Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guk larruazal esaten diogun hori kanpoko geruza besterik ez da, teknikoki epidermis deritzona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Zelula bizi bakunez eratutako geruza gutxi batzuk osatzen dute epidermisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Folikulu ugari ditu larruazalak, epidermisean hasi eta handik behera dermisera iristen direnak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Azal puska txiki horiek kanpoko epidermisa eta dermisaren zati bat hartzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-14
Garatu ahala, kanporantz mugitzen dira epidermiseko zelulak, eta hil eta kanpoko geruza gogorra eratzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Marmoken ziztadak epidermisaren narritadura eragin dezake. Berria - Gaiak 2004-09-05
Erradiazioa jarraitua bada, berriz, oreka normalari eusteko baino bizkorrago desegiten dira epidermisaren geruza basaleko zelulak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.