Literatura Tailerrak25878
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25878
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honen muina literatur sorkuntza da. Asko izan dira historian zehar, eta gaur egun ere asko dira, idazketaz arduratzen diren tailerrak, bai eskoletan bai eskoletatik kanpo. Idazketa lantegi, sorkuntza tailer nahiz idazketa laborategi, asmo beretsua ezkutatu ohi da izen horien azpian: parte-hartzailea idazten jarri, sorkuntza prozesu pertsonaletik abiatuz ikasi ditzan idazketa prozesuaren nondik norakoak.
Irakasgai honetan ere hala egingo dugu: testuak sortu, literatur sorkuntza barrutik bizi, sortze prozesua esperimentatu… Horrela, unibertsitatean ohikoa denari buelta emanez eta metodo induktiboari jarraituz, partikularretik unibertsalerako bidea egingo dugu, indibidualetik kolektiborakoa, konkretutik abstrakturakoa.
Horretarako, jakina, ezinbestekoa da parte hartzea, testuak idatzi eta irakurtzea, eta iritziak partekatzea. Eta hori guztia, bai ala bai, giro atsegin eta inklusiboan egin behar da, elkarri lagunduz eta elkar errespetuz tratatuz.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgai honetan ikasleak idatzizko gaitasunak garatuko ditu, askotariko literatura-testuen bitartez eta idazketarako zenbait teknikaren bidez.
Gaitasun horien jabe egitean, ikasleak haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko eta idaztera animatzeko baliabideak erabiltzen jakingo du, haur eta gazte literatura ezagutuko du, irakurketa kritikoak egin eta testuak sortzeko ahalmena eskuratuko du, eta literatur idazketaren kontzientzia hartuko du.
Emaitza horiek guztiz baliagarriak izango zaizkio irakasle garaian bere ikasleak sorkuntza literariora bideratu eta horren bidez irudimena eta hizkuntza literarioa aberasteko. Era berean, bere ikasleek literaturarekiko jarrera aktibo eta positibo bat izan dezaten lortuko du.
Konkretuki, honako helburuak bete nahi dira:
Askotariko testuak sortu eta haien inguruan kritikoki gogoeta egitea.
Literatur tailerretako metodo nagusiak barneratzea, eta ildo historiko nagusiak ezagutzea.
Gaitasun linguistikoa hobetzea.
Sormena sustatzea, era autonomo eta librean jarduteko.
Autoestimua indartu eta lankidetza sustatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
XX. mendean sortutako taldeak eta azken urteetako planteamenduak izango dira abiapuntua, oso baliagarriak baitira idazketa literarioaren kontzientzia hartu eta praktikan literatura-testuak nola ekoitzi ikasteko: literatura sortzeko baliabideak erabiltzen, testu narratibo zein poetikoak ekoizteko bide berriak planteatzen eta sortutako testuak baloratzeko irizpideak izaten.
Taldearen nolakotasunen eta beharren arabera, irakasleak diseinatuko du ibilbidea, honako egileak, korronteak eta proposamenak harturik gidatzat:
Gianni Rodariren ildoa
Poesia tailerrak
OULIPOren proposamenak
Grafeinen ideiak
Lorenzo Milani eta idazketa kolektiboa
Alfabeto edo abezedarioak
Victor Morenoren lanak
Seve Calleja eta Antton Irusta: Ipuinen tailerra
…
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia lantegi gisa planteatua dago. Irakasleak sorkuntza bideratzeko hainbat metodo eta ildo aurkeztuko ditu, eta ikasleak ildo horiek ezagutu eta metodoak aplikatuko ditu. Ikaslea, beraz, sortzaile izango da irakasgai honetan. Idazketa banaka eta taldeka egingo dugu, eta sorturiko testuak taldean irakurri eta komentatuko ditugu. Metodo induktibo horren bidez, asmoa da ikasleak egin ahala ikastea. Azkenean, ondorio pertsonalak atera eta taldean komentatu ahal izango dira.
Ikasgaiaren %20 minorreko zeharkako lanari eskainiko zaio.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
- Portfolio (%): 80
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdian bi ebaluazio sistema egongo dira:
Amaierako ebaluazioa: azterketa egunerako (beranduenez), lan bat entregatuko da, irakasgaiaren edukiak (teorikoak eta sormenezkoak) landuko dituena. Zortzi puntutik kalifikatu du irakasleak (beste biak moduluari dagozkio).
Beharrezkoa da, lanaren nondik norakoak zehazteko, irakaslearekin hitz egitea.
Ebaluazio jarraitua:
Atal bakoitzaren amaieran (ikasturtearen araberakoak), atal horri dagokion txostena entregatuko da. Entregatzen den txosten bakoitzak dagokion kalifikazioa izango du azken kalifikazioari begira.
Azterketa egunerako (beranduenez), beste lan bat entregatuko da, idazketa tailer baterako proposamena bat izango duena oinarri. Lan horrek ere dagokion kalifikazioa izango du azken kalifikazioan.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia egin beharko dute ikasgaia ohiko deialdian gainditu ez dutenek edota aurkeztu ez direnek.
Ezohiko deialdian ere bi ebaluazio sistema egongo dira:
Amaierako ebaluazioa: azterketa egunerako (beranduenez), lan bat entregatuko da, irakasgaiaren edukiak (teorikoak eta sormenezkoak) landuko dituena. Zortzi puntutik kalifikatu du irakasleak.
Beharrezkoa da, lanaren nondik norakoak zehazteko, irakaslearekin hitz egitea.
Ebaluazio jarraitua: lehen deialdian ebaluazio jarraitua gainditu ez duten ikasleek, eta soilik horiek, aukera izango dute, lehen deialdian suspendituz gero, suspenditutako atalak berregiteko bigarren deialdirako. Era berean, ikasle horiek aukera izango dute amaierako ebaluaziora pasatzeko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak aurkezturiko materialak.
Irakasleak proposaturiko testuak (liburuak edota bestelako euskarrietakoak, euskaraz edota beste hizkuntzaren batean)
Idazketa-koadernoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Calleja, S. eta Irusta, A. (1999) Ipuinen tailerra. https://argitalpenak.labayru.eus/fso/item/document/23/Ipuinen%20tailerra.pdf
Landa, M. (2018) Txikiaren handitasuna literaturan. Donostia: Erein.
Lopez, M. (2009) Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat. Bilbo: EHU (argitalpen digitala).
Moreno, V. (2000) Irakurketa, liburuak eta irakurtzera bultzatzea: hausnarketak eta proposamenak. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/catalogo/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/lectura-libros-y-animacion-reflexiones-y-propuestas?inheritRedirect=false
Moreno, V. (2005) Zertarako irakurri? Ulertzeko. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/ultimas-publicaciones/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/leer-para-comprender
Gehiago sakontzeko bibliografia
Irakasleak helaraziko ditu erreferentziak
Aldizkariak
Babar, Revista de Literatura Infantil y Juvenil (http://revistababar.com/wp/)
Behinola, Haur eta Gazte Literatura aldizkaria (https://www.galtzagorri.eus/euskara/behinola)
CLIJ, Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil (http://www.revistaclij.com/)
Hik Hasi, euskal heziketarako aldizkaria. (http://www.hikhasi.eus/Aldizkariak/Hik_hasi)
Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkaria (https://www.ehu.eus/ikastorratza/)
Peonza, Revista de Literatura Infantil y Juvenil (http://www.peonza.es/)
Tantak, EHUko Hezkuntza Aldizkaria (https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak)
Textos: Didáctica de la Lengua y la Literatura (https://www.grao.com/es/textos)
Web helbideak
www.galtzagorri.com
www.armiarma.eus
https://sites.google.com/view/haurliteraturaz/home
www.hitzketa.eus
https://irakurgune.euskadi.eus/eu/inicio)
http://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:00 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2025-01-16 11:30
- Maiatz : 2025-05-26 11:30
Ikasgela(k)
- eAULA 3-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
- eAULA 3-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (2)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:30-14:00 (1) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2025-01-16 11:30
- Maiatz : 2025-05-26 11:30
Ikasgela(k)
- eAULA 3-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2025-01-16 11:30
- Maiatz : 2025-05-26 11:30
Ikasgela(k)
- eSEMINARIO 2M - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)