Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrigarriena, hala ere, bere soraiotasuna gertatu zen, zeren ez baitzuen begikotasun edota estimurik ttikiena ere erakutsi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Zaharren ezaugarrri diren soraiotasun eta indar horrek, edozein helbururantz zuzendutako egoskortasun ulertezin horrek... Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.
Nabari zitzaion ez zela bizi geldotasunaren eta soraiotasunaren altzoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.
Komisarioak bere soraiotasunean buru-zirkina egin zuen, Zeunerren hitzak ontzat jotzen zituen seinale. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.
Jaun-andreek berreskuratua dute soraiotasuna, baina badute oraindik ere ukitu alai bat aho inguruan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.
Haien ahalmenaren sekretua ostien aurkako soraiotasuna da; borraz kilimak egin iezazkiezu, eta pellokeria batekin barre egingo dute. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.
Data du bere pertsonaia kuttuna, androide bat, bere soraiotasuna gorabehera, gizaki izatearen jakin-mina eta inbidia sentitzen dituena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.
Neure ahotsaren soraiotasunak harritu ninduen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.
Euri tanta lodi batek atera ninduen nire soraiotasunetik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.
Distantzia eta soraiotasun handiz bizi nituen Egunkaria-ren gorabeherak, eta baita inguruko egoera politikoa ere. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.
Orain behintzat pozik zegoen atsedenaldiaz, pozik beraren erokeria estaliko zuen soraiotasun beltzaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.
Uste du ezen, berez biziak diren presunetan, ez dela halako soraiotasun bet-betako horrez sekula ezaxolatu behar. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.
Eginbeharrek eta akaso halako soraiotasun batek iraunarazten zioten hirian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Baldin entseiatzen banintzen haren arreta niganantz erakartzera fereku batez [...] ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.
Ez zen nabaritu haien arteko maitasun-seinalerik, zeren soraiotasun jainkozko bati eusten baitzion Enpedoklesek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.
Suhartasuna baino gogagarriago zen halako soraiotasun inolaz ere goxo batez, Macedonio Fernández-en ahotsak arima hilezkorra dela errepikatzen zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.
Beretzat ez zen isekarik, bere soraiotasun-korazan irristatzen ziren guztiak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Akuilatu ezean, soraiotasun moduko bat nagusitu ohi zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.