Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entregu izond iaioa, trebea.

Ederki Catharina, zu lasai, lan honetan nauzu ni entregu, ordu guti batzuen afera izanen da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.

Entregu ez badira batailan artzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 77. orr.

Zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts-ireki batean hil zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 564. orr.

2 (izen gisa)

Bakoitzari bere nortasuna uztea, bere estiloa alegia literaturan, bere tankera pinturan, bere morala ibileran, bere lehia eta entregua borroka politikoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus