XSLaren edukia

Irakasleak

ANA BERAZA GARMENDIA

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.beraza@ehu.eus

Ana Beraza Garmendia (1969) Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da Ekonomia Finantza II Sailean (UPV/EHU), eta 1996tik aurrera bertan irakaskuntza eta ikerketa lanak egiten ditu.



Gaur egun, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan (Gipuzkoako atala), Donostian, honako irakasgai hauek ematen ditu: Finantza Erakundeen Kudeaketa eta Nazioarteko Finantzak,. Hainbat liburu eta irakasmateriala argitaratu ditu, bai gaztelaniaz bai euskaraz.



Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du eta hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu nazio eta nazioarteko aldizkarietan. Era berean, estatuko eta nazioarteko zientzia-aldizkarientzat ere laguntzen du. Gaur egun, honako ikerketa-lerro hauetan ari da lanean: diruzaintzarako lankidetza kudeaketa, balio soziala, enpresa-etika eta erakunde arteko konfiantza.



Halaber, EHUko ECRI Ethics in Finance and Social Value ikerketa taldeko kidea da (http:// www.ehu.eus/eu/web/ECRI/home).<br /><br />