Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entremes 1 iz jaki eskuarki hotza, plater nagusien aurretik zerbitzatzen dena.
Batzuetan, mahaian otordua egiten ari ginela, bazirudien zerbait geratua zitzaiola urdailean trabatuta, eta zera zen, gertakari hura gogora itzulia zitzaiola eta makilakadak zerbitzatu nahi zizkidala entremes gisa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
2 teatro lan laburra, ekitaldi bakarrekoa eta humorezko.
Obra honek Cervantesen entremes baten inguruko bost bariazio batzen ditu. Berria - Kultura 2004-05-07
Jatorrizko entremesaren erdian moztu egiten da argumentu nagusia esandako lau gaiak tartekatzeko. Berria - Kultura 2004-05-07