizen arteko biblia   Esd 9,6

Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Zuen jaioterria lotsagorritan eta desohorez betea geldituko da.  Elizen arteko biblia   Jr 50,12

11 lotsa izansup_1 da ad

Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz.  Elizen arteko biblia   Lk 16,3

Lotsa izango dira egin duten guztiaz.  Elizen arteko biblia   Ez 43,11

Lotsa naiz neure buruaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Ene senarra ez da ezeren lotsa eta ez du zentzatzeko asmorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabea edo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 42,8

Ez naiz judu izateaz lotsa, esan nion mingostuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

12 lotsa izansup_2 da ad ipar beldur izan.

Jendea uzkur da, biziki uzkur, lotsa bezala...  Herria   2003-03-13

Bi gazteek erakutsi dute ez direla batere lotsa izen haundikoen kontra jokatzeko.  Herria   2001-02-08

Bestearen ez da lotsa.  Herria   2001-08-02

13 lotsa on moralaz, eta batez ere sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. ik pudore.

Putetxeen jabeen artean baziren lotsa oneko pertsonak: apaiz batek bi zituen, eta ebanjelioko zientzia oso-osoaz esplotatzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.

Zerua lotsa onez gordetzen zen belo-irudiko hodei gardenen atzean, eta horrek xarmagarri bihurtzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Bururdi zuria musukatzen igaro zuen gau osoa, ospitaleko tapaki latzean lotsa onez bildurik, zoriontasunez, maitasunez eta ahalkez dardarka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Baina horrelakoak dira Bekele eta Dibaba: lotsagabeak lehiaketan, lotsa onekoak lehiaketatik kanpo.  Berria - Kirola   2006-03-31

Lotsa onaren mugetatik irten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabiltzeko lotsa (3); ez izan lotsa (3); ez naiz lotsa (3); ez zen lotsa (4); halako lotsa (10); hasierako lotsa (3); izugarrizko lotsa (3); lotsa adierazten (5); lotsa apur (29); lotsa apur bat (22); lotsa apur batez (3); lotsa eginda (16); lotsa eginik (4); lotsa eman (22); lotsa eman zidan (5); lotsa eman zion (6); lotsa emango (11); lotsa ematen (97); lotsa ematen dit (22); lotsa ematen zidan (10); lotsa eragin (3); lotsa eta beldur (3); lotsa eta beldurra (5); lotsa gabe (18); lotsa galdu (10); lotsa galtzeko (4); lotsa galtzen (3); lotsa gordetzeko (3); lotsa gorria (4); lotsa gorritan (3); lotsa gutxi (4); lotsa gutxiago (6); lotsa gutxiko (4); lotsa gutxirekin (9); lotsa guztia (3); lotsa handia (15); lotsa handia ematen (5); lotsa handirik (5); lotsa handirik gabe (4); lotsa izan (7); lotsa izango (6); lotsa izpirik (10); lotsa izpirik gabe (6); lotsa jasan (3); lotsa lotsa (21); lotsa lotsa eginda (15); lotsa lotsa eginik (4); lotsa moduko (3); lotsa naiz (13); lotsa nintzen (4); lotsa onez (4); lotsa pittin (3); lotsa pixka (15); lotsa pixka bat (14); lotsa punttu (3); lotsa sentitu (12); lotsa sentitzen (15); lotsa zara (3); lotsa zen (5); ze lotsa (5); zelako lotsa (3); zer lotsa (13)

ematen dion lotsagatik (3)

lotsak eta beldurrak (4); lotsak galarazten (3)

batere lotsarik gabe (25); ez du lotsarik (7); ez duzu lotsarik (3); ez duzue lotsarik (3); ez izan lotsarik (4); ez nuen lotsarik (3); ez zuen lotsarik (5); inolako lotsarik gabe (20); inongo lotsarik gabe (8); lotsarik eta beldurrik (5); lotsarik ez izatea (3); lotsarik gabe (132); lotsarik gabe erakusten (3); lotsarik gabea (3); lotsarik gabeko (4)

lotsatan utzi (3)

lotsaren lotsaz (34); lotsaz betea (4); lotsaz beteko (4); lotsaz beterik (12); lotsaz beteta (3); lotsaz esan zion (3); lotsaz eta laidoz (4); lotsaz gorri (14); lotsaz gorri geratu (3); lotsaz gorritu (5); lotsaz gorrituko (4); lotsaz gorriturik (5); lotsaz hilko (3); txundituta eta lotsaz (3)

lotsagorritan geldi bitez (3)


lotsabako 1 izond lotsagabea.

Neskato lotsabako batzuek Daviden taldeari erronka bota ziotenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duena seme lotsabako eta ohoregabea da.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,26

-Gazte harro eta lotsabakoa -esan zuen Kako-okerrek-, prestatu heriotzarekin elkartzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Mota askotako lapur, ergel eta lotsabakoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Gogoa egin zitzaidan pertsonaia berezi haren gainean gehiago jakiteko, lotsabako harekin aurrez aurre egokitu eta neure begiekin jardunean behatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

2 (adizlagun gisa) lotsa gabe, lotsarik gabe.

Txilintxok lotsabako erantzun zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 58. orr.

-Kako bat zeukan, kapitaina? - galdetu zuen Cooksonek, lotsabako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.


lotsabide iz lotsatzeko motiboa.

Ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat, oi Israelen Jainkoa!  Elizen arteko biblia   Sal 69,7

Ez nion lotsabiderik eman nahi.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 28. orr.

Konturatuta zegoen, ordea -eta hori lotsabide zitzaion, txit, bere baitan-, trebeagoa zela, dirua irabazten baino, hari eusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.


lotsadura iz ipar lotsa (zazpigarren adieran), beldurra.

Baina airatu zait lotsadura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 109. orr.


lotsagabe 1 izond lotsarik ez duena. (pertsonak)

Gizon lotsagabe eta zentzugabeen esku zagok orain lurralde hau.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 188. orr.

Baziren ikasle lotsagabe batzuk ozarkeriarik handienak ere egiten zituztenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Urdanga lotsagabe horren kontura primeran igaroko dugu gaurko gaua...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

Neska bitxi samarra da; izuti samarra, normalean, eta etxean lotsagabea oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Zenbat eman dik Peppone lotsagabe horrek penaltia adierazteko, berdinketa gertatuz gero?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Esker txarreko lotsagabe galanta zara zu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

-Lotsagabe hori, zakur eme alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

2 (bestelakoak)

Gorroto du mizke hazitako txakur lotsagabe hori.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Begiratu luze eta lotsagabe samarra zuzendu zien.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

-Ez diat onartzen, Joxemai -haserre antzean-, hizkera lotsagabe hori.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 28. orr.

Zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Den-dena poliki aztertu nian... barkatuko didak jakin-min lotsagabe hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Pollyren aipamen lotsagabe bat egin zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Literatur lapurreta lotsagabe bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Lotsagabe bezain fidagaitzak dira txoriok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Zenbat aurreratu duen lotsagabe honek denbora gutxian!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 129. orr.

-Ez ezazu esan "bai" hain era lotsagabean -purrust egin zion izeba Margek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.

3 (erkaketan)

Haizea baino lotsagabeagoa da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

4 (adizlagun gisa) lotsarik gabe. ik lotsagabeki.

Lotsagabe begiratzen zion sorginak, bere hortz-hagin goroldiotsuak erakutsiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Harro eta lotsagabe jokatu baitu.  Elizen arteko biblia   Jr 50,29

Bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Muturrean gora lotsagabe igotako aparra miazkatu eta pasta gerezidun bat ahoratu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 52. orr.

-Zer nahi duzu, zuria? -galdetu zion neskak, lotsagabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Berak ez ikusia egiten zidan, baina nik banekien berak bazekiela hantxe nengoela ni, lotsagabe eta isilik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.

Lotsagabe irten ziren golaren bila.  Berria - Kirola   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausart eta lotsagabe (4); gizon lotsagabe (4); joko lotsagabe (3); lotsagabe aritu (6); lotsagabe aritu zen (3); lotsagabe atera (3); lotsagabe begiratzen (3); lotsagabe ekin (3); lotsagabe halakoa (6); lotsagabe hutsak (3); lotsagabe jokatu (5); lotsagabe samar (3)

jarrera lotsagabea (3); lotsagabea halakoa (6); lotsagabea izan (7)

era lotsagabean (3)


lotsagabekeria iz lotsagabetasun gaitzesgarria; egite lotsagarria.

Hiztun bikaina, aurpegiz alaia, begitartez atsegina, zabarkeria eta lotsagabekeriarik gabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Kristinarekiko ahaidetasunak edo hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Gogoko nuen mutilaren lotsagabekeria espantu gabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Lotsagabekeria hau gogor zigortzeko eskatzen dizuet.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 284. orr.

Hori, Triniti, gezur hutsa eta lotsagabekeria da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 85. orr.

Zer nolako lotsagabekeriak!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Baina isildu egin zen, lotsagabekeria pentsatu izan balu bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 43. orr.

Horrelako lotsagabekeriak txundituta utzi zituen gure gizonak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Lisak bere lehengusuarekin egiten zituen lotsagabekeriez mintzatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.

-Ez niri lotsagabekerietan hasi gero -esan zuen-, bestela ez zaitut-eta parkera eramango!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Lotsagabekeriaz erantzuten dion hobe-beharrez esandako guztiari.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 81. orr.


lotsagabeki adlag lotsarik gabe. ik lotsagabe 4.

Errepresioa justifikatzeko gezurra lotsagabeki erabiltzea ez baita gaurko kontua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 177. orr.

Lotsagabeki begiratu zion emakumeari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Abasek Hamida ikusi zuen, lotsagabeki eseria, soldadu sail baten erdian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

-Ez! -erantzuten dute umeek lotsagabeki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Ama berriz, Hain zen lotsagabeki ederra non, bera pasatzean kale komertzio guztia gelditu egiten zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.

Lotsagabeki eta jendetasun arrastorik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Ez baitut inoiz izan emakumeei aurrez aurre begiratzeko ohiturarik, ez behintzat horren lotsagabeki.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.


lotsagabetasun iz lotsarik eza.

Haren lotsagabetasuna ulertu ezinik, begiak begietan josi zizkion, halako zerbait esatearren: "Ba ote dago niri horrela hitz egiterik?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

Hitz batean esateko, lotsagabeagoa, bere on-gaitz guztiekin; lotsagabekeria esango nuke orain, lotsagabetasuna orduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 86. orr.

Berariazko lotsagabetasun grazia gaiztoz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 39. orr.


lotsagabetu, lotsagabe(tu), lotsagabetzen 1 da/du ad lotsagabe edo lotsagabeago bihurtu.

Gizon hari Praixku deitzen genion, eta zurrutarekin guztiz lotsagabetzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.

"Horrelako marikoi jotzen baduk ez haiz oso boxeolari ona izango", lotsagabetu zen mutikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Berriro hitza hartu, eta, ordurako zeharo lotsagabetuta, honelako zerbait esan nien: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.

Joan egingo haiz, edo, bestela, aitonari kontatuko zioat nirekin lotsagabetu haizela eta hi irentzeko aginduko dik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.

Ahalik eta isilen jokatzera entseatzen ginen, baina haragiaren eromenak aise ditu eztarriak lotsagabetzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Kontzientzien inbaditzeko grina hau Estatuaren partetik, beti egon bada ere gizarte modernoan, azken denboran, balio sano eta demokratiko beharrezkoen inposaketa agresiboaren izenean ikaragarri lotsagabetu dela gure artean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Xala eta Paskual ere hor daude, lotsagabetuta.  Berria - Kirola   2004-01-28

2 (era buruta izenondo gisa)

Baina, gazte zaharkitu inozo lotsagabetuok ez dute deusen kulparik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.


lotsagabetxo izond adkor lotsagabea.

Baina ezpainetan irribarre lotsagabetxoa zuen esan zidanean, eta ez ninduen batere konbentzitu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.


lotsagabezia iz lotsagabetasuna.

Hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.


lotsagaldu 1 izond lotsa galdu duena. ik lotsagabe.

Gazte lotsagaldu horretaz ari naiz...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Kontuan harturik ezen morroiak lehengo aurpegiera lotsagalduarekin begira jarraitzen zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Seguruenik kafera gauero etortzen zaion lotsagalduaren aditzea izango duzu, ezta?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Une hartan lotsagaldu hura eskumenera izan balu, tigre baten gisara oldartuko zitzaion bere atzaparrak itsastera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Uste ote zuen errusiar bat, erbesteraturik ere, bere herria saltzeko bezain lotsagaldua izan zitekeenik?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 435. orr.

-Lotsagaldu horren amarrukeria bat baino ez da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.

-Ahantzi zure zakur ametsak, lotsagaldu halakoa -aurre egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.

Ongilea lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen da; lotsagalduak, berriz, bertan behera uzten du.  Elizen arteko biblia   Si 29,14

2 (hitz elkartuetan)

-Bada, nik segituan sartuko nuke lotsagaldu koadrila hori arrastoan!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.


lotsagarri 1 izond lotsa ematen duena, lotsarazten dena.

Adar ostotsu bat erauzi zuen, gorputzeko alde lotsagarriak estaltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Galdukeriaren fruitu lotsagarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Bizitza lotsagarria baino heriotza ospetsua nahiago zuenez, [...].  Elizen arteko biblia   2 M 6,19

Desiraz, gauza lotsagarri eta misteriozko baten tentazioaren aurrean bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Gauza lotsagarri eta higuingarriak erakusten zaizkie keinuz eta hitzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.

Zor eta bonbonkeria lotsagarri gehiago?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.

Gaztaro betean galtzen dute bizia, era lotsagarrian hiltzen dira.  Elizen arteko biblia   Jb 36,14

Victoriak egoera lotsagarrian ikusi ninduela zen errealitatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.

Itxura lotsagarrian jantzita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 138. orr.

Deus ere ez dago lotsagarriagorik izerdia baino.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 91. orr.

2 (izan aditzarekin)

Zuzentasunak goretsi egiten du herria, bekatua nazioen lotsagarri da.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,34

Agustinentzat sinestea ez da lotsagarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Autoreari guztiz lotsagarri zaio irakurlea hain luzaz nekaraztea beheko klaseko jendeari buruzko kontuekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,6

Eza inoiz ez baita lotsagarri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.

· Kontu hau guztia lotsagarria da, hasieratik amaieraraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Lotsagarria izan zen han gertatutakoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 100. orr.

Guztiz lotsagarria duk Gwendolenekin maitakeriatan habilen modua.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.

"Lotsagarriak dira ume hauek", esan zuen berak hasperenka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 93. orr.

-Zuzena eta bidezkoa dena nolatan lotsagarria izan?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ikusiko duzu, aita: ez dut lotsagarri utziko zure leinua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

-Bai, lotsagarri laga gaituzu- esaten didate gurasoek.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 23. orr.

Esan zidan neska bat lotsagarri geratzen dela bere sentimenduak jende aurrean horrela agertuta...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 298. orr.

Lisias bera ere lotsagarri ihes eginez salbatu zen.  Elizen arteko biblia   2 M 11,12

Biluzik agerraraziko zaitut herrien aurrean, lotsagarri erreinuen aurr ean.  Elizen arteko biblia   Na 3,5

Une batean, lotsagarri larria bihurtu zitzaidan komunera joateko premia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskunean)

Sorterriaren lotsagarri ez izateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Zergatik ez konpondu toki publikoetan denon lotsagarri dauden euskarazko disparateak?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 95. orr.

-Etxekalte hezigaizto horrek denon lotsagarri utzi gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Eta ez da, bada, ozenki irakurtzen hasi, nire lotsagarri, keinuak eginez eta ahotsa behartuz, nik idatzitakoa barregarri utzi nahirik!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

5 (izen gisa)

Etxearen lotsagarria zara!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Hantxe hilko zara, harrogarri zenituen gudu-gurdi eta guzti, zeure jaunaren etxearen lotsagarri hori.  Elizen arteko biblia   Is 22,18

6 ipar beldurgarria.

Gerla lotsagarri hura ez da ahantzia.  Herria   2002-11-14

Buruilaren 16an Sarako elizdorrean zagon ezkila ederra, sute lotsagarri batek du suntsitu.  Herria   2003-10-02

Xinaurritegi lotsagarria.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Ifernuko labe lotsagarria.  Herria   2001-10-18

Asteartea jin zelarik, bigarren gau lotsagarri baten ondotik, Josepe egun guzia etxen egon zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 179. orr.

Arratsaldea izan zen lotsagarri luzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Lotsagarri da segur ikustea ETA nola tematzen den bere hartan, borroka harmatuari uko egiteko partez. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza lotsagarri (6); lotsagarri da (6); lotsagarri geldituko (4); lotsagarri geldituko dira (3); lotsagarri geratu (7); lotsagarri geratuko (3); lotsagarri geratzen (3); lotsagarri gertatuko (6); lotsagarri iritzi (4); lotsagarri iritzi zion (3); lotsagarri izango (4); lotsagarri utzi (20); lotsagarri utzi zituen (3); lotsagarri utziko (7); lotsagarri utziz (3); lotsagarri uzteko (3); lotsagarri uzten (5)

auzi lotsagarria (3); egoera lotsagarria (4); guztiz lotsagarria (8); ikuskizun lotsagarria (7); jarrera lotsagarria (12); jarrera lotsagarria izan (3); kanpaina lotsagarria (3); lotsagarria balitz (3); lotsagarria balitz bezala (3); lotsagarria da (110); lotsagarria eman (3); lotsagarria eta patetikoa (3); lotsagarria iruditu (3); lotsagarria iruditzen (10); lotsagarria iruditzen zaigu (3); lotsagarria izan (21); lotsagarria izan zen (11); lotsagarria izango (8); porrot lotsagarria (3); proiektu lotsagarria (4)

lotsagarriak dira (5)

egoera lotsagarrian (3); era lotsagarrian (3); modu lotsagarrian (3)

lotsagarritzat jo (21); lotsagarritzat jo zuen (8)


lotsagarrikeria iz gauza edo egite lotsagarria.

Giza adimenak irudika dezakeen lotsagarrikeriarik lizunena. Ez naiz ausartzen ere lotsagarrikeria hau aitortzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Nire kontra egin dituzten lotsagarrikeria eta desleialkeria guztiak.  Elizen arteko biblia   Ez 39,26

Zergatik egin didazu lotsagarrikeria hau, zurea eta zure anaiena den nire etxera etorri eta limosna bila joanez?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.


lotsagarriki adlag era lotsagarrian. ik lotsagarriro.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Duela hogei bat urte gure herrian ofizialki babes hartu zuten italiarrak orain estraditatzeak lotsagarriki bortxatuko luke Frantziak 1985ean emaniko hitza.  Berria - Mundua   2004-07-01


lotsagarriro adlag era lotsagarrian. ik lotsagarriki.

Horrek adierazten diguna da autoreak diru zikina hartzen duela lotsagarriro pertsonaren balio garbien neurri gisa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Azkenik, lotsagarriro botatzen naute, denen irainen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Ilea arraso moztuta, buruko painulotako bandera española ezarririk, kalerik kale arrastan erabili zituzten emakume abertzaleak, lotsagarriro umilatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.


lotsagogor iz adkor lotsa.

Ez nekien zeri egotzi, lotsagogor, ezjakin ala ergelkeriari, latin ez batere samurrak hiztegia beste tresnarik behar ez zuelako ideia hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.


lotsagorri ik lotsa 10.

lotsagorritu, lotsagorri(tu), lotsagorritzen (orobat lotsa-gorritu g.er.) 1 da/du ad lotsaz gorritu.

Goio tomate zapalduaren moduan lotsagorritu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

Lotsagorritu ninduen betileetaraino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

Gaur egun, lotsagorritu egiten naiz eta deseroso sentitzen oroitze hutsarekin, baina orduan bururatu ere ez zitzaidan egiten bestela jokatzerik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Istant baten buruko zutik baitzegoen atzera berriz xafla zulatuzko plataforman, batere lotsagorritu gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Jimmy ohartu zen lotsagorritzen ari zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

-Lotsagorritu egingo nauzu! komisariako ate nagusian ikusi nuen neure burua, lotsa-gorriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.

Txalo handiek agurtu zuten Mary Jane, lotsagorriturik eta partitura urduri bilduz gelatik ihesi irten zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Eskerrak eman aurretik zabaldu egik -barre egin zion Mentxuk mutiko lotsagorrituari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 131. orr.

Hilde andereak irribarre itsugarri batez hartu zuen nire aurpegi lotsagorritua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 56. orr.

Aitorpen lotsagorritu hauxe baita azken gutun honen arrazoi nagusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lotsagorritzen ari zela (3)


lotsagorritze iz lotsaz gorritzea.

Ez duzu beste aukerarik edukiko, lotsagorritze eta ustekabe guztiek garrantzia galdu dute Maria Sarak eman duen urratsarekin alderaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

Lotsagorritzeak masailetan islatutako ondorioak disimulatzearren aulkira itzuli zen Joselu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.


lotsaizun (orobat lotsakizun; Euskaltzaindiaren Hiztegian lotsaizun agertzen da) 1 iz norbait lotsarazten duen gauza. ik desohore.

Belarriak apaltzen dituzte, buztanak erortzen uzten, eurek ere hiltzearen lotsaizuna sentituko balute bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Egunez egun ari naiz zigor horrekin bizitzen, lotsaizunean bizitzea neure bizimodutzat onartzeko ahaleginetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Lotsaizunean erorita nago, eta lanak izango ditut berriro jaiki eta hortik ateratzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Honela esan zuen: "Kendu dit Jaunak lotsakizuna".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 85. orr.

Ezin jasan zuen euren haurtxoa besoetan hartuta ikustea, hain mingarria izaki andereñoaren jokabideak zeharka eragiten zion lotsaizuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Eta jendeak lotsarazten dituenean eta limosnarik eman nahi ez dienean, eskerrak eman biezazkiote horregatik Jainkoari; izan ere, lotsaizun horien ordain ohore handia jasoko dute Jesu Kristo gure Jaunaren auzitegi aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Lotsakizuna ugari eta laidoa jasan behar izan dituztenez.  Elizen arteko biblia   Is 61,7

Gaur egun 2.000 soldadu besterik ez badira ere, mundu honetako lotsaizunik handienetakoa izaten jarraitzen du base horrek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

2 lotsabidea.

Seguru aski ere, amodio kontu lizunok adieraztekoan kultura kristauak eragindako pudore edo lotsaizuna dela medio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Traba besterik ez haiz izango harentzat, lotsaizuna, bizi guztian.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

3 pl lotsariak.

Atzoko sozialista gorriak orain liberal zuriak dira (Prietoren "socialista a fuer de liberal" leloa gustatzen zaie: ez liberal eta ez sozialista askok lotsaizunak estaltzeko zapitxo literario oportuno bat).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.


lotsakizun ik lotsaizun.

lotsakor 1 izond lotsatia.

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Flauberten liburuaren kointzidentziaz konturatu izan balitz ere, Txekhovek, berez, ez ziokeen ezer aipatuko: apalegia zen, lotsakorra oso, hotza ezezagunekiko tratuan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

Neskak kilimusi lotsakor batez itzuli zion irribarrea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

2 (adizlagun gisa)

Agur egiteko asmoarekin adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean eta keinua erdibidean geratu zitzaion, motz eta lotsakor, eta bere eskuineko esku hori berriro arrotz bihurtu zitzaiola pentsatuz alde egin nuen handik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 167. orr.

Feriaren erdialdera abiatu nintzen lotsakor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Eta autoa martxan jarriko nian baldin eta emakumeak lotsakor, barkamena eskatuz bezala, deskuidatu egin nintzela esan izan ez balit.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.

3 ipar beldurkorra.

Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Horiek hola, "demo" horiek ez dira lotsakor! batzu Parisen izan dira Zuzen taldeko lagun batzuekin, eta La Santé presondegiko murru baten kaskorat hupatu!  Herria   2002-12-26

Konplimenduak egin daizkiote feriaren muntatzaileeri, geroari buruz ez direla lotsakor eta molde hortan behar dutela aintzina segitu...  Herria   2004-05-20


lotsakortasun iz lotsakorra denaren nolakotasuna.

Emakume guztiek duten ostrukaren lotsakortasun hori ez ikararazteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Gure ezertarako ez den itxuraren zaletasunarekin, gure lotsakortasun gorrotagarriarekin, gure moral zentzugabearekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.


lotsalarritu da/du ad lotsak larritu.

Ez nau lotsalarritzen kazetari izan nahi izanak, nahiz orain errutina horri ezdeusa deritzodan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.


lotsaldi iz norbait lotsa den aldia.

Zenbat lotsaldi gogor pasarazi zion mutil horrek!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.

Sarak ez dio hitz egin nahi izan “ordu beteko lotsaldi bat” izan duelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 378. orr.

Bere burua ere ezkutatu zuen, bigarren lotsaldia ez jasateko, jakitean, urte asko lehenago, [...] amak Napumoceno jaunaren dirua onartu zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 146. orr.


lotsamendu iz lotsa.

Lotsamenduak harturik? segeretua berarekin ereman du.  Herria   2003-07-03


lotsamindu, lotsamin(du), lotsamintzen da/du ad adkor lotsatu.

Zure ama, bere larogeita hamalau urterekin, euskara besterik ez dakielako, lotsamindurik joaten da klinikara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.


lotsarazi, lotsaraz, lotsarazten 1 du ad lotsa sentiarazi.

Hau idaztean, ez zaituztet lotsarazi nahi, ohartarazi baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,14

Badakizu nola iraintzen nauten eta lotsarazten, / nola desohoratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 77. orr.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Zozokeria inozoak, ezertarako balio ez duten irudi ezdeus eta txepelak, edonor lotsarazteko modukoak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Lotsarazten gaituzten estigmak ezkutatzea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Ispiluan itsatsita, neure burua lotsarazteko, Wester Mail aldizkariko "Gales egunez egun" sailean argitaratu zidaten poema bat zegoen, baina ez zidan jada lotsarik ematen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

2 ipar beldurrarazi.

-Biba zu, Magali, aro hitsak ez zaitu lotsarazi beraz?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.

Setio hark ez zuen Joanes lotsarazten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Bazterretik batzu ari direla hura zikindu eta apaldu nahiz, oroz gainetik lotsarazi nahi luketela ez dadin president-gai izan helduden urtean.  Herria   2001-04-26

Euskal-departamenduari eza eman diotela Parisen bainan ez gituela horrek gibel-arazi behar! baditake gainerat eza eman duten gure lotsarazteko eta gure da erakustea ez gituztela batere lotsarazten.  Herria   2003-01-28

3 lotsaraztearren lotsarazteko.

Batzuetan Roberts jaunak, lotsaraztearren, "pobrearen adiskide" esaten zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ni lotsarazteko (3)

lotsarazten ninduen (3)


lotsari 1 iz lotsa, lotsabidea.

Ez, ezta ulertzeko ere: lotsaria zen hori, laidogarri ezaina; beste bide bat bilatu behar zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Nork bere buruari, berriz, lotsaria eta atsekabea, bizi den artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

2 pl giza ernalkinen ageriko zatia.

Zaintzen zuten andereñoak uxatu zituen zantarkeriak esanez, lotsariak erakutsiz, buztana tente zuela haien atzetik lasterka abiatuz. Nik ere biluztu egingo zaitut, zure lotsariak bistan jarriko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Gerripeko bat besterik ez zuela lotsariak estaltzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Adan eta Evak, konparaziora, piko hostoz estali zituzten beren lotsariak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.


lotsati 1 izond/iz erraz lotsatzen dena, pertsona nagusien edo beste sexuko gizakien aurrean lotsatzeko joera duena. ik ahalketi; lotsakor. (pertsonak)

Neskato ihar eta lotsati bat gogoratzen nuen nik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik, gatibu zeukan xarma hura desegiteko betebeharra neukala sentitu nuen, [...] emakume hura benetan zer zen agerian uzteko betebeharra, alegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Lotsatiek ere, telefono erotikoen bidez, bazuten euren fantasiak bakarka betetzeko aukera, eta ez txikia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

2 (bestelakoak)

-Orain ez dut idazten- sartu nintzen tartean, ahots lotsatiarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean, erdibidean geratu zitzaion keinu labur eta lotsati bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Bekainak kakotu nituen, Mitxelenaren doinu lotsatiak harriturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 45. orr.

Aitak begiak beheititu eta irribarre lotsati bat ezkutatzen zuela ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Nekeak tarteka lotsatiok adoretsu egiten baikaitu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

3 (izan aditzarekin)

Ni lotsatia nintzen neskekin -gorritu egiten nintzen, aztoratu, haien aurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Florent lotsatia zen; hogeita hamar urterekin, ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Konturatzen zen Joxe neskak begi onez begiratzen ziola; baina hain zen gizon lotsatia, non sekula ez baitzen ausartuko hari ezer esatera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Aski lotsatia nintzen izatez, baina hizketarako ez nintzen inoiz kamutsa izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 55. orr.

Pertsona zintzoa zen eta lotsatia, lotsatiegia aukeran.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

-Lotsati samarra izaten naiz neskekin -aitortu nion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Batzuetan lotsagabe eta besteetan lotsati samarra den txoriño batek eskaini dit txostena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

4 (adizlagun gisa)

Lotsati erantzun nion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.

Aita lotsati eta baldar ibiltzen zen asteburuko gonbidatuen artean, jakatxo higatua soinean. Kale kantoi aldera begiratu du lotsati.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Elkarri begiratu zioten, aldi berean harro eta lotsati.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Itsua politikaz mintzatzen hasi da, hasieran lotsati, segituan konfiantzaz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.

Untxiek, berriz, lotsati, edo agian izuti, ekiten zioten pentsu borobil eta luzexkari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

Eguzkiak Mugarra ostetik agur esaten du lotsati, Aramotz gorituz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irribarre lotsati (8); lotsati eta uzkur (3); lotsati izate (4); lotsati samar (6); lotsati samarra (5); ume lotsati (3)

irribarre lotsatia (4)


lotsatikeria iz lotsatia denaren egintza, gaitzesgarritzat markatua.

Zapaldu lotsatikeria guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.


lotsatu, lotsa(tu), lotsatzen 1 da ad lotsa sentitu.

Neska bat ikusi dut Victoria lorategian, eta lotsatu egin naiz eta ez diot hitzik egin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.

Beraz, lotsa zaitez eta hartu desohorea zeure gain, errugabeak bailiran utzi baitituzu ahizpak.  Elizen arteko biblia   Ez 16,52

Atean agertu, biluztu eta, bigun-biguna bazuen ere, ez zen batere lotsatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Darling jauna guztiz lotsatu zen egindakoaz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 47. orr.

Jendaurrean lotsatu gabe kantatzen eta hitz egiten.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.

Eta on egiten zion pornografian lan egin zuela-eta ez lotsatzeak, nik uste.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Baina lotsatu egiten da bere pozaz, berekoikeria itsusi bat delakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Ematen zuen lotsatu egiten zela soldadu-garaiaz hitz egiteaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Lotsatu egiten al zara nitaz, Hobie?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 110. orr.

Irudipen hori etortzen zitzaidan bakoitzean, lotsatu egiten nintzen neure buruaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Dionisos lotsatu egin zen bere jarrera paternalistaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.

Jende asko da Touretteren sindromeagatik larritu eta lotsatzen dena, mundutik erretiratu eta armairu batean ezkutatzen dena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Lotsatu egin nintzen proposamenarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Aurrena uko egin zien arratsaldeetako ibilalditxoei, lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin, Aurrena uko egin zien arratsaldeetako ibilalditxoei, lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.

Harrotu beharrean, lotsatu egin behar omen genuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

2 du ad lotsa sentiarazi.

Zorionak lotsatu egiten nau -esan zuen Nathanielek, baina ahotsa ahuldurik, esaten ari zenak ere lotsatu egingo balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Gehienera ere, ikuskizunaren itsusiak gogaitzen nau, baina ez lotsatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

Itsumen hura gogoratze hutsak lotsatu egiten nau orain; ez, ordea, garai hartako jakin-minak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Zuzen ari zen, lotsatu egiten baininduen Ada nire arropa zikinarekin ikusteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

Lotsatu egiten hau nirekin hitz egiteak, ala?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

3 da/du ad ipar beldurtu.

Orduan, lotsatzen naiz, esnearen molekula salbaietarik, zerbait piztia haziko eta nire oherainoko bidaia luzea tragikoki hautsiko duelako menturaz hordi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Baina Magali ez zuen euriak batere lotsatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 91. orr.

Ikus beza zure Zuhurtasun Argiak, zu Jaun txit Argia, jasateko ditudan guztiak lotsatu gabe pairatzekotan zenbat naizen Jainko laguntzaren beharretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

Gehiago lotsatzen zuen bere anaiak Bibliako hitzak errepikatzeak, haren hoztasunak baino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Zenbat aldiz, bide-nabar, lotsatuak zirelarik, hitz miragarri horiek kuraia berriz piztu zuten haien bihotzetan?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 185. orr.

Lotsatua zen, zepo batean harrapatu erbia iduri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Atzokoa zer zen badakigu, ohorea desohore zela sinetsia genuen denbora hura; eta hala ere biharkoak gaitu lotsatzen  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ondo gogoan ditu Mirenek ama lotsatuaren, nekatuaren begirada sinesgogorra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Txibista deigarri batez hornitutako fardela eman zion eta "eskerrik asko" lotsatu batekin batera jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 131. orr.

Irribarre lotsatu batez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.

Batean bisaia eskuekin gordez, bestean eni behatuz aire lotsatu batekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.

Zure ikasle ginenon mututasun lotsatua hautsi beharrez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendea lotsatu (4); lotsatu antzean (3); lotsatu arren (5); lotsatu gabe (22); lotsatu samar (7); lotsatu samarturik (3); semea ere lotsatu (3); zertan lotsatu (6); zertaz lotsatu (4)

apur bat lotsatuta (3); erdi lotsatuta (3); lotsatuta egon (3); lotsatuta egongo (4); lotsatuta geratu (4); lotsatuta nengoen (7); lotsatuta sentitu (4); lotsatuta zegoela (3); lotsatuta zegoen (4)

lotsatzeko moduko (6)

mezuaz lotsatzen (3); mezuaz lotsatzen bada (3)


lotseria iz ipar beldurra. ik lotsa 7.

Lotseriak hartzen zuen zenbait aldiz bereziki ofizier SS batek ostiko bat ederra eman zion arrats hartan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.


lotsor 1 izond lotsakorra, lotsatia.

Abasek irribarre lotsorra egin zuen, baina ez zuen hitz erditxorik ere esan: ongi ohartu zen zuhurra izatea komeni zitzaiola eta kontuz ibili lagun suminkorrari esaten zionarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.

2 beldurkorra.

Arima lotsor, txepelak ez du munduan misio propio bat: haren bizitzea hor-egotea eta irautea izaten da, eginda aurkitu zituen gauzen artean mugitzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.


lotu, lot, lotzen 1 du ad lokailuen edo lokarrien bidez batu edo atxiki.

Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu, eta pixka bat apaintzen saiatu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Gero, poliki-poliki eskua atzeratu, bularretakoa igo, eta alkandoraren botoiak lotu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Prakak jantzi, gerrikoa lotu eta ahal bezain lasterren atera nintzen handik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Erakutsi egingo dizugu nola lotu behar dituzun lokarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Gerria larruzko uhalez lotua zeraman.  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,8

Oinetakoak lotu zituen lehendabizi, jaka jantzi zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Gizonak leporaino lotu zuen zamarra, eta emakumeak hobeto itxi zuen berokia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Herrirantz joan zen, lasai, atorra has, besorik gabeko barnekoa lotu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.

ik lotugabe.

Gero, etxeko nagusia atera zenean, kargu hartu zion zakurra lotu gabe zeukalako.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 12. orr.

Betiko tabernan oporrak hartu dituzte eta ondokora joan naiz Martinek bizikleta lotu bitartean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.

Sorbaldan zeraman xal gerezi-kolorearen ertzak lotu zituen amak katekorratz batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Argazki-kamera eta flasha kable batez lotu eta esku banaz heldu zien jaiki aurretik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Oinak girgiluz lotu eta eraman espetxera!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Giltzadura bakoitza lotzen duten torloju eta azkoinak estutzen badira, egitura zurrun eta jokorik gabea eratzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. Etxeko nagusia, arreba eta morroia salako habeari lotu; zituzten diru eta erlikia guziak kendu; eta etxabereak barren, su eman omen zioten jitoek etxe guziari, eta hanka egin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Baina zein ibilgailu motari lotu zaldi horiek?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Suhiltzaileak ibai-zolan zeuden beti, garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian. maitalerik gabe ezin etsi eta bere burua lotu ziola sagarrondo adar sendo bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Ilea lotu gabe zekarren, eta azazkalak odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

2 (non adieraziz)

Ohetik atera, eskuak atzean lotu zizkidaten eta hormari begira ipini ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Ohean lotu, eta hor edukiko naitek egunetan eta egunetan, obratzeko ere askatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Sotana gerrian lotu eta galtzak agerian dituela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Zaldia ur bazterrera eraman eta zuhaitz batean lotu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Sokak lurrean sendo iltzatutako makiletan lotu zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

-Hartu nire zapia eta lotu lepoaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.

Alde egin zutenean, emakumeak lokarri gorria lotu zuen leihoan.  Elizen arteko biblia   Jos 1,21

Ezpata lotu zion gero gerrian, jantzien gainetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Haiek, aldiz, mastan lotu ninduten, esku eta hanka, eta arraunean jarraitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

3 irud/hed

Komunikazio elektrikoak baizik ez ditu lotzen Siberiako bi mugak, mendebaldekoa eta ekialdekoa, 8ø000 versta luze baino gehiago den hari baten bidez.Iraganarekin lotzen zuten lokarri guztiak hautsirik, orainaldia zuen mugarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Sexuak elkarri lotzen gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Izen batek asko lotzen du: txakurra edozein da, baina Lixta ez, Lixta ez da edozein.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Neska gazte beltzaran maitagarri bat ikusi zuen, lurrean eserita, tratua lotu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Negozioa erabat lotu artean, ez dago zertan gehiegi aztoratu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.

Elsbeth galtzeko beldurrak lotzen ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Gauza asko lotu behar dituzte; baliteke eragozpen bat baino gehiago sortzea, eta poliziak, ondorioz, denbora gehiago beharko du seguru asko deklarazioak egiaztatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 101. orr.

Hala oroit dezaket problema hura, xake jokoarekin lotua zegoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

Ez zuen mingaina lotzen hitz egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Ezin izan nuen herra lotu, eta pistolaren kirtenaz jo nuen buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

4 (elkartu)

Umbertok Trieste eta triste lotu zituen [...] Trieste munduko hiririk tristeena zela esateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

Mugimenduarekin lotzen da eskeletoaren zeregin nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Zerk lotu ote du, ordea, saguzahar hori hortzarekin?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Betidanik kalean bizi den jendea lapurretarekin, burutik joandako mozkorrekin eta miseriarekin lotu nahi izan bada ere, badira beren egoera duintasun berezi batez eramaten duten homelessak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Errusiaren azpian egoteak sortzen zien gorrotoari ez ote zitzaion lotu erlijio grekoaren eta musulmanaren arteko etsaitasuna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Oparo jan eta edateari lotu izan zaio eritasun hori, baina guztiz argitu gabe dago oraindik haren jatorria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

Konputagailua neurozientziekin lotzen dugunean inteligentzia artifizialaz hitz egiten hasiko gara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

5 zauriez eta kidekoez mintzatuz, tela zerrenda batez inguratu.

Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Saihetseko zauria lotzen zion zapia aldatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

Gizon zaurituek ez dute egun bete pasa arte zauria lotuko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.

Sendagileak estu lotu zion hautsitako hanka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Muinoia bendaz lotu zion gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

• 6 zaio ad itsatsi, atxiki.

Haren itxura lasaiagoa eta soinekoei lotu belar zatiak hitzak baino aise hobeki mintzo ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Goroldiorik ere lotzen ez zaion harri ahantzi batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Urteen joanean, ordea, erdeinuzko goroldio halako bat lotu zaio esapideari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Pantxori hotzikara lotu zaio bizkarretik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Sukarra lotu zitzaion eta hiru bat aste bai lo ez lo ohetik jaiki gabe eman zituen zentzua tontoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Errepide ilun estuari lotu nizkion begiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 302. orr.

Hong Kong zen, 1997an Txinari berriz lotu zitzaion arte, ekonomia erabat liberalaren munduko adibide bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

7 irud/hed

Gurean bestelako esanak lotu zaizkio Karmengo Ama Birjinari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Bizi-maila hazkundeari lotzen zaio zuzen-zuzenean, eta bizi-kalitatea garapenari.Neska, hitza hitzari nola lotu jakin gabe, isil-isila geratu zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Ez dakizu zer ari zaren, baina hitza hitzari lotzen zaio, esaldia esaldiari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Eta Mikel, beste sasikume bat, gaur lotu behar izan da tipa batekin, juxtu gaur!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.

Euskalduna pilotalekuaren sarreran lotu ziren, handik ehun metrora zegoen jatetxean afaltzekoak ziren eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

8 ekin.

Berehala, goizean bezain kementsu lotu zitzaion lanari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Plazakoa bukatuta, herritarrak barreiatu ziren eta beren zereginei berriz lotu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.

Mikel eta Nadia Semilowskoetik atera eta Irkutskeko bide nekosoari lotu zitzaizkion berriro.Basamortu batean bezala sartu naiz, eta bide harritsu eta patartsuari lotu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Lau kilometroko asfaltoari lotu naiz, Ledigos herrira heltzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Bere puskak biltzeari lotu zaio, mutilak janzten bukatu bitartean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Gero, irkaurtzeari lotu zitzaion, biarnesez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Patrizio itsasontziaren konponketari lotu zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Paperezko ezpain-zapia eskuan nuen, eta hartan tolesdurak egiterari lotu nintzaion, erantzun baten bila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Eta kinto ez joatearren erruz lotu zitzaizkien ihesari euskal gazteak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Etzanda eta egonean egoteari lotu zitzaion berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

Musuka lotu zitzaidan, kasik irentsi behar banindu bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Borrokarako hezi den txakur lotu baten moduan pasatzen zuen eguna, telefonotik gehiegi urrutiratu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 159. orr.

Baina dantza lotua izan dadila, konforme?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Frantsesaren irribarre lotua.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.

Zeinen bizkor askatzen zen zapore lotua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioa lotu (9); asko lotu (6); begira lotu (12); berehala lotu (7); berriro lotu (12); berriz lotu (22); betiko lotu (5); bideari lotu (44); bideari lotu zitzaion (10); borrokari lotu (5); botoiak lotu (15); elkarrekin lotu (16); elkarri lotu (8); erabat lotu (8); errekontruz lotu (5); eskuak atzean lotu (5); eskuak lotu (19); estu lotu (14); geldi lotu (8); gerrian lotu (7); gerrikoa lotu (5); kate motzean lotu (16); katez lotu (9); kontratua lotu (5); lanari lotu (23); ondo lotu (14); ongi lotu (10); sokaz lotu (5); sua lotu (12); sua lotu da (6)

biziari lotua (6); dantza lotua (16); erabat lotua (7); estu lotua (12); estuki lotua (5); hertsiki lotua (7); katez lotua (9); lotua egon (20); lotua izan (17); lurrari lotua (5); ondo lotua (6); ongi lotua (6); oso lotua (22)

elgarri lotuak (15); elkarrekin lotuak (6); elkarri lotuak (16); estu lotuak (7); lotuak egon (8); lotuak izan (11); lotuak zeuden (6); lotuak ziren (12); ongi lotuak (5); oso lotuak (7)

dantza lotuan (6)

berriz lotuko (5)

elkarri loturik (22); erabat loturik (6); eskuak loturik (14); estu loturik (23); estuki loturik (7); hertsiki loturik (7); katez loturik (17); loturik ageri (14); loturik agertzen (7); loturik geratu (5); ondo loturik (5); ongi loturik (5); oso loturik (10); sokaz loturik (5)

elkarri loturiko (5); estuki loturiko (6); ingurumenari loturiko (5); irakasgaiari loturiko (7); irakasgaiari loturiko lizentzia (7)

al kaedari lotuta (6); artean lotuta (9); atzean lotuta (7); bat lotuta (7); batean lotuta (9); batekin lotuta (19); batez lotuta (6); bati lotuta (56); bati lotuta dago (5); besteari lotuta (5); bezala lotuta (7); dago lotuta (23); daude lotuta (21); dena lotuta (9); elkarrekin lotuta (10); elkarren artean lotuta (7); elkarri lotuta (39); erabat lotuta (11); erasoekin lotuta (5); eskuak atzean lotuta (6); eskuak lotuta (43); eskuburdinekin lotuta (5); estu lotuta (21); estuki lotuta (14); katez lotuta (12); lotuta agertzen (11); lotuta bizi (12); lotuta eduki (13); lotuta edukitzea (5); lotuta egon (73); lotuta egotea (15); lotuta egoten (9); lotuta eraman (9); lotuta gelditu (9); lotuta geratu (12); lotuta idaztea (10); lotuta ikusten (10); lotuta izan (6); lotuta jaio (5); lotuta jarraitzen (12); lotuta joan (8); lotuta utzi (18); lotuta uzteko (5); makina bati lotuta (10); ondo lotuta (28); ongi lotuta (6); oso lotuta (49); politikoarekin lotuta (5); sareari lotuta (5); sokaz lotuta (6); taldeari lotuta (5); ustez lotuta (6)

al fatari lotutako (6); al kaedarekin lotutako (10); al kaedari lotutako (13); elkarri lotutako (7); erlijioarekin lotutako (5); estu lotutako (8); estuki lotutako (6); indarkeriarekin lotutako (9); ingurumenarekin lotutako (11); ingurumenari lotutako (5); lotutako arazoak (7); lotutako auziak (6); lotutako gaiak (7); lotutako gaietan (5); lotutako gaitzak (7); lotutako gaitzen (7); lotutako gaixotasunak (6); lotutako jarduera (5); lotutako lehen oroitzapena (5); lotutako osasun (6); lotutako talde (14); lotutako taldeak (5); terrorismoarekin lotutako (6); ugaltzeari lotutako (7); ustez lotutako (9); zinemarekin lotutako (8)

elgarri lotuz (9); elkarrekin lotuz (5)

lotzea erabaki (5)

berriz lotzeko (8); elkarrekin lotzeko (6); etarekin lotzeko (7); lanari lotzeko (5); lotzeko agindu (5); lotzeko asmoa (7); lotzeko aukera (12); lotzeko erabiltzen (8); lotzeko eskatu (8); ondo lotzeko (6)

al kaedarekin lotzen (7); botoiak lotzen (7); elkar lotzen (6); elkarrekin lotzen (23); elkarri lotzen (7); estu estu lotzen (6); estu lotzen (14); hiriak lotzen (12); hiriak lotzen dituen (11); iraganarekin lotzen (7); lanari lotzen (5); lokarriak lotzen (6); lotzen dituen erlazioa (5); lotzen dituen errepidea (6); lotzen dituen errepidean (11); lotzen saiatu (8); lotzen saiatzen (6); objektuei lotzen (8); ondo lotzen (7); ongi lotzen (7); zuzenean lotzen (5)


lotugabe 1 izond loturarik gabea.

Behin Joséz esan nuen ez zela bizi unibertso batean, William Jamesek "multibertso" deitzen zion halako batean baizik, ezaugarri kontaezin, lotugabe baina oso bizien mundu halako batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

2 lotugabeko izlag lotugabea.

Oroitzearekin konformatu zen, beste hitzetan lehen ere adierazi den bezala, zeruko hodeiez eta aireko elektrizitateaz hitz egin denean, lotugabeko hodeiez eta tentsio txikiko elektrizitateaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 118. orr.


lotune 1 iz zenbait gauza lotzen diren gunea. ik loturagune.

Anplifikagailu kimiko bat dago muskuluaren eta nerbio-zuntzaren arteko lotunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Ezker izterreko iskiotibialen lotuneko tendinitisa.  Berria - Kirola   2004-02-04

Bizkarrezurreko lotuneek dar-dar egiten dute, animalia hau ergel erabatekoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 193. orr.

Odolak harrien arteko lotuneetan gurutze gorri errepikakorrak irekitzen ditu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 95. orr.

Azterketa arkeologikoaren eta ideien historiaren artean lotuneak ugariak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.

Arte espazioan, feminismo kritikoaren eta queer teoriaren arteko lotunean sortzen diren diskurtsoak  Berria - Kultura   2004-09-05

2 (errepideetan eta kidekoetan)

Luizi handia gertatu zen N-1 errepidearen eta A-8aren lotunean, Donostiako saihesbideko sarreran.  Berria - Harian   2005-12-21

Ezponda bat erori egin zen Basaurin (Bizkaia), A-8 eta A-68 autobideen lotunean.  Berria - Harian   2005-12-21

Gaintxurizketa gainean biribilgunea egitea, Zaldunborda inguruan lotune osoa egitea eta Kateako sarbidea eraberritzea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Euskal Y-aren Gasteiz eta Bilbo arteko zatia eta Arrasate-Elorrio-Bergara lotunea eraikitzeko proiektuak idazteaz eta gauzatzeaz.  Berria - Harian   2006-04-25

3 (hitz elkartuetan)

Taldeak galdu egingo gaitu, trenbide lotuneetako nahasmenduan hatuak galtzen diren bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.


lotura 1 iz gauza abstraktu bi edo gehiago lotzen dituen zera.

Ez dagoela deus ere sakratu edo erlijiosorik gizakien artean, ezkontzaren lotura hautsezina ez bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Fonemak hotsarekin zuen lotura alde batera utziz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Ongi aritzea, entzuleekiko lotura lortzea... biren lana da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 130. orr.

Fenomenoak ez dira artean bakarkako gertakari batzuk baino, elkarrekiko loturarik gabeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Biek jakin zuten, hasiera-hasieratik, elkarrekiko lotura hark bizi osoan iraungo ziela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Zerbait eten zen nire maistraren eta bion artean; lotura berriro itsasten saiatu zen bera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Bortxatua izanen zela, gure familiarekin loturak atxikitzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 75. orr.

Ez dakizu soilik irritsak duela amodioaren lotura urratzeko eskubidea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Zeintzuk dira haustera entseiatua haizen lotura horiek?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Loturako bokaltzat, azkenik, e aukeratu zen: nabilek (ez nabilk / nabilak).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 187. orr.

2 (arteko-ren eskuinean)

Biziaren eta mundua gobernatzen duten indarren arteko lotura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Irudiaren eta idazkiaren arteko lotura begi-bistakoa zela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Nazionalismoaren eta euskararen arteko lotura hausteko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Etikaren eta politikaren arteko loturak azter daitezke, baina, ezin dira dimentsio horiek sekula nahasi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Belaunaldien arteko lotura.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Natura osoaren ordena, hau da, kausen arteko lotura argitu beharko dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 133. orr.

Hildakoaren eta Jeronimoren arteko lotura asmatu ezinik egin nuen hileta osoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

3 (izenondoekin)

Lanaren banaketaren tamainak, izan ere, oso lotura estua du ekoizpenaren bolumenarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Etxekoekin lotura estua izaten jarraitu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Unibertsoko fenomeno bakoitzarekin lotura estu-estua balu bezala, ulertzen?...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Lotura diskurtsiboak egiten ez dakien baten ahulezia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

Ezkondu beharrak, edo nire askaziaren jarraipena eta ondasunak ziurtatu beharrak lotura hautsiezin edo sakratuak ezartzera naramala elkartzen naizen objektuarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Nire lagunak lotura liluragarria deitzen zionari, binomio fantastikoa deitzen ziola Rodarik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.

Ezkontzako lotura zentzugabeen izenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lotura sare bat dira beren lanarekin, beren lanbidearekin, beren eginbeharrarekin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Irudia ikustea, lotura-sorkuntza eraginkor bat bezala, lotura horiek askotan aldakorrak eta iheskorrak badira ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Bere lotura-ahalmenaz kontziente den inteligentzia gisa existitzen naiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

Bilgune hoieri buruz euskal gobernuak egiten duen lotura lana bera hain baita baitezpadakoa.  Herria   2003-02-13

Internet lotura puntu iraunkorra zabalik dago Donapauleko mediatekan.  Herria   2003-04-24

Eta etetearekin batera, beste lotura mota berezi bat sortzen da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 59. orr.

Nire adiskidearen maneren koherentzia faltak, haien lotura ezak, berehala txunditu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkon lotura gehiegi estutzen bada, argaldu egiten dela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

Bi hitz horiek [...] sozializazioaren kontzeptuarekin loturik erabili ohi dira, hots, gizarte-loturak sortu eta sendotzearekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Zenbait animaliak kidetasun-lotura sendoak sortzen dituzte,  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 147. orr.

6 (gauza ez-abstraktuekin)

Konexio konplikatuak dituzte garuneko usaimen-eskualdearekin lotura duten 50.000 nerbio-zuntz ingururekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

7 lotzea.

Joachimek jakin zuenean Hannak tronpen lotura egina zuela, lehertu zen zirkuitulaburra: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

8 lotailua.

Astebeteko epea eman zidan Wu maisuak zauriak biltzen zituzten loturak kentzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Haurrari loturak kendu zizkiotenean, sendatua aurkitu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Gotzone, bitartean, ikaragarri lanpeturik dago kanpadendan, honi loturak aldatzen, horri termometroa ezartzen, hari negarra eztitzen...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Gogo onez ukitzen zituen haien zauriak, loturak aldatu eta sendatzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 572. orr.

Lanpararen erlaitza horman barrena atxikia zegoen eta bertan botila ttiki eta handiak, tresna desberdinak eta oihalezko lotura ugari lerrokatzen ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Lotura odolez blai.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alderdiarekin lotura (4); amarekiko lotura (3); beharrezko lotura (3); bidezko lotura (6); bien arteko lotura (14); elkarrekiko lotura (6); erakundeen arteko lotura (3); errealitatearekiko lotura (3); etarekin lotura izatea (5); gizarte lotura (3); gurasoen arteko lotura (3); herriarekin duen lotura (3); herrien arteko lotura (3); hitzen arteko lotura (10); hizkuntza lotura (5); ideien arteko lotura (5); ingurumenarekin lotura duten (5); inolako lotura (5); internet lotura (4); interneterako lotura (4); iraganarekiko lotura (4); izan zuen lotura (3); izandako lotura (4)

lotura afektibo (6); lotura afektiboa (5); lotura argitu (3); lotura asko (5); lotura azaltzea (3); lotura azpimarratu (5); lotura aztertzen (4); lotura bakarra (10); lotura begi bistakoak (4); lotura berezi (7); lotura berezi bat (5); lotura berezia (8); lotura berri (6); lotura berri bat (3); lotura berriak (3); lotura bitxia (4); lotura duten gaiak (4); lotura eduki (3); lotura egin (20); lotura eginez (4); lotura egitea (6); lotura egiteko (11); lotura egiten (22); lotura estu (6); lotura estua (76); lotura estua dago (3); lotura estua du (14); lotura estuagoa (4); lotura estuak (12); lotura estuan (3); lotura esturik (4); lotura eta interes (3); lotura eta ordena (4); lotura eten (3); lotura fisikoa (3); lotura gehiago (5); lotura gisa (4); lotura gutxi (5); lotura gutxiago (3); lotura guztiak eten (4); lotura handia (24); lotura handia izan (3); lotura handiago (3); lotura handiagoa (15); lotura handirik (7); lotura hausteko (3); lotura hautsi (6); lotura hertsia (3); lotura historiko (3); lotura historikoa (3); lotura izan (29); lotura izanen (3); lotura izango (4); lotura izatea (29); lotura izatea egotzita (7); lotura izatea leporatuta (5); lotura lana (7); lotura lana egiten (3); lotura lanak (3); lotura mota (6); lotura politiko (3); lotura politikoak (3); lotura politikorik (3); lotura sakona (3); lotura sendo (4); lotura sendoa (4); lotura sendoak (8); lotura sendotzen (3); lotura ukatu (3); lotura zibilak (3); lotura zuten (12); lotura zuzen (3); lotura zuzena (54); lotura zuzena du (9); lotura zuzena izan (3); lotura zuzenagoa (4); lotura zuzenak (4); lotura zuzenik (4)

mailako lotura (3); nolabaiteko lotura (25); ordena eta lotura (4); oso lotura estua (12); terrorismoarekin lotura duten (3); ustez lotura duten (4); ustezko lotura (3); zuzeneko lotura (3)

bien arteko loturak (3); familia loturak (4); loturak askatu (4); loturak aztertu (4); loturak bilatu (3); loturak egin (3); loturak egiteko (7); loturak egiten (9); loturak ezarri (4); loturak hautsi (6); loturak izan (3); loturak kendu (3); loturak moztu (3); loturak sendotu (3); loturak sortu (6); loturak sortzea (3); loturak sortzen (3); zer nolako loturak (3)

ageriko loturarik (5); batere loturarik (5); inolako loturarik (53); inongo loturarik (9); loturarik aurkitu (3); loturarik gabe (25); loturarik gabea (7); loturarik gabeak (3); loturarik gabeko (19); loturarik gabeko hitz (3); loturarik gabekoak (4)


loturagabe (orobat lotura gabe) izond loturarik gabea.

Gertakari etenak, deskonektatuak edo loturagabeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Nahasmenaren beraren nolakotasun fantastiko eta lotura gabearen parte ziren, eta ez txikia gainera, ikusiko denez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.

Bazirudien une oroigarri, bakartu eta loturagabez osatzen zela haren bizi-eskarmentua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Esan zidan hasieran Stephenen musikarekiko "loturak" zorizkoak nahiz egozentrikoak zirela, izugarri loturagabeak piezaren benetako doinuarekiko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.


loturagune iz lotura bat dagoen gunea. ik lotune.

Aire trafikoaren etorkizuna ez dagoela aireportu handien (loturaguneen) arteko ibilbideetan, puntutik-punturako bidaietan baizik.  Berria - Harian   2005-01-19

Ez zen han aditu "Barkatu, lehenago eskaini behar nizun", ez bitarteko urratsik, ez gizalegezko loturagunerik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.


loturaño iz adkor lotura.

To, hara azkenean loturaño bat egina Ibarla eta Toronto-ren artean...  Herria   2002-08-01


lotus ik loto1.

lotutasun iz lotua denaren nolakotasuna.

Gure aurreko belaunaldiko idazleak ere kapaz izan dira euskarari modernotasun literarioa ekartzeko, gaien aldetik ez ezik, baita hizkuntzaren erabilera lotutasunik gabearen bitartez ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 353. orr.

· Estatu bat sortzeari ere askatasuna esaten diote askotxok hemen, lotutasuna esan beharrean, eta estatu berririk sortu ez eta lehengoa bere hartantsu uzteari ere askatasuna esaten diote beste askok.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.


lotzaile (orobat lotzale) izond lotzen duena.

Orain nahigabetu horri aurre egiteko, lanaren egunerokotasun lotzailea erabili zuen eta tartekako bidaia batzuk, Frantziara, Ingalaterrara edo Italiara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

Komunikabide Teknologia berrietan departamenduak nahi du lotzaile agertu, sortzen ari diren sare desberdinen artean.  Herria   2003-11-27

Lotzaile, erran nahi baita lokarri baino gehiago, KTBeen zerbitzu publikoaren buruzagi izan nahi du departamenduak.  Herria   2003-11-27

Orain nahigabetu horri aurre egiteko, lanaren egunerokotasun lotzailea erabili zuen eta tartekako bidaia batzuk, Frantziara, Ingalaterrara edo Italiara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

Fabien ere lotzalea da pilotan, aire ona eta jokorik askorekin, eta guziz trebetasun asko.  Herria   2004-03-18


lotzale ik lotzaile.

lotze 1 iz lokailuen bidez batzea edo atxikitzea.

Horrela, haizeak bere bidean ez du oztoporik izaten, esekiduraren lotze puntua erdian joan ordez alboetara eraman eta erdiko zatia aerodinamikoki garbiago gelditzen baita.  Berria - Kirola   2004-02-25

2 lotura egitea.

Mus jokoarekin lotze horrek beste konparazio baterako ere balio digu: agi denez, ezustean harrapatu nahi du Arrietak irakurlea, muslariak joko lagunekin egiten saiatzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-11-20

· Filmeko emakume hotz kalkulatzaile haiekin lotze hark goragalea eman zidan, baina filma bukatu arte itxaron nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.


lotzeke adlag lotu gabe.

Galtzerdiak lohi, lotzeke eta girgilu legez orkatilaraino jausiak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 73. orr.

Lan ituna lotzeke dute ontziolan, eta atzo bitartekari baten epaia onartzeko eskatu zien zuzendaritzak langileei.  Berria - Ekonomia   2004-01-08

Koalizioko alderdiek hauteskunde akordioa oraindik erabat lotzeke duten arren, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-03-19


loxintxa ik losintxa.

loxorrotu ik lozorrotu.

loyalista ik loialista.

lozagi iz ardatza.

Jenson Buttonek hobeto ibiltzea espero zuen, baina lozagiak huts egin zion irteeran eta ondoren ezin izan zuen onenekin jarraitu.  Berria - Kirola   2006-03-14

Eraketa diskurtsibo bakoitzarentzat berezia den lozagia jartzea, ez dituena ez arau berdinak, ez eragile berdinak, ezta sentsibilitate berdina ere, esaterako aberastasunen azterketan, ekonomia politikoan, garai bateko "gorpuzkeren" medikuntzan eta egungo epidemiologian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.


lozaku ik lo 27.

lozale izond lo egiten zalea dena.

Ez zaitez lozale izan, behartsu bihurtuko zara eta; izan begiak zabalik eta ogiz asebeteko zara.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,13


lozio iz larruazalean edo ilean igurtzialdiak edo masajeak emateko isurkaria.

Aurrekoen kontra bultzaka, atzekoen bultzadapean, izerdi usaina eta era guztietako lozioak eta beroa ziren nagusi ar saldoaren korronte hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Bitsak kilimak eragiten zizkion sudurzuloetan; lozioaren lurrina atzeman zezakeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Ilea zaintzeko neure lozioak merkaturatzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Denboraren hondamenak leuntzen joateko erabili ohi duen lozio zaharberritzaile meritu onekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.


lozorro (orobat lo zorro) 1 iz lo sakona eta pisua.

Lozorroak gizakia hartzen duen garaian.  Elizen arteko biblia   Jb 4,13

Bat-batean lozorroak hartu eta estasian erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Bat-batean, telefono dei batekin, eten zen lozorroa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 63. orr.

Sukarra, buruko mina, ikusmen bikoitza, mugitzeko zailtasunak eta lozorroa eragiten ditu normalean.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Kirxa bera, lozorroa gorabehera, kezkatu egiten zen kafe etxean sartu-irten bat egiten ez bazuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.

Amets horietan hartu ninduen lozorroak gaueko haize freskoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Nekez sartuko da inor lozorroan, une labur bateko lo-kuluxka izango da gehienera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Goizaldera egiazki lozorroan sarturik, lehen arrabotsak ez ditut aditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.

Ez ote den gure baitan dugun beste izaki arrotz ezagutu eta atxiki ezin daitekeen bat, gure arima lozorroan denean gure gorputz gatibua biziarazten duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 314. orr.

Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, [...] eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Erdi lozorroan egon nintzen, neure artean erdi barrez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 97. orr.

Igandeetan giro astun, lozorrozko, deprimigarri bat izaten da hemen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Gero arimaren zurruntasun moduko bat izan zen, halako ongizate lozorrozko bat, minak aldegin gabe bazen ere, ez zen min nekagarria,.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Txilin baten hotsak atera zuen osaba Kamil bere ohiko lozorrotik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Ardoaren lozorrotik iratzartu zenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

· Lozorroa egin zuen, aspaldiko partez eta pausaturik eta goseturik iratzarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

2 (izenondoekin)

Egonean zegoen, lozorro goxo eta sakonean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Lozorro gozoak hartu zuen magalean Deportivo.  Berria - Kirola   2004-03-24

Lozorro sakonenetik atereaz, ametsen baten sare fina urratzen dugu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

Gero loak hartu ninduen, edo lozorro sakonak bederen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Nadia lozorro gogorrean zetzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Zentzumen guztietara zabaldua nuen lozorro ameslari hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Neke lozorro bitxi hartan ezin nuen igarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lozorro sakonean (4)

izan nuen lozorroak (3)

erdi lozorroan (4); lozorroan egon (11); lozorroan geratu (4); lozorroan zegoen (14)

lozorrotik atera (7); lozorrotik esnatu (6); lozorrotik esnatzen (4)


lozorrotsu izond lozoorro sakonean dagoena.

Routh lozorrotsua ernatzea lortu zuen azkenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.


lozorrotu, lozorro(tu), lozorrotzen (orobat loxorrotu) 1 da/du ad lozorroak hartu.

Gauez, lozorrotzen hasten denean, erdi ametsetan, bere burua ikusten du Garibairen jantzian, Garibai bezala hitz egiten, Garibairen kezka berberen hausnarketan...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Noranahi abiatu, zekenkeria jazartzen zaio gizaki honi, lizunkeriak suntsitzen du, handikeriak txunditzen du, harropuzkeriak haizez puzten du, inbidiak torturatzen du, utzikeriak lozorrotzen du, egoskorkeriak zirikatzen du, laidoak sumintzen du eta, azkenik, libidoaren nagusitzak berekin dakartzan beste hainbat gaitz sufritzen ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Ez zegoen konortegabetua, baina zeharo lozorrotua bai, elbarritua bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Harridurazko begirakunea piztu zen bere begi lozorrotuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Ikusleen kontzientzia lozorrotuaren gainean egindako aipamena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.


lozorrotzaile izond lozorrotzen duena.

Erromak badaki aski ongi Jesusen dotrina hutsak nor bere buruaren ukapenera eta nihilismo mistikora eragiten duela, edota komunismo lozorrotzaile batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.


lubaki (orobat luebaki g.er.) 1 iz lurrean egiten den zulo luze eta meharra.

Lubakiak zulatzen ere, ilaran aritzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Fusilak eman zizkiguten, eta zakutoak, eta lubakiak egiteko palak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Lubakiak zulatzen ere, ilaran aritzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Alde guztietatik setiatuko zaitut, luebakiz inguratuko.  Elizen arteko biblia   Is 29,3

Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Heroi batek bezala lubaki bat defendatu eta txistuka datozen balen artean bandera landatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Azkenean lubakiaren hondora heldu ginen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 277. orr.

Aita Lehen Mundu-Gerrako lubakietan hil ostean, ama antzezleak hazi omen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Lubakietan eman zioten lurra, otoitz labur baten ondotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Gerra garaian edozein zulo da lubaki.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Ideologiaz alde banatan egon arren gerran lubaki berean diren euskoek, euskotarrek eta besteek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Faxismoaren kontrako lubakietan poetak eta langileak, zuriak eta beltzak, mundu osotik etorriak...  Berria - Kultura   2004-08-12

Astebeteko su-etena ere pozgarri da lubakian dagoenarentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

2 (izenondoekin)

Lubaki zuzenak egin behar genituen, ertzak zuzen ageri zituztenak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Lubaki sakon batek hartzen zuen gazteluaren albo haren luzera osoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 271. orr.

Zintzurraren luzera osoan lurrezko horma altxatu eta zubi bakarreko lubaki sakona indusi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Gotorleku guztiak isilik zeuden, mutu lubaki karlistak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

3 irud/hed

Bruselako kale nagusiak lubakiarena egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Bizitza osoa esperientziaren lubakietan lanean gogor ibili ondoko iradokizunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

ELAri «lubaki sindikala» utzi izana leporatu dio LABek.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Uste dut euskal politikan letra txikia irakurtzen hasteko garaia dela, letra handiak blokeetara eta lubakietara bultzatzen baikaitu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Masoneria ideia guztientzako tribuna bat da, eta gure ideientzako lubaki bat.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Ez zituen guduak deskribatzen, ez zuen historia egiten, ez zen lubakiaren alde batean edo bestean jartzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Aberatsen lubakiak: etxea, pisu bat, apartamendua, bidaiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Desesperazioaren arrazoia ematen du, azkeneko lubakia erresistentzian: uholde latinotik hizkuntza salbatzerik jada ez daukagunez gero, salba dezagun arraza eta arrazaren izpiritua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.

Fusilarekin irabazten dira iraultzak historiaren lubakian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Buckland lotinanta lubaki hesira igota dago, gure gainean, eta garrasika ari zaigu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.

Lepoa okertuta etzaten zinen, lubaki-ertzaren gainean zure maitea ikusteko lokartu aurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lubakiak egiteko (3); lubakiak egiten (5)

lubakian babesteko (3)

lubakietan hil (3); mundu gerrako lubakietan (4)


luberatu izond

Lorratz zarakartuak ziren, nahiko luberatuak, gurdi batenak ere izan zitezkeenak; baina beste toki batzuetan, zoru tinkoagoan, garbi zegoen haiek, dudarik gabe, pneumatiko-arrastoak zirela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.


luberri 1 iz kendu diren belarrak eta sustraiak bertan erreaz eta goldatuz, ereiteko prestatu den lurra.

Lorez betetako luberri bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 173. orr.

Garia jotzeko eta luberriak ateratzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

2 irud/hed

Bestalde, oso emankorra izan daitekeen luberria egin da elkarlanean osatu den Euskara mintzatuaren erronkak liburuan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.

Erdi Arotik Aro berrira iragaitean, ordea, XVI. mendean Ameriketako Luberriak agertu zirelarik eta, gero, mundu biribil osoaren itzulia lehen aldikotz egin zelarik,  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.


luberritu, luberri(tu), luberritzen (orobat lurberritu) du ad lur eremu bat luberri bihurtu. ik labakitu.

Lurrak ezer ez duten familia guztiei banatu, luberritzeko eta lantzeko bitartekoak eman.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Arlo emankorrak luberritu eta zelaiak belardi bihurtu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Hazparneko eremuetan 2000 Ha dira jadanik lurberrituak direnak eta Herriarenak direnak  Herria   2004-12-02


luberritze iz lur eremu bat luberri bihurtzea.

Luberritze-, inflexio- eta krisi-garaiak dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.


lubeta 1 iz lurra pilatuz eraikitzen den hesi modukoa.

Hiri-gotor bati ere eraso zion Judasek; lubetaz eta harresiz inguratua zegoen, eta jatorri askotako jendea bizi zen bertan.  Elizen arteko biblia   2 M 12,13

Gerlariek eraso-dorreak jarriko dituzte zure kontra, lubetak eraikiko zuri erasotzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 26,8

Leku horietan, aurrena lubetak egin behar dira, zabaleraz eta altueraz ahal denik eta handienak, gero harresien zimenduak ondo sartu lubetaren hondoan, eta gero, harresiak zabal eraiki, lurraren bultzadari erraz eusteko bezain zabal.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Alde batean ainguratokiren bat balego eta inongo ibairik ez traba egiteko, orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

· Lubetak betetzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

2 lur pilatuak osatzen duen pendiza.

Horrek sortu zuen danbatekoa eta irtenarazi trena errailetatik; gutxik egin zuen lubetan behera erori eta zokogune batean amildu ez zenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

3 harri lubeta harrizko lubeta.

Obrak egiten direnean beti joera horiek neurtu behar dira eta euskarriak ipini jausiak galarazteko: buloiak, aingurak, hormak edo harri-lubetak.  Berria - Harian   2005-12-21

Itsas pasealeku inguruko harri lubetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29


lubizi ik luizi.

lubrifikatu, lubrifika, lubrifikatzen da/du ad lubrikatu

Kitzikatze sexualaren ondorioz, paretak umeldu eta lubrifikatu egiten dira, zakila errazago sar dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Melanie-z oroitzen da, elkarren ezagutza gertuagotik egin zuten lehenbiziko iluntzeaz: sofan bere ondoan eserita, kafea edaten whisky-zorrotadatxo batekin, zeinaren helburua baitzen hura -hitza nekez etortzen zaio burura- lubrifikatzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.


lubrifikatzaile izond lubrikatzailea.

Gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Krema lubrifikatzaileren bat erabili, sartzea errazagoa izan dadin; izan ere, uzkia ez da bagina bezainbeste dilatatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.


lubrifikazio iz lubrikazioa.

Giltzaduretako lubrifikazio-sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.


lubrikagarri iz gai lubrikatzailea.

Halakoetan, lubrikagarri-geruza mehe-mehe bat (molekula baten lodierakoa edo) atxikitzen zaio frikzioa jasan behar duen gainazal bakoitzari estuki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Lubrikagarriaren ezaugarri kimikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.


lubrikatu, lubrika, lubrikatzen da/du ad labaingarria eman.

Berez lubrikatzen direnak izan behar dute hezurren arteko giltzadurek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Gorputzeko giltzadura guztiak beren kasa lubrikatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Biraka dabilen ardatz batek jaso dezake olioa, eta bere errodamendua lubrikatzeko erabili.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.


lubrikatzaile izond lubirkatzen duena.

Kasu horretan, gerta liteke likido-geruza lubrikatzailea ezin mantendu izatea, eta bi gainazalak ia elkar ukitzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Likido sinobialak, animalien giltzaduretatik atera eta laborategian analizatzen denean, ez du balio handirik lubrikatzaile gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.


lubrikazio 1 iz lubrikatzea.

Motorraren lubrikazioa. Metalezko gainazalak elkarrengandik bereiz mantentzen saiatzen da ingeniaria lubrikazioaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Automobil-ingeniariek, orain dela gutxi arte, ezin eraman izan dute praktikara etengabeko lubrikazioaren kontzeptua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Zinez ona da giltzaduren lubrikazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Harrigarria bada ere, nahiko lubrikazio txukuna eskaintzen dute gorputzeko fluidoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Lubrikazio hidrodinamikoa esaten zaio horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Karga handia eta abiadura txikia denean, egokiagoa da lubrikazio hidrostatikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Lubrikazio-sistema itxiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Lubrikazio-olioari itsatsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

2 lubrikazio-bide (corpusean lubrikaziobide soilik)

Hezurrak estu egokituko balitzaizkio elkarri, likidoz hustuko litzateke kartilagoa, eta lubrikaziobidea agortuko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.


lubrikaziobide ik lubrikazio 2.

ludi iz mundua.

Horrek biziarazten du gure ludi honetako bizidun oro.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Bai, leku hura non ludi osoko leku guztiak baitaude, nahasteke, angelu guztietatik ikusirik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Ludi osoko klima, temperaturari begira definituko bagenu, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Ludiaren gerrikoan, ekuatore deitzen diogun horretan, bi klima jenero dauzkagu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ludi osoan (4); ludi osoko (3)


ludiko izond jolasari dagokiona, jolas-.

Hizkuntzaren alde ludikoa ezagutu eta lantzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Primateen sexualitatearen alderdi ludikoak .Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Esaera erdi ludiko erdi pedagogiko hauek fonemak ondo bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 45. orr.

Errekorra lortzeko ahalegin ludiko batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 219. orr.

Interes bakarra ludikoa zuten, edo turistikoa, nola begiratzen den.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Modu ludiko eta ikusgarri batean.  Berria - Kultura   2004-11-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde ludikoa (3)


ludikotasun iz

Ludikotasuna: umorea, ironia, satira... Goyaren iluntasuna; Zuloagaren ludikotasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Hain zuzen, askatasunaren bila doan ezagupena da Nagelek eskaintzen diguna bere parke fantastikoan, ez arinkeria, ez jolas hutsa, ezagupenerako ludikotasuna baizik.  Berria - Kultura   2006-04-02


ludismo iz Ingalaterran XIX. mendearen hasieran piztu zen langile higikundea, ekintza antolatugabeak eta errelbota espontaneotan oinarritu zena.

Ezaguna da XIX. mendearen hasiera aldera gertatu zen ludismo mugimendua: industrian gertatzen ari ziren makineria berrikuntzek lanpostuen deuseztatzea zekartenez, makineria jo eta txiki-txiki egiten zuten luditek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.


ludita iz ludismo mugimenduko kidea.

Ezaguna da XIX. mendearen hasiera aldera gertatu zen ludismo mugimendua: industrian gertatzen ari ziren makineria berrikuntzek lanpostuen deuseztatzea zekartenez, makineria jo eta txiki-txiki egiten zuten luditek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.


ludoakronimia iz akronimoei, jostatzeko asmoz, esanahia aldatzea.

Hau da, ludoakronimia deritzonak aurretik markatutako bidetik ateratzeko aukera ematen digu, asmaketaren bitartez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.


ludohizkuntzalaritza iz

Ludohizkuntzalaritzaren tradizioan, "maleta hitzak" izendatu ohi dira asmatitzak, hitz batek bere barruan beste bat gordetzen duelako irudiaz baliatuz, hau da, hitzak maletatxo batean beste hitz bat eroango balu bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 141. orr.

Hizkuntzek aise laburtzen dituzte hitzak, era ezberdinetan eta xede anitzekin, eta denak ez dira horratik ludohizkuntzalaritzaren eremuan sartu behar.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 153. orr.

Ludohizkuntzalaritzaren eremuan sartzen gara, eta premiazkoa dugu gure analisiaren eremu hori mugatzeko gutxieneko irizpide batzuk zehaztea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 16. orr.


ludopata iz jokozale gaixotia.

beren bizitzarekin zer egin jakin ez, eta emozio berriak agindu zaizkien ludopata aspertuak besterik ez ziren gehienak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Ludopata uholdea agertu zen orduan.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Oso ondo ulertzen ditut ludopatak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 41. orr.


ludopatia iz jokozaletasun gaixotia.

Pello Elzabururentzat, «best-seller-en atzetik ibiltzea ludopatian erortzea da.  Berria - Kultura   2006-04-14

Ludopatia dutenak artatzen dituen Arabako Asejer elkarteko psikologoa.  Berria - Harian   2005-01-23

Ludopatiarekin arazoak dituztenei kosta egiten bazaie laguntzaren bila etortzea.  Berria - Harian   2005-01-23


ludopatiko izond

Hara esoterismo berria: kasinoetara finantzazio bila joan eta kasinoek gidatzen bide dute orain gure ekonomia jarduera, joko ludopatikoan erabat murgildurik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.


ludoteka iz jostailutegia.

Ikastetxeetan, euskaltegietan eta ludoteketan 26 hitzaldi egingo dira Galdakaon euskarazko literaturaren inguruan.  Berria - Kultura   2006-04-13

Aisialdi taldeak, ikastetxeak, ludotekak, gizarte laguntzaileak...  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

600 joko eta jostagailu proposatzen ditu ludotekak.  Herria   2001-01-18

Sondikako ludotekako haurrak.  Berria - Kirola   2004-04-08


luebaki ik lubaki.

lugin (corpusean lurgin soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian lugin agertzen da) iz nekazaria. ik laborari.

Hogoi urteren buruan zonbat laborari, zonbat lurgin, zonbat nekazari geldituko dira gure mendietan jakinaren gainean Lapurdiko zelai horiek eta ere bixkarrak, eraikuntzak eta etxekintzak hari dituela iresten!  Herria   2002-07-18


lugintza (orobat lurgintza; Euskaltzaindiaren Hiztegian lugintza agertzen da) iz nekazaritza.

Isilean eta sasian egin beharreko lana da lugintza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Lurgintzan lan egiten duen alogerako mutil batek egunero 15 rupia irabazten ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Hots, lurgintzatik bizi diren, animaliekin harremanak dituzten, naturalezari, landare eta zuhaitzei lotuak dauden, basoan eta mendian bizi direnen joan-etorri eta aburuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.


lugorri 1 iz erein gabe uzten den lur saila.

Lugorri bihurtuko dut: ez dute inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dute.  Elizen arteko biblia   Is 5,6

Hango lugorriak eta areaz urraturiko galsoroak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Benetan, denboraren poderioz, lugorriak ez dituk lugorri izango, eta lehengo basamortuetan eta landu gabeko lurretan jendea eta zelaiak egongo dituk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 341. orr.

Bukatu zen lehengo lehortea, eta lugorriak uzta ederra eman zuen; landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

2 irud/hed

Horrela "Erdi Aro" adierazpenari hasiera eman zioten, bi sail emankorren artean dagoen lugorriaren esanahiarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Nire burua lugorri uzte hau denboren amaieraraino luzatuko zen agian baldin eta, nola esan, hanka sartu izan ez banu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 104. orr.


lugorritu, lugorri(tu), lugorritzen 1 da ad lugorri bihurtu.

Landare-hesiak kimatu gabe daude eta zelai asko lugorritu egin da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hogei urteren ostean, oraindik badut zer ikasi koarta-tenporen alor lugorrituan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 125. orr.


lugotar izlag/iz Lugokoa, Lugori dagokiona; Lugoko herritarra.

Realaren elastikoa jantzita etorri ziren denak Iruñera; tartean, 29. zenbakiarekin, lugotarra, Galiziako zalea.  Berria - Kirola   2004-03-07


luhartz iz kilkerraren familiako intsektua, hura baino handiagoa, aurreko hankak satorraren eskuen antzekoak dituena, landareetan kalte handiak egiten dituena (Gryllotalpa gryllotalpa).

Amonak platanoa edo mandarina ateratzen du mantal azpitik, luhartza kentzen laguntzen diodan bakoitzean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 87. orr.


luhusoar (orobat luhusotar g.er.) izlag/iz Luhusokoa, Luhusori dagokiona; Luhusoko herritarra.

1971an, nagusiek [...] bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz.  Herria   2002-08-08

Luhusoar neska puttil andana bat.  Herria   2003-04-24

Gora Jerome Etxebarne lekondarra eta Cecile Aguerre luhusoarra.  Herria   2003-03-17

Luhusotarra sortzez eta Ezpeletan familiatua.  Herria   2004-09-09

Ostatu laketa ditaike Noblianea: aratsalde erditan, 45 luhusoar ziren horrat biltzen, beren aratsaldekoaren egiteko.  Herria   2004-02-26


luhusotar ik luhusoar.

luis iz Frantziako diru zahar urrezkoa, hogei liberaren baliokidea zena.

Hamar luis neramatzan aldean; eman egin dizkiet.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Hamar luis eskaini nizkion zerbitzu xume horren truk.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Bi luis gehiago eskatu dizkiot Philipperi emateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 351. orr.

Bostehun luis ezarri ditut notario baten etxean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.


luistar iz san Luis Gonzagaren kongregazioko kidea.

Esan, esan, ume-garaian Luistar izan nintzela, edo akolito, belebeltz batena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Saninazioetan, Landetako luistarrek San Luisen irudia eraman ohi zuten Loiolako basilikara.  Berria - Kultura   2004-01-17

Halako ez zekiat nongo lekutan helduan aritu zela enteratzen baziren, jo eta Luistarren kongregaziotik bidaltzen zitean, herri guztiaren aurrean lotsaraziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

-Bileratik nator, Luistarretatik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 210. orr.


luizi (orobat lubizi; Euskaltzaindiaren Hiztegian luizi agertzen da) 1 iz lur malkarren higidura.

Hondamen beldurgarriak, hiri bat edo gehiago eta are eskualde osoa ere suntsitzen dituztenak, esaterako, luiziak, lurrikarak, suzko ekaitzak eta itsaso eta amildegietako uren gainezkaldiak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Luizia urak edo izotzak eragin duela uste dute.  Berria - Harian   2005-12-21

Itoizko urtegiko maldetan luiziren bat gertatzeko zer arrisku dagoen argitzeko ikerketa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Ekainean hasten da montzoi garaia, eta orduan, luiziak izateko arriskua handitu egingo da.  Berria - Mundua   2006-04-09

Luiziak 150 metroko luzera eta 80 metroko zabalera izan zuen.  Berria - Harian   2005-12-21

1979an, Valdepeñasen, itxurabako ekaitz eta erauntsiak, luizi eta alubioi, etxe mordo bat bota eta hondatu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Lubiziak maiz gertatu ohi direla-eta, sare trinko zabal bat ikusi dut labarra luzeran estaliz. Urak lubiziak eragin zituen hainbat lekutan, esaterako, Deba eta Getaria artean Gipuzkoan (errepidea moztuta egon zen).  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.

Goizueta eta Hernani arteko errepidean ere izan ziren lubiziak atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Pitzaduraz mintzatzea ez da zuzena; lubizia gertatu da, baina ez dago inolako arriskurik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Eta gaua iritsita ezerezean gelditzen diren leku misteriotsuak, basoak, lubiziak edo etsipenak irentsi bailituen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

2 (nork osagai gisa)

Uholdeek eta luiziek populazio mugimenduak eragin ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Euriteek eragindako luiziek etxola eremu bat estali, eta 67 hildako eragin zituzten Bombayn.  Berria - Mundua   2006-02-18

Luiziak ikastetxe bat ere lurperatu du.  Berria - Mundua   2006-02-18

Luizi batek azpian harrapatu zuen San Bernardo herria.  Berria - Mundua   2006-02-25

Luiziak itxitako bideetako bat, zabalik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Luizi batek Euskotrenen tren zerbitzua eten du Donostian.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Lubiziak dena eramaten du maldan behera, eraikinik sendo eta gotorrenak ere.  Berria - Kultura   2004-07-28

Huescan luizi batek eraman zuen pertsona bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

3 irud/hed

Inertzia horiek luizi kulturalak sortzen dituzte: sotoetan erabat galduta dauden liburuak dira horren adibide.  Berria - Kultura   2004-07-01

Lehenago ia egunero ozen eta garden agertzen zitzaigun mamua bizitzaren lubizian geratzen zen harrapatuta eta erdi ezkutuan, eguneroko gertakizunek estalirik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 102. orr.

Sugar handi bat lehertu zen hiriko etxeen artean, eta eliza bateko kanpandorrea lurrera erori zen hauts eta garrezko luizien erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Liburu batetik bestera, liburuetatik irudietara, irudietatik hotsetara eta hotsetatik liburuetara lerratuz doan luizia, diziplina guztien arteko joan-etorri etenik gabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Pio Barojaren edo Unamunoren estilo vasco loriatzetik abiatzen da diskurtso politikoaren eta ahulezia linguistikoaren arteko luizia nola zuritu ez dakien saio bat baino gehiago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Gurutzaden eragina joera hori lubizi bihurtzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

luizia gertatu (3); luizia izan (4); luizia izan zen (3)

uholdeek eta luiziek (3)

luizien ondorioz (4)


lujo ik luxu.

luju ik luxu.

lujuria ik luxuria.

lujurioso ik luxurioso.

lukainka (orobat lukinka g.er.) 1 iz zerri haragiz egiten den hestebete luze eta mehea.

Alde batera ezin utzi lukainka arruntak, hestebete freskoak, gibel eta erbi pateak, galantinak, saltxitxak, odolkiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Ogia, lukainka eta gaztarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 166. orr.

Handik pixka batera, polenta eta lukainkak jaten ari ziren denak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

Kioskoaren inguruan bildu direnak ricard-a, kakahueteak, txistor eta lukainka errea dauzkaten mahaira inguratu dira.  Berria - Harian   2006-05-02

Baina lukainkak, gordetzekoak baitziren, ongi lehortu behar dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Sabela askatzen hasi zitzaion bere tweed-ezko gerrikotik..., hatz bakoitza lukainka bezala loditzen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Esaguk egia, bestela heu ere lukainka bat bezala jarriko haugu zintzilik!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.

Legeak eta lukainkak parekoak dira sarritan: bageneki nola egiten dituzten ikaratuko ginateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Politika eta lukainka elkarren antzekoak dira; higuina sentiarazten dute nola egiten diren ikustean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondoan zeuzkan, bankuan, ogiaren hondarra eta lukainka-xerra batzuk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Kitok lukainka zati bat jan zion Ellari, hartara erakusteko ez zitzaiola gaitzitu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 256. orr.

Morroiari eskatu lukainka-azalak txakurrarentzat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

3 adkor zakila.

Aleman armadako uniformea soinean, Wernerrek lukainka barna landatu eta larrua blitz jotzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Nire lukainka gorrixka zorrotik aterata, haren atzera salto egin eta enpopatzen saiatzen nintzenean, jesarri eta kexuz zaunkaka hasten zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Lukainkaz iltzaturik neukan laguna histerika paratu eta zarataka hasi zen, bere onetik aterata.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 72. orr.

-Nahu'na ene lukainka dasta! -Bettan lizun-aire zebilen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

-Ene, zer pasatzen zaio Txoren lukainkari?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

4 adkor ezin sinetsizko gauza; gezurra.

Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen: elkarrekin egindako urteak eginda, neketan sinetsiko zidan horrelako zaflako bat hartzeko moduko etxeko-lanetan ari izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Ez zion inolako lukainkarik sartuko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.

-Ez ezazue lukainka hori irentsi!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 141. orr.

Orduan esaten zuen ez zela egin zitekeen gauza, nik esaten nuen bezala, eta ea non asmatua nuen lukainka hori.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.

5 ametsetako lukainka

Berdeetako hiru diputatuek kontra bozkatu dute azkenean eta xedea «ametsetako lukainka» besterik ez dela adierazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ametsetako lukainkak, bere ustez, toki egokia aurkiturik ere ez baitzuen dirurik haren erosteko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Etxearen eta hangarraren arteka hertsian, gizonak eta haurrak taldean eleka ikusten zituen, baina ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan, beribilez etxerakoan, ametsetako lukainketan zintzilik, bi zamari, bata zuria eta bestea beltza, agertu zitzaizkidan faroen eremuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

6 lukainka mutur

Lukainka-mutur egosia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 192. orr.

Ama arduratu batek seme soldaduari lukainka-mutur bat bidal diezaiokeen bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

Hango taberna batean lukainka mutur bana jan eta baxoerdi bana hartzea erabaki genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

· Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lukainka mutur (4); ogia eta lukainka (3)


lukerna iz argizuloa, sabailehioa.

Argitzeko, plafonean lukerna bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.


lukinka ik lukainka.

lukro ik lukuru 2.

lukrogose ik lukuru 3.

luku iz mordoa, mulkoa.

Luku handitan eskegitzen diren lila koloreko loreak ditu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.

Mahastiz lerrotutako lurra zeharkatzen zuten, aihen pilotxoen eta ahaztuta utzitako lukuen tartetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Haren burua urrea, urrerik garbiena; haren ile-kizkurrak palmondoaren luku, beleak baino beltzago.  Elizen arteko biblia   Kt 5,11


lukubrazio iz hausnarketa, gogoeta.

Holako lukubrazioak gizon hautei dagokie, Jainkoa goresteko, Harekin bat ez datorrena esan ez, baina Berari dagokiona ulertzen dakitenei.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 150. orr.


lukur izond/iz lukuraria.

Gero beste bi ordu kapitalista lukur bat komentzitzeko, udalekurako behar diren diruak eskain ditzan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

Baina ez zituzten aurkitzen bitxi-saltzaile lukur eta lapur bati lapurtutako bitxiak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.

Satana haserre dago beti, Asmodeok zakila du bere jardun guztien masta, Mammon lukurra zekenegia da hitzak esateko ere Oraintxe noa lukur horri esatera gorde dezala bere dirua!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Ezin izan zuen atera lukurrengandik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.


lukurari (orobat lukurrari g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lukurari agertzen da) izond/iz maileguak lukurreriaz egiten dituena.

-Lukurari halakoa! -esatekotan izan nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

Bada, une hartan lukurari haren zuhurtzia miretsi nuen, agindu haiekin kito egin baitzuen diruen kontua behingoz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

Orson Welles eta Laurence Olivier aritu dira lukurari juduaren rolean.  Berria - Kultura   2004-09-05

Bankuak dira «XXI. mendeko lukurrari okerrenak» --, euskal sindikatuak salatu zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Dembak hainbesteraino ulertzen zuen bukizaleen hizkera: "belea" lukuraria zen, eta "aparejua" jokalari porrokatua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.


lukurrari ik lukurari.

lukurreria 1 iz maileguz ematen den dirutik ateratzen den gehiegizko korritua; horrelako korritua hartzea.

Mahomet-en legeak nahastu egiten ditu lukurreria eta interespeko mailegua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Hartan saiatzen ziren ontzi urrietako patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 340. orr.

Aberatsak, berriz, asaldaturik bizi ziren, eta lukurreriak hiriko bizitza guztia xurgatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Kapitala galtzeko arriskua areagotuz, lukurreria ere areagotu egiten zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Nire aitaren etxea defendituko dut otsoen kontra eta lukurreriaren kontra. Printzeari diru asko aurreratzen diotenean, haien antzea honetan datza: lukurreriaz salatuak izan gabe, beren dirutik etekin handia ateratzean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Ez dela lukurreriaz mailegurik hartu behar.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

Ez du esku hartzen bidegabekerian; ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten.  Berria - Kirola   2004-11-30

2 (izenondoekin)

Horren ondorioz, mailegutan emateko eta hartzeko bide zintzo guztiak desagertu egin ziren Erroman, eta lukurreria beldurgarria ezarri zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Kolonialismoa bat eta bakarra baitzen munduan, aberats eta handikien lukurreria aseezinaren ondorio zuzena, tokian tokiko itxura hartu arren.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Itsas lukurreriaren handitasuna bi gauzatan oinarritzen da: itsasoko arriskuan, zeinen ondorioz dirua irabazi handiak izatekotan baizik ez baita mailegutan ematen; eta merkataritzak mailegu-hartzaileari negozio handi eta ugariak bizkor egiteko ematen dion erraztasunean; lehorreko lukurreria, berriz, legez kanpo jartzen da, edota, zentzuzkoagoa dena, beren neurri egokietan uzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

4 lukurreriazko izlag

Lukurreriazko interesekin maileguan hartu eta emateko tentazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Finantza-gizon ilun gisa hasi zen bizibidea ateratzen, langileei diru-kopuru txikiak lukurreriazko korrituan mailegatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lukurreriaren kontra (12)


lukurrero ik lukurreru.

lukurreru izond/iz lukuraria.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Behartsua eta lukurreroa honetan dira berdinak: Jaunak ematen die argia bien begiei.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,13

Ez hion ezer zor ez heure jostunari, ez hiriko lukurrero bakar bati ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Kanpotar bat atetik sartu orduko egin ohi dute irribarre hori lukurreru zeken abarizios berriek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Ebenezer Scrooge, Dickens-ek asmatutako lukurreru maitagarria.  Berria - Kultura   2004-02-14

Zeren jainkoak, jakina denez, bekaiztiak baitira, eta urte beteko zoriona ematen diotenean gizaki soil bati, zor gisa apuntatu, eta lukurreroen korritu eta guzti erreklamatzen baitute [...] bizitzaren azkenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 175. orr.

Txiroek bost xentimokoa ematen dute, lukurreroek ardit bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.


lukuru 1 iz diruaren etekina.

Tartean dituk lukuruak -une batez atzera begiratu zuen-, Isasi eta bion irabaziak, esan nahi diat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 126. orr.

Uste horren arrazoia hauxe da, erromatarren hizkuntza zaharrean, ehuneko seiko interesari lukuruaren erdia deitzen zaiola, ehuneko hiruko interesari lukuruaren laurdena; lukuru osoa, beraz, ehuneko hamabikoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

2 (orobat lukro g.er.) irabazia.

Espainiako Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, lukuru asmorik gabeko deskargak eta kopiak legezkoak dira.  Berria - Harian   2005-12-29

Klasikoak, S.A. lukro-asmorik gabeko elkarteak argitaratu du obra hau.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 1. orr.

3 lukuru-gose (corpusean lukrogose soilik)

Pozoinik galgarrienaz zabiltzate elkarren espan, lukrogose itsuz auzitan eta gatazkan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.


lukuztar izlag/iz Lukuzekoa, Lukuzeri dagokiona; Lukuzeko herritarra.

Ekainaren 14 ean Denise Guillamondeguy andereak senartzat hartu du Frederic Suhas lukuztar gaztea.  Herria   2003-06-26

Lukuztar hautetsiak hitz-emaiten du jendearen ikusmoldeaz kontu atxikiko dutela departamenduan afera aitzinera pusatzeko tenorean.  Herria   2004-09-02


luma 1 iz hegaztien gorputza estaltzen duten eranskinetako bakoitza, bi alboetan bizar modukoak dituen hodi batez osatua. ik hegats.

Hegaztiak lumak harrotu eta nazka handiz begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Isatseko lumak zabaldu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 76. orr.

Aldi berean loroari ere lumak laztu zitzaizkion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Perlak bezalako negar-malko lodiak zerizkion hegaztiari luma distiratsuetan behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.

Ubarroiek zenbatu ezineko saldotan alde egingo dute airetik iparralderantz, eta kaioak luma berriak luzituko dituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Galeper birrindu, desagertu hartatik luma batzuk eta moko odoleztatua baino ezin izan zituen aurkitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Luma batzuk ere bazeuden han eta hemen, birigarroei jausitakoak lanean ari zirela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 253. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Garai batean, idazteko baliatzen ziren antzaren lumak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.

2 (hegaztiekin lotu gabe)

Gonan itsatsitako luma batzuk astindu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Neure eskua bera ere luma bat bezain ahula eta arina iruditzen zaidak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Bost zaintzalek hartu naute alde guzietarik eta luma bat bezala altxatu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 111. orr.

Jaso zuen lurretik bizikleta lumazkoa balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

· Hobe nuela heroiaren lumak ez janztea, barregarri geratu nahi ez banuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.

Baina anaiak lumak maite zituen eta lumaz jazten zuen bere iduria, eta, gainerat, oilarra bezala, ahalik eta lumarik ikusgarrienez apaintzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

3 eranskin hori apaingarri, berogarri... gisa erabilia.

Luma urdin batek apaintzen zuen nire zapela eta zurezko gurutze batek nire paparra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Eskuin eskuko hatz erakusleaz kapelako luma ukituz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Buruan luma daramaten indio errebeldeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Ez zuen koltxoirik nahi izan, ez eta lumazko burkorik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Lastozko koltxoia eta lumazko tapakia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Farfail zurrunezko iduninguru handi bat, eta lumazko haizemaile bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.

Azpitik hautsa kentzeko mustuka gris bat, luma asko gabea, atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Baziren han, abere hiltokiko harrietatik hurbil, luma otarre handi batzuk, non aise kabitzen baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Buruan kapela luze mehea, indioilar luma bat tente zuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Bele lumaren kolore beltza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.

Harri txintxar bat, txori luma bat, intxaur bat eta paper tolestu bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 18. orr.

Zuria kapela eta zuria kapelaren gaineko uso luma.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

6 idazteko erabiltzen zen hegazti luma, hodiaren muturra ebakia zuena; idazteko lanabesa, metalezko xafla puntadun batez eta eskutoki batez osatua. ik idazluma.

Gabiako likatan preso geratutako kaioari luma kendu eta idazten hasiko zen gero bere kaierean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 141. orr.

Luma hainbatetan zorroztu behar izan nuen emaitza ontzat jo artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

-Luma, tinta, papera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

Luma beltz luzea tinta-ontzian sarturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Harryk luma berriro busti eta zera idatzi zuen: "Nire izena Harry Potter da".  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Filchek luma hartu zuen mahai gainean zeukan ontzitik, eta tirri-tarra hasi zen pergamino bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Luma hartu eta lanari ekiten saiatu nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

Jar ote zitekeen bolatxo txiki bat idazteko luma baten muturrean?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Luma behatzetatik erori eta tinta isuri zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.

Luma muturrari miazka, zer idatzi pentsatzen hasi nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.

Hasierako 379 orriak makinaz idatziak eta gainerakoak tintazko lumaz eskuz idatziak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Gainerako idazleek inguratu eta luma estilografiko zorrotzekin mehatxatu dute.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

· Lumoi, naturaren prozesu ezezagunen batengatik, hegaztiaren kemen intelektuala eta izaera barneratu eta atxikitzen zaizkie, eta horren ondorioz "autorea" deritzan pertsona batek paperaren gainean tintaturik mekanikoki irristarazten dituenean, hegaztiaren pentsaera eta sentimenduen transkripzio zintzo eta zehatza eman ohi du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

7 idazteko zernahi lanabes.

Pinuarena orratza bilakatzen da, gaztainondoarena zerra, zumearena idazteko luma.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

Jakintsua banintz eta luma erabiltzen jakin!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 111. orr.

Edozein garai, leku eta egoeratan idatziko zuen luma nahi zuen, behar zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Gerra amaitutakoan, luma berria, garaiko idazlumen antz handia zuen bolaluma sendoa, edozeinentzat izateko asmoarekin komertzializatzen hasi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Eta horretarako barne erraietan, sabelean, tripetan eduki behar dugu beharrizan hori, luzaroan gehienetan, harik eta, egun batez, luma hartzera behartuta sentitzen garen arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.

Zuen biloben bilobak luma eta idaztortz elektronikoak hartu ditu orratzaren orde.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

8 irud/hed

Beste muturrean, Primo Levi: bere luma esperientzia biografikoaren infernuan busti, eta giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

-Konturatuko zinen, beraz -jarraitu du-, luma beretik idazten dutela Borgesek eta Sábatok, aho beretik mintzo direla.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.

Irainak luma barnean gorde dira, baina arazoa ez da funtsean konpondu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 41. orr.

Orriotan edirenen duzun luma ez dela urrezkoa, eta ez dela, halatan, Petrarcarena, Danterena edo Cervantesena, ezta Rabelaisena edo Périgordeko jeinuarena ere, jakina, eta, beraz, ene hitza ez dela, haien kasuan bezala, Jainkoak edo goiargiak ukitua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

Deschampsek zuria du luma: bere istorioa idatzi eta aurkaria zur eta lur uzten du, tintak hamaika baliabide eskaintzen baitizkio, guztiak unean unerako baliagarriak.  Berria - Kirola   2004-05-04

Txillardegiren luma nabari da orri hauetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

-Mihia bezain arina duzu luma, jauna -mintzatu zen Idiakezen idazkaria-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Hartua bainuen analisien usaia, menturatzen baita luma, hetsia delarik ahoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Nola herri arimaren kontzeptua haren luman arrazarena bilakatu den.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

Autorea berrogeita hamar bat urteko emakume aljeriar bat da, eta darabilen luma-izenak aditzera ematen digu egoera politiko eta sozial berezi batetik ari zaigula eta mozorropean baino ezin izan dituela hauek idatzi.  Berria - Kultura   2004-09-22

9 (izenondoekin)

Osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.

Betiko biztanleen eta etorri berrien arteko talkaren kronika txikia eskaintzen digu, hein batean, idazle gasteiztarraren luma zorrotzak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 71. orr.

Zure luma gatz biperdun hori laket baitzaigu errotik.  Herria   2005-05-26

10 elur luma ipar elur maluta.

Haizearekin elur lumak errada zihoazen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

4000 metretan pasatu dugu Xileko muga, elur lumen azpian.  Herria   2005-06-02

Biktima nortasuna ADNarekin transmititzen da, eta halaz, zuenak bezalako gerlak hazten dira, elur luma lurrean itzulikatzearen bortxaz borobil erraldoia bihur litekeen eran.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

11 luma-puntasup_1 (orobat lumapunta) idazlumaren metalezko punta.

Lehenengo zeremonia lumapunta garbia jartzea zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.

12 luma-puntasup_2 irud/hed

Eta beren luma-puntako suaz nahi dituzte pentsamenduak eta sentimenduak berak pertsegitu eta kiskali, inoren barru-barrueneraino, demokrata estrainio horiek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzara luma (3); hegaletako luma (3); idazteko luma (7); indioilar luma bat (3); luma airean (3); luma beltz (5); luma beltza (3); luma berri (3); luma berrien (4); luma berrien eleak (4); luma bezain arin (3); luma erabiltzen (5); luma eskuan (14); luma eskuan duela (3); luma eta papera (6); luma eta tintontzia (4); luma gorri (3); luma hartu (21); luma harturik (3); luma hartzen (3); luma luze (4); luma muturrak (4); luma otarre (3); luma tintontzian busti (4); luma xorrotx (3); luma zuriak (5); oilo luma (4); ostruka luma (4); papera eta luma (5); uso luma (3)

lumak eta tinta (3); txori lumak (4)

lumaren azpian (3); lumaren maisu (3)

lumazko burkorik (3); lumazko burukoa (3)


lumabako izond lumagabekoa, lumagabea.

Eta basoko animaliak oro, handi zein txiki, lumadun zein lumabako, basakoruko kantariak dira eta basoaren zabaldia betetzen dute musikaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.


lumadun izond lumak dituena.

Oilo txiki eta beltz bat ikusi zuen, zango lumadunak eta etxe-usoak bezalako hankak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Kapelu lumadunak eta esku larru lodi loredunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Biek zuten sonbrailu lumadun bana, eta oinetako zuri batzuk beren ezproinekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Hasperen lumadun bat bezalako zerbait.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.

Eta basoko animaliak oro, handi zein txiki, lumadun zein lumabako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Lumadun ginbail bat zeraman · Kapelu lumadunak eta esku larru lodi loredunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapelu lumaduna (4)


lumagabe 1 izond lumarik ez duena.

Kimikari lumagabe eta armagabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Gehien bat lumagabeak dira, eta jateko ez oso onak, baratzuriz beteta ere.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 224. orr.

2 lumagabeko izlag lumagabea.

Denak harrapatzen zituena, lumagabeko emagazte daktilografoak zein ilegabeturiko gizaseme kontulari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.


lumaia ik lumaje.

lumaje (orobat lumaia g.er.) iz hegazti baten gorputza estaltzen duten lumen multzoa.

Lumaje berdeko hegaztiak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Bazen beste arrano handi bat ere, hegal tzar luzekoa eta lumaia ugarikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 17,7

Eta smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Paumaren lumajearen edertasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Antxetak bere begi lateralak kliskatu zituen, lumajea hanturik zuen eta lodia ematen zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.

Noizean behin, luma bat erauzten dut txoriaren lumajetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.


lumalari iz adkor idazlea.

Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.


lumape iz lumen azpialdea.

Bere hegalpean emango dizu gerizpe, haren lumapea izango duzu babesleku, haren besoak babeski eta koraza.  Elizen arteko biblia   Sal 91,4

Sozialagoa idaiez eta idekiduraz, langilearen eta jende xehearen alde bai, horra nola nahi zuen mintzatu eta bermatu, ahoan bilorik gabe, Lafitte eta haren pekoen lumapean, jende batzu, eta irakurlea halaber, ez badira ere hola ta hola aldatzen.  Herria   2001-10-11


lumapunta ik luma 10.

lumatsu iz luma asko duena.

Zeren, Rabelaisek bere Gargantua-n dioena egia bada, antzarakume lumatsuak bailirakete uzki-garbitzailerik onenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 156. orr.

Marinelek palmondoen adaburu lumatsuak begiztatzen zituzten, eta bazekiten palmondo haiek uharte idilikoak apaintzen zituztela aintzira bare batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.


lumatu, luma(tu), lumatzen 1 du ad (hegazti bati) lumak kendu.

Zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen -edo lumatu, hegaztien kasuan-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Hegaztiak kasik bizirik zeudela lumatu behar zirela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Azokako kale meharretan aldez alde, emakumeak, eserita, hegaztiak lumatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Sua piztu, oilaskoak lumatu, hesteak egin, eta erretzera ezarri dituzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Oilanda gazte bat atzeman, lumatu, tripatu, erre eta bazkaldu zuten han berean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Lumatu berri duzuen oilasko parea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Lehenbizi kontu handiz lepondoa lumatu eta gero odola pertzera isuriko du, hegaztia ahultzen joanen da indarrak erabat ahitu arte.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

· -Hoa basurdeak lumatzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 78. orr.

2 ezer gabe utzi. ik larrutu 3.

-Jatetxeak; han lumatu egiten zaituzte, eta aurretik ezin ziur jakin ona izango denik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.

Nonbait, bere diru guztiak barreiatu zituen ofizial gisa zerbitzatu zuenean, edo emakumezko antzezlariren batek lumatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 183. orr.

Atsegin duzue basoan ibiltzea bidaiariak lumatzen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.

Alderrai ibiltzen zen soldadu saldoen norabidean, berak ongi ezagutzen zituen bideetatik barrena, nor adiskidetzat hartuko eta haren konfiantza bereganaturik, haren ezustekoa baliatuz, hura noiz lumatuko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Sinetsidak, bizitza osoan sekula ez naitek horrela lumatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Ez ditiztek bakarrik kanpotarrak lumatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

• 3 (hegazti bati) lumak irten, lumaz jantzi. ik lumaztatu.

Aspaldi lumatu ziren txorikumeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Oraindik ongi lumatu gabeak, bero beroan, nere esku koxkorrekin hartu eta, segituan bota nituen, banan banan, hiru belekumeak erdi hegaka lurrera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

· Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

4 irud/hed

Ezpain gainean bibote oihantsua ageri zitzaion jada, gu oraino kasik lumatu gabeak ginelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

-Lumatuko hintzen, urte eta erdi honetan...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Ni ez nago hostoan jo eta hautsian aritzeko lumatu berri hauekin frontoian, patiora irteten garenean eguteraren txokoa bilatzen dut, zaharraren hezurrek beroa behar dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Hegazterren lumatuaren pailazo sudurra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Lepo luze lumatuko oilokume batek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.

Emakume bat baino areago, txori lumatua ematen zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

6 antzarak lumatzen

Inorengatik antzarak lumatzen ari dela esaten denean, poz-pozik dagoela adierazi nahi da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.

Baina zoriontsu jarri nau, antzarak lumatzen, Juan Kruz Igerabide adiskide aspaldikoak bidali didan gutunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzarak lumatzen (3)


lumatxa 1 iz lumaz beteriko lastaira.

Dusselen ohetik, han egoten baitira gordeta egunez, lumatxa, maindireak, burukoak eta tapakiak atera behar dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Bai, andrea! -esan zuen Fetiniak, lumatxaren gainean izarak hedatu eta bururdia bere tokian ipintzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Ekarria zuen lumatxa, eta, eskuekin bi alboetan astindu on batzuk eman zizkiola, lumaz beterik utzia zuen gela osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Nabaria zen Fetinia ikaragarri trebea zela lumatxak harrotzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Begi txikiek eta azalmintzaren kolore horixkak, berriz, lumatxaren eta izaren lagun mina zela salatzen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

2 hegazti lumatu berriaren lumak.

Pinguinokumeek beren lumatxa leuna galdua izango dute horrezkero eta luma beltz azulkarak luzituko dituzte, nagusien trajea jaso gabe oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.

Lumatxaz leporaino beteriko otarre handien hondarreraino ere sartu behar izan zuen Lisak eskua, Marjolinek eskaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Ez dut saltzen ez lupulurik, ez lumatxarik, ez eztirik, [...] ez artilerik, ez xingolarik, ez lihorik, ez ahuntz larrurik, ez bestelako larrurik...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

Lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

3 lumatxoa.

Emakumezkoek lumatzen jarraitzen zuten, eta tirabiran, gizon gazte hura nork erakarriko; lumatxa finak hegaldatzen ziren, hegaztien usain sendoa hedatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.


lumatxo iz luma txikia.

Bere soldadu-sail indargabea lumatxoak airean bezala haizatuko dela behingoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Lumatxoak irrist egin eta balantzaka hasi zitzaion kopetaren aurrean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Hegaztiaren lumatxo odolduak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Lumatxo batzuk ageri ditu sorbaldan, enplegatuak arduratsu astindu dizkio.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 133. orr.


lumazale izond adkor idazlea.

Baroja "ez zen batere berezia", oso zabaldutako gizalarru mota baitzen eta baita hori lumazaleen artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.


lumaztatu, lumazta, lumaztatzen da/du ad lumez jantzi, lumez hornitu.

Hegoak ebakiak dituen txoriño bat ere eman zezakeen, lur arrasean hegaldatu ezinik ibili ostean, mirakulu sinesgaitz baten eraginez berriro lumaztatu, eta huts eginen ondotik mendien gailurretarantz igotzen dena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

Santa Kruz handik pasatu zenean, horren berri izan, eta agindua eman omen zuen: lehenik, ilea motz-motz egiteko andreari; bigarren, larrugorritan jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko; hirugarren, kale nagusian barrena ibilarazteko, etengabe zioela: "Nik artu det txokolatia jeneralarekin".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.


lumero ik numero.

lumerodun ik numerodun.

lumerologia ik numerologia.

luminantzia 1 iz azalera baten argi intentsitatea azalera unitateko.

Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

-Argitasuna, luminantziari lotua: zenbat eta luminantzia handiagoa izan, orduan eta argitsuagoa emango du koloreak, eta orduan eta zuritik hurbilagoa izango da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Luminantziaren bat-bateko aldakuntza bortitz bat pairatu behar duenean, begia "itsu" geratzen da aldi batez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; proiektorea lekuz aldatzeak, adibidez, zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Neurri berean argiztatuta dagoen objektu bat (luminantzia berbera emititzen duena, beraz) argitsuagotzat hartuko da atzealde ilunago baten aurrean badago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure ikusmen-sistema luminantziak berak ez baina luminantzia-aldaketak atzemateko dago prestatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Luminantzia magnitude ordenak (cd/ml-tan)  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.


luminiszentzia iz gorputz batzuek, erradiazio energia bat xurgatzen dutenean, argia emititzeko duten propietatea.

Zinema eta bideoa ere, nahiz ilunpean ikusi, gisa honetakoak dira orobat, pantailak luminiszentzia handia izaten baitu (milaka cd/m2): besterik gabe usteko litzatekeenaz oso bestela, zinemako pantailaren edo telebistako hodiaren ikuspena "eguneko" ikuspena da, "gau" ingurumen batean gertatzen bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.


luminositate (corpusean luminosidade soilik) iz argitsua denaren nolakotasuna. ik argitasun; distira.

Esklabotasun distiratsu hartan -"Vuestra lumninosa esclavitud"darabil orijinalak erdara hutsean-, kartzela haietan, alegia, 25 watteko bonbillak zeuden, eta ez zen luminosidade makala izango, preso larrituen bihotzetakoarekin alderatuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 94. orr.


lumpen iz hiriko gizarte taldea, gizarteak bazterturiko gizabanakoez osatua.

Eskola nazionala lumpen kanpotarren eskola zen, baita baserritar lumpen batzuena ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Hamar edo hamabost urte zaharragoa, lumpen, batere jatorri garbirik gabeko diru-iturri irregularrak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.


lumutur ik lurmutur.

lunatiko iz ilargi-joa.

Birtute anitz baditu diamanteak, kuraia ematen du, biktoria, oker dena zuzentzen du, amets gaiztoetarik eta sorginkerietarik zaintzen, lunatikoak sendatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.


lunbago iz erreuma min bortitza, gerrialdeko ornoei eta inguruko giharrei erasotzen diena.

-Lunbagoa, maitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Granollersen kontra ez zen aritu, lunbagoak jota zegoelako.  Berria - Kirola   2006-03-21

Zalantza bakarra Raulena da, kapitaina lunbagoarekin egon baita azken egunotan.  Berria - Kirola   2004-01-13


lunbalgia iz lunbagoa.

Bittor Alkizak bizkarrean min hartu zuen atzoko entrenamenduan, eta lunbalgia txiki bat du. herria¬

Travis Hansen lunbalgiak jota dago oraindik.  Berria - Kirola   2006-01-18

Medikuek azaldu zutenez, estrogenoak hartzea lagungarri gerta dakieke neskei, gihar-minak kendu eta lunbalgia minik ez izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22


lunbar 1 izond gerrialdekoa.

Daukaten kezka da orno lunbarren hausteak bizkarrezurreko muina ukitu duen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Han, 3. orno lunbarraren parean, non orgasmoaren gune erreflexua dagoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

• 2 iz orno lunbarra.

Bizkarra ikusi eta gerri azpian buruko bat paratzeko agindu du, lunbarrei hobeki eusteko.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 86. orr.


lunch ik luntx.

luneta 1 iz pl betaurrekoak.

Gainerakoan -eguzkitako luneta handiak, ezker besotik dilindan egiten zion kapazutzarra, sandalia takoidun urrekarak-, hondartzara joaki zela erran zitekeen, ehorzketa batetik etorri baino areago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

-Esan al diozu Xantiri? -berak, luneten gainetik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Lunetak galdu nituen eta begiak akitzen zitzaizkidan brebiarioaren irakurtzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.

Maletatxotik spray eta zapi bat aterata garbitu ditu lunetak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 141. orr.

Itsura hautatu zuen behar nuen luneta parea, beste anitzen artetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.

2 irud/hed

Ene partetik, telebixtari so, bihotza pilpil gertakari itsusi horien aintzinean, fededun-kristau lunetekin, hauxe diot: [...].  Herria   2001-09-20


lunfardo 1 iz herri jargoia, jatorriz Buenos Aireseko gaizkileena, gaur egun zabalduagoa dagoena.

Maldan behera doan boxeolari baten historia da, berberak lunfardoz Buenos Aireseko behe-auzkoetako dialektoan kontatua.  Berria - Kultura   2004-03-10

Lunfardoan bezala, silabak alderantziz paratuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 171. orr.

2 (izenondo gisa)

Egia esan, ez zen erraza narrazioaren hariari jarraitzea, ez eta jerga lunfardo horretan saiatuenak zirenentzat ere, baina batek sentitu egiten zuen, eta min egiten zioten boxeolari gaixoak jasotzen zituen kolpeak laukiaren bakardadean.  Berria - Kultura   2004-03-10


luntx (11 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan; orobat lunch 9 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) iz zeremonia bateko gonbidatuei zerbitzatzen zaien otordua.

Urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

Luntxa izan zuten gonbidatuek ekitaldiaren ondoren; ardoa, freskagarriak eta pintxoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Luntxa eta edariak, eta dantza talde bat; jende izigarri ederra, bereziki emaztekiak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.

12:30etan Bihotz Bakartien Klubaren emanaldia izango da eta 13:00etan herri luntxa egingo dute trikitilari eta bertsolarien saioekin batera.  Berria - Harian   2005-08-02

Poloniako idazleak nazkaturik, luncha egin barik geratu dira, ez pasaporte azterketarik gabe, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.

Gaztetxean, gazte asanbladak antolaturik lunch-a izan zen ekitaldiaren ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Lunch jendetsutik apur batzuek tabernaratu garenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 44. orr.

Haiek bazekiten, antza, sari banaketa lunch soil batekin amaitzen zela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.

Luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Luntxeko zertxobait jan, kopa bat tekila eta gero txanpaiña.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.


luntxatu, luntxa(tu), luntxatzen du ad

-Orduan zertarako erosi ditugu ibilaldian luntxatzeko janariak? - ekin dio Idoiak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 191. orr.


lunula iz azazkalen erroko zati zurixka, ilgora itxura duena.

lupa 1 iz gauzakien irudia handiagotzeko leiarra.

Patrikatik lupa atera, eta beste begirada bat egin diot oihalari, luzeagoa eta aztertzaile gisa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Mahai zuri bat zegoen, eta haren gainean jartzen nituen zelaietan ebakitako loreak eta belarrak, lupaz ikusteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Ofizialak zakua eskuetan hartu, lupaz zentimetro bakoitza aztertu, pisatu, neurtu, usain egin eta ostikoka ere erabili zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.

Lupa ahaltsu batez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 222. orr.

Baina hori luparekin ere ez zegoen ikusterik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.

Baina ikusi al duzu sekula loreren bat luparen batekin?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.

-Aita, gaur goizean sagua harrapatu dut, eta ikusi nahi al duzu haren bihotza lupan [...]?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lupa itxurako betaurreko lodiak daramatzana sudur motz eta zabalaren gainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

3 irud/hed

Lupaz aztertu beharko dira estatistika pontifikatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Poliziak ikertzen jarraitu eta Joel Cacace lupapean hartu zuen, hau baitzen azken aldian mafiaren buru nagusia eta garai baten Kimberly Kannaughrekin amodiotan ibilia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.


lupar iz estalgilea.

Gerra Zibilaren denboretan bera arduratzen zen Hemingwayren errekaduak egiteaz, idazkari lanak betetzeaz eta, ia-ia, luparra izateaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.


luparda iz adkor mozkorraldia.

Sekulako luparda, haren hitzez esateko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.


lupe ik lur.

luperia ik luizi.

Eguna argitu gabe zegoen oraindik, eta Itziarko geldiuneko tabernan gosaltzeko asmoa zuen, baina luperiak bidea itxi zion.  Berria - Harian   2005-12-21

Luperiak azpian harrapatutako autoen .irudiak  Berria - Harian   2005-12-21


lupetsu izond lokatzez betea.

Neskak zingira arreak begiztatu besterik ez zezakeen egin, bai eta lantegietako milaka leiho beltzak eta hirietako karrika lupetsuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.


lupetz 1 iz basa, lokatza.

Ilea lupetzez beterik, Harris txikia urbazterretik gora ari zen, lauoinka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Bustitako harriak eta lupetzezko eskukadak jaurtikitzeari ekin zioten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 176. orr.

2 irud/hed

Gaizki dagoenak askotan bere hantustekerian ez baitu laguntza eskatzeko asmorik edukitzen, bestea bere lupetzera makurtzeko grina baizik  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 52. orr.


lupetza 1 iz basatza, lokatza.

Ur-lasterra bailitzan isurtzen da gure lubakiko hondoraino, lokatzez jositako zanga-zulo bilakatzeraino den-dena, lupetza likits kirasdun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

Hondoratu egingo haut, lupetzan bertan itotzeraino!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

2 irud/hed

1819ko Paris, filusen eta petzeroen biltzar hura, diruzalekeriazko lupetza hura, sotiltasun gomutagarriz margotzen digu, eta zenbait alegia historiko eskaintzen dizkigu aldi berean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Bazakiat Galizia aldean ez haizela kontu garbietan ibili, eta boxeoaren lupetzan murgildu hintzela, hemen egin huenaren ispilua besterik ez...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Etsipenaren lupetzan erori delako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.


lupeztu, lupetz/lupeztu, lupezten 1 da ad lokaztu.

Euri asko bota du, eta kaminoak ere lupeztuta daude; hainbeste obra ari dira egiten!  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Lupeztutako asfaltozko bidexkatik behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Elkarren kontra bermaturik zihoazen ibai ertzeko kale ilun eta lupeztuetan barna. Arrainak akuario lupeztuan bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.


lupia (orobat lupina g.er.) iz itsas arrain bizkar-grisa eta sabel-zuria, bizkarrean bi hegal hezurdun dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Morone labrax edo Dicentrarchus l.).

Berdelek, lupiek eta sardinek distira egiten dute txalupen hondoan eguzkitan, izar metak bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Arkume saihets bi, lupia frijitua, arrain gozoa zinez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Lengoradu pare bat, barbarinak lupinak, denak fresko-freskoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Ez muxarrik ezta lupiarik ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.


lupu (orobat lipu g.er.) 1 iz azal azpiko handituak eragiten dituen gaitza.

Lupua dutenen kasuan, immunitate sistemak zelulei erasotzen die, ehun eta organoei kalte eginez.  Berria - Gaiak   2004-05-09

XIX. mendearen azken aldera Pasteur ardiei lupuaren baziloaren aurkako txertoa jartzen hasi zenean, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

Lupuaren aurkako Nazioarteko Eguna.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Zenbaitetan --, lupuak heriotza ere eragin dezake  Berria - Gaiak   2004-05-09

2 armiarmaren klaseko animalia, salbelaldearen puntan azazkal pozoitsu bat duena (Buthus occitanus).

Harripetan kukutu sugegorri, lupu, are inurrien bizia izanen da zurea baino interesgarriagoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Esku hura, esku beldurgarri hura, lupua edo armiarma bezala nire errezeletan eta hormetan zehar lasterka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.

Badu hoberik ahoan, trauskilondo hauek mututuko dituen lipua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Baina etsaiaren sareetara eroriak ziren eta sare haren erdian beha zeukaten lupua nolakoa zen asmatzetik urrun zeuden oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Horrela sinaturiko artikuluetan, lupua bizi ohi da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

3 (esapideetan)

Lipuak itoko ahal hau!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Lipuak helduko balie! Gainera, tortilla madarikatu hau lupua baino gaziago dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.


lupulu (orobat lupulo g.er.) 1 iz otsaiena.

Bere atzeko garagardotegi burrundaritik lupulu egosiaren usain gozoa zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Hozkailutik garagardoa atera eta irekitzeaz batera zabaldu zen lupuluaren garraztasuna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.

Udan elkarrekin aritzen ziren lanean: mertxika beratzen, gerezi biltzen, lupulu askatzen, egin zezaketen edozertan, zerbait ordaintzen bazieten eta beti atzetik ibiliko zitzaien nagusirik ez bazen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baratze ugari zeuden, etxaldeek lupulu-labeak eta aletegiak, eta angioak eta ukuiluak zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Bazter batean, baxerategi txikiago baten ondoan, bi mutil zeuden, zutik, lupulu-garagardoa edaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.


lur 1 iz (batez ere L larriz gehienbat) bizi garen planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. ik lurbira.

Lurrak eguzkiaren inguruan jiratzen duela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 164. orr.

Edo Lur planetako bati bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea; Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.  Elizen arteko biblia   Has 1,2

Gu atzera-aurrera gabiltzan Lur hau, bere baitan ozeanoak, kontinenteak, mendiak dauzkan eta elemenia bat izaki biziren bizileku den Lur hau.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Erromatarrek [...] hondatu egin zituzten Kartago eta Korinto; eta galduko ziren hala eginda, Lur osoa konkistatu ez balute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

-Lur osoan den tokirik ederrenera...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Beti pentsatu izan dut Lur honetako nahigabetuak direla Jainkoaren hautatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

2 Lurraren azala, eta bereziki haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre).

Zeru eta lur, hiri eta baso, etxe eta kanpo, dena dugu antzerki eta zeremonia sare.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Isiltasuna gero: gogoa zeru argira eta gorputza lur ilunera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Mundua -lur eta itsaso guztiak- esploratu eta deskubritu ditugunean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Lur guztian zehar hedatzen den lorategi zabal bat da filosofia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Lur osora zabaldu zen gosetea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Gero, lur guztia hildako aberez estali zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Gehienak mujikak ziren, lur gogorrean lo egiten ohituak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Lur gainean lo egin behar izaten nuen, estalgarririk gabe, hotzikaretan, haurdun egon arren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Lur azpiko tunela nola egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Lur azpiko trena hartu eta azkenean hirira joan nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Nahi baduk, itsasoz joan haiteke; nahi baduk, lurrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

3 lurraldea.

Utz diezaiogun biharko bidaiari berriari lur berrien deskubritzeko sua eta gero haien kondatzeko gustua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Hona, bada, zer gertatu zitzaidan Afrikako lur horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Argentinako lur zabal haietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Persiako erregeren eremuen mugetan den Joben Lurrera heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

Utzi zeure lurra, zeure ahaideak eta zeure aitaren etxea eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.  Elizen arteko biblia   Has 12,1

Gure lur euskaraz humanizatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Lur honetako gure arbasoen hizketa bitxia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Lur menditsu hau nola har dezakeen esango diot, gizon bat bakarra ere galdu gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

Handik aurrera, oihan sarriko lur basati honetan, nonahi ikusiko zen gizonaren oin parea, moldegaiztoko arbol bakartu eta adarrokerren batetik zintzilik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

-Lur eder hau odolez zikindu duten gerra guztietan parte hartua naiz, jauna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Lur honetan lurrikarak ez dira maiz gertatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Po ibaiaren eta Appennino mendien arteko lur zatian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

· Agorrila zen Avaloneko lur besoan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

4 Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia; bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena.

Lurra buztintsua den tokian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,46

Lur joriko herrialdea da, abereetan, landareetan, mineraletan oparoa, eta handiagotu egin dena Balkh, Aukoi eta Meimaneheko eskualdeak beretuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Izotz gogorra, bide zabala, lur irmoa nonahi!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Hegoaldean, lur bigun ardo koloreetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Raimundo Silvak Lisboako lur zaharra estaltzen duten teilatuetarantz beheratzen ditu begiak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Harri bat bilatzen zuen lur bigun hartatik irteteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Uzta astunak biltzen diren lur gozo ederrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Zulo bat ireki zuten lurrean eta hantxe lurperatu, brioleten artean, lorategi ireki batean bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Aukera ezak zer nahi duan: uztatik lur gainean geratzen dena ala lur azpian geratzen dena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Peoi ere hasi zen, lur mugitze lanetan...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Guk ez baitugu esku zakarrik, lurra ebakitzeko, lurra zulatzeko, lurrean hazia sartzeko eta gero fruitua jasotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

· Letrak baitziren Isaak Bitoriaren iritzian pentsamenduaren lur gogorrerako golderik egokienak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

5 osagai horren hedadura jakina; bereziki, lantzeko erabiltzen dena.

Frantziaren Inperio zenaren lur eremuetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Norenak dira belardi hauek eta lur urperakoi hauek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Gero, lurrak egitean goitiago, egin ziren ere etxeak lur berrien ondoan, lanetik hurbilago izaiteko gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Hik heure lur guztiak utziko dizkidak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Eta lur jabegoaren aldaketa egitekoan ere, lurraren jabe zaharrak, jaurti duen oinetakoa hartu eta, jabe berriari emanen dio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Bere eskupeko lur guztiak eman baitzizkion garaileari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Kapareak, bistan dena, lur jabe behar du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

Barkatu egin zion emakumeari, eta eman ere bai, lur aberatsak Trebizonda inguruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Nola lur irauli berriaren ildo beltzak alorrak zeharkatzen zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Lur irauli berrian berdetzen hasitako galsoroen artetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Gero, erretenak itxi eta beste batzuk ireki behar izan ziren, lur goldatua urez betetzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Itoizko uraren zain omen dauden lur sailak ezin izanen direla ureztatu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Hirurehun eta berrogeita hamar azienda, hamabi seme-alaba eta mila eta bostehun golde lur zeuzkaten gizonak, nire aita kasu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.

Euskal baserri guztikoen irudira, etxebizitzarako ta lur-langintzarako behar ziren tresnez betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

6 delako osagaia gaitzat hartua.

Suak lurra egosi-egosi egiten zuenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Bere ustez, haitzak lurrez osatuta daude nagusiki, eta, horregatik, hondoratzen dira uretan.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Har ditzagun lurrezko bi ontzi labe berean erretakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Egin behar dira lur kleratsu zuriz edo buztin gorriz, eta baita pikor lodi samarrak dituenaz ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

Garai hartan, gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute toskaniarren estilora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Lurrezko tutuak egingo dira lodian gutxienez bi hatzekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Urruneko eltzea urrez, etxekoa lurrez, horra hire amaren ikuspuntu zoribeltzekoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Batzuetan, lur koloreko kamioi handi batek ziztuan gurutzatzen du, ostotsetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

7 oinen azpian dugun zera. ik lurzoru, zoru.

Arkua eta biolina lurrean utzi zituen, aulkiaren aurka biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Emakumeak lurrean eseri dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Gero, fardel txiki zikin bat begiztatu zuen, paper marroiz bilduta lurrean zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 73. orr.

Lurrean zegoen argazki-kamera hartu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.

Ezpata lurrera jausi zitzaion, eta mahai gainera erori zen bera, janariak eta edontziak lurrera botaz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.

-Kontuz, ia-ia lanpara lurrera bota genuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,52

Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Zorroa lurretik jasotzeko agindu zion lagunari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Hegazkinak! eta denak lurrera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

8 goi lur

Goi-lurretako sorterri latza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Aragoiko goi-lurretan bizi izandako nekazari baten esperientzian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Haizea hasi zuen, harriak zartatzen dituen eta goi lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Beheko lur-zatira aldatu zuela gobernu-egoitza arbasoen goi-lurretatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

9 lur azal ik lurrazal.
10 lur azpi (164 agerraldi, 45 liburu eta 62 artikulutan; orobat lurrazpi 72 agerraldi, 21 liburu eta 19 artikulutan) iz lurrazalaren azpialdea.

Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko, nahiz meatze horiengatik Siberiako alderdi handien lur azpia aberatsagoa izan lur gaina baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Arabako lur-azpiak ez dituela bere sekretu guztiak azaldu.  Berria - Kultura   2004-04-08

Bidaia hartan izan ziren lurrikarak [...] eta horiei esker Charles gazteak bere begiez ikusi ahal izan zituen lurrazpiak gora eginda.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

Zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei.  Elizen arteko biblia   Ap 5,13

Duela urte batzuk pentsaezinak ziren tokietan ari gara orain bila, bai 2.500 metroko sakoneran itsasoetan zein 6.000 metrora lur azpian.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Lurrazpian baina azaletik gertu ur poltsak daudela iradoki dute ereduetako batean.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Lurrazpian ehortzi edo zeruraino igoez gero ere, berak ez ziola huts egingo.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Mota guztietako bizidunez estali zuen lurgaina, eta lur azpira itzuli behar dute hiltzean.  Elizen arteko biblia   Si 16,30

Lur azpiko trena hartu eta azkenean hirira joan nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Lur azpiko petrolio putzuak aurkitzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Horiexek dira lurrazpiko etxera sartzeko zazpi ateak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.

11 lur bazter

Eoliako lur bazterrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin. Afrikako lur bazterrei buruz «Jainkoarentzat duela 300 urte irabazi lurrak» dio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Urrutiko irletaraino iritsi da haren izena eta lur-bazter guztiek miretsi dituzte haren egintza miresgarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

· Hona zer oihukatzen duen Jaunak lur-bazterretaraino.  Elizen arteko biblia   Is 62,11

11bi lur-beltz elementu organiko asko dituen lurra.

Esteparen ipar-mendebaldeko zerrendan zehar zegoen lur beltzeko zati goldagarrira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Sektakide bezain miltante izateko lur-beltza zen bera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.

12 lur-emaile hilei lur ematen dien pertsona.

Vallecasko lur-emaileak 189 gorpu zenbatu zituen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Printzearen idazkaria ez, haren lur-emailea ematen zuen, segizioko laguna edo.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Izan ere, lur-emaileez izaten diren aurreiritziak lagun, alkoholari loturiko arazoak zituela iritzi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

13 lur eman (orobat lurra eman g.er.) hila ehortzi.

Hirira itzulirik, hiletak egin eta lur eman zion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,29

Gorpuak hartu eta lur eman nien guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.

Bere zerbitzariek gurdi batean hartu eta Jerusalemera eraman zuten, bere hilobian, arbasoen ondoan, lur emateko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,28

Fusildunek ez zuten, nonbait, fusilatu berri zituzten gizonei lur emateko asmorik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 26. orr.

Emaiok lur kristauari dagokion moduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Kanpoan geratu nintzen lur emateko zeremonia bukatu arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

· Lurra eman behar diegu bizia eman zigutenei, gure sortzaileei, gure lehen lekukoei.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

14 lur gorri (orobat lurgorri g.er.) landarerik gabeko lurra.

Arestik, ostera, esan liteke maiteago zuela harria lurra baino; lurrari tranpa gehitxo ikusten nonbait, edo beharbada, lur gorria bera baino gorriago, biluziago eta ezago kausitzen harria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Argi zegoen nire patua: lur gorrian lo egiten jarraitu beharko nuen. Lur gorriaren gainean biluzik jar zezatela agindu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Lur gorrian zulo bat egin eta bertara bota zuten, inongo ezaugarririk gabe, izenik gabeko hilobian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Harri sorginduen ondoan otea baizik hazten ez den lur gorriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Ama hildakoan, sekula sentitu ez nuena sentitu nuen goiz hartan: lurgorrian estalperik batere gabe nentzala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Bide bazterrean, ezker, baratze bat, lur gorria berdez estalia daukana, errekan ura nasaiki baitario.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

15 lur hartusup_1 (hegazkin edo kideko batek)

Lur hartzeko pista baten ondoan dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Bidean barrena nindoala, hara non ikusten dudan han ondoko zelaietan lur hartzen hegazkin aleman bat, zikoina bat, berrogeita hamar metroan lur hartzen duten horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.

Zerbait esan zidaten Léon Degrelle belgikarrak Kontxako hondartzan lur hartu zuenean ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Aizu, uste duzu asko falta dela Renon lur hartzeko?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Junkers hegazkinen helizeen zarata entzuten du gerra-ontzietan lur uzten eta lur hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Opportunityk Marteko beste muturrean lur hartuko du.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Cassini espazio-zundak ezingo du Saturnon lur hartu, hidrogeno eta heliozko gas-bola erraldoia delako hura. herria¬

16 lur hartusup_2 irud/hed

Enpresaren mozkinak aireratu egin ziren eta ez dute lur hartu ordutik.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

17 lur ikara ik lurrikara.
18 lur-jasa (corpusean lurjasa soilik) iz luizia.

Urtea joan urtea etorri, hauts eta legarrezko lurjasa geldo batek betez zihoan ibarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

19 lur-jauzi (orobat lurjauzi) iz luizia.

Lurjauzi handiena izan zen lekuan lau metroko altuera hartu zuen harri eta lur pilak.  Berria - Harian   2005-12-21

Lur-jauziengatik eta ur putzuengatik, errepide bat baino gehiago moztu behar izan zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

20 lur jo (orobat lurjo g.er.) hondatu, amildu.

Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 16,19

Edifizio asko lur jo eta suntsitu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Burtsa eta higiezinen merkatua lur jota geratu ondoren, yenaren truke-tasak ere lur jo zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Gero bere familiak lur jo zuen diru kontuetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Debotak aldiz haserretuko dira bertuteak lur jo duela ikusirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Baina iduri luke honek guztiak lur jo behar duela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Dena ari da lur jotzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

· Eta nik, damen artean lur-jo tristeen honek, haren hitz gozo kantarien eztia dastatua, hor dakusat buru argi, bikainetan bikainen hori, ezkila finak nola, kirrinkaz soinu-garrazturik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.

21 lur jota (orobat lurjota g.er.) hondatua, amildua.

Eta etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da, bada, nire etxe hau lur jota dagoen bitartean?  Elizen arteko biblia   Ag 1,4

Israel neskatxa ederra erori da, ez da gehiago jaikiko; lur jota dago, ez da altxatuko duenik.  Elizen arteko biblia   Am 5,2

Lurjota nengoen, nekearen nekez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Weldon andrea lur jota sentitu zen bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Mutila lur jota dago, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.

Auskalo noizdanik ez ninduen ezerk hain lur jota utzi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 130. orr.

Nekatuta eta lur jota, etsita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Nerbioak lur jota dauzkat!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Haren adorea lur jota dago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

22 lur-jotze (orobat lurjotze eta lur jotze)

Arerioaren lur jotze azkarra eragingo zuen kolpe zitalaren atezuan zebiltzan denak, ikusleak zein boxeolariak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Neurriz gaineko esperantzaren ondoren, ohi denez, lurjotze gehiegizko bat etorri zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

23 lur-karta (corpusean lurkarta soilik) Lurraren mapa.

Arraza indoeuroparren teoria, hizkuntza indoeuroparren lurkartaren gainean asmatu da, eta beste oinarririk gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

24 lur-kolore (corpusean lurkolore eta lur kolore soilik) izond lurraren kolorekoa.

Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Aurpegi lurkolorea zuen, eguzkiak zaildua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.

Postalaren beste aldean herri txiki bat, Carlo Levik berak pintura lurkolore batez pintatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.

25 lur lan (orobat lurlan g.er.)

Horiek guziek hau dute beren zimikoa: laborantza elikadura edo janarien aztapar haundidunek beren peko ezartzen dutela lurlanaren gorabehera guzia.  Herria   2004-01-08

Lehenago, Aduana bezala ekarria zen, gainekoletarrek eta Ondarrola Borderreko eta Hartxaineko jendeek beren lur lanen egitera joan zitezen libertate osoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 26. orr.

Chirak presidentak nahi du zaindu lur lanaren laguntzeko preseski egina den PAC tratua.  Herria   2002-09-05

Ganixon lur lanetan eta bere kabala ederren artatzen.  Herria   2001-08-02

Palestindarrek mortierekin ukaldikatzen dituzte lur horietan kokatuak eta bereziki lur lanetan ari diren Juduak.  Herria   2001-04-26

Lur lan, zur lan, tindatze eta beste.  Herria   2002-11-07

26 lur-lantzaile

Bizi molde berrien frankatzea, lur lantzaileen artean eskuz esku lan egitetik haurren altxatzeko moldetaraino, hori da LGM-en aurpegi argitsuena.  Herria   2005-09-29

27 lur mutur ik lurmutur.
28 lur sail (orobat lur-sail eta lursail g.er.)

Gero jornalari hasi zen, herriko lur sailez baliatuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 56. orr.

Berehala bi guardia zibil agertuko ziren, lur saileko patroiak hara deituta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 68. orr.

Lur sail txikiak, batzuk pobreak, lihotarako baino balio ez zutenak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 29. orr.

Handik gutxira modu txit arraroan goldaturiko lur sail bat ikusi nuen nire aurrean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Lur saila hilotzez estalirik zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Fruta-arbolen lur-sail txiki bat dut. nekazaritzarako egokiak diren 15 hektareako lur-sail bat baitut Vigian, Merida estatuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 237. orr.

Lur-sailen jabeak atzerritarren kolonoak besterik ez dira izango han.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Ugalduz joan ziren pentzeak eta lursail landuak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 144. orr.

Urbanizagarritzat jotako lur-saill bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak, hartarako propio eratutako hiritarren kooperatibaren bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Argentinako lur sailen %75 basamortua dira gaur egun.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Kalera atera zen, lur sail zabalera, garabi eta eskaileren azpira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

29 lur santu

Erantzi oinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.  Elizen arteko biblia   Eg 7,33

Inork ez barrenik traidoreari lur santua emateko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

30 Lur Santu

Lur Santura ailegatu bezain laster.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Lur Santu aldera, non Jesukristo Gure Jauna zain baitzeukaten, turkoen burdinen azpian. Bi mila urte badira Lur Santutik aterarazi gintuztela, eta orain itzultzeko ahaleginetan gabiltza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Salonikan zegoelarik, Lur Santuraino joateko grina piztu zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

· pl Gurutzadak, bestalde, ez ziren Lur Santuak berreskuratzeko bakarrik antolatu izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hurrengo goizean, zalduna Lur Santuetarantz abiatu, eta, seguruena, han hil zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

31 lur zati (orobat lur-zati g.er. eta lurzati g.er.)

Berrogeita hamar akreko lur zati bat dauka etxe bakoitzak inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Urbanizazioko etxeen itxura berekoa da eskola: eraikuntza apal bat, adreilua agerian, leihoak altzairuzkoak eta teilatua asbestozkoa, hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Sararen hilobia egiteko lur zati bat erosi nahi duenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Ardi gazte biek lotuta igarotzen dute egun osoa ukuilu ondoan, lur-zati soil baten gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Po ibaiaren eta Appennino mendien arteko lur zatian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

Naturarentzako Mundu Funtsak salatu du soja laborantzak Erresuma Batua adinako lur zatia suntsituko duela urte gutxiren buruan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

· Bi orduren buruan bidea utzi eta etxalderako pista hartzen du, Lucyren etxaldera, haren lur zatitxora daramana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

32 lur zoru ik lurzoru.
33 zur eta lur adlag erabat harriturik

-Zer eskutitz? -galdetu nion zur eta lur.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

-Bihar goizean?! -zur eta lur gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Zur eta lur geratu ginen Roman eta biok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Osabaren erranak zur eta lur utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Zur eta lur begiratu zidan erizainak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Hitzik gabe ni, zur eta lur.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Eta ni zur eta lur, halako emakume fina tenientea dela jakinda.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Zur eta lur, burua Weberrenganantz itzuli zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 247. orr.

Bat-batean, etxe aurrera iritsita, ama gelditu egin zen, zur eta lur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.

-Ezetz esan du! -hasi zen Nibs garrasika, zur eta lur holako lotsagabekeriagatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ama lur (19); eman zioten lur (11); erabat lur jota (8); etxe lur (20); hektara lur (9); hektarea lur (11); hektareako lur (8); herri lur (16); herriko lur (8); inguruko lur (12); inoren lur (13)

lur antolaketa (19); lur antolaketari (10); lur arras (11); lur asko (11); lur azal (8); lur azala (18); lur azalak (8); lur azalean (24); lur azaleko (11); lur azaletik (10); lur azpian (71); lur azpiko (57); lur azpitik (26); lur batzu (8); lur batzuk (9); lur beltza (10); lur berri (37); lur berria (9); lur berriak (8); lur berrien (8); lur eman (55); lur eman zioten (13); lur emankorra (10); lur ematea (9); lur emateko (19); lur ematen (19); lur ematera (10); lur eremu (55); lur eremua (27); lur eremuak (12); lur eremuan (10); lur gainean (116); lur gaineko (52); lur gainera (22); lur gainetik (12); lur gehiago (17); lur gorri (8); lur gorrian (13); lur gorriaren (9); lur gorriaren gainean (9); lur guztia (19); lur guztiak (22); lur guztien (10); lur haiek (12); lur haietan (12); lur hartan (13); lur hartu (39); lur hartu zuen (11); lur hartuko (9); lur hartzeko (10); lur hartzen (11); lur hau (24); lur hauetan (8); lur honek (11); lur honen (12); lur honetako (27); lur honetan (49); lur hori (27); lur horiek (40); lur horien (17); lur horietan (12); lur horren (8); lur hotzean (8); lur huntako (24); lur huntan (19); lur hura (12); lur ikara (61); lur ikarak (12); lur jabe (24); lur jo (52); lur jo zuen (15); lur joa (19); lur joko (8); lur jorik (13); lur jota (289); lur jota dago (20); lur jota gelditu (9); lur jota geratu (23); lur jota utzi (32); lur jotako (11); lur jotzeko (8); lur jotzen (8); lur lehertze (11); lur mugimendu (12); lur mugimenduak (10); lur osoa (37); lur osoan (11); lur osoaren (13); lur peza (26); lur planeta (12); lur planetatik (10); lur puska (28); lur sagar (21); lur sail (95); lur sail bat (18); lur saila (22); lur sailak (44); lur sailen (19); lur sailetan (10); lur sailik (12); lur saltze (10); lur zati (39); lur zati bat (12); lur zerrenda (14); lur zoru (9); lur zorua (8)

zeru lur (13); zur eta lur (236)

ama lurra (20); jo zuen lurra (11); lurra baino apalago (10); lurra berotzen (12); lurra eman (8); lurra jo (69); lurra jo zuen (24); lurra jota (9); lurra jotzean (9); lurra jotzen (12); lurra landu (11); lurra lantzeko (11); lurra lantzen (25); lurra ukitu (17); lurra ukitzen (13); lurra zulatu (9); zerua eta lurra (17)

bere lurrak (15); beren lurrak (15); etxe lurrak (11); euren lurrak (9); gure lurrak (25); herri lurrak (23); inguruko lurrak (15); lurrak ematen (8); lurrak erosi (8); lurrak erosteko (8); lurrak kendu (8); zeru lurrak (83); zeruak eta lurrak (11)

ama lurraren (8); lurraren aldeko (10); lurraren azaletik (9); lurraren azpian (13); lurraren berotzea (27); lurraren berotzeak (8); lurraren berotzearen (15); lurraren eguna (14); lurraren erakunde (8); lurraren eta eguzkiaren (9); lurraren gainean (82); lurraren gaineko (14); lurraren gainera (11); lurraren gainetik (19); lurraren goi (12); lurraren inguruan (23); lurraren inguruan biraka (9); lurraren jabe (15)

lurrari begira (10)

begiak lurrean (10); behean lurrean (10); hankak lurrean (26); hemen lurrean (9); lurrean ahuspeztu (8); lurrean arrastaka (23); lurrean aurkitu (16); lurrean barrena (9); lurrean belauniko (10); lurrean bertan (10); lurrean bizi (27); lurrean botata (28); lurrean erorita (8); lurrean eseri (33); lurrean eserita (67); lurrean etzan (41); lurrean etzanda (105); lurrean etzanik (12); lurrean geratu (15); lurrean ikusi (12); lurrean ipini (8); lurrean iraulka (11); lurrean izan (13); lurrean jarri (32); lurrean jarrita (14); lurrean lo (10); lurrean luze (10); lurrean pausatu (14); lurrean sartu (10); lurrean utzi (95); lurrean utzia (9); lurrean utzitako (10); lurrean uzten (8); lurrean zegoen (45); lurrean zehar (12); lurrean zen (8); lurrean zerraldo (22); lurrean zetzan (15); maleta lurrean (9); oinak lurrean (61)

zeru lurrek (11)

lurreko gauzak (11); lurreko hautsa (18); lurreko herri (14); lurreko herri guztiak (9); lurreko paradisua (13); lurreko suaren (8); zeruko eta lurreko (9)

lurren jabe (9); lurren jabetza (12); zeru lurren (55)

erori zen lurrera (27); erori ziren lurrera (10); lurrera begira geratu (8); lurrera begiratu (16); lurrera bota (226); lurrera bota zuen (57); lurrera botako (15); lurrera botata (8); lurrera botatzea (9); lurrera botatzeko (16); lurrera botatzen (48); lurrera botaz (15); lurrera erori (222); lurrera erori zitzaion (10); lurrera eroriko (11); lurrera erorita (9); lurrera erortzeko (11); lurrera erortzen (68); lurrera erortzen utzi (16); lurrera jaitsi (21); lurrera jaurti (22); lurrera jausi (46); lurrera jausten (9); lurrera joan (15); zerutik lurrera (13)

lurrerat bota (17)

zeru lurretan (16)

lurretik altxatu (34); lurretik altxatzen (14); lurretik hartu (9); lurretik jaiki (9); lurretik jaso (29)

lurrez estali (8)

lurrik gabe (13); lurrik gabeko (17)

lursailen jabetza (3)


lurberritu ik luberritu.

lurbide (orobat lur bide) iz lurrezko bidea.

Lurbide zabal, hori eta ongi zaindu batek bereizten zuen etxea hondartzatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 47. orr.

Gaitzeko zatian juanak ginen orduko lur bide batean.  Herria   2005-07-28


lurbira iz Lurra, mundua.

Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien mezua.  Elizen arteko biblia   Erm 10,18

Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan.  Elizen arteko biblia   Mt 27,45

Mirarien argi ederrez argitzen du mundua, eta benetako izarraren distiraz lurbira osoa betetzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

-O lurbira guztiko andererik ederrena eta eskergabeena!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Lurbirako nazio guztiei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Mendebaldeko Europako marinelek itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zutenean, horri esker lurbirako lurralde jendeztatu eta jende gabeko guztietara fisikoki iristeko bitartekoa lortu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Amore ere ez zuen eman, horratik, niri berriketa eginarazi arte, hainbat gairi buruz: nabigazioa, radarra, lurbiraren kurbadura, elektrizitatea, entropia, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Ikusi nuen Alkmaar-eko salatxo batean lurbira-esfera bat, hura azkenik gabe biderkatzen duten bi ispiluren artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurbira guztian (4); lurbira guztiko (3); lurbira osoa (10); lurbira osoan (12); lurbira osoko (3)


lurgabe (orobat lur-jabe g.er.) izond/iz lurren jabe ez dena.

Jadanik hango laborari lurgabe andana batek oldarrean hartuak eta bahituak zituen presidentaren esposaren 1.800 hektara lur Collanan.  Herria   2003-10-30

Laborantzaren ordez beste hiri-negozio batzuetan, erbesteratu lurgabeek jada ezin baitzuten zertu lanbide hori.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Brasilgo lurgabeen egoeraz artikulu batzu.  Herria   2005-09-15

Fortinbras gazteak, soberako kemen beroz gainezka, gizon lurgabe bipilezko saldo bat arrantzatu dik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.


lurgabetu, lurgabe(tu), lurgabetzen da/du ad lurgabe bihurtu.

Aldi berean, kontzesio faltsu horien truke AEBetako presidente George Bushen baimena jaso du banaketa hesia eraikitzen eta palestinarrak areago bakartzen eta lurgabetzen segitzeko.  Berria - Mundua   2004-05-04


lurgain ik lur 2.

lurgin ik lugin

lurgintza ik lugintza.

lurgorri ik lur 14.

lurjabe (orobat lur-jabe g.er.) 1 izond lurren jabea dena.

Aristokrazia lurjabeak bere zapalkuntza-indar osoa berreskuratu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Nekazari lur-jabeek hautatu egiten zituzten lanerako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 153. orr.

Andre lurjabe txiki horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

• 2

Dubosc jauna, Remiredoneko lur-jabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Ahaztu egin zaizu ez dagoela nekazari onak saltzen dituen lurjaberik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Kapareak, bistan dena, lur jabe behar du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Kolono ingelesek lurrak kendu zizkieten lurjabe irlandarrei.  Berria - Kultura   2004-09-16

Ustiapen industrialetako lurjabe handiek.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Ezin dira lurjabe handiak desjabetu lurrak nekazariei emateko.  Berria - Harian   2005-11-19

Amazoniako lur-jabe handien txikizioei aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Lurrik ez zutenek inguruko lur-jabe handiei alokatzen zieten beren burua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Lurjabe txikiei mintzaldi bat ematera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 242. orr.

Lurjabe eskuzabala benetan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.

Lege proiektuaren arabera, lurra babestea lurjabeen «oinarrizko betebeharra» da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Beste eskualde batean, berriz, mujik-ak lurjabeen eta polizi kapitainen aurka matxinatu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Lur jabeen eta partzuerren arteko harremanetan justizia gehiago ezartzeko legea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 7. orr.

Lurjabea naiz, eta hori ez da munta gutxiko lana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Henrike II.ak egin ez zuena egin zuen haren alabak: koroaren ondarea arindu eta lur jabe bilakatu soldadu zaharra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurjabe handiak (3); lurjabe handien (3)

inguruko lurjabeak (3)


lurjabetza iz lurren jabetza.

Pepinek Estebani eskainitako lur horietatik hasiko zen Elizaren lur-jabetza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.

Finantza-ondasunak, osatu orduko lur-jabetzetan edo luxuzko kontsumoetan gastatzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Emaguzu, beraz, guri lur-jabetza gure aitaren anaiei bezala  Elizen arteko biblia   Zen 27,4


lurjasa ik lur 17.

lurjauzi ik lur 18.

lurjo ik lur 19.

lurjota ik lur 19

lurjotze ik lur 20.

lurkara izond lurraren itxurakoa, lurraren kolorekoa.

Eta ia bat-batean, zurbiltasunera bitarteko kolore-aldaketarik gabe ia, hilotzaren urdintasun lurkarak ordeztu zion masailetako kolorea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Dioskunez, gizon higatu, lurkara bat zen; begi grisak eta bizar grisa zuen, eta bereziki lausoak hazpegiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Nabe altua zen, kanpotik bezain biluzia barrutik, iluna, hotza, miserablea eta handia, egun ilunabartuaren isla ubel eta lurkarek doi argitua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.


lurkari izond lurreko sorkaria.

Honek bere burua askatzeko emango dio bide Jainkoagandik nahiz lurkariengandik, egindakoetatik eta egingabekoetatik etor lekizkiokeen oinaze eta estuasunetatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.


lurkarta ik lur 22.

lurketa iz lur pila.

Harri eta lurketa gaitza.  Herria   2003-12-18


lurkidetza iz

Laborantza munduan lurkidetza bultzatzen duen GFAM-LURRA elkartea sortu zen 1979an  Herria   2002-10-10


lurkoi izond

Arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.


lurkolore ik lur 23.

lurkume izond/iz

Gauzainek oraintxe ere eusten diete ohitura hauei eta konpas motak eramaten ikasi dute, baina ez pentsa basa enda lurkume hark baino gozamen handiagoa hartzen dutenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

Zeren, larrurik gabe, hotzak lurkume biluziak oinazetzen baitzituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.


lurlan ik lur 24.

lurlantza iz nekazaritza. ik lugintza.

Itsasgintza eta lurlantza, gotorlekuak, legeak, armak, bideak, jantziak eta honelako beste enparauak, [...] hauek denak apurka-apurka, urratsez urrats, erabilerak eta gogo ekilearen esperientziak irakatsi zituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 389. orr.


lurmen iz elurra urtu den lur zatia.

Bere gogoetetan barrenduta, ez da ohartu hondo beltza mehetu ez ezik, aluminioa agertzen hasi zaiola ontziari, nola lurmenak elurra urtzen hasten denean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Lurmen gunean zepotxoa artalearekin ipintzen duen umearen moduan, Joxe Austinen erantzunaren zain geratu naiz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.


lurmendu, lurmen(du), lurmentzen da/du ad lurmenak agertu, elurra urtu.

Negu gogorra egin zuen, eta Peru gure etxean egon zen lurmendu zuen arte.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

Lehengo tokian geratu ziren haiek nare eta bare, lehengo tokian sustraiak gero eta sakonago, gero eta lodiago eginda, eta lurmendu zuenean bakoitza are indar, grina, amorru handiagoz azaleratu ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Akabo elurrak ekarritako goraintziak, lurmentzen hasiko baita agudo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Lainoari bazter guztietara zabaltzea eta elurrari lurmentzea beharrezkoa zaien bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.

Ia bi hilabete bota zituen etxetik irten gabe; elur-arrastoak oro zeharo desagertu eta dena lurmenduta gelditu zen arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.


lurmentze iz lurmenak agertzea, elurra urtzea.

Lurmentzeak utzi du horrela, eta horren kontra ezin da ezer egin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 105. orr.

Sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren lurmentze nagusia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

Atsegin fisiko bitxi bat sentitzen dut nire estrabeak etengabe bitan banatzen duen izotz lurmentze hori ikusiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.


lurmin 1 iz epilepsia.

Erortzeko mina [= epilepsia] bertze zerbaiten seinalea ditakela, Lurraren amodioarena, eta amodioak sortzen baitu usaian eta berekilan ekartzen baitu, kasik beti, amodio mina, aspaldiko gizon emazteen esperientzia zela eta, amatxik erraiten zeakan hortakotz zutela gure arbasoek erortzeko mina, 'lur-mina' deitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.

2 irud/hed

Hala eta guzi, ez da posible, ezin liteke, honenbeste pozoin, abere gose, lurmin eta artritis politiko sendatzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 246. orr.

3 izond

Nondik-nahiko ekaizteen erasoa sufrituagatik ere, sustrai amorratuak gero eta lurminago barneratzen dituen landare temati eta bakarzaletzat dauka Perurenak, antza, bere burua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.


lurmutur (orobat lumutur g.er. eta lur-mutur g.er.eta lur mutur g.er.) 1 iz itsasoan barneratzen den lur punta.

Gorago zegoen lurmutur luze batek ur lasterra hautsi eta zurrunbilo bat sortzen zuen, baina gabarra aise pasatu zen erditik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

-Hurrengo lurmuturra, Finisterre.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 155. orr.

Gutxitan gaindituko du Higer lurmuturra, uretako arrantza egiteko ez bada.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Hornos lurmuturra gainditu ondoren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Lehenik, Siagreko lurmuturretik Pataleneko uhartera joaten ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.

Afrikako itzulia egiteko, gakoa Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu eta biratzea zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Ahaztuta zeukan neguko goizak zein hotzak izan litezkeen Ekialdeko Lurmuturreko goi herrietan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.

2

Lurmutur Hiria: ederrean eta ederretan oparoa den hiria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurmutur hiria (5); lurmutur hirian (6); lurmutur hiriko (6); lurmutur hirikoa (3); lurmutur hirira (6); lurmutur hiritik (3).

esperantza oneko lurmuturra (4)

ekialdeko lurmuturrean (3); higer lurmuturrean (4); mendebaldeko lurmuturrean (3)


lurpe (orobat lupe g.er.) 1 iz lur azpia.

Bonba horien parte bat lurpe hortan muntatzen omen zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Arbelezkoa zen herri horretako lurpe gehiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu, azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.  Elizen arteko biblia   Jb 28,3

2 (leku atzizkiez)

Bat-batean, birjina trozatua, jaiki, eta lurpean barrendu zen, hortzak agerian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Satorrak lurpean behar dik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Urrezko txanpon batzuk zeuzkala lurpean ezkutaturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.

Gorde nazazu lurpean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 1. orr.

Eta horri esker, egundaino lupean eduki dudan kontua azaldu zait bere hitzetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.

Munduan ere uste zabaldua da etsairik onena hilda datzana dela, lupean gorrotoa baino ontzen ez den arren.Meza nausia Basilika lurpekoan izanen delarik 10 orenetan.  Herria   2005-09-22

Bertan goratu zen lauza, eta eskailera mehar batetik jaitsi zen Sufrah lurpera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

-Joanes, ni ez nauk luzaz hemen izanen eta muntarik ez dik bat-bateko hotz batek ala papista baten sastakadak igortzen nauen lurpera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Poema zikin batzuk berreskuratzeko gorpu bat lurpetik atera!  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,13

3 lurpeko izlag

-Lurpeko toki bat non arimak erretzen egongo diren sekulako- Badaukat iloba bat radiestesista izateko dohainak dituena, irakatsi egin behar nioke lupeko lasterrak bereizten eta harribitxien izpiak begiak itsututa atzematen...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 197. orr.

Tea prestatu genion gure presoari lurpeko babeslekuan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.

Autoa aski hurbil nuen, ondoko plazako lurpeko aparkalekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Lurpeko berotasunean ere elkarrekin, ezin hilez bizirik!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorde nazazu lurpean (8); lurpean ezarri (3); lurpean gorde (7); lurpean gordetako (3); lurpean gordetako historia (3); lurpean gordetzen (5); lurpean sartu (10); lurpean zegoen (3)

lurpeko aparkalekuan (3); lurpeko babeslekuan (12); lurpeko egiturak (4); lurpeko pasabide (3); lurpeko tren (3); lurpeko trenak (3); lurpeko uretan (4); lurpeko uretan dagoenetik (4)

gorpua lurpetik atera (3); lurpetik atera (18); lurpetik ateratako (4); lurpetik ateratzeko (5); lurpetik ateratzen (6); lurpetik joango (3)


lurperakera iz lurperatzea.

Ez zen hirian jagoten lurperakera hura ere, zeinaren arabera lur-ematen ohitua zen beti herri hau; dena hankaz gora zebilen, eta bakoitzak, noraezean, ahal bezala ehorzten zituen bere senideak  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 465. orr.


lurperatu, lurpera(tu), lurperatzen 1 da/du ad lurpean sartu. ik lurpetu.

Izan ere, asko eta asko, bizirik lurperatuta egon izan ziren, inoiz edo behin, obus-eztandaren batek lurrez estali eta gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.

Ur lasterrak berehala irentsi zuelarik, lokatza azpian lurperatuta gelditu zen hilda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.

Nikolas leporaino lurperatua dago, tatariarren usadio basatiari jarraituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Horietako bat [...] samadhi egoeran (liluraturik) astebetean lurperatua egoten zen, ur, janari eta haizerik gabe.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 196. orr.

Germinaleko meatze-zuloan lurperaturiko meatzariek bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Argi indar hariak lurperatzea.  Herria   2005-02-27

Harean erdi lurperatua zegoen oskol handi bat aurkitu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

Lorontzian lurperatutako giltza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 219. orr.

-Altxorra lurperatu aurretik, hobe dugu zenbat daukagun jakitea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Lurperaturiko aberastasunaren lilura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Emaztearekin batera lurperaturiko obra berreskuratzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

2 irud/hed

Berriro ere errukituko zara gutaz, lurperatuko dituzu gure gaiztakeriak, eta itsas hondora botako gure bekatu guztiak.  Elizen arteko biblia   Mi 7,19

Besaburuari jarraiki, sorbalda bat, eta sorbalda biren erdian lurperatua, lepoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.

Metroko bagoia lepo joanagatik inork ez du inor ukitzen, geldirik eta zurrun mantentzen da jendea, norbere zapaten zingiran lurperatua  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

• 3 du ad ehortzi, hobiratu.

Lehen hilak eliz inguran lurperatzen ziren, eta batez ere, eliz aurrean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 153. orr.

Zure gorpua ez dute zure gurasoen hilobian lurperatuko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,22

Mondoñedoko hilerri zibilean lurperatu zuten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 97. orr.

