DEVELOPMENT STUDIES ASSOCIATION BILTZARRA: NEW LEADERSHIP FOR GLOBAL CHALLENGES
María Viotak, UNESCO Katedraren kolaboratzaileak, Development Studies Association (DSA2020) urteroko biltzarrean parte hartu zuen. Aurtengo biltzarraren leloa “Lidergo berriak aldaketa globaletarako” izan da, eta klima-larrialdiarekin, desberdintasunekin, pobreziarekin, indarkeriarekin edo osasunarekin lotuta aurrean ditugun era askotako erronkak jorratu ditu.
Biltzar horretan, “Contribution of urban green spaces on city dwellers’ health in the Basque Country (Spain): towards guiding a sustainable and inclusive urban planning” ahozko txostena aurkeztu genuen; beste hitz batzuetan esanda, Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuarekin lotuta abian dagoen lanaren emaitzak ezagutarazi genituen; hiri-azpiegitura berdeek euskal biztanleei egiten dizkieten ekarpenei buruzkoak, alegia. Gainera, eztabaida batean parte hartu genuen zenbait aditu eta gazte ikertzailerekin batera: ingurumen-inpaktuek bizi-baliabideetan dituzten eraginei buruzko gogoeta egin, eta aurkeztutako egoera guztien alderdi komunei buruz eztabaidatu genuen, jasangarritasun globala lortze aldera zer alderdi berritan lan egin behar den nabarmentzeko.