Errestaurazio Ekologikoari buruzko Europako Biltzarra
UNESCO Katedrako ikertzaileak The 12th European Conference on Ecological Restoration-en parte hartu dute, 2021eko irailaren 7tik 10era. Near-natural restoration of urban green infrastructure simposioan ondorendo ahozko komunikazioa aurkeztu da: Designing an effective urban green infrastructure for the city of Bilbao (Basque Country, Northern Spain). Poster bat ere aurkeztu da: The restoration of native forests improves the connectivity of the green infrastructure in the Urdaibai Biosphere Reserve.
Konferentziaren helburua izan zen 2020tik aurrera Europan errestaurazio ekologikoak izango dituen erronkei buruz eztabaidatzea, eta, bereziki, garai kritiko hauetan kaltetutako, degradatutako eta suntsitutako sistema sozioekologikoen berreskuratzea nola susta genezakeen azaltzea.