Ezezaguna isilpean lurperatu zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 143. orr.

Kanposantuan eta kristauki lurperatu beharko zirela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Senarra hiltzen denean, emaztea bizirik lurperatzen dute harekin batera, eta alderantziz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Lurpera nazak neure armekin eta negar egin ezak nigatik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 74. orr.

Giza taldeak aukeratuko dituzte etengabe harat-honat ibil daitezen, lur gainean gelditutako gorpuak lurperatu eta herrialdea garbitzen.  Elizen arteko biblia   Ez 39,14

Fourniet iaz atxilotu zuten, 1989. urtean Elisabeth Brichel 12 urteko neskatoa bahitu, bortxatu eta lurperatu izana leporatuta.  Berria - Gaiak   2004-07-01

4 irud/hed

Ezari-ezarian, baina konturatu naiz, ulertu dut, lurperatuta nago, bizirik lurperatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Besoa ibai baten ondoan lurperatu genuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditu eta alarguntsek ez diete negarrik egingo.  Elizen arteko biblia   Jb 27,15

Hantxe lurperatu zuen sagua ere, fruitu-arbolen baratzearen hondoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 78. orr.

Zakur hilak, inork lurperatzen ez dituenak, zopiloteak, azoka alderako teilatuen gainean pausatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Kioton, Japonian, hegaztien gripeaz jotako 265.000 oilasko lurperatuko dituztela jakinarazi zuten atzo bertako agintariek. herria¬

Ba, zuen hitzak lurperatzen ibili ziren bolada luze batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Gauza asko gogoratzen ditut hemen azpian nagoelarik, asfaltoaren gainean lurperaturik, lur azpian sartu gabe lurperaturik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Geruzaz geruza antzinako estratu lurperatuz betea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Martak beren apartamentuko leihotik ikus zitzakeen txatarra meta haiek guztiak, sukalde lurperatuen hondakinak, altzairuzko idazmakinak, [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Jimmyk, eragin oparoen mende, aitaren sugar lurperatua berpizten sentitu zuen beraren baitan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Ezin duzulako ondoko lurperatuekin berbarik egin, ez diezulako tutik ere ulertzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.

-Gure inguruan atseden hartzen duten lurperatuengatik edaten dut.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurpera ditzatela hilek (3)

bizirik lurperatu (10); gorpua lurperatu (4); hil eta lurperatu (3); hildakoak lurperatu (3); hilerrian lurperatu (3); polloen lurperatu zuten (3)

bizirik lurperatua (4); lurperatua izan (5); lurperatua izatea (6); lurperatua izateko (4); lurperatua zegoen (4)

lurperatuak izan (4)

lurperaturik egon (3)

lurperatuta gelditu (5); lurperatuta zegoen (8)

azken hondakinak lurperatzeko (5); hondakinak lurperatzeko (7)

bizirik lurperatzen (3)


lurperatzaile iz lur-emailea.

Lurperatzailea ere betikoa zen, Juan Simon, bere alaba hilobiratu zuen gizona.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 107. orr.

Lurperatzailearen laguntzailea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 18. orr.

Orduan bezala orain ere kondenatzen du lege berriak lurperatzailea bizirik lurperatua izatera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 74. orr.

Florentek hilkutxa eta ehorzketa ordaintzeko dirua aurreratu behar izan zuen; lurperatzaileen eskupekoa ere berak eman behar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Hogeita hamar urte daramat nik hemen, mutikotatik, lurperatzaile-lanean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 201. orr.


lurperatze 1 iz lurpean sartzea.

Zentral nuklearretako hondakinak behar bezala erretiratzeak eta lurperatzeak eskatzen duen lana.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Bachefores errauste planta itxi denetik, lurperatze eremurik ezean, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hondakinak Lapouyadera eraman behar dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

2 ehorztea, hobiratzea.

Valeriano Neira-ren lurperatzea izan zen, ezusteko tiroketan hila errekisa bat egiten ari zela Hernaniko Banco Guipuzcoanon.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.

15:30ak pasata amaitu zen lurperatze ekitaldia.  Berria - Mundua   2004-11-13

3 (hitz elkartuetan)

Hileta eta lurperatze gastuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi lurperatze (3); lurperatze eremu (3); lurperatze eremua (3); lurperatze eremuen (4); lurperatze eremurik (3)


lurpetar izond lurpekoa.

Iraultzaren indar lurpetarrak borborka daude jada nonahi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.


lurpetu, lurpe(tu), lurpetzen du ad lurperatu.

Lehenbizkaiko elektrika hariak lurpetu; Ihalar argistatu eta arbolez beztitu; Elbarron-go galzadak, argitu, garbitu eta abar...  Herria   2001-11-08

Tximista harrapatu eta bildu, gero eroale metalikoa medio, lurpera edo uretara lotuta dagoenez, han sartu eta lurpetu ekaitzaren indar hori, kalterik ez dezan egin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Garagardoa zeukaten hondarrean lurpetuta ezkutuan eta fresko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Horrek ez du erran nahi ixildua edo lurpetua dela hainbertze beldur eman duen manu hori.  Herria   2005-06-23


lurralde 1 iz eraren batean mugaturiko lur eremua.

Britainiarrek Indiako lurralde asko bere egin zituztenean, Punjabeko hiriburuan zegoen, Lahoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.

Munduko lurralde eta herrialdeak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 92. orr.

Biztanlerik gabeko lurraldeek bereizten dituztelako herrialde txiki biztanledunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Gure inguruan ugalduz doaz gizakiak Lurreko lurralde askotan eragindako kaltearen frogak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Honxuko iparraldeko eta ipar-mendebaldeko lurraldea, Japoniar itsasoan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.

Ingalaterrak uko egin zien aski laster bere inperioaren kolonietako lurralde gehienei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 75. orr.

Bere gogara hauta zitzan Gaztelako, Aragoiko, Nafarroako apezpikuak, bai eta ere haien ondotik menperatu zituen beste lurralde eta kolonia guztietakoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.

Estatu espainiarreko lau lurralde eta estatu frantziarreko hiru lurraldetan banatua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Don Kijote biziki haserretuko da kanpaiak joko dituelako mairuen lurraldean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

Lurralde hau ere subtropikala eta berdea izan zen inoiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Euskal lurraldeetako foruak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Frankoen mendeko lurraldean, lege salikoa zegoen frankoentzat, eta Teodosiar kodea erromatarrentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Musulmanen agintepeko lurraldeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Agindutako lurraldearen atarian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Handik alde eginda, oso urrutiko lurraldeetara joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.

Euskararen lurraldea da bertsolaritzarena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Kain, Jaunagandik aldenduta, Nod lurralde galduan bizi izan zen, Edendik ekialdera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 24. orr.

Siberiako lurraldearen lurzoru gogor idorra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Kanaango lurralde hartan ez zuten larrerik aski bere abere guztientzat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Txantxangorriak, bere lurralde horretan bakarrik kantatuko du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

2 (izenondoekin)

Nafarroakoa zela, lurralde basati eta menditsukoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Lurralde zabal hori hainbat estatutan banatzen da, hainbat khanerrietan, zehatzago esanda, khan izena hartzen baitute han agintariek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Neure emazte zenari Lurralde Santutik ekarritako erliki berbera dun!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

Lurralde historikoen eskubideak. herria¬

Ameslariek sinetsi nahi izaten dute itsasoak sekulako lurralde urdinkarak dituela bere magalean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Alegiazko lurralde jori eta aberatsak irudikatu zituen mundu urrunetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea osatzen duten 11 herrialdeek petrolio merkatuaren %40 inguru kontrolatzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

3 irud/hed

Orain, pentsatu zuen Ramsay andreak, ametsen lurralde hartara itzul naiteke, leku irreal baina liluragarri hartara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 92. orr.

Matematikari fina eta astronomiazalea, beti izan zuen astrologiaren, iragarpenen eta magiaren lurralde zingiratsuetara arrastan joateko joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Sekula Betiko Lurraldea Barrieren lurralde desiratua da, haurtzarokoa.Egiaren eta gezurraren arteko lurralde ilun eta arriskutsuan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espainiako Senatua alderdietan oinarritutako talde parlamentarioek osatu ordez, lurralde taldeek osatuko luteke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Lurralde kolektibitate bateko erroldan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Lurralde berezitasunak defendatu eta «elkartasun printzipioa» bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Estatuen lurraldetasuna: «Estatuen kide bakoitzaren lurralde osotasuna errespetatuko du EBk».  Berria - Mundua   2004-06-20

Lurralde kohesioa udal hautetsien helburu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Lurralde-anexioak egiten ziren, periferizazio-prozesuak osatzen zituztenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Euskal Herria lurralde mugarik gabeko nortasun bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak, lurralde errebindikazioak zirela medio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Bistara azaltzen zen lurralde eremu hartan etxe dotoreak eta eliz dorreko kupula sabel-handiak nabarmentzen ziren aurrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Estatuen erabakiak, batez ere lurralde-osotasunari buruzkoak, onartzera behartzen du Europako Batasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Atzo Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lurralde batzarrak egin ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Ares PSOEko zuzendaritzakoa da; Lopez Lurralde Kontseiluko buru.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Nafarroako Lurralde Estrategiaren proiektuak «etorkizuneko Nafarroa» osatzeko gakoak jaso ditu agiri batean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Donostiako Lurralde Auzitegian.  Berria - Kirola   2006-02-23

Zatikako Lurralde Planak egin dituen aurreikuspenen arabera, Erdialdeko Arabak gutxienez 32.516 eta gehienez 71.441 etxebizitza berri beharko ditu datozen 16 urteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolaketa eta Ingurugiro Sailak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Padura lurralde kiskalgarri, erigarrietatik datoz neska berezi horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

6 Frantzian, hainbat departamendu biltzen dituen eskualdea.

Lurralde bereko beste departamendu guzietan.  Herria   2004-03-18

Departamenduka egiteko partez, bozak egin litazke lurralde osoka.  Herria   2003-01-14

Ezkerrekoak nagusitu dira lurralde guzietan, salbu Alsazian.  Herria   2004-04-01

Poitou-Charentes lurraldean emazte bat da buru, Ségolène Royal.  Herria   2004-04-08

Gaur egun Bretainiako lurralde administratiboa osatzen duten lau departamenduetan eta Loire Atlantique departamenduan.  Herria   2005-01-06

Korsikan ere lurralde-bozak zituzten hango batzar bereziarentzat, bainan beste lurraldetan ez bezalako bozka-lege batekin.  Herria   2004-04-01

Lurralde bozak alde batetik eta kantonamendu-bozak bestetik.  Herria   2004-02-19

Lurralde zerga, etxe zergaren gainean lurraldeari johan zaion partea, azkarki goratu dute eskualde frangotan  Herria   2005-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

donostiako lurralde auzitegian (6); egiptoko lurralde osoan (6); euskal lurralde (19); hegoaldeko lurralde (6); inguruko lurralde (9); iparraldeko lurralde (9); korsikako lurralde asanbleako (7)

lurralde antolaketa (48); lurralde antolaketako (5); lurralde antolaketari (7); lurralde antolakuntza (7); lurralde antolamendu (63); lurralde antolamendua (8); lurralde antolamenduaren (6); lurralde antolamendurako (10); lurralde arrotzean (6); lurralde asanblea (6); lurralde asanbleako (12); lurralde asanbleako presidente (6); lurralde asanblean (15); lurralde asanblearako (14); lurralde auzitegiak (27); lurralde auzitegian (32); lurralde auzitegiaren (7); lurralde auzitegiko (24); lurralde batzarra (7); lurralde batzarrak (26); lurralde batzarrean (13); lurralde batzarren (10); lurralde boz (7); lurralde bozak (11); lurralde bozeri buruz (6); lurralde eder (10); lurralde egokitasuna (8); lurralde eredua (5); lurralde eremuan (5); lurralde ezezagun (5); lurralde hauteskundeen (6); lurralde historiko (7); lurralde historikoak (6); lurralde historikoen (26); lurralde historikoen legea (10); lurralde hizkuntzen (16); lurralde jakin (8); lurralde kohesioa (6); lurralde menditsu (6); lurralde okupatuetako (10); lurralde okupatuetan (23); lurralde okupatuetatik (5); lurralde osoa (56); lurralde osoan (71); lurralde osoaren (7); lurralde osora (17); lurralde osotasuna (10); lurralde palestinar (7); lurralde palestinarrak (9); lurralde palestinarren (9); lurralde palestinarretan (15); lurralde petrolio esportatzaileen (54); lurralde plana (12); lurralde planak (20); lurralde planaren (5); lurralde zabal (15); lurralde zati (9); lurralde zilarra (5); lurraldez lurralde (10)

madrilgo lurralde auzitegiak (10); madrilgo lurralde auzitegian (9); madrilgo lurralde auzitegiko (6); mendebaldeko lurralde (6); munduko lurralde (7); nafarroako lurralde auzitegiak (10); nafarroako lurralde auzitegian (10); nafarroako lurralde auzitegiko (10); okupatutako lurralde (5); zatikako lurralde plana (6); zatikako lurralde planak (12); zatikako lurralde planaren (5)

hazparneko lurraldea (5); kanaan lurraldea (12); leinuaren lurraldea (12); lurraldea emango (5); lurraldea eta (27); lurraldea ez (5); lurraldea hondatu (8); lurraldea ikertu (5); lurraldea ikertzera (12); lurraldea ikertzera bidali (5); lurraldea zeharkatu (7); lurraldea zen (5); nire lurraldea (6); sekula betiko lurraldea (13)

akitania lurraldeak (7); hazparneko lurraldeak (5); zazpi lurraldeak (6)

agindutako lurraldean (10); betiko lurraldean (8); emandako lurraldean (7); emango dizuen lurraldean (11); erdialdeko lurraldean (6); filistearren lurraldean (5); gazako lurraldean (10); hartzera zoazten lurraldean (10); hazparneko lurraldean (11); juda lurraldean (5); kanaan lurraldean (26); leinuaren lurraldean (10); lurraldean barrena (7); lurraldean bizi (18); lurraldean biziko (8); lurraldean eta (10); lurraldean sartu (12); lurraldean sartzea (5); lurraldean sartzean (5); lurraldean sartzen (5); lurraldean zehar (10); mendeko lurraldean (6); moab lurraldean (6); nien lurraldean (6); sekula betiko lurraldean (8); zoazten lurraldean (10)

akitania lurraldearen (5); gazako lurraldearen (6); hazparneko lurraldearen (5); lurraldearen banaketa (6); lurraldearen batasuna (7); lurraldearen jabe (11); lurraldearen mugak (6); lurraldearen zati (8)

lurraldeaz jabetu (9); lurraldeaz jabetuko (6); lurraldeaz jabetzera (6)

euskal herriko lurraldeen (6); euskal lurraldeen (9); lurraldeen artean (13); lurraldeen arteko harremanak (8)

euskal lurraldeetako (5); zazpi lurraldeetako (11)

elkarren ondoko lurraldeetan (7); lurraldeetan bizi (8); lurraldeetan bizi diren (5); mendebaldeko lurraldeetan (6); okupatutako lurraldeetan (7); zazpi lurraldeetan (8)

urrutiko lurraldeetara (5)

hazparne lurraldeko (10); lurraldeko hiri (8)

agindu nien lurraldera (7); agindutako lurraldera (8); amondarren lurraldera (5); kanaan lurraldera (9); lurraldera eraman (9); lurraldera eramango (8); lurraldera iritsi (9); lurraldera itzuli (9); lurraldera itzuliko (6); lurraldera joan (5); lurraldera joateko (9); sekula betiko lurraldera (7)

euskal lurraldetako (8)

lurraldetik atera (5); lurraldetik igarotzen (5); lurraldetik kanpo (9); lurraldetik urrun (5); urrutiko lurraldetik (5)

lurraldez lurralde (10); zazpi lurraldez (7)


lurraldeburu iz Frantziako lurralde bateko burua.

Alain Rousset Akitaniako lurraldeburua aski garbi mintzatu da: [...].  Herria   2005-08-11

Alain Rousset aintzina lurraldeburu egonen da Akitanian.  Herria   2004-04-01

Akitanian, Alain Rousset sozialixtaberriz hautetsia izan da lurraldeburu, 85 bozetarik 58 ukanik.  Herria   2004-04-08

Dominique Bussereau gobernukidearekin eta Jean-Paul Huchon Parise aldeko lurraldeburuarekin. herria¬

Eskuineko hautagaia pasarazia zutela lurraldeburu alkirat ezkerrekoa arrunt begietan hartua zutelakotz.  Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

rousset akitaniako lurraldeburua (3)


lurraldeburugai iz lurralde hauteskundeetara lurraldeburu izateko aurkezten den pertsona.

Departamendu batean etzela zerrenda bihi bat agertzen ahal ez balinbazen ba lurralde bereko beste departamendu guzietan izen bereko zerrenda bat, lurraldeburugai berarekin, alderdi berak (edo berek) osatua.  Herria   2004-03-18


lurraldeka 1 adlag lurralde mailan.

Datuak lurraldeka ere aztertu zituen Lan sailburuak.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Lurraldeka, salmentak %8,3 igo ziren Gipuzkoan, %7,3 Bizkaian eta %3,3 Araban.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Lurralde batzarren berritzea, lurraldeka ikusiz nun zoin diren behar-ordu premiatsuenak.  Herria   2004-03-18

Euskararen merkatuak mugatuak dira, eta lurraldeka zein kultur politiken arabera banatuta daude.  Berria - Kultura   2004-10-31

· Lurralde-bozak eta kantonamendu-bozak iragan dira bainan hauteskunde horietarik landa hautetsien artean berriz izaiten dira bozak lurraldeka eta departamenduka, giderrak nork nun bere esku ukanen dituen finkatzeko.  Herria   2004-04-08

2 lurraldekako izlag

Lurraldekako datuak kontutan hartuta, langabeen zenbatekoa Nafarroan handitu zen gehien, %15,29 hain zuzen.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Lurraldekako zein Euskadiko eta Espainiako txapelketak.  Berria - Kirola   2006-03-30

Tokian-tokikoaren errespetua edo subsidiaritate printzipioa: lurraldekako eta taldekako estilo eta erabakiak lehenetsiz zentralismo demokratikoaren aurretik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.


lurraldekatu izond lurraldeka antolatua.

Jadanik muga zaharrak apaldu direla eta oraino aintzina apalduko, Imaz-ek dauka bihar edo etzi Europa lurraldekatu bat izanen dela, gaurko estadoek, eta bereziki orobat handienek, beren eraginaren parte handi bat galdurik.  Herria   2004-12-23


lurraldekizun iz

Eta Estatuak (eta nazionalismoak) ere badaki zer den lurraldea (eta lurraldekizuna edo lurraldetasuna).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.


lurraldekotasun (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) iz lurraldetasuna.

Ezin dugu onartu lurra aintzat hartuko ez duen lurraldekotasuna, edo zentzuzko edukirik izango ez duen egoera juridiko-politiko berria.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Ikusmolde historiko zabala harturik, lurraldekotasunaren galera bi fenomenoren emaitza da: munduko espazioaren desberdintasunak ustiatu nahi dituzten kapitalen zabalkunde-prozesu etengabearena, batetik, eta, bestetik, konkurrentziaren printzipioaren indarra mugatzeko estatuek ipintzen dituzten arauei azpiak jateko kapital horiek beroriek etengabe egiten duten lanarena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.


lurraldemin iz lurraldearekiko herrimina.

Intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak; eta abar horiei gehitu behar zaie noski, militarren gaitz fundazionala den lurraldemina edo mapamania  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.


lurraldeño iz adkor lurraldea.

Parada hauta dela gure aldarrikapen premiatsu zonbaiten egundainokotan entzun-arazteko, euskaldungoaren onetan, gure lurraldeño hunen geroa gogoan.  Herria   2003-01-28


lurraldetasun (237 agerraldi, 13 liburu eta 156 artikulutan) 1 iz lurralde osotasun juridikoa.

Tentsioa berriz ere piztu zen aurtengo urtarrilean, Georgiako hauteskundeak Mikhail Saakashvilik irabazi eta «lurraldetasunari eustea» zin egin zuenean.  Berria - Mundua   2004-08-18

Lurraldetasuna: euskararen lurraldea da bertsolaritzarena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Kultura arloko ikuspuntutik begiratu eta nazio bat osatzen duela Euskal Herriak ez da dudarik, baina lurraldetasun politiko-administratiborik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-05

EAEn, Nafarroan eta Iparraldaen lurraldetasun bateratua lortzea da gakoa, betiere tokian tokiko herritarren borondatea errespetatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Ipar Euskal Herriari ez dio lurraldetasuna onartu nahi, ez du euskal departamendurik sortu nahi.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Noiz gertatuko ote da Iparralde huntako kargudun bat frantses legebiltzarrean, Parisen, euskaldunen eskubideak hortzez eta haginez defenditzen, dela lurraldetasuna, dela euskal hizkuntza?  Herria   2005-02-10

Herri indarrek autodeterminazioa eta lurraldetasuna oinarri duen alternatiba nazionalaren alde egin dezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Eta Estatuak (eta nazionalismoak) ere badaki zer den lurraldea (eta lurraldekizuna edo lurraldetasuna).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Oso kontuan hartu beharko du kazetariak Euskal Herri osoaren lurraldetasuna izan behar duela gogoan, euskararen mugapeak estatu artekoak direla.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Lurraldetasunaren ideia integratzaileak Iparraldea Hegoaldeari itsuki beha jartzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Estatu modernoaren oinarrian dagoen lurraldetasun printzipioa aldatu egin da, lurraldeari eta espazio sozio-ekonomiko eta politikoari buruzko berrantolaketa bat ikusi da eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak aitortuak izan daitezen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Lurraldetasun ezagupena lortzeko urrats taktiko bat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Ipar Euskal Herriko lurraldetasun onarpenaren eskaerari begirako eztabaida nola ikusten duzu?  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autodeterminazioa eta lurraldetasuna (8); euskal herriaren lurraldetasuna (3); lurraldetasuna oinarri (3)

lurraldetasunaren auzia (3); lurraldetasunaren gaia (3); lurraldetasunaren inguruan (5); lurraldetasunaren inguruko (3)

lurraldetasunari buruz (4); lurraldetasunari dagokionez (3)


lurrazal (67 agerraldi, 12 liburu eta 26 artikulutan; orobat lur azal 61 agerraldi, 20 liburu eta 8 artikulutan eta lur-azal 36 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian lurrazal agertzen da) 1 iz Lurraren azala; Lurraren azaleko geruza, bereziki solidoa.

Lurrazalean ibiliko ote zen, edota lurpean ote zetzan, karitatea egiten zutenei esker?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Orduan lurrazala eta inguruan edo kontaktuan dagoen airea azkar hozten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Urpekari talde batek antzeman du, baina sakonera handian dagoela-eta ez dute oraindik lur azalera ateratzea lortu.  Berria - Mundua   2004-01-07

Militarrak ez dira jaitsi, baina helikopteroa lurrazaletik metro gutxira egon da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Adituen ikerketaren arabera, seismoa lur azaletik 26 kilometro barrualdera izan zen.  Berria - Mundua   2004-05-29

Zartadak berak 28 meatzari hil zituen eta beste 8k lortu zuten lurrazalera irtetea.  Berria - Mundua   2004-04-11

Jackson Avenue-n jaitsi, lurrazalera irten eta ordurako ezagun zuen bidea egin zuen Joe's Grocery-raino.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.

Jaurtigailu zaharraren karkasa-zatiak atmosferan sartu orduko birrinduko ziren, eta haien errautsa besterik ez zen iritsiko lurrazalera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor zegoela ikusi zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.

Narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Esan, bada inor doilorragorik eta okaztagarriagorik lurrazalaren gainean?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Lurrazalaren berotze gogor baten ondoriozko tenperatura handiek eragindako depresioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Azaleko lur-azalaren azpian beste hainbat azal badira eta, nahikoa da sakon zulo egitea azalok ikusi ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

2 (izenondoekin)

Lur azal menditsu eta koskaduna baita ekaitzak gehien estimatzen duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Lur azal eta itsas ordeka horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

3 irud/hed

Ontziak Marten lur hartuko du, eta hango lurrazalaren laginak jasoko ditu, gero Lurrera ekartzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Lurrazaletik 8,6 kilometroko distantziara, berriz, paraxutak zabaldu eta apurka-apurka lur hartuko du Marten, Gusev kraterraren gainean.  Berria - Gaiak   2004-01-04

Antena handia baliatu du Cassinik, Titan ilargiaren atmosferako lainoak saihestu eta haren lurrazalari argazkiak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Planeten lurrazala ikertzeko martxan jarritako proiektuak.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Horretaz gain, grabitate-uhinak aztertuz zulo beltzen «lurrazala» ikertzeko gai izango lirateke astronomoak.  Berria - Gaiak   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurrazala aztertuko du (3); marteko lurrazala (4); marteko lurrazala aztertzeari (3)

marteko lurrazalean (3)

marteko lurrazaleko (4)

marteko lurrazaleko (4)


lurrazpi ik lur 9.

lurrazpiratu, lurrazpira(tu), lurrazpiratzen du ad lur azpira bota.

Liberalek Espainia-Nazio mitiko bat demokratiko samarra asmatu dute, Menéndez Pelayok berehalaxe beste mitologia batekin, tradizionalista eta katolikoa, lurrazpiratu diena  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.


lurrerarazi, lurreraraz, lurrerarazten du ad lurreratzera behartu.

Urduri baino urduriago nengoen arren, ongi lurrerarazi nuen aeromodeloa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 135. orr.

Hamar bat bira eragin ondoren lurrerarazi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Lepoa moztu eta burua lurrerarazi nion, odola poI-poI zeriola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.


lurreratu, lurrera(tu), lurreratzen 1 da ad lurrera jaitsi; lurrera etorri.

Aireplanoa lurreratzen ari zen, boteka eta punpaka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Lurreratu da helikopteroa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

Tristeagoa oraindik espaziontziak poliki-poliki lurreratzen ikustea, baina pilotuak hilda daudela jakinda, asfixiatu egin direla beren kabinetan lurreratu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Paraxutista asko ere lurreratu dira; beltzez margotuta zeuden, gauez ikus ez zitzaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 243. orr.

Egundoko motor bat goitik behera etorri eta errepidean lurreratu zen haien aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Talde osoa lokatzetan lurreratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

1755ean, Lisboa aldean izandako lurrikara bortitzean [...] Viso del Marqués herriko elizako dorrea goitik behera zerraldo lurreratu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 433. orr.

Desagertu ziren; bideko hautsa berriz lurreratu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Liburuak apaletatik lurreratuak, batzuk gainera etenda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.

2 hed

Ikertzaileek, baina, Huygensen jarri dituzte begiak, Saturnoren Titan ilargi gorrixkan lurreratuko den lehen zunda delako.  Berria - Gaiak   2004-12-26

Era berean, bera izango da kometa batean lurreratuko den lehena ere.  Berria - Gaiak   2004-06-01

3 irud

Tortilla maltzurra, hegaldi labur eta aldrebes baten ondoren, harraskan lurreratu zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 119. orr.

Gaileta bero bat lurreratu zen Herfen egunkariaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

-Haritz! lurreratu mesedez... -jarraitu zuen Arantxak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 150. orr.

Oroimenaren olatuek kostata lurreratu zioten bila zebilena.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 89. orr.

Oroimenaren olatuek kostata lurreratu zioten bila zebilena.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 89. orr.

• 4 da/du ad lehorretatu.

1942ko azaroaren 8an, amerikano tropak Ipar Afrikan lurreratzen dira itsasotik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.

Aingura bota, eta itsasertzean onik lurreratu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Portu on batera iritsirik, lurreratu eta bi egun eta bi gau egin genituen lotan, neke eta saminagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

Zin egin zuten, bada, eta ontzia lurreratu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 86. orr.

• 5 du ad lurrera bota.

Helikopteroa lurreratu baldin badute, nork ziurta dezake airekoei ere berdin eginen ez dietenik?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 135. orr.

Nik hainbat frontetan eman izan dut lehen pausoa, hainbat Heinkel lurreratua naiz, hainbat kostazain hondoratua, hainbat rekete lepotua...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Etsaiak inguratuko du lurraldea, zure babeslekuak lurreratuko ditu.  Elizen arteko biblia   Am 3,11

· Kotxetik etorri eta, Larrak zemento zakua lurreratu zuelarik,  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Horma pitzatuak beteko dizkiot eta lurreratuak jasoko.  Elizen arteko biblia   Am 9,11

Hango harrietatik batzuk San Nikolasko gotorlekua berritzera joan ziren, eta bertzeak gaztelu berria eraikitzera komentu lurreratuaren tokian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurreratzeko pista (4)

lurreratzen ari (4)


lurreratze 1 iz lurrera jaistea; lurrera etortzea.

Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia nolanahi ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Banekien, larritasunezko lurreratze batean, arriskua izaten dela hegazkina jo-eta-txikitu edota sutan kiskaltzekoa...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Jaisten ari ginen, nahiz eta, esana zigutenez, bi motorrekin ere nahikoa omen, pneumatiko-parea hantxe, airean geldirik, edozein lurreratzeren aurretixe bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Ontziratzeak eta lurreratzeak, italiarrekin eta falangista espainiarrekin izandako gorabeherak kontatzen jarraitzen du Dupuyk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goi-goian bezalaxe gindoazen, lasai samar eta lurreratze-gurpilik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

DC-7 edo Super-Constellation-en bat edo beste igarotzen zen hegaz, lurreratze-trena jadanik aterata.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

3 lurreratze pista aireportu batean, lur hartzeko pista.

Helburua, aireratze eta lurreratze pistaren luzeera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

4 irud/hed

Lurreratze pistak besteok ere behar ditugu, ez ETAk bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aireratze eta lurreratze (3); lurreratze moduluak (5); lurreratze pista (3); lurreratze trena (3)

huygensen lurreratzea (3); larrialdiko lurreratzea (4); larrialdiko lurreratzea egin (4)


lurrikara (639 agerraldi, 60 liburu eta 157 artikulutan; orobat lur ikara g.er. eta lur-ikara g.er.) 1 iz Lurrazalaren higidura edo astinaldi nabaria. ik seismo.

Italia ipar-mendebaldean eta Eslovenia mendebaldean Richter eskalan 5,1 graduraino iritsi zen lurrikara izan zen atzo.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Lurrikarak detektatzeko erabiltzen diren sismografoek bezala jokatzen dute egitura horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Sufrimenduaren hipozentroa gaixoaren baitan bazegoen ere, epizentroa hurkoengana aldatua zela irudi zuen, eta, hedabideek lurrikararen epizentroaz eta ez hipozentroaz hitz egin ohi duten era berean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 199. orr.

Glaziarren urtzea lurrikarak eragiten hasi da Groenlandian.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 8,5

Derrigorrean babesten nauten lau horma hauen artetik, ezinezkoa den lurrikara batek bakarrik atera nazake, hondamendi latz batek aska nazake zuek denok izendatu duzuen legeak ezarritako nire patutik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.

Orgasmoa ezustean etorri zitzaidan, lurrikara bat bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

2 (izenondoekin)

Beste hamaika harresi ere jausi izan da lurrikara handietan, eta hamaika hiri hondoratu itsasoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela, eta Biafran gerrak jarraitzen zuela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

3 irud/hed

Ezinezkoa izan zen, baina gertatu izan balitz, lurrikara politiko izugarria piztuko zukeen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

Lehen tomo hori lurrikara baten antzekoa izan zen, bortizki inarrosi zuen errusiarren gogoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Bere liburu berriak Cosmic landscape lurrikara izugarria sortu du, eta beharrezkoa zen.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Derridak Mendebaldeko zientzia eta metafisikaren bazterrak astindu ditu eta ohiko logozentrismoaren ontologiaren subjektuaren (eta objektuaren) eraikuntza deseraiki, hizkuntza eta testuen zirrikituak aldenduz, lurrikara bilakatu arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Orain aste batzuk hasi ziren sumendia arretaz behatzen, lurrikara sail baten ostean.  Berria - Gaiak   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

graduko lurrikara (18); graduko lurrikara gertatu (3); graduko lurrikara izan (8); lau lurrikara gertatu (8); lurrikara bat gertatu (5); lurrikara bat izan (3); lurrikara batek astindu (3); lurrikara eragin (5); lurrikara gertatu (38); lurrikara handia (7); lurrikara izan (33); lurrikara izugarria (3); lurrikara jasan (3); lurrikara politikoa (7); lurrikara politikoa eragin (6); lurrikara txiki (4); lurrikara txikiak (4)

biderkatu dira lurrikarak (3); gertatu diren lurrikarak (4); gertatu lurrikarak (3); gertatutako lurrikarak (3); izandako lurrikarak (4); lurrikarak aztertzen (3); lurrikarak eragin (8); lurrikarak eragin dituen (3); lurrikarak izan (4); lurrikarak nafarroan (3); lurrikarak urtegiak eragin (7); lurrikarak urtegiak eragiten (3)

graduko lurrikaran (3)

gertatu zen lurrikararen (3); lurrikararen hondakinen (3); lurrikararen ondorioak (5); lurrikararen ondorioz (6)

lurrikararik handiena (3)

lurrikarek eragindako (3)

gertatu diren lurrikaren (4); lurrikaren berri (3); lurrikaren inguruko (3); lurrikaren kontrako asegurua (3); lurrikaren ondorioz (4)


lurrikaratxo iz lurrikara txikia. irud/hed

Bada lehen unean SIBEko burtsetan lurrikaratxoa eragin zuen arren (80 puntu galdu zituen Ibex-35 indizeak), ondoren 30 puntu inguru errekuperatu ahal izan zituen.  Berria - Ekonomia   2004-10-09


lurrin 1 iz usain gozoa. ik perfume.

Lurrin eta usain gozoek bihotza alaitzen, adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,9

Hilde anderearen lurrin erogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

Nellieren ilearen lurrin arinak ez zion alde egin sudurretik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Korridorera sartu orduko lurrin sarkor bat nabaritzen zen, arrosa-olio eta kolonia frantsesarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Nikotina eta mendazko lurrin sarkor hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Makilaren azal hezeak moztean uzten duen lurrin freskoaren hari meheak sudurrean ukituta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 44. orr.

Lagin bat lurrin garesti eta txanpon batzuk eman zizkidaten gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izebaren lurrin flaskoa hartu eta pixka bat zabaldu nuen lepoan eta galtzarbeetan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Jantzi politenak sartu dizkiot, eta Gabonetan oparitu nion Loewe lurrin potea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 139. orr.

Zaratatsu hartzen zaitu, lurrin usainarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 83. orr.

Burua mugitzen zuen bakoitzean lurrin ufada bat arnasten nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

Haren lagunak, gauean, Vienan eta munduan barrena ibili eta gero etxera itzultzen zenean, tabako eta lurrin usaina ekartzen zuen, eta itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Usain estrainio eta definigaitza darie erietxeei, lurrin mota askoren emaitza, ziurrenik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Greenpeace erakunde ekologistak iaz eginiko salaketari erantzun zion atzo Frantziako Lurrin Industrien Federazioak (FIP).  Berria - Gaiak   2006-02-01

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aerosol lurrin arruntez girotu zuen denda guztia, gure begien aurrean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Zetazko soineko zuri garden batez jantzia, azahar lurrin gozoz oparo bustia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.

Emetasun lurrin tanta bat suma zekiokeen, baina apaiz batena ere izan zitekeela erabakirik nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Amoniako lurrin gotor batek bota zuen atzeraka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.

4 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian lurrun agertzen da) lurruna.

Ehunka lurrin baporek beren lurrina batera botata egingo luketenaren moduko zarata zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Lurrin kiratsu eta mistiko bat, opakoa, astuna, nekez antzematen zena, berun-kolorea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Lurrin berotan izerdia dariola egotearen goxotasuna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.

Lurrin makina erraldoia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

5 lurrin denda (orobat lurrindenda g.er.)

Iaz 155 saltoki berri zabaldu zituen Eroski Taldeak; horietatik zortzi hipermerkatuak izan ziren, 28 Eroski center supermerkatuak, [...] zazpi Forum kirol dendak, eta 39 lurrindendak.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Lurrin-denda dotore batean geunden.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Gorpua ikusi zuenean, Beauvaisek, hasieran duda egin bazuen ere, lurrin dendako neska zela adierazi zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Basmo lurrin dendako Francisco Ferreñasek jaso zuen atzo 200ko merkatari onenaren saria, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Lurrin-dendako manikien argazkiek obsesionatzen ninduten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurrin denda (11); lurrin dendako (8); lurrin dendan (4); lurrin dendara (4); lurrin eta usain (8); lurrin goxoa (4); lurrin gozo (9); lurrin gozoa (8); lurrin gozoz (6); lurrin katearen (7); lurrin katearen zuzendaria (5); lurrin makina (4); lurrin sarkor (5); lurrin sarkor bat (3); lurrin usaina (5); lurrin zuria (3)

lurrina zerion (3); uraren lurrina (5)


lurrindegi iz lurrun saltegia.

Oscarren aita Eros Galeriak izeneko saltokien jabea zen eta neska lurrindegian lan egiteko kontratatu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Eta hunek botatzen duen usain on gozoa lurrindegi bihi batean ez dela derautzuet.  Herria   2004-05-06


lurrindenda ik lurrin 5.

lurrindu, lurrin(du), lurrintzen 1 du ad lurrinez bete. ik lurrineztatu.

Ahoa lurrintzeko sofistikaziorik ez zuenez, noski, nabaritzen zena emakume gazte bati ahotik zerion usain gozoa zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,17

Eraman beti jantzi zuriak soinean, ez egon zeure burua lurrindu gabe.  Elizen arteko biblia   Koh 9,8

Arnasa sakon hartu eta zorabiatu egin behar zuela zirudienean, berriz ere potoa hartuta lepaldea lurrindu eta alde egiten zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

2 (adiera honi buruz, ik lurrin 2) lurrundu.

Komuneko ispilua lurrindu egin zen dutxako ur beroagatik, eta Pilarrek gorputza lehortzeko xukadera handiaren mutur batez garbitu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Masailetan behera irristatu zitzaizkionak Maitek xukatu zizkion samurki musuzapi lurrindu batez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.


lurrindun izlag lurrineko.

Koinak lurrindun zigarroekin hasi eta tabakorik gabeko menta zaporedunekin bukatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.


lurrindura iz lurrina.

Goiz-lainoak, beroaldiko goizeroko lurrindura naturalak direnak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 274. orr.


lurrineztatu, lurrinezta, lurrineztatzen (orobat lurrinztatu g.er.) 1 du ad lurrinez bete. ik lurrindu.

Itxuragabe ematen zion, nabarmen ageri zuen aho handi hartako ezpainak gorriz margotuko balitu bezain itsusi, edota bere bular alde zapala usain gozoz lurrineztatuko balu bezain zantar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.

Jesus haurraren azala arrosa-urez lurrinztatua zegoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 293. orr.

Ile dotorea koloniarik garestienez lurrineztatua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 152. orr.

Egia esan, jendeari lurrineztatua ibiltzea gustatzen zaio.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta apaintzen dugu geure satsa eta geure simaurra arrosa lurrinztatu batez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Aurpegia esku-ahur gizen lurrineztatuekin estalirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Itxura ezin apartagoa izango zuen beti Camillak, gasa lurrineztatuetan eta belus sarrian bildurik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Mercierrek bizar beltz gorrixka dauka, oso lurrineztatua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.


lurringai (orobat lurrinkai) iz lurrinak egiteko gaia.

Lurringaiei eta antzekoei buruz gauza handirik ez zekien arren, sumatzen zuena, zalantzarik gabe, neskatoaren lurrina zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

Bizarra txukun-txukun eginik eta lurringai apur batez perfumatuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

Gelan lurringairik gabeko xaboi merkearen usaina aditzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.

Josiasen oroitzapena zoragarria da, lurrinkaiak nahastuz lurringileak prestaturiko intsentsua bezala.  Elizen arteko biblia   Si 49,1


lurringile iz lurrinak egiten dituen pertsona. ik perfumegile.

Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala.  Elizen arteko biblia   Koh 10,1

Josiasen oroitzapena zoragarria da, lurrinkaiak nahastuz lurringileak prestaturiko intsentsua bezala.  Elizen arteko biblia   Si 49,1

Lurringileak denda bat zeukan Palais Royalgo behealdean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Lurringileek 0tik 8rako eskala bat erabiltzen dute askotan; arrosa, esate baterako, 6423 zenbakiaren bidez adierazten da eskala horretan: horrek esan nahi du sei parte dituela osagai lurrintsutik, lau, osagai azidotik, eta horrela gainerakoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.


lurringintza iz lurrinak egitea.

Musketa (animalia baten jariakina), zibeta (era bereko substantzia) edo anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak) oso maiz erabiltzen dira, kantitate txikitan, lurringintzako nahasketetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.


lurrinkai ik lurringai.

lurrinketa (adiera honi buruz, ik lurrin 2) iz lurrunketa.

Beroak hotzarekin tupust egitean hantxe sortzen den lurrinketa gero eta trinkoago horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Lurrinketa lana datorkio gero, hurrengo goiz azkarrean: erreka-laino, behelaino eta lanbrobeherak nonahi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ebaporazioa edo lurrinketa prozesua ere, oxigenoarekin eta nitrogenoarekin nahastea eta kondentsazioa, eta euria, jakina, oso prozesu inportante eta garrantzi betekoak dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.


lurrinketatxo (adiera honi buruz, ik lurrin 2) iz adkor lurrunketa.

Hezedura asko dagoenean lur azal eta inguruetan, horrelako lurrinketatxoak eta lainoxka umelak egoten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.


lurrinontzi (orobat lurrin ontzi) 1 iz lurrinak gordetzeko ontzia.

Apainketa mahaian hainbat lurrinontzi bistatu zituen, baina bere bizitzan ez baitzuen halakorik egundo ikusi, alferrekoak gertatu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Ez zen errautsik aurkitu ez estufan ez lurrin ontziaren azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

2 (adiera honi buruz, ik lurrin 2) lurrunontzia.

Eta ontzi handiak ikusten nituen egunero, bai bela ontziak bai lurrin ontziak, munduko bazter guztietatik etorriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.


lurrintsu 1 izond lurrinez betea.

Usain gozo edo lurrintsuak, usaimenaren atsegin puru edo berezkoak adierazten dituztenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Galtzerdi leunagoak eta are perfume lurrintsuagoak ekartzen zituen Arlenek, amak eros ziezazkiokeenen aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

Soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 133,2

Bera ez zen Marco Polo, espeziak, lore lurrintsuak eta enparauak bildumatzen zituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 35. orr.

Argi nahiz ilunpe, piano gaineko sei kandela lurrintsu pizten zituen beti.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Sudur luzea eta kokotsa erabat hautseztatuta zituen; ez ordea inolako hauts lurrintsu eta tindaturekin, [...] azala are nabarmenduko ziotenekin, baizik eta talko-hauts lodi eta zuri distiratsuekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

• 2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria; Siziliako ardoaren gozoa; Corintoko mahaspasa lehorraren lurrintsua; Kamargako gatzaren mina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

3 (adiera honi buruz, ik lurrin 2) lurruntsua.

Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan, eta gu izerdiz eta euriz eta olioz blai, jaioberriak bezain zoldatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.


lurrintsudun izlag lurrintsuko.

Amak perfume lurrintsudun botilatxoak ekartzen zizkion alabari, eta zeta kaskarreko galtzerdi ziztrinak,  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.


lurrintxo (adiera honi buruz, ik lurrin 2) iz adkor lurruna.

Bainugela hotzean ur beroak sortzen duen ke-lurrina; errepidea bero-bero badago, euria hasi, eta igotzen den lurrintxoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.


lurrinzale izond lurrinaren zale dena.

Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardo eta lurrinzalea ez da aberastuko.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,17


lurrinztatu ik lurrineztatu.

lurrontzi (orobat lurruntzi g.er.) iz lurrezko ontzia.

Haren eskumenean, urdaiz beteriko txahalkia, gibel patea eta erbi patea, lurrontzi hori batzuen barruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Eskua txahalki betearen lurrontzian paraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Edipo eta Esfingea, lurrontzi puskatu batean ume-marrazkieran pintatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Burdinazko baranda garaia zuen, eta Augustinek granadondo bat zaintzen zuen han lurrontzi batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Goikoetxea lurruntzi lantegitik abiaturik, Gahardu eta plazan iragan eta ezker paretan bururatu dute.  Herria   2005-03-24


lurrun 1 iz gorputz heze edo isurkari bero batetik jalgitzen ikusten den gasa.

Arina zen, lurrun bat bezala, ia irreala, gorrizta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Estu besarkatu ninduzun kale-ertzean, ahotik lurruna zerizula.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

Ahoa erdi zabalik, arnasaren lurruna elkarri emanez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Lokomotorrarean lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.

Lurrunezko hodei lodiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Lurra odolez estalirik zegoen, lurruna zeriola.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.

Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.

Lurrunezko Moulinex plantxa zuen erosia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Lurrunezko makinak bere garaian sortarazi zuen izua ikaragarria izan zen, jende oro trena errailetatik irteteko beldur baitzegoen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Tximiniatik gora ke arin bat baizik ez zen ateratzen, eta lurrun zuri bat zerien ihes hodiaren muturrari eta balbulen estalkiari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Lurrun mehe hauskor batez inguraturik balego bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 85. orr.

Lur horrek orduan lurrun beroa botatzen du gora, eta hala, gainean dauden leku horietan ur gezako iturriren bat jaioko balitz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Lurretik aireratzen den eta zerua halako hedadura batean pozointzen duen lurrun hilgarria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Beldurra lurrun grisaren antzera isurtzen zen bertatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

3 ohiko egoeran isurkaria den gai baten gasa.

Gas edo lurrun bat gainazal solido batean adsorbitzeko prozesuak beroa askatzen du beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Likidoa lurrun bihurtzeko, energia askotxo behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Plastikoa urtu eta, lurrun eta hidrokarburozko gas ase bihurtzen da.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Besterik ez bazen, bentzenoaren lurruna eduki behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

Oliozko lurrun lodiak bihurritzen ziren haien gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

4 (indarretxe nuklearretako ur lurruna)

Fisio nuklearrak beroa askatzen du, eta bero hori ura lurrun bihurtzeko erabiltzen da, eta lurruna, berriz, turbinak martxan jartzeko.  Berria - Mundua   2006-01-18

Lurruna presio handian irten zen, 200 graduko tenperaturan.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Ihes egindako lurrunak ez zuela elementu erradioaktiborik argitu dute suhiltzaileek.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Lurruna egiteko erabili den gas beroa hoztu da, neurri batean, eta 100 gradotan dagoela kanporatu egiten da zentraleko 60 metroko tximinia bietatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Turbina gelara lurruna eramaten zuten hodiak ugerrak janda zeudela.  Berria - Gaiak   2004-08-11

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Apirilaren 13an abiatuko dute Azpeitiako lurrun trenaren zerbitzua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Lurrun indarrezko trena tunel bakoitzean sartzen zenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Bigarren erreaktorearen lurrun sorgailuko hodi bat apurtu zen orduan. herria¬

Lau behargin hil dira Mihamako zentraleko lurrun ihesean.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Kanbokoan ere edateko ematen dute ura; «bainu eta lurrun tratamenduen osagarri».  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Oso beltza ilea, txamarra ere beltza [...] lurrun laino bat askatzen zuen hatsaldi bakoitzean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.

Arnas kolpeak botatzen zituela esaten du, lurrun lainoxkak airean utziz. Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.

Honaxeago, lurrun moltso zuriak isurtzen zituen fabrika batek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

Eguzki errainu ongileek ur bihurtu ditek lurrun pila hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Unibertsoaren aurretik lurrun nahasmendu zurrunbilotsu bat besterik ez omen zegoen: hutsa, leizea, amildegia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fenol lurrun kirats gaitzak jasanez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Alkohol lurrunen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Izan ere, zenbat eta itsasotik gertuago egon, orduan eta ur lurrun gehiago egongo da.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Hezetasun lurrun bat altxatzen zen, euri ziri-ziri bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Zeruaren urdina zurbila zen: ke lurrun batzuk, zenbait gandor, aldian behin hodei bat iragaten zen eguzkiaren aurretik, nora ezean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Ideologia, izerdi lurrunetan datorkit azalera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.

Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia, kresal lurrunean igeri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

7 irud/hed

Gauez, batez ere, Florenten garuna lurrun gaiztoz kargatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Mitoek gehiegikeria karga bat izaten dute eta lurrun mistiko batean bilduta egoten dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Aspertu egiten zaitut beharbada -esan zizun Lupek, tristezia lurrun bati supituan leku eginez eta Vèroniqueren izena aitatzera ausartu ere egin gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 82. orr.

8 lurrun makina

Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Lurrun-makina baten eraginkortasuan ez da % 20 baino askoz handiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Lurrun-makina ematen zuen arnaska.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.

Burua jasotzean Hogwartseko tren espresa ikusi zuten; lurrun-makina gorri-gorria kea botatzen ari zen bafadaka, eta nasa sorginez eta aztiz betea zegoen, beren haurrak trenera nola igotzen ziren begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

9 lurrun ontzi ik lurrunontzi.
10 ur lurrun

Castejongo zentral termikoei so, tximinia txikienetatik ateratzen den ur lurruna besterik ez da ikusten; ondoko tximinia zabalagoetatik ez da ur lurrunik ateratzen; ezta kerik ere.  Berria - Harian   2006-02-12

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Kometen lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Atmosferaren azpiko geruzetan dagoen ur lurruna goiko geruzetara igoaraziko dute eta hodeiak sortuko dituzte, modu artifizialean.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino, ur lurruna da beraz gure bero biltegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Tenperatura jakin batean, asetasun-puntua iristeraino handitu daiteke aireko ur-lurrun kantitatea; puntu horretan, kondentsazioa hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurrun bainuen (3); lurrun beroa (4); lurrun ihesa (3); lurrun laino (3); lurrun makina (7); lurrun ontzia (4); ur lurrun (8)

lurruna egiteko (3); lurruna eramaten (3); lurruna irteten (3); lurruna sortzen (3); lurruna zeriola (3); lurruna zerion (6); ur lurruna (8)

ur lurrunik (3)

ur lurrina (4)


lurrunaldi iz lurrn botaldia.

Lupinek bere makila magikoaz ura berotzeko ontzia ukitu zuen, eta lurrunaldi bat atera zen bat-batean ontziaren muturretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.

Lurrunaldi hura zeharkatuz geltokiko eskaileretan behera jaitsi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.


lurrunarazi, lurrunaraz, lurrunarazten du ad lurruntzera behartu.

Pertza bezala jartzen du irakiten urazpia, lurrinontzian bezala lurrunarazten gaineko ura.  Elizen arteko biblia   Jb 41,23

Sudurrak askoz mekanismo hobea du ura lurrunarazi eta airera bidaltzeko, eta, hala, gorputzetik beroa galtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Aire kanpaiak gutxi ziren; bakoitzak, testuaren aginduei jarraiki analisi sistematikoan buru-belarri, azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.


lurrundu, lurrun(du), lurruntzen 1 da/du ad isurkari bat lurrun bihurtu.

Ukendua ez delako berehala lurruntzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Likorea azkar lurruntzen dun egun beroetan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 48. orr.

Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da; poliki-poliki egun hotzetan, eta bizkorrago egun beroetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Arnasa lurrundu eta gora igotzen zen lainoa legez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Ur hori ere lurrundu egiten da, eta beroa gorputzetik kanporatzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Bestela, ahotik ura lurrunduz galtzen da beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Lurrunduriko ura ihesi zihoan airean gora txistu gorgarrien erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Eguzkiaren erradiazioa da kometaren izotza lurruntzeko arrazoi nagusia.  Berria - Gaiak   2004-06-24

2 irud/hed

Hotz egin behar du kalean: leihoak lurrunduta daude.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Orduan edandako ardo guztia lurrundu egin zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

Burmuinak lurruntzeko arriskuan zaude.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Etorri bezala lurrundu zitzaion emakume hura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Hotzak, beroak, lurrunak..., eta jo-ta-bertan lurrunduko ote naizen beldurrak hartzen nau; beldurrak aurrena eta gogoak hurrena. Eta goxotasuna lurrundu egiten da zeure burua mundura ongi egokitutako pertsonatzat hartu bezain laster.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Ni ere desagertua eta lurrundua nengoen, aire huts edo haize bihurtuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Roberto betiko lekuan zegoen: neutral corner-etik oso gertu eserita, oholtza karratuko argiari adi, ringeko izerdi lurrundua usnatzeko aski gertu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Hotzak hilik heldu naiz mendate baten gainera, lur jota, non nengoen ere ikusten ez nuela betaurreko berrien kristal lurrunduen atzetik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.


lurruneztatu, lurrunezta, lurrunteztatzen da/du ad lurrunez bete.

Haren kiribil hilgarriak miaka dabiltza gure aurrez aurre; itsumustuan etorri datoz haren kiribil hori luzeak, haztamuka, ni lurruneztatuz, nire bila.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.


lurrungailu iz lurruna sortzeko gailua.

Arnastuta diodanean ez dut esaten porro batean erreta (erretzeak minbizia eragin dezakeelako eta, droga den heinean, menpekotasuna sor dezakeelako), baizik lurrungailuak erabiliz.  Berria - Harian   2005-04-17


lurrungarri izond lurrun bihurtu daitekeena.

Zilarbizia, beren ekitaldirako, ezinbestekoa omen zen, zeren eta espiritu finko lurrungarria da, hau da, printzipio femeninoa, eta sufrearekin konbinaturik, zeina lur sutsu maskulinoa den, Arrautza Filosofikoa lortzeko modua ematen du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 143. orr.


lurrunketa 1 iz lurruntzea.

Eguzkiaren beroak eragindako lurrunketaren ondorio da euria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Gorputzaren gainazalera iristen den uraren lurrunketan, energia asko galtzen da bero sor gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Prostataren lurrunketa fotoselektiboa erabiltzen hasiko dira laster Gipuzkoako Poliklinikan.  Berria - Gaiak   2004-11-21

2 (hitz elkartuetan)

Hilabete honen ezaugarri adierazgarrienak beroa, errea, lurrunketa edo ebaporazio prozesu ur xahutzailea, eta lehortea ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prostataren lurrunketa (3)


lurrunkor izond lurruntzeko joera duena.

Hala ere, nukleo sendoa izan arren, kometak oso lurrunkorrak zirela nabarmendu zuen Whipplek.  Berria - Gaiak   2004-09-01

"Dagoen hau" (ni, hi, sentimendu hau, bizi-hondar edo herio-arrasto hauek...) lausoa da, lurrunkorra, "den hura" ez bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.


lurrunontzi (orobat lurrun ontzi; Euskaltzaindiaren Hiztegian lurrunontzi agertzen da) iz ur lurrunaren indarrez higitzen den itsasontzi edo ibaiontzia. ik bapore.

Bata edo bestea izan, Alec Smith hilik zen, eta Harry Dunkel lurrunontzia hondoratzekotan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Jendea egunero harritzen zen asmakuntza berriekin: lurrun ontzia, trena, telegrafoa, argindarra, harako edo honako lurraldearen aurkikuntza...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Lehorreko bideari ekingo zion edo Volgako lurrun ontziren bat hartuko zuen, Ural mendietara lehenbailehen iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Trena, posta kotxeak, lurrun ontziak, zaldiak, denen eskura zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.


lurruntasun iz aldakortasuna.

Bi arazo bereizi behar dira hemen: lehengaien prezioen lurruntasuna, bereziki nabarmena, eta prezio horien epe luzeko bilakaera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.


lurruntsu izond lurruna dariona

Zerbitzari bat sartu zen kafe lurruntsua zekarrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Ohean atsedena behar du, eta agian katilukada handi bat txokolate bero lurruntsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Horregatik du erretratuak aire bigun iheskor hori, aire lurruntsua, emakumearen soinekoa krema-kolorekoa baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Hostaila sarriaren azpian freskotasun gozo eta lurruntsua ezkutatzen zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Merezi duen zerbaiten atzetik, uki dezakedan zerbaiten atzetik, eta ez amets lurruntsu baten atzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 169. orr.


lurruntz iz ezkertea.

Nork ez du miresten menda beltzaren lurrina, lurruntz morearen txiklin dilindaria edo eguzkiari jarraitzen dion lorearen portaera ikusgarria?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.


lurruntze iz isurkari bat lurrun bihurtzea.

Lorategia gauez ureztatu behar da, lurruntzea saihestu eta urari probetxu handiagoa ateratzeko.  Berria - Harian   2006-03-15

Orduan, gonaren eta gonazpikoaren kulunkari halako gandu bat zerion; itsas belar lohitsuen lurruntze baten erdian zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Izerdia ez da beti agerikoa izaten; izerdiaren ekoizpen-tasa lurruntze-tasa baino handiagoa denean baino ez da bustitzen larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.


lurruntzear adlag lurruntzeko zorian.

Zoriontasun zinez desiratua beragandik bi urratsetara zegoen, bakardadearen itzalak atzera egiten hasiak ziren, eta bere arimaren hotza ur epeletan lurruntzear zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.


lurruntzi ik lurrontzi.

lurrustel (orobat lur ustel) iz konposta.

Humusaren arabera, lurreko materia organikoaz eginikoak gara, lurrustelez eginikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Emakume hura landare mardul osasuntsua zen, haren irudian, baratzeko lurrustelean hazitakoa, barazkien modura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Urazek, eskarolek, txikoriek, zabalik eta lurrustelez zikin oraindik, beren bihotz bikainak erakusten zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

· Hil nadila, ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Hobi hormatu batetik ateraia ematen zuen, lur ustel usaina zeriola larruko zulo zimurtu guztietarik jori.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.


lurrusteldu izond lurrustela.

Lurrekoak gara, baita lurrezkoak ere: lurrustelduak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.


lursagar (orobat lur-sagar eta lusagar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lursagar agerten da) iz patata.

Nahi dute lursagarrak landa ditzagun armadaren hazteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Edozein armadetan bezala, salda mehe eta lursagar gurintsuz bazkaltzen ziren, arratsaldeetan militarrez bezti, formazio teorikoa irentsi aurretik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Eta hamabi hektarea hartan bildutako pilo bat arto, tomate, tipula, lusagar eta babarrun jana nago ni.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.

Lur-sagar egosi bat edo bertze botatzen zieten Joanesi eta harekin batera lanetik itzultzen zirenei.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 140. orr.

Lursagar gordina jaten nuen ogi tartean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Kuiattoa esne opil gisa, lursagar xigortuekin.  Herria   2003-04-03


lursail ik lur 27.

lursailtxo iz lur sail txikia.

Artaburu bakoitzak badauka bere lursailtxoa defendatzeko, eta gaixoa haren tribukoa ez den atzerritarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 221. orr.


lursuil ik lusuil.

lurtar (orobat lurtiar g.er.) 1 izond/iz lurrari -ez Zeruari- dagokiona.

Lurtarra baino gehiago zerutiarra edo, hala nahi bada, bere barne hutsez eraikitakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 190. orr.

Ez zirudien soinu lurtar bat, ez zen fabriketako tutuen gisako sirena bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Era horretako hainbat distira lurtarrez txundituta, fede erneberria iraungiz joan zen Agustin gaztearen baitan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Jaungoikoa abandonatuz gaitzari emanda bizi diren hiri lurtarreko biztanleek [...] betiko heriotza izango dute azkenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendean Mendebaldeko munduan ezinbesteko galdera zen hau, nolabaiteko paradisu lurtar bat ideologia sekular gehienen helburua baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Joera horren azpian oso eragile lurtarrak egongo zirela: hiri, erresuma eta elizetako agintari larderiatsuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Ni ez bainauzu lurtarra, baizik eta izpiritua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Kanta Jaunari kantu berria, kanta Jaunari, lurtar guztiok.  Elizen arteko biblia   Sal 96,1

Non dago lurtarrontzat zerua?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.

2 (izenlagun gisa)

Gure lurtar bizitzan ikusten dugun guztia materia eta formaz osaturiko gauzak direla nabarmentzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Ordutik aurrera, munduaren arbuiatzaileak, lurtar gurarien loturetatik askatuta, hiria utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Arimaren etsai den lurtar gizakiaren osasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Amaren begiratua baldin bada lurtarra, zeinek ukatu guri zerutarra dela lurra.  Berria - Kultura   2004-04-23

Haiei, izatez zerutarrak izanik, ez zaie axola argi egiterakoan begira dagoena lurtarra den.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 168. orr.

3 lurrari -ez urari- dagokiona.

Izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren, eta igeri egiten zutenak lehorreko.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,19

Gizona, urte gehienak itsasoan emanda ere, lurtarra da, azkonarrak eta basurdeak bezalakoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

Jakin beharra daukazu gure familia lurtarra ez, baina itsastarra dela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.

Zer egin animaliak lurtarrak eta itsastarrak edo urtarrak direla irakurtzen badugu, sistematikoki baztertuz lurreko edo itsasoko bezalako hitz jatorrak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 81. orr.

4 iz Lur planetako biztanlea.

Egiazko beste mundu bakarra, zeren, martiztarrek eta lurtarrek elkarrekin topo egingo balute, beti edukiko bailukete bizia elkarren ezaugarri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurtar bat (3); lurtar guztiok (9)

lurtarra da begiratua (5); zeru lurtarra (4)


lurtasun iz lur izateko tasuna.

Pedro Páramon, beste zentzu fisiko horretan ulerturiko lurtasuna azpimarratu behar da, nik uste, hasiera-hasieratik [...]: Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Itzul gaitezen lurtasunaren kontura, nahiz eta Comalako lurraren lehen irudia Paradisu izaniko Infernu batena ere baden.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Letek kantuz esanik dakigu, bestalde, lurtasuna zabarra dela txori hegalariarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.


lurtiar ik lurtar.

lurtsu izond lur asko daukana.

Leku batzuetan lurtsuak izaten dira eta baita hareatsuak eta harri-koskorrez beteak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Zorua toba edo harkaitza balitz, zoruaren beraren gainean irekiko da kanala; aldiz zorua lurtsua edo hareatsua balitz, tunelaren zola eta paretak ganga batekin egingo dira eta bertatik eramango da ura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Leku hori lurtsua baldin bada, husten eta lehortzen joan beharko da oinarri sendoa aurkitu arte, beti ere gero egingo den hormak izango duen zabalera baino tarte handiagoa hartuz oinarria egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

Mahasti eta ogi landen erdian goiti beheiti eztiak uhain lurtsu bilakatzen ditu ibiltariaren urrats biziak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.


lurtu, lur(tu), lurtzen da/du ad lur bihurtu.

Pedro Páramon, beste zentzu fisiko horretan ulerturiko lurtasuna azpimarratu behar da, nik uste, hasiera-hasieratik (eta bukaeraraino, protagonista ere lurtu egiten baita azkenean [...]).  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Lur nintzen ta lurtuz noa, zugan bat egin arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.


lurtxo iz adkor lurra.

Aurrena, uhartediko lurtxo hareatsu batean, biltzarra egin zuten fortuna-zaldun bihurtzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Hator honantz, Enmedioko lurtxo hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.


lurtza iz

Eta harena da lurtza hori guztia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.


lurzati ik lur 30.

lurzoru (382 agerraldi, 25 liburu eta 102 artikulutan; orobat lur zoru 30 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan; eta lur-zoru g.er.) 1 iz ibiltzen garen gainaldea. ik lur 7; zoru.

Gelan batetik bestera, eskuak gorantz zituela, eta oinak lurzoruan bizkor bezain irmo finkaturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 260. orr.

Gure oinpeko lurzoruan, udako beroa suma zitekeen artean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Luziak tarte bat bilatu zuen mukuru betetako barran eta lurzoruan utzi zituen poltsak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 300. orr.

Joek zigarrokina bota eta takoiaz zanpatu zuen lurzoruaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

Ziegako lur zoru zikinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 67. orr.

Arku horiek, era berean, katedraleko lurzoru iraunkorraren euskarriak izango dira.  Berria - Kultura   2004-05-21

Joanes oin hutsik zegoen, eta gelako lur zorua, pinu egurra izan arren, hotza zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Bere burua zurezko lur zoru garbira bota zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Mexikon karrera hasi bezperan ekaitza izan zen, eta horrek lurzoru lehorra espero zutenei, Carlos Sainz tartean, kalte handia eragin zien.  Berria - Kirola   2004-04-16

Machu Picchuko lurzorua 2.500 metroko altueran dago ez zela batere egonkorra.  Berria - Gaiak   2004-01-03

Turisten joan-etorri etengabeak lurrikara txiki batek adinako kaltea eragiten diote lurzoruari.  Berria - Gaiak   2004-01-03

2 lurraren gainaldea.

Baina lurzoru gogorra eta berdin samarra behar dute gurpilek; Lurreko eremu handi batean dagoen lurzoru aldapatsu eta malkartsuan ibiltzeko, hobeak dira oinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Murrizte hori ekarri duten faktore garrantzitsuenak hazkunde demografikoa, desertifikazioa eta lurzoruen higadura dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Siberiako lurraldearen lurzoru gogor idorra jotzen hasi ziren berriro ere haren zaldiaren zangoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Aireak ez baitu lur zoruko tenperatura bera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 434. orr.

Izotza eta ihintza, adibidez, lur zoruan dira normalan; baina, 10 zentimetro gora, beste koska bat du hotz-beroak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Gero eta gutxiago dira lur zoru gainean, arraso bertan etzanda lo egiten dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Eusko Jaurlaritzak lurzoru kutsatuak garbitzen ez dituztenak zigortzeko neurri zehatzak proposatu dizkio Eusko Legebiltzarrari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

3 (etxegintzan)

Lurra lurzoru da agintarientzat.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Lurzoruen jabeek eta espekulatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ekimen pribatuak lurzoruaren merkatuan duen erabateko kontrola.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Hemendik aurrera udalek lurzoruak urbanizatzeko prozesuak abiatu ahal izango dituzte hirigintza-agentearen bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Propaganda bereko beste orri batean txaleten aurkako informazioa dator, behar duten lurzoru ugariagatik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

EAEko lurzoruaren lege proiektua.  Berria - Harian   2005-02-18

SAk eta PPk osoko zuzenketa aurkeztu dute Lurzoruaren Legea aldatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

ELAk dionez, etxebizitzak eraikitzeko kalifikatutako lurzorua egon badago Hego Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Nafarroako Gobernuak ia 3,5 milioi metro koadro lurzoru erosiko ditu, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Lurzoru horren salerosketaren ondoren, 130 milioi euroko plusbalioak lortuko lituzke Gasteizko Udalak, Alonsok azaldu duenez.  Berria - Harian   2006-02-21

Lurzoruak sailkatzeko prozeduran eskatu ditu, batez ere, aldaketak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Lur zoruen urbanizazioak Iruñerri inguruko udalerri askoren diru sarrerarik garrantzitsuena dira.  Berria - Harian   2005-09-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurzoru publikoaren (3)

kalifikatutako lurzorua (3)

autonomia erkidegoko lurzoruaren (7); eaeko lurzoruaren lege (17); eaeko lurzoruaren legea (13); eaeko lurzoruaren legearen (3); erkidegoko lurzoruaren lege (5); etxebizitza eta lurzoruaren (3); jaurlaritzaren lurzoruaren lege (6); lurzoruaren espekulazioa erabiliz (3); lurzoruaren lege (63); lurzoruaren lege egitasmoa (15); lurzoruaren lege egitasmoak (7); lurzoruaren lege egitasmoaren (6); lurzoruaren lege egitasmoari (4); lurzoruaren lege proiektua (13); lurzoruaren lege proiektuaren (5); lurzoruaren legea (48); lurzoruaren legeak (7); lurzoruaren legean (3); lurzoruaren legearen (15); lurzoruaren legeari (5)

lurzoruen legearen (3)


lusagar ik lursagar.

lusitaniar izlag/iz portugesa.

Biografia Mitologikoa, Liburutegi Lusitaniarra, Geografia Konparatuaren Hiztegia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

Lusitaniar famatu haien ondorengo historikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 242. orr.

Edota bestela, esadazue era berean, ez zela zaldun ibiltari izan, halako Merloko Juan hura, lusitaniar kementsu hura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Ezin deskribatzeko modukoak dira, baita ere, lusitaniarren pena, amorru eta laidoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 372. orr.


lusitano izond portugesa.

Soldadu-osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira, ahots bakarraz oihu egiten dutela Gora Portugal.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.


luso izond portugesa.

Mendian behera zaldieria bailetorren egin zuen aurrera gudari lusoen Irizar autobusak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Entziklopedia Politikoa, Luso-Brasildarra, Britainiarra, osatu gabea, Historia eta Geografiari buruzko Hiztegia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.


lustratu, lustra, lustratzen 1 du ad distira eman, lustrea eman.

Arazoak zituenean horixe egiten zuen: lasaitzeko, zapatak lustratu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Konplizitate keinu bat egin zion eskopeta lustratzen jarraitzen zuen anaiari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.

Zutitu eta trapuarekin zaldiaren bizkarra lustratzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Minutu batzuk lehenago lustratutako zapatak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Ohitura zen zapatak oliotan urtutako kedarrez lustratzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Idazmahai handi bat zegoen, ziratua eta kontu handiz lustratua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.

2 irud/hed

Harrotasunez adierazi zuen alabaren liburuekiko zaletasunarena, horren aipamenak Noraren nortasuna lustratuko zuen uste osoz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Eskularru zuriak zituen, sable distiratsua eta larruzko pistola-zorro lustratua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.

Igandetako galtza motx eta zapata gogor baina lustratuak jantzi eta hirira abiatzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Berriro lur hartu zuten bere bota lustratuek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.


lustre 1 iz distira.

Odolaz botoiak, lekeda, frijidurak, odolkiak, horma-margoak eta lustre emateko orea egiten zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

2 betuna, krema.

Zapatei lustrea behin eta berriro ematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.

Geroztik geratu zitzaion zapatei lustrea ateratzeko zaletasuna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Larruazal beltzak lustre koipetsua erakusten zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

3 irud/hed

Ozen eta maiz egiten zuten barre, hortz-ilara hits eta lustre gabea agerian utziz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Erroma edertzearren eta Elizari behar adinako lustrea ematearren egin berri zituen lanen gastuak kitatzeko...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 40. orr.

Esteban Garibaykoa 1533an jaio zen lustre handiko familia oñatiar euskaldun batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

Iturrino dontsua orain hor dabil penatuta, bere duintasunari lustre pixka bat eman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 142. orr.

Gutariko gehienok pasadizoko geltoki bat genuen telebista, [...] lustrea (eta kontu korronte erosoa) emango zigun best-seller baten bidean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.


lustreatu izond lustrea eman zaiona.

Arratoi handiaren pauso hotsa nabarituko nukeen, hurbildu egingo zitzaidan ofizialaren bota lustreatuaren forma hartuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.


lustreatzaile iz lustrea ematen duen pertsona.

-Ez nuen asko uste gure zapata lustreatzailea ikusi behar genuenik berriz han!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.


lustredun izond lustrea duena, distiraduna.

Gogaitu egiten zuen bistaz ere ezagutzen ez zituen zarauztar nahiz udatiar lustredunenen festara lagunik gabe agertu beharrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Izen lustredunei ihes egin arren hortxe dago beti egolatriaren sagarra, ergelkeriaren arbolan zintzilik eta distiratsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

"Serendipity!" esan ahalko zuen Lertxundi idazleak horra bizitzera joan zenean, etxearen iragan lustreduna ezagututa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.


lustretsu izond lustrez betea, distiratsua.

Erdirago, aldare-harrian etzanda, ereinotz adar polit bat ikusten zen, hosto lustretsu eta lore ugarikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Niri dagokidanez, dontsu-banda lustretsuaren eskuin--muturrean nago, bat-bi bat-bi, urduri halako jendearen konpainian, ubi sunt topogune etxetiar horren astoa nire kontakizun honen errotarrira lotu nahian:  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 46. orr.


lustro iz bost urteko denbora bitartea.

Lustro batzuk eman zituela Luvinok buruko ilea ikutu gabe.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.


lustroso izond lustretsua.

Oso betile lustrosoak zituen, saltzeko modukoak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 111. orr.

Handik egongela handi eta lustroso batera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.


lusuil (corpusean lursuil soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian lusuil agertzen da) iz lurrezko suila.

-Ez duzu izango ezertarako balio ez dizun lursuilen bat? -galdetu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.


luteranismo iz M. Lutero eraberritzailearen doktrina.

Luteranismoak gizaki berria aldarrikatzen zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Halaxe gertatu zen Erreformarekin; luteranismoa etorri baitzen protestantismoaren ordez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.


luterano (orobat luteriano g.er.) izond/iz Luterori dagokiona; luteranismoari dagokiona; Luteroren doktrinaren jarraitzailea. ik lutertar.

Alsfed-eko eliza luteranoaren kanpandorreak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 47. orr.

Fede luteranoaren eta katolikoaren artean kulunkatzen den liturgiarako errituala osatu zuen.  Berria - Kultura   2004-12-18

Dorace Julieta Edinger Brasilgo misiolari luteranoa bortxatu eta hil egin zuten Nampulako etxean.  Berria - Gaiak   2004-05-16

Italiako emakume-jantzi luxuzko sentsualak eramaten omen zizkien Alemaniako emakume aurreiritzi gabeei; Alemaniako gerruntze luterano estuenak, Italiako emakume vatikanozaleenei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Luterano zenbaiti, Kristoren gorputza nonahi zegoela baitzioten, Nonahitasunzaleak esaten zitzaien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

Luterano batekin lotu nahi ote zuen orain Idiakezek? "Hurrena otso bat harrapatzen duzuenean," esan zien gizon zintzoak, "hankatik lotuta jarri katean, eta goizean Luterano bat aurkituko duzue".  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 150. orr.


luteriano ik luterano.

luterozale iz luteranoa.

Errepublikan bizi ziren luterozaleak beste ezpalekoak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.


lutertar (orobat luthertar eta luthertiar) izlag/iz luteranoa.

Bi erlijio horietako bakoitzak bere burua beteginentzat eduki zezakeen; kalbinista Jesukristok esandakoari atxikiagoa zelakoan zegoen, eta lutertarra apostoluek egindakoari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Familiako lehen luthertar eta ustez bakarrarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

Zeren eta zure osaba luthertarra zen eta bekatu mortalean zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 452. orr.

Judu, mairu, turko ala luthertiar fedegabeen taldean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Ea Errege Txit Kristauak bere Erreinuko luthertiarrekin eta beste heretikoekin egin zuen bakea, hots, bakoitza bere gisara eta, erraten den bezala, bere kontzientziako libertatearen arabera bizi zedin, goretsi behar den ala gaitzetsi?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.


lutertasun (corpusean luthertasun soilik) iz luteranismoa.

Gutienean bazenerrake hura dela luthertasun handia, gauza itsusia, eta ez dakizula zer gaztigu ordena halakoari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.


luthertar ik lutertar.

luthertiar ik lutertar.

luthier iz lanbidez hari musika instrumentuak egiten edo konpontzen aritzen dena.

Hala, software egileek hartu dute garai batean luthier askok betetzen zuten papera: musika tresnak sortzen dituzte, sorkuntza garaikiderako musika tresnak.  Berria - Kultura   2006-01-26

Iruñeko eta Madrilgo luthierrekin harremanetan jarri eta tresna gehienak prest daude dagoeneko doinua berriro aireratzeko.  Berria - Kultura   2006-02-11

Max Vandervorst luthierrak gaztetxoenei zuzendutako kontzertua emango du bihar Gasteizko Antzoki Nagusian.  Berria - Kultura   2004-06-29


luto (orobat lutu) iz dolua.

Lutoa gorde behar baitut oraindik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 93. orr.

Oraindik lutoa zerabilela bidali zizkion geroz eta gutun ausartago haiek gogoratu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.

Gure amak malkorik isuri gabe ikusi zuen bere iraganaren gainbera eta ez zuen lutorik jantzi harengatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 213. orr.

Ez da denbora asko lutoa kendu dudala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.

Lutuz jantzita ibiltzen zen beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Gizonezkoak beltzez jantzita zeuden, ez lutoz ordea, ohituraz baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Txingarren gainean ez da gelditzen errauts beltz leunak baizik, lutozko satinezkoen antzekoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Ehorzketa, hileta-elizkizunak, meza, eskelak eta lutu-jantziak antolatzeari ekin genion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.


lutodun iz doluduna.

Lutodunak eserita zeuden geletara sartu izan zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.


lutoki adlag sakonki.

Oso tarteka baizik ez zuen hitz egiten, ozen, sakon, lutoki, etenaldiak eginez esaldien artean, arrosarioa, letaniak edo beste edozein otoitz, erritual bat errezitatzean plazera kausituko bailuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 69. orr.


lutu ik luto.

lutxalibre iz borroka librea.

Lutxalibrean jakin arren, izugarria izan behar du denon bistako Hirutasun Santu berritua izatea: aldi berean Orakulu, Golem eta Midas.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 26. orr.


lutxo iz ur gezetako arraina, ibai eta aintziretan bizi dena, muturra luzea eta gorputza berdaxka zerrenda arreduna dituena (Esox lucius).

Lutxo handiak ere deskargatzen ari ziren, beren moko basa luzatuekin, ibaietako bidelapur zakarrak, burdinaren kolore grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Anaiok, ez dut jateko gogorik; baina lutxo deritzan arrainaren zati bat banu, agian jan egingo nuke. Gaixo zelarik, lutxo arraina jan zuen neguan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

Hiru lutxo eder ongi prestatuak eta aita santuak hain gustura jaten zituen izkirazko pasteltxoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

Frantzian lutxoa arrain oso fin eta garestitzat hartzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

Geroago, Claire izebaren inguruan ibiltzera joan zen, zamoei eta lutxoei kentzen zizkien maskuriak eman ziezazkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.


luxanga izond adkor luzanga.

Urrezko belarritako luxanga polit horiek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Aitona xaharren bixajeko mutikoak, eta haietako asko beren hankaxixtor luxanga ahulekin, hain gazte eta beren gorputz kakotua ezin tentetuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.


luxatu, luxa, luxatzen 1 da/du ad adkor luzatu.

Garia eta besteak ari dira, xuabe, isilean, erroak hartzen, xuxtartxoak luxatzen eta xendotzen lurrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.

Nik leku batean uste nuena, beti besteren batetik agertzen zitzaidan, belar tartetik lepoa luxatuz, ager gordeka: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Hurrak jausi orduko, garba ttikiak zintzilik luxatzen hasten dira, negua baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Horien ondotik, azaltzen dira beste txima txuri luxatuak, goitik behera ile ongi kardatuaren antzekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Gari-orratzek, eguzkia goraka hasi eta eguraldiak ezer laguntzen bazuen, luxatu bat hartuko zuten igandetik igandera, eta han hasiko ziren asmatzen zein gari jenero eta motatakoak ote ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.


luxazio iz lokadura, trokadura.

Medikuek ez zioten ezer argirik esaten, luxazio bat izan zitekeela, masajeak hartzera joan behar zuela, baina bitartean kamioia garajean geratzen zen, eta ez zen dirurik sartzen etxean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.

Ezker sorbaldan luxazio hasiera bat izan zuen Maccabiren aurka.  Berria - Kirola   2006-04-30


luxe izond adkor luzea.

Gazte ileargi, muxugarbi bat zen Kruz Lete, fina esaten zaien horietakoa, argal samarra iharra izan gabe, luxea eta altua lekukoek diotenez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Kolore gorri, zuri eta berdezko xingola dozena bat erosi dut bertan, baita kandela luxe bat ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Batek behatz ttikia motxa duela, besteak luxea...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Orein batzuk geneuzkan adarrak, eta beste batzuk ez, baina denok geneuzkan lau hanka, eta mutur luxe bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 261. orr.

Biper luxe hori, hemengoa, hain goxoa, ezagutarazi behar zen, iduri bailuke galtzen ari dela.  Herria   2004-07-29

Bere notario-idazkera etzan eta luxe harekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.


luxenburgoar ik luxenburgotar.

luxenburgotar (orobat luxenburgoar; Euskaltzaindiaren Hiztegian luxenburgotar agertzen da) izlag Luxenburgokoa, Luxenburgori dagokiona; Luxenborgoko herritarra.

Frank Schleck luxenburgoarrak Euskal Herriko Itzulia utzi zuen atzo, erorketa baten ondorioz.Eta laster, Dachau-n ziren belgikar, holandes eta Luxenburgotar gutiak autobus eta anbulantzietan eraman zituzten beren herrietara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.


luxo ik luxu.

luxu (orobat luxo g.er., luju g.er. eta lujo g.er.) 1 iz beharrezkoak ez diren gauza garestien multzoa; aberarastasun erakustaldia.

Bete-beteko luxu burges sendoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Ia Europako gorte guztietan baliatu ditu bere espia-dohainak guztizko luxu baten truke.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Alferrikako luxua dirudi arnasa azaletik hartzeko gaitasunak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Gure xingola zuriaren luxu arranditsuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Lehenbait lehen beste zerbait aurkitu behar dugu, luxu asiarra baita hemen bizitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Gurasoen diruari, etxeei, autoei eta luxuari uko egin eta iraultzaren alde borrokatzeko eman omen zuen izena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Inguratzen nauen luxuak liluratzen nau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.

