Zientzia Azoken baitan jarduerak burutzen ditugu DBH-ko ikasleekin. Gazteek ikerketa proiektuak garatzen dituzte dieta orekatuaren, glutenik gabeko dietaren eta gaixotasun zeliakoaren inguruan, gure ikerketa taldeko ikerlariekin kolaborazioan. Ikasleek gai bat ikertzen dute taldeka, metodo zientifikoa jarraituz eta emaitza  batzuk lortuz. Lortutako emaitzak eta ondorioak gainontzeko ikaskideei komunikatu beharko dizkiete kongresu txiki batean. 

Argazki galeria