Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entregatu, entrega(tu), entregatzen 1 du ad norbait edo zerbait norbaiten eskuetan edo erantzukizunpean jarri. (norbait)

1989ko iraila bitartean 193 iheslari entregatu zituen polizia frantziarrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 172. orr.

Zilegi al da Frantziak presoak Espainiara estraditatzea edo entregatzea torturatuak izateko arriskua badute?  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Hurrengo urteko apirilean polizia frantziarrak espainiarrari entregatu zion Bixente Aldalur errefuxiatua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 170. orr.

Horrelako anarkista-taldeari aise entregatuko ziotela obispoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

Izen-abizenak alemaniar erara moldatu eta guraso alemanei entregatzen zizkieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

Milosevic Hagara entregatu ezean, Serbiari ez ziotela laguntza ekonomikorik emango ohartarazi zuten AEBek.  Berria - Harian   2006-03-12

Orduan, boz gogor bat entzun zen ilunabarrean, kuartela inguraturik zegoela eta entregatzeko aginduz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 32. orr.

-Entregatu egin gintuzten -dio gero, argibideak eman aurretik-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

2 (zerbait)

Nonbait, irakasle izandako batekin maitemindu zen eta bere bihotza eta sexua entregatu zizkion. Rodaskoak beren ondo hornitutako flotarekin portu nagusian sartu zirenean, Erreginak hiritarrei agindu zien harresietatik ongi etorria egiteko eta hiribildua entregatuko zietela agintzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.

Bloque Calimako 500 paramilitarrek armak entregatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-19

Terminologia, ezin nahasiagoa da: "gerrillako buruzagiek" "hainbat soldadurekin batera" entregatu zituzten armak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 191. orr.

Esleitutako azken 80 tren horietatik lehenengoa aurtengo maiatzean entregatzea espero du CAFek.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Zapatak entregatzeaz gain denda eskobatzen nuen eta erakusleihoko hautsa kentzen nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Lagun sakabanatuen artean gutun eta paketeak jaso eta albait arinen entregatzen ditut, gure herri urrunetik zer helduko zain beti ni ere, denok bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

Eskolatze-liburua entregatu zuten berak, eta ni argazkiak ateratzera joan nintzen fotomatonera.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Agiria faltsutuko zuen norbait aurkitzeaz gainera, dirua aurrez entregatu behar izaten zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

Astero ipuin bat entregatu behar zuen New York World egunkarian.  Berria - Kultura   2006-02-21

Zuri, Mr. James, entregatuko dizut originala eta zu arduratuko zara fotokonposaketa eta inprimategiaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.

Azterketa zurian entregatzeak bazuen edertasun bat ordea: niri burutik pasa ere egin ez zitzaidan ausardiazko ekintza bat zen hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Horien hiruna kopia entregatzen nizkion delako Pedritori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.

Ez nintzen gauza sentitzen irakasleari berak eskatu zizkidan proiektua eta lehen kapitulua entregatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Albistea epe jakin batean entregatu beharrak, hau burutzeke badago ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 182. orr.

Besteei entregatzen ez diezun guztia galdu egiten duzu, harrigarria bada ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 153. orr.

3 (nork bere burua; ik 4)

Neure burua entregatzera nator.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 58. orr.

Zaintza lanetan zeuden poliziei bere burua entregatu nahi zuela esan zien.  Berria - Mundua   2004-05-04

Sinatu ala bere burua entregatu, ez zuen beste irtenbiderik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 92. orr.

Autobus bat bahitu zuten bi albaniarrek bidaiariak askatu eta beren buruak entregatu zituzten gauean, 18 orduko bahiketaren ostean.  Berria - Mundua   2004-12-17

Militante islamikoei babesa ematea egozten dio Gobernuak klanari eta buruzagiek uko egin diote beren burua entregatzeari.  Berria - Mundua   2004-03-17

Jerikoko presoei euren burua entregatu ezean hil egingo zituztela jakinarazi zien Armadak.  Berria - Mundua   2006-03-15

4 (da aditz gisa)

Djindjic gobernuburuaren ustezko hiltzaileen buruzagia entregatu da.  Berria - Mundua   2004-05-04

Djindjicen hilketaren ustezko beste egile bat entregatu egin da.  Berria - Mundua   2004-05-16

• 5 da ad kar edo eraspenez aritu.

Martinek ongi bizi nahi du, erosotasuna bilatzen du, eta, horregatik, nazismoaren erokeriara entregatzen daAre mingarriagoa dena Arriaga antzokia mistifikazioaren erritura erabat entregatutako ikusleez beteta ikustean.  Berria - Kultura   2004-05-01

6 (era burutua izenondo gisa)

Serenade op. 44-ean tronboi,biola eta biolontxelorako ezohiko taldean oso landuak entzun genituen Urretxo, Grigoras eta Escalza, aho eta esku entregatuetan.  Berria - Kultura   2004-06-09

Antzokia bete ez zuten zaletu entregatuek txaloz hartu zuten Carlos Etxeberriaren kantataren estreinaldia.  Berria - Kultura   2004-07-21

Japoniar maisuak zuzendaritza zehatza, freskoa eta entregatua burutu zuen, batik bat azken lan luzean.  Berria - Kultura   2004-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus