Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek asfixia sortzen du, eta itomenak, berriz, tribua koadrila bihurtzea dakar. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 428. orr.
Jendetza isilik eta bat-batean lotsaturik bezala zegoen, iruditzen zitzaidan, ia beste mundutik, oraindik bere zaborrez jantzirik, asfixiak eta barauak erdi abereturik irteten zen munstro galdu antzeko haren inguruan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.
Ahoa zabaldu nuen hura hobeto hartzeko, arima loak hartua baitzen, ahazten ari zen, eta asfixiaren lehen zoraldian opio xarmatzaile oinaztarriaren pareko baten mozkor sorgingarria ari zen dastatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.
Zerbait zentzugabea zen, baina Patakiren lepoa inguratzen zuen kordela asfixiaraino estutzeko inolako zalantzarik izan ez zuten esku irmoek dardara egin zioten apur bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.
Olivierrek esan ziezaiokeen okindegian goiz hartan ikusi duena: soldadu bat okin beltz baten burua irin zaku batean sartzen, asfixiaraino zurbil. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 61. orr.
Han indar handiko esku batek lepotik heldu, eta ubeldu bat eta asfixia-hasiera bat eragin zion, biriketako eta garuneko petekia-orbanek erakusten zuten bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Biriketan eta garunean agertu ziren orbanak ez zirela asfixia-hasiera batek eraginak, hildakoaren aspalditiko alkoholismoak eraginak baizik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.
Asfixia erotikoa, hipoxifilia edo asfixiofilia ere deitua, jarduera sexualean zehar arnasketa murriztuz plazer sexuala lortzeko modu bat da, norberak egin dezake edo beste pertsona batekiko jardueran. ETC-entziklopedia Asfixia erotiko, Wikipedia