Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste horrenbeste esan daiteke John Keneth Galbraith ekonomilari heterodoxo estatubatuarrari buruz ere, The Culture of Contentment (Asetasunaren kultura) liburuan defendatzen duen tesi nagusia baita interesek ere gida dezaketela ekonomia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.
Zenbaiten ustez, eta Galbraith-en terminologia erabiliz, asetasunaren kultura dago langabeziaren kontrako benetako neurriak ezartzearen kontra (bestela esanda, erreserba ejertzitoa mantentzearen alde). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.
Galbraithen hitzetan: "pribilegiatuen sinesmenak etengabeko asetasunaren kausaren zerbitzura jartzen dira, eta era bertsuan moldatzen dira garaiko ideia ekonomiko eta politikoak". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Asetasun, iz. Norbaitek bere platera hustu duenean sentitzen duena, andrea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.