Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biziera (ETCn 683 agerraldi; orobat bizikera ETCn 64 agerraldi) 1 iz bizitzeko era edo modua, bizitza.

Ez zuten gizon egarrituek hiri nagusitik oporretara zetozen jende handi horien biziera gutiziatzen.  Berria - Kultura   2004-08-21

Nire bizierak ez du ezer interesgarririk, eta nik neuk ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Don Kijote Mantxako zaldun famatuaren izaera eta biziera nolakoak ziren agertzen diguna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Frantziskoren biziera munduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Ez ote nuen bada garaia, neure biziera neronek moldatzeko?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Zure heriotza oroigarri izango da, zure biziera eta jokabidea izan diren bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 539. orr.

Hau egin ondoren, Frantziskorekin elkartu zen, haren biziera eta janzkera hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Izan ere, santutzat banaukate eta gizon santuari dagokion biziera egingo ez banu, itxurazale izango nintzateke".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 589. orr.

Erregearen oniritzia lortu eta aginteaz jabeturik, berehala behartu zituen Jasonek herritarrak greziarren biziera hartzera.  Elizen arteko biblia   2 M 4,10

-Nire biziera guztian egon den gertakaririk garrantzitsuena, zu izan zara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 71. orr.

Ekainaren 6a: egun garrantzitsua nire bizieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 17. orr.

Eta Neure bizieran lehenengo aldiz Mauleraino joan nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 335. orr.

Euskaldunen biziera ez ezik, pentsaera ere aztertu nahi izan zuten, euskaldun izatearen muina zertan zen behin betiko definitu nahian.  Berria - Kultura   2006-02-21

Tesi bat daukat idatzia, Euskal Herriko (sic, letra handiekin) hizkuntzaren edo hizkuntzen egoeraz, bizieraz, borrokaz edo dena delako zera horren gainean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Txindurrien bizieraz eta ohituraz jardun zidan gero.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Espainola arraza tirtiriku, egonarrigabe, indiziplinatu bat da, ezgauza ezer ganorazkorik eta iraunkorrik jasotzeko, ez zientzian, ez artean, ez biziera politikoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 187. orr.

Kristauen biziera berria.  Elizen arteko biblia   Erm 6,1 tit

Hemen daramadan biziera akigarria da guztiz, pausuan gehiegia eta berdintasunean motela baita.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.

Nolako janariak zeuden haren mahaian, nolako biziera dotorea zeramaten haren funtzionarioek.      - 1. orr.

Batzuk bertan geratu ziren eta azturak aldatu zituzten, honela biziera nomada garatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Debozio handiz hartu zuen bereziki Ostiako gotzain Hugolino jaunak, gizon ospetsua oso beraren ohitura on eta biziera santuagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Karguan ezarrita, grinaz betea agertu zen Ordenaren alde eta biziera zorrotza eraman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

Askok ikusi zuten haien biziera apal eta zintzoa eta entzun zituzten haien hitzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 530. orr.

Gainerako guztiak (biziera latza eta pobretasuna, egituren sinpletasuna...) horren zerbitzuko behar du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,12

Bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,24

Handik alditxo batera, munduko bizieratik atera nintzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 109. orr.

Frantziskok espirituaren eta frantziskotar bizierako dinamismoen bideak aztertzeko izan zuen bereizketa-esperientzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan San Frantziskok, Jainkoaren oihulari berri eta bere biziera-etsenpluz penitentzia eta apaltasun santuan trebatzaile zenak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaztea anai Simonekin egoten zen, honek komentu-bizierako arauak erakuts ziezazkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Hain meritu handiko erlijio-biziera zeraman, non Kristo bedeinkatuak mirari ugariz ohoratu baitzuen bai bizitzan eta bai heriotzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Anaia batek bi alaba zituen monasterioan, erlijioso-biziera bikaina zeramatenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus