KONFERENTZIA-EZTABAIDA“NATURA OINARRI DUTEN IRTENBIDEAK: ALDAKETA GLOBALARI ERANTZUTEKO MODU BAT”
Datorren ostiralean, apirilaren 20an, 13:30ean izango da Bilboko Sociedad Bilbaína elkartean (Nafarroa Kalea, 1 – Bilbo) “Natura oinarri duten irtenbideak: aldaketa globalari erantzuteko modu bat” goiburuko konferentzia-eztabaida. Ekologian katedradun eta UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzaile Miren Onaindiak emango du hitzaldia.
Aldaketa globalaren erronkak behar-beharrezkoa du hausnarketa sakona egitea, hain zuzen, kontsumo-ohiturekin eta baliabideen kudeaketa iraunkorrarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa. Berebiziko garrantzia du ulertzeak zer lotura dagoen natura-sistemaren eta gizarte-sistemaren artean, toki-mailan zein mundu-mailan, ezagutza aplikatuko badugu natura- eta lurralde-baliabideen kudeaketa iraunkorrean.
Horren haritik beretik, ekosistemen zerbitzuen ikuspegia oso lagungarria da ulertzeko gizakiok naturatik zer etekin lortzen ditugun, haiek eragina baitute, zuzenean zein zeharka, osasunean, segurtasunean eta ongizatean.