Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

⬇️Aquí podrás encontrar las noticias más recientes sobre nuestras acciones y colaboraciones⬇️

RENATUR EUROPE PROIEKTUA: Lurralde-politikak hobetzea hiri-inguruetako ondare naturalen eremu irekiak hobeto babesteko

UNESCO Katedraren ikertzaileek RENATUR Europe proiektuan parte hartzen dute (RENATUR Europe: Improving regional policies to better protect natural heritage of peri-urban open spaces). Proiektu horren helburua lurralde-politikak hobetzea da, hiri-inguruetan dauden eremu irekiak (PUOS: Peri-Urban Open Spaces) babestu ahal izateko, hiri-inguruko eremu horiek ezinbestekoak baitira ondare naturalaren babes horretan. Proiektuak 2019ko abuztutik 2023ko uztailera arteko iraupena izango du.

RENATUR proiektuaren barnean, PUOSetako ondare naturalaren babesarekin lotuta, jardunbide egokiko politika-tresnak identifikatuko, aztertuko eta transferituko dira. Politika-tresna horiek baliagarriak izan beharko dute PUOSen kalitatea mantentzeko edo handitzeko; hori lortzeko, batetik, biodibertsitatea indartuko da (ekosistemak babestuz eta ekosistemak zatitzea saihestuz) eta, bestetik, azpiegitura berdeak nahiz ekosistemen zerbitzuak sustatuko dira.  

UNESCO Katedra eskualdearteko lankidetzako proiektua da; horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateaz gainera (UPV/EHU), Europako beste erakunde hauek ere parte hartzen dute: Halle eta Wittenberg hirietako Martin Lutero Unibertsitateak (Martin Luther University Halle-Wittenberg, Alemania), Flandriako Lur Agentziak (Flemish Land Agency, Belgika), Goi-Sajoniako Eskualde eta Garraio Garapenerako Ministerioak (Alemania), Hajdú-Bihar Konderriko Gobernuak (Hajdú-Bihar County Government, Hungaria), Mazoviako Garapenerako Agentziak (Mazovia Development Agency Plc, Polonia) eta Kranj hiriko Enpresa Laguntzarako Zentroak (BSC, Business support centre, Ltd., Kranj, Eslovenia).

Catedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental