GIDALIBURUAREN 3. FASEA: KLAUSTRORAKO ETA IKASTEGI BATZARRERAKO  HAUTESKUNDEAK

BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEA, HAUTESKUNDE MAHAIAK ETA BOZKETA PROZESUA

 

 

 

BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEA. 2

Botoa aldez aurretik emateko jarraibideak. 2

HAUTESKUNDE MAHAIAK. 2

Hauteskunde mahaietarako zozketak. 2

Mahaia eratzea eta akta egitea. 2

BOTOA EMATEKO PROZEDURA. 3

Botoa emateko ordutegia. 3

Zenbat denbora izango dute hautesleek botoa ematera joateko?. 3

Zer egin behar dute mahaiko kideek?. 3

Botoak zenbatzeko prozedura. 4

Boto zenbaketaren akta. 4

Akten jatorrizko alea. 5

Boto txartelak suntsitzea. 5

Emaitzak argitaratzea. 5


 

BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEA

 

2021eko abenduaren 1etik (asteazkena) 3ra arte (ostirala), biak barne, edozein arrazoi dela medio hauteskunde egunean, abenduaren 13an, hauteskunde barrutian egoterik ez daukan hautesleak botoa aldez aurretik emateko aukera izango du egun horietan. Aukera horretaz baliatuz gero, ikastegiko idazkari akademikoak botoa eman izanaren ziurtagiria emango dio hautesleari (honi erantsita dago eredua).

 

Hauteskundeei buruzko arautegi orokorrean jasotakoari jarraituz, ikastegiko zuzendariaren aurrean eman behar da aldez aurretiko botoa; beraz, ikastegiko idazkari akademikoak edo eskumenak eskuordetuta dituen pertsonak hartuko du aldez aurretik emandako botoa. Horretarako ordutegia jendaurreko arretarako dagoen ordutegi bera izango da eta argitaratuta egon beharko da lekuan lekukoa.

 

Botoa aldez aurretik emateko jarraibideak

Botoa alde aurretik emateko, boto txartel ofiziala gutun azal ofizial itxian sartuko da, eta gutun azal itxi hori, NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo unibertsitateko txartelaren fotokopiarekin batera, beste gutun azal batean sartuko da (identifikazio dokumentua indarrean egon behar da). Gutun azal hori mahaiko buruari zuzenduta egongo da, kanpoaldean boto emailearen izen-abizenak eta taldea izango ditu adierazita, eta boto emaileak hegalean sinatu ondoren zinta itsasgarriaz itxiko da.

 

Boto emaileak hala eskatuz gero, botoa eman izanaren ziurtagiria emango zaio, honi erantsitako ereduari jarraituz egina.

 

Ikastegietan hauteskunde mahaiaren arabera sailkatuko dira aldez aurretik emandako botoak, kasuan kasuko hauteskunde mahaiko buruari helaraziko zaizkio bozketa egunean bertan.

 

Behin botazioa amaituta, horrela emandako botoak boto kutxan sartuko dira, boto emailea erroldan dagoela egiaztatu ondoren. Hala ere, botoa aldez aurretik eman arren hautesleak berriro eman badu botoa hauteskunde egunean, aldez aurretik emandako botoa baliorik gabe geratuko da.

Hautesleak berak eman behar du aldez aurretiko botoa.

 

 

HAUTESKUNDE MAHAIAK

 

Hauteskunde mahaietarako zozketak

 

Barrutiko hauteskunde batzordeek zozketa egin dute bozketa egunean, abenduaren 13an, hauteskunde mahaiak osatuko dituzten kideak aukeratzeko.

 

UPV/EHUko hauteskundeetan, hauteskunde mahaietarako zozketan ordezkoak aukeratzen dira txanda bakoitzerako. Bozketa bi txandetan antolatu daiteke (goizekoa eta arratsaldekoa) ahalik eta gutxien eragozteko eguneko ohiko jarduna (ikasleek ez dezaten eskolarik galdu, betiere, hori posible den heinean).

 

Mahaia eratzea eta akta egitea

 

Bozketa baino ordu erdi lehenago (09:30etan), hauteskunde mahaia osatu behar da eta mahaia osatzearen akta bete, honi erantsitako ereduari jarraituz. Mahai eratzeko unean, bertan egon behar dira titularrak eta ordezkoak, guztien artean adosteko zelan antolatuko dituzten txandak.

 

Hala ere, mahaiko kideak (titularrak eta ordezkoak) alde aurretik hitz eginda badaude eta adostuta badituzte txandak, nahikoa izango da mahaia eratzeko unean, 09:30etan, mahaiburua eta bi kide egotea bertan, guztiak bertaratu gabe, eta horiek izango dira goizeko txanda egingo dutenak.

 

 

Ikasleei gogorarazi nahi diegu, bestalde, aukera askeko kreditua lortzeko edo kreditu erdia lortzeko, egiaztatu egin behar dutela egun osoa edo egun erdia egon direla mahaian bertan.

 

Boto emaile bakoitzak bere boto txartela inprimatu dezake paper zurian, hala eta guztiz, hauteskunde mahai bakoitzean boto txartelak egongo dira.

 

Boto txartelak gutun azalean sartu behar dira.

 

Hauteskunde mahaiak goizeko 10:00etan irekiko dira, eta mahaiko hautesleen zerrenda izan beharko dute eskura.

 

Mahai eratzean osatu beharreko akta goitzeko txandako mahaikide guztiek sinatu eta posta elektronikoz bidali beharko da ondoko helbidera:

 

idazkaritza.nagusia.hauteskundeak@ehu.eus

 

BOTOA EMATEKO PROZEDURA

 

Botoa emateko ordutegia

Hauteskunde mahaia 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.

Bozketa-establezimenduek egunean zehar aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute. Ahal dela, aireztapena naturala eta mantendua izango da. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airea birzirkulatzea saihestu. Aireztapen- eta klimatizazio-sistemek eraikinak eta lokalak erabiltzeko eta mantentzeko gomendio ofizialak bete beharko dituzte.

Zenbat denbora izango dute hautesleek botoa ematera joateko?

Abenduaren 13an boto eskubidea gauzatzeko, 10 minutuko tartea izango dute eskolen artean (eskola bakoitzari 10 minutu kenduz).

 

Zer egin behar dute mahaiko kideek?

Botazioa hasita, mahaiko buruak egiaztatuko du boto emaile bakoitzaren nortasuna eta begiratuko du ea erroldan dagoen.

 

Hautesleak beren burua identifikatu beharko du botoa emateko, eta honako agiriren bat erabili ahal izango du: UPV/EHUko kide dela egiaztatzen duen txartela, NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena.

 

Mahaikide batek erroldak markatuko ditu, eta beste batek boto emaile bakoitzaren izena idatziko du zerrenda zenbakidun batean. Horrela, botoak kontatzean zalantzarik sortuko balitz botoa eman dutenen kopuruaz, zerrenda hori egiaztabide izango litzateke.

 

Mahaiak behin egiaztatuta boto emailearen nortasuna eta behin ziurtatuta erroldan dagoela, boto emaileak boto txartela boto kutxan sartuko du unean bertan.

 

 

 

 

Txanda aldaketarako unean, goizeko txandakoak eta arratsaldekoak botazioaren gorabeheren akta betetzen hasiko dira, une horretan, botoa eman ahalko dute goizeko txandan egon diren mahaikideek.

 

Botazioa amaitzeko ordua heltzean (18:00etan), mahaiburuak botazioa amaitzera doala iragarriko du ozen, eta ez dio inori gehiago gelan sartzen utziko.

 

Orduan mahaiko kideek botazioaren gorabeheren aktan jaso beharko dituzte egunean zehar gertatutako gorabeherak, halakorik egon bada. Ezer apartekorik gertatu ezean, ez da atal hori beteko. Mahaiko kideen ustez garrantzitsuak diren bestelako egoerak ere jaso daitezke akta horretan.

 

Botoak zenbatzeko prozedura

Botazioa amaituta, botoak zenbatuko dira jendaurrean. Lehenengo eta behin, klaustroa hautatzeko botazioko txartelak zenbatuko dira. Behin boto guztiak zenbatuta, mahaiak erreklamazioak ebatziko ditu.

 

 

BOTOAK MAHAIKO KIDEEK BAINO EZ DITUZTE ZENBATUKO; BERAZ, EZIN IZANGO DITU BESTE INORK UKITU EZ BOTO TXARTELAK EZ BOTO KUTXA.

