Atal honetan lehen hezkuntzako eskoletan garatu den ZELIAKIDE proiektuari buruzko informazioa aurkituko duzu. Egindako jardueren argazkiak, errealitate handiagotuko APP bat eta unitate didaktiko bat ikus ditzakezu. 

Zeliakide

ZELIAKIDE  lehen hezkuntzako 5 eta 6.mailetako haurrei zuzenduko Nutrizio-Hezkuntza programa bat da.

Eskoletan garatu da dieta orekatua sustatzeko eta populazio orokorrak gaixotasun zeliakoa ezagutzeko. Gainera,  gizartean pertsona zeliakoen inklusioa bultatzeko helburua du. 

Programa eskolan, hilabete batean zehar, ematen diren 8 saioz osatuta dago. Saioetan, dieta orekatua, glutenik gabeko dieta eta gaixotasun zeliakoa zer diren ikasten dute haurrek,  jarduera aktibo-kolaboratiboen eta esperimentu zientifikoen bidez. 

Errealitate handiagotuko APP-a

Errealitate handiagotuko APP  bat diseinatu dugu ZELIAKIDE programan barneratzeko.

APP-ak glutenarekin erlazionatutako esperimentuak nola egiten diren kontatzen duen pertsonaia bat simulatzen du.

Esperimentuak gauzatu nahi dituen edonork erabil dezake APP-a, ez da beharrezkoa ZELIAKIDE proiektuan parte hartzea horretarako.

Pasahitza: gluten2023

ARCORE 1.35 bertsioekin bateragarria da. 

Unitate didaktikoa

ZELIAKIDE programa aberasten duen Unitate Didaktiko bat sortu dugu. Unitate didaktikoan dieta orekatuari, glutenik gabeko dietari eta gaixotasun zeliakoari buruz ikasteko jarduerak eta esperimentuak aurki daitezke. 

Proiektuaren argazki galeria