XSLaren edukia

Irakasleak

MAITE APERRIBAY BERMEJO

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
maite.aperribay@ehu.eus

Literatur Konparatuan eta Literatur Ikasketetan Doktorea (Bikain Cum Laude kalifikazioaz), 2008an hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean lanean. Gaur egun Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean irakasle atxikia da (irakasle agregatu akreditazioaz), hamarkada batez Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa sailean lan egin ondoren. Atzerriko hizkuntza eta literatura eta hizkuntzaren eta literaturaren didaktika irakatsi ditu, besteak beste, Lizentziatura, Diplomatura zein Graduetan. Berlingo Freie Unibertsitat unibertsitateko JFK Institutuan irakasle bisitari izan da.

Literatur ikasketetan ikertzen du, Iparramerikako literaturan batik bat. Bere ikerketa lerroen artean kultur ikasketak, genero ikasketak eta ekofeminismoa eta garapen iraunkorreko hezkuntza azpimarra daitezke. 2013az geroztik REWEST. Research in Western American Literature and Culture ikerketa taldearen kide da. Taldeak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren (PGC2018-094659-B-C21; FFI2014-52738-P) eta Eusko Jaurlaritzaren (IT1565-22) diru-laguntzak jasotzen ditu.

Bestalde, “La Literatura Infantil y Juvenil al servicio de los Objetivos del Desarrollo Sostenible” eta “Haur Hezkuntza: jasangarritasunetik kalitatezko hezkuntza eraikiaz” IKD i3 Laborategia Berrikuntza Proiektuko kide ere bada.

https://orcid.org/0000-0002-1188-1670.