UPV/EHUko IKASLEEN SEKTOREAN EGIN BEHAR DIREN KLAUSTRORAKO ETA, HALA DAGOKIONEAN, IKASTEGIKO BATZARRETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO ESKULIBURUAREN 1. FASEA

 

 

SARRERA.. 1

 

ERROLDAK OSATZEKO IRIZPIDEAK.. 2

 

INOLA JAKIN DEZAKET HAUTESLE ERROLDAN NAGOEN?. 3

 

ZER EGINGO DUT ERROLDAN EZ BANAGO?. 4

 

NOLA AURKEZTEN DA INPUGNAZIO BAT?. 4

 

HAUTESKUNDE BARRUTIA.. 4

 

HAUTESKUNDEETARAKO EGUTEGIA.. 5

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SARRERA

 

Gobernu Kontseiluak, 2021eko irailaren 23an egindako bileran, Unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeetarako deia egitea erabaki zuen, ikasleen sektorean, eranskin gisa atxiki den egutegiaren arabera. Ikasleen ordezkaritza duten 53 pertsonak, datorren abenduaren 13an hautatuko dira.

 

Klaustrorako 53 postuak UPV/EHUren ikastegi ezberdinen artean banatzen dira, gutxien dela, bana ordezkari ikastegi edo doktorego eskola bakoitzeko esleituta. Honetarako, giza zientzien titulazioa (Esperientzia Gelak deiturikoa) ikastegi bakar bat bezala hartzen da eta ordezkari bakar bat esleitzen zaio. Gainontzeko ordezkariak (32) ikastegien artean banatuko dira, kidego honek ikastegi bakoitzean daukan proportzio erlatiboaren arabera.

 

Behin behineko banaketa ikastegi guztietara igortzen da ikastegiko iragarki tauletan erroldekin batera argitara dadin. Erroldei egindako inpugnazioak ebatzi ondoren, behin betiko bihurtzen da erroldekin batera, Hauteskunde Batzorde Nagusiak hala erabakita.

 

Honez gain, hauteskunde hauekin bat etorrita, ikastegi gehienetan ikastegi batzarreko ordezkariak ere hautatuko dituzte tokian tokiko ikasleek; ikasle hauek Ikastegiko ikasle kontseilua osatuko dute.

ERROLDAK OSATZEKO IRIZPIDEAK

 

Errolda 2021eko urriaren 28an itxiko da.

Idazkaritza nagusi honek erroldak osatuko ditu GAUR aplikazioko errolden programaren bidez eta ikastegi guztietara igorriko ditu ikastegiari atxikitako ikasleen behin behineko erroldak, bai eta UPV/EHUren Doktorego Eskolari adskribaturik egonik, botoa ikastegi horretan botoa emanen duten ikasleena eta ikastegi bakoitzari dagozkien klaustrokideen behin-behineko esleipena ere; dokumentu hauek 2021eko urriaren 29an iragarki taulan jarri behar dira.

Ikastegiak hala eskatu badu, Idazkaritza Nagusiak Ikastegiko Batzarraren hauteskundeetan baliatu beharreko errolda ere osatu eta igorriko dio.

Sufragio aktiborako (botoa emateko) eskubidea gauzatzeko baldintzak hautesle erroldak ixteko egunean bete beharko dira, hau da, urriaren 28an, eta botazioaren egunera arte bete beharko dira.

 

 

 

 

 

 

 

NOLA JAKIN DEZAKET HAUTESLE ERROLDAN NAGOEN?

 

 

Errolda urriaren 29an argitaratuko da ikastegi guztietako iragarki oholetan eta bertan egongo da abenduaren 13ra arte. Hortaz, errolda zauden ala ez jakiteko lehenengo modua zeure ikastegira (zeuk ikasteko erabili edo adskribatu zaizunera) joatea da.

 

Ikasleek GAURren bidez ere kontsultatu ahal izango dute errolda. Zein bere datuak egiaztatu ondoren, ezkerreko zutabean aukera berri bat dutela ikusiko dute: “Errolda”, eta horren azpian “Klaustrorako hauteskundeak – Errolda” eta “Ikastegiko Batzarrerako hauteskundeak – Errolda” azpiatalak (ikusi irudia). Aukera honen gainean klik eginez, norberaren erroldako datuak ageriko dira.  Azkenik, inpugnazio  txantiloi bat eskuratzeko aukera ere ageri da aplikazioan, datuak ez badira zuzenak edo aplikazioak mezu hau erakusten badizu: “ez dago errolda-daturik 2021-2022 ikasturtean”

 

 

Nahiz eta datuak web orrian kontsultatu ahal izan, erroldak ez dira inoiz ere hor agertuko.

