ENCUENTRO EDUCACION CLIMATICA PARA EL FUTURO QUE QUEREMOS

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Etorkizuna eraikitzeko Klima-hezkuntzaren inguruko topaketan, urriaren 28an BBK Klima Abentura Bizkaian (Busturia). Besteak beste, Ibone Ametzaga Katedraren zuzendaria entzuteko aukera izango dugu.

ETORKIZUNA ERAIKITZEKO KLIMA-HEZKUNTZAREN INGURUKO TOPAKETA egingo dugu, iraunkortasunerako hezkuntzaren arloan lan egiten duten askotariko eragile euskaldunek gune bat izan dezaten berrikuntzari eta klima-hezkuntzari buruzko ezagutzak, bizipenak eta hausnarketak trukatzeko, karbono isuriei dagokienez neutroak diren bizi-estilo jasangarriak sustatzeko helburuarekin.

Topaketa hori UNESCO Etxeak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta BBK Klimaren laguntzarekin, Asteklima 2022 ekimenaren baitan. Helburu nagusia lankidetza eta elkarrizketa sustatzea da, baita eragile, diziplina eta maila anitzeko kasuak trukatzea ere, ezagutzaren eta hezkuntza eraldatzailearen bidez klima-hezkuntzaren arloan aurrerapausoak eman ahal izateko.

Jardunaldi hau bat dator UNESCO Etxeak eta Eusko Jaurlaritzak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekiko (bereziki, GIH 4 eta GIH 13rekiko), klimari dagokionez neutroa den ekonomia bat lortzeko Basque Green Deal akordioarekiko eta “GIH2030erako” programarekiko duten konpromisoarekin. Azken hori izango da garapen iraunkorrerako hezkuntzaren mundu-mailako esparrua datozen 10 urteetan. Asteklima 2022 ekimenaren baitan egingo da.

ZER ESKAINTZEN DU TOPAKETAK:

  • Nazioarteko adituen hitzaldiak
  • Klima-hezkuntzaren inguruko jardunbide egokiak
  • Hezkuntza-formatu berritzaileak

Kasuak trukatzeko gune bat Euskadin

https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/asteklima2022_programa.pdf

https://support.google.com/drive/answer/6283888

 

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]
Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental