Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galbideratu, galbidera(tu), galbideratzen 1 da ad galbidera joan.

Harena ez da bizirako bidea, konturatu gabe galbideratzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 5,6

Eta apurka-apurka herri hori berori galbideratuko balitz ongi pribatua publikoa baino nahiago izateraino, eta gehien eskaintzen dionari botoa salduko balio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.

Ateratako araua da ezen, zenbat eta gehiago urritu egin litezkeen ezkontzen kopurua, gehiago galbideratzen direla egiten direnak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

• 2 du ad galdibera eraman.

Grina txarrak jabea galbideratzen du, etsaien irrigarri bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 6,4

1949ko udazkenean mutil gazteak harreman homosexualez galbideratzen ahalegindu izana leporatu zioten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Ez dut ezer bazter utziko neska galbideratzeko, barneraturik izan ditzakeen irizpide moral faltsu guztiak ateratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Deabruak [...] lortzen du, bere tentazioen bidez, Eternoak bere-berea duen artaldea galbideratzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zibilizazio galbideratuen arnegatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Orduko ederki ezagutzen bainuen Deere jaunaren egarri galbideratua  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus