ESPAINIAKO ITSAS EKOSISTEMEN EKOSISTEMA ZERBITZUEN JARDUNALDIA
Otsailaren 25ean, asteartean, Unesco Katedrako ikertzaileak Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Madrilen antolatutako Jardunaldi Teknikora joan ziren: “Espainiako Itsas Ekosistemen Ekosistema Zerbitzuak. Espainiako Itsas Estrategien Neurrien Programak proposatutako neurriek izandako irabazi ekonomikoen eta ekosistema-zerbitzuetako onuren azterketa”.
Hauek izan ziren jardunaldiko helburuak: a) Espainiako itsas ekosistemako ekosistema-zerbitzuen, mugapenen eta balio sozioekonomikoaren jakintzan sakontzea, Itsas Estrategien Esparru Zuzentaraua kontuan izanda; b) Espainiako Itsas Estrategien Neurrien Programek irabazi ekonomikoak balioesteko proposatutako metodologiari buruz eztabaidatzea.
Jardunaldian nazioarteko aditu ugarik hartu zuten parte eta itsas ekosistemetako zerbitzuen ebaluazio sozioekonomikoari buruzko hainbat arlo eztabaidatu ziren. Horrelako jardunaldiei esker, ekosistemek eta ekosistema-zerbitzuek zer garrantzia duten eta askotariko kudeaketa-politiketan nola integratzen diren azpimarratzen da.