Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epidemiologia 1 iz epidemien azterketa.

Ezin da gauza handirik egin epidemiologia aldetik, baina heriotzak hautematea zaila izateak ez du esan nahi ez daudela hor.  Berria - Harian   2006-04-26

Aberastasunen azterketan, ekonomia politikoan, garai bateko "gorpuzkeren" medikuntzan eta egungo epidemiologian).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Donostia Ospitaleko Laborategi Bateratuak eta Epidemiologia Klinikoaren Unitateak.  Berria - Gaiak   2004-05-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik epidemiologiko.

Epidemiologia azterketa handia egin dugu landa eremuetan, Hanoitik ipar mendebaldera.  Berria - Gaiak   2006-01-11

Hondamendietako Epidemiologia Ikerketetarako Nazioarteko Zentroaren arabera, berriz, azken 30 urteotan hondamendi naturalek eragindako hildako kopurua murriztu den arren, kalte materialak ugaritu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-03-23

Gaitzari aurre egiteko egin diren urratsetan, besteak beste, Osakidetzako epidemiologia saileko teknikariak aritu dira lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Italiako Ingurumenaren Epidemiologia Saileko buruari kontsulta batzuk egin eta, hark emandako erantzunak ezkutatu izana egotzi dio plataformak errauste plantaren egitasmoa aurrera atera behar duen enpresako gerenteari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Espainiako Epidemiologia Zentroak iazko udan izan genuen bero-boladak izan zituen ondorioak aztertu ditu txosten batean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorkinen Osasun eta Gizarte Epidemiologiari buruzko nazioarteko jardunaldietan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus