Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

⬇️Aquí podrás encontrar las noticias más recientes sobre nuestras acciones y colaboraciones⬇️

Bilboko trantsizio energetikorako diagnostiko integral eta parte-hartzaileko tailerra. Atelier proiektua.

Apirilaren 15an Garapen Iraunkorreko eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO Katedrak modu birtualean parte hartu zuen Bilboko trantsizio energetikorako diagnostiko integraleko tailerrean, Atelier proiektuaren barruan. Europako Batzordeak Horizonte 2020 berrikuntza-funtsaren bidez emandako finantza-laguntzari esker, Bilboko Udalak, Amsterdam hiriarekin batera, Atelier proiektua gidatzen du. Proiektu horren helburua da energia berriztagarrien inguruko hainbat teknologia eta kudeaketa-eredu probatzea, bai eta 2050erako hiriaren ikuskera energetikoa egitea ere.

Tailerraren helburua izan zen hiriko trantsizio energetikoan eta klimatikoan parte hartzen duten eragileen hausnarketa jasotzea, Bilboko egoera energetikoari buruz, eta aldi baterako agertoki desberdinak eta ikuspegi orokor bat sortzea hiriaren egoera energetikoari buruz.

Proiektuaren webgunea: https://smartcity-atelier.eu/about/lighthouse-cities/bilbao /

Catedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental