Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asetu, ase(tu), asetzen (ETCn 776 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ase agertzen da) 1 du/da ad ase, gosea edo egarria berdindu arte jan edo edan, edo jaten edo edaten eman. ik ase.

Bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol-egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.

Ibai bereko urean egarria asetu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.

Barre algara eta korroskada artean, asetu baino areago gosea piztu egin zitzaienez, hurrena Erotik-shop batean sartu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Momentu batean aitak pentsatzen du ama asetuta dagoela bere umearekin egotearekin.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 53. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bildots asetuek, berriz, jolasean eta ikotika leunean dihardute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Alferrekoa baita eta denbora galdua asetuei eta jangurarik gabeei jaten ematen saiatzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

4 irud/hed

Realaren diru eskaintzak, ordea, ez zuen Izkoren zuzendaritza taldea asetu.  Berria - Kirola   2004-03-18

Neurri horrek, baina, ez ditu erreformazaleen nahiak asetu.  Berria - Mundua   2004-01-20

Ura edaten dut lepo, beldurraren egarri guztia asetu arte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

Urrun dagoenaren gosea asetu behar du literaturak, baina baita bizitza hurbila zantarra zaionaren grina ere; gauza onak berreskuratu, eta eder ez direnak gainditu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

Hura lehenagoko beste dena bezain zentzugabe zen; premia hura asetu, noiz-eta segundo batzuen buruan lurrera ziplo betiko hilik jaustekotan zenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Christopher Isherwooden biografia bidaiez eta topaketez beteta dago zein baino zein topaketa ohiz kanpokoagoz, era guztietako ekimenez eta kupidarik gabeko aszesi premia ezin asetuzko batez; jateko, janzteko edo jarrera bitxiarekin bezala, nahitaez argitasuna jasaten deneko leku urrunetarako bidaiarekin lotutako aszesi batez.  Berria - Kultura   2004-08-26

Ez zaitu penetratu, baina asetu da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Etxe guztia zegoen pizturik, eta ilunpe ondorengo argi haiek begiak asetu zizkioten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.

Tolosan aritu zen atzo entrenatzen Ritxar Tirapu, norekin eta Julian Retegi kirol zuzendariarekin harra asetu ezinda dabil oraindik Eratsungoa; izerdi patsetan amaitu zuen.  Berria - Kirola   2004-01-02

Herritarren beharrak erreserbekin asetuko dituztela diote gobernuek; industriei ezin diete berme bera eman.  Berria - Mundua   2006-01-03

Asetuko al du egiak jendearen irudimen sukartsua?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

Antzekotasunek, aurrerago, antzekotasun sakonagoei utziko diete tartea, konpartitutako pasio zorrotzagoei, konplexuagoei, bereziagoei, edo bitxiagoei; irakurlea, ez da edozein kointzidentziarekin asetuko, ez du edozein antzekotasunekin dardar egingo.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.

Garai berrietara moldatuz joan gara, eta enpresen beharrak asetuz joan garenez, zuzenean lan mundura joateko prest daude ikasleak, eta halaxe gertatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Behin aurtengo bertso irrika asetuta, datorren urteko Txapelketari itxoitea baino ez da geratzen.  Berria - Kultura   2004-04-27

Eta nik, hemendik eta handik karlismo borobil eta ofizialaz aseturik, ezari-ezarian, Foruaren eta euskararen defentsa soiletan baineuzkan kokaturik neure bihotza eta neure adimendua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus