GIDALIBURUAREN
2. FASEA: HAUTAGAI IZATEKO BALDINTZAK ETA BARRUTIKO HAUTESKUNDE BATZORDEAK.
HAUTAGAI
AURKEZTEKO BALDINTZAK
HAUTESKUNDE BARRUTIAK ETA HAUTAGAI ZERRENDAK
BARRUTIKO HAUTESKUNDE BATZORDEAK
ANTOLAKETA LANAK
KLAUSTRORAKO HAUTESKUNDEETARAKO HAUTAGAITZA EREDUA
IKASTEGIRAKO HAUTESKUNDEETARAKO
HAUTAGAITZA EREDUA
HAUTAGAI AURKEZTEKO BALDINTZAK
|
Klaustroko ordezkari izateko
hautagai zerrendak, kolektiboak, itxiak eta ordenatuak, ikastegi bakoitzeko
Hauteskunde Batzorde presidenteari zuzenduak izango dira; Giza zientzien
titulazioan izan ezik, hauek, Hauteskunde Batzorde Nagusiko presidenteari zuzenduak
izango dira. Hautagaitzak aurkeztuak izango dira idazkaritza.nagusia.hauteskundeak@ehu.eus korreo
elektronikoz edo UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bidez https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico helbidea erabiliz, «Jasotzailea» atalean,
Idazkaritza Nagusia/Secretaria General aukeratuz. Adierazitako moduan ezin bada
aurkeztu, salbuezpen moduan, hautagaitzak unibertsitateko erregistro-bulego
laguntzaileetan aurkeztu ahal izango dira.
Hautagaitzak 2021eko azaroaren 11ko,
12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
Hautagai zerrenda guztiak sinatuta egon beharko dira, hau da, hautagai guztien jatorrizko
sinadurak izan beharko dituzte. Hautagai zerrendan gutxien dela bi kide izan behar dira zehaztuta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko oreka
gorde behar da eta zerrendan bata emakumezkoa, bestea gizonezkoa, bata
emakumezkoa, bestea gizonezkoa...izan behar dira. Hautagai zerrendetan ordezkoak aurkeztu ahal izango dira.
Hautagai zerrenda baten ez
badira gutxieneko bi kide jasotzen, sinaduraren bat falta bada, edo sinaduraren
bat jatorrizkoa ez bada, edo ez bada gordetzen genero oreka, Hauteskunde
Batzordeak behin-behinekoz onartuko du hautagai zerrenda, baina honako
baldintza honekin: azaroaren 17ko 12:00etarako hautagaitza zuzendua izan
beharko da. Zuzendua ez bada, hautagaitza betiko baztertuko da.
Hauteskundeei buruzko
Arautegi Orokorreko 16.3 artikuluaren arabera, hautagai zerrenda bakoitzak,
ahal izanez gero, posta elektronikoko helbide bat edo harremanetarako baliabide
arinen bat zehaztuko du, barrutiko hauteskunde batzordeak, berak bakarrik,
prozesu guztian erabili ahalko duena agiriak eskatzeko, informazioa bidaltzeko
edo hautagai zerrendei eskariak egiteko; horrela, azkar eman ahal izango zaie
hauteskunde batzordeak hartutako erabakien berri hautagai zerrendei, eta
hauteskunde prozesua bizkorragoa eta eraginkorragoa izango da.
Hautagai zerrenda aurkezteko eredu bat doa gidaliburu
honekin batera, eta hori erabiltzea gomendatzen da.
Hautagai zerrendak
hauteskunde barrutiari lotuta daude.
Graduko eta masterreko ikasleentzat
hauteskunde barrutia ikastegia da.
Doktorego ikasleen barrutia doktorego
eskola da, eta hautagai zerrenda aurkez dezakete Doktoregoa ikasleen erroldetan
agertzen diren pertsona guztiek (ikasketa horiek egiten diren ikastegietan
argitara emandako erroldetan, alegia), ikasketak egiten ari diren ikastegia edo
campusa edozein delarik ere.
Azkenik, Giza Zientzietako
titulazioko (Esperientzia Gelak ) ikasleen barrutia ere UPV/EHU da, eta
hautagai zerrenda aurkez dezakete ikasketa horietako ikasleen erroldan agertzen
diren pertsona guztiek (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastegietan argitara
emandako erroldetan, alegia), ikasketak egiten ari diren campusa edozein
delarik ere.
BARRUTIKO HAUTESKUNDE BATZORDEAK
|
Ikastegiko hauteskunde
batzordeek egiaztatu behar dute hautagai zerrendak osatzen dituzten kide
guztiek bete egiten dituztela hautagai izan ahal izateko baldintza guztiak.
Ikastegietako hauteskunde
batzordeek toki egokietan argitaratuko dituzte hauteskunde prozesura aurkeztutako
hautagai zerrendak.
Ikastegiko hauteskunde
batzorde batek ikusiko balu hautagai zerrenda batek ez dituela betetzen bete
beharreko baldintzak, akatsak zuzentzeko epea eman behar zaio hautagai
zerrendari.
Berebat, behin-behineko
aldarrikapena egin ondoren, inpugnazioak aurkeztu ahal izango dira.
Inpugnazioak eta zuzenketak korreo elektronikoz
aurkeztu beharko dira idazkaritza.nagusia.hauteskundeak@ehu.eus korreo
elektronikoan, edo UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bidez https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico helbidea erabiliz, «Jasotzailea» atalean,
Idazkaritza Nagusia/Secretaria General aukeratuz. Adierazitako moduan ezin bada
aurkeztu, salbuezpen moduan, inpugnazio eta zuzenketak unibertsitateko
erregistro-bulego laguntzaileetan aurkeztu ahal izango dira.
Inpugnazio eta zuzenketa epea 2021eko azaroaren
17an, eguerdiko 12:00etan bukatzen da.
Hauteskunde Batzorde Nagusiak
ebatziko ditu inpugnazioak eta behin betiko hautagai zerrendak aldarrikatuko
ditu; era berean, zerrenda horiek ikastegietako eta campusetako iragarki
oholetan argitaratzeko agindua emango du. Behin betiko hautagai zerrendak 2021eko
azaroaren 17an aldarrikatuko dira.
Bestalde, barrutiko
batzordeei dagokie hauteskunde mahaietako kideen zozketa egitea (3 kide eta
ordezkoak), bai eta mahaiak egoki osatu direla egiaztatzea ere.
Horren harira, gogorarazi
nahi diegu unibertsitateko kide guztiei NAHITAEZ
ONARTU BEHAR DUTELA MAHAIKO KIDE IZATEA.
A) Hauteskunde mahaien osaera eta horietarako zozketak:
Mahaien osaerarako, ez da
zozketan sartuko hautagai izateko onartutakorik.
Ikasleek Klaustroan izango dituzten
ordezkariak, eta hala dagokionean, Ikastegiko Batzarrean izango dituztenak
aukeratzeko, hauteskunde mahai bateratuak eratzea aholkatzen da.
Mahaiburua izango da
ikastegiko dekanoa edo zuzendaria, edo honek eskuordetutako pertsona; eta hiru
mahaikideetatik, bi ikasle ikastegiko ikasleen erroldatik aukeratuko dira
zozketa bidez, eta bestea, Doktorego Eskolako ikasleen erroldatik.
Mahaien postu bakoitzerako
hiru pertsona zozketatu behar dira.
Hauteskunde mahaiko kide
izatea egokituz gero, nahitaezkoa da eginkizun hori betetzea, behar bezala
egiaztatutako bidezko arrazoirik izan ezean. Horrelakoetan, idatzi bidez egin
beharko zaio uko izendapenari, idatzia Ikastegiko Hauteskunde Batzordeko
idazkariari zuzenduta eta izendapenerako jakinarazpenean zehaztutako epearen
barruan; ez bertaratzea arrazoirik gabe, dagokion zehapena eraman dezake.
Ikastegiko Hauteskunde
Batzordeko idazkariari dagokio zozketa bidez aukeratu diren eta kargua onartu
ezina egiaztatzeko arrazoiak eta agiriak dituzten pertsonen alegazioak hartzea. Betebehar akademikoak ez dira arrazoi
justifikatutzat hartuko; izan ere, hauteskunde egunean lehentasuna baitaukate
hauteskundeekin lotutako erantzukizunek. Justifikatutako arrazoi guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira,
ez du balio soilik alegazioa aurkezteak.
Zozketa egun berean, zozketaren emaitza jakinarazi behar zaie
zozketa bidez izendatutako pertsonei. Pertsona horiek 2021eko azaroaren
23ko 12:00etara arteko epea izango dute kargua onartu ezina
justifikatzeko arrazoiak aurkezteko.
Giza Zientzien titulazioan,
hauteskunde mahai bat eratuko da campus bakoitzean, Hauteskunde Batzorde
Nagusiak egingo duen zozketa baten bidez.
Ahalegin guztiak eginda ere,
mahaiko zenbait kide bertaratu ez direlako ezinezkoa bada mahaia eratzea, mahaiburuak
erabakiko du hauteskundeak behar bezala egiteko egokien diren pertsonak.
B) Ikuskariak izendatzeko eskaria:
Klaustrorako hautagaiek hauteskunde
mahaietarako ikuskariak izendatzeko eskaera egin diezaiokete Hauteskunde
Batzorde Nagusiari, abenduaren 1eko
12:00etara arte. Eskarian zehaztuta
egon beharko dira proposatu nahi diren ikuskarien izen-deiturak, helbidea eta
telefonoa, eta horrekin batera interesatuek sinatutako onarpen idatziak
aurkeztu beharko dira. Ikuskari titularra
eta ordezkoa izendatu ahalko dira, hartara txandak egin ahal izango dituzte
hauteskunde egunean.
Idazkari nagusiak izendatuko
ditu ikuskariok eta berehala emango die horren berri ikastegietako hauteskunde
batzordeei.
Ikuskariak ezin izango dira
izan hauteskunde mahaietako kide.
Barrutiko Hauteskunde Batzordeak
bilera bat egingo du hautagaiekin, hauteskunde kanpainarako egutegia adosteko. Hauteskundeetako propaganda ekitaldiak behin
betiko hautagai zerrendak aldarrikatu eta gero hasiko dira (2021eko azaroaren 17an), eta botoa emateko eguna baino 24 ordu
lehenago bukatuko dira.
Klaustroaren
Funtzionamenduari buruzko Arautegiak ezarritakoaren arabera, ikasleen hautagai bakoitzak
eskolako ordubete izango du ikastegi bakoitzean programa azaltzeko. Ordu
horretan eten egingo dira eskolak, eta leku egokia utziko zaio zeregin hori
betetzeko. Barrutiko hauteskunde
batzordeek erabakiko dute ordubetea nola antolatu; izan ere, aukera bat izan
daiteke ordu hori tarteetan banatzea, hartara ez baita izango irakasgai bakarra
eragindakoa.
Botoa emateko txartel
ofizialak eta gutun azalak Ikastegiko Hauteskunde Batzordeak onartuko ditu azaroaren 17ko bileran. Komenigarria litzateke hautagai zerrenda
bakoitzerako boto txartel bat izatea, botoak errazago zenbatzen direlako, baina,
dena dela, denak formatu eta kolore berekoak izan behar dira.
Bozketan gutun azalak erabili
beharko dira nahitaez eta, gainera, gutun azal guztiak berdinak izan beharko
dira.
Botoa emateko txartelak eta
gutun azalak abenduaren 1erako egin
behar dira, egun horretan hasiko delako botoa aldez aurretik emateko epea.
|
MARKATU DAGOKION LAUKIA |
GRADUKO
ETA MASTERREKO IKASLEAK (ikastegika adierazi) |
|
DOKTOREGO
IKASLEAK |
|
ESPERIENTZIA
GELETAKO IKASLEAK |
|
HAUTAGAI
ZERRENDAREN IZENA: |
ABIZENAK
ETA IZENA |
NAN |
SINADURA (JATORRIZKOA) |
1. |
|
|
2. |
|
|
3. |
|
|
4. |
|
|
5. |
|
|
6. |
|
|
7. |
|
|
8. |
|
|
9. |
|
|
POSTA ELEKTRONIKOKO HELBIDEA EDO TELEFONOA: |
……………(e)n, …………(e)ko …………aren
………(e)an.
·
(Jarri ikastegiaren
izena).........................................KO IKASLEAK |
HAUTAGAI
ZERRENDAREN IZENA: |
ABIZENAK ETA IZENA |
NAN |
SINADURA (JATORRIZKOA) |
1. |
|
|
2. |
|
|
3. |
|
|
4. |
|
|
5. |
|
|
6. |
|
|
7. |
|
|
8. |
|
|
9. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
POSTA ELEKTRONIKOKO HELBIDEA ETA TELEFONO ZENBAKIA: |
……………(e)n, …………(e)ko …………aren
………(e)an.