Zer da GLUTEN3S DIET?

Gluten 3S DIET softwarea glutenik gabeko dietak sortu eta diseinatzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Gluten3S ikerketa-taldeak sorturiko tresna osoa da. Tresna lagungarria izan daiteke alde batetik osasun-arloko profesionalentzat (dietista-nutrizionistentzat, medikuentzat eta erizainentzat) pazienteen ebaluazioa eta jarraipena egin baitezakete; eta, beste alde batetik, glutenik gabeko dietaren ebaluazioa eta jarraipena egin nahi duen edozein pertsonarentzat ere.

Softwareak glutenik gabeko 700 elikagai espezifiko eta elikagai generiko guztien informazio nutrizionala du. Horri esker, eguneroko edo asteko dieta-planak sor daitezke, bai eta gaixotasunaren edo dietaren bilakaera erregistratu ere. Erregistro dietetikoen bidez glutenik gabeko dietak sortzeaz eta ebaluatzeaz gain, aplikazioak biokimikari, antropometriari, sintomatologiari eta dietarekiko atxikidurari buruzko datuak erregistratzeko aukera ematen du, baita elikadura-ohiturei buruzko informazioa eman dezaketen datu dietetikoak ere. Jarraipen hurbilagoa eta arinagoa egiteko, osasun arloko profesionalaren eta pazientearen arteko mezuen bidez komunikazio eta elkarrekintzarako aukera ezarri da berriki.

Zer egin daiteke aplikazioarekin?

  1. Glutenik gabeko elikagaiei eta elikagai generikoei buruzko informazio nutrizionala jaso: Aplikazioak datu-base zabala du, eta bertan, glutenik gabeko 700 elikagai espezifiko eta elikagai generiko guztien datuak daude (energia, makronutriente eta mikronutrienteen edukia). Informazio nutrizional hau elikagai bakoitzaren nutrizio-balioak ezagutzeko eta otordu egokiak planifikatu ahal izateko kontsulta daiteke.
  2. Dieta-planak egin: Eguneroko edo asteko dieta-planak sor daitezke datu-basean eskuragarri dauden glutenik gabeko elikagaiak erabiliz. Horrek dieta orekatu eta anitza planifikatzea errazten du.
  3. Pazientearen bilakaeraren erregistroa burutu: Aplikazioak gaixotasunaren edota dietaren bilakaeraren erregistroa egiteko aukera ematen du. Sintomak, biokimikako aldaketak eta antropometria erregistra daitezke, baita glutenik gabeko dietarekiko dagoen atxikidura eta pazientearen bizi kalitatea ere. Horrek paziente bakoitzaren eboluzioaren ikuspegi osoagoa ematen du, eta burutu daitezkeen hobekuntza posibleak identifikatzen laguntzen du.
  4. Erregistro dietetikoa: Kontsumitutako elikagaiei, kantitateei eta janarien ordutegiei buruzko datuak sartuz, norberaren ingesta dietetikoaren erregistro zehatza egin daiteke. Horrek elikadura-patroiak identifikatzen laguntzen du, eta elikadura-ohituren azterketa errazten luke.
  5. Osasun-arloko profesionalekin elkarrekintza: Osasun arloko profesionalaren eta pazientearen artean mezuen bidez elkarrekintza izateko aukera ezarri da berriki. Honek bien arteko komunikazioa hobetzen du eta eboluzioaren gertuko jarraipena eta arinagoa ahalbidetzen du.
  6. Hezkuntza-edukiak: Aplikazioak nutrizio-hezkuntzarekin lotutako hainbat eduki eskuratzeko aukera ematen du. Glutenik gabeko dieta orekatuari buruzko informazioa, aholku praktikoak, errezetak eta elikadura osasungarriari buruzko ezagutzak ikasi eta sakontzeko informazio erabilgarria aurki daiteke.
  7. Sare sozialetarako sarbidea: Aplikaziotik sare sozialetara ere sar daiteke, eta, horri esker, taldearen aurrerapenei, aurkikuntzei eta berrikuntzei buruz eguneratuta egoteko aukera dago.

Aplikazio honek aukera ugari eskaitzen ditu: glutenik gabeko dieta bat planifikatzea eta jarraipena egitea, gaixotasun zeliakoaren eboluzioaren edo aurrerapenaren erregistroa eramatea, osasun-arloko profesionalekin elkarreraginean aritu ahal izatea, hezkuntza-edukiak eskuratzea eta zeliakiaren inguruan dauden pertsonekin konektatzeko tresnak eskura izatea hain zuzen ere.

GLUTEN3S IKERKETA TALDEA

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gluten3S ikerketa-taldea diziplina anitzeko taldea da, eta 1998az geroztik glutena ikertzen eta aztertzen jardun du, taldearen helburu nagusia zeliakoen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea delarik.

Ikerketa hiru lan-ildo desberdinetan oinarritzen dute:

  1. Elikagaien industrian: glutenik gabeko elikagai eta produktu seguruen ekoizpena eta kontrola.

– Elikagaietan, gehigarrietan eta parafarmaziako produktuetan glutenaren zehaztapen kuantitatiboa, ELISA Sandwich eta ELISA lehiakorraren bidez (matrize hartzitu eta hidrolizatuak)

– Glutena hautemateko metodo osagarriak eta berresleak garatzea (DNAn oinarritutako metodoak, NIR)

Taldeko entsegu-laborategia ENACek egiaztatu du, 774/1626 zenbakidun akreditazioarekin. “FACEk KONTROLATUTA” berme-markak ere baimentzen du laborategia, eta horrek, produktuetan glutenaren analisiak eta kalitate-probak egiteko gaitasuna duela adierazten du.

 2. Gaixotasun zeliakoa duten pertsonen glutenik gabeko dieta orekatua sustatzea.

– Nutrizio-ikerketa bizi-ohiturak, ohitura dietetikoak, egoera nutrizionalaren ebaluazioa eta zeliakoen bizi-kalitatea aztertuz, bai helduaroan, bai haurtzaroan. Horrek guztiak pertsona zeliakoek eguneroko bizitzan dituzten erronkak eta beharrak ulertzen laguntzen du.

– GLUTEN3S DIET glutenik gabeko dietak sortzeko eta diseinatzeko softwarea. Software honek  glutenik gabeko 700 elikagai espezifiko eta elikagai generiko baino gehiagoren informazio nutrizionala (energia, makronutrienteak eta mikronutrienteak) biltzen dituen datu-basea du.

– Pertsona zeliakoentzako tresna espezifikoak garatzea (softwarea, app-a, gidak, sare sozialak).

  1. Zeliakoaren bizi-kalitatea: Elikadura-hezkuntzaren bidez, zeliakia duten pertsonen inklusioa gizartean

– Pertsona zeliakoaren eta herritar guztien nutrizio-hezkuntza sustatzea, bai aurrez aurre, bai online hezkuntza-tresnen bidez (unitate didaktikoa ikastetxeetan, zientziaren astea, tailerrak familian…) eta glutena eta gaixotasun zeliakoaren ezagutza zabaltzea.  Honekin gaixotasun zeliakoa duten pertsonen inklusioa gizartean sustatu nahi da.