 

 

 

 

 

 

 

 

ZER EGINGO DUT ERROLDAN EZ BANAGO?

 

Inpugnazioa aurkeztu.

 

NOLA AURKEZTEN DA INPUGNAZIO BAT?

 

Inpugnazioa azaroaren 4ko (osteguna) 12.00ak baino lehen web  txantiloiaren bidez aurkeztu behar da, Hauteskunde Batzorde Nagusiko buruari zuzenduta; edo idatziz UPV/EHUko egoitza elektronikoaren barruan, hauteskunde erroldaren aurka egiteko prozeduren katalogoan (https://egoitza.ehu.eus/eu/catalogo-de-servicios)

 

 

Web bidezko txantiloia erabiliz gero, aplikazioan ohar bat azaltzen da mezua ondo bidali dela esateko. Horrelako oharrik jasotzen ez baduzu, Idazkaritza Nagusiarekin jarri harremanetan idazkaritza.nagusia.hauteskundeak@ehu.eus posta elektronikoaren bidez edo, bestela, inpugnazio bat aurkeztu egoitza elektronikoan.

 

Txantiloia betetzeko klikatu hemen: TXANTILOIA

 

Hauteskunde Batzorde Nagusiak egiaztatuko ditu erroldetan egindako zuzenketak, eta okerrik edo hutsik antzemanez gero, zuzendu eta inpugnazioak ebatziko ditu. Horretarako, ikastegiko hauteskunde batzordeak inpugnazioei buruzko txostena egin eta erabakia, proposamenarekin batera, Hauteskunde Batzorde Nagusiari igorriko dio, hark behin betiko erroldak aldarrika ditzan 2021eko azaroaren 5ean.

 

 

Behin betiko zerrendekin batera klaustroko ordezkarien banaketa zehaztuko da.

HAUTESKUNDE BARRUTIA

 

Graduko eta graduondoko ikasleen hauteskunde barrutia ikastegia da; UPV/EHUko Doktorego eskolako eta Esperientzia Geletako ikasleen hauteskunde barrutia UPV/EHU osoa.

 

 

 

 

I.ERANSKINA

IKASLEEN KLAUSTRORAKO HAUTESKUNDEETARAKO EGUTEGIA. 2021

-     Hauteskundeak egiteko erabakia argitaratzea:

2021eko urriaren 27an (asteazkena)

-     Errolda ixtea:

2021eko urriaren 28an (osteguna)

-     Behin-behineko errolda argitaratzea:

2021eko urriaren 29an (ostirala)

-     Errolda inpugnatzea:

2021eko azaroaren 4ko 12.00ak arte (osteguna)

-     Behin betiko errolda argitaratzea:

2021eko azaroaren 5ean (ostirala)

-     Hautagai zerrendak aurkezteko azken eguna:

2021eko azaroaren 11ko 12.00ak arte (osteguna)

-     Behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzea:

2021eko azaroaren 12an (ostirala)

-     Hautagai zerrendak inpugnatzea:

2021eko azaroaren 17ko 12.00ak arte (asteazkena)

-     Behin betiko hautagai zerrendak aldarrikatzea:

2021eko azaroaren 17an (asteazkena)

 

 

BOZKETA:

2021ko abenduaren 13an (astelehena)

 

 

-     Klaustrokideen behin-behineko zerrenda aldarrikatzea:

2021eko abenduaren 14an (asteartea)

-     Jatorrizko espedientea Hauteskunde Batzorde Nagusiari igortzea:

2021eko abenduaren 14an (asteartea)

-    Klaustrokideen behin-behineko zerrendaren inpugnazioa:

2021eko abenduaren 17ko 12.00ak arte (ostirala)

-     Klaustrokideen behin betiko zerrenda aldarrikatzea:

2021eko abenduaren 17an (ostirala)

 

 

 

BOTOA AURRETIK EMATEKO EGUNAK: ABENDUAREN 1ean, 2an eta 3an