 

 

Boto baliogabeak eta boto zuriak

Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 8. artikulua aipatzen du, eta horrek, hain zuzen ere, ondokoa dio:

 

Boto baliogabeak izango dira:  

a) Boto txartel ez ofizialetan emandako botoak edo oharren bat duten txarteletan, edo izenen bat ezabatuta edo aldatuta dutenak.

b) Hautagai zerrenda bat baino gehiago adierazita dutenak (zerrenda bat baino gehiago daukaten txartelak direnean); gutun azalean hautagai desberdinen txartelak edo aukera desberdineko txartelak (hautagai bat eta boto zuria) sartuta dituztenak.

c) Gutun azal ez ofizialetan emandako botoak edo gorabeheraren bat dutenak edo txartel ez ofizialak dituzten gutun azaletakoak.

 

Boto zuriak izango dira:  

a) Txartel ofiziala zuriz daukatenak.

b) Hautagai zerrendarik aukeratuta ez dutenak (zerrenda bat baino gehiago daukaten txartelak direnean).

c) Boto txartelik ez daukaten gutun azalak.

 

Horrexegatik, kontu handia izan behar da eta botoak zenbatzean ondo banatu behar dira, alde batetik, botoak zenbatzeko hustutako gutun azalak, eta, bestetik, boto txartelik gabe (hutsik) sartu diren gutun azalak, boto zuri direnak.

 

Boto zenbaketaren akta

Botoak zenbatu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, boto zenbaketaren akta beteko da (eredu arautuari jarraituz), eta arratsaldeko txandan egon diren mahaikide guztiek sinatuko dute.

 

Aktan jaso beharrekoak dira: hautesle kopurua eta boto emaileak, txartel baliogabeen kopurua eta txartel baliodunak; txartel baliodunen artean berariaz adierazi beharko da zenbat izan diren boto zuriak, eta zenbat hautagai bakoitzak lortutako boto kopurua. Halaber, erreklamazioak, hartutako erabakiak eta gorabeherak ere adierazi beharko dira.

 

Boto zenbaketa behin amaituta, mahaiko buruak posta elektronikoz berehala bidaliko dizkio emaitzak Hauteskunde Batzorde Nagusiari helbide honetara:

 

idazkaritza.nagusia.hauteskundeak@ehu.eus

 

 

Akten jatorrizko alea

Akten jatorrizkoak biharamunean (abenduaren 14an) bidaliko zaizkio Hauteskunde Batzorde Nagusiari bere egoitzara (Idazkaritza Nagusira).

 

Boto txartelak suntsitzea

Emaitzak behin betiko aldarrikatu ondoren (abenduaren 20an, edo 21ean), suntsitu egingo dira boto txartelak (ingurugirorako jasangarria den prozeduraren bat erabilita), erreklamazioren bat izan dutenak izan ezik.

 

Emaitzak argitaratzea

Mahaiek argitara emango dituzte emaitzak aktak sinatu bezain laster. Horretarako, aktak fotokopiatu eta ikastegietako hauteskunde oholetan eskegiko dituzte.

 

 


 


 

BOTOA ALDEZ AURRETIK EMAN IZANAREN ZIURTAGIRIA

UNIBERTSITATEKO KLAUSTRORAKO HAUTESKUNDEAK 2021

 

 

 

Nik, ...........................................................................................jaunak/andreak, ikastegiko idazkari akademikoak (ikastegia: ...............................................................) , honako hau ziurtatzen dut: ...................................................................jaunak/andreak (NAN zenbakia: ...........................; ikasleen aukeraketarako, aldez aurretik eman du Klaustrorako hauteskundeetarako botoa ikastegi honetan eta nire aurrean ..............................(e)ko ........................(a)ren ........................(e)an.

 

Sin.: ………………………………………. ....................................

(IDAZKARI AKADEMIKOAK ESKUORDETUTA)

 

BOTOA ALDEZ AURRETIK EMAN IZANAREN ZIURTAGIRIA

IKASTEGIKO BATZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2021

 

 

 

Nik, ...........................................................................................jaunak/andreak, ikastegiko idazkari akademikoak (ikastegia:........................................................................), honako hau ziurtatzen dut: ...................................................................jaunak/andreak (NAN zenbakia: ...........................; ikasleen aukeraketarako, aldez aurretik eman du Ikastegiko Batzarrerako hauteskundeetarako botoa ikastegi honetan eta nire aurrean ..............................(e)ko ........................(a)ren ........................(e)an.

 

Sin.: ………………………………………. ....................................

(IDAZKARI AKADEMIKOAK ESKUORDETUTA)