Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraikin neoklasiko batean kokaturiko museoak 1.700 metro koadroko azalera hartzen du, eta 17 erakusketa areto ditu. Berria - Kultura 2004-03-25
Coculim kondeen jauregiko atari neoklasikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 94. orr.
Bi solairutan zazpina leiho neoklasikoz osatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 316. orr.
Jean Auguste Ingres (1780-1867) margolari neoklasiko frantziarraren atzera begirakoa aurkeztu zuen Louvre museoak atzo. Berria - Kultura 2006-02-18
Bigarren poesia liburu honetan tradizio neoklasikoaren erreferentziak beste hainbat tradizio literariorekin gurutzatzen dira. Berria - Kultura 2006-04-02
Ballet Biarritzen estilo neoklasikoa ezagututa eta Malandainek obra klasikoak jorratzeko duen modua kontuan hartuta, berrikuntzak nabariak izango dira. Berria - Kultura 2006-02-17
Dantza bera neoklasiko estilokoa da. Berria - Kultura 2004-08-12
Borreroak itsu-itsuan sinesten du metempsikosian, bere begiekin ikusi baititu zendu berrien arimak urretxindor urdin, arrain neoklasiko edo landare ibiltari bihurtzen. · Are gehiago, tradizio (neo) klasiko horren erreferentziak hari garrantzitsua dira, baina ez bakarrak, eta horregatik, haren ezagule ez direnek ere topatuko dute haren poesia liburuetan zer gozaturik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.
Handik aurrera, ordea, Racine, Molière eta gainerako neoklasikoen ondorenean, oro aldatu egingo da literaturan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.
Imajina dezagun ilustratu batek, neoklasikoa arte kontuetan, ekiten diola aurrena, esanez: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Neoklasiko-kutsu halako bat zuen, gogoan dut hori behintzat, oso hotza baitzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Nazioarteko merkataritzaren teoria tradizionala (klasikoa eta neoklasikoa) ekoizpen-faktoreak aldagaitzak, konkurrentzia erabatekoa eta perfektua, eta etekinak konstanteak edo beheranzkoak zirelako hipotesian oinarritzen zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Doktrina hori eskola marginalista, neoklasiko eta monetaristetako autoreengan agertzen dela, eta ez klasikoengan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Ikusmolde neoklasikoa, beraz, urritasun erlatiboan oinarritzen da berriz ere trukea azaltzeko, hau da, osagarritasunean, ez ekoizpen-eraginkortasun erlatiboan, alegia, konkurrentzian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.
Estanflazioaren agerpenak pentsamolde neoklasikoa itzularazi zuen (monetarismoz mozorroturik); haren ondorioak oso argiak izan ziren 1980ko hamarraldian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Keynesen ekarpenekin aberasturiko sintesi neoklasikoa izan zen ekonomia teoria nagusia Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 70eko urteen hasierako petrolioaren krisia arte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Ortodoxia neoklasikoa, berrogeita hamar urtez bazterturik egon ondoren, berriro itzuli zen teoria ekonomikora. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Ekonomialari neoklasikoek herrialde baten aberastasunetik kanpoko zerbait balira bezala hartzen dituzte truke-baliorik ez duten natur baliabideak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.