Hotel baten luxuarekin apaindurik zegoen. Luxuaren historia merkataritzaren historiaren parte eder bat litzateke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Egungo luxuak biharamuneko beharrak diren heinean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Aberatsak luxura eta harrokeriara, diru pilatzera bezain emanak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Dotore eta txukun jarrita zegoen, luxuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Luxuzko apaingarriz betetako gelak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Luxuzko merkataritza handia zegoen Asiako inperioetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Virgin hiri inguruan eraiki duten luxuzko hotel berri horietako bat da.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Luxuzko automobilak eta, ia beti, luxuzko emakumeak gidariaren ondoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Modeloa, artista, azafata... edo luxuzko puta bat izan zitekeen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dotoretasuna eta txukuntasuna, luxu ukitu batekin, nonahi zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Handiak ez izan arren, biztanle askokoak diren estatuetan, luxu gogoa nagusitu egiten zaio nabarmenkeriarako joerari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

luxu bat da (6); luxu handiegia (3)

apaindura xumearen luxua (3); luxua da (9); luxua dela (6); luxua izan (3); luxua maite (3)

luxurik gabe (4)

luxuzko ertzain (10); luxuzko etxebizitzak (3); luxuzko hotel (8); luxuzko hotel batean (3)


luxuria (orobat lujuria g.er.) iz haragikeria, lizunkeria.

Nire luxuria asebetetzeko zeregin osasungarrian eman ditut nire egunak, funtsean. beste bekatu bat eskatu zuen eta orduan luxuria eskaini zioten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Luxuria bekatuari buruz testu bat idazteko proposamena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.

Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Luxuriazko eta lizunkeriazko giro bat sortu nahi dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 146. orr.


luxurioso (corpusean lujurioso soilik) izond luxuriari dagokiona, haragikeriazkoa, lizunkeriazkoa.

Interneteko pornografia orrietan sartzea aldizkari infinitu batean murgiltzea bezala duk, ez zeukak amaierarik heuk amaitzen duan arte... korritzen haizenean atera azkar handik, telefonoak korritzen jarrai ez dezan, esan zion lagunak nabigazio lujuriosorako helbide bat emanez.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.


luza gabe ik luze 13.

luzabide iz luzamendua, luzagarria.

Egoera bere onera ekarri zuen, beraz, azafaten jardunak, eta luzabide gehiagorik gabe heldu zioten hiru aurkezleek hienaren zigorraren auziari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.


luzadura iz luzatzea.

Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan; horra nire bizkar irriz ari zelako marka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.


luzaera ik luzera1.

luzagabe ik luze 13.

luzagarri 1 izond luza daitekeena.

Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak autoaren atzealdean sartu eta irratia piztu dut, malekoira bidean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

2 luzatzen duena.

Harago [...] emakume turkomanak ageri ziren, ileetatik dilindan ahuntz ile txirikordatuak zeramatzatela adats luzagarri, soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Sendabide hau, hire gaitzaren, ez duk luzagarri baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 146. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Bertze izengoiti bat, zerrendaren luzagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Berari botoa ematea azken urteotako indarkeriaren luzagarri baino ez dela izango.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Fraideen bisita errepikatuek zuzendariaren berba jateak eta orain gizajoak hartu duen durduzamenduak baieztatu egin didate anarkista baten heriotza ekintza bidezko propagandaren luzagarri dela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.


luzaidar (orobat luzaidetar g.er.) 1 izlag Luzaidekoa. Luzaideri dagokiona.

Don Miguel-ek berriz xutik ezarri zituen luzaidar dantza xahar batzuk, berak txistuaren bidez laguntzen zituenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Angel Ainciburu luzaidar adiskideari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Iñaki Arrosagaray, luzaidar txapelduna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

2 iz Luzaideko herritarra.

Hogeitabost lekuko, gutiz gehienak luzaidarrak, mintzatu ziren bat bestearen ondotik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Irailaren 8an izan da Luzaidarren beila Orreagarat.  Herria   2001-09-20

Delako Robles jaun hori ezagutu izan dute luzaidarrek duela 75 urte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Baziren ere luzaidar batzuk ezkontzaz Auritzera joanak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.


luzaidetar ik luzaidar.

luzaketa 1 iz luzatzea.

Eta egia da aroa aldatzen ari dela, iluntze orduetan izarrak ikusiko dituzue, gauaren luzaketa igorriz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Baldintzen ilararen luzaketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

2 (soinketako ariketa gisa)

Gero mendira 40 minutuz korrika egitera, gimnasiora jaitsi, luzaketak berriz, eta sokan salto egiten dut.  Berria - Kirola   2004-02-15

Baloi ukitze batzuk egin zituzten, eta luzaketak.  Berria - Kirola   2004-05-28

Ondoren, luzaketak, eta bestelako ariketak.  Berria - Kirola   2006-01-25

Luzaketak, arnas ariketak, taldeko dinamikak, teknika psikokorporalak, erlaxazio eta bisualizazio teknikak...  Berria - Harian   2005-07-02

· Gimnasioan egin zituzten luzaketa ariketak.  Berria - Kirola   2004-07-13

Denbora luze eskainiko diogu giher luzaketari.  Berria - Kirola   2004-03-17


luzaki ik luzeki.

luzakin iz zerbait luzatzen duen gauza.

Nik besaulki txikian lo egiten dut; metro eta erdi luze ez du, eta luzakin bat erantsi behar zaio, aulkiak jarriz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Silabaka ere konta genezake, baina irizpide oinarrizkoago bat erabiliko dugu guk gure sailkapena egiteko: luzakinaren kokapena, hain zuzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Zenbaki segida hauetan, -ga luzakinak egiten du zapo erdara (edo -da, -gi, -hi), batzuetan zenbakiari dagokion letraren bat ere kenduta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Alemaniaren luzakin ttiki bat baino ez gara, ehun uhartek osatzen duten lurralde bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 61. orr.


luzakor 1 izond luzaz irauten duena.

Berriro besarkatu eta musu luzakor horietako bat eman diogu elkarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Aturri gaineko gandu luzakorretako bakardade hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

Hiru itsasargi ezagutzen nituen: Igeldokoa, izpi bat, eta gero bi hutsarte labur; [...] eta azkena (edo azkenurrena: ez nago ziur) Miarritzekoa, bi izpi segidan, eta hutsune luzakorra ondoren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

2 epea eta kidekoak luzatzeko joera duena.

Zeren eta Jainkoa, luzakor bada ere, ez da ahanzkor...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.


luzamen 1 iz luzamendua.

Denen buru, geriza kontseiluak delako ikertzeentzat epea luzatu du, bainan luzamen laburra haatik, bizpahiru asterena tirahala.  Herria   2003-02-20

Bost urteko luzamen hori eskatzen dutenek.  Herria   2005-12-29

Behar duzula ordaindu eta luzamen handirik gabe.  Herria   2001-02-01

Hitz horrek erran nahi du luzamena nolazpait ere, erran nahi du luzamen bat eskaintzen dutela leheneri, hauer aitzinatu diruaren luzatzeko intresik gabe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Ez dela erraten ahal epe finko batentzat eman faborearen gaindiak, erakar dezan itzulian printzea, epea gainditu duenari luzamen handiago baten uztera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 189. orr.

Irabazle bat behar eta, 3 ta 3-tan, luzamenak jokatu behar izan dira.  Herria   2004-01-08

2 luzatzea.

Atzizkiek eta hitz elkarketek luzamena ekartzen diete bokalismoei: ioiei, hauei, oihuei, huia-oihua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.


luzamendu 1 iz zerbaiten epea edo denbora luzatzea.

Euskal Herriari bigarren ziklo autonomiko bat inposatzeak gatazkaren luzamendua besterik ez dakarrela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Inkomunikazioa ezarri zioten gazteari eta, berri agentziek zabaldu zutenez, neurriaren luzamendua atzo bertan baimendu zuen epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Baleen arrantzaren gaineko luzamendua 1990ean gainbegiratu behar zuen batzordeak, baina, oraingoz, ez dute halakorik egin.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Zertxobait egin bada ere, gai arriskutsuak itsasoz garraiatzeko dagoen luzamenduak indarrean jarraitzen du oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Horrekin amaiera emango dio Europako Batasunean horrelako produktuengandik babesteko sei urtez indarrean egon den luzamenduari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Penelopek luzamenduak ematen zizkien ezkongai guztiei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Eta egunero deituko niola erabaki arren, gerotik gerora, beti luzamendutan aritu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Juana Bixentaren amak, sosik ez eta, ez zuen ikusten etxeko errenta ordaintzeko modu bat besterik: zorra kitatzeko luzamendua eskatzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

AEBetako presidenteak erantsi zuenez, Somaliaren eta Indonesiaren kanpo zorrari luzamendua jartzeko Alemaniak eginiko proposamena «aztertuko» du.  Berria - Mundua   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan)

SA ez desegiteko Atutxak, Knörrek eta Bilbaok «hainbat luzamendu maniobra» jarri dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

3 luzapena, luzatzea.

Gure begirada gure hatzen luzamendu bat balitz bezala gertatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Labur hitzegingo duzula agindu eta luzamendutan hasten zara berehala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Luzamendua egon daiteke, ikusi dugunez, baina errepikapen luzatuetan ere errepikagaiak bere horretan dirau.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

4 luzaketa (bigarren adieran).

Denborarekin ikasiko dut halaber ibiltokian kirola egiten, batzuetan lasterka arizanez ibilbide luzeena hartuz, eta ibiltoki gaineko sareari lotuz tiraketa batzuk edo luzamenduak egiten ere bai.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Jantzi motzetan jaitsi ginen patiora, luzamenduak egin eta itzulien itzulira itzuli ginen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 153. orr.

5 luzamendurik gabe

Bernardok luzamendurik gabe bete zuen hau guztia, aholkuaren izpirik txikiena ere huts egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 289. orr.

Irribarre biziki ederra egin zuen bere ezpain handiez eta, luzamendurik gabe, soinean zeraman elastiko morea kendu zuen gure begien aurrean bere soin-enbor ederra agerian utziz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Luzamendurik gabe iritsi ziren txekea eta kontuak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.

Esadazu itzulingururik eta luzamendurik gabe: oraindik maite al nauzu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

· Burua, berriz, lehenbailehen jaikitzeko eta, luzamendu gehiagorik gabe, bere mandoa halaberean azpian hartzeko agintzen ari zaio.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

6 luzamendutan ibili

Haiek lehenbailehen ezkondu nahi zuten, baina bera luzamendutan zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Joateko erabakia hartuz geroz, zertarako luzamendutan ibili.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.

-Txostena nahi dut -bide zuzena hartu zuen detektibeak, luzamendutan ibiltzeke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Ez naiz luzamendutan ibiliko, bestela ez naiz sekula iritsiko istorio honen muinera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 22. orr.

Luzamendutan ibiltzen nintzen, joera hori neukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Ezin zen, bestalde, luzamendutan ibili, gaitz hilgarria alde guztietara zabaldua baitzegoen ordurako eta jende askoren gorputz-atalak hartuak zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatazkaren luzamendua (7)

luzamenduetan ibiltzeko (3)

luzamendurik gabe (9)

luzamendutan ibili (19); luzamendutan ibili gabe (12); luzamendutan ibiltzea (3)


luzanga (orobat luzenga g.er.) 1 izond adkor pertsonez mintzatuz, luzea eta mehea dena.

Alkandoraren mahukak jasota zeuzkan gizon beltzaran luzanga bat urrats luzez irten zitzaion bidera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Gazte luzanga sesiozale batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Geraldi apenas axola izan zitzaion haren aurpegi luzangari begiratzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Begitarte luzanga eta meharra zuen, begiak almendra irudi, bekain trinkoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Eskuan zeraman kandelak haren soslai luzanga marraztu zidan, bera labirintoan barrena urrundu bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

El Greco-ren margolanetako irudi luzangak haren astigmatismoaren isla direla iradoki izan da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

2 luzexka. ik luzanga.

Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Barra luzanga hartan zerbitzari bakarra, gizonezkoa, hara eta hona edariak prestatzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Urrutian itsasoa ikusten zen, berde zurbilezko orban luzanga bat, ostertzean kolore esnekara samarra zuen zerutik lerro zuzen argi batez bereizia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Palestretan peristilo karratuak edo luzangak egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegi luzanga (3); gizon luzanga (3); luzanga zen (4)


luzangatu, luzanga(tu), luzangatzen 1 luzanga, luzexka bihurtu.

Uzkurdura horretan luzera seiren bat sartuko da barrura eta zuloa ere, beraz, luzangatuta geratuko da epizigis izeneko piezak duen lodieraren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horregatik angeluetako triglifoen ondoan egiten diren metopak ez dira karratuak izaten baizik eta luzangatuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.


luzapen 1 iz luzatzea; luzatzearen ondorioa.

Honek egunaren argitze eta luzapenari egin dio so.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.

Hilabete bakoitzeko egunen laburketak eta luzapenak esplikatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Hori baita bere estiloa, hitza zuzenean, luzapenik eta interpretaziorik gabe, praktikan jartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

2 zerbait luzatzen duen gauza edo zatia. ik luzakin.

Mazelen tolesdura liraina, ezpainen luzapen xarmanta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Plaza hau ez da karrikaren luzapena besterik, zabaldua eta itsasoari irekia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Garunaren luzapen bat baino ez da erretina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Bai, familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Segur aski, hire aberriaren luzapen bat duk paraje hau.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Aitatxirekiko solasaren luzapen suerte bat nuen elizkizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

3 denbora bitarte bat, bereziki kirol partida bat, arauzko denbora bukatu ondoren, luzatzen duen epea.

Houston Rocketsek 93-85 irabazi zion atzo Portland Trail Blazersi, luzapen bat jokatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-03-24

New Yorkek Phoenixi irabazi dio NBAn, hiru luzapen jokatu ostean.  Berria - Kirola   2006-01-04

Luzapenetan Badiolak sartu duen golak salbatu ditu baionesak.  Herria   2003-03-10

Bilbo Basket luzapenean nagusitu zaio Pamesari, norgehiagoka osoan aurretik egon ostean.  Berria - Kirola   2004-11-21

Hormadiri ihes egin dio garaipenak luzapenean.  Berria - Kirola   2004-03-27

Luzapeneko minutuak zenbat diren.  Berria - Kirola   2004-12-21

4 (hitz elkartuetan)

Ultimatumaren ostean bi urteko kontratu luzapen bat sinatu du enpresarekin.  Berria - Kirola   2004-03-20

Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.

Eta atxiloketa luzapeneko orriak erakutsi eta berehala Madrilera eraman ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

5 luzapenetan ibili luzamendutan ibili.

Aitor dezadan luzapenetan ibili gabe: testu hau antiplagioa da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 36. orr.

Loa uxatzea kostatzen zaio eta luzapenetan dabil esnatzeko ordua izanik ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Egia esan ez dugu denbora askorik; beraz, hobe luzapenetan ibili gabe zuregana ekarri gaituenari heltzen badiogu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.

Ustez aukerabide egokiena egin eta gero ere, haren egokitasuna zalantzan jarri zuen, baina luzapenetan ibiltzeko ezintasunak eta beste asmo egokiaren ezak, erabakitakoa abian jartzera behartu zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste luzapen bat (7); hiru luzapen jokatu (3)

aurrekontuen luzapena (3); kontratu luzapena (5); kontratuaren luzapena (3); luzapena behartu (3); luzapena behartzea (3); luzapena behartzeko (4); luzapena eman (3); luzapena eragin (3); luzapena eskatu (5); luzapena izan (3); luzapena jokatu (13); luzapena jokatu behar (4); luzapena sinatu (4); urteko luzapena (6)

lehen zatiko luzapenean (3); luzapenean galdu (7); luzapenean lortu (8)

batere luzapenik (4); luzapenik gabe (7)


luzapendu, luzapen(tu), luzapentzen du ad

Gaztea izatea ez da gizon (edo emakume) ez izate hutsa: bizia luzatu (hau da, luzapendu) eta gizon egitea atzeratu den honetan, ez pentsa ez-gizon izatea ezer ez izatea denik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.


luzara (orobat luzera; Euskaltzaindiaren Hiztegian luzara agertzen da) 1 adlag luzarora.

Angeluko ikastolaren eremuan 60 metro karratuko bastiza bat eraikiko du hiriak, ikastola haurrez emendatzen ari delako, eta luzara, lehen maila bat hor idekitzeko paradak zabaltzeko.  Herria   2004-12-16

Nork daki, luzara beharbada mendiak urra ditaizke eta barneko sua libra lezakete eta kanporat bota, zinez mundu osoak burua gal lezake. Jendeen gustuak, luzara, aldatu egiten dira, modu paradoxaletan batzuetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.

Ez al dakusu haitzean jausten diren tantek ere luzera zulatu egiten dutela haitza?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 303. orr.

Erasoaren eta defentsaren arteko lasterketan, erasoak luzera irabazi egin behar du nahitaez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Esplorazio horien fruituak luzera heltzen dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Orain arte arrazoia izan da gailen, luzera ordea, ez ote dira desirak gailenduko?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

Baditu bere susmoak Petrusek zer asmo darabilen luzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

2 ik luze 23.
3 luzarakosup_1 izlag

Luzarako erabakietan, autobus garraio zerbitzuen garapena markatu behar da.  Herria   2002-08-08

Laborantxa mailan luzarako alokailu bat emaitekotan dira E.A.R.  Herria   2002-09-26

4 luzarakosup_2 adlag luzerako.

Joan ninteke bai, bainan halere ez luzarako...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 14. orr.

Baina adina ere dut orain handia, eta luzarako ez bizia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Zorionak Pettan eta luzarako!  Herria   2001-05-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez luzarako (4)


luzaran izond ohi baino luzeago dena. ik luzanga 2.

Dena luzaran da Vietnam herria (2000 km luzetasun), alde batean daukala Txinako itsasoa, bertzaldean Laos eta Kanputxea, gainekaldean aldiz Txinako eremu zabala.  Herria   2004-06-03

Begi txiki luzaranak eta aurpegi erabakia zituen neskato txikiak presa handia zuen, Egutxik ez bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.


luzarazi, luzaraz, luzarazten du ad luzatzera behartu.

Bi besoak luzarazi zizkidan supituan eta mataza berri bat jarri zidan gainean. kexu dira Eibar-Gasteiz errepidea Arminonaino luzarazteko asmoa «ez baita desagertu».  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.

Ezustean agertu zen euria ere, partidaren bat edo beste hainbatetan eten eta luzaraziz.  Berria - Kirola   2004-06-02

Feudoen jabetza diru truke luzaraztea, konderrien jabetza luzatzen zen bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Ingalaterratik honaino diapasoiarekin luzarazitako nota elektrikoen bibrazioa ailegatzen zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Abiadura Eztiaren Denbora ahal bezainbeste luzaraztea  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.


luzaro 1 adlag denbora luzean. ik luzaz.

Luzaro egon ginen hantxe, zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.

Luzaro bizi izan zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,38

Gela txikiko beste mahaian eserita egon ziren luzaro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Luzaro ibili zen, bizi ala hil; azkenean, ordea, gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

-Ez gaituk luzaro geratuko! -oihu egin zuen iemstxikak, beldurraren beldurrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Luzaro iraun dezaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 59. orr.

Hain luzaro egon natzaio begira / nire bihotzaren zati bat dela uste dut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

2 luzaro gabe ik luze 13.

Luzaro gabe hila zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 93. orr.

Luzaro gabe zerbitzatu ziguten lehenengo platera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 152. orr.

Amak, ordea, telefonoa aldatu zuen eta luzaro gabe etxetik irten eta beste tokiren batera bizitzera alde egin zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Ikusiko duzue, luzaro gabe eremu menditsu guztiak inor gabe geratuko dira, eta lehen zerbait izandako tokiak ahaztu egingo dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

3 luzaroan adlag luzaro.

Luzaroan egona zen bere baitara bildua, iluntasunik handienean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

-Luzaroan geratuko al da Bevan jauna?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.

Emakumeak ez zuen luzaroan itxaron behar izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Orain, baina, luzaroan egoten zen ispiluaren aurrean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Munduko merkataritzak Europan izan du luzaroan ardatz bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

Noelia maitea, barkatu luzaroan zuri ez idatzi izana.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

Badirudi lapurteraren ospeak luzaroan iraun duela jendearen oroimenean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.

Elkarrekin luzaroan bizi direnek, senar-emazteek nahiz zakur eta jabeek, azkenerako elkarren antza hartzen dute.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

Orduan, azkenean, iritsi zen hain luzaroan igurikitakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.

Berantetsita ere banengoen Herbert hain luzaroan gogoetatsu ikusirik, nahiz eta ordurako ondotxo jabetua behar zuen ez zeukala salbabiderik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Ez luzaroan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

4 luzarora ik luzarora.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizi zaitez luzaro (3); egon zen luzaro (11); geratu zen luzaro (4); luzaro aritu (8); luzaro aritu ziren (4); luzaro aztertu (3); luzaro baino lehen (5); luzaro begiratu (5); luzaro bizi (26); luzaro bizi izan (9); luzaro biziko (16); luzaro biziko zarete (5); luzaro bizitzeko (6); luzaro eduki (3); luzaro egin (3); luzaro egon (47); luzaro egon zen (13); luzaro egoten (5); luzaro eserita (3); luzaro eutsi (4); luzaro gabe (26); luzaro gelditu (5); luzaro geratu (7); luzaro geratzen (3); luzaro hitz egin (8); luzaro ibili (11); luzaro ibili nintzen (5); luzaro iraun (33); luzaro iraungo (11); luzaro irautea (3); luzaro irauten (8); luzaro itxaron (7); luzaro itxita (3); luzaro izan (4); luzaro jardun (4); luzaro jasan (4); luzaro mintzatu (5); luzaro pentsatu (5); luzaro samar (3); oso luzaro (6)

luzaroago bizi (3); luzaroago eduki (3); luzaroago egon (3); luzaroago geratu (3); luzaroago iraun (6); luzaroago jasango (3); zenbat eta luzaroago (4)

egon luzaroan (3); egon zen luzaroan (8); ibili zen luzaroan (3); izan da luzaroan (5); izan zen luzaroan (5); luzaroan aritu (3); luzaroan begiratu (6); luzaroan bizi (16); luzaroan bizi izan (5); luzaroan biziko (4); luzaroan egin (6); luzaroan egon (68); luzaroan egon ondoren (3); luzaroan egon zen (23); luzaroan egona (3); luzaroan egoten (4); luzaroan entzun (3); luzaroan eutsi (9); luzaroan ezkutatu (4); luzaroan gelditu (3); luzaroan geratu (6); luzaroan geratuko (3); luzaroan gorde (5); luzaroan hitz egin (3); luzaroan ibili (10); luzaroan iraun (18); luzaroan iraun zuen (3); luzaroan iraungo (7); luzaroan irauteko (5); luzaroan irauten (4); luzaroan isilik (4); luzaroan itxaron (4); luzaroan izan (7); luzaroan izango (3); luzaroan jardun (5); luzaroan jarraitu (7); luzaroan jokatu (3); luzaroan jokatu barik (3); luzaroan utzi (3); oraindik luzaroan (3); oso luzaroan (5)

ahalik eta luzaroen (7)

luzaroko bizitzaren (3)


luzarora 1 adlag denbora pasatu ondoren.

Luzarora errentagarritasuna, pribatua nahiz soziala, ziurtatua dutela diruditen proiektu produktiboak edo kolektiboak finantzatzen dituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Gaitz horrek luzarora itsutasuna eragin dezake, eta horixe gertatu zitzaion emakume honi ere.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Europak, luzarora, herrien eta herritarren Europa izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Nazioarteko ordena hau, nolanahi ere, luzarora ez da egonkorra izaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Handik luzarora, lehortearen hirugarren urtean, honela hitz egin zion Jaunak Eliasi: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,1

Helburu hau sekula ez da betetzen luzarora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

Politikoki zuzen jokatzea, moralagoa ez ezik, historian efikazagoa ere badela, luzarora.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

Halako garraztasun zantzu bat, halako etsimen bat, luzarora baizik ezin ken dezakeguna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 129. orr.

Luzarora gabe, ordea, Sobakevitxen herriaren agerpenak pentsamenduak ildo hartatik baztertu eta betiko hausnargaira itzularazi zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

2 luzarorakosup_1 izlag

Zarpeatuak [...] egonkortasuna, distira eta luzarorako iraupena izan dezakete. Luzarorako proiekturik gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.

Luzarorako goxotasuna uzten duten musua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

3 luzarorakosup_2 adlag denbora luzerako.

Gainera ez noak luzarorako.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.

Mundu honetako hutsalkeriak luzarorako eduki uste duzue, baina oker zaudete.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Ziur zekien arren ez zela mundu honetan luzarorako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

handik luzarora (4); luzarora gabe (4)

ez luzarorako (5); luzarorako izango (3)


luzatu, luza, luzatzen 1 da ad luzeago bihurtu, luzera handitu.

Orain luzatu egin da, eta neska polita dago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Bere kasa bizitzen hasi zen, luzatu egin zen, neurrigabeko zutoin beltz baten itxura hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Sudurra luzatzen ari zaizu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 144. orr.

Ilea luzatzen utzi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.

Luzatu ez ezik, loditu ere egin behar du hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Bertan murgiltzen dugun guztia bigundu eta luzatu egiten da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Arrainak amuari kosk egina zion, eta orain haria luzatu behar zen, urruntzen utzi, amua erabat irentsi zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Dantza-korda luzatu ahala, oihuak eta irriak ugaritzen joan ziren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Nire ohea luzatzeko jarrita dauzkadan aulkiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Aurki, luzatu egingo ziren segmentuok, dela kate-muturretatik elkarrekin lotuz, dela bakoitza bikoiztuz, behin bakarrik edo behin baino gehiagotan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

• 2 du ad

Hitzak luzatzeko prozedurez ari garela, kontrako bidea egin dezakegu: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.

Kandela dardarati baten argi motelak piezen itzalak luzatu eta dantzarazten zituela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Oso nabarmena zen bizarra urte haietan, moztu egin behar izan nuen asko luzatu baino lehen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 14. orr.

Irri urduri baten luzatu zitzaizkion ezpainak Felip Cortiellari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.

Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

· Handik bi ordura, Nataliaren etxeraino luzatu zuten paseoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

• 3 da/du ad (denbora bitarteei buruz)

Bere baitako zerbaitek momentu hura luzatu nahi ukan balu bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Ahulezia une hura ez zen segundo batetik gora luzatzen. Hala, ontziak mantsoago hartzen duenez ura, luzatu egiten da orduen iraupena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.

Beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,25

Xerazadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion.  Berria - Kultura   2004-05-20

Kaleak hutsik zeuden, tabernetan azken bezeroak etxera itzultzeko ordua luzatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

Itxaronaldia ez zen luzatu, izan ere gizon bat agertokira igo baitzen otoitzak esatera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Segundo batzuk gehiago luzatu zuen isilunea eta gero ahora ireki zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Erantzuna hamar egunez luzatu zen. Lasterka etorri zen eta ordu erdi batez luzatu zuen kontaketa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.

Minutu batez ere ez nintzen luzatu Patxirekin batean erredakziotik alde egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Enrollatuta egongo zirela pentsatu nuen, eta oporraldia luzatu nahiko zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.

Bidaialdiak luzatu ez ezik, bakarrik hasi zen joaten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.

Egoera hau luzatu nahi nuke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.

Isilunea luzatu eta luzatu egin zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 37. orr.

Mentxuren algarak luzatu zuen Santosen irri-karkaila.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 102. orr.

Pistolarenak zigor latza ekarriko omen dio, auskalo noiz arte soldadutza luzatu beharra.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.

· Martxan zehar, zenbait orduz luzatu baitzen, bi gauza egitea lortu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

4 zerbait egiten, ohi den baino denbora gehiago eman.

Ez nintzen luzatu aldez aurretik nekiena egiaztatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Ama sukaldeko atean azaldu zen, eta afaria mahaian zegoela adierazi zidan, ez luzatzeko telefonoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Osaba Juani ez zitzaion telefonoz luzatzea gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

-Ongi da, itxarongo dizut, baina ez luzatu.  Elizen arteko biblia   Tb 5,8

Behar baino gehiago luzatu nintzen gure gastronomiaren inguruko azalpenetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

Hain zegoen argi, ezen ez baitzuen horri buruzko azalpenetan luzatu nahi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

Nik ez nuen elkarrizketa luzatu nahi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

Gauza horiek, zenbat eta gehiago luzatu, okerrago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Gidariak, kontrolen beldur, errepide nagusiak saihesten zituen ahal zuen guztietan, eta horrek izugarri luzatu zuen bidaia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

Ez ziren gehiago luzatu eztabaida hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.

Egun bat gehiago luzatu nahi duzu zure jarrera isila.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Dena dela, aurre-azalpenetan luzatu gabe, alda dezadan hona "Atarian" lehen atala: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Zertan gehiago luzatu?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

5 halako denbora hedadura hartu.

Erantzuna ez zen askorik luzatu: urteak eta itxura bat zetozen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Gutun truke bat hasi zen, 1933tik 1938ra luzatu zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

• 6 du ad gorputz adarrez eta kidekoez mintzatuz, hedatu edo aurreratu.

Eskua luzatu du autobusa ikusi duenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 36. orr.

Begiak itxi zituen eta besoak zabal-zabal luzatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Jakobek eskuak luzatu zituen, ezker-eskuin gurutzatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

Eskua ilunpetan luzatu, eta topatu dudan lehen gauza sendoa urontzia izan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 153. orr.

Esaldia eten eta esku bat hartu nion, niregana luzatua zuelako protestaka, isil nendila eskatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Tomek eskuin besoa luzatu eta eskua eman zion Nancy-ri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Saget andereñoak hatzak luzatu zituen eskutada bat aran hartzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Mihia luzatu, eta bietatik dastatu zuen markesak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Bat-batean, burua makurtu, lepoa luzatu, eta aurrera egin zuen, besteenganantz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

Lepoa luzatzen zuen, kaleen azken bazterrak ere ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Masail bat luzatu zidan musu bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Itsasok ezpainak luzatu dizkio eta Asierrek bereen artean hartu ditu une labur batez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.

Aldi berean zangoa luzatu eta bultzada bat eman zion ateari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Burua pixka bat luzatu zuen izter ederrak hobeto ikustearren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Ohe ondoko mahaitxora luzatu nuen eskua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Pizgailua atera eta esku dardaratia harenganantz luzatu nuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

-Eser zaitez, mesedez -besoa larruzko eserleku baterantz luzatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Ebakinaren beheko aldera luzatu zuen hatza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

• 7 (da ad)

Ni, bien artean luzatu nintzen, bi lastairen artean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Suge bat bezala luzatu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

Ttipiren hatza berak emandako paperen aldera luzatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

• 8 du ad zuzendu.

Begi bat ireki eta iratzargailuaren aldera luzatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Konplizitate kutsu bat antzeman nion luzatu zidan irriñoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Danek, furgonetaren gainaldetik, begirada sutu eta sarkorra luzatu dio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.

Agur zabal eta lehor bat luzatu dio, besoarekin zirkulu bat eginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Ondoren galderazko begiratua luzatu zion Maizari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 116. orr.

Bien bitartean, ez diogu elkarri ez begiratu ez hitz erditxorik ere luzatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

9 zerbait egiteko edo gertatzeko unea atzeratu. ik berandutu.

Manex esnatu behar duela pentsatu du, baina unea luzatu du, gustura dago-eta bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, banku anglosaxoi handien metatze-ahaleginak areagotu egin ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Topo egiteko denbora luzatu nahi balu bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 113. orr.

Apezpiku bat Heriori erreguka, epea luza diezaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

• 10 dio ad zerbait, norbaiten eskumenean jarri.

Jaiki, txanpain kopak bete eta bat luzatu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Neskak berak luzatu zidan eskua garbitzeko mahaizapia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Banan-banan luzatu nizkion piezak nire lagunari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Gutunazal hori, luze eta hanpatu bat luzatu dit: Annyk idatzi dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Anjel Maiza naiz -txartel bat luzatu zion -, detektibe pribatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

-Sakon ezagutu, esan nahi dut -argazkiak atera eta luzatu egin zizkion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 244. orr.

Lasai oso luzatu zion mahaitxo batetik hartutako haririk gabeko telefonoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.

-Zigarrorik? -paketea luzatu zion Maizari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

11 egin.

Burua gizonarengana itzulirik, berezko zuen ausardiaz irribarre egin, eta galdera luzatu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

Itzuli zenean, kikarak banatu, eta eseri ondoren, hitz egiteko gonbitea luzatu zien bisitariei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

Eskaintza luzatua nion bere autostop-bidaia nirekin egin zezan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Horiek horrela, Etxerat-ek honako eskaera luzatu zien EAJri, EAri eta EBri: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Hainbestenarekin, Jakes Handia ere mintzatu da, bazterrak hein bat lasaitzearen aldeko deia luzatuz deneri, bortizkeriak ez duela deus onik ekartzen ahal.  Herria   2005-11-10

· Izan ere, zer arraio dira gaur egun hitzetik hortzera entzuten eta irakurtzen ditugun deia luzatu, galdera bat luzatu, gonbita luzatu horiek? euskaraz deitu edo dei egin, galdetu edo galdera egin, gonbidatu edo gonbita egin esan ohi dira beti eta nonahi.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.

12 (era burutua izenondo gisa)

Esku luzatu hark ez ote zion aurretik erantzuten hark esan ziezaiokeen guztiari?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Uko egin nion Potzoloren esku luzatuari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Beso luzatuaren muturrean eusten nion pistolari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Irudiaren proportzioei dagokienez, laukizuzen ez oso luzatu baten ingurukoak izan ziren ia beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Gogoan dut, adibidez, eskale itxura ematen zion bizar luzatua nekusala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Gurdien zalaparta sorra aditzen zen, eta tarteka urrutiko lokomotora baten ziztu mindu luzatua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

13 belarriak luzatu adi-adi jarri.

Belarriak luzatu ditut, adi: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Joanttok belarriak luzatu zituen, toki hartan bizi izan zirenen oihartzunen entzuteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

14 bostekoa luzatu

Zer moduz zaude? - bostekoa luzatu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Anjel Maiza nauzu -bostekoa luzatu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Bostekoa luzatu zion idazleak: [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

Bostekoa luzatu nien, eta barkatzeko esan, lehengo eguneko bultzadarengatik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 99. orr.

Eta hau guztia gazteek erraz irentsi behar luketen apoa balitz bezala, guztiei bostekoa luzatzen jarraitu du oso eta santu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

asko luzatu (19); atzaparrak luzatu (6); aurrekontuak luzatu (5); belarria luzatu (8); bere eskua luzatu (6); beso bat luzatu (5); besoa luzatu (72); besoak luzatu (36); bi orduz luzatu (5); bi urtez luzatu (17); bidea luzatu (5); bizia luzatu (6); bostekoa luzatu (26); bostekoa luzatu zion (5); dei bat luzatu (9); deia luzatu (61); deia luzatu zien (11); deialdia luzatu (7); denbora luzatu (7); egonaldia luzatu (6); epea luzatu (25); epeak luzatu (5); esku bat luzatu (6); eskua luzatu (264); eskua luzatu zidan (24); eskuak luzatu (15); galdera luzatu (5); gatazka luzatu (5); gehiago luzatu gabe (13); gonbidapena luzatu (6); gonbita luzatu (11); hanka luzatu (9); hankak luzatu (12); hatza luzatu (8); hilabete batez luzatu (5); hilabetez luzatu (17); hiru urtez luzatu (6); joateko deia luzatu (6); kontratua luzatu (27); lanaldia luzatu (7); lepoa luzatu (25); luzatu dio kontratua (8); luzatu du kontratua (15); luzatu eskua (14); luzatu eta luzatu (7); luzatu eta ukitu (7); luzatu nuen eskua (6); luzatu zituen besoak (7); luzatu zuen eskua (12); makila luzatu (6); metro luzatu (5); partida luzatu (12); proposamena luzatu (10); prozesua luzatu (7); sei hilabetez luzatu (7); sobera luzatu gabe (12); urtebetez luzatu (11); zangoak luzatu (6)

gomita luzatua (9); gomita luzatua da (7); luzatua du oraindik (5); luzatua zuen (6); oihartzun luzatua (6)

egunez luzatuko (8); eskua luzatuko (7); ez naiz luzatuko (7); hilabetez luzatuko (5); kontratua luzatuko (6); urtez luzatuko (7)

besoa luzaturik (7); besoak luzaturik (10); eskua luzaturik (10); eskuak luzaturik (5); hatza luzaturik (6); lepoa luzaturik (15)

besoak luzatuta (5); eskua luzatuta (14); eskuak luzatuta (5); lepoa luzatuta (5)

luzatutako eskuari (5)

besoa luzatuz (12); besoak luzatuz (12); eskua luzatuz (49); eskuak luzatuz (5); lepoa luzatuz (11)

epea luzatzea (11); gatazka luzatzea (7); gehiago luzatzea (9); hilabetez luzatzea (12); hiru hilabetez luzatzea (6); itxiera luzatzea (5); kontratua luzatzea (9); lanaldia luzatzea (5); luzatzea erabaki (40); luzatzea erabaki zuen (11); luzatzea erabaki zuten (7); luzatzea eskatzeko (5); luzatzea hitzartu (5); luzatzea onartu (5); luzatzea proposatu (5); misioa luzatzea (5); urtez luzatzea (8)

gatazka luzatzearen (5)

bizia luzatzeko (5); bizitza luzatzeko (5); epea luzatzeko (9); epea luzatzeko eskatu (5); eskua luzatzeko (6); espetxealdia luzatzeko (6); hilabetez luzatzeko (9); kontratua luzatzeko (22); luzatzeko akordioa (5); luzatzeko asmoa (9); luzatzeko aukera (33); luzatzeko aukerarekin (5); luzatzeko erabakia (6); luzatzeko eskaera (6); luzatzeko eskaintza (5); luzatzeko eskatu (31); sei hilabetez luzatzeko (5); urtebetez luzatzeko (5)

asko luzatzen (16); besoa luzatzen (9); besoak luzatzen (9); bizia luzatzen (6); dei bat luzatzen (9); deia luzatzen (8); denboran luzatzen (5); egun batez luzatzen (18); eguna luzatzen (5); eskua luzatzen (38); gehiago luzatzen (13); gehiegi luzatzen (9); infinituraino luzatzen (6); itzalak luzatzen (6); lepoa luzatzen (11); lepoa luzatzen zuen (5); luzatzen utzi (5); zangoak luzatzen (5); zerrenda luzatzen (6)


luzatzaile izond luzatzen duena.

Aurreiritzi hutsa ez al da kate horien luzatzailea?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.


luzatze iz luze edo luzeago bihurtzea.

Hitzetik hitzera garatzen den luzatze hau grafikoki ere ikusgarri bihur daiteke, piramidearen itxura hartuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 92. orr.

Haren margolan batzuei X izpien bidez egin zaizkien azterketek erakusten dutenez, hasierako zirrimarrek proportzio normalak zituzten, eta geroagoko fase batean erantsia da luzatze adierazgarri hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Bokal bakarraren luzatze edo diptongatzeak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 102. orr.

Auzogune hortan jarri berriak diren lantegi eta saltegi batzuk berantetsia dute bide luzatze hori 12etan Mutxikoak ostatuan, zintzur bustitze eta oinak luzatze.  Herria   2003-03-10


luzatzearren adlag luzatzeko.

Itzulera luzatzearren portutik Jaizkibel mendate aldera bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Beti bakarrik, beti liburu ireki bat aurrean neukala, beti janaria ahalik eta astiroen txikituz ahoan, jatordua albait gehiena luzatzearren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Sasiunibertsitari bizimodu patxadatsua luzatzearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

Une hori ez luzatzearren Lainez mahai luze hutsean eseri da, bizkarra hormaren kontra.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.


luzaz 1 adlag denbora luzean. ik luzaro.

Luzaz pentsatu ondoren, hori erabaki dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 28. orr.

Luzaz hitzik erran gabe segitzen dute bidea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Ez daiteke hola luzaz iraun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Harekin luzaz mintzatu nintzen eta behin baino gehiagotan, haren etxekoez, haren haurren altxatzeaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Bizkarra bortari kontra bermaturik egon zen, luzaz, eta berriz gurutzearen seinalea egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Hamaika gaiztakeria egin ohi du bekatariak! baina luzaz bizi da.  Elizen arteko biblia   Koh 8,12

Beharrik ez zuen luzaz iraun legedia berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 124. orr.

Ederki!, pentsatu nuen, eta berak iradoki bezala egon nintzaion luzaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Ez luzaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Bestalde, Aljeriako Gerla egina zuen, franko luzaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Luzaz, biziki luzaz kanpoko haize hotzean beha egon behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

2 alde handiz.

Sasoi hau izan zait ene bizian luzaz atsegingarriena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Hemen biriatuarra arras bringoan hastetik, eta luzaz bereratu uztariztarra: 14-4 izan ondoan, 31-14 ere kondatu zaie.  Herria   2003-12-04

3 luzaz eta luzaz ipar

Luzaz eta luzaz alta, zubirik etzen Ziburu eta Donibane bi herriak elgarri lotzeko.  Herria   2003-06-12

Soldadutzako denbora gehiena elkarrekin egina genuen, Mont-de-Marsan hirian, eta iluntzetan bereziki, ez baikenuen deus egitekorik, ostatuetan luzaz eta luzaz egoten ginen hizketan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Luzaz eta luzaz CGT sindikataren buru egona, Henri Krasuckipausatu da 78 urtetan, barkatzen ez duen gaitz batek bildurik.  Herria   2003-01-28

Luzaz eta luzaz europatiar suhar agertua, bainan beti azpimarratuz Europa batua egitekotan behar dela zimendu azkarrekin finkatu, jendetze bakoitxari, izan ttipi ala handi, bere tokia eginez, bere nortasunaren araberako tokia.  Herria   2004-01-08


luze 1 izond buru batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; luzera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. ant labur.

Kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Mahai luze hartako beste muturrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Horman, gizonaren atzealdean, arasa luze bat, eta botilak ilaran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Etorbide luze baten erdian ginen, autoko lau keinukariak piztuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Galeria horizontal luze batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Bide luzea egin dut.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Eta pauso luzeak emanez alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 135. orr.

Ebaki luze bat egin beharko ziotela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Marjoriek bere zango luze zuriak erakusten zizkien.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 222. orr.

Sudur luze eta fin bat jantzi zion haren aurpegiaren imajinari, Cyrano bihurtuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Bizar elur-kolore luze batez, tunika zuri batez, begirada aratz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Anaiak betile jori luze ederrak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Gaua bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 70. orr.

Kate luze baten kate-begia baita gaurko literatur jarduna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,18

Orain gutun luze bat idatzi diot.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Testu luze batean tautograma bati eustea ez da erraza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 103. orr.

Mila milia baino tarte luzeagoa lerro zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

2 irud/hed

Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

3 (neurrietan)

Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Salomonek Jaunari eraiki zion etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,2

Bederatziehun bat versta da luze eta ehun bat zabal.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,17

Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.  Elizen arteko biblia   Ir 39,9

Bakoitza hogei zentimetro luze ere ez zen hiru arrain kontatu nizkion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Itsasoan mila oin luze diren itsas munstrorik baitabil igeri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

4 (denborari buruz) hasieratik bukaera arte iraupen handia duena, denbora hedadura handiz dirauena.

Denbora luzea daramazue hemen eta egurastu beharra duzue.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Denbora luzean ibili ginen harrizko murru garaien arteko kale zaratatsuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Etxe-barruan denbora luzean egoten edo etsitzen ikasia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Handik ez oso denbora luzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Interes-tasek, epe luzera, berdintzera jotzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Egoerak epe luzera aztertu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Epe ertain edo luzera Nafarroa Euskadin sartzeko aukera planteatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Epe luzera begira egokiena baldintza horiek guztiak desagertzea litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Urte luze hauetan ez dituzue zeuen herritarrak bakarrik utzi.  Elizen arteko biblia   Jos 22,3

Bi egun luze eta bi gau amaigabeak igaro ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

Orain eguna luzeagoa dun, argia handiagoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Ordu luzeak, soldata txikia, arrisku fisikoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Bi ordu luze eman zituzten horren guztiaren batuketa egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Tarte luze batean -ordubete baino gehiago, taxutu nuenez- asotsik apalena ere ez zitzaidan inguratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Gau luzean murgilduko naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Bolada luze batez Prousten antzera idatzi zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Bizitza luze eta zoriontsua.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,2

Bizi naizen artean sekula ahaztuko ez zaidan musu luze eta samur bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Gero, loaldi luzea egin zuen, sorgorturik egongo balitz bezalakoa ia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Lo luze batetik esnatu balitz bezala bere onera itzulirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Kristinak irri apal eta luzea egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

"Haa" luze bat egin du, zintzurraren eta triparen zoriona deplauki salatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Nazioaren eta nazionalitatearen inguruko eztabaida luze batzuen ondorioz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

Adiskidetasun luze baten hasiera izan zitekean gertatua, ez dituk horrelako pasadizoak askotan gertatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.

5 (pertsonez, zuhaitzez eta kidekoez) ik altu.

Arratsalde hartan, agure luze bat baizik ez zegoen dendaren aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Kirxa bistatu zuen, kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Hogeita hamabosten bat urteko gizon sendoa zen, luze samarra, tankera onekoa. Neska luze serio horrek, gizon haien guztien artean galduta, irakasle plantan entzuten zien.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Luzea eta lerdena zen, aldaken aldetik zabal samarra beharbada, baina haragi sendokoa, halere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Zazpi pinu luzeren erdian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.

Gar luze garbien aurrean egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Eskuinean dorre luze eta estu bat dauka, eraikuntzaren errematetik ozta goititzen dena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Baso handi luze bat, arno hormatuz betea!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

6 (hitz soila izan aditzarekin)

Hiria karratua zen, luze bezain zabal.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Eta zein luze diren berrogeita hamar metro kixkil, gibeletik tiroka ari zaizkizularik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Zeinen zabal eta luze, garai eta sakon den Kristoren maitasuna.  Elizen arteko biblia   Ef 3,18

Denbora luze da beha dagoenarentzat, bereziki biziaren arriskuan zeudelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Eternitatea ez da luze eta ez da denboraz eginikako zerbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

Bidea luze eta zabal bezain erraza da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

· Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Zer logika klase du hatsaren laburra eta heriotzaren luzea lotzeak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Orduan ez du izutzen zaputzaren beldurrak, ez du nekatzen balizko oztopoak eta bidearen luzeak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Barkatuko ahal zait aipuaren luzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Urteak joan ahalean kexu baitira biziaren luzeaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Hogei urte bizi-aldi bat dela batere ohartu gabe, denboraren luzeari batere erreparatu gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Tiro egin aitzin, neurtzen zituen balaren pisua eta bolborarena; eta tiro egin ondoren, tiroaren luzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Oinkadaren luzea kalkulatuta daukazu dagoeneko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Galderen luzean eta erantzunen laburrean -"kontatuko banizu!", "mintza banendi!"- hautematen ahal zen Ixabel Xankoxe ene bihotzekoa irakurleak txunditzeko mauka aurkitu zuelakoan hurbildu zitzaiola apezñoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

8 (pilota mota baten izena)

Azken hau mendi batean zegoen, non pilotan luzean aritzen baitziren artzainak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.

Igande 17an Donapaleun, Luzea, Xixtera haundi eta ttipiak.  Herria   2005-07-07

Luzean Uztariztarrak xapeldun.  Herria   2002-09-12

Xapelgoak hasiak dire Luzeko jokoan, joko garbian eta esku huska.  Herria   2001-05-17

Euskal Ligako Astea, euriak trabaturik ere, bururatu da, eta huna finala bat luzean, edo errabotean, bakan ikusi dena: 13-0.  Herria   2001-07-19

Liburu berri bat agertu du "Atlantica" argitaletxeak, "Rebot passion" tituluarekin, luzeko joko zaharraren ohoretan.  Herria   2003-10-30

Bidearen beste alderdian, bazen lehen luzeko pilota plaza bat, 40 metro luze, 18 metro zabal zuena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

Errebotean edo luzeko jokoan izanen ditugu bi talde.  Herria   2005-04-21

Gero, segidan, Luzeko partida.  Herria   2003-08-07

Igandean Hazparnen 10 1/2tan Luzeko finala.  Herria   2005-07-07

9 (adizlagun gisa) ik luzeki.

Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,12

Ez dut ia zuekin luze hitz egiteko aukerarik.  Elizen arteko biblia   Jn 14,30

Luze mintzatu ginen, ahots apalez, Lajosi buruz, haren seme-alabez eta Vilmaz, nire ahizpa zenaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Jende sakonak ez du luze jarduten hizketan; are gutxiago idazketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Luze iraun zuela airean zintzilik bezala, eta gero lurrera erori zela ahoz gora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Ikuskaria luze gogoratzeko modukoa izan zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Garizuma luze gertatzen zitzaiola.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Luze hartu zuen arnasa, haren irritsaren ausardia indarberritu izan balitz bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Luze zain egon behar izan genuen, zuzendariak noiz errezibituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Hamabost mila pezeta kendu zizkiotela aitorpena entzuteagatik, oso luze joan ez zena bestalde.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

-Luze geratuko al zarete hemen, Brazell eta Skully?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Besoak gorputzaren bi aldeetan luze utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Halaxe iraun zuten denbora batean, Enrike lurrean luze, Gabin fitxekin ari zelakoa egiten, biak geldi, biak isilik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,20

Luze jo zuen epaiketak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Luze egiten da bidea aldapan gora.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.

Luze egin zuten bi gizonek isil-isilik, kareleko barandan eskuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Luze eman zenuen uretan sartuta.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Ikaragarri luze joko du horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

• 10 iz estropadetan eta igerilekuetan, aurrera eta atzera zenbait aldiz korritu behar den tartea.

Traineruak binaka atea ziren, eta lehen luzean nahiko parekatuta iritsi ziren elkarrengandik denak ala denak ere.  Berria - Kirola   2004-08-12

Bigarren luzean lehiak bere horretan jarraitu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-29

Azken luzean hondarribitarrek hirugarren ziabogan lortutako errentarekin eroso egin zuten arraunean Kontxako hondartzarantz.  Berria - Kirola   2004-08-29

Kalez aldatu zuten atzo azken luzean eta 3 segundo baino ez zizkion atera Astillerok.  Berria - Kirola   2004-08-08

Orain -dio- hogei luze igeri egitera, xanpain pittin bat edatera eta nire katemetxoa zein maite dudan gogoratzera noa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 238. orr.

11 luzexeago (orobat luzexago)

Lehen hitza motzagoa da, luzexeagoa bigarrena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Batzuetan labur joaiten zen, bertzeetan luzexago.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

Etorreran baino tarte luzexeagoa utzi nuen orain haien eta nire artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Egizu kontu ilargiak bere bidea osatzeko, 28 egun dituela, baina, egun luzexeagoa duenez, 25 ordu eta minutu batzuekikoa, bere ilargialdia betetzeko, 29 egun eta puxka bat behar duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.

Gure etxean luzexeago gelditzen uzteko eskatzen nion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.

Aurretik pare bat bideo xixtrin egin eta orain zerbait luzexeagora pasatu nahi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 197. orr.

Edo luzexagoko zerbait berdin baina ez halere hein honetakorik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

12 luze baino lehen luze gabe.

Ziur nengoen luze baino lehen eta lan askorik gabe nire ohar ditxosozkoa berreskuratu ahal izango nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Erresuma zure kemenaz, zure eskarmentuaz eta zure zuhurtziaz baliatzeko premian egonen da luze baino lehen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Edaten segituz gero, berriz, luze baino lehen etorriko zait goragalea, gonbitoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

13 luze gabe (306 agerraldi, 78 liburu eta 36 artikulutan; orobat luza gabe 15 agerraldi, 3 liburu eta 11 artikulutan, luzegabe 2 agerraldi liburu 1ean eta luzagabe 4 agerraldi 2 liburutan) adlag denbora asko igaro gabe.

Luze gabe, bere itsasontzirik azkarrenak bidali zituen haren bila.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.

Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Baiezkoa eman nion, luze gabe bisitatuko nuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Gazteek luze gabe bete zuten kalea, eta haietako askok pabilioira jo zuten gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Lagundu behar nauk, lagundu, bestela, luza gabe, burua galduko diat...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Harria beheraka hasiko da luze gabe, eta maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Pozgarri zaio gizonari horretarako indarrak bildu dituela ikustea, baina badaki luze gabe nekatuko dela, eta atseden hartu beharko duela orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.

Amore eman genion, eta kuia zopa hura aurrean izan genuen luze gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Garbi dago milurteko larrutaldia joko dugula luze gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

14 luze-labur iz luzeraren tamaina.

Amak soinekoa pertxatik askatu eta gorputz parean jartzen dit, luze-laburraren neurria ikusteko. Edozein gauza luze laburrean neurtzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Zokota zuri bat sartu du, gero, burutik behera: ongi geratzen zaio luze-laburrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Testuaren luze-laburra.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.

Hedaduraz, luze-laburrez eta informazioaren ugaritasunaz lehengoa baino handiagoa.  Berria - Harian   2005-05-04

Asmoak eta luze-laburrak ezagutzen ez nizkion sare ikusezin batean sartzeko eskatzen ari zitzaidan Anghios.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Izan ere, eternitatea ez da luze-labur kontua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.

· Manex Goihenetxe Ezterenzubin jaio zen, 1942an, hirurogeita bi urteko bizitza luze-laburrean asko eman duen unibertsitario euskalduna izan dugu. herria¬

15 luze-laburtu

Doinua luze-laburtu gabe ari bada, badaki zenbatu gabe ere zenbat silaba sartzen ari den oin bakoitzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

16 luze-zabal (orobat luzezabal g.er.)

Haien xehetasunak buruz nekizkien, gaiak ez ezik, luze-zabalak ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Etxe haren luze-zabala neurtu izan balu, mintzatuko zatekeen agian huste lan nekagarri eta halaz ere askatzaile honi buruz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Inperioaren luze-zabal osoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Lurraren antzeko tasunak dituzten planeta asko eta asko baitaude haien iritziz unibertsoaren luze-zabalean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Andre bat nigana makurtzen da, bera zinez zer den nire luze-zabalean aztertuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

· pl Hein Völker militante gaztearen ia gorputz osoko fotograma batek hartzen zituen kartelaren luze-zabalak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Luze-zabalei zegokienez, gela hura aurrekoaren antzekoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

17 (neurrietan)

Hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean.  Elizen arteko biblia   Ez 40,12

Brontzezko aldarea ere eginarazi zuen Salomonek; hamar metro zen luze-zabal eta bost metro gora.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,1

18 (izenondo edo izenlagun gisa)

Baina ozta-ozta ikusten zituen begien aurrean igarotzen zitzaizkion estepa luze-zabal haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Hargatik sortu dira azken urteotan egitura luze-zabalagoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.

Orain, burua paretaren kontra, begiak itxita eta hanka-besoak luze-zabal, berriro hemen nagoelarik, haluzinazio hutsa iruditzen zait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Baina, gertakariak luze-zabal kontatzeari uko eginez, gauzak laburki ematen utzi behar zaio egokitzaileari.  Elizen arteko biblia   2 M 2,31

Han zeuden etzanda, eguzkitan luze-zabal hedatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

19 luze-zabalera (orobat luzezabalero)

Handiagoa egin zuen luze-zabaleran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Ez gure herri horretan bakarrik, baizik eta munduaren "luzezabalero" guzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

20 luze-zalbadu hedatu.

Luze-zabal ezazu gorputz puska hori zoru gainean eta zenbatu hemeretzi maila.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

21 luze-zabalka

Ibilbide itzaltsu hartan luze-zabalka nenbilen, parkea azpian hartzen duen hegitxo baten gainean kasinoko musika-taldeari lehenengo abestiak jotzen entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

22 luze-zabalki (corpusean luzezabalki soilik)

Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude; libreki, liberalki eta luzezabalki informatzeko eta hezteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

23 luzerasup_1 (orobat luzara) luzeraren norabidean.

Luzera moztuko banu... belaunaren gainetik ez al litzateke freskoagoa, arinagoa geratuko?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

Ebaki behar dituzu eskuturretatik gorantz, luzara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 123. orr.

24 luzera2 ik luzara.
25 luzera begira adlag

Luzera begira, hori gero eta nabarmenagoa izango da etorkizunean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

Luzera begira, gainera, mesede egingo zion Bladiri gure erabakiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 102. orr.

Ondorioak luzera begira, ondorioak erdiko epera begira, ondorioak epe laburrera begira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Enpresek ziurtasun politikoa behar dute luzera begira.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

· Hazkunde ekonomikoaren epe luzera begirako ikuspegien inguruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adats luze (9); aldi luze (28); aldi luze batez (8); artikulu luze (7); aski luze (12); aste luze (12); asteburu luze (9); aulki luze (7); aurpegi luze (13); azalpen luze (7); begi luze (7); beltz luze (19); bi metro luze (9); bi ordu luze (8); bi urte luze (7); bidaia luze (45); bidaia luze bat (11); bide luze (53); bidea luze (16); bizar luze (11); bizi luze (124); bizi luze bat (9); bizi luze zoriontsu (10); bizitza luze (15); bizitze luze (27); bolada luze (22); bolada luze batean (7); borroka luze (13); bost metro luze (7); bost zentimetro luze (7); bulta luze (7); denbora luze (51); denbora tarte luze (7); denboraldi luze (17); egonaldi luze (12); egun luze (23); egunak luze (9); elkarrizketa luze (18); epe luze (18); epe luze batean (7); erdi luze (24); eritasun luze (13); eritasun luze baten (8); esku luze (12); eta abar luze (8); eztabaida luze (21); eztabaida luze baten (7); film luze (42); gaixotasun luze (16); gaixotasun luze baten (14); galtza luze (7); gau luze (23); gizon luze (9); gutun luze (17); gutun luze bat (9); hamar metro luze (11); hanka luze (11); hankak luze (7); hari luze (8); hasperen luze (22); hasperen luze bat (14); hatz luze (21); hilabete luze (42); historia luze (17); hitz luze (7); hodi luze (7); hogei urte luze (7); ibilaldi luze (22); ibilaldi luze eta (7); ibilbide luze (24); ibilbide luze eta (8); ilara luze (17); ile luze (41); ilea luze (9); ipuin luze (8); isilaldi luze (12); isilune luze (40); isilune luze bat (14); isilune luze baten (18); istorio luze (9); itzal luze (8); kale luze (7); kate luze (15); kilometro luze (27); korridore luze (19); lan luze (15); lepo luze (17); lepoa luze (7); lerro luze (12)

luze ari (8); luze aritu (31); luze baino lehen (23); luze barik (25); luze bizi (8); luze da (26); luze ditu (13); luze doa (11); luze egin (51); luze eginda (14); luze egiten (26); luze egiten da (7); luze egon (30); luze egon zen (7); luze eman (13); luze eta gogor (7); luze eta gogorra (8); luze eta neketsua (10); luze eta oparoa (7); luze eta sakon (7); luze eta uros (10); luze eta urosa (15); luze eta zabal (89); luze eta zail (8); luze eta zaila (7); luze eta zoriontsu (41); luze etzan (9); luze etzanda (19); luze etzaten (7); luze eztabaidatu (10); luze gabe (294); luze hitz egin (43); luze hitz egiten (7); luze ibili (8); luze igaro (7); luze iraun (83); luze iraun zuen (17); luze iraungo (35); luze irauten (28); luze iritzita (7); luze itxaron (18); luze izan (18); luze izanen (18); luze izango (10); luze jardun (28); luze jardun zuen (10); luze jo (72); luze jo zuen (32); luze joan (41); luze joan zen (12); luze joaten (9); luze jokatzen (7); luze joko (87); luze joko du (25); luze jotzen (18); luze laburra (14); luze luze (121); luze luze bat (15); luze luze eginda (14); luze luze etzanda (11); luze luzea (39); luze luzeak (11); luze mintzatu (23); luze pentsatu (7); luze samar (21); luze samarra (34); luze uros (9); luze uros bat (9); luze zabal (51); luze zabal osoan (9); luze zabala (13); luze zabalak (9); luze zabalean (39); luze zen (20); luze ziren (9); luze zoriontsu (11); luze zoriontsu bat (10)

mahai luze (28); makila luze (10); metro da luze (41); metro luze (80); metro luze da (7); metro luze zen (8); metro zen luze (13); minutu luze (19); musu luze (17); oin luze (8); oinazeak orduak luze (8); ordu luze (24); orduak luze (9); oso luze (48); partida luze (25); prozesu luze (37); prozesu luze baten (9); puska luze (14); puska luze batean (9); sail luze (10); segundo luze (7); sobera luze (13); soineko luze (15); soka luze (13); sudur luze (15); tanto luze (12); tarte luze (51); tarte luze batean (12); tarte luze batez (14); testu luze (9); testu luze bat (7); trago luze (16); trago luze bat (10); txima luze (7); une luze (36); une luze batez (25); upakada luze (8); uros eta luze (8); urte luze (81); zentimetro luze (21); zerrenda luze (45); zerrenda luze bat (15); zuri luze (11); zurrutada luze (9)

aldi luzea (11); arras luzea (7); aski luzea (19); beltz luzea (15); bidaia luzea (56); bidaia luzea egin (10); bide luzea (222); bide luzea dago (14); bide luzea du (8); bide luzea egin (63); bide luzea geratzen (13); bidea luzea (29); bidea luzea da (9); bilera luzea (8); bilkura luzea (7); bizi luzea (26); biziki luzea (11); bizitza luzea (28); borroka luzea (21); denbora luzea (185); denbora luzea da (10); denbora luzea egin (8); denbora luzea eman (19); denbora luzea ematen (7); denbora luzea pasatu (10); denbora luzea zeraman (11); denboraldi luzea (9); denboraldia luzea (10); elkarrizketa luzea (8); epe luzea (9); esku luzea (10); esperientzia luzea (8); eztabaida luzea (17); eztabaida luzea izan (9); film luzea (37); frango luzea (8); gatazka luzea (8); gau luzea (18); gogorra eta luzea (16); hasperen luzea (7); hatz luzea (15); historia luzea (38); historia luzea du (10); hots luzea (7); ibilaldi luzea (10); ibilbide luzea (49); ibilbide luzea egin (11); ilara luzea (13); ile beltz luzea (7); ile luzea (40); isilaldi luzea (11); isilune luzea (16); itzal luzea (35); itzala luzea (9); izugarri luzea (14); kate luzea (7); lan luzea (17); legenda luzea (13); lehen film luzea (9); lepo luzea (21)

luze luzea (39); luzea da (193); luzea da oso (14); luzea dauka (17); luzea du (46)

mihi luzea (12); oraindik bide luzea (22); ordu erdi luzea (8); oso luzea (86); partida luzea (15); proba luzea (7); prozesu luzea (43); prozesua luzea (25); saio luzea (7); soka luzea (35); sudur luzea (15); tarte luzea (20); tradizio luzea (9); trago luzea (13); txapelketa luzea (8); zaila eta luzea (8); zerrenda luzea (104)

luzeago jo (7); uste baino luzeago (10)

askoz luzeagoa (9); bide luzeagoa (7); denbora luzeagoa (9); luzeagoa izan (23); luzeagoa izango (16); luzeagoa izaten (7); zenbat eta luzeagoa (7); zerrenda luzeagoa (7)

gero eta luzeagoak (12); luzeagoak izan (8); luzeagoak izango (7)

denbora luzeagoan (11)

aldi luzeak (10); aski luzeak (7); auto ilara luzeak (44); baloi luzeak (10); beso luzeak (8); betile luzeak (7); bidaia luzeak (20); bota luzeak (8); denboraldi luzeak (7); egonaldi luzeak (9); egun luzeak (8); elkarrizketa luzeak (8); esaldi luzeak (7); eztabaida luzeak (12); film luzeak (27); galtza luzeak (15); gau luzeak (7); hatz luzeak (10); hilabete luzeak (9); ibilaldi luzeak (25); ibilaldi luzeak egiten (11); ilara luzeak (81); ilara luzeak eragin (9); ilara luzeak izan (10); ilara luzeak sortu (29); ile luzeak (19); itzal luzeak (8); lanaldi luzeak (7); luze luzeak (11); luzeak dira (31); ordu luzeak (37); ordu luzeak eman (7); oso luzeak (33); paseo luzeak (10); pauso luzeak (20); pauso luzeak emanez (12); saio luzeak (10); solasaldi luzeak (8); txima luzeak (8); urrats luzeak (22); urrats luzeak eginez (15); urte luzeak (25); zerrenda luzeak (14)

aldi luzean (7); aspaldi luzean (13); azken luzean (7); bere bizi luzean (12); bide luzean (29); bizitza luzean (8); denbora luzean (200); denbora luzean egon (12); epe luzean (53); gau luzean (7); historia luzean (15); ibilbide luzean (12); lehen luzean (7); tarte luzean (11)

bidaia luzearen (9); denbora luzearen (7); mahai luzearen (9); prozesu luzearen (7)

luzeegi joko (12)

luzeegia da (8); luzeegia egin (9); luzeegia izan (8)

ahalik eta luzeen (8); film luzeen (10); ordu luzeen (7)

hilabete luzeetako (8); urte luzeetako (23)

bidaia luzeetan (7); egun luzeetan (12); hilabete luzeetan (14); mende luzeetan (14); ordu luzeetan (18); urte luzeetan (87)

epe luzeko (62); ibilbide luzeko (13); ile luzeko (8); iraupen luzeko (25); kilometra luzeko (12); kilometro luzeko (11); lepo luzeko (8); luzeko finala (9); luzeko jokoa (8); luzeko jokoan (15); luzeko partida (15); metro luzeko (18); urte luzeko (7)

epe luzera (174); epe luzera begira (17)

denbora luzerako (8); epe luzerako (94)

bide luzerik (7); denbora luzerik (12)

urte luzetako (11)

ordu luzetan (9); urte luzetan (43)

aste luzez (8); denbora luzez (193); denbora luzez egon (14); egun luzez (12); hilabete luzez (18); minutu luzez (10); ordu luzez (18); ordubete luzez (8); tarte luzez (9); urrats luzez (29); urte luzez (103)


luzeagotu, luzeago(tu), luzeagotzen da/du ad luzeago bihurtu.

Erroman, gizonen bizia luzeagotzea haien agonia luzeagotzea eta haien heriotzen kopurua berretzea zela sumatu zuten filosofoekin solastatu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Goiko plataforma hiri aldera luzeagotzen zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Bertso "ikusgarriagoa" egite aldera, doinu-neurriak luzeagotu nituen: [...].  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 182. orr.

Hitz, letra, silaba, esakune, paragrafoak... luzeagotzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.


luzedun izlag luzeko.

Beltzaran txiki bat zen, begi beltzekoa, ile luzeduna, bizkor-bizkorra.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

Bat-batean ile beltz luzedun neska baten atzealdeak balizko gomutapenetatik atera zaitu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 39. orr.

Ile luzedun gizonezkoak betidanik gustatu izan zitzaizkiola.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 164. orr.


luzegabe ik luze 13.

luzeki (orobat luzaki) adkor ik luze 9.

Trenak aizina zuen, Moselle ibaiari harat zihoala, eta luzeki ikus genitzakeen ibaia bi aldeetatik hesten duten mendixka oihantsuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Argitasunak luzaki emanak izan dira joanden astelehen arratseko kontseilu bilkuran heldu den urteko buxetaz.  Herria   2004-12-16

Izpiritu xorrotxeko gizona, bere lana eta jakitate zabalari esker, goraxko igana Frantziako gizartean, mintzatu zait luzeki, aipatuz bere ikusmoldea, Euskal Herriko geroaz.  Herria   2001-04-12

Jakobe Almaynusek erraten duela Elizaren Botere Goihenaz idatzi liburuko 15. kapituluaren 11. lerroan eta luzekiago arratsaldeko hitzaldietan, ez dela erreinua erregearena baina herriarena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 138. orr.

Hor dugu lekuko Garat Pikasarri, Hazparneko misionesten sortzailearen historia Arbelbidek luzeki aipatzen baitu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.


luzekiro adlag luzeki.

Janinak Wernerren txapela kaskoan zetxikan luzekiro, zangartea garbitzen eta maitia nun zira abesten zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.


luzemetraia iz film luzea.

Luzemetraia eta laburmetraiak sarituko dira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Arrazoirik badago luzemetraia ere atzo aurkeztu zuten estatuko hainbat zinemagilek: prestitx, Irak, etxebizitza... gidoia eskuan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06


luzenga ik luzanga.

luzeño izond adkor luzetxoa.

Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea, urrezkoa izan zitekeen petenta luzeño bat beharri batean, zetazkoa iduri zuen atorra koloretsu batekin, galtza balus arrosa kolore batzuekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.


luzera1 (orobat luzaera g.er. eta luzero g.er.) 1 iz luzetasunaren neurria; lehen dimentsioaren neurria.

Berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera.  Elizen arteko biblia   Ez 42,2

Zortzi oineko luzera: 2,44 m.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.

Hegoaldeko harresiak, luzera berekoak, beste hiru ate: Simeon, Isakar eta Zabulonenak.  Elizen arteko biblia   Ez 48,33

Guztiak luzera batekoak al dira altzairuok?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

Begiaren atzetik aurrerako luzera 22 eta 26 mm artean dabil.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Hori lortzeko obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Teilatuaren luzera osoan aire edo argi instalazioa zeukaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Bidearen luzera osoan jarri zuten jendea, binaka-binaka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

Neskatila dontzeila luzera lirainekoak, neskatila gazte uzta berrikoak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Pasillo labur baten tankera zuela, luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Tetraodon nigroviridis espezieko arrainek hiru eta hamabost zentimetro artean izaten dira luzeran.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Egundoko zabaleroko eta luzeroko oihan itxi berdeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Une hartan oso lanpetuta zegoen Wendy hankekin neurtzen, jakiteko ze luzeratako etxea beharko zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 100. orr.

2 (Lurraren koordenatuetan) ik longitude.

Lurrikara 14:52an gertatu zen eta epizentroa Lizaoainen izan zuen, Agoitz eta Iruñea artean (42,80 gradu iparreko latitudean eta 1,49 gradu mendebaldeko luzeran).  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Linguistikoa ez den oinarri guztiz logiko baten arabera egiten al da, gramatikaren eremuaz kanpotik aplikatuz, Munduko bolan luzera eta latitudea aplikatzen diren bezalaxe?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

3 (denborari buruz)

[Hilabete] bakoitzak hogeita hamar eguneko luzera berdina zuen, hamar eguneko hiru astetan multzokatuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Egunen luzera amaigabean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.

Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Kosta zitzaien bat etortzea, hilabete honek behar zuen luzeroan: [...] azkenik, 31 eman zizkion Julio Zesarren erabakiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ivan Pedrosok ere eskura zuen marka, baina luzera jauzilari kubatarrak kale egin zuen herenegun eta dominarik eta markarik gabe geratu zen.  Berria - Kirola   2004-03-09

· Gaixotasunik gabeko gizarte hartan arazo bilakatu baitzen biztanleen bizitza-luzera mugagabea.  Berria - Kultura   2006-03-09

5 luzera jauzi

Luzera jauziak egitera jolastu ohi zuten lorategi hartan arrebak eta biek umetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 165. orr.

Perla Bustamante mexikarra luzera jauziko munduko marka ontzen saiatuko da (3,49 metro). herria¬

Pertika eta luzera jauzian nagusitu zen.  Berria - Kirola   2006-02-07

Marion Jones Atenasko Olinpiar Jokoetan izan daiteke, luzera jauzian.  Berria - Kirola   2004-07-14

6 uhin luzera

Objektuak 1,2 milimetroko uhin-luzeran igortzen duen erradiazioa neurtu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-03

2003 UB313ren azala argia ala iluna izan, erradiazio berdina da uhin-luzera horretan. X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da, eta beraz oso probabilitate txikia dute atomoaren nukleoarekin edo elektroiekin topo egiteko.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Lau aparatuek kometa eta haren isatsa neurtu dituzte uhin luzera desberdinak erabiliz.  Berria - Gaiak   2004-06-01

7 irud/hed

Tomen uhin-luzera berean ibiltzen naiz -esan zuen Templek-, nahiz eta umeen uhin-luzera izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardatzaren luzera (3); bere luzera guztian (3); bere luzera osoan (4); bi metroko luzera (3); bidearen luzera (3); errusiako luzera neurri (3); foku luzera (8); hamar metroko luzera (4); ibilbidearen luzera (3); itzalaren luzera (4); kilometroko luzera (19); kilometroko luzera du (3); luzera desberdineko (3); luzera eta zabalera (5); luzera guztian (11); luzera handiko (3); luzera jauzia (9); luzera jauzian (13); luzera neurri (6); luzera neurri antzinakoa (3); luzera osoa (3); luzera osoan (26); metroko luzera (38); metroko luzera du (6); oineko luzera (4); oso luzera (6); uhin luzera (40); zabalerarik gabeko luzera (3); zentimetroko luzera (4)

uhin luzerak (7)

luzeran etzanda (3); luzeran zortzi zulo (3)

uhin luzerari (3)


luzera2 ik luze 23.

luzera3 ik luzara.

luzerna iz alpapa.

Campo hortan lan eginez eta segaz luzerna moztuz hazi zituen 13 haur, zortzi alaba eta bost seme.  Herria   2005-05-05

Hor berean pusarazten dute luzerna idor arazteko.  Herria   2003-12-04

Luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.


luzero ik luzera1.

luzeska ik luzexka.

luzesko izond luzexka.

Pozez txoratzen hasi nintzen nere lan luzeskoa argitaratzeko moldatzen eta txukuntzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

Inprimaki bakoitzeko irakurleak gutun luzesko bat igortzen dio.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.

Nire sudurra luzeskoa ote den, izan nuen horretaz kezkaren bat edo beste nerabezaroan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.


luzetasun 1 izond luzea denaren nolakotasuna.

Horretaz gain, kontatzeko moduaren berezitasunaren eta luzetasunaren ondorioz, Ulysses ez da inondik ere irakurketa errazeko nobela.  Berria - Kultura   2004-06-16

2 ipar luzera.

Aturriko etorbide horren zabaltasuna hemezortzi metrotara heltzen da kilometro pasako luzetasunean.  Herria   2005-06-09

Leku handia zen, 63 metro luzetasunean, 11 largotasunean, sei mila ikusle baino gehiago aterbetzen omen zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 115. orr.

Etorri berriak, ezin sinetsizko luzetasuna zuen eta jende zaratatsuz abantzu osoki betea zen mahai baten puntan jarri ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Perzepoliz hain zela ziutate handia non gaur zutik dirauten itzulia egiten dioten harresiak bederen hogeita bortz lekoako luzetasunekoak diren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

252 mendizalek egin dute 25 kilometrako ibilaldia, Urritzateko haran miresgarria bere luzetasun osoan kurrituz.  Herria   2003-06-05

Egunek izari polliteko luzetasuna dute, adineko jendeek, sobera unatu gabe bururatzen dutena.  Herria   2002-10-10

Bakartasun tokian, denboraren luzetasuna da menperatu behar, eguneroko zure egitaraua asmatuz, antolatuz, kontrolatuz, zure gaintasuna atxikiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 94. orr.


luzetsi, luzets, luzesten du ad luzea edo luzeegia iruditu.

Luzetsi egiten dio ostalariak zaldun mozkortien ostatuko egonaldiari, hala nola Madama Butterflyk luzesten dion senarraren absentziari, edo gaixoak gaixoaldiari. Luzetsita baitago gaixoa, kimioterapia bukatutzat emateko zein irizpide dituen galdetu dio doktoreari, tratamendua noiz bukatuko duten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.

Balantzaka ibili ginen itsasontziaren gainaldean, herio larritik noiz libratuko luzetsita zebiltzan mamu mozkortuak antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Jendea marmarka hasi zen, zeharo luzetsita.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.


luzetto izond luzetxoa.

Arrosario luzetto bat aterarik, otoitzean.  Herria   2001-10-04

Julian Retegi pilotariarekin elkarrizketa luzetto bat.  Herria   2001-05-10


luzetxo izond

Irlandarra naizen arren, egonaldi luzetxoa egin nuen Orion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.

Aipamen luzetxo baina interesgarri bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 43. orr.

Geetha neskatilla polit, aurpegi-borobil, luzetxoa da, ile luze zoragarriarekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 126. orr.

Luzetxoa da hirugarren partea ("Lêna" izenekoa) osorik kopiatzeko, baina hona hasiera: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 134. orr.

Lurrazpian hamar egunez egoteko asmoa baldin bazuen, luzetxoago egon behar izan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Luzetxo egiten ari zaidak zain egon behar hau.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 189. orr.


luzexeago ik luze 11.

luzexka (orobat luzeska g.er.) izond luzetxoa.

Bizikletaz zakukada handi bat zekarren batean, gizon mehe luzexka bat atera zitzaion bidera. Argazkiaren erdi-erdian Ron zegoen, ihar eta luzexka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Bere lepo luzexkan beirazko kate eta iduneko ugari zeuzkan zintzilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Hanka luzexka haietako batean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 41. orr.

Zigarro luzexka bat piztu zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Aulki luzexka bat baino ez zegoen, eta hantxe eseri zen Hagrid itxarotera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

Kamioneta zahar, berde eta luzexka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Hodei luzexka batek ilargia gurutzatu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

Solasaldi ederrak ziren, baina luzexkak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.


luzexkatu izond luzexka bihurtua.

Niri, eguraldia gaiztotzen denean, pena eta min gehien ematen didana, garai honetan, eguna luzexkatua, ongi tiratua dugula dagoeneko, onetik dabilenean ordu dezente argiz ematen dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.


luzezabal ik luze 16.

luzezabalero ik luze 19.

luzezabalki ik luze 22.

luzido 1 izond buruargia, argitasun handiz arrazoitzen duena.

XX. mendeko lehen erdian gertatu kataklismo handienetan partaide eta humanitatearen krudelkeriaren lekuko luzidoa izan zen bere baitako Apokalipsia islatu zuen artista.  Berria - Kultura   2004-08-25

2 irud/hed

Nobela hori intuiboa da, luzidoa, izugarri hunkigarria eta, neurri batean, gaizki ulertua izan da.  Berria - Kultura   2004-12-02


luzidotasun iz luzidoa denaren nolakoasuna, buruargitsuna.

Noraezeko luzidotasun batez konturatu nintzen noraezean preso nintzela: Solowejczyken preso?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 140. orr.


luzimendu iz distira; nabarmentzea.

Gehiegizko mugimendua dagoela koreografiaren diseinuan, gehiegizko distira eta luzimendua, benetako dantzaren araztasunaren kaltetan.  Berria - Kultura   2004-05-05

-Luzimendu hutsean ibili haiz orduan?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Nolanahi ere den, Garibai ikasleak lehendabizi Oñatiko unibertsitatean eta gero Salamancan eta Alcala de Henares-en pasatu zituen urteek luzimendurako aukera aparta eman diote biografoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 37. orr.

Beizamarrak joko klasikoa egiten du, luzimendu gutxirekin, baina beti hartzen du erabaki egokia.  Berria - Kirola   2006-05-07

Hoteleko aulki patxadatsu haietan antolatzen zituzten luzimenduzko hitz-aspertuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Urteroko luzimendu unea izango zuen hura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.


luzitu, luzi, luzitzen 1 da/du ad ederki eman; distiratu edo distirarazi; harro erakutsi.

-Zer iruditzen zaizkizu, uste duzu ondo luzitzen duela zure alkandorak nire soinean?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Ongi iruditzen zaidak gastatzea, apaintzea, luzitzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 260. orr.

Gero, oskorriari luzitzeko astirik eman gabe zabaldu da gau tropikala. Jantzita zein jantzi gabe luzituko duen gorputzarentzat arropa dotoreak egiteak ez du meriturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Eguzkiak nola gehiago luzitzen duen, eguzkiaren argiak itsutzen du ilargiarena eta ez gara ohartzen hor denik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.

Igandeetan herrian luzitzea gustatzen zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Inor ez al zen ohartu betondoan luzitzen zuen orban nabarmenaz?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.

Amestu bezala, bere edertasuna Frantziako hiriburuan luzitu ahal izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.

Itsastxakur eguzkizaleak ere izango dira izotz lauzen gainean etzanda, euren morfologia arraroa luzitzen  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.

2 (hargintzan) igeltsuztatu.

Sabai gangatuak prestatuta eta ehunduta daudenean, azpiko aurpegiari lehenengo zarpeatua emango zaio plaunkaiarekin, gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Aurrena elkarrekin nahastutako kare eta adreilu birrinduz zarpeatuko da, eta gainetik iztuku edo zarpeatu finez luzituko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Apalik eta koxkarik apainduenen pare, eskaparate luzituagorik!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.

4 (izen gisa)

Horregatik antzinakoek okre-lur ugari erabili zuten luzituak egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez; sabai gangatuak bukatu luzitu hutsarekin  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.


luzitzaile iz igeltsuztatzen duen pertsona.

Hala, luzitzaileek okre atikoaren kolorea imitatu nahi dutenean, ontzi batean jartzen dituzte ihartutako bioletak, eta sutan egosten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.


luzoker 1 iz kuiaren familiako landare herrestari hosto-handia, ezkila formako lore horiak dituena eta fruitu mamitsu eta luzangak ematen dituena (Cucumis sativus). ik pepino.

Oilasko bana jan genuen, ogiarekin, tipulekin, perrexilarekin, luzokerrekin; dena garagardo batzuekin bustita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.

Garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin, labean erretako oilanda galkatua, luzoker gaziak eta, beti bezala, hostorezko gozopila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Konfituren eta luzoker ozpinduen ontzien erdi-erdian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Luzokerrak kontserbatzeko erabilitako gatzunaz garbitu zituela eskuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Haren aurpegia estua eta luzanga zen, luzokerraren irudiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Luzoker-aurpegiak alde egin duenean, il nonno-ren oporrei egotzi diete gazteek poliziaren presentzia.  Berria - Kultura   2004-07-30


lyondar izlag/iz Lyongoa, Lyoni dagokiona; Lyongo herritarra.

Francisque-Michel lyondarrak 1859an idatzi zuen Kain bera baino are gaiztoagoa zen Urrutiko jaun bat protagonista duen elezahar bat.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 87. orr.

Litekeena da lyondarrek atzo galdu zuten aukeraz damutzea, itzuliko partida buruan.  Berria - Kirola   2006-03-30

Lyondar irribarretsuen aurrean.  Berria - Kirola   2004-03-10