Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asfixiatu, asfixia(tu), asfixiatzen da ad ito, asfixiaz hil.

Tristea da astronautak espaziontzi zuri eta polit horiekin batera desegiten ikustea; tristeagoa oraindik espaziontziak poliki-poliki lurreratzen ikustea, baina pilotuak hilda daudela jakinda, asfixiatu egin direla beren kabinetan lurreratu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Ramuntxok, Etxeberriak eta hirurok, talde iraultzaile bateko burkideek, poliziak asmatutako gezur eta esamesetan asfixiatuta bukatu genuen; ez bonba batek zirtzilatuta edo tiro batek lurrera botata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Salbamendu taldeek zanpatuta zeuden dozenaka gorpu jaso zituzten eta gehienak asfixiatuta edo zapalduta hil zirela jakinarazi zuten.  Berria - Mundua   2006-01-13

Gaur euskarazko abesti bat iritsi zaizu suabe eta abisatu gabe, baina konturatu aurretik ahots goxoak garrasi lazgarriak bihurtu dira eta kanta bortizki asfixiatua izan da onden borroka doilorrean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus