TAILLERA: Paisaia landu dezagun
Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedrarekin batera TAILER bat antolatzen du , Bilbo Metropolitarraren Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztapenak idazteko prozesua lantzeko.
Dokumentuaren idazkia helburuak, neurriak eta adierazleak definitzeko fasean dago. Horregatik, zuek espezializatutako, prestatutako eta Paisaiari lotutako ibilbide profesionaleko agente gisa izatea gustatuko litzaiguke. Helburua denon artean Bilbo Metropolitarraren paisaiarako jomuga komun batera iristea da, tailerrak eskaintzen digun diziplina anitzeko ikuspegi dinamikoaren bidez
Helburua ikuspegi anitzei erantzutea, helburuei, neurriei eta adierazleei buruz elkarrekin hausnartzea, hobekuntzen proposamena egitea eta hau Bilbo Metropolitarraren Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoan sartzearen balorazioa egitea da.
Tailerra datorren ekainaren 21ean, ostiralean, izango da Bilboko Alde Zaharreko Burtsaren eraikinean (Pelota kalea, 10) goizeko 09:00etatik 13:30etara, ordu erdiko geldialdiarekin gutxi gora behera.
Aurreikusitako ibilbide-orria ondorengoa da:
09.00-09.15 Ongietorria eta aurkezpenak
09.15-09.45 Aurkezpena. Bizkaiko ekosistemen zerbit zuaren ebaluaketa Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedraren eskutik
09.45-10.15 Aurkezpena. Bilbo Metropolitarraren Katalogoa eta zehaztapenak,paisaia-kalitate helburu, neurri eta adierazletara gerturatzea barne
10.15-10.45 Galderak eta geldialdia
10.45-11.00 Mahai-lan dinamiken aurkezpena
11.00-12.00 1.go dinamika (Katalogoaren helburuak)
12.00-13.00 2.en dinamika (Katalogoaren neurriak/ adierazleak)
13.00-13:30 Bateratze-lana eta mahai-ingurua
Etorreraren baieztapena ematea eskertuko genuke Bilbo Metropolitarraren Lurralde Estrategiaren helbide elektronikora idatziz: revision.ptp.bm@bizkaia.eus edo hurrengo ESTEKAren bidez.