Elkarrizketa online egingo da, SKYPE bidez, web-orrian adierazitako egunean eta orduan. Erabiltzailerik ez dutenek sortu egin beharko dute, formulario honetako nahitaezko eremua baita. Horrela, gehitu eta deitu ahal izango zaituztegu.
Banakako elkarrizketa egiteko aukera izateko eta hautaketa-prozesutik kanpo ez geratzeko, nahitaezkoa da izangaiak web-formulario honetan izena ematea. Beka bat jaso nahi duenak inprimaki honen bidez bidali du Europako Curriculum Vitaea (Europass ingelesez) https://europa.eu/europass/eportfolio/screen/cv-editor?lang=es
Elkarrizketaren data/ordua aldatu behar izanez gero, formulario hau ere bete beharko da eta gainera od.international@ehu.eus helbidera idatzi, beste hitzordu bat esleitzen saiatzeko (ez da erraza, elkarrizketa aurreikusitako ordutegian eta egunean egitea ezinezkoa bada bakarrik eska dadila eskatzen da).