Eskabidea web orriaren bidez egin ondoren, ikasgaien aitortza epe ofizialean Fakultateko Idazkaritzan aurkeztu behar da. Hau da, ikasturtearen hasiera ofizialaren egunetik hasita, hile bete barruan aurkeztu beharko da.
- IRAKASKUNTZA-GIDA/K (jatorrizkoak eta zigiluarekin), aitorpena eskatzen diren ikasgai guztienak.
- ESPEDIENTE AKADEMIKOA (kopia).