Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asfalto 1 iz gai naturala, belzkara, kaleak eta bideak zolatzeko erabiltzen dena.

Lurrean lorak daude, Bilboko lurrak asfaltozko loraz beteta daude, itzelezko lorategi gris hotza da Bilbo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.

Ibaiaren ezkerreko erriberan urez gainezka egiten zuen asfaltoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Asfaltozko bidetik itzuliko dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.

Bankua baitzegoen hortxe lehenago; asfaltoa emateko kendu zuten hura."  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Grazia egiten dio asfaltoak ia kutsatu gabeko mantxatarra zurigorrien tradizioa horren sutsuki defendatzen entzutea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 22. orr.

Hamabost segundoz lurra ikaraturik ibili zaigu, asfaltozko alfonbra bat astinduko balute bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Bidearen zati askotan asfaltoa desagertu egin dela dirudi, belar izpi, zuhaitz hosto eta itzalpean birrindua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

Beroak dirdira-galdak eragiten dizkio asfaltoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Atentzio handia jarri ezean ezin ikus daiteke gaur desfile hori, asfaltozko kaleak zeharkatzen dituen desfile militarren horren ezberdina, desfile zibilen hain bestelakoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.

Mendian gora hoala, bizikletaz eta eguerdiko eguzki zutaren galgan, itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.

Gidari batek, beriña beheititu eta, urtzen ari zen asfaltoaren gainean tu egin zuen, enerbaturik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 197. orr.

Hegan egin nahiko lukeen kotxe baten gurpilek asfaltoan harramazka egin eta zarata gorgarria atera dute, 1 Formulako txapelketa bateko irteeran baleude bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Gogoan zuen pistaren ordez, asfaltozko errepide txukun-estu batek lotzen ditu baserriak egun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Asfaltoa ozeano beltz bat bezalakoa da (edo da nire begietan).  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Ellenek, aireari ostikoka, asfaltozko bidexkan behera egin zuen, zuhaixken artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Elurra abisatu gabe etorri da Londresko asfaltoaren gainera, Fionak horrenbeste maite duen asfaltora.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 67. orr.

Asfaltozko zerrenda bertan seko gelditzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Beti soa asfaltoari lotua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Urtu dira elurrak eta asfaltoa lehorra dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Zera, beharbada zahartzen ari ninduan, ez zakiat, baina neskatxaren irudia, asfaltoaren gainean txikituta, etengabe etortzen zitzaidaan burura.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 58. orr.

Berandu gabe itsatsi zitzaion elurra belarrari, baita bideetako asfaltoari ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

2 (izenondoekin)

Horko leihoetatik autoen gurpilek, asfalto bustiaren gainean, egiten zuten zarata akonpasatuak soinu-banda negargarria jartzen zion gauari.  Berria - Kultura   2006-05-04

Munduko Rally Txapelketa ez dela hasten Montecarloko asfalto izoztuan uste du askok.  Berria - Kirola   2006-03-03

Denboraldiko laugarren proba izateaz gain, sasoi honetan asfalto hutsean jokatuko den lehen lasterketa da Herrialde Katalanetakoa.  Berria - Kirola   2006-03-24

"Petardoak zauzkatek barruan eta ziztu bizian ateratzen dituk asfalto leunean zehar, txinparten gandor distiratsuek bultzatuta, eta kea atzetik botatzen ditek egiazko suhiltzaile-kamioiak bailiran."  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Asfalto urtuaren eta kontzientzia urtuaren zati bat itsatsita geratu zaigu zapaten pean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

Gure oinen pean honelako lekuetako ohiko hartxintxarra, urruntxeago belardia eta lore horiak, eta amaigabe luzatzen zen asfalto zuri akasgabea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Asfalto ilunaren bidea segitzea erabaki ondoren, lurrean botata zegoen makila bat hartu, eta makulu gisara erabili zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

Baldosaturik ageri dira egun asfalto soilez zolatutako espaloiak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Gauak ekarri dizkion nahigabe guztiak difuminatuz doaz karrikako asfalto zikina zeharkatu ahala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

Helduta ohartu naiz herrian sartu aitzin lurrezko xendrabide bat hartzen ahal nuela, asfalto beroaren bihurgune anitzak baztertuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Kale bustiak, asfalto distiratsua eta, harantzago, ezkerrerago, ura, hiri grisa zeharkatzen duen distirarik gabeko kanal zabala, kanala zeharkatzen duten harrizko zubi urbanoak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Gurpilak asfalto beroan harramazka.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eustaten arabera, apirilean prezio hazkunderik handienak honako lehengaiek izan zituzten: metalezko hoditeria (%8,2), asfalto produktuak (%6,7), burdina eta altzairua (%4,7) eta petroliotik eratorritako lehengaiek (%3,1).  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Baso itxiak inguratzen du hiru eta hiru sei erreiko asfalto tartea, eta lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 10. orr.

Euri motela, gizena, zaharra, asfalto-txingarrei usaina eragiten dien horietakoa.     «Bizia lo», 2003 - 92. orr.

2 asfalto aintzira

Babilonian aintzira bat dago izugarri handia, Asfalto aintzira deitzen dena, eta betun likidoa duena ur gainean; betun hori eta adreilu errea erabiliz murru bat egin zuen Semiramisek Babiloniaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus